id
stringlengths
17
47
source
stringclasses
54 values
license
stringclasses
15 values
lang
stringclasses
1 value
url
stringlengths
17
329
title
stringlengths
0
653
author
stringlengths
0
499
date
stringlengths
4
20
text
stringlengths
20
2.08M
domain
stringclasses
7 values
addi-e43ccf054d1b
addi
cc-by-nc-nd 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/53049
Jean Piageten teoria. Adimenaren hastapenak
Castaño Garrido, Carlos Manuel
1985
aldetik teoria honi buruz. Autora hauek diotenez, alde haundia dago teoria honek adimenaren garapenaz esaten duenaren eta oraintsuko ikerketek adierazten dutenaren artean. Kriterio guzti hauengatik Jean Piaget-en teoria gaur {gungo zientziak izan duen laguntza garrantzitsutzat hartu behar dugu. Aski du irakurleak liburutegi espezializatuetan begirada bat ematearekin: ugariak dira benetan aurki daitezken Piaget-en lanak, eta areago beie lanari buruzko publikapenak edo eta bere teorian oinarritzen direnak ikerketetan Jarraitzeko. Eta hauxe bera gertatzen da zientzi-alor askotan, baina orain psikologia eta heziketa interesatzen zaizkigu. Piageten lana, beraz, ezagutu beharrekoa dute bai psikologia arloko berezilariek, baita heziketa arlokoek ere. Ezinezkoa dugu teoria bat aztertzen hastea berari buruzko kritika-liburuak irakurriz. Eraberean ezingo dugu teoria bat ezagutu heziketan dituen aplikazioak huts hutsean irakurrita, ez badugu tecria bera ezagutzen. Beraz, Jatorriko iturburuetara Jo behar dugu. Bestalde, Jean Piageten kasuan, oso zaila da hau bi arrazoirengatik: 1. Jean Piageten produkzio zabala. 50 Liburu baino gehiago ditu eta pilaka artikulu. Honez gain; bere laguntzaileen liburuak ditugu eta "Centre International d'Epistemologie Genetique"-an eginiko monograi lanak bera zuzendari zenean. 2. Piageten textuen zailtasuna. Oso idazlan ilunak ditu. Maiz aurki ditzakegu kontraesanak bere publikapenetan. Gainera, 18 orakarrari buruz arituka gara. Hurrengb batetan beste ale bat dedikatuka diagu aro hani pentsamenduaren aurrerabide graduak aztertuz alde ,batetik (espaziaa, abJektua, denbora eta kausal ita tea), eta senti-mugitzezka adimenetik errepresentakarreraka pausaa (sinbaloaren erakuntza umearengan) bestetik. Beharrezkaa dakusagu puntu bati gehiaga ekitea. Lan hau Piageten teariaren argibide eta zabalkunde bat da; teoria den bezalakoa aurkezten saiatuko da. Gure eritziak, inolaz ere agertuko. beraz, ez dira Teoria ezagutu eta ulertu ondoren bakarrik izanga gara gai baste alar batzuetan izan daitezken aplikapenak aztertzeko eta sor daitezken kritika eta eztabaida nahaspilatsuetan sartzeko. Gure azken helburua bilduma bat kaleratzea litzateke, aurrerabide intelektualaren aro guztien azterketa zehatz bat aurkeztuz. 23 1.- JEAN PIAGET-EN BI□GRAFIA. ZEHAZTASUN BATZU. Cl) Gura ustez, Jean Piaget-en biografia Jakitea baliagarria izan daiteke oinarrizko azalpenak ulertzeko. Hauxe da gura lehen kapitulu honi Jarri diogun helburua. Datu hauek aurkezteko, césar Coll eta Christiane Gillieron-ek beren !anean markatu zituzten urratsaei Jarraituko gatzuizkie.Cv) 1.- LEHEN ARDA (1918-ARTE): BI□L□GIATIK FIL□SOFIARA. Jean Piaget Neuchwtel-en CSuitza) Jaio zen, 1896-ko Abuztuaren 9-an. Giro aberats eta inelektualean hezia izan zen eta gaztarotik azaldu zuen natur zientziekiko zaletasun berezia. Hamar urte zituelarik bere lehen zientzi lana argitaratu zuen: orrialde batetako oharketa bat parke publiko batetan ikusiriko eta aldebatez zuriska zena txolarre bati xuruz. 24 Zientzietako Museoko Beranduxeago Neuchitel-eko Natur Zuzendariaren laguntzailetzat lan egin zuen. Hamabi eta hamezortzi urteen bitartean hainbat artikulu argitaratu zuen zoologi gaiak aztertuz. Piaget-ek gaztaroan Jasan intelektual krisialdiak erliJios zituen sentipenezko arazo batez markaturik eta daude erabat. Gogoeta zientifikoaren zehaztasunera ohituta zefoelarik, benetan hunkituta gelditzen da Jainkoaren izatasuna frogatu nahi zuten argudioak hain ahulak zirela ikustean. ErliJio-krisialdi honek filbsofiara eramango du. Bergson-en "Eboluzio sortzailea• irakurri zuenean "zientzia erliJioarekin" eri2kidetu behar zuela bururatu zitzaionC3) Filosofiatik berriz Biologiara itzultzen da, erliJ io fedearen arazoaren ordez ezagupenaz arduratuz. Piaget-ek ezagupenaren teoria bat landu nahi du Cepistemologia) Cg) biologian oinarrituz, baina oinarri enpiriko baten beharrean aurkitzen da Biologiaren eta Epistemilogiaren artean. Ekintza hau Psikologiak beteko du. Piaget Neuct"tatel-eko Unibertsitatean 1915-ean eta Natur Zientzietako doktoregoa Ualais-ko moluskoei buruzko lan bati esker. lizentziatu zen lortu 1918-an 2.- BIGARREN ARDA (1918 - 1921): PSIKOLOGIAREN AURKIKUNDEA. 1918-an doktoretzean, Piagetek Neuchhtel utzi eta psokologia 25 barneko prestaketa eta experientzia bila abiatu zen. Lehen denboraldia Zurich-en igarotzen du, Wreschner eta Lipps-en laborategietan. Jung-en hitzaldietara Joaten da eta Bleuler-en psikiatri-klinika ezagutzen du. Saina ez daga pozik oraindik bi arrazoirengatik; alde batetik, lan experimentalak oso mugatuak daude eta bestetik, ez diete erantzun egokirik ematen bere itxarobideei. 1919-ko udazkenean París-a doa; han akademi alorrean erabat biziki mugitzen da. Sorbonako Unibertsitatean elkarrizketa klinikoaren teknikaz baliatzen hasten da. Honek eta Bleuler-en klinikan ikasitakoak eragin haundia izan zuten gerora bere lanaren berezitasuna izango zenaren "matado klinikoan"CS) Hala ere, aipagarriena Grange-aux-Belles kaleko eskoletako umeekin mantendu zuen harremana da. Eskola honetan Binet-en laborategia zegoen. Laborategi honetako arduradunak, Simon doktoreak, Burtsen arrazonamendu testak estandarizatzeko eskatzen dio. Lastar konturatu zen hainbat ítem zegoela test honetan umeei eragozpenak sortarazten zizkietenak, Item hauek arrazonamenduari dagozkien arazoekin erlazionaturik daude. Hortaz, hasierako estandarizatze ideia alderatu eta item horien zailtasunek umeei suposatzen dizkien arrazoiak aztertzen hasten da. Azterketa hau erabat garrantzitsua da Piagetentzat. Izan ere, bere analisiak logika ez dela sorkurazkoa frogatzen du, baizik eta pixkanaka aurrerabideratuz doala. Beraz, hemendik aurrera logikaren eraiketan aurki daitezken arazoak dira aztertu 28 Elkarrizketa hauek ahozkoak dira huts hutsean, hau da, inolako materiale manipulakorrik gabe. Gai metodologikoak etengabekoak izanda beharrekoa da "La representation du monde ere, chez aipatu l'enfant" liburuaren sarrera. Piaget liburu horretan "azterketa klinikoaren metodoaren" alde daga, testaren eta miaketa zuzenaren tartean baitago. 2.Zenbanako datuen ohizko erabilketa portzentaiak,e.a ... ). Gerora, alderatu agiten du azterketa; kualitatezkoarekin hasteko, eta baita zehatzekin ere. Cmaiztasuna, zenbanako deskripzio 3.- Oraindik ez dugu aurkitzen Jokaeren sailkapenak estadioka (6) nahiz eta beranduagoko lanetan maiz agertu. --- Jadanik agertzen dira gero garrantzi haundikoak izango diren kontzeptu batzu. Ž-- LAUGARREN ARDA (1925 - 1935): ADIMENAREN ITURBURUAK ETA METODOLOGIA ALDAKETA. Piaget 1923 urtean Ualentine, Chaenau, J.J. Rousseau Institutuko ikaslea izandakoa-rekin ezkontzen da. Handik bi urtetara bere lehen alaba, Jacqueline, Jaiotzen da; eta este bi urte geroago, Lucienne; azkenik 1931-ean Laurent. Piagetek berak dioenez, garai honetako liburuak garrantzitsuenak dira, serioenak. Hauek bere serna-alaben 38 artean, e.a. Zalantzarik gabe, arazo hauek garrantzi haundia dute heziketa barnean, ezagumenaren sorketak eta irakaskuntza metodoek lotura haundia baitute. Juan Del val-ek dioen be...:ala, "irakask i ntza daude loturik epistemologi kontzeptuekin, nahiz argiro azaldu eta bestetan ez hainbeste."Cl) metodoak .beti eta batzutan Filosofoen eritziak "nola ezagutzen den" galderari erantzuteko, askotarikoak izan ohi dira, baina bi korronte nagusi daudela esan genezake: enpirismoa eta arrazionalismoa. Pentsakera hauek XVIII. mendetik datoz: garai hartan, filosofo ingeles batzuk ziotenez, ezagumena experientzian oinarritzen da. Hauek enpiristak ziren. Bestalde, kontinente barneko filosofoen eritziz ezagumena arrazoian oinarritzen da, neurri haundi batetan behintzat. Horregaitik arrazionalistak deitu.zitzaien. Enpirista korrontean Locke, Berkeley eta ditzakegu. Arrazionalismoan, berriz, Descartes, Hume Spinoza aipa eta Leibniz. Arrazionalismoarekill lotuta Joera idealista ere aipatu beharrekoa da. Hau, alemaniarrez osaturik zegoen gehienbat, bue-u zelarik. Kant Enpiristen ustez, ezagumena zentzu-informaketa baten bidez scrtzen da. SuJetua pasiboa da, kanpotiko eragingarrien mande baitago. 4.0 Gelstat-aren teoria dugu. Azalpen honen helburua ez zen ikaskuntz teoria guztiak aztertzea, baizik eta gai honek duen dimentsio hezikorra azpimarratzea. Puntu hau interesatzen zai□nari "Crecer !d pensar" gomendatuko genioke, Juan Delval-ek idatzirikoa. liburua Laburtzeko, Piageten ideiak ondo ulertzeko beharrezkoa dugu bere ikuspegi epistemologikoaz ohartzea, eta bere liburuak ez hartzea psikologo edo hezitzaile batek idatzirik baleude bezala. Kamii-k eta De Uries-ek ziotenez "ikuspegi psikologikoa nahLkoa zaie, umeak aztertzeko, Pi agete·n teor i aren elementu erabil·¦ze·n duten psikologoei. Hezitzaileentzat, zenbait berriz, ikuspegi hau mugatuegia gelditzen da eta teoriaren okerreko aplikazio batetara J□tzeko arriskua dute C ... ) Hezitzaileek Piageten oinarrizko ideiak ulertu behar dituzte ezagumenari dagpzkienak. "e 2) eta bere 3.- EPISTEMOLOGIA GENETIKOA. aurrerabidearen mekanism□ari Epistemologi teoria klasi§oek ondoko hau zuten oinarrizko postulatutzat: "ezagumena izate bat da, ez prozesu bat."(3) Nahiz eta onartu ezagumena inoiz ez dela osoa, erabatekoa, eskuraturik□ ezagumena zerbait estatikoa balitz legez aztertzen zuten. 41 Arestiko zientzi-epistemologiak, esate baterako Piageten epistemologia genetikoa, gehiago arduratu izan dira ezagumenaren aurrerabideaz. Jase Luis Fernandez Trespalacios-en definizioak Cc) hauxe dio epistemologia genetikoari buruz: "ezagumena etengabeko eraiketa baten antzera aztertzen duen teoria da epistemologia genetikoa; bere bilakaera miatuz mailarik oinarrizkoenetatik gorengoenetaraino heltzen da, azkenean ezagumen zientifikorarte helduz." Baste hitz batzutan, ezagumenaren genesiaz. arduratzen da epistemologia genetikoa eta, eraiketa bat da. bere ustez, ezagumena etengabeko Esan dugu . lehen ere, enpiristentzat suJetutik kanpokoak direla ezagumenaren hastapenak. Piagetek, bestdlde, ezagumenaren barne eta kanpoko iturburuak bereizten ditu. Modu zientifikoagoaz baliatúz, ezagumen fisikoaren eta ezagumen logiko-matematikoaren arteko desberdintasunak bereizten ditu. Ikus dezagun zer den hauetako bakoitza. Fisikoa miatuak izan daitezken obJektuekiko ezagumena da. Umeak obJektuen ezaugarriez Jabetzeko duen era bakarra, ekiten eta zein den obJektu hoietan sortarazten duen eragina ikustea da. Adibidez, luma bat eta edalontzi bat lurrera Jaurtikiz, obJektu hoiek oso erreakzio desberdin azaltzen dutela frogatuko du. Objektuak estutuz, bultzatuz, zartakatuz e.a., umea 42 objektuaren gero eta ezaugarri gehiagotaz Jabetuko da. Beraz, umeak objektuen ezaugarriei buruzko ezagumenak zentzumenen bidez lortzen ditu. Horregatik ezagumen fisikoa enpirikoa da alde batetik. •Ezagumen fisikoaren Jatorria objektuetan dagoen bezala, neurri batetan behintzat, ezagumen logiko-matematikoarena "sujetuan• dago•CS) Adibidez umeak tankera desberdineko bi goilare aurkitzen dituenean •berdintsuak•, "desberdinak", " ... baino haundiagoa" edo "bi" goilaretzat har ditzake. Erlazio hauek ez daude goilare batetan ez eta bastean ere. Erlazioak suJetuak sortarazten ditu, bi objektu elkar erlazionatzen Jartzen baititu. Erlazioak suJetuak sortzen dituenez gero, ezin daitezke enpirikoki goilareak •zuzentzat" edo "okerrekotzat" Jo. Hortaz, "berdinak" edo "bi" izan daitezke suJetuaren araberan.(6) bi ikuspuntuaren Ezagumen logiko-matematikoa suJetoak objektuen artean sortarazten dituen erlazioez osaturik daga. Erraza da ideia hau tradizio arrazionalistarekin lotzea. •Baina azpimarkatzekoa litzateke Piaget ez datorrela bat egitura logiko-matematikoak Jaiotzetikoak izate ideia arrazionalistarekin. Egitura hauek umeak berak ERAIKITZEN ditu bere ekintzen bidez." (7) Trespalacios-en lehengo definizioak epistemologia genetikoak ezagumenaren bilakaera oinarrizkoenetatik goi ere aztertzen duela zioen,•mailarik estadioetaraino". Baste -hitz batzutan 43 esanda, ezagumenaren eraiketa-aldietaz arduratzen da batik bat. Hau dela eta, zuzenean estadioen arazoa aurkitzen dugu, baina hau baste une batetan aztertuko dugu. Badakigu jadanik zer den epistemología genetikoa eta zein den Piageten helburu zientifikoa ere: n□la eraikitzen den ezagumena Jai□tzetik heldutasun garaik□ adimenerarte aztertzea. Liburu honen hurreng□ atalean adimena zer den Piageten eritziz aztertuko dugu; hau da, ezagutzea. adimenari buruzko bere te□ria 48 IzaeLa biologikodun pLozesuak diLa, Piaget-ek dioenez, adimena oinaLLizko hainbat ezaugaLLi biologikoLen hedakuntzatzat haL daiteke bakaLLik kontutan, eta oinaLLizkoak, hain zuzen, bizitza beLtako, ageLi denean azaltzen delako. Funtzionamendu intelektuala biologi aktibitate beLezi bat da eta gBLLantzizko beLezkotasunak paLtekatzen ditu beLe eLakarleak diLen aktibitateekin. Adimenak aztaLna biologikoak ditu, eta beLaiek diLa mamizko ezaugarLiak definitzen dizkionak. Saina adimenak sustLatu biologiko bat duela esateak bi gauza zehaLo desberdinak inplika ditzake. AzteL ditzagun. 1.1.- HeLentzia espezifikoa. Adimena Biologiarekin lotuta dago, biologikoek zuzenean baldintzatzen dutelako susma edo nabaLi dezakeguna. Esate bateLako, guLe biologi h□Lnitura Jaiotzetiko, sorkÚrazko egiturez osaturik dago. EgituLa hauek adimenaLen BULLeLabideak izan ditzaken tLabatzat haL dáitezke. Adibidez, gure nerbio eta zentzu sistemak direla eta, hainbat luzera-uhinek zentzukizuna, eta ez gaLa gai espazioa susmatzeko, ditzakete dimentsiotan 50 Zein zerikusi du biologi prozesu horrekin? Heredatzen dugun •zerbait• hori funtzionamendu intelektual mesta bat besterik ez da. Ez ditugu ezagutze-egiturak bapateko osotasun batetan heredatzen, garapen baten araberan sortzen bait dira. HIredatzen duguna, •modus operandi" bat da; elkartrukaketak egiteko era espezifiko bat. ingurunearekin Funtzionamendu mesta honek garrantzitsu ditu: 1.Ezagutze-egiturak sortzen funtzionamendu funtzionamenduan ezagutze-egiturak. intelektualean zehar soil bi ezaugarri ot"okor ditu. zehar soilik Egitura garatzen sortzen 2.- Funtzionakerak bizitza osean zehar irauten du. eta hauek dira; dira lraunkortasun hau egitura aldakorren aurrean dela eta, funtzionamenduaren oinarrizko funtzionalak deritzaie: - Erakuntza. Moldaera; erlazionaturik honek daudenak, baste bi nahiz berezitasunei inbariante ezaugarri ditu, eta desberdinak zeharo izan kontzeptualki: asimilaketa eta egokiera. Onde ulertu beharko litzakeena hauek definitzen hasi baino lehen zara da: ezaugarri aldaezin hauek, funtzionamendu 51 intelektualaren mamia definitzen dutenak (eta ondorioz adimenarena ere), funtzionamendu biologikoan baliagarriak diren ezaugarri berberak dira. Edozein bizidun moldatzen da bere ingurunera, eta baditu berezitasun antolatzaileak dituenak. moldaketa hori posible egiten Funtzionamendu intelektuala, biologi funtzionamendu orokor baten kasu berezi bat da bakarrik, zabaldura bát, eta bere oinarrizko etĝ aldaezinezko ezaugarriak biologi aktihitatearen berdinekoĞk dira. Hauxe da bigarren eta garrantzirik haundiena duen arrazoia adimena biologi sustratu batez susperturik dagoela esateko. Jaiotzetiko egitura mugatzaileak duen Herentzia Espezifiko batez gain, Herentzia Orokor bat dugu, funtzionala; azken honetan sortzen dira hain zuzen ezagutzezko eskurapen guztiak. 2.- INBARIANTE FUNTZIONALAK. 2.1.- Adimenaren kontzeptua moldaera prozesu bezala. "Adimena moldaera bat da. Bere erlazioak bizitzarekin orokorrean ulergarriak izan daitezen, organismoaren eta ingurunearen arteko erlazioak zehaztu behar dira. Izan ere, bizitza gero eta kanplexuagoak diren eite batzuren etengabeko kreazğoa da; eraberean, forma hauen eta ingurunearen arteko oreka progresibo bat ere bai. 52 Adimena moldaera biologikoaren kasu berezi bat dela esatea, beraz, antolapen bat dela suposatzea da esentziaz, eta bere funtzioa unibertsoa egituratzea dela organismoak ingurua egituratzen duen bezala. Gogapenaren edo pentsamenduaren mekanismo funtzionala deskribatzeko, biologi hitzetan, aski izango dugu bizitzak sortarazten dituen estrukturazio guztiekin bat datozen inbariante edo ezaldakinak banakatzearekin."Cl) Adimenaren moldaerari buruzko ideia hau ulergarriagoa izan dadin adibide batez balaituko gara: (2) Ameba deituriko animali•zelulabakar bat har dezagun; urmahel batetako base tartean egon daiteke. □rratz baten buruaren neurrikoa da gutxi gora-behera. Elikatzeko ur-ingurune batetan mugitzen da. Tokialdatzeko, bere zelula bakar hori tankeraz aldatzen du, lehenengo alde bat mugituz, gero beste bat, eta abar, "nahi" duen norabidean. Aurkitzen duenean elikatzeko zatiki egokiren bat, zelularen alde luzeskek zatiki hori inguratzen dute, barnean hertsirik euki arte. Honez gero, digestio prozesua hasten da. Amebak hainbat egosbera zuku segregatzen ditu zatiki elikegerri horrekin nahastu dituenak, sustantzi berrietan bihurtzen dituelarik. Sustantzi honez, hain zuzen, osatzen da zelula emebikoe. Bestalde, amebek trensformeezinak diren pertikularen zatiak alderazi agiten ditu. Gehiego zehezteko prozesu heu, zere ikus genezeke: elikegeia aurreen duen egiturari moldatu behar zaio transformatzeko. Amebak oner ditzeken sustentzi moetek bere zeluler izeereren eta bere digestio zukuen eraberan egongo dire. Asimilaketa deitu 53 genezaioke miaketa prozesu honi Cingurunearen zenbait zati hartzen baititu, zati egokitzen zaizkion hoiengan ekiten baitu, eta eraldatzen zelulari baitditu. forma berrietan Asimilatua edo alderazia izatea, asimilatze-egituraren izatearen araberakoa izango da. Nabari daitekena, bestalde, zara da: zatiki elikagarriaren tankerak amebaren ingurunea mugatzen duela, zatiki horrez Jabetu "nahi" badu; eraberean, elikagarri horren konposaketa kimikoek, amebak erabili beharko dituen egosbera zukuak mugatuko ditu. Beraz, ameba eta bere zukuak elikaduraren araberan osatuko dira. ASebaren eitea eta egitura honela Tsatzeko rrozesuari "egokiera• izena aman diezaiokegu. Asimilaketa eta egokiera prozesuak etengabeki eta bien orekaz amebaren elkar ekiten dihardute egokiera ingurunearekin eta bakanezinak sortzen da. Hortaz, bi prozesu hoiek osagarriak dira, eta bere expresioa moldaera da. Amebaren izakerak egositako elikagaia mugatzen du eta egosiriko elikagaiak, amebaren izakera bera. Piagetek era berdinean funtzionamendua. Ditugun experientzia guztiak, enfokatzen du ad imanaren bai haurtzaUoan eta baita helduak garenean, guVe burura erakartzen ditugu eta lehendik genituen beste experientzia batzutara akoplatu behar izaten ditugu. 54 Hainbat experientzia ez dira onartuak izaten ez bait dira egokitzen; hoiek baztertu agiten dira.(3) Beraz, adimenak experientzia berriak asimilatzen ditu bere barnean eta transformatu agiten ditu egitura berrian egoki daitezen. Ingurunean ekiteko prozesu honi "asimilaketa" deritzaio. Asimilaketa prozesu honen helburua zara da: ingurunean eredu bat eraikitzea buruan. "Hau'Cadimena), izan ere, asimilaketa da, experientziaren datuak eransten bait dizkio bere baitan.C ... )"(Y) Baina, noski, experientzia berri bakoitzeko, leQendik eraikiteko egiturek moldaketa berri bat beharko dute aipatu dugun experientzia berri hori onartzeko, zeren eta experientzi zaharretara akoplatu beharko denez gero, egiturak zertxobait aldatuko dira. Intelektoak duen munduaren eredua etengabe eratzeko prozesu honi, Ceskurapen berri bakoitza bere barnean egokiera deitzen dio Piagetek. Irakur ditzagun berriz ere Piageten hitzak: "edozein izanda ere bizitza organikoa akoplatzeko), bereizten duen diferentzia C ..• ), bai senti-mugitzezko edo praktiko .adimenaC ... ) eta beite edimen erreflexiboe ere, obJektuak suJetueri esimiletuz egokitzen dira. Inongo zalantzarik gabe, mentalZbizitza ere ingurunearekiko 57 eta tinkaagaa izanga da □rain. Zer gertatuka litzateke, arduan, glabu garri bat azalduka bagenia? Eite eta kalare berdinekaa da, bateak agiten ditu eta biraka erabil daiteke, baina hertsakarragaa da eta mugikartasun desberdina du pisua dela eta. Ezaugarri guzti hauek lehendik dauden egituretan asimila daitezke eta egakiera prazesua ez litzateke zaila izanga. Dena dela, bultza egitean garantz daala ikusika luke, eta ez aurrerantz, beste J□stailu guztiak bezala. Gertakizun hanek izugarrizka egakiera bat behartuka luke egakitu nahi izan ezkera. Eredua birmaldatu egin beharka litzateke gauzen narabidea gorakaa zein beherakoa dela onartzek□. Eman dezagun orain globoa lehertu agiten ondari□z, glaboa bapatean desagertzen zai□. itzala deritzaia eta baztertu agiten asimilatze-egiturarik akoplatzeko beste. dela. Hots baten Experientzia hau du ez baitu Kasu horretan ez daga egakiera sortzerik harrigarria denez gero eta egitura guztien bihurkita beharko litzatekelako. Azkenik pilotaren hainbat ezaugarri jaudela esan genezake, gure ustezko bi urteko ume horrek ezing□ lituzkenak moldatu bere baitan. Ezinga da maldatu pileta hiru dimentsiako gauzen arteka ale bat dela pentsatzera, ez eta area gutxien batek Jatzen duela lurra, eda bere bolumenaren alderik haundienak ez duela lurrik Jotzen. Kantzeptu hauen egakiera hel dadin denboraldi batek igaro beharko du bere adimenaren garapenarekin hatera. 58 2.2.- Erakuntza. Biologi arloko adibidearekin aurrera Jarraituz, Piagetek erakuntzari buruzko teori bat ere badu; hau moldaeraren oinarria da, bien arteko !atura bat nabarmentzen delarik. "Biologi ikuspegitik, erakuntza eta moldaera bakanezinak dira; mekanismo baten osagarriak dira biak: lehengoak zikloaren barne-itxura osatzen du, eta moldaerak, ordea, kanpotikoa."(7) Erakuntzak, biologi arloko adibide batez baliatuko gara, honoko hau suposatzen du, Battro-k dioenez bezala:CB) 1.- elemenduak - organoak Cgibela adibidez) 2.- funtzio organikoak - Behazun funtzioa, esate baterako. batera funtzionatu behar Organuek armonikoki: elkarrekin zatitik osotasunerako erlazioak, dute, beraz, garrantzizkoak dira. Era berean, Jokaera azkar, adimentsu bat eraturiko osotasun bat da, ekintza guztiak nolabait erlazionaturik dituena. Baste hitz batzukin esanda, moldeara prozesu bat da eta prozesu horren bitartez, adimenak kanpotiko erlazio bat izaten du ingurunearekin. Erakuntza prozesu bat da· ' ' eta honen bidez, adimena-osotasun batetan harturik bere aldeekin erlazionatzen da. Ikus dezagun orain nola adierazten duen inbariante funtzionalen arteko erlazioa:. Piagetek bi "Erakuntza honen eta moldaeraren arteko erlazioak, beraz, 59 alde edo ikuspegi organikoaren berdinak dira: adimenak erabiltzen duen "kategoria" bakoitza kanpotiko inguruan moldatzeko Cespazioa, denbora, kausalitatea, sustantzia, sailketa, zenbakia .. ,) errealitatearen alde batí dagokio C ... ); baina gauzekiko bere moldaeraz gain, gurutzelkartu agiten dira Czeintzu?, aipaturiko kategori hauek) eta ezinezkoa bihurtzen da logikaz isolatzea, bakantzea. "Pentsamenduaren eta gauzen arteko kidetasuna" eta "pentsamenduarena berekiko" moldaeraren eta erakuntzaren inbariante funtzional bikoitz hau adierazten dute. Hala eta guztiz, pentsamenduaren bi alde hauetan ezinezkoa da deselkarketa."(9) lkusi dugunez asimilaketa eta egokiera, arakuntzarakin hatera, funtzionamendu intelektualaren garrantzizk□ osagarriak dira, ad□ eta Battro-k dioenez bezala, Piagatan azagumanari buruzko teoriaren oinarriak, Baina □raindik, bi arazo garrantzitsu irtanbidatu bahar ditugu. 1.- Asimilaketak ata egokierak nola lar dezakete garapen intelektuala? 2.- Zergatik prozesu geldia, bapatek□a izan? da garapen motela ata intelektuala guk ezagutzen dugun graduzkoa? Zergatik ezin daitake Errazagca eta garbiagoa dakusagu garapena eskamari buruzko ondoren kontzeptua, funtzionamendua eta tratatu erantzutea galdera hauei. 60 3.- ESKEMARI BURU2K□ K□NT2EPTUA.C10) Aurreka sailean ikusi dugunez, asimilatze eta egakitze funtzianamenduak organismo barneka erakuntza eda sistema egitural bat supasatzen du beti. SuJetuak kasu guztietan eskemei. asimilatzen dizkie abJektuak a Hurrengaka kapituluetan ezagutze-egiturak aztertuka ditugu; hauek mailak eta araak nabarmentzen dibuzte. Saina □rain, egitura guztiei dagakien berezgariia ikusika dugu, hau da, hainbat etapa eda araren menda ez dauden berezitasunak. 3.1.- Oinarrizka berezitasunak. Eskemari buruzka ezagutze-egitura bat da, aurretika deskribapena. ESKEMA akzia sekuentzia batzukin zerikusia duena. Akzia sekuentzia haiek nahitaez dira guztitasun asaak, eta bere partaera elementuak barrenki elkar-erlazianaturik daude. Eskemak zer diren eta nala eragiten duten glabalki ulertzea errazagaa da definiziaak eskaintzen diguna baina. Erakuntza, asimilaketa eta egakiera kantzeptuak aberastu agiten zaizkigu eskemak zer diren azaltzean. Eskemak egakitasun batez adiratzeko hoberena agian, aurretik lehen urteetaka aurrerabidearen deskribapen zehatz bat edukitzea izango litzateke. 61 1.- Eskamak akzio ado Jokae.a sakuantzien a.abaran ba.aizten di.a: bula •• a.tze-eskama asku.atze-askama ikuste-eskama Baste hitz batzutan, eskema Jokae.a eratu baten muina da. Jokae.a sekuentzi. batek hainbat ezaugar.i baharko ditu eskematzat ha.tzeko. Ga.biro ikus dezakagu eskemek oso konplexitasun desbardineko Jokaera sekuentziak biltzen dituztela. Be.az, Jaio berriaren bular.artze sekuentzia be.a, zein helduaren arazo bater askabidea, eskema da. aurreko Hau da, eskemak eite eta neurri guztietakoak ditugu. Hala ere, guztiek eduki beharko dituzte ezaugarri batzu: 1) Eskamak osatzen dituen Jokaera sekuentziak osotasun eratuak dira. Esate bate.ako: Ha.rapatze-eskema zenbait Jokaera-subsekuentziaz osaturik daga¡ Jokae.a hoien a.tean honoko hauek sar daitezke: - hatzama •• en hedaketa - hatzen flexioa hatzen ba.reka.keta ... Subsakuentzi hauek estuki alka.-arlazionatu.ik eta gobe.naturik daude nukleo adia.azko. batez Cha.rapaketa) 62 Unitate antzemangarri eta errepikagarri bat osatzen dute. Haurraren garapenean zehar Churrengoko kapituloetan ikusiko dugun bezala) harrapatze-eskema honek bereziki unitate baten legez errepikatzeko Joera izango du, umeari edozein obJektu aurrean Jartzen zaion bakoitzean. Zentzu honetan deritzogu guztitasun eratu bat osatzen duela. Eskemen baste ezaugarrietako bat aurreko definizioak aipatzen zuen "Jokaera berdineko sekuentzia moeta" expresioak adiierazten diguna da. Argi eta garbi dago bi hatzemate-sekuentzia inoiz ez direla erahat berdinak izango, baina nahiz eta bi Jokaera sekuentzia hauek desberdinak izan, antzekotasun eskema kontzeptuek erabateko Jokaera bat izango dute. moetak aipatzen Chatzemate ekintza bera, esate baterako); Jokaera Beraz, dituzte hoiek erabatekoak dira aurreneko ezaugarrian ikusten genituen zentzuan. Jokaera•hauek desberdinak dira baina badituzte, ordea, berdineko ezaugarriak. 3.- Eskema bat ezagutze-egitura bat da; ezagutze-egitura honi funtzionamendu intelektualean zehar asimilatzen zaizkio ekintzak eta obJektuak. Piagetek dicen bezala; eskemak "marko mugikorrak" dira zenbait edukiri segidan aplikatzen zaizkionak. Bestalde, funtzionamendu intelektuala da eskemak osatzen eta aldatzen dituena, eskemak egiturak baitira. 6J 3.2.- Eskemen operaketa eta aurrerabidea. Eskemen alde dinamikoa azaldu nahi dugu: nola funtzionatzen duten, nola aurrerabideratu, nola elkar erlazionatu, eta abar. Asimilatze-eskema baten ezaugarri nabarmen eta garrantzitsu bat errepikaketarako J□era da. Ezagutze-funtzionamenduan zehar behin eta berriz azaltzen diren J□kaera ereduak bakarrik hartzen dira eskematzat. Aurrerabideari buruz Piagetek duen ideia ongi ulertzeko, kontutan hartu behar da eraturiko J□kaera guztiak (3skemaren lehenengo ezaugarriak berrikusi) Jaiotzetik aurrera azaltzen direla Cezin dugu ahaztu erakuntza inbariante funtzional bat dela) eta J□kaera hauek gainera behin eta berriz errepikatzen direla. Errepikatzeko Joera honi buruz aritzean Piagetek asimilaketa funtzionala aipatzen du. Ekintzak errepikatzean, eskemek bere aplikaketa gaitasuna zabaltzen dute, beste gauza berri eta desberdin batzu asimilatzeko lain. Piagetek ezaugarri honi asimilaketa generalizatzailea deritzaio. Asimilatzeko obJetoak hainbeste eta hain desberdinak izan daitezke, azkenean, eskemaren erantzuna asimilatu den obJetuaren arabera s□rtuko dela. Piagetek honi ezagumenezko asimilaketa deitzen dio.(11) 64 Ber-az, funtzional asimilatze-eskema eta bilakakor-r-ak guztien hauek oinar-r-izko ezaugar-r-i dir-a: er-r-epikaketa, gener-alizapena eta difer-entziaketa tber-r-ezagupena). Piagetek ber-ak eskeintzen digu eskemen Jar-dunketar-en sintesi bat, eta nahiz eta eskema er-r-eflexuei bur-uz izan, baliagar-r-ia da edozein aur-r-er-abide Uailatar-ako: "Bukatzeko, moldaer-a er-r-eflexuar-en asimilaketa hir-u puntutan azter- daiteke: er-r-epikaketa pilatzailea, ekintzar-en or-okorpena obJektu berriak eransten zaizkiolarik, eta berrezagumen motorea. Saina azkenean hiru puntu hauek bakar bat besterik ez dute osatzen: erreflexua osotasun eratu bat da. Osotas...n eratu honen eginkizuna funtzionatzen irautea da eta,noski,lehenago edo beranduago baina bere kabuz funtzionatzea Cerrepikaketa), funtzionamendu honetan aldekoak diren obJektuak biltzen Casimilaketa generalizatzaileal eta beharrezkoak dituen egoerak bereizten, ezagutzen hainbat ekintza desberdinetarako Cberrezagupen motorea)"Cl2J □rain arte nola sortzen den garapen intelektuala eskema bakar- baten bidez ikusi dugu. Diskriminazioaren ondorioz, hasieran globalki ikusten genuen eskema, baste eskema barrí batzutan banatzen da, eta hauetako bakoitza errealitatean kontzentr-atzen da ahalik eta zehatzen eta bereiztuen. Eskema hauek Cikusmenaren eta hatzematearen koordinaketa, esate baterako) elkar- antolatzen dir-a, elkar-asimilaketa pr-ozesu baten bidez, hain zuzen. Piagetek •elkarrekiko asimilaketa• deitzen dio honi. Prozesu hau garrantzi haundikoa da Piageten adimenaren aurrerabideari buruzko teorian, eskemen arteko zenbait koordinaketa erakuntza adierazten dituelako. Richmond-ek dioenez, "eskemek, elkar asimilatzean, intelektual-lan berri bat sortzen dute, pentsakera desberdin bat, beste era berri bat inguruan ditugun erlazioak ulertzeko, eta beraz, Jokaera berri bat inguru horretan. H_urrak Jokaera berri bat bereganatzen duenean edo lehenago askatu ezin zuen arazoren bat askabidetzen duenean sortzen den adimenaren asmatze lan hori eskemen elkarrekiko asimilaketaren ondorioa da."(13) Irakurlearen gogoan egon daiteke ora`ndik badaudela bi puntu zuzenean erantzun gabe, bideratuta egon. nahiz eta indirektoki erantzuna 1.- Asimilaketak eta egokierak nola lor dezakete garapen intelektual bat? 2.- Zergatik da hain astuna garapen intelektuala? Zar dela eta ezin da bapatean sortu? Lehenengo galderari erantzun bat aurkitzeko bi urteko umearen adibidea eta ditugu. eskemari buruzko kontzeptuaren azalpena Izan ere, egokiera-lanak inguruneko berezgarrietan zabaltzen dira. ObJektu bat egituraren alderen batekin bat etortzen baldin bada, egitura honetara asimilaketa izango da. 70 Ezagumenaren iturriak Ezagumen moeta Sujetoa bera --------- logiko-matematikoa □bJetoak ------------- fisikoa Pertsonak ------------ soziala Giza-ezagumena eta ezagumen fisikoa antzekoak dira, behar bait dute haurraren kanpotiko informaketa bat. biak Ezagumen logiko-matematikoa, dakigunez, barne prozesu baten bidez osatzen da. Giza-ezagumenaren azken.iturburua Jendearen arteko akordioa dela diogu. Baiana hemen ere bereizketa bat egin dezakegu: - hautazko giza-ezagumena: konbentzioz soil soilik erabakitako ezagumena. Adibidez, Abenduak 25ean Eguberri eguna ospatzea, edalontzia "edalontzi" izatea "katilu" izan beharrean. - Judizio morala: zenbait ikuspunturen koordinaketa Jokaera bat aztertzean Czerbait ona ala txarra den, e.a.) Saina zein litzateke berezgarri orokorra hiru ezagumen moeta hauetan? Ezagumen moeta guztietan beharrezkotzen da umearen aktibitatea. Beraz, ekintza izango da ezagumen moeta hauen berezgarri orokorra. arteko 71 2.- KONSTRUKTIBISMOA. Piageten eta bere laguntzaileen kcnstruktibismcak mantentzen duenez, "haurrak pentsatzekc, bat eraikitzen du, aktibcki, bere ezagutze_kc Jaictzetikc gaitasunen eta Berriz ere esangc dugu. Piagetentzat ezagumena ez da "aurkitzen" suJetuarekin ez eta eraikitzen du bere aurrerabidean zehar. 3.- "ADIMENA" ETA "EZAGUMENA". Jaic; suJetuak Eraikitzen dena adimena eta ezagumena da.(2) Piagetek, hala ere, guk hitz hauekin ulertzen dugunaren beste zerbait desberdina adierazi nahi du. Berak gauza bera adieraztekc erabiltzen ditu bi hitz hauek: suJetcaren egckitze-adimena - zenbait egoeratara egckitzen uzten dioten ezagumenek. Ezagumen hauek "ezagumena" bere zentzurik zabalenean dira. Desberdina da, ordea, zentzu mugatuagcan guk erabiltzen dugun "ezagumen" hitza informaketa konkretuetaz hitz egiteko. Furth-en adibide hcnek argi dezake zertxobait ideia hau: Eskolaurreko haur bati Estatu Batuetakc hiriburua Washington dela erakutzi nahi bagenic, lcrtuko genukeen gauzarik errepikaketa autcmatikoa litzateke. haundiena 72 Esaldi hau uleZtzeko geografiataz eta politikataz zerbait Jakin beharkc luke. Beharrezkca dute ulertzea hiri batetan eta lurralde batetan aldi berean bizi direla. "Washington", "hiriburua" eta "Estatu Batuak" hitzak sailkatu beharkc lirateke eta zeintzu erlazio dauden hitz hoien artean ezaguarazi. 6. Mailako ikasle batek onde ulertukc du gutxi gora[behera esaldi hori. Sei urte igaro ondoren, berriz, egunkaria irakurtzearekin, historia ikastearekin, hirira bidai bat eginez, e.a., umeak berak ulertukc ditu esaldi hcien esanahi ugari. Washington hitzarekin ascziazicak egiteko eskatzen bazaic, "Etxe Zuria", "Capitclica", e.a. aipa ditzake. Gutxik esango luke "arrautzen prezica Txinan", edc "Napclecn". Hitz-elkarketa hauek Piageten teoriarekin parekatuta daude: ezagumena csctasun egituratu bat bezala eratuta dagcenez gerc j kcntzeptu bat ezin daiteke isclaturik egcn. Kcntzeptu bakcitza baste kcntzeptu-sare batetan cinarrituta eta eraikita daga. Esaldi hcri ulertzeko gai agiten duen egitura crokcrra, ezagumen adibide bat besterik ez da, bere zentzurik zabalenean. Zentzu zabalean hartutako infcrmaketa bereziak uler ditzake. ezagumenari esker, haurrak Piageti ez zaio hainbeste interesatzen nola lortzen dituen umeak ezagumen espezifikca; batik bat eskuratzen ezagumenaren 73 aurrerabideaz, zentzu zabalean, arduratzen da. Umeak ulertu eta ikasi agiten ditu gauza berriak ezagumen zabal honen bitartez Cbere adimena). "Ezagumena" zentzu zabalean eta "adimena", beraz, gauza bera da Piagetentzat. g.- IKASKETA ETA GARAPENA. Piagetek bereizketa bat ezarri zuen eta zentzu zabalean eta zentzu mugatuan harturiko ikasketen artean. Umeak zerbait "katilu", "hilargi" edo "edalontzi" deitzen zaiola 'ikas dezake edo eta lanadareei ura bota behar zaiela haz daitezen. Hauek zentzu mugat'uko ikasketak dira. Baina umeak ikas dezake ere espazioa egituratzen bere seaskatik eta etxe osorantz, gero gauza bera bere hauz□an, gero hirian, lurraldean, e.a. ,Munduk□ □bJektu guztiak ere egitura ditzake sailkapen hierarkiko baten bidez. Adibide hauek zentzu zabalek□ ikasketari dag□zki□. Piagetek ikasketa hitza zentzu mugatuko ikasketa izendatzek□ gordetzen du; zentzu zabaleka ikasketari buruz ari denean "garapena" hitza erabiltzen du. S.- N□LA ERAIKITZEN DA EZAGUMENA? Argi daga ezagumena eraiki agiten dela. Aztertu dugu baita zer den bereziki eraikitzen dena Cikus "ezagumena" eta "adimena"l □rain zeintzu diren adimenaren aurrerabidean parte hartzen 74 duten BLagingaLLiak ikusiko dugu:(3) 1.- Heldutasuna. Heldutasun biologikoa uleLtu behaL da hemen. 2.- ExpeLientziak obJektuekin Cfisikoak eta logiko-matematikoak bateLa) () 3.- TLansmisio soziala. -- □Lekaketa.(5) 6.- AKZIOA.Kontzeptu hau hainbat puntutan auLkitu dugu Jadanik. 1.Puntuan, esate bateLako, onde ikus zitezkeen umeaLen ekintzak, Piagetek aipatzen berezgaLri orokorrak zirela. dituen hiru ezagumen moeten 2.Puntuan, umeak "aktibotasun batez" eraikitzen duela. bere adimena esaten genuen. Azkenik, S.puntuan experientziak obJektuekin C□bJektuen eginiko experientziak) ezagumena nola eraikitzen den adierazteko balio duten eragingarriak dira. Ekintzak ed□zein moldaera intelektualaLen sustantziak edo lehengaiak dira. Juan Daniel Ramirez-ek eta Jesus Palaci□s-ek diotenez, akzioa "suJetuak obJektuari imposatzen dion edozein eldakunta da."C6) Bestalde, Rita Uuyk-ek ond□k□ hau esaten du: □nd□ bereiztu 82 finkatuta: arazo bat konpondu arte muga daiteke edo eta urteetan iraun dezake, nahiz umea zein heldua izan suJetua. Hala ere, aztergaitzat suJetu konkretuak hartzea ez da aski meted□ klinikoa definitzeko. 2.- Meted□ klinikoa J□kaeraren kualitatezko analisi bat da nagusiki. Zentzu honetan baztertu edo mugatu agiten ditu kuantitatezko emaitzak, neurrizko garrantzia ematen zaie. 3.- Pertsonaren unitatea babesteko ardura nabarmentzen da eta suJetuaren J□kaerak ulertzeko hipotesi globalen bilaketa ere. Matado klinikoak garrantzi haundia ematen dio barrentsumaketari Cintuizioari); baste hainbat metodok ez ordea. Azkenik, esan beharrekoa dugu ez direla bakarrik Piaget eta Ginebrak□-Eskola izan matado hau erabili izan dutenak, Freud-ek (eta psikoanalista guztiek) eta Rogers-ek Ceta humanista guztiek) ere erabili bait zuten. 2.- ERABIL DAITEZKEN TEKNIKAK, Matado klinikoaren barnean zenbait teknika ditugu erabil ditzakegunak: 1.Elkarrizketa klinikoa: era askotara eraman daiteke; batetik bastera sor daitezken desberdintasunak experimentatzailearen gidaritasun neurriagatik izan daitezke. 2.- Test "psikometrikoak": test hauek galderaz osaturik daude. 83 Galdera ad□ arazo hauek bakarka edo taldean agiten zaíkio suJetuari, beti aplikapen egoera estandarizatuetan. Gehienetan lan konkretu bat egiteko beharrezkoa den denbora neurtzen da; emaitzak nota edo zirra batetara itzultzen dira; datu honek, baremazio bati esker, suJetuaren baste ·guztiekiko maila Cintelektuala zein beste edozein arlotakoa) adierazten digu. Test egoera mesedegarria da suJetu baten J□kaeraz Jhartzeko: nola erreakzionatzen duen aurrean Jartzen eginbeharrekin, bere bapateko komentarioekin, hartu behar diren ikuspegiak dira. e.a., zaizkian kantutan Dena dela, miaketa hauetatik atera daitezken informaketak oso baliagarriak baina bigarren mailakoak dira; testaren emaitza "metrikoa" da. funtsezkoena 3.Proiekziozko frogak. Froga hauek eskaintzen dicten materialea suJetoari ez da bat ere argi agertzen Ctintaz eginiko beltzuneak Roscharch-en testaren kasuan, eszenak zehaztu gabeka pertsanaiekin egituratzen saiatzea da. testean, adibidez). Hauen helburua Erantzunek suJetaaren izatearen egitura ezagutarazten dutela supasatzen da "praiekzia" mekanismaei esker. ž-- Oharketa: teknika hau gehienetan elkarrizketan edo testean zehar erabiltzen da, baina marka honez gain ere erabilgarria da. Oharketa moeta desberdinak ditugu: "hutsak" izendatzen 84 ditugunak, hau da, aurretiko hipotesirik gabekoak, eta sistsmatizatuagoak daudsnak. 3.- PIAGET-EN METDDDAREN BILAKAERA Piageten metodoaren bilakaeran markatuko ditugun aroak C. Domahidy-0ami-k eta L. Banks-Leite-k beren artikuluan azaltzen dituztenak izango dira.C3) 3.1.- Piageten lehen lanak psikologian (1920-30) Garai honetan Piagetek aztertu zuen gaia bere ikerketetan umearen logika da. Pentsamendu formalaren bitartez saiatu zen haur-logika hau harrapatzen. Beraz, bere lehenbiziko lanetan, bai ikertzaileak aurkezturiko estimuloak eta baita hauek umearengan sortarazten dituzten erantzunak, hitzezkoak dira erabat. Flavell-ek bi hitzezko Jokabide aipatzen ditu: - Urruneko gertakizunei buruzko hitzezko Jokabidea. Hau da, aurrean ez dauden gertakizun eta gauzetaz hitz egiten da elkarrizketan. Ikus ondoko adibidea. Hasieran beti agertzen da • umsaren eta bere urte eta hilabetsen kodigoa. METR C5;9): "Nondik datar ametsa?-Uste dut hain ando lo egiteagaitik egiten dela ametsetan.-Guregandik ala kanpotik dator?-Kanpotik.-Zerekin agiten dugu ametsetan?-Ez dakit.-Eskuekin? ... Ezertxorekin?-Bai, ezertxorekin.-Dhean zaudenean eta ametsetan egitsn baduzu, non dago ametsa-Nere ohean, estalkipean. Egia esan, ez dakit. Nere sabelean balegoC 1) hezurren erdian egongo litzateke eta ezingo nuke 87 Jarraituz. 1.- Lehenbizi materiale egokia emango diogu haurrari. Honek miatu eta eskuratu egingo du, galderak bururatuko zaizkio, eta maíz helburu bat lortzeko eratuko du. Horrela ramatuak dira, esate baterako, sustantziaren kontserbaketaz egin izan diren experimentuak plastilinazko bolekin. 2.- Itaunketa malgu bat, sujeto bakoitzari moldatutakoa. Ume guztiei, ez eta adin berekoi ere, ez zaie lan barbera emango; bestalde, ez zaie emango ume guztiei modu berdinean egin behar den lan konkretu bat. Haurrak erantzun bat aman bezain laister, experimentatzaileak lan edo galderaren bat hautatuko du haurraren ezagutze-egitura hebeto uler dezan. Prozesuak gero era berdinean Jarraituko du; umearen erantzun bakoitzak mugatu agiten du aztertzailearen hurrengo eginkizuna. Umearen eta aztertzailearen artean sortzen den harreman honengatik ezinezkoa da bi umek bide experimental berdinak Jarraitzea. 3.Datu-analisia kualitatezko ikuspuntu batez agiten da soilik. Flavell-entzat hau prererentzia huts bat besterik ez da eta ez da estadistika metodoak ez direlako ezagutzen. "Bere lehen ardura aurrerabidearen egitura ezagukorrak ezagutzea denez gero ume batetik bastera desberdinak diren tekniken bidez, Piagetek ez du ikusten ametsezko obJetibotasun eta zehaztasun bat emateko beharra bere lanei."CB) 92 hauek aurrerabide intelektuala aztertzeko dira baliagarriak soilik. Pertzeptzioaren edo hizkuntzaren bilakaera hartuko bagenu aztergaitzat aurrerabide desberdinak aurkituko genituzke zalantzarik gabe. 1.- ESTA□I□EN E2AUGARRIAK. Eragiketa intelektualen alorrean, eta argi eta garbi utzirik ezinezkoa dela beste alar batzurekin generalizatzea, Piagetek ondoko ezaugarri hauek dituzten aspektuei deitzen die estadioak.C2) l. Estadioak egon daitezen beharrezkoa da konstantea izatea eskurapen ordena. Garrantzizkoena ez da, beraz, kronologia baizik eta lorpenaren ordena. Kronologia erabat aldakorra da; suJetoen aurreneko experientziaren araberakoa da, bere heldutasun eta gizarte-mailari dagokiona; azken faktore honek estadio baten agerpena aurreratu edo atzeratu dezake edo eta agerpen bera eragotzi. Beraz, Piagetek ez du ezertxo ere eskurapenaren "batazbesteko" adinari buruz. esa ten Jokabideen Balio erlatibo bat eman beharko diegu Piageten lanetan markatuta agertzen diren adinei. Bestalde, estadioetaz aritzekotan Jokabideen lorpenaren ordena iraunkorra edo konstantea dela eduki behar dugu kontutan, 93 hau da, X deituriko Jokabide bat ez delá Y deeituriko baste bat baino lehenago agertuko zenbait sujetutan beranduago agertuko dela baste batzutan. baina 2. Izaera integratua. Estadio batetako egiturek estadioko egituretan parte hartzen dute. y baino hurrengo Jokabide berriek egitura berri bat osatzen dute baina honek aurrenekoarekin izango du lotura bat. Adibidez, eragiketa konkretuak er-agiketa rormalen aurretik agertuko dira, bai eskurapen-denbo[a aldetik eta baita psikologi ikuspuntutik begiratuz, lehenengoak eskuratzea erabat bigarrenak lortzeko. beharrezkua baita 3. Esatdio bat, orokorrean azaltzen duen · egituragatik ezagu daiteke. Izan ere, ume bat egitura batez Jabetzen eragiketa desberdinak egiteko gai izaten da, nahiz eta, erlaziorik izan ez baten eta bastearen artean. denean itxuraz, Hona hemen egitura nozioaren abantaila; Jokabide guzti hauek zentzua ematen dicten unitate nagusi batetan biltzen dira. Beraz, estadioaren ezaugarria Jokabide bakoitzari zentzua ematen dion egitura da. Egitura hauek, Piagetek dioenez, eredu logiko matematikoetan oinarrituta daude. \. Estadio batek prestaketa maila bat suposatzen du alde batetik, eta bukatze edo oreka maila bat bestetik. 94 S. Baina zenbait eskurapen-prestaketak estadio bat baino gehiagoren beharra izan dezake. Adibidez, adimen errepresentakorra lortzeko, haurrak senti-mugitzezko aroko sei estadioak igaro beharko ditu. Gainera -ikus ©.puntuabadakigu estadio bakoitzaren amaieran haurra nolabaiteko oreka batez Jabetzen dela. Baina oreka hau progresiboa da: beteagoa agertzen da 3.estadioaren bukaeran 2.ean baino, eta are gehiago ©.ean. Seigarren estadioa bukatzean, haurrak oreka oso bat lortuko du. Hau da, senti-mugitzezko arca osorik menperatuko du. Azkeneko oreka hauek hirugarren puntuan aipatu ditugun egitu,ak osatzen dituzte. Saina badago baste nozio gar,antzitsu bat Piageten estadioen teo,ia ulertzeko. "Decalage" edo desfase nozioa. Bi "decalage" moeta ditugu. Desfase Cdecalage) horizontala: Eduki desberdinei eragiketa be,be,a aplikatzen zaienean. Adibide batekin ikusiko dugu hebeto. Ezagutze-egitu,a bat, maila konkretu batetakoa, X eginkizuna,i aplikatzen zai□ amai onez baina huts egiten du Y eginkizunean. Urtebete,a, e,agiketa antolaketa bera aplikatu daiteke bai X eta baita Y kasuan e,e. Gaine,a Y menpe,atzeko p,ozesu bilakakorra eta X menpe,atzeko beha, zena berdintsuak dira. Ikus dezagun hau egiazko adibide batetan. Umeak, obJektu baten masa edo materia-kopurua berdin 95 mantentzen dela nahiz eta tankeraz aldatu ando uler dezan, egitura konkretu batek egon behar du, Pisua ere ez dela aldatzen onartzeak edo ulertzeak egitura herbera suposatzen du. Gainera, umeak egin behar dituen ezagutzeko berdinak dira bi kasuetan buru-eragiketak hau Dena dela, haurrak ulertzen du masa ez dela aldatzen itxuraz aldatzean, baina bi urtetara konturatuko da pisuarekin gauza bera gertatzen dela. Hauxe da "decalage" horizontala.(3) Desfase edo "decalage" horizontalak aro berdin batetan sortzen dira.C^) Zutikako desfasea. Kasu honetan errepikaketa oso funtzionamendu maila desberdin batetan sortzen da eta ez maila berdinean. Ikus dezagun baste adibide batez: Haurra, senti-mugitzezko arcaren amaiera aldean H. Poincare-k "lekualdaketa taldea" deitzen duenera heltzen da: etxean ando gidatuko du bere burua Baina "talde" hau praktikoa da errepresentakorra. J□an-etorri guztietan, soilik eta inolaz e.a. ere Urte batzutara lekualdaketa hauek errepresentatzen saiatzen hasten denean, hau bere da, buruan barnetik iruditzen, antzeko eraketa-aroak aurkituko ditugu, nahiz eta baste plano batetan izan, hau da, errepresentaketa planoan. Orduan, zutikako "decalage"-ari buruz mintzatuko gara. MAILA. Senti­ mugitzezkoa Eragike­ taurrekoa Eragiketa kon.kretuena Eragiketa formalena URTEAK 0-2 2-7 7-11 11-15 97 EZAUGAfffiIAK Imitazioa, oroimena, eta pentsa­ mendua erabiltzen hasten da. Ez­ kutuan edo estalita dauden objek tuek izaten segitzen dutela kon­ turatzen hasten da. ;,rugimendu erreflexuetatik jomuga hatera zuzendutako iharduerara - pasatzen da, Mintzaireren eta sinbolo bidez - pentsatzeko gaitasunaren mailaz­ mailako garapena. l!;ragiketak bururatzeko gaitasuna, norabide bakarreko logika baten­ arabera jardunez. Zailtasunak aurkitzen ditu beste norbaiten ikuspuntua kontutan -­ hartzeko. lroblema konkretuak logikoki e-­ batzeko gaitasuna. Kontserbazioaren legeen ulerpena eta sailkatzeko eta ordenatzeko gaitasuna. Itzulgarritasunaren ulerpena. Problema abstraktuak logikoki e­ batzeko gaitasuna. Gogoeta zientifikoagoa egiten da. Arazo sozialez eta bere identita teaz arduratzen hasten da. 10) I. SENTI-MUGITZEZKD ADIMENA. 1.- SARRERA. Ez da egongo Piaget baino inor eg□kiagorik aztertuko dugun gaiaz taxuz Jarduteko. Zentzu honetan benetan baliagarria izan daitezke Piaget-en hitz hauek: "Adimenari buruz edozein irizpide kontutan izanda ere C ... ) mundu guztia daga ados adimena hizkuntza baino lehenagotik dagoela esatean.C ... ) Adimen honek akzi□ edo ekintza arloa betetzen du Currutiko edo izkutaturiko gauzak eskuratzea, eta abar) asimilaketa-eskema sistema komplexu bat osatuz; eta errealitatea antolatzen du espaziozko, araberan. denborazk□ eta kausazko egitura multzo baten 104 Dena dela, hizkuntzarik ez eta simboliko funtziorik ez dagoenez, eraiketa hoiek pertzepzioetan eta mugimenduetan zuzperturik sortzen dira, hau da, ekintzen senti-mugitzezko koordinaketa baten bitartez, parte hartzen duelarik. irudipenak edo gogapenak ezertan Senti-mugitzezko adimen bat badago ere, oso zaila da zein unetan azaltzen den zehaztea. Gehiago konkretatuz, zentzurik noiz agertzen den galdetzeak, erantzuna ez du beti nolanahikoa izan daitekelako edozein kriterioren araberan. Egia esan, sortzen dena etengabeko estadio-Jarraiketa bat da, eta hoietako estadio bakoitzak aurrerapen partzial bat suposatzen du. Azksnean, lorturiko Jokaera guztien artean "adimen"-tzat dutena lortzera heltzen gara. e .. . ) psikologoek Araz□rik nagusiena progreso horren mekanismoa ulertzea da zeren eta, aurrerago ikusiko dugun bezala, mugimendu espontaneoetatik eta erreflexutik norbereganaturiko ohituretara, eta hauetatik adimenera heltzeko, etengabeko progresi□ bat betezen da."Cl) 2.- SENTI-MUGITZEZK□ AROAREN IKUSPEGI OROKORRA. senti-mugitzezko aurrerabideaz agiten duen Piagetek azterketaren CJacqueline, oinarri enpirikoen datuak bere seme-alabei Lucienne eta Laurent) eginiko miaketa zehatzen ondorioak dira, bere emaztearen - Ualentine Chatenay - laguntzaz. Piagetek sei estadio nabarmentzen ditu senti-mugitzezko aroko Jarraiketa bilakakor orokorrean. Ikus dezagun hizkuntz-aurreko estadioei dagozkien eskema orokor bat. □rain 107 II. LEHEN ESTADI□A. ERREFLEXUEN ERBILKERA. CO-tik - 1 hilabetera) Egia esan Jaioberriaren errerlexu guztiek ez dute berdineko balorea: - Hoietako batzuk gutxinaka galtzen Joango dira, Babinsky-rena bezalatsu. Moro eta - Beste batzuk, ordea, eraberean Jarraitzen dute bizitza osoan zehar, arrausia edo doministikuna bezalaxe. Eta, beste batzuk, denborarekin, ekintza errerlexuak izatetik intentziozko ekintzak izatera Joko dute, xurgaketa edo hatzemate-Jokaera bezala. Piaget azken errerlexu moeta hauetaz arduratu izan zen, garapen intelektualaren oinarria osatzen bait dute. Errerlexu hauek lehenengo senti-mugitzezko eskemak sortzen dituzte, 108 ingurunearekin duten elkar-ekintzaren bidez. Eskema aberastasunak eta desberdintasunak adimenaren serrara umearengan. hauen dakar Hala eta guztiz, lehen estadio hau Jokaera adimentsuen gabeziagatik ezagu dezakegu, sentti-mugitzezko moetatakoak ere ez bait dira azaltzen. Garrantzi handiko arca da, ordea, bi ikuspuntu desberdinetatik begiratuta ere. Alde batetik, lehenago aipatu dugun bezala eta beranduago frogatuko dugun bezalaxe, Jaio berriaren erreflexuek aldaketak izaten dituzte ingurunearekin harremanak dituztelako. Aipatu dugu lehen etengabeko progresioa sortzen erreflexuaren, eskuraturiko ohituren eta adimenaren dela artean. Kontextu honetan uler eraiketaren dezakegu "berezko erreflexuak senti-mugitzezko adreiluak direla; erreflexuetatik abiatzen da eta ingurunearekiko funtzi□ bat bezala osatzen da."Cl) adimena moldaeraren Bestalde, Jokaera erreflexu hauetan inbariante funtzi□nalen hastapenak nabaritzen dira. Piagetek lehendabizi lehenengo aro hau xurgaketa erreflexuaren aurrerapenak Jarraituz. aztertuko du, Argi daga erreflexu hau zeharo eratuta dagoela hasiera batetik, gainbizitzarekin lotuta bitago. Saina erakuntzaz gain, Piagetek argi ikusten du erreflexu honetan asimilaketa eta 110 Bi fenomeno desberdin aipatu behar ditugu □rain C ... ) "asimilaketa generalizatzailea" izendatu Lehenengoa genezake, hau da, gero eta obJektu ugari eta desberdinagoak eranstea erreflexuaren eskemari. Era honetan eta aurkipenen alabeharrean, haurrak, lehenbiziko bi asteetatik aurrera, bere hatzak xurgatzen ditu, edo eta hurbiltzen zaizkion hatzak, oheburukoa, Jantziak, e.a. ObJektu hauek, beraz, erreflexuaren ekintzari, hau da, xurgaketari asimilatzen dizkio C ... )"(2) Saina asimilaketa moeta hau haurrak gose haundirik ez duenean sortzen da bakarrik: "Haurrak oso g□setuta baldin badago onde bereizten du ditimuturra baste gauza guztietatik. Bilaketa hanek eta berezketa honek desberdintze printzipio bat adierazten dute xurgaketa eskeman orok□rrean, eta beraz, ezagumen oinarri bat¡ ezagumen hori, noski, praktikoa eta mugitzezkoa da, baina aski ezagumenezko asimilaketaz mintzatzeko."C3) Flavell-en hitzetan, asimilaketa generalitzatzaileak "xurgatzeko balio duen zerbait" senti-mugitzezko kategoria du, eta ezagumenezko asimilaketaren bidez, ordea, haurrak berak "ezagutuko" ditu "xurgagarriak eta edoskailua) diren obJektuak eta elikagarriak" "xurgagarriak elikagarriak" direnak Chatzak, maindirea ... ) Cbularra, baina ez 111 1.2.- Egokiera. Egokiera ere ageri daga aro honetako haurraren Jokaeran. lkus dezagun hurrengoko Piageten adibidea. Adibide honetan haurrak egiten duen aurrerapena aipatuko da ditimuturra aurkitzen eta bereizten. Egokiera elementuarekin ekin behar dugu. Xurgatze erreflexua heredentziazko montaje bat da. Jaiotzetik aurrera funtzionatzen duenaC ... ); montaje honetatik funtzionamendu baliagarri batetara pasatzeko -hau da, iresketara pasatzeko- aski da ditimuturra Jaioberriaren ahoan ipintzearekin; baina Jakina denez, gerta daiteke hasiera batetan haurra ez moldatzeJ: ekiteak bakarrik sortaraziko du, bada, funtzionamendua. Hona hemen, egokieraren erreflexuaren heredentziaz lehen aspektu bat: eragiketa aldatzen norabidetuta balego du obJektuarekin nolabait; ere kontaktu beharrezkoa litzateke ekintza tinkotzeko."Cm) kontaktuak ekintza hau horretara, Haurrak, beraz, ez du ditimuturra ezagutzen ikasten bakarrik, baizik eta bilatzen ere egoerak berak horrela behartzen duenean. 2.- ERAKUNTZA MEKANISMDAK. Xurgaketa erreflexua aurrerapen guzti hauei esker hobeto landuriko eskema batetan bihurtzen da, eta hasiera batetan baino askoz konplexuagoa den erakuntza bat du. Ingurunearekin dituen elkartrukaketak, hau da, experientzia, 116 Beste era batetara esanda, aurreneko estadioan garrantzitsuena mekanismo tinkotzea zen. erreflexua errepikaketaren Estadio honetan, berriz, ikasketa batzu sortzen bidez dira, haurrak ohitura batzu bereganatzen ditu ingurunearekin kontaktuan dagoelak□. Ohitura hauek ez daude heredentziaz finkaturik. Eskuraturiko lehen m□ldaerak dira, hortaz. Saina eskuraturik□ lehen moldaerak sortzen direla esatea eta asimilaketa eta eg□kiera deselkartzen ed□ bereizten hasten direla esatea, gauza bera da. Piageten hurreng□k□ aipamenak erreflexuak □hituretan n□la bihurtzen dituen adieraziko digu. Asimilaketaren eta egokieraren arteko erlazioei buruz geroxeag□ mintzatuk□ gara. Has gaitezen Piageten hitzekin: "Nola nabaritu noiztik azaltzen den mekanism□ erreflxutik kanp□ dagoen elementuren baten retentzi□a ed□ euspena? Ikusi dugunez, erreflexuaren Jardunaldian bakarrik mekanism□aren finkaketa daga eta, beraz, heredentziazko eskema baten eg□kiera, nahiz eta experientzia eta ingurunearekin k□ntaktua suposatu, asimilaketarekin nahasten da, hau da, horren Jardunaldi funtzionalarekin. eskema Bestalde, umearen eragiera experientziaren arabera aldatzen da: eskuraturik□ egokiera bat s□rtzen da. Era h□netara, esate baterak□, haurrak hatzandia sistematikoki ah□ratzen duenean ez da alabeharrez izaten, eskuaren eta ahoaren arteko k□ordinaketa bati esker baizik; eskuraturik□ eg□kiera aipa dezakegu kasu honetan, 118 ez zeudenak asimilatze-eskema funtzionatzen hastean. Berezketa hau, noski, minimoa da estadio honetan; hurrengoko beste estadio batzutan gehiagotuko da. Favell-ek dicen bezala, haurrak interes gehiag□ du bereganatuta dituen eskemak aplikatzen, eskema hauek eragiten dituzten □bjektuak expl□ratzen baino. Benetan garrantzi handik□ berria h□n□k□ hau da: umearen eskemak experientziaren araberan aldatzen hasten direla."(9) Piaget-ek, J.M. Baldwin-en esanak Jarraituz erreakzi□ zirkularraren k□ntzeptua aipatzen du estadio h□nen m□ldaerak bereiztek□ eta hurreng□k□ baste estadi□ekin erlazi□natzeko. Piagetentzat, "erreakzio zirkularrak bigarren estadioko "sui generis" den asimilalketaren □inarria osatzen du."(10) Beste hitz batzuekin esanda, mekanismoa osatzen du. moldaera berriak lkus dezagun erreakzio zirkularren sekuentzia: nahigabe agiten ditu zenbait gauza atseginak egiteko haurrak gertatzen zaizkionak; asimilaketa funtzionalaren bidez umea gehiagotan saiatuko da lehengo efektu berdina lortzen; gero ekintza hori behin eta berriz errepikatuko du. Estadio honetako erreakzio zirkularrek bi ezaugarri dituzte eta Piaget-ek lehendarrak direla dio: 119 1,- Hasieraka efektua ustekabez sartzen da 2.- Haurrak behin eta berriz errepikatzen dituen ekintzak bere garputzean zentraturik dada. Aurkituka eta kamentatuka ditugu erreakzia zirkular lehendarrari buruzka adibideak estadio hani dagozkian Jokaerak aztertuz.Cll) Jakaera hauek sail desberdinetan bilduka ditugu. 2.- ESKURÁTURIKO XURGATZE-OHITURAK. Ara hanetan hiru Jokaera mata bereiz daitezke xurga
science
addi-f09a08494ce9
addi
cc-by-nc-nd 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/53050
Gramatikaren jabekuntza-garapena eta haur euskaldunak
Barreña Agirrebeitia, Andoni
1995
Arantza, Jurgi eta Oitzi Esploradore nekatu batek zer ikus lezake tristeziaren metro koadratu baten mugetan, limoiondoz inguraturiko kaminoak ezpadira; zer ikus lezake ardo usaineko muinoak eta eskifaia eroek gidatu ontzi gorriak salbu; lkus lezazke apika kristalezko irla batzuk, urre edo zilarrezko ziutate bat goizaldean; suge erraldoiak eta tigreak, ikus lezazke bale urdinak ozeano epel batetan murgiltzen; ikus lezazke bi emakume soineko laranjatsuaz eguzkiak sututako horma baten ondoan eserita; lkus lezazke egun berreskura ezin guzti horiek txori imajinarioen multzokada lez pausatzen. Bernardo Atxaga Irakurle, hauexek
science
addi-e164aad41e39
addi
cc-by-nc-nd 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/53051
Eusko bibliographia (1981-1985). Vol. 1 (A-B)
Bilbao, Jon
1996
AURKEZPENA Eusko Bibliographia Elkarteko Lehendakari legez, aro berri honetan (1981-1985) argitaratzen den fon Bilbao zenaren bibliografia - lan ikaragarriaren lehenengo liburuki honi aurkezpena egitea bidezkoa zela iritzi nion. Horrela eskatu zidan fon Bilbaoren jarratzaile eta Eusko Bibliographia Elkartearen Zuzendari eta Arduradun dugun Luis Moreno jaunak. Baina Luis Morenok egin zuen hitzaurrearen zirriborroa irakurri nuenean, gizartean hain gutxi ezagutzen zen fon Bilbaoren bizitza-xehetasunez gainera, haren bibliografia lanari buruzko ikerketa eta analisi sakonak egiten zirelako eta nire lanbide-zereginagatik bibliografiari buruzko adierazpenak egiteko nintzenez, laster ohartu nintzen ezer gutxi neukala gehitzeko. Beste alde batetik, Luis Morenok bere hitzaurrean J on Bilbaorenganako eta haren lan ikaragarriarenganako ditudan burutapen eta bihotzondokoak oso-osorik adierazten zituela ikusten nuen. Baina, gorago adierazitakoak ez dit ezelan ere eragozten ale berri honen atarian hitz labur batzuk ezartzea. Euskal Herriaz eta Euskaldunez idatzitakoaren oroitzapen bizia izan zen fon Bilbao eta gu guztion gomutapen legez atseginez eskaini nahi dizkiot hitzok. fon Bilbao berrogeita hamargarreneko hamarkadan, gerra zibilaren ondoren lehenengoz Espainiara etorri zenean ezagutu nuen. Aldi hartan Bilboko Amerikarren Etxeko kultur ekintzetako lankidetza ihardukizunetan zebilen eta Jesús Ugalde eta Basas lankide eta lagun ahaztezinaren antzeko liburutegietako profesionalak ginen adiskide batzuk bereganatu gintuen. Manuel Basas-ekin hatera, Peñón de lfach (Calpe) deritzan espainiar-iparramerikarren kultur-ihardunaldi batzuetan, fonek bertaratzeko gonbitea eginda, parte hartu nuen eta han Levante eta Catalunya­ ko liburuzale, argitaratzaile eta idazle talde bikaina ezagutu genuen. Harrezkero, lanak Ameriketan igaroarazten zizkion egonaldiek ezartzen zizkioten etenaldi eta guzti, geure adiskidetasunari eutsi genion. Aldi horretan berak oparitu zidan Vascos en Cuba izeneko liburuaren ale bat bitxi gisa gordetzen dut. Hainbat urtetan zehar Bizkaiko Foru Aldundiko Liburutegira ikustaldiak egitera sarritan etortzen zitzaidan. Ez dakit berak zeukan fitxeroarentzako datu gehiagoren bila edo gorago aitatutako liburutegira zetozen hainbat intelektual arloko ezagun genituen gizasemeekin batuz elkarri berriak adieraziz igarotzen genituen egonaldi atsegingarriak ospatzera zetorren. Nire bizilekua Madrilera aldatzean, ordurarteko ikustaldiak bakanago egin ziren; dena dela, Madrilera egiten zituen bidaiei esker elkarrizketa batzuk izaten genituen eta batez ere 1988. urtean Eusko Bibliographia Elkartea eratzerakoan batzordekide izendatu ninduenetik aurrera, gure arteko harremanak ugariagoak izan ziren; garai hartan ez nuen nik ezelan ere uste izango hain zeregin ohoretsu baina goibela XVI AURKEZPENA gertatuko zen ordezkotza hura neure gain hartu beharra izango nuenik beste ordezkari berri bat aurkitu arte. Jon zenaren gomutazko lerrook amaitu aurretik, bere heriotzaren ondoren albistepide guztietan eta orobat aldizkari, egunkari eta antzekoetan argitaratu diren hainbat artikulu eta idatzitan behar den legez azpimarratu izan ez den Jon Bilbao zenari buruzko arlo batez ihardun nahi nuke. ldatziotan egin diren gorazarrerik gehienak, jakina, Jon zenaren bibliografia lanaz izan dira, hau izan baita euskal kulturarendako haren ekarpenik garrantzitsuena eta erabakiorrena. Gainera, urteen joan-etorriarekin bere garrantzia gehituz joango da. Baina, Jonen beste arlo batzuetako ekarpenak, berez duten garrantziaz gainera, egilearen nortasun aberats eta emankorraren ezaugarri ez eze, bibliografo ixilkorren ezaugarri izaten den erudizio bakarti goibeltsutik urrun daudela esan beharra dago. Madrileko_ Liburutegi Nazionalean eman zuen hitzaldi autobiografikoan berak adierazi zigun bezala, Fi19sofia eta Letra ikasketak hasi zituenean Historiari buruzko liburuak idaztea izan zen bere lehenengo joera eta, beraz, izan zuen historialari grina ezin lezake inola ere bibliografoarenak está_li. Horrela, hain berea zuen baikortasunarekin bide berri bat aurkitu zuen. Berak argitaratutako lehenengo idazlanaren hitzaurrean hurrengo hau adierazten zigun: "Confesamos que este campo es totalmente nuevo para nosotros. Hemos entrado en él un poco como el sportman en un nuevo deporte, con buenos deseos, gran cariño hacia el. tema y gozando paso a paso en el entrenamiento". Zaletasun hori beti izan zuen bizirik eta nahiz eta gero eta gehiagoko Bibliografiarenganako joera agertu, ikerketa historikoak argitaratzeko astia ere izan zuen, hala nola Vascos en Cuba(l958), Amerikanuak: Basques in the New World (1974), Repertorios onomásticos vasco-filipinos (1992) M. Gorrotxategi eta J.M. Fernández Anakaberekin elkarlanean argitaratua; ondoren adierazten diren aldizkarietan argitaratutakoak bezalako idatziak "Sobre la leyenda de Jaun Zuria", "Vascos en Estados Unidos", "La cul­ tura tradicional en la obra de Lope García Salazar", "Los gobernadores vascos de California" (1970), "Basque Mariners in the North Atlantic" (1973), "Consul for the United States for the Port of Bilbao" (1976), "Commentary on Papers on the Role of Women in French Basque Culture" (1977), "The Evolution of Modern Basque Costume" (1976). Hemen oso ezaguna ez den Jon Bilbaoren beste arloetariko bat Estatu Batuetan ihardun zuen unibersitate-irakasle zereginari dagokio, Euskal Herriaren Historia irakasgaiari dagokiona, jakina. Oraintsu jakinarazi diren irizpideen arabera, bere ikasle izan zirenek gogotsu eta interes nabarmenez ekiten zioten. Unibertsitate-eremu horretan eta bere aspaldiko lagun mina izan zuen William A. Douglass jaunarekin batera Reno-ko (Nevada) Unibertsitatean "Basque Studies Program" sortze eta bultzatze zereginetan berebiziko eragina eta garrantzia izan zuen. Geroztik, aitatutako erakundea sendoagotuz eta sustraituz joan zaigu, bertako unibertsitateko eta geroago Idaho-ko unibertsitateko ikasleentzako ere Euskadin antolatzen diren euskal ikaskuntzei buruzko ikasturteak sortaraziz. Antolatzaile aparta genuen, -benetan kudeatzaile ona izan zen, itxuraz zuen fribolitatea gora behera-, eta zailak diren lorpenak gauzatu zituen. Adibidez, Euskal Etxeen federazioa sortu zuen Californian, Argentinan ikusi zuenaren antzera. Edo Renoko Unibertsitatean euskal gaiez mundu guztian den liburutegi garrantzisuenetariko bat izatera heldu den liburutegia sortu, bultzatu eta gauzatu zuen. Azkenik, eta Getxoko U dalaren laguntzaz, euskal diasporaren ikerketei buruzko · "Harriluze" deritzan erakundea sortu eta bideratu zuen. Oraingoan, hainbat artikulu nekrologikotan aditzera eman diguten Jon Bilbaoren bokazio politikoaz ez ihardutea erabaki dut, baina ezin ahantz nezake hemen haren kazetari sena, AURKEZPENA XVII Ambos Mundos eta Revista Belga izenekoen zuzendari izatera, eta, lparraldean bizi zela, Ikuska eta Eusko Yakintza-ren argitalpenetan parte hartzera eraman zuena. Azkenik, Jon Bilbaoren lanaren jarraitzaile zintzo dugun Eusko Bibliographiako taldeari gomendio bat egin nahi nioke: sendiaren laguntzarekin, bere bizi guztian argitaratutako era askotariko gaiei buruzko idazlan guztiak, idatziz nahiz grabaturik gordetzen diren hitzaldi eta antzeko guztiak barne, egunen batean bildu eta argitaratzea. Aipatutakoa, -Eusko Bibliographiaren geroa behin-betiko sendotu eta sustraitu ostean-, gizatasuna gainezka zuen pertsona bati egin lekiokeen omenaldirik ederrrena litzateke eta, horretaz gainera bere iharduera intelektual oparoaren alderdi berriak erakutsiko lizkigukeela uste dut. Carlos González Echegaray Lehendakaria Eusko Bibliographia 1995eko Maiatza JON BILBAOREN EUSKO BIBLIOGRAPHIA HERRIARENGANAKO BIZI KONPROMEZUA Hitzaurre honetan Jon Bilbaoren bibliografi lanaren ezaugarririk nabarmenenak, berezitasunik azpimarragarrienak, eusko ikaskuntzen kultur-aurrerapidean izan zuen eragina eta haren lanak Euskal Herriari eta, orohar, zientzilari elkarteari ekarri eta ekartzen dizkion zerbitzuak azaltzea da nire asmoa. Arlo askotan, zenbait kontu adierazteko, ez dugu bide hoberik izango haren hitzetara, berak argitaratutako idazlanetatik ateratako hitzetara eta berak emandako baina oraindik argia ikusi ez duten hitzaldietara eta lankide gintuenoi ez eze bere bururari ere zuzendutako «laneko» oharretara jotzea baino. Lan handiak, kulturazkoak, zientziazkoak nahiz intelektualak, gizaki biziak bezalakoak ditugu: jaio, hazi eta garatu egiten
science
addi-69f46dc0c1b7
addi
cc-by-nc-nd 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/53053
La cerámica medieval en el País Vasco (siglos VIII-XIII). Erdi aroko zeramika Euskal Herrian (VIII.-XIII. mendeak)
Solaun Bustinza, José Luis
2006
Zeramika eta haren eratze prozesuak Teknika eta konposizioaren azterketa Lantzeko era Errekuntza. Erretze sistemak Azterketa formala eta funtzionala Funtzioa Dekorazioaren azterketa Dekorazio ebakia edo ziztatua Molde bidezko dekorazioa eztainu-zuriaren gainean Multzo petrografikoak Petrografiaren aurreko kontsiderazioak eta eztabaida X izpien difrakzioaren emaitzak Erreketa tenperaturaren estimazioa EZAUGARRI KIMIKOAK Kontsiderazioak eta eztabaida ko ekoizpenak. Ekoizpenaren aniztasuna Bertako ekoizpenak ekoizpenak Beste ekoizpenak XI. mendea eta XII. mendearen lehen erdialdea. Bertako ekoizpenak Espatulaz landutako zeramika ekoizpenak Inportaturiko ekoizpen beiratuak Beste ekoizpenak XII. mendearen bigarren erdialdea eta XIII. mendea. Ekoizpena berregituratzea Bertako ekoizpenak ekoizpenak Inportaturiko ekoizpen beiratuak Seriazio kronologikoari laguntzeko material grafikoa Ekoizpen guneak "Etxeko" ekoizpen guneak ekoizpen guneak Gasteiz inguruko ekoizpen guneak Ekoizpen ereduak eta haien banaketa-esparruak berrezartzea Etxeko ekoizpena Ekoizpena eltzegintza herrietan XI. mendea eta XII. mendearen lehen er- XII. mendearen bigarren erdialdea eta XIII. II-1. Laborategiko azterketa arkeometrikoak egi- II-2. Laborategiko azterketa arkeometrikoak egi- teko laginen taula kronotipologikoa. II-4. X izpien difrakzioaren bidezko difraktogra- mak eta azterketa mineralogikoen taulak. Puntu honetan eta egokierak horretarako bide ematen didanez, aitortu beharra dut ikerkuntzari edo oro har kulturaren munduari lotutako pertsonek eta erakundeek eskaini didaten laguntza eta esfortzu handia ezinbesteko izan ditudala lan hau burura eramateko. Ezbairik gabe, eskerrik handienak Arkitekturaren Arkeologiaren Ikerketa Taldeko nire lankideei eman behar dizkiet, eurek egin baitute posible argitalpen hau, Euskal Herriko Unibertsitateko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Sailean 2005. urtean aurkeztutako doktore-tesi batetik sortua. Eta ez soilik lan hau burura eramateko orduan eskainitako laguntzagatik (marrazkiak, oharrak, kritikak eta beste), baizik eta Taldearen proiektuen aurreko eguneroko lanagatik, azken urteetan nire lana bere egin baitute eta, azken batean, ikerketa lan hau ekonomikoki finantzatu baitute. Erakundeen artean nire eskerrak eman behar dizkiot Eusko Jaurlaritzaren Kultura Ondarearen Zentroari, lan honetan aztertutako material arkeologikoa katalogatzeko eta lan hau argitara emateko emandako diru-laguntzagatik. Eskerrak eman behar dizkiet, halaber, Arabako Arkeologia Museoari, Bilboko Museo Arkeologiko, Etnografiko eta Historikoari eta Kantabriako Lurraldeko Historiaurrea eta Arkeologia Museoa-ri, guztiek erraztu baitidate aztertutako testuinguru arkeologiko ezberdinetako zeramikazko materialaren azterketa. Eta eskerrak eman behar dizkiot Andra Maria Katedralaren Fundazioari, lau honen aurrean erakutsitako jarrera eta etenik gabeko laguntzagatik. Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitektura Arkeologiaren Ikerkuntza Taldearen barruan gauzatu da aitzin solas gatozen doktore tesi hau. Talde haren barruan sortu zen, taldeak ongi kontrastaturiko kronologia tresnaz hornitzeko zuen premiak nolabait behartuta, eta egunoroko lan dinamikari hertsiki loturiko jardunean garatu zen, taldearena berarena beste finantziabiderik ez zuela. Beraz, komenigarria da une honetan, labur bada ere, talde hau sortu eta gorpuztu zen giroa, testuingurua esan genezake, zertan zen azaltzea. Hasierako uneetara itzul gaitezen, beraz, talde honen jatorria zuzen egokituko badugu. Baditu dagoeneko hamabost urte. Bi ikuspegi desberdinetatik ora genezakeen krisi baten lehenengo zantzuak hasiak ginen ordurako geure egitekoan sumatzen; desberdinak dira ikuspegi horiek biak, bai, baina elkarri lotuak inolaz ere: a) Morrontza jarreretan pulunpaturiko arkeologia baten krisia, bere burua a handmaid to history gisa etengabe ageri nahi zuelarik, arras arkeografikoa zena eta kanpotik inposatzen zitzaizkion interpretazio-esparru batzuen barruko gorabeheren mendean ziharduena betiere. b) Nortasun arazoak zituen eta garai eta egoera berrien aurrean bizkor erantzuteko gaitasunik ez zuen unibertsitate berri baten krisia. Une hartan erremediorik gabe ezabatzen hasiak ziren pribilegio-egoeren oroiminez ziharduen unibertsitate molde baten krisia. A) Bete-betean jo zuen lehenengo krisiak arkeologiaren eta historia ikerketaren diziplinaren beraren kontzeptua. A. M. Snodgrass-ek "iruzur positibistatzat" hartu zuen joera baten mendean zirauen betiere gure arkeologiak; izan ere, "iruzur" joera haren arabera "praktikan balio bereko terminoak eskaintzen dizkigute arkeologiak eta historiak, hau da, maila berean paratzen da egiaz ikus daitekeena eta zantzuen bidez ustez adierazten zaiguna" (Snodgrass, 1990: 51). Lehen alarma-seinaleak piztuarazi zituen gugan historiografiak aurreikusi gabeko emaitza arkeologikoak historiaren testuinguruan txertatu beharrak –hor ditugu, esate baterako, Erdi Aroko lehen garaietako nekropolien adibidea, hitzaurre honen sinatzaile biok 1990. urteetan aztertu genituenak–, gure jardunari zerizkion bi ahuleria guztiz arriskutsuz ohartu ginelarik: iturri idatziek sorrarazitako informazioaren mendean gertatzen ziren, alde batetik, arkeologiak eskainitako datuak, eta egoera hura gainditu ezin zuen, bestetik, arkeologia postklasikoak, berezko interpretazio-esparruen sorkuntza sustatuko zukeen tresna eraginkorrik ez genuelako. B) Egitura mailakoa zen, eta da, arestian aipatu ditugun krisi horietako bigarrena. Egun ere, «gestio arkeologia» delakoaren nagusitasunari –gehiegizkoa haien iritziz– leporatzen dizkiote arkeologo unibertsitari batzuek gure diziplina honen gaitzak, gehiegizko munta baitu jarduera honetan guztian funts publikoak, berek gogoko ez dituzten irizpide batzuen arabera, kudeatzen dituen administrazioak. Eta berentzat galde egiten dituzte, Akademiako kideak bailiran, lehenak izateko eskubidea. Uste dute nonbait, Unibertsitateko Irakasle Tituludun edo Katedratiko izateak ikerketa-agenden finantzazioari begira ukatu ezin zaizkien eskubideak ziurtatzen dituela, kontuan hartu gabe proiektu horiek ongi kontrastaturiko premien araberakoak diren ala ez, edo horrenbestez sorraraziko den ezagutza gizarteratzea egiaz merezi duen ala ez. Bat ez etortze horren oinarrian koka genezake, beharbada, zientzia ikerketaren izaeraren eta zientzia ikerketa garai berrietara berregokitu beharraren gaineko gogoeta, eguneratu ez dena. Oraindik ere hein handian «humboldtiartzat» jo genezakeen unibertsitate batean horrelako gogoetak batere gogokoak ez direla izaten ongi dakigun arren, ez dugu horratik «testuinguru barruko ikerketa» baten alde, hau da, «landu beharreko testuingurutik» beretik sorturiko ikerketaren alde, egin dugun apustu garbia ezkutuan gorde nahi. Arkeologiaren tradizio humanistikoa, baliozkoa bada ere, alboratzen bereak eta bost eskatzen dizkion lasta ezin astunagoa gertatzen ari zaio hainbati une honetan. "Lur arrasean bideratu" ohi den esperimentazio-arlo bihurtu zaigu Arkeologia azkenaldi honetan, eta ezin saihestekoak dira izendatze horren araberako kontzeptu batzuk: inprobisazioa, intuizioa, konponbiderik ez duten kontradikzioak onartu beharra, teoria berri baten sorrera, eta abar. Aspaldixko utzi genituen EHUko Arkeologia Arloko ikerketa taldeek (GIAA, Grupo de Investigación en Arqueología de la Arquitectura, eta GATMAA, Grupo de Arqueología TardoAntigua y Medieval. Arqueología de la Arquitectura) Oinarrizko Ikerketa edo Ikerketa Aplikatua kontzeptuen esanahiari buruzko eztabaidak, gure ekina zuzeneko jardueran oinarritzeko. Ez dago egiteko honetan boluntarismorako zirrikiturik, ez eta bide erosoko zidorren aurrean amore ematerik ere; izan ere, esaera txinatar batek dioen bezala, "errazagoa da zerbait nola egiten den jakitea, egitea baino". Testuinguru horretan landu eta sortu da Tesi hau. Pertsona bakar baten bukaerako gogoetaren emaitza den ber dugu, aldi berean, haren garapenerako lan egin duen talde baten emaitza, datuak historiako dokumentu bilakatzeko ezinbesteko den jauzi kualitatibo hori egin ahal izateko, beharreko osagarriak eskaini eta bere arteko ikertzaile hoberenak liberatu dituen taldearen emaitza. Ez da lan xamurra izan. Haren berri ematen digute liburuaren lehenengo hiru atalek, ikerketa xehe gero eta zorrotzago baten berri ematen digutenak. Lan saiatu horri esker egokitu ahal izan dira ohiko jardunbide arkeometrikoak historia arazo jakin batzuetara, halako eran non zuzen zehaztu ahal izan baitira molde honetako informazio-material batek egokiro erantzun ditzakeen galderak. Testuinguru arkeologiko fidagarri batzuk hautatu ziren lehenik, lanari oinarrizkoa baina –zehaztu egingo ez ditugun arren, nekerik gabe uler daitezkeen arazoengatik– batere erraza gertatu ez zen hasiera ematearren. Metodologia egokiaz induskatu ziren testuinguru haiek, zuzen dokumentatu eta gero. Merezimendu handiko lana bideratu zuen egileak estratigrafiak bereizteko unean; hartan oinarritzen da, zalantzarik gabe, lan guztia, eta nekerik gabe atzeman ahal izango du irakurleak lan honen guztiaren gidari jardun duen zorroztasun metodoligikoaren ekarria. 16 rri ematea–, lasai asko eman zitekeen bukatutzatikerketa lan hau. Hala eta guztiz ere, argi eta garbi ikusi du betiere egileak, kronologia adierazle ezin baliotsuagoak ez ezik, interpretaziorako tresnak, hau da, sortu eta kontsumitu zituzten giza taldeei buruzko informazioa eskain liezaguketen dokumentu historikoak, ere izan behar zutela azterturiko gaiek Beraz, sekula ere ez zaio uko egin lan honetan zeramikaren historia sozial bati. Euskal Herriko Erdi Aroko zeramikaren azterketaren abiapuntua zehaztu behar bagenu, dudarik ez dago ez ginatekeela iragan XX. mendeko 80 urteetatik haratago joango. Historiaurreko arkeologiaren pisu handiak, azterketekin hasteko halako erakarria izan zezaketen zeramika "luxuzko" deituen gabeziak eta Erdi Aroko kultura materialarekin ez ezik Erdi Aroko arkeologiarekin arduratzen ziren ikerlarien urriak zerikusi handia izan zuten egoera honekin. Izan ere, dagoeneko badira urte batzuk Euskal Herriko zeramiken inguruko datuak oso urriak zirela, daturik ez zegoela ez esatearren, deitoratzen zuenik (Matesanz, 1987: 245). Halatan, inguruko beste lurralde batzuetan, esate baterako Kantabrian edo Palentzian, Goi Erdi Aroko zeramika zehazteko aurrerapen batzuk eginak zituzten artean –hein handi batean, pintaturiko zeramika aurkitu izanari esker, hasiera batean "bertakoen zeramika mota" gisa definitua (zeltiberiarra, vaccea, etab), eta García Guineak El Castellar de Villajimena (García Guinea, González Echegaray, Madariaga de la Campa, 1963) eta Monte Cildá (García Guinea, González Echegaray, San MigueL, 1973) aurkientzetan egindako lanei esker–, Euskal Herrian hutsaren hurrengoa zen gai honen inguruko ezagutza, eta are okerragoa dena, ez zen inolako interesik agertzen arazo honen aurrean. Zientziaren laxokeria honen erakusgarri bikaina da Euskal Herriko zeramikari buruzko lehenengo lan monografikoa, Zientzia Kimikoetan doktore Leandro Silván jaunak 1982. urtean bururatua; Cerámica en el País Vasco izenburuko obra honetan Erdi Aroko zeramikari buruzko atal bat jaso zuen. Hein handi batean testuingurutik kanpora zeuden multzo materialetan, museoetako fondoetan eta partikularren bildumetan oinarriturik, hau da, behar bezala argudiatutako sail zehatzak nekez bil zitezkeen materialetan oinarriturik, ahaleginak egin zituen "Euskal Herrian Historiaurreko garai urrunetatik egindako eta erabilitako zeramika-kategoria ezberdinek izandako garapenaren eta bilakaeraren ikuspegi orokor bat" (Silvan, 1982: 12) eskaintzen. Ideia horien artean, berriki aurreratu dugun bezala (Azkarate, Núñez, Solaun, 2003: 322-323), beste egile batzuek jada iradokitako ideia jasoko da Euskal Herriko bibliografiara, hots, penintsularen iparraldean Antzin Aroko azken mendeetan egindako zeramikak zeudela, erromanizazioaren prozesutik bizirik irten ziren tradizioen revival baten antzera, zeramikazko produkzioei halako segida emanez nola teknikaren hala formaren aldetik (Cfr. Peñil, Bohigas, Jimeno, 1986; Matesanz, 1987). Ildo honetatik, I. García Caminok Bizkaian eta Gipuzkoan hautemandako "bertakoen tradizioaren" araberako zeramika multzo bat nabari du, "ontziei itxura oso trauskila ematen dioten partikula lodiak, ontziak berak moldeatzeko prozesuak eta erabilitako errekuntza motak areagotzen dituztenak" izaki ezaugarri nagusiak (1989: 98). Ildo beretik egin zuen F. Sáenz de Urturik urte gutxi batzuk geroago, eskuz landutako zeramikak, sendogarri handiak zituztenak, zeramika ildaskatuak eta zeramika pintatuak bereizi baitzituen; zeramika hauek "nagusiki erromatarren garaiko zeramika arruntaren forma eta moldeetan dituzte aurrekariak" egilearen ustez, eta azken horiek "Burdin Aroan nola eskuz hala tornuan landutako zeramikekin" jarri beharko lirateke harremanetan (1992: 60 eta hurrengoak). Koordenada jarraituetan interpretatutako zeramika hauekin batera, teknikoki landuagoak diren beste zeramika mota batzuk identifikatzen hasi ziren (hobeki esleitutako oreak, tornuan edo tornu txikian landuak eta eskuarki giro herdoilgarrietan), formetan eta hedapen geografikoan aberatsagoak; atzitik, forma eta molde hauek XII. mendetik aurrera nagusituko zirela proposatzen da (García Camino, 1989: 101). Hala eta guztiz ere, "kudeatze-arkeologia" edo "premiazko arkeologia" deituak ekarri zuen benetako inflexio-puntua, 90. hamarralditik aurrera garatua Euskal Kultura Ondarearen legearen ondorioz (uztailaren 3ko 7/1990 Legea). Horren arabera, arauzko marko berri bat ezartzen da ondarea kontrolatzeko eta babesteko xedean. Testuinguru juridiko berri honen berehalako ondorioa premiazko jarduera arkeologikoen kopuruaren hazkunde izugarri azkarra izan zen, batez ere Hirigune Historikoetan; jardueren kopuruak eta berreskuratutako zeramikazko materialen bolumenak hein bertsuan egin zuten gora, eta azken hauek gehienetan estratigrafia anitzeko aztarnategietan aurkituak izan ziren2. Euskal Herrian urtero egiten diren jarduera arkeologiko guztiak biltzen dituen Arkeoikuska agerkariari begiratu azkar bat ematea nahikoa da joera hau berresteko. Laurogeita hamargarren hamarraldiaren erdialdera arte nagusi dira "Ikerketa programei" loturiko lanak, edo "Kontserbatzeko eta Babesteko Programak" deituekin parean izaten ziren. Geroago, irauli egiten dira zenbakiak, eta programa bien arteko aldea argi eta garbi ageri da bigarren multzoaren alde3. en Bizkaia o el asentamiento alavés de Los Castros de Lastra, ambos trabajos pueden considerarse como el primer intento de clasificación cerámica medieval, en los que se recogen ya algunas de las ideas que caracterizarán los criterios imperantes en la década de los noventa. Aitzitik, sortutako ekoizpen bibliografikoan aurkitzen dugu txanponaren ifrentzua, emaitza ez baita inolaz ere interbentzioen hazkunde handi horrekin bat etortzen. Lanak amaitutakoan, interbentzioaren zuzendaria emaitzak dagozkion memoria edo txostenetan aurkeztera mugatzen da, eta hauek, ezinbestean, bazter batean geratzen dira, ahazturik, erakunde ofizialetako artxiboetan. Kasu batzuetan, erakunde hauek ahaleginak egiten dituzte lanei irtenbide bat ematen eta beroriek argitalpen batean argitaratzen, eskuarki urteroko argitalpen batean, non denbora tarte horretan bideratutako jarduerak biltzen diren. Bistan denez, jardueren kopuru handiak eta baliatu daitekeen espazio urriak egiten dute ekimen txalogarri hau nahikoa ez izatea eta ilunduta geratzea. Argitalpen horiekin batera aldizkari batzuk argitaratzen dira, eta horietan beren artikuluak argitara emateko gonbita luzatzen zaie arkeologoei. Aldizkariok arkeologiaren berri zabaltzeko euskarri nagusiak izan diren eta diren arren, gaian espezializatutako aldizkarien urriak, aldizkari zenbaiten zalantzazko kalitateak eta beste askoren izaera heterogeneoak egiten dute aldizkarien bitartekoa oraingoz irtenbide ahula izatea. Ez da harritzekoa, bada, eskuko hatzekin zenbatu ahal izatea laurogeita hamargarren hamarraldian Euskal Herriko Erdi Aroko zeramikari buruz argitara emandako lanak. Lan hauek, gainera, inoiz ere ez dira argitalpen monografiko baten bidez argitara eman, beti ere "rapport" orokorregi eta zehaztu gabeen moduan baizik. Joera honen barruan, hala eta guztiz ere, azpimarratu beharra dago metodologia modernoak aplikaturik zeramikari buruzko diziplina anitzeko azterketak egiten arduratu diren ikerlari batzuen ahalegina. A. Domínguez eta F. Sáenz de Urturi ikerlarien kasua da, L.A. Ortega eta M.C. Zuluaga lagun zituztela, lehenengo azterketa petrografikoak, mineralogikoak eta kimikoak egin baitzizkieten Euskal Herriko Erdi Aroko zeramika batzuei, tradizioaren arabera protohistoriako zeramikari mugatutako lanak zirenak (Cfr. Dominguez, Sáenz de Urturi, 2001; Dominguez, Zuluaga, Ortega, 2001). Testuinguru honetan eta Meridan, 2001. urtean, Iberiar Penintsulako erromatarren azken garaiko eta Goi Erdi Aroko Zeramika gaitzat hartuta egindako bilera aprobetxaturik, egoki iritzi zen Euskal Herriko Unibertsitateak gure erkidegoan VI. mendetik X. mende arte sortutako zeramikak ordenatzeko azterketa bat planteatzea, lehendik bururatutako indusketak berrikusiz eta berrinterpretatuz eta testuinguru fidagarriak eskain zezaketen aztarnategi berrietan oinarrituz, gure ustez zalantzazkoak ziren beste batzuk aztertzeari uko egin eta gero. Proiektu honen emaitza izan zen "VI. mendetik X. mende arteko zeramikazko materialak eta testuinguruak Euskal Herrian" lanaren argitalpena (Azkarate, Núñez, Solaun, 2003) eta bertan laburbildurik azaltzen ziren zeramika ikertzeko eta ulertzeko ildo berriak4. 22 mota horren behin betiko desagerpena VI. mendean gertatu baitzen bertako zeramika mota batek haren lekua hartzeko (bibliografiaren arabera "bertakoen tradizioko" zeramikak izendatuak, itxuraz trauskilak eta forma aldetik urriak), merkataritza sare handietatik kanpora. Produkzio hauen nagusitasuna, beraz, ez da teknologiaren atzeranzko urratsaren eta antzinako eltzegintza tradizioen berpizkundeen testuinguru batean ulertu behar, tokian tokiko izaerako eta espezializazio maila apalagoko produkzio-zikloak baliatzea ekartzen duten egoera sozio-ekonomiko jakin batzuen testuinguruan baizik. Molde hauekin batera, teknologia maila handiagoko zeramika batzuk agertzen hasi ziren VIII. eta IX. mendeetan (tornuan/tornu txikian landutakoak, giro herdoilgarrian erreak, estandar baten araberako formekin, etab), eta ekoizpen sistemetan halako espezializazio bat gertatu zen, hurrengo mendean ageriagoa izango zena (Ibidem: 366). Arestian azaldutako egoera nahikoa izan daiteke zehaztapen maila artean oso eskasa dela hautemateko, "zeramikazko produkzio batzuk kronologia arku handietan sailkatzen jarraitzen baita, arku handiegiak zehaztapenak baliagarriak izateko, edo produkzio batzuei emandako urteetan hainbat mendetako aldeak hauteman baitira" (Ibidem: 323). Egoera honetara nola iritsi den, zerk eragin duen eta zein arazori aurre egin behar diogun dira erantzun beharreko galdera batzuk, geroago arduraz jarduteko eta egin beharreko zuzenketak egiteko. Lehenik, behar-beharrezkoa da zeramikazko produkzioak bere garaian aitzindari izan ziren baina egun zaharkituta geratu diren azterketen arabera sailkatzen jarraitzen duten portaera horiek zuzentzea. Horixe da, esate baterako, I. García Caminok 1993. urtean Bilbon, nagusiki Burtsa jauregian, egindako indusketetan burura eramandako sailkapenaren kasua. Egile berak azpimarratzen duenez, sailkapen hau, baliagarria da Bilboko hirian eta seguru asko baita lurraldeko beste leku batzuetan ere, "lan-tresna gisa interpretatu behar da, zabaldu eta berretsi beharrekoa berreskuratutako materialen eta produkzioen azterketa xeheago batekin" (Garcia Camino, 1993: 251). Ondorioz, sailkapen hori azterketaren egungo egoerari aplikatzea, guztiei leku egiteko baina ekarpenak egiteko aukera txikiak eskaintzen dituen saski-nahaskia osatuz, ez da aukera egokiena eta onena. Era berean, zuzendu egin behar dira ikerketan aurrera egiten laguntzen ez duten aurre-jarrera batzuk. Arkeologo jakin batzuen jarrerak ditugu gogoan, zeramiken sailkapen ezberdinetan zehaztutako ereduak goitik behera jarraitzen dituztenak. Eredu horien tiraniaren mende, "arrotz" kontsideratzen da aldez aurretik ezarritako status quo-tik aldentzen dena. Halatan, "ofizialki" zehaztutako testuinguruen aurreko testuinguruetan zeramika beiratuak agertuz gero, sarri askotan interpretatzen da deposizio ondoko prozesuek eragindako anakronismo gisa. Gainera, gainditu egin behar dira zeramika soilik kronologia adierazletzat hartzen duten beste jarrera metodologiko batzuk. Kontu hau funtsezkoa den arren, aurrerago aztertuko dugun bezala, ez dugu ahantzi behar zeramikak dokumentu historiko bezala duen potentzial hermeneutikoa, kultura aldaketen testigantza eta aldatuz doazen ekoizpen zikloen emaitza baitira. Zeramikak azterturik ikerketa-ildo zabalak landu ahal izango dira, esate baterako, produkzio ezberdinen jatorri geologikoa ezagutu ahal izango da, eta beraz, merkataritzaren xede izan ziren ala ez, zeramikaren gaineko teknikaren inguruan ekoizleek zuten maila, ontzien erabileraren zehaztapena, etab. Hori guztia ahazteak "honako ondorio hauek ditu, esate baterako: protohistoriako eta Goi Erdi Aroko zeramiken arteko antzekotasunak antzinako ekimen guztiz berezi batetik etorritako revival baten ondorio ez direla ez ulertzea, baizik eta antzeko ekoizpen-zikloen ondorioz gertatzen dela hori; hortaz, gogoeta sakona egin behar da testuinguru historikoen eta horiek sorrarazi zituzten egoera sozio-ekonomikoen inguruan" (Azkarate, Núñez, Solaun, 2003: 323). Hala eta guztiz ere, gogora ekarri behar dugu iraganeko gizarteei buruzko informazioa lortu ahal izateko lehendik zeramikak adierazle kronologiko fidagarri bihurtu behar ditugula. Eta gure ustez garrantzitsua da kontu hau azpimarratzea, arkeologo batzuk, arkeografo soil gisa katalogatuak izateko beldurraren aurrean, tematu egin baitira emaitza historikoak erdiesten, euren lanaren ontasun zientifikoa egiaztatzeko modua eskaintzen duten bakarrak direlakoan. Portaera honek, muturrera eramanda, diziplinarik gabeko oinarri metodologikoetan bermaturiko interpretazio-proposamenak egiten dituzten azterketak sortzeko arriskua du, eta hauetan ez da zorroztasun zientifikorik ematen. Honenbestez, lehendik oinarri material egokiak finkatu behar dira, eta gero historiaren inguruko interpretazioa eskaini behar da. Testuinguru honetan, hemen aurkezten dugun lanaren helburuetako bat Euskal Herriko esparru geografikoan VIII. mendetik XIII. mendera arteko zeramikaren produkzioaren sistematizazioa da, egun dagoen hutsunea eta metodologiaren zehaztapenik eza betetzeko eta zehazteko modua izateko xedean. Ondo zehaztutako testuinguru arkeologikoetan oinarritutako sistematizazioa, horietatik abiaturik azterturiko zeramikazko ontzien fabrikazioan edo, gauza bera dena, zeramikaren ekoizpen-zikloan, eragina duten alderdi teknologikoak aztertu ahal izateko. Hirugarren kapituluan proposatutako sistematizazioa eragin duten aztarnategi arkeologikoak aurkezten dira 2. Kapituluan, eta berex kuantifikatuta ageri dira aztarnategi bakoitzean berreskuratutakoak. Xede horretan Arabako Lurralde Historikoko eskualde eta aurkientza batzuk bereizi dira, iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera, VIII. eta XIII. mende arteko estratigrafia ziurrak eskaintzen dituztenak eta zeramikaren azterketaren ikuspuntutik garrantzitsuak direnak. Gainera, egoki iritzi zaio Oiz mendiaren inguruetan (Bizkaia) kokatutako beste testuinguru bi jasotzeari, horien ezaugarri zehatzek –aurretik egindako lanei esker ezagunak direnak (Azkarate, Núñez, Solaun, 2003)– Arabako lurraldearekin konparaziozko azterketa bat egiteko modua eskaintzen baitute. Honenbestez, gure lurraldean bideratutako interbentzio asko eta asko, aspaldikoak eta gure garaikoak, kapitulu honetatik at geratu dira, horietan estratigrafia behar bezala zehazten ez delako edo zeramikaren ekarria eskasa delako. Erabaki honek, estratigrafiaren zorroztasuna erabiltzeko beharraren aldarria ere badenak, ez dakar inolaz ere, inguruko beste testuinguru batzuen azterketari, esate baterako, Bizkaiko, Gipuzkoako, Nafarroako eta Errioxako finkamendu batzuen azterketari, uko egin behar izatea. Izan ere, lan honi Erdi Aroko zeramika Euskal Herrian (VIII.-XIII. mendeak) izenburua jartzeak handinahikeria irudi lezake nagusiki Arabako Lurralde Historikoan kokatutako testuinguruak aurkezten ditugunean, baina datozen kapituluetan ikusi ahal izango denez, beste lurraldeetako testuinguruen ekarpena funtsezkoa da banaketa eta kontsumo esparruak zehazteko orduan. Bigarren kapituluan azaltzen diren aztarnategien azterketan oinarritutako sistematizazio eredu bat aurkezten da 3. Kapituluan, isolatutako materialen multzo osoa erregistro ulergarri bihurtzeko eta hizkuntza eta ezagutza tresna izateko helburuarekin. Honenbestez, geuk prestatutako sisteman ordenatu egiten ditugu aztertutako testuinguruetan berreskuratutako zeramikak, eta horien ezaugarrien berri ematen dugu, azterketen ondoz ondoko mailak bereiziz, irizpide teknologikoak, funtzionalak eta morfologikoak aintzat hartzeko moduko praxiari jarraiki. Aldi berean, soilik lan honetan azterturiko testuinguruei begira ez baizik eta inguruko beste testuinguruetan baliagarria den erregistro-sistema bat lortu behar genuen, ikerketan aurrera egin ahala zeramikazko errepertorio berriak jaso eta erantsi ahal izateko. Bere aldetik, laborategiko azterketa arkeometrikoen (X izpien difrakzioaren bidezko azterketa petrografikoa, mineralogikoa) emaitzak aurkezten dira 4. Kapituluan, zeramikaren ezaugarri mineralogikoen eta kimikoen berri ematen dizkigutenak. Azterketa petrografikoak orean aurkitzen diren sendogarrien osaera mineralogikoa zehazteko modua eskaini du, neurria eta proportzioa, baita zeramikazko masaren baitan duten norabidea eta euren baitako harremana zehazteko modua ere. Bestalde, azterketa mineralogikoaren difraktogramek aukera eman dute aztertutako laginetan dauden mineralak identifikatzeko –baita euren ebaluazio kuantitatiboa-edo egiteko aukera ere–, eta erretzeko tenperaturak ere zehaztu ahal 25 izan dira gutxi gora-behera. Bukatzeko, azterketa kimikoen bidez aldaketa kimikoak hauteman dira piezei emandako erabileren arabera (sukaldekoak, mahaikoak, biltegikoak), eta baliokidetasun batzuk zehaztu ahal izan dira aurreko lanetan azterturiko zeramikazko multzo batzuekin. Zeramikaren corpusaren sistematizazioarekin amaitu eta zeramikazko kuantifikazioen datuak eskutan, zeramikazko material guztia sailkatzen dugu ikuspuntu diakroniko batetik, produkzioen serie kronologikoak ez ezik horiek mendeetan zehar izan duten presentziaren maila eta aplikazio esparrua ezagutzeko xedean (5. Kapitulua). Horretarako testuinguru estratigrafiko bakoitzak berezko dituen erreferentzia kronologikoak aintzat hartuko ditugu, baina inguruko zeramikazko beste bilduma batzuekin egindako konparaziozko azterketetatik lortutako erreferentziak bazterrera utzi gabe. Azken batean, "erreferentziazko multzoak" identifikatu nahi dira, edo gauza bera dena, aldi eta esparru geografiko jakin batean landutako zeramikazko produkzioak identifikatu nahi dira. Produkzioen kronologia-serieak zehaztu eta gero zein produkzio eredurekin lotzen diren zehaztu behar dugu, hau da, nola antolatzen eta ezagutarazten den produkzio hori. Produkzio ereduak, oro har, banaketa sistema ezberdinei estu lotuak egon ohi dira, gure kasuan tokian tokiko sistemari, lurraldekoari edo lurraldez gaindikoari lotuta; horiek zehazteko ezinbestekoak dira 4. Kapituluan azaldutako azterketa arkeometrikoak. Gainera, produkzio zentroen kokalekua zehazten saiatuko gara aipatutako azterketa arkeometrikoetatik, aztarnategi batzuetan aurkitutako aztarna arkeologikoetatik eta euren izaeraren berri ematen diguten iturri idatzietatik abiaturik Kapitulu honi amaiera emateko, era diakroniko batez ordenatuko dugu produkzioaren antolamendua, aurreko atalean proposatutako kronologia-serieetatik abiaturik. Azkeneko kapituluan (6. Kapitulua) azken iruzkin batzuk aurkeztuko ditugu, eta aldi bakoitzak berezko dituen zeramikazko multzo batzuk prestatzeaz gainera, zeramikak dokumentu historiko gisa duen potentziala erakutsiko dugu, gizartean, ekonomian eta kulturan izandako aldaketen adierazlea baita. Kapitulu honetan aurkeztu nahi izan dugu ikerketa lan honi begira bideraturiko lan metodologia, eta bereziki nabarmendu eta aldarrikatu nahi izan ditugu zeramikaren alorreko edozein ikerketan gure ustez garrantzi handiena duten lau aspektuak: produkzioen testuinguru arkeologikoa, kuantifikaziorako irizpideak, azterketa arkeometrikoa eta azterketa kronologikoa. Gainera, kontzeptu mailako zehaztapen batzuk egingo ditugu halaber lanaren zehar, handia baita gai honetan dagoen polisemia eta erabiltzen diren terminologiaren anbiguotasuna. 2. Zerk eta nola eraldatzen dituen. 3. Behaketan nolako ezaugarriak ageri dituzten." (Bate, 1998: 108) Eraldatze prozesuen azterketa honetan, testuinguru arkeologiko bakoitzean ageri den hondakin-materiala dugu hain zuzen ere informazio-iturri nagusietako bat, eta garrantzi handiko tresna hermeneutiko deskodetzailetzat hartua da. Hondakinetatik abiaturik bereizi ahal izango ditugu zeramikaren hornikuntza eta ekoizpen mailak, edo interpretatu ahal izango dugu sekuentzia estratigrafikoa, oinarrizko maila batean bada ere desagertu diren edo begiz ezin ikusi edo sumatu diren depositu arkeologikoen presentziaren zantzuak eskain baitiezazkigukete (Terrenato, Ricci, 1996: 2). Bestalde, depositu batean hondakinak azaltzen direnean, tentu eta kontu handiagoz ibili beharra dago betiere testuinguruaren data zehazterakoan, haien presentziak berekin baitakarkigu beti zeramika berriena ere depositua eratu zeneko garaikoa izango ez zatekeelako aukera teorikoa. Zenbaitetan, zeramikaren hauskortasun eta higadurarekin hertsiki lotu beharreko zerbait da hondakinmateriala, sedimentazio progresiboan (sedimentazio maila) edo lurra berdintzeko lanen ondorioz (hondamendi maila) eratu diren testuinguruetan bereziki, hondakin-materiala askoz ere ibiliagoa eta higatuagoa azaltzen baita horietan fasean azaltzen dena baino, eta neurria txikiagoa izateko joera du, hau da, hautsiago ageri da, eraldaketaka dakartzan birpausatze prozesu bat jasan behar izan duen aldetik. Halaz ere, zaila da hondakin-materiala eta fasean pausatu zena bereiztera iritsi ahal izatea, hau da, ez da batere erraza "bigarren mailako" deituriko testuinguruak "lehen mailako" deiturikoetatik bereiztea. Gainditu nahi izan zuen eztabaida hau M. O. H. Carverrek (1985), aztarnategiaren arkeologia ezaugarriei eta indusketaren sekuentziari balio handiagoa emanez, eta testuinguruen eta produkzio moldeen arteko diagrama bat aurkeztu zuen horretarako. Diagrama honen arabera, laburbilduz, estraturik gabeko edo estratu gutxiko aztarnategietan hondakin gutxi dago eta sekuentzia estratigrafiko aberatsa ageri dutenek, bestalde, askoz hondakin gehiago ageri dute. 1. "Fasean". Testuingurua eratu zen garaikoa edo lehentxeagokoa da zeramika materiala. Estratuen eratze prozesua eta azaldu ditugun tauletatik atera ditugun datuak kontuan harturik, edozein hiri aztarnategitan daudekeen depositu molde desberdinen ezaugarriak zehaztu ditugu. Azterketa honen bitartez, begiak depositu mota batean eta bestean jaso dugun zeramikari eskaini nahi diogun tratamendu berezi bakoitzerantz bihurraraztea baizik ez dugu nahi izan, eta gaingiroki bada ere, orobat erakutsi nahi izan dugu zeramikak depositu arkeologikoen eratze eta eraldatze prozesuak, hau da, materialen pausatze eta pausatu ondoko prozesuak, berritxuratzen lagunduko digun adierazle gisa duten balioa. Eta ez ditugu ahantzi nahi izan testuinguruen arteko alderatze-azterketak eskaintzen dituen aukera hermeneutiko handiak, depositu mota bakoitzaren eratze prozesuen berritxuratzea munta handiagoko nahiz txikiagoko zantzuen arteko alderatze lan batean oinarritzen baita, behaketa isolatu batean eta interpretazio zehatz baten artean berehala eginiko lotura batean baino areago (Terrenato, 2001a: 93). Hona hemen depositu mota horiek zertan diren: Erabilera maila. Bizileku, kale, plaza eta abarren zoruak bezalako espazioekin loturiko depositu mota, eguneroko jardueren etengabeko ekinak sorrarazitako sedimentazio prozesua pairatu duena. Depositu hauetan azaltzen den materialak espazioen funtzioari buruzko informazio eskaintzen digu eskuarki eta, beraz, funtzionaltasun horren araberakoa izango da jasoriko corpus zeramikoaren bolumena eta aniztasuna (adibidez: etxe eta biziguneetan erlijio espazioetan baino zeramika kopuru handiagoa dokumentatzen da normalean). Halatan, materialaren bolumenari dagokionez alde handiak daude erabilera maila batzuetan eta besteetan; urria da zeramika materiala zoru mota batzuetan, identifika litekeen forma gutxi azalduz, eta kopuru handitan agertzen da beste batzuetan, baxera oso bat identifikatzeraino. Depositu hauetan egiaztatzen diren hondakinen maila ez da oso handia (%5), baina handia da halaz ere hondakin izan litezkeen materialen kopurua, %41eko mailara iristen baita zehaztu gabeko materialaren kopurua. Kontuan hartzekoa da, halaber, material honen hauskortasuna, mailaren azalean ageri diren materialetan izan ezik. Kasu honetan, zorua erabiltzen ari zela pausatu ziren zeramikak eta horrenbestez osorik azaltzen dira ia-ia haien perfilak. Eraikuntza maila. Inguruko eremu bateko lur ekarrien bitartez itxuraturiko maila da hau, eta eraikuntza lanei ekin aurretik, eremua berdintzea, erregulartzea edo prestatzea da lur-mugimendu horien helburua. Beraz, bigarren mailako depositua da hau eta hartara biltzen dira jatorrizko mailari dagozkion materialak, dagoeneko hondakin-material bihurtuak, eta fasean pausatu diren beste batzuk, ertzak ibili gabe eta perfilak nahikoa osorik ageri dituztenak. Jatorrizko eremuari dagokion maila identifika daiteke batzuetan, hurbileko zabortegietatik ekarritako zabor organiko ugari duten betegarri batzuetan gertatzen den bezala: altua izaten da erregistro horietan hondakin-material zeramikoaren eta forma osoak ageri dituzten materialen portzentaia. Oro har, zeramika bolumen oso zabala eskaintzen dute depositu mota hauek eta hauskortasun maila apalenetakoak erregistratzen dira aldi berean (13 zati aleko). Halatan, errazagoa da horrelakoetan perfilen berritxuratze osoa, ertzak ibili eta higatu samar dituztela. Bestalde, fasean ageri den materialaren kopurua hondakin eta zehaztu gabeko materialenaren adinakoa da (%43,4koa fasean, %7,3 hondakina eta %49,3 zehaztu gabe). Zabortegia. Erromatarren garaiko testuinguruetan, hiri esparruetan batez ere, ongi dokumentatu eta ikerturiko depositu mota da hau, informazio bolumen aipagarria eskaintzen baitu ondasunen eta objektuen ekoizpena, zirkulazio eta kontsumoari buruz, eta hiriaren itxuratze eta eraldatze prozesuei buruz ere. Ur-guneetan (erreka, ibaia, aintzira, itsaso eta abarretan), malda naturaletan, gizakiak bideraturiko zulo eta beheragunetan eta eraikin eta hiri eremu abandonatuetan azaltzen dira nagusiki, baina haien identifikazioa ez da beti horren erraza izaten (Remolá, 2000a: 30; 2000b: 107ss). Zabortegi handi hauen ondoan ageri dira beste batzuk, askoz apalagoak, zabor moldearen arabera bitan bereiz daitezkeenak: etxekoak eta lantegikoak. Etxe barruan edo inguruetan ageri dira lehen motakoak, putzu txikietan, eremuan zulaturiko beheraguneetan, silo zaharretan eta abarretan. Konposizio limotsu eta buztintsukoak dira eta bat bestearen gainean ezarritako geruzetan ageri dira; ugari da haietan ikatza, etengabeko pausatze prozesuaren eta materia organikoaren deskonposizioaren ondorioz. Bigarren motakoak, aldiz, hondakin organikorik ageri ez dituzten zabortegi puntualak dira; ugari dira haietan eraikuntza materialak, eta oso hondar solteak ageri dituzte. Zulo eta bete gabeko gune ugari azaltzen da halaber molde honetako deposituetan. Material kopuru handia eta gutxi ibilia azaltzen da kasu guztietan, eta urria da hartan hondakina (%1,3). Hauskortasun maila, bestalde, oso bestelakoa da, baina berritxuratzeko moduan azaltzen dira nolanahi ere piezak. Abandonu maila. Hondamendi maila zehazterakoan gertatzen zen bezala, adiera ugari ditu abandonu hitzak, jarduera, erabilera edo presentzia baten amaiera adierazten duen aldetik. Gainera, haren eratze prozesuan giza izaerako elementuek (betegarri puntualek, eta abarrek) eta jatorri naturaleko elementuek (sedimentazioek, eta abarrek) hartzen dute parte, eta zaila da zenbaitetan batzuk eta besteak zehaztea eta bereiztea. Bestalde, ikertzaile batzuen arabera, abandonu batzuk denbora jakin bateko edo urteko sasoi bateko jarduerekin lotu beharko lirateke abandonu batzuk eta, beraz, guztizko erabileraren eta erabateko abandonuaren artean badira beste egoera edo estadio batzuk, erregistro arkeologikoan zehazten eta ezagutzen oso zailak (Remolá, 2000a: 30). Halatan, heterogeneotasuna da maila hauetan azaldu den zeramikaren ezaugarri nagusia, hala kopuruan nola hauskortasun mailan. Handia da aldi berean depositu mota honetako hondakin-materialen maila (%20,40). Hilobien gaineko geruza. Hilerri eta ehorzlekuetan, lurrezko estratu edo betegarri batek estali ohi du hilobien maila bera, eta beste hilobi edo ehorzleku bati oinarri emateko ere erabiltzen da aldi berean. Horrenbestez betez joaten da aldiro-aldiro hilerriaren eremua. Hortaz, hilobi maila ugari dituzten hilerri estratuanitzetan agertzen da testuinguru hau, eta jatorri desberdinekoa izan ohi da (kanpotik ekarritako lurrez egina, bertako lurrez egina, eta abar). "Tipologia" honen barrukotzat hartzea erabaki dugun arren, zeramikaren ikuspegitik ez du informazio gehiegi eskaintzen, oso altua baita hartara biltzen den materialen hondakin izaera, hauskortasuna eta hondamen maila, ezagutu eta zehazta daitekeen formarik ia eskaintzen ez duela5. ESTRATIGRAFIEN BERRIKUSKETA ETA HAUTAPENA Halatan, lan metodologiaren arabera egin beharreko lehenengo urratsa dugu VIII. eta XIII. mendeen artean, zeramikaren ikuspegitik esanguratsuak izan daitezkeela eta, hautaturiko aztarnategien estratigrafia guztiak xehe-xehe berrikustea. Beraz, aztarnategi eta unitate estratigrafiko bakoitzean bideratzen da zeramika materialen laginen azterketa, eta elkarren artean loturik dauden hiru fitxa-ereduz osaturiko datu-base informatizatuan gorde, zerrendatu eta sailkatzen da informazio guztia. Halatan, bere datu-basea du aztarnategi bakoitzak, hiru zeramika-fitxa ereduz osatua: 1. Zeramikaren identifikazio fitxa. Ikerturiko testuingurua zehazten eta identifikatzen duen fitxa, unitate estratigrafikoari dagozkion datu guztien erregistroa jasotzen duena. Hona hemen datu horiek: U.E.aren Zenbakia eta Izena; Denbora-tartea (Andre Mariaren Katedralaren kasuan, hainbat fasetan banaturiko sekuentzia estratigrafikoa baitu); Kronologia (data absolutua, txanponen azterketa kronologikoan, C-14aren bidezko datazioetan eta beste testuinguruekiko lotura estratigrafikoetan oinarritua) eta Depositu mota. 2. Zeramikaren deskripzio fitxa. Azterturiko zeramika ale bakoitzaren forma, funtzio eta dekorazioari dagokien fitxa hiru atalen arabera osatua: identifikazioa, ezaugarri formalak eta dekorazioa. Identifikazio atalak 16 arlo hartzen ditu guztira. 1. fitxarekin lotzen dira horietako batzuk (piezaren U.E.a eta identifikazio zenbakia) eta 3. fitxarekin beste batzuk (Zeramika multzoa). Honako ezaugarri hauek zehaztuko ditugu halaber: Forma (horretarako bidea dagoenean); Funtzioa; Egoera (osorik edo zatiturik); Neurriak (ahoaren diametroa, hondoa eta altuera, horretarako bidea dagoenean); A.g.K. (aleen gutxieneko kopurua, beharrezkoa "corpusaren" kuantifikazioari begira); Lagina (lagin zenbakia, azterketa arkeometrikoetarako bereizia bada; Lantzeko era (eskuz, tornu txikian, tornuan); Errekuntza (oxidatzailea, murriztailea, bitarikoa); Kolorea (MUNSELL Soil Colors Charts koloreen arabera); Azala (piezaren azaleko tratamendua) eta Marrazkia (bai edo ez). Ezaugarri formalen arloan deskribatzen dira piezaren atalak eta honako hauek bereiz daitezke haien artean: Ezpaina; Ertza; Lepoa; Gorputza; Hondoa eta Giderra (mota, kopurua, abiaburua eta atsedena)7. Dekorazio atalari dagokionez, hartan bi arlo bereiztea erabaki dugu: Dekorazio teknika hartzen du aintzat batak (ildaskak, orrazketa, pintura, eta abar) eta apaingailuaren edo apaingailuen Deskripzioa bideratzen du besteak, modu askoz irekiagoan eta subjektiboagoan. Bibliografia oparo bat sorrarazi dute aztarnategi batean edo multzo batean dagoen zeramikaren proportzioa zehazteko irizpideek, eta eztabaida eta desadostasun giroa areagotu baino ez da horrenbestez gertatu, ikertzaileek ez baitute, aplikatu eta bideratu beharreko metodoen alorrean, inolako kontsentsurik iritsi. Zeramika kuantifikatzea zeramika mota edo molde jakin bat aztertu nahi dugun laginean zer neurri eta kopurutan dagoen azaltzea da, zenbakien bidez azaltzea hain zuzen ere (Molinari, 2001: 56), eta ezinbesteko betekizuna da hau, aztarnategi batean azaldu diren produkzioen seriazio zuzena itxuratu ahal izateaz gainera, aztarnategi bateko produkzio desberdinen artean portzentajeetan dauden aldeak –eta funtzio desberdinak zituzketen aldeen berri emango liguke informazio honek– edo aztarnategi batzuetan zeramika mota batek duen presentziaren gorabeherak, ehunekotan neurtuak, ere zehazteko. Ekoizpen hauen merkataritza eta banaketa bideak ezagutzeko aukera berriak zabalduko zaizkigu horrenbestez (Orton, Tyers, Vince, 1997: 191). Kuantifikaziorako metodo bat baino gehiago dago eta batzuetan, lortu nahi den informazioaren arabera betiere, batera bidera daitezke. Hona hemen oro har gehien erabiltzen diren sistemak: zatien maiztasuna, azaldutako zeramika zatiak zenbatzera mugatzen dena; zeramika mota bateko zati guztien pisua neurtzea, aurreko metodoaren alternatiba gisa sortu zena; azaltzen diren ontzien kopurua zehaztea, aztarnategien ageri diren ontzien ale kopurua hainbat kalkuluren bitartez bideratuz, hala nola aleen gutxieneko kopurua (A.g.K.) edo aleen gehieneko kopurua (A.G.K.) kalkulatuz; eta zatiak ontzi osoen proportzioan hartzen dituen kalkulua. Metodo bakoitzaren akatsak eta bertuteak aintzat hartu gabe –egoki islatu eta aurkeztuak dira horiek gidaliburuetan8–, 37 beharrezkoa da inbentario lanak motelduko ez dituen sistema bizkor bat bideratzea eta ontzi baten edo batzuen hauskortasunak, hainbat zatitan agertzeko joerak, ezinbestez ekarriko dituen oztopoak besterik gabe onartuko dituena. Gainera, testuinguru edo aztarnategi desberdinen arteko alderatze-azterketak egiterakoan, sistema bera aukeratzen saiatuko gara inolaz ere, irizpide desberdinen presentziak balioa kenduko baitiete azterketaren azken emaitzei. Gure kasu honetan, aleen gutxieneko kopurutik (A.g.K.) abiatu gara testuinguru edo aztarnategi bateko ontzien kopurua kalkulatzeko, horixe baita gure ustez zeramika multzo bateko portzentajeen errealitatetik hurbilen dagoen neurria, izenak ongi adierazten duen bezala ontzien kopurua gutxiesten badu ere. Testuinguru estratigrafikoen arabera bideratzen da A.g.K.aren kuantifikazioa eta, beraz, Unitate Estratigrafikoa (U.E.) da kalkuluaren oinarria. Aleak zenbatu ahal izateko, ontziaren bereizgarri jakin bat edo batzuk aukeratu eta zehaztu behar da edo dira, ontzia bere osotasunean aurkez dezan edo dezaten. Ertza da bereizgarri nagusia, ez ordea bakarra. Halatan, ontzi edo forma baten araberako ale bat ordezkatzen du ertz bakoitzak, kuantifikazioari ekiteko orduan irizpide batzuk kontuan hartu baditugu. Izan ere, sistema galgarria izan daiteke hau, irizpide horiek kontuan hartzen ez badira. Hona hemen zein diren irizpide horiek: • Kuantifikazioa Unitate Estratigrafikoen arabera egingo da. • Ertzak desberdinak izango dira. • Ertz berdinak diametro desberdinekoak izango dira, ale bakar batekotzat hartuak izango baitira ertz horiek bestela, guztien artean dagokien diametroa gainditzen ez duten bitartean. Diametroa neurtzeko aukerarik eskaintzen ez badute, ertz bakar batekotzat hartuko dira ertz berdinak dituzten zatiak, eta neurtu ahal izango da ertz hori. Ertza neurtzeko modurik eskaintzen ez duten zatien kasuan, ontzi bakar bateko zatitzat hartuko dira guztiak. Zeramika materialen azterketari ekiterakoan, ezinbestekoa da buztina produktu bukatu bat bilakarazi zuten lantze prozesua eta teknikak ezagutzea. Hainbat eratan bidera daiteke produkzio edo ekoizpen prozesu honetako aldi edo etapa bakoitza, faktore ugarik, hala funtzionalek nola naturalek (lehengaiek, klimak, eta abarrek) eta gizatiarrek (antolakuntza sozio-ekonomikoak, gaitasun teknikoek, populazioaren dentsitateak, eta abarrek) hartzen baitute parte hartan, molde askotako emaitzak eskainirik (Molinari, 2001: 54). Beraz, azaldu eta aurkeztu behar ditugu ikerturiko ontzi zeramikoen fabrika zioan neurri handiagoan nahiz txikiagoan eragina duten faktore baldintzatzaileak, ekoizpenaren ikuspegi global batetik begiraturik, askotan ikertzaileen oharkabean gelditu diren datu ugari bezain garrantzitsuak eman baitiezazkigukete. Halatan, estratigrafiak hautatu eta kuantifikaziorako irizpideak zehaztu eta gero, bilduma zeramikoen azterketa arkeometrikoari ekingo diogu. Lan honen azken helburua da azaldu diren produkzio zeramikoen ezaugarriak zehaztea, arkeometrian "erreferentziazko multzoak" deitzen direnak sorturik. Ezinbestekoa da multzo horiek zehaztea eta itxuratzea, ordura arteko artefaktu-informazio soila baizik ez zena informazio historiko bihurtuko baita hari esker. Halatan, erreferentziazko multzo horien zehazte lanera biltzen dira azterketa honetako ahalegin bizienak. Era berean, beharrezkoa da azterketa teknologikoaren garapena gidatuko duten kontzeptu mailako zehaztapen batzuk egitea eta argiro azaltzea, handia baita azterketaren alderdi askotan agertzen zaigun polisemia eta anbiguotasun terminologikoa. Guztiz zehaztu beharra dago, adibidez, zer den tornu txikian landuriko zeramika, errekuntza oxidatzailea, edo eltze sail edo serie funtzionala, ezinbestekoa baita hori lana ongi eta zuzen ulertuko bada. Azterketaren oinarrizko urratsa da eta hainbat baliabide tekniko bideratzen dira hartan erabilitako buztinen izaera, buztin haiek landu ziren era eta, azkenik, erretzeko erabili zen sistema zehazteko. Hona hemen erabilitakoen artean aipatuko ditugun metodoak: azterketa mineralogikoen bidezko karakterizazio fisikoa eta elementu kimikoen analisiak, eta hauen artean eskuarki bideratzen dira X izpien difrakzioaren bidezko teknikak, emisio atomikoaren espektometria eta masen espektometria. Bi analisi molde hauek elkarren osagarri izan beharko bazuten ere –izan ere, batzuen emaitzek eragina dute besteen prestakuntzan eta emaitzetan, elkarren arteko mendekotasuna zehaztuz–, zeramika multzoa bakoitzaren arazoen arabera hautatu beharko litzateke azterketa molde bata edo bestea, arkeologoaren eta espezialistaren arteko lankidetza estua bultzatzeaz batean. Azterketa metodoen eta aukeren izaera ezagutu behar du lehenak, eta nolako datuen aurrean dagoen, nolako problematika historikoa daukaten eta nolako analitika eskain dezaketen ulertu behar du bigarrenak (Olaetxea, 2000: 37). Badakigu ikertzailearen gaitasun ekonomikoaren eta erabili ahal izango dituen baliabide teknikoen araberakoa izango dela azterketan bideratu beharreko teknika motaren zehaztapena, eta kasu gehienetan azterketa optiko binokularrera mugatuko dela aukera hori kasu gehienetan. Gure kasuan, hala eta guztiz ere, EHUko Mineralogia eta Petrologia Sailaren laguntza teknikoa jasotzeko aukera izan dugu; lankidetza haren arabera, lan estrategia bat adostu genuen gure zeramika bildumak aurkezten zituen bi arazo nagusiak konpontzeari begira. Alde batetik, zeramikak landu ziren teknologia ezagutu nahi genuen, haien buztin eta sendogarrien izaera aztertuz eta, bestetik, haien jatorria ere zehaztu nahi genuen. Gure ikuspegiaren arabera, garrantzitsuak dira bi aspektu horiek eta elkarren osagarria da funtsean eskaintzen diguten informazioa, iraganeko kulturetako produktu zeramikoen banaketa, truke, saleroste eta merkataritza esparruak ezagutu ahal izateko ezinbestekoa baita alde eta garai haietako ekoizpen ereduak berritxuratzea, eta oinarrizkoa zen horretarako haien alderdi teknologikoak ongi ezagutzea9. Premisa hauetatik abiatuz ondoz ondoko lau azterketa alditan artikulatutako lan-kronograma bat itxuratu genuen; azterketa hauek emendatzen doan konplexutasun maila islatzen badute ere, azterketa osagarritzat eta progresibotzat hartu behar dira, horietakoren batetik lor dezakegun informazioa azterketaren dinamikak berak planteatzen duen gero eta ezagupen handiagoaren argitan erkatu eta eztabaidatu behar baita. 1. Lupa binokularraren bidezko azterketa optikoa Lehen hurbilketa bat baino ez da arkeologoak berak bideratzen duen analisi hau. Zeramika zati guztiak aztertu eta gero, oro har ebaluatzen eta adierazten dira azaldu diren zeramika multzoak eta zati bat edo batzuk bereizten dira ondoren multzo bakoitzetik, azterketa petrografikoak lehen analisi horren emaitzak berretsi edo ezezta ditzan (Ibidem: 37). Hala eta guztiz ere, teknika honen bidezko behaketaren emaitzak uste baino askoz fidagarriagoak eta positiboak izan daitezke edonoren eskumenean dauden tresna batzuk erabiltzen badira eta, jakina, lentearen aurrean pazientzia handiz eta beharreko denboran egoten bagara, ikertzailearen esperientziak eta tresna horrekin duen antzeak asmamen maila handia eskaintzen baitu aurrez10. Gainera, modu fidagarriagoan zehazta daitezke, esate baterako, ontzia landu, bukatu edo dekoratzerakoan bideraturiko teknika, zeramiken konposizio mineralogikoa zehazteko eta/edo interpretatzeko unean inolako eraginkortasunik ez badute ere. 2. Mikroskopio petrografikoaren bidezko azterketa Azterketa petrografikoari11 heldu baino lehenago egin beharreko urratsa dugu aurreko etapan azterturiko laginak irizpide zientifiko batzuen arabera aukeratzea, prozesuan inprobisazioa eta ausazko jarduna ahalik eta eraginkorrenen saihesteko. Beharrezkoa da horretarako lehen zeramika multzoak, multzo bakoitzari dagozkion formak eta haien kronologia zehazturik edukitzea, eta datu horiekin taula kronotipologiko bat prestatzea, zeramika mota eta mende bakoitzeko lagin bakar bat haratu ahal izateko. Gutxiagotu egingo dira horrenbestez produkzioen barreiatze geografikoaren eta kronologikoaren Hautatu eta gero, argia polarizatzen duen gailu batez hornituriko mikroskopio petrografiko baten bitartez aztertuko dira laginak, eta dituzten ezaugarri optikoen arabera identifikatu ahal izango dira mineralak. Horretarako, zeramika lagin edo zatiaren alde txiki bat moztu, leundu eta portan itsasten da ondoren. 0,3 mm-ko lodiera duen xafla mehea lortu behar da. Azterketa honen bitartez ezagutuko ditugu buztinetan dauden osagai mineralak, hala berezkoak nola eltzegileak berariaz erantsitakoak, eta ezagutuko ditugu halaber ontziaren fabrikazioan bideratu ziren lanketa-teknikak. Gainera, mikroskopioan ontziaren ehundurari sumatu zaizkion ezaugarriek, hala nola, pikorrek, tamainak, porositateak edo mineral batzuen orientabide nagusiak, fabrikazioari buruzko datu osagarri batzuk ere eskain ditzakete. Laburbildurik, karakterizazio mineralogikoaren azken helburua da zeramikak multzo teknologikoetara biltzea eta erabilitako buztinen jatorria zehaztea (Olaetxea, 2000: 38). 3. X izpien difrakzioaren bidezko azterketa mineralogikoa Azterketa petrografikoa bukatu eta gero, X izpien difrakzioaren bidez aztertua izateko prest egongo da informazioa. Aurrez zehazturiko multzo teknologikoetako lagin batzuk hautatuko dira aurrez, eta beste batzuk erantsi hala izanago zaizkie halaber, arazo berezi baten aurrean beharrezkotzat jotzen badira. Oro har, mineralogiaren ezagutzari dagokionez, petrografiaren teknika osagarria da X izpien difrakzioa, mikroskopioan atzematen zail diren mineral batzuen erregistrorako aukera ematuen duen aldetik. Bestalde, informazio osagarria eskaintzen digu era berean errekuntza-tenperaturei dagokienez, errekuntzaren bitartean eraldatze mineralogiko ugari gertatzen baitira, hala mineral batzuek egonkortasuna galdu eta guztiz suntsitzen direlako (karbonatoak, adibidez), nola beste batzuk sortzen direlako (gehlenita, mullita, diopsidoa eta wollastonita, esate baterako). Tenperatura tarte zehatzetan gertatzen dira eraldatze hauek guztiak eta, beraz, gutxienezko errekuntza-tenperaturen berri ematen digute mineral batzuen presentziak eta absentziak. (Zuluaga, Ortega, Larrea eta Olaetxea, 2003) 41 spectometry) eta X Izpien fluoreszentziaren bidezko Espektometria (XRF, X-ray fluorescence). Bestelakoak dira bakoitzaren kostuak eta bestelakoak, halaber, elementu kopurua neurtzeko duten sentiberatasuna eta zehaztasuna, eta haien izaera suntsitzailea edo ez-suntsitzailea, eta xede horretan eginiko azterketa berezietan aurkeztea merezi dute horrenbestez (García Heras, Olaetxea, 1992: 277hur). Zeramiken konposizio kimikoen portzentajeak ezagututa, estatistika analisi baten bitartez zehaztu ahal izango ditugu oraindik gehiago aurrez bereizirik geneuzkan zeramika multzo bakoitzaren ezaugarriak, konposizio kimikoa aspektu mineralogikoekin lotuz (erabilitako buztinen izaera bezala, fabrikazio mailako aspektu teknologikoak ere sala diezazkigukete hauek) eta, aldeko kasuetan, materialen jatorriari buruzko informazioa osatuz. ZERAMIKA OREA Joan den mendearen erdialdeko urteetara arte, garrantzi gutxikoa izan zen oreen analisia zeramikaren inguruko ikerketetan, ordura arte bereziki aztertu baitziren ontzien formaren eta dekorazioaren ezaugarriak, kontuan hartu gabe ontzien fabrikazio eta itxuratze prozesua buztinen eta batez ere eltzegileak buztinari, landuko zen ontziaren araberako ezaugarri bereziz hornitzeko, eransten zizkion sendogarrien konposizioaren baitan dagoela funtsean. Halatan, adibide moduan ikus dezagun, buztin bolkanikoak edo burdintsuak –zeramika zatiekin edo kuartzoekin sendotuak– goi tenperaturan erreriko zeramika pareta meheetan aplikatuz gero, talka termikoari eusten dioten oreak, hau da sukaldeko baxera gisa erabiltzeko oso aproposak diren zeramikak, sortzen dira. Aitzitik, buztin mota hau ez zegoenean edo errekuntza sistema aurreratu horiek ezagunak ez zirenean, antzeko ezaugarriak zituzten oreak landu zitezkeen buztin kareharritsuak sendogarri lodi ugarirekin nahasiz eta labean behe tenperaturan errerik (Picon, 1995). Aukera bata edo bestea egitea ez da aurrerapen edo atzerapen teknologikoaren baitan dagoen zerbait, baizik eta ekoizpen moduek egin beharreko egokitzapenak agintzen duen zerbait, "ekoizpen sistemaren aldakuntza sakonen" baldintzapean betiere (Gutiérrez Lloret, 1996: 54). Bestalde, berebiziko garrantzia du oreetan inguruetako geologiarekin loturik dauden edo ez dauden elementu mineral "bereizleen" presentziak, erabilitako buztinen jatorria zehazteko orduan. Zentzu honetan, kilometro koadro askoko granito-lurralde baten barruan bagaude eta bertako zeramiken bereizgarria kuartzo, feldespato eta miken presentzia bada, emaitzak ez dira berez oso esanguratsuak izango, adibidez lurralde hartatik kanpoko eremu batean guztiz berezkoak diren arroka bolkanikoen zatiekin batera azaltzen ez badira (Garcia Heras, Olaetxea, 1992: 274). Oro har, oreak aztertuz ezagutu ahal izango ditugu aspektu batzuk, hala nola zeramikazko ontziak lantzeko teknologia, haien funtzionaltasuna, haien jatorria, eta abar. Horrenbestez berritxuratu ahal izango dira denboraren emanean jardunean izan diren ekoizpen ereduak. LANTZEKO ERA 42 Figura 3. Tornos medievales (de A. Rieth, 1960, Janhre Töpfersscheibe, reproducido en Desbat, Schmitt, 2003: fig. 18). rretan diraute betiere arazo horiek, ikertzaile batzuek eginiko ahalegin eta aurrerapen handi guztiengatik ere. Handia da, lehenik, teknika desberdinak zehazterakoan kontzeptuen mailan dagoen zehaztasun eza (goi eta behe tornua, tornu motela eta bizkorra, tornu txikia, eta abar); handia da, bigarrenik, teknika horien erabileraren inguruan dagoen zehaztasun eza, tornu txikiaren edo behe tornuaren inguruan bereziki, eta, azkenik, erabat zehaztu gabeko zerbait da oraindik erabili zen ontzien fabrikaziorako erabili zen teknika. Hasiera batean, artisauak soil-soilik bere eskuez baliatzen den modelatu sistema da eskuzko modelatua deituriko teknika. Hartan, beraz, ez da beste mekanismo eragilerik bideratzen. Bestalde, tornu-lana tornua edo goi tornua erabilita bideratzen da. Zera da tornua, ardatz bertikal batez loturiko bi disko dituen tresna edo mekanismoa: txikiagoa da goikoa, eta hartan lantzen edo torneatzen da pieza, eta zabalagoa behekoa, errotazio indarra jaso eta transmititzen duena. Hankaz eragiten zaio beheko diskoari goikoa ere biraraz dezan, eltzegileak eskuak libre dituen bitartean, buztina modelatzeko. Tornu txikiak edo behe tornuak, aldiz, disko bat baizik ez du –goi tornuaren goialdekoa baino handiagoa inolaz ere– eta, horrenbestez, eskuz eragin behar zaio indar zentrifugoari errotazio mugimendu eten baten bitartez. Bada, beraz, halako kontraesana eta anbiguotasuna bideratu eta erabili diren sistema teknologikoak zehaztu eta ezagutzerakoan. Gure ikuspegiaren arabera –corpus zeramiko guztia aztertu eta inguruetako eta penintsularen iparraldeko beste lurralde batzuetako eltzegileengandik ezagutza praktikoak eta teorikoak jaso ondoren12– uste dugu tornu txikia eskuzko modelatuaren tresna osagarri baten moduan erabiltzen dela batez ere, eskuz bideratzen den bilbe lana errazteko, eta pieza hobetzeko, leuntzeko eta zuzentzeko, prozesuaren bukaeran bereziki. Tornu txikiaren bidezko modelatu teknika honek bizirik dirau egun ere Galizia edo Zamorako hainbat eskualdetan eta, uste datekeenaren kontra, ez du ontzi handien fabrikazioa edo serieko produkzioa biderik gabe uzten. Ontzigileak –emakumea da gehienetan– aulki batean eserita egiten du lan eta lohi edo buztin zati bat oratzen du lehen ik, hondoa egiteko. Orea gurpilean zabaldu aurretik, errautsa hautseztatzen du gainetik, zurean itsats ez dadin. Buztinezko biribilkinak lantzen ditu ondoren, eta banan-banan eransten, hondotik abiatuta, tornu txikia geldiro birarazten duen bitartean, ontziaren gorputza itxuratu arte. Gero, hatzez eta tornu txikiari abiadura handiagoz eraginik, berdindu egiten du bilbea buztina gorantz tiratu eta ertza lantzen duen bitartean. Ondoren, bira-erritmu oso bizian betiere, leundu eta txukunduko du zatar heze batez pieza guztia. Bukatzeko, giderra erantsi, hala behar badu, eta azala dekoratuko du. Zenbaitetan, ontzi handiak modelatzen direnean bereziki, beste pertsona baten laguntza behar izaten du eltzegileak –haurra izaten da batzuetan–, tornu txikiari eragiteko. • Bigarren praktikan beste zerbait ageri du ordea. Gorputzak eta hondoak aurrekoen tankerakoak badira ere, ertzak eta lepoak zehaztasun eta kalitate handiz bukatuak dira, tornuan landuriko piezenen pare. Autore batzuek (Villanueva, 1998: 148), Marokoko Tamesloteko buztinoletan ikusiriko teknika batekin lotzen dute bigarren praktika hau, Valladoliden azaldu diren pieza batzuetan ere dokumentatu dena (Santamaria, Villanueva, 1992: 266). Tornuan lantzen ziren piezak baina tornu-lana ez zen pieza ia osorik perfilatuta eta itxuratuta zegoen arte hasten. Plateraren gainean buztinezko muilo bat ipini eta bira motel kontrolatu batzuen bitartez itxuratuko zen hondoa; haren gainean erantsiko ziren ondoren buztinezko biribilkiak, paretak modelatu arteraino eta, tornuari bizi-bizi eragin eta gero bukatuko zen pieza14. Hala eta guztiz ere, antzeko eta are itxura hobeagoko bukaerak lor daitezke tornu txikian, Zamorako buztinola batzuetan edo Arabako Ollerietako Buztingintza Museoan bideraturiko esperimentu batzuetan frogatu ahal izan dugun bezala. Nolanahi ere, tornu txikiak edo tornuak izan daitezen ere, bereizi egin behar dira gure ustez bi modelatze molde hauek. Izan ere, egia bada eltzegileak, ontziak lantzeko orduan, teknika bata edo bestea aukeratzerakoan baldintza natural batzuk (erabili beharreko buztina eta sendogarriak, esate baterako) kontuan eduki behar dituela –honek ez du aurrerapen edo atzerapen teknologiko baten aurrean geundekeenik esan nahi, baizik eta lan sistema jakin batera egokitzen dela (Villanueva, 1998: 146)–, aurrekoa bezain egia da bi ekoizpen modu horiek desberdinak direla. Honenbestez, eta gai honen inguruan gertatzen den anbiguotasun teoriko eta praktikoa aintzakotzat hartuz, gure ustez zeramika lantzeko tresnez baino (tornu txikia, tornua) egokiagoa da zeramika lantzeko prozedura teknikoez (eskuz landua, turnuan landua) hitz egitea. Halatan, eskuz landuriko zeramika deituko diogu pieza osoan, hondoan hasi eta ertzean buka, irregulartasun eta trazu eten edo bihurgunetsu gehien azalduko dituen zeramikari; eta tornu txikian landuriko zeramika deituko diogu, gorputzak eta hondoak aurrekoenen antzekoak dituzten arren, ertzek eta lepoek torneaturiko ildo berdinak ageri dituen zeramikari. Azkenik, tornuan landuriko zeramika deituko diogu etenik gabeko tornu-lanaren hatzak azalduko dituen zeramika motari, ildo erregularrak paraleloan eta argi zehazturik, eta ontziaren barrualde guztian ongi markaturik. Hiru teknika hauekin batean dokumentatu da, halaber, moldearen bidezko zeramika, erliebeko dekorazioaz hornituriko piezak lantzeko erabiltzen zena. Zati bat baizik ez da jaso gure erregistroan. Lan honen prozesuan, molde bat itxuratzen da, gisuz edo terrakotaz eskuarki, piezaren perfil osoaren eta dekorazioaren negatiboa itxuratuz. Terra sigillataren moduan, Gasteizko Andre Mariaren katedralean dokumentaturiko zatiak molde-lana eta tornu-lana ageri ditu batera, kanpoaldea moldez eginiko apaingailuz eta barnealdea tornu-lanaren trazuz ageri baitira. Teknika honi esker, fabrikazio prozesua oso bizkorra da eta serieko ekoizpena sorrarazten du eskuarki. Atal honen barruan aurkeztuko ditugu piezen azal edo kanpoaldeetan bideratzen diren tratamenduak. Hona hemen horien artetik bereziki nabarmendu nahi izan ditugunak: leuntzea, fintzea, txartatzea eta espatula-lana. Praktika nahiko zabaldua da leuntzea. Ontziak leuntzeko, zatar batez igurzten dute piezaren kanpoaldea, oraindik heze dagoela. Leuntzearen emaitzak estetikoak dira inolaz ere, estali egiten baitira horrenbestez bilbearen edo piezaren tornu-lanaren hatzak. Azal homogeneoagoa eta erregularragoa lortzen da horrenbestez. Zerbitzurako eta isurkarien garraiorako ontzietan (pitxerrak, pegarrak edo suiletan, eta abarretan) ageri dira nagusiki fintze lanaren ondorioak. Hartan, xaflak ebakitzen dira piezaren azalean heze dagoelarik, pareten lodiera eta pisua arintzearren, eta ondorio iragazgaitza ere izan dezake praktika honek, txartatzeak lortzen duenaren araberakoa. Praktika hau azalean beste teknika batzuk (beiraztatzea edo txartatzea) bideratu aurreko tratamendua da zenbaitetan. Txartatzearen eta espatula-lanaren arabera, hein txiki batean trinkotzen da harri batez, espatula batez edo beste tresna leun batez azaleko buztina –oraindik heze dagoela– haztatze leuneko distira berezi bat har dezan. Teknika honen bitartez ontziaren pareten hondora "zokoratzen" da errekuntza murriztailean sortu den karbonoa, kanpoaldera irteten uzten ez zaiolako eta horrenbestez indartzen da ontziaren izaera iragazgaitza (Échallier, 1984: 18ss) eta urraduraren aurkako erresistentzia termikoa (Rice, 1987: 355). Estaldura buztintsuak Estaldura opakoa da engobea, konposizioz buztintsua eta izaeraz isurkaria, zeramikaren gorputzaren antzekoa eta kolorez gorria edo zuria gehienetan. Erretzen denean ez du inolako beiraztapenaren zantzurik azaltzen. Euskarri heze edo lehorraren gainean aplikatzen da eta haren helburua estetikoa da nagusiki, kolorea eman eta azala hobetu egiten baitu (Cuomo di Caprio, 1988: 98hur). Zenbait kasutan, ontziaren ezaugarri batzuk aldarazten ditu haren erabilerak, hala nola gogortasuna, iragangaiztasuna, erresistentzia, eta abar (Varela, Barriuso, Martin, 1993: 91). Autore batzuek, engobe geruzaren eta euskarriaren artean halako etena delarik, teknika hau makroskopiaz ezagutzeko modua badela dioten arren (Echallier, 1984: 29hur), praktika ez da hori horren erraz gertatzen, eskuz, eta ontzia oraindik heze dagoela, bideraturiko leuntze lan baten ondorioa baizik ez baita izaten askotan. Izan ere, horrelakoetan, azalera ateratzen dira buztinezko partikula finenak engobearen taxu handia duen barbotina moduko bat eratuz. Izan ere, Andre Mariaren katedralean azaldu diren pieza batzuek buztinezko geruza bat ageri zuten –zenbaitetan euskarriari gaizki itsatsirik–, baina geruza hori azalean zatar batez bideraturiko tratamenduaren ondorioa baizik ez zen, lupa binokularraren bitartez euskarriarekiko etena argi eta garbi suma bazitekeen ere. Era berean, beste pieza sail baten azalek sekziokoak batere ez diren tonuak ageri dituzte eta lehen begiratu batean pieza haien kanpoaldean edo barnealdean bideraturiko engobe fin baten ondoriotzat hartu ahal izango ziren. Hala eta guztiz ere, argi frogatu digu azterketa xeheago batek sasiengobe batzuen aurrean gertatzen garela askotan, ontzien kanpoaldeetatik hurbil tenperaturak beroagoak direlako batzuetan edo errekuntza ondoko fasean, hozte fasean alegia, giroan gertatu diren aldaketak tupustekoak eta handiak izan direlako besteetan. Horixe dugu kanpoaldean, ore grisaren gainean, kolore gorrixkako "tinduak" ageri dituzten zati ugarien kasua –horrelakoak gertatzen dira, esate baterako, giro murriztaileko errekuntza bitartean labea nahi gabe ireki eta ontzien azalak oxidatu direnean–, eta alderantziz ere gertatzen da, kolore grisa ore gorrixkaren gainetik hedatuz15. Halatan, kontu handiz jokatu beharra dago betiere molde honetako estalduren aurrean. Gainera, itxura guztien arabera, estaldura mota hau ez da inongo produkzio mota zehatz baten ezaugarria edo bereizgarria. Beirazko estaldurak Berezitasun nabariak ditu beirazko estaldurak aurrekoaren aldean, izaera mineralekoa delako eta ontzi iragazgaitz distiratsuak eragiten dituelako. Bi mota bereizten dira: berniza, gardena eta jatorriz beruntsua, alkalinoa edo borotsua, eta esmaltea, opakoa eta izaeraz beruntsua eta eztainutsua (Cuomo di Caprio, 1988: 100hur). Bereizketa hau eta aztertu beharreko zeramika erregistroa kontuan harturik, bernizadura beruntsu koloregabe edo kolore bakarrekoak –berun oxidoa hondarrarekin nahasiz lortzen dira horrelakoak– baizik ez zaizkigu azaldu. Tonu berdeak edo horixkak dituzte, kobre oxidoaz edo burdin oxidoaz nahasi direlako hurrenez hurren. Ontzi guztiak edo haien zati batzuetan ageri ohi dituzte tonu hauek. Akats nabarmenen artean, beste kolore batzuetako puntuak eta orbanen presentzia azpimarratu beharko genuke. Labean lurruntzen diren oxido kolore-emaileen partikulek eraginiko orbanak dira, piezei erantsita geratzen direlako, edo partikula horiek gaizki eho edo xehatu direlako; artesitzea, arrailtzea edo pitzatzea, bernizaduraren dilatazio koefizientea euskarriarena baino handiagoa delako, bernizadura behar bezain elastikoa ez delako edo, areago, errekuntza-kurba egokia ez delako; alde batzuk kolore biziz eta beste batzuk ia gardendurik azaltzea, urtugarriak eta kolore-emaileak gaizki edo desegokiro nahasi direlako edo bernizaren geruza desberdin aplikatu delako, gune batzuetan oso mehe eta beste batzuetan oso lodi. Errekuntza da zeramikaren ekoizpen-zikloko azken fasea, haren baitan dago bukaeran aterako den produktua, eta hartan funtsezko papera jokatzen dute erabilitako labe motak eta sorturiko errekuntzaren giroak eta tenperaturak. Hala eta guztiz ere, gaurko egunean, gure eremu geografikoan eta kronologikoan, espekulazio mailako zerbait da errekuntzari buruz hitz egitea, deus gutxi baitakigu erabili ziren labe eta errekuntza sistemei buruz. Sumatu ahal izango ditugu, halere, modu haien ezaugarri tekniko batzuk, zeramika zatiek tenperaturari, errekuntza teknika edo giroari eta errekuntza ondoko lantze moldeei buruz eskaintzen diguten informazioari esker. Azterketa mineralogikoen bitartez, X izpien difrakzioaren bidez esate baterako, ezagutu ahal izango dugu errekuntza tenperatura gorena, ez ordea errekuntza tenperatura bera, guk ezagutzeko modurik ez daukagun parametro batzuek, errekuntza giroak eta haren iraupenak adibidez, hartzen baitute parte horretan. "Hasierako buztinezko orean zeuden mineral batzuk tenperatura batzuetara iritsi eta gero itxuraldatu ondoren azaltzen diren presentzia" da X izpien difrakzioaren bidezko azterketaren oinarria (Garcia Heras, Olaetxea, 1992: 275). Haiek aintzat hartu eta gero hurbildu ahal izango gara bideratu zen errekuntza sistemaren ezagutzara eta beraz, gure susmoen arabera, oinarrizko sistema arrunten aurrean gertatuko gara errekuntza tenperatura 700º edo 8000-etatik gorakoa ez denean, eta labe garatuen aurrean tenperaturak 1000º-ko maila iristen edo gainditzen duenean. • B Mota. Errekuntza murriztailea – Errekuntza-ondo murriztailea. • C Mota. Errekuntza oxidatzailea – Errekuntza-ondo oxidatzailea. • D Mota. Errekuntza oxidatzailea – Errekuntza-ondo murriztailea. Erdi Aroan maizenik bideratu ziren errekuntza motei dagokienez, argiro esan dezagun bideraturiko errekuntza sistemaren eta, beraz eltzegileek berek erabiltzen zituzten ekoizpen moduen arabera gauzatzen zela guztia. Hasiera batean, A eta B motak genituzke zaharrenak, oso errekuntza sistema erraz eta xinpleetan bideratzen baitziren: zoru gainean eta zoruan zuzenean eginiko zuloetan atonduriko su handiak, labeak eta antzekoak. Hala eta guztiz ere, labe garatuagoetan, bata bestearen gainean ezarritako ganbera biko labeetan, ere bideratu zen A motako errekuntza sistema. Izan ere, errazagoa da lortzen A mota hori ezen, errekuntza murriztaile natural bati berez egiten baitio segida errekuntza-ondo oxidatzaile batek (oso azalekoa eskuarki), sua itzali den heinean errazago sartuko baita, arian-arian, airea labearen barrura. B motako errekuntza sisteman, aitzitik, berriro parte hartu beharra dago inolaz ere prozesuan errekuntza ondoko garaian oxigenoa sartzen ez uzteko eta giro guztiz murriztailea lortzeko. Labea erabat itxirik lortzen da hori. Bestalde, C motako errekuntza sistema da bideratzen zailena, errekuntza bitartean giro oxidatzailea bideratuko duen labe konplexu baten erabilera eskatzen duelako inolaz ere. Horrelakoetan, isolatu eta errekuntza girotik bereizi behar izaten da sutegiko giroa edo atmosfera. Zeramikaren erregistroan, oreek ageri dituzten koloreen bitartez zehazta daitezke giro horiek. Halatan, A motako sisteman grisa izaten da orea errekuntza bitartean, baina errekuntza ondoan gorritu egiten da kanpoaldetik, oreetan dauden burdin oxidoen ekinaren eraginez. B motako sisteman, tonu grisak edo beltzak ageri dituzte zeramikek, eta C motan, aldiz, homogeneoa da kolore gorrixka sekzio osoan, ñabardura batzuk azaltzen baditu ere. Buztinean dagoen CaO edo kaltzio oxidoaren portzentajearen araberakoak izaten dira ñabardura horiek. Ondoko taulan azaldu dugun bezala, zeramika ore askoren izaera sumatu edo zehaztu ahal izango dugu erre diren tenperatura eta ageri duten kolorea kontuan hartuz gero, buztin kareharritsuek silizetsuek baino tonu argi horiagoak ageri baitituzte eskuarki. Zenbaitetan, aldiz, beharreko tenperatura erdietsi ez den errekuntza txar baten ondorio izan daitezke A motako Azkenik, errekuntza teknikak –zuzeneko ukipenez, konbekzioz edo irradiazioz–une bakoitzean aukeran dituzten labe eredu edo tipologiekin lotzen dira era berean, eta eraikuntza elementu berriak onartzen eta bideratzen ditu bakoitzak, bere teknika bideratu ahal izateko, aldagai desberdinak sorraraziz (Sempere, 1992: 198). Praktikan konbekzio eta irradiazio teknikak atzematea ezinezkoa bada ere, zeramika zati batzuek agerian dituzten orbanen bitartez suma eta ezagutu daiteke zuzeneko ukipenaren bidezko sistema, hau da piezak suaren zuzeneko eragina pairatzen duten sistema. Hala eta guztiz ere, gogoan eduki beharra dago betiere sukaldeko zeramikan azaltzen diren orban asko pieza itxuratu eta gero azalduko zirela, sukaldeko lanek eraginda eta, beraz, berriro ere hartu behar ditugu kontuan jatorrizkoak ez diren faktore hauek. Arestian ikusi ditugun aspektu horiek guztiek, indusketa arkeologikoek eta egungo buztinoletan bilduriko ezagutza etnografikoek aukera emango digute, kasu batzuetan, zeramika produkzio jakin batean bideratu zen errekuntza sistemarantz orientatzerakoan eta, horrenbestez, hurbilago egongo gara halaber zeramika haiek gauzatu zituzten komunitateen ekoizpen sistematik. Halatan, jakitun garelarik zeinen handia zen labeen forma eta oinen alorreko kasuistika16, funtsezko lau labe eredu bereizi ditugu sutegi eta erretokien kopurua eta formak oinarritzat harturik, aztertu dugun esparru kronologikoan erabili ziren errekuntza sistemetara ahalik eta hurbiltze zintzoena bideratzeko asmotan. 1. Labe mota. Haize zabaleko labe estali gabea. Oinarrizko errekuntza sistema, oso zaharra, Semperek (1992: 198hur) erregistratu zuen "hornera" izeneko labearen edo J. Mustyk (1974) bereizi zuen clamp kiln delakoaren antzekoa. Eskuz landuriko zeramikarekin lotzen da gehien-gehienetan, baina ez dira erabat baztertzen tornu txikian itxuraturiko produkzio landuagoak eta bereziagoak. Zoruan, haize zabalean, eginiko zulo batean edo beheraturiko eremu batean egokituko ziren piezak, erregaiz estaltzeko ondoren. Zuzeneko ukipenaren bidezko teknikaz erre eta gero –kasu honetan tenperaturak oso gutxitan izango ziren 800º-tik gorakoak–, erregai gehiago erantsi eta lurrez edo zohikatzez estaltzen sua, materiala ke handiko giro itxian, hau da, karbono gas ugarirekin, uzten zen hozten. Horrenbestez lortzen zen giro murriztailea, baina itxitura mailaren arabera oxigenoa ere barrura iragazten uzten zen. Uste ohi denaz bestaldera, errekuntza molde honek oso kontrol zehatza eskatzen du prozesu osoan zehar eta egokiena da gainera kaltzitazko sendogarriz hornituriko sukalde zeramika lantzerakoan, ontziaren haustea saihestuz gainera, kaltzio karbonatoaren deskonposizioa ekiditen delako. 2. Mota. Ganbera bakarreko labeak. Estaliak izan zitezkeen –harriz, adreiluz edo lurrez itxuraturiko ganga finko batez– edo estali gabeak, baina bete ondoan estaltzeko modua eskaintzen zutenak, zeramika puskaz edo metalezko xa- flaz itxuraturiko estalki baten bidez. Labe hau haize zabaleko labe estali gabearen eta ganbera bikoitzeko labearen arteko • 2.a Azpi-mota. "Labe bakuna". Karga eta erregaia gorputz bakar bat osatzen duten errekuntza egitura; halatan, zuzeneko ukipenaren bidez eta aldi berean konbekzioz ere bideratzen da errekuntza prozesua. Erreketaren ondoko hozte prozesua giro oxidatzailean zehazten da estalkian arnasbide batzuk ireki eta gero. Bretainiako Meudongo (Vannes) 1, 2, 3, 4 eta 5 zenbakidun labeen antza dute (Triste, Taquet, Fichet de Clairfontaine, 1996), bai eta Malagako Bezmiliana herrian aurkitu diren 1 eta 2 zenbakidunena ere (Acien, 1990). Beiratu gabeko zeramika arrunta lantzeko erabiltzen ziren guztiak17. Karolingioen garaikoak dira lehenak (VIII. mende bukaera - X. mende hasiera), eta bigarrenen kronologia "kalifen azken garaira edo, gehienik, XI. mende hasierara" eraman beharko litzateke. 3. Mota. Ganbera bikoitzeko labea. Labe mota honek lorpen teknologiko esanguratsuak ekarri zituen, landu beharreko gaiak suaren eraginetik are aldenduago egotea, tenperatura uniforme eta homogeneoago bat –hainbat ordutan eutsirik, beharrezkoa bazen–, eta errekuntzaren oso kontrol zehatza –garrantzi berezia du honek beiraturiko produkzioetan edo neurri handiko piezak, tinak esate baterako, erretzerakoan. Horrenbestez lortu ziren askoz kalitate maila handiagoko produkzioak eta erabili ere ahal izan ziren askotan iragazi behar Tipologiari dagokionez oso bestelakoak diren arren –oso desberdinak izaten dira itxuraz– denek dute sutegi bat (lurrean erdi zulatua edo zoruaren gainean besterik gabe paratua) eta haren gainean zabaltzen da beste ganbera bat, erretokia. Parrilla edo zolata bat ageri da bi ganberen artean. Zolata hori eraikitzeko bideratu den teknikari erreparatu eta gero bereizi dira lau azpi-mota ganbera bikoitzeko labeen artean: • 3.a. Azpi-mota. "Zeharkako arkuak dituzten labeak". Erdipuntuko arkuek edo arku zorrotzek itxuratzen dute sutegia. Antzekoa izaten da labearen ahoa eratzen duen arkua. Arabako Buradon Gatzaga hiribilduan ere azaldu da molde honetako labeen pare jar genezakeen egitura zirkular bat, XIII. mende bukaerakoa edo XIV. mende hasierakoa zatekeena (Bengoetxea, 2001). Harena, "sutegia" kontserbatu da itxuraz, bertako legarretan zulatua, kanpoaldeko diametroa 2 metrokoa eta sakonera metro eta erdikoa zirela. Paretek 20 cm-ko lodiera dute eta adreiluz eginak dira: bi pilare pare zutitu ziren aurrez aurre paretei eusteko eta arku zorrotz obalatu bana irteten da haietako bakoitzetik, "sutondoaren" ahoaren zeharrean. Arku hauek eutsi egingo zioten gure egunetara iritsi ez den parrillari edo zolatari, baina ez dute instalazioaren ahoa edo sarrera eratzen, egitura hauetan ohikoa den bezala, baizik eta beste eraikuntza soluzio bat ematen zaio hari kareharrizko lau lauzen bitartez: oinarrian dago bat, bertikalean beste bi eta gainaldean laugarrena, estalkiarena eginez. Laprandura handia da barrualdera eta "sutegiko" zorua baino goragoko kota batean, labe "arabiarretako" ahoetan gertatzen denaren antzera. Hala eta guztiz ere, labe "arabiarretan" ez bezala –pertsona bat jaits daiteke barrura labe hauen ahotik– Buradon Gatzagan erregistratu den labeak ez dirudi horretarako aukera emango zuenik, neurri txikikoa delako. Hala jokatuta, txikiagoa da galtzen den berotasun maila baina kanpoaldetik kargatu eta elikatu beharra dago labea. Nolanahi ere, egitura honetan dokumentatu den gorabehera bitxiena da, zalantzarik gabe, haren barruan inolako su-aztarnarik azaldu ez izana eta, horrenbestez, baztertu egin da egitura hau labetzat hartzeko aukera, "jakiak, edo elurra adibidez, gordeko ziren biltegia" edo antzeko zerbait izango zelakoan (Ibidem: 262). Gure ikuspegitik, ez dugu uste barrualdean errekuntzaren aztarnarik ez aurkitzea egitura labetzat hartzeko aukera erabat baztertzeko aski denik, areago "arku zeharrak dituen ganbera bikoitzeko labearen" tipologiari betebetean dagokionean eta ezaugarri horietakoak izaki beste funtzio bat zukeen beste egituraren berri ez dakigunean. Gainera, inolaz ere ez da hau suaren aztarnarik ageri ez duen labe eraikin bakarra, ez eta gutxiagorik ere. Halatan, Béziers eskualdeko Erdi Aroko eltzegileen hirian eta lantegian (Hérault), "Saint-Blaise-de-Bauzon" motako labe bat induskatu da (s.67), ferra oinekoa, sekula lanean jarri ez zutena. Induskatzaileen arabera, ez erabiltzeko arrazoiak istripu baten ondorioak edo eraiki bitartean eginiko akatsak izango ziren, edo eltzegileak berak abandonatuko zuen, ezin jakin zehazki zergatik, lanean hasi aurretik (Lecuyer, 1992: 189). Buradon Gatzagako kasu honetan, geure aldez erantsi ahal izango genuke bazirela molde honetako errekuntza egituren eraikuntza eta erabilera hiribilduen barruan oztopatzen zituzten araudi bereziak, sorraraz zitzaketen su-arrisku guztiak saihestearren19. Ez azaltze honek –barrualdean obraren eta suaren inolako aztarnarik aurkitu ez izanak batez ere– errezeloa sortzen du erremediorik gabe proposaturiko hipotesiaren aurrean, hobiak estaliko zituzten hormen arrastorik agertu ez izanak berak azaltzen baitigu surik eza, arras suntsituko baitziren haiek guztiak egitura abandonatu ondoko bipiltzean. Halatan, egiturak lapurtu eta gero, errauts eta ikatz ugari ageri zituzten hiru buztinezko betegarri handiz bete zuten hobiaren barrua, eremua berdindu eta prestatu baitzuten espazioaren urbanizazio berriari begira. Labea XIII. mendearen lehen herenean eraiki eta denbora gutxira bideratu zen ekintza hau instalazioaren beraren izaerarekin lotu beharra dago inolaz ere, aldi formar parte de esta instalación (taller, almacén, etc) 20. Nada queda, sin embargo, de las paredes (en ladrillo, piedra o adobes) o estructuras portantes del horno. 60 Figura 17. Sección del horno "moruno" de Paterna. Alfarería de F. Giner (Amigues, Mesquida, 1990: fig. 4): 17. irudia. Paternako labearen "arabiarra" sekzioa. F. Ginerren buztinola (Amigues, Mesquida, 1990: 4. irudia): baterako instalazioa baitzen hura, inguru hartan guztian bideratzen ari ziren eraikuntza lan garrantzitsuek –lehen elizaren berreraikuntzak (bigarren eliza izenekoa) eta, harresitik kanpora oraingoan, denboraren emanean egungo Andre Mariaren katedrala bihurtuko zen eliza handiaren eraikuntzak– behar zuten teila landu eta hornitzeko. Izan ere, katedralaren iparraldean, egitura honetatik 50 bat metrotara, XIII. mendearen lehen erdialdeko buztinezko pakete sendo handi bat (UE. 15108) azaldu da beheragune txiki bat beterik, honako berezitasun honetaz: ugari ziren hartan teilak, erreegiak eta bloke trinkoak eratuz haietako asko. Inguru hartan zegoen teila labe bateko zabor materiala zen hura zalantzarik gabe eta labea hemen deskribatu duguna izango zen. 4. Mota. Labe "arabiarra". "Mairu" izena ere jasotzen duen labe mota honek bi erretoki ditu eta horixe da haren berritasun nagusia. Behealdean dago bata, sutegiaren ondoan, hau baino metro erdi eskas bat gorago dagoen maila batean (sagen), eta beraz honetan ganbera bakarreko labe baten jarduera du labeak, ez baita halako bereizkuntza fisikorik suaren eta erre beharreko gaien artean. Goialdean dago bestea (laborategia), ganbera bikoitzeko labeetan bezala, sagen delakoaren gainean hain zuzen ere. Ganga zulatu batek bereizten ditu bi guneak eta zulo horien bitartez igarotzen da sutegiak sorrarazitako beroa. Halatan, oso sistema aurreratua ageri dute molde honetako labeek hainbat erreketa mota batera bideratzeko aukera eskaintzen duten aldetik. Teknikaren eta konposizioaren azterketaren modu paraleloan bereizten forma zeramikoak beren morfologia hutsaren arabera. Horretarako, oinarrizko lehen azterketa maila batean bereiziko ditugu forma "irekiak" (ahoak du diametro zabalena), "itxiak" (horrelakorik gertatzen ez denean) eta "bestelakoak" (aurrekoei ez dagozkien formak, tapak edo estalkiak esate baterako), eta zatitan banatu eta gero segituko dugu ondoren ontzia deskribatzen. Ontzi baten perfilean bereizten dira bermetzat duen hondoa, hankarik gabea edo hankaduna; gorputza edo sabela, sorbalda ere harekin batean harturik, eta ezpaina edo ertzaren muturra. Eusteko edo esekitzeko elementuen artean bereizten dira giderrak, erroak, belarriak, eta abar. Ontzia osatzen duten alde hauetako bakoitzak aldagai asko ditu eta berezko nomenklatura edo terminologia zientifikoa behar dute, piezak deskribatzerakoan irizpideak batuko badira, handia baita subjektibotasuna gai honetan. Halatan, koadro batean azaldu dugu, eranskin gisa, A. Bazzanak lan batean Erdi Aroko zeramikarako (1979: 178hur) eta beste lan batean Tarracoko Erdi Aroaren hasierako zeramikarako (Macias, 1999: 34) terminologiaren normalizaziorako egin zuen proposamena, gure beharretara egokitu eta gero (18. irud.) Halatan, gure ustez oinarrizkoak edo funtsezkoak diren ezaugarri morfologikoen araberako forma hurrenkera bat itxuratu da, forma bakoitzari bere zenbaki arabiarra egokiturik, ondoko puntuan azalduko dituen sail funtzionaletatik argiro eta egokiro bereiz daitezen. FUNTZIOA • Elikagaiak zerbitzatzeko edo kontsumitzeko zeramika. • Zeramika osagarria edo funtzio askotarakoa. Gure arreta jaso duen beste aspektu bat dugu zeramika sailak izendatzerakoan erabili dugun terminologia. Ikertzaile batzuk erregistro arkeologikoaren garaiko dokumentu-iturrietatik abiatu dira zeramika objektuak izendatzerakoan, G. Rossellók egin duen bezala (1978; 1991). Ezinbesteko erreferentzia dugu autore hau Erdi Aroko zeramika islamdarraren kasuan. Erreferentzia dugu orobat O. Villanuevak Valladolideko Behe Erdi Aroko zeramikari buruz aurkeztu berri duen doktore-lana (1998). Aztergai dugun garaia eta esparru geografikoa ez da, dudarik ez dago honetan, iturri idatzietan duen oparotasunagatik nabarmentzen, eta bereziki ilunak dira gainera iturri horiek baxera bezalako etxeko objektuen erreferentzietan. Egoera honetan, zaila da indusketa arkeologikoetan azalera atera ditugun pieza askoren izenak ezagutzea, baina errealitate honek inoiz ez du terminologia funtzional baterako bidea eragotziko. Ezagutza etnografikoa aski zabala da eta aukera ematen digu ontziak paralelo funtzionaletan oinarrituta izendatzeko, eta garai batean ontzi batek zukeen izen zehatza jakitea baino askoz ezagutza garrantzitsuagoa da hori, gure ustetan. Hala jokatuta erregistratu ditugu hamalau sail, adierazi nahi izan dugun funtziotik arlo semantikoan hurbilen dagoen hitzaren bidez zehaztuak, eta aurrerago garatuko dugun sistematizazioaren erreferentzia morfo-funtzional gisa erabiliko dugu haietako bakoitza. • Eltze saila. Lapikoa eta Tupina ere deitua. Azterturiko testuinguruetan gehien azaltzen den saila da, Kontserba Eltzearekin batean, sukaldeko lanetan ontzi erabiliena zelako. Formaz itxia da eskuarki eta litro batetik zortziko litro bitarteko edukiera du. Suaren hatzak ageri dituzte alboetako parteetan eltze zaharrenek (sutondoaren albo batean berotzen zirelako) eta hondoan ere ageri dituzte berrienek (eskegitzen edo trebera gainean ipintzen ziren eltzeak). Aldatu egingo ziren agian sukaldeko moduak eta ohiturak. Hala eta guztiz ere, adierazi ere egin behar dugu forma batzuek ez dituztela suaren arrastoak ageri eta, beraz, kontserbarako erabiliko ziren, kontserba eltze gisa, kontserba eltzetzat hartu izan diren ontzi batzuek, suaren arrastoak ageri dituztenez, eltze moduan erabiliko zirelako susmoa sorrarazten diguten bezala. Honek guztiak garai eta esparru geografiko hauetako zeramika ontzi batzuen funtzioaniztasuna baizik ez du berrezten. Hamar eltze forma bereizi dira eta teknologiaren ikuspegiari jarraiki esan dezagun lur edo buztin kuartzo-feldespatotsukoak eta kaltzitaz eta/edo silikatoz sendotuak direla gehientsuenak. Ore mota horiek oso ongi eusten diote talka termikoari eta beroaren eroale handiak dira gainera (21. irud.). • Kazola saila. Forma bakar batek zehazturiko saila da hau eta, beraz, argi dago ez dela ugari azaldu eta haren erabilera mugatua zela, haragi edo arrain errekiak maneatzeko seguruenik21. Itxurari dagokionez, perfil zabaleko ontziak dira hauek, Kaltzita sendoturiko zeramikarekin lotzen da sail hau eta, beraz, aurreko sail funtzionalaren ezaugarri termikoa bertsuak ditu. Elikagaien zerbitzu eta kontsumorako zeramika • Plater saila. Azpila edo erretilua ere deitua. Ontzi oso zabala eta laua. Goporrak ez bezala, zirkunferentziaren erradioa baino askoz txikiagoa da haren altuera. Euskal mahaiko tresneriaren osagai nagusietako bat izan da platera aspaldidanik22 eta duela 60 bat urte arte, mahaian erdialdean egokitzen zen plater edo azpil batetik partekatzen ziren jaki batzuk, egun ere entsalada hartu ohi den moduan. Mahaiaren erdialdean jarri eta plateretik hartzen zuten otordu egileek jakia koilaraz, sardexkaz edo, ogi puska bana hartuta, eskuko hatzez baliaturik. Erabili ere egin ziren platerak haragia mahaian zerbitzatu eta mozteko, edo hainbat jaki maneatzeko, patina –erromatarren jaki tipiko hura– prestatzeko erabiltzen ziren "barru engobe gorri ponpeiarreko" platerak (Fernández García, 1999), edo ogi airisez egiten diren opilak erretzeko azpilak (Gutiérrez Lloret, 1996: 139). Sail honen barruan katalogatu diren formak (22. irudi.) ez bide ziren su gainean jarri. Izan ere, ontzi horietako batzuen hondoak gorriturik azaltzen diren arren, badirudi kolore horren eragilea labeko giro oxidatzailea bera izan zela, labealdiaren ondorioa hain zuzen ere, eta ez sutondoko suaren eraginaren pean egotearen ondorioa. Hala eta guztiz ere, aztertu ditugun testuinguruetan gehien azaldu den plater motak, 1. Platerak alegia, azala leundurik edo txartaturik ageri du barrualdetik eta, horrenbestez, itsastearen, beroaren eraginen eta iragazkortasunaren aurka halako ezaugarri bereziz horniturik ageri zaizkigu pieza horiek. Gogoan eduki dezagun, gainera, ore horiek buztin kuartzo-feldespatotsuz eginak direla eta, berriro ere gogora dezagun, egoki-egokiak dira ore horiek sukaldeko zeramikarako. • Gopor saila. Konketa ere deitua. Ontzi irekia da goporra, diametroa platerarena baino txikiagoa eta altura zirkunferentziaren erradioaren luzeraren adinakoa edo laburxeagoa dituena. Tradizioan, jaki solidoen edo saldatsuen kontsumoarekin lotu bada ere, azaldu zaizkigun aleetako batzuk jakiak prestatzeko erabiliko ziren inolaz ere, oso edukiera handikoak baitira (0,6 eta 3,6 litro bitartekoak). Azaldu diren kopuru eta forma aniztasun urriei erreparatzen badiegu (3 forma baizik ez), erraz asko ohartuko gara molde honetako goporrak oso gutxi erabiliak zirela aztergai dugun esparru geografiko eta kronologiko honetan. Askoz ere gehiago erabiliko ziren seguruenik zurezko goporrak edo ez ziren erabiliko, mahaian egungoak ez diren beste ohitura batzuk izango zituztelako (22. irud.). Teknologiaren ikuspuntutik, buztin kuartzo-feldespatotsuaz landuriko zeramiko multzoen artekoak genituzke. • Pitxer saila. Pitxarra eta txarroa ere deitua. Kasu honetan, gider bat edo bi izateak dakarkeen bereizketak balio guztiz subjektiboa du gehienetan, oso gaizki kontserbatu baitira ale batzuk. Neurri ertain edo txikiko ontzia da pitxerra (litro batetik bost litro bitartekoa), mutur isurlea du gehienetan eta de paredes bajas y boca de gran diámetro, con borde exvasado y labio redondeado (fig. 21). Bereziki azpimarratu beharko liratekeen beste pitxer batzuk dira 5. forma –morfologiaren aldetik erredomaren antzekoa den arren, zuzenagoa da forma honi pitxer deitzea, haren lepoa ez delako erredomarena bezain estua, eta ez dirudielako, gainera, hartan lepoa eta sorbalda egiaz bereizten direnik– eta 6. forma –produkzio honen araberako ontzien mutur isurlea tutu itxurakoa eta oso luzea da, teontzi batenaren antzekoa, eta mahaiko zerbitzu finerako ere erabil daiteke hura bezala–. • Erredoma saila. G. Rosellók adierazi duen bezala (1991: 146), erredoma hitzak (esp. redoma) isurkari ontzi ez handiegi baten erreferentzia egiten digu –litro erdi bateko edukiera–. Ontzi mota hau giderduna edo gidergabea izan daiteke eta isurkariak edukitzeko edo zerbitzatzeko erabiltzen da. Autore honen beraren eskema tipologikoari jarraiki (1978), oinarrizko bi erredoma mota dokumentatu dira Andre Mariaren katedralean: I. Motak –ukendu-ontzia izango zen seguruenik– gorputz esferikoa du, haren lepo zilindrikoa luzexka da eta gider bakarra du. Gure 1. Erredomaren taxukoa da. II. Motak –olio edo ozpin-ontzi gisa erabiliko zen– udare itxurako gorputza du eta hirustaren moduko ahoa. Gider bat abiatzen da hartatik. Gure II. Erredomaren taxukoa da. Bi kasuetan ale bana baizik ez da dokumentatu; beiratuak dira biak eta forma bakoitzari dagokion produkzio bereziari lotuak eta, beraz, erabilera arruntetik kanpoko edo luxuzko piezatzat hartu beharko lirateke ontzi bi hauek (22. Irud.). • Kontserba Eltze saila. Hau da, zalantza izpirik gabe, Erdi Aroko zeramikaren funtzioaniztasuna hobekien islatzen duen saila. Batez ere jakien maneatze eta kontserbaziorako sukalde-ontzia den arren –ez da jatorriz suaren gainean erabilia izateko gogoan hartu den ontzia–, suaren ekinaren hatz nabariak dokumentatu dira kasu batzuetan (1. Kontserba Eltzean bereziki) eta, beraz, garbi dago sukaldean erabiltzeko tresna gisa ere erabili zela. Gainerako edukiontzien aldean, neurri txikiagoa da kontserba eltzeen ezaugarri nagusia (0,5 eta 7 litro bitarteko edukiera, forma batek 22 litro bitarteko barrua duen arren) eta errazagoa da horrenbestez erabiltzen eta garraiatzen. Horretaz gainera, kontserban jarritako jaki trinkoen kontserbaziorako erabili ziren nagusiki ontzi mota hauek. Bestalde, gai urri baliotsuak edo dosi txikitan erabiltzen direnak gordetzeko erabiliko zituzten neurri txikiko kontserba eltze batzuk (2., 4. eta 7. Kontserba Eltzeak) • Pegar saila. Isurkariak, ura batez ere, garraiatu eta edukitzeko ontziak dira pegarrak. 7 eta 9 litro bitarteko edukiera dute batez beste eta etxeko esparruarekin lotua da nagusiki haren erabilera. Pieza oso erabilia den arren, aztertu diren testuinguruetan bi pegar forma baizik ez dira azaldu. Buztin kuartzo-feldespatotsuaz eginak dira eta mendeetan zehar ez dute haien itxuran ia aldaketa morfologikorik agertu (25. irud.). 1. pegarraren perfila oso erraza da, joeraz arrautza itxurakoa. Tutu itxurako mutur isurle bat du eta ertzetik gorputzeko sabelaren diametro handiena ageri duen punturaino garatzen den xingola-gider ildaskatu bat ageri du haren parean. Jaso den aleetako batek doi-doi 2 mm-ko diametroa duen zulo txiki bat ageri du gorputzaren erdialdean, giderraren behealdean. Berariaz nahita egina da zulo hori, ontzia egin ondoko une batean (19. irud.). Tina eta kontserba eltzeetan ere azaltzen den praktika hau zabaldu samar dago Penintsula eta Frantzia aldeko aztarnategi batzuetan. Izan ere, Mendrakako nekropolian (Elorrio, Bizkaia) azaldu diren kontserba eltze ba- 67 24 Vallauri, Leenhardt, 1997: 277. 24 Vallauri, Leenhardt, 1997: 277. tzuek (Garcia Camino, 1989: 109, VI.1. irud.) a posteriori eginiko zulo txiki batzuek ageri dituzte sabelaren behealdean eta lepoan, eta haien antzeko zuloak dokumentatu dira halaber Frantziako hego-ekialdeko ontzi batzuetan: les pots à trous sur la panse24. Ikertzaileen batzuen arabera, airearen zirkulazioa erraztu nahia salatzen dute inolaz ere zulo hauek, eta gai lurrintsuen erretoki gisa ere erabiliko ziren beharbada haien ustetan. Gure kasuan ez da suaren aztarnarik sumatu, baina ez da horratik hipotesi horren balioa horretan ahitzen, erre behar ez duten beste gai lurrintsuen ontzi gisa ere erabiliko baitzituzten agian. Antzeko adibideak ageri dira orobat penintsulako hego-ekialdean, El Zamboko pitxer handietan. Ordea, handiagoak dira haietan zuloak (2 cm ingurukoak) eta edukiera neurrien adierazleekin edo gai batzuen –ozpina esate baterako– irakite prozesuarekin lotzen dira (Gutiérrez Lloret, 1996: 146). Nolanahi ere, autore honek eransten duen bezala, interesgarria litzateke adibide gehiago edukitzea, ikerketa honi etnografiaren ikuspegietatik ere heldu ahal izateko. Bestalde, Frantziako hegoaldean ugari azaldu den forma da 2. pegarra (cruche à bec verseur tubular), Pirinioetako egungo pegarraren aurrekaritzat har litekeena. Pegar molde hau oso erabilia izan zen XIX. mendera arte Arabako Aiara ibarrean, Bizkaian, Gipuzkoan, Nafarroako Pirinio aldean eta Ipar Euskal Herrian. Zera da haren bereizgarri nagusia, tutu itxurako mutur isurlea sorbaldan erantsi eta egokitzen zena. Haren parean, beste aldean, egokitzen zen xingola-giderra, sorbaldaren goialdetik abiatu eta haren behealdean pausatzen zena. • Tina saila. Elikagaiak, jaki trinkoak (aleak, irina, eta abar) edo edariak eta isurkariak (ura, ardo, olioa, eta abar) eduki eta biltzeko erabiltzen ziren ontzi handi hauek. Ez zuten gehienetan garraiatuak izateko modurik eskaintzen. Tina hauetako batzuek erromatarren dolia handien ageriko antza zuten, 4. Tinak eta, gorabeherak gorabehera, 1. eta 2. Tinek erakusten diguten bezala: gai trinkoak edo isurkariak biltzeko gaitasun aski zuten ahoen zabalera handiari esker (14 eta 30 cm bitarteko diametroa). Ontzi mugigaitzen itxura dute lehen begiratuan, giderrik edo esekitzeko euskarririk ez dutelako, eta 28 eta 66 litro bitarteko edukierak dituzte. Aitzitik, isurkariak baino ez zuten edukiko 3. eta 5. tinek, estuagoak baitira haien ahoak (12 eta 14 cm-ko diametroak) eta izugarri porotsuak haien oreak. Gainera, giderrak ageri ditu lehenak eta a priori garraiatzeko moduan zegoela adierazten digu datu horrek (25. irud.). 69 aurrean gertatu ziren halaber ikertzaileak San Jose baselizan (Elorrio, Bizkaia) azaldu zen zeramika multzo bati buruz egin zen ikerketan; hartan, oro har, botija eta botijuela hitzak erabili ziren espainieraz neurri ertaineko eta perfil obal edo globularreko ontzi hondo biribil, sorbalda zabal, lepo motz eta estu bati deitzeko. Lehor eta itsas merkataritzarako ontziak ziren korkoilak eta ardo eta olioaren garraioa izan zuten erabilera nagusi, haien funtzioaniztasuna oso zabala izan zen arren; eraikuntza material gisa edo itsasontzietako argi-ontzi gisa ere erabili izanak ongi erakusten duen bezala (Azkarate, Núñez, 1991). Zeramika osagarria edo funtzio askotarakoa • Aska saila. Pazia ere deitua. Bi aska mota (esp. lebrillo) bereizten dituzte autore batzuek (Roselló, 1991: 169; Gutiérrez Lloret, 1996: 151) ontzien altueraren arabera: garaiagoa da bata, gobada eta oinen bainurako erabiltzen dena (pazia edo kankarroa), eta apalagoa bestea, jakiak prestatzeko eta maneatzeko, ogia oratzeko, janari batzuk beratzeko eta txerri hiltzearen ondoko prestakuntza guztietarako bereziki (aska edo azpila). Aztertu ditugun testuinguruetan bigarren mota honetako ontziak baizik ez dira erregistratu; edukiera handiko bi forma dira (13,5 litro bitarteraino) eta haien pareta kurbatu ganbilak gorago azaldu diren gopor edo konketa batzuen eitekoak dira (26. irud.). • Xukadera saila. Morfologiari dagokionez, lepo labur zuzeneko ahoa ageri du saila honetan erregistratu den forma bakarrak; lepotik sorbalda gutxi gora-behera itxuratuz zabaltzen den bihurgune leun batek ematen dio hasiera perfil obaleko gorputzari (26. irud.). Hamaika litro inguruko edukiera du eta 1,5 cm-ko zulo batzuk irekitzen dira pareta ziztatuz hondoan. Pieza idortu eta erre aurretik egin ziren zuloak eta, beraz, zalantzarik ez dago ontzi honi hasieratik egokitu nahi izan zitzaion funtzioaren inguruan. Geruza grisaxka edo zurixka batez ageri da estalirik beti ontziaren barrua; 2 mm inguruko lodiera du eta konposizioan kareharrizko mineralak maila altuan zituen isurkariren bat pausatu ondoan itxuratu zen. Sail honen funtzionaltasuna eta, beraz, dagokion izena, ez da horren argia, eta zehazten zaila da beti. Gantzaren iragazkiak direlakoan daude autore batzuk (Turina, 1994b: 59; Villanueva, 1998: 200), sukaldaritzan gai osagarri garrantzitsua baitzen gantza edo urina, baina gazta-ontzia ote zen ere aurreratu dute autore horiek berek. Halaz ere, zuloen diametroa handia dela-eta ez dirudi iragazki gisa erabiliko zenik, zalantzazkoa da gutxienez aukera hori. Iritzi berekoak dira halaber autore frantses batzuk (Vallauri, Lenhardt, 1997: 272hur); haien arabera, antzeko ontziak erabiliko ziren jaki batzuk xukatzeko edo egosterakoan lurrunari igarotzen husteko. S. Gutierrezek, bestalde, gisa honetako zuloak zituzten lepo estuko botila batzuk dosiak neurtzeko ontziak edo ur-txarroak (esp. aguamanil) izango zirela adierazi du, baina haien funtzioa guztiz zehaztu gabe (1996: 152). 70 ontzi ireki hauek zulatua dute hondoa cachelo edo gatza eman ondoan uretan egosiriko patata puskak xukatzeko. Ontzi mota honetan erabiltzen den jakia ezin daiteke izan Erdi Aroko garai hartan bideratuko zutena, esan gabe doa, baina bera izango zuten funtzioa: xukatzea. Nolanahi ere, zalantzarik ez dago oraindik asko daukagula ontzi mota honen forma eta funtzionaltasunaren inguruan ezagutzeko eta, beraz, ezinbestekoa da ikerketa honetan aurrera jarraitzea, arkeologiaren eta etnografiaren ildo eta ikuspegietatik. • Ontzitxo saila. Pieza bakar batek osatzen du zeramika sail berri hau. Lurrezko ontzi txiki bat da, hondo konkabo samarrekoa, gorputzez kono-enbor itxurakoa eta 5 bat cm3- ko edukiera baizik ez duena. Ez dakigu zer funtzio edukiko ote zuen (26. irud.). Tamaina txikiagatik, gai trinko edo isurkariren baten kopuru txikia edukitzeko, sukaldeko (gatzontzi, espeziaontzi, saltsa-ontzi, eta abar) eta etxeko (lurrin-ontzia, luxuzko gaietarako ontzia) erabileretarako, edo bulego edo idazmahairako (tintontzia), edo botika-ontzi gisa erabiliko zelakoan gaude. • Estalki saila. Eltze, kontserba eltze, tina eta beste ontzi mota batzuk estaltzeko erabiltzen da tapa edo estalkia. Zeramikaren alorreko ikerketa lan honetan ez da egiaz behar bezala ordezkaturik gertatu, ale bat baizik ez baita azaldu, disko-estalki botoidun bat hain zuzen ere (26. irud.), eltze eta kontserba eltze ale askok estalkiak egokitzeko artekak ageri zituzten arren. Produkzioei loturiko dekorazio baliabideen azterketari heltzen dio azterketa arkeometrikoaren azkeneko alorrak. Aintzat hartu ditugun kasu askotan deskripzio mailako alderdia da hau, dekorazio teknika jakin batzuk izan ezik –horien artekoak ditugu, esate baterako, dekorazio orraztua eta dekorazio pintatua, ez baitute informazio osagarririk eskaintzen, errepikatu egiten baitira dekorazio gaiak ontzi mota eta bilduma gehienetan eta sekuentzia estratigrafikoan erregistraturiko fase edo aldi gehienetan. Hala eta guztiz ere, bidezkoa iruditu zaigu aztertu diren testuinguruetan erregistraturiko dekorazioen taula kronotipologiko bat aurkeztea, eta zeramikaren bilakaerari buruz xehekiago aipatuko ditugun emaitza batzuk aurreratuz, garrantzia izango baitute, zalantzarik gabe, produkzio eredu eta mota guztien ezaugarriak zehazterakoan. ANÁLISIS DECORATIVO A. Dekorazio orraztua, izenak dioen bezala orraze batez bideratua; haren araberako gaiak horizontalak, bertikalak, uhin itxurakoak edo sare itxurakoak dira –trazu zeharrek eta/edo bertikalek mozten dituzten trazu horizontalak–. Kronologiari dagokionez, hauxe da dekorazio gai zaharrena eta bereziki lotzen da I. Zeramika multzoko eltzeekin. Halatan, zeramika trauskilaren ezaugarria dela esan daiteke ezbairik gabe (28.a irud.) 78 26 Eskertu nahi ditugu Armando Llanosek ohitura honen inguruan adeitasunez eskaini dizkigun iruzkin egokiak. 26 Queremos agradecer los oportunos comentarios que, sobre esta costumbre, nos ha proporcionado amablemente Armando Llanos. zuetan ere ikus daitezke. Hauxe da aztertu ditugun zeramika testuinguruetan maizenik ageri den dekorazio gaia, sekuentzia osoan zehar eta perfil itxiko sail gehienetan –eltze, kontserba eltze, pitxer, pegar eta, gutxiago, tinetan– dokumentatu baita. Itxura desberdinen arabera, molde askotakoak izan daitezke ildaskak, sakonak eta azalekoak, meheak edo lodiak, eta abar. Halatan, 3. eltzearen bereizgarria da sastaturiko lerro oso sakon eta lodien presentzia, pieza osoan zehar: elkarrekin ageri dira goialdean eta gero eta tarte handiagoak utzirik hondora hurbiltzen garen heinean. Aitzitik, 7. eltzearen ildaskak oso azalekoak dira eta ontziaren lepoan baizik ez dira ageri. 8. eta 9. eltzeetan, aldiz, arteka moduan ageri dira ildaskak gorputz guztian (28. b irud.). C. Uhinen bidezko dekorazioa, makilatxo edo tresna zorrotz baten bidez egina. Ez da maiz azaltzen aztertu ditugun zeramika piezetan, eltze, kontserba eltze eta pegarren batean baizik ez baita ageri. Uhin-lerro bakar batek itxuraturiko dekorazio gaia da hau eta ildaskekin batera azaltzen da batzuetan (28.c irud.). Ungulazioak eta luzeran lerrokaturiko ziztada multzoak bereizten dira teknika honen araberako gaietan. Hatz baten azkazalaz edo makilatxo batez bideratzen dira pegarren giderretan, baina azaldu ere egin dira kontserba eltze batzuen sorbaldan eta estalki baten azalean. Luzeran edo zeharka bideraturiko lerroetan azaltzen dira, baita zirkulu bat deskribatuz ere, ziztada multzo biribilak, zorrotzak eta obalatuak azalduz (28.e irud.). Puntutxo hauetako batzuek dekorazio izaerako balioa gaindi dezakete, batez ere pegarren giderretan egindakoek, labe bat partekatzen zuten eltzegileen labealdiak bereizteko ikur gisa baliatu baitzezaketen. Jarduera mota honen adibide bat orain urte gutxi batzuk arte aurki zitekeen Zamorako Moveros herrian, emakumezko eltzegile bakoitzak bere ikurra paratzen baitzuen labealdiko pieza batean edo batzuetan, labe komunetan erretzen zituztenez haiek identifikatu behar zirelako26. MOLDE BIDEZKO DEKORAZIOA B. Dekorazio pintatu monokromo beltza, 3. eta 6. pitxerretan bideratua (28.h irud.). Zehazten zailak diren dekorazio gaiak ageri ditu lehenak, orban batzuk baino ez baitira sumatu ertzean eta lepoan, leporaino zabaltzen diren tanta luzeekin. Kasu berezia da bigarrena dekorazio molde honen barruan, dekorazio pintatuarekin batean konbinatzen baitu estaldura beiratua, "berdea eta beltza" izenaz ezaguna den teknikaren aldaera baten bidez. Andre Mariaren katedraleko testuinguruetan azaldu den pieza honen dekorazioa beltza da eta dekorazio gai desberdinak ageri ditu gorputzean, mutur isurlean eta giderrean. Zortzi puntako izar bat errepikatzen da gorputzean 3 edo 4 banda horizontaletan lerrokaturik; mutur isurleak lau lerro luze ageri ditu izarren goialdeko bandatik hasi eta ertz urrunenean buka; lerro luzeak ageri dira halaber giderrean eta elkar gurutzatu egiten dira horietako batzuk. C. Dekorazio pintatu bikromoa gorria eta beltza. Per- fil zehaztugabea duen pitxer baten (9. Pitxerra) gorputzean bideratua. Elkarren gainean ipinitako tilet multzo batzuez itxuraturiko dekorazio gai konplexua da (28.i irud.), Parvis de Notre-Dameko testuinguru karolingioetan azaldu diren pitxer eta pegar batzuetan ageri direnen antzekoak (A.A.V.V., 1988: 324hur). Sarrerako kapituluan aurreratu genuen bezala, beharrezkoa da portaera metodologiko batzuk gainditzea, arrisku arrunt batzuk saihestuz edo baztertuz. Azterketa kronologikoaren eskutik jarrera eta arazo berriak sortu zaizkigu eta kontuan hartzekoak iruditzen zaizkigu. Puri-purian dagoen beste arazo bat dator a posteriori oinarrituriko sailkapenetan oraindik ere tematzen direnen inertzietatik. Estratifikatu gabeko edo testuinguru jakinik gabeko, hau da, bilduma publiko edo pribatuetan aintzat harturiko materialekin berritxuraturiko tipologietan oinarritzen dira. Gehienetan zeramika tradizio zaharkizale edo positibista batean babesa bilatuz baliozkotzat jo nahi izaten dira molde horretako sailkapenak, ikerketa horren mugak agerikoak eta begi-bistakoak diren arren, emaitzen eduki zientifikoa zalantzan jarri nahi ez delarik. Gure ustez, guztiz desegokia da, soil-soilik objektuen barne ezaugarriei erreparatuz, hau da kanpoko balioei jaramonik egin gabe, testuinguruaren eta kronologiaren inguruko guztia baztertzen duen sailkapenaren balio zientifikoa. Bestalde, gero eta nabariagoa da testuinguruaren balioa gutxietsi eta datazio absolutuak lehenesteko joera, "hain irrikatzen den kronologia absolutuaren bilaketara" mugatuz, ohartu gabe kronologia absolutua deus ez dela testuingururik gabe. Sekuentzia estratigrafikoaren beste osagai bat bailiran hartu beharko lirateke bete datazio absolutu horiek. Balio didaktiko handia du, zentzu honetan, E. C. Harrisen adibideak (1991: 173ss); haren arabera, depositu bateko materialak deposituaren garai berekoak dira itxuraz sekuentzian ageri diren beste deposituetakoekin alderatzeko moduan ez dauden bitartean (29. irud.). Halatan, 6. fasean azaldu den txanpon batek eskaintzen digun data, 565, zuzentzat hartuz gero, hondakin materialtzat jo beharko ditugu 7., 9., 15. eta 27. faseetako txanpon guztiak. Aitzitik, fase bakoitzeko materialak modu isolatuan aztertu izan balira, txanpon horiek agertu diren faseen garai berekotzat hartu ahal izango ziren eta beraz oker jokatuko genuen. Burutapen hauek gogoan dauzkagularik, ikerketa honen barruan proposatzen ari garen laugarren atal honen helburua litzateke "erreferentziazko multzoak zehaztea, haien ezaugarri fisiko-kimikoei denbora faktorea erantsiz. Halatan, zeramika zeramikaren bidez datatzeko modua eskainiko duten elementuen inguruko arazoak landu eta aztertuko dira fase honetan. Sekuentzia estratigrafikoa da azterketa kronologikoaren oinarrizko osagaia, honenbestez zehazten dena: "aztarnategi batean estratuak denboraren emanean pausatu diren sekuentzia edo osagai interfazialak sortu diren sekuentzia" (Harris, 1991: 152). Beraz, "estaltzen duena estalirik dagoena baino geroagokoa" dela dioen arrazonamenduen oinarrituriko datazio-mekanismo bat da, datazioa erlatiboa delarik beti: "larruzko botek zanpatu zuten zoru hura eta oinatz haien gainean punta karratuko zapatak ibili ziren", eta jakina bigarren une batean azaldu zen batek jantzi zituen oinetako haiek" (Carandini, 1997: 243)28. Hala eta guztiz ere, aztergai dugun gaian estratigrafiak duen funtsezko alderdia dugu estratuaren kontzeptua, unitate homogeneo zatiezin gisa, jakinik hartan azaltzen diren material arkeologikoak (txanponak, zeramika, eta abar) estratigrafiari dagokionez elkarren baliokide direla. Nozio honen adibide guztiz didaktikoa dugu txanpon-zorro bateko diru xehea aintzat hartzen duena. Estratu baten bolumena barrua estratigrafiaren aldetik espazioz eta denboraz pobre duen poltsa edo txanpon-zorro baten antzekoa da, eta haren azalera da egiaz denbora mailan beste txanpon-zorroetatik bereizten duena. Halatan, axola duena "ez da diru xehea nola azaltzen den txanpon-zorroan, baizik eta diru xehea dagoen tokitik ez ateratzea, beste txanpon-zorro batera ez igarotzea" (Ibidem: 72). 83 edo erradio-karbonoa ditugu arkeologoak dataziorako gehien erabiltzen dituen tresnak. Hala eta guztiz ere, ez da ezinbestez material mota hori erabili behar testuinguru bakoitzaren kronologia absolutua lortzeko. Aski izaten da askotan testuinguruaren gainean edo azpian pausatu ziren estratuen kronologia data zehaztu ahal izateko eta, beraz, sekuentzia estratigrafikoa bera bilakatzen zaigu datazio absoluturako bitarteko. Horretarako, data absolutu bat eduki behar dugu gutxienez katearen hurrenkera goranzkoan edo beheranzkoan osatu ahal izateko. Beste horrelako zerbait gertatzen da arkitektura aztarnen edo aztarna epigrafikoen kasuan, garrantzi handiko dokumentua baitira kronologiak eskaintzeko unean nahiz, txanponekin gertatzen zen bezala, terminus post quem edo ante quem moldeko datazioak diren gehienetan. Dokumentu datuek datazio absoluturako sistema tradizional bat eskaintzen digute halaber, edozein leku edo etxeren historia ezagutzeko behar diren data nagusiak edo erreferentziazko datak islatzen dituzten aldetik. Sekuentzia estratigrafikoan aldiak bereizterakoan berealdiko garrantzia duten kronologia datuak eskaintzen dituzte. Kapitulu honetan hurrengo atalean garatutako sistematizazioa eratzeko modua eskaini duten hamahiru aztarnategiak aurkezten dira. Funtsean geografia, metodologia eta kronologia izaerako arrazoiak aintzat hartu ziren aztarnategi hauek bereizteko. 1. Geografiaren ikuspuntutik Arabako Lurralde Historikoko, Iparraldetik Hegoaldera eta Ekialdetik Mendebaldera, eskualde eta aurkientzetan kokatutako aztarnategiak bereizi dira, lurralde osoaren ikuspegi orokor eta anitza lortzeko xedean29. Horiekin batera, Bizkaiko eskualde jakin batean, Oiz mendiaren inguruan, kokatutako beste testuinguru bi jaso dira, nagusiki ezaugarri oso bereziak dituztelako eta ondo ezagutzen direlako horietan aldez aurretik bideratu diren lanei esker (Azkarate, Núñez, Solaun, 2003); halatan, konparaziozko analisi bat egin ahal izan da Arabako lurraldearekin. Halaz ere, erabaki honek ez du esan nahi arrazoi ezberdinengatik kapitulu honetatik at geratu diren beste lurraldeetako testuinguruetako zeramikaren azterketari muzin egiten zaionik. Izan ere, lan honen hasieran adierazten genuen bezala, beste lurralde batzuetako aztarnategien ekarpena funtsezkoa gertatu da produkzioen joerak eta banaketa eta kontsumo esparruak zehazteko orduan. Halaxe gertatzen da honako kasu hauetan: Bizkaiko Urduña eta Bilboko testuinguruetan, Gipuzkoakoetan –Aitzorrotzeko gaztelua (Eskoriatza) eta Iritegi leizea (Oñati)–, Nafarroakoetan –La Rúa kalea (Lizarra)–, Errioxakoetan –Velilla de Aracanta (Agoncillo)– eta Kantabriakoetan –"el Torrejón" de Las Henestrosas (Valdeolea)–. 2. Metodologiaren ikuspuntutik, soilik estratigrafia ziurrak eskaintzen zituzten testuinguruak aztertu dira, estratigrafia ondo zehaztuak eta zeramikaren ikuspuntutik garrantzitsuak direnak. Halatan, kultura materiala, gure kasuan zeramika, aztertzeko eta datatzeko orduan estratigrafiaren zorroztasuna erabiltzeko beharra aldarrikatzen da. 3. Kronologiaren ikuspuntutik VIII. mendetik XIII. mende bitarteko estratigrafiak erakusten dituzten aztarnategiak bereizi dira. Testuinguru batzuetan –esate baterako Gasteizko Andra Maria katedralean– estratigrafia sekuentzia osoan eta etenik gabean, eta besteetan –gehienetan– sekuentzia partzialean, proposatutako mende guztiak ez baizik eta haietako batzuk hartzen dituzten sekuentzian. Honako hauek azaltzen dira testuinguruen azterketan: lehenik aztarnategiaren kokaleku geografikoa; ondoren, bertan garatutako interbentzio arkeologikoaren edo arkeologikoen nondik norakoak (argitara emandako lanetan edo indusketei buruzko memoria argitara gabeetan, gureetan nahiz beste ikerlarienetan oinarrituak); jarraian kronologia (jarduera arkeologikoak eskainitako datazioetan oinarritua); ondoren berreskuratutako zeramikazko materiala (ordurako sistematizatua eta kuantifikatua) eta bukatzeko kontsultatutako bibliografia. Lastrako Kastroak finkamendua Arabaren mendebaldeko muturrean dago, izen bereko mendian, Karanka herrixkaren lurretan, Gobiaran udalerrian (Araba). 10,5 ha-ko azalera duen eta 830 m-ko altuera gorena duen mendi isolatuan kokaturik, eremu zabala hartzen du mendean, eta bertatik Demanda Mendialdea ikus daiteke Hegoaldean eta Urduñako mendiak Iparraldean. Halatan, mendean hartzen du Ebro haranetik kostalderantz luzatzen den igarobidea –besteak beste Conchas de Haro, Miranda de Ebro eta Urduña bezalako herrietatik igarotzen dena–, aldi berean Mendebaldetik Gaztelako Goiordokiarekin eta Ekialdetik Añana Gesaltzako herri garrantzitsuarekin bat egiten duena. Aztarnategi arkeologikoak mendiaren erdialdea-goialdea hartzen du, Iparraldetik eta Ekialdetik malkar piko harritsuak babestuta dago, eta igarobidearenak egiten dituzten ate txiki bitatik igaroaz baizik ezin da bertaraino heldu. Babes natural hau osatzeko gutxi gora-behera kilometro luze den harresia altxatzen da finkamenduaren Hegoaldea eta Mendebaldea inguratuz; mazelan pinuez, arteez eta zuhaixka txikiez osatutako arboladi aski trinkoa egokitzen da. Hegoaldean baizik ez dira azalera apaleko laborantza-lur batzuk bereizten. Lastrako Kastroetako ikerketa arkeologikoak Jaime Fariñak hasi zituen 1971. urtean, eta aztarnategiaren garrantzia agerian utzi zuten hainbat zundaketa egin zituen. Interbentzio hark ikerketa programa bati bide egin zion, Arabako Foru Aldundiak diruz lagunduriko programari; programa honek protohistoriaz geroztiko Gobiaran haranaren okupazioa ezagutzea zuen xede. Halatan, 1975etik eta 1997 arte indusketa kanpaina sistematikoak bideratu ziren Paquita Sáenz de Urturiren zuzendaritzapean, eta agerian geratu ziren Azken Brontze Arotik II. Burdin Arora bitarteko maila arkeologikoak, eta haranaren erromanizazioarekin bat datorren abandonatze aldi baten ostean, Goi eta Behe Erdi Aroko beste maila arkeologiko sorta batzuk. Goi Erdi Aroko okupazioa interbentziaren III. Mailarekin dator bat, eta hainbat etxebizitza eta inguruan nekropoli bat duen oin angeluzuzeneko eliza txiki bat induskatu ziren herrixka hartzen du, hori guztia aztarnategiko II. Sektorean. Aipatutako elizakoak dira berreskuratutako leiho bi, horietako bat ferra-arkuaren formarekin eta angelu eta lokarri itxurako dekorazioarekin, P. Sáenz de Urturik Asturiasko prototipo "aurrerromanikoekin" lotzen duena. Nekropoliari dagokionez, guztira 60 hilobi geratu dira agerian, gehienak hartxabalez egindakoak eta lauza handiz estalitakoak; horien ondoan hiru hilarri aurkitu ziren, bi molde geometrikoko eskemarekin dekoratuak, IX. eta X. mende bitartean datatuak. Maila honen gainean Behe Erdi Aroko herrixka bati zegokion beste maila bat (II. Maila) egokitzen zen –XIII. eta XIV. mende bitartean datatua, XVI. mende arte ere iraun zuena–, azpiko estratigrafia nabarmen nahasi zuena, eta horrek zaildu SITUACIÓN GEOGRÁFICA Aldi honetarako erradio-karbonoaren bidezko azterketa analitikorik izan ezean eta aztarnategiaren sekuentzia estratigrafikoa aintzat harturik, kronologia-arku handiegia proposatu behar da, nahitaez, aztertutako testuinguruari dagokionez. Halatan, siloko estratigrafiak –II. Mailak zigilatuta eta beraz, XIII. mende aurrekoa–, tenpluaren leiho "aurrerromanikoen" presentziak eta agerian utzitako hilobi eta hilarrien ezaugarriek, IX. eta XII. mende bitartean datatzeko aukera ematen dute. ZERAMIKAZKO MATERIALA Formen errepertorioari dagokionez, aurreko multzoen [3-II Eltzea eta 3-VI Eltzea] arabera landutako eltze mota bat eta ortza bat [3-IV Ortza ]. baizik ez dira dokumentatu. Bestalde, 4.2-IV Pitxer bat jasotzen da. Momoitioko nekropolia Momoitioko egungo San Joan ermitaren ondoan dago, Garaiko udalerrian (Bizkaia), Oiz mendialdearen hegoaldeko mazelaren erdialdeko terraza baten gainean. Hegoaldeari begira dago eta Ibaizabal ibaiaren goi ibilgua du aurrez aurre. Itsas mailatik gora 345 m-ra dago. Hegoaldean Iurreta eta Durango ditu, Ekialdean Berriz, Iparraldean Oiz mendia, eta Mendebaldean Oromiño. Geologiaren ikuspuntutik Oizko sinklinorioa delako egitura tektonikoan kokatzen da, Garaiko sinklinala izena duen kareharrizko egitura baten gainean; egitura hau marga eta kareharri hareatsuz osatutako geruzaren azpian ageri da. JARDUERA ARKEOLOGIKOA San Joan ermitan eta zelaian Goi Erdi Aroko hilarri batzuk aurkitu zituztenean, aztarnategiaren indusketa sistematikoari ekin zioten gainazaleko aurkikuntza horiek interpretatzeko eta finkamendu-eredu zehatz bat lortzeko xedean. Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundutako eta Iñaki García Camino zuzendari izan zuten jarduera arkeologikoen kanpainak 1982 eta 1985 bitartean garatu ziren. Hainbat zundaketa bururatu ziren ermita Iparraldetik, Hegoaldetik, Ekialdetik eta Mendebaldetik inguratzen zuten lau sektoreetan (I., II., III. eta IV. Sektoreak). Lanek 534 metro koadroko azalera ukitu zuten guztira, hau da, tenplu erlijioso osoa eta inguru hurbilak. Ermitaren burualdean jatorrizko eliza "aurrerromanikoari" zegokion egitura baten zimenduak geratu ziren agerian, landu SITUACIÓN GEOGRÁFICA Aztarnategiko estratigrafia oso xumea zen. Induskatutako eremu osora hedatzen ziren funtsezko geruza bi, goikoa aro modernoan osatua (I. Maila) eta azpikoa nekropoliaren garaikoa (II. Maila); bigarren maila horretan aurkitu zen lan honetan aurkeztutako zeramikazko materiala. Jarduera hauek osatzeko xedean beste zundaketa batzuk egin ziren Momoitio Ganekoa baserriaren inguruan; finkamendu honetako habitata identifikatzea zuten helburu zundaketok. Emaitzak aintzat harturik, esan dezagun ermitaren inguruko espazioa laborantza lurrei emana egon zela, ez baitzen egoitza egiturarik bereizi; hauek egun Momoitioko auzoa osatzen duten bi baserrien azpian egon daitezke, agian. KRONOLOGIA Aipatutako II. Mailan eta hilobi batzuen barruko aldean aurkitutako zeramikazko corpus-a oso homogeneoa eta urria da, Lastrako Kastroak finkamenduan bezalaxe. Hiru zeramika multzoz osatua dago: I. Multzoa. Zeramika trauskila, IV. Multzoa. Espatulaz landutako zeramika eta VI. Multzoa. Giro herdoilgarrian landutako zeramika sendogarri ugarirekin. Mendrakako nekropolia Oiz mendiaren inguruan kokatutako beste aztarnategi bizkaitarra da, Oiz mendialdearen Hego-mendebaldeko adarrean dagoen Santamañazar mendiaren hegoaldeko mazelan baitago. Izen bereko auzoan kokaturik, egungo San Tomas ermitaren inguruetan dago finkamendua, 340 m-ko altueran, aipatutako mendiak erdialdera duen terraza batean. Jurisdikzioz Elorrioko udalerrian dago, baina hiri honetatik 2,5 kilometrora dago gutxi gora-behera. Figura 34. Necrópolis de Mendraka. 34. irudia. Mendrakako nekropolia. Geologiaren ikuspuntutik marga eta kareharrizko egitura baten gainean kokatzen da, kareharrizko Flysch detritikoaren (margak eta kareharri hareatsuak) multzo baten ondoan. JARDUERA ARKEOLOGIKOA Mendrakako San Tomas ermitaren inguruetan finkamenduaren Goi Erdi Aroko jatorria iradokitzen zuen zantzu arkeologiko batzuk aurkitu izanak eragin zituen ermitaren inguruan bideratutako jarduera arkeologikoak. Izan ere, ezagun zen disko formako hilarri bat eta bost hilobi exentu zeudela, tipologiaren aldetik Argiñetako San Adriangoen antzekoak, eta beraz, IX. mendekoak estalkietan ageri diren inskripzioen arabera. Iñaki García Caminoren zuzendaritzapean eta Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzarekin, kanpaina bitan garatu ziren lan arkeologikoak, lehenengoa 1986an eta bigarrena 1987an31. Zabaleran egindako indusketak 313 metro koadro hartu zituen guztira, ermita inguratzen zuen espazio guztia ukitu zuen. Momoitioko nekropoliaren kasuan bezalaxe, aztarnategiko estratigrafia oso xumea gertatu zen, bata bestearen gainean egokitutako geruza bi induskatutako azalera osoan (1. eta 2. UEak). 1. UE aro modernoan osatutako sedimentuzko maila bat osatzen zuen, eta honek azpikoa zigilatzen zuen (2. UE), Erdi Aroko nekropolia erabiltzen zuten garaikoa. Nekropoli honetako hilobi egituren tipologia aberatsa den arren (hobi soilak, lauzez estaliriko hobiak, fronteak hartxabalez estalita dituzten hilobiak, zista formakoak eta hilobi exentuak), ez zen gainezarpenik, ebakirik edo etenik egiaztatu, eta hori oztopo izan zen deposizioaren sekuentzia diakronikoa zehazteko. Era berean, ermitaren inguruetan hainbat ebaki estratigrafiko egin ziren tenplu honi lotutako habitata aurkitzeko xedean. Emaitzak negatiboak izan ziren kasu guztietan, batez ere lur-eremu hau gizakiak zeharo nahasia dagoelako. Aztarnategiaren beraren eta bildutako kronologia zantzuen ezaugarriak aintzat hartzen baditugu, nekropoli honi begira aski kronologia arku zabala proposatzera eramaten gaitu (2. UE), IX. eta XII. mende bitarteko arkura. Horixe iradokitzen dute ehorzketetarako hilobien tipologiak, hilarrien dekorazioak, hurbileko Etxebarriko San Agustin nekropoliko hilobiratzeen aurrean hauek ageri dituzten tipologia, antolamendu eta erritu izaerako aldeek eta hilobi biri egindako erradio-karbonoaren bidezko azterketek32. ZERAMIKAZKO MATERIALA Aztertutako zeramikazko material ia guztia ermitaren Hego-mendebaldean (2. UE) jaso zen, hilobirik ez zegoen aldean. Momoitioko nekropolian gertatzen zen bezalaxe, hiru zeramika multzo baizik ez ziren bereizi: I. Multzoa. Zeramika trauskila, IV. Multzoa. Espatulaz landutako zeramika eta VI. Multzoa. Giro herdoilgarrian landutako zeramika sendogarri ugarirekin. Multzo hauei lotutako errepertorioak aski anitzak dira sukaldeko zeramikaren formari dagokionez, eta 1. Multzoaren araberako hiru eltze eta kazola bat [1-I Eltzea, 2-I Eltzea, 4-I Eltzea eta 4-I Kazola] eta VI. Multzoaren araberako beste eltze bat [7-VI Eltzea] identifikatu ziren. Bestalde, nagusiki VI. Multzoaren araberako pitxer bat (1-VI Pitxerra), ortza bi [1-VI Ortza eta 3-IV Ortza] eta pegar bat [1.1-VI Pegarra], identifikatu dira. Geologiaren ikuspuntutik Omezillo ibaiaren arroko buztin alubiar eta alubio-kolubiar batzuen ondoan kokatzen da, kareharriak, kalkarenitak, dolomiak eta margak nagusi diren geruzan. SITUACIÓN GEOGRÁFICA San Roman elizan bideratutako jarduera arkeologikoa Arabako Foru Aldundiko Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuak tenplu horretan eta teilatua partzialki behera etortzean hasitako kontserbatzeko eta berritzeko programaren baitara biltzen da. 1995ean Agustin Azkarate GaraiOlaunen zuzendaritzapean, altxaeren irakurketa estratigrafikoa eta tenpluaren barruko zero kotatik beherako indusketa egin ziren. Elizaren barruko aldean bideratutako jarduerak ondo bereizitako alde bitan bururatu ziren, habeartean eta absidean. Habearteko estratigrafia oso nahasita dago Behe Erdi Aroaz geroztik bertan egokitutako hilobien ondorioz; sekuentzia xumea eta zeramikaren ikuspegitik interes oso apala ditu, eta horrexegatik ez dugu aztergai izango. Aitzitik, bigarrena garrantzitsua da sekuentzia aberatsa eta osoa kontserbatzen baitu aztertzen ari garen garaian, jarraian laburbiltzen dugun bezala. Geruza geologikoaren gainean material organiko ugari zuen sedimentuzko geruza bat (113. UE) egokitzen zen, absidearen erdialdean funtzio ezezaguneko egitura zirkular batek ebakia. 2 eta 2,20 m bitarteko diametroarekin eta 30 cm-ko sakonerarekin, zeramikazko materiala zuen lur oso iluneko betegarriak (94. UE) betetzen zuen. INTERVENCIÓN ARQUEOLÓGICA Aurreko egitura estalirik, errautsez, zeramikaz eta zabor hondakinez osatutako pakete grisaxka (25. UE) zabaltzen zen, lehenengo eliza "aurrerromanikoa" eraiki aurretik lur-eremua berdintzeko erabilitako betegarria. Maila hau tenpluaren zimendurako zangak ebakia zegoen eta beste geruza batek estalia, kolorez grisaxka eta buztin oso trinkoz osatua, lehenengo elizako zoru gisa interpretatua. Horretan ez dago zalantzarik, zimendu-zangak estaltzen dituen lehenengo geruza delako eta absideko paretekin bat egiten duelako. Eliza 822. urteko dokumentu batean aipatzen da, Oñako Kartularioan gordean, eta bertan Avito abadea aipatzen da Tobillasko San Roman monasterioaren fundatzaile gisa. Monasterio honen mende zeuden Komunioiko eta Villamancako etxalde batzuk. Honenbestez, eliza data hori baino lehentxeago eraikiko zuten, seguru asko IX. mende hasieran. Lehenengo zoruaren gainean lauza lauangeluar txikiek osatutako bigarren zoladura erregistratu zen, eta erdian lehenengo elizako aldareari zegokion lauza handi bat nabarmentzen zen. Zoladura hau lur eta kareorez osatutako ohantze mehe baten gainean egokitzen zen. Obra guztia Vigila presbiteroak 939. urtean ekindako berritze lanaren ondorioa dela ematen du; absidea mantendu eta habearte berri bat eraiki zuen aurrekoaren norabidean. Tenplua berritzeko lanen berri ematen da elizaren atarian Eliza honen barruko aldean silo bi kontserbatzen dira 113. UE-ko sedimentuzko mailan irekiak, bata gelaren Ipar-ekialdeko izkinan eta bestea Hego-mendebaldeko angeluan, 1,40 eta 1,80 metro bitarteko sakonerarekin. Zeramikaren ikuspuntutik, garrantzitsua da azken silo (91. UE) honen edukia, zehaztu gabeko une batean, XIV. eta XVI. mende bitarteko ehorzketa multzoen garaian baino lehenagoko une batean baina, zabortegi gisa erabili baitzuten. KRONOLOGIA Aurrez zeudenak lehenengo alditik etorritako materialak a.q. IX. mendekoak dira, Lehenengo eliza "aurrerromaniko" alditik etorritakoak mende horren hasierakoak diren bitartean. Bigarren eliza "aurrerromaniko" delakori lotutako testuinguruak 939. urte ingurukoak dira, eta siloko betegarria IX. eta XIII. mende bitarteko kronologia-arku zabalean kokatu behar da. ZERAMIKAZKO MATERIALA Aurreko testuinguruak bezalaxe, Tobillasko San Roman elizak zeramika multzo kopuru garrantzitsua eskaini zuen, baina forma gutxi bereiz zitezkeen horien artean. Lau multzo dokumentatu ziren arren: I. Multzoa. Zeramika trauskila, II. Multzoa. Pareta meheko zeramika trauskila, VI. Multzoa. Giro herdoilgarrian landutako zeramika sendogarri ugarirekin eta VIII. Multzoa. Zeramika esleitua eta gorriz pintatua, eltze forma bakar bat [1-I Eltzea] eta ortza forma bakar bat [2-VI Ortza] baizik ezin izan ziren zehaztu. Geologiaren ikuspuntutik Triasek (buztin nabarrak, igeltsuak, kareharriak eta dolomia xaflatuak) berezko duen ingurua da, Ega eta Berron ibai arroei dagozkien terraza kuaternarioak kontuan hartzen ez baditugu. JARDUERA ARKEOLOGIKOA Santa Eufemia ermitan bideratutako jarduera arkeologikoak 1981. urtean zehar aipatutako tenpluan bideratutako berritze lanetan izan zuen abiapuntua. Lan horietan zehar hilobi batzuk geratu ziren agerian, eta horrek tenpluaren barruko alde osoa induskatzea ekarri zuen. Lanok Paquita Sáenz de Urturiren zuzendaritzapean garatu ziren eta Arabako Foru Aldundiak diruz lagundu zituen. Oso xumea da jarduera arkeologikoak agerian utzi zuen sekuentzia estratigrafikoa. Maeztuko parrokiaren kontura 1685. urtean egokitutako zoruarekin identifikatutako zurezko tarima eta honek ebaki eta hein batean suntsitzen duen XIV. eta XVII. mende bitarteko hilobien multzoa (I. maila). Hilerri hau amortizatu zen unea ondo zehaztuta dago bertan Felipe IV.aren agintaldiko (1621-1665) txanpon batzuk azaldu zirelako. Maila hau zuzenean egokitzen zen geruza geologikoaren gainean, eta harrian berean irekiriko lau putzu edo hobi –65. irudian ikus- Sáenz de Urturi, 1981; Sáenz de Urturi, 1982. ten den egokierarekin– zigilatzen zituen. Bertan antolatu zituzten hilobien ondorioz, hobi guzti hauek hein batean suntsituta zeuden, hondoan oso forma irregularrak erakusten dituzte, baina testuinguru itxietan daude eta ezin hobe bereizten dira. Lan honi begira 1. (P-1) eta 3. (P-3) hobiak betetzen zituzten betegarriak aztertu dira, hauetan halako garrantzia duten zeramika multzo bi azaldu baitziren. KRONOLOGIA Hobi bietan berreskuratutako zeramikazko materialak guztiz heterogeneoak diren bi multzoren presentzian du daturik aipagarriena. 1. hobian erregistratutako materialak zeramika multzo hiru kontserbatzen ditu: IV. Multzoa. Espatulaz landutako zeramika, V. Multzoa. Zeramika mikatsua eta X. Multzoa. Ore argiko zeramika lakarra, horietako bakoitza ontzi forma jakin bati lotua: 7-IV Pitxerra, 1.2-V Pegarra eta 9-X Eltzea. 3. hobiak, bere aldetik, zeramika multzo bi kontserbatzen ditu: V. Multzoa. Zeramika mikatsua eta VI. Multzoa. Giro herdoilgarrian erretako zeramika sendogarri ugarirekin. Formaren ikuspegitik, honako hauek bereizten dira: produkzio bien araberako eltzea [3-V Eltzea eta 3-VI Eltzea], ortza bat [1-V Ortza] eta pegar bat [1.2-V Pegarra]. Andra Maria katedrala muino baten iparraldeko muturrean dago, Gasteizko jatorrizko herrixka VIII. mendeaz geroztik egokitzen zen aldean. Campillo izenaz ezagutzen den muino hau elipse itxurako oina du, iparraldetik hegoaldera, eta 550 m-ko garaiera gorena du, Arabako lautadako lursailen gainean. Zadorra ibaiaren ertzean eta Lautadaren erdialdean, Gasteiz oso kokaleku estrategikoan dago, eta loturarenak egiten ditu Iparraldeko Kostaldeko lurrekin, Mendebaldeko Gobiaran eta Erriberarekin, hegoaldeko Trebiñurekin eta Ekialdeko Arabako Mendialdearekin. Izan ere, erromatarren garaiaz geroztik komunikabide garrantzitsu batek igarotzen du alderik alde, Iter XXXIV ab Asturica Burdigalam bideak, Nafarroatik iritsi eta Gasteiz ondotik igarotzen denak Gaztelako mesetan barna Astorgaraino heltzeko. Geroago, Erdi Aroan zehar merkataritza eta erlijio bide garrantzitsuenetako bat izaten jarraitu zuen, Santiago Bidean izaki, Ekialdeko Pirinioak eta Nafarroako erresuma zaharra Gaztelakoarekin lotzen baitzituen. Katedralaren tenpluan garatutako lan arkeologikoak berau Berritzeko Plan Zuzentzailearen (1996-1998) testuingurura biltzen dira. Plan honetan berebiziko garrantzia izan zuen arkitekturaren arkeologiaren kapituluak tenpluaren eraikuntzaren historia aztertzeko orduan. Aipatutako Plan Zuzentzailearen bidez abiaraziriko lanak azken berritze lanak, egun ematen ari diren azken ukituak, amaitutakoan bukatuko dira. Andra Maria Katedrala Fundazioak finantzaturik eta Agustín Azkarate Garai-Olaunen zuzendaritzapean bideratutako indusketa arkeologikoak 13 gune edo sektoretan garatu dira34, eta guztira 1560 m² induskatu dira. Iragan 2003. urte arte zeramikazko 26.000 zatiki baino gehiago bildurik, VIII. mendetik XIX. mende arte luzatzen den sekuentzia estratigrafiko itxian eta etenik gabean, sekuentzia konplexu honetan berreskuratutako materialak izan dira ikerketa lan honen funtsezko oinarri. Horrexegatik, hain zuzen ere, xehetasun handiago batez aurkeztuko ditugu, beti ere gure esparru kronologikora mugatuta –hau da, Gasteiz herrixkaren sorreratik XIII. mendeko katedralaren sorrerara arte–, eta garapen osoa laburbiltzeko xedean gure ustez esanguratsuenak diren alderdiak baizik ez ditugu azalduko. Era honetan laburbildu daitezke ikerketen garapena artikulatzeko bereizi ditugun aldiak: SITUACIÓN GEOGRÁFICA Andra Maria katedraleko geruza geologikoa aztarna arkeologikoen kopuru garrantzitsu batek zulatuta dago, funtzio, itxura eta neurri askotako siloak, erretenak eta paldoak egokitzeko zuloak. Inolako dudarik egin gabe, Gasteizko jatorrizko finkamenduak utzitako arrastoak dira horiek guztiak; lehen herrixka hartako arkitektura zurez eraikia zen oso-osorik. Erregistratutako egitura bakoitza berex azaldu izan dira lan asko eta askotan, eta ez dugu beharrezkotzat jotzen hemen berriro ere aipatzea. Zeramikaren edo kronologiaren ikuspuntutik garrantzitsuak direlako edo zeramikazko materialak agertu diren depositu mota ezagutzeko eta leku honek hainbat mendetan zehar bizi izan zuen okupazio handia ulertzeko beharrezkoak diren horiek baizik ez ditugu lan honetan aipatuko. Andra Maria plazaren ekialdeak baditu ezaugarri berezi batzuk, induskatutako gainerako eremutik ondo bereizten dituena. Alde honetan muinoko harriak mazelan behera egiten du, eta bertan ondoz ondo etorritako betegarriak egokitu dira, Gasteizko historiaren zati garrantzitsua jasotzen dutenak, materialak in situ kontserbatu baitira. Egoera hori posible gertatu da alde honi XVII. mende arte hilerri erabilerak eman zaizkiolako, eta XVII. mendetik aurrera plazaren erabilera publikoa; halatan, ezin hobe zigilatuta geratu da alde honetako zorupea. Identifikatutako egitura zaharrena trapezoide itxurako etxola-hondo bati dagokio. Zoruaren mailan eraikia dago, peri- Estratigrafian hurrengo egitura neurri ederreko eraikina da, eraikin sendoa, diametro handiko paldoek bermatua: longhouse delako baten itxura du. Eraikin honen oinplanoa artean ezezagun zaigu, partzialki baizik ez baitugu ezagutzen, ondorengo obrek ekialdea suntsitu zutelako eta hegoaldea artean induskatu gabeko estratigrafiaren azpian ezkutatzen delako. Hala eta guztiz ere, ekialdetik mendebaldera luzatzen den espazio angeluzuzena bereiz daiteke, handia (ca. 40 m²) eta mendebaldetik itxia paldoak egokitzeko lau zoloz inguratutako erreten apur bat kurbatuaren bidez (41.2 irudia). Zulo horietako bateko (18293. UE) eraikuntza-betegarria erradiokarbonoaren bidez aztertu eta VIII. mendearen azken herenaren eta X. mendearen arteko datazioa eskaini du35. Arreta berezia merezi duen beste egitura bat, kasu honetan katedralaren barruko aldean, Ebanjelioaren alboko habeartearen iparraldeko muturrean egokitutako etxola-hondo handia da. Harri naturalean irekitako gela bat da, trapezio itxurako Plazaren ekialdean hainbat zulo eta zanga bereizten dira, eta ikerketak bizi duen une honetan hareak ateratzeko zuloak direla uste dugu. Harea ateratzeko orduan sakonera apaleko (20 eta 40 cm bitarte) zanga eta zuloak egin zituzten, alubioizko deposituen mailaraino, kareharri margatsuzko geruza ukitu gabe. Harea hauek matrize buztintsuan murgildutako kuartzozko pikorren gorputzak eta matrize buztintsu eta burdin-zementudun hareharrizko pikor ertain eta txikiko legarrek osatuta daude. Atera eta gero, logikoa denez, zuloak zoruaren mailaraino berdinduko zituzten, eta aipatutako zuloak eta zangak bete egin zituzten. Betegarriok sobera geratutako harea eta legarrekin eta zeramikazko sorta garrantzitsuak dauzkaten zabor organikoekin –18814., 18909., 18911., 18950., 18951. eta 18959. UEak– osatu zituzten. 18950 UEko betegarria erradio-karbonoaren bidez aztertu eta VIII. mendearen bigarren erdialdearen eta X. mendearen arteko datazioa eskaini du37. X. mendearen38 hasieran amortizatu egin zituzten aurreko herrixka osatzen zituzten etxebizitzak. Horretarako betegarri batzuk baliatu zituzten zoruaren mailako egiturak egokitzen ziren paldo-zuloak eta etxola-hondoak betikoz galarazteko. Aipagarri dira, zeramikazko materialaren presentziari dagokionez, honako unitate estratigrafiko hauek:18056., 18169., 18338., 18830., 18362., 17877., 18056., 23953., 23950., 24004., 24011. eta 24115.a. X. mendean ondo sartua jada, halako garapen edo bilakaera gertatzen da eraikuntzan, etxe batzuen eraikuntza sendoagoa izango da, eta hormen aparailua nabarmen hobetuko da harrizko zokaloen erabilerarekin. Halatan, soilik zurean oinarritutako arkitekturatik bitariko arkitektura batera jauzi egin zuten, non teknika berrien erabilerarekin batera –harrizko zokaloak– tradizioaren araberako teknikek –etxe erabat zurezkoak– beren lekua duten. Izan ere, harrizko zokaloen erabilerak ez zuen zeharo baztertu zuzenean zoruaren gainean finkatutako paldoen gaineko etxeen eraikuntza, teknika biak esparru eta une kronologiko berean baliatu baitzituzten. Hala eta guztiz ere, alde bi bereiz daitezke induskatutako espazioaren baitan, bata iparraldean, gutxi gora behera katedralaren barruko aldea hartzen duena, eta bestea hegoaldean, Andra Mariaren plazan; bestelako eraikuntza bilakaeraren isla dira bi aldeak. Iparraldean nagusi dira tradizionaltzat jo ditzakegun eraikuntza teknikak, 3. Aldian harresia eraiki zuten arte soilik zura erabili baitzuten eraikuntzetan. Aitzitik, hegoaldeak bere egin Alde hau berriro urbanizatzeko xedean eraitsitako egiturak, itxura batean espazio berriaren ardatza izango den kalea oztopatzen duten etxebizitzak baizik ez dira izango. Horrenbestez, kalearen trazuan altxatzen ziren eraikinak baizik ez zituzten eraitsi, eta gainerakoek zutik jarraitu zuten41. Geroago, lur-eremua berdindu egin zuten aldi edo etapa bitan. Lehenengoan hainbat tona lur ekarri zituzten inguruko leku batetik espazio osoa berdintzeko xedean, eta bigarrenean eraikin berriei (kalea, etxebizitzak eta beste) leku egiteko guneak egokitu zituzten banan bana. Berdintze lan hauei dagozkien eta zeramikazko materialak zeuzkaten unitate estratigrafikoen artean honako hauek dira aipagarri: 23863., 23881., 23902., 23909., 23910., 23922., 23930., 23946. eta 23948.a. 23930. UEa erradio-karbonoaren bidez aztertu eta jarduera hau XI. mendearen lehenengo erdialdean kokatzen du42. Lur-eremua berdindu eta prestatu ondoren espazioa urbanizatzen hasi ziren, eta gutxienez bi gelaz hornituriko etxe bi eta mendebaldetik mugatzen dituen kalea dira eraiki zituzten eraikinetan aipagarrienak. Katedralaren hegoaldeko egungo habeartea izan zen etxebizitzetako bat (K1 etxea) kokatzeko aukeratu zuten lekua. Etxe hau eraikitzeko teknika berria da aurrez dokumentatutakoekin alderatuta (45.7 irudia). Sistema berria zurezko habe etzanen erabileran oinarritzen zen: aldez aurretik landu ondoren –sekzio angeluzuzena edo koadrangularra erdiesteko– habeak horizontalean paratzen zituzten eta tartean paldo bertikal bat. C-14ren bidez aztertutako zoruak, etxe honetan bideratutako berritze lan bati dagokionak, XI. mendeko datazioa eskaini du43. Etxebizitza horrezaz gainera, bigarren etxebizitza bat dokumentatzen da hegoaldean (A2 etxea), "longhouse" delakoa altxatzen zen espazioan eta geroago harrizko zokaloekin eraikitako zazpi etxeetako bat egon zen lekuan, hain zuzen ere (45.5 irudia). Mendebalderago baina, antzeko ezaugarriak dituen beste eraikin bat erregistratzen da (G2 etxea); honako hau oso suntsituta dago, baina bertako zoruak (17572. UE) Nafarroako Santxo IV.aren garaiko txanpon bat, 1054-1056 bitartean datatua, eskaini zuen. XII. mendearen lehenengo erdialdera harresiari barruko aldetik itsatsiriko eliza bat eraikitzen hasi ziren (45.3 eta 47.1 irudiak). Hasteko, lur-eremua egokitzeko lanak egin zituzten, nagusiki lur-eremua berdintzeko lanak, eta alde honetan eraikiriko etxe zaharrak eraitsi egin zituzten. Elizak habearte bat eta burualde kurbatua izan zituen, oinplanoa harresiaren trazuari egokitu zitzaion, eta harresiak elizaren beraren iparraldeko itxiturarenak egiten zituen. Albo batean kontrahorma sendoak altxa zituzten –zimenduak dokumentatu ditugu–, eta hauek funtzio bikoitza zuten: batetik habeartearen oina berdintzea, eta bestetik euren artean alboko kaperentzako lekua egitea. Eliza honen inguruan nekropoli bat osatu zen. Nekropoli hau hegoaldean, Andra Maria plazan –ekialdetik eta mendebaldetik kale bik mugatutako espazioan (45.4 irudia)–, eta iparraldean, Brulleria plazan eta Andra Maria kantoiaren ondoan, dokumentatu da. Hilobiek aurkezten duten norabideak –elizaren biraketa-ardatzaren paraleloan egokituta baitaude– eta irizpide estratigrafikoak aintzat harturik, nekropoli hau elizari estu lotuta dagoela esan behar dugu. 40 lagun baino gehiagoren gorpuzkinak, hobi soiletan egokituak, kasu batzuetan paretetan hartxabalekin eta estalirik, geratu ziren agerian, hileta izaerako depositurik gabe eta ekialdetik mendebaldera begira. Hilobi bateko betegarri batek (17580. UE) Aragoiko Alfontso I.aren garaiko (1109-1126) txanpon bat eskaini zuen, eta eskeleto bati (24. ehorzketa) erradio-karbonoaren bidez egindako azterketak XII. eta XIII. mende arteko kronologia eskaini zuen45. Edozein kasutan, betegarri hauetan berreskuratutako zeramikazko materiala ez dugu lan honetara jaso batez ere oso zati txikitan daudelako eta hondakin izaera dutelako. Honenbestez, eliza eraiki eta gero etxe berri bat (A3 etxea) eraiki zuten alde honetan, eta horretarako betegarri lodi bat egokitu behar izan zuten harresiaren eta ekialdeko kalearen arteko alde nabarmena berdintzeko xedean. Etxebizitza honen ezaugarri teknikoak aurrekoen antzekoak dira: harrizko zokaloen gainean txirikordatutako adarrez egindako paretak altxatzen dira, buztinez estaliak, eta zanpatutako zoruak lurrean, beheko su edo sutegiekin. Hala eta guztiz ere, Une honetan aurreko aldietan eraikiriko etxebizitzak sute (17965., 17961. eta 17110. UEak) pakete lodi batera murriztuta geratuko dira, ikatzez, eraikuntza hondakin ugariez –teilak, harriak, paretetako buztin gorriztatuen zatiak– eta zeramika material oparoez osatua. Ez dakigu sute hark zer eragin izan zuen harresian eta elizan, baina baliteke elizak ere haren ondorioak nozitu izana. Izan ere, urte gutxi batzuk geroago, eliza txikiago bat eraiki zuten haren lekuan –bigarren eliza–, jarraian ikusiko dugun bezala. Sutea igaro eta gero, kaltetutako espazio osoa berriro ere urbanizatzeari ekin zioten. Plazaren mendebaldeko muturreko etxearen neurriak bikoiztu egin zituzten iparraldean erantsitako gorputz berriarekin (4. etxea) eta ekialdeko kalea zabaldu egin zuten ekialderantz, nekropoliaren mugaraino. Geroxeago, eraikinaren funtzionaltasuna aldatu egin zen aldi baterako labe baten (18138. UE) eraikuntzarekin, bertan ekoitziko baitziren bigarren elizako edo/eta tenplu-gotorlekuko teilaturako teilak (46. irudia. Cfr. "Erredura. Errekuntza sistemak"). Izan ere, eraiki eta gutxira labea apurtu eta teileriaren instalazio osoa (18137., 18148. eta 18168. UEak) berdintzen duten betegarri buztintsuekin amortizatu zuten, eta hegoaldean etxe berri bat eraiki zuten (A5 etxea). Nolanahi ere, tenplu honetako lanek luze jotzen zutenez, aldi baterako bigarren eliza eraiki zuten, gurtza ekintzak sasoi batez bertan bideratzeko. Bigarren eliza honen kokalekuaren hautua ez zuten ausaz egin, aurreneko eliza izan zen leku berean altxa baitzuten; izan ere, haren absidea berriro ere aprobetxatu zuten, aipatutako suteak eragindako kaltearen ondorioak jasan zituelako. Honenbestez, bigarren eliza hau habearte bakarreko eraikina da, abside erdizirkularra eta horma piko zuzena, iparraldetik harresiak itxita48. Inguruan nekropoli berri bat osatu zen, oinetan hilobiratze maila bi kontserbatzen dituena. Honenbestez ez dugu okerrik egingo aldi honen hasieran deskribatutako obretako batzuk Alfontso VIII.ak ekindako baina bere oinordekoek, bereziki Alfontso X.ak, jarraitutako tenplugotorleku berriaren eraikuntzari zegozkion lan konplexu eta luzeak bururatzen ari zirenean egin zirela pentsatzen badugu. Alfontso X.ak, tenpluaren obrak hasi zirenetik mende erdia igaro zirenean, zeharo aldatu zituen tenplu berria eraikitzeko irizpideak. Ildo honetatik, aurreko hirigintza osoaren eta biga- Alfontso X.arekin (1252-1284) hasi ziren Alfontso VIII.ak abian jarritako proiektuaren gaineko eliza "gotikoaren" eraikuntza lanak; lanok dira, hein handi batean, egungo katedralaren itxuraren erantzuleak49. Errege "Jakitunaren" obran sillarriz estali zuten tenpluaren barrualde osoa, eta burualdean leihoak eta gangak ireki eta eraiki zituzten. Era berean, lehendik libre geratutako espazioak itxi zituzten. Jarduera arkeologikoan deskribatutako aldi eta jarduera bakoitzari aplikatutako kronologia estratigrafiaren sekuentziaren, erradio-karbonoaren bidez lortutako datazioen, hainbat unitate estratigrafikotan aurkitako txanponen eta dokumentu erreferentzia batzuen araberakoa da. Honekin batera aurkezten den koadro analitikoan sekuentzia erlatiboaren eta datazio absolutuen arteko emaitzak batu ondoren aurkeztutako sekuentzia eratzen duten jarduera eta aldi bakoitzari emandako kronologiak ikus daitezke. ZERAMIKAZKO MATERIALA Andra Maria katedralean berreskuratutako materialak aniztasun handia du ezaugarri nagusi, nola zeramiken kategoriei dagokienean hala formen errepertorioari dagokionean; izan ere, hemen aurkezten den lanaren oinarri dira. Material hau aurkezteko orduan, arestian azaldutako bost aldiak izango ditugu bereizgarri, eta zeramika multzo bakoitzarekin batera erregistratutako formen berri emango dugu: • II. Multzoa. Pareta meheko zeramika trauskila. 1-II Eltzea eta 3-II Eltzea. • X. Multzoa. Ore argiko zeramika lakarra. Multzo honek ordezkaritza guztiz apala du, eta bertako zatikiek ez dute forma zehatz bat definitzeko aukerarik ematen. • II. Multzoa. Pareta meheko zeramika trauskila. 1-II Eltzea eta 3-II Eltzea. • IV. Multzoa. Espatulaz landutako zeramika. 4.1-IV Pitxerra eta 3-IV Ortza. • VI. Multzoa. Giro herdoilgarrian erretako zeramika sendogarri ugarirekin. Aurreko aldian baino zeramikazko corpus heterogeneoagoa eta anitzagoa ageri du: 3-VI Eltzea; 7-VI Eltzea; • VIII. Multzoa. Zeramika esleitua eta gorriz pintatua. Multzo honek ordezkaritza guztiz apala du, forma zehatz bat iradokitzeko modurik ematen ez duen zatiki bakar bat. 4. ALDIA. Aldi honetan desagertu egiten dira aurrekoetan dokumentatutako multzo batzuk (I., II., III., IV. eta VIII. multzoak), eta bi multzo berri agertzen dira, aurreneko beiratuak. • XIII. Multzoa. Zeramika beiratua ezti koloreko beiratuarekin. Multzo honek ordezkaritza guztiz apala du, 2-XIII Erredomarekin lotua. • VII. Multzoa. Zeramika esleitu arrunta. Oso ordezkaritza apaleko multzoa, 2-VII Pitxerra irudikatzeko modua eskaini duen zatiki bakar bat. • X. Multzoa. Ore argiko zeramika lakarra. Jada 2. aldian dokumentatu dugun produkzioa. Honako forma hauekin lotzen da: 8-X Eltzea eta 9-X Eltzea eta pitxer bat: 2-X Pitxerra. • XI. Multzoa. Zeramika esleitua beiratu lodi distiragabearekin. Ordezkaritza oso apaleko multzoa. Bertako zatikiek ez dute forma zehatz bat proposatzeko aukerarik ematen. • XIII. Multzoa. Zeramika esleitua ezti koloreko beiratuarekin. Ordezkaritza oso apaleko multzoa. Bertako zatikiek ez dute forma zehatz bat proposatzeko aukerarik ematen. • XIV. Multzoa. Ore zuriko zeramikak beiratu berdearekin. Ordezkaritza oso apaleko multzoa. Bertako zatikiek ez dute forma zehatz bat proposatzeko aukerarik ematen. • XV. Multzoa. Zeramika mikatsua beltzez pintatua. 3-XV Pitxerrari lotutako produkzioa. • XVI. Multzoa. Zeramika beltzez pintatua eztainu-zuriaren gainean. 6-XVI Pitxerrari lotutako produkzioa. • XVII. Multzoa. Ore zuriko zeramikak beiratu horixkarekin. Ordezkaritza oso apaleko multzoa. Bertako zatikiek ez dute forma zehatz bat proposatzeko aukerarik ematen. • XVIII. Multzoa. Zeramika mikatsua ezti koloreko beiratuarekin. Ordezkaritza oso apaleko multzoa. Bertako zatikiek ez dute forma zehatz bat proposatzeko aukerarik ematen. Inguru geologikoa nagusiki legarrek, hareharri karetsuek, limonitek eta argilitek osatzen dute, baina Ebro ibaiaren ertzean koaternatioko terraza alubiar eta alubio-kolubiarrak bereizten dira. JARDUERA ARKEOLOGIKOA Aztarnategi honetan bideratutako jarduerak premiazko hiru indusketa kanpainatara mugatu ziren. Kanpaina hauek 1995ean hasi ziren eta 1997an amaitu, legarrak ustiatzeko harrobi batean biltegiratzeko depositu batzuk ausaz aurkitu zirenean. 49. irudia. La Llanan bereiziriko silo-eremuaren kokalekua. Figura 49. Ubicación del campo de silos localizado en el término de La Llana. Arabako Foru Aldundiak diruz lagundurik eta Luis Gil Zubillagaren zuzendaritzapean bideratutako hiru kanpainetan zehar hamabost silo edo biltegiratzeko egitura erregistratu ziren, baita beste silo erdi suntsitutako bateko betegarri bat ere. Gorago adierazi dugun bezala, silook 100 metrotik gorako luzeran zeuden lerrokatuta, legarrak ustiatzeko harrobi baten parean. Indusketa egileek berek esaten duten bezala, bistan da legarra ustiatzeko lanek silo kopuru zehaztu gabe bat suntsituko zutela eta inguruko lursailak ere ukituko zituztela. Lur-eremuko geruza geologikoan induskatutako silo hauek ez zuten elkarren artean inolako harreman estratigrafikorik, ez eta gaineko beste egituraren batekin ere, hein handi batean, lur-eremua zeharo nahasi delako matrize geologikoraino. Izan ere, silo gehienen ahoak ebakita edo suntsituta ageri ziren. Azaletik hartuta, udare edo arrautza itxurako sekzioa dute, hondo laua edo erdiesferikoa eta ahoa, kontserbatuz gero, oso estua. 20 eta 35 hektolitro bitarteko edukiera dute. Hasiera batean aleak gordetzeko funtzioa bete zuten arren, lan arkeologikoek agerian utzi zuten biltegiratzeko egitura gisa erabili ondorengo une batean etxeko zabortegi gisa erabili zutela. Silo hauetako betegarriak "batez ere fauna hondakinez eta zeramikazko ontziez osatzen dira, era askotako harriekin eta kasu batzuetan sillarri txikien modura landuekin nahasirik. Beste aurkikuntza motak (harrizkoak, metalezkoak eta beste) askoz ere urriagoak dira" (GIL, 1998: 166). Uste ez bezala eta 13. eta 16. siloetako51 betegarrietan zeuden gai organikoak erradio-karbonoaren bidez aztertu ondoren, esan dezagun silook une ezberdinetan hasi zirela zabortegi gisa erabiltzen. Halatan, 16. siloa VII. mendearen bigarren erdialdearen eta IX. mendearen artean zabortegi gisa erabili bazuten ere, 13. siloa X. mendean edo XI. mendearen lehenengo erdialdean amortizatu zuten, eta kronologia horixe eman behar diegu testuinguruotan (16002. eta 13001. UEak) berreskuratutako zeramikazko materialei. Gainerako siloetan bereiziriko materialei begira, berriz, data biek mugatutako arku kronologikoa proposatzen da, hau da VII. mendearen bigarren erdialdearen eta XI. mendearen lehenengo erdialdearen artekoa. ZERAMIKAZKO MATERIALA Aztarnategi honetako zeramikazko materiala siloen arabera aurkezten da kronologikoko homogeneoak diren errepertorioak isolatzeko modua izateko xedean. Halatan, berex aurkezten da 13. eta 16. siloetan berreskuratutako materiala, eta elkarrekin 2., 3., 5. eta 10. siloetan aurkitutakoak. Multzo hauei lotutako formei dagokienez, zeramika multzo ezberdinen arabera landutako eltze forma hiru [1-I Eltzea; 3-II Eltzea; 3-VI Eltzea eta 7-VI Eltzea], pitxer bat [4.1-IV Pitxerra], ortza bi –horietako bat multzo biren arabera landuak– [1-V Ortza; 1-VI Ortza eta 4-VI Ortza] eta beste zeramika multzo biren arabera landutako pegarra [1.1-V Pegarra eta 1.1-VI Pegarra] dokumentatu dira. 13. siloan errepikatu egiten dira I. Multzoa. Zeramika trauskila eta VI. Multzoa. Giro herdoilgarrian erretako zeramika sendogarri ugarirekin, eta beste multzo bat gehitzen zaie: VIII. Multzoa. Zeramika esleitua eta gorriz pintatua. Eltze bat [6-VI Eltzea] eta pitxer bat [4.2-VIII Pitxerra] baizik ezin izan dira zehaztu. Interbentzioaren xede den finka hau "Mavilla" izenaz ezagutzen da, eta Estavilloko herrixkaren ekialdean dago, Armiñongo udalerrian (Araba), Burgetarantz doan eta "Santiago Bide" zaharrarekin bat egiten duen errepidearen bihurgunetik gertu. Arabako hego-mendebaldean dago herrixka, gutxi gorabehera 530 metroko altueran dagoen ibar txiki baten hondoan, hego-mendebaldean izan ezik beste alde guztietatik muino txikiek inguraturik; hego-mendebaldea Zadorra ibaiak utzitako korridoreak irekita dago, eta bertan egokitzen da N-1 errepidea, Gasteiz eta Miranda de Ebro lotzen dituen atalean. Iparraldean Burgeta eta Manzanos herriak ditu muga-herri, ekialdean San Formerio, mendebaldean Armiñon eta hegoaldean Lacervilla. Geologiaren ikuspuntutik, Zadorraren ibai-terrazen eta ibarreko lur-eremu tertziarioei dagozkien pikor fineko limonita eta hareharrien elkargunean kokatzen da. JARDUERA ARKEOLOGIKOA 124 lla Finka izenaz ezagutzen den orubean. 1997an gertatu zen hori, eta premiazko jarduera arkeologikoa jarri zen abian gutxi gora-behera 143 m2-ko azalera ukitzen zuten hondakinak dokumentatzeko eta baloratzeko xedean. Arabako Foru Aldundiak diruz lagundutako jarduera hau Javier Fernández Bordegarairen zuzendaritzapean garatu zen. Indusketa lanetan eta obren gaineko kontrol lanetan zehar hamazazpi silo bereizi ziren guztira, eta bakoitzak bere ezaugarriak zituen arren, ezaugarri komun batzuk zeuzkaten guztiek. Denak zeuden geruza geologikoan induskatuak, guztiak udare itxurako sekzioarekin, beheko aldea goikoa baino zabalagoa, ahora hurbildu ahala estutzen baitira. Perfil osoa kontserbatzen zuten siloen kasuetan, ahoak zigilatzen zituzten lauzak, estalkiarenak egiten zituztenak, erregistratu ziren. 5., 6., 7., 10., 11., 13., 14., 15. eta 17. siloek ez zuten kultura materialaren arrastorik eskaini, "hutsik zeudelako edo induskatzeko makinak iraulitako laborantza-lurretatik etorritako betegarriez beteta egonik, objekturik gordetzen ez zutelako". Aitzitik, beste siloak lur eta harrizko betegarriekin estalita zeuden, eta "zeramika, metal, eraikuntza elementu eta fauna hondakinak" bereizten ziren haietan, aleak gordetzeko lehenengo erabileraren osteko une batean etxeko zabortegi gisa berrerabili zituztelako erakusgarri (Fernandez Bordegarai, 1997: 5). Siloez gainera beste egitura batzuk dokumentatu ziren, esate baterako, harrizko hormak, hormen sendogarriak, kubetak eta paldoak egokitzeko zuloak. Dagokion memoria arkeologikoan kontsultatu daitezke egitura hauen ezaugarriak. Berriro ere, siloetako baten betegarrian utzitako gai organikoak erradio-karbonoaren bidez azterturik lortu dira datazio absolutu batzuk, eta hauek siloen amortizazio unea adierazten dute kronologikoki. Honako hauek dira Artziniegarekin muga egiten duten herri nagusiak: Ipar-ekialdean, Balmaseda; ekialdean, Laudio; hegoekialdean Amurrio; eta mendebaldean Villasana de Mena. Artziniegan bideratutako jarduera arkeologikoa Santutegiko Batzordeak eta Arabako Foru Aldundiak aipatutako tenpluan ekindako berritze lanen markora, habearteko zorua berritzeko lanen markora, biltzen da. Halatan, 1998. urtean, berritze lanekin batera erdiko habeartea zundatzeko beharra planteatu zen. Emaitzak oso positiboak gertatu ziren, eta tenplu osoa zabaleran induskatzeko egokitasuna planteatu zen. Hurrengo urtean gauzatu zen proposamena. Adierazi bezala, 1999an bururatu zen bigarren indusketa, eta lehenengoa bezala, Mª José Torrecilla Gorbearen zuzendaritzapean garatu ziren lanak. Jarduera berri honekin zabaldu egin zen aurrez ezagutzen zena, eta sekuentzia diakroniko aberatsa erregistratu zen. Halatan, erromatarren garaiaren azken alditik aro modernora bitarteko egitura eta testuinguru arkeologikoak bereizi ziren, Antzin Aroko azken mendeetan itxura batean gertatu zen abandonatze aldi batek etenda soilik. Azaletik hartuta, erromatarren garaiaren azken aldiko herri bati –V. eta VI. mende inguruan datatua– dagozkion egitura batzuetan du abiapuntua sekuentzia estratigrafikoak, baina egitura hauek aski nahasita utzi ditu gainean egokitutako barruti angeluzuzen txiki batek, Goi Erdi Aroko lehenengo eliza izan Egungo eraikinak, XV. eta XVI. mende bitartean eraikiak, aurreko tenplu "erromanikoa" amortizatzen du, eta bertan hasi ziren hildakoak hilobiratzen, hasiera batean hobi soiletan eta geroago hobi erregularretan. Nekropoli biek nabarmen nahasi zuten azpiko estratigrafia, eta betikoz galdu ziren Erdi Aroko testuinguru gehienak. Kontserbatu den testuinguru gutxi horietako bat habeartearen laugarren atalean kokatzen da, presbiterioaren eta erdiko habeartea eta Epistolakoa bereizten dituen azken pilarearen artean. Pakete buztintsu honetan (30. UE) ugari dira zeramikazko materialak eta harrizko hartxabalak. Betegarri honek lur-eremu naturalean irekiriko oin irregularreko zuloa betetzen du. Betegarria, aldi berean, XVII.-XVIII. mendeetako kaxadura modernoari dagozkion hilobiek ebakita dago. KRONOLOGIA Aztertutako testuinguruko harreman estratigrafikoek arku kronologiko aski zabala eskaintzen duten arren (ante quem XVII. mendea), 30. UEko zeramikazko zatiki bat termoluminiszentziaren teknikaren bidez datatzeko aukera izan dugu eta TL 1450 ± 20%55-ko data absolutua eskaini digu, gure garaiko 555 ± 290 urtearekin bat datorrena. Arku kronologiko zabal hori (III.-IX. mendeak) mugatu egin daiteke berreskuratutako zeramikazko materialek berezko dituzten ezaugarriak aintzakotzat hartzen baldin baditugu eta horien artean erromatarren garaiko zeramikazko ontzirik ez dagoela kontuan hartzen baldin badugu. Gabezia horrek aukera ematen digu datazioa VII. mendera atzeratzeko, eta ondorioz, VII. eta IX. mende bitartean kokatzen dugu testuinguru honen kronologia. ZERAMIKAZKO MATERIALA Buradon Gatzagan bideratutako jarduera arkeologikoa herrixkaren ipar-mendebaldeko muturrean kokatzen da, Ama Sortzez Garbiaren Elizaren oinen eta Laurel kaleko 11. eta 12. orubeetako eraikinen arteko bide-zor estuan.. Bastida udalerriko (Arabako Errioxa) Buradon Gatzaga herrixka 503 metroko garaiera duen muino txiki baten gainean kokatzen da, mendiez inguraturiko haranean, Ebro ibaitik oso gertu eta Buradongo gazteluaren oinetan; azken honek ematen dio izena herrixkari. Hegoaldetik eta ekialdetik Toloño mendialdeak babesturik eta mendebaldetik Ebro ibaiak, Conchas de Haro da Errioxako lurretaranzko igarobide natural bakarra, eta horrenbestez oso kokaleku geografiko estrategikoan egokitzen da. Iparraldean Ocioko herriarekin egiten du muga, hegoaldean Briñas herriarekin, ekialdean Toloño mendiarekin eta mendebaldean Ebro ibaiarekin eta Gasteiztik Logroñora doan errepidearekin. Laurel kaleko 11. zenbakian bideratutako jarduera arkeologikoa Buradon Gatzaga hiribilduko Azterketa Historiko Arkeologikoaren baitara biltzen da. Azterketa honek hiribilduko potentzial arkeologikoa ezagutzea eta etorkizuneko hirigintza jardueren aurrean arkeologia babesteko hartu beharreko neurriak, errealitateari egokitutako neurriak, kalibratu ahal izatea zituen helburu. Indusketa 1999an garatu zen Jose Luis Solaun Bustinzaren zuzendaritzapean eta Eusko Jaurlaritzak eta Arabarri enpresak finantzaturiko beste interbentzio batzuekin batera proiektatu zen; honenbestez, herrixka bere zabalera ia osoan zundatu zen. Hala eta guztiz ere, jarduteko beste espazio egokiagorik ez zegoelako aukeratu zen espazio hau, aipatutako bide-zorraren SITUACIÓN GEOGRÁFICA Solaun, 1999; Bengoetxea, Solaun, 2000. estuak zundaketa egiteko gutxi gora-behera 3 metroko zabalera gorena baizik ez baitzuen uzten; halatan, 12 m2-ko azalera baizik ezin izan zen induskatu. Edozein kasutan, indusketan lortutako emaitzek erraz gainditu zituzten hasierako zailtasun hauek guztiak, gure ustez hiribilduaren fundazioaren –1264. urtea baino pixka bat lehenago56– garaikideak diren egitura batzuk dokumentatu ahal izan baitziren. Oso xumea zen ukitutako zorupeko estratigrafia. Gure garaian osatutako azaleko mailaren (3001. UE) azpian XIV. mende amaieran57 datatutako beste geruza bat ageri zen (3002. UE), eta honek, aldi berean, geruza geologikoan eraikiriko hainbat egitura zigilatzen zuen. Hiru izan ziren hautemandako egitura nagusiak: silo bat, kanal bat eta egitura bien luzeran garatzen zen horma bat. Lan honi begira siloa baizik ez dugu aipatuko, siloa betetzen zuten betegarrietan zeramika sorta garrantzitsua erregistratu baitzen. Arestian adierazi bezala, 3002. UEak zigilatzen zuen siloak Estavillo eta Rivabellosa bezalako herrietan bereiziriko siloen antzeko tipologia erakusten zuen. Udare itxurako zuloa, geruza naturalean induskatua, leundutako zoru trinkoarekin. Sei geruzek betetzen zuten, eta horrek agerian uzten du biltegiaren erabilera izatetik etxeko zabortegiaren erabilera izatera aldatu zutela; ondorioz, ugari dira betegarriotan eraikuntza materialak (harriak, teilak eta beste) eta animalien hezur hondakinak Hala eta guztiz ere, bi geruzatan baizik ez ziren zeramikazko sorta garrantzitsuak erregistratu, beheko bi geruzatan (3022. eta 3026. UEak), amortizazioaren hasierako unea zehazten dutenetan. KRONOLOGIA Siloaren ahoa zigilatzen duen 3002. UEko mailak ante quem data bat eskaintzen digu siloaren barrunbean utzitako azken betegarriari begira, XIV. mendearen erdialdean. 3002. UEko geruzaren eta siloko azken betegarriaren artean interfazerik ez dagoela –edo gauza bera dena, 2002. UEko geruza siloa zeharo bete eta segituan egokitu zutela, tartean inolako suntsiketarik gertatu gabe– aintzat hartzen badugu, azpiko 3022. eta 3026. UEetako betegarriak XIII. mende amaieran edo XIV. mendearen lehenengo erdialdean egokitu zituztela aurre uste dezakegu, kronologia hori zeramikazko materialari begira ere baliagarria baita. ZERAMIKAZKO MATERIALA Interbentzioaren xede den orubea Rivabellosako hirigunean dago, Enrique IV kaleko 1. zenbakiaren eta Francisca Antonio de Salazar kaleko 2. zenbakiaren altueran. Rivabellosa Erriberabeitiako (Araba) udalerriko herrixka da, Arabako mendebaldean kokatua, 480 metroko garaiera duen ordokian, Baia eta Zadorra ibai arroen artean, Ebro ibaiarekin bat egiten duten puntutik hurbil. Kokaleku ezin hobe hau osatzeko edo, inguruetatik igarotzen da Astorga Bordelekin lotzen zuen erromatarren garaiko bideak (Iter XXXIV), geroago, Erdi Aroko merkataritzarako eta erromesaldietarako bide garrantzitsuenetako bat bihurtuko zenak, "Santiago Bidea" deituak. Honako muga geografiko hauek ditu: iparraldean Igaegi eta Quintanilla de la Ribera, ekialdean Armiñon eta Ribaguda, mendebaldean Komunioi eta hegoaldean Burgos lurraldeko Miranda de Ebro. 2000. urtean Enrique IV kalean bideratutako premiazko indusketa arkeologikoa etxebizitzei leku egiteko etxe baten eraikuntza lanetan zehar agerian geratu ziren silo batzuek eragin zuten. Jose Ángel Apellaniz Gonzálezen zuzendaritzapean eta Arabako Foru Aldundiak diruz lagundurik, gutxi gora-behera 200 m2-ko azalera duen orubearen mendebaldeko herena aztertu zen. Okupazio une edo aldi handi bik osatzen zuten estratigrafia. Lehenengo aldia aro garaikidean osatutako depositu eta egitura sail batek osatzen du (XIX. eta XX. mendeak); eta bigarren aldia Erdi Aroan kokatzen da, garai hartako zazpi silo eta biltegiratzeko egitura erregistratu baitziren. Aldi bien SITUACIÓN GEOGRÁFICA Silo guztiek antzeko neurriak eta morfologia erakusten dituzte. Udare itxurako zulo finkoak, hondoak gutxi gora-behera biribilduak, lur-eremu naturalean induskatuak. Silook zabortegi gisa berrerabili zituzten aleak gordetzeko hasierako erabilera ondorengo une batean; lurrezko pakete batek edo batzuek beteta ageri ziren, eta betegarri horietan harriak, animalien hezurrak eta zeramikazko hondakinak bereizi ziren. Egitura batzuetan utzitako materialaren bolumena oso eskasa zela eta datatzeko aukerarik ematen ez zuela aintzat harturik, lan honi begira ondoko silo hauetatik ateratako materialak baizik ez dira kontuan hartu: 1 (9. UE), 3 (15., 16. UEak), 4 (18. UE) eta 5 (23. UE). Aipamen berezia merezi du 1. siloko 9. UEko betegarriak, 21 eltze eta 12 ortza berdinek osatua (7 Eltzea eta 1 Ortza), zenbaitetan lantzeko eta erretzeko uneetako akatsekin58. Aztarnategi honetako eta inguruetako beste silo batzuetan dokumentatutako testuinguruetan ez bezala, silootako betegarriek ez diote etxeko hondakinen izaerari erantzuten, Rivabellosako herrian egokitutako buztinola bateko "artisautza" izaerako hondakinei baizik. KRONOLOGIA 132 loen mailaraino. Egoera horrek bultzaturik erradio-karbonoaren bidezko datazioa zehaztu beharra zegoen kronologia absoluturen bat erdiesteko xedean. Halatan, 9. UEko betegarritik (1. siloa) eta 18. UEko betegarritik (4. siloa) ateratako hezur hondakin batzuen datazioa zehaztu zen. 18. UEak VIII. mende amaieraren eta IX. mendearen59 arteko datazioa eskaini du, 9. UEak data hori IX.-X. mendeetara60 luzatzeko modua eskaintzen duen artean. Garai horretakoak dira testuinguru hauetan bereiziriko materialak. ZERAMIKAZKO MATERIALA Dudarik egin gabe, aztarnategi honetako zeramikazko multzo garrantzitsuena 1. siloan berreskuratutako testuinguruari dagokio, eta gorago azaldu dugun bezalaxe, 7-VI Eltzearen formako 21 eltzek eta 1-VI Ortzaren formako 12 ortzek osatua dago. Pieza hauekin batera, beste eltze mota bat [8-X Eltzea], gopor bat [1-VI Goporra], pitxer bat [1-VI Pitxerra], ortza batzuk [1-V Ortza eta 4-VI Ortza], bi pegar [1.1-V Pegarra eta 1.2-V Pegarra] eta tina bat [1-VI Tina] erregistratu ziren. Aurreko testuinguruan bezala, Erriberabeitiako udalerriko Rivabellosako hirigunean dago jarduera honen xede den orubea, Lope López de Ayala kalean. Aurreko atalean adierazi dugun bezalaxe, Arabako mendebaldean dago Rivabellosa, Baia eta Zadorra ibai arroen arteko ordoki batean, ibai biek Ebro ibaiarekin bat egiten duten puntutik hurbil. Geografiaren ikuspuntutik honako hauek ditu mugan: iparraldean Igaegi eta Quintanilla de la Ribera, ekialdean Armiñon eta Ribaguda, mendebaldean Komunioi eta hegoaldean Miranda de Ebro Lope López de Ayala kaleko orubean bideratutako jarduera arkeologikoa 2002. urtean etxebizitza bloke bateko zimendu lanetan zehar agerian geratutako silo bik eraginda dago. Egitura hauek lehen begiratu batean ezagutzen ziren ekialdeko eta mendebaldeko bazterretan, eta erdialdetik eta bertikalean ebakita ageri ziren. Silo bi horiezaz gainera, beste biren hondakinak aurkitu ziren geroago, hauek perfil osoarekin. Guztiak zeuden geruza naturalean induskatuak. Siloak aurkitutakoan premiazko indusketa bat bideratu zen F. Javier Ajamil Bañosen zuzendaritzapean eta Arabako Foru Aldundiaren diru laguntzarekin. Aztarnategiko estratigrafia siloetako betegarrietara mugatzen zen, gaineko estratigrafia suntsitua eta galarazia baitzegoen. Honenbestez, aurreneko silo biak induskatzera mugatu ziren lan arkeologikoak (1. eta 2. siloak), etxeko zabortegi gisa erabilietara, eta bazterrera geratu ziren beste bi siloak (3. eta 4. siloak), geruza naturaletik etorritako legarrez beteta zeudelako. 1. siloa depositu bakar batek betetzen zuen (1. UE), 2. siloa ondo bereizten ziren depositu bik betetzen zuten bitartean (1. eta 2. UEak). Kasu bietan lur oso iluneko betegarriak ziren, ikatz, harri, animalien hezur eta zeramikazko hondakinekin. KRONOLOGIA Berriro ere C-14 da testuinguru honi begira datazio absolutu bat eskaintzen diguna. 2. siloan utzitako lehenengo betegarriari (2. UE) dagokio aztertutako lagina, eta emaitzek aukera ematen dute lagin hori utzi zen unea, eta beraz, siloaren amortizazio unea XI. mendearen bigarren erdialdearen eta XIII. mendearen lehenengo erdialdearen arteko arku kronologikoan kokatzeko61. ZERAMIKAZKO MATERIALA Lope López de Ayala kalean kokatutako siloek zeramika multzo bi baizik ez dituzte eskaintzen: V. Multzoa. Zeramika mikatsua eta VI. Multzoa. Giro herdoilgarrian erretako zeramika sendogarri ugarirekin. Honako ontzi hauek erregistratu ziren: eltzeak [3-VI Eltzea; 5-VI Eltzea eta 7-VI Eltzea], pitxerrak [1-VI Pitxerra eta 4.2-VI Pitxerra], ortzak [1-VI Ortza], pegarrak [2-V Pegarra] eta tinak [1.1-V Tina]. San Prudentzio basilika, lehen San Andres basilika, Armentiako kontzejuan dago, Gasteizko udalerrian, hiri honetako hirigune historikotik bi kilometrotara, hego-mendebaldera. Muino baten ertzean kokatua dago, eta ingurutik igarotzen zen Astorga Bordelekin lotzen zuen erromatarren garaiko bidea, Iter XXXIV delakoa, geroago, Erdi Aroan jada, Santiago Bidea izango zena. Honako muga geografiko hauek ditu: iparraldean Gasteiz, mendebaldean Zuhatzu Gasteiz eta Gometxa, hegoaldean Berrostegieta eta Lasarte, eta ekialdean Aretxabaleta. Armentian bideratutako azterketa arkeologikoak epe ertainera garatu beharreko proiektu baten baitara biltzen dira. Proiektu honek San Prudentzio basilikaren eta inguruko balio historikoak, arkitektonikoak eta sinbolikoak era integral batean SITUACIÓN GEOGRÁFICA Lehenengo aldiari dagozkion indusketa arkeologikoak, A. Azkarate Garai-Olaunen zuzendaritzapean bideratuak eta Vital Kutxak finantzatuak, estrategikoki aukeratutako 4 gunetan garatu ziren, eta horietatik lehenengo hiruak dagoeneko amaituta daude. Jarduera hauen emaitzek arku kronologiko zabala eskaini duten arren, erregistratutako Goi Erdi Aroko sekuentziaren laburpen txiki bat baizik ez dugu aurkeztuko lan honi begira62. Hau da, egiaztatutako lehenengo herrixkaren aztarnetatik basilika erromanikoaren eraikuntza arte, XII. mendearen erdialdera arte. Adierazi bezala, dokumentatutako aurreneko aztarnak geruza naturalaren gainean egokitutako geruza eta putzu batzuk dira (1136. eta 1167. UEak), X. mende inguruan datatu daitekeen herrixka bati lotuak63. Aurreneko hondakin hauek XI. mendean amortizatu ziren 3,45 metro zabal eta 1,5 metro sakon zen hobi zirkular handi baten eraikuntzarekin; egitura hau ukitutako gune guztietan dokumentatu da. Hobi honen eta bere barrualdean aurkitutako egituren erabilera unearekin lotuta dokumentatzen dira zeramikazko material ugari eskaini duten hainbat geruza (1049., 1054. eta 2059. UEak). Euren eraikuntza une zehatza artean ezin zehaztu izan den arren, nahikoa argi dago amortizazioa XII. mende aldera gertatu zela, egun ikus dezakegun basilika erromanikoa eraikitzen ari zirenean, alegia. Izan ere, tenplu honetako zimenduak eraikitzeko prozesuak garbi erakusten du lan hauek bideratzen zirenean amortizatu zela hobi handi hura, 1052., 1058., 2049. eta 2058. UEek garbi azaltzen duten bezala. Basilika eraiki ondoren, nekropoli bat itxuratuko zen haren inguruan. Bestalde, eraikinaren hazkundearekin zerikusia duten beste obra batzuk egin ziren, baina horietan ez dugu sakonduko lan honi begira eta zeramikaren ikuspuntutik garrantzi txikikoak direlako. KRONOLOGIA Aztertutako zeramikazko errepertorioa nagusiki hobi delakoari, erabiltzen zen garaiari eta suntsituta zegoen garaiari, lotutako betegarriei dagokie. Hobi honen erabilerarekin lotutako betegarriak (1049., 1054. eta 2059. UEak) eta horietan berreskuratutako zeramikazko materialak XI. mendean edo XII. mendearen 1. erdialdean kokatu daitezke, XII. mendearen erdialdera hobia amortizatu egin baitzen Armentiako basilika erromanikoaren eraikuntzarekin. Honenbestez, hobia betetzen duten betegarriak (1052., 1058., 2049. eta 2058. UEak) –sacraria delakoaren suntsiketari lotuak–, XII. mendearen erdialdeko urteetakoak dira. ZERAMIKAZKO MATERIALA San Prudentzio Basilikan berreskuratutako materialen artean badira produkzio urri batzuk, eta ezin izan da horien formak zehaztu. Halatan, zeramika multzo lau erregistratu diren arren: V. Multzoa. Zeramika mikatsua; VI. Multzoa. Giro herdoilgarrian erretako zeramika sendogarri ugarirekin; IX. Multzoa. Esleitu gabeko zeramika gorriz pintatua eta XIII. Multzoa. Zeramika esleitua ezti koloreko beiratuarekin, soilik aurreneko biek aurkezten dituzte forma ezagunak. Hona hemen dokumentatutako errepertorio morfologikoak: eltze bat [7-VI Eltzea], produkzio bien araberako gopor bat [1-V Goporra eta 1-VI Goporra], pitxer bi [1.2-VI Pitxerra eta 8-VI Pitxerra], ortza bi [1-VI Ortza eta 6-VI Ortza], zeramika multzo bien arabera landutako pegar bat [1.1-V Pegarra eta 1.1-VI Pegarra] eta tina bat [1.1-V Tina]. Garai eta esparru geografiko jakin batean landutako zeramiken ezaugarriak zehazteak eta identifikatzeak, edo gauza bera dena, "erreferentziazko multzoak" bereizteak, aldez aurretik materiala ordenatzeko edo sailkatzeko lana eskatzen du, euren artean inolako loturarik ez duten materialen multzoa erregistro ulerkor bihurtzeko, eta sailkapena hizkuntza eta ezagutza tresna bihurtzeko xedean. Erdi Aroko mendeetako zeramikaren tratamenduak zailtasun berezi bat du, nagusiki zeramikak sailkatzeko irizpideak finkatzeko orduan ikerlarien artean adostasun edo uniformitate maila eskasa dagoelako. Gaingiroki, sailkapen mota bi daudela esan dezakegu: itxiak –hauetan aztertutako zeramikazko corpusaren ordenazioa eta etorkizunean jaso daitezkeen forma berriak mugatu egiten dira, mota-kopuru goren batean oinarritzen baitira, eskuarki 0-tik 9-ra– eta irekiak, nola egun hala etorkizunean beharrezko irizten diren zeramika mota guztiak aintzat harturik, operatibitate handiagoa eskaintzen dutenak. Hasiera-hasieratik ohartu ginen ezinezkoa zela tipologia tradizional bat osatzea, eta sistema ireki bat planteatzeko beharraz konturatu ginen, gaizki zehaztutako produkzioak baikenituen esku artean –kasu batzuetan pieza bakar batek osatuak–, "mota arkeologikoak" edo "ereduak" eskaintzeko nahikoak ez zirenak. Eta ez genuen ahantzi behar espezializazio, garapen eta hedapen maila aski mugatuta zuten produkzioak direla, eskuarki lurralde mailara mugatuak, eta inolaz ere alderatu ez daitezkeenak, esate baterako, erromatarren garaiko industria-produkzio eta produkzio espezializatuekin. Gainera, aztertutako testuinguruetan berreskuratutako zeramiken banaketaren esparru geografikoa aintzat hartu beharra du sailkapen honek. Honenbestez, Arabako lurraldean eta testuinguru kronologikoan eraginkorra izango zen eredu bat sortu behar genuen, baina eredu horrek baliagarria behar zuen, halaber, zeramikazko produkzio hauen presentzia dokumentatzen den inguruko beste aztarnategietan aplikatzeko, zeramikazko errepertorio berriak jasotzeko eta eransteko, azken batean geuk hasitako sailkapena aberasteko xedean. Premisa hauekin, gure lanak aurrera egiten zuen heinean zehaztu genuen aplikazio esparrua, ariketa induktibo baten moduan, non produkzioen presentziak edo absentziak mapa geografiko aplikagarria zehazten zuen. Batzuek kultura eremuak edo "régions céramiques"64 esaten diote horri. Ikerketaren egungo egoeran, lan honen aplikazio esparruak egungo Arabako lurralde historikoa, Bizkaiko eta Errioxako eremu zabalak eta Gipuzkoako, Nafarroako, Kantabriako eta Burgosko eremu hurbil batzuk hartzen ditu, VIII. eta XIII. mende bitarteko denbora markoan, hau da, Gasteizko herrixkaren egiaztapen arkeologikotik hasi eta Alfontso X.a "Jakintsuaren" garaiko Gasteizko katedral "gotikoaren" eraikuntzan amaituz. S. Gutiérrezek (1996: 43) penintsulako hego-ekialdeko zeramikazko produkzioa aztertzean azaltzen duenez, "sailkapen hau zehaztutako mugetatik at aplikatzen saiatzeak ez luke inolako zentzu historikorik izango, biztanleriaren izaerako faktoreak eta kultura izaerako inplikazioak ez liratekeelako bateragarriak izango". Xede horretan sistematizazio bat prestatu genuen, eta Espainiako Erret Akademiaren Hiztegian definitzen denez, "Sistematizatzeko ekintza eta horren ondorioa" da sistematizazioa, hau da, "sistema" edo "elkarren artean ordena baten arabera egituratutako gauzen multzoa, xede bat bila duena". Definizio hori aintzat harturik, "xedea" zehaztea da azken helburua, hau da, testuinguru geografiko, kronologiko eta kultural jakin batean gauzatutako emaitza materiala, zeinaren bidez material horiek sortu zituen gizartea ezagutu nahi den. Honenbestez, ezaugarri hauek dituen sistematizazio baten eraikuntza testuinguru jakin batera bildu behar da, aplikazio esparruak sekula ere ezin izango baititu ezarritako mugak gainditu; bestalde, mota bereko objektuek funtzio ezberdina izan dezakete testuinguru batean edo bestean, eta gure garaiko tresnekin alderatzen edo haiek berrosatzen saiatzen bagara ere, sekula ere ezin izango dute testuinguru bakoitzeko azterketa espezifikoa ordezkatu, gehienez ere erreferentziazko datuak eta kidetasun partzialak eskain ditzakete (Sestieri, 2001: 64). "Xedea" zehaztu ahal izateko, guri dagokigun gaian "zeramikaren formarekin" identifikatu beharra zehaztu ahal izateko, ondoz ondoko azterketa mailak bereizi genituen, zeramikazko material orok berekin batera daramatzan ezaugarri teknologiko, funtzional eta morfologikoak aintzat hartzeko modua eskain zezakeen praxiari jarraiki. 1. Gure aburuz funtsezkoa da sistematizazioa irizpide teknologikoetatik abiatuta hastea, azterketaren oinarrizko edo lehenengo maila osatzen baitute irizpide horiek. Maila horretatik abiatuta zeramikazko corpus osoan dauden produkzio sistema ezberdinak bereizi ahal izango ditugu. Zeramikazko produkzioaren eta berekin batera doazen produkzio eredu edo sistemaren bilakaera zeramikaren alderdi formaletan baino, orearen osaeran, egiteko tekniketan eta errekuntza sistemetan dute isla garbiagoa. Edo bestela esanda, produkzio eredu batzuk besteetatik bereizten dituztenak ez dira formak, baizik eta produkzio motak, zeramika sortzeko moduak eta teknikak, azken batean. Sarri askotan produkzio beraren baitan bereizten diren aldagai formalek bigarren mailako seriazio bat eskaintzen dute, gertatutako egiazko aldaketak ez 142 baina beste ezaugarri batzuk erakusten dituztenak, esate baterako, kronologikoak, estilo izaerakoak eta beste. Lehen azterketa maila hau ondoz ondo etorritako etapa bitan bururatu da, metodologiaren kapituluan zehaztutako lan-protokoloari jarraiki beti ere. Lehenengo etapa, begi biko luparen bidezko azterketa optikotik abiatuta, eta bigarrena mikroskopio petrografikoaren bidezko azterketatik abiatuta. Begi biko luparen azterketari esker zeramikazko 22 multzo bereizi ahal izan ziren; horietako batzuk ondorengo azterketa petrografikoek berretsi zituzten, eta beste batzuk, aitzitik, multzo berrietara bildu ziren. 60. irudian aurkezten den taulak garatutako lanaren prozesu osoaren eta zeramikazko hemeretzi multzoen azken egituraketaren berri ematen du; egitura hori elkarri atxikiriko osaera eta teknika izaerako hainbat alderdiren –buztin mota, oreari erantsiriko sendogarria, bururatzeko teknika, azalari emandako tratamendua, estaldura eta errekuntza sistema– baturaren emaitza da. Garrantzitsua da alderdi hau azpimarratzea, baliokidetasun-taulan hauteman daitekeen moduan multzoen azken egituraketa zenbaitetan ez baitator bat azterketa petrografikoen bidez, funtsean produkzioen osaera mineralogikoan oinarritutako azterketen bidez, bereiziriko motekin. Era berean, erregistratutako zeramikazko hemeretzi multzoen identifikazioa errazteko xedean eta geroago beste errepertorioekin alderatu ahal izateko xedean, begi biko luparen bidez egindako azterketetan baizik ez da oinarritzen euren ezaugarri teknologikoen deskripzioa. Nolanahi ere, laugarren kapituluan kontsultatu daitezke multzo hauek osatzen dituzten zeramikazko mota ezberdinen azterketa petrografiko, mineralogiko eta kimikoen emaitzak. Sarrera-atal honen amaieran behin betiko zeramikazko hemeretzi multzoen koadro analitiko bat aurkezten da, osaera eta teknika izaerako ezaugarriekin, haiei esleituriko funtzio serieekin eta kronologiekin batera. 2. Azterketaren bigarren mailak zeramikazko bilduma osoari egindako azterketa funtzionalean du abiapuntua. Banaketaren bigarren eskala honekin zeramika "sail" nagusiak bereizi nahi ditugu, funtzioaren ikuspegitik homogeneoak direnak, gorago adierazi bezala neurri, forma eta teknika ezaugarri jakin batzuen arabera diseinatuak eta emandako erabileraren arrastoak eskaintzen dituztenak, horiexek zehazten baitute piezak zertarako, zer erabilera emateko, sortuak izan ziren. 3. Azterketaren hirugarren eta azken maila sail jakin batera biltzen den zeramikaren formaren azterketan oinarritzen da. Honenbestez, sail bakoitzak forma zehatz bat du, eta sail bakoitzak oinarrizko edo funtsezko dituen ezaugarri morfologikoek zehazten dituzte formaren ezaugarriak, formen aniztasuna forma bakoitzaren sailaren testuinguru-faktoreek zehaztuta baitago. Gorago adierazten genuen moduan, zeramikaren forma dataziorako tresna garrantzitsua da, kronologia-arku aski zehatzak eskaintzeko gai da, eta aldi berean, erregistro arkeologikoari atxikiriko beste alderdi batzuei buruzko informazioa eskaintzen digu, esate baterako, espazioaren funtzionaltasunari, garapen mailari eta beste batzuei buruzkoak. Ondoz ondoko zenbaki arabiar batez definitzen da, forma zehatzaren aldagaia adieraziz (esate baterako, 1. Pegarra). Horrek ez du esan nahi forma jakin baten baitan bigarren mailako ezaugarrietan oinarritutako aldagaiak –ezpainaren perfila edo giderraren kokalekuaegon ez daitezkeenik. Hauek, bere aldetik, aurrekoari gehitutako zenbaki batez adierazten dira (esate baterako, 1.1 Pegarra). secundaria que no muestran los verdaderos cambios, sino otra serie de aspectos como pueden ser afinadas cronologías, estilos, etc. Forma bakoitzaren deskripzioa errazagoa eta uniformeagoa izateko xedean, fitxa analitiko bat prestatu da. Fitxa hau S. Gutiérrezek beste lan bati begira diseinatutako eskeman oinarritzen da (1996: 72). Eskema honek arlo komun batzuk ditu: Deskripzioa, ezaugarri morfologikoena. Dekorazioa, teknikaren deskripzioa eta apaintzeko motiboak. Banaketa-esparrua. Atal honetan formak izan duen banaketa-esparruaren berri ematen da: bertakoa (herrixkara edo produktua egiten den mugaldeko eremuetara mugatua), lurraldekoa (hitz hori erabiltzen dugu lan honen aplikazio-esparruan egindako trukeak, grosso modo, egungo Arabako Lurralde Historikoarekin bat datorrena. Zenbaitetan, maila honetan egindako merkataritzak irismen maila aski apala zuen, hogei kilometro besterik ez, edo aski handia, Errioxatik Bizkairaino eta Gipuzkoaraino dokumentatutako 1. Pegarraren kasuan, esaterako) eta lurraldez gaindikoa (izenak berak adierazten duenez, lurraldetik haratago egindako trukeak biltzen dira atal honetara, elkarrengandik urrutira dauden lurraldeen artekoa, esate baterako 9-X Eltzearen kasua, Palentziako Olleros de Paredes Rubias buztinolan eginda berrehun kilometro baino urrutirago dauden Logroño eta Gasteiz bezalako hirietara igortzen baita). Gainera, lan honetan nola ikuspegi morfologikotik hala ikuspegi teknikotik zehaztutako formekin bat datozen formen –argitara emandako edo argitara gabeko jarduera arkeologikoak bizi izan dituzten aztarnategietatik etorriak– kokaleku geografikoa adierazten da. Atal honetara bildutako aztarnategiek ez dute erreferentzia bibliografikorik, materiala zuzenean kontsultatu baita dagokion zentroan edo lurralde museoan. Antzeko motak, hurbileko testuinguru kronologiko eta kulturaletan aurkituak, eskuarki euren errepertorioen bibliografia kontsultaturik zehaztutako antzekotasun formaletan oinarrituak. Erreferentzia bibliografiko gehienetan teknika eta osaera ezaugarriak adierazten ez direnez edo behar bezala adierazten ez direnez, zaila da forma berdinekin identifikatzea. S. Gutiérrezek adierazten duen bezala (Ibidem: 72) "antzekotasun horiek ez dira produkzioaren identitate baten erakusgarri, baina kultura giro berera eraman gaitzakete, herri edo tradizio komun bat bizi duen girora". Bibliografia tradizionalari jarraiki "bertako tradizioaren" arabera landutako zeramika mota da, ore bigunekoa, itxuraz trauskila, esleitu gabea eta oso pareta lodiekin (7 eta 10 mm bitartean). Egiteko eran, eskuz deituriko modalitatearen arabera, eta sendogarri lodi, ugari, oso homogeneo eta inguru angelutsuak erantsirik, dituzte produkzio hauek beren ezaugarri nagusiak. Izaera geologikoaren arabera, sendogarri karbonotsuetan eta kuartzitatsuetan sailka daitezke sendogarri horiek. Sendogarri horien presentzia eta absentzia aintzat harturik, azpi-multzo bi bereizi dira: • Ia Multzoa. Karbonatoekin (kaltzita-kristalak eta kareharriak) eta kuartzoekin sendotutako zeramika trauskila. Kuartzo batzuk karbonoz aberastuta daude, eta erronbo itxurako poro edo bakuoloak uzten dituzte. Era berean, bakuolo angeluzuzenak eta ildaskatuak hautematen dira hondoan, jatorrian landare izaerako sendogarriak erabili zituztelako erakusgarri. Kasu batzuetan leunduta dute azala. Piezak 1 edo 2a Motako labeetan erreko zituzten, eskuarki giro murriztailean, baina erre osteko prozesuan zehar labe irekietan landuko zituzten. Horrek eragiten du ontziek azalean oso kolore irregularra izatea, tonu grisaxka ilunetatik (5YR 7/1, 5YR 4/1 edo 7.5YR N3) marroietara (7.5YR 5/4 edo 10YR 7/3) eginez, su-garrek zuzenean eraso izanaren ondorioz orin edo orban ugariekin. Zeramikazko orean sendogarri gisa kaltzita eta gehlenita erabili izanak iradokitzen du piezak erretzeko tenperaturak 800ºC ingurukoa behar zuela. Gainera, buztinari kaltzita erantsita errazagoa da plastikoegia den orea maneiatzea, buztinaren antzeko hedapen-kurba du, hausturak saihesten dituena, oso osagai zeramiko gogorra sortzen du eta bero eroale eta kontserbatzaile bikaina da. Hortaz, oso egokia da sukaldeko zeramikak egiteko (Olaetxea, 2000: 73). Jatorria Bertakoa. Tokian tokiko produkzioez hitz egin genezake, baina ez gaude jatorri geologiko jakin bat bereizteko moduan Zeramikazko produkzio honen errepertorio morfologiko-funtzionala beti ere lotzen da sukaldeko zeramikarekin (eltzeak eta kazolak), beste zeramikazko multzoetan ageri ez diren forma guztiz bereziak dituztenekin, II. III. eta VI. multzoetan askoz ere portzentaje apalago batean errepikatzen den 1. eltzea salbuetsita. Bigarren zeramika mota honek, aurreko multzoan bereizten diren ezaugarri batzuk izan arren –sukaldeko zeramikari lotua eta karbonato handiekin (kaltzita-kristalak eta kareharriak) sendotua–, multzo hartatik bereizten dituen ezaugarri berezi batzuk diru. Hasteko, zeramika egiteko beste teknika baten erabilera hautematen da, tornu txikian egina, ertz ondo zehaztuak eta ildaska lodiak sortzen dituenak errotazioaren ondorioz. Gainera, oreek kaltzita gutxiago dute eta matrizean kuartzo autigenikoak eta piroxeno zatikiak bereizten dira. Osaera mineralogiko honek zerikusi zuzena izan lezake pareten lodieran hautematen den murrizketarekin –4 eta 5 mm bitarte–, eta gisa horretan emendatu egiten zuen piezak talka termikoarekiko erresistentzia. Hala eta guztiz ere, sukaldeko zeramiken pareten lodiera murriztu nahi izatera kaltzio-karbonatorik gabeko buztinak erabili behar dira eta tenperatura altuetan erre behar dira, eta multzo honetan ez dira aukera teknologiko hauek aurreikusten. Aurreko multzoarekin gertatzen den bezala, 800ºC inguruko tenperatutan erre zituzten pieza hauek. Bertakoa. Triasikoarekin lotutako diapiroren batetik gertu dauden eta sedimentuz aberastuta dauden aldeetan, seguru asko Urduñako herri bizkaitarrean eta Maeztu, Murgia, Gesaltza Añana, Buradon Gatzaga eta Urizaharra herri arabarretan. Kronologia Aurreko multzoarekin gertatzen zen bezala, zeramika mota hau sukaldeko zeramikarekin lotzen da, sutan erabiltzeko zeramikarekin. Zehatz esateko, eltze mota bi dira, eta horietan esanguratsuena 3. Eltzea da. Eltze hau, V. eta VI. zeramika taldeetan ere landua, erraz bereizten da duen perfilagatik eta dekorazio ildaskatuagatik. Caracteres tecnológicos Zeramikazko zatiki bakar batek ematen du zeramikazko multzo berri hau osatzeko aukera; hortaz, zaila da multzo honen ezaugarriak eta irismena zehaztea. Aurkitutako zatikiek ukitzean ore latza eta ehundura lakarra erakusten dute, kaltzitazko eta kuartzozko sendogarri ugariekin. Orean kaltzitak angelutsuak dira eta kuartzoak biribilduak. Aurreko bi motekin gertatzen den bezala, azalean ugari dira bakuoloak kaltziten karbonatazioaren ondorioz. Errekuntza-giro murriztailean landua, itxura batean tornu txikian landua izeneko prozeduraren bidez egina da, baina zatar batekin gainazala leunduta duenez gero, ezin dira ezaugarriak ondo nabari. Kolore gris argia du (10YR 7/1) edo gris (10YR 6/1) oso berezia. Pieza erretzeko erabilitako sistemari dagokionez, oso zaila da zatiki bakar batetik abiatuta zein labe motatan erre zen zehaztea, baina gure ustez lehendik dokumentatutako edozein sistemaren antzeko sistema bat erabili zuten. Jatorria Zehaztu gabe. Ez dago jatorri jakin bat proposatzeko nahikoa irizpide petrografikorik, baina Arabako lurraldearen baitara mugatu behar da, eta honenbestez, ezin bazter daiteke bertako jatorria izatea. Kronologia Zeramika mota berria, ezaugarri nagusi gisa piezen kanpoko aldeari espatulaz emandako tratamendua duena. Ondorioz, halako distira ematen zioten piezari, eta ukitzean leuna ematen zuen xaboiaren antzera. Zenbaitetan zatikiak nabari higatu eta narriatu dira eta ez dute izandako tratamendua bereizten uzten. Irizpide kronologikoen arabera, ondoz ondotik etorritako une bi bereizi dira, lehenengo eta bigarren belaunaldiak deituak, hurrenez hurren. "Lehenengo belaunaldia" deituan (IX.-XII. mendearen 1. erdialdea), espatulaz piezaren azal guztia landu zutela ikusten da, eta paraleloan eta eskuarki horizontalean egokitzen diren marrez osatutako sareak ageri dituzte. Geroago, "bigarren belaunaldia" deituan (XIII. mendea), lepotik edo sabelaren erdialdetik behera aplikatzen da espatula, eta hauetan ere ohikoak dira bertikalean egindako trazuak. Azpi-multzo hauetara biltzen direnen osaeraren ezaugarriak aipatutako V., VI. eta VII. multzoetara bildutakoen ezaugarri berak dira; beraz, ez ditugu berriro ere izango aztergai. Eskuarki giro murriztailean erretako piezak dira eta ondoren giro herdoilgarrian landuak. Horrenbestez, tonu hori gorrixkak dituzte (7.5YR 6/6) edo gorri argiak (2.5YR 6/6), orban ilunekin giro murriztailean erre izanaren ondorioz. Edozein kasutan, aipagarri dira giro murriztailean erretako "zeramika griseko" pieza batzuk. Tornu txikian izeneko teknikaren arabera landuta daude. Pieza hauek erretzeko garaian lortutako gutxieneko tenperatura 800ºC-koa izango zen. Azaldutako ezaugarri teknologikoak aintzat harturik eta beste lurralde batzuetan azaldutako antzeko piezekin egindako konparazioak kontuan harturik, gure piezak egiteko orduan 3a Motako (esate baterako, Mas-Vieleko 1. Labea, Argelliers, Hérault, giro herdoilgarrian erretako zeramika espatulaz landuaren produkzioari emana), 3b Motako (Haute Garonneko Palaminyko labeak edo Lot eta Garonneko Cezeracekoa), 3c Motako (Girondeko Lormonteko labea) eta 3d Motako (Kataluniako zeramika grisa egiteko erabiliak) labeak erabili zituztela iradoki dezakegu. Caracteres tecnológicos Zehaztu gabe. Pieza hauen osagaien ezaugarriak aintzat hartzen baditugu, sedimentuak ibai baten uren mendeko arrotik ekarriak direla esan behar dugu. Kronologia Ondoz ondo etorritako une bi bereizi ditugu, lehenengo eta bigarren belaunaldiak deituak. "Lehenengo belaunaldia" IX. mendearen eta XII. mendearen lehenengo erdialdean garatzen da, eta "Bigarren belaunaldia" XIII. mendetik aurrera. Errepertorio morfologiko-funtzionala Zeramika mota honekin landutako formak arestian azaldutako belaunaldi bien arabera ere sailkatu daitezke, une bietan dokumentatutako pitxer mota bat (4. Pitxerra) eta ortza bat (4. Ortza) alde batera utzita, bestelakoak baitira errepertorioak. "Lehenengo belaunaldira" biltzen dira, gainera, ortza bat (3. Ortza) eta gopor bat (1. Goporra). "Bigarren belaunaldira" biltzen dira eltze bat (10. Eltzea), pitxer bat (7. Pitxerra) eta bi azpil (1. eta 2. Azpilak). 4.1-IVa Pitxerra. La Llanako (Bastida) aztarnategian erregistratutako ontzia VII. mendearen 2. erdialderik aurrera datatu litekeen arren, beste testuinguruek IX. eta XI. mende bitartean kokatzen dute. XIII. mendearen 2. erdialdean, berriro ere landuko zituzten mota honetako ontziak.. Zeramika mota honekin landutako piezek kalitate oneko azken ukituak dituzte, tornu txikian izeneko teknikaren arabera landutako ontziak dira, aski meheak eta 800 eta 900ºC bitarteko tenperaturetan erreak, 3 Motako labeetan seguruenik. Jatorria Mota hau VIII. mendeaz geroztik ezagutzen den arren, bere presentzia XII. mendean orokortu zen, eta XIII. menderako nagusi zen. Errepertorio morfologiko-funtzionala Arestian azaldutako konplexutasuna eta heterogeneotasuna kontuan harturik, ez da harritzekoa zeramika mikatsuarekin egindako ontziek errepertorio morfologiko-funtzional handia izatea, erregistratutako ia serie guztiak hartzen baititu bere baitan. 181 Kolorea. Color Hori gorrixka (5YR 6/6), gorri argia (2.5YR 6/6, 6/8) edo grisa (7.5YR N6). Amarillo rojizo (5YR 6/6), rojo claro (2.5YR 6/6, 6/8) o gris (7.5YR N6). Deskripzioa. Descripción 1. Pegarraren anaia txikia dela esan genezake, nahiz eta oraingoan deskribatzen dugun forman perfil aniztasun handiagoa dagoen; halaz ere, ez dute forma berritan bereizteko modua eskaintzen. Azaletik hartuta, hondoa laua du eta gorputza arrautza itxurakoa, kono-enbor ireki edo itxiaren formako lepoa, ertz jarraitua eta zimikoan hartutako mutur isurlea, azken hau xingola-gider ildaskatuaren parean. Itxurazko edukiera: 2,3 l.; kontserbatutako goiko diametroa: 10 eta 12 cm bitartean; kontserbatutako beheko diametroa: 10 cm; kontserbatutako altuera: 21,8 cm. Ezpainaren eta giderraren abiapuntuaren arabera, beste bi forma bereizi dira: 192 0 1 2 3 4 5 50 1-V PEGARRA CÁNTARO 1-V Kolorea. Color Nagusiki arrosa (7.5YR 7/4), hori gorrixka (5YR7/8, 6/6 edo 6/8) eta gorri argia (2.5YR 6/8). Mayoritariamente rosa (7.5YR 7/4), amarillo rojizo (5YR7/8, 6/6 ó 6/8) y rojo claro (2.5YR 6/8). Deskripzioa. Descripción Oso perfil xumeko ontzia da, 1-VI Pegarraren antzeko ezaugarriak dituena, aldaketa berriren batekin baina, esate baterako, kono-enbor irekien formako lepoak. Azaletik hartuta, hondo lauko ontzia da, arrautza itxuraren joerako gorputza, sorbaldak ondo bereiziak kono-enbor itxiaren formako lepotik edo lepo ahurretik. Ahoaren ertza pixka batean kanpoko aldera irtena du eta zimikoan hartutako mutur isurlea du xingola-gider ildaskatuaren parean. Giderra ezpainaren paretik edo azpitik abiatzen da gorputzaren diametro handieneko alderaino. Azala askotan jana du paretak arinagoak izateko, 6 mm-tik 3 mm-ra eginez, eta hori guztiz berezia da kontuan badugu geroagoko testuinguruetan (XIII. mendearen 2. erdialdean) antzeko efektu bat lortzen dela espatulaz lantzean edo distira ematean. Ontzi batzuek "a posteriori" egindako zulotxo batzuk dituzte, 2 mm diametrokoak. Itxurazko edukiera: 7,4 eta 8,7 l. bitartean; kontserbatutako goiko diametroa: 9 eta 15 cm bitartean; ustezko beheko diametroa: 10 eta 17 cm bitartean; ustezko altuera: ca. 36 cm. Ezpainaren eta giderraren abiapuntuaren arabera, beste bi forma bereizi dira: 196 Kolorea. Color Marroi argia (7.5 YR 6/4) edo hori gorrixka (7.5YR 7/6, 6/6). Marrón clara (7.5 YR 6/4) o amarillo rojizo (7.5YR 7/6, 6/6). Deskripzioa. Descripción Neurri handiko ontzia, hondo laua, arrautza joerako gorputza, lepo ahurra edo kono-enbor itxiaren formakoa, motza –sorbaldatik ondo bereizia–, eta ertz jarraitua. Ontzi hauetako batzuek "a posteriori" egindako zulotxo zirkularrak dituzte gorputzaren beheko aldean; horien artean aipagarria da 5 zulo kontserbatu dituen pieza bat (jatorrian gutxienez 7 zulo izango zituen), zulo bakoitza 3 mm-ko diametroarekin (zulo horiek zirkulu bat itxuratzen dute aldi berean). Itxurazko edukiera: 27,9 l.; kontserbatutako goiko diametroa: 13 eta 17 cm bitartekoa; kontserbatutako beheko diametroa: 15,5 eta 21,5 cm bitartekoa; kontserbatutako altuera: 42,5 eta 58,6 cm bitartean. Hainbat aldagai ditu forma honek: Aztertu ditugun zeramikazko testuinguruetan honakoa eta aurreko zeramikazko multzoa dira produkziorik ugarienak, hauekin biekin osatzen baita dokumentatutako zeramikazko errepertorioaren –sukaldekoak, mahaikoak, elikagaiak garraiatzeko eta gordetzekoak– atal handi bat. Multzo honetara bildutako zeramikak esleipen eskasa du ezaugarri nagusi, eta sendogarri ugari hautematen dira orean. Osaeraren ikuspuntutik, handiak dira buztinean ageri diren sendogarrien maiztasunean eta neurrietan dauden aldeak, pieza batzuetatik besteetara alde nabariak hautematen baitira. Azaletik hartuta, oreari kuartzo ugari gehitu zioten –batzuk desagertu egin dira eta poro biribilak utzi dituzte haien lekuan–, eta kopuru apalagoan burdin-oxidoak edo/eta zeramika apurkiak, mika zatikiak eta karezko nodulu zuriak. Nola kuartzoak hala zeramika apurkiek erraztu egiten dute berozabalkuntza, eta saihestu egiten dituzte hausturak errekuntzan zehar. Era berean, bakuolo luzanga eta ildaskatu batzuk hautematen dira, errekuntza prozesuan zehar desagertutako landare-sendogarriei dagozkienak. Teknikaren ikuspuntutik tornu txikian izeneko prozeduraren arabera landuak dira. Azalaren kolorea nagusiki hori gorrixka da (5YR 6/6, 6/8, 7/6 edo 7/8), baina ondo asko hautematen ere dira tonu marroiak (7.5YR 5/4 edo 5/2), gorri argiak (2.5YR 6/6) eta arrosak (7.5YR 8/4), lehenengo errekuntzaren ostean giro herdoilgarrian landu izanaren ondorioz. 5. Eltzeak hausten du arau hori, giro murriztailean landutako "zeramika grisa" baita nagusi hartan. Itxura batean ontzi batzuek kontserbatu egin dute kolore marroi, gorri argi edo grisezko engobe edo patina bat, orea artean gogortu gabe zegoenean zatar batekin egindako leunketarekin nahas daitekeena. Errekuntza sistemak hizpide izateak eremu guztiz espekulatzaile batean sartzea ekartzen duen arren, zeramikazko multzo honen ezaugarriak kontuan harturik 3 Motako labeak egon eta erabili zirela esatera ausartzen gara, piezok beti ere erre baitira 800ºC-tik gorako tenperaturetan. Bertakoa. Pieza hauen osagaien ezaugarriak aintzat harturik, sedimentuak ibai baten uren mendeko arro batetik ekarriak direla, diapiroekin (Triasikoa) lotutako ekarpenekin, esan beharra dago. Sedimentuok eskuarki gaizki oratuta daude eta neurri ertaineko eta handiko sendogarri ugari dituzte. Ezaugarri hauetatik abiaturik, Baia ibaiaren arrotik ekarria dela uste Caracteres tecnológicos Aski kronologia zabala erakusten du, gutxienez VIII. mendetik XIV. mendearen erdialdera arte, eta nagusi izan zen tarte horretako aurreneko mendeetan. Errepertorio morfologiko-funtzionala 223 81 Kolorea. Color. Hori gorrixka (5YR 7/6). Amarillo rojizo (5YR 7/6). Deskripzioa. Descripción. Ontzi honen ale oso bakar bat berreskuratu da, perfi laz 1. Pegarraren antzekoa dena, hondoa apur batean ganbila eta gorputza globo itxurakoa. Forma hura bezalaxe, kono-enbor itxiaren edo ahurraren itxurako lepoa du, goian kanpoko aldera irteten den ertza eta ezpain triangeluarra edo biribildua. Xingola-gider ildaskatua mutur isurlearen parean. Itxurazko edukiera: 4,2 l.; kontserbatutako goiko diametroa: 9 cm; kontserbatutako beheko diametroa: 12 cm; kontserbatutako altuera: 22 cm. Giderraren abiapuntua aintzat harturik, beste bi aldagai bereizi dira: 240 1-VI PEGARRA CÁNTARO 1-VI 0 1 2 3 4 5 101 Kolorea. Color Nagusiki hori gorrixka (5YR 6/6, 6/8, 7/6 edo 7/8) eta hein apalagoan gorri argia (2.5YR 6/6). Predominantemente amarillo rojizo (5YR 6/6, 6/8, 7/6 ó 7/8) y en menor medida rojo claro (2.5YR 6/6). Deskripzioa. Descripción Oso perfil xumeko ontzia, hondo laua eta arrautza joerako gorputza, sorbaldak oro har ondo nabarmenduak lepotik, lepoa ahurra edo kono-enbor itxurakoa. Ahoko ertza pixka batean kanpoko aldera irtena dago eta zimikoan hartutako mutur isurlearen parean xingola-gider ildaskatua dago, ezpainetik edo ezpainaren beheko aldetik abiatu eta gorputzaren diametro handieneko alderaino luzatzen dena. Azala askotan leunduta du paretak arintzeko, 3 eta 6 mm bitarteko lodierarekin. Itxurazko edukiera: 7,5 eta 8,5 l. bitartean; kontserbatutako goiko diametroa: 8 eta 13 cm bitartean; kontserbatutako beheko diametroa: 9 eta 14 cm bitartean; ustezko altuera: 19,5 eta 31,8 cm bitartean. Ezpain mota eta giderraren abiapuntua aintzat harturik, beste lau aldagai bereizi dira: 1.3-VI Pegarra. XI. mendearen 1. Erdialdeko testuinguru bakar batean dokumentatzen da, baina lehenagokoa ere izan daiteke, hondakin materialez betetako eraikuntza betegarri batean azaldu baitzen. Izenak berak adierazten duen bezala, zeramika mota honetako oreak oso esleituta daude, horixe dute ezaugarri nagusi, eta ez dira eltzegileak erantsiriko sendogarriak hautematen. Begi biko mikroskopiaren bidez hautemandako inklusio apurrak –inguru biribileko silikato mehe gardenak–, urgarri naturalak direla ematen du, eta horrek esan nahi du erabilitako buztina kalitate handikoa zela edo ondo prestatu eta garbitu zutela pieza egin baino lehen. Zehaztu gabe. Ez dago irizpide petrografikorik jatorri jakin bat proposatzeko, baina Arabako geologiara mugatzen da, eta beraz, ezin esan daiteke bertakoa ez denik. Kronologia Zeramikazko forma bakar bat –2. Pitxerra– biltzen da multzo honetara, eta ale bakar bat dugu. Osaeraren ikuspuntutik aztertuta, Zeramika esleitu arruntaren (VII. Multzoa) antzekoa da produkzio mota hau, kuartzo eta feldespatozko sendogarri finekin, nahiz eta zenbaitetan kare-pikor zuriak, neurri ertainekoak, erantsita dituen; horietako batzuk lehertu eta bakuoloak utzi dituzte. Tornu txikian izeneko prozedruaren arabera landuak dira eta eskuarki bitariko giroan erreak, piezari kanpoko aldetik itxura gorri argia emanez (2.5YR 6/6) eta barruko sekzioan kolore grisa (7.5 YR N5/). Produkzio honek azalean emandako dekorazio gorriz edo gorri horiz pintatua du ezaugarri nagusia, zenbaitetan beltzarekin nahasia, eta konposizio ugari aurkez ditzake, nola elkarren gainean egokitutako marratxo multzoak hala sare itxurakoak edo sigi-sagan antolatutakoak. Jatorria Seguru asko kanpokoa. Balizko bertako jatorria baztertzeko irizpide petrografikorik ez dagoen arren, produkzio honen ezaugarri teknikoek, apaindurek eta portzentajeek kanpoko jatorri batean pentsatzera garamatzate, agian Kantabrian edo Burgosen. Kronologia Zeramikazko multzo hau nagusiki isurkariak edukitzeko eta zerbitzatzeko produkzioari lotzen zaio, isurkariak zerbitzatzeko formak baitituzte (4. eta 9. Pitxerrak). Gainera, zehaztu gabeko beste galbo zatiki batzuk berreskuratu dira, eta horietan aipagarriak dira sigi-sagan egindako dekorazioak edo elkarren gainean egokitutako marratxo multzoak, gorriz eta beltzez pintatuak. Aurreko multzoarekin alderatuta, honakora biltzen direnak ez daude hain esleituta, eta tornuaren teknika erabili zuten ontziok egiteko orduan. Begi biko luparen bidez bereiziriko ezaugarri petrografikoak kontuan harturik, azpi-multzo bi bereizi dira: • IXb Multzoa. Zeramika honetan ugari dira prisma itxurako karbonatoak edo kuartzoak, mika gutxi batzuekin lagundurik. Bakuoloak ugari dira karbonatoak desegin izanaren ondorioz. Giro herdoilgarrian erreak izan ziren, 800 eta 900ºC-ko tenperaturan, labe garatuetan, agian 3. Motako labeetan, kolore hori gorrixkak (5YR 7/3 edo 7.5YR 7/6) eragin zituztenak. Jatorria Seguru asko kanpokoa. Balizko bertako jatorria baztertzeko irizpide petrografikorik ez dagoen arren, produkzio honen ezaugarri teknikoek, apaindurek eta portzentajeek kanpoko jatorri batean pentsatzera garamatzate. Kronologia Ezer gutxi esan dezakegu produkzio berri honen formaren errepertorioaren inguruan. Galbo zatiki bi berreskuratu dira, gorriz pintaturiko trazu luzangekin dekoratuak. Zatikietako bat isurkariak edukitzeko edo zerbitzatzeko ontzi baten sorbaldari dagokiola ematen du, baina ezin dugu forma zehatza identifikatu. Produkzio hau erraz bereizten da oreak gogorrak eta esleitu gabeak direlako, kuartzo-pikor biribil ugariekin (tonu askotakoak, argiak eta ilunak) sendotuak, eta neurri apalagoan, burdin-oxido edo/eta zeramika apurkiekin, baita mika eta kare-pikorrekin ere; azken hauetako asko eta asko lehertuta daude eta bakuolo angelutsuak eragin dituzte ontziaren azalean. Begi biko luparekin aztertuta, oreak ohe hareatsua ematen du, errekuntzaren eta piezak erretzeko tenperaturaren gaineko kontrol ona zutelako erakusgarri. Ontziak giro zeharo herdoilgarrian erreak dira, eta hortik dator erakusten duten kolore zuria (10YR 8/2) edo zuri arrosakara (7.5YR 8/2). Jatorria Zeramika mota honen lehenengo agerraldia IX. mende inguruan kokatu daiteke. Aipagarri dira Andra Maria katedralean irekiriko hainbat zulo bete eta berdintzen zituzten zabor organikoko betegarrietan azaldutako bi zatiki zehaztu gabe eta Rivabellosako Enrique IV kaleko 1. zenbakiko I. eta III. siloetan aurkitutako 8. Eltzearen moldeko hiru eltze. XI. eta XII. mendeetan zehar ez da produkzio hau dokumentatzen, baina XIII. mendean indar handiz azaldu zen berriro ere (8. Eltzea, 9. Eltzea eta 2. Pitxerra). Errepertorio morfologiko-funtzionala Osaeraren ikuspuntutik, zeramika multzo honetako oreek ehundura fina dute eta ukitzean leunak dira, oso esleituta daude, izaera silizeoko sendogarriekin, azidoarekin erreakzionatzen ez duten (ez baitira karbonatoak) pikor zuri distiragabe eta lodiekin lagundurik. Kolore tonu ezberdinak ageri dituzte, sekzio osoko gris argitik (10YR 7/1) –giro murriztailean erre eta landu zituztelako seinale–, azaleko laranja, arrosa eta hori gorrixkaraino (5YR 6/6) eta barne sekzioko griseraino – erre ostean giro herdoilgarrian landu zituztelako seinale–. Moldeatzeko teknikari dagokionez, kasu guztietan hautematen dira "tornuan landua" deituriko teknika eta errekuntza sistema oso garatuak. Izan ere, X izpien difrakzioaren bidez egindako azterketa mineralogikoak agerian uzten duenez, pieza hauetan mullita bereizten da, eta horrek 1100ºC-tik gorako tenperaturak erabili zirela adierazten du. Kanpokoa. Seguru asko Ebro ibaiaren erdialdeko haraneko produkzio mudejarra izango da. Kronologia Lepo eta gider zatiki batzuek zehazten dute zeramikazko multzo berri hau; oreak gogorrak dira eta erdipurdi esleituta daude, izaera heterogeneoko elementu finekin sendotuak. Sendogarrien artean kuartzoak, burdin-oxidoak edo/eta zeramika apurkiak, mikak eta beste partikula kolorez beltzak eta ehunduraz lurraren antzekoak, identifikatu dira. Teknikaren ikuspuntutik tornuan izeneko prozeduraren arabera eginak dira, seguru asko aurreko XI. Multzora bildutakoen antzeko sistemetan erreak, nahiz eta pieza batzuk erretzeko orduan 900ºC-ra iritsi ez zirela ematen duen. Giro herdoilgarrian edo murriztailean landuak dira, eta ondorioz, kolorez gorri argiak edo grisak dira. Beiratua aurreko zeramikazko multzoari begira deskribatuaren antzekoa da, baina kasu honetan tonua aski distiratsua da, eta estaldura pieza osoan aplikatuta dago, nola kanpoko aldean hala barrukoan. Azaletik hartuta, geruza monokromo oso lodia ageri du, hori oliba (2.5YR 6/6), marroi oliba argi (2.5YR 5/6) edo oliba kolorekoa (5YR 5/6, 4/4), alde batzuetan kolore bizia hautematen da eta besteetan ia erabat gardena da, ia beiraturik gabe. Kasu batzuetan estaldura beiratua oso zartatuta dago euskarria erraz xaflatzen delako eta, ondorioz, beiratua behar bezala egokitzen ez delako. Jatorria Kanpokoa. Seguru asko Ebro ibaiaren erdialdeko haraneko produkzio mudejarra izango da. Kronologia XIII. mendea Errepertorio morfologiko-funtzionala Zeramikazko materialaren urriak eta zatikien txikiak ez dute forma oso bat osatzeko aukerarik ematen. Itxura guztien arabera, pitxerraren edo pegarraren sailetara bildu behar dira (121 eta 122 zk.). Caracteres tecnológicos Zeramika multzo honetako oreak oso esleituta daude, eta kuartzozko sendogarri txikiak ditu, baita buztinezko noduluak ere (zeramika apurkiak). Ez dira gogorrak, ehunduraz finak dira, eta nagusiki tornuan izeneko teknikaren arabera landuak dira, baina lehenengo aldiz, moldeatzea ere dokumentatzen da, erliebean egindako dekorazioa lortzeko erabilia. Estaldura beiratua zeharo aplikatzen da ontziaren kanpoko aldean eta partzialki barrukoan; ez da oso lodia, batzuetan euskarriari ondo itsatsita ageri da, beste batzuetan aldiz, egoera kaskarrean eta euskarritik erauzita. Kolorez hori oliba distiratsua (2.5YR 6/6), hori marroia (10YR 6/8) eta marroi horixka (10YR 5/8) da, distira txikiarekin. Orain arte aztertutako estalduretan ohikoa denez, piezen azala krakelatuta dago, eta alde batzuetan kolore bizia ageri den arren, beste batzuetan ia erabat gardena da. Osaeraren ikuspuntutik ore zuri esleituak ditu, kuartzozko sendogarriekin, baita zeramika apurkiekin, mikazko orri gutxi batzuekin eta ehundura fina ematen dioten beste partikula beltz biribilekin. Pieza hauek egiteko orduan errekuntza sistema garatuak eta errekuntza ondorengo giro herdoilgarriak erabili ziren; ondorioz, kolore zurixkako oreak (10YR 8/1) eta tornuan izeneko prozeduraren arbera landutako piezak bereizten dira. Berniz beiratu monokromoa, oso mehea eta ondo itsatsia, soilik kanpoko aldean aplikatzen da. Kolorez berde argi distiratsua da, zerrenda marroi berdekarekin, giro herdoilgarrian landu izanaren ondorioz. Jatorria Andra Maria katedralean (Vitoria-Gasteiz) jasotako zeramikazko zatiki bakarrak ez du ontzi mota jakin batekin identifikatzeko aukerarik ematen. Edozein kasutan, oso pareta meheak izango zituen (2 eta 3 mm bitartean), eta azalean ildaska bat izango zuen apur batean nabarmendutako zerrenda biren artean. Zeramika multzo berri hau azalean beltzez pintaturiko trazuak dituelako bereizi da. Trazuok seguru asko aldez aurretik emandako estaldura kolorez marroi gorrixka argiaren (5YR 6/3, 6/4) gainean aplikatuak dira. Edozein kasutan, zail da erabilitako motibo mota bereiztea kontserbatutako zatikiak oso xumeak direlako eta itxura batean dekoraziozko eskemarik ez delako (pintzelkada xume batzuk ertzean eta lepoan, gorputzerantz jaisten diren tantekin). Dekorazio hau aplikatzen den euskarriari dagokionez, esan dezagun V. Multzoari begira deskribatua bezalakoa dela, agian hura baino gogorragoa eta kare-pikor handi gutxi batzuen ekarpen gehigarriarekin. Tornu txikian izeneko prozeduraren arabera landuak dira giro zeharo herdoilgarrian, eta horrexegatik dute kolore gorrixka. Jatorria Zehaztu gabe. Ikuspuntu mineralogiko batetik aztertuta, bertan egindako produkzio bat izan liteke, ibai baten uren mendeko arrotik etorritako sedimentu kuaternarioak bereizten baitira. Hala eta guztiz ere, aztertutako testuinguruetan urria dela kontuan harturik, kanpokoa dela uste dugu. Kronologia Ore bigun eta esleituez egindako piezak, kuartzo biribil eta kolorez zuriko sendogarri finekin, partikula beltzez, batzuk karbonizatuak, eta tarteka zeramika apurkiez eta kolore zuriko kare-pikorrez lagundurik. Multzo honen ezaugarri nagusia eztainu-zuriko esmaltearen aplikazioa eta gainean azaltzen den manganesozko dekorazio monokromoa da (2.4 plantxa). Esmalte hau oso hondatuta dago deposizio ondorengo prozesuen ondorioz, eta kolore hori marroiko (10YR 6/6) zarakar antzeko bat bihurtu da. Teknikaren ikuspuntutik tornuan landuak dira eta giro herdoilgarrian erreak; ondorioz, oreak kolorez marroi oso zurbilak dira (10YR 8/3 edo 8/4). Azalaren alde batzuetan (hondoan, giderrean eta inguruetan) kolorez berde argiak eta berde olibak diren zipriztinak eta tantak bereizten dira, gaineko erretokian ipinitako piezetatik etorriak, majolika beste pieza beiratu batzuekin batera labeetan eta 1100ºC-tik gorako tenperaturetan erretzen zutelako erakusgarri. Kronologia XIII. mendearen bigarren erdialdea. Jatorria Kanpokoa. Itxura guztien arabera, Terueleko edo Frantziaren hego-ekialdeko (Languedoc aldekoa edo Proventzako kostaldekoa) produkzio bat da. Errepertorio morfologiko-funtzionala Osaeraren ikuspuntutik ore zuri esleituak dira, bigunak, kuartzozko eta buztinezko (zeramika apurkiak) sendogarri oso txikiekin, baita partikula beltz biribilekin ere. Pieza hauek egiteko orduan labe aurreratuak erabiliko zituzten (1100ºC- tik gorako tenperaturak) eta giro herdoilgarrian erreko zituzten, ore zurixkak baitira nagusi. Bestalde, tornuan izeneko prozeduraren arabera eginak dira. XIII. mendearen bigarren erdialdea. Jatorria Kanpokoa. Ez dago jatorri jakin bat proposatzeko irizpide petrografikorik. Errepertorio morfologiko-funtzionala Kolore marroi argiko (7.5YR 6/4) oreak ditu, eta barruko paretan bereiziriko ildaska erregular batzuek tornuan landua izeneko teknika erabili zutela pentsatzera garamatzate. Pieza beiratu guztietan bezala, errekuntza sistema aurreratuakk erabiliko zituzten, baina erretzeko tenperaturek ez zuten 900ºC- ko tenperatura gaindituko, ez baita tenperatura altuko mineralik hautematen. Jatorria Zehaztu gabe. Euskarriak kuartzo-feldespatozko matrizea duen arren, V. Multzora bildutakoek bezala, estaldura beiratuaren aplikazioak eta zatiki bakarraren presentziak kanpoko jatorria iradoki lezakete. Kronologia Aurkitutako zatiki bakarra XIII. mendeko bigarren erdialdeko testuinguru batean azaldu zen, baina lehenagokoa izan liteke, hondakin materialez betetako eraikuntza betegarri batetik jaso baitzen. Errepertorio morfologiko-funtzionala Ezinezkoa da kontserbatutako zatikiarekin forma mota bat zehaztea. Caracteres tecnológicos Zeramika multzo gaizki definitua, zatiki bakar batez osatua baitago. Osaeraren ezaugarriei erreparatuz gero, III. Multzora bildutakoekin antza du, baina honek mika du aintzat hartzeko kopuru batean, eta ez du karbonatorik. Giro zeharo murriztailean errea da eta itxura batean tornu txikian landua izeneko prozeduraren arabera eginda dagoela ematen du, nahiz eta zatar batez leunduta egonik ezin diren ezaugarriak ondo bereizi. Kolorez gris oso heterogeneoa da. Jatorria Kanpokoa. Ez dago jatorri zehatz bat proposatzeko irizpide petrografikorik, baina sendogarrien azterketa petrografikoak eta mineralogikoak garbi uzten dute kanpotik ekarria dela. Kronologia Lan honetan, zeramika materialen azterketan bideratu ohi diren metodo edo tekniketako batzuk baizik ez ditugu erabiliko, ondozka egituratuko den azterketa-prozesuan. Teknika edo metodo horiek gero eta konplexutasun maila handiagoa islatuko duten arren, osagarri eta progresibotzat hartu beharko dira ezagutzaren alorrean. Laginen xafla meheen azterketa petrografikoa dugu, hain zuzen ere, bideratu dugun lehen azterketa mota. Ezinbestekoa da hori, ondoren bideratu beharreko teknikak ongi interpretatuko badira. Teknika honi esker ezagutu ditzakegu –kasu gehienetan– zeramikak lantzeko erabili zen teknologiaren alderdi gehienak, buztinetan ageri diren osagai mineralak, erabiliko lur edo buztinak manipulatu ziren edo ez, haien lantze maila eta, dena alde dagoen kasu batzuetan, buztin horiek atera ziren lekune edo inguru geologikoa. Azterketa honen azken helburua da zeramikak multzo teknologiko petrografikoetan biltzea eta sailkatzea. X izpien difrakzioa bideratu dugu bigarren azterketan, zeramiken azterketa mineralogikoari begira. Azterketa petrografikoan maiz oharkabean bazter gelditu ohi den mineralogia zehaztu eta identifikatu nahi da teknika honen bitartez, eta ezagutu ere nahi izaten dira zeramika batzuek erre bitartean eutsi eta aurre egin behar izan dituzten tenperaturak75. Hirugarren azterketa mota dugu zeramika batzuetan bideratu den analisi geokimikoa. Aurrez bereizitako zeramika multzoak hobekiago zehazteko bideratu dugu azterketa hau, multzo horien homogeneotasunari begira eginiko hipotesietako batzuk berresteko edo ezesteko, eta materialen jatorriari eta lantze moduei buruzko informazioa hobetzeko, zeramika esleitu eta esmaltatuen kasuetan bereziki. Azterketa honi esker bereizi ahal izan ditugu piezen ehunduraren ezaugarriak eta zehaztu ahal izan ditugu, era berean, orean ageri diren buztinaren eta sendogarrien konposizio mineralogikoa, haien tamaina eta neurria, eta zeramika orean duten orientazioa eta elkarrekiko lotura (Echallier, 1984; Mason, 1995; Adams, Mackenzie, Guilford, 1997). Hautemaniko ezaugarri petrografikoen bitartez ondorioztatu ahal izan ditugu buztinen lantzearekin loturiko aspektu batzuk, hala nola oratze maila, landu aurreko prozesu bereizleen presentzia (esleitzea, purga, eta abar) eta sendogarriak eransteko asmoen maila. Aspektu hauek guztiak gogoan eduki eta gero zehaztu eta bereiz daitezke multzo petrografikoak eta, aldeko kasuetan, hurbildu ere ahal izango gara erabilitako buztinen jatorria ezagutzera. MULTZO PETROGRAFIKOAK 22 multzo petrografiko zehaztu eta bereizi dira, oinarrizko buztina irizpide nagusitzat hartu den bereizkuntzan. Bigarrenik, buztinen balizko manipulazioa ere hartu da kontuan bereizgarri gisa, multzo petrografikoak aintzat hartzeko unean, buztinen izaeraren aurreko susmoak sendoak izanagatik ere. Azkenik, erantsitako sendogarrien izaera eta proportzioa eduki dira gogoan; halaz ere, multzo petrografikoen barruko azpi-multzoak bereizterakoan baizik ez da oinarri hau kontuan hartu. Sendogarri naturalak buztinetan ageri diren proportzioen arteko aldeak hartu dira kontuan, irizpide gisa, azpi-multzo hauen deskripzioa egiterakoan77. 75. eta 76. laginek osatzen dute multzo petrografiko hau. Sendogarri karbonotsuen ugaritasun handia da inolaz ere haien bereizgarri nagusia. Matrizea pikor finekoa da (<0,25 mm) eta buztintsua, kuartzo eta feldespato silikatoak ere ageri dituen arren, proportzio txikiagoan betiere. Mineral silikatotsu hauen esferikotasuna apala da eta haien geometriak azpiangelutsuen eta angelutsuen artekoak dira (II. 3. A Eranskina). Sendogarriak karbonotsuak dira funtsean eta proportzio handian azaltzen dira, %20tik hurbil. Material mota honen artean ikus daitezke kaltzita zatiak, erronboedroaren itxura dutenak gehienetan78, eta kareharrizko zatiak, geometria anitzekoak. Pikorraren tamaina ertain-lodia da (0,5-2 mm), esferikotasun maila handikoa da eta azpi-angelutsuen eta angelutsuen artekoak dira haren geometriak. Nahita erantsi zuten sendogarri mota hau. 2. eta 9. laginek osatzen dute multzo hau. Kaltzitaz gainera, mineral detritikoak, kuartzoa eta feldespatoa esate baterako, ageri ditu matrizean proportzio handian, eta xehetasun hau da haren bereizgarri nagusia. Matrizeko kuartzo eta feldespatoen edukia multzo honen laginen bolumenaren %15era iristen da; aurrekoan, ordea, mineral horien mailak ez zuen bolumenaren %5-7ko balioa gainditzen. Mineral silikatotsuak pikor finekoak dira (<0,2 mm.), esferikotasun handikoak eta azpi-angelutsuen eta azpi-biribilen arteko geometriak ageri dituzte. Kaltzita ere pikor finekoa da (<0,25 mm.), baina oso apala da haren esferikotasun maila eta azpi-angelutsuen eta angelutsuen artekoak dira nagusiki haien geometriak (II. 3. B eta C Eranskina). Kareharrizko sendogarriak hainbat neurritakoak dira (0,31,2 mm.), eta ez dira aurreko multzoan adina ageri (<15%). Erronboedroen itxura ageri dute gehienetan, arroka karbonotsuen zatiek drusarena79 eta beste itxura batzuk ageri dituzten arren. Multzo honen bereizgarri nagusia da karbonatoak hainbat proportziotan, kuartzo autigenikoak80 eta piroxeno zatiak agertzea. Bi azpi-multzotan bereizten dira multzo honetako zeramikak, kuartzozko sendogarrien pikorraren ugaritasunari eta tamainari erreparatu ondoren: 3ª azpi-multzoa, 72., 73. eta 139. laginek osatua, eta 3B azpi-multzoa, 4., 6., 20. eta 84. laginek osatua. 3A azpi-multzoaren bereizgarri nagusia da kuartzozko sendogarri ugariago eta handiago agertzea, eta heterometrikoagoak, neurriz desberdinagoak, dira horrenbestez. Bestalde, 3B azpi-multzoan gutxiago, txikiagoak eta homometrikoagoak, neurriaz berdinagoak, dira hartan kuartzozko sendogarriak. • 3A Azpi-multzoa. Azpi-multzo honetako zeramiken matrizea kuartzo-feldespatotsu kaltzitaduna da, eta finaren eta oso finaren artekoa da haien pikorra. Mineral silikatotsuak esferikotasun apalekoak dira eta haien geometriak azpi-angelutsuak; kaltzita zatiak, ordea, angelutsuak dira argi eta garbi (II.3.1. D eta E Eranskina). Sendogarriak %15-20ko proportzioan ageri dira eta pikor ertainekoak dira. Hona hemen haien konposizioa: • Kuartzo kristalanitzak eta kristalbakarrak • Harkosko bigunak, pikor ertain-lodikoak eta kolorez marroi ilunak, buztin, kuartzo eta feldespatoz osatuak. Ore kuartzo-feldespatotsu oso homogeneoak ageri ditu multzo berri honek. Ore haien pikorra finaren eta oso finaren artekoa da eta ez dute sendogarririk ageri. Hiru azpi-multzo • 4A Azpi-multzoa. Buztin ugariko matrizea da haren ezaugarri nagusia. 10., 38., 41., 48., 50., 56., 67., 81., 87., 88., 95., 106., 108., 117.N eta 117.R laginek osatzen dute. Esferikotasun apala, geometria azpi-angelutsu-angelutsuak eta pikor oso fina ageri duten kuartzoz eta feldespatoz osatua da orea. Pikor oso fineko (<60μm) harkosko bigunak ere ageri dira batzuetan matrizean, bai eta orratz itxurako moskobitak (<20μm) eta ohol itxurako mikak ere (<80μm). Matrizeko kuartzo eta feldespatoen proportzioa aldakorra da, %7 eta %20 bitartekoa (II.3.2. A eta B Eranskina). Bestelako sendogarri batzuk ageri dira halaber noizean behin, kuartzoak (<450 μm) eta harkosko bigunak (<750μm), esate baterako, bai eta kuartzoen itxurako harri puskak (<1 mm) edo haitz karbonotsuen zatiak ere (<1,5 mm). • 4C Azpi-multzoa. Aurreko azpi-multzoetan ageri den baino pikor txikiagoa du azpi-multzo honetako matrize kuartzofeldespatotsuak. 13., 24., 43., 69., 94., 102., 103., 112. eta 113. laginek osatzen dute. Haren ezaugarri petrografikoak aurrez deskribatu ditugun azpi-multzoenen antzekoak dira, baina matrizeko pikorraren tamaina txikiak (<0,07 mm.) bereizten du besteetatik (II.3.2. E eta F Eranskina). • Pikor ertaineko kuartzoak, pikor horiek batzuetan oso lodiak diren arren (≤2 mm.). Kristalanitzak dira eta itzaltze uhinkarikoak81, esferikotasun maila altua ageri du pikor handienetan eta apala tamaina ertaineko pikorretan. Orratz itxurako apatito inklusioak ageri dituzte batzuetan eta garbi erakusten digu honek kuartzo hauek harri igneo batetik datozela. 7., 49. eta 129. laginek osatzen dute multzo hau82. Multzo honetako zeramikek matrize kuartzo-feldespatotsu mikadun oso homogeneoa dute eta moskobita itxurako mika txiki batzuk garatu dituzte matrizean. Pikor fin-oso finekoak dira eta kuartzozko sendogarriak dituzte, oso berezkoak gainera: pikor lodi eta ertainak (1-0,5 mm.), kristalbakarrak eta kristal anitzak, esferikotasun maila altukoak eta azpi-biribiletik oso angelutsua izatera igarotzen den geometria. Sendogarri lodienek itzaltze uhinkaria ageri dute eta haietako batzuek orratz itxurako apatito inklusioz horniturik daude. Deformazio maila handia ageri dute kuartzoek. Sendogarri txikienak esferikotasun maila apalekoak dira, forma oso angelutsuak ageri dituzte eta feldespato zatiak ere ikusten dira tartean, mikroklina itxurakoak (II.3.3. D eta E Eranskina). 92. eta 93. laginek osatzen dute multzo hau. Matrize kuartzo-feldespatotsukoak dira, haien pikorraren neurria finaren eta oso finaren artekoa da, oso homogeneoa, esferikotasun maila apalekoa eta azpi-angelutsuen eta angelutsuen arteko geometriak ageriz. Sendogarriak kuartzokoak dira gehienak, kristalbakarrak eta itzaltze uhinkarikoak. Haien pikorrak bi neurri ditu: lodia bata (a eta b motako sendogarriak) eta ertain-fina bestea (c eta d motako sendogarriak). a) Pikorra lodia eta oso lodia (0,6-1,2 mm.) duten kuartzozko sendogarriak, esferikotasun maila apalekoak eta geometria azpi-biribiletik angelutsu bitartekoak ageri dituztenak. c) Pikorra ertaina eta fina (0,2-0,4 mm.) duten kuartzozko sendogarriak, esferikotasun maila apalekoak eta geometria angelutsutik oso angelutsu bitartekoak ageri dituztenak. d) Pikorra ertaina eta fina (0,2-0,4 mm.) duten plagioklasazko sendogarriak, esferikotasun maila apalekoak eta geometria angelutsukoak, ohiko makladura polisintetikoaz. • Kuartzozko sendogarriak. Ugarienak dira hauek; geometria anitza ageri dute (angelutsu eta biribilen artean) eta apala da haien esferikotasun maila. Pikorren neurria ertain eta lodiaren artekoa da, eta oso lodiak ere ageri dira tartean. Kristal- 284 bakarrak dira kuartzo gehienak eta itzaltze uhinkarikoak dira, baina kristalanitzak ere ageri dira han eta hemen. Salbuespen gisa ikus daitezke pikorra oso lodia eta guztiz deformatua duten kuartzoak. • Forma biribilak ageri dituzten harkosko bigunak. Neurri askotakoak dira haren pikorrak, finaren eta lodiaren artean (0,150-0,75 mm.). • Gai buztintsuak bilakatu diren zati karbonotsuak, pikor finekoak (<0,2 mm.) eta geometria azpi-angelutsukoak. 138. eta 145. laginek osatzen duten multzoa. Zeramika hauen matrizea kuartzo-feldespatotsua da eta aberatsa halaber mikatan. Tartean, han eta hemen, ageri dira beste mineral batzuk, hala nola pikor fineko piroxenoak eta epidotak (<0,1 mm.); molde askotakoak dira haien geometriak, azpi-angelutsuen eta biribilen artekoak. Bestalde, kuartzozkoak dira nagusiki sendogarriak, izaera hareatsuko zati litikoak ere ikusten diren arren. Kuartzozko sendogarrien pikorra ertain-lodia da (0,25-0,75 mm), geometriaz biribilaren eta azpi-angelutsuaren artekoak, kristalbakar eta kristalanitzak, eta haren jatorria igneo izan liteke. Sendogarri hauen ugaritasuna %7koa da 145. laginean eta %15ekoa 138. laginean (II.3.5 C eta D Eranskina). 80. eta 105. laginek osatzen dute 12. Multzoa. Haien mikazko matrizea oso fina eta hareatsu samarra da, eta tartean ageri dira, halaber, esferikotasun maila apaleko kuartzoak eta feldespatoak, geometria angelutsukoak. Sendogarriak kuartzoak dira gehienak, pikor finekoak (<0,5 mm.) dira, ez ordea oso ugariak (%3-5). Tartean ikusten dira, era berean, neurri anitzetako pikorreko (finetik hasi eta lodiekin buka) harkosko bigunak, pikor finekoak ugariago ageri badira ere (II.3.5. F Eranskina). 30., 109., 110., 114. eta 115. laginek osatzen dute multzo hau. Matrize gehien bat buztintsua dute, mineral silikatotsuen –kuartzoa eta feldespatoa– pikorrak han eta hemen ageriz –%1etik beherako proportzioan eta pikor oso fina azalduz (<100μm). Harkosko bigunak ere ikusi dira (II.3.6 A eta B Eranskina). Mineral hauen geometria angelutsu-azpi-angelutsuaren eta azpi-biribilaren artekoa da eta biribiltasun mailari dagokionez esferikotasun maila apalekoak dira. Ezaugarri guztiz esanguratsua dugu hainbat neurritako harkosko bigunen presentzia, xafla guztian banaketa bimodal homogeneoa erakutsiz. Alde batetik, haien pikorra fina-oso fina da, eta matrizean ageri dira; beste aldetik, pikor ertainlodia erakusten dute (0,25-0,5 mm.). Moskobita molde mika txiki batzuen presentzia sumatu da piezaren ertzetan. Sendogarriak ez dira ugari (<5%) eta hainbat izaera ageri dute: konposizioan kuartzo feldespatotsua, karbonatoak eta plagioklasak ageri dituzten harrien zatiak. Zeramika lagin bana dute hemendik aurrera gainerako multzoek eta 34. lagina dagokio oraingo honetan multzo honi. Orearen pikorraren neurria oso fina da eta nabarmen bereizten dira hartan sendogarriak, kuartzo kristalbakarrak eta kristalanitzak, tamaina handiagoko feldespatoak (<0,200 mm.) –esferikotasun maila altukoak eta geometria azpi-biribildukoak eskuarki– eta 0,3 mm-tik beherako tamaina duten harkosko bigun ugari. Matrizea 40 μm-tik beherako tamaina duten kuartzoz eta feldespatoz dago osatua, haien esferikotasun maila apala eta geometriak azpi-biribilduak dira (II.3.6. D Eranskina). Azpimarratzekoak dira mineral opakoen pikor xenomorfoen ugaritasun handia eta banaketa homogeneoa eta 80 μm-tik beherako pikorrak ageri dituzten orratz itxurako mineralen presentzia. 33. laginak osaturiko multzoa da hau. Oso zeramika homogeneoa da, matrizea kuartzo-feldespatotsua eta pikorra oso fina (<0,1 mm). Era berean, mineral opakoak ere agertzen dira, moskobita kristal txikiekin eta pikor ertaineko (<0,2 mm.) harkosko bigunekin batean. Matrizea osatzen duten mineral detritikoen biribiltasun maila apala da eta haien geometriak azpi-biribilduen eta azpi-angelutsuen artekoak dira (II.3.6. E eta F Eranskina). 118. laginak osatua da multzo petrografiko berri hau. Neurri finaren eta oso finaren arteko pikorra (<0,125 mm.) ageri duen matrize kuartzo-feldespatotsua du, esferikotasun maila apalekoa da eta haren geometrikoak askotarikoak dira, azpiangelutsuen eta oso angelutsuen artekoak, han eta hemen epidota kristalak ere ageri dituztela (II.3.7. A-D Eranskina). %10eko proportzioan azaltzen dira sendogarriak eta, pikorraren tamainari erreparatu ondoan, bi azpi-multzotan banatzen dira: • Pikor ertaineko sendogarriak. Hauen artean ageri dira esferikotasun maila apaleko feldespato alkalinoak, eta epidotek, harkoskoek eta zati litikoek guztiz ordezkatu dituzten piroxeno ghostak83. 287 matrizea ageri du, pikor fineko kuartzoak eta feldespatoak han eta hemen barreiaturik. Sendogarriak ez dira ugari (%7) eta pikorraren tamaina ertain eta lodiarengatik (0,25 mm.) nabarmentzen dira; karbonatotsuak eta geometria biribildukoak dira eta gai buztintsu erabat bilakaturik ageri dira. Itzaltze uhinkariko kuartzoak ere azaltzen dira noizean behin; esferikotasun maila handikoak eta angelutsuak dira. Era berean, geometria anitzeko (biribildutik angelutsura bitartekoa) harkosko bigunak ere ikusten dira; hainbat neurritakoa da haien pikorra, finaren eta lodiaren artekoa (II.3.7 E eta F Eranskina). 11. laginak osaturiko multzoa da hau. Matrizea kuartzo-feldespatotsua da eta moskobita moldeko mika txiki batzuk ere ageri ditu. Kuartzo eta feldespatozko pikorrak oso finak esferikotasun maila apalekoak dira eta haien geometriak askotarikoak, azpi-angelutsuen eta azpi-biribilduen artekoak (II.3.9 A eta B Eranskina). Azpimarratzekoa da sendogarrien proportzio handia (10-15%). Honako mota hauetakoak dira: zati hareatsuak, kuartzita zatiak eta filita moldeko harri metamorfikoen zatiak, geometria angelutsukoak eta pikor lodikoak (<2 mm.). 147. osatua da azken multzo petrografikoa. Matrizea buztintsua da eta ugari azaltzen dira bertan kuartzoak eta feldespatoak, mineral opakoak eta pikor fineko epidota batzuk. Ugari dira halaber izaera poligeniko sendogarriak, tamaina askotarikoak, ertainetatik hasi eta oso lodiekin buka (0,3-4 mm). Aipagarriak dira, besteak beste, moskobita, biotita, anhidrita inklusioak ageri dituzten kuartzozko kristal idiomorfoak, kuartzo kristalanitzak, zati hareatsuak eta feldespato zatiak. Biotita batzuk oxidoz ordezkaturik ageri dira eta, beraz, guztiz itxuraldaturik ageri dira (II.3.9. C eta D Eranskina). PETROGRAFIAREN AURREKO KONTSIDERAZIOAK ETA EZTABAIDA Lurrak maneatzeko molde desberdinak daudela baizik ez digu honek guztiak adierazten (eranstea vs kentzea), eta orain ari garen honetan molde horiek funtsean hiru direla esan dezakegu: zeramika sendotuak, zeramika esleituak eta maneatu gabeko zeramikak. Lehen multzo dagokie materialen bat, kaltzitak edo kaltzita zatiak nagusiki, nahita erantsi zaien lurrei dagokie. Bigarren multzora biltzen dira, ordea, aurrez esleitu edo purgatu diren lurrak84, eta hirugarrenak hartzen ditu aurrez bereziki maneatu edo manipulatu ez diren lurrak. Azken multzo honetakoak dira aztertu ditugun lagin gehienak. Ondoren ikusiko dugun bezala, lurren mineralogia eta ehundura alderdiak aztertuta egin ahal izango dira, zenbaitetan, haien jatorri geologikoari buruzko hipotesiak. NAHITA SENDOTURIKO ZERAMIKAK Lagin bakar bana dute bi multzoek eta azpi-multzoak ere zehazta genitzake haietako bakoitzean, nahita erantsitako kareharrizko sendogarrien izaera eta geometria aintzat hartuko bagenitu. Kaltzitak edo harri karbonatotsu deformatuak dira funtsean sendogarri horiek. Kontuan edukirik aztertu ditugun laginen urria, zeramika horiek une desberdinetan landu izan zirela baino ez digute laginek erakusten. Artisau desberdinak izango ziren seguruenik –materialen hornikuntza eremu desberdinetan bideratu baitute– eta ez zuten materialen artean, ez lurretan ez eta karbonatoetan, inolako bereizkuntzarik egin. 11., 12., 13., 14. eta 15. multzoak zehazten dituzten laginei dagokie lurren maneatze edo manipulazio mota hau. Manipulazio berbera bideratu zen kasu guztietan, sendogarri lodienak kendu egin baitzituzten. Ondoren etorriko zen esleitze eta arazte prozesua, pikorren batez besteko neurria oso fina bilakaraziko zuena. Sendogarri lodirik ez egoteak ezinezko bihurtzen du maiz lurren balizko jatorriaren gaineko hipotesirako bidea, sendogarri naturalak, informazio mota hori eskainiko diguten lekukoak, arras desagertu baitira. Hala eta guztiz ere, ezaugarri petrografiko horiek berek ematen digute multzo horiek bereizteko aukera, erabat bereizten eta aldentzen baitira gainerakoetatik. Epigrafe honen barruan daude aztertu ditugun pieza gehienak eta, beraz, aldez aurretik puntu honetan aipatu ez ditugun multzo guztiak. Espero litekeen bezala, pieza talde zabalena delarik, hainbat sail eta jatorri bereiz daitezke haren baitan, hala bertakoak edo lurraldekoak nola kanpokoak. Sailkatzen eta ordenatzen saiatuko gara ondoren, lurren ordezkaritza mailaren eta balizko jatorriaren arabera. 4. eta 10. multzoetara bildu da pieza kopuru handiena, jaso eta petrografiaren argitan aztertu ditugunen artean. Halatan, xehetasun petrografiko txiki batzuen arabera 4. multzoan hiru azpi-multzo bereizi diren arren, sedimentu mota bakar bati dagozkio guztiak; sedimentu helduak dira itxuraz eta ibai baten uholde-zabalune bati dagozkionak seguruenik. Molde berbereko ezaugarri petrografikoak ageri dituzte Dominguez, Zuluaga eta Ortega ikerlariek 1999. urtean, Gasteizko II. Etxadirako indusketa lanetan, zehaztu zuten B multzoko zeramikek. 10. multzoa heterogeneo samarra da eta gaizki eta trauskil oraturiko piezak ageri dira haren barruan (6E eta 6F plantxa). Sendogarriak ere hainbat motatakoak dira. Halaz ere, ezaugarri komunak azaltzen dituzte denek, Triasikoko materialekin loturiko ekarriak ageri baitituzte haien lurrek. Uholdezabaluneetatik datoz seguruenik material horiek, edo gauza bera dena, diapiroak ageri diren eremuak ureztatzen dituzten ibai-arroetatik. Mineralogia mailako aldeak eta sendogarrien pikorren tamaina desberdinak argiro adierazten digute lurrak hornikuntza eremu desberdinetatik eta are elkarren artetik urrun dauden lekuetatik edo, hurbil badira ere, sedimentazio prozesu desberdinak bizi dituzten aldeetatik datozela (energia desberdinak dituzten uholde-zabaluneetako edo ibai-arroetako sedimentuak). Halatan, hornikuntza eremu horietako bat izan zitekeen Baia ibaiko sedimentuen aldea, baina ez da hau, ez du ezinbestez hala behar, lur egokiak eskainiko zituzkeen arro bakarra. CERÁMICAS DECANTADAS Gainerako multzoen aldean, hipotesi batzuk egin genitzake multzo honen jatorri geologikoari eta haren balizko hornikuntza eremuei buruz. 5. multzoaren barruko sendogarrien ezaugarri petrografikoek ez digute lurren jatorriari buruz zehatz jokatzeko aukerarik ematen, ez baitago bertakoak edo kanpokoak diren adieraziko ligukeen irizpiderik. Nolanahi ere, bertakoak balira Arabako lurraldearen hegoaldeko inguruak beharko inolaz ere (Mirandako arroa – Trebiñu), haien ezaugarri petrografikoak Utrillas faciesaren hareen sabaian ageri diren buztinekin loturik egongo bailirateke. Duero arroaren zokaloa eratzen duten granito-eraikinak hondoratu eta gero itxuraturiko harea edo hondarrak dira horiek. Bestalde, 6., 7., 8. eta 18. multzoak, lupa binokularraren (X Taldea) bidezko azterketaren datuetan oinarriturik, sail berean sartu diren piezak dituzten arren, oso garrantzitsuak dira haien arteko desberdintasunak petrografia mailan. Multzo hauen artetik, kanpoko jatorri baterantz garamatzaten ezaugarri petrografikoak dituzte lehenek89 (6., 7. eta 8. multzoek), eta Duero edo Ebro ibaien goi arrokoak izango dira seguruenik. Izan ere, harrera egin zaie 8. multzoan Torrejón de las Henestrosas (Valdeolea, Kantabria) aldeko testuinguruei eta Campooko merinalde horretako, hau da, Ebro ibaiaren goi arroko produkzioei dagozkien lagin zeramikoei. Haien ezaugarri petrografikoek antz handia dute Arabako testuinguruetan azaldu eta 8. multzora bildu direnekin eta, beraz, argi eta garbi esan dezakegu inguru geologiko beretik, hornikuntza eremu beretik seguruenik, eta horrenbestez lantegi edo lantegi multzo beretatik datozela. Horrenbestez, 6., 7. 8. eta 18. multzoak zehazten dituzten laginek aspektu formal eta petrologiko berdinak azaltzen dituzten arren, jatorri desberdinak adierazten dituzte haien datu petrografikoek, inguru geologiko kontrastatuei dagozkienak inolaz ere, Duero ibaiaren arroarekin edo Ebro ibaiaren goi arfroarekin loturik baitaude. Manipulatu gabeko zeramika multzoak ditugu, halaber, 16., 17., 18., 19., 20., 21. eta 22.a. Lagin bana dute eta ezin egokitu izan dira aurreko sail bakarrenean ere, berezko ezaugarriak baitituzte. Bereizgarri edo berezitasun batzuk azaltzen Lagin osoko determinazio edo zehaztapenak desorientaturiko hautsaren metodoaren bitartez bideratu dira, mineral laminarren lehen orientabideak saihestearren, eta ez da beraz gainbaloraziorik gertatu mineralen kopuruen gaineko azterketa erdi-kuantitatiboetan. Lorturiko difraktogramak erabili dira laginetan zeuden mineralak identifikatzeko eta haien estimazio erdi-kuantitatiboa bideratzeko. Kalkulu erdi-kuantitatiboa zehazteko, mineral bakoitzaren berezko isladen aldeak neurtu dira, eta faktore edo ahal islatzaile bat aplikatuta zuzendu dira hasieran lorturiko neurri horiek (Schultz, 1964). %10etik beherakotzat hartzen da honelakoetan gerta daitekeen errorea. Hala eta guztiz ere, guztiz kontuan hartu beharra dago emaitza hoberenak eskaintzen dituztela estimazio erdi-kuantitatiboek antzeko konposizioko laginak errutina beraren arabera alderatzen direnean. Multzo petrografikoen barruan, lagin batzuek besteen ondoan duten ordezkatze maila izan da aztertu ditugun laginak –38 zeramika zati guztira– hautatzeko erabili dugun irizpidea, eta aurrez deskribaturiko multzo bakoitzaren gutxienez lagin bat aztertzen ahalegindu gara. Argitalpen honekin batera doan CD-ROMean II.4. Eranskinean ageri dira azterketa mineralogikoen difraktogramak eta emaitza erdi-kuantitatiboak. 1. Kuartzoa, lagin guztietan ageri da eta haren edukia aldagarria da. %50eko batez besteko balioa iristen du, balio erdikuantitatiboen arabera kalkulaturik. Beraz, ez da kasu guztietan ugarien ageri den minerala, bai ordea laginen heren batean, eta ugaritasun maila hori %70etik gorakoa da aztertu diren zazpi laginetan. Bestalde, zeramikak lantzeko erabili diren lur guztietan azaldu da, ugari azaldu ere, mineral hau. Gainera, oso egonkorra da kuartzoa tenperatura tarte zabal batean. 1. Titanio oxidoa (Ti-Ox), lagin gehienetan azaltzen da baina erreketa bitartean itxuratzen da, buztinetan eta miketan dauden mineralak suntsitu eta gero. Naturan, antasa eta brookita (egonkorrak dira 400-500ºC-tik beherako tenperaturetan) eta errutilo (>500°C) gisa azaltzen da oxido hau, eratze prozesuko tenperaturaren arabera. Brookita da laginetan zehaztu den fasea. 4. Mullita, hiru laginetan baizik ez da azaldu. Mineral aberatsa da aluminioan eta goi tenperaturetako erreketetan sortua, mikak desegonkortu eta kuartzoarekin erreakzionatu eta gero. Erreakzio horretan, sanidina ere itxura daiteke, azpi-produktu gisa. Hala eta guztiz ere, gure laginetan ez da horrelakorik azaldu. 5. Gehlenita, soil-soilik kaltzitan aberats ageri diren laginetan, karbonatotsuen multzoan sailkatuetan hain zuzen ere, azaldu da mineral hau. Miken eta kaltzitaren arteko erreakzioaren ondorioz sortzen da eta, beraz, kaltzitaren desegonkortzearen hasieran eratzen da. Halatan, erreketa tenperaturaren gutxi gora-beherako adierazle gisa erabil daiteke mineral hau. X izpien difrakzioaren bidez zehazturiko mineralogia zeramika pieza bakoitzaren fabrikazioaren historiaren emaitza da. Historia hori zeramika pieza lantzen hasteko lurra hautatu orduko hasiko da, piezaren itxuratze eta lantze prozesuak emango dio segida eta, azkenik, erreketa prozesuak bukaera. 295 Buztinaren mineralek osatzen dute nagusiki hasierako mineralogia, lehen mineralogia, baina maiz ageri ohi dira orobat beste mota bateko pikorrak, oinordekotzat hartzen direnak, lur haiek sorrarazi zuten harrien ondorengoak direlako. Buztinaren mineralak (lurretan ugarien ageri direnak) suntsitu egiten dira erreketa garaian eta inoiz ez dira zeramika piezan zehaztu ahal izango; oinordeko mineral batzuek, aldiz, egonkortasunari eusten diote (kuartzoak esate baterako), eta beste batzuk eraldatu egiten dira edo alde batean hondaturik gertatzen dira, erreketa prozesuan iritsitako tenperaturen arabera. Halatan, erreketa prozesuan jasan behar izan duten tenperatura gorenen edo apalenen berri eman diezaguke mineral horien presentziak edo absentziak, azaltzeak edo ez azaltzeak. Konposizio kimikoa (lehen mineralogia bezala) eta erreketa tenperaturak horretarako aproposak direnean, mineralen eraberritze edo neoformazio prozesuak gerta daitezke, eta tenperaturaren adierazle ditugu era berean prozesu horiek. Karbonatoak dira gogoan edukiko dugun lehen mineral taldea. Zuzenean ageri da kaltzita zeramika multzo batzuetan, oinordeko gisa (20. multzoa) edo sendogarri gisa nahita erantsita (1., 2. eta 3. multzoak), eta zeramika karbonatotsuak erreko ziren balizko tenperaturara nolabait hurbiltzeko aukera ematen digu kaltzitaren presentziak edo absentziak. Oro har, giro eta baldintza oxidatzaileetan, 750ºC-tik gorako tenperaturetan galtzen dute mineral hauek egonkortasuna. Halaz ere, giro murriztailean (atmosfera aberatsa da CO2an), fase horiek egonkor irauten dute 1.200ºC-ko tenperatura bitarte (WEST, 1999). Lan honetan aztertu ditugun zeramika moldeen artean giro oxidatzailean eta giro murriztailean erreriko piezak ageri dira; hala eta guztiz ere, lagin bakar batek ere ez du kaltzitaren desegonkortzearen hatz petrografikorik ageri, giro oxidatzailean bezala giro murriztailean erre direnak ere kontuan hartuta. Erreakzio hau gertatu ahal izateko jo izan den tenperatura 800ºC-tik gorakoa da (800ºC-tik aurrera hain zuzen ere) eta, beraz, zera adierazten digute kaltzitak egonkortasuna galdu izana salatuko liguketen zantzurik ez azalduak eta gehlenitaren presentziak, 1. eta 3.B multzoak erre ziren tenperatura 800ºCen ingurukoa izango zela, eta 20. multzoa erre zena aldiz apalagoa. Tenperaturaren beste adierazle mineralogiko batzuk ditugu mineral elkarteak, hau da, mineral batzuk batean azaltzea eta/edo ez azaltzea. Zentzu honetan, egoera trinkoan bideraturiko erreakzio baten ondorioa da diopsidoaren (piroxenoa) eta anortitaren (plagioklasa) arteko elkartea zeramiketan, eta iritsitako erreketa tenperaturaren adierazletzat hartu beharra dago inolaz ere. Elkarte hau 900ºC-tan gutxi gora-behera hasten da itxuratzen eta egonkor irauten du goi tenperaturetan, fusiora arte (DEER, HOWIE, ZUSSMAN, 1992). Aztertu ditugun laginetan, beiratuak dira elkarte hau azaltzen duten zeramika gehienak91, eta berebat gertatzen da 127. laginean (10. multzoa) –beiratu gabeko sukalde eltze bati dagokio–, mineral elkarte hori bera ageri baitu. Sukaldeko pieza arrunt batek gutxienez 900ºC-ko tenperaturak salatzea salbuespena da inolaz ere (II.4.3. Eranskina), eta erreketa akats baten aurrean geundeke seguruenik (gehiegizko berotasuna, gehiegizko erreketa denbora). X izpien difrakzioaren bidezko azterketa mineralogikorako hautatu genituen 38 lagin berak aztertu ditugu analisiaren azken fase edo aldi honetan. Euskal Herriko Unibertsitateko Mineralogia eta Petrologia sailak bideratu ditu azterketa kimikoak, ICP-AES bidez elementu nagusien analisirako eta ICP-MS bidez elementuen aztarnen analisirako. Ortega, Menendez, 1998 ikerketan aurki daitezke analisiaren xehetasunak. Analisiaren erroreak %1etik beherakoak dira elementu nagusietan eta %5etik beherakoak elementuen aztarnetan eta lur arraroetan. Argitalpen honekin batera doan CD-ROMeko II.5. Eranskinean azaldu ditugu analisien emaitzak. Ezaugarri kimikoen azterketak aukera ematen digu azterketa petrografikoan oinarriturik bideratu dugun multzo sail-kapena egokia den zehazteko, eta ore mota askoren antz kimikoa (sensu lato) agerian uzteko. Antz kimiko hau bat dator halaber arestian azaldu ditugun datu petrografikoekin. Zentzu honetan, oso antzeko ezaugarri kimikoak ageri dituzte zeramika arrunt gehienak, baina aldi berean egiaztatu ahal izan dugu hainbat sedimentu motaren presentzia, zeinek bere konposizio kimikoa duena, eta agerikoa da berriro ere bat datozela sumatu ditugun desberdintasun hauek datu petrografikoek dioskutenarekin. Halatan, azterturiko laginetan egiaztatu ditugun ezaugarri kimikoetan eta aurreko azterketa petrografikoaren ondorioz sorturiko eztabaidetako datuetan oinarritu ondoren, honako bereizkuntza hau egingo dugu zeramiken artean: karbonatotsuak, esleituak eta manipulatu gabeak. Epigrafe honetan berariaz karbonatoz sendotu zituzten zeramikak bezala (1 eta 3b multzoak) hartuko ditugu aintzat karbonatoak lehen lurretan beretan zituzten zeramikak, antzeko ezaugarri kimikoak baitituzte guztiak, karbonatoen edukia oso garrantzitsua baita haietan guztietan. Halatan, Ca eta Sr kopuru esanguratsuak ageri dituzte lagin guztiek (II.5.1 Eranskina). Zeramika honen ezaugarri nagusia da (99. lagina) azterturiko zeramika karbonatotsu guztien artean gai kopuru handiena aurkeztea. Bestalde, 10. multzoko lagin gehienek ageri dituzten ereduen antz handia dute haren ereduek. Gainerako lagin karbonatotsuen arabera, Sr eta Ca kopuru esanguratsuak ditu, ez horren handiak oraingoan, baina fosforoaren presentzia askoz apalagoa da. ZERAMIKA ESLEITUAK Petrografiaren eztabaidan bideratu dugun eskemaz baliatuko gara bigarren zeramika mota honen emaitzak aurkezteko. Irakurketa osoan zehar ikusi ahal izango den bezala, berriro kontsideratu edo zatitu ahal izango lirateke zeramika esleituen artekotzat hartu diren multzo petrografiko asko. Hala eta guztiz ere, ikusirik azterturiko laginak gutxi direla eta azterlan honen irakurketa arindu egin beharra dagoela, arestian azaldu dugun sailkapen petrografikoari eutsiko diogu. Multzo honetan azaltzen diren bi laginek (63. eta 62. laginak) ongi kontrastaturiko ezaugarri kimikoak dituzte eta, beraz, petrografia mailan, ore esleituak direlarik, bereiz ez badaitezke ere, desberdintasunak ageri dituzte mineralogia mailan (X izpien difrakzioaren bidezko azterketaren arabera), konposizio kimikoaren ikuspegiak berretsi eta argitu dituenak. (II.5.2. Eranskina). 63. laginaren ezaugarri nagusia da Na2O maila guztiz pobrearen eta CaO eta MgO kopuru garrantzitsuen presentzia. Konposizio heterogeneo samarra dugu multzo honetako laginen ezaugarri nagusia. Aipagarri dira haietan azaltzen diren Ca eta Sr eduki handiak. Alde handiak daude, konposizioari dagokionez, 100. laginaren –Mg eta Na kopuru pobreak aurkezten ditu– eta 120. laginaren artean –P kopuru pobreak aurkezten ditu honek. Datu hauen arabera, haien lehen lurren jatorria desberdina izango zelakoan gaude (II.5.4 Eranskina). Bestalde, bat dator izaera heterogeneo hori X izpien difrakzioaren bidezko azterketa mineralogikoak eskainitako datuekin. 4. Multzo honetako zeramiken ezaugarri kimikoak zehazten ditu II.5.6 Eranskinak. Diagrama elementuanitz arautuei esker ikusi ahal izango dugu, modu bizkor eta intuitiboan, piezen konposizio kimikoa, eta jakin ahal izango dugu, halaber, multzo bereko eta beste multzoetako piezekiko antzak eta aldeak zertan diren. Irudi horretan berean, alde batera bereizi ditugu gai trinkoak eta isurkariak biltzeko eta edukitzeko erabili ziren ontzien piezak, su gainean edo mahai tresna gisa erabili zirenetatik aparte. Ikusi ahal izango dugun bezala, sukaldean edo su gainean erabiltzeko piezak ditugu (24., 88., 94. eta 131. la- ginak), hain zuzen ere, elkarren artean homogeneotasun maila handienari eusten diotenak eta aipagarri da halaber haien fosforo eta kaltzio eduki handiagoa, multzo honetako piezen batez bestekotik gora inolaz ere93. Nolanahi ere, arestian aipatu dugun II. Etxadi horretan azaldu diren sukalde zeramika batzuetan erregistraturikoa baino apalagoa da kopuru hori (II.5.7 Eranskina). Mahai tresna gisa erabili ziren zeramikek aniztasun kimiko handiagoa ageri dute eta bi multzotan banatzen dira. Pitxer batek eta gopor batek osatzen dute lehena (13. eta 14 lagina) eta oso pobreak dira fosforoari dagokionez. Beste multzoko bi piezek ordea –aska bat eta pegar bat– (56. eta 81. laginak) fosforo kopuru handiagoak eta Zr eta Hf eduki txikiagoak ageri dituzte eta, beraz, buztinetan aberatsagoa zen sedimentu batekoak ote ziren adierazten digu datu honek. Biltegi zeramikari dagozkion laginek elkarren artean desberdin samar diren ezaugarriak dituzte. Halatan, 10. laginak (2-V tina) multzo honetako laginen ohiko aldaera kimikoaren eredua ageri du eta 60. laginak (1-V tina) oso konposizio kimiko desberdina aurkezten du, txikiagoak baitira edukiak gai kimiko gehienetan, P, Sr eta Ca gaietan izan ezik. Gorago deskribatu dugun ikerketa petrografikoan adierazi dugun bezala, Molde berbereko ezaugarriak ageri dituzte Dominguez, Zuluaga eta Ortega ikerlariek 1999. urtean, Gasteizko II. Etxadirako indusketa lanetan, zehaztu zuten C1 multzoak eta multzo berri honek. Hala eta guztiz ere, ontzi motarekin loturiko alde edo desberdintasun kimiko batzuk egiaztatu ziren lan hartan (baita petrografikoak ere, datuak berrikusi eta gero). en detalle de la composición química de las muestras permite redefinir y subdividir los grupos actuales. Analisi kimikoari begira aztertu dugun laginak (7.lagina) II. Etxadian (C1 multzoan) aztertu diren eltzeenen antzeko ezaugarri kimiko eta petrografikoak ditu, Ca kopurua altuxeagoa eta magnesioan eskasago ageri bada ere. Eta handia da aldi berean erregistratu diren gainerako multzoekiko aldea (C2 eta C3 multzoak). Halatan, II.5.8. Eranskinean ikus daitezke antz eta alde horiek, horietako batzuek datu kimiko baliokiderik ez izanak eraginak, ez baitira zehaztu edo determinatu (Nb gaiaren kasua dugu hori adibidez). Multzo honen azterketa petrografikoan ñabardura eta aldaera ugari sumatu baziren ere, aztertu ditugun laginek homogeneotasun handia ageri dute maila kimikoan. Erabilera edo helburu desberdinetarako landu ziren piezak aztertu dira (sukalde, mahai eta biltegirako) eta oso antzeko eredu kimikoak dituzte haietako gehienek, mahai tresna gisa erabiltzen zirenek batez ere (II.5.9. Eranskina). Bi lagin baizik ez dira –sukaldeko zeramika dira biak– patroi edo eredu horretatik aldentzen direnak, P, Sr eta Ca kopuru garrantzitsuak ageri baitituzte. Gai hauen jatorria genuke, hein batean bederen, haragia eta hezurrak egosteko erabiliak izana (Maggetti, 2001). Kontserba eltzea da bata (1. lagina) eta eltzea bestea (70. lagina). II.5.10. Eranskinak azaldu dira 4. eta 10. multzoetako zeramikak ordezkatzen dituzten lagin batzuen diagrama arautuak. Oso homogeneoak dira konposizioari dagokionez eta, beraz, oso antzeko ezaugarri kimikoak dituzte bi multzoek. Ez da antz handi hau batere harritzekoa, jatorri duten eremu geologikoak ez baitira desberdinegiak. Kontuan har bedi, gainera, zeramika hauek lantzeko erabili ziren lurrak kuartzo-feldespatotsuak. Hala eta guztiz ere, analogia hauengatik guztiengatik ere ez ditugu bi multzo hauek berdintzat jo behar, Fe2O3ak TiO2aren aurreko aldaera diagrametan egiaztatzen den bezala, argi ikusten baita haietan zein bere aldaera moldeak dituela multzo bakoitzak. II.5.11. Eranskineko X diagraman ikusten diren ageriko maldek desberdintasunen berri ematen digute miken edukietan eta jatorrizko lurretako buztinaren mineralen izaeran. Orain arte ikusi ditugun lagin guztiek ez bezalako ezaugarri kimikoak ditu multzo honetan aztertu dugun laginak (145. lagina). Aipagarri da Na2O, MgO, CaO, Sr eta P2O5 kobalto gaien presentzia txikia eta Hf eta Zr gaiek ageri duten kopuru esanguratsua (II.5.12. Eranskina). Multzo honen (33. lagina) ezaugarriak aurreko multzoarenen oso antzekoak dira; aipagarri da Na2O, K2O, MgO, CaO, Sr, P2O5 eta Fe2O3 kobalto gaien presentzia oso txikia eta Hf eta Zr gaiek ageri duten kopuru esanguratsua. Nolanahi ere, K2O eta Fe2O3 gaietan azaltzen diren aldeek argiro adierazten digute multzoen hornikuntza eremuak oso desberdinak izan zirela (II.5.13. Eranskina). Aurreko orrialdeetan deskribatu dugun azterketa petrografikoari esker zehaztu ditugu 22 ore multzo desberdin eta haietako batzuen ñabardura petrografikoek eman digute, 302 era berean, nortasun txikiagoko azpi-multzotan oinarrituriko sailkapen berri bat egiteko aukera, lurren jatorrizko eremuan desberdintasun mineralogikoak islatzeko gehienetan (hor dugu, adibidez, 4. multzoa). Bestalde, antzeko eremu geologikoak ureztatzen dituzten ibai desberdinetako sedimentuetatik datozen zeramikak ere bereiz daitezke azpi-multzo petrografikoen presentziari esker. Edo, bestela esanik, ezaugarri petrografiko bertsuak dituzten eremu desberdinetatik datozen lurrak. Egoera honen aurrean geundeke 10. multzoan. Bestalde, aurrez balizko iturri-eremuetako lurrei buruz ariko ziren azterketarik ez izateak eta buztinola ezagunetan erreferentzia edo eredu gisa balio luketen materialen urriak hipotetiko bilakaraziko dituzte ezinbestean kapitulu honetan espekulazio mailan aurreratu ditugun balizko jatorri horiek guztiak. Irizpidetzat hartu ohi da material arkeologikoen agerpenen proportzioa materialen jatorriak zehazterakoan. Halatan, bertakotzat hartu ohi dira ugarien azaltzen direnak eta kanpokotzat gutxien azaltzen direnak, merkataritzaren ondorio balira bezala. Horixe dugu 6., 7. eta 8. multzoen kasua; izan ere, jaso diren testuinguruetan urri izateaz gainera, petrografiaren aldetik ez datoz bat Euskal Herriko Kantauri aldeko Arroko geologiarekin eta, beraz, kanpotik ekarritako materialtzat hartu izan dira. Izan ere, Torrejón de las Henestrosas (Valdeolea, Kantabria) aldeko testuinguruei dagozkien lagin zeramikoak aurkeztu dira 8. multzoan eta Ebro ibaiaren goi arroan egokitu dugu horrenbestez haien jatorria. Zeramiken kontrol eta fabrikazio teknikei dagokienez, aintzat hartu behar ditugu inolaz ere 10. multzoko laginetan oratze akatsak ageri dituzten pieza batzuk. Lagin hauek bertakoak dira seguruenez eta ekoizpen prozesuaren estandarizazio eskas bat suma daiteke haietan, kontuan harturik gainera tartean azaldu ere egin direla zaborrerako piezak, erretzen denbora gehiegi egin eta gero. 303 goi tenperaturako mineralik azaldu ez izana salatzen digun datua, horixe baita orobat 4. eta 10. multzoekin loturiko bertako produkzioen bereizgarria. X izpien difrakzioaren bidezko azterketak argiro azaldu du zeramika batzuetan erreakzioak gertatu direla egoera trinkoan, mineral batzuek egonkortasuna galdu dutelarik eta beste batzuk sortu direlarik. Prozesu hauek mineralen desegonkortzeaz hasi eta tenperatura baldintza berrietan egonkorrago diren mineral berrien sorreraz edo neoformazioaz bukatzen den tenperatura tarte batean gertatzen dira. Halatan, erreketa tenperatura gorenak edo apalenak zehaztu ahal izan dira kasu batzuetan eta tarte zehatzagoak beste kasu batzuetan. Hala eta guztiz ere, ez dezagun ahantz adierazi ditugun balioak gutxi gora-beherakoak direla beti, desegonkortze eta neoformazio prozesuak erreketa denboraren eta jatorrizko mineralogiaren araberakoak ere baitira. Edo, berdina dena, konposizio kimikoaren araberakoa. Bestalde, tenperaturak adierazten dituzten mineralen presentzia baliozkoak dira halaber –datu kimikoekin batean hartzen direnean– ore multzoak zehaztu eta bereizteko. Halatan, 13. multzoa guztiz homogeneoa da, amaierako bukaeragatik ere. Beste multzo batzuetan, 11. eta 14. multzoetan esate baterako, goi tenperaturako mineralak ageri dituzte lagin batzuek eta beste batzuek aldiz ez (II.5.16. Eranskina). Jatorri desberdinen emaitza gisa har liteke (kontuan har bedi ezaugarri kimiko kontrastatuak ageri dituztela aldi berean), bai eta produkzioaren estandarizazio maila eskasaren ondorio gisa ere. Materialen azterketa geokimikoak argiro erakusten digu ezinbestekoa dela datu horiek guztiak aintzat hartzea azterketa petrografikoan sumatu eta ikusiriko multzoak zehazterakoan eta, hala behar badu, zatitzerakoan. Halatan, multzo petrografikoak lotzeko edo harremanetan jartzeko eta jatorriari buruzko hipotesiak sendotzeko aukera ematen digute datu kimikoek, piezak lantzeko edo fabrikatzeko moduak desberdinak izango ziratekeen arren. Horixe dugu 3. eta 10. multzoetako zeramiken kasua: desberdin landu ziren baina antzeko eremu geologikoetatik zetozen lurrez. Era berean, itxuraz bertakotzat jo beharko genituzkeen zeramika arruntenen artean gai kimiko berezien presentzia egiaztatu izanak aukera eman digu multzo petrografiko batzuetan sedimentu mailako antzekotasunak zehazteko eta, beraz, antzeko eremuetako lurrak izango ziren haiek, ontzien ondoko lantze eta fabrikazio prozesuak arras desberdinak izan arren. Lanaren une honetan garrantzizkoa da azpimarratzea Erdi Aroko zeramikak, eta zehatzago adierazteko, zeramika "arrunta"94 deiturikoak lurralde izaera handia duela, kopuru aldetik zeramika mota hori baita ugariena Erdi Aroko zeramika testuinguruetan, eta teknika eta tipologia aldetik, berriz, askoz ere aldakortasun handiagoa du gainerako ekoizpenek baino. Ekonomia sistema erromatarrak porrot egin ondoren, zeramikazko ontzien munduak aldaketa handia izan zuen era askotako faktoreen ondorioz, aurreko aldietan baino askoz ere lurralde aniztasun handiagoa izatean. Hala bada, Europako mendebaldeko erregistro arkeologikoan ekoizpen arruntak pixkanaka-pixkanaka nagusitzen joan ziren VI. eta VII. mendeetan zehar, erromatarren garaiko zeramiken kaltetan, ekoizpen gune ugari desagertu eta distantzia handiko banaketa-sareak ahuldu egin baitziren. Testuinguru horretan, zeramikaren ekoizpena familia edo etxe esparrura pasa zen arian-arian, edo asko jota ere, tailer txikiak baino ez ziren geratu, baina horiek ere iragankorrak edo espezializatu gabeak izango ziren, horiexek baitziren egoera berri horretan irauteko gai ziren bakarrak. Gainera, erromatarren mundutik etorritako tradizio tekniko eta tipologikoek eragin desberdinak zituzten lurralde batzuetan eta besteetan, eta horrenbestez, ekoizteko gaitasunak eta aukera teknikoak ere alda daitezke lurraldeen aniztasun maila handituz. Horren ondorioz, benetan zaila da "régions céramiques" –Verhaeghek deitzen dieten bezala– edo zeramika lurraldeen mugak zein diren xehe zehaztea, esparru kultural eta kronologiko homogeneoak islatzen baitituzte, merkataritza edo hornidura sistema eta mekanismo komunekin. Horrenbestez, beharrezkoa da Erdi Aroko zeramikaren azterketan aurrera egitea lurralde ikuspegietatik begiratuta, kronologia seriazio zehatzak finkatuz, definituriko lurralde esparruan kultura, ekonomia eta gizarte mailan gertaturiko eraldatzeak ulertzen lagunduko baitigute horiek, baina beste eremu batzuekin alderatzeko azterketak ere egin behar dira, lurralde esparru handiagoko ekoizpen ziklo eta prozesu historikoak berregin ahal izateko. Dagoen zeramikazko ekoizpenaren karakterizazioa amaitu ondoren, zeramikazko material guztia sailkatu behar dugu ikuspegi diakronikotik begiratuta, ekoizpen horien bilakaera kronologikoa ez ezik, bere aplikazio esparrua ere zehaztu ahal izateko. Horrenbestez, kontua da, "erreferentzia multzo" desberdinak, edo beste modu batean esanda, aldi eta esparru geografiko jakin batean eginiko zeramikazko ekoizpenak bereiztea. Halaz ere, seriazioak oso gutxitan funtzionatzen du berak bakarrik, izan ere, oso metodo arbitrario eta subjektiboa da, eta beste datazio sistema batzuk behar ditu bere emaitzak zientifikoki baliozkoak izan daitezen. Horretarako, materialaren kanpoko balioak, hauxe da bere testuingurua, gehitu behar zaio seriazioari. Horrenbestez, estratigrafiarekin lotzen bada, seriazioak aukera emango du estratigrafiko hutsa baino sekuentzia xeheagoa lortzeko, eta askoz ere hobeto hautemango dira denboraren joanak materialetan eragiten dituen aldaketa txikiak (Fernández Martínez, 1990: 139ss). Datu kronologikoak eta estratigrafikoak alderatu ondoren lortutako emaitzak aukera eman digu gure lurralde esparrurako hiru facie handi bereizteko, honako ibilbide kronologiko honen arabera: lehenengoa, VIII. eta X. mendeen artean kokatua; bigarrena, XI. mendearen eta XII. mendearen lehen erdialdearen artean; eta hirugarrena, XII. mendearen bigarren erdialdearen eta XIII. mendearen artean. VIII. MENDETIK X. MENDERA ARTEKO GOI ERDI AROKO EKOIZPENAK. EKOIZPENAREN ANIZTASUNA. VIII. mendetik X. mendera arteko zeramikak aztertzen hasi aurretik, komeni da aurreko bi mendeetan Euskal Herrian erregistraturiko egoera labur azaltzea, mende horiek baitira fase honetan jasotako Goi Erdi Aroko ekoizpenetako batzuen jatorria. Aurreko lan batean aurreratu genuen bezala, batik bat Iruaxpe III leizean (Aretxabaleta, Gipuzkoa) aurkitutako zeramikazko testuinguruak aztertu ondoren, panorama bat itxuratu ahal izan genuen VI. menderako, eta ikusi genuen garai horretan "hiru zeramika ekoizpen bereizten zirela argi eta garbi («terra sigillata» ekoizpenak, imitazioak eta zeramika arrunteko ekoizpenak). Horien artean, portzentajeei erreparatzen badiegu, bertako zeramika ekoizpen mota bat da nagusi, zeramika trauskila deitu dioguna" (Azkarate, Núñez, Solaun, 2003: 366). Azterketa honen esparruan eginiko ikerketaren emaitza gisa, zuzendu egin behar dugu, aldiz, baieztapen honen zati bat, maila estratigrafikoaren miaketa partzialean oinarrituta egin genuena. Aztarnategi horretako Antzin Aroko Azken Testuinguru horretan, VI. mendearen lehen erdialdean bederen, nabari da erromatarren garaiko sail eta ekoizpen sistemen jarraipena. Hurrengo menderako trantsizio garaia izango litzateke mende hori. Hala bada, VI. mendearen erdialdean eta hurrengo mendearen zati handi batean kokatuko genuke Aldaietako nekropolian –Langara Ganboa, Araba– (Azkarate, 1999) berreskuratutako zeramikazko materiala. Ekoizpen horietan garbi ikusten da bertako zeramika arrunta dela nagusi, eta horrenbestez, desagertu egin dira Iruaxpen ikusten genituen ekoizpen finak. Errealitate zehatz horretatik abiatuta, bi aztarnategi horiek alderatzeko azterketa egin ondoren, esan dezakegu, VI. mendearen bigarren erdialdean bertako zeramika arrunta gailentzen joan zela pixkanaka-pixkanaka eta ekoizpen finak gutxitzen; prozesu hori areagotu egin zen mende horren edo hurrengoaren amaieran, eta horrenbestez, azken horiek erabat desagertu ziren eta lehenengoa96 baino ez zen geratu. Laburbilduta, esango genuke, VI. mendearen azken hamarkadetan edo VII. mendearen hasieran amaituko zirela betiko inportazioak gure lurraldean eta nagusituko zela bertako zeramika arrunta edo zeramika trauskila (I. Multzoa). Horren ondorioz, murriztu egingo ziren zeramikazko ekoizpen motak eta forma-errepertorioa txikituko zen, eta aurreko garaietan baino askoz ere lurralde aniztasun nabarmenagoa ekarriko zuen horrek. VIII. mende horretako zeramika erregistroa Euskal Herrian oso urria bada ere –segurtasun osoz Bastidako La Llana finkamendua soilik aipatuko genuke, eta beharbada, Gasteizko Andra Maria katedraleko eta Artziniegako Arteko Ama Birjinaren santutegiko testuinguru batzuk–, joera berri hori baieztatu egiten du IX. eta X. mendeetan dokumentaturiko estratigrafia kopuru handiagoak. Halatan, Gasteiz edo Rivabellosa bezalako aztarnategietan ekoizpen horietako batzuek mende horietan zeramika trauskilak (I. Multzoa) baino portzentaje nabarmen handiagoak izanak, pentsarazten lehenagoko garaietan sartu zirela. Inolako zalantzarik gabe, ikusita I. Multzokoak %8 direla eta VI. Multzokoak %63, garbi dago lehenengo horiek nabarmen behera egin zutela bigarrenen onerako, multzo horretako zeramika ugari baitziren jada (67. irud.). LAS PRODUCCIONES LOCALES Halaz ere, joera hori aztertutako aztarnategi guztietan sumatzen bada ere, ez da eremu guztietan berdin azaltzen, halako desadostasun batzuk ageri dituzten beste ekoizpen alderdi batzuk ere ageri baitira. Horrek guztiak lau "zeramika eremu edo lurralde" bereiztera eraman gaitu, guztiz desberdinak gainera, horietatik hiru Araban daude: bat Baia ibaiaren Mendebaldean (Tobillasko San Roman aztarnategia, Lastrako Kastroak Karankan eta Arteako Ama Birjina Artziniegan); bestea Ekialdean (Gasteiz –Santa Maria Katedrala– eta Rivabellosako finkamendua –Enrique IV.a kalea–) eta azkena Errioxa Garaian (La Llana aztarnategia Bastidan). Laugarrena Bizkaian dago, zehatzago adierazteko Oiz mendian (Momoitio eta Mendrakako nekropoliek osatua), eta mendebalde arabarraren antzeko jokabidea ageri badu ere, esparru hori bereiztea erabaki dugu bi eskualdeak geografikoki urrun daudelako. Arestian aipatu dugun bezala, Tobillas, Karanka eta Artziniegak osatzen duten eremu horrek nolabaiteko jarraipena ageri du Antzin Aroko Azken mendeetan itxuraturiko egoerarekiko, oraindik nagusi baita zeramika trauskila (I. Multzoa) %40rekin, II. edo VI. Multzoen aurrean, horiek %24 eta %20 osatzen baitute hurrenez hurren (65. irud.). Era berean, ikuspegi funtzional eta forma ikuspegitik begiratuta ere, ia ez da aldaketarik sumatzen ontzietan. Zeramika errepertorio urria mantentzen da, sukaldean erabiltzeko zeramikazko ontziak dira batik bat, horietan 1-I Eltzea da nagusi gainerako formen gainetik (%50), baina oso hurbiletik jarraitzen dio Errioxa Garaian oso ohikoa den eltze mota batek, 3-II Eltzea (%25) eta 3-VI Eltzea (%17). Forma horiez gainera, bi ortza mota dokumentatu ditugu: 2-VI Ortza, txikia da eta globo itxurako perfila du, eta 3-IV Ortza, espatulaz landutako (IV. Multzoa) zeramikaz egina, haren ekoizpenak xehetasun bereziak ageri ditu, baina horiek aurrerago aztertuko ditugu "Epigrafean. Espatulaz landutako lehen zeramika ekoizpenak". Beste zeramika mota berri bat sortuko da ekoizpen horiekin batera –zeramika esleitua gorriz pintatua (VIII. Multzoa)–, VI. Multzoak eragindako prozesu dinamizatzaile eta aldaketa prozesuarekin gehiago lotuko genuke hori I. Multzoaren ikuspegi jarraitzailearekin baino. Adierazi dugun bezala, multzo hau VI. Multzotik hurbilago badago ere, ez dirudi, inondik ere, honen ekoizpen eredu berdinari erantzuten dionik. Izan ere, Errioxa Garaian, VIII. Multzoak, oso antzeko beste ekoizpen batek bezala, hauxe da, zeramika esleitu gabea gorriz pintatua (IX. Multzoa), oso bestelako xehetasunak ageri ditu adierazitakoen aldean, ekoizpen ezaugarri bereziak ditu (torneatua) eta askoz ere kopuru txikiagoak (guztizkoen %3), eta horrek pentsarazten digu jatorri exogenoa izan dezakeela, beherago adieraziko dugun bezala97. Lehen adierazi dugun bezala, bigarren eremu hau bereizteko, irizpide geografikoak hartu ditugu kontuan ekoizpen irizpideak baino gehiago, Araba mendebaldean aurkitutakoaren oso antzeko testuingurua duela egiaztatu baitugu. Erakutsitako histogramak alderatze hutsak aukera ematen du bi eskualde horien artean oso antzekotasun maila handia dagoela egiaztatzeko, Erdialdeko Araba edo Errioxa Garaian egiaztatutako egoerarekin alderatzen badugu. Hala bada, I. Multzoak %56 osatzen du, eta horrenbestez, VI. Multzoa (%35) eta VI. Multzoak honako elementu hauek erantsi dizkio zeramika erregistroari, pitxer mota bat (1-VI Pitxerra, arrautza formako perfila eta kono-enbor formako lepoa), ortza bat (1-VI Ortza, globo itxurako perfila, lepo ahurra eta ertz jarraitua edo kanpoko aldera irtena), pegar bat, bi eratakoa ertz motaren eta giderraren hasieraren arabera (1.1-VI Pegarra, ertz triangeluarra du eta hortik abiatzen da giderra, eta 1.4-VI Pegarra, honek ezpain biribildua du eta haren azpitik abiatzen da giderra) eta Erdialdeko Araban oso ohikoa den eltze mota bat (7-VI Eltzea, globo itxurako perfila, bizkar eroriak eta lepo ahurra aski garatua). Nolanahi ere, sukaldeko zeramikak nagusi izaten jarraitzen du I. Multzoan, baina ontziak era askotakoak dira aurkitutako hiru eltzeei (1-I Eltzea, 2-I Eltzea eta 4-I Eltzea) eta kazolari (1-I Kazola) erreparatzen badiegu, erromatarren mundutik etorritako perfilak ageri dituzte guztiek ere Gasteiz eta Rivabellosan berreskuratutako zeramika erregistroak askoz ere ekoizpen unibertso konplexuagoa eskaintzen du aurreko orrialdeetan erakutsitakoaren aldean, oso ugari baitira motak eta formak. Lehen deskribaturiko ekoizpen horiez gainera, beste hiru zeramika multzo dokumentatu ditugu: zeramika mikatsua (V. Multzoa), ore argiko zeramika lakarra (X. Multzoa) eta zeramika trauskil mikatsua (XIX. Multzoa), azken bi hauek berariazko ekoizpen eta portzentaje ezaugarriak dituzte, eta aukera ematen digute kanpotik ekarriak direla baieztatzeko98. Lehen begiratu baten bederen, Gasteiz eta Rivabellosan erakutsitako egoera badirudi ez dela oso desberdina La Llana (Bastida) aztarnategian aurkitutakoaren aldean. Horietako zeramika multzoen grafikoak alderatu ondoren, argi ikusten da VI. Multzoa nagusitzen dela %46rekin, haren atzetik V. Multzoa dator %23rekin; I. Multzoko ekoizpena, berriz, nabarmen jaisten da, %10 arte. Era berean, formak ere aski ugari dira zeramika errepertorioan, eltzeak, pitxerrak, ortzak eta pegarrak agertu baitira. Halaz ere, eltzeei dagozkien histogramak alderatzen baditugu, ikusiko dugu 7-VI Eltzea murriztu egin dela %23ra, eta 3-VI Eltzea, berriz, ugaritu %38rekin eta 3.II Eltzea %15ekin. Horrek esan nahi du guztira %53 osatzen dutela zeramika forma horiek. Lau eremu horietako zeramiken ezaugarriak azaldu ondoren, beste era bateko kontsiderazioak egiteari ekingo diogu, oraingoan kontsiderazio orokorragoak izango dira, guztiei dagozkienak. Hala bada, aztertutako lurralde guztietan II. eta VI. Multzoetan eginiko eltzeak tornu txikian landuak dira, forma estandarizatuak ageri dituzte eta Erromatarren Azken Garaiko (1-VI Eltzea, esate baterako) nahiz testuinguru merobingiarretan agertutako eltze karenatuak (6-VI Eltzea, esate baterako) ekartzen dituzte gogora. Teknika aldetik nolabaiteko Aldiz, I. Multzoari loturiko formak (eltzeak eta kazolak) eskuz landua deituriko teknikaren bidez eginak dira, Iruaxpe III100 leizeko Antzin Aroko Azken Garaietako testuinguruetan dokumentaturiko sukaldeko zeramika-sailetatik etorritako perfilak ageri dituzte, eta labe ireki xumeetan erreak dira. Kasu horietako bakar batean ere ezin dugu esan ekoizpen estandarizatuak zirenik, izan ere, eta haien perfilak Araba edo Bizkaiko beste aztarnategi batzuetan berreskuratutakoen antzekoak badira ere, uste dugu, ekoizpenaren izaera funtzionalaren antzekotasunagatik eta forma tradizioengatik gertatzen dela hori, eta ez diola sail-ekoizpen antolatu bati erantzuten. T. Mannonik adierazten duen bezala (1975:162), lurraldeko aztarnategi desberdinetako zeramika latz edo trauskilaren arteko antzekotasun horien arrazoia, formaren oinarrizkotasuna bera izan daiteke, eta horrenbestez, nahi gabe suertatuko ziren antzekotasun horiek ekoizpenetan. Nolanahi ere, eltze guztiek ageri dituzte ezpain biribilduak, lodituak ala loditu gabeak, gehienek ez dute giderrik, eta kontuan harturik sutan eduki izanaren seinaleak sabelen alboetan soilik ageri direla, sutondoaren alde batean ezarriko zituzten, eta alboetatik jasoko zuten sua. En lo referente a las decoraciones, existe una clara asociación grupo cerámico/motivo decorativo que hace de ellas un rrekoaren berdin-berdina, baina VI. zeramika multzoarekin egina) eta 8-VI Pitxerra, arrautza formako perfil xumeak dituzte guztiek ere, lepo zuzenak edo kono-enbor formakoak, itxiak, eta zimikoan hartutako mutur isurlea. Horiekin batean plater bat dago, perfil ganbila du, eta elikagaiak taldean kontsumitzeko erabiliko zuten (1-VI Platera). X. mendeko plater bat ere agertu da, desberdina, ertzaren azpian karena bat duena ( 3- VI Platera). Horiekin batean, aipagarri dira bi gopor, batek pareta ganbilak ditu (1-VI Goporra) eta besteak pareta ahurrak, V. Multzoarekin egina, 2-V Goporra. Gauza bera gertatzen da elikagaiak leku batetik bestera eraman, kontserbatu edo edukitzeko zeramikarekin, horiek ere V. eta VI. zeramika Multzoekin eginak dira, IV. Multzoan eginiko bi ortza izan ezik. Lau ortza mota generiko bereizi ditugu (1-V Ortza eta 1-VI Ortza, 2-VI Ortza, 4-VI Ortza eta 5-VI Ortza), 4-VI Ortzak ez beste guztiek, globo itxurako gorputza dute, lepo ahur edo kono-enbor formakoa, itxia, eta ertz jarraitua edo kanpoko aldera irtena. Tamainarengatik bereizten dira batik bat, 5-VI Ortzak beste motek baino askoz ere edukiera handiagoa baitu; 2-VI Ortza, berriz, 1.VI Ortzaren kopia da txikian. Sail horretan ugariena 1-VI Ortza da, inolako zalantzari gabe, horrelakoak %59 baitira Erdialdeko Araban eta %40 Errioxa Garaian, hurrena 1-V Ortza dator %14rekin Erdialdeko Araban eta %40 Errioxa Garaian. Pegarrak ugari dira aztertutako testuinguruetan, eta Antzin Aroko Azken mendeetako "nolabaiteko gabeziaren" ondoren, badirudi zeramika errepertorioaren barnean leku garrantzitsua hartzen hasten direla, Eltze eta Ortza sailen atzetik soilik. Forma aldetik, 1 Pegarra da nagusi –V. Multzoarekin egina (1-V Pegarra) edo neurri handiagoan VI. Multzoarekin (1-VI Pegarra)–, oinarri laua, arrautza formako gorputza, sorbaldak ongi markatuak eta lepo ahur edo kono-enbor formakoa du, itxia. Bereizitako lau formetatik102, aldi honetan 1.1 forma soilik erregistratu dugu, honek ezpain triangeluarra du eta handik abiatzen da giderra. Pegar honekin batera, La Llanako aztarnategiak beste mota bat eskaini digu, tutu itxurako mutur isurlea du honek sorbaldan irtena (2-VI Pegarra), pegarra piriniotarraren aurrekoa izango zen hura, eta Aialako haraneko (Araba), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Pirinio nafarreko eta Ipar Euskal Herriko lurraldeko eremu askotan erabiliko zuten XIX. mendera arte. Forma hori oso ugari da Frantziako hegoaldean (cruche á bec verseur tubular), baina karolingioen garaiko testuinguruetan aurkitu da eta ez X. mendea baino lehenago; Euskal Herrian, berriz, VIII. edo IX. mendeetan dokumentatu dugu jada. Azkenik, tina sailak arrautza forma ageri du IX. mendean, sorbalda oso nabarmena lepoarekiko, lepoa oso motza, ertz jarraitua eta ezpain triangeluarra (1-VII Tina). X. mendean beste bi forma agertzen dira, baina ez ditugu ongi definitu gaizki kontserbatuta daudelako: 2-V Tina eta 3-V Tina, azken hori gai likidoak edukitzeko erabiliko zuten oreek ageri duten porositate izugarriari erreparatzen badiogu. Aurreko sailen aldean, horiek VI. Multzoarekin eginak baitziren gehienak, askotan V. Multzoarekin ere egin zituzten tinak. Halatan, 2-V Tinak eta 3-V Tinak ekoizpenaren %50 osatzen dute, eta 1-VI Tinak hartzen du gainerako %50. Dekorazioei dagokienean, garbi loturik daude zeramika multzoa eta dekorazio motiboa, eta horrexek bereizten ditu Bestalde, ildokatze teknikarekin lotuko genituzke V. Multzoa, VI. Multzoa eta II. Multzoko 3 eltzea, gehienetan lepoan aplikatzen da teknika hori, baina gorputzaren beste alde batzuetan ere egon daiteke, 3 eltzearen kasuan, esate baterako. Pieza itxi gehienetan egiaztatu dugu (eltzeak, ortzak, pegarrak eta gutxiago tinetan), eta forma batzuetan eta besteetan modu desberdinean egina da: sakona edo azalekoa izan daiteke, ildaska meharrak batzuetan eta lodiak besteetan, eta abar. Hala bada, 7 eltzearen ildaskak ez dira sakonak izaten eta ontziaren lepoan ageri dira normalean. Aldiz, 3 eltzean ildaskak gorputzean ageri dira beti, lerro ebakiak dira, oso sakonak eta lodiak pieza osoan, elkarren ondoan ontziaren goialdean, eta elkarren artean gero eta tarte handiagoa oinarrira hurbildu ahala. Gainera, pegarren giderrak eta batzuetan ortza batzuen sorbalda luzeran eginiko marra batez dekoratuak izaten dira, puntu zirkularrak dira, zorrotzak edo arrautza formakoak. Zirkulu edo arrautza forma zabaletan oinarritutako dekorazio mota horren data jada zehaztu zuen M. A. Garcia Guineak (1966: 417) Ipar Goi-lautadan eta Kantabrian VIII-IX. mendeetan. Ontzien oinarrietan beste era bateko markak ere ageri dira, gurutze edo zirkulu formakoak baxuerliebe moduan eginak, Kantabrian agertutako motibo batzuen antzekoak (Peñil, 1985: 289). ZERAMIKA PINTATUA Zeramikaren alorrean Europako mendebaldean benetan gori dagoen gaia da zeramika pintatuarena; izan ere, ez dago batere garbi molde horrek erromatarren garaitik IX. mendera arte jarraipena izan zuen, edo aldiz, teknika hori Antzin Aroko Azken Garaietan galdu eta berriro karolingioen garaian103 sartu ote zen. Gaur egun ezagutzen dugunean oinarrituta, gero eta argiago dago lurralde ikuspegitik hartu behar dela egoera, lurralde desberdinen arabera. Hala bada, Ingalaterra, Herbehereak eta Belgikan badirudi haustura gertatu zela, baina ezin da gauza bera esan Frantzia edo Alemaniaren inguruan, horietan egoera ez baitago bat ere garbi, lurralde mailan izandako aldaerek zaildu egiten dutelako. Orain dela urte gutxi arte Fran- Euskal Herriari begira, gure aurreko lanean (Azkarate, Núñez, Solaun, 2003) esandakoa ekarri nahi dugu gogora. Hartan aipatzen genuen Antzin Aroko Azken Garaietan ekoizpen pintaturik ez egotea, aldi kronologiko zabalegia zela erromatarren munduarekiko jarraipenaz hitz egiteko, hainbat ikerlarik Kantauriko lurralderako defendatzen duten bezala. Zalantzarik gabe, esango genuke ekoizpen horiek VI. mendean zehar pixkanaka-pixkanaka desagertzen joateko arrazoiak erromatarren garaiko ekoizpen finen desagertzea ekarri zuten arrazoi berberak direla; izan ere, ekoizpen horiek hertsiki loturik zeuden ekoizpen gune espezializatuekin, banaketazirkuitu edo sare konplexuak behar zituzten, eta sare horiek ahuldu zirenean helmugara heltzeari utzi zioten. Bertako ekoizpena deskribatzerakoan adierazi dugun bezala, egiaztatu da, VIII. eta IX. mendeetan zehar zeramika multzo berriak sartu zirela Araba mendebaldean eta Errioxa Garaian –zeramika esleitua gorriz pintatua (VIII. Multzoa) eta zeramika esleitu gabea gorriz pintatua (IX. Multzoa)– eta zeramika horien ezaugarri teknikoek, ageri dituzten dekorazioek eta portzentajeek jatorri exogenoa zutela pentsarazten digute. Halaxe erakusten dute behintzat arreta handiz eginiko esleitze-lanak, beste batzuk tornu txikian landu izanak, azaletan ageri duten berariazko dekorazio pintatuak104 eta osatzen dituzten portzentaje txikiek, gainerako zeramika multzoekin alderatzen baditugu105. Aztertutako ia testuinguru guztietan piezen gainaldea espatulaz landua duen zeramika mota agertu izanak aukera eman du espatulaz landutako zeramika (IV. Multzoa) izeneko beste zeramika mota bat sortzeko, itxura guztien arabera karolingioen hainbat formarekin lotura baitu gainera. Ekoizpen horrek, ordea, elkarren segidako bi agerraldi erakusten ditu –bata IX. eta X. mendeen eta XII. mendearen lehen erdialdearen artean kokatua, "lehen belaunaldia" deitu diogu horri, eta bestea, XIII. mendean "bigarren belaunaldia"–, bi garai horiek errepertorio desberdinak eskaintzen dituzte, pitxer mota bat (4-IV Pitxerra) eta ortza bat (4-IV Ortza) izan ezik, horiek bietan agertzen baitira. "Lehen belaunaldi" horretan, piezaren azalera osoan sumatzen da espatulaz eginiko lana, gehienak horizontalean ageri diren lerro paraleloak dira, sare bat osatzen. Zeramika errepertorioari dagokionean, aipagarri dira, 4-IV Pitxerra108 (ontzi honen bereizgarri nagusia mutur isurlea da, eta morfologiaren arabera bi modukoa izan daiteke mutur hori: 4.1-IV Pitxerra, tutu itxurako mutur isurle irtena duena, eta 4.2-IV Pitxerra, zimikoan hartutako mutur isurlea duena), 3-IV Ortza (globo itxurako perfila duen edalontzi handia, bi xingola-gider ditu sabelaren gainean) eta 4-IV Ortza (udare antzeko perfila du honek, eta ez globo itxurakoa beste gehienek bezala). Gure esparrutik kanpo, karolingioen garaian oso hedadura handia izan zuen espatulaz landutako zeramikak, eta Kataluniako hainbat eremutan edo Frantziako hegoaldean dokumentatu da. Testuinguru kataluniarretan ugaria izan zen IX. eta XI. mendeen artean, karolingioen nagusitasunari hertsiki loturik. Molde horretakoa da –jarrera murriztaileegitik begiratuta beharbada– sitra (gure 4-IV Pitxerra) deituriko edalontzi Arreta berezia merezi dute Gironde departamentuan, eta zehatzago esateko, Bordeleko hirian céramique à pâte rouge polie zeramikari buruz eginiko ikerketek, gure lurraldean topatutakoaren oso antzeko bilakaera sumatu baita kronologia eta portzentaje aldetik. Cruches à bec verseur (4-IV Pitxerra) moldeari loturik, X. mendetik hasi eta XIII. mendearen amaiera arte dokumentatu da zeramika mota hau, %2tik beherako portzentajearekin. Portzentaje txiki horiek eta egiteko erabiltzen zituzten ore mikatsuak (horiek erraz atera daitezke Garona ibaiaren arroan daudenak bezalako ibai terrazetan izaten diren alubioi edo lohietatik, baina Bordelen ez dago horrelakorik transgresio flandiarrak eragindako arrazoi geologikoengatik) nahikoa argudio badira, inolako zalantzarik gabe, Garona ibaiaren erdiko edo goiko haranean, Palaminy edo Cezeracen kasua, esate baterako, dokumentaturiko lantegietatik ekarritako ekoizpena dela baieztatzeko (Fabre-Dupont, 1995: 207ss). Testuinguru hori ikusita, gure ekoizpenari begira ere antzeko jatorria planteatzeko egokieran egongo ginateke, gehienbat ore mikatsuaz egina baita110, espatulaz landua, portzentaje txikiekin, %3tik 9ra, eta testuinguru akitaniarretan erregistraturiko forma errepertorioari loturik baitago. Halaz ere, gure eskualdean alubioi-arro garrantzitsuak daudenez, batik bat Zadorra ibaian, gehiago zehaztu beharko litzateke egoera, eta gehien bat bertako jatorria duela esango genuke, Pirinioen beste aldetik etorritako elementuen eraginarekin beharbada. Nolanahi ere, inportaturiko "jatorrizko" zeramika ekoizpenak111 dira edo bertako eltzegileek eginiko "imitazioak", baina benetan funtsezkoa dena da Frantziako hegoaldearekin loturiko kultur osagaiak izan ditzakeela. INPORTATURIKO SUKALDEKO EKOIZPENAK Ekoizpen honi eginiko azterketa petrografikoek agerian utzi zuten, gainera, bi buztin mota desberdin zeudela, elkarrekiko urrun, eta geologia aldetik Duero ibaiaren arroan edo Ebro ibaiaren burualdean kokatuko genituzkeenak (6. multzoa eta 8. multzoa). Premisa horietatik abiatuta, bi hipotesi hartuko genituzke kontuan: 2. Zeramika multzo desberdinak tailer bakarrekoak izatea, eta tailer horrek biltzea ekoizpen gunetik112 hamarka kilometrotara zeuden eltzegileen lehengaia. Jakinik zeramika horien jatorri zehatza ezagutzeko balio zuen prozedura bakarra alderatzeko azterketa arkeometrikoak egitea zela, "el Torrejón" de Las Henestrosas, Valdeolea (Kantabria)113 eremuan aurkitutako pieza batzuen laginketa petrografiko eta mineralogikoa egin genuen; teknika eta forma aldetik gure lurraldean agertutakoen antzekoak ziren horiek, baina XIII. eta XIV. mendeetako testuinguru berantiarragoetan aurkituak (García Alonso, Sarabia, Bohigas, 1987). Zeramikak alderatzeko azterketa hori egin ondoren, egiaztatu ahal izan genuen 8. multzoa eta aztarnategi honi zegozkion ekoizpenak baliokideak zirela. M. García Alonsoren iritziz, gainera, Paredes Rubiaseko Eltzegileen ekoizpen gunearekin lotu beharko genuke, Ebro ibaiaren burualdean dagoen Palentziako herri txiki bat da hura, Las Henestrosasen Ekialdean dagoena, hogei bat kilometrora (García Alonso, 2000: 535). Merindad de Campooren iparraldean, zehatzago adierazteko "Ebroren Urtegian" kokaturiko beste buztinola batzuk gehitu beharko genizkioke zeramika gune honi, urek jaitsiera handia izan ondoren induskatu baitziren horiek. Eginiko interbentzio arkeologikoek garbi erakutsi zuten gutxienez tailer bat bazegoela Orzalesen eta beste hiru Arroyon, eta Retortillon jada egiaztatutakoa erantsi beharko litzaieke horiei (Peñil, Fernández, Ocejo, Márquez, 1986). Zehatz adierazteko, Arroyoko II. buztinolan agertutako forma batek, pegarra gisa identifikatua, gure 8-X Eltzearen oso antzeko perfila du, eta jatorri bera izan dezaketela pentsarazten digu horrek. Forma aldetik beste materialekiko dituzten paralelismoetan oinarritzen da buztinola horiekiko proposatzen den data, Paredes Rubiasko Eltzegintza guneekin bezalaxe, eta XI. mendearen inguruan kokatzen da. Nolanahi ere, datu horiek eta eginiko azterketa arkeometrikoak ikusita, garbi dago Merindad de Campoon kokaturiko buztinoletatik inportaturiko ekoizpenak egon zirela IX. eta X. mendeetan, baina hala ere, ezin gara ekoizpen gune zehatz baten alde jarri. Horrek guztiak adierazten du, jada mende horietan, zeramika lantzeko buztinola espezializatuak bazirela Campoo aldean, herrixketan bildu edo elkartuak, seguru asko. Ekoizpen gaitasun handia izango zuten buztinola horiek eta, bertako eskariari erantzuteaz gainera, piezak urrutira esportatu ere egingo zituzten banaketa-sare baten bidez BESTE EKOIZPENAK Ekoizpen ziklo berri bati ekiten zaio garai honetan. Sumatzen da pixkanaka-pixkanaka utzi egiten direla gutxienez VIII. edo IX. mendeetatik egiten ziren zeramika ekoizpen batzuk. Ekoizpen horietako bakoitza galtzea, zeramika ekoizteko eredu zehatz batzuk galtzea izan da, zeramikazko forma edo mota zehatz batzuen amaiera baino gehiago, gero eta ekoizpen espezializazio handiagoa erakutsiz. Zehatz adierazteko, XI. mendearen lehen erdialdean erabat desagertzen dira zeramika esleitu gorriz pintatu (VIII. Multzoa), zeramika esleitu gabea gorriz pintatu (IX. Multzoa) eta zeramika trauskil mikatsuari (XIX. Multzoa) loturiko ontzi guztiak. XI. mendearen bigarren erdialdean zeramika trauskila (I. Multzoa) eta pareta meheko zeramika trauskila (II. Multzoa) gehituko zaizkie ekoizpen horiei, eta zeramika mikatsuaren (V. Multzoa) eta giro herdoilgarrian erretako zeramika sendogarri ugarirekin (VI. Multzoa) multzoren eskuetan gelditu zen bertako ekoizpen guztia, eta multzo horiek ere galdu egingo zituzten formetako batzuk. Zalantzarik gabe, zeramika trauskila da (I. Multzoa) aztarna handiena utzi zuen desagertzea, protohistoriatik hasi eta Goi Ardi Aroa arte mantendu zen zeramika ekoizteko modu jakin baten erakusgarri baitzen hura. Horrenbestez, desagertu egiten da oso teknologia xumea zuen ekoizpen sistema bat (eskuz landutako zeramikak, ageriko labe xumeetan erreak), estandarizatu gabeko formak zituen eta autokontsumorako edo oso lekuko banaketa-esparruan erabiltzen zuten, aurrerago ikusiko dugun bezala. Ekoizpen horiek desagertzearekin batera, beste batzuk sortu ziren sistema espezializatuagoei loturik, zeramika eslei- Arestian aipatu dugun bezala, kanpoko bi ekoizpen berri sartu izanak ez zion berregokitze garrantzitsurik ekarriko bertako zeramika paisaiari; izan ere, zituzten portzentajeei erreparatuz gero, ia ez zuten eraginik izango eskaintza eta eskarian. Bertako ekoizpenak izan ziren zeramika erregistroan gorabehera handienak sortu zituztenak, aurreko fasean jada egiaztatu genuen prozesu ziklikoa eratuz: I. eta II. Multzoak pixkanakapixkanaka desagertzea eta V. eta VI. Multzoak areagotzea. Halaxe erakusten dute Erdialdeko Araban (Gasteiz, Armentia, Rivabellosa eta Estavillo) dokumentaturiko testuinguru ugariek. Sukaldeko zeramikaren esparrura atzeraturik, I. Multzoko portzentajeak gero eta txikiagoak dira, aurreko aldian %8 izatetik XI. mendean %2,5 izatera pasa baitzen, eta azkenean, erabat desagertu egin zen XI. mendearen bigarren erdialdean (69. irud.). Zenbaki horiek ia ez dira aldatzen "sukaldean erabiltzeko zeramikaren" portzentajeei dagokienean, %9 I. Multzoan eginiko eltzeentzako (1-I Eltzea, 2-I Eltzea eta 4-I Eltzea) eta %66, berriz, 7-VI Eltzea soilik. Erdialdeko Araban ederki dokumentaturiko prozesu hori sumatzea zailagoa da, ordea, Arabako eta Bizkaiko gainerako lurraldeetan, batik bat XI. eta XII. mendeetan zeramika errepertoriorik ez izateagatik. Antzeko egoera suma daiteke Oiz mendiko Bizkaiko eskualdean, IX. eta XI. mendeen artean kokaturiko kronologia ageri baitute alde horretako aztarnategiek (Momoitio eta Mendraka nekropoliak). Eremu horretan arazoa areagotu egiten da ia ez delako kontserbatu aurreko mendeetan kokatzeko moduko zeramika erregistrorik –Aitxikiko gazteluan (Abadiño)116 berreskuratutako zati batzuk izan ezik, guztiak ere V. Multzoarekin identifikatuak–. Beraz, XIV. mendera arte itxaron behar da, eta bereziki Durangoko hiribilduan berreskuratutako testuinguruetara, berriro ere zeramika errepertorio handiak dokumentatzeko. Nolanahi ere, horietako bakar batean ere ez da egiaztatu I. eta II. Multzoetako ekoizpen trauskilen presentziarik. 325 lak zehazturiko ildoa, horietan V. Multzoko bertako ekoizpenak nagusi baitira argi eta garbi, eta zeramika trauskilik ez baita ageri. Horrenbestez, azterketa zeramologikoari argitasun eta sakontasun handiagoa emango badiogu beste azterketa arkeologiko batzuk egitea beharrezkoa bada ere, -aurreko eskualdeetan sumaturiko etenaldi batzuk ordezkatu ahal iza- teko-, uste dugu, guztiz onargarria dela Erdialdeko Araban egiaztaturikoaren antzeko joera ikusten dela esatea, aztertutako lurraldeen artean desberdintasun nabarmenik ez baita sumatzen. Forma errepertorioari dagokionean, hainbat aldaera esanguratsu nabari ditu sukaldeko zeramikak, jada aipaturiko 3-V Eltzea agertzea, esate baterako, eta baita 5-VI Eltzea ere, erromatarren garaiko ekoizpen arruntean inspiratua. Azken hau nabarmendu egiten da ahoaren diametroa altuera baino handiagoa duen bakarra delako sail osoan, eta belarri itxurako bi gider zulatu dituelako. Aldiz, XI. mendearen lehen erdialdean aurreko mendeetan ikusitako forma guztiak dokumentatzen jarraitzen bada ere, mende horren bigarren erdialdean pixkanaka-pixkanaka desagertu egingo ziren I., II. eta III. Multzoekin loturiko sukaldeko ontzi guztiak (1-I Eltzea, 1-II Eltzea, 1-III Eltzea; 2-I Eltzea, 3-II Eltzea, 4-I Eltzea eta 1-I Kazola), 1-VI Eltzea eta 6-VI Eltzeaz gainera. Gainerako sail funtzionalek, motei begira garapen handia izan zuten XI. mendean, eta era askotariko errepertorioa aurkezten dute, baina hori galtzen joango da XII. mendean zehar. Hala bada, elikagaiak zerbitzatu edo kontsumitzeko zeramikak, VI. Multzoarekin egina gehiena, bost gopor eta plater forma berri ageri ditu XI. mendean, sail horiek bikoiztu egiten dute aurreko aldian lortutako kopurua. Pitxer forma berri bat ere azaltzen da garai horretan. 1-IV eta V Goporrak (1-VI Goporraren berdin-berdinak), 3-VI Goporra (honek 1- VI Goporraren oso antzeko perfila du, baina karena bat ageri du ertzaren azpialdean), 2-VI Platera (pareta zuzenak eta oso aho zabala ditu honek), 2-VI117 Platera/estalkia eta 1.2- VI Pitxerra dira, azken hau 1. pitxerraren aldagai berria da eta ertzaren azpialdetik abiatzen zaion giderra du ezaugarri nagusi. Halaz ere, lehenago adierazten genuen bezala, forma horietako batzuek ia ez zuten mende bat ere iraungo (3-VI Goporra, 2-VI Platera eta 2-VI Platera/estalkia), XII. mendearen hasieran desagertu egin baitziren zeramika erregistrotik. Elikagaiak garraiatu, kontserbatu edo biltzeko zeramikak ere forma berriak eskaintzen ditu, baina haren zeramika-sailen portzentajeak jaitsi egiten dira oso ale gutxi direlako. 1. Ortzari, berriz, 2. Ortza gehitu zitzaion XI. mendearen bigarren erdialdean, V. Multzoarekin egina hura (2-V Ortza), eta baita beste forma berri bat ere, ordura arte agertu ez zena, baina haren lepo edo aho aldea baino ezin izan da berritxuratu (6-VI Ortza). Hala eta guztiz ere, aurreko mendeetan jada erregistraturiko formak dira sail horren barnean mota ugarienak, zehatzago esateko, 1-VI Ortza, %60rekin, eta 1-V Ortza, %22rekin. Tinetan ere ageri da deskribaturiko forma aniztasun hori. Honako tina hauek ageri dira XI. mendean: 1-V Tina, 1.1 eta 1.2 bere bi formekin, ezpain biribildua du horietako batek eta triangeluarra besteak; 4-VI Tina, erromatarren garaiko dolia handietatik etorritako forma; 5-V Tina, honen ahoa baino ez da kontserbatu; eta jada XII. mendearen lehen erdialdean 1- VI Korkoila, gaizki definitua eta batik bat likidoak edukitzeko erabiltzen zutena. Aldiz, 2-V Tina desagertu egiten da, arestian aipaturiko diametro txikiagoko ahoa zuen 5-V Tinatik etor zitekeen hura. Nolanahi ere, badirudi tina sailaren presentzia ez dela areagotzen, aurreko aldian erregistraturikoen antzeko portzentajeak ageri baititu. Amaitzeko, aipatzekoa da, botoiaren itxurako giderra duen estalkia (1-V Estalkia) V. Multzoarekin egina. Honen antzeko motak agertu dira Zamora eta Palentzian; beharbada, XVIII. eta XIX. mendeetan merkataritza harremanak oso zabalduak zeudela esan nahi izango du horrek, bereziki sukaldeko zeramikari zegokionean, hain preziatuak ziren "eltze zamorar" haiekin. Lehen adierazitakoaz gainera gutxi gehiago esan dezakegu zeramika pintatuari buruz. IX. eta X. mendeetan erregistraturiko portzentaje urriak are gehiago murrizten dira XI. mendearen lehen erdialdean, %0,3 VIII. Multzorako eta beste %0,3 IX. Multzorako, eta zeramika erregistroa desagertu egiten da mende horren lehen erdialdean. VIII. Multzoko gorriz pintaturiko dekorazioari dagokionean, badirudi aldaketa batzuk badirela, izan ere, jada ez dira ageri aurreko aldian ikusten genituen sare formako motiboak eta marratxoak, eta beste dekorazio berri bat azaltzen da, hainbat trazu lodi sigi-saga moduan eginak. ESPATULAZ LANDUTAKO ZERAMIKA EKOIZPENAK Zeramika pintatuan gertatzen den bezalaxe, espatulaz landutako zeramikarako (IV. Multzoa) aurreko fasean azaldutako ezaugarriak guztiz baliagarriak dira XI. menderako, izan ere, ia ez baita aldaketarik nabari forma errepertorioan izan ezik, forma berri batekin zertxobait handitu baita hori. Guztizko ekoizpenari dagokionean %1eko portzentajearekin, XI. mendeak, lehen adierazi dugun bezala, forma berri bat eransten dio multzo horren zeramikazko corpusari, baina 4-IV Ortza galdu egiten du. 1-IV Goporra da, lehen jada deskribatua V. eta VI. Multzoekin ere egiten delako. INPORTATURIKO EKOIZPEN BEIRATUAK Gasteizen XII. mendearen lehen erdialdean dokumentatzen dira aztertutako zeramikazko multzoko lehen eta noizbehinkako beiratuak, zeramika esleitua beiratu lodi distiragabearekin (XI. Multzoa) eta zeramika esleitua ezti koloreko beiratuarekin (XIII. Multzoa) multzoetan. Kopuruari dagokionean, %0,5eko portzentajeak ageri dituzte bi ekoizpenek, eta kualitatiboki, berriz, kalitate handiko orea eskaintzen dute –oso finak eta esleituak, tornuan landuak–, beiretan gertatzen ez den bezala, horiek lodiak, eta distira txikikoak baitira eta batzuetan euskarrietatik askatuak. Bernizak monokromoak dira beti, eta hori oliba kolore, marroi oliba kolore argi edo kolore marroi horixkak ageri dituzte, edalontziari modu partzialean aplikatuak, batik bat kanpoaldean, barnealdean ere hondo estaliak agertzen diren arren. Kronologiaren ikuspegitik begiratuta, XII. mendearen lehen erdialdea oso data berantiarra da beiratuak azaltzeko, are gehiago kontuan hartzen badugu Ebro ibaiaren erdialdeko haranean ekoizpen islamiko beiratuak IX. mendeaz geroztik jada existitzen zirela, edo Europa mendebaldeko beste eremu batzuetan, Italian esate baterako, vetrina pesante delakoa VIII. mendearen amaieraz geroztik dokumentatzen direla. Alde izugarria benetan, baina hori ez da ulertzeko zaila mende horietan Euskal Herrian zeuden ekoizpen eta banaketa-sistemei erreparatzen badiegu, kalitate horretako produktuak sortzeko ez baitziren gauza. Nolanahi ere, badirudi atzerapen hori ematen dela lurralde kantabriar guztietan, antzeko datetan (XI. mendearen bigarren erdialdea) koka baitaitezke Kantabrian agertutako zeramika beiratuzko lehen zatiak, Gasteizen aurkitakoen oso antzeko ezaugarriak zituztenak, kolore berde oliba eta horia dutela eta beiratu gabeko zeramikaren aldean oso urri direla kontuan hartzen badugu (Bohigas, Peñil, 1986: 239). Une honetara iritsi ondoren, galdera da nondik datozen zeramika beiratu horiek eta zein izan diren agertzeko arrazoiak. Erantzuna ez da erraza, ez horixe, eta lan honen beste atal batean aurreratu genuen bezala, bide seguru bakarra zeramikak alderatzeko azterketa arkeometrikoak egitea da, lan zaila benetan, lan honen helburuetatik kanpo geratzen dena. Halaz ere, XIII. Multzoarekin119 eginiko zati batek, eta erredoma120 gisa identifikaturiko beste bi piezak –bata zeramika multzo horrekin berarekin egina (2-XIII Erredoma) eta bestea XI. Multzoarekin egina (1-XI Erredoma)– ageri dituzten forma ezaugarriek, aukera ematen digute, beharbada, Ebro ibaiaren erdialdean kokaturiko tailer mudejarretatik etorriko zirela pentsatzeko121. Gainera, kalitate txikiagoko ekoizpen beiratu islamikoak, gure XI. Multzoaren antzekoak, lurralde honetan dokumentatu dira (esate baterako, Tutera edo Zaragozan), testuinguru berantiarretan gehienak, XII. mendeko kristauen konkisten ondoren, garai egokia inondik ere, eremu kantabriarrarekin merkataritza harremanak suspertzeko. Hipotesi honen alde dago halaber, Frantziako hegoaldean (Sadirac, Bergerac edo Marseillan) ekoiztutako beiratu beruntsuak berandu agertu izana. Molde horretako lehen piezak XIII. mendean zehar datatzen dira –gure ekoizpenak baino mende bat geroago–, eta horrenbestez, inguru frantsesekoak izateko aukera bakarrik ere ez dago. BESTE EKOIZPENAK XI. mendearen lehen erdialdeko testuinguru batean aurkitutako zeramika trauskil grisa (III. Multzoa) aipatuko dugu azken atal honetan. Eltze mota zehatz batekin lotzen da (1-III Eltzea), ertza kanpoaldera irtena du eta ezpain zorrotza, goiko errematea, berriz, laua. Tornu txikian/eskuz izeneko teknikaren arabera landua da, eta forma estandarra zela esan daiteke, distantzia ertaineko banaketa-sarean sartzen zena, halaxe erakusten baitute bere %0,3ko portzentaje txikiek eta Lizarrako (Nafarroa) lurraldeko testuinguruetan agertu izanak. Ekoizpen ugari galdu (I., II., III., VIII., IX., XIX. Multzoak eta V. eta VI. Multzoetako hainbat forma) eta aurreko aldian hasi zen ekoizpen berregituraketa XII. mendearen erdialdean amaitu- Forma horiek galtzean XII. mendearen bigarren erdialdean sortutako egoera are konplexuago bihurtzen da hurrengo mendean, zazpi ekoizpen berri sartu baitziren garai horretan: zeramika esleitu arrunta (VII. Multzoa), zeramika beiratu lodi distiratsuarekin (XII. Multzoa), ore zuriko zeramika beiratu berdearekin (XIV. Multzoa), zeramika mikatsua beltzez pintatua (XV. Multzoa), zeramika beltzez pintatua eztainu-zuriaren gainean (XVI. Multzoa), ore zuriko zeramika beiratu horixkarekin (XVII. Multzoa) eta zeramika mikatsua ezti koloreko beiratuarekin (XVIII. Multzoa). Aurreko fasean gertatzen zen bezala, multzo horien kalitate tekniko handiak (gehienak torneatua izeneko teknikaren arabera landuak ziren, esleituak eta estaldura beiratuekin), ageri dituzten portzentaje urriek (%0,3 eta %3,5 artean) eta batzuetan, haien berariazko jatorri geologikoak, beste geografia esparru batzuetatik ekarritako ekoizpenak direla pentsatzera eramaten gaitu. BERTAKO EKOIZPENAK Aurretik gertaturiko ekoizpen eraldaketa nabaritzen da tokiko zeramikan ere, XII. mendearen erdialdean hainbat forma desagertu egin baitziren, hauxe da, V. Multzoko forma bat (2. pegarra) eta VI. Multzoko hamabi forma (3., 5. eta 7. eltzeak; 3. platera eta 2. platera/estalkia; 1. goporra; 1., 4. eta 8. pitxerrak; 4. eta 5. ortzak; eta 1. potina). Horrenbestez, bi ekoizpenetan biltzen da (VI. Multzoa eta batik bat V. Multzoa) tokiko zeramika ekoizpena, eta forma errepertorioa, berriz, murriztu egiten da, sukaldeko zeramikan bereziki, zeramika molde horrek zazpi eltze mota baitzituen aurreko aldian eta oraingoan hiru besterik ez. Horrekin batean murriztu egingo dira eltzeen sailaren portzentajeak (%42tik %29ra)123. Hala bada, XIII. mendean beste eltze bat erregistratzen da, IV. nahiz V. Multzoekin egina (10-IV Eltzea edo 10-V Eltzea), eta gainerako tokiko ekoizpenaren lekua hartzen du horrek. Forma horren bereizgarri nagusia lepoa da, zuzena eta motza, sorbaldatik oso ongi bereizten dena, gehiago edo gutxiago nabarmentzen den inflexio baten bidez. Gasteiz bezalako testuinguruetan kopuru aldetik ongi ordezkatua badago ere, badirudi ez ziola eskari osoari erantzuten, X. Mul-tzoko 8. eta 9. eltzeek ere erantzuten baitzioten eskari horri, eta seguru asko, baita 1-V eta VI. Ortzek ere. Elikagaiak garraiatu, kontserbatu eta biltzeko zeramikak aurreko mendeetan baino portzentaje handiagoak ageri ditu, bereziki ortza sailean, haren ekoizpenak –batik bat 1. Ortzak osatua– nabarmen gora egiten baitu, aurreko aldian %26 izatetik oraingoan %35 izatera pasatuz. Lehen adierazi dugun bezala, badirudi, 1. Ortza sukaldeko ontzi gisa gehiago erabiltzen hastea izan zela areagotzen horren arrazoia, eta beharbada horixe izan daiteke halaber, joan den XI. mendeari dagokionean formak horrek oso aldaketa txikia izateko arrazoia. Izan ere, sail hori da, Tinarekin batera, gertaturiko ekoizpen berrantolaketa hori gutxien jasan duena, jada zeuden lau forma mantendu baitzituen (1-V Ortza, 1-VI Ortza, 2-V Ortza eta 2-VI Ortza) eta beste batzuen ordez forma berdinak egin baitziren, baina zeramika multzo desberdinekin. Hala bada, 4VI Ortza desagertu egiten da eta 4-IV Ortza eta 4-V Ortza sartzen dira erregistroan. 5-VI Ortzaren ekoizpenak ere behera egiten du eta berri bat agertzen da: 7-V Ortza, honek hondo laua du eta kono-enbor bikoitzaren itxurako gorputza, nabarmen estutzen dena lepotik bereizteko124. Tinek, berriz, ia ez dute aldaketarik nabari XI. mendeari dagokionean, eta forma guztiak kontserbatu dira (1.1-V Tina, 1.2-V Tina, 1-VI Tina, 3-V Tina eta 5-V Tina), 4-VI Tina izan ezik, 1.3-V Tinak ordezkatu baitzuen hura, ertz molduratu zorrotza du azken honek. XI. mendearen lehen erdialdean zeramika pintatua desagertu ondoren (VIII. eta IX. Multzoak), zeramika mota horren presentzia eten egin zen mendeetan zehar, eta XIII. mendearen bigarren erdialdera arte itxaron behar izan zen zeramika mikatsua beltzez pintatua (XV. Multzoa) sortu arte. Ekoizpen honek, ordea, ez du aurrekoen antza handirik; izan ere, haiek gorriz edo gorri eta beltzez eginiko dekorazioa erakusten zuten bitartean, batzuetan oso ore esleituak eta tornuan landuak, une honetan dekorazio monokromoak ageri dira, beltzez eginak, V. Multzoaren antzeko euskarri batean, baina hura baino gogorragoa beharbada, tornu txikian/eskuz izeneko teknikaren arabera modelatua, eta kare-pikor handi gutxi batzuekin. 3-XV Pitxerrarekin lotzen da, forma berri honek arrautza edo udare formako gorputza du, sorbaldak oso eroriak, kono-enbor itxiaren formako lepoa, ertz jarraitua eta ezpain biribildua, eta jada desagerturiko 8. Pitxerra ekartzen du gogora. Piezaren ertzean eta lepoan aplikatzen da dekorazioa, pintzelkada xumeen bidez, eta gorputzerantz jaisten diren tanta handiak ageri ditu, baina itxuraz bederen ez dute inolako motiborik osatzen. Espatulaz landutako zeramikaren "bigarren belaunaldi" honetan ontzietan sumatzen dira alderik handienak. Egiteko erabiltzen dituzten buztinak berdinak dira, baina forma errepertorioa nabarmen aldatzen da, lau forma berri sortu (10-IV Eltzea, 7-IV Pitxerra, 1-IV Azpila eta 2-IV Azpila), bi kontserbatu (4.1-IV Pitxerra eta 4-IV Ortza) eta hiru forma desagertuz (1-IV Goporra, 4.2-IV Pitxerra eta 3-IV Ortza). 10-IV Eltzea nahiz 7-IV Pitxerra, 1-IV Azpila edo 4-IV Ortza jada deskribatu ziren bertako ekoizpenarekin, V. Multzoan ere bai baitzeuden horrelakoak. Gertakizun horrek, kasualitatea dela pentsa badaiteke ere, ekoizpen horren bertako izaerari erantzuten diola dirudi, V. Multzoan haien antzekoak ekoiztu zituzten eltzegile berek egina. Bi ekoizpen horien artean dagoen alde bakarra da espatula aplikatzea ala ez aplikatzea. Aurreko aldian ez bezala, oraingoan lepotik edo sabelaren erdialdetik hasi eta beherantz aplikatzen da espatula, eta bertikalean egiten diren marrak ere bietan ageri dira. 7-IV eta 7-V Pitxerrak horren erakusgarri, biak ere Legardagutxiko LA CERÁMICA PINTADA Halaz ere, gure lurraldean finkaturiko eltzegileek egin zuten bertako ekoizpenaren aurrean gaudela egiaztatu badezakegu ere, harritzekoa da, lehen aipaturiko 10. eltzea, nahiz 7. pitxerra, 1. azpila eta 2. azpila izatea, 7. Ortzarekin eta 1. Platera/estalkiarekin batera, XII. mendearen bigarren erdialdean eta XIII. mendean dokumentaturiko bertako ekoizpen osoan dauden forma mota berri bakarrak. Gainerako ekoizpena jada aurreko mendeetan zeuden motak dira, VI. Multzoarekin eginak, eta orain beste forma berdinek ordezkatu dituzte horiek, baina V. Multzoarekin eginak (esate baterako, 1-VI Goporra, IX. mendetik hasi eta XI. mendearen lehen erdialdera arte egon zenaren ordez, 1-V Goporra, XI. mendearen 2. erdialdetik hasi eta XIII. mendera arte dokumentatu dena). VII. mendearen lehen erdialdeko zeramika beiratuei begira azaldutako egoera ia ez da bat ere aldatzen mende horren bigarren erdialdean, zeramika multzo berberak erregistratzen baitira, hauxe da, zeramika esleitua beiratu lodi distiragabearekin (XI. Multzoa) eta zeramika esleitua ezti koloreko beiratuarekin (XIII. Multzoa). Horien portzentajeak, %3 eta %1, hurrenez hurren, oso garrantzi txikikoak dira, ikus daitekeen bezalaxe. Halaz ere, une horretan identifikatzen dira lehen formak: 1-XI Erredoma eta 2-XIII Erredoma. G. Rosellok definituriko I. Motaren (1978: 26) antzekoa da lehenengoa, globo itxurako gorputza du, eta lepo zilindrikoa edo kono-enbor formakoa, oso luzea. Bestalde, 2. Erredoma bat dator II. Motarekin, disko formako hondoa du honek, udare itxurako gorputza eta aho trilobulatua. Bi forma horiek antzeko motak ageri dituzte Tutera eta Zaragozako XI. eta XII. mendeetako testuinguruetan, eta horrenbestez, bidezkoa da jatorria Ebro ibaiaren erdialdeko haranean izango zutela pentsatzea. Ekoizpen horiei, honako hauek eransten zaizkie XIII. mendearen lehen erdialdean: zeramika beiratu lodi distiratsuarekin (XII. Multzoa) eta ore zuriko zeramika beiratu berdearekin (XIV. multzoa), eta bigarren erdialdean, berriz, ore zuriko zeramika beiratu horixkarekin (XVII. Multzoa) eta zeramika mikatsua ezti koloreko beiratuarekin (XVIII. Multzoa). XII. Multzoa kenduta, honek %3,5 osatzen baitu, gainerakoa bertako zeramika ekoizpenaren %0,3ra baino ez da iristen, eta ezagutzeko moduko formarik ez egon arren, likidoak zerbitzatu edo kontsumitzeko ontziak izan litezke, baina inolaz ere ez sukaldean janariak egiteko. Ekoizpen horietan lehenengoak (XII. Multzoa) XI. Multzoaren antza dezente du, baina kalitate handiagoa ageri du, oliba kolore distiratsuko beiratu osoak ikusten baitzaizkio. XIV. eta XVII. Multzoen ezaugarri nagusia oreak dira, ore zuriak, esleituak eta torneatuak. Berniz monokromoa oso fina da, eta ongi itsatsia dago, kolore berde argia ageri du XIV. Multzoan edo horia XVII. Mul-tzoan. XVIII. Multzoak ezti koloreko estaldura beiratua ageri du, distiratsua eta lodiera ertainekoa, kanpoaldean soilik aplikatu da, beira oso hondatua dago eta euskarritik askatua; era horretako estaldurak ez dituela ongi onartzen dirudi. Oreek, aurreko multzoekin gertatzen ez den bezala, V. Multzoaren antzeko ezaugarri petrografikoak eta kimikoak dituzte; bertako ekoizpen batean pentsatzera eramango gintuzke horrek, eta aztertutako laginean tenperatura handiko mineralik ez aurkitu izanak sendotu egiten du hipotesi hori129. Aldiz, ikuspegi kuantitatibotik (%0,3ko kopurua) eta ikuspegi teknikotik (torneatua eta estaldura beiratuarekin) begiratuta, honek eta gainerako ekoizpen beiratuek kanpoko jatorria dutela ematen du, bertako tailerretan teknika mailan ahalmen txikia baitzuten oraindik kalitate horretako produktuak egiten hasteko. Eta, XVIII. Multzorako bertako jatorriaren hipotesia onartuta ere, Euskal Herritik kanpo zeuden ekoizpen guneekin lotu behar dira gainerako multzo beiratuak. Horrenbestez, badirudi onar daitekeela esatea, XIII. mendean zehar gertatu zen ekoizpen eklosiotik kanpo geratu zela gure lurraldea; zeramika beiratua izan zen garai horretako berrikuntza nagusia. Halatan, Euskal Herrian gertatzen zen bezala, joan diren mendeetan beiratuaren teknika menderatzen ez zuten Frantziako hegoaldeko ekoizpen gune askok –esate baterako, Bergerac Perigorden, Sadirac Bordelen edo Marseilla–, beiratu beruntsuak edo eztainua zuten ekoizpen ugari sartuko zituzten beren zeramika errepertorioan. Jauzi kualitatibo horrekin batean, gainera, alde batera uzten da errekuntza murriztailea, eta baieztatu egiten da errekuntza herdoilgarria eta forma berrien garapena. Testuinguru hori kontuan harturik, produktu beiratu horiek erosteko bide bakarra inportazioa da, baina XII. mendean baino eskaintza handiagoarekin, horixe erakusten baitu zeramika erregistroan dokumentaturiko moten aukera handiak. Jatorriak zehazterakoan sortzen da, ordea, arazoa. Oso zaila da, ezinezkoa ez esateagatik, ekoizpen horien jatorria zehaztea, formarik gabeko dozenaren bat zati besterik ez edukitzean, horrelakoekin ezin baita forma paralelismorik egin, eta benetan ezinezkoa baita kanpoko ekoizpen beiratu guztiekin konparatzeko azterketa arkeometrikoak egitea. todavía muy escasa, sin que se conozcan bien los centros de producción y su evolución productiva. Ore zuriko zeramika beiratu berdearekin (XIV. Multzoa) horixe da daturen bat eman dezakegun ekoizpen bakarra. Ekoizpen horrek ezaugarri bereziak ditu (pareta meheak, 2-3 mm ingurukoak, ore zuriak eta oliba koloreko beiratu fin eta distiratsua) eta horrek halako bitxitasun bat ematen dio gainerako ekoizpen beiratuekiko. Berezitasun hori ezagutzen da beste testuinguru batzuetako zeramiketan ere, Bordele aldean berreskuraturiko pichets glaçures verts delakoetan, esate baterako; XIII. mendearen erdialdetik dokumentatzen dira horiek (Fabre-Dupont, 1995: 210). Ore finak, kolore zuria eta beiratu berdea dute, eta Sadiraceko buztinolan egin ziren. Ekoizpen horiek lehorrez eta itsasoz esportatzen ziren, Bordelen barrena. Saintongeaise zeramika ospetsua da oso antzekoa den beste ekoizpen frantsesa; haren ekoizpen ezaugarriak ia ez dira bereizten Sadiraceko ekoizpenekiko, ageri duen berariazko dekorazioarengatik ez bada. Antz handi horregatik, eta Saintongeko zeramika ospetsuagoa eta ezagunagoa izateagatik, askotan ekoizpen horrekin lotu dira, oker lotu ere, ore zuria eta beiratu berdea duten zeramika guztiak –testuinguru atlantikoetara esportatu direnak–, baina argi ikusten den bezala, badira merkataritza horretan parte hartzen duten beste ekoizpen batzuk ere. Euskal Herrian, badirudi, Akitaniako ekoizpenak, Sadiracekoak seguru asko, XIV. mendearen amaieran edo XV. mendearen hasieran dokumentatzen direla Donostiako hiribilduan, zehatzago adierazteko, katedraleko parkingean eta merkatuan eginiko indusketetan azaldutako pitxer batzuk, ore zuri eta beiratu berdearekin (Fabre-Dupont, 1996: 268). Bestalde, Saintongeko ontziak ere aurkitu ziren Donostian (Embeltran kalea, 3) eta baita Bilbo bezalako Kantauriko itsasertzeko beste leku batzuetan ere (San Anton Eliza), bietan ibai portuak egoteagatik izango zen, ekoizpen horiek batik bat itsasoz merkaturatzen baitziren. Halatan, mozorro antropomorfoekin dekoratutako almaizen hainbat zati aurkitu dira, besteak beste, XIII. eta XIV. mendeetan kokaturiko kronologiarekin Donostian (Ayerbe, Fernández, 1997) eta XIV. mendearen hasierakoarekin Bilbon (García Camino, Plata, 2003). "Exotikotzat" har genezakeen beste ekoizpen mota bat sortzen da XIII. mendearen bigarren erdialdean, hauxe da, zeramika beltzez pintatua eztainu-zuriaren gainean (XVI. Multzoa)130, torneatua izeneko teknikaren arabera landua da, ore Berreskuratutako zati bakarrak pitxartxo berezi bati dagozkio (6-XVI Pitxerra), oin lau eta trinkoa du, globo itxurako gorputza eta lepo estu eta zuzena, oso luzea, sorbaldan tutu itxurako mutur isurlea ageri du, eta beste aldean eraztun itxurako giderra, erdialdean loditua, ezpainetik abiatu eta sabeleraino iristen dena. Dekorazioa oso ikusgarria da, eta gorputzean, mutur isurlean eta giderrean ageri du. Zortzi puntako izarren eskema errepikatzen da gorputzean, zeharkako hiru edo lau zerrendatan eta elkarren gainean egokituak, guztira hamabi izar inguru; mutur isurleak, berriz, lau lerro ageri ditu luzeran, goiko izarren zerrendatik abiatu eta beste muturreraino iristen direnak; giderrean lerro gehiago ageri dira luzeran, eta horietako batzuk elkarren artean gurutzatzen dira. Zalantzarik gabe, zeramika bibliografian hainbeste polemika eta eztabaida sortu duen "berde eta beltzean" eginiko zeramikarekin pareka litezke ekoizpen honen berezitasunak. Hau ez da, ordea, haren jatorri, ekoizpen edo kronologiaren inguruan azaldutako tesi edo jarrera desberdinak eztabaidatzen hasteko une eta esparru egokia, eta horrenbestez, gure lurraldean, eta zehatzago adierazteko, Santa Maria katedraleko indusketetan, berreskuratutako pieza testuinguruan kokatu baino ez dugu egingo, eztabaida aberastu eta ekoizpen horien jatorria eta hedapena argitzen lagunduko dugulakoan. Gure mugetatik kanpo, estalki eztainudunen gainean dekoraturiko maioliken presentzia XIII. mendeaz geroztik egiaztatzen da Italiako (Berti, Gelichi, 1995) eta Frantziako hegoekialdeko ekoizpen gune batzuetan, bereziki Languedoc eta kostalde proventzarrean (Amouric, Démians D'Archimbaud, Vallauri, 1995). Euskarriari dagokionean, gure piezak buztin karedunak ageri ditu, oso esleituak (CaO %9,72), arrosa koloreko oreak; oso ore kaltzikoak zituzten penintsulako beste ekoizpen batzuen antzekoak ziren horiek (CaO %10 eta 20 artean), bereziki Mediterranio aldekoak (Molera et alii, 1999). Azaldutako forma edo dekorazio ezaugarri horiek ikusita, eta dauden paralelismoak kontuan harturik, jatorri onargarriena Frantziako hego-ekialdea (Languedoc eremua eta Proventzako kostaldea) izango litzatekeela uste dugu, edo bestela Teruelgo lurraldea, lurralde horretarako gorago planteaturiko kronologia arazoa dugun arren. Izan ere, azterketa arkeometrikoek egiaztatu dute antzekotasun petrografiko, mineralogiko eta kimiko handia dagoela gure (110. lagina) piezaren eta Zeramika esleitua ezti koloreko beiratuarekin (XIII. Multzoa) multzoaren barneko beste baten artean –zehatz adierazteko, 109. lagina–; horrek esan nahi du jatorri geologiko berdina izango zutela eta buztina antzera manipulatuko zutela, tailer edo tailer multzo berekoak izango ziren seguru asko134. Horrez gainera, kontuan hartzen badugu, atzeragoko orrialdeetan adierazi dugun bezala, XIII. Multzoko ekoizpena Ebro ibaiaren erdialdeko harenaren inguruetako buztinola mudejarretan egingo zela, are indar handiagoa hartuko luke jatorri aragoarra, beharbada terueldarra, izango zutelako hipotesiak. INPORTATURIKO SUKALDEKO EKOIZPENAK 338 mika erregistroan XIII. mendean. Garai honetan agertzen dira 9-X Eltzea -8-X Eltzearen aldagai argia, betile itxurako ertzarekin- eta 2-X Pitxerra, honek globo itxurako perfila du eta lepo zilindrikoa, oso luzea. X. Multzo honek %4,5 besterik osatzen ez badu ere, zeramika multzo honekin egindako bi eltzeek guztizko sukaldeko zeramika ekoizpenaren %26 hartzen dute, eta pixkanaka-pixkanaka erregistrotik baztertzen dute eltzeen bertako ekoizpena. Osaeraren ikuspegitik begiratuta, goragoko orrialdeetan deskribatzen genituen buztin berdinekin (6. eta 8. multzoak) egiten dituzte piezak, baina oraingoan beste bi buztin mota gehitzen dira (7. multzoa eta 18. multzoa)135. IX. eta X. mendeetarako aurreratzen genuen bezala, Las Henestrosasko "Torrejon"ean (Valdeolea) agertutako piezekin alderatzeko eginiko azterketa arkeometrikoek argi utzi zuten pieza horiek 8. multzoarekin bat zetozela. Horrek aukera eman zigun Merindad de Campoon ekoizpen gune garrantzitsu bat egongo zela baieztatzeko, gure ekoizpenen jatorria, hain zuzen ere. Horrenbestez, litekeena da, XIII. eta XIV. mendeetan zeramika Araba eta Errioxa aldera esportatzen zuten ekoizpen guneetako bat izatea Olleros de Paredes Rubias herria. Haren ekoizpena, "Casa del Conde"ko hondakindegian (Lamalfa, Peñil, 1990) eta Las Henestrosasko "Torrejon"ean (García Alonso, Sarabia, Bohigas, 1987) eginiko indusketei esker ezagutzen da batik bat. Sukaldeko eta mahaiko ontziak dira (gehienak goporrak, pitxerrak eta eltzeak), baina badirudi horietatik –gure lurraldera bederen– bi eltze mota zehatz (8-X Eltzea eta 9-X Eltzea) soilik esportatzen zituztela, eta beharbada pitxer bat ere (2-X Pitxerra). Zentzu horretan, harrigarria da zeramika pintaturik ez izatea, tailer horietan benetan ekoizpen handia izan arren. Ekoizpen guztia sailetan banatu ondoren, nola antolatzen den azaldu behar dugu. Ekoizpenaren antolakuntza aztertzeko, ezinbestekoa da D. P. S. Peacocken, Pottery in the Roman World. An etnoarchaeological approach lana aipatzea, 1982. urtean argitaratua. Geroago italieraz argitaratu zen 1997. urtean. Lan horretan, Peacockek hainbat ekoizpen eredu bereizten ditu erromatarren garaiko zeramikarekiko, baina horiek beste esparru eta aldi historikoetan ere aplika daitezke. Adibide etnografiko eta arkeologikoen irakurketa ekonomikoan oinarritzen dira eredu horiek. Goranzko espezializazio ordenaren arabera egituratzen dira eredu desberdinak, ekoizpen modu xumeenetik hasi, etxeko ekoizpena, eta konplexueneraino, industria, tarteko beste eredu batzuetatik pasatuz artisau tailerrak. Goi Erdi Aroko eta Erdi Aro Beteko eltzegintza jardueraren antolakuntza egitura berregitea benetan zaila bada ere, tailer bakar bat ere ez baita kontserbatzen, ahaleginak egingo ditugu antolakuntza horretara hurbiltzen, berreskuratutako zeramika ekoizpen desberdinen jatorria eta hedapena aztertuz. Esan bezala, Erdi Aroko buztinolarik ez dagoenez, saiatuko gara ekoizpen guneen kokalekua zehazten, ekoizpenei eginiko azterketa arkeometrikoetatik (erabilitako buztinen jatorriaren zehaztapena), aztarnategi batzuetan aurkitutako elementu arkeologikoetatik (esate baterako, hondakindegiak) eta haien izateari buruzko informazioa ematen diguten dokumentu eta toponimia erreferentzietatik abiatuta (esate baterako, Ullibarri de los Olleros). Ekoizpen eremu edo gune desberdinak zehaztu eta zeramika multzoen berezko ezaugarriak aztertu ondoren, ahaleginak egingo ditugu ekoizpen ereduak eta haien banaketaesparruak berregiteko, zeramika forma batzuen kokapen-mapak eginez. Mapa horiek aukera emango digute zeramikazko ekoizpenen merkataritza eremuak zehazteko, eta horrekin batean, zeuden banaketa-motak eta haiek ekoizpen eredu bati edo besteari136 lotzen zaizkion zehaztuko dugu. Gure geografia eta kronologia esparrurako, honako hauetan sailkatu ditugu banaketa-mota desberdinak: bertakoa (produktua egiten den herrian bertan edo inguruko lurraldeetan kokatua), lurraldekoa (egungo Euskadiko lurraldearen barnean eginiko trukeak bildu nahi ditugu termino honekin; gehienetan 20 edo 30 km arteko distantziak dira, batzuetan nahiko eremu zabalak har baditzake ere, 1. pegarraren kasuan esate baterako, Errioxatik hasi eta Bizkaia edo Gipuzkoaraino dokumentatu baita hori), eta lurraldez gaindikoa (izenak berak adierazten duen bezala, lurralde esparrutik harantzago eginiko trukeak biltzen ditu, urrun dauden lurraldeen artekoak, 9-X Eltzea, esate baterako, Merindad de Campoon egin ondoren, Logroño edo Gasteiz bezalako hirietara igortzen baita, berrehun kilometro baino gehiagora dauden tokietara, alegia). Gure geografia esparruan zeuden ekoizpen gune edo tailer desberdinak azaltzen hasi aurretik, argi utzi nahi dugu, erregistro arkeologikoak instalazioen zatiak (labea, hondakindegia, ...) egiaztatu dituen lekuak, edo haien izatea egiaztatzeko moduko dokumentazio idatzia kontserbatu denean, soilik har daitezkeela segurutzat. Gainerakoak, zeramikazko zatien buztinak eta inguruko geologia alderatzeko azterketa arkeometrikoetan oinarrituak, hipotesiak baino ez dira, oinarri handiagoa ala txikiagoa dutenak, baina ez dute kokalekua zehazteko aukerarik ematen, asko jota ere, ekoizpen guneak izan zitezkeela pentsatu baino ezin dugu egin. "ETXEKO" EKOIZPEN GUNEAK "Etxekoak" terminoa erabili dugu etxean edo familia unitatearen barnean, I. Multzoa. Zeramika trauskila motari dagozkion buztinak erabilita, eginiko zeramikak aipatzeko. Horrenbestez, zeramika ekoizteko gune ugariren aurren geundeke, lehenago "etxekoa" bezala definitu dugun ekoizpen ereduari loturik. Egungo Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa osatzen zituzten Goi Erdi Aroko herri gehienetan zeuden ekoizpen guneak, etxe bakoitzak bere piezak egiten baitzituen etxerako edo oso bertako merkatu baterako141. Halaz ere, oso zaila da ekoizpen gune horien egitura irudikatzea, are gehiago gai honetan arkeologiak argi handirik eskaintzen ez duenean, batik bat era horretako egiturarik ez dagoelako. Hasiera batean, logikoa izango litzateke habitata eta tailerra eraikin berean egotea, etxeko beste artisau-jarduera batzuk antolatzen diren bezala, erretzeko lekua etxearen esparrutik kanpo izango zuten, baina hurbiltasun zuzenean, gaur egun Marokoko herri batzuetan gertatzen den bezala (Schütz, 1992: 159). Era berean, ezin dugu baztertu hainbat pertsonaren jabetzako tailer edo labe komunalak izateko aukera, joan den mendeko hainbat buztinola komunitatetan zeudenen antzekoak. Herrien sarreran egongo ziren horiek, bide edo plazen ertzean, jendeak sarbide zuzena izan zezan (Sempere, 1992: 199). Nolanahi ere, tailer txiki bat, zeramika lehortzeko eremu bat, labe estali xume bat, erregaia gordetzeko biltegi bat eta bukatutako produktuak gordetzeko beste biltegi bat behar izango zituzten instalazio horiek, etxe baten barnean edo beharbada aire zabalean egokituko zuten horietako edozein. Era berean, buztin eta ur iturri bat beharko zituzten, eta baita buztina eta sendogarriak nahasteko leku bat ere. TRIASIKOKO INGURU GEOLOGIKOEKIN LOTURIKO EKOIZPEN GUNEAK Era berean, urak bustitako arroetatik etorritako buztinak ageri ditu VI. Multzoak, eta Triasikoko materialekin loturiko elementuak erakusten ditu buztin horrek. Edo gauza bera esateko, diapiroak agertzen diren eremuak drainatzen dituzten ibai ibilguetakoak; Baia ibaia izango zen, seguru asko, hornidura ibaietako bat, sedimentuetako batzuk energia handieneko eremuei dagozkie (ibaiaren ibilgua bera edo haren ondoko eremu bat), eta besteek, berriz, energia txikiagoko eremuetakoak direla dirudite (urak bustitako ibai arroak). Eremu horietan kokaturiko buztinolak eltzeen ekoizpen ibiltariarekin eta han eta hemen zeuden bertako tailerretan eginiko sukaldeko piezekin lotzen dira batik bat, aurreko orrialdeetan zehaztutakoak bezalako etxeko ekoizpen txiki batzuk ere egongo ziren arren. Tailer espezializatuetaz ariko ginateke hitz egiten, funtzionaltasun jarraia izango zuten horiek edo beharbada eten egingo zen urteko garai batzuetan, eta era borretako buztinak bilatuko zituzten sukaldeko zeramika egiteko kualitate bikainak zituztelako. Nolanahi ere, oso zaila da ekoizpen guneak edo biztanleen finkamenduak ezartzerakoan baliabide horiek izango zuten erakarria zehaztea. Ustezko guztizko azaleraren %60 hartzen du induskatutako eremuak. Egituren planoaren arabera, badirudi hiru zatitan antolatua zegoela artisau espazioa; multzoaren ekialdeko muturrean, 5. eta 7. labeen ondoan dagoen bide batetik sartzen da bertara. Erretzeko eremuak osatzen du bizkarrezurra, 27 metroko luzera du hark eta zazpi labe ageri ditu, Ekialdetik Mendebaldera doan ardatz baten gainean lerrokatuak. Mendebalderantz nabarmen deszentratua, 16 metro luzerako zanga batek–bertan Iparralde/Hegoalde norabideko oholesi bat egongo zen beharbada– bereizten ditu zutoinen zuloek okupaturiko bi eremu. Alde horretan oso zaila da eraikinen bat bereiztea eta artisau lanerako lekuak (buztinaren prestaketa, piezen modelatzea eta abar) edo habitat eremuak izango ziren zehaztea. 4., 5. eta 7. labeen inguruetan ura edo buztina biltzeko hobiak, eta erretze akatsak zituzten zeramikazko hondakin ugari zituzten hondakindegi batzuk zeudela kontuan hartuta, lehen hipotesi horren alde aterako ginateke beharbada. Tailer honi loturiko eraikuntza guztiak material galkorrez eginak ziren, labeak izan ezik, horien paretak harrizkoak baitziren (Triste, Taquet, Fichet de Clairfontaine, 1996). 2000. urtean, Rivabellosako hirigunean, Enrike IV.a kaleko orube batean zeuden silo batzuetan eginiko indusketak, aukera eman zuen aldameneko tailer bateko hondakindegiaren zati bat agerian uzteko, baina tailerra ezin izan zen aurkitu. Hondakindegi hori IX.-X. mendeetakoa zen143 eta induskatuEL TALLER DE RIVABELLOSA 358 Figura 90. Mapa geológico de Rivabellosa con terrenos cuaternarios de la Cuenca baja del Bayas. 90. irudia. Rivabellosako mapa geologikoa Baia ibaiaren behe arroko lur-eremu kuaternarioekin. riko zazpi silo horietako batean zegoen –1. zenbakikoan zehatzago adierazteko–. Beste material batzuen artean, hogeita bat eltze eta hamabi ortza berdin zeuden bertan, ederki asko berritxuratu zitezkeenak guztiak ere, eta batzuek egite edo erretze akatsak nabari zituzten. Eltzeak 7-VI Eltzearen formakoak dira, ortzak, berriz, 1-VI Ortzaren formari dagozkio. Ontzi horiekin batera, zalantzarik ez baitago horiek tailer honetan ekoiztu zirela, 4-VI Ortza eta 1-VI Goporra ere egingo ziren seguru asko, bakoitzetik ale bana bakarrik egiaztatu izan arren, perfil osoa berritxuratzeko aukera ematen baitzuten biek ere. Giro herdoilgarrian erretako zeramika sendogarri ugarirekin (VI. Multzoa) multzoarekin eginak dira ontzi guztiak. Buztinaren osagaiei erreparatzen badiegu, pentsa daiteke urak hartutako ibai baten arrotik etorritako sedimentuak direla, garbitu gabe, gehienetan gaizki oratuak eta diapiroren batetik etorritako materialekin. Premisa horietatik abiatuta, eta aurreko epigrafean adierazi dugun bezala, badirudi zalantzarik gabe esan daitekeela Baia ibaiaren behealdeko arrotik ekarritako buztinak direla, Rivabellosako herriaren inguruan, kuaternarioko sedimentu geruza handiak baititu, Zuia edo Añanan dauden diapiroetako elementuekin nahasiak. Buztinola honen egitura ez zen oso desberdina izango lehen aipaturiko Meudon à Vannes-eko (Morbihan) tailerraren aldean edo zertxobait geroagoko beste batzuekiko. XI.-XIII. mendeetrako ezagutzen dira tailer batzuk Katalunian eta Bretainiako lurralde frantsesean berriro ere, eta horiek orientagarri izan daitezke Rivabellosakoa bezalako zeramika tailer baten antolakuntzaren ideia bat izateko. Bartzelonako Casampons tailerrean zeramikazko bost labe aurkitu zituzten bide baten perpendikularrean egokituta, gutxi gora-behera 73 metroko tartean, eta horien artean eraikin bi egongo zirela pentsatu behar dugu. Indusketa lanetan zehar soilik aipatutako labeak dokumentatu ziren arren, tailerrak hainbat lantoki izango zituen, baita beste eraikin eratxikiren bat ere. I. Padillaren arabera, aipatutako lantokiak oin angeluzuzen bakarreko eraikin soilak ziren, aski handiak eta hainbat sarrerarekin. Lantoki hauetako bakoitzean tornu bat edo batzuk egongo ziren, baita eskuko errota edo almaizaren bat ere sendogarriak xehatzeko. Lantokion barruko banaketa buztinola tradizional batzuen antzekoa izango zen. Halatan, gelaren alde batean lehendik depositu batean garbitutako buztina metatzen zuten; pixka bat haratago, hormaren ondoan eta sarrera atearen aurrean tornuak egongo ziren, eta piezei azken ukituak gelaren beste muturrean emango zizkieten; azken alde honetan uzten zituzten lehortzen. Eraikin hauen ondoan labeak egokitzen ziren, buztinola txikietan bat edo bi, eta handietan sei edo zortzi, Casamponsen bezala, azken honetan gutxienez bost labe geratu baitziren agerian (Padilla, 1984; Riu, 1990). evidencia la condición de estas dos aldeas como centros consumidores de cerámica proveniente de Rivabellosa. Bestalde, Chartres-de-Bretagneko (Ille-et-Vilaine) buztinolaren espazioa, haren 510 m² azaleraren %70 induskatu baita jadanik, badirudi lursail txikietan banatzen dela, lursail horiek hobi-oholesiek bereizten zituzten eta tailer desberdinen arteko muga eratzen zuten hobi horiek. Zehatz adierazteko, I. Tailerra –XI. mendean buztinola sortu zen garaikoa izango zen hura–, bi hobik mugatzen dute (S 100 oholesia eta S 11 Ho- bia), bata Iparraldean eta bestea Mendebaldean, eta hainbat lan eremu hartzen dituzte barnean. Erretzeko eremuak bereizten ditu, 52 m² ditu honek eta hiru labek osatua dago, torneatu edo egiteko tailerra, hegoaldean bera, eta iparraldean dauden ateratze edo baztertze eremuak (20. eta 40. deposituak), zalantzarik gabe horiexek dira fusionatuenak. Piezak egiteko eremuan eraikin bat bereiz daiteke (2. eraikina), bost zutoin zulok eta zanga baten hondakinek mugatua. Meudon à Vannes-eko ekoizpen gunean bezalaxe, tailerrek ez dute harrizko egiturarik, sutegi sistemek izan ezik (Fichet de Clairfontaine, Beuchet, 1996b). OLLEROS HERRIA Garbi dago, jada IX. menderako Olleros izeneko eltzegintza herria zegoela Araban, 871. urteko dokumentu batean aipatzen baita, Arroncio jaunak, bere seme Tellok eta beste pertsona batzuek San Vicente de Acostari eginiko donazioa jasotzen zuen dokumentuan, hain zuzen ere. Bere toponimoak ere garbi adierazten du herrian burutuko zuten artisau jarduera. Haren kokaleku geografiko zehatza, bertako ekoizpenaren ezaugarri bereziak eta buztinolaren neurriak eta antolakuntza ez ditugu ezagutzen ordea. Buztinola horretan eginiko ekoizpen motari dagokionean, lehen mugaturiko eremu horren mapa geologikoak adierazten digu alubioi eta alubioi-kolubioi lurrak zeudela Santa Engrazia ibaiak hartutako arroan, gaur egun galdua bada ere, eremu horretan izen bereko urtegi bat egin dutelako. Lur horren presentziak, geologikoki zeramika mikatsua (V. Multzoa) egiten zuten buztinen berdinak direnez, zeramika multzo hori ekoiztuko zutela pentsatzera eramaten gaitu. Planteaturiko azken kontua, haren antolakuntza eta espazioan zuen hedadura ezin dira zehaztu aurreko arazo horiek zehaztasun osoz konpondu ere egin ez direnean. GASTEIZ INGURUKO EKOIZPEN GUNEAK XIII. mendean sortu berri zen Gasteizko hiribilduaren (1181) inguruetan egokituriko buztinolak sartu nahi izan ditugu multzo honetan. Bertako biztanleek seguru asko gune horietatik lortuko zituzten zeramikazko ontziak. Legardagutxi eta Ullibarri de los Olleros herrietaz ari gara, lehenengoa hiribilduko lehen herrigunearen Mendebaldean dago, bost kilometro eskasera, eta bigarrena, hamar kilometro baino gutxiagora, Hego-ekialdean. Hala izanez gero, XIII. mendean sorturiko ekoizpen gune baten aurrean geundeke inondik ere. Bertako ekoizpen garrantzitsuena 7. Pitxerra izango zen, V. Multzoko buztinekin egina, eta soilik Gasteizko herrialdean dokumentatua146. Bere kokaerak, Zadorra ibaiaren ertzean baitago, kokaleku pribilegiatua eskaintzen dio hornidura iturrietatik hurbil, Zadorra ibaiaren urek hartutako arrotik lortuko baitzuten buztina, kontuan izanik alde horretan kuaternarioko sedimentu geruza handiak daudela substratu kreatikoaren gainean egokituak, eta sedimentu horiek are zabalagoak dira Gasteizko eremuan. Bestalde, Ullibarri de los Olleros herriak badirudi bere eltzegintza jarduera hasi edo beharbada handitu egin zuela XIII. mendearen bigarren erdialdeko uneren batean. Halaxe erakusten du bederen erabilitako dokumentazio idatziak. 1025. urtean, hainbestetan erabilitako San Millango Burdin- Buztinola horretan eginiko ekoizpena zehaztea zaila bada ere, oraingoz elementu arkeologikorik ez dugulako, bertako geologian zeuden buztin motek (Santo Tomas ibaiaren urek hartutako arroko alubioi-sedimentuak) eta XIII. mendean zeramika mikatsua (V. Multzoa) erabat gailendu izanak –gogora dezagun, guztizko ekoizpenaren %63,7 osatzen zuela–, zeramika multzo horrekin eginiko piezak ekoiztuko zituztela pentsarazten digute. Beharbada 1-IVa edo V Azpila, 2-Iva Azpila, 3- V Goporra, 4-V Ortza, 7-V Ortza eta 1-V edalontzia, aurreko 7-IVa eta V Pitxerra bezala, XIII. mendean soilik dokumentatu baitira Gasteizen. 364 tek espazioan zuen antolakuntza berregiteko aukera eman du bertan egindako indusketa lanak. Kale, lursail erregular, galeria eta labeek osaturiko multzo oso bat, ikusgarria benetan. Gaingiroki azaltzeko, bide baten perpendikularrean egokituriko hainbat eraikin ditu tailerrak, harrizko horma eta lurrez eginak, eta hainbat komunikazio ate irekitzen dira haietan. 94. irudian erakutsitako oinak aukera ematen du X., XI. eta XIV. eraikinetan galeria moduan bost edo sei labe eraiki zirela ikusteko, bi orientabide nagusi jarraituz beti ere, bai Iparralde-Hegoalde (118, 107 eta 12), bai Ekialde-Mendebalde (103 eta 89). XVI. espazioan, labe txiki bat dago (116) aretoaren erdialdean eta kubeta finkoak ditu inguruan, beiratu beruntsua prestatzeko erabiliko zituzten horiek. Labeetatik oso hurbil kokaturiko areto batean dago tornuan lantzeko tailerra, X. eraikineko Mendebaldeko aretoan zehatzago adierazteko; haren Hego-mendebaldeko angeluan hobi bat (676) dokumentatu da, tornuetako bat egokitzeko zuloa izango zen seguru asko. Lanerako eremu horien kanpoaldean, haietatik oso gertu, egongo zen lehortzeko lekua, VIII. eta IX. espazioetan agian. Aldiz, buztinak esleitzeko hobi edo kubeta handirik ez da dokumentatu, eta horiek ez agertzea harrigarria da benetan (Marchesi, Thiriot, Vallauri, 1997: 19ss.). EKOIZPEN EREDUAK ETA HAIEN BANAKETAESPARRUAK BERREZARTZEA Lehenengo garapenetik hasi eta denbora osoko artisau espezializaziora iritsi arte eltzegintzak izan duen bilakaera ezin da modu diakronikoan deskribatu, garai desberdinetan modu desberdinean jardun duten ekoizpen egoerak aipatu gabe. Ezinbestekoa da aurrez zehaztea zeramika egiteko sistema edo modu horiek zein baldintzetan funtzionatzen zuten, modu batetik bestera izandako aldaketaren edo historiako une jakin batzuetan batera erabilitako moduen berri emango duen eboluzio segida zehaztu ahal izateko. Zeramikaren ekoizpen eta banaketa-eredu desberdinak bereizteko eta denboran izan zuen bilakaera jakiteko, zeramika erregistroa aztertu besterik ezin dugu egin une honetan eta gure esparru geografikoan. Euskal Herriko Erdi Aroko iturri bakar batek ere ez du deskribatzen zeramika lantzeko tailer baten egitura, haren ekoizpena, haren merkataritza harremanak, buztina erauzteko eskubidea izateagatik ordaindu behar izango zituzten kanonak, eltzegintzan, segurtasun osoz, izango ziren arauak eta abar. Asko jota ere, hainbat herrixka eta herritan zegoen eltzegintza jarduera zehatzari buruzko toponimia aipamen puntualak baino ez dira agertzen, zalantzarik gabe lanbide horretan jardungo baitzuten horiek ere. Etxeko ekoizpena da zeramika ekoizpenaren lehen egoera, gure esparruan zeramika trauskilarekin (I. Multzoa) lotuko genuke hori, eta 1-I Eltzea, 2-I Eltzea, 4-I Eltzea eta 1-I Kazola dira erakusgarri garbienak. Baldintza hertsiki funtzionalei erantzuten die ontzi horien morfologiak148, globo itxurako perfilak dituzte, oso oinarrizkoak, aurreko formetatik hartuak, ez dira forma estandarizatuak eta orraziz eginiko dekorazioa heterogeneoak ageri dituzte. Izan ere, ekoizpen gune horietan eginiko ekoizpen guztiek trazu komunak badituzte ere, aurrez zeuden tradizioetatik hartuak –perfilak, dekorazio mota, eta abar– onartu behar dugu ia ez daudela forma bereko "bi eltze berdin". Izan ere, merkataritza zirkuituekin zenbat eta lotura txikiagoa izan orduan eta handiagoa da zeramika forma baten aldakortasuna (Carandini, 1979: 264). 1-I Eltzearena da adibide egokiena, VIII. mendetik X. mendera arteko ia aztarnategi guztietan dokumentatu baita eta guztietan desberdina baita149. Teknologiaren ikuspegitik begiratuta, zeramika molde honen ezaugarriak ikusita, teknologia eta kultura atzerakada gisa hartu dute ikerlari batzuek, oso ekoizpen trauskilak eta asimetrikoak baitira, eskuz izeneko teknikaren arabera landuak, eta ageriko labe xumeetan erreak150. Irakurketa sinplista hori zuzentzen ari da ordea. Beroarekiko erresistentzia handia zuen sukaldeko zeramika egiteak, buztinari sendogarri mineral ugari eta lodiak erantsita (gero tenperatura motelean eta gehienetan giro murriztaileak errea), ez du ordea teknologia mailan trebetasun-falta erakusten, baizik eta erabat antolaturiko ekoizpen estrategia, hori bai, gizarte eta ekonomia zirkunstantzia berriek eraginda. Halatan, beroarekiko erresistentzia handiko sukaldeko zeramika egin nahi denean eta buztin eta erretze sistema egokirik ez dagoenean, "konponbiderik egokiena da sendogarri ugari eta lodien erabileraren efektuak tenperatura txikiko errekuntzarekin konbinatzea" (Gutiérrez Lloret, 1993: 53). Horrenbestez, itxuraz teknologia mailan ematen den atzerakada horrek ez du kulturaren gainbehera erakusten, ekoizpenaren izaera funtzionala baizik, elikagaiak egosi eta prestatzea bezalako eguneroko bizitzako oinarrizko egitekoei erantzuteko ontziak baitziren, eta horietan ezinbestekoa da buztina erabiltzea. Peacockek (1997) planteaturiko azterketa ereduari jarraiki, "household production" gisa definituriko ereduaren barnean egongo litzateke lehen maila hori, guztiz etxeko izaera zuten sistemekin loturik, noizean behin edo garai zehatz batzuetan egingo zituzten ontziak eta ez zuten teknologia konplexurik eskatzen. Etnografia azterketa garaikide gehienek emakumearekin lotzen dute ekoizpen eredu hau151, batik bat 367 Figura 97. Mapa de distribución de la Olla 1-I en los siglos VIII al XI. 97. irudia. 1-I Eltzearen banaketaren mapa VIII.-XI. mendeetan. autokontsumorako ekoizpena izango zen edo oso bertako banaketa-sarea izango zuen, eta bigarren mailako garrantzia izango zuen etxeko errentarako. Ez dago espezialistarik, ezta lan banaketarik ere, sexuarengatik izan ezik. Haurren zaintza eta beste etxeko lan batzuengatik emakumeak etxeari loturik zeudelako, sistema horren bidez lan egiten zuten eltzegile gehienak emakume helduak izango ziren, lanbide hori enpirikoki ikasi zutenak; gizarte maila altu samarra izango zuten, gizonak egiten zituen oinarrizko iraupenerako jardueren osagarri baitziren (Arnold, 1999: 226). Esate baterako, Slit herrian (Maroko) emakumeak dira oraindik zeramika lantzen dutenak, eta 12 pegarra eta 4 platerako labekada bat azkar asko egiten dute 2 metro inguruko diametroa izango duen ageriko labe batean (zirkulu laua) (Schütz, 1992: 158-159). Horrenbestez, trukerako oinarrizko formak garatuko zituen ekoizpen eredu honek, beren etxeetatik (kontsumitzailea da ekoizlea bilatzen duena) edo oso bertako "merkatuetatik", horietan salduko baitzituzten etxe bakoitzak zituen soberakinak eta horietan lortzen baitziren eguneroko bizitzarako oinarrizko artikuluak, sukaldeko zeramika, lehen beharreko elikagaiak eta abar. EKOIZPENA BERTAKO TAILER SAKABANATUETAN Horrenbestez, Peacockek "household industry" izenarekin definitzen duen ereduari nahiz "individual workshop" deitzen zaionari erantzuten die bertako tailerren antolakuntza koadroak. Eredu horretan sar daitezke giro herdoilgarrian erretako zeramika sendogarri ugarirekin (VI. Multzoa)152 motarekin eginiko forma gehienak, eta baita zeramika mikatsuarekin (V. Multzoa)153 eginiko batzuk ere, eskuz/tornu txikian landua deitzen diogun teknikaren bidez eginak dira horiek eta errekuntza sistema sofistikatuetan erreak, erretoki bikoitzekoak seguru asko154. Ekoizpen asko, antzeko trazuak dituztelako forma mota bakar gisa definitu badira ere, ez dira guztiz berdinak, haietako bakoitzak elementu desberdinak baititu, eta horrenbestez, garbi dago aldagai anitz daudela forma horren barnean. 1- VI Ortza da heterogenotasun horren adierazgarri garbiena, honek globo itxurako perfila du gehienetan, lepo ahurra edo kono-enbor formakoa eta itxia, ertz jarraitua edo kanpoko aldera irtena –batzuetan arteka bat ere ageri du barnealdean– eta ezpain biribildua, triangeluarra, triangeluar loditua edo triangeluar molduratua. Batzuetan lepoan edo sorbaldan ildaska batzuk ageri ditu dekorazio gisa, uhin ebaki edo ziztadez gainera. Era berean, forma horietako bakoitza V. edo VI. Multzoekin egina bada ere, azterketa petrografikoek aldakortasun handiak nabaritu dituzte oreen prestaketan, lehen buztinaren izaeran eta sendogarrien proportzio edo banaketan. Horrek guztiak esan nahi du aniztasun handiko ekoizpenak zirela eta osaera desberdinak zituztela, hori bai, antzeko geologia giroaren barnean beti ere. Horrek guztiak esan nahi du aurreko ereduan baino teknologia sistema konplexuagoak egon eta erabiliko zirela, jarduera hori ekonomia mailan garrantzitsua izateagatik, eta ekoizpen egitura familiako taldeek edo dinastiek osatuko zuten beharbada. Zeregin horretan, gizonak eltzegileak izan zitezkeen edo bestela lan horretan emakumeari lagunduko zioten, nekazaritza lanetarako ematen zuten denboraren arabera, klima sekuentzia eltzegintzarako egokia zenean eta zituzten beste nekazaritza eta abeltzaintza jardueretan nahasketarik sortzen ez zienean. Izan ere, eta H. E. Jean Le Patourelek (1968: 106ss) Britainia Handirako adierazten duen bezala, eltzegile horietako asko nekazariak ziren oraindik eta hainbat akre lur zituzten, nekazaritza lanaren osagarri gisa aritzen ziren eltzegintza jardueran, eta horrenbestez, denbora partzialeko jarduera izaten zela esan daiteke askotan. Zeramika horren merkataritzari dagokionean, 7-VI Eltzearen eta 1-VI Goporraren banaketa-mapek erakusten dute produktu horien merkataritzak lurraldeko merkatua hartuko zuela, eta horrenbestez, hogei eta hogeita hamar kilometro arteko esparrura mugatuko ziren gehienak155. Beraz, merkataritza sareak ez ziren bat ere konplexuak izango eta horrek erraztu egiten du landa tailer horien han eta hemen sakabanaturiko ezartzeko aukera. Izan ere, alubioi arroetatik lehengaia ateratzea (V. eta VI. Multzoak) lan erraza zen edozein eltzegilerentzako, sakabanatzeko arrazoi geologikoa inondik ere, eta benetan onuragarria maila txikiko merkataritzarako. Maila txikiko merkataritza eta ekonomia testuinguru horretan, ekoizpen lekuen sakabanaketak hornidura orokorrerako aukera ematen du, eta sakabanatze maila horixe bera du horrek ere (Regaldo-Saint Blancard, 1989: 101). Aurreko ekoizpen ereduaren aldean –gehienetan zeramikazko multzo bakar bati loturik zegoen hura, eta forma bakoitzak erakusten dituen forma aldagai ugariak dira haren ezaugarri nagusiak-, zeramika multzo desberdinekin egina da sistema berri honen bidez landutako forma, berdina eta denboran garaikidea bada ere. Hauxe da, ekoizpen eremu desberdinak zeramika forma berdin-berdinentzako. 3. eltzea, esate baterako, II. Multzoko, V. Multzoko eta VI. Multzoko buztinez egina da156, eta haien hornidura iturriak edo ekoizpen guneak oso sakabanaturik daude (ibaiek bustitako arroak eta Triasikoarekin loturiko diaporak). Lehen azaldutako ezaugarri horietatik abiatuta, gogoeta egin behar dugu ekoizpen hori sortuko zuten balizko arrazoien eta haren banaketa-eremu zabalaren inguruan: distantzia handietara banatzeko sareak egongo ziren?, forma berbera (imitazioak?) egiten zuten hainbat tailer egongo ziren han eta hemen sakabanaturik? edo eltzegile ibiltariak izango ziren?. Geroago ikusiko dugun bezala, lehen bi hipotesi horiek bazterrean utz daitezke, hirugarrena askoz ere sinisgarriagoa baita. Planteaturiko bigarren kontuari dagokionean –forma berbera egiten zuten hainbat tailer egoteko aukera han eta hemen sakabanaturik– eta kontuan izanik 3. eltzea ez dela moldean edo industria edo erdi-industria estrategia batzuei jarraiki eginiko forma, aukera horren azalpen logiko bakarra izango litzateke Logroño, Gasteiz edo Gaubeako eremua bezala elkarrengandik urrun dauden eremuetan kokaturiko tailerren artean kultur homogeneizazio bat egotea. Baina nekez gertatuko zen horrelakorik, kontuan izanik bertako tailerrei loturiko zeramikaren formak oso heterogeneoak direla eta merkataritza harremanak oso mugatuak zirela, hogeita hamar kilometroko distantziak ez baitituzte gainditzen. Eltzegintza jarduera ibiltaria –teilagintza bezalako beste lanbide batzuk ez bezala- oso gutxitan aipatzen eta aztertzen da Historian zehar, baina gutxienez erromatarren garaiaz geroztik izango zen horrelakorik. Esate baterako, erromatarren armadaren atzetik eltzegile ugari joaten ziren haientzako mahaiko ontziak, argi-armiarmak eta kanpamendu desberdinetan eguneroko bizitzarako behar zituzten beste hainbat ontzi egiteko. Beharbada, adibide ezagunena Halternena izango da Alemanian (Habelt, 1990), baina hori baino kasu hurbilagoak ere badira. Lucius Terentius eltzegilea, esate baterako, Mazedoniarren IV. Legioaren eltzegilea bera, Herrera de Pisuergan dokumentatua (García y Bellido, 1960; Balil, 1984). Merobingiarren garairako ere, W. Hübenerrek (1969: 162- 163) aipatzen du, Rhin ibaiaren goi ibilguko hainbat eremutan aurkitu ziren antzeko ekoizpen batzuk, merkataritza fluxuari baino gehiago, eltzegileen migrazio korronte bati erantzungo lioketela. Eltzegile horiek berekin eramango zituzten sorlekuko teknikak. Bestalde, maila txikiko merkataritza sareak zirela nagusi islatzen du sistema honen presentziak, sare horiek ez ziren gauza lurralde osoa hornitzeko, eta horrek erraztu egiten du ekoizpen koadro hau ezarri eta mantentzeko aukera. Halatan, artisau espezializatuak (kasu honetan zeramikan) eskatzen zituzten produktu zehatzen eskaria zegoen lekuetan, eskaintzarik ez zegoenean (bertako tailerrak), geografia eremu handiak hartuko zituzten artisau taldeak iristea zen konponbidea. Berreskuratutako zeramika erregistroari erreparatzen badiogu, 3. eltzearen presentziak pentsarazten digu VIII. mendeaz geroztik eltzegile talde ibiltari bat ari zela lanean Arabako eta Gainera, pentsa daiteke, jarduera laburreko labeak erabiliko zituztela, seguru asko ageriko labeak edo labe xumeak, erretoki bakarrekoak, oso arruntak zirenez leku batetik bestera eramateko aukera ematen baitzien eltzegileei158. Halatan, oraindik joan den mendearen hasieran, "hornera" edo ageriko labea erabiltzen zuten Kanariar Uharteetako eltzegile transhumanteek lan egiten zuten toki desberdinetan beren produktuak erretzeko (Gonzalez Anton, 1977). Egiteko teknikari dagokionean, eredu honi lotutako forma guztiak eskuz/ tornu txikian izeneko teknikaren arabera landuak dira, bertako tailerretan eginiko ekoizpenak bezala. Halaz ere, ez ditugu ezagutzen ekoizpen sistema hori kudeatu eta trukatzeko moduak. Eredu etnografikoei erreparatzen badiegu –XVIII. eta XIX. mendeko teilagin ibiltarien jardueran oinarrituak batik bat–, artisau horiek sorturiko ekoizpena aurretik hitzartua zegoen kontratistarekin edo kontratistekin, eta horrenbestez, berez ez zegoen merkataritzarik. Gehienetan, udalerriak ziren ekoizpen guztia kudeatu eta kontrolatzen zutenak, teilaginen kontratazioarekin hasten ziren beren jatorrizko lekuetan, eta labekaden banaketarekin bukatzen zuten herritarren artean. Halaz ere, oso zaila da kudeaketa eredu hori extrapolatzea Goi Erdi Aroko mendeetan dokumentaturiko eltzegintza jarduera ibiltariari begira, mende horietan Araban zegoen ekonomia eta gizarte egoerarekin bat ez zetozen lurralde arteko hartu-emanak eskatzen baitzituen. Beraz, egokiagoa da, Kanariar Uharteetan, Palma edo Fuerteventura uharteetako emakume eltzegileek joan den XX. mendearen hasiera arte erabilitakoaren antzeko sistema batean pentsatzea. Inguruko herrixkekin aldez aurretik ekoizpena kontratatu gabe, emakume horietako batzuk nomada moduan ibiltzen ziren udako hilabeteetan, herri horietako jendeak behar zuena eginez, gehienetan sukaldeko ontziak (Ibidem: 63ss). Ekoizpen egitura zentralizatua zen, lehen aipaturiko tailer sakabanatu horien multzoak edo artisau instalazio berriek osatua, eta Peacockek (1997) "nucleated workshops" deituriko ereduarekin identifika daiteke. Iturri idatziek aukera ematen dute era horretako instalazioak modu aski garbian bereizteko herriaren toponimoak "olleros" kalifikatzailea daramanean. Arazoa, ordea, horrelakorik azaltzen ez denean sortzen da, eta hori askotan gertatzen da XVIII.-XIX. mendeetako eltzegintza guneetan, eta seguru asko, baita Erdi Arokoetan ere. Araban Erdi Aroko bi eltzegintza herri dokumentatu ditzakegu, "olleros" hitzak definituak: Olleros eta Ullibarri de los Olleros. Nolanahi ere, elkarrengandik guztiz urrun daude haien erreferente kronologikoak, izan ere, lehenengoa IX. mendean erregistratzen den bitartean, landa tailer sakabanatuen garapenarekin batera, bigarrena XIII. mendean erregistratzen da, hiribilduen sorrerari loturiko hiri testuinguru batean, geroago ikusiko dugun bezala. Sistema honek bertako tailer sakabanatuetan deskribatuarekiko duen aldea oso txikia da zeramika erregistroari erreparatzen badiogu, eta benetan zaila da aurkitutako zeramika ekoizpen asko zein sistemari dagozkion zehaztea. Nolanahi ere, Arabako herri horietan eginiko ekoizpen mota ia ez badugu ezagutzen ere, pentsatzen dugu tailer sakabanatuetakoak baino forma errepertorio homogeneoagoa izango zuela. Era berean, kalitate tekniko handiagoa eta merkatu zabalagoa izango zituen, beharbada, XI. edo XII. mendeetatik aurrera V. Multzoarekin eginiko zeramikak. Izan ere, forma errepertorioak oso izaera normalizatua eta homogeneoa ageri du aurreko mendeetan zegoen aniztasunaren aurrean, zeramika sail bakoitzeko forma kopurua txikitu egin zen, sailak, ordea, areagotu (azpil, xukadera sailak eta abar agertu ziren). Olleros de Paredes Rubias (Palentzia) herriko ekoizpenaren zati bat bai ezagutzen dugu; Kantauriko mendien haranetan dago herri hori, Palentzia, Burgos eta Kantabriako herrialdeen elkargunean. Aurreko orrialdeetan zeramika ekoizpenaren deskribapena egitean adierazi dugun bezala, itxura guztien arabera, ore argiko zeramika lakarrarekin (X. Multzoa) eginiko forma batzuk herri horretatik datoz, edo gutxienez, Ebro edo Pisuerga (Meridad de Campoo) ibaien burualdean kokaturiko hainbat tailerretatik. Horiek tailer sakabanatuek baino askoz ere ekoizpen gaitasun handiagoa izango zuten, eta gainera fabrikazio teknika konplexuagoak erabiliko zituzten, torneatua izenekoa, esate baterako. XIII. menderako, bi eltze mota (8-X Eltzea eta 9-X Eltzea) eta pitxer bat (2-X Pitxerra) esportatuko zituzten Araba eta Errioxako lurraldeetara. Frantzian, berriz, Erdi Aroko iturri idatzi ugari dago, eta horrek aukera ematen du herri horiek XII. edo XIII. mendeetan zuten giza eta ekoizpen hedapena baloratzeko, artisauek buztina erauzteagatik ordaindu behar zuten kanonen bidez batik bat. Normandian (Molay, Pacy, etab.) edo Erdialdean (Orleans) egokituriko hainbat instalazioren kontuen arabera, kalkulatzen da XII. mendearen amaiera eta XIII. mendearen artean herri bakoitzean hamar edo hogei eltzegile edo teilagin izango zirela, eta zifra hori, gure lurraldera extrapolatu ezin badugu ere, iradokitzailea da guztiz. Era berean, iturri arkeologiko, dokumental eta etnografikoek bide eman dute herri horietan zegoen Behe Erdi Aroko labeen bolumena kalkulatzeko, garai berrietako errekuntza sistemaren antzekoa, hain zuzen ere, 15-30 metro kubiko arteko bolumena izango baitzuten. Horrez gainera, kontuan hartzen badugu eltzegile bakoitzak bost edo, asko jota ere, hamar labekada egingo zituela urtean, LA PRODUCCIÓN EN ALDEAS ALFARERAS Honenbestez, ekoizteko eta gastuei aurre egiteko –produkzioa handiagoa baitzen–taldeak zuen gaitasuna da aurreko ereduarekiko alde nagusia; hortaz, herri-labeak159 erabiliko zituzten, eta hauek komunikabide nagusien ondoan edo azoketatik hurbil egongo ziren, eta ondorioz, prezioak merkatzeko, produktuen kalitatea hobetzeko eta merkatuetan salerosketa errazteko modua eskaintzen zuten kostuen murriztea lortzen zuten ekoizleek. Beste produktu batzuen merkataritza zirkuituetan sarturiko zeramika merkataritza hori bitarteko profesionalek kudeatzen zuten, eta lur eremu handiak hartzen zituzten batzuetan, iturri idatzietan ageri diren ibilbideak horren erakusgarri. Arkeologiak ere aukera eman du ibilbide horietako batzuk berregiteko hainbat indusketatan berreskuraturiko zeramika erregistroari esker, bereziki lehen aipaturiko 8-X Eltzea eta 9-X Eltzea. 103. irudiaren mapan ikus daitekeen bezala, Olleros de Paredes Rubiasetik etorritako ekoizpena ongi dokumentatua ageri da Merindad de Campoon. Itxura guztien arabera, Aguilar de Campoo hiribildua izango zen produktuak hegoalderantz banatzen dituena, Pisuerga ibaia- XIII. mendetik aurrera, oso ohiko eredua da Erdi Aroko hiribildu edo hiri inguruetako (burgus oleriorum) tailerretako ekoizpen antolakuntza, eta hirigune horien eskariari erantzungo zion batik bat, ekoizpenaren zati bat aldameneko merkatuetarako izango bazen ere. Zeramika erregistroan ederki nabari da hori, eremu jakin batean, gehienetan hirigunea eta bere udal barrutian, forma bat edo batzuk biltzen direlako. Eltzegintza herrietan bezala, lanaren antolakuntza kooperatiba formuletan oinarritzen zela dirudi, bai izaera teknikoko (labekada kolektiboak) bai finantza izaerako kooperatibak, gastuak konpentsatu eta ekoizpena areagotzeko. Penintsularen iparraldean, esate baterako, Leon (Miguel, Gutiérrez González, 1995: 359) edo Valladolid (Villanueva, 1998) hirietan dokumentatzen da antolakuntza mota hori. Bi kasuetan, hasiera batean hiriko harresiz kanpo zeuden auzoetan (San Marcelo auzoan Leonen eta antzinako Olleros kalean Valladoliden) biltzen ziren eltzegileak, XIII. mendean kokatuko genukeen kronologian, eta egiten zuten ekoizpena hirirako eta eskualderako soilik izaten zela dirudi. Penintsulako beste lurralde batzuetan ere erabili zen sistema hori, Denian (Valentzia) Teulada kaleko buztinolan, esate baterako; bertan egiten zuten industriaren zati bat hiria bera hornitzeko izango zen eta bestea eskualdeko hainbat merkatutara banatuko zuten lehorreko, kostaldeko edo itsasoko ibilbideetan barrena (Azuar et alii, 1995: 145). Testuinguru horretan, ez litzateke harritzekoa izango Gasteizko hiribilduak ere antzeko ekoizpen antolakuntza izango zuela pentsatzea. Izan ere, Erdi Aroko jatorrizko hiribilduaren barnean dagoen askotariko artisau-sarean –gremioen izenak daramatzaten kaleak horren erakusgarri nagusia (Hedegile, aiztogile, Errementari, Zapatari… eta abar)– eltzegintzarekin loturiko jarduerarik ez da egiaztatzen, eta horrek esan nahi du, 1549ko dokumentu batek islatzen duen bezala, lanbide hori harresiz kanpo egiten zutela, Plazako Errebalean, zehatz esateko,160. Hala bada, Valladoliden 1549. urtean sinaturiko Errege Horrenbestez, bidezkoa da, Gasteizko hiribildurako zeramika egiten zuten bertako buztinolak harresiz kanpo zeudela pentsatzea, bai ateetatik bai komunikabideetatik gertu (Arrabal de la Plaza), bai haren inguruko herrixketan, baina beti ere bere barrutiaren barnean (Legardagutxi edo Ullibarri de los Olleros). Zeramika ekoizpena hiribilduaren eta inguruko lurraldearen beharrak asetzeko izango zen batik bat, eta distantzia labur edo ertaineko banaketa-sareak izango zituen. EKOIZPENA KANPOKO TAILER ESPEZIALIZATUETAN Gehienetan, lehenago deskribaturikoen moduko hiri-inguruko herrixka edo auzoetan egoten ziren tailer horiek, eta leku batzuetan, hainbat ekoizpen eredu nahasten ziren. Gure esparru geografikoan, ordea, ez da ezaugarri horiek dituen tailerrik identifikatu, eta horrenbestez, aztertutako eremutik kanpo zegoen sistema zela esan dezakegu. Horrenbestez, eredu horri loturik Euskal Herriko testuinguruetan berreskuratutako ekoizpen guztiak beste lurraldeetatik etorritako inportazioak ziren, distantzia luzeko banaketa-sareen bidez merkaturatuak, astean behin egiten zituzten merkatuen bidez seguru asko, eta Lizarrak bezala, inportaturiko produktuak lurraldean banatu eta bideratzeko gune gisa jardungo zuten merkatu horiek (Gautier-Dalche, 1982: 245). Halaz ere, R. Azuarrek eta beste batzuek (1995: 145) Lurralde valentziarrerako aipatzen duten bezala, produktu horien merkataritza ez da aurrez zehaztutako ibilbideekin lotzen, eta askotan, merkataritzatik kanpoko faktoreen mende egoten zen, koiuntura politikoak, esate baterako. Hala bada, lehen beiratu islamikoak XII. mendearen lehen erdialdean lurralde arabarretara iritsi izanak, konkistatu berriak ziren Ebro ibaiaren erdialdeko haraneko lurraldeetatik seguru asko, esparru politiko berri bati erantzuten diola dirudi, kristauek Tutera edo Zaragoza bezalako hiriak konkistatu ondoren sortua, eta guztiz egokia Kantauriko eremuarekin ia existitzen ez ziren merkataritza harremanak suspertzeko. Mende hauek eskaintzen diguten ekoizpen koadroa orain arte kontsideratutakoa baino askoz ere konplexuagoa da, inolako zalantzarik gabe, zeramika ekoiztu eta kudeatzeko funtsean hiru eredu edo sistema desberdin baitira elkarrekin, eta horiek ekoizpen estratifikazio handia eta zeramika lantzeko teknika eta moduen aniztasun prozesua ekartzen baitute. Etxeko ekoizpenaz, ekoizpen ibiltariaz eta bertako tailer sakabanatuetako ekoizpenaz ari gara. VIII. mendeaz geroztik Arabako lurraldean berreskuratutako ekoizpenetan ederki nabari dira egitura konplexu horren aztarnak, baina eragin maila desberdinarekin eremuen arabera. Seriazio kronologikoari buruzko kapituluan, bertako ekoizpenak deskribatu genituenean, azaldu genuen bezala, Baia ibaia irudizko banalerro bilakatzen da eta zeramikaren ikuspegitik begiratuta oso ongi bereizitako bi eremutan banatzen du Arabako lurraldea: bata Mendebaldean (Gobiaran eta Aiala) eta bestea Ekialdean (Zadorra ibaiaren arroa edo Erdialdeko Araba), eta Errioxa Garaia eta Bizkaia erantsi behar dizkiegu horiei (Oiz mendiaren ingurua). Mendebaldeko Araban eta Oiz mendiaren inguruetan jarraitu egiten da aurreko mendeetako ekoizpenarekin, etxeko zeramika eredua ugari mantentzen baita oraindik, %38,5 eta %56,5eko portzentajeekin, hurrenez hurren. Halaz ere, bi lurralde horiek desberdintasun nabarmenak ageri dituzte ekoizpen espezializatuen eskaintzari dagokionean. Halatan, Bizkaiko eskualdean eskariari bertako tailer batzuek erantzuten dioten bitartean, horiek kontrolatzen baitzuten ekoizpenaren %34,5, Araba mendebaldean ia %11,5era ez da iristen bertako tailerren ekoizpena, eta bertako eskaintza oso urria denez (ekoizpenaren %34,5) artisau ibiltariek erantzuten diote eskariari. Ekoizpen panorama horri kanpoko tailer batzuek (zeramika pintatuarekin lotzen ditugu horiek) eginiko ekoizpena erantsi beharko litzaioke Araba mendebaldean. Ekoizpenari eta merSU EVOLUCIÓN EN EL TIEMPO LOS SIGLOS VIII AL X. EL NACIMIENTO DE LAS PRODUCCIONES ESPECIALIZADAS Aldiz, Erdialdeko Araban nabari da gure epigrafearen tituluan aipatu dugun espezializazio hori. Etxeko ekoizpenak behera egiten du %8ra arte –eredu ibiltariaren kopuru berdina-, eta oso atzean geratzen da landa tailer sakabanatuetan eginiko bertako ekoizpenen aldean, %78 osatzen baitute horiek. Tailer horietako batzuek benetako zeramika gune espezializatu eta egonkor kontsidera daitezke jadanik, ekoizpen ahalmen handia dute eta diru-sarrera garrantzitsuak sortzen dituzte. Era berean, bertako eskariaren gehienari erantzuten diote, etxeko ekoizpenekin eta ekoizpen ibiltariekin osatuta. Gainera, pentsatzen dugu IX. menderako izango zirela Olleros bezalako eltzegileen herrixkak Gorbeia mendiaren inguruetan. 871. urteko dokumentu batean aipatzen da izen hori eta herrian garaturiko artisau jarduerari loturiko toponimoa duela garbi dago. Nolanahi ere, lurralde arabarrean ekoizpen sistema horren ezarpena oraindik txikia zela esan daiteke, kontuan izanik ekoizpenen aniztasun handia eta maila txikiko merkataritza zegoela, baina bi faktore horiek ez dira bereizgarriak nonbait. Errioxa Garaian, berriz, esan daiteke tarteko egoera bizi zutela arestian aipaturiko ekoizpen esparru horiei dagokienean. Alde batetik, oso ugari dira bertako tailer espezializatuak (%57) baina gehienek elikagaiak mahaira atera, garraiatu edo kontserbatzeko ekoizpena egiten dute, eta Araba mendebaldean, eta xumeago erdialdeko Araban, interpretazen genituen talde ibiltari haien eskuetan uzten zuten eltze ekoizpenaren zati handiena (guztizko eltze ekoizpenaren %53tik, %23 osatzen zuen eredu ibiltariak). Datu horiek ikusita, esango genuke, sakabanaturiko tailer kopuru garrantzitsua zegoela Errioxako ekoizpen paisaian, eta horiekin batean erabilera etena zuten instalazio batzuk egongo ziren, eltzegile ibiltariek erabiltzen zituztenak, baina horiek ia ez diote jarduteko aukerarik ematen etxeko ekoizpenari, %10 soilik osatzen baitu honek. Era berean, aipatzekoak dira, kopuru txikian agertu diren arren, oso ezaugarri zehatzak dituzten beste ekoizpen batzuk, zeramika pintatua, esate baterako. Badirudi horiek ez direla bertako tailer horietan eginak, Euskal Herritik kanpo zeuden beste tailer espezializatuagoetan baizik. Horrenbestez, ekoizpen horiek gure testuinguruetan agertzeko, lurraldez gaindiko merkataritza-sareak egongo ziren, oso xumeak izango baziren ere, horrelakorik nabari baita zeramika pintatuan (VIII. eta IX. Multzoak) eta ore argiko zeramika lakarrean (X. Multzoa), kontuan hartzen baditugu merkataritzaren adierazgarri gisa zeramikak duen ahalmenaren inguruan J. G. N. Dunningek (1968: 35) zehaztutako hiru premisak: bata, dekorazioaren estilo eta formarengatik bereizi behar da zeramika; bi, oso erraz bereizi behar da bidalitako lurraldeko zeramikatik; eta hiru, haren jatorria muga batzuen barnean ezagutu edo zehaztu behar da. Azken batean, distantzia handiko merkataritza zen, oraindik garrantzi handirik gabea, baina Goi Erdi Aroko mende horietan ematen zena, aste edo hileroko maiztasuna zuten XI. mendeko eta XII. mendearen lehen erdialdeko zeramika erregistroak aukera ematen du aldi hori ekoizpen paisaia berri batera pasatzeko fasearen hasiera izan zela esateko. Fase horretan elkarren segidako bi une bereiz daitezke: bata XI. mendean eta bestea XII. mendearen bigarren erdialdean. XI. mendean, desagertu egiten dira Arabako eskualde desberdinen artean sumaturiko aldeak, lurralde guztietan pixkanaka-pixkanaka desagertu egiten baitira etxeko ekoizpena eta ekoizpen ibiltaria, eta bertako tailer espezializatuak ezartzen baitira. Horrenbestez, aurrez Erdialdeko Araban egiaztaturikoaren antzeko garapena ematen da inolaz ere. 109. irudiari begiratu soil bat emanda, aukera ematen du eremu horretan tailer espezializatuak areagotu zirela esateko (%85 osatu arte). Horrekin batean, arabera jaitsi ziren etxeko ekoizpena eta ekoizpen ibiltaria, %3 eta %9ra jaitsi arte, hurrenez hurren. Goi Erdi Aroan sorturiko eltzegintza tailerrak pixkanakapixkanaka desagertzen joan zirela ongi dokumentatua dago Frantziako eremu batzuetan, arkeologiak eta iturri idatziek informazio handia ematen baitute horren inguruan. Goi Bretainia, Proventza edo Meudonen instalaturiko Goi Erdi Aroko tailer gehienak abandonatu egin zituzten X. eta XI. mendeetan zehar, bi edo hiru mende jardunean aritu ondoren. Horren atzetik herri espezializatuak sortu ziren XI. mendetik XIII. mendea artean164. Gainera, O. eta J. Chapeloten iritziz, tailer berri horiek ez zuten inolako loturarik izango antzinako tailer karolingioekin, haietatik ehunka metrora edo kilometro askora egokitu baitziren, eta berriro okupatu zireneko aztarnarik ere ez da ageri (Chapelot, Chapelot, 2000). Gure lurraldean ere antzeko prozesua garatuko zen, aurrerago azalduko dugun bezala, baina ez zen hain orokorra izango eta geroxeagoko garaietan emango zen (XII.-XIII. mendeak). Lehenago adierazi dugun bezala, aurreko aldian hasitako prozesu zikliko bat amaitu zen XII. mendearen bigarren erdialdean, garai horretan desagertu egin baitziren sistema ibiltaria eta, aski sakabanatuak eta espezializatuak ziren bertako tailerrekin loturiko ekoizpen batzuk. Gehienak VI. Multzoarekin eginak ziren ekoizpen horiek. Horrekin batean, XIII. mendean zehar, eltzegintza gune berriak sortu ziren Gasteizko hiribilduaren inguruetan (Legardagutxi eta Ullibarri de los Olleros), forma errepertorio berriekin (10. Eltzea, 7. Pitxerra, eta abar) edo jada ezagunarekin, baina oraingoek kalitate tekniko handiagoa dute V. Multzoarekin eginak direlako. Hala bada, zeramikak kalitate handiagoa erakusten du –bereziki orean, oraindik ere eskuz/ornu txikian izeneko teknikaren arabera landuak baina oso esleituak–, eta ekoizpenak, berriz, izaera normalizatu eta homogeneoa ageri du, zeramika sail funtzionalen kopuruak gora egiten du (azpila, xukadera eta abar agertzen dira), baina sail bakoitzeko mota eta forma kopurua murriztu egiten da nabarmen. Gure iritziz, horrek esan nahi du herri edo zeramika gune elkartuetan antolatutako ekoizpen modua zela eta forma gutxi batzuetan oinarritzen zutela ekoizpena. Nolanahi ere, ez dugu ezagutzen ekoizpen gune berri horiek Goi Erdi Aroko tailer zaharrekin izango zuten lotura (haustura, batzuek jarraitu beste batzuk hartuta), baina zehaztapen batzuk egin ditzakegu eltzegileen jatorriaren inguruan. Jatorri horren azalpena, Chapelot ahizpek lurralde frantseserako adierazten zuten bezala, bikoitza da nonbait: 1. Alde batetik, beste latitude batzuetatik etorri berri ziren artisauak zeuden, eta forma eta funtzio aldetik errepertorio berria sartzen dute horiek (10-IV edo V Eltzea, 7-IV edo V Pitxerra, 7-V Ortza eta azpila, xukadera edo edalontzia bezalako sail funtzionalak). 2. Bestalde, bertako eltzegile zaharrak munta handiagoko ekoizpen unitateetara joan eta horietan bilduko ziren, formen aldetik ekoizpen jarraipena erakutsiz, ez ordea, orearen aldetik (V. Multzoarekin egiten dituzte lehen VI. Multzoarekin egiten zituzten forma berberak168: 1-V Goporra 1-VI Goporraren lekuan, 4-V Ortza 4-VI Ortzaren lekuan, 1.2-V Pitxerra 1.2-VI Pitxerraren lekuan, eta abar, eta oso ontzi homogeneo eta normalizatuak (platera forma bakarra, bi gopor forma, pitxer forma bakarra eta abar). Herri edo herrixka horien izateak beste kontu interesgarri bat jartzen dute mahai gainean, hauxe da, herri bat, une jakin batean, zergatik bilakatu ote zen eltzegintza gune espezializatu. Herri espezializatuetako ekoizpen eredua deskribatzerakoan jada aipatu genuen bezala, era horretako gune batek duen lehen abantaila leku berean pieza kopuru handia egiteko aukera ematea da, horrek merkataritza erraztu egiten baitu, are gehiago herri hori ongi kokatua badago ardoa edo zerealak bezalako beste produktu batzuen merkataritza-sare nagusiei dagokienean. Testuinguru horretan, herri askotan artisau jarduera desberdinak egongo ziren, sektore horiek gero eta merkataritza interes handiagoa baitzuten. Charente ibaiaren eskuinaldean, esate baterako, XIII. eta XV. mendeetan oso normala zen landa artisau jarduera multzoak zituzten herriak egotea, ibaiaren hurbiltasuna eta haren bokalea erabiliz La Rochelleko portu aldera bideratzeko, XIII. mendetik aurrera huraxe izan baitzen hainbat artisau produktu edo lehengaien esportatzaile nagusia. Era horretan, eltzegintza, teilagintza eta karegintza artisauak hartzen zituzten Chapelle-des-Pots bezalako parrokia batzuek. Beste batzuen inguruetan, berriz, arotzak, upelagileak, ikazkinak edo azao-egileak eta abar egokitzen ziren. Horrenbestez, esan beharrik ez dago artisau elkartzeak izugarrizko garrantzia zuela (Chapelot, Chapelot, 2000: 120ss)169. Araban, Ullibarri de los Olleros eta Hijona izan zitezkeen elkartze horren erakusgarri, aro garaikidean bederen, garai horretan eltzegile eta teilaginentzako labeak zeudela baitakigu (Ibabe, 1995: 58 eta 66). Nolanahi ere, lurralde arabarrean eltzegintza herrien ezarpena esanguratsua izango bazen ere, ez da komeni prozesu horri neurri handiegia ematea, XII. eta XIII. mendeen artean zeramika lantzen zuten tailer guztiak ez baitziren herri horietako ekoizpen ereduarekin lotzen. Izan ere, aldi horretan Goi Erdi Aroan dokumentaturiko hainbat zeramika forma (1-VI Ortza, 1-VI Platera eta abar) agertu direla ikusita, pentsa dezakegu, tailer sakabanatu zahar batzuek, seguru asko espezializatuenek, iraun zutela, %44ko ekoizpen garrantzitsua eginez. Rivabellosako tailerra izan liteke adibide bat, izan ere, bere produktu nagusietako bat desagertu izan arren (7-VI Eltzea), 1-VI Ortzaren ekoizpenari eutsi egingo zion. Era horretako produktuek gero eta eskari handiagoa zutenez, bertako edo lurraldeko merkatuak gainditu egiten baitzituzten, eta merkataritza zirkuituetan sartzean errenta handiak sortzen zituztenez, gero eta ugariago egin ziren Euskal Herriko Behe Erdi Aroko testuinguruetan, Saintes lurralde frantsesa bezain urrutitik inportatzen baitziren. Saintongeaise ekoizpenaren kasu zehatzean, berriz, distantzia luzeko banaketa-sistemen bidez merkaturatzen zen hura, itsasoz PortBerteau edo La Rochelle bezalako portu frantsesen bidez eta Bilbo edo Donostiakoaren bidez Euskal Herrian. Hortik aurrera, zeramikazkoak ez ziren beste produktu batzuek zituzten merkataritza zirkuitu berberen bidez banatu eta kontrolatzen ziren ekoizpenak, merkantziak hiribilduetan sartzeari begira Koroak ematen zituen errege pribilegioei esker. Santxo VI.a Nafarroakoak 1181. urtean emandako Gasteizko foruan zehazten da merkantzia guztiek lezda ordaintzetik libre gelditu behar dutela, merkatu egunean izan ezik, aste bakoitzeko ostegunean seguru asko170. Hainbat urte geroago, merkataritza sustatuko zuen Koroak –eta harekin bere errentak– merkatu horietako batzuei urteko azokak egiteko aukera emanez, batik bat Lizarra edo Urdunak bezala inportaturiko produktuak lurraldean banatzen zituzten. Hala bada, 1251. urtean, Teobaldo I.a Nafarroako erregeak lehen azoka handia egiteko baimena eman zion Tuterari, hamabost eguneko iraupenarekin. Urte batzuk geroago, 1288. urtean, Urduñari eman zion azoka berria egiteko aukera, hamabost egunekoa hura ere, Santxo IV.a Gaztelakoak. Aurreko orrialde eta kapituluetan zehar egindako azterketan zeramikak itxura batean bere baitan daukan bokazio bikoitza garatu dugu, agian ez modu berdinean, eta sinplekeria batean erortzeko arriskua dugun arren, berriro ere azpimarratu behar ditugu bokazio horiek, ageriko kontuak diren arren. Alde batetik, zeramika tresna taxonomikoa (adierazle kronologikoa) da, eta bestetik tresna hermeneutikoa (dokumentu historikoa). Nolanahi ere, zeramikak historia ezagutzeko elementu bihurtzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik adierazle kronologiko fidagarri bihurtzea. Soilik ahalegin honen ondorenean –beste aztarna batzuek eskainitakoekin batera– egongo gara iraganeko gizarteei buruzko informazioa lortzeko moduan. Azken helburu hau lortzeko baina, bide luzea dugu egiteko (ia deus ez dakigu kultura materialari buruzko beste arlo batzuen inguruan, esate baterako, eraikuntza teknika eta arkeobotanikaren inguruan), eta ez genioke zeramikari berez eman edo eskain dezakeena baino gehiago eskatu beharko. 1. Izan ere, ziur gaude zeramika adierazle kronologiko bikaina dena, bereziki garrantzitsua dataziorako beste erreferentziarik kontserbatzen ez den aldi historikoetan. Baina, era berean, konbentzituta gaude Erdi Aroko zeramika oso urruti dagoela fosil-gida bat bihurtzetik, esate baterako, erromatarren garaiko zeramika ulertzen den moduan. Denbora tarte batzuei begira (batez ere VII. eta VIII. mendeak) dagoen ezjakintasunak, Goi Erdi Aroko produkzio batzuen izaera ez estandarrak eta forma ugariren hainbat mendetako iraunkortasunak behartzen gaituzte joera terminoetan hitz egitera. Hau horrela bada, eta halaxe ematen du, funtsezkoa da zeramikaren azterketa geruzatik (Unitate Estratigrafikoa) abiatzea, geruza baita unitate homogeneo eta zatiezina, bere osotasunean daukan zeramikazko materiala baloratuz. Hala eta guztiz ere, oso ohikoa da arkeologoen artean pieza bat edo batzuen kronologiari buruzko irizpideak trukatzea –pieza sortua izan zen urtea, hilabetea eta eguna zehaztu nahiz gutxienez– kontuan hartu gabe piezok ia deus ere ez dutela adierazten testuinguru berean berreskuratutako zeramikazko guztizko corpusetik at. Honenbestez, behar beharrezkoa da materiala bere osotasunean aztertzea, presentziak eta absentziak identifikatuz, bilakaeraren joerak eta, beraz, kronologiaren joerak zehaztu ahal izateko. Azken batean, zeramikaren azterketaren ikuspegi sistematikoa eduki behar da, non alde bakoitza (zeramikazko material bakoitza) beste elementu bat den harremanen sare banaezin baten baitan, non guztizkoa ez den soilik aldeen batura. Objektuetatik harremanetarako aldaketa. Testuinguru arkeologikoetan bereiziriko presentzia eta absentzien kuantifi kazioak eta alderaketak zeramika multzo homogeneoen aurkikuntza erraztuko dute, zeramikaren formatik haratago. Azken batean, A. Azkaratek eraikin konplexuen irakurketari begira proposatutako helburuetako bat Erdi Aroko zeramikaren esparrura eramatea da kontua: "kronotipologia absolutu bat lortzea, bertako testuinguru batera erraz eraman daitekeena, eta beraz, beste ondare multzoen azterketan erabili daitekeena" (Azkarate, 2003: 65 eta hurrengoak). Halatan, hainbat alderdiren (teknika eta osaera izaerako aldagaiak: zeramika multzoak, forma aldagaiak: zeramika formak eta dekorazio izaerako aldagaiak: dekorazioa, zenbaitetan produkzioei atxikiak) arteko taldekatze edo harremanetan oinarritutako multzo batzuk osatu dira, eta horiek aukera ematen dute, aurreko paragrafoa errepikatuz, bertako testuinguru batera eraman daitezkeen erreferentzia kronologiko gisa erabiltzeko, eta beraz, zeramikazko beste errepertorio batzuen azterketan erabiltzeko. Morfologiaren ikuspuntutik errepertorioa apala da, funtsean sukaldeko zeramika, eta hauen artean formaz nagusi 1-I Eltzea da beste forma guztien gainetik. Mendebaldeko Araban 3-II Eltzea edo 3-VI Eltzea moldeekin batera ager daiteke eta Bizkaian 1-VI Ortza moldearekin. Orraziz egindako dekorazioa I. Multzoko produkzioekin lotzen da, eta ildasken bidezkoa II. eta VI. Multzora bildutakoekin. VI. Multzoaren araberako ontzi batzuen giderretan marratuak edo hatz-markak bereizten dira. Formaren aldetik errepertorioa anitza da, funtsean VI. Multzoaren arabera osatua, eta eltzeak, pitxerrak, ortzak eta pegarrak dokumentatu daitezke. Agian baita platerak, goporrak eta tinak ere. Morfologiaren ikuspegitik erreferentzia zehatzena eltzeak izaten jarraitzen du, baina eskualde hauetan 1-I Eltzea jada ez zaie besteei nagusitzen, batez ere Erdialdeko Araban, non 7-VI Eltzea itxura batean nagusi den 1-VI Ortzarekin batera. Errioxa Garaian badirudi elkarrekin bizi izan zirela aipatutako 1-I Eltzea eta 3-II edo 3-VI Eltzea. Dekorazioei begira, esan dezagun aurreko eskualdeetan aurkeztutako egoera baliagarria dela baita honakoan ere, ildaskak eta marratuak V. Multzoko produkzioetan ere ageri direlako salbuespenarekin. • Mendebaldeko Araba eta Oiz mendiaren ingurua (Bizkaia). Zeramika trauskila (I. Multzoa) moldeak nagusi izaten jarraitzen du, gutxi gora-behera guztizkoaren %50eko produkzioarekin, baina hurbilago du Giro herdoilgarrian erretako zeramika sendogarri ugarirekin (VI. Multzoa) multzoa, %27ko ordezkaritzarekin. Araban Pareta meheko zeramika trauskila (II. Multzoa) moldearen presentzia urria dokumentatu dezakegu, baita Zeramika esleitua eta gorriz pintatua (VIII. Multzoa) moldearen agerraldia ere. Formaren corpusari dagokionez, aurreko aldian egiaztatutako paisaiaren antzeko paisaiari eusten zaio, espatulaz landutako eta mutur isurle batez hornituriko pitxer baten (4-IV Pitxerra) eta giderraren abiapuntua den ezpain biribilduko pegar berezi baten (1.1-VI Pegarra) presentziak aberasturik. Produkzioaren testuinguru honen emaitza da era askotako ontziak egotea, moldez eta formaz aberatsak (eltzeak, platerak, goporrak, pitxerrak, ortzak, pegarrak eta tinak), lapurpen honetan guztiak azaltzea eta kuantifi katzea zailtzen dutenak. Edozein kasutan, Erdialdeko Arabako aldi honetako zeramika multzo ohikoa da 7-VI Eltzeak osatutakoa, agian, 3- II edo 3-VI Eltzeak lagundurik; 1-VI Goporra; 8-VI Pitxerra; 1-VI Ortza eta 1.1-V edo 1.1-VI Pegarra. Errioxa Garaian sarriagotan dokumentatzen da 3-II edo 3-VI Eltzearen presentzia nagusia, zenbaitetan 7-VI Eltzeak; 4-IV Pitxerrak; 1-V edo 1-VI Ortzak eta 1.1-V edo 1.1-VI Pegarrak lagundurik. Gainera, azken eskualde honetan gorriz pintatutako zeramika zatikiak bereiz daitezke, eta Mendebaldeko Araban ez bezala, motiboetan ez dira "marratxoak" ageri, lerro edo trazu zuzenak baizik. 3. XI. mendea. Aurreko mendeetan eta aztertutako arloetan hautemandako aldeek une honetan desagertzeko joera dutela ematen du, zeramikazko corpus normalizatuagoa aurkezten baitu, Arabaren Erdialdeari eta Errioxa Garaiari begira lehendik azaldutako egoerarekin bat eginik. Funtsean, mende honetan oso urriak dira Zeramika trauskila (I. Multzoa) eta Pareta meheko zeramika trauskila (II. Multzoa) moldeko produkzioak, %2,5 eta %4ko portzentajeekin, hurrenez hurren; eta nagusi da Giro herdoilgarrian erretako zeramika sendogarri ugarirekin (VI. Multzoa), %67,5eko ordezkaritzarekin, ondoren Zeramika mikatsua (V. Multzoa) ageri dela gero eta gehiago, %23ko portzentajearekin. Oraindik gorriz pintaturiko zeramika bereizten da, baina I. eta II. Multzoekin gertatzen zen bezalaxe, oso urria da haren presentzia. 4. XII. mendea. Mende honetan desagertu egiten dira Zeramika trauskila (I. Multzoa), Pareta meheko zeramika trauskila (II. Multzoa) eta zeramika pintatua (VIII. eta IX. Multzoak), eta aurreneko beiratuak (XI. eta XIII. Multzoak) ageri dira, guztira %2ko portzentajera iritsi gabe baina. Datu hau funtsezkoa da kronologiaren ikuspuntutik, aurreko produkzioen presentziak edo absentziak aukera emango baitigute XII. mende aurreko testuinguru batean (trauskil landutako edo/eta pintatutako zeramiken presentzia eta beiratuen absentzia) ala XII. mende ondorengo testuinguru batean (lehenengoen absentzia eta bigarrenen presentzia) gauden jakiteko. Bestalde, baxeran desagertu egiten dira lehen adierazitako multzoen arabera landutako produkzioak, galdu egiten dira VI. Multzoari atxikiriko forma ugari, eta horietako batzuk aurreko aldietako erreferentzia kronologikoak ziren. Halatan, 1.1-V edo 1.1-VI Pegarra desagertu egiten da zeramika erregistrotik, eta IX. mendetik XI. mendera arte ohikoak 0 5 0 5 0 5 Dekorazioari dagokionez, guztiz desagertzen dira orraziz egindako apaingarriak eta pintura gorriz egindakoak, baina eutsi egiten zaio ildasken eta marratu edo hatz-marken bidezko dekorazioari. 5. XIII. mendea. Hona mende honetako piezen ezaugarri nagusiak: Dekorazioetan aurreko ereduak errepikatzen dira, eta beltzez pintaturiko zeramikaren agerraldia da erregistratutako berrikuntza nagusia. Azaletik hartuta, prozesu hau erromatarren garaiko banaketa sare konplexuen pixkana-pixkanakako desartikulazioaren testuinguruan ulertu behar da, prozesu goiztiarragoa izan zena barrualdeko landa eremuetan, eta horrek sistema honen baitara biltzen ziren produktu guztien inportazioaren etena ekarri zuen, horien artean zeramikarena. Produktu hauen gabeziak merkatuetan eragindako hutsunea zeramika lantzeko eta banatzeko sistema xumeei lotutako produktuek beteko zuten, hauek ez baitute merkatu sare konplexuetan parte hartzen eta, ondorioz, ez baitira merkataritza sistemaren desartikulazioak jota gertatzen. Zeramika trauskila (I. Multzoa) multzoak Antzin Aroaren azken garaietan bizi izan zuen hazkundea ekonomia marko berri honetan azaldu beharra dago. Bibliografiaren esanetan "bertakoen tradizioaren" araberako produkzioa izanik, protohistoriako produkzioen zordun, zeramika molde honen nagusitasuna erromatarren garaiko sistemaren porrotaren testuinguruan interpretatu izan da beti, teknologian atzera egitea eta antzinako buztingintzaren biziberritzea ekarriko zuen testuinguruan. Zorionez, gero eta gehiago dira ikuspuntu hori zuzentzen duten eta produkzioen antzekotasuna baino "ekoizteko moduen" antzekotasunagatik –egoera sozio-ekonomiko jakin batzuei egokitutako moduak, bertako izaera duten eta espezializazio maila apalagoa eskatzen duten produkzio zikloak eragiten dituztenak– aldi ezberdinetako zeramiken arteko antzekotasunak azaltzen dituzten azterketak (Gutiérrez Lloret, 1993: 44). Zeramika mota hau –landutako oinarrizko formekin, labe ireki xumeetan erreak, estandar bati erantzun gabe eta orraziz egindako marra heterogeneoekin dekoratuak– estu lotuta dago etxeko produkzio sistemei, aldi baterako edo aldian behingo sistemei, eta batez ere norberaren kontsumo beharrak asetzeko edo oso-oso banaketa-eremu txikira bideratzeko –etxeetako errentetan bigarren mailako garrantzia izango zuen– ekoizten zen. Produkzio sistema hauek etxeko sisteman oinarritutako ereduak baino bitarteko teknologiko konplexuagoen erabilera uzten dute agerian, izan ere, ekonomiaren ikuspuntutik jarduera garrantzitsua zen. Arabako lurraldeko hainbat eskualdetan egokitutako bertako tailerrek nola Peacockek "household industry" izenarekin zehazten duen ereduari hala "individual workshop" deituari erantzuten diete (1982: 8ss). Tailer hauetan lantzen dira VI. Multzoaren eta V. Multzoaren arabera sortutako forma gehienak, landuak eta errekuntza sistema landuetan erreak, seguru asko ganbera bikoitzeko labeetan. Bestalde, eredu ibiltariak erakusten du Araban eta Errioxan eltzegile talde bat ibiltzen zela herrixka batetik bestera urteko sasoi jakinetan –seguru asko udaberritik uda arte–, tokian tokiko auzoen beharrei erantzunez175. Horixe da II. Multzoa, V. Multzoa eta VI. Multzoa moldeen araberako buztinekin eta landutako 3. Eltzearen kasua, zeramika forma berarentzat produkzio eremu ezberdinen presentziaren isla baita. Aurreko bertako tailerretan ez bezala, jarduera-aldi laburreko labeak erabili zituztela pentsa daiteke, seguru asko labe irekiak edo ganbera bakarreko labe xumeak, labe horiexek emango baitzieten eltzegileei batetik bestera joateko aukera. Produkzio berrien agerraldiak eta, beraz, ezagutza edo gaitasun tekniko handiagoa eskatzen duten produkzio eredu berrien agerraldiak, jatorrian ohikoa den arazoa planteatzen du: garai batean galdutako ezagutza berreskuratu eta ondorengoei ikasarazitakoaren isla ote?, ala teknikaren bidez zegoenaren hobekuntzaren emaitza? Lehenengo hipotesia babesten dutenek diote piezak lantzeko teknika ezagutzen zuen azken belaunaldia desagertuta, gizarte harekin batera galduko zirela nola teknika hala produkzio bera. Une jakin batean berriro ere berreskuratzen badira, eredu horrek iraun duen lurralde edo herrialdeetatik etorritako artisauei esker izan da, lanbide edo arte baten ezagutza mendeetako eskarmentuaren emaitza izan ohi baita, denbora gutxian enpirikoki berreskuratu ezin daitekeena. Azken proposamen hau hauteman ahal izateko, aztertutako testuinguruen aurrekoetan zundatu beharra dago lurraldean teknika hau ordurako aplikatzen ote zen edo, bederen, antzeko teknikaren bat erabiltzen ote zen egiaztatzeko eta horien eratorriaren emaitza den erraz egiaztatzeko. Gure kasuan nekez egiaztatu dezakegu horrelakorik, batez ere eta lehen adierazi dugun bezala, urri direlako VII. mendean datatutako testuinguruak. Lehen azaldu dugun bezala, Aldaietan berreskuratutako zeramikazko materiala soilik sukaldeko produkzioak dira, eta zeramika lantzeko zikloa ondo menderatzen zutela erakusten duten arren176, bitarteko tekniko mugatuak erabili zituztela ematen du (eta itxi gabeko labe xumeak). Ikuspuntu honetatik, nekez eusten zaio bitarteko hauek II., V. eta VI. Multzoetan egiaztatutako zeramika produkzio espezializatuetatik eratorritako bitartekoak izateko aukerari, aipatutako multzoetara biltzen direnak landuak eta gehienak errekuntza sistema garatuetan, seguru asko ganbera bikoitzeko labeetan, erreak baitira. Izan ere, Errioxa Garaian VII. mendeaz geroztik edo VIII. mendetik aurrera eta Araban IX. mendetik aurrera, eltzegile ibiltarien presentziak itxura batean agerian uzten du lurraldeko hainbat tokitan zeramika espezializatuaren teknika galdua zela, batez ere Errioxa Garaian eta Gobiaranen, artisau hauen lanen portzentaje altuenak horietan ematen baitira (guztizko produkzioaren %34,5 eta %23 hurrenez hurren). Eltzegile ibiltari hauek, hartzaile diren auzoei euren produktuak saltzeaz gainera, garai batean galdutako teknikaren ezagutzaren igorleak izan daitezke hein handi batean, eta tokian tokiko herritarren artean el-tzegile espezializatuaren lanbideari ateak zabalduko zizkioten. Nolanahi ere, garbi esan dezagun VII. mendeko zeramikazko testuinguru bakar bat ezagutzen dugula177 (Aldaieta), eta honek ez duela zertan islatu behar mende honetako zeramikaren errealitate osoa. Ondorioz, eta ikerketen egungo egoeran zeramikazko produkzio berrien presentzia bertako "artisauen" hobekuntza teknikoaren emaitza gisa interpretatzea ezinezkoa den arren, aukera honi zabalik utzi behar dizkiogu ateak aldi honi begira bideratzen diren ikerketa arkeologikoek aurrera egin ahala lortzen diren emaitzek zer adieraziko. Edozein kasutan, orain arte esandakotik ondorioztatzen da VIII. mende aldera kalitate handiagoko zeramikazko produktuak eskatzen eta garatzen hasi zirela, eta behar horri nagusiki eltzegile ibiltariek eta lurraldean barna han eta hemen barreiatutako tailerrek erantzun ziotela. Hori guztia bizileku berri egonkorrak, bata bestetik oso gertu zeuden herrixka txikietan, osatzen hasi ziren garaian, Araban, Bizkaian eta Nafarroan bizi izandako hazkunde ekonomiko eta demografikoaren erakusgarri (García Camino, 2002; Larrea, 1991). Hala eta guztiz ere, VIII. mendean elkarrekin bizi diren produkzio ereduek –IX. eta X. mendeetara ere luzatzen direnak– portaera ezberdina erakusten dute aztertutako eremuen arabera, eta Baia ibaiak Arabako lurraldea bitan banatzen duen irudizko meridianoarenak egiten ditu: • Bestea Ekialdean (Gasteiz, Zadorra ibaiaren arroa eta Errioxa Garaia), "berritzailea", nagusi baitira bertako tailer espezializatuen sare berri horri lotutako produkzioak. Ikerketa arkeologiko askok eta askok aukera eman dute egiaztatzeko artisautzaren espezializazioa sarri askotan dela "gizarte mailakatu eta konplexuen sorreraren bidelagun" (Mannoni, Giannichedda, 2003: 272), espezializatu gabeko produkzioak (etxekoak) ondo bereizi eta mailakatu gabeko gizarteen isla diren bezala. Honenbestez, eta gogoan izanik lehen aipatutako lurraldeetan bereiziriko produkzio ereduak, pentsa genezake Mendebaldeko Araba bertako aristokraziaren kontrolpetik ihes egingo zuten landa izaerako herrixkek osatuko zutela, Erdialdeko Araba ez bezala, herritarren arteko alde handiagoak biziko zituen gizarte mailakatuagoak osatuak. Hala eta guztiz ere, zeramikaren ikuspuntutik Araban egiaztatutako alde nabariak itxuraz ez datoz bat korronte historiografiko gehienek onartzen duten gizarte egiturarekin, ez baitute mende hauetan halako alderik nabaritzen lurraldearen baitan. Itxura batean onartu egiten da Baia ibaiaren Mendebaldeko eta Ekialdeko laborari askeak VIII. eta X. mende bitartean gertatu zen nekazaritzaren zabalkunde eta kolonizazioaren benetako protagonista izan zirena, zenbaitetan aberatsagoak ziren gizarte mailek lagundurik, esate baterako, apezpiku, apaiz eta jaun laikoek lagundurik (García Camino, 2004a). Honenbestez, zeramika erregistroaren eta Arabako gizarte egituraren arteko alderaketa eginez, irakurketa posible bi edo hipotesi bi planteatu daitezke: lehenengoaren arabera, egun zeramikaren inguruan dugun ezagutzak ez du lurraldeko gizarte egitura marrazteko aukerarik eskaintzen; bigarrenaren arabera, berriz, orain arte onartutako gizarte eredua ez da erabat baliagarria. Kontu hau garrantzitsua da oso, eta etorkizunean honi buruzko hausnarketak egin beharko dira. XI. mende aldera Arabako eskualdeetan zeramikaren ikuspuntutik hautemandako aldeak berdintzen hasten direla nabari da, eta aztertutako lurralde guztietan nagusiki espezializatutako tailerrei (VI. Multzoa) lotutako produkzio sistemak dokumentatzen dira, etxeko eredua (I. Multzoa) eta eredu ibiltaria (3-II, 3-V eta 3-VI Eltzeetan islatua) pixkana-pixkana desagertzen diren artean. Nolanahi ere, VI. Multzoaren araberako moldeak XI. mende honetan bere ordezkaritza gorena lortuko duen arren, produkzioaren %63arekin, mende honen amaieran, eta batez ere XII. mendearen bigarren erdialdean, kopuruek behera egingo dute nabarmen. Multzo honi lotutako forma ugari desagertu egin ziren zeramikaren panoramatik XII. mendearen erdialdera, aurreko mendeetan lurraldean han eta hemen zeuden tailer barreiatu haietako batzuk lan egiteari utzi ziotelako erakusgarri izan daitekeena. Zeramikaren munduaren Bertako produkzioa sail bakoitzeko forma gutxi batzuetara mugatu zen, nagusiki V. Multzoaren arabera landuak, lehengo tailer barreiatu batzuen lekua hartu zuten eltzegileen auzoetara bildutako produkzioak egitura berria baitzuen. Gasteizko aldirian buztingintza lantegi bi dokumentatu ahal izan dira, Legardagutxi eta Ullíbarri de los Olleros, Gasteiz inguruko aldiriak, nagusiki hiri hartako eskaerari erantzuten ziotenak. Erregistro idatzien edo/eta arkeologikoen arabera herrixka hauek XIII. mendearen bigarren erdialdetik aurrera dokumentatzen diren arren, baliteke produkzio eredu honen garapenaren hasiera XII. mendean gertatzea, hain zuzen ere produkzioaren zentralizazioa egiaztatzen den unean eta produkzio ibiltaria eta han eta hemen barreiatutako tailer kopuru garrantzitsua desagertzen diren unean. Izan ere, hiribilduak sortzeko prozesua –Araban XII. mendearen bigarren erdialdetik aurrera– eltzegileen auzoak osa tzeko bultzada garrantzitsua izango zen arren, XI. eta XII. mendeetan zehar gertatutako produkzio aldaketa ororen arrazoiak hiribilduak fundatu aurreko egoeran bilatu behar dira. Herrixkek osatutako sarearen birmoldaketa, lan prozesuaren espezializazioa eta banaketa eta merkataritza moldeetan emandako halako hazkundea izan daitezke, agian, eraldaketa honen atzean dauden prozesuetako batzuk Edozein kasutan, zeramikak berez eta ikerketaren egungo egoeran, ezin die galdera hauei eta ezjakintasunagatik planteatu ez diren beste batzuei erantzun, galderon konplexutasunak gainditu egiten baitu lan honen esparrua. Honenbestez, behar-beharrezkoa da milurtearen aldaketaren aurreneko mende hauek aztertzen jarraitzea, zeramika erregistroan dokumentatutako aldaketa hauek azaldu edo arrazoiak mugatuko dituzten ikerketa arkeologiko berriak edo ezagutzarako beste iturri batzuk bultzatuz. Laburbilduta, XI. eta XII. mendeetako zeramika erregistroa kontuan harturik, bistan da desagertu egiten direla etxeko produkzioa, produkzio ibiltaria eta Goi Erdi Aroko mendeetan han eta hemen sortutako zenbait tailerretako produkzioa, eta aldi berean eltzegileen auzoetara bilduriko produkzio egitura berri baten osaera gertatzen dela. Instalazio berri hauek lehengo tailerretatik etorritako bertako eltzegileek –produkzioari formetan halako jarraipena emanez baina bestelako oreak erabiliz– edo beste eskualdeetatik etorri berriak ziren artisauek, formen errepertorio berrien eragileek, sortu zituzten. Edozein kasutan, instalazio berri hauen ezarpenak ez zuen han eta hemen barreiatutako tailer guztien desagerpena ekarri. Halatan, XII. eta XIII. mendeetan zehar Goi Erdi Aroko mendeetan dokumentatutako hainbat zeramika formak (1-VI Ortza, 1-VI Platera eta beste batzuk) izan zuen jarraipenak agerian uzten du tailer batzuek aurrera egin zutela beren jardunean, seguru asko ondo espezializatuta zeudenek, hauetan ekoitzitako piezen ordezkaritza garrantzitsua baita (%44), eltzegileen auzoetan ekoitzitakoen antzekoa (%45). Eta honaino iristen da, gaingiroki bada ere, VIII. mendearen eta XIII. mendearen arteko zeramikazko produkzioaren garapenari buruzko gure ekarpena, baina, edozein kasutan, abiapuntutzat hartu behar da zeramika historia ezagutzeko tresna dela ulertuta, zeramika horiek ekoitzi eta kontsumitu zuten giza taldeei buruzko informazioa eskaintzeko gauza baita zeramika; azken batean zeramikaren gizartearen historia osatzea da helburua.
science
addi-358affe9c8de
addi
cc-by-nc-nd 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/53055
Técnicas constructivas medievales. Erdi aroko eraikuntza teknikak
Sánchez Zufiaurre, Leandro
2008
Arabako lurraldearen antolamendua Erdi Aroan Artearen Historiaren ereduak Gurtzarako zentroen balioa Goi Erdi Aroko Azterketa kronotipologikoak. Aurrekariak Dokumentu iturriak eta miaketa Dokumentu iturriak eta eraikinen azterketa Dokumentu iturriak eta datuen interpretazioa Erabilitako iturriak Miaketa arkeologikoa zioa. Hormen estratigrafiaren irakurketa Azterketa kronotipologikoa txikietan banatzea eta ezaugarriak identi- fikatzea Azterketa osagarria. Indusketa arkeologikoaren bidez ezaguturiko eliza prerromanikoak Elizen eraikuntza Harriaren zikloa Karearen zikloa. Morteroak IX. eta X. mendeak: nekazaritzaren hazkundea Lan hau Euskal Herriko Unibertsitateak Arkitekturaren Arkeologia arloko Ikerkuntza Taldearen (AAIT) markoan emandako Doktorego aurreko Ikerketa Beka bati esker bururatu ahal izan da. Horrexegatik, hain zuzen ere, bereziki eskerrak eman behar dizkiet aipatutako Taldeko ikaskideei, denboraren parte handi bat proiektu komunetan nuen egitekoa beren gain hartzen eman baitzuten, azken urteotan nire ardurapeko betebeharren parte garrantzitsu batez aske utzirik. Haiek izan dira, azken batean, azterketa honen atal garrantzitsu bat finantzatu dutenak; eta hori ez da ausaz gertatu, AAIT-ren filosofiaren ondorioa baita, eguneroko egitekoak, eraikin historikoen kudeaketa eta kontserbazio lanarekin uztartuz, ezinbestean loturik joan behar baitu ezagutza zientifikoaren sorrerarekin. Zerrenda honetan leku nabarmena du doktore tesi honen zuzendari Agustin Azkarate doktoreak; bera da, hein handi batean, azken hamabi urteotan nire nola zientzia hala lanbide prestakuntza eta aurreramenduaren erantzule. Bere laguntza eta esku hartzerik gabe lan honek ez zituen ez eta lehenengo urratsak egingo. Gasteizko Elizbarrutiaren Ondarearen arduradunei, euren jurisdikziopeko elizak eragozpenik gabe bisitatzeko erraztasunak eman zizkidatelako; lan monografiko hau bururatzeko bisitatu behar izan nituen eliza guztietako apaiz eta giltza arduradunei, ateak ireki eta nik nire egitekoak bukatu zain egoteko egonarri handia izan zutelako. Nire lanaren xedearen berri izanik, landa lanak bururatzen ari nintzen artean egun beroa edo hotza etxetik ekarritako jan-edateko oparoekin arintzen lagundu zidaten arabar ugariei. Ikerketa lan honen behin betiko testua nire zuzendariarekin eta ukitutako arloetako aditu askorekin izandako bateratze-lan eta eztabaida ugarien emaitza da; ezin aipa gabe utz ditzaket Tesia babesteko xedean epaimahaiko kideek –José Ángel García de Cortázar, Luis Caballero, Roberto Parenti, Juan José Larrea eta Iñaki García Camino– emandako argibideak, ez eta Ernesto Pastorrek eta Ernesto García Fernándezek gehitutakoak eta eurek emandako aholkuak ere. Lan hau UPV/EHUko Arkitekturaren Arkeologia Ikertzeko Taldearen eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Kultura Ondarearen Zentroaren laguntzarekin bururatu ahal izan da. Eskerrak eman behar dizkiet azken horretako langilei (bereziki Dona Gil andereari), liburu hau kalera ateratzeko egin duten ahalegin handiagatik. Lan hau ezin izango nuen aurrera atera nire familiaren laguntza izan ez banuen: eskerrik asko nire gurasoei, arrebei eta Argentinako beste senideei, etsi onez eraman izan baitzuten azken urteetan haiek bisitatzera joan ez izana eta euren bisitaldia mugatu izana. Eskerrik asko Alegiako (Gipuzkoa) Mujica, Eizmendi eta Garayaldetarrei eskaini zidaten laguntzagatik eta egin zidaten harreragatik, baita Arriaga Varelatarrei ere, une oro eman zidaten laguntzagatik eta erakutsi zidaten adeitasunagatik. Baina nire lo galtzea gehien jasan dutenak eta nire egun txarretan gehien lagundu didatenak Silvia, Gonzalo eta Iñigo izan dira; lan hau eurei opa diei. Espero dut ebatsi dizkizuedan orduak eta egunak hein batean itzuli ahal izatea. Eta horren arrazoiak ez du zalantza izpirik uzten. Jakintzaren esparru gehienetan, guztietan ez bada, ilun-uneak, itzalak, isiluneak eta absentzia guneak sortzen dira. Gune hauetan ikusezintasuna da nagusi, eta ikusezintasun horrek beti ezkutatzen du halako inposaketa, halako debekua eta, seguru asko, baita halako ezjakintasuna ere. Ildo honetatik, aski logikoa da ikusmen/ikusezintasun dikotomia bazterketa moduren bat –emakumeen, bertako biztanleen, etorkinen, GIB gaitzak jotako pertsonen eta beste batzuen aurkako bazterketa– salatzen duten azterketetan hain sarritan planteatzea. Garai hartan, praxi arkeologiko nagusia –grosso modoprehistorialarien esku zegoen Kantauri/Mediterraneo banalerroaren iparraldean kokaturiko lurraldeetan, eta protohistorialari eta arkeologo klasikoen esku aipatutako lerroaren hegoaldeko espazioetan. Erdi Aroaren arloko arkeologia hastapenetan zen, arkeologo batzuek asmo onak agertu zituzten ezbairik gabe, baina ez zeukaten azterketa horiek burura egokiro eramateko eska daitekeen gutxieneko tresna hermeneutikorik. Tradiziorik gabeko praxi arkeologikoa bururatzeko prestakuntza nahikorik gabe, ikerketa molde honekin geuk egindako aurreneko urratsek oso "eragin apala" izan zuten. Eta urrats horiek hain izan zuten eragin apala ezen eta emaitzak "guztiz burugabeak" iruditu zitzaizkiela izen handiko historialariei; datuen urrien aurrean, historialariok "Goi Erdi Aroko Bizkaian zurak bizi izan zuen ezbairik gabeko nagusitasunean" aurkitzen zuten bila ari ziren azalpena2. 14 ahula. Xede nagusia ezagutza zabaltzea zuten galderei erantzunez, zer beste gerta zitekeen datu kopuru jakin batzuk, fenomeno honen edo haren ustezko zabalkundearen inguruko balizko datu batzuk, eskainita? Baina doitasun handieneko tresnak ere berritu beharrean zeuden, eta urrats hori ez zen egiten erraza izan. Testuinguru anglosaxoietan3 sortutako indusketa estratigrafikorako eredu berriak, gure artean batez ere Italiatik4 ezagutaraziak izan zirenak, aski une goiztiar batean iritsi ziren gugana, Penintsulako testuinguruarekin alderatzen badugu bederen5. Era berean, gure artean aski goiztiarra izan zen printzipio estratigrafikoak zero kotaren gainetik zeuden testuinguru materialei aplikatzeko metodoa. Eta, zalantzarik gabe, aurreramendu handia ekarri zuen horrek, zerikusi handia du obra honetan aurkezten den edukiarekin. "Arkitekturaren arkeologia" izenaz ezagutuko duguna ez da asmakizun berri bat6. Bigarren Mundu Gerraren ostean egile batzuek, horien artean aipagarri G. Lugli7, egindako ekarpenetan aurkitu behar ditugu aurrekari hurbilenak. Hala eta guztiz ere, oinarri idealistako irizpide aurre estratigrafikoei erantzuten zieten lan horiek, eta kontzeptu eta metodologia izaerako muga handiak zituzten. N. Lamboglia adituaren esanetan, G. Lugliren obrak argi eta garbi islatzen ditu estilo-konparazio izaerako metodoen mugak monumentuen kronologiaren esparruan8. N. Lambogliak berak, arkitekturaren azterketan testuinguru estratigrafikoaren beharraren alde eginez, berrikuntza hermeneutikorako oinarriak ipiniko zituen. Eredu honek Italian jo zuen goia iragan mendeko hirurogeita hamargarren hamarralditik aurrera. Testuinguru honetan kokatu behar da orain argitaratzen den doktore tesia. Orain dela hogei urte baino gehiago, zegoen bibliografia guztia arakatu eta landa-lan sistematikoa bururatu eta gero, ez ginen M. Portilla adituak Arabako Goi Erdi Aroko arkitekturaren esparruan lortu zuen puntutik harantzago egiteko gauza11. Egiten genituen ahaleginen eta lortzen genituen emaitzen arteko proportziorik eza benetan etsigarria zen. Denborak erakutsi zigun interpretazioak egiteko geure lan tresnetan, lan tresna eskasetan, zegoela giltzarria. Izan ere, Goi Erdi Aroko testigantzak egon bazeuden, geure irakurketarako kode eskasak horrelakoak ikusteko gai ez baziren ere. Beste nonbait adierazi dugun bezala, denboraren joana, espazio bat eta berean, bizirautea lortu zuten hondakinen gain jartze estratigrafikoaren bidez baizik ez dela gauzatzen ulertzea falta zitzaigun; hots, denboraren joana fosil bihurtutako materialen hondakinetan bilduta geratzen dela modu magiko batean. Eta hondakin horiek, memoriaren zati horiek, euren arteko lehenagoko eta ondorengo harremanak aztertuta baizik ezin direla diakronikoki berrantolatu. Ez forma izaerako analogismoak eginez, baizik eta azterketa estratigrafikoak bururatuz. Tobillasko San Roman elizaren kasua izan zen esparru honetan egin genuen aurreneko interbentzio sakona; hartan berretsi egin zen azterketa eredu hauen beharra eraikitako monumentuetan kontserbatutako memoria ezagutzeko eta dokumentatzeko garaian12. Esate baterako Quilchanoko San Pedro eliza eta Bastidako Santo Kristo eliza (Araba)13 aztertu genituenetik geneukan susmo bat berretsi baizik ez zuen egin Tobillasko San Roman elizak. Gauzak ez ziren ematen zuten bezalakoak. Quilchanokoa formaz eliza erromanikoa zen, baina eraikuntzaren ikuspuntutik askoz ere geroago eraikia zen. Goi Erdi Aroko mendeen inguruan sortutako historiografia ez zen gai, geure 16 esparru geografikoan, "erromanikoaren loraldiaren" osteko eraikuntzaren memoria berreskuratzeko. Ugari ziren eliza eta monasterioen presentziari buruzko iturri idatziak, baina haien testigantzek ihes egiten zieten geure irakurketarako kodeei, geure memoriaren "alde ilunetan" ezkutaturik jarraitzen zuten. Eta hori horrela izan da Leandro Sánchez Zufiaurrek bere doktore-ikerketa era arrakastatsuan bururatu duen arte. Lan hau zirkunstantzia sorta baten emaitza da, egilearen eskarmentu pertsonalaren ondorioa, baina bereziki zorretan dago berari leku egiten dion lan taldearekin, hamarraldi bat baino gehiago eraikin historikoen arkeologiaren arloan lan egiten duen taldearekin. Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitekturaren Arkeologia arloko Ikerkuntza Taldeaz ari gara1. Gehiago jakiteko prozesu berean kudeaketa eta ikerketa arloak elkartzen dituen dinamika da, hura gabe azterketa hau ez baitzen amaituta egongo, eta seguru asko ez eta hasita ere. Testuan barrena burura eraman ditugun lan ildoak garatuko ditugunez, esku artean duena aurreratuko diogu, azaletik bada ere, irakurleari. Izenburuak dioen bezala, Arabako Lurralde Historikoko Goi Erdi Aroko arkitekturaren inguruko ikerketa lan baten emaitza da honakoa; hala eta guztiz ere, lan hau ezinezkoa zen burura eramatea orain dela gutxi arte, ez baitzegoen aipatutako garaiko dokumenturik ia. Beraz, lehen helburuetako bat ahalik eta aztarna eta dokumentu gehienak aurkitzea zen, eta horretarako estrategia zehatzak itxuratu behar genituen. Eta horrek aztarna berrien "aurkikuntza" eta azterketa prozesuak hartzen zituen bere baitan. Eraikin hauek aztertzeko era AAIT-ren lanaren zordun da, batez ere Gasteizko Santa Maria Katedralean bururatutako lanaren zordun; aipatutako eraikinean garatu zituzten kronotipologian oinarritutako azterketa teknikak, aztarnategi konplexuetan oso eraginkorrak zirela argi utzirik; teknika horiek lurralde mailan aplikatu dira azterketa honetan. Teknika horien aukera hermeneutikoa funtsezkoa gertatu zen ikerketa hau burura eramateko orduan, eta gure ustez ezinbestekoa izango da etorkizuneko lanetan. Honenbestez, gure planteamenduaren laburpena eginez hasiko dugu atal bitan banatzen den lan hau: batetik hipotesiaren atala aurkeztuko dugu, eta bestetik, harekin loturiko helburuak. Hipotesi nagusia da Araban, Goi Erdi Aroan zehar, historiografiak ezagutzen dituen Goi Erdi Aroko harrizko elizak baino harrizko eliza gehiago izan zirela; eta hori agerian uzteko ezinbestekoa da artean haietako kopuru garrantzitsu bat kontserbatzen dela proposatzea. Gure helburua horiek agerian uztea da. Hipotesi horri jarraiki, helburu batzuk planteatzen Bukatzeko, esan dezagun Goi Erdi Aroa ikuspuntu arkeologiko batetik aztertzeko xedean tresna berriak garatzeko marko zabalago batean kokatzen dela gure ikerketa lan hau. Orain dela urte gutxi batzuk arte ia erabatekoa zen Arabako Goi Erdi Aroko kultura materiala ezagutzeko defizita; egoera hori arian-arian gainditzen ari gara arkeologiaren esparruan egin berri diren lanei esker; gure lanak, bere ikuspuntutik bada ere, bide horretan egiten den beste ekarpen bat izan nahi du. Ikuspuntu geografiko batetik lurralde anitza da, eta zenbaitek hainbat "Araba" dagoela esaten dute, batez ere Goi Erdi Aroan (García Fernández 1996). Jada 1025. urteaz geroztik, "Reja de San Millán" izenaz ezagutzen den dokumentuan, Araba gisa izendatutako lurraldea ondo zehaztutako 21 barrutitan artikulatuta ageri da, biztanleria aski homogeneoarekin eta gaur egun bai baina ordu hartan "arabarrak" ez ziren auzoko lurraldeetatik bereizirik. Saiatuko gara ikusten nolakoak diren –eta izan ziren– gure ikerketaren xede den garaian ez baina egun izen komun batera biltzen diren esparru ezberdin horiek. Tradizioaren arabera Mediterraneoko eta Kantauriko esparruen arteko eta Euskal Herriaren eta Gaztelaren arteko trantsiziozko lurraldetzat hartu izan da nola klimaren ikuspuntutik hala paisaiaren ikuspuntutik. Hala eta guztiz ere, guk albora utziko dugu Araba trantsiziozko eremua izan delako kontsiderazioa, bai bederen historiaren eta politikaren ikuspuntuetatik, geografiaren markoak eta une oroko gizarte errealitateak estu lotuta egon direlako eta elkarrekin aldatu direlako egundo itxura eduki arte. Mendeen joanean bere antolamenduaren jabe izan da, auzoko espazioetatik bereizten duena. Egungo lurraldea osatzea ekarri zuten faktoreak zein izan diren da historiak eta arkeologiak argitu beharreko kontuetako bat. Gure lana zentzu horretan egiten den beste ekarpen bat da, baina argi berezia eman dezakeen ekarpena. Izan ere, Arabaz lehen aldiz hitz egiten hasten den alditik hasi (VIII. mende amaiera), ordu hartako Arabako Lautadarekin bat datorren eremu mugatutik hasi, eta toponimo hori bera egungo lurraldearen parterik handiena –eremu batzuk salbu– aipatzeko erabiltzen den arteko (XI.-XII. mendeak) aldian garatzen da. Erdi Aroko biztanleriaren azterketa, arazo historiko gisa, Espainian 19702-eko hamarralditik aurrera era xeheago batean eztabaidatutako gaia da, hamarraldi horretatik aurrera ekoizpen bibliografikoa oparoa oso izan delako, baina ez da gure lanaren helburu horiek aztertzea. Hala eta guztiz ere, behar-beharrezkoa da aintzakotzat hartzea arazo honen aurrean historiatik aplikatutako ikuspuntuak, gure egitekoari nahitaez leku egingo dion markoa osatuko baitute, planteatutako aukera ezberdinak berresteko edo baztertzeko modua eskainiko baitute edo, hala behar izanez gero, azterketarako bide berriak proposatzeko balioko baitute. Biztanleria marko historiografiko gisa aurkezteko zergatia gure aztergaian aurkituko dugu, Goi Erdi Aroko elizetan, hain zuzen ere. Behin eta berriz adierazi den bezala, elizak herrixketako erreferentzia nagusiak dira, arreta gune garrantzitsuenak, haietan islatzen dira herri bakoitzeko errealitateak, eta sarri askotan herri jakin bat ezagutzeko bitarteko bakarrak izan ohi dira. Horrexegatik, hain zuzen ere, Erdi Aroko gurtzarako tenpluetako alderdi LOS ESTUDIOS HISTÓRICOS. EL POBLAMIENTO MEDIEVAL COMO PROBLEMA HISTORIOGRÁFICO Biztanleriaren azterketak Espainiako historiografiaren tradizioan du abiapuntua, batez ere Penintsulan Islamaren sarrerak eta horrek ondorenean eragindako kristauen konkistak –hegoaldera etenik gabe egin baitzuten kristauek eta geroago lurraldea okupatu eta populatu baitzuten– eragindako azterketei esker (Cabrera 1999: 662). Testuinguru honetan garatu ziren prozesuen interpretazioa ikerlarien arteko ezadostasun sorta baten abiapuntua izan zen, jarraipena vs haustura binomioan laburbildu daitekeena, eta oraindik gaur egun hein handi batean balio dezake jarrera batzuk eta besteak neurtzeko eta aztertzeko. Jarraipen ala haustura horrek, halaz ere, ez du beti denbora errealitate bera adierazten, erromatarren munduak Antzinaroan edo mundu franko-bisigodoan izan zuen jarraipen gisa, Goi Erdi Aroak Antzinaro ostean izan zuen jarraipen gisa eta Erdi Aro Mina eta Behe Erdi Aroak Goi Erdi Aro ostean izan zuten jarraipen gisa aztertzen baitira. Jarraipenaren alde eta hausturaren alde egiten dutenen arteko abiapuntua Duero ibaiaren haraneko herrien huste eta ondorengo populatze gaian dago. Gai honek bibliografia ekoizpen handia eragin zuen, eta horretan oinarritu zen penintsularen iparraldeko Goi Erdi Aroari buruzko eztabaida 1970. hamarraldira arte, nahiz eta 1960. hamarraldiaren amaieran bestelako ikuspuntuak planteatzen zituzten lan batzuk argitaratu zituzten (García de Cortázar 1969). Lan horiek gaur egun arte eragin handia izan dute historiografian, eta hein handi batean egungo ikerketen ildo nagusiak zehazten dituzte3. Birpopulatze horren alderdietako bat, halako garrantzia eman zaion alderdietako bat, IX. mendean zehar penintsularen hegoaldetik Asturiasko erresumara joandako kristau mozarabiarren kasua da. Horixe izango zen aipatutako erresuma geroago hegoaldera hedatu izana hegoaldetik etorritako populazioaren ekarpenari esker; izan ere, pertsonez gainera, kristauen ekimenak sustatuko zituen programa ideologikoa ere ekarri zuten eurekin batera; ekimen horiek al-Andaluseko boterearen desegiteak eta aipatutako mendearen bigarren erdialdeko barne matxinadek erraztu zituzten. Aipatutako emigrazio mozarabiarra, halakorik izatera, garrantzi handikoa da guretzat, garaiko ekoizpen arkitektonikoaren erantzule izango baitzen, penintsularen iparraldean eraikuntzari bultzada handia emango zioten hegoaldeko bitartekoak eta teknikak ekarriko zituelako berekin batera (Sánchez Albornoz 1976: 777-788; 1966: 271). Oro har, eta besteen lana "taldetan" sistematizatzeko edo sailkatzeko saioek berekin batera dakarten sinplifikazioan erortzeko arriskua gogoan, gure ustez hiru une bereiz daitezke populazioaren inguruko azterketan: 26 Díez (1974). Egile honen lana bereziki interesgarria da guretzat, Erdi Aroko gure lurraldea ezagutzeko urteetan erreferentzia gisa baliatu dugun testu baten egilea baita. Egile horien ustetan, Arabako lurraldean populazioak ez zuen etenaldirik ezagutu, denboran aurrera jarraitu zuen. Bigarren ikerketa ildo bat abian jarri zen A. Barbero eta M. Vigil egileen ideiak oinarri harturik. Hauek 1965. urtean beren artikulua idatzi zuten Historiaren Erret Akademiaren Aldizkarian: "Birkonkistaren gizarte jatorriei buruz: kantabriarrak eta baskoiak Erromatarren Inperioaren azken alditik musulmanen inbasiora bitartean". Lan honek historiaren ikerketa aldi berri bat zabaldu zuen, eta ugari dira hein batean edo bestean egilearen tesiak babesten dituztenak; horien arabera, Duero ibaiaren haranean gizarteak eta demografiak ez zuten etenaldirik bizi izan, baina erakunde mailako haustura bat gertatu zen nola aipatutako haranean hala Kantauriar Mendikatean; alde honetan bertakoek ez zuten etenaldirik jasan, eta bertatik abiatuko zen "birkonkista" erromatarren eta bisigodoen aurkako erreakzioei halako jarraipena emanez. Lan horiek ildo historiografiko berri baten abiapuntua izan ziren, egile batzuen artean, aldagaiak aldagai, indarrean jarraitzen duena eta feudalismoranzko trantsiziozko leinuenbertakoen bidea izenaz ezagutzen dena. Ildo historiografiko hori funtsezko erreferentzia da penintsulako historiografian eta bereziki penintsularen ipar-mendebaldekoan. Hirugarren ikerketa ildoak J. A. García de Cortázarren lanetan du oinarri. J. A. García de Cortázarrek 1975ean eskualde mailako bere azterketa historikoaren eredua aurkeztu zuen (García de Cortázar 1975), 1982an era zehatzago batea formulatu zuen C. Díez Herrerarekin batean (García de Cortázar, Díez Herrera 1982) eta 1985ean taldean egindako liburuki batean eman zuen haren berri (García de Cortázar 1985). Egile honen funtsezko ideia da VIII. mendean Duero ibaiaren haranean demografiak behera egin zuela eta gizartea desegituratu egin zela, administratzaile hispaniar-godoek alde eginak baitziren Kantauriar Mendikatearen iparraldean leku hartzeko. Han "Mediterraneo" aldeko kulturaren eredu batzuk zabalduko zituzten, eta aldi berean gizarte aldaketa batzuk sustatuko zituzten iparraldeko gizartean; horrek guztiak feudalismoaren ezarpena ekarriko zuen, eta espazioaren gizarte antolamendua unitateen sekuentzia jakin baten arabera itxuratuko zuten: haraneko komunitatea, herri komunitatea, orubea, hiribildua, hiribildua eta lur komunitatea (García de Cortázar 1999b: 503). Egile honen arabera exogenoak dira gizartea eraldatzeko arrazoi nagusiak; eta hain zuzen ere horixe da A. Barbero eta M. Vigil adituen jarreratik gehien aldentzen duen puntua. 27 tan luzaroago iraun zuten bizimodu tradizionalen araberako ereduek, batez ere abeltzaintzan oinarritutako ereduek. Egile honek lau une bereizten ditu Araba eta Bizkaiko herrien bilakaeran: 1. VIII. mendeak jasotako mundua; 2. VIII. mendeko mundua; 3. IX. mendea-X. mendearen lehenengo erdialdea; 4. X. mendearen bigarren erdialdea- XI. mendea. J. A. García de Cortázarren ideiek arrazoibide historiografikoari ekarritako haize berriek aukera ematen digute feudalismoa osatzeko prozesuari buruko ikerketan beste une batez hitz egiteko, batez ere Iberiar Penintsularen iparraldean, eta horrek isla garbia izan du azken bi hamarraldietan perspektiba horretatik egindako azterketa kopuru handian, aldi berean emaitzak aberasteko aukera eman duela. I. García Camino (2002: 32-36) egileak, gai hau (feudalismoaren sorrera) hizpide hartu eta azken urteetan argitaratutakoak aintzakotzat hartu eta gero, Bizkaiarekin muga egiten duten eskualdeei begira hiru interpretazio egin daitezkeela adierazten du. Banaketa hau, oro har, baliagarria da baita Arabako lurraldeari begira ere; beraz, hari jarraituko gatzaizkio, hori bai, gure lurralde esparruarekin zerikusia duten alderdietara mugaturik. 1) Leinuen-bertakoen tesiaren araberako testuingurura biltzen diren proposamenak, ikuspegi honen araberako lan garrantzitsuenak E. Barrenak (1989), R. Pastorrek (1980, 1984) eta J. M. Mínguezek (1985, 1989, 1994) egindakoak. Hiru egile hauek, bestelako estrategiak eta lan ildoak erabili zituzten arren, A. Barbero eta M. Vigil adituen hipotesiekin bat datoz oro har, nahiz eta planteamendu batzuetan xehetasun batzuk egin zituzten, batez ere iparraldeko herrien arkaismoari, bertakoen egituren iraupenari edo erromatartze apalari dagokienez. Era berean, multzo honetan sailkatuko genituzke J. Escalona (1997) eta I. Martín Viso (2000) adituen lanak, izan ere, guretzat bereziki interesgarria da Arabako mendebaldea, feudalismoaren sorrera aztergai harturik, penintsularen iparraldean kokatu izana. 2) Materialismo historikoaren kontzeptuak aintzat harturik, feudalismoaren araberako ekoizpen ereduaren ezarpena ekoizpen komunitarioaren araberako ereduaren porrotaren ondorioa delako dioten proposamenak, aipatutako porrota ekoizpen indarren eta ekoizpen arloko gizarte harremanen geldialdiaren artean sortutako desoreken emaitza izango zela. Eredu klasiko hau Gaztelako eta Kantabriako lurraldeetan aplikatu da (García González 1995: 7-69), eta nagusi diren korronte historiografikoak ez bezalako perspektibak proposatzen dira, halako garrantzirik eman gabe leinuen erregimenari edo Erdi Aroko gizartea osatzeko xedean mesetatik iritsitako akulturazio berantiarrari. J. A. Lecanda (1997: 312-328) adituak lehen Gaztelako esparruan testigantza arkeologikoak interpretatzeko aplikatutako eredu berbera da. E. Pastor adituaren lanean adierazten denez, "antzinako sistemari" dagozkion gizarte eta erakunde arloko alderdiek milagarren urtera arte iraun zuten, eta haustura bat gertatuko zen Duero ibaiaren haraneko eta Kantauriar Mendikateko herrien sarean zazpiehungarren eta milagarren urte bitartean (Pastor 1996: 67); Arlanza eta Duero ibaien arteko habitataren eta populazioaren egituran gertaturiko iraultza hau, egile honen arabera, Goi Erdi Aroan nekazaritzak bizi izan zuen hazkundeak eragin zuen (Ibidem.: 106), hazkunde hori molde zaharreko estatu egitura zurrunak arian-arian indargabetu egin zirelako. Izan ere, hainbat mekanismo, batez ere ezarritako zergak, ordu arte eragozpen handia izan ziren ordura arte landa izaerako mundua garatzeko (Ibidem.: 107). Egile hau Bonnassieren jarreratik bereizteko alderdi bat da konde-Gaztela irla antzeko bat zelako kontsiderazioa, Lex-aren izpiritutik kanpora balego bezala. E. Pastorren arabera jarraipen juridiko garbia gertatzen da antzinaroko munduarekin, eta puntu askotan Kataluniako kasuarekin bat egiten da, justiziaren aplikazio esparrua argi eta garbi izaera publikokoa baita (Ibidem.: 186-199). Honenbestez, lehen adierazi dugun bezala, alde batetik haustura eta bestetik jarraipena milagarren urteko Gaztelako gizartearen egiturak azaltzeko; haustura gizartearen egituran, nekazaritzaren hazkundeak bultzaturik, eta jarraipena instituzioen egituran (Ibidem.: 218). Ildo honen barruko bigarren lana J. J. Larrea adituarena da, honakoa Nafarroako lurraldeari begira egina (1998). Egile honen aburuz, antzinaroan zehar herrien desegituraketa aldi bat gertatu ospean, Nafarroan indar ekoizleak garatuko ziren, eta Goi Erdi Aroan mendebaldean eragin handia izango zuten hazkunde ekonomiko eta demografikoaren prozesuan parte hartu zuten indar horiek. Aurreko aldiari kontrajarrita, IX. mende hasieran lur eremuak ustiatzeko eta herriak hedatzeko dinamika sendotu zen, eta horrek guztiak landa paisaia guztiz berria eragin zuen. 29 5 San Roman Tobillaskoa (Azkarate 1995); Andra Mari Uribarri-Haranakoa; San Bizente Otobarrengoa (Solaun 2003); San Martin Gazetakoa (Sánchez Zufiaurre 2003). 5 San Román de Tobillas (Azkarate 1995); Andra Mari de Ullíbarri Arana; San Vicente de Hueto Abajo (Solaun 2003); San Martín de Gáceta (Sánchez Zufiaurre 2003). goaldeko Nafarroaren aldean herrien egituran hautematen ziren aldeak ondo bereizten ziren jaurerri biren presentziak eragindakoak ziren. Nafarroa zaharrean feudalismo aurreko egitura fosilizatu zen, Goi Erdi Aroko nekazaritzaren hazkundearen ondorioz sortutako herrixken sarean oinarritua; eremu hartan, ez tokiko jauntxoak ez eta elizaren mendeko jaurerrietako abadeak, ez ziren gai izan habitateko egiturak nabarmen aldatzeko. Beste espazioan, hegoaldean, Hego Europa osoan ondo ezagutzen den moduan artikulatzen da paisaia. Habitat handiak bereizten dira, sarri askotan herriak eta gotorlekuak osatuak, lur eremu zabalek hornituak, non baratze emankorrak eta transumantziari loturiko artzainen outfield zabalak bereizten diren. Lurraldea hedatzeko garai gogoangarria jaurerriaren ezarpenaren ondorenean eta boterearen egitura berri baten sorreraren ondorenean gertatuko zen (Ibidem: 497-540). 4) Metodo arkeologikoaren aplikaziorik eratorritako proposamenak. Arestian aipatzen genuen Erdi Aroko populazioa aztertzeko defizita, ikuspegi arkeologikorik ez baita izan, gainditzeko bidean dago lan sorta garrantzitsu bat aireratu eta gero. Diziplina arkeologikoaren heldutasunak, bere metodo eta teoriak aplikaturik, joeraren aldaketarako marko egokia eskaini du. Aldaketa honetako inflexio-puntuetako bat Arabako, Nafarroako eta Bizkaiko lurraldeetan antzinaroko aztarnategi berri batzuk aurkitu izana (Aldaietako eta San Pelayoko nekropoliak Araban; Buzaga Nafarroan, Finaga Bizkaian: Azkarate 2004d: 104). Aztarnategi hauek ez zieten historiografiak aurreikusitako ereduei erantzuten, eta ondorioz antzinarotik Erdi Arorako urratsean Arabako gizarteak bizi izan zuen bilakaerari begira interpretaziorako marko berriak birplanteatu behar izan ziren. Aurkikuntza berriek (eta zaharragoak ziren beste batzuen interpretazio berriek) testuinguru hispaniarkristaura baino Pirinioetako iparraldeko testuinguruetara garamatzate. Halatan, ikerketa ildo berri hauen arabera, gure inguru geografikoko antzinaroko populazioa "frankoen" edo "merovinjioen" kultura ereduei jarraituko zitzaien, Akitaniako kulturaren kutsu handiarekin. Honenbestez, A. Azkarateren (1993) Pirinio inguruko antzinaroko munduari buruzko lanaren ondotik I. García Caminoren (2002) azterketa sakona eta ondo dokumentatua etorri zen, honako hau Bizkaiko gizarte feudalaren osaerari buruzkoa. Euskal Herriko Unibertsitateko Arkeologia Saileko kideak azken urteotan Arabako Lautadaren ekialdearen azterketa arkeologikoa egiten ari dira (Quirós 2003); emaitzak oraindik ez dira argitaratu, baina helburua gizarte feudalaren egitura eta osaera ezagutzea da Antzinaroaren eta Goi Erdi Aroaren artean. ARABAKO LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ERDI AROAN ZEHAR Egun Araba gisa ezagutzen dugun lurraldearen mugak ez lituzke ezagutuko Erdi Aroko biztanle batek, aipatutako entitateari begira muga zehatz batzuk ezagutzeko modua izan balu ere. Goi Erdi Aroko mendeetan zehar Arabaz hitz egitea eskatzen zuen ikusmolde hori nabari aldatuz joan zen, Araba txikiagoa zen edo handiagoa, eta Erdi Aroaren amaiera aldera gutxi gora-behera gaur egun dena bihurtu zen, 1463an Batzar Nagusiak osatu zirenean, hau da, orduantxe osatuko zen Arabaren "haurtzaro" gisa ezagutzen dena (Díaz de Durana 1996: 134). Bistan denez, XV. mende amaieran osatzen amaituko zen lurralde batez ari gara. Baina izenak, askoz ere lehenagokoa denak, ez du beti espazio bera adierazten. Gure azterketari begira, ondo ezagutu behar ditugu dokumentazioak aipatzen dizkigun espazioaren artikulazioak, alde batetik hautemandako errealitate material ezberdinak interpretatzeko tresnetako bat bihurtuko direlako eta beste aldetik horien kontrapuntu bihurtuko direlako zenbaitetan. La documentación, aún escasa, refleja un mayor dinamismo y aumentan considerablemente las menciones a fundarra deitu genezakeena, eskuarki Baia ibaiaren mendebaldeko eta Kantauriar Mendikatearen hegoaldeko lurraldeak hartuko zituen, eta besteak, Araba per se litzatekeena, Arabako Lautada hartuko zuen, ertzetako mendialdeak barne eta, agian, baita Aiara ere (García de Cortázar 1982: 89); gizartearen ikuspuntutik espazio hauek biak itxuraz bereizita daude, eta gizartearen mailakatzea bestelakoa izango zen alde bietan, XII. mendetik aurrera gizarte egiturak oro maila berdinean jarri ziren arte (Peña 1988). Espazio bien arteko aldeetako bat izango zen jauntxoek osaturiko gizarte taldeak esparru bakoitzean izango zuen eragina. Lan honetan zehar gizarte talde hauek gurtzarako tenpluen eraikuntzarekin izan zuten harremana aztertuko dugu, eta taldeak espazioan nola banatzen ziren jakitea zein garrantzitsua den utziko dugu agerian. VIII. mendea izan zen, kroniken ikuspegitik, Arabaren sorreraren lekuko, eta Islamaren etorrerarekin lotu behar dugu. Izan ere, oso litekeena da Arabak arabiarren sarraldiak jasan izana 711. eta 722. urte bitartean, Islama Penintsulara sartu eta Covadongaraino iritsi bitarteko epean. 714. urterako Ebro ibaiaren haranean ziren islamdarrak, eta 718. urtea baino lehen Iruñeak kapitulatu egin zuen; beraz ez litzateke harritzekoa Arabako lurraldetik igaro izana. "Ajbar Machmua" deitutako kronika arabiarrean irakurtzen da nola urte batzuk geroago Ukba emirrak (734-741) "herrialde osoa konkistatu zuen Narbonneraino, eta nola Galizia, Araba eta Iruñea mendean hartu zituen", Arabako lurraldetik igaro zelako erakusgarri. Artean urria den dokumentazioak dinamika handiagoa islatzen du, eta nabari emendatzen dira fundazioei, dohaintzei Dokumentatutako laborantza lurren kolonizazioak IX. mendearen lehen herenean izan zuen hasiera espazio bitan: Gaubean eta inguruetan Juan de Valpusta gotzainaren ekimenei jarraiki, eta Zadorra ibaiaren behe ibilguan, Arroncio senior-aren eta Octavia domna-ren aitonen bidez. Antolamendu hierarkikoa erakusten duten talde kolonizatzaileak dira, non protagonista bere gasalianes-engandik nabarmentzen den (García de Cortázar 1982: 93). Espazio hauek biak, Baia ibaiaren mendebaldea eta Acosta inguruko Gorbeia mendialdearen ingurua, izan ziren mende honetan zehar dinamikoenak, iturri idatziak aintzat hartzen baditugu. Era berean, Araban eliz barruti bati buruzko lehen aipamena egiten da, eta itxura guztien arabera mendearen amaierarako egon bazegoen7, nahiz eta ezinezkoa den haren kokalekua zehaztea (geroago Armentian kokatuko zen). X. MENDEA Arabako konderriari dagokionez, 918. urtetik aurrera, Vela Jimenez familiak konde kargua utzi zuenetik aurrera, jaun berriek erabiltzen jarraitu zuten Leongo erregearen jurisdikziopean. 923. urtean Nafarroako errege Santxo I Gartzeak (905-925) eta Leongo errege Ordoño II.ak (914-924) Naiara eta Viguera konkistatu zituzten, eta Errioxa kristauen mende geratu zen, musulmanen arriskua Arabako mugetatik urrunduz. Baina Arabak mugalde izaten jarraitzen zuen, ordu hartan baina Nafarroako eta Gaztela-Leon bihurtuko zen erresuma kristauen artean. Okupatutako espazio antolatu baten lehenengo arrastoak eskaintzen ditu lurraldeak; eta agintaritza bikoitza dute oinarri arrasto horiek: agintaritza politikoa Arabako eta Gaztelako kondeen esku eta eliz agintaritza Arabako eta Valpuestako gotzainen esku. Antolamendu hau oso ondo errotuta egongo zen mende amaierarako, 1025. urterako lurraldea zirkunskripzioetan banatuta zegoelako eta hori urte askotako lanen emaitza delako, aurreko mendeetatik hasita. XI. MENDEA Milurteko berriaren ondorengo mendean izango dugu X. mende amaierako Arabako lurraldearen lehenengo "erradiografia", "Reja de San Millán" izeneko dokumentuak (1025) eskainia; dokumentu horretan garai hartan San Millán de la Cogollako monasterioari zergak ordaintzen zizkieten Araba nuklearreko ustezko herrixka guztien zerrenda ageri da. Herrixka hauek Arabako Lautadan, Gorbeia mendialdearen inguruetan eta Arabako mendialdean zeuden. Oro har haran edo arro txiki osatzen zuten 21 lurralde zirkunskripziotara bildutako 305 herrixka aipatzen dira. Aipatutako herrixkak kartografiara jasorik, barruti ezberdinetan herrixkak aski ondo orekatuta zeudela ikusten da, eta herrixkak neurriz gutxi gorabehera antzekoak zirela (García Fernández 2003: 118-119). Alderdi politikoei begira jartzen baldin bagara, Nafarroaren eragina X: mende amaieratik aurrera nabaritzen dela ikusiko dugu; XI. mende hasieratik Araba monarkia haren orbitan zegoen, baina 1024. urtera arte itxaron behar da, Santxo III Handiak Nafarroako tronua okupatu eta hogei urte geroago, errealitate hori dokumentuetara jasotzeko. Haren seme Gartzea "Naiarakoak" oinordetzan jaso zuen Santxo III Handiak batu zituen lurralde gehienen gaineko agintaritza, horien artean Arabako lurraldearen gainekoa. Espazio zabal horren parte bat Atapuercako guduan galdu zuen 1054. urtean, eta bere anaia eta Leongo errege Fernandoren esku geratu ziren galdutako lurrak. Hala eta guztiz ere, Arabak Nafarroako erresumari atxikita jarraitu zuen 1076. urtera arte, Naiarakoaren seme eta ondorengo Santxo IV "Peñalengoaren" agintaldia amaitu zen arte. Hura hil zenean, Gaztelako errege Alfontso VI.ak bere mendeko lurraldeetara bildu zituen Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eremu gehienak eta Errioxako eremu batzuk; Iruñeko erregearen mendeko beste lurraldeak Aragoiko errege Santxo Ramirezen esku geratu ziren. Gaztelari atxiki ondoren, Araban Lope Iñiguez jauna ageri da erregearen konde ordezkari gisa. Lope Iñiguez Haro etxearen izena bere egingo zuen familiako kidea zen, eta etxe horretakoak izango ziren belaunaldiz belaunaldi Bizkaiko jaunak. Ondorioz desagertu egin zen Arabako eliz barrutia, eta 1087. urte inguruan Calahorrakora bilduko zen; honenbestez, Arabako eliz barrutiak zezeneko harremana du Nafarroako erresumaren mendeko lurraldearekin (García de Cortázar 1983: 98). Nafarroako monarkiak interes berezia erakutsi zuen Arabako lurraldeen aurrean, eta hori ondo asko islatzen da, 34 besteak beste, Arabako eliz barrutiarekin izandako harreman estuetan Calahorrra eraman arte, baina baita geroago ere; eta isla garbia du, halaber, Arabako lurraldeetan Nafarroako monasterioen eragina sendotzeko politikan, XI. mendean zehar Leireko monasterioaren jabetzak nola emendatu ziren erakusgarri (Martín Viso 2000). Leireko monasterioa urruti egonik eta beste monasterio handi batzuen eragina askoz ere handiagoa den eremuan egonik, azalpen bat behar du establezimendu horren arrazoiak argitzeko. Prozesu horretan eragin handia izan zuten Santxo Handiak eta haren oinordekoek Iruñeko tronuan, Coyanzako kontzilioak (1055), Cluny-k eta erreforma gregoriotarraren ezarpenak. Hala eta guztiz ere, Arabaren aurreko interes horren eragile nagusia XI. mendeak berezko izan zuen lurraldeak bereganatzeko koiuntura orokorra eta errege Santxo IV Peñaléngoak Arabarekiko garatutako politika izan ziren. Eta politika horrek Arabak 1062. urtetik aurrera izan zuen garrantzian du oinarri, errege Gartzea Naiarakoari emandako lurraldeak (Tamarónen 1037an eskainitako laguntzagatik), Gaztelako konderriaren jatorrizko nukleoa –Gaztela Zaharra deitua– osatzen zutenak, Gaztelari itzuli baitzitzaizkion. Halatan, Araba, Bizkaia eta Errioxa kontserbatzen zituen Iruñeko erresumarekiko muga berria trazatu zuten. Araba, orduan, mugalde bihurtu zen Bizkaiarekin eta Naiarako erresumarekin, hau da, Errioxarekin batean (Fortún 1984-1985: 340-341). Testuinguru honetan magnate batzuen jabetzak emendatu egiten direla ikusten dugu, seniores, barones, milites deitutako pertsonaia batzuen erosketa, salmenta, dohaintza eta truke ugarietan dokumentatzen den bezala (Lacarra, Martín Duque 1956: nº 8). Milites edo seniores direlako hauek eskuarki eremu zehatzetan dauzkate beren jabetzak banaturik, eta gutxi gora-behera badago haien eraginpeko esparruak bereiztea. Ondasunen jabe dira, eliza eta monasterioetako buruak eta ondo zehaztutako taldeetako kide aktiboak, eta aldi berean halako botere militarra dute zerga arloko eskubide jakin batzuk izateaz gainera. Eskubide horien jabe izaki, erregearengandik hurbil zeuden, eta erregeak haien aholkua edo iritzia eskatzen zuen egoera zehatz batzuetan (Nieto 1984-1985). Orain arte lurraldearen bilakaera azaltzeko proposamenak aztertu ditugu, nola Arabako lurraldearena hala inguruko nahiz ondoko lurraldeenak. Lehenago esan bezala, proposamen gehienak iturri idatzietan oinarriturik egin dira, eta toponimiarekin osaturik, erregistro estratigrafikoaren arabera egindako azken lanak izan ezik. Azken ildo hori da etorkizunean perspektiba hoberenak eskaintzen dituena, Erdi Aroko gizarteak ezagutzeko material berriak eskain baititzake8. Datu berriak eta interpretazio berriak arkeologiaren eskutik etorriko direla onartu eta gero, Arabako lurraldean eta Goi Erdi Aroan zehar eraikuntzari buruz oraingoz zer dakigun ikusi beharko dugu. Aurrerago ikusiko dugunez, orain dela hamarraldi bat arte ez zen batere gai garrantzitsua, batetik Erdi Aroko arkitektura Artearen Historiaren ikuspegietatik aztertzen zelako eta, bestetik, oso gutxi zirelako gure lurraldean erromanikoa agertu aurreko testigantzak. Guk geure azterketa egiteko atal bi bereiziko ditugu: lehenengoan arkitektura aztertzeko jarduera arkeologikoa aplikatu baino lehen egindako azterketak eta bildutako aztarnak ikusiko ditugu; eta bigarrenean aintzakotzat hartuko ditugu Arkitekturaren Arkeologiaren aplikaziotik sortutako perspektiba berriak. ARTEAREN HISTORIAREN EREDUAK Oraindik Artearen Historiarena da eraikin historikoak aztertzeko perspektiba nagusia. Eskolen arteko eztabaidetan sartu gabe, esan dezagun eraikinak funtsean eredu estatiko gisa aztertzen direla, "estilo" jakin baten arabera, geroago berrikuntzak izan dituztenak ala ez, halakorik izatera jatorrizko eraikinen konfigurazioa hein handiagoan edo txikiagoan aldatuko zutenak. Artearen Historiak berak agerian utzi ditu estiloen teoriaren arazo batzuk (Bango 1996), eta hainbat eraikuntza alditan egindako eraikinak berex aztertzearen ondorioz, aldez aurretik beren aberastasun estratigrafikoa argitu gabe, sortzen diren kontraesanak islatzen ditu. Gure interesaren xede diren eraikinak VIII. eta XII. mende bitartean eraikiko zituzten. Artearen Historiaren arabera, beraz, eraikin zaharrenak (gutxi gora-behera X. mende artekoak) "prerromanikoak" dira, eta modernoenak aldi "erromanikokoak" (Ibidem.: 22), nahiz eta eremu geografiko ezberdinen arteko erritmoak bestelakoak izan ziren.. Gure lurraldean erritmo horiek itxura batean moteldu egin ziren, eta badira XIII. mendean ere "erromanikotzat" kontsideratutako eraikinak. Eskuarki XII. mendearen erdialdean kokatzen dugu estilo horren sorrera. Honenbestez, gure azterketaren azken puntua molde horretako eraikinak agertzen hasten direnean kokatzen da. Aipatutako estiloa mamitu aurreko elementuak kon- LA EXISTENCIA DE ARQUITECTURA ALTOMEDIEVAL EN ÁLAVA Baina lehenago historiagileek Araban "erromanikotzat" zer ulertu zuten (eta zer ulertzen duten) zehaztu behar dugu, eta hori ez da batere kontu erraza. Zorionez, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko arte erromanikoari buruzko lan batek (Gómez Gómez 1996b)9 izugarri arindu digu lana, eta ondorioz ez dugu gai honen inguruan dauden ikusmolde ezberdinetan sakonduko. Kontuan eduki behar da guk ez dugula Arabako arte erromanikoaren azterketaren inguruko eztabaidan sartu nahi, izan ere, gure espazioan Arkitekturaren Arkeologia aplikatzen hasi arte aipatutako estiloaren aurrekotzat hartutako eraikinak zehaztu nahi ditugu (Arabako estilo erromanikoari buruz dakigunetik abiatuta). Aitzitik, lehendabizi geure lurraldeari begira proposatutako kronologiak aztertuko ditugu azaletik, erreferentziazko marko kronologiko bat edukitzeko xedean. A. Gómezen lanaren araberako ordenari eutsiko diogu, eta hala behar badu, hark jaso ez zituen elementuak jasoko ditugu guk. Estibalizko Ama Birjina: Armentiakoarekin batera, honakoa da Euskal Herriko eraikin erromanikoetan azterketa gehienen xede izan dena. Kasu honetan, dagoen dokumentazioa urria da, Armentiako eraikinaren inguruan bezala, eta gainera honetan ez dago epigrafe bakar bat ere, Armentiakoan ez bezala. Eskura dauden datuen arabera, esan dezagun eliza hau inolaz ere ez zutela XII11 mendea baino lehen eraiki, eta eraikuntza aldi batzuk XIII. mendera arte luzatu zirela (Ibidem.: 58-59). San Vicentejoko Sorkunde Ermita: eraikin honi begira 1162tik 1261era bitarteko kronologiak planteatzen dira portale ondoko inskripzio bat interpretatu ondoren; portalean ere ermitaren izena ageri da. Nolanahi ere den, inolaz ere ez da XII. mendearen bigarren erdialdea baino lehenagokoa (Ibidem.: 67). Hormetan eraikuntza aldi ezberdinak bereizi ahal izan ditugun arren, eliza aipatutako datan hasi ziren eraikitzen. Markizko San Joan Ermita: portalearen ezkerretara inskripzio bat dago, eta bertan tenplua 1226. urtean eraiki zutela adierazten da. Egile guztiek ontzat hartu dute, xehetasunak xehetasun, data hori (Ibidem.: 71-75). Hala eta guztiz ere, eraikineko hormak azterturik, esan dezagun inskripzioa ermitaren bigarren eraikuntza aldian kokatzen dela (guk hiru eraikuntza aldi bereizi ditugu); bigarren eraikuntza aldi honetan aurrekoan ez bezalako teknikak erabili zituztela hautematen dira. Lehenengo eraikuntza aldia hegoaldeko oinari eta portaleari dagozkio. Nolanahi ere den, lehenengo eraikuntzak XII. mende amaierako edo XIII. mende hasierako ereduei erantzuten die; inskripzioak ermitaren eraikuntzaren amaiera adieraziko luke; hirugarren aldia geroagokoa da, eta bertan bururatutako konponketei dagokie. Guardiako San Joan: eliza honetako portalearen datazioak XII. mendearen bigarren erdialdean-amaiera aldean eta XIII. mende hasieran kokatzen dira (Ibidem.: 80-82). Karkamuko San Joan ermita: 1975. urtean inskripzio bat aurkitu zuten, eta horrek aukera ematen du eraikin hau 1150. urte inguruan eraikitzen hasi zirela baieztatzeko. Añesko San Martin tenpluko tinpanoari begira, jatorrizko bekatuaren eszena garatzen duen ale guztiz interesgarria, 1128. eta 1131. urte bitarteko data bat proposatzen da M. Portillak aurkitu zuen dokumentu bati esker, egun galduta badago ere. López de Ocáriz eta Martínez de Salinas adituen arabera Arabako arte guztian lehenengo monumentu dataduna da (Ibidem.: 86). Azterketa ez sakon baina bai erakusgarri honetan (erreferentzien kopurua emendatzeak ez luke azken irudian aldaketarik eragingo) agerian geratzen den bezala, arte erromanikoak Araban lehen urratsak XII. mendean egin zituela pentsa genezake; Añesen ale goiztiar bat izaki, lehenengo erdialdekoa, tenplua mendearen bigarren erdialdean eta XIII. mendearen Aurrera egiten jarraitu baino lehen, esan dezagun arkitektura mota honen presentzia edo kontserbazioa zalantzan ipini zela sarri askotan; arrazoi ugari aipatzen ziren horretarako, batetik lur hauek berandu kristautu zirela, nahiz eta urte batzuk igaro diren ideia hori erabat baztertuta geratu zenetik (Azkarate 1988), eta bestetik, ohikoena zena, ez zirela kontserbatu material hauskorrarekin eraikiak izan zirelako. Azken argudio hori sarri aipatzen da, eta zerikusi handia du penintsularen testuinguruan eta baita Europarenean ere Euskal Herria espazio berezitua eta bereizia kontsideratu delako ideiarekin. Ildo honetatik, egile batzuek Gipuzkoan eta Bizkaian zurez egindako eraikin erromanikoak egon zirela proposatu zuten, eta zurezkoak izateagatik ez zirela kontserbatu (Gómez Gómez 1996b: 16; 95). Ideia hori aspaldikoa da, eta isla garbia du R. Becerro de Bengoak XIX. mendean egindako adierazpenarekin, hots "zaila edo ezinezkoa izanen da Araban lehenengo euskal kristauen eraikinik zehaztea, VII. mendean eta hurrengoetan hemen izaera latindar-bizantziarreko tenpluak egongo ziren arren, IX. eta X. mendeetan Asturias aldean, Linioko San Migelen, Oviedon, Villaviciosan eta Sarriegon, eraiki zituztenen antzekoak" (1871: 26-27). Hala eta guztiz ere, ez dago zalantzarik Goi Erdi Aroko mendeetan eraikin erlijioso asko eraiki zituztela; horixe adierazten dute, batetik, Juan12 gotzainak 804. urtean fundatutako Valpuestako monasterio-eliz barrutiaren kariaz idatzitako dokumentu askok eta, bestetik, hainbat aztarna arkeologikok, bereziki harpetako eliza jakin batzuek, Trebiñukoek, esaterako, funtzio liturgikoa izateaz gainera dudarik ez baitago tenplu kristau gisa erabili zituztela VI. mendetik gutxienez XI.-XII. mende arte (Azkarate 1988). 804. eta 1192. urte bitarteko gutxienez 52 dokumentu daude Arabako lurraldean elizak eta monasterioak aipatzen dituztenak. Gainera kontuan badugu herrixka gehienek beren tenplua izango zutela, elizen kopuruak izugarri egiten du gora, Lautadan 1025. urterako 305 herrixka, nor bere izenarekin, baitzeuden (Ubieto 1976: 180. zenb.). 800. eta 1200. urte bitartean Arabako lurraldea aipatzen duten dokumentu iturriak xehe-xehe ez baina azaletik zenbatzen baditugu, 492 herrixka zehazten dira, gehienak ere egun egon badaudenak. Halatan, kopuru handiko eraikin erromanikoen aurretik beste eraikin batzuk izan zirela argi eta garbi geratu zen arren, halako etsipen antzeko bat zabaldu zen lehen egitura erlijioso hauen eraikuntza errealitatea ezagutzeko aukeraren aurrean. Sentsazio horren erakusgarri da Araban gai honen inguruan aditu handia den Portillaren testigantza: "Eliza hauek egon egon zirela jakinik, eraikinak nolakoak izango ote ziren galdetzen dugu. Une zailetan eraikiak, monje iritsi berriek edo baliabide eskasekin lur landu gabeak okupatzen zituzten jauntxoek material kaskarrekin eraikiko zituzten: landu gabeko harrizko hormak, adreilua eta, seguru asko, adobea gorputz erantsietan, batez ere Arabaren hego-mendebaldean (...). Oso litekeena da adierazitako eraikinetatik aberatsenetan –Valpuesta, Armentia, Tobillas eta Salcedoko San Esteban– harlandua eta sillarria erabili izana alde nagusietan eta izkinetan; Tobillasko eliza erromanikoaren hormetan, esate baterako, motiboak dituzten harriak ikus daitezke, seguru asko jatorrizko eraikinetik etorriak" (Portilla 1983: 42). Arabako erromanikoa aztertu duten beste egileetako batzuek, esate baterako, J. J. López de Ocárizek eta F. Martínez de Salinasek, bat egiten dute ideia horrekin, herrixken osaeran tenpluak garrantzi handia zuela aitortzen badute ere: "Zalantzarik gabe, ordurako [Milagarren urte inguruan ari dira] parrokia-eliza zen herrixketako elementu konfiguratzailea, eta badira haien arrastoen gabezia azaltzeko arrazoiak, zura baitzen haietan material nagusia. Valpuestako Kartularioaren idatzien arabera, 940. urte aldera Villambrosako (Gaubea) etxeak eta monasterioak Diego de Valpuesta Gotzainak ekarritako zurarekin eraikitzen ziren. XII. mende amaieran eta XIII. mendean zehar ahalegin handia egin zuten eraikin ahul haien lekua harrizko tenpluek, tenplu txikiek, har zezaten" (1998: 20). Egile hauek, prerromanikotzat hartutako eraikinen kontserbazioari dagokionez, hareago egiten dute. Aipatutako estiloari emandako atalean, harpeetako elizak baizik ez dituzte aipatutako estilotzat kontsideratzen, eta argi eta garbi adierazten dute "une erromanikoa baino lehenagoko eraikinik ez dugula ezagutzen, aipatutako harpeetako Santutegiak baino ez" (Ibidem.: 42). Ildo berean kokatzen du bere burua S. Ruiz de Loizaga adituak, Arabaren mendebaldeko Goi Erdi Aroko monasterioei buruzko bere azterketan, "nola etxebizitzetan hala eraikin erlijiosoetan nagusiki zura erabiltzen zutela" proposatzen digu, "eta beraz, birpopulazioaren lehengo aldi honetan eraikin guztiak zurezkoak zirela" (1982: 56). Kontzepzio hauek aurreikusten ez dituzten elementuak guztiz berezitzat joko zituzten. Ikus dezagun zein "berezitasun" onartzen zuten gaia guk baino lehen aztertu zutenek. Egile honen aburuz, V. mende amaieran kokatu daiteke egitura hauen jatorria, hurrengo mendean zalantzarik gabe egongo zen ondo hedatuta, eta VII. mendean ere bizirik iraungo zuen; kronologia hori Faido-Albaina-Lañoko multzoei aplikatu dakieke, baina oraingoz ezin da horrelakorik berretsi gainerakoei begira (Ibidem.: 480). Itxura guztien arabera bazterrera geratuko ziren VIII. mendearen lehenengo erdialdean, eta berreskuratu egingo ziren musulmanen inbasioak amaitu zirenetik (886. urtea), baina oraingoan izaera zibileko herritarren eskutik, harpe horiek hilerri gisa erabili baitzituzten (Ibidem.: 486-498). Lan berriago batzuetan eutsi egiten zaio multzo horien jatorri eremutarrari eta, batez ere VII. edo VIII. mendeetatik aurrera, nekazariak erakartzeko polo bihurtuko ziren; fenomeno hori "landa eremuko kristautasunaren hedapenarekin eta VII. mende amaieratik aurrera nekazaritzak bizi bide zuen garapenarekin" jartzen da harremanetan (Azkarate 2004b: 37-38; 2004d: 99). Adierazten denaren arabera, gutxienez Faido eta Lañoko kasuetan, XI. eta XII. mendeetan abandonatu zituzten mota honetako habitatak, eta biztanleek inguruetan fundatutako herrixka berrietara egin zuten; eta hori guztia bat etorriko zen garai hartan Europaren mendebaldean hautematen den finkamenduen eredu berriekin (Azkarate 2004d: 99-100). Aistrako San Julian eta Santa Basilisa, Zalduondon. Kasurik ezagunena eta aztertuenetakoa da. Absidean bao bat du, gainean arku ultra-erdizirkularra, Bizkaiko tenplu jakin batzuen antzera, eta bisigodo, asturiar, mozarabiar edo prerromanikotzat hartua izan zen. Gehienetan, identifikazio horrek eskutik eramango zuen eraikinaren egitura bera. Nolanahi ere den, eliza hau xehe-xehe aztertuko dugu dagokion kapituluan. Oraingoz, aurreratu dezagun historiografiak prerromanikotzat hartutako tenpluetako bat dela. San Martin Tourseko ermita, Hermuan. Aurreko ermitatik hurbil, burualdean antzeko ezaugarriak dituen bao bat kontserbatzen du, baoaren gainean arku ultra-erdizirkularrarekin, Aistrako kosken antzeko koskekin inguraturik. Eraikinak areto-oinplanoa du, nabarmendu gabeko burualde zuzenarekin. M. Portilla (1982: 79, 489-490) adituaren arabera egungo hormek berriro ere aprobetxatzen dute, baina "Reja" delako dokumentuan jada aipatzen den herrixkako lehen elizakoa izan zitekeen" (Ubieto 1976: nº 180, p. 177). Egile honentzat, hasiera batean bederen, lehen erromanikoko elementuak izango ziren, Aistrakoan bezala, arkaismo joerako ezaugarriekin eta kutsu prerromaniko handiarekin (1981: 276; 1982: 79). Geroago, prerromanikotzat hartuko zituen "eta eredu mozarabiarrarekin estu loturik" (1983: 45). Ermitara egin ditugun bisitaldietan leihoa horma moderno batean txertaturik dagoela ikus daiteke; hala eta guztiz ere, zimenduetan lehenagoko eraikin batekoak izan litezkeen elementuak daudela ematen du, eta eraikin hura, egungoaren aldean, apur bat desbideratuta egongo zen. Goiz da obra honen kronologia zehazteko. Ferra-arkuko leihate horiei dagokienez (Karankakoa izan ezik, ez baita aipatu ere egiten), López de Ocáriz eta Martínez de Salinas (1998: 42) adituen arabera lehen erromanikoak kokatu daitezkeen aleak dira; kontuan baldin badugu egile horien arabera "eredu erromanikoa Europan 1000. urtetik aurrera mamituko zela; baina gure erromaniko gehiena XIII. mendekoa dela", leihate hauek goizenik XI. mendekoak dira, nahiz eta lehen erromanikoari begira proposatzen diren erreferentziak aintzat hartzen hartuz gero XII. mendeko eraikinak direla esan behar dugun (Ibidem.: 45; 1997: 28; 30-31). Dagoeneko aipatutako Aistra, Hermua eta Zekuianoko elizei Urbina Basabeko San Pedro eliza gehitzen diete (López de Ocáriz, Martínez de Salinas 1998: 42-43). Zekuianokoak, bere aldetik, bere ferra-arku batez errematatutako leiho bat kontserbatzen du burualde zuzenean; tenplu honetara egindako bisitaldietan egiaztatu ahal izan dugu elementu hori elizaren egitura erromanikora biltzen dela, eta elizan beste elementu batzuk berriro ere aprobetxaturik daudela (harburuak kanpoko aldean eta kapitelak barruko aldean). Portillaren aburuz (1983: 45; 1982: 79) lehen erromanikokoa da, eta López de Ocáriz eta Martínez de Salinasen (1998: 44) ustetan izaera prerromanikoa du. Ildo honetatik, Zekuianoko elizak Gipuzkoako San Andres Astigarribiako elizarekin antzekotasun batzuk ditu, Inguruko espazioetan ez bezala, Goi Erdi Aroko eraikuntza ia erabat zurezkoa izango zen espazioa da? Ala, aitzitik, defizit bat ote dugu gure espazioaren iparraldean nahiz hegoaldean Goi Erdi Aroan zegoen harrizko arkitektura hori identifikatzeko gaitasunean eta hura hautemateko tresnetan? AAIT-ren esperientziaren hasieratik beretik lehenengo galderari ezezko batez erantzuteko eta bigarrenari baiezko batez erantzuteko joera nagusitu zen. Gure lanaren helburuetako bat da, hain zuzen ere, defizit hori gainditzea. ARKITEKTURAREN ARKEOLOGIA AURKEZTEN DA Ordena kronologikoari jarraiki ikusiko ditugu, behaketa irizpide tradizionalaren begitan ikusezin geratu zen arren, Goi Erdi Aroan harrizko arkitektura bat egon zela konbentzitu gintuzten eraikin jakin batzuen azterketan lortutako emaitzak. Burura eramandako lanak aipatu baizik ez ditugu egingo, emaitzak laburbildurik azalduko ditugu, eraikinok xehe-xehe aztertuko baititugu aurrerago. Uribarri-Haranako Andra Mari ermita. Tobillasko ermita aztertuta gure baitan piztu zen susmoa egiaztaturik geratu zen 1997. urtean bigarren eraikin hau aztertu genuenean. Landa eremuko ermita txiki bat da, herritik hurbil dagoen leku hustu batean kokatua, eta areto-oinplanoa du, burualde zirkularrarekin. Interbentzioaren testuingurua, Tobillaskoaren antzera, Eraikitako Ondarearen Kudeaketaren esparruan kokatzen da. Arabako Foru Aldundiak, hura zaharberritu baino lehen, eraikin honen egituraren azterketa arkeologikoa eskatu zuen. A. Azkarate izan zen zuzendaria, eta emaitzak Tobillasko ermitan erdietsitakoen antzekoak izan ziren, nahiz eta honakoan lehen eraikinetik kontserbatutako proportzioa askoz ere apalagoa zen. Halatan, egungoaren aurreko eraikin bat bazegoela erregistratu ahal izan zen, oinean txikiagoa izango zen, eta harlanduz egina egongo zen, elizaren hego-mendebaldeko izkinan kontserbatzen den moduan (Azkarate 1997). Esteakdura handiagoa izan arren, ezaugarriak, ikuspegi tekniko batetik, Tobillasko tenpluko 2. aldiko ezaugarrien antzekoak dira. Portale "erromanikoa", ferra-arkutzat hartua izan zena (piezak oker jarri izan eragindako sentsazioa) eta haren estiloa definitzeko elementu nagusitzat hartua izan zena, desmuntatua izan zen eta egungo lekuan jarria XVII. mende ondorenean. Hori horrela izaki, gure eliza erromaniko asko eta askoren identifikazioaren inguruan sortutako susmoak areagotu egin ziren, eta lurralde mailan zundaketa xehe-xehea egiteko beharra geratu zen agerian. Ideia hau aipatutako Arabako Foru Aldundiaren Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuaren inplikazioari esker mamitu zen, 1999an abian jarri baitzuen Gasteizko Eliz barrutiko elizen Kontserbazio egoerari 44 buruzko Diagnosia izeneko proiektua (Azkarate 2002d: 61), eta miaketari emandako kapituluan ikusiko dugun bezala, lan honen eragileetako bat izan baitzen15. Azterketa hau aldien arabera egiten ari dira, eta artean amaitu gabe dago. Orain albora utziko ditugu bitarteko horren bidez hautemandako elizak, kontzeptuaren ikuspuntutik eta kasurik gehienetan baita kronologiaren ikuspuntutik ere, azterketa honen atal gisa ulertu baitaitezke. Otobarrengo San Bizente eliza. Herriko parrokia-eliza da, lurraldeko eraikin erromaniko ederrenetakoa. Burualde kurbatuan leihate hiru dauzka, eta bikain landutako kapitel ugariek apainduta egonik, arreta berezia eskaini diote Arte historiagileek; hauek, oro har, erromaniko berantiartzat dute eraikina. 2002. urtean zehar J. L. Solaunek aztertu zuen AAIT-ren baitan, eta obra erromanikoaren aurreko aldi bat (gainera jarraipenik gabeko aldi bitan artikulatzen zena) zegoela jakiteko aukera eman zuen, habeartean proportzio handi batean kontserbatua eta lehen eraikinaren altuera osoan. Obra honek, landu gabeko harriz egina baina izkinetan berriro ere erabilitako hilobi monolitikoak ageri dituenak, Arabako lurraldean eraikin prerromanikoei begira zehaztutako eraikinen artean mota berri bat zegoela adierazten digu, gure etorkizuneko perspektibak aberastuz. Orain arte ikusi dugu Artearen Historiaren ereduek Arabako Erdi Aroko arkitektura zehazteko orduan nola baldintzatu duten. Arkitektura mota ezberdinen agerraldiaren sekuentzia materiala definitzeko ezaugarri formalen eta estiloen bilaketak eta identifikazioak paradigma bat ekarri zuen berekin batera, eta horren arabera gure espazioan ez zegoen, edo ez zen kontserbatzen, harrizko eraikinik Goi Erdi Aroan. Egoera hori larriagotu egiten zen Erdi Aroko herrixkak aztertzeko orduan iturri idatziak eta toponimia baizik ez baitziren erabiltzen, XII. mende aurreko garaietako hondakin arkeologikoak urriak baitziren oso. Ondorengo mendeei begira erregistro materiala herrixken banaketaren azterketarekin bat egiten saiatzen diren azterketak ageri dira, obra erromanikoetako materialen kalitatea handia izanik (López de Ocáriz 1988); hala eta guztiz ere, arte eta forma alderdiak lehenesten dituen lana da, eta "Reja" delako dokumentuan aipatzen diren herrixketako elizetako portaleen kalitatea monasterioari ordaindutako hesien kopuruarekin alderatzen saiatzen da. Datu bien arteko harremanik ez dago, eta hori azaltzeko hainbat arrazoi aireratzen dira (demografiaren egonkortasunik eza, tenpluaren sustatzaileen autonomia –agian laikoak izango ziren–), horien artean aipagarri, tenpluen artean paralelotasun kronologiko bat ezartzeko ezintasuna, oraingoz konparazio homogeneo oro eragotziz (Ibidem.: 255). Ezintasun hori, batez ere, aldez aurretik eraikuntza aldi ezberdinak izan zirela zehazten duen eraikuntza sekuentzia bat izan ote zen argitu gabe eraikinak azterketa maila ezberdinekin alderatzeko irizpideak ezartzeko asmoak eragiten du. Ez da soilik Arabako kasuan gertatzen den fenomeno bat, penintsularen testuinguruan horixe izan baita paralelotasunak eta kronologiak zehazteko modu nagusia. Penintsulako Antzinaroari eta Goi Erdi Aroari buruzko azterketa mota honen adibide bat ikus daiteke M. A. Utreroren lan argitaratu berrian (2004a:15-52) ganga sistemak aztergai dituenean, baina ordu arte garai hartan kokatzen ziren eraikin guztiak berrikusten dituenean. Lan hartan zehar behin eta berriz agerian geratzen denez, Artearen Historiak eskuarki erabiltzen dituen irizpideak ez dira nahikoak paralelo fidagarriak ezartzeko, alderdi formalak baizik ez baititu aintzakotzat hartzen, eta azterturiko eraikinetan a prioriko kronologiak baititu abiapuntu: "A prioriko kronologien arabera sortutako tipologietan oinarritutako aurreko hipotesiek ez bezala, eta kontuan harturik egun IV. eta X. mende bitarteko arkitektura erlijiosoaren inguruan dagoen eztabaida, alderantzizko bidea egiteko hautua aukeratu dugu. Hots, elementu arkitektoniko berezien eta multzoaren azterketan oinarritutako tipologia zehazten saiatuko ginen, monumentuari begira tradizionalki onartutako kronologia aintzat hartu gabe, eta bigarren une batean eraikin motak sail kronologiko batean kokatzen saiatuko ginen. Tipologiatik kronologiara iristea da xede, eta ez alderantziz" (Ibidem.: 3- 4). Bost alderdi biltzen dituen metodologia da, elkarri estu lotuta daudenak: Estratigrafia, Azterketa tipologikoa, Egituren azterketa, Eraikinaren azterketa eta Alderatzeko azterketa. Azkenekoak bere balioa izan dezan, gainerakoek azterketa estratigrafikoaren arabera eginda behar dute, haren mendeko baitira (Ibidem.: 4-9). Gure lan ildoak harreman zuzena du proposamen horrekin, gure kasuan Goi Erdi Arokotzat ezagututako eraikinak berriro ere definitzeko ez baizik eta orain arte dicen mucho más y más claro, y más verdadero y exacto, que todas sus narraciones." Jaime Balmes, El Criterio (1843). Penintsulako Goi Erdi Aroko arkitektura hizpide harturik, azken urteetan eraikinak irizpide berrien arabera berrikusi nahi duen korronte bat sortu da; horren arabera, estratigrafia da azterketen ardatz nagusia, eta ezagunak diren monumentuen azterketa iturri arkeologikoetatik abiatuta egiten da, ordu arte erabilitako dataziorako irizpideen irakurketa kritikoa eginez. L. Caballero (1994/1995) aitzindari duen aldaketa honek eramaten gaitu Goi Erdi Aroko arkitekturari begira "eredu bisigotiko" gisa izendatua berrikustera, aipatutako korrontearentzat bisigotikoak diren eraikin batzuk 711. urte ondorenean eraiki zituztelako ereduaren alde egiteko (Utrero 2004: 39-42). Eztabaida hau oso emankorra gertatzen ari da, eta Penintsulako Goi Erdi Aroko arkitektura guztia berrikusteko prozesua abian jarri da, gure garaira iritsi arte eraikinek ezagutu dituzten aldi ezberdinetako sekuentziak bereizi eta kronologia fidagarriak eskaintzeko ahaleginarekin. Honenbestez, hormen aldez aurreko azterketak egiaztaturiko homogeneotasuna eta garaikidetasuna erakusten dituzten eraikinen edo eraikin atalen artean egiten da alderaketa. Azterketa ildo hau guretzat ezinbestekoa da Arabako Goi Erdi Aroko arkitekturaren afera birplanteatzeko orduan; molde arkeologikoko ildoa, eta ardatz nagusia estratigrafia betiere. Baina, zein zentzutan da arkeologikoa azterketaren xede zutik dagoen eraikina aitzakotzat hartzen duen proposamenak? Orain dela urte gutxi batzuk arte, zalantza hori gutxi gora-behera zentzuzkoa zen, kontuan harturik arkeologikotzat soilik zero kotaren azpitik geratzen zen hura hartzen zela; hala eta guztiz ere, badira bi hamarraldi baino gehiago ideia hori baztertu duen korrontea sortu zenetik. Horren arabera, eraikin historikoak estratigrafia aberatsa eskaintzen duten izakiak dira, eskubide osoko dokumentu historikoak, tresna egokiekin deskodifikatu beharrekoak. Aipatutako tresna horiek E. C. Harrisek erregistro arkeologikoaren sistema bat sistematizatzeko egindako proposamenarekin (1979; 1991n gaztelaniara itzulita) ikusi zuten argia; sistema horrek aukera ematen du, besteak beste, aztarnategi bateko sekuentzia diagrama (matrix) batean islatzeko, non sekuentzia batean ordenatzen diren, zaharrenetik modernoetara, haren historia osatzen duten geruzak (Unitate Estratigrafikoak). Egile honen lanean sistema hau estratigrafia arkitektonikoan ere aplikatzeko aukera aurreratzen zen (1991: 88), Italiako adituek ia berehalakoan bere egin zutena16, urteak baitziren egile batzuek metodo arkeologiko hertsi baten beharra azaldu zutela Antzinaroko eta Erdi Aroko arkitektura aztertzeko (de Angelis 1971). Carandinik (1981; 1997an gaztelaniara itzulita) erregistrorako fitxa zehatzak proposatu zituen bere lanaren lehenengo argitaraldian, Hormako unitate estratigrafikoen (HUE) fitxak deituak, eta ondoren etorritako argitaraldietan berrikusi egiten zituen 1980. hamarraldian azaldutako lanen arabera (Carandini 1997: 114117). Italiarrak dira, halaber, hormen azterketa estratigrafikoa sistematizatu eta hari teoria mailako sendotasuna eman zioten aurreneko egileak, eta lan aitzindaria egin zuten Lonbardian 1970. urteko hamarraldiaren amaieraz geroztik, 1960ko hamarraldiko eredu britaniarrei eta 1970eko hamarraldiko eredu liguriarrei jarraiki (Brogiolo 1987), aurreneko urteetan redefinición de edificios ya conocidos y reconocidos como altomedievales, sino que se procura la obtención de nuevas evidencias desconocidas hasta ahora. 1987an Sienan egindako bilkura izan zen diziplina hau Italian sendotzeko bidean inflexio puntua. Bilkura hartatik ateratako ondorioak urte bete geroago eman zituzten argitara (Francovich, Parenti 1988), eta hartan hamar urtean zehar arkitektura ezagutzeko jarduera arkeologikoaren aplikazioaren emaitzak azaltzen ziren. Brogioloren hitzetan (1996b: 11), hormetan aplikatutako azterketa estratigrafikoaren "batzar eratzailea" izan zen hura (Azkarate 2001: 7). Diziplina horri Arkitekturaren Arkeologia izendatzea adostu da, nahiz eta denboraren zehar beste deitura batzuk eman zaizkion ("archeologia del soppravvissuto", "archeologia muraria", "archeologia dell'edilizia storica eta "archeologia del costruito"). T. Mannoni izan da izen berria (eta behin betikoa esan genezake) emateko arrazoiak argien azaldu dituena, eta arrazoi horiek zerikusi handia dute burura eramaten ari garen lanarekin: "Argi dago... estilo eta kanon estetikoetan bezala iturri idatzi eta ikonografikoetan oinarritutako 'arkitekturaren historia' baldin badago, 'arkitekturaren arkeologia' ere egon behar du, eraikuntzaren ezaugarrietan eta eraikinen eraldaketetan oinarritua, hau da, egituren beren azterketa objektiboan oinarritua" (Mannoni 1996: 5; Azkarateren arabera 2001: 3 –komatxoak eta komatxoen artekoak, bigarrenarenak–). Guretzat italiarra da esperientziarik interesgarriena, bi arrazoirengatik: batetik Italiatik iritsi zelako Espainiara, aurrerago ikusiko ditugun bideetan barna, tresna metodologiko eta hermeneutiko sorta berri hau; eta bestetik, Europako beste herrialde batzuetan arkitekturaren azterketa arkeologikoko azterketak egin dituzten arren, horretan aplikatutako bideak oro har ez datozelako bat geure azterketari begira baliagarritzat jotzen dugun ildo "estratigrafistagoa" den honekin. Halatan, Ingalaterran (Archeology of Buildings edo Building Archaeology), Frantzian (Archéologie du bâti edo Archéologie des élévations) eta Alemanian (Bauforschung, "eraikinaren arkeologia") ikerketa ildo berriak garatu dituzten planteamendu berritzaile eta interesgarriekin, estratigrafiaren inguruko hausnarketa ez da nahikoa izan (Azkarate 2001: 7); aitzitik, Italian (Archeologia del costruito edo Archeologia dell'architettura) heldutasun maila handiagoa lortu dute, nola tresnak garatzeko orduan eta geruza bertikalen azterketa estratigrafikoak egiteko orduan, hala izaera arkeologikoko arkitektura historikoa datatzeko metodoetan eta aro klasikoaren osteko arkitektura aztertzeko eredu eta azterketa sorta bat ezartzeko orduan, Erdi Aroko eta Erdi Aro osteko arkeologiaren bilakabidean eragin handia izan dutenak eta dutenak (Quirós 2003: 2). 48 17 L. Caballero eta M. Fernández Mier (1997) adituek egin zuten egoeraren lehen azterketa; berriagoa da J. A. Quirósena (2002a), eta hari jarraitzen gatzaizkio eskuarki. 17 Un primer estado de la cuestión fue realizado por L. Caballero y M. Fernández Mier (1997); más actualizado es el de J. A. Quirós (2002a), a quien seguimos en líneas generales. te eta ekoizpen izaerako testuinguruak testigantza materialen bidez ikertzeko joera hau emankorrenetakoa gertatu da Erdi Aroko arkeologiaren eta arkitekturaren arkeologiaren arloetan, eta besteak beste, eraikuntza teknikak lurraldeko baliabide materialek eta historia eta ekoizpen izaerako testuinguruak baldintzatuta daudela berretsi da, aurrerago ikusiko dugun bezala testuinguru horrek eragingo baitzuen garraiobideak eta maisu espezialistak izatea ala ez (Cagnana 1994: 40); honenbestez, mugatuta geratzen da eraikinen proiektu egileen eta hartzaileen aukeratzeko gaitasuna, murriztuta geratzen baita kasu bakoitzean eskuragarri dagoen aukera sorta; horrek, bestalde, tokiko edo eskualdeko testuinguru bakoitzaren ezaugarrien araberako sailkapenak egiteko modua eskaintzen du. Hala eta guztiz ere, ez dira hor amaitzen bere aukerak; izan ere, eraikuntza tekniken azterketak aukera emango du gizarte-ekonomia izaerako aldaketak hautemateko, esate baterako, soberakinak sortzeko zuten gaitasuna emendatu ala murriztu izana hautemateko, gizabanako batzuek besteengan zuten kontrol handiagoa edo txikiagoa hautemateko, edo ekoizpen ziklo osoak garatzeko zuten gaitasun handiagoa edo txikiagoa hautemateko (Azkarate 2001: 9). Gizarte eta ekoizpen izaerako testuinguruak zehaztuz, arkitekturak historia ezagutzeko bitarteko gisa duen indar handia da diziplina berriaren ideia garrantzitsuenetakoa; hala eta guztiz ere, Espainian ondorio txikiena izan duen alderdia da, alderdi instrumentalak izan baitira hedatuenak (Ibidem.). Ikus dezagun orain, labur-labur bada ere, nola sartu den diziplina hau gure espazio geografikoan17. Arkitekturaren Arkeologiaren sarbidea Italiako esperientzia izan zen, Espainiako errealitatearen zirkunstantzia bereziek baldintzatuta, Espainia erkidegotan banatuta izaki ondarea zaintzeko ardura ere banatuta baitago eta erkidego bakoitzean bide ezberdinak garatu baitira. J. A. Quirós (2002a) adituak aldi bitan banatzen ditu Espainian garatutako lanak, lehenengoa 1995. urtera artekoa eta bigarrena urte horretatik aurrerakoa. Lehenengo aldian, 1980. hamarraldiaren hasieran abiatutakoan, arkitektura aztertzeko tresna arkeologiko berriak bilatzen ziren, eta garatu ziren lanetan jada hautematen dira haren aukerak ondarea kudeatzeko esparruan, horien artean aipagarri Bartzelonako Diputazioaren tokiko Ondare Arkitektonikoaren Zerbitzuaren lanak (López Mullor 2002). 1990. hamarralditik aurrera Italiako esperientziak bere lekua izan zuen batez ere L. Caballeroren eskutik, honek transmisio-uhalarenak egin baitzituen Penintsulako Goi Erdi Aroko arkitekturari buruz egindako lanetik eratorritako arazo historiko batzuei erantzuteko tresna egokiak aurkitzeko bidean (1994/95; 2002: 83). Bigarren aldiak 1995. urtean du abiapuntua, eta arkitekturari buruzko aldizkari batean arkitekturaren arkeologiari buruzko ale monografiko baten argitalpena du mugarri (Caballero, Latorre 1995); ondoren Burgosen egindako ikastaro bat etorri zen (Caballero, Escribano 1996), eta biek eragin handia izan zuten eta pizgarri izan ziren Espainian azterketa eta argitalpen berriak egiteko orduan. 1999. urtean, Espainiako Erdi Aroko Arkeologiaren V. Kongresuan, Arkitekturaren Arkeologiari emandako saio monografikoa egin zen (AAVV 2001), eta hartan arkeologoen interes handia erakusten zuten hogei lan aurkeztu ziren; ordurako munta handiko proiektuak bidean zirela erakutsi zuten, esate baterako, Gasteizko Santa Maria katedralekoa, eta interes handia azaldu zen eraikuntza tekniken azterketaren eta adierazle kronologikoen aurrean. Honenbestez, agerian geratu zen aukeren sorta nabari aberasten zela, nola tresna hala teoria mailan, lehenengo aldiekin alderatuta. 2002. urtean Gasteizen Arkitekturaren Arkeologiaren Nazioarteko lehenengo Mintegia egin zen, eta diziplina honek Italian eta Espainian bizi zuen egoeraren inguruan egin zuten gogoeta; agerian geratu zen gure lan esparruan diziplina honetan iritsi genuen heldutasun maila, herrialde bien artean, garapen maila bestelakoa izan arren, bateratze-lana egiteko aukera ematen zuena. Espainian diziplina honek erakusten zuen bizitasuna agerian geratu zen Mintegian aurkeztutako posterretan, eskualdeen arteko ezberdintasunak ezberdintasun, agerian geratu baitzen erakutsitako interesak eta mailak hasberria den zerbaiti buruz ez baizik eta garapen bidean den zerbaiti buruz hitz egiteko modua eskaintzen zutela. Esperientzia horixe izan zen Arkitekturaren Arkeologia aldizkariaren argitalpenaren iturburua, eta aurreneko bi aleetan 2002ko Mintegiaren ondorioak islatu ziren. 2004an, bukatzeko, Penintsulako Arkeologiaren IV. Kongresuaren esparruan (Faro, Portugal) Arkitekturaren Arkeologiari emandako saio bat egin zen, eta agerian geratu zen diziplina horrek Portugalen pizten duen gero eta interes handiagoa, talde batzuk era erregularrean ari baitira lanean eta emaitza itxaropentsuak lortzen ari baitira; aitzitik, bilkuraren ardatza gure diziplinak kudeaketa eta ikerketa bateragarri egiteko baliatu beharreko estrategiei buruzko hausnarketan oinarritu zen, Ondarearen zaintzaz arduratzen diren Administrazioen gero eta eskaera kopuru handiagoari egokiro erantzun ahal izateko xedean. Unibertsitateetan eta esparru honetan nola arkitektoei hala arkeologoei begira eskolak sendotzeko dagoen beharra hauteman zen, baita hausnarketa kritikoagoa egiteko beharra ere arkitekturaren zaharberritze prozesu bat planteatzeko orduan, arkeologoaren ardura txostena idaztean amaitu ez dadin, honek ere esku hartu behar baitu azterturiko eraikinaren etorkizunaren inguruan erabakiak hartzeko orduan. Lan hauek Arkitekturaren Arkeologia agerkariaren hirugarren alean argitaratuko dira. Sarrera hau egin ostean, zutik dauden eraikinak azterketa arkeologikoaren xede izan ote daitezkeen galderari erantzuteko moduan gaude. Azken batean, kontua da eraikinak ez direla beren baitan ale bakar, denboraren joanean bizi izandako konponketa lan, proiektu aldaketa, aurri egoera, handitze eta eraispen lan ugariek itxuratutako eraikinak baizik. Ekintza horiek beren arrastoa uzten duten hormetan (eraikuntzak berak eta eraikinean egindako aldaketek), eta arrasto horiek deskodifikatu egin daitezke hasiera batean zorupeari begira garatutako baina gero, arestian ikusi dugun bezala, zutik dauden eraikinekin lan egiteko egokitutako tresna arkeologikoei esker. Bada arreta txikia eskaintzen zaion baina azpimarratu nahi dugun alderdi bat: eraikin historikoak, oro har, antzinakoak direlako, monumentalak direlako edo ezaugarri estetiko aipagarriak dituztelako aztertzen dira, eta askotan denboran izoztutako modelotzat hartzen dira, kontuan eduki gabe haien eraikuntzaren historia. Eskuarki ez zaie arretarik eskaintzen beste eraikin apalago batzuei, edo eraikin "garrantzitsuen" barruan haiek erakargarri egiten dituzten ezaugarriak betetzen ez dituzten elementuei (hau da, ez dira aintzakotzat hartzen eraikin "erromaniko", "gotiko" edo dena delako eraikin motaren atal kontsideratzen ez diren eraikuntza sekuentziaren puntuak). Ezbairik gabe, horixe da aldatu beharreko joera bat, eta horretan ari da azken urteetan AAIT. Leku bateko historia, haren gizarte, ekonomia, kultura eta abarren errealitatea, ezagutzeko, ondo zehaztuta dauden kanon estilistikoei erantzuten dieten aldiak ezagutzea bezain garrantzitsua da eraikinen aldi ez hain bikainak edo ederrak, edo itxuraz hain garrantzitsuak ez diren eraikinen aldiak, ezagutzea. Ideia hau, batzuei Pernandoren egia irudituko zaiena, ez da horrelakoa; lan honetan zehar ikusiko dugun bezala, gure elizetan erromaniko aurrekotzat kontsideratutako obra gehienak, ikuspegi estetiko eta formalaren aldetik inolako garrantzirik ez duten eraikuntzak dira, eta edozein aldi historikoko herri moldeko eraikin gisa har litezke haien ezaugarriak ondo baino hobeto aztertzen ez badira. Eraikin hauek dokumentu historikotzat eta eskubide osoko aztarnategi arkeologikotzat hartzen ez badira, existituko ez balira bezala igaroko dira nola behatzaile arruntaren hala ikerlarien aurretik. Eraikinak aztarnategi arkeologikotzat hartzea oso garrantzitsua da gure planteamenduan, eta lanaren oinarri da. Zorupean erregistratu daitezkeen gertaerei begira ondo zehaztutako sekuentzia lor daiteke, baina ez litzateke osoa izango prozesu horiek berek (eta beste batzuek) zutik dauden egituretan arian-arian utzitako arrastoekin harremanetan jarriko ez balitz. Historiaren errealitatea eta estratigrafia era integral batez ulertzeko modua da, sekuentzia biak bateratzen dituena aztarnategia hobe ezagutzeko xedean18. Testuan zehar hizpide dugun gaiari buruz dauzkagun ideia orokorrak aurkeztu baditugu ere, iritsi da ikerketaren garapenarekin erakusten saiatuko garen hipotesiak zein izango diren argiago eta garbiago aurkezteko unea. Azken batean, Arabako Goi Erdi Aroan zehar baliatzen zituzten eraikitzeko moduen azterketa bat egingo dugu, eta horretarako ezinbestekoa da garaiko eraikinak aintzakotzat hartzea. Beraz, lehenik Goi Erdi Aroko elizak egon badaudela erakutsi behar dugu, eta gero datatu eta aztertu egingo ditugu. Aipatutako eraikinak eta haiek sortu zituen gizartearen ezaugarriak ezagutzera emanda, aukera izanen dugu era osagarri batez tresna berriak lortzeko eta Goi Erdi Aroko herrien bizimoduak ezagutzeko19. Ikus ditzagun, beraz, zein izango diren garatzen saiatuko garen argudio nagusiak eta haien aurrekari batzuk. EXISTENCIA DE ARQUITECTURAS ALTOMEDIEVALES GOI ERDI AROKO ARKITEKTUREN IZATEA Arabako Goi Erdi Aroko herriei emandako kapituluan argi eta garbi azaldu dugunez, historiografiak kontsideratzen zuen erromanikoaren aurreko elizak zurezkoak izan zirela, edo harrizkoak izatera ez zirela kontserbatu. Baina Arabako kasuan egiaztatzen dugun fenomeno horren antzekoa al da beste espazioetan eman dena? Penintsulako espazioa ere erromaniko aurreko hondakinez hustuta al dago? Zer gertatzen da Europako beste eremuetan? Zalantza hauek argitzen saiatzeko egoera bi azalduko ditugu, biak gure xede den esparrutik hurbil: Iberiar Penintsulakoa eta Frantziakoa. Ez gara espazioan urrutirago dauden beste lurralde batzuk aztertzen hasiko, eta historia koordenatu antzekoak bizi izan dituzten egoerekin konparazioa egiten saiatuko gara. Kontzentrazio handiko eremuen artean aipagarri dira Katalunia, Asturias eta Errioxa-Burgos aldea. Penintsularen iparraldeak, oro har, dentsitate handia du Goi Erdi Aroko eraikinetan, eta Galiziatik Kataluniara bitartean ageri dira Euskal Herrian hasten eta Nafarroan barna Aragoiraino iristen den hutsunearekin, azken horretan lau ale baizik ez baitira ezagutzen. Bereziki harrigarria da Nafarroako kasua, erromaniko aurrekotzat kontsideratutako eraikinen erabateko gabezia ez baitirudi egiazkoa izan daitekeenik. Esanguratsua da, halaber, Espainiako erdialdea, ez baitako garai hauetako eraikuntzen aztarnarik ia. Hegoaldean banaketa ez da homogeneoa, proportzio ertainean ageri dira Extremadurako probintzia bietan eta Toledon, proportzio apalagoan Valentzian, Alacanten eta Murtzian eta oso proportzio eskasean gainerakoan, alde horietan musulmanak nagusi zirelako erakusgarri. Aipatutako obra biak gainbegiratuta, elizen halako metaketa bat duten espazioak ikus ditzakegu, indusketa lanetan aurkitutako elizak eta zutik dirautenak, Goi Erdi Aroan sailkatu daitezkeenak (3. irud.). Banaketa, kasu honetan, apur bat uniformeagoa da, baina badira eremu aipagarriak, esate baterako, Belgikarekin muga egiten duen eskualdea (Nord-Pas-de Calais) eta Roselló. Akitania da, hain zuzen ere euskal herrialdeekin muga egiten duen lurraldea, hondakin prerromanikorik ez duen eskualde bakarra, bertan ia ez da hondakinik hautematen. Goi Erdi Aroko hondakin arkitektonikoen banaketa honek hainbat gogoeta egiteko modua eskaintzen digu. Deigarria da oso ia arrastorik ere ez duten espazioekin mugatzen duten beste espazio batzuetan hondakinen kontzentrazio handia izatea. Halatan, kontraste handia gertatzen da Roselló eta Kataluniaren eta Midi-Pyrénées eta Aragoiren artean, baita Nord-Pas-de-Calais eskualdean ere, alde handia baitago eskualde horretako jurisdikzio bien artean (kontzentrazio handia Nordeko jurisdikzioan eta ale bakarra Pas-de-Calaisekoan). Gure inguruan deigarria da Errioxa eta Burgosko kontzentrazio handien eta euskal herrialdetako kontzentrazio apalaren arteko aldea, Araban baino ez baitaude prerromanikotzat kontsideratutako eraikinak (arestian ikusi dugun bezala, bakar bat baino ez Arkitekturaren Arkeologiatik lanean hasi ginen arte). Penintsularen testuinguruan bi egoera guztiz deigarri daude: batetik, Portugalgo homogeneotasun erlatiboa Espainiako hutsarteekin alderatuta20. Eta, Espainiaklo lurraldean, deigarria da erdialdean gertatzen den hutsartea. Baina, nola azaltzen dira alde horiek? Tentagarria litzateke eredu historikoak, mugen kokalekuak, kultura izaerako mugak eta gisakoak abiapuntutzat harturik azalpen batzuk ematea. Penintsularen erdialdeko hutsunea, esate baterako, "herriak hustu" zirelako tesien aldeko argudioa litzateke (Sánchez Albornoz 1966) islamaren eta kristautasunaren munduen arteko "mortu estrategikoa" justifikatzeko (hori bai, tesi horiek iradokiko luketen eremuan ez baizik eta apur bat hegoalderago). Hala eta guztiz ere, egun bazterturik dago teoria hori, eta ugari dira haren aurkako argudioak (Pastor 1996). Erromaniko aurreko elizen izatea eta kontserbazioa arkitekturaren arkeologiari esker garatutako ereduak aplikatuta frogatu daitezkeela uste dugu, betiere aurreko kapituluan azaldutako elementuen arabera. Hasiera batean ez dakigu zenbat eliza kontserbatu ahal izan diren, baina gure ustez lurralde osoan egon daitezke banaturik kopuru handiagoan edo txikiagoan, ondoko mapa hauetan aurkezten diren IX. eta XII. mende bitarteko elizei buruzko aipamen idatzi ugariak aintzakotzat hartzen baditugu. Kontuan eduki behar da soilik dokumentu idatzietan ageri diren elizak aurkezten direla21, bestelako bitartekoen bidez ezagututako gurtzarako zentroak, esate baterako harpeetako elizak, ez baitira jasotzen mapotan22. Banaketa mota hau sortzen da soilik gurtzarako zentroei buruzko zuzeneko aipamenak kontuan baditugu; herriei buruzko aipamenak askoz ere ugariagoak dira (532), eta kontuan badugu oso litekeena dela herrixka bakoitzeko eliza bat egotea (Pastor 2004: 209-210), pentsa genezake ia ezinezkoa dela eraikitako eraikin kopuru handi horretatik bakar bat ere ez kontserbatzea. Honenbestez, artean zutik geratzen diren Goi Erdi Aroko mendeetako eraikinak aurkitzea da gure helburuetako bat, gero haien ezaugarriak zehazteko eta haien bidez eraikinak eraikitzeko gai izan zen gizarte inguruari buruzko xehetasunen berri izateko. Aztertzen ari garen garaiko historiografiaren gai garrantzitsuenetako bat populazioarena da, gaiari emandako kapitu- 60 luan islatuta geratu den bezala. Hala eta guztiz ere, bistan geratu denez, azaldu ditugun arrazoibide ezberdinak aurkezteko aztarna garrantzitsuenak iturri idatziak izan ziren. Iturri horiek auzoko Bizkaiko eta Gipuzkoako lurraldeak aipatzen dituzten iturriak baino askoz ere oparoagoak diren arren, mugatuak ere badira Arabako lurraldearen kasuan. Egoera hau gainditzen lagunduko duten aztarna material berrien ekarpena egitea da gure asmoa. Arabako Goi Erdi Aroaren azterketa Arkitekturaren Arkeologiatik eta eraikuntza tekniken azterketatik egiten duen lan honek gurtzarako zentroetan du oinarri. Eta zentzuzkoa da hautu horren alde egiteko arrazoien zergatiaz galdetzea. Lehenik esan behar dugu ikerketaren ikuspuntua berria izan arren gara ez dela hain berria. Ikerlari askok aztertu dituzte Erdi Aroko gurtzarako zentroak Erdi Aroko historia, herriak eta gizartea ezagutzeko xedean. Batetik, lurralde motaren azterketaren ikuspuntutik, eliza batean Goi Erdi Aroko atalak ezagutzea esanguratsua da oso, eliza bereizi ondoren inguruan herrixka bat izango zela pentsa baikenezake; eta, esan dezagun, populatutako gune hori ez da beti dokumentu idatzietan aipatzen. Erdi Aroko elizen azterketak jasotzen duen kritiketako bat arkeologia "monumentalizatzeko" arriskua da, gisa honetako eraikinak ezaguturik gizartearen parte bat baizik ez baitugu ikusten, eskuarki gizarte atal boteretsuarena. Hala eta guztiz ere, hau ez da beti egia, aurrerago ikusiko dugun bezala eliza asko eta asko herritarrek berek eraiki baitzituzten eskuragarri zeuzkaten baliabide eskasekin (baina ez beti), oinarrizko ezagutza teknikoak erabiliz, arkitektura hauen soiltasunean islatzen den bezala. Gurearen antzeko ezaugarriak dituzten beste lan batzuetan ere antzeko mugak topatu zituzten; Goi Erdi Aroko Lucca hiriko eraikuntza teknikak aztergai dituen lan batean (Quirós 2002b), egileak adierazten digu erregistro arkitektonikoen molde ezberdinak antzeko modu batez aztertzeko helburua izan arren, egoitza eraikinak aztertzeko zeuzkan datuak eskasak oso zirela arkitekturaren gizarte historia bat egokiro aurkezteko, Ipar Italian egin zen bezala (Brogiolo 1996a). Horrexegatik baliatzen du "izen oneko arkitektura" deitzen duena, bereziki arkitektura erlijiosoa, arkeologia ikerketarako objektu nagusi gisa (Quirós 2002b: 10). 61 23 Hogeita hamarren bat udalerri Paris hiriaren iparraldean. 23 Una treintena de municipios al norte de París. hiago jakiteko, ikus Utrero 2004a: 15-52). Ikuspegi historiko batetik iturri idatziak baliatu dira informazioa lortzeko lehen baliabide gisa, eta liturgiari, elizaren antolamenduari eta lurralde jakin batzuen kristautzeari buruzko azterketak dira nagusi. Azken urteotan berritu egin da Goi Erdi Aroko gurtzarako eraikinak ikuspegi arkeologikoetatik aztertzeko interesa, Artearen Historiaren irizpide idealistak eta formalistak baliatu gabe, gaiaren inguruan argitaratutako lan askok islatzen duten bezala. Halatan, 1989. urtean Aix-en Provencen Erdi Aroko Arkeologiari buruzko Nazioarteko III. Kongresua egin zen, eta ondorioak 1994. urtean argitaratu ziren L'environnement des églises et la topographie religieuse des campagnes médiévales izenburupean (Fixot, Zadora-Rio 1994). Izaera monografikoko lan hau ezinbesteko erreferentzia da Goi Erdi Aroko elizen eta beren testuinguruaren azterketak eskaintzen dizkigun aukera hermeneutikoak aztertzeko orduan. Italiako kasuari dagokionez, 1998. urtean landa eremuko parrokien jatorriari buruzko mintegi bat egin zen, 1999an argitaratua (Pergola 1999). Hartan, lanak hainbat lurralde esparrutara mugaturik, agerian geratu zen zein garrantzitsua den Goi Erdi Aroan espazioa artikulatzen zuten gurtzarako zentroen azterketa egitea, zentrook liturgia, erlijio eta gisako gaietan ere gune nagusiak zirela ahaztu barik. Denboran gertuago, 2000. urtean, Italian 8º Seminario sul tardo antico e l'alto medioevo in Italia settentrionale egin zuten, Le chiese rurali tra VII e VIII secolo in Italia settentrionale gaiari emana, 2001ean argitaratua. Hartan nabarmendu zenez, Ipar Italian landa eremuko Goi Erdi Aroko elizen azterketarako sintesi batez hitz egin ez daitekeen arren, ondo ezagutzen da haien errealitate materiala, eta egitura horiek azterketa sistematikoen xede behar dute izan, hasteko eraikinen deskripzio xehe-xehea eginez, ez baita nahikoa haien forma (oinplanoa, baoak, barne antolakuntza) eta neurrien berri izatea, beharbeharrezkoa baita hormak, zoladurak, teilatuak eta estalkiak, dekorazioak eta balizko "arredo" liturgikoak eraikitzeko teknikak ezagutzea. Funtsezkoa izango da, halaber, hilobietako dokumentazioa (kokalekua, forma, eraikitzeko teknika, tresnak eta gorpuei lur emateko erritoa) eta hilobiek finkamenduko testuinguruarekin zuten harremanaren berri izatea. Argi eta garbi geratzen da gurtzarako zentroak izan direla orain arte Erdi Aroa aztertzeko iturri arkeologiko garrantzitsuenak, eta merezi duela landa eremuko aristokrazien testigantza gisa ere aztertzeak (Brogiolo 2001b). Itzul gaitezen orain elizen eta herrixken azterketaren arteko harremanera. Bizkaian, esate baterako, I. García Camino (2002) adituak behin eta berriz azpimarratzen du gurtzarako zentroak zein garrantzitsuak ziren Erdi Aroko espazioa artikulatzeko orduan, eta beraz, zein garrantzitsua den haien berri zehatza izatea. Besteak beste, erregistroaren parterik handiena (nola dokumentuak hala erregistro arkeologikoak) batez ere elizetan dutela abiapuntua adierazten digu; adibidez, Bizkaian dokumentaturiko 110 kokalekuetatik 104 gurtzarako zentroetatik etorritako hileta izaerako aztarnengatik edo aztarna arkeologikoengatik dira ezagun, baita penintsulako abadia handietako diplometan jasotako aipamenengatik ere. Aipatutako egilearen aburuz egoera hori ez da ausazkoa, baizik eta elizak Erdi Aroan zehar lurraldea nola erlijioaren ikuspegitik hala izaera zibilaren ikuspegitik antolatzeko orduan izan zuen egitekoaren isla da, haren ekoizpen, gizarte eta baita politika arloko prozesuak arautzeko eta kontrolpean edukitzeko saioaren arrastoa (Ibidem.: 169). Egile beraren hitzetan "tenpluak Goi Erdi Aroko paisaian eraikitako elementu esanguratsuenak izan ziren, izen onaren eta boterearen egiazko zentroak" (Ibidem.: 175). Testuinguru horretan gure lanaren oinarrian dagoen iritzia azaltzen du, gure azterketa zutik irauten duten erromaniko aurreko eraikinak aurkitzera garamatzana. Bizkaiko elizen oinplanoak aztertu ondoren eta haien soiltasuna egiaztatu eta gero, honako hipotesi hau planteatu zuen, hau da, oso litekeena dela eraikin soil eta trauskil batzuen oinplanoak, ezaugarri kronologiko esanguratsu gabeak, erromaniko aurrekoak izatea; gure begiek ez zituzten hautemango geroagoko elementu estilistikoek (ate batek, leiho batek) ezkutaturik egongo zirelako "eta azken elementu hauen datazioak oinplanoari eta obra osoari datazio hori bera ematera eraman gaituelako" (Ibidem.: 189-190). Gure atxikimendu osoa duen adierazpen hori da azterketa honetan frogatzen saiatuko garen beste alderdietako bat. Erdi Aroko populazioari emandako beste lan bat, honakoa Gaztelako esparruan, lehen aipatu dugun I. Martín Viso adituarena da (2000). Bertan islatzen duenez, antzinaroko herrixkak aztertu ahal izateko "datu benetakoenak gurtzarako zentroen arkeologia arloan aurkitu behar ditugu" (Ibidem.: 63); Goi Erdi Aroko herrixken sorrerari dagokionez, espazio horietako kulturak eskainitako jarraipenaren tesiaren alde egiten du. Halatan, elizek egoitza izaerako eraikinen kontzentrazioa eragingo zuten, eta herri mailako bilkura guneak izango ziren, baita uztak gordetzeko lekuak eta, jakina, herriak onartutako gurtzarako zentroak ere (Ibidem.: 64). LURRALDE MAILAKO AZTERKETAK ESPAINIAN Araban J. J. López de Ocárizek orain dela ia hogei urte egindako lana da Erdi Aroko eliza batzuen azterketatik abiaturik populazioa aztertzeko saio bakarra (Ocáriz 1988), eta esan dezagun eraikinak Artearen Historiaren irizpideen arabera aztertu zituela. Lan hartan ahaleginak egiten dira Reja de San Millán izeneko dokumentuan aipatzen diren herrixkak herrixka horietan kontserbatzen diren Erdi Aroko elizekin harremanetan jartzeko. Herrixka horien ezaugarriak eraikitako materialen bidez aztertzeko asmoa zuen arren, emaitzak, gure ustez, okerreko abiapuntuak baldintzatuta daude (nahiz eta 63 25 Ikus Bartzelonako Diputazioaren Quaderns científics i tècnics saila. 25 Que puede seguirse en la serie Quaderns científics i tècnics de la Diputación de Barcelona. garaiko testuinguru teoriko orokorraren markoan egiten duen). Egilearen hasierako hausnarketaren arabera, milagarren urte inguruan herrixka horiek dokumentuetan azaltzen diren unean herrixkak oso barreiatuta zeudenez, herrixkak txikiak izaki ez zen arrasto garrantzitsua utziko zuten eraikinak eraikitzeko modurik izango; eta horrek ezinezko bihurtzen du egun haiek ezagutu ahal izatea materialaren ikuspuntutik (Ibidem.: 249-250). Faktore hori kontuan harturik, Europako beste alde batzuetan XI. mende amaieran edo XII. mende hasieran sortu zen erromanikoak gurean beste mende bat geroago izango zuen isla; eta ez herririk ez zegoelako, baizik eta herrixkak oso barreiatuta zeudelako. Arkeologiari esker egun jakin badakigu Goi Erdi Aroko nukleo haiek ez zirela hain txikiak, eta bazutela halako muntako eraikinak altxatzeko baliabideak, Gasteizko Santa Maria katedralean bideratutako indusketen emaitzek argi eta garbi erakusten duten moduan. López de Ocáriz egilearen lanak eraikitako eraikinen eta 1000 eta 1300 urte bitarteko herrien bilakaeraren arteko harreman bat zehazteko egin zuen saioan du meritua. Arabako lurraldeari begira, arkitektura erromanikoaren arrastoren bat duten 250 eraikin bereizi zituen, nahiz eta eraikin horietatik asko eta asko ondorengo garaietan egindako birmoldaketa lanen baitara biltzen direla onartu zuen. Egileak 50 egitura, 40 egitura partzial, 110 portale, 150 leihate eta 70 bataiarri bereizi zituen. Tenplu hauek Lautadan duten dentsitatea da tenplu 1 8 km2-ko, "Europan nekez gainditu daitekeen dentsitatea" (Ibidem.: 250). "Arkitektura homogeneoko" multzo handi honen kronologia eskaintzeko xedean, egileak dekorazioaren gaia eta teknika katalogatuz egin behar dela proposatzen du (eta halako hurbilketa saio bat egiten du). "Reja de San Millán" izeneko dokumentuan aipatutako herrixketako elizetako portaleen kalitatea monasterioari ordaindutako golde-burdinen kopuruarekin alderatzeko saioa egin zuen. Ez zuen datuen bien arteko harremanik topatu, eta egilearen aburuz hainbat arrazoi zeuden horretarako, horien artean "demografiaren egonkortasunik eza, tenpluaren sustatzaileen autonomia, agian artean agintari laikoak izango zirenak, eta batez ere, tenpluen artean paralelotasun kronologiko bat ezartzeko ezintasuna, oraingoz alderatze homogeneoak oro desitxuratzen duena" (Ibidem.: 255). Urriak dira arkeologiaren ikuspuntutik lurralde jakin bateko Goi Erdi Aroko elizak batera aztertzeko saioak. Katalunian aurreramendu handiak egin dira azken hamarraldietan Bartzelonako Diputazioko tokiko Ondare Arkitektonikoaren Zerbitzuko taldearen ekimenari esker, hein handi batean. Aitzitik, azken urteotan garatutako lan garrantzitsuak25 ez du isla egokirik arkitektura multzo horren azterketetan; Kataluniako prerromanikoaren erreferentzia izaten jarraitzen duten obrak aztarna berri gehienen aurrekoak dira, eraikinen errealitate estratigrafiko anitzaz jabetu aurrekoak, esate baterako, X. Barral i Altet (1981) eta E. Junyent (1983) adituen lanak, orain dela hogei urte baino gehiago argitaratuak. 1990. hamarraldian sistematizatzeko saio bat egin zuten, 1995ean argitaratutako lan batean (García de Castro 1995) eta dibulgaziozko izaera handiagoa izan zuten ondorengo beste lan batzuetan (García de Castro, Ríos 1999; García de Castro 2002) islatzen den bezala; horietan baztertu egiten da irizpide dinastikoen araberako eraikinen antolamendu tradizionala, eta sailkapen berri bat proposatzen dute soilik irizpide arkitektonikoetan oinarrituz, Asturiasko erresumako arkitekturaren tipologia aintzat harturik, non funtzioaren xedea eta espazioaren antolakuntza bateratzen diren (García de Castro, Ríos 1999: 54; García de Castro 1995). Hala eta guztiz ere, gure ustez okerra da diagrama estratigrafikoaren bidezko erregistro sistemaren erabilera baztertzea, baliagarria izan arren espresuki baztertzen baitute itxura batean "ulertzen ezinezkoa delako aditua ez denarentzat eta ulertzen zaila profesionalarentzat" (García de Castro 1997b: 150-151). Asturiasen egindako lanei dagokienez, iruzkin bat egin nahi dugu: Asturiasen kontserbatu diren Goi Erdi Aroko eraikinetatik bakar bat da landa eremuko herrixka bateko gurtzarako zentroa. Villaviciosako Santa María de Arrabal tenpluaz ari gara, Castroren iritziz landa eremuko herrixka bateko biztanleen otoiztegi dena; habearte angeluzuzena du eta trapezoide formako burualdea, zurezko estalkia lehenengoan eta kanoi-ganga bigarrenean (García de Castro, Ríos 1999: 55). Gainerako eraikinak obra konplexuak dira, hein handiagoan edo txikiagoan aristokrazia laikoekin edo eliza-aristokraziarekin zerikusia dutenak dira; horietan, dekorazioaren aberastasunak aukera ematen du estilo sorta ezberdinak bereizteko, eta hain zuzen ere estilo horiek hartu dira aintzakotzat eraikin horiei buruz egindako interpretazio gehienetan. Egoera hori gutxienez berezia bada: pentsa litekeenez, gutxienak izango ziren halako munta zuten elizak edo eraikinak; herrixketako gurtzarako zentroak eskuarki eredu apalago baten araberakoak izango ziren, Santa Maria de Arrabal izeneko eraikinaren antzera; eta eskualdeko "txirotasun sekularrak" arkitektura erlijioso garrantzitsuena kontserbatzeko modua izan zuen bezala, herrixkek, beren eliza txikiak berritzeko orduan, ahaleginak egingo zituzten hormak ahalik eta gehien iraunarazten, gastuetan aurrezteko xedean. Gure ustez, ustekabeko handiak emango zituen Asturiasko eliza txikietako estratigrafiaren azterketa sakon batek. Azken urteetan garrantzitsuak dira L. Arias adituak garatutako lanak (1992, 1993, 1995, 1999); horietan Asturiasko arkitektura prerromanikoa aztertzen du haien konposizio sistemak, nola eraikiriko elementuenak hala pinturen bidezko dekorazioenak, zehazten saiaturik. Asturiasko arkitekturari begira modulazio lege batzuk proposatzen ditu, eta horrek aukera ematen dio eraikin batzuk planoan berreraikitzeko dauden aztarnetatik abiaturik (esate baterako, ikus Santa María del Rey Casto eliza –1999: 281-290– eta Liñoko San Miguel eliza –1999: 368-370–). Horretarako plano zehatzak egin dira, baina eraikinak definitzen dituzten sistema analitiko eta geografikoak zehaztu aurretik hormen azterketa estratigrafikoa egitea falta da. Era berean, Asturiasen eraikuntza tekniken bilakaera sistematizatzeko saio bat egiten hasi dira, artean amaitu ez dena. Arkitekturaren Arkeologiatik programatutako ikerketa da, kronologia fidagarria eskaintzen duten eraikin batzuetako materialen eta eraikuntza tekniken azterketatik abiatzen dena. Kasu honetan ere, gurtzarako zentroak dira aztertutako eraikin gehienak (Quirós, Fernández Mier 2001: 371). Orain arte argitaratutakoan argi eta garbi uzten da ezinezkoa dela kro- Lehen ere aurreratu badugu ere, ezin aipa gabe utz dezakegu Goi Erdi Arokotzat jotako penintsulako eraikin asko eta asko aztertzeko eta katalogatzeko orduan Arkitekturaren Arkeologiak berekin batera ekarri duen aldaketa. Ikerketa ildo honek, L. Caballeroren zuzendaritzapeko CSIC-ko taldeak abiaraziak26, paradigma aldaketa bat proposatzen du orain arte bisigodotzat kontsideratutako Goi Erdi Aroko eraikinen multzo batentzat, egile honen arabera 711. urte ondorengo kronologia baitute (Caballero 1994/1995). Berriro ere birdefinizio honetara biltzen diren eraikin gehienak gurtzarako zentroak dira, molde honetako eraikinak aztertzeko gure proposamena sendotu egiten duena. Gure kasu berezia gogoan, bereziki esanguratsua da Caballerok Gaztelako, Errioxako eta Euskal Herriko eliza multzo batekin, horien artean Arabako eraikin batzuk (Aistra, Tobillas), egiten duen ekarpena eta proposamena, bere garaian aztertuko ditugunak. Aipagarria da hark jarraitutako lan eskema, hein handi batean gure ikerketa lanaren aurrekaritzat har daitekeena, estratigrafia erabili baitu azterketa tresna gisa eta estratigrafia baita azterketaren gainerako alderdien ardatz nagusia. CSIC aitzindari duen ikerketa proiektuaren ekarpen garrantzitsuenetakoa da agerian geratu dela aztertu beharreko eraikin bakoitzeko eraikuntza sekuentziaren atal ezberdinak bereizteko beharra, tipologikoki sailkatzen eta datazioa ematen hasi baino lehen. Honenbestez agerian geratzen dira soilik konparaziozko azterketa tipologikoetan oinarritutako azterketek, aldez aurretik ale bakoitzaren kronologia zehaztu gabe konparazioak eginez, sortzen dituzten arazoak. Egin berri dugun gainbegiratuan, ezinbestean gainbegiratu partzial den honetan, agerian geratu da gurtzarako zentroen azterketak garrantzi handikoak direla lehenengo milurtekoaren amaierako gizarteak ezagutzeko. Espekulazioetan ez baizik eta oinarri sendoetan bermatutako ezagutza behar du, une oroko eraikuntza osatzen duten materialen ezaugarriak, haren kokalekua, herriarekiko harremana eta herriek, jaun laikoek edo eliz agintariek sustaturiko elizen arteko ezberdintasunak zehazteko modua eskainiko duena. Horretarako ezinbestekoa da lehen eskuko informazioa erabili ahal izatea, hau da, ezinbestekoa da kontserbatzen diren eraikinak ezagutzea eta zuzenean aztertzea. 26 Manuel Luis Real adituak ere Penintsulako Goi Erdi Aroko arkitektura berrikusteko egindako proposamena (1995); testuingurutik at dauden materialak aztertu egin behar direla azpimarratzen du. 26 Propuesta de revisión de la arquitectura altomedieval peninsular también realizada por Manuel Luis Real (1995), quien hace hincapié en el estudio de los materiales descontextualizados. Lana hemen aurkezten den ikerketaren berezko arrazoibidea baino koordenatu handiago batzuetan kokatzeko, egileak metodo zientifikotzat ulertzen duena azalduz hasiko dugu kapitulu hau. Funtsezko ideia da zeinahi eraikuntza teoriko ingurumen izaerako baldintza batzuen (kultura, biofisika, gizarte, epistemologia, prestakuntza, familia, historia eta beste izaerakoak) eta eraikin haiek sortu zituen izakiaren, hau da, gizakiaren arteko eraginaren ondorio dela. Horrexegatik, inozokeria litzateke baldintza horietatik ihes egiten saiatzea, interesatuak nahi ala ez presente egongo baitira, interesatuaren beraren giza taldearen eredu kognitiboa (Lahitte et alli 1994: 66) osatzen dutelako. Horrekin ez dugu esan nahi oinarri material bakarra ez dagoenik, baizik eta oinarri alda ezin (gauzak modu batean gertatzen dira, soilik modu horretan) honen gainean, anitzak izan daitezkeela onartzeko moduko azalpenak. Irizpide zientifikoak erabiliz errealitatetik ahalik eta hurbilen dagoen ezagutzara iritsi nahi dugu; hau da, ahalik eta zehatzen ezagutu nahi dugu gauza nola gertatzen diren edo gertatu ziren. Zehaztasun maila aztergai den gai motaren araberakoa izango da, eta oso maila garaietara iritsi daiteke matematikak direnean, baina zehaztasun maila hori apalago bihurtzen da giza portaera aztertu behar denean, bolizio edo nahien mende egonik sarri askotan okerrak gertatzen baitira. Zehaztasun mailak handiagoak dira unean uneko giza portaera aztertu dezakegun kasuetan, aztertutako fenomenoaren urrats bakoitzean gertatzen diren prozesuak ikusten ditugunean, nahiz eta zenbaitetan ez diren behar bezain ondo ulertzen parte hartzen duten ekintza askoren sakoneko arrazoiak (eta sarritan haiek bururatzen dituen norbanakoak berak azaltzen ere ez dakienean28). Baina iraganeko giza portaerak ekintza haien emaitzen hondakinen bidez (hau da, arkeologoaren lanaren bidez) aztertu behar direnean, zehaztasun maila askoz ere apalagoekin konformatu behar dugu. Unibertso hauek eragiten dituzten baldintzak zein diren aurkezteko orduan, berriz, apalagoak dira gure ziurtasunak. Eta gure erregistroarekin azalpen koherenteak egiten saiatu behar dugu, ondo itxuratutako barne logikari eusten dioten interpretazioekin, gure diskurtsoa sinesgarria gertatu dadin azaldutako datuen arabera. Horrexegatik, hain zuzen ere, interpretazioak aurkeztu aurreko urratsak ondo azaldu eta argitaratu behar dira, beste hipotesi batzuk datu horien beren arabera formulatu ahal izateko; edo haiek definitzeko egindako urratsen gardentasunari esker, datuak berak bestela interpretatu ahal izateko. Datu arkeologikoaren eraikuntza (diskurtso zientifiko guztiak bezalaxe) indukzioa eta dedukzioa era errekurtsiboan konbinatzen dituen prozesua da; hau da, arkeologoen eraikuntza teorikoak proba eta errakuntza prozesuen bidez mamitzen dira, non indukzioa eta dedukzioa txandakatu egiten diren aztergaiaren eta hura azaltzeko xedean sortutako ereduen artean halako egokitzapen bat lortu arte. Esperientziatik abiaturik hipotesi batzuk osatzen hasten gara, datu gehiagorekin alderatzen ditugunak, eta horretarako aztergai diren kasu berriak hartzen ditugu kontuan, edo dagoeneko azterturik daudenak berriro ere interpretatzen ditugu. Lagin berri hau azterturik berriro ere definitzen dira hasierako irizpideak, berriro ere abian jartzen da hipotesia elikatzeko prozesua, azterketa maila gorago batean ordea, eta horrela gainerakoan. Azken batean, zibernetikan eredu errekurtsibo morfogenetiko, edo berrelikatze positibo, esaten diotena sortzea da kontua, non abiapuntura itzultzen den baina hasierako corpusak zuena baino maila gorago batean, hau da, "N+1" corpusean (Ibidem.: 16-18). Laburbildurik, kontua zirkulu birtuoso bat sortzea da aztertutako fenomenoak egokiro azaltzeko modua izateko, betiere ezagunak diren datuekin bat etorrita. Beraz, arkeologoaren lanaren prozesuak sei urrats egiten ditu, sarri askotan urrats linealak iruditzen zaizkigunak baina egiazki era zikliko batean elkar eragiten dutenak. Ikerketa lan bakoitza kiribil antzeko horren biretako bat baino ez da, non planteatutako galderei egokiro erantzuteko azalpenak sortzen diren, edo galdera berriak sortzen diren. Honako koadro honen bidez azaldu daiteke hori (8. irud.). Ikusten dugunez, lanaren prozesuak ikerlaria behartu dezake ziklo bakoitzaren amaieran aurreko edozein urratsetara itzultzen, ziklo horretan egokiro azaldu ez diren alderdiei erantzuteko; halatan, ziklo berri oso bati ekiten zaio, edo aurreko zikloaren atal bakar bati. Hau azaldu eta gero, datu arkeologikoak aztertzeko, bereziki eraikin historikoen azterketatik etorritako datuak aztertzeko, gure proposamen berezia zen den aztertuko dugu. Ikusiko dugunez, gure azterketarako sistemaren oinarria natur zientzietan dago, eta arkeologoek sarri askotan ahazten dugu hori kultura izaerako fenomenoekin harremanetan gaudenean. Gure lanaren ardatz nagusia den estratigrafiak, azken batean, geologian du oinarri nagusi. Eta moldeen araberako sailkapena, gure argudioen beste alderdi esanguratsua, biologiaren oinarri den taxonomiaren oinordekoa da. Estratigrafia eta tipologia. Informazio arkeologikoa ulergarri egiteko bi modu, zenbaitetan antagonikotzat hartuak baina behar bezala konbinaturik tresna oso baliagarri bihurtzen direnak kultura materiala aztertzeko orduan. Denboraren sekuentziak, batetik, informazio arkeologikoa sekuentzien arabera bereizteko eta ordenatzeko modua eskaintzen digu. Estratigrafiak, bestetik, ordura arte multzo heterogeneoa eta bereizi ezina zenaren sail homogeneoak eta berezituak bereizteko tresnak eskaintzen dizkigu. Sekuentzia lortu eta gero, multzo bakoitzaren (Unitate Estratigrafikoak, Aldiak, etab.) barne ezaugarrien azterketak, moldeen araberako sailkapenak, emango digu beste sekuentzietatik etorritako multzoekin harremanetan jartzeko aukera. Horratx azterketa ildo biak uztartzearen garrantzia. Gure lanaren artikulazioaren lehenengo urratsa eraikin batek bizi izan dituen uneak zehaztea da, hau da eraikinaren eraikuntza sekuentzia zehaztea. Orain dela urte batzuk arte, zehaztapen hau egiteko eskura genituen tresna bakarrak Artearen Historiatik etorritakoak ziren, forma eta estilo izaerako irizpideetan oinarriturik eraikin batean hainbat aldi egon ziren ala ez zehazten zutenak. Kontuan hartu beharreko irizpideek askotan aldez aurretikako azterketa batean zuten abiapuntu, eta ondorioz, obraren atal bat "erromanikotzat", "gotikotzat" edo kasu bakoitzean zegokion moldetzat hartzen zen aipatutako estilo horien araberako dekorazioak edo motibo estilistikoak izatera. Oro har hori horrela izan bada ere, zenbaitetan hormak aldez aurretik zehaztutako estilo izaerako kategoria batean katalogatutako elementuak aintzakotzat hartu gabe aztertu baitira, kontua da hormen azterketa estratigrafikoa baliatu arte ez dela eraikin historikoen errealitate konplexua deskodifikatzeko sistema bat sistematizatu. Gaur egun tresna egokiak ditugu gure garaira arte iritsitako eraikinek bizi izan dituzten uneak behar bezala irakurtzeko. Aipatutako tresnak, estratigrafiak, geruza anitzetan antolatutako izaki gisa eraikitako monumentuen kontzepzioan du abiapuntua, eta behar-beharrezkoa da haien eraikuntza sekuentzia deskodifikatzea historian zehar izandako bilakaera ulertzeko eta aldi berean dokumentu gisa duten balioari eusteko. Europan, batez ere Italia, Espainia eta Ingalaterran, sakon aztertu da gai hau azken urteotan Arkitekturaren Arkeologiaren hazkundeari esker; hala eta guztiz ere, oraindik behar-beharrezkoa da haren oinarriak azaltzea, arkeologo, arkitekto eta arte historialari askorentzat ez baita garrantzitsua obra arkitektoniko baten historia-eraikuntza sekuentzia bereiztea, obra horretan jarduteko edo hura ezagutzeko xedean edozein interbentziori ekin baino lehen. Lehen ere azaldu dugunez, arkitekturari irizpide estratigrafikoak egun ulertzen dugun moduan aplikatzeak E.C. Harrisen lanean (1979) du abiapuntua, estratigrafia geologikoaren kontzeptuak indusketa arkeologikoan aplikaturik; gero zutik irauten zuten eraikinak aztertzeko tresna gisa garatu zen, batez ere Italian. Tresna analitiko honen funtsezko ideia da, Carandiniren hitzetan, "sekuentzia estratigrafikoa, batez ere, denbora erlatiboan ordenatutako ekintzen emaitza materialen sorta dela: 'lehenik hau, gero hura'. Gutxieneko ekintzen esparruan, garrantzitsua 'iragana eta geroa' da, hau da, gertaeren etenik gabeko kateamendua" (1997: 139). Honenbestez, lanaren lehenengo atala ondoz ondo etorritako gertaeren katea osatzea da, non gertaera bakoitza eraikuntza, eraispen edo denbora hiato baten isla den. Sekuentzia erlatibo hori zehaztu ondoren eta irizpide ezberdinen arabera (dokumentazio idatzia, arkeometria, etab.), kate maila batzuei data gutxi gora-behera zehatz bat emateko moduan egongo gara (Caballero 1996: 55); honenbestez, kronologia absolutuak eskaintzen dituen sekuentzia bereiztera iristen gara, eta datatu ahal izan diren elementuen aurrekoak edo ondorengoak bereizirik, maila mugatuak edo ez hain mugatuak bereizten dira. Guri dagokigun kasuan, lehenengo urratsa aukeratutako eraikin bakoitzaren sekuentzia estratigrafikoa zehaztea da; hori egin eta gero, azterketa obra erromanikoaren aurreko aldietara mugatuko da. Une honetatik aurrera, behar-beharrezkoa izango da eraikin bakoitzean bereiziriko aldiak elkarren artean harremanetan jartzea; eta elementuen artean harreman fisikorik ez dagoenez (bereizirik dauden eraikinetan baitaude), azterketa tipologikoaren bidez zehaztuko da hori. TIPOLOGIA Antzekotasunak eta aldeak bereiztean datza azterketa tipologikoaren oinarria, sailkapenak egiteko modu bakarra baita hura. Sailkapenak erabilgarriak izan daitezen, irizpide analitikoetan oinarrituta behar dute. Hau da, mintzaira naturaletik mintzaira zientifikora jauzi egin behar dugu, sistema kognitiboak sortu behar ditugu. Eta hori bi modutan egin daiteke: edo modu zuzenean, mintzaira naturaletik mintzaira zientifikora igaroz, edo zeharka, mintzaira naturaletik deskripzioan oinarritutako sistema batera eginez eta honetatik sistema kognitibo batera (Lahitte 1981: 11-15). Gure lana bigarren aukera horretan oinarritzen da, eta datozen paragrafoetan gure deskripzio sistemak sortzeko gida izan genituen irizpideak azalduko ditugu. Gure azterketa sistemaren funtsezko kontzeptuetako bat da albora utziko ditugula izendapenen ("eliza gotikoa", "leihate erromanikoa" eta beste) adiera monotetikoak29, beren baitan definizio ez zehatzak biltzen baitituzte eta zehaztasun eza horrexegatik konparazioak egiteko sistemen erabilera eragozten baitituzte. Beraz, definizio analitikoak, politetikoak erabiliko ditugu, aztergai den objektua bera osatzen duten ataletan bereizteko prozesutik abiatuta, geroago estatistikaren ikuspuntutik multzo esanguratsuak osatzen dituzten alderdien araberako aldagaien artikulazioak osatzeko. Aldagaien multzo hauek, "cluster"30 deituak, natur zientzietan definituak izan ziren jada ("cluster" direlakoen bereizketa, bitarteko objektiboekin, XX. mendearen erdialdetik baliatzen du natur zientziak; gehiago jakiteko, Sørensen 1948; Hopkins 1957; Araos, Sarmiento, Monasterio 1971), eta taxonak definitzeko erabiltzen dira, grafoen teoriari jarraiki (Lahitte, Frangi 1979: 118-119). Lan sistema honen funtsezko ideietako bat da berezitasunek edo ezaugarriek, berex harturik, ez dutela diagnosia egiteko baliorik31. Aldagaien arteko barne harremanak dira kategoriak bereizteko modua eskaintzen dutenak. Ildo honetatik, funtsezkoa da edozein osaera-elementu bereizgarri gisa kontuan edukitzea, eta argi eta garbi edukitzea ezinezkoa dela aurreikustea zein bereizgarri edo bereizgarri multzo den bereizle edo aldagai. Horrexegatik, hain zuzen ere, aztertutako Tipologien osaerak eta estratigrafien zehaztapenak, itxura batean kontrakoak ematen duten arren, puntu komunak dituzte, eta errealitate materialari era osagarri batean hurbiltzeko modu bi dira. Moldeen osaera, Mannoniren hitzetan, "ezaugarri esanguratsu berdinak dituzten manufakturen taldea" bereiztean datza (1989: 647-648; guk egina da itzulpena). Horixe da, azken batean, eraikin bat, zorupeko aztarnategi bat edo eremu geologiko bat estratigrafiaren ikuspuntutik aztertzen dugunean: ezaugarri esanguratsu berberak dituzten baina aldi berean inguruko elementuenak ez bezalako elementu multzoak definitzen ditugu. Eraikin beraren ezaugarri guztiak identifikatzeko eta mailetan sailkatzeko modua izango bagenu, eta prozesua beste eraikinetan errepikatu ahal izango bagenu, aldagai multzoen arteko korrelazio esanguratsuak zehaztu ahal izango genituzke, hau da "moldea" edo "tipoa" osatzen duen hori zehaztu ahal izango genuke. Halatan, itxura batean bestelako bideak egiten dituzten prozesu bi nola errealitatea ataletan deskonposatzen duen, eta ondoren, esanguratsu diren ezaugarri sorta batetik abiaturik, multzo homogeneotan berrosatzen duen prozesu analitiko bakarraren isla diren. Bide biak (tipologikoa eta estratigrafikoa) izango lirateke geure sistema analitikoak, eta biek deskribatzen dituzte harremanak. Batak harreman fisikoak deskribatzen ditu, zuzeneko harremanarekin (estratigrafia): honetan, denboraren sekuentzia islatzen du sistema kognitiboak, hau da, errealitate diakronikoak aurkezten ditu. Bestean (tipologia) formaren izaerakoak dira harremanak, zeharkakoak izan daitezke (analogia, berdintasuna, kidetasuna, etab.) eta errealitate sinkronikoak islatzen dituzten sistema kognitiboak bereizteko aukera ematen dute32. "Molde" edo "tipo" bi eraikin berera biltzen badira, balioa erantsia da, eta tipo horietan zein den lehenagokoa eta zein geroagokoa bereizteko funtsezko lana eskatzen digu. Eta molde batzuk ez baina beste batzuk partekatzen dituzten eraikinak kateaturik, sekuentzia bat artikulatu dezakegu lurralde mailan, azken batean dendrokronologiak zuhaitzen hazkundeeraztunekin egiten duen gauza bertsua eginez. KRONOTIPOLOGIA Zehaztu berri duguna praktikara eramateko metodoa dagoeneko luze eta zabal aplikatu da arkeologian, batez ere Arkitekturaren Arkeologian, eta Kronotipologia izenaz ezagutzen da. Gure prozesu analitikoaren oinarrian dagoen azterketa kronotipologikoaren tradizioak Italiako azken hogeita hamar urteetako arkeologia klasiko ostean ditu sustraiak, azken hamarraldiko AAIT-ren eskarmenduak eragindako formulazio berriekin, batez ere Gasteizko Santa Maria Katedralean garatutako lanari esker (Azkarate 2002d). Kronotipologiak arkitekturaren azterketari egin zion lehen ekarpenetako bat izan zen sekuentzia estratigrafiko erlatibo bateko elementu batzuei begira eta haien ezaugarri tipologikoak aintzat harturik kronologia fidagarriak lortzea. Aurreneko azterketak kulturaren ikuspuntutik homogeneoak ziren lurraldeen baitako ateak eta leihoak aztertzera bideratu ziren; zeramikak zorupeko estratigrafia datatzeko elementu gisa jarduten duen bezala jardungo zuten baoek arkitekturan (Ferrando 1989: 652). Azterketa mota hau 1975. urteaz geroztik garatzen ari dira Italian, eredua ondo sustraituta dago aipatutako herrialdean, eta haren aplikazioaren adibideak ez dira atzokoak (Gobbato 2001; Quirós, Gobbato 2004: 195). Tresna kronologiko aski zehatza da eskualde batzuetan, horietan ohikoa baita kronologiak zehazteko erreferentziak aurkitzea bao sailei erreparatuta34. Adibide aipagarrienetako bat, azterketa sakona delako eta baoak aztertzeko egindako proposamen batzuen teknika berria delako, Sienako Jauregi Publikoan egindako lana da (Gabrielli 1996); lan hori AAIT Santa Maria Katedralean garatzen ari zen lanaren aldi berean garatu zen, eta hein batean antzeko neurriak planteatu ziren bietan eraikin konplexuetan azterketa kronotipologikoak egiteko orduan (Azkarate 2002b; 2002d). 76 kronologiko bihurtzen ditu "etxearen begi eta aho" hauek; areago kontuan baldin badugu eraikin guztiz apaletan ere garaiko modari jarraiki zitzaien artisau espezializatuek egindako ate guztiz duinak aurki daitezkeela, jabeak bere buruaz eman nahi duen irudia kanpoko aldean islatuz (Ferrando 1989: 652). Hala eta guztiz ere, baoen azterketa xehearen irismenak baditu bere ageriko mugak jatorrizko baoak kontserbatzen ez dituzten edo halakorik ez duten eraikinetan, eta horiek datatzeko bitarteko honetatik at geratzen dira. Horrek beste aztarna mota bat, aztarna orokorrago bat, aztertzeko beharra planteatzen du, sail kronotipologikoan zehazteko xedean eraikina sailkatu ahal izateko. Bide emankorrenetako bat, aurrekoaren aldi berean garatzen dena (batez ere Italian eta ISCUM institutua sustatzaile nagusi gisa), eraikitzeko tekniken azterketa da. Azterketa mota hau mundu klasikoari emanak zeuden arkeologoek abiarazi zuten, esparru horretan sortu baitziren aurreneko kronotipologiak, eraikitzeko tekniken azterketan aurreranzko urrats nabariak eginez; hala eta guztiz ere, N. Lambogliak salatzen zuenez, sail horiek soilik forma izaerako irizpideetan oinarrituak eginak ziren, eta beraz, behar-beharrezkoa zen estratigrafia hartara jasotzea. Bestalde, azterketa klasikoak funtsean izen oneko arkitekturaren azterketan oinarritzen ziren, eta beraz, ezinbestekoa zen eraikin ez monumentalak ere aintzakotzat hartzea eraikitakoak era orokorrago batean ulertzeko. Eta multzoak "bereizgarri kopuru handienean oinarritutako eskualdeko sailkapen historiko tipologikoaren araberako sailkapen baten xede izan behar zuen, eta ez hainbeste hormaren itxura formalaren araberakoa sailkapenaren xede" (Mannoni 1976: 291; guk egina da itzulpena). Oinarri hauetan egokitu zen lehen aipatutako eraikitzeko tekniken Atlasak sorrarazi zituzten eta formetatik harantzago alderdi teknikoak aintzakotzat hartzen dituzten irizpideen araberako horma moten sailkapen batzuk bereizteko azterketen tradizioa. Horrek aukera ematen du hormak eraikitzeko beharrezkoa den lanaren antolamendu motaren araberako paramentuak bereizteko, eta hori aurreramendu handia da obra hauek sortu zituen gizartea bera ulertzeko orduan. Ikerketa ildo honek, besteak beste, T. Mannoniren (1976, 1994a, 1997) eta ISCUM institutuko laguntzaileen (Cagnana 1994, 1996, 1997; Boato 1997), G. P. Brogioloren (1994, 1996b), G. Bianchiren (1995) eta R. Parentiren (1987, 1988, 1992, 1994a, 1994b) lanetan islatuak, orientabide aldaketa bat ekartzen du eraikitzeko tekniken azterketan, eta azterketaren erdian arkitektura izaerako edozein jardunean islatzen diren gizarte eta teknika edukiak ipintzen ditu, ekoizpenaren historiaren terminoetan berregokitzeko (Quirós 2002b: 9). Espainiako kasua oso bestelakoa da, artean oso urrutira gaude Italiako eskarmentu handi horretatik. Arkeologia klasikoaz geroztik gaur egun arte mantendu den tradizioa dago, eta tradizio horretan antzinaroko eraikitzeko materialen eta tekniken azterketa sorta garrantzitsua egin da, nahiz eta azterketa horiek ez dauden Harrisek eta Carandinik (Bendala 1992; Bendala, Roldán 1999; Rodá 1994) garatutako irizpideen araberako estratigrafiaren aldez aurreko formalizazio batetik abiaturik eginda. A. Miyares adituaren lana da (1986) Erdi Aroko munduari begira kronotipologia bat osatzeko lehen saioetako bat. Saio hau Asturiasko eraikin erromanikoetan egin zuen, eta kronologia ezagunak dituzten baina eraikuntza aldiak egokiro identifikatuta ez dituzten eraikinak sailkatu zituen. Asturiasen ere, J. A. Quirós adituak Oviedoko hirian Italiako tradiziotik etorritako ildoen arabera egin zuen saioa da (1994: 148-149) baoen kronotipologia sortzeko adibide goiztiarra. Soilik Sevillakoa da koadro kronotipologiko fidagarriak sortzeko aukera eman duen adibide bakarra (Tabales 1997; 2001: 55-69), hartan ondo datatutako bao eta estekaduren tipologia bereizten baita; estekadurenen koadroen kasuan, aldez aurretik zehaztutako sailkapenak baliatzen dira, toki mailan erabilgarritasun handikoa den hormen muga kronologikoa eta katalogazioa barne. Gure lanean erabilitako metodologiaren lehenengo erreferentzia AAIT-ren esperientzian aurkitu behar da, batez ere Gasteizko Santa Maria Katedralean garatutako lanean (Azkarate 2002d; Azkarate 2002c). Kasu honetan eraikin osoaren ezaugarri formalak eta ezaugarri tekniko-tipologikoak identifikatu ziren, haien banaketa kartografiara jaso zen eta elkarri eragiten zioten ezaugarrien kasuan konbinazio motak bereizi ziren. Gisa honetan, eraikinaren baitan aldiak edo garaiak zehazten zituzten aldagai edo "cluster" multzoak egiaztatu ziren. Gure ustez lanerako estrategia hau, eraikin konplexuetako azterketa bereziak egiteko ahalmen handia erakutsi duena, eraikin multzoak aztertzeko ere erabil daiteke beharrezkoak diren zuzenketak egiten baldin badira. LAN PROZESUA Gure lan sistemak erregistro arkeologikoa aztertzeko prozesu bi biltzen ditu bere baitara, txandaka baliatzen direnak; lehenengo urrats batean aztertutako objektu bakoitzak dauzkan ezaugarriak deskribatzen ditugu, baita ezaugarri horiek beren artean nola artikulatzen diren ere. Hori egin eta gero, ezaugarri multzo horiek testuinguru jakin batera biltzen ditugu, maila bi dituen testuingurura: testuinguru estratigrafikora, fisikora, eraikin beraren errealitate diakronikoekin, eraikin bakoitzaren kronologia erlatibo bat zehazteko modua eskaintzen diguna. Eta beste testuingurura, honakoan maila sinkronikoan, beste eraikinetan dauden molde bereko ezaugarriak multzotan bilduz. Testuinguru mota bi hauek, beste tresna analitiko batzuekin konbinatuz, aukera ematen digute, ahal den neurrian, gizarte ekoizleak aztertzeko azterturiko produktuak sorrarazi zituenaren barne logikari jarraiki. Honenbestez iristen gara gure ustez oso garrantzitsua den puntura: lehen adierazi dugun bezala, Unitate Estratigrafikoak bakartzen ditugunean elkarren artean harremana duten bi elementu edo gehiagoren arteko ezberdintasunak bereizteko prozesuari jarraitzen gatzaizkio. Ezaugarrien identifikazioak eta kokalekuak irizpide objektiboagoak eskaintzen ditu horretarako, eta "biluzik" uzten ditu ekintza unitate jakin bat (hau da, UE bat) osatzen duen elementu multzo bat aukeratzera eraman zuten prozesuak. Honek, bistan da, ahalik eta ezaugarri kopuru handiena erregistratzeko beharra du premisa, eta ezaugarri horietako batzuk baliagarriak izango dira tipologiak osatzeko, baina beste asko eta asko ez. Eskualde mailan ezaugarri mota jakin bat azterketa maila bakar batean ere ez dela esanguratsua argi eta garbi dagoenean baizik ezin izango dira aldagai horiek baztertu35. Era berean, gerta daiteke ezaugarri sorta mugatu baten azterketa nahikoa esanguratsua gertatzea eta ikerketa jakin batzuk unibertso mugatu hori oinarritzat harturik aurrera eramatea. Maila teorikoan bederen, isolatu daitezkeen aldagai guztiak izan daitezke baliagarriak, baina praktikan aldagaien multzo gutxi gora-behera murritz batek baizik ez du diagnostikoa egiteko balio izango. Gehienak baliagarriak izango dira eraikin beraren barruko estratigrafia ulertzeko, baina soilik batzuek balioko dute kronologia absolutuak zehazteko eta lurralde mailako azterketak egiteko; hau da, adierazle kronologiko gisa erabiltzeko. Adibidea: oinarri eta kapitelen profil jakin batzuk soilik eraikinaren mailan erabili ahal izango dira, ez baitira beste eraikinetan errepikatzen (plantilak gutxi erabiltzen zirelako eta forma mota hauek imitatzea zaila delako). Hala eta guztiz ere, berriro ere esan behar dugu ia ezinezkoa dela definitu daitezkeen ezaugarri guztien azterketa xehe-xehea egitea, azterketa mailan behera egiten dugun heinean ia azkengabea baita balizko aldagaien kopurua, batez ere eremu mikroskopikoaren esparrura iritsi nahi badugu, eta hori, bistan da, ez da batere errentagarria. Horrexegatik bahetu egin behar da, gainditu behar ez den marra bat egin behar da, azterketaren arabera han edo hemen ipiniko duguna. ALDAGAIEN DEFINIZIOA Eraikitzeko teknikak aztertzeko orduan badira oso erabilgarriak diren sailkapen batzuk, Italian arrakastaz baliatzen dituztenak. Ezagunenak T. Mannonik (1997) eta R. Parentik (1987; 1988) alderdi teknikoak eta formalak oinarri harturik egindako sailkapenak dira. Zoritxarrez, gure kasuan ez litzateke oso erabilgarria sistematizazio horiek aplikatzea, gurean bestelakoak baitira baldintzak. Sailkapen hauek gurean alferrikako egiten duten arrazoi batzuen artean dago aztertutako eraikin guztietan harrizko materiala bertako substratutik atera izana eta horiek trauskil landuak egona (harlanduzkoak izan ezik). Eta arrazoi horrek eraman gaitu batez ere alderdi teknikoetan oinarritutako sailkapen berezi bat egitera. Kontuan eduki behar da, esate baterako, harriaren aldagai horrek baldintzaturik, eraikitzaile berak eraikin bi egin zitzakeela estekadura guztiz ezberdinak erabiliz, Arabako espazioren baitan non zegoen. Halatan, formaren ikuspuntutik alde handiak dituzten estekadurak bereizten dira, baina teknika beraren koordenatuetara biltzen dira. Baina eraikin bat ez dute soilik hormek osatzen; eraikinek, gainera, dekoraziozko elementuak eduki ditzakete, sarri askotan eskematizatzen zailak diren elementuak. Aldagai mota hauek lagungarriak izan daitezke teknika "konplexuak" bereizi behar ditugun kasuetan muga kronologikoak zehazten laguntzeko (Mannoni 1997: 15-2436), teknika hauek denbora tarte handia hartzen baitute. Hala eta guztiz ere, jakin badakigu Aitzitik, izen oneko arkitekturan sarri askotan nahasten dira eraikina lehen mailako adierazle kronologiko bihurtzen duten hainbat faktore. Eustormak, batez ere landa eremuko elizetan, proportzio handi batean daude teknika konplexuen arabera, igeltseroen tekniken arabera, altxaturik. Baina aldi berean dekoraziozko elementuak (portaleak, leihoak eta gisakoak) izaten dituzte, eta horietan beste mota bateko teknikak hautematen dira, beste langile espezializatuago batzuek esku hartu ahal izan dute. Dekoraziozko elementu hauek ikusizko eta teknika arloko informazioa eskaintzen dute, eta deskodifikatu egin daitezke ezaugarri gisa baliatzeko. Deskodifikatze lan hori eskematizazioen bidez egin daiteke, edo marrazki nahiz argazkien bidez, ikusizko antropologiak sailkapenak eta tipologiak bereizteko orduan baliatzen duen antzeko prozesu bati jarraiki (Garavaglia, Menna 199838). Oinarrizko kontua da irudiak berez zeinu konbentzionalak izan daitezkeela, deskripzio eta karakterizaziorako elementuak eskain ditzaketela. Ez dugu ahantzi behar lan honen helburuetako bat adierazle kronologikoak lortzea dela. Eta arlo horretan teknika konplexuak oso adierazgarriak ez baldin badira, zentzuzkoa da eraikinak osatzen dituzten beste ezaugarriak aintzakotzat hartzea, kronologiak mugatzeko aldagai zehatzagoak bilatzea. Honenbestez, kontua 'konstanteen' 'aldagaiak bilatzea' da, hau da, estandarrak ez diren elementuen baitan egonik, sailetan errepikatu daitezkeen ezaugarrien aldagaiak (dekoraziozko xehetasunak, tresnen ukituak, etab.) bilatzea" (Gabrielli 1996: 18-19; guk egina da itzulpena). Halatan, isurialde bitan bana daiteke azterketa: batetik, teknika jakin batzuen arabera eta ezaugarri jakin batzuekin (forma, dekorazio eta beste izaera batzuetakoak) eraikiriko eraikin moten definizioa. Bestetik, tekniken azterketak denboran zehar segida izan zuten eraikuntza arloko tradizioak utziko dizkigu agerian; horrek aukera emango digu aztertutako gizarteetako gizarte egituren, alderdi ekonomikoen eta besteen iraupen eta aldaketa prozesuen berri izateko. Kontuan izan bedi, gure kasuan, ez direla seriean ekoitziriko objektuak. Eraikin bakoitza unicum edo bakarra da, errepikatu ezina; beraz, mota bat eta beraren baitan hura egiteko langilearen trebetasun, gustu eta besteen araberako elementuak biltzeko orduan, kontu handiz ibili behar da. Baina aipatutako langileak bururatutako prozedurak ikaskuntzaren ondorio dira, tradizioan sustraituriko ikaskuntzaren ondorio, errepikatu egiten diren eta hein batean automatizatu egiten diren jardueretan oinarritua, eta jarduera horiek isolatu eta sailkatu egin daitezke. Honenbestez, bide honetatik egiten du proposatzen dugun lanak: estratigrafia hobe ulertzeko aukera emango duten tresna berriak garatu nahi ditugu adierazle kronologiko fidagarriak eskainiz, baita iraganeko gizarteak ezagutzeko interpretaziorako tresnak ere. Azterketa mota honek eskaintzen dituen datuen egungo kalitateari buruzko azken kontsiderazio bat egingo dugu, beharbeharrezkoa gure iritziz. Orain dela urte batzuk T. Mannonik adierazten zuen "kronotipologiak, metodo induktibo guztiak bezala, artean ez daudela koadro zurrun eta behin betikoak eskaintzeko moduan, baina obra baten mota ezberdinak denboran banatzeko helburua dutela, baita mota bakoitzaren benetako kasuistikatik post quem eta ante quem terminoak azpimarratzeko ere" (1997: 24, guk egina da itzulpena). Ikerketetan hogei urte baino gehiago eman ondoren hori baliagarria baldin bada Italian, halaxe baitio azterketa hauen sustatzaile nagusiak, ezinbestean pentsatzen dugu geure egoera ezin dela oso bestelakoa izan. Zorionez, denbora horretan garatutako teoriak eta tresnak dauzkagu eskura, baita AAIT-k eraikitako ondarea aztertzen emandako hamarraldi bateko baino eskarmentu handiagoa ere. Baina oraindik ahalegin garrantzitsua egin behar erabilera orokor samar gisa baliatu daitezkeen koadroak osatzeko, toki esparru jakin batzuetan ez bada39, hauetan informazioaren kalitateak aukera ematen baitu zehaztapen kronologiko oso zehatzak lortzeko. Tokian tokiko lanak gurea bezalako eskualde esparruko lanekin bateratuz, espero dezagun geuk ere errepikatu ahal izatea "il processo di definizione tipologica delle murature riveste, nell'Archeolo- Arabako erdi aroko arkitektura aztertzeko gaur egun arte erabili diren irizpideak, ikusi dugun bezala, dekorazio estiloen azterketen zordun dira; dekorazio estiloak fosil zuzendari bakarrak izaki, elementu jakin baten presentziak edo absentziak zehazten du aztertutako obra une batean edo bestean kokatzeko. Eta horrek paralelotasunak bilatzera garamatza egindako konparazioak "egiaztatzeko" xedean. Horrek harreman estua du interpretazio hauek dokumentu iturriekiko duten mendekotasunarekin, sarri askotan modu bakarra baita estilo sail bateko ale bat datatzeko, eta hartatik abiaturik datatzen baitira gainerakoak (Caballero 2002: 86). Lan ildo honek zaildu egiten ditu konparaziozko metodoetan oinarritutako sistematizazioak, azterketa sistema berera betiere izaera bakarra ez duten elementuak biltzen baitira. Eta hori lortzeko egun tresna berri batzuk dauzkagu eskura, eraikinetako hormetan islatzen den ekintza bakoitza bakartzeko modua ematen digutenak, obrak denbora zehar bizi izandako gorabeherak islatzen dituen antolamendu diakroniko batean artikulaturik (hormen azterketa estratigrafikoa). Eraikin baten historiaren (ber)eraikuntzak, kasu konplexu batzuetan unitate sail oso luzea izan daitekeenean banatuta, ulermen orokorra eta gaitasun hermeneutikoa diskurtso historiko koherente bat sortzeko ezgai diren ezin konta ahala pasarte txikiz osaturiko multzo nahasi batean galtzeko arriskua dakar berekin batera. Arrisku honen berri zehatza eman zuen A. Carandinik (1997: 134-142), eta lan arkeologikoa ondoz ondo etorritako une bitan banatzen du; gu ideia horri jarraitzen gatzaizkio bide egokia horixe dela deritzogulako, AAITren urteetako eskarmentuan interpretaziorako oso baliagarria dela agerian geratu baita. Arkeologiaren jardunaren bi une nagusi horiek Identifikazioa eta Dokumentazioa dira lehen azterketa mailan, eta Narrazioa eta Argitalpena goragoko interpretazio mailan. Identifikazioa eta Dokumentazioa Ondorengo konponketek eta obrek ezkutaturiko egituren morfologia identifikatzea eta bakartzea ditu helburu nagusi (Parenti 1985; Brogiolo 1988a). Ondoz ondoko interbentzio horien identifikazioa atal homogeneo batzuk –Unitate Estratigrafikoak (U.E.)– aztertuz egin daiteke; atal horiek eraikitzeko borondate bakarraren isla dira eta gehienetan material berdina erabiliz, tresna berdinekin eta funtzio zehatz batzuk betetzeko eraikiak izan dira, eta gainera elkarren arteko harreman estratigrafikoak zehazten dituzte. 82 deskribatu eta erregistratu behar dira, eta horretarako fitxa analitikoen eredu berezi batzuk erabiltzen dira; ezinbestekoa da, halaber, oinplanoa, altxaera eta, behar izanez gero, baita sekzioa ere identifikatzea. U.E.ak identifikatu eta gero, elementuen arteko harremanen irakurketan oinarritzen da azterketa, eta horrek aukera ematen du eraikinak bizi izan dituen interbentzioen sekuentzia interpretatzeko. Prozesu honetan funtsezkoa da identifikatutako ekintza ezberdinen arteko harreman fisiko guztien balorazio osoa egitea, denbora izaerako harremanak beren osotasunean bereiziko badira. Eraikin bat osatzen duten ekintza mota ugariak funtsean multzo handi bitan banatu daitezke: ekintza "positibo" deituetan (erantsitakoak, itxiturak, altueran goratutakoak, betegarriak, etab.), eta ekintza "negatibo" deituetan (hausturak, ebakiak, eraispenak, abandonuak...), eta bietatik edozeinek multzoaren atal handiagoa edo txikiagoa har dezake; azterketak identifikazio zuzena egitea du funtsezko helburuetako bat. Lanaldi honen helburu nagusia eraikinaren bizitzan zehar gertaturiko interbentzio edo gertaera bakoitza, hau da, U.E. bakoitza, isolatzea eta sekuentzia batera biltzea da, euren ezaugarriak eta materialak deskribatuz; gisa honetan, multzoaren estratigrafia sekuentzia erlatibo bat zehazten da, zenbaitetan absolutua ere gertatzen dela oso zehatza izateagatik. Narrazioa eta Argitalpena Sekuentzia estratigrafiko bat osatzeko unean ekintzek ordena erlatibo batean duten lekua zein den da garrantzitsua, hau da: b baino lehen a gertatu zen, eta b eta gero c. Honenbestez, kontua ekintza bakoitzaren lehena eta ondorengoa zehaztea da. Baina aztarnategi bat (gure kasuan eraikin bat) egokiro ulertzeko ez da nahikoa atal txikien arteko artikulazioa ezagutzea, organismo bat bere zelulen azterketa indibiduala eginez ulertuko ez litzatekeen moduan. Ezinbestekoa da organoak eta euren arteko barne harremanak ondo aztertzea, azterketa maila gorago batean baitaude. Honenbestez, aztarnategi mailan narrazio bat (Carandiniren hitzetan 1997: 134142) osatu dezagun, ezinbestekoa da elementu txiki horiek azterketa maila gorago batean artikulatzea. Izan ere, horiek aintzat harturik azaldu ahal izango dugu ondo eta garbi eraikinaren eraikuntza historia, eta horietan ikus daitezke azterketa honek interpretatzeko ematen dituen aukerak. Azterketa mailakatzeko hainbat proposamen daude, eta identifikatzeko eta dokumentatzeko lana modu exekutiboago batean egiteko ez ezik (Brogiolo 1988b; 1988a: 15-20; 33-34; Parenti 1995: 325-326) sintesi mailak ezartzeko egiten dira proposamen horiek aztarnategi bateko estratigrafiaren artikulazio oro har konplexua modu egoki baten ulertzeko (Caballero 1995: 43; Carandini 1997: 139-142; Azkarate 2002c: 113). Gure kasuan AAIT-k azken urteetan garatutako lan ildoari, Faron (Portugal) izandako Arkeologiari buruzko IV. Kongresuan aurkeztutako lan batean laburbildutako ildoari, jarraitzen gatzaizkio (García Gómez, Plata, Solaun 2005). Proposamen honen arabera, nahitaezko identifikazioa egin eta gero, ondoz ondo etortzen diren bi lan egin behar dira: Erregistroa eta Sintesia; kasu bietan, aldi berean, atal bi daude, alfanumerikoa eta grafikoa. Gure azterketaren funtsa eraikinen errealitate materialean aurkitzen dugu, haiei buruz kontserbatzen den informazio idatzian baino. Hala eta guztiz ere, oso garrantzitsua da dokumentu iturriek gure lanari egiten dioten ekarpena, eta esan dezagun ikerketaren hiru aldi nagusietan erabiltzen direla: miaketan, eraikinen azterketan eta datuak interpretatzeko orduan. DOKUMENTU ITURRIAK ETA MIAKETA Bisitatu beharreko eraikinak bereizi behar ditugunean erabiltzen ditugu lehenengoz dokumentu iturriak. Lehenengo premisa zen 1200. urtea baino lehen dokumentaturiko guneetan (herrixka, hiribildu, monasterio, etab.) zeuden eliza guztiak aztertu behar genituela, hormen irakurketa azkar bat eginez. Kontserbatu den dokumentazio osoan Arabako herri bati buruzko aipamenik identifikatzea ia ezinezkoa izaki, geure lurraldetik hurbilen dauden eskualdeetan sortutako iturriak baliatzeko erabakia hartu genuen, horietan biltzen baitira interesatzen zitzaizkigun erreferentzia gehienak. Lanaren aldi honetan 1200. urtea baino lehen populatutako herrixken presentzia egiaztatzea baizik ez zitzaigun interesatzen. Beraz, herri bati buruzko aipamenik txikiena edo zeharkako aipamenik izatera, nahikoa zen geure datu-basera jasotzeko. DOKUMENTU ITURRIAK ETA ERAIKINEN AZTERKETA Lehen azterketan aukeratutako eliza guztiak bisitatu ondoren eta erromaniko aurreko obren aztarnak aurkezten zituztenak bereizi eta gero, gure lanaren bigarren aldian xehexehe aztertu genituen bereizitako eliza guztiak. Lan honetan batez ere estratigrafiaren sekuentzia erlatiboa osatu genuen, eta sakon aztertu genituen Goi Erdi Aroko aldiak ikuspuntu material eta tekniko batetik. Aldi hauetako kronologia zehaztea da kezka handienetakoa, data zehatzik gabe zaila baita azterketa teknikotik harantzago egitea. Kronologia zehazteko orduan gure lanaren aldi honetan ez genuen datazio absolu- Horrexegatik, hain zuzen ere, geure eraikinak datatzeko lagungarri den dokumentazioan egiaztatu egin behar dira herrixkei eta elizei buruzko lehen aipamenak, eta ahal denetan erreferentzia mota biak aztarnategia aztertzean topatutako eraikuntza errealitatearekin jarrai behar dira harremanetan. DOKUMENTU ITURRIAK ETA DATUEN INTERPRETAZIOA Bukatzeko, gure lanean dokumentu iturriak erabiltzeak ondorio garrantzitsuak ditu datuen azken interpretazioa egiteko orduan. Erabilitako iturriak aurreko kasuetan erabilitako berak ziren, baina era askeago batez erabili genituen egun elizak dauden herrietako Goi Erdi Aroko aipamenak identifikatzera mugatu ez ginelako; kasu honetan aipamenen miaketak herri hustuak eta eliza desagertuak hartu zituen, eta egun eskura dauden datuak kontuan harturik, Arabako Goi Erdi Aroko eraikuntzaren errealitatearen kartografia fidagarri samar batera iristen saiatu ginen. Dokumentu iturriak eta azterketa arkeologikoen emaitzak aintzakotzat harturik, etorkizunerako azterketa proposamenak egin nahi dira ikerketa ildo berriak zabalduz. ERABILITAKO ITURRIAK Askotan esan izan da urriak direla Arabako lurraldean Goi Erdi Aroko iturri idatziak, nahiz eta Gipuzkoa eta Bizkaiko lurraldeetan baino gehiago diren. Hala eta guztiz ere, eta Katalunia bezalako beste lurralde batzuekin alderatuz gero aipamenak urriak diren arren, gure irismenetik oso urrutira dagoen lana da erreferentzia guztiak biltzea, eta gainera hori ez da lan honen helburua. Hala eta guztiz ere, bila ari ginen aztarnen izaera kontuan izanik, soilik Arabako herri populatuei buruzko aurreneko aipamenen identifikazioa egitera mugatzen ez zena baizik eta baita gurtzarako eraikinak hautematera ere, behar-beharrezkoa izan zen gure lurraldeari buruzko dokumentu erreferentzia garrantzitsuenak zuzenean eta xehe-xehe berrikustea. Eskuarki inguruko lurraldeetako monasterioetan sortutako kartularioak dira, monasterio horien interesak Arabako lurraldera ere iristen baitziren. Horratx kontsultatutako erreferentzien zerrenda Gure azterketan egin behar izan genuen aurreneko urratsa, lan egiteko lagin bat lortzea izan zen. Horretarako Araban eraikiriko errealitatea berrikusteko prozesuari ekin genion. Halatan, lurralde mailako miaketa bat egingo genuen lagin esanguratsu bat edukitzeko, esanguratsua baina ikerketaren garapena eragotziko ez zuen bolumenarekin. Laginaren ezaugarri bereziak kontuan harturik, baliatu beharreko irizpideak egokitu behar ziren, ohiko gainazalen miaketa tradizionala bazterrera utzirik. Kontua ez zen aztarnategi berriak aurkitzea, baizik eta aztarnategi ezagunetan (zutik dauden eraikinetan) egitura horiei emandako datazioen aurreko aldiak hautematea. Zero kotaz azpiko aztarnategiez ariko bagina, adibiderik gertuena izango litzateke zundaketa selektiboak egitea kronologia jakin bateko estratigrafiak hauteman arte. Miaketetan egun erabiltzen diren teknikak, nagusiki paisaiaren arkeologiara biltzen direnak, 1960 eta 1970 bitartean sortutako New Archaeology deituaren kutsu positibistan oinarritzen dira. Azken hamarraldietan urrats handiak egin dira esparru honetan, eta nola teknikak hala helburuak berritu egin dira, batez ere britainiarren eraginari esker; lana desagertutako aztarnategiak (herri hustuak) eta abandonatutako egiturak ezagutzera mugatzea da haren ezaugarri garrantzitsuene- Testuinguru honetan kokatu behar dugu zutik kontserbatutako arkitektura miaketa arkeologikoaren helburutzat hartzera eramaten gaituen perspektibaren aldaketa; eraikin horietako askori hasierako erabilera ematen jarraitzen dute, gure lanean aurkitzen ditugun eliza gehienei, esaterako. Gure miaketa lana molde horretako aztarnetara mugatuko da, eta beraz, arkeologoek gainazalak miatzeko erabiltzen dituzten teknikak geure azterketaren helburuak erdiesteko ere baliagarriak ote diren galdetu behar diogu geure buruari. Eta gure erantzuna da abiapuntua antzekoa izan arren geure erregistroaren ezaugarri bereziek behartzen gaituztela beste bide batzuetatik egitera, eraikin populatu osoak aztertzeko garatutako miaketa tekniketatik hurbilago dauden bideetatik (Ibidem.: 193), aztertu beharreko elementuak artean zutik dirauten eraikitako egiturak baitira. Populatutako inguruetako edo zutik dauden eraikinetako miaketa lanaren beste berezitasun bat da ekintzak ezin duela suntsitzailea izan; beraz, begien bidez aztertzen da horietan hormetan presente dagoen estratigrafia. Kasu batzuetan egoera hori muga bat izan daiteke ikuspenerako, luzituen presentziak aldi ezberdinak ezkutatu baititzake hormetan; egoera hori hormen azterketa estratigrafikotik etorritako baliabide zehatzekin gainditu daiteke, esate baterako, konfigurazioaren azterketarekin, estaldurak kentzea ezinezkoa denean etxe edo egoitza egituretan aplikatzeko garatutako azterketarekin (Mannoni 1998). Arkitekturarekin zerikusia duten miaketei dagokienez, adibide esanguratsuenak populatutako eraikin osoetan egindako azterketak dira, eta ez hain esanguratsuak lurralde mailako eraikin berezi batzuetan egindakoak. Honenbestez, soilik arazo hauek argitzeko irakurketa estratigrafikorako sistemak egokitzeko proposamenak ezin dira zuzenean gure kasuan aplikatu. Oro har "horma atalen" araberako irakurketa sistema hierarkizatuez edo horien eta G. P. Brogiolok (1988a) propo- 87 satutako fatxaden azterketaren arteko konbinazioaz ari gara, Italiako eraikin batzuetan arrakastaz erabili izan dutena, egokitzapen batzuk egin eta gero (berrienen artean, Quirós, Gobbato 2004); bazterrera utzi dugu azterketa mota hau erabiltzeko aukera, gure aleetan hautemandako aldi zaharretan jasandako aldaketek, oro har. ez dutelako eurekin batera "horma atal" berririk ekarri, haien aldaketa baizik ez baitute eragin. Lehenengo aldia burura eraman ahal izateko, irizpide egokienak zehaztu behar genituen geure helburuak kontuan harturik. Aukera ezberdinak aztertu eta gero, eraikinak aukeratzeko orduan bide bikoitzetik egitea deliberatu genuen: batetik, materiala deritzogun bidea aukeratu genuen, eta eskura dauden iturriak aintzat harturik eraikinaren errealitate arkitektonikoa kontuan edukitzean datza bide hau. Bigarren bideari dokumental deritzogu, eta 1200. urtea baino lehenagoko dokumentazioan aipatzen diren guneetako eliza guztiak bereiztean datza bigarren bide hau. BISITATU BEHARREKO ERAIKINEN HAUTAKETA Bisitatu beharreko eliza multzoa aukeratzeko lehenengo irizpide hau izan zen hasiera-hasieratik geure aukera nagusia, geure sistema analitikoaren oinarria baita. Ideia nagusia zen orain arte erromanikotzat hartutako eraikin guztiak edo hondakin erromanikoren bat kontserbatzen zuten eraikin guztiak bisitatzea, azterketa estratigrafikoaren bidez lehenagoko elementuak hautemateko xedean. Abiapuntua azaltzen erraza den arren, ez da hain erraza burura eramaten. Kontuan izan bedi Gasteizko elizbarrutira gurtzarako 725 eraikin biltzen direla parrokia, ermita eta santutegien artean. Halako kopuru batekin hautaketa fidagarri bat egitea benetan lan nekeza da, areago kontuan izanik eraikin horietako askori buruzko erreferentzia bibliografikoak guztiz sakabanatuta daudela. Eskuarki baliatutako hiru baliabideetatik bakar batean ere azaltzen ez ziren eraikinei begira, berriz, Álava Solar de Arte y de Fe (López de Guereñu 1962) liburuko erreferentziak kontuan hartu genituen, erreferentziok oso laburrak izan arren, haietan gehiago sakontzeko zantzuak eskain baititzakete; eta beharrezko iritzitako kasuetan, bibliografia bereziak baliatu genituen. Eraikuntza ezaugarriei buruzko erreferentzia bibliografikorik bat ere ez zuten kasuetan, eraikin horiek bisitatzeko erabakia hartu genuen, kopuruaren aldetik gutxi izaki ez baitzen geure lana nabari emendatzen. Bisitatu beharreko eraikinak aukeratzeko bigarren irizpidea 1200. urtea baino lehenagoko dokumentazioan aipatzen diren herrietako elizek osatzen dute. Hautaketa mota hau lehenengoaren osagarria da, baina bigarren maila batean kokatu behar dugu; gure abiapuntua da aztertutako bibliografia erreferentzietan egokiro katalogatu ez diren aldi erromanikoak egon daitezkeela eraikin batzuetan, eta Erdi Aroko elementuak ezkutaturik egon daitezkeela haietan geroago burututako obren ondorioz, agian horrexegatik ez zirela haietaz jabetu eraikinak katalogatzeaz arduratu zirenak. Egoera hau halako maiztasun batez hautematen da Diagnosis obran, eta beraz zuhur jokatu behar genuen erromaniko gisa identifikatu zitezkeen obren presentzia guztiz agerikoa ez zen eraikinetan. Horrexegatik erabaki genuen geuri interesatzen zaizkigun datetan zalantzarik gabe egon bazeuden herrietako eraikinak bisitatzea. Multzo honetatik at geratu ziren bibliografia erreferentzia nahiz argazkiengatik edo Diagnosia obra egitean bisitatu izanagatik jakitun, euren egituretan hondakin erromanikorik kontserbatzen ez zuten eraikinak. Hein batean paradoxikoa da eraikin sail honetara egindako ikustaldiarekin sortutako egoeretako bat; kontua da haietako batzuetan itxura batean Goi Erdi Arokoak ziren aldien presentzia hauteman genuela, baina denboran geroago datorren aldia berantiarra izaki (kasuren batean XVIII. mendekoa), ezinezkoa dela lehen azterketa batean eraikuntza zaharragoaren kronologia zehaztea. Zirkunstantzia hau ondorengo ikerketa aldietan gainditu ahal izango da, Goi Erdi Aroko eliza molde ezberdinak bereizten dituzten ezaugarrien multzoak ondo zehaztuta daudenean. Ondo zehaztutako ezaugarri horiek bereizi eta gero, ante quem bat eskainiko ligukeen aldi "erromanikorik" gabeko tenpluetako aldi zaharrak aipatutako ereduetara egokitzen diren ala ez egiaztatu ahal izango dugu. Elizetara egindako bisitaldietan ez genuen irakurketarako tresna berezirik erabili, aldi erromanikoaren aurreko elementuak ba ote zeuden ala ez egiaztatzeko balorazio azkar bat egitea baitzen asmoa. Aldeak eskema-oinplano batean zehaztu genituen, eta miaketarako fitxan labur-labur azaldu genituen haren ezaugarriak. Miaketa lanari esker atal "prerromanikoen" presentzia egiaztaturik duen lagina bereizi eta gero, lagin horrekin corpus antolatu bat osatzeko unea iritsiko da, eraikinen multzo itxura batean heterogeneo horri zentzua eta eduki historikoa emateko gai izango den corpusa. Kontuan izanik aztergai dauzkagun geruzek ez dutela elkarren arteko harremanik, ezinezkoa da eraikuntzaren osaeraren sekuentzia islatzen duten estratigrafiak zuzeneko harremanen bidez (harreman fisikoak) osatzea43. Harremanak, beraz, ezaugarri tipologikoak aintzakotzat harturik ezarriko dira. AZTERTU BEHARREKO OBJEKTUAREN IDENTIFIKAZIOA. HORMEN ESTRATIGRAFIAREN IRAKURKETA "Prerromanikotzat" hartutako aldiak bereizteko lehenengo urratsa haiek behar bezala identifikatzean zetzan, aipatutako obren mugak zehaztuko zituen azterketa estratigrafikoaren bidez. Aukeratutako eraikin bakoitzaren irakurketak ez ziren oso-oso zehatzak izango, kontua lehenengo irakurketaren (hau da, aldi prerromanikoak ba ote zeuden egiaztatzeko edo baztertzeko irakurketa) eta jatorrizko obraren (halakorik izatera) arteko aldeak bereiztea baitzen. Honenbestez ez gara eraikinaren irakurketa integral batez ari, kontua aztergai den aldia isolatzea baita a posteriori haren ezaugarriak aztertu eta bereizteko. Mugak zehazten saiatuko ginen, hau da, monumentuaren aldi zaharreneko Aroaren Interfazea bereizten saiatuko ginen, eta ez eraikuntza-bizi osoa islatzen (Brogiolo 1995:32). Azterketa maila honetan Unitate Estratigrafiko bat eta bera kontsideratzen dugu Aldi osoa (azterketaren ondorioetarako), eta beraz, batera aztertuko dugu. Irakurketa eta informazioa erregistratzeko orduan erabili beharreko irizpideak zehazteko, AAIT-k diseinaturiko sistema, lehenago azaldua, erabiliko dugu (García Gómez, Plata, Solaun 2005). Lehenengo urratsa baldintzak kontuan hartzea izango da, eta lehen adierazi bezala, hiru motatakoak izan daitezke baldintza horiek: 1) Eraikinean bururatu beharreko interbentzio mota. Honakoa ikerketa lan bat denez, burura eramango ziren lanek ez zuten hormetan zuzeneko eraginik izango. Kontu honek, beraz, ez zuen gure erabakia baldintzatzen, eta halako askata- 2) Finantziazio maila. Denbora. Faktore honek bai, nabari baldintzatzen gintuen, eraikinak dokumentatzeko finantziazio bereizirik ez baitzegoen; beraz, ez genuen ez bitarteko teknikorik ez giza baliabiderik ere bitarteko topografikoekin oinplanoak edo hormak neurtzeko edo neurketa zehatzak egiteko. 3) Estratigrafiaren konplexutasun maila. Hormen irakurketa estratigrafikoaren xedea eraikin osoa zen, hasiera batean ez baikenuen baztertzen eraikinaren atal bakar bat ere haren estratigrafia egiaztatu baino lehen. Hala eta guztiz ere, lehen irakurketa batean aztertu beharreko aldia zehaztu eta gero, estratigrafiaren konplexutasuna ezin izan zitekeen oso handia. Faktore horiek guztiak kontuan izanik, erreferentziazko koadroaren baitan bide bat aukeratzea erraza izango zen: "profil apaleko proiektuak" esaten diegu horiei (9. irud.). Erregistro grafikoa metodo ez metrikoak baliatuta egin genezake. Erregistro alfanumerikoan ez ziren UE guztiak identifikatuko, aztergai ziren aldietan inplikatuta zeudenak baino ez; eta hauek aztertzeko bloke bakartzat kontsideratuko genituen, "Eraikuntza aldiak" deitutako erregistro motarekin bat eginez. Ezaugarri hauek kontuan harturik, ez zen sintesi prozesu bat egiteko beharrik izango, irakurketan erabilitako erregistro maila bera aplikatuko baikenuen azken azterketan. Erregistro grafikoa Irakurketan bereiziriko aldiak islatzeko orduan argazkiak erabili genituen hormen planoak ez zeuden kasuetan. Argazkiak formatu digitalean egin genituen miaketa aldian zehar, eta gero inprimatu egin genituen azken irakurketan zehar erabili ahal izateko. Kasu batzuetan aurreko azterketa batzuetan egindako marrazkiak baliatu ahal izan genituen. Tobillas, Uribarri-Harana eta Aistrako elizen kasuan bagenituen hiru dimentsiotan egindako lehengoratze fotogrametrikoak. Gainerakoetan argazkiekin lan egin genuen. Eraikin gehienen oinplanoak jada marraztuta zeuden Elizbarrutiaren Katalogoan. Hala eta guztiz ere, kasu batzuetan alde handia dago oinplano horien eta elizen hormen benetako neurri eta orientabideen artean. Horrexegatik, hain zuzen ere, oinplano batzuk berriro ere marraztu genituen geuk egindako neurketatik abiaturik. Erregistro alfanumerikoa Bere garaian adierazi dugun bezala, lanaren helburuetako bat eraikin bakoitzari buruzko informazio gehiena biltzea da, gutxienez esanguratsutzat hartutako alderdiei buruzko informazioa. Horretarako konplexutasun handiko fitxa analitiko batzuk prestatu genituen horien bidez alderdi formal eta tipologiko guztiak erregistratu ahal izateko xedean; hala eta guztiz ere, aukera hau ez zen oso eragingarria gertatu, T. Mannoni eta E. Giannicheda adituek ezin hobe deskribatzen duten prozesua gertatu baitzen (2004: 60): "ikus daitekeen guztiari leku egingo liokeen fitxa bikaina sortzeko aukeran sinets daiteke. Halako fitxa bat sortzeko kostuak handiak izateaz gainera, aukera hori guztiz utopikoa da, hauteman daitekeenaren kopuruak ez baitu aldez aurretik zehazturiko mugarik, eta ezagutzen ez diren haiek artean ustekabekoak izan daitezkeelako, eta zenbaitetan garrantzitsuak". Eta baieztapen horrekin bat eginik, erregistradonos un cierto margen de libertad al no haber elementos que fueran a ser eliminados que nos obliguen a documentarlos. Eraikina deskribatzeko fitxa Lehenengo fitxa bat da, fitxa orokorra, eraikina bere osotasunean hartzen duena ezaugarrien berri emateko. Aztertutako Aldia deskribatzeko fitxa Era askotakoak izan daitezke ezaugarriak, eta eraikinaren beraren ataletan bereizi daitezke, edo haren testuinguruan. Gure ikuspuntutik, elizaren ezaugarriak dira hormak eraikitzeko erabilitako estekadura mota eta eliza eraikita dagoen kokalekua. Ikerlariaren egitekoa da ahal diren ezaugarri guztiak biltzea, eta azterketa aldian erabakiko da zein diren beste eraikinekin alderaketa esanguratsuak egiteko modua eskaintzen duten aldagai multzoak. Gure azterketarako sistema era mailakatu batean artikulatzen da, eta ezaugarri handietatik txikietara egiten dugu, eraikin beretik haratago doazen ezaugarrietatik esate baterako harriaren azalaren azken ukituaren ezaugarri epidermikoetara eginez. Metodologian (73. orrialdea) hizpide genuen deskonposizio analitikoaren prozesuaz ari gara, non eraikuntza prozesu honetako aldi bakoitza, aldi berean, beste azpi-maila batzuetan banatu daitekeen. Halatan, eraikin baten edo eraikin horretako aldi baten azterketa orokorraren kasuan nahikoa izan daiteke leihoak sailkapen generiko baten arabera identifikatzea (1 motako leihoa, 2 motakoa, etab.). Hala eta guztiz ere, agian beharrezkoa gertatzen da leiho bakoitzaren deskonposizio analitikoa egitea sailkapen orokorra baliogabetzen duten edo eragingarri egiten ez duten ezaugarri jakin batzuk baldin baditu. Kasu honetan leiho bakoitza ataletan banatuko dugu, eta bakoitzak ezaugarri jakin batzuk izango ditu (leihozango motak, leiho-koska motak, azken ukituak, laprandura motak, etab.). Kasu honetan, ezaugarri sailen artikulazioak zehaztuko ditu leiho motak, leiho bakoitzak berez izan dezakeen diagnostikatzeko balioaz gaindi. Maila hauetako bakoitza ezaugarri sorta batekin bat dator, eta horiek ezaugarri anitzak izan daitezke (1 Motakoa, 2 Motakoa, etab.) edo ezaugarri bitarikoak (bai-ez; presentziaabsentzia). Bi motatakoak izan daitezke ezaugarriak biltzen dituzten fitxak: 1) ezaugarri bakar baten azterketari dagozkion fitxak; 2) aztertutako elementua konplexua izaki, erregistro bakoitzeko ezaugarri bat baino gehiago aurkeztu ditzaketen fitxak. Horixe da estekaduren fitxen eta baoen fitxen kasua. Fitxa hauek horma batean eta berean bereizten diren ezaugarri anitzak islatzen dituzte, eta horietako bakoitzak berez osatu dezake ezaugarri bat. Nolanahi ere den, ezaugarri bakoitzaren zenbakizko identifikazioa guztiz bereizirik dago elementuaren deskripziotik. Horrek aukera ematen digu informazioa jasotzen duten datu-baseen arteko artikulazio malguago bat egiteko, lehen adierazi bezala erregistro bati ezaugarri bat baino gehiago esleitu baitakioke. Ezaugarrien fitxa analitikoak Eraikin bakoitzari begira fitxa analitikoak osatu genituen, eta eraikitzeko teknikak (nola hormak eraikitzeko hala izkinak edo kantoiak eraikitzeko), baoak eta irtenuneak islatzeko fitxa bereziak prestatu genituen; gainerako ezaugarriak fitxa orokor batera jaso genituen. ALDAGAIEN CLUSTERREN ARTIKULAZIOA Eliza bakoitzaren ezaugarriak identifikatu eta haiei zenbaki bana eman eta gero, "eraikuntza clusterrak" edo "molde multzoak" osatzen dituzten aldagaien taldeak osatu behar dira forma eta tekniken homogeneotasuna aintzat harturik garai bereko eraikinak identifikatzen dituzten ezaugarriak zehazteko xedean (Azkarate 2002d). Hasteko, eraikin bakoitzean dauden ezaugarri guztiak halako berezitasunik egin gabe islatuko dituzten taulak osatu behar dira. Une horretatik aurrera ezaugarriak zenbaki bihurtzen dira, eta esanguratsutzat kontsideratutako multzoetan konbinaturik osatuko dira "clusterrak". Lehenengo taulak, beraz, sarrera bikoitza du: X ardatzean elizak ordena alfabetikoan ageriko dira herrien arabera; Y ardatzean balizko ezaugarri motak ipiniko dira. Koadro hau osatu eta gero, ezaugarrien taldeak bereiziko dira "clusterrak" osatzeko xedean. Bistan da eraikin guztiek ez dituztela jatorrizko ezaugarri sailak kontserbatzen, eta horregatik eskura izango ditugun datuak ezinbestean izango dira partzialak. Hala eta guztiz ere, antzeko ezaugarriak dituzten baina aurrenekoak ez bezala ezaugarriren bat kontserbatu duten beste eraikinekin batera multzokatu izanari esker, baliteke desagertutako ezaugarri horiek garai batean eduki eduki zituztela ondorioztatzea eta era partzialean kontserbatutako eliza baten jatorrizko morfologia berreraikitzea. Azterketa metodo honen beste aukeretako bat da "fosil zuzendari" gisa har daitekeen ezaugarri sorta baten presentzia egiaztatzera. Kronotipologiaren helburuetako bat da dataziorako tresnak, adierazle kronologiak, lortzea. Tipo edo moldeetan erraz sailkatu daitezkeen elementuak espazio geografiko mugatuetan sailean ekoitzitakoak dira; hala eta guztiz ere, arkitekturaren kasu berezian eraikin bakoitza errepikatzen zaila den elementu bakarra da, areago gure kasuan, ez baitzituzten sailean ekoitziriko materialak erabili. Horrexegatik garrantzitsua da produktu baten baitan, kasu honetan arkitekturaren baitan, gordetzen den ekoizpen egitura hautematea. Eta horretarako arkitektura bat osatzen duten elementuen forma, neurri eta teknika aldagaiak aztertu behar ditugu, eta azterketarako eraginkorrenak diren ezaugarri diskriminatzaileak identifikatu behar ditugu. Hiru kasu orokor hauen arabera hautemandako ezaugarrien sistematizazioak aukera emango du diskriminatzaile kronologikoak lortzeko, batez ere bigarren kasuan. Ibilera luzeko formak topatzen ditugunean, behar-beharrezkoa da beste arlo diskriminatzaile batzuk baliatzea, elkarrekin erabilita moten bereizketa egin ahal izateko. Kasu bakarrak direnean bada beste espazio batean paraleloak hautematea, edo bada lurralde berean ordura arte hauteman ez diren beste ale batzuk aurkitzen laguntzea. TAULA KRONOTIPOLOGIKOAK EGITEN "Clusterrak" zehaztu eta multzo bakoitzaren eta multzo jakin batzuen aukerak neurtu ondoren, datuok adierazle kronologiko bihurtzeko garaia iristen da. Nolanahi ere, behar-beharrezkoa da aldez aurretik aldagai multzo bakoitzaren kronologia zehaztea, gutxienez multzoko elementu bat dataturik. Eta hori dokumentu idatziak baliatuta egin daiteke, edo zorupean indusketa arkeologikoak eginez, edo arkeometriaren bidez. Gure kasuan, elementuak aipatutako hiru irizpideetatik bat baliatuta datatu genituen, kasuak kasu, dagokion kapituluan ikusiko dugun bezala. Kronologia lortu eta gero, badago ezaugarrien taldeak bereiztea, edo kasuren batean ezaugarri indibidualak bereiztea, adierazle kronologiko gisa jardungo dutenak lurralde esparru gutxi gora-behera mugatu batean. Taula hauek baliagarriak izan daitezen behar-beharrezkoa da kasu kopuru garrantzitsu bat aztertzea; baina gure laginaren urria kontuan izanik, ez da beti posible izango. Hala eta guztiz ere, aukera handiko tresnak direla uste dugu, arlo honetan etorkizunean egin daitezkeen ikerketen gidaren lehengo atala osatzen baitute. Taula hauek edukita, miaketa aldian zehar hautemandako beste eliza sorta baten azterketa sistematikoa egin ahal izango da: eliza hauetan itxura batean 1200. urtea baino lehenagoko elementuak egon litezke, baina obra erromanikorik ez dutenez, hasiera batean ezinezkoa zen haien kronologia zehaztu ikerketa sakonago bat egin ezean. Garatu asmo dugu tresnarekin, berriz, landutako tipologiarekin bat ote datozen ala ez egiaztatu ahal izango dugu, eta lurraldeko Goi Erdi Aroko aztarna arkeologikoen katalogoa handitu ahal izango dugu. "Helburu garbi bat eta hura lortzeko plana dituen pertsona batek horrelakorik ez duen beste batek baino aukera handiagoak dituela arrakastatsu gertatzeko esan ohi da, eta zalantzarik gabe, horixe bera aplikatu dakioke arkeologiari" (Renfrew, Bahn 1993: 66). Hitz horiek gure lanari ere aplikatu dakizkioke, hasiera-hasieratik bila ari ginen helburuak zein ziren, abiapuntuko lehen hipotesiak (edo horietako batzuk bederen) zein ziren argi eta garbi geneukan arren, bigarren atala falta baikenuen, hau da, ez genuen helburuak lortzeko planik. Eta planik gabe, aipatutako esaldia alderantziz aplikatuz, gure kanpaina arrakastatsu gertatzeko aukera gutxi zeuden. Azal dezagun zer bide egin genuen geure ikerketa arrakastatsu gertatzeko estrategia egokiarekin topatu arte. MIAKETAREN HELBURUA Azken batean, erromaniko aurreko eliza kopururik handiena identifi katzea genuen xede, ahal genituen eliza guztiak bereizi nahi genituen. Baina gure kasuan miaketa bera ez da helburu, baizik eta Arabako Goi Erdi Aroko eraikuntzaren inguruan aldez aurretik planteatutako galdera batzuei erantzuten lagunduko digun bitartekoa. Ildo honetatik, eraikin/aztarnategi bakoitzaren azterketa euren arteko harreman espazialen azterketa bezain garrantzitsua da guretzat. Gure ustez, arkeologia gai da azalpenak hainbat ikuspuntutatik aurkezteko, eta beraz, gure lanak benetako diziplinarteko eta baita diziplinaz gaindiko joera izan beharko luke (Azkarate 2004c: 42), nola arkeologiaren esparruan hala hartatik kanpora. ABIAPUNTUAK Burura eramandako lanaren ezaugarriak azaldu baino lehen, behar-beharrezkoa da abiapuntuaren oinarriak zehaztea, horiek aintzakotzat harturik iritsi baikinen bila ari ginen lekura. Miaketa lanaren helburu zehatzak kontuan eduki beharreko muga batzuk eta aldi berean faktore laguntzaile batzuk ekartzen zituen berekin batera. Azter ditzagun, labur-labur, horietan garrantzitsuenak. Espazioaren esparrua. Hain zuzen ere lurraldearen muga genuen elementu negatiboetako bat, Arabako egungo espazioa Erdi Aroan zehar oso bestelakoak ziren espazioen baturaren emaitza baita; gainera, muga horrekin azterketatik kanpora uzten genituen kultura edo politika esparru bera osatzen zituzten auzoko lurraldeak. Gure hautaketa, kasu honetan, molde historiografi koko irizpideetan baino egungo irizpideetan oinarritua izan zen. Eta puntu honetan garrantzi handia du Ondarearen kudeaketaren arloan AAIT-k duen esperientzia, arrazoiak arrazoi, batez ere Arabako esparrura mugatua baitu bere jarduna. Esperientzia horretan dute iturburua lan hau 98 egitera eraman gaituzten galderek, eta horrexegatik errespetatu ditugu lan haren xede diren muga espazialak. Gasteizko egungo Elizbarrutiaren araberako mugez ari gara, hau da, Arabako Lurralde Historiko osoa, Trebiñuko Konderria (Burgos), Urduñako hiria eta inguruko herrixkak (Bizkaia) biltzen dituen lurraldeaz. Hala eta guztiz ere, badu bere alde positiboa hautaketa honek. Dagoeneko ia eskualde guztiak bildu dituen Monumentuen Katalogo baten presentzia guztiz funtsezkoa gertatu zen, aurrerago ikusiko dugun bezala, miaketa lanak portu onera eramateko. Aipatutako katalogoa 1960. hamarraldiaz geroztik idatzi zutenek eraikinetako materialen azterketan egin zuten ahalegin bereziek, lanak luze jo arren azterketa ildo oso uniformeari eutsi baitzioten, aukera eman ziguten estandarizazio maila handi bateko informazio arkitektonikoa baliatzeko gure ia lagin guztiekin, eta horrek izugarri erraztu zizkigun haien gaineko azterketa lana eta datu-baseetara jasotzeko informatizazio lana. Denboraren mugarriztatzea. Honakoa zen, zalantzarik gabe, zailtasun maila handiena erakutsiko zuen alderdietako bat. Arkitekturarik izan ez zela esaten zuten garai bateko (IX.-XII. mendeak) arkitektura "agerian uzteko" asmoak, historiogra- fi ak gure lurraldean bederen aurreikusi ere egiten ez zuen gai baten aurrean ipintzera eraman gintuen. Beraz, ez genuen geure lana norabide batean edo bestean hasteko aldez aurreko erreferentziarik ia bat ere ez, eta geureaz besteko baina historiografi koki ondo dokumentaturiko obrak, harekin espazio-denbora izaerako harremanen bat izango zutenak, kontuan eduki behar genituen. Eta azken kontu hori, kontraesana dirudien arren, elementu lagungarrienetako bat bihurtu zen miaketa lanak egokiro egiteko, aukeratutako lagina ikusgai delako, ikus daitekeelako. Ikusgaitasuna. Arkeologiaren errealitatearen datu bat da, indusketan agerikoa oso, "aldi arkeologiko batzuk (tresna eta zeramika ezaugarri bereziak dituztenak) beste batzuk baino errazago "ikusten" direla" (Renfrew, Bahn 1993: 72). Sigillatarena da adibide paradigmatiko bat, zorupean bideratutako jarduera batean halakorik agertzera "erromatarren" garaiko mailen presentzia ez baita zalantzan jartzen. Zorionez, antzeko zerbait gertatzen zaigu guri "erromaniko" deituarekin. Arkitektura mota hau askotarikoa izan arren (gizakiak seriean egiten ez duen edozein obrak berezko duena), badu bereziki "ikusteko" moduko egiten duen ezaugarri multzo bat. Zirkunstantzia hori oso lagungarri izan genuen gure lana garatzeko orduan, horren inguruan artikulatu baikenuen lagina identifi katzeko prozesu osoa. Kontsultatutako iturrien datuak (87.-88. orrialdeak) eta lurraldeko 725 eliza eta ermitei buruz eskuragarri dagoen informazio guztia aztertu eta gero, atal erromanikoak izan zitzaketen eraikinak bereizi genituen. Irizpide materialen araberako lehen hautaketaren emaitzak miatu beharreko elizak 335 zirela erakusten zigun. Informazioen bilketa lehenago aipatutako datu-basean egin genuen, eta hartan, katalogoetan ageri ziren eraikuntza tipologia zehazteaz gainera, eliza bisitatzeko beharra ba ote zegoen ala ez adierazi genuen. Zalantzazkoak ziren elizen berri ere eman genuen; eskuarki informazio kronologikorik ez zuten eraikinak ziren horiek denak, eta horietan hautemandako hondakin erromanikoak pieza solteak ziren, itxura batean testuingurutik at zeudenak. Kategoria honetara jaso genituen, halaber, Diagnosis obran aztertuak izan arren, erromaniko aldiaren aurreko obren presentzia zalantzazkoa gertatzen ziren eraikinak. Halatan, 224 eliza eta zalantzazko beste 111 eraikin bisitatzeko beharra zegoela erabaki genuen. LAGINAREN DEFINIZIOA AIPAMEN IDATZIEN ARABERA Eraikinak aukeratzeko bigarren irizpidea 1200. urtea baino lehenagoko Erdi Aroko dokumentazioan aipatzen diren herrixka guztiak bakartzean oinarritu zen. 1200. urtea muga-data da, eta aztertzen ari ginen eraikinen kronologia baino apur bat geroagokoa den arren, leku hori XII. mendean edo lehenagotik populatuta egon zitekeela adierazten digu. Hautaketa honek herrixka horietako elizak bisitatzea zuen xede, eta haietan aztergai diren datetako obra hondakinak egon zitezkeela aurreikusten genuen. Hautaketa honen arazoetako bat da aukera handiak daudela bisitatu beharreko elizetan obra erromanikorik ez egoteko, eta horrelakorik egotera seguru asko hautemanda egongo zela irizpide materialen araberako hautaketa prozesuan zehar. Halatan, aipamen idatzien irizpideen arabera hautatutako eraikinetan Behe Erdi Aroko aldien aurreko eraikin hondakinak edo aro modernokoak bereizi arren, oso zaila gertatuko zen, lehen hurbilketa batean, geure interesen araberako kronologietakoak ziren ala ez zehaztea. Hala eta guztiz ere, lan hau oso eraginkorra izan daiteke lehenengo eliza multzoaren azterketan oinarritutako "clusterrak" bereizi eta gero, hautematen diren eraikinak "bahe" kronotipologikoaren bidez bahetu ahal izango baitira. 1200. urtea baino lehenagoko aipamen idatziak dituzten herrixketako elizak edo ermitak 508 dira, eta horietatik 242 irizpide materialak kontuan harturik izan ziren lehenagotik ere bereiziak. Beraz, 1200. urtea baino lehenagoko dokumentu aipamenak dituzten herrixketako 266 eraikin geneuzkan bisitatu beharrekoak; nolanahi ere den, lehen aipatutako iturrietatik etorritako informazio arkitektonikoa genuen eskuragarri, hasiera batean elementu prerromanikorik ezin eduki zitzaketen eraikinak diskriminatzeko modua eskaintzen ziguna. Guztira 203 eraikin baztertu ahal izan genituen, beraz, nabari murriztuko zen burura eraman beharreko lana. Dagoeneko azaldu ditugun irizpideen arabera hautatutako eraikinak bisitatu eta gero egiaztatu ahal izan genuen geure abiatzeko hipotesiak baliagarriak zirela. AAIT-ren lanari esker agerian utzitako eraikin isolatu batzuetako atal "prerromanikoen" presentzia ez zen egoera berezi bat, Arabako lurralde osoan egiaztatu daitekeen fenomeno erabilia baizik. Ordura arte geneuzkan Goi Erdi Aroko hiru aleez gainera, 391 elizak sistematikoki miatu eta haien estratigrafi aren irakurketa egin eta gero, aldi erromanikoaren aurreko atalak egiaztatu ahal izan genituen beste 21 eraikinetan. Honenbestez, orain arte erromanikotzat edo ondorengo garai betekotzat kontsideratutako 24 eraikin geneuzkan, horietan bideratutako azterketa estratigrafi koak aukera eman baitzuen lehenagoko hondakinak zutik zirautela egiaztatzeko. Kasuetako batean, Tobillasko San Roman elizan, A. Azkarate zuzendari izan zuen azterketa arkeologikoak aldi prerromaniko bi utzi zituen agerian; halatan, eraikitzeko tekniken araberako azterketan, 25 elementu ditugu aztergai. Miaketa lanetan zehar ikusitakoaren arabera hormetan aldi erromanikoaren aurreko elementuak bazeuzkaten eraikinak bereizi eta gero, iritsi zen eraikin bakoitzaren azterketa berex egiteko unea, eraikinek partekatzen zituzten ezaugarrien arabera osatutako multzoen ezaugarri komunen berri eman bai no lehen. Eliza guztiei begira eskema bat eta bera erabiliko dugu, eta ahaleginak egingo ditugu zehatzak eta eskematikoak izaten, azterketaren xede den aldiaren oinarria aurkezteko asmoz. Hala eta guztiz ere, aldez aurretik behar-beharrezkoa da obra bakoitzaren ezaugarriak labur-labur azaltzea; xede horretan estratigrafi aren irakurketan hauteman ahal izan ziren eraikuntza aldi ezberdinak aurkezten dira. Sarreran aztarnategiaren kokaleku geografi koaren berri emango dugu, eta eraikinaren deskripzio orokorra egingo dugu. Lehenengo atalean eraikinari buruzko informazio bibliografi koa berrikusiko dugu, eta azterketa arkeologikoari ekiteko orduan eskura zeuden aurrekariak zein ziren zehazteko balioko du. Bigarren atalean eraikinari berari eta hari leku egiten dion herrixkari buruzko informazio idatzia zehazten da, eta bereziki azpimarratzen dira 1200. urtea baino lehenagoko aipamena. Hirugarren atalean irakurketaren emaitzak aurkeztuko ditugu, eta multzoan bereizten diren aldien berri emango dugu, geure interesaren araberako aldian sakonduz, baita gainerako aldien aurrekoekiko-ondorengoekiko harremana ezagutzeko modua ematen diguten datuetan ere46. Laugarren gaia eraikinean bereizten diren ezaugarrien identifi kazio eta deskripzioari emana dago. Bukatzeko, aztergai den edo diren aldiei buruzko balorazio orokorra egiten dugu, ezaugarri orokorren berri ematen eta haren kronologia zehazteko ahaleginak egiten. Eliza bakoitzaren azterketaren datuak atal bakoitzari begira prestaturiko fi txa berezietara jaso genituen, metodologiari emandako kapituluan aurreratu dugun bezala. Azilu herriko parrokia-eliza da, Iruraitz-Gauna udalerrian, Aguraingo Kuadrilan. Eliza herriaren egungo kokalekutik metro batzuk urrutixeago dago, inguru osoa mendean hartzen duen muino txiki batean. Eraikina itsas mailatik gora 638 metrotara dago, 45 metroko garaiera erlatiboarekin. Areto itxurako oinplanoa eta burualde zuzen eta nabaria dituen eraikina da eliza hau. Presbiterioa gurutze-ganga batez estaltzen da; hiru ataletan antolatutako habeartea kanoi-ganga zorrotz batez dago estalita. Arku zorrotzeko portalea, arkibolta-baketoiekin eta estradosarekin. Sakristia burualdearen hegoaldeari atxikita dago, eta dorrea habeartearen hego-mendebaldeko izkinan altxatzen da. Bien artean eliz-atari xume bat. BIBLIOGRAFIA ITURRIAK Aziluko elizari buruzko aipamenak oso urriak dira bibliografi an. M. Portilla adituaren ustez (1975: 51-54; 148-151) mendebaldeko Lautadan egitura erromanikoa ondoen kontserbatzen duen tenpluetako bat da; alde honetako zirkulu erdiko arkua duten leihate erromaniko eskasen artean, Azilukoak xumeen baina "bikainen" multzoan kokatzen du. Eraikinari egitura erromaniko berantiarra esleitzen dio, eta XIII. mendean kokatzen du oinplanoa eta XIII. mendeko une geroago batean portalea. Bataiarria, Erdi Arokoa ere, aipatutako garaikoa da. 12. irudia. 1. aldia ipar-mendebaldetik ikusita. Figura 12. La fase 1 vista desde el NW. Egungo habearte osoa hartzen du oinean, ez ordea altueran (12. irudia). Oinetan lai saietera ditu maila bitan antolaturik (13. eta 14. irudiak). Nola izkinak hala saieteretako piezak gainerako estekaduraren mota berekoak dira. Elizaren bigarren aldian beste saietera bat ireki zuten, honakoa harlanduzkoa eta material argiago batez bururatua. Neurriak: Habeartearen kanpo aldeko zabalera: 10,10 m. Habeartearen barruko zabalera: 7 m. Habeartearen kanpo aldeko luzera: 12,3 m. Habeartearen barruko luzera: 8,88 m. Hormen lodiera: 1,5 m. Oinplano angeluzuzeneko eraikina da (15. irudia), eta ez dugu haren burualdearen forma ezagutzen. Hormak zapata baten gainean bermatzen dira; iparraldean eta hegoaldean aipatutako zapata mendebaldean baino errenkada bi garaiagoa da, mendebaldekoa zimendua dela ematen baitu. Ikusi dugun bezala, aldi zaharrena elizaren habeartean dago, eta eraikinaren oinetan irekitzen diren lau saieterak ere aldi horretakoak dira. Eraikinak oinplano angeluzuzena du, ez dakigu burualdeak zer forma zuen, eta ez dakigu gangak ba ote zituen ala ez; eta alderdi hori ezin izango dugu argitu barruko luzituak erauzi eta irakurketa sakon bat egin arte. Eraikitzeko teknika: Landu gabeko harriz eraikia da, piezak trauskil landuak, errenkada etenetan antolatuak, eta izkinetan gainerako hormetan erabilitako harri berdinak. Pieza luzangek osatzen dituzte hormak, baina ugari dira elementu lauangeluarrak, errenkadetan halako etenuneak sortzen direlako itxura emanez. Berdintzeko material batez beteta daude junturak, baina betegarri horiek geroagokoak dira; itxura batean jatorrizko morteroaren hondakinak direnak soilik hegoaldeko itxituran bereizten dira, dorrearen barruan, alderik babestuenean, baina ez gaude ziur mortero hori jatorrizko egiturari dagokion ala ez. Litologia: kalkarenita campaniarrak. Igeltsero batek egindako estekadura da, ez da harginen esku hartzerik hautematen. (16. irudia) 16. irudia. 1. aldiko estekadura. Figura 16. Aparejo de la fase 1. 0 0,25 0,5 1 m. Zapataren deskripzioa: hormatik 13 eta 26 cm bitarte irteten da. Harri arruntez egindako estekadura, baina honetan pieza luzangak hormaren gainerako ataletan baino proportzio handiagoan ageri dira. Elizaren iparraldeko eta hegoaldeko itxituretan kokatua. Hegoaldean soilik mendebalde muturrean hautematen da (dorrean barruko aldean, harantzago 2. aldiko portaleak eteten baitu). Leihoen deskripzioa: Eraikinaren oinetan kokatutako lau saieterek osatutako multzoa, saieterak maila bitan artikulaturik, hormaren gainerako ataletan erabilitako material berdinekin eginak. Itsututa daude eta barruko aldean ez dira hautematen (13. eta 14. irudiak). Habeartearen oinetan irekitzen diren baoen ezaugarriak kontuan harturik, funtzio liturgikoez gain babesteko funtzio motaren bat ere beteko zuela pentsa genezake, lan honetan zehar hautemandako molde bereko eliza multzo batekin batera; eliza multzo honen ezaugarriak orain arte defi nitu gabe zeuden eskuragarri dagoen bibliografi an. Hala eta guztiz ere, ezin dugu obra honen ezaugarri orokorrak gehiago zehaztu, esate baterako, ez dakigu burualdeak zer neurri zituen edo zer forma zuen, egungo burualdeak haren lekua hartu baitu. Oraingoz argitu gabe geratu den beste puntu bat habeartean gangak izan ote ziren ala ez da, ez baitakigu egungoaren aurreko estalkiaren hondakinak aldi honetakoak diren ala 2. aldikoak. Eraikinaren eraikuntzan langile espezializatuaren presentzia nabari da, baina harginek ez zuten esku hartu; baoetan eta izkinetan hormetan erabilitako material berdinak erabili zituzten, antzeko tratamendua jaso zuten (pieza erregularrenak bereizi zituzten arren). Aistra herrixkako parrokia zaharra izaki, egun leku hustu batean kokatzen den ermita bat da eliza hau, eraikin bakarra Zalduondoko herritik gora eginez. Gipuzkoako lurraldearekin muga egiten duten Altzaniako Mendien hegoaldeko mazeletan kokatzen da. San Adriango tunelaren bidez lurralde biak batzen zituen bide zaharrean, Erdi Aroan zehar Donejakue Bide gisa erabilia izan zen bide zaharrean, dago ermita. Oinplano angeluzuzeneko eraikin txiki bat da, burualde zuzen nabarmenarekin. Barruko aldean bi alde bereizten dira, bata elizari berari dagokiona (atal bateko habeartea eta burualdea) eta beste bat mendebaldean, txikiagoa. Atal bakoitzak hegoaldera irekitzen den ate burudun bana du. Habeartean hegoaldera irekitzen den leiho angeluzuzen eta burudun bat ikusten dugu. Burualdean (ekialdera) saietera itxurako leiho txiki bat dago, ferra-arku nabarmen batez, ia zirkulu osoko arku batez, bloke monolitiko batean landutako arkuaz, errematatua. Habeartearen errematean harburu sail bat bereizten da: iparraldean giza buru bi eta giza irudi bat; hegoaldean, bata laua eta bi animalia buru batekin, erabat lausoturik. Burualdeak inposta laua du, lantzerka, eta haren gainean bermatzen da horma errematatzen duen errenkada. Mendebaldeko atala landu gabeko harriz egina dago, luzitu moderno batez estalia, izkinak eta leiho inguruak ageriko harlanduz hornituak dauden artean. BIBLIOGRAFIA ITURRIAK Bibliografi a oparoa duen eraikin urrietako bat da. Adituen ermitaren aurreko interesa piztu zuten elementuen artean aipagarri dira burualdeko leihatearen presentzia, asko idatzi baita haren inguruan, eta estekadura "bisigotikoa" gogorarazten duten harlanduzko estekadura. Aistrako ermita, bestalde, indusketa arkeologikoen helburu izan zen eraikin urrietako bat da gure azterketan. Gainera, AAIT-ren jarduerari ekin baino lehen hormen azterketa ezagutu zuen eliza bakarra da (Arbeiter, Karas 1994); izango dugu emaitzak hizpide hartzeko parada, ez baitira emaitza horiek geure ikerketa lanetan lortutako emaitzekin bat etortzen. E. García Retes adituak (1987)48 ermita eta inguruak induskatu zituen 1980an Arabako Foru Aldundiak abiarazitako eraikina zaharberritzeko lanen baitan, eta indusketak eraikinari buruzko etorkizuneko interpretazio ildoak zehaztuko zituen. Indusketaren helburuetako bat zen habeartea absidearekin zergatik ez zen lotzen argitzea, absidea eratxikia ageri baita; interbentzioaren emaitzek ez zioten egileari aukerarik eman zein atal eraiki zuten lehenik eta zein gero ebazteko (Ibidem: 455). Eraikina obra erromanikoa da, jatorri prerromanikoko leihatearekin; lehen erromanikoaren araberako obra litzateke, teilatu hegalari eusten dioten harburuen arkaismoak agerian uzten duenez. Hautemandako aldaketa garrantzitsu bakarra 1799koa da, habeartea mendebalderantz handitu zuten urtekoa (Ibidem: 452-454). Aistrako leihoa Hermua, Mezkia eta Zekuianoko leihoen antzekoa da, azken horiek ere Erdi Aroko bideen ondoan. Eliza XI. mende ondorengoa da (Ibidem: 486). Urte batzuk geroago ermitaren hormen azterketa bere baitara jasoko zuen azterketa bakarra egin zuten, nahiz eta horretarako ez zuten metodo estratigrafi koa erabili (Arbeiter et alii 1994)49. Egile hauen aburuz, ekialdeko leihoak ezaugarri mozarabiarrak ditu, Euskal Herriko beste eraikin batzuetako leihoek bezala, esate baterako, Hermuako eta Astigarribiako leihoen antzera. Harburu txikietako buruak, aitzitik, erromanikoan baizik ez dira ageri, inoiz ere ez mundu mozarabiarrean. Zoruaren eraikuntzan hautematen diren garaiera aldeek erromanikoarekiko eraikuntza molde arkaiko bat iradokitzen dute; beraz, monumentu guztiz berezia da aipatutako garaian (Ibidem.: 435-436). Ez dakite ermitak 1080. urtearen aurreko edo ondorengo tradizio hispaniar bati erantzuten ote dion, baina Arabako lurretan erromanikoarekin loturak izan zituen aurreneko tenpluen artean kokatzen dute, XI. mendean. Egileen ustetan eraikitzaileek trapezoide formako abside bat nahi zuten eraiki, baina asmo hori bertan behera geratu zen iparraldeko horma eraikitzeko orduan, eta hormari lodiera konstante bat eman zioten (Ibidem.: 423). Geure irakurketaren emaitzetan ikusiko dugunez, egoera hain zuzen ere guztiz bestelakoa zela uste dugu, hegoaldeko horma aldez aurreko obrako zapataren formari jarraiki berreraiki baitzuten. Elizari begira XI. mendeko kronologia proposatzen dute, non X. mendean oso hedatuta zeuden arkitektura eta arte tradizioek beren lekua izango zuten; tradizio hauek erromanikoaren aurreneko agerraldiekin bat egiten saiatuko ziren (Ibidem.: 438). L. Caballerok Espainiako Erdi Aroko arkitekturaren baitan kokatzen du Gaztelako, Errioxako eta Euskal Herriko eliza multzoaren proposamenean; C4/5, Harlandu doitua estekadura moldeko tipologia duen taldearen baitara biltzen du; Arbeiter-Karasen erreferentzia (1994) baliatzen du, eta kronologiaren ikuspuntutik multzoko ale berantiarra izan daitekeela adierazten du (Caballero 2001: 227). Izan ere, zalantzak ditu eliza honen inguruan (Ibidem.: 221), eta horrexegatik ez du estekaduraren marrazkia jasotzen dagokion tipologia koadroan. Garai honetakoa dugu burualdearen ipar-ekialdeko izkina, bosgarren errenkadaren altuerara arte, iparraldeko ia horma osoan eta ekialdeko itxituraren erdia baino atal handixeago batean, leiho monolitikoa barne (18. eta 19. irudiak). Zer azalpen ematen diogu zirkunstantzia horri? Gure ustez jatorrizko proiektuak forma angeluzuzeneko abside bat aurreikusten zuen eta ez, Arbeiterrek uste bezala, trapezoide itxurakoa; hormak zapata txiki bat osatzen duen zimenduan bermatuko ziren; zapata mendebalderantz handitu egiten zen jatorrizko habeartearen neurriekin bat egiteko, eta ez leku egiten dien hormek norabide horretan luzatzeko (20. irudia). Obraren ezaugarriak kontuan harturik, non hormak harlandu gisa landutako lauza meheko aurpegi biz eginda dauden, landu gabeko harrizko betegarriarekin (21. irudia), eraikinak ez zuen egitura sendotasun egokirik. Halatan, eraikina behera etorriko zen ziurrenik, eta ia osorik berreraiki beharko zuten, 2. aldian berreraiki ere. 1. alditik kontserbatzen diren elementuak burualdeko zimenduak eta ipar-ekialdeko izkinako hormak dira, lehen adierazi dugun bezala eta planoetan islatu dugun bezala. Oinplano angeluzuzeneko burualdearen barru aldeko zabalera 2,11 eta 2,16 metro bitartekoa da. Kanpo aldetik 3,39 m zabal da. Barru aldetik gutxi gora-behera 2,34 metro luze da, eta kanpo aldetik 3 m luze. Ez dakigu jatorrizko habearteak zer forma eta ezaugarri izango zituen. 2. Habeartearen eta burualdearen hegoaldearen berreraikuntza Esan berri dugun bezala, lehenengo eraikinaren aurrietan du jatorria obra honek. Hori argi eta garbi hautematen da burualdearen hegoaldeko obraren etenunean, ekialdeko aurpegian etena bistakoa baita (22. irudia). Etenune hori leiho monolitikoaren hegoaldean kokatzen da, eta lerro mailakatu bertikal batek adierazita dago, kakoztadurak dituzten piezek osaturiko lerroak adierazita, aurreko obra bati egokitzeko. 114 51 Eskerrak ematen dizkiogu Arabako Foru Aldundiaren Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuari aipatutako jardueraren inguruko materialak errazteagatik. Horien artean daude hemen erabili ditugun argazki batzuk. 51 Agradecemos al Servicio de Patrimonio Histórico Arquitectónico de la Diputación Foral de Álava el habernos facilitado todo el material referido a dicha intervención, de donde proceden algunas de las fotografías utilizadas. Gure ustez 1. aldiko obra hein garrantzitsuan etorri zen behera, eraikina ia bere osotasunean berreraiki behar izan baitzuten, burualdearen iparraldea baino ez baitzuten bere hartan utzi. Berreraikuntza prozesu hartan areagotu egin zuten habeartearen zabalera, eta horixe da habeartearen eta burualdearen arteko egokitzapen faltaren arrazoia. Obra berriari sendotasun handiagoa emateko xedean, zimenduak maila sakonagoan egin zituzten, eta horregatik daude maila ezberdinetan habeartekoak eta burualdekoak; eta lehen ere adierazi dugun bezala, lehenengo habearteko zimenduen arrastoak desagerrarazi egin zituzten. 1. aldian erabilitako material berdinak erabili zituzten 2. aldian, baina ez zioten jatorrizkoaren erregulartasunari eutsi, eta ugari dira nola kakoztadurak hala garaiera aldeak errenkadetan, kokaleku berriari egokitzeko xedean materialak berriro ere landu behar izan zituztelako seinale garbia. Burualdearen hegoaldea berreraikitzeko orduan, horma zuzenean zimenduen gainean altxatu zuten, jatorrizko obran zapata txiki bat, iparraldeko horman ageri denaren antzeko zapata bat, osatzen zuen zimenduaren gainean; egoera honek eragin zuen trapezoide formako oinplanoa duen hormaren sorrera, burualde poligonalaren itxura emanez. Obra berrian burualdeko errematea berreraiki zuten, seguru asko jatorrizko erlaitza berriro ere aprobetxatuz. Habeartean giza irudiak dituzten harburu txikiak, aho batez lehen erromanikotzat hartzen diren irudiak, egokitu zituzten. Sekuentzia honen bidez azaltzen da burualdeko erlaitzaren eta leihoaren estiloen eta habearteko harburu txikien estiloen arteko aldea; izan ere, alde horrek eraman zituen eliza hau aztertu zutenak eliza erromanikotzat kontsideratzea (harburu txikiak aintzakotzat harturik), jatorri prerromanikoko elementuekin baina (leiho monolitikoa). 3. Handitze lanak mendebaldera (1799) 4. Habearteko atearen itsutzea 3. aldiaren ostean itsutu zuten ate hau, eta halaxe egon zen 1980. urtean zaharberritu zuten arte. 5. 1980ko berrikuntza Ermita eraikitzeko erabili zuten teknikaren arabera, oso pieza meheak landu zituzten, kanpoko aldetik harlanduen itxura emateko, eta pieza horiekin hormen kanpoko geruza biak osatu zituzten; jatorrizko hormetako betegarria ikustea ezinezkoa denez ondorengo obrek inguratuta daudelako, ez dakigu zer betegarri mota erabili zuten. Baina geroagoko obren ezaugarriei erreparatuz gero, jatorrizko elizako piezak berriro ere erabili baitzituzten, betegarriak era irregularrean ipinitako harri txiki landu gabeek osatuko zituztela pentsa genezake (irudia 24). ANÁLISIS DE LOS RASGOS DE LA FASE 1 Hareharri albiarrak erabili zituzten piezak egiteko, iraunkortasun handiko harriak baitira, haiek lantzeko zailtasunarekin orekatuz; harriaren barneko geruzen dentsitatea oso handia gertatzen denean lauzak lortzeko baliatzen dira, eta itxura guztien arabera horixe egin zuten geure elizan. Harrobiak ugari dira lurraldearen iparraldean, Gorbeia, Elgea, Urkila eta Altzaniako mendialdeetan, esaterako (Martínez Torres 2004: 50). Aistra, hain zuzen Altzaniako mendialdean dago, eta litologia horren azaleratzeak hurbil ditu. Harri mota honekin erabili ohi den tresneria baliatu zuten, hargin-aitzurrez landu zituzten piezak eta azken ukituak aizkora lau batez ematen zizkieten (Ibidem.: 50). 1962. urteaz geroztik eliza honi buruzko aipamenak ugariak diren arren, gure interpretazioa ez da haietako bakar batekin ere bat etortzen eraikuntzaren bilakaerari dagokionez. In situ burualdearen atal baino kontserbatzen ez dela egiaztatu ahal izatea bereziki garrantzitsua izan da, bi alderdi esanguratsu bereizteko modua eskaini baitigu: batetik, lehenengo elizako harlandua ez zutela berriro ere erabili (hasieran uste genuen ez bezala), ex novo landutako piezak erabili baitzituzten. Beste kontu garrantzitsua izan da habeartea eta burualdea une ezberdinetakoak direla egiaztatzean desagertu egiten dela burualdeko leiho monolitikoaren tipologiaren (prerromanikoa) eta absidean harburu txiki dekoratuen agerraldiaren (erromanikoa iritsi dela iragartzen baitute) artean sortzen den itxurazko inkongruentzia. Zoritxarrez, ez dakigu habearteak zer forma izango zuen, zimenduen mailatik desagerrarazi baitzuten geroagoko berrikuntza lanetan; hala eta guztiz ere, egungoak baino neurri txikiagoak izango zituen (zabaleran bederen), eta seguru asko burualdearen iparraldeko hormaren zimenduaren mendebaldeko muturrarekin bat egingo zuen. Eliza honen kronologiara hurbiltzeko burualdeko leiho monolitikoa dugu; gisa honetako baoei begira hainbat jatorri planteatu ziren, batez ere jatorri bisigotikoa, mozarabiarra eta asturiarra, I. García Caminok gai honen inguruan egiten duen azterketan ikus daitekeenez (2002: 175-181). Egun eskura dauzkagun datuak aintzakotzat harturik, egile horrek planteatutakoarekin bat gatoz leiho mota honen jatorria Asturiasko prerromanikoan dagoelako ideiari dagokionez; hasierako datak IX. mende amaieran kokatu behar ditugu Asturiasen, eta gure ingurura (Bizkaian ugari dira adibideak) X.mendearen erdialdera iritsiko zen (Ibidem.: 180-181). BIBLIOGRAFIA Corro herriko parrokia-eliza, Gaubeako udalerrian. Areto itxurako oinplanoa duen eliza da, hiru ganga atalekin (burualdea eta habearte atal bi). Ekialdeko itxituraren barruko izkinak alakatuak ditu. Oinplano lauangeluarreko sakristia bat du habeartearen hegoaldean, eta hari eratxikita hiru arkuko elizataria. Oinetan portalea (buruduna) eta bataiategi txiki bat ditu. Burualdearen ekialdean, hegoaldeko hormaren lerroari jarraiki, dorrea atxikitzen zaio. Mazela batean dago eliza, Peña Lisa mendiaren magaletan (968 m), haranaren hondotik hurbil, herri osoa eta haranaren partetik handiena ikusten den garaieran. Eliza 690 metroko altueran dago; Omecillo ibaiaren haranaren hondoarekiko (hego-mendebaldera 830 metrora dago) altuera erlatiboa 65 metrokoa da. Oso urriak dira Corroko elizari buruzko aipamen idatziak; erreferentzia bi baizik ez daude (López de Guereñu 1962: 391; López de Ocáriz, Martínez de Salinas 1998: 65), eta bietan harburu txiki erromanikoen presentzia adierazten da. DOKUMENTU ITURRIAK Corroko herriari dagokionez, ez dugu XII. mendea baino lehenagoko aipamen idatzirik, eta lau aipamen bildu ditugu mende horretakoak: 1104 (Ruiz de Loizaga 1995b: 67), 1126 (Ibidem.: 119)1137 (Ibidem.: 141) eta 1199 (Ruiz de Loizaga 2000: 134). Hala eta guztiz ere, Gaubea haranari buruzko aipamenak ugari dira 804. urtetik aurrera, Juan apezpikuak Valpuesta (Corrotik 4 km eskasera) fundatu zuen urtetik aurrera, eta dokumentu horietan alde honetan abandonatutako elizen berri ematen da. Corro, bestalde, Valpuesta eta Tobillas arteko bidean dago, eta eliza 822. urteaz geroztik dago dokumentatuta, Abito abadeak monasterioa fundatu zuen urtetik. Corrotik hurbil dagoen Pinedo herria, Corro eta Valpuesta artean, Valpuestako egoitzaren fundazio dokumentuan, 804. urtekoan, aipatzen da, eta 937. urterako "Pinedoko haraneko" elizak aipatzen dira. DESCRIPCIÓN GENERAL Soilik kanpo aldetik ikus daitekeela, ezaugarri teknikoetan bereizten da obra erromanikotik, nola estekaduretan ezaugarrietan hala eskantzuetan; era berean, elizaren itxitura hormaren erdian izkina bat ikusten da, zalantzarik gabe lehendik ere egungoa baino txikiagoa zen eraikin baten presentziaren berri ematen diguna (26. irudia). Eraikin erromanikoa iparraldean kontserbatzen da, bozel laurdeneko harburuekin erremataturik burualdetik gertu dauden atal bietan eta harburu ahur batzuk azken atalean. Elizaren oinak eta errematea obra modernoak dira. Obra erromanikoak gradinaz landutako izkinak ditu, ipar-ekialdeko eskantzua erakusgarri, estekaduraren aldaketa puntutik gora, zabor-materialez osatutako errenkada baten mailan (harrizko estalki zaharra dirudiena), iparraldean. LECTURA ESTRATIGRÁFICA 1. Obra primitiva, en la esquina NE del edifi cio Ipar-ekialdeko izkinan gradinaz landutako izkina hauen beheko aldean, ekialdeko eta iparraldeko hormen beheko aldea (kasu honetan soilik lehenengo kontrahormaraino iristen dena), harburuen ilaraz errematatzen den eliza erromanikoaren aurreko obra da (27. eta 28. irudiak). Bi hormaren hondakinak baizik ez ditzakegu ikusi, egungo eraikinaren ipar-ekialdeko izkinan. Iparraldeko horman izkina biak kontserbatzen ditu, baina ekialdekoan bat ez da hautematen dorrea eratxikita duelako. Ekialdeko hormak, beraz, egun ikusten dena baino luzeagoa behar zuen. Izkinak alde batetik landuak diren harriz eginak daude, aho ahurreko zizelaz landuak, eta estekadura trauskil landutako eta landu gabeko harriz osatuta dago (29. irudia). Honako neurri hauek dituzte kontserbatutako atalek: altuera gorena, 3,5 m (osatu gabe). iparraldetik hegoalderako luzea, 4,66 m (osatu gabe). ekialdetik mendebalderako luzera, 5,88 m (osorik). Jatorrizko obra honen goiko aldean horizontalean paratutako harri xabalak, harrizko estali baten hondakinak diruditenak, eranskin modernoak dira, 1. aldiko eraikinarekin zerikusirik bat ere ez dutenak. Goratu eta mendebalderantz handitu zuten. Obra hau iparraldean hautematen da, bozel laurdeneko harburuen errematean eta gradinaz landutako izkinetan. Ekialdean isuri biko estalkia ikusten da. 3. Goratzea, mendebaldera handitzea eta hegoaldea zabaltzea (1609) 4. Dorrea (1611) 5. Sakristia eta eliz-ataria (XVIII. mendea) ALDIAREN EZAUGARRIEN AZTERKETA Eraikitzeko teknika, zalantzarik gabe, igeltseroena da, harginek ez zuten esku hartu honetan; hormen parterik handiena seguru asko hurbil dagoen harrobi batetik ateratako materialez osatua da, harriak apur batean landuak piezei forma erregular samarra emateko; pieza batzuen kanpoko aldea aho ahurreko zizelaz landuak izan zirela hauteman daiteke. Seriean egindako lan bat ez dela agerikoa den arren, egon badago neurrien araberako piezen aldez aurreko hautaketa bat errenkadak doitzeko xedean. Izkinetan, berriz, piezak hobe landuta daude, ia erabat eskuairatuta ageri dira, nahiz eta barruko izkinak biribildurik aurkezten diren. Pieza hauetan nabaria da aho ahurreko zizelaz egindako lana (30. irudia). Lanaren ordenari bagagozkio, lehenik izkinetako piezak paratu zituzten, eta gero errenkadaren gainerakoa eraiki zuten ahal zela izkinaren altuerari eutsiz; kasu batzuetan, izkinaren altuera hormaren errenkada birekin dator bat. Materialak erregularrak ez direnez, errenkadak apur bat bihurgunetsuak eta ez jarraituak dira, eta junturetan zabor materialak erabili zituzten irregulartasun horiek ezerezean uzteko. Eraikinak, egungo elizaren ipar-ekialdeko izkinak kokatuak, horma bi baizik ez ditu kontserbatzen. Zoritxarrez, ezin dugu jatorrizko habeartearen norabidearen inguruko zehaztasunik eman; 5,88 m-ko luzera gorenak (ekialde-mendebalde) pentsarazten digu neurri horiek habeartearen zabalerari dagozkiola, baina horrek esan nahi du elizak iparraldetik hegoalderako norabidea izango zuela. Elizaren norabidea ohikoa izatera, burualdea ekialdera, oso neurri txikiko eraikina izango zen, barru aldean 4 edo 4,5 metroko luzera izango zuen habeartearekin, hau da, elizaren burualdearen egungo atala baino habearte apur bat luzeagoarekin. Kronologiari dagokionez, dokumentazioan Corroko herriari buruzko lehenengo aipamenak egiterako eliza jada zutik zegoela pentsatzeko argudio batzuk ditugu; lehenengoa eta agerikoena da obra erromanikoaren aurrekoa dela, baina horrek ez digu bere ante quem data XII. mendetik harantzago eramateko aukerarik ematen. Corroko elizari kronologia bat emateko izango ditugun argudio sendoenak, beraz, eliza honen ezaugarriak beste elizenekin alderatzeko azterketan aurkituko ditugu, hurrengo atalean egingo dugun bezala. Hala eta guztiz ere, badugu aurreratzea 1104. urtean Valpuestako Kartularioan "Corroko Albaro Ennecoz" aipatzen denerako, herrian gurtzarako zentro bat bazela gutxienez mende erdia lehenagotik. Eta gure susmoen arabera, aipatutako kartularioko IX. mendeko dokumentuetan herrixka honen izena ez agertu arren, alde hau elizbarrutiaren egoitzaren inguruan artikulatutako herrixka eta monasterio sarera biltzen zen jada. BIBLIOGRAFIA San Martin du izena Eribeko parrokia-elizak, eta Gorbeiaren hegoaldeko mendietan dago, itsas mailatik gora 636 metrotara. Eribe mendi magalaren behe partean dago (696 m), ordoki baten ertzean, eta inguru osoa mendean hartzen du. Oinplano angeluzuzena du eraikinak, burualde zuzena habeartea baino estuagoa, eta habeartearen ekialdeko atala eraikinaren oin-aldea baino estuagoa. Habeartearen sabaian hiru ganga atal, ertz-gangak aurreneko bietan eta ilargixkaganga habearteko oinen gainean. Gurutze-ganga batek estaltzen du burualdea. Portalea hegoaldean dago; arku zorrotz batez erremataturik dago, dobela handiekin eta koska jarraituarekin profi lean eta ate-zangoetan. Dorrea eraikinaren oinei eratxikita dago. BIBLIOGRAFIA ITURRIAK Ezer gutxi idatzi da Eribeko San Martin parrokiari buruz. López de Guereñuk deskripzio labur bat egin zuen (1962: 366). Informazio gehiago eskaintzen du Catálogo obrak (Portilla 1995: 492-502), eta haren arabera eraikinaren bizitzan hiru une garrantzitsu bereizten (Erdi Aroko eraikina –erromanikoa–, burualderantz handitzeko obra –circa 1580– eta XIX. mendea –sute baten ondorenean bururatutako berrikuntza integrala–. J. Labordak adierazten digu (2003: 430-431) apaizetxea eta sakristia orain urte batzuk desagerrarazi zituztela bertan bururatutako zaharberritze lan batzuen ondorioz. DOKUMENTU ITURRIAK Oinetan eta iparraldeko hormaren mendebaldeko ataletan kontserbatzen da. Oinplano angeluzuzeneko eraikina da, 7,30 metro zabal eta gutxienez 11,12 metro luze. Ez dira ez burualdea ez eta hegoaldeko itxitura kontserbatzen, bai ordea atal garrantzitsuak iparraldean eta mendebaldean. Landu gabeko harriz egina da, igeltseroen teknika baliatuta, geruza naturaletan ateratako material berriarekin baina izkinetan hilobi monolitikoak berrerabilita (Catálogo obran neurri handiko harlandutzat hartuak dira). Mendebaldean, hormaren erdialdera, leiho txiki bat du, hilobi monolitikoetako estalkiekin egina, eta pieza horietan zirkulu erdiko arkuaren formako errematea zizelkatu zuten. Iparraldean bozel laurdeneko mentsulen 124 errenkada bat kontserbatzen da, lau mentsula ikus daitezke. Egungoa baino dezente baxuagoa den lehenengo hormaren errematetik gertu daude (31. eta 32. irudiak). 2. Eraikina ekialderantz eta hegoalderantz handitzea Atal apur bat estuagoa erantsi zioten jatorrizko eraikinari, habeartetik ondo bereizten zen burualdea osatuz (burualde horixe da egun habeartearen hirugarren atala osatzen duena), eta habeartea hegoalderantz handitu zuten. Horretarako eraitsi egin zuten lehenengo eraikinaren hegoaldeko horma, eta egungo zabalera izango zuen ordutik aurrera; horrek halako irregulartasun bat eragin zuen habeartearen hego-mendebaldeko izkinan, antza alde honetan ez baitzuten jatorrizko horma erabat eraitsi, eta oraindik korutik hautematen den alaka sortu zuten horrenbestez. Habeartea goratu zuten, egungo garaierara iritsi gabe baina. Gangak eraiki zituzten, eta horretarako kontrahormak altxatu behar izan zituzten (mota ezberdinetakoak bereizten dira, ondoz ondo etorritako uneak irudikatzen dituztenak) (33. irudia). en cuarto de bocel, de las que se conservan cuatro. Se ubican cerca del remate del muro primitivo, bastante más bajo que el actual (fi g. 31 y 32). 2. Ampliación hacia el este y hacia el sur Obra hauek XIII. mendetik aurrera bururatu zituzten, obra erromanikoarekin hasi eta XIV. mendean edo XV. mende hasieran eraikiriko portalearekin amaituz. 3. Egungo burualdearen eraikuntza (XVI. mendea) 4. Dorrea (XVII.-XVIII. mendeak) 5. Sutea eta berreraikuntza. 1838-1841 1. ALDIAREN EZAUGARRIEN AZTERKETA Igeltseroen teknikak erabiliz eraiki zuten eliza, harrobitik material berriak atera zituzten hormak egiteko, harriaren esfoliazio naturalari esker lortutako materialak izaki, piezak luzangak eta altuera irregularrekoak lortzen baitzituzten. Horrexegatik errenkadak ez dira erabat zuzenak, oso bihurgunetsuak dira, eta beraz, zabor-material asko sartu behar izan zituzten junturetan (34. irudia). Izkinetan eta baoen inguruetan berriro ere aprobetxatuko zituzten piezak baliatu zituzten, kasu honetan hilobi monolitikoak eta haien estalkiak (oinaldeko leihoan). Izkinetako piezak txandakatuz ipini zituzten (35. irudia). Ondo asko hautematen da nola hormek, kanpoko aldetik, azalera osoa estaltzen zuen estaldura zuten; estaldurak, egun, kolore marroi argia du, azken ukitu irregularrekin, baina ez da nabaritzen pintura geruza batek estaltzen zuen ala ez. Lehen adierazi dugun bezala, mendebaldeko horman dagoen leihoa hilobi monolitikoetako estalkiekin egin zuten, isuri biko errematearekin (36. irudia). Hiru puska erabili zituzten, bi leiho- zangoetan eta bestea errematean, zirkulu erdiko arku batekin; alboetako piezek, bertikalean paratuta daudenez, isuri bikoitzeko baoa sortzen dute. Zoruaren mailatik gora 3,8 metrora dago, jatorrizko eraikinaren mendebaldeko hormaren erdi-erdian, ez ordea gaurkoan, ez habeartea handitu eta gero sortutako hormaren erdian. Bukatzeko esan dezagun eraikinak mentsulak zituela gutxienez iparraldeko horman; horietatik lau kontserbatzen dira, bozel laurdenekoak, hormaren goiko errematetik hurbil, zoruaren mailatik gora 5,44 metrotara (37. eta 38. irudiak). Baliteke jatorrian sei mentsula izatea, horietako bat kontrahorma eraikitzean desagertuko zena (hegoaldetik kontatzen hasita hirugarrena) eta bestea horman ikus daitekeen hutsartean egongo zena (mendebaldetik kontatzen hasita bosgarrena). Mentsuletako batek, bigarrenak, hiru marra dauzka ziztaturik beheko eta aurreko aurpegietan, eta beste batek (hegoaldetik kontatzen hasita azkenekoak), horizontalean egindako bi ma- Ez dugu eraikin honen oinplano osoa ezagutzen. Aitzitik, badakigu habeartearen kanpoko zabalera 7,30 metrokoa dela, eta hormen lodiera kontuan badugu (1,33 m), barruko zabalera 4,64 metrokoa dela ondorioztatzen dugu. Oraingoz ezinezkoa da zer burualde mota izango zuen aurreratzea, horretarako jarduera arkeologiko bat bururatu behar da zorupean. Obra honetan elementu garrantzitsu bat da izkinetan eta baoetan hilobi monolitikoak berriro ere erabili izana, oso hurbil dagoen Gorostizako San Pedro elizan bezala. Hilobien litologia bertakoa denez, hurbil behar duen hilerri baten hondakinak berrerabili zituztela adierazten zaigu. Inguruko herriei eta Eribeko herriari berari buruzko IX. mendeaz geroztiko aipamen idatziek ere alde hau goiz okupatu zutela adierazten dute. Hala eta guztiz ere, elementu horien berrerabilerak adierazten digu egungo elizaren atal zaharrenak aipatutako VALORACIÓN GENERAL DE LA FASE 128 datak baino geroago eraiki zituztela. Eraikinera biltzen diren elementuekin ezin dugu zehaztasun kronologiko handiagorik eskaini (IX. mende ondorengo obra baten aurrean geundeke, baina habeartea handitu zuten XII.-XIII. mendeak baino lehenagoko une baten aurrean), eta beraz gainerako eraikinen ezaugarriekin azterketa bateratu bat egin arte itxaron beharko dugu kronologiak zehazteko. Iparraldeko hormako mentsulen presentzia, zurezko eraikin baten erakusgarri (edo zurezko egitura zuen estalkiaren erakusgarri), seguru asko eraikinari, funtzio liturgikoaz gainera bestelako erabilera bat ematen ziotelako isla ere bada. Arkeologiak ondo asko erakutsi duenez, Erdi Aroko elizak ez ziren soilik erritoak egiteko leku, baizik eta herritarrak biltzeko gune eta soberakinak metatzeko tegi. Kanpoko aldeari eratxikitako eraikin hauek aipatutako azken jarduera garrantzitsu horiekin lotuta egon litezke. Eskura dauzkagun datuekin ezinezkoa zaigu eraikinak zer estalki mota zuen ezagutzea. BIBLIOGRAFIA San Martin Gazeta herriko parrokia-eliza da, eta Burgelu eta Añua arteko bidearen erdialdean dago, Añua ibaiaren ondoan. Gazeta, Burgeluko udal barrutian izaki, Arabako Lautadaren bihotzeko eremu zelai batean dago. Bordeletik Astorgara doan bide erromatarretik oso gertu dago, Nafarroara eta Gipuzkoara doan errege bidetik hurbil. San Martin eliza areto formako oinplanoa duen eraikina da, burualde zuzena habeartea baino estuagoa, habeartean kanoi-gangarekin eta presbiterioan gurutze-gangarekin. Portalea hegoaldean dago eta gainaldean arku zorrotza du, dekoratutako arkiboltekin hornitua. Barruko aldean, habeartea presbiteriorik bereizten duen arkuaren kapitelak tetramorfos batekin dekoratuta daude presbiterioari begira dagoen aldean, eta landare motiboekin erdialdeari begira dagoen aldean. Isuri biko teilatu batez erremataturik dago eraikina, eta landu gabeko harriz egina dago. Orain dela gutxi berritu zuten eta apaizetxea eta eliz-ataria desagerrarazi zituzten. BIBLIOGRAFIA ITURRIAK Gazetako San Martin elizari buruzko aipamen idatziak urriak dira, baina habeartearen eta burualdearen artean tetramorfos bat duenez, inguruko eraikin gehienak baino aipatuagoa da, irudi hori beste batzuekin konparatua izan delako, batez ere Armentiako San Prudentzio (lehen San Andres) Basilikakoarekin. Lan mardulena Catálogo obran dago argitaratua, eta horren arabera eliza erromanikotzat hartua da bere osotasunean, XIII. mendeko datarekin; mende horretakoak lirateke habeartea, burualdea, portalea eta tetramorfosa –horiexek elementurik aipagarrienak–, baita harburuekin egindako erremateak ere. Sakristia XVI. mendekoa da, dorrea 1627koa, kanpai-dorrea 1762an berritu zuten, eta koroa XVIII. mendekoa da (Portilla et alii 1975: 388-392). Eraikinaren oinetan dago hautemandako lehenengo obra (39. eta 40. irudiak). Mendebaldeko hormaren beheko aldean eta iparralde eta hegoaldearen mendebaldeko muturretan bereizten da. Landu gabeko aski harri erregularrez egina dago, harriak ertainak-handiak, forma angeluzuzeneko piezekin, hormetan ipini baino lehen nola edo hala prestatu zituztelako erakusgarri. Mendebaldean hiru saietera daude, landutako hareharriz inguraturik, kolorez hormakoak baino argiagoak; bistan da laugarren bat falta dela iparraldeko behe izkinan, geroago ireki zuten baoaren ondorioz desagerrarazia (41. irudia). 1. Iglesia primitiva (anterior al siglo XIII) Eliza erromanikoaren aurreko eraikina da, seguru asko beste eliza txikiago bat. Bigaren aldiko elizaren ezaugarriak kontuan harturik ondorioztatzen dugu hori, bigarren aldi horretan hormak goratu eta mendebaldean saieteren beste maila bi (bestelako tipologiarekin baina) erantsi baitzizkioten eraikinari. Beraz, 2. aldiko obrak handitu egingo zuen aldez aurretik zegoen eraikina, haren funtzionaltasunean aldaketarik eragin gabe baina. 2. Eliza handitzea (XIII. mendea) Bigarren une honetan bihurtu zen eliza egun ezagutzen ditugun ezaugarrien jabe. 1. aldiko elizaren burualdea desagerrarazi zuten, eta eraikina ekialdera handitu egin zuten habearteari eta burualdeari atal bat erantsita. Habeartearen altuera 12 metrotaraino goratu zuten, isuri biko estalkiarekin, erlaitzaren azpian harburuen errenkada batekin. Mendebaldeko itxituran saieteren maila bi ireki zituzten, behekoa jatorrizko saieteren errenkada berean egokitutako bao bik osatua eta goikoa bao itxi bakar batek osatua. Saietera hauen inguruan landu gabeko harriak ageri dira, horman erabilitako harrien antzekoak. Aurreko aldiko estekadurarekin alderatuta, honakoan harriak txikiagoak dira, piezak ez daude aldez aurretik landuak, eta eskantzuko harriak ere txikiagoak dira. Presbiterioko egungo ganga geroago bururatutako obra bat da, baina jatorrizkoaren ezaugarriei eusten die. Habeartea eta presbiterioa bereizteko arkuaren kapitelak egin zituzten, tetramorfos batekin eta landare motiboekin dekoratuak Obra hau XIII. mendean zehar kokatu daiteke portalearen ezaugarriei eta gainerako ataletako dekoraziozko elementuei erreparatzen baldin badiegu (39. eta 40. irudiak). Lehenengo elizaren hormak eraikitzeko erabili zuten teknika igeltseroena da zalantzarik gabe, harginek ez zuten esku hartu; hormak harrobitik ateratako harri berriekin, landu gabeko harriekin, altxatu zituzten, eta izkinetan material bera erabili zuten, kasu honetan harriak apur bat landu bazituzten ere. (43. irudia) Hormetako piezak luzeak dira, ale lauangeluar batzuk tartean. Errenkadak jarraituak ez baizik eta bihurgunetsuak dira. Izkinetako pieza guztiak dira luzangak, harrien azalak pikotxaz leunduak, hormak osatzen dituzten harriak baino apur bat lauagoak. Junturak oso handiak dira, eta zabor materialez beteta daude. Saieteretako leiho-zangoak osatzen dituzten piezak horman erabilitako material berekoak dira, baina kantoika ipinita daude, eta gainazalak beste lanabes batekin landuak dituzte leunagoak eta azken ukitu hobeak izateko. Pieza hauek harriaren geruza naturalak berak uzten duen lodierakoak dira; itxura batean harlanduak diruditen harren, harginek ez zuten esku hartu haien prestakuntzan, besterik gabe azken ukitu fi nago bat eman zieten harrobitik erauzitako elementuen gainazalei, harrien geruza naturalak aprobetxaturik. Ildo honetatik, ez dago halako alde tekniko esanguratsurik izkinetako erdi landutako piezen (bozze) eta leiho-zangoetako piezen artean, harri mota bera erabili baitzuten multzoko elementuen jarrera ezberdinetara egokituz (44. irudia). 133 44. irudia. Eraikinaren mendebaldean irekitako saietera baten kanpoko eta barruko aldeak. Figura 44. Exterior e interior de una de las saeteras abiertas al oeste del edifi cio. soilik izkinetako piezetan, geroago kareztatzeko. Hormaren gainerako piezei besterik gabe ertzak kendu zizkieten, ez zuten haien gainazala leundu. Eliza honek, ezaugarri hauek dituzten aleen artean identifi katzen lehena izateaz gainera (eraikin batzuetan zeuden aztarna batzuk berriro ere interpretatzera eraman gintuena eta multzo zehatz bat osatzera bultzatu gintuena), multzo honetako beste kideen erreferente izateko baldintza batzuk betetzen ditu. Funtsezko alderdi bik aukera ematen dute aldi erromanikoaren aurreko eraikina dela ziurtatzeko, beste ale batzuetan hain argi ez badago ere: lehenengoa da jatorrizko horman argi eta garbi hautematen den ebakia, XIII. mendean egina portalea bertan egokitzeko; bigarrena oinetako hormaren barruko aldean hautematen den plano aldaketa da, bertan argi eta garbi ikusten baita atal erromanikoa aurreko elementu askoz ere sendoago baten goratze eta handitzearen emaitza dela. Tamalez, oraingoz ez dakigu zer ezaugarri izango zituen lehenengo eraikinaren oinplanoak, jatorrizko burualdea desagerrarazi baitzuten erromanikoan handitzeko. Hala eta guztiz ere jakin badakigu eraikina kanpo aldetik 9,8 m zabal zela eta barru aldetik 6,7 m zabal. Ez dakigu zer altuera zuen, baina gutxienez 4,7 m gari zen kontserbatu diren elementuak aitzat hartzen baldin baditugu, eta horri eraikina handitzean desagerrarazi zuten isuri biko teilatua gehitu behar zaio. Hormak oso lodiak dira, 1,55 eta 1,60 m bitartekoak, eta neurri horiek zentzuzkoagoak dira babes izaretako eraikinetan erabilera zibil edo erlijiosoa duen eraikin batean baino. Funtzio liturgikoak eta babes izaerakoak betetzen dituen eraikin baten aurrean gaude, oinetako saieterek islatzen duten moduan, saietera hauek erromanikoan eraikina handitu eta gero bere horretan iraun baitzuten, nahiz eta hormak oso lodiak izateko arrazoiak aldatu egingo ziren, hormen lodieran hautematen dugun aldaketa handia kontuan hartzen baldin badugu. Teknikaren ikuspuntutik, igeltseroen teknikaren arabera egindako eraikin baten aurrean gaude, nahiz eta baoetan hargintzan iaioak ziren eraikitzaileen presentzia hautematen dugun. Kronologiari dagokionez, ez dugu zuzenean eraikinarekin lotzen duen argudio sendorik, ez baita oraindik zorupean induskatu zehaztasun handiagoen bila. Aipamen idatziei dagokienez, 1258. urteko ante quem data baizik ez dugu, herria Arabako Artxidiakonotzaren zerrendan aipatzen baita. Reja de San Millán dokumentuan ez da Gazeta aipatzen, inguruko herri guztiak (Dulantzi, Burgelu, Añua) Hiraszaeza deitutako zirkunskripziora biltzen diren artean. Horrek esan nahi du artean Gazeta ez zela herri populatua izango, herrixkak 1025 eta 1257 bitartean egingo baitzien harrera aurreneko biztanleei. Gazetako San Martin elizari leku egiten dion multzoko elizak batera azterturik, zehaztapen kronologiko handiagoak egin ahal izango ditugu. BIBLIOGRAFIA Jasokundeko eliza Gopegi herriko parrokia da, Zigoitiako udal barrutian. Oinplano angeluzuzen oso luzanga du, zortzi aldeko burualdearekin eta gurutzadura txiki batekin. Habeartea kanoi-ganga zorrotzek estaltzen dute, eta presbiterioa eta gurutzadura gurutze-gangek. Sakristia burualdearen hegoaldean dago, habeartearen hego-mendebaldeko izkinan dorre bat du eratxikirik eta iparraldean hilerri bat. Apaizetxea (egun herriko botika dendarenak egiten dituena) eta eliz-ataria sakristiaren eta dorrearen artean kokatzen dira. Habeartearen goiko aldean dekoratutako harburuen errenkada bat bereizten da hegoaldean eta dekoraziorik gabeko beste bat iparraldean; teilatua isuri bikoa da. Oinetan, hiru mailatan artikulatutako bost saietera bereizten dira. 1970. urteko hamarraldian zaharberritu zuten eraikina. Gopegi, historian zehar, bidegurutze garrantzitsua izan zen, bertara biltzen baitziren Leintzeko lurrak Zuia eta Lautadarekin lotzen zituen ekialdetik mendebalderako bidea eta Lautadatik, Apodaka, Ondategi, Gopegi, Larrinoa eta Muruan barrena, Subialde ibaian gora, Gorbeiara igotzen zen bidea (Portilla 1995: 503). Elizaren inguruko lursailen gaineko azterketa labur batek aukera ematen digu antolamendu guztiz berezi bat bereizteko, batez ere eraikinaren hegoaldean (51. irud). Eliza erdigunetzat harturik, forma erdizirkularreko sare bat osatu zen, eta lursailen banaketa oso bestelakoa da inguruko lursailekin alderatuta. Barruko aldera orubeak txikiagoak direla ikusten da, justaposizio handiarekin eta forma irregularrekin; kanpoko aldera, berriz, orubeak askoz ere handiagoak dira, eta forma erregularragoak dituzte. Banaketa harrigarri honek, aurrerago ikusiko dugun bezala, ondorio garrantzitsuak izan ditzake eraikinaren lehenengo aldia historiaren ikuspuntutik interpretatzeko orduan. BIBLIOGRAFIA ITURRIA 6,35 m-ko altuera kontserbatzen du, jatorrian garaiagoa bazen ere. Obra hau 8,75 m zabal da. Gutxieneko luzera, egun kontserbatzen dena, 13,14 m-koa da. Hormak neurri txiki eta ertaineko harri landu gabeez eginak daude, baina izkinetako harriak erdi landuta daude. Egungo eraikinaren oinetan dago aztertutako aldia (45. irudia). Oinplano angeluzuzena du, eta oinetan lau saietera irekitzen dira bi mailatan artikulaturik (46. eta 47. irudiak). Ez dakigu zer nolakoa izango zen errematea eta burualdearen forma. Iparraldean estekaduraren aldaketa bat hautematen da habeartearen erdialdean kokatzen den kontrahormatik aurrera. Hormaren mendebaldea (parterik zaharrena) kontrahormatik aurrera bereizten den estekadurakoa baino neurri txikiagoko piezez osatua dago; kontrahormatik harantzagoko atala hurrengo aldiaren isla da. 47. irudia. 1. aldiaren iparraldeko ikuspegia. Figura 47. Vista norte de la fase 1. 46. irudia. 1. aldia mendebaldetik ikusita. Figura 46. La fase 1 vista desde el oeste. 45. irudia. 1. aldiko oinplanoa. Figura 45. Planta de la fase 1. Figura 45. Planta de la fase 1. Gure ustez hegoaldeko hormak jatorrizko obraren parte bat kontserbatu lezake, baina ezinezkoa da haren jarraipena ikustea eta jatorrizko atalak ote diren erabakitzea, geroago eratxikitako gorputzak eta azken zaharberritze lanetan egindako junturak oztopo baitira horretarako. 2. Obra erromanikoa (XII. mende amaiera- XIII. mendea) Ekialderantz handitu zuten (iparraldeko hormaren kanpoko kontrahormatik burualdearen abiapunturaino), eta habeartearen luzera ia bikoiztu egin zuten; egungo ganga eraiki zuten, kanoi-ganga zorrotza parpain-arkuekin. Harri horma aski erregularra, pieza ertainez osatua, 1. aldiko harriak baino handiagoak eta eskuairatuagoak, errenkada aski erregularretan egokituak. Iparraldeko eta hegoaldeko hormetan bina kontrahorma eraiki zituzten, baina hegoaldekoan bat desagertu egin da (mendebaldekoa, ebakia ondo asko hautematen da apaizetxearen gainean). Eraikinaren goiko partean dekoratutako harburuez osatutako errenkada bat ikusten da hegoaldean eta dekoratu gabekoen beste bat iparraldean (hiru izan ezik). Harburuen gainean, esfera erdiekin dekoratutako erlaitza hegoaldean eta dekoratu gabekoa iparraldean (pieza bat izan ezik). Teilatua isuri bikoa zen, mendebaldeko itxituran ondo asko hautematen den bezala. Aurreko aldiko eraikinaren barruko egokierari eusten dio hein batean, habeartea goratzean saietera bat ireki baitzuten oinaldeko hormaren goiko partean; orduz geroztik bost bao izango zituen hiru mailatan antolaturik (48. irudia). Hegoaldeko itxituran (2. aldiko obrari dagozkion ataletan) beste bi saietera ireki zituzten, oinaldeko goiko saieteren altuera berean, barruko espazioak maila ezberdinetan banatu zituztela edo koru goratuen moduan zurezko korridoreak izan zirela adieraz lezaketenak. 3. Kanpai-horma 4. Burualdea eta sakristia (XVI. mendea) 5. Ama Birjinaren kapera (XVI. mende amaiera) 6. Apaizetxea eta dorrea (XVIII.-XIX. mendeak) 7. Hilerria (XIX. eta XX. mendeak) Eraikina igeltseroen teknikaren arabera dago egina, harginen esku hartzerik gabe. Hormak, eskuarki, eskuairatu gabeko harriz eginda daude, harriak harrobitik erauziak, beren esfoliazio naturala aprobetxatuz. Izkinetan eta baoetan material berdina erabili zuten, apur bat landuagoa baina, apur bat eskuairatuagoa eta neurriz apur bat handiagoa, aurpegiak hargin-aitzurraz leunduak (49. irudia). Hormetako piezek, besterik gabe, ertzak kenduta dauzkate, errenkada ez jarraituak, bihurgunetsuak, osatzen dituzte materialen ezaugarriek hartaraturik. Piezak luzangak eta lauangeluarrak dira, asko eta asko ertz biribilduekin. Litologia bertakoa da, Goi Kretazikoko kareharri gris urdinak (Martínez Torres 2004). Mendebaldeko saieterak (50. irudia). Eraikinaren oinetan, mendebaldeko itxituran, irekitako lau leiho. Maila bitara biltzen dira, behekoa zoruaren mailatik gora 1,4 m-ra eta bigarrena 4,10 m-ra. Lauak hormaren izkinako piezen antzeko piezez eginda daude, hau da, hargin-aitzurrez amaitutako pieza erdi landuekin. ANÁLISIS DE LOS RASGOS DE LA FASE 1 Goiko bi leihoak hareharri okre albiarreko piezekin eginda daude; behekoak horman erabilitako harri mota berdinez eginda daude (Goi Kretazikoko kareharri gris urdinak). Nola leihoburua hala leiho-arasa zuzenak dira. Beheko leihoak apur bat txikiagoak dira, eta leiho-zangoak hiru errenkadez osatuta daude. Goiko leiho-zangoak 5 edo 6 errenkadez osatuta daude. Altuera zorutik barruko aldera: Behekoa: 1,35 m. Goikoa: 4,37 m. Berriro ere, elkarren osagarri diren behar biri erantzuten dien eraikin baten aurrean gaude: funtzio liturgikoa eta babes izaerakoa betetzen zituen eraikin honek. Bistan da funtzio horietako bati eutsi egin diola, baina bigarrenak bigarren eraikuntza aldira arte iraun zuen gehienez ere, kontserbatutako mailetako barruko banaketari erreparatzen baldin badiogu, eta erakuntza erromanikoa handitu egin zuten (saietera maila berriarekin oinetan eta hegoaldeko itxituran). Hala eta guztiz ere, eta Gazetako elizan gertatzen denaz beste, hormek eutsi egin zioten jatorrizko obraren lodierari baita ondorengo uneetan ere. Ez dakigu obra honen oinplanoak, batez ere burualdearenak, zer forma zuen, erromanikoko handitze lanen ondorioz betikoz desagertu baitzen. geroago habeartea goratu egin zutenez, ezinezkoa zaigu jatorrizko estalkia nolakoa izango zuen aurreratzea; nolanahi ere den, kanpoko aldean ez dago lehenengo aldiarekin zerikusia izan lezakeen kontrahormarik ez eta zutarririk ere barruko aldean. Harginek esku hartu ez bazuten ere, langile espezializatuen emaitza da eraikin mota hau; eraikinaren beraren ezaugarri metriko eta teknikoek adierazten digute hori, eraikinean eraikitzaile "profesionalek" berezko dituzten ezagutzak islatzeaz gainera, lurraldearen parte handi batean lan egiten zuen tailer bat eta bera islatzen duten antzekotasun nabarmeneko eliza sorta bat baitago (6. multzoa osatzen dutenak, aurrerago ikusiko dugun bezala). Ikusi dugunez, 72 urratsetakoak ziren dextroen neurri kanonikoak, 1060. urteko Santiagoko Kontzilioak gogorarazten zuen moduan (García Gallo 1950: 294, 442)53 eta adibide zehatzekin egiaztatu ahal izan genuen hori. Parametro horietara egokitzen al da Gopegiko zirkulua? Galderari erantzun ahal izateko lehenik urrats batek zer luzera duen jakin behar dugu; erantzunik hurbilena Katalunian sagrera eta hilerrien inguruan egindako azterketetan aurkitzen dugu, izan ere, hango dokumentuetan urrats kanoniko batek gutxi gora-behera 115 zentimetro dituela azaltzen da (Riu, Valdepeñas 1994: 66). Honenbestez, neurri horiek 72 urratsekin aplikaturik, dextroek gutxi gora-behera 82 metroko erradioa izango zuten (51. irudia). Irudietan 82 metroko erradioa duen zirkulua aurkezten dugu Gopegiko herriaren planoaren eta orto-argazkiaren gainean; zirkuluak elizaren hegoaldeko itxitura du erdigune, ohiturari jarraiki eraikinaren hormetatik abiatuz neurtzen baitira eta horrexegatik baitute "zirkulu" askok arrautzaren forma (Catafau 1995: 177-180). Ikusten dugunez, gain jarritako zirkulua plano eta argazkietan hautematen denaren ia berdinberdina da, hau da, gutxi gora-behera 82 metroko erradioa du (edo gauza bera dena, 72 urrats). Hauxe da, gure ustez, aldeko argudio sendoa. Kronologiari dagokionez, zuzenean eraikinarekin zerikusia duten datuak urri dira, 2. aldiko ante quem datazioak emandakoa salbu, XII. mende bukaeran-XIII. mende hasieran kokatu daitezkeenak. Baina XI. mendeko testuinguruan kokatuko ginateke dextroa benetan izatera, batez ere haren neurriak kontuan hartzen baldin baditugu. Kronologia berantaren aldeko beste argudio bat da erromanikoko egitura handitu arren eutsi egin ziotela elizaren babes egiturari, altueran goratuz eta beste maila bat eraikiz, bosgarren saieterari leku egingo zion solairua eraikiz (48. irudia); eta hori garai bietan gizarte testuinguruak antzekoak zirelako erakusgarri da. Zehaztasun gehiago eman ahal izango ditugu ezaugarrien araberako eliza multzoen azterketari esker. BIBLIOGRAFIA Eraikina Zestafeko San Pedro auzoan dago, Gorostizako leku hustuan. Itsas mailatik gora 583 metrotara dago, iparraldeko Oketa (1031 m) eta hegoaldeko Garrastegi (628 m) mendiek inguratuta eta Gorbeiako mazeletan iparraldeen dagoen herrixka da Arlaban eta Leintz mendateetarantz eginez gero. Eliza, egun ermitarenak egiten dituena, Gorostizako herri hustuko parrokia zaharra da. Oinplano angeluzuzeneko eraikina da, burualde batek eta habearte atal batek osatua; habearte atal horren hegoaldean arku zorrotzeko portalea zabaltzen da. Habeartean bi bao ditu, portalearen gainean, berriro ere erabili izan diren hilobi monolitikoekin eginak. Burualdean beste bi leiho ditu, ekialdean eta hegoaldean. Barruko aldean, burualdearen albo banatan, arku formako nitxoak daude, eta habeartearen ipar-mendebaldeko muturrean, bataiarri bat. Zurezkoa da estalkia. BIBLIOGRAFIA ITURRIAK Catálogo obran Goi Erdi Aroko hondakin batzuk aipatzen dira (hilobi monolitikoak), habeartearen hegoaldean irekitzen diren leihoak eta izkinak eratzen dituztenak tenpluaren hormetan txertaturik. Harri horman, era berean, aurreko eraikin bati, seguru asko eraikin prerromaniko bati, zegozkion harlanduak txertatzen dira; burualdean daude elementu hauek, giza irudiekin dekoratuak. Eliza, bere osotasunean, XIII. mendekoa litzateke, nahiz eta iparraldeko horman lehenengo eliza baten neurriak hauteman daitezkeen (Portilla 1995: 470-474). Eskuarki landa eremuko tenplu erromanikoen ordezkari gisa hartua da (López de Ocáriz, Martínez de Salinas 1998: 58). Elizaren barrunbea 1997. urtean induskatu zuten tenpluan egokitzapen lan batzuk egiten ari zirela aprobetxatuz. Interbentzioaren emaitzak labur-labur azaldu ziren artikulu batean (Fernández, Uribarrena 1998), eta azken txostena 2001eko irailean aurkeztu zen (Fernández, Ajamil 2001)54. Lan hori oso interesgarria da guretzat, egungoa baino txikiagoa den lehenengo eliza baten presentzia egiaztatzen delako, ekialdeko horman utzitako arrastoei esker. DOKUMENTU ITURRIAK Oinplano angeluzuzeneko eraikina da (52. irudia), handik eta hemendik bildutako landu gabeko harriz, aurpegi lauak sortzeko xedean batzuk ertzak kenduak dituzten arren, eta errekarriz eginak; izkinetan hilobi monolitikoak berrerabili zituzten. Hegoaldeko aurpegian bi leiho ditu, berriro ere aprobetxaturiko hilobi monolitikoekin eginak, non arku apur bat zorrotzak zizelkatu zituzten (53. eta 54. irudiak). Goiko partean mentsula sorta bat: 3 iparraldean, 1 mendebaldean eta 3 hegoaldean, elizak kanpoko aldetik beste eraikin batzuk eratxikita zituelako erakusgarri. Egungo atea, arku zorrotzekoa, jatorrizko atearen ondorengoa da; eta hori ondo hautematen da ate-zangoak ez direlako horman ondo txertatzen, horman hura egokitzeko ebaki bat egin behar izan baitzuten. Lehenengo elizaren ekialdeko eskantzuko harriek, berriro ere erabilitako hilobiekin eginak, eta 1997. urtean bururatutako indusketa arkeologikoaren emaitzek, kanpo aldeko lehenengo izkinen altueran itxiko zuen hormaren presentzia egiaztatu ahal izan baitzen jarduera hartan (Fernández, Ajamil 2001), berretsi egiten dute aldi honen presentzia55. 2. Burualdea Eraikina ekialderantz handitu zuten eta egungo burualdea erantsi zioten (55. irudia). Tipologiaren ikuspegitik alde batzuk dauden arren, baliteke garai bertsuan egungo portalea erantsi izana (jatorrizko hormaren ebakian kokatua). Obra hauek, aldi prerromanikoko elementuak baliatzen dituztenak (56. irudia), XIII. mendekoak dira. 3. Eliz-atariaren eraikuntza eta leiho burudunaren irekitzea habeartearen hegoaldean Lehen azterketa batean oso berezi egiten duten ezaugarriak hautematen dira eraikinean, izkinetako hilobi-harriak oso handiak direlako elizaren neurrien aldean; halatan, guztiz itxura ez ohikoa du eraikinak, hein batean proportziorik gabea (57. irudia). Hala eta guztiz ere, multzoak bereizteko orduan ikusiko dugun bezala, ezaugarriak bakartzean ikusi ahal izango dugu nola oso eraikin mota zehatz bat osatzen duen, batez ere Gorbeiaren hegoaldeko eremu handi samarrean garatuko zen mota zehatza. Teknikaren ikuspuntutik, eliza inguruko lehengaiak baliatuta eraiki zuten, batu aurretik halako lana eskatzen ez zuten lehengaiak baliaturik. Izkinetan eta baoetan hilobi monolitikoak Materiala irregularra izanik, errenkadak ez dira jarraituak, zeiharrak dira eta kasu askotan aldapatsuak, zabor materialez bete beharrekoak. Eraikitzeko teknika igeltseroena da. Portalearen gaineko leiho biak lehenengo eraikinekoak dira. Leiho-zangoak eta errematea hilobi monolitikoetako estalkiekin eginak dira, isuri birekin. Alboetakoak bertikalean daude jarrita, leihoetako alaka bikoitza eratuz. Errematearenak egiten dituena horizontalean ipinita dago, arkuaren itxura izateko landua beheko aldean. 5,30 metroko altueran daude. Metro beteko garaiera dute, 0,6 metroko zabalera kanpo aldean eta 0,74 metroko zabalera (ekialdekoa) eta 0,9 metroko zabalera (mendebaldekoa) barru aldean (59. irudia). Burualde zuzeneko eliza bat izango zen lehenengo eraikina, hori indusketa arkeologikoei esker dakigu; indusketa lan horietan elizaren ekialdeko itxitura aurkitu zuten. Eraikitzeko teknikak agerian uzten du inguruko baliabideak ahalik eta gehien erabiltzeko zuten asmoa, izkinetan eta leihoetan hilobiak aprobetxatu baitzituzten berriro ere eta hormak egiteko inguruan bildutako materiala baliatu baitzuten. Dekoraziozko eskultura baten presentzia egiaztatzen den kasu urrietako bat da, gizon bat besoak zabalik dituela, egungo burualdean berriro ere aprobetxatu den irudia; denak bat datoz jatorri prerromanikoko irudia dela esateko orduan, eta beraz, lehenengo elizakoa dela suposatu dezakegu. Tamalez, ez dakigu pieza hau jatorrian non kokatuta zegoen. Lehenengo eraikinaren hiru aurpegietan kontserbatutako mentsulek adierazten digute tenplua hari eratxikitako gorputzez inguratuta zegoela; hegoaldeko hormaren kasuan eliz ataria izan zitekeen; gainerako kasuetan seguru asko biltegi izaerako egiturak izango ziren, elizak liturgia izaerako funtzioez gaindi beste batzuk betetzen zituelako erakusgarri, seguru asko labore soberakinak gordeko baitzituzten horietan. Kronologiari dagokionez, burualdearen ante quem data baizik ez dugu, burualdea XIII. mendeko erromanikoaren Mentsulei dagokienez, jatorrizko hormetatik zazpi kontserbatzen direla egiaztatu ahal izan dugu; gainerako mentsulak (habeartearen iparraldeko hormaren goiko aldekoak) geroagoko une batekoak dira. Mentsula zaharrenak lehenengo elizaren hiru hormen goiko aldean daude: 3 iparraldeko eta hegoaldeko itxituretan eta 1 mendebaldekoan. Muturretakoak ia izkinetan daude; erdikoak hormaren erdi aldean. Mentsulek beren gainean halako jangune bat dute habea egokitzeko, piezen funtzionaltasunaren erakusgarri, eta seguru asko zurezko egitura baten gaineko estalkiarekin dute zerikusia. Egungo zoruaren mailatik gora 3,54 metrora daude. Zabalera: 30 cm. Altuera 30 cm. Hondoa: gutxi gora-behera 40 cm (60. irudia). Obraren kontratatzaileari dagokionez aukera bi daude, bata herriko biztanleek berek erabakita eraiki izana (izan ere ez ziren baliabide tekniko handiegirik behar hura egiteko). Beste aukera da jauntxoen ekimen bati jarraiki eraiki izana, alde honi begira, batez ere hurbileko Akostako San Bizente monasterioari, eta garai hartako dokumentazioak aipatzen dituen jaun laiko edo eliz-agintari batzuen ekimenari jarraiki. Gai hau zail da erabat argitzen soilik eliza bati dagozkion datuak baizik ez baditugu kontuan; beraz, sakonago aztertuko dugu lanaren azken atalean. Soberakinak biltzeko egitura batek ondasun horiek kudeatzeko erakunde zentralizatzaileren beten presentzia iradoki lezake, eta horrek herritarren ekimena izateko aukerak murrizten ditu. BIBLIOGRAFIA Eraikinak oinplano angeluzuzena du, burualde zuzen nabariarekin eta habearte atal birekin, kanoi-ganga zorrotzarekin estaliak. Erdi Aroko portalea (arku zorrotzarekin) habeartearen bigarren atalean dago, baina egungoa (buruduna) oinen aldean zabaltzen da. Hegoaldean daude sakristia, eliz-ataria eta dorrea. BIBLIOGRAFIA ITURRIAK Goiuriko eliza, hari buruz dagoen bibliografi a urrian, Arabako landa eremuko erromanikoaren ale gisa hartua da, egitura osorik kontserbatzen duena (López de Ocáriz, Martínez de Salinas 1998: 57-58); lehenengo portalearen ezaugarriak kontuan hartzen baditugu, XII. mendekoa edo XIII. mende hasierakoa dela esan behar dugu (Portilla 1995: 539-552); burualde zuzena eta habearteko gangak obra erromanikoak dira. Diagnosis lana egitean alde garrantzitsu bat egiaztatu zuten elizaren oinetako izkinen eta eraikinaren gainerako atalen artean, eta horrexek eraman gintuen hormen azterketa sakonago bat egitera, azterketa lan honetan aurkezten dugun bezala. ESTRATIGRAFIAREN IRAKURKETA 1. Lehenengo eliza Oinplano angeluzuzeneko eraikina da (61. irudia), landu gabeko harriz egina, harriak geruza naturaletan erauziak, izkinetan berriro ere erabilitako harlanduak baliatuz. Habeartea osorik kontserbatzen du ekialdeko izkinak izan ezik (62. irudia); ez dakigu burualdea nolakoa zuen (jatorrizko horman oinarritzen eta hari atxikitzen zaion obra erromanikoan eraldatu egin baitzuten). 7,8 m garai da, 9,46 m zabal eta 12 metro pasatxo luze. Altueran egungo neurriei erantzuten ziela ematen du, erremateko errenkada irregular bi izan ezik, azken hauek ez baitirudi oso aspaldikoak direnik. Ez da lehenengo elizaren ez jatorrizko baorik ez eta mentsularik hautemate. Habeartearen ekialdeko izkinak eta burualde erromanikoarenak berdin-berdinak dira, eta horrexegatik pentsatzen dugu aipatutako handitze lanetan zehar berreraiki zituztela. Jatorrizkoetatik ondo asko bereizten dira materialari (hormakoa bezalako kareharria), neurriari (txikiagoa) eta langintza motari (material erdi landua) erreparatzen badiegu. Harrobitik eta geruza naturaletan ateratako material berriarekin osaturiko estekadura, aldez aurretik landu gabe, neurri ertaineko eta forma anitzeko piezekin, nahiz eta pieza luzeak nagusi diren. Errenkadak osatzeko joera hautematen da, baina errenkadak ez dira jarraituak eta aski irregularrak dira. Harrien aurpegiek ertzak kenduak dituzte. Izkinetako jatorriz-ko piezak oinetakoak dira, eta neurri handiko pieza eskuairatuekin eginda daude, berriro ere aprobetxatu zitezkeen (64. irudia). 2. Cabecera, portada y bóveda Erabilitako teknika, izkinetako piezek harlanduen itxura duten arren, igeltseroena da; izkinetako piezak besterik gabe kareztaturik daude, ukitzeko gainazalak eskuairatu gabe. Ukitze aurpegien itxurazko andeatzeak, izkinatik urrutien dagoen alderantz zabal irekiak, oso eraldatuta zeuden pieza berrerabiliak zitezkeelako hipotesia planteatzera garamatza, eta horren arabera, pieza hauen aurpegiak leundu egingo zituzten egungo elizan erabiltzeko orduan. Eraikinaren egungo egoeran, haren elementuen azterketa sakonago bat egin ezean, ez gaude galdera horri erantzuteko moduan. Junturak itxura moderno bat emanez berdindu zituzten geroago. Neurri ederreko eraikin baten aurrean gaude, ia osorik kontserbatzen dena burualdea izan ezik; eraikin mota hau, teknikaren ikuspuntutik, lurraldean barrena luzaroan iraun duen tenplu moten artean dago, geruza naturaletan erauzitako piezak erabili zituzten hormak egiteko eta hobe landutako piezak izkinak egiteko. Kasu honetan, habeartearen mendebaldeko izkinaren eta ekialdekoaren arteko alde handia (ekialdekoa, aldi berean, burualdeko izkinen berdina baita) eta erlaitzaren kokalekua, burualdean baizik ez baita ageri eta partzialki bada ere habeartearen gainean egokitzen baita, izan ziren aldi "pre- 64. irudia. 1. aldiko estekadura. 0 0,25 0,5 1 m. Figura 64. Aparejo de la fase 1. 152 rromaniko" baten balizko presentzia kontuan hartzera eraman gintuztenak. Morteroaren azterketak berretsi egin zuen susmo hori beste eraikin batetik (Eribeko San Martin eliza) etorritako beste lagin batekin identifi katu izanari esker; izan ere, Eribeko elizaren kasuan ez dago zalantzarik aldi zaharrenaren eta burualde erromanikoaren arteko harreman estratigrafi koaren artean, eta biek antzeko eraikuntza bilakaerak ezagutu baitituzte. Honenbestez, antzekotasun handiak izanari esker, eraikin hauek seguru asko bertakoak izango ziren eraikitzaile espezializatuen presentziaren berri ematen digute, denboran luzaroan iraungo zuen tradizioaren arabera lan egiten zuten beharginen berri. Beste horrenbeste gerta liteke Olanoko elizarekin, eliza bietako obra erromanikoaren ezaugarriak antzekoak baitira López de Ocáriz eta Martínez de Salinas adituek adierazten dutenez (1998: 57), hauek eliza biak eraikuntza eremu berean, Zigoitia inguruan, ipintzen baitituzte kapitelak egiteko teknika eta kapiteletako ikonografi a aintzakotzat harturik, Olanokoa prototipoetako bat izango zela eta Goiurikoa ale garrantzitsu bat. Eraikinaren kronologia ondorengo obra erromanikoak baldintzaturik dago, baita bere multzoari begira zehazta dezakegun datazioak eta Eribeko elizari edo haren multzoari begira zehazta dezakegun datazioak baldintzaturik ere. BIBLIOGRAFIA Otobarrengo herria Arabako Lautadaren mendebaldeko ertzean dago, leku zelai batean, Badaiako Mendialdearen azken adarren oinetan. Areto formako oinplanoa duen tenplua da, bost aldeko abside poligonalarekin. Hormak eskuarki landu gabeko harriz eginda daude, baina absidean harlanduak eta alde batetik landutako harriak ageri dira. Portalea hegoaldean dago, eta arku zorrotz guztiz interesgarria du, baketoi anizkoitzeko bost arkiboltarekin. Burualdea Arabako erromanikoaren eredu bikainenetako bat da, ikonografi a aberatsarekin erremateko harburuetan, hiru leihorekin ekialdean eta San Blasen kaperaren obrak itsututako beste bao batekin hegoaldean. Eraikinak kanpai-horma bat du habeartearen mendebaldean eratxikirik, ekialdetik mendebalderako norabidearekin. Eliz-ataria. Eliz-atariaren gainean apaizetxea zegoen, baina orain ez asko bertan bideratutako zaharberritze lanetan eraitsi egin zuten. BIBLIOGRAFIA ITURRIAK Absidearen ezaugarri bereziak kontuan harturik, eliza hau sarri askotan aztertu dute artearen historian adituak direnek. Hala eta guztiz ere, eraikina zaharberritzeko prozesu baten testuinguruan arkeologoek aztertu zezaten arte itxaron behar izan zen bere baitan ezkutatzen zuen estratigrafi aren aberastasuna egiaztatzeko, ordu arte arreta pizten zuen eraikin erromanikoaren aurreko aldi garrantzitsua egiaztatzeko. Hala eta guztiz ere, gure erreferentzia nagusiak Arabako Foru Aldundiaren Arkitektura Ondarea Zerbitzuak bideratutako eraikina zaharberritzeko interbentzio batean du abiapuntua, aipatutako zerbitzuak AAIT-ri agindu baitzion eraikineko estratigrafi aren azterketa egin zezala; lan hau J. L. Solaun Bustinza adituak bururatu zuen (2003a; 2003b); lan hori ikerketa honen abiapuntuetako bat izan zen, eraikin erromanikoaren aurreko aldi baten presentzia egiaztatu baitzen, AAIT-ren ia hamarraldi bateko lanaz geroztik gai honen inguruan geneuzkan susmoak areagotuz (Solaun 2003a: 317-318). Oinaldea eta habeartearen bi atal (65. eta 66. irudiak). Kanpo aldetik ere hautematen da, izkinetan berriro ere erabili baitzituzten hilobiak. Tenplu honetan lehenengo kontu deigarria habeartearen iparraldeko hormak duen geometria ez ohikoa da, bigarren atalaren eta presbiterioaren artean orientabide aldaketa nabarmena gertatzen baita, aldaketa agerikoa kanpo aldetik ikus daitekeen jarraitutasun bertikalaren bidez, nahiz eta atzera eramandako goiko gorputzean desagertu egiten den. Geometria guztiz berezi hau soilik bi proiektu ezberdinen bidez azaldu liteke. Lehenengoa (lehenengo elizari dagokiona) oinplano angeluzuzenekoa; bigarrena (burualdean egindako handitzen lanei dagokiena) trapezoide itxurako oinplanoarekin (67. irudia). Beste alderdi aipagarri bat izkinetako eta habeartearen lehenengo eta bigarren ataletan (lehenengo eliza) altxatutako kontrahormen erdialderainoko hareharrizko pieza handien presentzia da, oso bestelakoak baitira gainerako izkinetan eta kontrahormetan erabilitako kareharrien ondoan. Aipatutako pieza haiek lau aldeak agerian zituzten hilobietakoak dira, elizaren obran berriro ere erabiliak izan zirenak (68. irudia). Azken elementu aipagarria nola iparraldeko hala hegoaldeko hormetako harri xabalen lerro irtena da, teilatu hegalaren antzera, berriro ere erabilitako hilobietako piezak amaitzen diren altueran. Lerro honek, habeartearen lehenengo eta bigarren ataletan barrena egiten duena hasieran aipatu dugun norabide aldaketaraino, lehenengo elizaren jatorrizko altuera adierazten du, 7 metro ingurukoa. Habeartea barruko aldetik 7,28 metro zabal da, eta kanpo aldetik 10,77 m zabal. Kontserbatutako egituraren luzera 123,4 metrokoa da. FUENTES DOCUMENTALES Aldi bitan garatu zuten, lehenengoan burualde poligonala eta presbiterioa eraiki zituzten eta bigarrenean habearteko gangak eraiki eta amaitu egin zituzten tenplu erromanikoa handitzeko lanak. 3. Kanpai-horma (XV. mendekoa?) 4. San Blasen kapera eta habeartearen 2. ataleko leihatea (XVI. mendea) 2. Segunda iglesia medieval (2ª mitad siglo XIII) Elizaren lehenengo aldia material berriarekin eraiki zuten, geruza naturaletan erauziriko materialarekin, bertako harriak aprobetxatuz, batez ere kalkarenitak eta kareharri (campaniarrak) oso ilunak, pikor fi nekoak, xafl atuak eta bereizten errazak (Martínez Torres 2004). Izkinak, berriz, hareharri albiarretan landutako hilobi monolitikoekin, harri berrerabiliekin, egin zituzten. Hormako piezak neurri ezberdinetako errenkada jarraituetan egokituta daude, hormetan ipini aurretik piezak neurrien arabera bereizi zituztelako seinale. Piezen aurpegiak ez daude leundurik, besterik gabe ertzak kenduak dituzte. Nolanahi ere den, igeltseroen lan baten aurrean gaude, harginek ez zuten honetan esku hartu (69. irudia). 157 73. irudia. Harrizko teilatuaren xehetasunak. Figura 73. Detalle de la cubierta lítica. 72. irudia. Harrizko teilatuaren kokalekua. Figura 72. Ubicación de la cubierta lítica. ekialdera, bada beste mentsula bat, baina horma baino geroagokoa da eta tipologiaren ikuspuntutik bestelakoa (harginaitzurrez landua). Pieza hauen kokalekua kontuan harturik, bistan baita ez zirela estalkiko elementuei eusteko egin, gure ustez eraikinaren iparraldeari atxikiriko beste egitura bateko teilatuaren oinarriarenak beteko zituzten (70. eta 71. irudiak). Lehenengo eraikineko harri xabalezko estalkiaren hondakinak kontserbatzen ditugu iparraldean, gutxi gora-behera 15-20 cm irteten baita aipatutako estalkia. Zalantzarik gabe aldi erromanikoan eraikina ekialderantz handitu baino lehenagokoa da, burualdeak hartan hartzen baitu oinarri eta ekialderantz handitutako atalean estalkirik ez baitago. Harri xabalezko ia bide osoan zehar errenkada bakarra hautematen da, mendebaldeko muturrean izan ezik, hemen errenkada bi ikusten baitira; ondorioz, estalkia gain jarritako geruzetan artikulatzen zela pentsatzen dugu (72. eta 73. irudiak). Otobarrengo lehenengo elizak neurri garrantzitsuak ditu, nola oinean hala altueran, aztertzen ari garen elizen artean. Zorionez, kasu honetan badakigu eraikinak zer altuera zuen, iparraldeko horman harri xabalezko teilatuaren hondakinak kontserbatu baitira. Era berean, estalki horren azpian dauden mentsulek eratxikitako eraikinen berri ematen digute; eta horixe da daturik interesgarriena, Erdi Aroko elizek bururatzen zituzten egiteko ez liturgiko batzuen esparrua adieraz dezakeelako, esate baterako, biltoki bati dagozkion funtzioetarako esparrua. Kronologiari dagokionez, badugu ante quem ageriko bat, eraikinaren bigarren aldiari, XIII. mendearen bigarren erdialdean egungo burualdea eraiki zutenean, emandako datazioari jarraiki. Post quem datazioa apur bat zailagoa da zehazten, berriro ere erabili dituzten hilobi monolitikoek, Erdi Aroaren parte handi batean erabili zituzten harriek, eskainia baita. Gehigarri gisa, badakigu herria 1025. urterako egon bazegoela, pentsatzekoa da ordurako tenpluren bat egonen zela; hala eta guztiz ere, zailagoa da kontserbatutako eraikinaren eta XI. mende hasieran egon zitekeenaren arteko loturak zehaztea. Zehaztasun handiagoak emango ditugu eraikin multzoak aztergai izango ditugunean. BIBLIOGRAFIA Jaiokundeko Ama Birjinaren eliza Otogoien herriko parrokia da, Arabako Lautadaren mendebaldeko ertzean, Badaiako Brava Mendilerroaren oinetan, Arratoko Mendilerroarekin bat egiten duen aldean. Eliza herriaren ekialdeko muturrean dago. Areto formako oinplanoa, hiru habearte, presbiterio nabaria eta burualde erdizirkularra ditu. Hegoaldean eratxikitako sakristia du, eta mendebaldeko hormaren gainean kanpaihorma. Portalea hegoaldean du, zirkulu erdiko ertz-arkua du errematean eta bi arkibolta bikoitz. Esfera laurdeneko gangak estaltzen du burualdea, eta kanoi-ganga zorrotzak gainerakoa. Apaizetxea eta eliz-ataria desagerrarazi zituzten azken zaharberritze lanetan zehar. BIBLIOGRAFIA ITURRIAK XIII. mendearen aurreko datazio bakarra C. Venegasek egindakoa da (1999: 72), honek osorik edo partzialki Erdi Arokoak diren elizen artean aipatzen baitu, garaiko horma irudiak gordetzeko aukerarekin; XII. mendeko datazioa ematen dio. Diagnosis obrarako irakurketa azkar baten xede izan zen eliza 1999. urtean, eta orduan eskuarki azterketa honen hasiera osatzen duten elementuak hauteman ziren. DOKUMENTU ITURRIAK Habeartearen beheko partea; iparraldeko eta hegoaldeko hormak kontserbatzen dira. Oinplano angeluzuzeneko eraikina, egungo elizaren oinetaraino iritsi gabe; ez ditugu ez burualdea, ez portalea ez eta oinak ere kontserbatzen (74 irudia). Bestalde, ez dugu aldi honetan kokatzeko moduko baorik, baina badakigu zer nolako estalkia zuen iparraldeko horman harrizko teilatuaren hondakinak kontserbatzen direlako. DESCRIPCIÓN GENERAL Estekadura irregularra da, aldez aurretik landu gabeko harriz osatua, harrobitik geruza naturaletan erauzitako piezak, eskuarki luzeak. Ez dugu izkinako piezarik kontserbatzen. Iparraldean eratxikitako eraikinen presentzia, zurezkoak seguru asko, iradokitzen duten mentsulak ageri dira. Eraikina barru aldetik 6,6 m zabal da. Kanpo aldetik 5,87 m garai da. Hegoaldeko horma 1,6 m lodi da (75. eta 76. irudiak). 2. Erromaniko aldiko handitze lanak Mendebalderantz handitu eta habeartea goratu zuten, presbiterioa eta burualde erdizirkularra eratu zituzten, eta egungo portalea ireki zuten (75. eta 76. irudiak). Obra hauen eta eraikinaren lehenengo aldiaren arteko aldeak oso asko hautematen dira, batez ere iparraldean (77. irudia); han jatorrizko harrizko estalkiak kontserbatzen den jatorrizko hormaren luzera zehazten du. XIII. mendeko eraikina. 3. Kanpai-horma (XIII. mende ondorengoa) 4. Sakristia (XVIII. mendea) eta kanpai-hormaren goiko aldea (XVII. mendea). 1 ALDIAK/FASES 2 3 4 Elizaren iparraldean, jatorrizko obrako erremate gisa, harrizko teilatu baten hondakinak ikus ditzakegu, angeluan landutako piezez osatua, teilatuan aldapa eragiteko. Ez dira landu gabeko harri xabalak, ohi den bezala, baizik eta hala moduz landutako piezak, nahiz eta ez dakigun zer tresna mota baliatu zuten zeregin horretan. Piezak gutxi gora-behera 10-15 cm irteten dira hormatik, eta soilik iparraldeko horman daude ikusgai (79. eta 80. irudiak). ANÁLISIS DE LOS RASGOS DE LA FASE 1 Iparraldean ere, maila bitan artikulatzen diren mentsula batzuk ikus ditzakegu; hormarekiko dituzten harremanak aztertu eta gero, goiko mailetako mentsulak jatorrizko eraikinaren ondorengo une batekoak direla egiazta dezakegu; behekoak, beren aldetik, eliza eraiki zuten garaikoak dira. Honenbestez, lau mentsulek osatutako sorta bat da, beste bi falta direla hautematen den arren, eta bata bestetik tarte erregularra mantentzen da. Formaz angeluzuzenak dira, ertz zuzenekin. Ertzak kenduak dituzte, eta aski hondatuta daude (81. eta 82. irudiak). Mendebaldeko hormaren muturretan molde bereko beste bi mentsula daude, iparraldeko hormetakoen altuera berean, zalantzarik gabe aldi erromanikoan egokituak; eusten zituzten egiturek zaharberritze lanen ondorenean ere jarraipena izan zutela erakusten dute. Kontuan badugu zein altueratan dauden, ez dirudi estalkiaren egitura atala osatzen zutenik, itxura guztien arabera eratxikitako eraikin mota batentzako zurezko habeei eusteko prestatuak baitziren. Hura eraikitzeko erabilitako materiala, hormetan ipini baino lehen ez baitzituzten harriak landu, kontraste bizian dago estalkiko harriekin, hauek bai, xeh-xehe landuta baitaude. Estalkiak tipologia ez ohikoa du; ez da, harri xabalezko estalki gehienen moldekoa (adibide gisa aipa ditzagun Gopegiko eta Dulantziko Aiarako Ama Birjinaren moldeko elizak, ugariak Kuartangon), izan ere piezak landuak dira estalkiari forma eroria emateko xedean; Arabako lurraldean arkeologikoki dokumentatu ahal izan dugun kasu bakarra Biasteriko Ama Birjinaren elizakoa da (Caballero et alii 2003: 57, 62, 64); kasu hartan XIII. mendean datatu daitekeen kanoi-ganga zorrotzaren gainetik kontserbatzen da, eta harriak landuak direla hautematen da, hain erregularrak izaki harginen egitekoaz hitz egiteko modua eskaintzen duela. Gure eraikinean zaila da isuri biak eratzen dituzten pieza kareztatuez baino eginda ez dagoen estalkia ote den ala landutako harriek soilik isurialdea eratzen ote duten zehaztea. Kontu hori argituta baino ezin izango dugu jakin eraikin gangaduna ote zen ala ez, izan ere, zaila dirudi zurezko egitura baten gainean oso doitasun maila handia eskatzen duten landutako piezekin egindako teilatu bat ipini izana, haren mantenua askoz ere nekezagoa litzatekeelako oinarria zurezkoa izatera harrizko ganga izatera baino, azken kasu honetan ez baita mantenu lanik behar. Hala eta guztiz ere, Torturako elizaren antzeko kasu bat ematen du, non molde honetako piezek soilik erlaitza eratzen duten eta teilatuaren gainerako atalak harri xabalez eginda dauden. Iparraldeko mentsulek elizaren kanpo aldean eratxikitako gorputzak izan zirela adierazten digute, liturgiarekin zerikusia ez duten funtzioak betetzeko espazioen erakusgarri, esate baterako biltegien erakusgarri; beste zenbaitetan, zuzenean eraikinaren barru aldean egindako siloetan gordetzen ziren soberakinak. VALORACIÓN GENERAL DE LA FASE Kronologiari dagokionez, kronologia arku zabal batez hitz egin behar dugu, ante quem bakarra elizaren 2. aldiak eskaintzen baitigu, hots XIII. mendeak. Honenbestez, horixe da seguru dakigun gauza bakarra zuzenean eraikinari bagagozkio; hala eta guztiz ere, jakin badakigu herria XI. mende hasieratik existitzen dela, eta logikoa da ordurako eliza bat egongo zela pentsatzea; nolanahi ere den, zaila da data hori 1. aldiaren eraikuntzarekin lotzea. Ezaugarri bertsuak dituzten eraikinen azterketa orokorrarekin zehaztasun maila handiagoetara iritsi ahal izango gara. BIBLIOGRAFIA San Martin Jugo herriko parrokia-eliza da; areto formako oinplanoa du, hiru habearte atalekin eta burualde zuzenarekin. Ekialdeko ataletako hormak apur bat meheagoak dira, nola kanpo aldetik hala barru aldetik hautematen den bezala; horrexegatik hain zuzen ere, kanpo aldetik estuagoa ematen du burualdea, baina barrutik apur bat zabalagoa da. Arku zorrotz batek erremataturiko portalea habeartearen bigarren atalean dago, hegoaldean. Erakinaren hegoaldean eliz-ataria eta apaizetxea, sakristia eta kanpai-horma atxiki dira. BIBLIOGRAFIA ITURRIAK Mendebaldeko horma, iparraldeko hormaren mendebaldea, eta seguru asko baita hegoaldeko horma ere (84. irudia). Landu gabeko harriz egindako obra da, neurri eta forma askotako harriekin, tartean errekarri aski handiekin, errenkada zuzenak osatzen saiatu bai baina era ez jarraitu batean eta aski modu irregularrean paratuak. Handik eta hemendik bildutako materialak eta harrobitik ateratako piezak, edo zain naturaletatik erauzitakoak, baliatu zituzten. Ondo asko hautematen da iparraldean, harrizko estalki batez errematatzen den aldean, non harriak isuriaren angeluarekin landuak diren. Hormen goiko parteak, berriz, estekadura erregularragoa erakusten du, errenkadak aski jarraituak dira, eta piezak erdi landuta daude (85. eta 86. irudiak). Mendebaldean, non estekadura iparraldean baino erregularragoa den eta jatorrizko errematea kontserbatzen ez den, estekadura aldaketa bat dago, obra baten eta bestearen arteko muga adieraziko lukeen berdintzeko ilara batek adierazita. Iparraldeko errematea mendebaldeko horma baino 30-40 cm garaiago dago. Izkinak ezin dira ikusi geroagoko zaharberritze lanetan egokitutako kontrahormak eragozpen direlako. Obra honen altuera gorena 6,9 metrokoa da. Oinplanoan 11,77 m luze da eta 8,5 eta 9,15 m bitarte zabal. DESCRIPCIÓN GENERAL Habeartea goratu zuten, zirkulu erdiko arkuez erremataturiko leihoak ireki zituzten mendebaldean eta hegoaldean. Iparraldean, berriz, erremateko harburuak kontserbatzen dira. 3. Burualderantz handitu zuten eta habeartea goratu (XV. mendea) 4. Kanpai-horma eraiki zuten (XVI.-XVIII. mendeak) 5. Sakristia, apaizetxea eta kanpai-hormako eskailerak; kanpai-horma goratu zuten (XVIII. mende amaiera) 1. ALDIAREN EZAUGARRIEN AZTERKETA Elementu gutxi ezagutzen ditugu eraikin honetatik, baina batzuk oso esanguratsuak dira, esate baterako, altuera, erremate mota eta, nola ez, eraikitzeko teknika. Eraikitzeko teknikari dagokionez, piezak handik eta hemendik bildu eta neurrien arabera bereizi zituzten hormetan ipini baino lehen; era berean, harriaren esfoliazio naturalaz baliatu ziren gisa honetako piezak erabiltzeko; kasu bietan hareharri albiarrak dira, eraikuntza aldi guztietan erabilitako materiala, gisa honetako harri-hobiak gertu baitaude (87. irudia). 0 1m. 1m. 4m. 4m. Itxura guztien arabera oso pikor fi neko luzitu zuri batez estalita zeuden hormak, estaldura partzialki kontserbatua, 1 eta 0,5 cm bitarteko lodierarekin; hormako lehenengo estaldura dela ematen du, ondo asko bereizten baita ondorengo aldi erromanikoko estalduratik, baina zaila da azterketa xeheago bat egin ezean, eraikinaren hormetan ondoz ondo gain jarritako karezko geruza guztiak kontuan hartuz, horrelakorik kale egiteko beldurrik gabe berrestea. Kontserbatutako beste elementuak, hormako errematea harrizko teilatuaren muturrekin (88. irudia), ez ohiko ezaugarriak ditu, nahiz eta Otogoiengo elizan ere antzekoa kontserbatzen den. Euri uraren isurialdea eratzeko moduan landutako harri xabalezko teilatua da, harrian angeluan amaituta. Hormatik gutxi gora-behera 10-15 cm irteten da estalkia, eta gutxi gora-behera 12 cm altu da. Iparraldetik hegoaldera 11 m luze da. Banakako piezak dira, ez daude gain jarrita, eta lehenengo elizaren iparraldeko horma osoan zehar kokatzen dira. Apala izan arren, ale interesgarri baten aurrean gaude, harrizko errematea kontserbatu izanari esker haren jatorrizko altueraren berri izan baitezakegu. Elementu hori kontserbatu izan ez balitz, "kutxa" soil baten aurrean geundeke, ez genuke izkinek zer tratamendu izan zuten jakingo; hauek teknika oso erabili baten arabera eraiki zituzten bitartekoetan aurrezteko, hau da, inguruetatik bildutako piezak erabili zituzten, edo geruza naturaletan erauzitakoak, hauek ere urruti ez zeuden lekuetan bilduak. Erremate motak eskainitako aldagaiak aukera ematen digu, honenbestez, beste eraikinekin elkartzeko, ezaugarriak urriak izaki zaila delako bestela jardutea. Estalkiaren ezaugarriek, beren aldetik, Otogoiengo kasuan planteatutako galdera bera planteatzen digute: badago ganga baten presentzia proposatzea ala landutako piezak soilik estalkiaren ertzetan ageri dira isurialdearenak egiteko? Berriro ere, erantzunik hurbilena Torturako teilatuan dugula uste dugu, non landutako piezek harri xabalezko estalkiaren bermearenak egiten dituen erlaitza baino ez duten osatzen. Lukuko herria Arratzu-Ubarrundiako udal barrutian dago; leku hau bidegurutze garrantzitsua izan zen, Gasteiztik, Gipuzkoan nahiz Bizkaian barrena, itsasorako irteera nagusia izan zen (Portilla 2001: 467-469). San Martin parrokia-elizak gurutze latindarraren formako oinplanoa du, zortzi aldeko burualdearekin. Izar-gangak ditu presbiterioan eta gurutzaduran, eta gurutze-ganga zorrotzak atal biko habeartearen gainean. Burualdearen hegoaldean sakristia bat dago eta ipar-mendebaldeko izkinan dorre bat; portalea, zirkulu erdiko arku birekin, sakristiaren eta dorrearen artean dago. Apaizetxea eliz-atariaren gainean dago. Bataiarria eta hiru harburu erromaniko txiki kontserbatzen ditu. Orain ez asko bururatutako zaharberritze lan batzuetan elementu erromanikoak aurkitu zituzten hormetan; portale baten hondakinak Elizbarrutiko Museora eraman zituzten, eta leiho bat ipini zuten portalearen eskuinean, egun dagoen lekuan. BIBLIOGRAFIA ITURRIAK Bibliografi an eraikin hau ageri da 1988. urtean aldare-euskarri prisma itxurako bat azaldu zelako hormetako batean txertaturik, ferra-arkuarekin eta aurpegi guztietan zutabetxoak zituela (89. irudia). Z. Callejak eta J. J. López de Ocárizek eman zuten aurkikuntzaren berri (1990), mozarabiar kalifi kazioa eman zioten eta X. mendeko kronologian sailkatu zuten. Pieza birritan aldatuko zuten lekuz; aldare-euskarriarenak egin ondoren, eta seguru asko eraikin erromanikoa eraiki zutenean, DESCRIPCIÓN GENERAL Egungo eraikinaren habearteari dagokio ia bere osotasunean, eta oinetan eta iparraldeko horman dago ikusgai. Lehenengo eraikin horretakoa litzateke 1988. urtean berreskuratutako aldare-euskarria, elizaren hormetan txertatua zegoena. Eraikinaren oinetan eta iparraldeko horman bereizten da lehenengo eliza hura (90. eta 91. irudiak), zaila baita hegoaldean horrelakorik bereiztea, alde horretan konponketa ugari egiteaz gainera geroago beste gorputz batzuk eratxiki zaizkiolako. Landu gabeko harriz egindako hormak dira, igeltseroen teknikaren arabera, geruza naturaletan erauziriko material berriarekin; izkinetako piezak ezin ditugu ikusi geroago izkinei erantsitako kontrahormek hondatuta edo ezkutaturik daudelako. Iparraldean ondo asko nabaritzen da plano aldaketa bat 7 metroko garaiera mailatik gora; puntu horretatik gora ageri da atal erromanikoa, neurri txikiagoko harriz egina, izkinetan erremateko harlanduak eta habeartearen eta gurutzaduraren arteko izkinan dekoratu gabeko harburu txiki bat. Eraikina ekialderantz handitu zuten, kanpotik ikus daitekeenez, habeartearen iparraldeko muturrean; bertan kontserbatzen dira garaiko harburuak. Habeartea goratu zuten, izkinetan eta nola hegoaldeko hala mendebaldeko estekaduran agerian geratzen den bezala. Eraikina gangekin estali zituzten, egun desagertuta dauden arren. Barru aldean zutarriak eraiki zituzten parpain-arkuei eusteko, eta kanpo aldean kontrahormak eratxiki zizkioten eraikinari. Portale bat altxa eta baoak ireki zituzten, geroagoko egokitze lanetan itsutuko zituztenak baina azken zaharberritze lanetan agerian geratu zirenak. Kanpaihorma eraiki zuten, eta haren zokaloaren hondakinak egungo dorrearen iparraldeko hormaren azpian ikus daitezke. 3. Aurri egoera eta XV. mendeko berritzea (1488) 4. Zortzi aldeko burualdearen eta gurutzaduraren eraikuntza (XVI. mendea) 5. Dorrearen eta sakristiaren eraikuntza (XVIII. mendea) 1. ALDIAREN EZAUGARRIEN AZTERKETA Aztertutako elizen artean eraikin honek badu berezitasun ez ohiko bat, hau da, bao bat du iparraldean, seguru asko ate bat, eskuairatutako piezekin egina; honako hau harginaren Eraikin hau oso interesgarria da bi ezaugarri nagusiri esker: lehenik, iparraldeko horman dagoen ateak lehen tenplu hauetako batzuen konfi gurazioaren berri eman diezaguke, bakar batean ez baita jatorrizko sarrera-baoa aurkitu. Eliza honen beste ezaugarri garrantzitsu bat aldare-euskarriaren presentzia da, horri esker (erresalbuak erresalbu) obra erromanikoaren aurrekoarekin eta aipamen idatziekin zerikusia duten alderdiak gainditu eta zehaztapen kronologiko zehatzagoak eskain baitaitezke. Egokia iruditzen zaigu aipatutako pieza 1. aldiko eraikinarekin lotzea, horrela ez izatera beste eraikuntza aldi bat "asmatu" beharko genukeelako, oraindik lehenagokoa, betikoz desagertua. Oso interesgarria eta sinesgarria iruditzen VALORACIÓN GENERAL DE LA FASE Hormetan igeltseroen teknika eta atean harginena erabiliz, teknika-antolakuntza maila baten jabe zirela geratzen da agerian, eta garbi uzten da hormetan landu gabeko harriak erabili izana aldez aurretik egindako hautuaren emaitza dela, lana aurrezteko xedean. Oso litekeena da eraikin hau, beste asko bezala, kanpo aldetik luzitua egon izana eta harria, harri landua zen lekuetan, agerian utzi izana. Kronologiari dagokionez, gida izan ditzakegun erreferentzia batzuk dauzkagu, baina horietan interesgarriena aldareeuskarria da, ezbairik gabe. Lehen adierazi dugun bezala, 1. aldiko elizari dagokio, eta beraz, pieza hau egokiro dataturik eliza bera datatzeko modua izanen dugu. Dudarik gabe kasu honetan ante quem garbiena XI. mendearen bigarren erdialdean liturgia mozarabiarrak liturgia hispaniarraren lekua hartu izana da; Calleja eta López de Ocáriz egileek (1991: 241) X. mendeko kronologia aipatzen dute aukera handien duten daten artean, eta beraz, eraikinari eman diezaiokegun arku kronologikoa gutxi gora-behera mende batekoa da, X. mendearen bigarren erdialdearen (egileek Rocaseko aldarea, X. mende amaierakoa, aipatzen dute antzeko aldare gisa) eta XI. mendearen erdialdearen artean, 1065. urtetik aurrera, Coyanzako Kontzilioa izan eta hamar urte geroago, gauzatu baitzen liturgiaren aldaketa; liturgia Hispaniarra XII. mendera arte erabiltzen jarraitu bazuten ere, zaila da eraikin berriak lehenagoko erritoen arabera egin izana (Sanz Sancho1998: 92-93). L. Caballero ez dator bat Calleja eta López de Ocárizen lanaren alderdi batzuekin bertan adierazten diren antzekotasun eta aldare motei dagokienez, baina guztiz bat dator konklusioekin eta argudio historikoekin. Egile honen aburuz, X. mendea (edo IX. mende amaiera), errito aldaketa gauzatu baino lehen, da kronologia ziurrena. Nahiz eta XI. mendekoa ere izan daitekeen, molde mozarabiarrek iraun iraun zutelako, egilearen aburuz, aipatutako mendean. Arkuak mozarabiarrak izango ziren (edo Birkonkista moldekoak), eta zerikusirik ez zuten izango erromatarren garaiko edo erromatarren azken garaiko laudekin, nahiz eta ferra-arkuak oso itxiak diren. Gure ustez garai horretako eraikin berantiar baten aurrean gaude, iparraldeko horman irekitako portale-zangoak aizkoraz eta 45º-tan landuak egonik obra erromanikoetan eskuarki erabiltzen zituzten lan moldeak geratzen baitira agerian, lantzeko era hori ez baita orain artean bederen eraikin prerromanikoetan bereizi. Faktore biek (aldare-euskarria eta harlandua) errito aldaketaren (ante quem 1065) aurreko data batzuekin jokatzeko modua eskaintzen digute, baina seguruenik asko hurbilduko zaio data horri. Datu adierazgarri gisa esan dezagun azken data horren inguruan kokatu behar dugula 45º-tan ipinitako aizkoraz landutako piezaren ante quem bat. BIBLIOGRAFIA Marinda mendi tontorra Kuartangoko haranaren erdialdean dago, eta bertatik berau osatzen duten ibai biren ibilguak ikusten dira, Vadillo eta Baia ibaien ibilguak, alegia. Haraneko bigarren mendirik altuena da (puntu gorena Peña Alta mendian dago –1108 m–, baina Kuartangoko ipar-mendebaldeko muturrean dago). Horrexegatik gune garrantzitsua da haranean, bere izena daraman "eskualdeko" ("Beheko Eskualdea" izenaz ere ezaguna) herri nagusia baitzen Marinda; bertara biltzen ziren tokiko auzo biak eta hurbileko Santa Eulaliako, Iñurrietako, Urbina Basabeko eta Villamancako kontzejuak eta auzoak (Portilla 1995: 695). Eraikina utzita dago 1912. urteaz geroztik, parrokia izateari utzi zionez geroztik, eta hormak biluzik daude, zoru eta aterik gabe. Izkinetako pieza asko eta bao inguru batzuk ebatsiak izan dira. Oinplano angeluzuzena du, habeartea bi atal oso laburrez osatua eta burualdea apur bat estuagoa. Habeartearen eta burualdearen gainean kanoi-ganga zorrotza, eta hegoaldeko portalea zirkulu erdiko arku batez erremataturik. BIBLIOGRAFIA ITURRIAK Habeartearen oinetako mendebaldeko iparraldeko eta hegoaldeko hormen parte bat kontserbatzen du, gangen altueraraino, eta habeartearen lehenengo ataleraino iristen da (94. eta 95. irudiak). Landu gabeko harriz egindako hormak dira, baina izkinetan puntan amaitutako pieza eskuairatuak bereizten dira Egungo eraikinaren oinaldeaz ari gara (96. irudia), barru aldera luzatutako molduraren eta hegoaldeko leihoaren mailatik apur bat beherago. Ez dakigu zer neurri zituen; habeartearen zabalera baino ez dugu ezagutzen (6,16 m barru aldean eta 9,05 m kanpo aldean). Barru aldean 3,3 m-ko altuera kontserbatu da eta 3,75 m-ko luzera. Kanpo aldean, hego-mendebaldeko izkinan, 4,8 metroko altueran kontserbatzen da. DESCRIPCIÓN GENERAL Iparraldeko horman, barruko aldean, ikusten da hobekien obra zaharraren eta berritze erromanikoaren arteko aldaketa; habearteko atalak bereizten dituen parpain-arkuaren azpian ebaki bertikal nabari bat hautematen da, XIII. mendeko handitze lanaren emaitza (97. irudia). 2. Obra erromanikoa (XIII. mendea) Eraikinaren gainerakoa. 1. aldiaren antzeko harri hormak, izkinetako piezak hargin-aitzurrez landu gabe. Zirkulu erdiko arku batez erremataturiko portalea, arkua Paleozenoko kareharri zurian landua, gradinaz amaitua. Gangak eraiki eta kontrahormak altxatu zituzten. Harrizko teilatua, alaka laurdeneko harburuen gaineko erlaitzarekin. 3. Iparraldeko atea ireki zuten 1. ALDIAREN EZAUGARRIEN AZTERKETA Eliza harrobiko material berriak baliatuta eraiki zuten, geruza naturaletan erauziriko materialekin, aldez aurretik neurrien arabera bereizirik errenkada zuzenak egiteko asmoz (zenbaitetan bikoiztu ere egiten dira). Izkinetan eskuairatutako piezak erabili zituzten, zizelez landuak trazu diagonalekin, apur bat trazu irregularrekin. 2. aldiko piezak, aldiz, ez daude gisa berean landuta, trauskilago landuta daude (nahiz eta 1. aldiko pieza batzuk berriro ere erabiliko zituzten 2. aldian, portale zaharraren atal batzuk barne) (98. irudia). Eraikuntzan baliatutako materiala, bertako Goi Kretazikoko kareharri gris urdinak, alde honetako harrizko geruzetatik erauzia da, eta beraz, lan gutxi egin behar izan zuten materiala garraiatzeko orduan. Harri mota hau, diaklasa sistema aski garatua duelako eta maila margatsuekin tartekaturik azaltzen delako, erraz ateratzen da metalezko barren laguntzarekin, eta harrobiak Andan eta Andagoian daude (Martínez Torres 2004: 49), Marinda mendi gailurraren beste aldean; baina horrek ez du esan nahi hurbilago beste harrobirik izango ez zenik, elizaren azpiko geruza material mota berdinaz osatuta baitago. Harri mota honen estratifi kazio planoek aukera ematen dute gainazal lau eta oso erregularrak erdiesteko, erraz lantzen dira; litologia hau lantzeko orduan eskuarki aizkora horztuna erabiltzen zuten (Martínez Torres 2004: 49), baina lanabes hau geroago erabiltzen hasi ziren gure lurraldean bederen; Marindako kasuan, izkinetako piezen aurpegiak punta edo zizelez landu zituzten, kolpeak zeiharrean emanda (99. irudia). Neurri apaleko eraikina da, egungo habeartearen zabalera berarekin baina oso luzera apalarekin kontserbatu den atalean; harreman horrek proportziorik gordetzen ez duenez, gure ustez 2. aldian jatorrizko habeartea eraitsiko zuten partzialki bada ere; hori hein batean berretsi egiten dute aldi erromanikoan, piezak oso bestela landu zituzten aldi erromanikoan, berriro ere baliatu zituzten piezek. Tamalez, geroago handitzeko xedean eraikinaren atal batzuk eraitsi izana eragozpen handia da haren neurrien berri izan dezagun eta baoen ezaugarriak ezagutu ditzagun; haiek eraikitzeko baliatu zuten teknika dugu erreferentzia bakarra. VALORACIÓN GENERAL DE LA FASE Kronologiari dagokionez, ez dugu zuzenean eraikinarekin zerikusia duen aztarnarik lortu; beraz, zeharkako datuak eta ezaugarri bertsuak partekatzen dituzten elizen azterketak erabili beharko ditugu. Nolanahi ere den, aspalditik populatutako inguru batean gaude, erromatarren garaiko hondakinak baitaude ondoko Urbina Basabeko elizan, eta X. mendeaz geroztik monasterioetako aipamen idatziak baitaude, esate baterako, 950. urtean Korkuerako Justo eta Artzain Sainduen eliza Salcedoko monasterioari eman zitzaionean (Ubieto 1976: 7071). Elementu horiek aintzakotzat harturik, Marindako elizari begira oraingoz ezin dugu XIII. mendeko ante quem data eta lurraldeko elizei buruzko aurreneko aipamenen data (X. mendea) baino lehenagokorik eskaini. BIBLIOGRAFIA Urizaharrako jurisdikzioan dago Montoriako herrixka, herrixka aski trinkoa, luzea iparraldetik hegoaldera, Inglares ibaiaren adar Mina Erreka izenaz ezagutzen den ur korrontearen ibilguaren ertzetan egokitua. 790 eta 805 metro bitarteko garaieran egonik, Montoria Arabako azken herria da Errioxako mugara iritsi baino lehen, eta beste garai batzuetan leku garrantzitsuan zegoen herrialde bien arteko igarobidean egonik. Geologiaren ikuspuntutik leku interesgarria da, Elizbarruti osoko litologia aniztasun handiena bertan ematen baita (Martínez Torres 2004: 53). Montoriako herriari dagokionez, ez dugu 1200. urtea baino lehenagoko aipamen idatzirik. Bada tradizio izaerako salbuespen bat; horren arabera Montoriako gotorlekua, egun erabat eraitsia eta jatorrizko herriaren jatorria izango zena, Ramiro erregearen seme eta Santxo Peñalengoa erregearen iloba Santxo Ramirez errege nafarrak fundatu zuen XII. mendean (Portilla, Eguia 1968: 137). Montoriako Ramireztarrek, Nafarroako errege familiaren ahaideak izaki, egiteko politiko garrantzitsua bete zuten erresumak 1076 eta 1138 bitartean bizi izan zuen egoera politiko benetan zailean (García Fernández 1998: 56). ESTRATIGRAFIAREN IRAKURKETA 1. Lehenengo eliza Absidearen eta gurutzaduraren arteko izkinan baizik ez da kontserbatzen; bertan, burualdea, seguru asko zuzena izango zena, habeartea baino estuagoa zela hautematen da (101. irudia). Atal txiki bat baino kontserbatu ez denez, zaila da egiturak bere altueran zer konfi gurazio izango zuen zehaztea. Burualdean ikusten da izkinetako oinarriak burualde erromanikoaren aurreko beste egitura bati dagozkiola. Estekaduran ondo asko hautematen da aldea, baita obra bien arteko Harlanduak, jatorrian ondo eskuairatuak, berriro ere erabili zituzten obra honetan; horretarako aho ahurreko zizelaz zizelkatu zituzten piezen gainazalak, lehenago punta lauko zizelaz landuak izan baitziren; berriro ere erabilitako piezak direla diogu alde batetik kalitate oneko piezak izan arren euren arteko lotura eskasa delako, tartean kakoztadurak dituztelako, eta bestetik ageriko aurpegi batzuk leundu gabeko aurpegiak direlako, hormaren alde ezkutuan paratzeko prest dauden aurpegiak direlako. Aho ahurreko zizelaz landutako aldeak nagusiki piezen arteko ukitze aurpegietan ikusten dira, harlanduak euren kokaleku berrian egokitzeko landu zituztelako erakusgarri. Harriak lantzeko orduan aizkora ere erabili zutela hauteman daiteke (104. irudia). 2. Obra erromanikoa Une honetatik burualde kurbatua baino ez dugu kontserbatzen; landu gabeko harri irregularrez egina dago, handik eta hemendik bildutako materialez –"uzta biltzetik" lortutako materialez L. Martínez Torres adituaren hitzetan (2004: 47)–. Burualde hau aurrealde zuzena izango zuen aurreko beste obra baten zaharberritzetik sortu zen; 2. aldiko oinarriko piezak 1. aldiko harlandu berrerabiliak dira, ondo asko hautematen baita ez daudela ezaugarri berriak izango zituen obra berriari begira landuak. Kareore mota oso bestelakoa da, lehenengoan kare zuri oso fi neko morteroa erabili baldin bazuten bigarrenean lodiagoa eta kolorez arrosa erabili baitzuten. Montoriako lehenengo elizatik atal gutxi kontserbatu direnez, urri dira azter ditzakegun elementuak. Hala eta guztiz ere elementu interesgarriak dira, eta hobe kontserbatu diren beste eraikinek ez duten diagnostiko bat egiteko balio handia dute. 1. aldiko in situ zegoen materiala aldez aurreko eraikin batetik aprobetxaturiko materiala izatea bada bere horretan kontu garrantzitsua, inguruetan seguru asko antzinaroko aztarnategi baten presentzia iradokitzen baitu (105. irudia). Eraikin honi buruzko ezaugarrien inguruan ezer gutxi zehazta dezakegu, erabilitako teknikaren eta burualdearen zabaleraren inguruan ez bada, burualdea, zorionez, ondorengo berritze lanetan ere kontserbatu egin baitzen. Artisau espezializatuak kontratatzeko moduan zegoen komitente edo komisio-emaile batek agindutako obra baten aurrean gaude; langile horiek lanabesak zeuzkaten eta harginen tekniken jakitun ziren, materialetan egindako lanak agerian uzten duen moduan. Hala eta guztiz ere, harrigarria da inguruetan material ugari eskuragarri egon arren aurreko obra batetik etorritako harlanduak berriro ere aprobetxatu nahi izatea; horrek ondo eskuairatutako obrak landu gabeko harri hormaren aldean izan dezakeen garrantzi sinbolikoa erakusten digu (Mannoni 1997: 22). Sonsierratik Urizaharrara egiteko eta alderantziz ezinbestean igaro behar zen Montoriatik, bertatik iristen baita Toloño mendizerra gainditzeko mendateetara; XII. mendean lurralde bietan jabetza garrantzitsuak zeuzkaten Ramírez de Montoriatarrek (errege nafarren ahaideak), horien artean Divisa de Santa María de la Piscina Patronatua, tenplu eta mugarri etxearekin Peciña eta Ábalos artean, mendateen beste aldera. XII. menderako oso errotuta zegoen jauntxoen presentziak, XI. mendetik dokumentatuak, aukera ematen digu alde honetan lehenagotik ere fi nkamendu bat egongo zela pentsatzeko, eta fi nkamendu horrentzat igarobideen gaineko kontrolak garrantzi handia izango zuela uste izateko; testuinguru honetan, oso-oso garrantzitsua da Montoriak hartzen duen lekua. Esate baterako, 1367. urtean, Naiarako guduaren aurreko egunetan, Montoria eta Urizaharrako jaunek, Enrike Trastamarakoaren aldekoek, osteak igarobide hauetatik askatasun osoz igarotzeko baimena eman zuten. Gudua galdu ondoren, San Bizente, Ábalos, Urizaharra eta Montoriako jauregiak suntsitu zituzten (geroago berreraiki zituzten, Trastamararrak aginpidean zirenean) (Portilla, Eguia 1968: 137). Ramírez de Montoriarren eta errege nafarren arteko ahaidetasunari esker plaza gotortu batzuen jabe izateko aukera izan zuten, esate baterako, Marañóngoaren jabe XI. mendean; familia honen eragina emendatu egin zen XII. mendean, eta Arriagako kofradiako kide izan zen XIII. mendean. XIV. mende amaieratik aurrera murrizten hasi zen familia honen eragina, eta bigarren mailako noble bihurtu zen (García Fernández 1998: 51-61). Guri interesatzen zaizkigun fenomenoak garatu ziren urteetan, Ramírez de Montoriarrak herriko seniorrak izango ziren, eta beraz ez da harritzekoa XII. mendearen (aldi erromanikoaren kronologia seguru asko) aurreko eliza bat egotea, bitarteko garrantzitsuekin eraikia, langile espezializatuak kontratatzeko moduan; horrek halako garrantzia izango zuten nobleak bertan goiz fi nkatu zirela erakusten digu. BIBLIOGRAFIA Olanoko eliza jada XX. mende hasieran izan zen arreta gune, eta Espainiako Monumentuen Katalogora bildu zuten, Arabako Herrialdearen edizioan (De Castro, 1925: 282); bertan adierazten denez, eliza interesgarria da batez ere burualde liraina duelako, lehen erromanikoaren garbitasunez dekoratutako leihoekin. Habeartearen eraikuntza; iparraldeko, hegoaldeko eta mendebaldeko hormak kontserbatzen ditu ia beren osotasunean (106. irudia). Iparraldean lehenengo habearte honen oinplano ia osoa kontserbatzen da, mendebaldeko izkina ondo kontserbatua dago eta ekialdekoak piezetako bat eta gainerakoen hutsuneak kontserbatzen ditu. Zirkunstantzia horri esker dakigu habeartearen oinplanoaren neurriak jatorrizkoak direla. Oinplano angeluzuzeneko eraikina izango zen, baina ez dakigu zer estalki mota izango zuen, egungoa geroago bururatutako berritze lan baten emaitza baita. Oinplanoa ia osorik kontserbatzen dugu, burualdea izan ezik, eta beraz, ez dakigu zein zen tenpluaren jatorrizko konfi gurazioa. Hala eta guztiz ere, egungoa bezalako burualde zuzena izan zitekeen, habear- 186 106. irudia. 1. aldiko oinplanoa. Figura 106. Planta de la fase 1. 107. irudia. 1. aldiko mendebaldeko eskantzua. Figura 107. Esquinal occidental de la fase 1. te laburrago batekin baina. Elizak bi estekadura mota ezberdin ditu, bata hegoaldean, landuagoa, erdi eskuairatutako materialez egindako errenkada erregularrei jarraiki; beste estekadura mendebaldeko eta iparraldeko hormetan ikus daiteke, teknika trauskilago batez eginak, pieza gehienak aldez aurretik landu gabe daudela. Izkinetako piezak ere ondo asko bereizten dira, mendebaldekoak ez daude ekialdekoak bezain ondo prestaturik; azken hauek harlanduak dira, nahiz eta pieza bakarra kontserbatzen den. Alde hau eraikinaren asmo estetiko, ikusizko, baten isla da. Eraikinaren alde garrantzitsuenak (hegoaldea –fatxada– eta ekialdea –burualdea–) begi bistan ez dauden aldeak baino material landuagoekin eginak daude (107. eta 108. irudiak). Eliza ekialderantz handitu zuten; horretarako egungo burualdea eraiki zuten eta jatorrizko habeartea goratu zuten. Obra osoa harburuekin errematatu zuten, eta haien gainean teilatuko erlaitza bermatuko zen. Habeartea eta burualdea kanoi-ganga zorrotzarekin estali zuten, parpain-arkuak eta zutarriak erabiliz. Burualdean ekialdeko eta hegoaldeko leiho biak ireki zituzten, biak burualdea eraiki zuten garai berekoak. Barru aldean nitxo bi daude iparraldean eta hegoaldean, hiru arku zorrotzekin. Egun aldare aldeko harmailek ezkutatzen dute. Obra honetako zorua egungoa baino maila baxuagoan egongo zen, gutxi gora-behera metro bete baxuago. 3. Zorua goratzea eta portale berria (XVII. mendea) 1. ALDIAREN EZAUGARRIEN AZTERKETA Olanoko elizak estekadura mota ezberdin bi ditu bere hormetan, non kokatuta dauden. Hegoaldeko horma erdi landutako materialez eginda dago, piezak azaletik landu baitzituzten hormetan ipini baino lehen; halatan, piezek neurri erregularrak dituzte, 20 eta 26 cm bitarteko altuerarekin. Horrenbestez errenkadak jarraituak eta erregularrak dira, horma ordenatua eta hein batean dotorea osatzeko, eta erdi landuak izaki, piezak agerian utz zitezkeen; juntura batzuk berdinduta ageri dira (111. irudia). Aitzitik, leundu gabe daude elementuen gainazala. Horixe da mendebaldeko izkinako piezekiko alde bakarra, material eta neurri berekoak izan arren aurpegiak punta batez leundurik baitaukate; kasu honetan, ia pieza guztiak dira 26 cm garai (neurtutako izkinetako zortzi piezetatik bi baino ez dira neurri horietakoak: bata 30 cm garai da eta bestea 27 cm). Iparraldeko itxiturako hormak eta horma pikoak hegoaldeko hormakoa (bertan egongo zen portalea) baino estekadura eskasagoa dute. Kasu hauetan bi pieza mota erabili zituzten era berean: batetik, hegoaldeko itxituran erabilitakoen antzeko bloke erdi landuak, eta bestetik, handik eta hemendik erauzitako elementuak harriaren geruza naturalak aprobetxatuz, geroago landu gabe, neurriz txikiagoak; kasu honetan errenkadak irregularragoak, bihurgunetsuagoak eta ez jarraituak dira, pieza luzangak eta lauangeluarrak txandaka ageri direla. Junturak berdinduta daude, eta piezen artean zabor materialak ikusten dira. Oso litekeena da horma hau luzitua egon izana eta hein batean jatorrizkoa kontserbatu izana; izan ere, begi bistakoa da habeartean kontserbatutako luzituaren hondakinen (zuria) eta burualdeko luzituaren (horia) arteko kolore aldaketa. Jatorrizko luzitua, kolorez zuria, pikor fi nekoa da, azken ukitu irregularra ematen dio hormari eta 0,5 cm lodi da (112. irudia). Iparraldeko eta ekialdeko hormetan oso irregularra da piezen neurria, eta 23 eta 6 cm bitarteko altuera erakusten dute. Ondorioz, junturen lodierak aldakorrak dira oso, 0,5 eta 6,5 cm bitartekoak, nahiz eta eskuarki 2 cm lodi diren piezen arteko hutsuneak. Aipamen berezia merezi dute habeartearen ekialdeko izkinako piezek; iparraldeko hormakoak baizik ez ditugu kontserbatzen, eta era partzial batean gainera. Kasu honetan pieza eskuairatuak dira, gainazala leunduta dute eta harlanduak dirudite. Hala eta guztiz ere, horman erabilitako piezen antzekoak dira, baina bertikalean ipiniak. Izkinan kontserbatu den pieza bakarra behekoa da, baina ekialderantz handitzeko horman dagoen ebakian ondo asko hautematen dira gainerako piezek utzitako pareta-hortzak, kontserbatutako piezaren neurri bertsukoak. Pieza 71 cm garai da eta 58 cm zabal. Litologiari dagokionez, obra uniformea da, eta erabilitako materiala Goi Kretazikoko Kareharri gris urdina da, bertakoa. Geologoen iritziz, harri mota hau egokia da harlanduak egiteko, ez ordea zizelkatzeko (Martínez Torres 2004: 46); gure kasuan harlanduak ez badira ere harginen teknikarik ez dagoelako, hegoaldeko horman materialaren ezaugarriak (estratifi kazio planoak gainazal lau oso erregularretan, lantzen errazak) ondo aprobetxatu zituztela esan behar dugu pieza erregularrak lortzeko. Pieza mota hauek burualdearen ekialdeko izkinetan erabili izana (bertikalean ipiniak) oso ohikoa da litologia mota honekin, nahiz eta baoetan sarriagotan erabiltzen zuten (Martínez Torres 2004: 49). Zapataren presentzia da hauteman ahal izan den beste xehetasun tekniko bat; iparraldeko horman baizik ez da ikusten, mendebaldeko horma pikotik gertuen dagoen aldean. Agerian dagoen atala erdi landutako piezez egindako harri horma da, piezak formaz luzangak; guztira 30 cm-ko altuera hartzen duten 2 errenkada ikusten dira. Eraikinaren iparraldean eta mendebaldean ageri da, eta 10 eta 15 cm bitarte irteten da bertikalarekiko. Lehenengo hormaren luzera osoa hartzen du, eraikineko jatorrizko zapata baita. Seguru asko zorupean egongo zen, zimenduarenak egiten. Teknikaren ikuspuntutik eraikin interesgarri baten aurrean gaude, ezaugarriak eraikinaren barruko lekuen araberakoak baitira. Oro har, esan dezagun alde garrantzitsuenek edo ikusgarrienek beste aldeek baino kalitate handiagoa erakusten dutela estekaduran. Halatan, hegoaldeko hormak, portaleari leku egiten dion hormak, oso estekadura erregularra du; horretarako pieza uniformeenak aukeratu zituzten, agerian uzteko moduko piezak. Beste horrenbeste gertatzen da lehenengo habeartearen ekialdeko izkinetako piezekin (hauek aurpegiak leunduta dauzkate), antzeko piezak bertikalean ipini zituzten arren, bloke eskuairatu handiak direlako itxura emanez. Gainerako atalek, berriz, estekadura irregularragoa erakusten dute, neurri eta azken ukitu ezberdinak dituzten piezak dira; horma hauek kolore zuriko luzitu batez estali zituzten. Zoritxarrez ez dakigu burualdeak zer forma izango zuen, nabarmendu gabeko burualde zuzena izan zitekeen, egungoaren antzekoa, edo burualde txiki baina nabaria. Zorupea induskatuta baino ezin izango dugu alderdi hori argitu. Kronologiari dagokionez, zaila da arku estu bat zehaztea, 2. aldiaren ante quem datazio baizik ez baitugu. Herria XI. mendearen bigarren erdialdeko dokumentuetan azaltzen hasteak eta ezaugarri bertsuak partekatzen dituzten beste eraikinekiko harremanak (hurrengo kapituluan izango ditugu aztergai), aukera ematen digute data horiek elizaren eraikuntza datetatik oso hurbilak direla pentsatzeko. BIBLIOGRAFIA Zigoitiako udal barrutiko herrietako bat da Ondategi, mendiz inguratutako ordoki batean dago, Gorbeia mendialdearen hegoaldeko mazeletan. Itsas mailatik gora 598 metrotara dago Ondategi. San Lorentzo elizak areto formako oinplanoa du, gurutze itxurako eta zortzi aldeko burualdea eta portaleak hegoaldean (arku zorrotz batez erremataturik arkibolta baketoidunekin) eta mendebaldean (zirkulu erdiko arku batez, harri ederrez osatutako arku batez, erremataturik). Habeartea kanoi erdiko ganga zorrotz batez estaltzen da oinetan eta maskor bitan bermatzen den kupula erdi batez lehenengo atalean. Gurutze-gangek estaltzen dute burualdea. Dorrea hego-mendebaldeko izkinari atxikita dago eta lehenagoko kanpai-horma baten gainean egokituta dago. Sakristia bi ditu, modernoago den bata hegoaldean eta bestea iparraldean. BIBLIOGRAFIA ITURRIAK 192 114. irudia. Elizaren mendebaldeko aurre aldea. Eskuinean, 1. aldiaren xehetasunak. Portaleak eta leiho zabal batek eskuineko saieterak desagerrarazi zituztela hauteman daiteke. Figura 114. Frente occidental de la iglesia. A la derecha, detalle con la fase 1 destacada. Se puede apreciar cómo la introducción de la portada y un ventanal eliminaron las dos saeteras de la derecha. dean ezin da haren jarraipena ikusi geroago beste gorputz batzuk erantsi zizkiotelako eta behin eta berriz luzitu zituztelako alde horiek (113. irudia). Harri hormaz egina dago eraikina, material berriekin, geruza naturaletan erauziriko materialekin, formaz luzangak eta lauangeluarrak, izkinetan pieza erdi eskuairatuekin. Maila bitan lerrokatutako saietera biren hondarrak kontserbatzen ditu, baina multzoa osatuko zuten beste bi betikoz galdu dira (geroago irekitako baoek desagerrarazi zituzten) (114. irudia). Oinaldeko horma atal bien arteko aldaketa nabari da nola estekadura motan (apur bat txikiagoa goiko partean) hala eskantzuetan (pieza erregularrak eta luzeak oinarrian, irregularrak –lauagoak edo estuagoak–). Hegoaldeko portalearen gainean bi mentsula kontserbatzen dira, hormaren arraseraino janak, soilik apaizetxetik ikus daitezkeenak; baliteke jatorrizko eliz-atariko teilatu baten egiturari eusteko elementuak izatea. 2. Handitzea aldi erromanikoan Elizaren lehenengo aldi hau eraikitzeko orduan bertako materiala erabili zuten, Goi Kretazikoko kareharri gris urdina, haren erauzketa errazten duten diaklasa sistema aski ordenatuak baititu, gainazal lau oso erregularrak eratzen dituzten estratifi kazio planoekin (Martínez Torres 2004: 49). Ondategiko kasuan neurri eta forma askotako piezak bildu zituzten, hormetan ipini baino lehen neurrien arabera antolatu zituzten, piezen aurpegiak leundu gabe baina; eskuarki zabalak izaki, zabor materiala txertatu zuten junturetan. Piezei besterik gabe ertzak kendu zizkieten, eta askok estratifi kazioaren aurpegi naturala erakusten dute (115. irudia). Izkinetan material bera erabili zuten, baina kasu honetan hobe landuta daude piezak. Harriak handiagoak eta erregularragoak dira; aurpegiak hargin-aitzurrez leundu zituzten, eta txandakatuz ipini zituzten hormetan (116. irudia). Egungo hegoaldeko portalearen gainean kokatutako bi mentsulak ere aipagarri dira, biak hormaren arrasean janak. Sekzio angeluzuzenekoak, hegoaldeko horman daude, eta dorretik sarturik eliz-atariaren gainean dagoen espaziotik ikus daitezke. Zalantzak dauzkagu jatorrizko eraikinari ala obra erromanikoari ote dagozkion; izan ere, ezin dugu hormaren segida ikusi dorrea eta apaizetxea erantsi zizkiotelako, baina aipatu eraikin bi horien barrutik horma azterturik ikusi ahal izan dugu estekadura oinaldeko hormaren berdin-berdina dela. Horrexegatik hain zuzen ere, jatorrizko obraren atal gisa jaso dugu ezaugarri hau. Mentsula gehiago izan daitezke ekialderantz eta mendebalderantz, baina ezin ikus daitezke geroago eratxikitako gorputzek galarazten dutelako. Eraikuntzan igeltseroen teknika erabili zuten, harginek ez zuten esku hartu. Figura 117. Ubicación de las saeteras a los pies del edifi cio y detalle de una de ellas. 117. irudia. Saieteren kokalekua elizaren oinetan, eta saietera baten xehetasunak. Eraikin honen ezaugarriak, ikusiko dugun moduan, gure laginketara biltzen diren beste eliza batzuetan hautemandako ereduari jarraitzen zaizkio, eta aldez aurretik itxuratutako diseinu baten araberakoak dira, gure lurraldean zehar beste eraikin batzuek baliatutako diseinuaren araberakoak; horrek tailerrak edo eraikitzaile talde antolatuak zeudela uzten du agerian. Eta, aldi berean, munta honetako proiektu bati aurre egiteko moduan egongo zen komitente edo jauntxo baten presentzia adierazten du, gastuak handiak izango zirelako. Eliz-atarirako mentsulek adierazten dute sarrerak halako izaera pribilegiatu bat izan zezakeela, eta arkitekturaren bidez babestu beharra zegoela. Zoritxarrez, portale erromaniko zoragarriaren eraikuntzak galarazten digu mota honetako eraikinetako lehenengo sarrerak nolakoak ziren ezagutzea. Otazu herria, Gasteizko udal barrutian, Arabako Lautadaren hegoaldeko ertzean dago, Gasteiztik hurbil oso, laborantza lurrek inguratutako eremu lau batean. Itsas mailatik gora 535 metrotara dago Otazu. Areto formako oinplanoa du elizak, burualde txiki zuzenarekin eta habearte atal hirurekin, hiruetan ekialdeen dagoena beste biak baino zabalagoa. Habeartearen oinaldeko atalak. Iparraldeko horman eta mendebaldeko horma pikoan kontserbatzen da; alde honetan lau saietera ikusten dira. Areto formako oinplanoa du, eta iparraldeko eta mendebaldeko hormak kontserbatu ditu, eta ziurrenik baita hegoaldekoa ere (118. irudia). Azken hori zaila da zehazten, XVIII. mendeko eliz-ataria atxikirik baitu eta horrek horma ikustea galarazten digulako. Hala eta guztiz ere, elizaren hego-mendebaldeko izkina kontserbatu izanari esker, jakin badakigu oinean zituen neurriak egungoak direla. Eraikin honek ez zuen kontrahormarik, egun ikusten diren guztiak geroago eratxiki baitzizkioten. Ez dugu harreman fi sikorik hautematen une honetako hormen eta portalearen artean, baina portaleari leku Eraikin honek, oinaldean, maila bitan artikulatutako lau saietera ditu; leiho hauetako zangoak harlanduzkoak dira, ez dago bestelako harlandurik eraikin osoan, estekadura harri arruntez osatua dago eta eskantzuetako piezak gainerako horma ataletako piezak baino apur bat landuago daude. Ez dakigu zer burualde eta erremate mota izango zituen, geroago bururatutako berrikuntzek betikoz desagerrarazi baitzituzten. 198 0 0,25 0,5 1 m. 2. Berrikuntza erromanikoa Igeltseroen teknikaren arabera egindako estekadura, eskuarki pieza luzangekin egina baina pieza lauangeluar asko erabiliz, errenkada ez jarraituak eraginez. Izkinetako piezak gainerako ataletan erabilitakoen antzekoak dira, baina apur bat erregularragoak dira, gainazalak hargin-aitzurrez ukituak eta txandaka ipiniak (120. irudia). Erabilitako materiala berria da, eta aldez aurretik gutxi landu zituzten, zain naturalak aprobetxatuz piezei forma gutxi gora-behera eskuairatua eman arte. Harri hauek kalkarenita campaniarrak dira, oinaldeko saieteretako harlanduak izan ezik, hauek Paleozenoko kareharri lumakeladunak baitira. Erabilitako materialak, aurpegietatik ertzak kendu eta aldez aurretik trauskil prestatu baitzituzten, errenkada ez jarraituak eta bihurgunetsuak eragiten ditu, eta junturetan zabor materiala sartu zuten. Elizaren beste ezaugarri bat da eraikinaren oinetan eta maila bitan egokitutako lau saieteren presentzia (121. irudia). Leiho-zangoak Paleozenoko kareharri lumakeladun kolorez zurian landuak dira, eta landu gabeko harrizko gainerako ataletako piezetatik ondo bereizten dira. Beheko leiho bietako errematea horman baliatutako material eta estekadura berberaz eginda dago, baina goi eskuineko leihoaren errematea harlanduzkoa da. Goi ezkerreko leihoak ez du ez zangorik ez eta errematerik kontserbatu. Leiho-zango guztiak pieza bik osatuta daude. Itxura guztien arabera 45º-tan ipinitako aizkoraz landuta daude piezak, baina gainazala higatuta egonik, zail da ikusten. Leihoak egiteko erabilitako harria ere bertakoa da, ugari baitira harrobiak eta erauzketa guneak Trebiñuko sinklinorioaren iparraldean eta hegoaldean, batez ere Entzia, Iturrieta eta Gasteizko Mendien lerroan; mendialdeen goi aldeetatik gertu kokatutako herri batzuek aspaldiko harrobi-zulo asko dituzte inguruetan, eta herri horien artean daude Azazeta, Otxate eta Axarte (Martínez Torres 2004: 51), Otazutik oso hurbil hirurak ere. Harri mota hau eskatuenen artean eskatuena da zizelez lantzeko egokia delako oso; erraz ateratzen da harrobitik erraza delako metalezko barrekin edo ziriekin erauzteko moduko diaklasen planoak aurkitzea (Martínez Torres 2004: 51). VALORACIÓN GENERAL DE LA FASE Bere eginkizun liturgikoari babes izaerako ezaugarriak batzen zaizkion eraikinetako baten aurrean gaude, izan ere, oinaldeko saieterak eta hormen lodiera handia (1,34 m) erresistentzia handiko egitura bat sortzeko borondatearen isla dira. Baoetan harginen teknika erabili zuten kasu urrietako bat da, baina horrek seguru asko zerikusi handiagoa izango du Paleozenoko kareharriak –lantzen errazak– lortzeko eremuen gertutasunarekin, obra bururatu zuten eraikitzaileen maila tekniko ezberdinarekin baino. Ezaugarri bertsuak partekatzen dituzten eraikinak batera aztertzen ditugunean ikusiko dugun bezala, aldez aurretik zehaztutako eta lurraldearen parte handi batean garatutako eredu baten arabera altxatutako eraikinetako baten aurrean gaude; seguru asko eraikitzaile espezializatuek 200 eraikiko zituzten eraikin hauek, hargintzan ere adituak zirenek, baina ez zituzten harlanduak baliatuko, baizik eta inguruko materialak, iraunkorrak eta geruza erregularretan erraz atera zitezkeenak. Kronologiari dagokionez, XIII. mendeko obra erromaniko berantiarrak eskainitako ante quem datazioa dugu. Hala eta guztiz ere, XI. mendeko dokumentu batzuetan Otazu Toda anderea bezalako jauntxoen jabetza garrantzitsu gisa ageri da (VIII nekazari-morroi eman zituen Otazun; ikus Ledesma Rubio 1989: 21), eta ordurako elizak aipatzen dira; beraz, San Martin elizaren lehenengo aldiaren eraikuntza aipamen horietan adierazten diren datetatik gertu kokatu behar dugu. Multzoen ezaugarriak batera aztertzean sakonduko dugu gai honetan. BIBLIOGRAFIA Trebiñuko Konderrian dago Samiano herrixka, lurralde arabarrean leize artifi zial eta harpeetako eliza kopuru handienetakoa duen eremu batetik oso gertu, Antzinarotik hasita izan du giza okupazioa (Azkarate 1988: 475-478). 590 metrotan dago herria, eremu lau izurtu samar batean, Uda ibaiaren ertzean. Ibaia erraz igarotzeko lekuan egote hau antzinatik aprobetxatuko zuten, eremu honi bideen sarean garrantzi handia emanez. Jasokundeko Ama Birjinaren parrokia-eliza oinplano angeluzuzeneko eraikina da, hiru atalekoa, bi habeartean eta bat burualdean. Burualde zuzena kanoi erdiko gangak estaltzen du, zirkulu erdiko arku toralarekin. Izarrak eratuz egokituriko nerbioak ageri dituzten gangak ditu habearteak. Oinetan, berriz, koroa du, arku beheratuan oinarritua. Portale buruduna du hegoaldean irekia. Dorrearen ondoan, zirkulu erdiko bi arku dituen portaletik iristen da hartara. Habeartearen goialdean dekoratu gabeko harburuak ditu iparraldean. BIBLIOGRAFIA ITURRIAK Eliza erromanikotzat hartua izan da erreforma gotiko askorekin (López de Guereñu 1962: 51; Portilla et alii 1968: 176-177), aipatzekoak dira burualdearen "jatorrizko" itxura eta habeartearen goialdeko dekoratu gabeko harburutxoak. DOKUMENTU ITURRIAK Elizaren burualdearen beheko aldea da, baina ezin dugu lehenengo habeartearen abiapuntua ikusi, eta horrenbestez, ez dakigu burualde nabarmena izango zuen (122. irudia). Landu gabeko harri irregularrez eginiko estekadura du, errekarriz eta aurrez landu gabeko materialez egina, eskantzuak eta baoen inguruak aho ahurreko zizelez landutako harrizkoak. Leiho bat du ekialdean, oso meharra eta ferra-arku bat ageri du goialdean (123. irudiak). Ekialdeko leiho horren gainean beste bao bat dago, oso handia, obra erromanikoaren ondoko obran egina. Ez dakigu nolako errematea izango zuen, hegoaldean ageri diren bi isuriko errematea eta mentsulak (harburuak) erreforma erromanikoan egin baitziren. Burualdearen barnealdean aldaketa bat nabari da gangen abiapuntuan, eta horrek erakusten digu halako estalduraren bat izan zuela aurrez; absidearen sarreran, garaipen-arkuari Igeltsero teknika da Samianon erabilitako teknika, eskantzuetan eta baoetan harginaren tresna eta ezagutzak erabili badira ere; hormak egiteko era guztietako harriak bildu zituzten inguruetan, eta aurrez bat ere landu gabe elkartu zituzten. Geologiaren ikuspegitik begiratuta, oso heterogeneoa da eremua, eta hori argi ikusten da lehenengo obran ageri diren litologietan; errekarriak dira, honako era honetakoak: paleozeno 0 1 m. 4 m. Hain estekadura irregularrean ohikoa den bezala, tamaina askotakoak dira junturak, betegarriz beteak. Azalera luzitua zegoen, eta estaldura zati batzuk mantendu dira alde batzuetan; horma osatzen duten harkoskoak elkartzeko erabilitako kolore marroiko kareore berdina da, inolaz ere. Eskantzu eta baoetan, aldiz, ezagutza handiagoak, tresna espezializatuak eta harrien ezaugarriak ezagutu beharra eskatzen dituen teknika erabili zuten. Erdi eskuairatutako piezak dira (harlandu txiki gisa ezagutuak), eho ahurreko zizelaz landuak (125. irudia). Zizela kolpeak norabide askotan ageri dira, era irregularrean. Harria, kasu honetan, berdina da beti: paleozeno garaiko dolomiak, lantzeko hoberenetako bat, hain zuzen ere, jatorrizko harrobi arabarretatik ehunka kilometrora ere sumatu baita harri horien erabilera. Lantzeko gehien aukeratutako harrietako bat da Elizbarruti osoan, eta oso ohikoa zen handik kanpora ere esportatzea. Arabako leku askotan lortzen zen, harrobi garrantzitsuak baitzeuden Entzia, Iturrieta eta Gasteizko Mendietako goi eremuetan, Gaubean eta Lozako sinklinalean (Martínez Torres 2004: 51). Teknikaren ikuspegitik begiratuta, ale interesgarria da Samianoko eliza, eraikitzaile espezializatuen presentzia ezagutzeko aukera ematen baitigu; hargintzako ezagutza eta tresnak izango zituzten, baina baliabide gutxien eskatzen zituzten bideak hautatu zituzten, azalean jasotako materialak erabiliz, aurrez landu edo bat ere aukeratu gabe. Erabilitako tresna mota, aho ahurreko zizela, eraikuntza zaharrenetako ezaugarria da aztertu ditugunen artean, horietako batzuetan ferra-arkuan erremataturiko burualdea duen eta pieza askoren bidez eginiko leiho mota partekatuz. Elementu horiek, eta elizak burualdea soilik kontserbatu badu ere –eta hura ere zati batean–, aukera ematen digute "balio diagnostikoa" duten arrastoez osaturiko eraikuntzen artean identifi kazioak egiteko. Habeartearen forma eta burualdearekiko zuen erlazioa ez ezagutu arren, hipotesi gisa esango genuke (baieztatu gabe badago ere hormak sakon aztertu arte, luzituak kenduta) aldarea egokitzeko aho bat egongo zela, eta elizaren bi esparruak bereizteko egiturak zeudela pentsa genezake. Eraikuntza honen kronologia zehazteko, obra erromanikoak emaniko ante quem data dugu alde batetik, eta baita dokumentuetan agertzen diren aipamenak ere, gutxienez XI. Mende hasieran nukleoa zegoela egiaztatzeko aukera ematen baitute horiek. Ezaugarri berdinak dituzten eraikinak modu bateratuan aztertzean izango dugu zehaztapen handiagoak emateko aukera. BIBLIOGRAFIA Omecillo haranean dago Tobillas (Gaubea Udalerrian). Mazela leun batean dago herria, ibaiaren hegoaldean. San Roman parrokia-eliza herriaren hego-mendebaldeko muturrean dago, alderik gorenean, kareharrizko haitz batean, eta haranaren zati handi bat ikus daiteke bertatik. Elizaren eta herriaren artean desnibel gorena 15 metro dira, eta 20 metro daude ibairaino. Eraikin nabarmenetako bat da gure laginean; 1994. urtean A. Azkarateren zuzendaritzapean eginiko azterketa izan zen lan honen abiapuntua, Arabako lurraldean erromanikotzat hartutako elizetan hondakin prerromanikoek zutik zirautela frogatzen duen lehen egiaztapena baita (Azkarate 1995a: 5). Bestalde, bi momentu prerromaniko egoteak eta haien datazio zehatzak aukera ematen digute "estratigrafi aren egiaztapen puntu" gisa erabiltzeko (Plata Montero) ezaugarrien bilketaren arabera zehaztutako multzoetako biren artean. Oin angeluzuzena du elizak, burualde zuzen nabaria, han saietera mehar bat du eta haren gainean arku ultra-erdizirkularra. Portalea hegoaldean dago eta zirkulu erdiko arkua du goialdean. Lau angeluko dorrea, hego-mendebaldeko ertzean eratxikia, eraikinarena ez beste norabide batean. Habeartea bi atalekoa da, eta arku beheratuko kanoi-ganga batek estaltzen zuen berritu zen arte. 1994. urtean hasitako berritze lan horretan kendu egin ziren sakristia eta eliz-ataria, elizaren hegoaldean eratxikirik zeudenak. BIBLIOGRAFIA ITURRIAK Denboran zehar arreta pizteko moduko arrazoi ugari eskaintzen ditu Tobillasko elizak; hasiera batean Erdi Aroan zehar aski dokumentazio aberatsa zuelako izan zen, Avito Abadeak 822. urtean monasterioa sortu zuenetik. 1994. urtean azterketa arkeologikoa egin eta azterketa hura 1995. urtean argitaratu zenetik, erabat aldatu zen une Zazpi liburukitan aurkeztu ziren ikerketaren emaitzak, bost altxaeren irakurketarako eta beste bi indusketa arkeologikorako (Azkarate 1995a; 1995b). Txosten horietatik sorturiko datuak askotan agertu ziren modu labur samarrean (Azkarate et alii 1995a: 71-74; Azkarate 1995c; 1995d; 1996: 125-131; Azkarate, Lasagabaster 2004). Txostenarekin batera, 1995. urtean Artxibo Arkeologiko Espainiarrean agertutakoa de bertsio osoena (Azkarate 1995c), eta horixe izango da, hain zuzen ere, laburpenean jarraituko duguna, alderantzizkoa adierazten ez bada behintzat. Laburbilduta, esan dezakegu, bi alde prerromaniko zeudela egiaztatzea izan zela garrantzitsuena. Horietan zaharrena 822. urtea baino lehenagokoa da (berriro erabilitako harlanduz egina, burualdea maskor gaineko gangak estalia eta arku ultra-erdizirkularrez erremataturiko saietera) eta bigarrena 939. urtekoa (habeartean kontserbatua, ex novo landutako harriz egina). Era berean, lehenagoko eraikinen bateko materialak berriro aprobetxatu zituzten lehenengoan eta Erromatarren Azken Garaiko egituretan oinarritzen da. Datu deigarri gisa, aipatzekoa da, eraikina erromanikotzat hartzera bultzatu gintuzten elementu guztiak geroagoko garaietan berriro jarriak direla, eta horien artean arreta berezia pizten dute erremateko harburutxoek, egungo lekuan XIX. mendean jarriak. 208 57 Orduz gerozki "euskal" edo "arabarra" erantsiz. 57 Agregando desde entonces el "vasco" o "alavés". kronologiek aukera emango dute, horrenbestez, "eraikuntza ezaugarri batzuk segurtasunez datatzeko, eta horretan oinarriturik, baliozko erreferente batzuk zehazteko, eta horrek guztiak lagundu egingo du forma aldetik antza handiagoa edo txikiagoa duten beste eraikin batzuk denboran kokatzeko, gaur egun elkarren kontrako eta bestelako kultur esparruetan kokatzen direnak, hain zuzen ere" (Azkarate 1995c: 212). Eliza multzo horren beste berrikuspen batean, Tobillas eta Quintanilla de las Viñasen arteko hartu-emanen azterketan gelditu zen L. Caballero, Avito abadearen 822ko dokumentuan Santa María de Lara gisa aipatzen da hori. Quintanillako estekaduraren ezaugarrietatik sortzen da, ordea, arazoa, teknikaren ikuspegitik begiratuta Tobillasko 2. aldikoaren antzekoa (939. urtean datatua); baina Quintanilla bisigodotzat eta teknika baten irradiazio zentro gisa hartu, edo egungo eraikuntza 822ko dokumentuan aipatzen dena baino geroagokoa izateko aukeraren aurrean, bigarren hori hautatu du, eta Tobillasko bigarren aldiaren garai berekoa izango litzateke horrenbestez (Caballero 2002: 93-96). Indusketan soilik sumatu dira garai honetako elementuak, harrian eginiko ebaki bat da, ia zirkularra, ekialde-mendebalde 2,20 metro eta iparralde-hegoalde 2 metroko diametroarekin, 25-30 cm-ko sakonera du absidearen erdialdean; gure garaiko I. mendearen eta Inperioaren azken garaien arteko data izango luke. 1. I. Prerromanikoa (822) Aretoa angeluzuzena zen eta egungoaren antzeko neurriak izango zituen, habearteak bereizi gabe. Erdi harpean egongo zen seguru asko, iparraldean bai bederen, alde horretan oso hurbil baitago harkaitz horma, eta zurezko egiturak jaso izanaren aztarna ugari ageri ditu gainera. Hegoaldean bi ate zituen, horietako bat zentratua horma-atalarekiko (leku horretan dago egungo portalea), eta bestea habeartearen hego-ekialdeko eskantzuaren ondoan, sakristiako atea zegoen leku berean ia. Bao horiek zeudela argi dago aipaturiko leku horietan jatorrizko zimenduak eten egiten direlako; hirugarren ate bat egongo zen agian iparraldeko horma-atalean, fraideak hartatik sartuko ziren elizari iparraldean eta ipar-mendebaldean atxikiriko esparruetatik etortzean, harkaitzeko horma-zuloetan nabari baitira horiek. Leku honetan aldi erromanikoan ate bat izateak pentsarazten digu aurretik bao bat zegoela han eta ordura arte iraun zuela. Jatorrizko aldiko eraikuntza mailak sumatu genituen burualdearen zorupean, eraikina sortu zen garaiko zangak ebakiak. Horren garai berekoak bi hutsune bereizi ziren, barnean buztinezko plaka ahurrak zituztenak, bata burualdean eta bestea habeartean, eraikinaren ardatz axialean biak ere; zurezko paldo bat jasoko zuten argi eta garbi, lehenengo elizako obrak egiteko aldamioak izango ziren seguru asko. Maila horiek estaltzen ageri da elizako lehen zorua, lur zapaldua da, elizaren zimenduak eratxikitzen dituen lehen maila izanik. Burualdean agertutako hilobi bakarrak ebakitzen zuen zoru hori; bi isuritan egokituriko harri xabalek estaltzen zuten hilobia. 939. urteko berritze lanetan eginiko zoruak estaltzen zuen hilobi hori, eta horrenbestez, 822. urteaz geroko eta 939. urtea baino lehenagoko kronologia du argi eta garbi. Elizaren burualdean dagoenez, eta oraingoz bakarra izanik, pertsonaia garrantzitsuren batena izango zela pentsatzen dugu. 2. II. Prerromanikoa (939) Vigila presbiteroak eginiko berritze lana da, Velatar konde familiakoa izango zen hura, 939. urtean dokumentaturiko ekintza, eliz-atarian obra txikiak egiten ari zirela elizan aurkitutako inskripzio bati esker. Eliza honek aurreko absidea mantendu zuen, baina erabat berreraiki zen habeartea (132. irudia) ex novo landutako harriz eginiko estekadurarekin, harriak kalitate bikainekoak dira, ia lehorrean elkartuak, eta aho ahurreko zizelaz eman zitzaion azken tratamendua azalerari (133. irudiak). Eraikin honek bi ate zituen hegoaldean, baina horietako bakar bat ere ez du kontserbatu; era berean, bi leiho ditu hegoaldean, bata saietera modukoa, oso meharra, eta bestea zabalagoa, zirkulu erdiko arkuan amaitua eta barnealdera laprandua. Aurreko aldian iparraldera proposaturiko atea kontserbatu egin behar izan zen. Aldi honetako habearteak errepikatu egiten du aurreko aldikoarena; zimenduak kenduta aurreko habeartearen ezer ere gelditu ez izanik, ezta obra berrian berriro aprobetxaturiko materialak ere, pentsarazten digu material ez egonkorrez egina izango zela, landu gabeko harria eta zura seguru asko. Obra horren ezertxo ere ez da geratu, ez altxaeran ez zimenduetan; horma horrek norabide desbideratu samarra ageri du habearte prerromanikoen ardatz axialarekiko, aldi erromanikoan egindako berritze lanen ondorioz; iparraldeko horman lehen aldietako elementurik aurkitu ez izanak pentsarazten digu oso bestelako espazioa izango zela egungoaren aldean, erdi harpean egongo zen seguru asko, eta eraikinetik bertatik izango zuten sarbidea monasterioari eratxikitako eraikuntzek. 132. irudia. 2. aldiko oinplanoa. Figura 132. Planta de la fase 2. 133. irudia. 2. aldiko elementuak, kanpoko aldetik ikusita. Hegoaldeko hormaren mendebaldeko muturra. Figura 133. Elementos de la fase 2, desde el exterior. Extremo occidental del muro sur. Obra berriko harlandu batzuek trapezoide forma hartzen dute beren alderik txikienetan, baina guztiz ongi egokituak daude alboetan dituzten harlanduekin. Horrek esan nahi du obran bertan eginiko lantze lana dela, leku horretatik kanpo seriean landutako materialik erabili gabe, hain zuzen ere. Absidearen indusketa arkeologikoan dokumentatu ahal izan genuen aldi honetako zoladura, lau angeluko lauza txikiek eta erdian lauza handi batek osaturiko zorua da; lauza hori altxatzean, lehen eliza prerromanikoko aldarearen taula zela egiaztatu zen. Lur eta kareorez eginiko ohe batean oinarritzen zen zoladura hori, eta aurreko aldiko lurrezko zorua erabat ixten zuen. 3. Erromanikoa Geroago berritze lanak egin ziren iparraldean. Lan horiek XII. mendean hasi ziren, obra "erromanikoa" sartu zenean; era berean, une horretan berritu zen portalea, baina hori eraikinaren barnealdetik soilik ikus daiteke, kanpoaldean beste berritze lan batzuk egin baitzituzten XIV. mendean. 1011. urtean San Salbador Oñakoa monasteriora San Roman eraman zen garaiarekin loturik daude XII. mendeko obrak, 1082. urtean berretsi baitzuen hori Fanio abadeak. Batik bat iparraldeko itxitura eraiki eta portale berria egin zuten obra horietan. Kalitate bikaina du obra honetako estekadurak, eskuairan egokituriko harlanduak ageri ditu, ia lehorrean elkartuak eta luzeka antolaturiko ilarak, guztiz erregularrak. Aizkoraz landua da, 45º-ko trazu diagonal erregularrekin. Oraindik kontserbatzen zen Avitoren obraren burualdea bere maskor gaineko gangekin, eta baita Vigilaren hegoaldeko eta mendebaldeko hormak ere. Kalitate handiko berritze lana izan zen, garai hartatik kontserbatu den dekorazio hondakin kopuru handiari erreparatzen badiogu. Aurreko obraren gainetan hainbat ilara goratu zuten habeartea. 4-5. Behea jotzea, berreraikitzea eta alboetako kaperak Piezen zabalera 121 eta 14 cm artekoa da; altuera, berriz, 50 eta 9 cm artekoa, zenbaki horiek argi erakusten dute erabilitako blokeak guztiz irregularrak zirela, eta horrenbestez, tamaina desberdineko ilara etenak eratu zituzten. Hala eta guztiz ere, junturak ez dira oso zabalak, 3 cm-ko lodiera baitute gehienez; era berean, horrek esan nahi du ahalegin handia egin zutela pizak behar bezala ahokatzeko forma eta tamaina askotakoak izan arren. Hormen oinarrian ageri den obra hau egiteko, tokiko harriak erabili zituzten, bi motakoak batik bat: 1. dolomiak eta kareharri dolomitiko zuri maastrichtar bertakoak edo paleozenoak; 2. brechoide itxurako kareharri berdexka, bertako goi Kretazikokoa (batik bat oinarrian). Erabilitako beste material mota ongi asko bereizten da aurrekotik, eta hormen goialdean dago. Estekadura zertxobait txikiagoa da, ex novo landua obra honetarako, pieza luzanga eta lau angelukoak dira, baina ugariago dira lehenengoak. Ilarak aski jarraiak dira, baina bihurgunetsuak, piezen ebakia irregular samarra izateagatik, ertz kurbatuekin askotan. Baina erabilitako harri mota da hormaren atal honen ezaugarri nagusia, trabertino iluna eta hutsarteekin (tufoa deituak) (135. irudia). Hargintza teknika baten aurrean geundeke bi kasuetan; oinarriko estekaduran, material zaharrak berriro aprobetxatu badira ere, piezak guztiz ongi egokituak daude eta horrek esan nahi du halako espezializazio bat zuten eraikitzaileak izango zirela, lantzeko tresnak izateaz gainera (aho ahurreko zizela); gangaren kasuan, materialak ex novo landu direla nabari da, eta horietan ere, nahiz eta harlanduak ez diren, ongi eskuairatuak ez daudelako, nabari da ezagutza tekniko aurreratuak zituzten eraikitzaileek egin zutela lan. Burualdearen ekialdeko horman irekitako leihoa da aldi honetako ezaugarriak dituen beste elementu bat. Bao meharra da, saietera modukoa, arku ultra-erdizirkularrean errematatua. Berrerabilitako piezez egina da, aho ahurreko zizelaz landuak horiek. Bao angeluzuzen buruduna ageri du barnealdean, eta hortik sartzen zaio argia burualdeari. 6 eta 9 cm arteko zabalera eta 95 cm-ko altuera ditu kanpoaldean. Barnealdean, berriz, forma angeluzuzena izanik, 1,13 m-ko altuera eta 60 cm-ko zabalera ditu baoak (136. irudia). Tobillasen lehen une prerromanikoak inplikazio garrantzitsuak ditu gure azterketaren testuinguruan, laginean guztiz ongi dataturiko kasu urrietako bat baita, eta kokatzen den multzorako kronologia fi dagarriak zehazteko aukera ematen baitu. 822. urteko dokumentu bati esker datatu da aldi hau, hartan testamentua egin zuen Avito abadeak, Tobillasko monasterioa- VALORACIÓN GENERAL DE LA FASE 1 215 ri ondasun garrantzitsuak utzirik; ez da sortze eskritura, baizik eta lehenago berak sorturiko monasterio batean, "bere eskuez" eraikia (del Álamo, 1950: 1-3), bere gasalianekin bizi den abade batek eginiko emaitza. Dokumentu hori zalantzan jarri zen aipaturiko ondasunen artean Santa María de Lara agertzen delako (Quintanilla de las Viñasekin identifi katua), aipamen hori nahiz Tiron ibaiari eta Osmillari buruzkoak gero erantsiak izan zirela eta geroagoko beste kutsatze batzuek zituela iradokiz (Pérez de Urbel 1945 T. III: 1055-1056). Planteaturiko zalantza horietako bakar bat ere ez zen dokumentuaren azterketatik etorri, eta A. C. Floriano Cumbreño (1949: 158) bezalako aditu diplomatista batek zera esan zuen: "ezin da zalantzan jarri dokumentuaren benetakotasuna, kopiaren akatsek goganbeharrak sor bailitzakete ere". E. Pastorrek (1996: 127) aztertu ditu Pérez de Urbelek planteaturiko zalantzak, eta honek argi eta garbi baliogabetzen ditu haren argudioak, eta testuaren egiazkotasuna onartu da azkenean. Horrenbestez, 822. urtea baino lehenagoko obra baten aurrean geundeke, aurreko eraikuntza batean erabilitako aztarnak ageri dituzten materialak berriro aprobetxatu zituzten honetan. Leku honetan erromatarren garaian izan zen aztarnategiarekin loturik egongo zen seguru asko eraikuntza hura (Azkarate 1995c: 208). Lehenengo eraikinaren oina ezagutu daiteke burualdea ia erabat osorik kontserbatu delako, eta baita habeartearen zati baten zimenduak ere; azken hauen norabideak buruhormaren ardatz axialarekin guztiz ongi orientaturiko aretoaren diseinua erakusten digu, baina geroagoko berritze lanean desagertu egiten da egokitasun hori. Hori datu garrantzitsua da habeartea eta burualdea ditugun ale gutxietako bat izateagatik; gehienek bata ala bestea kontserbatu dute, eta oraingoz ez dugu ezagutzen haren oin osoa. Sartzeko bi bao zituen eraikinak, biak ere hegoaldean; portalea eta areto osagarrietara sartzeko atea izango ziren. Ateak zeuden lekuan zimenduak desagertu egiten direlako ezagutzen ditugu. Oso ezaugarri interesgarriak ditu elizan egindako obra honek ere, harlandu erregularrez egina baita osorik, harriak oso ongi eskuairatuak, altuerarekin murrizten doazen ilara isodomoei jarraiki. Hiru dira ilaren altuerak: 26-27 cm, 22-23 cm eta 19-20 cm. Piezen zabalerak zertxobait murriztu egiten du hormen batez besteko tamaina (39,8 cm beheko ilaretan; 35,6 cm tartekoetan; 34,58 cm goikoetan), baina aldakortasun handiarekin beti ere; izan ere, tarteko eremuan daude piezarik zabalena (59 cm) eta meharrena (23 cm) (137. irudia). Piezen ezaugarrietako bat da haien alboetako aurpegiak ez direla beti bertikalak, forma trapezoidalak ere sortzen baitituzte; aurpegi zeihar horiek zehatz eta doi ahokatzen dira beti aldameneko harlanduaren alboko aurpegiarekin, horrek esan nahi du obran bertan lan egin zutela harginek; bloke arbastatuetan ekarriko zituzten piezak harrobitik, eta ahokatzeko unean landuko zituzten harriak. Bestalde, erregelaren erabilera erakusten du piezen forma honek, baina ez eskuairarena. Harginaren teknika da, eta horretan piezak lantzen dituen pertsona berak egokitzen ditu horman. Aho ahurreko zizela da harria lantzeko erabilitako tresna, norabide askotan aztarna utziaz. Hargintzakoa da erabilitako teknika (138. irudia). 70 cm-ko lodiera dute hormek, junturak, berriz, oso fi nak, 1 eta 5 mm artekoak, 2-3 mm-koak nagusi badira ere. Dolomiak eta kareharri dolomitiko zuriak dira erabilitako harriak, maastrichtar bertakoak edo paleozenoak seguru asko, horixe baita Araban monumentuak eraikitzeko eta lantzeko gehien erabilitako harria, lantzeko ezaugarri egokiak izateagatik eta oso iraunkorra izateagatik. Gaubean, Trebiñuko sinklinorioaren iparraldean eta hegoaldean eta Lozako sinklinalean zeuden erauzteko lekuak (Martínez Torres 2004: 51). Eraikinaren oina egungoa da hegoaldetik eta mendebaldetik, ez ordea iparraldetik, alde horretan ez baita une honetako hondakinik kontserbatu. Aurreko aldiko bi ateak mantendu dira hegoaldera. Beste bao batzuk ere baditu eraikinak, oraingoan leihoak, horiek ere hegoaldera. Portalearen eskuinaldean eta ezkerraldean daude, altuera berdinean zoruarekiko. Eskuinaldeko leihoak (ekialdea) zirkulu erdiko arkua du errematean, barnealdera turuta forma pixka batekin. Leiho-zangoak aski hondatuak zeuden eliza berritu zenean 1994tik aurrera. Aho ahurreko zizelaz landutako harriz egina da; zangoak, berriz, San Roman elizaren aldi honek benetan garrantzi handia du gure azterketaren esparruan, Penintsulan harrien lantzea modu argian datatzeko aukera izan den kasu gutxietako bati kronologia eman ahal izango zaiolako59. Bi elizak lotzen dituen beste alderdietako bat, eta Vigilak kontrataturiko eraikitzaileek jatorri asturiarra izango zutela pentsarazten diguna, leihoak eraikitzeko moduan duten antzekotasun handia da, hain zuzen ere. Tobillasen ekialdeen dagoen leihoak zirkulu erdiko arkua du errematean, dobelarik gabeko bi harlandutan landua. Leiho honek Valdediosko hegoaldeko eliz-atariko leihoen ezaugarri berdinak ditu, inolaz ere; beste horrenbeste gertatzen da San Pedro de Arlanza, San Vicente del Val eta Quintanilla de las Viñas eliza burgostarretan, azken kasu hauetan harlanduen arteko juntura arkuaren erdiarekin bat ez badator ere, Tobillasen eta eliza asturiarretan gertatzen den bezala. Bestalde, argudio estratigrafi koak ez daude obra hori Vigilak eginiko berritze lanarekin lotzearen aurka, 2. aldi hori jatorrizko eraikuntzaren (ante quem 822) eta ageri dituen ezaugarrien arabera XII. mendean kokatuko genukeen berritze erromanikoaren artean kokaturik. BIBLIOGRAFIA Tortura herria ia hustua da, bertan 3 biztanle jasotzen baititu Arabako herrien katalogo eguneratuenak. Badaiako Sierra Bravatik Baia ibaiaren ezkerraldera bat-batean jaisten den koska batean oinean dago. 625 metrotan dago herria, eta 65 metroko desnibela dago ibaiaren ibilguraino (mendebaldean) eta 190 metro ingurukoa Badaiako Sierra Bravako Komunitateak erabiltzen dituen larreen eremuak eraturiko ordokiraino. Mendi horretatik, eremua oso malkartsua bada ere, bide bat jaisten da Torturaraino; bide hori ongi dokumentatua dago zaldizko eta zalgurdien ibilbide garrantzitsu gisa Erdi Aroaren amaieratik hasi eta XIX. menderaino, Arabako bide-sare berriak protagonismoa galarazi zion arte, hain zuzen ere (Portilla 1995: 791); elizaren iparraldean oraindik ere garbi ikusten da komunikabide horren ibilbidea, Lautadatik Kuartangorako igarobidea, Zaragoza Bilborekin elkartzen zuen bidearen barnean. San Andres eliza oin angeluzuzeneko eraikina da, burualde zuzena du eta arku zorrotzak osaturiko portalea oinetan irekia. Kanoi-ganga zorrotzek osaturiko hiru atalek estaltzen dute. Burualdearen ekialdean eratxikia dago sakristia, elizaren oinarekin jarraituz. Kanpoaldean, mendebaldeko itxiturari loturik eta iparraldeko hormaren lerroari jarraiki, kanpai-horma dago eratxikia. BIBLIOGRAFIA ITURRIAK 1999. urtean hasi ziren estalkia aldatu eta kanpoaldetik junturak berdintzeko obrak (Laborda 2003: 80-85). 1999 eta 2000 urteen artean egin zen lan hori, teilaz osaturiko estalkiaren lekuan zinkezkoa jarri zuten, eta gainera, juntura guztiak berdindu zituzten elizaren kanpoaldean60. Teilaz osaturiko estalkia desmuntatu zenean agerian geratu ziren harrizko estalki zaharraren hondakinak, GIAA-k erregistratu zuen elementu hori. Estalkiak bi zati bereizi zituela egiaztatu da txostenean (Solaun 2001b), bata burualdean eta habeartearen hirugarren atalean, eta bestea, habeartearen lehen bi ataletan. Lehenengoa in situ egongo zen, eta hiru geruza kontserbatu zituen; gainerakoak teilatu hegaletako piezak dira, elizak jada teila ara- Oin angeluzuzeneko eraikina, landu gabeko harriz egina, harri mehar zapalak eta luzangak dira, geruza naturaletan erauziak, eskantzuetan erdi landutako materialak, aurpegiak pikatxoiz ongi landuak, eta luzangak (obra erromanikoan gertatzen ez den bezala, hartan lau angeluko formak baitituzte eskantzuek). 10,96 m-ko luzera eta 7,75 m-ko zabalera ditu (143. irudia). Mendebaldeko hormak 1,7 m-ko zabalera du, eta gainerakoek, berriz, 1,25 m-koa. Beharbada, horrek esan Habeartearen lehenengo eta bigarren atalak Primer y segundo tramo de la nave Habeartearen hirugarren atala eta burualdea Tercer tramo de la nave y cabecera Sakristia Sacristía ALDIAK FASES 1 2 3 4 5 Eliza handitu zuten egungo burualdea erantsirik, jatorrizko oinaren lerroa ekialderantz jarraituz. Jatorrizko habearteak baino altuera handiagoa du obra honek, eta atal berrietako ganga eraiki zuten aldi honetan. Denboraldi batean profi l mailakatua izango zuen elizak, fenomeno hori oso zabaldua baita, eta adibideak kontserbatzen baitira, aldi honetatik inoiz pasa ez zirenak. Jatorrizko habeartetik, burualdera eginiko zabalpena baino baxuagoa hura (eta leku batzuetan meharragoa ere), eremu altuago batera igarotzen da eta leku batzuetan zabalagoa ere; lan hori era horretan egin zen etorkizunean alderik zaharrena handitu behar bazen ere, baina batzuetan inoiz ez da horrelakorik egin izan. Horixe da, esate baterako, Ollabarreko San Esteban (Iruña Oka) (144. irudia) eta Mendigurengo Jasokundeko Ama Birjinaren (Vitoria-Gasteiz) eliza arabarren kasua, horietan jatorrizko atala baino gorago baitaude elizan ekialdeen dauden atalak. Torturako elizaren kasuan ikusi dugu burualdera eginiko handitzeak eraikina goratzen duela, baina ez zabaltzen, geroagoko une baterako utzirik jatorrizko atalaren goratzea. Horixe da iparraldeko eta hegoaldeko hormen altuera osoan zehar doan ebaki bertikal hori agertzeko arrazoia, gangen atalak bereizten diren puntu berean berritze lanetan sumatu zen bezala (Solaun 2001b). Horrenbestez, oinen aldea burualdearena baino geroagokoa izango zela pentsatu zen hasiera batean. Azterketa xeheago batek erakutsi zuen, ordea, oinaldeko eremuan estekadura aldaketa zegoela behealdearen eta goialdearen artean, argi eta garbi ikusi baitzen burualdeko atalek ebaki egiten zutela oinaldeko obra, baina ez gainerakoa. 3. Oinaldeko gangak eraikitzea eta hormak goratzea 4. Kanpai-horma eraikitzea (XVI. mendea) 5. Sakristia (XVIII. Mendearen bigarren erdialdea) 1. ALDIAREN EZAUGARRIEN AZTERKETA Inguruan oso ohikoa da Torturako eliza eraikitzeko erabilitako teknika. Harrobitik geruza naturalak aprobetxatuz ateratako materialez egina da hormen estekadura, material hori aurrez prestatu gabe, tamaina erregular samarreko harri zapal luzangak eratuz. Ilarak irregularrak eta etenak dira, eraikitzaileak geruzak mantentzeko asmoa zuela nabari bada ere. Junturak, zabalak horiek piezen ezaugarriengatik, zabor materialez bete zituzten (145. irudia). Eskantzuetan material berdina erabili zuten, baina oraingoan prestatu egin zuten obran jarri aurretik, eta horrek eskuairatu itxura ematen die; piezen aurpegiak pikatxoi eta zizel fi nez leunduak daude. Horrek esan nahi du era askotako lanabesak zituztela bai zuzenean bai zeharka kolpekatzekoak. Blokeak txandaka egokitu ziren (146. irudia). Oin angeluzuzena du ermitak eta burualde kurbatu nabarmena, oso-osorik harlanduz egina. Portale bat du hegoaldean eta beste bat mendebaldea, hura itxia; hegoaldekoak zirkulu erdiko arkua du goialdean, arkibolta molduratua eta estradosa molduraz dekoratua eta xake-taula moduko zerrendarekin; mendebaldekoak ere zirkulu erdiko arkua du goialdean, baina dobela handiekin honek. Gangak estaltzen du burualdea, eta zurezko sabaia du gainerakoak. BIBLIOGRAFIA ITURRIAK Ezaugarri berdinak dituzten beste eraikin batzuek baino erreferentzia gehiago ditu Andra Mari ermitak, halako antzinatasun airea ematen dioten elementuak baititu bere egituran; lehenengo, bi hilarri puska, antzina erromatartzat hartuak, baina seguru asko Goi Erdi Arokoak izango zirenak. Beste elementuetako bat Goi Erdi Aroko zutabeen oinarriak dira, portalearen ondoan berriro aprobetxatuak, horietako bat jadanik desagertua. Azkenik, hegoaldeko portaleko arkuaren ezaugarriek, halako ferra forma zuen arkua izan zitekeela pentsarazi zieten egile batzuei –oker bazeuden ere–. Portaleko arkuak ferra forma zuela iritzi da, oker ordea, A. Gómez (1998: 95), aldiz, adierazi da arkuak forma hori zuela geroago egindako berritze lan batengatik. Ikusiko dugun bezala, GIAAk eraikineko estratigrafi a irakurri ondoren eman zen iritzi zuzen hori, orduan egiaztatu baitzen kontua. Ez dakigu A. Gómezek argitalpena egin zuenean elizako estratigrafi aren azterketa ezagutzen zuen ala ez. Ermitaren eraikinaren azterketa xehea egin zen 1997. urtean (Azkarate 1997)62, eta bi urte geroago lan hori osatu zen barnealdea erabat induskatu zenean (Núñez 2000)63. Arabarri Kultura Ondare Eraikiaren Kudeaketarako Akziokako Baltzua, elkartearen ekimenez egin ziren lan horiek, elkarte horrek berritu baitzuen eraikina geroko urteetan. Ikerketa horien emaitzak dira (batik bat egituren irakurketatik etorritakoak) gure azterketaren oinarri, eta horrenbestez, ez gara horiek azaltzen luzatuko. Laburbilduta, esan dezakegu bost alde hauteman zirela, horietako bat eraikuntza erromanikoa baino lehenagokoa, eraikinaren hego-mendebaldean kontserbatu dena. Egungoa baino txikiagoa izango zen jatorrizko burualdea, eta geroago berritua da portale "erromanikoa"; irakurketan hauteman eta zorupea induskatu zenean baieztatuak bi elementu horiek (Núñez 2000: 265). DOKUMENTU ITURRIAK Egungo eraikuntzaren hego-mendebaldeko izkinan kontserbatu dira eraikin haren hondakinak, 34-35 cm-ko zapata batean oinarritzen da bere ibilbide osoan (148. irudia). Ez dugu ezagutzen habeartearen luzera, ezta burualdearen mota ere, baina indusketa arkeologikoan hegoaldeko altxaeraren zimenduen zapataren hondakinak geratu ziren agerian; hon- 227 148. irudia. 1. aldiko oinplanoa. Figura 148. Planta de la fase 1. Figura 148. Planta de la fase 1. dakin horiek guztiz zuzenak dira, eta ez da inolako elementu kurbaturen abiapunturik nabari. Halaz ere, kontserbaturiko zimendu zatiaren luzera presbiterioaren atal luzea izan liteke kurbaturaren aurretik. Horrenbestez, alderdi horri dagokionean ezin dugu ezer ziurtatu. Egungo burualde kurbatuan berrerabilitako harlanduen ezaugarriei erreparatzen badiegu, horiek ez baitatoz guztiz bat era honetako obra batean, pentsatzen dugu buruhorma zuzena izango zuela eta horretarako landuko zituzten piezak. In situ ez da lehenengo eraikin honen baorik kontserbatu, eta ezta errematea ere (149. irudia). Habeartearen zabalera 6,65 metrokoa zen, datu hori ezagutzeko aukera izan baitugu jatorrizko zapata osorik kontserbatu duelako (7,35 metroko zabalera du guztira). Habeartearen luzera 8,20 metrokoa da, indusketan burualdearen abiapuntua agertu delako egiaztatu baitugu hori. Zaila da hormen lodiera ziur zehaztea elizaren barnealdean berritze lanak egin direlako. Gaur egungo egoeran, 70 eta 76 cm artekoa da mendebaldeko horman eta 89 cm-koa hegoaldekoan. Egitura harlanduz egina da, eta izugarri fi na da piezen arteko lotura, ia lehorrean egina. 2. Handitzea (XII.-XIII. mendeak) Egitura dago lehenengo, trapezoide formako harlanduez egina, kareharriak dira, 88 x 55 cm-koak gehienez eta 31 x 45 cm-koak gutxienez; aski erregularra da piezen lodiera, 20 cm ingurukoa, eta horrek harri xabal itxura ematen die batzuetan. Norabide askotakoa da lantze era, aho ahurreko zizelaz trazu sakonarekin, piezak ia lehorrean elkartuak, eta oinarrien aurpegiak iz perfektuak, pieza batzuk ortogonalak ez badira ere; horrek erregelaren erabilera erakusten du, ez ordea eskuairarena. Estekadura luzekakoa da, eta zeharkakoa ere noizean behin. Habeartearen Hegoaldeko horma-atalak mendebaldeen duen horma da, mendebalderantz harekin kantoia eratzen duena (150. irudia). Materiala obran bertan landua da, pieza bakoitza jarri beharreko hutsartera egokituz. Piezak landu zituen pertsona bera izango zen, seguru asko, horman egokitu zituena. Kareharrizko harlanduz eginiko zapata batean oinarritzen da obra, kareharriak oso higatuak ertzetan, 130 x 100 cm ingurukoak. Aho ahurreko zizelaz landuak dira, piezak oso higatuak daudenez lantzeko era ikustea zaila bada ere. Ilara bakarra osatzen dute. Ez du kareorerik, ageriko aldean ez bederen. Zimendu oinarri bat da, habeartearen oinetik 34-35cm irteten dena. Habeartearen atzealdean dago, Hegoaldean, eta Erabilitako harriak kareharriak eta paleozeno garaiko dolomiak dira, litologia enblematikoena, hain zuzen ere, Elizbarrutiaren eraikuntza apaingarrian, eta era berean eskatuena hartatik kanpo (Martínez Torres 2004: 45; 51). Harri hau dagoen leku bat Iturrieta mendian dago, hain zuzen ere, eta mendi horren oinetan dago Uribarri Harana. Material hori erauzteko harrobi hobi zahar gehien dituzten herrien artean Erroitegi dago, gure ermitatik oso hurbil, Bitigarra eta San Kristobalen artean dauden gailurren beste aldean. Eraikuntza erabilitako teknika harginarena da argi eta garbi, harriak in situ landuak, materiala seriean ekoiztu gabe. 151. irudia. Harlanduen xehetasunak, aho ahurreko zizel batez landuak. Figura 151. Detalle de la labra de los sillares, realizada con un cincel de fi lo cóncavo. Andra Mari ermitaren testuinguruak argi eta garbi erakusten du baliabide ugari zituela obra egin zuenak, hargin espezializatuak kontratatzeko aukera izan baitzuen teknika aldetik maila bikaina duen obra hau egiteko. Piezak in situ landu izanak erakusten digu eremuan oraindik ez zela materialak seriean ekoizteko zentrorik izango, eta berak edo eraikinean lan egin zuten harginek ez zituztela lanak banatuak, baizik eta jende berak erauzi, landu eta obrak jarri zuela harria. Eraikitzaile ibiltarien aurrean egon gintezkeela esan nahi du horrek. Eraikitzaileen maila handiak ez zuen, ordea, saihestu eliza kokaleku guztiz ezegokian eraiki izatea; izan ere, lurpetik hainbat ur korronte igarotzen dira, Iturrieta Mendien mazelatik datozenak, eta gutxienez hiru gertakari larri gertatu ziren horiek zirela medio: lehenengoa eraiki eta handik gutxira, eta egin zien ia nabari ez den handitze erromanikoa; bigarrena mende batzuk geroago, orduan eraikinaren ia erdia erori zen, eta 3. aldian berreraiki zuten; eta azkenekoa, berriz, gaur egun, izan ere, iparraldeko hormak behea jotzean guztia lurrera joango zela pentsatu zen, baina hura konpondu zen egin den konpontze lan berrienean. Gertakari horiek guztiak leku berean jazo dira, ermitaren iparraldean batik bat; indusketa egin zenean, zoru modernoak kentzean, urez bete zen azalera osoa, eta ia ezinezko bihurtu zuen arkeologoen lana; horri esker, ikusi ahal izan zen arazoari konponbidea emateko ahalegina egin zela zorua iragazgaiztuta, baina horrek egoera larriagotu egin zuen zati estankoa sortuz (Núñez 2000: 265). Garbi da, bai horixe, herriko biztanleen elizari zuti iraunarazteko nahia, elementuek aurre egin arren eta kokalekua batere egokia ez izan arren. Gure laginean ale honetan soilik ezagutzen ditugu habeartearen neurri zehatzak eta burualdearen abiapuntua, estratigrafi aren irakurketari eta indusketa lanari esker. BIBLIOGRAFIA Urbina Basabe herrixka baserri bakarra da, Urbinatarren dorretxe eta eliza multzotik oso hurbil, azken hau izanik lekuko elementu nabarmenena. Herrixka ez zen beti hutsik egon, 132 biztanle izan baitzituen 1786. urtean (Portilla 1995: 825). Urbinatarren etxearen jatorrizko orubea da. Haien jaurerria gutxienez XII. mendeaz geroztik dokumentatua dago leku honetan, iturri genealogikoek adierazten baitute familia hura leku honetan egokitu zela garai horretan eta eliza edo "monasterioa" eraiki zuela dorretxeari loturik, Fray Juan de Vitoriak adierazten duen bezala. Honek XVI. mendearen amaieran inskripzio bat ikusi ahal izan zuen elizan, Garcia de Mendoza jaunaren eta haren emaztearen hilobian, eta "monasterioa eraiki zuten", adierazten zuen hilarriak. García jauna Alarcosko guduan hil zen 1195. urtean (Portilla 1995: 825). Ikusiko dugun bezala, aurrez zegoen eraikin baten gainean sortuko zuten monasterioa, horixe izanik une honetan guri interesatzen zaiguna. Behin familia leku hartan egokitu ondoren, mendeetan zehar Kuartangoko orube nagusietako bat izan zen Urbinatarren etxea, dorretxeari loturiko elizaren eta inguruko lurren jabetza izanik, eta herrigunea haren inguruko lurretan egokituko zen. San Pedro da bertako patronatu parrokia; eliza txiki bat da eta hari dorre bat eratxikitzen zaio oinetan, halako areto erantsi batzuk ditu iparraldean eta eliz-ataria, berriz, hegoaldean. Elizak oin angeluzuzena du, burualde zuzen nabarmena, eta hartan leiho estu bat ageri da, arku ultra-erdizirkular batez errematatua. Ertz-gangek estaltzen dituzte habeartea (bi atalekoa hura) nahiz burualdea. Burualdearen iparraldean erromatarren garaiko hilarri bat ageri da. Tradizioaren arabera, San Migel ermitakoa zen, herri berean baitzegoen ermita hura; goialdean disko erradiatzailea du erradio kurbatuekin, eta beste zirkulu txikiago batzuk ere baditu "iltzeak" deituriko moldekoak. BIBLIOGRAFIA ITURRIAK Eliza eta dorretxe multzoa benetan interesgarria bada ere, Erdi Aroaz geroztik familia garrantzitsuenetako batek okupaturiko orubean kokatua, elizaren burualdean berrerabilitako hilarria bezalako elementu garrantzitsuekin, Urbina Basabek ez du garrantzizko azterketa monografi korik. 1995. urtetik aurrera egin zuten berritze lana zela eta, lau indusketa kanpaina egin zituzten eraikinaren alde desberdinetan, baina lan horien emaitzak ez ziren inoiz modu zehatzean argitaratu, hiru orrialdeko txosten labur bat izan ezik (Fernández de Jáuregui 1997). Azkenik, 1995. urteaz geroztik aurrera eramaniko interbentzio arkeologikoaren laburpena argitaratu zen 1997. urtean (Fernández de Jáuregui 1997). Orain arte argitaratu den erreferentzia bakarra izanik, horixe izango da kontuan hartuko duguna eliza eta dorrearen sekuentzia historikoa prestatzeko orduan, geure azterketa estratigrafi koarekin konbinaturik. Artikulu horretan bost alditan banatzen da sekuentzia estratigra- fi koa (152. irudia): 1. XII. mendea baino lehenagoko egiturak; 2. Elizaren eraikuntza (XII. mendea) eta Nekropoliaren sorrera (XII.-XIII. mendeak); 3. Egungo Dorretxea eta Alboko Kapera eraikitzea (XIV. mendea); 4. Urbinako multzoaren azken egituraketa (XV. mendea baino geroago). DOKUMENTU ITURRIAK Elizaren burualdearen behealdea 5,4 metroko altuera arte luzatzen da hego-ekialdeko ertzean eta 4,9 metro ipar-ekialdeko ertzean (153. irudia). Eraikuntzaren estekadura landu gabeko harrizkoa da, geruza naturaletan erauzitako harri xabalez egina, eta eskantzuak nahiz baoak eskuairan egokituriko materialez osatuak dira. Ekialdeko horman leiho estu bat du arku ultra-erdizirkularrez errematatua. Eskuairatutako piezak aho ahurreko zizelaz landuak dira, eta obrak mentsula meharrak ditu iparraldean eta hegoaldean, trauskilak dira, eta hormaren arrasean joak daude gaur egun. Ez dakigu habearteak zein forma eta neurri izango zituen, eta zein erremate mota izango zuen ere ez dugu ezagutzen. Burualdearen zabalera: 4,7 m. Luzera: 4,58 m (154. eta 155. irudiak). 0 1m. 4m. Gaur egungo egoeran, ezin ditugu indusketan hautemaniko habeartea eraiki aurreko elementuekiko aurreko eta ondorengo erlazioak zehaztu; soilik egiazta dezakegu burualdea ere habeartea baino lehenagokoa dela, hori argi geratu baitzen parte hartu genuen indusketa lanetan. Landa-lanen txostenetan irakur daiteke eliza eraikitzeko unea "bi alditan bana litekeela, habeartea ez baita absidearekin estekatzen, eratxiki egiten baitzaio. Hori ikus daiteke 1002 horman [habeartearen hegoaldeko itxitura], haren ekialdea absidearen hegoaldeko itxiturari eratxikia dagoelako". 2. Egungo eliza (XII. mendea) Tenpluko egungo habeartea eraiki zuten, jatorrizkoa zabaldurik seguru asko. Egituraketa hori mantendu zen XII.-XIII. mendeetan zehar, eta orduan lau angeluko egitura bat eratxiki zioten elizaren mendebaldean, egungo dorrearen azpialdean dago hori, eta 1995-1996 urteetan eginiko indusketa lanetan atzeman zuten. 3. Dorrearen eraikuntza (XIV. mendea) 4. Azken egituraketa (XV.-XVI. mendeak 1996. urtea arte) 1. ALDIAREN EZAUGARRIEN AZTERKETA Urbina Basabeko jatorrizko elizatik kontserbaturiko hondakinek oso ongi zehaztutako ezaugarriak dituzte, eta ongi asko bereizten dira eraikinaren gainerako egituratik, habeartearen eratxikitze erlazioa alde batera utzita, lehenagoko elementua dela esateko aukera ematen du horrek. Landu gabeko harriz eginiko obra da, geruza naturaletan erauzitako piezen bidez eratua, tamaina aski erregularrekoa dira pieza horiek, luzangak, luzeka jarriak ilararik egin gabe edo ilara etenak eginez. Dirudienez, ertzetatik abiatuta eraiki zuten, eskantzuak ezarri eta haien arteko espazioa beterik, eskantzuetako ileren parean azalera horizontalak sortuz, eta horiek estekadura erregulatzaile gisa erabiliz (156. irudia). Eskantzuetako piezen eta leihoa osatzen dutenen litologia desberdina da hormarenaren aldean eta beste tratamendu bat jaso dute halaber. Eskuairan egokituriko piezak dira, baina eskuairarik erabili gabe, halaxe erakusten baitute piezen ertz irregularrek. Aho ahurreko zizela erabili zuten harria lantzeko, kolpeak norabide askotan emanez eta blokeen ertzak modu zehatzagoan joaz (157. irudia). Hormako harri xabalen lito- Eskantzuetako piezak eta baoa osatzen dutenak, aldiz, Trebiñuko miozeno garaiko hareharriz eginak dira, eta horrenbestez, oso material aukera espezifi koa da, garraio aski luzea behar izan baitzuten, gure aleetan ohikoak diren erauzte eremuak oso hurbil daudela kontuan hartzen badugu. Elizbarrutiko elizetan daudenen artean lantzeko errazenetakoa da harri hori; San Formerio menditik hasi eta Espejoraino doaz gehien ustiaturiko erauzte guneak, Estavillo, Armiñón eta Fontechatik igaroaz (Martínez Torres 2004: 50). Horrek esan nahi du, litologia horren banaketaren arabera (Ibidem.: 127, 201. irudia), Urbina Basabetik hurbilen dauden erauzte eremuak 5 kilometrotik gutxi gehiagora daudela lerro zuzenean eta hegoalderantz; kontuan izanik erabilitako blokeak gutxi direla, ez da distantzia garrantzitsua. Igeltseroaren teknika da horma egiteko erabilitakoa, baina hargintza mailako ezagutza eta tresnak zituzten eraikitzaileek egina da, hori argi ikusten baita eskantzuetako eta leihoko lantzeko eran. Era berean, lantzeko errazagoak diren materialak aukeratu zituzten azken kasu horietan, eraikuntzatik urrun samar zegoen erauzte eremu batetik lortua. Ekialdean irekitako baoari dagokionean, saietera moduko leihoa da, arku ultra-erdizirkularrez amaitua, eta elizaren ekialdeko itxituran dago. Pieza eskuairatu monolitiko luzez egin da, aho ahurreko zizelaz landuak harriak; leiho-zangoetan bi pieza ditu alde bakoitzean, eta pieza bakarra errematean; ferraarkua dago hartan landua. Hormaren egitura osatzen duten pieza berdinez egina da leiho-arasa (158. irudia). Kanpoaldeko zabalera 9 cm-koa da, eta 1,08 m arte irekitzen da barnealdean. Burualdeko alboen errematean halako mentsula luzanga batzuk ditu, bertikalean egokituak, eta hormaren arrasean joak daude. Horrenbestez, ez dugu haien jatorrizko profi la eza- Antzinatik jendea bizi zen leku batean egokituriko eraikin baten aurrean geundeke, halaxe erakusten baitute alde honetako historiaurreko hondakinek, batik bat dorretxe eta elizaren multzoaren zorupetik bertatik ateratako erromatarren garaiko hondakin ugariek. Horietako batzuk egituran aprobetxatu zituzten. Horrek pentsarazten digu eremu hartan fi nkaturiko komunitateen hazkundearekin loturik egon litekeela lehen elizaren sorrera. Eraikitzaile espezializatuek lan egin zutela erakusten du eraikuntza motak, inguruetan zeuden litologiak ezagutuko zituzten eta tresneria espezifi koa erabiliko zuten, eta gainera, lurraldeko beste eraikin batzuetan sumaturiko kanonei jarraiki egingo zuten lan. Eskulan ibiltarian pentsatzeko aukera ema- VALORACIÓN GENERAL DE LA FASE 237 ten digu horrek, inolaz ere. Edozein pertsonaren eskuetan ez zeuden ekonomia baliabideak eduki behar ziren era horretako eraikitzaileak kontratatzeko eta materialak eskuratzeko. Horrenbestez, balizko bi errealitateren aurrean geundeke: bertako komunitate batek eraikitzea, beren baliabideak areagotzean aukera izango baitzuten eskulan espezializatua kontratatzeko, edo bestela, lekuko familia garrantzitsuren batek eskatuko zuen eraikuntza egiteko, IX. mendeko dokumentazioan ageri diren seniorren arbasoak agian. Nolanahi ere, errealitatea bata nahiz bestea izan, XII. mendearen erdialdean, bertako jauntxoen eskuetan zegoen eliza betiko, eta horiek monasterioa "sortu" zuten zuela hirurogeita hamar bat urte eliza zegoen lekuan. Urbina Basabeko burualdeko obra kokatzen den multzoaren dataketari esker zehaztu daiteke estimazio kronologiko hau, dagokion kapituluan ikusiko dugun bezala. Soilik Urbinako elizari loturiko datuei erreparatzen badiegu, zehaztapen kronologikoa ez da hain handia, XII. mendeko ante quem datari lotu behar baikatzaizkio, elizaren habeartearen eraikuntza haren ordezkari. Oraingoz dugun post quem bakarra zorupearen indusketan atzemaniko erromatarren garaiko eraikuntza materialak biltzen dituzten egiturak dira. Halaz ere, oraingoz ezin dugunez obra horiek noiz egin ziren zehaztu, haien izatea egiaztatu besterik ezin dugu egin. BIBLIOGRAFIA Gaubeako Haranean dago Valluerca herria, Burgosko mugatik gertu, Losa eremuan. Etxe multzo aski trinkoa da, gailur batean (750-760 m), harkaitz artean. Herriaren ekialdeko muturrean dago Jasokundeko Ama Birjinaren parrokia-eliza, ondoko Acebedo herritik datorren bidearen sarreran justu. Oin angeluzuzeneko eraikina da eta burualde erdizirkularra du, habeartea baino meharragoa eta baxuagoa. Lau kanoi-ganga zorrotzek estaltzen dute habeartea, eta esfera laurdenak, berriz, burualdea. Burualdearen hegoaldean, sakristia dago, meharra eta luzanga, kanoi-gangak estalia; haren gainean bermatzen da bi gorputzeko kanpai-horma, hiru kanpai-hutsarterekin. Hegoaldean dago eliz-ataria, arku zorrotzez errematatua. BIBLIOGRAFIA ITURRIAK Habearte angeluzuzena du elizak, burualde txiki eta nabarmena, habeartea baino baxuagoa. Egungoa baino zertxobait txikiagoa zen eraikina. Bereziki iparraldean nabari da hori, eratxikitako biltegiaren barnealdetik; hegoaldean, landa etxeko beheko aretoetako batetik ikus daiteke zabalpen hori (160. irudia). DESCRIPCIÓN GENERAL Burualdearen gainean dagoen horman (habeartearen ekialdeko itxitura) ikus daiteke jatorrizko errematea, bi isurikoa eta landu gabeko harri xabalez eginiko estalkia (161. irudia). Egungoa baino zertxobait laburragoa zen burualdea, zuzena seguru asko. Hori ikus daiteke burualdearen iparraldeko itxituran, hantxe nabari baita berritze erromanikorako ebakia, honek kurbatu egina (162. irudia). Burualdearen gainean leiho txiki bat du kanpoaldera turuta gisa eratua, zirkulu erdiko arkuz errematatua, habearteari argia ematen diona. Leihozangoak eta kanpoaldeko errematea harlanduzkoak dira (161. irudia). Habeartean lau zutarri ditu, atalak bereizten zituztenak; dirudienez ez dira jatorrizko egiturakoak, baina ezin dugu egiaztatu luzituengatik; beste horrenbeste gertatzen da burualdeko ahoarekin (163. irudia). Eraikin honek 6,7 m-ko zabalera du kanpoaldetik eta 5 m-koa barnealdetik. Habearteak 10,10 m-ko luzera du kanpoaldetik. 0,83 m-ko lodiera dute hormek. 3,48 m-ko zabalera du burualdeak. 2. Obra erromanikoa Burualdea eta habeartea zabaldu ziren obra honetan, lehenengoaren atal kurbatua eta bigarrenaren oinaldeko atala erantsirik. Kanoi-ganga zorrak sartu zituzten; habeartea, oro har, altxa zuten eta kanpoaldeko errematea egin zioten harburu ilararekin. Harrizko estalkia. Diagnosia egin zenean nabaritu zenez eraikina mendebalderantz handitu zutela aldi erromanikoaren ondorengo obra batean, adierazpen garrantzitsu batzuk egin behar ditugu puntu honetan. Elizaren iparraldeko itxituran, kanpoaldetik, garbi ikusten da oinaldera zabaltzen den obra (egitura oso ongi bereizten da aurrekotik eta kolore zuri ilunagoko luzituaz estalia dago) habeartea bere ibilbide osoan altxatzen duen bera dela. Era berean, habeartearen ipar-ekialdeko goiko atala aldatu zen berritze obra horretan, eta bertan ukalondo bat eratu zen jatorrizko harrizko estalkiaren gainetik (161. irudia). Uste dugu, egungo ganga egin zeneko jatorria izango duela altxatze horrek, 1. aldiko estalkiaren mailatik gora altxatzen baita hura. Habearteko zutarrien inposten artean dagoen aldeak pentsarazten digu beharbada jatorrizko egiturak jada izango zituela gangak, gai honen inguruan oraingoz betiko ondoriorik atera ezin badugu ere. 163. irudia. 1. aldiko oinplanoa. Zalantzazko elementuak argiago ageri dira. Figura 163. Planta de la fase 1. En color más claro se indican los elementos dudosos. Bildutako piezak (errekarriak) ia arbastatu gabeko geruza naturaletan erauzitako beste batzuekin konbinatzen dituen estekaduraz eraiki zuten Valluercako jatorrizko eliza. Ikusten da ilaraka egin zutela lan, baina materiala oso irregularra zenez, askotan aldatu behar izaten zuten ilaraz. Ia juntura guztietan badaude betegarri txikiak, eta hormaren estaldurarako erabilitako berdina da kareorea. Estalduraren akabera ezin dugu ikusi azalera oso hondatua daukalako, alde batzuetan baino ez baita kontserbatu. Beste estaldura bat ageri da zabaltze erromanikoan, oso zuria oraingoa, eta horrenbestez, jatorrizkoa izan liteke kolore arrosako hori (164. irudia). Habeartearen kanpoaldeko iparraldeko itxituran bi horma-zulo ilara ikus daitezke, 11 bider 14 cm ingurukoak, hormarekin batera eginak, eta horrek esan nahi du obran bertan bermaturiko aldamioak erabili zituztela eraikuntzarako. Eskantzuetan hormakoen antzeko harri xabalak nahiz hobeto landutako beste pieza batzuk erabili zituzten, zertxobait handiagoak beste pieza horiek. Berdina da hormako eta eskantzuetako litologia, hareharriak eta kalkarenita berde eta arrosaxkak dira, miozeno garaikoak seguru asko; oso gogordura txikiko harria da hori, erauzteko erraza, baina iraunkortasun txikikoa (Martínez Torres 2004: 50), eta horregatik, luzituak behar ditu babesteko. Leihoaren gainetik oraindik ikus daiteke elizaren jatorrizko errematea, harrizko estalkia bermatzen zen haren gainean, harri xabal trauskilak ziren, landu gabeak, eta habeartearen ekialdeko itxituran ikus zitezkeen (161. irudia). Elementu horri esker, jakin dezakegu eraikinak bi isuriko estalkia zuela, eta haren guztizko altuera ere ezagutzen dugu. Igeltseroaren teknika da eraikuntzan erabilitakoa; ekialdeko leihotxoa lantzeko erari erreparatzen badiogu, harginaren teknikak ezagutzen zituztela eta tresna espezializatuak zituztela pentsa badezakegu ere. Gure lanerako eraikin interesgarri baten aurrean geundeke hainbat arrazoirengatik: lehenengo eta behin, haren kontserbazioa dugu, burualde nabarmena, eta habeartea baino baxuagoa duela zehazteko aukera ematen baitigu; bestalde, osorik kontserbatu da habeartearen oina (mendebaldeko horma pikoa izan ezik), ipar-mendebaldeko eta hego-mendebaldeko eskantzuetan ikus daiteke; eskantzu horiei eratxikitzen zaie 2. aldiko obra. Azkenik, altuera ere bereizi daiteke burualdearen ekialdeko horman, harrizko estalkia mantendu baitu alde horretan. Labur esateko: neurriak osorik berreraikitzeko aukera ematen diguten eraikin urrietako bat da, inolaz ere. Datu erantsi gisa, esango dugu egiaztatu dugula obra erabat luzitua zegoela kanpoaldetik, landu gabeko harriak elkartzeko erabilitako kareore berdina erabiliz. Barnealdean, berriz, hipotesi gisa proposa dezakegu gangak egongo zirela habeartean, burualdetik gertuen dauden ataletako zutarriak jatorrizko obrakoak izan bailitezke; oraingoz ezin dugu puntu hori baieztatu, erabat luzitua baitago. San Esteban parrokia gurutze latindarreko oina duen eraikina da, eta zortzi aldeko burualdea du. Habeartea hiru atalekoa da eta ilargixka-gangek estaltzen dute; gurutzadura, berriz, gurutze-gangak estaltzen du tertzelete eta hanpadurekin. Absideak izar-ganga du. Portalea hegoaldean dago eta ale erromaniko interesgarria da benetan, arkibolta bikoitzeko zirkulu erdiko arkuaz errematatua, ertzak baketoiz amaituak, enbor leuneko bi zutabe bikoteren gainean. Habeartearen hegoaldean eratxikita daude sakristia eta eliz-ataria. Dorrea angeluzuzena da eta gurutzaduraren hegoaldeko besoan oinarritzen da. BIBLIOGRAFIA ITURRIAK Oro har, egitura nagusia XVI. mendekoa duen elizatzat hartu da, portale erromanikoa kontserbatu badu ere (López de Guereñu 1962: 253-254; Portilla et alii 1975: 623-627; López de Ocáriz, Martínez de Salinas 1998: 61). Obra handiak egin zituzten XVIII. mendean, korua, dorrea eta eliz-ataria berritu eta barnealdea berdindu baitzuten. Egile batzuek esaten dute ez duela Erdi Aroko ezer ere kontserbatu egituran, eta XVI. mendeko obra dela (Venegas 1999: 60). DOKUMENTU ITURRIAK Mendebaldeko itxituraren oinarrian soilik kontserbatu dira haren egituraren hondakinak, zati batean hegoaldean ere, eta ez dakigu iparraldean nola zabalduko zen (166. irudia). Eliza honen oina ez dugu ezagutzen, hegoaldean nahiz iparraldean ezin baitugu haren luzera zein den jakin. Landu gabeko harriz eginiko estekadura du, geruza naturaletan erauzitako piezen bidez, ilara irregular eta etenak eginez; eskantzuak, berriz, erdi eskuairan eratuak dira eta hormetakoak baino handiagoak. Oinetan leiho bat du, saietera bat seguru asko, harlanduz eginiko leiho-zangoekin; ezaugarriei erreparatzen badiegu, eta antzeko adibideak kontuan hartzen baditugu (Gazetako San Martin, esate baterako), uste dugu era bereko beste hiru leiho izango zituela. Kontserbaturiko baoaren kokalekuak, ez baitago hormarekiko zentratua, eta ustez beste bao batzuk egongo ziren lekuak geroago egindako obrek ukitu izanak (emendatzea eta leiho burudun handi bat irekitzea), oinetan bi mailatan artikulaturiko lau saietera dituzten elizen moldeko ale baten aurrean gaudela pentsarazten digu (167. irudiak). Portale erromanikoa eratxikitzen zaio hegoaldetik, eta horrek esan nahi du XII.-XIII. mendeetakoa baino lehenagokoa dela aldi hau. Iparraldetik ez da aldaketarik nabari obran (altueran soilik, eskantzu zertxobait txikiagoko estekadurarekin goiko eremuan). Mendebaldean nabari da obra erromanikoak zati batean handitzen duela horma, aurrez haren zati bat eraitsita (zati batek behea joko zuen agian) (168. irudia). Geroago, emendatu egin zuten berriro ere, XVI. edo XVIII. mendeetako obrarako seguru asko. Iparraldean geroagoko luzituek eta alde hartan eratxikitako kaperatxo txikiak ez digute aukerarik ematen egituran izandako aldaketak ikusteko, eta horrenbestez, ez dakigu norai- Lehenengo eraikina handitu zuten, mendebaldeko itxituran plano aldaketa batean argi nabari baita hori, eta han zegoen leihoa erabat itxi zuten. Zirkulu erdiko arkuaz erremataturiko portalea eratxikitzen zaio hegoaldean. 3. Absidea, gurutzadura eta sakristia eraikitzea (XVI. mendea) 4. Habearte berritu eta berdintzea; dorrea eta eliz-ataria eraikitzea (XVIII. mendea) 1. ALDIAREN EZAUGARRIEN AZTERKETA Zuhatzuko elizaren lehen aldiko obra eraikitzeko, bertako kalkarenita campaniarrak erabili zituzten, bai hormarako bai eskantzuetarako. Estekaduraren gehiengoan inolako lanik egin gabe erabili zituzten pizak landu ondoren, harri mota horrek horretarako aukera ematen baitu duen estratifikazio zentidezimetrikoagatik diaklasa lauekin, barrekin erraz erauzi daitezkeenak. Gasteizko udalerrian azaleratu ohi den litologia da, oso erabilia hiriko obretan, eta Olarizuko Kalkarenita gisa ezagutzen da; mendi horren inguruan daude harrobi ugarienetako batzuk, Gaztelu eta Mendiolatik gertu (Martínez Torres 2004: 40) (169. irudia). Ertzetarako zati batean lantzen zituzten harriak, haien aurpegiak pikotxez amaiturik, eta tamaina handieneko pizak aprobetxatzen zituzten txandaka jartzeko (170. irudia). Horman, zati etena eratzen dute ilarek. Junturak zabalak dira eta horregatik betegarri ugari jarri behar izan zituzten; piezek forma luzangak dituzte gehienbat. Leiho bat dago eraikinaren oinetan, baina haren arasa eta eskuineko leiho-zangoa besterik ez dira kontserbatu; paleozeno garaiko kareharriak direla ematen du (Gasteizko Mendietatik lortua seguru asko, handik oso hurbil hegoaldera), hormaren gainerakoaren materialetik argi eta garbi bereizten Erabilitako eraikuntza teknika igeltseroena da argi eta garbi, baina eraikitzaile espezializatuak izango ziren eta harginen ezagutzak eta lanabesak izango zituzten, leihoaren egiturak, eta gure lagineko beste eraikin batzuetan ere antzeman daitezkeen arau zehatz batzuk jarraitzen dituen eraikin bat egin izanak islatzen duen bezala. Oso ezaugarri homogeneoak dituzten eraikin multzo baten barnean dago Zuhatzuko eliza, funtzio liturgikoak eta poliorzetikoak zituen, halaxe erakusten baitute oinaldean saieterak ireki izanak eta hormen lodierak, gotortu izaera sendotuz. Esanahi berezia ematen dio kokalekuak, lurraldeko bide nagusienetako baten gainean baitago. Komunikabideen gainean halako kontrolen bat eramateko asmoa izango zuen, inolaz ere, eraikitzaileak. Energia gastu txikiena eragiten dutenetako bat da erabilitako eraikuntza teknika, teknika "konplexua" da (Mannoni 1997), denboran zehar ibilbide handia duena; baina ez gaude espezializazio txikiko eraikitzaile batzuen aurrean, pentsa genezakeen bezala, espezialisten aurrean baizik. Horiek hainbat eraikuntza egin zituzten, ia seriean, oso ongi zehaztutako patroi batzuei jarraiki, eraikinen baterako azterketan ikusiko dugun bezala. Materialaren arabera hainbat lanabes erabili izanak, litologiak eraiki beharreko elementuaren arabera aukeratu izanak, eta leihoak osatzen dituzten piezen egite fi nak argi eta garbi erakusten digute eraikitzaile profesionalen aurrean gaudela, eta beren herrixkako gurtzarako lekua eraiki zuen bertako jendea ez zela. Kronologiari dagokionean ez dugu berariazko daturik San Esteban elizarako, baina bai herrixkarako, lehen aldiz 1025. urtean ageri baita eta XI. mendean zehar eta gero XII. mendean ere askotan aipatzen baita. 1051. urtean ageri da lehen aldiz monasterio baten aipamena Zuhatzuko lurretan (Gometxako gisa hartuko zen gero), eta 1106. urterako bazegoen herrian senior bat, Nuño, Arabako beste pertsonaia garrantzitsu batzuen artean, Arabako San Migel monasterioko (ZuhatzuGometxan) "magister" bera esate baterako, lekuko gisa agertzen dena, jauntxo horrek etxe bat erosi zuen Berrostegietan; senior Munio Gonzalvez eta domno Orbita de Hareizelheta (Aretxabaleta) dira beste lekukoak. Aztarna horiek erakusten digute XI. mendearen bigarren erdialdeak benetan garrantzi handia izan zuela eremuan, monasterio bat sortu baitzuten eta mende horren amaieran senior bat agertu baitzen herrian, ezinbestean lehenago sortuko zen aristokrazia bertan fi nkatu zen seinale. BIBLIOGRAFIA Gure ikerketaren formatua kontuan harturik, zutik iraun ez zuten eraikinak nahita kanpoan uzten zituen azterketa mota berezi baten bidez aukeratu ziren aztertutako aleak. Lagina aukeratzeko modu berdinetik abiatu eta katalogo homogeneoa prestatu ahal izateko, hautatze lan horretan kanpoan utzi ziren gure lanaren aurretik dokumentaturiko eraikuntza batzuk. Gabezia hori zela eta jada ezagutzen ziren hainbat datu ez ziren kontuan hartu populatzearekin edo eraikuntza tradizio zehatz batzuek lurralde arabarrean izan zuten banaketarekin loturiko interpretazioak egiteko garaian, eta horregatik, osagarri gisa sartzeko erabakia hartu dugu. Buradon Gatzagako lurretan dago Buradongo Kastroa aztarnategia (173. irudia), Errioxa Arabarrean, Los Castillos izeneko lekuan. Conchas de Haron dago, Ebro ibaiak Kantabriako mendizerran irekitako igarobide naturalean, haitzarte txiki baten moduan; leku hau lurralde mugak ezartzeko erabili da historian zehar, eta gaur egun oraindik Araba eta Errioxa arteko banalerroa eratzen du. Aztergai dugun eremua harkaitzaren oinetan dago eta harkaitz haren gainean zegoen Buradongo gaztelua. Gaztelu harekin lotura estua izango zuten beheko aldean aurkitutako elementuek. Hiru une nagusi ditu aztarnategiaren sekuentzia historikoak: lehen okupazio protohistorikoa, bat erromatarren azken garaia-antzinarokoa eta azkena Erdi Arokoa. Azken bietan egiaztatu ahal izan zen eliza baten presentzia, baina hainbat aldaketa izan zituen denboran zehar. Horixe da, hain zuzen ere, gure azterketak gain duena. Elizan izandako lehen eraikuntza aldian, areto angeluzuzen bat egin zuten hego-ekialdeko norabidean, areto mehar eta luzanga zen, eta 17 x 5 metroko neurria zuen barnealdean. Era askotako materialak erabili ziren eraikitzeko, eta material horiek berrerabili zirela nabari da, batik bat harlanduak, in- 173. irudia. Buradongo aztarnategiko elizaren burualdearen itxura. Elizan erregistraturiko bigarren unean eraiki zuten burualdearen eranskina ekialdean, eta horretarako, buruhorma hautsi zuten eta hirutariko burualdea osatuko zuten hormak kendu zituzten. Eranskin horrek ferra itxura du barnealdean eta kanpoaldean, eta elizaren ekialdeko horman dagoen aho mehar batetik sartzen da hartara. Abside berriaren erdialdean in situ kontserbatu da aldare-euskarria; jatorrizko eraikineko bera dela dirudi lekuz aldatua. Burualdea 60 bat cm goratua dago jatorrizko burualdearekiko, eta orain tenpluko habeartearen barnean dago hura. Une honetan beste ate bat ireki zuten hegoaldera (karrerape batek estalia), jatorrizko burualdearen parean, eta elizako lurra berdindu zuten lur trinkoz osaturiko geruza batez; aurreko aldiko opus signinum ebakitzen duten ehorzlekuen hobiak estali zituen geruza horrek. Opus signinum zorua zuen burualde berriak ere, eta kupula batek estaliko zuen, barnealdean behea jotako hondakinen artean jasotako tufo zati ugariek halaxe erakusten baitute; interbentzioaren egileek uste dute habearteak bestelako soluzioa izan zuela, zurezko estalkia, esate baterako65. Seguru asko une horretan eraikiko zuten habeartearen iparraldeko hormaren zati bat, eraikinak oinarri duen magalaren bulkarengatik behea joa hura. Buradongo gazteluaren babesean egindako eremuaren berrantolaketarekin bat etorriko da aldi hau, IX.-X. mendeetan zehar, hain zuzen ere. Tenpluaren bilakaeran hirugarren aldi batean behea joko zuen zati batek, habeartearen iparraldeko horma erori izanagatik. Horren ondorioz, elizaren neurriak murriztu behar izan zituzten; zeharkako horma bat eraiki zuten eta iparraldeko hormaren zati bat ere berreraiki zuten. Era horretan, forma karratua hartu zuen habearte berriak, bost metroko aldearekin. Obra hori ez zen guztiz eraginkorra izango, handik gutxira (oraindik Erdi Aroan) eraikinak behea jo baitzuen eta jadanik erabat utzi egin baitzen. Egiazta daitekeen lehen gauza da estekadura aldaketa garbia dagoela elizaren burualdearen eta gainerako obren artean. Habeartearen horma perimetral guztietan egiaztatu da berrerabilitako harlandu ugariren presentzia, neurri handikoak ziren, pieza txikiagoekin txandaka jarriak, itxuraz bederen ordenarik gabeko estekadura eratuz. Halaz ere, itxuraz ematen duena baino askoz ere erregularragoa da burualdeko horma; hareharrizko piezak ziren, gehienak lau angeluko formekin, elementu berriak nahiz berrerabiliak, baina ebaki eta berriro landuak kokaleku berrian egokitzeko. Landu gabeko harriak aurrez aurre jarriak ziren, aizkora edo aho ahurreko oso zizela handia erabiliz; azaleran aztarna trauskil samarra uzten zuen lanabes horrek. Kareorez elkarturiko betegarriz bete zuten hormaren nukleoa. Gehienbat piezen tamainak ematen dio erregulartasuna obrari, pieza horiek 40 cm-ko zabalera dute gehienez eta 12 cm-koa gutxienez, baina 20 eta 30 cm arteko piezak dira nagusi argi eta garbi; piezen altuera 25 eta 10 cm artekoa da, baina 15 eta 20 artekoak dira nagusi. Neurri horiek argi erakusten dute materiala aukeratu egin zutela, eta obran jarri aurretik prestatu egin zituztela egituraren erregulartasuna lortzeko. Igeltseroaren lana da obra, baina hargintza mailako ezagutzak eta lanabesak erabili zituztela nabari da pizen azalerako akaberari erreparatzen badiogu. Horrenbestez, itxuraz ordenarik gabeko estekadura ematen badu ere, erdi landutako materialez eginiko harri hormatzat hartu behar dugu (174. irudia). Aurreko obretatik berrerabilitako harlanduez eginak dira obra honetako eskantzuak; absidearen ahoaldeko biak dira aldi honetako eskantzu bakarrak, eta aurreko aldiko obran jada berrerabilitako berak dira erabilitako materialak. Arkeologikoki 1971. urtean hasi ziren hura aztertzen, urte hartan J. Fariñak hainbat zundaketa egin baitzituen aztarnategia baloratzeko, eta horien ondorioz argi geratu zen benetan leku garrantzitsua zela. Halatan, Arabako Foru Aldundiak ikerketa programa bat jarri zuen abian garai protohistorikoaz geroztik Gaubea haranak izan zuen okupazioa ezagutzeko, eta indusketa sistematikoak egin ziren 1975. urtetik 1997. urtera, P. Sáenz de Urturik zuzenduta. Ikerketa horiek aukera eman zuten sekuentzia historiko aberatsa ezagutzeko; Azken Brontzetik hasi eta II. Burdin Aroa bitarteko maila arkeologikoak zeuden, harana erromatarrek hartu zutenean abandonatu egin zuten eta berriro ere okupatu zuten Goi eta Behe Erdi Aroan. Aipaturiko horien gainean dago II. Maila, eta Behe Erdi Aroko herriguneari dagokio, XIII. eta XV. mende artekoa da eta XVI. mendera arte ere iraungo zuen; maila horrek nabarmen aldatu zuen aurreko estratigrafi a, eta horrenbestez, oso zaila zen Goi Erdi Aroko mailak bereiztea. GOI ERDI AROKO ALDIAREN EZAUGARRIEN AZTERKETA Kasu honetan elizak ez du aldi desberdinik, dokumentaturiko hondakin guztiak aldi berari baitagozkio. Eraikin angeluzuzena da, 6,7 metroko luzera eta 3,9 metroko zabalera ditu, eta hegoaldean du atea. Bi leiho monolitiko berreskuratu ziren elizaren ekialdeko eta mendebaldeko hormetan, haietako bat ferra-arkuz errematatua, egileak prerromaniko asturiarraren ereduekin lotzen duena. Ekialdeko hormako leihoa bi piezatan aurkitu zen (177. irudia). Mendebaldeko hormakoa, berriz, bost zatik osatzen zuten, horietako hiru goiko aldekoak eta beste biak, itxuraz bederen, leiho-zangoenak; azken hori da ferra-arkuaz errematatua (178. eta 179. irudiak). Artziniegako hiribilduaren inguruetan dago santutegi hau, Aiala udalerrian, Arabako lurraldearen ipar-mendebaldean. Hirigunetik bi bat kilometrora dago, 250 metroko muino txiki batean. Peña de Angulo haitzaren bidez, Gaztelatik (Losa harana) Bizkaia eta Kantabriako kostaldeetara doan igarobidearen eremuan daude hiribildua eta santutegia. XV. mendearen amaieran eraikitako eliza da egungo eraikina, baina berritze lan handiak egin zituzten gero; zorupetik datoz guri interesatzen zaizkigun datuak, eraikinaren berritze lanen testuinguruan Mª J. Torrecillak aurrera eramaniko indusketa arkeologikoei esker. 1998. urtean aurrera eraman zen lehen interbentzioari esker, jakin zen bazirela egungo santutegiaren aurreko hondakinak, eta horiek era berean bazituzten eraikuntza fase bereiziak. 1999. urtean egin zen bigarren interbentzioa, eta hari esker dokumentatu ahal izan ziren azpian zeuden egiturak. Lau une nagusi ditu sekuentzia estratigrafi koak: lehen unea erromatarren azken garaiko herrigunearekin lotuko liratekeen egitura batzuek osatua, V. eta VI. mende artekoak; bigarren aldia esparru angeluzuzen txiki bati dagokio, lehen elizarekin lotuko litzatekeena, Goi Erdi Aroaren garaikoa; tenpluaren kanpoaldeko nekropolian, orain dela urte gutxi, disko formako hilarri bat atzeman zen, motibo astralek osaturiko dekorazio ziztatuarekin, IX-X. mendeetakoa (Azkarate, García Camino 1996: 337). Eraikin horren gainean, eta haren horma batzuk aprobetxatuz, eliza handiagoa eraiki zuten, ezaugarri "erromanikoekin" seguru asko; haren taila bat kontserbatu da oraindik, XIII. mendearen hasierakoa. Bi eraikuntza horien oinaldeko zimenduak baino ez dira kontserbatu, egungo tenplua eraiki zenean suntsitu egin baitzituzten burualdekoak. GOI ERDI AROKO ALDIAREN EZAUGARRIEN AZTERKETA Zoritxarrez, oso datu gutxi dugu eraikin horren inguruan, eta indusketa arkeologikoan aurkitu denez elizaren zoruak estali du. Haren neurri zehatzak ez ditugu ezagutzen, eta haren hormak landu gabeko harriz eskekatuak ziren. Zatitu gabeko espazio bakarra osatzen zuten itxuraz (García Camino, Torrecilla 2000: 721). Inguruan zuen hilerrian atzemaniko disko formako hilarriari esker eman zaio IX.-X. mendeko kronologia. Bastidako herri errioxa-arabarrean, eremurik gorenean dago Santo Kristo ermita, hiribilduaren goialdean dagoen El Castillo muinoaren mazelan. 1993-1994 urteetan egin ziren azterketa arkeologikoak eraikina berritzeko lanaren testuinguruan, A. Azkaratek zuzenduta. Altxaeren irakurketa egin zen eta barrualde osoa induskatu zen (aldareko eremua izan ezik, hura J. Nuñezek induskatu baitzuen urte batzuk geroago). Lehen elizaren mendebaldeko horma pikoaren zimenduak dira obra prerromanikoaren hondakin bakarrak (batzuetan hiru ilara ere), geroko obra erromanikoaren aldean orientazio zertxobait desberdina dute horiek. Habeartearen iparraldeko eta hegoaldeko hormaren hondakinak kontserbatu dira halaber. Horri esker ezagutu dezakegu habeartearen zabalera, Euren egituretan aldi prerromanikoren bat duten eraikin guztiak aztertu ditugu dagoeneko. Ahalik eta modurik sistematikoenean aztertu dugu haietako bakoitza, emaitzak era bateratuan artikulatu ahal izateko xedean. Horretarako tauletan antolatuko dugu informazioa, eta azterketaren emaitzak zenbakien bidez azalduko dira. Taulan aurkezten diren datuak esanguratsuak diren aldagaiak partekatzen dituzten eraikinak zeintzuk diren ikusteko balio zaizkigu, eta horren arabera ezaugarri tekniko berari erantzuten dioten eliza multzoak bereiziko ditugu66. Eta hemen tarte bat egin behar dugu datuak biltzeko tresna estatistikoak zergatik erabili ez ditugun azaltzeko. Guk hasiera batean haiek baliatzeko asmoa genuen, geure emaitzak matematikaren ikuspuntutik egiaztatzeko xedean. Baina eraikineko aldagaien kopurua oso baxua zenean datu estatistikoak ez ziren batere fi dagarriak gertatzen, ez zegoen ezin eztabaidatuzko ondorioetara iristerik. Horrexegatik, eta esku artean genuen materialaren kalitatea aintzakotzat harturik (seriean ekoitzi ez diren elementuak dira, estandarizazio maila guztiz apalarekin), eskuzko sailkapen bat egiteko erabakia hartu genuen. Sailkapen honek, hasteko, multzo berera biltzeko moduko aldagai kopururik handiena partekatzen duten eraikinetan du abiapuntua. Nolanahi ere, kasu batzuetan eraikinek aldagai bat edo bi besterik ez dituzte, eta multzo batera edo bestera biltzeko irizpidea alderdi kuantitatiboan baino alderdi kualitatiboan oinarritzen da. Halatan, aldagai jakin batek, berez, eraikina multzo jakin batera biltzera eraman dezake, nahiz eta multzo horretan aldagai hori duen bakarra den, esate baterako, aho ahurreko zizelaz ex novo landutako harlanduen kasua aurkezten digun eraikina. Egiaztapen mota honek aukera ematen digu "diagnostikoa" egiteko moduko aldagai jakin batzuk bereizteko, eta hori oso tresna garrantzitsua da gure etorkizuneko lanari begira. Honenbestez, eliza bakoitzaren aldagaiak aurkeztu behar ditugu modu sistematiko batean, hori dugu lehen egitekoa. Taula bat baliatuko dugu horretarako, non eraikinak udalaren eta herriaren izenaren arabera aurkeztuko diren ordena alfabetikoari jarraiki. Ondoren partekatzen dituzten aldagaien arabera artikulatuko ditugu eraikinak. Horretarako aldagai bakoitza aztertu beharko dugu eraikinak multzotan antolatzeko erabilgarriak diren ala ez ikusteko. Lehen adierazi dugun bezala, elementu batzuek ez dute inolako zerikusirik eraikitzaileen teknikaren mailarekin edo komisio emailearen gaitasun ekonomikoarekin; gure kasuan litologia da aldagai mota horren erakusgarri, kasu guztietan tokiko harriak erabili baitzituzten, elizatik hurbil zeuden harrobietako harriak. Horrexegatik, hain zuzen ere, aldagai hori ez da kontuan hartzekoa multzoak osatzeko orduan. Defi nitu ditugun aldagai mota bien arteko bereizketa da nahitaez egin beharreko beste kontsiderazioa: • Beste aldagai mota batera biltzen dira, beren izaeragatik ordena korrelatibo batez zenbakitu ez daitezkeenak izaki, oro har neurri izaerako faktoreak direnak, esate baterako, habeartearen zabalera, kokalekuaren garaiera eta beste. Aldagai jarraitu gisa ezagutzen dira hauek. Bereizketa hau garrantzitsua da, hasiera batean multzoak egiteko orduan bigarren aldagai horiek aintzakotzat hartu bagenituen ere geroago, azterketa egindakoan, neurriaren aldagaiak kasu askotan alderdi teknikoei ez baizik eta bestelako alderdi batzuei erantzuten ziela egiaztatu ahal izan baikenuen. Halatan, eraikitzeko teknika berari erantzuten dieten elizek neurri oso ezberdinak izan ditzakete euren artean, eta multzoak bereizteko orduan aldagai gisa erabiliz gero, planteatutako helburua zapuztuta geratu liteke. Dena dela, kasu batzuetan oso erabilgarriak dira aldagai hauek teknikaren ikuspuntutik giro ezberdinei dagozkien baina deseinuaren ikuspuntutik antzeko taldera biltzen diren elementuak harremanetan jartzeko orduan. Honenbestez, aldagaiak multzo bakoitzaren ezaugarriak ez solik alderdi teknikoen arabera baizik eta zentzu zabalago baten arabera zehazteko izango ditugu baliagarri, haiek osatuz eta une bakoitzeko arkitekturak hobe ezagutzeko xedean. Bestalde, gure arku kronologikoaren baitan denbora tarte oso luze batean banatzen diren ezaugarriak dituzten multzoak daude, eta beraz, bestelako teknikekin egindako eraikinak batera aurkezten dira zenbaitetan. Aldagai jarraituetan gertatzen diren antzekotasunek aukera emango digute multzo ezberdinetako kideen arteko harremanak proposatzeko eta, horrenbestez, aztertzeko perspektibak nabari aberasteko. Lehenengo koadro hau ikusirik, diagnostikorako balioa ematen diegun aldagaiak aztertzen has gaitezke, hau da, multzoak bereizteko orduan informazio garrantzitsua eskaintzen duten aldagaiak aztertzen. Honakoak dira aipatutako aldagai horiek: 1. Hormen estekadura; 2. Eskantzuen estekadura; 3. Leihoen estekadura; 4. Eraikitzeko teknika; 5. Lanabesa; 6. Leihoen tipologia; 7. Mentsulak. Erabiltzearen aldeko hainbat argudioren jabe dira aldagai hauek. Hasteko, elementu hauek behin eta berriz ageri dira eraikin gehienetan. Baldintza hau (esate baterako, mentsulak) betetzen ez duten eraikinak ere aintzakotzat hartzen dira elementuaren presentziak edo absentziak multzo jakin bat zehazten laguntzen duelako. Aldagai multzo honen konbinaziotik ezaugarri homogeneoko multzoak osa daitezke ikuspuntu tekniko batetik. Gainerako aldagaien parametroak, hein handi batean, trukatu egin daitezke multzoen artean, oro har ez baitute multzo batera edo bestera biltzen diren adierazten. Nolanahi ere, multzoak osatu eta aztertu ondoren, esan dezagun aldagai horietako batzuk alde baterako edo besterako joeraren isla direla (multzo batzuetara bildutako eraikinek, esate baterako, ez dute Bukatzeko, esan dezagun azterketa osagarrian aurkeztutako lau elizak (Buradon, Artziniega, Lastrako Kastroak, Bastida) ez genituela kontuan hartu multzoak bereizteko orduan. Hainbat arrazoi izan genituen horrela jarduteko: hasteko, horietako hiruk (Lastrako Kastroak, Artziniega, Bastida) zimenduko elementuak baizik ez zituzten kontserbatzen; horietako bik, gainera, modu partzialean baino ez (Artziniega, Bastida). Bestalde, Buradongo aldi prerromanikoa atxikiriko burualdeak ekarritako berrikuntzak baino osatua ez zegoenez, azterketaren aukerak oso mugatuak gertatzen ziren. Halatan, eraikin hauen ezaugarriak aztertu eta gero, aintzakotzat hartzera bakoitzaren ad hoc multzo berriak osatu beharko genituzke. Eta hori egiteak ez zuen oso zentzuzkoa ematen. Gainera, artean ez genituen aztarnategiei buruzko azken txostenak eskuragarri, eta beraz informazioak ezinbestean partzialak gertatzen ziren. ALDAGAIEN ZERRENDA LISTADO DE VARIABLES • Hormetako estekadurak: 1. Berriro ere erabilitako harlandua. 2. Harlandua ex novo. 3. Harri arrunta/bildutako materiala (raccolto). 4. Harri arrunta, geruza naturaletan erauzitako 263 51. Hegoaldeko alboko saietera 52. Turuta itxura bikoitzeko leihoak 53. Hegoaldeko alboko zirkulu erdiko arkua 54. Saieterak oinaldean 55. Zirkulu erdiko arkua duen saietera burualdearen Ikus dezakegunez, aipatutako aldagaien konbinaziotik sortzen da koadro hau, homogeneotasun maila handiko multzoetara biltzen diren aldagaien konbinaziotik. Dena dela, multzo bakoitzaren ezaugarriak beren osotasunean aztertu ahal izateko komenigarria da gainerako aldagaiak ere kontuan hartzea. Horietako batzuek multzoen artean egon daitekeen harreman mota zehazteko modua eskainiko digute, aurrerago ikusiko dugun bezala, ez dutelako konpartimentu estankorik osatzen. 267. orrialdean bereizitako multzoen banaketa espaziala ikus daiteke. Gero xehe-xehe ikusiko ditugu multzo bakoitzaren ezaugarriak; lehenik partekatzen dituzten ezaugarriak aztertzeko eta gero hobe defi nitzen lagundu dezaketen baina beste multzoetan ere ager daitezkeen ezaugarriak aztertzeko. Metodologiari emandako atalean aurreratu dugun bezala, kontuan eduki behar da garrantzitsuena aldagaien artean dagoen barne harremana dela, multzoa zehazteko balio erabakigarria izan dezaketen aldagai oso berezi batzuk salbu; multzo horiek dira bururatzen ari garen karakterizazioari balio esanguratsua ematen diotenak. Honenbestez aldagaien arte barne harreman horiek aztertuko ditugu. Eliza hauek aldagai sorta mugatu bat partekatzen dute (1, 31, 40), baina multzo berera biltzeko moduko aldagai esanguratsuak dira. Partekatutako hiru aldagaiek berriro ere baliatutako harlanduen(1)68 bidezko estekaduraren presentzia aurkezten digute, harlanduak aho ahurreko zizelaz landuak (40), kokaleku berrian ipintzeko, harginen presentzia islatzen duen eraikitzeko teknikarekin (31). Kasu bietan hurbil zeuzkaten materialak baliatu zituzten (seguru asko erromatar jatorriko harlanduak), eta aho ahurreko zizelaz (40) landu ondoren –baita aizkoraz (43) ere Montoriako kasuan– egitura berri bat sortu zuten. Tamalez, ez ditugu Montoriako elizaren ezaugarriak ezagutzen, burualdearen zabaleraren berri baino ez dugu, hots, habeartea baino estuagoa zela. Tobillaskoa, aldiz, oso interesgarria da, informazio kopuru handia eskaintzen baitigu; laburbilduz, burualde zuzen nabaria, habeartea baino apur bat estuagoa (102), burualdea maskorren gaineko gangaz estalia (81). Saietera formako leiho baten bidez, ferra-arku batez erremataturik (50), argiztatzen zen absidea. Ganga egiteko orduan, berriz, hormaren gainerakoan erabilitako materiala ez baizik era beste material bat erabili zuten, tokiko trabertinoetan (tufo harria izenaz ezagunagoa) ex novo landu baitzituzten dobelak eta plementuak. Era berean, ezagunak ditugu elizarako sarrerak, hegoaldean irekiriko ate bi (85), indusketa lanetan hautemanak. Harginen teknika ondo ezagutzen zuten eraikitzaileen lan baten aurrean gaude, baina aldez aurretik landurik eta eskuragarri zeuden materialak aprobetxatu zituzten, seguru asko artean ez zegoelako material berriak erauzteko moduko harrobi irekirik. Montoriako elizari begira, berriz, morteroaren analitikoa dugu eskura69. Emaitzen arabera, aridoak egiteko hareaz hornitzeko gunea Inglares ibaiaren arroan dago, abiapuntua herriaren iparraldean, Urizaharratik hurbil, duten depositu koaternarioetan. Horrek esan nahi du ahalik eta hurbilen zegoen hareaz hornitzeko iturria baliatu zutela, eta harea obra hau egiteko ex profeso atera zutela hobietatik. Neurriei dagokienez, Montoriakoan burualdearen zabalera baino ez dugu ezagutzen (5 m). Tobillasen, zorionez, burualdearen eta, hein batean bada ere, habeartearen neurriak adierazteko elementuak dauzkagu; burualdea 4,8 m zabal eta 3,95 m luze da kanpo aldetik; barru aldetik 3,5 m zabal da burualdea; gutxi gora-behera 4 m luze izango zen, baina ezin ziur esan ondorengo aldietan hainbat berrikuntza lanen xede izan zelako. Habeartea gutxi gora-behera 9 m luze zen. Lehen ere azaldu dugu Tobillasko elizaren eta L. Caballerok (2001) zehaztutako Gaztela-Errioxako eliza multzoaren arteko harremana. Hortaz, Tobillasko eta Montoriako eraikinen arteko harremana kontuan hartzen badugu, Montoriakoa ere lehen adierazitako multzora jaso beharko dugu; Araba eta Errioxa arteko egungo mugan kokatuta egonik, sendotu egiten aurreko proposamena. Kasu honetan datazio absolutu fi dagarri bat dugu, 822. ante quem datazioak Tobillasko I. aldi prerromanikoari ematen diona (Azkarate 1995c); izan ere, urte horretan Avito abadeak monasterioaren mende uzteko izenpetu zuen, eta bere eskuz eginda zegoela aipatu zuen. Horrek eta 1. multzoak Gaztela-Errioxako multzoarekin duen harremanak aukera ematen digute lehenengo multzo honi begira IX. mendeko kronologia zehazteko. 2. MULTZOA ERAIKINAK Bigaren multzo honetara Araba mendebaldeko eta hegoaldeko hiru eliza biltzen dira. Urbina Basabeko San Pedro eliza, Kuartangon; Samianoko Jasokundeko Ama Birjinaren eliza, Trebiñun; Corroko San Migel eliza, Gaubean. Aurreneko biek burualdea osorik kontserbatzen dute; hirugarrenak gure ustez habeartea izan litekeenaren iparraldeko eta hegoaldeko hormak kontserbatzen ditu. ALDAGAIAK Kasu honetan 1. multzoan baino aldagai sorta partekatu gehiago dauzkagu, eta aldagai diskretoetatik bostetan ia erabateko parekotasuna dago; zirkunstantzia horrek aukera ematen digu batez ere alderdi teknikoan baina baita alderdi formalen homogeneotasun handiko multzo baten aurrean gaudela baieztatzeko. Eraikin hiruetan eskantzuetako estekadura harlanduxkekin (12) egina dago, aho ahurreko zizela (40) erabili zuten harriak lantzeko lanabes gisa, eta eraikitzeko teknikak igeltseroen presentzia islatzen du hiruetan, hormetan ez baitzuten hargin lanik erabili (30). Aitzitik, eskantzuetan eta baoetan harginek jardun zuten (31). Hormen estekadurak, baina, aipamen berezia merezi du, guztietan harri arrunta erabili arren hiru eraikinek aldagai ezberdin bat baitute. Urbina Basabekoa geruza naturaletan erauzitako material berriekin (4) eraiki zuten; Samianoko estekadura handik eta hemendik bildutako harri arruntekin –raccolto– (3) eginda dago; eta Corrokoan erdi landutako harri arrunta –bozze– (5) erabili zuten. Orduan, nola liteke hormetako harriak bestela landuta izan arren hiru eraikin hauek teknikaren ikuspuntutik antzekoak direla esatea? Erraz da erantzuten, eta irizpide formalen arabera bururatutako estekaduren sailkapenak hizpide izan ditugunean genion zerbaitekin du lotura. Garbi dago, estekadurak alderatzeko orduan bistan geratzen denez, euren artean formaren ikuspuntutik antzekotasuna txikia dela, hutsaren hurrengo. Hala eta guztiz ere, 270 teknikaren ikuspuntutik ez dira bestelakoak, kasu guztietan inguruan eskuragarri zeuzkaten materialak baliatu zituztelako, eta material bakoitzaren ezaugarriak baliatu zituztelako ahalik eta neke txikienarekin emaitzarik onena erdiesteko xedean. Halatan, Urbina Basaben bertako kareharriak erabili zituzten, erraz erauzteko modukoak, harrion diaklasek aukera ematen baitute lauzak ekoizteko landu behar izan gabe, estratifi kazioaren norabidean kolpe lehorrak emanez; Samianon inguruko errekarri ugariak, litologiaren ikuspuntutik anitzak, erabili zituzten, etab harriok aldez aurretik landu gabe ipini zituzten hormetan; Corron inguruko kareharriak erabili zituzten, erraz erauzten eta lantzen zirenak, eta harri horiek era trauskil batean landu zituzten errenkada bihurgunetsuak eta aldakorrak antolatzeko. Elementu horiek, gainerako aldagaiekin batera, aukera ematen digute hiru eraikinek antzeko giro teknikoa bizi izan zutela adierazteko. Eskantzuetan eta baoetan harginek lana bistakoa izanik, sendotu egiten da lehen aipatutako homogeneotasuna. Horma hauek beren irregulartasuna ezkutatzen eta eguratsetik babesten zuten luzitu geruza batez estalita zeuden, gutxienez Samianoko kasuan egiaztatu ahal izan genuen bezala, non harriak batzeko erabilitako kareore bera erabili zuten hormak ere estaltzeko. Baliteke eskantzuetako piezak eta baoak osatzen zituztenak agerian egotea. Kareoreei dagokienez, Samianokoa da multzoko bakarra analitiko bat eskaintzen. Oso mortero koipetsua da, karearen portzentajea oso altua da eta aridoena oso eskasa –deigarria oso junturetan horrelakorik erabili izana–, baina horren arrazoia hormak estaltzeko ere erabili izanean aurkitu behar dugu. Aridoak prestatzeko hareak Uda ibaiko depositu kuaternarioetatik atera zituzten, aipatu ibaitik gertu samar baitako eliza. Beraz, harrizko materialen kasuan bezalako aukeratzeko irizpide bera erabili zutela adierazten zaigu, hau da, iturburuaren gertutasuna izan zuten irizpide nagusi materialak lortzeko unean. KARAKTERIZAZIOA Eliza hauetan baditugu euren ezaugarri orokorrak ezagutzeko modua eskaintzen diguten elementu batzuk, nola oinplanoan hala hormetan, zenbaitetan hiru eraikinetan baina besteetan soilik bakarrean ageri den faktore sorta baten konbinazioari esker. Hasteko, oinplanoa: Samianon eta Urbina Basaben badakigu habearteak geroagokoak direla, eta burualdearekiko zabalera apur bat zabalagotu zutela. Eraikin hauetako barrunbe bakar batean ere induskatu ez denez, ez ditugu habearteen ezaugarriak ezagutzen; baina, zorionez, Corroko elizaren datuak ditugu, iparraldeko hormako eskantzu biak kontserbatzen baititu. Honako hau oinplano angeluzuzeneko eraikina da, burualde zuzenarekin, txikia. Urbina Basabe eta Samianoko kasuetan ere antzeko egoera baten aurrean egon gintezke, baina habeartea handitzean lehenengo eraikinaren mendebaldeko horma desagerraraziko zuten. Eraikitzaileen maila teknikoak agerian uzten du eraikuntzan nagusiki igeltseroek jardun zutela, eta halako maila teknikoa eskatzen ez duten harri arruntekin altxatu zituztela hormak. Aitzitik, eskantzuak eta leihoak osatzen dituzten piezak lantzeko orduan hargintzan iaioak eta batez ere hargintzan erabiltzen diren lanabesak baliatu behar izan zituzten itxura guztien arabera, eta beraz, igeltsero soilaren teknika gainditzen duen maila baten aurrean gaude. Planteatzen zaigun aukera bat da hargintzan adituak ziren eraikitzaile batzuen presentziaren aurrean egotea, eta eraikitzaile horiek agindutako ezaugarrien araberako eraikin mota ezberdinak eraiki izana. 2. multzoko elizetan eta 1. multzoko elizetan harriak lantzeko lanabesetan, neurrietan, oinplanoaren diseinuan eta burualdean irekiriko bao motan gertatzen diren antzekotasunek norabide horretan ipintzen gaituzte, nahiz eta estekaduretan alde handiak dauden. KRONOLOGIA Zoritxarrez ez dugu datazio zehatzik multzo honetako eraikin bakar batean ere, eta horrek zeharkako elementuak kontuan hartzera garamatza, data bat proposatzeko xedean. Aipatutako zeharkako aztarna horiek, zorionez, hemen egiten dugun proposamena sinesteko modukoa izateko nahikoa esanguratsuak dira. Hasteko, elizen azterketan ikusi dugun bezala, XII. mendeko ante quem datazio bat dugu multzoko hiru elizentzat, hiruetako obra erromanikoak eta Urbina Basabeko herriaren XII. mendeko fundazioa aipagai duten idatzizko erreferentziek eskainia. Hala eta guztiz ere, teknikaren ikuspuntutik bat etortze batzuk daude 2. eta 1. multzoen artean, eta horiek nola teknikaren ikuspuntutik hala kronologiarenetik sail bera osatzen dutela agerian geratzen da; lehen aurreratu dugun bezala, elizen neurriek, burualdean ferra-arku batez erremataturiko baoen presentziak eta eskuairatutako piezak lantzeko orduan aho ahurreko zizelak erabili izanak norabide berean ipintzen gaituzte. Multzo bien arteko aldea, beraz, ez litzateke kronologikoa izango; alde hori obra kontratatu zuenaren edo zutenaren bitartekoetan aurkitu behar da. Hargin berak eraikin mota bat edo bestea eraikitzeko moduan izango ziren, agindutako eskaeraren eta hurbilean eskuragarri zeuden bitartekoen arabera, betiere. Azken batean, 1. eta 2. multzoetako obren arteko alde nagusia da lehenengoan aldez aurretik eraikiriko harlanduzko obretako materialak berrerabili zituzten bitartean 2. multzoko eraikinak egin zituztenek ez zutela horretarako egokierarik izan. Honenbestez, errealitate beraren aurrean gaude, inguruko materialen zirkunstantziak baldintzatuta baina. Zehaztasun hauekin, multzo honetako eraikinen hasierako kronologia aurreko multzoko elizen kronologia bera dela pentsa genezake. Baina, ikusiko dugun bezala, 3. multzoko eraikinetan lanabes mota bera baliatzen jarraitu zuten, eta ferra-arku batez erremataturiko leihoak egiten jarraitu zuten burualdea argitzeko xedean; kasu honetan, baina, ex novo landu zituzten piezak. Honenbestez, 1. multzoarekin egin dugun hausnarketa bera egin beharrean gaude, hau da, ezin bazter dezakegu giro tekniko bertsu baten baitan garatutako eraikinak izan daitezkeela, baina baliabide ekonomiko apalago batzuekin eraikiak izan ziren, ezbairik gabe. Honenbestez, kontuan izanik 3. multzoak X. mendeko kronologia duela, 2. multzoari begira IX. eta X. mende arteko denbora tarte bat proposatu dezakegu, hots, 1. eta 3. multzoetako eraikinen garai bertsuan eraikiak izan zirela esan de- 272 zakegu. 1. multzotik baliabide jakin batzuen (berriro ere erabiltzeko harlandu zaharra) eskuragarritasunak bereiziko luke, eta bigarrenetik baliabide ekonomikoen eskuragarritasunak (horrexegatik ez zituzten harlanduak egin, haiek egitea harri arruntak baliatzea baino garestiagoa baitzen). 3. MULTZOA ERAIKINAK Hirugarren multzo honetara hiru eliza biltzen ditugu; lehenengoa Tobillasko San Roman elizaren bigarren eraikuntza aldia da (2. prerromanikoa); besteak Uribarri-Haranako Andra Mari ermitako eta Aistrako (Zalduondo) San Julian eta Santa Basilisa ermitako lehen aldiak dira. Tobillas eta Uribarri-Haranako kasuetan habearteen atal bat kontserbatzen da, hegoaldeko eta mendebaldeko hormak, alegia; Aistrakoan, berriz, burualdea kontserbatu da. ALDAGAIAK Multzo honek aleen artean korrelazio argi eta garbi bat zehazteko modua eskaintzen digun aldagai sorta bat du, eta ustez multzo bakarra da non harlanduak ex novo landuak diren nola hormetan (2) hala eskantzuetan (11) paratzeko. Horixe da, beraz, multzoko aldagai "izarra". Honenbestez, harginen kontura (31) landu zituzten piezak; Tobillasen eta Uribarri-Haranan aho ahurreko zizelak (40) erabili zituzten harriak lantzeko, eta Aistrakoan aizkora (42) eta hargin-aitzurra (43) erabili zituzten. Kasuetako bitan gutxienez, eraikinetako burualde nabaria habeartea (102) baino apur bat estuagoa da; Tobillaskoa aurreko aldikoa da burualdea, eta beraz, 1. aldi prerromanikoko oinplanoari eutsi zioten. Uribarri-Haranan burualdea ez baizik eta jatorrizko habeartearen atal bat baino kontserbatu ez den arren, indusketek aukera eman dute burualde apur bat estuagoaren presentzia egiaztatzeko. Aistrako kasuan lehenengo habeartearen hondakinak kontserbatzen ez badira ere, burualdearen neurri estuek habearte apur zabalago batean pentsatzera garamatzate. Kasu hiruetan burualde zuzenak dira. Multzo honetan morteroen analitiko bat dugu, Aistrako San Julian eta Santa Basilisa elizatik hartutako lagina; karea eta aridoak antzeko proportzioan dituen kareorea da. Aridoak prestatzeko hareak Aistrako alubioi kuaternarioetatik lortu zituzten, ermitaren inguruetatik (Guarás 2005; IV. eranskina). KARAKTERIZAZIOA Eliza multzo honetako ezaugarri materialak zehaztasun handiago batez ezagutu ditzakegu, haiek osatzen zituzten espazioak kontserbatu egin direlako, barruko banaketari buruzko ideia bai izateko moduko bao batzuk kontserbatu direlako eta zerbitzuari begira atxikiriko eraikinen presentzia dugulako. Hasteko, esan dezagun neurri apaleko elizak direla, kontserbatu diren habearteak 6,33 m (Tobillas) eta 6,75 m (Uribarri-Harana) bitartekoak baitira; Tobillasko burualdea aurreko aldi batekoa den arren (ikus 1. multzoa), 4,71 m zabal da. Multzo honetan kontserbatu den burualde bakarra, Aistrako ermitakoa, 3,39 m zabal da. Eraikin honetako jatorrizko habeartea egungoa (4,63 eta 4,69 m bitartekoa) baino apur bat estuagoa izan zitekeen; habearteak oro har burualdeak baino gutxi gora-behera 60 cm zabalagoak direnez aztertutako eliza askotan eta askotan (esate baterako, Tobillaskoan), Aistrakoan ere antzeko zerbait gertatuko zela pentsa dezakegu; halatan gutxi gora-behera 4 m zabal izango zen hango habeartea. Honenbestez, 4 eta 6,75 m bitarteko zabalerako habearteak eta 3,39 eta 4,71 m bitarteko burualdeak izango zituzten elizen aurrean gaude. Luzerari dagokionez, Aistrakoa gutxi gora-behera 9,5 m luze da eta Tobillaskoa 14,8 m luze. Teknikaren ikuspuntutik maila landuena islatzen duten eraikinak dira, eta multzo bakarra da hargintzari dagokion teknika garbia erakusten duena. Piezen forma, neurria eta egokierari erreparatuz gero, seriean landu ez direla hautematen da, obran bertan landutako harriak direla, hormetan ipintzeko landuak; harlandu bakoitzak leku egiten dion tokian du bere toki zehatza, juntura bertikal inklinatuek adierazten duten moduan. Beraz, piezak diseinatzeko orduan zuzenkiak erabili behar izan zituzten, ez eskuairak. Eta hori begi bistakoa da piezak hurrengo aldietan berrerabili zituzten kasuetan (are ageriagoa da Aistran eta Uribarri-Haranan), harlanduak ez baitira hain ondo uztartzen, junturak lodiagoak baitira eta kakoztaduren erabilera beharrezkoa gertatzen baita hormak behar bezala altxatzeko. Kasu guztietan gurtzarako zentroaren inguruetan zeuden harriak erabili zituzten, beti ere lantzen errazak ziren harriak aukeratuz. Oso multzo homogeneoa da ikuspuntu teknikoaren araberako aldagaiei dagokienez, hiruetan oso antzeko teknika baliatu baitzuten eraikuntzan. Eliza hauetan berdinak dira hormetako estekadurak, eskantzuetakoak, eraikitzeko teknikak, leihoen estekadura eta tipologia (leihoak izatera), baita mentsula motak ere. Neurriei dagokienez, ez da halako homogeneotasunik ematen, alde garrantzitsuak daude eraikinen artean. Hiru elizek mentsulak kontserbatzen dituzte kanpo aldeko hormetan, iparraldeko hormetan; Gorostizako kasuan mendebaldeko eta hegoaldeko hormetan ere mentsulak bereizten dira. Elizen kanpo aldean teilaturen bati eutsiko zioten zurezko habeei leku egiteko mentsulak dira, seguru asko elizaren eraikin osagarriak eraikitzeko ipiniak. Iparraldeko mentsulak (eta Gorostizako mendebaldekoak) biltegi antzeko egiturei –gure lurraldeko eliza askotan eta askotan artean kontserbatzen direnen antzekoak, nahiz eta harriz eginak diren, geroagokoak (60)–leku egiteko eginak egongo ziren. Gorostizan hainbat mentsula kontserbatzen dira hegoaldean, tipologiaren ikuspuntutik antzekoak izan arren beste funtzio bat betetzen zutenak, eratxikiriko eraikina eliz-ataria behar zuelako (62). Kasu bakar batean (Otobarren) kontserbatzen dira harrizko teilatuaren hondakinak (70) eta kontrahorma bat, iparraldean (82). Ez dakigu Eribeko eta Otobarrengo tenpluetako burualdeak nolakoak ziren, baina Gorostizan bururatutako indusketa arkeologikoei esker badakigu nolakoa zen San Pedrokoa, zuzena eta ez nabarmena (101). Eribe eta Gorostizako elizetako morteroak aztertu ahal izan ditugu, eta oso emaitza interesgarriak lortu ditugu, eraikin hauen arteko harremana eta beste multzoekiko harremana argitzen lagunduko baitigute. Elkarrengandik hurbil daude eliza bi horiek, eta zentzuzkoa denez, iturri komun batera joko zuten aridoak egiteko hareez hornitzeko. Baia ibaiko depositu kuaternarioez ari gara, Murgiako diapiroaren hegoaldeko hobiez. KARAKTERIZAZIOA Multzo homogeneoenetako bat da nahiz eta, lehen aurreratu dugun bezala, neurrietan aldeak dauden. Beraz, eraikinen neurriak azalduko ditugu lehenik, gero ezaugarri orokorren berri emateko. Elizen zabalera Gostizakoaren 6,38 m eta Otobarrengoaren 10,77 m bitartekoa da; eraikin horiek dira, halaber, habearteen luzeren muturreko datuak eskaintzen dizkigutenak, lehenengoa 9,07 metro luze baita eta bigarrena 13,5 m luze. Altuerak, berriz, Gorostizakoaren 3,5 m eta Otobarrengoaren 6,8 m bitartekoak dira; Eribekoak 6,2 m-ko altueraraino kontserbatzen ditu bere hormak, baina guk uste dugu garaiagoa izango zela. Eliza hauetan eraikitzaileek hurbileko materialak lehenetsi zituzten, nola harri arrunteko hormak egiteko, hala baoak eta eskantzuak egiteko; teknikaren ikuspuntutik, igeltseroen teknika baliatu zuten eraikinok egiteko, harginek ez zuten esku hartu. Habearte bakarreko elizak dira, eta gutxienez kasuetako batean burualde zuzen ez nabarmen baten presentzia egiaztatu ahal izan da. Elizei eratxikitako egituren (seguru asko zurezkoak izango ziren) presentziak adierazten digu funtzio liturgikoak ez baizik eta funtzio osagarriak beteko zituztela egitura horiek, seguru asko biltegi izaerako egitekoak. Eta hori soberakinak zeudelako eta gurtzarako zentroko buruek soberakin horiek kontrolpean edukitzeko ahaleginak egiten zituztelako isla da. Jauntxoak izan zitezkeen (laikoak edo elizgizonak, Erdi Aroko dokumentazioetan sarri aipatuak), edo tokiko komunitateak, interes komunak izaki bat egiten zutenak tenplua eraikitzeko eta soberakinak kudeatzeko eta biltegiratzeko xedean. Eratxikitako eraikin mota honek bere bilakaera du harri arruntekin egindako antzeko egituretan, Arabako eraikin erromaniko batzuetan ikus daitekeen bezala, esate baterako Arkaiako Ama Birjinaren Jaiokundea elizan (183. irudia) eta Mendarozketako San Joan elizan (184. irudia). Multzo honetan Eribe eta Gorostizako elizetako morteroa aztertu ahal izan dugu. Azterketa hauen emaitzak oso interesgarriak dira beste multzoetako aleekin harremanak lotzeko bidea errazten digutelako. Kasu bietan karez eta hareetatik etorritako aridoez egindako morteroak dira; Eribekoan proportzioa %50ekoa bada ere, Gorostizakoan aridoen proportzioa %67koa da, eta lotzailearena %33koa. Elkarrengandik hurbil daude eliza bi hauek, eta zentzuzkoa denez, iturri komuna baliatu zuten aridoak egiteko hareez hornitzeko orduan. Baia ibaiko depositu kuaternarioez ari gara, Murgiako diapiroaren hegoaldeko hobiez. Xehetasun hori esanguratsua da oso, 5. multzora biltzen diren eliza kopuru garrantzitsu baten hornidura gune bera baita. Baina azterketa hauen ondorio garrantzitsuena Eribe eta Goiuriko (5. multzoa) elizen emaitzen artean dagoen berdintasunaz ohartzea da; honenbestez, eliza bi horiek eraikitzaile berek eraiki zituzten, gainera garai bertsuan edo ia aldi berean. KRONOLOGIA Tamalez, ez dugu ex profeso egindako azterketetatik ondorioztatutako data garbirik eliza hauen eraikuntza aldia zehazteko. Baina badugu aztarna kopuru garrantzitsu bat denbora tarte gutxi gora-behera onargarri batean kokatu ahal izateko. Hasteko, post quem datazio bat zehaztu behar dugu; hiru eraikinetako egituretan berriro ere erabili zituzten hilobiek eskaintzen digute datazio hori. Gorostizako tenplua aztergai izan dugunean aurreratu dugun bezala, zaila da ikerketaren egungo egoeran gisa honetako aztarnari ondo mugatutako datak ematea; erreferentziarik hurbilena I. García Caminoren lana da (2002: 204-252), eta egile horrek IX. eta X. mende arteko kronologia ematen die (Ibidem.: 228; 231-232). Ante quem datazioa, beste kasuetan bezala, lehenengo eraikina berrituko zuen obra erromanikoak eskaintzen digu. Valluercako elizak ia oso-osorik kontserbatzen ditu habeartea eta burualdea (ekialdeko eta mendebaldeko itxiturak izan ezik); gainerako eraikinek gutxienez habeartea edo oinaldea kontserbatzen dute. Soilik Olanoko elizak kontserbatzen du habeartea osorik, ekialdeko eta mendebaldeko eskantzuak ondo asko identifi katu baitaitezke. ALDAGAIAK Multzo hau da, aldagaiei dagokienez, guztietan heterogeneoena. Izan ere, eraikitzeko teknikak, estekadurak eta aldagai bi horiekin gainerako multzoek bai baina honek ez dituen beste ezaugarri batzuen gabeziak elkartzen dituzte elizok multzo honetara. Kasu guztietan harri arruntez egina da estekadura; kasu batean (Valluercakoan) aldez aurretik landu gabeko piezak (3), handik eta hemendik jasoak, erabili zituzten; gainerako eraikin guztiak egiteko, berriz, harrobitik erauzitako piezak erabili zituzten, geruza naturalak aprobetxaturik (4). Kasu guztietan igeltseroen teknika baliatu zuten, harginek ez zuten esku hartu (30), eta aldagai honekin amaitu egiten dira erabateko bat etortzeak. Hiru elizetan (Otogoien, Jugo eta Luku) ez dira eskantzuak kontserbatzen; besteetan pieza mota bi bereizten dira: Valluercan eta Torturan erdi landutako piezak erabili zituzten, Hiru elizetan ondo asko identifi katzen dira erabilitako lanabesak; zizela (41) erabili zuten Olanon, Marindan eta Torturan, eta azken eliza horretan hargin-aitzurra (42) ere erabili zuten. Harri landu horiek batez ere eskantzuetan ikusten dira, harritzekoa baita hormetako piezen aurpegiak lanabes horiekin landuak izatea. Valluercan baizik ezin izan genuen burualde mota identifi katu; burualde nabaria da, seguru asko zuzena (102), baina geroago berritu egin zuten egungo forma kurbatua eman arte. Eliza honetan dago, halaber, kontserbatu den leiho bakarra; turuta itxurako leiho txiki bat da, burualdearen gainean egokitua (55), habeartearen ekialdeko itxituraren errematean. Zirkulu erdiko arku batez erremataturik dago, arkua pieza bakar batean landua. Multzo hau anitzena ere bada neurrien ikuspuntutik; habearteen zabalerak Valluercako 6,52 m eta Otogoiengo 9,95 m bitartekoak dira. Habearteen luzerak, berriz, Valluercako 10,63 m eta Olanoko 16,15 m bitartekoak dira. Era berean, ia bi metroko aldea dago habearteen muturreko altueren artean, baxuena Otogoiengoa (5,87 m) eta garaiena Goiurikoa (7,8 m). Eliza hauen aniztasuna eraikinen kokaleku motan eta eraikinoi leku egiten dieten tokien altueran ere hautematen da. Gure lanean defi nitutako sei kokaleku motetatik lautan banatzen dira eliza hauek (90., 92., 93., 94. eta 95. kokalekuak). Elizen kokaleku hauek erreken ondoko ordokietan (Luku) eta mazelen erdialdean (Marinda) aurkitzen ditugu, azken hauek inguruak mendean hartuz. Bada multzo honetako eliza kopuru handi batek partekatzen duen aldagai bat; morteroaren ezaugarriez ari gara. Morteroaren azterketak sei eraikinetan egin genituen: Valluercakoan, Jugokoan, Lukukoan, Olanokoan, Goiurikoan eta Marindakoan. Kasu guztietan karez egindako morteroak dira, moteltzeko prozesu egoki batez prestatuak. Dena dela, aridoen jatorrian aurkitzen dugu datu interesgarriena; betiere harea kuaternarioak diren arren, hiru hobi daude: Valluercako eraikinean ondoko Omecillo ibaiko depositu kuaternarioetako hareak erabili zituzten; Jugon Baia ibaiaren arroko hareak erabili zituzten, Murgiako diapiroko uraz goitikoak; gainerako guztietan Baia ibaiko hareak erabili zituzten, Murgiako diapiroko hegoaldekoak baina (aipatutako diapirotik uraz beheiti hareek bereganatzen duten ofi ta edo igeltsuaren presentziari esker ezagutuak). Eta hori garrantzitsua da kontuan badugu zer alde dagoen elizetatik depositu edo hobi horietara; eta eliza batzuek hornidurarako beste gune batzuk hurbilago izan arren urrunagoetako hareak erabili zituztela esan behar dugu. Morteroei dagokienez, Goiuriko elizakoaren eta Eribekoaren arteko berdintasuna da aipagarri; egoera horrek agerian uzten du mortero horiek aldi berean eta material berarekin prestatu behar izan zituztela. KARAKTERIZAZIOA Multzo hau osatzen duten elizek dauzkaten aldagai ugariak ikusi eta gero, agerian geratzen da hauek modu orokor batean deskribatzeko zailtasuna. Horretarako ezinbestekoa da partekatzen dituzten elementuetara mugatzea eta bigarren maila batean uztea ale gutxi batzuetan edo bakarrean ageri diren elementuak. Eta zein dira partekatzen dituzten elementu horiek? Aldagaiak azaltzean adierazi dugun bezala, zortzi eliza hauek eraikitzeko era dute komunean, eta bitartekoen aurrezkia dute arau. Hau da: tenplu horiek eraikitzeko teknika maila handiaren beharrik ez izatea eta haien eraikuntzan inguruetan eskuragarri zeuden material arruntak erabiltzea partekatzen dute. Igeltseroen eraikitzeko teknika, harri arruntez osatutako estekadurarekin, non piezak lantzen ez diren egituran ipini aurretik, teknikarik erabiliena da historian zehar nola gure lurraldean hala kokatu gaitezkeen beste edozeinetan. T. Mannoni adituak teknika "konplexu" (1997: 20.21) deritzonaren aurrean gaude; hauetan igeltseroa ez da hormaren kanpoko itxurarekin arduratzen, bai ordea hormaren hiru dimentsioen homogeneotasunarekin, eta paramentu hauek eskuarki estaldura motaren batekin estalita egon ohi dira. Itxura batean ez dago alde ekonomikorik teknika konplexu mota baten edo besteen artean, hein handi batean eskuragarri dagoen material motak baldintzatzen baitu alderdi hori. Teknikaren ikuspuntutik, multzo honetako elizak beste multzoetako edozein elizen aldi berekoak izan daitezke, eraikitzeko era honek ez baitu inoiz ere etenik bizi izan, garai askotako eraikuntzetan identifi katu baitaiteke, gaur egungoetan bezala. Zorionez, baditugu beste elementu batzuk multzo honetako elizak euren artean eta beste multzoetako elizekin harremanetan ipintzeko. Aztarnetan garrantzitsuena, eraikin askotan aztertu ahal izan baitugu, kareoreetatik iristen zaiguna da. Lehenik hareez hornitzeko iturriez ari gara, eta bigarrenik Goiuriko eta 4. multzokoa den Eribeko morteroen arteko berdintasunaz. Lehenengo kontu horrek adierazten digu eraikinen artean aniztasun handia egon arren, ekoizpen zikloetako baten (karearen zikloa) nolabaiteko estandarizazioa bizi zuen testuinguruan sortu zirela horietako asko; gainera, baliteke karea artisau batzuek edo artisau talde zehatz batzuek ekoitzi izana, harea eskuratzeko esparru jakin bat baliatu ez ezik elizetako bitan morteroak berdin-berdinak baitira. Multzo honetako elizek, oro har, oinplano angeluzuzena dute, burualde zuzen edo nabariarekin, betiere harri arruntekin eraikiak, eskantzuetan erdi landutako edo eskuairatutako piezekin, eta neurri askotakoak dira. Eraikinetako batek aurreko multzoarekin partekatzen du mendebaldeko hormako mentsulen presentzia, eratxikitako eraikin baten, seguru asko biltegiarenak egingo zituen eraikin baten teilatuari eustekoak. Eliza hauetako teilatuak eskuarki harrizkoak izango ziren, eta Multzo honen datazioa aho biko arma bat da, alde batetik baliatutako teknika motaren iraupen luzearekin jokatzeko modua eskaintzen digulako, eta bestetik bertara biltzen diren aldagai kopuru handiak beste multzoetako aleekin harremanak lotzeko aukera ematen digulako; halatan, eraikin jakin batzuei begira data zehatzak proposatzeko aukera eskaintzen zaigu. Honenbestez, IX. eta X. mendeetan zehar eraikiriko eliza batzuek teknikaren ikuspuntutik gure 5. multzoko elizen eskema berari erantzuten diote. Baina aldi berean baditugu eraikuntza mota honek hurrengo mendean ere segida izan zuela adierazten diguten aztarnak, Lukuko elizaren kronologia zehaztean agerian geratu zen bezala (Lukuko eliza X. mendearen bigarren erdialdean eta XI. mendearen erdialdean dago datatuta). Multzoko eliza guztiei begiratu bat ematen badiegu, Valluercakoari XI. mende inguruko ante quem bat eman dakiokeela ikusiko dugu; Torturakoa da obra erromanikoaren ante quem bat duen bakarra (XIII. mendeko kronologia proposatzen da, nahiz eta lehenagokoa izan daitekeen gure ustez); beste horrenbeste gertatzen da Goiuri, Olano, Marinda eta Lukukoekin; Otogoiengoa, bere aldetik, agian XI. mendean eraiki zuten Datu hauek iradokitzen diguten arku kronologiko zabala IX. mendetik XII. mendera arte luzatzen da, eta horrek ez digu eliza bakoitzaren kronologia zehazten laguntzen, baina alderdi ekonomiko edo kronologikoekin baino inguruaren ezaugarri fi sikoekin zerikusi handiagoa duten aldaketa txikiak tarteko, luzaroan iraungo zuen eraikuntza molde baten aurrean gaudela berresten digu. Nolanahi ere, kareorea prestatzeko harea-hobi bera partekatzen duten eliza sorta bat dugu; eta lehen ere esan dugu horrek zer adierazten duen: karea ekoizten zuen zentro baten presentzia, esparru jakin batentzat lan egiten zuena banatzaile gisa. Zirkunstantzia horrek eta Goiuriko eta Eribeko elizetako Multzo honetako sei elizak parrokiak dira denak, eta espazio bitan kokatuta daude: batetik Arabako Lautadan daudenak ditugu, denak Astorgatik Bordelera (Iter XXXIV) iristen zen galtzada erromatar zaharraren –lurraldeko bide garrantzitsuenetakoa zen baita Erdi Aroan ere71– luzeran lerrokaturik; Aziluko San Joan Bataiatzailea, Gazetako San Martin, Otazuko San Martin eta Zuhatzuko San Esteban elizak dira. Beste tenplu biak Gorbeia mendialdearen hegoaldeko mazeletan daude, eta Gopegiko Jasokundeko Ama Birjina eta Ondategiko San Lorentzo elizak dira. Kasu guztietan oinaldeak eta habeartearen atal bat gutxienez kontserbatzen dira; eraikinetako batzuetan (Azilun eta seguru asko baita Gopegin eta Ondategin ere) habeartea ia osorik kontserbatzen da, baina soilik Azilukoan eskain ditzakegu haren neurriak zehatz-mehatz. ALDAGAIAK Multzo hau formaren ikuspuntutik zehazten duen ezaugarrietako bat oinaldean dituzten saieterak dira (54); osorik kontserbatzen diren kasuetan, lau bao ageri dira maila bitan lerrokaturik, barruko aldera turuta forma nabariarekin; nola errematea hala leiho-arasa zuzenak dira. Estekadura da leiho hauen artean dagoen alde aipagarri bakarra: hiru kasutan (Azilu, Gopegi eta Ondategi) erdi landutako harriz egindakoak dira (23); beste hiruak (Otazu, Gazeta eta Zuhatzu) harlanduxkekin edo erdi eskuairatutako piezekin eginak dira (23), nahiz eta kasuren batean horma osatzen duten piezen antzekoak izan daitezkeen baina bertikalean ipiniak, pieza eskuairatuen itxura emateko xedean. Pieza hauek 45º-tan aplikatutako aizkoraz landuta dauzkate aurpegiak (44). Soilik Azilukoak du zapata (80), eta Ondategikoak eliz-atariko estalkiari eusteko mentsulak ditu (62). Aski mugatuak dira elizen neurriak, eta habearteen zabalera Gopegikoaren 8,9 m eta Azilu eta Zuhatzukoen 10,10 m bitartean kokatu behar dugu (Otazukoan zalantzak dauzkagu zabalerari dagokionez, 9,6 eta 10,25 m bitarte zabal izan baitaiteke). Hau da, habeartearen zabalerari bagagozkio, metro pasatxoko aldea baizik ez dago habearte hauen artean. Baina aniztasun hori apalagoa da 9 metroko zabalerara iristen ez den bakarra Gopegikoa dela ikusten dugunean; eliza hau bazterrera uzten badugu, gainerakoak 10 m inguruko zabaleran kokatzen dira. Habeartearen neurria ezagutzen dugun haietan luzera ere aski erregularra da, Otazukoa 12 m luze baita, Azilukoa 12,3 m luze eta Gopegikoa 13,14 m luze. Multzoko hiru elizetako morteroak aztertu ahal izan genituen; kasu guztietan ondo moteldutako karez eta hareaz egindako orea da, harearen jatorria izaki alde bakarra. Onda- Erregistratutako aldagaien homogeneotasun handiari esker, edozein alerekin antz handia izango lukeen eliza "eredu" bat zehaztu dezakegu multzo honetan. Eliza horrek oinplano angeluzuzena izango luke, gutxi gora-behera 10 m zabal eta 12 m luze izango litzateke, eta hormak gutxi gora-behera 1,40 m lodi izango lirateke. Estekadura harrobitik erauzitako material berriarekin osatuta egongo litzateke, eta kasuren batean pieza erdi landuak tartekatuko lirateke; eskantzuak izango lirateke egituran elementurik landuenak, eta horietan harginaitzurraren arrastoak nabarituko lirateke. Eraikinaren oinetan lau saietera irekiko ziren maila bitan bildurik; saietera hauek eskantzuetan erabilitako material berdintsuekin eginak lirateke, edo pieza eskuairatuekin, eta kasu honetan horman baliatutako piezen antzekoak erabiliko lirateke, bertikalean ipinita baina. Azken horiek lantzeko orduan aizkora erabiliko zuketen. Eliza ordokiren batean legoke, erreka edo ibai baten ondoan eta komunikabide garrantzitsu batetik gertu, betiere 600 metroko garaieratik behera. Oinaldeetako saieterek agerian uzten dute eliza hauen babes funtzioa; saieterak bi mailatan antolaturik egonik eraikinaren barruko aldean maila ezberdinetan eraturiko zoruen presentzia adierazten zaigu, baina baliteke zoru horiek oin osoa okupatu ez baizik eta oinaldean bakarrik egotea, koruaren modura, goiko leihoetara iristeko modua izan zezaten. Eraikin hauek erakusten duten homogeneotasunak eraikuntza arloko eta ekoizpenaren antolamenduaren arloko alderdi garrantzitsuak iradokitzen dizkigu, agerian geratzen baita oso eredu jakin baten arabera eraikiak direla, diseinu bateratu baten arabera nola eraikinei hala haien banaketari bagagozkie. Gure garaiko hitzak erabiltzearren, eliza mota hau "seriean" ekoitzi zuten, horietan bat egiten dute kultura eta babes izaerako funtzioek; bistan da elizon eraikuntza prozesuan agente gutxik esku hartu zutela. Azken batean, eraikitzaile talde baten eta beraren jardueraren emaitza dira, elizak ondoz ondo eraikiko zituen taldearen emaitza, edo langile talde ezberdinen emaitza, gutxi gora-behera aldi beran jardungo zutenak zuzendaritza bakarraren aginduetara. 284 terialak aztertzera mugatu, espazio kontuan ere kontuan hartu behar ditugu; eta alderdi hori kontuan hartzen dugunean nekez jarriko gara pentsatzen zentralizatua ez den diseinu batean. Eredu jakin baten araberako eraikinak izateaz gainera, banaketa jakin bat dute espazioan, denak ekialde-mendebalde luzatzen den komunikabide guztiz garrantzitsuaren inguruan. Eliza hauek egiteko plangintza bateratu bat izan ez balitz, haien banaketa ez zatekeen hain uniformea izango, beste multzoetako elizen antzeko banaketa izango zuketen espazioan. Nolanahi ere den, lantegi baten eta beraren edo zuzendaritza baten aginduetara jarduten zuen eraikitzaile talde baten alde egiteko argudioak ez dira orain arte azaldu ditugun alderdietara mugatzen, geure hipotesiaren alde egiten duten aztarna arkeologikoak eta historikoak baitauzkagu. Aztarna horiek multzoari marko kronologiko bat emateko baliatuko ditugunez, hurrengo atalean aztertuko ditugu. KRONOLOGIA Eliza hauen eraikuntza datak, haiek eraikitzeko ekimen baten eta beraren emaitza direla egia izatera, hein batean mugatua behar luke, ezin egon daiteke eraikuntza tarte handiegirik lehenengoaren eta azkenekoaren artean. Eta hori guretzat abantaila bat da, eraikinetako ante quem eta post quem guztiak kontuan harturik marko gutxi gora-behera mugatu bat zehaztuko baitugu, eta haren baitan marko hori esparru kronologiko mugatu batera doitzeko moduko historia eta arkeologia izaerako aldagaiak aztertu ahal izango baititugu. Ikus dezagun, beraz, gure elizak, banan bana, zein data esparrutan eraiki zituzten. Gopegin eta Ondategin obra erromanikoaren ante quem datazioa eta Arabako Artxidiakonotzaren 1257. urteko zerrendan egiten den aipamena baizik ez ditugu, eta beraz, XII. mende bukaeran edo XIII. mendean kokatu behar ditugu; hala eta guztiz ere ez da esanguratsua "Reja" (1025) dokumentuan ez agertzea, aipatu dokumentuan izen generiko batez (Zuffi a de Suso) izendatutako espazio batean ageri baitira, herrixken izenak aipatu gabe, herrixka horiek elkarren artean ordaintzen baitzizkioten zergak San Millango monasterioari. 285 inguruan egiten den aipamenak agerian uzten du leku honek halako garrantzia zuela, eta aukera ematen digu jada XI. menderako bertan gurtzarako zentro bat egongo zela aurreratzeko. Bukatzeko, Azilukoak eta Gazetakoak post quem datazio aski zehatza eskaintzen digu populatutako herrixkaren sorrerari dagokionean. Gazetako kasuan herria ez da "Reja" izeneko dokumentuan aipatzen (1025) Gazetaren inguruko beste hiruak (Dulantzi, Burgelu eta Añua) aipatzen badira ere; beraz une hartan Gazeta izeneko herririk ez zegoela adierazten zaigu. Obra erromanikoak eskaintzen digun post quem datazioa XIII. mendekoa denez, XI. mendearen bigarren herenaren eta XII. mendearen arteko marko kronologikoa proposatzen dugu eraikinaren lehenengo aldiari begira. Aziluko elizarekin antzeko zerbait gertatzen da, baina komenigarria da egoera hau apur bat argitzea. Azilu Iruraitz-Gaunako udalerrian dago, "Reja" izeneko dokumentuak eskuarki aipatzen ez zuen eremu batean, Lautadako "herri mortu" gisa deitutakoan, gutxi gora-behera asmatutako balizko limes-ei buruzko interpretazioekin, edo errege-herri izateagatik ez agertzeko aukerarekin (Gárate, Knorr 1982: 541; 543). Hala eta guztiz ere, Araba mendebaldeko ustezko herri mortu hori VIII Alfoces delako zirkunskripzioarekin identifi katu ahal izan da. Leku honetan Harrieta, Eurtupiana eta Adanna herriak aipatzen dira, ustezko herri mortuaren iparraldean eta hegoaldean kokatzen diren hiru herrirekin bat datozenak: Arrieta, Urtupiña (herri hustu oso ezaguna) eta Adana (López de Ocáriz 1988: 2469-248) Eta horrek Aziluko kronologia zehazteko datu erantsi bat eskaintzen digu: herri hori, hain zuzen ere, Arrieta eta Adana herrien artean dago; halatan, Gazeta herriarekin gertatzen den bezala, 1025. urteko dokumentuan ez agertzeak inguruko herriak azaltzen diren bitartean, Azilu data horren ondorenean osatuko zela adierazten digu. Ohi denez, obra erromanikoak (XII.-XIII. mendeak) eta Arabako Artxidiakonotzaren 1257. urteko zerrendak eskaintzen digute ante quem datazioa. Beraz, garbi baldin badugu denbora tarte aski mugatu batean gaudela, aztertutako elizetatik harantzago egin behar dugu elizen eraikuntza zein testuingurutan bururatu zen jakiteko. XI. eta XII. mendeetan halako garrantzia hartzen dute lurralde mailako ekimen batekin lotu genitzakeen zirkunstantzia batzuek, 6. multzoaren azalpenak eskatzen dituen egoera batzuek. Gure ustez nagusiki lau dira eliza multzo hau egokiro kokatzeko argudioak: 1. ekimen bateratuaren izaera; 2. babes izaerako alderdiak; 3. Gopegiren inguruko ustezko dextro baten presentzia; 4. Komunikabide garrantzitsuen inguruko kokalekua, batez ere Iter XXXIV delako bidearen ingurukoa. Gure ustez ezinezkoa da hori kasualitate hutsa izatea; aitzitik, aipatutako elementuen artean harreman aski zuzena izango zela adierazten digute. Garaiak eta Armentiak egoitza gisa zuen garrantziak aukera ematen digute gure 6. multzoaren osaeran apezpiku arabarrak zerikusi handia izan zuela proposatzeko (337.-340. orrialdetan gehiago sakontzen dugu argudio hauetan). Zailagoa da aipatutako ekimenari leku egin zioten zirkunstantzien berri ematea, baina badugu erantzun egokia lortzeko moduko materiala, itxaropentsu gaude alderdi horretatik. Gopegiko kasuan aurreratu dugun bezala, dextroen presentzia XI. mendeko kontzilioekin lotu behar dugu, bereziki Santiagoko kontzilioarekin (1060), 72 urratsetako neurriak zehaztu zituenarekin. XI. mendearen bigarren erdialdeko testuinguru orokorrak giro nahasia aurkezten digu, Kantauriko isurialdean eta Gaztela-Leongo erresumaren inguruan islatzen den bezala, besteak beste, Coyantzako Kontzilioa (1055) bezalako biziberritzeko ekimenekin. Garai horretan bertan baina beste testuinguru geografi ko batzuetan "Jainkoaren Bakea" bezalako fenomenoak edo Erromatik sustaturiko ekimen erreformistak, eskuarki "Erreforma Gregoriar" gisa ezagutuak, abiarazi zituzten. Baina gure inguru geografi koan ez dugu dextro hauen presentzia materiala egiaztatzen duen azterketarik. Aitzitik, badira Araban hautemandako egiturekin antz handia duten beste egitura batzuk; Katalunian "sagrera" gisa ezagutzen diren elizen inguruko bake zirkuluez ari gara, Languedoc eta Rosellónen ere azterketa sakonen xede izan direnak (Villages Ecclésiaux)72. Elkarrengandik hain urrutira zeuden eta gizarte testuinguru hain bestelakoak (hasiera batean bederen) bizi zituzten elementuak harremanetan jartzea arriskutsua dela aitortu eta gero, esan dezagun gure ustez baliozkoa izan daitekeela alderaketa hori egitea. Gure inguruan sagrera izaki eliza inguruko zirkuitu mota aztertuena, gure ustez aurrez aurre dugun errealitatea ulertzen laguntzeko moduko ezaugarri batzuk eskaini diezazkiguke haren ezagutzak. Sagreren fenomenoa zehazteko xedean, kontuan eduki behar dugu, A. Catafau adituak (1995: 166) gogorarazten digun bezala, bake mugimenduek elizaren inguruko espazio sakratuan gizakiak eta ondasunak babesteko interesean dutela jatorria; halatan, Toulougesko 1027. urteko lehenengo kontzilioak elizaren eta bere hilerriaren babesaren bortxa ezintasuna aipatzen du, eta eremu horretara biltzen ditu, halaber elizatik 30 urratsetara dauden etxeak. Beraz, agindu horrek zehaztuko du segrerak garatzeko esparrua, eta aldi berean fenomeno honen abiapuntua eskaintzen digu. Izan ere, geure kasuan segrerez eta "Jainkoaren Bakea" bezalako espazioez hitz egin ezin badugu ere, egiazki esanguratsuak dira haien eta geure 6. multzoan ageri diren elementu batzuen arteko antzekotasunak. Hasteko, elizaren inguruko zirkulua dugu, lehen adierazi bezala, ukitu ezinezko espazioa. Gure azterketarako aztarna materialez kanpoko beste argudio batzuek aukera ematen digute 6. multzoko elizak Armentiakoarekin harremanetan jartzeko, edo hobe esanda, Arabako elizbarrutiarekin. Izan ere, Kataluniako segrerak soilik elizbarrutiaren jurisdikziopean zeuden (Bonnassie 1988: 302-309), erabateko salbuespena zena apezpikuaren eta konderriko agintarien arteko elkarlanean, konderriko agintaritzarekin eskumen partekatuak baitzituen menien hausturak erreprimitzeko xedean; elizetako zirkuluak (elizak, hilerriak eta fi nkamenduak osatua) elizbarrutien benetako babes eremu zirela esan izan da (Farías 1993: 91). Kataluniako Bakeak eta Meniak sendotu egin zuten apezpikuen posizioa, eta gainera aukera berriak zabaldu zitzaizkien gizartean eragina izateko, landa izaerako habitat forma berrian garatuz (Ibidem.: 89). Ideiak horiek sagreren promotoreei ere aplikatu dakizkieke, eta hori lagungarri izan daiteke geure aztarna ulertzeko: "sagreraren promozioan batez ere apezpikuak eta beren kapituluak interesatu ziren" (Ibidem.: 119). Atal honetan, Goi Erdi Aroko eraikuntzetako materialen azterketatik lortutako datuetatik abiaturik, eraikinen eraikuntza lana zein baldintzatan garatzen zen defi nitzen saiatuko gara, eraikuntzan esku hartzen zuten ekoizpen indarrak zein ziren argitzen eta lehengaiak ezagutzen ditugun eliza bihurtzeko beharrezkoak diren jarduera kateen artikulazioa zein zen zehazten ahaleginduko gara. Obra batean parte hartzen duen langile motaren identi- fi kazioa, hura biltzen duen gizarte eta ekonomia antolamenduaren identifi kazioa bezala, bereziki zaila gertatzen da Goi Erdi Aroko eraikinetan, horiei buruz dugun informazioa urria baita. Horrexegatik behar-beharrezkoa da hobe ezagutzen diren beste testuinguruetan antzeko egoerak bizi izan dituztenekin alderatzea, planteatzen zaigun arazoari erantzun bat bilatuko badiogu. Zaila izan da "tokiko" eraikuntza tradizio batzuen ildoari jarraitzea, gure abiapuntua IX. mendean kokatzen delako eta ez data horren aurreko egiturarik, zutik dirauen egiturarik, bereizi ez dugulako. Geure azterketaren aurreko markoan kokatzeko, eraikitzeko eran aldaketak identifi katu ahal izan diren beste testuinguru arabarretako emaitzak kontuan hartu beharko ditugu, batez ere Gasteizko Santa Maria Katedralean bideratutako lanen emaitzak. Honenbestez, ekoizpen ziklo osoa ziklo partzial baten alderdi bakoitza eta ziklo guztien artekoa lotzen dituen sistema gisa ulerturik, eliza mota bat eraikitzeko beharrezkoak diren urratsak beren osotasunean ulertarazten saiatuko gara. Gure ustez, murriztailea da obra baten eraikuntzan parte hartzen duten zikloak berex aztertzea; azken xedea eraikin bat eraikitzea denez, azterketak kontuan hartu behar du, hasteko, eraiLOS CICLOS PRODUCTIVOS LOS CICLOS PRODUCTIVOS EKOIZPEN ZIKLOAK Por lo tanto el proceso de estudio que hemos de seguir es análogo al de una excavación, en el sentido que vamos rekina egitea nork agindu (eta ordaindu) duen; alderdi materialak hormetako osagai diren harriaren eta karearen ziklo deituetan parte hartzen dutenak biltzen ditu bere baitara, baina zurak ere esku hartzen du eraikuntzan, nola teilatuetan hala egitura izaerako elementuetan, azken hauetan ez beti baina. Horiexek dira, oro har, geure azterketaren xede diren elizetan esku hartzen duten zikloak, horiexek dira azaltzen saiatuko garen zikloak. Gisa honetan azaldu daiteke eraikin amaitu bat gauzatzeko ekintzen ordena: 1) Hasteko, gurtzarako zentro baten beharra sortzen da, edo edozein arrazoi tarteko eraikina sortzeko beharra, eta une horretan obra kontratugilea edo kontratugileak esku hartzen hasten dira. 2) Bigarren urrats batean obra eta eraikina gauzatuko duen artisaua edo artisauak kontratatzen dira. 3) Azken urratsean eraikinari eman beharreko erabilera erabakitzen da, eta une horretan berriro ere parte hartzen dute kontratugileak eta gainerako onuradunek. Eraikuntzari dagozkionak bigarren urratsean kokatzen dira, eta bertan gertatzen dira amaitutako obran ikuspegi material batetik identifi katu ahal izango ditugun prozesuak. Beraz, zentzuzkoa da galdetzea zergatik geure azterketan eraikin bat gauzatzeko gainerako uneak kontuan hartzen ditugun. Erantzuna G. Bianchiren ahotan ipini dezakegu, oso ondo laburbiltzen baititu gure helburuak: "lan hauen guztien abiapuntua hormak antropologoek eraikitzaileen "xede tekniko" gisa defi nitzen duten horixe bera kontsideratzea da. Termino horren bidez gizaki baten helburua zehaztu nahi da, jarduera sail bat koordinatuz azken emaitza egitura baten eraikuntza aurreikusten duen gizakiaren helburua. Ondorioz, aldi bakoitza zehazten zuten elementuak (...) ez ziren ausazko hautuaren emaitza. (...) Jarduera bakoitza zuzenean ekoizleen ezagutza teknikoaren, ekoizle horiei leku egiten zien kultura eta ekonomia izaerako egituraren isla zen, eta zeharka balizko agindu baten gustu, eskaera eta forma mentis delakoaren isla. Horrexegatik, jarraipena egin ahal izateko modurik erakargarriena (...) jarduera kate bakoitzaren oinarrian dagoen buru prozesua ulertzea bilatzen duen hura da, hormaren eta prozesu teknologiko-kognitiboen dinamikaren arteko harremana bilatzen duen hura eta, nola ez, ezagutza horiek transmititzeko mekanismoen eta garaiko kultura giroarekin eta politika-gizarte antolamenduarekin zituzten loturen arteko harremanak bilatzen duena" (1996: 53)75. Ikuspuntu horretatik ikusirik, obra baten kontratugilearen gizarte giroa ezagutzean datza gure lanaren helburuetako bat, ez baita gauza bera bere gurtzarako zentroaren eraikuntzaren inguruan antolatzen den landa eremuko komunitatearen eta bere eliza edo monasterio handia eraikitzen duen magnatearen kasua, edo bere mendeko barrutia handitu nahi duen monasterio handiaren kasua. Eta horren berri izateko modu bakarra (dokumentu idatzi urriek eskaintzen dizkigutenak salbuespenak baitira) gure garaira arte iraun duten eraikinetako materialen azterketa egitea da, gisa horretan eraikina bukatu arte hartan bideratutako urrats guztiak bereizi baitaitezke. Sekuentzia honetako tarteko prozesua aztertzeko, leinuen harrobiak Erdi Aroko gizarteak teknika, arte eta antolamenduan zuen gaitasunaren adierazgarri direlako baieztapenetik abiatzen gara (Baragli 1998: 125), jatorri askotako artisau mota asko biltzen dituzten tokiak dira, proiektua behar bezala gauzatzeko zuzendaritza komun baten pean artikulatuak daudenak; eta hau bereziki esanguratsua da eraikin handietan, esate baterako katedraletan eta gotorlekuetan. Gure aleetan, obren neurriak kontuan harturik, parte hartzaileen kopurua esanguratsua litzateke herri bakoitzeko demografi arekin alderatuta, baina ez dugu eraikuntza proiektu bakar baten inguruan jardungo zuten langile talde handietan pentsatu behar, ez bederen espezializatutako langile talde handi batean; baina Erdi Aroko obra handiak eta gure eliza txikiak bat etorriko ziren herrixketako biztanleen parte handi baten (herritar guztiak ez baziren) zuzeneko inplikazioari dagokionez; baina, termino absolututan neurtuz, horrek ez du zertan langile kopuru handi baten esku hartzea esan nahi. Has gaitezen, beraz, gure atzeranzko azterketarekin, eraikinok altxatu zituzten eraikitzaileen bila eta haiek eraikitzeko beharra (behar izpirituala eta materiala) izan zutenen bila. AZKEN FORMA. ELIZEN ERABILERA Atal honetan hiru eraikin mota bereizten ditugu: helburu bakarra gurtza zuten eraikinak, gurtzarako funtzioez gainera biltegiarenak ere egiten zituztenak eta gurtzarako funtzioez gainera babesteko funtzioak ere betetzen zituztenak. Sailkapen honetan soilik eraikitako elementuetatik etorritako datuak hartzen ditugu kontuan, eliza askok eta askok siloak baitzituzten nola barruan hala kanpo aldean induskaturik, esate baterako Tobillasko San Roman elizak. Baina gure azterketa ereduan arkitekturaren errealitatea ukitzen duten elementuak, kontserbatutako elementuei esker aztertu ditzakegunak, hartzen ditugu aintzakotzat. IX. mendean soilik lehenengo eraikin mota aurkitzen dugu: eliza hauek gurtzarako espazio izateko eraiki zituzten, ez da eraikitako biltegirik bereizten, ez eta babes funtzioa betetzeko erabili izan zirelako arrastorik ere. Eratxikitako egituren aztarna bakarrak Tobillasko gela monastikoekin lotuta egon daitezke, elizaren iparraldeko harrizko hormako horma-zuloek islatzen duten bezala, baina zaila da haren kronologia zehatza eskaintzea. X. mendean ez dirudi egoera aldatu zenik 3. multzora biltzen diren elizetan, gurtzarako funtzioa bakarra baita eraikin horietan. Baliteke 4. eta 5. multzoetara bildutako elizak X. mendean gauzatzea, baina zalantzarik gabe XI. mendean garatuko ziren; kasu bietan gurtzarako funtzioa biltegi izaerako funtzioekin osatzen da, iparraldean eratxikitako zurezko egiturek eskainitako funtzioekin; kasu honetan deigarria da oso 4. multzoko eliza bakar batek izatea elementu horiek, 3. multzoko eliza guztiek izan badituztelako. Beraz, hilobien berrerabileraren eta egitura mota hauen artean harreman motaren bat izan zitekeela pentsatzen dugu, agian hilobien presentziak elizari garrantzi sinbolikoa eskain ziezaiokeelako76. Biltegien agerpenak soberakinen presentzia edo emendatzea eta soberakin horiek herritarren espazio batean metatu izana egiaztatzera eramaten gaitu; jardunbide horretan herriko biztanleak izango ziren protagonista, elkarlanean jardunez, edo monasterioetako kideen ekimenaren emaitza izango zen, edo bereak zituzten elizen kasuan, jauntxo laikoen ekimenaren emaitza. Beraz, bistan da Erdi Aroko mendebaldearen parte handi batean nekazaritzak hazkunde handia bizi izan zuela, eta aipatutako hazkundearen ondorioz metaturiko soberakinak pilatzeko mekanismoak abiarazi behar izan zituztela. Biltegi handiagoen agerpena gizartearen atal batek soberakinak bereganatzeko zuen gaitasun handiagoaren isla gisa (eta beraz, feudalizazioaren arrasto gisa) interpretatu daitekeen arren, ugari dira jauntxoen kontrolpetik at zeuden biltegiak zituzten herrixkak zeudela adierazten duten aztarnak (Farías 1993: 107-112). XI. mendean jada, 6. multzora bildutako elizak azaltzen dira; hauetan gurtzarako funtzioez gainera babes izaerako funtzioak betetzen ziren, eta beraz, eraikin gotortuak dira. Eta horrek garbi adierazten digu elizaren babesa bera ere errespetatzen ez zuen krisialdi eta bortizkeria une batean eraiki zituztela, eta eliza errespetatzeko xedean beharreko neurriak hartu behar izan zituztela. Halatan, Europako beste testuinguru batzuetan oso ondo ezagutzen diren koordenatuetan kokatzen gara, non Jainkoaren Bakea jauntxoen oste armatuek eragindako egoera bortitzen isla den; izan ere, egoera bortitz horiei galgak ipini behar izan zizkieten xedapen zahar batzuk berretsirik, lehen adierazi bezala, 1027ko Toulougesko Kontzilioa baino lehen abiaraziak eta 1055eko Coyantzako Kontzilioan ere isla izan zutenak. Honenbestez hari eroale bat ikusten dugu, kasu honetan gurtzarako zentroren funtzioa, denbora tarte osoan zehar mantenuko dena; gure zikloaren erdialdera gutxi gora-behera biltegiaren funtzioa erantsiko zaio, gizarte eta ekonomia koordenatu berriaren isla gisa. Eta bukatzeko, elizen inguruan biltegiratutakoez jabetu nahi zutenengandik babesteko beharra sortu zen, eta gurtzarako zentroak gotorleku bihurtuko ziren. Ordutik aurrera, hiru funtzio horiek bat egingo zuten lurraldeko eliza askotan eta askotan, erromanikoa azkar garatu zen urteetan bederen. Horixe iradokitzen digute geure elizetako batzuen (Gopegi, Gazeta) erromanikoko handitzean zehar kontserbatutako eta emendatutako saieterek, baita 4. eta 5. multzoetako elizetan (lehen adierazi bezala, Arkaia eta Mendarozketako obra erromanikoetan) zurezko egituren lekuan eratxikitako harrizko eraikinen (batzuk kalitate eta sendotasun handikoak) agerpenak ere. Atzeranzko azterketa, beraz, eraikina altxatu zuten unera iristen da, eta haren eraikuntzak, aldi berean, elkarri eragiten dioten prozesu edo ziklo sail batzuk bizi ditu aurreko atalean ikusten genuen azken emaitzara iristeko xedean. Aztertutako elizetan hauteman ditzakegun hiru ziklo nagusiak harriarena, karearena eta zurarena da. Aurreneko biak modu aski zehatzean aztertu ahal izango dira jarduera kate horren arabera landutako elementuen parte garrantzitsu bat kontserbatu ahal izan delako. Zoritxarrez, ezin dugu beste horrenbeste esan zuraren zikloaren aurrean, ez baita zurez egindako egiturarik kontserbatu; kasu batzuetan zurezko teilatu baten presentzia proposatzera baizik ezin gara mugatu, eta lau elizatan (4. multzoko hiruetan gehi Otogoiengoan) iparraldean eratxikitako zurezko eraikin bana izan zutela badakigun arren, ez dakigu zer ezaugarri zituzten, ez dakigu materiala nola landu zuten. HARRIAREN ZIKLOA Gure eraikinen eraikuntza izaerako ezaugarriak ezin hobe zehazten dituen zikloa da, berau da aztertutako ale guztietan identifi katu daitekeen ziklo bakarra. Hortik besteen aurrean duen garrantzi erlatiboa, ez soilik geure azterketa lan honetan baizik eta eraikitzeko teknikei buruzko azterketa orotan. Ezaugarriak modu makroskopikoan identifi katzeko aukerak, analitiko garesti eta neketsuak egin behar izan gabe, izugarri errazten ditu lanak, batez ere material honekin. Beste edozein ziklotan bezala, harriaren langintzan bi aldi nagusi bereizi behar ditugu (Mannoni, Giannichedda 2003: 80): lehenengo aldi batean materiala lortu behar da, hura pilatu edo erauzi behar da; bigarren aldian eraldatu egin behar da aipatu materiala. Bestalde, ziklo jakin batzuetan aldi biek harreman puntuak dituzte, pieza jakin batzuen kasuan harria erauzten den unean berean lantzen baita, hau da, obran ipini bitartean ez dute bigarrenez ukitzen edo lantzen. Eta horrek agerian uzten digu jarduera kateek duten izaera sistematikoa, modu integral batean ulertzeko beharra. Ikuspuntu horretatik, eragozpen handiak jar dakizkioke harrizko eraikuntzaren azterketari kontuan hartzen ez bada –adibide soil bat ipintzearren– metalaren ekoizpen zikloa, harriak landuko zituzten burdinazko lanabesak ekoizteko ezinbestekoa den zikloa. Aitor dugu, beraz, bururatzen dugun azterketa motaren muga, baina gure ikerketaren egungo egoera kontuan baldin badugu, eta ikusirik azterketa honen helburuak zein diren, kate osoa modu orokorrean ulertzen saiatzeak gainditu egingo luke gure egitekoa. Horrexegatik, hain zuzen ere, gure obrako eragile nagusiak ezagutzen saiatuko gara datuetan oinarriturik, geure egindako metodologiari esker ikusteko moduko egin ditzakegun datuak aintzat harturik. Burura eraman dugun hormen sailkapen tipologikoak T. Mannonik (1997) eta bere laguntzaileek (Cagnana) egindako proposamenean du oinarri, sailkapen horixe bera erabili baitzuten Luccako hiriko Erdi Aroko eraikuntzak aztertzeko orduan (Quirós 2002b). Proposamen honen arabera, harrizko hormak nagusiki igeltseroek egindako hormetan eta harginek egindakoetan bereiz daitezke, betiere obraren zuzendaritza bere egiten duenaren maila teknikoaren arabera, lehenengo kasuan langile arruntak izan daitezkeela eta bigarrenean maisu espezializatuak. Obraren arduran datza igeltsero/hargin bereizketaren garrantzia: horma harginak prestaturiko harlandue- Harriaren zikloan lehenengo urratsa lehengaia lortzea da. Gure kasuan hiru modu bereizten ditugu: aldez aurreko eraikuntza materialaren berrerabilera, handik eta hemendik bildutako materiala eta harrobitik erauzitakoa. Geure elizen hormetan berriro ere erabilitako bi material mota ezberdin bereizten ditugu. Alde batetik harlanduak ditugu, seguru asko eraikin zaharragoak zirenetatik ekarriak (1. multzoa), eta bestetik berriro ere erabilitako hilobi monolitikoak dauzkagu (4. multzoa). Lehenengo kasuan piezak berriro ere zizelkatu zituzten kokaleku berrira egokitzeko, egitura erabat osatzeko. Bigarren kasuan eskantzu sendoak sortzeko aprobetxatu zituzten berriro ere piezak, hori bai, piezak bigarrenez bereiziki landu gabe; aitzitik, hilobietako estalkiak bigarrenez zizelkatu zituzten leihoak osatzeko. Material mota honen erabilera interpretatzeko orduan B. Ward-Perkinsek azaldutako aukera nagusiekin joka dezakegu (1999): alde batetik, funtzio sinboliko edo ideologiko bat babesten duen korrontea dago, eta bestetik alderdi praktikoak babesten dituena, esate baterako, harrobien gabezia. Egileak aurkeztutako ideien alderdi garrantzitsuenetako bat da argudio ideologikoek eta pragmatikoek ez dutela zertan kontrakarrean egon behar (Ibidem.: 232), eta gure interpretazioa egiteko orduan oso kontuan eduki beharreko alderdia da hori. Gure kasuan bi aukera dauzkagu: alde batetik 1. multzoko elizak daude, non harginen antzea eta hargintzan erabiltzen diren lanabesak ondo ezagutzen dituzten eraikitzaileek forma berria ematen dieten aldez aurreko obretan erabilitako harlanduei; erreferentzia hori baino ez bagenu, zaila litzateke aukera baten edo bestearen alde egitea, baina zorionez 2. multzoko elizak ditugu, eta hauetan erabilitako material mota bestelakoa izan arren, aldagai gehienak bat datoz 1. multzoko elizetakoekin; eta kasu honetan harriak harrobietatik erauzi eta handik eta hemendik bildu zituzten, lehengaia lortzeko orduan bitartekoen ekonomia bilatzen zutelako erakusgarri garbia, inguruan modurik errazenean lor zitzaketenak bildu baitzituzten. Kasu honetan zaila litzateke alderdi sinbolikoetan oinarritzea berriro ere erabilitzako pieza zaharren erabilera azaltzeko. 4. multzoko elizetan dugu berriro ere aprobetxaturiko materialen bigarren adibidea; horietan ez da hain agerikoa bitartekoen ekonomiaren irizpidearen aukera, hiru eraikinotan homogeneotasuna oso handia baita aldagaiei dagokienez, teknika eta forma arloko alderdi guztietan ia guztiz bat baitatoz. Otogoiengo elizarekin batera, iparraldean zurezko egitura eratxiki bana duten bakarrak dira, seguru asko biltegiarenak egingo zituztenak. Otogoiengo elizaren izkinak kontserbatu ez izanak (ondorengo handitze lanen ondorioz desagerraraziak) eta gainerako alderdietan 4. multzoko eraikinekin bat etortzeak, zalantzak eragiten dizkigute eliza honetan hilobien Ezaugarrien bat etortze ia guztiz matematiko horrek eta biltegiaren funtzioa ere betetzen zuten eliza horietan hurbileko hilerrietako (denboran ez hain urrunekoak bestalde) piezak berrerabili izanak aukera ematen digute eraikitzaileek eraikinei halako ukitu sinboliko bat emateko izan zezaketen balizko asmoa planteatzeko (aldi berean inguruetan eskuragarri zeuzkaten materialak erabiliko zituzten, eta azalpen hori ez da bitartekoen ekonomiaren irizpidearekin kontrakarrean ipintzen). Hipotesi gisa elementu hauek elizen jabeen eta iraganean espazio berean bizi ziren pertsonen arteko loturaren erakusgarri izan daitezke, hein batean pertsonaia jakin batzuen gailentasuna legitimatuko lukeen eta nekazaritza produktuen soberakinak nolabait ere eliza berriaren inguruan metatzea justifi katuko lukeen genealogia lotura antzeko baten erakusgarri. Bi eliza baizik ez ditugu non eraikuntzan erabiltzeko materiala gainazalean egindako biltze lanetatik etorria den. Samianoko elizaz (2. multzoa) eta Valluercakoaz (5. multzoa) ari gara, eskantzuak lantzeko eran baizik ez dira bereizten, Samianoko elizaren eskantzuetan agerikoa baita hargintzaren antzea eta lanabesak ezagutzen zituztenak jardun zutela, Valluercakoan agerikoa denean igeltseroen teknika baliatu zutela, harginen esku hartzerik gabe. Hala eta guztiz ere, bigarren eliza horretan harginaren lana hautematen da kontserbatu den bao bakarrean, eta horrek aukera ematen du aurrekoarekin baina baita bere multzokoekin ere halako harremana zehazteko; 5. multzoko elizetan zaharrena izan daiteke. Halatan, 1. eta 2. multzoko elizetan eredu bati jarraitzen zaiela ematen du, Valluercakoan bezala: izan ere, eliza hauek egiteko materiala biltzeko orduan berrerabilera edo bilketa lehenesten dira, material berria soilik Corroko elizaren kasuan hautematen baita; azken kasu honetan, baina, oso erraz erauzten den eta eskuairatzen den litologia da, elizaren inguru hurbiletik erdiesten dena (herri hizkeran tufo esaten zaio, baina kareharri dolomitikoak dira berez). Beraz, harrobien ez ustiatzea edo, aukerak izanez gero, geruzaren beraren aprobetxamendua litzateke ezaugarri komuna. Eskantzuetan eta baoetan urrunago dauden materialak erabil zitzaketen, Urbina Basabekoan gertatzen den bezala. Gure azterketaren xede diren eliza gehienen kasua da, betiere eraikinaren inguru hurbilean kokatutako harrobiak dira, eta eraikinek sekula ere ez dute harrobi bera baliatzen. Beraz, argi dago geure azterketaren denbora esparruan bederen, ez zegoela era jarraituan ustiaturiko harrobirik, erauzten errazak ziren gainazaleko zainak baliatu zituztela obra bakoitzean; oro har harrien azaleratze luzeak izango ziren, sakonera apaleko azaleratzeak, laster agortuko zirenak eta, beraz, ustiapenaren arrastoak hautematen zailak (irudia. 187. Martínez Torres 2004: 27, 84-86). Aistrako kasua bestelakoa da, hartan geruzan azaleratzen den litologiaren (hareharri albiarrak) ezaugarriak aprobetxatu baitzituzten, harri horien baitako xerratze trinkoak lauzen erauzketa errazten baitu; lauza horiek geroago eskuairatu eta kanpo aldetik harlanduak ematen dute, nahiz eta harri arruntez egindako hormaren gorputza ezkutatzeko estaldurarako erabiliak diren. Material honen gogorrak azaltzen du aho ahurreko zizelaren erabileraren gabezia, eta harri hauek aizkoraz eta hargin-aitzurrez landu behar izan zituzten. Datu hauek ikusirik, material baten edo bestearen erabilerak datu garrantzitsurik eskaintzen ez digula ondorioztatu dezakegu, harlanduak egiteko kasuetan edo gangak eraikitzeko orduan harri mota jakin batzuk bereizi zituztela baino ez. Materialaren hautuak harriaren hurbiltasun izaerako eta harriari emango zioten erabilera izaerako irizpideei erantzuten die, batzuetan lehenengo irizpideari emango zioten garrantzi handiagoa eta besteetan besteari. Materiala lortu ondoren behin betiko kokalekura garraiatu beharra zegoen; geure elizen kasuan lehengaia hurbileko lekuetan (zorupetik beretik erdiesten ez zutenean) lortzen zutenez, eta urrutixeagotik ekarritako materialen kasuan garraiatutako harrien bolumenak handiak ez zirenez, garraioaren alderdiak ez zuen zertan kontu-sail garrantzitsua hartu behar aurrekontuetan. Tratamendua eta obran ipintzea Piezak obran ipini baino lehen lau tratamendu mota daude: harri landu gabeak, piezak geruza naturaletan bereiziak, erdi landutako piezak eta harlanduak. Ikus ditzagun horien ezaugarriak eta gure elizetan nola artikulatuta dauden. Handik eta hemendik bildu zituzten materialekin egindako elizen kasuan, piezak ez zituzten landu obran ipini baino lehen. Kasu batzuetan ikus daiteke harriak kolpe batez eta estratifi ka- 296 zioaren norabideari jarraiki zatituak izan zirela, eta besteetan aipatutako norabidearen aurka emandako kolpe batez. Samianokoan ia ez dago ukitutako piezarik, harri gutxi batzuei soilik ertzak kendu zizkieten; Valluercakoan kontrakoa gertatzen da, eta harri arrunt gehienak nola estratifi kazioaren norabidean (aurpegi horizontalak lortzearren) hala aurkako norabidean (piezak kareztatzeko xedean) zatituak dira. Badira, halaber, landu gabeko harri arruntez egindako elizak, non material gehiena harrobitik erauzia den; Jugokoa da kasurik deigarriena, mendebaldeko itxituraren oinarria ia oso-osorik egina baitago landu gabeko harri arruntekin. Harria lantzeko era honek horma azaleko zarpiatu batez estaltzea eskatzen du, hiru elizetan egiaztatu dugun bezala. Gure eliza gehienen kasua da, eta piezen erauzketa eta aldez aurreko tratamendua urrats berean bururatzen dira, edo geroago aldaketa txiki batzuk eginez. Kasu honetan piezak eskuarki harrobitik erauzten dira diaklasaren edo estratifi kazioaren ildoei jarraiki; lortutako blokeak erraz garraiatzen dira eta zuzenean horman ipini daitezke helmugara iritsitakoan. Sarri askotan ageriko aurpegiak azaletik ahokatzen zituzten hormak itxura erregularragoa izan zezan. (Irudia 188). 4. eta 5. multzoetako elizetan ohiko tratamendu mota da hau (5. multzoko Valluercakoa da salbuespen). 6. multzoan sei elizetatik lautan bereizten da, eta tratamendu mota bakarra da Ondategi, Gazeta eta Zuhatzukoetan; Gopegin erdi landutako piezekin tartekatzen da. Harriaren tratamendu mota honen nagusitasun handia azaltzeko esan dezagun gisa honetan landutako harri arruntek egitura oso sendoak eskaintzen dituztela neke handiegirik hartu gabe, harri hobiak hurbil zeudelako eta harriak erauzten errazak zirelako. Kasu honetan bigarren mailakoa zen emaitza estetikoa, hormak zarpiatuta eta zurituta baitzeuden. Tratamendu mota honetan piezak azaletik eskuairatzen dira horman ipini baino lehen, eskuarki kareztatu gabe daude, eta errenkada aski erregularren osaera bilatzen da. Piezak lantzeko era honetan eskuarki gainazal lauak lortzea errazten duten materialak aprobetxatzen dira, euren estratifi kazio naturari esker gainazal lauak eskaintzen dituztenak, baina lantzen errazak diren harri bigunak ere erabiltzen dira. Piezak prestatzeko maila tekniko espezializatuena harlanduetan hautematen dugu; harlanduak prestatzeko garaian ezinbestekoa da arau batzuk ezagutzea, T. Mannonik ondo deskribatzen dituen arauak (1997: 15-17)(189. irudia): Arau horietatik bi funtsezkoak dira, eta piezak nola prestatu behar diren azaltzen digute: 1) Aurpegi bakoitzak plano angeluzuzen bat osatu behar du, baita harriaren plano horren erdialdea lakar mantentzen denean ere. 2) Ukitzen dituen beste lau aurpegiekiko perpendikularrean egon behar du aurpegi bakoitzak. Eskuairatutako harriaren bolumena berdina izatera, piezen neurria zenbat eta txikiagoa izan orduan eta handiagoa izango da harginaren lana. Horma bere lodiera osoan eskuairatutako harlanduekin eginda baldin badago edo horma beraren aurpegi biak harlanduekin eginda baldin badaude, harginaren ardurapekoa da obra osoa. Aldi jakin batzuetan paramentuak berex egiten zituzten, aurpegi landuena betiere kanpoko aldeari begira. Kasu horietan igeltseroen ardura zen paramentuen arteko hutsunea betetzeko lana, eta betegarri hori hormigoiz, zizelkatze lanetatik etorritako hondakinez eta harkoskoez osatzen zuten, kareorezko geruzekin edo elkarri ondo batutako eta eskuairatu gabeko harrizko errenkadekin tartekatuz. Gure azterketan tratamendu mota hori izan duten elizak 3. multzokoak dira; hala eta guztiz ere, alde garrantzitsuak daude euren artean, hein batean obran erabilitako harri motak berak eraginda. Uribarri-Haranakoak eta Tobillasko 2. aldikoak antzeko ezaugarriak dituzte harlanduen neurria albo batera uzten badugu, bigarrenean askoz ere txikiagoak baitira. Harri mota bera erabili zuten bietan (kareharriak eta paleozenoko harri dolomitikoak), lanabes mota bera (aho ahurreko zizela) eta harlanduak prestatzeko orduan arau berak baliatu zituzten, Mannonik deskribatutakoak erabat errespetatzen ez zituztenak, bestalde. Ikus ditzagun aldeak. Estekadura hauek biek egokiro betetzen dituzte arau guztiak, 2. araua izan ezik; hain zuzen ere Mannonik funtsezkotzat dituen 2 arauetatik bat. Gure elizetan arau hori ez da betetzen piezen artean elkartzeko aurpegi bertikalak askotan eta askotan bertikalak ez baizik eta oblikuoak direlako. Zer dela eta "huts" hori harlanduak diseinatzeko orduan? Eliza hauetan hargina obrako zuzendaria izateaz gainera seguru asko obra bera ere barak bururatuko zuen, horratx erantzuna. Piezak ez dira gutxi gora-behera seriean prestatuko kontuan eduki gabe nola ipiniko ziren, eta beraz, aurpegi bertikal zuzenak izango zituzten, Mannonik egokiro azaltzen duen moduan; aitzitik, harlandu bakoitza horman ipintzeko une berean amaitu zuten prestatzen, hargina obran ari zela alboko piezaren aurpegi bertikalaren inklinazioa neurtzen pieza biak egokiro doitzeko. Eliza bietako junturen meharrak doitasun handiko lana erakusten digu, trebetasun tekniko handia eskatzen duen lana. Ezaugarri hauek kontuan harturik, esan dezagun obra bakoitzean zuzenean esku hartuko zuten harginen kopuruak eskasa behar zuela nahitaez; eta horixe bera adierazten digu zizelkatze lanen arrastoen erregulartasunak, prozesu osoan esku gutxik (edo soilik pare batek) lan egin zutelako erakusgarri77. Bestalde, horman pieza bakoitza ipini baino lehen aurreko piezak ipinita egon behar duela kontuan badugu, aldi Multzo honetako beste elizak, Aistrako ermitak, aurrekoek ez bezalako ezaugarri batzuk ditu. Ermita honetan lauzak meheagoak dira (oinarrikoak izan ezik, hauek lodiagoak baitira), hormaren aurpegiak osatzen dituzte, eta betegarria harri arrunt txiki eta irregularrez osatuta dago. Kasu honetan bete egiten dira Mannonik zehaztutako sei arauak. Kanpora begira dauden piezak barrura begira daudenak baino hobe landuta daude, eta Mannoniren defi nizioari jarraiki (Ibidem.: 16), harginaren lana (landutako aurpegien arduraduna) eta igeltseroarena (betegarriaren arduraduna eta, zenbaitetan, eraikinaren barruko aurpegiena) biltzen dituen obra baten aurrean gaude. Harriaren gogortasunak hartaraturik, baliatutako lanabesak (hargin-aitzurra eta aizkora) multzo honetako beste elizetan erabilitakoak ez bezalakoak dira. Bukatzeko, igeltseroen lanen artean bereizten diren arren, harginen teknikarekin landutako bigarren mailako beste elementu batzuk aipatu behar ditugu harlanduen atal honetan. Baoen sail batzuez ari gara (leihoak eta ateak), batzuk harlanduxkekin eginak eta beste batzuk harlanduekin, eta guztietan hautematen eta islatzen da irudi profesionalaren eta harginen lanabesen presentzia. Kasu batzuetan berdina da baoetan eta eskantzuetan egindako lana, eta beraz batera aztertuak izanen dira. Urbina Basabe eta Samianoko (2. multzoa) elizetan daude gisa horretako leihoak, eskantzuetan bururatutako lanarekin bat datozenak. Leihoetan harginek jardun zutela hautematen den gainerako elizak 6. multzoan daude, baina hauetan ez datoz bat eskantzuetan bururatutako lanekin: Otazu, Gazeta eta Zuhatzuko aleez ari gara. Lukuko elizan (5. multzoa) harlanduz egindako portale baten ate-zangoetako bat dago. Lehenengo bi kasuetan harlanduxkak dira, erdi eskuairatutako piezak, kanpoko aurpegia kareztatuak dauzkatenak; kasu bietan aho ahurreko zizela izan zuten lanabes, 1. multzoko elizetan eta 3. multzoko bi elizetan (Tobillaskoan eta Uribarri-Haranakoan) bezala. Kasu hauetan agerikoa da piezak prestatzeko harginaren lana, nahiz eta hormaren gainerakoa igeltseroaren ardura den. Aztergai izango ditugun gainerako baoek (6. multzoko hiru elizetako leihoak eta Lukuko ate-zangoa) ezaugarri komun batzuk dituzte. Guztiak daude pieza eskuairatuekin, gainazal kareztatuekin, eginak, eta haiek prestatzeko lanabesa aizkora edo 45º-tan ipinitako aizkora izan zuten. Datu hori bereziki garrantzitsua da, harria lantzeko era hori betiere identifi katu baita gure lurraldean obra erromanikoekin (landa lanetan egiaztatu ahal izan dugun bezala), erromaniko berantiarrekoak kanpo utzita (une honetan gradina edo hargin-aitzurra erabiltzen hasi ziren). Eta horrek guztiak eramaten gaitu pentsatzera erromanikoak Araban izandako hedaduraren lehen kate-maila antzeko bat osatu zezaketela eliza hauek; aurrerago garatuko dugu argudio hori. KAREAREN ZIKLOA. MORTEROAK Darizkion ezaugarriek hartaraturik, eraikitzeko teknikak baino azterketa xeheagoak eskatzen ditu morteroak; kasu honetan ez da nahikoa azterketa makroskopikoa, azterketa mota horrekin xehetasun ugari galduko bailirateke. Honenbestez, hormatik erauzi ahal izan ziren morteroen azterketa petrologikoa bururatu genuen, kasu bakoitzean interesatzen zitzaigun aldikoak zirelako susmo sendoak geneuzkan morteroen azterketa petrologikoa. 14 morteroren laginak jaso genituen, Blanca Guarás geologoak aztertu zituen78, eta haren txostena IV. eranskinean irakur daiteke. Azterketa petrografi ko honetan morteroaren sekzio mehe bat aztertu zuen argi polarizatuko mikroskopio batekin morteroa nola prestatu zuten jakiteko, materialen jatorria zein zen jakiteko eta laginen artean ezaugarri komunak ba ote zeuden ikusteko. Emaitzak ikusi baino lehen ikus dezagun, labur-labur bada ere, morteroa nola prestatzen den, eta horrela errazago ulertu ahal izango dugu azterketa berezi honetan lortutako datuen esanahia. Morteroen ekoizpena Morteroek osagai nagusi bi dituzte: aglomeratzaileak eta aridoak. Lehenengoak, funtsean, lau motatakoak izan daitezke: kareak, igeltsuak, buztinak eta alde batzuetan galipotak (Parenti 1996: 78). Kasu hauetan aldea errekuntza motan eta lehengaia moteltzeko kalitatean egon ohi da, horien arabera ezaugarri batzuk edo bestelakoak izango baitituzte. Aridoak eskuarki ibaiko edo hondartzako harea naturalez osatuta egon ohi dira, baina beste produktu artifi zial batzuk eduki ditzakete, esate baterako, harri eta zeramika txikituak. Kasu hauetan harearen jatorrian dago aldea, baina azterketa petrografi koari esker halako zehaztasunez jakin daiteke nondik ekarria den. Gure kasuan karez eta hareaz egindako morteroak baizik ez ditugunez, material horien azterketara mugatuko gara. Karearen ekoizpena suarekin lotutako ekoizpen errazenetakoa da, beharrezkoak diren azpiegituren ezaugarriek ez Edozein karekizko harri mota da (kareharria, trabertinoa eta baita marmola ere) karea lortzeko lehengaia; ezaugarri jakin batzuk dituzten blokeekin lan egin behar ez denez, gainazaleko materialak edo erauzten errazak direnak aprobetxatu daitezke kareharriak lortzeko, baita lur jotako eraikinetako erakuntzarako materialak ere. Karea prestatzeko behar-beharrezkoa da karekizko harria 900º C-tan dagoen labean erretzea, kaltzio karbonatoa kaltzio oxidoa (CaO), kare bizia izenaz ezaguna, bihurtuko bada (Cagnana 2000: 126). Karobiek (191. irudia; 192. irudia) tiro egokia behar dute mearen oxidazioa bururatzeko; karobiak zulo batean edo haize zabalean egin daitezke, edo eraiki egin daitezke, eta horren arabera eraginkorragoak izango dira, gehiago ekoitzi ahal izango da eta produktuaren azken kalitatea hobea izango da, ala ez (Mannoni, Giannicheda 2004: 330). Kare bizia oso produktu erregarria da (horrexegatik hain zuzen ere, desinfektatzaile gisa erabili ohi zuten iraganean), eta hormetan erabili baino lehen "moteldu" egin behar zen urarekin nahasirik; nahasketa horretan hidratazio kimikoa bururatzeko beharrezkoa den ura baino ur gehixeago nahasten da. Bero handia igortzen duen prozesu honetan "kare moteldua" izenaz ezagutzen dena lortzen da, hau da, kaltzio hidroxidoa (Ca (OH)2). Obran bertan produktu hori harearekin eta urarekin oraturik lortzen zuten piezak batzeko morteroa (Cagnana 2000: 127). Kare gorri, marroi eta itxuraz zikinen presentzia haize zabaleko oinarrizko labeen erabileraren ondorioa izan daiteke, edo lehengaiaren edo inguruaren garbiketa eskasak eragindako poluzioaren ondorioa. Ekoizpenak familia mailakoak edo aldi baterakoak zirelako erakusgarri da hori, ez zeuden obra handietara edo merkatura bideratuak (Mannoni, Giannicheda 2004: 330). Morteroa horman ipintzen den unetik hasten da karearen fraguatze eta gogortze prozesua (bolumen pixka bat ere gal dezake ondorioz), atmosferako anhidrido karbonikoarekin erreakzionatuta kaltzita bihurtzen baita. Horixe da aridoen presentzia behar-beharrezkoa izateko arrazoia, aridoek ez baitute erreakzionatzen, bolumenari eusten baitiote eta karearen plastikotasun handia murrizten baitute; konbinaziorik onena, kare parte bakoitzeko 3-4 parte aridok eskainitako nahasketa da79, nahiz eta proportzio horiek junturen lodieraren arabera aldatzen diren; junturak zenbat eta zabalagoak izan orduan eta arido gehiago behar dira, bolumenean gehiago galdu baitaiteke. Arido mota batzuek erreakzio kimikoa izan dezakete karearekin, eta mortero gogorragoa sortzen da ondorioz. Harearen ezaugarrien artean kontuan eduki beharrekoak granulometria (aridoak zenbat eta ugariago orduan eta handiagoa) eta berau osatzen duten mineralen erresistentzia dira. Gure kasuan ibaiko hareak baino ez ditugu; harea mota hauen artean ur bizietako ibaietatik etortzen ez zirenak nahiago zituzten, buztina sedimentazioaren bidez dekantatzen baitzen (Cagnana 2000: 129-130). Historiaren ikuspuntutik erromatarren garaian (Adam 1996: 69) hartu zuen kareak beste aglomeratzaileen (batez ere buztina) lekua; Italian Goi Erdi Aroan ekoizten jarraitu zuten eraikin garrantzitsuen eraikuntza lanetan erabiltzeko, baina eraikin apalagoetan bazterrera utzi zuten buztinaren alde egiteko. XI. mendetik aurrera hazkunde handia izan zen karearen ekoizpenean, oro har eraikuntza erromaniko gisa ezagutzen dugunaren hedadurarekin batera, eta hori estu lotuta dago incastellamento delakoarekin eta herrien berrantolaketa berriarekin; Hazkunde horrek bat egiten du, besteak beste, zurezko egituren eraikuntza bazterrera utzi eta harrizko eraikinen eraikuntzak egiteari ekin zioten aldiarekin (Francovich, Cucini, Parenti 1989). Esparru horretan dokumentatzen diren aldaketa prozesuek antz handia dute Gasteizko Santa Maria katedralean bururatutako lanek eskainitako datuekin (Azkarate, Solaun 2003), izan ere, zurezko eraikuntzatik harrizko zokaloen gaineko eraikinetarako urratsa hautematen da, eta azken eredu horretatik oso-osorik harrizko eraikinetarako urratsa bereizten da XI.-XII. mendeetatik aurrera, hiriko espazioaren antolamendu garrantzitsua barne. Bat etortzen diren elementu horiek, eta ez dira bakarrak, aukera ematen digute espazio bietako karearen erabilerari buruzko datuak alderatzeko (betiere zuhurtasun handi batez alderatzeko), geure datuak ulergarriago egiteko xedean. Italiako kasuari buruzko informazioak adierazten digu obra baten hasieran (neurri handiko obretan bederen) egin Eraikuntza lanetatik at moteldu zitekeen karea, eta azken emaitza biltegiratu egin zitekeen, haren dohainak hobetzen dituen heltzeko prozesu batean. Horretarako lurrean induskatutako hobiak erabiltzen zituzten, zanpatutako lurrezko hondoarekin (baziren, halaber, harrizko, adreiluzko eta zurezko pareta txikiak zeuzkatenak), batzuk ura sarrarazteko kanalizazio sistemekin hornituak (Ibidem.; 130). Molde honetako hobiak induskatu zituzten Santa María de Melque-n (Toledo); kasu honetan bi dira, handia bata eta txikia bestea, elkarren ondoan egokituak; kristautasuna ezarri zen unekoak dira, Alfontso VI.aren eta Alfontso VII.aren arteko garaikoak80. Aitzitik, betiere obran bertan nahasten zituzten karea eta harea, eta lan hori langile espezializatuen ardura izan zitekeen prozesuak garrantzi handia zuelako (Baragli 1998: 130); hala eta guztiz ere langile horien maila teknikoa igeltseroena eta harginena baino apalagoa zen, Erdi Aroko iturri ikonografikoetan agerian geratzen den bezala (Ibidem.: 131). Karea moteltzeko erabiltzen ziren antzeko hobietan garatzen zuten nahasketa prozesua. Karearen azterketan topatzen dugu lehenengo ezaugarri garrantzitsua, kasu guztietan kalitate oneko kare zuria erabili baitzuten, kare ondo moteldua eta homogeneoa. Ez genuen etxe izaerako edo aldian behingo ekoizpenekin lotu litekeen aglomeratzailerik bereizi, bai ordea egiteko horretan zailduak ziren langileek prestaturikoa. Bigarren alderdiak aridoekin du zerikusia, betiere ibai ibilguetatik etorritako harea kuaternarioak erabili baitzituzten orea prestatzeko orduan. Zazpi dira harea lortzeko guneak, eta bi multzo handitan bana ditzakegu: multzo batean harea eraikinetik hurbilen dagoen ibai ibilgutik ateratzen dutenak biltzen dira, eta bestean hobi komuneko leku batetik (Baia ibaiaren ibilgutik, Murgiako diapiroaren hegoaldean). Bigarren multzo honek banaketa espazial aski homogeneoa du harea hobiaren inguruan (193. irudia). Aridoak lortzeko gune honen eraginpeko eremuan eraikin bakarra da beste jatorri bateko hareak erabili zituena; Jugoko elizaz ari gara, Baia ibaiko hareak bai baina Murgiako diapiroaren iparraldekoak erabili baitzituzten hartan. Esparru geografi ko aski zabal honetan harea lortzeko gune bakar bat egotea morteroaren ekoizpena antolatuta zegoelako erakusgarria da, morteroaren prestakuntza eraikuntza partikular bakoitzeko arduradunaren zeregina ez zelako erakusgarria. Ildo honetatik, esan dezagun lantegi horretako "bezeroek" era askotako eraikinak eraiki zituztela: gure azterketaren araberako hiru multzotan bereizten ditugu (4., 5. eta 6. multzoetan), eta eraikuntzaren ikuspuntutik ondo asko bereizten dira haien ezaugarriak. Berez garrantzitsua den bat etortze hori are garrantzitsuagoa da Goiuri eta Eribeko elizen kasuan, morteroen azterketek agerian uzten dutenez berdinberdinak baitira bietan; horrek esan nahi du kare eta harea mota berdinarekin, antzeko proportzioetan, prestatuak izan zirela eliza bi horietan egindako morteroak. Eta hori nekez lortzen da esku berek eta une berean prestatuak ez badira. Zertan da aztarna horien garrantzia? Bat etortze hauek azaltzeko orduan hainbat aukera daude; morteroen ekoizleekin lanean jardungo zuten eraikitzaile bat edo batzuen presentzia aintzakotzat hartu beharrekoa da, baina eskura dauzkagun datuak kontuan baditugu, gure ustez zentzuzkoagoa da hurrengo hipotesia. Itxura batean ez dago zalantzarik morteroak prestatzeko gune bat izan zela, harea lortzeko lekuak eta karearen berdintasunak horixe iradokitzen baitigute; zailagoa da aipatutako lantegia noiz sortu zen eta noiz arte iraun zuen zehaztea, baina bertan prestaturiko kareorea erabili zuten eraikinak kontuan baldin baditugu, lantegiak bere une gorena XI. mendean bizi izan zuela esan beharrean gaude. Eraikitzaileekiko harremanaren kontua da beste argudio garrantzitsuetako bat; antza karearen ekoizpenak hartzen zuen artisau hauen jardun osoa, ez zuten zuzenean eraikuntzan lan egiten; guztiz bestelakoak diren Eribe eta Goiuriko eraikinetan produktu bera erabili izanak mortero hornitzaile bera izango zuten eraikitzaile biren aukerari indar handiagoa ematen dio. Ondategiko kasua ere esanguratsua da oso: 6. multzoa aztergai izan dugunean ikusi dugun bezala, multzo honetako elizak hain dira homogeneoak ia "sailean" egindako produktua direla ematen duela, gutxienez zuzendaritza baten eta beraren emaitza. Multzo honetako hiru eraikinetako morteroetako harea leku ezberdinetatik etorri izana ez litzateke oso esanguratsua izango Ondategiko kasuan Baia ibaiaren hegoaldeko ibilguko hareak erabili izan ez balituzte, hau da, kareorea Zigoitia aldean kokatzen dugun tokiko ekoizleari erosi izan ez balitzaio. Zuhatzuko kasuan bertako hareak erabili zituzten eta Gazetakoan artean zehaztu gabe dagoen harea hobi batekoak. Geroago ikusiko dugun datu bat aurreratuz, esan dezagun oso litekeena dela alde horietan artean morteroen ekoizle gune egonkorra ez egotea, Murgia inguruan ez bezala. Alde hori ez da harritzekoa kontuan baldin badugu azken espazio honetan, lurraldearen gainerako espazioaren aldean, elizen kopuruan hautemandako aldea, elizen kontzentrazio handiena bertara biltzen baita; jarduera horrek justifi katu egiten zuen eta errentagarri bihurtzen morteroak prestatzeko kare eta harea ekoizleen presentzia gutxi gora-behera egonkorra, eta bururatutako azterketek ez dute aukera hori baztertzen. Datuen arabera morteroek eta harriek seguru asko bide ezberdinak egiten zituztela kontuan harturik, ikus dezagun nolakoa zen ziklo bien arteko harremana. Lausotutako beira baten bidez ikusten saiatzea bezala den arren, gure ustez merezi du; itzalak oso adierazgarriak izan daitezke ondo interpretatzen jakinez gero. Ziklo bien arteko harremana nolakoa zen jakiteko, ukitze puntua bilatu beharra dago; puntu hori une bitan eman daiteke: obran bertan edo "salmenta puntu" batean. Bigarren kasuan gertatuz gero, eraikitzailea litzateke nahasketa egiteko arduraduna, eta ez karearen ekoizlea; zailagoa da materiala behar den lekura nork eramaten zuen bereiztea. Harremana obran bertan gertatuz gero, zentzuzkoa da garraioa kare eta harearen ekoizlearen kontura izango zela pentsatzea. Aitzitik, bietatik edozeinek egin zezakeen nahasketa. Eskura dauzkagun aztarnak kontuan izanik, gure ustez nahasketa eraikitzaileak egingo zuen, eta kare eta harearen ekoizleak produktua hornitzeaz arduratuko ziren. Harreman hau baloratzeko dugun bide bakarra karearen eta harearen proportzioen azterketa da, eta lehen ikusi dugun bezala, proportzio horrek junturen neurriekin eta harearen ezaugarri mineralogikoekin estu lotuta behar zuen. Jarraian aurkezten dugun koadroak aztertutako elementuen arteko harremana zehazteko modua eskaintzen digu. Hori bai, itxura guztien arabera harreman jakin bat dago junturen neurriaren eta aridoen proportzioaren artean, geure eraikitzaileek lehen aipatu ditugun arau orokorretako bat betetzen zutelako erakusgarri. Harreman hau neurtzeko modua arau komun batzuei jarraiki eraikitako eraikinen artean alderaketak egitea da, proportzioak aldatu egin baitaitezke eraikitzeko tradizio batean edo bestean. Horretarako bi kasu oso garbi ditugu, duten homogeneotasunagatik erraz alderatu daitezkeenak: 4. eta 6. multzoez ari gara. Kontuan hartuko dugun hirugarren kasu bat osatzen dute Goiuri eta Eribeko elizek, kareore bera erabili baita bietan eta, beraz, garai berekoak baitira. Ikus dezagun zer gertatzen den. Kasu guztietan junturen lodiera gorena, gutxienekoa eta nagusi dena neurtu dira; azken datu hori erabiliko dugu konparaziozko grafi koak itxuratzeko orduan. Hasteko, ikus dezagun aztertutako eliza horietan aridoek duten proportzioa (195. irudia). 6. multzoan Ondategi, Gazeta eta Zuhatzuko elizetako morteroen azterketa dugu. Ondategikoak, mortero koipetsua erabili zuenez (lehenago esan dugun bezala, datu hori erlatibizatu egin beharra dago), aldatu egiten du joera; baina beste bi kasuetan, juntura zenbat eta handiagoa izan orduan eta aridoen proportzio handiagoa erakusten du morteroak (196. irudia). Morteroa aztertu ahal izan genuen 4. multzoko bi elizek joera bera erakusten dute, hau da, junturen neurria zenbat eta handiagoa izan orduan eta handiagoa aridoen proportzioa (197. irudia). Bukatzeko Eribe eta Goiuriko elizen kasua aipatuko dugu. Multzo berekoak ez diren arren, kareorea berdin-berdina da bietan, lehengai bera erabilita prestatu zuten. Multzo berekoak diren elizetako joera bera hautematen da hauetan (198. irudia). Datu hauek clusterretan bildutako eraikinak eraikitzeko tradizio berekoak direlako eta seguru asko garai berekoak direlako (azken kasuan guztiz agerikoa dena) ideia sendotu baizik ez dute egiten. Ikusten dugunez, gutxi gora-behera goranzko joera hauteman daitekeen arren, harremana ez da aurreko hiru adibideetan bezain nabarmena, irregulartasun handiak daude (baita Ondategikoa bazterrera utziko bagenu ere, zalantzak sortzen baitzaizkigu horren inguruan). Junturen neurrien aldaketa ez da hain handia (10 eta 20 mm bitartean), baina aridoen proportzioan nabaria da aldaketa. Karearen ekoizleek proportzio estandar batzuen arabera prestatu izan balute orea, aldaketak ez luke zertan hain nabaria behar. Aitzitik, aldaketa hori nahasketa beharren arabera aldatzen duten eraikitzaileen emaitza dela ematen du, azken batean, gure garaian egin ohi duten bezala. Kontuan eduki dezakegun beste alderdi bat da aldaketa horiek jatorri kronologiko bat izatea, eta horrek aridoak ateratzeko gune batek eta kare ekoizle batzuek denboran iraun zutela adierazten digute. Eta orain, gure elizak eraikitzeko erabilitako zuraren produkzioan inplikatutako prozesuak ezagutzeko adina daturik ez dugunez, eraikuntza horien atzean nork edo nortzuk jarduten zuten ikusten saiatuko gara. KONTRATUGILEAK Horretarako behar-beharrezkoa da aldez aurretik elizen eraikitzaile potentzialak zein ziren jakitea, burura eramandako obra haren gizarte, ekonomia eta politika mailaren isla izango baita. Gure kasuan oro har bi ekimen mota bereiziko dugu: jauntxoen ekimena eta nekazarien ekimena82. Lehenengoen artean aldeak bereiz daitezke, laikoen ekimena bezala elizgizonena ere izan baitzitekeen, eta horien artean ere garrantzitsuak izan daitezke aldeak, ez baita gauza bera izango erregeren babesean eraikiriko eliza eta tokian tokiko jauntxo batek eraikiarazitakoa; eta elizgizonen ekimenen ondorioz sortutako elizen artean, monasterioek fundatutakoen eta apezpikuek bultzaturikoen artean bereizten ditugu. Lehen azterketa batean bazter utzi dugu jauntxoen ekimenen identifi kazioa, horien eta jatorria nekazarien komunitateetan duten ekimenen arteko bereizketa erraztearren. Bereizketa hori egiteko elementu nagusiak materialak direnez gero, ekimen mota bakoitzaren aurrean zer eraikuntza molde espero behar dugun bereizteko moduko azterketa mota baliatu behar dugu. Eta hori benetan zaila da tokian tokiko errealitate anitza gogoan badugu, aniztasun hori eragozpen baita beste espazioetako egoerak geure inguru partikularrera ekartzeko; azterturiko ale gehienen aurreko dokumentazioaren eskasiak larritu baizik ez du egiten egoera. Baina teknikak transmititzeko prozesu orokorrak ezaguturik, tokiko errealitatearen barne azterketa bat egin dezakegu, eta eraikinen arteko aldeak eta antzekotasunak kontuan harturik komunitate jakin horretakoak ez diren eraikitzaileen presentzia bereizi ahal izango dugu, ia beti miala goragoko ekimen baten isla dena83. Prozesu horien nondik norakoak ulertzen saiatzeko G. Bianchiren bideari jarraituko gatzaizkio (1996: 53-56); Bianchi, aldi berean eta tekniken transmisioari dagokionez, A. LeroiGourhan (1989 –italierazko bertsioa 1994–) adituaren lanaren funtsezko ideia batzuetatik abiatzen da. Lan hauen funtsezko ideiak, gure azterketaren helburuarekin harreman estua dutenak, geure azterketara mugatutako elizak biltzen dituzten neurri txiki edo ertaineko herriek beren baitan elementu batzuk (objektuak, lanabesak, eraikinak) lantzen zituztelakoan dautza; horiek gauzatzeko behar-beharrezkoak ziren gertaeren sekuentzia ondoz ondo eraldatzen zen taldearen baitan jarduera teknikoak bideratzeko beharrezkoa den jakintzan. Ezagutzen multzo horrek osatzen zuen giro tekniko hitzez ezagutzen dena; giro horretakoak dira komunitate bateko ia kide gehienak, eta haiek baliatzen dituzte euren beharrak asetzeko. Langile bakoitzak baliabide horiek praktikara eramateko zuen espezializazio eta trebetasun maila taldeak aldez aurretik bere egindako ezagutzen eta kanpo estimuluen aurreko langintza prozesuaren araberakoa izango zen. Prozesu horretatik etorririko kanpo-barne elkarrekintza ido mostrando en las páginas precedentes. Combinando estos datos con la información documental intentaremos defi nir la pertenencia social de las personas o grupo de personas que encargaban esas iglesias, cerrando el círculo abierto al comienzo del capítulo. Langileak berex harturik, normala da joera lege biologiko eta fi siko orokorretara (esate baterako, geologiaren eta klimaren egoeretara) eta norbanakoen beharrek eragindako aldaketa teknikoetara egokitzea. Nolanahi ere den, norbanakoen joeren batasuna da taldearen bilakaera teknikoaren erakusgarri. Haren gauzatzeak erraztu egiten du talde teknikoen osaera, eta horiek isla garbia dute nola objektu multzo jakin batean hala operazio jakin batzuk burura eraman ahal izateko beharrezkoak diren keinuetan. Talde tekniko bakoitzak berezko dituen keinuak jarduera kate bateko osagaiak dira, non jarduera guztiak espazioan eta denboran kateatzen diren eta urrats horietako bakoitza taldearen memoria historikoan fi nkatuta geratzen den. Memoria honen eta, zeharka bada ere, giro teknikoaren ezaugarrietako bat bere jarraipena da. Jarraipen horren indarrak, transmisio bakoitzari esker langintza berriekin aberasten baita, teknologiaren bilakaerarako oinarria eskaintzen du, eta aldi berean eragotzi egiten du joeraren gauzatzeak barne giroarekiko objektu neurriz kanpokoak sorraraztea; halatan, kanpo giroaren aurreko iragazkortasuna errazten eta batez ere beste komunitateen ekarpenari ateak irekitzen zaizkio. Hormei dagokien talde teknikoan, joera funtsean hiru aldik osatutako prozedura baten bidez gauzatzen da: materialaren erauzketa, material hori erdi landutako material bihurtzea eta manufaktura bururatzea (harrobiak hautatu eta materiala erauzi; garraioa; lana eta azken ukituak obran bertan; hormak egitea). Giro batean eta kanpotik etorritako eraginaren pean biltzen diren ezagutza subjektiboak berriro ere lantzean bereizten da joera. Giro bietako elementuen artean halako oreka egiaztatzen den unean bihurtzen da, gizarte mailan, ekoizpen prozesua prozesu kodifi katu. Testuinguru honetan, mailakatze eta gizarte maila alde apaleko testuinguru honetan, norbanako bakoitzak bazekien gutxi gora-behera bere etxea nola eraiki edo berritu. Prozesua eraldatzeko arrazoiak, beraz, taldearen beraren eskaera praktikoetan bilatu behar dira. 312 hurrengoari helarazten dizkiolako bere ezagutzak, eta beste langileen lehiari aurre egiteko berritu eta espezializatu behar duelako. Tradizio bietan, beraz, bestelakoak ziren joera teknikoak, eta joera horiek maisuak edo herri bateko eraikitzaileen belaunaldi oso batek berea zuen eraikuntza eredu batean gauzatzen ziren. Joera ezberdinek oinarri tekniko komuna zuten eta antzeko teknika baten bidez gauzatzen ziren, baina bigarren mailako ezaugarrietan aldeak bereizten dira. Pertsonalizazio prozesu hau nabariagoa gerta zitekeen gizarte ikuspegitik oso anitza ez zen herri batean langileen talde mugatu batean baino, azken honetan maisuaren hierarkia eta lan egiteko era errespetatzeko joera nagusi zelako. Gainera, komunitate batean eraikuntza eredu komuna gauzatzeko orduan hainbat kanpo elementu, harreman eta eskaera kontuan hartzen ziren bitartean, espezialisten talde mugatuan batez ere maisua zen ikasleei haren lan egiteko era irakasten ziena. Komunitatean, eraikitzeko teknikaren funtsezko alderdiak ez zeuden eredu jakin baten mende, aski eskema orokor bati erantzuten zieten, kide guztientzako ezaugarri aski komunekin, nahiz eta norberaren ekarpenak garrantzitsuak geratzen ziren. Langileen taldeetan askoz ere zehatzagoa zen eredua, maisuaren jarduteko erari erantzuten zioten, baina horrek ez du esan nahi ikasleek beren ekarpenak egin ez zitzaketenik. Ereduaren gauzatzea defi nitzeko garaian, beraz, zeramikan adituak direnek erabiltzen duten aldagai hitza erabili dezakegu baita guk ere oinarri tekniko komunaren pertsonalizazio maila adierazteko. Era berean, hitz hori erabili dezakegu ezagutzen zirkulazioaren unean eta berrikuntza bat aurkezten den unean taldeak bizi duen buru prozedura azaltzeko. Langile espezializatuen ezagutza teknikoek komunitatearen ezagutzak gainditzen zituztenean, inportaturiko eraikitzeko molde berriarekiko aldagai bat sortzen zen. Kasu honetan ezagutzak belaunaldiz belaunaldi eskualdatzea bezalako ohiko transmisio katea ez baizik eta bestelako kate bat sortzen zen. Langile espezializatuek eraikitzeko eredu berri bat abiarazten zuten unean, taldeak denboraren poderioz bere egindako buru eredua aldatu egiten zuen, eta transmisio kateak puntu horretan begirale bat edo gehiago izango zituen maisuen lan egiteko moduaren berri izateko, horiexek baitziren hasierako lekukoak, eta horiexei baitzegokien informazio hori ondoz ondoko zeharkako lekukoei helaraztea; eta hori horrela zen langile espezializatuek eskuarki aski denbora tarte laburrean jarduten zutelako, eraikitzaileen belaunaldi bakar bat izan zitekeelako horren lekuko. Zeharkako testigantza bakoitzak, beraz, transmisio katearen maila bat osatzen zuen, eta maila bakoitzean aberastu egiten zen langileen molde aldaketei esker, eta aldagai horiek, denboraren poderioz, gero eta gehiago mugatzen ziren norberaren tradizioen arlora. X. mendeko une aurreratu batean aldaketa bat gertatu zen joera horretan, eta eraikuntza arloko berrikuntza bati ateak ireki zitzaizkion, hau da, bitariko teknika erabiltzen hasi ziren, "harrizko zokaloen gainean zurezko egiturak altxatzen hasi ziren, hutsarteetan buztina erabiliz eta, zenbaitetan, paldoei leku egiteko zuloetan sartutako zurezko ostikoekin sendoturik" (Ibidem.: 41). Eraikitzeko era berri hau (bitariko teknika deitua) soilik zura erabiltzen zuen teknika tradizionalarekin batera bizi zen; aztarnategiaren iparraldean iraun iraun egin zuen soilik zurez eraikitzeko teknikak, eta hegoaldean lehen aipatutako berrikuntza gauzatzen hasi ziren, alde horretan ezaugarri komunak dituzten zazpi etxebizitza geratu baitira agerian (Solaun 2005: 237)84. Artean teilarik ez zegoenez, estalkietan material galkorrak erabiltzen jarraitu zuten, aurreko mendeetan bezalaxe. Berrikuntza teknikoak abian ziren arren, lekuko espazioaren antolamenduak ez zuen aldaketarik bizi izan. Aldaketa hori XI. mendetik aurrera gertatuko zen, "nola fi nkamenduen morfologian hala haiei eusten zieten ekoizpen egituretan beren arrastoa utziko zuten garrantzi goreneko adierazpen batzuk azaldu zirenean" (Azkarate, Solaun 2003: 42), lehenengo Gasteizko erregistro arkeologikoan islatzen den bezala. Espazioa antolatzeko borondate berri bat hautematen da, bi kaleren eraikuntza proposatzen zuen hirigintza plangintzarekin, horretarako kaleen bidean zeuden egiturak eraitsi eta lur eremua berdindu behar bazuten ere betegarri material kopuru handiak garraiaturik. Aurreko aldietako egituraren gainean etxebizitza berri bat eraiki zuten, harrizko zokaloaren bitariko teknikari eutsiz; etxebizitza honetatik iparraldera metro batzuetara neurri handiko beste egitura bat eraiki zuten (ez da haren oinplano osoa kontserbatzen, baina erregistraturiko datuen arabera honako gutxieneko neurri hauek izango zituen: zabalera, ca.10 m; luzera ca. 11 m). Eraikin hau teknika berri bat baliatuta eraiki zuten, "zurezko habetzanetan eta haietan txertaturiko ostikoen gainean eraikiriko egitura artikulatzen zuena" (Ibidem.). Soilik une horretan ageri dira Santa Maria Katedralean oso-osorik harriz egindako eraikinak, hiriko harresiak eraiki zituztenean, eta horrek espazioa berriro ere goitik behera urbanizatzea eskatu zuen. Harresia XI. mendearen bigarren erdialdean eraiki zuten, haren bidean zeuden etxeak eraitsi zituzten edo harresiaren trazura egokitu zituzten, mende horren aurreneko erdialdean eraikiriko etxebizitzetako baten atal bat barne (Solaun 2005: 239). 314 rruko aldeari atxiki zitzaion, eta haren oinplanoa harresiaren bideari egokituz eta burualde kurbatuarekin. Eliza honen inguruan nekropoli bat osatzen hasi zen, nola hegoaldean hala iparraldean dokumentaturik dagoen bezala; hilobiak eraikinarenaren paraleloan lerratuta ageri dira. Azaleko begiratu honetan ikusten dugu bertako eraikitzeko tradizioa zurarekin identifi katu daitekeela, soilik material horixe erabili baitzuten XI. mendeko une aurreratu batera arte eraikinak egiteko orduan, eta elizetan berriz, hurrengo mendetik aurrera baizik ez baitzuten zura erabili. Beraz, zentzuzkoa da gurtzarako zentro bat eraikitzeko orduan teknika berak erabiliko zituztela pentsatzea, komunitatearen beraren ekimena baldin bazen. Ikusi dugun bezala, proiektu bat bururatzeko propio kontrataturiko langile espezializatuen eskutik iristen den kanpo eraginean dute jatorria berrikuntzek. Eta itxura guztien arabera hori ez zen gertatu Gasteizen artean hein handi batean kontserbatzen den harresi handia eraikitzen hasi ziren arte. Baina zilegi dugu egoera hori lurraldeko gainerako eskualdeetan ere ematen ote zen galdetzea; aztarnategi bakar batean oinarriturik, gutxienez arriskutsua da geografi a esparru oso bateko eredu orokorrak zehaztea. Zorionez, nahikoa datu ditugu Gasteizko indusketen emaitzak Arabako gainerako espazioen egoerarekin alderatzeko, geure lanean aurkezten ditugun elizen multzoari esker eta dokumentazio idatzietatik etorririko datuak kontuan harturik. Ikus dezagun zer harreman dagoen horien artean. GIRO TEKNIKOA Landa eremuko komunitatea. Zura Hasteko, Santa Maria Katedraleko datuetatik ondorioztatu dezakegu hasieran zurezko eraikuntzan oinarritutako giro teknikoa zegoela, harrizko zokaloen erabileraren bidez egitura hobeak eraikitzeko teknikara jauzi egin zuena, egituren belaunaldi bat baino gehiago irauteko xedean (eta hori pentsa ezina da kasu batzuetan hautemandako moduko zurezko egitura guztiz kaskarrekin). Joera horrek bereari eutsi zion konplexutasun handiagoko prozesuak abian ipini zirenean ere, esate baterako, soilik harriz egindako hesia eraiki zutenean edo XII. mendean lehenengo eliza altxatu zutenean, erabilera zibileko arkitekturak hirigintza berrantolamendua bururatu baino lehen indarrean zeuden parametroei eutsi baitzien (bestalde, landa eremuko komunitatera mugatu ezin daitekeen ekimenaren isla da). Honenbestez, Gasteizko Santa Maria katedraleko emaitzek eta aipamen idatzi jakin batzuek lehen aztarna garrantzitsu bat ematen digute: landa eremuko komunitateetan zurezko eraikuntza zen giro tekniko nagusia. Hala eta guztiz ere, gure azterketan harrizko lagin ugari aurkitu ditugu ia lurralde osoan barrena sakabanaturik; landa eremuko komunitateek seguru asko zurezko eraikinak altxatzen baldin bazituzten, azterturiko elizak jauntxoen ekimenen emaitza direla pentsatu beharko dugu. Ba ote gaude hori egiaztatzeko moduan? Horretan saiatuko gara jarraian. Eraikitzaileen komunitatea. Harria Esan bezala, egia baldin bada nekazarien giroa eta joera teknikoa konplexutasun maila ezberdineko zurezko egiturak eraikitzera mugatzen zirela. harrizko eraikinek antzekotasun tipologiko eta formal jakin batzuk eduki behar zituzten, eraikitzaileen komunitateen baitan berrikuntza gutxi gertatzen baitzen, betiere maisuaren lan egiteko erari jarraitzen zitzaizkiolako. Eta hori argi eta garbi ikusten da multzoak osatu ditugunean. Baina harrizko elizak jauntxoen ekimenen emaitza baldin badira, eliza horiek, teorian bederen, gizarte mailakatze handiagoa izango zuten espazioetan azalduko ziren; hots, jauntxoen gizartea garatuta egongo zen lekuetan azalduko ziren. Arabako lurraldearen historiaren bilakaera aztertu dugun kapituluan ikusi bezala, historiografi aren atal baten arabera eskuarki bi Araba izango ziren, mendebaldekoa garatuagoa, non gizartearen mailakatzea lehenago gertatuko zen, eta ekialdekoa gizartearen mailakatze apalagoarekin. Teoria horiek funtsean idatzitako dokumentazioaren azterketan dute oinarri, eta saio gutxi egin dira arkeologiaren errealitateari egokitzen ote zaizkion egiaztatzeko. Jakina denez, Erdi Aroko dokumentazioa (eta batez ere Goi Erdi Arokoari buruzkoa) aristrokraten estamentuak idatzia da, batez ere elizaren esparrukoak (gure testuinguru espazialean bederen). Batez ere transakzioak islatzen dira, nola erosketa edo salmentak hala donazioak, baita fundazio berriak ere. Eskuarki ondasun jakin batzuk euren artean edo monasterio jakin bati erosi, eskualdatu edo ematen dizkioten handikiak (dompno, senior, etab.) ohi dira. Zenbaitetan, kondeak edo erregeak berak dira transakzio hauetan protagonista nagusi. Landa eremuko komunitateen ondasunak ez dira islatzen dokumentu horietan, lehen aipatutako estamenturen batek bereganatzen ez bazituen. Gure azterketan zehaztutako multzo batzuetan agerikoa da eliza batzuk jauntxoen ekimenen emaitza direla, horretarako ez dugu zertan geografi an zuten banaketari erreparatu beharrik. 1. eta 3. multzoetan Tobillasko erreferentziak dauzkagu, Avito (822) eta Vigila (939) abadeek, ondare garrantzitsuen jabe zirenek, euren zuzeneko interbentzioaren berri ematen baitigute idatzirik. 2. multzoko elizen kasuan, bere garaian argi utzi dugun bezala, estekaduraren ezaugarriak 1. multzoko elizetakoak ez bezalakoak diren arren (ez baitzituzten berriro ere aprobetxatzeko moduko eraikuntza materialik), antzekoa behar du izan ekimen motak, haietan zalantzarik gabe langile espezializatuek jardun baitzuten. 4. eta 6. multzoetan, euren barne homogeneotasuna handia izaki, garbi dago taldearen baitan eredu oso estandarren arabera jarduten zuten eraikitzaileak ari izan zirela, berrikuntzak hutsaren hurrengo direlako eta, hein handi batean, inguruan material jakin batzuk eskuragarri zituztelako. Beraz, 5. multzoko elizak dira zalantza gehienak eragiten dituztenak; hormen ezaugarriak kontuan harturik, oso hedatuta zegoen (eta batez ere egongo zen hurrengo mendeetan) teknika baten arabera eraikiak baitira, eta bereizteko moduko ezaugarri jakin batzuk ez dituztela aintzakotzat hartzen badugu, landa eremuko komunitatearen ekimenaren emaitza direla pentsa genezake. Sor litezkeen zalantzak argitzeko xedean, orain aipamen idatzien araberako gurtzarako zentroen banaketa eta gure azterketara bilduriko elizen banaketa alderatuko dugu kronologiaren ikuspuntutik. Hiru mapa aurkezten ditugu, eta horietan iturri biek eskaintzen duten informazioa islatzen dugu. Grisean aipamen idatziak ageri dira, eta koloretan geure azterketaren xede izan diren elizak (zirkuluek lehenengo aipamenak adierazten dituzte, eta laukiek fundazioak). Mapa bakoitzak aurrekoaren informazioa ere jasotzen du, eta gisa horretan lortutako erreferentzien desplazamendurako joera adierazten da. • IX. mendea. 1. eta 2. multzoak (200. irudia) Lehenengo mapa honetan ikusten dugu nola presentzia nabaria den Arabako mendebaldean, batez ere Valpuestako birpopulatzeko nukleoaren sorrerari esker; mendearen amaieran eta lurraldearen iparraldean Akostako San Bizente monasterioa sortu zuten, eta hurrengo urteetan erreferentzia bihurtuko zen. Aiaran, bere aldetik, goiztiarrak dira aipamen idatziak. Hegoaldea ere, Errioxako lurretatik gertuago (1. eta 2. multzoak aztergai izan ditugunean adierazitako IX. mendeko eliza multzoarekin), oso okupatuta ageri da. Kokalekuetan halako aldeak dauden arren, oro har bat datoz aipamen idatziak eta erregistraturiko elizak85. • IX. eta X. mendeak. 1., 2., 3. eta 5. multzoak (201. irudia) X. mendean, aipamen idatzi gehiago eta eliza gehiago erregistratzen dira Akosta inguruan, eta nukleo garrantzitsu bat osatu zen Gorbeia mendialdearen oinetan. Mendebaldeko Arabak eutsi egiten zion bere bizitasunari, eta nola aipamen idatziak hala elizak era garrantzitsu batean emendatu ziren. Aitzitik, hegoaldeak bere horretan jarraitu zuen, aipamen berriren bat tarteko. Lurraldean mendebaldean, muturrean ia eta ondo babesturiko espazio goratuetan, eraikin berri bi • IX., X. eta XI. mendeak. 1.-6. multzoak (202. irudia) Zer adierazten digute datu horiek? Deigarria da oso elizei buruzko aipamen idatziak eta elizen isla materiala denboran bat egitea, eta hori ez da bazter utzi behar gure garaira arte kontserbatu diren harrizko eraikin horiek nork eraikitzen zituen ulertu nahi baldin badugu. Gure ustez, argia eta garbia da galderaren erantzuna: denboran eta espazioan bat etortzen dira aztarna mota bien jatorrian ere bat etortzen direlako. Lehen apipamenak / Primeras menciones Fundazioak / Fundaciones Harrizko elizen agerraldiak adierazten digu eraikitzaile taldeak kontratatzen zituztela, eta hauen eskutik harrizko eraikinak egiteko, karea eta morteroa prestatzeko eta abarrerako beharrezkoak ziren ezagutza teknikoak iristen zitzaizkiola komunitateari; ondorioz, hurrengo mendeetan harrizko eraikinen eraikuntzak hazkunde handia bizi izan zuen; fenomeno hori, geure azterketa esparrutik kanpora geratzen den arren, eskuarki erromaniko izenaz ezagutzen da. Gisa honetan ekoizpen zikloen aurreko gure argudioaren amaierara iristen gara, eta gure azterketaren xede diren elizen eraikitzaileak nortzuk kontratatzen zituzten iradoki dugu, fraideek, abadeek, gotzainek, jauntxoek, kondeek, erregeek eta baita boni homines direlakoek ere; kasu batzuetan titulu horietatik baten baino gehiagoren jabe zirenek. Herrixkak osatzen zituzten nekazariak gai izan ez eta obrei ekiteko moduko gaitasuna zuten pertsonaiek edo komunitateek, gurtzarako zentroa paisaian elementu bereizgarri bihurturik, euren izen onaren edo boterearen sinbolo eginez. Beraz, oso garbi daukagu ekimenak zein estamentutan izan zuen jatorria: eskuarki nobleen ekimenak izan ziren, edo kasuren batean familia aristokrata berrien taldeen ekimenak, dokumentu idatzietan boni homines izenez islatzen diren taldeen ekimenak. Nolanahi ere den, zailagoa da zehaztea, ezinezkoa ez bada, estamentu horren zein atalaren ekimenari dagokion hautemandako mota bakoitza. Azkeneko kapituluetan saiatuko gara hori argitzen, eta aldi berean, saiatuko gara geure lurraldeko Goi Erdi Aroko populazioaren bilakaeraren aurrean datu horiek zer eragina izan zuten bereizten. Taula kronotipologikoak egitea oso interesgarria da arkeologoentzat, haiek gauzatu ondoren testuinguruak datatzeko tresna bihurtzen baitira, azal litezkeen elementuei leku egiten dieten testuinguruak datatzeko tresna. Hala eta guztiz ere, gure kasuan metodologiari emandako atalean adierazitako zerbait gogorarazi behar dugu berriro ere: multzo baten identifikazioari balioa ematen diona (eta beraz ale isolatu bat multzo batean edo bestean sailkatzeko balioa) multzo homogeneoetako aldagai ezberdinen artikulazioa da. Soilik oso kasu zehatz batzuetan badira diagnostikoa egiteko modua eskaintzen duten aldagaiak, aldagai guztiz bereziak eta egiazko "fosil gidak" geure lanean. Tamalez, zaila da alderdi diskriminatzaile horiek hautematea, eta are zailagoa da haien kronologia zehatza ematea. Taulak aurkeztu baino lehen, esan dezagun lehen proposamen bat dela hemen aurkezten duguna; izan ere, azterketa sakonagoak egin beharko dira multzo bakoitza berex harturik, eta kronologia zehatzagoak eskaini beharko baitira ale bakoitza berex harturik. Eta horrek guztiak, bistan denez, geure ikerketa lanaren helburuetatik eta irismenetik ihes egiten du. Kasu honetan, multzo bakoitzari emandako marko kronologikoa haietako ale batzuekin zehaztu ahal izan ziren datazioen araberakoa da. 1., 2. eta 3. multzoei emandako denbora tartea ez da oso zehatza; aurreneko biak 820. hamarraldiaren ingurukoak izaki eta hirugarrena hurrengo mendeko bigarren herenekoa, multzoari begira mende osoa kontuan hartzea erabaki dugu. 4. multzoaren kasuan ere zaila da zehaztasunik eskaintzea, bere garaian ikusi dugun bezala. Multzo honetako aleen homogeneotasuna handia izanik, haien garapena arku kronologiko mugatu batean gertatuko zela uste dugun arren, ezinezkoa da, oraingoz, taulan adierazitako arku kronologikoa areago mugatzea. 5. multzoan baditugu denbora tarte aski mugatu batean datatu daitezkeen ale batzuk, esate baterako, Lukukoa edo Goiurikoa, azken hau 4. multzoko Eribeko elizaren garai berean eraiki baitzuten. Hala eta guztiz ere, multzo gisa harturik arku kronologikoa oso zabala da, geure azterketaren araberako denbora tarte osoa hartzeaz gainera, ia gure garaira arteko tarte oso hartzen baitu. 6. multzoa kasu berezia da geure azterketan, aurreko orrialdeetan behin eta berriz azaldu dugun bezala; datazioan halako berezitasuna izatea zentzuzkoa da, aski arku kronologiko mugatu batera bildu ahal izan baitira, ohituak garen baino denbora tarte mugatuago batera. Hurrengo kapituluan xeheago azaldu ahal izango dugu zehaztapen horren zergatia. ALDAGAIEN TAULA KRONOTIPOLOGIKOA Era isolatuan azterturiko aldagaien kasuan kontu handiz ibili behar dugu adierazle kronologiko gisa baliatu nahi baldin baditugu. Aintzakotzat hartuko diren elementu asko eta asko cluster batek baino gehiagok partekatuko dituzte, eta ondorioz, arku kronologikoa zabalagoa gertatuko da kasu honetan beste aldagaiekin duten artikulazioa xehe-xehe aztertuz gero baino. Zailagoa da alderantzizkoa gertatzea, hau da, aldagai batek hari leku egiten dion clusterrak baino denbora tarte zehatzagoa edukitzea. Tauletan izaera material eta teknikoko aldagaiak baizik ez ditugu aurkezten, ez ditugu kokalekua bezalako alderdi orokorren berri ematen, eta ez ditugu eraikinen neurriak baloratzen. Aldagai mota horien iraupenak gainditu egiten du geure espa- 1150 325 rru kronologikoa, garai bakoitzeko baldintza askoren mende daude, eta beraz, balorazio egoki bat egiteko behar-beharrezkoa da espazioaren eta kronologiaren azterketa askoz ere sakon bat egitea. Eraikin bakoitza eta clusterrak banan bana azterturik lortutako informazioarekin osatu dugu taula hau. Multzoetako datuak aldagaien arteko harremana kontuan hartu gabe biltzen direnez, gure ustez behar-beharrezkoa da kasu bakoitza labur-labur azaltzea. • Harginen teknika (31. aldagaia): Gure azterketan osoosorik harginen teknikarekin eraikiriko multzo bi (1. eta 3. multzoak) baino bereizten ez badira ere, ugari dira harginen presentzia adierazten duten prozesu teknikoen arabera egindako baoak eta leihoak dauzkatenak. 2. multzoko eliza guztietan bereizten dira horrelakoak; 5. multzoan Lukuko elizak harlanduz egindako ate-zango bat du. 6. multzoan, berriz, hiru elizaren (Gazeta, Otazu eta Zuhatzu) oinaldeko hormako saieterak harginen teknikari jarraiki eginak dira. Teknika hauen banaketa kronologikoa, beraz, IX. eta X. mende bitartean kokatu behar dugu 1., 2. eta 3. multzoetako elizei dagokienez. Gainerako elizak, lehenago ikusi dugun bezala, XI. mendearen azken herenekoak dira. Tradizio bien artean segidarik ez dagoenez, aldeak nabariak baitira (horietan berantiarrenek erromanikoan nagusi izango ziren lan moldeak iragartzen dituzte), XI. mendearen lehenengo erdialdean teknika mota honen presentzia zalantzazkoa dela irizten diogu. • Berriro ere erabilitako harlandua (1. eta 10. aldagaiak): 1. multzora mugatzen da haren presentzia; zalantzarik gabe IX. mendekoa da, geure laginetan ez baitugu geroago erabili zutelako aztarnarik aurkitu. • Berriro ere erabilitako hilobiekin egindako eskantzuak (13. aldagaia): oso aldagai zehatza da, 4. multzoan baizik hauteman ez duguna; oso homogeneoa izaki, gure ustez denbora tarte oso mugatu batean garatu zen. Esan dezagun XI. mende ingurukoa dela, ikerketen egungo egoeran ezin baitugu areago zehaztu. • Ex novo landutako harlandua (2. eta 11. aldagaiak): osoosorik harlanduz egindako obra bakarrak 3. multzoan daude, zalantzarik gabe X. mendekoak dira, eta XII. mendeko obra erromanikoak gauzatu arte itxaron behar da berriro ere horrelakorik ikusteko. • Igeltseroen teknika (30. aldagaia): bietan hedatuena da, sei multzoetatik lautan bereizten da, eta horietan igeltseroa zen obra bururatzeko arduradun nagusia. Teknika honen presentziak geure azterketaren araberako denbora tarte osoa hartzen du. • Hargin-aitzurra (42. aldagaia): harria zuzenean kolpatzeko lanabesa da, eskuarki piezei ertzak kentzeko erabilia, baina piezari azken ukituak emateko ere baliatu daiteke. Eraikin zaharrenetan ez dugu haren presentziarik hauteman, baina oso litekeena da haietan ere erabili izana; IX. mende amaieratik aurrera dataturiko eraikinetan egiaztatzen da lanabes honen presentzia. • Aho ahurreko zizela87 (40. aldagaia): harria zeharka kolpatzeko lanabesa da. Harrian utzitako arrastoaren profila antzekoa izanik, sarri askotan opaitzurrarekin nahasia izan da (Caballero, Cámara 1995: 80-81; Azkarate 1995c: 199; Utrero 2004b: 304; Azkarate, Sánchez 2003: 30, 31). Baina opaitzurra (eskuarki zura lantzeko erabilia) pieza zuzenean kolpatzeko lanabesa da, haren trazua zizelarena ez bezalakoa da, eta oso zaila da harrian erabiltzen. Arabako lurraldeko testuinguru arkeologiko batean mota honetako zizel bat azaldu zen; Las Ermitas aztarnategian (Espejo, Gaubea) aurkitutako zizelaz ari gara, eta kontuan hartu aztarnategi hori zizel mota honekin landutako harriak dituzten geure azterketaren araberako eliza batzuetatik (Tobillas, Corro, Urbina Basabe) hurbil dagoela. Lanabes hori testuinguru ezkutu batean azaldu zen, hobi batean beste lanabes eta metalezko objektuekin (batez ere hargintzan eta zurgintzan erabiltzen ziren lanabesekin) batean, eta egileen arabera V. mendearen lehenengo erdialdean kokatzen da (Filloy, Gil 2000: 137-139; 229) (205 irudia). Gure azterketan, lanabes mota honen bidezko langintza eraikin zaharrenetan (1., 2. eta 3. multzoko elizak) baino ez da hautematen, eta desagertu egiten da IX. mende osteko obretan. • Aizkora (43. aldagaia): harria zuzenean kolpatzeko lanabesa, mutur lauarekin. 1. eta 3. multzoetako eraikin banatan baizik ez da hautematen (Montoria eta Aistrako elizetan), eta beraz, IX. eta X. mendeetan baino ez zuten erabili. Kasu honetan harlandu zaharrak azaletik lantzeko eta kokaleku berrian ipintzeko (Montoriakoan) edo piezei azken ukitua emateko (Aistrakoan) erabili zuten. Aizkoraren kolpea harlanduaren aurpegiaren ia paraleloan ematen zuten, arrasto eramanak utziaz, norabide jakin bati eutsi gabe; eta hau garrantzitsua da 45º-tan ipinitako aizkoratik bereizteko. • 45º-tan ipinitako aizkora (44. aldagaia). Lanabes hau aurreko aldagai bera izan zitekeen, honakoa ere mutur laua duen aizkora baita. Alde nagusia erabiltzeko eran datza, eraikitzeko tradizio ezberdinen erakusgarri. Kasu honetan batez ere piezen azalari azken ukitua emateko erabiltzen zuten aizkora, kolpea ia bertikalean emanez, apur bat inklinaturik landu beharreko aurpegiarekiko. Eskuarki 45º-ko norabidearekin kolpatzen zuten harlanduaren aurpegia, eta ikusizko efektu oso uniformea lortzen zuten gisa horretan, egokia oso ageriko harriak zirenean. Gure kasuan baoetan baizik ez da horrelakorik ikusten (leihoetan eta ate-zango batean), gure eraikin berantiarrenetan baino ez (Lukukoan –5. multzoa– eta Gazeta, Otazu eta Zuhatzukoan –6. multzoa–). Langintza mota hau oso arrunta da gure lurraldean XII. mendetik aurrera; beraz, XI. mende amaiera aldera abiaraziriko lan molde hau etorkizuneko joera teknikoa baldintzatuko zuen berrikuntza izan zen. • Ferra-arku batez erremataturiko saietera (50. aldagaia): multzo bitan ageri da (1. eta 3. multzoak), beti ere abside aldeari argi emateko. 1. multzoaren eta 3. multzoaren artean tratamendu mota bi bereizten diren arren (lehenengoan hainbat piezekin eginda daude bigarrenean pieza monolitikoan landuak diren artean), IX. eta X. mendeetan zehar segida izan zuen tradizio bereko parte dira. • Turuta forma bikoitzeko leihoak (52. aldagaia): Kasu bitan baizik ez daude horrelakoak. Berriro ere aprobetxaturiko sekzio triangeluarreko hilobi estalkiekin eginda daude. Biak 4. multzokoak dira, eta beraz, garai berean eraikiak izan ziren. • Zirkulu erdiko arku batez eraturiko errematea, giltzarriarekin bat eginez (53. aldagaia): kasu bi baizik ez ditugu, Tobillasko elizaren 2. aldiko eraikinaren hegoaldean kontserbatuak. Hauek garrantzitsuak dira oso kronologia zehatza eskaintzen dutelako (939) eta antz handia dutelako garai bereko Asturiasko obrekin eta Valdediosko hegoaldeko portalekoekin. • Estalkiari eusteko mentsulak (61. aldagaia): Urbina Basabeko elizaren burualdeko estalkiari eusteko mentsulak baizik ez ditugu kontserbatzen, eta beraz, 2. multzoaren denbora tartean kokatu beharko genuke aldagai hau. Hala eta guztiz ere, hormetako erremate mota hau aski arrunta izango zela uste dugu, eta erromanikoan hain arruntak ziren harburu txikien aurrekariak direla esan behar dugu (egituraren ikuspuntutik bederen). Gure lanetan zehar berreskuratutako informazioa berez baliotsua dela uste dugu arkeologiaren ikuspuntutik, erantsitako elementurik gabe aurkeztu daiteke. Nolanahi ere den, arkeologo ororen helburua da historia hobe ezagutzea. Gure ustez, aurkeztutako dokumentu berrien kantitateak eta kalitateak aukera ematen dute prozesu jakin batzuk ikusi ahal izateko, bestela ulertzen oso zailak diren prozesuen berri emateko; beraz, zilegi bekigu geure azterketaren xede izan diren elizak zein egoeratan eraiki zituzten proposatzeko planteamendua egitea, geure interpretazioa egitea. Jarraian geure lurraldean milurtekoaren aldaketa inguruko urteak ulertzeko geure ikuspuntutik begien aurrean irekitzen diren balizko bideak edo interpretazio ildoak izan daitezkeenak azaltzen saiatuko gara. Goi Erdi Aroko mendeetako egoera orokorra Europako mendebalde kristauaren testuinguru orokorrera, batez ere hegoaldekora, biltzen zela esanez laburbildu dezakegu; testuinguru honetan VIII. mendean hasitako hazkundea egiaztatzen da, laborantzan oinarritutako hazkundea, eta hazkunde horren funtsezko protagonistak nekazarien familiak dira, jabe txikiak oro har. Baliabideen eta lurra ustiatzeko tekniken hazkundeak demografiaren hazkundea ekarriko zuen, eta ondorioz, neurri txikiko herrixkak sortuko ziren, bata bestetik hurbil, XI. mende hasieraren ingururako ia egungoa bezalako herri sarea osatzeko, xehetasun berezi batzuekin espazio geografiko jakin batzuetan. Eta Araban hori kontu ezaguna eta onartua da behin eta berriz aipatu dugun 1025. urteko "Reja" delako dokumentuari esker, Lautadan herrixken sarea ordurako trinkoa zela egiaztatzen baitu. Gure espazioan, historiografiaren parte garrantzitsu batek (batez ere J. A. García de Cortázarrek 1980. hamarraldian argitaratutako lanetan oinarriturik) proposatzen du herrien sarea osatzeko urte horiek bestelako erritmoan bizi izan zituztela Herrialdea banatzen duen Baia ibaiaren alde bietara; batez ere gizarte mailako erritmoez ari gara, mendebaldean eta iparraldean mailakatze gero eta nabariagoa hautematen baita, gizarte maila handiko pertsonaiei buruzko aipamen ugariekin, nola herrixketan hala lurralde maila handiagoetan, esate baterako Arabako konderrian, Lantarongo konderrian edo urte horietan dokumentaturiko jabetza handietan, aristokraten taldeak gero eta sendoagoak zirela agerian utziz. Ekialdean, bere aldetik, gizartea ez zegoen hain mailakaturik, eta IX. eta X. mendeetan zehar fundazioak eta donazioak askoz ere erritmo apalago batean gertatu ziren. Ez zen aldaketa hori bakarra izango milurtekoaren aldaketa osteko mendean; aipatutako egile ia guztiak bat datoz esatean oso bestelakoak ziren egoera biren arteko gontzarenak egin zituen mendea izan zela, egile batzuek (Pastor 2004: 220; Larrea 1998) haratago joan eta XI. eta XII. mende artean gertaturiko aldaketak antolamendu tradizionalaren haustura eta gizarte eraikin berri baten sorrera, feudalismoa delakoaren sorrera, ekarri zuela esaten duten artean. XI. mendean gertaturiko aldaketa hauek arkeologian ere dokumentatzen dira, esate baterako, Gasteizko hirigintzan erregistraturiko aldaketa garrantzitsuetan (Azkarate, Solaun 2003). Zeramikaren ekoizpenari bagagozkio, XI. eta XII. mendean etxeko eta herriz herriko ekoizpena desagertu egin zela egiaztatzen dugu, baita aurreko mendeetan han eta hemen isolaturik zeuden lantegi batzuk ere, "eltzegileen auzoetan bildutako ekoizpen egitura berri bat osatzen hasi zen aldi berean" (Solaun 2005: 427). XI. mendean zehar aldaketa garrantzitsuak gertatu ziren inguruetan; Bizkaian ordura arte banandurik zeuden espazio bien (Durangaldea eta Oiz inguruko komunitateak) gizarte egoerak berdindu zituzten, desagertu egin ziren euren arteko aldeak, gero eta urriagoa zen boterea eta aberastasuna berenganatzeaz arduratzen ziren familia aristrokratikoen kopurua; Nafarroako monarkia hasiera batean nobleen talde berriak aberasteko eragozpenak jarri zituen arren, prozesua gelditu ezina gertatu zen (García Camino 2002: 378-379). Nafarroan ere aldaketa garrantzitsuak gertatu ziren urte horietan, ordena zaharraren hausturarekin eta monarki feudal baten ezarpenarekin, Goi Erdi Aroko hazkundea erraztu zuten baldintzak aldatuz eta jaurerriak fundatuz. Halatan, jaurerri mota bi sortuko ziren, Nafarroa zaharra eta hegoaldekoa. Lehenengoan, zergen gaineko eskubideek, eskubide judizialek eta eskubide militarrek egonkortasunik gabeko jaurerri txiki asko eta han eta hemen sakabanatutako eliz-jaurerriak sortzea ekarriko zuten. Hegoaldean, Birkonkistak eta kolonizazioak sortutako errege boterea da hierarkia feudalaren oinarria (Larrea 1998: 589-591). Arabako Lautadak antz handia du Nafarroa Zaharrarekin, eta populazioaren bilakaera oso antzekoa izan zen bietan. Aldaketa garrantzitsuak gertatu ziren XI. mendean Arabarekin muga egiten duen beste lurralde batean, Burgosko probintzian. García de Cortázarrek (1990: 70-73) han Gaztelako kondeak 1010 eta 1030 bitartean presio handiagoa egin zuela hautematen du, herrixkak antolatzen hasi baitzen, eta herrietako buruzagiek beren buruzagitza galtzeko arriskua ikusten baitzuten kondearen buruzagitza maila altuagoaren onerako; halatan, herrixketan bizi ziren talde ahulagoei presioa egiten hasi zitzaien. Euren sarrerak emendatzeko xedean, itxura batean taldearen titularitatea zena erosten, eskualdatzen edo oinordekotzan ematen saiatzen ziren. Espazioa gizartearen ikuspuntutik antolatzeko unitateen formalizazioa gutxi gorabehera 1060-1080 urteetan gertatuko zen, bizkortu egin ziren lurraldea mendean hartzeko, mugatzeko, eraginak eta handitu egin zen gizakien gaineko presioa; zeregin hori Nafarroako dinastiak beteko zuen, jabetzak sortuz eta merinerrien kopurua emendatuz, eta horrek antolamendu zehatzagoa eta soberakinen emendatzea iradokitzen ditu. Prozesu hori esanguratsua zen 1040 eta 1070 urte bitartean, Burgosko eliz barrutiaren espazioa mugatu zutenean. Nola uztartzen dira geure emaitzak labur-labur marraztu dugun egoera honetan?. Ikus ditzagun banan-banan. IX. ETA X. MENDEAK: NEKAZARITZAREN HAZKUNDEA Nekazaritzaren hazkundearen testuinguru honetan, protagonista nagusiak herrixka eta familia mailako ekoizpena dituen testuinguru honetan, Araban herrixken sare bat osatzen hasi zen, XI. mende hasierarako ondo finkatuta egongo zen sarea. Gure ustez beste lan emankorrenetako bat izan daiteke monasterioen fundazioak gurtzarako tenpluen eraikuntzan izan zuen eragina aztertzea, sarri askotan herrixkaren ezagutzak gainditzen zituzten teknikak erabiliz eraiki baitzituzten tenplu horiek. Izan ere, faktore bien artean halako harremana dagoela ematen du, jarraian laburbildurik azaltzen saiatuko garen harremana. Arabako mendebaldea, batez ere Gaubea eta inguruko espazioak, gure lanean eraikinen kontzentrazio handiena erakusten duen esparrua da; esparru honetan Valpuestako egoitza da tokiko zentro eragilearenak egiten dituena, eta ondoan beste nukleo garrantzitsu batzuk ditu, esate baterako, Tobillasko San Roman. Lurraldez kanpoko monasterio handi batzuek, gainera, eragin handia zuten alde honetan, esate baterako Oña, San Millán, Arlantza eta Cardeñakoak. Elizen metaketa garrantzitsu bat hautematen den beste espazio bat Zigoitia aldekoa da; esparru hau IX. mendeko Akostako monasterioaren fundazioaren zuzeneko eraginpean egon zen, monasterioak, eraikuntzaren ikuspuntutik, berrikuntza teknikoak aplikatzeko elementu gisa jardun zuela ematen baitu. Pentsa genezake, betiere kasuak eskatzen duen zuhurtasunez, monasterio horiek, batez ere toki mailan, berrikuntza gutxi gora-behera orokorren berriemailearenak egiteaz gainera zuzeneko agente gisa jardungo zutela tenpluen eraikuntzan. Fraideak berak eraikitzaile izateko aukeraz ari gara, nola langile espezializatuak bezala hala tokian tokiko langileen beharra bideratzeaz arduratuko ziren maisu bezala. Baliteke monasterioetako komunitateak berak eraikitzaileak prestatzeaz arduratu izana, eta horrek isla garbia izango luke inguru hurbilean ordura arte ezezagunak ziren eraikin ereduen agerraldian. Azken batean, Avito abadeak berak (Tobillasko monasterioaren fundatzailea) esaten digu aipatutako elizbarrutiko eliza "bere eskuekin" eraiki zuela (Del Álamo, 1950: 1-3). Eta beste horrenbeste esan liteke garai bereko Juan de Valpuesta abadearen inguruan, baita esparru urrutixeagoetan ere, antzeko fenomeno bat gertatu baitzen, erregeren eskutik kasu honetan, El Bierzon (León) (Ruiz de Loizaga 1982: 54). Eta geroago, ikusiko dugun bezala, Leireko fraideek 6. multzoko elizen eraikuntzan zuzeneko parte hartzea izan zutela pentsatzeko argudioak azalduko ditugu. Hemen iradokitzen diren azterketarako bideak ez daude kontrajarrita, eta interpretaziorako beste ildo batzuk onartzen dituzte; gure lanaren egungo egoeran, oraingoz, jarraitu beharreko bide gisa proposatu behar ditugu, eta ez dugu argi eta garbi horietako baten aldeko hautua egingo. Aitzitik, alderdi batzuk argiago ikus daitezkeela ematen du nahiz eta esparru lanbrotsu batean murgildurik gauden; Lautadaren Ekialdeko eta mendebaldeko nahiz iparraldeko elizen arteko aldeak nabariak direla hartzen dugu abiapuntutzat. Azterturiko elizak beren garaian eraikitako bakarrak ez direla argi eta garbi dagoen arren, eraikin horiek desagertzeko erritmoa bertsua izango zen espazio batean eta bestean. Eta espazio bietan egindako miaketa lana ere bertsua izan zen, aldea ezin izan daiteke behatze lan oker baten ondorioa izan. Labur-labur esanda: oso litekeena da herrixka hauek beren elizak eraiki izana euren giro teknikoaren araberako ezagutzekin eta bitartekoekin: zurezko eraikinak izango ziren. Eta, esparru jakin batzuetan (Arabako mendebaldea: Gaubea; Arabako ekialdea: Trebiñu-Markiz) lurraldeko harpeetako eliza multzoak eraikiko zituzten edo berriro ere aprobetxatuko zituzten, IX.-X. mendeetan herrixketako nekazarien gurtzarako zentro gisa erabiliak izan baitziren. (Azkarate 2004b; 2004d); eta harrizko elizen presentzia hauteman ez genuen aldeetan giza presentzia garrantzitsua zegoelako erakusgarri garbia da hori. Mendebaldean, berriz, IX. mendeaz geroztik harrizko eraikin kopuru handiagoa dokumentatzen baita, erregistro arkeologikoan ekimen mota berri bat hautematen da, baliabideak bereganatzeko ahalmen handiagoa duena eta langile espezializatuak kontratatzeko moduan dagoena; horrek ez du kentzen, bistan denez, herrixketan zurezko egiturak eraikitzen jarraitzea. Harrizko eraikinak altxatzeko agintzen duten agintarien presentziaren egoera honek behar batzuk eragin zituen seguru asko milagarren urtea gainditu ondoren, eta ondorioz herrixketan tailer edo lantegi espezializatuak sortuko ziren (lehen esan dugun bezala, monasterioak berak, agian?). Izan ere, Zigoitia aldeko eraikin gehienetan kare mota bera erabili zuten eta hareaz hornitzeko hobi edo gune bera ustiatu zuten. Espazio horietan, milagarren urte inguruan, hedatuta egon zitekeen Raoul Glaber fraideak –aztertzen ari garen gertaeren garaikoa– aipatzen digun "elizen maindire zuria". Kasu batzuetan, ekimen hori elizaren eskutik (monasterioa edo elizbarrutia) etorriko zen, Tobillasko kasuan egiaztatzen den moduan, baina besteetan ekimenak jatorri laikoa izango zuen, eta ekimen horretan bilatu behar dugu dokumentuetan ageri diren saltzeko, donazioan emateko eta trukatzeko elizen jatorria, jauntxoek errentak lortzeko bitarteko garrantzitsuenetako bat izango baitzuten haietan. Azken batean elizak (monasterio ere deituak) ondarearen beste partetzat hartuak ziren, etxe edo lursail baten moduan, dokumentazioan garbi islatzen den bezala. Egile batzuen arabera, hasiera batean, herrixketan eraikiriko elizak laborantza lurren kolonizazioan aitzindari izandako nekazarien onerako izan ziren. Elizen eraikuntzak eta hornidurak laborantza lurren, basoen, larreen eta uren ustiakuntzan parte hartu ahal izatea bermatuko zien, soberakin apurrak –donazioen edo erlijio munduko beste zerga mota batzuen bidez emanak– berenganatzeko modua eskainiko zien, eta tokian tokiko aristokraziaren kontrolpetik ihes egiteko ateak irekiko zitzaizkien (García Camino 2004: 147). Hala eta guztiz ere, herrixketan izandako sarraldi horrek berak bihurtu zituen elizak sistema berri baten sustatzaile, arian-arian aristokratak eta monasterio handiak egin baitziren eliza horien jabe eta errentak nekazarien eskutik agintarien eskura igaro baitziren horrenbestez (Ibidem). Ideia hori oso interesgarria iruditzen zaigu eskura dauzkagun datuak aintzat hartzen baditugu, datu horiek antzeko zerbait iradokitzen baitute. Arabako ekialdean eta IX. eta X. mendeetan aristokratek elizak berenganatu zituzten pixkana-pixkana. Arabako ekialdeko elizak, bereziki Lautadakoak, itxura guztien arabera haiek eraiki zituzten komunitateen esku geratu ziren ordura arte. Orduan, geure espazio geografikoa aztertu duten egile gehienen arabera XI. mendean zehar gertatuko ziren aldaketa garrantzitsuen aurrean, ba ote dugu aldaketa horiek gertatu gertatu zirela esateko moduko aztarna motaren bat? Guk baietz uste dugu. XI. ETA XII. MENDEAK. ALDAKETA GARAIA Aurreko mendeetan eta batez ere Arabako mendebaldean hainbat eliza bazeuden ere, milurtekoaren aldaketatik aurrera aldaketa garrantzitsuak gertatuko ziren. Hasteko, ordurako elizak bazeuden aldeetan eliza kopuru handiagoa hautematen da. Hazkunde horren ondorioz ezaugarri berri batzuk agertuko ziren, esate baterako, biltegiarenak egiten zituzten eraikin atxikiak, batez ere 4. multzoko elizetan hautematen direnak, elizen jabeen eskutan soberakinen kopuruak emendatu zirelako erakusgarri; eta, lehen esan dugun bezala, gehienak aristokraten esku egongo ziren. Mende honen hasieran bada halako garrantzia hartuko zuen alde bat, Gorbeiaren hegoaldeko mazelei leku egiten dien aldea; 871. urtean fundatutako Akostako San Bizente monasterioa izango zen alde honetako bizitasunaren lehenengo adierazlea, eta bizitasun hori berretsi egin zen inguruan eraikitako eliza kopuru handiarekin eta, lehen ikusi dugun moduan, orearen prestakuntzan espezializatua zen tokiko lantegi baten sorrerarekin. Beraz, oso litekeena da alde honetan eraikitzaileen lantegi bat egon izana. Eraikin batzuen homogeneotasunak eta obra ezberdinetan erabilitako ore berdinak sendotu egiten dute ideia hori. Ez zigun ihes egin aztarna arkeologiko gehienak biltzen dituen Arabako espazio honetako ekonomiaren bizitasunak. Dagoeneko egile askok planteatutako ildoan aldaketa saioak ikusten hasiak gara, hau da, botere zentralek (erregeak, gotzainak, monasterio handiak) ahaleginak egingo zituzten ordura arte tokiko botereen mende egon ziren espazioak kontrolpean edukitzeko. Eta horrek, bistan denez, erresistentzia saioak eragin zituen. Akostako monasterioan bertan dugu adibide bat, 984. urteko epaiketa batean lortu baitzuen Santxo II Gartzea Abarkak onartzea monasterioak elizbarrutiko gotzainari tertzioak ordaindu behar ez izatea (Ubieto 1976: 112-113). 1037. urteko testigantza baten arabera, Arabako Muño gotzaina hil zenean Akostako elizakoek ez zizkioten elizbarrutiari ordaindu beharreko tertzioak ordaintzen (Ibidem.: 211). Azkenean, 1067. urtean, San Millángo monasterioaren esku geratu zen Akostakoa (Ibidem.: 343). Akostako monasterioaren bilakaerari buruzko aipamen labur hauek aukera ematen digute egoera berri bateranzko aldaketa motela adierazten duten aro nagusiak bereizteko. IX. mende amaieran fundatu zuten, seguru asko etorkinak izango ziren, agian mozarabiarrak (García Camino 2004: 149). Milagarren urte aldera, monasterioak (monasterio pribatua, ez dezagun ahantzi) bere zergak elizbarrutiari ordaintzeko gotzainak egindako presioek eragingo zuten abadeek erregeari berari helegiteak aurkeztea, eta erregeak behin eta berriz berretsiko zuen monasterioak zergak ordaintzeko betebeharretik salbuetsita zegoela. XI. mendearen azken herenean, azkenik, monasterioa ez zen era isolatu batean jarraitzeko egoeran egongo, eta San Millángoak bere egingo zuen. Akostako monasterioaren bilakaera kasu berezia ote? Ez dirudi hala denik; aitzitik, beste esparru batzuetan dokumentatzen diren egoeren isla dela ematen du, geure azterketaren araberako elizen hazkundeen testuingurua ulertzen lagun diezaguketen egoeren isla. Mendebalde kristauaren parte handi batean komuna den prozesu baten aurrean gaude, non Aita Santuaren estamentuak eta elizbarrutiek ahaleginak egingo zituzten elizak esku pribatuetatik ateratzeko eta gotzainen agintaritzapean uzteko. Eta hori ordura arte egiazki zaila gertatu zen geure inguruko egoitza gehienak egituratuta ez zeudelako, baina lehenengo milurtekoaren amaierarako egoera aldatu egin zen. XI. mendean eliza hamarrenen kobrantza laikoen eskuetatik bereganatzen saiatuko zen, hauek ondo dokumentaturik dauden beren elizetatik etorritakoak jasotzen baitzituzten. Hamarrenak kobratzeko praktika hau aristokrazia aberasteko iturrietako bat izan zen, eta ez dugu uste aristokratak nekazariek hamarrenak beren borondatez noiz ordainduko zain egotera mugatuko zirenik. Coyantzako kontzilioaren (1055) programa erreformistarekin88 argi eta garbi ikusten da, esplizituki, Leongo erresumako lurralde guztietan gotzainen botereak oinarritik berreraikitzeko asmoa (López Alsina 2002: 453-457). Eta gure espazioan ere antzekoa izango zen egoera. Elizaren erreformaren asmoen aurka egin zuten elizen (eta beren hamarrenen) jabe ziren handikiek, eta erresistentzia hori ez zen beti modu baketsuan gertatu89. Gure lurraldean monasterioen eragina monarkiak sustaturiko elizbarruti egoitza berriena baino apalagoa izaten hasi zen. Eta hori ondo asko ikusten da Bizkaian XI. eta XII. mendeetan eraikiriko elizen kontzentrazioan (García Camino 2003: 346-349), non helburu nagusia "aurkientza batzuk sendotuta elizen mapa berrantolatzea" izan zen. Egilearen ustez, egoera honen hasiera XI. mendearen erdialdean kokatu behar dugu. Eta guretzat oso interesgarria den puntu bat dago esaten duenean "elizen mapa berrantolatzeko saioak, IX. eta X. mendeetan zehar elizak masiboki eta gaizki arauturik eraiki baitzituzten, monarkiak sustatu zituela aristokrazia laikoak eta eliz agintariek lagundurik, azken hauek parrokien sarea osatuz. Gure kasuan, botere publikoek egiturak berrantolatzeko mugimendu honetan izango zuten protagonismoa lehenengo garaietara mugatuta egongo zen; hau da, XI. mendearen bigarren erdialdera, lehen ikusi ditugun lehenengo kontzentrazioak gertatzen diren arte. Baina, hasierako bultzadaren ostean, botere feudal berriak (seniores, domnas, militesak, handizurenak) izango ziren parrokien berregituraren eragile nagusiak; azken batean hedapen prozesutik beretik sortutako jabe laikoak, monasterioen jabe bihurtuko zirenak jabetzak biltzeko, ondasun publikoak edukitzeko eta errentak berenganatzeko balio zuten tresnak zirelako" (Ibidem.: 348). Auzoko lurralde guztietan eta urrunago dauden beste batzuetan espazioa eta elizen sarea berrantolatzeko proiektuak eskutik hartuta doazela ikusten dugu, Koroa eta gotzainak bidelagun. Gurean espazioaren berrantolamenduarekin espekulatzeko aztarnarik ez dugun arren, baditugu estamentu bien artean halako harremana zegoela, ekimen komun bat zegoela, pentsatzeko arrazoiak. Baina honakoa ere galdetzen dugu: ba al dugu hori gertatu zen unea bereizteko modurik? Baditugu baikorrak izateko moduko datuak. Badagu ante quem datazio bat, Fortunio gotzaina 1090. urte inguruan hil eta Armentiako egoitza indargabetu zutenekoa. 1093. urtetik aurrera Calahorrako gotzaina Arabako elizbarrutiaren lurraldeetan hasi zen elizak sagaratzen, egoitza lekuz aldatu zelako erakusgarri garbia (Cantera Orive 1960). Besteak beste, Armentiako pezoiaren erabilera aldiak berresten du data hori; XI. mendean induskatua, XII. mendearen lehenengo erdialdean amortizatu zuten. Bere garaian adierazi dugun bezala, baditugu 6. multzoko elizak aipatutako pezoia induskatu zuten egoerarekin harremanetan jartzeko arrazoiak, eta beraz, ez da astakeria garai bertsuan eraiki zituztela pentsatzea. Izaera orokorreko post quem datazio bat (Europako mendebalde osoa hartzen du, baina abiapuntutzat erabil dezakegun markoa ematen digu) eskain diezagukete XI. mendeko bake mugimenduek; mugimendu horiek indarberrituta azalduko ziren 1027ko Toulougesko kontziliotik aurrera, nahiz eta egiazki Arlesko 1041eko sinodoaren ostean egin ziren ezagun. Gure inguruan 1055eko Coyantzako kontzilioa izan zen mugimendu horien eragile nagusia, elizaren dextroen izaera sakratua espresuki gogoraraziz (Calleja 2000: 66-69). Elementu hauek seguru asko XI. mendearen bigarren erdialdera garamatzate. Marko honetan, 6. multzoko geure elizak sortzeko aldeko zirkunstantziak ikusi behar ditugu. Gure ustez zirkunstantzia horiek Fortunioren gotzainaldian gertatu ziren, Arabako egoitzaren azkeneko gotzainaren aldian. Une horretan, Nafarroako monarkia, Santxo Peñalengoa erregea izaki, Arabako agintarien koadroak birmoldatzeko politika bururatzen ari zen Iruñeko erresumarekin lotura estuagoa lortzearren. Ordura arte Iruñeko erregeek konde biren bidez agindu zuten lurraldean: Munio González (1030-1043) eta Munio Muñoz (1045-1053) kondeen bidez, aita-semeak itxura guztien arabera. Baina 1054. urtetik aurrera (Santxo Peñalengoa tronuratu zen urtea) Álvaro Díaz izeneko magnate batek, herritarren artean Marcelo jauna izenaz ezagunagoak, beteko zuen haien lekua. Sekula ere ez zuen kondearen titulua baliatu, bai ordea, senior dompno edo senior titulua; hala eta guztiz ere, herritarrek kondetzat hartzen zuten, Arabako elizgizon baten dokumentu pribatu batean egiten den aipamena aintzat hartzen badugu. "Santxo Peñalengoak Marcelo jaunari konde titulua ukatu izana ez da harritzekoa monarkiak bururatutako politikaren baitan, jabetzen gaineko errege kontrolari eusteko prest ageri baitzen, okupatzaileak bere nahierara aldatzeko askatasunari uko egiteko prest ez baitzegoen. Jarrera honek, Iruñeko zuzenbide tradizionalarekin bat etorrita, halako liskarrak eragin zituen baroiekin, eta liskar horiek zenbaitetan bortitzak izango ziren, ez zuten etenik izan 1072. urteko akordioa izenpetu zuten arte; haren arabera, erregeak haien "ohoreak" ez kentzeko konpromisoa bere egin zuen, leial izaten jarraitzen zuten artean" (Fortún 1984-1985: 341). Garai berean iritsi zen Fortunio Armentiako elizbarrutiaren egoitzara, 1068. urte aldera, haren aurreko Juan abadea hil zenean91. Gotzain hau, kasualitatez, Leireko abadea ere bazen aldi berean (Fortún 1993: 101-103). Santxo Handiak (antza Nafarroako monasterioan hazi eta hezi baitzen) abiarazitako politikaren atala osatzen zuen horrek, XI. mende hasieran Iruñeko gotzainaren irudia Leireko abadearenarekin lotu baitzuen. Naiarako egoitzara ere Leireko fraideak eraman zituzten, esate baterako, Santxo gotzaina (1032-1046), eta honek monasterioa sendotu eta haren eragina Arabako Errioxara hedatzea erraztu zuen (Fortún 1984-1985: 340). Ikusten dugu nola Nafarroako erregeek, mende hasieratik, aipatutako monasterioa sendotu zuten, hango fraide eta abadeak erresumako eliz-estamentu nagusietan kokatuz.. Leirek Araban izango zuen gero eta eragin handiagoa, lehen esan dugun bezala, Santxo Peñalengoa tronuratu zenetik gertatu zen; Fortunio izan zen erregeak elizaren eskutik izango zuen bidelaguna, eta Marcelo jauna politika honetan pertsonaia laiko nagusia. Beraz, Armentia erdigune izango zuen eliza gotortuen sarearen osaera Nafarroako koroak Arabako agintarien koadroak berrantolatzeko testuinguru horretan gerta zitekeen. Herrixketako handikiek ikusiko zuten nola euren aberastasun, ospe eta botere iturriak arian-arian agortzen ziren erregearen politikaren ondorioz, eta horrek seguru asko erantzunak eragingo zituen (geroago dokumentaturik ageriko dira batzuk, esate baterako Akostako kasua). Erreakzio horiek kontrolpean eduki behar ziren, eta sendotu egin zen ekimenean inplikaturik zeuden agenteen posizioa, esate baterako gotzainaren posizioa. Testuinguru honetan, gure ustez baliteke Fortunio gotzain-abade bera izatea 6. multzoan islatutako elizen sare berrian lehen urratsak egin zituena. Eliza hauek erresumaren beraren baitan dituzten inplikazioak –tokian tokiko aristokraziaren eta monarkiaren artean botere esparruak berenganatzeko gatazketan– ahantzi gabe, behar-beharrezkoa da kanpora begiratzea, haratago so egitea. Une horretan Nafarroako eta Gaztelako monarkien artean izaera politikoko arazo larriak zeuden, eta Arabako lurraldea une oro auzitan zegoen espazioa zen, orain erresuma baten mende eta gero bestearen aginpidean. Testuinguru honetan, indarkeriak errege baten baino gehiagoren heriotza (Santxo IV.a bera, Peñalenen 1076an eraila, horren erakusgarri da) eragin zuen testuinguru honetan, oso zentzuzkoa da gotzaina(ezinbestean erregearen laguntzarekin), auzoko gudarosteen balizko sarraldiei aurre egiteko xedean, espazio seguruak antolatzen saiatu izana; balizko erasotzaileek zalantzarik gabe orduko bide sareak baliatuko zituzten lurraldean barrena, eta beraz, ezinbestekoa zen haien inguruetan eraikin gotortuak egitea92. Ikusten dugunez, ezin gara azterketa ildo bakar batera mugatu aztertzen ari garen garai konplexuan gertaturiko fenomenoak beren osotasunean ulertu nahi baditugu. Baina hel diezaiogun berriro ere gaiari eta saia gaitezen geure 6. multzoko elizen eta Leireko monasterioaren arteko ustezko lotura zein estua zen zehazten. Aipatutako monasterioko elizaren egungo burualdea eta kripta 1057. urtean sagaratu zituzten, eta Penintsulako erromanikoaren aurreneko adierazletzat hartuak dira, Palentziako San Antolín kripta (1035) baino apur bat geroagokoak, biak Nafarroako errege Santxo Handiak sustatuak. Errege hau, 1035ean hila, ezin izan zen Leire sagaratzeko ekitaldian, eta haren bilobetako batek, Santxo Peñalengoak sagaratu zuen monasterioa (Lojendio 1978: 49). Elizaren burualdearen iparraldeari monasterio zaharra izenaz ezagutzen den obra atxiki zaio. Haren hormetan saietera ugari ikusten dira bi mailan bereizita, hormak eraiki zituzten garai berekoak, eraikinak monasterioarenak eta gotorlekuarenak betetzen zituelako erakusgarri (208. irudia). Guretzat garrantzitsua da aipatutako obrak XI. mendekoak direla argi eta garbi uztea, horixe berresten baitute garrantzi handiko aztarna batzuek. Monasterioari buruzko aldizkari ba- Ondo dataturiko fenomeno baten aurrean gaude batez ere Languedoceko eliza gotortuak baina baita Europa mailakoak ere aztertzen dituen lan oparo eta oso dokumentatu bati esker (Bonde 1994). Elementu hauen kronologia XII. mendekoa da, eta Jainkoaren Bakearekin zerikusia duen testuinguruarekin estu lotuta daude. Ez genekien geure lurretan horrelakorik zeudenik (ez bederen eliza giroko inguruetan), baina argazkietan ikusten diren egituren eta aipatutako lanean dokumentaturikoen arteko antza handia da. Eta horrek XII. mendeko ante quem datazioa eskaintzen digu monasterio zaharraren eraikuntza datari bagagozkio, eta 1057. urteko post quem data. Zalantzak zalantza, 1098. urtean sagaratutako Leiren inauguratutako obra berria dela pentsa genezake (Lojendio 1978: 49). Eta hori zergatik da guretzat garrantzitsua? Obraren handiak, eliza, klaustro eta abarrekin, eta obraren iraupen luzeak monasterioan bertan eraikitzaileen talde bat osatuko zutela, lantegi bat, pentsatzeko bidea irekitzen digutelako. Lantegi hau bere trebetasunak beste espazio batzuetan garatzeko moduan egongo zen, eta langileek lantegi hartan ikasitakoak aplikatuko zituzten. Besteak beste, elizak gotortuko zituzten. Baina badira ideia hau ontzat hartzeko beste elementu erakargarri batzuk, esate baterako, 6. multzoko elizetan harriak 45º-tan ipinitako aizkoraz landuta agertzea; harria lantzeko era hau, geure inguruan bederen, obra "erromanikoetan" bereizten da, eta hain zuzen ere Leire da molde hori penintsulara hedatzeko zentro aitzindarietako bat. Honenbestez, kontu honek eskatzen duen zuhurtziarekin, gure ustez Leirek ez zuen soilik Arabako agintarien koadroak berritzeko bidean errege ekimenen euskarriarenak egingo. Leireko fraideek eraikitzaileenak egingo zituzten sailean bururatutako obra sorta horietan; eliza hauek orain arte ekimen pribatuko eraikinik identifikatu ez dugun espazioetan kokatuak dira (Lautada), baita tokiko handikiak itxura batean aktiboagoak ematen duten espazioaren bihotzean ere, Zigoitian. Be- Hala eta guztiz ere, berrikuntza saio hauek ez bide zuten ondorio iraunkorrik izan. Egoera berria ezin gauzatu izan zen hein batean handikiek erresistentzia jarri zutelako, ondo dokumentaturik dagoen bezala (García de Cortázar 1983: 92-94); baita denbora falta izan zutelako ere, sustatzaile nagusiak hil (Santxo Peñalengoa 1076an eta Fortunio 1098. urte inguruan) ondoren Armentiako gotzaindegia desagertu zelako eta Araba Gaztelako monarkiaren baitara bildu zelako. Gaztelaren mende zegoela, erregeren politikak aldatu egin ziren lurraldean; elizaren politikak ere aldaketak ezagutu zituen, aldaketa apalagoak baina, lehendik abiaraziriko erreformen alderdi batzuek beren bidea egiten jarraitu baitzuten. XII. menderako parrokien sarea osatuta egongo zela adierazten diguten aztarnak ditugu, penintsularen iparralde osoan gertaera horrekin loturiko zirkunskripzio jakin batzuen sorrerak adierazten digun bezala (Calleja 2000, López Alsina 2002). Artxidiakono eta artzapez barrutiez ari gara, parrokiak biltzeko egiturez; aurreneko artxidiakonoak 1090eko Valpuestako dokumentazioan ageri dira (Ruiz de Loizaga 1995b: 44), nahiz eta antolamendu hori ez zen XII. mendearen erdialdera arte sendotu, "egungo Arabako osatzen duten lurrak Calahorrako elizbarrutiko eta, hein apalagoan, Burgosko elizbarrutiko artxidiakono eta artzapez barruti jakin batzuen inguruan egituratuta agertzen diren arte" (García Fernández: 147). Liskarrek beren horretan segitzen zuten baita gotzain berriarekin ere; gotzaina kexu ageri zen, kritika zorrotzak egin zituen bere esku utzitako elizbarrutiaren egoera ikusirik, eta handiki laikoei aurre egin zien, ez beti modu onean, E. García Fernándezek gogorarazten digun bezala: "XII. mende hasieran, Calahorrako apezpikuaren esanetan, eliza esparruko irregulartasunak handiak ziren "Araba nuklearrean"; "Arabako baroiak", monasterio txikien jabeak, hasiera batean ez ziren elizaren erreformaren aurrean euren patronatu eskubideei uko egiteko oso prest agertuko; izan ere, elizaren erreformak, erlijiotasun handiago baten izenean, mugatu egiten zituen handiki horien irabaziak eta elizaren eta erlijioaren esparruan zuten boterea. Calahorrako apezpikuak hainbat ustelkeria kasutan esku hartu izana egotzi zien arabarrei; milites edo handikiei apaizen izendapenetan esku hartu izana egotzi zien; apaizei hamarrenen laurdena apezpikutegiari ordaindu ez izana; eta bilauei Elizari hamarrenak ordaindu ez izana. Azkenean, ha- Elizak kontrolpean edukitzeko liskar egoera horrek, elizaren aldetik Erromak berak eskatzen baitzuen beretzat, eragingo zuen eliza gotortuek beren funtzioa egiten jarraitzea. Eta hori argi eta garbi ikusten dugu 6. multzoko ale bitan (Gopegikoan eta Gazetakoan), erromanikoko berrikuntzan eta handitze lanetan saieteren egiturari eutsi ez ezik beste saietera maila batzuk eraiki baitzituzten. Ikusi dugun bezala, eliza askoren jabetza laikoa da denboran iraun zuen beste egoera bat; eta egoera horrek kasu batzuetan ez zuen aldaketarik ezagutuko XVI. mendera arte (Ocón 1996: 64-65). Horrexegatik, oraindik ez gaude, azterketa sakonago bat egin ezean, aipatutako mendearen erdialdetik aurrera sortutako eraikin kopuru handia sorrarazi zuen ekimena zehazteko moduan; hau da, ez gaude eskuarki "erromaniko" gisa ezagutzen duguna eragin zuen ekimena zehazteko moduan. Baina obra horietan badira aurreko mendeetan abiaraziriko joerak ezagutzeko parada eskaintzen diguten aztarna batzuk, gure azterketan xehe-xehe aztertuak. Aztertutako eraikinetan erregistraturiko beste alderdietako bat eratxikitako zurezko egituren presentzia da (4. multzoa). XII. mendean zehar eutsi egin zioten joera horri, beste ezaugarri batzuekin baina. Eliza sorta batean, bereziki Lautadan, atxikiriko eraikin handiak ageri dira, hari arruntez eginak eta zenbaitetan gangadunak. Aurkitu ditugun ale nabarmenenak Arkaiako Ama Birjinaren Jaiokundea eliza eta Mendarozketako San Juan ante Portam Latinam elizak dira. Elizei atxikiriko egituren neurriak eta haien kalitate arkitektonikoak argi eta garbi adierazten digute elizen jabeen soberakinez jabetzeko ahalmena modu ez proportzional batean emendatu zela XI. mendeko egitura aitzindari xume haiek eraiki zituztenetik. Azpimarratu beharreko hirugarren kontua da toki mailan eraikitzaileen lantegiak agertu izana, edo gutxienez aldi batez egokitu izana gure lurraldeko hainbat lekutan, Zigoitia aldean bururatutako azterketan iradokitzen genuena berretsiz. Gure azterketaren lehen aldiko miaketa lanean toki mailan jardungo zuten tailerretan pentsatzeko modua eskaintzen zuten eraikuntza ezaugarriak hauteman ahal izan genituen alde batzuetan, eraikinen homogeneotasunak horixe iradokitzen baitu (bestalde, ez dira berdin errepikatzen euren jarduera esparru zehatzetik at). Kuartangoko harana da horren erakusgarri, eraikin batzuen arteko homogeneotasunak "erromaniko kuartangar" batez hitz egitera eraman baitzituen egile batzuk. Baina ezagunena izan arren ez da bakarra; hainbat adibide jar genitzake, esate baterako, Arraia-Maeztu aldea, gutxienez hiru elizak antzeko ezaugarri bereziak baitituzte. Birgarabarrengo Ama Sortzez Garbiaren elizaz, Aletxako San Esteban elizaz eta Elortzako Santa Eufemia elizaz ari gara, horietan eraikuntza moldeak oso bereziak eta komunak izaki, garbi baitako eraikitzaileak berak izango zirela. Baina arkitektura hori ez da gure interesaren xede, ez bederen lan honetan; besterik gabe, hautemandako fenomenoek denboran jarraipena izan zutela erakusteko zertzelada batzuk eskaini nahi izan ditugu, etorkizuneko lanetan baliagarri izan daitezkeelakoan.
science
addi-f9809b5fd511
addi
cc-by-nc-nd 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/53056
Antisimetriaren hipotesia vs buru parametroa: euskararen oinarrizko hitz hurrenkera ezbaian
Arteatx Uriarte, Iñigo; Artiagoitia Beaskoetxea, Xabier ; Elordieta Alcibar, Arantzazu
2008
Hitzaurrea: zenbait ohar antisimetriaz, euskal sintaxiaz eta liburu honetan dagoenaz 0. Ikuspegi antisimetrikoa eta euskararen azterketa 0.1. Kayneren hipotesi antisimetrikoa Duela hamahiru bat urte, Richard Kayne hizkuntzalariaren The Antisymmetry of Syntax liburuak (Sintaxiaren Antisimetria litzatekeena euskaraz) bazterrak harrotu zituen Chomskyzaleen artean, perpaus egituraren alorrean ikuspegi berritzailea zekarrelako: garai hartan nagusi zen buru parametroaren ordez, Kaynek proposatzen zuen oinarrian hizkuntza orok zeukala espezifikatzaile-buru-osagarri hurrenkera, eta ondorioz azaleko edozein osagarri-buru hurrenkerak eratorria behar zuela izan. Kayneren proposamenaren muina hauxe zen: harreman ezin estuagoa dagoela egitura hierarkikoaren eta hurrenkeraren artean, eta hitz katearen hurrenkera linealak egituraren hierarkia islatzen duela berak aldarrikatutako Egokitasun Linealaren Axioma delakotik abiatuta: (1) Egokitasun Linealaren Axioma Hurrenkera lineala harreman antisimetrikoen ondorio zuzena da. (Kayne 1994: 6-tik moldatua) Alegia, eta liburu honetan Elordietak darabilen azalpena hona ekarriz: batetik, honek esan nahi du perpauseko elementuek ageri duten hurrenkera egiturazko hierarkiari dagokiola; hortaz, aurretik agertzeak hierarkian gorago egotea adieraziko du. Kayneren ikuspegi eraldatzaileak, hartara, baztertu egin nahi zuen, beren-beregi baztertu ere, buru-parametroak aurreikusten zuen egoera: C C B D D b d d b Bi diagrama hauetan, jo dezagun B aditza dela, eta C haren osagarria, D osagarriaren barneko tarteko adabegia, b eta d txikiak amaierako adabegiak direlarik. Kayneren liburuaren aurreko teoria-proposamenetan, B-k D asimetrikoki o-komandatzeak ez zeukan inolako eraginik, eta (2i) zein (2ii) diagrama biak jotzen ziren posibletzat Gramatika Unibertsalaren barruan. Kayneren liburuaz gero zeharo aldatu da ikuspegia: haren aldarrikapena da, hain zuzen ere, B-k D asimetrikoki o-komandatzen duela-eta, B-ren azpiko b ale horrek D-ren azpiko d-ren aurretik agertu behar duela; ondorioz, (2ii) diagrama ezinezkoa da Kayneren proposamenaren barruan. Kayneren liburuak harantzago jotzen du: saiatzen da X' Teoriaren muina eta funtsa perpaus egituraren hierarkia eta hurrenkera elkarrekin uztartzetik eratortzen, aurreikuspen interesgarriekin. Esaterako, adarreztatze hirutarra ezinezkoa dela iragartzen du (cf. Kayne 1994: 9), adarreztatze hirutarraren ondorioz osagarri bi simetrikoegiak direlako, eta ondorioz ezinezkoa delako zein zeinen aurretik agertuko den zehaztea. O-komandoaren definizioan beharrezko aldaketak eginez (cf. Kayne 1994: 16) buru biko sintagmak ezinezko zirela ere iragartzen du. Azkenik, eta asko laburtzeko, definizio beretik, Kaynek batera aztertzen ditu espezifikatzaileak eta adjuntuak (cf. Kayne 1994: 30hh), ordura arte ohikoa zen bereizketa ezabatuaz eta praktikan (adjunzio-) mugida orok ezkerretara behar duela onartuaz. Era berean, adjunzio/espezifikatzaile bakarra aurreikusten du sintagma bakoitzeko: nolabait esateko, sintagma beraren bi adjuntu/espezifikatzaile simetrikoegiak dira euren artean hurrenkera lineala ezarri ahal izateko (Kayne 1994: 21-22), eta horrenbestez Egokitasun Linealaren Axiomak eragotzi egiten ditu horrelako egoerak. HITZAURREA 13 0.2. Euskararen azterketa ikuspegi antisimetrikotik Hasierako orrialdeen eduki teorikoa alde batera utzita, Kayneren liburuaren muina bere analisirako potentzialki liskartsuak izan daitezkeen egituren berrikuspena da azken batean: azaleko osagarri-buru hurrenkera duten hizkuntzak, juntadura egiturak, eskuineko adjunziotzat jo ohi diren perpaus erlatiboak, eskuinerako mugidaren ondorioz aztertu izan diren bestelako egiturak (eskuineko destokitzea, IS astunen lerratzea), eta abar. Euskal gramatikari dagokionez, ikerlan batzuek euskararen alderdiren bat edo beste aztertu zuten euskarak berak oinarrian espezifikatzaile-buru-osagarri hurrenkera zeukala jota. Horien artean, hauexek aipa daitezke: Albizu (1994, 1997, 2001), Ormazabal, Uriagereka eta Uribe- Etxebarria (1994) (OUU aurrerantzean), Elordieta (1997a-b), Etxepare (1996, 2003), Haddican (2004), Goenaga (2003), Oyharçabal (2006). Hala ere, OUU eta Haddicanen salbuespenarekin agian, lan hauek guztiek besterik eta eztabaida handirik gabe jotzen zuten zuzentzat antisimetriaren ikuspegia. Bestela esanda, gure uste apalean, Kayneren proposamena eta euskarazko datuak erkatu gabe, euskarazko datuak Kayneren proposamena zuzena balitz bezala berrinterpretatzera jo zuten. Jokabide ulergarri hau Kayneren proposamenaren tamainaren argitara ere balioetsi eta haztatu behar da: haren proposamenak ez zeukan helburutzat hizkuntza bat edo besteren berri ematea, perpaus egiturari dagokionez Gramatika Unibertsalaren mugak zedarriztatzea baino. Hartara, ezinezkoa zen (eta da oraindik ere) hizkuntza bakar baten azterketan oinarrituta Kayneren proposamena bere neurrian baloratzea. 1. Liburu hau nondik sortzen den Aurreko atalean esan dugun moduan, euskal gramatikaren inguruko hainbat ikerketa, artikulu eta saio egin ziren 1994 urteaz gero Kayneren ikuspegia nola edo hala onartzen zutenak; baina beste hainbat ikerketa, artikulu eta saio ere egin ziren oraindik euskararen oinarrizko hurrenkera espezifikatzaile-osagarri-buru zela jotzen zutenak edo, sintagma askotarako behintzat, oinarri hori onesten zutenak. Inportanteak diren batzuk aipatuko ditut: Ortiz de Urbina (1994, 1995, 1999), Artiagoitia (1998, 2002), Uriagereka (1999), Laka (2000), Elordieta (2001), Arregi (2003), Etxeberria (2005). Eta ikuspegi biak jorratu dituzten ikertzaileak ere izan dira: Vicentek berak ikuspegi batetik bestera egin du jauzia, euskararen sintaxian egiazki mamizko eztabaidagai bat badugula agerian utziz. 14 ARTEATX, ARTIAGOITIA ETA ELORDIETA Testuinguru honetan ulertu behar da, bada, liburu hau. Duela urte bi, Orden básico y estructura de la complementación en euskera delako ikerketa-proiektuaren barruan Iñigo Arteatx, Xabier Artiagoitia eta Arantzazu Elordieta ikertzaileok geure buruari eginkizun eta helburutzat hauxe ipini genion: euskararen oinarrizko hurrenkeraren inguruan eztabaida bat piztu eta sortzea, ikustea ea euskararen barnetik zeintzuk argudio egon litezkeen antisimetria ontzat eman edo arbuiatzeko; ikuspegi biak (antisimetriarena eta buru parametroa onartzen zutenena) zituzten hizkuntzalariak euren ideiak eta planteamenduak aurkeztu eta buruz buru eztabaidatzera gonbidatu eta behartzea nolabait. Ikerketa-proiektu horren barruan aurreikusten genuen 2007 urtean Antisimetriaren Hipotesia vs Buru Parametroa: euskararen oinarrizko hitz hurrenkera ezbaian izena eramango zuten jardunaldiak aurrera ateratzea. Bagenekien ekarpen xumea izango zela hizkuntzalaritzaren unibertso zabalean, baina etxean jokatuz gero ezin saihestuzko eztabaida iruditzen zitzaigun, akaso eztabaida teorikoari argi apur bat ekarriko ziona eta, edozelan ere, ikasleek eskertuko zutena. Jardunaldi horiek 2007ko otsailaren 13, 14 eta 15ean gauzatu ziren, giro adeitsuan gauzatu ere, EHUko Gasteizko Filologia eta Geografia-Historia Fakultatean, eta bertan liburu honetan parte hartu duten gehienak mintzatu ziren, baina ez guztiak. Jardunaldi horietan Beñat Oyharçabal hizkuntzalariak ere egin zuen bere hitzaldi-ekarpena, baina ekarpen horrek, tamalez, ezin izan du liburu honetarainoko bidea egin. Eta, aitzitik, tamalez jardunaldietan parte hartzerik izan ez zuen Jon Ortiz de Urbinak artikulu bat atondu du liburu honetarako. 2. Liburu honetako artikuluen berri laburra Liburu honetan zazpi artikulu aurkituko dituzu, irakurle: batetik garai bateko lanen itzulpenak diren Javier Ormazabal, Juan Uriagereka, eta Myriam Uribe-Etxebarria hizkuntzalarien "Hitz hurrenkera eta NZ-mugida: azalpen parametriko baten bila", eta Jon Ortiz de Urbinaren "Indar sintagmak, Foku sintagmak eta ezkerraldeko buruak euskaran". Bestetik, inon argitaragabeak diren Bill Haddicanen "Euskal perpausaren oinarrizko espezburu-osagarri hurrenkeraren aldeko argudio batzuk", Arantzazu Elordietaren "OA hizkuntzak: oinarrizko hurrenkeraz eta hurrenkera eratorriez", Luis Vicenteren "El movimiento del verbo en un análisis antisimétrico del euskera", Xabier Artiagoitiaren "Izen sintagmaren hurrenkera: osagarriak aurretik, buruak gero", eta, azkenik, Itziar Lakaren "Simetria ala simetria eza? Hitzordenaz hausnarrean". HITZAURREA 15 Javier Ormazabal, Juan Uriagereka eta Myriam Uribe-Etxebarria lagunen artikulua, esan bezala, 1994ko lan baten euskarazko itzulpena da eta bertan, Kayneren eredu teorikotik abiatuta, NZ-mugidaren eta hitz hurrenkeraren arteko elkar-eragina eta mugida teoriaren zenbait oinarri teoriko (Kateen Uniformetasuna eta Kateen Bakartasuna) lantzen dituzte egileek. Saio teoriko horretan, lehen aldiz aztertzen zen euskara eredu antisimetrikoaren arabera jendaurrean (guk dakigula behintzat), eta hain zuzen ere Kaynek aipatzen duen orokorpen bat betetzen ez duen neurrian berebiziko garrantzia zeukan horrek; izan ere, SOA hizkuntzek ez dute ageriko NZ-mugidarik baina euskaraz, aitzitik, badugu ageriko NZmugida. Hiru hizkuntzalariek, orduan, jokabide bikoitza edo bitarikoa ikusten dute euskaran: baiezko (mendeko) perpausetan, InfS osagaia Konplementatzaile buruaren espezifikatzailean agertuko litzateke, baina galderazkoetan NZ-hitza bera agertuko litzateke posizio horretan: (3) a. [InfS Jonek liburua irakurri du]-ela tInfS b. Zeri … [KonpS ti [Konp' …irakurri duela Jonek…]] Interes handiko beste datu bat da perpaus osagarrietatik NZ-mugida gertatzea lotuta dagoela perpaus osagarria aditzaren ostean agertzearekin: (4) a. Zer ez duzu entzun [t irakurri duela Jonek]? b. * Zer ez duzu [t irakurri duela Jonek]KonpS entzun tKonpS? Adibide hauen arteko kontrastearen gakoa perpaus osagarriaren kokapenean dago: (4a)-n perpaus osagarria aditz nagusiaren osteko (eta, beraz, jatorrizko) posizioan dago, baina (4b)-n espezifikatzaile-posizio batean: autoreok hartzen duten interpretazio hertsian Kateen Uniformetasuna urratu da (4b) adibidean, NZ-hitzaren mugidak lehendik sortu den katearen bigarren mailari eragiten baitio bakar-bakarrik. Pozgarria da, era berean, liburu honetan funtsean beraren 1999ko artikuluaren itzulpena den Jon Ortiz de Urbinaren "Indar sintagmak, Foku sintagmak eta ezkerraldeko buruak euskaran" lana edukitzea, hizkuntzalari hau euskararen sintagma egituraren azterketan eragile handienetariko bat izan baita. Bera izan zen perpaus mailako Inflexio eta Konplementatzaile buru funtzionalak euskaraz nola gauzatu zitezkeen sakonen aztertu zuen lehendabizikoa eta hari zor zaio buru parametroaren araberako lehen proposamen indartsua (cf. Ortiz de Urbina 16 ARTEATX, ARTIAGOITIA ETA ELORDIETA 1989), euskarazko NZ-mugidaren eta foku-egituren deskribapenik zehatzena ere biltzen zuena: euskaraz buru gehienak azkenean letozke, salbu eta konplementatzailea, berak perpausaren ezkerraldeko ingurumarian kokatzen duena: (5) a. genitiboa-Izena b. IS-Postposizioa c. AS-Inflexioa … baina d. [KonpS NZ-hitza, fokua [Konp' Konp InfS]] Ortiz de Urbinaren lanetariko asko zuzentzen dira era biko buruak onartzen dituen hurbilketa hau eta hainbat daturen azalpena (bereziki, ezeztapenaren eta adizki jokatuen kokapena perpaus nagusi eta mendekoetan) uztartu eta garatzera. Hemen euskaraz ematen dugun saio honetan, Ortiz de Urbinak Rizziren (1997) proposamena hartzen du abiapuntutzat eta euskararako moldatzen eta justifikatzen du: hark bezala, Ortiz de Urbinak garai bateko Konp burua gutxienez hiru burutan banatzen du, Indarra, Fokua, eta Jokatutasuna. Orokorra litzatekeen partiketa honetan eta euskarazko ea partikula ilokutiboaren portaera sintaktikoan oinarrituta, proposatzen da euskaraz buru-lehenak Topikoa, Indarra, Fokua buruak direla, gainerakoak (Inflexioa eta Jokatutasuna barne) amaieran datozen bitartean. Emaitza, beraz, 1989koa baino proposamen landuagoa eta konplexuagoa dugu. Haddicanen artikuluak aurreko lan baten (Haddican 2004) analisia berrikusten du. Izenburuak berak dioen moduan euskaraz oinarrizko espez-buru-osagarri hurrenkeraren argudio nagusi bi aurkezten ditu: partikula modalen jokabidea eta Inflexio/DenboraSintagmaren elipsia. Lehenari dagokionez, partikula modalek perpaus guztiaren gaineko besarkadura dutela azpimarratzen du Haddicanek. Partikula modalen buruz buruko mugimenduan oinarritutako azterbide baten desegokitasuna (Elordieta 1997, Elordieta 2001) erakutsi ondoren, Haddicanek honelako perpaus egitura bat proposatzen du: (6) [Mod-S omen/bide [DnbS Denb (ez) … AS ]] Hizkuntzalari honek oinarrizko kokapenean berreraikitzeari leporatzen dio ezeztapenak, berau ageri delarik, partikula modalen azpiko besarkadura edukitzea. Ezezkako perpaus nagusietan ezeztapenak berak beteko luke Mod-Sintagmaren gaineko kokagunea (polaritatesintagman): b. Jon etorri omen zen baina Miren ez omen zen etorri. Isildu edo ezabatutako material guztiak nolabaiteko sintagma izan beharko luke, eta Haddicanek dioenez, hori ez da hala gertatzen, ez bada (6) bezalako azterbide bat onartzen. Ikuspegi honen ondorioz, euskaraz baiezko eta ezezko perpausen artean sumatzen den kontrastea honela interpretatu behar da: ezezko perpausak islatzen du ondoen oinarrizko hurrenkera, bertan Denb (laguntzailea funtsean) ageri baita AS osagaiaren aurretik eta gainetik. Baiezko perpaus arrunten hurrenkera azaltzeko, Haddicanek Denb buruaren azpitik dagoen osagai-multzo osoa, hondakin-mugida eginez, Denb eta Modal buruen gainetik dagoen polaritate-sintagmara igotzen dela iradokitzen du: (9) a. omen zen [XS … Jon etorri…] b. [Jon etorri] omen zen [XS … Jon etorri…] Puntu honetan, azterbidea korapilatu egiten da noski, mugitu den osagai horrek izan dezakeen konplexutasunaren arabera; baina, nola edo hala, osagai horren azken buruak aditz nagusia (gehi aspektu atzizkiak) izan behar du, nahitaez: (10) *etorri Jon omen zen Liburu honetan Haddicanek aurreko lanean murrizketa hauek azaltzeko egin zuen proposamena moldatzen du garai bateko Cheng eta Demirdache-ren (1993) proposamen bat abiapuntutzat hartuta: azterbide horren muina da aditzaren inguruko argumentuek kasua erkatzeko aditz sintagmatik kanpoko posizioetara mugitu behar dutela eta, ondoren, 18 ARTEATX, ARTIAGOITIA ETA ELORDIETA mugitutako argumentu horiek eta aditza biltzen dituen osagai handia Polaritate-Sintagmara mugitzen dela. Arantzazu Elordietaren artikuluak, besteak beste, ahalegin handia egiten du perpaus mailan azterbide antisimetrikorako eta buru parametroaren azterbiderako izan daitezkeen argudioen sintesi bat aurkeztu eta ikuspegi biak buruz buru, argi eta garbi, erkatzeko. Antisimetriaren aldekoak izan daitezkeen datuak beste artikulu batzuetan ere ageri direnez, begiratu bat eman diezaiegun berak aipatzen dituen buru parametroaren aldekoei: batetik sintagma-mugidarik zertan eduki ez duten edo mugidaren bidez justifikatzen zailak diren izena + egin (i.e. berba egin, negar egin) aditzak eta (gorriak ikusi, adarra jo tankerako) esamolde idiomatikoak aipatzen ditu: berauetan, azterbide antisimetrikoan ez legoke arrazoi handirik sakoneko egituratik aditzaren osagarria mugitzen dela justifikatzeko, eta, hala ere, osagarriak aditzaren aurretik agertzen dira, buru parametroak iragartzen duen moduan. Beste horrenbeste esan liteke aditzaren osagarri postposizionalez: (11) a. Patxi Gasteizen bizi da (hurrenkera neutroa) b. Patxi bizi da Gasteizen (hurrenkera markatua) Osagarri hauek ere aditzaren aurretik ageri dira hurrenkera ezmarkatuan eta hor nahitaez izateko arrazoi bakarra buru parametroak ematen duena litzateke (osagarriak buruaren aurretik jaiotzen dira); antisimetriak proposatu egin behar luke justifikatzen zaila dirudien mugidaren bat. Antzekoak dira moduzko adberbioen, perpaus osagarri jokatugabeen eta ASren aurreratzea bezalako datuak: buru parametroa zuzentzat jota, datuok ez dute inolako iluntasunik, baina antisimetriaren arabera, eragile ezezaguneko nola edo halako mugidaren bat behar da datuen berri emango bada. Elordietak buru parametroaren beharra defendatzen duen arren, onartu ere egiten du badirela ikuspegi bietarako liskartsuak diren datu multzo bi. Lehena hauxe da: perpaus osagarri jokatuak aditz eta laguntzailearen aurretik zein atzetik ager daitezke egoera bietan hurrenkera neutroa izanik; antisimetrian ez dago mugida hau gertatzeko eragile nabarmenik, eta buru parametroaren arabera ere nekez da bikoizketa honen arrazoia ikusten. Bigarren datu multzoak (goiko (4) adibidea funtsean) lotura zuzena dauka aurrekoarekin: OUU-k azpimarratu bezala, badirudi NZ-mugida zilegi dela aditz nagusiaren osteko perpaus osagarri jokatutik baina ezinezkoa edo nekeza aditz nagusiaren aurreko batetik. Hala ere, datu hori uste c. Miren etorriko dela uste dut [[Miren etorriko dela] uste [Miren etorriko dela]] Vicentek, hartara, baztertu egiten du azaleko aditza + laguntzailea hurrenkeraren berri aditza eta mugitutako argumentuak biltzen dituen osagai baten hondakin-mugidaren bidez ematea. Horren ordez, mugimendu teorian orain artean aurreikusi ez den mugida mota bat aldarrikatzen du: aditza, baina ez aditz-sintagma, mugituko litzateke laguntzailearen gainetik dagoen espezifikatzaile-gune batera; aditzak eta laguntzaileak buru konplexu gisa jokatzea, bigarrenaren ahultasun morfofonologikoaren albo-ondorio gisa azalduko genuke, eta ez buruz buruko mugidaren ondorio gisa. Azterbide berritzaile honek, nola ez, galdera berriak irekitzen 20 ARTEATX, ARTIAGOITIA ETA ELORDIETA ditu: nola eratortzen da aditzaren aurretik S-IO-O argumentuak kokatzen dituen hurrenkera neutroa? Nola ematen da galdegai-egituren berri aditza eta laguntzailea mugitzen ez badira? Vicentek hemen bere beste lan batera (Vicente 2005) jotzeko gomita egiten digu; prosodian eta foku-azentuan aurkitu beharko lirateke mugida bi horien eragileak: kasu batean, perpaus osoa (beraz, argumentu guztiak) fokutzat hartzeak berak behartuko luke hondakinaren mugida, eta bestean foku-azentua jaso ahal izateak eragingo luke NZ-hitzaren edo fokuaren mugida. Artiagoitiaren artikulua izen-sintagmaren egituraz diharduen bakarra dugu eta bertan buru parametroa eta (bereziki Cinqueren 2005eko) antisimetria-ikuspegia erkatzeko hiru datu multzo aurkezten dira: zenbatzaileen kokapena, izen-sintagmaren barneko adjektiboen jokabidea eta mendebaleko euskararen hasierako erakusleak. Datuon berri buru parametroak arazorik gabe eman dezakeela argudiatzen da; horretarako nahikoa da zenbatzaileen artean batzuk buruak eta beste batzuk espezifikatzaileak direla bereiztea: (14) a. [DS [QS [XS horrenbeste] [IS lagun] [Q Ø]] [D Ø]] b. [DS [QS [IS lagun] [Q bi]] [D Ø]] Mendebaleko erakusleen berezitasuna ere espezifikatzaile gunean agertzea litzateke (hainbat hizkuntzatan ikusten dena), eta euskarazko adjektiboena, berriz, buru hutsak izatearena, antisimetrian bertan ere aurreikusi behar den aukera. Baina antisimetriak datu horien guztien berri emateko estrategia bikoitzak eta kontraesankorrak behar dituen bitartean, buru parametroak analisi bateratu bat egiten du posible. Zazpigarren, eta azken, artikulua Itziar Lakaren "Simetria ala simetria eza? Hitzordenaz hausnarrean" dugu. Hamlet-en hitzen oihartzuna dakarren artikulu hau nabarmen aldentzen da besteetatik, abiapuntutzat jabekuntza eta prozesamenduaren alorreko datuak hartzen dituen neurrian. Izenburua gorabehera, ikertzaile honendako ez legoke zalantzarik: Kayneren Sintaxiaren Antisimetria zuzena izatera, euskara bezalako hizkuntza baten jabekuntzan, azalean osagarri-buru hurrenkera duen baten jabekuntzan alegia, haurrek ikusten ez diren tankera bateko hutsak egitea esperoko genuke, harik eta hipotesi hutsetik aldentzen den eredua nola eratorri asmatu arte. Nolako hutsak? Ba, *renama edo *riamona bezalakoak (cf. amaren, amonari), mugida sintaktikoa eskatzen duten egituren jabekuntzan ikusten diren hutsen antzekoak alegia (cf. *ez nahi dut/ ez dut nahi). Era berean, Lakaren iritzian, HITZAURREA 21 prozesamenduaren alorreko ikerketa berriek (cf. Erdozia 2006) iradokitzen dute euskaraz neutrotzat jo ohi den SOV hurrenkera prozesatze kosturik gabekoa dela, antisimetriak, zuzena izatera, iragarriko ez lukeena. 4. Esker ematea Azkenik, lehentasun handiko ohar batekin amaitu nahi dugu hitzaurre hau, gure esker ona erakutsiz alegia: eskerrak zor dizkiegu lehenik liburuko eta jardunaldietako parte hartzaile guztiei, geuk jarritako erronkari erantzun ziotelako; eurak gabe liburu hau oraindik ere proiektu hutsa izango litzateke. Esker bereziak, halaber, Jon Ortiz de Urbina eta Javier Ormazabali aspaldiko lan bat berrikusi eta euskaratzeko nekea hartzeagatik, eta Bill Haddicani bere lehen euskarazko artikulua idazteko prest agertzeagatik. Eskerrak ematen dizkiegu jardunaldietan izan ziren ikasle eta irakasleei ere, gure ideiari harrera beroa egiteagatik. Eta, noski, geure esker ona erakutsi behar diegu bai Arabako Errektoreordetzari eta EHUko Ikerkuntza Errektoreordetzari (AE06/03), bai eta Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministerioari ere (HUM2006-27406-E), ekimen hau hiru erakundeek diruz lagundu eta babestu dutelako. Hitz hurrenkera eta NZ-mugida: azalpen parametriko baten bila* Javier Ormazabal, Juan Uriagereka & Myriam Uribe-Etxebarria UPV/EHU, University of Maryland & UPV/EHU Laburpena Lan honen helburu nagusia euskara eta beste zenbait SOA hizkuntzatako hitz hurrenkera eta NZ-mugidaren arteko erlazioa Kayneren (1994) antisimetria teoriaren argira aztertzea da. Horretarako, SOA hizkuntzetan IS eta KonpS osagarriek betetzen dituzten posizioen arteko asimetria batzuk aurkeztuko ditugu eta jokabide desberdin hauek NZmugidarekin erkatuko. Honen ondorioz, eremu batzuetatik NZ-ateratzea agerian egiteko ezintasuna NZ-hitza bera biltzen duen osagarriaren posizioarekin lotu behar dela argudiatu ondoren, murriztapena Chomsky eta Lasnik-en (1993) Kateen Uniformetasunaren Baldintzaren birformulazio hertsi baten bidez azaltzen dugu, horrela Subjektuaren Baldintza ere deribatuz. Azkenik, Uniformetasunaren Baldintzak jaso ezin ditzakeen kasuak, batez ere japoniera edo koreerako perpaus barruko NZ-mugidarik eza, proposatzen dugun Kateen Bakartasunaren Baldintza izeneko hatsarre berri batek azal zezakeela argudiatzen dugu eta murriztapen honek izan beharko lituzkeen ezaugarri nagusiak aurkezten ditugu. 0. Sarrera Lan honetan, NZ-mugida eta hitz hurrenkeraren arteko erlazioari buruzko alde desberdin batzuk aztertuko ditugu zenbait hizkuntzatan. Kayneren (1994) perpaus egiturari buruzko teoriaren oinarriak geure eginez, gure helburua bere teoriak eraikitako sistemak gramatikaren beste zenbait printzipiorekin zer-nolako eragin-trukeak izango lituzkeen aztertzea izango da. Lehenik, Subjektua-Objektua-Aditza hizkuntzen zenbait ezaugarri aztertuko ditugu, gaiaren inguruko bi galdera nagusiri behatzen diegularik: alde batetik, IS-k eta KonpS-ek aditzarekiko betetzen duten posizioari begira erakusten dituzten hitz hurrenkera desberdintasunak aztertuko ditugu; bestetik, IS eta KonpS osagarri hauen jokabide desberdinak NZ-mugidarekin erkatuko ditugu eta bi fenomeno hauek estuki loturik daudela erakutsiko. * Hemen argitaratzen den lana egileok 1995ean, Vienan ospatu zen GLOW kongresuan aurkeztu genuen hitzaldi baten itzulpena da. Inoiz argitaratu ez bazen ere, hitzaldiaren eskuizkribua nahikoa zabaldu zen bere garaian hizkuntzalaritza teorikoko ikertzaileen artean eta lan tekniko anitzetan aipatu da hemengo proposamena, aztertzen diren gai teorikoak urtetan eztabaidaren puri-purian egon direlako eta, neurri batean, oraindik ere badaudelako. Liburu honen editoreen eskaria onartuz, lana ikertzaile eta ikasle euskaldunen eskura jartzea erabaki dugu. Urte batzuk igaro dira lan hau idatzi genuenetik eta, espero zitekeenez, hiru autoreok geure iritzia aldatu dugu hemen egiten ditugun zenbait proposameni buruz; iritzi eta proposamen berri horietariko batzuk argitara ere eman ditugu, bakoitzak bere aldetik. Hala ere, euskarazko bertsio hau argitaratzea erabaki dugu, euskararen egiturari buruz egin den proposamen teoriko zehatz baten eredu gisa lagungarri izan daitekeelakoan. [Javier Ormazabalek euskaratua]. Japoniera bezalako hizkuntzetan ikus daitekeen aditz aurreko perpausetatik NZ-mugida egiteko ezintasuna beste zenbait fenomenorekin erkatzeko proposamena egingo dugu, Kateen Bakartasunaren Baldintza izena eman diogun hatsarre baten azpian bilduz. Ontzat eman dezagun, abiapuntu gisa, Kayneren (1994) teoria perpaus egiturari buruz, batez ere egitura hierarkikoen eta lerroz lerroko hurrenkeraren artean banan-banako erlazio bat dagoelako ideia. (1)-eko baieztapena proposamen horren asmoa jasotzen saiatzen da: (1) O-komando asimetrikoak banan-banako hurrenkera lineala erabakitzen du. Kayneren proposamenak oso hitz hurrenkera murritza inposatzen dio sistemari, eta honetan datza, besteak beste, proposamen honen interesa. Zehazkiago, bere teoriak espezifikatzaileak eta osagaiak ardatzarekiko kontrako posizioetan agertzen direneko perpaus egiturak onartzen ditu bakar-bakarrik. Hau da, perpaus egituraren gaineko ongi-eratze baldintzek bi hurrenkera posibletara murrizten dituzte aukera guztiak: espezifikatzailea-ardatza-osagarria eta osagarriaardatza-espezifikatzailea. Zenbait ideia gehigarri onartuz, haren sistemak aukera guztiak espezifikatzailea-ardatza-osagarria hurrenkera oinarrian unibertsalki posiblea den hitz hurrenkera bakarrera murrizten ditu. 'Jonek liburua erosi zuen' Kayneren sistemak oso baldintza hertsia inposatzen du hitz hurrenkera aldaketak deribatzeko moduari begira. Izan ere, kanonikoa ez den edozein azaleko hurrenkerak elementuren bat bere ezkerrera mugitu izanaren ondorioa izan behar du. Kayneren teoriaren alderdirik interesgarrienetariko bat da saiatu egiten dela, sendo saiatu ere, hizkuntza baten hitz hurrenkeraren eta hizkuntza berak NZ-mugidarekin duen portaeraren artean ikusten diren loturak azaltzen. Ezaguna denez, bi eratako hizkuntza mota nagusi daude NZmugidari dagokiola. Alde batetik, ingelesa bezalako hizkuntzek ageriko NZ-mugida erakusten dute; (4)-an ikus daiteke honen adibide bat. Bestetik, badira japoniera bezalako hizkuntzak zeintzuetan –(5) adibideak erakusten duen bezala– NZ-sintagma ez baita ageriko sintaxian mugitzen: 'Zer erosi zuen Jonek?' Kaynek orokorpen hau azal dezakeen hipotesi berri eta interesgarri bat proposatzen du. Japoniera eta beste hainbat hizkuntzaren ohiko ardatza azken hurrenkera lortzeko, Kaynek ageriko sintaxian InfS osoa KonpS-ren espezifikatzailera mugitzen dela argudiatzen du; (7)-ko egiturak jasotzen du mugimendu hori: (7) InfS KonpS-ren espezifikatzailera mugitzeko operazioak Konp azken posizioan kokatzen duen hurrenkera ematen du, SOA hizkuntzetako ohiko hurrenkera lortuz. Bestalde, InfS barneko elementuen arteko SOA hurrenkera lortzeko bi aukera daude gutxienez. Bide bat aditz sintagma osoa InfS baino lehenagoko posizio batera mugitzea da, Konp-en espezifikatzailera hain zuzen. Beste aukerak, berriz, ez du Aditzaren Konp-erako mugida aintzat hartzen; aitzitik, Inflexio 1 Bach (1971), Baker (1972), Bresnan (1972), etab. AZALPEN PARAMETRIKO BATEN BILA 29 Sintagma KonpS-ren espezifikatzailera mugitzen da eta aditz sintagma Inflexio Sintagmaren barruan gelditzen da. Ondorioz, SOA ordena argumentu guztiak bere ezkerrean leudekeen espezifikatzaile posizioetara mugituz lortuko litzateke. Kayneren ustez, InfS-ren mugida honek ondorio zuzen bat izango luke: hizkuntza hauetan Konplementatzailearen espezifikatzailea ez litzatekeela ageriko NZ-mugidarako jomuga posiblea izango, posizio hau mugitutako InfS-k berak beteko bailuke. Hipotesiaren ezaugarri orokorrak (8)-ko irudian jasotzen ditugu: (8) Hurrengo atalean, NZ-mugidak eta hitz hurrenkerak nolako eragin-trukea duten aztertuko dugu modu zehatzago batean. (6)-ko orokorpen deskriptiboarekin bat ez datozen kasu batzuk aztertuko ditugu, batik bat. Ondoren, kasu hauek Kayneren "InfS KonpS-ren espezifikatzailera" proposamenaren barruan egokitzeko bide bat proposatuko dugu. Atala bukatzeko, InfS-ren mugidaren izaeraren inguruko zenbait gai eztabaidatuko ditugu; honek beste azterketa bat proposatzera eramango gaitu, non hitz hurrenkera eta NZ-mugidaren arteko erlazioa Inflexio Sintagmaren mugidarik gabe lortzen den. 2. InfS Konp-en espezifikatzailera hipotesia aztertuz (9)-ko adibideek euskararen adierazpen perpausetako SOA hurrenkera arrunta erakusten dute. Ohartzekoa da ardatza bukaeran duten beste hizkuntzetan ohikoa denez, hemen ere -ela konplementatzaileak irakurri dio aditz multzoari jarraitzen diola. (10a) berriz, galderazko 30 ORMAZABAL, URIAGEREKA & URIBE-ETXEBARRIA perpausen adibidea dugu; ikus daitekeenez, nori NZ-sintagma perpausaren hasierara mugitu da eta aditz-konplexuarekin ondokotasun hertsia mantenduz agertzen zaigu. (10b) adibideak erakusten duenez, nori NZ-hitza aurreratzen ez bada eta in-situ gelditzen bada, adibidea ezgramatikala da. Euskara, beraz, japoniera eta beste hainbat SOA hizkuntzatatik aldentzen da, hizkuntza hauetan ageriko NZ-mugidarik ez baitago. Japonieraz, aldiz, InfS KonpS-ren espezifikatzailera igotzen da, adierazpen perpausetan zein galderazkoetan; KonpS-ren espezifikatzailea beterik dagoenez –InfS-k betetzen baitu–, NZ-hitza in situ gelditzen da, Kayneren hipotesiaren erara: (12) Japonieraren eredua: Ikuspegi honetatik, euskarak portaera nahasia agertzen du, adierazpen perpausetan "ardatza azken" diren hizkuntzen propietateak eta galderazko perpausetan "ardatza lehen" diren hizkuntzen jokaera erakusten baitu. Puntu honetara helduta, InfS-ren KonpS-ko mugidaren izaerari buruzko galdera andana sortzen da. Japonieraz InfS agerian mugitzen dela proposatu denez, mugida hau InfS-k KonpSren proiekzioan erkatu behar duen tasun morfologiko bat asetzeko gertatzen dela ondorioztatu behar da. (13i)-ko taulako japoniera eta ingelesa bezalako hizkuntza-moten arteko banaketa osagarriak bat egiten du ikuspegi honekin baldin eta, soilik baldin, aldi berean onartzen badugu, gainera, ingelesez InfS-k ez duela mugitu behar, ez agerian ezta Forma Logikoan ere; hau da, baldin eta ingelesez InfS-k erkatzeko tasunik ez badu. Hau horrela da galderazko perpausetan KonpS-ren espezifikatzaile posizioa NZ-hitzak berak betetzen duelako, baita Forma Logikoan ere, InfS-ren posizio horretarako mugida behaztopatuz. Kayneren hipotesirako arazo larriagoa sortzen da (13ii)-ko paradigmako hizkuntzak kontuan hartzen direnean. Izan ere, euskararen portaerari so egiten badiogu, hizkuntza honetako adierazpen perpausetan InfS KonpS-ren espezifikatzailera mugitzea nahitaezkoa dela ondorioztatu behar dugu, beti Konp-en aurretik agertzen denez. Hala ere, mugida hori ezin 32 ORMAZABAL, URIAGEREKA & URIBE-ETXEBARRIA daiteke beti derrigorrezkoa izan, galderazko perpausetan KonpS-ren espezifikatzaile posizioa InfS-ren ordez NZ-hitzak betetzen duelako. Baina hala bada, ondorio gisa atera behar dugu japonieraren eta euskararen artean oinarrizko desberdintasun bat dagoela InfS mugitzera behartzen duen baldintzaren izaeran, japonieraz mugida egoera sintaktiko guztietan derrigorrezkoa den bitartean euskaraz adierazpen perpausetan bakarrik gertatzen delako. Eman dezagun, bestalde, InfS KonpS-ren espezifikatzailera mugitzeko arrazoia konplementatzailearen tasun morfologikoren bat erkatzea dela. Gutiziaren arazoa alde batera utzirik, ondorioa litzateke euskaraz tasun morfologiko hau InfS edota NZ-hitzaren mugidaren bidez erka daitekeela. Baina biek erka badezakete ere, galderazko perpausetan NZ-hitzak izan behar du Konp-en baldintza morfologikoa betetzen duena, hizkuntza honetako ageriko NZmugidak erakusten duenez. Gogora dezagun, halere, euskaraz ez bezala japonieraz NZ-hitza ez dela inoiz Konp-en espezifikatzailera agerian mugitzen. Hortaz, ondorioa litzateke hizkuntza honetan Konp-en tasun morfologikoa erka dezakeen elementu bakarra InfS dela eta inoiz ez NZ-hitza. Berriro ere, diferentzia honek euskararako eta japonierarako proposatzen diren tasun-erkaketen artean oinarrizko desberdintasun bat dagoela adierazten digu. Ohar hauek berez zenbait "ardatza azken" hizkuntzatan SOA hurrenkera InfS-ren mugidaren bidez lortzeko posibilitatea baztertzen ez badute ere, badute iradokitzen hitz hurrenkera eta NZ-mugidaren arteko erlazioa euskara eta japoniera bezalako hizkuntzetan atal honetan eztabaidatu dugun mekanismoaz bestelako prozedura baten bidez lortu behar dela. Ondoko ataletan orain arte eztabaidatu dugun paradigmarako beste azalpen bat proposatuko dugu. Lehenik, euskara eta japoniera bereizten dituen beste zenbait ezaugarri ekarriko ditugu eztabaidara: SOA hizkuntzetan aditzaren osagarriaren izaerak hitz hurrenkera ereduetan duen eragina erakutsiko dugu batik bat. Diferentzia hauek, halaber, hizpide ditugun hizkuntzek NZ-mugidarekiko erakusten dituzten desberdintasunak azaltzen dituen mekanismoa InfS-ren KonpS-rako mugida ez den beste leku batean bilatu behar dugula ere erakutsiko dute. AZALPEN PARAMETRIKO BATEN BILA 33 3. NZ- ateratzea: aditzaren aurreko eta aditzaren ondoko osagarriak 3.1. IS vs. KonpS Osagarriak: desberdintasunak hitz hurrenkeran 'Janek bera gaixorik izan zela esan zuela' (16)-an, vertelde ('esan zuen') aditzaren osagarria IS bat da –het verhall ('istorioa')–. Gramatikaltasun juizioek erakusten dutenez, osagarria IS denean aditzaren aurrean agertu behar du nahitaez. Beraz, holandesa japoniera bezala portatzen da IS osagarriak betetzen duen posizioari dagokiola. Azter ditzagun orain (17)-ko adibideak, aditzaren osagarria dat hij ziek geweest was ('gaixorik zegoela') KonpS dutenak. IS osagarriak ez bezala, perpaus osagarriek aditzaren eskuinera agertu behar dute.2 Japonierak ez bezala, holandesak aditzak hartzen duen osagarriaren izaeraren arabera dabilen asimetria bat erakusten du argi eta garbi. IS osagarriak aditzaren aurrean kokatzen diren bitartean, KonpS-ek aditzari jarraitzen dio. S KonpS A Hitz hurrenkera alda dezaketen galdegaia eta beste auzi batzuk albo batera utzirik, IS osagarriak aditzaren aurrean kokatzen dira euskaraz. Ikusi (18a) eta (18b) adibideen arteko aldea. AZALPEN PARAMETRIKO BATEN BILA 35 adibideak. Interpretazio desberdintasun txiki batzuekin, menpeko perpausa aditzaren eskuinera ager daiteke, (19a)-n bezala, edo bere ezkerrera, (19b)-n ikusten denez. Beraz, euskarazko IS osagarriak aditzaren ezkerrera agertzen diren bitartean, perpaus osagarriak aditzaren aurrean zein atzean ager daitezke. Laburbilduz, hiru hizkuntzak berdin portatzen dira IS osagarria eta aditzaren arteko hurrenkerari dagokiola; ezaugarri honen aldetik, hirurak dira SOA. Jokoan KonpS osagarriak sartzen direnean, berriz, hirurek dute jokabide desberdina onartzen duten hitz hurrenkera aldaketei dagokiela. KonpS osagarria aditzaren aurrean kokatzen da japonieraz, aditzari jarraitzen dio holandesez eta aditzaren aurrean zein atzean koka daiteke euskaraz. Aurkeztu berri dugun paradigmak bi ondorio interesgarri ditu eztabaidatzen ari garen auzietarako; izan ere, paradigma honek zerbait esaten digu bai Kayneren KonpS-ko espezifikatzailerako InfS-ren mugidaren hipotesiari buruz baita hitz hurrenkera eta NZ-mugidaren arteko eragin-trukeari buruz ere. KonpS-ko espezifikatzailerako InfS-ren mugidari dagokiola, euskarazko (18)-(19) paradigmak zalantza interesgarri batzuk sortzen ditu InfS-ren mugidaren izaeraren eta bere arrazoien inguruan. Konplementatzailea bukaeran duen hurrenkera InfS KonpS-ren espezifikatzailera mugituz lortu baldin bada, (18) eta (19)-ko adibideen arteko hurrenkera desberdintasunek adieraziko lukete InfS-ren mugida bakar-bakarrik osagarria IS denean dela derrigorrezkoa. Izan ere, osagarria KonpS denean, konplementatzailea –aditz multzoarekin batera– aditzaren argumentuen aurrean ager daiteke, Aditza-Konplementatzailea-Osagarria hurrenkera sortuz. Hau (20)-ko eskemek islatzen dute. (20) a. KonpS Sistema honetan, aztertzen ari garen zenbait hizkuntzatan KonpS osagarriek eta IS osagarriek betetzen duten posizioen arteko desberdintasunak elementu hauek zilegiztatze baldintza desberdinen menpean daudela adierazten digu. Gelditzen zaigun zatian, SOA hurrenkeren analisi hau hizkuntza batzuek erakusten duten Subjektua-KonpS-Aditza hitz hurrenkeraren analisira hedatuko dugu. Hortaz, zenbait SOA hizkuntzaren NZ-mugida agerian egiteko ezintasuna ezkerrera mugitutako elementuetatik ateratzeko ezintasunari lotu behar zaiola argudiatuko dugu eta azken murriztapen hau Kateen Uniformetasunaren Baldintzaren bidez azaltzea proposatuko. 3.2. IS/KonpS bereizketa eta NZ-mugida Gogora dezagun gure aurreko eztabaidan holandesak, japonierak eta euskarak ez zutela hitz hurrenkera desberdintasunik erakusten osagarria IS kategoriakoa zenean. Osagarria KonpS denean, berriz, hiru hizkuntzen arteko desberdintasun nabariak daude. Interesgarria hauxe da, korrelazio estu bat dagoela KonpS osagarriak betetzen duen posizioaren eta menpeko perpausetatik ateratzeko aukeraren artean. Has gaitezen japonierazko (21) adibidea aztertuz: (21) Sinbun-wa [dare-ga erab-are-ta to] tutae-te-i-masu-ka ? egunkaria-top [nor-nom aukeratu-dute-Comp] informatu-da- GALD ? 'Nor aukeratu dutela informatzen du egunkariak?' [Nishigauchi 1990] Espero daitekeenez, KonpS osagarria aditzaren aurrean agertzen da. Hizkuntza honetan, KonpS osagarriak beti aditz aurrean agertzea NZ-mugida ezarekin lotuta dago. Har dezagun, bigarrenik, holandesezko (22) adibidea: (22) a. dat Jan vertelde [KonpS dat hij een slang gezien had] dutela]]? (24a) adibideko galderazko perpausarekin has gaitezen. Perpaus-hasierako posizioan agertzen den zer NZ-hitza sintaktikoki menpekoen dagoen KonpS3-tik atera da. Kontuan izan (24a) adibidean menpeko bi perpausak euren aditzaren eskuinera agertzen direla. Gogoratu, ildo beretik, menpeko perpausa eskuineko posizioan agertzea berak biltzen dituen elementuen NZmugida baimentzearekin lotu dugula. (24b) adibidean, berriz, menpeko KonpS3 tarteko perpauseko entzun aditzaren ezkerraldera mugitu da. Kontuan izan zer NZ-hitza ezkerrera mugitu den KonpS honen barneko osagarria dela hain zuzen; gramatikaltasun juzkuek adierazten dutenez, mugimendua ezinezkoa da oraingo honetan. Laburbilduz, badirudi datuek orokorpen deskriptiboa baieztatzen dutela; hortaz, aditz aurreko osagaien barnetik ateratzea ez dago onarturik. 4. Ezkerrerako Mugida eta Kateen Uniformetasuna 4.1. Uniformetasunaren Hedapenak Lehengo orokorpena ikuspegi teorikoago batetik berrazter dezakegu. Gogoratu gure sisteman perpausa aditzaren ezkerraldean agertzea KonpS osagarria ezkerreko espezifikatzaile posizioren batera mugitu delako seinalea dela. Beraz, honako hau proposatu nahi dugu: aditzaren ezkerreko osagarrietatik ateratzeko ezintasuna espezifikatzaile posizio batera mugitu den sintagma baten barrutik ateratzea debekatzen duen baldintza orokorrago batetik jarraitzen dela. Hatsarre hau, Espezifikatzailearen Baldintza deitzen duguna, (25)-ean jasotzen dugu. (26)-ko irudikapenak Espezifikatzailearen Baldintza bortxatzen duen konfigurazio estrukturala erakusten du: (25) Espezifikatzailearen Baldintza: espezifikatzaile posizio batera (hau da, ezkerrera) mugitu den sintagma baten barnetik ezin daiteke mugidarik gertatu. (26) YS (26)-ko adibidean YS sintagma XS-ren espezifikatzailera mugitu da. Espezifikatzailearen Baldintzaren bortxaketa ZS sintagma ezkerraldera mugitu den YS-ren barrenetik ateratzen denean gertatzen da. Espezifikatzailearen Baldintzaren azpian dagoen motibazioa aski ezaguna den Subjektuaren Baldintza bera InfS baino islapen funtzional gehiago duen teoria bati egokitzea besterik ez da. Murriztapenaren birformulatze honen bidez Subjektuaren Baldintzaren eremua hedatzen dugu batik bat, osagarriaren O-Komunztadura Sintagmaren espezifikatzaile posiziora agerian mugitzeko aukera ere jaso ahal izateko. Lan honetan urrats bat haratago joan nahiko genuke, Espezifikatzailearen Baldintza estipulatzeko arrazoirik ez dagoela proposatuz. Izan ere, baldintza honen ondorioak Kateen ii. Operatzaile-aldagai katea: (b) K katea P propietatearekiko uniformea da kateko Įi maila guztiek P propietatea badute edo Įi guztiek P propietatea ez badute. Hau guztia kontuan izanik, saia gaitezen Espezifikatzailearen Baldintza, (29)-an errepikatzen duguna, Kateen Uniformetasunaren Baldintzaren bertsio hertsienetik deribatzen. (29=25) Espezifikatzailearen Baldintza: ezin daiteke mugidarik gertatu espezifikatzaile posizio batera (hau da, ezkerrera) mugitu den sintagma baten barnetik. Ondokoa deribazioaren pausu bakoitzean sortzen diren kateen irudikapena da. Baina kontuan izan (32)-ko deribazioaren bi mugidak ageriko sintaxian gertatzen badira, bigarren pausuak Ziklizitatea bortxatzen duela. Dena den, (32)-ko deribazioa izateko posibilitateak berak bidea irekitzen digu azaltzeko zergatik NZ-mugida posiblea den bere jatorrizko posizioan dagoen osagarri baten barrutik, FL-n osagarriak berak espezifikatzaile Espezifikatzailearen Baldintza eta bere ondorio enpirikoak Kateen Uniformetasunetik nola deribatzen diren ikusi ondoren, orain uler dezakegu 3. atalean eztabaidatu dugun hitz hurrenkeraren eta NZ-mugidaren arteko erlazioa, erlazio hau Espezifikatzailearen Baldintzak azaltzen dituen kasuen adibide bat besterik ez baita. Gogora dezagun korrelazio bat dagoela KonpS-osagarriek betetzen duten posizio kanonikoaren eta osagarri hauetatik NZ-hitzak ateratzeko duen gaitasunaren artean. Japoniera bezalako hizkuntzetan, non perpaus osagarria aditzaren ezkerrera agertzen den, KonpS-ren barrutik ateratzea ezinezkoa da oro har. Gure terminoetara itzuliz, KonpS ezkerreko espezifikatzaile posizio batera mugitu denez posizio horren barnetik zerbait ateratzeak Uniformetasuna urratzen du. Berriz, KonpS aditzaren eskuinera, bere jatorrizko gunean alegia, ager daitekeen hizkuntzetan –hau da, euskaraz eta holandesez zein ingelesa eta gazteleraren tankerako SAO hizkuntzetan besteak beste–, posiblea da jatorrizko posizioan dagoen KonpS-tik ateratzea. Erakutsi dugunez, mugidak sortzen dituen kateak ondo eratuak daude kasu honetan, menpeko perpausa FL-n Komunztadura Sintagmaren espezifikatzailera mugitu zein ez. 4.3. Ezkerreko Mugida, berreraiketa eta Uniformetasuna Atal hau bukatzeko, kontuan izan ditzagun hizpide dugun Uniformetasunaren Baldintzaren interpretazio hertsian eragina izan dezaketen beste zenbait kasu. Azter dezagun (34a) eta (34b) adibideen arteko kontrastea (Torregoren (1986) lanetik egokituak): nazioartekoak 'Hau da egilea zeinaren itzulpen batzuek nazioarteko sariak irabazi baitituzten' sari nazioartekoak lit: 'Hau da egilea zeinaren ez dakizun zein itzulpenek irabazi dituzten nazioarteko sariak' (34a)-n , lehendabizi varias traducciones de la que IS aditz aurreko subjektu posiziora igotzen da ohiko moduan eta orduan erlatibozko operatzailea, de la que, bere barnetik mugitzen da. Bigarren mugidak subjektuak sortu duen katearen maila bati eragiten dio bakarrik. Gure sisteman, NZmugidak Uniformetasuna urratzen du eta deribazioak huts egiten du. Torrego ohartzen da adibidea nabarmenki hobetzen dela (34b) adibidean bezala gertatzen bada, alegia NZ-hitza biltzen duen subjektua bera NZ-mugidaren bidez tarteko KonpS baten espezifikatzailera mugitu bada. Hori da, hain zuzen, guk esperoko genukeena; bigarren adibide honetan, erlatibozko operatzailearen ateratzea kate ez-uniforme baten A' maila baten barrutik gertatzen da. Kate ez-uniforme hau KonpS-ren espezifikatzailean dagoen NZ-hitzak eta atzean utzitako aztarnek osatzen dute. Operatzaile-aldagai katea uniformea ez denez, katearen operatzaile zatitik NZ-hitz bat mugitzeak ez du Katearen Uniformetasunaren Baldintza bortxatzen eta, ondorioz, deribazioak bat egiten du. (34a-b)-ko kontrastea gure hipotesiari egokitzen zaio, hipotesi honen arabera Uniformetasunak Espezifikatzailearen Baldintza biltzen baitu. Argumentuek perpausa barruan betetzen duten posizioa eta euren barnetik ateratzeko posibilitatea edo ezintasunaren arteko erlazioa azalduta gelditzen da, beraz. Hala ere, Kate Uniformetasunak ezin du japoniera edo koreera bezalako hizkuntzetan aditz aurreko argumentuek erakusten duten mugida laburra egiteko ezintasuna azaldu. Beraz, badirudi badagoela egia zati bat lan honen hasieran eztabaidatu dugun orokorpenean, alegia SOA hizkuntzek ez dutela orokorrean ageriko NZ-mugida erakusten, hemen aurkeztu dugun kontrako ebidentzia egon arren. Beste azalpenen bat beharko dugu, beraz, Uniformetasunaren Baldintzak bakarrik azaltzen ez dituen kasuak jasotzeko. Hau da, azaltzeke gelditzen zaigu japoniera edo koreera bezalako hizkuntzetan perpausaren barnean dauden aditzaren argumentuek erakusten duten azalean NZmugitzeko ezintasuna. Badirudi alde honetan ikus ditzakegun diferentzia parametrikoak aditzaren argumentuek aditzarekiko okupatzen duten posizioarekin lotuta daudela, SOA hizkuntzek SAO hizkuntzek erakusten ez duten NZ-mugidarik ez izateko joera sendo bat erakusten baitute. Izan ere, hori zen Kayneren KonpS-ko espezifikatzailerako InfS-ren mugidaren hipotesiak azaldu nahi zuena. Gure sisteman, NZ-mugidaren ezintasunak argumentuak ezkerreko espezifikatzaileren batera mugitzearekin lotuta egon behar du. Hemen onartzen dugun sistema minimalistan, parametroa argumentuen ageriko mugidarekin lotuta baldin badago, orduan jokoan parte hartzen duten elementuen ezaugarri morfologikoekin erlazionatuta behar du izan. Hortaz, bidezkoa da ontzat jotzea parametroak baduela zerikusia argumentuaren jomuga den komunztadura-posizioaren tasun morfologikoen indarrarekin. Izan ere, argumentua KmzS-ren espezifikatzailera mugitzen denean ezin daiteke NZ-mugida egin, hain zuzen ere. Xehetasunetan sartu gabe, interesatzen zaigun egitura (35)-koa da: (35) ZS XS [+sendo] (36)-n, zilegi ez den mugida tasun sendo bat erkatu den islapen funtzional baten espezifikatzailetik bigarren tasun sendo bat erkatuko den beste islapen funtzional baten espezifikatzailera gertatzen denean aurkitzen da. Hala bada, mugidaren ezintasuna elementu batek maila berean tasun bat baino gehiago erkatzeko debeku baten ondorioa izan daiteke. Bestela esanda, Katea Sortu operazioak ezin du kate bat sortu zeinetan bi tasun sendo erkatzen diren. (37)-n proposatzen dugun Kateen Bakartasuna saiatzen da propietate hau jasotzen: (37) Kateen Bakartasunaren Baldintza: Į kateak tasun multzo bakar bat erka dezake Baldintza honek japonieraz NZ-mugida egiteko ezintasuna azalduko luke: hizkuntza honetan argumentu guztiek Agerian Utzi baino lehen tasun sendo bat erkatu dute, hurrenkerak erakusten duenez. Kontuan hartzekoa da arazoa ikusteko modu honek ageriko NZ-mugida kateak erkatutako tasunen baldintza bati egozten diola eta ez NZ-mugidari berari. Hau nahi dugun ondorioa da, lehen esan dugunez morfologikoa dirudien kontu baten aurrean baikaude. Bi bide daude arazo honi aurre egiteko. Alde batetik, Kateen Bakartasuna ahuldu dezakegu arazoa sortzen duten kasuak onartu ahal izateko. Bestetik, azter ditzakegu SOA hizkuntzek erabil ditzaketen bide alternatiboak Kateen Bakartasunaren Baldintzaren ondorio indartsuegiak saihesteko. Artikulu honetan bigarren bideari jarraituko diogu, aldi berean zenbait SOA hizkuntzatan agertzen diren NZ-mugida gauzatzeko beste estrategia alternatiboak hizkuntza hauen ezaugarri independenteekin lotzen ditugularik. Egon daitezkeen alternatiba guztiak aztertzeko asmorik ez badugu ere, horien artean garrantzitsuenetako bi aipatu nahiko genituzke labur-labur. Posibilitate bat buru baten mugidak buru horren eta bere espezifikatzailearen arteko erkatzeerlazioak aldatzen dituela proposatzea da. Kontuan izan buru bat goragoko posizio batera igotzen bada, mugitu den buruak eta jomuga buruak mailaren batean edo bestean komunean erkatu beharreko tasun bat izan behar dutela nahitaez. Bestalde, NZ-hitzaren mugida buruarekin tasunen bat erkatze operazio batek eragin behar du. Litekeena da espezifikatzailean dagoen islapen nagusia eta buruaren arteko tasun sendoaren erkatzea goragoko islapen honen konfigurazioan ere gertatu ahal izatea. Ildo honetatik doan AZALPEN PARAMETRIKO BATEN BILA 47 azalpenen bat zuzen badago, honek aukera emango luke zenbait hizkuntzatan NZ-hitza aditz aurreko posiziotik mugi zedin a priori esperoko ez genituzkeen testuinguruetan. Hau desberdintasun garrantzitsua izan liteke japonieraren eta konfigurazio batzuetan aditzaren mugida erakusten duten zenbait hizkuntza germaniarren artean dauden desberdintasunak azaltzeko. Azkenik, euskara eta japonieraren arteko desberdintasuna bi hizkuntza hauen artean ikusi den beste diferentzia bati lotu dakioke. Bi hizkuntzek pro-drop estrategia zabal erabiltzen badute ere, hizkuntza hauek desberdinak dira pro-drop zilegiztatzen duten mekanismoen aldetik. Euskarazko argumentu-ezabaketaren posibilitatea hizkuntza honen aditz-sistemak komunztadura aberatsa erakustearekin oso lotuta dagoela dirudi. Bestalde, aditzarekin batere komunztadurarik erakusten ez duten japoniera bezalako hizkuntzetan, pro-drop fenomenoa diskurtsoari lotua dagoela dirudi, Huang-en (1984) azalpenaren ildotik jarraituta. Lehenengo pro-drop mota aditz ondoko NZmugidaren posibilitatearekin lotu izan da. Izan ere, Rizzik (1982, 1989) eta ondorengo lanek hizkuntza erromanikoetan aditz ondoko subjektuen ateratzea that-aztarna ondorioak saihesteko modu bat dela argudiatu dute. Euskaraz ere NZ-mugida Aditz Sintagmaren barneko posizio batetik gertatzen bada –hizkuntza honek erakusten duen komunztadura aberatsa kontuan izanik oso onarterraza litzatekeen suposizioa–, aukera honek Bakartasunaren Baldintzaren bortxaketak saihesteko bide bat eskainiko liguke. 6. FF eta FL-ko Hatsarreak Indar sintagmak, Foku sintagmak eta ezkerraldeko buruak euskaran1 Jon Ortiz de Urbina Deustuko Unibertsitatea Laburpena Artikulu honetan ea morfema ilokutiboa burua duen Indar Sintagma baten aldeko ebidentzia aurkezten da. Sintagma hau, konplementatzaileak osastzen duenetik ezberdina dena, bai Foku eta Topiko sintagmen ezkerretara, bai eta konplementatzailearen beraren ezkerretara egongo litzateke kokatuta. Mugarri hau erabilgarria suertatzen da ezkerraldeko periferiaren osagai batzuen hurrenkera erlatibo eta ezaugarriak zehazteko. Operatzaileen jomugak diren Indar eta Foku sintagmen espezifikatzaileek eta, batez ere, osagarrien ezkerretara dauden Ind eta Fok buruek, euskararen A2/A1 antzeko fenomeno anitzen azalpen sinplea proposatzea ahalbidetzen dute. 0. Sarrera Perpausaren ezkerraldeko periferiaren eraketa analizatzean, Rizzik (1997) Konplementatzaile Sintagma (KonpS) ugaldu egin behar dela proposatzen du. KonpS bakar baten ordez, indar ilokutiboa eta jokatutasuna sintagma bereziek zeregin informatibo, morfologiko eta semantikoak beteko lituzkete. Indar Sintagmak (IndS) aditz nagusiaren subkategorizazio beharrak aseko lituzke menpeko perpausaren tipoari dagokionean (galdera, adierazpena, etab.). Jokatutasun sintagma (JokS), bestaldetik, menpeko perpausaren aditz inflexioaren ezaugarri morfologikoekin lotzen da. Bi sintagma hauen bitartean, informazio eraketaz arduratzen diren beste sintagmak aurki daitezke: Topiko Sintagma (TopS) eta Foku Sintagma (FokS). Ezkerraldeko periferia (1)ean bezala osatuko litzateke proposamen honen arabera: 1 Artikulu honen jatorrizko bertsioa 'Force Phrases, Focus Phrases and Left Heads in Basque' izenpean agertu zen, J. Franco, A. Landa & J. Martin, arg., 1999, Grammatical Analyses in Basque and Romance Linguistics, Amsterdam: John Benjamins liburuan. Eskerrak eman nahi nizkieke Xabier Artiagoitia eta Arantzazu Elordietari euskaratzeko gomitagatik. IndS 2 Ind TopS 2 Top FokS 2 Fok JokS 2 Jok InfS Tarteko Top eta Fok sintagmak aukerazkoak dira; Topikoak (mintzagaiak) bat baino gehiago izan daitezkeenez, TopS-ak aniztu egin daitezke, FokS bakar bat egon daitekeen bitartean. Analisi honek euskararen azterketaren ohiko arazo bat argitzen lagun diezaguke: sintagmen buruak nahiko sistematikoki eskumatara agertu arren (pace Kayne 1994), ezkerraldeko buru batzuk daudela onartu behar dugula ematen du. Buruz buruko mugimendutzat har daitezkeen mugimendu batzuek ezkerraldeko periferia dute jomuga, hala nola ezeztapena (Laka 1990) eta fokalizazioa/galdera eraketako Aditza lehenengo (A1) eta Aditza bigarren (A2) bezalako fenomenoak (ikus. Ortiz de Urbina 1995, Uriagereka 1992, eta bertako aipamenak; Ormazabal, Uriagereka eta Uribe-Etxebarria 1994 lanak ondo erakusten du euskararen A2 antzeko fenomenoak ikuspegi antisimetriko batetik aztertzean sortzen diren arazoak). Fenomeno hauek deskribatu eta azaldu ahal izateko, zenbait buru/jomuga hautatu dira ezkerraldeko periferiaren fenomeno hauen azterbide ezberdinetan: Konp (Ortiz de Urbina 1989), 6 (Laka 1990) edota Fokua bera (Uriagereka 1995, Ortiz de Urbina 1999). Egoera honetan, Rizziren (1)eko 'konplementatzaile' sistema artikulatuagoak arakatzea merezi duten bide berriak eskaintzen dizkigu. Hala ere, artikulu honetan zeharbidez bakarrik ukituko ditut gehienak, gehienbat Indar Sintagma baten aldeko ebidentzia aurkezten saiatuko naizelarik. Sintagma hau, konplementatzaileak osatzen duenetik ezberdina dena, bai Foku eta Topiko sintagmen ezkerretara, bai eta konplementatzailearen beraren ezkerretara egongo litzateke kokatuta. Mugarri hau erabilgarria suertatzen da ezkerraldeko periferiaren osagai batzuen hurrenkera erlatibo eta ezaugarriak zehazteko. Artikulua honela dago egituratuta: lehenengo atalean, ea partikula marka ilokutibotzat hartzearen aldeko datuak eskaintzen dira. Bigarren atalean marka hau eta mintzagaiak, fokuak eta nz-hitzen arteko hurrenkera erlazioak arakatzen dira. Azkenik, hirugarren atalean ea burutzat hartzeko ebidentzia ematen da. INDAR SINTAGMAK, FOKU SINTAGMAK ETA EZKERRALDEKO BURUAK EUSKARAZ 53 1. Ea galdetzailea qua indar alokutibo marka Ea galdetzailea zehar galderen aurrealdean aurki dezakegun aukerazko osagaia da, ondoko adibideetan bezala: (2) a. Galdetu du (ea) nola egingo dudan b. (Ea) nork agindu duen hori jakin nahi nuke Adibideotan ikus daitekeenez, ea normalean atzizki konplementatzailetzat hartzen den -(e)n markarekin batera azaltzen da. Azken hau adizki jokatuarekin lotzen da, laguntzailearekin aurreko kasuetan. Ea menpeko inguruetan agertzen da bereziki; perpaus nagusietako ea, (3) adibidekoa esate baterako, ez da galdetzailea, eta aholku eta desira ilokuzio motak markatzeko erabiltzen da: (3) Ea noiz heltzen garen!(*?) Adibide hau galdera zuzen bezala interpretatu nahi izango bagenu (galdera ikurraz markatzen den interpretazioa), oihartzun galdera izango litzateke, zentzu berezi batean: aldez aurretik egindako galdera baten errepikapena.2 Hala ere, ea ezin da ageri sintaktikoki zehar galderak diren egitura guztietan. Suñerren (1993) terminologiari jarraituz, marka hau onargarria da galdera osagarrietan (4), baina ez erdi-galderetan (5): (4) a. Galdetu du (ea) egitea merezi duen b. Ez dakit (ea) nori esan ahal diodan (5) a. Azaldu didate (*ea) nor etorriko den b. Badakite (*ea) nork egin zuen hilketa (4)-ko osagarriak interpretazio intentsionala dauka, (5)-ekoa estentsionala den bitartean: (4b) adibideko galdera osagarriak multzo bat definitzen du, (5b)-koa pertsona jakin batez ari den bitartean. Dagozkigun interpretazioetan, galdetu bezalako predikatu batek benetako galderen berri ematen digu, azaldu predikatuak erantzunetatik hurbilago dagoen osagarriak hartzen 2 Lafittek (1944) ea eta ekialdeko euskalkietako -a bai/ezko konplementatzailea alderatzen ditu: lehenengoa menpeko galdera marka da, bigarrena perpaus nagusietara murriztuta dagoen bitartean. Antzekoa da ea gaztelaniazko a ver markarekin, eta Lafitten gramatikak voyons bezala itzultzen du. 54 JON ORTIZ DE URBINA dituen bitartean. Batzuetan, predikatu batek interpretazio biak onar ditzake, ondoko adibideetan bezala: (6) a. Esan didate (ea) nor etorri den b. (Ea) nor etorri den errepikatu dute Esan edo errepikatu predikatuek bai 'esaten' edo 'errepikatzen' diren galdera osagarriak bai eta haien erantzunak (estentsioak) har ditzakete. Ondoko elkarrizketan, esaterako, esaten edo errepikatzen dena bai galdera bai eta erantzuna izan daiteke: (7) G. Nor heldu da? E. Mikel. Ea erabiltzen ez bada, bi interpretazioen arteko anbiguotasuna mantendu egiten da. Aldiz, ea erabiliz gero, osagarriak interpretazio intentsionala hartu behar du. Beraz, ea semantikaren aldetik galdera denarekin lotzen da, ez erdi-galderekin. Honen arabera, benetako galdera osagarrien indar ilokutibo marka bezala interpreta genezake. Partikula hau bereizi egin daiteke -(e)n konplementatzailetik, gorago esan bezala, azken hau inguru denboradunetan bakarrik azaltzen baita. Bestaldetik, ea onargarria da inguru denboragabeetan ere: (8) a. Ez dakit ea hemen gelditu ala ez b. Jakin nahi nuke ea zer egin Rizziren hurbilketan, ulergarria da bereizketa hau: marka ilokutiboek predikatu nagusiaren osagarriaren indar mota adierazten dute, konplementatzaile bezala identifikatu dugun -(e)n morfema menpeko flexioaren jokatutasunarekin loturik dagoen bitartean. 2. Hurrenkera erlazioak Ea partikula oso mugarri erabilgarria suertatzen da nahiko sistematikoki 'osagarri-burua' motakoa dirudien hizkuntza honetako ezkerraldeko periferia aztertzeko. Periferia honetako beste osagaiak mintzagaiak, fokuak eta galdetzaileak dira. Mintzagaiak foku/nz-hitzen INDAR SINTAGMAK, FOKU SINTAGMAK ETA EZKERRALDEKO BURUAK EUSKARAZ 55 ezkerretara agertzen dira, eta hauek flexio markak dauzkan aditz buruaren ezkerretara ere agertzen dira. Foku/nz-hitz bakarraren ezkerretara mintzagai bat baino gehiago egon daitezke, zerrenda intonazio batekin ahoskatzen direnak: (9) Atzo/Mirenekin/Jon nora/ETXERA joan zen Datu hauek analizatzerakoan zehaztasunak asko aldatzen badira ere azterbide ezberdinetan, eman dezagun batera ezin ager daitezkeen foku eta nz-galdetzaileek egongune berbera dutela jomuga, Foku Sintagmaren espezifikatzaile gunea hain zuzen. Ea-ri dagokionez, ondoan ezkerreko periferiako beste osagai hauekiko hurrenkera erlazioak zehazten dira: (10) Mintzagaiak Ea Mintzagaiak Foku/nz Hurrenkera hauek ondoko azpiataletan arakatzen dira. 2.1. Ea eta mintzagaiak Goiko (1) zuhaitzak iradokitzen duenaren kontra, mintzagaiak ea-ren ezker zein eskumatara azal daitezke: (11) a. Galdetu dute liburua Jonek ea nori erregalatu dion b. Galdetu dute ea liburua Jonek nori erregalatu dion c. Galdetu dute liburua ea Jonek nori erregalatu dion Ea-ren aurreko eta atzeko mintzagaien arteko ezberdintasuna ezin daiteke identifikatu, eman dezagun, analisi batzuetan perpaus barruko pro izenordainekin loturik dauden perpaus kanpoko osagai dislokatuekin (ea-ren aurreko mintzagaiak) eta (1) adibideko TopS guneetan dauden A-marra topikoekin (ea-ren atzekoak). Honetaz jabetzeko Echeparek (1996) aipatutako fokuen inguruko datu batzuez balia gaitezke. Echeparek foku kontrastibo eta enfatikoa ezberdintzen ditu. Normalean pentsatu bezala, foku kontrastiboak ale bakarreko zerrenda interpretazio bat (exhaustive interpretation) suposatzen du; gainera, aurresuposizio existentzial batekin dago lotuta, (12b)-n erakutsi bezala: INDAR SINTAGMAK, FOKU SINTAGMAK ETA EZKERRALDEKO BURUAK EUSKARAZ 57 ardoa mintzagaiak ea-ren aurretik edo atzetik jartzen diren. Echepareren ikuspegi honetan, honek esan nahi du bi mintzagaiok ez daudela, delako scrambling baten ondorioz edo, perpaus 'barruko' A-egongune batean. Aldiz, InfS 'kanpoko' A-marra egongune batean edota dislokatuta egon behar dute. Cinque (1990), Lasnik & Saito (1992) eta Echepareren (1996) arabera, osagai bakar bat besterik ezin bada ezkerraldean dislokatuta agertu, orduan (15) adibidean mintzagai bat behintzat (eta beharbada biak) dago A-marra egongune batean.4 Rizziren azterbidearen barruan mintzagai egongune hori(ek) Topiko Sintagmakoa(k) d(ir)a. Beraz, badirudi ea aurreko eta ea atzeko mintzagaiok elkarren antzekoak direla egongune sintaktikoari dagokion aldetik. Polaritate osagai batzuen onargarritasunean, hala ere, ezberdintasun nabariak sumatzen dira ea-ren ezkerretara edo eskumatara agertzen diren. Honelako bi elementu ukituko ditugu hemen, libururik bezalako sintagma partitiboak eta inor, ezer bezalako zenbatzaile zehaztugabeak. Beste polaritate osagaiak bezalaxe, sintagma hauek inguru sintaktiko jakin batzuetan bakarrik ager daitezke, polaritatekoetan hain zuzen (Laka 1990, Uribe-Etxebarria 1994). Hala ere, zerbait gehiago gaineratu behar da mintzagai bezala nola erabiltzen diren ulertzeko. Ondoan onargarritasun ezberdintasunak azaleratzen ditugu ea aurrean eta atzean agertzearen arabera: (16) a. *Galdetu du inor ea heldu den b. Galdetu du ea inor heldu den c. ??Galdetu du ea inor nork ikusi duen (17) a. Galdetu du libururik ea erosi duen b. Galdetu du ea libururik erosi duen c. Galdetu du ea libururik nork erosi duen Kontrasterik nabarmenena (a) kasuetan aurkitzen da, zenbatzaileak ea-ren ezkerretara jartzen direnean: partitiboan dauden sintagmak onargarriak dira (17a), zenbatzaile zehaztugabeak onartezinak diren bitartean (16a). Biak dira onargarriak ea osteko gunean (b). Hala ere, kontuz ibili behar dugu (b)-ko gunea besterik gabe mintzagai gunetzat hartu baino lehenago. Baliteke, esate baterako, (16b)-ko inor osagaia InfS 'barruko' A-gune batean egotea (demagun, subjektu gunean). Benetan interesatzen zaizkigun mintzagaiez ari garela 4 Noski, oraindik ere ea aurreko edo atzeko mintzagai bat dislokatuta dagoela suposa genezake, Echeparerekin batera. Ageriko izenordain klitikorik gabeko hizkuntza batean, hala ere, zaila izango litzaioke hizkuntza bereganatzen duen umeari ezberdintzea pro-rekin loturik dauden mintzagai dislokatuak eta TopS-ko mintzagaiak. 58 JON ORTIZ DE URBINA ziurtatzeko (c) adibideak jarri dira. Nz-hitzak sartu dira adibidean, eta hauek Foku Sintagmaren antzeko espezifikatzaile gunean daudela onartzen badugu, haien ezkerretara dauden zenbatzaileak ere InfS-tik 'kanpo' egon behar dira. Hiztun askori gogorra egiten zaie (16c)-ko inor, eta hemen agramatikaltzat hartuko dugu, ea aurreko inor bezala (16a) eta libururik partitiboa ez bezala (17c). Paradigma horrelakoa bada, orduan topatzen dugun banaketan alde batetik inor, ezer zenbatzaile zehaztugabe soilak ditugu eta beste alde batetik libururik bezalako zenbatzaile partitiboak. Azken hauek (15b)-ko sintagma arruntak bezala portatzen dira eta ea-ren ezkerreko zein eskumako mintzagai gunean onargarriak dira. Kontrastea ulertzeko, Rizziren (1997) mintzagaien analisia onartuko dugu. Berak proposatzen duenaren arabera, mintzagaiak isilpeko operatzaile batekin daude lotuta. Operatzaileak mintzagaia hartzen du aitzindari (mintzagaiak identifikatzen du), bai eta InfS barruko aztarna bat uztartu ere: (18) TopS[ DSi [ Opi .... ti]] Op hori mintzagaiak identifikatzen duen operatzaile anaforikoa da, isilpeko konstantea (Lasnik eta Stowell 1991) uztartzen duena. Inor zenbatzailea bada, Forma Logikoan Interpretazio Osoaren (Full Interpretation) hatsarrearen betebeharrak asetzeko aldagai bat uztartu behar du. Baina Rizziren hurbilpena bide onean badago, eta mintzagaiak isilpeko operatzaileekin lotuta badaude, ondoko itxura hartzen du egiturak: (19) TopS[ inori [ Opi .... ti]] Op operatzailea da eta t bere aztarna. Baina orduan ez dago inor zenbatzaileak uztartutako aldagai logikorik, aztarna bat ere ez baitagokio. Beraz, Forma Logikoan inor ez da objektu onargarria, aldagairik gabeko operatzailea baita. Bestela ikusita, aldagai bakarra dago hemen (t aztarna) eta operatzaile bi (Op eta inor). Beraz, inor bezalako zenbatzaile zehaztugabeak ezin daitezke mintzagaiak izan (16a,c), ezin baitute Forma Logikoan objektu egokirik osatu. Ikus dezagun orain zergatik diren onargarriak zenbatzaile partitiboak. Garrantzizkoa da ohartzea partitiboak lexikoki murriztuta daudela, inor bezalako zenbatzaile zehaztugabeak ez bezala. Rizzik (1997) berak azpimarratzen duenez, lexikoki murriztutako eta murriztu gabeko 'Liburu asko, bota egin ditut' Rizzik suposatzen duenez, honelako egituretan zenbatzailea, fonetikoki izenarekin batera dagoena, kanporatu egiten da Forma Logikoan, murriztapenaren ondotik gorago. De Rijkekin (1972) batera partitiboek isilpeko operatzailea dutela onartzen badugu, ondoko egitura izango luke sintagma partitiboak Forma Logikoan: (21) Opi [libururik ti] [Opj ... tj] Hemen Opi partitiboaren operatzailea da (de Rijk), eta Opj mintzagaiarekin lotuta dagoen operatzaile anaforikoa (Rizzi). Egitura hau ondo itxuratuta dago Forma Logikoaren betebeharren aldetik, operatzaile biok aldagai bana uztartzen baitute. Ohartu guztiak, batzuk, guti bezalako zenbatzaileak guztiz onargarriak direla mintzagai bezala jokatzen dutenean nahiz eta murriztapen lexikorik ez izan: (22) Galdetu dute guztiak/batzuk... ea nork ikusi dituen Forma hauek ezberdinak dira inor, ezer zenbatzaileetatik izen batekin zein bakarrik ager daitezkeelako; gogoratu gramatika tradizionalean batzuetan 'adjektibo' bezala eta bestetan 'izenorde' bezala tratatzen direla: (23) a. (ikasle) guztiak, (liburu) batzuk b. (*ikasle) inor, (*liburu) ezer 60 JON ORTIZ DE URBINA Gaur egungo beste azterbideari jarraituz, eman dezagun (23a)-ko zenbatzaileek beti daukatela murriztapen lexiko bat, dela agerikoa ('adjektiboak') dela isilpekoa, solas inguruan identifikatuta ('izenordeak'). Honen arabera, zenbatzaile hauek beti egongo lirateke lexikoki murriztuta. Forma Logikoan murriztapena gorago mugitzean (21) bezalako egitura onargarriak sortuko lirateke. Ondorioz, partitiboak bezala portatzen dira zenbatzaile hauek. 2.2. Indarra, jokatutasuna eta aditz mugimendua Araka ditzagun orain osagai hauek eta Foku Sintagmako osagaien arteko hurrenkerak. Galdera egiturekin hasiko gara. Bai/ezko zehar galderetan -(e)n konplementatzailea beti agertzen da adizki jokatuarekin lotuta: (24) Galdetu dute ea Mikel gaur garaiz heldu den 'Konplementatzaile' hau perpausen morfologia jokatua adierazten duen buru bat da, eta JokSko buru bezala analizatuko dugu. Goiko adibidearen hurrenkera neutroa da, eta JokS-ren burua, euskaraz beste askotan bezala, eskumatara agertzen dela esan genezake. Morfema askea ez denez, (eskumarako) buruz buruko mugimenduaren bidez aditz sostengu bat ematen zaio. Honelako esaldietan partizipioa eta laguntzailearen artean ezin dezakegu ezer tartekatu, beharbada Aditza lehenik Inf burura eta geroago Jok burura mugitzen delako. Menpeko esaldietan, baina, Aditz+Inf+Jok buru multzoa ezkerreratua azaltzen zaigu, nzhitzaren ezkerretara. Ohi bezala, ea eta mintzagaiak haien ezkerretara ager daitezke: (25) Galdetu dute ea Mikeli nork emango dion bihar liburua Nz-hitzen helmuga FokS bada, bertan A2 ('aditza bigarren') antzeko efektuak sorraraziz, sintagma horren burua ezkerretara egon behar da kokatuta, buru mugimenduaren helburu bezala jokatzeko. Ondoko egitura suposatu behar dugu orduan: INDAR SINTAGMAK, FOKU SINTAGMAK ETA EZKERRALDEKO BURUAK EUSKARAZ 61 (26) TopS 2 Top IndS 2 Ind TopS 2 Top FokS 2 Fok JokS 2 InfS Jok Top eta Fok buruak agertzen badira, espezifikatzaile guneetan antzeko ezaugarriak dituzten sintagmak agertu beharko dira (mintzagaiak edo fokuak). Has gaitezen orain nz-galderak eta bai/ezko zehar galderen arteko ezberdintasunak aztertzen. Berriro ere, oro har, A2 efektuak lehenengoetan sumatzen ditugu, baina ez azkenekoetan. Hitz hurrenkera juzkuak ez dira batere errazak finkatzen euskararen arlo honetan, hautabideak ez baitira gramatikalak batzuk eta agramatikalak besteak; aldiz, litezkeen hurrenkeren artean gutxiago markatuak edo 'naturalagoak' zeintzuk diren erabaki behar da. Badirudi, hala ere, aurreko banaketa bide onean dagoela, eta bestelako datuek haren alde jokatzen dute. Esate baterako, aditza ezezkoan badago, nz-ren eskumako osagaia ez da Aditza+Inf buru multzoa, ez+Inf multzoa baizik. Badirudi, beraz, ezezko forma perifrastikoetan Inf eta A banatuta daudela, eta Aditza AS barruan gelditzen dela (ikus Laka 1990 eta Ortiz de Urbina 1994 analisi ezberdinetarako): (27) a. Nork irakurri du liburua? b. Nork ez du liburua irakurri? c. *Nork irakurri ez du liburua? Ez du eta irakurri arteko erdibiketa, lehenengoaren ezkerreratzearekin, derrigorrezkoa da (27b)-n. Baiezko esaldietako hurrenkera (27a) ezezkoetan mantentzen bada, esaldi onartezinak sortzen dira (27c). Analisi gehienek buruen ezkerraldeko jomuga zein den zehazterakoan bide ezberdinetatik jo arren, ados egoten dira aditz inflexioa ezkerretara mugitzen dela onartzean. Berriro ere, nz-hitza eta buru multzoaren arteko loturari bagagozkio, A2 fenomeno bezala deskriba daitekeen antzeko zerbait aurkitzen dugu. Eredu bera topatzen 62 JON ORTIZ DE URBINA dugu bai/ezko galdera nagusietan, baina hor, ageriko nz-morfemarik ezak A1 antzeko fenomeno bat sortzen du: (28) a. Ez du Jonek liburua irakurri? b. *Jonek liburua irakurri ez du? Hala ere, menpeko ezezko perpausetan ikusten den eredua oso antzekoa da (24) eta (25) adibideetakoekin: ezezko nz-galderek A2 fenomenoak sortzen dituzte (ez+Inflexio buru multzoaren mugimendua nz-hitzaren eskumatara, (29a)), baina ez dugu A1 fenomenorik aurkitzen bai/ezko galderetan (29b): (29) a. Galdetu du ea nork ez dituen etxeko lanak egin b. Galdetu du ea etxeko lanak egin ez dituen Beraz, (28b) bezalako hurrenkera, inguru nagusietan onartezina dena, estandarra da (29b) bezalako menpeko inguruetan. Zehar galderetako inflexioa eskuman gelditzen da are normalean inflexioaren ezkerrerako mugimendua eragiten duen ezeztapenaren presentzian. Goiko (26) egitura onartuz gero, aurreko datuak Rizziren (1996) arabera interpreta daitezke: ageriko nz-hitz bat Foku Sintagmaren espezifikatzaile gunean pausatzen bada, Inf buruaren [+nz] ezaugarriak erkatuta izan behar du, Inf buru honen Fok bururainoko mugimendua eraginez. Nz-hitzak berez fokalak direnez, FokS-ra mugitzea espero dugu. Nzhitzak InfS barruan sortzen dira eta FokS-ra 'kanporatzean' operatzaile-aldagai kate arruntak eraikitzen dituzte. Isilpeko bai/ez operatzaileak, aldiz, nahiko ezberdinak dira, nekez pareka ahal baititugu foku kontrastiboekin. Hauek eta nz-hitzek ez bezala, esate baterako, operatzaileok ez dute aurresuposizio existentzialik sortzen. Badirudi, beraz, hurbilago daudela marka ilokutiboetatik, eta Indar Sintagmaren espezifikatzaile gunean zuzenean, inondik mugitu gabe agertzen diren osagaitzat har ditzakegula. Rizziren (1996) analisiaren ildotik, menpeko perpausetan operatzaile hauen [+nz] ezaugarria komunztadura erlazio batean sartzen da predikatu nagusiak hautatzen duen menpeko Indar buruaren [+nz] ezaugarriarekin:5 5 Ohartu Aditz burua eskumatara agertzen dela zuhaixkan, nahiz eta adibidean bere perpaus osagarriaren ezkerretara azaldu. Ohi bezala, perpausen kokapen hau deribatibotzat hartzen dugu hemen. INDAR SINTAGMAK, FOKU SINTAGMAK ETA EZKERRALDEKO BURUAK EUSKARAZ 63 (30) AS 2 IndS A 2 OP Ind' 2 ea FokS 2 Fok JokS 2 InfS Jok Erro perpaus nagusietan, aldiz, bai/ezko operatzaile honen [+nz] ezaugarria Ind burura mugitzen den Inflexioaren mugimenduak bakarrik sortzen du komunztadura erlazioa. Hau guztiau minimalismoaren arabera ere molda daiteke. Erantzun behar den hasierako galdera bat indar ezaugarriak interpretagarriak diren ala ez izango litzateke. Interpretagarritzat hartuko ditut hemen, eta, ondorioz, galderetan gertatzen diren mugimenduak bestelako ezaugarrien eraginari leporatu beharko zaizkio. Indar ezaugarriak interpretagarriak badira ere, [nz] ezaugarriak interpretagaitzak direla pentsa genezake. Ondorioz, perpaus nagusietan inflexioa Foku burura igotzen da, nz-hitzaren ezaugarri interpretagaitza erkatuz. Mugimendu hau Lasniken (1995) enlightened self-interest delakoaren ('interes berekoi ilustratua') kasu bat da baldin eta inflexioaren [nz] ezaugarria bera interpretagarria bada. Indar Sintagmaren espezifikatzaile gunean bai/ezko operatzaile bat agertzen denean, inflexioa hara igoko da, A1 konfigurazioa sortaraziz. Ez dugu zertan pentsatu buru gunean berez indar ezaugarririk dagoenik. Ezingo genuke, kasu horretan operatzailearen ezaugarria indar ezaugarri honek erkatuta egongo litzateke eta. Hala ere, menpeko inguruetan horrelako zerbait onartu beharko dugu, hau da, aditz nagusiak Indar buruan [+nz] indar ezaugarri bat hautatzen duela. Isilpeko operatzaileek orduan beren [+nz] ezaugarria Indar buruaren ezaugarri horrekin erka dezakete; ez da Inf mugimendurik gertatuko eta aditz multzoa eskuman geldituko da. Bestalde, menpeko [Espez, Fok] guneko nz-hitzek badute inguru nagusietan bezalaxe erkatu behar den ezaugarri interpretagaitz bat, inflexioaren (eta aditzaren) ezkerreratzea eragiten duena.6 6 Hurbilketa honetan azalkizun dago zergatik menpeko nz-hitzek ezin duten beren ezaugarria erkatu [+nz] marka baduen Indar Sintagmara mugituz. Beharbada behin merge elkartze prozesuak FokS eta InfS batuz gero, bai nz-hitzerako espezifikatzaile gunea bai eta galdetzaile horren ezaugarria erkatuko duen buru gunea sortzen dira. Deribazioaren une honetan oraindik ez da Ind Sintagmarik sortu, beraz ezingo genuke erabili. Honek ez du Procrastinate (luzamendutan ibiltze) hatsarrea bortxatzen, [nz] ezaugarriak ezin baitira 'geroago' (Forma Logikoan edo) erkatu. 64 JON ORTIZ DE URBINA 3. Ea buru bezala Artikulu honetako ikuspegiaren arabera, JokS-ren burua eskumatara kokatuko litzateke, Top eta Fok sintagmenak ezkerrean daudelarik. Non kokatuko litzateke Indar sintagmaren burua? Auzia da nola aztertu behar dugun ea, buru bezala ala espezifikatzaile gunean dagoen sintagma bezala. Burua balitz IndS-ak burua ezkerretara izango luke. Espezifikatzaile guneko osagaia balitz, bestelako ebidentzia bilatu beharko litzateke burua zein den eta non dagoen erabakitzeko. Kontzeptualki, beharbada simetrikoagoa izango litzateke alde batetik Indar eta Jokatutasun sintagmak eta, bestaldetik Top/Fok sintagmak antzera eratuko balira. Orduan, JokS bezalaxe, IndS-ek 'osagarri-burua' hurrenkera izango luke eta ea espezifikatzaile guneko osagaitzat hartuko genuke. Baina hau datuen bidez sostengatu behar den auzi enpirikoa da. Badago hipotesiaren barruko honen kontrako ebidentzia ale bat: bai/ezko galderetan, aurreko atalean iradoki bezala, Indar sintagmaren espezifikatzaile gunea operatzaile batek hartuta badago, orduan ea buru bezala tratatu beharko dugu. Gainera, aurreko ataleko bai/ezko galdera nagusietako A1 fenomenoen analisiak ezkerrean dagoen Indar buru bat eskatzen du, aditz buruak ezkerretara mugituko badira. Ebidentzia gehiago lor dezakegu ea-ren estatusaz osagai hau erabakitzen errazagoak diren beste osagaiekin alderatzen badugu. Alderagarria den osagai bat hurrengo perpausaren bezalako nola dugu: (31) Erran daut nola zaldiz jina den. (Lafitte 1944:745) Uriagerekak (1992:420, 11. oh.) 'de dicto interpretazioa duen osagarri perpaus baten marka' bezala deskribatzen du ale hau. Ohartu menpeko perpausa galdera ez izan arren oraindik ere menpeko aditza -(e)n konplementatzaileaz hornituta agertzen zaigula, galderak bezala, ez -(e)la adierazpen konplementagailuaz. Nahiz eta adierazpen osagarriak aurkeztean nz-hitzekin bateragarria ez izan, nola foku eta mintzagaiekin ager daiteke: (32) a. Erran daut nola Jon, hona ZALDIZ etorri den b. Azaldu zuen nola liburutegietan IXILIK egon behar zen Nola-ren kokapena antzekoa da ea-renarekin, mintzagai-foku taldearen aurretik topatzen baitugu. Eman dezagun nola hau de dicto adierazpen mota bat markatzen duen osagai ilokutiboa dela. Bere kide galdetzaileak bezala, espezifikatzaile gunean agertzen den INDAR SINTAGMAK, FOKU SINTAGMAK ETA EZKERRALDEKO BURUAK EUSKARAZ 65 sintagmatzat hartuko dugu. Espezifikatzaile gunean balego, perpaus barruko osagaiak kanporatzea oztopatuko luke, eta, Uriagerekak erakusten duenez, horixe da egiten duena. Nzhitzak irla ahulak diren zehar galderetatik kanporatzeak gehienez esaldi apur bat zalantzagarriak sortu arren (33), nola adierazpenetatik kanporatzeak onartzen askoz zailagoak diren esaldiak sortzen ditu (34):7 (33) a. ?Zer ez dakizu nola konpondu? b. ?Zer ez dakizu nola konpontzen den? (34) a. *Noni azaldu zuen [nola ixilik ti egon behar zen]? b. ??Nori esan du [nola ti zaldiz etorri den]? Nola espezifikatzaile gune batean badago, onargarritasun eza minimalitate erlatibizatuaren efektu batek azal dezake. Ea partikulara itzulirik, ondoko esaldiek datu berberak aztertzen dituzte, zehar galderetako nz-hitzak ea-ren gainetik kanpora daitezkeen ikusteko asmoz: (35) a. ?Nori galdetu dute [ea ti garaiz heldu den]? b. ?Zeri galdetu dute [ea Mikeli ti oparitu diogun]? Esaldi hauen onargarritasunak badu zerikusi gehiago goiko (33) esaldienarekin, ez baita heltzen (34)ren gramatikaltasun ezeraino. Honek ea eta nola ezberdinak direla iradokitzen du, eta lehenengoa burua izatearen aldeko datua da. Hau horrela bada, ea-ren sintagmaren burua, Top eta Fok sintagmen buruak bezala, ezkerrean kokatu beharko genuke. Kategoria lexikoen 'osagarri-burua' hurrenkera orokorra Jok sintagmara bakarrik hedatuko litzateke. Operatzaileen jomugak diren Indar eta Foku sintagmen espezifikatzaileek eta, batez ere, osagarrien ezkerretara dauden Ind eta Fok buruek, euskararen A2/A1 antzeko fenomeno anitzen azalpen sinplea proposatzea ahalbidetzen dute. 7 Euskara pro-drop hizkuntza denez, ez dago arazorik subjektuak ageriko konplementagailuaren gainetik ateratzeko. 70 BILL HADDICAN ez daudela izoztuak; hau da, ez dagoela mugitutako XS osagaien barnetiko mugimenduaren debeku orokorrik (pace Ormazabal, Uriagereka eta Uribe-Etxebarria 1994, Müller 1998:124, Koopman eta Szabolcsi 2000: 38). 1. Partikula ebidentzialak eta hitzordena baiezko eta ezezko perpausetan 1.1 Baiezko eta ezezko perpausetako hitzordenak Euskal gramatikan gehien ikertu diren fenomenoetariko bat da perpausen polaritateak nolako eragina duen hitzordenaren gain. Baiezko perpaus nagusietan, hitzordena A-Lag da; ezezko perpausetan, berriz, Ezezt-Lag-A: (1) Miren etorri da. (2) Miren ez da etorri. Era biko buruak onartzen dituen hurbilketa ez-antisimetriko bat erabiliz, Ortiz de Urbinak (1989), Lakak (1990) eta Elordietak (2001) azterbide berdintsuak proposatzen dituzte fenomeno honen berri emateko. Hain zuzen ere, hizkuntzalari hauek proposatzen dute laguntzailea aditzaren eskuinean sortzen dela –baiezko perpausetan azalean agertzen den bezala– eta ezezko perpausetan igo egiten dela. Lakak (1990) (3a)-rako ematen duen egitura, adibidez, (4)-an agertzen da: (3) a. Ez da etxea erori. etxea Inf' EUSKAL PERPAUSAREN OINARRIZKO ESPEZ-BURU-OSAGARRI HURRENKERA 71 Azterbide honetan, laguntzailea (da) ezeztapen buruari (ez) adjuntatzen zaio. Baiezko perpausetan, berriz, ezeztapen burua ez da agertzen eta laguntzailea, beraz, ez da igotzen. Eratorpen honek (3b)-n agertzen den hitzordena eragiten du. Jarraian, partikula ebidentzialen besarkaduraren jokabideari dagozkion datu batzuk aurkeztuko ditut. Datu hauek iradokiko dute batetik azterbide hau ezin daitekeela zuzena izan, eta, bestetik, elementu hauen hurrenkera baiezko perpausetan –hots, Lag-AS hurrenkeradunetan– beraien oinarrizko hurrenkera dela. 1.2 Partikula ebidentzialak Euskarak zenbait partikula ebidentzial eta modal ditu: omen, ei, bide, al, ote, ohi. Partikula hauen zerrenda euskalkiz euskalki aldatzen da, baina euskalki gehienek dute morfema hauetako bat edo beste. Elementu hauen jokabide sintaktikoa berezi xamarra izaten da gutxienez bi alorretan. Bata beraien hitzordenari dagokio. Ezezko perpausetan, elementu hauek baino ezin dira agertu ezeztapenaren eta laguntzailearen artean, (5) eta (6) adibideetan erakusten den bezala: (5) Ez omen zuen urik topatu. (6) *Ez zoritxarrez zuen urik topatu. Era berean, baiezko perpausetan, aditzaren eta laguntzailearen artean elementu hauek baino ezin dira agertu: (7) Bazkalduko bide zuen. (8) *Bazkalduko zoritxarrez zuen. Elementu hauen bigarren ezaugarri bitxia beraien besarkaduraren jokabidea da: ezezko perpausetan partikula hauek ez-en gainean hartu behar dute besarkadura, (9) eta (10)-ean ikusten den bezala: (9) Ez al zuen urik topatu? 72 BILL HADDICAN (10) Ez omen zen Oiartzunen jaio, # baina ez omen zen kanpoan jaio ere.2 Batetik, (9)-an al galderazkoak perpaus osoaren (eta, hortaz, ezeztapenaren) gaineko besarkadura dauka. Bestetik, (10)-ean bigarren esaldia pragmatikoki desegokia da, eta honek ez-en eta omen-en besarkaduraren ordena omen > ez dela iradokitzen du. Besarkaduraren ordena ez > omen izan balitz, bigarren esaldia egokia izango zen; hau da, "ez dute esaten Oiartzunen jaio zela, baina ez dute esaten Oiartzundik kanpo jaio zela ere" uler zitekeen denera. Hala ere, (10)-ean norbait ez omen zela inon jaio da irakurketa arrunta (eta, horrenbestez, bitxia). Elordietak (2001) partikula ebidentzalen hitzordenari dagokion azterbide ez-antisimetriko bat proposatzen du. Hain zuzen ere, Elordietak L-proiekzioek osagarri-buru ordena dutela argudiatzen du. Partikula ebidentzialak eta modalak proiekzio buru-azken batean (ModS) ASren eta laguntzailearen artean batzen dira, eta buru-adjunzioaren bidez igotzen dira laguntzailera. Eratorpen hau (11)-n erakusten da: (11) (Elordieta (2001: 183) lanetik hartuta) Elordietak ez du jorratzen partikula hauen hitzordena ezezko perpausetan. Hala ere, beste ezezko egiturei emandako azterbidean oinarrituta, eratorpen sinesgarri bat jarraian garatzen dudana izan liteke. Lakari (1990) jarraituz, Elordietak Ezeztapen Sintagma buru-lehen bat laguntzailearen gainetik kokatzen du. Lehenik eta behin, partikulak laguntzaileari adjuntatzen zaizkio. Gero, beraz, laguntzailea Dnb-ra eta Ezeztapenera igotzen denean, partikula ere berarekin darama (Ortiz de Urbinari (1994) jarraituz, laguntzaileak lexikalizazio-baldintza bat bete behar duela onartzen du; baldintza hau buru-adjunzioaren bidez aditzarekin edo ez-ekin bete daiteke. Ezezko perpausetan, aditzak ez du baldintza hau bete behar –ez-ek lan hori egin 2 Datu hauek Xabier Artiagoitiak aipatu dizkit. Eskerrak eman nahi dizkiot honegatik, eta datu hauei buruzko oharrengatik ere. 74 BILL HADDICAN Beraz, era biko buruak onartzen dituen hurbilketa ez-antisimetriko bat erabiliz eta ezezko perpausetan laguntzailea buru-mugimenduaren bidez ez-era igotzen dela ere onartzen bada, badirudi Elordietaren (2001) azterbidea modu bakarra dela partikulen hitzordena esplikatzeko. 1.3. Irtenbide baterantz Azterbide alternatibo bat garatzean, oinarrizko espez-buru-osagarri hurrenkera onartuko dut Inflexio Sintagmarako (Ormazabal, Uriagereka and Uribe-Etxebarria 1994, Elordieta 1997, Vicente 2005). Azterbide hau gureganatzeak, aditza aditz laguntzailearen azpian batzen dela onartzearekin batera, esan nahi du ezezko eta baiezko perpausen hitzordenen desberdintasunak ezin direla ezezko perpausetako laguntzailearen buru-mugimenduaren bidez azaldu. Aitzitik, ezezko perpausen ordena –hots, Laguntzailea-Aditza– oinarrizko ordena dela onartuko dut, eta baiezko ordena –Aditza-Laguntzailea alegia– AS igotzen duen mugimendu batek eragiten duela. Lehendabiziko urrats bat bezala proposamen hau garatzean, buelta gaitezen partikula ebidentzialen ezaugarri batzuetara. Arestiko (5)-(10) adibideetan ikusitako datuek Cinquek (1999: 5. kap) italieraz ezeztapenak adberbio ebidentzialen gain duen alderantzizko besarkadura azaltzeko egiten duen proposamena gogoratzen dute: ezeztapen morfema EzeztSintagmaren espezifikatzailean batzen da, eta gero igotzen da partikulen gaineko posizio batera. Demagun euskal ez-ek antzeko eratorpen bat duela. Bereziki, demagun ez espezifikatzaile bat bezala elkartzen dela eta partikulen gaineko posizio batera mugitzen dela. Proiekzio hau Pol(aritate) Sintagma dei dezagun. Eratorpen hau (15)-ean erakusten da: (15) PolS EUSKAL PERPAUSAREN OINARRIZKO ESPEZ-BURU-OSAGARRI HURRENKERA 75 Azterbide honetan, beraz, alderantzizko besarkadura ezeztapenaren nahitaezko berreraikitzearen bidez, ez bere oinarrizko posiziora partikula ebidentzialen azpian nahitaez berreraikiaz alegia, azal daiteke. Baiezko perpausetan, berriz, aditza ebidentzialen ezkerrean agertzen da, (16)-an erakusten den bezala: (16) a. Zorrak [ordain-du ahal] omen dituzte. (Ortiz de Urbina 1989: 129) Banaketaren ohiko testek ez eta AS azaleko posizio berberean daudela iradokitzen dute. Lehenik eta behin, eskuin aldean, ezin da ezer ageri elementu hauen eta laguntzailearen artean, partikula ebidentzialak izan ezik; (17)-an erakusten den bezala ez subjektuak ez adberbioak ezin dira ageri hauen artean: (17) a. Laguntzen (*Miren/*maiz) omen zuen. EUSKAL PERPAUSAREN OINARRIZKO ESPEZ-BURU-OSAGARRI HURRENKERA 77 1.4 Buru mugimendua eta sintagma mugimendua Nire aurreko proposamen horrek Elordietarenaren (1997) antza du, honek ere antisimetria ontzat jo eta baiezko perpausetan aditza laguntzailearen gaineko posizio batera igotzen dela onartzen baitu. Hala ere, Elordietaren proposamenan aditza buru-mugimenduaren bidez igotzen da, arestian ikusi den azterbidean ez bezala. Hain zuzen ere, Elordietak ezezko eta baiezko perpausetarako ematen dituen eratorpenak (22)-an eta (23)-an erakusten dira hurrenez hurren: (22) Ez ei da etorri (G. Elordieta 1997:72) Goiko (22) adibidean, Konp0-era bidean, ez partikula ebidentzialari eta laguntzaileari adjuntatzen zaie (Konp0-ek ezeztapen operatzaile bat daukala onartzen du Elordietak). (23) adibidean, berriz, aditza adjuntatzen zaio partikulari, Dnb-ra bidean. Ortiz de Urbinari (1989) jarraituz, mugimendu hau laguntzaileari sostengu lexikoa emateko beharrak eragiten duela onartzen du Elordietak. Azterbide honek, beraz, ondo azaltzen du zergatik ageri behar duten ez-ek eta aditzak laguntzailearen ondo-ondoan (ezezko perpausetan eta baiezko perpausetan hurrenez hurren): buru-adjunzio egiturak izanik, mugimendua ez da posible multzo hauen barnerantz. Gainera, 78 BILL HADDICAN partikulak ez baino gorago batzen direnez, azterbide honek ez-en eta partikulen arteko besarkadura erlazioen azalpen bat iradokitzen du; hau da, pentsatzekoa da ez berreraiki egiten dela partikulen azpian duen bere jatorrizko posiziora (hala ere, Elordietak berak ez ditu besarkadura erlazio hauek jorratzen). Nolanahi ere, mugimendu hau sintagma- edo XS-mugimendua delako ideiaren aldeko froga AS-ren elipsitik dator. Lakak (1990) adierazi zuen bezala, ezeztapenaren azpiko materiala ezabatu egin daiteke (24) perpausa bezalakoetan: (24) Marik liburua erosi du eta Peruk ez. 8 (Laka 1990:33) Gainera, material honek partikula ebidentzial bat eduki dezake: (25) Jon etorri omen da, baina Maitane ez [__]. — 'Jon etorri omen da, baina Maitane ez omen da etorri' — 'Jon etorri omen da, baina Maitane ez da etorri' Hau da, (25)-eko lehendabiziko irakurketak iradokitzen du honelako sintagma isil bat: (26) Jon etorri omen da, baina Maitane ez [omen da etorri] (22)-an erakusten den eratorpenean, ez ez dago inoiz partikula ebidentzala, laguntzailea eta aditza biltzen dituen osagai batetik kanpo. Beraz, badirudi (22)-ko eratorpenak esan nahi duela (25) adibidearen lehendabiziko irakurketan ezabatzen den materiala ez dela osagai bat. Elipsiaren arazoaren irtenbide posible bat da ez laguntzailearen eta partikula ebidentzialen gainean batzen dela (Elordietaren proposamenan, laguntzailea DnbS-n elkartzen da). Aukera hau (27)-an erakusten da: 8 Lakak (1990) adierazten duen bezala, (24) ez da osagai-ezeztapena, hau da subjekturen ezeztapena. Honelako egituretan, subjektuak foku irakurketa du, eta ez subjekturen aurrean agertzen da, nahi eta nahiez: (i) MARIK erosi du liburua, ez PERUK. etorri Hala ere, azterbide honetan zaila bihurtzen da ezeztapenaren eta partikula ebidentzialen arteko besarkadura erlazioak azaltzea. Hau da, eratorpen honetan partikula ebidentzalek ez baitute inoiz ez o-komandatzen, nekez ikusten da nola hartzen duten partikulek ezeztapenaren gaineko besarkadura. Beraz, badirudi elipsi eta besarkadura datu hauek XS-mugimenduan oinarritutako azterbide bat iradokitzen dutela: ez partikulen azpian batzen baldin bada, zaila da elipsiaren datuak azaltzen, buru-mugimendu murrizketa bortxatu gabe (Travis 1984). Ez partikula ebidentzialen gainean batzen bada, berriz, elementu hauen arteko besarkadura erlazioak azaltzea bihurtzen da arazo. 2. Objektuen hitzordenak Lan honen bigarren zatiak objektuen hitzordenak aztertzen ditu. Hain zuzen ere, Haddican (2004) eta Vicente (2005) lanei jarraituz, objektuak aditzaren gaineko kasu/komunztadura posizioetara mugitzen direla defendatzen dut. Hala ere, posizio hauek Haddican (2004) lanean proposatu zen baino askoz gorago direla proposatuko dut. Analisi alternatibo honek, antisimetria onartzearekin batera, Haddicanen (2004) analisiak dituen arazo enpiriko eta teoriko batzuk saihestuko ditu aldi berean. Hala ere, azterbide honek ondoriotzat dakar mugitutako osagai batzuk ez daudela izoztuak; hau da, ez dagoela mugitutako XS osagaien barnetiko mugimenduaren debeku orokorrik (pace Müller 1998:124, Koopman eta Szabolcsi 2000:38). 2.1 Objektuen posizioak eta hondakinaren mugimendua Euskal objektuak kanonikoki aditzaren ezkerrean agertzen dira. Irakurketa neutro batean –hau da, "Zer gertatu da?" tankerako galdera bati erantzunez– hiztunak normalean aditzaren 80 BILL HADDICAN ezkerrean nahiago dituzte objektuak, (28a,b) perpausetan bezala. Hala ere, hiztun batzuek aditzaren atzeko hitzordenak ere onartzen dituzte, (28c)-n bezala (Ortiz de Urbina 1989, Elordieta 2001): (28) a. Jonek [Mireni egia esan] dio. (Elordieta 2001: 42) Egitura honen abantaila bat prosodiaren eta fokuaren arteko erlazioari dagokio (Elordieta 2001, Arregi 2001). Kanonikoki, azentu nagusia aditzaren aurre-aurreko osagaiak darama: (30) Jonek Mireni txakúrra erakutsi dio. Honelako perpausetan, hainbat osagai uler daitezke foku bezala: objektu zuzena; objektu zuzena, zeharkako objektua eta aditza dituen osagai bat; eta perpaus osoa, (31)-n erakusten den bezala: (31) [Jonek [Mireni [txakúrra] erakutsi] dio.] Elordietak (2001) eta Arregik (2001) adierazten duten bezala, (31)-koa bezalako egitura batek datu hauek azaltzen lagun diezaguke, baldin eta onartzen badugu, gainera, fokuirakurketa jasotzen duen osagai batek nabarmentasun prosodikoa eduki behar duela, Cinquek (1993) proposatu zuen bezala: 82 BILL HADDICAN osagaiak atzean uztea– hain zuzen ere. Gainera, oso teoria murriztaile batekin da bateragarria, proposamen honek ez baitu ez eskuinerako mugimendua, ez buru-mugimendua ez buruparametroa ere erabiltzen. Hala ere, proposamen honek gutxienez bi arazo enpiriko larri ditu. Lehendabizikoa hauxe da: antza denez, aditza AspS-ra igotzen baldin bada objektuak eraman gabe (hau da (35)-ean bezala), ezin da gero mugitu. Hain zuzen ere, (36)-ak erakusten du aditza biltzen duen osagaia ezin dela PolS-ra mugitu, objektuak lehen atzean utzi baldin baditu; hau da, objektuak aditzaren eskuinean agertzen badira: (36) *Jonek [esan-‡ Miren-i egia] dio. Antzeko arazo bat modalak dituzten eratorpenen kasuan ere sortzen da. Nahi eta behar modalekiko perpausetan, aditzak eta beraien osagarriak modalaren ezkerrean agertzen dira kanonikoki, (37)-an bezala: (37) Jonek ez dio [[Miren-i egia esan-‡]i nahi ti.] Arestian aurkeztu den proposamenaren ikuspuntutik, hitzordena honek aditza eta objektuak biltzen dituen osagai bat modalaren gaineko posizio batera mugitzen dela iradokitzen du. Hala ere, badirudi mugimendu hau ez dela posible aditzak objektuak AspS-ra garraiatu ez baditu. Hau da, AspS-rako bidean, aditzak objektuak atzean utzi baldin baditu, aditza gehi objektuak biltzen dituen osagaia ezin da nahi-ren gaineko posizio honetara mugitu, (38)-ko datuek erakusten duten bezala: (38) *Jonek ez dio [[esan-‡ Miren-i egia]i nahi ti.] Datu hauek azaltzeko, Haddicanek konplexutasun iragazki bat moldatzen du Koopman eta Szabolcsiren lanaren haritik. Berauek antzeko iragazki bat erabiltzen dute holanderatik eta hungarieratik datozen datu berdintsuen berri emateko: (39) Euskal konplexutasun iragazkia: XS bat ezin da mugitu bere osagarria lexikoki beteta baldin badago. EUSKAL PERPAUSAREN OINARRIZKO ESPEZ-BURU-OSAGARRI HURRENKERA 83 Tresna honek (36) eta (38) perpausetako ezinezko hitzordenak baztertzen ditu. Hala ere, (39)-ko adierazpenak datuak birformulatu baino ez du egiten. Gainera, teoria minimalistaren barruan, oso baldintza arrotza da. Izan ere, oso zaila da ikusten nola adieraz daitekeen (39) gaur egungo mugimenduaren makineriari buruzko oinarrietatik abiatuta: zunda-helburu erlazioak, hurbiltasuna, faseak, etab. Era berean, kopia-teoriaren ikuspuntutik, zaila da ikusten nola bereiz ditzakeen sintaxiak kopiatutako (ber-batutako) objektu bat eta ez kopiatutako (berbatu gabeko) objektu bat. Beste arazo bat hitzordena ez-neutroei dagokie. Ortiz de Urbinak (1998) proposatzen duen bezala, fokuak eta NZ-hitzak ezkerreko periferian dagoen foku-proiekzio batera mugitzen baldin badira, nekez ikusten da zergatik ezin diren objektuak fokuaren eta aditzen artean ageri (=40a). Hau da, antza denez, objektuek PolS-ra mugitzen den osagaitik atera egin behar dute honelako kasuetan: (40) a. {Nork/JONEK} (*Miren) ikusi du (—Miren) ?/. Izan ere, datu batzuek ahal, nahi eta behar-en tankerako modalekiko perpausek perpaus bakuneko egitura dutela iradokitzen dute. Hau da, modal hauek ez direla batzen osagarri b. Torrea ikusi ahal dut. (ditransitiboa) Osagarri jokatugabeekin eta gustatu-ren tankerako aditzen osagarriekin, berriz, urruneko komunztadura eta laguntzailearen aldaketa nekez onartzen dituzte hiztunek: (49) a. Ni gogoratzen naiz [zu etorriko zar]ela. b. Ni atsegin natzaio. [AS A Orduan, modalen analisi hau zuzen baldin badago, eta gainera Laka (1988, 1993), Cheng eta Demirdache (1993) eta Arregi eta Molina-Azaola (2004) lanei jarraitzen baldin badiegu laguntzaileak buru-adjunzioaren bidez eraikitzen direla onartzean, (48)-ko datuak komunztadura buruak Inflexio Sintagmaren barnean goian batzen direlako proposamenaren alde daude. Hau da, datibo kasua eta absolutibo kasua erkatzen dituzten buruak behean batzen baldin badira –hau da Apl eta aditz txikiaren posizio kanonikoetan– modal buruak komunztadura buruen mugimendua eragotzi beharko luke. Hots, mugimendu honek Buru Mugimenduaren Baldintza bortxatuko luke (Travis 1984).11 11 Baliteke antzeko arazo bat Aspektu buruaren kasua izatea. Aspektu burua posizio estandar batean batzen baldin bada –hau da, aditz txikia baino gorago– buru honek ere eragotzi beharko luke mugimendua, komunztadura buruak AS anizkunean baldin badaude. Hala ere, ikus Elordieta (2001: 2.kap) eta Adger eta Tsoulas (2004). Proposamen hauetan Asp aditz txikiaren azpian kokatzen da. 88 BILL HADDICAN Laguntzailearen erroa (g) urratsean elkartzen da, eta (h)-n ergatibo komunztadura burua. Honekin, laguntzailearen erroa eta absolutibo komunztadura burua berrelkartzen dira. Subjektua ergatibo buruaren espezifikatzailera mugitzen da: (54) g. (Lag, AbsS) o [LagS Abs+Lag [AbsS filma [AspS ikus-i [aS Anek <…> Gero, Top buruak elkartzen dira eta topikoak berauen espezifikatzaileetara mugitzen dira. Mugimendu honek (60)-eko azaleko hitzordena eragiten du:12 12 Topikoak perpausaren eskuin aldean ere ager daitezke, (i)-n bezala. Gainera, hiztun batzuentzat, topikoak aditzaren eskuinean ere ager daitezke, (ii)-an bezala (ikus Ortiz de Urbina 2002): (i) FILMA ikusi dut Anek. OA hizkuntzak: oinarrizko hurrenkeraz eta hurrenkera eratorriez Arantzazu Elordieta UPV/EHU Laburpena OA hizkuntzek erakusten duten hurrenkera kanonikoa edo markatugabea [osagarria-aditza] da, osagarria zeinahi (DetS nahiz PostS) izan daitekeelarik. Ordena kanoniko horrek oinarrian dagoen hurrenkera islatu dezake, edo, aitzitik, alderantzikatutako ordena eratorria izan daiteke. Antisimetriaren hipotesiaren arabera, bigarrena da aukera bakarra, hots, OA hizkuntzak [burua-osagarria] ordenatik abiatzen dira OA hurrenkera eratortzeko. Aitzitik, buru parametroa Gramatika Unibertsalak ezarritakoen artean bada, proposa daiteke euskararen gisako OA hizkuntzek [osagarria-aditza] dutela oinarrizko hurrenkeran. Lan honetan bi hipotesiak erkatuko ditugu, eta erakutsiko dugu buru parametroak modu errazagoan azaltzen dituela lanean aurkezten diren datuak. Datuon berri emateko, azterbide antisimetrikoak motibaziorik ez duten mugimendu "gehigarriak" proposatu behar ditu, konputazioa zailduz. 0. Atarikoak Lan honen helburua soila da, baina ez horregatik ondorio gabea; are gehiago, artikulu honen alderik interesgarriena, hain zuzen, bere soiltasunean bila daiteke: alde batetik, oinarrizko hurrenkera kontzeptuaren erabilera aztertuko dugu, uste baitut erabilera horren arabera ebaluatu ahal izango dugula hobeto zein ondorio dituen hurrenkeraren auziak antisimetriaren hipotesia edo buru parametroa onartzen duten ikusmoldeentzat. Bestetik, behin oinarrizko hurrenkeraz zer ulertzen dugun argitu ondoren, bi hipotesiek hainbat egiturari buruz egiten dituzten iragarpenak konparatuko ditugu, abiapuntu gisa adierazpen perpaus neutroak hartuta. Subjektua-Objektua-Aditz jokatua elementuez osatutako perpausez gain, postposizio sintagmak (PostS), adberbioak eta perpaus osagarri jokatuak dituzten perpausei ere begiratuko diegu. Ikusiko dugunez, antisimetriaren hipotesiak eta buru parametroa onartzen duen analisiak iragarpen desberdinak egiten dituzte hurrenkerari buruz. Artikulu hau Gasteizen 2007ko otsailaren 15ean eman nuen hitzaldiaren bertsio idatzia da. Eskerrak eman nahi dizkiet Xabier Artiagoitiari eta Iñigo Arteatxi, lanean zehar aipatzen diren hainbat kontu haiekin izandako eztabaiden fruitu direlako. Halaber, Antisimetriaren Hipotesia vs Buru Parametroa: euskararen hitz hurrenkera ezbaian mintegiko parte hartzaileei ere eskerrak eman nahi dizkiet egindako iruzkinengatik. Lan hau EHUren UPV05/03 ikerketa proiektuaren eta Eusko Jaurlaritzak Ikerkuntza Sareak sortzeko 2006an ateratako deialdian emandako dirulaguntzen babesean egin da. OA HIZKUNTZAK: OINARRIZKO HURRENKERAZ ETA HURRENKERA ERATORRIEZ 99 diren 30 hizkuntzaren laginak erabili zituen –euskararenak tartean-, eta ondorengo lanek ongi erakutsi dutenez, izugarrizko eragina izan duten inplikazio bidezko hainbat orokorpen tipologiko proposatu zituen. Orokorpen horiek korrelazioen forman azaldu zituen, lau parametro nagusi erabili zituelarik: (1) a. S, O, A osagaien arteko ordena b. hizkuntzak preposizioak ala postposizioak dituen c. adjektiboaren eta izenaren arteko hurrenkera d. genitibo eta izenaren arteko hurrenkera Parametro hauek printzipioz independenteak dira bata bestearengandik. Izan ere, Comriek (1981: [1989:130]) ohartarazten duenez, SOA osagaien arteko hurrenkeraren parametroak zentzua du baldin eta delako hizkuntzan subjektua edo objektua gisako gramatika-funtzioak identifikatzerik badago, eta baldin eta hizkuntza batean oinarrizko ordena zein den esan badezakegu. Horrela, posible litzateke hizkuntza baten azterketa tipologikoa egitea (1b-d) parametroen arabera, (1a) kanpoan utziz, eta horrek ez lieke Greenbergen korrelazioei indarra kenduko, baizik eta haien hedadura/besarkadura murriztuko. Nolanahi ere, haren lanaren ondoren hainbat Greenbergek proposatzen dituen korrelazio unibertsalak enpirikoki froga daitezkeen ala ez erakusten saiatu dira. Horrela, (1)-eko lau parametroak elkarrekin konbinatuz gero, 24 konbinazio logikoetatik 15 baino ez dira laginean aztertutako hizkuntzetan aurkitzen; eta 15 tipoetarik 4 dira alde handiarekin hizkuntza gehienak hartzen dituztenak barnean: (2) a. ASO, Prep, I-Gen, I-Adj b. [erosi duzun] makila nirea baino luzeagoa da Gaztelania (5a) tipokoa litzateke, eta euskara (5b) motakoa. Hemen, berriro ere, azpimarratu behar da joera nagusiez ari garela, eta ez unibertsal absolutuez, zeren eta badira hainbat hizkuntza non hurrenkeraren parametroen arteko korrelazio guztiak ez diren betetzen. Esaterako, persiera OA hizkuntza da oinarrizko ordenari dagokionez, baina preposizioak ditu, eta perpaus erlatiboak, genitiboa eta adjektiboak izenaren ondoren ageri dira (Comrie 1989: 145). Hau da, ordenaren araberako lau parametroei erreparatuz gero, bitariko jokabidea (Comrie 1989:132) Adibide hauek zerbait erakusten badute OA hizkuntza guztiak ez direla zaku berean sartu behar dateke, bestelako faktore eragile asko baitaude tartean. Ondoko ataletan eragile hauetako batzuk izango ditugu aztergai (ikus 2.2 atala). 1.2. Vennemann (1974) eta Hawkins (1979) Vennemannek, Lehmannek egin bezala, (2a-d)-ko tipo linguistikoak bi multzo handitan bereiz daitezkeela proposatu zuen, korrelazioen azpian operatzailea eta operagaia zeritzen elementuen arteko ordena datzala proposatuz. Bere hitzetan, subjektua albo batera utzirik, (2a-d)-ko tipoetan osagaietako bat beti da operatzailea (gaur egun adjuntu edo modifikatzailea deituko genukeena) eta bestea operagaia (ardatza edo buruaren parekoa).3 Beraz, ordenari dagokionez, hizkuntzak (8a) edo (8b) tipokoak direla esan daiteke, beti ere aintzat hartuta joerez ari garela; izan ere, hizkuntza batzuk sistematikoki tipo baten ala bestean sartuko dira, baina bi ordenetako egiturak dituzten hizkuntzak deskribatzerakoan ordena nagusiari begiratu beharko zaio: (8) a. Operagaia-operatzailea = AO, Prep, I-Gen, I-Adj (3a) 102 ARANTZAZU ELORDIETA Aurreko bi hizkuntzalarien ildo berean, Hawkins-ek (1979, 1980) Greenbergen inplikazioetatik abiatuz bi unibertsal multzo proposatu zituen, bere hitzetan, salbuespenik gabeak direnak. Lehen unibertsal multzoa osagaien arteko ordenari dagokio: (9) a. SOAÆ (Adj-IÆ Gen-I) b. ASOÆ (I-AdjÆ I-Gen) Inplikazioak honela irakurri behar dira: hizkuntza baten oinarrizko ordena SOA bada, eta adjektiboak izenaren aurretik agertzen badira, orduan genitiboak izenaren aurretik agertuko dira, nahitaez. Halaber, hizkuntza batek ASO ordena badu eta adjektiboak izenaren ondoren ageri badira, genitiboak izenaren ondoren azalduko dira, ezinbestean. Honek kanpoan utziko lituzke, esaterako, Adj-I hurrenkera baina I-Gen ordena dukeen SOA hizkuntza bat, edota IAdj eta Gen-I ordena dukeen ASO hizkuntza bat. Orain arteko lanek erakutsi dutenez, badirudi iragarpenak bete egiten direla. Besterik da SOA hizkuntza batek I-Adj hurrenkera badu (euskara kasu). Kasu honetan Hawkinsen inplikazioetatik ezin da ondorioztatu genitiboa izenaren ezkerretara edo eskumatara agertuko den, hurrenkera hori ez baita bere unibertsaletan aurkitzen. Greenbergen inplikazioak bezala, Hawkinsenak alde bakarrekoak dira, baina azken honen kasuan, bere unibertsalek ez dute salbuespenik. Hain zuzen ere, (9a-b)-ko tipologiari jarraitzen ez dioten hizkuntzak SAO hizkuntzak izan ohi dira, Hawkinsek ohartarazten duenez. Bere iritziz, SAO ordenatik abiatuz, ezin da ondorioztatu zein izango diren beste hurrenkera parametroak, perpaus mailan ordena hori duten hizkuntzek mota guztietako parametroak erakusten baitituzte Izen Sintagma mailan. Bigarren unibertsal multzoak hizkuntzei preposizioak edo postposizioak dituen erreparatuko die: (10) a. PrepÆ (I-AdjÆ I-Gen) b. PostÆ (Adj-I ÆGen-I) (9) eta (10)-eko inplikazioak batuz gero, Hawkinsek ondoko unibertsal konplexuak proposatzen ditu: b. Post & (ASO › SOA) Æ (Adj-I Æ Gen-I) ¾ Non kokatzen da euskara (11)-ko unibertsalei dagokienez? Postposizioak dituen heinean, eta SOA tipokoa bezala deskribatu izan denez gero (cf. de Rijk 1969 eta ondorengo lanak) (11b) motako hizkuntza litzateke, salbu Adj-I-ren arteko ordena bestelakoa dela: (12) Julenen amak ardo-kutxa handi bi oparitu dizkit Azterketa tipologikoek hurrenkeraz erakuts diezaguketen aldetik, joera nagusi unibertsalak nondik nora mugatzen diren jakiteko balia ditzakegu, baina, ene ustez, ez lirateke termino absolutuetan ulertu behar. Halarik ere, esanguratsua deritzogu SAO hizkuntzez Hawkinsek egindako oharpenari, alegia, SAO hizkuntzen hurrenkera-parametroek aldakortasun gehien erakusten dutenak direla, eta, hortaz, SAO osagaien hurrenkeratik abiatuta ezin dela beste parametroekiko iragarpenik egin. Ondorioztapen honek badu eraginik antisimetriaren hipotesia eta buru parametroa erkatu nahi dituen azterketa baterako. Hain zuzen, antisimetriaren hipotesia kontuan hartzen badugu (hots, hitz hurrenkera unibertsala espezifikatzailea-burua-osagarria dela), ez da berehala ulertzen zergatik diren koherenteagoak SOA hizkuntzak SAO hizkuntzak baino. Beste hitzetan esanda, OA hizkuntzak AO oinarrizko hurrenkeratik eratorriak badira, espero izatekoa alderantzizkoa litzateke, hots, aldakortasun gehiago erakustea bestelako parametroekiko, mugimendu eragiketa gehiago gertatzen direlako OA hizkuntzetan. 2. Oinarrizko ordena Aurreko lerroetan oinarrizko ordenaz mintzatu gara, baina ez da argi azaldu nola ulertu behar den oinarrizko izenlagunaren esanahia. Hizkuntzalaritzako lanetan orokorki bi adiera hartu ohi dira kontuan oinarrizko hurrenkera aipatzen denean: hitzordena neutro edo ezmarkatua, alde batetik, eta eratorria ez den egitura sintaktikoarena, bestetik. Seguru asko, bi adiera hauen arteko tentsioak esplika dezake zergatik maiz ordena neutroa eta oinarrizko ordena baliokide bailiran erabiltzen dituzten hainbatek. Haatik, beste batzuen iritzirako, oinarrizko ordena sakoneko egituraren hurrenkera da, hots, eragiketa sintaktikoak gertatu eta osagai horrek informazio berria adierazten duen foku interpretazioa izan 106 ARANTZAZU ELORDIETA 2.1.2. Bestelako irizpideak Irizpide pragmatikoez gain, bestelako irizpideak ere erabili ohi dira oinarrizko hurrenkera deskribatzerakoan: maiztasunarena, nagusiki. Irizpide honen arabera, delako hizkuntza batean ordena bat besteak baino gehiago erabiltzen bada, hori izango da oinarrizkotzat jo beharreko hurrenkera. Halaber, azterketa estatistikoak ere baliatu izan dira oinarrizko hurrenkera zein den zehazteko; adibidez, korpus batetik abiatuz, aztertu zein den maiztasun handienarekin agertzen den hitz hurrenkera besteen aldean.5 Beste helburu batzuetarako izan dezaketen balioa gutxietsi gabe, zalantzagarria da datu estatistikoek oinarrizko hurrenkerari buruz argi dezaketena. Alde batetik, korpus idatzietan zail da intonazio kontuak kontrolatzea. Ondorioz, ezin dugu jakin neurri handi batean perpausak erakusten duen ordena zein informazio egiturari dagokion. Bestetik, are garrantzitsuago dena, azterketa estatistikoek ez dute azaltzen zergatik hiztunak ordena bat besteak baino maizago edo gehiago erabiltzen duen. Hortaz, maiztasunaren aldean, iruditzen zait irizpide pragmatikoak baliagarriak gerta dakizkigukeela oinarrizko ordena hurrenkera kanonikoarekin lotzen badugu. 2.2. Oinarrizko hurrenkera eta sakoneko egitura Puntu honetara heldu garela, lotura bat ezarri dugu ordena markatugabearen eta oinarrizko hurrenkeraren artean. Haatik, oinarrizko hurrenkeraren auziari beste ikuspuntu batetik hel dakioke: hain zuzen, oinarrizko ordena oinarrizko edo sakoneko egiturarekin lotuz.6 Beste hitz batzuetan esanda, gure buruari egin diezaiokegun galdera da ea hurrenkera markatugabea oinarrizko egiturari dagokion ezinbestean, ala eratorria izan daitekeen. Edo nahiago bada, posible al da delako hizkuntza bat, SOA hurrenkera markatugabea izan arren, oinarrizko egituran, hots, eragiketa sintaktikoak gertatu aurretik, SAO izatea? Kayneren (1994) antisimetriaren hipotesiaren arabera erantzuna baiezkoa izan behar da; izan ere, egiturazko hurrenkera unibertsala espezifikatzailea-burua-osagarria dela defendatuko du (ikus 3. atala). Nolanahi ere den, hizkuntza baten oinarrizko hitzordenak sakoneko edo hasierako egituraren ordena islatzen duela onartzeak ezin itzurizko ondorio enpirikoak ditu. 5 De Rijkek berak azalpen formalaz gain metodologia hau ere erabili zuen 1969ko lana idatzi zuenean. Haatik, lan horretan bertan zalantzan jartzen zuen estatistikak ezer argi zezakeenik euskararen oinarrizko hitz hurrenkeraren gainean. 6 Gaur egun sintaxi teorian A-egitura eta S-egitura terminoak erabiltzen ez badira ere, batik bat Chomskyren (1995: 2. atala) lanean D-egituraren behar kontzeptualik ez dagoela erakutsi zuenetik, lan honetan sakoneko egitura aipatzen dugunean mugimendu sintaktikoaren aurretik dagoen egiturari erreferentzia egiteko erabiliko dugu. OA HIZKUNTZAK: OINARRIZKO HURRENKERAZ ETA HURRENKERA ERATORRIEZ 107 Alde batetik, hizkuntzak ekonomiaren arauei jarraitzen diela sinesten badugu, eta, hortaz, mugimendu sintaktikoak zerbaitek bultzatuak gertatzen direla onartzen badugu -eta ez eratorpen jakin bati irtenbidea emateko proposatuak-, arrazoi sendoak beharko genituzke oinarrian AO diren hizkuntzen kopuru handi batek (ia munduko hizkuntzen erdia) azalean OA bailiran jokatzen dutela azaltzeko. Alegia, egin dezakegun galdera hauxe da: zein baldintzak edo tasunek bultzatzen dituzte hizkuntza hauek osagarria buruaren gainetik mugitzera, batik bat ordena-gordetzaileagoak diruditen AO hizkuntzekin erkatzen baditugu? Beste alde batetik, kontuan izan behar da esan berri dugunak ez duela adierazi nahi ezinbestean orain arte OA hizkuntzak deitu direnetan mugimendu berak gertatzen direnik beti, ezta arrazoi berak daudenik proposatutako mugimenduen azpian ere. Izan ere, lehen ikusi dugunez (cf. (7a-b)), nederlandera edo alemana OA hizkuntzatzat hartzen diren arren, gainerako sintagmen egiturari begiratuz gero preposiziodun hizkuntzak izatetik gertuago daudela esan daiteke. Hala dirudi, behintzat, euskararekin konparatzen baditugu. Zentzu honetan, baliteke hizkuntza hauetako azaleko OA egitura eratorria izatea. Halarik ere, hipotesi bataren edo bestearen artean hautatzeko datu enpirikoen aurka kontrastatu behar da beti ere. Beste OA hizkuntza prototipiko baten adibidea japoniera dugu. Japonierak eredu koherenteagoa erakusten du, ageriko sintaxian buru-azken baita sistematikoki: (17) Hanako-ga [Taroo-ga hon-o katta (Miyagawa 2003) Beraz, OA hizkuntza guztiak ez direla zertan era berean aztertu behar onartuta ere, argi dago AO ordenatik eratorriak balira legez tratatu behar badira, antisimetriaren hipotesiak defendatzen duenez, gutxieneko motibazioa beharrezkoa dela mugimenduak esplikatzeko. Bestela, badugu arriskua datuak teoriaren makineriaren menpe jartzeko. Eta iruditzen zait alderantziz jokatu beharko litzatekeela. Ildo honetatik, hipotesirik ekonomikoena ondokoa litzateke: hots, hurrenkera markatugabean mugimendurik ez dela gertatu proposatzea (edo derrigorrezko mugimenduak besterik ez).7 Hortaz, erakutsi badezakegu delako OA hizkuntzan osagarria-burua ordena 7 Kasuak zilegiztatzeko mugimenduez ari naiz pentsatzen, bereziki. lanean] Ormazabalek gogorarazten duenez, hipotesi antisimetrikoak azalpen bat eman diezaioke arazo honi: (i) alde batetik, SOA hizkuntzetan ageri den osagarria-burua ordena (hots, perpausakonplementatzailea) erraz azal daiteke InfS -hots, osagarria- KonpS-ren espezifikatzailera mugitu dela proposatuz gero. (ii) bestetik, galderetan KonpS-ren espezifikatzailea NZ-galdetzailearekin dago jadanik beteta; beraz, InfS ezin da bertara igo, eta in-situ geratzen da. 3.1.2. OA hizkuntzak eta NZ-mugimendurik eza Hain zuzen ere, antisimetriaren hipotesiak ebidentziatzat erabili duen beste argudioa NZmugimenduarekin dago lotuta, baina ez guk aurreko paragrafoan esan dugunagatik, baizik eta kontrako orokorpen bat azaltzeko asmoarekin. Orokorpena tipologikoa da: SOA hizkuntza (gehien)ek ez dute NZ-mugimendurik erakusten (Greenberg 1963, Bresnan 1972, besteak beste). Ikusi berri dugunez, Kayneren sisteman mugimendu eza espero izatekoa da [Esp, Konp] beteta dagoelako InfS-rekin. Ondorioz, NZ-hitza ez da mugitzen. Bitxia dena zera da: euskarak bat egiten duela gainerako SOA hizkuntzekin perpausakonplementatzailea ordenari dagokionez, baina halarik ere, NZ mugimendua du, besteek ez bezala.8 Hau da, antisimetriaren hipotesiak ez du azalpenik eskaintzen euskararen portaera hibridoarentzat. Azalpen erraza ez duela onartuta ere, Ortiz de Urbinaren (1999, 2008) proposamenak irtenbide taxuzkoa eskaintzen dio euskarazko KonpS-ren arazoari. Rizziren (1997) lanean oinarrituta, KonpS kategoria-multzoaren azpian hainbat kategoria desberdin daudela onartzen du eta euskararen kasua aztertzen du, batik bat zehar galderei erreparatuz. Rizziren proposamenean InfS-tik gorako ezkerreko periferian hainbat kategoria funtzional daude: 8 Ikus Ormazabal, Uriagereka & Uribe-Etxebarria (1994, 2008) arazo honi irtenbidea emateko proposamen baterako. InfS [±jokatua] Egitura hau ontzat jotzeak berarekin dakar buru parametroa beharrezkoa dela, osagarriaburua/burua-osagarria bi motako egiturak proposatzen baitira. 9 Egitura hibridoak proposatzea ez da agian gogobetekoa, baina bestalde, kontuan izan beharko genuke espezifikatzailea-burua-osagarria hurrenkera unibertsalak ere ezin dituela euskarak erakusten duen arazo hau ez ondoren aipatuko ditugun hainbat kontu azaldu. 9 Era berean, Elordietak (2001) proposatzen du buru parametroa kategoria lexiko (osagarria-burua) vs. funtzionalen (buruaosagarria) arteko bereizketarekin batera aldatzen dela euskaraz. 112 ARANTZAZU ELORDIETA 3.2.Antisimetriaren sisteman azalkizun geratzen diren zenbait kontu 3.2.1. Antisimetriaren hipotesia bide zuzenetik badoa, tipologikoki nahiko era berdintsuan banatuta dauden OA eta AO hizkuntzek (eta are ASO hizkuntzek) zergatik erakusten duten ordena eta jokabide desberdina azaldu beharko du, oro har. Azken batean, hizkuntza guztiek [espezifikatzailea-burua-osagarria] ordenatik hasten badute eratorpen sintaktikoa, SAO eta SOA hurrenkera kanonikoak nola eratortzen diren argitu beharko du. 3.2.2. Are gehiago, kontuan izanik buru parametroari dagokionez hizkuntza batzuek ez dutela eredu bat eta bera erakusten beren barne sisteman, baizik eta kasu batzuetan [burua-osagarria] eta besteetan [osagarria-burua] ereduari jarraikitzen diotela, antisimetriaren hipotesia aintzat hartzen dutenek azaldu egin beharko dute zergatik mugitu behar duten osagarriek nahitaez buruaren gainetik [osagarria-burua] ordena erakusten duten kasuetan. Izan ere, kontua orokorragoa da: hipotesiaren on-txarrak bere neurrian balioesteko, nabari da mugimendurako motibazioak zehaztu behar direla; orduan bakarrik izango gara gai hipotesia teorikoki zein enpirikoki frogatzeko. Bestela, hipotesia teoriaren tresna gisa hartzeko arriskuan eror gaitezkeela iruditzen zait. 3.2.3. Modu berean, teoriak sintagma egiturak eratzerakoan [espezifikatzailea-buruaosagarria] ordena unibertsal bakarra onartzen badu, espero izatekoa da [burua-osagarria] jatorrizko ordenaren zantzuak agertuko direla zenbait egituratan, batez ere osagarriak zertan mugitu ez duenean. Zehatzago esanda, DetS objektuek kasua zilegiztatzeko AS-tik kanpo mugitzen direla onartzen badugu, kasua behar ez duten hainbat sintagmaren jokabide eta kokapen sintaktikoaz baliatu ahal izango gara bi hipotesiek egiten dituzten iragarpenak erkatu eta bere neurrian balioesteko. Mota horretako egiturak dira, besteak beste, barre egin gisako egiturak euskaraz, osagarri postposizionalak, moduzko adberbioen eta osagarriaren arteko hurrenkera, esamolde idiomatikoak edota perpaus osagarri jokatuak eta jokatugabeak. Ondoko ataletan aztertuko ditugu banan-banan. liburuaki 116 ARANTZAZU ELORDIETA argumentuak KasuS-etara mugitzen direla onartuta ere, AS-ren hondarkinaren mugimenduaren ondoren gainerako AS-ren barruko osagaiak dauden-daudenean mugitzea espero genuke, hots, aditzaren ondoren agertzea ordena neutroan. Datuek, aldiz, bestela erakusten dute: hurrenkera markatugabean PostS aditzaren ezkerrean dago (28a); aditz jokatuaren ondoren ageri denean (cf. (28b)), foku irakurketa dakar ezinbestean. Edonola ere, arazoa konplexuagoa da: irakurketa markatua edo neutroa izan, azpimarratzekoa da PostS ez bada AS-tik mugitzen, (29)-ko irudikapenean oinarrituta ez dagoela modurik PostS [aditzalaguntzailea] segidaren ondoren agertzeko, espero genukeena [aditza-PostS-laguntzailea] litzatekeelako. Izan ere, Haddicanen proposamenean ordena hauek eratortzeko buru mugimendua ez, baizik eta sintagma mugimenduak gertatzen direla proposatzen du, "roll up" edo "elur pilota" (Beñat Oyharçabal 2007) mugimenduaren bidez. Sistema horren arabera, (30) gisako perpausak sortzeko denda horretan PostS eta gaur adberbioa AS-tik atera behar dira AS PolS-ren espezifikatzaile gunera igo aurretik. Nora eta zergatik mugitzen diren, haatik, azalkizun dago: (30) Mikelek erosi du denda horretan gaur 4.3.Moduzko adberbioak Moduzko adberbioen jokabidea ere esanguratsua da buruaren parametroaren auzi honetan. Moduzko adberbioak AS-ri atxikitzen zaizkiola onartzen badugu, eta halaber adberbioek kokagune finkoa dutela perpaus egituran, adberbiook balia ditzakegu AS-ren barruko elementuak AS-tik kanpo mugitu diren ala ez zehazteko, AS-ren ezkerreko muturra non dagoen markatzen baitute (cf. Costa 1998, Elordieta 2001). Hau horrela izanda, azter ditzagun ondoko perpausak: (31) a. Ikasleek hizkuntzalaritzako azterketa txarto egin dute (neutroa) b. ??Ikasleek txarto hizkuntzalaritzako azterketa egin dute (oso markatua, O=fokua) b. Ikasleek azterketa egin dute txarto 4.4. Perpaus osagarri jokatugabeak DetS osagarriak eta PostS osagarriak bezala, osagarri funtzioa duten perpaus jokatugabeak aditz jokatuaren ezkerretara agertu ohi dira: (35) a. Amaiak [kartetan jokatzen] ikasi du (ordena neutroa) b. Amaiak ikasi du [?jokatzen kartetan] (ordena markatua, subjektua fokua) 12 Izan ere, hiztunak osagarria fokalizatzeko bestelako estrategietara jotzea nahiago du, esaterako, adberbioa aditz jokatuaren ondoren kokatzera: (i) Ikasleek hizkuntzalaritzako azterketa egin dute txarto 13 Halaber, adberbioen kokaguneekin bestelako arazoak dituzte Haddicanek bezala AS-ren hondarkinaren mugimendua proposatzen duten lanek. Alde batetik, Haddicanen analisian funtsezkoa da AS-ren gaineko kategoria funtzional guztien espezifikatzaileak hutsik egotea, AS-ren espezifikatzailez espezifikatzailerako mugimendua ahalbidetzeko (mugimendu bakoitzean hondarkinak eramanaz; hortik dator "elur pilota" efektua). Baina bestetik, Cinquek (1997) proposatutako perpaus egitura onartzen duenez, ez da erraz ulertzen non kokatzen dituen adberbioak bere analisian. Gogoan izan Cinqueren proposamenean adberbioak kategoria funtzionalen espezifikatzaile guneetan sortzen direla. Baina Haddicanen analisian gune horiek hutsik egon behar dira, aipatu dugun arrazoiagatik. Hortaz, edo kategoria funtzional gehiago proposatu beharko dira adberbioei sorgunea emateko, edo hondarkinaren mugimenduaren analisia ez da zuzena, eta bestela azaldu behar dira "alderantzikatutako" hurrenkerak. 14 (34a-b) perpausetako ordenaren eratorpena aski konplexua da, foku egiturak baitira, baina egitura horiek lan honen mugetatik kanpo daude. Hala ere, interesa duen irakurleak Elordietaren (2001:4. kapitulua) lanera jo dezake proposamen baterako. Lag EzeztS Ezezt' ‡ AS A O (40)-ko irudikapenean ikus daitekeenez, ezezkoetan ez PolS-ra igotzen da sintaxian, baina "sorgunean" berreraiki daiteke besarkadura kontuetarako. Horregatik har dezake ebidentzialak ezeztapenak baino besarkadura zabalagoa. 4.8. Nola azaldu foku egituren ordena Artikulu honetan foku egituren hurrenkera aztertuko ez badugu ere, aipatu behar da (40) adibideko irudikapen sintaktikoak ezin duela azaldu foku egituretan fokalizatutako osagaiak eta aditz jokatuak erakusten duten albokotasun nahitaezkoa. Hau da, [aditza-laguntzailea] ordena Aditz Sintagma PolS-ren Espezifikatzailera igotzearen ondorio bada, nola bazter daiteke (41): (41) *[FocS Mikelek [PolS liburua ekarri] [DenbS du] ] b. Amaiak ikasten du [dantza garaikidea] (markatua) Ohiko azterbidearen arabera, KonpS-ek ez dute kasurik zilegiztatu behar. Beraz, hipotesi antisimetrikoaren ikuspuntutik, (42b)-k erakusten duen ordena esperoko genuke. Kontua da 17 Beste aukera bat XS mugimenduaren ordez Xº mugimendua gertatzen dela esatea litzateke, ohiko analisiek proposatu dutenaren antzera (cf. Ortiz de Urbina 1989 eta ondorengo lanak). Baina orduan Haddicanen proposamena hankaz gora jarriko litzateke, bere analisian funtsezkoa baita buru mugimendua ez, baizik eta XS mugimendua gertatzen dela erakustea. 18 Zenbat eta luzeago mendeko perpausa, hainbat eta joera handiago aditz jokatuaren atzetik agertzeko. Bestalde, badirudi mendeko perpausaren eta perpaus nagusiaren subjektuak desberdinak direnean ere joera aditzaren atzetik jartzekoa dela. Agian prozesamendu kontuek eragiten dute. b. Norekin pentsatu duzu [t ezkondu behar naizela] agindu didatela? Beraz, atal honetan eztabaidatu dugun auziak agerian uzten du perpaus osagarrietatik ateratzeak eta honek dituen murrizketak azterketa sakonagoa behar duen kontua dela. Datuak dauden-daudenean aintzat hartuta, behintzat, ez dut uste antisimetriaren hipotesiaren alde egiteko argudio gisa erabil daitezkeenik. 6. Ondorioak Artikulu honetan euskarazko hitz hurrenkera markatugabea buru parametroaren bitariko bertsio bat erabiliaz azal daitekeela erakusten saiatu naiz, eta, hortaz, oinarrizko hurrenkeran ere buru parametroaren beharra dagoela defendatu dut: AS-ren gaineko kategoria funtzionalek burua-osagarria ordena dute, eta lexikoek, aldiz, osagarria-burua ereduari jarraitzen diote. liburua ST liburua SV Izen-sintagmaren hurrenkera: osagarriak aurretik, buruak gero Xabier Artiagoitia1 UPV/EHU Laburpena Euskarazko izen-sintagmaren hurrenkerarekin zerikusia duten hiru datu-multzo aztertzen dira, buru-parametroa eta Cinqueren (2005) antisimetria erkatuaz: zenbatzaileen ezker eta eskuineko kokapena, DS-ren barneko adjektiboen jokabide gramatikala eta mendebaleko DS-ren hasierako erakusleak. Artikuluak erakusten du, azterbide antisimetrikoak estrategia bikoitzak eta are kontraesankorrak behar dituen bitartean, buruparametroak arazorik gabe eta euskararen ezaugarri morfosintaktikoak hobeto jasotzen dituen modu batean azaltzen dituela hiru ezaugarriok. Azkenik, euskarazko DS-ren barnean izan daitezkeen mugida sintaktikoak berrikusten dira. 0. Sarrera Artikulu honetan euskarazko izen-sintagmaren barne egituraren ikuspegi bi kontrajarriko ditut. Itsumustuan, honelaxe labur litezke ikuspegi biok: (1) Antisimetriaren ikuspegia: [Det … [Q… [Adj…. [IS I ]]]] (2) Buru-parametroa: hizkuntzetan, osagarriak edo (a) buruaren aurretik; edo (b) buruaren ondoren agertzen dira. Alegia, lehenaren arabera euskarak ere, oinarrian behintzat, honelako egitura izango luke izen-sintagmari dagokionez, horixe (i.e. espezifikatzaile-buru-osagarri) baita antisimetriak oinarrian unibertsaltzat jotzen duen hurrenkera: 1 Artikulu hau UPV05/03 ikerketa-proiektuari esker burutu da. Neure esker ona adierazi nahi diet Arantzazu Elordieta, Juanjo Zubiri, eta Koldo Zuazori hemen aipatzen diren datu batzuk nirekin eztabaidatzeagatik. Lagun hauek ez dira edozelan ere hemen egin nitzakeen hutsuneen erantzule. IZEN SINTAGMAREN HURRENKERA 159 bermatzen: adjektiboa adjuntutzat jotzen duen analisi klasikoan, esaterako, adjektiboak, printzipioz behintzat, berdin ager litezke IS osagaiaren ezkerretara zein eskuinera. Baina, zilegi bekit, alde batera utz dezagun adjektiboen azterbidearen auzia oraingoz, hirugarren atala etorri arte. Buru parametroa edo antzeko zerbait onartzeak ñabardura asko eduki ditu gramatika sortzailearen barruan, Newmeyerek (2005: 2.kap) gogora dakarren moduan: zenbaitek egiazki osagarri eta buruen hurrenkera beste zerbaiten ondorio dela defendatu dute (cf. Koopman 1984, Travis 1989); beste batzuendako, (2)-ko makroparametroa zuzena da oro har, baina hizkuntza jakin batean buru parametroaren finkapenak salbuespenen bat izan dezake (eta ondorioz hizkuntza horren gramatika konplexuagoa bihurtuko litzateke salbuespenaren bidez); beste batzuendako, berriz, (2) egia izan daiteke baina buru funtzionalek, hizkuntzen arteko aldaketa parametrikoen muina direnez, zabalik daukate atea hizkuntza berean jokabide nahasiak erakusteko. Azkenik, Emondsen muturreko jarrera da aipagarria: (4) Universal Right Headness. In the absence of language-particular properties (whether of syntax or morphology), heads are always on the right. (Emonds 2000: 82) Hots, hizkuntzalari honen ustez, gramatika unibertsalaren aukera arrunta, aurkako zantzurik ezean, buruak amaieran kokatzea litzateke; morfologian eta sintaxian buruen kokapena bateratzea bilatzen duen proposamen honek, jakina, Kayneren antisimetriaren aurkako muturreko joera islatzen du. Oro har, orduan, ezin esan liteke buru parametroaren ikuspegi bakar bat dagoenik, edo bere balioa onartzen dutenen artean aho bateko onarpena dagoenik balio biko parametro hau perfektua dela esaterakoan, hainbat testuliburutan modu didaktikoan gauzak horrela aurkeztu ohi diren arren. Euskarazko perpausen egitura buru parametroa onartuaz aztertu dutenak badirudi aurreko paragrafoetako hirugarren bidean kokatzen direla: bateko, denek onartu dute eskuarki buruak osagarriaren ondoren ageri direla, eta, besteko, buru funtzionalen esparruan ikusi dituzte osagarria ondoren izan dezaketen buruak: konplementatzailea izan liteke buru hori (Ortiz de Urbina 1989); edo 6 = ezeztapena funtsean) izan liteke (Laka 1990); edo Indarra, Topikoa eta Fokua izan liteke (O. de Urbina 1999, 2008); edo buru funtzional gehienak (Denbora, Ezeztapena eta Konplementatzailea) izan litezke (Elordieta 2001). Nik neuk ildo honetan kokatzen dut neure burua: oro har edo intuitiboki, buru parametroak zehazten du buruen eta osagarrien arteko hurrenkera arrunta eta buru funtzionalen esparruan soilik aurki liteke hortik IS F/Adjjatorria [Artiagoitia 2006 lanetik hartua] Nabarmena denez, (5)-eko diagrama (3)-ren hedapena besterik ez da, posesibo-sintagma gehituta eta adjektiboak Cinque-Scotten azterbidearen arabera baina buru posizioan irudikatuta. Posesibo-sintagmaren gaia ez dut artikulu honetan ukituko; eta adjektiboena, ostera, hirugarren atalaren jomuga izango da. Artikulu honetan, bada, euskarazko izen-sintagmak osagarriak aurretik buruak gero ikuspegiaren arabera, euskara hizkuntza buru-azkena dela jota, aztertu behar direla defendatuko dut. Argitu nahi dut, halaber, artikuluan zehar euskarazko izen-sintagmen 3 Marra etenek funtzio-buru gehiago izan daitezkeela adierazten dute. v. IS mugida osoa (ezmarkatua) edo zatikakoa (markatua), garraioarekin edo gabe. vi. Ez dira zilegi ez izen soila mugitzea ez IS biltzen ez duen sintagmarik mugitzea. Honez gain, Cinquek espreski zehazten du garraiorik gabeko mugida zatikako IS-mugida baino markatuagotzat jotzen duela. 164 XABIER ARTIAGOITIA Artikulu honen mugetatik kanpo gelditzen dira bai murrizketa hauen inguruko azalpen zehatza, bai (8)-ko hurrenkera guztiak banan-banan eratortzea.5 Nolanahi ere, argi esan behar da Cinquek ez dituela artikulu horretan (10)-eko murrizketak beren-beregi justifikatzen; hots, mugidaren gaineko murrizketen bilduma hau nolabait emanda datorrela haren azterbidean. Ildo horretan, ohar kritiko bat egin daiteke: markatutasuna erabakitzeko metrikak zalantzazkoa edo ad hoc dirudi zenbait kasutan. Esaterako, (8b-c-d) hizkuntzen arteko aldea da IS-k mugida partziala behin (=8b) edo bitan (=8c) edo, mugida osoa eginez, hirutan (=8d) burutzen duen. Interesgarriro, Cinquek (8b) eta (8c) hurrenkeren arteko aldea nabarmentzeko ahalegina egiten du, esanaz pied-piping edo garraiorik ezak egiten duela (8c) bi aldiz markatua (8b)-ren aldean; baina (8b)-n zalantzazkoa da pied-piping edo garraioa badenik ere (IS soilik mugitzen baita); hala izanda, bi hurrenkera hauek maila beretsuan markatuak izan behar lukete (IS-ren zatikako eta garraiorik gabeko mugida baitute biek), euren maiztasunarekin bat ez datorrena. Azkenik, (8r) hurrenkera bera ere aipagarria da: Cinquek interpretatzen du hemen IS-ren zatikako mugida dagoela (aukera markatua), ondoren [XS [IS]] tankerako garraioak jarraitzen duelarik (aukera benetan oso markatua). Baina, egia esan, IS-ren zatikako mugidarena zalantzazkoa da, IS in situ geratzen delako, eta mugida bakarra (eta osoa itxura batean) Num biltzen duen Kmz-Sintagmarena litzateke hemen, Erakuslearen gainetik kokatze aldera. Mugida hori, interesgarriro, ez da [XS [IS]] tankerakoa, [XS [XS [IS]]] tankerakoa baino. Alegia, mugida eragiten duten tasun nominalak ez daude ez mugitzen den KmzX-Sintagmaren espezifikatzailean, ez eta harekin lotuta dagoen "X" buruaren osagarriarekin ere, behe-beheko osagarrian baino. Alde horretatik, ez dago batere argi mugida hau posible izan beharko litzatekeen ere. Arazo orokorra sumatzen da, beraz, (10)-eko teoriak aurreikusten duen markatutasunaren eta hurrenkera-maiztasunaren arteko lotura ezartzerakoan. Nire usterako, hemen datza Cinqueren azterbidearen arazo nagusia: paradoxa bat sortzen duela. Aitortzen duenez, (8x) hurrenkera (8a) bezain sarria da, baina hiru mugida behar dira azaleko hurrenkera eratortzeko; eta mugidaren eragileak teoriaren barnekoak dira zeharo, ez da argi zehazten zerk eragiten duen mugida bakoitza. Egia da, bai, mugida horiek markatugabetzat jotzen dituela Cinquek, baina nolanahi ere ikuspegi horren oinarria erabat intrateorikoa da. Euskarazko Num-I-Adj-Erak hurrenkera nola eratorriko litzateke Cinqueren proposamenean? Oyharçabal (2006) lanean daukagu erantzun posiblea: (12) a. lau sagar eder hauek (< hauek lau eder sagar oinarrian) c. sagar eder {bi, gutxi} hauek sagar eder {bi, gutxi} sagar eder sagar Honen guztiaren ondorioz, euskarazko zenbatzaileen portaera bikoitza (batzuk ezkerretara agertzea eta beste batzuk eskuinera) mugida-sorta ezberdinen bidez azaldu behar da Cinqueren azterbidean, baina ez dakigu edozein kasutan ez mugida bakoitza zerk eragiten duen ez eta zer dela eta dauden zenbatzaile mota bi ere. (c) Azkenik, aipatu behar da, Cinqueren aurreko lanetan (1994, 2003) ez bezala, ez dagoela inolako loturarik izenaren/IS-ren mugimenduaren eta DS-ren barneko aberastasun morfosintaktikoarekin. Alegia, euskaraz ez dago I-Adj edo I-Num komunztadurarik, ez dute DS barnean kasu edo numero/genero komunztadurarik egiten, Cinqueren beraren lanetan izenaren edo IS-aren mugidaren zantzutzat hartu izan den gertakaria. Bi ezaugarri nabarmen dauzka euskarazko izen-sintagmaren eratorpenak, hortaz, Cinqueren tankerako azterbide batean: hizkuntza berean zenbatzaileen analisi bereizi bi behar dira (bata oso markatua dena eta bestea markatugabea) baina euren artean loturarik ezarri gabe, eta arrazoituta ez dauden (edo eragilerik ez duten) mugidak proposatu behar dira. Hurrengo atalean ikusiko denez, problematikoak diren bi ezaugarrion beharrik ez dago buru parametroaren araberako azterbide batean. 2. Euskarazko zenbatzaileak edo [QS QS-[…IS…]-Q]-D hurrenkera Atal honetan, estrategia bikoitzik eskatzen ez duen zenbatzaileen azterbide bat garatuko dut, eta euskarazko zenbatzaileek buru parametroak iragarri bezala-edo jokatzen dutela iradokiko dut. Lehendabizi, 2.1 azpiatalean azterbidea bera zehazten dut, eta 2.2 azpiatalean elipsian oinarritutako datuak ematen ditut azterbidearen indargarri. 2.1. Alde bietako zenbatzaileen azterbide bat Euskaraz, D buruak zenbatzailea buru duen QS proiekzioa osagarritzat hartuz gero espero daitekeen hurrenkera aurkitzen dugu. Hori egiaztatzeko, nahikoa da Q-D konbinazioak ikustea: liburu gutxi batzuk diru gutxi {-a, hori} Datu hauek ez dute iradoki nahi edozein Q eta edozein D elkarrekin batera agertu daitezkeenik; honetan, euskarak bat egiten du beste hizkuntza batzuetako murriztapenekin. Aitzitik, datuok erakusten dute izenaren osteko zenbatzaileak "Q" buruak espero ditugun lekuan ageri direla, baldin eta QS osagaia D-ren osagarria bada, eta QS honen burua bere osagarriaren (e.g. IS) ondoren ere ageri bada. Hala ere, IS-ren ezkerretara dauden zenbatzaileak ere badirela egiaztatzen dugu, inolako zalantzarik gabe egiaztatu ere. Hots: (16) a. {honenbeste, hainbeste} tren baina a'. *tren {honenbeste, …} eta eta g'. lagun [zenbait] Nolanahi ere, merezi du nire ustez ezkerreko zenbatzaileon tipologian sakontzea. Badirudi ezkerretara dauden zenbatzaileak hiru tankerakoak direla: (17) a. batzuek itxura sintagmatikoa dute: (16a, b, c, d); b. beste batzuek ezkerretara behar dute baina ez dute itxura sintagmatikorik (16e); e. [bi mila] lagun (cf. [bi tona] patata) Numeralen ikuspegi honek zeharo aldatzen ditu (16)-ko datuak eta iradokitzen du zenbatzaileen ezker-eskuin alternantzia QS-Q alternantziarekin lotzen dela.7 Numeral gehienak sintagma direlako, eta ez buru, agertuko dira IS osagaiaren ezkerretara, neurrisintagmak agertzen diren bezalatsu. Hots: 7 Tipologia lan ezagun batean, Dryerrek (1992) espreski iradokitzen du numeralen eta erakusleen alorrean hizkuntzen arteko aldea berauek burutzat hartzen dituzten edo ez izan daitekeela. hiru litro ardo ø ø Eta, kontuak garbi ateratzeko, ezkerreko zenbatzaile-sintagmek bateragarri izan behar lukete D gunea beterik izatearekin; hala da: (20) a. hiru trenak, hiru tren hauek hiru tren ø {-ak, hauek} Gauzak horrela, (17c) multzoko zenbatzaileak gelditzen zaizkigu deslai; berauek, hizkera batzuetan behintzat, ezkerreko kokapena daukate horretarako arrazoi nabarmenik ez dagoelarik. Kasu (edo hizkera) hauetan, zenbatzailearen ezkerreko kokapena hiztegiko bereizgarria dela esan beharko genuke; bestela esanda, zenbatzaile hauek beren-beregi hiztegi mailako salbuespentzat hartuko genituzke: (21) a. [DS [QS [Q franko, anitz, asko] IS] D] b. franko, anitz… zenbatzaileak: [+__IS] Baina, dakigunez, tankera honetako salbuespenak eta gertakariak elementu funtzionalen esparruan espero ditugu, eta zenbatzaile zehaztugabeok elementu funtzionalen kategoria horretan sartzen dira bete-betean. 2.2. Zenbatzaile bien posizio hierarkikoaren aldeko argudio bat: elipsia Aurreko azpiatalean aurkeztu dugun azterbidean zenbatzaileen kokapena euren sintagma edo buru itxuraren arabera erabakitzen da; baina, zenbatzaileen kokapena zeinahi dela ere, posizio hierarkikoa beti da berdina IS edo [IS-Adj] elipsiak argi uzten duenez. Hara: (22) a. Jonen hiru sagar gorriak ikusi ditugu, baina Mirenen bost sagar gorriak ez. Elipsiaren datu hauek berdin-berdin egokitu daitezke Cinque-Oyharçabalen tankerako azterbide batera. Baina badira hemen aurkeztutakoaren eta eurenaren artean alde nabarmenak: [osagarria-X] ohiko azterbideak arazorik gabe azaltzen du zenbatzaileen hurrenkera; zenbatzaileen kokapen bikoitza (neurri-sintagmetarako bestela ere beharrezkoa dugun) buru/espezifikatzaile alternantziaren bidez azaltzen da, eta ez du estrategia bikoitzik (bata markatua eta bestea markatugabea) eskatzen. Gure azterbide honek mugidarik gabe eratortzen du azaleko hurrenkera; eta, azkenik, mugidarik ezak bat egiten du euskarazko izensintagmen pobretasun morfosintaktikoarekin. Hiru arrazoi hauengatik, uste dut buru parametroaren araberako azterbidea hobetsi behar dela Cinqueren tankerako analisiaren kalterako. 3. Euskarazko adjektiboak edo [[…[FS [FS IS F] F…] Q]-D] hurrenkera Atal honetan iradokizunetik hurbilago dagoen honako proposamena garatuko dut: euskarazko adjektiboak [osagarri-X] modura azter daitezkeela baldin eta buru funtzionalen hierarkia unibertsal bati jarraituz txertatu eta adjektibook ardatz edo buru gunean gauzatzen badira, eta ez espezifikatzaile gunean. Aitortzen dut, deblauki aitortu ere, zalantzazkoa dela proposamenaren muina, besteak beste izen-sintagmaren barneko adjektiboen azterketa oraindik ere lur labaina delako inondik ere: adjektiboak adjuntu zein buru bezala aztertu dira, perpaus egituretatik edo egitura predikatiboetatik abiatuta ere aztertu dira… Baina hemengo proposamen honek balio behar luke gutxienez Cinque-Scotten adjektiboen azterbidea buruparametroarekin bateragarri dela erakusteko: alegia, DS barneko adjektiboak buru funtzionalei lotuta daudelako proposamenetik ez da nahitaez ondorioztatzen euskarazko adjektiboak antisimetriaren bidetik aztertu behar direla. Hona hemen euskararako Scotten buru funtzionalen hierarkia onartuaz eta buru-parametroa onartuaz proposatzen dudan egitura: Proposamena ulertzeko, adjektibo segiden izaera laburki azalduko dut lehenik; ondoren, ohiko adjunkzioaren arazoak aipatuko ditut Cinque-Scott bikotearen ikuspegia neure eginez; azkenik, euskarazko adjektiboen buru edo ardatz itxura justifikatuko dut. 3.1. Adjektibo-segiden murrizketak eta adjektibo hierarkiak Adjektiboak hierarkia baten arabera antolatuta daudelako ideia aspaldikoa da gramatikan; ezaguna da, Dixonen (1977) eta Hetzron (1978) lanez geroztik behintzat, DS barruko adjektiboek, zerrenda kutsurik gabeko hitz ordena neutroetan, hurrenkera jakin bat dutela, adierazten duten nozio semantikoaren arabera. Hemen proposatu diren hierarkia horietako bi ematen ditut: [datuak Oyharçabal (2006) lanetik hartuak] Nik ere hemen hala jokatuko dut, eta euskaraz ere DS-ren barneko adjektibo segidek halako hierarkia unibertsal bati jarraitzen diotela onartuko dut, ikuspegi honen inguruko eztabaida inondik ere itxita ez dagoen arren.9 3.2. Ohiko adjunkzio-analisia eta haren arazoak Hatsarreak eta Parametroak ikermoldean, adjektiboen analisi arruntena adjunkzioarena izan da luzaroan. Euskarari dagokionez: (31) IZEN SINTAGMAREN HURRENKERA 177 Azterbide honi Cinquek (1994) hiru eragozpen ikusten dizkio: batetik, adjunkzioaren ideia ez omen da adjektiboen hurrenkera-murrizketekin ondo ezkontzen: hurrenkera erabat librea behar genuke adjunkzioaren arabera eta ez da hala gertatzen; bestetik, adjunkzioak adjektibosegida mugagabeak aurreikusten ditu eta adjektibo-segidek nekez gainditzen dute sei-zazpi adjektiboren muga;10 eta hirugarrenez, adjunkzioaren bideak adarreztatzea ezkerrera edo eskuinera egiten den zehazteko eskatzen du, perpaus egituraren aldetik murriztapenik ezarri gabe. Cinquek (1994) bultzatu eta Scottek (2002) areago garatutako azterbidean, aitzitik, adjektiboak antolamendu zurruna duten proiekzio funtzionalen espezifikatzaile-gunean kokatzen dira. Ikuspegi honen abantailak (cf. Scott 2002: 96-7) hauek dira: a. Adjektiboen hierarkia, kopurua, eta hurrenkera bera funtzio-buruen ondorio besterik ez da; alde horretatik, adjektibo-segiden murrizketak funtzio-buruen hierarkiaren epifenomeno bat besterik ez dira. b. Azterbide minimalistagoa lortzen da, adjunkzioa baztertuaz adarreztatzearen norabidea zehaztu beharrik ez dagoelako: espezifikatzaileak unibertsalki ezkerretara daude. Cinquek (1994), gainera, bat egiten du Kayneren antisimetriaren ikuspegiarekin: horrek, printzipioz, adjektiboak unibertsalki izenaren ezkerretara sortzea dakar. c. Scotten arabera, adjektiboen interpretazioaren eta sintaxiaren arteko lotura hobeto islatzen da adjektiboak ezaugarri semantiko jakin batzuk dituzten buru funtzionalen espezifikatzailegunean kokatuaz, adjunkzioan baino. d. Adjektiboen kasu eta komunztadura ezaugarriak, halakorik duten hizkuntzetan, espezifikatzaileen profilera egokitzen dira. e. Azkenik, Scotten irudiko, adjektiboak eta proiekzio funtzionalak lotzeak badu beste bertute bat: zabalik uzten duela atea hizkuntza batzuetan adjektiboek klase itxi bat bezala joka dezaten, Dixoni (1977) esker dakigunez, zuzena den aurreikuspena. Beraz, euskarari dagokionez, honako egiturarekin abiatuko ginateke Cinque-Scott bikotearen ikuspegia onetsiz gero: 10 Nire iritzian, euskaraz hiru adjektibotik gorako segidak ez dira batere naturalak: hiru adjektiboko etxe zuri txiki polit bat arrunta izan daiteke, baina etxe zuri zahar txiki polit bat sintagmak, berriz, muga psikologikoa gainditzen du. c. [ _____ [D -ak [KmzS [FS2 [KmzS [IS arropa]i [FS gorri ti ]j ] zabal tj]]] (idem) n________________3_____________p Azterbide honek lehenago zenbatzaileez esandakoa dakarkigu gogora: mugida sarriak behar dira, baina mugimenduok ez dira motibatzen; areago, Cinque (1994, 2003) lanetan ez bezala, non izenaren edo IS-ren mugidak bat egiten duen hizkuntzaren DS-ren komunztadura eta flexio aberatsarekin, mugidaren beharra kontraesanean dago euskarazko I-Adj bikoteek erakusten duten pobretasun morfosintaktikoarekin. 3.3. Euskarazko adjektiboek F buruak betetzen dituzte Aurreratu dudan bezala, neure proposamena Cinque-Scotten ikuspegiaren argudioak onartzea da, baina antisimetria (hots, adjektiboen hurrenkera eratortzeko modua bera) onartu gabe. Euskarazko adjektiboen eta adjektibo-segiden hurrenkera adjektiboak buru izatearen ondoriotzat hartzen dut, eta buruak osagarriaren ondoren ageri dira; lehenagoko adibidearen analisia, hartara, hauxe genuke: (34) ak Alegia: euskaraz ere adjektibo-segiden murrizketak buru funtzionalen hierarkia berberaren ondorio izan litezke; baina buru funtzionalak (adjektiboak eurak) beren osagarriaren ondoren ageri dira. Jarraian, banan-banan garatuko ditut DS barneko adjektiboak burutzat jotzeko ikusten ditudan argudioak. 180 XABIER ARTIAGOITIA 1. argudioa. Lehendabizi, deigarria da mailakatzaileen kokapen kanonikoa eta zenbatzaileekiko bateraezintasuna: (35) a. oso emakume jatorra b. [DS oso [FS [IS emakume] [F jatorr]-]a] Alegia, hurrenkerarik arruntenean mailakatzaileak ez du bat egiten teorian mailakatzen duen adjektiboarekin, harekin Adj-Sintagmarik osatuko ez balu bezala. Are gehiago: mailakatzaileak (euretariko asko zenbatzaile kategoriakoak) eta zenbatzaile arruntak bateraezinak dira sarritan: (36) a. *hainbeste oso liburu on erosi genuen b. *nahiko neska polit bat etorri zitzaigun (Euskaltzaindia 1993: 148) Beste leku batzuetan (Artiagoitia 2004, 2006) iradoki dut hori lotuta legokeela mailakatzaileak egiazki QS proiekzioaren espezifikatzaile-gunean egotearekin, honela:12 12 Printzipioz, ez dut ikusten mailakatzaileak adjektiboari lotutako F buruaren espezifikatzailean kokatzeko arrazoirik: Scotten azterbidean posizio hori hizkuntza batzuetan F buruaren tasun sintaktiko-semantikoak gauzatzen dituzten AdjS zein bestelako (=Preposizio-S) modifikatzaileak kokatzeko da, baina ez osagai etenak zilegiztatzeko; beheragoko (42)-ko datuek mailakatzaileak egiazki QS-n daudela berresten dute. Itxura batean hemen diodanaren aurka, datu bat ekar daiteke gogora; izen-mailakatzaileadjektibo hurrenkera ere zilegi dela hiztun askotxorendako, adjektiboak eta mailakatzaileak egiazko Adjektibo-Sintagma bat osatuko balute bezala: (39) % emakume oso jatorra Hala ere, uste dut hurrenkera horiek beste iturburu bat dutela erakuts daitekeela, eta mailakatzaileari indarra ematea, berau foku bihurtzea helburu duen emakume IS-ren ezkerreko scrambling mugidaren bidez azaldu behar direla, Bernsteinek (2001) erromantzerako proposatu duen moduan. Hona zergatik uste dudan (39)-ko hurrenkera hori eratorria dela, eta ez oinarrizkoa: hurrenkera hori ez delako posible mailakatzaileak modifikatzen duen hitza berez denean fokua edo galdegaia. Etxeparek (2003: 546) azpimarratzen duen moduan, gutxi zenbatzaileak aditzaren aurreko galdegai kokapena behar du eskuarki: 13 Ikasle batzuek ohartarazi didaten moduan mailakatzaileen eta bat zenbatzailearen arteko bateraezintasuna ez da hain nabarmena: (i) % oso gazta on bat saltzen dute. Honek zerikusia duke bat-ek artikulu zehaztugabearen erabilera izatearekin; litekeena da horrelakoetan D-n izatea. Adjektiboen mailakatzailea [espez, Q] gunean kokatzeak beste gauza bat ere aurreikusten du: DS bakoitzean gehienez mailakatzaile bakarra izango dela, IS-ren mugidarekin edo gabe. Predikzio hau zeharo betetzen da: (42) a. *[nahiko [oso neska garai] jatorr]-a Laburbilduz: proposamen honek ezin hobeto azaltzen du eta, izan ere, erabat aurreikusten du DS-ren barneko mailakatzaileen jokabide sintaktikoa: adjektiboak buru soilak badira, ezin dute oinarrian mailakatzailearekin osagai bat osatu, eta mailakatzaileak, halakorik bada, beste geruza batean (euskaraz zenbatzaileei dagokiena) kokatu behar du. Kokapen horren ondorioz, bateraezina da, oro har, zenbatzaileekin zein beste mailakatzaileekin. f. * laranja jateko onak Hots, F/adjektibo buruaren osagarria IS edo beste FS bat izango da beti ere, baina ez adjektiboaren osagarri lexikoa. Hau ere, nekez azaltzen da DS barneko adjektiboak bere proiekzioa sortzen badu, baina espero izatekoa da F buru horren betegarria bada.14 3. argudioa. Beste argudio bat izen berezien eta adjektiboen jokabidetik abiatuta eman daiteke agian. Longobardik (1994) arrazoi badu eta unibertsalki izen bereziak D gunean (dela ageriko mugidaren ondorioz, dela LF-mugidaren ondorioz) interpretatzen diren izenak badira, orduan honako datuak argigarriak dira: (44) a. Axular (*-a) f. Gero idatzi zuen Axular (*-a) Alegia, euskarazko izen bereziek artikulua behar-beharrezkoa dute, adjektiboren bat tartean badago, baina ez bestela. Beste era batera esanda, adjektiboek behaztopo efektua dute I-D mugida litzatekeena eragozteko, baina ez dago horrelakorik ezkerretara dauden modifikatzaile sintagmatikoekin. Datu hauek honelako egitura eta aurkezpenetan pentsarazten digute:16 (44') a. Axular (izena D gunean) b. * ti zahar Axulari (izena D gunean) 14 Paradoxikoki, hizkera batzuetako izenaren osteko erlatiboek adjektiboek osagarririk ez hartzeko duten ezina berretsiko lukete: (i) a. etorri den emakumea IS F I I t Axular Axular zahar ( -a) Adjektiboek, buru direlako hain preseski, izena D gunera mugitzea eragozten dute; hori dela eta artikulu betegarria behar da D gune hori betetzeko. Aurreko lan batzuetan (Artiagoitia 1998, 2002) euskarazko I-D mugida hau ezkutukoa edo LF-mailakoa zatekeela aurreratu nuen, baina, Longobardik (1994) artikulu betegarria deritzona adjektiboren bat dagoenean soil-soilik behar dela ikusita, badirudi mugida agerikoa dela, eta artikulua azken baliabide modura (izenak D gunea bete ezin dezakeenean) behar dela. b. [DS bigarren Isabel ø ] Î [DS Isabeli bigarren tIS ø] ( -a) Mugida honen arrazoia IS nolabait aukera egiteko multzotzat hartu eta atzean utzitako modifikatzailea nabarmentzea litzateke, Bersteinek erromantzezko DS-etarako proposatu duenaren antzera.17 Bada orduan alderik I berezia-Adj-Artikulua eta I berezia-Post-SintagmaArtikulua hurrenkeren artean: lehena hurrenkera arrunta litzateke, bigarrena IS-ren ezkerreko mugidaz sortua, markatua (izen arruntetan ikusten denaren parekoa); artikulu betegarria kasu bietan antzeko arrazoiagatik behar da: azken baliabide modura, izen bereziak D gunea bete ezin duelako.18 4. argudioa. DS barneko adjektiboak burutzat hartzeko laugarren arrazoia negatiboa da: adjektibo ez diren modifikatzaileen itxura; berauek sintagma dira eta izenaren ezkerretara daude hurrenkera arruntean, hain zuzen ere: (48) a. etxe honetako biztanleak vs * biztanle etxe honetakoak b. hiru urteko ardo hau vs * ardo hiru urteko hau c. filologiako lehen mailako ikasleak vs * filologiako ikasle lehen mailakoak d. Itun Berriaren itzultzailea vs * itzultzaile Itun Berriarena Datu honek ere, erabakigarria ez bada ere, iradokitzen du adjektiboak izenaren eskuinera dauden modifikatzaile bakarra izateko arrazoia euren buru izaera izan litekeela. 17 Antzera gertatzen da okela lapikokoa bezalako adibideetan; honek aditzera ematen du lapikokoa ez diren bestelako okelak daudela; lapikoko okela, berriz, neutroa da. Ikus Zubiri (2000: 394hh) antzeko datuen deskribapen eta eztabaida interesgarri baterako. 18 Aitortu behar dut, hala ere, Ebro ibaia edo Pagasarri mendia bezalako aposizioez ez daukadala zer esan handirik: hor artikulua nahitaezkoa da, baina ikustekoa litzateke izen arrunta edo berezia den ardatza. Bigarren hipotesian, izen arruntak adjektiboaren kokapena izan lezake, eta hortik letorke artikulu betegarriaren beharra. IS F/Adjjatorria Egin dezagun (50)-eko analisiaren balorazio txiki bat: ikuspegi honek aditzera ematen du adjektibo-segiden ikuspegi kartografikoan ere DS-ren barneko hurrenkera buruparametroaren bidez azal daitekeela: ez dago, hartara, ikuspegi horren eta antisimetriaren artean halako nahitaezko batasunik. Bestetik, [osagarri-X] ikuspegiak mugidarik gabe azaltzen du adjektiboen hurrenkera, eta honek bat egiten du euskarazko DS barneko I-Adj IZEN SINTAGMAREN HURRENKERA 187 osagaien pobretasun morfosintaktikoarekin (berauen artean ez dago kasu edo )-tasun komunztadurarik). Izan ere, izen eta adjektiboen arteko hurrenkeraren berri emateko asmoz proposatu diren DS-ren barneko I-mugida edo IS-mugida (cf. Cinque 1994, 2003) hizkuntzaren aberastasun morfosintaktikoarekin lotu izan dira. Hirugarrenez, aitortu behar da antisimetriaren azterbidea bateragarria izan daitekeela adjektiboak = buru ikuspegiarekin (32- ko diagraman adjektiboak F buruaren azpian kokatuta), baina ez litzateke bateragarria adjektiboek egiten duten behaztopo-efektuarekin (cf. 45) eta susmagarri gelditzen da XS modifikatzaileek ageri ez duten behaztopo-efektuarekin (cf. 48): bestela esanda, antisimetrian IS-ren mugida ezinbestekoa da berau adjektiboen ezkerretara kokatzeko, baina mugida hori galarazi egin behar da gainerako modifikatzaileen eta IS osagaiaren arteko hurrenkera eratortzeko. Azkenik, eszeptikotasun puntu batekin amaitu nahiko nuke atal hau: litekeena da hemen plazaratu dugun adjektibo-segiden ikuspegi kartografikoa erratua izatea (Zwart 2006, Truswell 2007). Zwartek modifikazio zuzena eta adjektiboak buru izatea elkarrekin lotzen direla iradokitzen du (zeharkako modifikazioa edo erabilera predikatiboa eta adjektiboek sintagma itxura edukitzea elkarrekin lotzen diren bezala); era berean, Truswellek (2007) ere zalantzan ipintzen du adjektibo metatuen funtzionamendua buru funtzionalen hierarkia zurrunaren mendean dagoelako ideia; alde horretatik, hemen proposatu dudan adjektiboak = buru ikuspegia zuzena izan liteke euskararako. Hipotesi honetan adjektiboak izenaren eskuinera eta determinatzailearen aurretik izateak segituko luke, itxura batean behintzat, buru parametroaren ondorio izaten, baina ez leukake zerikusirik buru funtzionalen hierarkia batekin. Adjektibo buruen ikuspegi honek lagundu ahal digu Cinque-Scotten azterbidean azaltzen gaitza den kontu bat: nola ulertu behar da adjektiboak buru funtzionalen posizioan gauzatzea, egungo euskal adjektiboak kategoria itxia ez badira? Arazo erantsia dauka, beraz, (50)-eko proposamena besterik gabe onartzeak. Nolanahi ere, Cinque-Scott azterbidearekin edo gabe, euskaraz DS-ren barnean (izenaren eskuineko) adjektiboak buru direlako aldarrikapena sendoa iruditzen zait. Geroko ikerketek hau argituko ahal dute. Atal honetan, mendebaleko Determinatzaile Bikoitzeko Egiturak izango ditut aipagai; argudiatuko dut egiturok buru parametroaren arabera erraz asko aztertu daitezkeela baina antisimetriaren arabera nekezago. Hona hemen buruan ditudan egiturak: (51) a. hau neska {gazteau / gaztea} (cf. au zuen alaba maittagarriau (Etxeita)) Erakusleen inguruan hiru ohar egin nahi ditut, bibliografia sortzailean eman izan diren datuetan oinarrituta: a. hainbat hizkuntzalarik erakusleak (deixi-)sintagmatzat hartzen dituzte (Brugè 1996, Brugè & Giusti 1996, Giusti 1997, Brugè 2002); b. beste batzuetan erakusleak D gunean dauden buruak direla proposatu izan da (Roca 1996, Bernstein 1997, 2001); c. hizkuntza askotan erakusleak eta artikuluak batera agertzen dira, baina elkarrengandik banatuta; beste batzuetan (hungariera, greziera) biak ageri dira DS proiekzioan. Honek guztiak halako aurkezpenak sortzen ditu erakusleen sintaxiaz den bezainbatean: 19 Artikulu hurbila dugu pluralean lehen eta bigarren graduko erakusleekin. [+def] erak ‡ erak artikulua erak artik Batetik, DS definitu/zehaztu batean, erakusleen kokapena aldatu egin daiteke autoretik autorera: batzuendako erakusleak D gunea bera betetzen du (=52a1), beste batzuendako [espez, D] gunea (=52a2). Erakuslea eta artikulua batera agertzen diren hizkuntzen kasua azaltzeko, badirudi (52b) eta (52c) aurkezpenak zilegi direla: kasu batean, artikulua eta erakuslea banatuta ageri direnean, artikulu betegarri batek betetzen du D gunea, eta erakusleak DS barneko kokapena izango luke; bestean, elkarren ondoan agertzea erakusleak [espez, D] gunea eta artikuluak D gunea betetzeak azaltzen omen du. Lehen aukera (= a, erakuslea bakarrik agertzekoa) soilik duten hizkuntzak italiera, frantsesa, ingelesa lirateke: hor erakuslea DS-ren buru agertzen da inolako artikulurik gabe. Gaztelania, errumaniera, katalana, berriz, (a-b) alternantzia erakusten duten hizkuntzak lirateke: bertan, edo erakuslea agertzen da DS-ren buru, edo artikulua eta erakuslea agertzen dira batera, baina bata bestetik urrun edo banatuta. Bigarren (=b) aukera soilik dutenak ere badira: galesa edo irlandera, esaterako. Azkenik, (c) aukera besterik ez dutenak ere badira: hungariera, grekera; hauetan, sistematikoki, erakuslea eta artikulua, biak gauzatzen dira, elkarren ondoan gauzatu ere. Azpimarratu behar da aukera hauek guztiak hizkuntza buru-lehenetan gauzatzen direla. 192 XABIER ARTIAGOITIA zeharo markatutzat jo behar da. Baina (52)-n ikusi dugunez, erakusleen tipologian ez da hau hain egoera bitxia. Beraz, eta laburbilduz, ohiko ikuspegian Gramatika Unibertsalean bestela ere dokumentatuta dauden bi ideia (erakuslea = sintagma izan daitekeelakoa eta [espez, D] & D guneak biak batera beterik izan daitezkeelakoa) erabili behar dira, buru parametroarekin batera, mendebaleko erakusleen berri emateko; buru parametroak dohainik ematen digu mendebaleko Erak-QS-D hurrenkera, nolabait esateko. 5. Amaitzeko: mugimendu-teoriaz eta ondorioez b. Sarako Etxeberri (arrunta) Î [Etxeberri]IS Sarako-[ IS t]-a (h. markatua) Tankera honetako mugiden arrazoia gehiago ikertu behar da, noski: badirudi, nolanahi ere, atzean utzitako osagaia nabarmentzea edo, gutxienez, hari balio murriztailea ematea dela mugidaren izateko arrazoia.21,22 Beste kasu batzuetan, berriz, ezkerreko mugida hori nolabaiteko hurbiltasun afektiboa adieraztearekin lotzen dela dirudi (cf. Zubiri 2000): (61) a. gure Pello b. Atzera egiteko Sanzen erabakia … Hots, lehenean hurrenkera ezmarkatua dugu; bigarrena, aitzitik, markatua da eta aditzera ematen da atzera egiteko Sanzena ez den bestelako erabakiak direla; izan liteke, bestalde, erabakia Sanzena eta ez beste batena dela azpimarratu nahi izatea. Mugida mota hau topikalizazioarekin lotu zuen Eguzkitzak (1993), baina Artiagoitia (2006) lanean scrambling direla defendatzen dut. b. nire laztantxoa vs laztantxo nirea (= laztantxoIS nire-[IS t]-a) Ildo beretsuan, badirudi buru-mugimendua ere izan daitekeela DS-ren barnean, izen bereziei dagokienez: (62) a. Axular (izena D gunean) Artikulu hau laburbilduaz, esango nuke euskarazko DS-en hiru ezaugarri nabarmen (zenbatzaileak izenaren alde bietara agertzea; adjektiboak izenaren eskubira agertzea eta buru ezaugarriak edukitzea; eta mendebalean Erak-osagarria-D egiturak izatea) arazo handirik gabe azal daitezkeela buru-parametroa erabiliaz. Ondorioz, honelako egitura sumatu uste dut euskarazko DS-etan: (63) [DS [PosS Gensub, Genobj [QS [FS… [IS S O I] …Fn] Q] Pos] D]]]] Non Fn saila adjektibo-motei dagokien eta Gen (=Genitiboak) artikulu honetan aztertu ez ditugun Posesibo buruaren espezifikatzailean dauden sintagmak diren. Cinqueren antisimetriaren ikuspegiak, aitzitik, estrategia bikoitza eta kontraesankorra eskatzen du lehen eta hirugarren ezaugarri horien berri emateko eta, modu orokorragoan, justifikatuta ez dauden osagaien mugida sarriak eskatzen ditu, euskarak DS barruan erakusten duen ahultasun morfosintaktikoarekin kontraesanean dagoena. 23 Foku hau informazio-egiturarekin baino gehiago hurbiltasun afektiboarekin lotuko litzateke, eta posesiboaren gainetik kokatuko litzateke (dela [espez, D] posizioan, dela DS-ren gaineko Fok-Sintagma batean; azken hau Dimitrova-Vulchanova & Giusti (1998) eta Cinque (2003) lanetan proposatzen da esaterako). Simetria ala Simetria eza? Hitzordenaz hausnarrean1 Itziar Laka Mugarza ELEBILAB Psikolinguistika Laborategia (UPV/EHU) Laburpena Lan honetan, giza hizkuntzek ageri duten hurrenkeratzea azaltzeko asmotan garatu diren buru-parametroaren eta antisimetriaren hipotesiaren inguruko gogoeta eskaintzen dut, batik bat hizkuntzaren jabekuntzan eta prozesamenduan aurkitzen dugun ebidentzia kontuan harturik. Hurrenkeratzea bera hausnargai hartzen dut lehenik eta, hurrengo, hurrenkeratze ereduak azaltzeko hipotesi nagusi biak. Lanean zehar, keinu- eta soinuhizkuntzak, jabekuntzaren lehen-lehenengo aroak eta euskal perpausen hitzordenaren prozesamendua ulertzeko egin ditugun lehen urratsak darabiltzat mintzagai. Gogoeta honen ondorio nagusia, hipotesi antisimetrikoaren aldeko ebidentziaren urritasuna da. 0. Atarikoak Hizkuntza guztiek ez dute hitz-hurrenkera bera erabiltzen proposizio bera adierazteko, jakina denez: euskaraz katuak saguak harrapatzen ditu esan ohi dugu, baina gaztelaniaz el gato caza ratones, eta ingelesez the cat chases mice, informalki itxura dezakegun [harrapatu (katua, saguak)] proposizioa adierazteko. Hizkuntzalaritzan, tipologian bereziki, asko aztertu izan da hurrenkera-ereduen gaia (Greenberg 1963, Dryer 1992) eta, ondo samar ezagutzen diren esparruetan gertatu ohi den legez, behin hizkuntza askotako datuak jaso eta eredu nagusiak aurkitutakoan, hipotesi orokorrak sortu dira, eredu nagusi horiek azaltzen saiatzeko. Hizkuntzalaritza sortzailean hipotesi nagusi bi ditugu gaur egun hurrenkera-ereduak azaltzeko: batetik, Hatsarre eta Parametroen teoriarekin bateratsu sortu zen Buru-parametroa (Chomsky 1981), eta bestetik Sintaxiaren Antisimetria (Kayne 1994). Begietan duzun artikulu 1 Eskerrak eman nahi dizkiet antisimetriaren hipotesiari buruzko jardunaldien antolatzaileei, X. Artiagoitia eta A. Elordietari bertan parte hartzeko aukera emateagatik; era berean, eskerrak eman nahi dizkiet jardunaldietan parte hartu zuten denei, eta bereziki X. Ormazabali iradokizun eta desadostasun pizgarriengatik. Pertsona hauek guztiek, noski, ez daukate lan honetan aurki daitezkeen hutsen inolako errurik. Lan hau UPV/EHUko GIU06/52, MEC-eko SEJ2007-60751/PSIC eta CSD200700012 ikerkuntza proiektuen babespean burutu da. 200 ITZIAR LAKA honetan, batik bat hizkuntzaren izaera, jabekuntza, gaixotze eta prozesatzeari buruz jardungo dut, hipotesi bi horien alde sendo eta ahulak argitzen laguntzeko asmoz. Ondoko lerroetan, hurrenkera-eredu nagusiak azaltzeko azken urteotan eskaini diren hipotesi biren inguruko gogoeta arin bat eskaintzen dut. Lehenik, hurrenkeratzeari berari buruzko zenbait ohar egingo ditut, soinu- eta keinu-hizkuntzen arteko antzekotasunen haritik. Hipotesi biak laburki aurkeztu ondoan, jabekuntzaren eta prozesamenduaren alorretatik iradoki daitezkeen aldeko zein kontrako gertakari batzuk aztertuko ditut. Hausnarketa honen ondotik, ateratzen dudan ondorioa da Kaynek (1994) proposatutako hipotesi antisimetrikoaren aldeko aztarnak gutxiago eta ahulago direla. 1. Hurrenkeratzeaz 1.1. Zergatik hurrenkeratzea? Hausnar dezagun lehenik hurrenkeraren nolakotasuna; har dezagun adibidez euskaraz Determinatzaile Sintagmaren egitura adierazten duen araua:2 (1) DS Æ IS+D Formula horrek adierazten du zer antolaketa darabilgun euskaraz Determinatzaile Sintagmak sortu-ulertzean. Epsteinek (2007) dioskunez,3 arauok arazo bereizi biri buruzko informazioa eskaintzen digute: hizkuntza-aleen taldekatzeaz batetik, eta haien arteko hurrenkeratzeaz bestetik. Adibidez, (1) arauaren kasuan: (a) Taldekatzea: DS-k elementu bi bil ditzake, izen(sintagm)a eta determinatzailea. SIMETRIA ALA SIMETRIA EZA? 201 Taldekatze (edo sintagmakatze) eredua unibertsala da uste dugunez, baina hurrenkeratzea hizkuntzen araberakoa. Zergatik aurkitzen ditugu hizkuntza-formetan taldekatzea eta hurrenkeratzea? Minimalismoaren ikuspegitik (Chomsky 1995) taldekatzea hizkuntzak lotzen dituen atal kognitiboetatik batek dakar, hots, atal semantiko-kontzeptualari zor zaio; haren betekizunetara egokitutako antolaketa da. Esanahiak agintzen duen antolaketa da taldekatzearena, semantikoki zer-zerekin doan "jakin" behar duelako atal kontzeptualintentsionalak hizkuntza-forma interpretatu ahalko badu. Izan ere, hizkuntzak anbiguotasunik gabeko taldekatzeak eskaintzen dizkio semantikari. Har ditzagun (2a,b) adibideak:4 (2) a. [[amamaren auzo]ko lagunak] b. [amamaren [auzoko lagunak]] Hurrenkeran, (2a) eta (2b) berdinak dira, baina taldekatze desberdina dute; horrexegatik jasotzen dituzte adiera bereziak, izan ere: (2a) esapideak (amamaren+auzoa) taldea osatzen du; beraz, "amamaren auzo" bati buruzko zerbait aipatzen gabiltza, kasu honetan hango lagunak, eta ez, esaterako, "osabaren kalekoak". Bigarrenak (2b) ez ditu (amamaren) eta (auzoko) osagaiak beste osagai batean biak bakarrik biltzen, eta, beraz, bai amamarenak eta baita auzokoak ere diren lagunak ditu mintzagai, ez esaterako, amamaren lagunak izan arren auzokoak ez direnak. Ondorioz, (2a) adibideko lagunek ez dute nahitaez amamarenak izan behar, baina bai haren auzokoak, eta (2b) adibidean aitzitik, amamarenak eta auzokoak izan behar dute lagun horiek derrigor. Jakina da hizkuntza-formak "sintaktikoki anbiguoak" izan daitezkeena, goiko adibideotan bezala. Anbiguotasun hori taldekatze ezberdinak baina hurrenkeratze bera duten hizkuntza-formek erakusten dute. Hurrenkeratzeak sortzen du anbiguotasuna, ez taldekatzeak.5 Gatozen hurrenkeraren arazora bada: hizkuntzak uztartzen duen atalen batek agindutakoa ote da hau ere? Aspalditxotik sumatzen dugu erantzuna baiezkoa dela, sintaxi/semantikan berez ez dagoela hurrenkeratzerik: "...ordering is part of the phonological component, a proposal that has been put forth over the years in various forms" (Chomsky 1995: 334). Soinuaren bitartez gauzatzen diren hizkuntza-formen kasuan nabarmena da hurrenkeratzearen beharra: hitzak eurak ere segmentuz osatzen dira, eta segmentu horiek, diskretuak izanik, bata 4 Eskerrak X. Artiagoitiari bila nenbilen adibide mota hau eskaintzeagatik. 5 Lausotasun semantikoa gerta daiteke, edo anbiguotasun lexikoa, baina horien iturria eta izaera bestelakoa da. 202 ITZIAR LAKA bestearen atzetik ekoitzi behar dira. Era berean, hitzak kateatzean, bata bestearen atzetik ekoitzi behar ditugu: "One asymmetry imposed by the phonetic interface is that the syntactic object derived must be linearized" (Chomsky 2005:15). 1.2. Keinu-hizkuntzak eta hurrenkeratzea Egin berri dugun onarpen hau soinuaren bitartez gauzatzen diren hizkuntzetan erraz egin dezakegu, baina badira sentsu-mugimenduzko beste gauzatze bide batzuk erabiltzen dituzten hizkuntzak, keinu-hizkuntzak alegia, ikusmenak antzematen dituen mugimenduen bitartez ekoizten direnak. Horietan ere aurkitzen ote dugu hurrenkeratzerik, ala hizkuntza horietan zilegi da aldiberekotasuna? Keinu-hizkuntzen ekoizpenak espazioan mugitzen diren eskuak darabiltza artikulatzaile, gorputzaren gerritik bururako eremua ukituaz. Azken hiru hamarkadotako ikerkuntzak erakutsi duenez, keinu-hizkuntzek antolaketa fonologikoa daukate, soinu-hizkuntzenaren kidekoa dena: segmentuak, silabak, hierarkikoki antolatutako ezaugarri fonetikoak eta gehienbat aurpegikeren bitartez adierazten diren ezaugarri suprasegmentalak (Brentari 1998; Sandler eta Lillo-Martin 2006). Haatik, keinugintzak artikulatzean eta pertzepzioan dituen ezaugarri bereziek badute eraginik keinu-hizkuntzen eredu fonologikoetan, batik bat hurrenkeratzearekin zerikusia izan lezaketen zenbait kontutan: soinu-hizkuntzetan, esaldi bakoitzeko segmentu gehiago ekoitzi ohi dira keinuzkoetan baino, keinu-hitzak monosilabikoak dira oso maiz, eta elementu autosegmentalak konplexuagoak izan ohi dira (Sandler eta Lillo-Martin 2006). Ezberdintasun hauek gorabehera, badirudi keinu-hizkuntzetan, soinuzkoetan legez, hurrenkeratzea behar-beharrezko ezaugarria dela. Shengas, Kita eta Özyürek (2004) lanean espreski aztertzen da mugimendua bezalako elementuen segmentatze eta hurrenkeratzea. Horretarako, Nikaraguan gertatutako keinu hizkuntzaren sorrera (edo, zehazkiago esanda, kreoltzea) aztertu dute eta, hiruzpalau belaunalditan gertatu den sortze/kreoltze horretan hizkuntzaren gune-guneko ezaugarriak garatzen ikus ditzakegu. Ikertzaile hauek, marrazki bizidunak ikusarazi zizkieten adin ezberdinetako hiru keinudun6-talderi, eta baita gaztelaniadun elebakar kontrol-talde bati. Horietariko bideo batean, katu batek bola-jokoaren bola irensten du, eta dardarka (mugimenduaren nolakotasuna) egiten du aldapan behera doan artean (mugimenduaren noranzkotasuna). Keinudunen lehenengo taldeak, keinu hizkuntza zaharrago zirenean ikasi zutenek alegia, nolakotasuna eta noranzkotasuna aldi berean adierazi 6 Zilegi bekit keinudun asmatzea, hiztun ereduaren atzetik, bereziki keinu-hizkuntzen hiztunak aipatzeko. SIMETRIA ALA SIMETRIA EZA? 203 zituzten, keinu/mugimendu bakar batean, kontrol taldea osatzen zuten gaztelaniadun elebakarren mugimenduen antzera. Baina keinudunen bigarren eta hirugarren taldeek, hizkuntza hau oso gaztetandik erabili eta garatu dutenek, kreolgileek alegia, hurrenkeratze zurruna erakutsi zuten, nolakotasuna bakarrik adierazten zuten mugimenduak noranzkotasuna bakarrik adierazten zutenetatik bereiziz (segmentatzea) eta elementu bi horiek bata bestearen ondotik kateatuaz (hurrenkeratzea). Elementu diskretu eta kateatuak osagai egituraren (taldekatzearen) nahitaezko ekaiak ditugu, eta keinu hizkuntzetan, hiztunok erabiltzen ditugun mugimenduetan ez bezala, beti agertzen da elementu horien arteko hurrenkeratzea. Areago, Estatu Batuetako ume gorrek berez sortzen dituzten keinu-komunikazio ereduek antz handiagoa dute alde honetatik Taiwaneko ume gorren keinu-ereduekin, gor ez diren haien amek hitz egitean erabiltzen dituzten mugimenduekin baino (Goldin-Meadow 2003). Beraz, keinu-hizkuntzez ikasten dugunak sendotu egiten du hurrenkeratzea hizkuntzaren ezaugarri orokorra dela, ez bakarrik soinu-hizkuntzen ezaugarria. Hurrenkeratzea sentsu-mugimenduzko atalaren eskakizuna dela onartuta ere, horrek ez du erabakitzen hipotesi nagusi horren barnean egin daitezkeen aukera arras ezberdin biren artean: (a) Sentsu-mugimenduzko atalak agintzen du hurrenkeratzea, soinua/keinua baino orokorragoa den fonologia-atalean. Hurrenkeratzea hizkuntzaren ezaugarri berezia da, hizkuntza-modalitateaz gaindikoa. (b) Sentsu-mugimenduzko atalak agintzen du hurrenkeratzea, baina ez soilik hizkuntzaren kasurako, baita ere mugimendu- zein ekintza-andanak planifikatu behar diren kasu guztietarako. Hurrenkeratzea hizkuntzaz gaindiko ezaugarria da. Ikuspuntu neurolinguistiko batetik, keinu- zein soinu-hizkuntzek Broca eremuaren aktibazioa sortzen dute neurri berean. Honek erakusten digu Broca eremuaren lana hizkuntzamodalitateaz gaindikoa dela, ez dagoela soinu-hizkuntzen ahozkotasunari bereziki lotua.7 Brocaren eremuaren erdia den BA45 atala bereziki, soinu-entzumenaz gaindiko hizkuntzaariketetan aktibatzen da, modalitateak eremu horretan inolako eraginik ez duela erakutsiaz (Corina et al. 1999, Emmorey et al. 2007). Gorago eskaintzen diren aukera bien arteko hautu hori oraindik guztiz erabaki gabe dagoen arren, zenbat eta gehiago dakigun burmuinaren jokabideaz, geroz eta itxura egiazkoagoa hartzen du hizkuntzaz gaindiko eragiketa kognitibo orokorragoen aldeko aukerak (hots, (b) aukera). Luze jo gabe, egungo neurozientziek 7 Keinu- eta soinu-hizkuntzen batasun neurologiko hau sendoa da, nahiz Broca eremua anatomikoki oso hurbil dagoen ahoaurpegiko artikulatzaileen eremutik, baita entzumenaren cortexetik ere. 204 ITZIAR LAKA erakusten digute Broca eremuak hizkuntzaz gaindiko eta esparru orokorreko hainbat prozesutan parte hartzen duela, hala nola kontrol-kognitiboan (Thompson-Schill et al. 2005), edo hierarkikoki antolatutako ekintza-egitasmoak hautatu edo galaraztean (Koechlin eta Jubault 2006). Orain arteko gogoetak bidezkoak baldin badira, orduan hizkuntzak elkarrrekin lotzen dituen atal kognitibo ezberdin biren eskakizunek erabakiko lukete hizkuntza-formen antolaketa nagusia: semantikak (atal kontzeptual-intentsionalekoa den aldetik) agintzen du taldekatzea, eta fonologiak (sentsu-mugimenduzko atalekoa den aldetik) hurrenkeratzea. Horregatik dauka hizkuntza-formak antolaketa bikoitz hau, aldagaitza lehena, aldakorra bigarrena. 2. Buru-parametroa eta Antisimetria 2.1. Eredu tipologikoak Azal dezagun orain, labur, zertan diren buru-parametroaren eta antisimetriaren hipotesiak. Hitz hurrenkerari buruzko irudi orokorra eskaini zigun lehenengoetariko hizkuntzalaria Joseph Greenberg izan zen: garaiko hizkuntzalari gehienen harridurarako, Greenbergek zuzendutako datu-inkestetatik ateratako emaitzek argi erakutsi zuten bazela batasunik munduko hizkuntzen aniztasun harrigarrian hitzordenari zegokionez. Perpausari erreparatu eta S(ubjektua), O(bjektua) eta V(aditza)8 elementuen arteko hurrenkerak aztertzean, hizkuntzak talde nagusi bitan banatzen zaizkigu gehienbat, eta ez hiru elementuren artean litezkeen konbinazio guztietan: (3) 8 Nazioartean erabiltzen diren S, O, V deiturak gordetzen ditut artikuluan zehar, horregatik A(ditza) litzatekeenari, hemen V deituko diot. O elementuari dagokionez, objektu zuzena adierazten du laburdurak, eta ez Aditz Sintagma inguruko zeinahi elementu. 206 ITZIAR LAKA (5) Hizkuntza askoren datuetatik ikusi izan da, beraz, Greenbergek aurkitutako ereduak sendoak direla, hurrenkera-korrelazioak ez direla nolanahikoak; ereduak egon badaudela. Ikerkuntza tipologikoan aurkitutako orokorpen horiek guztiek azalpen bat eskatzen dute. 2.2. Buru-parametroa b. Buru-azken: hurrenkera bedi honela [XS Osagarria X] (=7b) VO ereduaren korrelatua OV ereduaren korrelatua adposizioa+IS IS+adposizioa aditz kopula+predikatua predikatua+aditz kopula "nahi"+AS AS+"nahi" aditz laguntzailea+AS AS+aditz laguntzailea ezezko laguntzailea+AS AS+ezezko laguntzailea konplementzatzailea+P P+konplementatzailea galdera-partikula+P P+galdera-partikula menderatzaile adberbiala+P P+menderatzaile adberbiala artikulua+Izen multzoa Izen multzoa+artikulua plural hitza+Izen multzoa Izen multzoa+plural hitza Izena+genitiboa genitiboa+Izena Izena+perpaus erlatiboa perpaus erlatiboa +Izena adjektiboa+konparazio-estandarra konparazio-estandarra+adjektiboa aditza+PS PS+aditza aditza+moduzko adberbioa moduzko adberbioa+aditza X Parametro honek azaldu egin ditzake goragoko datu-korrelazioak (= 3, 4, 5). Azalpena ez da arazorik gabea, noski. Arazoen artean, balio "nahasiak" dituzten hizkuntzak (neerlandera eta alemaniera adibide ezagun bi aipatzearren), buru batzuk lehen eta beste batzuk azken omen dituztenak. Euskararen kasurako ere, hizkuntzalari batzuen proposamenetan zenbait buru funtzional lehentzat jo izan dira, adibidez Konplementatzaile burua (Ortiz de Urbina 1989) edo ezeztapena (Laka 1990), esaterako. Ez dago argi aukera parametriko hau (eta parametroak oro har) gramatikan kodifikatzen diren ala kategoriek taldeka zein banaka gordetzen ote duten parametroen balioa. Baina arazoak arazo, estaldura enpirikoari dagokionez, buru-parametroak erraz azal ditzake aurkitutako korrelazio greenbergtarrak, hierarkia beraren hurrenkeratze simetrikoak sortuaz: (8) a. gaztelania X tZS Honela, gaztelania edo ingelesa bezalako hizkuntzetan aurkitzen dugun hurrenkera jatorrian sor daiteke (9b), eta bertan gelditu, baina euskararen kasuan, esaterako, osagarriak ezkerretarako, hierarkian goranzko mugimendua egin behar du (9c). Adibide bi ematearren: (10) a. Determinatzaile Sintagma SIMETRIA ALA SIMETRIA EZA? 209 Buru-osagarri hurrenkera da gramatikak oinarrian elkarketatik sor dezakeen bakarra, eta gainerako denak mugimendu bitartez eratorriak dira hipotesi antisimetrikoan. Baina hipotesi honetan, asimetria ez dago bakarrik (8b, 9a) eraketaren ezintasunean, baita konplexutasun sintaktikoan ere: kasurik soilenean, buru-azken diren egiturek areagoko eragiketa sintaktikoak burutzen dituzte. Kasurik soilenean, egitura buru-azkenak buru-lehenak baino sintaktikoki konplexuagoak dira. Buru-parametroaren hipotesian, ordea, egitura buru-lehen eta buruazkenak, konfigurazionalki simetrikoak direnez, simetrikoak dira baita ere konplexutasun sintaktikoari dagokionez. Batak ez du nahitaez besteak baino eragiketa sintaktiko bat gehiago bete behar. Beraz, hipotesi simetriko eta asimetrikoa ditugu lehian: (a) buru-parametroak bai konfigurazioari dagokionez, eta baita konplexutasunari dagokionez ere, hizkuntzek egiten dituzten aukera biak baliokidetzat hartzen ditu; (b) antisimetriaren hipotesiak, ordea, bai konfigurazionalki eta baita konplexutasunari dagokionez ere, ez ditu baliokide balio biak: egitura buru-lehena soilagoa da, eta egitura buru-azkena konplexuagoa. Kontuak honela, azter dezagun simetria/asimetria honen inguruko zantzurik aurkitzen ote dugun psikolinguistikan jorratu ohi diren zenbait esparrutan. 3. Hizkuntzaren jabekuntza eta hurrenkeratzea Hitz-hurrenkerari buruzko ezagutza oso goiz garatzen da. Haurrek ez dute hurrenkerazko hutsik egiten hitzak kateatzen hasten direnean (Bloom 1970, Brown 1973, Pinker 1994). Hizkuntzaren jabekuntzan ezagutza ekoizpena baino lehenago dator, eta hitzordenari dagokionean ere, hitzak kateatzen hasi baino lehenagotik, haurrek badute dagoeneko euren hizkuntz(ar)en oinarrizko hurrenkera-ereduaren berri. Hamazazpi hilabete inguruan haurrek hitz solteak baino egiten ez dituzten arren, hitzordenari buruzko informazioa erabiltzen dute ulermenean laguntzeko: pantaila biren aurrean ipinita, entzuten duten perpausaren hitzordenarekin bat datorren egoera erakusten duen pantailara luzeago begiratzen dute hitz bakarreko ume hauek (Hirsh-Pasek & Golinkoff 1996). Beraz, hitz hurrenkeraren eredua gramatikaren beste ezaugarriak baino lehenago ezagutu eta erabiltzen dute haurrek. Bereziki, kasu-morfologia, aditz komunztadura eta lekualdatzea (pasiboak, igoerak, ...) baino askoz lehenago aurkitzen dugu hitz hurrenkeraren erabilera egokia haurrengan. Honek dagoeneko azalpena eskatzen du: haurrak ez dira zalantzan ibiltzen hurrenkeratzean. Bereziki, eta axola digun gairako, hizkuntza buru-azkenak garatzen 210 ITZIAR LAKA dabiltzan haurrek ez dituzte egitura buru-lehenak ekoizten. Antisimetriaren hipotesia gogoan hartuta, ez litzateke harritzekoa izango haur euskaldunek hasiera batean egitura buru-lehenak ekoiztea, mugimendu sintaktikoa behar duten egituretan haur guztien garapenean ikusten dugun bezala (galderak, pasiboak, ezeztapena…). Haatik, hizkuntza buru-azkenen jabekuntzatik jasotzen ditugun datu eta orokorpenek ez dute horrelakorik erakusten. Esaterako, haur euskaldunek ez dute *renamama edo *riamama bezalako hutsik egiten, nahiz hurrenkeraren garapenean ondoko eratorpena egin behar duten hipotesi antisimetrikoaren arabera: (11) a. [PS ren [DS amama] b. [PS amamai [PS ren [DS ti]]] c. [PS ri [DS amama] d. [PS amamai [PS ri [DS ti]]] Bereziki nabarmena da, eta azalpenen bat behar luke, zergatik ez ditugun (11a,c) bezalako ekoizpenak hizkuntza buru-azkenak garatzen diharduten haurren hizkuntzan. Euskararen esparruan, Barreña (1993), Ezeizabarrena (1996) eta Zubiri (1997) lanak arakatzean ikusten dugu haurrek ez dituztela (11a,c) bezalakoak egiten. Bestetik, oraindik morfologiaren ekoizpena guztiz garatu ez denean, oso bakanka, (12a,b,c) bezalakoak jaso izan dira: (12) a. amane Pe(d)ro (P. 2;2) Baina ohar bedi (12)-ko adibideak ez direla zinez (11)-ren eredukoak. Euskararen jabekuntzari buruzko luzetarako ikerkuntzek erakusten duten datu eredua (13) adibideetakoa dugu; alegia, morfologiarik gabe ere, morfologiak aginduko lukeen lekuan agertzen dira osagaiak: 'Damasoren aita' Jabekuntzan haurrek egiten dituzten hutsek interes handia daukate, baina neurri bereko interesa dute haurrek egiten ez dituzten hutsek. Hurrenkeraren ikerkuntzan, haurren hutsegiteezak zerbait iradokitzen digu: hurrenkera ez dela saiatu-eta-erratu bidetik ikasten. Nondik ateratzen dute orduan ezagutza hori? Hitz egiten hasi orduko ba al dakite haurrek zein den oinarrizko hurrenkera? Ikertzaile askoren iritziz, bai. Haurrek hitzak segmentatu eta ikasi orduko, badakite zein den haien hizkuntzaren oinarrizko hitzordena, hiztegiari ekin aurretik ikasi dutelako. Mazukak (1996) argudiatu zuen lehen aldiz hitz-hurrenkeraren jabekuntza hitzen segmentatzea eta hitzen esanahia baino lehen garatzen dela, eta prosodiaren egiturak "markatzen" dituela hurrenkera-ereduak. Honela, haurrek prosodian aurkitzen duten informaziotik eratorriko lukete hizkuntzaren hurrenkera-eredua. Mazukak baita ere argudiatzen du hurrenkerak laguntzen diola gero haurrari hitzak segmentatzen, kategorizatzen, eta haien esanahiak antzematen, eta ez alderantziz, beste inon inoiz horrelakorik iradoki izan bada ere (Radford 1990). Mazukaren jatorrizko proposamena areago garatu izan da; bereziki, egitura prosodikoa eta buru-lehen/buru-azken hurrenkera-ereduen artean lotura trinkoa dagoela proposatu dute Christophe, Nespor, Guasti eta Van Ooyen-ek (1997), baita Mehler eta Nesporrek (2004) ere. Ikertzaile hauek erakusten dute badela ebidentzia, oinarrizko hurrenkeraren eta egitura prosodikoaren artean lotura estua dagoela erakusteko: dirudienez, esaldi fonologikoak aztertzean, nagusitzen den elementua bukaeran daukate orain artean ikertu diren hizkuntza buru-lehenek, eta hasieran hizkuntza buru-azkenek. Hipotesi honen arabera, haurrek dagoeneko ezagutzen duten hizkuntzaren atal baten bitartez (prosodiaren bitartez) ekingo liokete hizkuntzaren hurrengo atalen garapenari (hiztegiari eta sintaxiari). Hipotesi honek badu abantaila nagusi bat: hurrenkera eredua hitzak segmentatu, kategorizatu eta ulertu baino lehen nola garatuko litzatekeen azaltzen du, eta ondorioz hurrenkera-ereduak berak lagunduko lioke haurrari hitzak banatzen eta kategorizatzen, jabekuntzan inoiz oiloa-eta-arrautzarena bezala planteatu izan den gramatika SIMETRIA ALA SIMETRIA EZA? 213 zergatik ez ditugun ekoizpen-eredu antisimetrikoak aurkitzen korpusetan. Izan ere, hurrenkeraren jabekuntza guztiz simetrikoa da: haur denek, buru-lehen zein buru-azkenek, denbora berean eta progresio berean ekoizten dituzte oinarrizko hurrenkerak. Aitzitik, buruparametroaren simetriak ez luke ezer azaldu behar hizkuntza mota bi hauen hurrenkerak oso goiz eta neurri berean garatzen direla azaltzeko. Hurrenkeraren hipotesi prosodikoa erraz lotzen da buru-parametroa bezalako hipotesi simetriko batekin, baina ez da ondo lotzen asimetrikoa eta mugimendu bitartez antolatzen den sintaxiaren antisimetriarekin. 4. Perpausaren hurrenkera prozesatzen Azken urteotan, hizkuntzalaritzak eta hizkuntza-prozesamenduaren azterketak geroz eta konbergentzia maila handiagoa erakusten dute, bai erabiltzen dituzten hizkuntza-ereduetan, eta baita ikertzen dituzten gertakarietan edo eskaintzen dituzten azalbideetan ere. Hizkuntzalaritza sortzailean, azken hamarkada honetako garapenek geroz eta garrantzi handiagoa ematen diote hizkuntzaren prozesatzeak hizkuntzaren arkitekturan izan dezakeen eraginari. Hizkuntza-prozesamenduan, bestetik, eragiketa sintaktikoek sortzen dituzten kate eta egitura konplexuek prozesamenduan sortzen dituzten zantzuak aurkitu zirenetik hona, sintaxi teoriatik geroz eta hurbilago daude alor honetan burutzen diren lanak eta lortzen diren emaitzak. Honela, konplexutasun sintaktikoa esparru bietan jorratzen den gaia dugu: sintaxi teoria sortzaileak hasieratik aztertu izan du konplexutasun sintaktikoa, erregela itxuraldatzaileen bitartez lehenik (Chomsky 1957, 1965), eta gero Hatsarre eta Parametroen ereduaren bitartez (Chomsky 1981); azken eredu honetan garatu zen mugimendu-teoriak, izan ere, eragin handia izan du hizkuntza-prozesamenduaren ikerkuntzan. Euskararen hurrenkeren prozesatzea aztertu duen Erdozia ikertzailearen hitzetan: "Egun erabiltzen diren azterketa tekniken bidez, perpausak ulertzeko behar ditugun eragiketak zeintzuk diren eta nola prozesatzen diren azter dezakegu. Perpausen prozesamenduan, konputazio baliabide edo eragiketa hauek, prozesu sintaktikoak oroimenean (memory) jarraikorki mantentzeko, eta egitura kontzeptualen aktibazioan erabiltzen dira (Gibson eta Shütze 1999). Beste era batera esanda, zenbat eta prozesu sintaktiko konplexuagoak izan, orduan eta zama handiagoa ezarriko diogu oroimenari, eta gure egitura kontzeptualak denbora gehiagoz mantendu beharko dira aktibatuta" (2006b: 293). Beraz, eragiketa sintaktikoek, burmuinean gertatzen diren gertakariak izaki, baliabide mentalak erabiltzen dituzte, eta konplexutasun sintaktikoa 214 ITZIAR LAKA handiagotuz doan neurrian, erabili beharreko baliabideek ere gora egiten dute, denbora gehiago erabiliaz. Adibidez, mugimendu edo lekualdatze sintaktikoa konputatu ahal izateko, gogoratu egin behar gara (oharkabean bada ere) lekuz kanpo aurkitutako osagaiekin, eta gainerako osagai eta elementuak konputatzen jarraitu behar dugu, lekuz kanpoko osagaien jatorrizko lekuak eta perpausaren elementu guztien arteko harremanak egokiro antzeman arte (Gibson 1998). Burmuinaren lana adierazten duten zantzu elektrofisiologikoen ikerkuntzan (Event Related Potentials [ERP]), Kluender eta Kutas (1993) lanean erakutsi zen lehenengo aldiz gero behin eta berriz errepikatu izan den emaitza: alegia, egitura sintaktikoaren konplexutasuna antzeman daitekeela ERPen bitartez. Hurrenkerari buruzko hipotesi simetrikoak eta asimetrikoak, hots, buru-parametroak batetik eta antisimetriaren hipotesiak bestetik, proposamen zeharo ezberdinak egiten dituzte burua azkenean duten hurrenkeren egitura sintaktikoei dagokienez. Ikusi dugunez, lehenengo hipotesiak ez du nahitaez mugimendu sintaktikorik proposatzen hurrenkera horiek sortzeko, baina bigarrenak bai. Mugimendu sintaktikoak hizkuntza-prozesatzean zantzuak uzten baditu, orduan prozesamendu-ikerketetan lortzen diren emaitzak esanguratsuak dira hurrenkerak azaltzeko eskaintzen diren egitura sintaktikoen artean egokienak zein diren erabakitzeko garaian. Erdoziak (2006a,b) euskal hitz hurrenkera ezberdinen prozesamenduari buruzko ikerkuntzari ekin dio, prozesatzeko behar den denbora, prozesatzeak ulermenean duen eragina eta prozesamenduak sortzen dituen osagai elektrofisiologikoak aztertuaz. Orain arteko emaitzek erakusten digute euskaraz SOV eta OSV hurrenkeren erkaketan, lehena nabarmenki azkarrago irakurtzen dutela hiztunek, huts gutxiago egiten dituztela hurrenkera hori ulertzean OSV hurrenkera ulertzean baino, eta baita ERPen arabera OSV perpausek P600 izeneko osagaia sortarazten dutela: "objektua lekualdatuta duten perpausen aditzetan, konplexutasun sintaktikoa adierazten duten ebidentzia elektrofisiologiko esanguratsuak (P600) lortu dira euskaraz" (Erdozia 2006b:303). Areago, Erdoziak burututako lan esperimentalek erakusten dute SOV/OSV hurrenkeren artean anbiguoak diren perpausak prozesatzean, hiztunek SOV hurrenkera aukeratzen dutela ahal den guztietan. Izan ere, eta artikuluaren bukaera aldera gatozela, egin dezagun Erdoziaren emaitzetan haril daitekeen sasi-esperimentu txikia hemen. Artikuluaren atarian esaten nizuenez, "euskaraz katuak saguak harrapatzen ditu esan ohi dugu, baina gaztelaniaz el gato caza ratones…". Egia da hori, bai, baina bada euskal perpausak adieraz dezakeen SIMETRIA ALA SIMETRIA EZA? 215 beste zerbait ere: sagu jakin batek katuak harrapatzen dituela, alegia. Bizi garen munduari buruz dugun ezagutzaren kontra doanez, ez da harritzekoa perpausak bigarren adiera hori duenik ez ikustea lehen kolpean. Hala ere, Erdoziaren ikerketek argi erakusten diguten legez, munduaren ezagutzak erabakitzeko aukerarik ematen ez digunean ere, adibidez haurrak emakumeak ikusi ditu bezalakoak irakurtzean, ez omen gara anbiguotasunaz jabetzen, eta zuzenean jotzen dugu SOV interpretaziora, bestea kontuan hartu gabe ere. Ez dirudite gauza bera, bada, inondik inora prozesamenduari dagokionez, SOV/OSV hurrenkerek. Honek guztiak iradokitzen digu, batetik, euskalaritzan aspalditxotik eskaintzen den azalbide baten alde egiten dutela orain arteko emaitzek: gainerako baldintzak berdin direla, SOV hurrenkeraren egitura sintaktikoa OSV hurrenkerarena baino soilagoa dela (de Rijk 1969, Ortiz de Urbina 1989, A. Elordieta 2001, beste askoren artean). 5. Azken buruan Hizkuntzen hurrenkeratzea azaltzeko hipotesi nagusi biri buruzko gogoeta labur honetan azaltzen saiatu izan naizenez, simetria eta simetria eza ezaugarri darabilten azalbideak ditugu buru-parametroa eta antisimetriaren hipotesia. Buru parametroak, buru-osagarriaren arteko harremana hurrenkeratzeko dauden aukera logiko biak zilegi hartuta, hizkuntzek oro har batera zein bestera egiten dutela proposatzen digu. Antisimetriaren hipotesiak, ordea, osagai egiturak nahitaez [buru-osagarri] hurrenkera inposatzen duela proposatzen digu, teoriaren ekaitzat aurkezten den Linear Correspondence Axiom delakoaren bitartez. Axioma hau ez da beste edonondik eratortzen, eta beraz gramatika unibertsalaren baldintza espezifikotzat jo behar dugu. Buru-parametroaren hipotesiak ez bezala, antisimetriaren hipotesiak konplexuagoak diren egitura eta eratorpen sintaktikoak aldarrikatzen ditu hizkuntza buruazkenen azalpenean; haatik, ez da konplexutasun honen zantzurik aurkitzen hizkuntzaren jabekuntzan edo prozesamenduan. Kayne (1994) lanean eskaintzen zaigun hurrenkerari buruzko hipotesiak argudiatzen du buru-lehen eta buru-azken aukerak ez direla simetrikoak, eta badirela hizkuntza-tipologian simetria falta honen adibideak. Egitasmo hau burutzen den neurrian, egoki liteke hurrenkera bat oinarrizkotzat eta bestea eratorritzat jotzea, baina simetria ezaren erakusgarririk ez den artean, soilagoa dirudi buru-parametroaren bidezko azalpenak, ez baitio axioma berezirik erantsi behar hizkuntzaren teoriari. Honi dagokionez, harira ekarriko nuke sintaxiaren ikuspegi minimalistaren bidetik Chomskyk egiten duen
science
addi-f0a78abcfee9
addi
cc-by-nc-nd 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/53058
Génesis de una villa medieval. Erdi aroko hiri baten sorrera
Plata Montero, Alberto
2008
Eta ez dut ahanzten Ga tzagak elkarteak, Valentin Angulo buru, eskuzabal emandako lagun tza. Hari esker garai batean ga tzagetan lan egiten zutenak (batez ere Manuel Loma, Andrés Estavillo eta Julio Fernández de Labastida) balio handiko informazio iturri bihurtu ziren ga tz fabrikan eta bere historia luzean zehar garatutako jakin tza enpirikoaren berri izateko. IKERKETAREN TESTUINGURUA Gesal tza Añanako herria Arabako lurralde historikoaren mendebaldean dago, Euskadiko Autonomia Erkidegoko hiriburu Gasteiztik hogeita hamarren bat kilometrotara, Arabako Haranak dei tzen dugun eskualdean. Zalan tzarik gabe, ga tz fabrikak egiten du berezi Añanako hiria. Oso egoera onean ez dagoen arren, esan dezagun Europako barnealdean gaur egun ongien kon tserba tzen den ga tzaga mul tzoetako bat dela, ikusgarria benetan. Izan ere, ez da balio tsua soilik arkitektura guztiz berezia duelako eta bere ia bi mila eta berrehun urtetako historia dokumentaturik duelako, ez eta guztiz ezaugarri bereziak dituen geologian koka tzen delako eta paisaia izaerako balio handiak dituelako ere, baizik eta hori guzti hori era harmonia tsuan bil tzen delako oso espazio barruti jakin batean, ga tz haranean. 1. irudia. Ga tz haranaren ko kalekua Imagen 1. Localización del valle salado 42 • R. Pastorren aburuz (1963), hasieran jabe askeen esku zeuden ga tzagak, eta jabeek larrain gu txi ba tzuk baino ez zituzten; X. mendetik aurrera ustiategi txikiak arian-arian jabe handiek —batez ere eliz erakundeek— egin zituzten bere, eta ondorioz jabe txikiak desagertu egin ziren XII. mendean zehar. Bat al dator jabetzaren bilakaeraren eredu hau Añanan gertatutakoarekin? • Zer eragin izan zuen Behe Erdi Aroko krisialdiak ga tzaren ustiakun tzan? J. R. Díaz de Duranak (1986) Arabari begira plantea tzen dituen erritmoetara egoki tzen al da? • Zer eragin izan zuten ga tz fabrikan eta Añanako biztanleen artean Alfon tso VII.ak abiaraziriko ga - tzaren monopolizazio prozesuak eta Felipe II.ak 1564. urtean agindutako ga tzaren monopolioak?
science
addi-5fbe68effc28
addi
cc-by-nc-nd 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/53065
Jugurtaren aurkako gerra
Salustio Krispo, Gaio; Bilbao Telletxea, Gidor
1996
Bibliotheca scriptorum dassicorum Vascanica bilduma, Antzinate Klasikoan sortutako lanen edizio elebidunez osatzen da. Bi helburu nagusi ditu: batetik, euskal irakurlegoak aldi berean jatorrizko hizkuntzan eta euskaraz irakurri ahal izatea Europa osoak izan duen kultur oinarri garrantzitsuena; bestetik, hizkuntza klasikoen irakaskuntzak dituen premiei lanabes ezinbestekoak -tesruakeskaintzea. Liburuki bakoitzak, testu elebidunaz gain, idazlearen bizitza, nortasuna, lanak eta hauen ezaugarriak, hala nola testuaren transmisioa eta bizi-iraupena azterruko dituen hitzaurrea izango du. Jatorrizko testua ediziorik onenetan oinarritzen da eta aldaera garrantzitsuenak jasotzen dimen aparatu kritikoaz horniturik dago; euskal itzulpena, beti zuzenean greko edo latinetik egina, tesruaren irakurketa eta ulermena· errazten dituzten kulrura, historia, literatur historia eta filologiako oharrez lagundurik dator. SARRERA rrehun urte lehenagotik (268 K. a.) hiritartasun erromatarra zuen Erromako ipar ekialdeko herri hau, erlijiozaletasunaren eredu bezala aurkeztu da beti. Herri garbizale, zorrotz, zintzo, tradiziozalean sorturiko gizonak ezin zuela eredu horretatik aldendu pentsaturik, ezaugarri' horiek izan behar zituztela Salustioren familiak eta Salustiok berak irakurri dugu batzuetan, idazlearen gaztaroko jokabidea salatuz. Baina horren aurka atera direnak ere badira. San Jeronimoren hitzetatik ez dugula halabeharrez Amiternon jaio zela pentsatu behar, baina bai bere jatorria hangoa zela eta ingurua ezagutzeko jatorriaren berri izatea garrantzitsua dela azpimarratu ondoren, Salustio beste herri batekoa izan balitz agian ez zatekeela historialari ezberdina izango zehazten du, adibidez, iturri zaharren irakurketa kritikoenetakoa egin duen Ronald Syme-k [1964: 14]. Edozein kasutan ere, bera jaio baino hiru-lau urte lehenago gertatu zen gerra italikoa (90-89) eta Salustioren familiari buruzko datu zehatzik ez dugun arren, Amiterno zegoen lekuan egonda (Erromaren aurka altxaturiko Vestini, Picentini eta Marsi direlako herriak eta Erroma bitartean) badakigu ezingo zutela eraginik gabe pasatu, eta Salustiotarrak Erromaratzea garai honetako gertakizuna izan litekeela ere aipatu da. Salustioren haurtzaroan, Pontoko Mitridates erregearen aurkako gerran agintea nahi zuten Mario eta Silaren arteko liskarrekin, sakonagoko krisia azaleratu zen, alderdi demokratikoaren eta senadoreenaren artekoa alegia, gerra zibil 1892, 217) edota Chronicon Paschale (359, 10) hartuz gero iturri bezala, 716/38 urteko maiatzak 13a onartu beharko genuke heriotzarako. Baina 38. urte honeran, Bentidiok partoak garaitu zituenean, Salustiok berak idatzi zuenez honen omenezko goraipamen hitzaldia azaroak 27ko ospakizunetarako, badirudi egoki dela San Jeronimoren data hobestea (cf. Pabón 1956: XVII). -X- SALUSTIO ETA BERE GARAIA odoltsua (88-82) biztuz: Mariori ematen dio herriak Senatuak Silaren esku utzitako gerraren zuzendaritza, Silak Erromari eraso egin eta senadoreen agintea indarrean jartzea lortzen du, Mario erbesteratuz, baina Sila Asiara joatean itzuli egiten da Mario Erromara, Zinarekin batera optimates zirelakoen aurkako zapalkuntza antolatuz. Asiako lanak amaitu eta berriro Erromara etortzean Marioren adiskide eta aliatuak garaitu eta garbitu egiten ditu Silak, 82an botere bereziak hartu eta bere diktadura ezartzeko. Senatuak berriro hartzen du indarra, epaiketak kontrolatu, herri batzarren aurrean debeku eskubidea erdietsi eta tribunotza ahulduz. 78an Silak diktadoretza utzi eta berehala hiltzen da. Ponpeio bidaltzen du Senatuak kontsulorde bezala Hispaniara Sertorio buru duten Marioren azken jarraitzaileen aurka borrokatzera (77-75), eta bere aldeko klientela garrantzitsua biltzen du han Ponpeiok, gero, Mitridatesen aurkako beste gerra bat eta Espartakok zuzenduriko esklabuen altxamendua tartean direla, Krasorekin batera kontsul bihurtzeko. Senatuak Silarekin berreskuraturiko indarra berriro doa galtzen. Salustiok hamasei urte ditu. Errepublikaren gainbeherako Erroman gertakizun hauek ikusi zituen Salustio umeak eta gaztetxoak, baina garai hartako ohituretatik susma dezakeguna baino ez dakigu berari buruz. Amiternon berran edo agian Erroman egin zituen lehen ikasketak, baina azken hiri honetan baino ezingo zituen burutu goragoko mailakoak. Esan dugu ez dakigula ezer bere familiari buruz ere, baina zalantza handirik gabe baiezta daiteke, nobleak edo kargudunak izan gabe ere, nolabait dirua egindakoak zirela, hirian, Erroman etxe bat eduki eta semearen heziketa ordaintzeko aukera zuten municipales batzuk. -XI- SARRERA Kintilianok ere (Inst., IV, 1, 68)Salustiori berari egotzi dioten Zizeronen aurkako hitzaldia delakoaren aurrean idatziriko erantzuna da, nahiko beranduago zizeronzaleren batek egina, agian Didio batek, Diomedesek bere Ars grammatica-n ( Gramm., I, 387, 6) baieztaturikoari kasurik egingo bagenio. Aurkezten den egoera dramatikoan, ustez Salustiok senatuan Zizeronen aurka egindako hitzaldia da hau, eta Arpinoko idazlearen ustezko erantzuna bestea. Areriotasunak esanarazitakoen ondoan ordea, badira interesgarri zaizkigun datuak ere. Besteak beste, erasia honi esker dakigu, eta honekin politikagintzan egin zuen bidea aztertzen hasten gata, Salustio kuestore izan zena: 12 Kuestoretzan bere lehen ohorea erdietsi zuenean, erdeinua erakutsi zuen leku eta herronka honekiko, bera bezalako gizonik txatxarrenarentzat ere zabalik baitzegoen (In Sal!., V, 15).13 Kuestore izan zela onartzen badugu, K. a. 5 5. urtean jartzen gaitu berri honek, hogeita hamar urte izan behar baitzituen, gutxienez, kargu hori betetzeko. Hamasei urte zituela Ponpeio eta Krasoren lehen kontsulgoa bizi bazuen, bigarrena ezagutu zuen hogeita hamarrekin. Bitartean areagotu egin da Ponpeioren indarra Ekialde Hurbileko garaipenekin (67-64), zimarkua antolatzen du Katilinak eta kontsul aukeraturiko Zizeron nobleberriak desegiten du (63-62), lehen triunbiratoa eratzen dute Ponpeio, Kraso eta Julio Zesarrek boterea euren artean banatuz optimates direlakoei aurre egiteko (60), kontsul izendatzen dute Zesar (59) eta kontsu(12) Ukatu gabe, zalantzan jattzen du Syme-k [1964: 28] Salustio kuestore izan zena, plebearen tribuno izateak ere zabaltzen zituela senaturako bidea eta kuestore izatea ez bide zela halabehatrezkoa gogoraraziz. (13) «Primum honorem in quaestura adeptus hunc locum et hunc ordinem despectu habuit, cuius aditus sibi quoque sordidissimo homini patuisset». -XIV- SALUSTIO ETA BERE GARAIA Metelo Eszipion eta Publio Plauzio Hipseo. Azken biek pretoretzarako hautagaiaren sostengua zuten, Publio Klodio Pulkrorena alegia. Ponpeiok istiluak nahi zituen hirian, zalapartaren ondoren gizon bakarraren aginte sendoa beharrezko izan zedin eta Klodio zen bazterrik bazter gizon-saldoekin nahasmendua sortzen zebilena. Talde hauen aurka Milonek ere antolatu zituen bereak eta urtarrilak hamazortzian, bi saldoen elkarren aurkako borrokan, Milonen gizonek hil egin zuten Klodio. Tribunoek berotu egin zuten populua Milonen aurka eta populuak su eman zion senatuari. Askoniok dioenez, Salustio eta Ponpeio Rufo izan ziren egun hartan hitzaldiak egin zituzten tribunoak, bigarrena bazter-nahastaileagoa bazen ere; gainera bi hauek eta Munazio Planko egunero ibili ornen ziren populuan Milonen aurkako gorrotoa sorrarazten. Ponpeio Rufo eta Salustiori buruz ari da Zizeron, Askanioren ustez, Milonen alde idatziriko hitzaldian ondoko hitzak esatean: Lapur eta hiltzaile bezala aurkezten ninduten hain zuzen ere ni gizon doilor eta ustel horiek (Mil., XLVII).2º Askonioren hitzen arabera, beraz, argi eta garbi jokatu zuen Salustiok 52. urtean, plebearen tribuno bezala, Klodio demokrataren alde, Milonen -ez ahaztu bere emaztearekin ezkontza hausten harrapatu zuela honek gure idazlea-, Zizeronen eta beraz optimateen aurka, nahiz eta gero bi gizon hauekin adiskidetu. 21 (20) «Me videlicet latronem et sicarium abiecti homines ac perdí ti describebant». (21) Zizeronen gutunetako bat (Epist., II, 17) 50. urtean Sitian Bibuloren legatus pro praetore zen Salustio batí zuzenduta daga. Amiternoko idazlearen ohore bideari buruzko datu bat gehiago izateaz gain, hizlaria eta historialaria adiskidetu zirelako aipua ere berretsi egingo litzateke, Salustio hau Gaio Salustio Krispo dela gauza ziurra balitz, baina ez daga halakorik baieztatzerik, cognomen-a ez baita zehazten eta praenomen-a ere ez da ando irakurtzen eta. -XVII- SARRERA nabarmenagoa zen. Senatuak ez zion onartu Zesarri Galiako agintaritza 49. urterarte luzatzea -48an berriro aurkez zitekeen kontsul izateko hautagai bezala-, alderantziz, bere soldaduak lizentziatu eta Erromara itzultzeko agindu zion. Egoera hainbeste garraztu zen non Galiako lurretatik Italiako lurretara bere legioekin ·sartzea erabaki baitzuen. Errepublika Zesarrengandik babesteko eskatu zion senatuak Ponpeiori, baina hain zen talde handia eta anitza Galiako kontsulordearen inguruan biltzen zena non uste baino errazago iritsi baitzen Erromaraino. 48a bukatu baino lehen garaitu zuen Zesarrek Ponpeio baina 45erarte luzatu ~en ponpeiotarren aurkako gerra zibila, Farsaliako garaipenaren ondoren Egiptora joan baitzen Ponpeioren atzetik, han Kleopatraren alde borrokatuz, gero Erromara itzuli eta berriro Afrikara eta Hispaniara joateko azken ponpeiotarren aurka borrokatzera. Lehenbizi kontsul, gero hamabi aldiz diktadore, hamar urtetarako diktadore eta betiko diktadore izendatu zuen senatuak, eta pontifex maximus estatuaren erakundeak berrantolatzeari ekiteko besteko botererekin. Gerra zibilaren hasiera-hasieratik aurkitzen da Salustio Zesarren gizonen artean borrokan, gehienetan garaipenik lortu gabe. Orosiok V. mendean idatziriko historia liburuan jakinarazten zaigu Adriatiko Itsasoaren ekialdeko lurretan aritu zela legio baten human, 48 edo 47. urtean: Baina Dolabela, Zesarren alderdikoa, garaitu egin zuten Probintzia Ilirikoan Oktabiok eta Libonek eta guda-taldeak galduta egin zuen ihes Antonioren ondora. Basilo eta Salustio abiatu ziren legio banarekin, eurak buruan zirela ... Oktabio eta Libonen aurka eta garaituak izan ziren (Hist., VI, 15, 8).25 (25) «At vero Dolabella partium Caesaris in Illyrico per Octavium et Libonem victus copiisque exutus ad Antonium fugit. Basilus et Sallustius curo singulis legionibus, quibus praeerant, ... adversus Octavium et Libonem profecti et victi sunt,,. -XX- SALUSTIO ETA BERE GARAIA atzetik eskaintzen zion artean ere, uste osoa jartzen zuela Zesarrek beregan ikusi dugu bestalde, eta pentsa daiteke honenbestez, bazela bien artean unerik txarrenetan ere hautsiko ez zen harreman sakona. Dena dela argi dago onez atera zuena Salustiok bere burua eta jakin zuena, behin lasai bizitzeko adinako ondasunak lortu ondoren, politikagintzatik baztertu eta gogokoago bide zituen idazte lanetan sartzen, oraindik ere ezagun diren «baratza zoragarri horietan», horti Sallustiani ospetsuetan alegia. 44an hil zuten Zesar, azken urteetako Salustioren sostengatzailea, eta historialariari ez zitzaion gorabehera berrietan sartzeko adorerik geratzen. Esan bezala, K. a. 35ean hil zen Erroman, berrogeita hamar urterekin. -XXV- 11 SALUSTIOREN IDAZLANAK ... Erromako herriaren egitandiak, gogoangarri iruditzen zitzaizkidan heinean banan-banan hartu eta idaztera deliberatu nuen (Catil., IV, 2)_34 Katilinaren zimarkua-ren hitzaurre gisakoan azaldu zuen Salustiok bere asmoa eta Erromarako historia liburu mota berri bat idazteko erabakia agertzen duela hitz horietan ulertu da. 5 5 .ean Zizeronek De oratore lanean (II, 51 hh.) zioenari kasu eginez gero, guregana iritsi ez den Hanibalen aurkako gerrari buruzko lana idatzi zuen Zelio Antipatro kenduta, ez zegoen Erroman historialaririk, soilik narratores rerum zenbait; Balerio Antzias, Lizinio Mazer edo Kornelio Sisena, esate baterako, ez ziren izen hura hartzeko duin izatera iristen eta Zesarren Commentarii direlakoak ere ez ziren greziarrenarekin aldera daitekeen historia-lan gisa ikusten. Bide berria urratuko zuen Salustiok bere monografiekin. Zizeronek Luzeio adiskideari 56.eko udan idatzitako gutunean (Epist., V, 12) esandakoak beretzat hartu dituela Salustiok irudi lezake. Historiografia helenistikoaren tradizioa hartu eta Katilinaren zimarkua hasi zenetik Zizeron bera atzerritik itzuli zen egunera bitarteko historia idazteko proposatzen dio arpinotarrak politikagintzatik baztertuta dabi- (34) « ... statui res gestas populi Romani carptim, ut quaeque memoria digna videbantur, perscribere>>. -XXVII- SARRERA len Luzeiori, lanak bere ustez izan beharko lituzkeen ezaugarriak zehaztuz: pertsonaia nagusi bat, gai zehatz bat, gorabehera erakargarriak, elementu dramatikoak... dena egun haiek bizi izan dituen batek idatzi eta interpretatuta. Luzeiok bete gabeko eginkizunari Salustiok ekin ziola pentsa lezake norbaitek Zizeronen helburu propagandistikoak ahaztuta, izan ere Zizeron hil eta hilabete gutxigarrenean lanean baitago bere lehen monografia idazten, hain zuzen ere Katilinaren zimarkua. Lan honen idazketa egunak K. a. 42-41 urteetari ezartzen baditugu, 35 hogei urte lehenago gertaturikoak eta Salustiok berak hogeita hiru zituela bizitakoak dira lehen liburuaren kontagai. Erromako herriaren egitandi gogoangarrien arteanjugurtaren aurkako gerra aukeratu zuen bigarren. Katilinaren zimarkuaren aitzindari gisa aurkezten zituen nolabait Salustiok 111-105 urte haietan Afrikan gertaturikoak, bertan ikusten baitu nobleteriaren aurkako borrokaren hasiera: «tune primum superbiae nobilitatis obviam itum est» (lug., V, 1). Azkenengo idatzi zuena sarrera moduko luzea izan bide zela kontuan hartuta, han agertzen diren gertakizunak identifikatzen saiatu izan dira ikerlariak. Badirudi triunbiroen garaian koka daitekeela idazketa, gehiago zehaztekotan 40. urtean edo, baina zehaztasunak ez du erabateko ziurtasunik. 36 Horiek dira osorik ezagutzen ditugun lanak. Gero, Sila hil zen urteko (78 K. a.) gertakizunekin hasten zen lan bat (35) Hau da Syme-k [1964: 128] onartzen duen datazioa. Zuhurrago dira beste batzuk, Funaioli adibidez (/. c.), 43/42 eta 41/40 urteen arteko tarte zabalagoa aipatuz. Ikuspegirik estuenetik, Zesarren heriotza (44ko martxoa) edo gehienez Zizeronena (43ko abendua) baino beranduago hasi zela idazten baino ezin da esan (Pabón 1956: 4). (36) Antonio, Lepido eta Okrabianoren triunbiratoak tarte zabala eskainrzen du, 43an sartu baitzen indarrean bost urtetarako eta gero ere luzapena lortu baitzuen, baina kontuan izan behar da Kati!inaren zimarkua-rentzat 42-41 urteak -XXVIII- KATILINAREN ZIMARKUA idatzi zuen Historiae izenarekin, bere lanik borobilena, eta dirudienez idazten ari zela harrapatu zuen heriotzak, 67. urtera bitartekoak biltzen baitzituen lan horrek Ausoniok (Symm. epist., XXII, 61-63) dioenaren arabera eta urte horretan ez baitugu ezagutzen halako kontakizun batentzat mugarri izan zitekeen gertakizun garrantzitsurik. Baina galdu egin da lan hau eta zati gutxi batzuk baino ez ditugu ezagutzen, doi-doi lanaren nondik norakoak ezagutzeko beste. Badira azkenik Appendix Sallustiana, Pseudo-Sallustiana edota zalantzazko lanak deitu izan diren batzuk, euren egiletasun arazoekin eztabaida biziak sortarazi eta azken urteetako kritikaren arreta ia monografiak ahantzarazteraino erakarri dutenak. Bi Epistulae ad Caesarem senem de re publica izenekoetatik eskuizkribuetan lehen agertzen dena da Salustioren egiletasunaren aldeko gehien bildu dituena; lehenengoa Salustiorena dela diotenen arrean ere badira batzuk bigarrena beste idazle batena izan daitekeela onartzen dutenak. Are Salustioren aitatasunaren aldeko gutxiago ditu, gutxi ez badira ere, In M. Tullium Ciceronem oratio gorago aipatu dugun erausiak. Azken horren erantzun modukoa delako edo, hauekin batera argitaratu ohi da baita In Sallustium Crispum oratio delakoa ere, Salustio beraren aurkakoa. Katilinaren zimarkua Horrenbestez laburrean arituko naiz, egiari ahal dudan beste lotuta, Katilinaren zimarkuaz, ekintza hura gaiztakeriaren eta onartzen baditugu eta 35.ean hil baino lehen Historiae Jan luzeagoa ere idatzi behar izan bazuen, mugatuta gerarzen dela Salustiok bigarren monografia idazreko izan zuen denbora. Nahiko arrazoizkoa dirudi beraz Syme-k bezala [1964: 218-219] 40. urte ingurua proposatzea. -XXIX- SARRERA transkripzioak izan daitezkeela onartu izan da. Zalantzak izateko modukoa da >. (114) Lege bereziek babesten zituzten plebearen tribunoak, baina anaiarteko gatazkan horri ere ez zitzaion begirunerik izan. JUGURTAREN AURKAKO GERRA, XXXI, 14 - XXXI, 20 koldarkeriari eratxiki diote euren hilketengatiko beldurra, gauza bera nahi izateak, gauza bera gorrotatzeak, gauza beraren beldur izateak bat egitera behartu dituzten hauek. 15. Baina onbidekoen artean adiskidetasuna eta txarbidekoen ar- 5 tean alderdikeria da hori 115. 16. Hauen nagusigo egarriaren besteko askatasunarekiko ardura izango bazenute, ez litzateke, zinez, gure herria gaur bezain hondatuta egongo, eta prestuenekikoa izango litzateke eta ez ausartenekikoa zuen abegi ona 116. 17. Birritan joan ziren euren aldetik zuen arba- 10 soak, euren eskubideak eskuratu eta burujabetasuna lortzearren, armak hartu eta Abentinora 117. Ez al duzue zuek haiengandik hartu duzuen askatasunaren alde gogor ekingo? Eta are gehiago hainbat lotsagarriago denean jadetsitakoa galtzea inoiz ez lortu izana baino 118 . 15 18. «Zer aholkatzen duzu zuk bada?» -esan lezake norbaitek«Gure herria etsaiaren esku utzi dutenak zigortu egin behar direla?» Ez armekin edota indarrez, ezegokiago izango bailitzateke zuentzat hori egitea eurentzat jasatea baino, baina bai ordea epaibidez eta Jugurta beraren lekukota20 sunaz. 19. Benetan errenditua baldin bada, zuen aginduetara etorriko da; baina aginduok aintzat hartzen ez baditu, aldiz, garbi jakingo duzue zelako bakea eta errenditzea izan zen Jugurtarentzat bere hilketen barkamena, boteretsu gutxi batzuentzat aberastasun handiak, eta herriarentzat kalteak 25 eta lotsabidea ekarri dituena. 20. Halaxe gertatuko da haien (115) Ikus Catil., XX, 4: «nam idem velle atque idem nolle, ea demum firma amicitia est.» (116) Abegi ona, hauteskundeetan. (117) Bertsio ezberdinak arestian erabakita zuen senatuak, baina balio10 gabeko suertatu zen ebatzi hura. LXXIV. l. Egun haietan ezbaian eta zalantzan zebilen J ugurta adiskideak galdu ondoren -gehienak berak hil baitzituen 265, eta gainerakoek erromatarrengana nahiz Boko . b . 'h b ld 'k266 erregearengana egm a1tzuten 1 es e urrarengat1 - 15 ezin zuelako laguntzailerik gabe gerrarik egineta arriskutsua zelako adiskide zaharren saldukeriaren aurrean berrien leialtasunarekin saioak egitea. Ez zituen gogoko ez gertakizunak, ez asmoak, ez inor. Egunero aldatzen zituen ibilbideak eta ofizialak; batzuetan etsaienganantz eta beste batzuetan basa20 mortuetara zuzentzen zen; askotan ihesean jartzen zuen itxaropena eta handik gutxigarrenera armetan; ez zekien zertan ez zuen usterik izan behar, bere herritarren adorean edo (262) Hautagaia onartzen zenetik (professio) hauteskunde egunera bitarrean forotik ibiltzen zen hau, sostengatzailez eta lagunez inguraturik, hautesleentzat ezagun egitearren . . (263) K.a. 130. urtean izan zen, Marioren aurretik, azken nobleberri kontsula, Marko Perpena. (264) Hutsune bat . (265) Bere aurkako saldukerian aritzeagatik hil zituen adiskideak Jugurrak (cf. Iug., LXXII, 1). (266) Ikus gorago ere (LXXI, 7) gauza beta. -95- JUGURTAREN AURKAKO GERRA, LXXIV, 1 - LXXV, 3 hauen leialtasunean; horrela nora ere begiratzen baitzuen, beti zen dena kontrakoa beretzat. 2. Baina luzamendu hauetan ziharduela Metelo agertu zen bere ejerzituarekin. Unean ahal izan zuen moduan prestatu eta antolatu zituen numidia- s rrak, eta borroka hasi zen. 3. Erregea bera borrokan aritu zen aldean nahiko luzaro iharduki zuten, baina bere gainerako soldaduak lehenbizikoz topo egitean itzularazi zituzten eta ihesean joan ziren. Nahiko ikur eta armaz jabetu ziren erromatarrak, baina etsai gutxi atxilotu zuten. Izan ere ziurra10 gotzat dituzte numidiarrek ia gudu orotan oinak armak baino. LXXV. l. Ihesaldi honekin are gehiago etsita, basamortura heldu zen Jugurta itzurleekin eta zaldieriaren zati batekin eta gero Thalako hiri handi eta aberatsera 267 , non arretaz zaintzen baitzituzten bere altxorrak eta bere semeen 1s haurtzaroko heziketa. 2. Metelok horren guztiaren berri izan zuenean, Thala eta hurrengo ibaiaren arrean berrogeita hamar mila oinartetako 268 eremuan lur idor eta mortuak baino ez direla zekien arren, hiri hartaz jabetuz gero gerra amaituko zelako itxaropenez laztasun guztiak gainditu eta naturari be- 20 rari ere irabazteko asmoa hartu zuen. 3. Honenbestez zama- (267) Leku bat baino gehiagorekin nahasi izan da izen hau, baina badago gaur ere Thala izena duen hiri bat Tunisian, Algeriarekiko mugan. (268) 75 kilometro gutxi gorabehera. -96- JUGURTAREN AURKAKO GERRA, LXXV, 3 - LXXVI, 1 riei hamar eguneko garia ezik zama guztia kentzeko agindu zuen eta horrez gain zahagiak eta urarentzat egoki diren bestelakoak eramateko. 4. Gainera ahal izan zituen etxe-abere guztiak bildu zituen zelaietan. Era guztietako ontziak ipi- 5 ni zizkien gainean, baina batez ere numidiarren etxoletan baturiko egurrezkoak. 5. Bestalde bakoitzak ahal zuen beste ur eramateko agindua eman zien erregearen ihesaldiaren ondoren Metelori errenditu zitzaizkion alboerriei; prest izan behar zuten eguna eta lekua esan zien aurrez. 6. Hiritik 10 hurbilen zegoen ura zela esanez gorago aipatu dugun ibaitik kargatu zituen zamariak; horrela horniturik Thalarantz abiatu zen. 7. Gero numidiarrei agindu zien lekura heldu eta kanpamendua ezarri eta gotortu zutenean bat-batean hainbesteko euri-jasa erori ornen zen zerutik esan ohi da, non 15 hura bakarrik nahiko eta larregi izango bide baitzatekeen ejerzituarentzat. 8. Gainera horniketa uste baino ugariagoa izan zen, behar baino hobeto bete baitzuten numidiarrek, errenditu berritan askok bezala, euren eginkizuna. 9. Baina soldaduek gehiago erabili zuten, euren erlijiotasunarengatik, 20 euriaren ura, eta honek asko berotu zituen euren bihotzak, jainko hilezkorren ardurapean zirela uste baitzuten. Gero hurrengo egunean, Jugurtak espero zuenaren aurka, Thalara heldu ziren. 10. Lekuaren laztasunak gotortuta zirela uste zuten hiritarrek, ezohizko gertakizun handi harekin asalda- 25 tuta, inolako nagitasunik gabe paratu zuten horratik gerra, eta ber gauza gutarrek ere. LXXVI. 1. Baina semeekin eta bere altxorraren zatirik handienarekin ihes egin zuen gauez hiritik erregeak, ordurako ez zegoela ezer Metelorentzat ezinezkorik pentsatuta, 30 dena gainditu baitzuen hark bere ekinarekin: defentsarako -97- JUGURTAREN AURKAKO GERRA, LXXVI, 1 - LXXVII, 1 armak, erasokoak, lekuak, urtaroak eta azkenik gainerakoei bere legeak ezartzen dizkien natura. Eta geroztik ez zen inon egun batez edo gau batez baino gehiago geratzen, eta bere eginbeharrengatik lasterka zebilelako itxurak egiten zituen. 5 Baina egiatan saldukeriaren beldur zen, halako asmoak astiarekin eta une egokietan sortzen direla eta beraz azkar ibiltzearekin ekidin zitekeela uste baitzuen. 2. Baina Metelok hiritarrak borrokarako prest zirela eta hiria gizonaren lanak eta lekuak berak gotortua zela ikusi zuenean, latesiaz 10 eta lubakiaz inguratu zituen harresiak 269. 3. Gero aukera gehien eskaintzen zutelako egokienak ziren bi lekutan gudamahatsareak gerturatu 270 eta lubeta eraiki zuen eta lubetaren gainean dorreak ipinita lana eta langileak babesten zituen. 4. Hiritarrek ere hauen kontra lehiatu eta prestakizunak egiten 15 zituzten; hau da, ez alde baten ez bestean ez zen ezer egin gabe geratzen. 5. Azkenean aurreko lan itzelarekin eta borrokaldiarekin nekatuta ere, hara heldu zirenetik berrogei egunetara, hiriaz jabetzea besterik ez zuten lortu erromatarrek; iheslariek harrapakin guztia alferrikaldu zuten. 6. Aha- 20 riburuak 271 harresia arrakalatzen ari zirela eta euren ondasunak galduak zirela ikusi zutenean hauek, errege-etxera eraman zituzten urrea, zilarra eta balio handikotzat izaten diren bestelakoak. Han ardoz eta janariz bete-bete egin eta su eman zieten altxorrei, jauregiari eta euren buruei; eurek 25 euren borondatez ordaindu zuten garaitu ondoren etsaiarengandik hartuko zutela beldur ziren zigorra. LXXVII. 1. Thala hartzearekin batera Leptiseko hiriko 272 (269) Lan hauei eta ondorengoei buruz ikus lug., XXlII, 1 oh. (270) Gotortze Jan hauei buruz ikus lug., XXI, 3 oh. (271) Mutur baten ahariburu itxurako burdin zatia zeramaten hagak (aries) erabiltzen ziren erasoan, harresia kolpeka lurreratzen saiatzeko. (272) Leptis Nagusiaz ari da hemen Salustio (Leptis izeneko bi hiriei buruz ikus Iug., XlX, 1 oh). -98- JUGURTAREN AURKAKO GERRA, LXXVII, 1 - LXXVIII, 3 mandatariak heldu ziren Metelorengana babestalde bat eta kohorte-buru bat hara bidaltzeko eskatuz. Hamilkar izeneko bat 273 , noble azpijokozalea, iraultza saioak egiten ari zela eta haren kontra ez zutela indarrik ez magistratuen aginduek ez 5 legeek zioten. Hartan lehiatzen ez bazen arrisku handitan izango zela euren bizitza, erromatarren aliatu batzuena alegia. 2. Egiatan Jugurtaren aurkako gerraren hasieran bertan bidali zituzten Leptisekoek mandatariak Bestia kontsularengana eta gero Erromara, adiskidetasuna eta elkartea eskatze- 10 ra274 . 3. Gero hori lortu zutenean beti anean eta zintzo iraun zuten eta arretaz bete zituzten Bestia, Albino nahiz Meteloren agindu guztiak. 4. Horrela erraz lortu zuten gudalburuarengandik eskatzen zutena eta lau liguriar kohorte bidali zituen Gaio Anio buru zutela. 15 LXXVIII. 1. Esan ohi denez anaiarteko gatazketatik ihesean itsasontzietan leku haietara heldu ziren sidondar batzuek eraiki ornen zuten Leptiseko hiri hau 275 ; izena euren ezaugarriengatik ipini zitzaien bi Sirte direlakoen artean kokatuta dago. 2. Izan ere badira ia Afrika urrunean bi itsas20 golko 276 , zabalera ezberdina baina izaera berdinekoak. Oso sakonak dira hemen itsasbazterretik hurbileko urak eta gainerakoak, kasuan kasu, sakonak edo, eguraldiaren arabera, igarokorrak. 3. Izan ere haizeekin itsaso handia eta txarra dagoenean olatuek narra eragiten die basa, harea eta harritza- (27 3) Hemen esaten denaz gain ez dakigu gauza handirik gizon honi buruz. (27 4) Harreman mota honi buruz ikus lug., V, 4 oh. eta XIV, 5 oh. (275) K.a. XVI. mendetik XIII.era Feniziako hiririk garrantzitsuena izan zen Sidon. Leptisi dagokionean, K.a. 1100. urtean edo kokatu ohi da hiriaren sorrera. (276) Ipar aldeko itsasertzeko ekialdeko bazterra da hemen Afrika urruna, baina Egipto antzinakoek Asian, eta ez Afrikan, sartzen zutela kontutan hartuta. Gorago aipatu bezala (XIX, 3 oh.), Sirte Nagusia gaurko Sidrako golkoa da eta Sirte Txikia gaurko Gabeseko golkoa. -99- JUGURTAREN AURKAKO GERRA, LXXVIII, 3 - LXXIX, 6 rrei; horrela haizeekin batera aldatzen da lekuaren itxura, eta Sirte izena hartzen dute narratzearengatik 277 . 4. Numidiarrekin ezkontzak izatean hiri horretako hizkuntza bakarrik aldatu zen; legeak eta ohiturak sidondarrak dira s gehienak, erregearen aginduetatik urruti bizi zirenez errazago gorde baitzituzten 278 . 5. Basamortu zabala dago hauen eta Numidia biztanletsuaren artean. LXXIX. l. Baina leptistarren arazoek lurralde hauetara ekarri gaituztenez ez dirudi ezegoki denik kartagoar biren 10 egitandi ospetsu eta miresgarria gogoratzea, lekuak gogorarazi baitit kontu hau. 2. Kartagoarrak Afrikako zatirik handienean nagusi ziren garaian, zirenearrak ere herri indartsu eta aberatsa ziren 279 . 3. Bien arteko lurra hareatsua zen, dena itxura berekoa; ez ze- 1s goen bien arteko muga zehaztuko zuen ibairik ez mendirik. Eta arazo honek gerra gogor eta luze baten sartu zituen bi herriak. 4. Bi aldeetako legioek eta baita gudaontziteriek ere sarri barreiatu eta ihes egin beharra izan ondoren, eta elkarri nahiko kalte egin eta gero, bai garaileak eta bai garaituak 20 ahituta zirelarik hirugarren batek eraso egin ziezaiekeelako beldurrez honela itundu ziren bakeune baten: egun jakin baten ordezkari batzuk aterako ziren bakoitza bere hiritik eta alde bietakoak elkar zitezen lekuan han izango zen bi herrien arteko muga. 5. Honenbestez Kartagotik igorri zituzten Fi- 2s leno izeneko bi anaiak bidea azkar egiten lehiatu ziren. Zirenearrak astiroago ibili ziren. 6. Ez dakit axolagabekeriaz ala ustegabean gertatu zen hau. Baina herrialde horietan (277) 'Narraz eraman' esan nahi du grekoz UVQElV aditzak, baina geografo grekoei harturiko etimología hau ez da zuzena, bertakoa baita ziurrenik izen hau. (278) Urruti baina Numidiako erregearen menpe bizi ziren bigarren gerra punikoaz geroztik. (279) Zireneri buruz ikus Iug., XIX, 3 eta oh. -100- JUGURTAREN AURKAKO GERRA, LXXIX, 6 - LXXX, 2 itsasoan bezala geldiarazi ohi dituzte ekaitzek ibiltariak. Landare gabeko lurralde lau horietan haizea hasi eta hatea altxatzen duenean lurretik, indar handiz astindu eta ahoak eta begiak betetzen ditu; horrela ikusmena eragotzi eta ibi- 5 laldia luzatzen du. 7. Zirenearrek nahiko atzerago zetozela ikusi zutenean, herriari kalte egitearren euren hirian zigorra jasoko zutelako beldurrez, behar baino lehenago ateta zirela euren hiritik leporatu zieten kartagoarrei eta
science
addi-daeba573002a
addi
cc-by-nc-nd 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/53066
Bukolikak eta Georgikak
Virgilio Maron, Publio; Ruiz Arzalluz, Iñigo
1998
HITZAURREA Liburu hau osatzen duten atalak ez clira denak nahitaez irakurlego bakar batentzakoak: jatorrizko latín testuari ipinitako oharrak eskolarakoak clira erabat; itzulpena Virgilio irakurtzeko gogoa duen edonorentzat Donatus L. Munatio suo salutem})); Parisko eskuizkribuaren testuak stemma-n duen lekuagatik ( eta baita VII edo VIIIgarren mendekoa den Liber g!ossarum-en ere Donatori atxikitzen zaiolako testu hau) badirudi Elio Donatok Virgilioren obraren gainean egindako -eta galdu zaiguniruzkinaren hasieran egon zitekeela VSD; edonola izanda ere, seguro da gutxienez VIIgarren mendetik aurrera VSD Donatoren izenaren pean irakurri zela. (Elio Donatori buruz ikus beherago). Halaber -lehenengo auzira pasatzekoegiantzekoa da VSD Suetoniorena izatea, gutxienez zati handi batean: honetarako arrazoi nagusia hau da, Terenzioren komedien gainean Donato honek berak egin zuen -eta heldu zaiguniruzkinaren atarían Terenzioren vita bat ipini zuela eta espresuki aitortzen duela Suetonioren De poetis-en dagoen Terenzioren vita bera dela, dagoen dagoenean, hark kopiatutakoa; honetaz gain, Suetonioren eta VSDren artean egin diten konparaketa guztiek Suetonioren egiletasunaren alde hitz egiten dutela dirudi (Naumann 1990:572-573). Hauek honela, arazoa beste hau izango litzateke: noraino ikutu zuen Donatok Suetonioren jatorrizko testua. -XVIII- BIZIA ETA ITU:RRIAK 5. Seguru da Virgilioren testua oso goiz sartu zela eskolan (ikus Suetoniok dioena Augustoren garaian bertan bizi izan zen Quinto Cecilio Epirotari buruz) nahiz eta -K.o. lehendabiziko mendeaneztabaida ugari eta grinatuak izan Virgilioren alde eta kontra; eskolan sartzeak, beste gauza askoren artean, bere obra gramatikalarien eskuetan erortzea zekarren -edo alderantziz, nahi baldin bada: gramatikalariek sartu zuten eskolara-, eta hauen zeregina zen imzkinak, biografiak eta kritikazko izkribuak idaztea. Virgilioren testuari buruzko antzinateko filologia zeharka eta zatika iritsi zaigu. Berez dira garrantzitsuak filologia haren zatia diren imzkinak; are garrantzitsuagoak horiek baldin badira -osorik edo zati estimagarrietaniritsi zaizkigun testu bakarrak.4 Oso zail da askotan iruzkinen artean muga zehatzik ezartzea eta -are zailagoegiletasunaren kontzeptua ohi bezala erabiltzea: osotasuna duten elementu txikienak iruzkinak osatzen dituzten glosak edo eskolioak dita, eta eleeta, zalantzazkoa bezala, Aetna; Serviok Copa gehitzen dio VSD-ren zerrendari; Murbach-eko katalogoan (erdi aroko lekukotasun zaharrena: XVgarren mendeko kopia baten bitartez heldu den IXgarreneko testu bat da) VSD-k eta Serviok dakartzatenez gain Elegiae in Maecenatem eta Moretum aipatzen ditu. Funtsean, Appendix-aren jatortasunari buruzko auzia VSD-ren eta, oro har, Virgilioren bizitzazko antzinateko iturrien fideltasunaren jatortasunari buruzko bera da. ( 4) Virgilioren antzinateko filologiari buruz irakur daitekeen lanik hoberena -eta, edonola izanda ere, irakurri beharrekoaTimpanaro (1986) da. Eskola eta filologi egite honen barman sartzen «fessis»-en egilea da. (11) herbas ... o!entis: «alia serpulurnque»-ren aposizioa, baina bestela ere uler daiteke; Thestylisek prestatu duena moretum da (Appendix Vergi!iana-n irakuttzen diren olerkietako baten izenburua), nekazarien janari tipikoa. (13) resonant (me): nire oihartzuna egiten dute. Geymonat-ek, gainerako editare gehienen aurka, «me cum raucis» irakurtzen du (besteek «mecum», eta «raucis... cicadis» instrumentala), hau da, 'txitxar erlatsekin hatera'. (14) Amaryllis neska izena da, Menalcas eta Alexis mutil izenak: ez da nabi gabe egindako aipamena (ikus Bel. I, 5). -13- BUKOLIKAK II ez koloreari gehiegi sinets: zuhandor zuriak erori egiten dita, basaran beltzak bildu. Arbuiatu egiten nauzu, eta ez duzu nor naizen galde20 tzen, Alexis, zein aberats arditan, zein izandun elurrezko esnetan. Nire mila arkurne alderrai dabiltza siciliar rnendietan, ez dut falta esne freskoa ez udan ez hotzetean. Dircear Arnphionek Acteko Aracynthon saldoari hots egiten zionean abestu ohi zituenak abesten ditut. Eta ez naiz horren zs zatarra: arestian neure burua ikusi dut itsasertzean, itsasoa haizeekin lasai zegoenean; ez naiz, zu epaile, Daphnisen beldur izango, irudiak inoiz engainatzen ez badu. Oi! atsegin bekizula bakarrik lur zikin eta txabola apaletan nirekin 30 bizitzea, eta oreinak ehizatzea eta antxurneen taldea ziguin berdera erarnatea! Nirekin hatera, basoetan, Pan antzeratuko duzu abesten (Panek irakatsi zuen lehenen kanabera asko argizariz itsasten; Pan arduratzen da ardiez eta ardien zaintzaileez), eta ez penatu ezpaintxoa zakartu baduzu ka- nian); 'AKTT) edo 'AKTala Attica izendatzeko izen zaharrak dira: «Actaeus»--ek, beraz, 'atticarra' esan nahi luke. (26) ventis: instrumentala. Daphnis: pertsonai erdi mitologikoa ízateaz gain, poe-sía bukolikoan (hemen ere bai) artzain eder eta musikariaren arketipoa da. (28) tibi: libeat tibi. (30) viridi ... hibisco: norabíde datiboa. (31) Pana: artzainen jainkoa, poesía bukolikoarekin estu lotua. (32--33) Panek poesía bukolikoan erakusten dituen bi alderdi nagusíak: bate-tik, artzain musíkaren asmatzailea eta erakuslea («calamos cera coniungere plurís instituit»), bestetik, oro har, artaldeen eta artzainen zaintzailea («curat ovís oviumque magistros»). Hemengo txirula hau argizaríz elkartutako kanabera hodi askorekin (bakoítza aurrekoa baino motxagoa eta hurrengoa baíno luzeagoa) egíndakoa da: beherago (36--37) aipatzen den berbera: «disparíbus septem coro-pacta cícutis fistula» (kasu honetan zazpí hodikoa da; gehiagokoa ere izan zíte-keen). -15- BUKOLIKAK II 35 naberarekin: hauek berauek ikasteko, zer ez zuen egiten Amyntasek? Zazpi hodi desberdinez osat utako txirula dut, Dametasek aspaldi oparitua, eta hiltzean esan zidan: 'orain zu zaitu honek bigarren'. Esan egin zuen Dametasek; be- 40 kaiztu zen Amyntas ergela. Gainera bi basahuntzek, ibar ez seguruan neuk aurkituak, oraindik larruak zuriz nabartuak, bina ardi titi lehortzen dituzte egunean; hauek zuretzat gordetzen ditut. Aspalditik erregutzen dit Thestylisek haiek eramateko, eta egingo du, nazkatu egiten zaituzte-eta gure opariek. 45 Zatoz hona, mutil ederrori: hara, ninfek liliak dakartzate zuretzat otarre beteka; naiade zuriak bioleta zurpailak eta lo-helar garaiak biltzen ditu, lilipa eta usain oneko miluaren lorea zuretzat gehitzen ditu; orduan, izpiliku eta beste helar 50 gozo batzuekin ehunez, aingeru-lore oriaz nabarmentzen ditu basaran biguinak. Nik neuk bilduko ditut bizar leuneko irasagar zuristak, eta gaztainak, nire Amaryllisek maite zituenak; gehi ditzadan argizarizko aranak (fruta honek ere izango du ohorea), eta zuek ere bai, erramuak, eta horien laguna zarena, mirtoa, zu ere har zaitzadan; honela jarrita usain 55 gozoak nahasten dituzue-eta. ( 46) Nymphae: mendi, baso, iturri eta zelaietako izpirituak, poesía bukolikoarekin estu lotuak: askotan, poesía honen gaia beta izateaz gain, artzainen zaintzaile, aholkulari eta eragile gisa agertzen dita. Nais (edo Naias): íturrietako ninfa (batzuetan bat baino gehiago agertzen dita: Naiades). (50) vaccinia: «intexens» (49) eta «pingit»-en osagarria. (51) cana ... mala: mala hitzak (ma!um), berez, edozein fruta gogor izendatzeko balio du (µó.AOV, µfíAov); hemengo «tenera lanugine» honetatík irasagarrak izan behar dutela ateta daiteke. (53) pruna bonos: hiatoa. cerea: koloreagatik, seguruenik. (54) !auri ... myrte: erramua Apollorena da eta mirtoa Venusena: askotan agertzen dita biak hatera aipatuak. -17- BUKOLIKAK III Menalcas 2s Kantutan zuk hura? izan al duzu bada inoiz zuk argizariz itsatsiriko txirularik? ez al zenuen zuk, ezjakinori, kantu errukarri bat hondatzen bidagurutzeetan txilibitu zaratatsu batekin? Dametas Nahi al duzu bada proba dezagun gure artean, txandaka, nork zer ahal duen? nik txahal hau jarriko dut (arbuia ez dezazun, 30 bi aldiz dator jetzi ontzira, bi ume hazten ditu bere errapeetan); esazu zuk zein bahiren gainean lehiatuko zaren nirekin. Menalcas Ez nintzateke ausartuko zurekin artaldeko ezer jartzen: ezen aita dut etxean, amaorde zuzengabea dut, eta egunean bi bider kontatzen dute biek artaldea, eta antxumeak bietako ba35 tek; baina hau bai jarriko dut, zerorrek ere (zorakeriak gustatzen zaizkizunez gero) askoz handiagotzat onartuko duzuna: pagozko gopor hauek, Alcimedonte jainkozkoak landuak; hauetan, aihen kiribil batek, tornu errazez gainetik gehitua, huntz zurpailean han-hemenka m vóµEva batzuen egilea (Virgiliok bere Georgiketan sarri eta sakon erabili zuen Aratoren liburuaren iturri nagusia); hortik 42garren lerroko «tempora». Baliteke baita ere Archimedes izatea, Cononen laguna. -25- BUKOLIKAIC III alcli behar zuen uzta-biltzaileak, zein alcli goldelari makurrak? Ez clizkiet oraino ezpainak hurbildu, gordeta dauzkat baizik. Dametas Guri ere bi gopor egin zizkigun Alcimedonte berak eta kir45 tenak molorrika malguz inguratu zituen eta erclian Orpheo ipini zuen eta basoak honi jarraitzen ziotela. Ez dizkiet oraino ezpainak hurbildu, gordeta dauzkat baizik. Txahalaren itxaropenetan bazara, ez da zertan goporrak goretsi. Menalcas Gaur ez duzu ihes egingo; hots egiten clidazunera etorriko naiz. Entzun clitzala bakarrik hauek ... esaterako hemen daso torren honek berak, Palemonek; honen ondoren ez cliozu inori abesteko erronkarik egingo, hori lortuko dut. Dametas Ekin bada, balclin ezer baduzu; nigan ez da luzamendurik izango, eta ez dut ihes egiten inorenganclik; bakarrik, Palemon auzoko, arreta hanclienaz begira cliezaiozula honi, ez baita gauza txikia. Palemon ss Hitz egizue, belar biguinean eserita gaudenez gero, eta orain soro oro, orain arbola oro erclitzen denez gero; orain ba- (49) numquam: 'inola ere ez', hemen. (50) tantum: «audiab,-ekin. Pa!aemon: izena ez da Theocritorengan agertzen ez Buko!iketako beste inongo pasartetan; bestela, itsas-jainko baten izena da. (53) tantum: esaten ez den (baina beharrezkoa den) aditz batekin doa: 'eskatzen dizut', 'erregutzen dizut' edo antzeko zerbait. -27- BUKOLIKAK III Menalcas Gozoa ereintzentzat bustia, antxume t1t1getuentzat gurbitza, sahats malgua ardi ernariarentzat, niretzat Amyntas bakarrik. Dametas Pollionek gure musa maite du, baserritarra bada ere: Pieross tarrok, bazka ezazue txahal bat zuen irakurtzailearentzat. Menalcas Pollionek berak ere bertso berriak egiten ditu: bazka ezazue zezen bat, adarrarekin eraso eta hondarra apatxekin barreia dezan bat. Dametas Zu maite zaituena, Pollion, datorrela zu -zorionezheldu zarenera; eztia itzur dadila harentzat, sasi zakarrak amomoa dakarrela. Menalcas 90 Bavio gorroto ez duenak, maite ditzala, Mevio, zure bertsoak, eta beronek uztar ditzala azeriak eta jetzi ditzala akerrak. dioenez behintzat, Dial. XXI, 7). pascite taurum: lehen txahala, orain zezena (berriz ere ulertu behar da opaltzeko dela). (88) quo te: quo te venisse edo antzeko zerbait suposatu behar da («subaudis venisse» dio Serviok). (89) Urrezko amaren ezaugarriak. amomum: ekialdetik (Assyriatik, antza) etortzen zen oso urrin estimatua. (90) Bavio eta Mevio: oso gutxi dakigu bi poeta hauen gainean: pentsatzekoa da olerkari bereziki pedanteak zirela eta gauza berri guztien etsaiak (badirudi Mevio hau Horaziok, Epod X, 1-2 kritikatzen duen herbera dela). (91) Hain ezjakina izan behar baita Bavio eta Mevio gustokoak izateko. -33- N Siciliar musak, handixeagoak kanta ditzagun! Zuhaixkak eta tamarindo apalak ez zaizkie guztiei laket; basoak kantatzen baditugu, izan daitezela basoak kontsul baten duin. Heldu da ja cumastar kantuaren azken aroa, mendeen errenkada handia jaiotzen ari da hasieratik; itzultzen ari da ja Birjina, itzultzen ari -ekin, «reget»-ekin edo biekin hatera; edonola izanda ere, bi datu berri dakartza umea zein den jakin ahal izateko: batetik, umeak mundua («orbem») gobernatuko du; bestetik, edo umearen aitak mundua baketu du edo gobernatzeko dohain bereziak izan ditu. (Ornearen aita berriz aipatzen da 26-27 lerroetan). (18-25) Urrezko atoaren ezaugarri topikoak: lanaren beharrik ez da izango Ourrak eta animaliek berez emango dutelako denetik), gauza gaiztorik ere ez da izango Oehoiak otzanak izango dira, ez sugerik ez pozoinik ez da egongo), eta gauza estimatu eta sofistikatuenak ere edonon lortu ahal izango dita (assyriar arnomoa, etab.). (24) fallax herba veneni: «veneni» ez da, pentsa litekeen bezala, genitivus epexegeticus («herba»-rena, arbor fici motakoa), erlaziozkoa baizik («fallax»-ena: belarrak duen pozoinaz engainatzen du, halakorik ez duela ematen duelako). (25) amomum: ikus Bel III, 8 9. -41- BUKOLIKAKV Menalcas 45 Zure bertsoak guretzat, poeta jaink:otiarrori, nekatuentzat zelaian loa bezala, beroan ur gozoko erreka jauzkarian egarria asetzea bezala. Maisuaren parekoa zara ez bakarrik txirulaz, baita ahotsarekin ere: zorioneko mutila, orain hura bezalako 50 bigarren bat izango zara. Guk ordea, nolanahi ere, geure hauek esango dizkizugu geure aldetik, eta zure Daphnis izarretaraino jasoko dugu, Daphnis izarretaraino eramango dugu: gu ere maite gintuen Daphnisek. Mopso Honelakoa baino opari handiagorik ha al da guretzat? mutilak berak merezi zuen kantatua izatea eta bertso horiek as55 paldi goraipatu zizkigun Stirnichonek. Menalcas Daphnisek, distiratsu, Olympoko ataburu ohitugabea miresten du, eta oinen azpian lainoak eta izarrak dakuski. Hortik, atsegin alai batek basoak eta gainerako lurrak dauzka eta Pan eta artzainak eta driada neskak. 60 Otsoak ez du zelatarik asmatzen artaldearentzat, ez sareek atziperik oreinentzat; atsedenak maite ditu Daphnis onak. Inausigabeko mendiek, berez, beren deiadarrak botatzen dituzte, pozak, izarretara, haitzek, berez, beren bertsoak dagitzate ja, zuhaixkek, berez, soinu hau: «jainkoa, jainkoa da hura, Menalcas!». (58) Ergo: Daphnisen apoteosiarengatik (56-57garren lerroetan aipatzen dena): haren heriotzagatik triste zegoen guztia orain, jainko bihurtu dela ikustean, poztu egiten da. a!acris: nominatiboa, «alacris ... voluptas» (baina izan liteke baita akusatibo plurala ere, «silvas»-ekin batera). (59) Dryadas: basoetako ninfak. (60-61) Urrezko atoaren zantzuak. -53- BUKOLIKAKV 65 Izan zaitezela ona eta zorionekoa zeureentzat! Horra lau aldare: bi hauek, Daphnis, zuretzat; bi, opalmahai gisa, Pheborentzat. Urtero bi gopor apartsu esne berri eta bi morko olio guri ipiniko dizkizut, eta batez ere, bazkariak Baccho askorekin alaituz, ariusioar ardoak -nektar berri batisu70 riko ditut katiluetan, sutondoaren aurrean hotz bada, gerizpean uzta bada. Dametasek eta Egon lyctoarrak abestuko dute niretzat; Alphesibeok satiro jauzkariak antzeratuko ditu. Beti izango dituzu hauek, bai ninfei egindako urteroko botoak bete75 tzean, bai soroen garbikuntza egitean. Basurdeak mendi gainak eta arrainak ibaiak maite ditzaten bitartean, erleak ezkaiz eta txitxarrak ihintzez bazka daitezen bitartean, beti iraungo dute zure ohoreak eta izenak eta goresmenek. Baccho eta Ceresi bezala, horrela egingo dizkizute zuri ere botoak urtero nekazariek; zuk ere beharso tuko dituzu haien botoez. Mopso Zein, zein opari eman diezazuket halako kantu batengatik? ezen ez zait horrenbeste gustatzen Austroaren txistua, hurAlphesiboeus: ez da lehenagoko bukolikan irakurtzen (cii--cj,ECJL~OLOS': 'idiak lortzen edo erakartzen dituena', metaforikoki baita neskei buruz ere erabilia). (75) cum lustrabimus agros: garbiketa errito bat, hemen seguruenik Ambaroalia izeneko jaietan egiten zena (soroak inguratuz egiten zen, gaitzak uxatzeko eta uzta onak lortzeko). (77) rore cicadae: txitxarrak ihintzez elikatzen zirela uste zuten antzinatean. (79) Cereri: Ceres, Demeterren erromatar izena, lur landu eta emankorraren jainkosa (hari esker hartzen dita, beraz, edozein motatako uztak) eta, hortaz, baita elikadurarena ere. (80) damndbis tu quoque votis: zerbait lortzeko botoak egiten zituenean batek eta zerbait hori lortu egiten zuenean, behartuta gelditzen zen boto horiek betetzera: hau da, jainkoak behartzen zuen (damnare, hemen duen adietan) horretara. -55- BUKOLIKAI<: VI Eta zer esango dut Scylla Nisorenari buruz, rnarnu zaun- 75 kariez inguratuta bere iztarte zurietan, dulichioar ontziei eraso ornen ziena eta, leize sakonean, ai!, rnarinel beldurtiak txikitu ornen zituena itsas zakurrez; edo nola aipatu zituen Tereoren gorputz-zati antzaldatuak, zein orrits prestatu zion 80 Philornelak, zein opari, zein lasterketatan abiatu zen rnortuetara eta zein hegoz egin zuen hegan lehenago, zorigaiztokoa, bere teilatuen gainetik? Eurotas zorionekoak aditu zituenak -behinola Phebok saiatutakoak-, eta errarnuei ikasteko agindu zizkienak, abesten ditu hark; ibarrek, oihartzuna eginez, izarretara 85 itzultzen dituzte, Artizarrak ardiak artegietara biltzea eta zenbatzea agindu zuen arte eta, Olyrnpok nahi gabe, joan egin zen arte. moztu zion. Philomelak oihal batean brodatu zuen gertatutakoa eta andreak, mendekatzeko, bien seme Itys hil eta jateko eman zion senarrari («quas... da pes») eta ondoren, zer jan zuen ikus zezan, umearen burua («quae dona»); Procnek, gero, ihes egin zuen ahizparekin batera. Tereo jarraitu egin zitzaien eta jainkoek, gupidatuta, Procne urretxindor egin zuten, Philomela enara eta Tereo basoilar («mutatos.. Terei artus»). Erromatar gehienentzat (hemen Virgiliorentzat bezala) Philomela da, ez Procne, Tereoren andrea eta urretxindor bihurtzen dena. (80-81) ante: adberbioa. super sua tecta (anastrofea, baina batzuen ustez «supervolitaverit» ulertu behar da): mortuetara ihes egin baino lehenago Procne (hemen Philomela) bere ordura arteko etxeko teilatuaren gainean egon zen hegan egiten («quibus alis» hitzek Procne edo Philomelaren metamorfosia gogorarazten dute). (82) Apollok Hyacintho maite zuen (Spartako erregearen semea) eta Eurotas ibaiaren inguran (ikus hurrengo lerroa) ibiltzen zen abesten Hyacinthori atsegin izateko. (83) Eurotas: Laconiako ibaia (hau da, Sparta dagoen lurraldekoa). (84) ille: Sileno (osagarri zuzena «omnia», agian «omnia quae»). (85) stabu!is: norabide datiboa. (86) invito... 0/ympo: , «habitura»-ren osagarri zuzena baita); etlatibozkoaren ondoren galdera hautakari batez osaturiko parentesi bat hasten da («urbesne invisere ... iusta plus parte reliquit>,): 1. velis invisere urbes et curam terrarum (hau da: «vdis»-en osagarri zuzenak, lehenengo zati honetan, «invisere» eta «curarrn, clira; suposa daiteke baita ere «curarrn, objektutzat izango lukeen infinitibo bat: 'hartu') et («velis» oraindik ere) maximus orbis te accipiat («auctoretn>> eta «potentetn>> predikatiboak), cingens (aposizioa) tempora myrto; 2. an venias ac colant et serviat et emat,· 3. anne addas ( eta azken honi erlatibozko bat gehitzen zaio eta, honen ondoren, beste parentesi bat: «ipse tibi. .. reliquiN). Azkenik, 36ko «quidquid etis»-ek aurreko dena jasotzen du, eta «da>>, «annue», «ingredere» eta «assuesce» aditz nagusiak dira. Pasarte honetan munduko lau zatiak aipatzen dira: batetik lnrra, itsasoa eta zerua, eta bestetik infernua (azken hau ez aukeratzeko erreguarekin: «nec sperant Tartara ... nec ... veniat tam dira cupido ... »). (25) urbisne: akusatibo plurala. (28) myrto: mirtoa Venus en landarea da, eta J uliotarrek Venus en ondorengotzat zituzten beren buruak (hortik «materna myrto»). (30) ultima Thyle: antzinatekoek iparralde mendebaldean kokatzen zuten uharte bat, munduaren azken lekutzat zutena. (31) Tethys: Oceanoren andrea eta ninfen ama (honekin lotzen da «teque sibi generum ... emat>,). -115- GEORGIKAKI bezala, zeure burua gehi diezaiezun hil astitsuei, Erigone eta honi jarraitzen dioten Chelasen artean zabaltzen den tokian? -Arrabioak berak, irrikan, besoak estutzen ditu ja, 35 eta lege den baino zati handiagoa utzi dizu zeruan-; izango zarena izango zarela -ezen ez zaituzte errege itxaroten Tartaroek, eta ez dakizula etor errege izateko hain desio asturugaitzekoa, Greciak elysioar zelaiak miresten baditu ere eta Proserpina, deituta, bere amari jarraitzeaz arduratzen ez 40 bada ere-, emaidazu bide erraza eta onets itzazu hasiera ausart hauek: zatoz hona, bidea ezagutzen ez duten baserritarrez errukitua, nirekin hatera, eta ohi zaitez hemendik aurrera otoitzetan deitua izaten. Udaberria hastean busti izoztua mendi zuristetatik urtzen denean eta mokor banakatua Zephyroarekin desegiten 45 denean, orduan has bedi ja orroka, goldea sartuta, zezena, eta golde-muturra, ildoak andegatua, distiratzen has bedi. Lur harexek erantzungo die azkenean nekazari zekenaren nahiei, eguzkia bi bider, hotzak bi bider sentitu dituenak; haren uzta eskergek lehertu dituzte aletegiak. Eta lau ezeza50 guna burniarekin urratu baino lehenago, izan dadila ardura (38) Elysios ... campos: Tartaroan, hildako heroien eta gizon onen egoitza. (39) Prose,pina: erromatartentzat, infernuetako jainkosa. nec repetita sequi curet ... matrem: Prosetpina Plutonek bahitu zuen emaztetzat hartzeko, eta bere erreinua zen infernuta eraman zuen; Prosetpinaren amale (Ceresek) bere alaba berreskutatu nahi zuen baina hark ez zuen amarengana joan nahi ez bazen uttearen zati baterako bakarrik. ( 44) Zephyro: rnendebaldetiko haizea, udaberriaren seinaletzat hartzen zen ( otsailaren hasieran hasten delako ibiltzen); kausazko ablatiboa edo, oro har, instrumentala. (45) taurus: idiaren ordez, nekazariaren bizimodua eta lanabesak diren baino gogorragoak izango balira bezala. ( 4 7) demum: «illi. seges»-ekin. ( 48) bis quae solem, bis frigora sensit: askoren ustez, lugorria lau biderrez goldatzen zen, bi udan eta bi neguan. ( 49) illius: se. segetis. (50) prius ... quam: priusquam. ferro: goldea alegia. -117- GEORGIKAKI haizeak eta zeruaren jokaera aldakorra aldez aurretik ezagutzeko, eta lekuen berezko lantze eta izaerak, eta lurralde bakoitzak zer ematen duen eta bakoitzak zer onartzen ez. Hemen alea dator ugariago, han mahatsak; beste nonbait ss arboletako fruituak eta zelai agindugabeak berdatzen dita. Ez al duzu ikusten Tmolok azafrai usainak bidaltzen dituela, Indiak marfila, sabar biguinek beren intsentsuak, chalybear biluziek aldiz burnia eta Pontok kastorki kiratsak, Epirok 60 behor elidearren palmak? Lege hauek eta itun betiraun hauek ezarri zizkien izadiak leku jakinei, Deucalionek lehenengo aldiz harriak mundu hutsera bota zituenetik bertatik, zeinetik gizonak -enda gogorrajaio baitziren. Beraz ekin, iraul dezatela berehala lur lodia zezen indartsuek urte65 ko lehenengo hiletatik, eta egin diren mokorrak egos ditzala uda hausdunak bere eguzki ongarriekin; baina lurra joria ez balitz, nahikoa izango da Arcturoren beraren mendean ildo mehe bat egitea: han, uzta emankorrak ez ditzaten belarrek 70 ito; hemen, busti urriak ez dezan hondar antzutik ihes egin. (58) Chalybes: Ponto Euxinoko hego ekialdeko kostaldean bizi zen herria; biluzik daude burdingintzan aritzen direlako. virosaque ... castorea: kastorren gorputzaren zerbaitekin egindako sendagaiak, oso kirats txarrekoak. (59) E!iadum: E!ias, -adis, Elidekoa, Peloponnesoko mendebaldeko hiria eta lurraldea, non Olympia baitzegoen; hemen, beraz, berdin 'olympiarra' edo 'Olympiako jokoetan parte hartzen duena'. palmas: Olympiako jokoetan lortzen zen garaipenaren ikurra. Epiros: nominatibo singularra; Greciako ipar mendebala, non zaldi bereziki onak hezitzen baitziren. (60) Continuo: 61eko «quo tempore»-rekin doa. (Zentzua hau da: urrezko aroa bukatu zenetik). (62) Deuca!ion: ikus Ec!. VI, 41. (65) tauri: ikus, gorago, Georg. I, 45. (67) at si non fuerit te!!us facunda: 64ko «pingue solutru,-i kontrajarria. (68) Arcturum: Itzainaren izar-multzoan dagoen oso izar distiratsua: irailaren Sean eta otsailaren 13an sortzen da eta urriaren 29an eta maiatzaren 22an sartu. (69) i!!ic: «pingue so!utru, (64) dagoenean. (70) hic: «si non fuerit tellus fecunda» (67). -119- GEORGIKAKI Aldizka, lugorri moztuak atsedeten eta landa alferra egonean gogortzen sofrituko dituzu; edo, izar-multzoa aldatu denean, gari horailak ereingo dituzu lehenago leka arrakalaridun barazki ugari hartu zenuen lekuan edo ilarraren frui- 75 tu txikiak edo hostatxa tristearen kanabera hauskorrak eta baso zaratatsua. Izan ere, lihoaren aleak erre egiten du landa, erre egiten du oloarenak, erre egiten dute lethear loguran bustitako lo-belarrek, txandakakoekin ordea erraza da 80 lana, lotsarik ez bada lur lehorrak simaur lodiaz asetzeko edo soro agortuetatik errauts zikina botatzeko. Horrela, uztak aldatuz, alorrek ere atseden hartzen dute, eta bitartean ez da goldatu gabeko lurraren etekin eza. Askotan onerako izan da baita soro antzuei su ematea ere eta galtzu arina 85 sugar zapartariekin erretzea: dela lurrek indar ezkutuak eta bazka guriak hartzen dituztela hortik, dela suaren bitartez gaitz guztia ateratzen zaiela eta busti behargabea lurrindu, dela bero horrek bide gehiago eta haizebide itsuak zabal90 tzen dituela zeinetik zukua etor baitakien belar berriei, dela gehiago gogortzen duela eta zain zabalduak estutzen dituela, euri meheek kalte egin ez diezaieten edo eguzki lasterraren ahalmen zorrotzegiak edo Boreasen hotz sarkorrak erre ez di- (78) Lethaeo: Lethekoa, infernuko ibaia, dena ahantzarazten zion handik edaten zuenari. (79) altemis: se. frugibus edo antzeko zerbait. tantum: hurrengo lerroko «ne ... pudeat ... neve (pudeat)»-ekin. (84-93) 84ko «profuib,-en arrazoiak hauek dira: «sive,, (86), «sive» (87), «seill> (89), «Seill> (91). (86) inde: su ematetik. (91) dura~ adstringit: 89ko «calor» da subjektua. (92) ne tenues pluviae: 93ko «adurab, ez den aditz bat suposatu behar da hemen: zentzuak 'kalte egin' edo antzeko zerbait izan behar du. rapidive: rapidus, qui rapit (cf. Ecl II, 10). -121- GEORGIKAKI 115 duenaz? batik bat zalantzazko hiletan ibai batek, beteta, gainez egiten baldin badu eta zabal barreiatutako lokatzez hartua baldin badauka . (147) Ceres: ikus Bel. V, 79. (149) silvae: ulertu izan da nominatibo plurala izango balitz bezala, genitibo singularra edo datibo singularra. Dodona: alegia, Dodonako arbolak, hau da, haritzak edo arteak. (150) ut: «labor»-en azalpena. (153) lappaeque tribolique: 152ko «silva»-ren aposizioa; lappaeque: azken silaba luzea da, Homerorengan aurkitzen den bitxikeria prosodiko baten imitazioa den productio ob eaesuram batengatik (cf. Bel. IV, 51). (154) Lerro hau ia-ia Bel. V, 37 beta da. -127- GEORGIKAKI kin hots egiten, ene, alferrik ikusiko duzu beste baten meta handia, eta gosea haritz astindu batez hilko duzu basoetan. 160 Esan behar da halaber zein arma duten baserritar gogorrek, zein gabe uztak ezin baitziren ez erein ez hazi: lehenengo, golde-muturra eta golde kakotuaren egur astuna, eta astiro dabiltzan ama eleusistarraren gurdiak, trailuak eta sardeak eta pisu desorekatuko eskuareak, baita Celeoren zu- 165 mezko tresna apala ere, gurbitzezko arrasteluak eta Iacchoren bahe mistikoa; gogoratuko zara hauek guztiak askoz lehenago izaten prestatuta, baldin jainkozko lurraren loriak merezituta it:xaroten bazaitu. Lehenik, zumar bat menderatzen da basoan, indar handiz kakoaren modura malgututa, 110 eta golde okertuaren it:xura hartzen du; oinarritik eusten zaizkio honi giderra, zortzi hankako luzerakoa, bi belarriak eta bizkar bikoitzeko golde-zura. Ezki bat ere ebakitzen da lehenago, atina, uztarriarentzat, eta pago altu bat, endaitza, honek gurdiaren azpialdeak bita ditzan atzetik, eta keak fro175 gatzen ditu sukaldean zintzilikatutako egurrak. Zaharren gomendio asko aipa diezazuket, ardura t:xiki hauek ezagutzea ez baduzu saihesten eta ez bazara aspertzen. Larraina, ezer baino lehenago, alper eskerga batekin (165) Celei: Celeo, lurretik jaiotako Eleusisen semea eta bertako lehenengo erregea, Triptolemoren aita: Ceresek laborantza irakatsi zion (beste iturri batzuen arabera Triptolemo izan zen Ceresengandik ikasi zuena). (166) mystica vannus: bahea mistikoa da Bacchoren (hau da, Iacchoren) ohorean egiten ziren segizioetan eramaten zelako, garbiketaren ikur gisa. lacchi: Iacchoren irudi bat egoten zen Athenasetik Eleusisera zihoan segizioaren buruan. (167) multo ante: horien beharra izan baino. (171) huic: zumarrari. (172) duplici ... dorso: kalitatezko ablatiboa, «dentalia))-tekin. (173) ante: adberbioa. iugo: datiboa. (174) stivaque: edo 173ko «altaque fagus»-en aposizioa edo, beronekin batera, hendiadyoin. (178) cu,n primis: «'curnprimis' dicebant pro eo quod est 'imprimís'» (Aulo Gellio, XVII, ii, 14). -129- GEORGIKAKI berdindu behar da, eta eskuz irauli eta ! -en osagarri zuzena; 'ekliptika', bere hamabi ikurrekin, batzuen ustez, eta beste batzuenez 'urtea' eta hamabiak hilabeteak -en osagarria, norabide datiboa. (319-320) quae ... ernerent: kontsekutiboa. · (320) sublimem: predikatiboa, adberbio baten balioarekin. expulsam: honekin balera >) ciris izeneko txoria biburtu zen Scylla, eta Niso itsas arrano egin zuten. (406) i!!a: Scylla. secat: moztu zion ileari buruzko aipamena segutuenik (409an errepikatzen da). (407) inimicus atrox: Niso (408an aipatzen den «Nisus»-en iragarpena). ( 409) i!!a: Scylla, berriz. -151- GEORGIKAKI 410 estututa, hiru edo lau bidet berretzen dituzte beten deiadat gatdenak, eta askotan, beten habia altuetan, ohigabeko ez dakit zein gozotasunek poztuak, iskanbila sottzen dute haien attean hostoetan; gustatzen zaie, eutia egin eta gero, 415 umealdi txikia eta habia gozoak bettikustea; ez dut uste jainkoek emandako adimenik edo halabehatraten aldetik dihoakien gauzen aurteikuspen handiagotik dutelako, baizik, totmentak eta zeruko busti aldakottak bideak aldatu dituztenean eta Jupitettek, Austroek bustita, otaintsu hedatua 420 zena trinkotu eta trinko zena laxatzen duenean, bihotzen aldiak aldatu egiten dita eta bulattak otain beste itrika batzuk babesten ditu, haizeak lainoak zetamatzan bitattekoak ez bezalakoak; hemendik txorien kantu-batasun hura landetan, eta abete alaiak, eta beleek eztattiatekin egindako algatak. Baina eguzki lastettati eta ettenkadan elkatti jattaitzen 425 dioten ilatgiei begitatzen badiezu, inoiz ez zaitu biharamuneko orduak engainatuko ez gau garbiaren zelatek harrapatuko. Ilargiak itzultzen diren suak biltzen dituen bezain laster aire beltz bat hartzen baldin badu bere adar ilunean, euri itzela antolatuko da nekazarientzat eta itsasoarentzat; 430 baina bere aurpegian gorritasun garbia hedatuko balu, haizea izango da: haizearekin beti gorritzen da Phebe urrezkoa; baina laugarren jaiotzan (hau da, izan ere, seinale segurue- ( 419) erant quae rara modo: «denset»-en osagarri zuzena. quae densa: «relaxat»-en osagarri zuzena. ( 420) pectara: 422ko «concipiunt»-en subjketua. (424) sequentis: akusatiboa («lunas»-ekin). (425) ordine: 424ko «sequentis»-i dagokio. ( 426) capiere: se. capieris. (427) revertentis ... ignis: akusatibo plurala. (431) aurea: aureus Phebori askotan ematen zaion adjektiboa da, eta Phebe haren arreba da. (432) nrtu quarto: ilargi berriaren laugarren eguna. is: se. ortus. -153- GEORGIKAKI Ahots handi bat ere aditu zuen askok oihan ixiletatik, eta gauaren ilunbean mamu era miragarrian zurbilak ikusi ziren eta (esanezina!) abereek hitz egin zuten; ibaiak gelditu egiten dita eta lurrak ireki eta marfil tristeak negar egiten du 480 tenpluetan eta brontzeak izerditu egiten dita. Gainez egin zuen ibaien erregeak, Erídano, bere zurrunbilo zentzugabean basoak biratuz, eta saldoak eraman zituen landa guztietatik ukuiluekin batera. Eta, garai berean, etengabe, edo errai me- 485 hatxagarriak ageri ziren barrunbe tristeetan, edo odola zerien putzuei, eta hiri altuek, gauaz, orroka ziren otsoei erantzuten zieten. Inoiz ez zen zeru garbitik tximista gehiago erori ezta ere hainbestetan piztu asturugaitzeko kometak. Izan ere, 490 berriz ikusi zituen Philipposek erromatar ahoak elkarren aurka gezi berdintsuekin borrokatzen; ez zitzaien merezi gabea iruditu goikoei Emathia eta Hemoko landa zabalak bi bider joritzea gure odolez. Dudarik gabe, helduko da garaia zeinetan nekazariak, bazter haietan golde okerraz lurra jorra495 tzen, herdoil latzak jandako azkonak aurkituko baitituen edo eskuare pisuez kasko hutsak topatu eta lurrean zulatu hilobietan hezur handiak mirestu. (489) paribus ... te/is: denak erromatarrak zirelako. (490) Philippí: Macedoniako hiria, hemen borrokatu zuten, K.a. 42garren urteko urriaren 23an, alde batetik Octavianok eta Marco Antoniok eta, bestaldetik, Brutok eta Cassiok Oulio Cesar hil zutenalc). (491) supe1is: seguruenik dativus íudícantis. bis: lehenengo aldia Pharsaloko gudaldia izan zen (K.a. 48an, Julio Cesar eta Pompeioren artean), Pharsalo ere, nahiz eta Philipposetik oso gertu ez egon, Macedonian dagoelalm. (Eta «bis» hau 490eko ,citerum» hura 'bigarrenez' bezala ulertzearen aldeko datua da). Batzuen ustez, hemen aipatzen diren bi gudaldiak Philipposekoak dita, bi borrokaldi egon baitziren: Augustok berak horrela aurkezten du kontua bere Res gestae-etan (II): « ... vid bis», honetaz ari delarik. (492) Emathiam: Macedoniako kostaldeko lurraldea (sinekdokea). Haemi: Hemo mendia, Thracian. ( 494) terram: «molitus»-en osagarti zuzena. -159- GEORGIKAK II 20 Bide hauek izadiak eman zituen lehenbizi, hauetaz berdatzen dita baso mota guztiak, zuhaixkak eta oihan sakratuak. Badira beste batzuk usadioak berak, bere bidetik, aurkitu dituenak: honek, amen gorputz samurretik ebakita, kimuak ipini zituen ildoetan, honek erroak sartu zituen lurrean eta 2s lautan ebakitako zotzak eta egur zorroztuzko adarrak. Eta basoetako batzuek morrioaren uztai lurperatuak itxaroten dituzte eta kimu biziak beren lurrarekin; beste batzuek ez dute sustraien batere beharrik, eta inaustariak ez du dudarik egiten gailur gorena, berriz, lurrari emateko. Eta are enbor 30 ebakietan ere (esateko miragarria) oliba-erroa ateratzen da egur lehorretik. Eta askotan baten adarrak ikusten ditugu beste batenetara gaitzik gabe aldatzen eta udarondo antzaldatua sagar txertatuak ematen eta zuhandor harritsua aranondoetan gorritzen. 35 Beraz, ekiozue, oi nekazariok, ikas itzazue sailka bakoitzaren lantze-moduak eta, landuz, leun itzazue fruitu basatiak, eta lurrak ez daitezela alfer etzan. Laket da Bacchorekin Ismaroak ereintzea eta Taburno handia olibondoz jaztea. Zatoz zu ere eta ibil ezazu nirekin batera hasi dudan 40 lan hau, oi ohorea, oi gure aspearen zati bidez handiena, Mecenas, eta egizu bela, hegaz, itsas zabalean. Nik ez dut dena hartu nahi nire bertsoetan, ez, ezta ehun mingain izango banitu ere, ehun aho, burnizko ahotsa. Zatoz eta ingu- (28) radicis: genitibo partitiboa, «ni!» mugatzen du. (33) in alterius: se. ramos. (34) pirum: «ferre»-ren subjektua; osagarri zuzena «ínsita mala» da (33). (35) generatim: bakoitzaren genus-aren arabera alegia. (3 7) Ismara: Thraciako mendia, non maronear ardoa ematen baitzen (Maronea, bertako herri bat), Homerorentzat ere famatua. (38) Taburnum: Samnioko mendikatea. ( 41) Maecenas: ikus Georg. I, 2. -165- GEORGIKAI< II ere; eta palmando goia ere ¡a1otzen da eta itsasoko gorabeherak ikusiko dituen izaia. Gurbitz latzean ere, berriz, in- 70 txaurraren kimua txertatzen da, eta platanondo antzuek sagarrondo kementsuak eraman izan dituzte, eta gaztainondoek pagoak; eta lizarra udarondoaren lote zuriarekin argitzen da eta zerriek zumarren pean kraskatu izan dute ezkurra. Txertatzea eta begiak ipintzea ez da modu bakar bat. 75 Ezen, azalaren erdian, kimuek irtetzen duten eta mintz meheak urratzen dituzten gunean, begian bertan ebakidura estu bat egiten da; hemen beste zuhaitz batetiko ernamuina sartzen dute eta azalaren zuri hezean hazten irakasten diote. Edo, aldiz, adabegirik gabeko enborrak ebakitzen dita eta ziriekin bide bat pitzatzen da, sakon, gogorrera eta gero so kimu emankorrak tartekatzen dita; ez denbora luzeren buruan adar ugariko zuhaitz handi batek irten du zeruraino eta hosto berriak eta bereak ez diren frutak miresten ditu. Gainera, ez dira sail bakarrekoak ez zumar indartsuak ez sahatsa ez lotoa ez idar altzipresak, eta oliba guriak ere ez ss dita itxura bakarrarekin jaiotzen, orchadak eta luzeak eta pausia ale mikatzduna, ez sagarrak ez Alcinooren basoak, eta ez da kimu beta crustumerioar eta syriar udarena ezta (69) Hipermetroa: ikus Georg. I, 294. (84) ldaeis: Idakoak, Cretako mendia, altzipresetan bereziki aberatsa omen zen (ez da Phrygiako izen bereko mendiarekin nahastu behar: ikus Georg. III, 450 eta IV, 41); horregatik agertzen da altzipresaren izenaren greciar forma, eta ez latinezkoa (cupressus). (86) orchades: azken silaba !aburra, hitz greciarra delako (6pxá8ES'); «genus oleae ductum ex graeco quod testiculorum sit instar magnitudinis» (Pesto, 194 Lindsay). radii et: hiatoa. amara... baca: kalitatezko ablatiboa. pausia: 'ale mikatzdunak' dira olioa egiteko heldu gabe hartzen direlako. (87) A!cinoi si!vae: Alcinoo, pheaciarren erregea; bere baratzak bertan zeuden fruta arbolengatik ziren famatuak antzinateko literaturau. -169- GEORGIKAK II baina zenbakian hartzeak ere ez du garrantzirik; jakin nahi 105 lukeenak nahi luke ikasi zenbat hondar-ale eragiten duen Zephyroak libyar lauan edo, Euroak itsas-ontziak bortizkien jotzen dituenean, zenbat olatu ioniar datorren itsasertzera ezagutu. 110 Lur denek ezin dute ordea -en osagarri zuzena. (333) Austros: hegoaldetiko haizea; ez da honen beldur, ez baita udaberrian izaten. (334) Aquilonibus: iparraldetiko haizea. -193- GEORGIKAK II udaberria zen, zeru-lur handiek udaberria zuten eta Euroek aurreztu egiten zituzten haize negutarrak, lehenengo abe- 340 reek argia edan zutenean eta gizonen lurrezko endak burua atera zuenean alor gogorretatik eta piztiak basoetara bidali zirenean eta izarrak zerura. Eta gauza leunek ezingo zuketen lan hau eraman hain atseden handia izan ez balitz hotza eta beroaren artean eta zeruaren barkaberatasunak ez balitu 345 lurrak babestu. Bestalde, alorretatik sartzen dituzun kimuak, nolanahikoak direla, ingura itzazu sirnaur lodiaz eta, gogora zaitez, ezkuta itzazu lur askorekin, edo harri edale bat edo maskor zakar batzuk lurpera itzazu: ura itzuriko da-eta horien artean 350 eta amasa mehe bat iritsiko zaio eta ereindakoek indarrak hartuko dituzte. Eta ikusi izan da harri eta teila handi baten pisuarekin gainetik estutzen dituenik; hau euri-jasen aurkako babesa da, baita Zakur berogarriak egarriz arrailatutako lurrak pitzatzen dituenerako ere. Kimuak ipinita falta da lurra maiz erroen inguruan harro355 tu eta bihortz gogorrekin jo edo golde-mutur sakatuaren azpian zorua landu eta mahastien artean bertan zekor gibeldariak itzuli; gero, kanabera leunak prestatu eta zigor zurituzko hagak eta lizarrezko zotzak eta zurkaitz sendoak, ohi daite- (340-341) Beharbada gizonaren jatorriari buruzko epicurotarren (eta beste zenbaiten) teoriaren aipamen bat; agian Deucalion eta Pyrrharen mitoarena: honen arabera ere gizonak lurretik sortu ziren uholdearen ondoren (ikus Ecl VI, 41). (342) si/vis, cae/o: norabide datiboak. (344) Hipermetroa: ikus Georg. I, 294. (345) inter: se. inter frigus et ca!orem. (346) quaecumque: se. sint. (349) inter .. . !abentur.· tmesia. (350) lamque reperti ... :fuerunt etiam nonnu!!i qui ... (351) super: adberbioa. saxo, pondere: instrumentalak. (353) Canis: Sirio, uztailaren erdi aldean igotzen da (ikus Georg. I, 218). -195- GEORGIKAK II 380 batengatik hiltzen zaio aker bat Bacchori aldare guztietan, eta jolas zaharrak sartzen dita antzokian, eta baserri eta bidagurutzeetatik asmamenarentzako sariak ipini zituzten Theseotarrek eta kopen artean poztuta saltoka egiten zuten zelai biguinetan zahagi koipetuen gainean. Ausoniar nekaza385 riak ere, Trojatik bidalitako herria, bertso antzegabeekin eta barre zoroekin jolasten dita eta zuhaitz-azal hustuekin egindako mozorro lazgarriak janzten dituzte eta zuri, Baccho, hots egiten dizute kantu alaien bitartez eta zuretzat zintzilikatzen dituzte pinu altutik iruditxo biguinak. Horregatik es- 390 taltzen da fruitu nasaiarekin mahatsondo oro eta ibar hondotsuak betetzen dita eta baso sakonak, nora ere jainkoak bere buru ohoragarria jiratzen baitu. Beraz, ohituraren arabera, bere ohorea esango diogu Bacchori gurasoen kantuekin, eta azpilak eta opilak eramango dizkiogu, eta adarretik 395 ekarria egongo da aker sakratua aldarearen ondoan eta horren errai gantzatsuak erreko ditugu hurritzezko burduntzietan. Bada baita mahatsondoak zaintzeko beste lan hura ere, inoiz agortzen ez dena: ezen urtero hiru eta lau biderrez eta irabazten zuenari zahagia bera ematen zitzaion. (Greciarrek CiCJKWAtaCJµÓ5' esaten zioten kirol honi). (385) Ausonii: Ausoniakoak, hau da, Italiakoak; Ausones, hitzaren forma normalena, ez litzateke hexametroan sartuko. (jatorriz, Italiako erdi aldeko toki bat eta herri bat, ez Italia osoa). Troia gens missa: berriz ere erromatarren trojar jatorriaren nútoa. (386) versibus incomptis: agian versus Fescennini, antzerki mota zenbaiten oinarrian bide dauden ( eta iritsi ez zaizkigun) herri bertso zaharrak; agian saturnioekin ari da Virgilio pentsatzen, ita.liar bertso mota zahar eta, Virgilioren garaikideen ikuspuntutik, zakarra. (387) oraque ... horrenda: antzerkietan erabiltzen ziren mozorroak (arbola azalez egin ohi ziren). (389) osci!!a: os-en txikigarria; hemen jada, seguruenik, 'irudiak' oro har. (392) circum ... egit: tmesia. (398) exhausti: genitibo partitiboa («satis»-ena) eta izenaren funtzioa betetzen duen partizipioa. -199- GEORGIKAI< II arrailatu behar da zoru guztia eta mokorra etengabe puska- 400 tu iraulitako bihortzekin: oihan guztia hostotzaz arindu behar da. Lana, gurpil batean eramana, nekazariengana itzultzen da eta urtea biraka doa bere arrastoaren gainean. Eta mahatsondoak hosto berandutarrak galdu dituenean eta Aquilon hotzak ohorea erauzi dienean basoei, orduan ja ba405 serritar adoretsuak datorren urtera luzatzen ditu bere ardurak eta, Saturnoren hortz okertuarekin, gelditu den mahatsondoari jarraitu egiten zaio, hura muskilduz, eta itxuratu egiten du, inausiz. Lehenena izan zaitez lurra aitzurtzen, lehenena metatutako aihenak erretzen eta lehenena hesolak 410 teilapera ekartzen: azkena biltzen. Bi biderrez erortzen da geriza mahatsondoen gainera, bi biderrez estaltzen dute soroa sasi sarriekin belarrek; biak eta «ut ... tollano>). (24) versis ... frontibus: «machinae sunt ... versatiles trigonoe habentes singulares species ornationis quae, cum aut fabularum mutaciones sunt futurae seu deorum adventus, cum tonitribus repentinis versentur mutentque speciem ornationis in frontes» (Vitr. V, vi, 8). (25) tol!ant.-antzinateko antzokietan oihala jaitsi egiten zen hasieran eta igo bukaeran; oihalean pintatuta zeuden britanniarrek oihala jaso egiten zutela ematen zuen. (26) In faribus: aipatu tenploarenak. (27) Gangaridum: Ganges ibaiaren inguruetan ustez bizi zen herria. Quirini: hemen, Romulori jainko egin eta gero ematen zioten izenaren aipamena izan behar du; erromatar herriaren sinbolotzat har daiteke baina baita Octavianoren deiera moduko bat bezala ere. (28) atque hic: atearen alde batean gangestarrak eta Quirinoren armak, eta bestean («atque hic») Nilo eta gainerakoak. Hau da, alde batean 26-27 lerroetan adierazten dena, zeina baita Actium-eko gudaldia; beste aldean, ondoren datozen lerroetakoak. (Actium-eko gudaldian, Ka. 3 ln, Octavianok Marco Antonio eta Cleopatra garaitu zituen). (29) columnas: co!umnae rostratae, hau da, harrapatutako itsas-ontzien brankekin (hortik «navali... aere») egindako zutabeak; Actium-en lortutako rastra dira hauek, gero Julio Cesarren tenploan ipini zirenak. -217- GEORGIKAK III zaldi-hezitzaileak, eta hotsak, bikoiztuta, oihartzuna itzul45 tzen du basoen baietzarekin. Laster lotuko natzaio ordea Cesarren gudaldi goriak esateari eta haren izena famatzeari, hainbat urtetan zenbat urruntzen baita Cesar Tithonoren lehenengo jatorritik. Dela batek, olympiar palmondoaren sariak mirestuta, 50 zaldiak hazten dituela, dela batek zekor indartsuak dituela golderako, amak aparta ditzala batik bat. Itxura onena da behi betokerrarena, buru zatarra duena, lepo potola eta kokots-azpia kokotsetik anketaraino duena; gainera, albo luzeak ez du neurririk: --ekin le-henengoa, «exterritus»--ekin bigarrena). (436) nemoris: «dorso» mugatzen du. (439) linguis ... trisulcis: instrumentala. ore: ablatibo lokatiboa. trisulcis: hemen ez da ondo ulertzen hitz hau, sugeen mingaina erdibitua baitago: baliteke Tplxw8Es- ('ile bat bezain mehea') hitzaren itzulpen okerra izatea (hitz hau berau erabiltzen baitu, mingainari buruz hitz egiten ari dela, Aristotelesek bere De partibus animalium liburuan, II, 1 7). -257- GEORGIKAK III 440 Gaixotasunen zergatikoak eta seinaleak ere irakatsiko dizkizut. U ger zatarrak ardiei erasotzen die euri hotz bat edo izotz zuristadun negu latz bat sakon, haragi biziraino, sartu zaienean, edo moztu berriei garbitu gabeko izerdia itsasten zaienean eta sasi latzek gorputzak urratu dizkiete445 nean. Horregatik zaintzaileek artalde osoa bainatzen dute ibai gozoetan eta aharia, ileak bustita, ur-osin batean murgiltzen dute eta aldeko urak eramana doa, edo gorputz moztu berria igurtzi egiten dute olioaren hondar mikatzarekin, eta zilarraren aparrak eta sufre-harria nahasten dituzte 450 eta idar bikeak eta argizari lodi koipatsuak eta astatipula eta lupu-belar usaindunak eta bike beltza. Ordea lan hauen ondorio bat ere ez da batek minbiziaren ezpainak ebaki ahal izan baditu bezain ongilea; estalian gaitza hazi eta bizi egi455 ten da, artzainak bere esku sendatzaileak zaurietara hurbiltzeari uko egiten dion bitartean edo jainkoei zantzu hobeagoak eskatzen eserita dagoen bitartean. Are gehiago, marrakarien mina gaiztatzen denean, hezur-muinetara itzurita, eta sukar iharrak gorputz-zatiak jan egiten dituenean, onerako izan ohi da bero goriei bide ematea eta ankaren behealdean 460 odolagatik irten egiten duen zaina zulatzea, bisaltiarrek eta gelonoar adoretsuak egiten duten modura, Rhodopera eta (450) ldaeasque pices: Phrygiako Ida mendikoak alegia, pinuetan oso aberatsa: izan ere arbola hauetatik ateratzen da bikea. ( 456) deos ... omina: akusatibo bikoitza, «poscens»-ekin. (459-460) inter ima ... pedis. ( 461) Bisaltae: Macedoniako ekialdeko mugan bizi zen herria, Thracia ondoan. Gelonus: Scythiako herria, baina hemen iparraldeko edozein nomadaren ordez (ikus Georg. II, 115). Hau da: bisaltiarrek eta gelonoarrek hori bera egiten dute baina oso sarri, ateratzen duten odola edan egiten dutelako; horregatik egiten dute hain ando: egizu zeuk ere, diotso Virgiliok erromatarrari, haiek bezala. -259- GEORGIKAKill getiarren basamortuetara ihes egiten dutenean eta zaldi-odolez gatzatutako esnea edaten dutenean. Urrutitik ikusten duzuna edo maizegi hurbiltzen dela gerizpe gozora edo gogo 465 gabe hartzen dituela belarren muturrak eta azkena jarraitzen zaiela besteei edo, bazkatzen ari dela, zelai erdian etzaten dela eta bakarrik alde egiten duela gau beranduan, geldi ezazu berehala haren errua burniarekin, zorigaiztoko kutsuak artalde artagabera hedatu baino lehenago. 470 Ekaitza dakarren zurrunbiloa ez da itsasoan oldartzen ganaduen izurri asko bezain sarri. Gaixotasunek ez dituzte gorputz bakanak hartzen, bat-batean udako artalde osoa baizik, eta itxaropena eta ganaduak eta, batera, jatorritik hasita arraza dena. Ondo jakingo luke orain ere, hainbeste denboraren ondoren, Alpe goiak eta noricoar muinoetako 475 basetxeak eta Timavo iapydiarreko larreak ikusiko lituzkeenak, artzainen erreinu mortuak eta basoak, luze eta zabal hutsik lagata. Hemen, behinola, giro deitoragarri bat sortu zen zeruaren gaixotasunarengatik, eta udazkeneko bero betearekin su 480 hartu zuen, eta hiltzera eraman zuen ganaduen mota oro, piztien oro, aintzirak usteldu zituen, bazkak zornez kutsatu ( 468) culpam fen-o compesce: 'hil ezazu' da gehienek ulertzen dutena. (472) aestiva: se. stabula (aestiva castra-ten gainean eraikitako metafora). ( 4 73) cunctamque ab origine gentem: artaldearena alegia. (474) Norica: Noricokoa, Rhetia eta Pannonia bitartean dagoen lurraldea, Danubiotik hegoaldera (gutxi gota behera gaurko Kiirnten, Austrian); !arre bereziki zabal eta aberatsak zeuden han. (475) castel/a: hemen, seguruenik, 'baserriak'. lapydis aroa Timavi: Timavo ibaia (Y enezia eta Istria bereizten dituena: ikus Ed VllI, 6) iapydiarren artetik igarotzen da. (Iapydiarrak, gutxi gora behera, illyriarrak dita, Dalmaziako herri bat). (476) post: adberbioa. (478) Hic: Noricon. morbo caeli: «'morbo caeli', quia corruptus aer morbi causa est> (Serv.). ( 480) omen ferarum: se. genus. -261- GEORGIKAI<: III zituen. Hiltzeko bidea ere ez zen bakuna, baizik suzko egarri batek, zain guztietatik erabilia, gorputz-zati errukarriak bilduta zituenean, hauei zerien isuria berriz ugaltzen zen eta 485 hezur guztiak, gaixotasunak jota, berarekin eramaten zituen apurka. Askotan, jainkoentzako eskaintza baten erdian, opalgaia aldarearen ondoan tente egonik, elurrezko galartzudun xingola artilezkoa ipintzen zaion bitartean, erori izan da, hiltzear, zerbitzari zalantzatien artean; edo, lehenago apaizak bat opaldu bazuen burniarekin, handik ipinitako 490 erraiekin aldareek ez zuten surik hartzen ez azturuak, galdetuta, erantzunik eman ahal, eta azpitik sartutako labanak ozta bustitzen dira odolez eta hondar-gaina zorne urrirekin zikintzen da. Horregatik, zekorrak arrunki hiltzen dira belar oparoetan eta aska beteen aurrean ematen dituzte 495 beren arima eztiak, horregatik datorkie amorrua zakur otzanei eta arnasagabeko eztul batek astintzen ditu zerri gaixotuak eta beren eztarri potoletan estutzen ditu. Indargetu egiten da zaldi garailea, bere zaletasunez gogaitua eta belarraz ahaztua, eta iturrietatik aldentzen da eta hanka sarriz jotzen 500 du lurra; belarriak apal daramatza; izerdi ezaukaitza izaten dute hor, izan ere hiltzear daudenei darien izerdi hotza; azala lehorra dago eta ukitzen duenari gogorra egiten zaio. Aipatu zantzu hauek ematen dituzte hondamenaren aurretik lehenengo egunetan: ordea gaixotasuna, bere bidean, 505 gordintzen hasten bada, orduan begiak sutuak izaten dituzte ( 489) ante: adberbioa. ( 490) inde: opalgaiari hartuta alegia. ( 499) equos: nominatibo singularra. (500) crebra: adberbio baten balioa duen akusatiboa. -263- GEORGIKAK III eta arnasa sakonetik ateratzen dute -pisua inoiz orroarengatik-, eta aldaken behealdeak zotin luze batekin tenkatzen dituzte; musu-zuloei odol beltza darie eta mingain latzak eztarri itsutuak estutzen ditu. Onerako izan da sartzen zaien adar batetik lenoar pattarrak isurtzea; hau izaten zuten 510 hiltzen ari zirenentzako osasunbide bakartzat; laster hori bera hondamenerako zen: indarberrituak, piztu egiten ziren beren zoraldietan, eta berek, ja heriotza gaixotuaren azpian (hobeagoak jainkoek onei, eta galbide hau etsaiei!), beren gorputz-zati deseginak urratzen zituzten hortz hutsez. Eta 515 hara zezena, golde-mutur gogorraren azpian lurrina dariola, erori egiten da eta aparrarekin nahastua odola botatzen du ahotik eta azken orroak egiten ditu. Badoa, tristeturik, goldelaria, heriotza anaitarrak atsekabetu zekorra uztarritik askatzera, eta lanaren erdian uzten du goldea lurrean sartuta. 520 Honen bihotza ezin dute piztu ez oihan altuetako gerizek, ez zelai biguinek, ez laura abiatzen den errekak, harrietatik iraulia anbarra baino garbiago; aitzitik, alboen behealdeak laxatu egiten zaizkio eta halako moteltasun batek bere begi ezdeustuak hartzen ditu eta lepoa lurrera malgutzen zaio 525 zintzilik daraman pisuagatik. Zertarako dita lana edo on eginak? zertarako lur astunak golde-muturrarekin irauli izana? Baina haiei ez zieten kalte egin Bacchoren massicoar dohainek, ez behin eta berriroko jan-edanek; hostoez bazkatzen dita eta belar arruntezko elikaduraz, haien kopak iturri gardenak dita eta laster dabiltzan ibaiak, eta kezkak ez ditu 530 haien lo osasungarriak eteten. Ez beste garai batean, diote- (518) maerentem: «fraterna morte»-rekin (eta «iuvencum»-en predikatiboa). (525) Quid ... iuvant ... quid: zezenei edo zekorrei. (526) Massica: italiar ardo mota bat (ikus gorago Georg. II, 96 eta II, 143). (529) sunt: se. illis, hau da, zezenei. -265- GEORGIKAK III nez, bilatu zituzten txahalak lurralde haietatik Junoren sakrifizioetarako eta uro desberdinek gurdiak eraman zituzten opalmahai altuetara. Horregatik, nekez lantzen dute lurra 535 eskuareekin eta azazkalekin berekin sartzen dituzte aleak eta gurdi zaratatsuak mendi malkarretatik tiratzen dituzte lepo tenkatuaz. Otsoak ez ditu zelatak asmatzen artegien baranoan eta ez dabilkio, gautar, artaldeari itzulinguruka: ardura latzago batek menderatzen du hura; orkatz beldurtiak eta orein iheskorrak 540 ibildaun dabiltza orain zakurren artean eta teilapeen inguruan. Olatuek itsaso zabaleko leinua eta igerilarien enda --en zehar osagarria (eta honekin doa «nec longo ... tempore» sintagma). (566) sacer ignis: baliteke erysipe!as (edo 'san Antonioren sua') izeneko gaixotasuoa izatea: «erysipelas est quem Latini sacrum ignem appellanb> (Isid., Orig. IV, viii, 4). -269- N Segidan, ezti airetarraren opari zerutarrak agertuko ditut: atal honi ere, Mecenas, begira iezaiozu. Mirestuko dituzun gauza xeheen ikuskizunak esango dizkizut eta bihotz handiko buruzagiak eta, errenkadan, leinu oso baten ohiturak eta s zereginak eta herriak eta gudaldiak. Txikian da lana, baina ospea ez da txikia izango, bati jainkoen borondate ezkerrek uzten badiote eta Apollok, deituta, entzuten badio. Lehenengo, erleentzako egoitza eta tokia bilatu behar dita, haizeek sarbiderik izan ez dezaten leku batean ( ezen 10 haizeek bazkak etxera eramatea oztopatzen dute), ardiek eta antxume talkariek loteen artean salto egin ez dezaten batean, edo zelaitik ibildaun dabilen bigantxak ihintza astin ez dezan eta belar tenteak zapal ez ditzan batean. Urruti izan daitezela ukuilu gozoetatik baita bizkar zakarretan margotuta (Serv.). (161) prima ... fundamina: 160ko «lacrirnatn)> eta «gluten»-en predikatiboa. (162) spem gentis: 162-163ko «adultos ... fetus»-en aposizioa. (163) educ1mt.· segumenik 'hezi', agian 'kanpora ateta' hegan egiten etab. irakasteko. (164) liquido ... nectare: eztia. -285- GEORGIKAK IV 165 patzen dituzte. Batzuei ateko zaintza suertatu zaie, eta zeruko urei eta lainoei begiratzen diete txandaka, edo etortzen direnen zamak hartzen dituzte edo, gudal-ilara eginda, erlamandoak, saldo alferra, ukuiluetatik aldentzen dituzte: lanak badiraki eta eztia, ezkaiaren usaina hartuta, aditu egiten da. 110 Eta ziklopeak agoa malguekin tximistak egiten lasterkatzen direnean bezala, batzuek haizeak zezen-hauspoekin hartzen eta botatzen, beste batzuek brontze zaratatsuak urtegian bustitzen, Etnak bere gainean jarritako ingudeengatik intziri egiten duen bitartean, haiek besoak aldizka eta neurrira in- 175 dar handiz jasotzen dituztela eta burnia kurrika harkorrekin iraultzen dutela, -zilegi bada txikiak handiekin erkatzea-, edukitzeko nahi berezkoak ez ditu bestela bultzatzen cecropiar erleak, bakoitza bere eginkizunean. Zaharrei hirien zaintza dagokie eta aberaskak eraikitzea eta teilape Dedalotarrak egitea; gazteak, aldiz, gau beranduan itzultzen azaltzen du. concubitu: datiboa. (201) Quirites: cives Romani esaeraren sinonimoa. -289- GEORGIKAK IV badituzte ere ( ez baitira joaten zazpigarren uda baino harantzago ), hala ere endak hilezin dirau eta urte luzeetan etxearen bizitza zutik da eta aitonen aitonak aipatzen ahal dita. 210 Gainera, ez diote horrenbeste begiratzen erregeari ez Egyptok ez Lydia handiak ez parthiarren herriek edo Hydaspes mediarrak. Erregea onik dagoen bitartean asmo bakarra dute guztiek; hura galtzen dutenean, ituna hausten dute eta beraiek botatzen dute metatutako eztia eta aberasken koltzak 21s desegin egiten dituzte. Hura da lanen zaintzailea, hura miresten dute eta denek inguratzen dute orro sarri batez eta erdian hartzen dute estu eta askotan bizkarretan jasotzen dute eta beren gorputzak ipintzen dituzte eraso baten aurrean eta zaurien bitartez hiltze ederra bilatzen dute. Zantzu hauengatik eta adibide hauetatik abiatuta esan 220 izan dute batzuek erleek parte dutela jainko-gogoan eta eter-hatsaldiak hartzen dituztela; alegia, jainkoa lur eta itsaszati guztietatik eta zeru sakonetik dabilela; ganaduek, artaldeek, gizonek, pizti mota guztiek, jaiotzen den orok hortik bereganatzen dituztela bizi-izpi sotilak: hau da, hona bidal22s tzen dituztela eta, behin gorputzetatik bereizita, berriz itzularazten dituztela, eta ez dagoela heriotzarentzako tokirik, baizik hegan egiten dutela bizirik izarren multzora, eta zeru altura joango direla. (213) amisso: se. rege. (215) Ille, illum: erregea, hau da, erregina. (222) terrasque: azken silaba luzea da: ikus Georg. I, 153. (223) bine: aipatu divina mens hartatik. (224) quemque ... nascentem: 'jaiotzen den oro' («tenuis ... vitas»: elkarrekin). (225) huc: divina mens delakora. viva volare: se. omnia. (227) sideris in numerum: baliteke 'izar baten tokia' hartzera doazela edo 'izar bihurtzen direla' esan nahi izatea esaera honek. alto ... cae/o: norabide datiboa. -291- GEORGIKAKN Egoitza agurgarria eta altxorren artean gordetako eztia 230 ireki nahi dituzunean, lehenengo garbi ezazu ahoa ur-edaldi batekin eta eskuarekin ke tematsuak heda itzazu. Bi biderrez biltzen dituzte emaitza pisuak, bi sasoi eta «tacemos» eta 270eko «thymum» eta «centaurea». tunsum gallae ... saporem: hipalagea. (268) pinguia: hiru silaba ditu. -295- GEORGIKAKN loditu ardo irakinak edo psithia mahatseko pats mordoak 270 eta ezkai cecropiarra eta usain astuneko lubeazunak. Bada baita ere lore bat zelaietan, nekazariek amello izena eman diotena, belar erraza bilatzen dutenentzat, ezen, bera urrezkoa izanik, erro bakarretik baso handi bat ateratzen du, baina inguruan eurrez sortzen diren hostoen azpitik bioleta 275 beltzaren purpurak distiratzen du; askotan jainkoen aldareak apaindu izan . Proteok esan zituen hauek eta jauzi batez itsaso sakonera bota zuen bere burua eta, bota zuen tokian, ur apartsua biratu 530 zuen zurrunbilo baten azpian. Ez ordea Cyrenek; ezen hau esan zion bere oldez beldurtuari: «seme, ken ditzakezu bihotzetik kezka tristeok. Hau da gaixotasunaren zergatiko guz- (519) Ditis: ikus Georg. IV, 467. (520) dona: infernuko jainkoek itzuli egin ziotelako behin berez galduta zuen zerbait. Ciconum: Tbraciako herria: Orpheok hango amak mesprezatu zituen Eurydice galdu eta gero ez zuelako haien alabekin ezkondu nahi izan, quo munere: agian Eurydicerekiko leialtasuna. (523) marmorea,,, a cervice: «revolsum))-ekin. (524) cum: 525eko «volvere1))-ekin doa. Oeagrius Hebrus: Hebro Thraciako ibaia da, gaurko Maritza; Eagro, Orpheoren aita izateaz gain, Thraciako erregea zen, (532) miserabi!e: 534ko «exitiutn»-ekin doa. -321- GEORGIKAX. IV tia, honengatik bidali zieten erleei hondamen errukarria ninfek, zeinekin batera egiten baitzituen hark dantza-koruak oihan sakonetan. Zuk, otoizgile gisa, opariak eskain iezaz535 kiezu, bakea eskatuz, eta Napea zailuak gurt itzazu; emango diete-eta mesedea otoitzei eta laxatuko dituzte haserreak. Baina lehenago erregutzeko modua zein den errenkadan esango dizut. Aukera itzazu gorputz ederreko lau zezen bikain, orain Lyceo berdeko gainetan bazkatzen zaizkizunak, 540 eta lepo ukitu gabeko beste horrenbeste txahal. Lau aldare eraiki itzazu hauentzat jainkosen tenplu altuen ondoan eta atera ezazu haien lepoetatik odol sakratua eta abelgorrien gorputzak berak laga itzazu oihan hostotsu batean. Gero, bederatzigarren Egunsentiak bere jaiotzak ager ditzanean, 545 lethear lo-belarrak bidaliko dizkiozu Orpheori hileta-opagai modura eta ardí beltz bat opalduko duzu eta oihana bisitatuko duzu berriz; Eurydice beratua txahal bat hilez gurtuko duzu». Luzamendurik ez da; berehala betetzen ditu amaren gomendioak: tenpluetara doa, esandako aldareak jasotzen ditu, 550 gorputz ederreko lau zezen bikain daramatza eta lepo ukitu gabeko beste horrenbeste txahal; gero, bederatzigarren Egunsentiak bere jaiotzak zuzendu dituenean, hileta-opagaiak bidaltzen dizkio Orpheori eta oihana bisitatzen du berriz. (535) Napaeas: ibarretako ninfak. (539) Lycaei: Arcadiako mendia (ikus Bel X, 15). (540) intacta ... cervice: oraindik uztarria jasan ez dutenak. (541) dearum: ninfenak. (545) inferías: «papavera»-ren predikatiboa. O,phei: datiboa (bi silaba ditu hemen, sinizesiagatik). Lethaea: Lethekoa, iragana ahantzarazten duen infernuko ibai bat. (549-553) Ikus goragoko 538, 540, 541, 544, 545 lerroak eta hauei egindako oharrak. -323- Bibliotheca scriptorum classicorum Vasconica bilduma antzinate klasikoan sortutako idazlanen edizio elebidunez osatzen da. Bi helburu nagusi ditu: batetik, euskal irakurlegoak aldi berean jatorrizko hizkuntzan eta euskaraz Europa osoak izan duen kultur oinarri garrantzitsuena irakurri ahal izatea; bestetik, hizkuntza klasikoen irakaskuntzak dituen premiei lanabes ezinbestekoenak -testuakeskaintzea. Liburuki bakoitzak, testu elebidunaz gain, idazlearen bizitza, nortasuna, lanak eta hauen ezaugarriak, hala nola testuaren transmisioa eta bizi-iraupena aztertzen dituen hitzaurrea du. Jatorrizko testua edizio onenetan oinarritzen da eta aldaera garrantzitsuenak jasotzen dituen aparatu kritikoaz horniturik daga; euskal itzulpena, zuzenean greko edo latinaren gainean eginda beti, testuaren irakurketa eta ulermena errazten dituzten kultura, historia, literatur historia eta filologiako oharrez lagundua daga.
science
addi-7b0dce2ad0b1
addi
cc-by-nc-nd 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/53125
Latsarrien Berrinterpretazioa
Larrea Fernández, Julene
2021
EGURREZKO ATE MUGIKORRAK Tabike izaera, banaketa opakoa 2 espazio guztiz banatzeko ATE ERAISGARRI GARDENAK Kanpo-barru harremanak ez ditu eragozten Tarteko espazioak sortzea baimentzen du KORTINA Banatzaile malgua Behin behineko banaketetarako Elkarren arteko sare afektiboa jostea. Autonomia berreskuratzeko inguru babestu eta atsegina eratu Genero kuestioengatik ematen ez diren aukerak osotzea. Emakume ekoizlea ager dadin erreztasunak ematea. Aitortzen ez diren ugalketa lanak arintzea. Zama kentzea. . Produkzio esfera eta ugalketa esfera uztartzen lagungu Emakumeen ekoizpenarekin lotutako oraimena ez da galduko. Eraikina, jarrera neutraletik aldendu Norbera beldurrik gabe askatzeko aukera egongo da. Jatorrian, latsarru publikoa aldarrikapenen sedea eta mugimendu askatzaileen konplizea zen, bertan babestuta sentitzen zirelako Emakumeek kudeatutako espazioa. Topaleku izaera ez da galduko. Bertara zihoaztenak, elkar ikusiko zirela zekiten, ez da toki ezezaguna. Hazte pertsonalerako ezpazioa, autonomia sendotzeko eta sare berriak eratzeko LATSARRIEKIKO JARRERA Emakumeek historian zehar gauzatutako lanekin zerikusia duten oso arkitektura gutxi heldu zaizkigu. Gainera, haien ekoizpen artistiko eta filosofikoa asko mugatu denez eta hedatze murriztua izan duenez, haien irudia ezabatuz joan da. Hirietan geratzen diren latsarri publikoak zaintzea, emakumeen oroimena ohoratzeko aukera da. Proiektua aurrera eramateko, berrinterpretazio irizpide batzuk ezarri dira, memoria kolektibotik emakume horien irudia ezaba ez dadin. 1834: lehenengo kolera brotea Bilbon 1855: bigarren brotea 1855: lehenengo latsarri publikoa proiektatzen da 1891: La Perlako proiektua hasten da epidemia garaia, latsarri ugari eraikitzen dituzte Bilbon Gerra ostea: behin epidemia pasa den, latsarria mantentzeko interesik ez dago. Jantokiak jartzen dituzte. Distribuzioa mantentzen da, baina latsarriak kentzen dira. Elementurik identitarioenta desagertzen da. Bi latsarriek eratzen ziuzten patioak mantentzen dira. 1985: birgaitze lan handia egiten da eraikinean, gazteentzako gela batzuk egokitzeko. Denbora gutxira, Bilboko udaleko bulogeoetan bihurtuko da. Bi patio horiek desagertzen dira 2020: Birgaitze lan handia egiten da,udal bulegoak berritzeko. Mantentzen den bakarra, fatzada da. La Perlako Latsarriaren denbora lerroa Materialaren aprobetxamendua Latsarrien berrinterpretazioa: ondarearen berrikuspena. Bilboko "La Perla" garbitegian, Barrainkua kaleko 5 zenbakian. Genero arrazoiengatik jasaten duten indarkeriaren erruz, produkzio esferan garatu ezin diren edota autonomia galdu duten emakumeentzat eta haien familientzat. Komunitate baten eratzea, etxebizitza tenporalak eta norbera garatzeko auto kudeaketarako espazioak. ZER? NON? NORENTZAT? HELBURUAK ZELULAREN MALGUTASUNA E: 1:75 BARNE MUGAKETA SISTEMA E:1:50 LATSARRIEN BERRINTERPRETAZIOA Ikaslea: Julene Larrea Fernández Irakaslea: Ula Iruretagoiena Busturia ETXETIK KANPO LAN EGIN (testuinguru zapaltzaile batean) EMAKUMEA ONDARE HARTZEN DENA (*) Langileei eskainiko ondarea gutxienekoa da. Izan ere, eraikitako ondare gehienak sektore boteretsuak oroitzen ditu. Hala ere, zenbait eraikin (tenpluak, monumentuak, katedralak...) langileen bortxazko lanak gogorarazteko erabili dira ere. ondare industriala eraikin erlijioso eta tenpluak (*) ehungintza lantegiak latsarri publikoak sukaldaria mirabea zaintza lanak nekazal lanak (landa inguruan) garbitze lanak inudea ehungintza lanak LATSARRI PUBLIKOA E r a i ki t a k o o n d a r e a r e n s a i l k a p e n k r i t i k o a :
science
addi-1c3567f434dc
addi
cc-by-nc-nd 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/53125
Latsarrien Berrinterpretazioa
Larrea Fernández, Julene
2021
Gaur egun, ondare kotsideratzen dugun arkitektura, gizartearen talde oso murriztu batengatik aktibatu da. Tresna honen bidez, talde menderatzaileen ordenak iraunarazten dira eta haien parametroetan sartzen ez dena baztertu egiten da. Patrimonializazio prozesuetan, mendebaldeko perspektiba patriarkalak menderatu du. Beraz, ondarea ez da elementu neutrala eta ez ditu pertsona guztiak bere baitan hartzen haren natura disonantearen erruz. Hortaz, begirada feminista eharrezkoa eta bidezkoa egiten da, emakumeekin harremandutako ekintzak ezerezteko joera egon delako. ABIAPUNTUA HITZAURREA 3 Latsarrien berrinterpretazioa: ondarearen berrikuspena. Bilboko "La Perla" garbitegian, Barrainkua kaleko 5 zenbakian. Genero arrazoiengatik jasaten duten indarkeriaren erruz, produkzio esferan garatu ezin diren edota autonomia galdu duten emakumeentzat eta haien familientzat. Komunitate baten eratzea, etxebizitza tenporalak eta norbera garatzeko auto kudeaketarako espazioak. ZER? NON? NORENTZAT? NOLA? ABIAPUNTUA LABUR-LABUR 4 Lanbide hau inguratzen duen tresneria, lexikoa eta janzkera propioa oso aberatsa da. Hala ere, emakumeek gauzatutako ogibideei buruzko ikerketa faltak, ondare guzti hau desagertzeko zorian egotea ondorioztatu du. M A N I F E S T O A ETXETIK KANPO LAN EGIN (testuinguru zapaltzaile batean) EMAKUMEA ONDARE HARTZEN DENA (*) Langileei eskainiko ondarea gutxienekoa da. Izan ere, eraikitako ondare gehienak sektore boteretsuak oroitzen ditu. Hala ere, zenbait eraikin (tenpluak, monumentuak, katedralak...) langileen bortxazko lanak gogorarazteko erabili dira ere. ondare industriala eraikin erlijioso eta tenpluak (*) ehungintza lantegiak latsarri publikoak sukaldaria mirabea zaintza lanak nekazal lanak (landa inguruan) garbitze lanak inudea ehungintza lanak LATSARRI PUBLIKOA E r a i ki t a k o o n d a r e a r e n s a i l k a p e n k r i t i k o a : E m a k u m e l a n g i le a : Emakumeen ekoizpenen eta lanbideen ezereztatzean, egunerokotasunarekin lotutako ekintza guztiak arbuiatu egin dira. Izan ere, tratatu idazle, teologo eta moralista (gizonak normalean) askoren idatzietan, emakumea etxetik ateratzen ez zela aitortu da. Jakitun horien aburuz, onartutako irteera bakarra elizara joateko eskubidea zen, emakumeen lan aktibitateari buruzko ideia okerra hedatuz. Gehienetan, emakumeak ekoizpenaren eta zerbitzuen adarretan eginiko lana ez da kontatu; ofizialki aitortu zaien eginkizunaren garrantzia, praktikan askoz handia delarik. Kolektibo honen irudia, zeregin domestikoekin egon da lotuta aspalditik baina bere etxe kanpoko presentzia aktiboa frogatzen duten dokumentuak argitaratu dira historian zehar: "Errepublikak dituen 61.424 alargun, 247.602 ezkongabe eta 25.000 umezurtzen artean, 140.000 jostun, lisatzaile, latsatzaile, ehule, zigarro-egile edo oratzaile dago. Hortaz, emakumezko biztanleria helduaren erdiak, bizibidea ateratzeko ahalmena izango ote duen zalantzarekin bizi da." Historikoki, garbiketarekin zerikusia daukaten lanekin lotu da emakumearen irudia; izan ere, Biblian latsatzaileak aipatzen dira jadanik. Nahiz eta mendebaldeko gizartean desagertutako lanbidea izan, hirugarren munduko zenbait herrialdetan eguneko gai zerrendan dago oraindik ere. Hirietako garbitegi publikoak, ondare hartu badira ere, emakumeekin lotutako edonoloako konnotaziorik ez dago. Gaur egunera ekipamendu publiko neutro gisa heldu zaizkigu, eta ez dute behin izan zirenaren inguruko informaziorik ematen normalean. Hala ere, emakumeen oroimena mantentzen duten ikonoekiko jarrera molda daiteke. Garbitegiak giza-historiaren parte izan den kolektibo oso handi bat gogoratzeko geratzen den erreferentzia ia bakarra da. Horrezkero, begirada feminista beharrezkoa eta bidezkoa da espazio hauen berrinterpretaziorako.. ONDAREA BERRIKUSTEA MANIFESTOA 6 Zenbaitetan historian zehar, ekoizpen artistikoei esker euki dugu errealiate batzuen berri. Ikertzen den gaia ez da salbuespena; nahiz eta emakumeak arte ekoizletzat oso gutxitan hartu diren, izaki artistiko pasiboak izan dira askotan. Behintzat, haien ogibideen berri jakiteko bailio izan du. Daramatzaten fardelak haiek baino handiagoak dirudite batzuetan, eta gorputzen jarrerek deserosotasunari buruz hitz egiten dute. Halere, ez da emakume ahula irudikatzen baizik eta bizirauntzeko ahaleginak egin behar dituen langile sendoa. 8 Latsatzaile eta garbilarien teknika eta lanei buruz aintzinako zibilizazioek egindako ikerketak ailegatu zaizkigu; koipegabetzeko prozedurak hain zuzen ere. Grekoek, arropak ur-zuloetan sartzen zituzten eta zapaltzen zituzten. Hebrear eta egipziarrek bikarbonatoa etabiltzen zuten dagoeneko, eta zenbait historialariren testuen arabera, erromatarrek giza gernua erabiliz koipegabetzen zuten. Mendebaldeko historian, emakumeek gauzatu izan dituzte garbiketa lanbide gehienak. Langile batzuk, familiaren arropak eta ehunak baino ez zituzten garbitzen, beste batzuk ordea, lan ordaindu bezala ekiten zioten. Ikasketarik eskatzen ez zuen lanbidea izan arren, beste ogibidekin gertatzen den bezala, latsarrietako emakumeek haien teknika, janzkera eta lexiko propioak garatu zituzten. Euskal herriko kasuan, Hasparreneko latsatzaileak erabiltzen zituzten teknikak heldu zaizkigu. Arropak eramateko saskiak buruan eusten zituzten burukote izeneko zapi batean bermatuz. Zapiak, laztoz beteriko kuxin moduko bat inguratzen zuen eta buruan 30 kilo arropa eramaten laguntzen zuen. Dirudienez, latsatzaileak identifikatzea oso erraza zen, eskuetan zeramatzaten ospelei eta erredurei esker. Halere, azaleko gaitzak ez ziren bakarrak Garbitzeko gorputz jarrerek ondorioztatuta, hezurren gaixotasunak oso bizkor agertzen ziren Lixiben eta bestelako produktuak arnasteak, birikekin lotutako eritasunak eragiten zuten. Zer esanik ez, arropa zikinekin kontaktuan egoteak gaixotasun larriekin kutsatzarazi zezakeen Kuba izeneko, oinarria zulatua zeukan egurrezko ontzi handi batean sartzen zituzten arropa zikin zuriak eta oyal izeneko ehun zati batekin estaltzen zuten ontzia. Oyalaren gainean errautsak jarriko zituzten eta lixiba irakiten hasten zen. Gainetik, ur oso beroa botatzen zuten eta ontziaren zuloetatik filtratzen zen Filtratutako ur hori, bertz izeneko ontzi batean biltzen zen, berriro ere, errautsen gainetik botatzeko. Prozedura behin eta berriro errepikatzen zen lixiba egosita egon arte. Behin egosita, ibaira eramaten zuten garbiketa egiteko Latsarrietako emakumeak,hirietara hurbiltzen ziren arropa zikinak biltzera eta asto edo gurdi batekin lagunduz, latsarrietara eramaten zituzten garbitzeko. Bi edo hiru egun eta gero, behin arropa garbia eta sikua zegoela, hirietara eramaten zuten bueltan. GAL ZORIAN DAGOEN ONDAREA MANIFESTOA "Lixiba, hilean behin egiten zen normalean. Familiak handiak ziren eta hogei bat izara biltzen zituen bakoitzak. Egun osoko lana zen hura" [...] "arropa garbitzea gogorrena zen. Udan ez genuen hain txarto pasatzen, baina neguan ikaragarria zen; arropa ibaian sartuta garbitzen genuen. Hotza jasan behar genuen, gehienbat izotza zegoenean, arropa ez gogortzeko " [...] "Lehortzeko, udan belardietan destolesten genituen izarak. Kontuz ibili behar genuen behin baino gehiagotan, arropak eta izarak lapurtzen zituztelako" GAL ZORIAN DAGOEN ONDAREA MANIFESTOA 9 10 Emakumeek gauzatutako ogibideei buruzko ikerketa faltak, ondare guzti hau desagertzeko zorian egotea ondorioztatu du. Zenbait antropologok lanbide hauetan oinarritutako azterketak egin izan dituzte, baina oso gutxitan helarazi egin da, gizonezkoen lanbide askorekin gertatzen ez den bezala. Oso ezagunak dira adibidez, meatzarien lanbidea ezagutarazteko ireki diren museoak edota interpretazio zentroak, eta testuinguru horietan emakumearen irudia agertzen den arren, bigarrenmailako pertsonaia tratera ematen zaio. Arropari kolpeak emateko balio zuen egurrezko tresna hau, zikinkeriaren arabera, teknika desberdinak erabiliko ziren. Emakume bakoitzak, haren tresnak eramaten zituen ibai ertzera. Herraminta pisutsu hauez gain, garbitu beharreko arropak leporatu behar zituzten. Egurrezko taula honen kontra igurtziz, emakumeek ibaietan garbitzen zituzten enkarguak. Tresnarik ez bazegoen, ibai ertzeko harri batekin egiten zuten garbiketa. Lixibak eta oliotik eratorritako xaboiek, prozesua nahiko erraztu zuten. Erabilera berdin batentzat tresna sofistikatuagoak aurki zitezkeen. Herraminta batzuk, belaunak gainean jartzeko euskarria zeukaten Uretan dagoen arropari ur beoa gainetik botatzeko balio du tresna honek. Heldulekua egurrezkoa izaten zen, eta ontzia metalezkoa. Lixiben heltzea baino lehen, garbiketak primitiboagoak ziren, Arropa busti eta gero, hauts kapa batez estaltzen zen, eta irakiten zegoen ura botatzen zitzaion, Prozesu honek, alkali eta potasioa askatzen zuen, arropa garbitzeko lagunduz. GAL ZORIAN DAGOEN ONDAREA MANIFESTOA GAL ZORIAN DAGOEN ONDAREA MANIFESTOA Garbitegiaren ordutegia goizeko 6etatik (udan 5etatik), gaueko 9etara zen, xaboi salmenta debekatuta zegoen eta sarrera emakumeei mugatuta zeukan Gizonezkoak material pisutsuak eramateko baino ez ziren sartzen eta berehalakoan irten behar ziren. Garbitegiko arduradunak arau hauek betetzen zirela gainbegiratu behar zuen. Hasiera batean, umeek debekatuta zeukaten sarrera, baina laster bideratu ziren gela batzuk bertan egon zitezen, haien amen bistara Harraska indibidualak zeuden xaboi eta produktu desberdinekin garbitzeko, eta harraska handi kolektiboak arropak uretan eragiteko. Lixiba bertan lehortu ahal zen, baina lapurretak gerta zitezkeen Ibaietako latsarrietan gertatzen zen bezala, espazio itxi berri hauetan, langileen arteko harremanak sortu ziren. Izan ere, berriak eta informazioak zabaltzeko toki estrategikoetan bilakatu ziren. Zenbaitetan emakume taldeek oso biziki egiten zituzten aldarrikapenak eta agintarien bila kaleratzen ziren haien kexak edo eskaerak entzun zitzaten. 11 GAL ZORIAN DAGOEN ONDAREA_garbitegi publikoa MANIFESTOA XVI.mende bukaerako izurritearen aurka, Bilbon hartu zen neurrietako bat, gaixoen arropen garbiketa bikoitza izan zen. Lehenengoan, arropa urarekin irakiten zen, bigarren garbiketa ur hotzarekin egiten zen. XIX.mendean, kolera izurriak momentu hartara arte inoiz hartu ez ziren higiene neurriak hartzera behartu zuen gizartea. Neurri berri horien artean, ibai ertzeetan arropa garbitzearen debekua zegoen; gaixotasunak urarekin transmititzen zirelaren susmoa baitzegoen. Gutxinaka agintariek osasungarritasun arazoetaz ohartu ziren eta lehenengo garbitegi publikoak eraikitzen hasi ziren. Hala ere, higiene arazo bati erantzuna emateko soluzio bat izateaz gain, logistika konponbide bat zen ere; hirien hazkundeen ondorietako bat, etxebizitzak gero eta ibaietatik urrunago egotea izan zelako. Zenbait argitalpetan, arrazoi ekologikoak ematen dira garbitegi publikoen eraikuntzarako; errekak eta ibaiak babesteko eraiki behar zirela aldarrikatuz. "Que ninguna persona tenga atrevimiento de lavar ropa, madejas, vientre de reses ni otra cosa inmunda desde donde llamamos el gazarro o bebedero de Goycara hasta el emboque de las aguas que bajan por la calle a introducirse en el cerrado del Patrón de las Obras Pías de Margarita, porque de permitirlo se sigue que cada vecino quiere tener en la puerta de su casa lavadero de ropa [...]" Bilbon, 1855ean proiektatu zen lehen garbitegi publikoa Los Caños-en, hala ere inoiz ez zen eraiki. Gerora, 1868an San Anton zubiaren alboan eraiki zen lehenengoa, denbora gutxira eraitsi bazen ere. Bat-bateko kolera izurriteak, haatik premiazko garbitegiak sortzera behartu zuen hiria. Ricardo de Bastida arkitekto Bilbotarrak, eraikinetan berrikuntza teknologikoak sartzeko aukera ikusi zuen, garbitegiak modernizatuz. Aurrerapenei esker eta garbitegien eraikuntzari esker, emakumeak ez ziren ibaietara garbitzera joan behar eta ez ziren bustitzen. Hala eta guztiz ere, lan baldintzak gogorrak ziren oraindik eta garbitegia erabiltzeagatik zerga bat ordaintzera behartuta zeuden. Bilboko latsarri ia guztiak eraitsi dira, ez dago historia horien arrastorik eta emakume haien historiak galdu egin dira. Gerta ez dadin, ondarearekiko daukagun jarrera genero perspektibarekin batera uztartu beharko da. 12 Bilbon elkarbizi ziren latsarriak, 1855 eta 1910 artean GAL ZORIAN DAGOEN ONDAREA_Bilboko latsarriak atzo MANIFESTOA 13 GAL ZORIAN DAGOEN ONDAREA_Bilboko latsarriak gaur MANIFESTOA ZERGATIK HAUEK? Latsarri hauek zergatik heldu zaizkigun galdetu beharko genuke. Zergatik hartu dira ondare? Zergatik daude babestuta? Emakume langile talde bat oroitzen dute? Izen handiko arkitekto batek egindako obra delako heldu zaizkigu? La Perlako latsarria eta Castaños-eko latsarriak, eraikin publiko neutro gisa heldu zaizkigu. San Mameseko latsarrin, etxebizitza libreak eraiki dira. Behin izan zuten izaeraren berri ez da ematen inon. La Perla-ko latsarria Castaños-eko latsarria San Mames-eko latsarria 15 BERRINTERPRETAZIO IRIZPIDEAK MANIFESTOA Emakumeek historian zehar gauzatutako lanekin zerikusia duten oso arkitektura gutxi heldu zaizkigu. Gainera, haien ekoizpen artistiko eta filosofikoa asko mugatu denez eta hedatze murriztua izan duenez, haien irudia ezabatuz joan da. Hirietan geratzen diren latsarri publikoak zaintzea, emakumeen oroimena ohoratzeko aukera da. Proiektua aurrera eramateko, berrinterpretazio irizpide batzuk ezarri dira, memoria kolektibotik emakume horien irudia ezaba ez dadin. Emakumeen ekoizpenarekin lotutako oraimena ez da galduko. Eraikina, jarrera neutraletik aldendu Norbera beldurrik gabe askatzeko aukera egongo da. Jatorrian, latsarru publikoa aldarrikapenen sedea eta mugimendu askatzaileen konplizea zen, bertan babestuta sentitzen zirelako Emakumeek kudeatutako espazioa. Topaleku izaera ez da galduko. Bertara zihoaztenak, elkar ikusiko zirela zekiten, ez da toki ezezaguna. Hazte pertsonalerako ezpazioa, autonomia sendotzeko eta sare berriak eratzeko LATSARRIEKIKO JARRERA 16 Dirudienez, latsatzaileak identifikatzea oso erraza zen, eskuetan zeramatzaten ospelei eta erredurei esker. Halere, azaleko gaitzak ez ziren bakarrak; garbitzeko gorputz jarrerek ondorioztatuta, hezurren gaixotasunak oso bizkor agertzen ziren. 1834: lehenengo kolera brotea Bilbon 1855: bigarren brotea 1855: lehenengo latsarri publikoa proiektatzen da 1891: La Perlako proiektua hasten da epidemia garaia, latsarri ugari eraikitzen dituzte Bilbon Gerra ostea: behin epidemia pasa den, latsarria mantentzeko interesik ez dago. Jantokiak jartzen dituzte. Distribuzioa mantentzen da, baina latsarriak kentzen dira. Elementurik identitarioenta desagertzen da. Bi latsarriek eratzen ziuzten patioak mantentzen dira. 1985: birgaitze lan handia egiten da eraikinean, gazteentzako gela batzuk egokitzeko. Denbora gutxira, Bilboko udaleko bulogeoetan bihurtuko da. Bi patio horiek desagertzen dira 2020: Birgaitze lan handia egiten da,udal bulegoak berritzeko. Mantentzen den bakarra, fatzada da. BARRAINKUA 5 LA PERLAKO LATSARRIA 18 BARRAINKUA 5 HIRIGINTZA_ondorioak BABES IRIZPIDEAK Bilboko araudiak, honako hau dio C mailako eraikinetan egiten diren esku hartzeen inguruan: Oinarrizko kontserbazioko eraikinak, garrantzi bereziko balio arkitektonikorik izan gabe, ingurunean edo tipologiaren aldetik elementu esanguratsuak izatearren, eraikitako ondarearen zati interesgarria osatzen dutenak dira. Oinarrizko kontserbazioko C Mailan sartzen diren eraikinen balioa egitura tipologikoan datza gehien bat, fatxadan azaltzen delarik, kanpotik; honek, batez ere, ingurune mailako balioa ematen die; inguruarekiko koherentzia estilistikoa, hizkuntza baten betikotasuna, adierazgarritasun aberatsa, eta garrantzizko elementu arkitektonikoak izatea, bai fatxadan eta baita barrualdean. Eraikin hauentzat babesdun izaera izango dute, gutxienez, elementu hauek: Kanpoaldeko fatxadek eta gaur egungo neurriek. Jatorrizko zirkulaziorako espazioek, zutikakoek eta zeharrekoek. Kanpoaldeko eta barrualdeko dekorazio-aparatuak (erlaiz, pilareen erremateak, eskulturak, portalak, lurrak, atersonatu, eskaiolak, etab.) Eraikinaren osotasun estilistiko eta apaingarrian sartzen diren altzariek Esku hartzea, XIX. mendeko latsarri batean egingo da. Gaur egun, jatorrizko eraikinetik heldu zaigun bakarra, fatxada da. Beraz, hau izango da errespetatuko den baldintza. ALDAKETAK HAPOan Erabilera xehetuetan, partzela hornidura publikoa dela aitortzen da. Beraz, HAPOan erabilera hori aldatu beharko da partzrla honetan; BARRAINKUA kalea_003 partzela_03 etxe irla_605 poligonoan hornidura publikotik, EGOITZA PRIBATU erabilerara. 22 23 8 minututako erradioa Bilboko Abando auzoko bizilagunei egindako azken galdeketaren (2017) emaitzek, bertakoen kezkak azalerazten dituzte. Txostenean, emakumeen jarrera kritikoagoa da orokorrean, baina segurtasunari buruzko galderetan, erantzunak oraindik gogorragoak dira. Txostenetik ondorioztatu daiteke, ardura nagusia, eskaletasunaren eta delinkuentziaren igoera dela. Gainera, azken urteetako tabernen ugaritzeak, alkoholarekin lotutako istiluak handitu ditu. Igertu diren beste problematikek, zentralitate faktorearekin daukate harreman estua; trafikoa eta zarata. Abandoko bizilagunen bizitza-kalitatearen balorazioa (0tik-10era): 7,31 Bilboko bizilagunen bizi kalitatearen balorazioa: 6,88 Otxarkoagako bizilagunak dira balorazio baxuena egiten dutenak: 5,57 Esku-hartzearen eremua: Barrainkua kaleko mehelinen arteko eraikina Abandoko errentak, Bilboko errenta altuenak dira, 37 017€ urtean 8 minutuko erradio batean, hezkuntza zentro publiko bakarra dagol, lehen hezkuntzako eskola Garraio publikoaren eskaera oso ugaria da eremu honetan, 8 autobus geltoki, 2 tranbia geltoki eta metro geltoki bat aurki ditzakegu Uribitarteko pasalekua 10 supermerkatu/ elikagai denda Abandon, metro karratua bilboko garestiena da, lokal edo etxebizitza bat alokatzea bataz besteko prezio hauek ditu; Etxebizitzaren prezioa (alokairua): 14,6€/m2 Etxebizitzaren prezioa (erostea): 4 400€/m2 Lokal komertzialaren prezioa (alokairua): 25,76€ Beraz, auzo honetara sarrera ez da demokratikoa eta gutxi batzuek baino ezin dute hemen bizi. Izan ere, ez dago etxebizitza publikorik. Kirol ekipamendu publikorik ez BARRAINKUA 5 TESTUINGURUA Umeen aisialdirako espazioa mugatua da, ez dago gertutasuneko parkerik. Parke hurbilena, Guggenheim museoko parkea da, hala ere, jendez beteta egoten da normalean, eta ezin da auzo maila/eskalatzat hartu BARRAINKUA 5 TESTUINGURUA Egoera aurrera joan bada ere, gaur egun emakumeak ez dira guztiz askatu. Gizartea, gizonezko zuriaren hegemonian oinarritzen da, eta antolaketa horrek, botere harreman desorekatuak sorrarazten ditu. Indarkeriaren kontzeptuak adiera zabala du, eta ez da mugatzen bikotekideen edo bikotekide ohien arteko tratu txarretara eta sexu-erasoetara. Emakumearen aurkako indarkeria-modu asko daude (indarkeria fisikoa, sexuala, psikologikoa, ekonomikoa, etab.), eta eremu askotan erabiltzen da (familian, komunitatean, Estatuaren aldetik, gatazka armatuetan, etab.) Beraz, neskatilen eta emakumeen aurkako indarkeriak adierazpen ugari ditu, nahiz eta indarkeria modu batzuk ohikoagoak diren gune, herrialde eta eskualde jakin batzuetan. Emakumeen aurkako indarkeria modu guztiek dute elkarren arteko lotura; emakumeenganako gutxiespena. Mespretxu honek itzulpen zuzena dauka egunerokotasunean eta bizitzaren esparru guztiak zeharkatzen ditu. Botere-harreman desorekatuak daude emakumeen aurkako indarkeriarenazean, eta botere horien azken xedea ez da emakumeak zauritzea, baizik eta menderakuntza eta harremaneko botereari eta autoritateari eustea. Datuek argi hitz egiten dute desoreka honi buruz, 2003tik 2019ra, 1013 emakume hil dituzte. Hala ere, hau ez la larritzeko datu bakarra. Gizonen eta emakumeen arteko soldata arrakalak berdintasun eza iraunarazten du, emakumea egoera txaragoan ipiniz. Gaur egun, soldatapeko lan produktiboa da sozialki aitortzen dena; ugalketa lana berriz, ez da aitortzen ez ekonomikoki ez sozialki. Planteamendu hau, kargen bakaneta desorekatua iraunarazteko tresna indartsua da. Egoera, larritzen da bestalde, sexuaren araberako soldata arrakala ezagutzean. Soldata arrakalak, lan-merkatuko diskriminazioa eta desberdintasunak islatzen ditu, eta diskriminazio eta desberdintasun horiek, praktikan, emakumeei eragiten diete nagusiki. Soldata-arrakalak zuzeneko eragina du Gizarte Segurantzako kotizazioetan eta ondoko pentsioetan, eta oso lotuta dago emakumeek autonomia ekonomiko txikiagoa izatearekin eta pobrezia-indize handiagoak izatearekin, eta horrek guztiorrek zuzenean eragiten die haien kargura dauden seme-alabei, bereziki, emakumeak familia-buru diren kasuetan. Soldata-arrakalaren zergatiak askotari- koak eta konplexuak dira. Alde batetik, emakumeek egindako lanari balio sozial eta ekonomiko txikiagoa ematen zaio; kualifikazio apaleko lanbide-kategorie- tan gehiago gertatzen da hori. Zerbitzuen sektorearen barruan adibidez, soldatarik apalenak dituzten okupazioak (zerbitzuetako langile ez-kualifikatuak, jatetxe eta merkataritza zerbitzuetakoak, osasun eta zaintza zerbitzuetako langileak...) emakumeak egiten dituzte. Gainera, ematen da, gizonek eta emakumeek ez dutela lansari berdina jasotzen balio bereko lanaren truke, erabiltzen diren balioespen-irizpideak eta hortik datozen soldata-osagarriak direla eta. Dependentzia ekonomikoak askatasuna asko mugatzen du. Izan ere, ekonomikoa aitortzen den indarkeria mota bat da. Horregatik, lanpostuak parekatzea neurri funtsezkoa da genero-lerratzeak ekiditeko, tradizioz emakumeek bete izan dituzten lanpostu edo lanbide batzuk ordaintzeko orduan. Lan-desberdintasuna sorrarazi zuten faktoreak eta datuak aztertu ondoren, ikusten da hartu beharreko neurriek antolamendu soziala eraldatzea eragin behar dutela, zaintza-lanak hobeto aitortuz eta lan horietan erantzukidetasuna bultzatuz. Azken hamarkada hauetan lan-merkatuko hainbat parametrotan emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak nahiko estutu badira ere, ezin esan dezakegu egoera ekitatiboa dela. Izan ere, oraindik ere agerikoak dira soldata desberdintasunak, eta, denboran izaten ari diren bilakaera aintzat hartuta, ez dirudi berehalakoan murriztuko direnik. 24 BARRAINKUA 5 PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA Genero indarkeria, gizarteak daraman losa pisutsua da. Emakume askok ezin dira profesionalki hazi nahi bezain beste, beste batzuk. independentzia ekonomikoa inoiz ez dute lortuko. Aurreko atelatan, latsarri bat nola berrinterpretatu beharko litzatekeen planteatu da. Proiektu honetan, irizpide horietan oinarrituta, La Perla latsarrian egingo da esku-hartzea. Autonomia sendotzea eta independentzia ekonomikoa lortzea behar duten emakumeen perfilen beharrak aztertuz diseinatu da eraikina. Nahiz eta perfil oso desberdinak izan, hegan egiteko gogoa amankomuna da guztien artean, eta hori bada nahikoa elkarrekin aurrera egiteko Familia eredu desberdinak Bizimodu desberdinak Jatorri desberdinak BIZITOKI BATEN BEHARRA + HEGAN EGITEKO INDARRA BERRESKURATZEKO BEHARRA 25 BARRAINKUA 5 PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA_helburuak Elkarren arteko sare afektiboa jostea. Autonomia berreskuratzeko inguru babestu eta atsegina eratu Genero kuestioengatik ematen ez diren aukerak osotzea. Emakume ekoizlea ager dadin erreztasunak ematea. Aitortzen ez diren ugalketa lanak arintzea. Zama kentzea. . Produkzio esfera eta ugalketa esfera uztartzen lagungu 26 GELA INESPEZIFIKOA Kudeaketa librea bermatzeko, gela inespezifikoz osatutako eraikina proposatu da. Gela hauek mugaketa sisrema propioa daukate eta ekipamendu minimo bat, erabiltzaileak programa erabaki dadin. Gela hauek, ekipamendu bereziak behar ez dituzten negozioak etxean sartzeko aukera ematen dute. 27 BARRAINKUA 5 PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA_estrategia harremantzeko aukera. Patioa, begiradak topatzeko baliabidea da. 2 Lekua eta denbora konpartitzea: etxe zelulatik kanpo elkarbizitza batek sustatzen dituen momentuak banatzea. Garbiketa lanak eta bestelako ugaltze lanak konpartitzeak, harremanak sortzeko aukera ematen du. 3 Proiektu amankomuna aurrera eramatea: Eraikinaren kudeaketa librea. Puntualki egin daitezkeen auzo lan esku hartzeak. 29 BARRAINKUA 5 ATAL TEKNIKOA _instalazioak CLT, ZERGATIK? Geruzaka kolatu eta, betiere kopuru bakoitian, elkarrekin gurutzatutako oholez osatutako trinkoko panelak dira. Dagokion lodiera duten oholen zurezko plantxak eratzen dira, kola gabeko albo-presioz elkartuak. Zuraren gainazal guztian kola-orri bat zabaltzen da, zeharka bigarren plantxa bat jartzen da berriz (90º aurrekoarekiko), eta beste kola-orri bat zabaltzen da, eta beste zur-geruza bat gehitzen. Zur-geruza guztiak jarrita daudenean, prentsatzen dira. Zur-plantxakada kopurua hiru, bost edo zazpi da, baina gehiago ere jar daitezke, proiektuan zehaztutako lodieradun panel oso bat eratu arte. CLTaren ezaugarria bere neurri-egonkortasuna da (luzera eta zabalera), zeharka kokatutako zur-zuntzak aldameneko luzetarako oholak atxikitzen dituelako. Egurra, energetikoki etekin handia lor dezakeen materiala da, eta jasangarrienetakoa. Gainera, isolatzaile naturala da, eta gertatzen diren isolamendu arazoei (zubi termikoak adibidez) erantzuna emateko baliogarria da. Beste materialekin alderatuz daukan eroankortasun maila txikiak, energetikoki aprobetxamendu handia lortzea ahalbidetzen du. Erabiltzailearen osasunean inpaktu zuzena dauka ere. Material higroskopiko honek, hezetasuna kontrolatzeko ahalmena dauka. Faktore honek, muki mintzean gertatzen diren narritadurak murrizten ditu. Guzti hau gutxi baliz, mikrobioak gune hezeetan hedatzen dira arnas aparatua minduz, baina, egurrezko ingurune batean, patologia hauen presentzia txikituko da. CLT z egindako egitura erabiltzeak dauzkan onuren artean honako hauek aurki ditzazkegu: Obra lehorra denez, lanek eragozpen gutxi izango dituzte auzoan (zaratak, kaleak moztea, bizilagunen kexak...) . Muntaia azkarra da, eta epe luzeak ez dira beharrezkoak. Eraikina arintzen da, eta pisuak murrizten dira. Energetikoki oso efizientea da. Materiala lokala izan daiteke. Barrutik, egurra ikusgai utzi daiteke, materialari balore estetiko handia emanez. Materialaren aprobetxamendua 32 BARRAINKUA 5 ATAL TEKNIKOA _instalazioak AEROTERMIA, ZER DA? Ingurunea zaintzea, lehentasuna dela jakin badakigu eta gure etxea ahalik eta eraginkorren izatea nahi dugu. Horregatik, azkenaldian hainbat eraikinek ordezkatu dute ohiko berokuntza sistema, sistema garbi eta berriztagarriekin. Proiektu honetarako, aerotermia erabiltzea erabaki da. Inguratzen gaituen beroa ernergia bihurtzean datza. Sortzen duen energia, etxebizitza bat berotzeko, airea girotzeko eta ur beroa izateko bestekoa da. Honako hau da aerotermiaren funtzionamendua; Aerotermiak, ingurumen-energia ateratzen du aireko tenperaturatik (baita zero azpiko tenperaturetan ere) eta geletara edo ur hornikuntzara bideratzen du energia hori. Ekipamenduek, bero ponpa tradizionalen modura lan egiten du. Bero ponpa baten bidez eta barneko eta kanpoko hozkailubaten bidez, inguruko airearen tenperaturaren kontrasteak energia sortzea eragiten du. SISREMAREN ABANTAILAK ETA DESABANTAILAK Abantailak: Energia iturri berriztagarria, jasangarria eta agortezina.CO2 isurpenen murrizketan laguntzen du. Instalazio azkarra eta erraza da, keak ateratzeko biderik ez dira beharrezkoak. Berotzeko eta hozteko erabili daiteke. 20-25 urte inguruko bizitza dauka makinariak (ez dira aldian behin aldatu behar) Desabantailak: Etxebizitzatik kanpo intalazio bat egin behar da, eta fatxadaren estetikan inpaktua izan dezake. Hasierako inbertsio handia da, nahiz eta inbertsioa azkar amortizatzen den. Sistemarekin lor daitekeen energia totalaren %70a da, beraz, eskaria bermatzeko galdara tradizional bat jarri beharko da ere. Kanpoko gailua, bero ponpa batekin lan egiten du, horrek hautematen du temperatura desberdintasuna. Neguan, airea kanpotik hartu era beroa ekoizten du. Udan airea etxeitik hartzen da, tenpertatura hotza lortzeko. Aerotermia sistema eraginkorra izateko, funtsezkoa da isolamendu egokia izatea. Kasu honetan, baldintza hau betetzen da, transmitantzia baloreaoso baxuak delarik (aurreko atalean ikusgai). "en cascada" funtzionatzen duten metagailuak Barneko unitatea "hidrokit". Likido hozgarriaren trukagailua eta konpresorea Zoru erradiatzailea klimatizatzeko Ur bero sanitarioa eta ur hotz eskaria asetzeko tutueria * Batzuetan, Hidrokit gailua eta metatzaileak, gailu bakar batean daude. Proiektu honetan, horrelako bat erabiliko da 44
science
addi-74ef3359e0a8
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/53425
Artziniegako kirol instalazioen birmoldaketa
López Arbeloa, Martín
2021-10-18
Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 5 2. DOKUMENTUA - MEMORIA 2.1 MEMORIA DESKRIBATZAILEA 2.1.1 IDENTIFIKAZIO ORRIA Proiektuaren Izenburua Artziniegako Kirol Instalazioen Birmoldaketa Proiektuaren egilea Martin Lopez Arbeloa – 79113434-N. Ingeniaritza Mekanikoko graduko ikaslea. Sustatzailea Artziniegako Udaletxea Aurrekontua 778.711,75 € 2.1.2 PROIEKTUAREN HELBURUA Proiektu hau gradu-amaierako lan gisa aurkezten da Ingeniaritza Mekanikoko Graduaren titulua eskuratzeko. Honen helburu nagusia Artziniegako kirol zonaldearen rediseinua, eta honetarako garatutako eraikuntzen kalkulua da. Proiektu honen eraikuntza, udalaren kirol instalazio beharren arazoa konpontzea bilatzen du eta ahal den neurrian, kirol jarduera bultzatzeko asmoa dauka. Hortaz, proiektu honen gauzatzea herrialdearen instalazioen hobekuntza eta Artziniegako biztanleriaren eskaera asetzea du helburu nagusi, dauden irizpide ekonomikoen kontuan harturik. Proiektu honek izaera sozial eta kulturala duen arren, beste zenbait helburu garrantzitsu ditu azpimarratu behar direnak. Alde batetik, Artziniegako udaletxearen jomuga kirol esparruaren aprobetxamendu maximoa da, izan ere, udalerriko kirol esparru barnean dauden espazio batzuk erabilerarik eza dutelako. Beraz, proiektu honekin Artziniegak duen kirol esparru osoaren egituratzea eraman nahi da. Beste aldetik, gaur egun erabiltzen diren instalazioen hobekuntza bilatzen du udaletxeak eta proiektu honek hainbat alternatiba desberdinak aztertzen ditu helburu hori bete ahal izateko. Horretarako, Artziniegako biztanleen iradokizunak kontuan hartuko dira, haien eskakizunak bete ahal izateko. Gainera, instalazio berrien kokapena burutuko da kirol desberdinak praktikatzeko esparru egokiak izateko. Azkenik, Artziniegako udaletxeak eskatuta, proiektu hau kirol zonaldearen urbanizazio egokia egiteko erabiliko da, izan ere, gaur egun dauden eremuekin eta jarri nahi diren instalazio berriekin dagoen espazioa egoki sailkatu beharko da. Hortaz, proiektu honen xede garrantzitsu bat dagoen espazioa optimizatzea eta datozen urteetan Artziniegako jolas eta kirol eskaintza hobeto dezaketen ekipamenduak aldez aurretik programatzea da, eskuragarritasun ekonomikoa beti kontuan hartuta. Proiektu honekin egin nahi diren aldaketa guztiak kirola egiteko ikuspegia dute, bai lehiaketa federatuan bai federatu gabean, hortaz aktibitate fisikoa bultzatzea eta sozializazioa eta aisialdia sustatzea helburu argia da herrialdearentzako. Era berean, ezarriko diren instalazio berriak beste edozein esparrutan ere erabili ahal izango da, hala nola hezkuntza fisikoan edo Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 6 irakaskuntza mailan. Inplementatu nahi diren instalazioak ez dira Artziniegan existitzen, haren eskaria instalazio berri hauekin beteko baita. Gainera, haren tamaina eta ezaugarriak direla eta, hainbat ekitaldi sozial edo kultural egiteko lekua emango dio udalerriari. Horretarako, kirol instalazio eta sakabanaketa buruzko araudia (NIDE) hartuko da erreferentziatzat, Kirol Kontseilu Gorenak (CSD) argitaratutako araudia baita. Kirol instalazioak eraikitzeko kontuan hartu beharreko erregelamenduko eta diseinuko baldintzak ezartzen dituena. Hala eta guztiz ere, egungo egoera ekonomikoa kontuan hartuta, haren eraikuntzan funtzionaltasuna nagusituko da diseinuaren aurrean, eraikuntza-kostu txikiak lortzeko, beti ere, ingurunearekin bat eginez. Bide horretan bertan, kirol eremuari aprobetxamendu handiena ateratzeko instalazioek ahalik eta kirol espezialitate gehienetarako balio beharko ditu, Artziniegako biztanleriaren gogoetak eta iritziak kontuan harturik. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 7 2.1.3 PROIEKTUAREN HEDADURA Aurreko atalean zehaztu den bezala, proiektu honen helburu nagusia Artziniegako kirolzonaldean kokatuko den hainbat instalazio berrien zehazpena da, dauden eremuak kontuan harturik. Horretarako, lehenik eta behin, informazioa garatu beharko da, udalerri horretan dagoen beharra eta nahia justifikatzeko eta zein testuingurutan gertatzen den zehaztu ahal izateko. Hasierako ebaluazio hori egiteko, azterketa eta ikerketa batzuk egin dira, udalerriko kirol arloko ohiturei eta biztanleriaren iritzia kontuan harturik. Lehenik dagoen egoera aztertuta eta eremu desberdinen kokalekua guztiz definituta izanik, beharrezko egiturak diseinatu eta kalkulatu aurretik, instalazioak kokatuko diren lekuaren lurrari buruzko informazioa eduki beharko da, azterketa geotekniko baten bidez. Erabiliko den zonaldean dagoen lurzoruaren ezaugarriak jakin beharko dira, kokatuko den eraikin mota zehazteko, hortaz, garrantzi handiko azterketa da. Geroago, diseinu eta kalkulu baldintzekin estrukturen garatuko dira. Diseinua Ondoren, egituraren diseinua eta kalkulua egingo da. Diseinua egiteko, batez ere, irizpide ekonomikoak eta errentagarritasun irizpideak hartuko dira kontuan. Gainera, lehen esan bezala, ahalik eta kirol jarduera gehienetan erabiltzeko aukera emateko helburua du, hau da, ahalik eta erabilera handiena izatea da proiektu honen helburu nagusia. Elementu normalizatuak eta azkar instalatzen direnak erabiliko dira, eraikuntza denbora eta eskulana ahalik eta gehien murrizteko. UNE 15 7001 arauan ezarritakoaren arabera, proiektuak agiri hauek izanen ditu, guztiak ere dagokien indizearekin: Proiektua zortzi dokumentuz dago osatuta, bakoitzak bere garrantzia izanik, eta guztien helburua proiektuko kalitate minimo bat bermatzea izango da, CTE-k zehazten duen baldintza minimoak bermatuz. Lehenengo dokumentua aurkibide orokor bat aurkezten du, dokumentu guztitan agertu eta azalduko dena. Bigarren dokumentua proiektuaren memoria da, honen helburu, hedadura eta hartuko diren erabaki ezberdinak aurkeztuz. Hirugarren dokumentuan proiektuaren eranskinak aurkezten dira, beharrezko kalkuluak egingo direlarik eta programen emaitzak aurkeztuz. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 8 Laugarren dokumentua proiektu eta egituraren planoak dira, beharrezko pieza guztien fabrikaziorako beharrezko datuak aurkezten direlarik. Baita ere beharrezko hormigoi mota zehazten da zimendapenetarako, eta iturgintza sarea, saneamendu sarea eta urbanizazioaren planoak ere aurkezten dira. Bostgarren dokumentua proiektuak aurrera eramateko beharrezko baldintzak zehazten dituen agiria izango da, hauen datu eta espezifikazioak aurkeztuz, proiektuaren baldintza tekniko, ekonomiko, administratibo eta legedizkoak izanik. Seigarren dokumentua proiektuan erabiliko diren material guztien neurketak isladatzen ditu, bakoitzak bere unitatearekin. Neurketa horiekin, zazpigarren dokumentuan proiektuaren aurrekontua lortzen da, unitateko prezioa izanik eta seigarren dokumentuko neurketak izanik egituragatik ordaindu beharrekoa lortuz. Azkenengo dokumentua, zortzigarrena, alegia, berezko garrantzia duten ikerlanak aurkezten ditu, osasun eta segurtasun ikerlanak eginez eta hondakinen gestio plan bat ezarriz, proiektu mota hauetan derrigorrezkoa delarik. KOKAPENA ETA KONEXIOAK Proiektuaren izenburua adierazten duen bezala, Artziniega herrialdean dagoen kirol zonaldea berregituratzeko helburua du lan honek. Artziniega, Arabako probintzian kokatzen den herrialdea da, Euskal Herriko autonomia erkidegoan. Artziniega Aiaraldeko eskualdean kokatzen da eta Valle de Mena (Burgos), Gordexola (Bizkaia) eta Aiala (Araba) udalerriekin mugatzen du. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 10 Artziniega 210 metroko altuerara kokatzen da itsaso mailatik eta gaur egun 1900 biztanle ditu, Artziniegako datu estatistikoak bermatutako hurrengoko grafikoaren arabera. Azken urteotan biztanleriaren hazkundea gorakada garrantzitsua izan du, eta hurrengo urteetan joera hau mantenduko dela uste da. Izan ere, hau izan da jolastoki multifuntsional bat garatzearen motibazioetako bat, zeren eta gero eta ume gehiago egotekotan, honentzako jolastoki estali bat ondo etorriko litzaioke Artziniegako herrialdeari. Grafiko 2.1 - Artziniegako biztanleria kopurua (1900-2020) Kirol guneari dagokionez, hau herrialdearen hegoaldean kokatuta dago eta azalera lau batean zehar hedatzen da. Horrez gain, area hau heltzeko erraza da; izan ere, bi sarbide ezberdin ditu: bata tenis pisten aldean eta, bestea, igerilekuaren alboan. Bi sarrera hauek kotxea aparkatzeko parkinetara ematen dute. Irudia 2.3 - Artziniegako kirol gunearen hedadura Kirola egiteko esparru honek ia 35.000m2-ko azalera okupatzen du, non polikiroldegi bat, udarako igerileku ireki bat, teniseko bi pista eta futbol zelai erraldoia ezartzen diren, bai eta kotxe eta autokarabanentzako parkinak ere, Irudia 2.4-an nabaritzen den bezala: Irudia 2.4 - Kirol gunearen eguneko egoera Ikus daitekeenez, kirol gunearen perimetroa oso aproposa da lan honek proposatzen dituen aldaketak egiteko. Alegia, zonaldea handia dirudien arren, biztanleriaren parte handiak uste du honi ez zaiola probetxu handirik ateratzen eta momentuan dauden instalazioen mantentzea eskasa dela. Horrez gain, kirol gehiago praktikatzeko aukera eskaintzen duen kirol gunea sortzea da Artziniegako bizilagunen interesa, geroago (2.1.4.2 atalean) azalduko den bezala. FORMULARIOA Artziniegako biztanleriak kirolaren eta herrialdean dauden kirola egiteko gune eta instalazioen inguruan dituen kexak, interesak, eskaerak, etab batzeko helburuarekin sortu zen formulario hau. Badirudi ondoeza orokorra dagoela herrialde honetako herritarren artean, zeinek herrialdea kirola egiteko eta, batez ere, kirol ezberdinak egiteko ekipatuta ez dagoela uste duten. Formulario hau 118 pertsona erantzun dute (Biztanleria osoaren ia %,6,5a). Horietarik %75a Artziniegan urte guztian erroldatuta daude eta %25a uda bertan ematen dute, bigarren etxebizitzan. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 12 Kirol zaletasuna agerikoa da eta, aurrez aipatu bezala, kirol gune edo instalazioak ez dute dibertsitate handirik eskaintzen eta nahiko egoera txarrean daude. Grafiko 2.3 - Kirol gehiago egitearen inguruko galdera Hortaz, instalazioen norakoen galdera esplizitua egin zaie galdetegiaren erantzuleei. Momentuan Artziniegan dauden kirol esparruen inguruan galdetuak izan direnean, %88ak hauek nahikoak ez direla erantzun dute. Ikus daitekeenez, Artziniegako bizilagunek ez daude pozik egungo egoerarekin, eta aldaketak nahi dituzte. Grafiko 2.4 - Herrialdean dauden kirol gune eta instalazioen inguruko galdera Partehartzaileei aukera eman zaie haien ideiak eta proposamenak planteatzeko hiru galderen bidez: zer ipini, zer aldatu, zer kendu. Erantzunen artean denetarik egon da: hipika egiteko zelaia, volleyball-era jolasteko areazko zelaia, patinajea egiteko lekua, petankara jolasteko zelaia, bizikletak garbitzeko esparrua, besteak beste. Hala ere, honako eskaera hauek nahiko puntualak izan dira, pertsonaren bat edo bik soilik eskatu dituzte horrelako aldaketa. Gehien errepikatu diren eta, beraz, lan honek kontuan hartu dituen eskaerak honako hauek izan dira: Grafiko 2.5 - Bizilagunek egindako eskaera espezifikoetako batzuk Aurreko taulan antzeman daitekeenez, 118 partehartzaileetatik, 23 pertsonek padelera jolasteko kantxa estaliak jartzea aipatu dute, 16k futbolera eta saskibaloira jolasteko kantxa multifuntsionala eskatu dute, beste 16k igerileku estalia eskatu dute, 11 lagun futbol zelaiaren erdiketa komeniko lukeela aipatu dute eta, azkenik, 9 pertsonek umeentzako jolastoki estaliaren ezarketa demandatu dute. Garrantzitsua da zehaztea igerileku estaliaren diseinua bideraezina dela, izan ere, duela gutxi berritua izan delako. Beraz, proiektu hau bestelako eskaerei erantzuna ematen saiatuko da. Horrez gain, parkour egiteko eremua, skatepark-a, tenis zelai estaliak eta bestelako aldaketak ere erantzun komunak izan dira, baina gradu amaierako lan honek ez du izan eskaera guztiei erantzun emateko aukera, lanaren hedadura denbora aldetik murriztuta baitago. Haatik, momentuz egitura hauek eraikiko ez diren arren, Irudia 2.5-k kontuan hartzen ditu eskari hedatu guztiak (parkourra, skatepark-a eta tenis zelai estaliak barne), orain diseinatu egingo ez direnez ere, etorkizunean hauek eraikitzeko erabakia hartzen bada, haientzako lekua eta ezarlekua aldez aurretik pentsatuta egon dadin. URBANIZAZIO PROPOSAMENA Biztanleriaren hazkundearen joerak ume eta gazteentzako (eta baita helduentzako, noski) kirol esparru erabilgarriak sortzeko beharra erakusten du. Izan ere, kirola oso garrantzitsua da eta, aurretik ikusi denez, eskari handia du. Horrez gain, formularioak pila bat iruzkin jaso ditu instalazioen berritze eta dibertsitatea eta baita gune estaliak eskatuz. Grafiko 2.5-n ikus daitezkeen datuek bat egiten dute lan honek aurreikusitako aldaketa garrantzitsu batekin: futbol zelaiaren erdiketa. Izan ere, futbol zelaia handiegia da eta honek espazio (ez aprobetxatu) handia okupatzen du, erabiltzaileek apenas horren erdia erabiltzen baitute. Beraz, honen erdibitzeak aukera handiak eskaintzen ditu, diseinu aldetik. Lan honen jatorrizko ideia kirol esparruari ahalik eta etekinik handiena ateratzea da, bai orain zein etorkizunean. Alegia, zelaiaren erdiketak, zelaiaren eskuineko erdian hiru egituren ezarketa ahalbidetzen du: futbol eta saskibaloira jolasteko kantxa, umeentzako parkea eta skatepark-a. Horrez gain, tenis zelaia eta errepidearen artean, parkour egiteko eremu bat eraikiko litzateke. Honek biztanleriak eskatutako kirol-dibertsitateari erantzuna emango litzaioke: Irudia 2.5 - Lan honek proposatutako kirol gunearen berregituraketa Proiektuaren erabateko urbanizazio proposamena, ordea, soilik jolastoki estaliaren eta padeleko kantxen egituraketa eta diseinua hartuko du kontuan. Hortaz, futbol zelaia erditzean, horren erdi bat jolastokiaren eraiketara bideratuko da. Bestalde, padelera jolasteko bi kantxa estaliak diseinatuko dira, formularioaren partaide askok eskatu duten moduan. Horrela, aurretik aipatutako urbanizazio proposamena betetzeko lehenengo pausua bi egitura hauek eraikitzea izango da (Irudia 2.6): Irudia 2.6 - Proiektu honek diseinatutako egituren hedadura Esan bezala, lehenengo eraikiko diren bi egiturak hurrengo hauek izango dira: jolastoki multifuntsionala eta padela. Lehenengoak, futbolera eta saskibaloira jolasteko kantxa bat (jolastokiaren eskuinera) eta umeentzako parkea (ezkerrera) integratuko ditu. Beste alde batetik, bigarrenak, bi kantxa estaliak izango ditu bere baitan (Irudia 2.7). Irudia 2.7 - Instalazio berrien antolamendua Horrela, eskaera nagusienetako lauri erantzun emango zaie: zelaiaren erdiketa, umeek jolasteko eremua, futbolera eta saskibaloira jolasteko kantxa eta padelera jolasteko pista estaliak. Horrez gain, etorkizunean gainerako aldaketak eta berregituraketak egiteko aukera zabalik itxi nahi du lan honek eta, hortaz, proposamen guztiak hartu ditu kontuan lehenengo bi egitura hauek ezartzerako orduan. Azkeneko helburua baita, aurrerago, lehen aipatutako urbanizazio proposamena osatzea. ARTZINIEGAKO UDALAREN EKIMENA Proiektu honetan lanean hasi eta gutxira, Artziniegako Udalak mezu bat argitaratu zuen bere Facebook-eko kontuan (2021eko otsailak 10ean), non, etorkizunari begira, herriko kirol instalazioen birdiseinatzea planteatzen zuen. Hain zuzen, udalak urbanizazio proposamen bat egin zien bere jarraitzaileei. Jarraian, mezu honetako irudia ageri da, zeinek bi zati dituen: plano bat eta honi dagokion azalpena. Irudia 2.8 - Artziniegako udalak proposatutako urbanizazio plana, eta horren azalpena Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 17 Udalak eskegitako postan irakur daitekeenez, plano honek hurrengoko puntuen instalazioa barneratzen du: (1) mahaiak, umeentzako jolasak eta bestelako kirolak praktikatzeko zonaldea (burdeo kolorean); (2) padela edo futbol eta saskibaloiko kantxa ezartzeko zonaldea (kolore berdean); (3) skatepark-a (kolore beltzan) eta (4) txakurren aisialdirako hesitako zonaldea (kolore gorrian). Gainera, herritarren ekarpen eta proposamenak entzuteko prest agertzen da. Aurreko guztia ikusita, udalari lan honetarako garatutako urbanizazio programa (Irudia 2.5) aurkeztu zitzaion eta, aurrez aztertutako formularioaren berri eman zitzaion (2.1.4.2 FORMULARIOA). Udalak, bere sare sozialetan formularioa partekatzeaz gain (Irudia 2.9), lan honen proposamenak eta diseinuak kontuan hartzeko konpromisoa hartu du. Irudia 2.9 – Artziniegako udalak bere Facebook kontuan lan honetako formularioa partekatzen du Izan ere, kirol guneak eskaintzen dituen aukerak ikusteko eta Artziniegako herritarrek horren inguruan zer uste duten jakiteko oso erabilgarria izan zaio galdetegi hau Artziniegako Udalari. ARAUAK ETA LEGE-ARAUDIA Eraikigintzaren Kode Teknikoa (EKT-CTE), martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua. Eraikigintzaren Kode Teknikoaren barnean agiri hauek beharko dira: • Eraikin Segurtasuneko Oinarrizko Dokumentua ( DB - SE) • Eraikin Segurtasuneko Oinarrizko Dokumentua - Altzairua (DB - SE - A) • Eraikin Segurtasuneko Oinarrizko Dokumentua - Eraikinean eragiten dituzten Akzioak (DB - SE - AE) • Eraikin Segurtasuneko Oinarrizko Dokumentua - Zimenduak (DB - SE - C) • Suteen Aurkako Segurtasuneko Oinarrizko Dokumentua (DB - SI) • Irisgarritasun eta Erabileraren Segurtasuneko Oinarrizko Dokumentua (DB - SUA) Euro-kodeak: • AENOR. UNE-EN 157001:2002 araua: Proiektuak gauzatzeko irizpide orokorrak • AENOR. UNE-EN arauak azaleren eta kirol ekipamenduen inguruan Kirolei buruzko araudia: • Consejo Superior de Deportes (CSD): Normativa sobre Instalaciones Deportivas y para el Esparcimiento (NIDE). Seguritatea: • Eraikuntza lanetako gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak, urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretuaren arabera, eta maiatzaren 19ko 604/2006 Errege Dekretuak eta martxoaren 19ko 337/2010 Errege Dekretuak onartutako ondorengo aldaketen arabera. • Eraikuntza-lanak erregimen publikoan edo pribatuan egitean kalitatea kontrolatzeko prozedura, Eusko Jaurlaritzaren urriaren 28ko 209/2014 Dekretuaren arabera. Hondakinen kudeaketa: • Otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuak araututako eraikuntza- eta eraispenhondakinen ekoizpena eta kudeaketa. KALKULU ETA DISEINU PROGRAMAK Gradu-amaierako lan honetan proposatutako egituren inguruko diseinu eta kalkuluak egiteko, bai eta lana azaltzeko, taula honetan agertzen diren programak erabili dira. Ezkerraldean programaren izena agertzen da eta, eskuinaldean, horri eman zaion erabilera eta zertarako balio izan duen azaltzen da: Taula 2.1 - Erabilitako programak eta hauen deskribapena PROGRAMA ERABILERA ETA AZALPENA CYPE: "GENERADOR DE PÓRTICOS" ETA "CYPE 3D" Eraikuntzarako eta obra zibilerako egiturak diseinatu, kalkulatu eta dimentsionatzen ditu CYPE enpresak, ekintza horizontal eta bertikalen eta suaren eraginpean. CYPE-ren "Generador de Pórticos" eta "CYPE 3D" moduluak erabili dira. • "Generador de Pórticos": Geometria eta pisu propioko kargak, erabilera-gainkarga, haizea eta elurra azkar eta erraz sortzeko aukera ematen du, korapilo zurrunez, saretaz edo zertxaz osatutako arkupe batean. Fatxadetako estalkietako eta alboetako uhalen neurriak ematen ditu, profila eta uhalen arteko tartea optimizatuz. Haize- eta elurkargak automatikoki kalkulatzen dira, aukeratutako arauaren arabera, egitura dagoen herriko erabiltzaileak hautatuta. Emandako datuekin eta lortutako emaitzekin kalkulu-memoria bat ematen du. Honako hau padel egituraren petralak dimentsionatzeko eta kalkulatzeko erabili da, baita estalkien gainean agertzen diren kargak aurreikusteko. • "CYPE 3D": CYPE 3D programa arina eta eraginkorra da, eta egiturak hiru dimentsiotan kalkulatzeko pentsatuta dago: hormigoizko barrak, altzairuzkoak, hormigoizko eta altzairuzko barra mistoak, aluminiozkoak, zurezkoak edo beste edozein material, loturen neurriak barne (altzairu ijeztuzko eta armatuko profilen soldatuak eta torlojutuak, T bikoitzekoak eta tutu-profilak), eta finkatze-plakekin, zapatekin eta ahokadurekin egindako zimenduak. Kasu honetan, jolastoki eta padel egituretako zimendapenak, estalkien barrak, loturak, aurrekontuak, baldintzen agiria eta bestelako garrantzia duten ikerlanak ateratzeko erabili da. AUTOCAD (2016) AutoCAD CAD (Computer Aided Design) softwarea da; hau da, ordenagailuz lagundutako diseinuko softwarea. Editatzeko ahalmen handia duen tresna ahaltsua da, 2Dko marrazkiak eta 3Dko Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 21 modelazioa onartzen dituena. Horregatik, diseinu- eta arkitekturaestudioetarako erreferentziazko softwaretzat hartzen da. Planoak sortzeko bereziki diseinatutako programa da eta, izan ere, horretarako erabili da lan honetan zehar. Horrekin, 3D eredu errealistak diseina daitezke, solidoak, sareak eta gainazalak modelatzeko tresnen bidez. Bestalde, AutoCAD-ek 2 eta 3Dn modelatzeko aukera ematen du, proposatzen duzun ia edozein, marrazketa-, edizio- eta idaztemenuen aniztasunari esker. Instalazio elektriko baten plano zehatzetatik hasi eta produktu baten packaging-eredu berriraino, espazio jakin baten barnealdeen diseinutik igarota. ROTHOBLAAS-EN MYPROJECT MyProject software praktikoa eta fidagarria da zurezko egituretan lotura metalikoak diseinatu eta egiaztatzeko. Lana errazten duen tresna, urrats gutxi batzuekin kalkulu-erlazio osoa prestatuz. Kasu honetan, jolastokiko zurezko lotura guztiak kalkulatzeko erabili da. SOLID EDGE Solid Edge da bi modutan diseinatzeko aukera ematen duen CAD software bakarra. Lehena modelatze tradizionalean datza, eta bigarrena teknologia sinkronoan (Synchronous Technology ingelesez). Azken horretan, eragiketen zuhaitzik gabe diseinatu eta aldatzen da, eta sistemak berak erabakitzen ditu aldatu beharreko parametroak. Haren tresna aipagarrienen artean daude alderantzizko ingeniaritza, beste CAD sistema batzuen diseinuak egokitzen dituena; 3D laneko jarraibideak egiteko dokumentazio teknikoa sortzea; eta 3D fitxategien migrazio adimenduna, ezarritako konfigurazioak ukitu gabe. Honako hau berezko diseinuak gauzatzeko erabili izan da; konkretuki, altzairuzko lotura ez-komertzialak muntatzeko. DASSAULT SYSTEMES (CATIA) CATIA-k aukera bakarra eskaintzen du, edozein produktu modelatzeko ez ezik, bizitza errealeko portaeraren testuinguruan modelatzeko ere: esperientziaren aroko diseinua. Sistemen arkitektoek, ingeniariek, diseinatzaileek, eraikuntzako profesionalek eta haien laguntzaile guztiek elkarrekin lotzen gaituen mundua definitu, imajinatu eta forma eman diezaiokete. Honako hau berezko diseinuak gauzatzeko erabili izan da; konkretuki, altzairuzko lotura ez-komertzialak muntatzeko. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 22 DIALUX DIALux argiztapen-proiektuak sortzeko diseinatutako doako softwarea da. Lortutako emaitzak ikuspegi fotorrealisten bidez dokumentatzeko aukera ematen du, eta mundu mailan aitzindari diren fabrikatzaile guztien liburutegiak barne hartzen ditu. Beste programa arkitektoniko batzuetako CAD datuak hartzen ditu oinarritzat, haiekin lan egiten du eta jatorrizko programara itzultzen ditu. Internetetik lortutako 3D ereduak ere erabil daitezke. Argiztapen-sistemen energia-kalkulua egiten du, estatuan eta nazioartean indarrean dauden araudiak betetzen direla ziurtatzeko. Programa hau jolastokiko argiteriaren beharrizana kalkulatzeko eta argipenaren aukeraketa egiteko erabili da. OFFICE PROGRAMAK: WORD, POWERPOINT ETA EXCEL Microsoft Office suite informatiko bat da, zein hainbat aplikaziok osatzen dute. Lan horretarako, Word, PowerPoint eta Excel erabili dira. • Word suiteko testu-prozesadorea da. Word-ek posizio menderatzailea du testu-prozesadoreen merkatuan. Word lana guztia idazteko erabili den testu-prozesatzailea izan da. • Excel kalkulu-orri edo -planetaren programa da, hasiera batean Multiplan izenekoa. Excel neurketak eta aurrekontuak egiteko eta, baita formularioaren grafikoak sortzeko erabili da. • PowerPoint Windows eta Mac inguruneetan aurkezpen bisualak garatzeko eta zabaltzeko programa da Word. Multimedia-diapositibak sortzeko erabiltzen da, hau da, testu, irudi, soinu, animazio eta bideoz osatuak. Honako hau mota guztietarako diagrama, grafiko eta irudiak sortzeko erabili da. ERAIKINAREN DESKRIBAPEN OROKORRA Eraiki nahi diren estalkiak Artziniegako Kirol Gunean daude kokaturik: Alde batetik, Jolastoki multifuntsional bat eta bestetik, bi padel kantxetarako estalkia egitea nahi da, Artziniegako biztanleak kirola egiteko instalazioak izateko. Horretarako, Jolastokia egiteko, zurezko egitura kurbo bat proposatuko da, lurretik altxatzen diren arku formako zurezko portikoak izango dituena. Arku horien gainean estalki bat jarriko da ia 1000 metro karratuko azalera estaliko duena. Bestalde, padel egitura metalezko estalki kurboa izango da, altzairuzko barra normalizatuak erabiliko direnak. Egitura horrek bi padel pista estaliko ditu eta behar diren neurriak hartuko dira jokoa behar bezala egin dadin. Gainera, estalkia portikoen argia baino luzeagoak izango dira, 500 metro karratu baino gehiago estaliz. Bi egiturak diseinatzeko, kontuan hartu beharko dira hirigintzako mugak eta kontuan hartu beharko dira herriko herritarren iritziak, baita CSDk (NIDE) eskainitako esparruen neurriak ere. EKTren BETETZEA Bi eraikinek, Eraikingintzaren Kode Teknikoa bete beharko dute, "Eraikin Segurtasuneko Oinarrizko Dokumentua", "Irisgarritasun eta Erabileraren Segurtasuneko Oinarrizko Dokumentua" eta "Higiene, osasun eta ingurumenaren babesa" dokumentuetako gutxieneko betebeharreko oinarrizko eskakizunak betez. Proiektuan erabaki da EKTko Oinarrizko Dokumentuek proposatzen dituzten prozedurak eta soluzio teknikoak jarraitzea. Honen erabilera nahikoa da EKTk ezarritako oinarrizko betebeharrak betetzeko. Hala ere, beste zenbait arau hartuko dira kontuan eraikinen diseinua alderdi guztietan normalizatuta egoteko. • EHE - 08: Eraikin-hormigoiko instrukzioaren betebeharrak asetzen dira eta Eraikin Segurtasuneko Oinarrizko Dokumentuekin osatzen da. • NCSE-02: Seismoen aurka bete behar diren oinarrizko eskakizunak betetzen dira SEEA arauaren arabera. • NIDE: Zelaien neurriak CSD ("Consejo Superior de Deportes") arauak ezartzen dituen gutxieneko neurriak betetzen ditu. ERAIKINAREN DESKRIBAPEN GEOMETRIKOA Padeleko eraikinak altzairuzko 5 portiko izanen ditu, bakoitza 5 metro eta erdiz banatuak, eta horrela 22 metro luze izanen da guztira. Portiko horiek 21 metroko argia izanen dute, nahiz eta estalkia luzatu, 24 metro arteko eremu estalia izateko. Portiko bakoitiek (padel-pistetatik kanpo jartzen direnek) bi pilare izango dituzte barruan, portiko bikoitien aurrean, padel-zelaiaren erditik altxatuko direnak, ez baitute tarteko portikorik. Padeleko egiturak ez du fatxadarik izanen, argitasun handiagoa baitu. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 25 Bestalde, Jolastokiak zurezko 10 arkupe berdin izango ditu, bakoitzak 5 metroko tartea izango du, eta 45 metro luze izango dira. Portiko hauek, kargak jasotzeko ertz handikoak izango dira, guztira 25 metroko argia izateko eta gehienez 7 metroko altuera lortu arte altxatuko dira. Hala ere, estalkiak ez du arkupeen argi osoa estaliko, herritarrak edozein arkuperen artean libre ibiltzea utzi nahi delako. Hori dela eta, estalkia 2,4 metroko altueratik aurrera jarriko da, eta horrela 963 metro karratu estaliko dira. Bertan, areto-futboleko pista bat, saskibaloiko pista bat eta Udalak zehaztuko duen aisialdirako eta jolaserako eremu bat jarriko dira. Taula 2.3 - Estalki ezberdinen azalera (m²) EKT-ren AURREIKUSPEN TEKNIKOAK ZIMENDAPENA Eraikinen zimendua gainazalekoa da eta hurrengo elementuak izango ditu: hormigoi armatuzko zapatak, zeinen euskarriko gehieneko tentsioek ez duten zimenduko lurreko tentsio onargarriak gaindituko; eta loturako habeak eta habe zentratzaileak, zimenduaren elementuen arteko mugimendu erlatiboak ekiditeko. Beste osagai horizontal bat hormigoi armatuzko zolata izango da, bi eraikinetan jarriko direnak, geroago haren gainean kirola egiteko beharrezko ekipamenduak jartzeko. EGITURA ESTRUKTURALA Komentatu denez, egitura batek zurezko barrak izango ditu, eta besteak altzairuzkoak. Hala ere, biak era berdintsura konportatuko dira, izan ere, estalkietan agertzen diren kargak petraletara, geroago portikoetara eta azkenik, zimendapenera transmitituko direlako. SISTEMA INGURATZAILEA Padel eta Jolastokiaren sistema-inguratzailea estalkia da, eta mota berdineko panelak jarriko dira. Hala ere, bien artean sistema desberdinak erabiliko dira kanpotik egitura nola ikusten den arabera. Estalkia euri-uretik babestuko ditu, egun bortitzetan kirola egiteko posibilitatea ematen duena. AKABERAK Padel egiturako altzairuzko euskarriek habeek berotan galbanizatutako akabera bat izango dute, bai eta inprimaturiko kapa isolatzailea izango dute, oxidaziotik eta suaren eraginetik babestuko dituena. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 26 Jolastokia, bere aldetik, berniza akabera izango du zurak, hezetasunetik eta suteetatik babesteko. Honetaz aparte, aurre-tratamendu bat izango du, hezetasunetik, intsektuetatik eta suteetatik babesteko. Zolata, azkenik, hormigoi gris zainduko akabera izango du, haren gainean ibiltariak ez jausteko eta zelaiak ondo margotzeko. INGURUMEN EGOKITZAPENA Proiektu honetan, ingurumenaren babesa ziurtatzen dituzten materialak eta eraikuntzako sistemak aukeratu dira. Proiektuaren memoriako "2.3 EKT KODEAREN EZARPENA" atalean, "Osasungarritasun" puntuan DB - HS dokumentuak ezarritako irizpideak, justifikazioa eta parametroak zehazten dira. INSTALAZIO SISTEMAK Beharrezkoak diren instalazioak eta kanpoko zerbitzuak eraikinak ondo funtziona dezan jarriko dira: • Ur-hustuketa: Estalkien gainean jauzten den euri guztia biltzeko eta era aproposaz ebakuatzeko saneamendu sistema bat egingo da. • Elektrizitate instalazioa: Jolastokiko eraikinak elektrizitateko instalazio horniketa izango du, egoera ilunetan pistak argitzeko. EKTren BEHARIZANAK Segurtasunari dagozkion oinarrizko ezaugarrietatik eratorritako prestazioak: ERAIKIN SEGURTASUNEKO OINARRIZKO DOKUMENTUA (DB - SE) • Egitean edo erabiltzean sor daitezkeen akzioei eta influentziei eustea, iraunkortasun onargarri batekin mantenu kostuei dagokienez, segurtasun gradu onargarri baterako. • Onartezineko deformazioak ekidin, jokaera dinamikoen eta narriadura edota onartezinak diren arazoen probabilitatea onargarria den maila batera mugatuz. • Eraiki den helbururako erabiltzeko egitura egoera onean mantendu, bizitzan duen zerbitzua eta bere kostua kontuan hartuz. IRISGARRITASUN ETA ERABILERAKO SEGURTASUNA (DB - SUA) • Proiektatutako zoruak aproposak dira pertsonek irrist edo estropezu egin ez dezaten edo mugimendua ez zailtzeko. Horrela, erabiltzaileak jausteko arriskua murriztuko da. • Altuera aldaketak diseinatu dira, erortzeko arriskua mugatzen duten ezaugarriekin eta dimentsioekin, aldi berean garbiketa errazten delarik. • Eraikineko elementu finkoak eta erabilgarriak diseinatu dira erabiltzaileek inpaktuak pairatzeko edo haiek harrapatzeko arriskua mugatzeko. • Zirkulazio guneetan argiteria proposatuko da. Hala eta guztiz ere, argiteria egiaztatu beharko da aparteko proiektu elektriko batean, proiektu honetan ez baita egingo halako proiekturik. • Eraikinerako sarbideak diseinatu dira DB SUA 9 Irisgarritasuna atalean azaltzen den moduan, mugikortasun murriztua duten pertsonen sarrera ahalbidetzeko. OSASUNGARRITASUNEKO OINARRIZKO DOKUMENTUA (DB - HS) • Proiektatutako eraikinek euri-urak ateratzeko baliabide egokiak izango dituzte. Lanak 2021ko urriaren 4an, astelehenean, hasiko dira. Hurrengo Gantt diagrametan ikus daiteke gutxi gora beherako planifikazioa. Data hauek guztiz orientagarriak dira. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 31 2.2 MEMORIA ERAIKITZAILEA 2.2.1 ERAIKINAREN SOSTENGUA Erabiliko den zimendua "2.1.7.4 EKT-ren AURREIKUSPEN TEKNIKOAK" atalean deskribatzen da. Zimenduaren lurraren aurre suposatutako ezaugarriak (ikasketa geoteknikoa egiteko zain): • "Graba" moduan deskribatzen den geruzan jarriko dira eraikinen zimenduak. • Zimenduaren gehieneko sakontasuna metro batekoa izango da, lurzorutik neurtuta. Beste zuloen sakontasuna AR-P-ZI-I planotik AR-P-ZI-V planora eta AR-J-ZI-I planotik AR- J-ZI-IV planora aurki daitezke. • Zimenduen sakontasunean lurreko aurreikusitako tentsio onargarria 0,294 MPa-ekoa da. Hau kontuan hartuta eta "Eraikin Segurtasuneko Oinarrizko Dokumentua - Zimenduak (DB - SE - C)" dokumentuko "3.2 Lurraren azterketa" atalak dionari jarraituz, Entsegu Geoteknikoak hurrengo ezaugarriak izango ditu: • Eraikuntza mota → C-1: 4 solairu baino gutxiagoko eraikinak • Lur Taldea → T-1: Lur lagungarriak. Aldaketa gutxiko lurrak dira, eta bertan ohikoa da zimendua zuzenean jartzea. • Azterketa puntuen arteko gehieneko distantzia → 35 m • Azterketa puntuen sakontasun orientagarria → 6m • Zundaketa mekanikoko gutxieneko kopurua → 0 • Zundaketa jarraituengatiko ehuneko aldaketa → %0 Prospekzio teknikak "Eraikin Segurtasuneko Oinarrizko Dokumentua - Zimenduak (DB - SE - C)" dokumentuko C eranskinean agertzen direnak izango dira. Ikasketa Geoteknikoak tekniko aditu batek idatzitako eta sinatutako informe bat izango du, teknikoari dagokion Eskola Profesionalak bisatua ["Eraikin Segurtasuneko Oinarrizko Dokumentua Zimenduak (DB - SE - C)" dokumentuko 3.1 ataleko 6. puntuaren arabera]. ZIMENDAPENA Zapaten kalkulua egiteko kontuan hartuko dira: sostengu elementu estrukturalak transmititzen dituzten kargengatiko akzioak, lurraren kontaktuagatik agertzen den presioa baita zapaten berezko pisua ere. Akzio hauen eraginpean eta kalkulu konbinaketa bakoitzean, hurrengoko egiaztapenak egingo dira, zapaten norabide nagusi bakoitzean: makurdura, ebakitzailea, erortzea, desplazamendua, gutxieneko zenbatekoa, abio luzerak, gutxieneko diametroak eta gehieneko zein gutxieneko armaduren banaketa. Gainera, gutxieneko dimentsio geometrikoak, gehieneko eta bataz besteko tentsioak, konpresio zeiharra eta abioak ainguratzeko beharrezkoa den tartea ere zehaztuko dira. Zimenduko habeak arauak zehazten dituen axialei eusteko dimentsionatuko dira, muturretan dauden zimenduen elementuen karga bertikalen zatidura bat bezala lortuko direnak. Habe zentratzaileak deritzen habeek gainera, habearen muturretan dauden euskarriek transmititzen dituzten momentuetatik datozen momentu makurtzaileei eta esfortzu ebakitzaileei eutsiko diete. MATERIALA ESTRUKTURA METALIKOA Padel egituran erabiliko den estruktura metalikoa altzairuzkoa izango da. Estruktura oso hau programaren bitartez kalkulatu egin da CYPE 3D-ren bitartez. Egituraren elementuen kalkuluak egiteko CTE-ak zehaztutako irizpideak jarraitu dira hurrengo muga egoerak kontuan hartuz: • Azken Muga egoera: Egonkortasun eta erresistentzia diren eraikin hutsegiteekin lotutako egoerak frogatzen dira. • Zerbitzu Muga egoera: Zerbitzuko eraikin joerarekin lotutako egoerak frogatzen dira. Muga era bakoitzaren frogapena bi fasetan egiten da: akzioen efektuen zehaztapena (eraikinaren esfortzuak eta desplazamenduak) eta horri dagokion mugarekin konparatu (onargarriak diren erresistentziak, geziak eta bibrazioak. "Documento Básico SE-A. Seguridad estructural - Acero" dokumentuaren arabera, lehengo faseari analisia deritzo eta bigarrenari dimentsionaketa. AZKEN MUGA EGOERA Azken muga egoeren frogapena, zeharkako sekzioen erresistentziaren, barren eta loturen frogapen ordenatua suposatzen du. Muga elastikoaren balioa material oinarriarena izango da, "Documento Básico SE-A. Seguridad estructural - Acero" dokumentuko 3.atalean zehazten den moduan. Ez dira kontuan hartzen hotzeko konformazioagatik edo beste operazioengatiko gogortzea. "Documento Básico SE-A. Seguridad estructural. Estructuras de acero" dokumentuko 6.puntuaren (Azken Muga Egoera) irizpideak jarraitu egin dira, hurrengo analisi irizpideetan oinarritutako egituraren frogapena egiteko: • Barren sekzioetan banatzea eta bakoitzean erresistentzia balioak kalkulatzea: o Sekzioen trakzio erresistentzia. o Sekzioen ebakitze erresistentzia. o Sekzioen konpresio erresistentzia. o Sekzioen flexio erresistentzia. o Esfortzuen arteko elkarreragina. • Barrak banan-banako frogapena, zer jasaten duten kontuan hartuta: o Trakzioa. o Konpresioa. o Flexioa. o Esfortzuen arteko elkarreragina ZERBITZU MUGA EGOERA Dimentsionaketa egoera ezberdinentzat frogatu da, eraikinaren jokaera deformazioak, bibrazioak eta beste muga egoerak kontuan hartuta, lortutako emaitzak "Documento Básico SEA. Seguridad estructural - Acero" dokumentuko "7.1.3 Muga Balioak" puntuak ezarritako balioak ez dituztela gainditzen. ZUREZKO ESTRUKTURA Jolastokiko egitura guztia (Arriostramendua izan ezik) zurez eginda dago, konkretuki zur ijeztu kolatu homogeneoaz, GL24h, konkretuki. Zurezko elementu guztiak estalkiek sortutako esfortzuekin dimentsionatuko dira. Arauak zehazten dituen gutxieneko eszentrikotasunak kontuan hartuko dira eta zeharkako sekzioak dimentsionatuko dira, azken muga egoerak zein zerbitzu muga egoerak ezarritako muga gainditu barik. "Documento Básico SE-A. Seguridad estructural- Madera" dokumentuko irizpideak jarraitu egin dira, bai elementuen kalkulua egiteko bai haien arteko lotura kalkulatzeko eta dimentzionatzeko. MATERIALA Taula 2.9 - Jolastokiko zurezko elementuen materiala ZUREZKO EGITURA Zurak jatorri organikoa du, zelulosa eta ligninaz batez ere konposatua. Material hau nahiko egonkorra da. Bere izaera dela eta animali erreinuko (intsektuak, moluskuak) eta landare erreinuko (onddoak) bizidunentzat janaria da. Honetaz aparte, zelulosan dagoen karbonoa dela eta, erregai ona izatea suposatzen du. Gainera, ez da ahaztu behar agente atmosferiko ezberdinek, hala nola eguzkiak eta euriak, zurarengan eragina dutela, baita hainbat konposatu kimikok ere. Zura agente hauetatik guztietatik babesteko, hasteko zuraren erabilera egoera ezarri beharko da EKTko "Eraikin Segurtasuneko Oinarrizko Dokumentua - Zura (DB - SE - M)" dokumentuko "2. Kalkulu oinarriak" ataleko "2.2.2.2 Zerbitzu klaseak" puntuak esandakoari jarraituz. Proiektu honetako bi eraikinei 2 erabilera egoera ezarri zaie, hau da, zuraren hezetasuna 20±2ºC-ri dagokiona da eta airearen hezetasun erlatiboak %85 gaindi dezake urteko egun gutxi batzuetan. Hau jakinda, UNE-EN 351-1 arauaren arabera sartze maila (SM - NP) zehaztuko da. Taula 2.12 - Zuraren Tratamendua UNE-EN 335 UNE-EN 351 ADIBIDEA TRATAME NDUA BABESLE AK Erabileraren egoera Deskribapena Sartze Maila 2 Estalpean dagoen zura, baina irekita eta kanpoko ingurumenari ikusgai. Zuraren hezetasuna %20 baino gehiago izan daiteke NP1 (Sartze eskakizun barik, baina derrigorrezkoa) Aterpea, estalpea edo igerilekua duten eraikinak Pintzelkada, lainoztatzea edo autokable 7 murgiltze laburra Disolbatzail e edo ur oinarria duen babesle organikoa • Pintzelkada: agente biotikoen eta foto-degradazioaren eraginen aurkako azaleko babesa lortuko da. • Lainoztatzea: agente biotikoen eta foto-degradazioaren eraginen aurkako azaleko babesa lortuko da, baina pintzelkada baino eraginkorragoa da. • Autoklabea / murgiltze laburra: agente biotikoen eta fotodegradazioaren eraginen aurkako azaleko babesa lortuko da (Murgiltze denbora 10 segundo eta 10 minutu tartekoa da). Tratamendua egitea derrigorrezkoa da eta hornitzaileak horietako bat erabili duela zehaztu beharko du. Proiektu honetan autoklabea / murgiltze laburra erabiltzea proposatuko da. METALEZKO EGITURA Egitura osatzeko erabiliko diren elementu metaliko guztiek, hala nola pernoak, xaflak, habeak eta abar. berotan galbanizatutako akabera izango dute. Gainera, egitura metalikoek suaren aurrean duten portaerak babes handiak eskatzen ditu, eta babes horiek ez dute, nolanahi ere, horrelako gorabehera baten aurrean katastrofia-hutsegitea saihestuko. Hori dela eta, komenigarria da, eta kasu batzuetan nahitaezkoa, horrelako egiturak pintura ignifugoz edo intumeszentez estaltzea, kolapsatu ez daitezen. ZOLATA Zolata egiterakoan, lehenik eta behin, 15 cm-ko zagor artifizialezko betegarria eginen da. Betelan horrek obran behar bezala jartzea eta trinkotzea ziurtatzeko behar diren baldintza teknikoak bete beharko ditu. Horren gainean, polietilenozko xafla bat jarriko da, hormigoia zagorraren zolatik bereizteko, zabor-legarra ez nahasteko eta ez marruskatzeko, obran jartzean hormigoitik urik ez galtzeko eta zoladura lurretik datorren hezetasun naturaletik isolatzeko. Horretarako, xaflen artean gutxienez 50 cm-ko teilakatze egokia eduki beharko da. Xaflaren gainean 20 cm-ko lodierako zolata egingo da, B400S altzairuzko sare elektrosoldatuz armatua, 15 x15 cm-ko lauki-sarean 8 mm-ko Ø biribilekin. Mailazoa zolataren goiko aldean jarri beharko da, uzkurdura handiena den tokian, gainazalarekiko gutxienez 5 cm-ko estaldurarekin. Arreta berezia jarri beharko da dilatazio- eta uzkurdura-junturak behar bezala egiteko zolata osoan, zolak ongi funtziona dezan; baita inguruko junturak ere, dilatazioa eteten duen edozein elementuren inguruan, hala nola pilareen inguruan. Zolatak hormigoi gris zainduko akabera izango du, irristatzeko probabilitatea txikitzeko eta zelaien marrapena era errazago baten egiteko. Zolatararen detaileak AR-O-ZO-I planoan ikusi daitezke. MATERIALA Taula 2.13 - Zolataren hormigoiaren ezaugarri orokorrak OSAGAIA IZENA MOTA ERRESISTENTZIA KARAKTERISTIKOA TRINKOTASUNA ZOLATA HA-25/P/30/IIb HA-25 25 𝑁 ⁄𝑚𝑚2 SUTEEN KONTRAKO SISTEMA DB - DI dokumentuko "4. Suteen aurkako babeserako instalazioak" ataleko 1 eta 2 puntuek diotenari jarraituko zaio. Erabiltzaileak suteetatik babestea da helburu nagusia eta sutea egotekotan, hau lehenbailehen itzaltzea. Kasu honetan, bi estalkiek ez dute paramentu bertikalik jendearen pasatzea ekiditen dutena, hortaz, erabiltzaileek irtetzeko aukera anitz eta errazak dute sua bertan gertatzen baldin bada. Hala ere, estruktura babesteko ideiarekin su itzalgailuak jarriko dira eta CO2 su-itzalgailu bat koadro elektrikoaren alboan. Hauekin batera, 210x210mm UNE 23033-1 araua betetzen duten identifikazio seinaleak erabiliko dira. Hauek foto-luminiszenteak izan eta UNE 23035-1:2003, UNE 23035-2:2003 eta UNE 23035-4:2003 bete beharko dituzte. Hauen mantenua, UNE 23035-3:2003 arauari jarraituz egingo da. HEZETASUNAREN AURKAKO BABESA DB HS dokumentuko "1. Hezetasunaren aurkako babesa" atalaren arabera, eraikinei egokitzen zaien ingurunearen klasea E1ekoa da. Hori dela medio, C gune eolikoa, V3 graduko esposizioa haizearen kontra eta III gune plubiometrikoa egokitzen zaie. Eraikinetan erabiliko diren eraikin soluzioak aurreko atalean azaldu dira: Polikarbonatozko xaflazko estalkiak erabiliko dira, konkretuki Danpalon 16-900. EURI UREN SANEAMENDUA Bi eraikinek saneamenduko sare bat izango dute. Huste txikiko eta euri-uren zein hondakin-uren zorroten sare ez independenteak bermatzen da, aurrekontua txikitzeko helburuarekin. Bi sareen arteko elkarketa erregistro kutzatilen bidez egingo da. Instalazioaren helburua da DB - HS "5. Ur-hustea" dokumentuak ezartzen dituen gutxieneko betebeharrak betetzea. Dokumentu honek huste hori egiteko behar diren higiene, osasun eta ingurumen babesa bermatzen dituen gutxieneko neurriak ezartzen ditu. Elementuen kalkulua DB - HS dokumentuko "5. Ur-hustea" atalean dauden 3 eta 4 puntuen arabera egingo da. Eraikinak baditu euri-urak zein hondakin-urak husteko sistema aproposa. Proiektuan, eraikiko diren egiturek pilatutako euri-ura batzeko sistema planteatuko da. Detaile gehiago jakiteko jo "3. Dokumentua – Eranskinak" edo AR-O-SA-I eta AR-O-SA-II planoetara. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 39 2.2.6 EKIPAMENDUA Proiektu honetako ekipamenduak saskibaloi txikiko sareak eta areto futboleko ateak, eta padel zelaiaren hormak eta sarea izango dira, hala ere, proiektu honetan ez dira elementu hauek kontuan izango, izan ere, proiektu honek soilik estalkien inguruko kalkulu eta diseinuak egingo dituela; hau da, ez da egituren barneko egokitzapena zehaztuko ezta kalkulatuko. Hala ere, jarri beharreko ekipamendu honen neurriak NIDE arauaren araberakoak izango dira, baina, komentatu denez, hauen erosketa ez da proiektu honetan kontuan hartuko. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 40 2.3 EKT KODEAREN EZARPENA Proiektu hau Eraikuntzaren Kode Teknikoa betez garatzen da, Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko azaroaren 5eko 38/1999 Legearen 3. artikuluan ezarritako oinarrizko baldintza bakoitzerako oinarrizko eskakizunak betez. Horretarako, EKTren Oinarrizko Dokumentuetan proposatzen diren konponbide teknikoak eta prozedurak hartuko dira, eta horiek aski izanen dira kode horretan ezarritako oinarrizko eskakizunak betetzen direla frogatzeko. 2.3.1 EGITURAREN SEGURTASUNA Egituraren segurtasuna aztertu izan da egitura edo egitura atal ezberdinetan eman ahal diren akatsak ekiditeko edota akatsak izatekotan arriskua ez suposatu. Egituraren atal ezberdinetan kontuan izan da CTE kodea, bai zimendapenean zein egitura metalikoan. Segurtasuna bermatzeko CTE kodeak azaldutako baldintzak errespetatu izan dira. Egituraren segurtasuna bermatzeko, kontuan hartu izan dira egituraren dimentsioak, erabiliko diren materialen eta egituraren erabilera baldintzak, non hurrengo puntuak aplikatu dira: • Segurtasun koefizienteak ikuspuntu bitatik aplikatzen dira. o Materialen ezaugarri karakteristikoak txikiagotzen dira. o Indarren moduluak handiagotzen dira. • Segurtasun koefizienteak desberdinak dira: o Materialaren arabera. o Indar motaren arabera. o Indarren konbinazioen arabera. Aipatutako baldintzak kontuan izanda CTE DB-SE araudiaren arabera definitu izan dira egituran erabilitako elementu ezberdinak, hurrengo puntuak aztertu izan dira eraikinean: AZKEN MUGA EGOERA Eraikinen porrota partziala edo osoa suposatzen du. Eraikinaren gaitasuna gainditzearen ondorioz ematen da. Muga egoera gainditzea ondorio larriak ekar dezake, bai material zein osasunentzako. Hurrengo egoerak hartzen dira muga egoeraren gainditzea: • Egiturak oreka galtzea • Deformazio maximoa gainditzea • Egitura osoa edo egituraren zati bat hiperestazititate maila galtzea eta mekanismo bat bihurtzea. Azken muga egoerak kalkulatzeko CTE DB-SE dokumentuko akzioen konbinaketako formulak erabili behar dira, eta horietatik abiatuz elementu ezberdinek jasoko duten indarrak kalkulatuko dira. Akzioen konbinaketen formulak hurrengoak dira: 1. Egoera iraunkor edo aldi baten akzioa. Hurrengo akzioen konbinazioaren bitartez zehaztuko da: Lehenengo hipotesian karga iraunkorrak edo aldi baterakoak egoerak kontuan hartzen ditu, hau da, berezko pisua, haizea, elurra eta erabilera kargak. Bigarren eta hirugarren hipotesiak ohiko ez diren egoeran edo ustekabeko akzioetan erabiltzen dira. Lehenengo hipotesiak planteatutako kasuak kritikoagoak izango dira bigarren eta hirugarren kasuan emango direnak baino, beraz, lehenengo hipotesi erabiliko da dimentsionaketarako. Karga bakoitzaren balioak lortu ondoren, hipotesien konbinaketa egin beharko da. Artziniegako kirol instalazioetan agertu daitezkeen karga konbinazio guztiak kontuan hartu behar dira. Gerta daiteke, egitura kokatzerakoan bakarka aztertutako karga bakoitza haien artean baturik agertzea. Horregatik konbinaketa posible guztiak eduki behar dira kontuan. ZERBITZU MUGA EGOERA Egituraren mugen barruan aurreikusitako erabilera helburuak planteatu behar dira arrisku bat ez suposatzeko erabiltzaileentzako. Aurreikusi beharko da egituraren espazioen konfigurazioa, egituran egongo diren instalazioak finko edo mugikorrak. OSASUN BALDINTZAK HEZETASUNA Eraikinen kokapena dela eta, Espainiako iparraldean, hezetasun handia egongo da urte osoan zehar, eta egitura hezetasunaren eraginaren aurkako babesak izan beharko ditu. Hori oxidoaren kontrako margoak eskainiko dio, bai eta zuraren gainean jarritako bernizak ere. Gainera itxiturak erresistenteak izan beharko dira eta ahalik eta hezetasun gutxien sartzen ahalegindu beharko du. Egituraren atal ezberdinetan ager litekeen oxidoak honi arazorik eragin ez ditzan, periodikoki aztertu beharko dira elementu guztiak. HONDAKINEN KUDEAKETA Hondakinen bilketarako, beharrezko ontziak ezarriko dira. Ohiko hondakinak ezabatzeko, biltze sistema publikora eramango dira, hau egiteko behar diren espazio eta medioak ahalbidetuko dira. Hondakin kudeaketa 8. Dokumentuan "Berezko garrantzia duten azterlanak" garatuko dira. SANEAMENDU SAREA Euri uren eta hondakin uren saneamendua instalazioa diseinatu izan da. Euri uren sarea dimentsionatzeko CTE DB HS-SE dokumentuan agertzen den araudia errespetatu izan da, horretarako zenbait puntu aurredefinitu izan dira, hala nola, lokalizazioa edo eraikinen azalera totala. Detaile gehiago jakiteko jo "3. Dokumentua - Eranskinak" edo AR-O-SA-I planora. SI 4 ATALA: Suteen aurkako instalazioak Suarentzako detektatze, kontrol eta itzaltze instalazioak izatea EKTko DB - SI 1.1 taulan agertzen diren baldintzen ondorioz eskatzen da, arrisku mailaren, erabileraren, gainazalaren, eta abarren arabera. Eraikin edo establezimendu nagusiaren erabilera mota desberdina duen edozein zonaldea sute sektore desberdin bat osatuko du eta bere erabileraren arabera beharrezkoak izango diren instalazioak erabakiko dira. Instalazioen diseinua, egitea, abiaraztea eta mantenua, hala nola honen materialak, osagaiak eta ekipamenduak, EKTko DB - SI 3.1 atalak diona bai Suteen kontrako Instalazioen Babeserako arau ofiziala diona (abenduaren 5eko 1942/1993 Errege Dekretua) bete beharko du, beste arau espezifikoekin batera. SI 5 ATALA: Suhiltzaileen esku-hartzea Suhiltzaileen esku-hartzea kaletik egingo da, izan ere, bi eraikinetara ailegatzeko arauak erakusten dituen leku eta ibilbideak betetzen dira. SI 6 ATALA: Egituraren aurkako erresistentzia Eraikin nagusiaren elementu baten suaren aurkako erresistentzia nahikoa izango da hurrengoa betetzen badu: • EKTko DB - SI 3 ataleko 2. puntuan adierazitako klasea lortzen badu, non klasea elementuaren zerbitzu denbora adierazten duen sute egoera baten aurrean. Balio hau tenperaturaren normalizazio denbora kurba eta aztertutako sektorearen erabilera eta ebakuazio altueraren erlazioa izango da. Proiektu honen 3. Dokumentuan: Eranskinak egin beharreko ikerketa, beharrezko kalkuluak eta hartutako neurriak adieraziko dira. NCSE-02 Seismoen akzioak Seismo erresistente eraikuntzaren arauaren (SEEA - NCSE) arabera daude araututa. Arauaren arabera, proiektu honetan ez da beharrezkoa hau erabiltzea, aparteko garrantzia duten eraikinak direlako eta oinarrizko azelerazio sismikoa 0,04g baino txikiagoa delako, non g grabitatearen azelerazioa den. Irudia 2.11 - Arrisku Sismikoaren Mapa NIDE Kirol Instalazioetarako eta Aisialdirako Arauak (KIAA - NIDE) zelaiak marrakatzeko erabiliko da. Norma honek, estandarrak diren gehieneko neurriak zein gutxieneko neurriak zehazten ditu, CEN/TC 136 "Kirolak, Joko zelaiak y eta aisialdirako beste ekipoak" arauaren arabera, esate baterako. Jolastokian marrakatuko diren zelaiek, arauko zelai txikiei (KIAA 1) dagozkien neurriak betetzen dituzte: • FTS Areto-futbola: 18 x 30 m • MBK Saskibaloi Txikia 2011 → 15 x 28 m • PDL Padel Kantxa: 10 x 20 m Honetaz aparte, bai arte-futboleko ateen, bai saskibaloi txikiko saskien neurriak, bai padel sare eta kantxaren dimentsio orokorrak zehazten dituzte arau hauek. Erosiko diren ekipamendu horiek neurri hauek bete beharko dituzte.
science
addi-4cc55be943b6
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/53425
Artziniegako kirol instalazioen birmoldaketa
López Arbeloa, Martín
2021-10-18
Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 11 3. DOKUMENTUA - ERANSKINAK SARRERA Dokumentu honetan estalki desberdinak egiteko erabili den prozedura eta kalkuluak azalduko dira. Behin "2. Dokumentua – Memoria" dokumentuan agertu diren parametro orokor guztiak zehaztuta, elementu bakoitzaren kalkulu eta espezifikazioa egingo da. Horretarako, Eraikigintzaren Kode Teknikoak (EKT) osatzen dituzten dokumentu desberdinak erabiliko dira. Dokumentu hau bi azpiataletan banatuko da, alde batetik, EKT-re araberako kargen analisia egingo da, eta bestetik, estalki bakoitzean hartu diren erabaki eta espezifikazio guztiak azalduko dira. KARGEN ANALISIA Kargen analisia egiteko EKT-ko "Eraikin Segurtasuneko Oinarrizko Dokumentua" eta "Eraikin Segurtasuneko Oinarrizko Dokumentua – Eraikinean eragiten dituzten akzioak" dokumentuak erabiliko dira. Hiru azpimultzoetan banatuko dira kargak: karga iraunkorrak, karga aldakorrak eta karga horien arteko konbinazio hipotesiak. 3.2.1 KARGA IRAUNKORRAK Karga iraunkorrek momentu orotan eragingo dute estalkiaren gainean. Horrela, eraikina osatzen dituzten osagai guztien berezko pisuaren kalkulua egingo da. BEREZKO PISUA Elementu bakoitzaren berezko pisua erabiltzen den materialaren pisu espezifikoaren eta haren dimentsio izendatuaren arabera defini daiteke. 𝐵𝑃 = 𝛾𝑃 · 𝐴 (1) Non, - BP → Berezko Pisuaren karga den. - 𝛾𝑃 → Materialaren pisu espezifikoa den. - A → Elementuaren azalera (dimentsio nominala) den. Berezko pisuaren kalkulua programa desberdinek kalkulatuko dute, izan ere, barra bakoitzak disposizio eta dimentsio desberdinak dituelako. Hortaz, ez dira profil guztien kalkuluak egingo. ESTALKIAREN KARGA Estalkiaren karga jakiteko, lehenik eta behin, beharrezkoa da merkatu osoan zehar estalki bat aukeratzea, bilatu nahi diren helburuak betetzen dituena. Gainera, garrantzitsua da eraikinen estalkia ondo aukeratzea, izan ere, haren mende dago isolamendu termikoa eta eguzki argiaren kantitatea. Eraikin hauen kasuan, ez da isolamendu termikorik bilatzen, hala ere, argi-zuloek eragiten duten argi izpiek bero gehigarria ez sortzen bilatzen da. Bestalde, argia egunean zehar eguzkitik guztiz ateratzea da helburu, hortaz argi-zuloen kokalekuari erreparatu beharko zaio. Estalkiaren aukeraketa kilometro zeroko enpresetan bilatu izan da, izan ere, egungoko krisi egoerarekin beharrezkoa izango da gertuko enpresekin kolaboratzea. Hortaz, padel eta jolastokia estaltzeko aukeratu den enpresa "PalPlastic" da, izan ere, Legution (Araba) egoitza duelako. Hainbat proiektu egin ditu Euskal Herrian eta Kantabrian, Irudia 3.1-ak erakusten duen moduan. PALPLASTIC Enpresa honek eskaintzen dituen estalkiak polikarbonatozkoak dira, horrela, argiaren aprobetxamendu maximoa lortzen da. Gainera, inpaktuetatik beira baino erresistenteagoa da, hortaz, haien erabilera handitu egin da azken hamarkadan. Hauek dira "PalPlastic" enpresak aurrera eraman dituen proiektu batzuk: Irudia 3.1 - PalPlastiken proiektuak: a) Galdakao b) Leioa c) Torrelavega Argi dagoenez, PalPlastikek erabiltzen dituen estalkiak aproposak direla Artziniegan kokatuko diren eraikinetarako. Konkretuki, enpresa honek "Danpal" enpresak ekoizten dituen estalkiak erabiltzen ditu. Estalki hauek kurbadura ahalbidetzen dute, beharrezkoa dena bai padel zelaiak estaltzeko bai jolastokia bera estaltzeko. Beste aldetik, Danpal estalkiek ez dute itsutzen barneko erabiltzaileei, alderdi oso aproposa kirola egiteko zonaldeetan. PalPlastikeko proiektu zuzendariarekin hitz egitean, berak gomendaturiko estalkia hartuko da, non, berak esan zuen bezala: "Garrantzitsuena polikarbonatozko plakak ez itsutzea da, horretarako, Softlite akabera espezifiko bat aplikatuz.". a) b) c) Irudia 3.2 - Danpalon Softlite estalkia Danpalon estalkiak hainbat mota desberdin ditu, haien lodieraz sailkaturik. Artziniegako eraikinetan, non bere aplikazioa kirol eta aisialdirako egokituta egon behar direnak, fabrikatzaileak "Danpalon 16mm" gomendatzen du, gelaxka-kontzentrazio handiagoak dituelako, erresistentzia eta zurruntasun handia lortuz eragindako inpaktuekiko eta kalteekiko zainduz. Irudia 3.3 – "Danpalon" mota desberdinen ezaugarri orria Behin estalki aproposena aukeratuta, fabrikatzaileari fitxa teknikoa eskatu zitzaion, estalki honen espezifikazio eta ezaugarri orokorrak jakiteko. Hala ere, estalki hauek eraikinera finkatzeko lotura elementuak beharko dira, pisua ere handitzen duena. Horregatik, proiektu zuzendariak esan zuen bezala, kalkuluak egiterako orduan hau izan beharko da estalkiaren pisua: 𝑞𝑒𝑠𝑡𝑎𝑙𝑘𝑖, 𝐷𝑎𝑛𝑝𝑎𝑙𝑜𝑛 = 5 𝑘𝑔 ⁄𝑚2 = 0′05 𝑘𝑁 ⁄𝑚2 Proiektu honen kasuan, estalki guztiek baldintza berdinak izango dituzte erabileraren gainkarga dela eta, hortaz, estalki guztiek G erabilera maila izango dute. Maila honetan, estalkiak bakarrik mantentzerako egongo dira eskuragai, beraz, erabilera gainkarga ez da gainerako karga aldakorrekin parekatuko, G1 erabilera-mailak adierazten duen bezala. Bestalde, proiektu honetako estalki guztiek petralak erabiltzen dituztenez estalkia jasateko, EKTren arabera hauek dira kontuan hartu beharreko indarrak: Karga Uniformea → 𝑞𝑒𝑔 = 0′4 𝑘𝑁 ⁄𝑚2 Irudia 3.4 - Haizearen abiaduraren oinarrizko balioa, 𝒗𝒃 Horrela, EKT-ren arabera, haizearen presio dinamikoa C zonaldean 0'52 𝑘𝑁 ⁄𝑚2 da. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 17 Esposizio Koefizientea (𝒄𝒆) Esposizio koefizientea, egituren altueraren eta egiturak kokatzen diren ingurunearen laztasun mailaren menpe dago. Egitura guztiak Artziniegako kirol-zonaldean kokaturik daude, baina altuera ezberdina dutenez koefizienteak ezberdinak izango dira. Taula 3.3 - Esposizio koefizienteen balioa, 𝒄𝒆. Presio Koefizientea (𝒄𝒑) Presio koefizientea edo koefiziente eolikoa haizearen norabide erlatiboaren, eraikinaren formaren eta elementuen kokagunearen eta bere eraginpean dagoen azaleraren araberakoa izango da. Proiektu honetan bi eraikin ezberdin daudenez, eta biek forma eta dimentsio desberdinak dituztenez, bakoitzak presio koefiziente ezberdinak izango dute. Beraz, egitura bakoitza bere aldetik aztertuko da, barruko presio koefizientea (𝑐𝑝𝑏) eta kanpoko presio koefizientearen (𝑐𝑝𝑘) balioen kalkulua eginez. KANPOKO PRESIO KOEFIZIENTEAK (𝒄𝒑𝒌) Kanpoko presioaren edo presio eolikoaren koefizienteak, haizearen norabide erlatiboaren, eraikinaren formaren, elementuaren posizioaren eta haren eragin-eremuaren araberakoak dira. Beraz, estalki bakoitza bere aldetik aztertzea egokiago dela erabaki da. Bestalde, haizearen kanpoko presioa paramentu horizontaletan (teilatuan) eta paramentu bertikaletan (hormetan) du eragina, hortaz, biak aztertuko dira. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 18 Azkenik, "Eraikin Segurtasuneko Oinarrizko Dokumentua – Eraikinean eragiten dituzten akzioak" dokumentuan agertzen den bezala eraikin bakoitzaren hutsuneak kontuan hartu behar dira: Aipamena 1 - Nabe eta eraikuntza diafanoen koefiziente eolikoa "Nabe eta eraikuntza gardenetan, fatxadak lotzen dituzten forjaturik gabe, eraikinaren bi aldetan gutxienez (fatxadak edo estalkiak), hutsuneen azalera osoa alde osoaren% 30 baino handiagoa bada haizearen ekintza zehazteko, egitura markesina bezala hartuko da." Hortaz, lehenengo eta behin eraikin guztiak markesina bat edo eraikin normal bat diren aztertuko da. Dokumentu honetan eraikuntza guztiak markesina baten moduan aztertuko diren arren, erabiliko diren kalkulu programetan bi ikuspuntuak hartuko dira kontuan. • PADEL ESTALKIA Paraleloan kokatzen diren bi padel kantxa estaltzeko egitura da padel estalkia. Bere forma zirkularra eta dimentsioak hurrengo marrazkian aurkezten dira. Irudia 3.5 - Padel estalkiaren kota orokorrak Padel egituran paramentu bertikalak ez daudenez, hormetan dauden hutsuneak azalera guztia hartzen dute, haizea pasatzen utziz, beraz, markesina baten moduan kalkulatu beharko da. Hala ere, "Eraikin Segurtasuneko Oinarrizko Dokumentua – Eraikinean eragiten dituzten akzioak" dokumentuan markesinarako ur bateko eta birentzako kanpoko presio koefizienteak daude bakarrik. Ikusi daitekenez, estalkiaren malda momentu oroetan aldatzen joaten da, presio koefizienteak berarekin aldatuz. Hau konpontzeko, estalki zirkularra, bi uretako portiko batera islatuko da, antzeko presio koefizienteak ateratzeko. Beraz, "Eraikin Segurtasuneko Oinarrizko Dokumentua – Eraikinean eragiten dituzten akzioak" dokumentuan agertzen den 1. Aipamenari erreparatuz, eta eraikuntzaren aldeetatik hutsuneen azalera oso handia denez, egitura markesina baten bezala kalkulatuko da (kalkulu programetan markesina baten moduan eta ez balitz moduan kalkulatuko den arren). Ikus daitekeenez, beharrezkoa da estalkiaren malda eta barneko obstrukzioaren balioa kalkulatzea, esposizio koefizienteak lortzeko. Horretarako, kontuan hartuko dira kirol gunearen benetako neurriak eta egituraren dimentsio orokorrak. Malda kalkulatzeko, "Irudia 3.5"-ko irudiari erreparatu beharko zaio, ezarritako dimentsioak landu beharko dira, landaren maldaren kalkuluarekin: 𝛼 = arc tan (𝐻 − ℎ 𝐿 2 ⁄ ) (3) Non, - 𝛼 → Estalkiaren malda. - 𝐻 → Eraikinaren altuera maximoa. - ℎ → Eraikinaren teilatuaren altuera minimoa. - 𝐿 → Eraikinaren argia. Non, - 𝛼 → Estalki baten bataz besteko malda. Irudia 3.7 - NIDE-k araututako padel kantxen dimentsioak Irudia 3.9 - Jolastokiaren portiko hastialaren kota orokorrak Portikoaren zuloaren kalkulua egiteko, alde batetik, zirkulu baten segmentu zirkularra kalkulatuko da, eta bestetik, estalita dagoen azalera, beste segmentu zirkular bateri deritzona. Gero haien arteko kendura egingo da zuloaren azalera totala ateratzeko (6. ekuazioa): Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 24 Argi ikusi daitekenez, portiko hastialetik ere, azalera %30 baino gehiago da, beraz, haizearen aplikazioa jolastokiaren gainean markesina baten moduan aztertuko da, padel egituraren antzera. Horretarako, 3. ekuazioa erabiliko da jolastokiaren estalkiaren bataz-besteko malda eskuratzeko. 𝛼 = 𝐴𝑟𝑐 tan (7 − 2′4 21′4 2 ⁄ ) = 23′26° Bestalde, jolastokiaren barnealdean kulunkak eta irristapenak jarriko dira, hala ere, haien azalera oso txikia izango da egiturak duen argia eta altuerarekin konparatuta, beraz, obstrukzio mailaren faktorea nulua izango balitz bezala hartuko da. Taula 3.8 - Jolastokiaren estalkiaren kanpoko presio koefizienteen balioak. ELURRA Eraikin baten gainean agertzen den kargaren intentsitatea elurragatik lekuaren klimaren, ingurunearen erliebearen, eraikinaren formaren, haizearen efektuen eta beste zenbait kanpoko parametroen aldaketa termikoen menpe dago. Eraikigintzaren Kode Teknikoaren arabera, elurraren karga azalera batean hurrengo ekuazioarekin kalkula daiteke: 𝑞𝑛 = 𝜇 · 𝑠𝑘 (9) Non, - 𝑞𝑛 → Elurraren karga azalera den - 𝜇 → Estalkiaren forma koefizientea - 𝑠𝑘 → Lursail horizontalean elurraren kargaren balio karakteristikoa den. Forma Koefizientea (𝝁) Haizeak elurteak lagundu edo jarrai ditzake, eta horrek elurra modu irregularrean estalkien gainean metatzea eragiten du. Horregatik, elur-geruzaren lodiera desberdina izan daiteke isurialde bakoitzean. Horrek eragingo du estalkian zehar pilatu daitekeen elur kopurua ezberdina izatea. Hala ere, Eraikigintzaren Kode Teknikoak esaten duen moduan ("Eraikin Segurtasuneko Oinarrizko Dokumentua – Eraikinean eragiten dituzten akzioak" dokumentuan): Irristatzeko eragozpenik ez duten isurkietan, forma-koefizienteak 1 balioa izango du 30º edo gutxiagoko inklinazioa duten estalkietarako eta balio nulua 60º edo gehiagoko inklinazioa duten estalkietarako (tarteko balioetarako, linealki interpolatuko da). Oztoporik badago, µ= 1 hartuko da, inklinazioa edozein dela ere. Ikusi den bezala, bi estalkietan malda maximoa 30° baino gehiago hartzen du, forma koefizientea aldatuz. Alabaina, segurtasunaren aldetik erabaki da forma koefizientearen balioa unitate batera mantentzea, izan ere, malda ez delako beti konstantea eta elurraren pilaketa eman daitekeelako. Balio Karakteristikoa (𝒔𝒌) Lursail horizontalean elurraren kargaren balio karakteristikoa, egituraren kokapen geografikoaren araberakoa da. Kasu honetan, Artziniegako udalerrian gaude kokatuta, Arabako probintzian. EKT-k probintzietako hiriburuei eta hiri autonomikoei dagozkien balioak biltzen dituen taulak argitaratzen ditu. Hala ere, Artziniega hiriburuetatik oso urrun dagoenez, bere altitudearen eta zonalde espezifikoen menpe aterako dira elurraren balio karakteristikoak. Lurzoru horizontal bateko ( 𝑠𝑘 ) elur-kargaren balio gisa, EKT-ren E.2 taulatik har daiteke, kokalekuaren edo udalerriaren altitudearen "Irudia 3.12 - Neguko zonalde klimatologikoak Espainian" mapako eremu klimatikoaren arabera. Elurraren aplikazioa, EKT-ak ulertzen duen bezala, 3 akzioetan ezberdindu beharko da, alde batetik, elurra bi uretan aplikatuta bere karga maximoarekin, eta beste aldetik, haizeak eragindako elurraren mugimenduagatik agertzen ur bakoitzean karga maximoa agertuko da eta bestean erdia (Irudia 3.13 – EKT-ren forma koefizienteagatik agertzen diren akzioak). Irudia 3.13 – EKT-ren forma koefizienteagatik agertzen diren akzioak Beraz, hauek dira haizeak eragindako mugimenduagatik agertuko diren elurraren hiru akzioak: Irudia 3.14 - Elurraren akzioaren aplikazio grafikoa Irudia 3.16 - NCSE-ren arauaren aplikazio eremuak SUTEEN AKZIOA Atal honetan elementuen kalkuluei dagozkien suaren eraginak soilik azalduko dira. Gainera, proiektuko eraikinek material desberdinez eginda daudenez, bakoitza bere aldetik aztertuko da. PADEL ESTALKIA Padeleko bi pistak estaliko dituen egitura sortzerako orduan, suaren akzioa 15 minuturako kalkulatuko da. Izan ere, estalkiaren barruan sute bat sortuko balitz, estalkian daudenek denbora nahikoa izango lukete eraikina ebakuatzeko eta beren burua babesteko. Bestalde, padelaren egitura osatzen duten elementuek ez dute suaren aurkako estaldurarik izango, aurrekontua nabarmen handituko litzatekeelako. Gainera, ez da kalkulurik egingo estalki horrek suarekiko duen erresistentziari buruz, Cype 3D berak hau guztia kontuan hartuko baitu elementu guztien neurriak ezartzeko orduan. Garrantzitsua da aipatzea, aukeratutako erresistentzia denboraren balioa ez dela Eraikigintzaren Kode Teknikoaren DB – SI-an aipatzen. Hala ere, bere erabilera baimenduta dago egituraren konprobaketa egiteko bestelako suarekiko erresistentzia denborako baloreekin, "Reglamento de Seguridad Contra Incendios en los Establecimientos Industriales"-n aipatzen den bezala. JOLASTOKIAREN ESTALKIA Jakina denez, jolastokiaren egitura egurrezkoa da, eta hau oso material sukoia da. Gainera, haizearen eragina kontuan hartu beharrekoa da ere. Hala ere, jolastokiaren eraikina ebakuatzeko oso erraza da, alboetan itxiturarik ez duenez, ezinezkoa baita eraikinaren barruan harrapatuta geratzea. Horregatik, dimentsionatuko diren elementuak egiteko, kontuan hartuko da egiturak 30 minutu irauten duela suaren azpian. Hori ez da ezinbestekoa; hala ere, beti hobesten da elementu guztiak segurtasunaren aldetik kalkulatzea. "3.4.2.5 SUTEAREN AURKAKO ERRESISTENTZIA"-ren atalean, zurezko elementuak egiaztatuko dira; hau da, petralak eta portikoak. Gainera, lotura guztiak dimentsionatu egin dira, suaren aurrean erresistenteak izan daitezen. Horretarako, burdineria metalikoak (sute batean huts egiteko joera handiagoa dutelako) zurezko zirien bidez edo altzairuzko xaflak egurraren barruan sartuz ezkutatu dira. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 37 3.2.3 INDARREN ARTEKO KONBINAKETAK Indarren balio bakoitza kalkulatu eta gero, haien arteko konbinaketa desberdinak sortu behar dira. Horretarako, bi muga egoera limite aztertuko dira: Alde batetik, azken muga egoera aztertuko da, non, eraikina zerbitzuz kanpo uzten den, eta bestetik, zerbitzu muga egoera, non erabiltzaileen erosotasunari eta ongizateari eragiten diete. Muga egoera hauek gainditzeak esan nahi du eraikinak ez duela egiturazko baldintzaren bat betetzen. Karga bat kaltegarri moduan hartuko da, karga hori nagusia denean eta bere noranzkoa eraikinaren ezegonkortasunera ahalbidetzen duenean edo bere eraginaren noranzkoa (11) Non, - 𝐺𝑘,𝑗 → Indar iraunkorrak diren. - 𝑄𝑘,1 → Akzio aldakor nagusia den. - 𝛹0,𝑖 → Aldiberekotasun koefizientea den. - 𝑄𝑘,𝑖 → Bigarren mailako akzio aldakorren indarrak diren. Ikusi daitekenez, 10. ekuazioaren parekoa da, hala ere, segurtasun koefiziente partzialak desagertu dira. Berriro ere, bigarren mailako karga aldakorrari aldiberekotasun koefizientea aplikatu behar zaio, EKT-ko "Eraikin Segurtasuneko Oinarrizko Dokumentua"-ko" 4.2 taulatik (Taula 3.25 Aldiberekotasun Koefizienteak (𝜳)) ateratzen da. Ikusi daitekenez, aldiberekotasun koefiziente guztiak Azken Muga Egoerako berdinak dira. Eraikigintzaren Kode Teknikoak esaten duen bezala, atzeraezinak izan daitezkeen iraupen laburreko ekintzek eragindako efektuak ekintzakonbinazioen bidez zehazten dira. Beste aldetik, EKT-ko "Eraikin Segurtasuneko Oinarrizko Dokumentua" 4.3.3 atalean argitzen den bezala, elementuak nahiko zurrunak izan behar dira, eraikinaren kanpoko itxuran eragiten duela kontuan hartuz. Dokumentu honetan desplazamendu bertikalak (Geziak) eta deformazio horizontalak (Erortzea) aztertuko dira, bibrazioek sortzen duten deformazioak albo batera utziz. Izan ere, egituraren elementu guztien gezia eta desplazamendua kalkulatzerakoan, hauek zerbitzu muga egoeraren hiru aspektuak jaso behar dituzte: Elementuen osotasuna (integritatea), erabiltzaileen erosotasuna (konfort) eta obraren itxura. Hala ere, dokumentu honetan eraikuntza elementuen osotasuna bakarrik hartuko da kontuan, izan ere, seguritatearen aldetik aspekturik mugatzaileena delako. Horrela, akzio karakteristikoen konbinaketekin (11) gezi erlatiboa 1/300 baino txikiagoa izan behar da eta egituraren erortzearen kasuan 1/250 baino txikiagoa. 𝐺𝑒𝑧𝑖𝑎 → 𝛿𝑚𝑎𝑥 < 𝐿 300 (12) 𝐸𝑟𝑜𝑟𝑡𝑧𝑒𝑎 → 𝛥𝑚𝑎𝑥 < 𝐿 250 (13) Irudia 3.20 - Deformazioen adierazpen grafikoa Bestalde, polikarbonatozko xaflak haien artean kokatzeko eta petraletara finkatzeko Danpaleko "FreeSpan" sistema aplikatuko da, non petralen arteko distantzia maximoa lortzeko sistemari dagokion: Geroago ikusiko den moduan, polikarbonatozko xaflak haien artean elkartzeko 50 mm -tako barrak erabiliko dira (Irudia 3.22 - DPAB50 barraren sekzioa). Irudia 3.22 - DPAB50 barraren sekzioa Ikusi daitekenez, hauek izango dira haizeak eragingo dituen indar maximoak estalkiaren gainean: 𝑞𝐻↓ 𝐵 = 2′223 𝑘𝑁 ⁄𝑚2 Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 51 3.3.2 PETRALAK Padel estalkiaren petralen eta kargen eskuratzea CYPE egitura-kalkuluko programaren bidez egin da. Horretarako, lehenik eta behin, obraren diseinu-parametroak eta datu orokorrak zehazten dira, "Generador de Pórticos" modulua erabiliz. Modulu horrek estalkiko eta fatxadako petralen neurriak ezartzeko aukera ematen du, non, profil onargarrien zerrenda ematen da, geroago haien egiaztapena egiteko. Hori egin ondoren, lana "CYPE 3D" modulura esportatzen da, non, egitura behar den diseinura egokitzen da. Gainera, elementu bakoitzerako barne eta kanpo loturak, gilbordurako koefizienteak, gezia eta profil mota egokia zehazten dira, gero elementu guztiak dimentsionatzeko. Hona hemen egitura dimentsionatzeko erabilitako egitura-kalkuluko programaren alderdi garrantzitsuenetako batzuk. Irudia 3.25 - CYPE-ren "Generador de Pórticos" modulua Lehen pausua programari datuak sartzea da eta horretarako portikoaren neurriak eta jasandako akzioa definituko dira. Padel estalkiak forma zirkularra duenez, modulu honetara antzerako dimentsioak sartu dira, ateratzen diren kargak eskuratzeko eta eskuz ateratakoarekin konparatzeko. Horretarako, lehenik, bi uretako portikoa erabiltzea erabaki da, eta antzerako dimentsioak sartu dira: Irudia 3.27 - Tenis eraikuntzaren datu orokorrak Ikusi daitekenez, padel estalkia 5 portikoz (11 bao) daude kokatuta, haien arteko distantzia 5'5 metro direlarik. Gainera, teilatuko eta alboetako estalkiaren berezko pisua definitu da, bai eta, erabileraren gainkargatik sortzen den indarra ere (Taula 3.2). Beste aldetik, haizeak eragiten duen karga sartu da programara "CTE DB SE-AE" ulertzen duen bezala. Artziniegako zona eolikoa, tokiko laztasun maila eta eraikuntzaren hutsuneak definitu dira. Gainera, hutsuneen dimentsio eta kokapena definitu da, bai eta obstrukzio mailaren koefizientea ere, geroago Cypek markesinari dagozkion kalkuluak egiteko. Irudia 3.28 - Haizearen eragina "Generador de Pórticos" moduluan Azkenik, elurraren eragina programaren barruan definitu da, behin Artziniegaren herrialdea aukeratuta eta bere eskatzen dituen datuak sartuta. PETRALEN KALKULUA Estalkiari eta horren gainean agertuko diren indar guztiak eusteko erabiltzen diren habeak dira. Hauek portikoekiko norabide perpendikularrean jartzen dira, luzetarako norabidean. Haien helburu nagusia eraikinean agertzen diren akzioak portikoetara transmititzea da. Petralak kalkulatzerako orduan, Cyperen "Generador de Pórticos" modulua erabiliko da, 3.3.2.1 atalean ikusi den bezala. Cypek berak erabiltzaileak sartutako karga indarrak kontuan izanik, petralak dimentsionatzen ditu, AMEko ekuazio karakteristikoak aplikatuz. Petralak dimentsionatu baino lehen, kalkulu-datu osagarri batzuk zehaztu behar dira, estalkiko petralentzat komunak izango direnak: Petralei dagokien gezi erlatiboa elementuaren luzeraren 1/300 den CTE DB-SE dokumentuko 4.3.3.1 atalaren arabera ezartzen dena. Finkapen mota zurruna dela definitu da, izan ere, estalkia petraletara torlojuz lotuta doala suposatzen delako, biratzea eragotziz. Petralei jarraitutasuna emateak dakarren abantaila mekanikoa dela eta, bao kopurua hirutan ezartzen da, eta horrek eskatzen du uhalen muturrak elkarri lotzea, gutxienez hiru baoei dagokien 16'5 metroko luzera osatu arte. Alabaina, padel estalkian jarriko diren petralak 4 baoak estalkiko dituzte, horrela, petralak 22 metroko luzera izango dute. Estalkiko petralen kalkulua egiteko, proiektugileak erabakiko du profil mota, bereizketa eta altzairu mota: Profil mota: Estalkiko petralak UPE forman konformatutako profilen bidez konpontzea aukeratzen da, %10etik gorako maldetan erantzun hobea dutelako. - Bereizketa: 3.3.1.3 atalean argi geratu denez, petralen arteko distantzia 1'84 metrokoa izango da. - Altzairu mota: UPE forman konformatutako petralak S275 altzairuz egin daitezkeen arren, S235 motako altzairua aukeratzen da, uhaletarako ohikoa delako eta merkeagoa delako. Estalkien gaineko kargen kalkulu biak oso antzekoak dira; hala ere, karga hauek pixka bat handiagoak dira Cype sorgailua erabiltzen denean. Izan ere, horregatik Cypek egindako kargen kalkuluak erabiliko dira estruktura guztiaren kalkulua egiteko, zeren hauek eskuz egindako "Eraikin Segurtasuneko Oinarrizko Dokumentua – Eraikinean eragiten dituzten akzioak"-rekin lortutako kalkuluak baino murriztaileagoak dira. KALKULU PROGRAMA: CYPE-3D Cype 3D aplikazioa irekitzen den lehenengo aldian, obraren datu orokorrak ezarri behar dira; hau da, erabiliko diren altzairu eta hormigoi motak, eragingo diren akzio ezberdinak (seismoak, sua edota bestelako hipotesiak), zimentazio eta lotura ezberdinen ezaugarriak eta baita zimentazio lursaila. Irudia 3.34 - Cype 3D-ren datu orokorren leihatea Momentu honetan, beharrezkoa izango litzateke Artziniegako eremuaren ikasketa geoteknikoa egitea eta; konkretuki, kirol-gunearena. Honen helburua, lursailaren erresistentzia kalkulatzea izango litzateke, izan ere, eraikinak eraikitzeko honako hau ezinbestekoa da. Hala ere, proiektu honetan ez da ikasketa geoteknikorik egingo, beraz, ulertuko da bertako lursail mota "graba" (harri-txirri edo harri-hondar) izango da. Irudia 3.35 - Lursail motaren aukeraketa Lursaila definituta dagoenean, estalkiari, hau erabiltzen den denboran, emango zaion erabilera kategoria ezarri beharko da. Aurrez aipatu den bezala, aukera G1a aukeratuko da; izan ere, estalki hauek soilik mantentzea egiteko helduko baitira, hau da, ez dira bestelako erabilerekin bateragarriak izango. Irudia 3.36 - Erabilpenaren motaren aukeraketa Horrez gain, eskuz sartu beharko dira Cype 3Dren "Generador de Porticos"-arekin lortutako karga guztiak baitan izateko beharrezko ekintzak. Alde batetik, haizearen inguruko sei hipotesi sartuko dira, izan ere, "Eraikigintzaren Kode Teknikoan" azaltzen den bezala, haizea bi magaletan eta, aldi berean, bi magal horietan banan-banan aplikatu beharko da. Horretaz aparte, haizea presioan (behera) eta xurgatzean (gora) izan daitekeela kontuan hartu behar da. Irudia 3.38 - Haizearen hipotesi desberdinen izena eta konbinaketa Beste alde batetik, haizea bi malgetan aldi berean aplikatu behar da, eta baita ere malga bakoitzean bere kabuz, arauak ezartzen duen bezala (Irudia 3.13 – EKT-ren forma koefizienteagatik agertzen diren akzioak). Gainera, hipotesi hauek ezin izango dira aldi batera eman; hau da, ez dira konkomitanteak haien artean. Irudia 3.39 - Elurraren hipotesi desberdinen izena eta konbinazioa Beste alde batetik, atal 3.2.2.5ean azaldu den bezala, suaren aurkako estalgarririk ez duen altzairuz egindako elementu guztien hamabost minutuko suarekiko erresistentzia adieraziko da. Behin gainerako hipotesi guztiak adierazi eta obraren datu orokorrak aldatu direnean, orduan eraikina egiteko beharrezko barrak sartu daitezke aplikazioan. Horrez gain, lehen aipatutako karga guztiak ere sartuko dira, hauek hormatal eta azaleko kargen forma dutelarik (honi buruzko informazio gehiago nahi izatekotan, ikusi 3.4.2.3 atala). Aurretik azaldu den bezala, egitura hau bost portiko ezberdinez osatuta dago. Honetako bakoitzak 5,5 metro neurtzen du; hau da, egitura osoa 22 metro neurtuko du luzeran, zein aurreikusitako padeleko bi pistak barneratzeko oso aproposa den. Hala ere, portiko bakoitza bi zatitan banatuko da, zeinek goihabean lotuko dira lotura zorrotz eta zurrun batean, aurrerago ikusiko den bezala. Horrela, erosoago izango da hauek lantokira eramatea eta, gainera, errazagoa da luzera gutxieneko barra makurrak produzitzea. Bi mota ezberdineko portikoak diseinatuko dira: portiko hastialak, egitura egituratzen duten 5etako 3, eta erdiko portikoak, gainerako beste biak. Irudia 3.40 - Portiko mota desberdinen kokalekua Portiko hastialak portiko osoari eusten dioten 4 zutabe dituzte: kanpoaldeko 2 zutabe (HEB 300) eta barnealdeko beste bi zutabe (IPE 400). Horrez gain, barneko eta kanpoko zutabeen artean arriostramenduak (R16) kokatuko dira, zeinek San Andrés gurutzearen forma izango duten (ikusi 0 atala informazio gehiagorako). Baita, habe lotzaileak (HEB 140) jarriko dira arriostramendua betetzeko. Irudia 3.41 - Portiko hastialaren elementu nagusien disposizioa Beste alde batetik, erdiko portikoek soilik kanpoaldeko bi zutabe (HEB 300) dituzte; alegia, portiko hauen azpian, padel pistak kokatuko baitira. Portiko hauek ez dituzte arriostramendurik izango berezko planoetan, baina izango dituzte, bai, kanpoaldeko portiko hastialekin lotzeko, aurrerago ikusiko den bezala. Garrantzitsua da azpimarratzea, portiko hauek biak karga gehienari eutsiko dioten portikoak direla, gehienbat portikoen oinarrien arteko luzeraren ondorioz, eta, askoz ere gehiago, barnealdeko zutaberik ez dagoelako. Hori dela eta, portikoak kanpoko zutabeekin lotzeko 1'5 metroko luzerako beheko kartela batzuk behar izango dituzte. Irudia 3.42 - Erdiko portikoaren elementu nagusien disposizioa Portiko ezberdinen arteko lotura estalkian muntanteak erabiliz eta zutabeen altueran habe lotzaileak jarriz egingo da. Hauek guztiak HEB 140 izango dira. Horrez gain, erdiko portikoen eta kanpoaldeko portiko hastialen artean arriostramenduak egongo dira. Irudia 3.43 - Bi portiko moten arteko lotura elementuen disposizioa PORTIKOAREN EZAUGARRIAK Estalkian agertzen diren kargak 3.3.2 PETRALAK atalean egituratutako petraletara bidaltzen dira. Geroago, karga hauek aurrez aipatutako bost portikoetara bidaltzen dira, ondoren zutabeetara, eta, azkenik, zimentaziora. Atal honetan, portikoak osatzen dituzten elementuen ezaugarri nagusiak definituko dira. Hasteko, gilborduraren luzerak eta barra guztiak izan behar duten alboko gilborduraren neurriak hautatuko dira. Horrez gain, gezi limiteak definitu beharko dira, aurrerago elementu guztien arteko diseinu zuzenak egiteko. GILBORDURA Gilbordura konprimatutako elementu lerdenetan eman daitekeen fenomenoa da, zein konpresioaren norabiderako zeharkako desplazamenduak agertzean nabaritzen da. Fenomeno hau gehien sufritu ditzaketen barrak portikoak eta zutabeak dira, izan ere, hauek distantzia eta konpresio indar gehienak dituzten elementuak dira. Horregatik, muntanteak eta habe lotzaileak unitateko gilbordura koefizientea izango dute. Arriostramenduko tiranteak bere aldetik ezingo dute gilbordurarik izan, ez direlako inoiz konpresioan egongo. Alde batetik, portiko barren luzera nominala estalki osoaren erdia izango da, komentatu denez, portikoak bi zatitan banatu direlako. Hala ere, kontuan hartu behar da portikoen arimetara muntanteak soldatuta joango direla, hortaz, gilbordura planotik kanpo 3'68 metrotako distantzia izango dute. Ardatz indartsuan, hau da, gilbordura plano barruan ematen denean, portikoak bitan banatu behar ditugu, izan ere, portiko hastialek, erdiko portikoak ez bezala, barneko zutabeak dituztelako. Irudia 3.44 - Portikoen gilbordura luzera plano barruan Beste aldetik, zutabeen gilbordura luzera aztertzeko arriostramenduen kokapenari erreparatu behar diogu, izan ere, arriostramenduek mugimenduak mugatzen dituzte, gilbordura luzera txikituz. Gainera, kanpoaldeko zutabeek lotura zurrunez atxikita daude zoruari, barnealdeko zutabeak ez bezala. Beraz, haien gilbordura koefizientea txikitzen da, lotura zurrunek 0'7-ko koefizientea dutelako: PORTIKOAREN KALKULUA Egoera honetan, Cype 3D-ek ikusitako elementu guztien kalkulua egin dezake. Azken muga egoerako eta zerbitzu muga egoerako hipotesi konbinazioak kontuan harturik konprobaketa guztiak bete behar dira aukeratutako barra guztiak onartuak izateko. Konprobaketen kalkulu guztiak barren puntu kaltegarrienean egingo dira, hori onartzen baldin bada beste puntu guztiek onartuko direlako. PORTIKOA (HEB 280) Kalkulua erdiko portiko batean egingo da, izan ere, indar gehienak hartzen dituztenak direlako, horregatik kartelak behar dituzte, eta. Beraz, hementxe aurkitu daitezke erdiko portikoaren kalkuluak portikoaren puntu desegokienean: Irudia 3.47 – Erdiko portikoaren aprobetxamendu maximoa KANPOALDEKO ZUTABEA (HEB 300) Kanpoaldeko zutabea ere erdiko portikoarena aztertuko da, momentu handienak dituena delako, eta hortaz, mugatzaileena delako. Irudia 3.48 – Erdiko portikoaren zutabearen aprobetxamendu maximoa Irudia 3.49 - Aztertuko den kanpoko zutabearen kokalekua Irudia 3.51 - Aztertuko den barneko zutabearen kokalekua Irudia 3.52 - EKT-ak ezartzen duen lerdentasun muga Irudia 3.53 - Muntanteen kalkuluak egitean egiaztapenak betetzen dituzten barrak Ikusi daitekenez, barraren portaera guztiz onargarria da izango dituen kargak kontuan izanda, beraz ez dago arriskurik barra hau aukeratzeagatik. Irudia 3.54 - Muntanteen gehieneko karga eta aprobetxamendua HABE LOTZAILEAK (HEB 140) Muntanteak bezala, habe lotzaileak ez dute kargarik eusten eta portikoen artean desplazamendu erlatiborik ez egotea baimentzen dute, bai eta portikoen gilbordura luzera txikitzea ere. Horretaz gain, haien azpian arriostramenduak jartzea ahalbidetzen dute. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 140 Barra txikienak erabiltzea erabaki da, muntanteetan bezala, izango duten indarra oso txikia izango delako. Baina, EKT-ak lerdentasunari buruzko arautegia bete egin behar denez: Irudia 3.55 – Habe lotzaileen kalkuluak egitean egiaztapenak betetzen dituzten barrak Irudia 3.56 – Habe lotzaileen gehieneko karga eta aprobetxamendua Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 157 3.3.4 ZIMENDAPENA Zimendapenak egituratzeko Cype 3D programa erabili da. Kontuan hartu beharra dago, programa honek soilik zimendapen elementuek izan behar duten neurriak eta elementu horretan aplikatutako kargak jasateko osatzen duten armadurak baino ez dituela kalkulatzen. Horrez gain, finkatze plakak eta zimendu egokiarekin lotura egiteko behar diren barra uzkurtuak kalkulatzen ditu baita ere. Garrantzitsua da aipatzea, obra honetan erabiliko den hormigoia HA-25 izango dela (kontrol estatistikoarekin), agregakinaren gehieneko tamaina 30 mm-koa izango dela eta barra uzkurtuak B 400 S inguru izango direla kontrol normalarekin. Hortik abiatuta, egituran erabiltzen diren hormigoizko zapatak, finkatze plakak eta habe lotzaileak dimentsionatuko dira. HORMIGOI ZAPATA Padel estalkiaren zimendapena hormigoi armatuzko zapata isolatuen bidez egingo da, baina masa-hormigoia erabiliko da baita ere, aurrerago azalduko den moduan. Horiek abio bakarra izango dute eta angeluzuzenak izango dira zapaten azalera erabilgarria ahalik eta gehien handitzeko. Irudia 3.58 - Zimendapenen lehenengo iterazioarekin ateratako dimentsionamendua Honen azalpena da, zutabeen arteko loturak guztiz zurrunak direla eta, beraz, zapatetara heltzen den momentu flektorra altuegia dela. Momentu hau aldatzeko aukera bat, zutabearen eta kanpoaldearen arteko loturaren zurruntasuna aldatzea da, honek, alegia, momentua zutabean zehar banatzea eragingo bailukeelako. Hala ere, portikoaren ertzean momentu handiegiak gertatzea saihesteko, honi habe zentratzaileak gehitzea erabaki da. Habeen hauen helburu nagusia erdiko portikoaren zapaten neurria gutxitzea da, horrela, zutabeen ardatz indartsuan gertatzen den momentua murriztuko bailitzateke. Gainera, egitura osoaren portaera zurrunagoa izango litzateke, eta, ondorioz, zapaten arteko joan-etorriak egiteko joera ez da hain handia izango. Irudia 3.59 - Habe zentratzaileekin ateratako zapaten dimentsionamendua Irudia 3.60 - Zimendapen moten desberdinen kokalekua Erabiliko diren zimendapen motak eta haien kokapena azaldu eta gero, horietako mota bakoitza beren kabuz aurkeztuko da. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 160 Nabarmentzekoa da, zimentazio guztiek garbiketa-hormigoiez egindako 10 zentimetroko oinarria izango dutela zapaten eustarria egiteko. Modu honetan, oinarri garbi eta segurua izango dute langileek, baita zulo nibelatua ere. P1 – PORTIKO HASTIALA Portiko hastialak osatzen dituzten 6 zapatek 230 x 170 zentimetroko dimentsioak eta 75 zentimetroko sakontasuna izango dute. Barneko armadura goiko eta beheko parrilaz osatuko da, zeintzuk guztiz berdinak izango diren. Parrila horiek 12 mm-ko diametroa duten barra uzkurtuz osatuta egongo da, zeinek 15 zentimetroro kokatuko diren. Horrela, mota honetako 11 barra jarriko dira norabide laburrean eta 15 barra luzeran. P2 – ERDIKO PORTIKOA Erdiko portikoa osatzen dituzten 4 zapatek 300 x 300 zentimetroko dimentsioak eta 100 zentimetroko sakontasuna izango dute. Barneko armadura goiko eta beheko parrilaz osatuko da, zeintzuk guztiz berdinak izango diren. Parrila horiek 12 mm-ko diametroa duten barra P3 – PORTIKO HASTIALAREN ZUTABEA Portiko hastialaren zutabea osatzen dituzten 6 zapatek 290 x 220 zentimetroko dimentsioak eta 75 zentimetroko sakontasuna izango dute. Barneko armadura goiko eta beheko parrilaz osatuko da, zeintzuk guztiz berdinak izango diren. Parrila horiek 12 mm-ko diametroa duten barra uzkurtuz osatuta egongo da, zeinek 15 zentimetroro kokatuko diren. Horrela, mota honetako 14 barra jarriko dira norabide laburrean eta 19 barra luzeran. P4 – HABE ZENTRATZAILEEN LOTURA Habe lotzaileen lotura osatzen dituzten 4 zapatak masa-hormigoiaz eginda egongo dira, beraz, ez dituzte armadurarik izango barneko aldean. Hala ere, hara habe zentratzaileak heltzen direnez, beharrezkoa da honek gutxieneko neurriak izatea, habeak ondo finkatu ahal izateko. Horregatik, 70 x 70 zentimetroko dimentsioak eta 60 zentimetroko sakonera izango dute. Horrez gain, zapata mota hau kargarik, finkatze plakarik ezta armadurarik ez daukan zapata mota bakoitza da. Hala ere, honek gutxieneko dimentsioak izan behar ditu, habe zentratzaileak erraz sartu eta lotu daitezen. FINKATZE PLAKA Finkatze plakak egituraren zutabeak zimentazioarekin lotzen du. Horretarako, azkoina eta zirrindola bikoitza duen lotura erabiliko da, honek zutabearen bertikaltasun ideala ziurtatuko baitu. Garrantzitsua da komentatzea multzo osoa mortero hedakorreko lehenengo geruza batez osatuta dagoela, zeinetan azkoin bat eta zirrindola bat jarriko diren; ondoren, finkatze plaka gainean jartzeko asmoz. Azkenik, kontra-azkoina eta bere zirrindola jarriko dira lotura amaitzeko. Irudia 3.61 - Finkatze plakaren detailea Gainera, zapaten barnean sartzen diren barra uzkurtuek 180 graduko orientazioa izango dute zapataren barruan dagoen ertzean. Atal honetan finkatze plakak eta zapata bakoitzeko beharrezkoak diren barra uzkurtuak dimentsionatu eta kalkulatuko dira. Aurrerago azalduko den moduan, obran bi motatako finkatze plaka egongo dira: alde batetik, kanpoaldeko plakak, non portikoen kanpoaldeko 10 zutabeak finkatzen diren eta, beste alde batetik, barnealdeko plakak, non portikoen 6 zutabe nagusiak finkatzen diren. F1 – KANPOALDEKO FINKATZE PLAKA Kanpoaldeko finkatze plakak portikoen zutabeak (HE 300 B) lotuko diru zimendapen P1 eta P2rekin (Irudia 3.60 - Zimendapen moten desberdinen kokalekua). Plaka honek 650 x 650 milimetroko dimentsioak eta 25 milimetroko lodiera izango ditu. Horrez gain, ardatz ahulean zurruntzaileak izango ditu, zeinek arimarekiko paraleloak izango diren. Azkenik, finkatze plakak zulotxo batzuk izango ditu, bertatik 32 milimetroko diametroa duten 8 barra uzkurtuak pasa daitezen. Aipatu beharra dago, HE 300 B zutabea finkatze plakara soldatuta joango dela, zurruntzaileak bezala. F2 – BARNEKO FINKATZE PLAKA Barnealdeko finkatze plaka portikoaren barnealdeko zutabeak (IPE 400) eta P3 zimendapenak lotuko ditu (Irudia 3.60 - Zimendapen moten desberdinen kokalekua). Plaka honek 350 x 550 milimetroko dimentsioak eta 20 milimetroko lodiera izango du. Gainera, ez du inolako zurruntzailerik izango haren orientazioetan. Azkenik, finkatze plakak zulotxo batzuk izango ditu, bertatik 30 milimetroko diametroa duten 4 barra uzkurtuak pasa daitezen. Aipagarria da, IPE zutabea finkatze plakara soldatuta joango dela. Irudia 3.64 – Habe zentratzaile moten desberdinen kokalekua Habe lotzaile eta zentratzaile guztiek garbiketa hormigoi bat izango dute haien sakonera guztian, zapata guztietan bezala. Irudia 3.65 – C1 Habe lotzailearen diagrama Irudia 3.66 - C2 Habe zentratzaile primarioaren diagrama C3 – HABE ZENTRATZAILE SEKUNDARIOA P3 eta P4 zapatak lotzen dituen habe zentratzaileak 40 x 50 zentimetroko dimentsioak ditu. Hau 16 milimetroko diametroa duten 4 barra uzkurtuz egindako armadura batez, bai positibo zein negatiboa, osatuta egongo da. Horrez gain, 12 milimetroko diametroko bi barra dituen larruzko armadura izango du. Gainera, 20 cm-tik behin 8 mm-ko diametroa duten estribuak ere izango ditu. Irudia 3.67 - Habe zentratzaile sekundarioaren diagrama Irudia 3.68 - Estalkiaren eta petralaren arteko pieza eta torlojuak PORTIKO ETA ZUTABEEN ARTEKO LOTURA Portiko eta zutabeen arteko loturan bi zati ezberdindu behar da: (i) portiko eta barnealdeko zutabearen arteko lotura eta (ii) portiko eta kanpoaldeko zutabearen arteko lotura. Alde batetik, portikoaren eta barnealdeko zutabearen IPE 400 lotura guztiz artikulatuta izango da. Aldiz, portikoaren eta kanpoaldeko zutabearen HEB 300 lotura modu zurrunean egingo da. Bi loturetan, torlojuz lotutako lotura eta lotura soldatutakoa konbinatuko dira. Soldatutako lotura osorik egingo da tailerrean eta, obran, berriz, torlojuen bidez lotu beharko dira piezak. BARNEKO ZUTABEAREN LOTURA 6 aldiz errepikatzen den lotura hau, guztiz artikulatua izango da. Lotura hau ondo ezartzeko jarraibideak honako hauek dira: Hasteko, IPE 400 zutabearen profilan xafla zeharraga bat jarriko da, zutabearen ariman soldatuta, lotura erabat artikulatua eginez. Portikoari, berriz, loturaren erdian zurruntzaile bat jarriko zaio, zein arimari eta bi hegalei soldatuta joango den. Garrantzitsua da aipatzea soldadura hauek guztiak tailerrean egiteko kontuan hartzen direla, non baldintzak obran baino askoz hobeak diren. Bi zatiak lotzeko, zutabearen xaflan zehar banatutako 4 M16 x 65 torlojuak erabiliko dira. Lotura hau obran bertan egin beharko da. Irudia 3.72 - Barneko zutabearen eta portikoaren arteko lotura I Irudia 3.73 - Barneko zutabearen eta portikoaren arteko lotura II KANPOALDEKO ZUTABEAREN LOTURA Kanpoaldeko zutabeen (HEB 300) eta portikoen (HEB 280) arteko lotura zurruna egiteko, kontuan hartu beharra dago erdiko portikoek lotura egiterako orduan eragina duten kartela batzuk dituztela. Hori dela eta, lotura hau bi zatitan banatzen da: portiko hastialen lotura eta erdiko portikoen lotura: • PORTIKO HASTIALEN LOTURA Lotura honek kartelarik ez duenez portikoaren eta zutabearen artean, guztiz zurruna izango da. Horretarako, zurruntzaileak erabiliko dira portikoan, zutabearen hegalaren altueran, eta 20 milimetroko lodiera duen xafla jarriko da zutabearen ertzean. Hau guztia tailerrean soldatuko litzateke, dirua aurrezteko eta soldadura kalitate hobea izateko. Azkenik, bi elementuak lotuko dira 4 M24 x 90 torlojuen bidez. Irudia 3.74 - Kanpoko zutabe hastialaren eta portikoaren arteko lotura I Irudia 3.75 - Kanpoko zutabe hastialaren eta portikoaren arteko lotura II • ERDIKO PORTIKOAEN LOTURA Lotura honek kartelak dituenez, aldez aurretik aipatutako lotura bezala egingo da. Hala ere, honi 1'5 metroko luzera duen kartela bat atxikituko zaio. Hau da, portikoaren eta zutabearen arteko lotura modu berean egingo da, baina kartelaren lotura modu honetan egingo da: 20 milimetroko lodiera duen altzairuzko plaka bat erabiliko da, non kartelaren arima eta hegala soldatuko diren. Gero, HEB 300 zutabea lotuko da 4 M24 x 90 torlojuen bidez (portikoa lotzeko erabili diren berdinak). Irudia 3.76 - Kanpoko erdiko zutabearen eta portikoaren arteko lotura I Irudia 3.77 - Kanpoko erdiko zutabearen eta portikoaren arteko lotura II MUNTANTE ETA HABE LOTZAILEEN LOTURA Bai habe lotzaileen eta zutabeen arteko lotura, zein muntanteen eta portikoaren arteko lotura nahiko errazak dira. Biak guztiz berdinak dira, nahiz eta zutabe batzuetan bat, bi edo hiru habe lotzaile egon arren, behean azaltzen den bezala. Honako hau lotura artikulatuta da, zein 8 milimetroko lodiera duen eta zutabera soldatuta dagoen alboko xafla baten bidez egiten den. Habe lotzaileak eta muntanteak ertzetan zulotxo batzuk izango dituzte, nondik 2 M16 x 45 torloju pasatuko diren. Irudia 3.78 - Zutabeen eta habe lotzaileen arteko lotura I Irudia 3.79 - Zutabeen eta habe lotzaileen arteko lotura II KABLEAREN DIMENTSIONAMEDUA Arriostramenduen kableen kalkuluak Cype 3Dren bitartez egin dira. Kontuan hartu behar da kable hauek soilik trakziora lan egiten dutela, hau da, hauek dimentsionatzea erraza da. Karga gehienei eutsi egingo dioten arriostramenduak, alboetan kokatutakoak izango dira; izan ere, padel estalkian ez da luzetarako indarrik ematen eta, beraz, luzeetan jarritako arriostramenduek ez dute apenas kargarik jasotzen. Irudia 3.83 - Luzeetarako (urdina) eta alboetako (horia) arriostramenduen kokapena LUZEETARAKO ARRIOSTRAMENDUAK Luzeetara kokatuko diren arriostramenduak 16 milimetrotako diametroa izango dute. Hala ere, terminazioek M24-ko esparrago itxura izango dute. Kableak esparragoaren barnera sartzen dira eta esparragoa prentsatzen da kablea eusteko eta es ateratzeko. Irudia 3.85 - Arriostramendua lotzeko erabiliko den esparragoa PLAKAREN DIMENTSIONAMENDUA Kable eta esparrago multzoa padel estrukturara lotzeko eta hau tenkatzeko, bere erabilerari etekin ahalik eta handiena ateratzeko. Horretarako, beharrezkoa izango da L forma duen plaka bat erabiltzea, zein zutabearen arimara lotuta joango den, eta baita azkoina eta zirrindola, altzairuzko kablea tenkatu ahal izateko. ALBOETARAKO ARRIOSTRAMENDUAK Alboetarako arriostramenduak lotura ezberdina izango dute, izan ere, ezin delako hegaletan zulo bat egin arriostramenduko barra pasaratzen usteko. Hortaz, tiranteak zutabeetara finkatuko dira diseinaturiko burdineria batekin. Baita, tiranteak mutur bakoitzean urkila soldatuko terminazioa izango du tirantearen eta zutabearen burdineriaren arteko lotura egiteko. Gainera, kablea tinkatzeko urkila baten muturrean tentsore bat kokatuko da, hurrengo irudiak erakusten duen moduan. Irudia 3.89 - Urkilaren eta tentsorearen dimentsio orokorrak PLAKAREN DIMENTSIONAMENDUA Kablearen, urkilaren eta tentsorearen multzoa zutabera lotzeko, beharrezkoa da zutabera soldatuta joango den xafla. Xafla honek gutxieneko lodiera bat izan beharko du kableak eragindako tentsioei eusteko gai izan dadin. Horretarako, "Cables Estructurales"-ek 16 mm-ko kableak izan behar duen finkatze puntuaren lehen iterazioa du. Datu horiek izanda, plaka diseinatuko da, padelaren eraikinaren alboko arriostramendua guztietarako berdina izango dena. Irudia 3.90 - Finkatze puntuaren dimentsionaketaren lehenengo iterazioa. Multzo honen lotura ez da dimentsionatuko; izan ere, "Cables Estructurales" proposatzen duen lehenengo iterazioarekin aski da, honek lotura iraungo duela baieztatzeko gai baita. Beste alde batetik, piezaren eta zutabearen arteko lotura ez da dimentsionatuko, honek arazo barik irautea aurreikusten baita. Beraz, erretenek %2-ko malda izango dute eta 150 mm-ko diametroa izango dute. Hauek guztiak 4 hustubideetara ailegatuko dira eta portikoen zutabeetatik lurperatu egingo dira. Beraz, kolektoreen diametroa 160 mm-takoa izango da, %2-ko maldarekin. Aukeratutako estalki mota ere aipatu behar da: Danpal eredua zeharrargitsua da, eta horrek esan nahi du argi naturala barrura pasatzen uzten duela egunez, argi artifizialik behar izan gabe, energia aurreztuz eta erabiltzaileei esperientzia hobea eskainiz. Nabarmendu beharreko beste puntu garrantzitsu bat da erabiltzaileek eremuaren gainean proiektatutako argi iturri bat izateak eragingo lukeen zeharkako argia. Horrek erreflexu asko eragingo lituzke, eta ikuspena eta jokoaren garapena okertuko luke. Bestalde, polikarbonatozko xaflak haien artean kokatzeko eta petraletara finkatzeko Danpaleko "SeamLess" sistema aplikatuko da, non petralen arteko distantzia ez den oso handia, estalkiaren kanpoaldeko aldea jarraitua da, elementurik gabe, Geroago ikusiko den moduan, polikarbonatozko xaflak haien artean elkartzeko 50 mm-tako barrak erabiliko dira (Irudia 3.98 - DPAC50 barraren sekzioa). Irudia 3.98 - DPAC50 barraren sekzioa Ikusi daitekenez, hauek izango dira haizeak eragingo dituen indar maximoak estalkiaren gainean: 𝑞𝐻↓ 𝐵 = 2′075 𝑘𝑁 ⁄𝑚2 ESTALKIAREN GEOMETRIA Esan bezala, geometria nagusia (Irudia 3.8 - Jolastokiaren estalkiaren kota orokorrak), Autocad programan sartua izan da, puntu eta marren bidez. Gero, fitxategia (edo artxiboa) marrazketa formatuarekin (.dxf edo .dwg) esportatua izan da, Cype 3D (estruktura programa) irakurtzeko gai izan zitezen. BARREN SARRERA Behin Cype 3D-n puntuak jarrita, kanpokoaldearekin kontaktuan dauden barra eta puntuak sartu dira. Horretarako, barrak sortzeko beharrezkoa izango den materiala hautatu da: Irudia 3.102 - Zur ijeztu kolatu homogeneoaren aukeraketa Beraz, ikusi den bezala, jolastokiko petralentzako, zur ijeztu kolatu homogeneoko habe laukizuzenak erabiliko dira, honako eraikuntza motetarako emaitza onak ematen dituelako. Gainera, zuraren klase erresistentea GL24h izango da, izan ere, Euskal Herrian landatzen diren Zur ijeztu kolatua lortzeko, erresistentzia mota berezi bateko oholak elkartu behar dira itsasgarri baten bidez. Horrela, zabalera bereko oholak bata bestearen gainean jarrita, kantoi handiak lor daitezke, hots, jolastokiaren egitura, adibidez. Bestalde, zur ijeztu kolatua homogeneoa edo konbinatua izan daiteke, hau da, taula guztiak erresistentzia-mota berekoak eta berdinak (homogeneoak) edo, aldiz, mota desberdinetakoak eta alderatuak (konbinatua) izan daitezke (Taula 3.46). Kasu honetan, zur ijeztu homogeneoa erabiliko da, geruza guztiek erresistentzia bera berdina dezaten. Taula 3.46 - Zur ijeztuaren laminetako klase erresistente minimoa Beste alde batetik, zura zerbitzu mota baterako pentsatuta egon beharko litzateke; izan ere, bere kokapenaren ingurumen baldintzek haren balio-bizitza definitu eta eragingo baitute. Artziniegako egitura honetan, bigarren motako zerbitzurako gaitasuna erabiliko da, neguko hezetasun erlatiboa %85 baino handiagoa izan ahal daitekeelako. Irudia 3.103 - Zerbitzu klase desberdinen deskripzioa Erabiliko den zura argitu ondoren, portikoak eta petralak jartzeko momentua heldu da. Horrez gain, gilbordurako eta alboko gilbordurako luzerak definituko dira baita ere. GILBORDURA Osagai konprimitu lerdenetan eman daitekeen fenomenoa da gilbordura, zein konpresioaren norabiderako zeharkako desplazamenduak agertzen den. Gilbordura jolastokiko petraletan, zutabeetan eta portikoetan nabaritu izango da, baina, gehienbat, portikoetan. Portikoetan gilbordura fenomenoa emango da, hauek konpresioan daudenean. Hala ere, portikoak duen forma makurraren eta kargaren norabideen ondorioz, zaila da kalkulatzea zein izango litzatekeen erabili beharreko gilborduraren luzera zuzena. Taula 3.47 - Gilbordura luzeraren koefizientea, 𝜷𝒗 Irudia 3.104 - Tornapunten diagrama petral eta portikoen artean Tornapuntak 50 x 50 mm-ko zurezko profilak izango dira. Elementu hauek ez dira dimentsionatu behar, haien helburu bakarra portikoak beren lekuan mantentzea baita, luzetarako desplazamenduak saihestuz. Petralarekiko 45°-ko angelua izango dute eta petralean finkatuko dira portikotik 330 mm-ra, Irudia 3.104-an ikus daitekeen bezala. Hauek portiko eta petraletara finkatuko dira Anker Ø4x75 hiltzeak erabiliz, ez baitute kargarik jasango. KARGEN SARRERA Kargak Cype "CYPE 3D" moduluan sartu dira zuzenean. Modulu horretan, barrak definitu ondoren, barrak aplikatzeko hormatalak eta gainazaleko kargak esleitu dira. Hauek gehitu aurretik, ekintza bakoitzari iraupen mota bat atxikitu behar izan zaio, Eraikigintzaren Kode Teknikoak dioen bezala. Taula 3.49 - Akzioen iraupen klasea Azkenik, garrantzitsua da zehaztea gainazaleko kargak hormatalen azpian egon behar direla beti. Horrek esan nahi du, gainazaleko karga guztiak zapi bat dagoen lekuetan aplikatu beharko direla. HORMATAL (PAÑOS) Hormatalak hainbat ekintza motatako kargak sartzeko aukera ematen duten gainazalak dira, zein, gainera, kargak erabiltzaileek aurretik zehaztutako helbide batean banatu ditzaketen. Hormatalak lauak izan behar dira, ezin dira hormatal kurboak egin. Horregatik, jolastokiaren eraikinean hormatalak jarriko dira petralaren eta petralaren artean, Irudia 3.105-an ikus daitekeen bezala. Irudia 3.106 - Indarren transmisioa petraletara hormatalen norabidearen arabera Gainera, hormataletan erabat bertikalak diren kargak sartuko dira, hala nola estalkiaren berezko pisua, erabileraren gainkarga eta elurra. Bestalde, kontuan hartu behar da EKTren arabera, elurrak 3 ekintza mota ezberdinak izango dituela, eta ekintza horiek, lehenik, hegal batean aplikatuko direla, gero bestean, eta, azkenik, bi isurialdeetan (Irudia 3.14 - Elurraren akzioaren aplikazio grafikoa). Hauek ez dira aldi berean gertatuko; hau da, ez dira konkomitanteak izango. Irudia 3.107 - Elurraren hipotesi akzio desberdinen konbinazioa CARGAS SUPERFICIALES Gainazaleko kargak ezin hobeak dira haizearen akzioa aplikatzeko, ipintzen diren hormatalarekiko era perpendikularrean aplikatzen baitira. Gainera, hormatal berean tamaina eta karga desberdineko gainazaleko kargak sartzea ahalbidetzen dute, Eraikigintzaren Kode Teknikoak ezarritako haize eremuak zehazteko aproposa dena. Aurretik aipatu den bezala, haizearen akzioa kalkulatuko da, presioan eta xurgapenean. Horrez gain, haizeak bi isurialdeen gainean duen egoera aztertuko da. Haizeak hegal bakar bati eragiten dio, eta horrek haizearen hiru akzio eragiten ditu xurgapenaren eraginez, eta beste hiru presioaren eraginez. Are gehiago, portiko hastialetan haizearen eragina ere agertzen da, bere norabidearen arabera aldatzen dena: (i) haizeak 0°-ra jotzen duenean eta (ii) honek 90°-ra jotzen duenean. Hori guztia dela era, hurrengoko haizearen akzioak hartu dira kontuan: HIPOTESI KONBINAZIOEN SARRERA Cype 3D-ek zuzenean kalkulatzen ditu azken mugako egoeraren eta sartutako ekintzetarako zerbitzuaren muga egoeraren konbinazio guztiak. Cype 3D-ek egingo dituen konbinazioak "3.2.3 INDARREN ARTEKO KONBINAKETAK" atalean azalduko dira. Garrantzitsua da aipatzea sartutako haize eta elur akzioak ez direla aldi berean gertatzen, hau da, ezin direla bi haize-karga egon (estalkian eta horma hastialean izan ezik), ez eta aldi bereko elurra hipotesi-konbinazio batean ere. KONPROBAZIOAK Petralen, portikoen eta arriostramenduen egiaztapenak Cype 3D kalkulu programak eginen ditu. Hala ere, Cypek azken muga egoeraren konbinazioekin egiten dituen egiaztapenak azaltzen dira hemen, zeintzuk bi helburu nagusi dituzte: alde batetik, sekzioen erresistentzia balioztatzea eta, bestetik, barren erresistentzia konprobatzea. Gainera, gehieneko geziak ere baliozkotuko dira, zerbitzuaren muga egoera ez gainditzeko. TENTSIOAK • MAKURDURA DESBIDERATUA 𝜎𝑚,𝑦,𝑑 𝑓𝑚,𝑦,𝑑 + 𝑘𝑚 · 𝜎𝑚,𝑧,𝑑 𝑓𝑚,𝑧,𝑑 ≤ 1 (14) 𝑘𝑚 · 𝜎𝑚,𝑦,𝑑 𝑓𝑚,𝑦,𝑑 + 𝜎𝑚,𝑧,𝑑 𝑓𝑚,𝑧,𝑑 ≤ 1 (15) Non, - 𝜎𝑚,𝑦,𝑑 → Y ardatzarekiko makurdurako kalkulu tentsioa den. - 𝜎𝑚,𝑧,𝑑 → Z ardatzarekiko makurdurako kalkulu tentsioa den. - 𝑓𝑚,𝑦,𝑑 → Y ardatzarekiko zur ijeztu kolatuaren erresistentzia makurdurarekiko den. - 𝑓𝑚,𝑧,𝑑 → Z ardatzarekiko zur ijeztu kolatuaren erresistentzia makurdurarekiko den. - 𝑘𝑚 → Zeharkako sekzioan tentsio banaketaren eta materialaren homogeneotasun ezaren eragina kontuan hartzen duen faktorea den. Aukeratutako zur ijeztu kolatuaren erresistentzia baliotik kalkulu balioa aterako da, izan ere, Cypek egingo dituen kalkulu guztiak balio honekin egingo direlako. Kalkulu balio berri hau erabiliko da sekzioa onargarria den edo ez aztertzeko. 𝑓𝑚,𝑦,𝑑 = 𝑘𝑚𝑜𝑑 · 𝑓𝑚,𝑔,𝑘 · 𝑘ℎ 𝛾𝑀 (18) Non, - 𝑀𝑦 eta 𝑀𝑧 → Y eta Z ardatzetako esfortzu makurtzaile maximoak. - 𝐼𝑦 eta 𝐼𝑧 → Y eta Z ardatzetako inertzia momentuak diren. - ℎ → Elementuaren sekzioaren altuera (hegala). - 𝑏 → Elementuaren sekzioaren zabalera. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 256 Eragindako tentsioak elementuaren sekzioaren eta bere gaineko kargen arabera egongo da definituta, geroago, sekzioaren onargarritasuna frogatzeko. • EBAKITZAILEA 𝜏𝑥𝑦 = 3 2 · 𝑉𝑦 𝐴 · 𝑘𝑐𝑟 ≤ 𝑓𝑣,𝑑 (19) 𝜏𝑥𝑧 = 3 2 · 𝑉𝑧 𝐴 · 𝑘𝑐𝑟 ≤ 𝑓𝑣,𝑑 (20) Non, - 𝜏𝑥𝑦 eta 𝜏𝑥𝑧 → Ebakitzaileko kalkulu tentsioa XY eta XZ planoekiko. - 𝐴 → Elementuaren sekzioaren azalera den. - 𝑉𝑦 eta 𝑉𝑧 → Y eta Z ardatzetako esfortzu ebakitzaileak diren. - 𝑘𝑐𝑟 → Piezaren zabalera eraginkorra den (Taula 3.54). - 𝑓𝑣,𝑑 → Zur ijeztu kolatuaren erresistentzia ebakitzaile paraleloarekiko den. (21) Non, - 𝑓𝑣,𝑑 → Indar ebakitzailearekiko kalkulu erresistentzia balioa den. - 𝑓𝑚,𝑔,𝑘 → Ebakitzailearekiko erresistentzia bereizgarriaren balioa den (Taula 3.45). - 𝑘𝑚𝑜𝑑 → Modifikatzaile faktorea, karga-konbinazioen iraupen motaren eta zerbitzu motaren araberakoa dena (Taula 3.53). - 𝛾𝑀 → Segurtasun koefiziente partziala dena (Taula 3.52). Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 257 𝑓𝑚,𝑦,𝑑 = 0′9 · 2′7 𝑀𝑃𝑎 1′25 = 1′944𝑀𝑃𝑎 Beraz, agertzen diren tentsio ebakitzaile guztiak 1'944 MPa baino txikiago izan beharko dira balioztatzeko. Bestalde, zuraren barnealdean egon daitezkeen bendengatik, korrekzio faktore batengatik biderkatu beharko da azalera, izan ere, sekzio guztia ez duelako esfortzu ebakitzaileak jasaten. Taula 3.54 - Elementuaren zabalerarako korrekzio faktorea, 𝒌𝒄𝒓 ALBOKO GILBORDURA Alboko gilbordura egiaztatzeko, lehenik eta behin, lerdentasun erlatiboa kalkulatu beharko da, izan ere, EKT-ak esaten duen bezala, lerdentasun erlatiboa 0'75 baino txikiago bada, ez da beharrezkoa izango alboko gilbordura konprobatzea. Taula 3.55 - Alboko gilborduraren aplikazioa lerdentasun erlatiboaren arabera SUTEAREN AURKAKO ERRESISTENTZIA Proiektu honetako jolastokiaren egitura zurezkoa da. Eraikigintzaren Kode Teknikoko "Suteen Aurkako Segurtasuneko Oinarrizko Dokumentua (DB - SI)" jarraituz, zurezko elementu bakoitzaren kalkulu erresistenteak egingo dira. Erabiliko den metodoa txikitutako azaleraren metodoa izango da. • TXIKITUTAKO AZALERAREN METODOA Zurezko eraikuntza batean sua agertzen bada, elementuen azalera txikituz joango da, izan ere, erabilgarria den azalera txikiago bihurtzen delako, barraren inertzia ere txikituz. Hasteko, elementuko sekzioaren azalerari ikaztutako sakontasun eraginkorra kendu behar zaio agerian dauden aldeei, formula hau kontuan izanik: 𝑑𝑒𝑓 = 𝑑𝑐ℎ𝑎𝑟,𝑛 + 𝑘0 · 𝑑0 (27) Non, - 𝑑𝑒𝑓 → Ikaztutako sakontasun eraginkorra den. - 𝑑𝑐ℎ𝑎𝑟,𝑛 → Ikaztutako sakontasun izendatua den. - 𝑘0 → Unitateko balioa hartzen duena 20 minutu edo gehiagoko t denboretarako. - 𝑑0 → 7 mm-ko balioa hartzen duena. Irudia 3.110 - Hondar-sekzioa (2) eta sekzio eraginkorraren (3) definizio grafikoa Kalkulatutako ikaztutako sakontasun izendatua (𝑑𝑐ℎ𝑎𝑟,𝑛) kalkulatzeko, Eraikigintzaren Kode Teknikoaren DB-SI dokumentuaren E eranskinera jo beharko da, bereziki E.2.2 formula erabiltzeko: 𝑑𝑐ℎ𝑎𝑟,𝑛 = 𝛽𝑛 · 𝑡 (28) Non, - 𝑑𝑐ℎ𝑎𝑟,𝑛 → Ikaztutako sakontasun izendatua den. - 𝛽𝑛 → Ikazte abiadura izendatua den. - 𝑡 → Aztertzen ari den elementuak suaren eraginpean dagoen denbora den (minututan) Ikazte abiadura izendatua (𝛽𝑛) ateratzeko, EKTko DB-SI dokumentuko E eranskineko balioak erabiliko dira. Eraikin honetan, zura ez da babestuko, izan ere, agerian egongo delako, hortaz, zuraren materialaren arabera sailkatzen da: Taula 3.57 - Babestu gabeko zuretako ikazte abiadura izendatua, 𝜷. Behin ikaztutako sakontasun eraginkorra kalkulatuta dagoenean, elementu guztien tentsioak onargarriak badiren frogatuko da. Padel eraikinean bezala, Cype 3D-ri 30 minutuko uraldia esleituko zaio, eta hark beharrezko kalkuluak egingo ditu egiturak neurri egokiak izan ditzan. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 262 3.4.3 TEILATUKO PETRALAK Estalkiari eta horren gainean agertuko diren indar guztiak eusteko erabiltzen diren habeak dira. Hauek portikoekiko norabide perpendikularrean jartzen dira, luzetarako norabidean. Haien helburu nagusia eraikinean agertzen diren akzioak portikoetara transmititzea da. Petralen dimentsionaketa, Cype programarekin egingo da, aurrerago azalduko den bezala. Zurezko petralak, altzairuzkoak ez bezala, portikoen artean kokatzen dira, barra biartikulatu bat izango balitz bezala, hau da, barrak ez dira jarraituak. Hori dela eta, kalkuluak egiteko petralen luzera 5 metrokoa hartuko da, hau da, portikoen arteko distantzia. Irudia 3.111 - Petralen disposizioa portikoen artean Petralak Cype 3D softwarea erabiliz dimentsionatuko dira, 3.4.2 atalean azaldu den bezala. Indarrak hormatalen gainazaleko karga gisa sartu ondoren, karga guztia petralen artean banatuko da. Horrela, portikoek ez dute estalkitik inolako indarrik jasotzen; hau da, karga guztiak petralen bidez transmititzen dira (Irudia 3.106). Kalkulatutako indar guztiak Cype programara sartu dira, bereziki, "CYPE 3D" modulura. Hortxe ere, lehenengo iterazio batean zur ijeztu kolatu homogeneoko GL-24h barra aukeratu da, 180x300 sekzioa duena, bereziki. Aipatu beharra dago, honi 0'95eko gilbordura koefizientea eta 1eko alboko gilbordura koefizientea esleitu zaiola, "Taula 3.47 - Gilbordura luzeraren koefizientea, 𝜷𝒗"-n ondo azaltzen den bezala. Karga guztiak sartu ondoren, egiaztatu behar da petral guztiek balio dutela azken muga egoera eta zerbitzu muga egoera faktoreen aldetik. Gainera, "comprobar elemento" tresnaren bidez, karga gehien hartuko duten petralak zein diren ikus daiteke. Horrez gain, kargak jasateko elementua zein sekziotik aurrera jasan dezakeen ere adierazten da, zein barraren erresistentzia, sortutako gezia eta suaren akzioa balidatzeko balio duen. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 263 Taula 3.59 - Petral kritikoaren gaineko sekzioaren konprobazioak Bestalde, esfortzu-tresnaren bidez ikus daiteke petral kritikoenak zein puntutan esfortzu handienak egin behar dituen, eta arestian aipatutako egiaztapenekin kalkulu bat lor daiteke. Irudia 3.113 - Portiko hastialaren petralen kokapena Aurreko atalean bezala, 0'95eko gilbordura koefizientea eta 1eko alboko gilbordura koefiziente esleitu zaizkio. Horrez gain, lehenik aipatu bezala, egiaztatu behar da petral guztiek balio dutela azken muga egoera eta zerbitzu muga egoera faktoreen aldetik. Gainera, "comprobar elemento" tresnaren bidez, karga gehien hartuko duten petralak zein diren ikus daiteke. Horrez gain, kargak jasateko elementua zein sekziotik aurrera jasan dezakeen ere adierazten da, zein barraren erresistentzia, sortutako gezia eta suaren akzioa balidatzeko balio duen. Bestalde, "esfuerzos" tresnak aukera ematen du petral kritikoenetan eskaera gehien dituzten puntuak ikusteko, eta arestian aipatutako egiaztapenekin kalkulu bat egiteko. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 307 3.4.5 PORTIKOAK Portikoak dira petraletan sortutako kargak zimenduetara eramaten dituzten elementuak. Guztira, 10 portiko daude, 5 metroz bereizita, 45 metroko luzera lortzeko. Portikoek, era berean, 25 metroko argia dute, baina horietatik 21'4 metro baino ez daude estalkiz estalita. Portikoak bi zatitan banatuta daude, horrela errazago fabrikatzen eta garraiatzen direlako. Horregatik, barra kurbatuko bi elementu egingo dira, 14'6 metroko erradioa eta 15 metroko luzera dutenak, eta gailurrean lotu beharko direnak (ikusi 3.4.8.4 atala). Irudia 3.115 - Portikoak bi zatietan banatzean lortzen diren kota orokorrak Lehen dimentsionamendua egiteko, GL24h-ko portikoak aukeratu dira, zeinek 260 x 660-ko dimentsioak dituzte. Hain handiak diren argi portiko horiek beren tamainarekin bat datozen neurriak izaten dituzte, hauek barruan sortzen diren flexio-momentuei eusteko gai izan daitezen. Gainera, kontuan hartu behar da portikoen gilbordura eta alboko gilbordura; izan ere, portikoak oso elementu luzeak eta, hortaz, karga askokoak baitira. GILBORDURA Planoan emandako gilbordura kritikoena da, guztira 25 metroko argia baitu, 30 metroko luzera osatzen duten barrekin. Hala ere, Taula 3.47-an ikus daitekeenez, planoaren barruko gilbordura portikoaren luzeraren erdia izango da, 1,25 aldiz biderkatuta. 𝐿𝑔𝑖𝑙,𝑝𝑜𝑟𝑡𝑖𝑘𝑜 = 1′25 · 15 = 18′75𝑚 Bestalde, portikoen artean jartzen diren petralek planotik kanpoko gilbordura mugatzen dute. Horrela, planotik kanpoko gilbordura 3 metrokoa izango da. ALBO GILBORDURA Alboko gilbordura ohikoa da elementuek haren ardatzetik urrun dagoen konpresioa jasaten dutenean. Portikoek fenomeno hori maiz jasan dezakete. Alde batetik, petralek portikoen goiko aldea mugatzen dute; hortaz, gehieneko distantzia 3 metrokoa izango da. Bestalde, portikoaren beheko aldeak petralik ez duenez, alboko gilbordura distantzia izugarria litzateke. Hori konpontzeko, petral bakoitzaren azpian zurezko tornapunta batzuk jarri beharko lirateke, portikoaren beheko aldean alboko gilbordurako distantzia ere Irudia 3.116 - Portiko kritikoaren momentu eta aprobetxamendua Ikus daitekeenez, portikoek nahiko momentu flektore txikia dute gailurrean, eta erabat nulua zimenduen artikulazioetan; beraz, momentu hori handitu egiten da portikoen erdi aldean. Aukeratutako dimentsioekin, portikoek ezin hobeto jasaten dute, gehieneneko %70eko aprobetxamenduarekin. Irudia 3.117 - Portiko hastialaren zutabearen parte ezberdinen kotak ALBO GILBORDURA Kasu horretan ere, petralen altuerako tornapuntak erabiliko dira bi hegoak konprimitu eta gilbortu ahal izateko. Horregatik, gilbordura distantziak ere murriztu egingo dira bi aldeetako petralen artean, goikoan eta behekoan: Irudia 3.118 - Zutabe hastialaren barra baliagarriak Hurrengo irudian ikus daitekeenez, zutabeak luzetarako momentu bat du, petraletatik zutabera doazen indar ebakitzaileek sortzen dutena. Aukeratutako dimentsioekin, zutabeek ezin hobeto jasaten dute %51,6ko gehieneko aprobetxamenduarekin. Irudia 3.119 - Zutabearen aprobetxamendu eta momentu makurtzaile maximoak Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 354 3.4.7 ZIMENDAPENA Zimenduak dimentsionatzeko, Cype 3D-k duen zimenduen atala erabili da. Kontuan izan behar da programa honek zimendu elementuak izan behar dituen neurriak, eta hura osatzen duten armadurak baino ez dituela kalkulatzen, bertan aplikatutako kargak jasan ahal izateko. Horrez gain, programak ere finkatze plakak eta zimendu egokiarekin lotura egiteko behar diren barra uzkurtuak ere dimentsionatzen ditu. Hala ere, Cype 3D-k sortutako jolastokiaren eraikina oso mugatuta dago: alde batetik, ezin dituelako elementuak zimenduekin lotu, zimenduek lurrarekiko perpendikularra ez den angelua baitutelako; eta, bestalde, Cype 3D ez delako gai zurezko loturak egiteko. Bi arazo horiek honela konpondu dira: lehenik eta behin, egitura berri bat egin da Cype 3D-n, puntuz soilik, non zimenduak jarrita dauden. Gainera, jolastokiaren ereduan lortutako karga puntualak sartu dira korapiloetan. Estalkiaren gainean dauden ekintza guztien emaitzak sartu ondoren, Cype 3D-ek beharrezko konbinazioak egiten ditu eta zapaten neurriak kalkulatzen ditu. Kalkulu hori geroago azalduko da. Bigarren arazoa konpontzeko, "Rothoblaas" enpresak eskainitako "MyProject" izeneko softwarea erabili da. Software honekin ia zurezko lotura guztiak dimentsionatu ahal izan dira (ikusi 3.4.8 LOTURAK atala). Hala ere, finkatze plaken eta zimenduaren arteko lotura ezin da software honekin kalkulatu. Hori dela eta, berriro Cype 3D erabili da, baina oraingoan metalezko barrekin. Hala, Cype 3D gai da obran erabiltzen den finkatze plaka bakoitzari eusteko behar diren barra uzkurtuen neurriak ezartzeko. Horregatik, lehenik zapata aztertu eta dimentsionatuko da, ondoren zimenduaren eta finkatze plaken arteko lotura aztertu eta diseinatzeko. Garrantzitsua da aipatzea, obra honetan erabiliko den hormigoia HA-25 izango dela (kontrol estatistikoarekin), agregakinaren gehieneko tamaina 30 mm-koa izango dela eta barra uzkurtuak B 400 S inguru izango direla kontrol normalarekin. HORMIGOI ZAPATA Hormigoi armatuzko zapata isolatuen bidez zimendatuko da jolastokia. Horiek abio bakarra izango dute eta angeluzuzenak izango dira, zapaten azalera erabilgarria ahalik eta gehien handitzeko. Irudia 3.120 - Cype 3D-ren zimendapen mota desberdinak Finkatzeak artikulatuak direla kontuan hartuta, hau da, zimenduetan momenturik ez dutela (portiko hastialaren zutabeak izan ezik), 4 zapata mota diseinatuko dira, bakoitzak dituen eskakizunak kontuan hartuta: Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 356 Portiko hastialak osatzen dituzten 4 zapatek 280 x 200 zentimetroko dimentsioak eta 60 zentimetroko sakontasuna izango dute. Barneko armadura goiko eta beheko parrilaz osatuko da, zeintzuk guztiz berdinak izango diren. Parrila horiek 12 mm-ko diametroa duten barra uzkurtuz osatuta egongo da, zeinek 18 zentimetroro kokatuko diren. Horrela, mota honetako 11 barra jarriko dira norabide laburrean eta 15 barra luzeran. P2 – ARRIOSTRAMENDUKO PORTIKOA Arriostramenduko portikoak osatzen dituzten 8 zapatek 420 x 280 zentimetroko dimentsioak eta 95 zentimetroko sakontasuna izango dute. Barneko armadura goiko eta beheko parrilaz osatuko da, zeintzuk guztiz berdinak izango diren. Parrila horiek 16 mm-ko diametroa duten barra uzkurtuz osatuta egongo da, zeinek 21 zentimetroro kokatuko diren. Horrela, mota honetako 13 barra jarriko dira norabide laburrean eta 20 barra luzeran. P3 – ERDIKO PORTIKOA Erdiko portikoa osatzen dituzten 8 zapatek 360 x 260 zentimetroko dimentsioak eta 85 zentimetroko sakontasuna izango dute. Barneko armadura goiko eta beheko parrilaz osatuko da, zeintzuk guztiz berdinak izango diren. Parrila horiek 14 mm-ko diametroa duten barra uzkurtuz osatuta egongo da, zeinek 18 zentimetroro kokatuko diren. Horrela, mota honetako 14 barra jarriko dira norabide laburrean eta 21 barra luzeran. P4 – PORTIKO HASTIALEKO ZUTABEA Portiko hastialeko zutabea osatzen dituzten 2 zapatek 140 x 200 zentimetroko dimentsioak eta 50 zentimetroko sakontasuna izango dute. Barneko armadura goiko eta beheko parrilaz osatuko da, zeintzuk guztiz berdinak izango diren. Parrila horiek 12 mm-ko diametroa duten barra uzkurtuz osatuta egongo da, zeinek 22 zentimetroro kokatuko diren. Horrela, mota honetako 6 barra jarriko dira norabide laburrean eta 9 barra luzeran. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 362 FINKATZE PLAKA Portikoetarako finkatze plaka berezko diseinua izango da, jolastokiaren egiturarako bereziki egina (ikusi 3.4.8.6 atala). Hala ere, esan bezala, finkatze plaka dimentsionatu egingo da Cype 3D erabiliz. Cype 3D-k finkatze plakaren eta portikoaren euskarriaren arteko lotura kalkula dezan, programarako metalezko zutabe bertikalak sartuko dira. Hala, Cype-k kalkulu oinarri bat izan dezake finkatze plaka zimendurako beharrezkoak diren barra uzkurtuak dimentsionatzeko. Nahiz eta portikoen zimenduak kokaturik dauden lekuaren arabera desberdinak izan, finkatze plaka eta portikoarekiko lotura berdinak izango dira portiko guztientzat. Hala ere, portiko hastialen zutabeek haien berezko finkatze plaka izango dute, portikoena ez bezalakoa. Horregatik, bi ainguratze-plaka mota bereizten dira: PORTIKOEN FINKATZE PLAKA Portikoetako finkatze plaka guztiak berdinak direnez, portiko arriostramenduaren finkatze plakak dimentsionatu egingo dira, horrek jasan behar baititu kargarik gehienak. IPE 300 profil bertikala jarri da, Cype enpresak xaflaren neurriak ezarri ahal izateko. Gero, xafla kalkulatzera ekin zaio. Emaitza 20 mm-ko diametroko eta 50 mm-ko luzerako 6 barra uzkurtu izan da. Horretarako, 500 x 500 mm-ko xafla bat beharko da, 15 mm-ko lodierakoa: Irudia 3.122 - Cype 3D-k kalkulatutako portikoaren finkatze plaka Irudia 3.123 - Portikoaren finkatze plakaren dimentsioak Hona hemen xaflaren neurketak, honek loturan sortzen diren esfortzuak jasan ditzan: Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 365 ZUTABE ETA ZIMENDAPENAREN ARTEKO LOTURA-n ikusiko den bezala, zutabearen eta zimendapenaren lotura Rothoblaas-k eskainitako merkataritza plaka baten bidez sortuko da. Finkatze plaka horren neurriak eta ezaugarriak Irudia 3.174-n ikus daitezke. Irudia 3.124 - Rothoblaas plakaren kota nagusiak Beraz, P4 zimenduan ainguratzeko bernoak zer neurri izan behar duten kalkulatzeko saiakera egingo da. Horretarako, zimenduaren gainean profil metaliko bertikala egituratzeko Cype 3D erabiliko da. Horrela, Cype-k berak kalkula dezake behar izango dituen barra uzkurtuak. Irudia 3.125 – Bernoen konfigurazioa aldatu honek Rothoblaas plakarekin bat egin dezan Kontuan izanda plakak 17 mm-ko diametroko zuloak dituela eta horiek ertzetik 22 mm-ra daudela (ikusi Irudia 3.174), 14 mm-ko diametroko barra uzkurtuak baino ezin dira erabiliko, aurretik ondo kalkulatu eta dimentsionatu den moduan: Irudia 3.126 - Cype 3D-k kalkulatutako zutabearen finkatze plaka HABE LOTZAILEA Zapatak banakakoak izan ez daitezen eta alboetan mugitu ez daitezen, portiko bakoitzeko zapatak habe zentratzaileen bidez lotuko dira. Habe zentratzaile horiek berdinak izango dira obra osoan, eta portikoetako zapata guztiak elkartuz jarriko dira. Hala, zapaten lerro jarraitua sortuko da, habe lotzaile baten bidez elkartuta (Irudia 3.127). Irudia 3.127 - Habe lotzaileen kokapena Zapata guztiak lotzen dituen habe lotzaileak 40 x 40 zentimetroko dimentsioak izango ditu eta 12 milimetroko 4 barra uzkurtuen bidez osatuta egongo da. Gainera, honek 8 mm-ko diametroa duten estribuak izango ditu 30 cm-ro. Irudia 3.129 - MyProject aplikazioaren modulu desberdinen erabilpena Ondoren, elementuen arteko loturak azaldu, kalkulatu eta dimentsionatuko dira. Zehaztu beharra dago, halaber, loturen kalkulu guztiak 2. mailako zerbitzu klasearekin eta ekintza laburraren iraupenarekin egin direla. TEILATUKO PETRALEN LOTURA Teilatuko petralak portikoen artean euskarri ezkutuak dituen lotura baten bidez elkartuko dira. Aluminiozko xafla batzuk eta Rothoblaas-ek merkaturatutako larako batzuk erabiliko dira aplikazio honetarako. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 372 Behin ebakidura indar maximoa izanda, portikoaren eta petralaren datuak sartu egin dira: dimentsioak eta egurraren materialaren mota. Irudia 3.134 - Petralen loturaren kalkulu leihoa Lotura egiteko "Alumidi 240" bat aukeratzea erabaki da; izan ere, petralak 300 mm-ko ertza duela kontuan hartuta, uste da hobe dela alde pixka bat uztea. Gainerakoan, Anker iltzeen bidez lotu dira portikoak, merkea delako eta erraz muntatzen delako. Irudia 3.135 – ALUMIDI-ren lotura ezaugarriak Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 373 Petralaren eta aluminiozko loturaren arteko lotura 12 mm-ko diametroko 6 larako lau erabiliz egingo da. Gainera, 16 mm luze izango dira larakoak, petralaren alde bakoitzean 10 mm utzi ahal izateko eta egurrezko tapoi bat jarri ahal izateko. Horrela, estetika hobea lortzen da, begi-bistan lotura metalikorik ez baitago, eta, bestalde, altzairuzko burdineria sutatik babesten da, eta, ondorioz, loturak ez du huts egiten. Hurrengoko irudietan, Rothoblaas "MyProject" softwarearen bidez egindako kalkulua erakusten da: Taula 3.64 - Petral-Portiko loturaren kalkulua Irudia 3.137 - "Torlojuen bidezko loturak, todo rosca VGS y VGZ" modulua Portiko hastialean hainbat lotura desberdin daudenez, lau mota ezberdintzea eta hauek bananbanan eta beren kabuz aztertzea erabaki da. Izan ere, portikoaren eta petralaren artean sortzen den angelua ezberdina da lotura bakoitzean. Lau mota ezberdin horiek honako hauek dira: Irudia 3.138 - Portiko hastialeko petralen lotura desberdinak 1. LOTURA: Petral-Zutabe Lotura Portiko hastialaren petralen eta portiko hastialaren zutabearen arteko lotura altuera desberdinetan dauden hiru petral horizontaletan berdina denez, horiek batera aztertuko dira, Irudia 3.138-n ondo adierazten den bezala. Helburu honekin, petral horizontal guztien esfortzuak aztertuko dira, eta haizeak sortutako indar ebakitzaile maximoa hautatuko da. Ondoren, kalkulua egingo da. Azkenik, kalkulatutako lotura berdina izango da gainerako lotura guztientzat. Cype 3D softwarearen bidez, petralak zutabearen korapiloan jasaten dituen esfortzu maximoak aztertu daitezke. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 381 2. LOTURA: Petral-Portiko Lotura II Petralaren eta portikoaren arteko lotura berdina izango da portiko hastialeko petralen altuera ezberdinetan. Hala ere, bakoitzak karga egoera desberdinak ditu eta, gainera, portikoarekin osatzen duten angelua desberdina da altuera bakoitzean. Hori dela eta, hirurak banan-banan aztertuko dira. Lehenengo lotura beheko petralarena izango da. Honetarako, loturaren puntuan ebakitzaile maximoko esfortzua eta portikoarekin eratzen den angelua lortuko dira: Irudia 3.144 - 2. Loturaren diagrama Kasu honetan, pare bakarra erabiliko da loturak egiaztatzeko (Irudia 3.144 ikusi daitekeen bezala), izan ere, kargak askoz txikiagoak direlako eta angeluak torlojuak ipintzeko lekua txikiagotzen duelako. Irudia 3.145 - 2. Loturaren kalkulu leihoa Taula 3.66 - Petral eta portikoaren arteko 2. lotura Hemendik aurrera, gainerako loturak berdin egingo dira portikoaren eta petralaren arteko angelua eta karga ebakitzaile maximoa soilik aldatuz. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 385 3. LOTURA: Petral-Portiko Lotura III Petralaren eta portikoaren arteko bigarren lotura honetarako, tarteko petrala aztertuko da. Horretarako, loturaren puntuan esfortzu maximoa, eta petralak portikoarekin eratzen duen angelua lortuko dira: Irudia 3.147 - 3. Loturaren diagrama Kasu honetan, pare bakarra erabiliko da loturak egiaztatzeko (Irudia 3.144 ikusi daitekeen bezala), izan ere, kargak askoz txikiagoak direlako eta angeluak torlojuak ipintzeko lekua txikiagotzen duelako. Irudia 3.148 - 3. Loturaren kalkulu leihoa Taula 3.67 - Petral eta portikoaren arteko 2. lotura Irudia 3.150 - 3. Loturaren diagrama Kasu honetan, pare bakarra erabiliko da loturak egiaztatzeko (Irudia 3.144 ikusi daitekeen bezala), izan ere, kargak askoz txikiagoak direlako eta angeluak torlojuak ipintzeko lekua txikiagotzen duelako. Irudia 3.151 - 3. Loturaren kalkulu leihoa Taula 3.68 - Petral eta portikoaren arteko 2. lotura PORTIKOEN ARTEKO LOTURA Portikoek 25 metroko argia eta 7 metroko altuera erlatiboa dute. Hauek handiegiak dira pieza bakarra bezala fabrikatuak izateko eta kokalekura eramateko. Gainera, fabrikazioa zaildu eta garestitu egingo litzateke eta hauek garraiatzeko trailerrak 7 metroko zabalera izan beharko luke. Beraz, hau guztiz bideraezina da. Horregatik, portikoak bi piezatan fabrikatu eta garraiatuko dira, eta obraren lekuan bi portikoen arteko lotura egin beharko da gailurraren aldean. Erditik abiatuta, altuera erlatiboa eta luzera murriztea lortzen da: 7 x 25 metrotik 1,87 x 14,3 metrora. Honek, piezak modu seguruan garraiatzen laguntzen du. Irudia 3.152 - Portikoaren zatitzearen dimentsioak Pentsatutako lotura guztiz zurruna izan beharko da eta egitura osoko karga axialak, ebakitzaileak eta momentuak jasan beharko ditu. Horretarako, altzairuzko plaka bat eta larakoak batuko dira, egurrezko bi portikoak lotzeko. Irudia 3.156 - Portikoen arteko loturaren kalkulu leihoa Portikoen eta kargen neurriei buruzko datuak sartuko dira. Gainera, kalkulatutako lotura lortzeko, 10 mm-ko altzairuzko xafla bat eta WS motatako 7mm-ko diametroko eta 233 mm-ko luzerako larakoak erabiliko dira. Luzera horrekin, larakoak barraren erdian jarriko dira, ondoren estaldura zura sartzeko eta loturak suaren irismenetik babesteko. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 396 Kargak sartu ondoren, larakoen lehen dimentsionamendua egin da kargak ebakitzailera eta axialera baliozkotzeko (momentuak eta axial esfortzuak eragindakoak). Softwareak kalkulua egin du, eta loturaren neurriak aldatu dira loturari eusteko ahalik eta larako gutxien erabiltzeko. Irudia 3.160 - Zutabe eta portikoaren arteko milano buztanaren loturaren goiko bista Irudia 3.164 - "Uniones a cortante con tornillos HBS – HBS+evo - TBS" moduluaren kalkulu leihoa 340 mm-ko luzerako abelburuko torlojuak aukeratu dira. Horiek nahikoak dira zutabea eta portikoa pasatzeko, bi portikoak lotzeko erabiltzen den altzairuzko xafla kaltetu gabe. Hala ere, kontuan hartu behar da torloju horiek milano buztanaren barruan joango direla, eta, ondorioz, portikoaren distantzia murriztu egingo dutela (Irudia 3.165). Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 404 Horrez gain, zutabeak izango lukeen xurgatze karga maximoa ere zehaztu eta programara sartu da (Irudia 3.162): Irudia 3.165 - Lotura metalikoaren goitiko bista Irudia 3.166 - Lotura metalikoaren aurretiko bista MyProject-en erantzuna 8 torloju abeilanatu erabiltzea da, hauek 10 mm-ko diametroa izanik eta 340mm-ko luzeera, nahikoa portikoak elkartzen duen txapa ez ukitzeko. Hala ere, milano buztana jartzeagatik portikoak elkartzen duten loturaren torloju batzuk txikitu beharko dira, 213mm-tako luzeerako torloju autozulatuak erabiliz, 233 mm-koa baizik (Irudia 3.157). PORTIKO ETA ZIMENDAPENAREN ARTEKO LOTURA Portikoaren eta zimenduaren arteko lotura lan honetarako berariaz diseinatu eta egindako euskarri artikulatu baten bidez egingo da. Honen arrazoi nagusia angelu zehatz bat duten zurezko egituretarako diseinatutako euskarri artikulaturik ez dagoela da, egitura honetan portiko bakoitza bermatzeko behar den moduan. "Dassault Systems" enpresak eskaintzen duen "Catia V6" softwarearen bidez, angelu aldakorreko euskarri artikulatua diseinatu da. Horrela, portikoak euskarrietan ezartzea errazago izango da obra lekuan (Irudia 3.167). Irudia 3.167 – Portikoen euskarri artikulatuaren diseinua Euskarria 10 eta 15 milimetroko altzairuzko xaflekin egingo da, eta horiek guztiak bata bestearekin soldatuta egongo dira, hau errementari profesional batek eginda. Multzoa bi zatitan bana daiteke: bata, zimenduetan finkatuko da zirrindola eta azkoinaren loturaren bitartez; eta, bestea, egurrezko portikoari finkatuta joango da larakoen bidez, gero ikusiko dugunez. Irudia 3.168 - Euskarri artikulatuaren zatitzea Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 408 Aipatutako bi piezen artean bi M30 x 110 mm-ko torlojuak jarriko dira, bi zatiak lotuta mantentzeko helburuz. Edozein lotura mota kalkulatu aurretik, portikoaren oinetan ematen diren indar maximoak lortuko dira. Beti bezala, Cype 3D programara jotzen da azken muga egoeraren konbinazio guztien bilakaera ikusteko. Ikus daitekeenez, oinarrian ez da inolako momenturik ematen; izan ere, lotura artikulazio bat da. Hala ere, karga axial eta ebakitzaile maximoak honako hauek dira: 𝑁𝑚𝑎𝑥,𝑎𝑟𝑡𝑖𝑘 = 209 𝑘𝑁 𝑉𝑚𝑎𝑥,𝑎𝑟𝑡𝑖𝑘 = 48′𝑘𝑁 Lotura artikulatuak jasan behar dituen karga maximoak zein diren jakin ondoren, altzairuzko oinarriaren eta zurezko portikoaren arteko lotura eta altzairuzko oinarriaren bi zatien arteko loturak kalkulatuko dira (Irudia 3.168). ARTIKULAZIO-PORTIKO LOTURA Bi elementuen arteko lotura egurraren barruko xafla bat larako auto-zulatzaileekin lotzearen bidez egingo da; 3.4.8.4 atalean, portikoen gailurrean egin den bezala. Altzairuzko oinarriaren eta zurezko portikoaren arteko lotura dimentsionatzeko, Rothoblaas-ek eskainitako "MyProject" softwarearekin eta, konkretuki, "Unión de momento con pasadores autoperforantes WS" moduluarekin egingo da (Irudia 3.154). Kalkulu mota hori gailurrean loturak egiteko pentsatuta badago ere, aztertzen ari garen lotura baliozkotzeko erabil daiteke baita ere. Izan ere, momenturik ez egon arren, karga axial eta ebakitzaileekin beharrezkoak izango diren larakoak jakin daiteke eta horiek ezartzeko beharrezkoak diren elementuak ere. Irudia 3.169 - Artikulazioaren eta portikoaren arteko loturaren kalkulu leihoa Karga maximoei buruzko datuak, barne-plakaren lodiera eta beharrezko torlojuen hurbilketa iteratiboa eginda, ondorioztatu da zuntzaren 5 pasadore paralelo eta 12 perpendikular behar direla (Irudia 3.170). Irudia 3.170 – Portikoaren artikulazioaren loturaren diagrama Irudia 3.171 - Artikulazioaren loturan erabiliko den torlojuen dimentsioak Lotura hau ebakitzaile bakunez soilik kalkulatuko da, hori baita indar nagusia, eta nagusiki horrela landuko baita torlojua. Gainera, kontuan hartu behar da oinarria 2 torlojuz osatuta dagoela, eta, ondorioz, torloju bakoitzaren kalkulu indarra erdira murrizten da. Torlojuak karga ebakitzailera kalkulatzeko ekuazio hau erabiliko da: 𝐹𝑣,𝑅𝑑 = 0′6 · 𝑓𝑢𝑏 · 𝐴𝑠 𝛾𝑀𝑏 Irudia 3.172 - Portikoaren karga axial maximoa ZUTABE ETA ZIMENDAPENAREN ARTEKO LOTURA Portiko hastialen zutabearen eta zimenduen arteko lotura lotzeko, Rothoblaasek hornitutako lotura zurruna erabiliko da. Honako hau "pie de pilar" izeneko lotura da, eta erabat ezkutatuta dago egurraren azpian. Gainera, oinaren eta zutabearen arteko lotura egiteko, bestelako loturetan erabili diren altzairuzko larakoak erabiliko dira. Irudia 3.173 - Zutabe eta zimendapenaren arteko lotura Zehazki, XS10160 eredua erabiliko da, STA larakoekin lotua. Horrela, zutabeak indar eta momentu gehiago jasateko gai izango da. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 415 Cype 3D-ren bidez, zutabearen eta zimenduaren arteko konexio puntuaren gehieneko eskakizunak lortuko dira, lotura balioztatzeko. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 416 3.4.9 ARRIOSTRAMENDUA Jolastokiaren egituraren arriostramendua oso garrantzitsua da, honek zimendapenera luzerako karga gehienak transmititzen baititu. Izan ere, eraikingintzako euste eta oreka egitura da. Kasu honetan, altzairuzko tiranteak erabiliko dira, San Andrés gurutzea prozedura erabiliz, bigarren eta azken-aurreko banoetan: Irudia 3.176 - Arriostramenduaren kokapena jolastokiaren egituran Aurrerago ikusiko den bezala, kablea %90eko mugan dagoela dirudien arren, horrek ez du kontuan hartzen kable horiek egiten dituen fabrikatzailea. Horregatik hautatu behar dira arriostramendurako erabiliko diren kableak. . Beste aldetik, tiranteak portikoetara finkatuko dira diseinaturiko burdineria batekin. Baita, tiranteak mutur bakoitzean urkila soldatu izango du tirantearen eta portikoaren burdineriaren arteko lotura egiteko. Gainera, kablea tinkatzeko urkila baten muturrean tentsore bat kokatuko da, hurrengo irudiak erakusten duen moduan. Irudia 3.180 - Urkilaren eta tentsorearen dimentsio orokorrak PLAKAREN DIMENTSIONAMENDUA Kablearen, urkilaren eta tentsorearen multzoa portikora lotzeko, beharrezkoa da altzairuzko burdineriaren bat sortzea, portikoarekiko lotura ziurtatzeko. Gainera, kontuan hartu beharra dago arriostramenduek portikoarekin eratzen duten angelua. Irudia 3.181 - Arriostramenduaren plaka diseinatzeko kontuan hartu behar diren angeluak 𝛼𝑏𝑒𝑟𝑡𝑖𝑘𝑎𝑙𝑎 = 5′85° 𝛼𝑙𝑜𝑛𝑔𝑖𝑡𝑢𝑑𝑖𝑛𝑎𝑙𝑎 = 59′265° Beste alde batetik, "Cables Estructurales" enpresak 16 mm-ko kableak izan behar duen finkatze puntuaren lehen iterazioa eskaintzen du (Irudia 3.182). Datu horiek izanda, jolastokiaren arriostramendu guztietarako berdina izango den plaka diseinatuko da. Beraz, erretenek %2-ko malda izango dute eta 150 mm-ko diametroa izango dute. Hauek guztiak 8 hustubideetara ailegatuko dira eta lurperatu egingo dira. HUSTUBIDEEN DIMENTSIONAMENDUA Hustubideek erretenen euri kantitate berdina izango dute, izan ere, hustubide bakoitzak hartzen duen estalkiaren azalera, erretenaren berdintsua izan behar delako. Hala ere, hustubideak guztiz bertikalak dira, hortaz, euria azkarrago pasaraztea eragiten dute, haien diametroa txikitu daitekeelarik. Beraz, azken kolektoreen diametroa 250 mm-takoa izango da, %2-ko maldarekin. Hauek bi eraikuntzen euri ura elkartzen direnetik errekara isuri arte erabiliko da. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 428 3.4.11 ARGIZTAPENA Jolastokiko estalkia zeharrargitsua da, hau da, egunez argi natural osoa edukitzeko aukera ematen du, argi artifizialik behar izan gabe. Hala ere, egun lainotsuetan edo neguan, batzuetan argi naturala ez da nahikoa. Horregatik, erabiltzaileen erosotasunerako luminariak jarriko dira. Argiteriaren ikasketa hau burutzeko Dialux programa erabili da, lanpararen kokapena eta dimentsionaketa egiteko. Programa honetan argiztatu behar den eraikinaren azalera sartu behar da. Baita, erabiliko den lanpara mota adieraziko da, bere propietate guztiekin. Ondoren, aterpeak altuera ezberdinak dituenez, aurretik hainbat pauso egin beharko litzateke, lanpara motaren araberako posizio hoberena aukeratzeko. Hala eta guztiz ere, ikasketa honetan kalkuluak erraztu dira eta lanpara guztiak altuera berdinera kokatu dira, kalkulua errazteko. Jolastokiaren eraikinean "Cooper Lighting" diseinaturiko "SSLED-LD5-30-W-UNV-L850-CD2-U" modeloa erabiliko da, LED mota dena eta okupatzaile eta eguneko eguzkiaren sentsorea dituena. Irudia 3.188 - Lanparen ezaugarri orokorrak Dialux programaren barruan behin lanpararen propietate guztiak sartuta izanda, 250 luxen argiztatze bataz bestekoa lortzeko helburua jarri da, area publikoetan erabiltzen dena. Irudia 3.189 - Argiztapenerako lanparen kokalekua jolastokiaren barruan Behin lanpara aukeratuta eta haren disposizioa ezagututa, kalkulatu egin da eta ateratako erantzunak Irudia 3.190-an daude.
science
addi-d93675911c57
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/53425
Artziniegako kirol instalazioen birmoldaketa
López Arbeloa, Martín
2021-10-18
Proiektu hau definitzen duten dokumentuak bateragarriak eta osagarriak dira. Haien arteko interpretazio, omisio edo kontraesanik egonez gero, baldintza-agiri honetan idatzitakoa nagusituko da. Hala ere, planoetan aipatutakoa eta baldintza-agirian aipatzen ez dena, edo alderantziz, bi dokumentuetan azalduta balego bezala egin beharko da. Eraiki beharreko bi estalkiak erakunde eskudunek onetsitako proiektuaren muga guztiei lotuko zaizkie, bereziki orubearen bolumenari, altuerei, kokapenari eta okupazioari buruzkoak, bai eta Administrazioak proiektua aldatzeko eska ditzakeen baldintza guztiei ere, Artziniegako udalerriko ordenantzei, arauei eta indarrean dagoen plangintzari egokitzeko. 5.1.2 BALDINTZA FAKULTATIBOAK OBRAN PARTE HARTUKO DUTEN ERAGILEAK PROMOTOREA Sustatzailetzat hartuko da pertsona fisiko edo juridiko, publiko edo pribatu oro, baldin eta, bakarka edo taldean, norberarentzako edo beste inoren baliabideekin, eraikitze-lanak erabakitzen, bultzatzen, programatzen eta finantzatzen baditu, edo ondoren besterendu, eman edo hirugarrenei lagatzen badizkie, edozein tituluren pean. Eskuratzaileari egindako obraren dokumentazioa edo administrazio eskudunek eska dezaketen beste edozein agiri ematea. Hauek dira sustatzailearen betebeharrak: a) Orubean eraikitzeko ahalmena ematen dion eskubide baten titulartasuna izatea. b) Proiektua idazteko behar den dokumentazioa eta informazioa ematea, eta ondoren proiektua aldatzeko baimena ematea obra-zuzendariari. c) Aginduzko lizentzia eta baimen administratiboak kudeatu eta lortzea, eta obra jasotzeko akta sinatzea. d) 19. artikuluan aurreikusitako aseguruak izenpetzea: Eraikuntzako akats eta akatsek eragindako kalte materialen bermeak. KONTRATISTA EDO ERAIKIGILEA Eraikitzaileak bere gain hartzen du, kontratu bidez, sustatzailearen aurrean, obrak edo horien zati bat gauzatzeko konpromisoa, bere edo besteren giza baliabide eta baliabide materialekin, proiektuaren eta kontratuaren arabera. Eraikitzailearen betebeharrak dira: Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 6 • Obra proiektuaren, aplikatu beharreko legeriaren (jakin beharko du) eta obrazuzendariaren eta obra egiteko zuzendariaren jarraibideen arabera egitea, proiektuan eskatzen den kalitatea lortzeko. • Obrako burua izendatzea, eraikitzaileak obran izango duen ordezkaritza teknikoa bere gain hartuko duena eta, bere titulazio edo esperientziagatik, gaitasun egokia izan beharko duena, obraren ezaugarri eta konplexutasunaren arabera. • Obrari bere garrantziak eskatzen dituen giza baliabideak eta baliabide materialak esleitzea. Halaber, proiektua behar bezala garatuko dela bermatzeko behar diren ikuskapenak egin beharko ditu. • Obraren zati edo instalazio jakin batzuen azpikontratazioak kontratuan ezarritako mugen barruan egitea. • Zuinketa-akta eta obraren harrera-akta sinatzea. • Obra-zuzendariari behar diren datuak ematea egindako obraren dokumentazioa egiteko. • Zuzendaritza fakultatiboari lan guztiak ikuskatzeari eta zaintzeari buruzko eta lan horiek egiteko erritmoari buruzko informazio guztia ematea. • Proiektuan zehaztu ez baina beharrezkoak diren lanak egitea. • Agindu Liburua zaintzea. • Epeak betetzea. ZUZENDARITZA FAKULTATIBOA Kideek dituzten ahalmen partikular guztiez gain, zuzendaritza fakultatiboaren berariazko eginkizuna da proiektu hau eraikitzeko egiten diren lanak zuzendu, kontrolatu eta zaintzea. Hona hemen: • Proiektua gauzatzean fidagarritasunari, kalitateari eta segurtasunari eragin diezaioketen alderdiak gainbegiratzea. • Eskatzen diren helbide-ziurtagiriak betetzea. • Adostutako proiektua garatzeko uneak ikustea. • Proiektua interpretatzerakoan agintari tekniko nagusia izateak dakarren erantzukizuna bere gain hartzea. • Kontrathitzartutako epeak betetzera behartzeko beharrezko jarraipenak egitea. • Bezeroari aldizka lanen martxaren eta sor daitezkeen gorabeheren berri ematea. • Aurreikusi gabeko arazoei konponbide teknikoak ematea. • Behar diren proiektu-handitzeak egitea. • Hasierari, erritmoari, lanen kalitateari, segurtasun-baldintzei eta abarri buruzko erabakiak hartzea. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 7 • PROIEKTUGILEA Zuzendaritza Fakultatiboaren parte izanik, kontratuan adostutakoaren eta indarrean dagoen arauen arabera, promotoreak izendatuta obrako egite proiektua egiten duena da. Proiektua dokumentu teknikoetan edo proiektu partzialetan egiten denean, proiektugile bakoitzak berak egindako proiektuaren arduraduna izango da. Proiektugileak eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria egingo du. • OBRAKO ZUZENDARIA Zuzendaritza Fakultatiboaren parte da, proiektuaren garapena zuzenduko duena, alderdi teknikoari, estetikoari, urbanistikoari eta ingurumenekoari dagokionez. Hau egingo du proiektuaren, eraikitze eta beste baimenen eta kontratuaren baldintzen arabera, proposatutako emaitza lortzeko xedearekin. • Arkitektoaren, arkitekto teknikoaren, ingeniariaren edo ingeniari teknikoaren titulazio akademiko eta profesionala izatea, dagokionaren arabera, eta lanbidean aritzeko eskatzen diren baldintzak betetzea. Pertsona juridikoen kasuan, gaitzen duen titulazio profesionala duen obra zuzendari teknikoa izendatzea. • Zuinketa eta proiektatutako zimenduak eta egitura lurzoruaren ezaugarri geoteknikoetara egokitzen direla egiaztatzea. • Obran gertatzen diren gorabeherak konpontzea eta Agindu eta Laguntza Liburuan proiektua behar bezala interpretatzeko beharrezkoak diren jarraibideak jasotzea. • Sustatzaileak eskatuta edo ados jarrita, proiektuaren balizko aldaketak egitea, obraren martxak eskatzen dituenak, baldin eta aldaketa horiek proiektuaren erredakzioan jasotako eta ikusitako arau-xedapenetara egokitzen badira. • Zuinketa-akta edo obra-hasierakoa eta obra-bukaerako ziurtagiria sinatzea, eta gauzatutako obra-unitateen ziurtagiri partzialak eta azken likidazioa osatzea, aginduzkoak diren ikus-onetsiekin. • Egindako obraren dokumentazioa prestatu eta sinatzea, sustatzaileari emateko, aginduzkoak diren ikus-onetsiekin. • Obra gauzatzeko zuzendariari dagozkionak, baldin eta obraren zuzendaria eta obraren exekuzioaren zuzendaria profesional bera bada, aukera hori hautatuz gero. OBRAKO EGITE ZUZENDARIA Zuzendaritza Fakultatiboaren parte izanik, obrako egite materiala zuzentzen duena eta eraikitze eta eraikita dagoen kalitatearen kontrol kualitatibo eta kuantitatiboa egiten duena da. Hauek dira bere betebeharrak: • Gaitzen duen titulazio akademikoa eta profesionala izatea eta lanbidean aritzeko eskatzen diren baldintzak betetzea. Pertsona juridikoen kasuan, gaitasuna ematen duen titulazio profesionala duen obra burutzeko teknikari zuzendaria izendatzea. • Eraikuntza-produktuak obran jasotzen direla egiaztatzea, eta saiakuntza eta proba zehatzak egiteko agintzea. • Obraren exekuzio materiala zuzentzea, zuinketak, materialak, eraikuntza elementuak eta instalazioak behar bezala egin eta kokatzen diren egiaztatuz, proiektuarekin eta obra zuzendariaren jarraibideekin bat etorriz. • Agindu eta Laguntza Liburuan behar diren jarraibideak jarri. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 8 • Zuinketa-akta edo obra hasierako akta eta obra amaierako ziurtagiria sinatzea, baita gauzatutako obra unitateen ziurtagiri partzialak eta azken likidazioa prestatu eta sinatzea ere. • Gainerako eragileekin lankidetzan aritzea egindako obraren dokumentazioa prestatzen, eta egindako kontrolaren emaitzak ematea. OBRAKO DOKUMENTAZIOA Eraikitzaileak proiektuaren zati guztiak ezagutu beharko ditu. Beraz, obrei hasiera eman baino lehen, ale bat izan beharko du eta idatziz adieraziko du aurkeztutako dokumentazioa nahikoa dela kontratatutako obra osoa ulertzeko, edo bestela, behar diren argibideak eskatuko ditu. Eraikitzaileak eskubidea du kontrataren baldintza-orrien, aurrekontuen eta gainerako dokumentuen kopiak ateratzeko. Kasu horretan, obra zuzendariak kopiak baimendu beharko ditu obrak kontratatu ondoren. Kontratistak Aginduen Liburua izango du, eta bertan idatziko dira obra zuzendariak obran zehar eman behar dituen aginduak. Liburu horretan adierazitako aginduak betetzea Kontratistarentzat Baldintzen Pleguan agertzen direnak bezain derrigorrezkoa da. Eraikitzaileak, segurtasun eta osasun azterlana duen exekuzio proiektua ikusirik, obraren segurtasun eta osasun plana aurkeztuko du zuzendaritza fakultatiboak onets dezan. Eraikitzaileak kalitatea kontrolatzeko plana izango du eskura, eta bertan zehaztuko dira materialek eta obra-unitateek bete beharreko ezaugarriak eta betekizunak, bai eta materialak jasotzeko irizpideak ere, zigiluek eta markek bermatzen dituzten edo ez, egin beharreko saiakuntzak, analisiak eta probak, loteak eta proiektuan definitutako beste parametro batzuk. DOKUMENTUEN LEHENTASUNA Proiektuko dokumentuen falta edo kontraesankortasunen aurrean, ondorengoak izango dira kontutan izango diren lehentasunak: • Planoak, besteen gain lehentasuna du dimentsioei dagokienez. • Baldintzen Agiria, besteen gain lehentasuna du obren balorazio eta erabili beharreko materialen erabilerari dagokionez. • Obrako balorazioek besteen gain lehentasuna dute obra unitateko prezioei dagokienez. Kontratistak planoetan xehetasunen bat faltako balitz ohartzean, txosten baten bitartez xehetasun hori aurkeztu eta konpontzeko metodok aurkeztu diezaioke proiektuaren zuzendaritzari. Agertzen diren arazo eta kontraesan guztiak, kontratistak edo zuzendariak idatzi beharko ditu ordenu liburuan horien berri eta informazio izateko. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 11 5.1.3 BALDINTZA EKONOMIKOAK Kontratistak egindako lan guztien zenbatekoa jaso beharko ditu, behin hauek egin direla, Proiektuaren, Promotorearekin sinatutako kontratuaren, Zuzendariak egindako zehaztasunen eta Baldintza Agirian agertzen diren Baldintza Orokorren eta berezien arabera. FIDANTZA ETA ASEGURUAK Zuzendaritza fakultatiboak Kontratistari eskatzen ahalko dio bankuetako edo beste erakunde edo pertsona batzuetako erreferentziak aurkez ditzala, kontratua zehatz-mehatz betetzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituela ziurtatzeko. Erreferentzia horiek, eskatzen bazaizkio, kontratua sinatu aurretik aurkeztu beharko ditu kontratistak. Kontratistak, kontratatutakoa betetzen dela erantzun dezan, fidantza aurkeztu beharko du, obra-kontratuan hitzartutakoaren arabera, aldez aurreko gordailuaren bidez, eskudirutan, balioetan edo banku-abalaren bidez, kontrataren guztizko aurrekontuaren %4 eta %10 artean. EGITE EPEAK Obra zehaztutako egunean ez badago amaituta Jabeak kontratuan jarritako kitatzetik, fidantzatik edo parekotik zenbatekoak murriztu dezake. Obra amaierako atzerapenagatiko kalte-ordainketa bukaerako egunetik, kontratuan edo obrako egutegian zehaztutako egunetik, pasatutako egun naturalen arabera finkatuko da. Emandako zenbatekoa ziurtagiriei edo fidantzari karguekin deskontatuko zaie. Kontratistak ezin ditu lanak eten edo Proiektuan ezarritako erritmo baxuago batean egin, ordainketetan atzerapena dagoela argudiatuz. PREZIOAK Taula 5.1 - Prezio eta gastuen definizioak IZENA DEFINIZIOA PREZIO BASIKOA Unitateko prezioa da (unit, m, kg, etab.) obran bertan jarritako materiala (obrara eramatea, obran deskargatzea, bilgarriak, etab. barne) o makineriaren eta eskulanaren orduko prezioa. UNITATEKO PREZIOA Obra-unitate baten prezioa da, eta kostu hauen batura izango da: • •Zuzeneko kostuak: eskulanaren, makineriaren eta obraren unitatean zuzenean esku hartzen duten materialen produktuen baturari (oinarrizko prezioa x kopurua) dagozkio. • •Zeharkako kostuak: obrako oineko bulegoak, komunikazioak, biltegien eraikuntza, tailerrak, langileentzako aldi baterako pabiloiak, laborategia... dira. GASTU OROKORRAK Enpresaren gastu orokorrak, finantza-gastuak, karga fiskalak eta administrazioaren tasak, legez ezarriak. Zuzeneko eta zeharkako kostuen baturaren% 13ko portzentaje gisa. ETEKIN INDUSTRIALA Kontratistaren onura industriala administrazioarentzako obretan egindako aurreko partiden baturaren %6koa da. KONTRATAREN AURREKONTUA Zuzeneko kostuen, zeharkako kostuen, gastu orokorren eta industria-mozkinaren baturari dagokio. % 21eko BEZa zenbateko horri aplikatuko zaio, baina ez da sartzen prezioa. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 12 KONTRAESANEKO PREZIOAK Kontraesankorrak diren prezioak Promotoreak edo Zuzendaritza Fakultatiboak ekimenagatik Proiektuan agertzen ez diren kalitate aldaketak edo unitateen sarrerak direla eta gertatzen dira. Kontratistak aldaketa horiek egiteko proposamen ekonomikoa aurkeztu behar du eta, adostasuna egonez gero, hura egitera ere bai. Kontratistak deskonposatuak ezarriko ditu, zeintzuk Zuzendaritza Fakultatiboak eta Promotoreak aurkeztuta eta onartuta izan behar diren, dagokion obra unitateak martxan jarri baino lehen. TXAPELKETAGATIK EMANDAKO PROIEKTUAK Proiektuko aurrekontuaren prezioak enkante edo txapelketagatik emandako obrako balioztatze egiteko oinarria izango dira. Ondoriozko balioztatzeari, kontrata prezioa lortzeko beharrezko den portzentajea gehituko zaio, eta gero, enkanteri edo erremateari dagokion prezioa kenduko da. PREZIOEN BERRIKUSKETA Ez dira kontratatutako prezioen berrikustea onartuko, obra luzeegiak badira edo obra horiek merkatuko prezioen aldaketa, goranzko zein beheranzko aldaketak, handiak dituzten garai ezegonkorretan egiten badira izan ezik. Dena den, aldaketa horiek Kontratistak, Zuzendaritza Fakultatiboak eta Promotoreak adostu eta onartu beharko dituzte: • Prezioak igoz gero, Kontratistak prezioen berrikustea eskatuko dio Zuzendaritza Fakultatiboari eta Promotoreari. Hauek prezioen igoera onartu ondoren, prezio unitario berri bat adostuko dute, obrak hasi edo jarraitu baino lehen. Igoeraren kausak arrazoituko dira eta igoeraren data kontuan hartuko da obrako materialen bilketan. • Prezioak jaitsiz gero, parte ezberdinek prezio unitarioa adostuko dute eta eraentzen hasten deneko data zehaztuko da. NEURKETAK Kontratistak, Zuzendaritza Fakultatiboarekin ados egonda, egindako obren unitateak neurtu beharko ditu eta parteek kontratuan zehaztutako prezioak aplikatu beharko ditu. Horretarako, Zuzendaritza Fakultatiboak eta Kontratistak egindako eta sinatutako neurri partzialen eta obra amaierako neurriei dagozkien aktak idatziko ditu. Behin lanak bukatuta eraikinean ezkutatuta geratuko diren obrako lan eta unitate guztien berri emango die Kontratistak Zuzendaritza Fakultatiboari, aurrerapen handiz, beharrezkoak diren neurriak eta datuak hartzeko. Hala ez bada, Zuzendaritza Fakultatiboak ezarritako irizpideak aplikatuko dira. Obrako unitateen balioztatzea, beharrezko lanak, materialak eta osagarriak barne, obra unitateak bider prezio unitario eginez kalkulatzen da (garraio gastuak, ordainketak edo kalteordainak, zerga fiskalak eta edozein motako karga sozialak barne. Kontratistak zehaztutako epeetan egindako obren balioztatutako erlazioa emango dio, jatorriari, Zuzendaritza Fakultatiboari, Promotoreak eta Kontratistak egindako kontratuan zehazten diren data bakoitzean. Kontratistak egindako neurketak eta balioztatzeak Zuzendaritza Fakultatiboak adostu beharko ditu, edo bestela, honek beharrezkoak diren behaketak egin beharko ditu obran hartutako noten eta neurrien arabera. Behin behaketa horiek konpondu direla, Zuzendaritza Fakultatiboak bere ziurtagiria sinatuta emango dio Promotoreari eta Kontratistari. Kontratistak Zuzendaritza Fakultatiboak esandakoaren kontra egin daiteke Promotorearen aurrean, baina Zuzendaritza Fakultatiboari esan beharko dio lehenago. Ziurtagiria apelaezina izango da bere bidalketatik 10 egun pasa ondoren, edo parteek adostutako beste epe bat pasa ostean, Zuzendaritza Fakultatiboak ez badu jakinarazpenik jaso. Horrek esan nahi du, Kontratista hartutako soluzioarekin ados dagoela. ENTSEGUEN ORDAINKETA Zuzendaritza Fakultatiboak eskatutako entseguen eta analisien gastuak, Kontratistaren kargu joango dira gehieneko balioa kontratatutako obraren aurrekontuaren %1 denean. Ehunekoa gainditzen duen balioa Promotoreak ordainduko du. ZIURTAGIRIA Obra unitate bakoitzarentzat kontratatutako aurrekontuan zehaztutako egite materialaren prezioen arabera ordainduko dira obrak, hala ziurtagirietan nola azkeneko likidazioan. Obra unitateetan neurtuko dira eta kontratari abonatuko zaizkio. Obrako unitate bat edo bat baino gehiago aurrekontuan ez badaude zehaztuta, kontraesankorrak balira bezala hartuko dira. Amaitu ez diren obrak ez dira bertan behera utziko edo alde batera utziko dira, Zuzendaritza Fakultatiboaren irizpidearen arabera. Amaitu gabeko obrako unitateak, obrako orden logikotik kanpo edo matxurak pairatu dezaketenak, ez dira ziurtagirigarritzat hartuko Zuzendaritza Fakultatiboak aproposa dela esaten duen arte. Ziurtagiriak Jabeari emango zaizkio, dokumentu moduan azkeneko likidaziotik deribatutako aldaketei eta zuzenketei lotuta. Promotoreak Kontratistari edo honek zilegitutako beste edozein pertsonari egingo dizkio ordainketak, aurreikusitako epeen barruan eta balioa Zuzendaritza Fakultatiboak igorritako lanen ezaugarrien arabera izango da. HERRI ADMINISTRAZIOAK KONTRATATUTAKO OBRAK Sektore publikoko erakundeek eta entitateek, Sektore Publikoko Kontratuko 30/2007 Legearen 3. Artikuluaren arabera definitutakoak, kontratutako obrak Partikularrak diren Klausula Administratiboen Agirien arabera erabakiko dira. Agiri horiek kontratuko alde bakoitzaren betebeharrak eta eskubideak definitzen dituzten paktuak eta baldintzak izango ditu. Era berean, 30/2007 Legeak esandako beste gauzak ere sartuko dira. Hori dela eta, dokumentu honek ez du obra eraenduko duen baldintza ekonomikorik eta Partikularrak diren Klausula Administratiboen Agiriari dagokio erlazionaturik dagoen edozein gauza. 5.1.4 LEGEZKO BALDINTZAK Jabegoak zein Kontratak, obran eskumena duten auzitegiaren erabakien mende egongo dira. Kontrataren eta obran parte hartzen dute gainerako agenteen betebeharra da Baldintza Agiri hau ezagutzea eta bere puntu guztiak betetzea. Nahitaez bete behar da urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretua, eraikuntza-obretako segurtasunari eta osasunari buruzko gutxieneko xedapenak ezartzen dituena, bai eta indarrean dagoen gainerako legeria ere, zuzenean zein zeharka, eraikinen eraikuntzan, kontserbazioan eta mantentze-lanetan segurtasuna eta osasuna planifikatzeari eragiten diotenak. Kontratista behartua dago indarrean dauden xedapenek ezartzen dituzten segurtasun neurri guztiak hartzera, langileei edo oinezkoei istripurik gerta ez dakien, ez bakarrik aldamioetan, baizik eta obrako leku arriskutsu guztietan. Kontratista izanen da, esperientziarik ez izateagatik edo axolagabekeriagatik, obrak egiten diren eraikinean zein aldamenean gertatzen diren istripu guztien erantzulea. Beraz, bere kontura ordainduko ditu dagokionari dagozkion kalte-ordainak eta, halakorik bada, baita obrak burutzeko lanetan sor daitezkeen kalte eta galera guztiak ere. Kontratistak obraren harrera arte, obraren eta orubearen poliziaren eginbeharren arduraduna izango da. Beharrezkoak diren baimenak eta lizentziak eskatuko ditu. Orubea behar bezala hesituko du, udal-ordenantzen arabera. Esandako lan guztiak Kontratistaren kargu bakarrik egongo dira. Ondoren zehazten diren kausak Kontratua desegiteko arrazoi nahikoak dira: • Kontratistaren heriotza edo ezgaitasuna. • Kontratistaren porrot ekonomikoa. • Kontratatutako aurrekontuaren %50 aldatzea suposatzen duten Proiektuaren aldaketak. • Esandako dataren hurrengo hilean batera obrak ez hastea. • Bi hile baino gehiagoko epean obraren egitea etetea edo alde batera ustea arrazoirik gabe. • Adostutako edo ezarritako datan obrak ez amaitzea. • Kontratu baldintzen, egiten ari den proiektuaren edo Zuzendaritza Fakultatiboak ezarritako zehaztapenen baldintzak ez betetzea. • Indarrean dagoen Laneko Segurtasun eta Osasun arauak ez betetzea. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 15 Obra osoan zehar indarrean dagoen arauei jarraituko zaie, batez ere derrigorrezkoak direnei. Ondorengo arau guztiak argitaratu edo indarrean jarri eta gero, arau berri batzuk osatzen, aldatzen edo akatsak zuzentzen badituzte, azken hauek esaten dutenari jarraituko zaio. SEKTOREAREN ARAU OROKORRAK • Eraikitze obren proiektuen idazketa eta zuzendaritzaren arauak. Martxoaren 11ko 462/1971 Dekretua. • Eraikinaren Ordenazio Legea (EOL - LOE). Azaroaren 5eko 38/1999 Legea. • Eraikingintzaren Kode Teknikoa onartzen duen martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretua. • Eraikinen energia ziurtagiria. Urtarrilaren 19ko 47/2007 Errege Dekretua. • Eraikingintzaren Kode Teknikoko Zarataren kontrako babeseko Oinarrizko Dokumentua onartzen duen urriaren 19ko 1371/2007 Errege Dekretua. • Eraikitze eta eraispen-hondakinen kudeaketa eta ekoizpena arautzen duen 105/2008 Errege Dekretua. EGITURAK • Seismo erresistente Eraikuntzaren araua: Orokorra eta eraikingintza (NCSE-02) araua onartzen duen irailaren 27ko 977/2002 Errege Dekretua. • EHE-08 Eraikin-hormigoiko instrukzioa. Uztailaren 18ko 1247/2008 Errege Dekretua. MATERIALAK • Ur-horniketarako hodien argibide tekniko orokorren agiria. Uztailaren 28ko 1974 Ordena. • Herrirako Saneamendu-hodien Agindu Tekniko Orokorren Agiria. Irailaren 15eko 1986 Ordena. • 956/2008 RC-08 Errege Dekretua. Zementuen harrerako jarraibidea. INSTALAZIOAK • Erabilera propiorako petrolio instalazioak. Irailaren 15eko 1427/1997 Errege Dekretua. • Igotze aparatuen eta hauen mantenuaren arautegia. Azaroaren 8ko 2291/1985 Errege Dekretua. • Obrarako edo beste aplikaziorako dorre-garabien igotze aparatuen eta mantenuaren arautegia. Ekainaren 27ko 836/2003 Errege Dekretua. • Igotze aparatuen eta hauen mantenuaren arautegia. Abuztuaren 1eko 1314/1997 Errege Dekretua. • Suteen aurkako babeserako instalazioen arautegia. Azaroaren 5eko 1942/1993 Errege Dekretua. • Eraikin industrialetan suteen aurkako babeserako instalazioa onartzen duen abenduaren 3ko 2267/2004 Errege Dekretua. • Behe-tentsioko Arautegi Elektroteknikoa (BTAE - REBT). Abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretua. • Behe-tentsioko instalazio fotovoltaikoen konexioa. Irailaren 29ko 1663/2000 Errege Dekretua. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 16 • Telekomunikazio zerbitzuetara sartzeko eraikinetan dauden azpiegitura komunak. Otsailaren 27ko 1/1998 Errege DekretuaLegea. • Telekomunikazio zerbitzuetara eraikin barruan sartzeko eta instalazioen ekipoen eta telekomunikazioen sistemen aktibitatea arautegi erregulatzailea. Apirilaren 4an 401/2003 Errege Dekretua. • Erregai gaseosoen erabileraren eta kokapenaren eta osagarriak diren jarraibide teknikoen arautegi teknikoa. Uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretua. • Instalazio Termikoen Arautegia Eraikinetan (ITAE - RITE). Uztailaren 20ko 1027/2007 Errege Dekretua. • Kanpoko argiztatze instalazioaren eraginkortasun energetikoaren eta osagarria den jarraibide teknikoen arautegia. Azaroaren 14ko 1890/2008 Errege Dekretua. SEGURTASUNA ETA OSASUNA • Banakako babeserako ekipoen barruko zirkulazio askerako eta merkaturatzerako baldintzen arautzaile dekretua. 1407/1992 Errege Dekretua. • Lan-arriskuen Prebentzioa. 31/1995 Legea. • Eraikitze obretan segurtasun eta osasun gutxieneko neurriak. 1627/1997 Errege Dekretua. • Lan-arriskuen Prebentzioen Zerbitzuen arautegia. 39/1997 Errege Dekretua. • Laneko segurtasuneko eta osasuneko gutxieneko seinaleztapena. 485/1997 Errege Dekretua. • Lantokian segurtasun eta osasun gutxieneko neurriak zehazten dituen 486/1997 Errege Dekretua. • Arriskutsuak izan daitezkeen kargen esku erabilerari dagozkion langileentzako segurtasun eta osasun gutxieneko neurriak. 487/1997 Errege Dekretua. • Ikuste pantailak dituzten ekipoekin egiten den lanari dagokion segurtasun eta osasun gutxieneko neurriak. 488/1997 Errege Dekretua. • Agente kantzerigenoen aurkako langileen babesa. 665/1997 Errege Dekretua. • Agente biologikoen aurkako langileen babesa. 664/1997 Errege Dekretua. • Langileek EPI erabiltzeari dagozkion segurtasun eta osasun gutxieneko neurriak. 773/1997 Errege Dekretua. • Langileek lan-ekipoen erabiltzeari dagozkion segurtasun eta osasun gutxieneko neurriak. 1215/1997 Errege Dekretua. • Arrisku elektrikoaren aurkako langileen segurtasun eta osasun babeserako gutxieneko neurriak. 614/2001 Errege Dekretua. • Agente kimikoen aurkako langileen babesa. 374/2001 Errege Dekretua. • Lan-arriskuen prebentzioaren erreforma. 54/2003 Legea. • Enpresa-jardueren koordinazioari dagokion L.P.R.L. 171/2004 Errege Dekretua. • Denboraldi baterako altuerako lanerako erabiltzen diren lan-ekipoak erabiltzeko segurtasun eta osasun gutxieneko neurriak zehazten dituen 2177/2004 Errege Dekretuak 1215/1997 Errege Dekretua aldatzen du. • Bibrazio mekanikoengatik sortzen diren arriskuen aurkako langileen babesa. 1311/2005 Errege Dekretua. - Lan-ekipoen erabilerari dagozkion arriskuen prebentziorako eta ebaluatzerako Gida Teknikoa. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 17 • Zaratak sortzen dituen arriskuen aurkako langileen babesa. 286/2006 Errege Dekretua. • Amiantoaren aurkako aplikatu daitezkeen segurtasun eta osasun gutxieneko neurriak. 396/2006 Errege Dekretua. • Lehen esandako 39/1997 eta 1627/1997 Errege Dekretuak aldatzen dituen 604/2006 Errege Dekretua. • Eraikuntzako sektorean azpikontratatzea arautzen duen 32/2006 Legea eta hura garatzen duen 1109/2007 Errege Dekretua. • Laneko Zuzendaritza Orokorraren 2007ko abuztuaren 1eko erabakia. Honek eraikuntzasektoreko Hitzarmen Kolektibo Orokorra erregistratzen eta kaleratzen du. • Makinen merkaturatzea eta abiarazten duen urriaren 10eko 1644/2008 Errege Dekretua. ADMINISTRATIBOAK • Sektore Publikoko Kontratak. Urriaren 30eko 30/2007 Legea. • 30/2007 Legea garatzen duen maiatzaren 8ko 817/2009 Errege Dekretua. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 18 KLAUSULA TEKNIKOAK – BEREZKO BALDINTZAK Baldintza plegu honetan zehazten diren baldintza teknikoek memoria, plano, aurrekontu eta klausula administratiboen plegu orokorraren zehaztapenetan aipatzen direnak osatzen dituzte. Aipatutako agirien edukien artean desadostasunik izanez gero, berehala jakinaraziko zaio Obren Zuzendaritza Fakultatiboari, ebazteko baimena duen bakarra baita. Obra honetan erabiliko diren material guztiak lehen kalitatekoak izanen dira eta eraikuntzako material eta prototipoei buruz indarra duten baldintzak beteko dituzte. Eraikuntza-obretan eta ingeniaritza zibilean modu iraunkorrean sartzeko fabrikatutako edozein produktu bezala definitutako eraikuntza-produktu guztiek kalitate-bermea izan beharko dute, CE markaren antzekoa, eta horrek adierazten du: • Arau Harmonizatuetan (EN) eta DITE Gidetan (Europako Egokitasun Teknikoaren Dokumenturako Gidak) jasotako funtsezko betekizunekin lotutako zehaztapen teknikoak betetzen dituela. • Prestazioen iraunkortasuna ebaluatzeko eta egiaztatzeko sistema bete dela, arau harmonizatuei buruzko aginduetan eta zehaztapen tekniko bateratuetan adierazitakoa. Obra Gauzatzeko zuzendariak egiaztatu behar du obran sartzen diren produktuak CE markaketa-sistema betetzearen eraginpean dauden. CE marka "CE" ikurraren bidez gauzatzen da, informazio osagarriarekin batera. Fabrikatzaileak CE marka horniduran lehentasunaren arabera ager dadin zaindu behar du: • Produktuan bertan. • Horri atxikitako hashtag batean. • Ontzi edo enbalajean. • Harekin batera doan dokumentazio komertzialean. Kapitulu honetan aipatzen diren material guztien kalitatea egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen diren azterketa edo probak egiten ahalko ditu kontratak. Zehaztu den beste edozein, eta erabili behar den beste edozein, obren zuzendaritzak onetsi beharko du, eta ulertuko da ez dela onartuko eraikuntzako praktika onak eskatzen dituen baldintzak betetzen ez dituena. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 19 5.2.1 LURRAREN PRESTAKETA Proiektuan definitutako kotak eta azalerak lurrak izan ditzan egin beharreko lanak dira lurraren prestaketak. Jarduera horiek dira hustu hondeaketa, putzuen eta zangen hondeaketa, zimenduen elementuak jartzeko, eta mendoitzen instalazioa, lur-berdinketa eta orekatzea egiteko. LURREN MUGIMENDUA ERREZEPZIOA Lurrak hedakorrak ez direla, landare-hondakinik ez dutela eta kutsatuta ez daudela egiaztatuko da. Materiala zabaldu baino lehen, homogeneoa dela eta hezetasuna obran jartzean hura ez banantzeko eta eskatutako trinkotze-maila lortzeko egokia dela egiaztatuko da. Kontratistak behar adinako aurrerapenez jakinaraziko dio obra-zuzendariari maileguak ireki direla, aldatu gabeko lurzoru naturalean haien bolumena eta neurriak neurtu ahal izateko. ENTSEGUAK ETA PROBAK Baimendutako maileguei dagokienez, material desegokia kendu ondoren, behar diren saiakuntzak egingo dira lurzoru berriaren ezaugarri fisiko eta mekanikoak zehazteko, hala badagokio, onar daitezen: • Identifikazio granulometrikoa. • Muga likidoa. • Hezetasun-edukia. • Materia organikoaren edukia. • CBR indizea • Lurzoruak trinkotzeko energia jakin baten pean trinkotzea. KONTSERBAZIOA Material-mota bakoitzaren pilaketak material horiek banandu eta kutsa ez daitezen sortu eta ustiatuko dira, materiala kanpoan luzaroan egon ez dadin, eta pilaketak azalera ez-kutsatzaileen gainean egingo dira, eta hainbat motatako materialen nahasteak saihestuko dira. Materiala ezin izanen da jarri lehendik dauden eraikuntzetarako arriskua sortzeko moduan, zuzeneko presioaren edo ondoko lurraren gaineko gainkargaren ondorioz. Biltegiek forma erregularra izan beharko dute, eta uren isurketa eta ezponda egonkorrak erraztuko dituzten azalerak, edozein eraispen saihesteko. Obrako zuzendariak horretarako adierazten dituen lekuetan jarri beharko dira, eta indusketetara arrastaka ez joateko eta ezarritako bideetan eta inguruan dauden ibai, erreka edo erretenetan zirkulazioa ez oztopatzeko ahaleginak egingo dira. Ustiapena bukatutakoan, paisaiaren itxura orokorra ez kaltetzeko moduan utziko dira. Material desegokia horri buruz agintzen denaren arabera utziko da. ERABILPEN ERREKOMENDAZIOAK Ez da obrako euskarri-eremuan mailegurik hartuko, eta ez dira aldatuko obraren laguntza-lurren ordez ezaugarri okerragoak dituzten materialak edo euskarri-azaleraren euste-ahalmena okerragotzen dutenak. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 20 5.2.2 HORMIGOIA Hormigoia zementua, agregakinak eta ura eta gehigarriak nahastuz osatutako materiala da. Altzairuarekin elkartuta, trakzio-tentsioak eragiten dituzten esfortzuak xurgatzeko ahalmen handiagoa ematen du, hormigoiaren pitzadura murrizten du eta material konposatuari harikortasun handiagoa ematen dio. SUMINISTRO BALDINTZAK Hormigoia garraiatzeko, prozedura egokiak erabili behar dira masak entregatzeko tokira ezarritako baldintzetan irits daitezen, oratu berriak zituzten ezaugarrietan aldaketa nabarmenik izan gabe. Hormigoia erabat oratzen bada erdian eta oratzeko makina mugigarrietan garraiatzen bada, garraiatzen den hormigoiaren bolumena ez da danborraren bolumen osoaren %80 baino handiagoa izango. Hormigoia oratzeko makina mugikorrean oratzen edo oratzen denean, bolumena ez da danborraren bolumen osoaren bi heren baino handiagoa izanen. Garraio ekipoek ez dute hormigoi edo mortero gogortuko hondakinik izan behar. Horretarako, kontu handiz garbituko dira hormigoizko masa fresko berria kargatu aurretik. Era berean, ez dute akatsik edo higadurarik izan behar paletetan edo haien barneko azalean, hormigoiaren homogeneotasunari eragin diezaioketenak. Garraioa oratzeko makina mugikorretan egin ahal izango da, irabiatze-abiaduran, edo irabiagailudun edo irabiagailurik gabeko ekipoetan, baldin eta ekipo horiek gainazal lau eta biribilduak badituzte eta garraiatzean eta deskargatzean hormigoiaren homogeneotasunari eusteko gai badira. ERREZEPZIOA Hornitzaileek eraikitzaileari emango diote, eta hark zuzendaritza fakultatiboari, aplikatu beharreko araudiak edo, hala badagokio, proiektuak edo zuzendaritza fakultatiboak produktua identifikatzeko eskatzen duen edozein agiri. Hormigoizko karga bakoitzarekin batera hornidura orria aurkeztuko da. Orri hori Obra Zuzendaritzaren eskura egonen da beti, eta bertan, gutxienez, datu hauek agertuko dira: • Hormigoia fabrikatzeko zentralaren izena. • Hornidura-orriaren serie-zenbakia. • Entrega-data. • Eskatzailearen eta harreraren arduradunaren izena. • Horniduraren lekuaren berariazko izendapena (izena eta tokia). • Karga osatzen duen hormigoi kopurua, hormigoi freskoaren metro kubikotan adierazia. • Hormigoi-kamioiaren (edo garraio-ekipoaren) eta deskargatzen duen pertsonaren identifikazioa. • Hormigoia erabiltzeko azken ordua. • Hormigoiaren zehaztapena. • Hormigoia propietateen arabera izendatzen bada: - Izendapena. - Zementu-edukia, kilogramotan, metro kubiko bakoitzeko (kg/m³) hormigoia, ± 15 kg-ko tolerantziarekin. - Hormigoizko ura/zementua erlazioa, ± 0,02ko tolerantziarekin. • Hormigoia dosifikazio bidez izendatzen bada: Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 21 Zementuaren edukia hormigoizko metro kubiko bakoitzeko. - Hormigoizko ura/zementua erlazioa, ± 0,02ko tolerantziarekin. - Giro adostua. - Zementu-mota, -mota eta -marka. - Loditasuna. Agregakinaren gehieneko tamaina. - Gehigarri-mota, halakorik bada, eta, bestela, adierazi ez duela adierazten du. Batuketaren jatorria eta kantitatea (errauts hegalariak edo -kea) silizea baldin badago… ENTSEGUAK ETA PROBAK Material honi eskatzen ahal zaizkion propietateak edo ezaugarriak Egiturazko Hormigoiari buruzko Instrukzioaren 86. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatuko dira. KONTSERBAZIOA Masak isuri eta jartzean, nahiz eta eragiketa horiek modu jarraituan egin hodi egokien bidez, behar diren neurriak hartuko dira nahasketa ez desegiteko. ERABILPEN ERREKOMENDAZIOAK Zementuari eta agregakinei oratzeko ura gehitzen zaionetik hormigoia jartzen denera, ezin da ordu eta erdi baino gehiago igaro. Eguraldi beroan edo hormigoia azkar gogortzen laguntzen duten baldintzetan, muga-denbora laburragoa izango da, baldin eta neurri bereziak hartzen ez badira, eta neurri horiek, hormigoiaren kalitateari kalterik egin gabe, fraguatze-denbora handitzen badute. • Hotzean hormigoitzea: Hormigoi-masaren tenperatura, moldean edo enkofratuan botatzean, ez da 5 °C-tik beherakoa izango. Debekatuta dago hormigoia elementuen gainean botatzea (armadurak, moldeak, etab.) zero gradu zentigradu baino gutxiagoko tenperatura dutenak. Oro har, hormigoiketa bertan behera utziko da, baldin eta ondorengo berrogeita zortzi orduen barruan giro-tenperatura zero gradu zentigradutik behera jaits daitekeela aurreikusten bada. Behar-beharrezkoa bada, izozte-garaian hormigoitzen bada, beharrezko neurriak hartuko dira hormigoia gogortzen eta aurreneko aldiz gogortzen den bitartean dagozkion elementuetan ez dela narriadura lokalik izango bermatzeko, ezta materialaren erresistentzia-ezaugarrien murrizketa iraunkor nabarmenik ere. • Denbora beroan hormigoitzea: Giro-tenperatura 40 °C-tik gorakoa bada edo haize gehiegirik bada, hormigoiketa bertan behera utziko da, non eta ez den neurri berezirik hartzen, obrako zuzendaritzak horretarako baimena eman ondoren. HARTXINTXARRA • Legar naturalak edo harri birrinduetatik datozenak erabil daitezke, dosifikazio egokiarekin proiektuan eskatutako erresistentziak lortzen direla justifikatuz. • Erabat debekatuta dago piritak edo edozein motatako sulfuroak dituzten agregakinak erabiltzea. • Agregakinen tamainak EHE-08 Instrukzioaren 28. artikuluan eskatutako baldintzak beteko ditu. • Substantzia kaltegarrien kopuruak ez ditu gaindituko aipatutako instrukzioaren 28. artikuluan adierazitako mugak. • Agregakin lodiaren forma-koefizienteak, UNE EN 933-4 arauan adierazitako saiakuntzametodoaren arabera zehaztua, ez du 0,15 baino txikiagoa izan behar. • Obran biltegiratzean, saihestu egin behar da eragile atmosferikoek kutsatzea, bereziki lurzoru naturalak. • Azkenik, manipulazioetan agregakinak ez dira bereiziko. URA Obran hormigoia egin eta ontzeko, praktikak onargarritzat jotako ur guztia erabil daiteke. Zalantzarik izanez gero edo erabileraren aurrekaririk ez dagoenean, EHE-08 jarraibidearen 27. artikuluko mugak betetzen direla aztertu eta egiaztatu beharko da. ZEMENTUA Obran hormigoia egin eta ontzeko, praktikak onargarritzat jotako ur guztia erabil daiteke. Zalantzarik izanez gero edo erabileraren aurrekaririk ez dagoenean, EHE-08 jarraibidearen 27. artikuluko mugak betetzen direla aztertu eta egiaztatu beharko da. SUMINISTRO BALDINTZAK Zementua soltean edo ontziratuta ematen da. Solteko zementua ibilgailu, upel edo antzeko sistema egokietan garraiatu behar da, hermetismoarekin, segurtasunarekin eta biltegiratzearekin, zementua behar bezala kontserbatuko dela bermatzeko, haren edukia ez dadin aldatu eta ingurumena ez dezan aldatu. Ontziratutako zementua paleten edo antzeko plataformen bidez garraiatu behar da, errazago kargatu eta deskargatu ahal izateko eta ontziak hobeto tratatu ahal izateko. Zementua ez da obrara edo beroegi erabiltzen diren instalazioetara iritsiko. Baliabide mekanikoekin erabili behar badira, 70 °C-tik gorako tenperatura ez izatea gomendatzen da, eta eskuz egin behar bada, 40 °C-tik gorakoa ez izatea. Fraguatze faltsuaren fenomenoa gerta daitekeela aurreikusten denean, zementua erabili aurretik egiaztatu beharko da zementuak ez duela fenomeno hori gertatzeko joerarik. ERREZEPZIOA Material honek CE marka izan behar du, hau da, oinarrizko baldintzak betetzen dituela eta adostasuna ebaluatzeko prozedura bat ezarri dela adierazten duen marka. Hormigoietarako Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 23 zementua egokia izan behar da, EHE-08 Instrukzioaren 26. artikuluan ezarritako erabilerabaldintzak betez. Zementua entregatzean (soltean edo ontziratuta emandako zementua), hornitzaileak albaran bat aurkeztuko du, gutxienez datu hauek bilduko dituena: • Eskaeraren erreferentzia-zenbakia. • Eroslearen izena eta helbidea eta zementuaren helmuga. • Fabrikatzailearen eta enpresa hornitzailearen identifikazioa. • Hornitutako zementuaren izendapen normalizatua. • Ematen den kopurua. • Hala badagokio, CE markari dagokion etiketaren datuen erreferentzia. • Hornidura eguna. • Garraiatzen duen ibilgailuaren identifikazioa (matrikula). KONTSERBAZIOA Solteko zementuak silo estankoetan biltegiratuko dira eta, bereziki, erresistentzia mota edo mota desberdineko beste zementu batzuekin kutsatzea saihestuko da. Siloek hezetasunetik babestuta egon behar dute, eta kargarako irekitzeko sistema edo mekanismo bat izan behar dute, garraiorako ibilgailuetatik baldintza egokietan, zementua aldatzeko arriskurik gabe. Ontziratutako zementuetan, paletetan edo antzeko plataformetan biltegiratu beharko da, lokal estalietan, aireztatuetan eta euritik eta eguzkiaren zuzeneko esposiziotik babestuetan. Bereziki saihestuko dira ontziak hezetasunaren eraginpean egon daitezkeen kokalekuak, bai eta ontzia edo zementuaren kalitatea kaltetu dezaketen manipulazioak ere biltegiratzean. Zementua biltegiratu, kargatu eta deskargatzeko instalazioek atmosferara ahalik eta hauts gutxien isurtzeko gailu egokiak izango dituzte. Kontserbazio-baldintzak onak izan arren, zementuaren biltegiratzeak ez du oso luzea izan behar, meteoriza baitaiteke. Hiru hilabete, bi hilabete eta hilabete dira, hurrenez hurren, 32,5, 42,5 eta 52,5 erresistentzia-klaseetarako gomendatzen den gehieneko biltegiratzea. Biltegiratze-aldia luzeagoa bada, zementuaren ezaugarriak egokiak direla egiaztatuko da. Horretarako, erabili aurreko hogei egunetan, fraguatze-printzipioa eta -amaiera zehazteko eta hasierako erresistentzia mekanikoa zehazteko saiakuntzak egingo dira, 7 egunera (klasea 32,5 bada) edo 2 egunera (gainerako mota guztietarako), biltegiratutako zementuaren lagin adierazgarri baten gainean, eratu diren luoiak alde batera utzi gabe. ERABILPEN ERREKOMENDAZIOAK Zementu-motak hautatzeko, kontuan hartuko da zer aplikazio edo erabilera duten, obran jartzeko baldintzak eta horiekin fabrikatutako hormigoia edo morteroa ingurumenean nola eragiten duen. Zementu-kantitatea (dosifikazioa) egokia izango da agregakinekin proiektuan eskatzen den erresistentzia lortzeko. Ohiko hormigoien eta morteroen fabrikazioa hartzen da kontuan, mortero bereziak eta geruza bakarrekoak izan ezik. Zementuen portaeran eragina izan dezakete zementuak dituzten produktuak obran jartzeko baldintzek; besteak beste, hauek: • Faktore klimatikoak: tenperatura, airearen hezetasun erlatiboa eta haizearen abiadura. GEHIGARRIAK Era guztietako gehigarriak erabiltzeko baimena ematen da, betiere saiakuntza egokien bidez justifikatzen bada gehitutako substantziak, aurreikusitako proportzio eta baldintzetan, nahi den efektua eragiten duela, hormigoiaren gainerako ezaugarriak gehiegi aldatu gabe eta armadurentzat arriskurik sortu gabe. Oro har, muga hauek ezarri dira: • Azeleragailu gisa kaltzio kloruroa erabiltzen bada, zementuaren pisuaren %2 edo gutxiago dosifikatuko da, eta oso tenperatura baxuetan hormigoitu behar bada, zementuaren pisuaren %3,5. • Hormigoi normaletarako aireatzaileak erabiliz gero, aireztatzailea sartzeak eragindako konpresio-erresistentzia %20 baino gutxiago murriztuko da. Aireztatze-proportzioa ez da inoiz izango zementuaren pisuaren %4 baino handiagoa. • Koloratzaileak erabiliz gero, proportzioa zementuaren pisuaren %10 baino txikiagoa izanen da. Ez da koloratzaile organikorik erabiliko. • EHEren aplikazioaren ondoriozko beste edozein. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 25 5.2.4 ALTZAIRU KORRUGATUA SUMINISTRO BALDINTZAK Altzairuak behar bezala babestuta garraiatu behar dira, euriaren eta ingurumen-atmosferaren agresibitatearen kontra. ERREZEPZIOA Hornitzaileek eraikitzaileari emango diote, eta hark zuzendaritza fakultatiboari, aplikatu beharreko araudiak edo, hala badagokio, proiektuak edo zuzendaritza fakultatiboak produktua identifikatzeko eskatzen duen edozein agiri. Agiri hauek emanen dira: • Sorta edo sorta bakoitzeko hornidura orriak. • CE marka indarrean sartu arte, fabrikatzaileak erabili duen altzairuaren identifikaziosistemaren adierazpena erantsiko da. • Klase teknikoa altzairu mota identifikatzeko kode baten bidez zehaztuko da, zakarrak edo grafilak lodituz edo ez eginez. Gainera, barra korrugatuek jatorrizko herrialdeari eta fabrikatzaileari buruzko informazioa duten identifikazio-markak izan beharko dituzte grabatuta. • Altzairu korrugatuko produktua biribilkian hornitzen bada edo zuzengintza lanak egiten badira hornitu aurretik, dagokion hornidura orrian adierazi beharko da. • Barra korrugatuen kasuan, altzairuaren ezaugarriak direla-eta soldadura-prozesurako prozedura bereziak behar direnean, fabrikatzaileak adierazi egin beharko ditu. ENTSEGUAK ETA PROBAK Egitura-hormigoiari buruzko Instrukzioaren (EHE-08) arabera egiaztatzen dira material horren propietateak edo ezaugarriak. Saiakuntzak eginez gero, kontrol-laborategiek emaitzak emango dituzte, konfiantza-maila jakin baterako neurketa-ziurgabetasunarekin batera, bai eta datei buruzko informazioa ere, bai lagina laborategian sartzeari buruzkoa, bai saiakuntzak egiteari buruzkoa. Kalitatea kontrolatzeko entitateek eta laborategiek beren jardueraren emaitzak enkargua egin duen agenteari emanen dizkiote eta, betiere, zuzendaritza fakultatiboari. KONTSERBAZIOA Biltegian dagoen bitartean, armadurak behar bezala babestuko dira euritik eta eguratsaren oldarkortasunetik. Erabili arte, obran gordeko dira, moten, kalitateen, diametroen eta jatorrien arabera kontu handiz sailkatuak, trazabilitatea bermatzeko. Erabili aurretik eta, bereziki, obran denbora luzez biltegiratu ondoren, haren gainazalaren egoera aztertuko da, alterazio kaltegarririk ez duela ziurtatzeko. Barren azalean oxido-geruza txiki bat izatea ez da kaltegarria erabiltzeko. Hala ere, ez da onartuko azaleko oxidazioagatiko pisu-galerarik, erantsitako oxidoa kendu arte alanbre-eskuilarekin garbitu ondoren egiaztatuak, laginaren hasierako pisuarekiko %1etik gorakoak badira. (e)n erabiltzeko unea, armadura pasiboek ez dute substantzia arrarorik izan behar azalean, hala nola, koipea, olioa, pintura, hautsa, lurra edo ongi kontserbatzeko edo itsasteko kaltegarria den beste edozein material. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 26 Armadurak burdinazko prozesuen bidez egiteko, instalazio batzuk behar dira, gutxienez jarduera hauek egiteko: • Erabiltzen diren altzairuzko produktuak biltegiratzea • Zuzenketa-prozesua, biribilkian hornitutako altzairu uzkurtua erabiliz gero. • Ebakitzeko, tolesteko, soldatzeko eta armatzeko prozesuak, kasuaren arabera. ERABILPEN ERREKOMENDAZIOAK Korrosioa saihesteko, estalduraren lodierei buruzko alderdi guztiak hartu behar dira kontuan. Erabilitako materialei dagokienez, debekatuta dago armadurak potentzial galvaniko desberdineko beste metal batzuekin kontaktuan jartzea. Debekatuta dago ioi despasibatzaileak (hala nola kloruroak, sulfuroak eta sulfatoak) dituzten material osagarriak erabiltzea (ura, agregakinak, gehigarriak eta/edo gehikuntzak), ezarritakoak baino proportzio handiagoan. SARE ELEKTROSOLDATUA SUMINISTRO BALDINTZAK Sareak behar bezala babestuta garraiatu behar dira, euriaren eta ingurumen atmosferaren agresibitatearen kontra. ERREZEPZIOA Hornitzaileek eraikitzaileari emango diote, eta hark zuzendaritza fakultatiboari, aplikatu beharreko araudiak edo, hala badagokio, proiektuak edo zuzendaritza fakultatiboak produktua identifikatzeko eskatzen duen edozein agiri. Agiri hauek emanen dira: • Sorta edo sorta bakoitzeko hornidura orriak • CE marka indarrean sartu arte, fabrikatzaileak erabili duen altzairuaren identifikaziosistemaren adierazpena erantsiko da. • Klase teknikoak sarean erabiltzen diren altzairu motak identifikatzeko kodeen bidez zehaztuko dira, larrutzeak edo grafilak lodituz edo ez eginez. Gainera, barra korrugatuek edo alanbreek, halakorik bada, jatorrizko herrialdeari eta fabrikatzaileari buruzko informazioa duten identifikazio-markak eraman beharko dituzte grabatuta. ENTSEGUAK ETA PROBAK Egitura-hormigoiari buruzko Instrukzioaren (EHE-08) arabera egiaztatzen dira material horren propietateak edo ezaugarriak. Saiakuntzak eginez gero, kontrol-laborategiek emaitzak emango dituzte, konfiantza-maila jakin baterako neurketa-ziurgabetasunarekin batera, bai eta datei buruzko informazioa ere, bai lagina laborategian sartzeari buruzkoa, bai saiakuntzak egiteari buruzkoa. Kalitatea kontrolatzeko entitateek eta laborategiek beren jardueraren emaitzak enkargua egin duen agenteari emanen dizkiote eta, betiere, zuzendaritza fakultatiboari. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 27 KONTSERBAZIOA Biltegian dagoen bitartean, armadurak behar bezala babestuko dira euritik eta eguratsaren oldarkortasunetik. Erabili arte, obran gordeko dira, moten, kalitateen, diametroen eta jatorrien arabera kontu handiz sailkatuak, trazabilitatea bermatzeko. Erabili aurretik eta, bereziki, obran denbora luzez biltegiratu ondoren, haren gainazalaren egoera aztertuko da, alterazio kaltegarririk ez duela ziurtatzeko. Barren azalean oxido-geruza txiki bat izatea ez da kaltegarria erabiltzeko. Hala ere, ez da onartuko azaleko oxidazioagatiko pisu-galerarik, oxido itsatsia kendu arte alanbre-eskuilaz garbitu ondoren egiaztatutakoak, laginaren hasierako pisuarekiko %1etik gorakoak badira. Erabiltzen direnean, armadura pasiboek ez dute substantzia arrarorik izan behar gainazalean, hala nola koipea, olioa, pintura, hautsa, lurra edo ongi kontserbatzeko edo itsasteko kaltegarria den beste edozein material. ERABILPEN ERREKOMENDAZIOAK Korrosioa saihesteko, estalduraren lodierei buruzko alderdi guztiak hartu behar dira kontuan. Erabilitako materialei dagokienez, debekatuta dago armadurak potentzial galvaniko desberdineko beste metal batzuekin kontaktuan jartzea. Debekatuta dago ioi despasibatzaileak (hala nola kloruroak, sulfuroak eta sulfatoak) dituzten material osagarriak erabiltzea (ura, agregakinak, gehigarriak eta/edo gehikuntzak), ezarritakoak baino proportzio handiagoan. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 28 5.2.5 ENKOFRATUA Isuritako hormigoi-masari forma emateko eta jasotzeko elementu osagarriak dira, tzeko edo gogortzeko modukoak. Enkofratze-sistemaren eta -materialaren arabera, zurezko sistema tradizionalak izan daitezke, obran muntatuak edo sistema aurrefabrikatuak, metalezkoak eta/edo zurezkoak, kartoizkoak edo plastikozkoak, eta euste-, laguntze- eta eskoratze-elementu osagarriak izan ditzakete. SUMINISTRO BALDINTZAK Taulak behar bezala paketatuta garraiatu behar dira, ibilbidean elementuren bat erortzeko arriskua saihesteko. Pakete bakoitzak 100 ale inguru izanen ditu. ERREZEPZIOA Hornitzaileak ondoko agiriak emanen ditu: • Jatorrizko agiriak, hornidura orria eta etiketak. • Fabrikatzailearen berme-ziurtagiria, pertsona fisikoak sinatua. • Erregelamenduz eskatutako adostasun agiriak edo baimen administratiboak. KONTSERBAZIOA Lurzorua zuzenean ukitzen ez duten toki lehor eta aireztatuetan ez deformatzeko moduan biltegiratuko da. Enkofratuaren gainazalaren motaren eta ezaugarrien arabera zehaztuko den zurruntze mota gainazalaren edozein mailadura saihesteko moduan jarri beharko da. Enkofratuak berrerabiltzen badira, alanbrezko eskuilarekin garbituko dira, gainazalari itsatsita geratu den morteroa kentzeko, eta kontu handiz arteztuko dira. Ez da gasoliorik, koipe arruntik edo antzeko produkturik erabiliko. Horretarako, silikonaz osatutako berniz itsasgaitzak erabil daitezke, edo uretan edo koipe diluituan disolbagarriak diren olioekin egindako prestakinak. ZUREZKO EGITURA Proiektuan zurezko egitura bat dago: Jolastokia. Egiturak zurezko habe ezberdinez daude osatuta eta haien xedea da estalkiaren gain eragiten dituzten kargak hormigoizko zimendapenetara transmititzea da. Zurezko egituren eraikitzea EKTko "Eraikin Segurtasuneko Oinarrizko Dokumentua - Zura (DB - SE - M)" dokumentuak arautuko du. SUMINISTRO BALDINTZAK Produktuen, ekipoen eta sistemen harrera, kalitate plangintzako Produktuen harrera puntuaren arabera egingo da. Obrako unitateei gehitzen zaien produktuen ezaugarriak honako hauek dira: Egitura egiteko zur ijeztu kolatu homogeneoko elementuak erabiliko dira. Elementu hauek elkarrekin kolatutako zurezko xaflaz osatuta daude. Xafla hauen zuntzak nabarmenki paraleloak dira. Kasu honetan, zur laminatua koniferoz egongo da ekoiztuta. Xafla bakoitzaren hezetasunak %8 eta %15aren artean egon beharko du. Pieza bereko xaflen hezetasun aldaketa ez da %4 baino handiago izango. Hezetasunaren egiaztatzea EN 13183 arauaren arabera egingo da. EKTko "Eraikin Segurtasuneko Oinarrizko Dokumentua - Zura (DB - SE - M)" dokumentuaren arabera, zur ijeztu kolatuak, eraikinetan erabiltzeko, klase erresistentearen arabera daude sailkatuta. Kasu honetan, zurezko elementu guztiek GL24h klase erresistentea izango dute. DB - SE - M dokumentuko D.4 ataleko D.2 taularen arabera, zur ijeztu homogeneoa osatzen duten zurezko xafla guztiek C24 klase erresistentea izan behar dute. Erresistentzia klasea zehazteko UNE EN 408:1996 eta UNE EN 1194 arauak erabiliko dira. Entseguen bidez lortutako ezaugarrien balioek, jarriko zaien erresistentzia klasekoen berdinak edo handiagoak izan behar dute. Entseguen bidez lortutako zur ijeztuaren klase erresistentea kalkuluen bidez lortzen da, UNE EN 1194 arauan dauden adierazpen matematikoak erabiliz. Horretarako, xaflak egiteko erabiliko den zerratutako zuraren ezaugarri karakteristikoak ezagutu behar dira, EKTko DB - SE - M dokumentu E eranskinaren arabera. Ekoizpen gutxieneko betekizunak UNE 386:1995 arauan azaltzen dira, zerbitzu klasearen arabera. ERREZEPZIOA Produktuak obrara iristen direnean Zuzendaritza Fakultatiboak Zur ijeztu kolatuko eraikuntza elementuetan egiaztatuko du: • Klase erresistentea: Erresistentzi, dentsitate eta zurruntasun ezaugarriak EKTko DB - SE - M dokumentuko 4.2.2 atalaren arabera. • Perdoiak: UNE EN 390:1995 arauaren arabera. • Entsegurako erabiliko den piezaren dimentsioak: 50mmko lodiera duen piezaren muturretik hartutako zeharkako sekzioaren xerra. • Xaflen arteko loturaren horzdun loturen erresistentzia karakteristikoa: UNE EN 408:1996 entsegu normak " Zurezko egiturak. Entsegu metodoak. Zur zerratua eta ijeztu kolatua. Ezaugarri fisiko-mekaniko batzuen zehaztapena". Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 30 • Produktu babesleekin tratatutako zurarentzat: tratamenduaren ziurtagiria egiaztatuko da. • Lotzeko elementu mekanikoentzat: Erabilitako materialen eta babeserako tratamenduaren ziurtagiriak egiaztatuko dira • Eskatutako adostasun dokumentuak edo administrazio baimenak, eraikitze elementuen CE markaren dokumentazioa, Europako Zuzendaritzek ezarritako neurrien arabera. • Zur ijeztu kolatuko elementuak: eraikuntza elementu mota eta klase erresistentea (erabilitako zur ijeztu kolatuarena); dimentsio nominalak; UNE EN 386:1995 arauaren arabera markatuta. • Tailerrean egindako beste eraikuntza elementuak: eraikuntza elementu mota eta elementuaren sostengu-ahalmena euste baldintzak adieraziz (edo eratzen duten materialen erresistentzia, sendotasun eta dentsitate ezaugarrien balioak); dimentsio nominalak. • Babesle produktuekin tratatutako zura: Tratamenduaren ziurtagiria non aplikatzailearen identifikazioa agertzen den; tratatutako zuraren espeziea; erabilitako babeslea eta erregistro zenbakia (Osasun eta Kontsumo Ministerioa); erabilitako aplikazio metodoa; hartzen duen arrisku maila; tratamenduaren data; tratamendua egin eta gero egingo diren mekanizatze lanak egiteko hartu behar diren neurriak; informazio gehigarriak. • Lotzeko elementu mekanikoa: mota (iltzeak, bernoak, tirafondoak); altzairuaren trakzioko erresistentzia karakteristikoa; korrosioaren aurkako babesa; dimentsio nominalak; zur-altzairu, zur-zur eta zur-taula loturen momentu plastikorako eta zapalketarako erresistentzia karakteristikoen balioen adierazpena. ENTSEGUAK ETA PROBAK Egingo diren entseguak, zalantzarik balego, ezaugarri mekanikoen eta elementu eraikitzaileen tratamenduen entseguak izan daitezke. Indarrean dauden arauek zehaztutako entseguen arauen arabera egingo dira entseguak. • Karga proba egin behar badira, Zuzendari Fakultatiboak hala eskatuta edo kontrol programaren arabera, hauek egingo dira eta ikusi behar da lortutako balioak proiektuak, arauak edo Zuzendaritza Fakultatiboak esandakoekin ados dauden ala ez. Emaitza baiezkoa bada, onartuko da. • Adostasunik ez badago, Zuzendaritza Fakultatiboak hau konpontzeko edo suntsitzeko eskatuko du. Akatsa konpondu delarik, ikuskapena berriro egingo da, ondo egon arte. • Produktuak entseguak egitea ez dela beharrezkoa adierazten duen kalitate bereizgarri bat badauka. • Aurreko dokumentazioa nahiko dela sistemak, ekipoak eta produktuak onartzeko egiaztatuko da. Horrela ez bada, Zuzendaritza Fakultatiboak esango du ukatu behar diren; edo beharrezkoak diren entseguak egitea edo ekoizlearena ez den laborategi batek egindako entseguen informeen edo akten aurkezpena onartuko ditu. KONTSERBAZIOA Egiturentzat erabiltzen diren zurezko elementuak hezetasun baldintza onuragarrietan gordeko dira, obran izango dutena baino txikiagoan. Produktu hauek egurats zabalean ez gordetzeko gomendatzen da, bere hezetasuna asko ez aldatzeko. Kontuan hartu behar da tenperatura Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 31 altuko eta aire lehorreko egunetan pitzadurak eta kopadurak ager daitezkeela, zura bortizki sikatu eta gero. Era berean, eguzki-argiaren efektuak ere kontuan hartu behar dira. Gordetako zura lurzoruarekin edo eusten dion elementuarekin zuzenean kontaktuan ez egotea gomendatzen da. Aldenduta egongo da aireztatzea ahalbidetzeko. Zerbitzuan izango dutena baino handiagoko tentsioak ekidingo dira elementuak gordetzen diren bitartean. Dimentsio handiko elementuak, batez ere zur ijeztu kolatutako elementuak, manipulatzean elementua betirako kaltetu dezakeen distortsiorik ager ez dadin saiatuko da. Zur ijeztu kolatuko elementuetan batez ere, hezetasunaren aurka babestuta mantenduko dira, xaflak elkartzen dituen itsasgarriaren ezaugarriei kasu eginez. Beste aldetik, zurak jatorri organikoa du, zelulosa eta ligninaz batez ere konposatua. Material hau nahiko egonkorra da. Bere izaera dela eta animali erreinuko (intsektuak, moluskuak) eta landare erreinuko (onddoak) bizidunentzat janaria da. Honetaz aparte, zelulosan dagoen karbonoa dela eta, erregai ona izatea suposatzen du. Gainera, ez da ahaztu behar agente atmosferiko ezberdinek, hala nola eguzkiak eta euriak, zurarengan eragina dutela, baita hainbat konposatu kimikok ere. Zura agente hauetatik guztietatik babesteko, hasteko zuraren erabilera egoera ezarri beharko da EKTko "Eraikin Segurtasuneko Oinarrizko Dokumentua - Zura (DB - SE - M)" dokumentuko "2. Kalkulu oinarriak" ataleko "2.2.2.2 Zerbitzu klaseak" puntuak esandakoari jarraituz. Proiektu honetako eraikinari 2. Mailako erabilera egoera ezarri zaio, izan ere, zuraren hezetasuna 20±2ºC-ri dagokiona da eta airearen hezetasun erlatiboak %85 gaindi dezake urteko egun gutxi batzuetan. Hau jakinda, UNE-EN 351-1 arauaren arabera sartze maila (SM - NP) zehaztuko da. Kasu honetan, sartze maila 1 da. Taula 5.2 - Zuraren Tratamendua UNE-EN 335 UNE-EN 351 ADIBIDEA TRATAME NDUA BABESLE AK Erabileraren egoera Deskribapena Sartze Maila 2 Estalpean dagoen zura, baina irekita eta kanpoko ingurumenari ikusgai. Zuraren hezetasuna %20 baino gehiago izan daiteke NP1 (Sartze eskakizun barik, baina derrigorrezkoa) Aterpea, estalpea edo igerilekua duten eraikinak Pintzelkada, lainoztatzea edo autokable 7 murgiltze laburra Disolbatzail e edo ur oinarria duen babesle organikoa Tratamendua egitea derrigorrezkoa da eta hornitzaileak horietako bat erabili duela zehaztu beharko du. Proiektu honetan autoklabea / murgiltze laburra erabiltzea proposatuko da. Elementu metalikoen korrosioren aurkako babeserako gutxieneko estaltzea EKTko DB - SE - M dokumentuak zehazten du, bai eta suaren aurkako babesa EKTko DB - SI dokumentuak zehaztutakoa jarraituko da. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 32 EGITE PROZESUA Orokorrean, eraikuntzan erabili baino lehen, zura lehortu behar da, ahal den heinean, amaitutako obran hezetasun egokia lortu arte (hezetasun oreka higroskopikoa). Guztia muntatu baino lehen, portikoetan hainbat prozesu egin beharko dira: Alde batetik, petralen posizioa markatuko da eta markatutako gune horietan petralen estribu metalikoko euskarriak jarriko dira anker iltzeak erabiliz. Beste aldetik, portikoak zimendapenera lotzeko A euskarriaren metalezko xafla kokatuko da bere pasadoreekin. Lotzeko elementu metalikoen torlojutzea egiteko aurre zulatzeak egingo dira. Zuloak ez dira torlojuaren diametroaren %70 baino handiagoak izango eta DB - SE - M zehaztapenak kontuan hartuko dira piezaren apurketa saihesteko. Gero, bi portikoen zatiak elkartuko dira komentatutako loturarekin, aldez aurretik zurari zuloak eginez eta altzairuzko txapa sartuz. Behin lotura eginda dagoenean portikoak kokatu daitezke zimendapenaren gainean Portikoak prestatzen ari diren bitartean, portiko hastialaren zutabea kokatuko dira zimendapenaren gainean, ikusitako loturarekin. Zutabeak prest jarriko dira gero haien gainean portiko hastialak kokatzeko. Behin hori eginda, portikoak bere lekuan kokatuko dira. Makina batek airean habeari eusten dion bitartean, A euskarriari, hau da, zimentazioari, lotuko zaie erabiliko diren bi M30 bernoak erabilita. Behin portikoak kokatuta, petralak jarriko dira portikoen artean, makina batek airean eutsiz. Hauek pasadoreekin konektatuko dira portikoetan kokatu diren estribuetara, lotura eraginkorra izateko. Hormetako petralak ere jarriko dira portiko eta zutabe hastialaren artean erabiliko diren VGZ torlujuekin. Azkenik, arriostramendua kokatuko da. Arriostramenduaren euskarriak habeari lotzeko VGZ torlojuak erabiliko dira. ALTZAIRUZKO EGITURA SUMINISTRO BALDINTZAK Altzairuak modu seguruan garraiatu behar dira, deformazio iraunkorrik gerta ez dadin eta azaleko kalteak ahalik eta txikienak izan daitezen. Osagaiek babestuta egon behar dute eslingazio-puntuetan izan daitezkeen kalteetatik (puntu horietatik eusten dira izozteko). Garraiatu edo muntatu aurretik biltegiratzen diren osagai aurrefabrikatuek lurraren gainetik pilatuta egon behar dute, lurrarekin kontaktu zuzenik izan gabe. Ura pilatzea saihestu behar da. Osagaiak garbi eta deformazio iraunkorrak saihesteko moduan jarri behar dira. ERREZEPZIOA Produktu lau eta luzeetarako, besterik adostu ezean, JR graduko S235, S275 eta S355 motetako produktuen hornidura-egoera fabrikatzaileak aukeratuko du. Eskaeran ikuskapena eta saiakuntza eskatzen badira, hau adierazi beharko da: • Ikuskapen mota eta saiakuntzak (berariazkoak edo ez-berariazkoak). • Ikuskapenaren dokumentu-mota. ENTSEGUAK ETA PROBAK Material horri eskatzen ahal zaizkion propietateak edo ezaugarriak indarrean dagoen araudiaren arabera egiaztatzen dira. KONTSERBAZIOA Materialak denbora luzez biltegiratuta egon badira, edo hondamen handia jasan ahal izan badute, erabili aurretik egiaztatu beharko dira, dagokion produktu-araua betetzen jarraitzen dutela ziurtatzeko. Korrosio atmosferikoarekiko erresistenteak diren altzairuzko produktuek zorrotada arin bat behar izan dezakete erabili aurretik, aire zabalean egoteko oinarri uniformea emateko. Materiala fabrikatzailearen jarraibideak betetzen dituzten baldintzetan biltegiratu beharko da, horrelakorik izanez gero. ERABILPEN ERREKOMENDAZIOAK Materiala ez da erabili behar fabrikatzaileak zehaztutako biltegiko bizitza erabilgarria gainditu bada. FABRIKA EGITURA - ADREILU ZERAMIKOAK SUMINISTRO BALDINTZAK Baldosak kaxetan paketatuta eman behar dira, haien ezaugarriak aldatu ez daitezen. ERREZEPZIOA Material horrek CE marka izan behar du, hau da, oinarrizko baldintzak betetzen dituela eta adostasuna ebaluatzeko prozedura bat ezarri dela adierazten duen marka. ENTSEGUAK ETA PROBAK Material honi eskatzen ahal zaizkion propietateak edo ezaugarriak indarrean dagoen araudiaren arabera egiaztatuko dira. KONTSERBAZIOA Bilgarrian, inpaktuetatik babestutako lekuetan eta aire zabalean biltegiratuko dira. ERABILPEN ERREKOMENDAZIOAK Geruza lodian jartzea: sistema tradizionala da, eta zeramika euskarriaren gainean jartzen da zuzenean. Ez da gomendatzen 35 x 35 cm baino formatu handiagoko baldosa zeramikorik edo azalera baliokiderik jartzea sistema honen bidez. Geruza mehean jartzea: geruza lodia baino berriagoa da, eta zeramika euskarriaren erregularizazio-geruza baten gainean jartzen da, zoruko hormetan edo mortero-oinarrietan zarpiatuak izan. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 35 5.2.7 ESTALKIAK SUMINISTRO BALDINTZAK Panelak paletetan jartzen dira plastiko babesgarrizko bilgarriekin, eta paletaren neurria panelen tamainaren araberakoa da. Oro har, panelak pilatu egiten dira, kanpoko eragileen (goiko eta beheko gainazalen) eraginpean dauden paletaren aurpegiak panelaren alde erresistentearenak izan daitezen. Zumitzak dentsitate handiko plastikozko edo kartoizko ertzetan, ertzetan edo zumitzarekin kontaktuan dauden guneetan jartzen dira, eta ondoren poltsa edo film plastiko batez estaltzen dira. Panela eraikinaren egiturari lotzeko sistemarekin hornituko da, eta, panela jarritakoan, haren egonkortasuna eta aurreikusitako esfortzuekiko erresistentzia bermatuko ditu. Panelen ertzek forma egokia izan beharko dute eta panelen eta fatxadako elementuen arteko loturaren ondoriozko junturak airearekiko eta urarekiko estankoak izan daitezen eta zubi termikorik sor ez dezaten beharrezko elementu osagarriekin hornituko dira. ERREZEPZIOA Palet guztiek etiketatuta egon dira, eta etiketan datu hauek agertuko dira: • Enpresa hornitzailearen izena eta helbidea • Eskaera-zk. • Paketatze-data. • Panelaren konposizioa eta neurriak. • Palet bakoitzeko panel-kopurua. • Kasu batzuetan, zamalanetarako jarraibideak ere ematen dira. Irudia 5.1 - Danpalon estalkiaren biltegiratzea ENTSEGUAK ETA PROBAK Material honi eskatzen ahal zaizkion propietateak edo ezaugarriak indarrean dagoen araudiaren arabera egiaztatuko dira. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 36 KONTSERBAZIOA Obran jaso ondoren, panelak paletan eduki behar dira, eta ez dira despaketatu behar obran jarri arte. Biltegiratzeak astebete baino gehiago irauten badu, olana opaku eta iragazgaitzez babestea gomendatzen da, eta lurretik 20 cm-tik 30 cm-ra bitarteko tartea uztea, arrastelen bidez. Paletak leku lau, garbi eta babestuetan biltegiratuko dira. Ez dira bi paleta baino gehiago pilatuko. Enbalajea kentzeko, ez zaio kalterik egingo panela, panel bat bestearen gainean irristatu ez dadin. Lanaldian jarri ez diren eta bilgarria kendu zaien panelak, bai eta irekita dauden paletak ere, kanpoko aldetik babestu eta hurrengo egunean jarri behar dira. Sistemaren elementu osagarri guztiak leku babestuetan gorde behar dira, eta ez dira pilatu behar erabili arte. Paletak obran mugitzeko, bai lekuz aldatzeko, bai jasotzeko, urkilak erabili behar dira. Goratzeko kateak, kableak, eslingak eta abar erabiltzen badira, kontuz ibili beharko da horiek ez kaltetzeko; beraz, ukipen-puntuetan ertz-babesak erabili beharko dira. Irudia 5.2 - Danpalon estalkiaren kontserbazioa ERABILPEN ERREKOMENDAZIOAK Fabrikatzaileak emandako erabilera-jarraibideei kasu egin behar zaie, gabeko ekintza mekanikoen elementuan jardutea saihestuz. Hona hemen estalkiaren fabrikatzaileak emandako instrukzio jarraibideak: ARGITERIA Argirik ez duten espazioen argiztatzea, argi artifizialeko iturriei esker. Argiztatzeko aparailuarekin, zeinak lanparek igortzen duten argia banatzen, iragazten edo eraldatzen duen. Lanparen euskarria, finkatzea eta babeserako eta, beharrezkoa bada, elikatze-sarerako konexiobaliabiderako zirkuitu lagungarriak egiteko, beharrezkoak diren osagaiak izango dituena. Komentatu denez, Jolastokiak bakarrik izango ditu argiztapen instalazioa, beraz, Luminaria ekipoa, guztiz amaituta, pizte-ekipoa, finkatzeak, ziurtatze-konexioak eta material txikia barne hartuko dira instalazio honetan. Proiektu honetan gainetiko ikasketa bat egin da, non lanparen gutxi gorabeherako posizioa eta lanparen izena jarri den. Hori dela eta, bakarrik erabiliko diren izenak eta ezaugarri batzuk agertzen dira. Beste baldintza guztiak honi buruzko proiektu elektrikoan agertu beharko dira. • COOPER LIGHTNING - "SSLED-LD5-30-W-UNV-L850-CD2-U" motako 12 lanpara. 266Wtako potentzia nominala dutenak. Proiektu honetan gainetiko ikasketa bat egin da, non lanparen gutxi gorabeherako posizioa eta lanparen izena jarri den. Hori dela eta, bakarrik erabiliko diren izenak eta ezaugarri batzuk agertzen dira. Beste baldintza guztiak honi buruzko proiektu elektrikoan agertu beharko dira. SUTEEN AURKAKO INSTALAZIOA Ustekabean sortutako suteek eragin dezaketen kalteak eraikinaren erabiltzaileek pairatzeko arriskua muga onargarrietara murrizteko ekipoak eta instalazioak, EKTko DB - SI dokumentuaren arabera. Aparatuek, ekipoek eta sistemek baita instalazioak eta mantenuak ere 1942/1993 ED "Suteen Aurkako Instalazioen Araudiaren" baldintzak beteko dituzte. Proiektu honetan instalazio hauek daude: • Emergentzia irteera kartelak. • Su-itzalgailu kartelak. • ABC Hautsezko su-itzalgailua 21A 113B eraginkortasuna. • Alarma sakagailuko kartelak. • Larrialdiko led argia (URA ONE eredua Legrand). • Eskuko alarma sakagailua. • Su detektagailua. Produktuak bere jatorrizko bilgarrian eta ekoizlearen jarraibideen arabera gordeko dira. Hezetasun-fokutatik eta euritik babestutako leku batean gordeko dira. Instalazioaren hari guztiak babestuko dira. Ez dira lurzoruarekin kontaktuan egongo. Aparailuen, ekipoen, sistemen eta bere osagaien instalazioa, suitzalgailuena izan ezik, baimendutako instalatzaileek egingo dute. Euskadiko Autonomia Erkidegoak, baimendutako instalatzaileen Erregistroa eramango du. Zuinketa egiten den bitartean, hodien arteko gutxieneko distantzia 250mmkoa izango da; hodi elektrikoen kasuan 300mmkoa. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 38 SUMINISTRO BALDINTZAK Suteen aurkako elementuen euskarriak paramentu bertikalak edo horizontalak izango dira, Elektrizitatea: Behe-tentsioa eta lurzorura jartzea eta Iturgintza azpiataleko aholkuak betez. Finkatzea beharrezkoak diren fabrikak, pasahodiak eta abar eta instalazio-elementu ezberdinen pasoa amaituta geratuko dira. Lan egingo den azalerak garbi eta berdinduta egongo dira. Gainerako suteen aurkako instalazioaren elementuak, hala nola, su-itzalgailua eta abar, azalean eutsita egongo dira eta EKTko DB - SI dokumentuko dimentsio-baldintzaka kontuan hartuko dira. Euskarri horiek, elementuaren pisuari eta hau erabiltzen den bitartean sortzen diren eraginei eutsi behar diete. ENTSEGUAK ETA PROBAK Zerbitzuan jarri baino lehen, sistemei hermetikotasun eta erresistentzia mekanikoko probak egingo zaizkie. Instalazioaren funtzionamendua: • Suteen detektatze eta alarma sistema. • Keak kontrolatzeko sistema. • Zentralizatutako kudeaketa sistema. • Tenperatu eta ke detektatzaileen instalazioa. KONTSERBAZIOA Hodi-sarea hustuko da eta zirkuitu guztiak tentsiorik gabe utziko dira, obra eman arte. Kaltetuta dauden elementu guztiak ordezkatuko dira. UR ATERATZEAREN INSTALAZIOAK 5.2.8.2.1 PLASTIKOZKO TUBERIAK SUMINISTRO BALDINTZAK Hodiak obran bertan jarri behar dira, zoru laua duten kamioietan, paletizatu gabe eta osagarriak horretarako egokiak diren kaxetan jarrita. Horiek kamioien gainean jarri behar dira, ertz biziekin, kateekin eta abarrekin kontaktuan egoteagatik deformaziorik edo narriadurarik gerta ez dadin, eta beharrezkoak ez diren tarte irtenik gera ez dadin. Hodiak gehienez ere 1,5 metroko altueran pilatu behar dira, eta haien gainean ez da gehiegizko pisurik jarri behar kaxak kamioiaren oinarrian jarriz. Hodiak biribilkitan ematen direnean, modu horizontalean jarri behar dira kamioiaren oinarrian, edo, halakorik bada, barretan hornitutako hodien gainean, zanpatu ez daitezen. Diametro handiko biribilkiak, beren neurriak direla eta, ibilgailuaren plataformak posizio horizontalean onartzen ez baditu, bertikalki jarri behar dira, eta ahalik eta denbora gutxien egon behar dute posizio horretan. ERREZEPZIOA Hodiek gehienez ere 1 m-ko tartea izan behar dute, eta gutxienez behin osagarri bakoitzeko, honako hauek: • Izendapen normalizatuari dagozkion karaktereak. • Hodiaren trazabilitatea (fabrikatzaileak emandako informazioa, fabrikazio-data adierazten duena, zifratan edo kodean, eta fabrikazio-fabrikazioaren zenbakia edo kodea, bat baino gehiago egonez gero). Markatzeko karaktereek tutuan edo osagarrian zuzenean inprimatuta edo grabatuta egon behar dute, biltegiratu, kanpoan jarri, instalatu eta obran jarri ondoren erraz irakurtzeko moduan. Markatzeak ez du pitzadurarik edo hodiaren edo osagarriaren portaera funtzionalean eragin kaltegarria duen bestelako akatsik sortu behar. Inprimatze-sistema erabiliz gero, informazioaren koloreak hodiaren edo osagarriaren oinarrizko kolorea ez bezalakoa izan behar du. Herenak ziurtatutako hodi eta osagarriak behar bezala markatuta egon daitezke. ENTSEGUAK ETA PROBAK Produktuak hartzeko saiakuntzak egin behar direnean, erabileraren arabera, produktuak UNE arauen arabera identifikazioari eta itxurari, neurriei eta perdoiei buruzkoak izan daitezke, 1.000 m edo zatikiko, mota eta diametro bakoitzeko. KONTSERBAZIOA Hodien eta osagarrien gainazaletan eta muturretan kalterik ez egitea, eta ahal bada, jatorrizko bilgarriak erabiltzea. Ahal dela, ez da eguzkitik zuzenean argira biltegiratu behar denbora luzez, eta biltegiratzegune bat izan behar da, zoru laua eta nibelatua duena, edo zurezko egitura duen ohantze laua duena, hodiak ez daitezen okertu edo hondatu. Ahokadura eta aldez aurretik muntatutako osagarriak dituzten hodiak andeatzearen kontra babestuta egon behar dute, eta muturrak kargarik gabe egon behar dute, adibidez, muturrak ahokadurarekin txandakatuz eta muturrak ahokadurarik gabe edo alboko geruzetan. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 40 Biribilkatutako hodiak solairu pilatuetan gorde behar dira, bata bestearen gainean edo bertikalki, horretarako bereziki diseinatutako euskarri edo apaletan. Hodiak biribilkatzean, biribilkiaren ukitzailea egin behar da, eta bere buruaren gainean errodatu. Ez da inoiz kiribilean egin behar. Ez dira hondatu behar hodiak eta osagarriak lantokira eraman gabe, eta ez dira gainazal gogor batera eroriko. Manipulatzeko baliabide mekanikoak erabiltzen direnean, erabiltzen diren teknikek tutuetan kalterik eragiten ez dutela ziurtatu behar dute. Manipulazioan erabiltzen diren metalezko eslingak, kakoak eta kateak ez dira tutuarekin kontaktuan jarri behar. Osagarrietan eta tutuen ahoetan zikinkeria-zantzurik ez dago, bestela instalazio akastunak sor baitaitezke. Hodien muturrak estali edo babestu egin behar dira, haietan zikinkeriarik sar ez dadin. Hodia eta osagarriak fabrikatzailearen jarraibideei jarraituz garbitu behar dira. 5.2.8.2.2 ERRETENAK ETA HUSTUBIDEAK SUMINISTRO BALDINTZAK Hodiak obran bertan jarri behar dira kamioietan, paletizatu gabe, eta osagarriak horretarako egokiak diren kaxetan. Kamioien gainean jarri behar dira, ertz biziak, kateak eta abar ukitzeagatik deformaziorik edo narriadurarik gerta ez dadin. edo garraiatzean. Gehienez ere 1,5 m-ko altueran pilatu behar dira, haien gainean gehiegizko pisua jartzea saihestuz eta osagarrien kaxak kamioiaren oinarrian jarriz. ERREZEPZIOA Erretenak, hodiak eta osagarriak elementu bakoitzeko behin markatuta egon behar behar dute elementu bakoitzeko, honako hauekin: • Izendapen normalizatuari dagozkion karaktereak. • Hodiaren trazabilitatea (fabrikatzaileak emandako informazioa, fabrikazio-data adierazten duena, zifratan edo kodean, eta fabrikazio-fabrikazioaren zenbakia edo kodea, bat baino gehiago egonez gero). Markaketa-karaktereek elementuaren gainean zuzenean etiketatuta, inprimatuta edo grabatuta egon behar dute, eta erraz irakurtzeko moduan egon behar dute biltegiratu, kanpoan jarri, instalatu eta obran jarri ondoren. Markaketak ez du pitzadurarik edo beste akatsik sortu behar, elementuaren erabilerarekiko gaitasunean eragin kaltegarria duena. Onargarritzat joko da grabatuko marka bat paretaren lodiera 0,25 mm-tik beherakoa izatea, betiere lodierako perdoien mugak hausten ez badira. Inprimatze-sistema erabiliz gero, informazioaren koloreak ez du izan behar elementuaren oinarrizko kolorea. Herenak ziurtatutako elementuak horren arabera markatuta egon daitezke. ENTSEGUAK ETA PROBAK Material horri eskatzen ahal zaizkion propietateak edo ezaugarriak indarrean dagoen araudiaren arabera egiaztatzen dira. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 41 KONTSERBAZIOA Hodiak eta osagarriak kontu handiz deskargatu behar dira, hodien eta osagarrien gainazaletan eta muturretan kalterik ez eragiteko. Denbora luzez eguzkitik zuzeneko argirik ez duen biltegiratze-eremu bat izan behar da, eta zorua laua eta berdindua izan behar du, edo zurezko egitura duen ohantze lau bat, hodiak ez okertzeko edo hondatzeko. Ahokadura eta aldez aurretik muntatutako osagarriak dituzten hodiak andeatzearen kontra babestuta egon behar dute, eta muturrak kargarik gabe egon behar dute, adibidez, muturrak ahokadurarekin txandakatuz eta muturrak ahokadurarik gabe edo alboko geruzetan. Ez da hondatzeko arriskurik egon behar, eta ez dira eraman behar hodiak eta osagarriak lantokira, ez eta osagarrietan eta tutuen ahoetan zikinkeria-arrastorik ere, eta, garbitzen ez badira, instalazio akastunak sor ditzakete. Hodia eta osagarriak likido garbigailuaren bidez eta fabrikatzailearen jarraibideei jarraituz garbitu behar dira. Hodia bizarrik gabe moztu behar da. BABES INSTALAZIOAK 5.2.8.3.1 NORBERA BABESTEKO EKIPAMENDUA SUMINISTRO BALDINTZAK Enpresariak ekipoak doan emango ditu, eta, beraz, kostuak ez die inoiz langileei eragingo. ERREZEPZIOA Material horrek CE marka izan behar du, hau da, oinarrizko baldintzak betetzen dituela eta adostasuna ebaluatzeko prozedura bat ezarri dela adierazten duen marka. ENTSEGUAK ETA PROBAK Material horri eskatzen ahal zaizkion propietateak edo ezaugarriak indarrean dagoen araudiaren arabera egiaztatzen dira. KONTSERBAZIOA Ekipoen erabilera, biltegiratzea, mantentze-lanak, garbiketa, desinfekzioa eta konponketa, dagokionean, fabrikatzailearen jarraibideen arabera egin behar dira. ERABILPEN ERREKOMENDAZIOAK Salbuespenezko kasuetan izan ezik, norbera babesteko ekipoak aurreikusitako erabileretarako bakarrik erabili behar dira. Norbera babesteko ekipoak, printzipioz, erabilera pertsonalerako dira. Inguruabarrek pertsona batek baino gehiagok ekipo bat erabiltzea eskatzen badute, behar diren neurriak hartu beharko dira erabiltzaile guztiek osasun edo higiene arazorik izan ez dezaten. Zer baldintzatan erabili behar den babes-ekipo bat, arabera zehaztuko da: • Arriskuaren larritasuna. • Arriskuaren eraginpeko denbora edo maiztasuna. • Taldearen beraren prestazioak. • Ekipoa erabiltzeak berak dakartzan arrisku gehigarriak, saihestu ezin izan direnak. MARGOAK ETA BARNIZAK SUMINISTRO BALDINTZAK Pinturak eta bernizak ontzi egokietan eta behar bezala itxita eraman behar dira, babesteko. ERREZEPZIOA Pinturak estaldura-sistemaren ziurtagirien dokumentuen kontrolaren bidez jasoko dira. Ziurtagiri horietan ofizialki onartutako eta egiaztatutako saiakuntzak bilduko dira, eta, betiere, proiektuaren eskakizunak bete beharko dituzte. Identifikazio etiketak kontrolatuko dira, honako hauek bilduko dituztenak: • Fabrikatzailearen zigilua. • Produktuaren izendapena • Fabrikatu eta ontziratzeko lotea. • Erabiltzeko jarraibideak. • Aplikatzeko gutxieneko tenperatura. • Lehortze-denbora. • Film lehorraren itxura: satinatua, matea, distiratsua edo satinatu distiratsua. • Toxikotasuna eta sukoitasuna. • Ontziaren edukiera. • Errendimendu teorikoa, metro koadrotan, litroko. • Kalitatea Erabilera orokorreko substantzia guztiek kalitate bikainekoak izan beharko dute. Koloreek baldintza hauek beteko dituzte: • Gainazalak ongi zabaldu eta estaltzeko erraztasuna. • Tindagaia eta tonua. • Olioaren, kolorearen, kolen eta abarren proportzioan sartzeko eta nahasteko ahalmena. • Olioen, koloreen edo bernizen eraginpean ez egotea. • Disolbaezintasuna uretan. Olioek eta bernizek baldintza hauek bete beharko dituzte: • Agente atmosferikoen eraginez aldaezinak izatea. • Koloreen finkotasuna zaindu eta babestea. • • Gardentasun, distira eta kolore perfektuak dituela adieraztea, eta azkar lehortzen dela adieraztea. Industria-jatorriko materialek NTE-Pinturak arauan finkatutako funtzionamendu- eta kalitatebaldintzak bete beharko dituzte, baita bertan adierazten diren UNE arauak ere, bai eta industriafabrikazioari eta -kontrolari buruzko presako beste xedapen batzuk ere. Koloreak ongi moldatuak, garbituak eta hondarrik gabeak izanen dira. ENTSEGUAK ETA PROBAK Kalitate ziurtagiririk ez badago edo materialen markekin ezin badira korrelazionatu, trakzio, analisi kimiko eta erresilientzia saiakuntzak eginen dira, indarra duen araudian ezarritakoaren Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 44 arabera. Elementuak Europar Batasunetik kanpokoak badira, kalitate ziurtagiriak eduki arren, konparaziozko saiakuntzak eginen dira Obra Zuzendaritzak erabakitzen dituen loteetan. ERABILPEN ERREKOMENDAZIOAK • Pintatu beharreko gainazalak prestatzeko, olioak eta koipeak, ijezketako maskarak edo zarakarrak, oxidoak edo material arrotzak kenduko dira. • Ez da onartzen, erabiltzean, substantzia arraroak daudela adierazten duten orbanak edo fekak uztea. ERREPLANTEOA Obrak hasi baino lehen, Kontratistak, behar diren langileak eta bitartekoak lagun dituela, obraren zuinketa orokorra egingo du, proiektuan adierazitako neurri eta formen trazadura fidelaren bidez, obraren dokumentazio teknikoa osatzen duten plano, neurri eta datuen bidez, eta kontu handiz egingo du. Horrela, ez da onartuko dimentsio orokorren 1/500 baino akats handiagorik. LUR BERDINKETA Lurrerauzketak eta lubetak egingo dira, planoetan zehaztutako azalera erregularra lortzeko. Ondoren, hondeaketak egingo dira, obrak asentatuko dira edo, besterik gabe, zabalgune bat egingo da. Ondoko eragiketak bilduko ditu, beharrezkotzat jotzen direnean: • Lurrerako aire zabaleko lur-erauzketa, lur-berdinketaren sakonera-kotaraino. • Betelanerako betelana, lurreko hutsuneetako lurrekin, edo lurraren mailaren igoera. • Lurra garbitzeko lanak, hondeaketa-eremua, zuhaitzak, motzondoak, landareak, sasiak, broza, obra-hondakinak, zaborrak edo nahi ez den beste edozein material ateratzeko, baita landutako edo landaredia duten lurren goiko geruza hondeatzeko lanak ere, eskuzko baliabideak edo baliabide mekanikoak erabiliz. • Lurra garbitzeko lanak, hondeaketa-eremua, zuhaitzak, motzondoak, landareak, sasiak, broza, obra-hondakinak, zaborrak edo nahi ez den beste edozein material ateratzeko, baita landutako edo landaredia duten lurren goiko geruza hondeatzeko lanak ere, eskuzko baliabideak edo baliabide mekanikoak erabiliz. • Landare-lurra kentzea, planoetan zehaztutako azalera erregular bat lortzeko, eta hor ondorengo indusketak egin behar dira. Eragiketak bukatutakoan, indusketa lanak hasiko dira, planoetan dauden lerrokadurei, maldei, neurriei eta gainerako informazioari jarraikiz. PRESTAKETA ETA GAUZATZE FASEAK Kasuan kasuko konpainiei honako hauek eskatuko zaizkie: ukituak izan daitezkeen instalazioen kokalekua eta hartu beharreko konponbidea, energia elektrikoa eroateko aireko lineekiko segurtasun-distantziak, eta azaleko edo sakoneko uren ibilgu naturalei buruzko dokumentazio osagarria, dokumentazio teknikoan azaltzen ez dena. Betelanean, aldez aurretik lur naturala hondeatuko da, landare-geruza baino sakonera txikiagora arte, eta gutxienez 15 cm, betelanaren oinarria prestatzeko. Ondoren, betelanaren eta lurraren arteko lotura egokia lortzeko, lurra otxabutu egingo da. Lurzoru naturalak 1/5 baino gehiagoko inklinazioak dituenean, 50 eta 80 cm arteko altuerako eta 1,50 m baino luzeagoak ez diren bermak eginez hondeatuko da, eta eskailera-buruak %4 izango dira, barnerantz, lurzoru iragazkorretan, eta kanporantz, lurzoru iragazgaitzetan. Lubeta Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 46 lur ezegonkor, zohikatz edo buztin bigunen gainean eraiki behar bada, material hori kendu edo kontsolidatuko dela bermatuko da. Lanak egin bitartean neurri egokiak hartuko dira hondeatu gabeko lurzoruaren erresistentzia ez txikitzeko. Bereziki, beharrezko neurriak hartuko dira leherketa desegokiek, hondeaketaoinaren deskaltzeak, tokiko higadurek eta obren drainatze akastunak eragindako istiluek harkaitzean eragindako ezegonkortasun-fenomenoak saihesteko. Eraitsi beharreko zuhaitzak garbitu beharreko eremuaren erdira eroriko dira, eta hesiak altxatuko dira, beren lekuan egoteko zuhaitz edo landarediko eremuak mugatzeko. 10 cm baino diametro handiagoa duten motzondoak eta sustraiak kenduko dira sestra baino 50 cm beherago eta 15 cm baino beherago ez den sakoneraraino kenduko dira, lurzoruaren azalera naturalaren azpian. Tokoiak eta sustraiak ateratzeak sortzen dituen irekigune guztiak estali den lurzoruaren antzeko materialez beteko dira, eta trinkotu eginen dira haien azalera dagoen lurrari egokitu arte. Eraikitzaileak ez du zura 3 m-tik beherako luzeran zatitzeko obligaziorik. Kontratistak egiten dituen indusketa guztietako ezponda eta hormen egonkortasuna bermatu beharko du, eta behar bezala aplikatu beharko ditu lurraren euskarri, eskoratze, indartze eta azaleko babes egokiak, pertsonei edo obrei kalte egin diezaieketen luiziak eta luiziak saihesteko, nahiz eta baliabide horiek ez egon proiektuan definituta, eta obra-zuzendariak antolatu ez baditu. Kontratistak behar diren neurriak hartuko ditu ura sar ez dadin eta hondeaketen eremuan urik ez izateko. Azaleko urak desbideratu eta bideratu egingo dira hondeaketaren ezponda edo paretetara iritsi baino lehen, lurzoruaren egonkortasuna murriztu ez dadin ur interstizialaren presioa handitu eta ezpondak higatu ez daitezen. Hondeaketetan dagoen landare-lurra, belar-sastraken garbiketan erauzi ez dena, kendu eta pilatu egingo da, ondoren ezpondak edo gainazal higagarriak babesteko edo obra-zuzendariak agintzen duen tokietan erabiltzeko. Nolanahi ere, erauzitako landare-lurra hondeatutako gainerako produktuetatik bereiziko da, eta ez da hondeatutako materialik botako baimenik gabe. Induskatutako materiala ezin izanen da jarri lehendik dauden eraikuntzetarako arriskua sortzeko moduan, zuzeneko presioaren edo ondoko betelanen gainkargaren ondorioz. Alboko mugen artean, pala kargatzailearekin hondeatuko da lurra, makinaren oinarri-kotaraino. Maila bat hondeatu ondoren, makina hurrengo mailara jaitsiko da, eta eragiketa bera egingo du lur-berdinketaren sakonera-kotaraino. Hurrengo mailen arteko kota-diferentzia ez da 1,65 m baino handiagoa izanen. Euste-egitura duten ertzetan, aldez aurretik eginda, makinak harekiko perpendikularra ez den norabidean lan egingo du, eta hondeatu gabe utziko du 1 m-ko zabalera duen babes-eremu bat. Eremu hori eskuz kenduko da, makina jaitsi baino lehen, ertz horretan, beheko zerrendara. Indusketak eskuz egiten direnean, zerrenda horizontalen gehieneko altuera 150 cm-koa izanen da. Lurreko lurrerauzketa eremuetan zelaigunean agertzen diren harriak edo bolak kendu egin beharko dira. Euste-ahalmen txikiko eremuetako lubetak lehenengo geruzak gutxieneko lodierarekin isuriz hasiko dira, lurrak mugitu eta trinkotzeko ekipoek sortzen dituzten kargak jasateko. Besterik agindu ezean, garraio- eta hedapen-ekipoek geruza bakoitzaren zabalera osoa hartuko dute. Lan horiek egiteko giro-tenperaturak 2 °C-tik gorakoa izan behar du, eta tenperatura txikiagoetan eten behar da. Materialaren hezetasun naturala aurreikusitako trinkotzea lortzeko gehiegizkoa den kasu berezietan, neurri egokiak hartuko dira, eta lehortu egin daiteke, edo material lehorrak edo gai Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 47 egokiak (kare bizia, nola kare bizia. Hezetzerik egokiena lortuta (aldez aurreko saiakuntzen arabera), trinkotzeari ekingo zaio. Ertzetan, euste-egiturak badituzte, eskuz arrastatzeko trinkotzailearekin trinkotuko dira, eta, taluzatuak badira, ertz guztiak biribilduko dira, zerrenda zulatu bakoitzaren altueraren 1/4 baino txikiagoa ez den luzeran. Lubetaren gailurrean, azken 50 cm-etan, lurrak modu berean zabaldu eta trinkotuko dira. Arrabol dardarkariak trinkotzeko erabiltzen direnean, azkenean iraganaldi batzuk egin beharko dira bibraziorik gabe, bibrazioak eragin ahal izan dituen azaleko perturbazioak zuzentzeko eta gainazala zigilatzeko. Egiten ari diren geruzen gainean trafiko mota ororen ekintza debekatu behar da, harik eta trinkotu arte. Hori egiterik ez badago, haien gainetik nahitaez igaro behar duen trafikoa banatu eginen da, azalean ibilgailuen aztarnarik ez biltzeko. Ezpondak behar bezala hondeatuko dira, azken azalera ez kaltetzeko, oina behar baino lehenago edo gehiegi ez konprimitzeko eta azken hondeaketaren egonkortasuna arriskuan jar dezakeen beste edozein arrazoi saihesteko. Ezpondaren oinean zangak egin behar badira, ukitutako lurrak erresistentzia gal ez dezan hondeatuko dira, zangaren pareten deformazioagatik edo zangaren drainatze akastunagatik, eta ahalik eta denbora gutxien egon dadin irekita, eta betelanaren materiala kontu handiz trinkotuko da. Ezpondaren gainazala babesteko neurri bereziak hartu behar direnean, ezponda hondeatu eta berehala eginen dira lan horiek. • Ikuskapen unitatea eta maiztasuna: Bi egiaztapen eginen dira plantako 1.000 m2 bakoitzeko. • Lurra garbitzea eta sasiak garbitzea: Belar-sastrakak garbitzeko lanen kontrola begiko ikuskapenaren bidez eginen da, eta garbitutako azalerak zehaztutakoarekin bat datozela egiaztatuko da. Honako hauek kontrolatuko dira: elementuaren kokapena, zelaigunearen kota, perimetroaren erpinen kokapena, beste elementu batzuei dagozkien distantziak, zabaldegiaren berdintzea, hondeatutako zerrendaren altuera, kanpoko ertzaren baldintzak eta zelaigunearen azaleraren garbiketa, landare-hondakinak eta usteldu daitezkeen hondakinak ezabatzeari dagokionez. • Landare-lurra kentzea: Ateratako azalerak geometrikoki egiaztatuko dira landare-lurra kendu ondoren. • Lur-erauzketak: Planoei dagokienez, geometrikoki egiaztatuko dira ardatzaren zuinketa-kotak, zelaigunearen ertzak eta ezponden malda, gutxienez 20 metrotik behin begira. • Lubetak: Zabalgunearen berdinketa eta gunearen eta gainaldearen betelanaren dentsitatea egiaztatuko dira: • Lubetaren gunean, lurrak 15 cm-tik gorako harrien pisuaren% 25 baino gehiago ez izatea kontrolatuko da. Material organikoaren edukia %2 baino txikiagoa izango da. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 48 • Koroatzearen betelanean ez dira agertuko 10 cm baino tamaina handiagoko elementuak, eta 0,08 bahe bidezko itxitura %35etik beherakoa izanen da pisuan. Materia organikoaren edukia %1 baino txikiagoa izango da. LURREN MUGIMENDUA Hondeaketaren soberako lurrak eta obra-hondakinak zabortegira eramateko lanak dira. PRESTAKETA ETA GAUZATZE FASEAK Aldez aurretik, trafikoa antolatuko da, lan eremuak eta zirkulazio bideak zehaztuz. Hondeaketaren inguruan hari biluziak dituzten linea elektrikoak daudenean, neurri hauetako bat hartu beharko da: • Linea desbideratzea. • Corte de la corriente eléctrica. • Eremua pantailen bidez babestea. • Makinak eta ibilgailuak karga elektrikoaren arabera zehaztutako segurtasundistantzian gordeko dira. Deskarga-eragiketa lubetak egiteko bada, pertsona aditu baten laguntza beharko da, kamioia lubetaren ertzera hurbiltzean lubetak huts egin ez dezan edo ibilgailuak irauli ez dezan. Topeak jartzea komeni da, lubetaren altueraren pareko distantzian eta/edo gutxienez 2 metroko distantzian. Makina bakoitzaren ekintza-eremua mugatuko da. Atzeraka doanean edo gidariak ikuspenik ez duenean, ibilgailuaren kanpoko aldean beste langile batek lagunduko dio. Kontu handiz ibili behar da ibilgailua edo makina obraz aldatu eta/edo ibilbideak gurutzatzen direnean. Materialak kamioiekin isurtzen direnean, laguntzaile bat arduratuko da maniobra zuzentzeaz, jendea ez harrapatzeko eta beste ibilgailu batzuekin talka ez egiteko. 0 kotatik beherako mailetan kokatutako lur-garraioetarako, arrapalaren gutxieneko zabalera 4,50 m-koa izango da, bihurguneetan zabalduz, eta maldak ez dira %12 edo %8 baino handiagoak izango, tarte zuzenak edo okerrak diren, hurrenez hurren. Betiere, erabilitako ibilgailuen maniobragarritasuna hartuko da kontuan. Zamalanetako ibilgailuek, eremu publikora atera aurretik, tarte horizontal trinkoa izanen dute, ardatzen arteko distantzia halako eta erditik beherakoa eta 6 metrotik beherakoa izanen ez dena. Kamioiak eta/edo makinak mugitzeko arrapalek lurrak eskatzen duen alboko ezponda mantenduko dute. Karga, eskuzkoa nahiz mekanikoa, kamioiaren alboetatik edo atzeko aldetik eginen da. Kamioia baliabide mekanikoen bidez kargatzen bada, pala ez da kabinaren gainetik pasatuko. Hustu bitartean edo hustu ondoren, zamalanetako ibilgailu bat haren ertzera hurbildu behar denean, segurtasun topeak jarriko dira, eta aldez aurretik egiaztatu beharko da lurraren erresistentzia haren pisuarekiko. ENKOFRATUA Enkofratuak muntatu aurretik, kokapen lerroak birplanteatuko dira eta erreferentzia kotak markatuko dira. Enkofratuek eta moldeek EHEren 68.3 artikuluan ezarritako ezaugarriak bete beharko dituzte. Enkofratuek eta haien elementuen arteko lotuneek erresistentzia nahikoa izango dute hormigoia isuri eta trinkotzean egingo diren ekintzak jasateko, bai eta horiei aurre egiteko behar den zurruntasuna ere, halako moldez non sortutako deformazioak hormigoizko elementuek, gogortu ondoren, ezarritako exekuzio-perdoiak bete ditzaten. Behar bezain estankoak izan beharko dute junturen artean ore galera nabarmena eragozteko, eta enkofratuaren gainean garbi adierazi beharko dira hormigoitu beharreko altuera eta elementu bereziak. Enkofratuko elementuak edo bestelakoak sartzeak ez du inola ere murriztuko elementuaren sekzioa. Enkofratuen artean edo haien gainean zirkulatzean, ez dira kolpeatu edo mugitu behar. Enkofratua ondo garbituko da, bereziki, askatutako elementuen (iltzeak, txirbila, zerrautsa, etab.) txoko eta leku sakonetan. Ur, aire edo lurrun zorrotada erabiltzea gomendatzen da. Horretarako, enkofratu estu edo sakonetan, hondoaren ondoan irekiguneak jarriko dira, garbiketa egin ondoren itxi daitezkeenak. Enkofratua hormigoia botatzean busti beharko da. Unitate errepikatuetarako erabili behar diren molde erabiliak kontu handiz arteztu eta garbituko dira. Barrualdea enkofratu-olioz pintatuko da muntatu aurretik, tanta-jariorik egin gabe. Hala, enkofratu-olioek ez dute galaraziko ez estaldura aplikatzea, ez eta hormigoi-junturak egitea ere, bereziki ondoren elkartasunez lan egiteko batu behar diren elementuak badira. Produktu horien erabilera espresuki baimendu beharko du zuzendaritza fakultatiboak. Hormigoia bota baino lehen, kutxen garbitasuna eta hezetasuna egiaztatuko da, eta armadurez gain, hormigoian sartu behar diren pieza osagarriak behar bezala jarri direla, hala nola zorroak, ainguratzeko hankak eta altxagarriak edo bereizgailuak. Garrantzitsua da enkofratuen doikuntzak ziurtatzea, hormigoitzean mugimendu goranzkoak saihesteko. Nahitaez eduki behar dira prest doitzeko eta zuzentzeko gailuak (katuak, falkak, punta doigarriak, etab.). hormigoiztatzean sortzen diren mugimendu nabarmenak zuzentzeko. Enkofratu eta hormigoitu arteko denbora hiru hilabetetik gorakoa bada, enkofratua osorik berrikusiko da. ARMATUA Barra korrugatuak praktika onaren arauei jarraikiz moztuko dira, zizailak, zerrak, diskoak edo oxiebaketa makinak erabiliz, eta debeku da arku elektrikoa erabiltzea. Horiek hotzean tolestuko dira, proiektuaren plano eta jarraibideei jarraikiz, baliabide mekanikoekin, abiadura neurritsu eta konstantearekin, eta mandrilak erabiliz, tolestutako eremuak kurbadura-erradio konstantea izan dezan, EHEn ezarritako baldintzak betetzen dituen barne-diametroarekin. Uztaiak eta estriboak adierazitako diametroak baino txikiagoak izaten ahalko dira, halako moldez non ez duen eragiten pitzadura-printzipiorik. Diametroa ez da inoiz 3 cm baino txikiagoa izanen, ezta barraren diametroa halako 3 ere. Sare elektrosoldatuen kasuan, hurbileneko korapilotik edo soldaduratik 4 diametroko distantziara tolestuko da. Ez da ukondoak zuzentzea onartuko, hornidurakoak barne, salbu eta eragiketa hori kalterik gabe, berehalakoan edo geroaldian, egin badaiteke dagokion barrarako. Armaduren antolamendua proiektuan ezarritakoari lotuko zaio, gehieneko eta gutxieneko zenbatekoei, luzetarako armaduren arteko gehieneko banaketari, armaduren, hesien edo estribuen gutxieneko diametroei eta abarri buruzko EHE Instrukzioaren aginduak betez. Kaiolak edo burdinola behar bezain zurrun eta sendoak izanen dira, garraiatu eta muntatzean eta pieza hormigoitzean barrak mugiezinak direla ziurtatzeko, proiektuan zehaztutako posizioa ez aldatzeko eta hormigoi inguratzaileari maskorrik utzi gabe aukera emateko. Elkarren segidako bi barra isolaturen arteko distantzia librea, horizontala eta bertikala, barra-multzoen kasuan izan ezik, honako hiru balio hauetako handiena edo handiagoa izango da: 2 cm, agregakinaren tamaina maximoa baino handiagoa edo 1,25 aldiz handiagoa den diametroa. Proiektuan adierazitako estaldura-lodierak betetzen direla egiaztatuko da obran; nolanahi ere, EHEn ezarritako gutxienekoak beteko dituzte. Estaldurak obran jarritako elementu bereizleen bidez bermatuko dira. Planoetan adierazitako lotuneak eta obra zuzendaritzak baimentzen dituenak baino ez dira jarriko. Gainjartze bidezko lotuneetan, barren arteko tartea 4 diametrokoa izanen da gehienez. Gainjartzearen luzerak eta gainjartze bidezko lotuneek, barra-multzoetan edo sare elektrosoldatuetan, EHEren artikuluetan adierazitakoari jarraitu beharko diote. Soldadura bidezko loturak UNE EN ISO 17660:2008 arauan azaldutako soldadura prozeduren arabera egin beharko dira, eta behar bezala kualifikatutako langileek egin beharko dituzte. HORMIGONATZEA Kontratistari dagokio agregakinen azterketa granulometrikoa egitea, uraren dosifikazioa eta hormigoiaren trinkotasuna kasu bakoitzean erabiltzen dituen bitartekoen eta obran jartzearen arabera, eta betiere EHEn agindutakoa betez. Zementuaren, uraren, agregakinen eta gehikuntzen dosifikazioa pisuan egingo da. Dosifikazioan onartzen diren perdoiak %2 izango dira urarentzat eta zementuarentzat, %5 agregakinen tamaina desberdinentzat eta %2 agregakin osoarentzat. Lehengaiak oratu egingo dira nahasketa intimoa eta uniformea lortzeko moduan, eta agregakin guztia zementu-orez estalita egongo da. Oratzeko, irabiatze-aldia erabiliko da, erregimenaren abiaduran. Dosifikazioeta behar adinako prestakuntza eta esperientzia izan beharko dute. Hormigoiaren loditasunari dagokionez, 20 mmko tolerantzia onartuko da, Abrams konoarekin neurtuta. Dosifikazio instalazioek, hormigoia egin eta obran jartzeko gainerakoek bezala, indarra duen araudian adierazitakoa bete beharko dute. Hormigoia instalatzeko, osagaiak modu erregularrean eta intimoan nahas daitezke, kolore eta trinkotasun uniformeko hormigoia emanez. Hormigoi-makinan plaka bat jarri beharko da, fabrikatzaileak gomendatutako ahalmena eta abiadura minutuko biratan adierazita, eta horiek ez dira inoiz gainditu beharko. Zementua eta agregakinak nahasgailuan sartu aurretik, masak behar duen ur-kantitatearen zati batez kargatuko da, eta elementu horren dosifikazioa gehienez ere 5 segundoz osatuko da, eta nahaste-denboraren herena izango da, zementua eta agregakinak nahasgailuan sartzen diren unetik kontatzen hasita. Berriz ere hormigoi-makina kargatu aurretik, erabat hustuko da haren edukia. Ez dira nahastuko zementu bateraezinekin egindako hormigoi-masa freskoak. Masa bat egiten hasi aurretik, hormigoia garbitu egin behar da, aurreko masarekin bateragarria ez den zementu-mota berri batekin, eta ez da onartuko, inola ere, partzialki fraguatu duten hormigoiak oratzea, zementu-, agregakin- eta ur-kantitate berriak gehitu arren. Nahasketa obran zentralean bezala egingo da. Hormigoi-makinatik ahalik eta azkarren garraiatuko da. Ez da inolaz ere onartuko obrako hormigoirik jartzea, baldin eta fraguatze-printzipioa edo beste edozein alterazio badute. Garraio-elementuak kargatzean, ez da masa konikoekin osatu behar, horiek bereizketa erraztuko bailukete. Nahasketa instalazio zentral batean egin bada, obrara eramateko irabiagailudun kamioiak erabiliko dira. Hormigoi-makinatik ahalik eta azkarren garraiatuko da. Ez da inolaz ere onartuko obrako hormigoirik jartzea, baldin eta fraguatze-printzipioa edo beste edozein alterazio badute. Garraio-elementuak kargatzean, ez da masa konikoekin osatu behar, horiek bereizketa erraztuko bailukete. Nahasketa instalazio zentral batean egin bada, obrara eramateko irabiagailudun kamioiak erabiliko dira. Arau orokor gisa, ez da ordu eta erdi baino gehiago igaro behar hormigoiaren fabrikazioaren, obran jartzearen eta trinkotzearen artean. Denbora beroan, muga-denborak txikiagoa izan behar du, ez bada neurri berezirik hartu gogortze-denbora handitzeko. Ez dira obran jarriko gogortze-printzipioa duten masak, ez eta masa osorik trinkotzea ahalbidetzen duen lodiera baino handiagoa duten hormigoizko geruzak ere. Hormigoia ez da hormigoituko harik eta obrazuzendaritzaren adostasuna lortu arte. Elementu bakoitza aldez aurretik ezarritako plan baten arabera hormigoituko da. Plan horretan kontuan hartu beharko dira enkofratu eta zinbrien deformazioak. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 53 Oro har, elementua egun batean hormigoitzen dela kontrolatuko da. Behar diren neurriak hartuko dira hormigoi-masak isuri eta jartzean nahasketaren disgregaziorik gerta ez dadin, masaren bat-bateko mugimenduak edo enkofratu bertikalen eta armaduren. Ez da onartuko hormigoia libre botatzea 1 m-tik gorako altueretatik, salbu eta hormigoizko osagaiak banantzea eragozten duten urrutiko ponpaketa-metodoak erabiltzen badira. Debekatuta dago distantzia handiko palekin botatzea, eta arrasteluz banatzea. Hormigoia botatzean, indarrez eta eraginkortasunez mugituko da, armadurak behar bezala bilduta gera daitezen. Horretarako, arreta berezia jarriko da altzairu kantitate handia biltzen den lekuetan, eta estaldurak mantentzen eta armadurak bereizten saiatuko da. Habeetan, hormigoia muturretatik aurrera eramanen da, altuera osoan betez eta frontea bilduta joan dadin ahaleginduz, bereizketarik gerta ez dadin eta kare-esnea enkofratuan zehar atera dadin. Hormigoiaren masak moldean edo enkofratuan botatzean duen tenperatura ez da 5 °C-tik beherakoa izango. Debekatuta dago 0 °C-tik beherako tenperaturan dauden elementuetan hormigoia botatzea. Oro har, hormigoiketa bertan behera utziko da euria intentsitatez, elurrez, gehiegizko haizez, 40 °C-tik gorako giro-tenperaturan edo giro-tenperatura 0 °C-tik behera jaits daitekeenean. Izotz-kontrako gehigarriak erabiltzeko, obra-zuzendaritzaren berariazko baimena beharko da kasu bakoitzean. Euria hormigoi freskoko masetara sartzen bada edo gainazalak garbitzen badira, garbitutako gainazala txikitu, ureztatu eta hormigoitzen jarraitu beharko da, zementu-esnea eman ondoren. Hormigoia eguraldi beroan egiten denean, oratzeko ura ez lurruntzeko neurriak hartuko dira, batez ere hormigoia garraiatzen denean eta masaren tenperatura murrizteko. Horretarako, material eta enkofratuek eguzkitik babestuta egon behar dute eta, isuritakoan, eguzkitik eta haizetik babestuko da, nahi ez bada. Hormigoiak trinkotzeko, nahastearen loditasunari egokitutako prozedurak erabiliko dira. Irizpide orokor gisa, obran hormigoitzea bibrazio bidez trinkotuko da. Bibragailuak masa osora zabaltzeko moduan aplikatuko dira beti, bereizketarik egin gabe. Barne-bibragailuak erabiltzen badira, luzetara sartu behar dira azpiko geruzan, eta luzetara ere kendu behar dira, hormigoian murgilduta dauden bitartean zeharka mugitu gabe. Orratza astiro sartu eta kenduko da, abiadura konstantean. Horretarako, 10 cm/s baino gehiago ez hartzea gomendatzen da, orratzak armadurak uki ez ditzan. Urperatze-puntuen arteko distantzia ez da 75 cm baino handiagoa izango, eta egokia izango da bibrazio-masaren gainazal osoan hezetze distiratsua eragiteko. Hobe da puntu gutxi batzuetan luze bibratzea. Armadurek eta enkofratuek mugimendu zakar edo astinduak izan gabe bibratuko da, eta maskorrik ez dadin eta estaldura egokia manten dadin zainduko da. Ez da bibragailua enkofratuaren paretatik 10 cm baino gutxiagora sartuko. Behar diren neurriak hartu beharko dira gogortze aldian eta lehenengo gogortze-aldian hormigoiaren hezetasuna mantentzen dela ziurtatzeko, sendatze egoki baten bidez, harik eta erresistentziaren %70 lortu arte, eta hormigoitutako elementuaren pitzadura eragin dezaketen kanpoko kausa guztiak, gainkarga edo bibrazioak saihestu. Ontzea behar den epean luzatuko da, zementu-motaren, tenperaturaren, inguruneko hezetasun-mailaren eta abarren arabera. eta obra zuzendaritzak zehaztuko du. ENKOFRATUA KENTZEA Enkofratuak desmuntatzeko moduan eraikiko dira erraz, pertsonentzat eta eraikuntzarako arriskurik gabe, zinbriak, zutikoak eta abar bermatuz, beren posizioan, falken, harea-kaxen eta desenkofratzea errazten duten beste sistema batzuen gainean mantentzeko balio dutenak. Desenkofratzea kolperik gabe eta hormigoian astindurik edo kalterik eragin gabe egingo da, EHE jarraibidean ezarritakoarekin bat etorriz, eta zuzendaritza fakultatiboak aldez aurretik onartuta, igarotako denbora finkatutakoa baino txikiagoa ez dela egiaztatu ondoren. Brodatzeko, desenkofratzeko eta desmoldekatzeko lanak ez dira egingo harik eta hormigoiak, eragiketa horiek egin bitartean eta ondoren, jasan behar dituen esfortzuak behar adinako segurtasunez eta gehiegizko deformaziorik gabe jasateko behar duen erresistentzia lortu arte. Taulek enkofratu-olioarekiko erresistentzia dutenean, asko bustiko dira forratu aurretik. AKABERAK Ageriko azalerek, deskofratu edo desmoldekatu ondoren, ez dute kokerik edo irregulartasunik izanen, obraren portaerari edo kanpoko itxurari kalte egiten badiete. Akabera berezietarako, baldintzak zuzenean edo azalera-patroien bidez zehaztuko dira. Piezak zehaztu ondoren egin beharreko estalduretarako edo betelanetarako, oro har, pieza horiek hormigoitzeko erabilitako masen antzekoak dituzten morteroak erabiliko dira, baina 4 mm-tik gorako agregakinak haietatik kenduko dira. Morterozko azalera guztiak behar bezala bukatuko dira. KONTROLA ETA ONARTZEA • Exekuzio-aldiko kontrolak: • Behaketa-puntuak. • Lanak hasi aurreko egiaztapenak: • Tartean diren eragileen zerrenda. • Erregistro liburuak eta arauzko aginduak izatea. • Materien ziurtagiriak, hornidura-orriak, kontrol-dokumentuak, proiektu-dokumentuak eta proiektu-aldaketak edo informazio osagarria sailkatzeko sistema izatea. • Kontratuen planoak eta dokumentuak berrikustea. • Materialen kalitate-kontrola izatea, zehaztutako mailen arabera. • Ekipoen egiaztapen orokorra. • Materialen hornidura eta gaitasun ziurtagiria • Zuinketa eta egiaztapen geometrikoak: • Kotak, mailak eta geometria egiaztatzea: zimendatze-ardatzen, izkina-angeluen eta angelu berezien arteko distantzia egiaztatzea. • Perdoi onargarriak egiaztatzea. • Armadurak: • Barra kopurua eta diametroa, proiektuaren arabera. Ebakitzea eta tolestea.. • Biltegiratzea. Kokatzeko perdoiak. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 55 • Estaldurak eta armaduren arteko bereizketa. Armaduretako ziriak, bereizgailuak eta esekidura-elementuak erabiltzea estaldura egokia eta posizio egokia lortzeko. • Ainguraketen, lotuneen eta osagarrien egoera. • Moldekatzea eta desbratzea: • Eraikuntzako gainkargen kontrola. • Garbitzeko epeak egiaztatzea adinaren, erresistentziaren eta ontzeko baldintzen arabera. • Desenkofratzeko ordena. • Azken egiaztapena: • Azaleko akatsak konpontzea eta garbitzea. • Dimentsio-perdoiak. Gaindituz gero, ikerketa. • Egindako elementuen neurriak eraikuntzaren funtzionamendu egokirako onargarriak direla egiaztatuko da.. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 57 5.3.3 ALTZAIRUZKO EGITURA Profil komertzialek edo pieza armatuek osatutako egitura metalikoa, bakunak edo elkartuak, korapilo artikulatu, erdi-zurrun edo zurrunak, txarrantxatzeko elementuak, xaflak, pletinak, torlojuak, hariztiak eta abar barne. PRESTAKETA ETA GAUZATZE FASEAK Kontratistak ezin izanen du inolako aldaketarik egin zuzendaritza fakultatiboaren aldez aurreko baimenik gabe. Kontratistak egitura osoa edo zati bat azpikontratatzen badu, azpikontrataren gaitasun tekniko egokia frogatu beharko du. Egitura Eraikuntzaren Kode Teknikoan xedatutakoaren arabera gauzatuko da. Proiektuaren dokumentuetan erabat zehaztu ez diren alderdi guztietarako, kontuan hartuko dira EKT edo haiei dagozkien UNE arauak. Egitura metalikoak indarra duten arau guztiak beteko ditu kargen balorazioari, esfortzuei, segurtasun koefizienteei, egiturazko elementuak jartzeari, saiakuntzei eta kontrolari dagokienez, proiektu honetan zehazten den. Lanak hasi aurretik, bilketa- eta manipulazio-eremu egokiak jarriko dira. Planoetan eta proiektuko gainerako dokumentuetan adierazitakoaren arabera egiaztatu beharko da piezak, forma, neurri eta ezaugarrietan. Egitura osoa behar bezala birplanteatuko da planoen arabera, bai oinplanoan, bai altueran eta tamainetan, hura kokatu eta eraiki aurretik. Egituraren elementu guztien piezakatzea eta kokapena beren lekuan jarri aurretik eta ondoren egiaztatuko dira, arreta berezia jarriz elementuen berdinketak eta bertikaltasuna. Gainera, tailerrean egindako pieza konposatuen soldadura-lana egiaztatuko da. Lotura-puntuetan seinale berarekin lotu behar diren egitura-zatietako piezak markatuko dira, muntaketa-lanak errazteko. Egiturazko elementu metalikoen euskarri gisa jardun behar duten eraikuntzako elementu ezmetalikoek arauan jasotako perdoiak bete beharko dituzte eta izan ditzaketen hormigoizko hondakinak garbitu. Korrosio elektrokimikoa eragin dezaketen potentzial elektrobalente txikiagoa duten metalekin (beruna, kobrea...) edo portaera higroskopikoa duten igeltserotzako materialekin (batez ere igeltsuarekin) ez da altzairurik ukituko, korrosio kimikoa eragin baitezake. Materiala ebakitzeko zerra erradiala edo oxiebaketa erabiliko da, eta zilegi izanen da zizailaz ebakitzea xaflak, profil lauak eta angeluarrak, gehienez ere 15 mm-ko lodieraraino. Ebaketa oxiebaketa bidez egiten denean, beharrezko neurriak hartuko dira piezetan tentsio parasito termikoak ez sartzeko. Txapak edo profilak ez dira inoiz ebakiko ertz biziekin sarrerako angeluak gera daitezen. Angelu horiek, saihestu ezin direnean, ertza ahalik eta erradio handienarekin biribilduko dira beti. Esmeril harriz ebaki ondoren, ebaketa-eragiketei lotutako bizarrak, ildaskak, markak edo ertzetako irregulartasunak kenduko dira. Elementuen arteko loturak torlojuen edo soldaduraren bidez ebatziko dira, proiektuaren zehaztapenei jarraituz. Behin betiko loturak ez dira eginen piezak ongi kokatuta daudela egiaztatu arte. Torloju arrunten bidez lotu beharreko piezen gainazalek erabat lauak, pintatu gabeak eta erabat garbiak egon behar dute. Egon daitekeen koipea disolbatzaile egokiarekin garbituko da. Torloju arruntetarako zuloak talagailuarekin egingo dira beti. Zuloen zuzenketa, beharrezkoa denean, otxabu mekanikoarekin eginen da. Lotura torlojutuak ebazteko, 10.4 del CTE DB SE-A. atalean ezarritako exekuzio irizpideak hartuko dira kontuan. Soldatutako batasunek UNE-EN 287-1:2011 arauari eta erakunde akreditatu batek ziurtatutako langile kualifikatuek ebatzi beharko dituzte. Soldatze lanak koordinatzeko, beharrezkoa izanen Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 58 da aldez aurretik esperientzia izatea gainbegiratutako eragiketa motan. Kontratistak soldatzememoria bat aurkeztuko dio zuzendaritza fakultatiboari, eta, bertan, erabili beharreko soldadura-teknikak eta ekarpen-material motak adieraziko ditu. Prozedura hauek onartzen dira: eskuzko soldatze elektrikoa, elektrodo estali bidezko arku estali bidezkoa, soldatze elektriko automatikoa, gas atmosferako arkuz, soldatze elektriko automatikoa, arku murgilduzkoa eta soldatze elektrikoa erresistentzia bidez. Gainazalak eta ertzak erabiliko den soldatze prozesurako egokiak izanen dira eta ez dute zikinkeriarik, pitzadurarik, hozkadurarik, soldaduren prozesu edo kalitateari eragiten dioten materialik, hezetasunik eta pinturarik izango. Soldatu beharreko osagaiek ongi kokatuta eta finko egon behar dute, gailu egokien edo punteatzeko soldaduren bidez, baina ez soldadura osagarrien bidez, eta soldatzailearentzat irisgarriak izan behar dute. Azken neurriak perdoien barruan daudela egiaztatuko da, distortsio edo uzkurdurarako tarte egokiak ezarriz. Muntaketarako behin-behineko gailuek erraz kendu behar dira pieza kaltetu gabe. Erabiltzen diren soldadurak zehaztapen orokorrei jarraituz egin behar dira, eta azken soldaduretan sartu gabeko punteatze-soldadura guztiak ezabatu. Kontuan hartu behar da aurreberotzea erabiltzen dela altzairuzko material motak eta/edo hozte-abiadurak beroak termikoki eragindako eremua gogortu ahal dutenean. Erabiltzen denean, 75 mm luzatuko da oinarrizko metalaren osagai bakoitzean. Galarazia dago soldadurak oso azkar hoztea. Arau orokor gisa, lehenik eta behin topekako loturak eginen dira, eta, ondoren, angeluko loturak. Metalaren trakzioaren eta erresilientziaren aurreko erresistentziak oinarrizko metalaren balioen berdinak edo handiagoak izan behar dute. Eraikitzaileak elektrodo mota eta haien diametroa aukeratuko du, oinarrizko materialaren ezaugarrien eta ekarpen-posizioaren arabera. Elektrodoak hezetasunetik babestu beharko dira, batez ere oinarrizko estaldurakoak, erabat lehorrak direnak. Kordoiak modu uniformean eginen dira, hozka edo etenik gabe. Gainazalak eta ertzak egokiak izanen dira erabiltzen den soldatze prozesurako eta osagaiak behar bezala jarrita eta finko. Soldaduraren hondarrak esmeril, marrubi edo limaren laguntzaz kenduko dira. Iraganaldi bat baino gehiago egin behar direnean, aurretik jarritako herdoil-azal guztia kendu beharko da. Horretarako, esmeril harria erabiliko da, bereziki azken iraganaldian, soldadura behar bezala aurkezteko. Ohiko soldaduretan agertzen ez den edozein soldadura egiteko (puntuz puntu, angeluz, topez, tapoiz eta ojalez), horien antzeko kalitate maila lortzeko bete beharreko baldintzak adieraziko dira. Behar diren neurriak hartuko dira soldadura-lanak haizetik eta, bereziki, hotzetik babesteko. Oro har, soldadura-lanak bertan behera utziko dira giro-tenperatura 0 °C-tik jaisten denean. Hala ere, zuzendaritza fakultatiboak baimena eman ondoren, 5 °C-ko tenperaturara arte soldatzen jarraitu ahal izango da, metala azkar hoztu ez dadin. Soldatutako loturen ikuskapena UNE 14044:2002 arauan xedatutakoaren arabera egingo da. Fabrikazio-prozesu osoan, kontratistak kasu bakoitzerako kontrol-prozedura egokiak izango ditu. Halaber, soldatzaile bakoitzak egindako soldaduren berri izan beharko du. Zuzendaritza fakultatiboak edo, hala badagokio, bere esku uzten duen ikuskatzaileak soldadura guztiak begiz ikuskatuko ditu, eta, ondoren, soldadura horietan akatsak detektatzeko metodo ezsuntsitzaileekin osatuko da. Araudiaren aplikazioaren eta ikusizko ikuskapenaren ondorioz, soldadurak zuzentzat, onargarritzat edo onartezintzat jo ahal izango dira. Ez dira onartuko kalifikazio zuzena lortu ez duten soldadurak. Egitura ikuskatu eta onartutakoan, garbitu, antioxidatzailea babestu eta pintatu egingo da. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 59 KONTROLA ETA ONARTZEA • Exekuzio-aldiko kontrolak: • Behaketa-puntuak.. • Prestaketa: • Bilketa- eta manipulazio-eremu egokiak. • Piezen ezaugarriak eta neurriak proiektuaren arabera egiaztatzea. Egituraren zuinketa egiaztatzea planoen arabera. • Tailerrean egindako soldaduren kontrola. • Lotu beharreko piezak markatzea... • Egitura gauzatzea: • Ebaketa-metodo egokiak erabiltzea. • Lotu beharreko gainazalen egoera egokia egiaztatzea: garbiketa eta akabera. Egituran onartzen diren gehieneko perdoiak. • Lotura torlojutuak egiaztatzea. • Torlojuen eta azkoinen egiaztapen geometrikoa eta kalitatea, proiektuaren zehaztapenen arabera. • Buru azpiko zirrindolak eta azkoina. • Piezen posizio perfektua egiaztatzea. Eragiketa bakoitzaren ardura duten langileen kualifikazioa. Soldadura-teknika eta ekarpen-material egokiak. • Soldadura-kordoien ikuskapena: luzera, posizioa, forma eta kalitatea. Muntatutako egituran onartzen diren gehieneko tolerantzia Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 60 5.3.4 ZUREZKO EGITURA Egituraren eta, batez ere, loturen amaierako itxura egiaztatuko da. Jolastokiaren iragazgaiztasunaren eta elementu bertikalen eraginkortasuna oso garrantzitsuak dira, zurean hezetasun mailaren handiagotzeak ekar ditzakeen arazoak direla eta. Egitura kargan sartzean bere jokaera ikuskatuko da. Egitura elementuetan ez dela arrakalarik sortzen ikusiko da ezta deformaziorik ere. Arazorik ikusiz gero, Zuzendaritza Fakultatiboak edo proiektuak eskatzeagatik, amaitutako produktuaren gain karga probak edo bestelako egiaztapenak egingo dira emaitza zuzena ez bada. Proben bideragarritasuna ziurtatzen duen Entsegu Plana baten arabera egingo dira. Hori egingo duen erakundeak mota horretako lanetan esperientzia izan beharko du eta tekniko aditu batek zuzendu beharko du. Planak hurrengo puntuak bilduko ditu (EHEko 99.2. artikulutik egokituta): • Probaren bideragarritasun eta xedea. • Neurtu behar diren magnitudeak eta neurtze puntuen kokalekua. • Neurketen prozedurak. • Karga eta deskarga • Segurtasun neurriak. • Entsegua ona izateko baldintzak. • Makurdurapean dauden elementuetan bereziki egingo dira entseguak. • Lotura metalikoen eraginkortasuna eta suaren aurkako babesa egiaztatuko dira. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 61 5.3.5 ESTALKIA Estalkiaren planoa ixtea sandwich panelak erabiliz. PRESTAKETA ETA GAUZATZE FASEAK Sandwich panela instalatzeko lanak hasi baino lehen, neurri orokorrak eta partzialak egiaztatuko dira eraikuntza-planoekin, isurkien planoan uhalen lerrokadura egokiarekin eta horien maldarekin. Estalkiko materialetarako bilketa-eremu egokia jarriko da. Paketeak nabearen barnetik altxatzen badira, pasatzeko baoak jarri beharko dira. Estalkiaren gainean pilaketa guneak aurreikusi beharko dira, egitura aldi baterako indartu behar bada ere. Panela estalkiaren egiturari lotzeko sistemarekin hornituko da. Sistema horrek, fabrikatzailearen zehaztapenei jarraituz jarri ondoren, egonkortasuna bermatuko du, bai eta aurreikusitako esfortzuekiko erresistentzia ere. Finkatze sistema osatzen duten elementu metalikoak korrosiotik babestuko dira. Paneleko kantuek forma egokia izango dute eta/edo panelen eta panelen eta beste elementu batzuen arteko loturaren ondoriozko junturak airearekiko eta urarekiko estankoak izan daitezen eta zubi termikorik sor ez dezaten beharrezko elementu osagarriekin hornituko da. Isolamendu termikoa osatzen duen materiala beira-zuntza, poliestileno estruituko apar zurruna, poliuretano-aparra, harri-zuntza eta abar izan daiteke, proiektu honetan ezarritakoaren arabera. Panelak zulatzeko, kontuan hartuko dira uhalen kokalekua eta zabalera. Panelen ebaketak, beharrezkoak direnean, baliabide mekanikoekin eginen dira eta garbiak eta haien planoarekiko normalak izanen dira. Xaflen azaletik kendu beharko dira estaldurari itsatsi eta korrosio-puntuak sor ditzaketen ebaketa-txirbilak, torlojuak, zirrindolak, pikor urratzaileak eta abar. Zola biguneko oinetakoak eta babes eta segurtasun elementu egokiak dituzten langile espezializatuek eginen dituzte estalkiaren instalazio lanak. Lanak bertan behera utziko dira euria, elurra edo haizearen abiadura 50 km/h-tik gorakoa denean. Azken kasu horretan, atera daitezkeen material eta erremintak kenduko dira. Lanak egin ondoren baldintza horiek betetzen badira, egindako parteak berrikusi eta aseguratuko dira. Ez da estalkiaren gainean zulatzen ahal duen elementurik jasoko, hala nola antenak, mastak... edo uren zirkulazioa eta hustubideetarantz irristatzea zailtzen duen elementurik. Zehaztutakora egokitzen ez diren materialak edo obra unitateak kendu egin beharko dira edo, bestela, ukitutako obra zatia konpondu. KONTROLA ETA ONARTZEA • Exekuzio-aldiko kontrolak: • Behaketa-puntuak. • Prestaketa: • Bilketa- eta manipulazio-eremu egokiak. • Neurri orokorrak eta partzialak egiaztatzea, uhalen lerrokadura zuzena eta isurki hirualdekoaren malda. • Itxitura-elementuen piezen ezaugarriak eta neurriak egiaztatzea. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 62 • Segurtasun-gakoak finkatzea. • Instalazio lanak egitea: • Panela behar bezala jartzea, proiektuaren arabera. • Junturak eta gainjartzeak behar bezala jartzea. • Xaflak ongi zulatzea. • Hegalen eta paramentuen arteko topaketak egiaztatzea. • Lautasuna egiaztatzea. • Azken egiaztapena - Ez onartzeko arrazoiak: • Zehaztutakoaren kontrako xaflak jartzeko noranzkoa. Panelei eusteko doitasunik eza. • Zehaztutakoa baino panel txikiagoak gainjartzea. • Hutsegitea zerbitzu-proban: 6 orduz etengabe ureztatzen da estalkia, estankotasuna egiaztatzeko.. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 63 5.3.6 ZOLATA Geruza erresistentea, oinarri pikortsu trinkotuz, iragazgaiztuz eta lodiera aldakorreko hormigoi armatuzko geruza batez osatua. Geruza hori lurzoruaren gainean bermatzen da, eta zoladura gisa jar daiteke zuzenean, gainazal-akaberako tratamendu baten bidez, edo zoladuraren oinarri gisa. PRESTAKETA ETA GAUZATZE FASEAK Lanak hasi aurretik, egiaztatu beharko da oinarrizko gainazalak ezaugarri egokiak dituela lautasunari, dentsitateari, trinkotzeari, erresitentziari eta garbitasunari dagokienez, eta ez dagoela ez bigungarririk, ez koskorrik, ez izozteekiko sentikorrak diren bestelako materialik. Gainera, lurperatutako instalazioak erabat bukatuta egon beharko dira. Hormigoizko junturak birplanteatuko dira eta zolata egiteko maila-puntuak finkatuko dira, ukituen, hormigoizko maisulanen edo arauen bidez. Finkatu ondoren, zolata egiteko prozesuari ekingo zaio, eta oinarri pikortsua zabalduko da. Oinarri hori mekanikoki trinkotu eta berdindu ko da, eta, ondoren, polietilenozko xafla isolatzailea jarriko da oinarriaren gainean. Ondoren, poliestireno hedatuzko elementu bereizleak jarriko dira, inguruko juntura osatuko dutenak zolata eteten duen edozein elementuren inguruan. Uzkurdura-junturak kaxen bidez eginen dira, makinaz hornituta edo ondoren eginda. Horren ondoren, sare elektrosoldatua jarriko da bereizgailu homologatuak erabiliz, eta hormigoizko geruza isurtzen hasiko da. Horren lodiera proiektuan zehaztutakoari lotuko zaio, jasan beharreko erabileraren eta kargaren arabera. Hormigoia egin, garraiatu, obran jarri eta ontzeko, Egiturazko Hormigoiari buruzko Jarraibideari (EHE-08) eta baldintza-orri honetako agindu-atalean ezarritakoari jarraituko zaio. Hormigoitzelanak bertan behera utziko dira euria intentsitatez, elurrez, gehiegizko haizez, 40 °C-tik gorako giro-tenperaturaz edo giro-tenperatura 0 °C-tik behera jaits daitekeenean, eta aurreikusitako kargak ez dira gaindituko. Zolatak proiektu honetan ezartzen diren lodia, dosifikazioak eta erresistentzia izango ditu, bai oinarrizkoak bai azpi-oinarrizkoak. Azken kasu horretan ez da obra-hondakinik erabiliko, eta planoetan edo zuzendaritza fakultatiboak adierazten dituen dilatazio-junturak utziko dira. Zolataren gainazalak ez du jasan behar pH 6 baino txikiagoa edo 9 baino handiagoa duen urik, ez eta 0,20 gr/l-tik gorako sulfato-kontzentrazioa, olio mineral organiko eta astunak eta 40 °C- tik gorako tenperaturak dituen urik ere. Ontze-prozesua amaitu arte ezin izango da igaro, eta ezinbestekoa bada, beharrezko neurriak hartuko dira aurreikusitako karga normalak ez gainditzeko. KONTROLA ETA ONARTZEA • Exekuzio-aldiko kontrolak: • Behaketa-puntuak. • Lanak hasi aurreko egiaztapenak: • Gainazalaren ezaugarriak eta garbitasuna egiaztatzea. • Hormigoi-junturen zuinketa. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 64 • Kotak, mailak eta geometria egiaztatzea: zimendatze-ardatzen arteko distantzia egiaztatzea, izkina-angeluak eta angelu bereziak. • Zolata egiteko puntuak finkatuko dira, hormigoizko ukituen, maisulanen edo abarren bidez. • Zolata egitea: • Behaketa-puntuak egitea, garraiatzea, obran jartzea, ontzea, etab. hormigoiaren zimendatze-prozesuari dagokion atalean ezarritakoak izango dira.. • Azken egiaztapena: • Gainazalaren lautasuna eta junturen lerrokadura perfektua norabide guztietan. • 2 m-ko araua jarriz gero, ez da 5 mm-tik gorako hutsunerik agertuko. • Erresistentzia. • Gainazaleko akatsak begiz egiaztatzea.. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 65 5.3.7 MARGOAK ETA BARNIZAK Paramentuen eta egitura-elementuen, zurgintzaren, sarrailagintzaren eta instalazioen pintura eta bernizekin etengabe estaltzea, gainazala prestatu ondoren edo inprimazioz egin gabe. Pintura eta berniz horiek elementu apaingarri edo babesle gisa erabiltzen dira. PRESTAKETA ETA GAUZATZE FASEAK CTE DB SE A dokumentuko 10.6 atalean ezarritakoaren arabera, pintatzen hasi aurretik, gainazalek fabrikatzailearen zehaztapenak betetzen dituztela egiaztatuko da. Pintatu beharreko azalerek hautsik eta koiperik gabe egon beharko dute, itsasgarritasunik edo akatsik gabe. Oro har, estali beharreko gainazalek lehorrak egon beharko dute disolbatzaile organikozko pinturak erabiliz gero; zementuzko pinturen kasuan, euskarriak hezea egon beharko du. Fabrika berriek silikonazko iragazgaizgarriak aplikatu baino gutxienez hiru aste lehenago izan beharko dute. Zura bada, pintatu edo bernizatzeko unean hezetasun-maila egokia duela egiaztatuko da. Euskarri metalikoa bada, ez du oxidorik izan behar. Nolanahi ere, inprimaziogeruza bat aplikatuko da edo ez, hala nola tapaporoak, zigilagailua, korrosioaren aurkakoa, etab. Hasi aurretik, ate eta leihoetako hesiak, kanalizazioak, instalazioak, zorrotenak eta abar hartu eta muntatuko dira. Aplikatzeko gainazalak berdinduta eta uniformea izan beharko du. Garbiketatik, loreontzietatik eta abarretatik datozen urak estaltzea saihestuko da, baita pinturaren propietateei eragin diezaiekeen hezetasuna ere. Nolanahi ere, ahal den neurrian, kolpeak eta marruskadurak saihestuko dira. Oro har, kanpoaldean eta azalera-motaren arabera, pintura eta berniz hauek erabil daitezke: • Adreilu, zementu eta deribatuen gainean: pintura karearekin, silikatoarekin, zementuarekin, plastikarekin, esmaltearekin eta berniz hidrofugoarekin. • Zuraren gainean: olio-pintura, esmaltea eta bernizak. • Euskarri metalikoa: esmalte-pintura Barrualdean, euskarri motaren arabera, pintura eta berniz hauek erabiltzen ahalko dira: • Adreiluaren gainean: tenple-pintura, kare-pintura eta pintura plastikoa. • Igeltsu edo eskaiolaren gainean: tenplaketa, plastika eta esmalte pintura. • Zementuaren eta deribatuen gainean: tenplaketa, karea, plastikoa eta esmaltea. • Zurean: pintura plastikoa, olio-pintura, esmaltea, laka nitrozelulosikoa eta berniza. • Euskarri metalikoa: esmalte-pintura, martele-pintura eta laka nitrozelulosikoa. Fabrikatzailearen jarraibideen eta eskatutako akaberaren arabera aplikatuko da. Girotenperatura ez da izango itzalean 28 °C-tik gorakoa, ez eta 12 °C-tik beherakoa ere. Eguzkiak ez du zuzeneko eraginik izanen aplikazio planoan. Euria ari duenean, aplikazioa etengo da paramentua babestuta ez dagoenean. Fabrikatzaileak zehaztutako lehortze-denborak igarotzen utziko dira. Era berean, lehortzen ari diren paramentuetatik hurbil dauden eremuetan, hautsa askatzen duten edo partikula esekiak uzten dituzten elementuak manipulatzea eta horiekin lan egitea saihestuko da. Pintatu eta lehortu ondoren, gainazalak garbitu behar direnean, pintura motaren arabera egingo da: Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 66 - Tenple- eta kare-pinturak: trapu lehorren bidez hautsa kenduko da. - Pintura plastikoak, esmaltea edo martelea, laka nitrozelulosikoak, berniz koipetsuak eta sintetikoak: xaboi-uretan bustitako belakiekin garbituko dira. KONTROLA ETA ONARTZEA • Exekuzio-aldiko kontrolak: • Behaketa-puntuak. • Euskarria egiaztatzea: • Zura: esposizioaren araberako hezetasuna (kanpokoa edo barnekoa) eta korapiloak. • Adreilua, igeltsua edo zementua: %7tik beherako hezetasuna eta hauts, orban edo efloreszentziarik eza. • Burdina eta altzairua: zikinkeria eta oxidoa garbitzea. • Galvanizazioa eta burdinazkoak ez diren materialak: zikinkeria garbitzea eta gainazala koipegabetzea. • Exekuzioa: • Euskarria prestatzea: zigilatzeko inprimazioa, korrosioaren aurkakoa, etab. • Pintatzea: esku kopurua.. • Azken egiaztapena: • Itxura eta kolorea egiaztatzea, maskorrak kentzea, poltsaratzea, uniformetasuna, etab.. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 67 KLAUSULA TEKNIKOAK - OBRA AMAITUAREN BALDINTZAK EKTren 7.4 artikuluarekin bat etorriz, obra bukatuan, bai eraikin osoaren gainean, bai haren zati eta instalazioen gainean, erabat bukatuta, eta borondatez ezar daitezkeenez gain, eraikitzaileak eta bere kargura aurreikusitako zerbitzu-probak eta egiaztapenak egin behar ditu, Zuzendaritza Fakultatiboak agindutakoak eta aplikatu beharreko legeriak eskatutakoak alde batera utzita. Horiek guztiak laborategi batek egingo ditu.. 5.4.1 ZIMENDAPENA CTE DB SE-C dokumentuko 4.6.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, eraikina abian jarri aurretik, obra gauzatzeko zuzendariak egiaztatu beharko du: • Zimenduak proiektuan aurreikusitako moduan jokatuko du. • Ez da ikusten karga onargarriak gainditzen ari direnik. • Esentuak aurreikusitakoarekin bat datoz, kasu berezietan proiektuak hala eskatzen badu. • Ez da zuhaitzik landatu zimendatze-lurzoruan hezetasun-aldaketarik eragin dezakeen sustrairik duenik, ez eta berdegunerik ere, proiektuan drainatzea aurreikusi ez bada, batez ere, lurzoru hedakorretan. Era berean, eraikuntza-enpresak lurzoruaren mugimenduak kontrolatzea komeni da, mota horretako lanetan eskarmentua duen erakunde batek teknikari eskudun batek gidatuta, eta obrako gunerik bereizgarrienetan asentua kontrolatzeko nibelazio-sistema ezarriz, baldintza hauetan: • Erreferentzia-puntuak edozein perturbaziotik babestuta egon behar du, behaketaldi osoan geldiarazletzat har dadin. • Berdindu beharreko zutabe-kopurua ez da izango eraikuntza osoaren %10 baino txikiagoa. Egitura hormetan bermatzen bada, • gutxienez 20 m-ko luzera duen bakoitzean behaketa-puntu bat berrikusiko du. Nolanahi ere, gutxieneko nibelazio-erreferentzia kopurua 4 izango da. Nibelazioaren doitasuna 0,1 mm-koa izango da. • Irakurketen kadentzia egokia izanen da zimenduen portaeran gertatzen den edozein gorabehera atzemateko. Gomendagarria da egituraren %50 osatzen denean, egituraren amaieran eta bi solairuetako trenkada-multzoa amaitzen denean egitea. • Behaketen azken emaitza obraren dokumentazioan sartuko da. 5.4.2 EGITURAK Egituraren fase bakoitza burutu ondoren, kargan sartzean, haren portaera eraginkorra egiaztatuko du Obraren Exekuzio Zuzendaritzak, eta egiaztatuko du proiektuan aurreikusi gabeko deformaziorik ez dela gertatzen eta egitura-elementuetan ez dela arraildurarik agertzen. Bestela, arazoren bat antzemanez gero, karga-probak egin behar dira, eta horien kostua enpresa eraikitzailearen kontura izango da, egituraren segurtasuna, osotasunean edo zati batean, ebaluatzeko. Karga-proba horiek saiakuntza-plan baten arabera egingo dira. Plan horrek proben Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 68 bideragarritasuna ebaluatuko du, eta horrelako lanetan esperientzia duen erakunde batek zuzenduko du, teknikari eskudun batek zuzenduta. 5.4.3 ESTALKIA Eraikitzaileak hermetikotasun proba egin beharko du, eta bere kontura, estalki inklinatua. Horretarako, gailurrean ureztatzeko gailuak jarriko dira, etenik gabeko 6 orduko euri simulatua egiteko. Hurrengo 48 orduetan ez da hezetasunik ez urik sartuko. 5.4.4 INSTALAZIOAK Instalazioaren azken probak enpresa instalatzaileak eginen ditu, eraikina bukatutakoan. Horretarako behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak izanen ditu. Proba guztiak instalatzaile baimenduaren edo obra gauzatzeko zuzendariaren aurrean eginen dira. Hark adostasuna eman behar die bai jarraitutako prozedurari bai lortutako emaitzei. Ekipo, aparatu edo azpisistema bakoitzari egindako proben emaitzak instalazioaren azken dokumentazioan sartuko dira. Marka eta modeloa adierazi behar dira, eta, ekipo bakoitzerako, proiektuaren araberako funtzionamendu-datuak eta abiaraztean obran neurtutako datuak erakutsi behar dira. Instalazioaren ziurtagiria emateko probak egiteko energia behar denean, energia hornitzen duen enpresari probetarako behin-behineko hornidura eskatuko zaio, baimendutako instalatzaileak edo instalazioaren zuzendariak, eta bere erantzukizunpean. Enpresa instalatzailearen kontura izanen dira azken proba horiek egiteak sortzen dituen gastu guztiak, bai eta horiek ez betetzeak sortzen dituen gastuak ere. Hondakinen Kudeaketari buruzko Azterlanean zehatzago garatuko dira obrako hondakinak biltegiratzeari, maneiatzeari, bereizteari eta kudeatzeko bestelako eragiketei buruzko aginduak; besteak beste, honako hauek: • Obra-hondakinak metalezko edukiontzietan utziko dira aldi baterako, udal-ordenantzetan ezarritako kokapen eta baldintzekin, edo metro kubiko bat baino bolumen txikiagoa duten industria-zakuetan. Behar bezala seinaleztatuta eta gainerako hondakinetatik bereizita egongo dira. • Baloriza daitezkeen hondakinak, hala nola zurak, plastikoak, txatarra, etab., behar bezala seinaleztatutako eta gainerako hondakinetatik bereizitako edukiontzietan utziko dira, errazteko. • Edukiontziak kolore biziz margotuta egon beharko dira, gauez ikus daitezkeenak, eta gutxienez 15 zentimetroko material islatzailea izan beharko dute perimetro osoan zehar. Informazio hau argi eta irakurtzeko moduan agertuko da: sozietatearen izena, identifikazio fiskaleko kodea (IFK). ), edukiontziaren/ontziaren titularraren telefono-zenbakia eta edukiontziaren titularraren Hondakinen Garraiolarien Erregistroko inskripzio-zenbakia. Informazio hori itsasgarrien edo plaken bidez ere islatu beharko da, industriako ontzietan edo bestelako euste-elementuetan. Edukiontziak lan egiten duen obraren arduradunak behar diren neurriak hartuko ditu edukiontzitik kanpoko hondakinak bota ez daitezen. Edukiontziak itxita edo estalita egonen dira lanorduetatik kanpo, obrarekin zerikusirik ez duten hondakinak bota ez daitezen. • Obra taldean EEH mota bakoitzerako erabiliko diren giza baliabideak, baliabide teknikoak eta banaketa prozedurak ezarri beharko dira. • Udal-ordenantzetan ezarritako aginduak, obra-lizentziaren betekizunak eta baldintzak bete beharko dira, batez ere birziklatutako edo utzitako gai jakin batzuk jatorrian bereiztera behartzen badute. Eraikitzaileak edo obraburuak eragiketa hori bideragarria den baldintzen ebaluazio ekonomikoa egin beharko du, hori egiteko aukera errealak kontuan hartuta, hau da, obrak edo eraikuntzak horretarako aukera ematea eta birziklatze-instalazioak edo kudeatzaile egokiak izatea. • Eraikitzaileak dokumentuen kontrol zorrotza egin beharko du, EEHen garraiolariek eta kudeatzaileek erretiratze eta entregatze bakoitzeko baleak azken helmugan aurkez ditzaten. Hondakinak lehengoratzeko beste obra edo proiektu batzuetan berrerabiltzen badira, azken xedearen frogagiria aurkeztu beharko da. • Aurrefabrikatutako hormigoia hornitzeko upeletako kanaletak garbitzearen ondoriozko hondakinak hondakintzat hartuko dira eta dagokion bezala kudeatuko dira (LER 17 01 01 01). • Material plastikoak, zur-hondakinak, pilaketak edo obra-hondakinen edukiontziak ez dira kutsatuko produktu toxiko edo arriskutsuen bidez, behar bezala bereizteko.. • Lorezaintzarako edo lurzoru degradatuak berreskuratzeko erabil daitezkeen lur gaineko lurrak ahalik eta denborarik laburrenean kendu eta biltegiratuko dira, ere 2 metroko altuerako gailurretan, gehiegizko hezetasuna, manipulazioa eta kutsadura saihestuz.
science
addi-96e3cc2d85b9
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/53425
Artziniegako kirol instalazioen birmoldaketa
López Arbeloa, Martín
2021-10-18
Aire zabaleko hondeatzea, aterpeko zimendurako putzuak (15 zapata) sortzeko. Baliabide mekanikoak erabiliko dira, proiektuan zehaztutako putzuen sakontasuna lortu arte. Zurkaizte eta eskoratze arina, makinen garraioa, paramentuak eta hondoa fintzea, lurrak hondeaketatik kentzea, hondeatutako materialak kentzea eta kamioian kargatzea gehituko da. Barne hartu: Zuinketa orokorra eta erreferentzia puntuak eta mailak finkatu. Erpinetan eta lerrokatze muturretan astoak kokatu. Maila horizontaleko hondeatze jarraitua eta lurren kendu. Hondoen eta alboen eskuzko finketa, lurrak kentzearekin batera. Kamioian kargatu. Aire zabaleko hondeatzea, aterpeko zimendurako zangak (12 lotura habe eta 8 habe zentratzaile) sortzeko. Baliabide mekanikoak erabiliko dira, proiektuan zehaztutako zangen sakontasuna lortu arte. Zurkaizte eta eskoratze arina, makinen garraioa, paramentuak eta hondoa fintzea, lurrak hondeaketatik kentzea, hondeatutako materialak kentzea eta kamioian kargatzea gehituko da. Barne hartu: Zuinketa orokorra eta erreferentzia puntuak eta mailak finkatu. Erpinetan eta lerrokatze muturretan astoak kokatu. Maila horizontaleko hondeatze jarraitua eta lurrak kendu. Hondoen eta alboen eskuzko finketa, lurrak kentzearekin batera. Kamioian kargatu. Hondakinak balorizatzeko edo ezabatzeko obratik edo zentrotik kanpoko eraikuntza- eta eraispenhondakinak tratatzeko instalaziotik, garraioa barne hartu gabe, hondeaketatik, berariazko zabortegian ateratako lurrak emateagatiko kanona. 1 Euri-uren lurperatutako saneamendu sarearen zangak hondeatzea. Baliabide mekanikoak erabiliko dira, proiektuan zehaztutako zangen sakontasuna lortu arte. Zurkaizte eta eskoratze arina, makinen garraioa, paramentuak eta hondoa fintzea, lurrak hondeaketatik kentzea, hondeatutako materialak kentzea eta kamioian kargatzea gehituko da. Barne hartu: Zuinketa orokorra eta erreferentzia puntuak eta mailak finkatu. Erpinetan eta lerrokatze muturretan astoak kokatu. Maila horizontaleko hondeatze jarraitua eta lurrak kendu. Hondoen eta alboen eskuzko finketa, lurrak kentzearekin batera. Kamioian kargatu. 1 65,00 0,30 0,50 9,75 9,75 2.2 m³ Erregistro Kutxatilen Hondoratzea 550x550mmko erregistro kutxatila eraikitzeko putzuak hondeatu. Baliabide mekanikoak erabiliko dira. Zurkaizte eta eskoratze arina, makinen garraioa, paramentuak eta ondoa fintzea, lurrak hondeaketatik kentzea, hondeatutako materialak kentzea eta kamioian kargatzea gehituko da. Barne hartu: Zuinketa orokorra eta erreferentzia puntuak eta mailak finkatu. Erpinetan eta lerrokatze muturretan astoak kokatu. Maila horizontaleko hondeatze jarraitua eta lurrak kendu. Hondoen eta alboen eskuzko finketa, lurrak kentzearekin batera. Kamioian kargatu. Pasatzeko kutxeta erregistragarria, lurperatua, zeramikazko adreilu trinkozko fabrikaz eraikia, 1/2ko lodierakoa, zementuzko morteroz jasoa, industriala, M-5, proiektuan ezarritako neurrikoa, HM-30/B/20/I+Qb masa-hormigoizko zolaren gainean egina, 15 cm-ko lodierakoa; gutxienez %2ko malda izango du, eta hormigoi-mota bera izango du. Barne hartu: PVCzko lotura-kolektorea ere bai, hiru sarrera eta irteera bat dituena, erregistroestalkiarekin, elkarguneetarako, hormigoiarekin kutxetaren hondoan behar bezala finkatuta, eskuz hondeatuta eta estradosaren betegarria material pikortsuarekin, hodien konexioak eta erremateak. Guztiz muntatua, konexionatua eta zerbitzu proben bidez frogatua. Saneamendu-hargune orokorra hornitu eta muntatu, euriurak herriko sare nagusira husteko, gutxienez %2ko maldarekin. PVCko hodi laua (UNE EN 1401-1:2009), SN-4 seriekoa, 250mmko kanpoko diametroduna, itsasgarria bidez elkartuta, juntadurak eta pieza bereziak barne. Hodia 100mmko sakontasuneko areaz egindako ohe baten gainean jarriko da, sumil dardarkari batekin behar bezala trinkotuta eta berdinduta egongo dena. Giltzurrunera arte trinkotutako areaz alboak beteko dira eta gero hodiko goiko sortzailetik 300mm arte beteko da. Guztiz muntatuta, elkartuta eta behar diren zerbitzu probak eginda. Barne hartu: Hargunearen plantako eta maldaren zuinketa eta marraketa. Hondoko lur askeak kendu. Hodien eta pieza berezien sikuko aurkezpena. Area hondoan bota. Kolektoreak beheratu eta zangan jarri. Instalazioaren muntaia, iturriko muturretik hasita. Elkartze gunearen garbiketa, itsasgarria ipini eta piezen arteko elkartzea. Zerbitzu probak egitea. 1 49 49,00 49,00 Lurperatutako sare horizontala hornitu eta muntatu, euri-urak husteko, gutxienez %2ko maldarekin. PVCko hodi laua (UNE EN 14011:2009), SN-2 seriekoa, 200mmko kanpoko diametroduna, juntadura elastikoarekin. Hodia 100mmko sakontasuneko areaz egindako ohe baten gainean jarriko da, sumil dardarkari batekin behar bezala trinkotuta eta berdinduta egongo dena. Giltzurrunera arte trinkotutako areaz alboak beteko dira eta gero hodiko goiko sortzailetik 300mm arte beteko da. Osagaiak, loturak, pieza bereziak, juntadurak eta muntatzeko lubrifikatzailearen z/p. Guztiz muntatuta, elkartuta eta behar diren zerbitzu probak eginda. Barne hartu: Hodien plantako eta maldaren zuinketa eta marraketa. Hondoko lur askeak kendu. Hodien eta pieza berezien aurkezpena. Area hondoan bota. Kolektoreak beheratu eta zangan jarri. Instalazioaren muntaia, iturriko muturretik hasita. Elkartze gunearen garbiketa, juntadurak jartzea eta piezen arteko elkartzea. Inguruko betetzea egin. Zerbitzu probak egin. 1 65 65,00 65,00 2.6 m Zutabeen Saneamendu Sare Bertikala Zutabeei lotutako sare bertikala (4 zorroten) hornitu eta muntatu, euri-urak husteko. PVCko hodi laua (UNE EN 1401-1:2009), SN-2 seriekoa, 75mmko kanpoko diametroduna, juntadura elastikoarekin. Osagaiak, loturak, pieza bereziak, juntadurak eta muntatzeko lubrifikatzailearen z/p. Guztiz muntatuta, elkartuta eta behar diren zerbitzu probak eginda. Barne hartu: Hodien eta pieza berezien sikuko aurkezpena. Kolektoreak zutabeetan jarri. Instalazioaren muntaia, iturriko muturretik hasita. Elkartze gunearen garbiketa, juntadurak jartzea eta piezen arteko elkartzea. Zerbitzu probak egitea. 4 5,5 - 5,50 22,00 Zimenduen 20 zapatak eraiki. Horretarako, zentralean ekoiztutako HA25/P/15/IIb hormigoi armatua erabiliko da eta kamioitik botako da. UNE EN 10080 B400S altzairuzko armadurak erabiliko dira (armaduraren prezioa 3.4 puntuan). Barne hartu: Zurezko kofratua eta desenkofratua, zuinketa eta zapatak eta zutabeak edo gainean jarriko den edozein elementuaren marrakatzea. Banatzaileak jarri eta armadura eta abioak finkatu. Hormigoia bota eta trinkotu. Hormigoiaren gailurra eta hau lautu. Hormigoia ondu. 20 zapatak sortzeko erabiliko den UNE EN 10080 B400S altzairu uzkurtua (barrak, estriboak eta abioak). Zurezko enkofratu berreskuragarriaren sistema muntatzea zimendatze-zapatarako, zurezko oholez osatua, 10 aldiz amortizagarriak, eta, ondoren, enkofratze-sistema desmuntatzea. Halaber, hormigoia enkofratuari ez itsasteko, haren egonkortasunerako eta likido desenkofratzailerako beharrezkoak diren euste-, finkatzeeta kotizatze-elementuak. 12 Habe zentratzaileak eta 14 habe lotzaileak kokatuta joango diren zangen hondoa berdindu eta garbiketa hormigoiko 100mm sakoneko geruza egin. Zentral batean ekoiztutako HM-20/P/15/IIb hormigoia kamioitik botata. Barne hartu: Zuinketa. Hormigoia bota eta trinkotu. Hormigoiaren gailurra eta hau lautu. 12 Habe zentratzaileak eta 14 habe lotzaileak eraiki. Horretarako, zentralean ekoiztutako HA25/P/15/IIba hormigoi armatua erabiliko da eta kamioitik botako da. UNE EN 10080 B400S altzairuzko armadurak erabiliko dira (armaduraren prezioa 3.6 puntuan). Barne hartu: Zurezko kofratua eta desenkofratua, zuinketa eta zapatak eta zutabeak edo gainean jarriko den edozein elementuaren marrakatzea. Banatzaileak jarri eta armadura eta abioak finkatu. Hormigoia bota eta trinkotu. Hormigoiaren gailurra eta hau lautu. Hormigoia ondu. 12 Habe zentratzaileak eta 14 habe lotzaileak sortzeko erabiliko den UNE EN 10080 B400S altzairu uzkurtua (barrak, estriboak eta abioak). S275 altzairu galbanizatua hotzean konformatutako profiletan, UPE 160 serieko pieza sinpleak, estalki gisa jardungo duen xafla edo panelaren gainean uhalak eratzeko, eta zertxei finkatuta geratuko dira. Baita osagarriak eta ainguratzeko elementuak erekontuan hartuko dira. 16 22,00 22,00 352,00 4.2 m HEB barrak S275 altzairu laminatua S275 altzairu ijeztuaren hornidura, garraioa eta muntaketa HEB serieko beroko profil ijetzietan, lotura soldatuak edo torlojutuak dituzten zutoin eta lotzeko habeetarako, eta gainazalak prestatzea, ondoren bi inprimazio-eskuekin, obran soldadurak egin behar diren eremuan izan ezik, soldaduraren ertzetik 100 mm-ko distantzian. Baita ertzak, soldadurak, ebakiak, pieza bereziak, torlojuak eta zurruntzaileak prestatzea ere; eta obran, garraiatzean, manipulatzean edo muntatzean sortzen diren kalteak konpontzea, gainazalak prestatzeko eta inprimatzeko maila berarekin. S275 altzairu ijeztuaren hornidura, garraioa eta muntaketa IPE serieko beroko profil ijetzietan, lotura soldatuak edo torlojutuak dituzten zutoin eta lotzeko habeetarako, eta gainazalak prestatzea, ondoren bi inprimazio-eskuekin, obran soldadurak egin behar diren eremuan izan ezik, soldaduraren ertzetik 100 mm-ko distantzian. Baita ertzak, soldadurak, ebakiak, pieza bereziak, torlojuak eta zurruntzaileak prestatzea ere; eta obran, garraiatzean, manipulatzean edo muntatzean sortzen diren kalteak konpontzea, gainazalak prestatzeko eta inprimatzeko maila berarekin. Arriostramenduaren kokapena lortzeko L piezak eta hegalak. Baita kableari elkartutako esparrago eta horkila finkoa. Fabrikan muntatuta eta tratamendua egin. Karga, obrarako garraioa eta deskarga. Bere lekuan jartzea behar diren loturak erabiliz, proiektuko planoen arabera. Barne hartu: Zuinketa. Karga, garraioa eta deskarga. Obran muntatzea. "Cables Estructurales" enpresaren 1x19 altzairuzko kablea AISI 316. Lotzeko osagaiak eta tenkagailuak; garraioa eta muntatzea gehituko da. Barne hartu: Zuinketa. Garraioa. Obran muntatzea. Kontrola. 20 7,81 7,81 156,20 4.6 Un Ainguraketa Plakak S275 altzairuzko ainguraketa-plakaren hornidura profil lauan, zurruntzaileekin, proiektuan ezarritako neurriekin eta lodierarekin, eta altzairu korrugatuzko B 400 S altzairu korrugatuko bernuen gainean muntatzea, ezarritako diametroarekin eta luzera osoarekin, eta torlojuz lotzea zirrindolekin, azkoinarekin eta kontratuerkarekin zimenduko hormigoia gogortu ondoren. Are gehiago, euste-gainazala garbitu eta prestatuz, zulatzeko makina zentrala, hormigoi gogortuaren eta plakaren artean geratzen den espazioa berdinduz eta mortero autonibelatzaile hedakorrez betez, azkoinei eta azkoinei korrosioaren aurkako babesa emanez, zurruntzaileak, eta obran sortzen diren kalteak konponduz. Danpalon estalkiaren kokapena FreeSpan Sistemarekin, konkretuki 16mm-tako altuera eta 900mm-tako zabalerako estalkia. Euri-urak husteko 275mmko erretena, akabera eta lotze osagaiekin batera. Karga mekanikoa, garraioa eta deskarga mekanikoa. Obran muntatzea, baliabide mekanikoak erabiliz, beharrezkoak diren loturekin. Barne hartu: Zuinketa. Karga, garraioa eta deskarga. Obran muntatzea. 50 13,00 0,90 - 11,7 585,00 Aire zabaleko hondeatzea, aterpeko zimendurako putzuak (15 zapata) sortzeko. Baliabide mekanikoak erabiliko dira, proiektuan zehaztutako putzuen sakontasuna lortu arte. Zurkaizte eta eskoratze arina, makinen garraioa, paramentuak eta hondoa fintzea, lurrak hondeaketatik kentzea, hondeatutako materialak kentzea eta kamioian kargatzea gehituko da. Barne hartu: Zuinketa orokorra eta erreferentzia puntuak eta mailak finkatu. Erpinetan eta lerrokatze muturretan astoak kokatu. Maila horizontaleko hondeatze jarraitua eta lurren kendu. Hondoen eta alboen eskuzko finketa, lurrak kentzearekin batera. Kamioian kargatu. Aire zabaleko hondeatzea, aterpeko zimendurako zangak (12 lotura habe eta 8 habe zentratzaile) sortzeko. Baliabide mekanikoak erabiliko dira, proiektuan zehaztutako zangen sakontasuna lortu arte. Zurkaizte eta eskoratze arina, makinen garraioa, paramentuak eta hondoa fintzea, lurrak hondeaketatik kentzea, hondeatutako materialak kentzea eta kamioian kargatzea gehituko da. Barne hartu: Zuinketa orokorra eta erreferentzia puntuak eta mailak finkatu. Erpinetan eta lerrokatze muturretan astoak kokatu. Maila horizontaleko hondeatze jarraitua eta lurrak kendu. Hondoen eta alboen eskuzko finketa, lurrak kentzearekin batera. Kamioian kargatu. Hondakinak balorizatzeko edo ezabatzeko obratik edo zentrotik kanpoko eraikuntza- eta eraispenhondakinak tratatzeko instalaziotik, garraioa barne hartu gabe, hondeaketatik, berariazko zabortegian ateratako lurrak emateagatiko kanona. 1 - 727,43 727,43 Euri-uren lurperatutako saneamendu sarearen zangak hondeatzea. Baliabide mekanikoak erabiliko dira, proiektuan zehaztutako zangen sakontasuna lortu arte. Zurkaizte eta eskoratze arina, makinen garraioa, paramentuak eta hondoa fintzea, lurrak hondeaketatik kentzea, hondeatutako materialak kentzea eta kamioian kargatzea gehituko da. Barne hartu: Zuinketa orokorra eta erreferentzia puntuak eta mailak finkatu. Erpinetan eta lerrokatze muturretan astoak kokatu. Maila horizontaleko hondeatze jarraitua eta lurrak kendu. Hondoen eta alboen eskuzko finketa, lurrak kentzearekin batera. Kamioian kargatu. 1 88,00 0,30 0,50 13,20 13,2 2.2 m³ Erregistro Kutxatilen Hondoratzea 550x550mmko erregistro kutxatila eraikitzeko putzuak hondeatu. Baliabide mekanikoak erabiliko dira. Zurkaizte eta eskoratze arina, makinen garraioa, paramentuak eta ondoa fintzea, lurrak hondeaketatik kentzea, hondeatutako materialak kentzea eta kamioian kargatzea gehituko da. Barne hartu: Zuinketa orokorra eta erreferentzia puntuak eta mailak finkatu. Erpinetan eta lerrokatze muturretan astoak kokatu. Maila horizontaleko hondeatze jarraitua eta lurrak kendu. Hondoen eta alboen eskuzko finketa, lurrak kentzearekin batera. Kamioian kargatu. Pasatzeko kutxeta erregistragarria, lurperatua, zeramikazko adreilu trinkozko fabrikaz eraikia, 1/2ko lodierakoa, zementuzko morteroz jasoa, industriala, M-5, proiektuan ezarritako neurrikoa, HM-30/B/20/I+Qb masa-hormigoizko zolaren gainean egina, 15 cm-ko lodierakoa; gutxienez %2ko malda izango du, eta hormigoi-mota bera izango du. Barne hartu: PVCzko lotura-kolektorea ere bai, hiru sarrera eta irteera bat dituena, erregistroestalkiarekin, elkarguneetarako, hormigoiarekin kutxetaren hondoan behar bezala finkatuta, eskuz hondeatuta eta estradosaren betegarria material pikortsuarekin, hodien konexioak eta erremateak. Guztiz muntatua, konexionatua eta zerbitzu proben bidez frogatua. Saneamendu-hargune orokorra hornitu eta muntatu, euriurak herriko sare nagusira husteko, gutxienez %2ko maldarekin. PVCko hodi laua (UNE EN 1401-1:2009), SN-4 seriekoa, 250mmko kanpoko diametroduna, itsasgarria bidez elkartuta, juntadurak eta pieza bereziak barne. Hodia 100mmko sakontasuneko areaz egindako ohe baten gainean jarriko da, sumil dardarkari batekin behar bezala trinkotuta eta berdinduta egongo dena. Giltzurrunera arte trinkotutako areaz alboak beteko dira eta gero hodiko goiko sortzailetik 300mm arte beteko da. Guztiz muntatuta, elkartuta eta behar diren zerbitzu probak eginda. Barne hartu: Hargunearen plantako eta maldaren zuinketa eta marraketa. Hondoko lur askeak kendu. Hodien eta pieza berezien sikuko aurkezpena. Area hondoan bota. Kolektoreak beheratu eta zangan jarri. Instalazioaren muntaia, iturriko muturretik hasita. Elkartze gunearen garbiketa, itsasgarria ipini eta piezen arteko elkartzea. Zerbitzu probak egitea. 1 49 49,00 49,00 2.5 m Padel Saneamenduaren Horniketa Lurperatutako sare horizontala hornitu eta muntatu, euri-urak husteko, gutxienez %2ko maldarekin. PVCko hodi laua (UNE EN 14011:2009), SN-2 seriekoa, 200mmko kanpoko diametroduna, juntadura elastikoarekin. Hodia 100mmko sakontasuneko areaz egindako ohe baten gainean jarriko da, sumil dardarkari batekin behar bezala trinkotuta eta berdinduta egongo dena. Giltzurrunera arte trinkotutako areaz alboak beteko dira eta gero hodiko goiko sortzailetik 300mm arte beteko da. Osagaiak, loturak, pieza bereziak, juntadurak eta muntatzeko lubrifikatzailearen z/p. Guztiz muntatuta, elkartuta eta behar diren zerbitzu probak eginda. Barne hartu: Hodien plantako eta maldaren zuinketa eta marraketa. Hondoko lur askeak kendu. Hodien eta pieza berezien aurkezpena. Area hondoan bota. Kolektoreak beheratu eta zangan jarri. Instalazioaren muntaia, iturriko muturretik hasita. Elkartze gunearen garbiketa, juntadurak jartzea eta piezen arteko elkartzea. Inguruko betetzea egin. Zerbitzu probak egin. 1 88 88,00 88,00 Zutabeei lotutako sare bertikala (8 zorroten) hornitu eta muntatu, euri-urak husteko. PVCko hodi laua (UNE EN 1401-1:2009), SN-2 seriekoa, 75mmko kanpoko diametroduna, juntadura elastikoarekin. Osagaiak, loturak, pieza bereziak, juntadurak eta muntatzeko lubrifikatzailearen z/p. Guztiz muntatuta, elkartuta eta behar diren zerbitzu probak eginda. Barne hartu: Hodien eta pieza berezien sikuko aurkezpena. Kolektoreak zutabeetan jarri. Instalazioaren muntaia, iturriko muturretik hasita. Elkartze gunearen garbiketa, juntadurak jartzea eta piezen arteko elkartzea. Zerbitzu probak egitea. 8 3 3,00 24,00 2.7 m Estalkiaren Euri Urentzako Kanaloiak Zimenduen 20 zapatak eraiki. Horretarako, zentralean ekoiztutako HA25/P/15/IIb hormigoi armatua erabiliko da eta kamioitik botako da. UNE EN 10080 B400S altzairuzko armadurak erabiliko dira (armaduraren prezioa 3.4 puntuan). Barne hartu: Zurezko kofratua eta desenkofratua, zuinketa eta zapatak eta zutabeak edo gainean jarriko den edozein elementuaren marrakatzea. Banatzaileak jarri eta armadura eta abioak finkatu. Hormigoia bota eta trinkotu. Hormigoiaren gailurra eta hau lautu. Hormigoia ondu. 20 zapatak sortzeko erabiliko den UNE EN 10080 B400S altzairu uzkurtua (barrak, estriboak eta abioak). Zurezko enkofratu berreskuragarriaren sistema muntatzea zimendatze-zapatarako, zurezko oholez osatua, 10 aldiz amortizagarriak, eta, ondoren, enkofratze-sistema desmuntatzea. Halaber, hormigoia enkofratuari ez itsasteko, haren egonkortasunerako eta likido desenkofratzailerako beharrezkoak diren euste-, finkatze- eta kotizatze-elementuak. 12 Habe zentratzaileak eta 14 habe lotzaileak eraiki. Horretarako, zentralean ekoiztutako HA25/P/15/IIba hormigoi armatua erabiliko da eta kamioitik botako da. UNE EN 10080 B400S altzairuzko armadurak erabiliko dira (armaduraren prezioa 3.6 puntuan). Barne hartu: Zurezko kofratua eta desenkofratua, zuinketa eta zapatak eta zutabeak edo gainean jarriko den edozein elementuaren marrakatzea. Banatzaileak jarri eta armadura eta abioak finkatu. Hormigoia bota eta trinkotu. Hormigoiaren gailurra eta hau lautu. Hormigoia ondu. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 23 3.7 m Habe Lotzaile eta Zentratzaileen Altzairu Uzkurtua 12 Habe zentratzaileak eta 14 habe lotzaileak sortzeko erabiliko den UNE EN 10080 B400S altzairu uzkurtua (barrak, estriboak eta abioak). Zurezko enkofratu berreskuragarriaren sistema muntatzea, zapata arteko haberako, zurezko oholez osatua, 10 aldiz amortizagarriak, eta, ondoren, enkofratze sistema desmuntatzea. Halaber, hormigoia enkofratuari ez itsasteko, haren egonkortasunerako eta likido desenkofratzailerako beharrezkoak diren euste-, finkatze- eta kotizatze-elementuak. Aurretik berdindutako eta trinkotutako zabalgunean kutxa batean enkatxoa sortu zolatako oinarriarentzat. Betetzea eta hedatzea 150mm baino gutxiagoko geruzetan egingo da. Harrobiko 40/80mmko kareharria erabiliko da. Ondorengo trinkotzea eskuko ekipoa erabiliz (bibratze erretilua). Lurraren jangunea eta artekak (baliabide mekanikoak erabiliz), betetze lanean erabiliko den harrien kamioian kargatze mekanikoa, karga, garraioa eta deskargatzea eta hauen ureztatzea gehituko da. Barne hartu: Enkatxoa sartzeko lurrak jan eta artekak egin. Kamioian kargatze mekanikoa. Garraioa eta deskarga. Betetze materialaren zabaltzea lodiera berdineko geruzetan. Kapa ureztatu. Trinkotzea eta berdinketa. 1 50,00 30,00 0,15 225,00 225,00 0,2mko sakonera duen zolata sortu. Horretarako, zentralean ekoiztutako HA-25/P/15/IIb hormigoi armatua erabiliko da eta kubilotetik botako da. Bi norabideetan ∅8mmko UNE EN 10080 B400S altzairuzko armadura izango du, beharrezkoak diren banatzaileak jarrita (armaduraren prezioa 3.9 puntuan). Akabera talotxamakina erabiliz egingo da. Gehituko da: hormigoia zabaltzea eta bibratzea erregela dardargailua erabiliz, hormigoiko juntadurak sortzea eta 2cmko zabalerako poliestireno hedatuko xaflak inguruko junturetan, zolata eteten duen edozein elementuaren inguruan, hala nola, altzairuzko zutabeak; eta uzkurtze juntadurak zerratzea, baliabide mekanikoak erabiliz. Barne hartu: Hormigoiaren oinarria prestatu: dentsitatea eta aldapa egiaztatu. Hormigoiko juntaduren zuinketa. Mailak eraiki tokeak, hormigoi maistrak edo erregelak erabiliz. Oinarria ureztatu. Hormigoiko eta inguruko juntadurak eratu. Armadura eta beharrezkoak diren banatzaileak jarri. Hormigoia bota eta trinkotu. Hormigoia ondu. Akabera talotxa-makina erabiliz. Uzkurtze juntadurak zerratu. Juntadurak garbitu eta itxi. 1 50,00 30,00 0,20 300,00 300,00 3.11 m² Zolataren Altzairu Uzkurtua Zimendu-lauzarako zurezko enkofratu berreskuragarriaren sistema muntatzea, 10 aldiz amortiza daitezkeen zurezko oholez osatua, eta ondoren enkofratu-sistema desmuntatzea. Horrez gain, hormigoia enkofratuari ez itsasteko, haren egonkortasunerako eta deskofratzeko behar diren euste-, finkatze- eta kotizatze-elementuak ere badaude. 1 160 0,15 24,00 24,00 Arriostramenduaren finkapena lortzeko piezak, hau da, kableari elkartutako horkila finkoa eta tenkagailua. Fabrikan muntatuta eta tratamendua egin. Karga, obrarako garraioa eta deskarga. Bere lekuan jartzea behar diren loturak erabiliz, proiektuko planoen arabera. Barne hartu: Zuinketa. Karga, garraioa eta deskarga. Obran muntatzea. "Cables Estructurales" enpresaren 1x19 altzairuzko kablea AISI 316. Lotzeko osagaiak eta tenkagailuak; garraioa eta muntatzea gehituko da. Barne hartu: Zuinketa. Garraioa. Obran muntatzea. Kontrola. 40 5,64 5,64 225,60 5.3 Un Ainguraketa Plakak S275 altzairuzko ainguraketa-plakaren hornidura profil lauan, zurruntzaileekin, proiektuan ezarritako neurriekin eta lodierarekin, eta altzairu korrugatuzko B 400 S altzairu korrugatuko bernuen gainean muntatzea, ezarritako diametroarekin eta luzera osoarekin, eta torlojuz lotzea zirrindolekin, azkoinarekin eta kontratuerkarekin zimenduko hormigoia gogortu ondoren. Are gehiago, euste-gainazala garbitu eta prestatuz, zulatzeko makina zentrala, hormigoi gogortuaren eta plakaren artean geratzen den espazioa berdinduz eta mortero autonibelatzaile hedakorrez betez, azkoinei eta azkoinei korrosioaren aurkako babesa emanez, zurruntzaileak, eta obran sortzen diren kalteak konponduz. S275 altzairuzko ainguraketa-plakaren gainean jarriko diren konponente desberdinak, portikoen finkapena lortzen dutena. Hauek ferratzaile batek egingo ditu txapa zabalera desberdinak erabiliz eta soldaduraren bidez. Barne hartu: Ferratzailea, zuinketa. Garraioa. Obran muntatzea. Kontrola. Goiko piezak Lotzeko beharrezko torloju azkoin eta zirrindolak beharko dira. Rosmil enpresak hornitua. Barne hartu: Ferratzailea, zuinketa. Garraioa. Obran muntatzea. Kontrola. Alumidi plakak portikoetara finkatuko dira eta bertan estalkiko petralak lotuko dira larako eta hiltzeen bidez (ikusi hurrengo puntua). Alumidi plaka Rothoblaas enpresak hornitua izango da. Barne hartu: Zuinketa. Garraioa. Obran muntatzea. Kontrola. 162 - 162,00 5.7 Kg Portikoak Lotzeko altzairuzko Txapa Portikoak lotzeko S275 txapa. Ferratzaile batek tailerrean egindako txapa 1100x540mm-takoa. Barne hartu: Zuinketa. Garraioa. Obran muntatzea. Kontrola. 10 37,83 37,83 378,30 5.8 Kg Arriostramendua Portikoetara Lotzeko Piezak Arriostramenduaren kableak eta horkilak portikoetara joango dira finkatuta, arriostramenduaren hegalaren eta oinarriaren medioz. Hauek soldatuta joango dira baina ez dira apartatu honetan kontuan izango. Barne hartu: Ferratzailea, zuinketa. Garraioa. Obran muntatzea. Kontrola. Rothoblaas hornitutako larako, torloju eta hiltze guztiak, zurezko egitura haien artean finkatzeko, bai eta altzairuzko beste elementuei finkatzeko. Barne hartu: Zuinketa. Garraioa. Obran muntatzea. Kontrola. Tailerrean egindako soldadura artikulazioaren euskarria egiteko erabili behar diren 4x4 mm-tako eta 5x5mm-tako soldadura. Horretan aditua den langile batek horizontalean eginda. Geroko egiaztapenak barne. Barne hartu: Soldadura, langilearen lana eta geroko kontrola. Danpalon estalkiaren kokapena SeamLess Sistemarekin, konkretuki 16mm-tako altuera eta 900mm-tako zabalerako estalkia. Euri-urak husteko 275mmko erretena, akabera eta lotze osagaiekin batera. Karga mekanikoa, garraioa eta deskarga mekanikoa. Obran muntatzea, baliabide mekanikoak erabiliz, beharrezkoak diren loturekin. Barne hartu: Zuinketa. Karga, garraioa eta deskarga. Obran muntatzea. Poliuretano alifatiko motako margoa areto futboleko zelaia eta saskibaloi txikiko zelaia marrakatzeko marrakatzeko. Kolorea: gorria RAL 3016 eta berdea RAL 6001. Barne hartu: Zuinketa. Garraioa. Obran muntatzea. Jolastokia argiztatzeko Cooper Lightning - STEELER LED HIGH BAY (SSLED-LD5-30-W-UNVL850-CD2-U) lanparak erabiliko dira. Hauen garraioa eta eskuzko jartzea gehituko da. Barne hartu: Zuinketa, lanparak non doazen kokatuta habeetan markatu. Lanpara bera eta erabiliko den bonbilla. Muntatzea. Instalazio osoa egiteko behar diren hariak, erregistro kutxak, eragingailuak eta abar. aurrekontu honetan ez dira kontuan hartzen. 12 - 12,00 12,00 Jolastokia argiztatzeko Cooper Lightning - STEELER LED HIGH BAY (SSLED-LD5-30-W-UNVL850-CD2-U) lanparak erabiliko dira. Hauen garraioa eta eskuzko jartzea gehituko da. Barne hartu: Zuinketa, lanparak non doazen kokatuta habeetan markatu. Lanpara bera eta erabiliko den bonbilla. Muntatzea. Instalazio osoa egiteko behar diren hariak, erregistro kutxak, eragingailuak eta abar. aurrekontu honetan ez dira kontuan hartzen. 12 - 12,00 12,00 Jolastokiaren lurra berdindu eta asfaltoko geruza bat botako da (jarraituko bituminosa nahasketa berotan), sakonera 150mmkoa izanik. Garbiketa, kamioitik deskargatze mekanikoa, hedatzea eta berdinketa gehituko da. Sumil makina erabiliko da guztia berdintzeko. Inguruko ertzak, beste eraikinekiko elkarguneak hain zuzen, material berdinaz eskuz beteko dira. Barne hartu: Zuinketa. Kamioitik deskargatze mekanikoa. Elementua eskuz hedatu. Sumil makina erabili guztia berdintzeko. Inguruko ertzak eskuz bete. Garbiketa. 1 2100,00 2100,00 1.2 Kg Zelaiko Elementuak Eraitsi Hormigoizko eta altzairuzko hesiak kendu, kamioiak eta langileak jolastokira sar daitezen. Bai eta porteriak, lankak etabar kendu. Horretarako, mailu pneumatikodun konpresorea hormigoia apurtzeko eta oxigeno bidezko mozketako ekipoa altzairuzko hesia mozteko erabiliko dira. Barne hartu: Elementua eraitsi apurtze mailu pneumatikodun konpresorea eta oxigeno bidezko mozketako ekipoa erabiliz. Obra-hondakinak txikitu, maneiagarriak izan daitezen. Obrahondakinak kendu eta pilatu. Obra-hondakinak garbitu. Obrahondakinak kontainer-ontzi edo kamioian eskuzko kargatzea. 1 75,00 75,00 3.1 Un Aurrefabrikatutako etxola alokatzea, obrako bulego baterako. Aurrefabrikatutako etxola alokatzea, obrako bulegorako, 4,78 x 2,42 x 2,30 m-koa (10,55 m2), hiru hilabetez. Honako hauek osatuko dute: egitura metalikoa, itxitura eta estalkia, xafla nerbiodun eta galbanizatuzkoa, barne-isolamendua, elektrizitate- eta indar-instalazioa 230 V-ko kanpohargunearekin, hodi fluoreszenteak eta kanpoko argi-puntua; leiho lerragarriak, ilargiarekin eta burdin hesiekin; sarrerako atea, sarrailuarekin; taula aglomeratua. 1 3.2 Un Aurrefabrikatutako etxola garraiatzea Obrako aurrefabrikatutako etxola garraiatzea, deskargatzea eta, ondoren, kamioi-garabiarekin modulua biltzea barne 1 3.4 Un Saneamenduko eta iturgintzako behin-behineko hargunea, obrako etxola aurrefabrikatuan Saneamenduko eta iturgintzako behin-behineko hargunea, obrako etxola aurrefabrikatuan lurperatua, udal sare orokorrarekiko lotura barne, gehienez ere 8 m-ko distantziara. 1 Oinezkoentzako altzairuzko pasabidea alokatzea 3 hilabetez, 2,24 m-ko luzerakoa, gehienez ere 1,64 m-ko zangaren zabalerarako; plataforma irristagaitza izango da, desnibelik gabea, 400 kg-ko karga-ahalmenekoa, 0,15 m-ko alboko errodapiak, 1 m-ko altuerako alboko barandak, alboko zeharbidea eta plataforma zorura finkatzeko 2 zulo. 4 Ikuspen handiko txalekoa, material islatzaileduna, BB1, 11. kategoriakoa, segurtasun baldintza guztiak betetzen dituena, R.O.-ren arabera. 1407/1992. 10 Kolpeen kontrako kaskoa, BB1, 11. kategoriakoa, homologatua, R.O.ren araberako segurtasun baldintza guztiak betez. 1407/92 20 3.14 Un Aurpegia babesteko pantaila, soldatzaileentzat, buruan finkatuta eta soldadura-iragazkiekin Aurpegia babesteko pantaila, soldatzaileentzat, buruan finkatua eta soldadurako iragazkiekin, EP1, 11. kategoriakoa, segurtasun-baldintza guztiak betetzen dituena, RO-REN arabera. 1407/1992. 3 3.16 Un Langileentzako Eskularruak Produktu kimikoen kontrako eskularru parea, EP1, 111 kategoriakoa, segurtasun baldintza guztiak betetzen dituena, EDaren arabera. 1407/1992. 5 3.19 Un Soldatzaileentzako eskularruak Soldatzaileentzako eskularru parea, BB1, 11. kategoriakoa, segurtasun baldintza guztiak betetzen dituena, EDaren arabera. 1407/1992. 3 3.20 Un Soldatzailearentzako mahuka-parea Soldatzailearentzako A mailako zerrategiko mahuka-pare bat, sorbaldan, HE1, 11. kategoriakoa, segurtasun-baldintza guztiak betetzen dituena, JUaren arabera. 1407/1992. 3 3.21 Un Laneko bota altuak, irristatzearekiko erresistentzia dutenak, ura sartu eta xurgatzeko erresistentzia dutenak 3.22 Un Babes-bota baxuak, irristatzearekiko erresistentziarekin Babes apaleko bota pare bat, altzairuzko punta erresistentea eta irristatzearekiko erresistentzia duena, BB1 11. kategoriakoa, segurtasun baldintza guztiak betetzen dituena, R.O-aren arabera. 1407/1992. 20 3.23 Un Soldatzailearentzako polainak Soldadorerako polaina-parea, BB1, 11. kategoriakoa, segurtasun-baldintza guztiak betetzen dituena, EDaren arabera. 1407/1992. 3 Gerrialdea babesteko gerrikoa, euskarri sabelalde zabalekoa eta belkroz erregulatzekoa, BBren araberako segurtasun baldintza guztiak betetzen dituena. 1407/1992. 5 3.25 Un Erremintak eramateko poltsa duen gerrikoa Erreminta-zorroa duen uhala, BB1, 11. kategoriakoa, segurtasunbaldintza guztiak betetzen dituena, EDaren arabera. 1407/1992. 18 Aldi baterako ainguratze horizontaleko lerroa, poliesterrezko zinakoa, 10 m-ko luzerakoa, langile bati segurtatzeko, C motakoa, altzairu galbanizatuzko 2 ainguraketa-gailuz osatua, horietako bakoitza ainguraketa-plakaz, bi abarka karratuz, zirrindolak eta altzairuzko azkoinak, euskarri metalikoan finkatzeko, eta 35 mm-ko zabalerako poliesterrezko zinta batez. 10 m-ko luzera, itzuleraren aurkako blokeo mekanismoa duen tenkagailua eta mosketoia bi muturretan. 5 Segurtasun finkoko sare-sistema, zailtasun handiko poliamidazko hutsune horizontal handiak, korapilodunak eta zuriak estaltzeko. 4,5 mm-ko kalibreko sare-soka, plataforma jasotzailea lotzeko, finkatzeko eta alokatzeko elementuak barne, jartzeko eta kentzeko. 1565 Urgentziazko botikina, desinfektatzaile eta antiseptiko baimenduak, gaza esterilak, kotoi hidrofiloa, benda, esparatrapua, apositu itsasgarriak, termometroa, guraize pare bat, pintzak eta erabili eta botatzeko eskularruak dituena. 1 3.31 Un ABC hauts kimikoko itzalgailu eramangarria, balio anitzekoa, 6 kg agente itzaltzailekoa ABC hauts kimikoko itzalgailu eramangarria, balio anitzeko antibrasa motakoa, presio inkorporatuarekin, 21A- 113B-C eraginkortasunekoa, 6 kg agente itzaltzailerekin, manometroarekin eta mahukarekin, ahokadura barreiatzailearekin. 2 Langileari urtero osasun azterketa egitea, baita enpresako langileak lanorduak galtzearen ondorioz ere, lantokitik zentro medikora (Istripuen Mutura) joan behar duelako azterketa medikoa egiteko. 20 Langileen prestakuntza ordua, laneko segurtasun eta osasunaren arloan indarra duen araudia betetzeko beharrezkoa. 30 3.34 Un Balizatzeko elementuen multzoa eta obren behin-behineko seinaleztapena Balizatzeko elementuen multzoa eta obren behin-behineko seinaleztapena: zintak, mailak, paletak, ohartarazteko seinaleak, debekua eta arriskuak, laneko segurtasun eta osasunaren arloan indarrean dagoen araudia betetzeko. 1 4.1 m³ I. Mailako RCDak: Hondeaketa lurrak eta harriak RCD mota desberdinen metro kubikoa tratatzeko beharrezko aurrekontua. Argitalpen honetan ez dira kamioiak, biltegiak edukiontziak ezta garraioak kontsideratuko, bakarrik RCD bakoitza tratatzeko beharrezko aurrekontua. 97,50 RCD mota desberdinen metro kubikoa tratatzeko beharrezko aurrekontua. Argitalpen honetan ez dira kamioiak, biltegiak edukiontziak ezta garraioak kontsideratuko, bakarrik RCD bakoitza tratatzeko beharrezko aurrekontua. 33,53 RCD mota desberdinen metro kubikoa tratatzeko beharrezko aurrekontua. Argitalpen honetan ez dira kamioiak, biltegiak edukiontziak ezta garraioak kontsideratuko, bakarrik RCD bakoitza tratatzeko beharrezko aurrekontua. 73,13 RCD mota desberdinen metro kubikoa tratatzeko beharrezko aurrekontua. Argitalpen honetan ez dira kamioiak, biltegiak edukiontziak ezta garraioak kontsideratuko, bakarrik RCD bakoitza tratatzeko beharrezko aurrekontua. 3,90 4.5 m³ Eraikuntzako hondakinen sailkapena Eraikuntza- eta/edo eraispen-hondakinak obran bertan sailkatzea, zatika bereiziz (hormigoia, zeramikoak, metalak, zurak, beirak, plastikoak, paperak edo kartoiak eta hondakin arriskutsuak), obra barruan eskuzko baliabideekin. 94,05 4.6 Un Asfaltozko hondakinak garraiatzea 6 m³-ko edukiontziarekin, manipulazioa, edukiontziaren alokairua eta isurketa Eraikuntza- eta/edo eraispen-obretan sortutako hondakin geldo asfaltikoen garraioa, 6 m3-ko edukiontziarekin, zabortegi espezifikora, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen tratamendurako instalaziora, obratik edo hondakinak balorizatu edo ezabatzeko zentrotik kanpo. Entrega-, alokairu- eta jasotze-zerbitzuaedukiontzia eta isurtzeko kanona. 1 Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 40 4.7 Un Zur-hondakinak 7 m3-ko edukiontziarekin garraiatzea, baita manipulatzea, edukiontzia alokatzea eta botatzea ere Eraikuntza- eta/edo eraispen-obretan sortutako zur-hondakin inerteen garraioa, 7 m3-ko edukiontziarekin, zabortegi espezifikora, hondakinak balorizatzeko edo ezabatzeko obratik edo zentrotik kanpoko eraikuntzaeta eraispen-hondakinak tratatzeko instalaziora, joan-etorria kontuan hartuta. Baita edukiontzia entregatu, alokatu, obran jaso eta isurtzeko kanona ere. 3 4.8 Un Hondakin metalikoak garraiatzea 4,2 m3-ko edukiontziarekin, baita manipulazioa, edukiontziaren alokairua eta isurketa ere Eraikuntza- eta/edo eraispen-obretan sortutako hondakin inerte metalikoak (4,2 m3-ko edukiontziarekin) zabortegi espezifikora garraiatzea, hondakinak balorizatzeko edo ezabatzeko obratik edo zentrotik kanpoko eraikuntza- eta eraispen-hondakinak tratatzeko instalazioa jartzea, joan-etorria kontuan hartuta. Baita edukiontzia entregatu, alokatu, obran jaso eta isurtzeko kanona ere. 2 4.9 Un Paper- eta kartoi-hondakinen garraioa, 2,5 m3-ko edukiontziarekin, baita manipulazioa, edukiontziaren alokairua eta isurketa ere Eraikuntza- eta/edo eraispen-obretan sortutako paper- eta kartoihondakin geldoak, 2,5 m³-ko edukiontziarekin, zabortegi espezifikora eramatea, eraikuntza- eta eraispen-hondakinak tratatzeko instalazioa obratik edo hondakinak balorizatzeko edo ezabatzeko zentrotik kanpo, joan-etorria kontuan hartuta. Baita edukiontzia entregatu, alokatu, obran jaso eta isurtzeko kanona ere. 1 4.10 Un Hondakin plastikoen garraioa, 3,5 m3-ko edukiontziarekin, baita manipulazioa, edukiontziaren alokairua eta isurketa ere Eraikuntza- eta/edo eraispen-obretan sortutako hondakin inerteen garraioa, 3,5 m3-ko edukiontziarekin, zabortegi espezifikora, hondakinak balorizatzeko edo ezabatzeko obratik edo zentrotik kanpoko eraikuntza- eta eraispen-hondakinak tratatzeko instalaziora, joan-etorria kontuan hartuta. Baita edukiontzia entregatu, alokatu, obran jaso eta isurtzeko kanona ere. 1 4.11 Un Beirazko hondakinen garraioa, 1,5 m3-ko edukiontziarekin, baita manipulazioa, edukiontziaren alokairua eta isurketa ere Eraikuntza- eta/edo eraispen-obretan sortutako hondakin bizigabe beiraztatuak 1,5 m3-ko edukiontziarekin hondakindegi espezifikora, hondakinak balorizatzeko edo ezabatzeko obratik edo zentrotik kanpoko eraikuntza- eta eraispen-hondakinak tratatzeko instalaziora, joan-etorria kontuan hartuta. Baita edukiontzia entregatu, alokatu, obran jaso eta kanona emateko zerbitzua ere. isurketakoak. 1 Eraikuntza- eta/edo eraispen-obretan sortutako igeltsu-hondakin inerteak, 4,2 m3-ko edukiontziarekin, zabortegi espezifikora, hondakinak balorizatzeko edo ezabatzeko obratik edo zentrotik kanpoko eraikuntzaeta eraispen-hondakinak tratatzeko instalaziora, joan-etorria kontuan hartuta. Baita edukiontzia entregatu, alokatu, obran jaso eta isurtzeko kanona ere. 1 4.13 Un Harea, legarra eta bestelako agregakinak 7 m³-ko edukiontziarekin garraiatzea, baita manipulazioa, edukiontziaren alokairua eta isurketa ere Eraikuntza- eta/edo eraispen-obretan sortutako harea, legar eta beste agregakin inerteen garraioa, 7 m3-ko edukiontziarekin, hondakindegi espezifikora, eraikuntza- eta eraispen-hondakinak tratatzeko instalaziora, obratik edo hondakinak balorizatu edo ezabatzeko zentrotik kanpo, joan-etorria kontuan hartuta. Baita edukiontzia entregatu, alokatu, obran jaso eta isurtzeko kanona ere. 1 4.14 Un Hormigoizko hondakinen garraioa, 7 m³-ko edukiontziarekin, baita manipulazioa, edukiontziaren alokairua eta isurketa ere Eraikuntza- eta/edo eraispen-obretan sortutako hormigoi-hondakin inerteen garraioa, 7 m3-ko edukiontziarekin, hondakindegi espezifikora, hondakinak balorizatzeko edo ezabatzeko obratik edo zentrotik kanpoko eraikuntza- eta eraispen-hondakinak tratatzeko instalaziora, joan-etorria kontuan hartuta. Baita edukiontzia entregatu, alokatu, obran jaso eta kanona emateko zerbitzua ere. 6 4.15 Un 7 m3-ko edukiontzia duten adreilu, teila eta material zeramikoen hondakinen garraioa, baita manipulazioa, edukiontziaren alokairua eta isurketa ere Eraikuntza- eta/edo eraispen-obretan sortutako adreilu, teila eta material zeramikoen hondakin inerteak 7 m3-ko edukiontziarekin hondakindegi espezifikora garraiatzea, hondakinak balorizatzeko edo ezabatzeko obratik edo zentrotik kanpo eraikuntza- eta eraispenhondakinak tratatzeko instalazioa jartzea, joan-etorria kontuan hartuta. Baita edukiontzia entregatu, alokatu, obran jaso eta kanona emateko zerbitzua ere. 4 4.16 Un Harri-hondakinak 6 m³-ko edukiontziarekin garraiatzea, baita manipulatzea, edukiontzia alokatzea eta botatzea ere Eraikuntza- eta/edo eraispen-obretan sortutako harrizko hondakin inerteen garraioa, 6 m³-ko edukiontziarekin, hondakindegi espezifikora, hondakinak balorizatzeko edo ezabatzeko obratik edo zentrotik kanpoko eraikuntza- eta eraispen-hondakinak tratatzeko instalaziora, joan-etorria kontuan hartuta. Baita edukiontzia entregatu, alokatu, obran jaso eta isurtzeko kanona ere. 5 200 litroko edukiera duen bidoia garraiatzea eraikuntza- edo eraispenlanetako hondakin arriskutsuekin, hondakindegi espezifikora, hondakinak balorizatzeko edo ezabatzeko obratik edo zentrotik kanpoko eraikuntzaeta eraispen-hondakinak tratatzeko instalaziora, bidoien karga, deskarga, alokairua eta isurketa-kanona kontuan hartuta. 8 5.1 Un Hormigoiaren trinkotasun- eta erresistentzia-saiakuntza Jolastokia osatzen duten elementuen xaflen erresistentzia egiaztatuko da. Bai portikoak bai petralak entseatu egingo dira. 25 Jolastokia osatzen duten elementuen xaflen arteko itsasgarriaren erresistentzia eta eraginkortazuna egiaztatuko da. Bai portikoan zein petralak entseatu egingo dira. 25 Jolastokia osatzen duten elementuen akaberari entseguak egingo zaie, izan ere, intsektuen eta hezetasunaren kontrako akabera emango zaie zurezko egitura guztiari. 25 5.5 Un Ezaugarri mekanikoak zehazteko saiakuntza Ezaugarri mekaniko hauek zehazteko saiakuntza: muga elastikoa, haustura-karga, hausturaren luzamendua eta karga maximoaren peko luzamendua, diametro bakoitzeko altzairu korrugatuko barra baten lagin baten gainean, UNE-EN ISO 15630-1 arauaren arabera, baita obrarako desplazamendua, laginketa eta emaitzen txostena ere. 4 UNE-EN 10080ren arabera, lote bereko bi altzairuzko barra uzkurtuko lagin baten gainean egindako uzkurduraren ezaugarri geometrikoak zehazteko saiakuntza, baita obrara joatea, lagina hartzea eta emaitzen txostena ere. 4 Lote bereko lau sare elektrosoldatuko lagin baten gainean, UNE-EN 10080ren arabera, uzkurduraren ezaugarri geometrikoak zehazteko saiakuntza, baita obrara joatea, lagina hartzea eta emaitzen txostena ere. 2 5.9 Un Tolesteko/bitan banatzeko saiakuntza Lote bereko bi sare elektrosoldatu laginean, UNE-EN ISO 15630-2 arauaren arabera, pitzadurarik dagoen edo ez zehazteko saiakuntza, tolestuz/bikoiztuz, baita obrara joatea, laginak hartzea eta emaitzen txostena ere. 2 5.10 Un Ezaugarri mekanikoak zehazteko saiakuntza Ezaugarri mekaniko hauek zehazteko saiakuntza: muga elastikoa, haustura-karga, hausturaren luzamendua eta karga maximoaren peko luzamendua, diametro bakoitzeko sare elektrosoldatu baten lagin baten gainean, UNE-EN ISO 15630-2 arauaren arabera, baita obrarako desplazamendua, laginketa eta emaitzen txostena ere. 1 5.12 Un Zagor artifizialezko material betegarri bat hautatu eta kontrolatzeko saiakuntzak Laborategiko saiakuntzak: analisi granulometrikoa; Atterbergen mugak; harearen baliokidea; Los Angelesen koefizientea; garbiketaren koefizientea; harlauzen indizea; hausturaren aurpegiak; Proctor aldatua. In situ saiakuntzak: 2 dentsitate eta hezetasunekoak; karga-plaka. Langileak eta ekipoak obrara eramatea, laginak hartzea eta txosten teknikoa barne emaitzak. 1 Soldatutako lotura baten saiakuntza ez-suntsitzailea, likido sarkorren bidezkoa, UNE-EN 571-1 arauaren arabera, baita obrarako lekualdatzea eta emaitzen txostena ere. 10 Soldatutako lotura bati buruzko saiakuntza ez-suntsitzailea partikula magnetikoen bidez, UNE-EN ISO 17638 arauaren arabera, baita obrarako lekualdatzea eta emaitzen txostena ere. 10 Lotura soldatu baten saiakuntza ez-suntsitzailea, ultrasoinuen bidez, UNE-EN 1714ren arabera, baita obrara lekualdatzea eta emaitzen txostena ere. 10 UNE-EN 12517-1 arauaren arabera, soldatutako juntura bati buruzko saiakuntza ez-suntsitzailea, 10x24 cm-ko erradiografiaren bidez, obrara joatea eta emaitzen txostena barne. 10 Torlojuz lotutako lotura bati buruzko saiakuntza, IEEren arabera, baita obrara joatea eta emaitzen txostena ere. 44 5.19 Un Estalduraren lodiera zehazteko saiakuntza Lanparak eta instalazio elektriko guztia badoan konprobatzea 1
science
addi-5093182e7a1a
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/53425
Artziniegako kirol instalazioen birmoldaketa
López Arbeloa, Martín
2021-10-18
1.2 m³ Zapaterako Putzuen Hondatzea Aire zabaleko hondeatzea, aterpeko zimendurako putzuak (15 zapata) sortzeko. Baliabide mekanikoak erabiliko dira, proiektuan zehaztutako putzuen sakontasuna lortu arte. Zurkaizte eta eskoratze arina, makinen garraioa, paramentuak eta hondoa fintzea, lurrak hondeaketatik kentzea, hondeatutako materialak kentzea eta kamioian kargatzea gehituko da. Barne hartu: Zuinketa orokorra eta erreferentzia puntuak eta mailak finkatu. Erpinetan eta lerrokatze muturretan astoak kokatu. Maila horizontaleko hondeatze jarraitua eta lurren kendu. Hondoen eta alboen eskuzko finketa, lurrak kentzearekin batera. Kamioian kargatu. Aire zabaleko hondeatzea, aterpeko zimendurako zangak (12 lotura habe eta 8 habe zentratzaile) sortzeko. Baliabide mekanikoak erabiliko dira, proiektuan zehaztutako zangen sakontasuna lortu arte. Zurkaizte eta eskoratze arina, makinen garraioa, paramentuak eta hondoa fintzea, lurrak hondeaketatik kentzea, hondeatutako materialak kentzea eta kamioian kargatzea gehituko da. Barne hartu: Zuinketa orokorra eta erreferentzia puntuak eta mailak finkatu. Erpinetan eta lerrokatze muturretan astoak kokatu. Maila horizontaleko hondeatze jarraitua eta lurrak kendu. Hondoen eta alboen eskuzko finketa, lurrak kentzearekin batera. Kamioian kargatu. 1.4 m³ Lur Garraioa eta Botatzea Ateratako lurretatik hornikuntza eta betegarri moduan erabiliko den lurraren garbiketa eta prestaketa. Barne hartu: Lurrak hartu eta hauek garbitu, zaborrik, sastrakarik eta abar egon ez dadin. 325,00 4,26 1.384,50 Hondakinak balorizatzeko edo ezabatzeko obratik edo zentrotik kanpoko eraikuntza- eta eraispenhondakinak tratatzeko instalaziotik, garraioa barne hartu gabe, hondeaketatik, berariazko zabortegian ateratako lurrak emateagatiko kanona. 325,00 2,01 653,25 Euri-uren lurperatutako saneamendu sarearen zangak hondeatzea. Baliabide mekanikoak erabiliko dira, proiektuan zehaztutako zangen sakontasuna lortu arte. Zurkaizte eta eskoratze arina, makinen garraioa, paramentuak eta hondoa fintzea, lurrak hondeaketatik kentzea, hondeatutako materialak kentzea eta kamioian kargatzea gehituko da. Barne hartu: Zuinketa orokorra eta erreferentzia puntuak eta mailak finkatu. Erpinetan eta lerrokatze muturretan astoak kokatu. Maila horizontaleko hondeatze jarraitua eta lurrak kendu. Hondoen eta alboen eskuzko finketa, lurrak kentzearekin batera. Kamioian kargatu. 9,75 38,83 378,59 550x550mmko erregistro kutxatila eraikitzeko putzuak hondeatu. Baliabide mekanikoak erabiliko dira. Zurkaizte eta eskoratze arina, makinen garraioa, paramentuak eta ondoa fintzea, lurrak hondeaketatik kentzea, hondeatutako materialak kentzea eta kamioian kargatzea gehituko da. Barne hartu: Zuinketa orokorra eta erreferentzia puntuak eta mailak finkatu. Erpinetan eta lerrokatze muturretan astoak kokatu. Maila horizontaleko hondeatze jarraitua eta lurrak kendu. Hondoen eta alboen eskuzko finketa, lurrak kentzearekin batera. Kamioian kargatu. Pasatzeko kutxeta erregistragarria, lurperatua, zeramikazko adreilu trinkozko fabrikaz eraikia, 1/2ko lodierakoa, zementuzko morteroz jasoa, industriala, M-5, proiektuan ezarritako neurrikoa, HM-30/B/20/I+Qb masa-hormigoizko zolaren gainean egina, 15 cm-ko lodierakoa; gutxienez %2ko malda izango du, eta hormigoi-mota bera izango du. Barne hartu: PVCzko lotura-kolektorea ere bai, hiru sarrera eta irteera bat dituena, erregistroestalkiarekin, elkarguneetarako, hormigoiarekin kutxetaren hondoan behar bezala finkatuta, eskuz hondeatuta eta estradosaren betegarria material pikortsuarekin, hodien konexioak eta erremateak. Guztiz muntatua, konexionatua eta zerbitzu proben bidez frogatua. Saneamendu-hargune orokorra hornitu eta muntatu, euriurak herriko sare nagusira husteko, gutxienez %2ko maldarekin. PVCko hodi laua (UNE EN 1401-1:2009), SN-4 seriekoa, 250mmko kanpoko diametroduna, itsasgarria bidez elkartuta, juntadurak eta pieza bereziak barne. Hodia 100mmko sakontasuneko areaz egindako ohe baten gainean jarriko da, sumil dardarkari batekin behar bezala trinkotuta eta berdinduta egongo dena. Giltzurrunera arte trinkotutako areaz alboak beteko dira eta gero hodiko goiko sortzailetik 300mm arte beteko da. Guztiz muntatuta, elkartuta eta behar diren zerbitzu probak eginda. Barne hartu: Hargunearen plantako eta maldaren zuinketa eta marraketa. Hondoko lur askeak kendu. Hodien eta pieza berezien sikuko aurkezpena. Area hondoan bota. Kolektoreak beheratu eta zangan jarri. Instalazioaren muntaia, iturriko muturretik hasita. Elkartze gunearen garbiketa, itsasgarria ipini eta piezen arteko elkartzea. Zerbitzu probak egitea. 49,00 81,67 4.001,83 Lurperatutako sare horizontala hornitu eta muntatu, euri-urak husteko, gutxienez %2ko maldarekin. PVCko hodi laua (UNE EN 14011:2009), SN-2 seriekoa, 200mmko kanpoko diametroduna, juntadura elastikoarekin. Hodia 100mmko sakontasuneko areaz egindako ohe baten gainean jarriko da, sumil dardarkari batekin behar bezala trinkotuta eta berdinduta egongo dena. Giltzurrunera arte trinkotutako areaz alboak beteko dira eta gero hodiko goiko sortzailetik 300mm arte beteko da. Osagaiak, loturak, pieza bereziak, juntadurak eta muntatzeko lubrifikatzailearen z/p. Guztiz muntatuta, elkartuta eta behar diren zerbitzu probak eginda. Barne hartu: Hodien plantako eta maldaren zuinketa eta marraketa. Hondoko lur askeak kendu. Hodien eta pieza berezien aurkezpena. Area hondoan bota. Kolektoreak beheratu eta zangan jarri. Instalazioaren muntaia, iturriko muturretik hasita. Elkartze gunearen garbiketa, juntadurak jartzea eta piezen arteko elkartzea. Inguruko betetzea egin. Zerbitzu probak egin. 65,00 25,04 1.627,60 Zutabeei lotutako sare bertikala (4 zorroten) hornitu eta muntatu, euri-urak husteko. PVCko hodi laua (UNE EN 1401-1:2009), SN-2 seriekoa, 75mmko kanpoko diametroduna, juntadura elastikoarekin. Osagaiak, loturak, pieza bereziak, juntadurak eta muntatzeko lubrifikatzailearen z/p. Guztiz muntatuta, elkartuta eta behar diren zerbitzu probak eginda. Barne hartu: Hodien eta pieza berezien sikuko aurkezpena. Kolektoreak zutabeetan jarri. Instalazioaren muntaia, iturriko muturretik hasita. Elkartze gunearen garbiketa, juntadurak jartzea eta piezen arteko elkartzea. Zerbitzu probak egitea. 22,00 50,62 1.113,64 Zimenduen 20 zapatak eraiki. Horretarako, zentralean ekoiztutako HA25/P/15/IIb hormigoi armatua erabiliko da eta kamioitik botako da. UNE EN 10080 B400S altzairuzko armadurak erabiliko dira (armaduraren prezioa 3.4 puntuan). Barne hartu: Zurezko kofratua eta desenkofratua, zuinketa eta zapatak eta zutabeak edo gainean jarriko den edozein elementuaren marrakatzea. Banatzaileak jarri eta armadura eta abioak finkatu. Hormigoia bota eta trinkotu. Hormigoiaren gailurra eta hau lautu. Hormigoia ondu. 20 zapatak sortzeko erabiliko den UNE EN 10080 B400S altzairu uzkurtua (barrak, estriboak eta abioak). Zurezko enkofratu berreskuragarriaren sistema muntatzea zimendatze-zapatarako, zurezko oholez osatua, 10 aldiz amortizagarriak, eta, ondoren, enkofratze-sistema desmuntatzea. Halaber, hormigoia enkofratuari ez itsasteko, haren egonkortasunerako eta likido desenkofratzailerako beharrezkoak diren euste-, finkatze- eta kotizatze-elementuak. 3.5 m³ Habe Lotzaile eta Zentratzaileen Hondoen Berdinketa 12 Habe zentratzaileak eta 14 habe lotzaileak kokatuta joango diren zangen hondoa berdindu eta garbiketa hormigoiko 100mm sakoneko geruza egin. Zentral batean ekoiztutako HM20/P/15/IIb hormigoia kamioitik botata. Barne hartu: Zuinketa. Hormigoia bota eta trinkotu. Hormigoiaren gailurra eta hau lautu. 3.6 m³ Habe Lotzaile eta Zentratzaileen Eraikitzea 12 Habe zentratzaileak eta 14 habe lotzaileak eraiki. Horretarako, zentralean ekoiztutako HA25/P/15/IIba hormigoi armatua erabiliko da eta kamioitik botako da. UNE EN 10080 B400S altzairuzko armadurak erabiliko dira (armaduraren prezioa 3.6 puntuan). Barne hartu: Zurezko kofratua eta desenkofratua, zuinketa eta zapatak eta zutabeak edo gainean jarriko den edozein elementuaren marrakatzea. Banatzaileak jarri eta armadura eta abioak finkatu. Hormigoia bota eta trinkotu. Hormigoiaren gailurra eta hau lautu. Hormigoia ondu. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 11 3.7 m Habe Lotzaile eta Zentratzaileen Altzairu Uzkurtua 12 Habe zentratzaileak eta 14 habe lotzaileak sortzeko erabiliko den UNE EN 10080 B400S altzairu uzkurtua (barrak, estriboak eta abioak). 3.8 m² Habe Lotzaile eta Zentratzaileen Enkofratua Zurezko enkofratu berreskuragarriaren sistema muntatzea, zapata arteko haberako, zurezko oholez osatua, 10 aldiz amortizagarriak, eta, ondoren, enkofratze sistema desmuntatzea. Halaber, hormigoia enkofratuari ez itsasteko, haren egonkortasunerako eta likido desenkofratzailerako beharrezkoak diren euste-, finkatze- eta kotizatze-elementuak. Aurretik berdindutako eta trinkotutako zabalgunean kutxa batean enkatxoa sortu zolatako oinarriarentzat. Betetzea eta hedatzea 150mm baino gutxiagoko geruzetan egingo da. Harrobiko 40/80mmko kareharria erabiliko da. Ondorengo trinkotzea eskuko ekipoa erabiliz (bibratze erretilua). Lurraren jangunea eta artekak (baliabide mekanikoak erabiliz), betetze lanean erabiliko den harrien kamioian kargatze mekanikoa, karga, garraioa eta deskargatzea eta hauen ureztatzea gehituko da. Barne hartu: Enkatxoa sartzeko lurrak jan eta artekak egin. Kamioian kargatze mekanikoa. Garraioa eta deskarga. Betetze materialaren zabaltzea lodiera berdineko geruzetan. Kapa ureztatu. Trinkotzea eta berdinketa. 90,00 7,12 640,80 0,2mko sakonera duen zolata sortu. Horretarako, zentralean ekoiztutako HA-25/P/15/IIb hormigoi armatua erabiliko da eta kubilotetik botako da. Bi norabideetan ∅8mmko UNE EN 10080 B400S altzairuzko armadura izango du, beharrezkoak diren banatzaileak jarrita (armaduraren prezioa 3.9 puntuan). Akabera talotxamakina erabiliz egingo da. Gehituko da: hormigoia zabaltzea eta bibratzea erregela dardargailua erabiliz, hormigoiko juntadurak sortzea eta 2cmko zabalerako poliestireno hedatuko xaflak inguruko junturetan, zolata eteten duen edozein elementuaren inguruan, hala nola, altzairuzko zutabeak; eta uzkurtze juntadurak zerratzea, baliabide mekanikoak erabiliz. Barne hartu: Hormigoiaren oinarria prestatu: dentsitatea eta aldapa egiaztatu. Hormigoiko juntaduren zuinketa. Mailak eraiki tokeak, hormigoi maistrak edo erregelak erabiliz. Oinarria ureztatu. Hormigoiko eta inguruko juntadurak eratu. Armadura eta beharrezkoak diren banatzaileak jarri. Hormigoia bota eta trinkotu. Hormigoia ondu. Akabera talotxa-makina erabiliz. Uzkurtze juntadurak zerratu. Juntadurak garbitu eta itxi. 120,00 94,98 11.397,60 Zimendu-lauzarako zurezko enkofratu berreskuragarriaren sistema muntatzea, 10 aldiz amortiza daitezkeen zurezko oholez osatua, eta ondoren enkofratu-sistema desmuntatzea. Horrez gain, hormigoia enkofratuari ez itsasteko, haren egonkortasunerako eta deskofratzeko behar diren euste-, finkatze- eta kotizatze-elementuak ere badaude. 14,70 22,52 331,04 S275 altzairu galbanizatua hotzean konformatutako profiletan, UPE 160 serieko pieza sinpleak, estalki gisa jardungo duen xafla edo panelaren gainean uhalak eratzeko, eta zertxei finkatuta geratuko dira. Baita osagarriak eta ainguratzeko elementuak erekontuan hartuko dira. 352,00 53,21 18.729,92 S275 altzairu ijeztuaren hornidura, garraioa eta muntaketa HEB serieko beroko profil ijetzietan, lotura soldatuak edo torlojutuak dituzten zutoin eta lotzeko habeetarako, eta gainazalak prestatzea, ondoren bi inprimazio-eskuekin, obran soldadurak egin behar diren eremuan izan ezik, soldaduraren ertzetik 100 mm-ko distantzian. Baita ertzak, soldadurak, ebakiak, pieza bereziak, torlojuak eta zurruntzaileak prestatzea ere; eta obran, garraiatzean, manipulatzean edo muntatzean sortzen diren kalteak konpontzea, gainazalak prestatzeko eta inprimatzeko maila berarekin. S275 altzairu ijeztuaren hornidura, garraioa eta muntaketa IPE serieko beroko profil ijetzietan, lotura soldatuak edo torlojutuak dituzten zutoin eta lotzeko habeetarako, eta gainazalak prestatzea, ondoren bi inprimazio-eskuekin, obran soldadurak egin behar diren eremuan izan ezik, soldaduraren ertzetik 100 mm-ko distantzian. Baita ertzak, soldadurak, ebakiak, pieza bereziak, torlojuak eta zurruntzaileak prestatzea ere; eta obran, garraiatzean, manipulatzean edo muntatzean sortzen diren kalteak konpontzea, gainazalak prestatzeko eta inprimatzeko maila berarekin. Arriostramenduaren kokapena lortzeko L piezak eta hegalak. Baita kableari elkartutako esparrago eta horkila finkoa. Fabrikan muntatuta eta tratamendua egin. Karga, obrarako garraioa eta deskarga. Bere lekuan jartzea behar diren loturak erabiliz, proiektuko planoen arabera. Barne hartu: Zuinketa. Karga, garraioa eta deskarga. Obran muntatzea. "Cables Estructurales" enpresaren 1x19 altzairuzko kablea AISI 316. Lotzeko osagaiak eta tenkagailuak; garraioa eta muntatzea gehituko da. Barne hartu: Zuinketa. Garraioa. Obran muntatzea. Kontrola. 156,20 4,625 722,43 S275 altzairuzko ainguraketa-plakaren hornidura profil lauan, zurruntzaileekin, proiektuan ezarritako neurriekin eta lodierarekin, eta altzairu korrugatuzko B 400 S altzairu korrugatuko bernuen gainean muntatzea, ezarritako diametroarekin eta luzera osoarekin, eta torlojuz lotzea zirrindolekin, azkoinarekin eta kontratuerkarekin zimenduko hormigoia gogortu ondoren. Are gehiago, euste-gainazala garbitu eta prestatuz, zulatzeko makina zentrala, hormigoi gogortuaren eta plakaren artean geratzen den espazioa berdinduz eta mortero autonibelatzaile hedakorrez betez, azkoinei eta azkoinei korrosioaren aurkako babesa emanez, zurruntzaileak, eta obran sortzen diren kalteak konponduz. Danpalon estalkiaren kokapena FreeSpan Sistemarekin, konkretuki 16mm-tako altuera eta 900mm-tako zabalerako estalkia. Euri-urak husteko 275mmko erretena, akabera eta lotze osagaiekin batera. Karga mekanikoa, garraioa eta deskarga mekanikoa. Obran muntatzea, baliabide mekanikoak erabiliz, beharrezkoak diren loturekin. Barne hartu: Zuinketa. Karga, garraioa eta deskarga. Obran muntatzea. 585,00 38,56 22.557,60 1.2 m³ Zapaterako Putzuen Hondatzea Aire zabaleko hondeatzea, aterpeko zimendurako putzuak (15 zapata) sortzeko. Baliabide mekanikoak erabiliko dira, proiektuan zehaztutako putzuen sakontasuna lortu arte. Zurkaizte eta eskoratze arina, makinen garraioa, paramentuak eta hondoa fintzea, lurrak hondeaketatik kentzea, hondeatutako materialak kentzea eta kamioian kargatzea gehituko da. Barne hartu: Zuinketa orokorra eta erreferentzia puntuak eta mailak finkatu. Erpinetan eta lerrokatze muturretan astoak kokatu. Maila horizontaleko hondeatze jarraitua eta lurren kendu. Hondoen eta alboen eskuzko finketa, lurrak kentzearekin batera. Kamioian kargatu. Aire zabaleko hondeatzea, aterpeko zimendurako zangak (12 lotura habe eta 8 habe zentratzaile) sortzeko. Baliabide mekanikoak erabiliko dira, proiektuan zehaztutako zangen sakontasuna lortu arte. Zurkaizte eta eskoratze arina, makinen garraioa, paramentuak eta hondoa fintzea, lurrak hondeaketatik kentzea, hondeatutako materialak kentzea eta kamioian kargatzea gehituko da. Barne hartu: Zuinketa orokorra eta erreferentzia puntuak eta mailak finkatu. Erpinetan eta lerrokatze muturretan astoak kokatu. Maila horizontaleko hondeatze jarraitua eta lurrak kendu. Hondoen eta alboen eskuzko finketa, lurrak kentzearekin batera. Kamioian kargatu. 1.4 m³ Lur Garraioa eta Botatzea Ateratako lurretatik hornikuntza eta betegarri moduan erabiliko den lurraren garbiketa eta prestaketa. Barne hartu: Lurrak hartu eta hauek garbitu, zaborrik, sastrakarik eta abar egon ez dadin. 652,34 4,26 2.778,97 Hondakinak balorizatzeko edo ezabatzeko obratik edo zentrotik kanpoko eraikuntza- eta eraispenhondakinak tratatzeko instalaziotik, garraioa barne hartu gabe, hondeaketatik, berariazko zabortegian ateratako lurrak emateagatiko kanona. 652,34 2,01 1.311,20 Euri-uren lurperatutako saneamendu sarearen zangak hondeatzea. Baliabide mekanikoak erabiliko dira, proiektuan zehaztutako zangen sakontasuna lortu arte. Zurkaizte eta eskoratze arina, makinen garraioa, paramentuak eta hondoa fintzea, lurrak hondeaketatik kentzea, hondeatutako materialak kentzea eta kamioian kargatzea gehituko da. Barne hartu: Zuinketa orokorra eta erreferentzia puntuak eta mailak finkatu. Erpinetan eta lerrokatze muturretan astoak kokatu. Maila horizontaleko hondeatze jarraitua eta lurrak kendu. Hondoen eta alboen eskuzko finketa, lurrak kentzearekin batera. Kamioian kargatu. 13,2 38,83 512,56 550x550mmko erregistro kutxatila eraikitzeko putzuak hondeatu. Baliabide mekanikoak erabiliko dira. Zurkaizte eta eskoratze arina, makinen garraioa, paramentuak eta ondoa fintzea, lurrak hondeaketatik kentzea, hondeatutako materialak kentzea eta kamioian kargatzea gehituko da. Barne hartu: Zuinketa orokorra eta erreferentzia puntuak eta mailak finkatu. Erpinetan eta lerrokatze muturretan astoak kokatu. Maila horizontaleko hondeatze jarraitua eta lurrak kendu. Hondoen eta alboen eskuzko finketa, lurrak kentzearekin batera. Kamioian kargatu. Pasatzeko kutxeta erregistragarria, lurperatua, zeramikazko adreilu trinkozko fabrikaz eraikia, 1/2ko lodierakoa, zementuzko morteroz jasoa, industriala, M-5, proiektuan ezarritako neurrikoa, HM-30/B/20/I+Qb masa-hormigoizko zolaren gainean egina, 15 cm-ko lodierakoa; gutxienez %2ko malda izango du, eta hormigoi-mota bera izango du. Barne hartu: PVCzko lotura-kolektorea ere bai, hiru sarrera eta irteera bat dituena, erregistroestalkiarekin, elkarguneetarako, hormigoiarekin kutxetaren hondoan behar bezala finkatuta, eskuz hondeatuta eta estradosaren betegarria material pikortsuarekin, hodien konexioak eta erremateak. Guztiz muntatua, konexionatua eta zerbitzu proben bidez frogatua. Saneamendu-hargune orokorra hornitu eta muntatu, euriurak herriko sare nagusira husteko, gutxienez %2ko maldarekin. PVCko hodi laua (UNE EN 1401-1:2009), SN-4 seriekoa, 250mmko kanpoko diametroduna, itsasgarria bidez elkartuta, juntadurak eta pieza bereziak barne. Hodia 100mmko sakontasuneko areaz egindako ohe baten gainean jarriko da, sumil dardarkari batekin behar bezala trinkotuta eta berdinduta egongo dena. Giltzurrunera arte trinkotutako areaz alboak beteko dira eta gero hodiko goiko sortzailetik 300mm arte beteko da. Guztiz muntatuta, elkartuta eta behar diren zerbitzu probak eginda. Barne hartu: Hargunearen plantako eta maldaren zuinketa eta marraketa. Hondoko lur askeak kendu. Hodien eta pieza berezien sikuko aurkezpena. Area hondoan bota. Kolektoreak beheratu eta zangan jarri. Instalazioaren muntaia, iturriko muturretik hasita. Elkartze gunearen garbiketa, itsasgarria ipini eta piezen arteko elkartzea. Zerbitzu probak egitea. 49,00 81,67 4.001,83 Lurperatutako sare horizontala hornitu eta muntatu, euri-urak husteko, gutxienez %2ko maldarekin. PVCko hodi laua (UNE EN 14011:2009), SN-2 seriekoa, 200mmko kanpoko diametroduna, juntadura elastikoarekin. Hodia 100mmko sakontasuneko areaz egindako ohe baten gainean jarriko da, sumil dardarkari batekin behar bezala trinkotuta eta berdinduta egongo dena. Giltzurrunera arte trinkotutako areaz alboak beteko dira eta gero hodiko goiko sortzailetik 300mm arte beteko da. Osagaiak, loturak, pieza bereziak, juntadurak eta muntatzeko lubrifikatzailearen z/p. Guztiz muntatuta, elkartuta eta behar diren zerbitzu probak eginda. Barne hartu: Hodien plantako eta maldaren zuinketa eta marraketa. Hondoko lur askeak kendu. Hodien eta pieza berezien aurkezpena. Area hondoan bota. Kolektoreak beheratu eta zangan jarri. Instalazioaren muntaia, iturriko muturretik hasita. Elkartze gunearen garbiketa, juntadurak jartzea eta piezen arteko elkartzea. Inguruko betetzea egin. Zerbitzu probak egin. 88,00 25,04 2.203,52 Zutabeei lotutako sare bertikala (8 zorroten) hornitu eta muntatu, euri-urak husteko. PVCko hodi laua (UNE EN 1401-1:2009), SN-2 seriekoa, 75mmko kanpoko diametroduna, juntadura elastikoarekin. Osagaiak, loturak, pieza bereziak, juntadurak eta muntatzeko lubrifikatzailearen z/p. Guztiz muntatuta, elkartuta eta behar diren zerbitzu probak eginda. Barne hartu: Hodien eta pieza berezien sikuko aurkezpena. Kolektoreak zutabeetan jarri. Instalazioaren muntaia, iturriko muturretik hasita. Elkartze gunearen garbiketa, juntadurak jartzea eta piezen arteko elkartzea. Zerbitzu probak egitea. 24,00 50,62 1.214,88 Zimenduen 20 zapatak eraiki. Horretarako, zentralean ekoiztutako HA25/P/15/IIb hormigoi armatua erabiliko da eta kamioitik botako da. UNE EN 10080 B400S altzairuzko armadurak erabiliko dira (armaduraren prezioa 3.4 puntuan). Barne hartu: Zurezko kofratua eta desenkofratua, zuinketa eta zapatak eta zutabeak edo gainean jarriko den edozein elementuaren marrakatzea. Banatzaileak jarri eta armadura eta abioak finkatu. Hormigoia bota eta trinkotu. Hormigoiaren gailurra eta hau lautu. Hormigoia ondu. 20 zapatak sortzeko erabiliko den UNE EN 10080 B400S altzairu uzkurtua (barrak, estriboak eta abioak). Zurezko enkofratu berreskuragarriaren sistema muntatzea zimendatze-zapatarako, zurezko oholez osatua, 10 aldiz amortizagarriak, eta, ondoren, enkofratze-sistema desmuntatzea. Halaber, hormigoia enkofratuari ez itsasteko, haren egonkortasunerako eta likido desenkofratzailerako beharrezkoak diren euste-, finkatze- eta kotizatze-elementuak. 3.5 m³ Habe Lotzaile eta Zentratzaileen Hondoen Berdinketa 3.6 m³ Habe Lotzaile eta Zentratzaileen Eraikitzea 12 Habe zentratzaileak eta 14 habe lotzaileak eraiki. Horretarako, zentralean ekoiztutako HA25/P/15/IIba hormigoi armatua erabiliko da eta kamioitik botako da. UNE EN 10080 B400S altzairuzko armadurak erabiliko dira (armaduraren prezioa 3.6 puntuan). Barne hartu: Zurezko kofratua eta desenkofratua, zuinketa eta zapatak eta zutabeak edo gainean jarriko den edozein elementuaren marrakatzea. Banatzaileak jarri eta armadura eta abioak finkatu. Hormigoia bota eta trinkotu. Hormigoiaren gailurra eta hau lautu. Hormigoia ondu. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 27 3.7 m Habe Lotzaile eta Zentratzaileen Altzairu Uzkurtua 12 Habe zentratzaileak eta 14 habe lotzaileak sortzeko erabiliko den UNE EN 10080 B400S altzairu uzkurtua (barrak, estriboak eta abioak). 3.8 m² Habe Lotzaile eta Zentratzaileen Enkofratua Zurezko enkofratu berreskuragarriaren sistema muntatzea, zapata arteko haberako, zurezko oholez osatua, 10 aldiz amortizagarriak, eta, ondoren, enkofratze sistema desmuntatzea. Halaber, hormigoia enkofratuari ez itsasteko, haren egonkortasunerako eta likido desenkofratzailerako beharrezkoak diren euste-, finkatze- eta kotizatze-elementuak. Aurretik berdindutako eta trinkotutako zabalgunean kutxa batean enkatxoa sortu zolatako oinarriarentzat. Betetzea eta hedatzea 150mm baino gutxiagoko geruzetan egingo da. Harrobiko 40/80mmko kareharria erabiliko da. Ondorengo trinkotzea eskuko ekipoa erabiliz (bibratze erretilua). Lurraren jangunea eta artekak (baliabide mekanikoak erabiliz), betetze lanean erabiliko den harrien kamioian kargatze mekanikoa, karga, garraioa eta deskargatzea eta hauen ureztatzea gehituko da. Barne hartu: Enkatxoa sartzeko lurrak jan eta artekak egin. Kamioian kargatze mekanikoa. Garraioa eta deskarga. Betetze materialaren zabaltzea lodiera berdineko geruzetan. Kapa ureztatu. Trinkotzea eta berdinketa. 225,00 7,12 1.602,00 0,2mko sakonera duen zolata sortu. Horretarako, zentralean ekoiztutako HA-25/P/15/IIb hormigoi armatua erabiliko da eta kubilotetik botako da. Bi norabideetan ∅8mmko UNE EN 10080 B400S altzairuzko armadura izango du, beharrezkoak diren banatzaileak jarrita (armaduraren prezioa 3.9 puntuan). Akabera talotxamakina erabiliz egingo da. Gehituko da: hormigoia zabaltzea eta bibratzea erregela dardargailua erabiliz, hormigoiko juntadurak sortzea eta 2cmko zabalerako poliestireno hedatuko xaflak inguruko junturetan, zolata eteten duen edozein elementuaren inguruan, hala nola, altzairuzko zutabeak; eta uzkurtze juntadurak zerratzea, baliabide mekanikoak erabiliz. Barne hartu: Hormigoiaren oinarria prestatu: dentsitatea eta aldapa egiaztatu. Hormigoiko juntaduren zuinketa. Mailak eraiki tokeak, hormigoi maistrak edo erregelak erabiliz. Oinarria ureztatu. Hormigoiko eta inguruko juntadurak eratu. Armadura eta beharrezkoak diren banatzaileak jarri. Hormigoia bota eta trinkotu. Hormigoia ondu. Akabera talotxa-makina erabiliz. Uzkurtze juntadurak zerratu. Juntadurak garbitu eta itxi. 300,00 94,98 28.494,00 Zimendu-lauzarako zurezko enkofratu berreskuragarriaren sistema muntatzea, 10 aldiz amortiza daitezkeen zurezko oholez osatua, eta ondoren enkofratu-sistema desmuntatzea. Horrez gain, hormigoia enkofratuari ez itsasteko, haren egonkortasunerako eta deskofratzeko behar diren euste-, finkatze- eta kotizatze-elementuak ere badaude. 24,00 22,52 540,48 Arriostramenduaren finkapena lortzeko piezak, hau da, kableari elkartutako horkila finkoa eta tenkagailua. Fabrikan muntatuta eta tratamendua egin. Karga, obrarako garraioa eta deskarga. Bere lekuan jartzea behar diren loturak erabiliz, proiektuko planoen arabera. Barne hartu: Zuinketa. Karga, garraioa eta deskarga. Obran muntatzea. "Cables Estructurales" enpresaren 1x19 altzairuzko kablea AISI 316. Lotzeko osagaiak eta tenkagailuak; garraioa eta muntatzea gehituko da. Barne hartu: Zuinketa. Garraioa. Obran muntatzea. Kontrola. 225,60 4,625 1.043,40 S275 altzairuzko ainguraketa-plakaren hornidura profil lauan, zurruntzaileekin, proiektuan ezarritako neurriekin eta lodierarekin, eta altzairu korrugatuzko B 400 S altzairu korrugatuko bernuen gainean muntatzea, ezarritako diametroarekin eta luzera osoarekin, eta torlojuz lotzea zirrindolekin, azkoinarekin eta kontratuerkarekin zimenduko hormigoia gogortu ondoren. Are gehiago, euste-gainazala garbitu eta prestatuz, zulatzeko makina zentrala, hormigoi gogortuaren eta plakaren artean geratzen den espazioa berdinduz eta mortero autonibelatzaile hedakorrez betez, azkoinei eta azkoinei korrosioaren aurkako babesa emanez, zurruntzaileak, eta obran sortzen diren kalteak konponduz. S275 altzairuzko ainguraketa-plakaren gainean jarriko diren konponente desberdinak, portikoen finkapena lortzen dutena. Hauek ferratzaile batek egingo ditu txapa zabalera desberdinak erabiliz eta soldaduraren bidez. Barne hartu: Ferratzailea, zuinketa. Garraioa. Obran muntatzea. Kontrola. Portikoaren Artikulazioa 84,00 8,52 715,68 Goiko piezak Lotzeko beharrezko torloju azkoin eta zirrindolak beharko dira. Rosmil enpresak hornitua. Barne hartu: Ferratzailea, zuinketa. Garraioa. Obran muntatzea. Kontrola. Alumidi plakak portikoetara finkatuko dira eta bertan estalkiko petralak lotuko dira larako eta hiltzeen bidez (ikusi hurrengo puntua). Alumidi plaka Rothoblaas enpresak hornitua izango da. Barne hartu: Zuinketa. Garraioa. Obran muntatzea. Kontrola. 162,00 35,2 5.702,40 5.7 Kg Portikoak Lotzeko altzairuzko Txapa Portikoak lotzeko S275 txapa. Ferratzaile batek tailerrean egindako txapa 1100x540mm-takoa. Barne hartu: Zuinketa. Garraioa. Obran muntatzea. Kontrola. 378,30 3,42 1.293,79 Arriostramenduaren kableak eta horkilak portikoetara joango dira finkatuta, arriostramenduaren hegalaren eta oinarriaren medioz. Hauek soldatuta joango dira baina ez dira apartatu honetan kontuan izango. Barne hartu: Ferratzailea, zuinketa. Garraioa. Obran muntatzea. Kontrola. 5.9 Un Zurezko Egiturak Lotzeko Herrajeak Rothoblaas hornitutako larako, torloju eta hiltze guztiak, zurezko egitura haien artean finkatzeko, bai eta altzairuzko beste elementuei finkatzeko. Barne hartu: Zuinketa. Garraioa. Obran muntatzea. Kontrola. Tailerrean egindako soldadura artikulazioaren euskarria egiteko erabili behar diren 4x4 mm-tako eta 5x5mm-tako soldadura. Horretan aditua den langile batek horizontalean eginda. Geroko egiaztapenak barne. Barne hartu: Soldadura, langilearen lana eta geroko kontrola. Basea eta Artikulazioaren arteko soldadura - 5x5 24,00 5,26 126,21 Danpalon estalkiaren kokapena SeamLess Sistemarekin, konkretuki 16mm-tako altuera eta 900mm-tako zabalerako estalkia. Euri-urak husteko 275mmko erretena, akabera eta lotze osagaiekin batera. Karga mekanikoa, garraioa eta deskarga mekanikoa. Obran muntatzea, baliabide mekanikoak erabiliz, beharrezkoak diren loturekin. Barne hartu: Zuinketa. Karga, garraioa eta deskarga. Obran muntatzea. 1350,00 44,89 60.601,50 Danpalon estalkiaren kokapena SeamLess Sistemarekin, konkretuki 16mm-tako altuera eta 900mm-tako zabalerako estalkia. Euri-urak husteko 275mmko erretena, akabera eta lotze osagaiekin batera. Karga mekanikoa, garraioa eta deskarga mekanikoa. Obran muntatzea, baliabide mekanikoak erabiliz, beharrezkoak diren loturekin. Barne hartu: Zuinketa. Karga, garraioa eta deskarga. Obran muntatzea. 3. petrala eta portikoaren arteko estalkia 79,20 44,89 3.555,29 Poliuretano alifatiko motako margoa areto futboleko zelaia eta saskibaloi txikiko zelaia marrakatzeko marrakatzeko. Kolorea: gorria RAL 3016 eta berdea RAL 6001. Barne hartu: Zuinketa. Garraioa. Obran muntatzea. Jolastokia argiztatzeko Cooper Lightning - STEELER LED HIGH BAY (SSLED-LD5-30-W-UNV-L850-CD2- U) lanparak erabiliko dira. Hauen garraioa eta eskuzko jartzea gehituko da. Barne hartu: Zuinketa, lanparak non doazen kokatuta habeetan markatu. Lanpara bera eta erabiliko den bonbilla. Muntatzea. Instalazio osoa egiteko behar diren hariak, erregistro kutxak, eragingailu automatikoak eta abar. 12,00 511,85 6.142,20 Jolastokiaren lurra berdindu eta asfaltoko geruza bat botako da (jarraituko bituminosa nahasketa berotan), sakonera 150mmkoa izanik. Garbiketa, kamioitik deskargatze mekanikoa, hedatzea eta berdinketa gehituko da. Sumil makina erabiliko da guztia berdintzeko. Inguruko ertzak, beste eraikinekiko elkarguneak hain zuzen, material berdinaz eskuz beteko dira. Barne hartu: Zuinketa. Kamioitik deskargatze mekanikoa. Elementua eskuz hedatu. Sumil makina erabili guztia berdintzeko. Inguruko ertzak eskuz bete. Garbiketa. 2100,00 15,25 32.025,00 Hormigoizko eta altzairuzko hesiak kendu, kamioiak eta langileak jolastokira sar daitezen. Bai eta porteriak, lankak etabar kendu. Horretarako, mailu pneumatikodun konpresorea hormigoia apurtzeko eta oxigeno bidezko mozketako ekipoa altzairuzko hesia mozteko erabiliko dira. Barne hartu: Elementua eraitsi apurtze mailu pneumatikodun konpresorea eta oxigeno bidezko mozketako ekipoa erabiliz. Obra-hondakinak txikitu, maneiagarriak izan daitezen. Obrahondakinak kendu eta pilatu. Obra-hondakinak garbitu. Obra-hondakinak kontainer-ontzi edo kamioian eskuzko kargatzea. 75,00 1,84 138,00 3.1 Un Aurrefabrikatutako etxola alokatzea, obrako bulego baterako. Aurrefabrikatutako etxola alokatzea, obrako bulegorako, 4,78 x 2,42 x 2,30 m-koa (10,55 m2), hiru hilabetez. Honako hauek osatuko dute: egitura metalikoa, itxitura eta estalkia, xafla nerbiodun eta galbanizatuzkoa, barneisolamendua, elektrizitate- eta indar-instalazioa 230 V-ko kanpo-hargunearekin, hodi fluoreszenteak eta kanpoko argi-puntua; leiho lerragarriak, ilargiarekin eta burdin hesiekin; sarrerako atea, sarrailuarekin; taula aglomeratua. 1 1231,20 1.231,20 3.2 Un Aurrefabrikatutako etxola garraiatzea Obrako aurrefabrikatutako etxola garraiatzea, deskargatzea eta, ondoren, kamioi-garabiarekin modulua biltzea barne 1 194,07 194,07 3.4 Un Saneamenduko eta iturgintzako behin-behineko hargunea, obrako etxola aurrefabrikatuan Oinezkoentzako altzairuzko pasabidea alokatzea 3 hilabetez, 2,24 m-ko luzerakoa, gehienez ere 1,64 m-ko zangaren zabalerarako; plataforma irristagaitza izango da, desnibelik gabea, 400 kgko karga-ahalmenekoa, 0,15 m-ko alboko errodapiak, 1 m-ko altuerako alboko barandak, alboko zeharbidea eta plataforma zorura finkatzeko 2 zulo. 4 53,61 214,44 Ikuspen handiko txalekoa, material islatzaileduna, BB1, 11. kategoriakoa, segurtasun baldintza guztiak betetzen dituena, R.O.-ren arabera. 1407/1992. 10 22,89 228,90 Kolpeen kontrako kaskoa, BB1, 11. kategoriakoa, homologatua, R.O.ren araberako segurtasun baldintza guztiak betez. 1407/92 20 8,83 176,60 3.14 Un Aurpegia babesteko pantaila, soldatzaileentzat, buruan finkatuta eta soldadura-iragazkiekin Aurpegia babesteko pantaila, soldatzaileentzat, buruan finkatua eta soldadurako iragazkiekin, EP1, 11. kategoriakoa, segurtasun-baldintza guztiak betetzen dituena, RO-REN arabera. 1407/1992. 3 24,25 72,75 3.16 Un Langileentzako Eskularruak 3.17 Un Lan elektrikoetarako eskularruak Produktu kimikoen kontrako eskularru parea, EP1, 111 kategoriakoa, segurtasun baldintza guztiak betetzen dituena, EDaren arabera. 1407/1992. 5 1,09 5,45 3.19 Un Soldatzaileentzako eskularruak Soldatzaileentzako eskularru parea, BB1, 11. kategoriakoa, segurtasun baldintza guztiak betetzen dituena, EDaren arabera. 1407/1992. 3 9 27,00 Soldatzailearentzako A mailako zerrategiko mahuka-pare bat, sorbaldan, HE1, 11. kategoriakoa, segurtasun-baldintza guztiak betetzen dituena, JUaren arabera. 1407/1992. 3 13,58 40,74 3.21 Un Laneko bota altuak, irristatzearekiko erresistentzia dutenak, ura sartu eta xurgatzeko erresistentzia dutenak 3.22 Un Babes-bota baxuak, irristatzearekiko erresistentziarekin Babes apaleko bota pare bat, altzairuzko punta erresistentea eta irristatzearekiko erresistentzia duena, BB1 11. kategoriakoa, segurtasun baldintza guztiak betetzen dituena, R.O-aren arabera. 1407/1992. 20 38,15 763,00 3.23 Un Soldatzailearentzako polainak Gerrialdea babesteko gerrikoa, euskarri sabelalde zabalekoa eta belkroz erregulatzekoa, BBren araberako segurtasun baldintza guztiak betetzen dituena. 1407/1992. 5 19,05 95,25 3.25 Un Erremintak eramateko poltsa duen gerrikoa Aldi baterako ainguratze horizontaleko lerroa, poliesterrezko zinakoa, 10 m-ko luzerakoa, langile bati segurtatzeko, C motakoa, altzairu galbanizatuzko 2 ainguraketa-gailuz osatua, horietako bakoitza ainguraketa-plakaz, bi abarka karratuz, zirrindolak eta altzairuzko azkoinak, euskarri metalikoan finkatzeko, eta 35 mm-ko zabalerako poliesterrezko zinta batez. 10 m-ko luzera, itzuleraren aurkako blokeo mekanismoa duen tenkagailua eta mosketoia bi muturretan. 5 15,62 78,10 Segurtasun finkoko sare-sistema, zailtasun handiko poliamidazko hutsune horizontal handiak, korapilodunak eta zuriak estaltzeko. 4,5 mm-ko kalibreko sare-soka, plataforma jasotzailea lotzeko, finkatzeko eta alokatzeko elementuak barne, jartzeko eta kentzeko. 1565 2,14 3.349,10 Urgentziazko botikina, desinfektatzaile eta antiseptiko baimenduak, gaza esterilak, kotoi hidrofiloa, benda, esparatrapua, apositu itsasgarriak, termometroa, guraize pare bat, pintzak eta erabili eta botatzeko eskularruak dituena. 1 96,16 96,16 3.31 Un ABC hauts kimikoko itzalgailu eramangarria, balio anitzekoa, 6 kg agente itzaltzailekoa ABC hauts kimikoko itzalgailu eramangarria, balio anitzeko antibrasa motakoa, presio inkorporatuarekin, 21A- 113B-C eraginkortasunekoa, 6 kg agente itzaltzailerekin, manometroarekin eta mahukarekin, ahokadura barreiatzailearekin. 2 44,34 88,68 Langileari urtero osasun azterketa egitea, baita enpresako langileak lanorduak galtzearen ondorioz ere, lantokitik zentro medikora (Istripuen Mutura) joan behar duelako azterketa medikoa egiteko. 20 102,2 2.044,00 Langileen prestakuntza ordua, laneko segurtasun eta osasunaren arloan indarra duen araudia betetzeko beharrezkoa. 30 18,6 558,00 3.34 Un Balizatzeko elementuen multzoa eta obren behin-behineko seinaleztapena Balizatzeko elementuen multzoa eta obren behinbehineko seinaleztapena: zintak, mailak, paletak, ohartarazteko seinaleak, debekua eta arriskuak, laneko segurtasun eta osasunaren arloan indarrean dagoen araudia betetzeko. 1 616,4 616,40 4.1 m³ I. Mailako RCDak: Hondeaketa lurrak eta harriak RCD mota desberdinen metro kubikoa tratatzeko beharrezko aurrekontua. Argitalpen honetan ez dira kamioiak, biltegiak edukiontziak ezta garraioak kontsideratuko, bakarrik RCD bakoitza tratatzeko beharrezko aurrekontua. 97,50 3,00 292,50 RCD mota desberdinen metro kubikoa tratatzeko beharrezko aurrekontua. Argitalpen honetan ez dira kamioiak, biltegiak edukiontziak ezta garraioak kontsideratuko, bakarrik RCD bakoitza tratatzeko beharrezko aurrekontua. 33,53 6,50 217,95 RCD mota desberdinen metro kubikoa tratatzeko beharrezko aurrekontua. Argitalpen honetan ez dira kamioiak, biltegiak edukiontziak ezta garraioak kontsideratuko, bakarrik RCD bakoitza tratatzeko beharrezko aurrekontua. 73,13 6,50 475,35 RCD mota desberdinen metro kubikoa tratatzeko beharrezko aurrekontua. Argitalpen honetan ez dira kamioiak, biltegiak edukiontziak ezta garraioak kontsideratuko, bakarrik RCD bakoitza tratatzeko beharrezko aurrekontua. 3,90 6,50 25,35 4.5 m³ Eraikuntzako hondakinen sailkapena Eraikuntza- eta/edo eraispen-hondakinak obran bertan sailkatzea, zatika bereiziz (hormigoia, zeramikoak, metalak, zurak, beirak, plastikoak, paperak edo kartoiak eta hondakin arriskutsuak), obra barruan eskuzko baliabideekin. 94,05 2,50 235,13 Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 48 4.6 Un Asfaltozko hondakinak garraiatzea 6 m³-ko edukiontziarekin, manipulazioa, edukiontziaren alokairua eta isurketa Eraikuntza- eta/edo eraispen-obretan sortutako hondakin geldo asfaltikoen garraioa, 6 m3-ko edukiontziarekin, zabortegi espezifikora, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen tratamendurako instalaziora, obratik edo hondakinak balorizatu edo ezabatzeko zentrotik kanpo. Entrega-, alokairu- eta jasotzezerbitzuaedukiontzia eta isurtzeko kanona. 1 122,75 122,75 4.7 Un Zur-hondakinak 7 m3-ko edukiontziarekin garraiatzea, baita manipulatzea, edukiontzia alokatzea eta botatzea ere Eraikuntza- eta/edo eraispen-obretan sortutako zur-hondakin inerteen garraioa, 7 m3-ko edukiontziarekin, zabortegi espezifikora, hondakinak balorizatzeko edo ezabatzeko obratik edo zentrotik kanpoko eraikuntza- eta eraispen-hondakinak tratatzeko instalaziora, joan-etorria kontuan hartuta. Baita edukiontzia entregatu, alokatu, obran jaso eta isurtzeko kanona ere. 3 147,92 443,76 4.8 Un Hondakin metalikoak garraiatzea 4,2 m3-ko edukiontziarekin, baita manipulazioa, edukiontziaren alokairua eta isurketa ere Eraikuntza- eta/edo eraispen-obretan sortutako hondakin inerte metalikoak (4,2 m3-ko edukiontziarekin) zabortegi espezifikora garraiatzea, hondakinak balorizatzeko edo ezabatzeko obratik edo zentrotik kanpoko eraikuntza- eta eraispen-hondakinak tratatzeko instalazioa jartzea, joan-etorria kontuan hartuta. Baita edukiontzia entregatu, alokatu, obran jaso eta isurtzeko kanona ere. 2 110,94 221,88 Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 49 4.9 Un Paper- eta kartoi-hondakinen garraioa, 2,5 m3-ko edukiontziarekin, baita manipulazioa, edukiontziaren alokairua eta isurketa ere Eraikuntza- eta/edo eraispen-obretan sortutako paper- eta kartoi-hondakin geldoak, 2,5 m³-ko edukiontziarekin, zabortegi espezifikora eramatea, eraikuntza- eta eraispen-hondakinak tratatzeko instalazioa obratik edo hondakinak balorizatzeko edo ezabatzeko zentrotik kanpo, joan-etorria kontuan hartuta. Baita edukiontzia entregatu, alokatu, obran jaso eta isurtzeko kanona ere. 1 86,28 86,28 4.10 Un Hondakin plastikoen garraioa, 3,5 m3-ko edukiontziarekin, baita manipulazioa, edukiontziaren alokairua eta isurketa ere Eraikuntza- eta/edo eraispen-obretan sortutako hondakin inerteen garraioa, 3,5 m3-ko edukiontziarekin, zabortegi espezifikora, hondakinak balorizatzeko edo ezabatzeko obratik edo zentrotik kanpoko eraikuntza- eta eraispen-hondakinak tratatzeko instalaziora, joan-etorria kontuan hartuta. Baita edukiontzia entregatu, alokatu, obran jaso eta isurtzeko kanona ere. 1 53,61 53,61 4.11 Un Beirazko hondakinen garraioa, 1,5 m3-ko edukiontziarekin, baita manipulazioa, edukiontziaren alokairua eta isurketa ere Eraikuntza- eta/edo eraispen-obretan sortutako hondakin bizigabe beiraztatuak 1,5 m3-ko edukiontziarekin hondakindegi espezifikora, hondakinak balorizatzeko edo ezabatzeko obratik edo zentrotik kanpoko eraikuntza- eta eraispen-hondakinak tratatzeko instalaziora, joan-etorria kontuan hartuta. Baita edukiontzia entregatu, alokatu, obran jaso eta kanona emateko zerbitzua ere. isurketakoak. 1 98,21 98,21 Eraikuntza- eta/edo eraispen-obretan sortutako igeltsu-hondakin inerteak, 4,2 m3-ko edukiontziarekin, zabortegi espezifikora, hondakinak balorizatzeko edo ezabatzeko obratik edo zentrotik kanpoko eraikuntza- eta eraispenhondakinak tratatzeko instalaziora, joan-etorria kontuan hartuta. Baita edukiontzia entregatu, alokatu, obran jaso eta isurtzeko kanona ere. 1 73,96 73,96 4.13 Un Harea, legarra eta bestelako agregakinak 7 m³-ko edukiontziarekin garraiatzea, baita manipulazioa, edukiontziaren alokairua eta isurketa ere Eraikuntza- eta/edo eraispen-obretan sortutako harea, legar eta beste agregakin inerteen garraioa, 7 m3-ko edukiontziarekin, hondakindegi espezifikora, eraikuntza- eta eraispenhondakinak tratatzeko instalaziora, obratik edo hondakinak balorizatu edo ezabatzeko zentrotik kanpo, joan-etorria kontuan hartuta. Baita edukiontzia entregatu, alokatu, obran jaso eta isurtzeko kanona ere. 1 87,42 87,42 4.14 Un Hormigoizko hondakinen garraioa, 7 m³-ko edukiontziarekin, baita manipulazioa, edukiontziaren alokairua eta isurketa ere Eraikuntza- eta/edo eraispen-obretan sortutako hormigoi-hondakin inerteen garraioa, 7 m3-ko edukiontziarekin, hondakindegi espezifikora, hondakinak balorizatzeko edo ezabatzeko obratik edo zentrotik kanpoko eraikuntza- eta eraispen-hondakinak tratatzeko instalaziora, joanetorria kontuan hartuta. Baita edukiontzia entregatu, alokatu, obran jaso eta kanona emateko zerbitzua ere. 6 118,12 708,72 Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 51 4.15 Un 7 m3-ko edukiontzia duten adreilu, teila eta material zeramikoen hondakinen garraioa, baita manipulazioa, edukiontziaren alokairua eta isurketa ere Eraikuntza- eta/edo eraispen-obretan sortutako adreilu, teila eta material zeramikoen hondakin inerteak 7 m3-ko edukiontziarekin hondakindegi espezifikora garraiatzea, hondakinak balorizatzeko edo ezabatzeko obratik edo zentrotik kanpo eraikuntza- eta eraispen-hondakinak tratatzeko instalazioa jartzea, joan-etorria kontuan hartuta. Baita edukiontzia entregatu, alokatu, obran jaso eta kanona emateko zerbitzua ere. 4 91,02 364,08 4.16 Un Harri-hondakinak 6 m³-ko edukiontziarekin garraiatzea, baita manipulatzea, edukiontzia alokatzea eta botatzea ere Eraikuntza- eta/edo eraispen-obretan sortutako harrizko hondakin inerteen garraioa, 6 m³-ko edukiontziarekin, hondakindegi espezifikora, hondakinak balorizatzeko edo ezabatzeko obratik edo zentrotik kanpoko eraikuntza- eta eraispen-hondakinak tratatzeko instalaziora, joan-etorria kontuan hartuta. Baita edukiontzia entregatu, alokatu, obran jaso eta isurtzeko kanona ere. 5 91,02 455,10 200 litroko edukiera duen bidoia garraiatzea eraikuntza- edo eraispen-lanetako hondakin arriskutsuekin, hondakindegi espezifikora, hondakinak balorizatzeko edo ezabatzeko obratik edo zentrotik kanpoko eraikuntza- eta eraispenhondakinak tratatzeko instalaziora, bidoien karga, deskarga, alokairua eta isurketa-kanona kontuan hartuta. 8 127,52 1.020,16 5.1 Un Hormigoiaren trinkotasun- eta erresistentziasaiakuntza Jolastokia osatzen duten elementuen xaflen erresistentzia egiaztatuko da. Bai portikoak bai petralak entseatu egingo dira. 25 46,30 1.157,50 Jolastokia osatzen duten elementuen xaflen arteko itsasgarriaren erresistentzia eta eraginkortazuna egiaztatuko da. Bai portikoan zein petralak entseatu egingo dira. 25 50,45 1.261,25 Jolastokia osatzen duten elementuen akaberari entseguak egingo zaie, izan ere, intsektuen eta hezetasunaren kontrako akabera emango zaie zurezko egitura guztiari. 25 50,45 1.261,25 Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 53 5.5 Un Ezaugarri mekanikoak zehazteko saiakuntza Ezaugarri mekaniko hauek zehazteko saiakuntza: muga elastikoa, haustura-karga, hausturaren luzamendua eta karga maximoaren peko luzamendua, diametro bakoitzeko altzairu korrugatuko barra baten lagin baten gainean, UNE-EN ISO 15630-1 arauaren arabera, baita obrarako desplazamendua, laginketa eta emaitzen txostena ere. 4 52,87 211,48 UNE-EN 10080ren arabera, lote bereko bi altzairuzko barra uzkurtuko lagin baten gainean egindako uzkurduraren ezaugarri geometrikoak zehazteko saiakuntza, baita obrara joatea, lagina hartzea eta emaitzen txostena ere. 4 39,28 157,12 5.9 Un Tolesteko/bitan banatzeko saiakuntza Lote bereko bi sare elektrosoldatu laginean, UNE-EN ISO 15630-2 arauaren arabera, pitzadurarik dagoen edo ez zehazteko saiakuntza, tolestuz/bikoiztuz, baita obrara joatea, laginak hartzea eta emaitzen txostena ere. 2 16,87 33,74 Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 54 5.10 Un Ezaugarri mekanikoak zehazteko saiakuntza Ezaugarri mekaniko hauek zehazteko saiakuntza: muga elastikoa, haustura-karga, hausturaren luzamendua eta karga maximoaren peko luzamendua, diametro bakoitzeko sare elektrosoldatu baten lagin baten gainean, UNE-EN ISO 15630-2 arauaren arabera, baita obrarako desplazamendua, laginketa eta emaitzen txostena ere. 1 52,87 52,87 5.12 Un Zagor artifizialezko material betegarri bat hautatu eta kontrolatzeko saiakuntzak Laborategiko saiakuntzak: analisi granulometrikoa; Atterbergen mugak; harearen baliokidea; Los Angelesen koefizientea; garbiketaren koefizientea; harlauzen indizea; hausturaren aurpegiak; Proctor aldatua. In situ saiakuntzak: 2 dentsitate eta hezetasunekoak; karga-plaka. Langileak eta ekipoak obrara eramatea, laginak hartzea eta txosten teknikoa barne emaitzak. 1 870,14 870,14 Soldatutako lotura baten saiakuntza ezsuntsitzailea, likido sarkorren bidezkoa, UNE-EN 571-1 arauaren arabera, baita obrarako lekualdatzea eta emaitzen txostena ere. 10 25 250 Soldatutako lotura bati buruzko saiakuntza ezsuntsitzailea partikula magnetikoen bidez, UNEEN ISO 17638 arauaren arabera, baita obrarako lekualdatzea eta emaitzen txostena ere. 10 35,4 354 Lotura soldatu baten saiakuntza ezsuntsitzailea, ultrasoinuen bidez, UNE-EN 1714ren arabera, baita obrara lekualdatzea eta emaitzen txostena ere. 10 35,4 354 UNE-EN 12517-1 arauaren arabera, soldatutako juntura bati buruzko saiakuntza ez-suntsitzailea, 10x24 cm-ko erradiografiaren bidez, obrara joatea eta emaitzen txostena barne. 10 49,28 492,8 Torlojuz lotutako lotura bati buruzko saiakuntza, IEEren arabera, baita obrara joatea eta emaitzen txostena ere. 44 10,15 446,6 5.19 Un Estalduraren lodiera zehazteko saiakuntza Lanparak eta instalazio elektriko guztia badoan konprobatzea 1 82,9 82,9
science
addi-7228736b62fa
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/53425
Artziniegako kirol instalazioen birmoldaketa
López Arbeloa, Martín
2021-10-18
MEMORIA 8.1.1.1 AURREKO GOGOETAK JUSTIFIKAZIOA Eraikitze lanetan segurtasun eta osasun gutxieneko disposizioak ezartzen diren 1627/1997 Errege-dekretuan ezartzen den bezala, sustatzaileak lan proiektuetan hurrengo ustezkoak ematen ez diren segurtasun eta osasunaren oinarrizko ikerketa bat enkargatzeaz beharrezkoa du: • Egite aurrekontua kontrata bakoitzeko proiektuan sartuta 450.760 eurokoa edo gehiagokoa izatea. • Balioetsitako iraupena 30 egun laboral baino gehiagokoa izatea, momenturen batean 20 langile baino gehiago batera erabiliz. • Balioetsitako eskulanaren bolumena, langile guztien lan egunen batura bezala ulertuz, 500 baino gehiago izatea. • Tunelen, galerien, lurpeko eroanbideak eta presak. HELBURUA Osasun eta Segurtasun Ikerlan honetan obraren egitean sortu daitezkeen istripu eta gaixotasun profesionalak aurreikusteko hartu behar diren neurriak deskribatzen dira baita langileen ongizate eta higieneko instalazioak ere. Indarrean dagoen legediaren araberako Segurtasun eta Osasun gutxieneko neurriei buruzko oinarrizko ildoak aurkezten dira. Modu honetan, Kontratistak Lan Arriskuen Prebentzioarekiko dituen betebeharrak egin ditzan. Segurtasun eta Osasun Oinarrizko Ikasketa honen helburuak honako hauek dira: • Langileen osotasun fisikoa eta osasuna bermatzea. • Inprobisazioak edo baliabide faltak edo ezak eragindako egoera edo ekintza arriskutsuak ekiditea. • Egite-prozesuan parte hartzen duten pertsonen segurtasunari dagokion eskuduntza eta erantzukizuna mugatzea eta argitzea. • Babes eta prebentzio neurrien kostuak mugatu. • Arriskuaren arabera erabili behar diren babes neurri motak adierazi. • Obra egiteak eragiten dituen arriskuak aurretik antzematea. • Arrisku hauek gutxiagotzen dituzten egite-teknikak aplikatzea. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 6 OSASUN ETA SEGURTASUN IKERLANAREN EDUKIA Osasun eta Segurtasun Ikerlanak obran aplika daitezkeen segurtasun eta osasun arauak zehazten ditu. Bertan aztertzen dira ekidin daitezkeen lan arriskuen identifikazioa, horretarako beharrezkoak diren neurri teknikoak adieraziz. Honetaz aparte, ezabatu ezin diren lan arriskuak ere aztertzen dira, arrisku horiek kontrolatzeko eta murrizteko babes teknikoak eta prebentzioneurriak zehaztuz baita hauen eraginkortasuna ere, batez ere, ordezko neurriak proposatzen direnean. Osasun eta Segurtasun Ikerlanak, betiere Lan Arriskuen Prebentziorako Legearen esparruaren barruan, ondorengo mantenu edo konpontze lanak bidezko segurtasun eta osasun baldintzetan egiteko erabilgarriak diren informazio eta aurreikuspenak ere aztertzen du. OBRAREN DESKRIBAPENA Segurtasun eta Osasun ikerketak Artziniegako Kirol Instalazioetan eraikiko diren zurezko jolastokia eta metalezko padel eraikuntzei egiten die erreferentzia. Artziniegako herrialdean kirola egiteko instalazio nahikoak ez daudenez, herrialdeko jendeak kirola egiteko instalazio berrien behar izana dute. Konkretuki, futbola, saskibaloia eta padel kirolak egiteko estalkiak diseinatu dira.Bi aterpeak kurboak izango dira, baina bata zurez egongo da konformaturik eta bestea altzairuz osatua. KOKALEKUA ETA INGURUAREN BALDINTZAK Estali nahi den jolastoki eta padel itxiturak hura, La Barcena auzoan kokatzen da, Artziniegako Kirol Instalazioetan hain zuzen. Ingurua urbanizatua dagoenez, orubeak bere funtzionamendurako beharrezkoak diren zerbitzu guztiak ditu (euri-urak biltzeko hoditeria, elektrizitate-hornikuntza eta abar). Obrarako sarbideak urbanizazioaren bidearen kota berean egongo dira, sarrera eta irteera istripuak ekiditeko Eusko Jaurlaritzak eta Udaltzaingoak zehaztutako beharrezkoak diren neurriak hartuko dira. Inguruko espaloiak eta ertzak mantenduko dira, ahal den narriadura gutxien eraginez. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 8 AURREKONTUA, EGITE EPEA ETA ESKULANA Eraikitzaileak gehienez 20 langile batera lan egingo dutela aurreikusi du, hurrengo maila izango dutenak: • Arduraduna • Ofizialak • Peoiak Lanaldia 8 ordukoa izango da, indarrean dagoen araudia betez, Langileen Estatutua, martxoaren 24ko 1/95 E.D.Lko lanaldiaren ordutegiari dagokionez. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 9 8.1.1.3 LAGUNTZA BALIABIDEAK OBRAN DAUDEN LAGUNTZA BALIABIDEAK Obran eramangarria den B motako botika armairu bat egongo da, langileak eskuragarri izan dezaten toki batean jarriko da eta behar bezala hornituta egongo da, urriaren 8ko TAS/2947/2007 Ordenaren arabera, zeinak enpresei lehen laguntzarako materiala duen botikakutxa hornitzen zaien adierazten duen. Botikak gutxienez hurrengokoa izango du, apirilaren 14ko 486/97 Errege Dekretuko VI. eranskineko A) 3 atalaren arabera: • Baimendutako desinfektatzaileak eta antiseptikoak: ur oxigenatua, 96ºko alkohola, amoniakoa eta abar. • Gaza antzua. • Kotoi hidrofiloa. • Bendak. • Esparatrapua. • Apositu itsasgarriak. • Artaziak. • Behin erabiltzeko pintzak eta eskularruak. Larrialdiko arduradunak lehen laguntzarako materiala aldizka berrikusiko du. Erabilitako produktuak birjarriko ditu eta epez kanpo dauden produktuak ordezkatuko ditu. BALIABIDE LAGUNGARRIAK ISTRIPUA EGONEZ GERO Istripuren bat egonez gero, zaurituak hurbilen dagoen osasun zentrora eramango dituzte. Langile espezializatuek bakarrik eramango dituzte anbulantziaz. Bakarrik zauritu arinak beste modu batean eraman daitezke, betiere obrako larrialdi arduradunaren baimenarekin eta honek gainbegiratuta. Larrialdiko telefonoak eta hurbilen dauden osasun zentroen helbideak argi eta garbi adierazten dituen kartel bat jarriko da obran. Hurbilen dagoen ospitalea Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea da. Baldintza normaletan ibilbideak 30 minutu irauten du. Hona hemen telefono garrantzitsuenak: • SOS DEIAK Larrialdiak: 112 • Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea: 946 006 000 • Centro Sanitario Amurrio: 900 20 30 50 • Artziniegako Kontsulta: 900 20 30 50 • Gurutze Gorria: 944 434 792 • DYA: 944 180 110 • Suhiltzaileak: 944 929 800 • Ertzaintza: 944 063 860 • Artziniegako Udaltzaingoa (Laudio/Llodio): 94 403 48 88 Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 10 ISTRIPUA EGONEZ GERO JOKAERA IRIZPIDE OROKORRAK Kontratistak lehen laguntzan hartu behar diren neurriak zehaztuko ditu eta, horretarako, formatutako pertsona bat izendatuko du. Larrialdiko neurrien arduradunek egiaztatu eta ziurtatu behar dute obrak lehen laguntzako administrazio egokia bermatzen duela eta istripua egonez gero arduradunek zauritua ospitalera eramateko baimena emango dute. Istripua egonez gero, hauxe egin behar da: • Istripua ikusten duen lehenengo pertsonak larrialdiko arduradunari abisatuko dio. Hau ez badago, obrako nagusiari esango dio. • Zauritua norbaitekin beti egongo da. • Ez da zauritua mugituko, beharrezkoa ez bada. • Larrialdiko arduraduna, edo, hau ez badago, obrako nagusia zaurituaren arduraduna izango da, hau ospitalera eraman arte. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 11 8.1.1.4 HIGIENE-INSTALAZIOAK ETA LANGILEEN ONGIZATEA Obrako higiene-zerbitzuek indarrean dagoen legeko "Obrako lantokiarekiko gutxieneko xedapen orokorrak" beteko dituzte. Obrako bolumena eta ezaugarriak direla eta, aldageletarako eta komunetarako aurrefabrikatutako etxolak jartzea aurreikusi da. ALDAGELAK Aldagelak 2m2 ko azalera izango du batera erabili behar duen langile bakoitzeko. Behar diren bankuak eta eserlekuak izango ditu baita armairu metalikoak ere, bere giltzarekin eta arropa eta oinetakoak gordetzeko edukiera nahikoarekin. Gainera, Artziniegako Udal Igerilekuko eta Udal Polideportiboko instalazioen erabilpena egin dezakete langileak, aldagela portatilak alokatu barik. KOMUNAK Aurreikusitako komunentzako gutxieneko hornikuntza honako hau da: • Dutxa bat 10 langileko. • Komun bat 25 gizoneko edo komun bat 15 emakumeko. • Konketa bat komun bakoitzeko. • Pixaleku bat 25 gizoneko. • Eskuak lehortzeko zelulosako lehorgailu edo lehorgailu elektriko bat konketa bakoitzeko. • Xaboi dosifikatzaile bat konketa bakoitzeko. • Osasun-zelulosa batzeko ontzia. • Komuneko papera duen erroilu-euskarri bat komun bakoitzeko. Dutxek eta konketek ur hotza zein beroa izan behar dute. Sexu ezberdineko langilerik balego, zerbitzu hauek ezin dituzte sexu biek batera erabili. Aldagelak bezala, Artziniegako Udal Igerilekuko eta Udal Polideportiboko instalazioen erabilpena egin dezakete langileak, komunak eta dutxak baitituzte. JANTOKIA Udal Igerilekuetan ere jantoki bat dago, sukalde eta jangela batekin, hortaz, ez da espazio bat eraikiko langileak jan ahal izateko, izan ere, Udal Igerilekuen distantzia kontuan hartuz langileak hurbil dagoen jantokira joan daitezkelako. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 12 8.1.1.5 ARRISKUAK IDENTIFIKATU ETA HARTU BEHARREKO PREBENTZIO-NEURRIAK Ondoren obrako fase ezberdinetan maiztasun handiagoarekin gerta daitezkeen arriskuen erlazioa azalduko da. Honekin batera, arrisku horiek ahal den eta gehien murrizteko edo ezabatzeko hartu behar diren babeskolektiboko eta prebentzio-neurriak ere azalduko dira, baita norbera babesteko ekipamenduak (NBE) ere, ezinbestekoak obran segurtasun eta osasun baldintzak hobetzeko. ARRISKU OROKORRAK • ARRISKUAK • Objektuak edota materialak maila beretik edo ezberdinetik erortzea. • Zintzilikatutako kargak erortzea. • Muturreko inguru-tenperaturetan lan egitea. • Dardarekiko eta zaratarekiko esposizioa. • Buruan eta gorputz-adarretan kolpeak eta mozketak. • Puntadun objektuekin zauriak eta mozketak. • Gainesfortzuak, mugimendu errepikakorrak edo jarrera txarrak. • Zuzeneko edo ez-zuzeneko kontaktuagatiko elektrokuzioa. • geltsuarekin, igeltsu errearekin, zementuarekin, margorekin, itsaskorrarekin eta abarrekin kontaktuagatiko dermatosia. • Keak eta gasak arnasteagatiko intoxikazioa. • BABES KOLEKTIBOA ETA PREBENTZIO NEURRIAK • Lantokia ordenatua, oztopo barik, garbi eta ondo argiztatua egongo da. • Obrako gune ikusgarrietan segurtasun neurrien kartelak jarriko dira. • Obrakoa ez den pertsonarik ez da sartuko. • Obrako baliabide prebentiboak beti egongo dira arrisku larrien duten lanetan, 604/06 Errege Dekretua arauak esaten duen moduan. • Arrisku bereziak izan ditzakeen operazioak pertsona aditu baten ardurapean egingo dira beti. • Ekaitza eta euria intentsitate handiarekin egiten duenean edo haize boladek 50km/hko abiadura gainditzen dutenean obrak etengo dira. • Tenperatura muturrekoa denean, intsolazio handieneko orduetan lan egitea ekidingo da. • Materialen karga eta deskarga kontu handiz eta astiro egingo dira, baliabide mekanikoak erabiliz eta mugimendu bortitzak ekidinez. • Elementu pisutsuak pertsona aditu batek maneiatuko ditu. Horretarako, baliabide mekanikoak edo palankak erabiliko ditu, gainesfortzuak ekiditeko. • Energia elektrikoa garraiatzen duten aireko linearekiko intentsitate eta tentsioaren araberako segurtasun distantziak gordeko dira. • Makinen edo ibilgailuen akzio erradioaren barran ez da lanik egingo. • Langileek ez dute lanik egingo zintzilikatutako karga baten azpian. • Altuerako lanak murriztuko dira. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 13 • Ondo finkatutako normalizatutako eskailerak erabiliko dira hondeatutako guneetara jaisteko eta hortik igotzeko. • Zulo horizontalak eta forjaketen ertzak babestuko dira. Horretarako, barandak edo homologatutako sareak jarriko dira. • Obra barruan, makinak eta ibilgailuak astiro joango dira, inoiz ez dute 20km/hko abiadura gaindituko. • NORBERA BABESTEKO EKIPAMENDUAK (NBE) • Homologatutako segurtasun-kaskoa. • Kokospeko uhala duen segurtasun-kaskoa. • Erortze kontrako gailua duen segurtasun-uhala. • Erremintak eramateko gerrikoa. • Gomazko eskularruak. • Larruzko eskularruak. • Eskularru-isolatzaileak. • Punta indartuta duten oinetakoak. • Isolatzailea eta iltzeen kontrakoa den zola duten oinetakoak. • Kana altuko gomazko botak. • Filtro mekanikoko mozorroa. • Laneko arropa iragazgaitza. • Lunbago kontrako paxa. • Kolpeen kontrako segurtasun-betaurrekoak. • Belarrietako babesa. AURREKO LANAK ITXIERA ETA SEINALIZATZEA Bereziki garrantzitsua da ez-baimendutako langileei lanerako sarbidea murriztea, laneko esparru guztia, zeinen ingurunean beretik ondorioztatutako arriskuak gertatzen diren, lanarekin zerikusirik gabeko pertsonentzat helezin geratzeko. Modu berean Segurtasuna eta Osasunari buruzko oinarrizko informazioen presentzia bermatzen duten gutxieneko seinaleen instalazioa beharrezkoa da. Horretarako hurrengo itxiera eta seinaleztapen neurriak jarriko dira: • Galbanizatutako altzairuzko plaka metalikoak erabiliz perimetroko itxiera. Hauei profil laminatuak eutsiko diete. Panel hauen gutxieneko altuera 2mkoa izango da. • Argiztapena: Argiztapen ekipamenduak jarriko dira, lanaren ibilbide guztietan, sarbideetan eta irteeretan, laneko lokaletan, karga eta deskarga guneetan, hondakin zonetan eta honen ebaki desberdinetan. Puntu hauetan guztietan ikuspen egokia bermatuko da. • Panelen bidezko seinaleztapena obraren sarbidean, M-04-EzPl-1 planoko eskema grafikoan adierazitako piktogramekin eta gutxienez "Ez baimendutako langileentzako sarbidea debekatuta", "Kaskoaren nahitaezko erabilera" seinaleak eta piktogramak eta obran dauden arriskuetako testuak. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 14 • Garabiaren ezaugarri teknikoak zehazten diren garabiko oinarrian panel seinatzailea: karga mugak, segurtasun baldintzak, irismena... • Laneko lehentasuneko leku batean jarritako kartel informatzailea non berezko intereseko telefonoak adierazten diren eta gutxienez larrialdi-telefonoak islatuta agertzen diren: osasun-zerbitzuak, suhiltzaileak, polizia, zentro lagungarriak, institutu toxikologikoa eta lan-teknikari eta enpresa kontratistaren eta azpi-kontratisten arduradunen kontaktu telefonoak. • Larrialdi-telefonoak islatuta agertzen diren: osasun-zerbitzuak, suhiltzaileak, polizia, zentro lagungarriak, institutu toxikologikoa eta lan-teknikari eta enpresa kontratistaren eta azpi-kontratisten arduradunen kontaktu telefonoak. OBRAKO LOKALAK Obren tamaina eta bere ezaugarriak direla eta hurrengoko behin behineko obrako lokalen instalazioa beharrezko da: • Aurrefabrikatutako aldagelak: Ikasketa honen lan antolaketa planoan adierazten den bezala ez da industrializatutako aurrefabrikatutako lokalen instalazioaren bitartez egingo, izan ere, Artziniegako udal polikiroldegia eta udal igerilekuetan aldagela, dutxa eta komun nahikoak daude. Gainera, eserleku eta arropa giltzapean gordetzeko leihatila independenteak daude eta berokuntza-sistema batez hornituta daude. Uda ez den edozein urteoro igerilekua itxita dagoenez ez dago arazorik obrako langileek instalazio hauek erabiltzeko. • Langile bakoitzak 2,30mko altuera eta 2m²ko azalera gutxienez izango du. • Komun eta dutxa instalazioa beharrezkoa da. • Jangela eta Sukalde instalazioa ez da beharrezkoa: Lanaren ezaugarriak emanda, langileen bizilekuetarako edota jatetxetako hurbiltasunak jangela eta sukaldeen instalazioa lanean bertan behargabekoa kontsideratzen da. • Aurrefabrikatutako lan bulegoa: Lan-antolaketa planoan esaten den bezala kokatuta, industrializatutako aurrefabrikatutako lokalen instalazioaren bitartez egingo dira. Edukiko dituzte material garbigarriko mahaiak eta aulkiak, armairu eta artxibagailuak, konexio elektriko eta telefoniakoak, aire girotua eta berokuntza eta lan-teknikari bakoitzak gutxienez 6m2 ko azalera izan dezatela. BEHIN BEHINEKO INSTALAZIOAK Dokumentu honetako lan fase atalean arrisku-identifikazioa, prebentzio-neurriak, babes kolektiboak eta instalazio hauetako bakoitzerako NBEak egingo dira. Obrak hurrengo behinbehineko instalazioak izango ditu: • Obrak "CO lanerako taldea" laneko koadro elektrikoa UNE EN 60439-4 arauaren arabera izango du. CE marka, fabrikatzailearen edo instalatzailearen izena, babeseko IP gradua, eta abar duen plaka bat izango du. Enpresa hornitzailearen teknikariek egindako hargune beretik edo lan-sorgailutik abiatuko da eta kokatuta egongo da lan-antolaketa planoan grafikatzen den arabera. • Obrako instalazio elektrikoko inguratzaileek, aparamenteek, korronte-harguneek eta haize zabalean dauden babes elementuek IP45ko gutxieneko babes gradua eta 0,8IKko inpaktu mekanikoen kontrako babes gradua izango dute. Halaber, korronte-harguneak Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 15 30mAeko edo gutxiagoko diferentzialekin babestuta egongo dira. Banaketa-koadroak gainintentsitateen, zeharkako kontaktuen eta korronte-harguneen kontrako babesgailuek osatuko dituzte. • Lur-konexioa instalaziorako egingo da. • Instalazioa langile gaituak egingo du REBT arauen arabera. • 220/380Veko tentsioak eta 24Veko segurtasun tentsioa izango ditu. • Sute kontrako Instalazioa: Sute arrisku bereziko puntuetan suitzalgailuak jarriko dira; CO2 su-itzalgailu bat koadro elektrikoaren alboan eta hauts kimikoko itzalgailuak material erregaiak biltegiratzen diren lokalen irteeren alboan gutxienez kokatuko dira. • Su-itzalgailu hauek berrikuste periodikoa izango dute eta errukigabetasun meteorologikoetatik babestuak mantenduko dira. EGITE FASEA BAINO LEHEN BEHIN-BEHINEKO INSTALAZIO ELEKTRIKOA • ARRISKUAK • Pertsona edo objektuen erorketak maila desberdinetatik. • Pertsona edo objektuen erorketak maila berdinetatik. • Material zorrotzen zapalketak. • Partikulen proiekzioa begietara. • Kontaktu elektrikoak. • Elektrokuzioa. • Sutea. • Kolpeak eta erremintekin edo materialekin mozketak. • Gainesfortzuak • PREBENTZIO-NEURRIAK eta BABES KOLEKTIBOAK • Goi-tentsioko lineen eragin erradioa kontsideratzen da: 6 m-koa airebideetan eta 2 mkoa lurperatuetan. • Fase honen egitearen zehar prebentzio baliabideek presentzia iraunkorra izango dute lanean 604/2006 Errege Dekretuak bere presentzia eskatzen duen suposizioetako batek parte hartzen duenez gero. • Linea elektrikoko ibilbidea ez da ur-hornidura-ibilbidearekin bat etorriko. • Koadro elektrikoak leku eskuragarri eta babestuetan jarriko dira, forjaketa-ertzak edo erorialdi-arriskua duten beste leku batzuk saihestuz. • Koadro elektrikoa efektura egindako kutxetan jarriko dira, egurats zabaletik babestuak, giltza, atea eta biserarekin. Kutxak isolatzaileak izango dira. • Koadro elektrikoko atean "Arrisku elektrikoa" idazkuna jarriko da. • Hezetasun kontrako hoditeria eta koadro nagusitik bigarren mailakoetara energia banatzeko konexio hermetikoak erabiliko dira. • Ar-emea larakoak koadro elektrikoak elikadurakoekin konektatzeko erabiliko dira. - Koadro elektriko orokor bakoitzak lur-konexio independentea izango du. • Pikaren konexio puntua edo kutxatilako lur plaka babestuko da. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 16 • Hauts lehorreko su-itzalgailu bat koadro elektrikotik hurbil jarriko da. • Erabiliko diren kableak isolatzaileak eta kalibre egokikoak izango dira. • Hezetasun kontrako tutu elektrikoak erabiliko dira korrontearen banaketarako koadro elektrikotik, aireztapeneko patioak, eskailera zuloak, patioetatik eta abar irristatuko direnenak eta elementu finkoetara finkatuta egongo dira. • Mahuken arteko loturak hartarako prestatutako kutxetan egingo dira. • Hariak zorro babesleez estalita egongo dira; larakorik gabeko entxufeetan hari biluziko konexioa debekatuta. • Kableen tiraldi zakarrak saihestuko dira. • Linea elektriko bat egotekotan, kableatzeak izango du pertsona pasatze zonetan 2m-ko gutxieneko altuera minimoa eta ibilgailuetarako 5m-takoa. • Lurperatutako kableak babestuta egongo dira tutu zurrunez, seinaleztatuta eta 40cmko sakontasun batera. • Disjuntore diferentzialek 300mAeko sentikortasuna izango dute makineriara elikatzeko eta 30mAekoak argiteria-instalazio ez eramangarrietarako. • Korronte-harguneak larako blindatu eta normalizatuekin egingo dira. • Korronte-hargune bakoitzak aparatu edo erreminta bakarrari energiaz hornituko du, konexio hirukoitzak debekatuta geratuz (lapurrak). • Tentsioak larako emean egon behar izango du, ez korronte-hargune arrean. • Instalazioaren elementu metaliko elektriko guztiak, isolamendu bikoitza duten haiek salbu, lurrera konektatuta egongo da. • Garabietan eta hormigoi-makinetan lur-konexioak independenteak izango dira. • Makineria txikian hari neutroa erabiliko dugu lur-konexiorako. Haria babestuta egongo da makarroi hori eta berdeaz. • Lur-pikaren konexioa gertatzen den kutxatilak babestuta egon behar da. • Etengailuak jarriko dira kutxa normalizatu eta blindatuetan eta zirkuitu-etengailu urkorrekin. • Etengailuak jarriko dira banaketa-koadroetako korronte-harguneko linea guztietan eta elikadura erreminta guztietara edo tresna elektrikora. • Etengailu automatikoek zirkuitu nagusiak babestuko dituzte, baita diferentzialak, lineak eta makineria. - Etxeko fusibleko erabilera debekatuta. • Lan guztia aski argituta egongo da. • Luminariak 2,5mko gutxieneko altuerara jarriko dira eta estalita egongo dira. • Sentikortasun altuko disjuntore diferentziala jarriko da. • Etengailu automatiko magnetotermikoak jarriko dira. • Lanpara eramangarriak kirten isolatzaileaz, bonbillako sareta babeslea kakoaz, hezetasun kontrako mahukaz, eta 24 voltetara elikatutako normalizatutako konexio larakoaz osatuta egongo dira. • Goi-tentsioko linea-existentzia lanean saihestuko da; Hura desbideratzeko ezintasunaren aurrean, zorro isolatzaileez babestuko dira eta apantailatzea egingo da. • NORBERA BABESTEKO EKIPAMENDUAK (NBE) • Segurtasun-kaskoa. • Kontaktu elektrikoen aurrean zola isolatzailea duten oinetakoak. • Larruzko eskularruak. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 17 • Eskularru dielektrikoak. • Elektrizitateko aulki isolatzaileak. • Tentsio-egiaztatzaileak. • Laneko arropa egokia. Laneko arropa iragazgaitza. • Laneko arropa islatzailea. BEHIN-BEHINEKO ERAIKUNTZAK • ARRISKUAK Langileen eta objektuen erorketak maila desberdinetatik. - Langileen eta objektuen erorketak maila berdinetatik. - Erremintekin edo beste material batzuekin kolpeak eta ebaketak. - Gainesfortzuak. - Material zorrotzen zapalketak. - Zintzilikatutako kargen erorketa. • PREBENTZIO-NEURRIAK eta BABES KOLEKTIBOAK Lan-lokal instalazioan dokumentu honetako beste lan fase batzuetan deskribatutako operazio desberdinak esku har dezaketen, haietan jarritakoari arreta jarriko zaio. - Fase honen egitean zehar prebentzio baliabideek presentzia iraunkorra izango dute lanean 604/2006 Errege- Dekretuak bere presentzia eskatzen duen suposizioetako batek parte hartzen duenez gero . - Lurzoruaren ikerketa egingo da bere egonkortasuna egiaztatzeko eta, bere kasuan, lurraren arabera beharrezko ezponda kalkulatzeko. - Bere instalazioan zehar lanarekin zerikusirik gabeko pertsona guztiarentzako sarbidea murriztuta geratuko da. Ibilgailu astuneko igarotzea mugatuta geratuko da etxoletatik 3 metro baino gehiagotara. Kalifikatutako langileak etxoletako eta beste karga batzuetako goratzea egingo du, pasatzea pertsonen gainetik saihestuz. • NORBERA BABESTEKO EKIPAMENDUAK (NBE) Segurtasun kaskoa. - Zola ez-labaingarriarekiko oinetakoak. - Indartutako puntak dituzten oinetakoak. - Kautxuzko edo PVCko botak. - Larruzko eskularruak. - Gomazko edo PVC-ko eskularruak. - Laneko arropa egokia. - Laneko arropa iragazgaitza. - Laneko arropa islatzailea. Gerriko erreminta-euskarria. - Babes dorsolumbareko gerrikoa. LAN-HESIA • ARRISKUAK Larruazaleko gaitzak. - Suteak eta leherketak. - Substantzien proiekzioa begietara. - Erredurak. - Intoxikazioa irensteagatik. Intoxikazioa lurruna arnas hartzeagatik • PREBENTZIO-NEURRIAK eta BABES KOLEKTIBOAK Arriskutsuak bezala katalogatuta dauden substantziak, bai hondarrak bai eraikuntza-material metaketak, haien artean edo beste substantzia ez arriskutsu batzuekin nahasten saihesten duen leku berezi batean biltegiratu behar izango dira, haien artean sinergikoak edo bateraezinak diren substantzien arteko segurtasuntartea mantenduz. Halaber, pertsona-igarotzetik edo makineriatik urrunduta jarriko dira, ondo seinaleztatuta eta sarbidea mugatutako guneetan. - Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 18 Substantzia arriskutsuak biltegiratzen duten etxolek aireztapen eta argiztapen egokiak izango dituzte, estalita egongo dira, giltzaz itxita eta ordenatuta mantenduko dira. Lurrun sukoiak igor ditzaketen substantziak biltegiratzekotan, deflagrazioaren aurkako argitzea edukiko dute. - Tenperaturekiko sentikorrak diren substantziak, sukoiak adibidez, termikoki bakartutako lekuan eta bero edo hotz iturrietatik babestuak mantenduko dira. - Substantzia likido arriskutsuko biltegiratze lekuek balizko fugak edo isurtzeak bidera daitezkeen hustubideak ez dituzte izango. - Substantzia arriskutsuak ontzi egokietan biltegiratuko dira, beti itxita eta ondo etiketatuak, hauei bideratutako erreferentziarekin: produktuaren identifikazioa, konposizioa, merkaturatze arduradunaren datuak, arriskugarritasuna adierazten duen piktograma, produktuaren arriskuak deskribatzen duten R esaldiak, produktuaren informazio toxikologikoa eta hau nola maneiatu behar den aholkatzen dituzten S esaldiak. Erorketak saihesteko biltegiratzea lurzorura hurbilen egingo da, stock minimoarekin mantenduko dira eta beharrezkoa izango balitz erretentzio-azpila izango dute. Substantzia arriskutsuko biltegiratze puntuetan isurtze kasuan hondarra edo beste xurgatzaile bat edukiko da. - Substantzia arriskutsuko biltegiratze puntuetan su-itzalgailu kimikoa eta CO2koa edukiko dira. - Substantzia arriskutsuak maneiatzen dituzten langileek beharrezko heziketa eta informazioa izango dituzte. • NORBERA BABESTEKO EKIPAMENDUAK (NBE) Segurtasun kaskoa. - Zola ez-labaingarriko oinetakoak. - Indartutako puntak dituzten oinetakoak. - Goma edo PVCko botak. - Goma edo PVCko eskularruak. - Laneko arropa egokia. Segurtasun betaurrekoak. - Iragazki ordezkagarriko mozorroa. EGITE FASEAK LURREN MUGIMENDUA • ARRISKUAK Makineria eta ibilgailuetako erreferenteak: iraulketak, talkak, kolpeak eta igoeran edo jaitsieran erorketak. - Harrapaketak eta makineriarekin pertsonak harrapatzeak. - Paretetako edo indusketako ezpondetako eta eraikin mugakidetako erortzeak. - Eskora-oholtzen hutsa. • PREBENTZIO-NEURRIAK eta BABES KOLEKTIBOAK Lurren eta harrien proiekzioa. - Material zorrotzen zapalketak. - Kolpeak, harrapaketak eta zapalketak. - Larruazaleko gaitzak. - Begietarako partikulen proiekzioa. - Zaratarekiko eta dardararekiko esposizioa. - Hauts-emisioa: Arnas-hartzea edo begietako eragozpenak. - Gehiegizko esfortzuak. - Kontaktu elektrikoak. - Uholdeak edo ur-iragazketak. - Suteak eta leherketak. Fase honen egitearen zehar prebentzio baliabideek presentzia iraunkorra izango dute lanean 604/2006 Errege Dekretuak bere presentzia eskatzen duen suposizioetako batek parte hartzen duenez gero. - Lur mugimenduak baino lehen, gas-, ur- eta elektrizitate-hoditeriaren lokalizazioari ekingo zaio. Hornikuntza-mozketa edo hoditerien desbideratzea beraren enpresa jabeari jakinaraziko zaio. - Lurraren ezaugarriak eta erresistentzia, baita maila freatikoaren Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 19 sakontasunaren adierazten dituen ikerketa geoteknikoa egingo da. - Gunea seinaleztatuko da eta gutxienez 2mko altuera dituzten hesien bitartez jardun-eremua itxiko da eta indusketako ezpondako goiko ertzerako 1,5m arteko gutxieneko distantzia. - Makineriako eta lanerako pertsonalaren sarbideak, hauek bereiziak izanez, seinaleztatuko dira. - Seinaleztatuko dira ibilgailuen eta pertsonen laneko zirkulazio zonak eta materialen metaketako zonak. - Jarriko dira kamioi eta ibilgailuetako sarbide arrapalak zeinen aldapak tarte zuzenetan % 8 eta kurbatutako tarteetan % 12 baino gehiagokoak ez diren. - Indusketako hondorako pertsonalaren sarbideak esku-eskaileren edo normalizatutako eskudelez hornitutako arrapalen bitartez egingo da. Langileen igoerarako edo jaitsierarako berezko bilbaduraz, enkoratuaz edo kofratuaz baliatzea debekatuta geratzen da. - Aldez aurreko lurzoruaren ikerketa egingo da bere egonkortasuna egiaztatzeko eta lurraren arabera beharrezko ezponda kalkulatzeko. - Ezpondako goiko ertzak, lurreko eta indusketaren sakontasuneko ezaugarrien menpe, hurbiltze distantzia minimo bera adieraziko da pertsonentzat eta ibilgailuentzat. - Metaketa astunak saihestuko dira indusketako ezpondako ertzeko 2m baino distantzia txikiagoetan. - 90cmko altuerako, bitarteko barrarekin eta indusketaren perimetroan zokaloak, ezpondako goiko ertzean eta beraren 0,6mtara eskudel babesleak jarriko dira. - Zulo, eskailera eta pasagune ertzak normalizatutako eskudelez hornituta egongo dira. - Langileak ezin dira malda indartsuak dituzten plano makurtuetan egon. - Langileak ezin dira makina edo mugimenduetako ibilgailuen ekintza eremuan egon. Langileak ezin dira zintzilikatutako kargen azpian egon. - Kargen igoera edo jaitsiera astiro egingo da, bere erorialdia eragiten duten mugimendu zakarrak saihestuz. - Kargak ez dira lehen adierazitakoak baino gehiagokoak izango. - Hondeaketan erabiliko diren makineriak konplituko du makineria-atal barruan dokumentu honetan begietsitako espezifikazioekin. - Makineriak sistema optiko-akustikoa edukiko du maniobra seinaleztatzeko. - Erreminta elektrikoek konplituko dute erreminta elektrikoko atal barruan dokumentu honetan begietsitako espezifikazioekin. - Hauts-metaketa, gas kaltegarriak edo oxigenorik eza saihestea. - Laneremuko argiztapena beti nahikoa izango da. - Su-itzalgailuak obran edukiko dira. - Xukatzebonba bat edukiko da euri sendo edo uholde aurreikuspena dagoenean. - Euria egitekotan, erortze-arriskugarritasunaren igoeragatik prebentzio-neurriak bereziki errespetatuko dira. • NORBERA BABESTEKO EKIPAMENDUAK (NBE) Segurtasun-kaskoa. - Zola ez-labaingarriko oinetakoak. - Indartutako puntak dituzten oinetakoak. - Kautxuzko edo PVCko botak. - Belarri-babesak. - Larruzko eskularruak. - Laneko arropa egokia. - Laneko arropa iragazgaitza. - Laneko arropa islatzailea. - Segurtasunuhala eta amarratze -puntuak. ZIMENDAPENA • ARRISKUAK Uholdeak edo ur-iragazketak. - Langileen erorketak maila desberdinetatik. - Langileen erorketak maila berdinetatik. - Erremintekin edo beste material batzuekin kolpeak, talkak eta mozketak. - Makineria eta ibilgailu erreferenteak: iraulketak, talkak, kolpeak eta erorketak igoeran edo jaitsieran. - Makineriarekin pertsonen harrapatzeak. - Lur-erortzeagatiko harrapaketak. - Eskoratzeen hutsa. - Lur eta harrien proiekzioa. - Enkofratu hondoratze edo haustura. - Material Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 20 zorrotzen zapalketak. - Hormigoiarekin edo zementuarekin kontaktuagatiko dermatosia. - Begietarako partikulen proiekzioa. - Hautsa, zarata eta dardarekin esposizioa. – Gainesfortzuak - Kontaktu elektrikoak. • PREBENTZIO-NEURRIAK eta BABES KOLEKTIBOAK Lan eremuan argiztapen nahikoa. - Fase honen egitearen zehar PREBENTZIO-BALIABIDEEK presentzia iraunkorra izango dute lanean 604/2006 ErregeDekretuak bere presentzia eskatzen duen suposizioetako batek parte hartzen duenez gero. - Jarduera-gunea ordenatuta, oztoporik gabe eta hondarrik gabe egon behar da. - Ibilgailu eta pertsona zirkulazio guneak eta materialen metaketa biltegiratzea lanean seinalatu eta errespetatuko dira. - Eskudel zurrun eta hauskaitzak, indusketa ertzak, putzuak, zangak, lurreko desnibela eta 2m baino gehiagoko altuerako plataformetako alde irekiak seinaleztatzeko jarriko dira. - Eskoratzeak egingo dira lur-jausi arriskua dagoenean. - Eskailera mailakatuak bere eskudel egokiekin jarriko dira, indusketako hondoaren sarbiderako. - Hormigoiaren isurketa geruzaka egingo da altuera egoki batetik. Hormigoiaren dardaraketarekin ardura berezia gune hezeetan. - Armaduren fardela putzuen barnean debekatuta. - Igoera armaduretatik debekatuta. - Langileek ezin dira makinen edo mugimendu ibilgailuen ekintzaeremuan egon. - Langileek ezin zintzilikatutako kargen azpian egon. - Kargen igoera edo jaitsiera astiro egingo da, bere erorketa eragiten duten mugimendu zakarrak saihestuz. - Kargak ez dira adierazitakoak baino gehiagokoak izango. - Indusketan erabiliko den makineriak makineria-atal barruan dokumentu honetan begietsitako espezifikazioak beteko ditu. - Makineriak sistema optiko-akustikoa edukiko du maniobra seinaleztatzeko. - Erreminta elektrikoek erreminta elektrikoko atal barruan dokumentu honetan begietsitako espezifikazioak beteko ditu. - Iltzeak eta material zorrotzak kendu. - Hauts-metaketa, gas kaltegarriak edo oxigeno eza saihestea. - Zarata eta hauts maila langilea jarriko den neurtzeko ikasten dut. - 50km/h baino gehiagoko haizeekin lan egitea debekatuta. - Xukatze-bonba bat edukiko da euri sendo edo uholde aurreikuspena dagoenean. • NORBERA BABESTEKO EKIPAMENDUAK (NBE) Segurtasun-kaskoa. - Indartutako puntak dituzten oinetakoak. - Zola isolatzailea eta iltzeen aurkako segurtasun-oinetakoak. - Goma edo PVCko botak. - Belarri-babesak. - Hautsen kontrako mozorroa. - Larruzko eskularruak. - Eskularru islatzaileak. Goma edo PVCko eskularruak. - Laneko arropa egokia. - Laneko arropa islatzailea. - Segurtasunuhala eta amarratze-puntuak. - Babes dorsolumbareko gerrikoa. - Larru-mantala. SANEAMENDU SISTEMA • ARRISKUAK Uholdeak edo ur-iragazketak. - Makineria eta ibilgailu erreferenteak: iraulketak, talkak, kolpeak eta erorketak igoeran edo jaitsieran. - Makineriarekin pertsonen harrapatzeak. - Hormigoi-tanta, lur, harri proiekzioa. - Langileen edo objektuen erorketak maila desberdinetatik. - Langileen edo objektuen erorketak maila berdinetatik. - Harrapaketak paretetako lurraren edo indusketako ezponda eta eraikin mugakideen erortzeengatik. - Eskoratzeen hutsa. - Metaketa-materialaren Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 21 iraulketa. - Begietarako partikulen proiekzioa. - Erremintak edo beste material batzuekin kolpeak eta mozketak. - Material zorrotzen zapalketak. – Gainesfortzuak. - Infekzioak. - Zaratarekiko esposizioa. - Hauts-emisioa: arnas hartzea edo begietako eragozpenak. - Kontaktu elektrikoak. - Dardarekiko esposizioa. • PREBENTZIO-NEURRIAK eta BABES KOLEKTIBOAK Lan eremuan argiztapen nahikoa. - Fase honen egitearen zehar PREBENTZIO-BALIABIDEEK presentzia iraunkorra izango dute lanean 604/2006 ErregeDekretuak bere presentzia eskatzen duen suposizioetako batek parte hartzen duenez gero. - Saneamendu-sareko beste hodite batzuen gaineko ( gas, elektrizitate...), aldamioetako eta baliabide laguntzaileetako eragina zainduko da. - Eskoratzeak egingo dira lur-jausi arriskua dagoenean. - Normalizatutako eta irmoki lotutako eskailerak erabiliko dira mailaz igotzeko eta jaisteko zangetako edo putzuetako indusketara. - Langile bat ere ez, ez da bakarrik egongo 1,50 m baino handiagoko zanga baten barnean inork bere presentzia indusketa kanpoan etengabe zaindu gabe. - Indusketako aldeak aska ez daitezela egokitutako altuera batetik hormigoiaren isurketa geruzaka egingo da. - Tutuen metaketa distantzia nahiko batetik egingo da zangetako eta putzuetako indusketa gunetik beren egonkortasuna ez dela arriskuan jartzen ikusiz. - Hoditeriak azalera horizontalen gainean bilduko dira lurrarekiko zuzeneko kontaktua galaraziz falka eta tutuen irristatzea saihestuko duten topeen kokapenaren bitartez. - Gas-detekziorako gar erabilera debekatuta dago. - Putzu eta galeria barnean erretzea debekatuta. - Erreminta elektrikoek erreminta elektrikoko atal barruan dokumentu honetan begietsitako espezifikazioak beteko dute. • NORBERA BABESTEKO EKIPAMENDUAK (NBE) Segurtasun-kaskoa. - Indartutako puntak dituzten oinetakoak. - Goma edo PVCko botak. - Larruzko eskularruak. - Goma edo PVCko eskularruak. - Laneko arropa egokia. - Egokitutako laneko arropa iragazgaitza. - Erorketen aurkako segurtasun-uhala. - Azpantarrak eta soldatzaile- mahukak. EGITURAK: ALTZAIRUA • ARRISKUAK Kontaktu elektrikoak. - Makineria eta ibilgailu erreferenteak: iraulketak, talkak, kolpeak eta erorketak igoeran edo jaitsieran. Makineriarekin pertsonen harrapatzeak. - Elementuen erorketak - Harrapaketak eta zapalketak. - Metaketa-materialaren iraulketa. - Punta duten elementuen erorketa. - Begietarako partikulen proiekzioa. - Langileen edo objektuen erorketak maila desberdinetatik. - Langileen edo objektuen erorketak maila berdinetatik. - Metaketa-materialen, eskoratze akastunaren, garabiagatiko karga garraioaren... erorketak - Erremintak edo beste material batzuekin kolpeak eta mozketak. - Material zorrotzak zapaldu. - Gainesfortzuak. - Dardarekiko eta zaratarekiko esposizioa. - Suteak eta leherketak. • PREBENTZIO-NEURRIAK eta BABES KOLEKTIBOAK Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 22 Garabiko kargak ez dira askatuko, hauek bere lekuan finkatu gabe. - Egiturazko elementuen garraioa eta jartzea baliabide mekanikoen bidez egingo da, 2 puntuko lotura eta astiro. Habeak eta oinarriak 3 langilek maneiatuko dituzte. - Fase honen egitearen zehar prebentzio-baliabideek presentzia iraunkorra izango dute lanean 604/2006 Errege- Dekretuak bere presentzia eskatzen duen suposizioetako batek parte hartzen duenez gero. - Pieza astunak edo aldi baterako euskarriak eta eskoratzeak bakarrik muntatu edo desmuntatu ahal izango dira pertsonal adituaren kontrola, zuzendaritza eta zainketaren menpean. - Jarduera-gunea ordenatuta, oztoporik gabe eta hondarrik gabe egon behar da. - Lan eremuan argiztapen nahikoa. Larrialdietako argi-puntuak jarriko dira argiaren eskasia aurrez ikusten den tokian. - Izotza, elurra, euria edo 50km/h baino gehiagoko haizeak egotekotan lan egitea debekatuta. - Tenperaturak muturrekoak direnean, bereziki bero-boladetan intsolazio handieneko orduak saihestea baimentzen duten ordutegi desberdinak proposatu ahal izango dira. - Obran faktore nahikoko babes kremak jarriko dira, errukigabetasun atmosferikoen kontra, eguzki-erradiazioen kontra esate baterako. - Aire linea elektrikoen existentziaren aurrean, distantzia minimoak gorde behar dira. - Langileak ezin dira zintzilikatutako kargen azpian egon. - Altuerako lanak txikiagotuko dira. - Egitura metalikoen metaketa, trinkotutako zona baten gainean, horizontalki, habe etzanen gainean egingo da. - Bildutako materialaren altuera 1,5mtatik beherakoa izango da. - Metaketek ahalik eta muntaketa gunetik hurbilen eta makineriaren zirkulaziotik urrunen egingo dira. - Egitura metalikoa txarrantzatuta eta lurrera konektatuta geratuko da. - Aldamio metaliko modularrak, eskudel perimetralesak eta sareak jartzen badira, haiek guztiak konektatuta geratuko dira lurrera. - Ez gainkargatu edo jo aldamioak eta puntuz egindako elementuak. - Debekatuta geratzen da lotura egokirik gabeko profilen eta babesen gainean pasatzea. - Egituragatik gora egitea hertsiki debekatuta geratzen da. Esku-eskailerak erabiliko dira hara heltzeko. - Ez da igoko solairu berri bat beheko solairuko soldadurakordoiak amaitu gabe. - Erreminta elektrikoek erreminta elektrikoko atal barruan dokumentu honetan begietsitako espezifikazioak beteko dituzte. - Soldadura-lanetan dokumentu honetan atal egokian jarritakoari eutsiko zaio. • NORBERA BABESTEKO EKIPAMENDUAK (NBE) - Segurtasun-kaskoa. - Indartutako puntak dituzten oinetakoak. - Zola isolatzailea eta iltzeen aurkako segurtasun-oinetakoak. - Inpaktuen aurkako segurtasun-betaurrekoak. - Erradiazioaren aurreko segurtasun-betaurrekoak. - Belarri-babesak. - Larruzko eskularruak. - Eskularru islatzaileak. - Laneko arropa egokia. - Laneko arropa islatzailea. - Segurtasun-uhala eta amarratze-puntuak. - Babes dorsolumbareko gerrikoa. EGITURAK: HORMIGOIA • ARRISKUAK Makineria eta ibilgailu erreferenteak: iraulketak, talkak, kolpeak eta erorketak igoeran edo jaitsieran. - Makineriarekin pertsonen harrapatzeak. - Elementuen erorketak. - Harrapaketak eta zapalketak. - Metaketa-materialaren iraulketa. - Punta duten elementuen erorketa. - Begietarako partikulen proiekzioa. - Langileen edo objektuen erorketak maila desberdinetatik. - Langileen edo objektuen erorketak maila berdinetatik. - Metaketa-materialen, enkofratu eta Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 23 desenkofratuen erorketa, eskoratze akastunaren, garabiagatiko karga garraioaren... erorketak - Erremintak edo beste material batzuekin kolpeak eta mozketak. Material zorrotzak zapaldu. - Gainesfortzuak. - Dardarekiko eta zaratarekiko esposizioa. - Suteak eta leherketak. • PREBENTZIO-NEURRIAK eta BABES KOLEKTIBOAK - Garabiko kargak ez dira askatuko, hauek bere lekuan finkatu gabe. - Egiturazko elementuen garraioa eta jartzea baliabide mekanikoen bidez egingo da, 2 puntuko lotura eta astiro. Habeak eta oinarriak 3 langilek maneiatuko dituzte. - Fase honen egitearen zehar PREBENTZIOBALIABIDEEK presentzia iraunkorra izango dute lanean 604/2006 ErregeDekretuak bere presentzia eskatzen duen suposizioetako batek parte hartzen duenez gero. - Pieza astunak edo aldi baterako euskarriak eta eskoratzeak bakarrik muntatu edo desmuntatu ahal izango dira pertsonal konpetentearen zainketa, kontrola eta zuzendaritza, zainketaren menpean. - Jarduera-gunea ordenatuta, oztoporik gabe eta hondarrik gabe egon behar da. - Lan eremuan argiztapen nahikoa. Larrialdietako argi-puntuak jarriko dira argiaren eskasia aurrez ikusten den tokian. - Izotza, elurra, euria edo 50km/h baino gehiagoko haizeak egotekotan lan egitea debekatuta. - Tenperaturak muturrekoak direnean, bereziki bero-boladetan intsolazio handieneko orduak saihestea baimentzen duten ordutegi desberdinak proposatu ahal izango dira. Obran faktore nahikoko babes kremak jarriko dira, errukigabetasun atmosferikoen kontra, eguzki-erradiazioen kontra esate baterako. - Aire linea elektrikoen existentziaren aurrean, gutxieneko distantziak gorde behar dira. - Langileak ezin dira zintzilikatutako kargen azpian egon. - Altuerako lanak maximora txikiagotuko dira. - Altzairuko barren metaketa, trinkotutako zona baten gainean, horizontalki, habe etzanen gainean egingo da. - Bildutako materialaren altuera 1,5mtatik beherakoa izango da. - Metaketek ahalik eta muntaketa zonatik hurbilen eta makineriaren zirkulaziotik urrunen egingo dira. - Aldamio metaliko modularrak, eskudel perimetralesak eta sareak jartzen badira, haiek guztiak konektatuta geratuko dira lurrera. - Ez gainkargatu edo jo aldamioak eta puntuz egindako elementuak. - Debekatuta geratzen da lotura egokirik gabeko profilen eta babesen gainean pasatzea. - Egituragatik gora egitea hertsiki debekatuta geratzen da. Esku-eskailerak erabiliko dira hara heltzeko. - Ez da igoko solairu berri bat beheko solairuko soldadurakordoiak amaitu gabe. - Erreminta elektrikoek erreminta elektrikoko atal barruan dokumentu honetan begietsitako espezifikazioak beteko dituzte. Soldadura-lanetan dokumentu honetan atal egokian jarritakoari eutsiko zaio. • NORBERA BABESTEKO EKIPAMENDUAK (NBE) Segurtasun-kaskoa. - Indartutako puntak dituzten oinetakoak. - Zola isolatzailea eta iltzeen aurkako segurtasun-oinetakoak. - Inpaktuen aurkako segurtasun-betaurrekoak. - Erradiazioaren aurreko segurtasun-betaurrekoak. - Belarri-babesak. - Larruzko eskularruak. - Eskularru islatzaileak. - Laneko arropa egokia. - Laneko arropa islatzailea. - Segurtasun-uhala eta amarratze-puntuak. - Babes dorsolumbareko gerrikoa. EGITURAK: ZURA • ARRISKUAK Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 24 Makineria eta ibilgailu erreferenteak: iraulketak, talkak, kolpeak eta erorketak igoeran edo jaitsieran. - Makineriarekin pertsonen harrapatzeak. - Elementuen erorketak - Harrapaketak eta zapalketak. - Metaketa-materialaren iraulketa. Punta duten elementuen erorketa. - Begietarako partikulen proiekzioa. - Langileen edo objektuen erorketak maila desberdinetatik. - Langileen edo objektuen erorketak maila berdinetatik. - Metaketa-materialen, eskoratze akastunaren, garabiagatiko karga garraioaren... erorketak - Erremintak edo beste material batzuekin kolpeak eta mozketak. - Material zorrotzen zapalketak. - Gainesfortzuak. - Dardarekiko eta zaratarekiko esposizioa. - Suteak eta leherketak. • PREBENTZIO-NEURRIAK eta BABES KOLEKTIBOAK - Garabiko kargak ez dira askatuko, hauek bere lekuan finkatu gabe. - Egiturazko elementuen garraioa eta jartzea baliabide mekanikoen bidez egingo da, 2 puntuko lotura eta astiro. Habeak eta oinarriak 3 langilek maneiatuko dituzte. - Fase honen egitearen zehar PREBENTZIOBALIABIDEEK presentzia iraunkorra izango dute lanean 604/2006 ErregeDekretuak bere presentzia eskatzen duen suposizioetako batek parte hartzen duenez gero. - Pieza astunak edo aldi baterako euskarriak eta eskoratzeak bakarrik muntatu edo desmuntatu ahal izango dira pertsonal konpetentearen zainketa, kontrola eta zuzendaritza, zainketaren menpean. - Jarduera-gunea ordenatuta, oztoporik gabe eta hondarrik gabe egon behar da. - Lan eremuan argiztapen nahikoa. Larrialdietako argi-puntuak jarriko dira argiaren eskasia aurrez ikusten den tokian. - Izotza, elurra, euria edo 50km/h baino gehiagoko haizeak egotekotan lan egitea debekatuta. - Tenperaturak muturrekoak direnean, bereziki bero-boladetan intsolazio handieneko orduak saihestea baimentzen duten ordutegi desberdinak proposatu ahal izango dira. - Obran faktore nahikoko babes kremak jarriko dira, errukigabetasun atmosferikoen kontra, eguzki-erradiazioen kontra esate baterako. - Aire linea elektrikoen existentziaren aurrean, gutxieneko distantziak gorde behar dira. - Langileak ezin dira zintzilikatutako kargen azpian egon. - Altuerako lanak maximora txikiagotuko dira. - Zurezko egituren metaketa, trinkotutako zona baten gainean, horizontalki, habe etzanen gainean egingo da. - Bildutako materialaren altuera 1,5mtatik beherakoa izango da. - Metaketek ahalik eta zonaren muntaketatik hurbilen eta makineriaren zirkulaziotik urrunen egingo dira. - Aldamio metaliko modularrak, eskudel perimetralesak eta sareak jartzen badira, haiek guztiak konektatuta geratuko dira lurrera. - Ez gainkargatu edo jo aldamioak eta puntuz egindako elementuak. Debekatuta geratzen da lotura egokirik gabeko profilen eta babesen gainetik pasatzea. - Egituragatik gora egitea hertsiki debekatuta geratzen da. Esku-eskailerak erabiliko dira hara heltzeko. - Erreminta elektrikoek erreminta elektrikoko atal barruan dokumentu honetan begietsitako espezifikazioak beteko dituzte. • NORBERA BABESTEKO EKIPAMENDUAK (NBE) Segurtasun-kaskoa. - Indartutako puntak dituzten oinetakoak. - Zola isolatzailea eta iltzeen aurkako segurtasun-oinetakoak. - Inpaktuen aurkako segurtasun-betaurrekoak. - Erradiazioaren aurreko segurtasun-betaurrekoak. - Belarri-babesak. - Larruzko eskularruak. - Eskularru islatzaileak. - Laneko arropa egokia. - Laneko arropa islatzailea. - Segurtasun-uhala eta amarratze-puntuak. - Babes dorsolumbareko gerrikoa. EGITURAK: FABRIKA • PREBENTZIO-NEURRIAK eta BABES KOLEKTIBOAK Garabiko kargak ez dira askatuko, hauek bere lekuan finkatu gabe. - Egiturazko elementuen garraioa baliabide mekanikoen bidez egingo da, 2 puntuko lotura eta astiro. Habeak eta oinarriak 3 langilek maneiatuko dituzte. Jartzea eskuz egingo da, aldamio baten gainean. Fase honen egitearen zehar PREBENTZIO-BALIABIDEEK presentzia iraunkorra izango dute lanean 604/2006 ErregeDekretuak bere presentzia eskatzen duen suposizioetako batek parte hartzen duenez gero. - Pieza astunak edo aldi baterako euskarriak eta eskoratzeak bakarrik muntatu edo desmuntatu ahal izango dira pertsonal konpetentearen zainketa, kontrola eta zuzendaritzaren menpean. - Jarduera-gunea ordenatuta, oztoporik gabe eta hondarrik gabe egon behar da. - Lan eremuan argiztapen nahikoa. Larrialdietako argi-puntuak jarriko dira argiaren eskasia aurrez ikusten den tokian. - Izotza, elurra, euria edo 50km/h baino gehiagoko haizeak egotekotan lan egitea debekatuta. - Tenperaturak muturrekoak direnean, bereziki bero-boladetan intsolazio handieneko orduak saihestea baimentzen duten ordutegi desberdinak proposatu ahal izango dira. - Obran faktore nahikoko babes kremak jarriko dira, errukigabetasun atmosferikoen kontra, eguzki-erradiazioen kontra esate baterako. - Aire linea elektrikoen existentziaren aurrean, distantzia minimoak gorde behar dira. - Langileak ezin dira zintzilikatutako kargen azpian egon. - Altuerako lanak maximora txikiagotuko dira. - Zurezko egitura metaketa, trinkotutako zona baten gainean, horizontalki, habe etzanen gainean egingo da. • NORBERA BABESTEKO EKIPAMENDUAK (NBE) Segurtasun-kaskoa. - Indartutako puntak dituzten oinetakoak. - Zola isolatzailea eta iltzeen aurkako segurtasun-oinetakoak. - Inpaktuen aurkako segurtasun-betaurrekoak. - Erradiazioaren aurreko segurtasun-betaurrekoak. - Belarri-babesak. - Larruzko eskularruak. - Eskularru islatzaileak. Laneko arropa egokia. - Laneko arropa islatzailea. - Segurtasun-uhala eta amarratze-puntuak. - Babes dorsolumbareko gerrikoa. EGITURAK: ESTALKIAK • ARRISKUAK Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 26 Material eta erreminten erorketa maila desberdinetatik. Zintzilikatutako kargen askatzeak. - Langileen erorketak maila desberdinetatik bermazalaren hondoratzeagatik, erresistentzia baxuko materialez osatuta. - Langileen erorketak maila desberdinetatik estalki-ertzengatik edo isurki triangeluarretatik irristatzeagatik. - Erremintak edo beste material batzuekin kolpeak eta mozketak. - Gainesfortzuak. - Material zorrotzen zapalketak. - Begietarako partikulen proiekzioa. - Harrapaketak eta zapalketak. - Hormigoiarekin edo zementuarekin kontaktuagatiko dermatosia. - Dardarekiko eta zaratarekiko esposizioa. - Kontaktu elektrikoak. • PREBENTZIO-NEURRIAK eta BABES KOLEKTIBOAK - Taulak, eskudelak edo forjaketako sare elektrosoldatua erabiliko dira argi-zuloaren hutsunea ixteko. Fase honen egitearen zehar PREBENTZIO-BALIABIDEEK presentzia iraunkorra izango dute lanean 604/2006 Errege Dekretuak bere presentzia eskatzen duen suposizioetako batek parte hartzen duenez gero. - Jarduera-gunea ordenatu, oztoporik gabe eta hondarrik gabe egon behar da. Langileak ezin dira zintzilikatutako kargen azpian egon. - Lan eremuan argiztapen nahikoa. Larrialdietako argi-puntuak jarriko dira argiaren eskasia aurrez ikusten den tokian. - Izotza, elurra, euria edo 50km/h baino gehiagoko haizeak egotekotan lan egitea debekatuta. - Tenperaturak muturrekoak direnean, bereziki bero-boladetan intsolazio handieneko orduak saihestea baimentzen duten ordutegi desberdinak proposatu ahal izango dira. - Faktore nahikoko babes kremak jarriko dira errukigabetasun atmosferikoen kontrako lanetan eguzkierradiazioa bezalakoak. - Estalkiaren materialen metaketak ahalik eta makineriaren zirkulaziotik eta estalkiaren alboetatik urrunen egingo dira. - Estalkian karga biltegiratzeak habeetatik edo karga-harresietatik hurbilen egingo da. - Eraikina aldamio modular txarrantxatuen bitartez perimetralki babestuta geratuko da, hurrengo dimentsioekin: aldamioen goiko altuera azken oholeriatik 1,2mra egongo da, erlaitzaren azpian azken oholerirainoko distantzia 30cmtatik beherakoa izango da, plomutik aurrerako zabalera 60cm baino gehiagokoa izango da, beheko geldiketa altuera estalkiaren inklinazio linearen luzapena arte izango da. Estalkiko barruko hutsuneak babestuta egongo dira eskudelekin, taulekin, sareekin edo sare elektrosoldatuekin. - Estalkirako sarbidea hutsuneen zehar, mailakatutako eskueskailerekin, azalera horizontal eta estalkiaren altuera 1m nabarmentzen dutenen gainean egingo da. - Kargen igoera edo jaitsiera baliabide mekanikoen bidez, astiro, bere erorketa eragiten duten mugimendu zakarrak saihestuz egingo da. - Erreminta elektrikoek erreminta elektrikoko atal barruan dokumentu honetan begietsitako espezifikazioak beteko dute. - Kableak lotzeko ainguraketak edo goihabean segurtasun-uhalak jarriko dira. - Kargen banaketa uniformea pasagune jartzearen bitartez egingo da. - Xaflak eta taulak 2 pertsonek gutxienez maneiatuko dituzte. • NORBERA BABESTEKO EKIPAMENDUAK (NBE) Segurtasun kaskoa. - Indartutako puntak dituzten oinetakoak. - Zola isolatzailea eta iltzeen aurkako segurtasun-oinetakoak. - Zola ez-labaingarriko oinetakoak. - Inpaktuen aurkako segurtasun-betaurrekoak. - Hautsaren aurkako mozorro. - Larruzko eskularruak. - Goma edo PVCko eskularruak. - Laneko arropa egokia. - Laneko arropa islatzailea. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 27 Laneko arropa ez sukoia. - Segurtasun-uhala eta amarratze-puntuak. - Babes dorsolumbareko gerrikoa. - Gerriko erreminta-euskarria. - Erorketen aurkako segurtasun-uhala. - Babes dorsolumbareko gerrikoa. - Larru-mantala. - Azpantarrak eta soldatzaile-mahukak. INSTALAZIOAK • ARRISKUAK Langileen edo objektuen erorketak maila desberdinetatik. - Langileen edo objektuen erorketak maila berdinetatik. - Soldaduratik datorren lurrunengatiko intoxikazioa. - Erremintekin edo materialekin mozketak, kolpeak eta zulaketak. - Harrapaketak eta zapalketak. - Gainesfortzuak. - Material zorrotzen zapalketak. - Partikula proiekzioa begietara. - Dardarekiko eta zaratarekiko esposizioa. - Kontaktu elektrikoak. - Suteak eta leherketak. - Uholdeak edo ur-iragazketak. Soldadura-lanetan, metal proiekzioengatik lesio okularrak eta erredurak, sopleteko garrarekiko erredurengatik. - Soldaduraren erradiazioen ondorioz zefaleak eta konjuntibitis zorrotzak. • PREBENTZIO-NEURRIAK eta BABES KOLEKTIBOAK Soldadura-lanetan eutsiko zaio dokumentu honetako atal egokian jarritakoari. - Erabiliko dira lanpara eramangarriak lanpara-etxe hermetikoa kirten isolatzailearekin, bonbillako sareta babeslea eseki kakoarekin, hezetasun kontrako mahuka eta konexio normalizatutako larakoa segurtasun hermetiko eta 24 voltetara elikatuta. - Fase honen egitearen zehar PREBENTZIOBALIABIDEEK presentzia iraunkorra izango dute lanean 604/2006 ErregeDekretuak bere presentzia eskatzen duen suposizioetako batek parte hartzen duenez gero. - Jarduera-gunea ordenatu, oztoporik gabe eta hondarrik gabe egon behar da. - Instalazioko materiala planoetan seinalatutako lekuetan bilduko da. - Erreminta elektrikoek erreminta elektrikoko atal barruan dokumentu honetan begietsitako espezifikazioak beteko dute. • NORBERA BABESTEKO EKIPAMENDUAK (NBE) Eskularru isolatzaileak. - Laneko arropa egokia. - Lunbagoen aurkako xingola. - Erorketen aurkako segurtasun-uhala. - Segurtasun kaskoa. BALIABIDE LAGUNTZAILEAK ESKORAK • Ez da eskorarik kenduko edo lekuz aldatuko behin kargan sartu direlarik. Desenkofratu periodo hertsia errespetatuko da. • Eskorak ez dira obran sakabanaturik egongo; ez dira makurtutako posizioan eutsiko eta erabiltzen ez direnean metatuko dira. • Eskora teleskopikoak luzatze mekanismoa blokeatuta dagoelarik bakarrik garraiatuko dira. HORMIGONATZE DORREA • Hormigonatze dorreko oinarriko leku ikusgarri batean "Baimenik ez duen pertsonarik ezin da sartu" idatzita duen kartela jarriko da. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 28 • Hormigonatze dorreak zokaloak dituzten homologatutako barandak izango ditu bere perimetroan. Barandaren altuera 0,9mkoa edo altuagoak izango dira. • Ezin da pertsonarik edo objekturik dorrearen gainean egon hau aldatzen den bitartean. • Erpineko hormigonaketa egiten denean, hormigonatze dorreak haien lan aurpegia zutabeko barneko diagonalarekiko elkarzut jarriko dira, posiziorik seguruena eta eraginkorrena lortzeko asmoz. ESKU ESKAILERAK • Eskaileraren egoera aldizka frogatuko da. • Zapata ez labaingarriak edo finkatze elementuak langen goiko edo beheko partean izango ditu. • Eskailerak aurreko muturra igota garraiatuko dira, beste pertsona batzuk edo objektuak ez kolpatzeko. Luzera gehiegizkoa bada, 2 langilek garraiatuko dute. • Eskaileraren inklinazioa %75etik beherakoa izango da plano horizontalarekin. Apaindura bertikaletik beherako euskarriaren arteko distantzia L/4 izango da, euskarrien arteko distantzia L izanik. • Eskaileraren goiko muturra goiko euskarritik 1m nabarmenduko da, plano bertikalean neurtuta. • Langilea aurrez aurreko posizioan jarriko da, hau da, mailetarantz begiratuz, igoera eta jaitsiera eskaileretatik egiteko, mailak, eta ez langak, 2 eskuekin helduz. • Langileek eskailerak banaka erabiliko dituzte, 2 pertsonaren edo gehiagoren eskaileraren igoera edo jaitsiera saihestuz. • Erorketen aurkako segurtasun-uhalaren erabilera nahitaezkoa izango da 3,5 m baino gehiagoko altueretako eskaileraren gainean lan egiteko. • Kableak zapalduz edo koadro elektrikoen gainean eskailerarik ez jarri. • Ateak irekita egongo dira eskailerak hauetatik hurbil edo korridoreetan jartzen direnean. • Zintzilikatutako eskailerak, mugi ezin izateko moduan eta zabu-mugimenduak saihesteko jarriko dira. • Hainbat elementu moldagarriz konposatuta dauden edo hedagarriak diren eskailerak, elementuen elkarrekiko gelditzea ziurtatuta dagoenean erabiliko dira. • Mugimenduak edo esfortzu arriskutsuak eskatzen dituzten lanak, eskailera batetik soilik egin ahal izango dira, erorketa aurkako babeserako ekipamendu indibidual bat erabiltzen bada. • Bat-batean egindako eskaileren eraikuntza edo zeinen erresistentziak bermerik eskaintzen ez dituztenen erabilera debekatuta. Margotutako zur-eskailerarik ez da erabiliko. ASTOKO ALDAMIOA • Astoko aldamioak lurrazal lau, egonkor eta berdinduetan soilik jarriko dira. Bi asto gutxienez erabiliko dira aldamio bat sortzeko. • Debekatuta dago bidoiak, adreiluak edo bestelako objektuak gainean jartzea. • Lan egiteko plataforma astoei behar bezala ainguratuta egongo da. • Debekatuta dago astoko aldamio bata beste baten gainean jartzea. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 29 ALDAMIO METALIKOA (EUROPARRA) • CE marka izango du. Muntaiako, erabilerako eta desmuntatzeko ekoizleak edo hornitzaileak emandako jarraibideak hertsiki beteko dira. • Bere dimentsioak batera erabiliko duten langileen kopuruaren araberakoa izango da. Ustekabeko erortzea edo desplazamendua ekiditeko proiektatuko, muntatuko eta mantenduko dira. • Aldamioaren plataformaren neurriak, forma eta disposizioa bertan egingo den lan motaren eta egongo diren kargen araberako izango da. Erraz lan egingo da eta segurtasunarekin ibiliko da. • Plataformaren osagaien eta erorketen kontrako babes kolektiboko osagai bertikalen artean ez da zulo arriskutsurik egongo. • Lan egiteko plataformak, pasabideak eta eskailerak pertsonak ez edo objektuen erorketa ekiditeko dimentsionatuko, eraikiko, babestuko eta erabiliko dira. MAKINERIA ETA ERRAMINTAK Obra egitean erabiltzen diren makineriaren eta erreminten erabilerak eragindako kontrolerako eta arriskuak murrizteko hartu beharreko prebentzio-neurriak eta erabili beharreko babesak hurrengo irizpideen arabera garatuko dira: • Obran erabiliko diren makina eta erreminta guztiek bere erabilera-eskuliburua izango dute. Bertan argi eta garbi izan ditzakeen arriskuak zein segurtasunez erabiltzeko modua azalduko dira. • Makineriak Makinen Segurtasun Erregelamenduko, Jarraibide Tekniko Osagarriak eta ekoizleen zehaztapenak beteko ditu. • Ezin da erabili araudi zehatza ez duen makinarik, mekanismorik edo artifizio mekanikorik. Obran erabiliko diren makinen eta erreminten eta hauen prebentzio-neurrien eta babes kolektiboen arteko erlazioa: PALA KARGATZAILEA • Mantenu lanak egiteko, pala lurraren kontra jarriko da, motorra geldituko da, gelditze balazta konektatuko da eta makina blokeatuko da. • Koilara ezin da garabi edo garraio giza erabili. • Lurren hustuketa maldaren aurreko posizioan egingo da. • Lurren garraioa palaren ahalik eta baxuen egonda egingo da, palaren egonkortasuna bermatzeko. ATZERAKO HONDEAMAKINA Mantenu lanak egiteko, pala lurraren kontra jarriko da, motorra geldituko da, gelditze balazta konektatuko da eta makina blokeatuko da. Koilara ezin da garabi edo garraio giza erabili. Atzera hondeamakinaren desplazamenduak pala makinaren kontra eta martxaren norabidean dagoela egingo da. Makurtutako gainazaletan egiten diren koilararen posizio aldaketak altuera handiagoko gunean egingo dira. Makinaren akzio-erradioan ezin da lanarik egin. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 30 IRAULKI KAMIOIA Kamioiaren maniobrak trafikoko adierazle bate zuzenduko ditu. Eskuko balazta jarrita dagoela bermatuko da motorra piztu baino lehen, ibilgailutik irten baino lehen eta karga eta deskarga lanak egin baino lehen. Ezin da deskarga eta gero kutxa jasota dagoela ibili. GARRAIORAKO KAMIOIA Kamioiaren maniobrak trafikoko adierazle bate zuzenduko ditu. Kargak berdin banatuko da kutxan zehar. %5 baino handiagoko malda duten pilaketak ekidingo dira eta aske dauden materialak lona batekin babestuko dira. Karga eta deskarga lanak egin baino lehen, balazta balaztatze posizioan jarriko da, eta, malda batean balego, ez mugitzeko ziriak jarriko dira gurpilen azpian. Karga eta deskarga lanetan egonkortasuna galarazi ditzakeen mugimendu bortitzak ekidingo dira. Gidaria kabinatik at egongo da. GARABI KAMIOIA Garabia maneiatzen duen pertsonak indarrean dagoen txartela izan beharko du, eskumena duen organoak emanda. Garabia planoetan esandako posizioan egongo da, gainazal egonkor, berdindu eta lau baten gainean ekoizlearen jarraibideak jarraituz. Gidariak kamioira igoko eta handik jaitsiko da motorra itzalita dagoela, aurreko posizioan, saltorik egin gabe eta euskarriak eta mailak erabiliko ditu. Ekoizleak adierazitako gehieneko karga errespetatuko da eta ez da hau inoiz gaindituko. Kabinak behar bezala zigilatutako eta birpasatutako lehen larrialditako botika-kutxa eta suitzalgailua izango ditu. Ibilgailuak atzerako turuta izango du. Motorra piztu baino lehen, ibilgailutik irten baino lehen eta jasotze lanak baino lehen eta egiten diren bitartean eskuko balazta jarrita dagoela ziurtatuko da. Karga mugimendu bortitzak egin barik jasoko dira, kargaren baita makinaren egonkortasuna ez galtzeko. HORMIGOI MAKINA Mantenu lanak adituak diren pertsonek soilik egingo dituzte. Hauek egin baino lehen, energia elektrikoa deskonektatu behar da. Makinak IP-55 babeseko gradua izango du. Baimendutako pertsonek soilik erabili dezakete. Hormigoi-makinaren elektrizitate hodiak lurrera konektatuta egongo dira, disjuntore bati elkartuta. Aparatuaren zati mugikorrak lurrera konektatuta dauden karkasa batzuez babestuta egongo dira. Hondeaketatik edo forjaketetatik 3m baino gehiagoko distantzia batera egon behar dute. DARDARAGAILUA Dardaraketa lanak posizio egonkor batetik egingo dira. Elikatze mahuka koadro elektrikotik guztiz babestuta egongo da igarotze guneak zeharkatzen dituenean. Bai elikatze haria bai transformadorearekiko konexioa baldintza ezin hobean egongo dira, estankotasunari eta isolatzaileari dagokionez. Langileek ez dute elikatze-haria gorputzaren inguruan garraiatuko. Beharrezkoa balitz, bi langileen artean egingo da. Hormigoiaren dardaraketa plataforma seguruetatik egingo da. Langileak ezingo du kofratuaren ezta elementu ezegonkorren gainean ere lan egin. Esku-besora transmititutako dardaretan, normalizatutako esposizio balioa ez da 2,5m/s2-koa baino handiagoa izango. Mugabalioa 5m/s2-koa izango da. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 31 MAILU PIKATZAILEA Aire konprimituko mahukak ezin ditu langileen lana ezta langileen igarobidea ere zaildu. Ez da palankako esfortzurik edo antzeko lanik mailua martxan badago. Mahukaren akoplamenduak egoera ezin hobean daudela frogatuko da. Mailua armagabetu baino lehen airearen igarobidea itxiko da GORAGAILUA Baimendutako langileak soilik erabil dezake. Goragailua erabiltzen duen langileak behar bezala prestatua egongo da. Erabilera-eskuliburua, hartu beharreko prebentzio-neurriak eta beharrezko NBEn erabilera ezagutuko ditu. Edozein lana hasi baino lehen, segurtasun osagarrien, kargak zintzilikatzeko kablearen eta eslingaren egoerak aztertuko dira. Bidemugatzaile bat dagoela frogatuko da, kargak plumaren goiko partea jo ez dezan. CE marka, adostasun-agiria eta ekoizleak emandako erabileraeskuliburua izango ditu. Igo daitekeen gehieneko pisua adierazten duen kartela argi eta garbi ikusi behar da. Goragailuak daraman objektuen erorketa arriskua dagoen obrako gunea kotatuko da. Kablea egunero ikuskatuko da. Kable osoaren harien %10 baino gehiago apurtuta dagoenean, kablea aldatu behar da. Goragailuaren ainguraketa ekoizleek emandako erabileraeskuliburuan jartzen den moduan egingo da. Arriostramendua ez da inoiz urez, areaz edo beste materialez betetako bidoiekin egingo. Ekoizleak aurreikusitako mantenua egingo da. ZERRA ZIRKULARRA Obrako elementuak edo piezak mozteko bakarrik erabiliko da. Harri-materiala edo zeramikoa mozteko disko urratzaileak erabiliko dira. Zura mozteko berriz, zerrako diskoak. Kontrol gunetik gertu gelditze-botoi bat egon behar da. Lantokia ez du zerrautsik ezta txirbilik izango, suteak ekiditeko. Moztuko diren piezek ez dute iltzerik ezta beste elementu metalikorik izango. Disko gogorra erabiltzeko pieza bustita egongo da. Zerra zirkularra ezingo da erabili langileek beharrezkoak diren jantziak ez badituzte janzten, hala nola, betaurrekoak, hauts kontrako mozorroa eta abar. MAHAIKO ZERRA ZIRKULARRA Baimendutako langileek soilik erabiliko dute. Mahaiko zerra zirkularra erabiltzen duen langileak behar bezala prestatua egongo da. Erabilera-eskuliburua, hartu beharreko prebentzio-neurriak eta beharrezko NBEn erabilera ezagutuko ditu. Zerra zirkularrak leku egokian jarriko dira, azalera irmo eta sikuen gainean. Forjaketatik 3m baino gehiagoko distantziara jarriko dira, sareak, barandak edota erremateko petoak izan ezean. Zarata maila 286/06 Errege Dekretuko 51. artikuluan ezartzen dena baino handiagoa bada, beharrezkoak diren ekintza zentzagarriak aplikatuko dira. Zerra maila azpiko partetik guztiz babestuta egongo da, diskora ez hartzeko moduan. Zerrako goiko partean karkasa metaliko batez guztiz estaliko da, diskoa ez hartzeko, elementua sartu behar den lekutik izan ezik. Partikulen proiekzioaren kontrako babesa ere izango du. Pieza mugitzeko bultzatzaile bat erabiliko da. Modu honetan, eskuak ez dira zerrara hurbilduko. Makinaren baldintzak egoera ezin hobean egongo dira. Horretarako, hariak, larakoak eta lurhargunea begiratuko dira. Moztuko diren piezek ez dute iltzerik ezta beste elementu metalikorik izango. Langileak diskoarekiko haizealdera jarriko da, hautsa ez arnasteko. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 32 MATERIAL ZERAMIKOA MOZTEKO MAKINA Edozein lana hasi baino lehen diskoaren egoera begiratuko da. Higatuta edo apurtuta egonez gero, berehala aldatuko da. Diskoaren eta transmisioaren babesa uneoro egongo da aktibatuta. Moztuko den pieza ez da diskoarekiko presionatuko blokeoa ekiditeko. SOLDADURA EKIPOA Ez da material sukoirik edo lehergailurik egongo soldadurako lantokitik 10mko distantzia batean. Soldatu baino lehen, euskarriaren margoak eta estaldurak kenduko dira. Soldadurako lanak egiten diren bitartean, egoera ezin hobean dagoen hauts kimikoko su-itzalgailu bat egongo da eskuragarri dagoen toki batean. Airea berritzea zaila den leku itxietan erauzgailuak instalatuko dira. Altuerako soldadura lanak geldituko dira beheko partean pertsonarik balego. Soldadoreek zein hurbil dauden langileek babes-betaurrekoak eraman behar dituzte. ESKUZKO ERRAMINTA ARINAK Giro hezeetan edo erremintak isolamendu bikoitza ez dutenean, erreminten elikadura 24Vetan egingo da. Baimendutako langileek soilik hartuko eta erabiliko dituzte. Ekoizleak diseinatutako babesak ez dira erremintetatik kenduko. Debekatuta dago lepokoak, eskumuturrekoak, erlojuak edo antzeko objektuak erabiltzea. Erreminta elektrikoek isolamendu bikoitza izango dute edo lurrera egongo dira konektatuta. Mozketa erreminten diskoa proiekzioen kontrako karkasa batekin babestuko da. Konexio-blokeen bidez egindako konexio elektrikoak ukipen elektrikoen aurkako karkasekin babestuko dira. Erremintak erabilerako egoera ezin hobean mantenduko dira: kirtenak ez du arrakalarik izango, garbi egongo dira eta ezaugarri isolatzailea mantenduko da. Erreminta elektrikoak amatatuta egongo dira erabiltzen ez diren bitartean. Ezin dira erabili eskuak edota oinak bustita dauden bitartean. Zarata maila 286/06 Errege Dekretuko 51. artikuluan ezartzen dena baino handiagoa bada, beharrezkoak diren ekintza zentzagarriak aplikatuko dira Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 33 8.1.1.6 SAIHETS DAITEZKEEN LAN-ARRISKUEN IDENTIFIKAZIOA Atal honetan obraren egitean ohikoenak diren arriskuen efektua murrizteko edo saihesteko hartu behar diren prebentzio-neurriak azalduko dira. MAILA BEREKO ERORKETAK Lantokia garbi, ordenatua eta ondo argiztatua mantenduko da. Materiala pilatzeko guneak prestatuko eta balizak jarriko dira. MAILA EZBERDINEKO ERORKETAK Altuera ezberdineko oztopoa gainditzeko eskailerak erabiliko dira. Zulo horizontalak eta forjaketen ertzak homologatutako barandekin eta sareekin babestuko dira. Zuloen eta altuera ezberdintasunen babesak egoera onean mantenduko dira. Sartzeko eskailerak ondo lotuta eta tinkoki eutsita egongo dira. HAUTSA ETA PARTIKULAK Lan egiteko gunea aldizka ureztatuko da hautsa ekiditeko. Babeseko betaurrekoak eta hauts kontrako mozorroak erabiliko dira hautsa edo partikulak sor daitezkeen lanetan. ZARATA Lantokiko zarata maila ebaluatuko da. Makinek isolatzaile akustikoa izango dute. Zaratak kentzeko edo leuntzeko neurriak hartuko dira. ESFORTSUAK Karga pisutsuak eskuz eramatea ekidingo da. Kargen pisua mugatuko da eskuz eraman behar badira. Gainesfortzuak edo esfortzu errepikakorrak ekidingo dira. Kargak altxatzean edo mugitzean jarrera ez-egokiak edo behartuak ekidingo dira. SUTEAK Ez dago erretzerik material suntsikorrak dauden tokietan ezta suteko arriskua dagoenean. EMANAZIOENGATIKO INTOXIKAZIOA Lantokiak aireztatze egokia izango du. Mozorro eta filtro aproposak erabiliko dira. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 34 8.1.1.7 KENDU EZIN DIREN LAN-ARRISKUEN ERLAZIOA Kentzeko zailak diren arriskuak ustekabeko ekintzek sortzen dituztenak dira, hala nola, objektuen erorketa, luiziak eta abar). Hala ere, arrisku hauek murriztu daitezke norbera babesteko edo babes kolektiboko ekipamendua ondo erabiliz, baita segurtasun eta osasuneko eta eraikitze oneko arauak hertsiki betez. OBJETUEN ERORKETA • PREBENTZIO-NEURRIAK eta BABES KOLEKTIBOAK Sarbideetan berinapeak jarriko dira. - Lantokia garbi, ordenatua eta ondo argiztatua mantenduko da. - Aldamioetan ez da materialik edo objekturik pilatuko. Ez da txintxorrik edo beste objekturik aldamiotik botako • NORBERA BABESTEKO EKIPAMENDUAK (NBE) Homologatutako segurtasun-kaskoa. - Segurtasuneko botak eta eskularruak. - Erremintak eramateko poltsa erabili. DERMATOSIA • PREBENTZIO-NEURRIAK eta BABES KOLEKTIBOAK - Zementuko hautsa sortzea ekidingo da. • NORBERA BABESTEKO EKIPAMENDUAK (NBE) Laneko jantzia eta eskularru egokiak erabili. ELEKTROKUZIOAK • PREBENTZIO-NEURRIAK eta BABES KOLEKTIBOAK Instalazio elektrikoak aldizka ikuskatuko dira. - Linea elektrikoa paramentu bertikalei lotuta egongo da. - Luzagarri eramangarriak kirten isolatzailea izango du. - Makineria eramangarriak isolatzaile bikoitzeko babesa izango du. - Makineria elektriko guztiek lur-hargunea izango dute. • NORBERA BABESTEKO EKIPAMENDUAK (NBE) Eskularru dielektrikoak. - Oinetako isolatzaileak. - Elektrizitatearekiko isolatzaileak diren banketak. ERREDURAK • PREBENTZIO-NEURRIAK eta BABES KOLEKTIBOAK Lantokia garbi, ordenatua eta ondo argiztatua mantenduko da. • NORBERA BABESTEKO EKIPAMENDUAK (NBE) Larruzko eskularruak, galtzoinak eta amantalak. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 36 8.1.1.8 KONPONTZE ETA MANTENURAKO GEROKO LANEN SEGURTASUN ETA OSASUN BALDINTZAK Atal honetan informazio erabilgarria azalduko da eraiki berriko eraikinaren mantenu, kontserbazio eta konpontzeko arrisku handien dituzten geroko lanak egiteko, segurtasun eta osasun baldintza egokietan. KANPOKO IXTE ETA ESTALKIETAKO LANAK Ixteko lanak, estalkiko hegalak egiteko lanak, kanpoko paramentuak estaltzeko lanak edo altuera betetik erortzeko arriskua duen edozein lana egiteko segurtasun eta osasun oinarrizko ikasketa honetan deskribatzen diren ezaugarriak dituzten aldamioak erabili behar dira. Bide publikoa kaltetu ditzakeen edozein lana egiten de bitartean, lehengo solairuko altueran babesteko bisera jarriko da, oinezkoak eta ibilgailuak eror daitekeen materialetatik babesteko. INSTALAZIOETAKO LANAK Gas, elektrika eta iturgintza instalazioetako lanak langile adituek soilik egingo dituzte, segurtasun eta osasun plana eta indarrean dauden arauak betez. Igogailu edo karga-jasogailuen mantenu edo konpontze lanak egin baino lehen, tekniko aditu batek segurtasun plan bat egin behar du. MARGOEKIN ETA BERNIZEKIN EGINDAKO LANAK Arnasketa kaltegarria izan daitekeen margoekin edo antzeko produktuekin egindako lanak aireztapen egokiarekin egin behar dira. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 37 8.1.1.9 ARRISKU BEREZIAK IZAN DITZAKETEN LANAK Uztailaren 24ko 1627/97 Errege Dekretuko "Langileen segurtasunerako eta osasunerako arrisku bereziak izan ditzaketen lanen erlazio ez sakona" II. eranskineko 1, 2 eta 10 puntuetako arrisku bereziak biltzen dira. Arrisku berezi hauek egiturak, ixteak eta estalkiak egitean gerta daitezke baita segurtasun eta babes neurriak muntatzean ere. Azpimarratu daitezke: • Lurzorua egokitzean: zimenduentzako zangak eta instalazioak. • Egitura nagusiak egitean. • Ixteak egitean. • Babeserako sareak eta txardangoak jartzean. • Zulo horizontalak eta forjaketen ertzak homologatutako barandekin eta sareekin babestuko dira. • Aldamioen moduluak igotzean eta jartzean. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 38 8.1.1.10 PREBENTZIO-BALIABIDEEN PRESENTZIA Behin obraren ezaugarriak eta aurreikusitako arriskuak Segurtasun eta Osasun Oinarrizko Ikasketan analizatu direlarik, abenduaren 12ko "Lanarriskuen Prebentzioko Arau-markoaren Erreformako" 54/2003 Legeko 4.3 artikulua jarraituz, kontratistak prebentzio-baliabideak obran egotea esleituko du. Horrela, Kontratistak obrari esleitutako prebentzio-baliabideak zehaztu behar ditu trebakuntza nahikoarekin. Beharrezko baliabideak izan behar ditu Segurtasun eta Osasun Planeko neurriak betetzen direla zaintzeko. Zainketa horrek prebentzio ekintzen eraginkortasunaren frogapena barne hartuko du. Honetaz aparte, jarduera horiek egokitu beharko dira saihestu nahi diren arriskuen edo ustekabeko arriskuen aurrean. Zainketa egitean prebentzio jardueren betetze eskasa ikusten bada, presentzia esleituta dituzten pertsonek prebentzio jarduerak betetzeko beharrezkoak diren argibideak emango ditu. Egoera horren berri enpresariari emango dio, honek beharrezko neurriak har ditzan. BALDINTZA AGIRIA 8.1.3.1 KLAUSULA ADMINISTRATIBOKO AGIRIA XEDAPEN OROKORRAK BALDINTZA AGIRIAREN HELBURUA Baldintza Agiri honek, egite proiektuaren Agiriarekin batera, Segurtasun eta Osasun gaian parte hartzen duten agenteen betebeharrak eta eskuduntza definitzea du helburu, baita Artziniegako "La Barcena" hauzoko kirol instalazioetan eraikiko diren Padel eta Jolastokietako estalkietako prebentzio-neurriek eta banakako eta kolektiboko babesek bete behar duten baldintzak ere. Hau guztia egongo da obrako egitean zehar edo geroko kontserbazio, mantenu edo konpontze lanetan gerta daitezkeen edozein istripu edo gaixotasun profesionalak ekiditeko. XEDAPEN FAKULTATIBOAK ERAIKINGINTZAREN AGENTEEN DEFINIZIOA, ESKUDUNTZA ETA BETEBEHARRA. Eraikingintzan parte hartzen duten agente ezberdinen betebeharrak eta eskuduntzak Eraikuntza Antolamenduko (L.O.E.) 38/99 Legeak arautuko ditu. Obrako agenteek eta langileek segurtasun eta osasun gaiko lanbaldintzen araberako arriskuekiko dituzten ardurak eta segurtasunak dira Lan Arriskuen Prebentzioko 31/1995 Legeak eta 1997/1627 "Eraikitze obretako segurtasun eta osasun gutxieneko xedapena" Errege Dekretuak ezartzen dituztenak. PROMOTOREA Promotorea da edozein pertsona fisiko edo juridiko, publiko edo pribatu, eraikitze lanak banaka edo kolektiboki erabakitzen, bultzatzen, programatzen eta finantzatzen dituena, berezko edo besteren baliabideak erabiliz, hartarako edo bere ondorengo erotasunerako, emango edo hirugarren bati edozein titulu azpian utziko dituena. Promotoreak giza baliabideak eta bere material baliabideak erabiliz lan osoa edo parte batzuk egiten dituenean, 32/2006 Legearen arabera kontratista begirunea izango du. Promotoreak langile autonomoak zuzenean kontratatzen dituenean lana edo lan horren lan zehatzak egiteko 1627/97 Errege Dekretuaren arabera kontratista begirunea izango du, aipatutako Errege Dekretuan hitzartutako kasuetan izan ezik. SOIko erredakzioa promotoreak aginduko du eta Segurtasun eta Osasunean teknikari koordinatzaileak kontratatu behar ditu bai proiektuan bai egitean. Halaber, promotoreak lanagintaritza konpetenteari abisatu egin beharko dio lanak hasi baino lehen. SOIko kopia enpresa kontratistei, azpi-kontratistei edo promotoreak zuzenean kontratatutako langile autonomoei erraztuko die, lanen hasieran aurreko Osasun eta Segurtasun Planeko aurkezpena eskatuz. PROIEKTUGILEA Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 53 Proiektugilea da, promotorearen enkarguz eta araudi teknikoari eta hirigintza egokiari lotuta, proiektua idazten duen agentea. Lan-arriskuen Prebentzio legearen arabera, proiektuaren lanaren sortze, ikerketa eta egite faseetan kontuan hartu behar izango ditu segurtasun eta osasun kontuetan prebentzioko printzipio orokorrak. PROIEKTU FASEKO SEGURTASUN ETA OSASUNEKO KOORDINATZAILEA Segurtasun eta osasun kontuetan lan-proiektuaren egitearen zeharreko koordinatzailea: obrako proiektuko fasean segurtasun eta osasun kontuetan prebentzioko printzipio orokorren aplikazioa koordinatzeko, promotoreak izendatutako teknikari konpetentea. EGITE FASEKO SEGURTASUN ETA OSASUNEKO KOORDINATZAILEA Segurtasun eta osasun kontuetan lanaren egitean zeharreko koordinatzailea da zuzendaritza fakultatiboan integratutako teknikari konpetentea, promotoreak izendatuta, hurrengo zereginak burutzeko: - Prebentzioko eta segurtasuneko printzipio orokorren aplikazioa koordinatzea. - Kontratistek eta, bere kasuan, azpi-kontratistek eta langile autonomoek ekintza prebentiboen printzipioak era koherente eta arduratsuan aplika dezaten bermatzeko lanaren jarduerak koordinatzea. - Kontratistak landutako osasun- eta segurtasun-plana onartzea. - Enpresa-jardueren koordinazioa antolatzea. - Lan-metodoen aplikazio zuzenaren kontroleko funtzioak eta ekintzak koordinatzea. - Baimendutako pertsonak soilik lanetara sar daitezela beharrezko neurriak hartzea. - Enpresa azpi-kontratistak Osasun eta Segurtasun Planari buruz informatuak izan direla eta hura betetzeko moduan daudela ziurtatzea. Segurtasun kontuetan Koordinatzaileak ebakiak edo lanaren osotasuna gelditu ahal izango ditu ezarritako segurtasun- eta osasunneurriak betetzen ez direla ikusten duenean. Hori gertakariliburuan idatzi beharko du. Gainera, geldiketa komunikatu beharko dio kontratistari, eragindako azpi-kontratistei, Laneko eta langileen Gizartesegurantza Ikuskapen egokiari eta langileen ordezkariei. ZUZENDARITZA FAKULTATIBOA Zuzendaritza Fakultatiboa: promotoreak izendatutako teknikari konpetente edo konpetenteak, lanaren zuzendaritzaren eta egitearen kontrolaren arduradunak. Segurtasun eta Osasuneko Koordinatzailearen funtzioak onartuko ditu bere kontratazioa beharrezkoa ez denean lanaren ezaugarriak eta 1627/97 Errege Dekretuan jarritakoa ematen bada. Koordinatzaileen, Zuzendaritza Fakultatiboaren eta promotorearen erantzukizunek ez dituzte kontratistak eta azpikontratistak inola ere salbuetsiko bere erantzukizunetatik. KONTRATISTAK ETA AZPI-KONTRATISTAK Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 54 Kontratista da kontratu bidez promotorearen aurrean, giza eta material baliabideekin, berezkoak edo besteenak, proiektuari eta kontratuari lotuta lanaren osotasuna edo parte egiteko konpromisoa onartzen duen pertsona fisiko edo juridikoa. Promotoreak lanaren osotasuna edo parte, berezko giza eta material baliabideekin egiten duenean, 32/2006 Legearen arabera kontratista begirunea ere izango du. Promotoreak langile autonomoak zuzenean kontratatzen dituenean lana edo lanaren zati zehatzak egiteko 1627/97 Errege Dekretuaren arabera, kontratista begirunea izango du, aipaturiko Errege Dekretuan hitzartutako kasuetan izan ezik. Azpi-kontratista da parte jakinak edo lan-unitateak egiteko konpromisoa kontratu bidez kontratistaren edo beste azpi-kontratista komisio-emaile baten aurrean onartzen duen pertsona fisiko edo juridikoa. Kontratisten eta Azpi-kontratisten erantzukizunak dira: - Segurtasun eta Osasuneko Koordinatzaileari dokumentazio argi eta nahikoa lanean ematea. Bertan zehaztuko da: enpresaren egitura antolatzailea, erantzukizunak, funtzioak, praktikak, prozedurak, prozesuak eta enpresako arriskuetako prebentzio-akzioaren errealizaziorako dituen baliabideak. - Osasun Eta Segurtasun Plana SOI honen eta 1627/1997 Errege Dekretuaren atal egokian jarritakoaren arabera idaztea. - Prebentzio-akzioaren printzipioak Lan-arriskuen Prebentzio Legearen arabera aplikatzea. - Osasun eta Segurtasun Planean ezarritakoa betetzea eta bere langileek bete dezaten eragitea. - Lan-arriskuen prebentzio kontuetan araudia betetzea. - Bere segurtasunari eta osasunari dagokionez hartu behar diren neurri guztiak langile autonomoei informatzea eta egokitutako instrukzioak ematea. Langile autonomoen aldetik neurri hauek betetzen direla zainduko dute, hauek lanak edo enpresa kontratistaren berezko jarduerari buruzko dagokien lan edo zerbitzuak egiten duten eta bere lan-zentroetan garatzen duten kasuan. - 171/2004 Errege Dekretuan jarritakoaren arabera laneko beste langile batzuei eragin diezaioketen arrisku espezifikoei buruz lanean bildutako enpresei eta laneko segurtasun eta osasun koordinatzaileari idatziz informatzea. - Segurtasun eta osasun kontuetan koordinatzailearen edo, bere kasuan, Zuzendaritza Fakultatiboaren instrukzioak betetzea eta seinaleak aintzat hartzea lanaren egitean. - Kontratistak eta Azpi-kontratistak Osasun eta Segurtasun Planean jarrita dauden eta egiten diren prebentzio-neurriak bat datozela frogatzeko arduradunak dira. - Bat edo hainbat langile, edo, bere kasuan, prebentzio-zerbitzu propio edo beste enpresaren kide bat edo hainbat kide esleituz, prebentzio-baliabideak izendatu. Halaber, lanean aipaturiko baliabideen presentzia bermatu behar dute 54/2003 Legean zehaztutako kasuetan eta aipaturiko baliabideek ahalmen nahikoa izango dute eta beharrezko baliabideak edukiko dituzte prebentziojarduerak betetzen dela zaintzeko. - Enpresa azpi-kontratistek eta kontratatzen dituzten langile autonomoek 32/2006 Legea betetzen dutela zaintzea; bereziki, Enpresa Akreditatuko Erregistrorako izen-ematearen Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 55 beharrei dagokienez, izaera mugagabearekiko langile kontratatuetako ehunekoa izatea aipaturiko Legeko 4. artikuluaren arabera eta azpikontratazioa erregimena 5. artikuluak erregulatzen duenaren arabera. - Lanaren egitean parte hartzen duten enpresetako langileen ordezkariei informatzea obran egiten diren kontratazioez eta azpikontratazioez. LANGILE AUTONOMOAK Langile autonomoa: kontratistaz eta azpi-kontratistaz desberdina den pertsona fisikoa, jarduera profesionala era zuzenean eta pertsonalean egiten duena, lan-kontratu batentzako loturarik gabe, eta obraren parte jakinak edo instalazioak egiteko konpromisoa kontratu bidez promotorearen, kontratistaren edo azpi-kontratistaren aurrean onartzen duena. Langile autonomoak inoren kontuko langileei lana ematen dienean, kontratista edo azpi-kontratista begirunea izango du 32/2006 Legearen eta 1627/97 Errege Dekretuaren arabera. Langile autonomoaren betebeharrak: - Prebentzio-akzioaren printzipioak Lan Arriskuen Prebentzio Legearen arabera aplikatzea. - Segurtasuneko eta osasuneko gutxieneko disposizioak betetzea. - Lan Arriskuen Prebentzio Legeak langileentzat ezartzen dituen arriskuen aurkako prebentzio kontuetan beharrak betetzea. - Obran bere jokaera estutzea enpresa-jarduera koordinazio betebeharren arabera. - Lan ekipoen langileen erabilerarako ezartzen diren segurtasun eta osasun gutxieneko disposizioak azaltzen dituen Uztailaren 18ko 1215/1997 Errege Dekretuan jarritakoarekin bat datozen lan ekipoak erabiltzea. - Babespen indibidualerako ekipamenduak maiatzaren 30eko, 773/1997 Errege Dekretuan aurrez ikusitako terminoetan aukeratzea eta erabiltzea, langileen babespen indibidualaren lan ekipoen erabilerarekin erlazionatutako segurtasun eta osasun gutxieneko disposizioen gainean. - Segurtasun eta osasun kontuetan koordinatzailearen, edo, bere kasuan, Zuzendaritza Fakultatiboaren argibideak betetzea eta hauetaz arduratzea, lanaren egitean. – 171/2004 Errege Dekretuan jarritakoaren arabera, laneko beste langileei lanean eragin diezaieketen arrisku espezifikoei buruz lanean bildutako gainerako enpresei eta segurtasun eta osasun koordinatzaileari idatziz informatzea. - Osasun eta segurtasun planean ezarritakoa bete beharko dute. INOREN KONTUKO LANGILEAK Kontratistek eta azpi-kontratistek bermatu behar izango dute langileek bere segurtasunari eta osasunari dagokienez hartu behar diren neurri guztien informazio egokia jaso dezatela. Langileen edo bere ordezkarien kontsulta eta parte-hartzea egingo dira Lan Arriskuen Prebentzio Legean jarritakoaren arabera. Langileen ordezkariei kontratistak osasun- eta segurtasunplanaren eta bere aldaketa posibleen kopia bat erraztuko die. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 56 Ondo erabiliko dituzte makinak, aparatuak, erremintak, substantzia arriskutsuak, garraio ekipoak, eta, oro har, bere jarduera garatzen duten edozein beste baliabideak bere naturaren eta aurrez ikusgarriak diren arriskuen arabera. Enpresaburuak erraztutako baliabideak eta babes-ekipamenduak zuzen erabiliko dituzte. Ez dituzte funtzionamendutik kanpo jarriko eta zuzenki erabiliko dituzte segurtasuneko gailuak edo bere jarduerarekin erlazionatutako baliabideetan edo hau gertatuko den lantokietan instalatzen direnak. Zuzeneko nagusi hierarkikoari berehala informatuko diote, eta babeseko eta prebentzioko jarduerak egiteko izendatutako langileei edo, bere kasuan, prebentzio-zerbitzuari, edozein egoerari buruz non, arrazoizko arrazoiengatik, langileen segurtasun eta osasun arriskua suposatzen duen. Autoritate eskudunek ezarritako beharrak betetzen lagunduko dituzte, langileen lanean segurtasuna eta osasuna babesteko helburuarekin. BABES EKIPAMENDUEN ETA ERAIKUNTZA MATERIALEN FABRIKATZAILEAK ETA HORNITZAILEAK Makineriako, ekipamenduetako, produktuetako eta lantresnetako fabrikatzaileak, inportatzaileak eta hornitzaileak behartuta daude hauek langilearentzat arrisku iturri bat ez daitezela izan, baldin eta, haiek gomendatutako baldintza, forma eta helburuetarako instalatzen eta erabiltzen badira. Lanean erabiliko diren produktu eta substantzia kimikoetako fabrikatzaileak, inportatzaileak eta hornitzaileak hauek ontziratzera eta etiketatzera behartuta daude, segurtasun egoeran bere kontserbazioa eta manipulazioa baimentzeko moduan. Bere edukia eta bere biltegiratzeak edo erabilerak langileengan izan ditzakeen segurtasun edo osasunerako arriskuak argi eta garbi identifikatzen dituzten etiketak izan behar dituzte. Langileek ondo erabil dezaten, hartu behar diren prebentzioneurri gehigarriak eta bai bere ohiko erabilera, bai bere manipulazioa edo erabilera desegokia ekartzen dituzten lan arriskuak adierazten duen informazioa hornitu behar izango dute. Langileen babeserako elementuen fabrikatzaileak, inportatzaileak eta hornitzaileak beren eraginkortasuna ziurtatzera behartuta daude, baldin eta haiek gomendatutako baldintzetan era egokian instalatuak eta erabiliak badira. Horrela, nori zuzenduta doazen arriskuko mota, beraren aurreko babes maila eta bere erabilera eta mantenuko era egokia adierazten duen informazioa hornitu behar izango dute. Fabrikatzaileek, inportatzaileek eta hornitzaileek beharrezko informazioa eman behar izango diete enpresariei erabilera eta makineria, ekipamendu, produktu, lehengai eta lan-tresnetako manipulazioa langileen segurtasunerako eta osasunerako arriskurik gabe gerta dadin. PREBENTZIO-BALIABIDEAK 31/1995 Legean, 54/2003 Legean eta 604/2006 Errege Dekretutan ezarritakoaren arabera prebentzio-baliabide lanak jarduteko, enpresariak hauek izan daitezkeen lanerako prebentziobaliabideak izendatuko ditu: a) Enpresako izendatutako bat edo hainbat langile. b) Enpresaren berezko prebentzio zerbitzuaren bat edo hainbat kide. c) Enpresaz kanpoko prebentzio-zerbitzuen bat edo hainbat kide. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 57 Enpresa kontratistak aipaturiko prebentzio-baliabideen presentzia bermatuko du lanean hurrengo kasuetan: a) Arriskuak larriagotuta edo aldatuta ikus daitezkeenean, prozesuaren edo jardueraren garapenean, aldi berean edo ondoren garatzen diren operazio desberdinengatik eta lan metodoen aplikazio egokiaren kontrola beharrezko egiten dutenean. b) Hurrengo jarduerak edo prozesu arriskutsuak edo arrisku bereziak dituzten jarduerak egiten direnean: 1. Altueratiko erorialdiagatik bereziki larriak diren arriskuak dituzten lanak. 2. Lurperatze edo hondoratze arriskua dituzten lanak. 3. CE adostasuneko adierazpena ez dituzten makinak erabiltzen diren jarduerak, makina-merkaturatzearen inguruko araudiak egiaztapen-prozeduran jakinarazitako organismoaren esku-hartzea eskatzen duen bezalakoak direnak, langilearen babesa aski bermatuta ez dagoenean aplikazioko araudiaren neurriak hartzea. 4. Lanak mugatutako espazioetan. 5. Murgiltzeagatik itotzeko arriskua dituzten lanak. c) Laneko eta Gizarte-segurantzako Ikuskapenak eskatzen duenean. Bere presentzia beharrezkoa izango da ere, Ministerioak argitaratutako irizpide teknikoen arabera, lanean 18 urte baino gazteago direnekoei lana ematen dietenean, langile bereziki sentiberak daudenean, ABLE-k emandakoak edo hezkuntzako hasierako fasean sartu berri diren langileak daudenean. Segurtasuneko eta Osasuneko Oinarrizko Ikerketa honen atal egokian zehazten da presentzia hau noiz den beharrezkoa lehenago seinalatutako kasuetarako jendartearen funtzioan lan eta muntaketa, desmuntatze eta baliabide laguntzaile eta erabilitako makineria faseetan. Beraren, edo behar bezala kalifikatutako eta idatziz aipatutako ordezkoaren absentziaren aurrean, lanak geldituko dira azpikontratatutako enpresetako edo pertsonal autonomo posiblekoak sartuz. Zainketa hau esleitzen zaien pertsonek beharrezko instrukzioak eman beharko dituzte prebentzio-jardueraren betetzea egokia eta berehalakoa izan dadin, berak hauen betetze eskasa edo absentzia, beren urritasuna edo egokitzerik eza ikustekotan, berehala informatuko zaio enpresarioari eta segurtasuneko eta osasuneko koordinatzaileari eta Zuzendaritza Fakultatiboari, hauek beharrezko neurriak har ditzaten ikusitako hutsak zuzentzeko. Segurtasun eta Osasun Planak espresuki zehaztuko du hori egiteko pertsonaren edo pertsonen izenak eta aurrean esandako ezbeharrak konpontzeko egin beharreko eraginak zehaztuko dira. SEGURTASUNEKO HEZIKETA Obrara sartuko diren langile guztiek segurtasun eta osasun prebentziorako heziketa nahikoa izan dezaten, enpresak haien arriskuen prebentziorako eta banakako eta kolektiboko babesak ondo erabiltzeko heziketaz arduratuko da. Heziketa hori enpresako maila guztietarako izango da, hala nola, nagusientzat, ez-gaituko langileentzat, teknikoentzat, espezialistentzat eta abar. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 58 OSASUN-AZTERKETAK Langileen osasunaren zaintza enpresa kontratistak ziurtatu behar du, esleitutako lanen arriskuen eta indarrean dagoen legediak zehaztutako kasuen arabera. Zaintza hori borondatezkoa izango da, lan-baldintzek osasunarengan dituzten efektuak ebaluatzeko edo bere osasun egoera besteentzako arriskutsua ez dela ziurtatzeko azterketak egitea derrigorrezkoa izan ezean. LANEKO OSASUNA ETA HIGIENEA LEHEN LAGUNTZAK Enpresariak istripua egonez gero hartu behar diren neurriak aplikatuko dituen arduraduna esleituko du. Lehen laguntzarako beharrezkoa den osasun-materiala duen botika leku ikusgarri eta irisgarri batean jarriko da. Obrako langileek eta parte-hartzaileek hurbilen dagoen laguntza zentroarekin lehenbailehen kontaktuan jartzeko informazio nahikoa duen eta 2mko distantzia irakurgarria den errotulua jarriko du Kontratistak JOKABIDEA ISTRIPUA EGONEZ GERO Istripua egonez gero, laguntza medikoa iritsi arte diren beharbeharrezko neurriak soilik hartuko dira, zauritua azkartasunez eta arriskurik gabe eraman dezaten. Ez da zauritua mugituko, bere segurtasunerako nahitaezkoa izan ezean. Zaurituaren bizi-zeinuak egiaztatuko dira (konortea, arnasketa, taupadak eta odol-presioa), zauritua lasaitzen saiatu eta bere gorputztenperatura mantentzeko burusi batekin estaliko da. Ez zaio urik, edatekorik edo medikamendurik emango eta, odoljarioa egonez gero, gaza garbiekin zaurian presioa egingo da. Enpresariak lan -agintaritzari idatziz istripuaren berri emango dio, araututako prozeduraren arabera. OBRAKO DOKUMENTAZIOA SEGURTASUN ETA OSASUN OINARRIZKO IKASKETA Promotoreak izendatutako teknikari adituak landutako dokumentua da, non obran aplikatu daitezkeen segurtasun eta osasun arauak zehazten diren. Bertan, ekidin daitezkeen lanarriskuak identifikatuko dira, horretarako beharrezkoak diren neurri teknikoak azalduz. Segurtasuneko eta osasuneko baldintza egokietan geroko lanak egiteko aurreikuspenak eta informazio erabilgarria ere azalduko da. SEGURTASUN ETA OSASUN PLANA Osasun eta Segurtasun Ikerlana aplikatuz, Kontratista bakoitzak Laneko Segurtasun eta Osasun Plana landuko dute. Bertan, Oinarrizko Ikasketa honetan agertzen diren aurreikuspenak aztertu, ikertu, landu eta osatuko dituzte obra egitearen berezko sistemaren arabera. Plan horretan, Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 59 Kontratistak proposatutako bestelako prebentzio-neurriak gehituko dira honi dagokion zuribide teknikoarekin batera. Hauek ezin dira ikasketa honetan aurreikusitako babes maila baino txikiagoak izan. Obra egitean segurtasun eta osasuneko koordinatzaileak hau hasi baino lehen segurtasun eta osasun plana onartuko du. Kontratistak Segurtasun eta Osasun Plana alda dezake obrako egitearen prozesuaren, lanen bilakaeraren eta obran gerta daitezkeen aldaketa edo gertakarien arabera. Aldaketak egiteko Segurtasun eta Osasun Koordinatzaileak eta Zuzendaritza Fakultatiboak onartu behar dituzte. Obra egitean parte hartzen dutenek baita obran parte hartzen duten enpresen prebentzioko arduradunak diren pertsonek edo organoek eta langileen ordezkariek ere, iruditzen zaien iradokizunak eta alternatibak idatziz eta arrazoituta aurkeztu ditzakete. Segurtasun eta Osasun Plana obran egongo da beti Zuzendaritza Fakultatiboaren eta beste langileen eskura. PLANA ONARTZE-AKTA Kontratistak landutako Segurtasun eta Osasun Plana Obra egitean Segurtasun eta Osasun Koordinatzaileak, Zuzendaritza Fakultatiboak edo Administrazioak, herri-lanen kasuan, onartu behar dute. Hauek, operazio horren akreditazio dokumentu giza, onartze-akta igorri behar dute Lanbide-elkargo egokiak bisatuta. LAN-ZENTROA IREKI DELAKO KOMUNIKAZIOA Lan-zentroa ireki dela lan-agintaritza eskudunei lanak hasi aurretik komunikatuko zaie eta kontratista ardura duten enpresarioek bakarrik aurkeztuko dute. Komunikazioak enpresaren, lan-zentroaren, lan-zentroaren ekoizpena edota biltegiratzearen datuak izango ditu. Segurtasun eta Osasun Plana ere izan beharko du. GERTAKARIEN LIBURUA Segurtasun eta Osasun Plana jarraitzeko eta kontrolatzeko, lan bakoitzean orri bikoiztuak izango dituen gertakarien liburu bat egongo da. Onartze-akta bisatzen duen Lanbide-elkargoak edo proiektuak gainbegiratzen dituen bulegoak edo, herri-administrazioak direnean, organo baliokideak emango ditu. Gertakarien liburua obran egongo da beti eta obra egitean Segurtasun eta Osasun Koordinatzaileak izango du. Obrako Zuzendaritza Fakultatiboak, Kontratistak, azpikontratistek, langile autonomoak, parte hartzen duten enpresen prebentzioko arduradunak diren pertsonek edo organoek, langileen ordezkariek eta Segurtasun eta Osasun gaietan adituak diren herri administrazioko teknikoek eskura izango dute. Hauek, liburuan oharrak idatzi dezakete. Obra egitean Segurtasun eta Osasun koordinatzaileak liburuan idatzitakoaren berri emango die Kontratistari eta honen langileen ordezkariari. Idatzitakoa abisuei edo atzeko behaketei kasu ez egiteari buruzkoak direnean, Laneko eta Gizarte-segurantzako Ikuskatzailetzari kopia bat emango zaio 24 orduko epearen barruan. Idatzitako oharra behaketa berria den edo lehenagoko behaketa baten edo abisu baten errepikapena den azaldu behar da. AGINDUEN LIBURUA Obran aginduen eta asistentzien liburu bat egongo da, non Zuzendaritza Fakultatiboak obran gertatzen diren gertakariak, aginduak eta asistentziak deskribatuko ditu. Horrela jartzen diren oharrak aginduak edo obra egiteko beharrezkoak diren oharrak izango dira. Hori dela eta, obrako Kontratistak bete beharko ditu. BISITEN LIBURUA Bisiten liburua obran egongo da beti eta Laneko eta Gizartesegurantzako Ikuskatzailetzak beti izango du eskura. Obra dagoen probintziako Ikuskatzaileko nagusiak lehenengo liburua emango du. Bigarrena edo hurrengokoak bideratzeko, aurrekoa aurkeztu behar da. Liburua galtzen edo suntsitzen bada, enpresako ordezkari legalak arrazoiak idatziz eta probak aurkeztuko ditu. Behin liburua amaitu delarik, 5 urtez mantenduko da, azkeneko izapidetik aurrera. AZPIKONTRATAZKOAREN LIBURUA Kontratista azpikontrata liburu bat izango du, beti obran egongo dena. Liburu honetan, lanak egiteko azpikontratatutako enpresen edo langile autonomoen azpikontrata guztiak agertuko dira, lanen hasieratik aurrera kronologikoki ordenatuta. Azpikontratazkoaren liburuak abuztuaren 24ko 1109/2007 Errege Dekretuak azaltzen dituen aginduak beteko ditu. Errege Dekretu honetan urriaren 18ko 32/2006 Legea lantzen da. Lege honek Eraikuntza Sektorean azpikontratatzea arautzen du. Kontuan hartu behar diren puntuak, batez ere, 15. artikulua "Azpikontratazkoaren Liburuaren Edukia" eta 16. artikulua "Azpikontratazkoaren Liburuarekin zerikusia duten betebeharrak eta eskubideak" dira. Promotoreak, Zuzendaritza Fakultatiboak, obra egitean - Segurtasun eta Osasun Koordinatzaileak, obran parte hartzen duten enpresa eta langile autonomoak, prebentzioko teknikoak eta ordezkariak, laneko agintariak eta obra egitean parte hartzen duten enpresa ezberdinen langileen ordezkariek Azpikontratazkoaren Liburua ikus dezakete. XEDAPEN EKONOMIKOAK Obrako abonuaren eta harreraren erlazio ekonomikoen markoa, proiektua honen 5. dokumentua: Baldintza Agirian edo Promotorearen eta Kontratistaren arteko kontratuan zehazten da. Hurrengo puntuak gutxienez izango ditu: • Fidantzak. • Prezioei buruz: o Oinarrizko prezioa. o Unitatezko prezioa. o Egite materialaren aurrekontua. o Kontraesanezko prezioak. o Prezioak igotzeagatiko erreklamazioa. o Prezioak neurtzeko edo aplikatzeko tradiziozko era. o Kontratatutako prezioen berrikustea. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 62 8.1.3.2 TEKNIKA PARTIKULARRAREN BALDINTZEN AGIRIA BABES KOLEKTIBOKO BALIABIDEAK Babes kolektiboko baliabideak segurtasun eta osasun planean zehazten den moduan jarriko dira lanak hasi baino lehen. Hondatuta badaude, bizitza baliogarriko periodoaren amaieran badago, mugako esfortzuek eragin ondoren edo bere perdoiak ekoizleek onartutako edo aholkatutakoak baino handiagoak direnean berrituko dira. Prebentzioko Ordezkariak aldizka (astero) baliabideen mantenua zainduko du. IXTE-HESIA Obrako esparru osoaren babesa mugako eta babeserako hesi autonomoen bidez egingo da. Hesi hauek lursailaren mugan jarriko dira eta, beste ezaugarri batzuen artean, 2mko altuera izango dute, ibilgailuak sartzeko 4mko zabalera duten ateak eta beste ate bat langileak oinez sartzeko izango ditu. Obra amaitu arte edo behin-betiko den hesiarekin ordezkatu arte mantenduko da. Kasu honetan altzairuzko hesiak erabiliko dira. BARANDAK ETA HESIAK Zuloetatik eta irekietatik erortzeko arriskuaren babesa baranda edo hesiak kokatuz egingo da, Eraikitze-obretako segurtasun eta osasun gutxieneko disposizioei buruzko 1627/1997 Errege Dekretuaren arabera. Barandak, material erresistenteez eta zurrunez eginak egon behar dira, pertsonak gelditzen dutela ziurtatzeko. Bere gutxieneko altuera 90cmkoa izango da eta barra horizontala batek, erdiko listoiak eta 15cmko altuera duen zokaloak osatuko dituzte. OHOLTZAK Zimendurako zuloen eta zangetan, instalazioen kanaletan edo orokorreko zulo txikietan maila ezberdinetatik erortzeko arriskuetatik babesteko oholtzak jarriko dira. Oholtzek erresistentzia aproposa izan behar dute, 7x20cmko zurezko oholtzarrez osatuta egongo dira eta hiru oholtzarrek beheko partean zeharka jarrita eutsiko diete. Ez irristatzeko moduan jarriko dira. ESKUKO ESKAILERAK 486/1997 Errege Dekretuak ezarritakoaren arabera, zurezko zein metalezko guraize motako eskailerak erabili daitezke. SAREAK Sareak poliamidakoak edo poliesterrekoak izango dira. Gehienez 100mmko erronbo-formako sare-begia izango da. Sarearen moduluak haien artean poliamidako edo poliesterreko gutxienez 3mmko kordaz lotuko dira. Haien ezaugarri orokorrak nahikoak izan behar dira babes ekintzak betetzeko. LANERAKO PLATAFORMAK Lanerako plataformek gutxienez 60cmko zabalera izan behar dute eta 2m baino altuago kokatuko direnak aurrerago azaldu diren ezaugarriak dituzten barandak jarriko dira. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 63 LUR-KONEXIOA Behe-tentsiorako Araudi Elektroteknikoak zehaztutakoaren arabera egingo da. Lur-konexioen erresistentzia ez da 24Veko tentsioa onartzen duena baino handiagoa izango, diferentzialaren sentikortasunaren arabera. Bere erresistentzia aldizka neurtuko da. SEGURTASUN GERRIKO, AINGURAKETEN ETA EUSKARRIEN EUSTE-KABLEAK Izan ditzaketen esfortzuei eusteko erresistentzia nahikoa izango dute. SU-ITZALGAILU ERAMANGARRIAK Orokorrean, balioaniztasuneko 6kgko su-itzalgailuak erabiliko dira. Hauen mantenua birpasatu behar da. SEGURTASUN SEINALEAK Apirilaren 14ko 485/1997 Errege Dekretuko Laneko segurtasun eta osasuneko seinaleztapenari buruzko disposizioei jarraituz jarriko dira. UREZTATZEA Hautsa sortzea eta pilatzea ekiditeko, obra-hondakinak eta obrako pasabideak behar bezala ureztatuko dira, putzurik sortu gabe. NORBERA BABESTEKO BALIABIDEAK Ekipoan, bilgarrian eta informazio liburuxkan egongo den CE markatzea izan beharko dute. Ergonomikoak izango dira eta ez dute ez beharrezko eragozpenik eragingo. Ez dute berezko arriskurik suposatuko ezta, berez, haien segurtasuna ere galduko. Ekoizleak banatuko ditu informazio liburuxka batekin batera. Liburuxka horretan hurrengo informazioa agertuko da: erabilera eta mantenu jarraibideak, ekoizlearen izena eta helbidea, babes-gradua edo -klasea, eraman ditzakeen osagarrik eta ordezko piezen ezaugarriak, erabilera-muga, bizitza erabilgarriko epea eta izan dituen kontrolak. Era ulerkorrean egongo da idatzita eta, inportatutako ekipoen kasua, hizkuntza ofizialera itzulita egongo dira. Hornitzaileak doan banatuko ditu eta hondatzen direnean, bizitza baliogarriko periodoaren amaieran egotean edo mugako esfortzuek eragin ondoren berrituko dira. Bakoitzak berea erabiliko du eta ekoizleak zehatutakoa egiteko erabiliko dira. Prebentzioko Ordezkariak mantenua zainduko du. MAKINERIA Obran kokapen finkoa duten makineriak, hala nola, garabidorreak, hormigoi-makinak eta abar, behar bezala baimendutako eta horretan adituak diren langileek instalatuko dituzte. Makineriaren mantenua eta konpontzea langile horrek egingo du, zeinak makinaren ekoizleak ezarritako instrukzioak jarraituko dituen. Instalazio eta mantenu lanak makina bakoitzaren erregistro liburuan idatzi behar dira. Liburu horiek egon ezean, beste obra batean erabilitako makinetan batez ere, hauek erabili baino Obran mugituko diren makinak, hala nola, zirkularrak, dardargailuak, soldadura ekipoak eta abar, erabili baino lehen aditu batek ikuskatu beharko ditu. Makinaren mantenua Prebentzioko Zerbitzuak egingo du ekoizleak emandako instrukzioak jarraituz. Makinak erabiliko dituzten langileek horretarako baimena izan behar dute eta erabilerako jarraibideak izan behar ditu. INSTALAZIO ELEKTRIKOAK Behin-behineko instalazio elektrikoa, behe-tentsioko Arau Elektroteknikoak eta UNE 21027 Arauak zehaztutakoa jarraituz, baimendutako enpresek egingo dute. Linea guztiak kobrezko eroalea duten eta gomarekin edo biniloko polikloruroarekin isolatutako polobakarreko hariek osatuko dituzte 100Veko tentsio nominalarentzat. Azaleko akatsak edo partikularki ikusgarriak ez diren akatsak dituen kablerik ez da onartuko. Babeserako eroaleak kobre elektrolitikokoak izango dira eta eroale aktiboek duten isolatzaile berdina izango dute. Zeharkako gutxieneko sekzioak MI.BT 017 Instrukzioko V taularen arabera jarriko dira, instalazioaren faseko eroaleen zeharkako sekzioaren arabera. PVC edo polietilenoko hodiek, 60ºCko tenperaturari eutsi behar diote deformatu barik. Instalazioaren eroaleak isolatzailearen kolorearen arabera identifikatuko dira: - Urdin argia: Eroale neutroa. - Horia/Berdea: Lur-konexiorako eta babeserako. - Marroia, beltza edo grisa: Faseko eroalea edo eroale aktiboa. Koadroetan, nagusietan nola bigarren mailakoetan, aginte, babes eta maniobra apartu guztiak izango dituzte gainintentsitateetatik (gainkarga edo zirkuitulaburra) eta kontaktu zuzenetatik eta ezzuzenetatik babesteko, bai argitze zirkuituetan bai indar zirkuituetan. Dispositibo horiek zirkuituen iturburuetan jarriko dira baita intentsitate onargarria murrizten, sekzioa aldatzen, instalazio baldintzak aldatzen, egite sistemetan edo eroale ezberdinak erabiltzen diren lekuetan ere jarriko dira. Koadro ezberdinen etengailuetan, zen zirkuituari dagokion azaltzen dituzten plakak jarriko dira. Agindu eta babes dispositiboak jarriko zaizkie distribuzio linea orokorrei eta elikatze zuzena hargailuei. OSASUN ETA EROSOTASUNEKO BEHIN-BEHINEKO INSTALAZIOAK Osasun eta erosotasuneko behin-behineko instalazioetarako erabiliko diren lokalek, hauek erabiltzeko tenperatura, argiztatze, aireztatze eta hezetasun-baldintza egokiak izango dituzte. Zoruen, hormen eta sabaien estaldurak jarraituak, lauak eta iragazgaitzak izango dira. Estalki horiek kolore argiko eta antiseptikoekin edo desinfektatzaileekin garbi daitekeen materialeko akabera izango dute. Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 65 Kontratistak osasun-baldintza ezin hobean mantenduko ditu (egunero garbitu), ur hotsa eta beroa izango dute baita higiene pertsonalerako osagarriak ere izango dituzte, hala nola, xaboia, xukadera eta hondakin-ontziak. ALDAGELAK Bertan sartzea erraza izango da, dago eta behar diren bankuak eta eserlekuak izango ditu baita giltza eta arropa eta oinetakoak gordetzeko edukiera nahikoa duten armairu metalikoak ere. Aldagelak 2m2 ko azalera izango du batera erabili behar duen langile bakoitzeko eta gutxieneko 2,3mko altuera izango du. Artziniegako udal igerilekuetan edo udal polikiroldegian aldagela nahikoak daude langile guztientzat. KOMUNAK eta DUTXAK Aldagelen ondoan egongo dira eta ur-hotzeko eta -beroko instalazioa izango du. Gutxienez txorroten laurden bat itxi daitezkeen bakarkako kabinetan egongo dira. Kabinek, gutxienez, 2m2 ko azalera eta 2,3mko altuera izango dute. Aurreikusitako komunentzako gutxieneko hornikuntza honako hau da: - Dutxa bat 10 langileko. - Komun bat 25 gizoneko edo komun bat 15 emakumeko. - Konketa bat komun bakoitzeko. - Pixaleku bat 25 gizoneko. - Eskuak lehortzeko zelulosako lehorgailu edo lehorgailu elektriko bat konketa bakoitzeko. - Xaboi dosifikatzaile bat konketa bakoitzeko. - Osasun-zelulosa batzeko ontzia. - Komuneko papera duen erroilu-euskarri bat komun bakoitzeko. Dutxek eta konketek ur hotza zein beroa izan behar dute. Sexu ezberdineko langilerik balego, zerbitzu hauek ezin dituzte sexu biek batera erabili. Artziniegako instalazioetan dutxa eta komun nahikoak daude obratik gertu, beraz, ez da aldagela ezta komun portatilik jarriko. 3.1 Un Aurrefabrikatutako etxola alokatzea, obrako bulego baterako. Aurrefabrikatutako etxola alokatzea, obrako bulegorako, 4,78 x 2,42 x 2,30 m-koa (10,55 m2), hiru hilabetez. Honako hauek osatuko dute: egitura metalikoa, itxitura eta estalkia, xafla nerbiodun eta galbanizatuzkoa, barneisolamendua, elektrizitate- eta indar-instalazioa 230 V-ko kanpo-hargunearekin, hodi fluoreszenteak eta kanpoko argi-puntua; leiho lerragarriak, ilargiarekin eta burdin hesiekin; sarrerako atea, sarrailuarekin; taula aglomeratua. 1 1231,20 1.231,20 3.2 Un Aurrefabrikatutako etxola garraiatzea Obrako aurrefabrikatutako etxola garraiatzea, deskargatzea eta, ondoren, kamioi-garabiarekin modulua biltzea barne 1 194,07 194,07 3.4 Un Saneamenduko eta iturgintzako behinbehineko hargunea, obrako etxola aurrefabrikatuan Oinezkoentzako altzairuzko pasabidea alokatzea 3 hilabetez, 2,24 m-ko luzerakoa, gehienez ere 1,64 m-ko zangaren zabalerarako; plataforma irristagaitza izango da, desnibelik gabea, 400 kg-ko karga-ahalmenekoa, 0,15 mko alboko errodapiak, 1 m-ko altuerako alboko barandak, alboko zeharbidea eta plataforma zorura finkatzeko 2 zulo. 4 53,61 214,44 Ikuspen handiko txalekoa, material islatzaileduna, BB1, 11. kategoriakoa, segurtasun baldintza guztiak betetzen dituena, R.O.-ren arabera. 1407/1992. 10 22,89 228,90 Kolpeen kontrako kaskoa, BB1, 11. kategoriakoa, homologatua, R.O.ren araberako segurtasun baldintza guztiak betez. 1407/92 20 8,83 176,60 3.14 Un Aurpegia babesteko pantaila, soldatzaileentzat, buruan finkatuta eta soldadura-iragazkiekin Aurpegia babesteko pantaila, soldatzaileentzat, buruan finkatua eta soldadurako iragazkiekin, EP1, 11. kategoriakoa, segurtasun-baldintza guztiak betetzen dituena, RO-REN arabera. 1407/1992. 3 24,25 72,75 3.16 Un Langileentzako Eskularruak 3.17 Un Lan elektrikoetarako eskularruak Produktu kimikoen kontrako eskularru parea, EP1, 111 kategoriakoa, segurtasun baldintza guztiak betetzen dituena, EDaren arabera. 1407/1992. 5 1,09 5,45 3.19 Un Soldatzaileentzako eskularruak Soldatzaileentzako eskularru parea, BB1, 11. kategoriakoa, segurtasun baldintza guztiak betetzen dituena, EDaren arabera. 1407/1992. 3 9 27,00 3.20 Un Soldatzailearentzako mahuka-parea Soldatzailearentzako A mailako zerrategiko mahuka-pare bat, sorbaldan, HE1, 11. kategoriakoa, segurtasun-baldintza guztiak betetzen dituena, JUaren arabera. 1407/1992. 3 13,58 40,74 3.21 Un Laneko bota altuak, irristatzearekiko erresistentzia dutenak, ura sartu eta xurgatzeko erresistentzia dutenak 3.22 Un Babes-bota baxuak, irristatzearekiko erresistentziarekin Babes apaleko bota pare bat, altzairuzko punta erresistentea eta irristatzearekiko erresistentzia duena, BB1 11. kategoriakoa, segurtasun baldintza guztiak betetzen dituena, R.O-aren arabera. 1407/1992. 20 38,15 763,00 3.23 Un Soldatzailearentzako polainak Gerrialdea babesteko gerrikoa, euskarri sabelalde zabalekoa eta belkroz erregulatzekoa, BBren araberako segurtasun baldintza guztiak betetzen dituena. 1407/1992. 5 19,05 95,25 Aldi baterako ainguratze horizontaleko lerroa, poliesterrezko zinakoa, 10 m-ko luzerakoa, langile bati segurtatzeko, C motakoa, altzairu galbanizatuzko 2 ainguraketa-gailuz osatua, horietako bakoitza ainguraketa-plakaz, bi abarka karratuz, zirrindolak eta altzairuzko azkoinak, euskarri metalikoan finkatzeko, eta 35 mm-ko zabalerako poliesterrezko zinta batez. 10 m-ko luzera, itzuleraren aurkako blokeo mekanismoa duen tenkagailua eta mosketoia bi muturretan. 5 15,62 78,10 Segurtasun finkoko sare-sistema, zailtasun handiko poliamidazko hutsune horizontal handiak, korapilodunak eta zuriak estaltzeko. 4,5 mm-ko kalibreko sare-soka, plataforma jasotzailea lotzeko, finkatzeko eta alokatzeko elementuak barne, jartzeko eta kentzeko. 1565 2,14 3.349,10 Urgentziazko botikina, desinfektatzaile eta antiseptiko baimenduak, gaza esterilak, kotoi hidrofiloa, benda, esparatrapua, apositu itsasgarriak, termometroa, guraize pare bat, pintzak eta erabili eta botatzeko eskularruak dituena. 1 96,16 96,16 Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 71 3.31 Un ABC hauts kimikoko itzalgailu eramangarria, balio anitzekoa, 6 kg agente itzaltzailekoa ABC hauts kimikoko itzalgailu eramangarria, balio anitzeko antibrasa motakoa, presio inkorporatuarekin, 21A- 113B-C eraginkortasunekoa, 6 kg agente itzaltzailerekin, manometroarekin eta mahukarekin, ahokadura barreiatzailearekin. 2 44,34 88,68 Langileari urtero osasun azterketa egitea, baita enpresako langileak lanorduak galtzearen ondorioz ere, lantokitik zentro medikora (Istripuen Mutura) joan behar duelako azterketa medikoa egiteko. 20 102,2 2.044,00 Langileen prestakuntza ordua, laneko segurtasun eta osasunaren arloan indarra duen araudia betetzeko beharrezkoa. 30 18,6 558,00 3.34 Un Balizatzeko elementuen multzoa eta obren behin-behineko seinaleztapena Balizatzeko elementuen multzoa eta obren behin-behineko seinaleztapena: zintak, mailak, paletak, ohartarazteko seinaleak, debekua eta arriskuak, laneko segurtasun eta osasunaren arloan indarrean dagoen araudia betetzeko. 1 616,4 616,40 SARRERA Atal honen helburua, eraikinen eraiketa prozesutik eratorritako hondakinen kudeaketarako azterketa egitea da, hauek era egokian kudeatuak izan daitezen. Lehentasuna emango zaio hondakinen berrerabilpenari eta ondoren birziklapenari, azkenik era egokian tratatutako hondakinek zabortegian bukatuko dutelarik. 8.2.1.1 HONDAKINEN KUDEAKETARI BURUZKO ARAUAK • Eusko Jaurlaritzak 2012ko ekainaren 26an onartutako 112/2012 Dekretua, non eraikuntza eta eraispen hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen den. • 2008ko otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretua, eraikuntza eta eraispenetako hondakinen produkzio eta kudeaketa erregulatzen dituena. • 2009ko urtarrilaren 20ko erresoluzioa, non 2008-2015 urteetarako Hondakinen Plan Nazional Integratua zehazten den. • 1998ko apirilaren 21eko 10/1998 legea, hondakinei buruzkoa. • 2007ko azaroaren 15eko 34/2007 legea, airearen kalitate eta atmosferaren babesari buruzkoa. • 2002ko otsailaren 8ko MAM/304/2002 agindua, hondakinen balorazio, ezabapen operazioak eta hondakinen europar zerrenda azaltzen dituena. 01 04 08 01 04 07 kodean aipatutako legarreko eta birrindutako haitzetako bestelako hondarrak X 01 04 09 Hareazko eta buztinezko hondarrak 3. Adreiluak, azulejuak eta beste zeramiko batzuk X 17 01 02 Adreiluak 17 01 03 Teilak eta material zeramikoak 2. Arriskutsuegiak eta beste batzuk 17 09 01 Merkurio daukaten eraikuntza eta eraiste hondarrak 17 09 02 PCB-ak dauzkateneraikuntza eta eraiste hondarrak 17 09 03 SP-ak dauzkaten beste eraikuntza eta eraiste hondarrak 17 05 03 SP-ak dauzkaten lurrak eta harriak Hondar-bilketa guztian zehar Hondakinen Kudeaketa Planean ezartzen denarekin ados egongo den baimendutako Hondakinen Kudeatzaile baten parte-hartzearekin kontuan izango da. Taula 8.2.8 - Aurreikusitako operazioak Erregai bezala edo energia sortzeko beste era bat bezala erabilera nagusia Disolbatzaileen errekuperazioa edo birsorkuntza Ez disolbatzaile erabiltzen dituzten substantzia organikoen errekuperazioa edo birziklapena Metalak edo konposatu metalikoen errekuperazioa edo birziklapena Beste materia organiko batzuen errekuperazioa edo birziklapena azido eta baseen birsorkuntza ERREGISTROAK Prozedurari dagokionez, hurrengo erregistroak sortuko dira hondakinen gestioaren jarraipenerako. Erregistroak artxibatuta dauden dokumentuak: • Hondakinen gestiotik eratorritako dokumentuen kopiak: o Hondakin arriskutsuen entregatzearen egiaztagiria. o Zabortegi inerteetan entregatutakoaren egiaztagiria. • Hornitzaileek eginiko idatzizko komunikazioa. • Hondakinen gestioaren kontrolerako formularioa Eraikuntza hondakinak behar bezala kudeatu izana egiaztatzen duten dokumentuok Abanto eta Zierbenako Udalari aurkeztuko zaizkio. Aldi berean, artxibo bat sortuko da datu hauek jasoko direlarik, ordena kronologikoan: egindako lanetan sortutako hondakinen kantitatea, izaera, jatorria, helmuga eta tratamendu metodoa. Hala dagokionean, garraiobidea eta bilketa-maiztasuna ere jasoko dira. Datuok hiru urtez izango dira artxibatuak. RCD: I. Maila - Hondaketa Lurrak eta harriak Hondeaketa lurrak eta harriak 170504 146,25 97,5 Vertido 20 Tn Kamioia 8 RCD: II. Maila – Harri Izaera ez duten RCD-ak 1. Area eta hartxintxarra 01 04 09 8,775 5,85 RCD-ak Birziklatzeko Instalazioa Edukiontzia: 7 m3 1 2. Hormigoia 17 01 01 57,04 38,02 RCD-ak Birziklatzeko Instalazioa * Edukiontzia: 7 m3 6 3. Zeramika, adreiluak 17 01 (02,03,07) 36,57 24,38 RCD-ak Birziklatzeko Instalazioa * Edukiontzia: 7 m3 4 4. Harriak 17 09 04 7,31 4,9 RCD-ak Birziklatzeko Instalazioa Edukiontzia: 6 m3 1 TOTAL estimazioa 109,69 73,13 Tn V Guztizko Tonak (Tn) Guztizko Bolumena (m³) Klasifikatzeko Errefusak (*) 120,7 94,05 4.1 m³ I. Mailako RCDak: Hondeaketa lurrak eta harriak RCD mota desberdinen metro kubikoa tratatzeko beharrezko aurrekontua. Argitalpen honetan ez dira kamioiak, biltegiak edukiontziak ezta garraioak kontsideratuko, bakarrik RCD bakoitza tratatzeko beharrezko aurrekontua. 97,50 3,00 292,50 RCD mota desberdinen metro kubikoa tratatzeko beharrezko aurrekontua. Argitalpen honetan ez dira kamioiak, biltegiak edukiontziak ezta garraioak kontsideratuko, bakarrik RCD bakoitza tratatzeko beharrezko aurrekontua. 33,53 6,50 217,95 RCD mota desberdinen metro kubikoa tratatzeko beharrezko aurrekontua. Argitalpen honetan ez dira kamioiak, biltegiak edukiontziak ezta garraioak kontsideratuko, bakarrik RCD bakoitza tratatzeko beharrezko aurrekontua. 73,13 6,50 475,35 RCD mota desberdinen metro kubikoa tratatzeko beharrezko aurrekontua. Argitalpen honetan ez dira kamioiak, biltegiak edukiontziak ezta garraioak kontsideratuko, bakarrik RCD bakoitza tratatzeko beharrezko aurrekontua. 3,90 6,50 25,35 4.5 m³ Eraikuntzako hondakinen sailkapena Eraikuntza- eta/edo eraispen-hondakinak obran bertan sailkatzea, zatika bereiziz (hormigoia, zeramikoak, metalak, zurak, beirak, plastikoak, paperak edo kartoiak eta hondakin arriskutsuak), obra barruan eskuzko baliabideekin. 94,05 2,50 235,13 4.6 Un Asfaltozko hondakinak garraiatzea 6 m³-ko edukiontziarekin, manipulazioa, edukiontziaren alokairua eta isurketa Eraikuntza- eta/edo eraispen-obretan sortutako hondakin geldo asfaltikoen garraioa, 6 m3-ko edukiontziarekin, zabortegi espezifikora, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen tratamendurako instalaziora, obratik edo hondakinak balorizatu edo ezabatzeko zentrotik kanpo. Entrega-, alokairu- eta jasotze-zerbitzuaedukiontzia eta isurtzeko kanona. 1 122,75 122,75 4.7 Un Zur-hondakinak 7 m3-ko edukiontziarekin garraiatzea, baita manipulatzea, edukiontzia alokatzea eta botatzea ere Eraikuntza- eta/edo eraispen-obretan sortutako zur-hondakin inerteen garraioa, 7 m3-ko edukiontziarekin, zabortegi espezifikora, hondakinak balorizatzeko edo ezabatzeko obratik edo zentrotik kanpoko eraikuntza- eta eraispen-hondakinak tratatzeko instalaziora, joan-etorria kontuan hartuta. Baita edukiontzia entregatu, alokatu, obran jaso eta isurtzeko kanona ere. 3 147,92 443,76 Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 16 4.8 Un Hondakin metalikoak garraiatzea 4,2 m3-ko edukiontziarekin, baita manipulazioa, edukiontziaren alokairua eta isurketa ere Eraikuntza- eta/edo eraispen-obretan sortutako hondakin inerte metalikoak (4,2 m3- ko edukiontziarekin) zabortegi espezifikora garraiatzea, hondakinak balorizatzeko edo ezabatzeko obratik edo zentrotik kanpoko eraikuntza- eta eraispen-hondakinak tratatzeko instalazioa jartzea, joan-etorria kontuan hartuta. Baita edukiontzia entregatu, alokatu, obran jaso eta isurtzeko kanona ere. 2 110,94 221,88 4.9 Un Paper- eta kartoi-hondakinen garraioa, 2,5 m3-ko edukiontziarekin, baita manipulazioa, edukiontziaren alokairua eta isurketa ere Eraikuntza- eta/edo eraispen-obretan sortutako paper- eta kartoi-hondakin geldoak, 2,5 m³-ko edukiontziarekin, zabortegi espezifikora eramatea, eraikuntza- eta eraispen-hondakinak tratatzeko instalazioa obratik edo hondakinak balorizatzeko edo ezabatzeko zentrotik kanpo, joan-etorria kontuan hartuta. Baita edukiontzia entregatu, alokatu, obran jaso eta isurtzeko kanona ere. 1 86,28 86,28 4.10 Un Hondakin plastikoen garraioa, 3,5 m3-ko edukiontziarekin, baita manipulazioa, edukiontziaren alokairua eta isurketa ere Eraikuntza- eta/edo eraispen-obretan sortutako hondakin inerteen garraioa, 3,5 m3-ko edukiontziarekin, zabortegi espezifikora, hondakinak balorizatzeko edo ezabatzeko obratik edo zentrotik kanpoko eraikuntzaeta eraispen-hondakinak tratatzeko instalaziora, joan-etorria kontuan hartuta. Baita edukiontzia entregatu, alokatu, obran jaso eta isurtzeko kanona ere. 1 53,61 53,61 Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 17 4.11 Un Beirazko hondakinen garraioa, 1,5 m3-ko edukiontziarekin, baita manipulazioa, edukiontziaren alokairua eta isurketa ere Eraikuntza- eta/edo eraispen-obretan sortutako hondakin bizigabe beiraztatuak 1,5 m3-ko edukiontziarekin hondakindegi espezifikora, hondakinak balorizatzeko edo ezabatzeko obratik edo zentrotik kanpoko eraikuntza- eta eraispen-hondakinak tratatzeko instalaziora, joan-etorria kontuan hartuta. Baita edukiontzia entregatu, alokatu, obran jaso eta kanona emateko zerbitzua ere. isurketakoak. 1 98,21 98,21 4.12 Un Igeltsu-hondakinen garraioa, 4,2 m3-ko edukiontziarekin, baita manipulazioa, edukiontziaren alokairua eta isurketa ere Eraikuntza- eta/edo eraispen-obretan sortutako igeltsu-hondakin inerteak, 4,2 m3-ko edukiontziarekin, zabortegi espezifikora, hondakinak balorizatzeko edo ezabatzeko obratik edo zentrotik kanpoko eraikuntza- eta eraispen-hondakinak tratatzeko instalaziora, joan-etorria kontuan hartuta. Baita edukiontzia entregatu, alokatu, obran jaso eta isurtzeko kanona ere. 1 73,96 73,96 4.13 Un Harea, legarra eta bestelako agregakinak 7 m³-ko edukiontziarekin garraiatzea, baita manipulazioa, edukiontziaren alokairua eta isurketa ere Eraikuntza- eta/edo eraispen-obretan sortutako harea, legar eta beste agregakin inerteen garraioa, 7 m3-ko edukiontziarekin, hondakindegi espezifikora, eraikuntza- eta eraispen-hondakinak tratatzeko instalaziora, obratik edo hondakinak balorizatu edo ezabatzeko zentrotik kanpo, joan-etorria kontuan hartuta. Baita edukiontzia entregatu, alokatu, obran jaso eta isurtzeko kanona ere. 1 87,42 87,42 Bilboko Ingeniaritza Eskola 2021/05/11 18 4.14 Un Hormigoizko hondakinen garraioa, 7 m³- ko edukiontziarekin, baita manipulazioa, edukiontziaren alokairua eta isurketa ere Eraikuntza- eta/edo eraispen-obretan sortutako hormigoi-hondakin inerteen garraioa, 7 m3-ko edukiontziarekin, hondakindegi espezifikora, hondakinak balorizatzeko edo ezabatzeko obratik edo zentrotik kanpoko eraikuntza- eta eraispen-hondakinak tratatzeko instalaziora, joan-etorria kontuan hartuta. Baita edukiontzia entregatu, alokatu, obran jaso eta kanona emateko zerbitzua ere. 6 118,12 708,72 4.15 Un 7 m3-ko edukiontzia duten adreilu, teila eta material zeramikoen hondakinen garraioa, baita manipulazioa, edukiontziaren alokairua eta isurketa ere Eraikuntza- eta/edo eraispen-obretan sortutako adreilu, teila eta material zeramikoen hondakin inerteak 7 m3-ko edukiontziarekin hondakindegi espezifikora garraiatzea, hondakinak balorizatzeko edo ezabatzeko obratik edo zentrotik kanpo eraikuntza- eta eraispen-hondakinak tratatzeko instalazioa jartzea, joan-etorria kontuan hartuta. Baita edukiontzia entregatu, alokatu, obran jaso eta kanona emateko zerbitzua ere. 4 91,02 364,08 4.16 Un Harri-hondakinak 6 m³-ko edukiontziarekin garraiatzea, baita manipulatzea, edukiontzia alokatzea eta botatzea ere Eraikuntza- eta/edo eraispen-obretan sortutako harrizko hondakin inerteen garraioa, 6 m³-ko edukiontziarekin, hondakindegi espezifikora, hondakinak balorizatzeko edo ezabatzeko obratik edo zentrotik kanpoko eraikuntzaeta eraispen-hondakinak tratatzeko instalaziora, joan-etorria kontuan hartuta. Baita edukiontzia entregatu, alokatu, obran jaso eta isurtzeko kanona ere. 5 91,02 455,10 200 litroko edukiera duen bidoia garraiatzea eraikuntza- edo eraispen-lanetako hondakin arriskutsuekin, hondakindegi espezifikora, hondakinak balorizatzeko edo ezabatzeko obratik edo zentrotik kanpoko eraikuntza- eta eraispen-hondakinak tratatzeko instalaziora, bidoien karga, deskarga, alokairua eta isurketakanona kontuan hartuta. 8 127,52 1.020,16 ONDORIOAK Esandako guztiarekin, proiektuarekin batera datozen planoekin eta azaldutako aurrekontuarekin, sinatzen duten teknikoak ulertzen du Hondakinen kudeaketa plana nahiko garatua izan dela "Artziniegako Kirol Instalazioen Birmoldaketa" izeneko proiekturako. PROGRAMAREN EGILEA Martin Lopez Arbeloa – 79113434-N. Ingeniaritza Mekanikoko graduko ikaslea. KOKALEKUA Artziniegako Kirol Zonaldea; La Barcena, Artziniega (Araba) PROMOTOREA Artziniegako Udaletxea EGITE MATERIALAREN AURREKONTUA 540.809,60 € ENTSEGUEN BALIOZTATZE EKONOMIKOA 13.780,30 € Kontrol plana CTEren eta Eusko Gobernuko Urriaren 22ko 238/1996 Dekretuaren arabera egin da. Honen xedea da, indarrean dagoen arauak betetzen eta egiaztatzen dela ziurtatu. Horrela, Kalitate kontrola egiteko beharrezkoa den mekanismoa sortuko da, materialen, obrako unitateen eta egitean erabiliko diren instalazioen eta hauen kokapen egokia den bermatzen dituena, dokumentuetan dagoenaren arabera. Horretarako materialek bete behar duten ezaugarriak eta baldintzak proiektuko dokumentuetatik atera dira. Era berean, plana egiteko beharrezkoak diren datuak ere atera dira. Planak hurrengo puntuak izango diru: • Sarrera. • Kalitate Kontrolean aplikatu behar den araudia. • Kalitate Kontrolerako baldintza orokorrak. • Egingo diren entseguak, analisiak eta probak. • Balioztatze ekonomikoa. Entseguak, analisiak eta probak egiteko behar bezala kreditatuta dagoen Entsegu Laborategi baten zerbitzuak kontratatuko dira eta, obra hasi baino lehen, "Kalitate Kontroleko Plana" Laborategiari emango zaio, kalitate kontrola ongien koordinatzeko. Laborategiaren zerbitzuen kontratazioaren berri Zuzendaritza Fakultatiboari emango zaio. Behin obra hasi dela, Zuzendaritza Fakultatiboak Kalitate Kontroleko liburua landuko du. Liburu honek izango ditu, entsegu bakoitzaren emaitzak, entseguak egin dituen Laborategiaren identifikazioa eta kontrolak egitean sortu diren dokumentu guztiak. Zuzendaritza Fakultatiboak, materialen, obrako unitateen edo instalazioen onarpena edo ez esateko jarraitu behar den irizpidea ezarriko eta dokumentatuko du. Honetaz aparte, proiektuan zehaztutako kalitatearekin bat ez datozen emaitzak eta Kontrol Planean bildutakoarekin edozein aldaketa ere dokumentatuko ditu. Azkenik, "Obra Amaierako Ziurtagiria" lortzeko dagokion Eskola Ofizialean "Kalitate Kontrolaren Ziurtagiria" aurkeztuko da, "Kalitate Kontrolaren Liburua" aurkeztea derrigorrezko izanik ziurtagiria bisatu ahal izateko. Kalitate Kontrolaren Ziurtagiri hau egindako kontrolaren dokumentu ofiziala izango da. KALITATE KONTROLERAKO BALDINTZA OROKORRAK Atal honetan batzen dira eraikuntzek, bere instalazioek barne, bete behar dituzten kalitate oinarrizko eskakizunak. Honi esker, osasun eta bizigarritasun oinarrizko baldintzak beteko dira, Eraikingintza Ordenazioko azaroaren 5eko 38/1999 Legeko gainerako bigarren puntuaren arabera. EKTk oinarrizko baldintza horiek ezartzen ditu "Eraikin segurtasun", "Suteen aurkako segurtasuna", "Erabilerako segurtasuna", "Higiene, osasun eta ingurumenaren babesa", " Zarataren aurkako babesa" eta "energia aurreztea eta islapen termikoa" dokumentu bakoitzean, LOEko 3. artikuluan zehaztuta, eta hauek betetzen direla ziurtatzen dituen prozeduran ematen ditu. 8.3.3.1 PRODUKTUEN, EKIPOEN ETA MATERIALEN ADOSTASUNA EKTrekin Eraikuntzara betirako gehituko diren eraikitze-produktuak, bere erabileraren arabera, CE zigilua eramango dute, eraikitze-produktuen 89/106/CEE zuzentarauaren arabera, abenduko 29ko 1630/1992 Errege Dekretuaz aldatuta, uztaileko 28ko 1329/1995 Errege Dekretuagatik aldatuta, eta xedapenen garapenaren edo aplikatu daitezkeen bestelako europar zuzentarauen arabera. Produktu hauek, proiektuaren eskakizunak betetzeko lagungarriak izan daitezkeen markak, zigiluak, adostasun ziurtagiriak edo borondatezko kalitate bereizgarriak izan ditzakete. EKT-ko oinarrizko baldintzak betetzen dituzten produktuak, ekipoak eta sistema berritzaileak onartuko dira. Horretarako, bere erabilera izango den ebaluazio tekniko onargarria egin beharko zaio, eskumeneko herri-administrazioak baimena emandako entitateek eginda. 8.3.3.2 PROIEKTUAREN BALDINTZAK Obran erabiliko diren produktuek, ekipoek eta sistemek izan behar dituzten gutxieneko ezaugarri teknikoak izango ditu. Era berea izango ditu, produktuen, ekipoen eta sistemen hornitze, harrera eta mantentze baldintzak, biltegiratze eta erabilera, egin behar diren kalitate bermeak eta harrera kontrolak produktuaren laginekin batera, egin behar diren entseguak, onartzeko edo ukatze irizpideak eta eginbeharreko eta erabilera, mantenu eta zaintze irizpideak. Zehaztapen hauek Baldintza Agiriarekiko, ezagutzen diren dokumentuekiko edo proiektugilearentzat aproposak diren beste dokumentuekiko erreferentzia eginez egin daitezke. Obrako unitate bakoitzaren ezaugarri teknikoak adieraziz bere egite prozesua, aplikatuko diren arauak, bere erabilera baino lehen baldintzak bete behar dituzten aurre baldintzak; onargarriak diren perdoiak; amaitze, mantentze eta zaintze baldintzak; egite, entsegu eta proba kontrolak; kalitate bermeak; onartzeko edo ukatzeko irizpideak; neurtze irizpidea eta unitateen balioztapena eta abar. Azkenik eraikinaren azkeneko prestazioak frogatzeko egin behar diren zerbitzu egiaztapenak eta probak deskribatuko ditu. 8.3.3.3 OBREN EGITE KONTROLA Obren eraikitzearen zehar Obrako Zuzendariak eta Obra Egitearen Zuzendariak egingo dute, haien konpetentziak kontuan izanda. Hauek dira egin beharreko kontrolak: PRODUKTUEN, EKIPOEN ETA SISTEMEN HARRERA KONTROLA Harrera kontrolaren xedea da proiektuak ezartzen dituen produktuen, ekipoen eta sistemen ezaugarri teknikoak betetzen direla ziurtatzea. Kontrol honek barne hartuko ditu: • Hornigaien dokumentazioaren kontrola. • Kalitate zigiluen edo egokitasun ebaluaketa teknikoen bidezko kontrola. • Entseguen bitarteko kontrola. OBRA EGITE KONTROLA Eraikitze prozesuan zehar, obra egitearen zuzendariak obraren unitate bakoitzaren egitea kontrolatuko du. Horretarako egiaztatuko ditu haien zuinketa, erabiliko diren materialak, eraikitze-elementuen eta instalazioen disposizio eta egite egokia. Era berean, proiektuak, aplikatu daitekeen legeak, jardunbide eraikitze egokiko arauak eta Zuzendaritza Fakultatiboaren instrukzioak esandakoarekin adostasuna frogatzeko egin behar diren kontrolak eta egiaztapenak kontrolatuko ditu. OBRA AMAIERAREN KONTROLA Amaitutako obran, eraikuntza osoan edo bere parte ezberdinetan eta instalazioetan, erdi edo guztiz bukatutakoak, egin behar dira, borondatez egin daitezkeen kontrolez aparte, proiektuak edo Zuzendaritza Fakultatiboak agindutako eta aplikatu daitekeen legeek eskatutako zerbitzu probak eta egiaztapenak 8.3.3.4 OBRAREN KONTROLAREN DOKUMENTAZIOA Egindako obren kalitate kontrolak izango ditu produktuen harreraren, egiteen eta amaitutako obren kontrola. Horretarako: • Obra egitearen zuzendariak egindako kontrolaren dokumentazioa batuko du. Batutakoak proiektuak, bere eranskinek eta aldaketek esandakoa betetzen duela ziurtatuko du. • Eraikitzaileak aurrerago esandako produktuen dokumentazioa, mantenu eta erabilera instrukzioak eta dagokien bermeak produktu-hornitzaileetatik lortuko du eta Zuzendari fakultatiboari eta Obra egite zuzendariari eman beharko dizkie. • Eraikitzaileak obra unitate bakoitzari buruz egindako kalitate dokumentuak obraren kalitate kontrolaren parte izan daitezke, Obra egitearen zuzendariak baimenduz gero. Behin obra amaituta, Obra egitearen zuzendariak kontrolaren jarraipenaren dokumentazioa dagokion Eskola Profesionalean edo eskumena duen herri-administrazioan utziko du. Hauek dokumentuen babesa ziurtatu behar du eta dokumentuen edukien ziurtagiriak legezko interesa ziurtatzen dutenei emateaz arduratuko da. 8.3.3.5 OBRA AMAIERAKO ZIURTAGIRIA Obra amaierako ziurtagirian, Obra Egitearen Zuzendariak ziurtatuko du obrako material egitea zuzendu izana eta proiektuaren, garatzen duen dokumentazio teknikoen eta jardunbide eraikuntza egokiaren arauaren arabera eraikitako kalitatearen eta eraikitzearen kontrol kualitatiboa eta kuantitatiboa egin izana. Obrako Zuzendariak ziurtatuko du obra bere agindupean egin dela, agiri izateko asmoz proiektuaren arabera eta hura osatzen duen dokumentazio teknikoaren arabera. Azken hau, erabiltzeko prest egongo da mantenu eta erabilera instrukzioen arabera. Obra amaierako ziurtagirian hurrengoko dokumentuak joango dira atxikita: • Promotorearen adostasunarekin, baimenaren baldintzak bateragarriak diren obran zehar sartu diren aldaketen deskribapena. • Obraren egitean egin diren kontrolen arteko erlazioa eta bere emaitzak. PRODUKTUEN HARRERAREN BALDINTZAK 8.3.4.1 PRODUKTUEN HARRERAKO BALDINTZA OROKORRAK EKT Produktuen harrera eta kontrol metodoak CTE dokumentuaren 7.2 artikuluan adierazten den moduan egingo da. Artikulu honek hurrengoa dio: harreran kontrolaren zeregina proiektuan erabiliko diren produktuak, ekipamenduak eta sistemak beharrezkoak diren eskaera teknikoak betetzen badituzten konprobatzea da. Horretarako, hiru kontrol mota egin beharko dira elementu guztientzat: PRDUKTUEN DOKUMENTAZIOAREN KONTROLA (CTE - 7.2.1 artikulua). Hornitzaileak hornitutako produktuen identifikazio dokumentuak eman beharko dizkio eraikitzaileari, eta honek dokumentuak Zuzendaritza Fakultatibora eraman beharko ditu. Dokumentu hauek derrigorrez bete beharrezko arauak dituzte eta, gutxienez, hurrengo dokumentuak osatzen dituzte: • Jatorri, hornikuntzako eta etiketatze dokumentuak • Fabrikatzailearen segurtasun-ziurtagiria, teknikoaren sinadura fisikoarekin. • Adostasun-dokumentuak edo erregelamenduz eskatutako baimen administratiboak eta, beharrezko denean, CE marka duten eraikuntza-produktuei buruzko dokumentazioa, hornitutako produktuei eragiten. KALITATE ETA EBALUAZIO TEKNIKOEN ZIURTAGIRIEN BIDEZKO KONTROLA (CTE - 7.2.2 artikulua). Hornitzaileak hurrengo prozesuen dokumentuak proportzionatuko ditu: • Hornitutako produktuen, ekipamenduen eta sistemen kalitate ziurtagiria, proiektuak exijitutako karakteristika teknikoak ziurtatzen duena, hala nola ziurtagiriaren errekonozimendu ofizialaren dokumentazioa, CTE-aren 5.2.3 artikuluak ezarritakoaren arabera. • Hornitutako produktuen, ekipamenduen eta sistemen ebaluazio teknikoak eta hauen ezaugarri teknikoen mantenuaren ziurtasuna, CTE-aren 5.2.5 artikuluak ezarritakoaren arabera. • Adostasun-dokumentuak edo erregelamenduz eskatutako baimen administratiboak eta, beharrezko denean, CE marka duten eraikuntza-produktuei buruzko dokumentazioa, hornitutako produktuei eragiten . HARRERA KONTROLA ENTSEGUEN BIDEZ (CTE - 7.2.3 artikulua). Kasu batzuetan, CTE dokumentuaren eskakizunak betetzen diren frogatzeko beharrezkoa izango da produktu batzuekin entseguak eta frogak egitea, indarrean dagoen arauak jarraituz edo proiektuak ezarritako neurrien arabera. Kontrol honen errealizazioa proiektuan ezarritako irizpideak edo obraren Zuzendaritza Fakultatiboaren oharren arabera egingo da, produktuaren laginketa metodoa, egin beharreko entseguak eta onarpen eta ukatze irispideak zehaztuz, hala nola lortutako emaitzen arabera hartu beharreko neurriak. Baldintza Agiri honek, EKTn esandakoaren arabera, produktuen harreran jarraitu beharreko prozesua garatzen du. Prozesu hori egingo da, Europako Erkidegoko Kontseiluko, 1988ko abenduaren 21eko, 89/106/CE Eraikuntzarako Produktuen Zuzentarauaren (DPC) arabera. Eraikuntzarako produktuen zirkulazio askea zehazten duen abenduaren 29ko 1630/1992 Errege Dekretuak, 89/106/CEE Zuzentarauaren arabera, produktuak inportatzeko, merkaturatzeko eta espainiar lurraldean erabiltzeko hauek bete behar dituzten baldintzak arautzen ditu. Horrela, produktu hauek CE zigilua eraman behar dute, 1630/1992 ED betetzen dutela ziurtatzen duena. 8.3.4.2 ERAIKUNTZARAKO PRODUKTUEN ZUZENTARAUA DUTEN PRODUKTUAK UNE EN (produktu tradizionalak) araua edo DITE Gida (Europar tekniko egokitasun dokumentua, produktu ez tradizionalak) duten eta haien merkaturatzea CE zigiluaren aplikazioaren dataren barruan dauden DPC barnean dauden Eraikuntzarako Produktuak honela jasoko dira: HORNIDURAREN DOKUMENTAZIOAREN KONTROLA: 4.1.1 ataleko 4.1.1.1 ataleko deskribatutako dokumentuak daudela ziurtatuko da, CE markatuaren dokumentazioarekin batera: • Zigilua izan beharko du. CE zigilua toki hauetako leku batean gutxienez agertu beharko da: o Produktuaren gainean. o Produktuari itsatsita joango den etiketa batean. o Produktuaren bilgarrian. o Produktuaren bilgarriari itsatsita joango den etiketa batean. o Produktuarekin datorren dokumentazioan (emate-agirian edo fakturan, adibidez). • Arauek eta proiektua esandakoa gutxieneko ezaugarri teknikoak betetzen direla ziurtatu behar da, CE markaketaren etiketa jartzean egingo dena. • CE markaketarekin joan behar den dokumentazioa begiratuko da, fabrikatzaileak sinatuko duen onespenaren CE Adierazpena, onespena ebaluatzeko sistema edozein dela ere. Fabrikatzaileari hurrengoko dokumentuak eskatu ahal zaizkio: o Tipo hasierako entsegua, onespen maila 3ko produktua jakinarazitako organismo batek igorrita. o Fabrikan ekoizpenaren kontrol ziurtagiria, onespen maila 2 edo 2+eko produktua jakinarazitako organismo batek igorrita. o CE onespen ziurtagiria, onespen maila 1 edo 1+ produktua jakinarazitako organismo batek igorrita. Markaketako ezaugarri teknikoetan produktu baten ezaugarriren bat falta bada, harrera kontrola egingo da kalitate bereizgarrien edo entseguen bidez, ezaugarriaren arabera. 8.3.4.5 ONARTZEA ETA UKATZEA Egite proiektuan, CTEn, betebeharreko arauetan, eta produktuekin, ekipoekin eta sistemekin batera etorriko den dokumentuetan fabrikatzaileek edo hornitzaileek zehaztutakoan eta aitortutakoan agertzen diren baldintzak betetzen direnean, kontrolen emaitzak egokiak direla esango da, hortaz, onargarriak. Kalitate kontroleko liburuan agertuko dira onartutako zein ukatutako obrako unitateak eta materialak. Entseguen, proben, analisien eta obran egindako bestelako kontrolek dokumentuetan zehaztutakoarekin bat ez datozenean, Zuzendaritza fakultatiboak beharrezkoak diren zuzentzeneurriak ezarri eta justifikatuko ditu. 5.1 Un Hormigoiaren trinkotasun- eta erresistentziasaiakuntza Jolastokia osatzen duten elementuen xaflen erresistentzia egiaztatuko da. Bai portikoak bai petralak entseatu egingo dira. 25 46,30 1.157,50 Jolastokia osatzen duten elementuen xaflen arteko itsasgarriaren erresistentzia eta eraginkortazuna egiaztatuko da. Bai portikoan zein petralak entseatu egingo dira. 25 50,45 1.261,25 Jolastokia osatzen duten elementuen akaberari entseguak egingo zaie, izan ere, intsektuen eta hezetasunaren kontrako akabera emango zaie zurezko egitura guztiari. 25 50,45 1.261,25 5.5 Un Ezaugarri mekanikoak zehazteko saiakuntza Ezaugarri mekaniko hauek zehazteko saiakuntza: muga elastikoa, haustura-karga, hausturaren luzamendua eta karga maximoaren peko luzamendua, diametro bakoitzeko altzairu korrugatuko barra baten lagin baten gainean, UNE-EN ISO 15630- 1 arauaren arabera, baita obrarako desplazamendua, laginketa eta emaitzen txostena ere. 4 52,87 211,48 UNE-EN 10080ren arabera, lote bereko bi altzairuzko barra uzkurtuko lagin baten gainean egindako uzkurduraren ezaugarri geometrikoak zehazteko saiakuntza, baita obrara joatea, lagina hartzea eta emaitzen txostena ere. 4 39,28 157,12 5.9 Un Tolesteko/bitan banatzeko saiakuntza Lote bereko bi sare elektrosoldatu laginean, UNE-EN ISO 15630-2 arauaren arabera, pitzadurarik dagoen edo ez zehazteko saiakuntza, tolestuz/bikoiztuz, baita obrara joatea, laginak hartzea eta emaitzen txostena ere. 2 16,87 33,74 5.10 Un Ezaugarri mekanikoak zehazteko saiakuntza Ezaugarri mekaniko hauek zehazteko saiakuntza: muga elastikoa, haustura-karga, hausturaren luzamendua eta karga maximoaren peko luzamendua, diametro bakoitzeko sare elektrosoldatu baten lagin baten gainean, UNE-EN ISO 15630-2 arauaren arabera, baita obrarako desplazamendua, laginketa eta emaitzen txostena ere. 1 52,87 52,87 5.12 Un Zagor artifizialezko material betegarri bat hautatu eta kontrolatzeko saiakuntzak Laborategiko saiakuntzak: analisi granulometrikoa; Atterbergen mugak; harearen baliokidea; Los Angelesen koefizientea; garbiketaren koefizientea; harlauzen indizea; hausturaren aurpegiak; Proctor aldatua. In situ saiakuntzak: 2 dentsitate eta hezetasunekoak; karga-plaka. Langileak eta ekipoak obrara eramatea, laginak hartzea eta txosten teknikoa barne emaitzak. 1 870,14 870,14 Soldatutako lotura baten saiakuntza ezsuntsitzailea, likido sarkorren bidezkoa, UNEEN 571-1 arauaren arabera, baita obrarako lekualdatzea eta emaitzen txostena ere. 10 25,00 250,00 Soldatutako lotura bati buruzko saiakuntza ez-suntsitzailea partikula magnetikoen bidez, UNE-EN ISO 17638 arauaren arabera, baita obrarako lekualdatzea eta emaitzen txostena ere. 10 35,40 354,00 5.16 Un Ultrasoinuen bidez soldatutako loturasaiakuntza. Lotura soldatu baten saiakuntza ezsuntsitzailea, ultrasoinuen bidez, UNE-EN 1714ren arabera, baita obrara lekualdatzea eta emaitzen txostena ere. 10 35,40 354,00 UNE-EN 12517-1 arauaren arabera, soldatutako juntura bati buruzko saiakuntza ez-suntsitzailea, 10x24 cm-ko erradiografiaren bidez, obrara joatea eta emaitzen txostena barne. 10 49,28 492,80 Torlojuz lotutako lotura bati buruzko saiakuntza, IEEren arabera, baita obrara joatea eta emaitzen txostena ere. 44 10,15 446,60 5.19 Un Estalduraren lodiera zehazteko saiakuntza Lanparak eta instalazio elektriko guztia badoan konprobatzea 1 82,90 82,90
science
addi-33a471c037c2
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/53426
Autokontsumorako eguzki-instalazio fotovoltaiko baten diseinua eta dimentsionamendua Portugaleteko Los Llanos kirolgunean
Sáenz Muga, Aitor
2021-10-18
Laburpena Dokumentu honek Portugaleteko Los Llanos kirolguneko eguzki-instalazio fotovoltaiko baten diseinua eta dimentsionamendua garatzea izan du helburu. Kasu honetan, isolatutako eguzki-instalazioek eta sarera konektatutako autokontsumorako eguzkiinstalazioek eskainitako alternatibak aztertuz kirolgunerako aukerarik egokiena zehaztu da. Izan ere, autokontsumorako eguzki-instalazio baten diseinua eta dimentsionamendua aurrera eraman da, non sorturiko soberakinak saltzen diren. Hasteko, kirolgunearen eremu geografikoaren azterlanetan eguzki-panelen kokapen posibleak ikertu eta aukeratu dira. Baita eremu geografikoaren irradiazioari erreparatu zaio ere, kirolguneak eguzki-instalazio posible bat edukitzeko potentziala berretsiz. Lan honen barruan eguzki-instalazio fotovoltaikoa osatzen duten osagai nagusiak aukeratzeko alternatiben analisia planteatu da, eguzki-panelak edota inbertsorea aukeratzeko hala nola. Ondoren, isolatutako eguzki-instalazioaren bideragarritasuna aztertu da. Muturreko kasu hau aztertzerakoan eta urritik otsailerako kontsumoa ekoiztea ezinezkoa dela ikusita, sarera konektatutako eguzki-instalazio baten diseinua eta dimentsionamendua planteatu da. SketchUp programa erabilita, kirolgunearen 3D eredua diseinatu da eta horri esker itzalen analisia egitea posible izan da. Gainera, eguzki-panelek urteko garai desberdinetan duten portaera eta inbertsorearen sarrerairteera parametroen arabera, eguzki-instalazio fotovoltaikoaren dimentsionamendua garatu da. Errentagarritasunaren analisiari esker, proiektu hau errealitatera eramango balitz 25 urtetan 39.844,16 €-ko irabazia lortuko litzateke. Izatez, 2020. urtean Los Llanoseko kirolgunean eguzki-instalazio fotovoltaikoa egin izan balitz, 6.744,10 €-ko irabazia lortuko zen urte horretako gastuekin alderatuta. Bukatzeko, arriskuen analisian, eman daitezkeen arrisku posible batzuk planteatu dira, arazo hauei aurre egiteko kontingentzia-plan bat diseinatuz. Gako hitzak: eguzki-instalazio, autokontsumo, eguzki-panel, Los Llanos, Portugalete. 1. Sarrera Azkenaldian, klima-aldaketaren aurkako borrokan energia berriztagarriek eta energiaiturri naturalek berebiziko garrantzia dute. Izan ere, energia garbia ekoizteko teknologiak etorkizunerako ezinbestekoak bihurtu dira. Horretarako, dokumentu nagusiaren sarrera hiru atal desberdinetan banatuko da. Lehenik eta behin, energia berriztagarrien eta eguzki-energiaren testuingurua aztertuko da, hauei buruzko zenbait datu adierazgarri aipatuz. Ondoren, proiektu hau egiteak suposatuko lituzkeen onurak aurkezten dira, hala nola onura tekniko, ekonomiko eta sozialak. Bukatzeko, dokumentu teknikoaren egituraketan Gradu Amaierako Lanak izango dituen atal guztiak adierazten dira. 1.1. Testuingurua Ember Climate eta Agora Energiewende energia aztertzeko enpresen txosten berri batek lau puntutan handitzen du energia berriztagarriek Europako ekoizpen elektrikoan duten partaidetza 2020an [1]. 2020. urtean, energia berriztagarrien erabilera % 39koa izan zen, 2019ko % 34,6aren aldean, eta Europar Batasuneko Ingurumenaren Europako Agentziak argitaratutako dokumentu berri batek ematen zion % 34aren aurrean. % 39 horretatik, % 20 energia eolikoa eta eguzki-energia izan ziren, % 13 hidroelektrikoa eta % 6 bioenergia. Horrela, teknologia horiek erregai fosilek baino elektrizitate gehiago sortu zuten Europa osorako 2020an lehen aldiz. Txosten horrek, epe laburrean konpondu beharreko erronka korapilatsu batzuk deskribatzen ditu, energia eolikoaren eta eguzki-energiaren hazkundea iraunkorra ez ezik bizkorra ere izango dela bermatzeko. Europar Batasunak, halaber, energiaren ekoizpenean ikatzaren ezabatze globala hasi behar duela esaten du. Baina energia nuklearra bezalako energia ez berriztagarriak Europako hainbat zonaldetan erabiltzen jarraitzen dira. Horretarako, eguzki-energia eta energia eolikoa elektrizitatearen sorkuntzan, etorkizun garbi baten nagusi izateko bi energia berriztagarriak dira [2]. Azken urteetan, energia berriztagarrien barruan, energia-fotovoltaikoa da garapen handiena izan duena. Eguzki-energia fotovoltaikoa gero eta garrantzitsuagoa izateko arrazoi nagusietako bat garapen teknologikoa da. Izatez, garapen teknologikoa eguzki-energian zentratzen ari da, energia eolikoak baino aurrerapen handiagoak egiteko aukerak ematen dituelako. Panel fotovoltaikoen kasuan, etengabe ari dira aurrerapenak egiten panelak osatzen dituzten materialen fabrikazioan. Merkeago eraikitzeko aukera ematen dute, eta energia gehiago sortzeko gai dira. Bestaldetik, elektrizitatea sortzeko erronka handienetako bat sortutako energia biltegiratzea da. Horri gehitu behar zaio eguzki-energia ez dagoela beti erabilgarri, adibidez, gauean. Gainera, baterien teknologian egindako aurkikuntza handien ondorioz, eguzki-energiaren kostua murrizten ari da. Kasu batzuetan, gas naturalaren ordezko gisa planteatzen da, azken hau iturri merkeenetako bat izanik. Adibidez, eguzki-energia elektrizitatea lortzeko modurik merkeena da nazioarteko merkatu batzuetan, hala nola Espainian, Italian eta Indian [3]. Hori, Wood Mackenzie analistek argitaratutako txosten berri baten ondorioa da; eguzki-energia fotovoltaikoaren kostua % 25 gehiago jaitsi daitekeela iragarri izan baitu EnergyNews aldizkariak. Izan ere, txostenaren arabera, eguzki-energiaren kostua % 90 jaitsi da azken hamarkadan, eta hamarkada honen amaierarako % 15 eta % 25 artean jaistea aurreikusten da. Gainera, Ravi Manghani Wood Mackenzieko ikerketa zuzendariak honako hau adierazi du: "Mundua COVID-19 pandemiak eragindako beherakada ekonomikotik suspertzeko eta, aldi berean, Parisko Hitzarmenaren klima- eta ingurumen-helburuak betetzeko ahalegintzen ari den bitartean, eguzki-energia posizio paregabean dago etorkizun jasangarri eta karbono gutxiko baterantz aurrera egiteko". Araudiari dagokionez, eguzki-energiari buruzko araudi berriak, 15/2018 Errege Lege Dekretua onartu ondoren, aldaketa oso esanguratsuak ekarri zituen autokontsumo fotovoltaikoko eguzki-panelen instalazioari dagokionez [4, 5]. Lege horrekin, 900/2015 Errege Dekretuari aurre egiten zaio, 2015. urtearen amaieran "eguzkiaren gaineko zergak" autokontsumo energetikoaren abantailak murriztea eragin zuena [6]. Lege berria iritsi arte, autokontsumorako lau instalazio mota zeuden, lege berriarekin bi izatera igaro zirenak: • Soberakinik gabeko autokontsumo-instalazioa: energia sarera eramaten ez duten instalazioak dira. Horretarako, behar bezala homologatutako isurketasistema bat instalatu behar da. • Soberakinak dituzten autokontsumo-instalazioak: instalazio hauetan soberako energia sarera isuri daiteke. Beraz, egungo legearekin sinplifikatu egiten dira sistema horien instalazioen legezko administrazio-izapideak. Orain arte beharrezkoa zen konpainia hornitzaileari lotzeko puntua eskatzea, proiektu bat sortzea, ziurtagiriak lortzea, hainbat baldintza betetzea eta abar. Gainera, prozesu osoak diru eta denbora asko inbertitu beharra eragiten zuen. Horrela, aipatutako instalazio motak izapide burokratiko gutxiagorekin legeztatu daitezke, energia berriztagarrien erabilera erraztuz. Aurreko guztia kontuan hartuz, eguzki-instalazio fotovoltaiko baten adibide bat jartzearren, Basauriko udaletxeak Artunduaga kiroldegian jarriko duena aipatzekoa da. Basaurik dagoeneko 2030erako Euskadiko Energia Estrategiaren bideari ekin dio [7]. Estrategia horren helburua administrazio publikoek kontsumitutako energiaren % 32 berriztagarria eta ekoizpen propioa izatea da. Horrela izango da Artunduagako kiroldegiko hainbat eraikinetan; izan ere, udaletxeak eguzki-instalazio fotovoltaiko bat kontratatzeko prozesua hasi du jada, kiroldegiko teilatuan egingo dena. Izatez, kiroldegiak urtero kontsumitzen duen energia elektrikoaren % 30 eguzki-panelek sortuko dute. Horri esker, atmosferara 121 tona karbono dioxido isurtzea saihestuko da urtero. Gainera, jarritako instalazioarekin urtero 338.000 kWh ekoiztea espero da, ekoizpen guztia autokontsumora bideratuz. Orduan, Gradu Amaierako Lan honetan Basauriko udaletxeak Artunduaga kiroldegian egingo duen instalazio fotovoltaikoa oinarritzat hartuz, Portugaleteko Los Llanos kirolgunean autokontsumorako eguzki-instalazio fotovoltaiko baten diseinua eta dimentsionamendua garatuko da. 1.2. Proiektuaren onurak Atal honetan proiektu hau garatzeak ekarriko lituzkeen onurak aztertuko dira. Hiru azpiataletan banatuta daude, haien ekarpenen arabera: onura teknikoak, onura ekonomikoak eta onura sozialak. 1.2.1. Onura teknikoak Autokontsumo fotovoltaikoak sortzen dituen energiak hainbat aplikazio ditu, hala nola energia elektrikoa ematetik ur beroa emateraino [8]. Gune beroetan eta eguzki-ordu gehien dituzten zonaldeetan, energia fotovoltaikoa energia-beharren % 100 asetzera irits daiteke. Eguzki-ordu gutxien eta hotzenak dituzten eremuetan, berriz, energiaeskariaren % 50 bete daiteke. Izan ere, Espainia urtean eguzki-ordu gehien dituen herrialdeetako bat da Europan, eguzki-instalazio bat egiteko orduan abantaila bat dena. Baina autonomia-erkidego guztiek ez dituzte eguzki-ordu berberak, eta hori kontuan hartu beharko litzateke instalazioa non egiten den eta eguzki-panelak norantz zuzentzen diren erabakitzeko. Beste abantaila bat panelak ia edonon instalatu daitezkeela da. Horrela, aukera egokia izan daiteke linea elektrikoa iristen ez den urruneko lekuetan instalatzeko. Bestaldetik, eguzki-panelak instalatzeko eta mantentzeko errazak dira [9]. Modulu fotovoltaikoetarako egitura-aukera ugari daudenez, eta behar den kable kopurua txikia denez, autokontsumo-instalazioak sektore fotovoltaikoaren barruan instalatzeko eta mantentzeko errazenak dira. Horrela izanda, etxebizitza bateko instalazio batek urtean 1-2 garbiketa behar izan ditzake, metatzen den zikinkeriaren arabera; kasu batzuetan, eguzki-panelak garbitzeko sistema automatikoak erabiltzen dira, eguzki-panelen ekoizpena maximizatzeko [10]. Sistema zenbat eta garbiagoa izan, orduan eta eraginkorragoa dela kontuan hartu beharra dago. 1.2.2. Onura ekonomikoak Eguzki-instalazio fotovoltaiko bat aurrera eramateak ekonomikoki abantaila asko ekarri ditzake. Duela zenbait urte, instalazio fotovoltaiko bat egiteak kostu handiak suposatzen zituen ordaintzeko eta amortizatzeko. Baina gaur egun instalazio fotovoltaiko bat egitea beste teknologia batzuk baino askoz merkeagoa izan daiteke. Izatez, modulu fotovoltaikoek 30 urte inguruko balio-bizitza izan dezakete eta inbertsoreek 25 urte ingurukoa. Hortaz, autokontsumo fotovoltaikoko instalazioak azkar amortiza daitezkeela egiazta daiteke, hurrengo urteetan aurrezki handia bermatzen baitute beren bizitza erabilgarriarekin alderatuz. Gaur egun, hainbat diru-laguntza daude eguzki-panel fotovoltaikoen instalazioa sustatzeko eta hobetzeko [11]. Izan ere, autonomia-erkidego ugarik horrelako dirulaguntzak ezarri dituzte Espainian energia garbien ekoizpena sustatzeko. Gainera, ekoizten diren energia-soberakinak merkaturatzaileari saltzea baimenduta dago. Horrela, hilabetearen amaieran argiaren fakturan konpentsazioa lortzen da. 1.2.3. Onura sozialak Onura sozialak, tokian tokiko gizarteak eguzki-instalazio fotovoltaikoak egiteagatik lor daitezkeen abantailak izango litezke. Era berean, onura teknikoetatik eta ekonomikoetatik aparte, eguzki-energia fotovoltaikoak ere onura ugari ditu ingurumenerako. Eguzki-energia fotovoltaikoaren ezaugarri nagusietako bat da ez dituela ingurumenerako kaltegarriak diren emisioak igortzen, planeta kutsadura maila handiagoetatik babestuz. Eguzki-energia fotovoltaikoa erabiltzeko beste arrazoi bat berriztagarriak ez diren energia-iturriak erabili behar ez izatea da. Horien ondorioz, gas kutsagarriak isurtzen dira, hala nola CO2 edo metanoa, ingurumen inpaktu larria suposatuz. Kutsadurarekin jarraituz, soinu kutsadura energia sortzeak dakarren beste arazo bat da. Hala ere, eguzki-panel fotovoltaikoen kasuan, oso isilak dira eta beraz, irtenbide ezin hobeak dira hiriguneetarako eta bizitegi-guneetarako. Eguzki-energiak eskaintzen duen bermerik handienetako bat energia hau agorrezina dela da. Izatez, energia mota honen aldeko apustua egiteak planeta zaintzea suposatzen du, epe luzerako biziraupena sustatuz. Gainera, autokontsumo-instalazioek iturri garbiak eta agorrezinak erabiltzeaz gain, eraikuntzetara ere egokitzen dira, ingurumen inpaktu larririk eragin gabe. 1.3. Dokumentu teknikoaren egituraketa Dokumentu honetan, Autokontsumorako Eguzki-Instalazio Fotovoltaiko Baten Diseinua eta Dimentsionamendua Portugaleteko Los Llanos Kirolgunean izenburua duen Gradu Amaierako Lana aurkezten da [12]. Lehenik eta behin, Helburuetan proiektuaren xedeak zehaztuko dira: zer, zertarako, zergatik eta noraino egingo den. Ondoren, Oinarri teorikoetan, memoria ulertzeko behar diren ezagutza nagusiak azalduko dira. Memoriaren lehenengo atal teknikoa Eremu geografikoaren azterlanak izango dira, eguzki-instalazio fotovoltaikoaren kokapena eta eremu geografikoaren irradiazioa aztertuko dituena. Hurrengo atalean, Alternatiben analisian, proiektuaren aspektu desberdinen soluzio posibleak aztertuko dira eta irizpide batzuen arabera egokiena aukeratuko da. Ostean, eguzki-instalazio fotovoltaikoaren kasurik txarrena planteatuko da eta honen analisia egingo da, hau da, Isolatutako eguzki-instalazioaren analisia. Gero, Sarera konektatutako eguzki-instalazioaren diseinua eta dimentsionamendua atalean, proiektuari dagokion diseinua zehaztuko da, hori aurrera eramateko beharrezko kalkuluak eginez. Ondorengo atalean, Analisi ekonomikoa egingo da, bi atal nagusitan banatuko dena: Aurrekontua eta Errentagarritasunaren analisia. Bestetik, Arriskuen analisia kontuan hartu beharreko atal bat da, probabilitate-inpaktu matrizea azalduko da eta arrisku larrienentzako kontingentzia-plana. Dokumentu nagusiaren plangintzari dagokionez, Gantt-en diagrama gauzatuko da, ataza bakoitza deskribatzen duen informazioa, mugarriak eta abar azalduz. Bukatzeko, Ondorioetan proiektuaren atal garrantzitsuenak adieraziko dira, adibidez, proiektuaren ekarpenak eta etorkizuneko lerroak. Dokumentu nagusiaz aparte, Gradu Amaierako Lan honek hiru eranskin izango ditu. I. Eranskinean lan honetan zehar aplikatuko den arautegiaren laburpena zehaztuko da. II. Eranskinean eguzki-instalazio fotovoltaikoa osatuko duten elementu komertzialen ezaugarri-orriak multzokatuko dira. Azkenik, III. Eranskinean errentagarritasunaren analisia aurrera eramateko beharko diren kalkulu-orriak aurkeztuko dira. 2. Helburuak - Norainokoak Puntu honetan, testuinguruan zehaztutako arazoen aurrean garatuko den proiektuaren helburuak, honen zergatiak eta norainokoak azalduko dira. Gradu Amaierako Lan honetan Portugaleteko Los Llanos kirolgunean autokontsumorako eguzki-instalazio fotovoltaiko baten diseinua eta dimentsionamendua garatzea da helburu nagusia. Horrela, faktura elektrikoan aurrezkiak lortzea espero da, kirolgunean eguzki-instalazio optimo bat eraikitzeko nahi adina espazio dagoela ikusi izan baita. Gainera, klima-aldaketa saihesteko asmoz, dokumentu hau egitearen beste zergati bat energia berriztagarrien erabilera sustatzea da. Horretarako, Gradu Amaierako Lan hau aurrera eramateko azpi-helburu hauek edo norainokoak beteko dira: • Eguzki-panel fotovoltaikoak modu aproposenean kokatzeko eremu geografikoaren aztertzea. • Eguzki-instalazio fotovoltaikoa osatuko duten elementu garrantzitsuenen aukeraketa. • Eguzki-panelen kopuru eta kokapena aztertzea 3Dko diseinua baten bitartez, dimentsionamenduak ahalik eta galera gutxien izan ditzan. • Instalazio fotovoltaikoaren errentagarritasuna aztertzeko analisi ekonomikoa egitea. • Eguzki-instalazio fotovoltaikoa egiteak suposatuko lituzkeen arriskuak plazaratzea. Arrisku horiek kontuan hartuta, kontingentzia-plan bat diseinatzea. 3. Metodologia Atal honetan, Los Llanos kirolguneko eguzki instalazio fotovoltaiko baten diseinu eta dimentsionamendua egiteko bete beharreko urrats nagusiak adierazi eta azalduko dira. Horretarako, erabilitako metodologiaren fluxu-diagrama moduko bat aurkezten da (ikus 1. irudia): 1. Irudia. Lanerako erabilitako metodologia. Lehenik eta behin, eremu geografikoaren azterlanak garatu behar dira. Azterlan hauetan eguzki-sistema fotovoltaikoa zehazki non kokatuko den adieraziko da, instalazio gunearen mugapenak azalduz. Bestetik, eremu geografikoaren irradiazio mapa aztertuko da, eguzki-instalazioaren diseinu eta dimentsionamenduan zenbait kalkulu egiteko lagungarriak izango direnak. Alternatiben analisian, eguzki-instalazio fotovoltaikoa diseinatzeko elementurik garrantzitsuenen azterketa eta konparaketa egiten da. Beraz, elementu bakoitzaren merkatuko bi alternatiba aukeratzen dira, eta bakoitzaren deskribapen zehatza garatzen da. Gero, aztertuko den elementuaren ezaugarrien arabera alternatibarik hoberena hautatzen da. Diseinu eta dimentsionamenduarekin hasi baino lehen, kasurik txarrena planteatu beharra dago. Hortaz, isolatutako sistemaren analisiarekin instalazio fotovoltaikoa saretik isolatu daitekeen ala ez jakin daiteke. Kasu honetarako eguzki-panel kopurua izango da mugapena, izan ere instalazio eremua mugatua baita, eta baliteke saretik isolatutako sistema izateko behar adina eguzki-panel kokatzeko lekurik ez izatea. Behin zein instalazio mota egin daitekeen jakinda diseinu eta dimentsionamenduaren txanda izango litzateke. Atal honetan, Los Llanos kirolgunearen 3D eredu bat garatuz eguzki-panelek izan ditzaketen posizio eta orientazio desberdinak ikertuko dira itzalek sorturiko galerak minimoak izateko. Baita eguzki-panelen portaera aztertuko da, urteko denboraldi desberdinetan beraien funtzionamendu egokia bermatzeko. Ildo beretik jarraituz, inbertsorearen eta kableatuaren integrazioa eguzki-sistema fotovoltaikoan aztertuko da. Azkenik, analisi ekonomikoa eta arriskuen analisia independenteki egin daitezkeen bi atal dira. Alde batetik, analisi ekonomikoan eguzki-instalazioaren aurrekontua, faktura elektrikoa eta errentagarritasunaren analisia plantatuko da. Bestaldetik, arriskuen analisian eguzki-instalazio fotovoltaikoa egiteak suposatuko lituzkeen arrisku posibleak aurkezten dira. Gainera, arrisku horiek saihesteko kontingentzia-plan bat diseinatzen da. 4. Oinarri teorikoak Atal honetan proiektua ulertzeko beharrezkoak izango diren azalpen teknikoak emango dira. Hala nola, eguzki-instalazio fotovoltaiko baten dimentsionamendua ulertzeko behar den oinarrizko jakintza teorikoa. Era laburrean azalduz, eguzki-panelak moduluz osatuta daude, eta moduluak, aldi berean, zelula fotovoltaikoz [13]. Zelulek material erdieroalez osaturiko lamina bat edo batzuk dituzte, eta eguzki-erradiazioa pasatzen uzten duen eta bero-galerak minimizatzen dituen beira garden batez estalita daude. Oro har, eguzki-zelula fotovoltaiko konbentzionalak silizioz eginda daude. Eguzkiaren argiak panelaren zelula fotovoltaikoetan eragiten du, geruzen artean eremu elektriko bat sortuz. Horrela zirkuitu elektriko bat sortzen da, eguzki-energia fotovoltaikoaren funtzionamenduaren arduradun nagusia dena. Zenbat eta intentsitate handiagoa izan argiak, orduan eta handiagoa izango da fluxu elektrikoa. Zelula fotoelektrikoek eguzki-energia elektrizitate bihurtzen dute korronte zuzen moduan, eta hori korronte alterno bihurtzen da etxeetan dauden ekipo elektrikoak elikatu ahal izateko. Korronte zuzena korronte alterno bihurtzeaz arduratzen den gailuari inbertsore deritzo. Inbertsoreak korronte zuzen hori alterno bihurtzen du, isuri behar den sare elektrikoaren ezaugarri berdinekin, seinalearen uniformetasuna eta kalitatea kontrolatuz. Ondoren, korronte alternoa kontadore batetik pasatzen da eta handik sare orokorrera injektatzen da. Horrela, eguzki-energia energia elektriko bihurtzeko aprobetxa daiteke. Eguzki-energia nola funtzionatzen den jakiteaz aparte, ezinbestekoa da haren aplikazioak ezagutzea. Horrela izanda, eguzki-instalazio fotovoltaikoen artean mota desberdinak aurki daitezke, non bi talde nagusi bereizten diren, besteak beste: • Sare elektrikora konektatutako eguzki-instalazio fotovoltaikoak (autokontsumoa): kasu honetan, instalazio fotovoltaiko batek sortutako korronte elektrikoa sarera isurtzen da. • Instalazio isolatua, sare elektrikotik deskonektatuta: sortutako elektrizitatea autokontsumorako erabiltzen da. 4.1. Sare elektrikora konektatutako eguzki-instalazio fotovoltaikoak Mota honetako instalazioak, sare elektrikoari lotuta egoteagatik bereizten dira [14]. Instalazio mota hauetan autokontsumoa lehenesten da eguzki-instalazioaren energia erabiliz, hura eskura dezaketen bitartean. Hala ez denean, sare elektrikotik lortzen da energia. Autokontsumoko instalazio mota bat edo bestea bereiziko duena soberakinen kudeaketa izango da, hau da, instalaziotik sortutako eta kontsumitu gabeko energiarekin egingo dena. Hori kontuan izanda, hiru autokontsumo instalazio mota desberdintzen dira: konpentsazio bidezko autokontsumoa, soberakina baterietan metatutako autokontsumoa eta soberakinik gabeko autokontsumoa. 4.1.1. Konpentsazio bidezko autokontsumoa Instalazio mota honen ezaugarria da soberakinak erabiltzen direla soberako energia errentagarri bihurtzeko. Esate baterako, asteburuan itxita dagoen eta eguzki-instalazioa erabiltzen duen leku batean ez litzateke energia elektrikorik kontsumituko, baina energia elektrikoa sortzen jarraituko litzateke. Energia hori sare elektrikoan sartzen da, eta trukean konpentsazio bat jasotzen da. Konpentsazio horrek hiru aldaera izan ditzake, herrialde bakoitzean indarrean dagoen legediaren arabera: • Balantze gabia: sarera isuritako kWh bakoitzeko, energia sortu eta ekoizten duenak saretik 1 kWh kontsumitzeko eskubidea du kosturik gabe eta behar duenean. • Sareko salmenta: sarera isurtzen den kWh bakoitzeko diru kopuru finko bat jasotzen da. • Tarifa garbia: sarera isuritako kWh bakoitzeko, faktura elektrikotik diru kopuru jakin bat deskontatzen da. Espainian, 2019ko apiriletik aurrera konpentsazio ekonomiko bidezko autokontsumoa arautzen da, 244/2019 Errege Dekretuaren bidez [15]. Lege horrek aurrezteko konpentsazio-sistema bat ezartzen du. Izan ere, 100 kW baino gutxiagoko 2. Irudia. Konpentsazio bidezko autokontsumoaren eskema. 3. Irudia. Soberakina baterietan metatutako autokontsumoren eskema. 4.1.3. Soberakinik gabeko autokontsumoa Eguzki-instalazio eredu honen ezaugarri nagusia da sare elektrikoan ez duela inolako injekziorik egiten, hala ere, instalazioak energia behar duenean saretik hartzen du. Instalazio fotovoltaiko mota hau aurrekoen oso antzekoa da, baina desberdintasun bat dago. Kasu honetan, instalazioari isurketen aurkako mekanismo bat gehitu behar zaio, inbertsorearekin zuzenean konektatuko dena kontsumitutakoa baino energia gehiago sor ez dadin, eta hura sarera pasatzea saihestuko duena. Soberakinak baztertzean, horiek aprobetxatzeko aukera galtzen da, ezin daitekeelako ezta baterietan biltegiratu ezta konpentsaziorik lortu. Horrelako instalazioak beharrezkoak dira indarrean dagoen legediak sare elektrikoari energia injektatzen uzten ez dionean. 4.2. Sare elektrikotik deskonektatutako eguzki-instalazio fotovoltaikoak 4.2.1. Isolatutako instalazio fotovoltaikoa Aurreko instalazio guztiak ez bezala, mota honetako instalazioak ez daude sare elektrikora konektatuta. Instalazioak sortutako energia elektrikoa instalazioa dagoen puntu berean kontsumitzen da, sarearekiko mendekotasuna saihestuz. Mota honetako eguzki-instalazioetan beharrezkoak diren elementuak inbertsore kargagailu bat, bateriak eta multzo elektrogeno bat dira, eguzki-erradiaziorik ez dagoenean erabiltzeko energia biltegiratzea ahalbidetuko dutenak. Instalazioaren diseinuan sortutako energiak eta biltegiratzeko ahalmenak eguzki-erradiazioa egun batzuk jaso gabe igarotzea ahalbidetzeko bermatu beharko da. Horrek eragin zuzena du instalazioaren tamainan; izatez, eguzki-panel fotovoltaiko gehiago daude autokontsumoko instalazioekin alderatuta. Beraz, isolatutako instalazio fotovoltaikoak aukera ezin hobea dira saretik isolatuta dauden eraikin edo landetxetarako, aukerarik merkeena eta jasangarriena izanik. 5. Irudia. Isolatutako eguzki-instalazio baten eskema. 4.3. Eguzki-instalazio fotovoltaikoen oinarrizko elementuak Eguzki-instalazio fotovoltaiko mota desberdinak jada ezagututa instalazio fotovoltaiko bat osatu dezaketen elementuak aztertuko dira, bai sare elektrikora konektatutako eta deskonektatutako sistementzako [16]. Hortaz, bi eguzki-instalazioek honako elementu komun hauek dituzte: eguzki-panel fotovoltaikoa, karga-erreguladorea, inbertsorea, bateria, kable elektrikoak, lur-konexioa eta babes-koadroa. 4.3.1. Eguzki-panel fotovoltaikoa Eguzki-erradiazioaren aprobetxamendu optimoa lortzeko, ezinbestekoa da eguzkiaren ibilbidea ezagutzea, instalazio fotovoltaikoaren beharrak eta eguzki-panelen kokapenaren baldintzak ezagutzea [17]. Horren ondorioz, instalazio fotovoltaikoetako eguzki-panelen orientazioa eta inklinazioa zehaztu behar dira, orduko kilowatt kosturik txikiena lortzeko. Kontuan hartu beharreko alderdi bat modulu fotovoltaikoetan eragina izan ditzaketen itzalak dira. Izan ere, egunez itzalak posizioz aldatzen dira, baina urtaro desberdinetan ere aldatzen dira. Neguan, adibidez, eguzki-erradiazioak lurrazalarekiko udan baino hain perpendikularra ez den norabidean lurrerantz bidaiatzen du, hau da, itzalak askoz ere luzeagoak dira. Horretarako, eguzki-panel fotovoltaikoko sistema bat ahalik eta gehien aprobetxatzeko itzal posibleekin kontuz ibili beharko da. Itzalen efektua kontu handiz ebaluatu behar da panelen kokapena zehazterakoan. Izatez, itzalek eguzki-panelen ekoizpena murrizten dute, batez ere eguerdiko orduetan gertatzen badira. Azalera erabilgarria panel fotovoltaikoen kokatzea ahalbidetzen duen espazioak zehaztuko du. Azalera hori mantentze-lanetarako sarbide errazeko espazioa izan dadin saiatu beharko da. Aldi berean, espazio hori ezusteetatik eta objektuen erorketatik babestuta egon beharko du. 6. Irudia. Eguzki-panelen inklinazioa eta orientazioa [18]. Eguzki-panelen orientazioa aztertzean, garrantzitsua da bi orientazio-ardatz garrantzitsuenak ulertzea (ikus 6. irudia): • Inklinazioa: panelak zoruarekiko osatzen duen angelua da. • Orientazioa (azimut): eguzki-panelek iparraldearekiko osatzen duten angelua da. Panel fotovoltaikoen orientazioa eta inklinazioa latitudearen araberakoa da. Panelen orientazio optimoa ipar hemisferioan hegoaldekoa da, eta hego hemisferioan iparraldekoa da. Helburua eguzki-panelaren perpendikulartasun maximoa lortzea da, jasotako eguzki-erradiazioarekiko. Horrela, zelula fotovoltaikoen bidez lortutako energia optimizatuko da. Gainera, eguzki-panelen orientazio optimoa urtean zehar aldatuz doa (ikus 7. irudia). 7. Irudia. Eguzki-panelen orientazio optimoa urtean zehar. 8. Irudia. Eguzki-panelen arteko distantziak [19]. 4.3.2. Karga-erreguladorea Karga-erreguladorea bateriaren karga-egoera kontrolatzeaz arduratzen den gailu elektronikoa da [20]. Karga-erreguladorea eguzki-panel fotovoltaikoen eta baterien artean instalatzen da, eta bi elementuen artean dabilen energia-fluxua kontrolatzeaz arduratzen da. Energia-zirkulazioaren kontrol hori intentsitatearen eta tentsioaren parametroen kontrolari esker gertatzen da, karga-etapa bakoitza irauten duen bitartean. Erreguladoreak bateria gehiegizko gainkargen eta tentsioen aurka babesten du, bateria une bakoitzean dagoen karga-egoeraren arabera kaltetu ez dadin. Zenbait erreguladore pantailekin edo komunikazio-gailuekin osatu daitezke, edo inbertsore hibridoetan bertan integratuta egon daitezke. Hortaz, karga-erreguladoreak bateriaren eta modulu fotovoltaikoen artean igarotzean den energia-kantitatea gidatu eta kontrolatzen du. Bi erreguladore mota daude: PWM karga-erreguladorea eta MPPT karga-erreguladorea. ➢ PWM karga-erreguladorea PWM erreguladoreak panel fotovoltaikoen eta bateriaren artean etengailu gisa jarduten duten erreguladore sinpleak dira [21]. Erreguladore hauek bateriaren tentsio izendatuan lan egitera behartzen dituzte modulu fotovoltaikoak. Bateriaren kargan xurgatze-etapa lortzen denean, erreguladoreak pultsuen intentsitatea aldatzen du, eta segundoko zenbait aldiz mozten du moduluen eta bateriaren arteko kontaktua, bateria gehiegi kargatzea saihestuz. PWM erreguladorearen abantailen artean, sinpletasuna, pisu txikia eta prezio baxua aurki daitezke. PWM erreguladoreak 60 A-ra arteko tamainan daude eskuragarri eta bizitza erabilgarria luzea dute; batzuek beroaren aurkako hozte-sistemak integratuta dauzkate. Desabantailei dagokienez, tentsio izendatua baterien berdina izan behar dela aipatu daiteke. Baita korronte zuzenerako 60 A-tik gorako erreguladoreak ezin daitezkeela aurkitu esan beharra dago. ➢ MPPT karga-erreguladorea Karga-erreguladoreen barruan MPPT erreguladoreek zerbitzu handienak eskaintzen dituzten erreguladoreak dira, nahiz eta PWM erreguladoreekin alderatuz prezio altuagoa duten. MPPT erreguladoreek eguzki-panelak potentzia handieneko puntuan lan eginarazten dituzte [22]. Beraz, PWM erreguladoreek duten desabantaila ez dute aurkezten MPPT erreguladoreek, hau da, bateriaren tentsioa panelaren tentsioarekin berdintzen dela, eraginkortasuna galduz. Hortaz, potentzia maximoan lan egiteak abantaila ugari ekartzen ditu, horietako bat eguzki-panelak ez duela bateriaren tentsio bera izan behar, baina berdina edo handiagoa izan behar du. Orduan, MPPT bat aukeratzerako orduan, agertzen den tentsioaren balioa tentsio maximoa adierazten du. Eguzki-panel baten errendimenduak tentsio eta potentzia maximoa lortzen duen funtzionamendu-kurba deskribatzen du. Momentu horretan, panelak potentzia izendatutik gertu dagoen potentzia eskaini dezake, orientazioa eta tenperatura bezalako baldintzak alde batera utziz. 9. Irudia. Potentzia maximoko puntuaren jarraipena [23]. Horrenbestez, kurba gorrian eguzki-panel fotovoltaiko baten irteera-korrontea irteeratentsioaren menpe adierazten da (ikus 9. irudia). Potentzia maximoko puntua, MPPT erreguladorearen korrontea eta tentsioaren arteko biderkaduraren arteko emaitza da. Aldiz, kurba urdinean irteera-potentzia irteera-tentsioaren menpe adierazten da. 4.3.3. Inbertsorea Inbertsorea korronte jarraitua korronte alterno tentsio eta maiztasun jakin batera eraldatzeko gai den gailu elektronikoa da [24]. Adibidez, korronte alternoarekin funtzionatzen duen aparatu elektriko bat elikatu behar izatekotan baina sareko korronte alternoa eskura ez badago, korronte jarraituko iturri bat erabiliz elikatu ahal daiteke. Beraz, inbertsorea ezinbestekoa da korronte zuzenean funtzionatzen duten gailuak elikatzeko. Inbertsoreak sistema fotovoltaiko isolatuetan erabiltzen dira, baita sarera konektatutako sistema fotovoltaikoetan ere. • Karga-eraginkortasuna: metagailua erabat kargatzeko erabiltzen den energiaren eta benetan biltegiratzen denaren artean dagoen erlazioa. Beraz, erlazio hau % 100 ingurukoa izatea lortu behar da. • Autodeskarga: metagailu elektriko bat guztiz deskargatzeko prozesuari deitzen zaio. • Deskarga-sakonera: karga-ziklo batean edo deskarga-ziklo batean erabiltzen den bateriaren guztizko edukieraren ehunekoa da. Bestaldetik, eguzki-instalazio fotovoltaikoetarako erabiltzen diren bateriak 10 urte inguruko bizitza erabilgarria izan ohi dute. Baina, deskargak maiz eta % 50etik gorakoak egiten badira, haien bizitza erabilgarria asko laburtzen da. Gainera, tenperatura eragin nabarmena izan dezakeen beste faktore bat da. Tenperatura 20 °C eta 25 °C tartekoa bada, bateriek 10 urte inguruko bizitza erabilgarria izan dezakete. Aitzitik, tenperatura 10 °C bada, baterien bizitza erabilgarria 5 urtetara laburtu daiteke. 4.3.5. Kable elektrikoak Eguzki-kablea energia elektrikoa instalazio fotovoltaikoen artean korronte zuzena garraiatzeaz arduratzen da, eguzki-panelean sortzen denetik inbertsorean korronte alterno bihurtzen den arte [28]. Eguzki-kablea ohiko kable elektrikoarekin desberdintasunak ditu, garraiatu behar duen korrontea askoz handiagoa baita eguzkikablearen kasuan. Izan ere, instalazio fotovoltaikoaren tentsioa baxua da 230 volteko kontsumo-instalazio batekin alderatuta. Tentsio-erorketak eta energia-galerak korronte elektrikoaren araberakoak direnez, eguzki-kablearen sekzioak ohiko kable elektrikoaren sekzioak baino handiagoak dira, azken hauek 1,5 mm2-koak edo 2,5 mm2-koak izan ohi dira. Eguzki-instalazio batean ohikoak diren sekzioak 4 mm2-tik 35 mm2-ra bitartekoak dira. Eguzki-kablearen sekzioa aldatu egiten da tartearen arabera, ezaugarri elektrikoen eta tartearen distantziaren arabera. Tarte hauek osagai bakoitzaren arteko kable ibilbidea dira, 4 tarte nagusi bereizten direlarik: • 1. tartea: eguzki-panel bakoitzetik konexio-kutxara. Eguzki-panelak elkarren artean konektatzeko kable-sekzioak 4 mm2-koak edo 6 mm2-koak dira. • 2. tartea: konexio-kutxatik karga-erreguladorera. Konexio-kutxaren eta kargaerreguladorearen arteko kable-sekzioa 10 mm2 eta 50 mm2 artekoa izan daiteke. • 3. tartea: karga-erreguladoretik bateriara. Karga-erreguladorearen eta bateriaren arteko kable-sekzioa 16 mm2 eta 35 mm2 artekoa izan daiteke. • 4. tartea: bateriatik inbertsorera. Bateriaren eta inbertsorearen arteko loturan, gutxienez 35 mm2-ko sekzioa jarri behar da, inbertsorearenganako sortzen diren korronte handiak direla eta. 1. tartea antzekoak diren hainbat tarte dira, tentsioa eta korrontea berdinak direlako eta eguzki-paneletik konexio-kutxara dauden distantziak oso antzekoak direlako. Beraz, kable-sekzio bera erabili ohi da 1. tarteko konexio guztietarako. Aldiz, eguzki-panel bakarra balego, ez litzateke konexio-kutxarik egongo, eta 1. eta 2. tarteak zati bakar batean sinplifikatuko lirateke. Gainera, inbertsore hibridoak erabiltzen direnean, 3. eta 4. tarteak tarte bakarrean sinplifikatzen dira. 4.3.6. Lur-konexioa Instalazio fotovoltaikoen masak, Behe Tentsioko Araudi Elektroteknikoaren arabera, banaketa-enpresaren neutroarekiko independentea den lur batera konektatuta egongo dira, baita gainerako horniketaren masetara ere [29, 30]. Horrela, instalazio fotovoltaikoaren masetarako lur-konexiorako puntu independente bat eduki beharko da. Ezaugarri horren arabera, eguzki-instalazio fotovoltaikoak honela sailka daitezke lurkonexio mota desberdinen arabera: • Instalazio fotovoltaiko flotatzaileak: instalazio hauen bi eroaleak, polo positibo eta negatiboa, lurretik isolatuta daude. Abantaila bezala, zuzeneko edo zeharkako kontaktuen ondorioz ez dagoela arrisku elektrikorik izango litzateke. Desabantaila bezala, isolamendu-akatsak ezin direla hauteman izango litzateke. Horrek instalazioa elektrostatikoki kargatzea suposatuko luke, baterien sutearriskua sortuz. 13. Irudia. Lurrera konektatutako instalazio fotovoltaikoen eskema. • Lurrera zentratutako instalazio fotovoltaikoak: eguzki-panel fotovoltaikoetako puntu bat lurrarekin konektatuta dago. Konfigurazio mota honek goi tentsioko instalazio handietan erabiltzen da, hala nola sarera konektatutako instalazioetan. Gainera, eroale aktiboen eta lurraren arteko tentsioa eroaleen arteko tentsioaren erdia da, babes handiagoa lortuz. 14. Irudia. Lurrera zentratutako instalazio fotovoltaikoen eskema. 4.3.7. Babes-koadroa Babes-koadroa eguzki-instalazio ororen funtsezko zatia da [31]. Izan ere, eguzkiinstalazio fotovoltaikoa tentsioetatik edo arrisku meteorologikoetatik babesten du. Funtsean, bi motatako babesak daude eguzki-instalazioetarako. Lehenengoek korronte zuzenarekin lan egiten dute eta ekipo elektrikoak gaintentsioetatik babesteaz arduratzen dira. Babesgarri horiek eraikinaren aurretik doan material guztia babesteaz arduratzen da. Babes hauetan komeni da atmosferaren deskargen aurkako babesle bat jartzea, arazo handiagorik izan ez dadin tximistaren bat eroriz gero. Babes elektrikoaren bigarren zatia instalazio fotovoltaikoaren korronte alternoaren babes osoa da. Babes horiek inbertsorearen ondoren jartzen dira, eta ekipo fotovoltaikoa zein eraikina tentsio-igoeretatik babesteko balio dute. Orokorrean, babes hauek segurtasuna bermatzen dute instalazio fotovoltaiko osoan, baldin eta akatsen bat badago. Babes magnetotermikoak eta atmosferikoak elementu garrantzitsuak dira eguzkiinstalaziorako beharrezko materiala ezartzerakoan, normalean aipatzea ahaztu egiten dena. Izan ere, babes hauek ez dira soilik ekipo fotovoltaikoa edo instalazio elektrikoa babesteko jartzen. Ondo instalatutako eta dimentsionatutako babesik gabe suteak, zirkuitu-laburrak, elektrokuzioak eta abar gerta daitezke. Are gehiago, ezin izango da instalaziorik legeztatu babes-neurri egoki guztiak ez baditu. Aurrekoa jakinda, babes-koadroen zatirik funtsezkoenak magnetotermikoak, babes atmosferikoak eta fusibleak dira: • Magnetotermikoak: etengailu modukoak dira, energiari bidea emanez eta etengailua itxiz, baldin eta energiaren balioak aurretiaz ezarritakoaren desberdinak badira. Horrela, elektrokuzioak, suteak eta abar saihestu daitezke. • Deskarga atmosferikoen aurkako babesak: eguzki-ekipoak eragin diezaioketen kausa natural guztietatik babesten dituzte. Izatez, deskarga atmosferikoen aurkako babes horiekin tximista jasoko luketen eguzki-panelei bakarrik eragingo lieke, adibidez, instalazioaren gainerakoa babestuta egonik. • Fusibleak: ustekabeko tentsio-igoeren aurka babesten dute eguzki-instalazio fotovoltaikoa, hori kaltetua izan ez dadin. Orokorrean, fusibleak gaitz handiagoak eteteko eta saihesteko elementuak dira. Fusibleak, erabili ondoren apurtzen dira, beraz, horiek ordezkatzeko beste bat eduki beharra dago. 5. Eremu geografikoaren azterlanak Memoriaren atal honetan eguzki-instalazio fotovoltaikoaren abiapuntuko baldintzak jorratuko dira. Horretarako, eguzki-sistema zehazki non instalatuko den definituko da, instalazio gunearen mugapenak aipatuz eta horien aurka hartutako erabakiak zeintzuk diren zehaztuz. Gainera, eremu geografikoaren irradiazio mapa aztertuko da, honi buruzko zenbait iruzkin eginez. 5.1. Eguzki-instalazio fotovoltaikoaren kokapena Proiektu honetan garatuko den eguzki-instalazio fotovoltaikoa Portugalete (Bizkaia) Uri Ureneko Los Llanos kirolgunean kokatzen da (ikus 15. irudia). Horrela izanda, kiroldegiko hiru eremu posible aztertuko dira eguzki-instalazio fotovoltaikoa egiteko: frontoiaren, padel pistetako eta futbol-zelaiko aldagelen teilatuetan. 15. Irudia. Portugaleteko Los Llanos kirolgunearen planoa [32]. Alde batetik, frontoia 43°31'99,79"N latitudean eta 3°02'64,49"O longitudean aurkitzen da. Frontoiaren bi sabaiak 5 cm-ko lodiera, 35,60 m-ko luzera eta 41,60 m-ko arkua duten bi xaflez osatuta daude. Gainera, bi teilatu hauek 134,88 m2-ko azalera duen polikarbonatozko erdiko plataforma batez bereizita daude, 14 cm-ko lodiera duena. Beraz, aurreko datuak jakinda ondoriozta daiteke frontoiaren sabaietan ezingo direla eguzki-panel fotovoltaikoak kokatu, ezta erdiko plataforman ere. Izan ere, eguzki-panel konbentzional baten luzera 2 m-koa izan ohi da, 25 kg-ko pisua izanik. Horrek esan nahi du metro karratu bakoitzeko gehienez 12,5 kg egongo direla, aipatutako egituren deformazioa edo haustura suposatuz. Horrela izanda, aukera hau baztertzen da, ez delako ziurtatzen sabaiek eguzki-panelen pisuari eutsi ahalko diotenik, frontoiko langile eta kirolarien segurtasuna arriskuan jarriz. Aurrekoa jakinda, frontoian instalazio fotovoltaikoa aurrera eramateko geratzen den hautabide bakarra eguzki-panelak kanpoaldeko hormetan jartzea izango litzateke. Aukera hori posible izateko eguzki-panelak euskarri egitura baten bidez kokatu beharko litezke hormetan zehar. Frontoiaren egitura bi horma motez osatuta dago: zeharkako horma, 20,35 m-ko zabalera duena eta luzerako horma, 36 m-ko luzera duena. Gainera, padel pistetako aldagelen teilatuan, frontoiaren kanpoko aldean dagoena, eguzkipanelak instalatzeko 184 m2 inguruko azalera dago. Kontuan izan aldagelen sabaian aireztapenerako tximiniak daudela, eguzki-panelen kokapena zailtzen dutenak. Bestaldetik, futbol-zelaiko aldagelak 43°31'8,78"N latitudean eta 3°02'72,27"O longitudean aurkitzen dira. Kasu honetan, instalakuntza eremuaren neurria 29,57 m × 9,36 m-koa da. Izan ere, eguzki-panelak aldagelen teilatuan kokatuko litezke, gune zapal laukizuzena baita. Gainera, eraikuntza adreiluz eta hormigoiz eginda dagoenez aldageletako erabiltzaileen segurtasuna bermatu daiteke, non eguzki-panel fotovoltaikoak teilatuan inongo arazorik gabe instalatu daitezkeen. Aurrekoaz gain, aldagelen aireztapenerako teilatutik tximinia bat irteten dela kontuan izan beharra dago, non azalera erabilgarria murriztuko zukeen. 5.2. Eremu geografikoaren irradiazioa Euskal Herriaren klimatologia klima ozeanikoa da eta, oro har, hodeitsua eta euritsua izan ohi da [34]. Horrek eguzki-energia sistema askoren erabilera kaltetzen du, bereziki zuzeneko irradiazio horizontala erabiltzen dutenena. Hala ere, tenperatura baxuetan lan egiten duten sistemekin lan egiteko aukerak ugariak dira, eguzki-panel fotovoltaikoen kasuan adibidez. Puntu jakin batean eguzki-irradiazioaren ezaugarriak ezagutzea ezinbestekoa da eguzkisistemen bideragarritasuna ebaluatzeko, instalazioaren dimentsionamendu zuzenerako eta eguzki-panel fotovoltaikoak erabiltzeak dakarren ekarpen energetikoaren iragarpenerako. Horretarako, Europar Komisioaren PVGIS sare libre eta irekiak eguzki- 18. Irudia. Eremu geografikoaren irradiazio mapa. Beraz, PVGISen eguzki-irradiazio tresna erabiliz, eguzki-instalazio fotovoltaikoaren eremu geografikoaren gutxi gorabeherako urteko irradiantzia 1.250 kWh/m2-koa dela ikusten da (ikus 18. irudia). Datu hau, nazioarteko hegoaldeko Autonomia Erkidegoekin konparatuz baxuagoa da, hauetan 1.750 kWh/m2 inguruko urteko irradiantzia igortzen baita. Nahiz eta europar mailan konparatzen bada, eguzki-sistemaren instalazio eremuaren irradiazioa handiagoa da. Europako erdialdean gutxi gorabeherako 1.000 kWh/m2 urteko irradiantzia maximoa dagoela erreparatu daiteke eta Europako iparraldean 750 kWh/m2 urteko irradiantzia. Horrela izanda, eguzki-instalazioaren eremu geografikoa Espainian egokia dela ondoriozta daiteke, Europar mailan eguzkiirradiazio gehien jasotzen duen herrialdea baita. Aldiz, Espainiako hegoaldean dauden Autonomia Erkidegoekin konparatuz, eguzki-irradiazio gutxiago jasotzen da Euskal Autonomia Erkidegoan. 19. Irudia. Eremu geografikoaren hileroko eguzki-irradiazioaren aurreikuspenak. Datu zehatzagoak lortzeko, PVGISek eskainitako eguzki-irradiazio tresnak eremu geografikoaren hileroko eguzki-irradiazioa aurreikusi dezake. Portugaleteko Los Llanos eremuan 191,48 kWh/m2 hileroko irradiazio maximoa balioztatu daiteke, kasu honetan 2016ko maiatzean (ikus 19. irudia). Bestaldetik, 2016ko urtarrilean hileroko irradiazio minimoak balioetsi ziren, 35,31 kWh/m2 izanik. 6. Alternatiben analisia Eguzki-instalazio fotovoltaikoa diseinatzerako orduan, garrantzitsua da aukera hoberenak aukeratzea faktore ezberdinak kontuan hartuz. Horretarako, beharrezkoa izango da hautatu behar diren diseinu elementu nagusien alternatiba ezberdinen azterketa eta konparaketa egitea. Hau kontuan izanik, hurrengo aspektuen deskribapena eta ikerketa egingo da, egokiena aukeratu ahal izateko: eguzki-panel fotovoltaikoa, erreguladorea, inbertsorea eta bateria. Alternatiben analisia egiteko, batuketa haztatua deituriko prozedura erabiliko da [36]. Horretarako, aukera ezberdinen artean erabakitzeko lehenik eta behin, faktore batzuk zehaztuko dira eta bakoitzari pisu bat egokituko zaio, honek erabakian izango duen garrantziaren arabera. Gero, faktore bakoitza, esate baterako, eguzki-panel fotovoltaikoentzako panelaren tamaina, tentsio izendatua eta faktore ekonomikoa 0tik 10era kalifikatuko dira zehaztu diren aukeren arabera. Azkenik, hurrengo formula erabiliz aukera egokiena zein den zehaztuko da. Alternatiba hoberena, batuketa haztatuaren emaitza altuena duena izango da. 𝐵𝐻 = ∑ 𝑝𝑖 · 𝑥𝑖 𝑛 𝑙 (2) 6.1. Eguzki-panel fotovoltaikoa Eguzki-panel fotovoltaikoaren eginkizuna eguzki-argiaren bidez elektrizitatea sortzea izango da. Berriz ere horren funtzionamendua gogorarazteko, eguzki-argiak panelaren zelula fotovoltaikoetan eragiten du, geruzen artean eremu elektriko bat sortuz. Horrela zirkuitu elektriko bat sortzen da, eguzki-energia fotovoltaikoaren funtzionamenduaren arduradun nagusia dena. Zenbat eta intentsitate handiagoa izan argiak, orduan eta handiagoa izango da fluxu elektrikoa. • Panelaren tamaina: panelaren tamaina parametro garrantzitsuenetako bat da. Eguzki-panelak kokatu baino lehen, panelak nola jarriko diren antolatu beharra dago eta ikusi zenbat espazio okupatzen duten. Baita ere garrantzitsua da panelak lekualdatzeko behar diren baliabideak zehaztea, zenbait kasutan mugitu behar diren panelak oso handiak baitira. • Lan-tentsioa: eguzki-panel baten lan-tentsioa 12 V-ekoa edo 14 V-ekoa izan ohi da. Normalean, instalazio handietarako 48 V-eko tentsioa duten eguzki-panelak aukeratzen dira. Horregatik, inbertsorea, erreguladorea eta bateriak 48 V-ekoak aukeratzen dira. Beraz, aurrekoarentzako soluzioa 24 V-eko bi panel seriean konektatzea izango litzateke. Ondoren, hainbat eguzki-panel fotovoltaiko paraleloan jar daitezke sistemaren potentzia handitzeko, hau da, serie-paralelo konexioa edo konexio mistoa. • Beharrezko potentzia: eguzki-panelak potentzia maximoaren arabera bereizten dira watt-pikutan (Wp), lor daitekeen potentzia maximoa adieraziz. Parametro hau oso garrantzitsua da panel kopurua kalkulatzeko, instalazioaren koordenatuetan eta panel bakoitzaren potentzian oinarritzen baita. Ondorioz, potentzia handiagoko eguzki-panel bat aukeratzen bada, energia gehiago sortuko da egunean zehar. • Tenperatura koefizientea: eguzki-panel monokristalino edo polikristalino baten ezaugarri-orrietan agertzen den parametroa da. Eguzki-zelularen tenperatura 25 °C-etik gora igotzen den gradu zentigradu bakoitzeko galtzen den potentzia ehunekoa adierazten du (%/°C-etan edo %/K-etan adierazita). Ezaugarri-orriei begiratuz gero, ikusi daiteke nola eguzki-panel monokristalinoaren tenperatura koefizientea (-0,350 %/°C) eguzki-panel polikristalinoarena (-0,380 %/°C) baino txikiagoa dela. Horrek esan nahi du monokristalinoaren errendimendua tenperatura altuetan handiagoa dela. • Faktore ekonomikoa: produktu bat erosterako orduan prezioa garrantzi gehien duen faktoretariko bat da. Aukera ezberdinak aztertu eta gero, eta ezarritako helburuak betetzen dituztela baieztatuta, batekin soilik geratzeko parametroa izan daiteke. Aurkeztu den faktore bakoitzari, proiektu honetan izango duten garrantziaren arabera, ondorengo pisuak egokitu zaizkio: panelaren tamaina = % 25, lan-tentsioa = % 15, beharrezko potentzia = % 25, tenperatura koefizientea = % 15 eta faktore ekonomikoa = % 20. Orduan, zehaztu diren eguzki-panelen artean puntuazio bat jartzen zaio aukera bakoitzari aurkezten dituzten ezaugarrien arabera. Beraz, batuketa haztatuaren metodoa aplikatuz, eguzki-panel fotovoltaikoei zehaztutako puntuazioak lortzen dira (ikus 1. taula): 1. Taula. Eguzki-panel fotovoltaikoen arteko konparaketa. FAKTOREAK PISUAK EGUZKI-PANEL MONOKRISTALINOA EGUZKI-PANEL POLIKRISTALINOA Panelaren tamaina % 25 7 8 Lan-tentsioa % 15 7 7 Beharrezko potentzia % 25 9 7 Tenperatura koefizientea % 15 8 7 Faktore ekonomikoa % 20 7 8 BH 7,65 7,45 Behin faktore ezberdinen pisuak eta modelo bakoitzari esleitutako kalifikazioak ikusita, JA Solar 450 W 24 V Monocristalino PERC eguzki-panela aukeratuko da instalazio fotovoltaikoa egiterako orduan. Nahiz eta panelaren tamaina garrantzitsua den, beharrezko potentzia are garrantzitsuagoa den parametroa da, honi esker potentzia gehiago sortuko baita egunean zehar. Beraz, espazioa ahalik eta gehien aprobetxatzeko eguzki-panel fotovoltaikoak haren potentzia maximoko puntuan lan egingo duela bermatuz. 6.2.2. Alternatiben analisia Erreguladorearen aukeraketa hurrengo faktoreetan oinarrituko da: eguzki-panelen zelula kopurua, baterien tentsioa, korronte eta tentsio izendatua, potentzia maximoa eta faktore ekonomikoa [44]. • Eguzki-panelen zelula kopurua: MPPT erreguladoreek 36 zelulako panelekin, 60 zelulako panelekin eta 72 zelulako panelekin lan egin dezakete. Aldiz, PWM erreguladoreek 36 zelulako panelekin eta 72 zelulako eguzki-panelekin soilik lan egin dezakete. Normalean, zelula kopurua eguzki-panelen tentsioarekin erlazionatuta dagoela kontuan izan beharra dago. Esate baterako, 36 zelulako eguzki-panelak 12 V-ekoak izaten dira eta 72 zelulako eguzki-panelek 48 V-ekoak [45]. • Baterien tentsioa: PWM erreguladoreak eguzki-panelen eta baterien tentsioa berdina bada bakarrik erabil daitezke, hau da, 24 V-eko eguzki-panelekin eta 12 V-eko bateriekin ezingo da PWM karga-erreguladore bat instalatu, aukera posible bakarra MPPT erregulatzailea izanik. Horrela izanda, MPPT erreguladoreek baterien irteeran korrontea maximizatzen dute, eguzki-panelen tentsioa baterien tentsiora egokitzeko gai baitira. Horri esker, panelak ahalik eta potentzia handieneko puntuan funtziona dezake, une bakoitzean ekoizpeneraginkortasun handiena lortzeko. • Korronte eta tentsio izendatua: PWM erreguladoreek intentsitate izendatua gainditzen dutenean matxuratzen dira. MPPT erreguladoreak, berriz, sarrerako tentsio fotovoltaikoa gainditzen dutenean matxuratu egiten dira. Beraz, kontuan hartu beharreko bi parametro dira instalazio fotovoltaikoaren funtzionamendu egokirako. • Potentzia maximoa: erreguladorearen ezaugarri-orrietan begiratuz gero, onartzen den potentzia maximoari behatu beharko zaio. Orduan, konektatuko den bateriaren tentsioa 12 V, 24 V edo 48 V-ekoa dela kontuan hartuz, panel guztien potentzia ez da inoiz erreguladorearen potentzia baino altuagoa izan behar. Beraz, tentsio izendatua korronte izendatuarekin biderkatuz gero erreguladore bakoitzaren potentzia maximoa lor daiteke: 2,4 kW PWM erreguladorearena eta 3,84 kW MPPT erreguladorearena. • Faktore ekonomikoa: produktu bat erosterako orduan prezioa garrantzi gehien duen faktoretariko bat da. Aukera ezberdinak aztertu eta gero, eta ezarritako helburuak betetzen dituztela baieztatuta, batekin soilik geratzeko parametroa izan daiteke. Aurkeztu den faktore bakoitzari, proiektu honetan izango duten garrantziaren arabera, ondorengo pisuak egokitu zaizkio: eguzki-panelen zelula kopurua = % 20, baterien tentsioa = % 20, korronte eta tentsio izendatua = % 20, potentzia maximoa = % 25 eta faktore ekonomikoa = % 15. Orduan, zehaztu diren erreguladoreen artean puntuazio bat jartzen zaio aukera bakoitzari aurkezten dituzten ezaugarrien arabera. Beraz, batuketa haztatuaren metodoa aplikatuz, erreguladoreei zehaztutako puntuazioak lortzen dira (ikus 2. taula): 2. Taula. Erreguladoreen arteko konparaketa FAKTOREAK PISUAK PWM ERREGULADOREA MPPT ERREGULADOREA Eguzki-panelen zelula kopurua % 20 7 9 Baterien tentsioa % 20 6 9 Korronte eta tentsio izendatua % 20 7 7 Potentzia maximoa % 25 7 8 Faktore ekonomikoa % 15 9 7 BH 7,1 8,05 Inbertsore hibrido monofasikoa sarera konektatzeko inbertsore eredu aurreratu bat da, autokontsumorako tentsio handiko bateriekin lan egiteko gai dena [47]. Izan ere, sarera konektatuta lan egiteko berezitasuna du, baina tentsio handiko baterietara ere konektatu daiteke, eguzki-panelen sortzen duten energia guztia biltzeko. Gainera, inbertsoreak larrialdiko erreserba sistema baterako irteera du, sarea erortzen den egoeretan hornidura izaten jarraitzeko. Une horretan inbertsoreak 3000 W-ko potentziarekin elikatu daiteke. Inbertsore honek 2 MPPT integratuta dituela eta 48 V-eko bateriekin lan egin dezakeela aipatzekoa da. Funtzionamendu tenperaturari dagokionez -25 °C eta 60 °C tarteko tenperaturetan lan egin dezake. Hau guztia 5 kW Growatt SPH500-a inbertsore monofasiko hibridoei dagokiela, 1.555,71 €-tan salgai aurkitu daiteke merkatuan. 6.3.2. Alternatiben analisia Inbertsorearen aukeraketa hurrengo faktoreetan oinarrituko da: potentzia maximoa, lan-tenperatura, inbertsorearen tentsioa, sarrerako korronte maximoa eta faktore ekonomikoa [48]. • Potentzia maximoa: eskaini dezakeen potentzia maximoari egiten dio erreferentzia eta potentzia izendatuaren bikoitza izan ohi da. Potentzia maximoa segundo gutxi batzuetan ematen da, eta kargaren kontsumoari erantzuteko balio du. Kontuan izan beharra dago inbertsore trifasikoak 50.000 W-ko potentzia askatzen duela. Aldiz, inbertsore hibrido monofasikoak 5.000 W-ko potentzia maximoa isuri dezake sare elektrikora egoera normaletan. • Lan-tenperatura: kontuan hartu beharreko beste balio bat da, eta normalean 25 °C da. Giroko tenperatura handitzen denean, inbertsorean bertan Joule efektuak sortutako beroaren disipazioa zailagoa bihurtzen da. Ondorioz, inbertsoreak eskain dezakeen potentzia gutxitu egiten da. • Inbertsorearen tentsioa: baterien bankuarekin zuzenenean lotuta dagoen parametroa da. 12 V-eko inbertsoreek potentzia baxuak izan ohi dituzte, 2.000 W-raino. 24 V-eko inbertsoreek 2.000 W-tik 3.000 W-ra bitarteko potentzia dute eta 48 V-ekoek 4.000 W-tik 10.000 W-raino. Potentzia-tentsio erlazio hori korronte zuzena alternora bihurtzeagatik eta bateria-lerroetatik inbertsorera pasatzen den intentsitateagatik gertatzen da. ➢ Sarrerako korronte maximoa: potentzia maximoarekin batera, inbertsorearen parametrorik garrantzitsuena da. Izan ere, eguzki-panelek sortutako korrontea ezin da inoiz inbertsorearen korronte maximoa baino handiagoa izan. Alde batetik, Riello etxeko inbertsorearen korronte maximoa 110 A dira, zirkuitulaburreko korronte maximoa 140 A izanik. Aldiz, inbertsore hibridoak 24 A-ko korronte maximoa du, 12 A MPPT erreguladore bakoitzeko. Orduan, inbertsorearen aukeraketan, parametro hau mugatzailea izango litzateke. ➢ Faktore ekonomikoa: produktu bat erosterako orduan prezioa garrantzi gehien duen faktoretariko bat da. Aukera ezberdinak aztertu eta gero, eta ezarritako helburuak betetzen dituztela baieztatuta, batekin soilik geratzeko parametroa izan daiteke. Aurkeztu den faktore bakoitzari, proiektu honetan izango duten garrantziaren arabera, ondorengo pisuak egokitu zaizkio: potentzia maximoa = % 25, lan-tenperatura = % 15, inbertsorearen tentsioa = % 20, sarrerako korronte maximoa = % 25 eta faktore ekonomikoa = % 15. Orduan, zehaztu diren inbertsoreen artean puntuazio bat jartzen zaio aukera bakoitzari aurkezten dituzten ezaugarrien arabera. Beraz, batuketa haztatuaren metodoa aplikatuz, inbertsoreei zehaztutako puntuazioak lortzen dira (ikus 3. taula): 6.4.1. Alternatiben deskribapena Bateriei dagokienez 600 Ah 6 V Ultracell UZS6600-6 bateria egonkorra eta 48 V BYD B-Box Premium LVS 3,8 kWh litiozko bateria dira ezagunenak. Hortaz, bi aukera hauek aztertuko dira. ➢ 600 Ah 6 V Ultracell UZS6600-6 bateria egonkorra Bateria egonkor mota honek etekin bikaina eskaintzen du preziorik onenean, 399,69 €-gatik hala nola [50]. Bere ezaugarrietatik aipatzekoak dira bizitza erabilgarri luzea eta deskarga ezaugarri bikainak dituela, 8 eta 10 urte ingurukoa. Bateria honek 3.600 Wh-ko potentzia izan dezake gehienez. Beraz, bi bateria instalatzen badira 12 V-eko sistema baterako, 7.200 Wh-ko energia metatu ahal izango da. 24 V-eko sistemetarako, gehienez 14.400 Wh-ko potentzia eduki ahal izango da, eta horrela hurrenez hurren. Ultracell bateriaren neurriak hauek dira: 295 mm-ko zabalera, 408 mm-ko altuera eta 178 mm-ko sakonera. Pisu unitarioa, azidoa barne, 52 kg dira. ➢ 48 V BYD B-Box Premium LVS 3,8 kWh litiozko bateria Bateria modular hau litio ferrofosfatoko metagailu bat da [51]. Beste bateriek ez bezala, metaketa handiagoa, babesa eta kablerik gabeko konexioak behar dituzten sistemetarako jauzi kualitatibo handia suposatzen du. Haren moduluek dentsitate handiagoa eta pisu txikiagoa ematen diote, gaitasun energetikoa mantenduz. Modelo honek baterien modulu bakarra osatzen du, energia erabilgarriaren 3,84 kWh eskainiz. Kontuan izan beharra dago edukiera handiagoko multzo bat osatu daitekeela, guztira 6 modulu izan daitezke guztira, biltegiratutako energia erabilgarriaren 23 kWh-raino eskaintzen dituztenak. Horri gehitu behar zaio 4 moduluko 16 dorre paraleloan instalatu daitezkeela, 245,8 kWh metatzeko. Horrela, 640 mm × 298 mm × 1.622 mm-ko guztizko egitura modular totala eratu daiteke, modulu bakoitzak 42 kg pisatzen dituelarik. Gainera, sarera isolatutako eta sarera konektatutako autokontsumorako egokia den bateria mota da. Aurreko berrikuntza guztiak amortizatzeko, BYD fabrikatzaile txinatarrak 2.651,06 €-gatik saltzen duen bateria da, 10 urteko bermea emanez. 6.4.2. Alternatiben analisia Aurkeztu diren faktore bakoitzari, proiektu honetan izango duten garrantziaren arabera, ondorengo pisuak egokitu zaizkio: karga-ahalmena, deskarga sakonera, bizitza sakonera, tentsio izendatua eta faktore ekonomikoa [52]. • Karga-ahalmena: eguzki-bateria baten karga ahalmena bateria batek eman dezakeen elektrizitate-kantitatea da orduko anperetan neurtuta (Ah). Jakina, bateria bat kargatu ahal izateko, eguzki-panelak beharko dira eta kargaerreguladoreari konektatu beharko zaio. Alde batetik, litiozko bateria modularraren karga ahalmena ez da ezaugarri-orrietan agertzen, nahiz eta potentzia erabilgarria tentsio izendatuarekin zatituz gero 75 Ah-ko karga ahalmena lortzen da. Bestaldetik, bateria egonkorraren kasuan, 600 Ah-ko karga ahalmena eskaintzen du, litiozko bateria baino 8 aldiz handiagoa. • Baterien tamaina: bateriak gordetzeko tokia mugatuta badago, baterien tamaina kontuan hartzeko parametro bat da. Izan ere, bateria modularrek abantaila nabarmenak aurkezten dituzte bateria konbentzionalen aldean. Bateria modularrak bata bestearen gainean kokatu daitezke, goranzko espazioa aprobetxatuz. Aldiz, bateria konbentzionalek lurreko espazioa soilik okupatu dezakete. Horretaz gain, bateria modularren garraioa askoz ere errazagoa da konbentzionalena baino, forma laukizuzena edukitzeak asko errazten baitu garraioa. • Bizitza erabilgarria: bateria baten bizitza erabilgarritzat jotzen dugu bateriak bere kapazitate izendatuaren % 80tik gorako hondar-ahalmena mantenduz jasan ditzakeen zikloen kopuruari. Instalazio fotovoltaikoetako baterien bizitza erabilgarria karga/deskarga ziklo kopuruetan neurtzen da. Beraz, bateriaren lanerregimena egunerokoan ziklo asko jasaten baditu, haren bizitza erabilgarria murriztuko da. Aldiz, lan-erregimena ziklo gutxiagokoa bada, bizitza erabilgarria luzatuko da. • Tentsio izendatua: bateria baten tentsio izendatua 6 V, 12 V, 24 V edo 48 V-ekoa izan ohi da. Normalean, instalazio handietarako 48 V-eko tentsioa duten bateriak aukeratzen dira. Horregatik, eguzki-panel fotovoltaikoak, inbertsorea, eta erreguladorea 48 V-ekoak aukeratzen dira. Beraz, 6 V-eko bateriarentzako soluzioa 8 bateria seriean konektatzea izango litzateke. Hala eta guztiz ere litiozko bateriaren tentsio izendatua, ezaugarri-orrietan begiratuz, 51,2 V-ekoa dela ikus daiteke. Beraz, ez litzateke seriean konexiorik egin behar azken honetan. Ondoren, hainbat bateria paraleloan jar daitezke sistemaren potentzia handitzeko. • Faktore ekonomikoa: produktu bat erosterako orduan prezioa garrantzi gehien duen faktoretariko bat da. Aukera ezberdinak aztertu eta gero, eta ezarritako helburuak betetzen dituztela baieztatuta, batekin soilik geratzeko parametroa izan daiteke. Aurkeztu den faktore bakoitzari, proiektu honetan izango duten garrantziaren arabera, ondorengo pisuak egokitu zaizkio: karga-ahalmena = % 30, baterien tamaina = % 20, bizitza erabilgarria = % 15, tentsio izendatua = % 20 eta faktore ekonomikoa = % 15. Orduan, zehaztu diren baterien artean nota bat jartzen zaio aukera bakoitzari aurkezten dituzten ezaugarrien arabera. Beraz, batuketa haztatuaren metodoa aplikatuz, beteriei zehaztutako puntuazioak lortzen dira (ikus 4. taula): 7. Isolatutako eguzki-instalazioaren analisia Proiektuaren atal honetan eguzki-sistema fotovoltaikoaren ikerketa zehatza garatuko da, hau da, sistema fotovoltaikoaren dimentsionamendua. Horretarako, muturreko kasua plazaratuko da, isolatutako eguzki-instalazio batena; prozedura horrek instalazioa epealdi osoan erabiltzea bermatuko luke. Isolatutako sistema fotovoltaiko bat diseinatzeko eta dimentsionatzeko orduan, ordaindu beharreko kontsumo-datuak hartuko dira abiapuntutzat [53]. Horrela, sistema osatzen duen gailu bakoitzaren mota eta instalazioaren eremu geografikoaren erradiazio-datuak aukeratuta, erabakiak hartzeko beharrezkoak diren parametroak kalkulatuko dira. 7.1. Errendimendu globala eta beharrezko energia Abiapuntua eguneroko kontsumoa eta hilabeterik desegokieneko eguzki-erradiazioaren datuak izango dira. Beste era batean esanda, eguzki-energia intzidentearen baliorik txikienera eta kontsumitutako energiaren baliorik handienera iristen den hilabetea. Kasu honetan, 2020. urtean Los Llanos kirolgunean kontsumoaren eboluzioa zehazten da: 20. Irudia. Los Llanos kirolguneko kontsumoaren eboluzioa 2020. urtean. Kontsumorik gehien izan zuen hilabetea urtarrileko hilabetea izan zen, hala nola 9.582 kWh-ko kontsumoa izan zuen (ikus 21. irudia). Aldiz, kontsumo gutxien izan zuen 0 1000 2000 3000 4000 5000 6000 7000 8000 9000 10000 Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Energia kontsumoa (kWh) hilabetea apirilekoa izan zen, 1.350 kWh-ko kontsumoa izanik. Gainera, kontsumorik gehien izan zuen eguna 2020ko urtarrilaren 21a izan zen, 481 kWh-ko kontsumoa izanik. Kontuan izan beharra dago 2020. urteko kontsumoaren eboluzioaren grafikoa ez dela guztiz egokia. Izan ere, COVID-19 pandemia dela eta kirolguneko zerbitzuak mugatu ziren, batez ere martxotik ekainera arteko epealdian, non kirolgunea itxita zegoen. Kalkuluekin hasteko, bateriez osatuta dagoen instalazio fotovoltaiko batean, haren errendimendu globalean galerak (R) eragiten dituzten zenbait faktore daude [54]. Horren ondorioz, baterietako borneetan sartu beharreko energia (E), instalazioan kontsumitutakoa (ET) baino handiagoa izan behar da, beraz: 𝐸 ≥ 𝐸𝑇 𝑅 (3) Horrela, instalazioaren autonomia-egun kopurua (N) jakinda, hau da, kargek baldintza normaletan funtzionatzen egon daitezkeen eguzki-erradiaziorik gabeko egun kopurua, instalazioaren errendimendu globala (R) honela kalkula daiteke: 𝑅 = (1 − 𝑘𝑏 − 𝑘𝑐 − 𝑘𝑣) · (1 − 𝑘𝑎 · 𝑁 𝑝𝑑 ) (4) Errendimendu globaleko galerak diseinu-parametro gisa har daitezkeen zenbait koefizienterekin lortzen dira, jarraian deskribatzen direnak: • kb: baterien errendimenduaren galeren koefizientea. Bateriak eguzki-paneletatik xurgaturiko itzultzen ez duen energia-frakzioa adierazten du. Praktikan, koefiziente horrek honako balio hauek hartzen ditu: o 0,05: deskarga handirik sortzen ez den sistemetarako. o 0,1: deskarga handiak sortzen dituzten sistemetarako. Los Llanos kirolguneko sistema fotovoltaikoak ez dituenez deskarga handirik sortzen, 0,05eko balioa izango du koefiziente horrek. Eguzki-sistema fotovoltaikoa dimentsionatzeko behar den beste datua eguzki-piku orduak (aurrerantzean, HSP) izango da [55]. Parametro hori, instalazio-eremuarekin eta instalazio-baldintzekin hertsiki lotuta dago. Hala nola 1.000 W/m2-ko irradiantzia egon beharko zukeen ordu kopurua adierazten du. HSP lortzeko irradiantzia (G) edo eguneroko irradiazio balioak erabiltzen dira instalazioaren eremu geografikoan. Irradiantziaren balioak, azalera-unitate bakoitzeko potentzia intzidentea, W/m2 eta egunetan emanda daude, beraz HSPren adierazpena honako hau izango litzateke: 𝐻𝑆𝑃 = 𝐺 · ( 𝑚2 𝑘𝑊ℎ) (9) Irradiantziaren balioak taula espezifikoetatik lor daitezke, latitude bakoitzerako desberdinak direnak. Oro har, irradiantziaren balioak plano horizontalerako ematen dira, baina inklinazio-angelu desberdinetarako ere aurki daitezke, adibidez Europar Komisioaren PVGIS datu-basetik. Horrela izanda, Los Llanos kirolguneko eremu geografikoaren eguzki-irradiazioaren 2010-2016 urteetako emaitzak eskura daitezke, eguzki-sistema fotovoltaikoak inklinazio-angelu optimoa duela suposatuz. 21. Irudia. Eremu geografikoaren eguzki-irradiazioa inklinazio-angelu optimoarekin. Lortutako datuak esportatuko dira, horrela urte bakoitzean zehar hilabetero lortu diren emaitzen batezbestekoa egingo da (ikus 21. irudia). Eguzki-irradiazioa inklinazio-angelu optimoren batez bestekoarekin hilabete txarreneko datua aukeratuko da HSPren kalkulua egiteko. fabrikatzaileak emandako datua da. Potentzia-pikua tenperatura, irradiantzia eta abarreko egoera jakin batzuetan bakarrik eman daiteke. Bestalde, batezbestekoa baino txikiagoa da (% 90 inguru) funtzionamendu-baldintza errealetan. Beraz, eguneroko energia sortzeko (Ep) HSP eguzki-paneletan instalatutako watt-piku (Wp) bakoitzaren biderkatzailetzat hartzen bada, eguzki-piku orduen balioa 0,9 errendimendufaktorearekin alda daiteke: 𝐸𝑝 = 0,9 · 𝐻𝑆𝑃 (11) Instalazio fotovoltaikoan (Pp) instalatu behar den potentzia-pikua, sortzen duen energiaren (Eg) eta instalatutako watt-piku bakoitzeko sortzen den energiaren (Ep) araberakoa izango da. Horrela: 𝑃𝑝 = 𝐸𝑔 𝐸𝑝 (14) Azkenik, eguzki-sistema fotovoltaikoak sortu beharreko potentzia-pikua kalkulatzen da: 𝑃𝑝 = 716,77 𝑘𝑊ℎ 1,962 = 365,32 𝑘𝑊𝑝 (15) Jarraian, behar diren panelen kopurua eta horien konexioaren diseinua kalkulatuko da. Instalatu beharreko eguzki-panelen kopurua sistemaren tentsio izendatua lortzeko seriean konektatu behar diren panel kopuruaren araberakoa izango da [57]. Baita eskatzen den potentzia-piku berdina edo handiagoa lortzeko, instalatu beharreko panel kopurua paraleloan konektatuta dauden eguzki-panel kopuruaren araberakoa izango da. Seriean konektatu behar diren modulu fotovoltaikoen kopurua (NPs) sistemaren tentsio izendatuaren (Vns) eta aukeratutako moduluaren (Vnp) arabera zehazten da: 𝑁𝑃𝑠 = 𝑉𝑛𝑠 𝑉𝑛𝑝 Nahiz eta emaitza hau zuzena badirudi, eguzki-panelak inbertsorearekin konektatzen direnean, sarrerako tentsioak, inbertsorearen tentsio maximoa ez duela gaindituko edo ez dela inbertsorearen tentsio minimoaren azpitik egongo bermatu behar da [59]. Kontuan izan, inbertsorearen sarrerako tentsio maximoa (Vmax) 1100 V dela eta hasierako tentsioa (Vstart) 250 V. Gainera, 450 Wp duten panelak erabiltzen dira, lantentsioa 24 V izanik. Bestalde, MPPT inbertsoreak erabiltzen direnean potentzia maximizatzen da, hau da, potentzia maximoko puntuko tentsio eta korrontearekin lan egiten da. Horrela izanda, eguzki-panelen tentsioa ez da 24 V izango, baizik eta 41,52 V. Hortaz, seriean konektatu daitezkeen eguzki-panel kopuru maximoa (NPs_max), inbertsorearen tentsio maximoaren eta eguzki-panelen potentzia maximoko puntuko tentsioaren arteko zatiketarekin lortu daiteke: 𝑁𝑃𝑠_𝑚𝑎𝑥 = 𝑉𝑚𝑎𝑥 𝑉𝑝_𝑚𝑎𝑥 = 1100 41,52 = 26,49 ≈ 26 𝑝𝑎𝑛𝑒𝑙 𝑠𝑒𝑟𝑖𝑒𝑎𝑛 (20) Prozesu berdina jarraituz, seriean konektatu daitezkeen eguzki-panel kopuru minimoa, inbertsorearen hasierako tentsioaren eta eguzki-panelen potentzia maximoko puntuko tentsioaren arteko zatiketarekin lortu daiteke: 𝑁𝑃𝑠_𝑚𝑖𝑛 = 𝑉𝑠𝑡𝑎𝑟𝑡 𝑉𝑝_𝑚𝑎𝑥 = 250 41,52 = 6,02 ≈ 7 𝑝𝑎𝑛𝑒𝑙 𝑠𝑒𝑟𝑖𝑒𝑎𝑛 (21) Beraz, seriean konektatu beharko diren eguzki-panel kopurua ez da bi izango, baizik eta zazpi. Izan ere, bi eguzki-panel seriean konektatzerakoan inbertsorea ez litzateke piztuko, ez baita 250 V hasierako tentsiora heltzen. Orain, paraleloan dauden eguzki-panelak zehazteko, aukeratutako moduluaren potentzia-pikua 450 Wp dira, paraleloan dauden panel kopurua honako hau izango delarik: 𝑁𝑃𝑝 = 365,32 𝑘𝑊𝑝 7 · 450 = 115,97 ≈ 116 𝑝𝑎𝑛𝑒𝑙 𝑝𝑎𝑟𝑎𝑙𝑒𝑙𝑜𝑎𝑛 (22) Azkenik, eguzki-panelen guztizko kopurua honako hau izango da: 𝑁𝑃𝑇 = 7 · 116 = 812 𝑝𝑎𝑛𝑒𝑙 (23) Hortaz, sistemaren potentzia-piku estimatua 365,4 kWp izango dela aurreikusi daiteke. Kontsumorik gehien duen hilabeteko energia ekoizteko 812 eguzki-panel behar dira, non Los Llanos kirolgunean hainbeste panel instalatzeko leku nahikorik ez dagoen. Hala ere, isolatutako eguzki-instalazio batek behar dituen kalkulu guztiak zehaztuko dira, kasu hipotetiko batean erabiliko litzatekeen ekipamenduaren erreferentzia bat egoteko. 7.3. Metaketa azpisistema Metaketa azpisistemaren dimentsionamendua bateriak jaso behar duen energiaren eta eguzki-erradiaziorik gabeko autonomia egun kopuruaren (N) araberakoa izango da [60]. Horrela, egunean kontsumitutako energia (E) kalkulatuta eta autonomia egunen kopurua finkatu ondoren, metaketa azpisistemaren (Cu) karga-erabilgarria zehaztu daiteke: 𝐶𝑢 = 𝐸 · 𝑁 (24) Bateriaren karga-izendatua (CN) karga-erabilgarria baino handiagoa izan beharko da. Izan ere, kontuan hartu beharra dago bateria ezarritako deskarga-sakoneraino (Pd) soilik deskargatzen dela, beraz: 𝐶𝑁 = 𝐶𝑢 𝑃𝑑 Orain, zenbat bateria behar diren eta horien konexioen diseinuaren kalkulua jorratuko da. Instalatu beharreko bateria kopurua eguzki-sistema fotovoltaikoaren tentsio izendatua baterien borneetan lortzeko, seriean konektatu behar diren bateria kopuruaren araberakoa izango da. Baita paraleloan konektatu behar diren bateria kopuruaren araberakoa izango da [62] ere. Seriean konektatu behar den bateria kopurua (NBs), sistemaren tentsio izendatuaren (Vns) eta aukeratutako bateriaren tentsio izendatuaren (Vnb) arabera zehazten da: 𝑁𝐵𝑠 = 𝑉𝑛𝑠 𝑉𝑛𝑏 𝑁𝐵𝑝 = 16,93 𝑘𝐴ℎ 600 = 28,22 ≈ 23 𝑏𝑎𝑡𝑒𝑟𝑖𝑎 𝑝𝑎𝑟𝑎𝑙𝑒𝑙𝑜𝑎𝑛 (38) Azkenik, baterien guztizko kopurua honako hau izango da: 𝑁𝐵𝑇 = 8 · 23 = 184 𝑏𝑎𝑡𝑒𝑟𝑖𝑎 (39) 7.4. Erregulazio azpisistema Azpisistema erregulatzailearen ezaugarri elektrikoak zehazteko, beharrezkoa da sistema fotovoltaikoak sortutako korronte-pikua (Ig) eta kontsumoaren guztizko intentsitatea (Ic) ezagutzea [63]. Baita korronte zuzenean behar den potentzia (Psc) eta korronte alternoan behar den potentzia (Pca). Hasteko, Ig kalkulatuko da, aukeratutako modulu fotovoltaikoaren korronte-pikutik abiatuta. Balio hori eguzki-panelaren zirkuitulaburreko intentsitatea (Isc) izango da, hori baita eman dezakeen intentsitate maximoa. Gainera, zirkuitu-laburreko korrontea % 25 handituko da, baldintza estandarretan baino tenperatura eta irradiantzia handiagoak kontuan hartzeko (25 °C eta 1000 W/m2). Horrela: 𝐼𝑔 = 1,25 · 𝑁𝑃𝑝 · 𝐼𝑝 (40) Kontsumoaren intentsitatea kalkulatzean (Ic), inbertsorea erreguladorera konektatzen den edo zuzenean bateriara konektatzen den bereizi behar da. Izan ere, aukeratutako inbertsore hibridoak bere funtzioen artean bateriaren gehiegizko deskargen aurkako babesa ematen du. Gainera, bateriara zuzenean konektatzerakoan, erreguladoreak eman behar duen korrontea murrizten da. Halaber, inbertsore hibridoak bi MPPT erreguladore inplementatuta dauzkala jakinda eta karga bakarra bateria multzoa izanik, kontsumoaren intentsitatea honako hau izango litzateke: 𝐼𝑐 = 𝑃𝑠𝑐 𝑉𝑛𝑠 (41) Azpisistema erreguladorearen korronte-pikua eguzki-sistema fotovoltaikoak sor dezakeen korronte maximoaren araberakoa izango da, hau da, panel bakoitzaren zirkuitu-laburreko korrontearen araberakoa [64]. Aukeratutako eguzki-panelaren zirkuitu-laburreko korrontea 11,36 A denez eta 406 panel paraleloan jarri daitezkeela jakinda, sortutako korronte-pikua: 𝐼𝑔 = 1,25 · 406 · 11,36 = 5,72 𝑘𝐴 (42) Kontsumoaren korrontea lortzeko, inbertsorea bateriarekin zuzenean konektatuta dagoenez, korronte zuzenean behar den potentzia bateria multzoaren karga-izango da. Gogoratu galera-koefiziente bat zehaztu dela inbertsorearentzat, kc = 0,05 uhin sinusoidal puruko inbertsorea delako. Orduan, bateria multzoaren karga-izendatua 812,54 kWh dela jakinda, kontsumo intentsitatea honako hau izango da: 𝐼𝑐 = 812,54 𝑘𝑊ℎ 48 · 14 = 1,21 𝑘𝐴 (43) Beraz, erreguladorearen sarrera eta irteerako korronte maximoak 5,72 kA eta 1,21 kA direla jakinda, potentzia egokitzeko azpisistema dimentsionatuko da. Potentzia egokitzeko azpisistemaren dimentsionamendua irteeran eman behar den potentziaren araberakoa izango da [65]. Inbertsorearen sarrera-potentzia zehazteko (Pi) nahikoa da korronte alternoan eskatutako gehieneko potentzia (Pca) eta inbertsorearen eraginkortasuna (μi) ezagutzea. Inbertsoreak errendimendu galera batzuk dituela gogoratuz (kc), bere potentzia adierazpen hauen arabera kalkulatuko da: 𝜇𝑖 = 1 − 𝑘𝑐 (44) 𝑃𝑖 ≥ 𝑃𝑐𝑎 𝜇𝑖 8. Sarera konektatutako eguzki-instalazioren diseinua eta dimentsionamendua Aurreko puntuan, Los Llanos kirolgunean isolatutako sistema bat garatzea bideragarria ez dela aztertu izan da. Gaur egun, kirolguneak eskaintzen duen espazioan 812 eguzkipanel kokatzea ez da posible. Horregatik, atal honetan sarera konektatutako eguzkiinstalazio baten diseinua eta dimentsionamendua landuko da. Sarera konektatutako sistema fotovoltaiko baten diseinua eta dimentsionamendua honako faktore hauen araberakoak izango dira: eskuragarri dagoen espazioaren ezaugarriak, eguzki-sistema fotovoltaikoak instalatu beharreko potentzia-pikua, sarera konektatutako inbertsoreen potentzia eta urtean zehar sortutako energia [66]. Sarera konektatutako instalazio fotovoltaiko bat diseinatu eta dimentsionatu behar denean, analisi sekuentzial batzuk egin beharko dira, horietako bakoitzaren emaitzek hurrengo eragiketetan eragina baitute. Hona hemen egin beharreko analisiak: • Instalazio fotovoltaikoaren kokapen fisikoaren azterketa: eguzki-panelak instalatzeko eta orientatzeko sistema, itzalak eta eguzki-panel kopurua. • Eguzki-panelen portaeraren azterketa: baldintza estandarretan (STC), aurreikusitako tenperatura maximoko baldintzetan eta aurreikusitako tenperatura minimoko baldintzetan kurba eta forma-faktorea. • Inbertsoreen integrazioa eguzki-sistema fotovoltaikoan: inbertsorearen ezaugarriak, eguzki-sistema fotovoltaikoaren serie-paralelo konexioa diseinatzea eta potentzia-piku estimatua. • Eguzki-sistema fotovoltaikoaren kableatua: korronte zuzeneko kableatuaren kalkulua eta korronte alternoko kableatuaren kalkulua. Hurrengo azpiataletan, Portugaleteko Los Llanos kirolgunean, sarera konektatutako instalazio fotovoltaiko bat diseinatu eta dimentsionatuko da azaldutako puntu bakoitza garatuz. 8.1. Instalazio fotovoltaikoaren kokapen fisikoaren azterketa Proiektu honen dimentsionamenduaren hasierako pausua Los Llanos kirolguneko frontoiaren eta futbol-zelaiko aldagelen 3D eredua eratzea da. Horretarako, SketchUp softwarea erabiliko da, diseinuko kalitate handiko software honek 3D ereduak eratzea ahalbidetzen baitu [67]. Hortaz, eskuragarri dagoen azaleraren azterketa fisikoak, hasierako datu gisa instalaziopuntuaren koordenatu geografikoak hartuta, instalazio fotovoltaikorako azalera erabilgarria zehaztu behar da, egon daitezkeen itzalak saihesteko [68]. Alde batetik, frontoiaren 3D eredua egiten da, Eremu geografikoaren azterlanak azpiatalean aipaturiko azalera erabilgarriak zehaztuz (ikus 22. irudia). Ikusten den moduan, eguzki-panelak kanpoaldeko hormetan euskarri egitura baten bidez jarriko litezke 1. aurpegian, 2. aurpegian eta 3. aurpegian. Izan ere, 1. aurpegiak eta 2. aurpegiak hego-mendebaldeko orientazioa daukate. Aldiz, 3. aurpegiak hego-ekialdeko orientazioa dauka. Gogoratzeko, eguzki-panelen orientazio optimoa ipar hemisferioan hegoaldekoa da, horregatik iparralderantz orientatuta dauden frontoiaren beste aurpegietan ez da gomendatzen eguzki-panelak jartzea. Gainera, padel zelaiko aldagelen gainean, 1. gainazala deitzen zaiona, eguzki-panelak kokatuko dira. 22. Irudia. Portugaleteko Los Llanos kirolguneko frontoiaren 3D eredua. Bestaldetik, futbol-zelaiko aldagelen 3D eredua egitean (ikus 23. irudia), frontoiaren ereduaren prozedimendu berdina egiten da eta 2. gainazala deitzen zaion azalera erabilgarria erabiliko da instalazio fotovoltaikoa garatzeko. Los Llanos kirolguneko padel pistako aldagelen teilatuko 1. gainazalean sortutako itzalak kalkulatzerakoan, azalera erabilgarria, urdinez markatuta dagoena, nahiko murrizten dela ikus daiteke (ikus 24. irudia). Gainera, panelen arteko 3,55 m-ko distantzia minimoa errespetatu behar da. Bestaldetik, 1. aurpegian, 2. aurpegian eta 3. aurpegian ez da itzalik sortuko pareta bertikaleko goiko ertzean kokatuko direlako eguzki-panelak. Izan ere, pareta bertikaletan eguzki-panel errenkada bakar bat jarriko da, eguzki-panel errenkaden arteko itzalek eragindako galerak handiegiak direlako. Futbol-zelaiko aldagelei dagokienez, 2. gainazalean urdinez markatuta dagoen azaleran eguzki-panelak kokatu daitezke (ikus 25. irudia). Hortaz, itzalek sortutako galera baxuak izango dira. 25. Irudia. Futbol-zelaiko aldagelen teilatuko itzalak. Behin itzalik gabeko eremuak definitu ondoren, itzalik gabeko eremuan sar daitezkeen panelak zehaztuko dira. Bestalde, teilatuetako eremu erabilgarri guztia aprobetxatzeko eta instalatu daitekeen potentzia maximizatzeko hainbat aukera proposatuko dira, bata eguzki-panelak bertikalki jarriz eta bestea horizontalki. Kontuan izan 1. aurpegiko, 2, aurpegiko eta 3. aurpegiko eguzki panelak bertikalki kokatuko direla, espazioa ahalik eta gehien aprobetxatzeko. 26. Irudia. Frontoiko eta padel pistako aldageletako lehen proposamena. Horrela izanda, 76 eguzki-panel kokatuko litezke, 34,20 kWp potentzia sortuz eta itzalek sortutako galerak % 0,28 izanik. 6. Taula. Frontoiko eta padel pistako aldageletako lehen emaitzak. 27. Irudia. Frontoiko eta padel pistako aldageletako bigarren proposamena. Kasu honetan, eguzki-panel kopuru berdina kokatuko litzateke, 34,20 kWp potentzia sortuz eta itzalek sortutako galerak % 0,38 izanik. 7. Taula. Frontoiko eta padel pistako aldageletako bigarren emaitzak. Beraz, bi proposamenek panel kopuru berdinak erabiliko lituzkete potentzia berdina sortuz. Desberdintasun bakarra itzalek sortutako galerak izango litezke, non lehenengo proposamenean baxuagoak diren. Horrenbestez, 1. gainazaleko eguzki-panelak bertikalki jarriko dira. Eguzki-panelak bertikalki kokatuko direla jakinda, tximiniek sortzen dituzten itzalen ondorioz ikusi da espazio asko ez dela aprobetxatzen. Izatez, tximiniek sortzen dituzten itzalak nahiko meheak dira eta ez lukete galera askorik suposatuko. Beraz, azken proposamen honetan, eguzki-panelak tximiniek sortzen dituzten itzalen eremuan kokatuko dira (ikus 28. irudia). 28. Irudia. Frontoiko eta padel pistako aldageletako azken proposamena. Azken proposamen honetan 86 eguzki-panel kokatuko litezke, 38,70 kWp potentzia sortuz eta itzalek sortutako galerak % 0,41 izanik. 8. Taula. Frontoiko eta padel pistako aldageletako azken emaitzak. Horrela izanda, frontoiko eta padel pistako aldageletako lehen eta azken proposamenak erreparatuta, azkenengo proposamena hautatuko litzateke. Izan ere, bi kasuetan, itzalen ondoriozko galerak mespretxagarriak dira. Gainera, azken proposamenean lehenengoan baino 10 eguzki-panel gehiago kokatu daitezke, hau da, potentzia gehiago sortu daitekeela hala nola. Bestaldetik, futbol-zelaiko aldageletako eguzki-instalazioaren lehenengo proposamenean eguzki-panelak bertikalki jarriko dira (ikus 29. irudia). 29. Irudia. Futbol-zelaiko aldageletako lehen proposamena. Horrela izanda, 29 eguzki-panel kokatuko litezke, 13,05 kWp potentzia sortuz eta itzalek sortutako galerak nuluak izanik. 9. Taula. Futbol-zelaiko aldageletako lehen emaitzak. 30. Irudia. Futbol-zelaiko aldageletako bigarren proposamena. Kasu honetan, 31 eguzki-panel kokatuko litezke, 13,95 kWp potentzia sortuz eta itzalek sortutako galerak % 0,02 izanik. 10. Taula. Futbol-zelaiko aldageletako bigarren emaitzak. Aurreko bi emaitzak ikusita, bigarren proposamenak potentzia gehiago sortuko luke, baina itzalek sortutako galerak kontuan hartu behar dira. Horrela, itzalek sortutako galerak kontuan hartuz, bigarren proposamenean ia potentzia berdina sortuko litzateke. Beraz, 2. proposamena hautatzen da, hau da, eguzki-panelak horizontalki jarriko dira futbol-zelaiko aldagelen teilatuan, itzalek sortzen dituzten galerak oso txikiak direlako. Frontoiko eta padel pistako aldagelen azken proposamenean bezala, tximiniak sortutako itzalak baxuegiak direla suposatuko dira, eguzki-panel gehiago kokatuz (ikus 31. irudia). 31. Irudia. Futbol-zelaiko aldageletako azken proposamena. Orduan, azken proposamen honetan 33 eguzki-panel kokatuko litezke, 14,85 kWp potentzia sortuz eta itzalek sortutako galerak % 0,07 izanik. 11. Taula. Futbol-zelaiko aldageletako azken emaitzak. Hortaz, futbol-zelaiko aldageletako bigarren eta azken proposamenak erreparatuta, azkenengo proposamen hau hautatuko litzateke. Bi kasuetan, itzalen ondoriozko galerak mespretxagarriak dira. Aldiz, azken proposamenean bigarrenean baino 2 eguzkipanel gehiago kokatu daitezke. Aurreko guztia kontuan hartuz, Portugaleteko Los Llanos kirolgunean gehienez 119 eguzki-panel instalatu ahalko lirateke, 53,55 kWp potentzia sortuz itzalek sortutako galerak kontuan hartu gabe. 8.2. Eguzki-panelen portaeraren azterketa Eguzki-panel baten ezaugarriak aztertzean, haren portaera kontuan izan behar da, une bakoitzeko irradiantziaren eta tenperaturaren arabera aldatzen delako [73]. Orokorrean, panelen ezaugarri teknikoak, funtzionamendu-kurbaren arabera grafikoki adierazita, ondorengo STC baldintzetarako ematen dira: • Eguzki-irradiazioa: 1000 W/m2. • Tenperatura: 25 °C. • Argi-espektroa: 1,5 aire masa. Hurrengo irudian JA Solar 450 W 24 V Monocristalino PERC eguzki-panelaren STC ezaugarriak adierazten dira: 12. Taula. JA Solar Monocristalino PERC eguzki-panelaren STC ezaugarriak. 32. Irudia. JA Solar Monocristalino PERC eguzki-panelaren tentsio-korronte kurba. Eguzki-panelaren STC ezaugarriei eta tentsio-korronte kurbari erreparatuz STC baldintzetan zirkuitu irekiko tentsioa 49,70 V izango da eta zirkuitu-laburreko korrontea 11,36 A. Gainera, potentzia maximoko puntuan, hau da, eguzki-panelaren potentzia izendatuan, 41,52 V eta 10,84 A izango ditu. Jarraian, eguzki-panelaren portaera NOCT baldintzetan aztertuko da. NOCT baldintzetan, eguzki-panelak STC baldintza estandarretan ez bezalako irradiantziekin eta tenperaturekin lan egiten du. NOCT zelularen funtzionamendu-tenperatura nominala da, hau da, eguzki-zelulek 800 W/m2-ko irradiantzia jasaten dutenean 1,5G aire masako argi-espektroarekin eta haizearen abiadura 1 m/s denean. Baldintza horietan eguzkipanelak era egokian lan egiteko, baldintza horietako funtzionamendu-kurbaren parametroak birkalkulatu behar dira. Horretarako, STC baldintzekiko irradiantziaren eta tenperaturaren balio berriek dakartzaten aldaketak kontuan hartu behar dira. Baldintza horietan 800 W/m2-ko irradiantzia dago, eta horrek eguzki-panelak sortutako zirkuitu-laburreko korrontearen (Isc) murrizketa proportzionala eragingo du: 𝐼𝑠𝑐800 𝑊 𝑚2 ⁄ = 800 · 𝐼𝑠𝑐 1000 (52) Hortaz, sarera konektatutako eguzki-instalazio fotovoltaiko batean panelak jartzerakoan, komeni da haien portaera aztertzea. Neguan, irradiantzia-baldintza txarrenetan eta tenperatura baxueneko baldintzetan; eta udan, irradiantzia eta tenperatura handieneko baldintzetan lortutako balioek instalazioaren inbertsorea baldintzatuko baitute. Eguzki-panelen NOCT portaera aztertuta, portaera estandarrak ez diren beste baldintza batzuk ikertuko dira. STC edo NOCT bestelako baldintzak gertatzen direnean, panelen portaera aldatzen da, korrontea eta tentsioa aldatzen baitira [74]. Beraz, beharrezkoa da eguzki-panel fotovoltaikoa baldintza horien arabera aztertzea. Hasteko, zelulen tenperatura zehaztu behar da. Horretarako, fabrikatzaileak NOCT baldintzetan emandako datuen analisia egiten da, zelularen tenperatura igoera 20 °C giro-tenperaturan eta 1000 W/m2-ko irradiantziarekin lortuz. ∆𝑡𝑧𝑒𝑙𝑢𝑙𝑎_800 𝑊 𝑚2 ⁄ = 𝑇𝑧𝑒𝑙𝑢𝑙𝑎_800 𝑊 𝑚2 ⁄ − 20 °𝐶 (68) Datu horrekin, zelulak giro-tenperaturarekiko duen tenperatura-aldaketa irradiantziarekiko proportzionala denez, irradiantziari (G) zein tenperatura-igoera dagokion zehaztu daiteke: ∆𝑡𝑧𝑒𝑙𝑢𝑙𝑎_𝐺 = ∆𝑡𝑧𝑒𝑙𝑢𝑙𝑎_800 𝑊 𝑚2 ⁄ · 𝐺 800 (69) Orain, zehaztutako irradiantziaren tenperatura-aldaketa gehitzen bazaio girotenperaturari, baldintza berri horietarako zelularen-tenperatura lortzen da: 𝑇𝑧𝑒𝑙𝑢𝑙𝑎_𝐺_𝑇 = ∆𝑡𝑧𝑒𝑙𝑢𝑙𝑎_𝐺 + 𝑇 (70) Hemendik aurrera, aurreko formulak aplikatuz, panelaren funtzionamendu-kurba berriak zehaztuko dira neguko eta udako kasuetan. Udako batez besteko tenperaturarik altuenak abuztuan gertatzen dira, 19,4 °C-eko tenperaturarekin. Aldiz, neguko batez besteko tenperaturarik baxueneko hilabetea urtarrilean da, 8,2 °C-eko tenperaturarekin. 33. Irudia. Eguzki-panelaren funtzionamendu-kurba STC baldintzetan eta udan. Udako egoera aztertu ondoren, neguko funtzionamendu-kurba zehaztuko da, 8,2 °C-eko giro-tenperaturan eta eguzki-panelaren 200 W/m2 irradiantzia minimoarekin. 200 W/m2-ko irradiantziaren zirkuitu-laburreko intentsitatea fabrikatzaileak STC baldintzetan emandakoaren aldaera bat da. Hiruko erregela aplikatuz: 0 2 4 6 8 10 12 14 0 10 20 30 40 50 60 Intentsitatea (A) Tentsioa (V) (100) Lortutako balioaren arabera, komenigarria izan daiteke seriean eguzki-panel kopuru desberdinak aukeratzea serie-paralelo panel kopurua optimizatzeko helburuarekin. Horrela izanda, instalazioaren eguzki-panel kopuru totala zehazten da: 𝑁𝑃 = 𝑁𝑃𝑠 · 𝑁𝑃𝑝 (101) Azkenik, eguzki-sisteman sortutako korrontea (Isistema), panel bakoitzak sortutako gehieneko intentsitatearen arabera (Imax_panel), inbertsorearen sarrerako korronte maximoa baino baxuagoa dela egiaztatu behar da: 𝐼𝑠𝑖𝑠𝑡𝑒𝑚𝑎 = 𝑁𝑃𝑝 · 𝐼max _𝑝𝑎𝑛𝑒𝑙 (102) Eguzki-sistemaren korrontea inbertsoreak onartuko zukeena baino handiagoa balitz, paraleloan konektatutako panel kopurua murriztu beharko litzateke, potentzia galduz. Beste aukera bat inbertsorea aldatzea izango litzateke. Beraz, aurreko guztia kontuan hartuz, Los Llanos kirolguneko frontoiko eta padel pistako aldagelen eremua, eta futbol-zelaiko aldagelen eremua batera aztertuko dira, nahiz eta serie-paralelo konexioak bananduta egongo diren. Los Llanos kirolgunean gehienez 119 eguzki-panel konektatu daitezkeela frogatu izan da, 86 eguzki-panel frontoiko eta padel pistako aldagelen eremuan, eta 33 eguzki-panel futbol-zelaiko aldagelen eremuan. Emaitzak zehatzak izateko 112 eguzki-panel instalatuko dira, hau da, 7 eguzki-panel kenduko dira. Hortaz, 80 eguzki-panel jarriko dira frontoiko eta padel pistako aldagelen eremuan, eta 32 eguzki-panel futbol-zelaiko aldagelen eremuan. Beraz, honako potentzia hau sortuko litzateke osotasunean: Erreferentzia gisa, korronte zuzeneko eroaleek, tentsio-erorketa % 1,5etik beherakoa izateko sekzioa eduki behar dute. Aldiz, korronte alternoko eroaleek, tentsio-erorketa % 2tik beherakoa izateko sekzioa eduki behar dute. Beraz, aurreko bi kasuak aztertuko dira, korronte zuzeneko kableatua eta korronte alternoko kableatua. 8.4.1. Korronte zuzeneko kableatuaren kalkulua Korronte zuzeneko tarterako, Prysmian etxeko PRYSUN instalazio fotovoltaikoetarako kablea aukeratzen da, EN 50618 eta IEC 62930 nazioarteko estandarren arabera diseinatua dagoena [77]. PRYSUN kableak isolamendu bikoitza du, Eraikuntzaren Kode Teknikoa betez. Hasteko, eguzki-panelaren zirkuitu-laburreko intentsitatearen balioa STC baldintzetan gogoratu beharra dago, hau da, 11,36 A. Horrela, kablearen sekzioa intentsitate onargarrietan lortuko da. Korronte zuzeneko tartean, eguzki-paneletatik inbertsorera, kableatua mistoa izango da. Kableatuaren lehenengo tartea, egurats zabaleko tartea, isolamendu geruza batez estalita egongo da, baina ez da hodi batez babestuta egongo. B1 motako sistema izango da (ITC-BT 26, 7.1. puntua eta ITC-BT 30, 2.1.2. puntua betetzen dira). Bigarren tartea, estalitako tartea, lehenengo tartearen kableatu mota berdina izango da, baina hodi batez babestuta egongo da, baita B1 motako sistema izango da (ITC-BT 26, 7.1. puntua betetzen da). Beraz, kalkuluak egiterako orduan, egurats zabaleko tartea eta estalitako tartea desberdinduko dira. Egurats zabaleko tartean erabiliko diren zuzenketa-koefizienteak honako hauek izango dira: • Eguzki-ekintza zuzenaren bidez (UNE 20435, 3.1.2.1.4. puntua): 0,9. • 50 °C-eko tenperaturagatik egurats zabalean (UNE-HD 60364-552, B.52.14. taula): 0,9. • Paraleloan 8 eguzki-panel multzo (UNE-HD 60364-5-52, B.52.3. taula): 0,516̂ (interpolazioa eginez). • Eguzki-instalazio fotovoltaikoa (IEC 62548): 1,4. Intentsitatea % 40 handitzen da (eguzki-instalazio fotovoltaikoa delako), eta gainerako zuzenketa-faktoreak aplikatzen dira egurats zabaleko intentsitate onargarria lortzeko: 𝐼′𝐷𝐶_𝑒𝑔𝑢𝑟𝑎𝑡𝑠 𝑧𝑎𝑏𝑎𝑙 = 11,36 · 1,4 0,9 · 0,9 · 0,516̂ = 38 𝐴 (111) Prozesu berdina egiten da estalitako tartearekin, zuzenketa faktoreak honako hauek izanik: • Paraleloan 8 eguzki-panel multzo (UNE-HD 60364-5-52, B.52.3. taula): 0,516̂ (interpolazioa eginez). • Eguzki-instalazio fotovoltaikoa (IEC 62548): 1,4. Orduan, estalitako tartearen intentsitate onargarria: 𝐼′𝐷𝐶_𝑒𝑠𝑡𝑎𝑙𝑖𝑡𝑎 = 11,36 · 1,4 0,516̂ = 30,78 𝐴 (112) Emaitza hauekin, UNE-HD 60364-5-52 C.52.1.bis. taulan, egurats zabaleko tartearen eta estalitako tartearen sekzio minimoak lortu daitezke. Bi kasuetan, intentsitate onargarriaren irizpidearen arabera, erabili beharreko gutxieneko sekzioa 6 mm2 izango litzateke. Izan ere, taula horretako 10b zutabean 49 A-tarako sekzioa aukeratu da eta ez 38 A-tarako. Hala ere, 49 A-tarako sekzioa aukeratu izanak, instalazioaren gehieneko intentsitatearen eta kablearen intentsitate onargarriaren arteko babesa bermatu egiten du. Bestaldetik, eguzki-instalazio fotovoltaikoaren eta banaketa publikoko sarerako interkonexio-puntuaren arteko tentsio-erorketa ez da % 1,5 baino handiagoa izan behar. Beraz, korronte zuzeneko kableatuaren tentsio erorketa maximoa kontuan hartuz, kablearen sekzioa: 𝑆 = 2 · 𝐿 · 𝐼 𝛾 · ∆𝑈 (113) Non: • L: kablearen luzera (m). • I: potentzia maximoko korrontea (A). • γ: kobrearen eroankortasuna (m/Ω·mm2). • ΔU: tentsio erorketa maximoa (V). Eguzki-panelaren potentzia maximoko tentsioa 41,52 V direla jakinda eta paralelo multzo bakoitzean 16 eguzki-panel daudela jakinda, korronte zuzenean tentsio erorketa maximoa determinatu daiteke: ∆𝑈 = 1,5 100 · 16 · 41,52 = 9,96 𝑉 (114) Kableak egingo duen distantziarik luzeena 200 m-koa izango dela suposatuko da. Distantzia horrek inbertsoretik urrunen dagoen modulu fotovoltaikoa konektatzea ahalbidetzen du. Hortaz, eguzki-panelaren potentzia maximoko korrontea 10,84 A dela jakinda eta kobrearen eroankortasuna 45,5 m/Ω·mm2 izanda, kablearen sekzioa: 𝑆 = 2 · 200 · 10,84 45,5 · 9,96 = 9,56 𝑚𝑚2 (115) Orduan, korronte zuzeneko kableatuaren gutxieneko sekzioa 9,56 mm2-koa izango da eta ez 6 mm2-koa; tentsio erorketaren ondorioz zehaztutako sekzioa egoerarik mugatzaileena da. Horrela izanda, panelen eta inbertsorearen arteko konexiorako erabili beharreko kablea PRYSUN motako 1 × 10 mm2-koa izango da. Kasu honetan, ez da determinatuko zirkuitu-laburrak suposatuko zukeen sekzioaren kalkulua. Kalkulu hori inplizituki intentsitate onargarriaren irizpidean egin da, eguzkipanelaren zirkuitu-laburreko korrontea datua izan delako sekzioa kalkulatzeko. 8.4.2. Korronte alternoko kableatuaren kalkulua Korronte alternoko tarterako, Afumex Class 1000 V (AS) kablea aukeratzen da, non hormetan zehar grapatuta egongo den eta hodi batez babestuta egonik. Kableatu honen instalazioa B2 motakoa izango da hodi barruan eroale anitz baitaude. 16. Taula. Riello Sirio inbertsorearen irteerako ezaugarriak. 𝐼′𝐴𝐶 = 76 · 1,25 = 95 𝐴 (116) UNE-HD 60364-5-52 C.52.1.bis. taulan, intentsitate onargarriaren irizpidearen arabera, erabili beharreko gutxieneko sekzioa 25 mm2 izango litzateke. Taula horretako 8b zutabean 100 A-tarako sekzioa aukeratu da, aurreko sekzioa 77 A-ko korronteetarako delako. Sekzioaren formula korronte zuzenekoaren ia berdina da. Aldaketa bakarra potentziafaktorea izango litzateke, azpiatal honetan kableatuaren sekzioa korronte alternoan kalkulatzen ari delako. Korronte zuzenean bezala, eguzki-instalazio fotovoltaikoaren eta banaketa publikoko sarerako interkonexio-puntuaren arteko tentsio-erorketa ez da % 2 baino handiagoa izan behar. Beraz, lineako tentsioa 230 V denez, korronte alternoan tentsio erorketa maximoa determinatu daiteke: ∆𝑈 = 2 100 · 230 = 4,6 𝑉 (117) Inbertsoretik babes-koadrora dagoen distantzia maximoa 10 m-koa dela suposatuko da. Gainera, potentzia faktorea 0,8 izango da, inbertsorearen irteerako ezaugarrietan adien den moduan. Orduan, irteerako korronte maximoa 76 A denez, korronte alternoko tartean kablearen sekzio minimoa tentsio-erorketak egotekotan: 𝑆 = 2 · 10 · 76 · 0,8 45,5 · 4,6 = 5,81 𝑚𝑚2 (118) Hortaz, korronte alternoko kableatuaren gutxieneko sekzioa 25 mm2-koa izango da eta ez 5,81 mm2-koa; intentsitatearen irizpidearen arabera zehaztutako sekzioa egoerarik mugatzaileena da. Horrela izanda, panelen eta inbertsorearen arteko konexiorako erabili beharreko kablea Afumex Class 1000 V (AS) motako 1 × 25 mm2-koa izango da. 8.5. Soluzioaren diseinu orokorra Azpiatal honetan, Los Llanos kirolguneko eguzki-instalazio fotovoltaikoaren diseinu orokorra aurkeztuko da, instalazioa osatuko duten osagaien ezaugarririk garrantzitsuenak aztertuz. Hasteko, Los Llanos kirolguneko eguzki-instalazio fotovoltaikoa autokontsumora bideratuta egongo da, urteko zenbait egunetan soberakinak edukiz. Energiaren soberakinak asteburuetan eta jaiegunetan emango dira, hala nola energiaren kontsumoa oso urria denean. Gainera, 112 eguzki-panel dituen eguzki-instalazio fotovoltaikoak, gehienetan ez du kirolguneko kontsumoa asetuko. Beraz, urtean zehar kontsumoa irregularra denez, hau da, astean zehar asko kontsumitzetik, ateburura edo jaiegunetara gutxi kontsumitzera pasatzen denez, konpentsaziorik gabeko autokontsumoa hautatzen da [79]. Izan ere, konpentsazio bidezko instalazioetan ez bezala, konpentsaziorik gabeko instalazioan ez da izapiderik egin behar, sarera isuritako soberakinak salduz. Azken hau, ez da nahastu behar konpentsazio bidezko soberakinei esker faktura elektrikoan lortzen den deskontuarekin. 8.5.1. Eguzki-panel fotovoltaikoa Eguzki-panel fotovoltaikoa eguzki-energia elektrizitate bihurtzeaz arduratuko da. JA Solar 450 W 24 V Monocristalino PERC eguzki-panelak baldintzarik hoberenetan, hau da, STC baldintzetan, 450 W sortuko lituzke MPPean, 41,52 V eta 10,84 A direnean. Aldiz, NOCT baldintzetan, eguzki-panelak 351,70 W sortuko lituzke MPPean, 36,975 V eta 9,512 A direnean. Gainera, udan eta neguan eguzki panelaren funtzionamendua guztiz desberdina dela frogatu izan da. Izan ere, aukeratutako eguzki-panelak udan 425,33 W sortuko lituzke MPPean, 35,69 V eta 11,92A direnean; eta neguan 89,87 W sortuko lituzke MPPean, 52,11 V eta 1,72 direnean. 8.5.2. Inbertsorea Eguzki-panelek sortutako korronte zuzena korronte alterno bihurtzeaz arduratuko da. Aukeratutako inbertsoreak, hau da, 50 kW Riello Sirio TL 50 sare trifasikoko inbertsoreak, 4 MPPT integraturik dauzka, eguzki-panelek MPPan lan egiteko eta korronte zuzeneko tentsio murrizteko. Gainera, inbertsorearen sarrerako parametroen artean garrantzitsuenak 1100 V-eko sarrerako tentsio maximoa eta 250 V-eko hasierako sarrerako tentsioa dira. Baita 110 A-ko sarrerako korronte maximoa eta 140 A-ko zirkuitu-laburreko korrontea aipatzeko parametroak dira ere. Inbertsoreari esker eguzki-panelen serie-paralelo konexioak determinatu daitezke. 39. Irudia. Afumex Class 1000 V (AS) kablea. Eguzki-instalazio fotovoltaikoan erabiliko den beste kable mota bat datu kablea edo komunikazio kablea izango da. Kable honen eginkizuna eguzki-instalazio fotovoltaikoak sortzen duen energia kantitatea kontadoretik inbertsorera garraiatzea izango da. Horrela, inbertsoreak sortzen duen wifi-eremuari esker erabiltzaileak momentuoro zenbat energia sortzen duen jakin dezake Riello Solar Touch aplikazioarekin. Hortaz, Procab BTC50U/1 datu kablea aukeratzen da [83]. 8.5.4. Euskarri egitura Eguzki-instalazio fotovoltaikoaren 112 eguzki-panelak eusteko egiturak dira. Eguzkipanelak paraleloan konektatuta dauden 7 multzoz osatuta egongo dira, non multzo bakoitza seriean konektatutako 16 eguzki-panel izango ditu. Alde batetik, frontoiko eta padel pistako aldagelen eremuan 80 eguzki-panel konektatuko dira, horietako 63 eguzki-panel frontoiaren fatxadan eta beste 17ak padel pistako aldagelen teilatuan. Bestaldetik, futbol-zelaiko aldagelen eremuan 32 eguzki panel konektatuko dira, hauek horizontalki kokatuko dira. Aurreko bi eremuetan, eguzki-panelen posizionamendua eta kokapena desberdinak denez, euskarri egiturak indibidualak izango dira, hau da, euskarri egitura bakoitzari 72 zelulako eguzki-panel bat egokituko zaio. Padel pistako teilatuan erabiliko diren euskarri egiturak eguzki-panelak ezartzen diren gainazalarekiko 15° eta 30°-ko inklinazioa izateko egokitu daitezke [84]. 41. Irudia. Euskarri egitura. Frontoiko fatxadan erabiliko diren euskarri egiturak eguzki-panelak ezartzen diren zoruaren plano horizontalarekiko 30° eta 35°-ko inklinazioa izateko egokitu daitezke [85]. 42. Irudia. Fatxadarako euskarri egitura. Futbol-zelaiko aldagelen teilatuan erabiliko diren euskarri egitura horizontalak eguzkipanelak ezartzen diren gainazalarekiko 15° eta 30°-ko inklinazioa izateko egokitu daitezke [86]. 43. Irudia. Euskarri egitura horizontala. 44. Irudia. 12 A-ko fusible zilindrikoa. Gainera, fusible bakoitzari fusible euskarri bana egokituko zaio, non 14 mm × 51 mm dimentsioak izango dituen [88]. 45. Irudia. Fusible euskarria. 47. Irudia. 80 A-ko Schneider etengailu diferentziala. 9. Analisi ekonomikoa Proiektuaren atal honetan eguzki-instalazio fotovoltaikoaren aspektu ekonomikoak aztertuko dira. Alde batetik, eguzki-instalazioaren aurrekontua garatuko da, non proiektuak kostatuko duen prezio totala definituko den. Bestaldetik, datu errealak kontuan hartuz, faktura elektrikoaren eredu bat planteatuko da, urtero ordaindu behar diren zerbitzu eta tasa guztiak adieraziz. Horrela, errentagarritasunaren analisia garatuko da, proiektua errentagarria den ala ez adieraziko duen azpiatala. 9.1. Aurrekontua Portugaleteko Los Llanos kirolguneko aurrekontua egiteko, bi aurrekontu garatuko dira: proiektuaren dokumentazioa egitearen aurrekontua eta eguzki-instalazio fotovoltaikoaren aurrekontua. Ondoren, aurreko bi aurrekontuak batuko dira eta proiektuaren aurrekontu osoa zehaztuko da. Gainera, aurrekontu bakoitza aztertzerako orduan, materialen kostua eta giza baliabideen kostua aztertuko da. Alde batetik, materialaren kostua, proiektua aurrera eraman ahal izateko beharko den, tresna, ekipo, software eta abar izango da. Bestetik, giza baliabideen kostua, proiektuan parte hartuko duen edozein pertsona bere lana era egoki eta duin batean garatzeko soldata izango da. Aurrekontu bakoitzaren barruan, unitate kopurua, erabilitako orduak, prezioa orduko edo unitateko, eta kostu totala, BEZa kontuan hartu gabe, zehaztuko da. Aipatu beharra dago Portugaleteko Parke Mugikorrak eguzki-instalazioaren mantentze- eta garbiketalanetaz arduratuko dela. Horrela, ez dira kostu hauek kontuan hartuko aurrekontuan. Lehenik eta behin, proiektuaren dokumentazioa egitearen aurrekontuan, proiektuaren dokumentazioa garatzeko behar izandako materialak eta txostenean parte hartu duten pertsona kualifikatuak adierazten dira. Prezio unitariorako 0 duten atalak software librea delako edo erabilitako materiala honezkero amortizatuta dagoelako da. 18. Taula. Proiektuaren dokumentazioa egitearen aurrekontua. Guztira 960,00 € EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOAREN AURREKONTUA 40.971,03 Azkenik, hurrengo taulan aurreko bi aurrekontuak batzen dira, % 21eko BEZa aplikatzen da eta aurrekontu osoa adierazten da. 20. Taula. Aurrekontu totala. IZENDAPENA KOSTUA Proiektuaren dokumentazioa egitearen aurrekontua 9.381,00 € Eguzki-instalazio fotovoltaikoaren aurrekontua 40.971,03 € Guztira 50.352,03 € BEZa (% 21) 10.573,93 € AURREKONTU OSOA 60.925,96 € Laburbilduz, Portugaleteko Los Llanos kirolguneko eguzki-instalazio fotovoltaikoaren aurrekontua, 46.853,20 €-koa izango da. % 21eko BEZa kontuan hartuz, 60.925,96 € behar izango dira proiektu osoa aurrera eraman ahal izateko. Proiektuaren dokumentazioa egiteak aurrekontu totalaren % 16a suposatu du, BEZa % 17a eta eguzkiinstalazio fotovoltaikoa % 67a. Beraz, aurrekontu osoaren balioa hirurogei mila, bederatziehun eta hogeita bost eurokoa da. 49. Irudia. Aurrekontu totalaren grafikoa. 9.2. Faktura elektrikoa Hasteko, Portugaleteko udaletxeak emandako datuekin, Los Llanos kirolguneko urteko kontsumoa Isolatutako eguzki-instalazioaren analisia atalean adierazi izan da [94]. Hainbat aukera aztertu ondoren, aukerarik egokiena 112 eguzki-panel instalatzea kirolgune osoan zehar ondorioztatu da, 40,32 kW-eko potentzia sortuz osotasunean. Gainera, energiaren soberakinak asteburuetan eta jaiegunetan emango dira, hala nola energiaren kontsumoa oso urria denean. Hurrengo grafikoan ikusten den moduan, 2020. urteko eguzki-panelek hilabeteko kontsumoarekiko sortzen duten energia adierazten da. Ohikoa den bezala, neguko kontsumoa udako hilabeteetakoa bainoa handiagoa da. Aldiz, energiaren sorrerari dagokionez, handiagoa da irradiazio handieneko hilabeteetan, hala nola udako hilabeteetan. Gogoratu beharra dago, martxotik aurrera COVID-19 pandemia dela eta kirolguneko zerbitzuak mugatu zirela, batez ere martxotik ekainera arteko epealdian, non kirolgunea itxita zegoen. % 16 % 67 % 17 Proiektuaren dokumentazioa egitea Eguzki-instalazio fotovoltaikoa BEZa (% 21) 50. Irudia. 2020. urteko kontsumoa eta ekoizpen fotovoltaikoa hilabetero. Aurrekoari gehitu behar zaio, Espainiako Sare Elektrikoak eSios sistemaren webgunean egunero argitaratzen duela soberako energiaren prezioa sarera isurtzerakoan [95]. Sistema horren webguneak egunero argitaratzen ditu 20:20ean hurrengo egunerako sarera isurtzen den soberako energiaren prezioa. 2020. urtean soberakinen batez besteko prezioa 33,78 €/MWh-koa izan zen [96]. Nahiz eta 244/2019 Errege Dekretuan autokontsumoari buruzko araudi berria onartu zenetik, konpainia elektrikoen artean, soberakinen batez besteko prezioa 0,05 €/kWh-tan finkatu izan da [97]. Bestaldetik, kontsumitutako energia 0,15 €/kWh-ko prezioan finkatzen da. Hortaz, hurrengo grafikoan 2020. urtean kontsumo elektrikoan ordaindu zenaren eta autokontsumorako eguzki-instalazio fotovoltaikoari esker ordaindu beharko zenaren arteko konparaketa adierazten da. 0 1000 2000 3000 4000 5000 6000 7000 8000 9000 10000 Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe kWh Kontsumoa Ekoizpen fotovoltaikoa 51. Irudia. 2020. urteko kontsumo elektrikoa eta autokontsumo fotovoltaikoa. Ikusten den moduan, martxotik irailera arteko hilabeteetan, kontsumoari dagokionez, ez litzateke ezer ordaindu behar. Izan ere, soberakinak salduz gero 1.039,33 € lortuko lirateke, urtean zehar 2.796,81 € ordainduz. Bestetik, kontuan izan beharra dago, Los Llanos kirolguneak 189 kW-ko potentzia duela kontratatuta, kontratatutako potentzia 0,13 €/kW eguneko prezioan finkatuz. Beraz, urtebetean ordaindu beharreko zerbitzu elektrikoak adierazten dira (ikus 21. taula), zergak kontuan hartu gabe. 21. Taula. Energiaren fakturazioa. IZENDAPENA PREZIOA OROTARA Kontratatutako potentzia 0,13 €/kW eguneko 8.968,05 € Kontsumitutako potentzia 0,15 €/kWh 2.796,81 € alokatu zen. Hortik aurrera, urteko gainerako 223 egunetan, 0,24 €/eguneko balio zuen kontagailu bat erabili zen. Normalean, kontagailuen alokairua faktura elektrikoaren "zerbitzuak eta bestelakoak" deritzon azpiatalean egon ohi dira, hurrengo taulan adierazten den moduan. 22. Taula. Zerbitzuak eta bestelakoak. IZENDAPENA PREZIOA OROTARA Neurketa ekipoen alokairua 0,44 €/eguneko 62,45 € Neurketa ekipoen alokairua 0,24 €/eguneko 53,67 € panelik ez egotekotan, faktura elektrikoan 22.177,39 € ordaindu beharko litzateke. Hau da, soberakinak dituen konpentsaziorik gabeko autokontsumorako eguzki-instalazioa egitekoan, 7.194,29 € inguruko aurrezkia lortuko litzateke urtero. 52. Irudia. Faktura elektrikoaren grafikoa. 9.3. Errentagarritasunaren analisia Azpiatal honetan, eguzki-instalazio fotovoltaikoaren proposamena aztertuko da, hori egiteak suposatuko zukeen errentagarritasunaren analisia aztertuz. Horretarako, ekonomiako BEG eta BET tresnak erabiliko dira, non proiektua bideragarria izango den ala ez adieraziko duten. Era laburrean azalduta, BEG inbertsio batek ekarriko dituen etekinen neurri absolutu bat da. Aldiz, BET inbertsio baten errentagarritasun-tasa da [98, 99]. Beraz, 2020. urtean kontsumo elektrikoan 8.501,58 € ordaindu zirela jakinda, Los Llanoseko kirolgunean eguzki-instalazio fotovoltaikoa egin izan balitz, 6.744,10 €-ko irabaziak lortuko ziren soberakinak salduko balira. Bestaldetik, eguzki-instalazio fotovoltaikoa egitea 60.925,96 € kostatuko luke. Gainera, araudi orokorrak dioen moduan, eguzki-panelen bizitza erabilgarria 25 urtekoa da [100]. Hala ere, mantentze egoki batekin, eguzki-panel batek hogeita hamar urte edo gehiagoz funtziona dezake. Aurkako kasuan, eguzki-panelen bizitza erabilgarria amaigabea ez dela jakinda, beste faktore batzuek eguzki-panelen bizitza erabilgarriari erasan diezaieke. Baita ere % 60 % 19 % 1 % 16 % 4 Kontratatutako potentzia Kontsumitutako potentzia Zerbitzuak eta bestelakoak BEZa Elektrizitatearen Gaineko Zerga Berezia aipatzekoa da eguzki-panel monokristalinoen zein polikristalinoen potentzia izendatua urtero % 0,5 inguru degradatzen dela, urtero sortzen duten potentzia murriztuz. Suposatuko da elektrizitatearen urteko hazkundea % 4koa izango dela, hau da, interestasa % 4koa izango da [101]. Aurreko guztia jakinda, BEGren formula adierazten da: 𝐵𝐸𝐺 = −𝐼0 + ∑ 𝑄𝑛 (1 + 𝑟)𝑛 𝑁 𝑛=1 (126) Non: • I0 : hasierako despoltsapena edo hasierako inbertsioa. • n: periodo kopurua. • Qn: periodo bakoitzeko kutxa-fluxua. Horrela izanda, kutxa-fluxuko datuak Excel batean jarriz, % 10eko BET lortzen da. Horrek esan nahi du egindako inbertsioak % 10eko errentagarritasuna suposatzen duela. Aurreko guztia kontuan hartuz, esan daiteke proiektua egitea errentagarria dela. Izatez, BEG positiboa denez eta BET interes-tasa edo deskontu-tasa baino handiagoa denez, Portugaleteko udaletxeak proiektua aurrera eraman ahalko luke. Gainera, epe ertainean irabaziak lortzen hasten dira, 25 urte pasa ondoren 39.844,16 €-ko irabaziak edukiz soberakinak salduta. Hala eta guztiz ere, ekoizpen fotovoltaikoa kontsumoa baino handiagoa izatea ez du bermatzen irabaziak lorturiko direnik. Ikusi izan den moduan, kontsumitzen den potentziaren prezioa soberakinena baino garestiagoa da, horren ondorioz soberakin asko eduki beharko lirateke irabaziak lortzeko. 10. Arriskuen analisia Behin proiektua gauzatuta, funtsezkoa izango da prozesu osoan zehar gerta daitezkeen arrisku nagusiak aurreikustea. Horretarako, arriskuen analisia deritzon puntu honetan, eman daitezkeen arriskuen azalpena egingo da. Azalpenarekin batera, Portugaleteko Los Llanos kirolguneko eguzki-instalazio fotovoltaikoaren kasuan, arrisku hauek gerta daitezkeen probabilitatea eta inpaktua ere aipatuko da. Azkenik, arazo hauei aurre egiteko modua adierazten duen kontingentzia-plana azalduko da. 10.1. Arriskuen deskribapena Eguzki-instalazio fotovoltaikoan eman daitezkeen arriskuei 0-1 arteko probabilitate eta inpaktu balioak ezarri zaizkie [102, 103]. Horretarako, honako arrisku hauek aurki daitezke eguzki-instalazio fotovoltaiko honetan: • Erredura termikoak: eguzki-panelak instalatzerako edo ikuskatzerako orduan, langileek erredura termikoak izan ditzakete objektu beroekin kontaktuan egoteagatik, hala nola eguzki-zelulak ukitzerakoan. • Deskarga elektrikoak: eguzki-instalazioek elektroiak sortzen dituzte, kitzikatuta daudenean bibrazio bat sortzen dutenak. Hortaz, pertsona bat sistemara une desegokian hurbiltzen bada, arku elektrikoa osa dezake, gorputzean deskargatuko zaiona. Deskarga horrek pertsonari espasmoak, paralisia edo lesioak eragingo dizkio. • Langileen erorketak: arrisku hau sabai edo teilatuetan lan egiten denean gertatu daiteke, batez ere babes egokirik ez dagoenean. • Kutsadura: sistema fotovoltaikoak garbitzerako orduan, garbiketa produktuak gaizki erabiltzen direlako sortzen da kutsadura. Egia da garbiketa produktuek elementu toxiko batzuk dituztela, baina behar bezala erabiltzen badira, ez dago inolako arriskurik. Bestela, larruazalean edo gorputzeko beste atal sentikor batzuetan eragin dezake, hala nola begietan edo sudurrean. • Gehiegizko barneratzeak paretan: fatxadarako euskarri egituretan gaizki instalatutako sekzio batek, egun euritsu batean, frontoiaren barnealdean ura sartzea eragin dezake. • Haize-boladak: eguzki-panelak euskarri egituretan ondo finkatuta ez egotekotan, haize-bolada gogorren aurrean erortzeko arriskua daukate. • Arrisku meteorologikoak: elurteek, txingorrak eta tximistek eragin negatiboa izan dezakete eguzki-panelen funtzionamenduan. • Arrisku elektrikoak eta sute-arriskuak: behar bezala integratzen ez diren korronteek arazo elektrikoak eta elektrokuzio-arriskuak eragin ditzakete. Ondorioz, suteak eta giza bizitzarako mehatxuak eragin ditzakete. Horrela izanda, aurkeztu den arrisku bakoitzari zenbaki bat egokitu zaio. Hurrengo taulan proiektu honetan izango duten probabilitate eta inpaktu balioak ezarri dira: 54. Irudia. Arriskuen probabilitate eta inpaktu grafikoa. Oro har, arrisku bakoitza gertatzeko probabilitatea baxua da, baina arrisku hauek gertatzekotan sortuko luketen inpaktua handia izango litzakete. Bestaldetik, 1. eta 7. arriskuak gertatzeko probabilitatea ertaina da, eta hauek sortuko luketen inpaktua ertaina izango litzateke. 10.2. Kontingentzia-plana Aurretik aipatutako arrisku guztien eragina ahalik eta txikiena izateko, plan bat burutu beharko da. Jarraian arrisku bakoitza ekiditeko edo arriskua behin gertatuta minimizatzeko zer egin beharko litzatekeen azaltzen da. • Erredura termikoak: eguzki-panelak manipulatzerako orduan segurtasun eskularruak jantzi beharko dira. Gainera, larruazala objektu bero batekiko kontaktua saihesteko galtza luzeak eta alkandora luzeak jantzi beharko dira. • Deskarga elektrikoak: sistema elektrikoarekin lan egiterako orduan, beti korronte elektrikorik ez dagoela bermatuko da. Horretarako, korronterik ez dagoenean soilik egingo dira konexioak eta neurketak. Baita, segurtasun oinetakoak erabiliko dira korrontea giza gorputzean zehar ez garraiatzeko, hau da, elektrizitatearen isolatzaile gisa funtzionatu behar dute. • Langileen erorketak: sabaiko eguzki-panelak eta euskarri egiturak instalatzerako orduan, langileek erorketak saihesteko sistemak eraman beharko dituzte. 1 2 3 4 8 6 7 9 0 0,1 0,2 0,3 0,4 0,5 0,6 0,7 0,8 0,9 1 0 0,2 0,4 0,6 0,8 1 Inpaktua Probabilitatea Uneoro, eguzki-panelen instalazioa hasten denetik bukatzen denera arte kaskoa eramatea beharrezkoa izango da. • Kutsadura: musukoak beharrezkoak izango dira hautsa, ke edo aerosol partikula asko daudenean, gas edo lurrun moduan, birikak kaltetu ditzaketenak. Ikusmena kaltetua ez izateko babes betaurrekoak erabiliko dira. • Gehiegizko barneratzeak paretan: ezinbestekoa da fatxadarako euskarri egitura jarriko den paretaren neurriak ezagutzea, hau hezetu eta hondatu ez dadin. Kontuan izanda paretaren lodiera 30 zentimetrokoa dela, zuloen sakonera paretaren lodieraren bi heren baino txikiagoa izango da, hau da, gehienez 20 zentimetroko sakonera duten zuloak egin beharko dira. • Haize-boladak: eguzki-panelak eta euskarri egiturak eroriko ez direla ziurtatzeko, hiruhilabetero eguzki-instalazio fotovoltaikoan berrikuspen orokor bat egingo da. Behar izatekotan konponketaren bat egingo da, kasurik txarrenean material berriaren erosketa eginik. • Arrisku meteorologikoak: txingorra edo elurra eguzki-paneletan akumulatzerakoan, hauen errendimendua asko jaisten da. Gainera, egun euritsu baten ondoren, ur tantak lehortzerakoan, hauts geruza moduko bat geratzen da eguzki-zeluletan. Aurreko arazoak saihesteko, hilabetean behin eguzki-zelulen garbiketa egitea gomendatzen da. • Arrisku elektrikoak eta sute-arriskuak: arazo hauek ekiditeko, lehen esan bezala, sistema fotovoltaikoaren berrikuspena hiruhilabetero egingo da, sistema elektrikoaren baldintzak zeintzuk diren ikuskatzeko eta behar izatekotan konponketaren bat egiteko. 11. Gantt-en diagrama Gantt-en diagramaren bidez proiektua aurrera eramateko egindako zereginak adieraziko dira, hauei dedikatutako denbora grafikoki adieraziz. Horren bidez, astero egin diren zeregin bakoitzaren helburuak era laburrean azalduko dira, aste bukaeran entregatu denaren azalpena azpimarratuz. Helburuak: proiektuari hasiera eman memoriaren antolaketa definituz eta honen formatua aukeratuz. Entregatzekoa: sarrera eta helburuak atalak, proiektuari behin-behineko titulua eta formatua egokituz. Helburuak: erabilitako elementuen aukeraketa eta eguzkisistema fotovoltaikoaren eremu geografikoa aztertu. Entregatzekoa: alternatiben analisia eta eremu geografikoaren azterlanak. Helburuak: instalazioaren planoak eta argiaren kontsumo historikoa lortu. Alde batetik, eguzki-instalazio fotovoltaiko mota desberdinak aztertu, kasu honetarako egokiena dena aukeratuz. Bestaldetik, proiektuaren elementu garrantzitsuenak definitu eta aztertu, beraien hautaketa arrazoituz. Entregatzekoa: alternatiben analisia eta instalazioaren planoak. Helburuak: frontoiaren eta futbol-zelaiko aldagelen eredua garatu. Entregatzekoa: frontoiaren eta futbol-zelaiko aldagelen SketchUp modeloa. 1. Zeregina 2. Zeregina 2.1. Zeregina 2.2. Zeregina 3. Zeregina Helburuak: 1. zeregineko zuzenketak egin eta memoriako azpiatalen ordena aldatu. Gero, oinarri teorikoak idatzi eta eremu geografikoaren azterlanak garatu. Entregatzekoa: oinarri teorikoak eta eremu geografikoaren azterlanak. Helburuak: eguzki-sistema fotovoltaikoa diseinatu eta dimentsionatu. Entregatzekoa: eguzki-sistema fotovoltaikoaren diseinua eta dimentsionamendua. Helburuak: sistema fotovoltaikoaren dimentsionamenduarekin hasi. Isolatutako sistemafotovoltaikoaren kalkuluak egin, kasurik txarreneko emaitzak eskuratzeko. Entregatzekoa: isolatutako sistema-fotovoltaikoaren kalkuluak eta ezaugarri-orriak. Helburuak: sarera konektatutako eguzki-instalazio fotovoltaikoaren diseinua eta dimentsionamenduarekin hasi. Alde batetik itzalen analisia garatu. Bestaldetik, eguzki-panelek tenperaturarekiko duten jokabidea aztertzea. Entregatzekoa: sarera konektatutako eguzki-instalazio fotovoltaikoaren itzalen analisia eta eguzki-panelen portaeraren azterketa. Helburuak: eguzki-panelen tenperaturarekiko udan eta neguan duten jokabidea aztertu. Gero, inbertsorearen integrazioa eguzki-sistema fotovoltaikoan aztertu. Bukatzeko, eguzki-sistema fotovoltaikoaren kableatua determinatu. Entregatzekoa: eguzki-panelen portaeraren azterketa udan eta neguan, inbertsoreen integrazioa eguzki-sistema fotovoltaikoan eta eguzki-sistema fotovoltaikoaren kableatua. Helburuak: sarera konektatutako eguzki-instalazioan zuzenketak eta hobekuntzak egin. Entregatzekoa: sarera konektatutako eguzkiinstalazioaren atala zuzenduta. Helburuak: eguzki-instalazio fotovoltaikoaren diseinu orokorra garatu. Horrela, kalkuluen atala bukatutzat ematen da. Entregatzekoa: soluzioaren diseinu orokorra. Helburuak: analisi ekonomikoa garatu. Entregatzekoa: analisi ekonomikoa. Helburuak: eguzki-instalazio fotovoltaikoaren analisi ekonomikoarekin hasi. Entregatzekoa: eguzki-instalazio fotovoltaikoaren aurrekontua. Helburuak: eguzki-instalazio fotovoltaikoa egiteak suposatuko zukeen faktura elektrikoa egin. Baita, errentagarritasunaren analisiarekin jarraitu. Entregatzekoa: faktura elektrikoa eta errentagarritasunaren analisia. Helburuak: eguzki-instalazio fotovoltaikoaren analisi ekonomikoa bukatu eta errentagarritasunaren analisia zuzendu. Horretarako, errentagarritasunaren analisian ekonomiako BEG eta BET tresnak erabili izan dira. Entregatzekoa: analisi ekonomiko guztia. Helburuak: eguzki-instalazio fotovoltaikoak dakartzan arriskuen probabilitatea eta hauen inpaktuaren azterketa garatu. Horrekin batera, arrisku hauek ekiditeko kontingentzia-plan bat diseinatu. Entregatzekoa: arriskuen analisia kontingentziaplanarekin. Helburuak: dokumentu nagusiaren ondorioak eta laburpena garatu. Horrekin batera, memoriaren zuzenketak eta egin daitezkeen hobekuntzak egin. Entregatzekoa: behin betiko memoria. Horrela izanda, aurreko zeregin bakoitza Gantt-en diagrama batean bildu da (ikus 55. irudia). Ekintza bakoitzari hasiera-data eta amaiera-data esleitu zaizkio, prozesuaren iraupena eta denbora tarte osoak Gantt-en diagraman adieraziz. Orotara, dokumentu nagusia idazteko 109 egun behar izan dira. 5.2. Zeregina 5.3. Zeregina 6. Zeregina 7. Zeregina 12. Ondorioak Lan honetan, Portugaleteko Los Llanos kirolgunean eguzki-instalazio fotovoltaiko baten diseinua eta dimentsionamendua garatu da. Horren helburua, Basauriko Artunduaga kiroldegian oinarrituz, kontsumitutako energiaren ehuneko bat berriztagarria eta ekoizpen propiokoa egitea nahi izan da. Izatez, Portugaleteko Los Llanos kirolguneak eguzki-instalazio fotovoltaiko bat egiteko nahi adina leku duela ikusi izan da, hala nola frontoietan, padel pistako eta futbol-zelaiko aldageletan. Gainera, kirolgunea parke batean dagoela aipatu beharra dago, non inguruko etxebizitzek eta eraikinek sor ditzaketen itzalek ez duten eraginik izango eguzki-panelen errendimenduan. Bestaldetik, Eusko Jaurlaritzak eskainitako Lanbide Heziketako online kurtsoei esker isolatutako eta sarera konektatutako eguzki-instalazioaren analisia garatzea posible izan da. 2020. urteko datuekin isolatutako eguzki-instalazioa bideraezina dela frogatu da, ez baitago espazio nahikorik eguzki-panel guztiak kokatzeko. Horretarako, sarera konektatutako autokontsumorako eguzki-instalazio bat da diseinatu da SketchUp programari esker. Horrela izanda, eguzki-instalazio fotovoltaikoaren elementu nagusien azterketa sakona egin da, hauen funtzionamendu egokia bermatzeko. Laburbilduz, eguzki-instalazioa 112 eguzki-panelez osatuta egongo litzateke, guztira 87,9 kWh-ko energia eskaria emateko gaitasuna izanik. Aipatu beharra dago, eguzki-instalazioaren analisian eta diseinuan, Portugaleteko udaletxeak eskainitako datuak 2020. urtekoak izan direla, hau da, COVID-19 pandemiaren urtekoak. Hortaz, aurreko urteekin konparatuz gero, martxorik aurrera lortutako emaitzak ez dira guztiz adierazgarriak izan. Berez, kirolguneko kontsumoa 2019. urtearekin alderatuta, 2020. urteko kontsumoa askoz baxuagoa izan zen. Baina hilabeterik txarrena urtarrila izan ohi da, eta urtarrilean COVID-19 pandemiaren konfinamendua oraindik ez zenez hasi, lan honen dimentsionamendurako erabilitako muturreko balioak egokitzat hartu dira lanean hasteko. Bestalde, analisi ekonomikoari dagokionez, hau izan da lanaren lorpenik esanguratsuenetariko bat. Izan ere, errentagarritasunaren analisian ekonomiako BEG eta BET tresnei esker, eguzki-instalazio fotovoltaikoa errentagarria dela baieztatu da. Kontuan izan beharra dago, analisi ekonomikoan egindako kalkuluak gaur egungo tarifekin eginak daudela, hala nola urtero aldatu daitezkeen balioak. Panel fotovoltaikoen prezioa ere urtero apur bat jaitsi egiten da, haien efizientzia hobetuz. Hortaz, tarifen eta osagaien prezioen aldaketa erlatiboa bada ere, errealitatetik ez da oso urruti egongo, energia fotovoltaikoaren aldeko jarrera argia indartzeko moduan. Lan-istripuak saihesteko, eguzki-instalazio fotovoltaikoa egiteak suposatuko lituzkeen arriskuak planteatu dira, arrisku bakoitzaren azalpena eginik. Azalpenarekin batera, arrisku hauek gerta daitezkeen probabilitatea eta inpaktua aztertu da, oso probableak ez direnak baina bai inpaktu larria sortuko luketena. Azkenik, arazo hauei aurre egiteko modua adierazten duen kontingentzia-plana diseinatu da, non pertsonen segurtasuna bermatzen den. Bukatzeko, lan honetan ikasketetako lau urte hauetan eskuratutako ezagutzak eta gaitasunak islatu dira, batez ere elektronikari eta ekonomiari esker lorturikoak. Gainera, graduko irakasgaiez gain, isolatutako eta sarera konektatutako eguzki-instalazio fotovoltaikoak aztertzen, kalkulatzen eta diseinatzen ikasi da. Beraz, dokumentu honetan egindako azterlanak kontuan hartuz, memoria hau etorkizunerako eguzki-instalazioak aztertzeko eta diseinatzeko gidaliburu bezala erabili ahal izango da.
science
addi-4607cf80a3e4
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/53426
Autokontsumorako eguzki-instalazio fotovoltaiko baten diseinua eta dimentsionamendua Portugaleteko Los Llanos kirolgunean
Sáenz Muga, Aitor
2021-10-18
Arautegi aplikagarria Gradu Amaierako Lan honetan diseinatutako eta dimentsionatutako eguzki-instalazio fotovoltaikoaren ezarpenerako, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaraturako ondorengo arautegia bete behar izango da estatu mailan: • 49/1960 Legea, uztailaren 21ekoa, jabetza horizontalari buruzkoa. • 1955/2000 Errege Dekretua, abenduaren 1ekoa, energia elektrikoko instalazioen garraio-, banaketa-, merkaturatze- eta hornidura-jarduerak eta baimen-prozedurak arautzen dituena. • 842/2002 Errege Dekretua, abuztuaren 2koa, Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa onartzen duena. • 2/2004 Legegintzako Errege Dekretua, martxoaren 5ekoa, Toki-ogasunak arautzen dituen Legearen testu moldatua onartzen dituena. • 611/2007 Errege Dekretua, maiatzaren 25ekoa, energia elektrikoa araubide berezian ekoizteko jarduera arautzen duena. • 1110/2007 Errege Dekretua, abuztuaren 24koa, sistema elektrikoaren neurketapuntuen Erregelamendu bateratua onartzen duena. • 222/2008 Errege Dekretua, otsailaren 15ekoa, energia elektrikoa banatzeko jardueraren ordainsari-araubidea ezartzen duena. • 1699/2011 Errege Dekretua, azaroaren 18koa, potentzia txikiko energia elektrikoa ekoizteko instalazioen sarerako konexioa arautzen duena. • 15/2012 Legea, abenduaren 27koa, jasangarritasun energetikorako zerganeurriei buruzkoa. • 235/2013 Errege Dekretua, apirilaren 5ekoa, eraikinen eraginkortasun energetikoa ziurtatzeko oinarrizko prozedura onartzen duena. • 24/2013 Legea, abenduaren 26koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa. • 337/2014 Errege Dekretua, maiatzaren 9koa, goi-tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko Erregelamendua eta haren Jarraibide Tekniko Osagarriak (JTO-GTL 01etik 23ra) onartzen dituena. • 900/2015 Errege Dekretua, urriaren 9koa, energia elektrikoaren autokontsumoko hornidura-modalitateen eta autokontsumoko produkziomodalitateen baldintza administratiboak, teknikoak eta ekonomikoak arautzen dituena. • 15/2018 Errege Lege Dekretua, urriaren 5ekoa, trantsizio energetikorako eta kontsumitzaileen babeserako premiazko neurriena. • 244/2019 Errege Dekretua, apirilaren 5ekoa, energia elektrikoaren autokontsumoaren baldintza administratibo, tekniko eta ekonomikoak arautzen dituena.
science
addi-f52554a50e82
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/53426
Autokontsumorako eguzki-instalazio fotovoltaiko baten diseinua eta dimentsionamendua Portugaleteko Los Llanos kirolgunean
Sáenz Muga, Aitor
2021-10-18
Kalkulu-orriak Eranskin honetan errentagarritasunaren analisia burutzeko behar izan diren Excel orriko kalkuluak aurkezten dira. Kalkulu hauetako taula guztietan 25 urteko denbora-tartea aztertu izan da. Hasteko, eguzki-panelek hilabete bakoitzean ekoizten den energia kWh-tan adierazten da (ikus 1. taula). Horretarako, hilabete bakoitzeko kontsumoari hilabeteko eguzkiirradiazioa inklinazio-angelu optimoarekin biderkatu zaio. Beste era batean esanda, kontsumoari hilabete bakoitzeko egun kopurua eta eguzki-piku orduak, HSP, biderkatu zaio. Berriz ere gogoratu beharra dago eguzki-panel monokristalinoen zein polikristalinoen potentzia izendatua urtero % 0,5 inguru degradatzen dela, urtero sortzen den potentzia murriztuz. Behin eguzki-panelek ekoizten duten energia kalkulatuta, autokontsumo fotovoltaikoarekin kontsumituko litzatekeen energia kWh-tan aurkezten da (ikus 2. taula). Hori lortzeko hilabeteko kontsumoaren eta eguzki-panelek ekoizten duten energiaren arteko kenketa egin da. Kontuan izan 2020. urteko kontsumoko datuak soilik daudela eskuragarri, non 25 urteko denbora-tartean datu berdina erabili izan den kenketa egiteko. Gainera, ikus daiteke nola hilabete batzuetan eguzki-panelek ez duten energia nahikorik sortzen hilabeteko kontsumoa asetzeko. Hortaz, sarera konektatutako sistemaren erabilera lehenetsi egin da, isolatutako eguzkiinstalazioarekin alderatuta. Ondoren, kWh-tik eurotara aldatu dira unitateak, kontsumitutako energia bider 0,15 €/kWh eginez, eta soberakinetan bider 0,05 €/kWh eginez (ikus 3. taula). Negatiboak diren hilabeteak ordaindu beharreko hilabeteak izango lirateke. Aurrekoa ikusita, urteroko balantzea zehazten da (ikus 4. taula). Alde batetik, urtero ordaindu beharrekoa lortzeko, soberakinak eduki izan ez diren hilabete guztiak batzen dira. Bestaldetik, soberakinak eduki diren hilabeteak batzen dira, positibo bezala adierazi izan direnak. 2020. urtean Los Llanos kirolgunean 8.501,58 € ordaindu zirela jakinda, lortutako irabaziak balio horren eta ordaindu beharrekoaren arteko kenketa izango litzateke. Azkeneko zutabean soberakinak gehitzen zaizkie irabaziei.
science
addi-9e2c8dc89a20
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/53436
Drainatze sareko uraren kalitatea hobetzeko hiri-drainatze jasangarrien azterlana Leioako Campusean (UPV/EHU)
González Pérez, Ander
2021-10-18
Nire familiari, honaino heltzeko beharrezkoak izan ditudan baliabideak nire esku jartzeagatik eta bidai luze honetan nire alboan egoteagatik. Nire lagunei, momenturik latzenetan beharrezkoa nuen alaitasuna eskaintzeagatik. Eneko, nire tutoreari, Hainbeste pazientzia izateagatik eta Ingeniaritza Zibileko munduari diodan maitasuna berresten laguntzeagatik. Nire Erasmuseko familiari (OT), mundu akademikotik kanpoko bizitza existitzen dela gogorarazteagatik eta nire bizitzako urterik onenaren parte izateagatik. Laburpena Ingeniaritza Zibileko azterlan hau Campus Bizia Lab proiektuaren barruan egin da. Helburu nagusia Erandioko eta Leioako udalerrien artean kokatuta dagoen Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioako Campusean euri-isurketan geratzen diren elementu kutsatzaileen karakterizazioa egitea da. Azterlan horretan oinarrituta, proposamen bat egingo da Hiri-drainatze Sistema Jasangarriak (SUDS) campus horretan aplikatu eta isuritako uren kutsatze-maila murrizteko. Analisi eta diseinu guztia 2030erako Agenda Iraunkorrerako ekimenetan oinarritua dago, garapen jasangarria eta ekonomia zirkularra sustatuz. Honakoa burutzeko, drainatze jasangarriko sistemak eta elementu eta agente kutsatzaileak matematikoki modelizatuko dira EPA-SWMM ereduarekin abiarazitako simulazio baten bidez, kutsatzaile nagusien bolumena kalkulatuz eta eremu gatazkatsuak identifikatuz. Legediak ezarritako balio onargarri minimo batzuk irizpidetzat hartuta, arazoen sorburuetan drainatze sistema jasangarriak aplikatuko dira, ur kutsatuak saneamendu-sare orokorrera heldu aurretik tratatzeko. Simulazioak emandako datuei eta informazioari esker, kutsatze-maila altuena duen eremuetan aplikatutako soluzioen eraginkortasuna ezarri ahal izan da. Proposatutako sistemek Campusaren eremuaren % 3 hartu dute eta kutsatzaile ezberdinen puntako kontzentrazioak % 13 inguru murriztea lortu dute. 1. Sarrera 1.1. Lanaren helburua eta irismena Gradu Amaierako Lan hau ikerketa lana da, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Europako beste unibertsitateekin batera, martxan jarritako Campus Bizia Lab (CBL) programaren EHUsuds proiektuaren barruan garatua. Proiektu honek EHU-ko Campusetan Hiri-Drainatze Sistema Jasangarriei (SUDS) buruzko ikerketak gauzatzea du helburu nagusi gisa, urbanizatze-prozesuak uraren zikloan duen eragina murriztuz, bai kantitatearen baita kalitatearen ikuspuntutik; hau guztia 2030 Agenda Garapen Iraunkorrerako ekimenak gauzaturiko Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) integratuz. Aipaturiko EHUsuds proiektu barruan hainbat azterlan garatu dira 2020/2021 ikasturtean eta Leioako Campusean bik jardun dute; hauen oinarri teorikoa komuna izan denez lanen abiapuntua elkarlanean gauzatu da, irizpide bateratuak izateko asmoz. Informazio-partekatze hau eranskinak erabiliz egin da: • Leire Landeta Mugica-k "III. Eranskina: Azterketa geologikoa" eta "IV. Eranskina: Egungo modeloaren diseinua" dokumentuak prestatu ditu. • Ander González Pérez-ek, lan honen egileak, "I. Eranskina: Hiri-drainatze sistema jasangarriak" eta "II. Eranskina: Storm Water Management Model" dokumentuak prestatu ditu. Azterlan honen helburua da euri-uren ondorioz sorturiko isurketen kalitatea aztertzea. Horretarako erabiliko den tresna nagusia SWMM eredu matematikoa da. Ereduaren bitartez Leioako Campuseko lurrak modelizatu eta sareko ahultasunak identifikatuko dira bertan aplikatu daitekeen soluzioa, hiridrainatze sistema jasangarrien bidez, ikertzeko. 1.2. 2030 Agenda Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda Garapen Iraunkorrerako nazioarteko hainbat erakundek adosturiko ekimena da, aurretik adosturiko Milurtekoko Garapen Helburuei (MGH) jarraipena emateko. Hiru ezaugarri nagusi ditu: • Unibertsaltasuna. Herrialde guztiei zuzendutako ekintzarako deia da, ez bakarrik herrialde txiroei. Honela alde batera uzten da herrialde batzuek laguntza eman eta beste batzuek jaso egin behar izatea: herrialde guztiak daude garapen-bidean. • Inor atzean ez uztea. Helburuak pertsona guztientzat dira, eta ahultasun-egoeran dagoen biztanlerian azpimarra berezia egin behar da. • 17 GIHen integraltasuna. Lehenengohelburuaren osagarria da, GIH guztien arteko interrelazio konplexuak erakusten baititu: ezin dira helburu batzuk beste batzuen gainetik jarri eta bakarrean jardun. Nazio Batuen Erakundearen 2015eko irailaren 25eko Batzar Nagusian, estatu kide guztiek onartu zuten eta 2016ko urtarrilaren 1ean jarri zen indarrean: 15 urteko epea ezarri zuten Garapen Iraunkorrerako 17 Helburuak (GIH) eta 169 erronkak betetzeko. 17 helburu horiek MGHen lorpenetan oinarritzen dira, eta esfera berriak txertatzen dituzte; beste lehentasun batzuen artean, klimaaldaketa, desparekotasun ekonomikoa, berrikuntza, kontsumo iraunkorra, bakea eta justizia. Aktore tradizionalen eta tradizionalak ez direnen arteko aliantzak ezartzea espero da, maila guztietako gobernuek (estatukoek, estatuz azpikoek eta tokikoek), gizarte zibilak, arlo akademikoak, sektore pribatuak eta Nazio Batuen sistemak barne. 2030 Agendak aurreko agendekiko aurrerapenak ekarri ditu eta ahaleginak egin dira, ahalik eta adostasun handiena biltzen saiatu den arren, 2030 Agendaren adierazpena, GIHak, ezarpenbaliabideak eta jarraipen-mekanismoak kolokan daude. Adierazpenean bertan, GIHek kontraesan arriskutsuak dituzte. Hazkunde materialarekin eta ekonomikoarekin lotutako aspaldiko kontzeptuek bizirik jarraitzen dutela ikusten da, eta eredu hori ez da bateragarria benetan iraunkorra eta inklusiboa den eredu berri batekin. 1. Irudia. 2030 Agenda Garapen Iraunkorrerako ekimenaren logoa. Iturria: Nazio Batuak Azterlan honetarako 2030 Agenda Garapen Iraunkorrerako irizpide, helburu, ardatz eta erronkak oinarri bezala erabili dira, trantsizio ekologikoa eta ekonomia zirkularra sustatu eta garatzeko asmoz. 2030 Agendak Grapen iraunkorrerako bost ardatz definitzen ditu, 5P-ak (ingelesez Planet, People, Prosperity, Peace and Partnership), azterlan honek bi ardatzetan garatu delarik: • Pertsonen ardatza: pobrezia-mota guztiak eta gosea desagertzeari egiten dio erreferentzia. Uren kalitatearen hobekuntzaren bidez baliabide hidrikoen kudeaketa egokia lor daiteke, ezinbestekoa den baliabide hau jende gehiagori ailegatuz. • Planetaren ardatza. Planeta degradaziotik babestea. Ikusi den beza, uren kalitateak eragin zuzena du ekologia arloan, bai floran baita faunan ematen den oreka eta desorekak aldatuz. Agendak 17 Garapen Iraunkorrerako Helburu (GIH) ezartzen ditu, euren artean azterlan honetan landuko direnak hauek direlarik: • 6. Helburua. Saneamenduaren bermatzea. • 11. Helburua. Hiri eta komunitate jasangarriak. • 13. Helburua. Klima aldaketaren aurkako neurriak. • 14. Helburua. Ur-baliabideak mantentzea. • 15. Helburua. Lehorreko bizitza mantentzea. Agendak 169 Garapen Iraunkorrerako erronka ezartzen ditu, euren artean azterlan honetan landuko den nagusia 6.3. erronka da. Honek honela dio: "Hemendik 2030era, uraren kalitatea hobetzea, alegia: kutsadura murriztea; hondakin, produktu kimiko eta material arriskutsurik ez isurtzea; tratatu gabeko hondakin-uren portzentajea erdira murriztea; eta arriskurik gabeko birziklapena eta berrerabilera nabarmen areagotzea mundu osoan". Baliabide naturalak erabiltzea uren tratatzea egiteko arkitektura eta ingeniaritza zibilaren lorpen oso garrantzitsua da eta hiri jasangarriagoak eraikitzeko ahalmena dugu: hauetan baliabideak hobeto erabili eta berdeagoak diren auzoak eraiki daitezke, hiritarren bizitzen kalitatea hobetuz. 2. Irudia. 2030 Agenda Garapen Iraunkorrerako ezarritako GIH-ak. Iturria: gipuzkoa.eus 1.3. Campus Bizia Lab Campus Bizia Lab Programa Euskal Herriko Unibertsitatearen programa bat da, unibertsitateak parte hartu zuen Erasmus University Educators for Sustainable Development proiektutik eratorritako ekimena. Administrazio eta zerbitzuetako langileen, ikasleen eta irakasleen arteko lankidetzaprozesua abiarazi nahi du, azken hauetan diziplina arteko ikuspegia sortuz, unibertsitate barruko iraunkortasun-erronkei erantzuteko helburuarekin. UPV/EHU-k martxan jarritako programa hau azken urteotan jasangarritasunerako hezkuntzaren arloko ekimen eta proiektuetan diharduten hainbat irakasleren arteko sinergiak artikulatzen eta sortzen saiatzen da. Ekimen eta proiektu horietako askok berrikuntzan oinarrituta daude, esaterako Arazo edo Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza. Campus Bizia Lab ikerketa edota ekintza prozesu multzo bat da, ikasleen artean eragin handiko praktika garatzea helburu duena, iraunkortasuna arloko erronketan oinarritutako ikaskuntza disziplinaz gaindiko ikuspegia hain zuzen ere; prozesu honetan, irakasleek ere praktika hauen ikertzaile gisa jarduten dute. Eragin handiko praktika honek curriculum-izaera izango du, eta lehen fase honetan, Gradu Amaierako Lanen (GrAL) eta Master Amaierako Lanen (MAL) bidez gauzatuko da. Campus Bizia Lab proiektuen helburu nagusiak honako hauek dira: • Disziplinaz gaindiko komunitate bat sortzea, UPV/EHUko campusetan bertan hautematen diren jasangarritasun-arazo eta erronkak konponduz, hori guztia elkarlana sustatuz. • UPV/EHUko campusetan jasangarritasunari lotutako inpaktu handiko ikaskuntza-prozesuak era egokian gauzatzea ahalbidetuko duen lan-taldeak diseinatu, garatu eta ebaluatu. Campus Bizia Lab proiektu barruan espero den emaitza nagusia Campus Living Laben proiektu instituzional bat artikulatzea eta ikusaraztea, bere ekintza-eremua UPV/EHUko titulazio guztietara hedatzeko eta maila anitzeko praktika jasangarriak sortzea izanik. Programa honen barruan EHUsuds proiektua garatzen da. Bere helburua Euskal Herriko Unibertsitateko campusetako (Bizkaiko Leioakoa eta Gipuzkoako Ibaietakoa) ahultasunak identifikatzea da eta horiek konpontzeko hiri-drainatze sistema jasangarrien erabilpena aztertzea, inguru horietako urbanizatze-prozesuak uraren zikloan duen eragina murriztuz eta campusen ingurumen-kalitatea eta paisaia hobetuz. 4. Irudia. EHUsuds proiektuaren logoa. Iturria: www.ehu.eus 2. Uraren zikloa hirigunean Ura izaki bizidunontzako ezinbesteko baliabidea da: antzinatik uraren kontrola gizakion erronka nagusienetarikoa izan da, horregatik ia zibilizazio guztiak ur-iturri baten inguruan sortu dira: Mesopotamia, Egipto, Txina eta India adibidez. Baina ez da bakarrik ura bere naturaz duen garrantzia: ekosistemaren, lurraren, airearen, floraren eta faunaren parte integrala da. Ura ez da estatikoa, mugimenduan dagoen baliabidea da, eta honen mugimenduari uraren ziklo hidrologikoa deritzo. 2.1. Uraren ziklo naturala Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak (UNESCO) Nazioarteko Programa Hidrologikoan (IHP) ezarritakoarekin batera: "Ziklo hidrologikoak uraren presentzia eta mugimendua deskribatzen du. Uraren izaera dela eta, etengabe aldaketa fisiko-kimikoak pairatu eta alde batetik bestera mugituz doa. Bilioika urteetan zehar eman den prozesua da eta Lurrean bizitza egotea horren ondorio izan da; Lurra bizitzeko leku ezegokia izango litzateke uraren zikloa emango ez balitz." Beraz, mugimendu hori hidrosfera osatzen duen osagai desberdinetatik uraren ziklo edo ziklo hidrologiko deritzo. Ziklo hau biogeokimikoa da: uretan ematen diren egoera- eta leku-aldaketak dira, baita aldaketa kimikoak ere. Ura hiru egoeratan aurki daiteke: solidoa, likidoa eta gaseosoa. Ziklo hau itxia da: ez du ez hasiera ezta amaierarik. Bere inguruko baldintzen arabera (presioa eta tenperatura batez ere) lekuz eta egoeraz aldatuko da, baina kantitatea beti konstante mantenduko da. Ozeanoetako gainazaleko ura lurruntzeko joera izango du; gorantz doan heinean hodeiak sortuko dira eta aire hezearen tenperatura jaitsiko da, kondentsazioa deritzon fenomenoa emanez. Tanta mikroskopikoak batzeko joera izango dute eta euren pisu propioaren eraginez jauziko dira: fenomeno honi prezipitazio deritzo. Ingurunearen baldintza atmosferikoen arabera prezipitazio hau euri (ura egoera likidoan), elurra edo txingor (ura egoera solidoan) moduan jauziko da. 5. Irudia. Ziklo hidrologiko naturala. Iturria: Wasserkreislauf.png Prezipitazioa gainazalera erortzean hainbat lekutan jauzi daiteke: • Ozeano edo itsasoetan berriz eror daiteke. • Plataforma kontinentaletan eror daiteke: o Kontinente barruko ur masak: erreka, ibai, aintzirak… Kasu honetan ura zuzenean isuriko da. o Lurrazalaren gainean, kasu honetan bi aukera: ▪ Landaredian jauzi. Transpirazioa deritzon prozesuaren eraginez, zuhaitz eta landareek euren prozesu metabolikoa burutzeko beharrezko ura bereganatzen dute. ▪ Zoruaren gainean jauzi. • Zati bat lurra ukitu bezain laster lurrunduko da. • Zati bat lurretik infiltratu eta lurrazpiko ur bilakatuko da, perkolazio deritzon prozesua jarraituz. • Geratzen den ura lurrazaleko isurketa bilakatuko da. Ur hau ur-masa handietara jariatzeko joera izango du. Izaki bizidunok prozesu honetan parte hartzen badugu ere, lehen esan bezala, landarediak partehartzerik handiena dute: euren prozesu metabolikoak, transpirazioaren eraginez, atmosferako uraren %10 atxikitzen dute. Prozesu honetan zehar ura hainbat elementurekin kontaktuan egon daiteke. Uraren izaera kimikoa dela eta, zenbait elementu uretan disolbatu ohi dira, uraren kalitatea kaltetuz. Izan ere, ebapotranspirazioa, filtrazioa eta hainbat prozesu naturalen eraginez urarekin batera doazen elementu kutsakorrak desagerrarazi daitezke. Beraz, ziklo hidrologikoa prozesu garbitzailea da. 2.2. Ura hiri-eremuetan Aurreko atalean aipaturiko ziklo hidrologikoa eremu naturaletan gauzatzen dena da. Aldi, gizakiaren presentziak ziklo hidrologiko natural hori aldatu egiten du ingurunea bere beharretara egokitzeko. Zikloan eragina duten faktore nagusiak honako hauek dira: • Urbanizazioa. Izaki bizidunok lurrean eroso bizi ahal izateko egin ditugun eraldaketak eragin zuzena izan dute ziklo hidrologikoan. o Lur naturalak estaltzeak arroaren infiltrazio-gaitasunean eragin zuzena du: isurpen kantitate handiagoa sortu, higadura handitu eta uhaldien gertatze-probabilitatea aldatuz. o Ibai eta erreken ibilbide naturalen aldaketa. Ibaiak hiri-inguruetara moldatzeak eragin zuzena dute sedimentazio-prozesuetan, baita flora eta faunan ere. o Landaredia kantitate handia zuten lekuen desagertzeak ebapotranspirazio murrizketa eragiten du, horrek atmosferaren hezetasunean ere badu bere eragina, hezetasun txikiagoak prezipitazio probabilitatea txikitu eta desertifikazio prozesua areagotzen du. • Uren kutsadura. Aktibitate industrial, garraio eta gizakion hondakinek kutsadura-emisio kantitate handiak sortzen dituzte, hainbat modutan urarekin nahasi eta ibilgu nagusietara heltzen direlarik. • Baliabide hidrikoen ustiaketa. Azken urteetako hazkuntza demografikoa eta landaeremuetatik hiri-eremuetara egon den migrazioaren eraginez hiri oso handiak sortu dira, hauek baliabide gehiago behar dituztelarik. Baliabideen gainustiakuntzak (bai lurgaineko baita lurrazpiko urak) eragin zuzena du klima baita ekologia-arloan. Hirien ur-sistemak ulertzeko "Hirien metabolismoa" deritzon kontzeptua garatzen da, biologia arlotik ateratako analogia: hirien behar metabolikoak hiri horrek bere barruko ekintza guztiak asetzeko behar dituen baliabide eta materialak dira. Orokorrean bi metabolismo mota ezberdindu daitezke: • Metabolismo lineala. Kasu honetan baliabide kantitate handiak hartzen dira (ura, gasak, materia organikoa…) eta hondakin kopuru handiak isurtzen dira. Gaur egungo hiri handi guztiek egitura hau izan ohi dute. • Metabolismo zirkularra. Naturan ikusten diren sistemen antza duen sistema da: bere ezaugarri nagusia baliabideen berreskurapena eta energia fluxuen oreka da. Metabolismo zirkularra duen hiri batek behar duena hartu eta ingurunera itzultzen du; hau da, elementuen berrerabilpena sustatzen duen sistema bat da. 2.3. Hiri-uren kudeaketa konbentzionala Hiri barruko uraren zikloan hiru fase nagusi ezberdindu daiteke: • Horniketa. Hasierako pausua da eta hirien eta zonaldearen izaeraren arabera hainbat azpifasetan banatzen da, honelako eskema egonez: o Jasotzea. Hainbat iturritatik har daiteke ura: ibaietatik, lakuetatik, urtegietatik, akuiferoetatik edota itsasotik. o Arazketa. Hasierako tratamenduak ematen dira, ur-iturriaren arabera prozesu ezberdinak daude. Normalean Edateko Ura Tratatzeko Estazioetan (ETAP) gertatzen da prozesu hau. o Garraioa. ETAP-etatik hirietara ura bideratu behar da. o Biltegiratzea. Tanga handietan biltegiratu ohi da ura. o Banaketa. Lurrazpiko sistema izan ohi da. • Kontsumoa. Behin ura tratatua dagoenean giza-kontsumorako erabil daiteke. Hemen eman ohi dira uraren kutsatze-prozesu gehienak. • Saneamendua. Urak hirietako beharrak ase dituenean bere ibilbide naturalera bideratu behar da, aurretik tratatu behar delarik. o Arketa eta hodiak. Erabili den lekutik araztegira bideratzeko erabiltzen den arketa eta hodi sarea. o Arazketa. Ur zikinei hainbat tratamendu ematen zaie, hauek berriz sarera bideratu edota ur-masa handietara bueltatzeko. Prozesu hau Hondakin Uren Araztegian (Estación Depuradora de Aguas Residuales EDAR gaztelaniaz) geratu ohi da. o Berrerabilpena. Batzuetan EDAR-etatik ateratako urak zuzenean berrerabiltzen dira hainbat helbururekin, hala nola, hiri-garbiketak burutu baita nekazaritza-industrietan ureztatze lanak burutzeko. o Itzulera. Behin urak kalitate-kontrola pasatu dituenean, ibilgu naturaletara bueltatu ohi dira. 8. Irudia. Hiri-uren gestio konbentzionalaren eskema. Iturria: Aqualia 3. Kutsadura uretan Ikusi den moduan ura baliabide urria da gure planetan eta gizakiok hainbat erabilpen ematen dizkiogu urari, prozesu batzuetan ura kutsatzen delarik. Europako Kontseiluak 1968ko Uraren Kartan definitutakoaren arabera: "Kutsadura uraren kalitatearen aldaketan datza, orokorrean gizakiak berak eraginda, giza-kontsumo, industria, nekazaritza, arrantza eta aisialdi-aktibitateentzako ezegoki eta arriskutsua bilakatzen duena, baita abere eta naturarentzako". Aldi berean, Nazio Batuen Erakundeak Europarentzako Batzorde Ekonomikoan (UNECE ingelesez) 1961ean honako definizioa ezarri zuen: "Ura kutsatua dagoela kontsidera daiteke baldin eta bere konposaketa edo egoeran aldatua baldin badago, zuzenean zein zeharka, giza-jardueren ondorio, bere izaera naturalean betetzeke zituen helburuak burutzeko ezegoki bilakatuz". Elementu kutsatzaileen jatorria anitza da, bi iturri nagusiak honakoak izanda: • Jatorri naturala. • Jatorri antropogenikoa. o Hirikoa. o Nekazaritza- eta abere-jatorriak. o Euri-urak. o Industriala. o Nabigazioa. 3.1. Kutsatzaile nagusiak: izaera kimikoa, jatorria eta euren eragina naturan Uraren izaera dela eta honek bere barruan hainbat elementu garraiatzeko gai da eta horrek uraren eta honen menpe dauden ekosistemen hondatzea eragin dezakeen elementu kutsatzaileen zerrenda • Naturala. Korpuskulu handiagoen zatiketatik datoz, euren konposizioa bai minerala baita organikoa izan daitekeelarik; izan ere, euren jatorririk ohikoena arroken deskonposizioa da. • Antropogenikoa. Hiri- eta errepide-inguruetan jatorririk oparoena da, eta aldi berean, kezkagarriena. Iturririk ohikoena diesel-ibilgailuen motore termikoen osatugabeko konbustiotik ateratzen den kedarra eta karbonoaren konbustioa da. Izan ere, balaztatzean ematen den marruskadurak eragindako gurpilen higadurak pneumatikoen goma korpuskulu txikietan banatzea eragiten dute. Garrantzizkoak diren beste hainbat iturri ere badaude: industria-aktibitateak, zementuaren sorkuntza-prozesuak, harrobiak, mineralen ustiakuntza… Orokorrean, jatorri naturaleko partikulak tamaina handiagoa dute (PM10) jatorri antropogenikoarekin aldaratuz gero (PM2'5). Honek garrantzi handia du, suspentsioan dauden solidoen arriskua euren izaerarekin baino, tamainarekin baitu erlazioa: zenbat eta partikula-tamaina txikiagoa orduan eta handiagoa izango da partikula masa unitateko gainazalaren azalera, eta horren ondorioz elementu kutsakorren karga handiagoa ere izango da. Suspentsioan dauden solido totalen kontzentrazioa uraren kalitatearen adierazle nagusienetarikoa da, suspentsioan dauden solidoen kontzentrazio handiek honako eraginak izan ditzakete: • Ur masen beheko aldean lagatu eta organismo akuatiko eta hauen arrautzak eta larbak estali daitezke, oxigenoaren transferentzia eten eta hauen heriotza eragin. • Uraren araztean erabilitako agente desinfektatzaileen efizientzia txikitzen dute. • TSS-en barruan doazen zenbait elementu kutsatzaile, bai jatorri organiko baita inorganikoa dutenak, lurrazalak xurgatzen ditu. Xurgaturiko elementu kutsatzaile horiek beste ur masa batzuetara garraiatu eta kutsatu daitezke, nahiz eta kutsatzailearen jatorritik urrun egon. 3.1.2. Fosforo totala Fosforoa (P) 15. elementua da taula periodikoan eta naturan fosfato inorganiko baita organismo bizidunetan ager daiteke. Oso elikagai garrantzitsua da landarediaren hazkuntzarako. Fosforo totala hurrengo bi elementuen nahasketa da: • Orto-fosfatoa edo fosfato erreaktiboa. Fosforo atomo bat lau oxigeno atomoz inguratua dago era tetraedrikoan kokatuak. Fosfatorik aurreratuenak dira eta euren barnean PO43- anioi bat dute. Biotak mota honetako fosforoa kontsumitzen du beraz honen kalkuluak asko errazten du algek eta bestelako landarediak kontsumituko duten fosforoaren estimazioa. Ongarriak orto-fosfatoetaz osatuak daude. • Fosfato organikoak. Izaki bizidunen barnean dagoen fosforoak osatzen du. Hauen sorkuntza hainbat prozesu biologikoen bidez ematen da, ur barnean gizaki eta janariak sortzen dituzten hondakinetatik sartzen delarik. Aurretik esan bezala, fosforoa ezinbesteko nutrientea da bai landaredia baita animalientzat. Fosforo kontzentrazio oso handiek hau kontsumitzen duten organismoen hazkundea dakar; izaki kantitate handi horiek uraren azala estali eta eguzki-argia beheko geruzetara pasatzea eragozten dute, algen fotosintesia eragotziz. Horretaz gainera, organismo horien hazkunde- eta usteltze-prozesuek oxigeno kantitate handia kontsumitu eta hainbat materia organikoa sortzen dute (lokatza batez ere), materia organikoaren deskonposizio horrek ur masa handiak zingiretan bilakatuz. Prozesu honi eutrofizazio deritzo. Ingurune urtarrean kobrea, nagusiki, kobre (II) gisa aurkeztuko da; espezie dibalente honetatik zati txiki bat bakarrik agertuko da "libre" (Cu++) gisa, gehiena partikula esekietan adsorbatua egongo delarik. Kobrea bere propietate mekaniko-fisikoen (iraunkortasuna, harikortasuna, xaflakortasuna, eroankortasun termiko eta elektrikoa…) konbinazioaren ondorioz mundu osoan zehar asko erabiltzen den metala da. Edateko uren banaketa-sistemetan edo txorroten sistemetan erabiltzen diren material askok kobrea dute elementu nagusi edo aleazioaren zati gisa. Kobrearen presentzia uretan faktore eta prozesu askoren menpe dago eta jatorri natural edota antropikoa izan dezake; azken hau lixibiazio edo korrosio fenomenoengatik eman ohi da. Kobrearen presentzia uretan alderdi interesgarria da; honek izaera bikoitza du: alde batetik aurretik esan bezala, gizakiarentzat funtsezkoa da eta bai bere urritasunak baita bere ugaritasunak osasunean ondorio kaltegarriak izan ditzakete. Kobreak hainbat proteina eransten dizkio gorputzari. Bere toxikotasun biokimikoa, baldin eta gorputzaren kontrol homeostatikoa gainditzen badu, oso arriskutsua izan daiteke. 3.1.5. Beruna Beruna (Pb) 82. elementua da taula periodikoan eta naturan bere izaera elementalean aurkitzea zaila da; galena, cerussita eta anglesita mineraletan aurkitzen den elementu metalikoa izanik. Oso ezaguna da bere izaera pozoitsuarengatik. Industria-prozesuek (esaterako meatzaritza, estaldura metalikoen produkzioa, pirotekniak, berunezko tetraetiloa sortzen duten industria kimikoak…) ura hainbat metalekin kutsatzen dute. Uraren kutsadura ez da zuzenean sortzen, lehen azalduriko industrietan uretan gatz disolbagarriak atxikitzen dituzte, hauek toxikotasun-maila handia dutelarik, eta hauen metaketaren ondoren organismo txikiek xurgatzen dituzte. Horiek, era berean, elikadura-katearen kutsadura-iturria dira, azkenik gizakiongana ailegatu arte. Berunaren konposatu guztiak dira toxikoak, maila batean edo bestean, konposatu bakoitzaren izaera kimikoaren eta disolbagarritasun mailaren arabera; izan ere, toxikoenak konposatu organikoak dira. Ondorio toxikoak ditu landareentzat, planktonarentzat eta uretako gainerako organismoentzat. Berun-konposatuek arrainetan pelikula koagulatzaile bat sortzen dute eta alterazio hematologikoak eragiten dizkiete. Gizakiarengan saturnismoa eragiten du, nerbio-, digestio- eta giltzurrunekonahasmenduak barne hartzen dituen gaixotasuna. 3.1.6. Zinka Zinka (Zn) 30. elementua da taula periodikoan eta naturan bere izaera elementalean aurkitzea zaila da; esfalerita, smithsonita eta hemimorfita mineraletan aurkitzen den elementu metalikoa izanik. Zinka landare eta animalien funtsezko substantzia metalikoa da. Lehen esan bezala, esfalerita eta smithsonita dira mineralik esanguratsuenak, eta hauek uretatik gertu daudenean disolbatzeko joera dute, ura kutsatuz. Gainera, zinka duten hondakin-ur industrialak industria galbanoaren prozesuetatik eta pilen ekoizpenetik etorri ohi dira. Ur hauetan dagoen zink gehiena ez dator iturri puntualetatik, zinkean aberatsak diren azaleko uretatik baizik. Zinka duten autoen pneumatikoek eta zinkaren tankeetatik datozen motorren olioek elementu horren konposatuak askatzen dituzte errepideetara. Intsektizida eta fungizida batzuk ere bai zinkaz konposatuak daude, eta hauek lehenago edo beranduago uretan dute euren amaiera. Euren helburu nagusia infiltrazioa handitzea da, horrela punta-emarien laminazioa ez ezik, kalitatearen hobekuntza ere lor daiteke. Sistema konbentzionalekin alderatuta, ura baliabide natural bat bezala kontsideratzen du, ez hondakin bat bezala. Ez dituzte sistema konbentzionalak guztiz ordezkatzen: hauekin lan egiten dute, jadanik dauden egituren lan-karga txikituz eta sistema eraginkorragoak sustatuz. SUDS-ak sistema deszentralizatuak kontsideratzen dira: arazoaren jatorrian bertan jarduten dute. Gainera, beste onura batzuk ere badituzte: biodibertsitatearen garapena, erabilera anitzeko eta paisaia-balio altuko inguruneen sorkuntza… 4.1. Mota nagusiak Hiri-drainatze sistema jasangarri tipologia ugari daude eta sailkapen orokor bat gauzatzeko Castellóko udalerriak garaturiko "Guia básica de diseño de sistemas urbanos de drenaje sostenible para el término municipal de Castelló de la Plana" gidaliburuan zehazturikoa hartuko da oinarri bezala. Hona hemen SUDS mota nagusiak: 4.1.1. Bio-erretentzio sistemak Bio-erretentzio sistema lurraren gainazalean kokaturiko elementu ez oso sakona da, inguruko eremuetako prezipitazioek sorturiko isuriak biltzeko funtzioa duelarik, hauek eragindako urbolumenak, punta emariak eta elementu kutsatzaileen kontzentrazioa eraginkortasunez murriztuz. Aldi berean, eremuen urbanizatze-prozesuen eraginez sortzen diren mikroklimen "bero irla" fenomenoaren murrizpena ziurtatzen dute ebapotranspirazioaren bidez; horretaz gainera, flora eta faunarentzako habitat berriak sortzen dituzte, inguruaren estetika mantenduz eta hobetuz. Diseinuaren bidez ingurune eta bete beharreko funtzio askotara egokitu ahal da, bere eskema orokorra honako izan ohi da: • Lurrustela. Beheko geruzen babesa bermatu eta floraren hazkundea ahalbidetu. • Baliabide iragazlea. Hemen ematen da xurgatze- eta iragazte-prozesu nagusia, beraz elementu kutsatzaileen garbitzea honako geruza honetan eman ohi da. Geruza honen lodierak eta elementuen garbitze-ahalmenaren arabera bi azpimota daude: o Euri lorategia. Lodiera txikikoak eta kutsatzaile kantitate txikiak tratatzeko erabiliak. o Bio-erretentzio zelulak. Lodiera handikoak eta kutsatzaile kantitate handiak tratatzeko erabiliak. • Trantsizio gainazala. Bio-erretentzio sistemak osatzen dituzten materialak nahastu ez daitezen, baliabide iragazlea eta drainatze-gainazala, hots, bien artean geotextil bat kokatu ohi da. • Drainatze-gainazala. Geruza honen bidez uraren biltegiratzea ahalbidetzen da, baita lurraren izaerak baimentzen badu, ingurura infiltratzea. Beharrezkoa izatekotan drainatze-sistema hemen dago kokatua. 4.1.2. Infiltrazio zangak eta putzuak Lurrean egindako eta material drainatzailez beteriko zuloak dira, gainazaleko isurketaren leunketa, transmisioa eta filtratzea ahalbidetzen duen behin-behineko biltegiratzea suposatuz; material hau bai granularra baita sintetikoa izan daiteke. SUDS tipologia hauek material drainatzailez beteriko zuloak dira, material drainatzailea granularra edota sintetikoa izan daitekeelarik. Material honen barruan prezipitazioek sorturiko gainazaleko isurketak aldi baterako biltegiratzen dira, poliki-poliki askatzen direlarik; horrela elementu kutsakorrak txikitzen, lurrean infiltratzen eta ur-behera transmititzen dira. Diseinu aukera asko daude, baina orokorrean bi infiltrazio-elementu azpimota ezberdindu daitezke, euren dimentsioen arabera ezberdindu daitezkeelarik: o Infiltrazio-zangak. Hauetan begetazioa egon ohi da goiko aldean, eta geratzen den zonaldean hareak edo legarrak elementu drainatzaile gisa erabili ohi dira. o Infiltrazio-putzuak. Bi azpimota ezberdindu daitezke: Gaineztatu gabeko putzuak eta putzu gaineztatuak. 4.1.3. Zoladura iragazkorrak Zoladura iragazkorrak prezipitazioek sorturiko gainazaleko isurketak zoladura azpiko geruzetara infiltratzea ahalbidetzen duten zoladura-sekzioak dira; horretaz gainera ez dute trafikoa oztopatzen, ibilgailuen edota oinezkoek bere gainean pasatu ahal direlarik. Beheko geruzetan ura biltegiratua geratzen da, inguruko lurretara infiltratuz edota ur-drainatze sarera bideratuz era kontrolatu batean. Uraren perkolazioa ahalbidetzeko eraren arabera bi azpimota ezberdindu daitezke: • Zoladura porotsua. Ura iragazten da bere gainazal osoan zehar. Asfaltoa eta hormigoi iragazkorra dira mota honetakoak. • Juntengatiko zoladura iragazkorrak juntura iragazkorrekin. Gainazala iragazkorra da, baina instalatzen denean hutsuneak uzten dira ura bertatik filtra dadin. Unitate estrukturalak dira, hormigoizko galtzada-harriak adibidez, euren barnean material iragazkorrak sartzen direlarik: begetazioa, harea edota legarra erabili ohi dira. Honek guztiak sedimentu eta elementu kutsakor guztiak iragazten laguntzen du. Diseinua inguruneari ondo egokituz gero bere gainean jauzitako prezipitazioak ez ezik, ingurunean sorturiko isurketak ere tratatzeko gai dira. Zoladura iragazkorrak oso erraz egokitu daitezke ingurune ezberdinetara, hauek eraikitzeko materialen aniztasuna dela eta; izan ere, hiru irizpide dira nagusi hautaketa egiteko: trafikoak sortuko dituen kargak, lortu nahi den arintze-efektua uretan bai kuantitatiboki baita kualitatiboki eta estetika edo inpaktu bisuala. Ura kudeatzeko sistemaren arabera hiru mota ezberdindu daitezke: • A Mota. Isuritako ur guztia zuzenean infiltratuko da, biltegiratze-ahalmen handiak guztia metatzeko gai izango da, geroago poliki-poliki inguruko lurretara infiltratuz. Gainera, beharrezkoa izatekotan konglomeratu konbentzionalak erabili beharrean absortzio kapazitate handiagoa duten lur hobetuak ere erabil daitezke. Elementu kutsakorren iragaztea erabiliko den zoladura iragazkorraren tipologia eta materialarekin erlazio zuzena izango du. Egitura hauek bi hutsegite-iturri izan ohi dituzte: • Gehiegizko kargengatiko hutsegite mekanikoa. Hau saihesteko trafiko bolumen eta abiadura gutxiko errepideetan, aparkalekuetan eta trafikorik ez duten bestelako gainazaletan erabiltzea komeni da. • Kolmatazioagatiko hutsegitea. Kasu honetan ez da hutsegite mekanikoa gertatzen, hutsegite funtzionala baizik: finen kontzentrazio handiko arroetan, zoladurarik gabeko zonaldeetan edo landaredia kantitate handiko zonaldeetan tipologia hau erabiltzea ez dago gomendatua. 4.1.4. Txorko estrukturalak Infiltrazio-sistemarekin gertatu bezala, zulo batez osatua dago, geroago bertan zuhaitz bat landatu eta betetze-lur estrukturalez betetzen delarik. Zuhaitza eta bestelako landarediaren prozesu metabolikoek elementu kutsakor batzuen garbiketan laguntzen dute; izan ere, batzuk flora kutsatu eta hiltzea eragin dezakete. Lurzoruaren izaeraren arabera bi azpimota ezberdindu daitezke: • Txorkoa material granularrarekin. Goiko geruzak lur begetalez eta material granularrez osatuta dago. Euste-ahalmena handitzearren trinkoketa burutzen da. • Txorkoa polipropilenozko material geozelularrarekin. Kasu honetan, trinkotze-prozesua egin beharrean egitura zelularrak euste-ahalmena ematen dio egiturari, lekua aurreztu eta lur begetal gehiago sartuz, elementu kutsakorren garbitze-prozesuaren efizientzia handituz. 4.2. Tipologia ezberdinen arteko alderaketa Nahiz eta SUDS-en erabilera gaur egun gero eta garatuago egon (herrialde industrializatu eta aberatsetan batez ere) euren historia ez da hain luzea. Sistema honen garapenerako hasiera Amerikako Estatu Batuetan eta Australian izan zen 70ko hamarkadan. Herrialde hauetako Eurien Kudeaketa Planetatik hainbat gidaliburu, artikulu zientifiko eta legedia garatuz joan da. Edonola ere, uraren kalitatean duten inpaktua ez da ur-bolumenean duten inpaktua bezain ezaguna; ondorioz, arlo horri buruz dagoen informazioa asko ere murritzagoa da. Arlo honetako bariantza handiek azterketa bateratua eragotzi dute eta, ondorioz, gidaliburuetan agertzen den informazioa azterturiko zonaldeari estuki lotua dago. Hala ere, badaude hasierako aurreproiektuetan edota azterlanetako lehenengo urratsak emateko irizpide orokorrak, esaterako Castelló de la Plana-ko udalak garaturiko eskema honen bidez: 5. Storm Water Management Model U.S. Enviromental Protection Agency (EPA) igurumen babesarekin erlazionaturiko gaiei buruz enkargatzen den Amerikako Estatu Batuetako agentzia da; agentzia honek bestelako instituzio akademiko eta enpresa pribaturen laguntzaz Storm Water Management Model edo SWMM garatu dute. Prezipitazio-isurketa modelo dinamikoa da, simulazio jarraituak egiteko gai dena, bai ingurune natural baita hiri-inguruneetarako diseinatua dago (azken honetarako batez ere) eta bai uraren kantitatea baita kalitatea ere simulatzeko erabilia da. SWMM-ek isurketa sortzen duten hainbat prozesu hidrologiko karakterizatzeko da, hauen artean hauek daudelarik: • Denboran aldakorrak diren euriak. • Gainazaleko uren lurruntzea. • Elur pilaketa eta urtzea. • Topografiaren puntu baxuetan pilatua geratzen den euria. • Eurien infiltrazioa lurzoru ez asetuetan. • Eurien perkolazioa lurrazpiko uretara. • Lurrazpiko uren eta drainatze-sistemaren arteko elkarrekintza. • Urtegi edo ur erreserben gainezka ez lineala. • Euri eta isurketen atzitze eta atxikipena hainbat SUDS-ekin, LID (Low Impact Devlopment) deituak modeloan. Prozesu hidrologikoak ez ezik, hainbat prozesu hidrauliko modelizatzeko gai ere bada: • Drainatze-sareak guztiz karakterizatu. • Sekzio eta itxura anitzeko tutueria eta ubideen erabilpena. • Elementu berezien modelaketa: biltegiak, tratamendu-unitateak, elementu banatzaileak, ponpak, ehunak, zuloak… • Fluxu eta uraren kalitateari buruzko kanpoko hainbat informazio sartzeko ahalmena: gainazalaren isurpena, lurrazpiko uren elkarrekintza… • Uhin zinematiko eta dinamikoan oinarritutako metodoaren hautaketa. • Hainbat fluxu-erregimenak modelatzeko ahalmena. • Ponpen, zuloen eta presen gainezkabideen simulazioa gauzatzeko kontrol-arau dinamikoak. Azterlan honen kasuan SWMM modeloaren 5.015 bertsioa erabili da. Bertsio hau ingelesez dagoenez modeloan erabili diren elementuen izenak ere ingelesez emango dira. 5.1. Ur-zikloaren interpretazioa SWMM modeloan Naturako fenomenoen interpretazio matematikoa zaila da, batez ere euren izaera estokastikoa dela eta. Izan ere, SWMM lorturiko emaitzak errealitatean ematen diren fenomeno naturalak nahiko ondo aurreikusi eta simulatzeko gai da, baldin eta erabilitako informazioaren kalitatea nahikoa bada. Hurrengo diagramak azaltzen du nola egiten duen lan SWMM-en sarturiko modelo orokor batek: 31. Irudia. SWMM-en uraren zikloaren interpretazioa. Iturria: egileak osatua. Modelo bat guztiz definitua egon dadin honakoa da sartu beharreko informazioa: • Parametro meteorologikoak. • Inguruneari buruzko informazio hidrologikoa. o Informazio topografikoa. o Informazio geomorfologikoa. o Inguruneari buruzko informazio hidraulikoa: saneamendu azpiegiturak. • Elementu kutsatzaileei buruzko informazioa. • SUDS-ei buruzko informazioa. Hurrengo ataletan zehaztasun handiagoarekin aztertuko da SWMM modeloa guztiz definitzeko sartu behar diren parametroak; izan ere, azterlan honen garapenerako ezinbestekoa izan den informazioa zehaztasunez tratatuko da, osagarria izan dena "II. Eranskina. Storm Water Management Model"-n sakontasunez azalduta dagoelarik. 5.2. Meteorologiaren karakterizazioa Azterlan honetan denborazko segidak (Time Series) erabili dira prezipitazioaren ezaugarriak definitzeko. Bertan honako parametroak zehaztu behar dira: data, denbora eta euriaren formatua (intentsitatea, bolumena edo metaketa bezala). Modeloan plubiometro bati denborazko segida esleitzen zaio, euriaren formatua eta denbora tartea zehaztuz euriak guztiz zehaztuta geratzen direlarik. Informazioa eskuz sar daiteke ala kanpo informazio-iturriak erabili ere. 5.3. Ingurunearen karakterizazio hidrologikoa Honako elementuen bidez karakterizatu daiteke arro bat: • Azpiarroak. Azpiarroak lur-unitate hidrologiko txikiak dira, prezipitazioak eremu hauetan jauzi eta euren topografia eta izaera hidrologiko-hidraulikoaren arabera isuritako ura deskarga puntuetara bideratuko dute. Azpiarroak bi izaera izan ohi dituzte: o Azpieremu iragazgaitzak. Ez da infiltraziorik gertatzen, ura zuzenean isuriko da. o Azpieremu iragazkorrak. Infiltrazioa gertatuko da, SWMM-ek karakterizazioa hiru eredu matematikoren bitartez burutu dezake: Horton, Green-Ampt edo SCS-ren Kurba Zenbakia. Orokorrean, azpiarroen definizioa guztiz egiteko honako parametro hauen informazioa sartu behar da: - Esleituriko plubiometroa. - Azpiarroaren isurtze-puntua. - Azalera. - Jarioaren zabalera karakteristikoa. - Malda. Gainazal iragazgaitzaren ehunekoa. Manning koefizientea bai gainazal iragazgaitz baita iragazkorrarentzat. Arroaren biltegiratze-ahalmenaren altuera bai gainazal iragazgaitz baita iragazkorrarentzat. - Depresio-biltegirik ez duen gainazal iragazgaitzaren ehunekoa. - Lurzoruaren infiltrazio-parametroak. - SUDS-en erabilera. - Lurzoruen erabilera. Elementu kutsakorren metatze- eta herrestatze-prozesuak definitzeko erabilia. 5.4. Ingurunearen karakterizazio hidraulikoa Honako elementuen bidez karakterizatu daiteke arro baten saneamendu sistema: • Lotuneak edo korapiloak. Bide bi edo gehiagoren konfluentzia adierazten duten puntuak: ubideen konfluentzia edota tutuerien konexio elementuak dira. Lotune bat guztiz definitzeko honako parametro hauen informazioa sartu behar da: Hondoaren kota. - Putzuaren sakonera maximoa. Puntuaren saturazioa ematekotan, bere gainazala. - Kanpoko ekarpenak. • Isurtze-puntuak. Hauek drainatze-sistemaren azken korapiloak dira. Isurtze-puntua guztiz definitzeko honako parametro hauen informazioa sartu behar da: Hondoaren kota. - Ingurumen-baldintzak. Konporta balbularen izaera. • Jario-banatzaileak. Fluxuak bi irteera-hodietan zatitzeko erabiliak dira. Zatitzaile hauek lau motatakoak izan daitezke: gainezkabidea, banatzaile tabularra, ebaketa- eta gehiegizkobanatzailea. • Biltegiratze-sistemak. Ur-bolumen jakina biltegiratzeko gaitasuna duten lotuneak dira. Isurtze-puntua guztiz definitzeko honako parametro hauen informazioa sartu behar da: Hondoaren kota. - Uraren sakonera maximoa. Elementuaren kurba karakteristikoa. - Lurruntze-proportzioa. - Kanpoko ekarpenak. • Konexioak. Konexioen bidez tutueriak eta ubideak karakterizatu daitezke, SWMM-ek Manning-en ekuazioaz baliatzen da emariaren, konexioaren azalera eta erradio hidraulikoaren, materialaren zimurtasunaren eta maldaren arteko erlazioa ezartzeko. 𝑄 = 1 𝑛 ∙ 𝐴 ∙ 𝑅𝐻 2/3 ∙ √𝑆 Konexioak guztiz definitzeko honako parametro hauen informazioa sartu behar da: Sarrera eta irteera lotuneak. - Konexioaren altuera hasierako eta amaierako hondoaren kotarekiko. - Lotunearen luzera. Manning koefizientea. - Lotunearen zeharkako sekzioaren geometria. Galeren koefizienteak. • Ponpak. Drainatze-sisteman kokatu eta urari energia emateko erabiltzen den tresneria da. azterlan honetan erabiliko ez denez ez da sakontasunean aztertuko. 5.5. Elementu kutsakorren karakterizazioa Kutsadurak hainbat iturri izan ditzake; izan ere, SWMM-k bi iturri nagusi ezberdintzen ditu: • Prezipitazioak lurrera jauzi aurretik izan dezaketen kutsadura. Atmosferara isurtzen diren elementu kutsatzaile batzuk, euria egiten duenean, euri honekin nahasi eta lurrazalera erortzen dira. • Lurrazalean pilatzen diren elementu kutsatzaileak. Hainbat jatorri izan dezakete: gizakiok lurrera botatzen dugun zaborra, trafikoak sorturiko hondarrak, industria-aktibitateen ondoriozko hondakinak. Honela definitzen dira SWMM-eko proiektu baten barruan: • Prezipitazioa (Precipitation). Euria egitean urak airean dagoen kutsadura hartu eta garraiatu dezake, fenomeno honi lagapen hezea (wet deposition) deritzo. 4. Grafika. Hiru metaketa funtzioen alderaketa. Iturria: egileak osatua. 32. Irudia. Bioerretentzio zelula, infiltrazio-zanga eta zoladura iragazkorra. Iturria SWMM modeloa. 6. Azterketa eremua Aztertuko den zonaldea UPV/EHU (Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea)-ren Bizkaiko Campusa da, Leioa eta Erandioko udalerrien artean kokaturik, Bilbotik 11 kilometrora. 1968. urtean Medikuntza eta Zientzia Fakultateen sorrerarekin gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate-eremurik handienaren lehen harria jarri zen. Nekazaritza-eremuetaz inguratua eta arkitektura brutalista jarraituz urteak pasa ahala hainbat eraikin berri hartu dute leku hau kokapen bezala. 33. Irudia. UPV/EHU-ren Bizkaiko Campusaren ikuspegi orokorra. Iturria: argazki.irekia.euskadi.eus 6.1. Kokapena Bizkaiko Campusa Erandiko Goiherri eta Leioako Sarrienea, Santsoena eta Lertutxe auzoen artean kokaturik dago, berdeguneez inguratua. Tranbia proiektu bat zegoen arren, gaur egun bertara heltzeko errepideen beharra dago, hainbat bus linea Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako hainbat hiri eta herrirekin konektatzen dituelarik. Ekialdetik mendebaldera BI-2731 zeharkatzen du eta hegoaldetik BI-647 errepidea heltzen da, garrantzi handikoak ez diren beste bi errepide daude iparretik hegoaldera zonaldea zeharkatzen dutenak. 6.2. Geologia eta lurren morfologia Azterturiko eremua mendebaldeko Pirinioetan dago kokatua, Euskal-Kantabriar Arroaren barruan, Euskal Arroan konkretuki. Euskal Arroa berriz lau elementu estrukturaletan banatzea posible da: Donostiako monoklinala, Bizkaiko Iparreko antiklinorioa, Bilboko antiklinorioa eta Bizkaiko sinklinorioa. Lan-eremua azken honek osatzen duen ardatzaren gainean, NW-SE norabide hartzen du eta Punta Galeatik, Oiz mendia zeharkatu eta Zumarraga herriko inguruetaraino heltzen da. Behe-Kretazikoko kare-limotitak dira nagusi, Oizko Unitatearen parte direlarik, hauen gainean sedimentu kuaternarioak lagatu ziren; sedimentu hauen artean lohi eta buztin metakin alubialak daude, eta neurri txikiago batean, hareak, legarrak eta betetze-material antropikoak. Mapa estratigrafikoari begirada bat emanez gero Goi-Kretazikoko lau material aurki daitezke: • Margak, margakarriak eta kalkarenitak (Flysch detritiko karbonatatua). • Harearri karetsu eta margen txandaketa (Flysch detritiko hareatsua). • Margak eta kareharri kareatsuak. • Margak eta kareharri grisak. Aurretik definituriko lurzoruaren ehundura jakinda honen iragazkortasun koefizientea lor daiteke SWMM manualak emandako taulen bitartez, Franko buztintsuaren kasuan K = 1mm/h izanik. Behin parametro hau definituta dagoenean lurzoruen sailkapena egingo da "Hydrology National Engineering Handbook" gidak zehazten dituen A-tik D-ra doazen lur-moten klasifikazioa jarraituz. Leioako Campusaren kasuan D motatakoak dira, hau da, potentzial altuko lurrak. Kurba Zenbakiaren balioa zehazteko aztertuko den zonaldearen erabilpen-eremuen arabera egiten da, kasu honetan honako hiru balio hauek lortuz. • Egoera oneko eremu zabalak ( berdeguneak %75tik gora): CN = 80 • Egoera txarreko eremu zabalak (berdeguneak %50-75 bitartean): CN = 84 • Dentsitate txikiko baso-lurrak: CN = 83 Leioako Campuseko azpieremu ezberdinetan euren izaerari loturiko kurba zenbakia izango dute, "III. Eranskina: Azterketa geologikoa" dokumentuan guztiz zehaztua geratzen delarik. Maila freatikoari dagokionez, IDOM enpresak aztertuko den eremuan egindako azterketa geologikogeoteknikoan adierazi bezala, topatu den ur bakarra infiltraturiko ura edo honen ondorioz sorturiko metaketa puntualak izan dira. Leioako Campusaren mendialdeko izaera eta aipaturiko ikerlanetan oinarrituta aztertu den eremu osoan maila freatikorik ez dagoela ondorioztatu da eta horren ondorioz honek izango lukeen eragina erabat baztertuko da. 6.4. Klimatologia Kantauri Itsasotik gertu dauden zonalde guztietan bezala, Leioako klima ozeaniko epela da, Köppen klima sailkapenaren arabera Cfb motakoa. Prezipitazioak urte osoan zehar banatuak daude, estazio idor zehatz bat egon barik; prezipitazio hauek ugariak dira, urte osoaren egunen %45-a suposatuz. Urtearen aldirik euritsuak urritik apirilera dira, prezipitazioak euri-zaparrada bezala geratu ohi direlarik. Ozeanotik gertu egoteak tenperaturak oszilazio txikiak jasatea eragiten du, urte osoan zehar tenperatura leunak izanik. Batez besteko tenperatura maximoak udan zehar 25-26ºC-koak eta neguan 6-7ºC-koak dira, elurteak herri eta hirietan oso arraroak dira, inguruko mendietan pilatu ohi direlarik. Datu klimatikoak Leioako Campusetik gertu dagoen Bilboko Aireportuko estazio meteorologikotik hartuak daude. 6. Taula. Bilboko Aireportuan neurturiko parametro klimatiko orokorrak. Iturria: Meteorologiako Estatu Agentzia AEMET 6.4.1. Prezipitazioak Espainiako iparraldeko Kantauri isurialdeko zonaldeetan bezala, nahiz eta prezipitazioak urte osoan zehar geratu, bi urtaroetan pilatzen dira nagusiki: udaberria eta udazkena, hilabeterik euritsuenak azaroa, abendua, urtarrila, urria eta apirila dira. • Urteko batez besteko prezipitazio pilatua 1117,45mm-koa da. Euri hautemangarri kantitate handiagoa duen hilabetea apirila da 16,4 egunekin. Bestaldetik, euri hautemangarri kantitate txikiena duen hilabetea uztaila da 11,5 egunekin. • Hilabeteko batazbesteko prezipitazioen hidrogramak hurrengo grafikoak duen itxura izan ohi du, minimoak ekainean eta uztailean eman ohi dira, urrian eta azaroan balio hauek bikoiztu eta balio maximoak hartzen dituztelarik. 39. Irudia. Batezbesteko tenperatura maximo eta minimoak Leioan. Iturria: weatherspark.com Hurrengo irudiak urte osoko orduko batezbesteko tenperaturen ilustrazio trinkoa erakusten du. Ardatz horizontala urteko eguna da, ardatz bertikala ordua eta kolorea egun eta ordu horretarako batez besteko tenperatura da. • Kolore berde ilunak 7ºC-tik 13ºC-tarako tenperaturak adierazten ditu. • Kolore berde argiak 13ºC-tik 18ºC-tarako tenperaturak adierazten ditu. • Kolore horiak 18ºC-tik 24ºC-tarako tenperaturak adierazten ditu. 40. Irudia. Orduko batezbesteko tenperatura, koloreen arabera kodifikatutako bandetan. Iturria: weatherspark.com 6.4.3. Hezetasuna Itsasoaren gertutasunak bere eragina du ere hezetasun kantitatean. Kasu honetan, Leioako udalerrian %70-80 ingurukoa izan ohi da hezetasun erlatiboa, hurrengo tauletan ikus daitekeenez: 42. Irudia. SWMM-eko "Statistics" leihoan adierazitako informazioa. Iturria: SWMM-etik lorturiko informazioa. Honen bidez, "Maximum value" parametroak jarraian euririk egin ez duen egun kopurua adierazten du, beraz, egun kopurua 24 da. 43. irudian dagoen planoan ikus daiteke orokorki nola banatzen diren zonalde ezberdinak, eta "V Eranskina: Erabilpen-eremuen definizioa" dokumentuan aurkezten den taulan zehaztasun handiagoarekin ikus daiteke azpiarro guztietan zenbat azalera dagokion erabilpen-eremu bakoitzari. 43. Irudia. Azterketa eremuko erabilpen-eremua. Iturria: egileak osatua. 7.1.5. SUDS-ak SUDSek dituzten ezaugarri fisikoen arabera prozesu hidrauliko eta hidrologikoak ezberdinak izango dira. Ezaugarri horiek oso aldakorrak dira SUDS batetik bestera; edonola ere, azterlan honetan SUDS mota tipikoak definitu dira, eta horien arabera egin da azterlana. Horretarako, "Storm Water Management Model Reference Manual, Volume III – Water Quality" gidaliburua erabili da, agentzia ezberdinek egindako ikerketak laburbiltzen dituena. Gidaliburu horrek parametroen definizioa tarte baten bidez adierazten du. Azterlan honetarako tarte horren bataz besteko balioa hartu eta sistema inperialetik (akre eta hazbeteak) sistema metrikora transformatu egin da, ondoren aurkezten diren taulak sortuz. 44. Irudia. Bio-erretentzio zelulak elementu kutsakorrak arazteko duen efizientzia. Iturria: egileak osatua. 45. Irudia. Zoladura iragazkorrak elementu kutsakorrak arazteko duen efizientzia. Iturria: egileak osatua. 7.2. Gaur egungo egoeraren simulazioa Aurretik aurkezturiko informazio guztia sartu eta gero ordu bateko simulazioa abiarazi da, minutu bateko denbora-tarteekin analisia eginez. Lehenik eta behin, 24 egunetan euririk egin ez duenez agente kutsatzaileak metatuz joan dira, analizaturiko zonalde osoan ondorengo taulan aurkezten diren metaketak eman direlarik. Behin prezipitazioak jauzi eta gainazaleko isurketa gertatzen denean, elementu kutsatzaileak urarekin nahastu eta honek garraiatuko ditu. Baliteke urak agente kutsatzaile guztiak garbitzeko ahalmena ez izatea, kasu horretan gainazalean pilatuak geratuko dira. Simulazioa egin ondoren, kutsatzaileen egoera laburbiltzen duen informazioa 11. taulan jaso da. Metaketa hasierako kutsatzaile kopuruari dagokio, herrestatzea euri-urak garraiatzen duenari, eta azken zutabean ekaitzaren ondoren, simulazioa amaitzean, arroan geratu denari dagokio. Agente kutsatzailea Metaketa (kg) Herrestatzea (kg) Geratuko dena (kg) TSS 2.927,43 2.918,882 8,548 TN 18,46 18,446 0,014 TP 2,051 2,048 0,003 11. Taula. Elementu kutsakorren egoera simulazio hasieran. Iturria: SWMM-etik lorturiko datua. Kobre, berun eta zink metaketei dagokionez, suspentsioan dauden solidoen metaketaren araberakoak izango dira, "co-pollutant" bezala definitu direlako, eta SWMM-ek herrestatzean urarekin batera nahasten diren momentura arte ez ditu kontuan hartuko. Saneamendu-sistema orokorrera isurtzen diren elementu kutsakorren kontzentrazioak aztertzeko 13 kontrol-puntu definitu dira. Puntu hauek Leioako Campusaren saneamendu sistema sare orokorrera konektatzen dituen puntuak dira, eta honako irudian ikus daitezke: 46. Irudia. Sistemaren kontrol puntuak, triangelu urdin batez adieraziak. Iturria: egileak osatua. Puntu hauetatik minutu bakoitzean elementu kutsakor guztien kontzentrazioak analizatuko dira eta legediak ezartzen dituen balioekin konparatuko da; honela saneamendu sareraino heltzen den uraren kalitatea aurreikusiko da. Analisi hau azkartzeko Excel kalkulu-orriak sortu dira, legediak ezartzen duen balioa gainditzen denean abisua emateko. Informazio hori "VI. Eranskina: Egungo egoeraren simulazioa" deritzon dokumentuan bilduta eta sakontasunez aztertua dago. Hasierako egoeraren ebaluazio orokorra egiteko bi kontrol-puntu ikuskatuko dira, horietan ematen diren nitrogeno totalaren kontzentrazioak aztertuz. 47. Irudia. 119 (urdina) eta O154 (laranja) kontrol-puntuetara isurtzen dituzten azalerak. Iturria: egileak osatua. 8. Hiri-drainatze-sistema jasangarrien aplikazioa 8.1. SUDS-en diseinu eta kokapena 7. atalean garaturiko informazioa aztertu eta gero, denera 15 SUDS aplikatzea erabaki da Campusaren eremuan, hurrengo irudian ageri diren zonaldeetan banatuak. 15 SUDS horiek bi motakoak izango dira: bio-erretentzio zelulak berdez adierazita daude eta zoladura iragazkorrak, berriz, kolore moreaz. 48. Irudia. Leioako Campusean aplikatuko diren SUDS-en ikuspegi orokorra. Iturria: egileak osatua Planoan aurkeztu diren SUDS-en ezaugarriak (tipologia, kokapena eta euren azpiarroko azaleraren zenbat suposatzen duten) 13. taulan laburbilduko da. 49. Irudia. Bio-erretentzio zelula baten eredu-sekzioa. Iturria: egileak osatua. 50. Irudia. Zoladura iragazkor baten eredu-sekzioa. Iturria: egileak osatua. • 16. taula da informazio gehien ematen duena. Fenomenorik garrantzitsuenak komentatuko dira: o Bio-erretentzio zelulak erabili diren azpiarroen kutsadura-kentze efizientzia zoladura iragazkorrak erabili diren azpiarroekin alderatuz askoz handiagoa da. Honakoa teoria atalean azaldutakoarekin bat dator: bio-erretentzio zelulek uraren kalitatean inpaktu handiagoa dute. o 107 eta 119 kontrol-puntuek puntako kontzentrazioen antzeko murrizte-efizientziak lortu dituzte, nahiz eta 119-ra isurtzen duten azpiarroek SUDS azalera ratio handiago duten. Honakoa azaltzeko nitrogeno totalaren kontzentrazioak bi puntu zehatz horietan sakontasunez aztertuko da. o Geotextilari dagokionez, propilenozko geotextila erabiliko da, 110 g/m2-ko dentsitatea duena. Zulo osoaren azalera betetzen du, beraz unitatearen dimentsioen araberakoa izango da, jakinik zulo osoa 0,53m-ko altuera duela. o Drainatze-sistema. 50mm-ko diametro nominala duen PVC-ko drainatze-hodiak erabiliko dira. 9.2. Eraikitze-prozesua Erabiliko diren drainatze-sistema jasangarrien izaera ezberdina dela eta SUDS bakoitza eraikitzeko jarraitu beharreko prozesua oso desberdina izango da. 9.2.1. Bio-erretentzio zelulak Sistemako hutsegitea gertatzeko arriskua murrizteko, eraikuntzak irauten duen bitartean kontu handiz ibili behar da honako kontuekin: • Bio-erretentzioa osatzen duen lur-nahasketa, legarrezko edo hareazko geruzak edota azpian dagoen lurzorua ez dira trinkotu behar. Atal horietan infiltrazio-prozesua gauzatzen da, eta trinkoketak ezaugarri hauen aldaketa eragin dezake. • Hondeaketa egiteko atzerako hondeamakinak erabil daitezke, baina kontu handiz, hauek geruza ezberdinen trinkoketa eragiten baitute. • Hondeaketaren ondoren higadurak agertzen badira, konpondu behar dira. • Lurrustela ez da landareen inguruan pilatu behar, landareetan kalteak eta izurriteak eragin baititzake. • Geotextilak instalatu aurretik, berrikusi egin behar dira, urradura edo hausturarik izan ez dezaten. • Lurzoruaren nahasketa beste leku batetik inportatzen bada, probak egin behar zaizkio haren pH-a, partikulen banaketa eta materia organikoa ezagutzeko, hauek baitira landaredia mantentzeko, kutsatzaileak atxikitzeko eta iragazketa ahalbidetzeko gaitasunarekin lotutako ezaugarri edafologiko garrantzitsuenak azken batean. • Landareek prozesu hidrologikoan duten garrantzia dela eta, behar bezala errotuta eta hazita arte ez dute jariatze-urik jaso behar, higadura-arazoak saihesteko. Beraz, eraiki ondoren eremu horiek babestu egin behar dira inguruko jariatze-uretatik. • Eraikuntza-prozesu guztietan bezala araudian ezarritako prozedurei jarraitu behar zaie. Bio-erretentzio sistema baten eraikitze-segida orokorra honakoa izan ohi da: 1. Aldez aurreko fasea edo prestaketa-fasea. Edozein lan egiten hasi aurretik, bio-erretentzio eremuak argi markatuta egon behar dira, zonaldea babestu behar da. Sedimentazio- eta higadura-arazoak saihesteko inguruko drainatze-eremuetako jariatze-urak beste zonaldeetara bideratu behar dira. Obra-eremuaren izaeraren arabera gainazalaren garbiketa gauzatu beharko da gainean egon daitezkeen arrasto edo hondarrak kenduz eta geroago sastraka-kentzea gauzatuz sasi-garbitzeko makina baten bitartez. 2. Hondeaketa fasea. Proiektuan finkatutako sakonera eta azalera argi eskarifikatuak daudela ziurtatu ondoren dauden lurren hondeatzea hasiko da. Aipatu bezala, oso garrantzitsua da betelanaren trinkotzea minimizatzea; bideragarria denean, makina arinak erabiliko dira jatorrizko lurra kentzeko. Ekipo guztiak hondeatze-eremutik kanpo mantenduko dira, ahalik eta neurri handienean. Hondeatu ondoren, pareta eta hondoak ez du geotextila kaltetu edo bere jartzea eragotz dezaketen irtengune edo elementurik izango. 3. Betelan fasea. Hondeaketa ondoren, hutsik dagoen espazioa bete behar da, sedimentuz edo nahi ez diren materialez bete ez dadin. Instalatu beharreko lehen elementua mintz iragazgaitza da, bai hondotik, baita alboetatik ere, nahi ez den infiltrazioa saihesteko. Iragazketa saihestu egin behar da jariatze-urak oso kutsatuta dauden eremuak zeharkatzen dituenean edo babestu nahi den akuifero bat dagoenean. Hartxintxar edo legar geruza jarri beharreko lehena izango da geotextilaren gainean, espazio libreak utziz urak zirkulatu dezan. Geruza honen barruan, beharrezkoa izatekotan, drainatze-sistema kokatzen da. Draina hau tutu batez osatua dago eta gutxienez % 0,5eko maldarekin jarri behar dira. Bio-erretentzio sistemak mintza izatekotan, hortik ateratzen den urak konexio itxia izan behar du. 52. Irudia. Drainatze-tutueria legar-geruzaren gainean. Iturria: University of Maryland Baliabide iragazlea osatzen duen geruza osoa 30 cm inguruko geruzetan banatu behar da, bakoitza kontu handiz instalatuz, eta trinkotzea saihestuz. Fase honetan ezin da ekipamendu astuna erabili. Lurzoru-geruza bat jartzen den bakoitzean, urez asetu behar da, behealdetik drainatzen hasi arte, honen bidez lurzoruaren finkatzea erraztuko da. Eraiki bitartean lurzoru-nahasketa kutsatzekotan, material kutsatua ezabatu eta kutsadurarik gabeko material berriagatik ordezkatu behar da. Beharrezkoa izanez gero, eremua eskuz berdindu daiteke. Lurzoruaren betelana planoetan planifikatutakoari jarraituz egin behar da, gainean joango den lurrustel-geruzarako lekua utziz. Lurrustelak uniformeki tapizatu behar du bio-erretentzio gunea, 7,5 cm-ko inguruko lodierarekin, eta osagai nagusiak zuhaitz birrinduaren azala eta zurezko txirbilak dira. Ez du substantzia organikorik edo lurzoru-trazarik sartu behar, infiltrazioa gauzatzeko oztopoa suposatzen baitute. 53. Irudia. Lur-nahastearen betelana. Iturria: Washington Stormwater Center 4. Landaketa fasea. Lurzorua behar bezala kokatu dela egiaztatu ondoren, landare-espezieak landatzen dira. Landaketan arreta berezia jarri behar da gainazalean sedimentuak edo bestelako materialak lagatzen ez uzteko; hala bada, berehala kendu behar dira. Hautatutako espezieek guztiz bideragarriak eta klima-baldintzetara egokituak izan behar dute, baita sustraitze-prozesurik onena duten sasoietan landatzea komeni da. Honetarako, komeni da espezialista baten iritzia izatea, kasu bakoitzerako landarerik onenak zein diren eta landare horiek nola eta noiz landatu behar diren zehazteko, garapena eta hazkundea ezin hobeak izan daitezen. Landaredia erabat finkatuta egon arte, ezin izango da sistema martxan jarri eta ura iragaziko duen sistemak ingurunera aterako duenez, ez da ongarritzeko elementurik erabili behar. Garrantzitsua da, lehen urtean maiz ureztatzea landare-finkatzea arrakastatsua izateko. 9.2.2. Zoladura iragazkorra Mota honetako edozein obra zibiletan bezala, aplikazio-eremua planifikatzea eta ezagutzea lehenesten da, haren bizitza erabilgarria eta eraginkortasuna ahalik eta gehien bermatzeko. Jarraian, zoladura iragazkorren eraikuntzan kontuan hartu behar diren hainbat irizpide aipatuko dira: • Higadura eta sedimentuen kontrola. Inguruko eremua egonkortua egon arte ez da instalazioa egin behar, hau da, hondakin edota sedimenturik gabe egon arte. Lurra higatua ez egotea komeni da. Hori lortu ezean, eremuko isurpenak zoladuraren eragin-eremutik kanpo desbideratu behar da. • Lurzorua trinkotzea. Azpiko eta inguruko lurrak ez dira trinkotu behar, orokorrean ekipo arinekin egin behar da eraikuntza. • Oinarri-azpiko lurren instalazioa. Oinarri-azpiaren agregatuek garbi eta finik gabe egon behar dute. Zoladura iragazkor baten eraikitze-segida orokorra honakoa izan ohi da: 1. Aldez aurreko fasea edo prestaketa-fasea. Hasiera batean, lurzoru naturalen lagina hartu beharko da, iragazkortasunari eta karga-ahalmenari buruzko probak egin beharko dira diseinuko balioekin alderatuz eta egokitasuna aztertuz. Horren ondoren, zoladura berria jarriko den eremua trazatu eta markatuko da. Lehendik dagoen zoladuraren bat egotekotan kendu behar da. Kasu batzuetan, asfaltozko lokailu arrastoak daude, hauek kendu behar dira, material horiek ez baitute ura iragazten utziko. Era berean, lehendik dagoen beste zoladura batekin junturak utzi behar izatekotan, zoladura iragazkorraren instalazio-eremuak kurbadura batekin mugatu beharko dira. SUDS hau ohiko zoladura baten ondoan jarri behar denean, bere ingurua plastikozko geruza batekin babestu behar da, infiltratzen den urak kalteak sor ditzakeelako. Juntura horiek zoladura erdiko ardatz batekiko bertikalki moztuta egingo dira, angelu zuzenak erabiliz eta euren artean 450 eta 600 mm bitarteko tartea utzita. Junturak asfalto diluituz erabat estaltzen dira zoladuraren nahasketa utzi aurretik. Juntura leundu eta arrastelu batekin nibelatu behar da, soberako materiala baztertuz eta behar bezala leunduz. Oinarriaren gainazalean egon daitezkeen eta zoladuran sar daitezkeen kutsatzaile iragazgaitzak desbideratu behar dira. Horretarako, eraikuntza-ekipoak zoladura kokatuko den eremutik urrun mantendu, lokatza oztopatzeko hesiak eta jariatze-urak eraikuntza-eremutik desbideratzen duten behin-behineko infiltrazio-zangak instalatzea. Neurri hauek zoladurak euren bizitza erabilgarrian zehar iragazkorrak izaten jarraitzea ahalbidetzen dute. 2. Hondeaketa eta lurzoru naturalaren egokitzearen fasea. Behin trazadura eta aurreko zoladuren kentzea amaituta, proiektuan ezarritako zoladuraren eta erabiliko den oinarriaren lodiera zehazpena jarraituta, sistemaren sakonera zehaztu eta hondeatu daiteke. Hondeaketa lur naturala aurkitu arte egitea da egokiena; puntu horretan bibro-trinkoketa prozesua aplikatzen da, lurra egonkortzeko eta nibelatzeko, horrela eraikuntza-prozesuan ager daitezkeen deformazio solteak saihestu daitezke. Prozesu honetan, gainera, malda egokiak utzi behar dira xurgatze-kanaletarantz uraren ebakuazioa ahalbidetzeko. Zoladura jarri aurretik, azpi-oinarria trinkotu egin beharko litzateke, hezetasun-baldintzen arabera eta baliabide mekanikoen bidez. Lurzoru motaren arabera, azpi-oinarria AASHTO-k o metodoak zehaztutako dentsitatearen %90 eta %95 artean trinkotu beharko litzateke. 3. Geotextila eta betelanaren fasea. Beste material garrantzitsu bat geotextila da, euste-ahalmen txikia duten lursailen ezaugarriak hobetzearren erabilia. Zuzenean aplikatzen dira mekanikoki trinkotutako lekuan, eta horren gainean aplikatzen da azpi-oinarria, bere lekuan finkatzeko ere balioko duena. Oinarria material nagusiaren azpitik datorren geruza da, eta harri mota desberdinekin egin daiteke, harea kantitate handia ez badute. Geotextila fabrikatzaileak ezarritako arau eta gomendioen arabera instalatu behar da, eta beharrezko neurri guztiak hartu behar dira biltegiratze-geruzan sar daitekeen edozein sedimentu edo elementu kutsakor saihesteko. Oinarrizko geruza % 95eko gehieneko trinkotzearekin instalatu behar da Proctor estandarra "ASTM D698" edo "AASHTO T99"-n ezarritakoaren arabera; geruza horrek behar bezain uniformea izan behar du, asfaltoa jarri ahal izateko, eta gutxienez 10 cm-ko sakonera izan behar du. Eremua erabat egonkortuta eta lan egiteko prest dagoenean hasieran ezarritako aldi baterako kontrolak kendu daitezke. 56. Irudia. Geotextilaren kokapena. Iturria: rafiaindustrial.com 4. Asfaltoaren instalazioaren fasea. Garraio-ekipoak ez dira oso handiak izan behar; gainera, garbi egon behar dute eta deskarga leunak egin behar dituzte, inpaktu handirik ez sortzeko. Nahasketak estalita egon beharko du euritik, hautsetik eta tenperatura-aldaketetatik babesteko. Normalean tenperatura altuak behar izaten dira (asfalto-nahasketaren tenperatura 135ºC eta 165ºC artean egon behar da) geruzen arteko itsaspena lortzeko eta interfazeko agregatuaren haustea eragozteko. Zolatzeko makinak aldi berean beharrezko zabalera eta lodierak ezarri eta nahasketa era egokian zabaldu behar du, ahalik eta akabera onena lortzearren. Hau lortzeko, nibelazio-erregelak doigarria izan behar du nahi den, zeharkako sekzio-forma ematea ahalbidetuz. Bukatutako gainazalak testura uniformea eta zuzena izan behar du, eta ez du urradurarik izan behar. Asfaltoa 4cm-ko lodierako bi tongadetan jarri behar da, eta asfaltozko geruzak erabat elkartzen direla ziurtatu behar da; gainera, hautsik, hezetasunik eta trafikorik gabe mantendu behar dira prozesu osoan. Asfaltozko nahasketa zabaldu eta gainazaleko irregulartasunak zuzendu ondoren, asfaltozko lamina bakoitza modu uniformean trinkotuko da. 57. Irudia. Asfalto-makina. Iturria: Sammya Nig Ltd 5. Amaierako fasea. Zintarriak, estoldak eta erregistro-putzuak bezalako ukipen-gainazalak asfalto diluituko geruza mehe eta uniforme batez margotu behar dira asfaltozko nahasketa gainean jarri aurretik. Gainazala era uniformean dagoela egiaztatu behar da; trantsizioak erabat fusionatu behar dira eta garbi egon behar dira, eta zoladuraren akabera erregularra eta desnibelik gabe izanik. Zoladuraren gainazala garbitu behar da material soltea eta hautsa kentzeko. Zoladura diseinatu den funtzioaren arabera 10 cm-ko zabalera duten lerroak margotu behar dira bai aparkaleku-eremuak baita erreiak adierazteko. Argi ikus daiteke nola bio-erretentzio zelulen exekuzio-koste unitarioa zoladura iragazkorrena baino askoz handiago dela eta horrek bi unitateen arteko dimentsio-ezberdintasunarekin du zerikusia. Bioerretentzioaren kasuan metro bateko sakonerako elementua da, eta zoladura iragazkorra, berriz, metro erdikoa. Beraz, zoladura iragazkorra eraikitzeko bai betelaneko materialen altuera, baita hondeaketa altuera bio-erretentzioaren erdia da, prezio-unitarioen diferentzia hori sortuz. 11. Ondorioak Hasierako atalean adierazi bezala, Gradu Amaierako Lan honen helburua euri-uren kalitateari buruzko ikerketa lana burutzea da, gai honen inguruko bestelako lanentzako aurrekari bat ezartzeko. Kalitatearen modelizazioa ez ezik, hiri-drainatze sistema jasangarrien aplikazioa ere aztertu da, hauen eragina elementu kutsakorretan azpimarratuz. Leioako Campuseko ahultasunak aztertuta eta aplikaturiko soluzioaren emaitzak ikusita emaitza orokor positiboak lortu direla ondorioztatu da. 7.2. atalean eta "VI. Eranskina: Egungo modeloaren simulazioa" dokumentuan aurkeztu diren datuak ikusita, agerian geratzen da azterturiko eremuan guztiz beharrezkoa dela elementu kutsakorrak kentzeko tratamenduren bat egitea. Kontrol-puntuen azterketaren bidez Leioako Campusa sare orokorrera isurtzen dituen uren kalitatea ikuskatu egin ahal izan da, elementu kutsakorren jatorria identifikatuz eta puntako kontzentrazioak ingurunea kaltetzeko muga-balioak baino 50-150 aldiz handiagoko balioak hartzen dituztela ondorioztatuz. Behin eremu gatazkatsuak identifikatuak, hiri-drainatze sistema jasangarrien diseinua eta aplikazioa gauzatu da, euren eragina 8.2. atalean eta "VII. Eranskina: Hiri drainatze sistema jasangarrien aplikazioa" dokumentuan azaldu direlarik. Nahiz eta elementu kutsakorren mugako balioak oraindik gainditzen diren, Campus osoaren %3-ko azaleran SUDS-ak instalatuz %12-tik %14-rako puntako kontzentrazioen murrizpena lor daitekeela ondorioztatu da. Kalitatearen ikuspuntutik bio-erretentzio zelulek eraginkortasun altuagoa dutela ere ondorioztatu da, hauen konposizioak ebapotranspirazioeta filtrazio-prozesuen bidez lortzen baitute elementu kutsakorren araztea. Gainera, proiektuak suposatuko lukeen kostuaren kalkulua egiteko azterketa ekonomiko xume bat eginez, proposaturiko soluzioak eskuragarriak eta egingarriak direla ezartzen da. Gehienak hondeaketa txikien bitartez gauzatuko dira, eta, oro har, beharrezkoak diren materialak eskuratzea erraza eta kostu gutxikoa da. Orokorrean SUDS-ei esker uren tratamendu bizkorra, arazoaren iturrian bertan gauzatua eta jasangarria ahalbidetu da, inpaktu bisual handirik egin gabe eta Campusaren estetika mantenduz, ibilguetara isuritako kutsatzaile mailak txikiagotuz, ingurumenean inpaktu zuzena izanda. 12. Etorkizunerako jarraibideak Azterlan guztian zehar aipatu bezala, euri-uren kalitatearen modelizazio matematikoa ez da oso alor ikertua. Honek, prozesu hauen izaera estokastikoen batera, hainbat arazo sortu ditu ikerlan honen garapenean, beraz, etorkizunari begira honako jarraibideak ezarriko dira emaitzen zehaztasuna eta errealtasuna bermatzeko: • Elementu kutsatzaileen izaera parametrizatzeko erabili diren koefizienteen egokitasuna bermatzeko "in-situ"-ko entseguak egin beharko litzateke: bai elementuen metatzea baita uren bidezko herrestatzea definitzen duten parametroen zehazpenerako. • SUDS-en izaera parametrizatzeko laborategiko entseguak egin beharko lirateke ezarriko diren unitateen geometria eta izaera hidrologikoa zehaztasunez definitzeko. • SUDS-en arazte koefizienteak parametrizatzeko erabili diren bermatzeko laborategiko entseguak egin beharko lirateke ezarriko diren SUDS unitateen arabera. Behin parametro hauen zehazpena era egokian eginda lortuko diren emaitzak askoz zehatzagoak izango dira, eta horren ondorioz errealitatean emango diren elementu kutsatzaileen kantitate eta kontzentrazioak aurreikustea posiblea izango da; iragarpen hauetan oinarriturik, hiri-drainatze sistema jasangarrien eraikitze-proiektu zehatza definitzea eta exekutatzea posiblea izango da. 13. Legedia Oro har, egungo saneamendu-araudiek ez dute hiri-drainatze jasangarria bereziki azpimarratzen; izan ere, araudiak ohiko hiri-drainatze-sistemetarako garatu ziren. Drainatze-sistemen proiektugileek erabili behar dituzten legezko zehaztapen teknikoak Europa eta Estatu mailan daude zehaztuta. Eta lege-eskakizun horiez gain, kasu gehienetan, gomendioak ere aurkitzen ditugu, eta nahiz eta ez diren nahitaez bete beharrekoak, komenigarria da horiei jarraitzea diseinatutako sistemen garapenean eta funtzionamenduan segurtasun handiagoa izateko. Azpimarratu behar da SUDSak, naturan oinarritutako irtenbide gisa, herrialdeen garapenerako politiken osagai garrantzitsua direla, bai eta Garapen Jasangarriko Helburuak lortzeko estrategia eraginkorra ere. Jarraian, SDUSekin lotutako legeria eta gomendio garrantzitsuenak jasotzen dira, Europa, Estatu, Autonomia eta toki mailan. 13.1. Europa mailan Nahiz eta ez egon araudi espezifikorik drainatze jasangarriak arautzeko, Europa mailan badaude ingurumen gida batzuk hiri-sistema hauen funtzionamenduarekin erlazionatuta. Hurrengo hauek dira ingurumen gidak: • "Lurzoruaren zigilatzea mugatzeko, arintzeko edo konpentsatzeko jardunbide egokiei buruzko jarraibideak", Europako Batzordearen 2012ko lan-dokumentua (ISBN 978-92-79-26211-1), lurzoruaren zigilatzea arintzeko neurri gisa (29. orritik 32. orrira), honako hau ezartzen duena: material eta azalera iragazkorren erabilera, azpiegitura berdearen edo ura hartzeko sistema naturalen kontzeptuan oinarritutako hirigintza-diseinua. • 2007ko uholdeei buruzko zuzentarauaren helburua da uholdeek gizakien osasunerako, ingurumenerako, kultura-ondarerako eta ekonomiarako dituzten arriskuak murriztea eta kudeatzea. • Uraren Esparru Zuzentaraua. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000/60/CE Zuzentaraua, 2000ko urriaren 23koa, ur-politikaren esparruan jarduteko komunikazioesparrua ezartzen duena. • 2006/118/CE Zuzentaraua, 2006ko abenduaren 12koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, lurpeko urak kutsaduratik eta narriaduratik babesteari buruzkoa. • 2006/11 Zuzentaraua, Europako Batzordearena eta Parlamentuarena, 2006ko otsailaren 15ekoa, Erkidegoko ingurune urtarrean substantzia arriskutsu batzuek eragindako kutsadurari buruzkoa. • 2006/7/CE Zuzentaraua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2006ko otsailaren 15ekoa, bainatzeko uren kalitatearen kudeaketari buruzkoa eta 76/160/CEE Zuzentaraua indargabetzen duena. • 2001/2445 CE Erabakia, ur-politikaren eremuan lehentasuna duten substantzien zerrenda onartzen duena eta 2000/60 CE Zuzentaraua aldatzen duena. Zuzentarau horrek uren politikaren esparruan jarduteko Europako esparru bat ezartzen du. • Paisaiaren Europako Hitzarmena, Florentzian 2000ko urriaren 20an onartua. Helburu nagusia Europako paisaiak babestea, kudeatzea eta antolatzea da. Espainiak 2007ko azaroaren 26an berretsi zuen (2008ko otsailaren 5eko BOE) eta 2008ko martxoaren 1etik dago indarrean. • 98/83/CE Zuzentaraua, Europako Kontseiluarena, 1998ko azaroaren 3koa, giza kontsumorako uren kalitateari buruzkoa. Doce NºL.330, 1998-12-05. • 91/676/ CEE Zuzentaraua, 1991ko abenduaren 12koa, Kontseilu Europarrarena, urak nekazaritzan erabilitako nitratoek sortutako kutsaduratik babesteari buruzkoa [1991-12-31ko Aldizkari Ofiziala, 375 L]. 1882/2003 (CE) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2003ko irailaren 29koa [2003-10-31ko 284. Aldizkari Ofiziala]. • 91/271/CEE Zuzentaraua, Europako Kontseiluarena, 1991ko maiatzaren 21ekoa, hiriko hondakin-uren tratamenduari buruzkoa. Hiriko hondakin-uren isurketak dira, duten garrantzia dela-eta, eutrofizazio itxurako ur-inguruneen bigarren kutsadura-iturria. Zuzentarau horren helburua da ur horiek tratatzeko neurriak erkidego-mailan harmonizatzea. • 96/82/CE Zuzentaraua, 1996ko abenduaren 9koa, Kontseilu Europarrarena, istripu larrietan gai arriskutsuak parte hartzen dutenean sortzen diren arriskuak kontrolatzeari buruzkoa. • 96/61/CE Zuzentaraua, Kontseilu Europarrarena, 1996ko irailaren 24koa, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzkoa. • Kontseiluaren 92/43/CEE E Zuzentaraua, 1992ko maiatzaren 21ekoa, habitat naturalak eta basoko fauna eta flora kontserbatzeari buruzkoa. • 85/337/CEE Zuzentaraua, Europako Kontseiluarena, 1985eko ekainaren 27koa, zenbait proiektu publikok eta pribatuk ingurumenean dituzten ondorioak ebaluatzeari buruzkoa. Europako beste herrialdeetan drainatze-sistema jasangarrien erabilpena hedatuagoa dagoenez badaude euri uren berrerabilpena behartzen duten zenbait herrialde: • Erresuma Batuko BS 815 araua, 2009 • 2008ko uztailaren 2ko Dekretua eta abuztuaren 21eko Agindua, euri-urak berreskuratzeari eta horiek eraikinen barruan eta kanpoan erabiltzeari buruzkoa, Frantzia 2008. hau ezartzen du jabari publiko hidraulikoko jarduketak diseinatzeko: "Urbanizazio berriek, industrialdeek eta, oro har, hirigintza-garapenek drainatze jasangarriko sistemak sartu beharko dituzte, hala nola gainazal eta akabera iragazkorrak, uholde-arriskuaren balizko gehikuntza arintzeko. Horretarako, hirigintza-garapenaren espedienteak hori justifikatzen duen azterlan hidrologiko-hidrauliko bat jaso beharko du" (126ter artikulua, 7. puntua). • 233/2013 Errege Dekretua, apirilaren 5ekoa, Etxebizitzen alokairua sustatzeko, eraikinak birgaitzeko eta hiriak berroneratzeko eta berritzeko Estatuko Plana arautzen duena. 26. artikuluan, estalki berdeak, edateko uraren erabilera murriztekoak eta ureztatzekoak, eta hiriko jariatzeen kudeaketa jasangarrikoak sartzen dira diruz lagundu daitezkeen jarduera gisa. • 400/2013 Errege Dekretua, ekainaren 7koa, Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Espainiako zatiaren Plan Hidrologikoa onartzen duena. 56.1 artikuluan hau adierazten du: "Intertzeptatutako arroaren edo arroen drainatzean aldaketak eragin ditzaketen urbanizazio, industrialde, hirigintza-garapen eta azpiegitura lineal berriek drainatze jasangarriko sistemak sartu beharko dituzte (zoladura iragazkorren, tankeen edo ekaitz-gailuen erabilera, etab.). • 1290/2012 Errege Dekretua, irailaren 7koa, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua — apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartua — eta martxoaren 15eko 509/1996 Errege Dekretua — abenduaren 28ko 11/1995 Errege Lege Dekretua, hiriko hondakin-uren tratamenduari aplikatu beharreko arauak ezartzen dituena — aldatzen dituena. Eta 259 ter artikuluan ("saneamendu-sistemen gainezkatzeak euriteetan"), a atalean, adierazten da hiri-garapen berrien proiektuek kolektoreei euri-uren ekarpena mugatzeko neurriak planteatu beharko dituztela. • Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua aldatzen duen 1290/2012 Errege Dekretua, besteak beste, sistema unitarioek eguraldi hezean gainezka egitetik eratorritako isurketen ondoriozko kutsadura-egoerak aurreikusteko egin zen. 259ter artikuluan ezartzen da garapen berrietarako proiektu guztiek sare unitarioak edo bereizleak izatea komeni den planteatu behar dela, eta kolektoreei ura ekartzea mugatzeko neurriak hartu behar direla. Ezartzen dituen printzipioen aplikazio praktikoa 2019ko urrian oraindik onartu ez diren Arau Teknikoetan ezartzeke geratzen da, nahiz eta arau horiek SUDSak hiriko jariatzeen kontrola errazten duten neurritzat hartuko dituzten, eta horien inplementazio orokortuak LSDak nabarmen murriztu ditzakeen. • 509/1996 Errege Dekretua, martxoaren 15ekoa, hiriko hondakin-uren tratamenduari aplikatu beharreko arauak ezartzen dituen abenduaren 28ko 11/1995 Errege Lege Dekretua garatzen duena. Urriaren 2ko 2116/1998 Errege Dekretuak aldatua. Eta dagokion akats-zuzenketarekin. • 11/1995 Errege Lege Dekretua, abenduaren 28koa, hiriko hondakin-uren tratamenduari aplikatu beharreko arauak onartzen dituena. 13.3. Autonomia Erkidego eta udalerri mailan Saneamendu-araudiei dagokienez, hiri bakoitzak bere diseinu arauak ditu. Estatuko zenbait hiritan, SUDS sistemak ere sartu dira beren ordenantzetan, hala nola: • Castellón de la Planako Udalaren Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) ordenantza xehekatuak, gaur egun izapidetze-fasean daudenak, hirigintza-plangintzan baliabide hidriko alternatiboen erabilera sustatzen da, eta kontuan hartzen da euri-urak bildu, biltegiratu eta tratatzeko sistemak sartzea, geroago berrerabiltzeko. Zoladuraren atalean, azalera iragazkorrak zoladura porotsu gisa erabiltzea eskatzen du urbanizazio-jarduketa guztietan. Espaloi, bulebar eta erdibitzaile, eta plaza eta berdeguneetan, azalera iragazkorraren gutxieneko ehuneko bat zehazten da. • Madril hiriko Uraren Kudeaketa eta Erabilera Eraginkorrerako Ordenantza. 8. artikuluan, eraiki berri diren urbanizazioek izan behar dituzten zoladura iragazkorren ehunekoak zehazten ditu. Euskadi mailan, ez dago araudi zehatzi hiri-sistema jasangarri hauentzat. Espainian bezala, zenbait lege daude jasangarritasuna lantzeko baina bakarrik aholku edo gida bezala. Beraz, etorkizunerako garrantzitsua da drainatze jasangarri hauentzat arau espezifikoak zehaztea, hiri eredu berriak sortu ahal izateko. 15. Eranskinak
science
addi-8be21c34eeb4
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/53436
Drainatze sareko uraren kalitatea hobetzeko hiri-drainatze jasangarrien azterlana Leioako Campusean (UPV/EHU)
González Pérez, Ander
2021-10-18
• Trantsizio gainazala. Geotextil batez osatuak daude. Euren helburu nagusia baliabide iragazlea eta drainatze-gainazala osatzen duten materialen nahasketa eragoztea da. • Drainatze-gainazala. Gainazal hau bere inguruko lurra iragazkortasun nahikorik ez badu bakarrik erabiltzen da eta ur biltegiratze bezala erabil daiteke. Hemen kokatuta egongo litzateke drainatze-tutua, hau beharrezkoa izatekotan. 3. Irudia. Bio-erretentzio sistema Raleigh-en, Amerikako Estatu Batuak. Iturria: deeproot.com 1.2.2. Infiltrazio zangak eta putzuak Lurrean egindako eta material drainatzailez beteriko zuloak dira, gainazaleko isurketaren leunketa, transmisioa eta filtratzea ahalbidetzen duen behin-behineko biltegiratzea suposatuz; material hau bai granularra baita sintetikoa izan daiteke. Infiltrazio-elementu hauek alboetako gainazal iragazkorretatik edo gainazaletik jasotzen dute ura. Iragazte-sistemara heldu aurretik nolabaiteko filtrazioa egitea komeni da, materialaren kolmatazioa saihesteko, horretarako iragazki begetatuak edo geotextilak erabili ohi dira. Beraz, bi infiltrazioelementu azpimota ezberdindu daitezke: o Infiltrazio-zangak. Hauetan begetazioa egon ohi da goiko aldean, eta geratzen den zonaldean hareak edo legarrak elementu drainatzaile gisa erabili ohi dira. o Infiltrazio-putzuak. Bi azpimota ezberdindu daitezke: ▪ Gaineztatu gabeko putzuak. Hustutako zonaldea zuzenean material drainatzailearekin betetzen da. ▪ Putzu gaineztatuak. Zuloaren paretak gaineztatzen dira teknika ezberdinekin. Erabilienak adreilu arruntez osatuak daude; lurrazpiko isurketa ahalbidetzeko adreiluetan kokatzen diren zuloak jarioaren paralelo ipini ohi dira. 12. Irudia. Zoladura iragazkorra Johannesburgo-n, Sudafrika. Iturria: bft-international.com 1.2.4. Txorko estrukturalak Bi elementu nagusiz osatua dago: zuhaitza landatzen den zuloa eta betetze-lur estrukturala. Erabilitako lurrak ezaugarri bereziak izan behar ditu: prezipitazioek sortutako isurketa biltegiratzen uzten utzi behar du. Lurzoruaren izaeraren arabera bi azpimota ezberdindu daitezke: • Txorkoa material granularrarekin. Erabilitako lurra material granularrez eta lur begetalez osatuta dago. Trinkotzen denean bere euste-ahalmena handiagoa da. • Txorkoa polipropilenozko material geozelularrarekin. Kasu honetan euste-ahalmena egitura zelularrak ahalbidetzen du, eta horren ondorioz lekua aurreztu eta lur begetal gehiago sar daiteke.
science
addi-fabebb56ebd3
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/53436
Drainatze sareko uraren kalitatea hobetzeko hiri-drainatze jasangarrien azterlana Leioako Campusean (UPV/EHU)
González Pérez, Ander
2021-10-18
2. Storm Water Management Model 2.1. Sarrera U.S. Enviromental Protection Agency (EPA) igurumen babesarekin erlazionaturiko gaiei buruz enkargatzen den agentzia da, Amerikako Estatu Batuen gobernu federalaren independentea delarik. Storm Water Management Model edo SWMM EPA-k diseinaturiko prezipitazio-isurketa modelo dinamikoa da; izan ere, beste instituzio akademiko eta enpresa pribatuk bere garapenean ere parte hartu dute. Bai ingurune natural baita hiri-inguruneetarako diseinatua dago (azken honetarako batez ere) eta bai uraren kantitatea baita kalitatea ere simulatzeko erabilia da. Simulazio jarraituak egiteko gai da modeloa. SWMM-k isurketa sortzen duten hainbat prozesu hidrologiko karakterizatzeko da, hauen artean hauek daudelarik: • Denboran aldakorrak diren euriak. • Gainazaleko uren lurruntzea. • Elur pilaketa eta urtzea. • Topografiaren puntu baxuetan pilatua geratzen den euria. • Eurien infiltrazioa lurzoru ez saturatuetan. • Eurien perkolazioa lurrazpiko uretara. • Lurrazpiko uren eta drainatze-sistemaren arteko elkarrekintza. • Urtegi edo ur erreserben gainezka ez linearra. • Euri eta isurketen atzitze eta atxikipena hainbat SUDS-ekin, LID (Low Impact Devlopment) deituak modeloan. Prozesu hidrologikoak ez ezik, hainbat prozesu hidrauliko modelizatzeko gai ere bada: • Drainatze-sareak guztiz karakterizatu. • Sekzio eta itxura anitzeko tutueria eta ubideen erabilpena. • Elementu berezien modelaketa: biltegiak, tratamendu-unitateak, elementu banatzaileak, ponpak, ehunak, zuloak… • Fluxu eta uraren kalitateari buruzko kanpoko hainbat informazio sartzeko ahalmena: gainazalaren isurpena, lurrazpiko uren elkarrekintza… • Uhin zinematiko eta dinamikoan oinarritutako metodoaren hautaketa. • Hainbat fluxu-erregimenak modelatzeko ahalmena. • Ponpen, zuloen eta presen gainezkabideen simulazioa gauzatzeko kontrol-arau dinamikoak. Azterlan honen kasuan SWMM modeloaren 5.015 bertsioa erabili da. Bertsio hau ingelesez dagoenez modeloan erabili diren elementuen izenak ere ingelesez emango dira. 2.2. Ur-zikloaren interpretazioa SWMM modeloan Aurreko ataletan garatu den uraren zikloa modelizatzea oso zaila da: naturako fenomenoen interpretazio matematikoa zaila da, batez ere euren izaera estokastikoa dela eta. Izan ere, SWMM bezalako programei esker lortutako emaitzak errealitatean ematen diren fenomeno naturalak nahiko ondo aurreikusi eta simulatzeko gai gara; hori bai, baldin eta erabilitako informazioa nahiko kalitatea badu. Irudia 1. SWMM-en uraren zikloaren interpretazioa. Iturria: egileak osatua. Sartu beharreko informazioa: • Parametro meteorologikoak. • Inguruneari buruzko informazio hidrologikoa. o Topografia. o Informazio geomorfologikoa. • Inguruneari buruzko informazio hidraulikoa. o Horniketa azpiegiturei buruzko informazioa. o Saneamendu azpiegiturei buruzko informazioa. • Elementu kutsatzaileei buruzko informazioa. • SUDS-ei buruzko informazioa. 2.3. Meteorologiaren karakterizazioa SWMM-ek meteorologia karakterizatzeko metodo bat baino gehiago ahalbidetzen du; izan ere, azterlan honetan erabili dena denborazko segidak (Time Series) izan dira. Esaterako, prezipitazioak definitzeko. Denborazko segida horretan prezipitazioari buruzko informazioa zehazteko aukera dago: data, denbora eta euriaren formatua (intentsitatea, bolumena edo metaketa bezala). Programaren barruan plubiometro bat kokatu eta denborazko segida hori esleitzen zaio, euriaren formatua zehaztu eta denbora tartea zehaztu behar zaio. 2.4. Ingurunearen karakterizazio hidrologikoa Honako elementuen bidez karakterizatu daiteke arro bat: • Azpiarroak. Azpiarroak lur-unitate hidrologiko txikiak dira, eta haien topografiak eta drainatzesistema konposatzen duten elementuek zuzenean bideratzen dute isuritako ura deskarga puntuetara. Arro bakoitzari plubiometro ezberdinak esleitu dakizkioke, horrek arro bakoitzean euri-patroi ezberdinak jauzi direla adieraziz. • Jario-banatzaileak. Garraio-sistemaren korapiloak dira eta fluxuak bi irteera-hodietan zatitzeko erabiliak dira. Zatitzaile hauek lau motatakoak izan daitezke: o Ebaketa-banatzailea. o Gehiegizko-banatzailea. o Banatzaile tabularra. o Gainezkabidea. • Biltegiratze-sistemak. Ur-bolumen jakina biltegiratzeko gaitasuna duten lotuneak dira. Isurtze-puntua guztiz definitzeko honako parametro hauen informazioa sartu behar da: Hondoaren kota. - Uraren sakonera maximoa. Elementuaren kurba karakteristikoa. Honen bidez uraren altuera eta elementuaren azalera erlazionatu daitezke. - Lurruntze-proportzioa. - Kanpoko ekarpenak. Ez da derrigorrezko parametro bat. • Konexioak. Konexioen bidez tutueriak eta ubideak karakterizatu daitezke, lotune batetik bestera ura mugi dadin. SWMM-ek hainbat geometria ireki eta itxiak definitzen uzten du, baita sekzio irregularrak ere, ibilgu naturalak definitzeko aukera utziz. SWMM-ek Manning-en ekuazioaz baliatzen da emariaren, konexioaren azalera eta erradio hidraulikoaren, materialaren zimurtasunaren eta maldaren arteko erlazioa ezartzeko: 𝑄 = 1 𝑛 ∙ 𝐴 ∙ 𝑅𝐻 2/3 ∙ √𝑆 Non: o n Manning-en koefizientea da. Materialaren araberako koefizientea. o A konexioaren azalera. o RH konexioaren erradio hidraulikoa. o S Uhin Dinamikoaren kasuan konexioaren malda. Konexioak guztiz definitzeko honako parametro hauen informazioa sartu behar da: Sarrera eta irteera lotuneak. - Konexioaren altuera hasierako eta amaierako hondoaren kotarekiko. - Lotunearen luzera. - Manning-en koefizientea. - Lotunearen zeharkako sekzioaren geometria. Galeren koefizienteak. • Ponpak. Drainatze-sisteman kokatu eta urari energia emateko erabiltzen den tresneria da. azterlan honetan erabiliko ez denez ez da sakontasunean aztertuko. 2.6. Elementu kutsakorren karakterizazioa Kutsadurak hainbat iturri izan ditzake; izan ere, SWMM-k bi iturri nagusi ezberdintzen ditu: • Prezipitazioak lurrera jauzi aurretik izan dezaketen kutsadura. Atmosferara isurtzen diren elementu kutsatzaile batzuk, euria egiten duenean, euri honekin nahasi eta lurrazalera erortzen dira. • Lurrazalean pilatzen diren elementu kutsatzaileak. Hainbat jatorri izan dezakete: gizakiok lurrera botatzen dugun zaborra, trafikoak sorturiko hondarrak, industria-aktibitateen ondoriozko hondakinak. Honela definitzen dira SWMM-eko proiektu baten barruan: • Prezipitazioa (Precipitation). Euria egitean urak airean dagoen kutsadura hartu eta garraiatu dezake, fenomeno honi lagapen hezea (wet deposition) deritzo. Irudia 2. Hiru metaketa funtzioen alderaketa. Iturria: egileak osatua
science
addi-19011ef5ed5d
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/53436
Drainatze sareko uraren kalitatea hobetzeko hiri-drainatze jasangarrien azterlana Leioako Campusean (UPV/EHU)
González Pérez, Ander
2021-10-18
3. Azterketa geologikoa 3.1. Sarrera Geologia eta morfologiaren inguruko datu orokorrak Leioako Campuseko eremuan aurretik egin diren proiektu eta azterketa geoteknikoetako eranskinetatik lortu dira. Informazio hau leku zehatzetan egindako azterketa bati dagokion arren, Gradu Amaierako Lan honetan informazioak eta ondorioak orokortu dira Campus osoan zehar. 3.2. Inguruko azterketa geoteknikoetako ondorioak Leioa Bizkaiko Sinklinorioaren hegoaldeko isurialdean dago eta hegoekialde-iparmendebalde orientazioa du. Goi-tertziarioko Kretazeoko terminoez dago osatuta eremua, eta sedimentu potentzia handia du (tupak eta tupadun kareharriak gehien bat). Aztertu beharreko eremua geologikoki Kantauriko Euskal Arroaren barruan dago (Cuenca Vasco Cantábrica, CVC). Inguruko materiala Goi Tertziarioko garaikoa da eta Gernikako sektoreko Fazietakoak dira (Oizeko Unitatea). Materialen multzoa itsas depositu gisa uler daiteke, sedimentu kontinentalen eta karbonatatuen ekarpenek sortua; azken hauek garai hartan zeuden plataforma karbonatatu ugarietatik. Materialen denbora bilakaerak arroaren hondoratze erlatibo bat egon dela adierazten du, edo itsas-mailaren igoera bat, hareharri karedunak izatetik tupak eta tupadun kareharriak izatera igaroz. Lurraren materialei dagokionez, aipatzekoa den litologia hurrengoa da: hareharri karedunak eta tupak txandakatuta (flysch derititiko hareatsua) eta tupak eta tupadun kareharri grisak. Gainazaleko formazioari dagokionez, berriz, betelan antropogenikoak (giza jarduerak sortutako material multzoa, granularra kasu honetan) eta lur begetala nabarmendu daitezke. Lurrazaletik 0,8 metrora aurki daitezke betelanak eta 1,50 metrora geldikin-zorua. Honen azpian aurkitzen da goian aipatutako arroka. Sakonera handiegia eta gogorregia ez denez hondeaketa mekanikoki egiteko aukera dago, makinaria eta tresneria egokia erabiliz: hondeamakinak, arrokak hausteko mailuak, etab. IDOM eraikuntza enpresak Leioako Campusean aparkaleku bat eraikitzeko aurretiaz egindako azterketa geologiko-geoteknikotik hartutako datuen arabera, ez dago maila freatikoaren arrastorik; metatuta geratu den edo gainazaletik infiltratu den ura da topatu den bakarra. Beraz, ondorioztatu da ez dagoela maila freatikorik aztertutako partzela eremuan. Kontuan hartuta Leioako Campusa mendialdeko eremu altuan dagoela, Gradu Amaierako Lan hau aurrera eramateko ondorioztatu da ez dagoela maila freatikoaren arrastorik Campus osoan, eta, beraz, erabat baztertu egin da. 3.3. Infiltrazio gaitasunaren azterketa Oinarri teorikoetan azaldu bezala, SWMMeko programan modeloa garatu ahal izateko infiltrazio gaitasunari erreparatu zaio. Leioako Campuseko kurba zenbakia beharrezkoa da modeloa osatzeko eta arro bakoitzaren informazioa guztiz definitua izateko. Horretarako SWMM-eko manuala eta irizpideak jarraitu dira. Lehenik eta behin iragazkortasun koefizientea lortu behar izan da, lurzoruaren ehunduraren arabera. Lurzoruaren sailkapena egiteko, QGIS softwarea erabili da. Geografia Informazioko Sistemen erabilpenak ugariak dira gaur egun, baina teknologia honen helburua erreferentzia geografikoa duen informazioa digitalizatzea, datu baseetan gordetzea eta antolatzea, analisi geografikoak egotea eta emaitzak mapen bidez irudikatzea da. GeoEuskaditik, Euskadiko Datu Espazialen Azpiegituraren erreferentziazko geoataria, Leioako Campuseko eremuko lurzoruko informazioa lortu da, zehazki ehundurarena (buztina, lohia eta harea). Informazio bakoitza Campus osoan zehar antolatuz eta irudikatuz ondorio honetara heldu da: • Buztinaren portzentaia (clay): 30-40% • Lohiaren portzentaia (silt): 30-40% • Harearen portzentaia (sand): 20-40% Hurrengo hiru irudietan garatutako planoak aurki daitezke. Plano bakoitzaren legendetan ikus daitekeenez, ehundura mota bakoitzaren portzentaiari kolore bat dagokio eta horren arabera daude antolatuta planoak. Beraz, kolore eta legendak aztertuz heldu da goiko datu eta balioak ondorioztatzera. USDA-k (Ameriketako Estatu batuetako Nekazaritza Saila) zehaztutako lurzoruaren ehundura antolaketan oinarrituz, ondorioztatutako portzentaietatik lurzoruaren ehundura eta nomenklatura zehatzago lortu da. Lehenik eta behin harearen portzentaiaren tarte egokian (%20-40) ezkerrerantz eta gorantz doan lerroa jarraitu da. Ostean, dagokion buztin portzentai tarte egokitik abiatuta (%30-40), horizontalki eskumara doan lerroa jarraitu da, aurretik irudikatutako lerroarekin topo egin arte. Amaitzeko, egiaztatu beharra dago dagokion puntutik eskumarantz eta gorantz doan lerroak bat egiten duen aurretik zehaztuta dagoen lohi portzentai tartearekin (%30-40). Prozedura jarraituta, ondorioztatu da Leioako Campuseko eremuko lurzoru ehundura mota franko buztintsua dela (clay loam, ingelesez). 3. Irudia. Iragazkortasun koefizientea. Iturria: SWMM manuala Koefizientea ezaguna izanik, lurzoruaren taldea zein den jakin ahal izan da, A.3 atalean (NCRS Hydrologic Soil Group Definitions). Kasu honetan, lortutako koefizientea 0,06 in/hr baino txikiagoa denez ondorioztatu da aztertzen dagoen eremuaren taldea D dela. D lurzoru taldea potentzial altuko lurra da. Uraren mugimendua mugatua edo oso mugatua da; buztina %40 baino gehiago du, harea %50 baino gutxiago eta ehundura buztintsukoa da. Hartutako irizpideak, beraz, oro har bat datoz gidak zehaztutako taldearen definizioarekin. 4. Irudia. Lurzoru taldea. Iturria: SWMM manuala Infiltrazio gaitasunaren azterketarekin amaitzeko, kurba zenbakiaren balioa edo balioak zehaztea falta da, eremuaren ezaugarriak aldakorrak diren arabera. Leioako Campusean bi erabilpen nagusi hartu dira aintzat modeloa aurrera eramateko: eremu zabalak (egoera onean zein txarrean) eta baso-lurra (dentsitate txikikoa edo baso-estalki eskasekoa). Beraz, erabiliko diren hiru balioak hauek dira: • Egoera oneko eremu zabalak ( berdeguneak %75tik gora): CN = 80 • Egoera txarreko eremu zabalak (berdeguneak %50-75 bitartean): CN = 84 • Dentsitate txikiko baso-lurrak: CN = 83 Leioako Campuseko azpiarro bakoitzak dagokion kurba zenbakia izango du, zonalde eta inguruaren arabera. Banaketa honako hau da:
science
addi-1d629a5e3e4f
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/53436
Drainatze sareko uraren kalitatea hobetzeko hiri-drainatze jasangarrien azterlana Leioako Campusean (UPV/EHU)
González Pérez, Ander
2021-10-18
4. Egungo modeloaren diseinua 4.1. Sarrera Leioako Campuseko hiri-drainatze sistema jasangarrien erabilgarritasun azterketa egiteko, aurretik esan bezala, SWMM programaren bidez modeloa sortu da. Behin sortuta hainbat simulazio, proposamen eta ondorio egin ahal izan dira. 4.2. Inguruaren egoera Campuseko eremua, oro har, nahiko laua da. Campusaren erdigunean maldak txikiak dira %1-2 bitartean, zonalde konkretu batzuk salbuetsita. Kanporago dauden guneetan, aldiz, maldak handituz doaz. Bere kokapenari dagokio maldaren banaketa hau, mendigune batean kokatuta baitago Campusa. Antzekoa gertatzen da Campusa eremu urbanizatuaren ikuspuntutik aztertuz gero. Erdigunean eraikinak, errepideak, aparkalekuak eta antzeko egitura iragazgaitzak aurki daitezke; kontrara, kanpoaldean berdeguneak, basoak, lorategiak, etab. topa daitezke. Honek guztiak eragina du euri-uraren drainatze sarean. Izan ere, zenbat eta malda leunagoa izan orduan eta gehiago kostatuko da gainazaleko isurketa denboran arina izatea. Beste alde batetik, zenbat eta eremu iragazgaitza handiagoa izan orduan eta lurrazaleko isurketa ur bolumen gehiago sareak drainatu eta kudeatu beharko du. Aipatzekoa da ere, lurraren infiltrazio gaitasuna nabarmen txikia dela eta horrek ez du gehiegi laguntzen drainatze-sareak kudeatu beharreko ur kantitatea murrizten. 3. Irudia. Leioako Campuseko inguruaren argazkia, sarbide nagusiko biribilgune ingurua. Iturria: Leire Landeta Mugica-k osatua. 4. Irudia. Leioako Campuseko inguruaren argazkia, aurrean Hezkuntza fakultatea. Iturria: Leire Landeta Mugica-k osatua. 5. Irudia. Leioako Campuseko inguruaren argazkia, Arte Ederren fakultatetik behera. Iturria: Leire Landeta Mugica-k osatua. Leioako Campuseko azalera guztia azpiarroetan banatu da, maldak eta lurzorua ezagututa. Era horretan, kontrolatu da euri-ura nora isurtzen den eta sarera nola, non eta noiz heltzen den. Arroak osatze aldera kontuan hartu dira eremuaren malda eta isuritako urak duen noranzkoa. Izan ere, EHUko Arkitektura eta Lanen Zerbitzutik lortutako planoek ez dute arroen inguruko informaziorik eman eta, beraz, intuizioz eta, goian aipatu bezala, kanpoko faktoreak aintzat hartuz egin dira. Garrantzitsua da aipatzea SWMM programan lan egitea errazteko modeloa sinplifikatu egin dela. Arroak sortu direnean, arro multzoak hartu dira kontuan, hau da, ez da lan egin Leioako Campusean errealitatean dauden arketa eta hodi guztiekin, baizik eta garrantzitsuenekin edo garrantzitsutzat hartu direnekin soilik. Horregatik, baliteke proiektuaren emaitzek errealitatearekin guztiz bat ez egitea, baina hurbilketa eta ideia orokor moduan baliagarria da. Arro bakoitzaren inguruko informazioa hainbat modu eta iturrietatik lortu da, bai Google Earth erabiliz, bai bertako planoak aztertuz, baita aldez aurretiko ingurunearen ezagutzatik ere. Guztira 80 azpiarro daude bakoitzak bere propietateekin: • Azalera (hektareatan), zabalera (metrotan) eta malda (ehunekotan) planoetatik lortu da. • Iragazgaiztasun ehunekoa eremu iragazgaitz eta iragazkorren araberakoa da. • Depresioan biltegiratzearen sakonera 2 mm-koa da azalera iragazgaitzerako, eta 1 mm-koa azalera iragazkorrerako. • Kurba zenbakia zehazteko, memoria dokumentuko 1. taulan arro bakoitzerako sailkatuta dauden balioak erabili dira. • Euria zehazteko, 1 deitura ezarri zaion euria erabili da, aurrerago azalduko dena. • Isurketa puntua drainatze sarearen araberakoa da, arro bakoitzak arketa batera isurtzen du ura. Hurrengo irudian arroen banaketa ageri da, azaleraren dimentsioaren arabera adierazita. Aipaturiko informazioa arro bakoitzeko informazio taulan sartu behar izan da, eskatzen dituen datu guztiak behar bezala sartuz. Hurrengo irudian lehenengo arroko informazio taula ikus daiteke. 7. Irudia. 1. Azpiarroko informazioa SWMMen. Iturria: SWMM 4.3. Drainatze-sarearen egoera Egun Leioako Campusean funtzionamenduan dagoen drainatze-sarearen informazioa EHU-ko Arkitektura eta Lanen Zerbitzutik eskuratu da. Fitxategiak (.dwg formatuan) moldatu egin dira proiektuari egokitzeko eta plano berriak sortu dira. Hain zuzen ere, drainatze-sareko planoa irudi bihurtu da eta SWMM programan kargatu, eredu bezala erabiltzeko; betiere dagozkion neurri eta koordenatuak erabiliz, dena bat etortzeko arroen irudi-planoarekin. 8. Irudia. Drainatze-sistemaren eskema. Iturria: Leire Landeta Mugica-k osatua. 9. Irudia. Drainatze-sistemaren hodien maldak ehunekotan. Iturria: Leire Landeta Mugica-k osatua. Hoditeriaren sistema, aurreko puntuan azaldu den bezala, gaur egun Leioan funtzionamenduan dagoenarekin konparatuz, sinplifikatu egin da modeloa sortu ahal izateko, betiere berezko funtzionamendua mantenduz. Aipatu bezala, EHUko Arkitektura eta Lanen Zerbitzutik eskuratutako planoetatik abiatuta egin da arketen eta hoditeriaren modeloa SWMMen. Hala ere, zenbait arazo egon dira garapenean. Lehenik eta behin, arketen koten inguruko informaziorik ez da ematen planoetan eta, beraz, lurzoruaren eta hodien malden, diametroen neurrien eta lurzorura arteko distantzien hurbilketak egin dira. Baliteke, arketaren baten informazio guztiz zehatza ez izatea, baina saiatu da errealitatetik ahalik eta hurbilena izaten. Bestalde, hodien diametroen neurriei dagokienez, kanpoko informazioa lortu behar izan da planoetakoa osatzeko. Ura iparraldeko eremura isurtzen duten arroetako hoditeria sistema berriagoa da, eta eskuratutako planoetan hodi guztien diametroak zuzen adierazita aurkitu dira. Ez da horrela izan, ordea, ura hegoaldera isurtzen duten arroen hoditerian. Campuseko eremu zati honetan, informazioa osatu gabe dago. Informazio falta honen aurrean, landa eremuko azterketa egitea erabaki da. Bertara joanda, informazio hutsunea osatze aldera, interesekoak diren diametroak neurtu dira in situ. Palanka eta metroaren laguntzaz, arketak zabaldu eta hodiak neurtu dira. Neurketa hau interesgarria izan da, informazioa osatzeaz gain, benetako hoditeriaren ideia bat ere egin delako. Izan ere, hodien materiala zein den zehazteko balio izan du, batzuk PVC-koak eta beste batzuk hormigoizkoak. 13. Irudia. Drainatze-sistemaren hodien irudia landa-azterketan. Iturria: Leire Landeta Mugica-k osatua. Landa azterketa ostean, Leioako Campuseko hoditeria-sistema guztiaren informazioa osatu da eta modeloa guztiz definitu ahal izan da. Behin hodien diametroak definituta, arketen kotak zehaztu ahal izan dira. Bi baldintza zehaztu dira ezinbesteko moduan: • Hodi guztien maldek %1-ekoa izan behar dute • Gutxienez 1 m-ko tartea egon behar du hodiaren goiko partetik lurrazalera. Baldintza horiek betetzeko arketek izan behar dituzten kotak eta balioak hurrengo taulan daude bilduta:
science
addi-8ee2436b3a8c
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/53436
Drainatze sareko uraren kalitatea hobetzeko hiri-drainatze jasangarrien azterlana Leioako Campusean (UPV/EHU)
González Pérez, Ander
2021-10-18
5. Erabilpen-eremuen definizioa 5.1. Sarrera Elementu kutsakorren metaketa eta herrestatzea ingurunearen izaerarekiko zuzenki proportzionala izango da, beraz azterturiko azaleraren erabilpen-eremuak (Land-uses ingelesez) definitzea ezinbestekoa da. Azterturiko eremuaren dimentsio handien ondorioz banaketa hau azpiarroka egitea erabaki da, ahalik eta zehaztasun handiena lortzeko asmoz. 5.2. Jarraitutako prozedura eta planoak Banaketa era egokian gauzatzeko QGis programa erabili da. Geografia-informazio sistema honetan azpiarro bakoitza definitu da, lehenengo geruza sortuz eta horen gainean hainbat geruza gainjarri dira. Geruza hauek guztiak Eusko Jaurlaritzak GeoEuskadi webgunean argitaratzen ditu. Hiru erabilpen eremu definituko dira: • Eraikinak. Eraikinen oin-plantak hartzen duten azalera, horien teilatuetan metatzen dira elementu kutsakorrak. • Zoladurak. Hemen mota guztietako errepideak, aparkalekuak eta oinezko bideetan metaturiko kutsadura. • Garatu gabekoa. Aurreko bien barruan sartzen ez diren zonaldeak: baso, landagune edota bestelako eremuak. Hurrengo orrietan dauden planoetan (5.1., 5.2. eta 5. planoak, hots) ikus daiteke nola banatzen diren zonalde ezberdinak: 1. Lehenengo planoan (5.1. planoan) zolaturiko eremuak ageri dira. Honako geruza hau sortzeko GeoEuskadi-ko "BTA_TRA_EJES_REDVIARIA_L_5000_ETRS89_DICIEMBRE_2020" fitxategia erabili da. Bertan Errepideak lerro bezala agertzen ziren. Lerro horiei loditasun bat eman zaie, euren kategoriaren araberakoa. Aparkalekuak eta bestelako bideak eskuz sartu dira. 2. Bigarren planoan (5.2. planoan) eraikinak ageri dira. Honako geruza hau sortzeko GeoEuskadiko "BTA_EDI_EDIFICACIONES_A_5000_ETRS89_DICIEMBRE_2020" fitxategia erabili da. 3. Hirugarren planoan hiru erabilpen-eremuak aurkezten dira. Azkenik, dokumentuaren amaieran aurkezten den taulan zehaztasun handiagoarekin ikus daiteke azpiarro guztietan zenbat azalera dagokion erabilpen-eremu bakoitzari. 5.3. Emaitzak
science
addi-a41a603a8178
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/53436
Drainatze sareko uraren kalitatea hobetzeko hiri-drainatze jasangarrien azterlana Leioako Campusean (UPV/EHU)
González Pérez, Ander
2021-10-18
6. Egungo egoeraren simulazioa 6.1. Sarrera Behin SWMM modeloak behar duen parametro eta informazio guztia sartuta dagoenean simulazioa abiarazi daiteke. Modeloak informazioa hainbat eratan emateko gai da; baina datu hauek era egoki eta zehatzean lantzeko Excel orriak erabili dira. Hurrengo eranskinean datuen analisirako ezarritako irizpideak azalduko dira eta azterlanerako esanguratsuak izan diren datuak aurkeztu eta interpretatuko dira. 6.2. Egungo simulazioa Simulazioa egin ondoren, kutsatzaileen egoera laburbiltzen duen informazioa 1. taulan jaso da. Metaketa hasierako kutsatzaile kopuruari dagokio, herrestatzea euri-urak garraiatzen duenari, eta azken zutabean ekaitzaren ondoren, simulazioa amaitzean (ordu bateko iraupena duena), arroan geratu denari dagokio. Agente kutsatzailea Metaketa (kg) Herrestatzea (kg) Geratuko dena (kg) TSS 2.927,43 2.918,882 8,548 TN 18,46 18,446 0,014 TP 2,051 2,048 0,003 1. Taula. Elementu kutsakorren egoera simulazio hasieran. Iturria: SWMM-etik lorturiko datua. Kobre, berun eta zink metaketei dagokionez, suspentsioan dauden solidoen metaketaren araberakoak izango dira, "co-pollutant" bezala definitu direlako, eta SWMM-ek herrestatzean urarekin batera nahasten diren momentura arte ez ditu kontuan hartuko. Aurreko taulatik lortu diren emaitzetatik hasierako hausnarketa egin daiteke: • Metatuko diren kantitateak oso handiak dira. Honek bi o Aztertu den azalera oso handia da. Guztira 70 hektarea inguruko gainazaleko metaketak kalkulatu ditu. o Kontuan hartu behar da lortu diren datuak muturreko egoera deskribatzen dutela: 24 egun jarraian ez du euririk egin, beraz egun horietan guztietan zehar elementu kutsakorrak pilatu dira garbiketarik jasan gabe. • Informazio honekin ez da nahikoa azterturiko eremuaren uren kalitatea zehazteko. Datu hauekin ezin dira azterturiko zonaldearen ahultasunak identifikatu eta SUDS-ak non aplikatu behar diren aukeratu, horretarako elementu kutsakorren kontzentrazioak aztertuko dira. Azterturiko eremutik saneamendu-sistema orokorrera isurtzen diren elementu kutsakorren kontzentrazioak aztertzeko 13 kontrol-puntu definitu dira. Puntu hauek Leioako Campusaren saneamendu sistema sare orokorrarekin konektatzen dituen puntuak dira, eta honako irudian ikus daitezke: 1. Irudia. Sistemaren kontrol puntuak, triangelu urdin batez adieraziak. Iturria: egileak osatua. SWMM modeloak momentu oro emango den elementu kutsakorren kontzentrazioa adieraztea ahalbidetzen du. Abiarazi den simulazioa ordu batekoa izan da; izan ere, euriak ordu erdiko iraunaldikoa da. Elementu kutsakorren ebakuazioa eta garbiketa isurketena baino azkarragoa da, beraz simulazioaren lehenengo 30 minutuak bakarrik kontuan hartu dira. Hurrengo ataletan SWMM-ek emandako datu guztiak laburbilduko dira hiru eratan: • Alde batetik simulazioa minutu bateko denbora tartearekin abiarazita, momentu bakoitzean emandako kontzentrazioak kontrol-puntu desberdinetan adierazita dago. Gainera, nitrogeno totala, fosforo totala, kobrea, beruna eta zinkaren kasuan zeldak patroi kolore bat jarraituko dute: o Gorriz dauden zeldak memoriaren "3.2. Legedia" atalean zehazturiko muga-balioa gainditzen duela adieraziko du. o Berdez dauden zeldek kontzentrazio-balio onargarriak zehazten dute. • Beste alde batetik, polutograma bat irudikatu da. Bertan saneamendu sare orokorrera momentu oro isurtzen diren kontzentrazioak adierazita daude; hau da, kontrol-puntu guztien kontzentrazioen batuketa. • Azkenik nitrogeno totala, fosforo totala, kobrea, beruna eta zinkaren kasuan beste taula bat dugu. Bertan "3.2. Legedia" atalean zehazturiko muga-balioa eta simulazioan ematen diren puntako kontzentrazioak aldaratzen dira, zenbatetan gainditzen den adieraziz. Kolore-patroi bat ere bai zehaztu da: kolore gorriek balio onargarriak gainditzeko ratio handiagoa adierazten dute. 6.4. Ondorioak Informazioa interpretatu ondoren honako hasierako ondorioak atera daitezke SUDS-en diseinua eta simulazioa gauzatzean era eraginkorrean aplikatzea ahalbidetuz. • Polutograman ematen diren puntako kontzentrazioak argi ikus daitezke. Euririk gabeko egunetan zehar elementu kutsakorren metatzea ematen da, behin prezipitazioak jauzi eta isurketa bilakatzen direnean elementu kutsakorren herrestatzea ematen da. Fenomeno honi lehenengo garbiketa (First flush ingelesez) deritzo. Lehenengo garbiketa fenomenoan ematen diren puntako kontzentrazioak bi eragile dituzte nagusi: o Agente kutsatzaile kantitate handiak. o Isurketa bolumen txikiak. • Bi puntako kontzentrazio ezberdin ikus daitezke, bata bestea baino 10 minutuko desfasearekin. Fenomeno hau azaltzeko bi kontrol-puntu ezberdinen polutogramak aztertuko dira, 119 eta O154 kontrol-puntuak, hain zuzen ere. Horretaz gain, hidrograma ere irudikatuko da aldi berean.
science
addi-7c0b28b1f491
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/53436
Drainatze sareko uraren kalitatea hobetzeko hiri-drainatze jasangarrien azterlana Leioako Campusean (UPV/EHU)
González Pérez, Ander
2021-10-18
7. Hiri drainatze sistema jasangarrien aplikazioa 7.1. Sarrera eta jarraituriko prozedura Behin azterturiko eremuaren ahultasunak eta akzio-eremuak definituak "IV. Eranskina: Egungo egoeraren simulazioa" dokumentuan, hiri-drainatze sistema jasangarriak ezarriko dira kutsatzaile kontzentrazio handiena duten arroetan. SUDS-en egokitasuna aztertzeko Excel orrien laguntza erabili da. Jarraituriko prozesua honako forma izan duelarik: 1. VI. Eranskinean garaturiko taulak analizatu dira eta elementu kutsakorren kantitate handiena pairatzen zuten kontrol-puntuak identifikatu dira, bertan isurtzen zuten arroak lokalizatuz. 2. Arrorik gatazkatsuenetan SUDS-a aplikatu, bere izaeraren arabera bio-erretentzio zelula ala zoladura iragazkorra aukeratuz. Hasiera bateko parametroak definitu eta SUDS-en eragina analizatu. 3. Kalkulu orrien bitartez aplikatu aurreko eta ondorengo egoerak alderatu. 4. Eraginkortasun altuko sistemak kontserbatu eta baxukoak baztertu. Prozesua iteratiboa izan da, behin eta berriz simulazioa abiarazi, datuak lortu, interpretatu eta ebaluatuz. Aukera ezberdinak aztertu ondoren, jarraian aurkeztuko den soluzioa proposatuko da. 7.2. SUDS-en diseinu eta kokapena 15 SUDS aplikatzea erabaki da Campusaren eremuan, hurrengo irudian ageri diren zonaldeetan banatuak. 15 SUDS horiek bi motakoak izango dira: bio-erretentzio zelulak berdez adierazita daude eta zoladura iragazkorrak, berriz, kolore moreaz. 1. Irudia. Leioako Campusean aplikatuko diren SUDS-en ikuspegi orokorra. Iturria: egileak osatua 2. Irudia. Bio-erretentzio zelula baten eredu-sekzioa. Iturria: egileak osatua. 3. Irudia. Zoladura iragazkor baten eredu-sekzioa. Iturria: egileak osatua. 7.2.2. Puntako kontzentrazioen murrizketa Hurrengo taulan hainbat informazio laburbildu da: • Kontrol-puntu bakoitzak jasotzen dituen azpiarroen azaleren zenbat dagoen okupatuta drainatze-sistema jasangarriengatik. • Kontrol-puntuaren barruko azpiarroen SUDS-etatik zein azalerari dagokion bio-erretentzio zelula eta zeini zoladura iragazkorra. • Hasierako eta SUDS-en aplikazio ondorengo egoeretan eman diren puntako kontzentrazioen aldaketa. 7.2.3. Ondorioak eta planoak Informazioa interpretatu ondoren honako ondorioak atera daitezke: • Kontzentrazioen taulak (4, 7, 10, 13, 16 eta 19. taulak) hasierako egoerakoekin alderatuz gero argi ikus daiteke zelda gorrien kopurua asko txikitu dela; hau da, muga-kontzentrazioak ez dira hainbeste gainditzen. Era argiagoan ikus daiteke kontzentrazioen murrizketa ehunekotan adierazten den tauletan (5, 8, 11, 14,17 eta 20. taulak): kolore berdeak maiz agertzeak elementu kutsakorren garbitze-prozesuaren efizientzia ona adierazten du. • Suspentsioan dauden solidoen emaitzen atalean, kontrol-puntu bakoitzeko polutogrametan (2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13 eta 14. grafikak) SUDS-en eragina pairatu duten irteerapuntuak argi ikus daitezke. • Kontzentrazioen murrizketa ehunekotan adierazten den taulan (5, 8, 11, 14,17 eta 20. taulak) kolore gorriak eta ehuneko negatiboak ere ikus daitezke, fenomeno honek hiru jatorri ditu: o Atal teorikoan azaldu bezala, SUDS-ek ura laminatzen dute; hau da, puntako fenomenoak denboran zehar banatzen dute. Honek bere eragina du ur bolumenean, baita uraren kalitatean ere. o Hiri-drainatze sistema jasangarriek efizientzia bat dute, eta ez dira elementu kutsakor guztiak garbitzeko gai. Honek, aurreko puntuan azaldutakoarekin batera, elementu kutsakorren kantitatea aldatu gabe ur bolumena jaistea dakar, kontzentrazio-balioa handituz. o SWMM ereduan bi dezimalekin bakarrik lan egin denez, kontzentrazio txikien kasuan biribilketak egin dira. Biribilketa horiek zenbaki txikietan balioa asko aldatzea eragiten du. • Polutograma totala edo orokorrei dagokionez (1, 15, 16, 17, 18 eta 19. grafikak), argi ikus daiteke drainatze-sistema jasangarrien eragina, batez ere puntako kontzentrazioak txikitzen. Balio maximo horien txikitzea sakontasunez ikertzeko beste taula batzuk (6, 9, 12, 15, 18 eta 21. taulak) sortu dira, ondoren komentatuko direnak. • 22. taula da informazio gehien ematen duena. Hainbat fenomeno komentatuko dira: o Bio-erretentzio zelulak erabili diren azpiarroen kutsadura-kentze efizientzia zoladura iragazkorrak erabili diren azpiarroekin alderatuz askoz handiagoa da. Honakoa teoria atalean azaldutakoarekin bat dator: bio-erretentzio zelulek uraren kalitatean inpaktu handiagoa dute. o 158 kontrol puntuko efizientzia oso txikia da, nahiz eta SUDS kantitate handia ipini. 1. Irudiri eta geroago aurkezten diren planoei begiratuz arrazoia honengatik dela ondorioztatu da: 3. SUDS-a azpiarro bakarraren (33. azpiarroa) urak tratatuko ditu, beraz kontrol-puntu horretara irteten dira tratatu gabeko beste arro batzuetako urak. o 107 eta 119 kontrol-puntuek puntako kontzentrazioen antzeko murrizte-efizientziak lortu dituzte, nahiz eta 119-ra isurtzen duten azpiarroek SUDS azalera ratio handiago duten. Honakoa azaltzeko nitrogeno totalaren kontzentrazioak bi puntu zehatz horietan sakontasunez aztertuko da.
science
addi-47f13d71eb02
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/53436
Drainatze sareko uraren kalitatea hobetzeko hiri-drainatze jasangarrien azterlana Leioako Campusean (UPV/EHU)
González Pérez, Ander
2021-10-18
1. Sarrera SWMM eredu matematikoa textu fitxategi soil bat da eta, horregatik, ereduaren datuak testu moduan irakur daitezke. Eranskin honetan erabili den ereduaren datuak ematen dira, egindako lana errepikatu nahi balitz eredu berdinean oinarritu ahal izateko. Ematen diren datuak dira, besteak beste: aukera orokorrak, lurrunketaren definizioa, euriaren definizioa, arroen ezaugarria, eta abar. 2. Ereduaren datuak
science
addi-98071b628044
addi
cc-by-nc-nd 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/53441
Egurrezko eraikin baten piezen mekanizatuaren diseinu eta fabrikazio prozesuaren hobekuntza
Ormaetxea Bilbao, Paul
2021-10-18
1.1 SARRERA Gradu amaierako lan hau, prefabrikatutako eraikin baten egurrezko panelen mekanizazioak diseinatzean datza, fabrikazio prozesua ahalik eta optimizatuen egon dadin. Horretarako, garatu den prozesuaren azalpen orokor bat emango da, hasierako egitekoaren planteamendutik, azken ondorioetaraino. Lehenik eta behin, lanaren memoria aurkeztuko da. Horrela, esku artean daukagun gaiaren inguruko testuingurua azaltzen hasiko gara. Bertan, fabrikazio prozesuan erabiliko den materiala, makina, beharrezko erremintak eta haien aplikazio eta funtzionamenduari buruz hitz egingo da. Jarraian, sektore hau deskribatu eta erainkin mota honek dituzten ezaugarri eta funtzioak azaldu dira. Honekin batera, lanaren helburu nagusia zein bigarren mailako helburu edo bitarteko pausuak definituko dira, azken finean hauek betetzen joan ahala gure egitekoa burutuz. Geroago, lan hau egiteak ekar ditzazkeen onurei buruz hitz egingo da, eta baita bere irismenari buruz. Onura hauek bi taldetan banatuko dira, alde batetik teknikoak, eta bestetik ekonomikoak. Ostean, gure piezak izango dituen baldintzen deskribapena egingo da. Hain zuzen, pieza hauek izan behar dituzten propietate eta ezaugarriak aztertuko dira, beraiek duten funtzioa behar bezala bete dezaten eta haren bizitza erabilgarrian beragandik espero den portaera izan dezaten. Azken finean, piezen eskakizunak zeintzuk diren zehaztuko dugu. Honekin, atzetik etorriko diren pausuetarako irizpide nagusiak determinatuko dira. Hurrengo pausua, lan honetan hartu behar izango diren erabakiak zuzenak izan daitezen, dauzkagun aukeren analisi bat egitea izango da. Pieza batzuen fabrikazioaz ari garenez, berauek ekoizteko baliatuko garen materialaz eta makinaz mintzatuko gara. Horrela, merkatuan dagoen materialen eskaintzak aztertuko dira, aurretiaz aipaturiko eskakizunak betetzen dituzten haien bila. Halaber, materialaren kasurako, gure asmoetarako aproposak izan daitezkeen proposamenenak aurkeztuko dira. Hauetako bakoitzaren xehetasunak arretaz aztertu ondoren, aukera bana hautatuko da gure lanerako. Makinaren kasuan, Egoin enpresak pieza hauek ekoizteko duen makina aukeratuko denez, bere ezaugarriak aztertuko dira. Bigarrenik, lan hau aurrera eramateko jarraitutako metodologia azalduko da. Lehenengo, mekanizazio prozesu orri baten garapena nolakoa den ikusiko da, honek izan behar dituen ezaugarriak erakutsiz. Orduan, mekanizazio eragiketa mota bakoitzaren deskribapen labur bat emango da. Jarraian, aipaturiko eragiketentzako datuak lortzeko prozeduraren deskribapen zehatza egingo da. Honek, hiru atal nagusi izango ditu: erremintaren aukeraketa, ebaketa parametroen kalkulua eta mekanizazio denboren kalkulua. Hauekin guztiekin, ekoizpen prozesu osoak izango dituen kostuak kalkutatuko dira. Honen ostean, gure kasurako, prozesu orriko mekanizazio eragiketa mota adierazgarri bakoitzaren adibide baterako, aipatu berri ditugun hiru atal horietako datu guztiak zehaztuko dira. Bertan, horretarako erabili diren tresna ezberdinen deskribapenak egingo dira, eta bata zein besteak erabiliz lortuko diren emaitzak alderatuko dira. Eragiketa adierazgarrienak ez ezik, piezaren guztizko mekanizaziorako beharrezkoak izango diren eragiketa denen erreminta, parametro eta nondik norakoak zehaztuko dira. Dokumentuan aurrera eginez, lan honetarako egin den planifikazioaren azalpena aurki dezakegu, honen Gantt-en diagrama batez lagundurik. Amaitu aurretik, lortutako emaitza guztiak aztertuko dira eta proiektu honetatik ateratzen ditugun ondorio nagusiei buruz hitz egingo da. Azkenik, dokumentuaren hiru eranskinetan, gure pieza guztien planoak, egin beharreko eragiketen parametroen kalkuluak eta mekanizazio prozesu orria aurkituko ditugu. 1.2 TESTUINGURUA Mota honetako erainkinen hazkundea nabarmena izaten ari da azken urteetan, bere jasangarritasun eta ezaugarri apartei esker. Garapen handi horren ondorioz, Euskal Herrian Egoin empresa nabarmendu da sektorean, non egunean 200𝑚3 zura ekoizten duen. Esan bezala, zurezko erainkin baten – 1.irudia – piezen mekanizazio prozesu orriaren diseinua da gure egitekoaren muina. Pieza horiek CLTzko paneletatik abiatuz lortuko dira, hauek, zurezko panel trinkoak, geruzaz kolatutako eta geruzen artean gurutzatutako taulez osatuak, beti kopuru bakoitian izanik. CLTren ezaugarri nagusia haren dimentsio egonkortasuna (luzea eta zabala) da, ondoko luzetarako taulen zeharkako norabidean jarritako egur-zuntzak egiten duen atxikipenaren ondorioz sortua. Panel horiek prestazio mekaniko eta termiko hobeak dituzte azalera-unitate bakoitzeko zurbolumen bererako, erabilera nagusia solairu eta estalkietako forjatuak izanik. Egonkortasun handia ematen dute, eta etxebizitza- eta administrazio-eraikinetako ohiko kargetarako argi nahiko garrantzitsuekin eraiki daiteke (10-12 m-raino). Irudia 1: Eraikinaren prototipoa 1.3 LANAREN HELBURUAK ETA IRISMENA Lan honen helburu nagusia, egurrezko eraikin baten piezen fabrikazioa optimizatzeko, beharrezko mekanizazio eragiketen diseinua da, horretarako dagokion prozesu orria eginez. Honekin batera, beste bigarren mailako helburu edo erdibideko pausu batzuk ere ezarri dira, zeinek, betetzen joan ahala azkeneko helburu nagusira iritsiko gara. Horregatik, horiek jarraibide izango dira eta banan-banan bete beharko dira. Hona hemen helburu horiek: • Gure piezentzat material apropos baten aukeratzea. Horretarako kontuan izan behar da, eraikina non egongo den kokatuta, izango duen erabilera dela eta batez ere izango dituen eskakizunak. • Gure piezen mekanizazio prozesurako egokia den makina bat edo makina talde bat aukeratzea izango zen idealena, baina kasu erreal baten aurrean gaudenez, Egoin enpresak ekoizpenean duen makina aukeratu da. Kasu horretan, garrantzitsuak izango dira piezaren tamaina, forma eta honi egin beharreko mekanizazio eragiketak, horrek guztiak, fabrikazio makina horri moldatu beharko baitira. • Mekanizazio eragiketetarako aproposak izango diren erreminta multzoa aukeratzean, faktore ugari hartu behar dira aintzakotzat, hala nola, aukeratutako materialaren propietateak, jarraitu nahi den mekanizazio estrategia, eragiketa bakoitzerako eskakizun konkretuak, prozesuaren efizientzia, erremintaren prezioa, izango duen bizi iraunpena... Mekanizazio eragiketetarako ebaketa parametroak lortzeko, nahitaez errespetatu beharreko muga batzuk izango ditugu, bai aukeratutako materialak, makinak, zein erremintek inposatutakoak. Hauek guztiak kontuan izanda, produkzio optimoena izateko erreminta eta eragiketa multzoa aukeratuko da. 1.4 LANAK DAKARTZAN ONURAK Lan honek ekarriko dituen onurak bi talde nagusitan banatuko dira. Alde batetik, onura teknikoak egongo dira, zeinak piezen fabrikazioaz arduratzen den enpresari nahiz bertan lan egiten duten langileei lagunduko dizkieten. Bestetik, onura ekonomikoak dauzkagu. Azken hauek, batez ere enpresarengan eragingo dute onura nagusia. 1.4.1 Onura teknikoak Pieza hauen fabrikazioaz arduratuko den enpresarentzat, mekanizazio prozesu orria informazioa gordetzeko eta antolatzeko modu trinko eta bakuna izango da. Ondorioz, enpresako postu desberdinetako langileen arteko komunikazioa eta elkarlana erraztuko dira, horrela, talde lan giro hobeagoa sortuz. Gainera, prozesu orri argi bat izateak, enpresan burutzen ari diren beste prozesuak ere arintzen ditu, izan ere, prozesuaren pausuak ezin hobe definituta izatea dakar, eta honek aldi berean, piezen fabrikazio prozesuan gerta litezkeen akatsen murrizketa eragiten du. Honen ondorioz mekanizazio prozesua ahalik eta optimizatuen izaten lagunduko du, beti ere akatsen bat aurkituz gero, hau moldatzeko erreztasuna izanda. Bestalde, aurreko atalean azaldu diren helburu sekundarioak bete direnez, gure piezek material egokiena eta ondorioz bere funtziorako beharrezko propietate mekanikoak izango ditu. Azken finean, honek guztiak ekoiztuko den produktuaren kalitate ezin hobea bermatuko du. Modu berean, proiektu honetan parte hartzen duten langileek, lanean jorratu diren alderdi ezberdinetan euren gaitasunak garatuko dituzte, etengabeko ikasketa eta hobekuntza somatuz. Hala nola, materialen propietateekin, makinen prestazioekin, erreminten ezaugarri teknikoekin, mekanizazio eragiketen parametroen kalkuluekin eta abarrekin zerikusia duten alderdietan. 1.5 BALDINTZEN DESKRIBAPENA Testuinguruan esan bezala, eraikin baten CLT piezek aplikazio ugari eta forma denetarikoak izan ditzakete. Hain zuzen, CLT panelak kanpoko eta barneko hormetako elementu gisa, plantako forjatu eta estalki gisa erabiltzen dira. Sistema horren aldakortasuna dela eta, egokia da familia bakarreko etxebizitzak, solairu bateko edo gehiagoko egoitza proiektuak, bulegoak, industria nabeak, eraikuntza modularrak eta erabilera publikoko eraikinak (haurtzaindegiak, eskolak...) eraikitzeko. Hori dela eta, esku artean darabilkigun tankerako piezen tiradak handiak izan ohi dira. Jarraian, 2.irudian, mekanizatutako piezekin lortu nahi den eraikina erakusten da hiru dimentsiotan. Guztira 74 Pieza fabrikatu behar dira, horietatik 20 alboetan kokatuko dira, hormetako elementu gisa. Hauek, bost sarrera ate izango dituzte, hamabost leiho zabal eta hogeita hamabost kajeradun leiho txiki. Beste 54 piezak goiko partean jarriko dira, eraikinaren estalkia izango dena. Hauek, izango dituzten mekanizazioak sinpleagoak izango dira, torlojuentzako eta mihientzako zulo edo artekak baino ez baitdituzte izango. Irudia 3: Erainkinaren prototipoaren eskuineko aldea Irudia 4: Erainkinaren prototipoaren atzeko aldea Irudia 5: Erainkinaren prototipoaren goitiko aldea Gure piezen geometria eta dimentsioak kontuan izanik, berauek fabrikatzeko CLT panel brutu batetik abiatuko gara. Panel hauen neurriak ekoizpen prozesuko makinek baldintzatuko dute. Hain zuzen mekanizazio makinak eta batez ere panel hauek garraiatu behar duen makinariak (gruak, kamioia…). Kasu honetan, lau motatako panel brutuak izango ditugu, guztiak 90mm-ko lodiera izango dutelarik: • 4 unitate 2700mm zabaleran eta 11200mm luzeran. • 4 unitate 2700mm zabaleran eta 7550mm luzeran. • 9 unitate 2250mm zabaleran eta 9040mm luzeran. • 4 unitate 2250mm zabaleran eta 10550mm luzeran. Halaber, ez dira albo batera utzi behar beste bi alderdi garrantzitsu. Alde batetik, materialaren mekanizagarritasuna, hau da, piezak makina-erreminta batez landua izateko duen gaitasuna. Bestetik, materialaren prezioa, ezin baitezakegu nahi beste diru xahutu. Ahal bezain propietate hoberenak dituen materiala erabili behar dugu ahalik eta prezio baxuenean. 1.6.1 Materiala Zalantzarik gabe, gure beharrak era zabalenean asetzen dituen materiala egurra da. Dena dela, merkatuan hainbat motatako zurak daude, esate baterako, izeiak, altzifreak, pinua, eukaliptoa, alertzea, etab. Zurak izango dituen osagai kopuruaren eta hauek bere konposizioan duten pisuaren arabera, materialak izango dituen propietateak aldatu egiten dira. Horrenbestez, gure egitekoa burutzeko aproposak izan daitezkeen ondoko lau egurrak hautatu dira aurretiko aukeraketa batean: • Monnin (UNE 56-534). Test honek 30 mm-ko diametroa duen altzairuzko zilindro batek sortutako aztarnaren sakonera neurtzen du, karga-baldintza jakin batzuetan. Metodo hau Europan gehien erabiltzen dena da. • Dentsitateen balioak %12ko hezetasuna duten momentuan neurtzen dira, hain zuzen, mekanizatzeko momentu egokiena denean. 1.6.2 Makina Mekanizatu behar diren piezen geometria eta dimentsioak direla eta, arrazoizkoena da irudian ikusten den bezalako mekanizazio makina erabiltzea. Makina erreminta mota hau, zenbakizko kontroleko makina (CNC) bat da, tamaina handiko piezak tirada murritzagoetan ekoizteko erabili ohi dira. Bost ardatzeko talde unibertsal bat dauka, non, hamasei erreminta ezberdin izan ditzazke. Irudia 6: Erabiliko den makina hiru dimentsiotan Bertan, 0º-ko inklinazio-angeluarekin, 350 mm-rainoko ebaketa-sakonera lortzen da. Zerrataldea automatikoki 0º-tik 360º-ra bitarteko angeluan eta 0º-tik 90º-ra arteko inklinazioan jartzen da. Horrek esan nahi du ia luzetarako ebakidura guztiak eta diagonalak egin ditzakeela. Multzo hau oso egokia da zur trinkoko plakak mekanizatzeko. Ebaketa-abiadura 8-20 m/min da, piezaren lodieraren eta inklinazio-angeluaren arabera. Abiadura (erremintaren arabera) gehienez 8.000 rpm-ra doi daiteke. Orduan, motorraren potentzia erreala 38 kW-koa da. Gainera, bi mekanizazio mahai dituen makina da. Hain zuzen 14 metro luzeran eta 3,5 metro zabalera dituen bi mahai ditu elkarrengandik bi metrora. Honek asko sinplifikatzen du ekoizpen prozesua, izan ere, makina mahai batean lanean dagoen bitartean beste mahaian ondorengo pieza brutua kokatu daiteke. Horrela, panel bateko eragiketa guztiak amaitu bezain laster ondorengoarekin hasi daiteke, eta bukatutako piezak gordetzen joan ere. 1.7 PROPOSAMENEN HAUTAKETA Atal honetan, aurrekoan proposatu diren aukeren artean gure proiektua burutzeko egokienak diren materialak hautatuko ditugu. Horretarako, honako prozedura jarraituko da: • Kasu bakoitzean, ebaluatuko diren ezaugarrien zehaztapen eta deskribapena. • Ezaugarri bakoitza 1 eta 10 arteko puntuazioarekin baloratuko da, dagokion aukerak aurretiaz azaldutako eskakizunekiko duen hurbiltasunaren arabera: PUNTUAZIOA • 1-2 Eskakizunekiko erabat desberdina da • 2-4 Ez dator bat eskakizunekin • 4-6 Eskakizunen antzerakoa da • 6-8 Bat dator eskakizunekin • 8-10 Guztiz bat dator eskakizunekin Aukera bakoitzerako ezaugarri guztien puntuazioen bataz bestekoa egingo da, eta balorazio onena duena hautatuko da. 1.7.1 Materiala Atal honetan aztertuko diren ezaugarriak ondokoak dira: • Erresistentzia mekanikoa: Bihurdurarekiko eta nekearekiko erresistentziak barne hartzen ditu. Esan bezala, komenigarria bakarrik ez, beharrezkoa ere bada pieza fabrikatzeko erabiliko den materialak propietate mekaniko onak izatea. Horregatik, alderdi hau baloratzerako orduan, balio bikoitza emango zaio besteekiko alderatuz. • Mekanizagarritasuna: Kontuan izan behar dugu pieza mekanizatua izango dela. Ondorioz, materiala zenbat eta mekanizagarriagoa izan, hainbat eta hobeto. • Prezioa: Materialaren prezioak erlazio zuzena dauka prozesuaren amaierako kostuarekin. Horregatik, ahalik eta baxuena izan dadin saiatuko gara. Atal honen helburua gure piezaren mekanizazio prozesu orria garatzeko jarraitutako metodologia azaltzea da. Lehenik eta behin, prozesu orri baten nondik norakoak azalduko dira. Jarraian, burutuko diren operazioak zehaztuko eta deskribatuko dira. Ondoren, mekanizazio prozesuko panel mota bat hartuko da eta adibide gisa eragiketa guztiak egingo zaizkio, dagozkien kalkuluez lagunduz. 2.1 PROZESU ORRIAREN GARAPENA Oro har, prozesu orri bat lan bat burutzeko jarraitu behar diren egiteko eta pausuak jasotzen dituen dokumentu bat da, informazioa gordetzeko eta antolatzeko modu trinko eta bakuna. Zehazkiago, pieza baten mekanizazio prozesu orriak, piezaren mekanizazio bidezko fabrikazioari buruzko informazio guztia biltzen du. Lehenik eta behin, lanaren gaineko informazio generala ematen da, hau da, dokumentua egiten duen enpresaren izena edo autorea, orrialde kopurua, piezaren gaineko informazioa, planoak, materiala, hasierako pieza brutuaren dimentsioak, etab. Ondoren, fabrikazio prozesuaren informazioa erakusten da pausoz pauso, era ordenatuan. Egin beharrekoak ordenatzeko, zenbaki bat esleitzen zaio prozesu orriko atal bakoitzari, dagokion fase, azpifase eta eragiketa konkretuaren arabera. Faseak, makina berdin batean burututako eragiketen multzoak dira, nahiz eta pieza muntatu edo desmuntatu. Azpifaseak, pieza desmuntatu gabe egindako eragiketa multzoak dira, beraz, fase bakoitzak hainbat azpifase ditu, piezak jasaten dituen euste aldaketen arabera. Azkenik, mekanizazio eragiketa deitzen zaio, gainazal baten edo batzuen mekanizazioari, pieza desmuntatu gabe eta erreminta aldatu gabe. Aipatutako pauso bakoitzerako, dagokion informazioa erakutsi behar da, hala nola, eragiketaren deskribapen labur bat, lanerako erabilitako makinaren aukeraketa, piezaren euste moduak, eragiketa bakoitzerako erabili beharreko erremintak eta haien xehetasunak, etab. Horrez gain, eragiketa guztietako iraganaldi bakoitzeko mekanizazio denbora eta ebaketa parametroak jaso behar ditu, hain zuzen ere, ebaketa abiadura 𝑣𝑐 , biraketa abiadura 𝑁 , aitzinapena 𝑓 eta iraganaldi sakonera 𝑎𝑝. Prozesu orria egin baino lehen, horretarako beharrezkoak diren datu eta parametro guztiak kalkulatu behar dira. Hain zuzen, atal honetan azalduko da horien lorpen prozesua. Prozesu orrien modeloa, aldatu egin daiteke formari eta edukiari dagokionez enpresa batetik bestera edota fabrikatuko den produktuaren arabera. Baina orokorrean, denek funtzio Eragiketa bakoitza orriaren ezkerraldean agertzen diren lau zenbakiren bidez definitzen da, 8. Irudian ikus daitekeen bezala. Zenbaki bakoitzak jarraian azalduko dugun esanahia du: 1. Lehenengo zenbakiak eragiketaren faseari egiten dio erreferentzia. Fasea makina jakin batean egindako eragiketen multzoa da, pieza ebaki ala ez. 2. Bigarren zenbakiak eragiketaren azpifasea adierazten du. Azpifasea pieza desmuntatu gabe egindako eragiketen multzoa da. Fase bakoitzak piezak jasaten dituen euste-aldaketak adina azpifase ditu. 3. Hirugarren eta laugarren zenbakiek mekanizazio-eragiketa definitzen dute. Gainazal baten mekanizazioa da, pieza desmuntatu eta erreminta aldatu gabe. 2.2 ERAGIKETEN DESKRIBAPENA Piezaren mekanizazio prozesua bi atal nagusitan banatuko da: lotualdi gabeko mekanizazioa eta lotualdiarekin egindakoa. Ondorengo eskeman erakusten dira hauetako bakoitzean burutu beharreko operazioak. Irudia 9: Mekanizazio prozesuaren atal nagusiak Kasu honetan, bost pieza mota daude, bakoitzak bere eragiketak izango dituelarik. Hala ere, pieza denei egin beharko zaie entalladurak eta horretarako piezak banaka lotu egin beharko dira. Horrenbestez, piezek bi operazio mota izango dituzte, lotu gabe egingo zaizkionak eta lotualdiaren ondoren egingo zaizkionak. Hona hemen piezek izango dituzten operazioak: • 1.motako panelak: 2700/90/T/11200/V1 1. Posizionatzea 2. Ebaketa perimetrala 3. Zuloen fresaketa 4. Kajera mekanizazioa 5. Leihoen ebaketak 6. Atearen ebaketa 7. Separazio ebaketak 8. Lotualdia 9. Entalladurak Posizionatzea Mekanizazio mahaian jarri bezain laster, makinari zehaztu behar zaio panela non dagoen kokatuta. Horretarako, laser erakuslearen bidez, beheko erpin biak zehazten dira eta panel osoaren kokapena finkatuta geratzen da. Ebaketa perimetrala Panel brutuari perimetro osoan ebaketa fin bat ematean datza, hau da, piezek perimetroan zehar izango dituzte neurrietara ebakitzean datza. Zuloen fresaketa Fresaketa eragiketa arrunt bat da. Puntadun fresa batekin eskakizunak betez zuloak egitean datza. Eragiketa sinple eta bizkorra da. Zulo hauek ez dute pieza osoa zeharkatzen, 9mm-raino baizik. Ondoren, torloju bidezko lotura egiteko erabiliko dira eta tapoi batzuez estaliko dira. Kajeren mekanizazioa Mekanizatu beharreko piezan hutsune bat egitean datza. Normalean hutsune hori piezaren lodieraren sakonera erdia edo gutxiago izaten du. Izango dituen neurrien arabera, erreminta bat edo beste erabiliko da. Irudia 11: Egin beharreko kajera Leihoen ebaketa Piezan ebaketa egitean datza, hutsune bat uztea hain zuzen. Izango dituen neurriaren arabera zerra bidez egin izan ahalko ditu, baina zerrak izango duen erradioaren ondorioz ez da iritsiko ertzetan ebaketa sortzera. Horregatik, puntadun fresa baten bidez bukatu beharko da ebaketa. Leihoen neurriak oso txikiak badira, fresaz egin beharko ditu ebaketa guztiak. Ateen ebaketa Leihoekin bezala, ateetako hutsuneak ebakitzeko zerra erabiliko da. Ertz hauetara ere zerra ez denez iritsiko, puntadun fresaz bukatu beharko dira ebaketak. Irudia 13: Ateen ebaketa Separazio ebaketak Panel brutu osotik hainbat pieza lortzeko ebaketa da. Hau da, zerra erabiliz ebaketa garbi batzuk ematen zaizkio panelari bertatik amaierako piezak bere neurriekin lortuz. Esan bezala prozesu hau ahalik eta beranduen egingo da, bestela ondorengo operazioak egitean desplazatzeko aukera izango dute. Irudia 14: Separazio ebaketak Lotualdia Behin pieza txikiagoetarako ebaketak eginda, piezak mekanizazio mahaira lotzea ezinbestekoa da. Horrela, ondorengo mekanizazioak burutzean, ez dutela inungo desplazamendurik izango ziurtzatzen da. Entalladurak Pieza bakoitzean banaka egiten den operazioa da, horregatik separazio ebaketen ondoren egiten da beti. Piezen alboko aldeetan arteka bat egitean datza, muntaketan mihi batekin piezak elkartu daitezen. 2.3 PROZESUAREN DESKRIBAPENA Atal honetan, mekanizazio operazio bakoitzerako beharrezkoak diren parametro guztien lorpen prozesua azalduko da. Jarraitutako pausu guztiak eskematikoki adierazi dira jarraitzen duen hurrengo grafikoan. Irudia 16: Prozesuaren diagrama 2.3.1 Piezen diseinua Baldintzen deskribapenean azaldu den bezala, erainkin honek hirurogeita hamalau pieza izango ditu. Batzuk errepikatzen diren arren denen diseinua egin behar da, ekoizpenean inungo arazorik edo konfuziorik eman ez dadin. Horrenbestez, pieza guztiak diseinatu dira eta 2D planoak aurkezten dira. 2.3.2 Erremintaren aukeraketa Erreminta-etxea aukeratzerako orduan, normalean aukerak makinaren ezaugarriengatik mugatuta egoten dira. Hau da, erabili nahi den erreminta mota bakoitzerako, fabrikatzaileak aukera ezberdinak eskainiko dizkigu. Proiektu hau gauzatzeko, merkatuan aukeran dauden erreminta fabrikatzaileen artean Sandvik Coromant, vaifer, eta hundegger hautatu dira, azken hau makinaen ekoizpen etxea izanik. Enpresa hauek maila internazionalean lidergoaren lehian ari dira, beti ebaketa-erremintei dagokienez punta-puntako produktu moderno eta aurreratuenak eskainiz. Pieza guzti hauek "visto" motakoak dira, hau da, behin eraikina eginda, piezak agerian geratuko dira. Horregatik akaberak ahalik eta hoberenak izan behar dira, eta horregatik, akabera hoberena ematen duten erramintekin fabrikatu behar da. Ikusi denez, motozerrak oso txarra ematen du, eta ondorioz erraminta hori ekidin behar da. Egia da, beste erraminta batzuekin alderatuta ebaketa parametro egokiagoak dituela, fabrikazio denborak kontuan hartzen badira. Hala ere, eraikuntza honetan kalitateak baldintzatzen du erabiliko den erraminta momentu bakoitzean. Horrenbestez, leihoak, ateak eta horrelako zuloak egiteko zerra zirkularra eta puntadun fresak konbinatu beharko dira. Kasu bakoitzean punta erradioa, erramintak sufrituko duena eta fabrikazio denbora kontuan hartu beharko dira. • Zerraren aukeraketa: Proiektu honek izango dituen operazioak kontutan hartuta, horietarako zerra egokiena aukeratuko da. Erreminta hau, ebaketa perimetralak eta separazio ebaketak egiteko erabiliko da, hau da, pasada bakarrean luzera handiak ebaki beharko ditu. Horregatik, diametro handidun zerra batek material gehiago harrotu ahalko du eta denbora gutxiago erabiliko du horretan. Aukeraketa egitean, Vaifer erreminta etxean oinarritu gara, izan ere, zurezko erremintetan espezializatuak dira eta batez ere mota honetako zerretan. Aukera zabala eskaintzen du, batez ere diametroari dagokionez. Makinak duen kapazitatea eta emango zaion erabilera aztertuta ahalik eta diametro handiena duen zerra aukeratuko da. Irudia 23: Vaifer etxearen zerren katalogoa 1000 milimetrodun diametroko zerra aukeratu bezain laster, dituen neurrien datuak makinan sartzen dira eta honek kalkulu gutxi batzuk egiten ditu. Kalkulu horien artean N maximoa (rpmtan) eta aitzinapen abiadura emango ditu. Irudia 24. Makinak ezartzen dituen zerraren parametroak • Zuloentzako puntadun fresaren aukeraketa: Piezek izango dituzten ezaugarriak ikusita, 25-35mm-ko zuloak izango dituztela hain zuzen, bi eragiketentzako fresa berdina erabiltzea pentsatu da. Zuloetako batek fresaren diametro berdina izanda eragiketa asko sinplifikatuko da. Horregatik, zulo txikaren diametroko fresa aukeratuko da, bientzako erabilgarria izango baita. Irudia 25. Vaifer etxearen puntadun fresen kataloagoa 25mm diametrodun eta 100mm-ko luzeradun fresa hautatu da eta bere neurriak makinako datuetan ezarri dira. Honek kalkulu gutxi batzuk egin ostean N maximoa (rpm-tan) eta aitzinapen abiadura emango ditu. Irudia 26: Makinan 25-eko fresari ezarritako parametroak • Kajerentzako eta ebaketen ertzentzako puntadun fresaren aukeraketa: Panel berdinetik hainbat pieza lortzen direnez, ebaketak egitean batzuetan zerrak bere erradioaren ondorioz alboko piezarekin talka egin dezake. Ondorioz, beste pieza apurtu daiteke eta hori ekiditzeko ez du ebaketa osoa egiten. Ebaketa osatzeko puntadun fresa bat erabiliko da, hain zuzen, beste operazio batzuk egiteko erabiliko den berbera aprobetxatuko da. Kasu honetan kajerak egin eta leiho txikiak ebakitzeko erabiliko den fresa hautatuko da. Kajerek 30mm-ko zabalera izango dute eta egokia izango litzateke tamaina berdineko diametrodun fresa aukeratzea. Baina leihoen ebaketak eta zerra iritsiko ez den lekuetako ebaketak egiteko erreminta honetaz aprobetxatuko garenez, ebaketa parametro optimoagoak izango dituen fresa aukeratuko da. Irudia 27: 40 x 160mm-ko puntadun fresaren aukeraketa katalogoan Hundegger etxeraren katalogoan oinarrituta, 40 milimetroko diametroa eta 160 milimetroko luzeraduna aukeratu da. Behin aukeraketa eginda, dituen neurrien datuak makinan sartzen dira eta honek kalkulu gutxi batzuk egiten ditu. Kalkulu horien artean N maximoa (rpm-tan) eta aitzinapen abiadura emango ditu. Irudia 28: Makinan 40 x 160 m-ko puntadun fresari ezarritako parametroak • Entalladurentzako fresa zirkularraren aukeraketa: Entalladurek normalean 23,5mm-ko ebaketa zabalera izaten dute eta sakonera 21mm-koa. Luzerak oso handiak izan daitezke eta ondorioz, ahalik eta pasada gutxien egiteko erreminta aukeratuko da. Ahal izanez gero, 23,5mm-ko zabalera duen fresa aukeratuko da, guztia pasada batean egin dezan. Irudia 30: Fresa zirkularraren ezaugarriak Sandvik Coromant erreminta etxeak eman digu aukerarik egokiena, hain zuzen entalladurak egiteko neurri eta parametro aproposak izanda. Hauek makinan ezarri ostean ondorengo datuak lortu izan ahal dira. Kalkulu hau pieza bakoitzarekin banaka egingo da kalkuluen eranskinean, eta amaieran danak gehituko dira. 𝑇𝑒𝑧−𝑘𝑜𝑛𝑓𝑜𝑟𝑚𝑎𝑘𝑒𝑡𝑎: Erremintek hutsean egiten duten mugimendu denborak dira. Hauek makina martxan dagoenean sortzen dira eta bi motatakoak izan daitezke, erreminta berdina izanda operazio desberdinen arteko denborak eta erreminta aldatzeko behar dituen denborak. Operazioen arteko denborak: erreminta aldatu gabe operazio batetik bestera airean egiten duen denbora da. Erreminta bakoitzak berea dauka: Erreminta aldaketa denborak: operazio bat amaitu, erreminta aldatu eta beste operazio bat hasi arte dagoen denbora nuertzen du. Erreminta bakotzak bere denbora behar du. Erreminta aldaketa denborak Hasierako erreminta Amaierako erreminta Denbora (s) Zerra Puntadun fresa 25 76 Puntadun fresa 25 Puntadun fresa 40 76 Puntadun fresa 40 Zerra 76 Zerra Fresa zilindrikoa 76 Taula 5: Erreminta aldaketa denborak 𝑇𝑒𝑧−𝑝𝑟𝑜𝑑𝑢𝑘𝑡𝑖𝑏𝑜𝑎 : Eragiketa ez produktiboetan gastatzen den denbora da, konprobazio, inspekzio, dokumentazio… balio hauek egunerokoa erreparatuz lortzen dira. Izan ere proiektu bakoitzak denbora desberdinak izango ditu. Hala ere, baloreak ez dira asko urruntzen bata bestetik eta horregatik bataz besteko bat egiten da urte osoan zehar. Egia da inspekzio eta konprobazioak ez direla pieza edo panel bakoitzarekin egiten baina balio hauek mekanizatuko den panel bakoitzerako ezartzen dira, 2021 urterako ondorengo balore hauek izanik: Eragiketa mota Denbora (s) Konprobazioak 39 Inspekzioak 47 Dokumentazioak begiratzea 62 Guztira 148 Taula 6: Denbora ez produktiboak 𝑇𝑝𝑟𝑒𝑝𝑎𝑟𝑎𝑧𝑖𝑜: Makinak produkzio egokia izan dezan preparatzen tardatzen den denbora. Kasu honetan ere pieza guztietan ez da zehazki berdina izango. Hala ere prozesu bakoitzak iraungo duenaren bataz betsekoak kalkulatu dira: 2.3.5 Prozesuaren kostuak kalkulatzea Behin prozesu osoko denborak kalkulatuta daudela, beronek izango dituen kostuak kalkulatu ahalko dira. Horretarako hainbat atal hartu beharko dira kontuan. • Erramintaren kostua • Makinaren kostua • Langileen kostu zuzena • Material totxoaren kostua • Gastu orokorrak 2.3.5.1 Erremintaren kostua Erremintak balio duena kontuan hartzen da hasiera batean hau amortizatzeko beharko den dirua kontuan izanez. Honek izango duen mantenimenduak garrantzia handia izango du kostuak neurtzerakoan. Zurean lan egitean erremintek duten iraupena asko igotzen da eta proiektu honetarako erreminta mota bakoitzeko bakarra erabiliko dela hartu da kontuan. Hala ere, izango dituen afilazioak eta ezusteak kontuan hartu behar dira. Ondorioz, guzti hauek hartuko dira kontutan. • Erremintaren prezioa (€) • Amortizazioa (€/h) • Erreminten mantenimendua (€/h) 2.3.5.2 Makinaren kostua Kasu honetan ez da makinak balio izan duen kostua osorik hartuko. Horretarako amortizazioan oinarrituko gara. Horrez gain beste gastu asko hartuko dira kontuan. • Makina biztuta izatea (€/ordu) • Makinaren mantenimendua (€/ordu) • Makina amortizatzea (€/ordu) 2.3.5.4 Langileen kostu zuzena Langile kopurua eta bakoitzak orduko duen soldata jakitea izango da gakoa kostu hau lortzeko. Horrekin batera proiektu honetan bakoitzak iraungo duen denbora jakin beharko da. • Langile kopurua • Langile bakoitzaren soldata (€/ordu) • Langile bakoitzak sartutako ordu kopurua (ordu) 2.3.5.5 Material totxoaren kostua Kostu zuzen bezala hartzen da. Izan ere, merkatuak duen prezioa hartzen da kontuan. 90 milometroko zabalera duen CLT metro karratu bakoitzak balio duena ezarrita dagoenez, gure hasierako panel metro karratu kopurua jakin beharko da kostu hau lortzeko. Normalean prozesu osoko kostu handiena eragiten duena izaten da. CLT kostua =175 (€/𝑚2) 2.3.5.6 Gastu orokorrak Lan egiteko materiala bezalako gauzek betetzen dute. Teknikoek behar dituzten ordenagailuetatik hasita, operarioek behar dituzten eskuzko erremintak hartzen dira kontuan. Gainera, piezen mugimendurako makinaria astuna izaten da ta horren amortizazioa ere kontuan hartu beharra dago. 2.3.5.7 Kostu ez zuzenak eta ezusteak Argia bezalako kostuak hartzen dira kontuan edota lanean zuzenean parte hartzen ez duten langileak ere. Ezusteak ere hartu behar dira izan ere, gutxien espero denean agertzen dira. 2.4 MEKANIZAZIO ERAGIKETAK. KALKULUAK Atal honetan, piezeri egingo zaizkien mekanizazio eragiketa adierazgarrienen adibide bana aztertuko da. Hori, eragiketa bakoitzerako dagozkion parametro eta xehetasun guztiak azalduz egingo da. Horretarako, 2700/90/T/11200/V1 motako panel bat hartuko da eta behar dituen kalkulu guztiak egingo zaizkio. Pieza guztien mekanizazioan jarraitutako eragiketa guztien datuak banan-banan zehaztuta daude II.eranskinean. Lehenik, erakutsi diren katalogo fisikoetan oinarrituta, eragiketa horiei guztiei dagozkien eskuzko kalkuluak egingo dira, parametroen lorpen prozedura argi uzteko. Parametro horiek lortu bezain laster, mekanizazio denborak jakingo ditugu eta beste mota batzuetako denborak aztertuz, ekoizpen osoaren denborak kalkulatuko dira. Emaitza horiek daudenean, kostuak kalkulatu ahalko dira eta horrenbestez, proiektu hau aurrera eramateko aurrekontua lortuko da. Irudia 32: 11200 x 2700 panel brututik lortu beharreko hiru piezak Ikusten denez panel brututik hiru pieza irtetzen dira. APB 01, APB19 eta APB 20 hain zuzen. 1. APB 19: • Kableak pasatzeko zulo errektangeluar bat 1000 x 180 mm-koa. • Cajera estiloko leiho bat 149 x 174 mm-koa, non, kajerak 30 x 174 mm izango ditu. • 35 x 9 mm-ko 9 zulo, ondoren fijatzeko torlojuak sartzeko erabiliko dena. • Entalladurak pieza esker eta eskuinean, muntaian piza bakoitza besteekin elkartzeko erabiliko dena, lengueten bitartez. Pieza bakoitzean 2650mm-ko luzera izango, 21mmko sakonera eta 23,5mm-ko zabalera izanez. 2. APB 20: • 35 x 9 mm-ko 10 zulo, ondoren fijatzeko torlojuak sartzeko erabiliko dena. • Ate bat 1950 x 900 mm-koa. • Entalladurak pieza esker eta eskuinean, muntaian piza bakoitza besteekin elkartzeko erabiliko dena, lengueten bitartez. Pieza bakoitzean 2650mm-ko luzera izango, 21mmko sakonera eta 23,5mm-ko zabalera izanez. 3. APB 01: • Kableak pasatzeko zulo errektangeluar bat 1000 x 180 mm-koa. • Cajera estiloko leiho bat 149 x 174 mm-koa, non, kajerak 30 x 174 mm izango ditu. • 35 x 9 mm-ko 9 zulo, ondoren fijatzeko torlojuak sartzeko erabiliko dena. • Entalladurak pieza esker eta eskuinean, muntaian piza bakoitza besteekin elkartzeko erabiliko dena, lengueten bitartez. Pieza bakoitzean 2650mm-ko luzera izango, 21mmko sakonera eta 23,5mm-ko zabalera izanez. Irudia 33: Katalogoan aukeratutako zerra Irudia 40: Leiho luzeen ertzak Irudia 41: Ateen ertzen ebaketak. Egin beharreko ebaketak: 286,18mm-ko lau ebaketa x ardatzean eta berdina y ardatzean. Sakonera 90mm-koa izango dute. 𝑎𝑝 = 90𝑚𝑚. 22,5mm-ko lau pasada. Irudia 42: Ateen ebaketa luzeak Egin beharreko ebaketak: ebaketa ahalik eta gehien zerrarekin egingo da. Zerraren erradioarengatik ertzak mekanizatu gabe utziko ditu ta alde bakoitzeko 286,18mm fresaren bidez osotu beharko da. 𝑎𝑝 = 90𝑚𝑚. 𝑉𝐶 = 𝜋 𝐷 𝑁 1000= 𝜋 1000∗1500 1000 = 4712,38 m/min N (rpm) 1500 𝑎𝑝 (mm) 90 L (mm) 5400 𝑉𝐹 (mm/s) 120 𝑇𝑚𝑒𝑘𝑎𝑛𝑖𝑧𝑎𝑧𝑖𝑜 (s) 45 Taula 16: Separazio ebaketen parametroak Hasierako operazio guztiak egin eta gero, hiru piezak banaka lotuko dira. Lotualdia torloju bidez egingo da, izan ere mekanizazio mahaia egurrezkoa da. Erpin bakoitzetik 50 mm-ra lotuko dira lau torlojuak pieza bakoitzean. • Banaka lotu eta entalladurak behar dituen aldeetan → 250 x 23,5 mm-ko fresa zilindrikoa Irudia 47: Kostuen diagrama 10% 90% kostuak K_produkzioa K_materiala Atal honetan, lan hau aurrera eramateko egin den planifikazioaz eta jarraitutako pausuez hitz egingo da. Gainera, proiektua gauzatzeko beharrezkoa izan den denbora aztertuko da, horretarako ekintza bakoitzerako behar izan den denbora grafiko edo faseetan adieraziko da. Planifikazioa, helburu batzuk betetzeko burutu beharreko ekintza eta pausuen programazio eta estimazioa da. Proiektu bat aurrera eramaterako orduan, oso garrantzitsua da alderdi hau, planifikazio on batek onura asko ekartzen baitizkigu. Esate baterako, arriskuen analisian, produktibitate eta efizientzian, lanaren gaineko kontrol eta segimenduan, produkzio prozesuen hobekuntzan aurreko planifikazio arrakastatsuetan oinarrituz, etab. Gantt-en diagramaren erabiliko da horretarako, bertan ikusten baita proiektu bat nola egin daitekeen. Horretarako, egindako lanak definitzen dira, hau da, hasiera data eta zeregin bakoitza egiteko behar diren egunak. Hasteko, lan honen programazioan, denboraren zatirik handiena eramango duten lau alderdi nagusiak zehaztu dira. Lehenik eta behin, gure pieza fabrikatzeko erabiliko den materialaren aukeraketa egin da. Horretarako, hainbat pausu jarraitu dira. Ezer baino lehen, piezak duen funtzioa behar bezala bete dezan eta haren bizitza erabilgarrian beragandik espero den portaera izan dezan, honek izan behar dituen propietate eta ezaugarriak aztertu dira. Azken finean, piezaren eskakizunak zein diren ezarri behar dugu. Gero, merkatuan dagoen materialen eskaintza analizatu da, aipaturiko eskakizunak betetzen dituzten haien bila. Horrela, gure egitekorako aproposak izan daitezkeen lau material proposatu dira. Bukatzeko, hauetako aukera bakoitzaren xehetasunak aztertu ondoren, pieza fabrikatzeko erabiliko dena hautatu da. Bigarrenik, piezaren mekanizazio prozesu orriaren garapena egin da. Mekanizazio prozesuko eragiketa bakoitza zehazteko erabili diren tresnak aztertu dira eta haiekin trebatu gara, hau da, Sandvik Coromant, Hundegger eta vaifer-en erreminten katalogo fisikoarekin. Honen ostean, aurrekoetan oinarrituz, diren eragiketa bakoitzean erabiliko den erreminta eta berau gauzatzeko beharrezkoak diren ebaketa parametroak zehaztu dira. Horiek denak, II.eranskinean ageri dira. Hori dena egin ondoren, gure helburu nagusia bete da, hau da, gure piezaren mekanizazio prozesu orria egin da, III.eranskinean aurkitzen dena. Azkenik, alderdi ekonomikoari erreparatu diogu eta lan hau gauzatzeak dituen kostuak aztertu dira. hidraulikoekin antzeko zerbait gerta daiteke, izan ere, makinan zehar dabilen jariakinaren eskape bat badago kalteak sor ditzazke. Hala ere, segurtasun neurri faltak sortutako arriskua izaten da ohikoena. • Mantenu desegokia • Argiztatze desegokia. • Larrialdiko gelditze bultzagailurik ez egotea. • Lanerako arropa desegokia. • Lanerako segurtasun osagarrien falta. 4.1.2 Prebentzio neurriak Horrenbestez, prebentzio neurriak, makinan integratuak egon behar dira eta ez behin martxan jarrita segurtasun sistemak inplantatzea. Izan ere, segurtasun integratuko planteamendu basikoak dio, makina bat hasieratik egongo behar dela diseinatua arriskuak minimoak izan daitezen, eta ez behin makina eraikita dagoenean segurtasun sistemak ezartzea. Horregatik, ondorengo seguritate dispositiboak izatea behar beharrezkoa izango da produkzio makina honetan: • Topeak. Kolpeen aurkako sistema da eta mutur bakoitzean bana izango du. Horrela bere desplazamendua mugatuta izango du. • Sentsoreak. Makina inguratzen duen perimetro osoa mugimendu sentsoreekin egongo da. Makina martxan dagoen bitartean inor ezingo da hurbildu makinarengandik metro batera. Sentsorea igaroz gero, larrialdiko egoera detektatuko du eta bat-batean geldituko da. • Makinaren estalkia. Makina inguratzen duen kristal eta altzairuzko karkasa da, eta honek edozein zur zati airera jalkitzea ekidingo du. • Abiadura mugatzailea. Makinak duen aginte botoi baten bidez beroren abiadura mugatu daiteke. • Larrialdiko geldiketa. Makinak duen botoi bat da eta hau bultzatuz gero makina geldituko da. Horrek guztiak ondo funzinatzen duela ziurtatzeko, errebisio orokorrak, UNE 58919:1995 normaren arabera egin beharko dira. Errebisio periodikoak ere RD /1215/1997 4.2 artikuluaren arabera: "Enpresarioa behartuta dago zahartzea jasango duten ekipoei beharrezko konprobaketak eta proba periodikoak egitea, seguritate eta osasun legedia betetzeko. Gainera, makina batean seguritate arazo bat identifikatu den momentuan, makina horrek konprobaketa gehigarriak jasan beharko ditu. Periodoa makinaren erabiltze kondizioen araberakoa izango da eta UNE 58132-5 eta UNE 581441:1997 arabera, urtean baten minimo egin beharko da. Horregatik, DC 98/37/CE Europar Parlamentuak ezarritako zuzentarauak ezartzen duen bezala, makinak CE ziurtagiria izan behar du. Hala ere, elementu guztiek ez dute CE ziurtagiria izan behar, baina bai beharrezkoa dela CE adostasuna edukitzea. Elementu elektrikoek, beste arau batzuengatik 73/23/CEE edo 89/336/CEE ziurtagiria izan dezakete. Makinak dituen prebentzio neurriez gain, langileak behartuta egongo dira Espainiar estatuko "Ley 31/1995" betetzera, zeinek lanerako erropa egokia eta segurtasun osagarriak izatera behartzen duen. 4.2 INGURUMEN JASANGARRITASUNA Seguritateaz gain, mekanizazio prozesu honetan jasangarritasuna, kontzientzia ekologikoa eta ingurumenarekiko errespetua dira konpromiso horren zati. Zura da atmosferako CO2 gutxitzen emititzen duen eraikuntza-material bakarra, eta, horrela, klima-aldaketa arintzen laguntzen du. Horrek karbono-aztarna txikiena duen eraikuntza-aukera bihurtzen du. Hormigoia, adreilua eta metala ez bezala, zura material naturala da eta, atera ondoren, behin eta berriz berrerabil daiteke. Gizakiek kontsumitzeko prest daudela bermatzen da, kontsumitu eta arduraz erabiltzen den neurrian. Zuraren erauzketak eta manufakturak energia gutxiago kontsumitzen dute beste material batzuek baino, eta gehiena iturri berriztagarrietatik lortzen da. Zura, lantzen dugun lehengaia, material berrerabilgarria eta birziklagarria da, CO2-aren hustubide naturala. Ohiko eraikuntzamaterialen alternatiba bikaina da, energia gutxiago behar baitu erauzteko, eraldatzeko eta ekoizteko. Erabiltzen den zura hurbileko basoetatik dator, eta horrek ekoizpen-kostu txikiagoa dakar. Basoak Ziurtatzeko Sistema (PEFC) hornitzen gaituzten basoen kudeaketa jasangarriaren bermea da. Irudia 49: Eraikuntza mota bakoitzak emititzen duen CO2 kantitatea Lehenik eta behin, materialaren aukeraketari dagokionez, ikusi da egindako merkatuko eskaintzaren analisia zuzena dela. Ondorioz, aurkeztutako materialen proposamena egokia izan da eta eginiko aukeraketaren ondoren, egiaztatu da gure piezak hasiera batean zehaztu ziren baldintzak izango dituela. Erreminten alderdiari erreparatzen badiogu, konturatzen gara Sandvik Coromant, Hundegger eta Vaifer fabrikatzaileen produktuak erabiltzea erabaki ezin hobea izan dela. Izan ere, gure piezarentzat beharrezkoak izan diren eragiketa guztietarako, produktu paregabeak eskaini dizkigute. Une oro gure eskura izan ditugu katalogo tradizionalak eta gidaliburuak ere nahi beste kontsulta egiteko. Gainera, Vaifer etxeak Euskal Herrian sedea izateak asko laguntzen du erremintaren batean akats edo dudaren bat izanez gero. Izan ere, beraiek eskeintzen duten zerbitzuarekin bat-batean erreminta aldatzeko aukera dago. Horrez gain, aukeratu den erreminten multzoa eta finkatutako eragiketak aurrera eramateko zehaztutako ebaketa parametroak, egokiak direla ondorioztatzen da. 46. irudian ikusten den bezala, konformaketa prozesua, ekoizpen osoaren %24 baino ez da. Hain zuzen, 234 minutu egongo dira erremintak kontaktuan piezarekin eta 484 minutu eragiketa artean inungo kontaktu gabe. Horrenbestez, aukeratutako erremintei etekin ezin hobea atera zaie, mekanizazio denborak oso murritzak izan baitira. Produkzio denbora hori optimizatzeak izugarrizko onura ekonomikoak dakartza. Hau, kostuen atalean zehatzago ikusten da, ekoizpen prozesua kostu totalen %10 baino ez baita izan. Era berean, hasiera batean egindako planifikazioa era nahiko zehatzean bete dira. Gutxi gorabehera, 48.irudian erakutsitako proiektuaren Gantt-en diagramaren denbora epeak bete dira. Horrenbestez, esperotako kostuak beteko dira eta ez da inungo gastu gehigarririk egongo denbora epeei dagokienenez beintzat. Amaitzeko, ondorio nagusi bezala, esan genezake gure helburu nagusia zen piezaren mekanizazio prozesu orria egitea, behar bezala bete dela. Honez gain, mekanizazio prozesu orria informazioa gordetzeko eta antolatzeko modu trinko, eraginkor eta xumeena dela ondorioztatzen da. Informazioa biltzeko modu trinkoa da, eta, normalizatuta dagoenez, edozein profesionalek ulertzen du bere edukia, eta egin beharreko eragiketak egiteko gai da. Halaber, honek piezaren fabrikazio prozesuaren diseinua optimizatzea baimentzen digu, berau produktiboagoa zein eraginkorragoa bihurtuz, azken produktuaren lehiakortasuna eta kalitatea bermatuz.
science
addi-9ee61c7bff13
addi
cc-by-nc-nd 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/53441
Egurrezko eraikin baten piezen mekanizatuaren diseinu eta fabrikazio prozesuaren hobekuntza
Ormaetxea Bilbao, Paul
2021-10-18
Dokumentu honetan memorian azaldutako informazioa zehaztuko da. Berton, piezek behar dituzten operazio guztiak azalduko dira banaka. Horretarako behar diren ebaketa parametroak emango dira, makina eta piezen arteko funtzionamendu egokia eman dadin. Operazio bakoitzaren ondoren piezak nola geratu diren ere azalduko da. Pieza mekanizatzen hasi aurretik, egingo zaizkion eragiketekin ez dela desplazatuko ziurtatu behar da. Horretarako piezaren tamainan eta batez ere pisuan fijatu behar da. 360kg-ko muga dago ezarrita Egoin enpresako CLT prontuarioaren arabera, beraz, hori baino pisu gutxiago dituzten piezak mekanizazio mahaiari lotu beharko dira. Guztira 21 panel mekanizatu behar dira eta beraietatik 74 pieza lortzen dira. Panel horietan, mekanizazio operazio asko errepikatu egiten dira, hain zuzen, bost panel mota daude, horregatik panel guztiak banaka kalkulatu eta aztertu beharrean mota bakoitzeko bat egingo da. Ondoren, kalkulu guzti horiek denei aplikatuko zaizkio frabikazio operazio osoko emaitzak lor daitezen. Mekanizatu behar diren panelak: • 4 panel 2700/90/T/11200/V1 motakoak. • 4 panel 2700/90/T/7550/V1 motakoak. • 8 panel A/90/L/9040/V1 motakoak • Panel bakarra A/90/L/9040/V1 motakoa. Aurrekoaren panel brutu berdina da, baina bertatik lortzen diren piezak desberdinak dira. • 4 panel A/90/L/10550/V1 motakoak. Irudia 7: Leiho txikien mekanizazioa Lotualdiaren ondorengo operazioak Hasierako operazio guztiak egin eta gero, hiru piezak banaka lotuko dira. Lotualdia torloju bidez egingo da, izan ere mekanizazio mahaia egurrezkoa da. Erpin bakoitzetik 50 mm-ra lotuko dira lau torlojuak pieza bakoitzean. • Banaka lotu eta entalladurak behar dituen aldeetan → 250 x 23,5 mm-ko fresa zilindrikoa Irudia 13: Aukeratutako fresa zilindrikoa Irudia 15: 2700/90/T/7550/V1 panela. 7550mm-ko luzeradun panela da eta aurrekoaren operazio berdinak ditu. Kasu honetan piezen perimetroak aldatzen dira baina barnean dituen operazioak berdinak dira. Kajerak, leiho txikiak, leiho zabalak eta ateak tamaina berdinekoak baitira. Kasu honetan panel brutua 7,5 metroko luzera eta 780 kg ditu, horrenbestez ez da lotu beharko. Hori bai, pieza txikiagoetarako dituen separazio ebaketak amaieran burutu beharko dira. Pieza horiek banatu ostean, mekanizazioren bat faltako da eta kasu horretan beraien pisua 300400kg artekoa denez, mekanizazio mahaira lotu beharko da. Beraz, lotualdi bakarra izango du, pieza bakoitzak, hau da, bi pieza lotu beharko dira. Lotualdi ondorengo operazioak Hasierako operazio guztiak egin eta gero, bi piezak banaka lotuko dira. Lotualdia torloju bidez egingo da, izan ere mekanizazio mahaia egurrezkoa da. Erpin bakoitzetik 50 mm-ra lotuko dira lau torlojuak pieza bakoitzean. • Banaka lotu eta entalladurak behar dituen aldeetan → 250 x 23,5mm-ko fresa zilindrikoa Irudia 17: A/90/L/9040/V1 panela Kasu honetan panel brutua 9metroko luzera eta 960 kg ditu, horrenbestez ez da lotu beharko. Hori bai, pieza txikiagoetarako dituen separazio ebaketak amaieran burutu beharko dira. Ebaketa guztiek akabera bikaina izan dezaten zerrarekin egin beharko da eta horretarako pieza brutua erditik banatu beharko da, pieza bakoitzerako separazio ebaketen aurretik. Erdiko separazio ostean ere bi piezak lotu beharko dira, pieza txikiagoetara banatzeko ebaketek hauek desplazatu ez dezaten. Pieza horiek banatu ostean, mekanizazioren bat faltako da, entalladurak hain zuzen eta kasu horretan beraien pisua 37 eta 228 kg artekoa denez, mekanizazio mahaira lotu beharko dira. Beraz, lotualdi bi izango ditu pieza bakoitzak. Hau da, lehenengo lotualdian bi pieza lotuko dira eta bigarren lotualdian 6 pieza. N (rpm) 1500 𝑎𝑝 (mm) 90 L (mm) 22450 𝑉𝐹 (mm/s) 120 𝑇𝑚𝑒𝑘𝑎𝑛𝑖𝑧𝑎𝑧𝑖𝑜 (s) 187,1 Taula 33: separazio ebaketen parametroak Lotualdi ondorengo operazioak Hasierako operazio guztiak egin eta gero, sei piezak banaka lotuko dira. Lotualdia torloju bidez egingo da, izan ere mekanizazio mahaia egurrezkoa da. Erpin bakoitzetik 50 mm-ra lotuko dira lau torlojuak pieza bakoitzean. • Banaka lotu eta entalladurak behar dituen aldeetan→ 250 x 25mm-ko fresa zirkularra Lotualdi ondorengo operazioak Hasierako operazio guztiak egin eta gero, lau piezak banaka lotuko dira. Lotualdia torloju bidez egingo da, izan ere mekanizazio mahaia egurrezkoa da. Erpin bakoitzetik 50 mm-ra lotuko dira lau torlojuak pieza bakoitzean. • Banaka lotu eta entalladurak behar dituen aldeetan → 250 x 23,5mm-ko fresa zilindrikoa Pieza txikiek bi entalladura dituzte, 1287 eta 1862mm-koak. Pieza handiek hiru entalladura dituzte 1830, 2950, 6051,4 mm-koak. Sakonera denek izango dute 21mm. 𝑎𝑒 = 23,5𝑚𝑚 𝑎𝑝 = 21𝑚𝑚. 𝑉𝐶 = 𝜋 𝐷 𝑁 1000= 𝜋 250∗3800 1000 =2984,5 m/min
science
addi-4b3bea936431
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/53446
Etxebizitza baten birgaitze energetikoa
Bizkarra Belategi, Martín
2021-10-18
LABURPENA Berotegi efektuko gasen isuri totalen ehuneko handi bat etxebizitza eta zerbitzuen sektoreari dagozkio. Isuriok murrizteko energia kontsumoa jaitsi eta energia berriztagarrien teknologiak garatu eta instalatu behar dira. Aldaketa horiek etxebizitza berrietan edota zaharren eraberritzeetan egin behar dira. Proiektu honetan, Durango kanpoaldean kokatzen den landa eremuko eraikin baten etxebizitza biren birgaitze integrala aztertu da. Berokuntza eskaria murrizteko harturiko neurriak zehaztu dira, eta berokuntza eta ur bero sanitario instalazioaren birgaitzea aztertu da. Proiektuaren helburua etxebizitzetan egindako birgaitzea aztertzea da, eta honek izango duen ingurumen inpaktuaren eta kostu ekonomikoaren eta bideragarritasunaren kalkulua egitea. Etxebizitzen inguratzaile termikoan isolamendua ezarri da eta leihoak aldatu dira. Instalazio energetikoari dagokionez, aerotermia bero-ponpa bat jarri da bi etxebizitzentzat, eta eraikinaren teilatuan panel fotovoltaikoak instalatu dira. 1. SARRERA Mundua berotu egin da azken 100 urteetan. Munduak berotzen jarraituko du hurrengo 100 urteetan, ez bazaio erremediorik jartzen behintzat. Munduko tenperaturek gora egin dute industrializazio garaitik hona, eta jada munduko batezbesteko tenperatura 1,2 °C altuagoa da industria aurreko garaian zena baino [1]. Azken hamarkada, 2011-2020 artekoa, erregistroetako hamarkadarik beroena izan da, 2015etik aurrerako 6 urteak historian erregistraturiko urterik beroenak izan direlarik. Arazoak ezaguna izanagatik ez dio larria izateari uzten. Izan ere, arazoa ezaguna egin zen 90. hamarkadan, eta ordutik hainbat akordio, protokolo eta nazioarteko konferentzia izan dira, baina arazoak bere horretan dirau, urtez urte areagotuz. Neurriotan ezagunena 1997. urtean sinatu zen Kiotoko Protokoloa da, zeinaren bidez, herrialde industrializatu gehienek, tenperatura igoeraren eragile diren Berotegi Efektuko Gasen (BEG) isuriak 2008-2012 tarterako %5ean murrizteko konpromezua hartu zuten. Protokoloa sinatu zuten herrialdeen gehiengoak konpromezua bete zuten arren, neurriaren gogortasun ezak eta herrialde handi batzuen konpromezu faltak (Ameriketako Estatu Batuak eta Kanada adibide nagusiak izanik) berotze globalaren auzia larritu baino ez dute egin. Hitzarmen horren ostean, beste hainbat etorri ziren, garrantzitsuena 2015eko Parisko Akordioak izanik. Akordio horietan hartutako erabaki eta konpromezuek munduko batezbesteko tenperatura aldaketa (industria aurreko garaiekiko) 1,5 °C baino baxuagoa izatea dute helburu, 2 °C-ra inolaz ere iritsi ezin daitezkeelarik [2]. Espainiar estatua BEGen emisioei dagokienez munduko herrialde kutsakorrenen artean dago, 323,2 milioi tona CO2 baliokide emititu zituelarik 2019. Urtean [3]. Urte horretan bertan, Espainiar estatuan kontsumitutako amaierako energia 86158 petrolio tona baliokidekoa izan zen, gutxi gora behera milioi bat MWh-koa [4]. Estatuko amaierako energia kontsumoaren %18,5a eta %12,5a etxebizitza eta zerbitzu sektoreei dagozkie, hurrenez hurren [5]. Bestalde, BEGen emisioen %8,8a etxebizitza eta sektore komertzialari dagokio, eta %13,5a elektrizitate sorkuntzari [6]. Balio horiek jaistea ezinbestekoa da, aldaketaz aldaketa, tenperaturaren igoera izoztu ahal izateko. Etxebizitza sektoreko BEGen emisioak jaisteko lehen pausua amaierako energia kontsumoa bera jaistea da. Horretarako, aukera ezberdinak daude, nabarmenena energia eskaria jaistea izanik. Eskaria jaisteak eraikinetan konfort termikoa energia kantitate txikiagoarekin lortzea dakar, eta hau eraikinaren bero galerak eta irabaziak kontrolatuz egiten da. Eraikinaren inguratzailean isolamendua ezartzea, leiho eta ateen gaitasun isolatzailea hobetzea, aire infiltrazioak ekiditeko zirrikituak ixtea edota konbekzio naturala kontrolatzea berokuntza eta hozketa eskaria jaisteko metodo eraginkorrak izan daitezke. Kontsumo energetikoa jaisteko beste aukera bat eraikinaren ekipoen efizientzia hobetzea da. Berokuntza, hozketa eta Ur Bero Sanitarioa (UBS) lortzeko ekipo efizienteenak erabiliz kontsumoa jaistea lortzen da. Horren adibide dira aerotermia edo geotermia bero-ponpak, inguruneak daukan beroa aprobetxatuz energiaren zati handi bat aurrezten dutenak. Horren adibide izan daitezke ere gasezko kondentsazio galdarak, errekuntza keetako ur lurrunak daraman beroa aprobetxatzen dutenak. Bestalde, eraikinaren elementu elektrikoen efizientzia handituz ere kontsumoa jaistea lortzen da. Bestalde, BEGen emisioak jaisteko aukera eraginkorrena eraikina energia berriztagarriko sistemaz hornitzea da. Energia berriztagarriek erregai fosilek baino ingurumen inpaktu baxuagoa izateaz gain, ia-ia agorrezinak dira. Eraikin baten integratzeko teknologien artean aukera ezberdinak daude: energia elektrikoa ekoizteko panel fotovoltaikoak, UBS ekoizteko eguzki kolektoreak, etxebizitza berotzeko biomasa galdarak, lehenago aipaturiko aerotermia edo geotermia bero-ponpak, eta abar. Kasu hauetan, ingurumen inpaktu minimoa lortzen da, ekipoen produkzio, garraio eta eraispenean sortzen dena besterik ez delarik emititzen (biomasaren kasuan CO2 emisioak neutrotzat hartzen dira). Hala ere, hiriguneetan eraikitzen diren eraikin berrietan berrikuntza teknologiko horiek aplika daitezkeen arren, eraikin zaharretan aplikatzea zailagoa egiten da. Landa eremuko etxebizitzetan edo familiabakarrekoetan, ordea, berrikuntza hauek aplikatzea errazagoa da. Horregatik, motako horietako etxebizitza askotan instalazio berriztagarriek arrakasta izaten dute. Alde batetik, kontsumoa gutxitzen da, faktura merketuz, eta bestetik, sarearekiko edo merkatuarekiko dependentzia jaisten da kasu gehienetan. Energiaren merkatuak gorabehera asko jasan izan ditu 1973ko petrolio krisiaz geroztik. Petrolioaren prezioaren aldaketa esanguratsuek energiaren prezioan igoera eta jaitsierak eragin ditu azken hamarkadetan. Espainiar estatuko merkatu elektrikoa ere nahiko ezegonkorra da, urtearen eta urtaroaren arabera. Horrez gain, 2021eko ekainaren 1etik aurrera estatuko energia elektrikoaren tarifa berriak martxan dira [7]. Tarifa hauetan, sarearen karga leuntzeko eta kontsumo ohiturak aldatzeko asmoz, sarearen punta orduetako prezioak (aste barruan 10:0014:00 eta 18:00-22:00 ordu-tarteak) garestitu eta lautada (aste barruan 08:00-10:00, 14:0018:00 eta22:00-00:00 ordu tarteak) eta aran orduetakoak (aste barruan 00:00-8:00 ordu tartea eta asteburu eta jaiegunak) merketu dira. Irudia 1: Merkatu elektrikoaren eguneko batezbesteko prezioaren grafika[8]. Merkatuaren eta sare elektrikoaren dependentzia murrizteko helburu horregatik burujabetza energetikoa edo autokontsumoa modan dauden kontzeptuak dira. Erregai fosilen merkatutik zein konpainia elektrikoen erabaki edo sarearen tarifa aldakorretatik dependentzia murrizteko, panel fotovoltaikoak klimatizazio ekipo elektrikoekin elkartu daitezke. 2. HELBURUAK ETA IRISMENA Lan honen helburua landa eremuko eraikin baten birgaitze energetikoaren analisia egitea da. Burujabetza energetikoa eta ingurumen inpaktu baxua analisi horren helburu nagusiak izango dira, baita egindako birgaitze integrala ekonomikoki bideragarria izatea ere. Analisia birgaitzearekin batera egin da. Itxituraren birgaitzea eginda zegoela eman zaio hasiera analisi lanari, eta beraz, instalazio energetikoaren hautaketa eta beste erabaki batzuk itxituraren birgaitzea egiterakoan hartutako erabakien ondoriozkoak izan dira. Analisia bi ataletan bereizi da: eskaria eta distribuzioa. Lehenik eta behin eraikinaren eskari energetikoa aztertu eta kalkulatu da, berokuntzari eta UBSri (Ur bero sanitarioa) dagokionez. Eraikinaren berokuntza eskaria murrizteko etxebizitzaren itxituren birgaitzea aztertu da, eta eskari berria kalkulatu ere. Ondoren, eskari hau asetzeko erabilitako sistemak azaldu dira. Sistema horien azalpenaz gain, eginiko inbertsioa eta eskari energetikoaren kostuak kalkulatu dira, baita etxebizitzaren ingurumen inpaktua ere. Instalazioaren berreskurapen periodoa kalkulatu da. Azkenik, instalatutako berokuntza eta UBS instalazioaren hobekuntza bat aztertu da, kalkuluak errepikatuz eta aurretik lorturiko datuekin konparatuz. 3. ERAIKINAREN KOKAPENA ETA DESKRIBAPENA Atal honetan eraikinaren kokapena zehaztuko da, eta kokaleku horren testuingurua eta inguruneari buruz azalpen bat emango da. Ondoren, eraikinaren deskribapena egingo da, eraikinaren ezaugarriak eta egoera azalduko direlarik. Aztertuko den etxebizitza Durango (Bizkaia) kanpoaldean dago, Izurtza eta Durango herrien arteko mugan. Durango Durangaldeko herri handiena da, eta zerbitzu eta industria sektoreak pisu handia dute herriko ekonomian. Herriak 10,79 km2-ko azalera du, eta 30000 biztanleen gehiengoa herrigunean bizi da. Oso gutxi dira Durangoren mugetan dauden landa eremuko etxebizitzak. Izan ere, herriaren azaleraren gehiengoa urbanizatua da, gainontzekoa basolursailak eta lursail malkartsuak direlarik. Durango Ibaizabal errekak sorturiko lautada batean aurkitzen da, itsas mailatik 118 metrora, mendilerro biren artean. Iparraldetik Oiz mendia nabarmentzen da, eta hegoaldetik berriz Durangaldeko mendizerra, Mugarra, Anboto, Alluitz edo Untxilaitz mendiak nagusitzen direlarik. Klima Ozeanikoko ingurunea da, Kantauriar itsasotik gertu baitago. Euskal Autonomi Erkidegoan (EAE) Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba iparraldean nagusi den klima mota da. Klima mesotermiko bat aurkezten du, tenperatura ertainak eta prezipitazio altuak nagusi direlarik. Ozeano Atlantikoaren eragina nabarmena da kliman. Ozeanoko urekin kontaktuan epeltzen diren aire masak kostaldera heltzean, gau eta eguneko, edota negu eta udako, oszilazio termikoak baretzea eragiten dute. Orografia dela eta euri kantitate handiak jasotzen dituen lurraldea da EAEko isurialde atlantikoa, 1200-2000 mmko batezbesteko urteko prezipitazioa izanik [9]. Euskal Metereologia Agentziaren (Euskalmet) 2020. urteko metereologia estazioen buletinetik lortutako datuen arabera, Durangoko (Iurretako metereologia estazioa) urteko batez besteko tenperatura 14,5 °C-koa izan zen [10]. Batezbesteko tenperatura minimoa 10,0 °C-koa izan zen eta maximoa berriz 20,1 °C-koa. Minimo eta maximo absolutuak -0,9 °C eta 40,5 °C-tara iritsi ziren. Batezbesteko hezetasun erlatiboa %77,6-koa izan zen, eta urte osoan pilatutako prezipitazioen balioa 1188,2 l/m2-koa. Eguneko batezbesteko irradiantzia 12,9 MJ/m2-koa izan zen. Eraikuntzarako Kode Teknikoaren (Código Técnico de Edificación, CTE) Ahorro de energía DB H1 oinarrizko dokumentuaren arabera ingurune honi C1 Zona Klimatikoa dagokio. Zona klimatikoaren arabera eskari energetikoaren kalkulurako kanpoko eskaera batzuk definitzen dira. C letrak neguko klimaren gogortasunari egiten dio erreferentzia (α, A, B, C, D, E eskalan), eta 1 zenbakiak udako klimarenari (1-4 eskalan). Hortaz, udako klima nahiko leuna da estatuko gainontzeko lurraldeekin konparatuz; negukoa, berriz, gogortasun ertainekoa da konparazioz. Irudia 2: Iurretako metereologia estazioko metatutako prezipitazio eta batezbesteko tenperaturen urteko bilakaera[10]. Irudia 3: 2020 urtean pilatutako prezipitazioaren EAEko mapa metereologikoa [11]. Irudia 4: 2020. urteko batez besteko tenperaturaren EAEko mapa metereologikoa [11]. Irudia 5: 2020. urteko eguneko batezbesteko erradiazioaren EAEko mapa metereologikoa [11]. Eraikina Durangotik Gasteizera doan errepide nagusiaren albo batera gelditzen da, bidetik 40 bat metrora. Landa eremuko 3 solairu independenteko eraikin bat da, zeinaren lehen bi solairuak aztertuko diren. Jabea, beheko solairuan biziko da, eta lehen solairua alokairuan egongo da. Etxebizitza bakoitzean bi pertsona biziko dira. Aztertuko ez den solairuan ere, azkenengoan, bi pertsona bizi dira. Eraikina 50. hamarkadan eraikitakoa da, eta beheko solairuari ordutik ez zaio berrikuntza lan nabarmenik egin. 2020ko martxoan jabez aldatu zen, eta jabe berriak berrikuntza lanak egin ditu beheko solairuan. Berrikuntzak orokorra izan dira, beheko solairua erabat eraberritu denik. Efizientzia energetikoaren ikuspuntutik, itxituraren birgaitzea, leihoen aldaketa, eta berokuntza eta UBSaren instalazioaren aldaketa egingo dira. Goiko solairua bizitzeko egoera onean dagoenez leihoen aldaketa soilik egingo da. Ekialde eta hegoaldetik ez du itzalik, eguzki erradiazio guztia jasotzen duelarik; ipar-mendebalde eta iparraldetik berriz, baso autoktonoak inguratzen du. Eraikinaren fatxada hego-ekialdera orientatuta dago. Irudia 6: Etxebizitzaren aurrealdea, hego-ekialdera begira. Solairu bakoitzak 62 m2 inguruko planta du. Horrez gain, beheko solairuak 12 m2-ko biltegi bat du, etxebizitzari itsatsita eta honekin konektatuta dagoena. Hala ere, biltegi horrek ez du berokuntza instalaziorik. Planoetan ikusten den bezala, solairu biek 8,22 x 9,90 metroko oinplanoa dute. Beheko solairua pixka bat txikiagoa da, birgaitzearen ondorioz kanpoko hormaren lodiera handitu delako. Solairuek 2,4 metroko altuera dute, beheko solairuko egongela eta sukaldeak izan ezik, 2,6 metroko altuera baitute. Eraikinaren lehen bi solairuen kanpoko hormak hare eta kareharrizko 50 zentimetroko horma sendoak dira, eta azken solairuarenak berriz hormigoi eta adreiluzkoak. Irudia 7: Eraikinaren planoa: beheko solairua (ezk.) eta lehen solairua (esk.). 4. ENERGIA KONTSUMOA Atal honetan etxebizitza bien energia kontsumoaren analisia egin da, bai berokuntzari baita UBSari dagokionez ere. Analisi hau etxebizitzen berritze lanak hasi aurretiko egoerarena da. Hau da, etxebizitzak erosi ziren unean zegoen egoeraren analisia egin da, ondoren egindako birgaitzea aztertu eta konparatzeko balio duena. Lorturiko balio hauek lehen solairuaren ezagutzen diren kontsumo datuekin konparatu dira, itxituren eta infiltrazioen balioak doitzeko. 4.1. BEROKUNTZA ESKARIA Arestian esan bezala, eraikina 50. hamarkadakoa da eta eraiki zenetik ez du inolako efizientzia berrikuntzarik izan. Hortaz, bero galera handiak ditu, itxituratik, zorutik eta leihoetatik energia asko galtzen baita. Berokuntza kontsumoa kalkulatzeko eraikinaren lehen bi solairuen dimentsioak neurtu dira eta materialak eta eraikuntza kontuan hartu dira. Horrez gain, leiho eta ateen dimentsioak eta hauen material eta eraikuntza ere kontuan hartu dira. Berokuntza eskariari dagokion kontsumoa aztertzeko Gradu Egun metodoa erabili da. Metodo hori erabiltzeko lehenik oinarri tenperatura bat aukeratu beharra dago. Oinarri tenperatura hau Tb, barneko kontsigna edo erosotasun tenperatura izango da. Kanpoko tenperatura (Tk) oinarritenperatura baino baxuagoa denean eraikinak bero-galera bat izango du; alderantziz denean, aldiz, bero-irabazi bat. Horrela, eguneko batezbesteko tenperatura eta oinarri-tenperaturaren arteko kenketa negatiboa denean, berokuntzari dagozkion gradu-egunak lortuko ditugu. Horrez gain, kalkulu horiek egiteko eraikinaren itxituren transmitantzia (U, [W/m2K]) eta azalerak kalkulatu dira. Bi aldagai hauek biderkatuz UA[W/K] aldagaia lortzen da. Ondoren, aldagai horri aireztapen eta infiltrazioei dagokien UA-ren balioa gehituz UAefek aldagaiaren balioa lortzen da. Azken balio hau da eraikinaren berokuntza kontsumoa kalkulatzeko erabiliko dena, honako formula jarraituz: 𝑄 = 𝑈𝐴𝑒𝑓𝑒𝑘 ∗ ∑(𝑇𝑏 − 𝑇𝑘) UAefek balio hau lortzeko honako datu hauek kontuan izan dira: - Orientazioa: eraikinaren aurpegi bakoitzaren orientazioa. - Isolamendua: horma, leiho, zoru eta sabaian erabilitako isolamendu materialak. CE3X programatik lortuak [12]. - Leihoak: azalera, orientazioa eta mota. Eraikinaren bolumena: aireztapen kalkuluetarako erabilia. Berokuntza eta UBS instalazioa bat eta bera da lehen bi solairuetarako, eta beraz bi solairuei dagokien UAefek-aren kalkulua egin da: Taula 1: Etxebizitza bien itxituren UA, birgaitzea egin aurretik. Itxitura Kanpo horma Sabaia Zorua Leihoak Aireztapena TOTALA UA [W/K] 393,26 0,00 69,89 91,94 0,00 678,40 Gradu-egunen balioa, egun bakoitzeko batezbesteko tenperatura eta oinarri tenperaturaren arteko diferentziak gehituz kalkulatzen da. 2. Taulan hilabeteko bakoitzeko gradu-egunen balioak ageri dira, oinarri tenperatura ezberdinetarako. Horrez gain, hozte gradu-egunak (kasu honetan ez da hozketa kontuan izango, balioak ez direlako oso altuak) eta kanpoko airearen batezbesteko tenperatura ageri dira. Eraikin honen kasuan, berokuntza eskariaren kalkulua GD15 balioarekin egin da, Tb=15 °C oinarri harturik. Balio hauek aurreko UA balioarekin biderkatuz lehen bi solairuei dagokien hilabeteko berokuntza eskaria lortu da: Hortaz, etxebizitza bien urteko berokuntza eskaria 15 °C-ko oinarri tenperatura harturik 15793,2 kWh-koa da. Eskari horri aurre egiteko berokuntza potentzia maximoa ere kalkulatu da. Kalkulu hau inguruneko tenperatura minimoaren (%99,6-ko probabilitatearekin lortuko den T baxuena) araberakoa da, kasu honetan -0,2 °C dena[13]. Berokuntza potentzia minimoa hurrengo formula erabiliz lortu da, 13,70 kWko balioa lortuz (Tb = 20 °C hartuz). 𝑃berokuntza = 𝑈𝐴𝑒𝑓𝑒𝑘 ∗ (𝑇𝑏 − 𝑇𝑠,99.6) 4.2. UBS ESKARIA UBS eskariaren kalkulua egiteko etxebizitzen ezaugarriak eta ingurunearen datuak erabili dira: - UBS eskaria pertsonako: 28 l/s. Balio hau uraren tenperatura 60 °C denerakoa da [14]. - Bizilagun kopurua: 6 (etxebizitza bakoitzeko 3). Balio hau gela kopuruaren araberakoa da, 2 logela → 3 bizilagun. Ez da etxebizitzan gaur egun bizi diren pertsona kopuruaren araberakoa. - Saretik datorren uraren tenperatura. Tenperatura hauek CHEQ4 erraminta erabiliz lortu dira, eta Durangori dagozkion tenperaturak dira [15]. Taula 4: Durangoko ur sareko uraren batezbesteko tenperatura urtean zehar. Hilabetea T_ur_sarea [°C] Urtarrila 8,3 Otsaila 9,3 Martxoa 9,3 Apirila 10,3 Maiatza 12,3 Ekaina 14,3 Uztaila 16,3 Abuztua 16,3 Iraila 15,3 Urria 13,3 Azaroa 10,3 Abendua 9,3 - UBS kontsumoaren urteko distribuzioa [16]: Taula 5: Etxebizitza baten UBS distribuzioa hilabetearen arabera. Hilabetea Distribuzioa Urtarrila 1,11 Otsaila 1,08 Martxoa 1,03 Apirila 1,08 Maiatza 1,03 Ekaina 1,02 Uztaila 0,9 Abuztua 0,79 Iraila 0,91 Urria 0,94 Azaroa 1,04 Abendua 1,07 Etxebizitza bien UBS eskari totala 3434,7 kWh-koa da, eta energia eskari totala 19111,8 kWhkoa da. 5. ITXITURAREN BIRGAITZEA Atal honetan itxituraren birgaitzearen deskribapena egin da. Erabilitako materialen eta eraikuntzaren ezaugarriak azaldu dira. Itxitura birgaituarekin etxebizitza biek duten eskaria aztertu da, eta aurrekoarekin konparatu ere. Azkenik, birgaitzeari dagozkion hobekuntzak proposatu dira. 5.1. BIRGAITZEAREN DESKRIBAPENA ETA EZAUGARRIAK Esan bezala, beheko solairua guztiz eraberritu da eta etxebizitzaren isolamendua eta efizientzia hobetu dira. Itxituran berrikuntzak egin dira: kanpoko hormaren eta sabaiaren isolamendua hobetu da, leihoak aldatu dira eta infiltrazioen eta hezetasunaren aurkako neurriak hartu dira. Lehen solairuan berriz, leihoak aldatu dira eta kanpoko hormaren hidrofugotasuna hobetu da. Lehen bi solairuen horma originala hare eta kareharrizko blokez eraikitakoa da, blokeen artean morteroa erabiliz. Eraikinaren hidrofugotasuna hobetzeko lehen bi solairuei aplikatutako hobekuntza bat morteroaren ordezkapena izan da, mortero hidrofugo bat erabili da mortero zaharraren ordez. Beheko solairuan, gainera, isolamendu termikoa aplikatu da. Kanpoko hormak nahikoa sendoak direnez, eta etxebizitza bera ez denez oso handia, isolamendua ahalik eta meheena izatea erabaki da. Lehenik, tela inpermeabilizatzaile bat jarri da, polipropileno eta polietilenozko geruzaz egina, hezetasunetik babesteko[17]. Ondoren, aire burbuilazko aluminio bikoitzeko geruza isolatzaile bat jarri da, Boltherm markakoa [18]. Isolatzaile horrek 5 mm-ko lodiera du, eta 30 mm-ko lodierako XPS isolatzaile batek edo 40 mm-ko harri-zuntzezko isolatzaile batek besteko lana egiten du. Ondoren, 5 cm-ko aire ganbara bat jarri da, aluminiozko geruzarekin lanean kondukzio eta erradiaziozko galerak txikitzen dituena. Azkenik, 9 cm-ko adreilu bikoitza jarri da, adreiluaren ostean igeltsuzko luzitua eginez. Hobekuntza hauek aplikatuz, kanpoko itxituraren transmitantzia termikoa 2,80 W/m2K-koa izatetik 1,12 W/ m2K izatera pasa da, kanpoko hormari dagozkion bero galerak %60an gutxituz. Hormaren lodiera 66 cm-an geratu da. Hormaren itxituraren egitura horrela geratu da: Sabaian ere hobekuntzak aplikatu dira. Harri-zuntzeko panel erdizurrunak jarri dira. Panel hauen helburua isolamendu akustikoa bada ere, termikoki ere isolatzen dute. Kalkuluetan suposatu da beheko solairuaren eta lehen solairuaren -eta lehen eta bigarren solairuen- arteko berotransmisioa nulua dela, bi etxebizitzak tenperatura berera mantentzen direlako. Hala ere, lehen solairua alokairuan dagoenez, denbora tarte batzuetan agian ez da berotuko, eta beraz, komenigarria da isolamendu termikoa ere ezarri izana. 3 cm-ko panel bi jarri dira, guztira 1,75 m2K/W-ko erresistentzia termikoa dutenak. Leihoak bi etxebizitzetan aldatu dira. Lehen zeuden leihoak zubi termikoaren hausturarik gabeko aluminiozko markodun kristal sinpledunak ziren, zeinen transmitantzia termikoa 5,0 W/m2K zen. Leiho berriak emisio baxuko 4/16 kristal hirukoitzdun PVCko markodunak dira, eta hauen transmitantzia 1,1 W/m2K da [19]. Leihoen kopurua eta dimentsioak mantentzen dira, beraz, leihoei dagozkien galerak %78-an jaistea lortu da. Beheko solairuan ez da isolamendurik jarri, hezetasunaren aurkako babesa soilik. Infiltrazioei dagokienez, hobekuntzak aplikatu dira. Leiho eta ateetako zirrikituak poliuretano-aparrez bete dira, etxebizitzako orduko aire berritzeak txikituz. 5.2. ETXEBIZITZA BIRGAITUEN BEROKUNTZA ESKARIA Berrikuntzak aplikatu ostean, etxebizitzen itxituren UA nabarmen jaitsi da, 637,3 W/K-tik 386 W/K-ra, ia %40ko hobekuntza. Hemen ikusi daitezke etxebizitza bakoitzaren UA-n aldaketak: Ikus daiteke, aldaketa esanguratsuenak leihoen berrikuntza eta beheko solairuko itxituraren hobekuntzaren ondoriozkoak direla. Aplikatutako aldaketen ondorioz, etxebizitzen berokuntza eskaria jaitsi da, batez ere beheko solairuan. Eskari hau kalkulatzeko berriz ere gradu-egun metodoa erabili da, eta honako datu hauek lortu dira: Taula 10: Etxebizitza bakoitzaren berokuntza eskaria, birgaitzea egin aurretik eta ostean. Taulari erreparatuz ikus daiteke etxebizitza bien berokuntza eskaria %40 jaitsi dela (UAren balioa bezala), eta urtean ia-ia 6000 kWh energia aurrezten direla. 60 m2-ko solairu biak berotzeko 8985 KWh behar dira urtean. Solairu biek birgaitzea egin ostean antzerako berokuntza eskaria dute. 6. KONTSUMOAREN DISTRIBUZIOA Atal honetan etxebizitza bien berokuntza eta UBS eskaria asetzeko instalatutako sistemen azalpena jorratu da. Sistemen osagaiak eta funtzionamendua azaldu dira, eta hauen ezaugarrien eta dimentsioen egokitasuna aztertu da. 6.1. GAUR EGUNGO INSTALAZIOA Etxebizitza biek berokuntza eta UBS ekipo bera partekatzen dute. Ekipo hau 12 KWko aire-ur bero-ponpa bat da. Bero-ponpa bera kanpoan kokatu da; deposituak berriz beheko solairuko biltegian jarri dira. Horrez gain, beheko pisuan negurako egurra erretzeko berogailu bat dago. Eraikinaren teilatuan instalazio fotovoltaiko bat dago, lehen bi solairuak energia elektrikoz hornitzen dituena. Osagai horiek oinarrizkoenak diren arren, beste hainbat osagaiek osatzen dute instalazio energetikoa, hala nola, metagailua, inertzia depositua, erradiadoreak, eta abar. 6.1.1. Aerotermia instalazioa Etxebizitza bien oinarrizko eskaria hornitzeko instalatutako sistema aire-ur bero-ponpa bat da. Sistema mota horiek, aireak daukan energia aerotermikoa bero-ponpa baten bidez erauzten dute. Bero-ponpek ingurune hotzetik beroa erauzten dute, eta ondoren bero hori ingurune berora transferitu. Transferentzia hau posible izan dadin sistemari lan bat aplikatu behar zaio, konprimagailuak kontsumitzen duen lan elektrikoa hain zuzen ere. Bero-ponpan dabilen lan jariakina hozgarri bat izan ohi da, zeinaren propietate termodinamikoei esker aire hotzari beroa erauztea lortzen den. Presio baxuan hozgarria oso lurrunkorra izaten da, eta ingurune hotzetik beroa xurgatzen du lurrunketa prozesuan. Ondoren, konprimagailuan konprimatzen da, presio altuan dagoenean kondentsatu eta beroa ingurune berora transmititzen duelarik. Bero-ponpa honako sistema itxiak osatzen du: Irudia 8: Bero-ponpa baten eskema. Ziklo horretan kanpoko airearen energia aerotermikoa eta konprimagailuaren energia elektrikoa sartzen dira sistemara, eta kondentsadoretik askatzen den beroa irteten da. Bero-ponpen errendimendua COP (Coefficient of performance) jardute koefizientearen araberako da. Balio hau kondentsadorean askatzen den beroaren eta sistemara sarturiko energia elektrikoaren arteko ratioa da. Ekipoaren efizientziaren, baldintza klimatikoen eta mantenuaren araberakoa izan ohi da. Baldintza optimoetan 4-5 ingurukoa izaten da. Hau da, sistematik irteten den energiaren %75-80a ingurunetik aprobetxatzen da, energia elektrikoa soilik kontsumituz. Energia elektriko hau berriztagarria den kasuetan sistemaren emisioak ia nuluak dira, eta berokuntza guztiz berriztagarria da. Europar Batasuneko Komisioaren 2013ko martxoaren 1eko Erabakiaren arabera (2013/114/UE) bero-ponpa berriztagarritzat har daiteke bere SPF edo SCOP (Seasonal performance factor edo Seasonal coefficient of performance, COP-aren urteko batezbestekoa) 2,5 baino handiagoa denean [20]. Aire hotzari energia erauzteko ekipo hauek kanpoko unitate bat izaten dute. Ekipoak bi motatakoak izan ohi dira: konpaktuak (monobloc) edo zatituak (bibloc). Konpaktuen kasuan bero-ponpa eta hidrokita (aireari erauzitako beroaz ura berotzen duen bero trukagailua) kanpoan unitate berean jartzen dira; zatituen kasuan kanpoko unitatea bero-ponpari dagokio eta barrukoa bero-trukagailuari. Unitate konpaktuak txikiagoak eta instalatzeko errazagoak dira. Horregatik, unitate bakarreko sistema bat aukeratu da. Unitate konpaktuen kasuan, ur-berotua kanpoko bero-trukagailutik barruko deposituetara pasatzen da, ongi isolatutako hodietatik. Deposituko ura 60 °C-an mantendu behar da, edo behintzat maiztasun batekin 60 °C -ra berotu, Legionellaren bakteria agertzea ekiditeko. Barruan bat edo bi depositu egon daitezke: UBSa metatzeko depositua eta berogailuetako ur beroa metatzeko depositua. Hauen helburua berehalako berokuntza eta UBS eskariek suposatuko luketen potentzia altua erregulatzea da. Horrela, denbora tarte luzeago batean betetzen dira, sistema behartu gabe, ondoren behar denean erabili ahal izateko. Depositu hauen dimentsioak etxebizitzaren ezaugarrien eta bizilagun kopuruaren araberakoak izan ohi dira. UBS eskaririk ez dagoenean ur beroa etxebizitzako emisore termikoetara bideratzen da, etxebizitza berotzeko. Emisoreak mota ezberdinetakoak izan daitezke, uraren tenperaturaren eta etxebizitzaren ezaugarrien arabera: - Zoru erradiatzailea: Berokuntzarako sistema egokiena da. Sistema horrek ura tenperatura baxuagoan (35 °C-an) etxebizitzako lurzoruan zehar garraiatzen du, etxebizitza modu uniformean berotuz. Gainera, uraren tenperatura baxua dela eta, bero-ponparen jardute koefizientea nabarmen hobetzen da, kasu hauetan 4,5-5 ingurukoa izaten delarik. Hala ere, zoru erradiatzailearen instalazioa gaur egun oraindik garestia izan ohi da, eta zoruak altuera nahikoa izan behar du instalazioa posible izan dadin. Berokuntzaz gain etxebizitza hozteko ere erabil daiteke. - Tenperatura baxuko erradiadoreak: Erradiadore hauek tenperatura baxuekin lan egiten dute ere, berokuntza sistemen errendimendu altuak lortuz. Tenperatura baxuetan beroa hobeto transmititzen dute. Hala ere, dimentsio handiagoak behar dituzte tenperatura altuagokoek baino. - Tenperatura baxuko erradiadore dinamikoak edo fancoil-ak: Erradiadore hauek tenperatura baxuekin funtzionatzen dute, baina aurrekoek baino tamaina txikiagoa dute. Barnean haizegailu txiki bat dute, bero transmisioa hobetzen duena. Desabantaila nagusia haizegailuak ateratzen duen zarata da. - Tenperatura altuko aluminiozko erradiadoreak: Hauek dira etxebizitzetan ohikoenak. Ura tenperatura altuan darabilte, 60-70 °C-an. Normalean galdara tradizionalekin erabili ohi dira. Tenperatura altua erabiltzeak, bero-ponpak baldintza ez-optimoetan lan egitea suposatzen du, COP baxuagoarekin. Hala ere, bero transmisio ona dutenez tamaina txikiagoa behar dute. UBS metagailuaren erresistentzia elektrikoa: UBS deposituari 3 kW-ko erresistentzia elektriko bat gehitu zaio, beharrezkoa denean ura berotu dezakeena. Bero-ponpatik datorren uraren tenperatura gradu batzuk igotzeko edo deposituko ura 60 °C-ra igota desinfektatzeko balio du. Gainera, bero-ponpa hondatzen bada edo geldialdian badago ura berotu dezake. Erresistentzia bero-ponparekin konektatuta dago, eta sistemak behar duenean automatikoki konektatzen da. Berogailuetako ur beroaren inertzia depositua: Berokuntza sistemaren ur beroa metatzeko 100 litroko inertzia depositu bat jarri da, Thermor markako BT-ICE 100 modeloa. Birzirkulaziorako ur-ponpa: Berokuntzako ura birzirkulatzeko ur-ponpa bat jarri da, Wilo-Yonos markakoa. Irudia 13: OMNIA M 3.2 bero-ponparen kabledun urrutiko kontrola [24]. Tenperatura altuko erradiadoreak: Tenperatura altuko erradiadoreak instalatzea erabaki da. Zoru erradiatzailea kostu ekonomikoarengatik baztertu da, tenperatura baxuko erradiadoreak paretetan behar bezain beste leku ez dagoelako eta fancoil-ak ateratzen duten zarata dela eta. Beheko solairuan aluminiozko 6 erradiadore instalatu dira, eta goikoan berriz aurreko instalaziotik zeuden aluminiozko 7ak aprobetxatu. Instalatu diren erradiadoreen eta lehenagotik zeudenen ezaugarriak ondorengo taulan adierazi dira: Taula 11: Berokuntza sistemako erradiadoreen kokapena, dimentsioak eta ezaugarriak. KOKAPENA DIMENTSIOAK POTENTZIA [W]i n koefizientea Beheko solairua Irudia 14: Etxebizitzen kalefazio sistemaren planoa. Irudia 15: Panaderos Denia Atomium egur-berogailua. Berogailua tximinia zaharraren azpian jarriko da, 14. irudian agertzen den kokalekuan. Bertatik, egongela, sukaldea eta komuna berotzeko gaitasuna izango du, eta ateak irekita baita gela biak berotzekoa ere. 6.1.3. Instalazio fotovoltaikoa Eraikinaren teilatuan 450 W-ko 8 panel fotovoltaiko instalatu dira, guztira 3,6 KW-ko potentzia ematen dutenak. Instalazioaren helburua etxebizitzaren beharrizan energetikoen portzentaje handi bat asetzea da. Izan ere, aurreko ataletan adierazi den legez, tarifa elektrikoaren aldaketak kontsumo ohitura eta prezioetan aldaketa handi bat suposatu du. Instalazio fotovoltaikoaren helburua dira, beraz, berokuntza eta UBS eskariaren portzentaje handi bat asetzea, elektrizitatearen punta orduetan etxebizitza energia elektrikoz hornitzea eta faktura elektrikoa merkatzea. Autokontsumoa eta sarearekiko eta energiaren prezioaren fluktuazioekiko ahalik eta dependentzia gutxiena izatea garrantzizkotzat jotzen dira. Panel fotovoltaikoak: Panelak Sunpro Power markako 450 W PERC monokristalinoak dira eta panel bakoitzak 144 zelula independente ditu [26]. Panelen dimentsioak honakoak dira: 2108x1048x40mm. Panel bakoitzak 2,21 m2 ditu eta guztira hartzen duten azalera 18 m2-koa da. 8 panelak seriean konektatu dira. Panelek -40 ~ 85 °C-ko funtzionamendu tartea dute. Tenperatura eta irradiazio optimoan %20,14-ko efizientzia maximoa eskaintzen dute. Irudia 16: Sunpro Power 450 Wko FV panela. Inbertsorea: Panelek sortzen duten korronte zuzena etxebizitzek eta sareak behar duten korronte alternora pasatzeko 3 KW-ko inbertsore monofasiko bat jarri da. Inbertsorea INVT markako iMARS MG3KTL-2M modeloa da [27]. Oso inbertsore txikia da, etxebizitzetarako aproposa. Interneterako konexioa du eta unean uneko ekoizpena zein aurreko egunetakoa berrikusteko aukera ematen du. %97,7ko efizientzia maximoa du, eta -25 ~ 60 °C-ko funtzionamendu tartea. Irudia 17: INVT iMARS 3 kWko inbertsore monofasikoa. Instalazioa: Esan bezala, 8 panelak teilatuko estalkiaren gainean jarri dira, hego-ekialdera begira, metalezko egitura baten gainean. Estalkiak 30 gradu osatzen ditu horizontalarekiko eta panelak -60 graduko azimutarekin kokatu dira. Inklinazio eta orientazioaren ondoriozko galerak %10-ekoak izango dira, irudian ikusi daitekeen bezala. Irudia 18:Orientazio eta inklinazio galeren ondoriozko energia portzentajea maximoarekiko [14]. Honako instalazio eskema jarraitu da, familiabakarreko etxebizitzetarako ohikoa izaten dena: Irudia 19: Familiabakarreko etxebizitzen instalazio fotovoltaikoaren ohiko eskema. 3.4. Sistema adimentsua: Instalazio fotovoltaikoaren egoera eta ekoizpenaren jarraipena eta kontrola egiteko asmoz sistema adimentsu bat instalatu da. Inbertsorearen Wifi sistemaz gain OWL markako Intuition-pv sistema instalatu da. Modu horretan kontsumo eta ekoizpenaren jarraipena egin daiteke. Instalazioaren produktibitatea kalkulatzeko 413/2104 Errege Dekretuan ageri den informazioa erabili da, zeinaren bidez energia berriztagarrien, kogenerazioaren eta hondakinen bidez lorturiko energia elektrikoaren sorkuntza erregulatzen den [28]. Bertan, IV Eranskinean, instalazio fotovoltaiko baten ordu-profil batentzako jardute faktorea zehazten da, zona klimatikoaren arabera. Eraikinaren kokalekuari I Zona klimatikoa dagokio: 6.2. INSTALAZIOAREN EGOKITASUNAREN ANALISIA Berokuntza ekipoen dimentsioak ondo aukeratzea garrantzitsua da, labur geratuz gero etxebizitza ez delako kontsigna tenperaturara iristen. Aerotermia bero-ponparen potentzia Etxebizitza biek izango duten aldiuneko berokuntza eskari maximoa kanpoko tenperatura minimoa denean emango da. Balio hori, %99,6-ko probabilitatez, -0,2 °C izango da etxebizitza kokatuta dagoen ingurunean[13]. Berokuntza potentzia maximoa kalkulatzeko nahikoa izango da etxebizitza bien UAefek (386 W/K) tenperatura diferentziarekin biderkatzea (barruko tenperatura 20 °C eta kanpokoa -0,2 °C izanik). 7,8 kWko berokuntza potentzia maximoa lortzen da, beraz 12 kWko bero-ponpak gaitasun osoz erantzun beharko lioke eskari horri. Hala ere, egur-berogailuaren instalazioarekin sistemak nahiko lasai jardungo duela suposatzen da, beharrezkoa denean biak konektatu daitezke eta. UBS eskaria betetzeko beharrezko galdararen aldiuneko potentzia maximoa ere kalkulatu da. Kalkulu hau IDAE-ren Instalaciones de calefacción individual gida teknikoa jarraituz egin da [29]. Bertan dutxa bakoitzeko 0,1 l/s-ko UBS emari minimoa zehazten da. Kasu honetan, etxebizitza bakoitzeko dutxa bat dagoenez, emari minimoa 0,2 l/s da. Potentzia maximoa sareko tenperatura minimoa denean emango da, kasu honetan 8,3 °C urtarrilean. UBSaren tenperatura 45 °C izanik (zuzeneko kontsumoa, akumulazio gabe), lortzen den potentzia maximoaren balioa 30,7 KWkoa da. Potentzia hau etxerako bero-ponpa batekin lortzea ezinezkoa da, eta beraz, ur bero metagailu bat jarri da. Deposituen tamaina Ikusi denez, 12 kWko bero-ponpa batekin ezinezkoa da UBS eskaria asetzea. Beraz, depositua beharrezkoa da. Kasu honetan, UBSren tenperatura 60 °C izan behar da, deposituan Legionellaren bakteria agertu ez dadin. Esan bezala, puntako emaria 0,2 l/s-koa da, eta beraz 300 litroko depositu batekin 1500 segundo edo 25 minuturako ur beroa egongo litzateke. Deposituaren tamaina egokia izan dadin, denbora-tarte batean bero-ponpak ematen duen energia biltegiratzeko gaitasuna izatea bermatu behar da. Deposituaren tamaina bero-ponparen sarrera eta irteerako uraren arteko tenperatura diferentziaren araberakoa da (21. Irudiko 2 eta 6 korronteak). Irudia 21: ECOUNIT F 1C UBS deposituaren zirkuitu hidraulikoaren eskema, non 19. elementua bero-ponpa den. ∆𝑇 balio hori 20 °C-koa izan ohi da. Bero-ponpa ordu erdiz martxan izanik lortzen den energia 6 kWh-koa da. Hurrengo formula jarraituz, energia hori biltegiratzeko behar den bolumena 258 litro dela lortzen da. Horrenbestez, instalatu den deposituak bero-ponpak 30 minutuan ematen duen energia biltegiratzeko gaitasuna du. 𝑉𝑚𝑖𝑛 = 𝑄𝐵𝑃 ∗ 𝑡 𝑐𝑤 ∗ 𝜌 ∗ ∆𝑇 Erradiadore kopurua Garrantzitsua da etxebizitzaren erradiadoreen dimentsioak eta elementu kopurua ondo aukeratzea, hala egin ezean sekula ezingo dute eta etxebizitza ongi berotu. Horretarako, instalatutako erradiadoreen emisioen batura, ΣP[W], etxebizitzaren berokuntza eskaria baino altuagoa izan behar da. Fabrikatzaileek emisioen balioak EN-442 arauaren arabera ematen dituzte, Europako merkaturako arau normalizatu bat jarraitzeko [30]. Arau horren arabera, datu hori erradiadorearen batezbesteko tenperaturaren eta airearen tenperaturaren arteko diferentzia ΔT=50 K denerako eman behar da. Hortaz, 20 °C-ra dagoen etxebizitza baten erradiadoreen batezbesteko tenperatura 70 °C litzateke, ura erradiadorera 75 °C inguruan sartu eta 65 °C inguruan irtengo litzatekeelarik. Bero-ponpa instalazio baten kasuan balio horietara iristea ezinezkoa denez, emisioen balio horiek ez dira baliagarriak. Bero-ponpa instalazio honen kasuan, ura 55 °C inguruan sartzen da erradiadoreetara eta 45 °C inguruan irten, eta beraz, erradiadoreen batezbesteko tenperatura 50 °C-koa da. Hortaz, kasu honetan, ΔT=30 K da. EN-442 arauaren arabera, emisio balioak beste ΔT baterako zuzentzeko honako formula hau erabili behar da: 𝑃 = 𝑃∆𝑇50 ∗ ( ∆𝑇 ∆𝑇50) 𝑛 Beheko solairuaren berokuntza potentzia maximoa (kanpoko tenperatura -0,2 denean) 3,65 KWkoa da, eta beraz, emisoreek nahikoa potentzia daukate eskari maximo hori asetzeko. Lehen solairuko berokuntza potentzia maximoa 4,1 KWkoa da, eta emisoreena aldiz 3,1 KWkoa. Hortaz, tenperatura baxuagoekin jarduteko erradiadore zaharrak ez dira nahikoa, ez baitute behar beste bero emititzen. Hau konpontzeko erradiadoreren bat gehiago jar daiteke, berokuntza eskaria jaistea baino errazagoa baita. Erradiadore hau kalefazio sistemari gehi dakioke, edo erradiadore elektrikoa izan daiteke. Printzipioz, kanpoko tenperaturak 4,8 °C baino baxuagoak direnean soilik beharko litzateke, eta hau ez da urtean egun askotan gertatzen. Hortaz, 1000 W-ko erradiadore elektriko bat jartzea proposatzen da, behar ez denean gorde daitekeena. 7. INSTALAZIO ENERGETIKOAREN ANALISIA Egindako instalazioaren inbertsioa eta urteko zein hilabeteko kostu eta etekinak zehaztu dira. Instalazio bakoitzaren itzulera denbora edo payback-a ere zehaztu da. Horrez gain, etxebizitzaren kontsumo energetikoaren ondoriozko C02 emisioen kalkulua egin da. 7.1. INSTALAZIOAREN KOSTU JORRAKETA Inbertsioak zehazteko instalazio bakoitzaren aurrekontu eta fakturak erabili dira. Instalazio bakoitzaren kostu edo etekinak kalkulatzeko, berriz, aurretiaz kalkulaturiko etxebizitzaren eskariaren datuak erabili dira; baita ekipo bakoitzari dagozkion ezaugarriak ere, hala nola: efizientzia, COP-a, etab. Inbertsioa Inbertsioaren kalkulua egiteko ekipo nagusien prezioa hartu da kontuan, osagai txikiagoen eta instalaziorako beharrezkoak diren beste osagai batzuen prezioak mespretxatu direlarik. Horrela, osagai nagusiak honako taula honetan laburbildu dira: Guztira instalazio energetikoaren inbertsioa 17434,7 eurokoa izan da. Aerotermia instalazioak 10723,14 euroko kostua izan du, eta instalazio fotovoltaikoak berriz 6271,56 eurokoa. Kostu eta etekinak Instalazio honi dagokion kostuen kalkulua egitea auzi konplexua da. Izan ere, kostu ekonomiko zehatzak eguzki orduen, kontsumo ohituren eta merkatu elektrikoaren prezioen araberakoak dira. Etxebizitzen energia eskariaren gehiengoa (egurrarekin egun puntualetan egingo dena ezik) energia elektrikoaren bidez eskuratzen da. Izan ere, berokuntza eta UBSrako beharrezko energia elektrizitatez eskuratzen da, eta gainontzekoa etxebizitzen kontsumo elektrikoari dagokio. Energia elektriko hau saretik eta panel fotovoltaikoetatik lortzen da. Energia elektrikoaren KWhko kostua zehazteko konpainia elektrikoarekin (Goiener) egindako kontratua erabili da. Kontratu horretan kontsumo tarte bakoitzari dagokion erosketa prezioa zehazten da, baita sarera saltzeko prezioa ere. Laburbilduz, honako datu hauek eskuratu dira: Taula 15: Sare elektrikoko energiaren prezioa, faktura elektrikotik aterata [Goiener]. Hortaz, instalazio fotovoltaikoaren ondorioz, gutxienez urtean 249 € aurrezten dira, panelek sortutako energia elektriko guztia salduz lortzen direnak. Bestalde, panelek sortzen duten guztia kontsumituko balitz, eta sarera ez balitz ezer salduko, 945 € aurrezten dira. Aurrezte maximo hori sortutako energia elektriko guztia 1. Tartean soilik kontsumituta lortzen da. Beraz, instalazio fotovoltaikoak 249 eta 945 € bitarteko aurreztea suposatzen du. Bestalde, aerotermia sistemaren urteko kostuak ere kalkulatu dira. Bero-ponparen sasoiko jardute koefizientea (SCOP) 55 °C-an 3,49 izanik, hilabete bakoitzeko eskaria asetzeko behar den energia elektrikoa kalkulatu da: Ur bero eskaria asetzeko sistema tradizional baten aldean, 8860 kWh aurrezten dira urtean, berokuntza eta UBSari dagokion energia elektrikoaren kontsumoa 3558,7 kWhkoa izanik. Kostu ekonomikoen kalkulua errazteko, suposatu da berokuntza eta UBS eskaria asetzeko beharrezkoa den energia elektriko guztia saretik hartu dela. kWh-aren prezioa tartearen arabera ezberdina denez, elektrizitate kontsumoa tarte ezberdinetarako kalkulatu da. Ondoren, tarte ezberdinetako kontsumoen zenbatekoen batezbestekoa egin da, gutxi gora beherako balio bat lortzeko. Taula horretan ikus daiteke urtean gutxi gorabehera 530 euroko gastua suposatzen duela etxebizitza bien eskari termikoa bero-ponparen bidez asetzeak. Instalazio bakoitzaren payback-a Instalazio bakoitzaren itzulera denbora edo payback-a kalkulatzeko sistema alternatiboren batekin konparatu beharra dago. Kasu honetan, bero-ponpa, sistemaren birgaitzea egin aurretik zegoen propano galdararekin alderatuko da; instalazio fotovoltaikoa berriz, energia elektrikoa sare elektrikotik kontsumitzearekin konparatuko da. Bero-ponparen kasuan 3558,7 kWh elektrizitate kontsumitzen dira urtean, 530 € inguruko gastuarekin. Propano galdararen kasuan, etxebizitza biek duten 12419,9 kWh-ko ur bero eskaria asetzeko, galdararen %90-eko errendimendua hartuz, 13799,9 kWh kontsumitu behar dira. Propano bonbona baten datuak honakoak dira: instalazioan guztira 10723,14 euroko inbertsioa egin dela kontuan hartuz, instalazioaren payback-a 14,7 urtekoa izango litzateke. Panel fotovoltaikoen payback-a kalkulatzeko ekoizten den energia dena sarera saltzen dela suposatu da, urtean 249 € lortuz. Instalazio fotovoltaikoan egindako inbertsioa 6271,56 € izan dela jakinik, instalazioaren payback-a 25 urtekoa izango litzateke. Hala ere, kalkulu hori ez da zuzena, ez baita ekoizten den dena saltzen. Kontrara, zati handi bat kontsumitu egiten da, faktura elektrikoa merketuz, eta beraz aurrezpena handituz. Adibidez, 4151,8 kWh horiek guztiak kontsumituko balira, sarearen batezbesteko prezioan, 615,19 € aurreztuko lirateke. Beraz, aurrezpena tarte horretan egon beharko da, 249-615 € tartean. Tarte horren batezbesteko balioa 432 € da, eta balio horrekin lortzen den payback-a 14,51 urtekoa da. 7.2. INGURUGIROAN INPAKTUA Etxebizitzen energia instalazioen helburuak autokontsumoa, energia berriztagarrien erabilera eta CO2 emisioen murrizpena izanik, beharrezkoa da egindako instalazioaren CO2 aztarnaren kalkulua egitea. Aztarnaren kalkuluak kontsumoari dagozkionak izango dira soilik, ez instalazio bakoitzaren bizi-zikloari dagozkionak. Kalkulu hau egiteko orain arte kalkulatutako kontsumo datuak erabiliko dira. Horrez gain, Espainiar estatuko Industria, Energia eta Turismo, eta Sustapen Ministerioek egindako dokumentua baliatuko da, Eraikinetako Instalazio Termikoen Araudian (Reglamento de Instalaciones Térmicas en los Edificios, RITE) batzen dena. Dokumentu horretan eraikinen sektorean kontsumitutako iturri ezberdinetako amaierako energiaren CO2 emisio faktoreak ageri dira, baita energia primariotik amaierako energiarako konbertsio faktoreak ere [32]. Dokumentu horretan penintsulako ohiko elektrizitatearen emisio faktorea 0,331 kg CO2 amaierako energia kWh-ko dela zehazten da. Berokuntza eta UBS eskaria asetzeko beharrezkoa litzatekeen energia elektriko guztia saretik kontsumitu balitz, kontsumitutako kWh-ko sortutako kutsadura hori litzateke. Hori horrela, berokuntza eta UBS eskaria asetzeak atmosferara urtean 1177,94 kg CO2 emititzea suposatuko luke [19. Taula]. Eskari hori asetzeko birgaitzearen aurretik zegoen propano galdara erabiliko balitz berriz, 3152,7 kg CO2 emitituko lirateke. Hortaz, energia fotovoltaikoaren ekarpena kontuan izan gabe 1974,8 kg CO2 gutxiago emititzen dira. Instalazio fotovoltaikoak etxebizitzetara edo sare elektrikora urtean guztira 4151,8 kWh-ko ekarpena egiten duela kontuan izanik, esan daiteke edonola ere 1374,2 kg CO2 gutxiago emititzen direla. Beraz, guztira energia instalazioaren birgaitzea egin aurretik baino 3349,1 kg CO2 gutxiago emititzen dira urtean. 8. INSTALAZIO ENERGETIKOAREN HOBEKUNTZA Aurreko atalean azaldutako instalazio energetikoaren hobekuntza batzuk proposatu dira. Hobekuntza hauek berokuntza sistemaren emisoreei dagozkienak dira, oro har. Hobekuntza hauek suposatuko luketen inbertsio gehigarria, kostuetan izango luketen eragina eta ingurumen inpaktua zehaztu dira. Hobekuntza posible hauek kontuan hartu dira instalazioaren birgaitzea egiterakoan. Hala ere, analisia itxituraren (eta beraz, zoruaren) birgaitzea bukatuta zegoela hasi denez, hobekuntza hauek aplikatzea ia ezinezkotzat jo da. 8.1. HOBEKUNTZA PROPOSAMENA Aerotermia sistemaren efizientzia eta funtzionamendua hobetzeko erarik egokiena irteerako uraren tenperatura jaistea da. Horretarako, ordea, kalefazio sistemaren emisoreak aldatu behar dira, egun daudenek ezin dute eta tenperatura baxuetan etxebizitza era egokian berotu. Beheko solairuaren berrikuntza integrala egin denez, zoru erradiatzailea jarri izanak izango zukeen eragina aztertu da. Goiko solairuan, jada kalefazio instalazioa egina zegoenez, fancoil-ak jarri izana aztertu da. Hurrengo irudian proposatutako instalazioaren eskema bat ageri da, erresistentziadun UBS metagailua, beheko solairuko zoruaren hoditeria eta lehen solairuko fancoil-ak bereizten direlarik: Irudia 22: Proposatutako hobekuntzaren eskema[21]. Zoru erradiatzailea Lehenago azaldu den bezala, zoru erradiatzailea tenperatura baxuko emisore termiko oso eraginkorra da. Tenperatura baxuan lan egiteak beroa trukatzeko azalera handiagoa behar izatea suposatzen du, eta horregatik lurzoru guztian zehar jartzen da hoditeria. Zoruan ur hodiak, aire hodiak edo erresistentzia elektrikoak jar daitezke. Kasu honetan, bero-ponparekin batera jarriko denez, hodietatik ura joango da. Sistema hau etxebizitza bat berotzeko metodorik eraginkorrena da. Gainera, neguan ur beroa eramanaz etxebizitza berotzen da, eta udan berriz ur hotza garraiatuz berau hoztu. Beste sistema batzuk ez bezala, funtzio bikoitza betetzen duen emisore sistema da, berokuntza eta hozketa eginez. Modu horretara bero-ponparen potentzial osoa aprobetxatzen da. Horrelako sistema bat instalatzerakoan bereziki garrantzitsua da zorua ondo isolatzea. Izan ere, beroaren transmisioa norabide bakarrean eman behar da, gorantz, eta horretarako azpitik isolatzailea jarri behar da. 22. Irudian ikus daitekeen bezala, hodi bakoitza paraleloan instalatzen da, gela bakoitzean jartzen den hoditeria besteekiko independentea delarik. Horrela, etxebizitza modu uniformean klimatizatzea lortzen da. Sistema honen desabantaila nagusien artean, inbertsio kostu altuaz gain, zoruaren altuera igo behar izatea egongo litzateke. Zimenduen gainean, isolamendua, hoditeria, morteroa eta zorua jarri behar dira. Klimatizazioa ahalik eta eraginkorrena izan dadin zeramikazko lauzak jartzea gomendatzen da, beroaren transmisioa egokia izan dadin. Garatutako teknologia bat den arren, zoru erradiatzailearen instalazioa tenperatura altuko erradiadoreen instalazioa baino garestiagoa da. Zoru erradiatzailearen instalazioak 45-50 € inguruko kostua du metro karratuko [33]. Etxebizitza honen kasuan 2700-3000 € inguruko kostu gehigarri bat suposatuko luke. Erradiadore dinamikoak edo fancoil-ak Lehen solairuan, kalefazio instalazioa aprobetxatuz, fancoil-ak jartzea proposatzen da. Erradiadore hauek ere tenperatura baxuan (45 °C inguruan) lan egiten dute, bero-ponparen eraginkortasuna hobetuz. Erradiadore hauek, ingelesezko izenak dioen bezala, haizegailu bat (fan) eta bero-trukagailu bat (coil) dute. Bero-ponpak berotutako ur beroa erradiadoreetaraino garraiatzen da, bertan berotrukagailutik pasaraziz. Kobrezko bero-trukagailua aluminiozko hegaldun bloke baten barruan jartzen da [23. Irudiko 1 elementua]. Horrela, kobreak aluminiozko hegalak berotzen ditu, hegalen inguruko airea konbekzioz berotzen delarik. Modu horretan konbekziozko berokuntza efizienteagoa lortzen da. Irudia 23: Fancoil baten osagaiak [34]. Orain arteko deskribapena tenperatura baxuko erradiadore guztientzat berbera da. Erradiadore dinamikoak bereizten dituena, esan bezala, haizegailua da. Berokuntza eskaria handitzen denean, erradiadoreek estatikoki funtzionatzeari uzten diote, eta haizegailua pizten da. Haizegailuak airea bero-trukagailuan zehar pasatzera behartzen du, denbora berdinean aire bolumen handiago bat berotuz. Zoru erradiatzailearen kasuan bezala, emisoretik ura hotza dabilenean etxebizitzaren hozketa egin daiteke. Emisore termiko hauen desabantaila nagusia haizegailuaren ondorioz sortzen den zarata da. Zarataren balioak 25-40 dB izan daitezke, emisorearen eta haizegailuaren martxaren arabera. Horrez gain, momentuz teknologia nahiko garestia dira, emisore bakoitzak 300-1200 € inguru (potentzia, tamaina eta markaren arabera) balio dituelarik. 6 edo 7 emisore jarri beharko lirateke goiko pisuan, guztira 4 kW inguruko potentzia batzen dutenak. Emisore merke batzuk jarriz instalazioaren kostua 3600 € ingurukoa izango litzateke . 8.2. HOBEKUNTZEN INPAKTUA Hobekuntza hauek egitean ez da etxebizitzaren eskaria aldatzen. Hala ere, tenperatura baxuagoa denez, efizientzia hobetzen da, eta beraz energia kontsumoa jaitsiko da. Beheko solairuaren kasuan, esan bezala, zoru erradiatzailea proposatu da. Kasu horretan, berokuntza uraren tenperatura 35 °C litzateke, bero-ponparen COP-a 4,95 izanikiii. Bigarren solairuaren kasuan, bulkada tenperatura 45 °C izanik, bero-ponparen COP-a 3,70 da. Beroponpak tenperatura bakarrean funtziona dezan bulkada tenperatura gisa 45 °C hartu da, bi solairuetako emisoreen tenperatura hori delarik. Esan bezala, bero-ponparen COP-a 3,70-ekoa da tenperatura horretan. Instalazio berri horrekin berokuntza eta UBSrako urteko elektrizitate kontsumoa 3356,8 kWhkoa da. Tenperatura altuko erradiadoreekin egindako instalazioaren urteko elektrizitate kontsumoa berriz, 4072,2 kWh-koa da (COP-arekin kalkulatuta). Hortaz, urtean 715,4 kWh elektrizitate aurreztuko lirateke. Horrez gain, elektrizitate hori saretik hartzen dela suposatuz, 236,79 kg CO2 gutxiago emitituko lirateke eta faktura elektrikoan 106 € inguru gutxiago ordainduko lirateke. Kontuan izanik gutxi gorabehera 6000-7000 euroko inbertsioa suposatzen duela, aurrezpenaren ikuspuntutik agian ez du merezi. Hala ere, beste instalazioak ez duen hozketa sistema bat du instalazio honek, horrek ere aurrezpena dakarrelarik. iii Kalkuluak COP-arekin egin dira SCOP-arekin beharrean. Fitxa teknikoan SCOP-aren balioak 35 eta 55 ºC-ko bulkada tenperaturentzat soilik ematen dira; COP-arenak berriz, 35, 45 eta 55 ºC-rentzat. Beraz, konparaziorako zuzenena COP-a erabiltzea da. 9. ONDORIOAK Lan honetan landa eremuko eraikin baten etxebizitza biren birgaitze energetikoa egin da. Etxebizitzen birgaitze energetikoa birgaitze orokorrarekin batera egin da. Birgaitze horretan, inguratzailean instalaturiko isolamenduari eta leiho berriei esker, etxebizitzen berokuntza eskaria 6000 kWh-an murriztea lortu da. Itxituraren birgaitzeaz gain, instalazio energetikoa aldatu da. Instalazio hau 12 kW-ko aerotermia bero-ponpa batez, 9 kW-ko egur-berogailu batez eta 3 kW nominaleko instalazio fotovoltaiko batez osatuta dago. Instalazioaren emisore termiko gisa tenperatura altuko erradiadoreak aukeratu dira. Beheko solairuan emisore berriak jarri dira eta lehen solairuan berriz aurreko instalaziotik zeudenak aprobetxatu. Hala ere, berogailuetako urak gas galdararekin baino tenperatura baxuagoa duenez lehen solairuko emisoreen potentzia ez dela nahikoa ondorioztatu da. Horregatik, beharrezkoa denerako berogailu elektriko bat erabiltzea proposatu da. Bero-ponparen ondorioz urtean 8860 kWh aurrezten dira. Instalazio fotovoltaikoak 4151,8 kWhko ekarpena egiten du urtean. Urteko CO2 emisioak 3349,1 kg-tan murriztu dira, eta urtean gutxi gorabehera 960 € aurrezten dira. Birgaitze osoa kontuan izanik urtean 15669,2 kWh eta 3214,9 kg CO2 aurrezten dira. Instalazio energetikoan erabilitako teknologiak nahiko berriak direnez, inbertsio ekonomikoa altua izan da. Kalkulatutako instalazioaren payback-a altua den arren, kalkulua ez da guztiz zehatza. Izan ere, errentagarritasuna elektrizitatearen prezioaren menpe dago eta hau aldakorra da. Prezioak garestiagoa diren heinean instalazio fotovoltaikoaren errentagarritasuna handituko da. Horrez gain, errentagarritasuna ez da kontuan hartu beharreko faktore bakarra, ingurumen inpaktuaren aldetik oso interesgarria baita. Aztertu den hobekuntza proposamena egokia da, egindako instalazioa hobetzen baitu. Hala ere, nahiko garestia da eta beste instalazioak baino errentagarritasun txikiagoa du. 10. KRONOGRAMA Atal honetan proiektuaren ataza nagusiak, hauen iraupena eta proiektuaren bilakaera jorratuko dira. Proiektuaren bilakaera irudikatu eta iraupena kalkulatzeko GANTT diagrama bat erabili da [24. Irudia]. GANTT diagrama baliatuz ataza bakoitzaren eta proiektuaren iraupena irudikatzen da, ataza luzeenak edota ataza kritikoak identifikatuz. Proiektuaren hasiera data 2021ko martxoaren 4a da. Bere iraupena 3 hilabete eta erdikoa izan da, martxo hasieran hasi eta ekain erdialdean bukatu delarik. Proiektua aurrera ateratzeko burutu behar izan diren ataza nagusiak honako hauek dira: • Proiektuaren hasiera: Proiektuari hasiera ematen zaiola adierazten da. Proiektuaren zuzendariarekin bilera batean proiektuak izan beharreko garapena eta helburuak zehazten dira. • Dokumentazio bilketa: Proiektua garatzeko beharrezkoa den dokumentazioa bildu da. Proiektuaren dokumentazioa Internet bidez lortu da. • Eraikinaren ezaugarri eta informazioaren bilketa: Proiektuak aztergai izango duen eraikinaren ezaugarri teknikoak jaso dira. Horrez gain, kontsumo ohiturei buruzko informazioa jaso da. Eraikina kokatzen den tokiko datu klimatikoak eskuratu dira. Etxebizitzaren kokapen eta deskribapenari dagokion testuingurua idatzi da. • Etxebizitzen eskariaren azterketa: Ezaugarri teknikoez eta kontsumo informazioaz baliatuz etxebizitzaren energia eskaria kalkulatu da CE3X programa eta gradu-egun metodoarekin. • Instalazioaren informazioa biltzea: Instalazio energetikoari buruzko informazioa bildu da. Ekipo bakoitzaren informazio teknikoa eta hauen aurrekontu eta fakturak bildu dira. • Instalazio energetikoaren analisia: Instalazio energetikoaren energia kontsumoa, inbertsio eta kostuak eta ingurumen inpaktua kalkulatu dira. Dimentsioen egokitasuna aztertzeko kalkuluak egin dira, eta horretarako beharrezkoa den dokumentazioa bilatu da. • Instalazioaren hobekuntzen analisia: Instalazio energetikoaren analisitik ateratako ondorioetatik abiatuz hobekuntza posible batzuen analisia egin da. Horretarako, informazio tekniko berria bilatu da. Hobekuntzen inpaktua aztertu da. • Proiektuaren amaiera: Proiektua amaitutzat eman da. Amaiera data 2021ko ekainaren 18a da. Irudia 24: Proiektuaren GANTT diagrama.
science
addi-65b5a24e2992
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/53456
Klima aldaketaren aurrean euri-ur sarearen erantzuna hobetzeko hiri-drainatze jasangarrien azterlana Leioako Campusean (UPV/EHU)
Landeta Mugica, Leire
2021-10-18
LABURPENA Proiektu hau Leioako Campusean egin den ikerketa lan bat da. Agenda 2030 eta Campus Bizia Lab programen baitan dagoen Gradu Amaierako Lana da, "EHU Suds" proiektuaren barruan, hain zuzen ere. Ikerketa honetan, zehazki, Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioako Campusean hiri-drainatze sistema jasangarrien bideragarritasun azterketa orokor bat egin da. Klima aldaketaren aurrean, euri-uren sareak kudeatzen duen ur-bolumenaren analisia egin da, eta ahulguneen aurrean soluzio jasangarriak proposatu dira. Leioako Campusean hiri-drainatze sistema jasangarriak aplikatu ahal izateko, lehenengo egungo sarearen egoeraren azterketa bat egin da EPA-SWMM eredu matematikoaren bidez. Proposatu diren soluzioak zoladura iragazkorra eta infiltrazio zanga zein putzuak zituztenak dira, betiere ur-isurketen bolumena murrizteko, sarean kalterik eragin gabe eta Campusaren erabilera aldatu gabe. Lanean ondorioztatu da posible dela euri-ur sarearen erantzuna hobetzea SUDS-ak erabiliz, era jasangarri batean, klima aldaketaren ondorioei aurre eginez. Proposatutako soluzioek Campusaren eremuaren %2-ko azalera hartzen dute, hau da, 17307 m2-ko azalera. Hitz gakoak: SUDS, azaleko isurketa, drainatze jasangarria, storm water management model, SWMM, zoladura iragazkorra, infiltrazio zanga 1. SARRERA 1.1. LANAREN HELBURUA ETA IRISMENA Gradu Amaierako Lan hau ikerketa lan bat da, Euskal Herriko Unibertsitatearen Campus Bizia Lab (CBL) programaren barruan txertatua. Programa hori EHU-k sustatzen du, eta ikerkuntza eta ekintza prozesu batean oinarritzen da ikasleen artean inpaktu handia izango duen praktika bat garatzeko helburuarekin. CBL programa Gradu eta Master Amaierako Lanen bitartez gauzatzen da, eta unibertsitateko jasangarritasuna bultzatuko duten proiektu ezberdinetan banatua dago. Proiektu horietako bat da, hain zuzen ere, EHUsuds deiturikoa, eta horretan txertatzen da Gradu Amaierako Lan hau. EHUsuds proiektuaren helburua EHU/UPV-ko Gipuzkoako (Ibaeta) eta Bizkaiko (Leioa) Campusetan Hiri-Drainatze Jasangarriko Sistemak (SUDS) ezartzeko aukerak identifikatzea da, campusen urbanizazioak uraren zikloan duen eragina murrizteko eta horien ingurumen kalitatea eta paisaia hobetzeko. Lanak, zehazki, Leioako Campuseko urbanizazioak uraren zikloan duen eragina murrizteko helburua jorratuko du. Aipaturiko EHUsuds proiektuaren barruan bost Gradu Amaierako Lan aurkeztu dira guztira 2020/2021 ikasturtean; Leioan, zehazki, bi aurkeztu dira. Leioako Campusa aztertzen duten lanek oinarri teoriko komunak erabili dituztenez, lanen atal batzuk elkarlanean egin dira analisi ezberdinetan abiapuntu berbera izateko asmoarekin. Hasierako oinarri hori berdina izan arren, bakoitzak sakonago landutako gaiak Gradu Amaierako Lanaren helburuaren araberakoak izan dira. Hala, informazio elkartrukea eranskinak erabiliz egin da. III. eta IV. eranskinak Ander Gonzalez Perezek landu ditu, kalitatearen hobekuntza helburu duen teknika jasangarrien bideragarritasun azterketaren egileak. I., II., V. eta VI. eranskinak, ordea, Leire Landeta Mugicak landu ditu, ikerketa lan honen egileak. 1.2. AURREKARIAK 1.2.1. 2030 AGENDA Gradu Amaierako Lan honek lotura estua dauka 2030 Agendarekin. Nazio Batuen Erakundeko (NBE) biltzar orokorrak Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda onartu zuen 2015eko irailean: pertsonen, planetaren eta oparotasunaren aldeko ekintza bat da, bake unibertsala eta justiziarako sarbidea ere indartu nahi dituena. Agenda honetan garapen jasangarrirako 17 helburu (Garapen Iraunkorreko Helburuak, GIH) zehazten dira eta, hauekin batera, bete beharreko beste 169 helmuga 2030 urterako. 17 helburu horiek Milurteko Garapen Helburuen (MGH) lorpenetan oinarritzen dira, eta esfera berriak txertatzen dituzte; beste lehentasun batzuen artean, klima aldaketa, arrakala ekonomikoa, berrikuntza, kontsumo iraunkorra, bakea eta justizia kokatzen dituelarik. 2030 Agendak dituen bost ardatz nagusiak; planeta, pertsonak, oparotasuna, bakea eta aliantzak dira, "5P" moduan ere ezagunak. Ikerketa lan hau lehenengo eta hirugarren ardatzekin lerratuta dago bereziki. Izan ere, "planeta"-ren ardatzak gure planeta degradaziotik babesteari egiten dio erreferentzia. Kontsumo , ekoizpen eta baliabide naturalen kudeaketa iraunkorraren eta klima-aldaketari aurka egiteko neurri urgenteen bidez, gaur egungo eta etorkizuneko belaunaldien premiei erantzun ahal izatea da ardatz honen helburua; 6., 12., 13., 14 eta 15. Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH) barne hartzen ditu. Bestalde, "oparotasuna"-ren ardatzak bermatu nahi du gizaki guztiok izango dugula bizitza oparo eta betea, eta garapen ekonomikoa, soziala eta teknologikoa naturarekin harmonian garatuko dela; 7., 8., 9., 10. eta 11. GIH-ak barne hartzen ditu. Irudia 1: Garapen Iraunkorrerako Helburuak. Iturria: Nazio Batuak Gradu Amaierako Lan honek, zehazki, hurrengo Garapen Iraunkorreko Helburuak jorratzen ditu gehien bat: 6. Uraren erabilgarritasuna eta kudeaketa iraunkorra nahiz guztiontzako saneamendua bermatzea. 13. Neurri urgenteak hartzea klima-aldaketaren eta haren ondorioen aurka egiteko. 9. Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta iraunkorra bultzatzea eta berrikuntza sustatzea. 11. Hiriak eta giza kokaguneak inklusibok, seguruak, erresilienteak eta iraunkorrak izatea lortzea. Hiri-drainaketa sistema jasangarrien proiektuak bat egiten du uraren kudeaketa egoki eta iraunkorrarekin. Era berean, baliabide egokia eskaintzen du klima aldaketari aurre egiten laguntzeko. Aitzitik, gainontzeko 17 GIHekin zeharkako lotura ere badu, batzuekin beste batzuekin baino gehiago. Izan ere, 2030 Agenda helburuek izaera unibertsala eta integratua dute eta prozesu multidimentsionala dute. Horrez gain, 2030 Agendak dituen 17 helburuek erronka eta adierazleak dituzte. Helburu bakoitzak erronka eta adierazle kopuru ezberdinak ditu, eta 169 erronka daude guztira. Helburu guztiek bi erronka mota dituzte: emaitzekin lotutakoa eta ezarpen-baliabideekin lotutakoak. 6. helburua aztertuz gero, ikerketa lanarekin lotura duten ondorengo erronkak azpimarra daitezke: 6.4 Hemendik eta 2030era, nabarmen areagotzea baliabide hidrikoen erabilera eraginkorra sektore guztietan, eta bermatzea ur gezaren erauzketaren eta horniketaren iraunkortasuna, ur-gabeziari aurre egiteko eta urik ez duten pertsonen kopurua nabarmen murrizteko. 6.a Hemendik eta 2030era, nazioarteko lankidetza eta garapen bidean dauden herrialdeei emandako laguntza areagotzea, uraren eta saneamenduaren arloko jarduera eta programetan ahalmena sortzeko; esaterako, honako hauetan: gatzgabetzea, baliabide hidrikoak modu eraginkorrean erabiltzea, hondakin-urak tratatzea, birziklatzea eta berrerabiltzeko teknologiak erabiltzea. 1.2.2. CAMPUS BIZIA LAB Aipatu bezala, garapen jasangarrirako 2030 EHU Agendak (2019-2025) jaso eta biltzen du UPV/EHUk 2030 Agendaren 17 Garapen Iraunkorreko Helburuetako 12-ri egindako ekarpena. Unibertsitateak garatutako "Campus Bizia Lab" programak, garatzen diren ikerketak eta lanak iraunkortasunaren ildotik bideratzea bultzatzen du, agendarekin bat eginez. Programaren helburuak honako hauek dira:  Diziplinaz gaindiko komunitate bat sortzea, era kooperatiboan lan egingo duena, UPV/EHU-ko campusetan detektatzen diren iraunkortasun ezari loturiko arazo eta erronken konponketan arituko dena.  Lan eredu bat diseinatzea, garatzea eta ebaluatzea, UPV/EHU-ko campusetako iraunkortasunari lotutako inpaktu handiko irakaskuntza prozesuak arrakastaz burutzeko aukera emango duena.  Campus Living Lab proiektu instituzional bat artikulatzea eta ikusgarri egitea, bere ekintza erradioa UPV/EHU-ko titulu guztietara pixkanaka zabalduko duena eta maila anitzeko praktika iraunkorrak sortuko dituena. Espero diren emaitzen artean honako hauek daude:  UPV/EHU-n irakasleek, ikasleek eta administrazio eta zerbitzuetako langileek eratutako komunitate bat sortzea, zehazki iraunkortasunerako hezkuntzan sakonduko duena UPV/EHUn.  Ikasturte bakoitzean gutxienez 30 Gradu Amaierako Lan (GrAL) edo Master Amaierako Lan (MAL), UPV/EHUko hiru campusetako hainbat titulazioei lotuak.  Antolakuntza funtzionamendu protokoloak eta laguntza materialak prestatzea iraunkortasunari lotutako GrAL eta MAL lanen jarraipen eta tutoretzarako. Beraz, EHU Agendaren eta Campus Bizia Laben programen baitan garatu da Gradu Amaierako Lan hau, sarreran aipatutako EHUsuds proiektuaren parte izanik. Ikerketa lan honetan aurretik azaldutako helburuei eusten eta erronkei aurre egiten saiatu da. Drainatzea sarea eta drainatze-arroak identifikatu dira, eta modelo bat sortu SWMM programaren bidez. Helburua sare horrek dituen ahulguneak identifikatzea izan da, hiri-drainatze jasangarrien kokapen balizkoak zehaztu ahal izateko eta horrela, klima aldaketari aurre egiteko. 2. OINARRI TEORIKOAK 2.1. URAREN ZIKLOA HIRI-EREMUAN ETA BERE KUDEAKETA Hirietako uraren zikloa urak jarraitzen duen bidea da, naturatik jasotzen denetik berriro ere bueltan izan arte, bitartean, gizakiaren onura eta probetxurako erabili ostean. Naturan likido egoeran dagoen ura ibaietan, lakuetan, lurrazpiko uretan eta itsaso eta ozeanoetan aurki daiteke. Gizakiak ur honen beharra duenean bere ziklo naturala moldatzen du eta tratamendurako, bideratzerako eta banaketarako azpiegitura sortzen ditu. Hau da, hirietako uraren zikloa urak duen berezko ziklo naturalaren aldaketa da. Hirietako uraren zikloaren fase nagusiak hornikuntza, kontsumoa eta saneamendua dira, baina sakonago aztertuz gero hurrengo faseetan bana daiteke: 1. Ur-bilketa 2. Edateko arazketa 3. Garraioa eta biltegiratzea 4. Banaketa 5. Kontsumoa 6. Estolderia 7. Arazketa 8. Berrerabilpena 9. Itzulketa Irudia 2 : Hiri-eremuko ur zikloa. Iturria: Aqualia Ur-bilketaren ostean, ura edangarria egiteko tratamendua jarraitzen da ETAP-etan (Ur Edangarriaren Tratamendu Zentroan). Ur hau biltegi handietan gordetzen da eta ostean, banaketari ekiten zaio, hornikuntza-sare baten bidez. Behin erabilita, ura estolderia sistemara bideratzen da. Fase honetan, ura EDAR-era bideratzen da kolektoreen bidez (Ur Zikinen Araztegi Zentroa). Aipaturiko zentroa azpiegitura teknologikoak dira, ura berriz ere naturara itzuli aurretik kutsatzaile ezberdinak kentzeko erabiliak. Araztutako uraren berrerabiltzea ere egin daiteke, ur hau nekazaritzara eta hiri handien garbiketa lanetara bideratuta. Urbanizazioa lurzoru naturalen edo erabili ezin diren lurzoruen garapena da, bizitoki, merkataritza- eta industria-eremuetan. Prozesu honek aipatutako ziklo hidrologikoan eragin du, askotan haren kaltetan. Urbanizazio prozesuak infiltrazio gaitasunaren murrizketa, landaredia naturalaren murrizketa eta euri urak pilatu daitezkeen lurzoruaren irregulartasunak desagertzea eragiten du. Honek guztiak ondorio nabarmen batzuk ditu:  Puntako emarien hazkundea.  Jariatze bolumen handiagoak.  Uholdeen areagotzea.  Oinarrizko emarien murrizketa. Irudia 3: Urbanizazioaren eragina ur zikloan. Iturria: iagua/Ana Abellán Aipatzekoa da ere, hiri-eremuetan gizakiek eta hauek aurrera eramaten dituzten ekintzek sortzen duten kutsadura handia dela. Honen ondorioetako batzuk kutsatzaileen hazkundea, uraren tenperaturen aldaketak eta substantzia arriskutsuen agerpena izan daitezke. 2.2. HIRI-DRAINATZE SISTEMA JASANGARRIAK Hiri-drainatze sistema jasangarriak, era laburtuan SUDS (Sustainable Urban Drainage Systems edo Sistemas Urbanos de Drenaje Sostenible) bezala ere ezagunak, hiri eremuko euri-uren kudeaketa teknikak dira. Hauen helburua hirigintza-garapenean prozesu hidrologiko naturalen antzera jokatuz, hiriaren pasaian sortzen den azaleko isurketa kontrolatzea da. Gainera, sistema hauen erabilerarekin honako helburu hauek ere betetzea bilatzen da: amaierako isurketa kantitatea murriztea eta naturara isurtzen den uraren kalitatea hobetzea. Era horretan, uraren zikloarekin integratutako kudeaketa soluzioak lortzen dira. SUDS-ek arro hidrografikoaren portaera ahalik eta gutxien alda dadin bilatzen dute eta hauen izaera naturala mantentzen saiatzen dira. Gainera, Espainiako eta Europako legeetatik eratorritako gobernantza-printzipioak sendotzen laguntzen dute:  Ur-masen egoera hobetzea.  Uholde eta lehorteen aurkako babesa ematea.  Klima aldaketaren inpaktura egokitzea eta hau arintzea (CO2 hustubideak).  Urak, hiri zikloan zehar, daukan energia zein ur kontsumoak murriztea: euri-urak aprobetxatzea, ur bolumena gutxitzea tratamendu instalazioetan, ponpaketa kopurua murriztea, etab.  Ekosistemen zerbitzuen horniketa, konektibitatea eta berriztapen ekologikoak biodibertsitatearen kontserbaziorako, uraren eta berdeguneen balioei garrantzia emanez. SUDS-ak hiriko berdeguneen azpiegituren parte dira eta euri urak kudeatzeko jadanik ezagunak diren sistema konbentzionalekin uztartu ahal dira. Era horretan, kolektoreek, ekaitz-tangek edota EDAR-ek jasotzen dituzten isurketa emariak murriztea lortzen da. Horrez gain, urak berarekin daramatzan solidoen murrizketa eragiten dute, baita amaierako isurketa garbiago bat bermatu ere. Beraz, SUDS-ak iraunkortasuneko hiru ardatz nagusiekin bat datoz (Ingurumenaren Kongresu Nazionala, Madrid 2018): 1. Ekonomia. Hiri-isurketen bolumen kantitatearen kontrol eta kudeaketa eraginkorra, jariatze-uren ekoizpena murriztuz eta, horrela, erresilientzia handiagoa emanez sistema konbentzionalei. 2. Ingurumena. Euri-uren kalitatearen kontrola, kudeaketa eta berreskurapena, kutsadurari eta uretan topa daitezkeen kutsatzaile ezberdinei aurre eginez. 3. Gizartea. Hiri-paisaiaren balorazioa eta bultzatzea kontuan hartuz bizilagunentzako eta hiriaren ekosistemaren biodibertsitatearentzako irabaziak eta onurak. 2.2.1. HIRI-DRAINATZE SISTEMA JASANGARRI MOTAK Aurreko atalean aipatu bezala, drainatze sistema jasangarriek ur ziklo naturalen prozesu antzekoak jarraitzen dituzte. Mota ezberdinak daude eta hauek sailkatzeko modu bat baino gehiago dago, kokapenaren arabera eta betetzen duten funtzioaren arabera adibidez. Gradu Amaierako Lan honetan, betetzen duten funtzioaren araberako irizpidea hartu da kontuan, neurri estrukturalekoak izateaz gain; hau da, isurketa egitura fisiko baten bidez kudeatzen dituztenak. Bost funtzio bete dezakete hiri-drainatze sistema jasangarriek (Sara Perales, 2019): 1. Geldiaraztea. Isurketa aldi baterako biltegiratzen du eta ondoren, astiro isurtzen du puntako emaria murriztuz. 2. Biltegiratzea. Isurketa in situ biltegiratzen du aprobetxatu ahal izateko, solidoen sedimentazioa eman ostean. Irudia 4: SUDSen funtzioaren araberako sailkapena. Iturria: Sara Perales, Jornadas SUDS 2019 Irudia 5: SUDSen funtzioaren araberako sailkapena. Iturria: Sara Perales, Jornadas SUDS 2019 TEILATU BEGETALAK Geruza ezberdinez osatutako gainazalak dira: substratu begetal bat, drainatze geruza bat eta mintz iragazkor bat dutenak. Eraikinen goialdean kokatzen da, teilatuetan, bertan jausten den euri ura landarediarekin xurgatuz eta filtratuz. Substratuak ura gordetzen du eta gainontzekoa drainatze geruza bidez husten da. Era berean, bertan biltegiratuta geratzen den urak bertako landaredia ureztatzeko ere balio du. UR TANGA Euri urak biltegiratzeko egiturak dira; bertara doa inguruko eremu iragazgaitzetatik datorren ura. Ura biltegiratuta izateak berrerabilpenerako aukera ematen du: nekazaritza erabilpena, garbitze lanak, etab. Aire zabaleko edo lur azpikoak izan daitezke eta kokatua dagoen lekuaren arabera ura grabitatez heltzen da edo ponpaketa sistema baten bidez. Irudia 7: Ur tanga. Iturria: Benaguasilgo udaletxea Irudia 9: Egiturazko zuhaitz-txorkoak. Iturria: SUDS Manuala (2015) INFILTRAZIO ZANGAK ETA PUTZUAK Lurzoruan egiten diren hondeaketak dira, inguruko gainazal-ura jasotzeko eta biltegiratzeko helburua dutenak; drainatze materialez beteta daude biak. Ondoren, ur hori azpiko lurrera infiltratuko da. Biek helburu eta funtzionamendu bera duten arren, bien arteko diferentzia dimentsioak dira; zanga sakonera gutxi duen luzetarako hondeaketa da, putzuek, aldiz, luzera txikiagoa dute baina sakonagoak dira. SARE FORMAKO KUTXAK Egitura modularrak dira, polipropilenoz eginak. Lurrazpian egon daitekeen egitura da eta gainean zein gainazalean beste egitura eta funtzio ezberdinak garatzeko aukera ematen du. Legarrarekin eta geotextilarekin konbinatzen da askotan. Betetzen dituzten funtzioen artean ura gordetzea eta behin filtratuta garraiatzea daude. Irudia 12: Sare formako kutxak. Iturria: Benaguasilgo udaletxea DRAINATZE IRAGAZLEAK Luzetarako hondeaketa edo zangak dira, legarrez beteak daudenak eta ohikoa da oinarrian drain-zulatu bat izatea. Ingurutik isurtzen den ura iragazi eta aldi baterako biltegiratzen dute. Horrez gain, drain-zulatu horrekin ibaian behera bideratzen da ura. AREKA BEGETALAK Sakonera gutxiko eta landarediarekin estalitako ubide zabalak dira. Funtzio nagusia bertako eremuko eta inguruko ura bildu, tratatu eta garraiatzea da. Garraiatze abiadura moteltzen da eraikitzean ezartzen zaion maldari esker. Honek sedimentazioan, iragaztean eta elementu kutsatzaileen murrizketan laguntzen du. Euskal Herrian ere hainbat eremutan aplikatu dira hiri drainatze sistema jasangarriak, Gasteizen, adibidez. programa hau erabili da, Leioako Campuseko drainatze sarea behin osatuta, dauden gabeziak zeintzuk diren jakiteko eta hiri-drainatze sistema jasangarrien eragina aztertu ahal izateko. SWMM-ek drainatze-sistema baten portaera irudikatzen du ingurumen-analisi bat osatzen duten hainbat modulurekin. Modulu hauek eta SWMM-eko objektuak hurrengoak dira:  Modulu Atmosferikoa. Eroritako euria eta urak lurzoruaren gainazalean utzitako kutsatzaileak definitzen dira, non Lurzoruaren Gainazaleko Moduluan jasotzen diren. SWMM-eko Plubiometro objektua (Rain Gage) erabiltzen du euriaren sarrerak sisteman irudikatzeko.  Lurrazaleko Modulua. Azpiarro (Subcatchment) baten edo bat baino gehiagoren bidez adierazten da. Objektu hauek Modulu Atmosferikoaren prezipitazioa jasotzen dute euri edo elur moduan eta infiltrazio formako irteera isurketak sortzen dituzte Lurrazpiko Uren Moduluarentzako, baita gainazaleko isurketa eta kutsatzaileen karga moduan ere Garraio Moduluarentzako.  Lurrazpiko Uren Modulua. Lurrazaleko Modulutik infiltrazioa jasotzen du eta Garraio Modulurako sarrera isurketa gisa transferitzen du haren zati bat. Modulu hau Akuiferoen objektua erabiliz modelatzen da (Aquifers).  Garraio Modulua. Garraio elementuez osatutako sarea du (ubideak, hodiak, ponpak eta elementu erregulatzaileak) eta biltegiratze eta tratamendu unitateak ditu ura bideratzeko isurketa-korapiloetara (Outfall) edo tratamendu zentroetara. Modulu honen sarrera fluxuak lurrazaleko isurketatik, lurpeko fluxuarekiko elkarreraginetik, euririk gabeko aldiei dagozkien emari sanitario eta ekologikoetatik edo erabiltzaileak zehaztutako sarrera-hidrogrametatik etor daitezke. Garraio Modulua Korapiloak eta Lineak bezalako elementuekin osatzen da.  Kalitate Modulua. Azpiarro bakoitzetik isurtzen den ur-kalitatearen jarraipena egitea ahalbidetzen du. Horrez gain, garraio elementu bakoitzean kontzentrazioaren jarraipenak ere egin daitezke denbora-tarte ezberdinez osatutako simulazio batean. SWMM-eko modelo jakin batean ez da beharrezkoa aipatutako Modulu guztiak agertzea. Gradu Amaierako Lan honetan, adibidez, uraren kantitatearen ikuspuntutik egindako ikerlana egin da eta, beraz, uraren kalitatea ez da kontuan hartu eta ez da aztertu. Irudia 24: SWMM-eko elementu fisikoen adibide eskema. Iturria: SWMM Manual 2.4. EURIAREN DEFINIZIOA Prezipitazioa Lurraren gainazalean erortzen den atmosferako ur-lurrunaren kondentsazioaren edozein produktu da. Ziklo hidrologikoaren elementu nagusietako bat da, planetako ur gezaren zati handi bat Lurran uzteko erantzulea dena. Mota askotako prezipitazioak daude, baina kontuan hartuta ikerlana burutu den kokalekua eta klima, prezipitazio likidora mugatuko da azterketa, hau da, euria. Prezipitazioak ezaugarri ezberdinak ditu:  Tamaina eta forma. Ur tanten diametroen neurria 0,1 mm eta 9 mm bitartean egon daiteke, eta hortik behera tantek apurtzera jo ohi dute.  Intentsitatea eta iraupena. Orokorrean alderantzizko erlazioa dute biek; hau da, intentsitate altuko ekaitzek gutxi iraun ohi dute eta intentsitate baxukoek, aldiz, gehiago irauten dute normalean.  Intentsitatea eta azalera. Orokorrean, azalera handi batean prezipitazioa ez da izaten intentsitate altuegikoa.  Ur-tantaren tamaina eta intentsitatea. Intentsitate altuko ekaitzek ur-tanta handiagoko euriekin lotuak daude normalean. 2.4.1. PREZIPITAZIOAREN NEURKETA Prezipitazioa neurtzeko metodo estandarra plubiometro estandarraren bidez da, plastikozkoa edo metalezkoa izan daitekeena eta 100 mm eta 200 mm bitarteko neurrikoa. Baina badaude beste motatako neurgailuak ere: falka-plubiometroa, kubeta baskulatzaileko plubiometroa eta plubiometro astuna. Prezipitazioak neurtzeko hainbat sare daude mundu osoan zehar, eta haien datuak Interneten edo tokiko meteorologia-bulegoen bidez partekatzen dituzte. Datu hauek garrantzitsuak dira ibaien emariak eta ibaietako uraren kalitatea iragartzeko, aurreko puntuan aipatutako SWMM garraio eredu hidrologikoak erabiliz. Gradu Amaierako Lan hau garatzeko, ikerketa lekutik gertu dagoen estazio meteorologiko hurbileneko datuak hartu dira, zehazki Loiuko Aireportuko plubiometrokoak, Estatuko Meteorologia Agentziak emanak (AEMET). Hain zuzen ere, honen IDF kurbari erreparatu zaio. IDF kurbak intentsitatea euriaren iraupenarekin eta gertatzeko probabilitatearekin edo maiztasunarekin lotzen ditu; horretarako birgertatze aldia eta iraupena zehaztu behar dira, lanaren edo ikerketaren interesen araberakoak. Birgertatze aldia gertaera bat emateko probabilitatea da, intentsitate eta iraupen konkretu batzuekin. Ekaitz baten intentsitatea edozein birgertatze aldirako eta iraupenerako aurreikusi daiteke, lekuko datu historikoetan oinarritutako taula batzuen bidez. Uholdeen maiztasunari dagokionez, berriz, ez dago uholde baten neurri eta lekuaren informazioa aurreikusteko modurik, baina aurretik gertatutako uholdeek informazio baliotsua eskaini dezakete gutxi gorabeherako estimazioak egin ahal izateko. 2.5. CAMPUSEKO LURREN INFILTRAZIO GAITASUNA Infiltrazioa, definizioz, ura lurzoruaren azaleratik lurraren barrualdera igarotzeko prozesua da eta neurtzen duen parametroa infiltrazio gaitasuna da. Parametro hau leku jakin batean eta baldintza jakin batzuk kontuan hartuta, lurzoru batean ura sartzeko gehieneko tasa da, edo, bestela esanda, lurrak xurga dezakeen euri-uraren gehieneko intentsitatea. Infiltrazio gaitasuna mm/h edo mm/min-tan adieraz daiteke. Euriaren intentsitatea infiltrazio gaitasuna baino handiagoa bada, azaleko erretentzioa gainditu ondoren, azaleko isurketa emango da. Ordea, euriaren intentsitatea txikiagoa bada, benetako infiltrazio tasa hori izango da: euriaren intentsitateari azaleko erretentzioa kenduta, infiltrazio ahalmen hori baino txikiagoa izango dena. Hainbat faktorek eragiten dute bai infiltrazioan, bai infiltratutako uraren kantitatean. Faktore hauek dira lurzoruaren infiltrazioan eragiten dutenak:  Prezipitazioa lurraren propietateetatik kanpoko faktore bat da. Prezipitazioa egotea infiltrazioa egoteko arrazoia da, baldin eta gutxieneko muga jakin bat gainditzen bada.  Tenperatura. Lurzoruaren tenperatura jasotako ura izozteko bezain baxua bada, geruza izoztuak infiltrazioa eragozten edo zailtzen du.  Hasierako hezetasunak eragin handia du lurrean. Lurra oso lehor badago, grabitatearen eraginez, tentsio kapilar handia sortzen da eta, ondorioz, infiltrazioa areagotu egiten da. Lurra busti ahala buztinak eta koloideak puztu egiten dira, eta poroen tamaina eta infiltratzeko lurzoruak duen ahalmena murriztu egiten dira. Bestalde, lurzoruak ura geldiarazteko ahalmena lortu ahala, ur kantitate gutxiago onartuko da, gradiente piezometriko gutxiago egongo baita, eta ondorioz, sarrerafluxu gutxiago.  Lurzoruaren azaleraren baldintzak. Ura lurrean modu estatikoan egoteak infiltrazioa errazten du, ura infiltratu dadin denbora ematen baitu. Horregatik, lurrazalean ura geldiarazteko ura bera egotea eta irautea saihesten duten faktoreek kalte egiten diote infiltrazioari. Horrela, lurraren maldak eroritako ura lurrazaleko isurketa gisa igarotzea errazten du; zenbat eta malda handiagoa izan, orduan eta denbora gutxiago behar du leku batetik bestera mugitzeko eta orduan eta ur gutxiago geratzen da lurrean. Bestalde, landaretzak ura geldiarazten laguntzen du, eta horrek handitu egiten du urak lurrean ematen duen denbora eta, ondorioz, infiltrazioa. Lurraren trinkotzeak baldintzak zehazten dituen beste faktoreetako bat da. Gradu Amaierako Lan honetan infiltrazio gaitasunarekin lan egiteko "Kurba Zenbakia" parametroa erabili da (Curve Number, CN). Metodo enpiriko bat da eta 0-100 bitarteko balio bat hartzen du, lurrazaleko ur-isurketa sortzeko ahalmenaren arabera. 0-tik gertu dauden balioak iragazkortasun oso altuko eremuei daude lotuak, eta 100-tik gertukoak, berriz, eremu iragazgaitzei lotuak. Kurba zenbakia arroaren ur-isurketa sortzen duten propietate hauen araberakoa da: 1. Lurzoruaren mota hidrologikoa 2. Lurraren erabilpena eta tratamendua 3. Aurretiazko hezetasun baldintza Lurzoru motari dagokionez, jadanik existitzen diren lau multzo hidrologikoetan sailkatzen da. A-tik D-rako taldeak daude, A taldeak gutxieneko xukatze-potentzial bat adierazten du eta D-k, berriz, xukatze-potentzial handi bat. Lurzoru bati talde jakin bat esleitzeko, haren osaera, ehundura eta maila freatikoaren sakonera hartu behar dira kontuan. Behin kurba zenbakia definituta, ikerlana burutzeko erabili den SWMM programan sartu da arro bakoitzak duen balioa eta horrela, aipatutako infiltrazio gaitasuna kontuan hartu da. 3. EGUNGO EGOERAREN AZTERKETA Sarreran aipatu bezala, Gradu Amaierako Lan hau elkarlanean egindako proiektu baten parte da, Campus Bizia Lab eta 2030 Agendaren baitan. Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaiko eta Gipuzkoako Campus esanguratsuenen azterketak egin diren arren, ikerlan honek Bizkaikoa aztertu du, Leioako Campusa hain zuzen ere. Eremuaren informazioa eta planoak Proiektu, Lan eta Instalazioetako teknikariarekin harremanetan jarrita lortu dira, Arkitektura eta Lanen Zerbitzua EHU/UPV-n. Emandako planoak hauek izan dira: partzela banaketa, hornikuntza-sarea, saneamendu-sarea eta egun dauden zerbitzuen kokapena (argia, telefonia, etab.). Aipatutako planoetatik abiatuta, moldatu diren plano berriak I. eranskinean ikus daitezke. 3.1. KOKAPEN GEOGRAFIKOA UPV/EHUko Leioako Campusa Leioako eta Erandioko udalerrietan dago kokatua, Campusean bertan baitago bi udalerrien arteko muga. Aipatzekoa da Campus honen kokalekua, izan ere, ez dago hirigunean, baizik eta mendialdean isolatua. Mendiaren goialdean eta hirigunetik at kokatua egoteak badu eragina egindako azterketan. Mendialdea izan arren eremua orokorrean nahiko laua da eta honek arroengan, uraren isurketarengan eta drainatze sarearengan eragina du. Bestetik, goialdean egoteagatik Leioako Campusean sortutako arroek bertan jausitako ura kudeatzen dute soilik eta ez da kontuan hartu behar beste eremu batzuetatik datorren ura, esaterako sakanetan geratzen ez den bezala. Irudia 25: Leioako Campuseko kokapen mapa. Iturria: GeoEuskadi Irudia 26: Leioako Campuseko ortoargazkia. Iturria: GeoEuskadi 3.2. EREMU PRIBATU ETA PUBLIKOEN BANAKETA Erantsitako I. eranskinean ikus daitekeenez, 1. planoan partzelak zelan dauden banatuta azaltzen da, baita Campusak berak hartzen duen eremua zein den ere. Planoan bertan bereizita ageri da eremu pribatua eta publikoa. Campusera heltzeko sarbide nagusia BI-647 errepidea da, Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen duena, eta, beraz, errepidea eremu publikokoa da. Campusaren eremu barruan dauden eraikinak, errepideak, kaleak, lorategiak eta berdeguneak eremu pribatukoak dira. Eremu hauek Euskal Herriko Unibertsitateak kudeatzen ditu, eta Leioako eta Erandioko Udalek ezta Bizkaiko Foru Aldundiak ere ez, ez daukate eskumenik hauen kudeaketan. 3.3. GEOLOGIA ETA MORFOLOGIA Bizkaian kokatutako Leioako Campusean hainbat azterketa geologiko eta geotekniko egin dira aurretik. Gradu Amaierako Lana enpresa ezberdinek garatutako txostenen informazioan oinarrituta dago, EHU-ko Arkitektura eta Lanen zerbitzuak utziak. Ondorio moduan, Leioako Campuseko litologia nabarmenena tupa eta tupadun kareharria dela esan daiteke. Horrez gain, esanguratsua da azterketa ugari egin ostean ez dela maila freatikoaren arrastorik egon. Hori kontuan hartuta eta mendiaren goialdean dagoela kokatua ahaztu barik, erabat baztertu da maila freatikorik egotea. Azterlanaren garapenerako, kurba zenbakia zehaztu behar izan da. Memoriari atxikituta dagoen II. eranskinean azterketa geologikoari dagozkion datuak, informazioa eta ondorioak agertzen dira. Bertan, zehaztasunez dago azalduta Leioako informazio geologikoa, era garatuago batean. Horrez gain, kurba zenbakia zehazteko hainbat plano egin behar izan dira, eta taula eta grafikoen bidez informazioa osatu da. Bestalde, azterketa hidrologiko eta hidraulikoa egin ahal izateko, azpiarroak eratu dira. Azpiarro guztiak I. eranskineko 6. planoan adierazita daude eta zenbakiekin daude adierazita; garrantzitsua da arro bakoitzaren informazioa zuzen gordeta eta antolatuta izatea aplikazio ezberdinetarako, 1. taulan ikus dezakegunez. Laburbilduz, aipaturiko dokumentuan ondorioztatu da iragazkortasun koefizientea 1 mm/h-ko balioa duela (k = 1mm/h). Lurzoruari dagokionez, NRCS irizpidearen arabera, Campusa D taldeari dagokio; hau da, potentzial altuko lurra da. Azkenik, lurzoruaren erabileraren arabera hiru kurba zenbaki zehaztu dira: CN =80 , CN = 83 eta CN = 84. Hurrengo taulan azpiarro bakoitzari dagokion kurba zenbakia zehaztuta dago. Taula 1: Azpiarroen kurba zenbakiak Egoera oneko eremu zabalak CN = 80 Egoera txarreko eremu zabalak CN = 84 Dentsitate txikiko baso-lurrak CN = 83 1, 23, 29, 31, 38, 42, 44, 61, 62, 64, 68, 72, 76, 77, S80 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20, 21, 22, 24, 25, 26, 27, 28, 30, 32, 33, 34, 35, 36, 37, 39, 40, 41, 43, 45, 46, 47, 48, 49, 50, 51, 52, 54, 57, 58, 59, 60, 63, 65, 66, 67, 69, 70, 71, 73, 74, 75, S78, S79 11, 53, 55, 56 3.4. HIDROLOGIA IDOM ingeniaritza enpresak Leioako Campusean aparkaleku bat egiteko azterketa geologikogeoteknikotik ondorioztatu daiteke, lurrazaleko hidrologiari dagokionez, ez dela antzeman ibai ibilgu esanguratsurik. Aipatzekoa da Leioako Campusaren inguruan dagoen presa. Izan ere, presa horrek emari txikiko zenbait ibilguren ura jasotzen du, noizbehinka urteko sasoi konkretu batzuetan, ia emaririk ez dutenak. Urtegiko eta inguruko arroetako ura, Urgitxiko eta inguruko ibai txikien ura jasotzearekin batera, Udondo ibaian batzen da. Ibai honek, 700 metroko gutxi gorabeherako hedadurarekin, Bilboko Itsasadarrean itsasoratzen da, Astrabudua inguruan. Hala ere, aipatu beharra dago bi arro hidrologikoren barruan dagoela Leioako Campusa eta beraz eremuko ur guztia ez da leku berean itsasoratzen. Campusa erdibitzen duen errepideak iparraldeko eta hegoaldeko isurketa banatzen ditu, eta, hortaz, hegoaldeko urak soilik bukatzen dute goian aipatutako urtegi eta itsasadarrean. Irudia 27: Leioako Campuseko arro banaketa (berdez) eta ibaiak (urdinez). Iturria: GeoEuskadi Hidrogeologiaren ikuspuntutik, material arrokatsuak nabarmendu daitezke estaldura kuaternario ezberdinetatik. Sedimentu kuaternarioen iragazkortasunari dagokionez, depositu antropikoetan eta hondar-lurretan oso iragazkortasun txikia dago maila kohesiboetan, eta iragazkortasun oso altua material granularra nagusi den eremuetan. Arroka dagoen eremuetan ondorioztatu da iragazkortasuna txikia edo oso txikia dela. 3.5. KLIMATOLOGIA Leioako Campusa Bizkaian dago kokatuta. Lurralde historikoaren klima itsasaldeko klimaren edo klima ozeaniar epelaren barruan sailkatzen da. Batez besteko tenperatuta 12,5ºC ingurukoa da, eta ez da bat-bateko tenperatura-aldaketarik izaten itsasoak eragin handia duelako tenperatura erregulatzeko garaian. Urteko batez besteko prezipitazioa 1200 mm ingurukoa izan ohi da, eta hileko indizerik altuenak azaroan eta abenduan erregistratzen dira; euri gutxien egiten dituen hilak iraila eta urria izaten dira normalean. Urteko gainerako hilabetetan euri-erregimena nahiko erregularra izaten da, uztailan, abuztuan edo irailean botatzen dituen ekaitzak salbuespenak izanik. Gradu Amaierako Lanaren garapenean Loiuko Aireportuko plubiometroko datuak hartu dira kontuan. Irudia 28: Loiuko aireportuko estazio meteorologikoaren datuak. Iturria: Saitec Loiuko Aireportuko estazio meteorologikoak hainbat daturen inguruko informazioa eskaintzen du. Irudia 29: Parametro klimatologikoak. Iturria: Saitec Irudia 30: Euriaren intentsiatea iraupen eta birgertatzen aldi ezberdinetarako. Iturria: Saitec Proiektu honen modelizazioa egiteko intentsitate konstanteko euria erabili da, 30 minutuko iraupena duena, eta 10 urteko birgertatze aldia aukeratu da denbora erreferentzia gisa, egunerokotasuneko azterketa bat egin ahal izateko. Hortaz, erabiliko den euriaren intentsitatea ondorengoa litzateke: Iegun = 55 mm/h Irudia 32: RCP-8.5 agertokiaren arabera prezipitazioan emango diren aldaketak ehunekotan. Iturria: Espainiako Gobernoa, Trantsizio Ekologikorako Ministerioa Irudian ikus daitekeenez, Leioaren inguruan eremu berde argia dago, hau da, %20-30 bitarteko eguneko prezipitazio maximoaren hazkundea. Proiektuko euria zehazteko, batez bestekoa hartu da hazkunde bezala, gutxi gorabeherako hurbiltze bezala: %25. Hortaz, ikerketa lanean simulaziorako erabili den etorkizuneko euria, intentsitate konstantekoa, hurrengoa izan da, 10 urteko birgertatze aldiarekin eta 30 minutuko iraupenarekin: Ietorkizuna = 55 + 55·0,25 = 68,75 mm/h 3.6 DRAINATZE-SAREA Aurretik azaldu bezala, Leioako Campuseko egungo egoeraren informazioa EHU-ko Arkitektura eta Lan zerbitzuak utzitako planoetatik lortu da. Eskuratutako planoen artean, saneamendusarearen informazioa duen planoa moldatu egin da eta arroak egiteko sarearen sinplifikazioa egin da. SWMM-en modeloa egiteko, sinplifikatutako sarea erabili da oinarritzat. Egindako moldaketak egungo sarearen funtzionamendua errespetatuz egin dira. Horrez gain, informazioa landa azterketaren bidez osatu behar izan da. Izan ere, ura iparraldeko eremura isurtzen duen drainatze sarearen zatia berria da eta arketen eta hoditeriaren informazioa osatua dago planoetan. Ura hegoaldera isurtzen duen sarearen zatian, ordea, ez da horrela gertatzen; informazioa osatu gabea dago. Landa azterketan intereseko arketak altxatu egin dira faltan dagoen informazioa eskuratzeko: hodien diametroak, arketen sakonerak, errealitateko sarearen eraketa, etab. V. eranskinean azalduta dago zehaztasunez drainatze sarearen egoera. 4. EGUNGO DRAINATZE-SAREA ETA EREDUAREN DEFINIZIOA Leioako Campuseko hiri-drainatze sistema jasangarrien erabilgarritasun azterketa egiteko, aurretik esan bezala, SWMM programaren bidez modeloa sortu da. Behin sortuta hainbat simulazio, proposamen eta ondorio egin ahal izan dira. V. eranskinean, egungo modeloaren diseinuaren nondik norakoak eta garapena azalduta dago, zehaztasunez. Ideia orokorra izateko, ordea, aipatu beharra dago diseinua egiteko EHU-ko Arkitektura eta Lanen Zerbitzutik hainbat plano lortu direla: jabetza eremukoak, euri-uren sarekoak, zerbitzuena, etab. Hauek kontuan hartuz, sinplifikatu egin dira eta Gradu Amaierako Lanari egokitutako plano berriak sortu dira. Azpiarroak sortzea ezinbestekoa izan da, SWMM-en lan egin ahal izateko. Horren inguruko daturik ez denez lortu, eremuaren ezagutzatik, uraren isurketaren norabideak kontuan hartzetik eta interneteko satelite bidezko ikuspegi ezberdinetatik osatu dira. Gainera, drainatze sistema sinplifikatu egin da errealitatean dagoenarekin konparatuta, baina bere funtzionamendua aldatu barik; era horretan, egin beharreko ikerketa lana erraztu da. Oro har, eremua lautada batean dago, mendi baten goialdean egon arren. Honek eragina du modeloaren eraketan: adierazi beharreko arroen maldak, hodien maldak, arketen kotak, isurtzen den ur-bolumena, etab. Hurrengo irudietan ideia orokor bat izateko Leioako modeloa ageri da, era ezberdinetan adierazita. Irudia 34: Leioako Campuseko arroen iragazgaiztasuna ehunekotan Irudia 35: Leioako Campuseko arroen azalera banaketa hektareatan 4.1. AZTERKETAREN IRAUPENA 3.5 atalean aipatu bezala, klimatologiaren inguruko informazioa eman den atalean, 68,75 mm/h-ko intentsitatea zehaztu da proiektu hau garatzeko eta 30 minutuz konstante mantenduko dela ezarri da. 10 urteko birgertatze aldia izango duen euria da, beraz, egunerokotasuneko egoera bat aztertzea baimenduko du. Euriaren iraupena luzeegia ez denez, minuturo egin da azterketa zehatza, eta horrela minutu bakoitzean zehatz-mehatz gertatzen dena ezagutzeko aukera eman du. Azterketa osoaren iraupena ordu batekoa izango da. Irudia 39: Simulazioaren denbora tarteak 5. EGUNGO DRAINATZE-SAREAREN AHULGUNEAK Egun funtzionamenduan dagoen sarea definituta dagoenean eta simulazio baldintzak zehaztu direnean exekuzioari ekin dakioke. Exekutatutako simulazioan, hortaz, egungo egoeran zer geratzen den ikus daiteke zonalde eta momentu bakoitzean. Gradu Amaierako Lan honen helburua drainatze sarearen erantzuna hobetzea da, kudeatu beharreko ur-bolumena murrizten saiatuz etorkizuneko euriarekin. Beraz, egindako azterketa hodien gaitasunean zentratu da. Hodien ur-bolumena kudeatzeko gaitasuna zehazteko erabili den irizpidea hodiak gaitasunaren %90 ez gainditzea izan da. Hori lortzeko, lehenik eta behin egungo sarearen egoera aztertu da. Aipaturiko baldintzetan ikus daiteke badaudela mugako gaitasun hori gainditzen duten hodiak, 40. irudian gorriz daudenak hain zuzen ere. Irudia simulazioaren 22. minutuari dagokio. Irudia 40: Simulazioaren emaitzak, gaitasuna aztertuz, 00:22 minutuan 6. EURI URAK KUDEATZEKO PROPOSAMENA 6.1. AUKERATURIKO HIRI-DRAINATZE SISTEMA JASANGARRIEN DESKRIBAPENA Egungo egoeran ematen diren ahulguneak identifikatu ondoren, hobetzeko azterlana eraman da aurrera. Ezarritako mugako gaitasunaren azpitik dauden balioak lortzeko, hiri-drainatze sistema jasangarriak non eta zelan aplikatu aztertu beharra dago; 40. irudiko hoditeria gorriko eremu inguruetan, hain zuzen. Lehenik eta behin, helburuak finkatuta, hiri-drainatze sistema jasangarri mota guztien artean zein erabili erabaki da. Funtzioaren sailkapena kontuan hartuta, Gradu Amaierako Lanean ur-bolumena murriztuko duten, ura biltegiratu eta bere isurketa geldotuko duten soluzioak bilatu dira. Exekuzio lanaren zailtasun maila eta kokatu beharreko ingurunea kontuan izanda, bi hiri-drainatze sistema jasangarri mota erabili dira: zoladura iragazkorrak eta infiltrazio-zangak eta puztuak. Azterlanean egindako proposamenetan eta dimentsionaketan ez dira zehaztasun guztiak erabili, SUDS-en azterketa orokorra egiteko nahikoa jo diren ezaugarriak baizik. Ondoren sakonago aipatuko den arren, azpimarratu beharra dago bi drainatze sistema jasangarri mota hauen aukeraketaren zergatia. Bai zoladura iragazkorrak bai infiltrazio zanga eta putzuak, puntako emaria eta azaleko isurketaren bolumena murrizteko oso erabilgarriak dira, beste batzuk ez bezala. Gradu Amaierako Lanaren helburu nagusia hori denez, bi hauek aplikatzea erabaki da. 6.1.1. ZOLADURA IRAGAZKORRA Oinarri teorikoetan azaldu den bezala, zoladura iragazkorra lurzoru artifizial mota bat da, hirietako zoladura iragazgaitzaren aldaera jasangarriago bat; eremu horretan jausten den euriura hobeto kudeatzeko helburua du. Ibilguen eta oinezkoen pasatzea ahalbidetzen dute eta era berean, denboraldi batez gordeko den euri-ura filtratzen dute, biltegiratu ondoren drainatzearen bidez hustuko dena. Irudia 41: Zoladura iragazkorraren balorazioa eta eskema. Iturria: Benaguasilgo udaletxea Parametroak finkatuta, SWMMean zehaztutako parametroak dituen zoladura iragazkorra definitu da, LID Control bidez. Irudia 43: Zoladura iragazkorraren parametroak SWMMen Zoladura iragazkorrak izan beharreko parametroak SWMMean definitu direnean, Campusean zehar aplikatzeari ekin zaio, euri-ur bolumena murrizteko helburuarekin. Beharrezkoa izan den arroetan gehitu da sortutako zoladura iragazkorra. Zehaztu beharreko parametroen artean hauek daude: azalera, zabalera, hartzen duen eremu iragazgaitz eta iragazkorraren ehunekoa eta isurtzen duen arketa. Hurrengo irudian, adibidez, hirugarren arroan aplikatutako zoladura iragazkorraren deskribapena ikus daiteke. Aipatu beharra dago drainatze jasangarrien kokapen eta eragin eremua planteatzerako orduan, suposatu dela soilik eremu iragazgaitzean izango dutela eragina, hau da, lurrazaleko ur-isurketa gehien egongo den eremuan. Horrez gain, eremu iragazgaitzen ehunekoa kalkulatzeko kontuan hartu da arroetan aurretik ezarri den azalera portzentaia eta drainatze sistemek hartzen duten azalera kalkulutik kendu da. Irudia 45: Zoladura iragazkorraren aplikazio adibidea 3. arroan Kasu honetan, eta taulan emandako datuen arabera, biltegiak 400 mm-ko altuera du eta drainatze hustubidea 350 mm-ra kokatua dago, beheko erreferentziatik. Zoladurak eta lurrak 80 mm eta 50 mm-ko altuera neurriak dituzte, hurrenez hurren. Geruzen artean eta drainatze hodiaren estadura moduan geotextila erabiltzen da, geruzen aretan nahasketarik ez emateko eta urak garraiatu ditzakeen partikulen garbiketa xume bat bermatzeko. 6.1.2. INFILTRAZIO ZANGA ETA PUTZUA Bai zangak eta bai putzuak lurzoruan egiten diren hondeaketak dira, inguruko gainazaleko ura jasotzeko eta biltegiratzeko helburua dutenak; drainatze materialez beteta daude biak. Ondoren, ur hori azpiko lurrera infiltratuko da. Biek helburu eta funtzionamendu bera duten arren, bien arteko diferentzia dimentsioak dira; zanga sakonera gutxi duen luzetarako hondeaketa da, putzuak, aldiz, luzera txikiagokoak baina sakonagoak. Planoetan desberdindu diren arren, SWMMeko azterketan infiltrazio zanga bakarra definitu da, eta arro bakoitzean xehetasunak ezartzean dimentsionaketa ezberdina kontuan hartu da. Irudia 48: Infiltrazio zangaren balorazioa eta eskema. Iturria: Benaguasilgo udaletxea Hurrengo irudietan, infiltrazio zangen eta putzuen zeharkako sekzioa ikus daiteke. Infiltrazio zanga eta putzuen artean altuera dimentsioan aldea egon ohi den arren, ikerketa burutzeko diseinu bakarra hartu da kontuan eta, beraz, sakonera berdina dute biek. Azterketan aldatzen den bakarra hartzen duten azalera da; luzetarakoak zangak dira, eta zabalagoak direnak, aldiz, putzuak, aurreko irudietan ikus daitekeenez. Horrez gain, biltegia eta gainazalaren artean lurra edo betelana jar daiteke, inguruaren eta eremuaren erabileraren arabera. Campusean zehar proposatu diren putzuak lurrarekin eta, kasu batzuetan, zoladurarekin estaltzeko ideiarekin proposatu dira. Era horretan, eremuaren helburua ez litzateke baldintzatuta geratuko, 6.2. HIRI-DRAINATZE SISTEMA JASANGARRIEN KOKAPENA Aurreko atalean zehaztu diren hiri-drainatze sistema jasangarriak Campusean zehar kokatu dira, euri-uren sarearen beharretara egokituz. Aukera ezberdinak aztertu ondoren, 58. irudian emandako arroetan kokatu dira hiri-drainatze sistemak. Koloreek arro bakoitzean SUDS-ek hartzen duten azalera portzentaia adierazten dute. Oro har, behar gehien izan dituzten zonaldeak Campusaren mendebaldekoa eta ekialdekoa izan dira, hau da, Arte Ederren fakultate ingurua eta polikiroldegiko ingurua. Bitartean, beste aplikazio eremu batzuk ere egon dira, baina aurreko biekin konparatuz, sinple eta urriagoak. Leioako Campusak, guztira, 951000 m2 inguru ditu eta proposatutako hiri-drainatze sistema jasangarriek azalera horretatik 17307 m2 hartzen dute, azalera guztiaren %2 inguru. Hurrengo irudietan Gradu Amaierako Lan honek proposatzen dituen soluzioen kokapenak agertzen dira. Horrez gain, hiri-drainatze sistema jasangarri bakoitzak bere gain hartzen duen eremua ere adierazita ageri da. Irudia 61: Hiri-drainatze sistema jasangarrien kokapena (Berrikuntza institutu eta enpresen ingurua) 6.3 DISEINURAKO IRIZPIDEAK Proposatutako soluzioek ezarritako helburuak bete behar dituzte. Helburu nagusia, aurreko ataletan aipatu den bezala, hodien gehienezko gaitasuna %90-ekoa izatea da. Irizpide honekin etorkizunean aldaketa klimatikoak areagotutako euriari aurre egin ahal izatea bermatzen da, segurtasun tarte bat izanik, %10-ekoa hain zuzen ere. Hasierako bigarren helburu nagusia ekaitza hasi eta 48 ordu igaro ostean, hiri-drainatze sistema jasangarrien biltegiak guztiz hutsik geratzea zen; baina irizpidea albo batera utzi da. Izan ere, lurzoruaren infiltrazio gaitasuna oso txikia da, 1 mm/h, eta beraz, lurrak ez du hainbeste ur xurgatzeko eta infiltratzeko gaitasunik hain denbora gutxian. Segurtasuna bermatzeko eta biltegiek gainezka egiten ez dutela bermatzeko, drainatze hodia gehitu zaie biltegiei. Gainera, egiaztatu da biltegiratuta geratzen den ura ez dela drainatze hodiaren 6.4. PROPOSATURIKO ALTERNATIBAREN EZAUGARRIAK Aurreko bi puntuetan, 6.1 eta 6.2, proposatutako soluzioen definizioa eta kokapena zehaztu dira. Soluzioaren azterketarekin bukatzeko, emaitzak xehetasunez aztertzea beharrezkoa da. Hasteko, behin hiri-drainatze sistema jasangarri guztiak dagokion moduan modeloan sartuta daudela, berriro ekin zaio simulazioari. Aurretik 40. irudian hutsegiteak identifikatu diren une berarekin konparaketa egin da eta hurrengo irudian ikus daitekeenez, jada ez dago eremu gorririk; hau da, hoditeria guztia dago bere gaitasunaren %90-etik behera daude. Arroen eta hoditeriaren inguruko informazio gehiago VI. eranskinean zehaztuta dago, non bolumen murrizketa, egondako infiltrazioa eta orduka hodietan dagoen ur bolumena ageri den. Irudia 64: Simulazioaren emaitzak 00:22 minutuan, SUDSak kontuan hartuta Beste alde batetik, egiaztatu nahi izan da aplikatu diren hiri-drainatze sistema jasangarrien biltegiratze gaitasuna. Hasiera batean beste irizpide nagusietako bat, ekaitza hasi eta 48 ordutara biltegiak guztiz hustea zen; era horretan hurrengo ekaitza etortzean bermatuta geratzen da sareak aurre egin ahalko diola. Baina baztertu egin da lurraren infiltrazio gaitasuna txikia dela ikusita, 1 mm/h , eta beraz, ez da gai biltegiko ura infiltratzeko soilik 48 ordutan. Badaezpada biltegi guztiei gehitu zaie drainatze hodi bat, biltegiaren goiko partetik 50 mm-tara gutxi gorabehera, ur gehiegi biltzekotan bertatik bideratzeko. Beste ekaitz bat egotekotan, beraz, sareak eutsi ahalko dio ezarri zaion drainatze-sistemarekin gainezka egin aurretik. Aztertu da bolumen murrizketa handia eman dela eta kasu askotan biltegietan gorde den ura ez dela heltzen drainatze hodira. Gordeta geratzen den ur-bolumena onargarritzat hartu da, izan ere biltegia hutsik geratzea ez delako helburu nagusia. Hala ere, ur kantitatearen murrizketa handia ematen da, kudeatu ahal izateko moduan. VI. eranskinean ikus daitezke datuak zehaztasunez. Adibide konkretu bat aipatzekotan, aurreko puntuan komentatutako 3. arroaren datu batzuk aipa daitezke Irudian ikus daitekeenez, 3. arroan gainazaleko isurketaren murrizketa bat egon da. Egungo egoeran 210 bat litro segundoko isurtzen ditu,baina proposatutako soluzioak erabiliz gero, aldiz, 145 litro segundoko; hau da, 65 l/s –ko murrizketa dago bi egoeren artean. Arro bakoitzeko egoera aztertuz gero, eta egungo egoerarekin konparatuta, beharrezkoa izan den arroetan bolumen murrizketa nahikoa lortu da. Horrela hodiek gainezka egin ez dezaten eta hauen gaitasuna tarte seguru batean mantentzea lortu da, helburu nagusia betez. 7. EXEKUZIO LANA Proposaturiko soluzioak aurrera eramateko eraikuntza prozedura batzuk ematea beharrezkoa da. Aurretiazko lanei dagokienez, ezinbestekoa da zuinketaren bidez ondo prestatzea eremua, egindako planoetatik exekuziora errorerik egon ez dadin. Eremua prest dagoenean (makineria prest, eremua dagokion moduan seinaleztatuta, etab.), hondeaketa lanekin has daiteke. Irudia 65: Simulazioaren gainazaleko isurketak 3. arroan; ezkerrean hasierako egoera, eskuman SUDSekin Campusean lurzoruaren inguruan egindako aurretiazko azterketen emaitzei erreparatuz, nahikoa da hondeamakinarekin hondeaketa lana burutzeko, hau da, hondeaketa mekanikoa. Infiltrazio zangen eta putzuen kasuan, lurra erauziko da hondeaketa mekanikoren bidez planoko dimentsionaketa neurriak jarraituz. Legarra eta hartxintxarrarekin beteko da eta PVC- ko drainatze hodia kokatuko da zanga edo putzua guztiz bete aurretik, aipatutako sakonerarekin. Infiltrazio zanga edo putzua aplikatu den eremuari erabilera bat eman nahiko balitzaio, aparkalekua edo berdegunea esaterako, lurrarekin edo dagokion betelanarekin estali beharko litzateke, eta aurreko materialarekin kontaktuan ez egoteko geotextila gehitu beharko litzaioke. Hala ere, badago aukera infiltrazio zangak begi bistan uztekoa ere. Obra hauen mantentze lan nagusiak hauek dira: noizbehinka berrikusi behar dira oztopoak sortu ez direla bermatzeko, sedimentuak kendu behar dira eta material iragazleak kendu eta garbitu behar dira. Zoladura iragazkorren eraikitze prozedurari dagokionez berriz, aurretiazko eginkizunak eta hondeaketa lanak egiteko jarraibideak berdin berdin bete behar dira; kasu honetan aldatzen dena betetze lana da. Biltegia legarraz betea dago eta dagokion lekuan PVC-ko hodia jarri behar da urak gainezka egin ez dezan. Ondoren, lurra gehitzen da, hare partikula finez osatuta. Azkenik zoladura jartzen da, non asfaltoa eta harri materialak izaten diren ohikoenak. Geruza bakoitzaren artean geotextila jartzea gomendatzen da, materialen artean nahasketarik ez egoteko. Gainera, materiala gehitzean garrantzitsua da trinkoketa ondo egitea, geroko erabilera segurua eta ona izan dadin bermatzeko. Mantentze lanak gainazal iragazkorraren araberakoak dira, baina jarraibide orokor batzuk daude, adibidez, maiz ekortzea eta geruza sakonagoetatik kentzen diren elementuek (hidrokarburoak edo metal astunak esaterako) tratamendu berezia jarraitu behar izatea. Oro har, eraikitze prozedura eta kostuak ez dira teknikoki zailak eta erabili beharreko makineria eta tresneria arrunta da, ez dago makina berezien beharrik. Beraz, ondorioztatu daiteke, eraikitze prozedurari dagokionez, proposatutako soluzioak egingarriak ere badirela. 8. AURREKONTUA Azterlana osatze aldera aurrekontu xume bat egin da, gutxi gorabeherako kostearen ideia bat egin ahal izateko. Horretarako, Extremadurako Gobernuko eraikuntzako prezioen datu basearen araberako datu eta balioak hartu dira kontuan ikerketa Bizkaian egin den arren eta, beraz, Eusko Jaurlaritzaren eraginpean egon beharko lukeen arren. Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzako prezioen datu basea kontsultatzeko, ordea, erregistro bat egitea ezinbestekoa da. Gauzak horrela, Extremadurako datuak erabili dira, estimazio moduan. Aurrekontuaren kalkulurako beharrezkoak dira obra exekuzioaren iraupena eta landu beharreko azalera eta bolumenak. Dimentsioei erreparatzen bazaie, hauek dira balio estimatuak: Materialaren kalkulua egiteko biltegiak hurrengo eran betetzen direla suposatu da: bolumen totalaren herena hartxintxarrez (6732 m3) eta bi heren legarrez (13464 m3). Bestalde, betelana kendutako lurrarekin betetzen dela suposatu da, eta bolumen horren herena hartu da kontuan hare kantitatea kalkulatzeko (4151 m3). Iraupenari dagokionez, 4 asteko lana behar dela suposatu da, abuztuko hilabetean egiteko ideiarekin, Campusean mugimendu gutxien dagoen hilabetea baita; astero 5 egunez eta egun bakoitzean 8 orduz. Beraz, guztira 160 ordu. Interesgarria litzateke Gradu Amaierako Lan honen jarraipen gisa proposatutako soluzioen optimizazio lana burutzea, aurkeztutako proiektua abiapuntutzat hartuz eta iradoki diren hiridrainatze sistema jasangarrien hobetze lanetan zentratuz. Laburbilduz, esan daiteke azterketan lanaren hasierako helburu nagusiak bete egin direla eta egingarriak eta funtzionalak diren alternatibak landu direla. Gainera, ekarpena egiten dio hiri eredu jasangarrien komunitateari, uraren kudeaketa eta erabileraren teknika jasangarriak era praktiko batean ezagutarazteaz gain. 10. ARAUDIA Egun, hiri-drainatze sistema jasangarriak geroz eta ezagunagoak eta erabiliagoak diren arren, estatu mailan oraindik ere ez dago hauen aplikazioa babestu duen lege-esparrurik; ezta uraren kudeaketaren arloan onartutako irizpide espezifikoak betearazteaz arduratuko den erakunderik ere ez. Antzeko egoera ematen da Europa mailan. Espainiar estatuan hiridrainatze sistema jasangarrien inguruan hurrengo arautegia nabarmendu daiteke, taula gisa adierazita. Taula 7: Espainiako arautegia eta gidak Izenburua Erakundea Esparrua Edukia Directiva Marco del Agua (DMA) Eurpoar Batasuneko Parlamentua: 2000/60/CE direktiba (62/2003 legearen bidez Espainiako legeesparrura egindako transposizioa) Uretako ekosistemak babestea eta hobetzea. Aplikazio-eremua, ezartzeko estrategia bateratua. Uraren erabilera jasangarriak sustatzea. Ur ingurunea babestea eta hobetzea. Lurpeko uren kutsadura murriztea. Código Técnico de la Edificación (CTE-DB- HS) Espainiako Gobernua: 314/2006 Errege Dekretua Ura berrerabiltzea etxeko eta egoitzako erabilerarako, eremu publiko zein pribatuan. Etxeko erabilerarako euri-ura berrerabiltzeko instalazioei buruzko gomendioak. Guía Técnica de Aprovechamiento de Agua en Cataluña Kataluniako Generalitateko Lurralde eta Jasangarritasun Saila. Kataluniako Ur Agentzia (ACA) Ura berrerabiltzea etxeko eta egoitzako erabilera pribaturako eta publikorako. Katalunia, Espainia eta Autonomia Erkidegoko udalerrien eta euri-uren biltegien dimentsionaketa, uren aprobetxamenduari buruzko ordenantzarekin. Instrucciones Técnicas para Obras Hidráulicas en Galicia (ITOHG-SAN-1/4) Ingurumen, Lurralde eta Azpiegitura Saila. Galiziako Urak. EPOSH Batez ere, hiri-drainatzea. Era berean, edozein motatako lurzoruetarako gomendioak jasotzen ditu (merkataritzakoak, industriakoak, errepideak, etab.). Aplikazio-eremua, SUDS tipologia. Ordenanza de la Gestión y Uso Eficiente del Agua en la Ciudad de Madrid (ANM 2006\50) Madrileko Udaletxea Batez ere, hiri-drainatzea. Etxebizitzarako, industriarako eta merkataritzarako; eremu publikoan zein etxe erabileran. Euri-urak kudeatzeko neurriak hirigintzaplangintzan eta hirigarapen berrian. Guía para el Desarrollo Sostenible de los Proyectos de Urbanización Sprilur Batez ere, hiri-drainatzea. Era berean, edozein motatako lurzoruetarako gomendioak jasotzen ditu (merkataritzakoak, industriakoak). Neurriaren deskribapena, aplikazioeremua, ohar teknikoak eta inplikazioak, ingurumen-inpaktua, kuantifikazioa eta betetzen dela egiaztatzeko betekizunak. Real Decreto de Evaluación y Gestión de Riesgos de Inundación Espainiako Gobernua: 903/2010 Ibaiek, mediko uholdeek eta gainerako urkorronte jarraitu edo aldizkakoek gainezka egiteak eragindako uholdeak, bai eta itsasoak kostaldean eragindako uholdeak eta ibaien eta itsasoaren baterako ekintzak trantsizio-eremuetan eragindakoak ere. Uholdeak jatorrian kudeatzeari buruzko erreferentziak, hala nola 11. eta 12. artikuluetan uholde arriskua kudeatzeko planetan jasotakoak. Proyecto de Real Decreto de modificación del Reglamento del Dominio Público Hidráulico y de las normas aplicables al tratamiento de aguas residuales urbanas Espainiako Gobernua: 849/1986 eta 509/1996 Dekretuak aldatu eta bateratzeko Errege Dekretuaren Proiektua Estatu mailako lege honek jarraibide orokorrak eman nahi ditu Jabari Publiko Hidraulikoarekin eta hiriko hondakin-uren tratamenduarekin zerikusia duten gaiei buruz, jariatze-urak barne. 849/1986 Errege Dekretuaren aldaketaren barruan, jardunbide egokiak erabiltzeko eskatzen duten atal zehatzak sartzen dira, hala nola 10. eta 11. puntuetan jasotakoak. 35. puntuan isurketabaimenak eta horren inguruko eskumenak aipatzen dira. 41. puntua euriteetan saneamendu-sistemek gainezka egiteari buruzkoa da, arreta berezia jarriz 1., 2. eta 3. azpiataletan eta 45. puntuan. Nazioartera salto eginez gero, Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Australia bezalako beste herrialde batzuetan erreferentziazko erakundeak aurki daitezke: EPA estatubatuarra, CALTRANS kaliforniarra edo CIRIA britainiarra, adibidez. Baliabide hidrikoen kudeaketari dagokion guztia administratzeaz arduratzen diren erakundeak dira, beharrezko materiala emanez eta estatu mailako araudietan ezarritakoa betetzen dela zainduz. Kontrara, gurera etorriz, Euskadi mailan ez dago arautegi zehatzik ere ez; jasangarritasuna lantzen duten zenbait lege daude baina aholku eta gida funtzioa betetzera mugatzen dira.
science
addi-4e5b05f25267
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/53456
Klima aldaketaren aurrean euri-ur sarearen erantzuna hobetzeko hiri-drainatze jasangarrien azterlana Leioako Campusean (UPV/EHU)
Landeta Mugica, Leire
2021-10-18
Beraz, ondorioztatu da ez dagoela maila freatikorik aztertutako partzela eremuan. Kontuan hartuta Leioako Campusa mendialdeko eremu altuan dagoela, Gradu Amaierako Lan hau aurrera eramateko ondorioztatu da ez dagoela maila freatikoaren arrastorik Campus osoan, eta, beraz, erabat baztertu egin da. 3. INFILTRAZIO GAITASUNAREN AZTERKETA Oinarri teorikoetan azaldu bezala, SWMMeko programan modeloa garatu ahal izateko infiltrazio gaitasunari erreparatu zaio. Leioako Campuseko kurba zenbakia beharrezkoa da modeloa osatzeko eta arro bakoitzaren informazioa guztiz definitua izateko. Horretarako SWMM-eko manuala eta irizpideak jarraitu dira. Lehenik eta behin iragazkortasun koefizientea lortu behar izan da, lurzoruaren ehunduraren arabera. Lurzoruaren sailkapena egiteko, QGIS softwarea erabili da. Geografia Informazioko Sistemen erabilpenak ugariak dira gaur egun, baina teknologia honen helburua erreferentzia geografikoa duen informazioa digitalizatzea, datu baseetan gordetzea eta antolatzea, analisi geografikoak egotea eta emaitzak mapen bidez irudikatzea da. GeoEuskaditik, Euskadiko Datu Espazialen Azpiegituraren erreferentziazko geoataria, Leioako Campuseko eremuko lurzoruko informazioa lortu da, zehazki ehundurarena (buztina, lohia eta harea). Informazio bakoitza Campus osoan zehar antolatuz eta irudikatuz ondorio honetara heldu da:  Buztinaren portzentaia (clay): 30-40%  Lohiaren portzentaia (silt): 30-40%  Harearen portzentaia (sand): 20-40% Hurrengo hiru irudietan garatutako planoak aurki daitezke. Plano bakoitzaren legendetan ikus daitekeenez, ehundura mota bakoitzaren portzentaiari kolore bat dagokio eta horren arabera daude antolatuta planoak. Beraz, kolore eta legendak aztertuz heldu da goiko datu eta balioak ondorioztatzera. USDA-k (Ameriketako Estatu batuetako Nekazaritza Saila) zehaztutako lurzoruaren ehundura antolaketan oinarrituz, ondorioztatutako portzentaietatik lurzoruaren ehundura eta nomenklatura zehatzago lortu da. Lehenik eta behin harearen portzentaiaren tarte egokian (%20-40) ezkerrerantz eta gorantz doan lerroa jarraitu da. Ostean, dagokion buztin portzentaje tarte egokitik abiatuta (%30-40), horizontalki eskumara doan lerroa jarraitu da, aurretik irudikatutako lerroarekin topo egin arte. Amaitzeko, egiaztatu beharra dago dagokion puntutik eskumarantz eta gorantz doan lerroak bat egiten duen aurretik zehaztuta dagoen lohi portzentaje tartearekin (%30-40). Prozedura jarraituta, ondorioztatu da Leioako Campuseko eremuko lurzoru ehundura mota franko buztintsua dela (clay loam, ingelesez). Irudia 3: Iragazkortasun koefizientea. Iturria: SWMM manuala Koefizientea ezaguna izanik, lurzoruaren taldea zein den jakin ahal izan da, A.3 atalean (NCRS Hydrologic Soil Group Definitions). Kasu honetan, lortutako koefizientea 0,06 in/hr baino txikiagoa denez ondorioztatu da aztertzen dagoen eremuaren taldea D dela. D lurzoru taldea potentzial altuko lurra da. Uraren mugimendua mugatua edo oso mugatua da; buztina %40 baino gehiago du, harea %50 baino gutxiago eta ehundura buztintsukoa da. Hartutako irizpideak, beraz, oro har bat datoz gidak zehaztutako taldearen definizioarekin. Irudia 4: Lurzoru taldea. Iturria: SWMM manuala Infiltrazio gaitasunaren azterketarekin amaitzeko, kurba zenbakiaren balioa edo balioak zehaztea falta da, eremuaren ezaugarriak aldakorrak diren arabera. Leioako Campusean bi erabilpen nagusi hartu dira aintzat modeloa aurrera eramateko: eremu zabalak (egoera onean zein txarrean) eta baso-lurra (dentsitate txikikoa edo baso-estalki eskasekoa). Beraz, erabiliko diren hiru balioak hauek dira:  Egoera oneko eremu zabalak ( berdeguneak %75tik gora): CN = 80  Egoera txarreko eremu zabalak (berdeguneak %50-75 bitartean): CN = 84  Dentsitate txikiko baso-lurrak: CN = 83 Leioako Campuseko azpiarro bakoitzak dagokion kurba zenbakia izango du, zonalde eta inguruaren arabera. Arro bakoitzaren izendapena bat dator I. eranskinean azaltzen den 6. planoarekin. Bnaketa honako hau da:
science
addi-7f9a44714ea8
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/53456
Klima aldaketaren aurrean euri-ur sarearen erantzuna hobetzeko hiri-drainatze jasangarrien azterlana Leioako Campusean (UPV/EHU)
Landeta Mugica, Leire
2021-10-18
Gradu Amaierako Lan hau Euskal Herriko Unibertsitatearen Campus Bizia Lab programaren barruan txertatuta dago. Jasangarritasuna bultzatzeko programak garatzen dituen proiektu ezberdinen artean EHUsuds aurkitzen da, eta zehazki proiektu horretan dago txertatuta ikerketa lan hau. Guztira bost Gradu Amaierako Lan landu dira; hiru Ibaetako Campusaren azterketa egiteko eta bi Leioako Campusaren egoera aztertzeko. Leioako Campusa aztertzen duten lanek oinarri teoriko komunak erabili dituztenez, lanen atal batzuk elkarlanean egin dira analisi ezberdinetan abiapuntu berbera izateko asmoarekin. Hasierako oinarri hori berdina izan arren, bakoitzak sakonago landutako gaiak Gradu Amaierako Lanaren helburuaren araberakoak izan dira. Hala, informazio elkartrukea eranskinak erabiliz egin da. III. eranskina, zehazki, Ander Gonzalez Perezek landu du, "Drainatze-sareko uraren kalitatea hobetzeko hiri-drainatze sistema jasangarrien azterlana Leioako Campusean (EHU/UPV)" Gradu Amaierako Lanaren egileak. 1. SARRERA Hiri-drainatze sistema jasangarriak edo SUDS-ak (Sistemas Urbanos de Drenaje Sostenible gaztelaniaz edo Sustainable Urban Drainage Systems ingelesez) hiri drainatze sistema konbentzionalak ez bezala, drainatze sarearen diseinuan ziklo hidrologiko naturala errepikatzean datza. SUDS-ak naturan oinarritutako soluzioak garatzen ditu, garapen urbanistikoaren aurretik zeuden prozesu hidrologikoetara itzuliz; horretarako, gainazaleko isurpena txikitzen du, bai bere jatorrian, baita garraio eta helmugan ere. Euren helburu nagusia infiltrazioa handitzea da, horrela punta-emarien laminazioa ez ezik, kalitatearen hobekuntza ere lor daiteke. Sistema konbentzionalekin alderatuta, ura baliabide natural bat bezala kontsideratzen du, ez hondakin bat bezala, beraz ekonomia zirkularraren parte kontsideratu daiteke. Naturan oinarritutako soluzio hauek ez dituzte sistema konbentzionalak guztiz ordezkatzen: hauekin lan egiten dute, jadanik dauden egituren lan-karga txikituz eta sistema eraginkorragoak sustatuz. SUDS-ak sistema deszentralizatuak kontsideratzen dira: arazoaren jatorrian bertan jarduten dute. Gainera, beste onura batzuk ere badituzte: biodibertsitatearen garapena, erabilera anitzeko eta paisaia-balio altuko inguruneen sorkuntza… o Bio-erretentzio zelulak. Kutsatzaile kantitate handiak tratatzeko erabiliak. Gainazalaren lodiera 0'8-1m ingurukoak dira.  Trantsizio gainazala. Geotextil batez osatuak daude. Euren helburu nagusia baliabide iragazlea eta drainatze-gainazala osatzen duten materialen nahasketa eragoztea da.  Drainatze-gainazala. Gainazal hau bere inguruko lurra iragazkortasun nahikorik ez badu bakarrik erabiltzen da eta ur biltegiratze bezala erabil daiteke. Hemen kokatuta egongo litzateke drainatze-tutua, hau beharrezkoa izatekotan. Euren funtzionamenduak honako eskema jarraitzen du: 1. Isuritako ura gainazalean biltegiratzen da bermaren altueraren arabera. Hemen ebapotranspirazioaren bidez uren garbiketa (batez ere sedimentuen kentzea emango da filtrazioaren bidez) eta bolumen txikitzea emango da. 2. Lurrusteletik eta baliabide iragazletik ura filtratuz joango da. Erabilitako lur-nahasketak baliabide iragazle bezala inpaktu handia izango du uraren garbiketaren efizientzian. Hemengo elementu kutsakorren kentzea bai infiltrazio baita absortzioaren bitartez emango da. 3. Ura poliki-poliki drainatze gainazalean biltegiratuz joango da. 4. Urak hemen bi bide hartuko ditu: a. Inguruko lurraren izaeraren arabera lur naturalean infiltratuko da. b. Ura drainatze tututik bideratuko da. Nahiz eta aukera oso ona izan, kolmatazioagatiko hutsegitea nahiko altua da eta mantenu-lan konstantea behar dute. Euren erabilera iragazkortasun altuko zonaldeetan mugatua dago eta malda handiko zonaldeetan ez dago batere gomendatua. INFILTRAZIO ZANGAK ETA PUTZUAK Lurrean egindako eta material drainatzailez beteriko zuloak dira, gainazaleko isurketaren leunketa, transmisioa eta filtratzea ahalbidetzen duen behin-behineko biltegiratzea suposatuz; material hau bai granularra baita sintetikoa izan daiteke. Infiltrazio-elementu hauek alboetako gainazal iragazkorretatik edo gainazaletik jasotzen dute ura. Iragazte-sistemara heldu aurretik nolabaiteko filtrazioa egitea komeni da, materialaren kolmatazioa saihesteko, horretarako iragazki begetatuak edo geotextilak erabili ohi dira. Beraz, bi infiltrazioelementu azpimota ezberdindu daitezke: o Infiltrazio-zangak. Hauetan begetazioa egon ohi da goiko aldean, eta geratzen den zonaldean hareak edo legarrak elementu drainatzaile gisa erabili ohi dira. o Infiltrazio-putzuak. Bi azpimota ezberdindu daitezke:  Gaineztatu gabeko putzuak. Hustutako zonaldea zuzenean material drainatzailearekin betetzen da.  Putzu gaineztatuak. Zuloaren paretak gaineztatzen dira teknika ezberdinekin. Erabilienak adreilu arruntez osatuak daude; lurrazpiko isurketa ahalbidetzeko adreiluetan kokatzen diren zuloak jarioaren paralelo ipini ohi dira. ZOLADURA IRAGAZKORRAK Zoladura iragazkorrak ibilgailuen edota oinezkoen trafikoa ahalbidetzen dute eta aldi berean zoladura azpiko gainazaletara prezipitazioek sorturiko isurpenak infiltratzeko gaitasuna duten zoladura-sekzioak dira. Beheko geruzetan ura biltegiratua geratzen da, inguruko lurretara infiltratuz edota ur-drainatze sarera bideratuz era kontrolatu batean. Gainazal iragazkorraren izaeraren arabera bi azpimota ezberdindu daitezke: o Zoladura porotsua. Ura iragazten da bere gainazal osoan zehar. Asfaltoa eta hormigoi iragazkorra dira mota honetakoak. TXORKO ESTRUKTURALAK Bi elementu nagusiz osatua dago: zuhaitza landatzen den zuloa eta betetze-lur estrukturala. Erabilitako lurrak ezaugarri bereziak izan behar ditu: prezipitazioek sortutako isurketa biltegiratzen uzten utzi behar du. Lurzoruaren izaeraren arabera bi azpimota ezberdindu daitezke:  Txorkoa material granularrarekin. Erabilitako lurra material granularrez eta lur begetalez osatuta dago. Trinkotzen denean bere euste-ahalmena handiagoa da.  Txorkoa polipropilenozko material geozelularrarekin. Kasu honetan euste-ahalmena egitura zelularrak ahalbidetzen du, eta horren ondorioz lekua aurreztu eta lur begetal gehiago sar daiteke. TEILATU BEGETATUA Teilatuen gainean kokatzen diren geruzak dira, baita landareak ere. Isurketa landareetatik pasatu eta gero substratuan atxikita geratu eta drainatze-sisteman biltegiratzen da. Azkenik zorrotenetatik bideratzen da sistema orokorrera ailegatu arte. Bi teilatu begetatu azpimota ezberdintzen dira:  Teilatu begetatu estensiboa. Azpimota hauek landaredia dentsitate txikia izan ohi dute eta ez dira ibiltzeko modukoak. Erabiltzen den substratua mehea da (3-20cm) beraz ez diote karga handirik transmititzen eraikinari.  Teilatu begetatu intensiboa. Azpimota hauek landaredia dentsitate handia izan ohi dute eta ibiltzeko modukoak dira. Erabiltzen den substratua lodia da (20cm baino gehiagokoak) beraz kontuan hartu beharreko karga handiak transmititzen dizkiote eraikinari. Hauen erabileraz baliatuz hiri barruko ingurune berdeak eraiki daitezke.
science
addi-9ff364e3a3a4
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/53456
Klima aldaketaren aurrean euri-ur sarearen erantzuna hobetzeko hiri-drainatze jasangarrien azterlana Leioako Campusean (UPV/EHU)
Landeta Mugica, Leire
2021-10-18
Gradu Amaierako Lan hau Euskal Herriko Unibertsitatearen Campus Bizia Lab programaren barruan txertatuta dago. Jasangarritasuna bultzatzeko programak garatzen dituen proiektu ezberdinen artean EHUsuds aurkitzen da, eta zehazki proiektu horretan dago txertatuta ikerketa lan hau. Guztira bost Gradu Amaierako Lan landu dira; hiru Ibaetako Campusaren azterketa egiteko eta bi Leioako Campusaren egoera aztertzeko. Leioako Campusa aztertzen duten lanek oinarri teoriko komunak erabili dituztenez, lanen atal batzuk elkarlanean egin dira analisi ezberdinetan abiapuntu berbera izateko asmoarekin. Hasierako oinarri hori berdina izan arren, bakoitzak sakonago landutako gaiak Gradu Amaierako Lanaren helburuaren araberakoak izan dira. Hala, informazio elkartrukea eranskinak erabiliz egin da. IV. eranskina, zehazki, Ander Gonzalez Perezek landu du, "Drainatze-sareko uraren kalitatea hobetzeko hiri-drainatze sistema jasangarrien azterlana Leioako Campusean (EHU/UPV)" Gradu Amaierako Lanaren egileak. 1. DEFINIZIOA U.S. Enviromental Protection Agency (EPA) igurumen babesarekin erlazionaturiko gaiei buruz enkargatzen den agentzia da, Amerikako Estatu Batuen gobernu federalaren independentea delarik. Storm Water Management Model edo SWMM EPA-k diseinaturiko prezipitazioisurketa modelo dinamikoa da; izan ere, beste instituzio akademiko eta enpresa pribatuk bere garapenean ere parte hartu dute. Bai ingurune natural baita hiri-inguruneetarako diseinatua dago (azken honetarako batez ere) eta bai uraren kantitatea baita kalitatea ere simulatzeko erabilia da. Simulazio jarraituak egiteko gai da modeloa. SWMM-k isurketa sortzen duten hainbat prozesu hidrologiko karakterizatzeko da, hauen artean hauek daudelarik:  Denboran aldakorrak diren euriak.  Gainazaleko uren lurruntzea.  Elur pilaketa eta urtzea.  Topografiaren puntu baxuetan pilatua geratzen den euria.  Eurien infiltrazioa lurzoru ez saturatuetan.  Eurien perkolazioa lurrazpiko uretara.  Lurrazpiko uren eta drainatze-sistemaren arteko elkarrekintza.  Urtegi edo ur erreserben gainezka ez linearra.  Euri eta isurketen atzitze eta atxikipena hainbat SUDS-ekin, LID (Low Impact Devlopment) deituak modeloan. Prozesu hidrologikoak ez ezik, hainbat prozesu hidrauliko modelizatzeko gai ere bada:  Drainatze-sareak guztiz karakterizatu.  Sekzio eta itxura anitzeko tutueria eta ubideen erabilpena.  Elementu berezien modelaketa: biltegiak, tratamendu-unitateak, elementu banatzaileak, ponpak, ehunak, zuloak…  Fluxu eta uraren kalitateari buruzko kanpoko hainbat informazio sartzeko ahalmena: gainazalaren isurpena, lurrazpiko uren elkarrekintza…  Uhin zinematiko eta dinamikoan oinarritutako metodoaren hautaketa.  Hainbat fluxu-erregimenak modelatzeko ahalmena.  Ponpen, zuloen eta presen gainezkabideen simulazioa gauzatzeko kontrol-arau dinamikoak. Azterlan honen kasuan SWMM modeloaren 5.015 bertsioa erabili da. Bertsio hau ingelesez dagoenez modeloan erabili diren elementuen izenak ere ingelesez emango dira. 2. UR-ZIKLOAREN INTERPRETAZIOA SWMM MODELOAN Aurreko ataletan garatu den uraren zikloa modelizatzea oso zaila da: naturako fenomenoen interpretazio matematikoa zaila da, batez ere euren izaera estokastikoa dela eta. Izan ere, SWMM bezalako programei esker lortutako emaitzak errealitatean ematen diren fenomeno naturalak nahiko ondo aurreikusi eta simulatzeko gai gara; hori bai, baldin eta erabilitako informazioa nahiko kalitatea badu. Irudia 1: SWMM-en uraren zikloaren interpretazioa. Iturria: egileak osatua. Sartu beharreko informazioa:  Parametro meteorologikoak.  Inguruneari buruzko informazio hidrologikoa. o Topografia. o Informazio geomorfologikoa.  Inguruneari buruzko informazio hidraulikoa. o Horniketa azpiegiturei buruzko informazioa. o Saneamendu azpiegiturei buruzko informazioa.  Elementu kutsatzaileei buruzko informazioa.  SUDS-ei buruzko informazioa. 3. METEOROLOGIAREN KARAKTERIZAZIOA SWMM-ek meteorologia karakterizatzeko metodo bat baino gehiago ahalbidetzen du; izan ere, azterlan honetan erabili dena denborazko segidak (Time Series) izan dira. Esaterako, prezipitazioak definitzeko. Denborazko segida horretan prezipitazioari buruzko informazioa zehazteko aukera dago: data, denbora eta euriaren formatua (intentsitatea, bolumena edo metaketa bezala). Programaren barruan plubiometro bat kokatu eta denborazko segida hori esleitzen zaio, euriaren formatua zehaztu eta denbora tartea zehaztu behar zaio.  Jario-banatzaileak. Garraio-sistemaren korapiloak dira eta fluxuak bi irteera-hodietan zatitzeko erabiliak dira. Zatitzaile hauek lau motatakoak izan daitezke: o Ebaketa-banatzailea. o Gehiegizko-banatzailea. o Banatzaile tabularra. o Gainezkabidea.  Biltegiratze-sistemak. Ur-bolumen jakina biltegiratzeko gaitasuna duten lotuneak dira. Isurtze-puntua guztiz definitzeko honako parametro hauen informazioa sartu behar da: Hondoaren kota. - Uraren sakonera maximoa. Elementuaren kurba karakteristikoa. Honen bidez uraren altuera eta elementuaren azalera erlazionatu daitezke. - Lurruntze-proportzioa. - Kanpoko ekarpenak. Ez da derrigorrezko parametro bat.  Konexioak. Konexioen bidez tutueriak eta ubideak karakterizatu daitezke, lotune batetik bestera ura mugi dadin. SWMM-ek hainbat geometria ireki eta itxiak definitzen uzten du, baita sekzio irregularrak ere, ibilgu naturalak definitzeko aukera utziz. SWMM-ek Manning-en ekuazioaz baliatzen da emariaren, konexioaren azalera eta erradio hidraulikoaren, materialaren zimurtasunaren eta maldaren arteko erlazioa ezartzeko: 𝑄 = 1 𝑛 ∙ 𝐴 ∙ 𝑅𝐻 2/3 ∙ √𝑆 Non: o n Manning-en koefizientea da. Materialaren araberako koefizientea. o A konexioaren azalera. o RH konexioaren erradio hidraulikoa. o S Uhin Dinamikoaren kasuan konexioaren malda. Konexioak guztiz definitzeko honako parametro hauen informazioa sartu behar da: Sarrera eta irteera lotuneak. - Konexioaren altuera hasierako eta amaierako hondoaren kotarekiko. - Lotunearen luzera. - Manning-en koefizientea. - Lotunearen zeharkako sekzioaren geometria. Galeren koefizienteak.  Ponpak. Drainatze-sisteman kokatu eta urari energia emateko erabiltzen den tresneria da. azterlan honetan erabiliko ez denez ez da sakontasunean aztertuko. 6. ELEMENTU KUTSAKORREN KARAKTERIZAZIOA Kutsadurak hainbat iturri izan ditzake; izan ere, SWMM-k bi iturri nagusi ezberdintzen ditu:  Prezipitazioak lurrera jauzi aurretik izan dezaketen kutsadura. Atmosferara isurtzen diren elementu kutsatzaile batzuk, euria egiten duenean, euri honekin nahasi eta lurrazalera erortzen dira.  Lurrazalean pilatzen diren elementu kutsatzaileak. Hainbat jatorri izan dezakete: gizakiok lurrera botatzen dugun zaborra, trafikoak sorturiko hondarrak, industriaaktibitateen ondoriozko hondakinak. Honela definitzen dira SWMM-eko proiektu baten barruan:  Prezipitazioa (Precipitation). Euria egitean urak airean dagoen kutsadura hartu eta garraiatu dezake, fenomeno honi lagapen hezea (wet deposition) deritzo. Irudia 2: hiru metaketa funtzioen alderaketa. Iturria: egileak osatua
science
addi-6e222d8c8751
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/53456
Klima aldaketaren aurrean euri-ur sarearen erantzuna hobetzeko hiri-drainatze jasangarrien azterlana Leioako Campusean (UPV/EHU)
Landeta Mugica, Leire
2021-10-18
1. SARRERA Leioako Campuseko hiri-drainatze sistema jasangarrien erabilgarritasun azterketa egiteko, aurretik esan bezala, SWMM programaren bidez modeloa sortu da. Behin sortuta hainbat simulazio, proposamen eta ondorio egin ahal izan dira. Modeloa egiteko informazioa EHU-ko Arkitektura eta Lan zerbitzutik eta egindako landaazterketatik lortu da. 2. INGURUAREN EGOERA Campuseko eremua, oro har, nahiko laua da. Campusaren erdigunean maldak txikiak dira %1-2 bitartean, zonalde konkretu batzuk salbuetsita. Kanporago dauden guneetan, aldiz, maldak handituz doaz. Bere kokapenari dagokio maldaren banaketa hau, mendigune batean kokatuta baitago Campusa. Antzekoa gertatzen da Campusa eremu urbanizatuaren ikuspuntutik aztertuz gero. Erdigunean eraikinak, errepideak, aparkalekuak eta antzeko egitura iragazgaitzak aurki daitezke; kontrara, kanpoaldean berdeguneak, basoak, lorategiak, etab. topa daitezke. Honek guztiak eragina du euri-uraren drainatze sarean. Izan ere, zenbat eta malda leunagoa izan orduan eta gehiago kostatuko da gainazaleko isurketa denboran arina izatea. Beste alde batetik, zenbat eta eremu iragazgaitza handiagoa izan orduan eta lurrazaleko isurketa ur bolumen gehiago sareak drainatu eta kudeatu beharko du. Aipatzekoa da ere, lurraren infiltrazio gaitasuna nabarmen txikia dela eta horrek ez du gehiegi laguntzen drainatze-sareak kudeatu beharreko ur kantitatea murrizten. Irudia 2: Leioako Campuseko arroen iragazgaiztasuna ehunekotan Irudia 3: Leioako Campuseko inguruaren argazkia, sarbide nagusiko biribilgune ingurua Irudia 4: Leioako Campuseko inguruaren argazkia, aurrean Hezkuntza fakultatea Irudia 5: Leioako Campuseko inguruaren argazkia, Arte Ederren fakultatetik behera Leioako Campuseko azalera guztia azpiarroetan banatu da, maldak eta lurzorua ezagututa. Era horretan, kontrolatu da euri-ura nora isurtzen den eta sarera nola, non eta noiz heltzen den. Arroak osatze aldera kontuan hartu dira eremuaren malda eta isuritako urak duen noranzkoa. Izan ere, EHU-ko Arkitektura eta Lanen Zerbitzutik lortutako planoek ez dute arroen inguruko informaziorik eman eta, beraz, intuizioz eta, goian aipatu bezala, kanpoko faktoreak aintzat hartuz egin dira. Garrantzitsua da aipatzea SWMM programan lan egitea errazteko modeloa sinplifikatu egin dela. Arroak sortu direnean, arro multzoak hartu dira kontuan, hau da, ez da lan egin Leioako Campusean errealitatean dauden arketa eta hodi guztiekin, baizik eta garrantzitsuenekin edo garrantzitsutzat hartu direnekin soilik. Horregatik, baliteke proiektuaren emaitzek errealitatearekin guztiz bat ez egitea, baina hurbilketa eta ideia orokor moduan baliagarria da. Arro bakoitzaren inguruko informazioa hainbat modu eta iturrietatik lortu da, bai Google Earth erabiliz, bai bertako planoak aztertuz, baita aldez aurretiko ingurunearen ezagutzatik ere. Guztira 80 azpiarro daude bakoitzak bere propietateekin:  Azalera (hektareatan), zabalera (metrotan) eta malda (ehunekotan) planoetatik lortu da.  Iragazgaiztasun ehunekoa eremu iragazgaitz eta iragazkorren araberakoa da.  Depresioan biltegiratzearen sakonera 2 mm-koa da azalera iragazgaitzerako, eta 1 mm-koa azalera iragazkorrerako.  Kurba zenbakia zehazteko, memoria dokumentuko 1. taulan arro bakoitzerako sailkatuta dauden balioak erabili dira.  Euria zehazteko, 1 deitura ezarri zaion euria erabili da, aurrerago azalduko dena. Irudia 6: Leioako Campuseko arroen azalera banaketa hektareatan Aipaturiko informazioa arro bakoitzeko informazio taulan sartu behar izan da, eskatzen dituen datu guztiak behar bezala sartuz. Hurrengo irudian lehenengo arroko informazio taula ikus daiteke. Irudia 7: 1. Azpiarroko informazioa SWMMen 3. DRAINATZE-SAREAREN EGOERA Egun Leioako Campusean funtzionamenduan dagoen drainatze-sarearen informazioa EHU-ko Arkitektura eta Lanen Zerbitzutik eskuratu da. Fitxategiak (.dwg formatuan) moldatu egin dira proiektuari egokitzeko eta plano berriak sortu dira. Hain zuzen ere, drainatze-sareko planoa irudi bihurtu da eta SWMM programan kargatu, eredu bezala erabiltzeko; betiere dagozkion neurri eta koordenatuak erabiliz, dena bat etortzeko arroen irudi-planoarekin. Irudia 8: Drainatze-sistemaren eskema Hoditeriaren sistema, aurreko puntuan azaldu den bezala, gaur egun Leioan funtzionamenduan dagoenarekin konparatuz, sinplifikatu egin da modeloa sortu ahal izateko, betiere berezko funtzionamendua mantenduz. Aipatu bezala, EHUko Arkitektura eta Lanen Zerbitzutik eskuratutako planoetatik abiatuta egin da arketen eta hoditeriaren modeloa SWMMen. Hala ere, zenbait arazo egon dira garapenean. Lehenik eta behin, arketen koten inguruko informaziorik ez da ematen planoetan eta, beraz, lurzoruaren eta hodien malden, diametroen neurrien eta lurzorura arteko distantzien hurbilketak egin dira. Baliteke, arketaren baten informazio guztiz zehatza ez izatea, baina saiatu da errealitatetik ahalik eta hurbilena izaten. Bestalde, hodien diametroen neurriei dagokienez, kanpoko informazioa lortu behar izan da planoetakoa osatzeko. Ura iparraldeko eremura isurtzen duten arroetako hoditeria sistema berriagoa da, eta eskuratutako planoetan hodi guztien diametroak zuzen adierazita aurkitu dira. Ez da horrela izan, ordea, ura hegoaldera isurtzen duten arroen hoditerian. Campuseko eremu zati honetan, informazioa osatu gabe dago. Informazio falta honen aurrean, landa eremuko azterketa egitea erabaki da. Bertara joanda, informazio hutsunea osatze aldera, interesekoak diren diametroak neurtu dira in situ. Palanka eta metroaren laguntzaz, arketak zabaldu eta hodiak neurtu dira. Neurketa hau interesgarria izan da, informazioa osatzeaz gain, benetako hoditeriaren ideia bat ere egin delako. Izan ere, hodien materiala zein den zehazteko balio izan du, batzuk PVC-koak eta beste batzuk hormigoizkoak. Irudia 10: Drainatze-sistemaren hodien irudia landa-azterketan Irudia 11: Drainatze-sistemaren hodien irudia landa-azterketan Irudia 12: Drainatze-sistemaren hodien irudia landa-azterketan Irudia 13: Drainatze-sistemaren hodien irudia landa-azterketan Irudia 14: Drainatze-sistemaren hodien irudia landa-azterketan Landa azterketa ostean, Leioako Campuseko hoditeria-sistema guztiaren informazioa osatu da eta modeloa guztiz definitu ahal izan da Behin hodien diametroak definituta, arketen kotak zehaztu ahal izan dira. Bi baldintza zehaztu dira ezinbesteko moduan:  Hodi guztien maldek %1-ekoa izan behar dute  Gutxienez 1 m-ko tartea egon behar du hodiaren goiko partetik lurrazalera. 0.1
science
addi-67c1b73b057e
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/53456
Klima aldaketaren aurrean euri-ur sarearen erantzuna hobetzeko hiri-drainatze jasangarrien azterlana Leioako Campusean (UPV/EHU)
Landeta Mugica, Leire
2021-10-18
1. SARRERA Gradu Amaierako Lanean egun Leioako Campusean funtzionamenduan dagoen drainatze sarea aztertu da. EHU-ko Arkitektura eta Lan zerbitzuen datuetatik abiatuta, modeloa osatu da SWMM programaren bidez eta hainbat simulazio egin dira. Agertoki ezberdinen aurrean euriur sarearen portaera zein den aztertzeko. 2. EGUNGO SAREAREN EGOERA Memorian azaldu bezala, 68,75 mm/h intentsitate duen euria konstantea suposatu da azterlana egiteko, 30 minutuko iraupenarekin. Euriak etorkizunean aldaketa klimatikoak eragindako prezipitazioaren igoera kontuan hartzen du, egindako azterketak balio izateko etorkizunean etorriko diren erronkei aurre egiteko. Gainera, kontuan hartu den birgertatze aldia 10 urtekoa izan da. Era horretan, lortzen diren emaitzek egunerokotasuneko egoerari dagozkiela bermatzen da, eta proposatu diren emaitzak eraginkorragoak eta erabilgarriagoak izatea lortzen da horrela. Euriaren intentsitatea ordu erdikoa denez, simulazioak ordubete irautearekin nahikoa da sareak euria jaso ahal izateko eta hodiak hutsik geratzeko. Gradu Amaierako Lanaren helburua drainatze sarearen hoditeriaren gaitasuna %90-era murriztea da, gaur egun zein etorkizunean Campusean zehar euria egiten duenean gainezka egiten duen arketarik ez dagoela ziurtatzeko. Horretarako, egungo sarearen gaitasuna aztertu da eta ikusi zenbat hodia dauden %90-eko baliotik gora. Hurrengo taulan, 1. taula, simulazioaren hodi guztien emaitzak ikus daitezke. Bereziki erreparatu beharra dago azken zutabeari ("Depth" izenekoa), zutabe horretan agertzen baita 0,90-tik gorako baliorik badagoen. Mugako gaitasuna gainditzen duten hodiak hurrengoak dira: L1, L2, L3, L4, L5, L49, L50, L51, L52, L66 eta L67. Arketek gainezka egiten ez dutela ziurtatzeko, arketa guztietan simulazioak iraun bitartean eman den ur kotarik altuena aztertu da 3. taulan. Hirugarren zutabea neurtzen den ur-maila maximoari dagokio eta laugarrena, berriz, arketak duen sakonerari dagokio. Ikus daitekeenez, ur mailak ez du inoiz gainditzen arketen sakonera eta beraz, ziurtasunez esan daiteke arketek ez dutela gainezka egiten proposatutako soluzioak aplikatuta. Azaleko isurketari dagokionez, 45. arroaren azterketa azalduko da adibide moduan. 1. eta 2. irudietan ikusi daiteke bi egoeren aldea, hasierako eta hiri-drainatze sistema jasangarriak aplikatu osteko egoeran ematen den azaleko isurketa. Hasierako egoeran azaleko isurketak 180 l/s-koa da, eta proposatutako soluzioak aplikatu ostean, berriz, erdira murriztu da balioa, 90 l/s-ra. Beraz, aipatzeko da SUDS-ek eragin handia dutela bolumen murrizketan eta sarearen erantzunaren hobekuntzan. Irudia 1: Hasierako egoeraren simulazioaren 45. arroaren azaleko isurketa (1h iraupena) Irudia 2: Proposatutako SUDS-ekin egindako simulazioaren 45. arroaren azaleko isurketa (1h iraupena) 4. SUDS-EN BILTEGIAK Gradu Amaierako Lanaren hasierako beste irizpideetako bat, simulazio hasi eta 48 ordutara biltegiak hutsik geratzea izan da. Helburu hau baztertu egin da lurzoruaren infiltrazio gaitasun txikia ikusi ondoren. Hala ere, tarte seguruan lan egiten dela ziurtatzeko eta biltegiek gainezka egiten ez dutela bermatzeko, drainatze hodia gehitu zaie aplikatutako biltegi guztiei. 4. taulan ageri dira biltegi horien ur mailaren balioak. 48 ordutan infiltratutako bolumena txikia den arren, biltegietan dagoen ur bolumena onargarritzat hartu daiteke. Beste ekaitz bat egotekotan gehitutako drainatze hodiaren bidez bideratuko litzateke gehiegizko ura. 4. taulako datuei erreparatuz gero, gehitutako SUDS bakoitzaren inguruko informazioa ikus daiteke 48 ordu igaro ostean. Bereziki azken aurreko bi zutabeei erreparatu behar zaie (Initial Storage eta Final Storage), biltegiek duten ur bolumenaren datuak ematen baitira, hasieran zein azterketa bukatzean. Ematen diren datuen ikusita ziurtatzen da 48 ordu pasata biltegiak ez direla guztiz husten Kasu bakoitzean ur bolumen kopuru ezberdin bat dagoela, oro har jasotzen duen ur bolumenaren araberakoa (Total inflow).
science
addi-ad41d8483274
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/53457
Leioako Campuserako garraioaren azterketa eta bidegorri sare baten proposamena jasangarritasunaren ikuspuntutik
Girón Robles, Laura
2021-10-18
Leioako Campus-eko garraio azterketa eta bidegorri baten proposamena 1 Leioako Campus-eko garraio azterketa eta bidegorri baten proposamena 2 LABURPENA Leioako UPV/EHU-ko Campus-era joateko bidegorri baten edo sare baten proposamena egitea da lan honen helburua. Proposamena jasangarritasunaren ikuspuntutik egingo da. Hau lortzeko jada eraikita dauden errepideen trazatuak erabiliko dira eta ahalik eta diru gutxienarekin eraiki daitekeen bidegorri bat edo sare bat proposatuko da. Bidegorriaren trazatu egokiena aukeratzeko hainbat informazio iturri erabili dira. Datu hauen bidez, Leioako UPV/EHU-ko Campus inguruko garraio azpiegituren eta mugikortasunaren azterketa egin da. Lan honen bidez, Unibertsitateko Campus-eko erabiltzaileen mugikortasunbeharrak asetzea lortu nahi da, Campusa-ren iraunkortasunari laguntzeko. Leioako Campus-eko garraio azterketa eta bidegorri baten proposamena 3 Leioako Campus-eko garraio azterketa eta bidegorri baten proposamena 4 Leioako Campus-eko garraio azterketa eta bidegorri baten proposamena 5 Leioako Campus-eko garraio azterketa eta bidegorri baten proposamena 6 Leioako Campus-eko garraio azterketa eta bidegorri baten proposamena 7 1. Sarrera 1.1. Testuingurua Garraio azpiegiturek lurralde baten antolaketaren ezinbesteko osagaiak dira eta hauen hazkunde sozial eta ekonomikoan parte hartzen dute. Horregatik puntu geografiko esanguratsuen irisgarritasunaren azterketa, garapen ekonomikoaren osagai garrantzitsua bihurtu da. Irisgarritasun hori ahalik eta azpiegitura jasangarrienak erabiliz bultzatzea, lurralde eta gizartearen jasangarritasuna bermatzeko ezinbestekoa da. Gradu Amaierako Lan honetan Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitate-ko Leioako Campus eremura ailegatzeko bidegorri baten eraikuntzaren proposamena eta justifikazioa egingo da. Bidegorriaren proposamen hori Campus-era 2019. urtean egondako mugimenduak aztertu ondoren egingo da, ikasle eta irakasle kopurua, garraio publikoko bidaiak eta garraio pribatuaren kopurua aztertuz. Honen bidez, ahalik eta erabilgarrien izan daitekeen bidegorri bat proposatzea bilatzen da. Mugikortasuna gizakion bizi-kalitatearen alderdi nagusietako bat da eta kontsumo energetikoarekin, osasunarekin eta berotegi-efektuko gasen isurketarekin oso lotuta dago. Horregatik Unibertsitatean egiten diren ekintzek eta hausnarketek kontuan hartu behar dute beraien jardueran sortzen duten mugikortasuna. Zentsu honetan, UPV/EHU-k Leioako Campusean mugikortasun jasangarria bultzatzeko neurri ezberdinak hartu ditu azken urteetan. Testuinguru horretan, lan honek Campusa-ren eta unibertsitate osoaren iraunkortasunaren aldeko beste urrats bat izan nahi du. UPV/EHU-k hartutako neurrien artean Campus Bizi Lab1 programa dago. UPV/EHU-ko ikasle, irakasle eta langileen arteko talde-lanaren bidez unibertsitatean bertan zuzendutako eta aplikatutako proiektuak dira, gaur eguneko iraunkortasun erronkei erantzuteko lanak bultzatuz. Programak iraunkortasunerako hezkuntzan lan egiten hari diren irakasleei proiektu eta iniziatiba ezberdinak proposatzeko aukera ematen die, ikasleengan eragina sortzeko helburuarekin. Horregatik irakasleak ikertzaile moduan lan egingo dute eta ikasleak ikasitakoa Gradu Amaierako Lan (GAL) edo Master Amaierako Lan (MAL) baten bidez adieraziko dute. Hemen aurkezten hari den lan hau Campus Bizi Lab programaren barruan txertatuta dago, 4. erronkaren barnean (mugikortasuna, Campus-en plangintza-urbanistikoa eta azpiegitura eta eraikinen eraikuntza/birmoldaketa). Lehen aipatu bezala, garraio azpiegiturak hirien eta pertsonen bizitzen parte garrantzitsuak dira. Horregatik munduan dauden arazoei aurre egiteko kontuan hartu behar diren azpiegiturak dira. Gure gizarteak aurre egin behar dien erronken artean klima-aldaketa, energia baliabideak eta 2020. urtean hasitako Covid19-aren pandemia egoera daude, besteak beste. Herrialdeek arazo hauei bakarka aurre egiteko zailtasunak izan dituzte. Horregatik 2015-eko irailaren 25-ean, Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiko estatu kide guztiek Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda onartu zuten. Agenda 2030-ak mundua eraldatzeko dauden arazoak konpondu edo ekiditeko planteamendua egiten du, eta arazo hauek konpontzeko hartu Leioako Campus-eko garraio azterketa eta bidegorri baten proposamena 8 daitezkeen neurriak ezartzen ditu. Proiektu hau azpiegitura jasangarri baten eraikuntzan zuzentzen da, beraz nahiz eta eraldaketa txikia izan Agenda 2030 barruan kokatu dezakegu. Agenda 2030-ak Garapen Jasangarria lortzeko bost lan-ardatz nagusi ezartzen ditu: planeta, oparotasuna, bakea eta aliantzak. Lana aurretik aipatu dugun moduan azpiegitura baten eraikuntzan oinarritzen da. Beraz, bost ardatz hauetatik oparotasun eta planetaren artean kokaturik egongo litzateke. Agenda 2030-ak bost ardatz hauek bereizten ditu, baina horietan lan egiteko 17 helburua konkretu eta 169 erronka ezartzen ditu, hauek modu errazago baten aplikatu eta neurtu ahal izateko. Hala ere, proiektua bat, nahiz eta ardatz zehatz baten barruan egon, ez ditu honen helburu guztiak bete behar, ezta helburuen barneko erronka guztiak ere ez. Irudia 1: Nazio Batuen Erakundeak ezarritako Garapen Jasangarrirako 17 Helburuak Iturria: Wikimedia Commons (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:1._TIMES_17_UN_SDG1.png) Kasu honetan hemen aurkezten den Gradu Amaierako Lan honek, Agenda 2030-ak planteatutako hiru helburu betetzen dituela esan daiteke, nahiz eta guztiak garrantzi berdina ez izan.  11. helburua. Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. Aurretik aipatu denez lanak bidegorri baten planteamendua egiten du. Beraz, airearen kalitatea hobetzea eta garraio publiko eta pribatu garbien erabilpena bultzatzen duen azpiegitura jasangarria da.  9. helburua. Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria bultzatzea, eta berrikuntza sustatzea. Lanaren xedea azpiegitura baten berrikuntza da, bidegorria jadanik eraikita dagoen errepide baten bazterbideak erabiliz eraikiko baita, eta bidegorria garraio jasangarrien erabilpena bultzatzen du.  13. helburua. Neurri urgenteak hartzea klima‐aldaketaren eta haren ondorioen aurka egiteko. Garraio ez kutsatzaileen erabilpena bultzatzeak eta, kostu eta eraikuntza minimoak dituen azpiegitura baten proiektuak, honetan laguntzen duela baieztatu daiteke. Leioako Campus-eko garraio azterketa eta bidegorri baten proposamena 9 Ondorioz txosten honetan UPV/EHU-ko Leioako Campus eremura ailegatzeko dagoen garraio bai publiko bai pribatuen azterketa egingo da, bidegorri baten trazatuaren diseinu hoberena aukeratu ahal izateko eta ondorioz, bizikletaren mugikortasuna unibertsitatean bultzatzeko. Honek Unibertsitateko helburu sozial, ingurumen eta ekonomikoak bultzatzen lagunduko du, garraio motordunen erabilpenaren murrizketa erraztuz, garraiobide osasuntsu eta jasangarriak bultzatuz, eta gaur egungo pandemia egoeran bakarkako garraiobide ahalbidetuz. Eta nahiz eta modu txiki batean izan, mundua eraldatzen eta Agenda 2030-ko helburuak aurrera eramaten lagunduko du. 1.2. Motibazioa Bizikleta bidezko mugikortasuna da dagoen garraio-bide jasangarriena eta osasuntsuena. Bizikletak ez du kutsadurarik sortzen, pertsonen osasuna hobetzen du jarduera fisikoaren bitartez, azpiegitura gutxi behar dira eta oso ekonomikoa izan daiteke (Buehler & Pucher, 2021). Emergentzia klimatikoaren aurrean herrialde eta administrazioek lan egin behar dute garraio publikoa indartzeko eta honen bidez berotegi efektua sortzen duten gasak gutxitzeko. Zentsu honetan bizikleta bidezko mugikortasuna indartzea ezinbestekoa da. Gainera, 2020. urtean Covid-19kak sortutako osasun-larrialdi egoerak, garraio moduak eta beharrak zeharo aldatu ditu, garraio publikoak ezin duelako kasu askotan bermatu distantzia soziala mantentzea. Horregatik, bizikleta bidezko mugikortasuna bultzatzeko ahalegin handiak egin dira herrialde askotan. Modu lokalagoan, proiektu eta adibide asko suertatu dira bizi dugun egoera honetan. Unibertsitatea, gero gizartean aplikatzen diren berrikuntza asko sortzen diren ingurunea denez, mugikortasun iraunkorreko proiektuak bultzatzen hasi da. Proiektu horretan Unibertsitateko edozein gradutako ikasleek parte hartu dezakete, bakoitza bere espezialitatean oinarrituz. Eta aurretik azaldu bezala, testuinguru horretan kokatzen da lan hau. GrAL hau Ingeniaritza Zibileko Gradua lortzeko helburuarekin egiten da. Ingeniaritza Zibilak zer esan handia dauka azpiegitura geroz eta jasangarriagoak eraikitzeko bidean. Hain zuzen ere, Ingeniaritza Zibila baita mugitzeko erabiltzen ditugun azpiegitura guztiak eraikitzeko ahalmena duen Ingeniaritzaren alorra. Baina gaur egungo emergentzia klimatikoko egoera honetan, azpiegiturak eta mugitzeko moduak berriz pentsatzea beharrezkoa da eta jadanik eraikita dagoena sustatzea, inpaktu txikiko azpiegiturak sortzea eta hurbileko mugikortasun jasangarria bultzatzea izan behar dira Ingeniaritza Zibilaren ardatz berriak. Zentsu honetan, aurkezten den lan honek ekarpen bat izan nahi du bide horretan. 1.3. Lanaren helburuak Lanaren helburua Leioako UPV/EHU-ko Campus-era joateko bidegorri baten edo sare baten proposamena egitea da. Garraio publiko eta pribatuen azterketarekin eta eraikita dauden bidegorri eta errepideen ezaugarrien azterketan oinarritutako proposamena izango da. Gainera, ahalik eta diru gutxienarekin eraiki daitekeen bidegorri bat edo sare bat proposatzea da helburu nagusia, hau da, inbertsio eta obrarik gabe martxan jarri daitekeen azpiegitura bat proposatzea. Bidegorriaren proposamen egokia lortzeko, lehenengo Leioako garraio fluxuaren azterketa egingo da. Hau zehatzagoa izateko bi ikerketa ezberdin egingo dira, bata Campusa-ren mugikortasunaren azterketa eta bestea garraio publikoaren egoeraren azterketa. Azterketa Bizkaia probintziako ikasle eta langileen mugimenduetan zentratuko da. Helburua hauek unibertsitatera bizikletaz garraiatzea baita eta urrunagoko bidaiak (hau da, Gipuzkoa, Araba eta kanpoko Autonomia Erkidegoetatik egiten diren bidaliak) bizikletaz egitea posiblea ez delako. Xedea lortzeko bigarren pausua bidegorria kostu ia zerorekin eraikitzea izango da. Horretarako jada eginda dagoen errepidearen trazatua erabiliko da. Honen bazterbideak egokituz, bidegorri baten diseinua lortzeko. Horregatik eraikita dauden errepide eta bidegorrien trafikoa eta itxuraren azterketa egingo da. Azken helburua azpiegitura jasangarri baten eraikuntzarako proposamena izango da, unibertsitateko erabiltzaileek garraio ez motordun baten erabileraren indartzearekin. Aurretik azaldu den moduan, Campus Bizi Lab programa eta Agenda 2030-ren barnean, unibertsitatea inguru jasangarriago bihurtzeko asmoz. Beraz proiektu honetan bete beharko diren helburuak honako hauek izango dira (Ikusi 2 irudia):  Leioako Campus-eko fluxuen azterketa: Leioako Campus-era zenbat pertsona eta ze modutan heltzen den aztertzea.  Dauden azpiegituren azterketa: Leioako Campusa-ren inguruan dauden errepideak eta bidegorriak aztertuko dira.  Bidegorri sare baten proposamena: aurreko bi ataletan oinarrituz, mugikortasun jasangarria bultzatuko duen bidegorri sare bat proposamena egingo da. Irudia 2: Lanaren eskema kontzeptuala 2. Testuinguru teorikoa 2.1. Mugikortasuna eta irisgarritasuna Azken urteetan bizikletaren erabilpena biztanlerian gero eta handiago da. Munduko hiriak aldatzen ari dira eta gero eta txirrindulari gehiago ikusten dira hauen kaleetan. Jendea lanera, ikastegietara edota eguneroko gestioak egitera bizikletaz desplazatzen da. Gaur egun, mundu mailako komunitate zientifiko-teknikoaren artean guztiz onartuta dago bizikleta garraio modu gisa sustatzeko planak garatzeko beharrari buruz, batez ere hiri eta metropoli mailan, garraio modu jasangarrien sustapenaren esparruan: oinez, bizikletaz eta garraio publikoan egiten den mugikortasuna sustatzea guztiz beharrezkoa ikusten da (Pucher eta Buehler, 2012). Bizikleta, beraz, funtsezko garraiobidea da gure hirietan mugikortasun iraunkorra eta segurua sustatzeko eta hiri ingurunean dauden gainerako garraioen aurrean abantaila ugari eskaintzen ditu. Bizikletak oso kostu merkea du, ez du erregai fosilik kontsumitzen, ez du zaratarik egiten eta ez du kutsadurarik sortzen. Gainera, esan daiteke bizikleta eragin positiboak dituen ibilgailu bakarra dela, erabiltzen duten pertsonen osasuna hobetzen baitu, ia adin guztietarako egokia izanda. Bizikletazko mugikortasuna motordun gabeko mugikortasunaren barruan paper garrantzitsua dauka, oinez egin ezin daitezen distantziak betetzen laguntzen duelako. Gainera, Covid-19 pandemiak hauen erabilpena handitu egin du, garraio publikoan batzuetan ezin delako segurtasun distantzia mantendu. Bizikleta beraz, mugitzeko modu segurua da pandemia egoera honetan, eskaintzen duen distantzia sozialagatik. Horregatik, hiri eta herrialde asko bizikletarako azpiegitura egokiak eraikitzen hasi dira eta espazioa publikoa egokitzen pandemiak ekarri duen normaltasun berrira egokitu ahal izateko. Angel Silvente Ortegak esaten duen moduan2, bizikletaren onurak oraindik eta haratago doaz: "bizikleta ez da bakarrik garraiobide eraginkorra naturarekin, azkarra, ekonomikoa, osasuntsua, atsegina eta errespetuzkoa. Baizik eta mundu bidezkoagoa, gizarte bateratuago eta planeta osasuntsuagoa lortzeko gauzak modu desberdinean nola egin daitezkeenaren sinboloa da". Badaude baita ere hirien mugikortasuna gauzatzeko laguntza eskaintzen dituzten erakundeak. Adibidez, Ekologistak Martxan, Madriletik (Espainia), 2007an 'Los medios de transporte en la ciudad' izenburuko koadernoa aurkeztu zuen3. Bertan hirian erabil daitezkeen ibilgailuen (motordunak eta ez motordunak) analisia egiten da eta horietako bakoitzaren erabileraren abantailak eta desabantailak alderatzen diren. Azterketa horrek lehengo postuan garraio publikoa jartzen du, hala nola BRT (Bus Rapid Transit) deituriko garraiobidea, gaitasun desberdinak dituzten erabiltzaileek erabil dezaketelako. Bigarren tokian, bizikleta jartzen du, hirian bidaia nahiko laburrak egiten baitira eta garraiobide hori ezin hobea delako kutsadurari eta hirietako arazoei aurre egiteko. Ikerketa garrantzitsua da, hiri garraiobideen azterketa konparatiboa egiten baitu eta bizikleta hiri mugikortasunaren barruan leku garrantzitsu batean kokatzen du. Horregatik garrantzitsua da modu honetan mugitu nahi diren pertsonentzat erraztasunak jartzea eta beharrezkoan diren azpiegiturak eraikitzea. Hau lortzeko, mugikortasun mota bakoitzera egokitutako espazio publikoen hornikuntza eta haientzako garraio sistema espezifikoa bermatu behar da. Ikuspegi aldaketa garrantzitsua suposatzen du, eta horrek eragina izan behar du orain arte hiri garraioa planifikatu den metodoetan. Zeren eta, konexio eskubidea eta pertsonen mugikortasunerako eskubideaz baliatzeak desplazamendu mota guztiei arreta ematea dakar, hau da, energia gutxiago kontsumitzen duten eta mendekotasun gutxiago sortzen duten formei lehentasunezko arreta ematea esan nahi du. Baina orain arte hiriak automobiletan oinarritutako garraio eredu batez diseinatu izan dira. Ingurumen inpaktu handia duten energia kontsumoan hain zuzen ere. Erregai fosilen energiaren zikloa amaitzear dagoela ziurtzat ematen dute ikertzaile askok eta bakarrik eztabaidatzen da zenbat geratzen zaion gaur egungo energia ereduari. Hala ere, azpiegituren etengabeko ekoizpenean oinarritutako eredua aldatzeko erresistentzia dago, automobilaren nagusitasuna eta kostu ekonomiko, sozial eta ingurumeneko kostu handia duen hiriaren etengabeko hedapena oso handia baita. Horregatik, beharrezkoa da hiri eredu berri bat proposatzea, ingurumenaren iraunkortasuna funtsezkoa izan dadin. Horretarako, mugikortasun planak beharrezkoak izango dira, lehentasuna izan behar delarik energia kontsumo txikia duten garraiobideak bultzatzea. Baina mugikortasun globaleko planak garatzeko orduan, arazoa da ezin direla plan berdinak aplikatu hiri guztietan. Hirien tamainak eta bere antolaketak zerikusi handia baitute. Udalerri handiek garraio kolektiboan inbertsio handiak edo autoak erabiltzeko murrizketak dituzten planetan apustu egiten dute. Aitzitik, udalerri txikiek autoaren erabilera eremu txikiak babesten edo garraio publikoaren erabilera bultzatzen dute. Proiektu hau azken neurri horren adibide bikaina da eta hori lortzeko inbertsio handia egitea ez dela beharrezkoa frogatuko du. Gainera, hiri handi eta txikietan sareak diseinatzeko irizpideak ezin dira berdinak izan, trafikoaren antolaketa eta eskariaren ezaugarriak oso desberdinak direlako. Beraz hirien lehenengo aldaketa automobilen lehentasuna aldatzea izan beharko da. Orain arte automobilak bere eraginkortasuna motorren hiri-lekualdatzeen artean lehentasuna duela erakutsi badu ere, egia da ere hirian duen presentziak beste desplazamendu moduak baztertzen edo oztopatzen amaitu duela. Zenbat eta irisgarritasun gehiago autoentzat orduan eta besteentzako leku gutxiago egongo da (3 Irudia). Leioako Campus-eko garraio azterketa eta bidegorri baten proposamena 13 Baina azken urteetan hauen inguruko iritzia aldatzen joan da. Baliabide energetikoen mugak, ingurumenaren ondorioak eta egungo mugikortasun ereduaren kostu ekonomiko eta sozial handiei buruzko kontzientzia izateak azpiegituren plangintzaren ikuspegia aldatu du. Ikuspegi berri horretan, ideia inolako populazio talderik edo desplazamendurako arrazoirik ez baztertzea da. Horiek guztiak ingurumen, ekonomia eta gizarte kostuak murriztuz. Desplazamendu mota guztiak garrantzitsuak direnez, eta ez bakarrik autoak, kaleak zuzendu behar dira. Hiriaren espazioa ezin da talde sozial baten espazioa izan. Kalea gaur egungo funtzioen elkarbizitzan diseinatu behar da, erabiltzaile motekiko arreta jarriz eta oso eskakizun desberdinentzako lekua sortuz. Pertsona guztiek hirietan bizikletaz mugitzeko aukerak izan dezaten modu bakarra bidegorri sare bat egitea da. Bizikleta garraio pribatua da, beraz bide publikoak erabiltzeko auto eta motozikletek eskubide berdinak izan behar dituzte. Hau guztiagatik hiriek mugikortasun jasangarriaren bultzapenaren beharra izan dute, bidegorrien sarea hobetuz eta betez. Horretarako mundu osoko ikertzaileek etorkizuneko bidegorriak eraikitzeko teknikak asmatzen hasi dira. Hauek planetaren iraunkortasunean, pertsonen osasunean eta gidari txirrindulari eta oinezkoen arteko elkarbizitzan lagundu daitezen. Bizikleta eguneroko garraiobide gisa erabili ahal izateko baldintzak eskaintzeko jarraibideak ez dira nahikoak edo ez daude; Bere aldetik, mugikortasun hori gauzatzeko azpiegiturak ez daude neurri handi batean edo egoera onean. Hirietan mugikortasunaren beharra dago, nola egin kezkatzen den aldi berean, onura handiena aurkituz, hau da, transferentziak arinak direla, jasangarriak direla eta egiten dituztenen osasuna mesedetzen dutela, hortik dator galdera mugikortasun handiena eskaintzen duten eta, aldi berean, eragin negatibo txikiena sortzen duten garraio sistemak diseinatzeko moduaz. (Montejo de la Paz, Melanie, 2020)4. Aurretik esan den moduan txirrindulariek beste garraioen aukera berdinak izan behar dituzte. Eta nahiz eta hiria guztiena izan eta guztientzat, bere espazioa mugatua dago. Kaleetan ez dago toki nahikorik hiriko behar guztientzako. Autoak, autobus-taxi errei, bizikleta errei, garraio publikoko geralekuak, aparkalekuak, espaloi zabalak ibiltzeko eta taberna terrazak eta zuhaitzak kokatzeko. Hori dela eta, geratzen den irtenbide bakarra mugikortasun eraginkorrenak, jasangarrienak eta osasuntsuenak lehenestea da. Ez dago mugikortasun jasangarririk autoa eta motozikleta mugatu gabe eta ezin da bizikleta sustatu trafikoa baretu gabe. Bidegorriak puntu batetik beste batera desplazatzeko balio behar du, baina ez edozein modutan, ugariak baitira txirrindulariak aurre egin behar dituzten arriskuak. Gaur egun, txirrindulariek aukera zaila egin behar dute. Errepidetik ibiltzea aukeratzen badute, segurtasun eza handia sentitzen dute. Espazioa beraiek baino abiadura eta potentzia handiagoko trafikoarekin partekatu behar dutelako. Aldiz espaloitik joaten badira, espazioa oinezkoekin partekatuko dute. Zeinek ez dituzte txirrindulariak onartzen, espaloien lekua jada nahiko mugatua baita bizikleta barik. 5 2.1.1. Mugikortasuna eta irisgarritasuna konparatuz Errepide bidezko garraio sistemaren helburu nagusia gure gizartearen mugikortasun eta irisgarritasun beharrak asetzea da. Hau horrela, azpiegituraren ikuspuntutik zehaztu behar da pertsonen eta merkantzien joan etorriak erosotasun eta segurtasun baldintzetan betetzen direla, azpiegitura hori funtzionaltasun egokiarekin proiektatuz. Mugikortasuna definizioz, mugimenduen kopurua eta kalitatea balioztatzen ditu, trafikoaren intentsitatea eta lortutako abiadurarekin neurtuta. Zirkulazio azkarra, erosoa eta segurua lortzeko. Irisgarritasuna aldiz, leku bateraino heltzeko erraztasuna adierazten du. Helburua, ibilgailuen edozein habitatutako lekuraino heltzea posible izatea. (Perez Acebo, 2017). Gaur egungo mugikortasun ereduari egiten den kritika nagusiena da, populazioaren zati handi batentzat irisgarritasuna zailtzen duela. Onartzen badugu mugikortasunak batez ere ibilgailu pribatuaren alde egiten duela, eta beste garraio mota batzuen protagonismoa murrizten duela (motordunak edo motorrik gabeko pribatua izan); irisgarritasunean ekitatea gutxitzen dela esan nahi du. Horrela, garraiobide honetara ailegatu ezin diren gizarteko sektoreek (arrazoi ekonomikoak sozialak edo fisikoak direla eta) zailtasunak dituzte zenbait ondasun, zerbitzu edo kontaktuetara heltzea. Irisgarritasun terminoa mugikortasun terminoa ordezkatzen ari da. Dagoeneko ez da nahikoa pertsonen eta merkantzien garraioaz edo zirkulazioaz soilik hitz egitea. Lekuek duten irisgarritasunaz aritzea ere funtsezkoa da. Aldaketa terminologikoak jauzi kontzeptuala dakar, beraz. Mugikortasunaz soilik arduratzen jarraituko bagenu, garraiobideak sustatzea izango litzateke gure xede bakarra. Irisgarritasuna bada gakoa, ordea, joan-etorrien beharra bera jar Leioako Campus-eko garraio azterketa eta bidegorri baten proposamena 15 daiteke kolokan, ondasunak, zerbitzuak eta kontaktuak irisgarriak direla bermatuz gero6. Beraz, mugikortasun handiagoak ez du esan nahi irisgarritasun handiagoa. Irudia 4: Mugikortasunaren eta irisgarritasunaren arteko osagarritasuna Beraz, kontzeptu osagarriak eta kontraesankorrak dira aldi berean. Modu honetan, lurralde bateko mugikortasun handia bertoko irisgarritasun txikiarekin bateragarria da. Eta alderantziz, irisgarritasun handia mugikortasun txikitzat har daiteke. Printzipio honek errepide motak modu kontzeptualean sailkatzea ahalbidetzen du, 4. irudiko diagraman agertzen den moduan.  Autopistak eta autobideak hiri kanpoko, hiri inguruko eta hiriko eremuak izango dituzte kontuan diseinurako. Hauen proiektua beti mugikortasun maximora bideratuta egonda.  Errei anitzeko autobideak hiriko eta hiri inguruko tarteetan diseinatuko dira, autopistak eta autobideak baino mugikortasun gutxiago dituztenean, baina irisgarritasun handiagoarekin.  Errepide konbentzionalak hiri kanpoko, hiri inguruko eta hiriko eremuak izango dituzte kontuan diseinurako. Haien proiektua mugikortasunera edo irisgarritasunera bideratu ahal izanda.  Zeharbideak, hiri-bideak eta kaleak irisgarritasunera bideratuko dira funtsean, beraz, haien diseinu eremua hirikoa da eta bigarren mailan hiri ingurukoa. 7 Ondorioz, mugikortasun eta irisgarritasuna ezin da bata bestea barik egon eta horregatik bion arteko oreka bilatu behar da. Ala ere aurretik aipatu den moduan nahiz eta orain arte mugikortasunari garrantzi gehiago eman izana, gaur egun hori aldatu egin da eta irisgarritasuna da bultzatu behar dena kasu batzuetan. 2.2. Bizikleta bidezko mugikortasuna Bizikletak beraz, ezinbesteko garrantzia dauka (edo izan beharko luke) mugikortasun jasangarria sustatzeko planetan. Bizikleta desplazatzeko modu garrantzitsuenetako bat izan beharko litzateke honako bidai motetarako (Marqués, 2017):  1-2 eta 5-10 km bitarteko desplazamenduentzako, tarte honetan modu nagusiena izan beharko litzatekeelarik.  10 km baino gehiagoko desplazamenduentzako garraio publikoarekin konbinatu beharko litzateke, sare intermodal jasangarri baten bidez. Bizikleta izan beharko litzateke oinezko desplazamenduen arteko (1-2 km baino gutxiagoko) eta 10 km-tik gorako desplazamenduen arteko kate-maila. Hurrengo, galdera, orduan, izan behar da nola sartu bizikleta jadanik eraikita dagoen hiri-bilbearen barruan. Hiri espazioan eraikitako bidegorriek beste bidaia sistema batzuekin lotura duen sare bat osatu behar dute, irisgarritasun globala eta homogeneotasuna lortzeko. Horrela hiriko auzo guztiekin konexioa izan beharko luke, lantegi eta ikastegiekin konexioa, eta hirian dauden garraio publiko mota ezberdinekin konektaturik egon beharko lukete. Sare hau hiri tarte bakoitzaren antolaketa-ezaugarrien arabera diseinatu behar da. Joera bizikletari espazio propio bat esleitzera bideratuta dago, ahal den neurrian, hauek segurtasuna bermatzeko. Mota honetako bidegorriak bereiziak deitzen dira eta bereizi gabekoak baino seguruagoak dira, ibilgailuen zirkulaziotik modu argi baten banandu egiten baitira. Gainera, ahal den guztietan, errepide bat egingo da norabide bakoitzean, jendeak norabide berean zirkulatu dezan errei beretik. Babestutako bizikleta ibilbideek gutxieneko zabalera baldintzak dituzte. Zabalerak 1,20-1,50 metro ingurukoak dira aldeak noranzko bakarrekoa badira eta 2,40-2,60 metro bi noranzkoak badira. Gainera, pista horiek beste ibilgailuetatik gutxienez 50 zentimetroko babes banda batez bereizita egon behar dute, altuera desberdina duten elementuak erabiltzen dira, edo zuzenean bolardoak. Betetzeko baldintza zailak dira, beraz, eskuragarri dagoen espazioaren azterketa egin behar da. Baina, orokorrean, bizikletak ez du errei esklusiborik behar trafikoaren abiadura mugatua bada. Gainera, espaloiak zabalera nahikoa dutenean espaloian bertan banda markatuak erabiltzen dira. Aldiz horretarako lekua ez dagoenean, autoaren lekutik irabazitako pistak erreserbatuak egiten dira. Baina kasu honetan ere konponbidea hartzea jarduten duen espazio motaren, hiriaren tamainaren, beste ibilgailuen presentziaren intentsitatearen eta hiriko beste faktore batzuen araberakoa da. A.Sanz-ek dioenez, motordun trafikoa baretu edo lasaitzea "bere bolumena eta abiadura murriztea da, kalean egiten diren jarduera eta funtzio sozialekin bateragarria egin arte"(Sanz. A, Irudia 5: Pariseko bus-bizikleta bidea (Iturria: bikeportland.org) Espainian ere badaude mota honetako bidegorrien sareak dituzten hirien adibideak. Sevillako Udalak, adibidez, bizikleta bultzatzeko daukan estrategiaren barruan, proiektu bat onartu du, non bidegorria gaur egun dagoen errepidetik joango den, lehendik dauden hiru erreietako bat okupatuko du eta trafikotik babestuko da bolardo bidezko bereizketarekin. 10 Bartzelonak azken urteen bizikleten erabilpena handitzeko soluzio ezberdinak diseinatu ditu. Nabarmenetarikoa da, Eixamplan inplementatutako noranzko bakarreko bizikletarako gordetako bideetan, motordun zirkulazioarekin bat egitea. Horrela errepideetan bidegorrien jarraitasuna bermatzen du, bide bereziak egiteko beharrik gabe. Burgoseko hirian ere egin dira azpiegitura berriak, txirrindulariari segurtasuna eskaintzen dion diseinuarekin bat datozenak, errepide mailan eginez eta hiriko bidegorri sarearekin jarraipena izan dezaten. Zirkulaziotik bereizita, asfalto aglomeratuaren zoladurarekin (MBC), azaleko aparkaleku linea bereizita, ondo seinaleztatuta eta beste bizikleta bide edo bizikleta gune batzuekin lotuta.11 2.2.1. Bizikleta bideak integratzeko modu desberdinak Beraz, argi dago bidegorriak bizikletak integratzeko beharrezko elementua dela. Hauek modu egokian diseinatzeko hainbat gidaliburu daude eta guztiak ados daude bizikletentzako bideak sare gisa diseinatu behar direla eta ez bizikleta bide isolatu gisa. Baina praktikan hau ez da gertatzen eta bidegorriak egokitasunetan oinarrituta eraikitzen dira eta ez erabilgarritasunean. Bizikleta ibilbideen sare batek guztiz eraginkorra izan dadin orain laburtuko diren ezaugarri batzuk bete behar ditu:  Segurtasuna; bizikleta ibilbideen helburu nagusia erabiltzaileei segurtasuna eskaintzea da.  Oinezkoen ibilbideekin bateragarritasuna; bidegorriak ez dira oinezkoentzako espazioen segurtasuna kaltetzeko moduan diseinatuta behar.  Konektagarritasuna; sareak bidai erakargarri nagusiak konektatu behar ditu, eguneroko bizitzarako erabilgarria izan dadin.  Jarraitasuna; sareak erabilera erosoa eragozten duten etenak eta beharrezkoak ez diren oztopoak ekidin behar ditu.  Zuzentasuna; sareen diseinuan beharrezkoak ez diren saihesbideak saihestu behar dira. Beste alde batetik bizikleta bideei dagokienez bi taldetan banantzen dira:  Bereizitako bideak  Bereizi gabeko bideak Espainian, bizikleta-bideak Zirkulazioaren Araudi Orokorraren Definizioen Eranskinean (6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Zirkulazioari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu betegina onartzen duena, I. Eranskina) horrela sailkatzen dira: Leioako Campus-eko garraio azterketa eta bidegorri baten proposamena 20 Irudia 6: Bizikleta bide motak. Ezkerretik eskuinera, eta goitik behera: bizikleta bidea, bidegorria, bidegorri babestua, bizikleta-espaloia, bizikleta-pista, bide b¡ziklagarria. Iturria: Google, Ayuntament.barcelona.cat eta el diario montañes). Baina klasifikazio honek eztabaida asko sortu ditu, batez ere bizikleta-espaloi terminoagatik. Zeinek araudi berarekin kontraesana sortzen du, bere artikuluan dio: "mota guztietako ibilgailuen zirkulazioa ez da inolaz ere espaloietatik egin behar"(6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Zirkulazioari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu betegina onartzen duena). Beraz hobeto nazioarteko eskalan sailkapen ohikoena erabiltzea: bereizitako eta bereizi gabeko bideak. Beste alde batetik, bide publikoan bidegorrien kokapenari dagokionez, beti desiragarria da aparkaleku lerroaren (baldin badago) eta oinezko gunearen artean jartzea. Trafikoa azkarrenetik motelagora ordenatuz errepidearen erdigunetik hasita. Bizikleta bide sare bat diseinatzerakoan kontuan hartu beharreko beste erabaki bat noranzko bakarrekoa edo noranzko bikoak izango diren da. Orokorrean, bizikleta bideak errepidearekin bereizketa margoz besterik ez denean, norabide bakarreko pistekin bakarrik da bateragarria. Aldiz, noranzko biko bizikleta bideetan errepideekin bereizketa fisikoa maila handiagoa izan behar dute. Bizikletak lehenesteko beste modu bat zain hondartzak edo bike-box sortzea da. Hauek semaforoetan eta antzeko beste egoeretan ezkerreko birak egiteko txirrindulariei lehentasuna ematen diete. Beraz, hiriak bizikletara egokitzea ahalbidetzen duten azpiegitura elementu nagusiak deskribatu ondoren. Azken helburua bizikleta garraiobide gisa garatzea eta hiri mugikortasunean integratzea, ahalbidetuko duen hiri eredu batera iristea da. Baina hau ezin izango da lortu, "kate intermodal iraunkorra" deitzen dena gabe. Horrela posible izango litzateke mugikortasun eredu baterantz joatea, non ibilbide laburreko bidai gehienak oinez egiten diren, ibilbide ertainekoak bizikletaz eta ibilbide luzekoak garraio kolektibo publikoarekin. Horrela, motordun ibilgailu pribatuak, arrazoiren batengatik, deskribatutako kate intermodal iraunkorren bidez egin ezin diren bidaia berezietarako utziko lirateke. 2.3. UPV/EHU-ko Leioako Campusa Proiektu hau Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako Campus-ean kokatzen da. Izenak adierazten duen moduan unibertsitate-hiria Leioa udalerrian aurkitzen da eta UPV/EHU-ko Campus handiena da. 70-eko hamarkadaren erdialdean sortu zen. Sasoi artan, Bizkaiko Medikuntza Fakultateko premia larriarengatik sortu zen, lurraldeak bizi izan zuen hazkunde demografiko nabarmenagatik eta ezaugarri horietako zentro baten falta ulertezina zela ikusita. Irudia 7: UPV/EHU –ko Campusak Euskal Herrian 1968an, Medikuntza Fakultatea eta Zientzia Fakultatea sortzearekin batera, Bilboko Unibertsitatea sortu zen, Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatearen berehalako aurrekaria. Politika, Ekonomia eta Merkataritza Zientzien Fakultatea sartu zen bertan, 1955az geroztik Sarriko Bilboko auzoan jarduten zena eta kideek ere esku hartze erabakigarria izan zuten unibertsitate berria sortzeko. 1969an, Leioako udalerrian (Bilbotik 11 km-tara) kokatutako Campus berria esleitzeko prozesua eta ondoren eraikitzeko prozesua hasi ziren, 1972-73 ikasturtean eskolak ematen hasi zirenean. Herrialdearentzako unibertsitate propioa lortzeko ideiarekin, baina, aldi berean, lurralde desberdinetako kultura eta hezkuntza eskaerak bermatuz, Bilboko Unibertsitateak izena aldatu zuen 1980an (otsailak 28). Horrela Euskal Herriko Unibertsitateak hiru Campus-etan egituratu zen, gaur egun Bizkaiko zentroa, ikasle eta irakasle kopuru handiena biltzen duena da. Unibertsitatea hiritik kanpo eta mendi tontor baten jarri zuten, ikasleen mugimenduek sortu zezaketen pilaketak isolatzeko asmoz. Baina nahiz eta bere urruntasuna Bilbo hiri-gunearekin, Campusa Bizkaiko ikerketa-gune nagusietakoa da, unibertsitate gune handiena izateaz gain. Horregatik egunero milaka pertsonen helmuga bihurtzen da. Hau guztia dela eta, mugikortasuna unibertsitateko erronka handienetariko bat bihurtu da. Zeren eta bertara ailegatzeko hiru errepide baino ez daude eta horietako bat trafikoaren gehiengoa bereganatzen du. Hau Bilbotik datorren BI-647 da eta ia egunero daude geldiuneak (ikusi 8. Irudia). Irudia 8: Leioako Campus-eko kokagunea (Iturria: Open Street Map) Garraio publikoaz hitz egitean, Bizkaibus autobus zerbitzua baino ezin dugu adierazi. Honek nahiz eta autobus-linea ugari izan, ibilbideak luzeegiak bihurtzen dira kasu batzuetan, geltokien aniztasunagatik. Ondorioz, pertsona askok beraien kotxe propioan joatea erabakitzen dute. Egon dira Campus-era tranbia-bide bat eramateko proiektuak, baina orain arte ez dute aurrera egin. Honetaz gainera, azterketa garaian frekuentzia asko murrizten da eta erabiltzaile asko autoa erabiltzera derrigortzen zaie. Gainera, gaur egun unibertsitateak 16 fakultate ditu bakoitza bere graduekin (ikusi 9. Irudia). Beraz bertara egunero ailegatzen diren ikasle kopurua oso handia da, eta hauei irakasle eta langileak gehitu behar zaie. Ondorioztatu daiteke beraz, Leioako Campusa-ren mugikortasuna hobetzeko neurriak hartu behar direla eta horretarako, ahalik eta pertsona gehien bizikletaz joan daitezen erraztasunak jartzea ezinbestekoa da. 2.3.1. Unibertsitate Campusa-ren antolaketa eta egitura Errepidearen eta eraikinen antolamendu espaziala hirurogeita hamarreko hamarkadaren arkitektura ideiekin bat dator. Eraikin nagusiak Campus-ean zehar luzatzen diren bi kaleen inguruan antolatzen dira. Campusak errepide sarearen bizkarrezurra osatzen duten bi kale nagusi ditu: Via Appia eta Via Aemilia, hauek noranzko bakarreko zirkulazio eraztuna sortzen dute. Orain dela gutxi arte, BI-2731 errepideak unibertsitateko Campusa zeharkatzen zuen, gaur egungo Aemilia kalearekin bat eginez. Iparralderako ingurabidea egin ondoren, barrualdea trafikotik askatu egin da eta gune osotik gehiegizko abiadura 30 km/h-koa jarri da. Campus-eko barne errepide sare gehiena noranzko bakarrekoa da, batez ere motordun trafikoaren arintasuna hobetzeko eta autobusen maniobrak errazteko. Bertako abiadura txikia da eta errepideak nahiko zabalak, beraz, Campus barnean bizikleta bultzatzeko baldintza egokiak daude. Leioako Campusak, beraz, mugikortasuna hobetzeko beharra dauka zeren eta, gaur egungo egoerarekin erabiltzaileek garraio publikoen artean autobusa dute baliabide bakar moduan. Horregatik hauen gehiengoek garraio pribatua aukeratzen dute. Mugikortasun jasangarria bultzatzeko aukera ezin hobea da bizikleta. Garraio honek eskaintzen dituen abantailen artean, kutsaduraren gutxitzeak, osasuntsua erabiltzaileentzat, distantzia soziala Covid-aren aurrean, ekonomikoa eta beste garraio publikoekin loturak daude. Arrazoi guzti hauengatik hiri askok bizikleten bultzapenean laguntzen duten planak jarri dituzte martxan. Plan hauetan bidegorriak diseinatzeko aukera ezberdinen adibideak daude. Hauen hautaketa bidegorria joango den lekuaren espazioaren eta beste hainbat ezaugarrien arabera izango da. Baina esan daiteke egoera zeinahi den ere beti dagoela bizikleta bultzatzeko aukera, hori nahi baldin bada. Ondorioz, Leioako Campus-era bidegorri baten diseinua beharrezkoa ikusten da eta Campusa-ren jasangarritasuna hobetzeko aukera bat izan daiteke. 3. Datuen azterketa Proiektuan planteatu nahi den bidegorriaren trazatuaren aukera egokiena egiteko, datu base eta informazio desberdinetan oinarritu da lan hau. Datu hauen iturriak hainbat izan dira, UPV/EHU-k berak emandakoak, Geoeuskadi Eusko Jaurlaritzako Datu Espazialen Azpiegitura, Bizkaibus eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Garraioa eta Mugikortasun jasangarria Bultzatzeko Saila. Datu horiek bateratu eta aztertzeko teknologia Geografia Informazioa Sistemak izan dira, hain zuzen ere QGIS programa erabili delarik. QGIS programa Software Libre bat da eta GNU General Public License lizentziapean dagoena. QGIS Open Source Geospatial Foundationen (OSGeo) proiektu ofiziala da. Sistema Eragile guztien gainean doa eta bektore, raster eta datubaseen formatu eta funtzionalitate ugari ditu. Honen bitartez bidegorriaren trazatua aukeratzeko erabili ahal diren errepideen azterketa egin da, errepide hauen trazatua eta malda aztertuz, baita autobus lineen azterketa edo pertsonen jatorriaren azterketa. Ikerketa hauek hurrengo ataletan azalduko dira modu zehatzago baten. 3.1. Leioako garraio fluxuaren azterketa 3.1.1. UPV/EHU-ko mugikortasun diagnosia Lan hau UPV/EHU-k 2018an egindako mugikortasun azterketan oinarritzen da12. Zehazki erabiltzaileen mugikortasunaren inkestetan, non ikasle, irakasle eta langileen mugimenduak aztertzen diren, 1391 pertsona hartu zuten parte. Diagnostikoak, mugikortasun plana prestatzeko laguntza tresna gisa balio du, UPV / EHU-k epe laburrera erabakiak hartzeko. Mugikortasun azterketa hau UPV/EHU osoan egin zen baina lan honetarako Leioako Campusean ematen diren datuez baliatuko gara, azpiegituraren eraikuntzarako trazatu egokiena aukeratzeko. Bidegorria diseinatzearen helburua, biztanleriaren mugikortasun beharrei erantzutea da. Horretarako kontuan izan beharko dira, garraio publikoek eragiten dituzten arazoak. Ala nola, honen eskakizuna, finantzazioa eta inguruan kokatuta dauden beste garraio publiko zein pribatuen aniztasuna. Mugikortasun inkestan unibertsitateko erabiltzaileei galdera anitz egin zaizkie, bertatik garraioari buruzko ondorioak ateratzeko asmoz. Guztira 1391 pertsona parte hartu zuten. Horietatik 347 euskaraz erantzun zuten: 13 Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonala (AZP), 292 Ikasle eta 42 Irakasle edota Ikertzaile (IIP). Beste 1044 erdaraz erantzun zuten, hauetatik 838 ikasle, 66 Administrazio eta Zerbitzuetako langilea (AZP) eta 140 Irakasle edota Ikertzailea (IIP). Inkesta horretan hainbat galdera egiten ziren. Lan honetarako galdera hauetariko batzuen erantzunekin taulak egin dira, pertsonen ehunekoa lortuz. Pertsonen aukerak modu zehatzago baten ikusteko asmoz. Erantzun hauek balio izango dute bidegorria diseinatzeko trazatu egokiena aukeratzeko orduan. Pertsonen totalaren zutabea ikustean, argi ikusten da nola erabiltzaileen ehunekorik handiena unibertsitatetik 11-15 km-ra bizi dela. Hurrengo zenbaki handienak 10 km gora eta behera doaz, baina gehiengo handiena 30 km-tik behera daukate berain etxebizitza ikasturtean zehar. Honek esan nahi da, pertsona gehienek ez direla unibertsitatetik gehiegizko distantziara bizi eta beraz, azpiegitura egokiak ezarriz bizikletaz egin dezaketela eguneroko joan-etorria. Galdera honen bidez distantzia baino erabiltzaileek unibertsitatera ailegatzeko behar duten denbora bilatzen da, gehienetan hau baita garraiobidea aukeratzeko baldintzarik garrantzitsuena. Totalen zutabea begiratzean ia erabiltzaileen erdiak 11-30 min-ko tartean dago. Beraz, aurrekoan bezala, pertsonak unibertsitatetik asko jota 30 minututan ailegatzen dira beraien bizilekura. 3. Normalean, zein garraiobide duzu eskura unibertsitatera joateko? Taula 3: Pertsonen Campus-era joateko eskurako garraiobidea Garraio mota aztertzean, pertsonen gehiengoak bat ere ez erantzun zuten. Baina kontuan izan behar da galderak erantzun aukera batzuk baino ez zituela. Aukerak aztertzen baditugu ehunekorik handiena autoa erabiltzen dute garraio moduan, eta gutxi batzuek bizikleta. Hemendik ondorioztatu daiteke, pertsonen %60 baino gehiagok beste motako garraioa erabiltzen dutela, hau da, garraio publikoa, eta garraio pribatuan autoa dela erabiliena. Bigarren galderan pertsonek unibertsitatetik bizilekura bueltatzeko behar duten denbora aztertu da. Honetan aldiz bizilekutik unibertsitatera bidaia aztertzen da. Ala ere, erantzunak oso antzekoak dira, hau uda, erabiltzaileen gehiengoak Campus-etik 11-30 minututara bizi dela. Hirugarren galderan bezala mugitzeko erabilitako garraio mota aztertzen da hemen, baina kasu honetan, aukeren artean garraio publikoa agertzen da. Pertsonen %50 baino gehiagok hiriarteko autobusa erabiltzen dute, eta %20-ak hiri busa. Kontuan izan behar da autobusa dela unibertsitatera heltzen den garraio publiko bakarra. Eta bi hauen arteko ezberdintasunak adierazten du, gehiengoak Leioatik kanpo bizi direla. Azkenik beste ehuneko nabarmena autoaren erabilera da, baina autobus lineen urritasunak, hau azaltzen du. Azkenik, unibertsitatera bizikletaz zergatik joaten ez diren, zehazteko eskatzen zaie. Erantzunen artean pertsonen ehuneko handi batek bidaiak luzeegiak direla arrazoitu zuten. Beste batzuk bizikleta biderik ez daudela edo daudenak eten egiten direla esan zuten. Baina gehiengoek urrutiegi bizi direla esan zuten. Ondorioz, erabiltzaileek Campus-era duten distantzia eta denbora kontuan izanda, eta normalean erabiltzen duten garraioa publikoa dela ikusiz, argi dago beste moduren bat egongo balitz unibertsitatera ailegatzeko, erabiliko luketela. Gainera, azkenengo galderetan zuzenean erantzuten dute bizikleta ez erabiltzearen zergatiak zeintzuk diren. Hauek bidegorrien jarraitasuna falta eta bide luzeak dira. Beraz, azpiegitura egokiekin eta bidegorriak beste garraio publikoekin lotuz, erabiltzaile askok aukeratuko lukete bizikleta garraio bide moduan. 3.1.2. Ikasleen jatorria UPV/EHU-ko Graduko eta Graduondoko Ikasketen Arloko Errektoreordetzak 2019. Urteko matrikula-datuak eman dizkigu, graduko eta masterreko ikasleen kopuruarekin. Azterketa honetarako graduko ikasleen kopurua bakarrik erabili da, 2019. urtean Leioako Campus-ean ematen den graduetako batean matrikulatuta daudenak. Taula horretan, ikasleen jatorria Kode postalaren bidez sailkatzen da. Ondorengo emaitzak adierazten dituzten mapa eta taula bat erakusten dira. Mapan ikusten den moduan ikasleen ehuneko handi bat Bilbotik hurbiltzen da Leioara, guztira 1800 (% 24,46). Bigarren maila baten, Getxotik dator ikasle gehien, 575 inguru (%7,81) eta azkenik, beste jatorri garrantzitsu bat Barakaldo da, 569 ikaslerekin (%7,73). 6. Taulan ikus daitezke beste jatorri garrantzitsuenak eta 10. irudian emaitzak mapa batean erakusten dira. Irudia 10: Ikasleen jatorria kode postalaren arabera. Gorriz Bizkaiko udalerriak (2019-ko datuak) Datu hauetatik ondorioztatu daiteke, Leioako Campus-era bidegorri bat eraiki nahi bada, udalerri hauekin lotu beharko dela, ahalik eta erabiltzaile gehien izan dezan. Modu horretan ibilbidea, alde batetik Bilbo-Leioa izango litzateke, bestetik Getxo-Leioa eta azkenik BarakaldoLeioa. Herrialde hauetatik bidegorri sare egokia proposatu ezkero, bizikletaren erabilpena Campus-ean asko handituko litzateke. 3.1.3. Garraio publikoa Leioako Campusa izenak esaten duen moduan Leioa-Erandioko eremuan kokatuta dago. UPV/EHUren gunera iristeko, garraio publikoaren aukera bakarra Bizkaibusek eskainitako lineak dira. Zerbitzu hau da Bizkaiko Foru Aldundiak eskaintzen duen garraiobide publikoa. Lineak Unibertsitateko gunea eta hainbat udalerriren arteko lotura egiten dute. Linea gehienak aste barruan bakarrik daude martxan, eta horietatik zazpik bakarrik eskaintzen dute etenik gabeko maiztasuna egun osoan. Oporraldietan, Campusa-ri bakarrik zerbitzua ematen dioten Bizkaibuseko lineek funtzionatzeari utzi edo maiztasuna murrizten dute. Linea gehienetan aldaketaren bat izaten da ekainaren erdialdetik irailaren erdialdera, eta baten batean, uztailaren erdialdetik aurrera. Datuen bidaien kopurua aztertzen badugu (ikusi 7. Taula) , argi dago kopuru handiena Bilbotik Leioara egiten direla, gainera modu zuzenean, beste herrietan gelditu barik. Beraz, honek erabiltzaile gehienek Bilbotik etortzen direla adierazten du. Bilbo ostean bidaia gehien dituen herria Getxo da. Linea ezberdinetan agertzen da, guztiak bidaia kantitate handiarekin, zeinek erabiltzaile kopuru handia duela esan nahi duen. Ondoren, ezkerraldean Barakaldo eta Santurtzi dira erabiltzaile gehien diren herrialdeak. Herri hauek duten populazio handiarekin normala da erabiltzaile kopuru handia izatea. Beste alde batetik, 6 linea daude antzeko erabilpenarekin. A2315, A2326, A2324, A2610, A3924. Hauen geltokiak populazio handiko herriak dira beraz normala da. Hala ere nabarmena da linea hauek dituzten geldialdien kantitatea, zeinek, bidaien iraupena handitzen duen. Linea hauen artean Durangaldeko eremua dago, Durango, Ermua, Zorrotza, etab. herriek osatzen dutena. Eremu honek erabiltzaile kantitate handia du, baina bidegorriaren diseinutik kanpo utzi egin da, Leioako Campus-eko garraio azterketa eta bidegorri baten proposamena 33 unibertsitatetik 30 km baino handiagoko distantziara baitago. Beraz, bidaia bizikletaz egiteko luzeegia izango litzateke. 3.1.4. Errepideen erabilpena Unibertsitatera ailegatzeko bi errepide nagusi daude, BI-2731 hiri bidea eta Bilbotik datorren Bi- 647 errepidea, zeinek trafikoaren gehiengoa hartzen duen (ikusi 12 Irudia). Bidegorria diseinatzeko errepideen EBBI-a (Eguneko Bataz Besteko Intentsitatea) aztertuko da, aurretik azaldu den moduan bide mota aukeratzeko datu garrantzitsua baita. EBBI honek errepide batetako sekzio finko batetik pasatzen diren ibilgailu kopurua neurtzen du, eta beraz, jakin daiteke errepide batek trafiko karga handia jasotzen duen edo ez. Gainera, intentsitatea neurtzen duten neurgailu hauek ibilgailu astunak eta arinak bereizten dituzte. Esan bezala, datu hau garrantzitsua izango da bidegorria betiere intentsitate gutxiko errepideetan kokatu beharko delako, eta ahalik eta ibilgailu astun gutxien duten errepideetan, segurtasuna bermatu ahal izateko. Irudia 12: Leioa inguruko errepide motak Behin errepide motak ikusita argi dago zeintzuk diren intentsitate handiena izango dituztenak. Ondorengo irudian (13.iruadia) bide tarte bakoitzaren EBBI-a adieraziko da, horrela bidegorriaren trazatua diseinatzeko dauden aukerak argi ikusiko dira. Unibertsitate inguruan dagoen BI-647 errepideko estazioan 9811-ko EBBI-a dauka. Hauetatik 8968 arinak eta 843 astunak dira. Aldiz BI-2731 errepideko estazioak 5288-ko EBBI- a dauka, 5024 arinak eta 264 astunak. Beraz, bien artean bigarrenak intentsitate txikiagoa duenez, posible bada, bidegorria bertatik bideratuko da. Hurrengo taulan (8. Taula) Bizkaiko trafikoaren intentsitatearen urteko batez besteko ezaugarriak adierazten dira, hau Trafikoaren bilakaera Bizkaiko errepideetan 2019 13 txostenetik atera da. Bertan probintziako errepide nagusien EBBI-a azaltzen da. Aztertzen hari garen errepideekin alderatzen baditugu, nahiko baxuak direla antzematen da. Honek bidegorria diseinatzerako orduan erraztasunak ematen ditu, zeren eta zenbat intentsitate txikiagoa egon txirrindularien eta kotxeen arteko bizikidetza errazagoa izango da. Taula 8: Bizkaiko trafikoaren intentsitatearen urteko batez besteko ezaugarriak 3.1.5. Bidegorrien azterketa Bizkaiko bidegorrien azterketa egiteko Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Sailak emandako datuetan oinarritu gara. Datuak 'shape'14 formatuan eman dizkigute, 2020ko abenduko datuak. Bertan, desberdintzen dira jadanik eraikita dauden bidegorriak, proiektuan daudenak eta seguruak direna. Bizkaian eraikita eta proiektatuta dagoen bidegorri sarea, oinarrizko egiturazko ardatzez osatuta dago. Geoeuskadi plataformatik probintzian proiektatuta eta eraikita dauden bidegorriak lortu dira. Hauek aztertzeko eta ibilbide egokiena aukeratzeko. Bilbo hiriburu bezala, Bizkaia lotzen duten ardatz multzoen interkonexio nodo nagusia da. Hau normala da, erakarpen puntu eta desplazamenduen ekoizpen puntu kontzentrazio handiena hartzen baitu. Gainera hirian PMUS (Plan de Movilidad Urbana Sostenible)-en ezarritako kaleen hierarkia berria 30 km/h eta 50 km/h abiaduraren inguruan egituratzen da, zeinek txirrindularien eta autoen arteko elkarbizitza errazten duen. Bidegorri sarea aztertzean ibilbide asko direla oraindik loturarik gabe edo atal solteak daudela antz ematen da. Beraz, gaur egun ezin da Leioako Campus-era joateko bidegorri osoa eta jarraitua duen ibilbidea aukeratu. Proiektu honetako bidegorriaren ibilbidea aukeratzeko aurretik ondorioztatu den guneetan zentratuko da. Modu honetan Bilbo-Leioa, Getxo-Leioa eta Barakaldo-Leioa sareak dituzten konektagarritasun arazoak konponduko dira, proiektatuko den bidegorria hauetan hasi eta bukatuz. Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Sailak emandako datuetatik, eskualdeko bizikleta sarearen informazioa lortu da. 14. Irudian sare hau aurkezten da. Sarea lau motatan banatzen da. Gauzatutako edo egindako sarea, eraikitako edo eraikitzen ari den sarea, proiektatutako sarea eta sare segurua, hau da, motordun trafikotik bereizitako atal espezifikoak. Azken honi buruz, argitu honako hau: bizikletarako noranzko biko trafikoa duen zati biziklagarria badago (horretarako baimenduta eta horretarako bereziki antolatuta dago), bi norabideak ez daude garatutako motorreko zirkulazioarekin alderatuta, "exekutatuta" agertzen bada. baina ez da "aseguru" geruza honetan aurkitzen. Datu hauei esker bidegorri mota bakoitzak osatzen duen km kopurua lortu da (ikusi 9. Taula). Argi dago probintzia baterako km kantitate txikia dela eta mugikortasun jasangarria bultzatu nahi bada, bizikletaz mugitzeko erraztasunak jarri behar direla. Ondoren lan honetarako interesgarriak diren bidegorriak aztertuko dira. Irudia 17: Barakaldo – Leioa bidegorrien mapa Beste alde batetik Bizkaiko eraikitako bidegorrien artean, mota ezberdinak topatzen dira. Bideak sarearen trafiko kantitatea, abiadura eta lekuaren arabera diseinatzen baitira. Bilbo hirian bidegorrien diseinurako dauden aukera asko topatu daiteke, hauetako hiru mota aztertuko dira. Lehengoa bi noranzko bidegorri bereizia izango da. Mota honetako bidegorriak txirrindularien gustukoenak dira, ez baitute beste ibilgailuekin lekua konpartitu behar. Gainera, berezko seinaleztapen dute eta errepidetik banaketa fisikoa dute. Irudia 18: Bidegorri bereizia. Iturria: Bizkaia.eus Bigarrena bidegorri ez bereizia izango da, mota honetako bideetan bizikletak zirkulatzeko erreia dute, nahiz eta errepidetik oztopo fisikoekin bananduta ez egon. Mota honetako bidegorriak arriskutsuak izan daitezke, segurtasun faltsua ematen baitiote erabiltzaileei. Irudia 19: Bidegorri ez bereizia. Iturria: Bizizbizi.org, Google Maps Azkena bide partekatua izango da, kasu honetan trafiko eta bizikletak leku berdinetik ibiltzen dira. Hau hiriko tarte estuetan erabiltzen da, bidegorri bat egiteko lekurik ez dagoenean. Aurretik azaldu dugunez hau ez da aukerarik hoberena. Baina hirian abiadura mugatua dagoenez, leku gutxiko guneetan irtenbide hona izan daiteke. Horrela nahiz eta leku berezia ez izan, bizikletak zirkulatzeko lehentasuna dute. Irudia 20: Trafikoak eta bizikletak partekatutako kalea. Iturria: Bizkaia.eus 3.1.6. Leioa Campus-eko bidegorrien azterketa Atal honetan, Unibertsitate inguruko bidegorriak aztertu eta gero. Leioako Campusa-ren barnean dauden bidegorriak aztertuko ditugu. Unibertsitateak 2,2 km-ko luzera duten bizikleta bideen sarea du. Multzoa unibertsitateko perimetroa barneratu gabe inguratzen duen eraztuna eratzen du. Mugikortasunaren ikuspuntutik sarearen funtzionaltasuna mugatua da, beste bizikleta bideekin duen konektagarritasun faltagatik, batez ere Leioako hirigunearekin. Leioako Campus-eko garraio azterketa eta bidegorri baten proposamena 42 Irudia 21: Leioa Campus-eko bidegorriak Bizikleta ibilbideen tipologiari dagokionez, guztiek dituzte antzeko ezaugarriak, noranzko bikoitza eta espaloiaren mailara daude, bereizketa asfalto aglomeratuaren azal gorriarekin egiten da. Zenbait kasutan landaredia dute bereizketa hori nabarmentzeko. Gainera, Unibertsitate eremu osoan abiadura 30 km/h-tara mugatuta dago, honek bizikleten eta motordun garraioen arteko bizikidetza errazten du. Irudia 23: Aemeilia kaleko bidegorri bereizia Ondorioz, Campus-eko egungo bidegorri sarea ez dago osatuta. Nahiz eta unibertsitatearen barnetik mugitzeko erraztasuna izan, konektagarritasun falta dauka inguruko herriekin, eta hau oinarrizkoa da erabiltzaileen mugikortasuna bermatzeko. Ala ere posible da ahalegin txikien edo kostu baxuko ekintzen bidez UPV / EHU-ko bizikletan ailegatzeko baldintzak hobetzea. 3.1.7. Errepideen azterketa Leioara aurretik aukeratu diren herrietatik (Bilbo, Getxo, Barakaldo) bidea bizikletaz egiteko, jada eraikita dauden bidegorri sarea bete behar da proiektu honen bidegorriaren proposamenarekin. Horretarako bidaia horietan topatzen diren errepideen azterketa egingo da. Geoeuskadi plataformatik unibertsitate inguruko errepideak lortu dira. Hauen trazatua, sare mota, abiadura eta geometria aztertzeko. Gainera, Foru Aldundiko Web guneari esker errepide motak eta abiadurak lortu dira, baita dauden kilometroak ere. Honen helburua, bidegorria bertan ezartzeko behar diren ezaugarriak hauetako zeinek betetzen dituen ikustea eta hoberena aukeratzea da. Bilbo Leioa bidaia egiteko, hirian hasiko litzateke bidegorria. Bilbok bidegorri sare osatu bat dauka bere barnean, baina eraikitako bidegorriak San Ignazio auzoan amaitzen dira, Erandiora heldu baino lehen. Beraz Leioara ailegatzeko, bidegorria Bi-711 errepidetik igaroko litzateke. Errepidea Oinarrizko sareko errepidea da, ipar-hego norabidean doa 3,7 km-tan, Erandio eta Bilbo udalerrietan zehar. Bilbo ibaiaren ibilbidetik paraleloan, bizitegi erabilera kolektibo, unitarioa eta industrialerako eremuak bere eraginpean jartzen dira modu tartekatuan. Bi erreiko errepidea da, noranzko bikoitza eta bazterbide txikiarekin. Abiadura 50 Km/h –koa da. Irudia 24 : 711 errepidearen argazkiak. Iturriak: Google Street View Behin Bi-711-etik irtenda Bi-647 hartuko genuke. Errepide osagarria da, Erandio Leioa udalerrietan zehar doa 4,5 km-ko luzeran zehar. Eremu hiritarretik doa, bi erreiko galtzadarekin, bata norabide bakoitzerako. Errepidea 4,3 m-ko zabalera dauka eta 1,6 m-ko eskumako bazterbidea. Abiadura 40 km/h-koa da. Irudia 25: Bi-647 errepidearen argazkiak. Iturriak: Google Street View Azkenik Bi-647 –tik irtetzean hiri errepide batera sartzen zara, bi erreikoa, bata zentzu bakoitzerako eta bazterbide barik, tarte batzuetan aparkalekuak izanda. Zona hiritarra denez, abiadura 30 km/h-koa da. Irudia 26: Bilbao-Leioa errepidearen azken tartearen argazkiak. Iturriak: Google Street View Barakaldo Leioa bidaia egiteko, herrian hasiko litzateke bidegorria. Kasu honetan herria inguratzen duen bidegorri sarea nahiko betea deko, beraz Unibertsitatera ailegatzeko Sestaon hasiko litzateke bidegorriaren trazatu berria. Bertan dagoen errepidea lokala da. Udal bidea, galtzada bakarrekoa noranzko bikoitzez, bazterbide barik edo oso estua, eta aparkalekuekin alde Irudia 27: Barakaldo-Leioa errepidearen argazkiak. Iturriak: Google Street View Getxo Leioa bidaiaren kasuan, Getxok Unibertsitatetik aurreko biak baino hurbilago kokatzen da, eta bidegorri sarea nahiz eta antzekoa izan, urrunago heltzen da. Beraz Campus-era joateko errepide lokalak erabiliko lirateke. Tokiko errepidea, galtzada bakarra, zentzu bikoitzarekin eta bazterbide barik edo txikiarekin, aparkalekuak alde baten edo bietan izanda, tartearen arabera. Abiadura 30 km/h-koa. Irudia 28: Getxo-Leioa errepidearen argazkiak. Iturriak: Google Street View Azkeneko tartean Bi-2731 hartu beharko litzateke. Errepidea, Eskualdeko sarea da, galtzada bakarra dauka, 6,2 m-ko zabalerakoa, sentsu bikoitzarekin eta 1,5 m-ko bazterbidea eskuinean. Abiadura 50 km/h-koa da. Irudia 29: Bi-2731 errepidearen argazkiak. Iturriak: Google Street View 4. Emaitzak 4.1. UPV/EHU-ko mugikortasun eta jatorrien emaitza UPV/EHU-k 2018an egindako mugikortasun azterketaren emaitzak honako hauek izango lirateke. Inkestan erantzuten diren galderetatik erabiltzaileen ehuneko handiak unibertsitatetik 10-15 km-ra bizi direla, 10-30 minutura eta autobusa erabiltzen dutela bertara ailegatzeko. Beraz, kontuan izanda hau dela unibertsitatera heltzen den garraio publiko bakarra, argi dago garraio publikoa nahiago dutela, eta ondorioz bizikleta erabiltzeko erraztasuna egongo balitz, hau erabiliko luketela, horrela garraio ez motordunen erabilpena bultzatuz. Gainera, galderen artean bizikletaren ez erabilpenaren arrazoien artean gehien errepikatzen den erantzuna distantzia oso luzeak eta bidegorri etenak ziren. Honek aurretik azaldu den mugikortasunaren izaeraren aldaketa erakusten du, bidaiatzeko arrazoi nagusiak "Lana" eta "Ikasketak" izanda. Ondorioz soluzio ona izango litzateke bidegorri sarea betetzea garraio publikoarekin batera. Beste alde batetik, UPV/EHU-ko Graduko eta Graduondoko Ikasketen Arloko Errektoreordetzak 2019. Urteko matrikula-datuetatik eta ikasleen jatorrien sailkapena aztertu eta gero, garraio guneen hiru talde desberdin bereiztea lortu da. Eremu hauek bizitegi gune handienekin bat datoz. Bilbo da ikasleen kopuru handiena duen udalerria, ikasleen %24,46-arekin. Ondoren Getxo egongo litzateke % 7,81-arekin. Azkenik Barakaldo %7,73-rekin. Datu hauekin unibertsitatea Bilborekin lotzeko trazatua garrantzitsuena da, beraz lehenengo eta behin Bilboko bidegorri sarea bete beharko litzateke. Getxo eta Barakaldokoak izango lirateke bigarren pausu batean osatu beharko liratekeen bidegorriak. 4.2. Garraioaren azterketaren emaitza Lehenengo eta behin garraio publikoa aztertu dugu, kasu honetan autobusa aukera bakarra izanik. Autobus lineak ikertu eta gero, eskasak direla eta bidaia luzeegiak egin behar dituztela ondorioztatu dezakegu. Beraz, bidegorri proposamen ona izango litzateke sarea garraio publikoarekin lotzea. Bidaiak laburragoak egiteko eta geltoki barik gelditzen diren herriak lotzeko asmoarekin. Errepideen azterketan ikusi da bi errepide ailegatzen direla Leioako Campus-era, BI-647 eta BI2731. Lehenengoak bigarrenak baino trafiko intentsitate handiagoarekin. Honek bidegorria diseinatzerako orduan mugak eragin ditzake, ondorioz trazatua bigarrenetik igarotzea hobetsiko da. Beste alde batetik, errepideen geometriaren azterketan, Bilbo, Getxo eta Barakaldo herrietatik Unibertsitatera ailegatzeko dauden errepideak aztertu dira. Bilbotik errepideak osagarria eta oinarrizko motakoak direnez, trafiko handia dute eta abiadura ere. Baina kasu bietan bazterbidea dago eta beraz, bertatik bidali daiteke bidegorria segurtasun handiarekin. Unibertsitatera heltzeko azkenengo tartean, hiriko errepidea da, abiadura txikiarekin beraz bertan ez litzateke aurreko arazoa egongo eta bizikleta eta motordun garraioa konbinatu daiteke. Aldiz, Barakaldo Leioa bidaian topatzen diren errepideak lokalak dira guztiak. Beraz, abiadura txikia dutenez trafiko partekatutako bidegorria ezarri daiteke. Getxotik Leioara bidaian, aurreko kasuko gauza bera gertatzen da. Gainera Campus-etik hurbilago egonda trazatua errazagoa da. Arazoa azkeneko tartean egongo litzateke, non Bi-2731 topatzen den, bertan bidegorria bazterbidetik bideratu daiteke. 4.3. Bidegorri baten proposamena Behin baldintzapen guztiak aztertu eta gero, bidegorriaren trazatuaren proposamena egin daiteke. Kasu honetan erabiliko den jatorrizko bidegorri sarea, jada eraikita dagoena izango da eta hau zuzendu eta bete egingo da. Jadanik eraikita dagoen bidegorri sarea ezegokia dela esan daiteke, duen konektagarritasun falta dela eta. Beraz, praktikoena jada eraikita dagoen bidegorri sarea lotzea da. Kasu honetan hiru bidegorri proposatuko dira, bakoitza hiri gune handienetatik bideratuz, Bilbo, Getxo eta Barakaldotik hain zuzen ere. Hiruren amaierako puntua Leioako Unibertsitateko Campusa izanik. Bizikleta bide sareen modelizazioarekin lan egiteko erabiltzen den softwarea QGIS (Informazio geografikoko sistema) eta BRoute izan dira. QGIS bidez bidegorri eta errepide guztiak bateratu eta aztertu egin dira eta azkenengo programarekin proposatutako bideek izango duen malda, luzera eta errepide mota bakoitzaren luzera lortu da. Hauen bidez proposatutako bidegorrien trazatua aztertu eta diseinatuko da.  Bilbo-Leioa Lehenengo bidegorria Bilbo Leioa bidaia osoa bizikletaz egin ahal izateko diseinatuko litzateke. Bilbon hiria zeharkatzen duen bidegorri sare nahiko osatua dago San Ignazio auzora arte. Beraz, bertatik hasiko da trazatua. Lehenengo tartea BI-711 errepidetik joango litzateke, 3,77 km-tan zehar. Errepide motagatik gomendagarriena bidegorria bazterbidetik igarotzea izango litzateke. Abiadura eta intentsitatea handiegiak direlako beste motako bidegorria jartzeko. Ondoren Bi-647 errepidean sartuko litzateke 1.27 km-tan zehar. Aurrekoan bezala errazena bidegorria bazterbidetik bideratzea izango litzateke, baina kasu honetan abiadura 40 km/h-koa da. Beraz, beste soluzio bat abiadura 30 km/h-ra jaistea izango litzateke. Horrela garraio motordun eta motor gabekoen arteko errepide partekatua diseinatu ahal izango litzateke. Azkenik 2.91 km-tan zehar hiriko errepidea da, beraz abiadura 30 km/h-koa denez bidegorria, motordun eta motor-gabekoen partekatutako errepidea izango litzateke. Bidegorrien malden grafikan (ikusi 31. Irudia) bidea nahiko laua dela ikusten da, malda txikiekin azkenengo tartera arte, bertan unibertsitatera igoera baitago. Honek bide bizikletaz egiteko erraztasuna suposatzen du, modu honetan bidegorriaren erabiltzaileak handituz. Irudia 30: Bilbo – Leioa bidegorri berria Irudia 31: Bilbo – Leioa bidegorriaren maldak eta distantzia  Getxo-Leioa Getxok, herriak inguratzen dituen bidegorriak ditu eta Leioak ere. Herriak bata bestearen ondoan egonda, trazatua kasu honetan bidegorri hauen lotura izango da, Unibertsitatera bidegorri etengabe batez ailegatzeko. Beraz, trazatua Etorbidea. Leioa-n hasiko da, Bi-637 errepidea gurutzatzen duen zubian, bertan bukatzen baita bidegorria. Lehenengo 2,1 km-ak sare lokala da, 30 km/h- abiadurarekin. Mota honetako errepideetan soluzio errazena partekatutako bidegorria da, non motordun eta motor gabeko garraioak errepidea konpartitzen duten. Ondorengo 1,1 km Eskualdeko sarea izango dira, bertan abiadura eta intentsitatea aurrekoan baino handiagoa izanez, beste bidegorri mota bat egin beharko litzateke. Mota honetako errepideetan bazterbidea 1,5 m-koa denez, bidegorria bertatik bideratuko litzateke. Trazatu honetako malden grafikari erreparatuz (ikusi 33. Irudia), malda handiko bidea dela ikusten da. Ala ere, aldaparik handiena bidearen azkenengo tartean dago berriro ere. Nahiz eta bidegorriak diseinatzerako orduan gomendagarria ez izan malda gehiegi egotea, kasu honetan bide laburra denez ez du arazo handirik suposatuko. Irudia 32: Getxo – Leioa bidegorri berria Leioako Campus-eko garraio azterketa eta bidegorri baten proposamena 52 Irudia 33:Getxo – Leioa bidegorriaren maldak eta distantzia Taula 11: Getxo – Leioa bidegorriaren errepide motak Errepidea Mota Luzera Bizilekua 2,08 km Bigarren mailakoa 1,07 km Bidea 0,38 km Oinezkoa 0,23 km Guztira ezaguna: 3,76 km  Barakaldo-Leioa Barakaldoren kasuan, herria inguratzen duen bidegorria dauka. Beraz trazatua Sestaon hasiko da, bertan bukatzen baita eraikitako bidea, zehazki Triano trenaren zubian, Barakaldo-La Arena bidegorria bukatzen den lekuan. Unibertsitatera ailegatzeko dauden 9,81 km-ko bidea, osorik errepide lokala da. 30 km/h-ko abiadurarekin, beraz bide honetarako soluzioa bizikleta eta motordun garraioen partekatutako bidegorria da. Intentsitate eta abiadura txikiarekin gomendagarriena baita. Bidearen maldak aztertzen baditugu (ikusi 35. Irudia), grafikak argi erakusten du trazatu nahiko laua dela, azkeneko tartean izan ezik, unibertsitatera igoera. Hau hiru bidegorrietan errepikatzen da. Beraz, hiru bidegorrietatik nahiz eta luzeena izan, leunena da. Zeinek bizikletaren erabilpena bultzatzen duen, bidearen erraztasunagatik. Leioako Campus-eko garraio azterketa eta bidegorri baten proposamena 53 Irudia 34: Barakaldo – Leioa bidegorri berria Irudia 35: Barakaldo– Leioa bidegorriaren maldak eta distantzia Taula 12: Barakaldo – Leioa bidegorriaren errepide motak Errepidea Mota Luzera Bizilekua 3,91 km Kalifikatu gabea 0,65 km Oinezkoa 1,02 km Osagarria 1,14 km Bidegorria 1,07 km Bidea 1,02 km Zerbitzukoa 0,31 km Oinarrizkoa 0,69 km Guztira ezaguna: 9,81 km Leioako Campus-eko garraio azterketa eta bidegorri baten proposamena 54 Lurreko maldak, bai eta mendi magalen edo haren zati altxatuak duten erabilera hiri erabilera, errepide sarearen desnibel garrantzitsuetan bihurtzen dira. Kasu honetan Leioako Unibertsitatea mendi tontor baten dago. Beraz, jatorria edozein izanda, Campusa lotzen duten errepide guztiek, bai hirigunearekin, bai Leioa bera, malda luzeak dituzte % 5 inguruko desnibelekin, goiko irudietan ikusten den moduan. Honek garraiobide moduan bizikletaren erabilpena UPV / EHU-ra joateko potentziala nabarmen murrizten du. Ala ere kontuan izan behar da, hau bakarrik bidearen azkeneko tartean gertatzen dela. Irudia 36: Bidegorrien azken emaitza Leioako Campus-eko garraio azterketa eta bidegorri baten proposamena 57 5. Eztabaida Lan honen helburuak hiru ziren, Leioako Campus-eko fluxuen azterketa, dauden azpiegituren azterketa eta bidegorri sare baten proposamena. Lehenengoan Leioako Campus-era zenbat pertsona eta ze modutan heltzen den aztertu egin da, bertan hirigune garrantzitsuenak lortu dira, bidegorria hauetatik bideratzeko eta hauen erabilgarritasuna ahalik eta handiena izan dadin. Azterketa egiterakoan datuak Unibertsitatetik eta Foru Aldunditik lortu egin dira. Lehenengoaren kasuan matrikulatutako pertsonak eta hauen jatorriaren azterketa egin da, 2019-ko datuekin. Bigarrena 2018-an egindako Mugikortasun inkestatik ateratako datuak dira. Azterketak egin eta gero eta lanaren helburuak ikusita, esan beharra dago zein garrantzitsua den mugikortasunari buruzko datu eguneratuen beharra. Ezinbestekoa da hiriko bizikleta bidaien jatorri-helmuga datuen inguruko informazio eguneratua eta zehatza izatea, garraiobide horretan mugikortasuna modu egokian modelatzeko helburuarekin, baita erabilera bultzatzeko neurri egokiak hartzeko ere. Hau izan daiteke etorkizuneko beste lan batzuen abiapuntua: hain zuzen ere, egiazko mugimendua erregistratzea GPS eta xakeleko telefonoen teknologiarekin eta hortik abiatu bidegorrien erabilpena aztertzeko. Bigarren helbururako Leioako Campusa-ren inguruan dauden errepideak eta bidegorriak aztertuko dira, baita bertara heltzen diren garraio publikoko lineak. Azken hau garraiobide bakarrean oinarritu da, bakarrik autobusa ailegatzen baita unibertsitatera. Honek dagoen garraio publikoaren falta argi uzten du, eta lanaren proposamenaren beharra. Beste alde batetik Campus-era heltzen diren errepideak aztertu egin dira, hauen erabilpena eta mota kontutan hartuz. Azterketa honetatik eraiki beharko den bidegorri mota ondorioztatu da, hau errepidearen intentsitate, abiadura eta tamainaren araberakoa baita. Azkenik atal honetan jada eraikita dauden bidegorriak aztertu dira. Atal honetatik atera den ondorioa da, bidegorriak herri gehienetan daudela, baina sarea etena dela eta ez da toki konkretuetara heltzeko diseinatua izan. Bidegorriek ez du inolako jarraipenik beraien artean. Hau izan da lan honen bidez zuzenduko nahi izan den gauzetako bat. Azkeneko helburua aurreko bi ataletan oinarrituz, mugikortasun jasangarria bultzatuko duen bidegorri sare baten proposamen bat egin da. Eraikita dauden bidegorriak ikusita eta hiri gune nagusiak lortuta, hiru bidegorri diseinatu dira. Guztien jatorria herrietan eraikitako bidegorriak izanda, horrela sarea betetzeko asmoz. Honek nabarmendu du, Bizkaian dagoen bidegorri sare bete baten falta. Batez ere gaur egun dagoen pentsatzeko aldaketarekin, hiriak mugikortasun jasangarri berri honetara egokitu behar dira eta honetarako lehenengo pausua bizikletaren erabilpenaren bultzapena da. Gomendio gisa, ondo egongo litzateke biztanleriaren edo kasu honetan unibertsitateko erabiltzaileen kontzientzia handitzea, honen bidez, bizikleten erabilera areagotzeko. Hau Unibertsitateak berak egin lezake publizitate kanpainen bidez eta azpiegiturak hobetuz. Hau guztia kontutan hartuta hiru bidegorri berri proposatu dira lan honetan, Leioako Campusera joaten diren erabiltzaile gehien dituzten herrietatik abiatzen direnak eta Campus-era heltzen direnak. Bidegorri hauek jadanik existitzen diren bidegorrietatik bideratu dira eta konexio falta Leioako Campus-eko garraio azterketa eta bidegorri baten proposamena 58 zegoen tokietan intentsitate baxuko eta zabalera nahiko duten errepideetatik bidali da. Bidegorri sare honek Campus-eko mugikortasuna hobetu dezake. Hurrengo pausu batean herrialde gehiago gehitu ahalko lirateke bidegorri sare honetara, Campus-etik distantzia jakin batera dauden bidaien ehuneko handi bat bizikletaz egin ahal izateko. Beste herrialde hauetatik abiatuko diren bidegorriak hemen aurkeztutakoarekin konekta daitezke, eta horrela, geroz eta gehiago, Leioako Campusetik distantzia ertain batera dauden herrialde gehienetatik bizikleta bidezko mugikortasuna bermatu daiteke. Leioako Campus-eko garraio azterketa eta bidegorri baten proposamena 59 6. Ondorioak Azkenengo atal honetan Gradu Amaierako Lana idatzi eta amaitu ondoren atera diren ondorioak zehaztuko dira. Gradu Amaierako Lan hau aurrera eramateko, lehenik eta behin, testuinguru teorikoa aztertzeko ikerketa bat egin behar izan da mugikortasun eta irisgarritasunari buruz. Bertan gaur egun diseinatu diren hirien garraioak aztertu dira eta munduan erabiltzen ari diren metodo eta formula ezberdinak. Behin hau argi izanda, bigarren pausua datuak lortzea izan da, hauen iturriak, UPV/EHU-k berak emandakoak, Geoeuskadi Eusko Jaurlaritzako Datu Espazialen Azpiegitura, Bizkaibus eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Garraioa eta Mugikortasun jasangarria Bultzatzeko Saila izan dira. Ondoren datu hauek aztertu dira eta atal ezberdinetan banatu dira. UPV/EHU-ko mugikortasuna, ikasleen jatorria, garraio publikoen azterketa, errepideen azterketa eta bidegorrien azterketa. Azterketa hauen emaitzak lortu ondoren, beraien artean alderatu dira eta bidegorriaren proposamen egokiena proposatu da. Azkenean bidegorri bakarra baino hiru trazatu ezberdin egin dira. Bizitegi gune handienak Leioako Campusa-rekin lotzeko. Hemen aurkezten den lan honetan hiru bidegorri proposatu dira Leioako Campusera bizikletan heldu ahal izateko. Hiru bideak jadanik eraikita dauden bideetatik planteatu dira, hau da, existitzen diren bidegorrietatik eta trafiko intentsitate txikia duten eta zabalera nahikoa duten errepideetatik. Hasierako lan honetan hiru herrialdeentzako bidegorriak diseinatu dira, Leioako Campuseko erabiltzaile gehien dituzten herrialdeak hain zuzen ere, baina etorkizunean mapa honi bidegorri berriak gehitzea espero da. Honekin garraio publikoaren eskaintza osatzea espero da, hasierako azterketan ikusi baita garraio publikoaren malgutasun ezak erabiltzaileen gehiengoak kotxe pribatua erabiltzera bultzatzen dituela. Guzti honekin, lan honen bitartez gure Unibertsitateko jasangarritasunaren aldeko apustua egin nahi izan da. Leioako Campus-eko garraio azterketa eta bidegorri baten proposamena 60 Leioako Campus-eko garraio azterketa eta bidegorri baten proposamena 61
science
addi-a695def9939b
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/53466
Tresna elektronikoentzako kargagailu fotovoltaiko baten diseinua, simulazioa eta prototipaketa
Jorge Aristorena, Asier
2021-10-18
Gradu amaierako lan honetan tresna elektronikoentzako kargagailu fotovoltaiko bat fabrikatu da. Prototipaketara heltzeko, aurretik kargagailuaren diseinua gauzatu da eta gero, simulazioa burutu da. Modulu garrantzitsuenak diseinatu ahal izateko alternatibarik egokienak aztertu eta aukeratu dira, besteak beste, bateria mota, eguzki-zelula mota eta mikrokontrolagailua. Jarraian, 18650 Litio Ionezko bateriaren karga eta deskarga kontrolatuko dituen karga erregulatzailea diseinatu da ATMega 328P mikrokontrolagailua erabiliz. Gailuak kargatzeko, irteerako zirkuitu jasotzailea (boost) diseinatu da bateriaren 3,7 V-ak 5 V-era igotzen dituena eta 2 A-ko korrontea emateko gai dena. Proteus erabilita software bidezko simulazioa egin da eta horren ostean, zirkuituak bateratu eta inplementazio fisikoa burutu da funtzionamendu egokia ziurtatuz. Gainera, bateriaren tentsio neurgailua eta eguzki-zelulak ematen duen korronte neurgailuak garatu dira. Horrekin batera, OLED pantaila batean lortutako balio esanguratsuak bistaratu dira mikrokontrolagailuak duen I2C protokolaz baliatuz. Puntu horretatik abiatuz, zirkuitu guztiak PCB batera pasatu dira, PCB-aren fabrikazio prozesua ikasiz. Halaber, prototipoa eramangarria izateko, 3D inprimagailu bat erabiliz karkasa bat egin da. Azkenik, proiektu osoaren funtzionamendua aztertu eta funtzionamendu egokia ziurtatu da. Honekin, prototipoa era egokian tresna elektroniko ezberdinak kargatzen dituela eta hau fabrikatzea nahiko merkea dela ondorioztatu da. Gainera, graduan zehar landu ez diren hainbat teknika ikasi dira, hala nola, 3D inprimagailu baten funtzionamendua ikastea eta PCBak egitea. Laburbilduz, proiektu honetan gailu elektroniko ezberdinak karga dezakeen zirkuitu bat muntatu da, bateriaren karga eta deskarga egokia kudeatu dezakeena eta OLED pantaila batean bateriaren karga ehunekoa zein karga korrontea bistaratzen dituena. Gako-hitzak: Kargagailua, tresna elektronikoak, energia fotovoltaikoa, karga erregulatzailea, DC-DC bihurgailu jasotzailea. 1. Sarrera Proiektu honetan, gailu elektronikoentzat energia fotovoltaikoaz hornitzen den kargagailu bat diseinatu eta prototipo fisikoa egingo da. Azken hamarkadetan, iturri berriztagarrien erabilera asko handitu den arren, gaur egun, gizarteari axola zaion arazo nagusietako bat energia berriztaezinen erauzketak eta erabilerak eragiten duen kutsadura da. Espainiako Sare Elektrikoaren erakundearen datuen arabera 2020an teknologia berriztagarriek elektrizitate guztiaren %43,6 ekoitzi zuten. 2020ko ekoizpen garbiaren kuota %6,1 igo zen 2019 urtearekin alderatuz. Eolikoa, ekoizpen osoaren %21,7a izan zen. Bestalde, eguzki-energia fotovoltaikoa, urte batetik bestera %65,9 batean hazi da, eta estatuaren elektrizitate ekoizpenaren %6,1a suposatzen du [1]. Mundu mailan energia-kontsumoa eta ekoizpena da, alde handiarekin, giza jardueretatik eratorritako berotegi-efektuko gasen isurketa-iturri handiena. Munduko berotegi-efektuko gasen bi heren inguru berogailu, elektrizitate, garraio eta industriarako erabiltzen diren erregai fosilak erretzeari lotuta daude. Europan, halaber, prozesu energetikoak dira berotegi-efektuko gasen emisioaren erantzule nagusiak. 2015ean Europar Batasuneko emisio guztien %78 energiaren kontsumo eta ekoizpenetik eratorriak izan ziren [2]. Herrialde garatuenetan batez ere, kutsadurari aurre egiteko lege gero eta zorrotzagoak ezartzen hasi dira. Honetaz aparte, munduko hainbat erakundek plan ezberdinak diseinatu dituzte kutsatzaileen kontzentrazioa jaisteko edota garapen jasangarriaren alde egiteko, adibidez Kioto Protokoloa eta Agenda 2030, biak Nazio Batuen Erakundearen eskutik. Bigarren plan hau, Agenda 2030, 2015ean NBEk onartu zuen eta garapen iraunkorra bermatzeko 17 helburu definitzen zituen [3]. Helburu hauen artean, pobreziarik eta goserik gabeko mundua, pertsonen arteko berdintasuna eta gizarte guztiaren osasuna eta ongizatea daude. Gainera, Euskal Herriko Unibertsitateak bat egiten du garapen jasangarriko helburuekin, eta Euskara eta euskal kultura eta gaitasun eleanitza garatzearen aldeko helburua gehitzen du. Bestetik, gradu amaierako lan honekin lotura gehien duten Agenda 2030ko garapen jasangarrirako helburuak honakoak dira: iseinatu behar den kargagailuak eguzki energia erabiltzen du, hortaz, 7. xedearekin lotu daiteke, energia berriztagarri eta ez kutsatzailea erabiltzea hain zuzen. Kargagailua energia fotovoltaikoa erabiltzen duenez, sare elektrikora konektatu behar ez izatea lortzen da. Horrela, energia kontsumo hori aurrezten da, bai ekonomikoki eta baita kutsadurari dagokionez, sare elektrikora ailegatzen den energia ez delako guztiz iturri berriztagarrietatik etortzen. 12. helburuak ere zerikusia dauka garatutako proiektuarekin. Honek, ekoizpen eta kontsumo arduratsuari egiten dio erreferentzia. Gaur egun, gailu elektroniko berri bat erosterakoan, ia guztiek, sare elektrikora konektatzen den kargagailu bat ekartzen dute. Proiektu honekin, kargagailu horien ekoizpena murriztea lortu nahi da, diseinatutako prototipoak gailu ezberdinentzako baliagarria izango delako. 1.1 Proiektuaren motibazioa Gailu hau diseinatzeko eta fisikoki inplementatzeko arrazoi nagusia, energia fotovoltaikoa erabiltzen duen aplikazio erreal baten funtzionamendua ikastea izan da, egunerokotasunean erabili daitekeena. Kontuan izanda iturri mota hauek gero eta gehiago erabiltzen direla, garrantzitsua izan daiteke energia fotovoltaikoa bateria batean metatzeko zer eraldaketa prozesu eta zer zirkuitu elektriko-elektroniko behar dituen jakitea. Bestalde, jasangarria eta denon eskura egon daitekeen gailu bat garatu ahal izatea motibazio handi bat izan da proiektua aurrera eramateko. Jasangarria, aurretik aipatutako kutsaduraren sorkuntza ekidin nahi delako eta iturri berriztagarrien alde egin. Denon eskura esaterakoan, bi gauzei egiten zaio erreferentzia, alde batetik ekonomikoa edo ahal bezain merkea izatea eta bestetik, azpiegitura falta, eta horren ondorioz sare elektrikorik gabeko herrialde ez garatuenetan, mota hauetako gailuak erabili ahal izatea. Azkenik, Euskal Herriko Unibertsitatetik (EHU), ikasle zein ikertzaile Agenda 2030 eta garapen jasangarria kontuan hartzen duten lanak egitera sustatzen ari dira, hortaz, proiektu hau aukera ona da graduan zehar lortutako ezaguera horiek txertatzeko. 1.2 Proiektuaren onurak Eguzki energiaz hornitutako kargagailu honen garapenak, hainbat onura izan ditzake. Jarraian proiektuaren onura tekniko, ekonomiko, sozial eta ingurumenarekiko onurak azalduko dira. Onura teknikoei dagokionez, kargagailu mota hauek oraindik ez dira oso erabiliak. Egia da azken urteotan, bateria eramangarriak edo "powerbank" deiturikoak gero eta gehiago ikusten direla, baina eguzki energia erabiltzen dituztenak ez dira ohikoenak, gainera merkatuan daudenak gaur egun nahiko garestiak dira eta sare elektrikotik kargatzen dira. Bestetik, bateriaren bizi zikloa handitzeko, erregulatzailearen efizientzia ahalik eta altuena izatea saiatuko da, plaka fotovoltaikoak sortutako energia, energia elektrikoan bihurtzeko. Onura ekonomikoei dagokionez, lehen aipatu bezala, gaur egun merkatuan dauden mota honetako gailuek prezio altua dute eta ezin ditu edonork erosi. Hortaz, proiektu honen bitartez, prototipo merke eta eskuragarri bat egitea posiblea dela demostratu nahi da. Horretarako, beharrezko osagaiak ahalik eta merkeen eskuratuko dira, eta ahal izatekotan batzuk beste aparatu batzuetatik berrerabiliko dira, garapen jasangarrian ere eragina izanik. Alderdi sozialari erreparatzen badiogu, aurreko azpi puntuan esan bezala "denon eskura" egon daitekeen gailu bat diseinatuko da, bai ekonomikoki arrazoizkoa den prezio bat izanez, eta bestetik herrialde azpigaratuenetan erabili ahal izateko, sare elektrikoaren falta dagoen lekuetan, gailuak kargatzeko prototipo hau izanik. Azkenik, ingurumenarekiko onurak ditugu. Lehena, energia iturri berriztagarri bat erabiltzea da, energia fotovoltaikoa hain zuzen. Sare elektrikoarekiko menpekotasunik ez izatean, energia elektrikoa aurrezten da, hein handi batean zentral termiko edo iturri ez berriztagarrietatik sortzen dena. Gainera, proiektu honetan garapen jasangarria bultzatu nahi denez, prototipo honekin mota askotako gailuak kargatu ahal dira, hortaz, gailu horiek guztiek ekartzen dituzten kargagailuak aurreztu genitzake, ekoizpena murriztuz eta prozesu horiek sortzen duten kutsadura ekidinez. 1.3 Dokumentazioaren egituraketa Proiektu honen memoria teknikoa hainbat puntutan bananduta egongo da. Lehenik eta behin, proiektuaren helburuak zehaztuko dira, hau da, lana burutzerakoan lortu nahi diren xede ezberdinak. Jarraian, kargagailu fotovoltaikoaren moduluak azalduko dira, dokumentazioaren gainerako puntuak errazago ulertu eta antolatu daitezen. Laugarren puntuan, oinarri teorikoak egongo dira. Bertan, proiektuarentzat beharrezkoak diren jakintza guztiak azalduko dira atalez atal. Bestetik, bostgarren puntuan modulu bakoitzaren osagai garrantzitsuenen alternatiben analisia egingo da, soluzio posibleak aztertuz eta egokiena aukeratuz. Gero, proiektuaren atalik garrantzitsuena azalduko da, diseinua hain zuzen. Puntu honetan, kargagailu elektronikoaren modulu ezberdinen diseinu, simulazio eta inplementazioa egingo da. Bestetik, zazpigarren puntu bezala, prototipoaren fabrikazioa egongo da, bertan PCBa eta karkasaren sorkuntza nolakoa izango den azalduko da. Behin, prototipoa fabrikatu eta gero, 8. puntuan prototipoaren funtzionamenduaren egiaztapena burutuko da. Horren ostean, Gantt-en diagrama aurkeztuko da, proiektuaren planifikazioa azalduz. Gero, hamargarren puntuan, proiektuaren aurrekontua atalez atal azalduko da. Bukatzeko, ondorioetan, proiektuak eragindako ekarpenak eta etorkizunerako hobekuntzak adieraziko dira. 2. Helburuak Tresna elektronikoentzako kargagailu fotovoltaiko baten diseinua, simulazioa eta prototipaketari buruzko lan honek hiru helburu nagusi ditu: lehenengoa, prototipo fisikoaren simulazioa egitea, bigarrena inplementazio fisikoa garatzea eta azkenekoa, graduan zehar landu ez diren hainbat aspektu jorratzea eta erabiltzen ikastea. Lehenengoa, energia fotovoltaikoarekin kargatzen den kargagailu eramangarri bat simulazio bidez diseinatzea izango da. Helburu honen barruan, hainbat azpi helburu daude, hala nola, bateria era eraginkor batean kargatzeko eta bizi zikloa ahalik eta handiena izateko erregulatzaile optimo bat garatzea, mikrokontroladore bat programatuz. Bestalde, bateria gainkarga eta gain deskargetatik babestuko dituen diseinua egitea lortu nahi da. Bigarren helburua, behin simulazio emaitzak onargarriak direnean, prototipo fisikoa inplementatzea izango da. Horretarako, Proteus programa erabilita, zirkuitu elektroniko ezberdinak PCB batera pasatuko dira, lehenik eta behin, software bidez layouta eginez eta gero txartela fabrikatuz. Azpi helburu bezala, kalkulu teorikoetatik eta software simulaziotik lortutako emaitzak prototipo fisikoak emandako emaitzekin bat etortzea edo oso antzekoak izatea lortu nahi da. Hirugarren helburua, graduan zehar landu ez diren teknika edo aspektu berri batzuk erabiltzen ikastea izango da. Adibidez, aurretik aipatutako Proteus programa, kargagailuaren simulazioa egiteko eta aurrerago PCB-a diseinatzeko. Bestetik, prototipo osoa karkasa baten barruan montatuko da, eramangarria izateko asmoarekin. Karkasa hori CAD diseinu programa baten bitartez garatuko da, gero 3D inprimagailu batek pieza fisikoki inprimatu dezan. Metodo honekin, 3D inprimagailu batek nola funtzionatzen duen ikasiko da, diseinu fasetik inplementazio faseraino. Bukatzeko, helburu teknikoak ez diren arren, proiektuan zehar bi aspektu izango dira kontuan. Alde batetik, gradu amaierako lan honek garapen jasangarriko helburuak betetzea eta bestetik mota honetako kargagailu bat merkea edo ekonomikoa izan daitekeela demostratzea. Garapen jasangarriko helburuen artean, alde batetik, energia garbia erabiltzea eta bestetik, ekoizpen eta kontsumo arduratsua izatearena lortu nahi dira, prototipoak eguzki energia erabiliko duelako eta mota askotako gailuak kargatzeko kapaza izango delako. 1. Irudia: Prototipoaren modulu ezberdinen eskema Lehenengo, eguzki-panelak, argi izpiak jasoko ditu korronte eta tentsio bat sortaraziz. Energia elektriko hori bateriara eramateko karga erregulatzaile bat diseinatuko da. Alde batetik, bateriaren karga egokia ziurtatzeko, bere bizi zikloa ahalik eta handiena izan dadin eta bestetik, eguzki panelak eragindako tentsioa bateriak kargatzeko behar duen tentsiora egokitzeko. Bestetik, DC/DC bihurgailu jasotzaile bat diseinatuko da, bateriak ematen duen tentsioa A motako USB-ak behar duen tentsioa baino baxuagoa izango denez tentsio hau handiagoa bihurtzeko. Horrela, irteeran nahi den tentsioa lortuko da tresna elektronikoak kargatu daitezen. Prototipoa ahalik eta merkeena egiten saiatuko da, osagaien aukeraketa egoki baten bitartez. Bukatzeko, diseinua jasangarria izatea ere bilatuko da. 4. Oinarri teorikoak Puntu honetan, diseinatu nahi den kargagailu fotovoltaikoaren inguruko oinarrizkoak diren atal teorikoak azalduko dira. Horrela, diseinua egiterako orduan prototipoa osatzen duten elementu ezberdinen funtzionamendu eta ezaugarriak zeintzuk diren ezagutzea lortuko delarik. 4.1 Eguzki erradiazioa Eguzki erradiazioa, eguzkiak igorritako energia, espazio osotik norabide guztietan hedatu egiten da uhin elektromagnetikoen bitartez [4]. Erradiazio elektromagnetiko mota hau, eguzkiaren nukleoaren barruan hidrogenoaren erreakzioek fusio nuklearra dela medio igorritako energia da. Erradiazioa izpi infragorriz, argi ikusgaiaz eta izpi ultramoretik osatutako dago bereziki [5]. Hala ere, atmosferako gasek uhin ultramore gehienak xurgatu egiten dituzte, lurrazalera ailegatzea eragotziz. Irradiantzia, Lurrera heltzen den eguzki erradiazioa neurtzen duen magnitudea da, honek azalera-unitate bakoitzeko iristen zaion potentzia neurtzen du. Bere unitatea W/m2 da. Kontuan hartzeko da, eguzki erradiazioa hainbat faktoreen menpean dagoela, hala nola, eguzkiak lurrarekiko duen kokapena, atmosferako ozonoa, hodeiak edota atmosferak momentuan duen ur lurrun kantitatea. Aurrekoaren ondorioz, eguzki erradiazioak hainbat eratan eraso dezake Lurrean. Orokorrean hiru modutan sailkatzen da eguzki erradiazioa erasotze moduaren arabera, 2.irudian ikus daitekeen bezala, eguzki erradiazio zuzena, eguzki erradiazio difusoa eta islatutako erradiazioa. Panel fotovoltaikoek jasotzen duten erradiazioa hiru hauen batuketa izango da. Eguzki erradiazio zuzena, atmosferan desbiderapenik jasan gabe eguzkitik lurrazalera ailegatzen den energia da. Bestetik, atmosferak erradiazioa desbideratzen duenean difusoa deritzo. Azkenik, islapeneko erradiazioa, lurrazala erasotzen duen eta desbideratuta irteten den energia da. Islapeneko erradiazioa zuzenki lotuta dago albedoarekin. Albedoa edozein gainazalek harengan eragiten duen erradiazioarekiko islatzen duen erradiazio-ehunekoa da. 3. Irudia: Zelula fotovoltaiko baten eskema [8] Garrantzitsua da jakitea N motakoa edo P motakoa izateak zer esan nahi duen, elektrizitatea nola sortzen den ulertzeko. Silizio atomo batek 14 elektroi ditu hiru geruza ezberdinetan. Lehenengo bi geruzak, erdigunetik hurbilenak, erabat beteta daude, hortaz, balentzia geruza erdi beteta dauka, hau da, lau elektroi ditu zortzi beharrean, horregatik ahal izatekotan beste silizio atomo batekin elkartuko da azken geruza hori betetzeko, egitura kristalinoa lortuz. Hau horrela izanda, elektroi guztiak partekatuta daudenez ez litzateke korronterik sortuko. Horregatik silizioa dopatu egiten da, N motakoetan adibidez fosforoa gehitu egiten da, 5 elektroi dituena, elektroi askeak izanez. Bestetik P motako junturetan boroa gehitzen zaio adibidez (3 elektroi dituena), honekin hutsuneak sortuz, elektroiaren aurkako karga dutenak, hau da positiboa. PN juntura bat sortzerakoan energia aplikatu ezean zaila da elektroiak alde batetik bestera igarotzea, diodo baten antzera jokatuz. Fotoiak zelula erasotzen duenean elektroi-hutsune pareak askatzen ditu, hau PN junturatik gertu ematen bada eta fotoiak energia nahikoa badu elektroi bat N aldera joango da eta hutsune bat P aldera, desoreka bat sortuz. Kanpotik bide bat jarriz gero elektroi hori P aldera bueltatuko da, elektrizitatea sortuz. Korronte honek eta PN junturan dagoen eremu elektrikoak (zelularen tentsioa eragiten duena), zelularen potentzia emango du. Panel fotovoltaiko baten ezaugarri nagusietako bat sortu dezakeen potentzia maximoa da, eta panelak puntu horretan lan egitea izango da egokiena. Potentzia 4. Irudia: Zelula fotovoltaiko baten I-V kurbaren grafikoa [9] Aurreko irudiari erreparatuz, ISC zirkuitu laburreko korrontea da, zirkuitu laburra ematerakoan lortzen den korronterik altuena da. VOC zirkuitu irekiko tentsioa da, panelaren borneetan konexiorik ez dagoenean, hau da, korronterik ez dagoenean lortzen den tentsio maximoa adierazten du. VMPP eta IMPP balioen arteko biderketak panelak sortu dezakeen potentzia maximoa da, hots, PMAX. 4.3 Zelula fotovoltaiko motak Silizioa lurrazaleko bigarren elementurik ugariena da, eta gehien bat meategietatik kuartzo (SiO2) moduan erauzten da. Silizioari ematen zaion tratamenduaren arabera silizio monokristalinoa edo polikristalinoa eratzen da. Kuartzotik silizio purua ateratzen da eta behin urtuta molde batzuetan bota egiten da ingot (lingotea) deiturikoak osatuz. Lingotea geruza finetan mozten da, eta prozesu kimiko batzuk eta gero zelula fotovoltaikoak eratzen dira. Gaur egun, hiru zelula/panel fotovoltaiko nagusi bereizten dira, monokristalinoak, polikristalinoak eta amorfoak. ➢ Panel monokristalinoak Eguzki-panel monokristalinoak ezaugarri tekniko bikainak ditu normalean hodeiak, ekaitzak eta tenperatura maximoak oso altuak ez dituzten klimetan [10]. Eguzki-panel monokristalinoek ez dute gain berokuntza oso ongi jasaten eta tenperaturak baxuak direnean eguzki-erradiazio gehiago xurgatu dezakete. Polikristalinoekin alderatuz beraien errendimendua pixka bat altuagoa da. Panel hauen ezaugarri nagusietako bat kolore beltza edo urdin iluna da. Silizioa urtu eta gero pixkanaka urtu egiten da silizioko kristalaren konposizioan eragina izanez. Zelula monokristalinoak silizioko kristal mota bakar batez osatuta daude, hau da, kristala egin denean, siliziozko kristalaren hazkundea kontrolatu da norabide bakar batean sor dadin, kristalaren osagai guztien lerrokatze nahiko perfektua lortuz. Lehen esan bezala, silizio monokristalinoa lingote zilindrikoetan sortzen da. Gelaxka fotovoltaiko monokristalinoen fabrikazio-kostuak murrizteko eta haien errendimendua optimizatzeko, bloke zilindrikoen lau aldeak mozten dira siliziozko xaflak egiteko. Azkenik, esan beharra dago, normalean panel monokristalinoak polikristalinoak baino garestiagoak direla, lehenengoen fabrikazio prozesua konplexuagoa baita. ➢ Panel polikristalinoak Eguzki-panel polikristalinoek monokristalinoekin alderatuz erresistentzia handiagoa dute gainberotzearekiko, eta haien funtzionamendua ezin hobea da klima beroetan, eguzki-panel polikristalinoek abiadura handiagoan xurgatzen baitute beroa [11]. Plaka hauek siliziozko kristal batzuen lotura dira. Eguzki-panel polikristalinoa osatzen duten silizio polikristalinozko zelulak, zelula monokristalino bat artifizialki hoztuz sortzen dira. Jarraian, silizioa zatitu egiten da kristal indibidualak eratuz. Prozesu hori guztia silizioa blokean dagoenean egiten da, eta gero plakatan mozten da, hau da, eguzki-panel polikristalinoetan ikusten ditugun modulu fotovoltaikoetan. 5. Irudia: Eguzki zelula ezberdinen arteko itxura fisikoa [13] 4.4 Karga erreguladoreak Eguzki karga erreguladoreak eguzki plakatik bateriara doan tentsioa edo korrontea kontrolatzen duten gailu elektronikoak dira [14]. Ezinbestekoak izaten dira bateriaren bizi-zikloa luzatu nahi bada eta hiru betekizun nagusi dituzte: Bateria babestu gainkarga edo gain deskargetatik, gauetan bateriaren deskarga ekiditea eta bateria gaintentsioetatik babestea. Lehenengo kasuan bateria erabat kargatuta badago, erregulatzaileak panelekiko konexioa etengo du, bateriak gehiegi ez kargatzeko. Alderantziz, karga ehuneko jakin batetik behera jaisten denean, kontsumo-sarearekiko konexioa mozten du. Bigarren kasuan, erregulatzaileak modulu fotovoltaikoen sarrera-tentsioa neurtuz gaua dela edo itzaletan dagoela detektatzen du, bateriaren gain deskargak sahiesteko. Hori detektatzen duenean, sarrera deskonektatzen du, bateriaren korronteak plaka fotovoltaikoetara zirkulatzea saihesteko. Oinarrizko soluzio gisa, alderantzizko korrontearen zirkulazioa saihesten duen diodo bat erabiltzen du. Hirugarren kasuan, baterien sarreretan, gaintentsioak gerta daitezke, adibidez, eguzki-gelaxketako lan-tenperatura asko jaisten denean. Erregulatzaileak bateriak babesten ditu kalte egin diezaieketen gaintentsio horietatik. Gainera, eguzki-moduluek bateriek baino tentsio nominal handiagoak izaten dituzte bateriaren karga zuzena ziurtatzeko. Erregulatzaileak bateriaren egoera kontrolatzen du, bateriaren tentsioa bornetan neurtuz. Tentsio horretatik abiatuta, karga eta deskargaren kontrola garatzen da, sorgailu fotovoltaikoa konektatuz edo deskonektatuz. Instalazio fotovoltaikoetan bi karga erregulatzaile mota erabiltzen dira: PWM bidezko erregulatzaileak eta MPPT erregulatzaileak. Jarraian bakoitzaren ezaugarriak aztertuko direlarik. ➢ PWM erregulatzaileak "Dena" edo "ezer ez" ere deituak. Merkatuan agertu ziren lehen kargaerreguladoreak izan ziren, eta bateriaren karga-kontrola "on-off" sistema baten arabera egiten dute, elementu elektronikoen kommutazioaren bitartez. Karga-erreguladore 6. Irudia: PWM eta MPPT erregulatzaileen arteko aldea IV kurban adierazita [15] Aurreko irudian, PWM eta MPPT arteko aldea ikus daiteke panel fotovoltaiko baten korronte tentsio kurba aztertzerakoan. Horien erakusgarri da laukizuzen urdinez eta horiz dauden eremuen arteko azalera; izan ere, MPPT erregulatzaile batekin lan egiten denean nabarmen handiagoa den azalera ikus daiteke panelaren potentzia erabilgarria adierazten duena. 4.5 Litio bateriak Bateriak edo metagailu elektrikoak, bi gelaxka elektrokimiko edo gehiago dituzten gailuak dira, metatutako energia kimikoa energia elektrikoan bihurtzeko gai direnak hain zuzen [16]. Gaur egun, gailu elektronikoetan gehien erabiltzen diren bateriak Litio-Ion bateriak dira, aitzina erabiltzen ziren NiCd (nikel kadmio), NiMH (nikel metal hidruro) edo berunezko bateriak baino gehiago irauten dutelako eta ingurumenarekiko jasangarriagoak direlako, azken hauek, egun gero eta gutxiago erabiltzen dira, oso merkeak izan arren oso kutsakorrak baitira. Litio-ion bateriek elektrolito bezala litiozko gatza erabiltzen dute, katodoaren eta anodoaren artean gertatzen diren erreakzio elektrokimiko itzulgarrirako beharrezkoak diren ioiak lortzen dituena [17]. Bateria mota hauen ezaugarri nagusia, nikel eta kadmiozko baterietan baino energia gehiago metatzea lortu dela da, bolumen gutxiago okupatuz. Gainera, kadmioa bezalako material kutsagarriak erabiltzea saihesten da. Bestalde, aspaldi erabiltzen zirenekin alderatuz memoria efektu askoz txikiagoa daukate eta beraien bizi zikloa handiagoa da. Pisu aldetik, NiCd eta NiMH bateriak baino gutxiago pisatzen dute, hortaz, eramangarriagoak dira. Azkenik, karga abiadura handiagoa dute aurrerago azalduko den bezala. Hala ere, bateria mota hauek desabantailak dituzte. Bateriara konektatuta dagoen gailu elektronikoa asko erabiltzen denean, bateriaren tenperatura asko igotzen da. Honek eta gelaxkatan dagoen disolbatzaile organikoak bateria hauek oso sukoiak izatea eragiten du. Bukatzeko, nikel kadmio bateriak baino bizi ziklo handiagoak izan arren, haien karga zikloak mugatuak dira. Litio-Ion bateriekin batera Litio Polimero edo LiPo bateriak daude. Bien ezaugarriak oso antzekoak dira, baina kasu honetan, bateriaren elektrolitoa likidoa izan beharrean gel modukoa da. Hauen ezaugarri nagusia deformagarriagoak direla da, baina kontran, aurrekoak baino sukoiagoak dira. Litiozko bateria bat kargatzeko faseak hiru dira, zeinetan korrontearen eta tentsioaren balioak aldatu egiten diren, bateriaren bizi iraupena handitzeko asmoarekin. Kasu honetan 3,7 V-ko bateria bat dela suposatuko da. 7. Irudia: Litio bateria baten karga faseak [18] Aurreko irudian ikusten den bezala, baterien karga hainbat fasetan egiten da [19]. Lehenengo fasean tentsioa pixkanaka handituz doa korrontea konstantea den bitartean. 3,7 V-ko bateria bat 4,2 V-era kargatu ohi da normalean. Fase honetan bateria bere kapazitatearen %80ra kargatzen da. Jarraian, bigarren fasean tentsioa konstante mantentzen da korrontea jaisten den heinean, bateriaren kapazitatea %100 izan arte. Intentsitatea jaisten denez fase hau ere mantxoagoa da. Hirugarren fasean bateria guztiz kargatuta dagoenez korrontea eten egiten da, eta bateria pixka bat deskargatu egiten da. Momentu horretan laugarren fasean sartzen da, standby deiturikoa, zeinetan korronte pixka bat ematen zaion tentsio maximora ailegatu dadin. Behin kargatuta dagoenean hirugarren eta laugarren faseen artean geratzen da bateria, kargatzen ari den bitartean. Behin deskonektatuta, erabilerarekin bateria deskargatzen hasten da, hori gertatzerakoan, borneen arteko tentsioa jaisten da. Hurrengo taulan (Taula 1), bateriaren karga ehunekoaren eta borneko tentsioen arteko erlazioa ikus daiteke. 4.6 DC/DC bihurgailuak Garatu nahi den kargagailua beste gailu elektroniko batzuk kargatzeko gai izan behar denez, A motako USB irteera bat izango du. Bateriaren tentsioa 3,7 V izango direnez eta USB-ra 5 V ailegatu behar direnez DC/DC bihurgailu jasotzaile bat beharko da. Bihurgailuak bi motatakoak izan ahal dira, alde batetik linealak eta bestetik konmutatuak. Bihurgailu lineal batek, erresistentzia bat erabiltzen du tentsioa murrizteko eta irteera-tentsio jakin bat sortzeko eta erregulatzeko. Bihurgailu konmutatu batek berriz, aldian-aldian sarrerako energia biltegiratuz eta, ondoren, energia hori irteeran askatuz tentsio ezberdin batean bihurtzen du. Azken hauek, efizienteagoak dira eta energia metatzeko harilak edo kondentsadoreak erabiltzen dituzte. Kasu honetarako, Boost bihurgailua erabiliko da, irteeran sarreran baino tentsio handiago bat lortzen duena. Elikadura-iturri konmutatu mota bat da, bi etengailu erdieroale dituena, hots, diodoa eta transistorea, eta energia biltegiratzeko elementuak, kondentsadorea eta harila hain zuzen [21]. Hurrengo irudian Boost zirkuituaren eskema ikus daiteke [22]. 8. Irudia: Boost zirkuituaren eskema elektrikoa Zirkuitua aztertzeko hainbat gauza suposatu beharko dira [23]: • Zirkuituak erregimen iraunkorrean lan egiten du. • Korrontea hariletik etengabe zirkulatzen du. • Kondentsadorearen balioa oso handia da eta irteerako tentsioa (Vout) konstantea da. • Etengailua itxita dago DT denboran eta irekita periodoaren beste zatia (1-D)T • Osagaiak idealak dira. Hurrengo irudian ikus daitekeen moduan bi egoera egongo dira. Lehenengoan transistorea itxita egongo da eta bigarrenean diodoak eroango du. Hurrengo formulen garapena ulertzeko, lehenik eta behin, aldagai bakoitza zein den azalduko da. VS: Sarrerako tentsioa (Bateriak emandako tentsioa) VL: Harilean erortzen den tentsioa VO: Irteerako tentsioa edo kargako tentsioa IL: Harileko korrontea IC: Kondentsadoretik doan korrontea IR: Kargatik doan korrontea edo irteerako korrontea L: Induktantzia C: Kondentsadorearen kapazitatea T: Periodoa D: Lan zikloa, Ton dagoen denboraren ehunekoa R: Kargako erresistentziaren balioa Behin aldagaiak zeintzuk diren ikusita, zirkuituaren azterketa egin daiteke. Transistorea eroaten dagoenean tentsioa harilean hurrengoa izango da: (10) Hau jakinda, hurrengo irudian korronte eta tentsioen grafikoak ikus daitezke: 10. Irudia: Ezkerrean, VL eta Vo tentsioen, eskuinean iL korrontearen eta behean diodoaren korrontearen grafikoak 4.7 Mikrokontrolagailuak Mikrokontrolagailua (µC) programa daitekeen zirkuitu integratu bat da, bere memorian grabatutako aginduak exekutatzeko gai dena [24]. Mikrokontrolagailu batek, ordenagailu edo konputagailu baten hiru unitate funtzional nagusiak ditu: prozesamendu unitate zentrala (CPU), memoria eta sarrera/irteerako periferikoak. Bestetik, CPU-aren barruan erregistroak, kontrol unitatea eta unitate aritmetiko logikoa (ALU) daude. Zeregin jakin baten funtzionamendua kontrolatzeko erabiltzen da, eta, bere tamaina txikia dela eta, gobernatzen duen gailuan bertan txertatu ohi da. Memorian aplikazio jakin bat gobernatzeko programa bat baino ez dago. Mikrokontrolagailuen arkitekturari buruz hitz egiterakoan, bi arkitektura mota aipatu ohi dira [25]. Alde batetik, klasikoa edo Von Neumann eta bestetik gaur egun erabilia den Harvard arkitektura. Lehenengoaren kasuan, memoria bakarra dauka datuak eta aginduak gordetzeko. Memoria horretara bus-sistema bakar batez sartzen da (datuak, kontrola eta helbideak ). Harvard arkitekturak bi memoria independente ditu: bata, instrukzioak baino ez dituena, eta, bestea, datuak soilik dituena. Biek bus-sistema independenteak dituzte eta bi memorietan aldi berean egin daitezke sarbide-eragiketak (irakurtzea edo idaztea). Memoria hirutan banatuta dago. Programarako memoria (Flash), programako datu edo aldagaietarako memoria (RAM) eta konfigurazioetarako edo konfigurazio ezlurrunkorretarako memoria (EEPROM). Bestetik, periferikoak mikrokontrolagailuarekiko "kanpoko" munduarekiko interakzioa ahalbidetzen duten zirkuitu digitalak dira. Bere funtzioa irteera digitalak gaitu edo desgaitzea, sentsore analogikoak irakurtzea, terminal digitalekin komunikatzea edo bihurketa digital baten seinale analogikoak ateratzea da. Hiru periferiko mota daude, sarrera/irteera paralelodun portuak (prozesadorearen bit tamainarekin harremanduta daudenak), serie komunikaziorako portuak (I2C, USB…) eta periferiko analogikoak, seinale analogikoak digitaletara (ADC) edo seinale digitalak analogiko (DAC) bihurtzen dituztenak. 5. Alternatiben analisia Kargagailua diseinatzerako orduan garrantzitsua izango da hainbat osagaien ezaugarriak aztertzea aukerarik hoberena hautatzeko. Horretarako, beharrezkoa izango da elementu nagusien alternatiba ezberdinen azterketa eta konparaketa egitea. Hau kontuan izanik, hurrengo aspektuen deskribapena eta ikerketa egingo da, egokiena aukeratu ahal izateko: Eguzki-zelula, bateria eta erregulatzailea kontrolatuko duen mikro kontroladorea. Alternatiba ezberdinen analisia egiteko, batura haztatua (BH) deituriko prozedura erabiliko da [26]. Horretarako, aukerarik egokiena zein den erabakitzeko lehenik eta behin, faktore batzuk zehaztuko dira eta bakoitzari pisu bat emango zaio, honek erabakian izango duen garrantziaren arabera. Gero, alternatiba bakoitzaren faktoreei kalifikazio bat esleituko zaie. Azkenik, hurrengo formula erabiliz aukera egokiena zein den zehaztuko da. Alternatiba hoberena, batuketa haztatuaren emaitza altuena duena izango da. (11) Non p faktorearen pisua den, x emandako kalifikazioa eta BH batuketa haztatuaren emaitza. 5.1 Eguzki zelula Kargagailuaren osagai nagusia izango da, eguzki energia, energia elektrikoan bihurtuko duena gero bateria kargatu ahal izateko. Eguzkitik ailegatzen diren argi izpiek edo fotoiek zelula erasotzen dutenean tentsio jauzi bat sortuko dute eta honek erregulatzailera konektatzerakoan korronte bat eroango du. Modu honetan, bi eguzki plaka mota desberdinen aukeraketa aztertuko da, bakoitzak dituen abantailak eta desabantailak aztertuz. 5.1.1 Alternatiben deskribapena Eguzki plaka hau jostailu txikientzat edo lorategietako lanparentzat pentsatuta dagoen plaka borobila da [27]. Aurreko puntuan ikusitako eguzki plaka mota ezberdinak kontuan hartuz, panel hau polikristalinoa da eta 88,5 mm-ko diametroa dauka. Bestetik, 100 mA-ko korrontea eta 4,5 V sor dezake, bere potentzia maximoa 0,45 W izanik espezifikazioen arabera. Azkenik bere prezioa 0,62 €-koa da. Aurreko panela bezala, gailu elektroniko txikiak kargatzeko edo energia elektrikoaz hornitzeko diseinatuta dagoen plaka polikristalinoa da [28]. Aspektuari dagokionez, forma zirkularra dauka 80 mm-ko diametroa izanik. Funtzionamendu parametroei dagokionez, 6 V-ko tentsioa eta 350 mA-ko korrontea sor dezake, potentzia 2 W izanik. Prezioari erreparatuz gero, unitateko 1,26 €-koa da. 5.1.2 Alternatiben azterketa Diseinu honetarako plakarik egokiena aukeratzerako orduan faktore hauek kontuan hartuko dira: Tentsio maximoa, korronte maximoa, tamaina eta faktore ekonomikoa edo prezioa. ➢ Tentsio maximoa: faktore garrantzitsuenetarikoa izango da, eguzki plakak sortzen duen potentzia maximoarekin zuzenki lotuta dagoelako. Ez da komenigarria izango sor dezakeen tentsioa oso altua izatea, bateria kargatzeko ez baitugu tentsio handiegirik behar. Bestetik, oso txikia bada eta galerak ematen badira, bateria kargatzeko tentsio nahikoa ez izatea suerta daiteke. ➢ Korronte maximoa: aurreko faktorea bezala, panelaren potentzia maximoarekin lotura zuzena dauka. Korrontearen balioa zenbat eta altuagoa izan azkarrago kargatu ahalko da bateria, hala ere, oso altua bada kalteak eragin ahal ditu erregulatzaile edota baterian bertan. ➢ Tamaina: faktore honek prototipoaren eramangarritasunarekin lotura dauka. Plaka oso handia bada kargagailua deserosoa izango da leku batetik bestera eramateko, izan ere, plakaren tamainak karkasa nolakoa izango den determinatuko du. ➢ Faktore ekonomikoa: erosi behar den osagai guztietan bezala prezioa kontuan hartu beharko da, are gehiago, prototipoa ahalik eta merkeena izatea bilatu nahi denean. Aukera ezberdinak aztertu eta gero, eta ezarritako helburuak betetzen dituztela baieztatuta, bata bestearengatik bereizteko parametroa izan daiteke. Faktore bakoitzari ondorengo pisuak egokitu zaizkio: tentsio maximoa = %30, korronte maximoa = %30, tamaina = %15 eta faktore ekonomikoa = %25 . Tentsio eta korronte maximoei %30ko pisua eman zaie bakoitzari. Izan ere, biak garrantzi handiko faktoreak dira eguzki plaka baten potentzia ematen baitute. Bestetik, tamainari %15ko pisua egokitu zaio estetikarekin zerikusia duen faktorea delako eta ez kargagailuaren funtzionamenduarekin. Azkenik, prezioari %25ko pisua eman zaio, garrantzitsua izan daitekeelako aukera bat edo bestea aukeratzerako orduan. Behin faktoreak definitu eta pisuak egokitu direnean alternatiba bakoitza kalifikatu behar da. Mini Panel Solar 4,5 V modeloa aztertuko de lehenengo. Tentsio maximoari 6 puntuko kalifikazioa eman zaio, 3,7 V-ko bateria bat kargatzerako orduan eta mikro kontroladorea elikatzerako orduan tentsio eskasa izan daitekeelako. Korronte maximoari dagokionez 7ko nota egokitu zaio 100 mA korronte egokia baita garatu nahi den aplikaziorako. Tamainari dagokionez, 6 puntu eman zaizkio, beste alternatiba baino zerbait handiagoa baita. Faktore ekonomikoa aztertuz, 9ko puntuazioa eman zaio, osagaia nahiko merkea baita. Jarraian, bigarren modeloa aztertuko da, Panel Solar 6 V hain zuzen. Tentsio maximoari 8ko nota egokitu zaio. Bateria kargatzeko eta mikrokontroladorea elikatzeko tentsio egokia ematen duelako. Korronte maximoari erreparatuz gero, 350 mA emateak bateriaren karga denbora murriztu dezake, hortaz, 8 puntuko kalifikazioa lortu du. Tamainari dagokionez, aurreko modeloa baino txikiagoa denez 7 puntuko kalifikazioa eman zaio. Azkenik, prezioari dagokionez 7 puntu eman zaizkio, aurrekoak baino bi aldiz gehiago kostatzen duelako. Behin faktore ezberdinen pisuak eta alternatiba bakoitzari esleitutako kalifikazioa ikusita, Panel Solar 6 V aukeratuko da, kargagailua elikatzeko. Bere tentsio eta korronte maximoak garrantzitsuak izango dira, prezio aldetik garestiagoa izan arren. 5.2 Bateria Eguzki panelak sortutako energia elektrikoa metatuko duen osagaia da. Elementu honek garrantzi handia dauka, izan ere, bere karga eta deskarga era kontrolatu batean egitea ezinbestekoa izango delako. Alde batetik, bateriaren bizi zikloa handitzeko eta bestetik, era ez kontrolatu batean egin ezean bateriak eztanda egiteko arriskua duelako. Gauzak horrela, bi bateria mota desberdinen aukeraketa analizatuko da, bakoitzak dituen ezaugarriak aztertuz. 5.2.1 Alternatiben deskribapena Bi motako metagailuak aztertuko dira, lehenengoa Li-Ion 18650 (Litio Ion) bateria eta bestea LiPo 603450 (Litio Polimero) bateria. ➢ Li-Ion 18650 Bateria serie hauek litio ionezko metagailuak dira [29]. Kapazitateari dagokionez, aplikazio honetarako 9900 mAh-ko bateria aukeratu bada ere, 500 eta 9900 mAh-ko kapazitateen artean dauden bateriak aurki daitezke. Kasu honetan 3,7 V-ko tentsio nominala duena aukeratu da, forma zilindrikoa duena, ohiko pila bat bezala. Prezio aldetik, unitateko kostua 1,77 €-koa da. ➢ LiPo 603450 Mota honetako bateriak litio polimerozkoak dira [30]. Kasu honetan 1200 mAh-ko kapazitatea duen bateriaren azterketa egitea erabaki da, kapazitate handiagokoak asko garestitzen zirelako. Hala ere, aurreko kasuan bezala kapazitate askotako bateriak aurki daitezke. Berriz ere, 3,7 V-eko tentsiodun metagailua aukeratu da, forma errektangular laua duena. Faktore ekonomikoari erreparatuz, 7,32 €-ko prezioa dauka. 5.2.2 Alternatiben azterketa Bateria hoberena aukeratzerako orduan hurrengo faktore hauek aztertuko dira: kapazitatea, arriskugarritasuna, forma eta faktore ekonomikoa. ➢ Kapazitatea: faktore garrantzitsua izango da, izan ere, bateriaren ahalmenak gero ( bateriaren karga ziklo batean) kargatu ahalko diren tresna elektroniko kopuruarekin erlazioa duelako. Kapazitatea txikiegia bada, kargagailuak ezin izango du tresna elektroniko bat baino gehiago kargatu, bestalde, handiegia bada, denbora asko emango du %100-era kargatzen. ➢ Arriskugarritasuna: faktore honi dagokionez faktore kritikoa izango da. Oinarri teorikoetan ikusi den bezala, litio polimerozko bateriek eztanda egiteko aukera gehiago dute kargatzeko modua egokia ez bada. Litio Ionezkoak berriz, lehertzeko arriskua badute ere, fidagarriagoak dira kargatzeko modua pixkat irregularra denean. ➢ Forma: garrantzi handia duen faktorea da, izan ere, gero zirkuitu guztiak ahalik eta espazio txikienean sartzea ezinbestekoa izango da prototipoa eramangarria egin nahi bada. Polimerozkoen forma lauak abantaila handia ematen dute, litio ionezkoak berriz, desorosoagoak suerta daitezke. ➢ Faktore ekonomikoa: honek berriz ere inportantzia handia izango du. Kargagailua merkea egin nahi bada erreparatu beharreko faktorea izango da. Alternatiba ezberdinak aztertu eta gero, eta eskatutako ezaugarriak betetzen dituztela baieztatuta, bata bestearengatik bereizteko faktorea izan daiteke. Faktore bakoitzari ondorengo pisuak eman zaizkio: Kapazitatea = %35, arriskugarritasuna = %30, forma = %15 eta faktore ekonomikoa = %20 . Kapazitateari pisurik handiena eman zaio, %35, izan ere, aipatu bezala, kargagailua eraginkorra izan beharko da beste tresna batzuk kargatzeko. Arriskugarritasunari %30ko pisua egokitu zaio, azkenean, prototipoa segurua ez bada, edo akats batengatik bateriak lehertzen badu arriskutsua izan daiteke erabiltzailearentzat. Bestetik, formari %15ko pisua eman zaio erosoa izan behar baita kargagailua muntatzerako orduan. Azkenik, faktore ekonomikoari %20ko pisua aitortu zaio, garrantzitsua izan daitekeelako alternatiba bat edo bestea aukeratzerako garaian. Behin faktore bakoitza azalduta eta pisua esleitua, eguzki panelekin egin den bezala, alternatiba bakoitza kalifikatuko da. Lehenik eta behin, Li-Ion 18650 bateria aztertuko da. Kapazitateari 7 bat eman zaio, ez delako oso altua baina tresna elektroniko arrunt bat kargatzeko aukera ematen du. Arriskugarritasunari ere, 8 puntuko nota egokitu zaio, esan bezala litio ionezkoak litio polimerozkoak baino arrisku gutxiago dutelako. Bestalde, formari 6 bat eman zaio, zilindro forma deserosoa izan daitekeelako zirkuitua muntatzerako eta antolatzerako garaian. Bukatzeko, prezioari 9 puntuko kalifikazioa eman zaio, nahiko merkea delako bateria mota hau. Bigarren alternatiba aztertuz gero, LiPo 603450 hain zuzen, kapazitateari 5 puntuko kalifikazioa eman zaio, 1200 mAh oso urria delako gaur egungo tresna elektronikoak kargatzeko. Bestetik, arriskugarritasunari, 7 puntu egokitu zaizkio, karga erregulatzaile egoki bat diseinatzea helburua bada ere, eztanda egiteko arriskua handiagoa da bateria mota hauetan. Formari, 9 puntuko nota eman zaio laua izatea abantaila handia delako zirkuitua egituratzeko garaian. Azkenik, faktore ekonomikoari 5 puntu eman zaizkio, nahiko garestia delako bateriak duen kapazitatearentzat. Faktore ezberdinen pisuak eta alternatiba bakoitzari esleitutako kalifikazioa aztertu eta gero, Li-Ion 18650 bateria aukeratuko da. Kapazitate altuagoak eta arriskugarritasun txikiagoak garrantzi handiagoa baitute deserosoa izan daitekeen forma zilindrikoa baino. Gainera, prezio aldetik, beste aukera baino merkeagoa da. 5.3 Mikrokontrolagailua Osagai honek bateriaren karga eta deskarga modu eraginkor batean burutuko du. Bere funtzio nagusiak, erregulatzailearen eta DC/DC bihurgailuaren PWM seinaleak sortzea eta gainkarga zein gain deskargak ekiditea izango da, bateriak momentu oro duen tentsioa kontrolatuz. Berriz ere, bi mikrokontrolagailu ezberdin aztertuko dira eta gradu amaierako lan honetarako egokiena dena aukeratuko da. 5.3.1 Alternatiben deskribapena Jarraian, bi mikrokontrolagailuen ezaugarriak azalduko dira, lehenengoa ATMEGA328P-PU izango da, eta bigarrena Microchip enpresako PIC16F877A. ➢ ATMEGA328P-PU Mikrokontrolagailu mota hau Arduino Uno txarteletan erabiltzen da, hortaz, prozesu baten bitartez, Arduino txartel horietaz baliatuz mikroa programatu daiteke gero PCB batean jartzeko [31]. 8 biteko kontrolagailua da 32 kB-ko flash programa memoria duena eta 2 kB RAM memoria. Lan frekuentzia maximoa 20 MHz-koa da. Bestetik, 6 kanal ditu PWM seinaleak sortzeko eta hiru tenporizadore, bat 16 bitekoa eta bi 8 bitekoak. 1,8 V eta 5,5 V artean elikatu daitekeen mikrokontrolagailua da, bere prezioa, 2,25 €-koa izanik. ➢ PIC16F877A Microchip enpresako mikrokontrolagailu hau 8 bitekoa da [32]. Bere programa memoria flash motakoa da 14,3 kB espazioa duena. RAM memoriari erreparatuz gero, 368 B-koa da. Lan frekuentzia maximoa 20 MHz-koa da eta 2 kanal ditu PWM seinaleak sortzeko. Aurrekoak bezala, hiru tenporizadore ditu, bat 16 bitekoa eta bi 8 bitekoak. Elikadura tentsioa 4 V eta 5,5 V artean dauka, bere prezioa 5,42 €-koa izanik. 5.3.2 Alternatiben azterketa Garatu nahi den kargagailuarentzat egokiena izango den mikrokontrolagailua aukeratzeko hurrengo faktoreak aztertuko dira: programa memoria, PWM seinale kopurua, elikadura tentsio tartea, eta faktore ekonomikoa. ➢ Programa memoria: faktore honek garrantzia izango du garatu beharreko programaren arabera. Memoriaren espazioa txikia bada, programa sartzeko beharrezkoa den espazioa ez izateko arriskua dago. Bestetik, programa memoria oso handia bada, mikrokontrolagailua ez litzateke era eraginkor batean erabiliko. ➢ PWM seinale kopurua: erregulatzailea eta DC/DC bihurgailua kontrolatzeko ezinbestekoak diren PWM seinaleak sortu beharra dago. Horretarako, gutxienez 2 PWM seinale lortu beharko dira, bakoitza independenteki funtzionatuko duena, lan ziklo eta frekuentzia ezberdinetan lan eginez. ➢ Elikadura tentsio tartea: mikrokontrolagailua elikatu beharra dago funtziona dezan. Bateriari konektatuta joango denez, eta honen tentsioa deskargatu ahala aldatuz joango denez, garrantzitsua izango da elikadura tartea nahiko zabala izatea, mikroaren funtzionamendua ziurtatzeko. ➢ Faktore ekonomikoa: aurretik esan bezala, prezioa garrantzitsua izango da aztertutako alternatibek beharrezko ezaugarriak betetzen dituzten bitartean. Kargagailua ahalik eta merkeena egin nahi bada, faktore ekonomikoari erreparatu beharra dago. Faktore bakoitzari hurrengo pisuak egokitu zaizkio: Programa memoria = %35, PWM seinale kopurua = %20, Elikadura tentsio tartea =%30 eta faktore ekonomikoa = %15. Programa memoriari pisu gehiena eman zaio, %35, mikrokontrolagailuan programatu nahi deneko kodea garrantzitsua eta ezinbestekoa delako kargagailu osoaren funtzionamendurako. Bestetik, elikadura tentsio tarteari %30ko pisua eman zaio, mikrokontrolagailuaren funtzionamendua bermatu behar delako bateriaren tentsioa txikia denean, hortaz, elikadura tartea handia izatea komenigarria da. Bestetik, PWM seinale kopuruari %20ko pisua egokitu zaio, faktore garrantzitsua delako erregulatzailea eta Boost bihurgailua kontrolatzeko. Bukatzeko, faktore ekonomikoa erabakigarria izan daitekeenez %15ko pisua eman zaio. Faktore bakoitza azaldu eta pisua egokitu eta gero, alternatiba bakoitza kalifikatuko da, geroago batuketa haztatu metodoa aplikatzeko. Lehenengo alternatibari dagokionez, ATMEGA 328P-PU, programa memoriari 8 puntuko nota eman zaio, 32 kB memoria nahiko handia delako programatu nahi deneko kodigoarentzat. Elikadura tentsio zabala duenez 1,8 - 5,5 V-ekoa hain zuzen, 8 puntuko kalifikazioa eman zaio ere. Bestetik, 6 PWM seinale sortu ditzakeenez eta minimoa 2 denez, 6 puntuko nota egokitu zaio, 4 PWM seinale aprobetxatu gabe utziko liratekeelako. Azkenik, prezioari dagokionez, 9 puntuko kalifikazioa eman zaio mikrokontrolagailua nahiko merkea delako. Bestalde, bigarren alternatiba aztertuz gero, programa memoriari 7 puntuko nota eman zaio. 14,3 kB nahikoa izan beharko litzatekeelako programarentzat, hala ere, aurrekoa baino txikiagoa denez, kalifikazio baxuagoa lortu du. Bestetik, elikadura tartea txikia duenez 4 puntuko kalifikazioa egokitu zaio, bateriaren tentsioa jaisten denean 6. Diseinua Puntu honetan kargagailu fotovoltaikoaren modulu ezberdinen azalpen zehatza egingo da. Diseinuan kontuan hartutako erabakiak azaldu, kalkuluak zehaztu, simulazioen emaitzak aztertu eta prototipaketa fisikoa ikusiko dira. Bestetik, azpizirkuitu bakoitza inplementatzeko beharrezko osagaiak ere azaldu eta deskribatuko dira, haien ezaugarri nagusiak plazaratuz. Lehenik eta behin, alde batetik, kargagailu fotovoltaikoaren modulu bakoitza zein den eta bere eginkizuna zein den gogoratu beharko da, eta bestetik, nola konektatzen edo harremantzen den gainontzeko moduluekin. 11. Irudian kargagailuaren eskema ikus daiteke. 11. Irudia: Kargagailua osatzen duten moduluen eskema Eguzki plakak eragindako tentsioa karga erregulatzailera konektatzen da. Diseinatuko den karga erregulatzailea aurrerago zehatzago ikusiko den bezala MPPT motakoa izango da, azken finean buck DC/DC bihurgailu batez sortutakoa. Karga erregulatzailearekin bateria kargatuko da. Karga kontrolatzeko, mikrokontrolagailuak bateriak uneoro duen tentsioa kontrolatuko du eta horren bitartez PWM seinalea doituko du, buck zirkuituaren lan zikloa aldatuz. Bestetik, DC/DC boost bihurgailua irteerako tentsioa 5 V-koa izatea arduratuko da, gailuak USB bidez kargatu ahal izateko, kontuan izanda bateriaren tentsio izendatua 3,7 V-ekoa dela. Hau kontrolatzeko eta tentsioa erregulatzeko, mikrokontrolagailuak bihurgailuaren irteerako tentsioa kontrolatuko du, eta karga erregulatzailean bezala, lan-zikloa doituko du irteerako tentsioa konstante mantenduz. 6.1 Karga erregulatzailea Atal honetan eguzki plaka eta bateriaren arteko karga erregulatzailea azalduko da. Alde batetik behe mailako diseinua zehaztuko da, bestetik simulazio emaitzak aztertu eta azkenik prototipaketa fisikoaren emaitzak alderatuko dira. Bestetik, karga erregulatzailea osatuko duten osagaiak azalduko dira. 6.1.1. Karga erregulatzailearen behe mailako diseinua Karga erregulatzailea MPPT motakoa izango da, hau da, potentzia puntu maximoan lan egingo duen erregulatzailea, efizientzia ahalik eta handiena izateko. Azken finean, buck zirkuitu erreduktore bat izango da, sarrerako tentsioa eguzki zelulak entregatutakoa izanik eta irteerako tentsioa bateria kargatzeko beharrezkoa izango dena. Sarrerako tentsioa aldatu daitekeenez, erregulatzaileak PWM seinalearen lan zikloa aldatuko du irteeran beti tentsio berdina izateko. Lan-zikloa, kondentsadorearen eta harilaren balioak zehazteko, parametro batzuk lehenagotik finkatu beharko dira. Kasu honetan sarrerako tentsioa, VS = 6 V, bateria kargatzeko irteerako tentsioa, VOUT = 4,2 V, irteerako tentsio aldaketaren balio maximoa ΔVOUT =20 mV eta lan frekuentzia f = 31 kHz izango dira. Beste alde batetik, eguzki zelulak 200 mA-ko (IL) korrontea emango duela estimatu da, hau da, hariletik pasatuko den korrontea. Kalkuluak egin ahal izateko irteerako karga RLOAD = 10 Ω dela suposatu da Irteerako eta sarrerako tentsioetatik abiatuz lan-zikloa ( D ) honela kalkulatzen da: 12. Irudia: DC/DC buck zirkuituaren diseinua 6.1.2 Simulazioa Behin diseinua egin eta gero eta osagai garrantzitsuenen balioak zehaztu eta gero, software bidezko simulazioa egingo da, akatsak aurreikusteko eta zuzentzeko prototipaketa fisikoa egin baino lehen. Horretarako Proteus 8 programa erabili da, simulaziorako aukerak emateaz gain, aurrerago diseinatuko den PCB egiteko ere baliagarria delako. Hurrengo irudian, karga erregulatzaile osoaren zirkuitua ikus daiteke: 13. Irudia: Proteus 8 programan simulatutako buck zirkuitua 14. irudia: Harilaren (gorria) eta kondentsadorearen (berdea) korronteen grafikoak Bestetik, 14. Irudian, kondentsadoretik joaten den korrontea ikus daiteke (kolore gorria). Transistorea asetuta dagoenean malda positiboa dauka, kondentsadorea kargatzen ari delako, eta transistorea etenduran dagoenean malda negatiboa, deskarga fasean dagoelako. Gainera, bataz besteko korrontea kondentsadoretik zero dela ikus daiteke. 15. irudian diodotik eta Q2 transistoretik pasatzen diren korronteak agertzen dira. Antzeman daitekeenez transistorea (berdea) eroaten dagoenean diodotik doan korrontea nulua da. Bestetik, diodoa eroaten dagoenean transistoretik doan korrontea zeroa izango da. Aurreko irudiko (14. irudia) harilaren korrontearekin alderatzen bada, harila kargatzen dagoenean transistoretik korrontea eroaten dagoela ikus daiteke, eta harila deskargatzen denean diodoa da eroaten dagoena. 15. Irudia: Transistorearen (berdea) eta diodoaren (gorria) korronteen grafikoak Bukatzeko, 16. irudian, PWM seinalea (urdina) eta irteerako tentsioa (gorria) ikusten dira. Esan bezala bi NPN transistore erabiltzean, logika alderanzten da, hortaz PWM seinaleak balio baxua duenean (periodoaren %70 gutxi gorabehera) Q2 transistorea asetasunean dago. Berriz, seinaleak balio altua duenean (periodoaren %30 gutxi gorabehera), korrontea diodotik pasatuko da. Bestetik, kargako tentsioa 4,20 V-etan konstante mantentzen dela ikus daiteke. 16. Irudia: Kargako tentsioaren (gorria) eta PWM seinalearen (urdina) grafikoak 6.1.3 Prototipaketa fisikoa Behin simulazioa burutu eta era egokian funtzionatzen duela ikusi eta gero, laborategian funtzionamendua konprobatuko da. Horretarako, PCB batean inplementatu baino lehen protoboard batean zirkuitua muntatuko da akatsak ematen ez dituela ziurtatzeko. 17. irudian simulazioan erabilitako zirkuitua protoboard batean muntatuta ikus daiteke. Gainera, karga bezala erresistentzia bat jarri beharrean, eguzki plakak kargatuko duen 18650 bateria konektatu da. Bertan, 4,2 V-eko tentsioa mantentzen duela ziurtatzen da bateria kargatuz. Irudian ikusten den kable horia, arduinoak sortzen duen PWM seinalea da. 17. Irudia: Buck zirkuitu erreduktorea protoboard batean montatuta Bestetik hurrengo irudian, osziloskopioan irteerako seinalearen balioa ikusten da. Sarrerako tentsioa 6 V-ekoa denean (eguzki plakak eragindako tentsioa) irteeran 4,20 V inguru lortzen dira. 18. Irudia: Buck zirkuituaren irteerako tentsioaren balioa osziloskopioan ikusita 6.1.4 Osagai elektronikoak Jarraian, Buck zirkuitua inplementatzeko erabilitako osagai elektronikoak aipatuko dira, aukeraketarako eman diren osagai bakoitzaren ezaugarri nagusiak ipiniz. • Eguzki zelula Eguzki zelula hau silizio polikristalinozkoa da eta 6 V-eko funtzionamendu tentsioa dauka. Zirkuitu irekiko tentsioari dagokionez, 6,6 V-ekoa da eta zirkuitu laburreko korrontea berriz 350 mA-koa. 80 mm-ko erradiodun forma zirkularra dauka 2 W-eko potentzia izanik. 19. Irudia: Eguzki zelula fotovoltaikoa • Harila 100 µH-ko potentziazko induktore toroidala aukeratu da. Bere lan maiztasun handiena 100 kHz-koa da eta hariletik zeharkatu dezakeen korronte zuzen maximoa IDC=3 A-koa da. Hariletik korrontea eroaten dagoenean, harilak RDC=80 mΩ erresistentzia maximoa dauka, nahiko txikia dena, bertan tentsio gutxi eroriz. Azkenik, -40 ˚C - 125 ˚C tarteko funtzionamendu tenperatura dauka. 20. Irudia: Buck zirkuiturako aukeratutako 100 uH-ko harila • BD139 trantsistorea NPN motako bi transistore bipolar aukeratu dira, buck zirkuituaren etengailu gisa. Kolektoretik zeharkatu dezakeen korronte piko maximoa ICpk =3 A-koa da, eguzki zelulak ematen dituen 200 mA-tatik urrun dagoena. Bestalde, igorle eta kolektorearen arteko tentsio maximoa 80 V-koa da. Asetuta dagoenean igorle eta kolektorearen arteko tentsio erorketa VCE(sat) = 0,5 V-koa da. Bestetik, baseak onartzen duen korronte maximoa 500 mA-koa da. Funtzionamendu tenperatura tartea -65 ˚C - 150 ˚C-koa dauka. • 1N4007 diodoa Erabilera orokorrerako diodo honek 1 A-ko korronte zuzen maximoa (IF) jasan dezake, bestetik, anodotik katodora korrontea pasatzen denean, zuzenki polarizatuta dagoenean, terminalen arteko erorketa tentsioa VF = 1,1 V-koa da. Alderantziz polarizatuta dagoenean blokea dezakeen tentsio maximoa VR = 1 kV-koa da eta alderantziz polarizatuta dagoenean 10 µA-ko alderantzizko korrontea dauka (IR). 22. Irudia: 1N4007 diodoa • Kondentsadore elektrolitikoa 100 µF-ko kondentsadore elektrolitikoa aukeratu da, 25 V-ko tentsio zuzena jasan dezakeena. Funtzionamendu tenperatura tartea -40 ˚C - 105 ˚C-koa da. 23. Irudia: 100 µF-ko kondentsadore elektrolitikoa Aipatu beharra dago, eguzki-zelula izan ezik osagai guztiak RS Online web orrialde berdinekoak direla [33]. 6.2 DC/DC boost bihurgailua Boost bihurgailua bateriak ematen duen tentsioa handitzeaz arduratuko da, irteeran egongo den USB portura tentsio altuago eta konstante bat izateko. Portu horretatik gailu ezberdinak kargatu ahalko dira. Aurreko atalean bezala, DC/DC bihurgailuaren behe mailako diseinua, software bidezko simulazioa, inplementazio fisikoa eta beharrezko osagaiak azalduko dira. 6.2.1 Boost bihurgailuaren behe mailako diseinua A) MIKROKONTROLAGAILU BIDEZKO BOOST BIHURGAILUA Esan bezala, DC/DC bihurgailu jasotzaile honek bateriaren tentsioa handituko du, gailuek kargatzeko beharrezkoa duten tentsio altuagoa lortzeko. Boost bihurgailuak duen transistorea asetzeko edo etenduran jartzeko PWM seinale bat erabiliko da, PWM seinaleak duen lan-zikloaren arabera, tentsio handiagoak edo baxuagoak lortuko dira irteeran. Lan-ziklo hori kontrolatzeko mikrokontrolagailuak irteerako tentsioa uneoro neurtuko du, PWM seinalearen duty-cycle-a aldatuz. Osagai ezberdinen balioak definitu ahal izateko hainbat parametro aurretik finkatu beharko dira. Sarrerako tentsioa VS = 3,7-4,2 V artean egongo da (bateriaren tentsioa hain zuzen), irteerako tentsioa VOUT = 5 V-koa izango da eta PWM seinalearen frekuentzia f = 31 kHz. Irteerako tentsioaren aldaketa maximoa ΔVOUT = 50 mV-koa izango da. Kalkuluak egin ahal izateko irteerako karga bezala RLOAD = 10 Ω hartu dira, erresistentzia txikia korrontea altuagoa izan dadin. Datu hauek jakinda, lan-ziklo maximoa (DMAX) eta minimoa (DMIN), harilaren induktantziaren balio minimoa (LMIN) eta kondentsadorearen balioa aukeratuko dira (C). Oinarri teorikoetan ikusi den bezala, aurreko balioak ondorengo formuletatik atera daitezke. 24. Irudia: DC/DC boost zirkuituaren diseinua Zirkuitu honek simulazioan arazorik eman ez dituen arren irteeran 5 V lortuz, inplementazio fisikoa burutu denean, korronte asko eskatzen duen gailu bat konektatzerakoan sarrerako tentsioa erori egiten da eta mikrokontrolagailua ez da gai tentsio hori 5 V-etan konstante mantentzeko. Osagai ezberdinak probatu dira arazoa konpontzeko baina efizientzia oso txikia da. L2 100uH C2 100uF V2 3,7/4,2V D2 1N4007 R1 10 Q1 IRFZ48N PWM 31 kHz Orduan, aplikazio hauetarako prestatuta dagoen zirkuitu integratu jasotzaile bat erabiltzea pentsatu da, hain zuzen ere, MC34063 integratua. Hemendik aurrera, diseinua, simulazioa eta prototipaketa fisikoa integratu eraginkorrago honekin egingo da. B) MC34063 INTEGRATU BIDEZKO DISEINUA Esandako zirkuitu integratuak, hiru funtzionamendu modu ditu: Buck zirkuitu bezala, Boost zirkuitu jasotzaile bezala eta tentsio alderanztaile bezala. Kasu honetan Boost moduan erabiliko da. Zirkuitu integratuak behar bezala funtzionatzeko behar dituen osagaien kalkulua egiteko, MC34063aren datasheet-ean dauden formulak erabiliko dira. dago etengailu gisa. R transistorearen pull down erresistentzia da bat baino ez da. Erresistentziaren helburua transistorea off egoeran dagoenean honen basean 0 V-eko tentsioa dagoela ziurtatzea da. 26. Irudia: Inplementatutako boost zirkuituaren eskema Hurrengo grafikoan hariletik doan korrontea eta sortutako PWM seinalea ikus daiteke, SWE pinetik ateratzen dena. Antzeman daitekenez PWM seinaleak balio altua duenean harila kargatu egiten da, korrontearen balioa igoz. Bestalde, PWM seinaleak balio baxua duenean harila deskargatu egiten da, hariletik doan korrontearen malda negatiboa izanda. Bestetik, harilaren korrontea 3 A eta 2,5 A artean oszilatzen duela antzematen da. Balio hauek nahiko konstante mantentzen dira karga asko aldatzen ez den bitartean. Kargak korronte oso gutxi xurgatzen badu harileko korrontea txikiagoa izango da, eta korronte asko xurgatuz gero korrontea handiagoa izango da. Praktikan 5 Ω-eko erresistentzia erabili da 1 A inguruko korrontea xurgatu dezan. 28. Irudia: Transistoreko (urdina), diodoko (gorria) eta harileko korronteen (berdea) grafikoak 29. irudian irteerako tentsio zuzena eta MC34063A integratuak sortutako PWM seinalea ikus daiteke. Tentsioa guztiz zuzena antzematen da, hau da, irteerako kondentsadoreen ondorioz oszilazioak ez dira nabaritzen. Grafikoari erreparatuz, tentsioa 5 V baino handiagoa da, hau nahita egin da, izan ere, errealitatean gailu bat konektatzean beti tentsio erorketa txiki bat dago. 29. Irudia: Irteerako tentsioaren (berdea) eta PWM seinalearen (urdina) grafikoak 6.2.3 Prototipaketa fisikoa MC34063 zirkuitu integratuarekin Boost zirkuituaren simulazioa egokia dela ziurtatu eta gero, inplementazio fisikoa egin behar da, errealitatean ongi dabilela konprobatzeko. Aurreko kasuan bezala, PCB-an zuzenean fabrikatu baino lehen, protoboard batean zirkuitu osoa muntatuko da eta emaitzak aztertuko dira. 30. irudian simulazioko zirkuitu berdina protoboard-ean muntatuta ikusten da. Alde batetik, proiektuan erabiliko den 18650 bateria erabili da elikadura iturri gisa. Bestetik, potentziometroa doitu egin da MC34063 integratuak berrelikadura seinalearen bidez irteerako tentsioa 5 V-etan mantentzeko. 30. Irudia: Boost zirkuitu jasotzailearen inplementazio fisikoa Bestetik, hurrengo irudian, osziloskopioak emandako seinaleen adierazpena ikus daiteke. Alde batetik, kolore laranjaz irteerako tentsioa 5 V ingurukoa dela antzematen da eta bestetik, kolore urdinez, sarrerako tentsioa (bateriarena), 4,24 V-koa hain zuzen. 31. Irudia: Boost zirkuituaren irteerako (laranja) eta sarrerako (urdina) tentsioen balioa osziloskopioan ikusita 6.2.4 Osagai elektronikoak Karga erregulatzailearekin bezala, Boost zirkuitua inplementatzeko erabilitako osagai elektronikoak deskribatuko dira, hauek egokiak izatea eragin duten ezaugarriak azalduz. • MC34063A Boost zirkuituaren osagai nagusia da, aurretik aipatu den moduan, hiru funtzionamendu modu ditu: zirkuitu jasotzaile, zirkuitu erreduktore eta tentsio alderanzgailu bezala. Bestetik, 3 V eta 40 V arte sarrerako tentsioa onartzen du, aukeratutako bateriarentzat egokia dena. Lan frekuentzia maximoa 100 kHz-ekoa da, eta boost moduan lan egiten duenean %87,7-ko efizientzia dauka bataz beste. Bestetik, jasaten duen tenperatura tartea 0 ˚C eta 70 ˚C artekoa da. 32. Irudia: MC34063A integratua • TIP41C transistorea NPN motako potentziazko transistore bipolarra aukeratu da etengailu gisa. Kolektoreko korronte maximoa IC = 6 A-koa da, jasan beharko dituen 3 Ampereak baino bi aldiz altuagoa. Igorle eta kolektorearen arteko tentsio maximoa VCE = 100 V-koa da. Bestalde, transistorea asetuta dagoenean kolektore eta igorlearen arteko tentsio erorketa VCE(sat) = 1,5 V-ekoa da. Azkenik, -65 ˚C eta 150 ˚C arteko lan tenperatura dauka. 33. Irudia: TIP41 C transistorea • MBR3045PT diodoa Katodo komuneko bi diodoz osatuta dagoen Schottky diodoa da. Honekin, diodo bakarretik hainbeste korronte ez joatea lortzen da. 30 A-ko korronte zuzen maximoa jasan dezake (IF). Gainera, zuzenean polarizatuta dagoenean, kapsulatutik erortzen den tentsio maximoa VFMAX = 0,6 V-ekoa, oso baxua, tentsio galera txikia izateko. Alderantzizko polarizazioan, 30 V blokeatzeko gai da (VR). Lan tenperatura tartea -65 ˚C eta 175 ˚C artekoa da. 34. Irudia: MBR3045PT diodoa • Erresistentziak Boost zirkuitu honetan bi erresistentzia erabiliko dira. Alde batetik, transistorea etenduran dagoenean 0 V-eko tentsioa izan dezan 1/4 W eta 1 kΩ-eko pull down erresistentzia. Bestetik, 0,220 Ω-eko 5 W-ko zementuzko shunt erresistentzia, MC34063 integratuak korrontea neurtu dezan. 35. Irudia: 1 kΩ (ezkerrean) eta 0,22 Ω (eskuinean) erresistentziak • Kondentsadoreak Denbora konstantea mugatuko duen kondentsadore zeramikoa (CT) 680 pF-ko kondentsadorea izango da. Irteerako kondentsadoreak berriz, irteerako tentsioaren uhindura kontrolatuko dutenak hain zuzen, 470 µF-ko bi kondentsadore elektrolitiko izango dira. 36. Irudia: 470 µF (ezkerrean) eta 680 pF (eskuinean) boost zirkuituarentzako kondentsadoreak Aipatu beharra dago osagai guztiak RS Online web orrialde berdinekoak direla [34]. 6.3 Tentsio eta korronte neurgailuak Kargagailuaren funtzionamendua egokia dela ziurtatzeko, bateriaren tentsioa neurtuko duen eta eguzki-zelulak uneoro ematen ari den korrontea neurtuko duen sentsoreak diseinatu behar dira. Lehenik eta behin, bateriaren tentsioa neurtzeko, diseinatutako buck zirkuituaren amaieran tentsio zatitzaile bat ipiniko da. Tentsio zatitzaile hau beharrezkoa da erabiliko den ATMega 328P mikrokontrolagailuak onar dezakeen sarrerako tentsio maximoa bateriarena baino txikiagoa delako. Hurrengo irudian tentsio zatitzailearen itxura ikus daiteke: 37. Irudia: Bateriaren tentsio neurgailuaren eskema C1 kondentsadorea karga erregulatzailearen irteerako kondentsadorea da. Bateriaren tentsioa jakiteko, lehenik eta behin A1 pin analogikora doan tentsioa jakin beharko da. Horretarako, jakinik mikrokontrolagailuaren ADC-a 10 bitekoa dela (0 eta 1023 arteko balioa itzuliko du) eta elikadura tentsioa 3,3 V-ekoa, hurrengo adierazpena erabilita tentsio zatitzailearen irteerako tentsioa kalkulatu daiteke: 38. Irudia: Korronte neurgailuaren eskema Behin muturretako tentsioa kalkulatu denean, erresistentziaren balioa ezaguna denez, Ohm-en legea aplikatuz R10 erresistentzia zeharkatzen duen korrontea kalkulatu daiteke, hau da, eguzki-zelulak ematen duen korrontea. 6.4 OLED pantaila Garatuko den prototipoari OLED pantaila txiki bat gaineratuko zaio, 0,96 hazbetekoa hain zuzen. OLED pantaila honek I2C serie protokoloa erabiltzen du datuak mikrokontrolagailutik bidali eta bertatik jasotzeko. Protokolo sinkrono honek bi eroale baino ez ditu erabiltzen, SCL busetik erlojuaren seinaleak bidaltzen dira eta SDA busetik datuak. Datuentzat eroale bakarra erabiltzeak maisuak eta morroiak kable berdina erabiltzen dutela esan nahi du informazioa elkar trukatzeko. Maisuak (mikrokontrolagailua) erloju seinaleak sortuko ditu datuak bidaltzeko. Hurrengo irudian OLED pantaila ikus daiteke: 39. Irudia: 0,96 hazbeteko OLED pantaila Kasu honetan, OLED pantaila aurreko puntuan neurtutako balioak bistaratzeko erabiliko da. Alde batetik, bateriaren tentsioaren ehunekoa bistaratuko da eta bestetik eguzki-zelulak ematen ari den korrontea edo bateriaren karga korrontea. 6.5 ATMega 328P mikrokontrolagailuaren programazioa Kontrolagailua, prototipoaren atalik garrantzitsuenetarikoa da, bertatik zirkuitu osoaren kontrola egiten baita. Hortaz, garrantzitsua izango da era egoki batean elikatzean. Aukeratutako bateriaren tentsioa 4,2 V-etik 3,3 V-era pasatu daitekeenez, beharrezkoa izango da mikrokontrolagailua elikatzerako orduan tentsio erregulatzaile bat ipintzea. Kasu honetarako, TC1262 erregulatzaile lineala aukeratu da. Bere irteeran 3,3 V konstante emango ditu mikrokontrolagailuaren funtzionamendu egokia ziurtatuz [35]. 40. irudian erregulatzaile linealaren eskema ikus daiteke. 40. Irudia: Erregulatzaile linealaren eskema elektrikoa Behin, karga erregulatzailearen Buck zirkuitua eta gailu elektronikoak kargatzeko beharrezkoa den Boost zirkuitua diseinatu direnean, mikrokontrolagailuaren programazioa azalduko da atalez atal. Hurrengo irudian mikrokontrolagailuko programazioaren fluxu diagrama ikusten da, aurrerago dagoen azalpena era errazago eta eskematiko batean uler dadin. 41. Irudia: Programazioaren fluxu diagrama Proiektu honetan, Arduino Uno plakak eramaten duen ATMega 328P kontrolagailua erabili da. Mikrokontrolagailua programatzeko Arduinok duen IDE-a erabiliko da eta gero plakatik kenduko da, garatutako prototipoan ipintzeko. Lan eremu honek erraztasuna ematen baitu goi mailako programazioa egiteko. IDEak berak, C++ programazio lengoaian idatzitako kodea konpilatu eta mikrokontrolagailura igotzen du Arduino Uno txartel bat erabiliz serie komunikazioaren bitartez. Programatutako kodearekin hasteko, lehenik eta behin, beharrezko liburutegiak kargatuko dira. Kasu honetan, OLED pantaila funtzionatzeko beharrezko hiru liburutegiak kargatzen dira #include aginduaren bitartez. Jarraian, konstanteak diren hiru aldagai definituko dira, pantailaren funtzionamendua bermatzeko liburutegiak beharko dituenak. Liburutegiak eta aldagai horiek sortu eta gero, oled deituriko objektua sortuko da, liburutegiak duen funtzioa erabiliz, aurrerago pantailan datuak aurkeztu ahal izateko. PWM aldagaiak, PWM seinalea aterako den pin digitala adierazten du. "pwm" aldagaiak PWM seinalearen hasierako lan zikloaren balioa zehaztuko du. Bere balioa 127 izango da, hau da, %50 hasierako lan-zikloa, izan ere irteera digital baten balioak 0 eta 255 artean daude, 8 biteko bihurgailuaren ondorioz hain zuzen. int PWM = 3; //PWM seinalea 3 pin digitaletik int pwm = 127;//PWM-aren DC-aren hasierako balioa Aldagaiak definitu eta gero, setup hasierako funtzioa definitu behar da. Bertan, I2C komunikazioa hasi, oled pantaila hasieratu, garbitu eta aurretik definitutako pin ezberdinak sarrera edo irteera moduan definitu behar dira pinMode funtzioa erabiliz. Bateria 4,2 V-era kargatu ahal izateko vin tentsioa kalkulatu beharko da, hau da, bateriaren poloetan dagoen tentsioa. Eguzki-plakaren korrontea kalkulatzeko, erresistentziaren muturretan tentsioa kalkulatuko da, korronte neurgailua azaltzerakoan aipatu den bezala. Orain, vin tentsioa kalkulatuta izan eta gero PWM seinalearen lan-zikloa aldatuko da. Buck zirkuituaren diseinuan esan bezala bi NPN transistore erabiltzerakoan lan-zikloaren logika alderanztu egiten da. Hortaz, vin tentsioa lortu nahi diren 4,2 V-ak baino txikiagoa bada lan-zikloa murriztu egingo da, eta 4,2 V-ak baino handiagoa bada lan-zikloa handituko da, bateriaren gehiegizko karga eta deskarga kontrolatuz. Azkenik, analogWrite funtzioa erabiliz PWM seinalea sortuko da. //vin balioa 4.22 baino txikiagoa bada pwm seinalearean duty-cycle txikitu if (4.22 > vin){ pwm = pwm-1; pwm = constrain(pwm, 1, 254); } } Aurreko funtzioak, vin tentsioaren eta ain korrontearen balioak hartuko ditu. Lehenik eta behin, pantaila garbituko da eta jarraian tentsioaren ehunekoa eta korrontearen balioak pantailan aurkeztuko dira. Pilaren eta eguzki-zelularen irudia egiteko, errektangelu ezberdinak irudikatu dira, aurretik definitutako liburutegiek dituzten funtzioekin. Funtzio hauetan, errektangelua zer koordenatutan hasi behar den eta bere luzera eta lodiera finkatu behar dira. Azkenik, pantaila hiru segundoz piztuta egongo da eta berriz ere pantaila itzaliko da. Hurrengo irudian pantailaren itxura ikus daiteke: 7. Prototipoaren fabrikazioa Kargagailu fotovoltaikoaren diseinu osoa garatu eta gero, prototipoa fabrikatu behar da. Horretarako, alde batetik aurreko puntuko zirkuitu elektronikoak elkartu behar dira PCB bat eraikitzeko. Bestetik, PCB-a eta plaka fotovoltaikoa eramango dituen euskarria edo karkasa 3D inprimagailu bat erabiliz fabrikatuko da. 7.1 PCB diseinua Esan bezala, diseinuko azpipuntuetan inplementatutako zirkuituak bateratu behar dira kargagailu osoa eraikitzeko. Simulazioetarako erabili den Proteus 8 programak diseinatutako zirkuituak PCB batera pasatzeko aukera ematen du. Lehenik eta behin zirkuituak elkartu behar dira 43. irudian ikusten den moduan. Bertan, goiko aldean karga erregulatzailea ikus daiteke, bateria eguzki-zelularen bitartez kargatuko duena. Bestetik, eskuinaldean, tentsio erregulatzaile lineala agertzen da, mikrokontrolagailua era egoki batean elikatuko duena. Behekaldean berriz, gailu elektronikoak kargatzea ahalbidetzen duen boost zirkuitua agertzen da eta azkenik, ezkerraldean, bloke handi batean, ATMega 328P mikrokontroladorea ikusten da. 43. Irudia: Kargagailuaren eskema elektroniko osoa Jarraian, PCB Layout erraminta aukeratuko da eta bertan lehenengo gauza, diseinatutako PCBaren limiteak zehaztea izango da. Behin limiteak definitutakoan osagaiak ipintzen hasi behar da. PCBa eraikitzeko estrategia ezberdinak daude, proiektu honek osagai asko dituenez, lehenik eta behin osagai handiena kokatu da, hots, bateria kokatuko den euskarria. Osagai handiena kokatu eta gero, Buck zirkuituaren osagaiak kokatu dira eta osagaien arteko pistak sortu. Mikrokontrolagailua plakaren erdialdean jarri da, bertatik konexio asko pasatzen direlako eta pistak eraikitzea errazagoa delako. Horren ostean, boost zirkuituaren osagaiak kokatu eta hauen arteko pistak sortu dira. Hurrengo irudian, garatutako PCB-aren pisten eta osagaien Layout-a ikus daiteke. Kolorez, zirkuituaren atal garrantzitsuenak borobildu dira, eskemaren parte ezberdinak ezberdinduz. 44. Irudia: Diseinatutako PCBaren Layout-a Aipatu beharra dago, pisten lodierak garrantzia handia duela zirkuitu inprimatutik pasatuko den korrontean. Hauek zenbat eta lodiagoak izan korronte gehiago pasatu ahalko da. Hau kontuan hartu beharko da Boost zirkuituan batez ere, izan ere, pista 1 𝑚𝑚 = 39,37 𝑡ℎ (34) Gainera, programak laguntza moduan plaka eta osagaien 3D modeloa aurkezten du. Bertan, osagaiak nola dauden kokatuta eta beraien arteko espazioa ikus daiteke, errealitatean inplementatzerakoan plaka nola geldituko den aurreikusteko. 42. irudian PCBaren eta osagaien 3D modelo birtuala ikus daiteke. dagoenean, pista horiek, plakan markatu edo inprimatu behar dira. PCBaren plakak fotosentikorrak dira, hau da, plakaren gainazalean dagoen erretxina argiarekin disolbagarri egiten da. Hortaz, plaka fotolitoaren gainean jarriko da eta insoladora baten laguntzaz, fotolitoak PCBaren pistak izango direnak argitik babestuko ditu eta gainontzeko erretxina disolbagarri bihurtuko da. Prozesu honek lau eta bost minutu artean irauten ditu. 47. Irudia: Bigarren pausoa: Errebeladorearekin erretxina disolbagarria kendu 49. Irudia: Laugarren pausoa: Insoladoran sartu eta gero, pisten gaineko erretxina kendu Bostgarren pausoan (ikusi 50.irudia), osagai desberdinak PCBan sartu ahal izateko, koroak (zuloak) egin beharko dira. Horretarako, mahaiko taladro bertikal bat erabiliko da, eta banan-banan PCBa zulatu egingo da. 50. Irudia: Bostgarren pausoa: PCBaren koroak zulatu Bukatzeko, osagai guztiak ipini eta gero, PCBra soldatu beharko dira, horretarako eztainua erabiliko delarik. 51. Irudia: Tentsio zatitzailearen layout-a ezkerrean eta fabrikatutako PCBa eskuinean. Hurrengo irudian, PCBaren azkeneko pausoa ikus daiteke. Alde batetik, osagaiak nola geratzen diren eta bestetik, pistak eta soldadura guneak. 52. Irudia: PCB fabrikazioaren emaitza alde bietatik. 7.2 Karkasaren diseinua Diseinuarekin bukatzeko, inplementatutako zirkuitu, eguzki-plaka eta bateria estalki batean sartuko dira, prototipoa eramangarria eta erosoagoa izateko. Horretarako, 3D inprimagailu bat erabiliz karkasa fabrikatuko da. Honen diseinua egiteko CAD programa bat erabili da, Solid Edge hain zuzen. Karkasa bi piezaz osatuta egongo da, alde batetik gorputza izango dena, bertan, diseinatutako PCBa, gailu elektronikoak kargatzeko USB portua, OLED pantaila eta azkeneko hau piztuko duen pultsagailua egongo dira. Bestetik, PCBa estaltzeko eta babesteko tapa bat diseinatu da. Bertan bateria kargatuko duen eguzki zelula kokatuko da. Hurrengo irudian diseinatutako karkasaren gorputza eta tapa ikus daitezke. 53. Irudia: Karkasaren tapa eta gorputza Solid Edge-n diseinatuta Azkenik, hurrengo irudian estalki osoa eta bi piezen arteko lotura ikus daiteke, bi piezek bat egiten dutela konprobatuz. Gorputzak dituen zuloak, barne zirkuituaren beroa errazago ateratzeko pentsatuta daude. 54. Irudia: Karkasa bi piezak bateratuta Behin karkasa diseinatu eta gero, 3D inprimagailu batean sortu beharko da. Horretarako, pieza bakoitza banan-banan eraikiko da. Kasu honetan, Inventor programa erabili da sortutako pieza, 3D inprimagailurekin bateragarria den artxibo mota eratzeko. Inprimatzerako garaian, hainbat parametro definitu behar dira. Alde batetik, eta garrantzitsuena, materiala aukeratzea izango da. Kasu honetarako, PLA (azido polilaktikozko filamentua) aukeratu da. Merkea izateaz gain, material aproposa da inprimagailu hauentzako, izan ere, oso erraz, bigundu eta moldeatzen delako. Gainera, lehengai naturaletatik eratorritako polimero sintetikoa da, aldi berean, konpostagarria dena. Beste parametroek piezaren eraikuntzarekin zerikusia daukate. Lehenengoa, kapa bakoitzean gaineratuko den material kantitatea izango da, honek amaierako itxuran eta akaberan eragina izango duelarik. Zenbat eta material gehiago gaineratu pasada bakoitzean, emaitza okerragoa izango da. Kasu honetarako, 0,1 mm geruzako gehitzea akordatu da, emaitza fin bat lortuz. Bestetik, piezaren barnea nola eta zer portzentajean beteko den erabaki behar da. Piezak indar eta pisu asko jasan behar ez duenez, %30eko barne betetzea definitu da, triangelu formak osatuz, pieza zurrunagoa izan dadin. Beharrezko artxiboa sortzerakoan, 3D inprimagailura eramaten da. Lehenik eta behin, 3D inprimagailua kalibratu eta filamentua zein pieza kokatuko den plaka, berotu beharko dira. Behin prestakuntza bukatuta, materiala gaineratzen hasten da. Hurrengo irudian, piezaren eraketa 3D inprimagailuak nola egiten duen ikus daiteke: 55. Irudia: Karkasaren eratze prozesua 3D inprimagailua erabilita Prozesu luzea izan ohi da, akabera ona lortu nahi bada. Kasu honetan karkasaren tapak 19 ordu behar izan zituen eta karkasaren gorputzak 25 ordu inguru. Hurrengo irudian karkasaren emaitza ikus daiteke, bi piezek bata bestearekin ongi bat egiten dutela ziurtatuz. 56. Irudia: Karkasa osatzen duten piezak 8. Prototipoaren funtzionamenduaren egiaztapena Tresna elektronikoentzako kargagailu fotovoltaikoaren atal guztiak garatu eta gero, honen funtzionamendua ziurtatu behar da, hau baita lanaren helburu nagusia. Hau egiaztatzeko hainbat aspektu hartuko dira kontuan, hala nola, eguzki plakaren funtzionamendu egokia, tresna elektronikoak kargatzeko gaitasuna edota OLED pantailaren funtzionamendua. Lehenik eta behin, erositako eguzki-zelularen egokitasuna ziurtatu da. Espezifikazioen arabera 6,6 V-eko zirkuitu irekiko tentsioa dauka eta 350 mA-ko zirkuitu laburreko korrontea. Multimetroa erabilita hainbat proba egin eta gero, zirkuitu irekiko tentsioa 6,9 V ingurukoa dela konprobatu da eta zirkuitu laburreko korrontea aldiz, espezifikazioak baino zerbait txikiagoa, 310 mA-koa hain zuzen. Bestetik, diseinatutako korronte neurgailuaren zehaztasuna eta egokitasuna konprobatuko da. Horretarako, eguzki-zelula jarri ordez, sarrerako tentsio bezala elikadura iturri bat erabili da, bertan, momentuoro ematen ari den korrontea ikus daitekeelako. Korrontearen neurketa guztiz zehatza ez den arren, benetako balioetatik nahiko gertu geratzen da. Errorearen zergatia erabilitako erresistentzien tolerantzietan egon daiteke, erresistentziek ez dutelako balio izendatu zehatza. Esan beharra dago, korrontea zenbat eta handiagoa izan, errorea txikiagoa dela antzeman da. Hurrengo irudian, konprobaketaren emaitza ikus daiteke, 10 mA-ko errorea egonda kasu honetan. 57. Irudia: Korronte neurgailuaren funtzionamendu azterketa Korronte neurgailua konprobatu eta gero, eguzki-zelula konektatu da elikadura iturria beharrean. Errorea dagoela jakinda ere, bateria zenbat korronterekin kargatzen den jakin daiteke. Hurrengo irudian, egun eguzkitsu batean, bateria 130 mA-ko korrontearekin gutxi gorabehera kargatzen dela ikusten da, buck zirkuitua era egoki batean funtzionatzen duela ziurtatuz. Bestetik, boost zirkuitua ziurtatu behar da. Alde batetik, kargarik gabe dagoenean bere irteerako tentsioa zein den konprobatuko da, eta gero, hainbat gailu jarriko dira tentsio erorketarik dagoen edo ez ikusteko, eta nola ez, hauek kargatzen diren ikusteko. Karga gabe dagoenean, hau da, ezer entxufatuta ez dagoenean, 5,2 V ematen ditu irteeran, (ikusi 58. irudia). Tentsio hau, potentziometroarekin handitu edo txikiagotu daiteke eta egokia izaten da 5 V baino pixka bat gehiago ematea, karga dagoenean dauden tentsio galera txikiak konpentsatzeko. 58. Irudia: Boost zirkuituaren funtzionamendu azterketa karga gabe Kargarekin berriz, tentsioa pixka bat erortzen dela antzeman da, baina beti ere 5 V baino gehiago lortuz. Hurrengo irudian, LED lanpara txiki bat eta mugikor bat ikus daitezke. Lanparak argitasun maximoa ematen du USBra konektatzerakoan, eta mugikorra era egokian kargatzen dela konprobatu da. 59. Irudia: Gailu ezberdinen karga prozesuaren funtzionamenduaren azterketa Bukatzeko, PCB osoa diseinatutako karkasan sartuko da, dena bateratuta egoteko eta guztia batera funtzionatzen duela ikusteko. Aipatu beharra dago, bateriaren ehunekoa ezer entxufatuta ez dagoenean konprobatzea egokiago dela, izan ere, zerbait konektatzerakoan bateriaren tentsioa dezente erortzen da, balio esanguratsua eman gabe. Hurrengo irudian, prototipo osoa muntatuta dagoenean duen itxura ikus daiteke, eguzki argirik ez dagoenean eta eguzki argia dagoenean. Argia dagoenean, eguzki zelulak funtzionatzen duela ikusten da, korronte neurgailuak kalkulatutakointentsitatea OLED pantailan ikustarazten delako. 60. Irudia: Tresna elektronikoentzako kargagailuaren prototipoa Proba guztiak egin eta gero, diseinatutako prototipoaren funtzionamendu egokia konprobatu eta bermatu da. 9. Gantt diagrama Atal honetan, gradu amaierako lan hau burutzeko jarraitutako planifikazioa azalduko da. Antolakuntza hau zeregin ezberdinetan banatu denez, eginbehar hauen helburuak eta aurkeztutako dokumentu, simulazio edo eta inplementazio fisikoa azalduko dira. Azkenik, Gantt-en diagrama aurkeztuko da, aurretik aipatutako zeregin guztiak denboran zehar izan duten bilakaera eta iraupena era grafiko batean ikus daitezen. 1. Zeregina Helburua: Gradu amaierako lanaren gaia finkatu, planifikazio orokorra egin eta hasierako egitura tutorearekin adostea. Aurkeztekoa: Lan idatziak izango dituen puntu eta azpipuntuen zirriborroa. 1.1 Azpizeregina Helburua: Gaiaren finkatzea. Aurkeztekoa: Bilera baten bitartez lanaren norainokoa zehaztea. 1.2 Azpizeregina Helburua: Kargagailu fotovoltaikoaren funtzionamendua aztertu honen atalak ulertzeko. Aurkeztekoa: Lanaren metodologiaren zirriborroa. 2. Zeregina Helburua: Dokumentuaren formatua zehaztu eta lana dokumentatzen hasi. Aurkeztekoa: Memoria teknikoaren lehenengo hiru puntuak. 2.1 Azpizeregina Helburua: Proiektuaren helburuak zehaztea. Aurkeztekoa: Memoria teknikoa. Helburuak. 2.2 Azpizeregina Helburua: Kargagailua modulu ezberdinetan zatitzea, diseinua errazagoa egiteko. Aurkeztekoa: Modulu ezberdinen eskema grafikoa eta memoria teknikoa. 2.3 Azpizeregina Helburua: Diseinua egin ahal izateko beharrezko oinarri teoriko guztiak biltzea eta dokumentatzea. Aurkeztekoa: Memoria teknikoa. Oinarri teorikoak. 3. Zeregina Helburua: Kargagailuaren moduluak definitu eta gero, modulu bakoitzean egon daitezkeen osagai garrantzitsuenen alternatiben analisia egitea. Aurkeztekoa: Memoria teknikoa. Alternatiben analisia. 4. Zeregina Helburua: Bateria karga erregulatzailearen Buck zirkuitua diseinatzea. Aurkeztekoa: Buck zirkuituaren kalkulu teorikoak, simulazioa eta prototipaketa fisikoa. 4.1 Azpizeregina Helburua: Buck zirkuituko osagaien diseinu teorikoa eta simulazioa. Aurkeztekoa: Simulazio emaitzak eta Buck zirkuituaren behe mailako diseinua. 4.2 Azpizeregina Helburua: Inplementazio fisikoa egin eta simulazio emaitzekin alderatu. Aurkeztutakoa. Inplementazioaren emaitzak laborategian. 4.3 Azpizeregina Helburua: Osagaien ezaugarriak aipatu eta Buck zirkuitua dokumentatu. Aurkeztutakoa: Memoria teknikoa. Diseinua. Karga erregulatzailea. 5. Zeregina Helburua: Gailu elektronikoak kargatuko dituen Boost zirkuitua diseinatzea. Aurkeztekoa: Boost zirkuituaren kalkulu teorikoak, simulazioa eta prototipaketa fisikoa. 5.1 Azpizeregina Helburua: Boost zirkuituaren diseinu teorikoa eta simulazioa egitea. Aurkeztekoa: Kalkulu eta simulazioen emaitzak mikrokontrolagailua erabilita eta MC34063A erabilita. 5.2 Azpizeregina Helburua: Inplementazio fisikoa egin eta simulazio emaitzekin alderatu. Aurkeztutakoa: Inplementazioaren emaitzak laborategian. 5.3 Azpizeregina Helburua: Osagaien ezaugarriak aipatu eta Boost zirkuitua dokumentatu. Aurkeztutakoa: Memoria teknikoa. Diseinua. DC/DC Boost bihurgailua. 6. Zeregina Helburua: ATMega 328P mikrokontrolagailua programatu eta funtzionamendua ziurtatu. Aurkeztekoa: Memoria teknikoa. Diseinua. ATMega 328P programazioa. 7. Zeregina Helburua: PCBaren software bidezko diseinua egin, PCB fisikoa eraiki eta osagaiak soldatu. Aurkeztekoa: PCBaren pisten eta osagaien Layout-a eta prototipoaren funtzionamendua. 7.1 Azpizeregina Helburua: Proteus 8 programaren bidez PCBa ruteatu eta osagaiak kokatu. Aurkeztekoa: PCB Layouta. 7.2 Azpizeregina Helburua: PCBa tutotearen laguntzarekin dagozkion pausoak jarraituz laborategian nola eraikitzen den ikasi. Aurkeztutakoa: PCB plaka bukatua. 7.3 Azpizeregina Helburua: Osagai guztiak soldatu eta funtzionamendua ziurtatu. Aurkeztutakoa: Osagaiak PCBan soldatuta eta funtzionamendu egokia erakutsi. Memoria teknikoa. Diseinua. PCB diseinua. 8. Zeregina Helburua: Karkasa Solid Edge programa erabiliz diseinatu eta 3D inprimagailu batekin karkasa eraiki. Aurkeztekoa: 3D karkasa. Memoria teknikoa. Diseinua. Karkasaren diseinua. 9. Zeregina Helburua: Proiektua aurrera eramateko aurrekontua egin eta lortutako emaitzekin ondorioak atera. Aurkeztekoa: Memoria teknikoa. Planifikazioa. Aurrekontua. Ondorioak. 10. Zeregina Helburua: Prototipoaren funtzionamendu eta osagaien kokapen egokia ziurtatu. Aurkeztekoa: Amaierako prototipoa. 10. Aurrekontua Puntu honetan, proiektu honen diseinua, simulazio eta inplementazioa egiteari lotutako kostuak azaltzen dira. Kostu hauek ulergarriagoak egiteko, alde batetik giza baliabideen aurrekontua egingo da, eta bestetik beharrezko materialen aurrekontua. Aldi berean, beharrezko materialen aurrekontua hiru azpipuntutan banatu da: - Laborategiko tresna eta ekipamendua -Software lizentzien aurrekontua -Hardware eta osagai elektronikoen aurrekontua 10.1 Giza baliabideen aurrekontua Azpipuntu honetan, proiektua gauzatzeko behar izandako giza baliabideen aurrekontua deskribatzen da. Giza baliabideak bi alderditan banatu dira, alde batetik, ingeniari juniorrak egindako proiektuaren azterketa, diseinua eta memoria teknikoaren idazketa eta bestetik, ingeniari seniorrak lanaren gainean egindako gainbegiratze eta zuzenketaren kontuak azaltzen dira. 5. Taula: Giza baliabideen aurrekontua GIZA BALIABIDEEN AURREKONTUA GIZA BALIABIDE MOTA KONTZEPTUA ORDUAK €/ORDU PREZIOA GUZTIRA € Ingeniari juniorra Azterketa, diseinua eta inplementazioa 500 12 6000 Memoria teknikoa egitea 100 12 1200 Ingeniari seniorra Gainbegiratzea 50 25 1250 TOTALA 8.450,00 € 10.2 Beharrezko materialen aurrekontua Jarraian, proiektuaren azterketa zein inplementazioa egin ahal izateko behar izandako laborategiko ekipamendu, software lizentzia eta material guztiek eragindako kostuak taula ezberdinetan azaltzen dira. 10.2.3 Hardware eta osagai elektronikoen aurrekontua Inplementazio fisikoari dagokien hardware eta osagai elektronikoen kostuak era ulergarriago batean azaltzeko, hiru azpipuntutan banatu da, aurretik garatutako moduluekin bat etorriz: a) Karga erregulatzailearen aurrekontua b) DC/DC boost bihurgailuaren aurrekontua c) PCB eta karkasaren aurrekontua c) PCB eta karkasaren aurrekontua Azpipuntu honetan, PCBaren plaka ez ezik, hau egiteko beharrezko materialen kostuak aurkezten dira hurrengo taulan. Bestetik, karkasaren eraikuntzari buruzko gastuak ipini dira eta azkenik, OLED pantaila sartu egin da, hau, karkasan ipinita joango delako. 11. Ondorioak Lan honek energia fotovoltaikoz hornitutako tresna elektronikoentzako kargagailu bat diseinatzea eta inplementatzea zuen helburu nagusia. Kasu honetan, elikadura iturri gisa energia berriztagarria erabiltzeaz gain, sare elektrikoarekiko menpekotasuna ez izatea lortu da, edozein lekutan erabiltzeko aukera emanez. Helburuen atalean aipatutako helburu teknikoei dagokionez, guztiak era batean edo bestean bete direla esan daiteke. Alde batetik, kargagailuak bere barnean duen bateria era eraginkor eta seguru batean kargatzea eta deskargatzea lortu da diseinatutako karga erregulatzaileari esker. Gainera, prototipoari gaineratutako OLED pantailak informazio esanguratsua ematen du, bateriaren egoera edota eguzki zelularen funtzionamendua egokia den edo ez adieraziz, korronte neurgailuari esker. Bestetik, graduan zehar landu ez diren hainbat software eta teknikak ikasi dira lana burutzerakoan. Proteus programa erabiliz, proiektuan zehar diseinatutako zirkuitu guztiak simulatu ahal izan dira, inplementazio fisikoa egin baino lehen akats gehienak ekidituz eta konponduz. Hori guztia gutxi balitz, PCBak egiteko aukera ematen du era erraz eta intuitibo batean. Gainera, PCB baten fabrikatze prozesua nolakoa den ikasi da, diseinatutako zirkuitu guztiak bateratzeko aukera emanez, prototipoa erosoagoa eta ulergarriagoa bihurtuz. Bestalde, 3D piezak software bidez diseinatu eta inprimagailu berezi bat erabiliz hauek fisikoki nola eraikitzen diren ikusi da. Honekin guztiarekin, zirkuitu guztiak batera egoteak eta 3D inprimagailuarekin fabrikatutako karkasarekin, prototipoa era erraz batean eramangarria izatea lortu da, proiektu honen beste helburu bat lortuz. Kargagailu honek bestetik, tresna elektroniko ezberdinak kargatzeko aukera ematen du, hala nola, mugikorrak, aurikular eramangarriak, beste PowerBank edo bateria portatilak, etab. Hala ere, proiektuan ere arazoak egon dira. Alde batetik, simulazioetan ongi joaten ziren zirkuitu batzuk fisikoki inplementatzean ez zuten era egoki batean funtzionatzen, adibidez, hasierako Boost zirkuituaren diseinuak. Diseinu honek, mikrokontrolagailua erabiltzea zuen helburu, baina karga bat konektatzerakoan tentsioa gehiegi erortzen zen, kargak eskatzen zuen korrontea oso altua zelako. Proba asko eta osagai elektroniko ezberdinak probatu eta gero ez zen esperotako emaitza lortu, hortaz, espreski Boost zirkuitu bezala diseinatutako zirkuitu integratua erabiltzea adostu zen. Honekin, funtzionamendu egokia eta gailuak kargatzeko korronte nahikoa ematea lortu da. Bestaldetik, helburu teknikoak ez diren arren, prototipoa garapen jasangarriko helburuekin bat egitea eta ekonomikoa izatea lortu nahi zen. Behin garatu eta gero, helburu horietariko asko bete direla esan daiteke, hala nola, energia garbia erabiltzen duen dispositiboa da. Gainera, ekoizpen arduratsua bultzatzen du, izan ere, kargagailu honekin hainbat tresna elektroniko energiaz hornitu ahal direnez, kargagailu konbentzionalak ekoiztu behar ez izatea ahalbidetzen du. Bukatzeko, karkasaren materiala konpostagarria dela gogoratu behar da, naturarentzat kaltegarria ez izatea eraginez. Alderdi ekonomikoari begira, aurrekontu totala, nahiko altua izan arren, prototipo fisikoaren inplementazioa ez da oso garestia, hogei eurokoa gutxi gorabehera. Honek, edozein pertsonentzat eskuragarria izatea ahalbidetzen du, gizartean dauden desberdintasunak murriztuz. Bukatzeko, helburu nagusiak bete diren arren eta prototipoak ongi funtzionatzen duen arren, etorkizunerako egin daitezkeen hainbat hobekuntza proposatu nahi dira. Alde batetik, aldi berean gailu bat baino gehiago kargatzeko aukera egotea USB irteera bat baino gehiago jarriz. Bestetik, korronte eta tentsio neurgailuen zehaztasuna hobetu daitezke erresistentzia finkoak jarri beharrean potentziometro doigarriak ipiniz. Azkenik, prototipoa pixkat txikiagoa egin daiteke beste bateria mota batzuk erabiliz, Li-Po bateriak adibidez, lauak direnak baino aldi berean era seguru batean kargatzeko arriskutsuagoak izanik.
science
addi-838ea40c258e
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/53503
Sorkuntza feminista dantza garaikidean. Gorputzetik egindako ikerketa bat
Muguruza Agirre, Libe
2021-09-28
Laburpena Ikerketa honek dantza garaikidearen esparruan ematen ari den sorkuntza feminista du aztergai. Lanaren zutabe nagusiak lau dira: dantza garaikidea, sorkuntza, feminismoa eta gorputza; hauen bueltan osatu dut analisia, dantza garaikideak eduki ditzakeen abaguneez hitz eginez, sorkuntza prozesu baten nondik norakoez arituz eta baita prozesu horretan zehar feminismoak eduki ditzakeen bideez ere, horretan guztian gorpuztasunak eduki ditzakeen zeresanei helduz. Horretarako, euskal testuinguruan lanean dauden bost artistari elkarrizketak egin dizkiet, beraien lanak ere kontuan hartuz. Estrategia metodologiko osagarri gisa eta agertutakoa gorpuzte aldera, sorkuntza prozesu propio bat ere bideratu dut. Hitz gakoak: dantza garaikidea, sorkuntza, feminismoa, gorputza. Eskerrak Lehenik eta behin, lan honetako bost protagonistei, zuek gabe ikerketak ez luke horrela gorpuztu eta dantzatzeko aukerarik edukiko. Mari Luz Estebani, nondik jo ez nekienean bidea aurkitzen eta jorratzen laguntzeagatik, baita ikerketak eduki ditzakeen hobekuntza eta zirrikituen inguruko aholkuengatik ere. Master honetan zehar nire gelakide izan diren guztiei; nola edo ahala, pandemia honetan bizirautea errazagoa izan da zuen alboan. Batez ere Edur, Jokin, Maider eta Aitanari, Leioara egindako joan etorriak arindu, alaitu eta etxe izateagatik; kezkak, lorpenak eta kontraesanak elkarbanatzeko aukera luzatzeagatik. Urte osoko ibilbide luze eta bizi hau zuen eskutik egitea zoragarria izan da. Akademiatik kanpo nire dantzaldietan lagundu didaten orori; Nahiari eta Uxueri, tartean tartean arnasgune eta ihes-bide izateagatik. Herriko eta betiko lagunei; egiten ari nintzena ulertu edo ezagutu gabe ere, nire joan-etorri guztietan babestu, eta garagardo eta barre artean nire burbuilatik atera eta tristurei umorez erantzuten erakusteagatik. Jon Anderri, babes eta sustengu guztiagatik, lan honetako zutabe garrantzitsuenetako bat izateagatik; eta, nola ez, familiari, egiten ari nintzen horren inguruko berri handirik ez edukita ere, baldintzarik gabeko euskarri izateagatik. Lan hau, dantza hau, zuena da. "Gure gorputzekin dantzatzen garen bitartean, espazioan eroriz eta elkarrekin nahastuz, mugimendu-indar bihurtzen gara, bihotzak ehunduz, arimak ukituz eta hain beharrezkoa dugun sendabidea emanez. Eta xedea bihurtzen da dantza, anitz, garaiezin eta zatiezina. Orain behar dugun guztia gehiago dantzatzea da!" Gregory Vuyani MAQOMA, 2020ko dantzaren nazioarteko eguneko mezua. Dantzak, modu batera edo bestera, nire 23 urteetan zehar lagundu dit, nire eskutik joan da; haurra nintzenetik hasi, bost bat urterekin, eta tartean urte pare bateko geldialdia edukita ere, gaur egun arte praktikatu izan dut akademia batean edo bestean. Hasieran, klasikoa izan zen abiapuntu eta tranpolin; hamahiru urtez hau ikasi ondoren, hiru urte dira dantza garaikidea esploratzen hasi nintzela, hasieran biak uztartuz, egun, garaikidean soilik ibiliz, denbora kontuengatik. Horrez gain, inguruko hainbat eta hainbat herritan aritu naiz lagun artean erromerian dantzan, baita taberna giroko musika erritmoak jarraitzen ere. Haserre edo blokeaturik egon naizenetan irtenbide, edo hainbat emozio bideratzeko aukera izan da niretzat dantza, baita izerdi, garagardo, kriskitin eta barre artean une ederrak igarotzekoa ere. Eszenatokia ere ia urtero zapaldu dut, foku aurrean jarri eta urtean zehar ikasi eta jorratu nuen hori ahalik eta hobekien eskaini nahian. Bizipen horiez gain, akademiatik ere heldu diot gai honi; Gizarte Antropologiako ikasketak amaitzean egin beharreko Gradu Amaierako Lanean dantza klasiko eta garaikidearen inguruan jardun nuen, autoetnografia batetik abiatuz zein nire kide bati elkarrizketa bat eginez. Lan horretan, gorputzaren antropologia eta dantzaren antropologiarekiko hurbilpen bat egin nuen, baita dantza klasiko eta garaikidearen kronologia labur bat osatu ere. Ikerketa horretako hainbat alor izango dira, hortaz, lan honetarako abiapuntu eta oinarri; bertan jaso nituen bizipenak, bibliografia edo estrategia metodologikoak, hala nola. Bi bide horiek elkarlotuz, Master Amaierako Lan hau ere dantzaren inguruan egin nahi nuen; nondik jo jakin gabe ibili ondoren, ikerketa ezagutzen ez nuen zerbaiten inguruan egiteko erronka edo gonbita jaso nuen. Sorkuntza mundua ezagutzen ez nuen alor bat zen, eta era berean urrun eta gertu gelditzen zitzaidan, dantzako ikasle naizelako, baina ez sortzaile. Dantza garaikidean zentratu nahi nuela argi edukita, banuen ikerketa gaia: sorkuntza feminista dantza garaikidean. Hortaz, esparru honetan murgiltzeko, Uribarri Atxotegi dantzari eta ikertzailearekin solasaldi informal baina mamitsu bat eduki nuen; berari esker, sorkuntza feministaren inguruko lehen urperatzea egiteaz gain, kontuan hartu beharreko hainbat auzirekin egin nuen topo. Lehen kontaktu horretatik abiatuta, lau sortzaile eta dantzarirekin egotea eta haien lanak ezagutzea erabaki nuen, dantza garaikidea, gorputza, feminismoa eta sorkuntzaren inguruan solasean arituz1 eta bizipen eta hausnarketa ugari elkarbanatuz. Elkarrizketa hauek izanik metodologiaren muin handiena, ikerketa gorpuzteko asmotan, nik neuk sorkuntza feminista prozesu bat abiatzeko hautua egin nuen, elkarrizketetan agertutakoa gorputzetik bizitzeko, hain zuzen. Ikerketak lau esparru edo habe garrantzitsu ditu, horien bueltan eraikiko da: dantza garaikidea, sorkuntza, feminismoa eta gorputza, eta lanak sorkuntza baten forma izan nahi duenez, bertan agertuko diren zatiak dantza garaikideko prozesu batean topa genitzakeen zati edo esparru ezberdinekin edukiko dute analogia. Analogia edo mami horretan murgilduz, badira hainbat alor erabaki beharrekoak dantza egiten hasi aurretik. Hasteko, sorkuntza bat aurrera eramatean ideien aukeraketa gakoa da, zeren inguruan dantza egin nahi dugun jakiteko, ikerketa batean helburu eta hipotesiak diren bezala. Gaia aukeratuta, dantzarien edo interpreteen aukeraketa garrantzitsua da, sorkuntza aurrera eramateko zein gorputz erabiliko ditugun jakite aldera; dantza honetarako "gorputzak" dantza garaikidea, arte feminista eta sorkuntza izango dira, eta hauen nondik norakoen inguruan arituko naiz hirugarren atalean. Baina, nondik eta nola ikusiko dira dantzari horiek? Eszenografiak, dantzarien arropek eta oinetakoek badute zer esana horretan; ikerketa hau kokatzeko, hortaz, marko teoriko metodologikoarekin jantziko ditut aurkeztu berri edukiko ditugun dantzariak. Behin sorkuntza bateko lehen erabakiak hartuta, elementu horien guztien lanketa aurrera eramateko entsegu aretora joatea besterik ez da falta; bertan lehenik gorputzeko atal ezberdinak berotuko ditugu, dantza garaikidearen inguruko alor ezberdinak landuz, lesioak ekidin eta gustura dantzatu ahal izateko. Behin gorputza berotuta, oinarriak ezarrita, inprobisazioan sartuko gara, sorkuntzaren nondik norakoak esploratzeko. Azkenik, material horren guztiaren lanketa egingo dugu, feminismoaren eskutik hainbat alor jorratze aldera. 1 Lau zutabe hauek izan diren arren nire lanaren muina, analisiaren zatian hiru atal nagusi burutu ditut: dantza garaikidea, sormen prozesua eta feminismoa. Gorputzaren inguruko hausnarketan hiru zutabe hauetan zehar txertatzen joan naiz. Honekin guztiarekin, landu dudan oro eszenaratzea da azken pausoa, prozesu guztian zehar lortutako emaitzekin, ondorioekin. Hortaz, eta sarrera labur hau asko luzatu gabe, arropa erosoa jantzi eta bidaia nirekin egitera gonbidatzen zaituztet, sorkuntza feministak dantza garaikidean eduki ditzakeen ertz, adar eta zirrikituak esploratzera. Helburuak eta hipotesiak Sorkuntza batean ideia da garrantzitsua, ideia da abiapuntu, eraikiko den horren inguruan erabakiak hartzeko. Nire ikerketan ere hori denez oinarria, jarraian hipotesi eta helburuak zerrendatuko ditut: 2.1. Helburuak - Dantza garaikidearen arloko sorkuntza feministen nondik-norakoak jasotzea: zer da sorkuntza feminista bat, nola osatzen da, nork osatzen du, nondik, zertarako galderei erantzuna emateko saiakera egitea. - Sortzaile feministek koreografia bat sortzean gorputzarekiko, mugimenduekiko duten erabilera aztertzea, hauek bildu ditzaketen hausnarketak ikertzea. - Sortzaile feministek euren lanetan feminismotik edo genero ikuspuntutik egindako hausnarketak nola txertatzen dituzten ikertzea; honek kontraesanik edo tentsiorik sortzen duen aztertzea. Egungo sorkuntza feministetan egon daitekeen diziplinartekotasuna jasotzea, dantzak beste alor artistikoekin eduki ditzakeen loturak ikertzea. - Sortzaile feministek dantza garaikidearekiko dituzten bizipenak eta hausnarketak jasotzea, dantzatzeko modu hau nola ulertzen duten biltzea. - Dantza garaikideko sorkuntza hainbat modutara eta hainbat alor kontuan harturik izan daiteke feminista: o Alde batetik, sorkuntza bera izan daiteke feminista, obra beraren nondik norakoek intentzio feminista bat edukiz. o Beste alde batetik, sorkuntza bat feminista izan daiteke sortzeko moduetan; erabiltzen diren espazioak edo sortzeko moduak izan daitezke feministak, kalitatezko denbora eta baldintzak edukiz. - Dantza berak eta dantza garaikideak kasu honetan, pentsatzeko modu ezberdinetara eraman gaitzake. Dantzatzeak hausnartzeko beste bide batzuk ireki ditzake, idazketatik edo akademiatik haratago; mugimenduekin ere pentsa daiteke. Dantza garaikide, arte feminista eta sorkuntzara gerturatze bat Helburu eta hipotesiak, abiapuntuko ideiak azaldu ondoren, eta "Sorkuntza feminista dantza garaikidean" izanik ikerketa objektua, jarraian ikerketa honetako dantzarien aukeraketa eta azalpen bat egin nahiko nuke, lan honen elementu ezberdinen hurbilpen bat hain zuzen. Izan ere, nola ulertuko dut dantza garaikidea? Edo zer da arte feminista? Eta zer du berezitik sorkuntzak? Galderei erantzutea beharrezkotzat daukat ezertan hasi aurretik, gure dantzataldearen ezaugarriak azaltzeko. Hori dela eta, lehenik, dantza garaikideaz ari naizenean zeren inguruan ari naizen azaltzeko saiakera egingo dut; jarraian, arte feministaren inguruko hainbat hausnarketa plazaratu nahiko nituzke. Azkenik, sorkuntzaren kokapen labur bat egitea da nire asmoa, amaieran hau sorkuntza feministarekin lotzeko. 3.1. Dantza garaikidea kokatzeko saiakera bat Lehen euskarritzat daukat dantza garaikidea, hau erreminta edo espresio bide bezala erabilita eraikiko baitira ikerketa honetan zehar agertuko diren sorkuntza zehatzak. Beraz, honi heltzean, lehenik kokapen modura azalpen labur bat ematea tokatzen zait; lanean dantza garaikideaz arituko naiz, baina dantza mota honen inguruko gogoeta batzuetan "dantza moderno" kontzeptua ere ageri ohi da. Autore batzuek dantza garaikidea eta modernoa bi korronte ezberdindu moduan ulertuko dituzte, eta beste batzuek, aldiz, sinonimotzat jo; nik neuk ere jarraikortasun batean ulertzen nituen, ezberdintasunean baino, eta alde honen arrazoia aurkitzea kosta egin zait. Uribarri Atxotegik, ordea, argi agertzen du: dantza modernoa kronologikoki XIX. mende amaieratik hasi XX. mendeko 30, 40 eta 50eko hamarkadetan kokatuko genuke, bertan egonik dantza garaikideko "aitzindariak" (Mora 2010 in Atxotegi 2019, 23). Dantza garaikideaz arituz gero, aldiz, 60ko hamarkadatik aurrerako produkzioez hitz egingo genuke (Atxotegi 2019, 33); dantza garaikidea bera estilo artistiko zehatz bat izan baino, "formazio aldetik teknika ezberdinen jakintza, esplorazioa eta hizkuntza propioa bilatzen dira" (Mora 2010 in Atxotegi 2019, 33). Hau horrela izanda ere, agertutako dantza moderno – garaikidearen ezberdintasun edo banaketa egonda, lanean jarraikortasun batean ulertuko ditut, egun dantzatzen den garaikideak baduelako modernotik, eta ez dudalako banaketa zurrunik egin nahi. Zalantzen eta zehaztugabetasunen marea honetan igeri aritu, eta dantza garaikidearen definizio argi edo sendorik topatu eta osatu gabe gelditu bazait ere, zeren inguruan hitz egingo dudan jakiteko oinarri – modu batean – finko batzuk ezartzea beharrezko dela uste dut. Horregatik, nahiz eta autore ugarik jarraian azalduko dudana zalantzan jarri, aitzindari eta lehen pauso batzuk aipatzeko apustua egingo dut. Dantza modernoaren lehen aitzindari edo erreferentetzat jo ohi dena Isadora Duncan da, 1877an Estatu Batuetan jaiotako dantzaria (Abad 2004, 125). Duncanek ez du dantza teknika jakin bat garatuko; dena dela, bere ideiek izugarrizko eragina eduki zuten dantza munduan bai Europan baita Estatu Batuetan ere (Ferrufino 2010, 276). Ez hori bakarrik, dantza bizitzeko modu bezala ikusten zuen, lan bat kontsideratzetik haratago joanez, baita ordura arte dantza klasikoak edukiko zituen hainbat eta hainbat arau estetiko hautsiz ere (Idem). Era berean, Duncan abiapuntutzat hartuta ere, badaude aipagarriak diren beste hainbat aitzindari, dantza klasikoko zurruntasunetik ihesi, ordura arte kontuan hartzen ez ziren aldagai eta osagai ugari txertatuko dituztenak dantzatzeko modu berri eta berritzaile honetan. Dantza modernoaren garapen honetan aipatu ditugun lehen aitzindari hauek guztiak estatubatuarrak dira; edozein modutan, korronte honek izan zituen eraginak beste testuinguru batzuetan ere. Europan, esaterako, nahiz eta dantza munduan ez aritu, François Delsarte frantziar eta Emile Jacques-Dalcroze suitzarrak, nork bere aldetik, euren teoriekin dantza garaikidearen garapenean zer esana eduki zuten (Ferrufino 2010, 277). Dantza modernoaren sarrerarekin, beraz, gehien bat esan genezake dantza klasikoarekin haustura gertatuko dela; espresio bide, estetika eta dantzatzeko modu berriak zabalduz. Honekin, dantza pentsatzeko, egiteko eta bizitzeko modu berriak hedatzen joango dira. Genealogia labur hau abiapuntutzat hartuta, hainbat korronte eta dantzatzeko modu ezberdin joango dira garatzen, espresio bide ezberdinak hedatuz. Nolanahi ere, Laurence Louppe (2011) historiagileak, dantza garaikide bakarra dagoela aipatuko digu, nahiz eta estetikoki ezberdinak izan hainbat eskola edo korronte, guztiek balio berberak dituztela azpimarratuz: Erreminta horietatik aurrera, esploraziorako eta bilaketarako ateak irekiko dizkigu (Ferrufino 2010, 280) dantzatzeko modu berriak uneoro bilatuz. Aipatu berri dudan honengatik iruditzen zait ikergai interesgarria dantza garaikidea; pauso jakin batzuk jarraitu edo arau batzuen arabera mugitu baino, esploratzeko eta gorputzeko mugak bilatzeko aukera ematen duelako. Alderaketak ez zaizkit gehiegi gustatzen, baina aipatutako hau ereduz adierazteko, dantza klasikoan, esaterako, egin beharreko mugimenduak aurre-ezarrita daude, ez dira inprobisatzen, edo ez ditu nork bereak aurkitzen. Aurre ezarritako mugimendu horien arabera egiten da dantza, izen eta egiteko modu bat dutenak; hau da, mugimendu edo pauso horiek ongi edo gaizki egin daitezke, aurre ezarrita dago zer dagoen ondo egina eta zer ez. Garaikidean, aldiz, egon badaude ongi edo gaizki egin daitezkeen mugimenduak, baina garrantzi gehiago du nire bizipenen arabera mugimendu hori zure egiteak, gorpuzteak. Eta gorpuzte horretan zure ezaugarri eta baliabideen arabera egingo da dantza. Finean, eta azaldu berri dudana laburbilduz: "la especifidad y la riqueza de la danza contemporánea reposa en el hecho de que no impone pasos o formas de aprender de memoria, sino al contrario propone un trabajo de exploración y de descubrimiento de las posibilidades infinitas de sentir, percibir y actuar" (Ferrufino 2010, 280). Dantza garaikidearekiko lehen hurbilpen hau hemen amaituko nuke; dantzatzeko modu honek edukitako korronteen genealogia txiki hau eginda. Esan hau eraikitzea ez dela auzi makala izan, abiapuntu batetik hasita ere, tartean dantzatzeko modu eta estilo asko nahasten baitira. Dena dela, oinarriak egon badaude, eta gorputza erabiltzeko modu jakinak baita ere; horregatik, hausnarketa honekin itxi nahiko nuke dantza garaikidearen kokapena: Jorratuko dudan hurrengo alorra arte feminista izango da. Uste baina zailagoa suertatu zait honen inguruko kokapen eta hausnarketa hau aurrera eramatea, kontuan hartzeko ertz eta adar ugari baitaude. Beraz, lehenik eta behin azalpen labur batzuk emango ditut. Artea zer den eta zer ez den horretan sartzeko asmorik ez dut, urrun eta handi gelditzen zaidan auzi bat baita; beste ikerketa oso bat egiteko adina. Halere, aipatu, Lourdes Méndez antropologoari jarraiki, honek Pierre Bourdieuren hitzak gogoraraziz dakarren hausnarketa garrantzitsua iruditzen zaidala, eta artea nik modu horretan begiratu nahi dudala, eremu artistiko moduan hain zuzen ere; artea autonomoa ez dela aldarrikatuz, honen ekoizpenean parte hartzen duten gizarte-eragile ezberdinak kontuan hartu, eta jenio artistikoaren fikzioa hautsiz (Méndez 2010, 26). Jarraian agertuko diren espresio artistikoak, beraz, testuinguru batean ulertu nahiko nituzke, inguruarekin erlazioa edukiz eta ez honetatik at; esparru artistiko moduan hain zuzen ere. Lehen azalpen hauek finkatuta, eta gaiaren mamian murgilduz, dantza garaikidearekin egindako bide berberari jarraiki, zalantza potoloetatik hastearren, "zer da arte feminista?" galde egin geniezaioke geure buruari. Erantzun oso bat plazaratzeko ahalmenik ez edukita ere, testuinguruan kokatzeko genealogia labur batekin nator oraingoan ere. Denboran aurrera eginez, 80. hamarkadan jaiotako "Guerrilla Girls" kolektiboa ere izango da arte feministaren ikurretako bat (Peralta 2007, 111). Kolektibo honen lehen ekintza New York-eko Museum of Modern Art-en egingo den erakusketa baten aurrean manifestatzea izan zen, izan ere, erakusketa horretako 169 parte-hartzaileetatik 13 soilik izan ziren emakumeak; ekintza honetatik abiatuz, artearen merkatua zein artearen historian emakumeen gorputzaren erabileraren inguruko hainbat eta hainbat ekintza egin zituzten (Muñoz 2013, 246). Nahiz eta artista hauek euren burua feministatzat edo euren produkzio artistikoak feministatzat ez jo, esanguratsua iruditzen zait nola izan den norbere gorputza artea sortzeko euskarri erabili eta garrantzitsu, munduan kokatzeko modu bat; gorputz antropologiarekin analogia eginez, autoetnografiak estrategia antzekoa izan dezake, norbere bizipenak mahai gainean jartzea eta horietaz baliatzea eredu maskulino eta arrazionalean onartu eta jorratu ez den guzti horri tokia emateko. Kontuan hartu orain arte aipatutakoak arte bisualak izan direla, eszenikoak baino. Bigarren hauetan egoera ezberdina da eta izan da. Dantzan lurreratuz, feminizatua egon den (eta, zalantza handirik gabe ausartuko nintzateke esatera, egun ere dagoen) esparru bat da. Ikusi dugun moduan, modalitate honen aitzindari nagusiak emakumezkoak izan ziren; nahiz eta aitzindari hauek Estatu Batuen testuinguruan kokatu, Estatu espainiarrera begiratuz gero, egoerak badu antzekotik. Hau honela, dantzaren eremuak badu berezitik, eta horregatik uste dut kokatzea beharrezkoa dela, arte bisualen kokaleku ezberdinetik abiatuko baita, eremu honetan emakumeek presentzia handiagoa edukiko baitute. Hausnarketa txiki hauek amaitze aldera, bada agertutako mahai-inguruko ikuslegoak botatzen duen beste galdera bat eta errekuperatu nahiko nukeena, esanguratsua eta interesgarria iruditzen baitzait: nork erabakitzen du zer den eta zer ez den feminismoa dantzaren ikuspuntutik? Lehen ere aipatu dugun Beatriz Martínez del Fresno Estatu espainiarreko katedradunak hau subjektu ezberdinek erabaki dezaketela erantzungo du: artistak, publikoak edo analistak, irizpide berdin edo ezberdinekin, hainbat eta hainbat arrazoiengatik. Gainera, lehenago agertu den bezala, esan genezake obra bat gerora ere definitu daitekeela feminista moduan. Ondorio bezala, dantza garaikideak eduki dituen aitzindarietatik abiatuz, eta hauek dantza klasikoarekiko zegoen ikuspegia hautsi zuten modua ikusita, baieztatu dezakegula uste dut dantzatzeko modu honek hein batean eduki dezakeela transgresiotik, eta hortaz, feminismoak eta beste hainbat mugimendu sozialentzat irisgarriagoa den esparru bat izan daitekeela esatera ausartuko nintzateke. Dantza garaikidearen eta arte feministaren lehen kokapen labur hauek egin ondoren, azken alor baten inguruan egin hitz beharko genuke: sorkuntza eta sorkuntza feministaz hain zuzen ere. Ezertan sartu aurretik, aipatu hemen ere zailtasunak topatu ditudala bibliografia aldetik, baita hau nola kokatu testuan ere; izan ere, alde batetik sorkuntza zer den edo izan daitekeena definitzea nekeza egin zait, baita hau dantza garaikidearekiko edo feminismoarekiko kokatzea ere. Honi irtenbidea ematearren, beraz, eta asko ez korapilatzeagatik, lehenik sorkuntza nola ulertu nahiko nukeenaren hurbilpen labur bat egingo dut, jarraian dantza garaikidean sorkuntza bateko lehen pausoak nolakoak izan daitezkeen agertzeko. Hitz hauek sorkuntzarekiko dagoen iruditeria ongi deskribatzen dutela uste dut: artista bakana, xelebrekeria ugari dituena, bat-batean izugarrizko artelanak egiten dituena, beste inorekin kontakturik eduki gabe. Abiapuntu hau edukita ere, pentsatzen dut sortzaile bakoitzak egiteko modu ezberdinak edukiko dituela. Vera Mantero Portugalgo dantzari eta koreografoak, esaterako, Berria egunkarian egindako elkarrizketa7 batean honela erantzungo du koreografiak nola sortzen dituen galdetzen diotenean: "Aipatu dudan bezala, irakurketa asko egiten ditut, eta baita irudi ugari ikusi ere. Oso garrantzitsua iruditzen zait irudiz elikatzea: pinturak, argazkiak, bertatik bertara gertatzen diren ekintzak... Eta inspirazio iturri izan daitezkeen objektu asko ere baditugu inguruan". Estimulu horiek dantzara nola eramaten dituenean galdetzean, aldiz, honako erantzuna botako du: "Ikusten ditugun gauza horiek zalantzan jartzen ditut, horien inguruan hausnartzen hasten naiz, eta gorputza horri erantzuten hasten da. Era askotako materialen aurrean sortzen diren erreakzio horiek bata bestearekin lotuz joaten naiz gero. Eta horrela sortzen dira koreografiak". Obra edo pieza bat hasteko bi modu edo metodo hauek egoteaz gain, beste hainbat eta hainbat ere badaude, entsegu aretoan sartzen garenean agertzen joango direnak. Halere, estrategia hauek ekarri nahi izan ditut adibide moduan, sorkuntza prozesu baten lehenengo urratsak irudikatze aldera. Koreografia baten hastapenak nolakoak izan daitezkeenaren inguruan aritu ondoren, hortaz, sorkuntzaren inguruko hausnarketa hauei amaiera emateko, lehenago agertu den auzi bat erreskatatu nahiko nuke: nola sortzen dugu? Atxotegirekin konpartitutako solasaldian hau behin baina gehiago agertu zen. Egungo sortzaile asko diru-laguntzekin mugitzen dira, hauen testuinguruan sortzen dute; aipatu zidanez, sorkuntza hauek askotan sortu eta sortu aritzeko espiralean sartzen omen dira, horretarako eduki ditzaketen moduei begiratu gabe. Hainbat zalantza luzatu zizkidan honen harira; nolako denborak eskaintzen dituzte diru-laguntza hauek? Zein nolakoak dira exijentziak? Zein nolako espazio eskaintzen dira? Ze baliabide? Posible da testuinguru honetan sortzeko modu feministez hitz egitea? Zalantza hauei erantzuna ematea ez dagokio ikerketako zati honi, baina hauek mahai gainean jartzea garrantzitsua dela iruditzen zait. Sorkuntzaren gaiari amaiera ematearren, esan azkenik abiapuntu moduan, bi alor hauek hartu nahiko nituzkeela: batetik, dantza garaikidetik datorren abiapuntua, gorputzetik eta mugimendutik datorrena, eta bestetik, ikuspegi feminista batetik begiratuko den sorkuntza, sorkuntza berak eduki ditzakeen intentzioak zein sortzeko moduak beste termino batzuetan ulertzen lagunduko diguna. Dena den, hau teorikoki kokatu baino, ikerketan zehar argitzeko alor bat denez, hemen utziko ditut gai hauen inguruko hausnarketak, oinarri labur hau ezarri ondoren, honen garapena lanean zehar agertzen joango baita. Besterik gabe, hona artekoa litzateke "sorkuntza feminista dantza garaikidean" ikerketa objektuaren lehen hurbilpen teorikoa; egongo dira bidean aipatu gabe gelditu diren ertz eta alorrak, baina oro har garrantzitsuenak iruditzen zaizkidan gogoetak biltzeko saiakera egin dut. Zeren inguruan arituko naizen argitu ondoren, eta garrantzitsuak iruditzen zaizkidan lehen izpiak azaldu ondoren, landa lana egiteko erabiliko dudan ikuspegi teorikoak hartuko du protagonismoa jarraian, oinarri hauek nondik eta nola aztertuko ditudan azaltzeak, hain zuzen. 4. Eszenografiarekin lanean: nondik eta nola ikusiko dira dantzariak? Marko teoriko metodologikoa Orain arte aurkeztutakoak dira, hortaz, ikerketako zutabe nagusiak, lan honen dantza-taldea, aukeratu dudan gaia gorpuztuko dutenak: dantza garaikidea, sorkuntza eta feminismoa. Jarraian, dantza-talde hori nondik ikusiko den agertuko dut, sorkuntzan zehar agertuko diren alorrei nola begiratuko diedan hain zuzen. Ikerketa hau kokatzeko erabiliko ditudan habeak bi izango dira, hartu-emanean ulertuko ditudanak: gorputza eta dantza hain zuzen. 90. hamarkadan, dantzari buruzko ikerketei dagokionez, gehienbat bi alorrek piztuko dute interesa: alde batetik, dantza adierazpen gisa ulertuko dituzten ikerketak, eta bestetik, dantza botere-, erresistentzia-, eta konplizitate-harremanekin lotuko dituzten horiek (Mora 2010a, 124). Hamarkada honetatik gaur egun arte beste hainbat gai landuko dira, hala nola kolonialismoa, nazionalitatea eta etnizitatea, globalizazioa eta generoa (Reed 1998 In Mora 2010b, 15). Honela, dantzaren antropologia gorputzetatik idatzia izan dela esan genezake. Hari berdinari jarraiki, nik neuk ere sormen prozesu feministak ikertzen ditudan bitartean, sormen prozesu feminista bat eraikitzeko saiakera egin dut, prozesua zirkularra izanik, batean eta bestean ikasitakoek elkar elikatzen dutelarik. Ausazko gertaera isolatu bat izatetik haratago, honen adibide ere bada Ikerketa Feministak eta Generokoak Master honetan bertan duela bi ikasturte urte aurkeztutako lana, Atxotegiren (2019) lana hain zuzen; ikerketa honetan Atxotegik dantza klasikoa eta garaikidea landu zituen, eta ez hori bakarrik, bi dantzak praktikatzeaz gain, gorputz mugimenduko ariketak egin zituen ikerketa akademikoa borobiltzeko. Finean, Citrori jarraiki honakoa esan daiteke dantzaren antropologiaz: Bigarren zutabeari helduz, gorputzaren antropologia lan honen oinarri eta euskarri izango da. Ikertzeko modu honekin lehenengo aldiz Gizarte Antropologiako graduan egin nuen topo, azken urteko azken lauhilekoko ikasgai batean, "Cuerpo, salud y enfermedad" hain zuzen; hortik abiatu ondoren, Gradu Amaierako Lana ere ikuspegi horrekin egin nuen. Hari horri jarraiki, saiakera honek ere Gorputz Antropologiatik edango du, bere ertz eta hausnarketak barneratuz, baita metodologia aldetik eskaintzen dituen aukerei helduz. Alor honen inguruan nabilela, ezin utzi aipatu gabe antropologia feministatik gorputzaren ikerketan egin diren ekarpenak, batez ere Euskal Herriko testuinguruan azken urteetan8; jarraian agertuko diren hainbat gogoetak testuinguru honetan kokatzen diren antropologoen lanetatik edango dute. Lan hau aitzindari izanik, produkzio akademiko feministak gora egingo du euskal antropologian; ibilbide horren nondik norakoak zabal eta osatuago ezagutzeko Jone Miren Hernández, Mari Luz Esteban eta Maggie Bullenek idatzitako artikulua irakurtzeko gonbita luzatu nahiko nuke, "Feminismoa, euskal antropologiaren akuilu eta elikagai: 30 urteko ibilbide oparoa" izenekoa, Etnografia feministak Euskal Herrian. XXI.mendera begira dagoen antropologia (2016) izeneko liburuan kokaturiko artikulua hain zuzen. Ibilbide luze eta oparo horretan baino, gaur eguneko lanetan zentratu nahiko nituzke datozen lerroak. Autoetnografia ikerketarako abiapuntu izateaz gain, lanerako aukeratu dudan estrategia metodologikoa bi alorretan banatuko nuke. Alde batetik, elkarrizketak. Lehenik, sarreran azaldu bezala, Uribarri Atxotegi dantzari eta ikertzaileak 2019an master honen testuinguruan egindako lana giltzarri eta abiapuntu izango da; horrez gain, berarekin elkarrizketa informal baina mamitsu bat eduki nuen, eta bertan landa-lanarekin lehen kontaktua edukitzeaz gain, hurrengo elkarrizketetan oinarrizko eta gako izan diren gaiak ezagutzen lagundu zidan. Lehen murgiltze honetaz gain, lau elkarrizketa erdi estrukturatu egin ditut, estrategia metodologiko hau izanik nire aburuz gaiarekin erlazio edo zentzu gehien zuena. Elkarrizketa hauek gidoi baten arabera eginda ere, hizketaldian zehar agertutako auzi ezberdinei heltzen joan naiz. Gainera, lehen elkarrizketatik hasi eta azkenengora arte gidoiak aldaketa txikiak eduki ditu, hizketaldi bakoitzean agertzen ziren gai ezberdinei heltzeko asmotan, eta egokiagoak ziren alorrak azpimarratuz zein hankamotz gelditzen ziren galderak birformulatuz. Elkarrizketa hauek premisa baten inguruan egin ditut: feministak ziren sortzaileak elkarrizketatzea. Hori dela eta, Atxotegiri esker hainbat sortzaile feministaren izenak zein lanak ezagutzeko aukera eduki dut, egun Euskal Herrian dantza garaikidetik sortzaile feministak egiten ari ziren hori kokatze aldera. Hori izanik mundu honekin edukitako lehenengoetako kontaktua, aipatu eta eskertu beharra daukat nire lagun eta kide den Nahia Ruiz-i; Dantzagunean9 lan egiten zuelarik, nire gaia aipatzean segituan esan zizkidan bertan zebiltzan beste batzuen izenak, baita eurekin kontaktuan jartzeko aukera luzatu ere. Elkarrizketatuak lau dantzari eta sortzaile izan dira, nor bere ibilbide propioarekin. Lauak Gipuzkoan bizi dira, eta adin tarte ezberdinekoak dira: Myriam Perez Cazabonek 40 urte ditu, Oihana Vesgak 30, Oihana Varelak 46 eta Elene Carretok 26. Adina eta non bizi diren aipatzea kontzienteki eta nahita egin dudan zerbait izan da: alde batetik, Atxotegirekin bildu nintzenean aipatu zidalako bere ustez lurralde historiko bakoitzak bere kabuz funtzionatzen zuela hein batean. Beste alde batetik, adinaren auzia aipatzen dut honen arabera ibilbide ezberdinak eduki dituztelako dantzari eta sortzaile hauek, eta ondoren agertuko diren hausnarketetan ezberdintasunak ikusiko direlako. Ikerketa honen lehenengo pausoetan probintzia ezberdinetako dantzariak elkarrizketatzea zen nire asmoa; kontaktuak elkarrizketa bakoitzetik bestera lortzen joan naizenez, azkenean elkarrizketatu ditudan lau dantzari eta sortzaileak gipuzkoarrak izan dira, Uribarri eta Elene izan ezik, biak bizkaitarrak baitira, baina Elene egun Gipuzkoan bizi da. Hori dela eta, esango nuke lanean agertzen den errealitatea aldagai hauen araberakoa izan daitekeela, eta aukera edo errekurtsoak aldatu daitezkeela bizilekuaren arabera (esaterako, Dantzagunean Gipuzkoako sortzaileek daukate lehentasuna). Adin aldetik nabari da aldea sortzaile batetik 9 Dantzagunea Gipuzkoako Foru Aldundiak sortutako espazio bat da, non hainbat proiektuk lanketarako espazio moduan erabiliko duten. Informazio gehiago: https://www.gipuzkoa.eus/es/web/dantzagunea bestera, bai hausnarketetan eta baita edukitako ibilbideetan ere; guztiak biltzea aberasgarria izan da benetan. Adina eta bizilekua aurkeztea ausazkoa izan ez den bezala, euren izenak aipatzea ere ez da kasualitatea; dantzari zein sortzaileak izanik, euren hitzak gorpuztu eta irudia emateko asmotan, benetako izenak baliatu ditut beraien pieza edo obrak lanean txertatu ahal izateko. Baina orain arte aurkeztutakoa dantzari eta sortzaile hauek kokatzeko nahikoa ez denez, jarraian bakoitzaren ibilbidearen laburpen txiki bat egin nahiko nuke, hauen testuingurua ezagutzeko. Elene Carretok, bere aldetik, dantzako ikasketa akademikoak Madrilen hasi zituen Artes Visuales y Danza graduan, dantza garaikideko espezialitatean. Halere, han zebilela Dantzerti, Euskal Herriko Arte Dramatiko eta Dantza Eskola irekitzekoak zirela jakin zuenean, berriz ere hona itzuli zen, bertan dantzako gradua egiteko, interpretazio eta koreografia titulua jasoaz. Dantzaz konpainian ibili da, baita Nuria Pérez Danza konpainian ere; Olatz Salvador edo Skakeitan bezalako musika taldeekin kolaboratu du, eta kultura, dantza eta sormena lantzen dituen bitartekaritza talde batean ere badabil, Kultza11 izenekoa. Egun dantzako irakaskuntzaren alorrean hastekoa da. Myriam Perez Cazabonek Rotterdameko CODARTS eskolan egin zituen dantza garaikideko ikasketa akademikoak. Dantzako irakasle, dantzari eta koreografo bezala aritu ondoren, 2016an bere konpainia propioa sortu zuen Neri(h)ari izenekoa. Konpainia honekin egindako piezen artean daude Nire azalean arrotz (2017), Mutu (2018), Iceberg (2019) eta Hiru (2021)12 daude. Horrez gain, beste konpainia eta proiektuetan ere badabil kolaboratzen. Azkenik, Oihana Varelak Dantzari formazioa akademiatik at egin duela esan genezake, ikastaroak egiteko freelance moduan Bartzelona, Brusela eta beste hainbat tokitara mugituz. Osteopatian ere ikasketak baditu, hau izanik dantzaz gain bere ogibide. Bi afizio eta ofizioak batuz, lau urteko ikerketa burutu du osteopatia eta dantza ikertuz, honekin inprobisaziorako metodo berri eta propioa osatuz; ikerketa honen ondorio da ¿Dónde nace el movimiento? El arte de lo invisible13 dokumentala. Horrez gain, Trans-Lúcido (2017) pieza motxa sortu du, baita Reseteo (2017) bideo dantza ere. Urte honetan bertan Ez pieza estreinatu du; hauek guztiak bere konpainiatik sortu ditu, Camínate izena duen konpainiatik hain zuzen. Horrez gain, beste hainbat konpainietan ere kolaboratzen du14. Lau dantzari eta sortzaile hauek, modu batean edo bestean, feminismoa edo genero ikuspegia txertatuko dute euren lanetan; ikerketan zehar agertuko dira eurek erabiltzen dituzten tresna eta estrategia ezberdinak. Hortaz, aurkeztu berri ditudan lau dantzari zein sortzaile hauen elkarrizketa hauen nondik norakoak analisian zehar agertuko dira, baina testuinguruan jartzea ere beharrezkoa dela uste dudalako, jarraian hauetarako edukitako zailtasun zein erraztasunak aipatu nahiko nituzke. Lehenengo aldia da aurrez ezagutzen ez ditudan pertsonak elkarrizketatuko ditudala; orain arte, aukeratzen nituen gaiek nire inguruarekin lotura zutenez, ezagutzen nituen pertsonekin jartzen nintzen kontaktuan eta eskatu elkarrizketak, hau auzi erraza izanik niretzat. Oraingoan, berriz, korreoz eta bat-bateko mezularitzako aplikazioen bidez gertukoak ez zirenei idazteak zalantza ugari sortu dizkidala ezin ukatu, baita mezuei errepaso ugari ere. Ez dut uste ezer berririk aipatzen ari naizenik, antropologian aritua denak ziurrenik zalantza hauek ezagutuko baititu, baina niretzat une askotan ia oztopo izan da. Hasierako zalantza horiez gain, eta ezin autokritika eta ikaspenak aipatu gabe utzi, ez nituen kontuan hartu elkarrizketak egiteko beharrezko denborak; korreoz mezu bat bidali eta erantzuna jaso bitarteko egunak, honen ondoren agendak egokitzea, eta abar. Hau da, elkarrizketa abian jarri eta transkribapena amaitzerainoko bidea uste baina luzeagoa izan da, eta une askotan denbora gainera jausten zitzaidanaren sentsazioarekin ibili naiz. Covid-19aren pandemiak, nola ez, lan honetan ere eduki ditu albo-kalteak. Lehen elkarrizketa egiteko Oihana Vesgarekin asteartez gelditu nintzen; honen aurreko igandean herriko tabernako jabe eta langileak Covid-19an positibo eman zuela jakin genuen. Astebete lehenago herriko festak izan ziren, eta ezagun eta ezezagun guztiok hor ginen; igandea eta ia astelehen osoa ezjakintasun eta informazio falta zela eta etxetik atera ere egin gabe egon ondoren, astelehenean eduki nuen aztarnariaren deia. Hau jaso aurretik, eta zuhurtziaz jokatu nahian, Oihanari elkarrizketa online egitea proposatu nion, badaezpada ere. Hala ere, aztarnariaren deia jaso ondorengo uneak eta orduak tentsioz beteak izan ziren; kideak etxeratu, ezagun batzuek positibo eman, beste lagun batzuek ere proba egin behar kontaktu ezberdin batengatik... Ez hori bakarrik, une horretan lanean nengoen udaleku irekietan, hamalau haurreko talde batean. Hortaz, gertaera honek egunerokotasuna buruz behera jarri zidan; egun eta une horietan ia uneoro mugikorraren bueltan nenbilen, mezu berrien zain, ea zer gertatuko. Ondorioz, elkarrizketa online egiteak kentzen eta eskatzen dituen auziei heldu behar; aurrezaurreko kontaktua galtzea, pantaila baten bitartez hitz egitea lehenago ezagutzen ez dugun norbaitekin, ahots grabazioa nola egitearen zalantza, konexio arazoak eta abar. Landan murgiltzeko bidea ere zapuzten duela esatera ausartuko nintzake; elkargunera oinez, autobusez, autoz, trenez joan, horrelako bidaietan dauden urduritasun eta hausnarketekin, lehen kontaktuko sentsazioak bildu, elkarrizketatua agurtu eta landa koadernoan hartzen diren lehen oharrak, etxera bidean hizketaldi horretan esandakoak gogoratzea, ohar azkarren errepasoa eta ideia berriak apuntatzea... Gauzak horrela, landa lanerako lehen urperatzea hankaz gora eginda ere, sentsazio onekin amaitu nuen elkarrizketa, gustura eta lanean jarraitzeko asmotan. Hurrengo elkarrizketak, gaitzerdi, aurrez aurre egin nituen; hauek egin aurretik uste baino urduriago eta zalantzaz beterik egon nintzen. Nolanahi ere, azpimarratu nahiko nuke hizketaldi hauek guztiak benetan aberasgarriak izan zirela, eta etxera buelta indar berritua joan nintzela; zinez bizigarriak eta lagungarriak izan ziren, arnas gune garrantzitsu. Badira uneak non idaztea beharrezkotzat daukadan; nire emozio eta bizipenek nolabait gain hartuko didaten sentsazioa dudanetan hauek nonbait idatzi behar izaten ditut, ez galtzeko edo ez ahazteko. Metodologiaren abiapuntu eta muin diren bost elkarrizketak (lau erdi estrukturatu eta informal bat) amaitzen nituenean ere horrelako sentsazioarekin itzultzen nintzen etxera, ideia ugari bueltaka eta aurrera egiteko gogoz, beharrez. Eta garrantzitsua zein beharrezkoa iruditzen zait hau errepikatzea, parte hartzaile guztiak egon baitira prest lehen momentutik laguntzeko, euren bizipenak konpartitzeko eta nire hausnarketa eta galderei erantzuna emateko. Ikerketa bibliografikoa eginda ere, hizketaldi hauek gabe ez nuke edukiko egun daukadan jakintza eta interesa gai honekiko. Baina elkarrizketak egiteaz gain, egon naiz nola ebatzi ez nekien zalantzarekin bueltaka. Metodologia hau idazten aritu nintzenean zailtasunik handiena honako galdera izan zen: nola kokatu ikertzaile moduan? Esan dudan bezala, GRAL-a autoetnografiatik egin nuen, eta hori dela eta errazagoa edo arinagoa egin zitzaidan honekiko ikertzaile bezala kokatzea, bertan bainengoen. Oraingoan, aldiz, ikertzaile moduan nago baina testigantzak edo bizipenak beste parte hartzaile batzuenak izango dira. Hortaz, nola kokatu? Ideia hau lehen aldiz benetan pentsatu nuen unea uztaileko arratsalde bat izan zen. Etxean bakarrik nintzela, egongelako espazioa aprobetxatu eta inprobisatzen jarri nintzen. Inprobisazio horiek nola irteten ziren ikuste aldera, kamera txiki bat erabili nuen egongelako armairu batean jarrita, neure mugimenduak grabatzen. Bazen denbora dantzarik egiten ez nuena eta lagungarri egin zitzaidan bai lanarekin berriz konektatzeko, baita egunerokotasuneko hainbat auzi ahaztu edo beste modu batean bizitzeko ere. Egindakoa grabatu eta ikusi aritu ondoren, hurrengo egunean saiakera berbera egin nuen. Bi saiakera hauek eginda, aste horretan bertan Elene Carretorekin elkarrizketa nuen; elkarrizketa amaitzear zebilela nire asmoa komentatu nion. Lanerako bertarako oso aberasgarria izan zitekeela esan zidan, eta eskatzeko espazioa Dantzagunean bertan; horrez gain, zerbait behar izanez gero, laguntzeko prest agertu zen. Nahiz eta egin ditudan saioetarako berarekin ez kontaktatu, prozesuaren bilaketan bainenbilen buru belarri eta denboraz larri, benetan eskertu nuen zerbait izan zen hau. Horrela, Dantzagunean bertan lan egiten duen lagun batekin hitz egin, eta gela eskatu nuen. Lau saio egin nituen Dantzagunean, bakoitza hiru – lau ordu bitartekoa; ez nengoen ziur ea pieza oso bat aterako zitzaidan edo ez, ea denbora nahikoa zen edo ez. Lehenengo bi saio hartu nituen, ostegun arratsaldez bata eta hurrengo egunean, ostiralean goizean bestea. Gehiago behar nituela erabaki nuenean, beste bi saio gehiago egitea aukeratu nuen, astearte arratsalde batean lehena eta ostegun goiz batean hurrengoa. Hasieran egindako bi saio horietara probatzera joan nintzen, ea zer aterako; bertako bizipenak aurrerago agertuko ditut, baina gazi gozoak izan zirela aipa dezaket, eta uste baino zailtasun eta zalantza gehiagorekin egin nuela topo. Baina tira, hauek ere prozesuaren parte direnez aurrera jarraitzea erabaki nuen. Aurrenengo saioan inprobisazioak egiteari ekin nion, eta hainbat aldagairen inguruan egin nituen hauek; musika ezberdinekin, poemak irakurtzen joan ahala dantzatzen saiatuz, eszenatoki ezberdinak pentsatzen nituen bitartean dantza eginez, emozio bat errepresentatzen saiatuz eta abar. Hurrengo saioan horrela ibili baino nonbaitetik jo behar nuenez, musika aukeratu eta kontakizun bat eraikitzen hasi nintzen ahoz bera inprobisatzen nenbilen bitartean. Kontakizun horretan, "zer da sorkuntza feminista?" galdetzen nion neure buruari, eta horri erantzunak eman ahala dantzatzen nuen. Hau da, galdera horri ahoz behera erantzuna ematen nion bitartean inprobisatu nuen. Inprobisazio hori grabatu nuenez, honen bideoa erreproduzitzen nuen bitartean ahoz behera esandakoa transkribatu nahian joan nintzen, "zer da sorkuntza feminista?" idatziz estilo librean, bien bitartean musika entzun eta dantza ikusten nuelarik. Gainera, inprobisazio horretatik egin nahi nituen pausuak apuntatzen joan nintzen, eta hauek burutzen nituen bitartean musikaren denborak apuntatu, eta segundo tarte bakoitzean egingo nuen hori idatzi nuen, nahiz eta gero hau aldatzen joan. Kontakizun hori jarraian itsatsiko dut; hala ere, aipatu idatzitako honek aldaketak eduki dituela, eta ez nukeela osatutzat joko. Honakoa da oraingoz azken bertsiotzat daukadana: Sorkuntza feminista batek hainbat bide eduki ditzake. Sorkuntza feminista batek hainbat gorputz eduki ditzake. Sorkuntza feminista batek hainbat ahots eduki ditzake. Sorkuntza feministak erantzunak eman ditzake Edo galdera gehiago planteatu Hazten lagundu zaitzake Edo zurrunbilo bilakatu Sorkuntza feministak zerikusia dauka egunerokotasunarekin Egunerokotasunak zerikusia dauka sorkuntza feministarekin Sorkuntza feministak badu pandemiatik Sorkuntza feministak zerikusia dauka zaurgarri izatearekin. Sorkuntza feministak biziraun egin behar du Emozioak espresatzeko Bideak aurkitzeko Zalantzei beste zalantzekin erantzun ahal izateko Galderetan galtzeko Galderetan topatzeko Elkar aurkitzeko Edo nork bere burua galdu ahal izateko Hauek izan ziren nire sorkuntza propioa eraikitzen hasi nintzenean egindako lehenengo bi saioen nondik-norakoak. Hurrengo bi saioetan jada koreografia txiki bat eraikitzearen ideiarekin joan nintzen. Kontakizuna osatua neukan; "zer da sorkuntza feminista?" galderarekiko idatzi bat, baita zein musikaren gainean lan egin nahi nuen erabakia ere. Hortaz, kontakizun horri ahotsa jarri eta grabatu nuen, eta horrekin, aukeratutako musikarekin zein aurreko saioetan apuntatu nituen pausoekin berriz ere ekin nion dantza eraikitzeari. Pausoak guztiz finkaturik ez zeudenez, ideia orokor bat edukita dantzatzen aritu nintzen. Egiten eta grabatzen nuena ikusi eta pausuak eraiki eta zuzentzen aritu nintzen hirugarren egunean. Hurrengo eta azken saioan, aurreko egunean egindakoa hobetzeari ekin nion. Osteguna zen, eta asteazken horretan bertan Covid-19aren txertoaren bigarren dosia jaso nuenez, besoko mina edukitzeaz gain, banuen nekea gorputzean, gehiago pisatuko banu bezala, eta ez zitzaidan erraza egin. Hala ere pausoak hobetzen, arnasa noiz hartu kontuan hartzen (izan ere, aurreko egunean ohartu nintzen horri ez niola garrantzirik eman, eta eduki ditudan dantza klase guztietan errepikatzen zuten zerbait zen hau) eta grabatzen joan nintzen. Ordu pare bat pasa zirenerako ohartu nintzen ezinezkoa zela dantza bera osatzea, eta nire saiakerak horretan gelditu behar zuela, saiakeran. Edozein modutan, sorkuntzan kokatzeko aukera eman dit saiakera honek, hizketaldietan agertutako gai ezberdinak neure azalean bizitzekoa zein azaltzen zizkidaten alorrak barneratu eta esploratzekoa. Hala ere, ez naiz aurreratuko. Hurrengo atalean, entsegu aretoan sartzen garenean, agertuko dut sormen prozesu honen muina, eta oinarrizko kokapen honetan utzi nahiko nuke metodologiak duen bigarren adar hau. Azken ohar bezala aipatu nahiko nuke sorkuntza honetan zehar ez dudala kanpo laguntzarik izan, eta sortzaile inoiz izan gabe eraikitzeko saiakera egin dudala. Nahiz eta laguntza eskaini zitzaidan, denbora faltagatik eta agendak egokitzeko zailtasunagatik bere horretan uztea erabaki dut. Gainera, honakoa lanaren azken hilabeteetan aurrera eramandako zerbait izan da; beraz, lehenago erabakiko banu eta denbora tarte gehiagorekin, ziurrenik interesgarri eta aberasgarriagoa izango litzateke kanpo begiak edo prozesuan zehar laguntza eskatu eta edukitzea. Hitz gutxitan, sormen prozesu hau aurrera eramatea interesgarria eta aberasgarria bezain gogorra izan dela aurreratu dezaket, eta hainbat emozio eta bizipen eduki ditudala honekiko, aurrerago agertzen joango direnak. Atal hau ixten joateko, aipatu dantzari eta sortzaile hauen zein lan honetara egokitzen diren beste batzuen bideoak, elkarrizketak, dosierrak, artikuluak eta abar txertatzen joango naizela ikerketan zehar, gorputzak mugimenduan ikusteko, eta elkarrizketak biltzen dituzten hausnarketak irudiz laguntzeko. Orain arte azaldu ditut planteamendu teorikoa eta zeren inguruan arituko naizen, baita dantzarako zein gorputz erabiliko ditudan eta gorputz hauekiko edukiko dudan ikuspuntua ere. Hau horrela, abiapuntu honetatik gorputz hauek dantzan jartzea besterik ez da falta, entsegu aretoan eta sormen prozesuan barneratzea. "Dantza garaikideko sorkuntza alorra da nire gaia, helburu eta hipotesi zehatzik gabe, nondik hasi jakin gabe, eta nora eramango nauen jakin gabe. Koreografia bat ikastean bezala, irakasleak koreografia aurkezten digun horretan, dantzatzen duen lehenengo aldi horretan zalantzek eta beldurrek hartzen dute nire gorputza, eta gihar eta muskuluak tentsioan jartzen zaizkit, begiak platerak bailiran, "uau". Aldiz, koreografia zatika ikastean, behin eta berriz errepikatzean (musika gabe lehenengo, musikari jarraiki ondoren) ez dirudi horren ezinezkoa, martxan jartzen dira ikasi ditudan teknika eta jakintza horiek guztiak. (…) Nire master amaierako lana koreografia bat izan liteke; nola egiten den ez dakidan zerbait, zatika ikas nezakeena, guztien gustukoa izango ez dena, eta amaierako txosten edo hiru minutuak baino prozesuak eragindako horrekin geldituko naiz. Nire master amaierako lana egiteko dago, dantza garaikidean eta sorkuntzan zentratuko dut, eta ez dakit nola irtengo den, ostiral honetan ikasiko dudan koreografia berria bezala, izerdi, arnasestu eta erroreak eraikitzeko eta jorratzeko erabiliko ditut, ea ez naizen askotan erortzen". Honela idatzi nuen Master Amaierako Lanaren inguruan urte honetako martxoak 23an, Miren Guilló irakaslearen klaseko ariketa batean; gure Master Amaierako Lanaren inguruan gorputzetik idaztea zen ariketa, idazketa estiloa bera librea izanik. Momentuan barnean nituen hainbat auzi azaleratzeko lagungarri izateaz gain, lanean zehar erabilgarri egingo zitzaidan metafora batekin egin nuen topo: sorkuntza feministaren inguruko lan idatzia bera sorkuntza feminista bat izango balitz bezala planteatzea neure buruari. Ideia horrekin buruan gora eta behera ibili ondoren, metafora bera "amaieraraino" eramatea erabakiz, nik neuk ere sorkuntza feminista bat gorpuzteko erabakia hartu nuen, dantza garaikidearekin bideratuz, noski. Hori dela eta, atal honetako harietako bat izango dira sorkuntza prozesu horretako deskribapen eta bizipenak; hari horren bueltan josiko ditut elkarrizketak eta hauek irudikatzeko bideo zatiak edo irudiak. Beraz, jarraian datorren atal hau sormen prozesu bat izango da, feminista izan nahi duen sormen prozesu bat, sormen prozesu feminista bat dantza garaikidean. Baina... zer da praktikan dantza garaikidea? Nola ulertzen eta bizitzen dute dantzari eta sortzaileek? Edozein dantza edo edozein kirol egin aurretik beharrezkoak dira beroketak eta luzatzeariketak: nagiak eta giharrak berotu, gorputzeko hotzak astindu eta abar. Horrek guztiak kontzentratzen laguntzen du, baita lesioak ekiditen ere. Beroketen ondoren inprobisazioei ekingo diegu, sorkuntzan zehar agertuko diren mugimendu ezberdinak eraikitzeko. Azkenik, eraikitako mugimendu horien lanketa besterik ez litzateke geratuko, egindakoaren inguruan gogoeta egitea. Beraz, lehenik eta behin, egin ditzagun beroketak, eta sar gaitezen entsegu aretoan zein gure sorkuntza propioa aurrera eramateko lehen ekintzetan. 5.1. Beroketak eta luzatze-ariketak Esan bezala, hotzak kendu eta berotzea da lesioak ekiditeko estrategiarik onena. Baina atal guztiak behar dira berotu, oin puntetatik hasi eta burugainera iritsi arte. Beraz, sorkuntza feminista honen alderdi ezberdinak berotzeko, beharrezkoa da zeren inguruan arituko garen jakitea. Dantza garaikidearen atal ezberdinak mugi ditzagun beraz. Nire esperientzian, dantza garaikidea egiten hasi nintzenean, ingurukoen lehen galdera izaten zen: "Eta zer da hori?" Ordura arte balleta praktikatzen nuenez, hori aipatzen nion jende guztiak bazuen gutxi gora behera dantza mota hori zenaren ideiaren bat. Dantza garaikideaz, aldiz, ez. Nik ere oso ongi ez nekien nola erantzun, eta ahal nuen moduan saiatzen nintzen zalantza hori ebazten. Nire amak hala zioen eta dio: "Lurrean bueltaka ibiltzen direnak?" Bada antzeko zerbait, momentu batzuetan. Definizio bat ematea ere ez dakit posible eta zilegi den, eta elkarrizketetan zalantza hau bera planteatzen nuenean, galdera-erantzun bitarteko une edo segundoak beste galderetan baino luzeagoak izaten ziren. Definizio zurrunik ezean, bai bildu nahi izan ditut dantzari bakoitzaren hautemate edo pertzepzioak. Dantza garaikidea nola definituko luken galderaren aurrean, Oihana Vesgaren erantzuna hau izan zen: "Ze dantza garaikidea... esango nuke gorputzaren espresiorako leku bat. Baino hori, disziplina ezberdinak sartu ditzakeenak, testua, antzerkia, musika, dantza... Izan daiteke abstraktua, eduki dezake narratiba bat, oso irekia da. Eta horregatik iruitzen zait ba oso pertsonala ere". Era berean anitza eta pertsonala izan daiteke dantzatzeko modu hau, hortaz. Oihana Vesgak berak "espresiorako leku" bezala agertzen duen moduan, Myriam Perez Cazabonek ere hitz berbera erabiliko du dantza garaikidearen inguruan aritzerakoan: "Mugimenduaren bidezko espresio bide irekiya edo esango nizuke. Egon daitekena beste disziplinekin gainea hartu harremanetan. Eta barneratu ditzazkenak, mmm. Jo, eske nola esango nizuke... Barneratu ditzakenak gorputzak berak eskeini ditzazken mugimendu aukera anitzak". Aipatzekoa da ia denek dantza garaikidearen zabaltasuna edo azpimarratu dutela, horrek bildu ditzakeen diziplina edo modu ezberdinen inguruan hitz eginez. Aniztasuna ere bada Elene Carretok aipatuko duen hitza, nahiz eta beste alor batetik ere joko duen dantza garaikidearen inguruan galdetzean: Nik uste oso zabala da, lengoaia anitz eta teknika anitz dauz dantza garaikidearen barruan, da zerbait konstantemente aldatzen dana, hori dala politena. Bebai gorputz ezberdinak onartzen dauz, bueno, aber onartu bekozila dantza klasikoan baino la realidad es que eztiala onartzen, baina dantza garaikideak nik uste irekitasun handiagoa dekola. Sormenari eta imaginarioari be bere lekua, lekua emoten dotze. (...) Pixkat gizartearekin bat garatzen doie, ez? Anitza, zabala, hainbat alor bil ditzakeena... Baina horren zabala izanda zehaztu daiteke? Nik neuk ere zalantza nuen, eta oraindik badaukat, dantza garaikidea definitu daitekeenaren inguruan, ez bainago ziur zilegi den. Bide berberetik, Oihana Varelak, dantza garaikidearen definiziorik badagoen galdetzean honakoa erantzungo du: Eske nik gaur egin ez nuke definituko. (…) Eske bestela, esateizut ni nagon puntutik e, nik ez nuke definituko. O sea badakit behar dala dena klixe batetik ikusi, ez? Baina errore bat da ze estatusa sortzen dio. (…) Gaur egun dantza garaikidea nik ba hori, dantza bat non beste disziplina batzuk ere garatzen diran, inprobisazioari espazioa ematen zaiona, baina dantza tradizionalean ere bai, ez? Hortik sortzen da. Tradizioa ere sortzen da inprobisazio batetik (…) O sea definizioak zertezak eta espektatibak sortzen ditu, eta neretzako gero ikuslearentzako ez da errexa dantza garaikidea juten danen ikustea, ez? Hortaz, ez dakit dantza garaikidea defini daitekeen, edo definituz gero honek zein nolako ondorio edukiko lituzkeen. Argi dagoena da dantza garaikideak zerbait eskaintzen badu bide ugari eta ezberdin hartzeko aukera dela, baita nork bere neurrira dantzatzekoa ere. 5.1.2. Hankak eta aldakak askatzen; nola eta zergatik? Oinen beroketan kokatu dugu dantza garaikidea sortzaile eta dantzariek nola ulertzen duten. Baina dantza estilo honetara iristeko bidea nolakoa izan da? Zergatik aukeratu dantza garaikidea ikastea? Eta neure esperientzia ere errekuperatuz, zer dela eta dantza honekiko interesa? Murgil gaitezen gorputzeko bigarren beroketan eta dantzari hauen ibilbidean, hortaz. Elene Carretok bezala, Myriam Perez Cazabonek ere hastapenak klasikoan egin zituen, ondoren beste diziplina batzuk probatu eta dantza garaikidearekin topo egiteko. Metodologiako alorrean aipatu dudan bezala, generazio ezberdinei elkarrizketak egitea interesgarria izan da, bizipen edo hausnarketa ezberdinak ateratzeaz gain, lotura ederrak ere agertu baitira. Horren adibide da Oihana Vesgak bere dantza garaikiderako sarrera azaltzerakoan agertutakoa: Ni hasi nintzan txikitan balleta egiten, sei urtekin edo gutxi gora behera, bueno lehenago egin nun euskal dantza, Hendaian bizi nintzenean txikitan, gero balletarekin hasi nintzen eta 15 urtekin dantza garaikidea. Nolabait balleteko irakasleak edo animatuta askatzeko edo beste mugimendu kalidade batzuk lortzeko, ez? Ez izateko azkenean bakarrik teknika hori edo. Eta egia esan suertea eduki nuen, oso irakasle on bat eduki nuen, Myriam Perez Cazabon, bera Holandan ikasia zena eta nahiko gazte etorri zen honera eta gurekin hasi zen klaseak ematen. Ordun nik ustet bere energia gazte horrek asko lagundu zigula pos motibatzen eta ezagutzen zer zen dantza garaikidea, zela zerbait guztiz ezezaguna. Eta animatu nintzen 17 urtekin Biarritzea jutea, bertan dagoen kontserbatorio batera eta egin nuen han urtebeteko ziklo bat eta gero lortu nuen plaza bat Londresen bertan London Contemporary Dance School edo The Place eskola hortan. Bi dantzari eta sortzaile hauek, Myriam Perez Cazabonek eta Oihana Vesgak, ibilbide ezberdinak edukita ere, behin baino gehiagotan elkartu dira; irakasle-ikasle izan ziren, baina gaur egun ere partekatu dituzte proiektuak. Hala nola aurten estreinatu den Hiru (3) pieza15, Iceberg16 (2019) edo Nire azalean arrotz17 (2017) obrak. Hortaz, nork bere ibilbidea edukita ere, egun biak dabiltza dantza garaikidean sortzaile eta dantzari bezala lanean, eta bide horretan behin baino gehiagotan gurutzatu dira. Gainera, Myriam Perez Cazaboni dantzaren munduan eduki dituen erreferenteen inguruan galdetzean, Oihana Vesga eta Nerea Gurrutxagaren izenak aipatu ondoren, honela zioen: "Nik usteut hoiek ere bai asko ekarri eta esango dutela". Hastapenetara itzuliz, agertu ditudan hiru dantzari hauek ikasketa akademiko arautu bat eduki dute euren esperientzian; baina dantzari zein sortzaile izateko modu bakarrik ez dago, eta Oihana Varelak bere ibilbidea honela azalduko du: Dantza munduan hasi nitzan euskal tradiziotik eta baletetik. Pues hori, afiziotik esaten dana eta, eta gero ya jun naiz garatzen profesio bezela. Nire bidea ez da izan emmm, o sea nahiko autodidakta izan naiz, eztut formazio akademiko... Titulorik. Asko ikasi det dantza baino izan da ba ni juten ikastarotara eta horrela. Balet klasikoa bai in nun formakuntza akademikoa baino garaikidea izan zan gehiago, bai akademikoa baino gero freelance moduan ba Bruselasea, Bartzelona... ikastaroak egitea. Hasiera hauek ikusita lau dantzariek eduki dute lehenik balletarekin kontaktua gero dantza garaikidea aukeratzeko. Neure azalera eramanez hau, nik neuk ere ia kasualitatez probatu nuen dantza garaikidea; lehenengo atalean azaldu bezala, haurra nintzenetik, lau bost urte edukiko nituenetik hasi nintzen balleteko klaseak jasotzen Andoaingo Azelain Ballet Elkartean. Hortik hasi, eta geldialdi bat egin nuen 2012an, euskal dantza eta beste kirol batzuk probatze aldera. Hura nirekin bat ez zetorrela ikusi ondoren, 2015 urtean berriz ere itzuli nintzen eskola berdinera, Andoaingo Azelain-era, dantza klasikoko klaseetara. Hortik hiru urtetara, 2018an Dantzaguneak eskaintzen zituen udako ikastaroen esku-orri batzuk zeuden dantza egiten nuen eskola horretan bertan. Ikastaro hori Amaia Dorronsorok18 ematen zuen; asko pentsatu gabe, dantzako kide batzuekin batera eman nuen izen. Balleteko beste kide batek udako ikastaro bat ere egin zuen, baina berak ireki berri zuten Pasaiako Iker Murillo Studio24 akademian. Biok esperientzia aberasgarria eduki genuen, eta Iker Murillo Studio24 akademian urtean zehar ere bazeudenez dantza garaikideko klaseak, bertan eman genuen izena. Horrela hasi nintzen ni ere dantza garaikidea egiten, nenbilen balleteko eskolan zeuden esku-orri batzuetatik hasi, eta ikastaro baten ondorioz ekin niolarik akademia batean hau praktikatzeari. Guztiok dantza klasikotik hasi eta garaikidera egin dugu bidea; zer edo zer edukiko du berezitik, ezberdinetik dantza honek bertan gelditzeko, hortaz. Zer dauka dantza garaikideak besteek ez dutena? Edo zer eskaintzen du besteek ez dutenik? Edo zergatik aukeratzen da? Oro har, jarraian ikusiko dugun bezala, dantza klasikoarekin alderatuz aipatzen dira garaikideak eduki ditzakeen abantaila edo berezitasunak. Nik ere bide antzekotik botako nuke erantzuna, eta dantza klasikoak eskaintzen ez dituen bide eta aukera ugari eskaintzen dituela aipatuko nuke. Halere, hau dantza klasikoarekiko errespetu eta miresmenetik azaldu nahiko nuke. Gainera, esan dezaket balletarekiko eduki dudan bizipena nik uste ezohiko xamarra izan dela; hasteko, beste akademia edo irakasleekin alderatuz, gurean ez genuen kurtso amaierako emanaldi bakoitzeko diru kopuru izugarria inbertitzen dantzatzeko jantzietan. Beste urteetan erosi ziren horiek birziklatzen genituen, edo etxean genuen horrekin osatu; zerbait erosi behar 18 Amaia Dorronsoro egun "EnDantza" Tarragonako eskolako irakasle eta zuzendaria da; bertan, dantza klasiko, garaikide eta sorkuntza dantza erakusten ditu. Iturria eta informazio gehiago: https://www.endantza.es/balletamaia-dorronsoro/ genuenetan, oso tarteka, gurasoei komentatzeko eskatzen zuen irakasleak, ea prest zeuden diru hori dantzarako jantzietan erabiltzeko. Horrez gain, irakasleak berak gure gorputzarekiko kontziente izateko behin eta berriz errepikatzen zigun, horrek zuen garrantzia azpimarratuz, eta hobetzera motibatzen gintuen, gure indarguneak azpimarratuz. Arrazoiren batengatik argaltzen ginenean, arduratu egiten zen; balleteko pentsamendu hegemonikoan, aldiz, dantzari ona izatea argal egitearekin asoziatuko da (Atxotegi 2019, 48). Gorputzarekiko kontrol ia obsesibo hori baino, gure irakasleak geure gorputzak errespetatzen eta zaintzen erakusten zigula esan dezaket. Era berean, gizon-emakume rolak oso ezberdinduak zituen dantza bat errepresentatzen bagenuen, aukera genuen zein rol egin nahi genuen hautatzekoa. Hauek eta beste hainbat adibiderengatik uste dut nik eduki dudan esperientziak ez duela zer ikusi handirik beste akademietan egon daitekeen hierarkizazio edo bortizkeria praktikekin; honen adibideak ikusteko Atxotegiren lana (2019) irakurtzeko gonbita luzatu nahiko nuke, bertan aipatutako horiek eta beste hainbat gai lantzen baitira genero ikuspegi batetik. Dantza klasikoari eskainitako atal hau itxi eta dantza garaikideak eduki ditzakeen berezitasunez hitz egitera igarotzeko, berriz ere azpimarratu nahiko nuke, nahiz eta presio estetiko, hierarkia eta zalantzan jartzeko beste hainbat puntu eduki, ez zaidala iruditzen balleta edo dantza klasikoa teknika maltzur bezala irudikatzea egokia denik. Nire bizipenak agian ezohikoak izango dira, baina horiekin ikasi dut ez dela teknika bera txarra, teknika hori irakasteko eta lantzeko moduak baizik, eta alor horretan lan handia dagoela egiteko oraindik ere. Hau guztia kontuan hartuta, esan beharra daukat dantza garaikidearekin alderatuz, dantza klasikoa ongi egitea daukadala ezagutzen dudan gauzarik zailenen artean. Hau da, hainbestekoa da eskatzen duen perfekzio maila, zeren gerturatze horretan galtzen naizen. Horregatik aipatu dut bide berriak aurkitzearen auzia, dantza garaikideak mugimendua nork bere gorputzera bakoitzaren baliabide eta tresnen arabera eramateko aukera zabaltzen duela uste baitut. Dantza garaikidea berezi egiten duen horren inguruan galdetzean, ildo antzekotik doaz erantzun gehienak. Oihana Varelak, dantza garaikideak izan zitzakeen berezitasunen inguruan galdetzean, honakoa erantzun zuen: "Ba igual sorkuntza garaian askatasun bat, Askatasun horren bidetik jarraitzen du Myriam Perez Cazabonek, dantza garaikideak bil ditzakeen profil edo dantzatzeko modu ezberdinen inguruan arituz. Honela erantzungo du dantza honen berezitasunen inguruan galdetzean: Mugimendua ez datorrela ya emana, mugimendua oso anitza izan daitekela, oso dibertsua eta gainera izan daitekela bai mugimendu organikoa edo kontrakoa, bai organikoa ez dena, ez? Orduan barneratzen ditu baitare gorputz, fisikoki gorputz mota desberdinak, barneratzen ditu fisikoki gorputz adin desberdinak, ordun ez da estereotipatua. Eta barneratu ditzake bai gai guztiak ere bai. Izan daiteke zerbait estetikoa baino izan daiteke zerbait oso kontzeptuala ere bai. Orduan ba, eske ematen dizu aukera benetan nahi duzun hori edo benetan bilatzen duzun hori zuregandik ateratzeko, ez? Pertsonalizatzeko. Mugimendua anitza izatearena ere bada aipatu ez dugun zerbait. Balletean, esaterako pausoak emanak daude, izena daukate, ongi edo gaizki egin daitezke eta horren arabera eraikitzen dira piezak19; esperimentazioak edo mugimendu berrien bilaketak ibilbide laburragoa dutela esatera ausartuko nintzateke. Garaikidean pausoak egon egongo dira, baina nik, esaterako ez ditut ezagutzen X edo Z izena duten pausoak, eta eraikitzen joan naizen sorkuntzan nik neuk eraiki ditut pausoak edo mugimenduak, lehenagotik ezarriak egon gabe; Ferrufinok ere bide berberetik joko du: "La danza contemporánea no es entonces una sucesión de formas preestablecidas o de pasos aprendidos de memoria, sino más bien una danza que se construye en permanencia a partir de la singularidad de cada persona" (2010, 272-273). Hau abiapuntu izanik, beraz, badira hainbat zalantza datozkidanak. Esaterako, egokiagoa izan daiteke dantza garaikidea sorkuntza feminista bat aurrera eramateko? Hau da, aniztasun horrekin tresna gehiago eskaini ditzake dantza garaikideak beste dantza motekin alderatuz? Ez nintzateke erantzun osatu bat emateko gai izango, baina bai uste dut kontuan hartzeko alor bat dela honakoa. Askea izatea, mugimenduak eraikitzeko aukera edukitzea, anitza izatea gorputzekiko... dira agertu diren alorrak. Azken batean, Oihana Vesgak berak dioen bezala, irekia izatea da berezi egiten duen ezaugarrietako bat: "Agian badela espazio ireki bat. Baino ez beti e. Hor dantza garaikidean ere saiatzen dela espazioa irekitzen ba gorputz ezberdin erligio ezberdin, 19 Berriz azpimarratu nahiko nuke, alderaketak dantza klasikoarekin egiten baditut dantzatzeko modu hau ezagutzen dudalako egiten ditudala, ez beste arrazoirengatik. Ziurrenik, beste dantza teknika askok ere edukiko dituzte ezaugarri hauek. Finean, mugimendu aldetik dantza garaikideak abantaila asko ematen dituela uste dut esperimentaziorako, gauza berriak txertatzeko, bilaketarako, nork bere egiteko dantzatzeko modu hori, eta une oroko berrikuntza batean dagoela esango nuke. Berotu ditugu, hortaz, hainbat adar: oinak lehenik, dantza garaikidearen definizio bila, hankak eta aldakak ondoren, gure dantzari eta sortzaileen ibilbideak ikusi zein dantza garaikidearen berezitasunen inguruan aritzean. Bizkarra eta sabelaldea berotzea ere garrantzitsua da; gure mugimenduak zabalago eta indartsuagoak izaten lagunduko digu beroketa honek. Eta indar horrek badu lotura dantza garaikidean topa dezakegun diziplinartekotasunarekin. Elkarrizketetan ere behin baino gehiagotan agertu da koreografietan ahotsak eduki zezakeen presentzia. Oihana Varelarekin hitz egitean eta diziplinartekotasunik ba al dagoen galdetzean honakoa esan zidan: Gaur egun disziplina anitzak daude ze orain ikusten ari da edo nire inguruan, ez? Ahotsa sartzeko grin hori ere bai, ez? Ze azkenean hori, dantza garaikideak ematen dizuna da hori, inbestigazio pertsonal bat eta zu igual sartu zea dantzatik baino ikusi ni audiobisualak, Ez adibidez da audiobisualak eta ahotsa ere sartzen da. Ta hizkuntza desberdinak. Inglesa, euskera ta gaztelera. Piezan zehar, ahots batek esaldi ezberdinak errepikatzen dituen bitartean, interpreteak mugimendu ezberdinak egiten ditu esaldi horiei erantzuna emateko; modu batean esaldi sexista horiek karikaturizatzen ditu, mugimendu jakinen bitartez, eta ia absurdora eraman. Oihana Vesga eta Nerea Gurrutxagaren Leiho zikin, zeru garbi piezan ere, ahotsa protagonistetako bat da; dantzatzen ari diren bitartean entzuten diren kantu eta ahotsak eurenak dira. Gainera, koreografiako une batean "Donostiako hiru damatxo" abesti herrikoia ere kantatzen dute. Gainera, ahotsa eta musika uztartuz, Elenek berak Olatz Salvador abeslariarekin batera eginiko abesti dantzatua23 litzateke ahotsa eta dantzaren elkarrekintzaren arteko beste adibide bat. Hitz gutxitan, dantza garaikideak diziplina anitzetatik edaten duela esan genezake, Oihana Varelaren Ez pieza kasu, dantza eta ikus entzunekoak nahasten diren bezala, edo ahotsa txertatzen duten pieza ezberdinak bezala. Gainera, agertu ditugun adibide hauetako batzuetan, ahotsa txertatzerakoan, modu batean edo bestean, feminismoa edo genero ikuspegia Bide beretik, niretzat ere diziplinartekotasunaren ekarpena garrantzitsua eta aberasgarria da; ez hori bakarrik, lan hau ere hainbat diziplinak osatzen dute. Hasi testu akademiko baten idazketatik, jarraitu idazketa librean sortzen joan naizen testu ezberdinekin, eta lan hau dantzara aplikatu nahia ezin ahaztu, horretarako musikak eta ahotsak eduki duten garrantziarekin batera. Bide honetan, gainera, kontakizuna eta ahotsa erabiltzea izan da sorkuntza feministaren inguruan hausnartzeko aukera eman didana. 5.1.4. Azken beroketa; besoak, sorbaldak eta burualdea. Pentsa genezake dantzaren bidez? Lehenik, Oihana Vesgari zalantza bota nion: dantza izan daiteke pentsatzeko beste modu bat? Mugimenduek bildu ditzakete hausnarketak? Erantzuna honakoa: Neri hau asko gustatzen zait nola planteatu dezun galderetan. Ze gustatzen zait horrela pentsatzea baietz. Gorputzak baduela zer esana eta denbora bat eman behar zaiola honi entzuteko eta honek zer duen esateko edo, ere ba hori, ez? Entzuteko gorputzaren hausnarketa hauei edo. Gure hezkuntza sisteman usteet intelektuala eta arrazonamendua dagola berez baloratua eta horregatik ezezaguna degula gorputzak ze esan nahi duen edo ze sortzen den bertatik. Bide beretik, Elene Carretok dantzarekin pentsatu daitekeen galdetzean ere argi dauka: Bai, nire ustez izan behar da. Izan behar da. Zerbaitengatik eiten dozu, igual ezta ideia bat baino bueno nik uste publikoa urten behar dala sentsazio batekin, zu ikustetik edo zure pieza ikustetik. Sentsazio bat, ideiaren bat, mugitzea publiko horrek be gizartean zure piezan ikusitakoaren bidez ba eragin bat izatea. Eztakit, olako zerbait. Igual ez da ideia bat e, da, nose. Baina eragin bat sortzea. Elenek dantza horretarako egiten dela dio, zerbait transmititzeko, ideia edo sentsazio izan. Ez hori bakarrik, transmisio hori ere izan daiteke piezaren helburuetako bat, dantzak eduki dezakeen alderdi estetikoa gainditu eta ideia jakinak adierazteko; "izan daiteke dantza pentsatzeko modu bat?" galderari honela erantzun zion Myriam Perez Cazabonek: Bai. Nik uste dut baietz. Emmm o sea hor dago, ez? Neretzako garrantzia. Adibidez nire lanian bada hoi helburu bat. Mugimendua ez geratzea estetikotasun hortan bakarrikan baizik eta saiatzea bilatzea esanahi hori mugimenduari, orduan ideia bat edo beste adierazteko mugimenduak ezindu izan berdina, ez? Ba azkenean dantza klasikoan gertatzen dena, zuk nahi baldin baduzu gauza bat kontatu edo bestea kontatu azkenean klasikoan pausuak dira direnak, eta hoiekin eraikitzen duzu koreografia. Garaikideak ematen dizu aukera hori, zuk ikertzeko ideia bat edo zerbait, edo beste bat landu nahi baduzu, ze mugimendu mota egokitu daitekeen. Eta hori ikertu eta bilatzea, orduan nik ustedut badagola oso lotuta mugimendua pentsamenduarekin. Edo adierazi nahi duzun horrekin. 24 Proiektu hau gelakide zein Leioara bidean eginiko kilometroetako kideari esker, Edurri esker ezagutu dut. 25 Informazio iturria, eta proiektuaren webgunea: http://gorputzaldiak.com/gorputzaldiak/ ikasleak etorri ziren. Bigarren asteko egunen batean "La línea de la vida" izeneko ariketa egingo genuela komentatu zuen; guk ez genekien horrekin zer esan nahi zuen, baina Tarragonako ikasleak zeharo poztu ziren. Bi aldiz errepikatu genuen ariketa hau, premisa ezberdinekin. Lehenengoan, gelaren erdian aulki bat jarri zuen, eta ariketa honakoa zen: berak musika jarriko zuen eta lehenengo gutako bat irtengo zen gelako erdira, nahi zituen mugimenduak egiten. Gutako batek gustuko zuen mugimendurik ikusten bazuen atera behar zuen dantza egitera, horrela guztiok irten arte. Nahi genuen unean gelaren erdigunetik ateratzeko aukera zabalik zegoen, musikak jarraitzen zuen bitartean berriz ere sartzeko aukera edukirik. Aulkia dantzarako beste elementu bat izan zitekeen; horrela ibili ziren kide batzuk, aulkian igota, elkarri lekua kendu edo alde batetik bestera eramaten. Bigarren premisa emozio bat aukeratzea izan zen, eta emozio hori interpretatu behar genuen saio horretan. Nik larritasuna edo tristura aditzera eman nahi nuen, horretarako lurretik altxa ezinik ibiliz, edo mugimendu mantso eta energia handirik gabeak eginez. Gogoan dut beste kide batek zoriontasuna errepresentatu zuela, eta elkarrekin dantzatzen ibili ginela, hitzik ere egin gabe, berak ni altxa nahian, nik beraren mugimenduei jarraituz edo kontra eginez. Bide beretik, eta adibide batetik bestera salto eginez, Oihana Varelari ea dantzarekin pentsa daitekeen galdetzean ere erantzuna baiezkoa izan zen; hau azaltzerik posible zuen eskatu nion, eta benetan adibide interesgarria bota zuen esan nahi zuen hori azaltzeko: Aber esango dizut beste gauza bat gertatu zaidana inboluntarioki. Neri esaten didate dantzaren bitartez asko espresatzen detela, dramaturgia haundia dakatela. Eta hori innatoa bezela izan da ze ni antzerkia ez det sekula egin. Ba oso oso timida izan naiz ordun ba imaginatu dantzatu det ta gorputz honekin, esan nahi det, gauza batzutako oso itxia. Ahotsa ateratzeko orduan batez ere, ez? Oso timida. Eta esan diate hori, dramaturgia handia dakatela, eta hor hasi nintzan esaten, karo ni nire inbestigazioan hori landu det. Abiapuntua zan osteopatak daukagun historia hori, tratatzeko orduan ba badakizula pixkat barrutik nola mugitzen dan gorputza. Hori inprobisaziora ekarpen bat bezela ekartzea, eta hortik aber nora juten ginan. Eta neretzako hor deskubrimendua izan da ez jendea ulertzea nola mugitzen dan barrutik gorputza, hori batzuentzako oso garrantzitsua izan da, baina neretzako garrantzitsuena izan da ze presentzia mota lortzen dan eszenan, eta nola defenditzen dezun mugimendu hori. Ta hori da horri, galdera horri lotuta, ez? Ba azkenean mugimendu horrekin zuk zure autenticidade bat erakusten dezu ta zure esperientzia bat. Eta esperientzia horretatik pues bai gorputz pentsatu bat dago. Hausnarketa bera interesgarria izateaz gain, oso identifikatua sentitu nintzen azaldu zidan horrekin. Nik ere lotsa banuen barra-barra txikitan; amaren izter atzean ezkutatzen nintzen jende berriarekin nengoen bakoitzean. Ahots tonua bera ere baxua dut, eta kosta egiten zait altxatzea. Dantza egiterakoan ere lurrera begiratzeko ohitura nuen, aurrera beharrean; makina aldiz errepikatzen zidan balleteko irakasleak aurrera begiratzeko, eta ez behera. Baina eszenatokira irteten nintzenean irakasle berberak hazi egiten nintzela esaten zuen. Hari beretik, Myriam Perez Cazabonek ere, bere dantzarekiko ibilbideaz ari ginela, dantzarekin betidanik lotura handia eduki zuela komentatu zidan, jarraian honakoa esateko: "Bueno oain ola perspektibakin ikusita ez? Beti oso lotsatiya izan nazelako eta nik usteut dantzan aurkitzen nula nire espresio bide bat bezela edo. Edo askotan igual, pues baitare esaten da, ez? Hitzekin esan ezin dena ba batzutan gorputzak adierazten dula ez? Eta holako askatasun bat edo ez?". Azken hau aintzat hartuta, dantzak gure espazioa berreskuratzearekin lotura baduela esango nuke; bai Oihana Varelarentzat, Bai Myriam Perez Cazabonentzat eta baita niretzat ere, lotsak modu batean edo bestean eduki du protagonismoa gure bizitzan zehar. Aldiz, eszenara irtetean edo dantza egitean lotsa hauek uxatu eta dantzak eskeintzen duen protagonismoaz baliatu garela esango nuke, historikoki emakume izateagatik espazio publikoan ukatu zaigun lekua berreskuratuz hein batean. Orain artekoa kontuan izanda, beraz, gorputzekin eta mugimenduekin ere hausnartu daitekeela estera ausartuko nintzateke; modu ezberdinetara, arrazionaltasunean fokua jartzen duen sistema honetan geure burua ezagutzeko beste modu batzuk bilatuz Oihana Vesgak dioen bezala, Elene Carretok aipatutakoari jarraiki hau espresio bide edukiz, edo beste modu batera ausartzen edo komunikatzen ez diren alorrak eszena gainean jarriz, Oihana Varela eta Myriam Perez Cazabonek azaldutakoa kasu. Horrenbestez, berotu ditugu gorputzeko atal guztiak; oinarri eta sostengu diren oinetatik hasi eta hankak, aldaka, sabela, bularraldea, besoak, lepoa, bizkarra eta burua. Lesioak eta minak saihesteko, eta dantza egiteko unean bertan gorputzak indar gehiago edukitzeko. Beroketa Gorputzeko hotzak astinduta, inprobisazio ezberdinetan, sormen prozesuan bertan urperatzeko garaia da. Honekiko nuen lehen zalantza nola hasi zen; zein da abiapuntua? Lan idatzietan bezala autore bakoitzak bere estrategia edo prozesuak edukiko ditu horretarako, hori dela eta, elkarrizketatuei nondik abiatzen diren galdetzerakoan erantzunak anizkoitzak izan dira. Alde batetik, Oihana Vesgak bere sorkuntzak nondik abiatzen dituen galdetzean honakoa esan zidan: "Ba esango nuke konturatu naizela orain egin ditudan prozesuetan gehienbat saiatzen naizela hasten bertan dagoenetik. O sea hori nola esan, eszenan egongo diren pertsona horietatik. Hasi ordez istorio bat inposatzen, edo narratiba batekin hasten edo hor zer dagoen". Esandako hori irudikatzen laguntzeko, pare bat adibide eman zituen Oihanak berak: Ba adibidez, lehengo urtean egin nuen sorkuntza bat nire laguna Nerea Gurrutxagarekin aipatu nizuna eta hor ibili ginen adibidez hori, emakumea eta espazioa landu nahian, baino eta hor ere feminismoa bazen gai ez, titular bat esango nuke, sormen horretan. Baino beldurra genun ere nola sartuko gera gu holako gai handi bat lantzen, baino interes genuino bat zen. Ordun saiatu ginen ba hori, gure gorputzetik, gure bizipenetik eta gure gorputzaren mugimendu hauek zer espaziotan eta nola egina ze errepresentazio eduki ditzakeen eta nola lotzen dugun hori gure esperientziatik eta emakume izate hortatik. Ordun saiatzen gera ba hortik ikasten. Beste sormen bat ere egin nuen adibidez nire aitarekin26. Ordun erlazio hortatik hasi zen sormena ez? Ni eta nire aita, ni dantzaria bera ez eta hor zegoen erlazio hortatik ere hasi nintzen sortzen pieza. Oihanak aipatzen duen sorkuntza, Nerea Gurrutxaga dantzari eta sortzailearekin egin zuena, Leiho zikin, zeru garbi27 izenekoa da, 2020an estreinatua. Bertan, emakumea eta espazioaren inguruko hausnarketak egingo dituzte, ahotsa eta mugimenduak erabiliz. Hausnarketa hauen nondik norakoen adibide bat ematearren, piezaren hasieran, esznatokiko alde batean izkina bat osatu gabe daukan lauki bat markatzen dute zinta itsasgarriarekin; honen barruan dantzatzen dute batzuetan, eta hemendik kanpo besteetan, espazio itxi eta irekiarekin jolasean. Honela dio Oihana Vesgak bere webgunean pieza honen inguruan: "Mugimenduaren eta ahotsaren lanketatik emakumearen espazioa erreklamatzeak zertan datzan hausnartzeko saiakera bat da (…) Batik bat emakumea objetu huts izatetik, emakumea bera ahalduntzera dagoen bidea uztartu nahi dugu"28. Oihana Vesgak dantza bat eraikitzerakoan zuen ikuspegi hau interesgarria iruditu zitzaidanez, eta abiatzeko eta kokatzeko puntu ona, nire sorkuntzan ere alor horretatik abiatzeko saiakera egin dut; sortzaile inoiz izan gabe eta horrekiko formaziorik eduki gabe sorkuntza bat egiteko asmotan aritu naizelarik. Elene Carretok, aldiz, beste abiapuntu bat edukiko du: "Ba igual abiatzen za ideia batetik, edo kontzeptu batetik, edo igual emozio bat da. Eztakit, ispirazio iturri batetik, eta gero hasten za ba pixkat ikertzen gorputzaren bidez bebai". Myriam Perez Cazabonek, berriz, hasieraren edo abiatzeko erabiltzen dituen ideien nondik norakoaren inguruan galdetuz gero, honakoa esango du: Neretzat batzutan bueno, lenengo pausua bai izaten da zerren inguruan lan egin nahi duzun argi edo ahalik eta argien izatea. Ze ideia landu nahi dituzun, ideia hoiek zuri zer transmititzen dizuten bai sentsazioetan, bai irudietan, bai horren inguruko testua bilatzea, bai horren inguruko bueno, e, ahalik eta material gehien, ez? (…) Nik normalian bai behar izaten dut eszena desberdinen edo kapitulo desberdinen egitura bat lantzen joatea pixkanaka nahiz eta ez izan hasieratikan gidoi zehatz bat baino bai ze eszena imaginatzen dittuzun. Oihana Varelak Myriam Perez Cazabonek eta Elene Carretok diotena batuko du, eta hori ereduz adierazteko, Ez pieza nola abiatu zen azalduko dit. Pieza baten hasierak nolakoak diren galdetzerakoan, hortaz, hau izan zen bere erantzuna: Beti ideia lenengo, askotan inspirazioa pertsona bat ikusten da, eta beste batzutan da ideia bat daukazula. Kasu hontan azkeneko sorkuntzan zan hori, ya nazkatuta hainbeste "ez" entzutea, ez, ez, azkenean sartu zaitezkela bukle biktimista batean, nik ez dut balio, nik ez dut balio, ta nik hori ez nun nahi. Ez nun nahi utzi gertatzea neregan eta hori, pues hortik sortu zan eta gero ba ekipoan ya audiobisualetako mutila bazegoen, orduan. Eta beste pertsona bat izan zan ikusi eta esan nun: zu zea. O sea gidatzen naiz asko pues momentuarekin, ez? Presenteakin, badaukazu ideia previo bat baino. Abiatzeko modu ezberdin horiek kontuan hartu, eta sortzaile bakoitzak dituen estrategiak ikusirik, nik ere neure hasiera propioa eduki dut. Metodologian agertu den bezala, ikerketa hau gorpuzteko lehen saiakera etxean nengoela izan zen; egongelako espazioa aprobetxatuz inprobisazioari ekin nion. Hasieran ez nuen lagunduko zidan musikarik. Blokeatu xamar gelditu nintzen; erritmorik ezean gorputza nola mugitu ez nekiela gelditu nintzela aitortu behar dut. Beraz, dantza garaikideko musika topatu eta hori eduki nuen oinarri hurrengo inprobisazioei ekiteko. Sentsazio hobearekin amaitu nuen, zentzu gehiago zuen musikaren gainean dantza egiteak niretzat, izan ere, orain arte nire dantzako klaseetan horrela lan egin izan dugu gehien; nahiz eta koreografia bateko pausoak ikasterakoan hauek lehenengo musikarik gabe egin, ondoren musikarekin aritzen gara dantzan. Lehenengo saiakera honek indarrak eman zizkidan; lanarekin deskonexioa edo sentitzen nuen une batean eginik hau, hurrengo pausoa zein izango zen ongi jakin gabe egonik, lanarekin berriz "konektatzen" lagundu zidan, beste indar bat eman. Hau izanik abiapuntua, martxan jarri eta Gipuzkoako Dantzagunean aretoa eskatu nuen. Lehenago azaldu dudan bezala, Dantzagunea Gipuzkoako Foru Aldundiak sortutako espazio bat da; Errenterian kokatuta dago, eta bertan hainbat proiektuk hartzen dute parte, hala nola, sorkuntza prozesuak ahalbidetzen dituen Sortutakoak beka, baita aholkularitza, formazio, komunikazio eta dokumentazio eskaintza ere29. Lehenago ere ezagutzen nuen bertan ikastaroak eginagatik. Espazioa bera zabala eta ederra da: merkataritza-gune baten gainean kokatua, lehen solairurako eskailerak igo ondoren sartzen zara bertara. Ezkerretara gela bat dago bilerak eta egiteko, baita janaria berotzeko gela txiki bat ere; eskuinean bulegoak. Lau areto ditu, lau espazio eska daitezkeenak: areto handia 240 metro karratukoa, areto ertaina 160 metro karratukoa, areto txikia 115 metro karratukoa eta areto triangularra 75 metro karratu dituena. Lehenengo biek zorua linoleozkoa dute, beste biek egurrezkoa. Nik ikastaroak egin izan ditudanetan areto handian egon gara; oraingoan, aldiz, areto txikia eskatu nuen, bai egutegi aldetik libre zegoena zelako bai bakarra izanda nahikoak nituelako ehun eta hamabost metro karratu. Aretoek ispilu handiak dituzte, hauek estaltzeko estoreak eta musika ekipo bat; triangularrak izan ezik, beste hiruek leiho handiak dituzte. Teknikoki hauek dira neurri eta ezaugarriak; bizipen aldetik, aldiz, beste modu batera azaltzera ausartuko nintzateke. Espazio zabalak ditu Dantzaguneak, eta aktibitate ugari daudela nabari da; joan nintzen egunetan (eta hori udako hilabeteak zirenik), jarduera ugari zeudela ikusten zen, bizirik hautematen nuen. Konpainia egoiliarra dago bertan, Dantzaz30 izenekoa. Horrez gain, beste hainbat eta hainbat proiekturi ere ematen diote lekua eta aukera, tartean nireari. Aretoa eskatzeko eurekin kontaktuan jarri, nire proiektuaren nondik norakoak azaldu eta zein egunetan zein areto nahi nuen eskaera egin behar izan nuen; Covid-19agatik formulario jakin batzuk bete eta segituan onartu zidaten eskaera. Bertara joan nintzen lehenengo aldian, etxean edukitako bizipenak motibaturik, ezer handirik prestatu gabe joan nintzela aitortu beharra daukat, gorputzak edo sormen prozesuak berak zer eskainiko esperoan. Inspiratzen ninduten liburuak eta musika eraman nituen badaezpada ere, zerbait esango zidatenak, zerbait sortzeko gogoa eragingo zidatenak. Inprobisatzen aritu nintzen eta hauek kamera txiki batekin grabatzen, dantzatzen nuen bitartean bizitzen ari nintzen hori kanpotik nola ikusten zen jakite aldera. Beraz, lehenengo aldi horretan gogotsu eta konfiantzarekin joan nintzen Dantzagunera; lau ordu nituen aurretik sormen prozesu bati hasiera emateko. Baina ordu horiek ez ziren uste nuen bezala irten, eta honakoa idatzi nuen etxera itzuli nintzenean: "Sorkuntza prozesu baten hasieran eduki ditudan bizipenak gazi gozoak izan dira. Gaziak gozoak baino. Aretora bertara sartzeko gorabeherez gain, badira hainbat faktore eragina izan dutenak. Alde batetik, bertan egon behar ez nukeenaren sentsazioa. Horretarako balio ez nuenarena, bertan zer egiten jakin gabe egotearena. Gainera, kanpoan soinuren bat entzunez gero norbait barrura zetorrenaren sentsazioa nuen eta nire gorputzeko alor guztiak alerta egoeran jartzen ziren, sartuz gero zer gertatuko edo. Hori gutxi balitz, egun bat lehenago Covid-19aren txertoa eduki nuenez, ezkerreko besoa mugitzeak min egiten zidan, eta beraz, ahaztu egin dut inprobisazio hauetan. Nire estrategia ez neukan oso argi, pentsatzen nuen buruan pare bat ideiekin funtzionatuko zuela. Berotze ariketak, musika gustuko dudana jarri eta ea zer irteten zen. Ez da hain erraza. Zer da feminista hemen? Zalantzan nabil. Grabatzen ari naiz gelako hainbat puntatik baina kamera piztuta egoteak sentsazio arraroa ematen dit, zerbait ona atera behar zaidala errepikatzen diot neure buruari nahi gabe eta pentsamendu horrek berak blokeatzen nau. Ez naiz bertan sentitzen, ez dakit nola kudeatu egoera. Momentu batean nekatuta nago, gehiago zer egin ez dakidala oinez bueltaka ari naiz gelan; handia da hau, baina txiki egiten ari zait. Zer egin behar dut orain? Ez naiz sortzailea, ez dakit zertan nabilen, zer egin behar dut orain? Ez dagokit leku hau. Musika ez daukat batere altu, badaezpada inor molestatuko ote dudan. Nahiz eta alboko gelako musika nik entzuten dudan, eta honek ez didan molestatzen. Sentsazio arraroak ditut. Alboko gelakoak joan direla esan didate eta bakarrik nago Dantzagunea osoan. Hortaz, musikaren bolumena igotzeko baimena eman diot neure buruari. Gainera, une batez nire ahotsa altxatu dut, hitz egiten hasi naiz, esaten ari naizena grabatzen ari naiz. Badakit inor gehiago ez dagoela, baino badaezpada ere oso altu ez naiz ari hitz egiten. Beti kosta izan zait ahotsarekin espresatzea, beti kostatu izan zait ahotsa altxatzea; dantzatzea, aldiz, ez. Haurra nintzenean amaren izterrean ezkutatuta pasatzen banituen ere egonaldiak, eszenatoki batera irteterakoan lotsa guztiek alde egiten zuten eta eroso sentitzen nintzen bertan, neure lekua zen. Gaur aldiz, ez dut horrelakorik bizitu. Hasieran behintzat. Ia amaitzear nengoela nire mugimenduak irekiagoak izan dira, izerdi tantak agertu dira nire kopetan eta salto batzuk ere atera zaizkit. Amaieran zentzu gehiago hartzen nion dantzatzen ari nintzenari, baina, halere, nondik jo? Trenean bueltan nentorrela konturatu naiz orain arte esan egin didatela zer egin, eta inprobisatu egin behar nuenetan jende gehiagorekin inprobisatzen nuen. Horri esker neure mugimenduek besteenekin lotura eduki zezaketen, hauetatik alde egin, hauei jarraitu, hauekin mugitu. Gaur bakarrik sentitu naiz. Eta horrelakoetan beste inori esango ez nizkiokeen gauzak errepikatzen dizkiot neure buruari. Behin eta berriz, sabelak nahastu arte. (…) Ez daukat dantza honekin pretentsio handirik, etxean aritu nintzenean askatu ninduen bezala askatu nahi nuen oraingoan ere. Halere, ez da horren askatzailea izan, eta nahastu egin nau. Agian oraindik ez naiz ohartu, baina feminismoak eta dantza garaikideak ez dute zertan beti askatu, ez dira beti zertan arnas gune, ez dute zertan beti bidea ireki; nahasmenduak beharrezkoak dira aurrera, atzera eta ondora pausoak egoteko. Baita txiribueltak emateko ere. Bihar goizez noa berriro; bulegoan nire laguna egongo da, ziurrenik gela guztiak beteta egongo dira. Agian lotsak berriz jango nau, leku hori nirea ez dela sentituko dut eta etxera sabela nahastuta iritsiko naiz. Agian, bihar zerbait berria eraiki dezaket, gaurkoak begiratuta inspiratzen didan zerbait, baliagarria izan daitekeen zerbait. Agian, nire lagunari begiratzeko eskatuko diot eta ez nau lotsak jango, ez dut pentsatuko oso gaizki dagoela eta zentzurik ez duela egiten ari naizen horrek. Agian bihar beste irtenbide bat topatuko dut zalantzaz beteriko gorputz honetan. Agian bihar besoak ez dit horrelako minik emango, eta gauza gehiago proba ditzaket. Agian bihar nahiz eta zerua gaur baino ilunago egon, ideiak argiago egongo dira. Edo ez. Baina bihar ere froga egiteko aukera daukat. Bihar ere saiatu egingo naiz. Bihar ere lurrean bueltaka arituko naiz zentzu handirik gabe. Bihar ere itzuliko naiz". Kontakizun honetan agertzen den bizipena, zer egiten ari naizen ez jakitearena, ikerketa honetan zein alor profesionalean behin baino gehiagotan agertu zaidan bizipena izan da. Kasualitate izatetik haratago, "iruzurtiaren sindromea" edo "síndrome de la impostora" delakoarekin zer ikusia duela esango nuke; sindrome hau emakumeengan ohikoagoa den auzi bat da, non gure balioa edo gure ekarpenei balioa kentzen diogun, nahikoa izango ez bagina bezala, edo leku batean egoteko eskubiderik egoteko ez bagenu bezala. Auzi honen inguruan idatzi zen lehenengo artikuluan Pauline Rose Clance eta Suzanne Imes psikologo klinikoek lorpen handiko emakumeak ikertu zituzten; ikerketa honetan sindrome hau topatu zuten, non emakume arrakastatsu hauek euren burua iruzurtitzat hartuko duten. Emakume hauek, dituzten lorpen zein arrakastak eurenak baino, zorteari edo kanpo faktoreei atxikiko dizkiete (Clance eta Imes 1978). Ikerketa hau postu arrakastatsuak dituzten emakumeei egina bada ere, estrapolatu daitekeela esango nuke, eta nik leku horretan egon behar ez nuenaren pertzepzioak ildo honetatik edaten duela uste dut. Sormen prozesu honetan edukitako lehen bizipenetako bat izan zen iruzurtiaren sindromea agertzea bete betean, hortaz. Baina ez hori bakarrik; lehen egun horretan esperimentazioaren garrantziaz ere jabetu nintzen. Ezin sortu piezarik ideia bat buruan edukita, honek garapen bat eduki behar du, ikerketa batean bezala, eta horretarako bilaketa, esperimentazioa, saiakuntzak egitea beharrezkoa da, bide berriak topatzeko, sortzeko edo dantzatzeko modu berriak zein berrituak eraikitzen joateko. Oihana Vesgak honakoa aipatzen du sorkuntza baten hastapen eta garapenaz ari garela: Ze ere dago lan hori estudiora jun aurretik egiten dezuna edo ez. Batzuk, sentsazioa det asko behar dutela estudiora jun aurretik lanketa asko, irakurketa asko imagin asko rekopilatu adibidez pelikuletako erreferentziak hartu, segun imaginarioa. Eta beste batzuk agian daukate lanketa bat ba askoz ba inprobisaziotik edo gorputzaren lanketatik eta hortik bakarrik ja abiatzen dira sormen batera. Beraz, nahiz eta pieza bat aurrera eramaterakoan estrategiak ezberdinak izan, bilaketa eta entsegu-errorea beharrezkoa da. Hari beretik, metodologian azaldu dudan bezala, garrantzitsua iruditzen zait ikerketan zehar zaurgarri agertu zein erroreei lekua ematea, azken hauek ikerketaren zati bezala ulertzen baititut; hori dela eta itsatsi nahi izan dut nire sormen prozesuko lehen bizipenen pasarte hau bertan. Nahiz eta emaitza hori ez izan espero eta nahi nuena. Gaueko hamarrak pasatxo idatzi nuen pasarte hau, ordenagailua piztu eta horren inguruan hausnartzeko indarrak nondik atera nituen ongi jakin gabe. Hausnarketa hori idazteaz gain, inprobisazioak grabatu nituenez hauek errepasatzen ere aritu nintzen, ea zerbait atera nezakeen, izan ere, hurrengo goizean berriz ere gela neukan hartua. Inprobisazio horietako estrategia ezberdinak erabiltzen joan nintzen; batzuetan niri zerbait esaten zidan musikaren gainean hasten nintzen dantzan, besteetan lan honek eragindako emozio bat errepresentatu nahian ibili nintzen, besteren batean neure buruan kontakizun bat sortzen nenbilen bitartean hau dantzatu nahian ere aritu nintzen. Horrela konturatu nintzen, bideoak errepasatzen, niretzat inprobisazio horien guztien artean esanguratsuena edo zeresan gehien zutenak kontakizun baten gainean eraikitakoak izan zirela; oinarri horrek zer esan nahi nuen azaleratzen laguntzen zidala, alegia. Bigarren egunera salto eginez, aitortu beharra daukat gogo gutxi nuela Dantzagunera joateko; goiz jaiki beharrak, aurreko eguneko ilusio faltak eta nekeak indar gehienak zapuztu zizkidaten, baina tira. Oraingoan, berotzeko urte honetan dantza garaikidean ikasi nituen koreografiak egitea erabaki nuen; gorputza berotu eta egin nitzakeen mugimenduak gogoratzeko, martxan jartzeko. Ondoren berriz ere inprobisazioari ekin nion musika ezberdinekin, baina segituan gogaitu nintzen, aurreko eguneko sentsazioak etorri zitzaizkidan berriz ere. Hori dela eta, Myriam Perez Cazaboni hitz egin nion; eduki genuen elkarrizketaren amaieran, nire sorkuntzari laguntzeko esteka bat pasatuko zidala esan zidan, berak eta Oihana Vesgak egindako entsegu ireki baten esteka hain zuzen, eurak ahotsa eta dantza nola lotzen zituzten ikus nezan. Lanean esteka hau ez itsasteko eskatu zidan, niretzako erreferentzia bezala erabiltzeko baizik. Pasatzeko eskatu eta berehala jaso nuen korreoz; horri denbora bat eskaini nion eta nonbaitetik hasi behar nuela ohartu nintzen, eta toki horrek ez zuela perfektua izan behar, abiapuntua baizik. Hasiera horren ondorengo prozesu hau nolakoa izan zen deskribatu beharrean, hemen ere saio hori egin ondoren idatzitakoa txertatzea egokiagoa dela uste dut, neure une horretako sentsazio eta bizipenak deskribatzen baititu: "Lehenengo aldian ia ezerk ez zuen zentzurik. Bigarrenean, gogaituta eta esperantza handirik gabe nentorren. Zer egin ez nekiela laguntza eskatu nuen, inspirazio bila. Bueltaka aritu ondoren hasi egin behar nuela ohartu nintzen, egin, ea zer gertatuko. Horregatik hasi nintzen neure barnean kontakizun bat osatzen. Zer da sorkuntza feminista niretzako? Zer da sorkuntza feminista? Kontakizun hori osatzen nenbilen bitartean musika nuen oinarri. Musikari jarraitu nahian eta kontakizunari helduz aritu naiz dantzan eta grabatzen. Eta bazuen zentzurik niretzat. Horri heldu diot. Kontakizuna ahoz behera esan dudanez ez da inon gelditu. Horregatik idazten hasi naiz. Irteten zitzaidana idazten dantzatutakoa ikusten nuen bitartean. Horren ondoren zati bakoitzari mugimendu segida bat eman diot, neure bizipenen araberakoa. Zati horiek probatzen hasi naiz ondoren grabatzeko. Hori guztia beste koaderno batean apuntatzen hasi naiz. Horrela jarraitu dut, zentzua ematen, grabatzen, mugitzen, dantzatzen, musika entzuten, kontakizuna gorpuzten. Baina dena ez da kontakizun hutsa. Dena ez dut goitik behera gorpuztu behar. Horregatik hasi naiz beste zati baten inprobisazioarekin. Jarri musika eta zer irtengo grabatu, eta sentsazio onarekin amaitu dut, zerbaitetarako balio lezakeenaren sentsazioarekin. Horregatik, mugikorrera pasa bideoa eta hau lantzen joan naiz. Zati bakoitzari zein pauso zegokion erabakitzen, pauso horiek lantzen, entseatzen ispiluaren aurrean, eta behin eta berriro grabatzen zentzua hartu arte. Behin hori lortuta lotzen joan naiz, eta beste koadernoan apuntatzen. Minutuak, pausoak nola ulertu, zalantzak eta zatiak. Gutxika joan naiz, gustuko nituen eta niretzat zentzua zuten edo organikoak ziren pausuei helduz eta horietatik abiatuz. Azken zatiari inprobisazio pixka bat utzi diot, guztiz lotu gabe dago baina nik uste dut gaurkoz ezer gutxi hobetu dezakedala. Nahikoa egin dut eta atzo baino sentsazio hobearekin alde egiten dut. Badaukat eraikitzeko zerbait. Badaukat nondik jo. Nire sorkuntza feministak badu mugimendurik. Lotzeko eta lantzeko dudan arren, soinu oinarria badut, kontakizuna badut, eta bideoak baditut. Nonbaitetik jo nezake hortaz. Zerbaitek zentzua izan lezake beraz. Zentzu horren bilaketa arnas estuek izerdiek eta haserreek lekua eduki dezakete. Baita erroreak ere. Zentzua ez dut topatu baina hau ez da atzo zirudien bezain zentzugabea. (Gaur gela "nireago" egin dut. Gaur nire lekuan nagoela pentsatu dut. Gaur ez naiz arrotz sentitu. Gaur hau ere merezi dudala ulertu dut. Gaur hau egingarria dela pentsatu dut)". Bigarren egun honetan, hortaz, koreografia bat eraikitzeko saiakerak eman ditu fruituak eta aberasgarria izan da hainbat alor ulertzeko; alde batetik, Elene Carretok zioen bezala, nahiz eta abiapuntua eduki, ideiak beste nonbaitetik ere etor litezkeela ulertzen, ikerketa batean bezala ez dagoela ibilbide lineal bat, garapenak bihurgune ugari eduki ditzakeela. Gainera, Myriam Perez Cazabonek esandakoak, zer egin nahi den argi edukitzearena, garrantzitsua dela ere ohartu naiz, ideia burrunba bat edukita ere, zerbait konkretua ez badut lantzen, alor gehiegi barne hartu nahian galdu naiteke eta. Oihana Vesgak aipatutakoa ere interesgarria dela uste dut, bertan dagoen horrekin lan egitearena; nik bertan dagoen horretatik egin behar izan dut lan, sorkuntza bat inoiz aurrera eman gabe, eta elkarrizketetan atera den informazioa eta jakintza ahal moduan baliatuz. Konfiantza ere eman dit saiakera honek. Teoriari dagokionez, jakin banekien sorkuntza bat modu ezberdinetara eraman zitekeela eta ez zuela denak modu berberean izan, hori baita sorkuntza bat berri, berritzaile eta bakar egiten duena. Praktikan, aldiz, ongi egitearen behar edo nahi horretan galdu naiz hasiera batean, eta nituen gaitasunen inguruko zalantza ugari izan ditut; halere, orain arte agertu bezala, gutxinaka zalantza horiei aurre egin diet, eta emaitza dena dela ere neure baliabideetatik sortzeko aukera eta baimena eman diot neure buruari. Hori dela eta, sorkuntza bat aurrera eramateko saiakeraren lehen pausoak hausnarketa honekin itxi nahiko nituzke; esperimentazioari, bilaketari eta erroreari lekua ematearen beharra onartuz hain zuzen. Ez baitago sortzeko bide bakar eta argirik. Ikerketa akademikoan bezala landa lana ikerketaren muina da, eta honek emaitzak eta bideak molda ditzake amaierako pieza lortu arte; materiala eta erreferentziak bildu, landu, findu eta eraikitzen joan. Eta beti ere kontuan hartuta nahiz eta lana punturen batean amaitutzat eman behar, beti dagoela zer begiratu, zer berritu, zer landu. Izan ere, Elene Carretok sormen prozesuen inguruan hitz egiten ari ginenean zioen moduan: Eta ez za hasten hasiera, erdia bukaera, izan leike gauza ezberdinak probatzea eta derrepente igual ideia beste leku batera, ideiak biajatzen du beste leku batera (...) Eta beti aldatzen dala, inoiz ez da amaitzen, ze gero igual emoten dotzue beste diru laguntza bat edo beste espazio bat eta derrepente sortu dozun hori nahiko itxia edo dana derrepente transformatzen da berriro (…) O sea bizi mantentzeko de hecho pieza bat eta ez hiltzeko, nire ustez beti egon bida hori pos igual batzutan dia aldaketa handiagoak beste batzuten txikiagoak baina beti egotea eztakit, dinamika hori garatzeana Galdera hauen erantzuna bat izan da: diru-laguntzak. Hauekin finantzatzen omen dira proiektu eta sorkuntza ezberdinak; horretarako, proiektuaren dosierra edo aurkeztu, eta dirulaguntzaren baiezkoaren ondoren jartzen da martxan makineria guztia. Baina auzi hau ez da makala; Atxotegik aipatu zidan moduan badago finantzazio modu honekiko ikuspegi kritikoa, izan ere, berak arriskutsutzat hartzen zuen diru-laguntza hauen ondorioz superprodukzioaren logikan sartzea, produktua soilik begiratzea prozesua baino, eta sortu eta sortu aritzearen espiralean galtzea. Hari honetatik bertatik Elene Carretok berak egun sorkuntza proiektuak nola finantzatzen diren galdetzean honakoa erantzungo digu: "Aber ba gatza da gaur egun. Porque beti zauz diru laguntzen menpe. Eta diru laguntzak askotan emoten dotzie ya izena dekien jendeari edo ya aurretik egondako jenteari ze askotan diru laguntza bat emoteko eskatzen dabe: hiru pieza estrenau izena, edo enpresa izatea, edo diru konkretu bat eukitzea kontuan edo eztakizenbat bolo itxita". Aurretiko inbertsio pertsonala, hasteko zailtasunak, finantzazio moduekiko ikuspegi kritikoa... Badira kontuan hartu beharrekoak, baina horrez gain, Oihana Vesgak aipatutako hausnarketa bat azaleratu nahiko nuke, izan ere honela zioen diru-laguntza eta finantzazioaz ari ginelarik: "Ni bai saiatzen naizela modu duin batean lana egiten eta kontsideratzen egiten dedana ere lan bat. Ordun saiatzen egiten dudanarekin ba hori soldata bat edukitzen ez?" Hari beretik, Elene Carretok berak ere diru-laguntzekin lan egitean egon daitekeen arrisku hau agertuko digu: "Batzutan pos iteozu lan, askotan kobratu barik ezer. O sea diñot ezer, ba berez zure soldata izan biekozan lau orduko pagatzeko duin lau ordu lan eiteko eta askotan lan iteozuz zortzi diru berdinangatik eta baldintza berdinekin lau ordu lan ingo bazinun moduen. Ordun bai, prekarioa da, eta beti norbaiten menpe zauz". Horrez gain, prekarietateaz hitz egiten ari ginenean honako hausnarketa egin zuen Oihana Vesgak, autokritika zantzu batekin ere: Bai zaila da ze ikusten det, eztakit nola zaindu prekarietate honen barruan, ez? Ta ikusten dedana da bakoitzak bere bideak egiten dituela. Batzuk lortzen dute dantzatik bakarrik bizitzea, besteek ez, baino batzutan ere dantzarietatik bertatik kostatzen zaigula eskatzea. O sea hor dagoela ere instituzioek agian ez digute eman nahi dirua baina guri ere daukagu ez dakit gauza bat historikoki gauza hori ez dugula merezi edo. Eta ordun nik uste det hor bai lagundu ziala (…) nire esperientziatik atzerrian lan egitea urte batzuk. Bertan agian historikoki ba historia luzeagoa dutelako baina batzuk egon direlako bertan ezarriak urte gehiagoz eta ordun gauza batzuk zian ola. Ya establezituak. (…) Ordun gauza hauek ikastea ere ondo etorri zait gero errealitateak ezberdinak direlako eta ez delako berdina Estatu espainiarrean egotea edo Euskal Herrian edo Inglaterran. Baino behintzat duintasun minimo bat exigitzea, ez? Eta lana egiten ari da e dago ere euskal... ez dakit nola deitzen den, asoziazio bat dantzari profesionalena. ADDE du izena eta bertan ere egon dira idazten estatuto batzuk minimoekin eta. Nik uste det pixkanaka baino bueno badoala aurrera ta nik positibo egon behar geala ere uste det. ADDE32, Euskal Herriko Dantzari Profesionalen Elkartea, elkarrizketa batean baino gehiagotan agertu da. Elkarte honetan, 2003 urtetik hasi eta gaur egunera arte lanean dabiltza dantza munduko lan baldintzak hobetu eta dantzarien topagune izate aldera. Informazio praktiko ezberdina bildu dute bertan, hala nola, dantzari profesionalaren gida bat osatu dute, baita deialdi ezberdinak bildu ere. Elkarte honek ehundik gora bazkide profesional ditu bere zerrendetan; gainera, hiru bazkidetza mota daude: bazkide profesionala, dantzatik bizi direnei zuzendua, bazkide laguna, dantzako profesional izan gabe honen inguruan dabilen orori zuzendua, eta bazkide bisitaria, beste autonomia-erkidego batzuetako dantzariei zuzendua. Komunitate honetan sartzeak eskubide zein betebehar jakinak eskaintzen ditu. Horrez gain, Euskal Herriko hainbat konpainia eta laguntza biltzen dituen direktorioa ere osatu dute33 eta baita Euskal Herriko dantza lanak biltzen dituen katalogoa ere34. Finean, dantzarientzako informazio praktiko ugari bildu dute euren web orrialdean, baita aholkularitzak eskaini edo erraztu ere. Myriam: hori da, eta nerian nik hor pues Iceberg eta Hiru hortikan dijoez biyek, helmuga ez, bidea. Eta bideari inportantziya eman, eta zuk egiten duzu pieza bat eta erakusten duzu baino niretzako pieza ez da erakusten duzun hori baizik eta da prozesuan gertatu den guzti hori. Orduan nola eman garrantzia gauza txiki hoiei edo, ez? Azken batean sorkuntza bat aurrera ateratzea ez da auzi makala, bai prozesuari berak eskatzen duen inplikazioagatik, baita diru laguntzen alorragatik, baita hau ogibide bihurtzearen zailtasunagatik. Prozesua hasteko nork bere estrategiak edukita ere, ondorengo pausoak ere ez dira errazenak: finantzazioa lortu arteko dosierren prestaketak, beste dantzari edo lan taldearen zati ezberdinekin aurre hizketaldiak, proiektuaren nondik norakoak erabakitzea eta abar luze bat. Baina hori guztia pasa ondoren sormen prozesuaren beraren inguruan ere banituen zalantzak; behin hasiera eman, diru laguntza lortu eta gero, zer? Hurrengo pausoak esperimentazioa eta ikerketa bezala ezaugarritu dituzte elkarrizketatuek. Elene Carretok, esaterako, honela deskribatuko du sormen prozesu bat: Ba eztakit lelengo ideia baten edo zerbaiten, zozer topatzea. Edo igual etortzen jatzu ez za juten zu bereziki topatzea baizik eta etortzen jatzu eta horren inguruan eiten dozu. Eta gero pos idazten da normalean proiektua, saiatzen za dirulaguntza bat lortzen, ez? Ordaindu ahal izateko gauza guztiak, eta gero ba hasten za alde, bueno praktikan jartzen kontzeptu hori, ba hausnarketa eta gorputzaren bidez eta juten za nire ustez inprobisaketa eta konposizioaren bidez, o sea bi sistema hoiek iruditzen jatez niri gertuen gelditzen jatezenak. Hoien bidez ba juten za sortzen materiala, eta gero zoiez inprobisaketa, igual inprobisaketak ein, grabatu, ikusi, gauzak erreskatatu, beste horrek igual geditzen die hor, gero beste inprobisaketa bat beste gauza baten inguruan, beste tal. Eta gero zoiez konposatzen gauza guzti hoiek junbienak agertzen, ta igual estruktura bat jartzen, gero igual estruktura moldatzen dozu. Oihana Vesgak mugimendu eraketa edo bilketa hau koreografoaren araberakoa izan zitekeela aipatu zidan, eta pare bat adibide agertu: Segun sortzaile bakoitzak ere ze interes ze bidetik sartu nahi dun, ba asko bariatzen dula. Batzutan izan daitezke inprobisazio metodo ezberdinen bidez, ba hor segun interesa bat edo bestea, izan daitezke adibidez score edo ariketa edo jolas moduko batzuk jartzea, ez? Pauta batzuk... Ba izan daitezke espazialak edo ez dakit jolas mota pila bat daude pues igual mugimendua ateratzeko, ez? Asko inprobisazio bidez, gero agian badezu imagin zehatz bat, ba adibidez ba Nereak ta biok genun piezan nahi genun imagin bat oso hola argia biok nahi genula ilea suelto eta burua bueltaka bezelako imagin hau ta imagin hortatik atera genun sekzio oso bat imagin hori ba errepikatzen eta eboluzionatzen bezela. Ordun, bai oso ezberdina da. Edo adibidez nik Inglaterran egiten nuen konpainia horretan koreografoak berak inposatzen zun berak egin hau egin bestea, berak zun kodigo bat mugimenduarena. Hortaz mugimenduak eraikitzeko moduak ezberdinak dira; gehienek aipatuko dute inprobisazioak egitearen garrantzia. Nire kasuan ere, inprobisazio bitartez aritu naiz pieza edo koreografia eraiki nahian, errekurtso ezberdinak erabiliz horretarako. Hemen ere, sorkuntzaren hasieran bezala, ez dago bide argi eta bakarrik; inprobisazioetarako errekurtsoak anitzak dira: musikaren arabera inprobisatzea, lehenago agertu dudan "La línea de la vida" bezalako ariketak egitea premisa ezberdinekin, ahotsarekin batera inprobisatzea eta abar luze bat. Ondoren, material horren lanketa legoke, Elene Carretok esan duen bezala, material hori berreskuratu, landu, bilakatu, inprobisazio berriak egin eta abar. Bildutako informazio hau nire alorrera eramanez, esan mugimendu eraikuntza horrek denbora eskatzen duela, eta aurrera eraman dudan sormen prozesuak ez didala bide horretarako aukerarik utzi; baliabide praktiko gutxi eduki ditut, denbora ere urria izan da, eta bakarrik aritu izanak prozesua zaildu duela ere uste dut. Hala eta guztiz ere, erabili ditut atal honetan aipatutako estrategia ezberdinak, eta interesgarria zein aberasgarria izan da nire mugimendu propioen bilaketan aritzea. Lehenago aipatu dut, ikerketa hau egin aurretiko ia guztietan nire inguruko jendearekin erlazioa zuten gaiak aukeratu izan ditudala. Ikerketa gaira bertara gerturatzeko erraztasunak eskaintzeaz gain, egunerokotasuna eta akademia hurbiltzeko beste modu bat ere badela uste dut. Hau da, antropologiako graduan ikasitakoa nire bizitzako beste hainbat alorretan nituen auzietan aplikatzeak erreminta ezberdinak eskaintzen zizkidan; eta alderantziz. Egunerokotasunekoa akademian aplikatzeak beste hainbat. Sorkuntza mundura eramanez, berdina gertatzen zen galdetu nuen, ea sorkuntzek bazuten egunerokotasuneko anekdota, bizipen, esperientziekin lotura. (2010, 202). Sortzaile-jenio figura isolatu hau hausteko jotzen dut garrantzitsutzat sormen prozesuetan eragina duten eragile edo faktoreen adibideak ikerketara ekartzea. Hitz egiten ari den pieza lehenago ere agertu den Leiho zikin, zeru garbi da; berak dioen bezala pieza hau bera lagun batekin kafe bat hartzen ari zela sortu zen. Sorrera horretan eguneroko praktika edo gertaerek duten erlazioaz gain, piezan bertan sartuta, une batean "Donostiako hiru damatxo" abestia kantatuko dute; lehenago azaldu dudan Naiz irratiko "bigarren kafea" irratsaioan ere kontatzen dute hau, nola ausaz abesti hori kantatzen hasi ziren, eta ondoren honen letrari begiratzean piezan txertatzea erabaki zuten. Sorkuntzak egunerokotasunarekin duen lotura zuzena azpimarratzen du hortaz Oihanak, baina Myriam Perez Cazabon, adibidez, egunerokotasun hori txertatzeak eman diezaiokeen baloreaz ere arituko da: Bai, ze azkenian egunerokotasuneko bueno, horrek laguntzen duna da dantza garaikidea gauza disziplina edo arte gertuagoko bat egiten, ez? Ez izaten hain elitista edo esango dugu. Ordun egunerokotasunetik hartzen badituzu gauzak eta hoiek saiatzen baldin bazara barneratzen zure koreografietan bueno, ba azkenian hori, dantza garaikidea re bai publikoari identifikagarriagoa egin datteke, ez? Publikoarentzako. Orduan laguntzen du, bai. Elene Carretok, aldiz, egunerokotasuna eta sorkuntza aldebiko eragile bezala identifikatuko ditu, elkar elikatze bat beharrezkoa dela aipatuz; sorkuntza eta egunerokotasuneko gertaerek edo anekdotek eduki zezaketen loturez ari ginela honela zioen: Bai, o sea biak elkar elikatzen dira, gertatzen jatzune, sormenean gertatzen jatzune bizitzan zehar.. Edo igual hausnarketa batzuk sormen prozesu batean agertzen diranak bestetan aplikatzea edo bueno, edo ostra derrepente hau gertatu da. Bai, super beharrezkoa da, gainera, nire ustez bi prozesuak hor elkar elikatzea, zure bizitza edo eztakit egunerokotasuna eta sormen hori. Sorkuntza-eguneroko lotura horrek ba du garrantzia dantzan hortaz, sortzaile hauen bizipenetan behintzat; neure kasuan ere, sorkuntza hau aurrera eramateko erabakiak mamu eta beldur askori aurre egitera behartu nau, baita arrotz eta urrun sentitzen nintzen egoeren aurrean jartzera ere. Horri esker, konfiantzaz gain, neure prozesu propioei balioa emateko aukera eduki dut. Beste aldeko bidea eginez, sorkuntza hau nire egunerokotik egin dut, eduki ditzakedan emozio eta bizipenetatik, edo inspiratzen nauten literatura edo musika piezekin. Beraz, aldebikotasun hori ere topatu dudala esan genezake. Bide beretik, nire GRAL-ean agertu zen bezala (2019), dantzak izan ditu oro har eraginak nire bizitza pertsonalean; balletari esker hainbat segurtasun gabeziari aurre egin nien, baita autoestimua eta gorputzaren kontzientzia landu ere. Era berean, bularretakoa erabiltzeari ere uko egin nion, hein handi batean dantza klaseetan nire gorputzarekin adiskidetzearen ondorioz. Eduki dudan ibilbide akademikoari erreparatuz berriz ere, egin dudan lan bakoitzak modu batean edo bestean nire egunerokotasunarekin loturaren bat izateaz gain, honetan eragina izan duela ohartu naiz, hein batean edo bestean aldatu duela, aldaketa txikia izanda ere. Esaterako, antropologiako graduko azken urtean "Cuerpo, Salud y Enfermedad" ikasgaian zaintza edo gorputz-prozesu baten analisia egitea tokatzen zitzaigun. Nik neure lagun batek antsietatearekin eduki zuen ibilbidea ikertzea erabaki nuen, gertukoa zelako eta gaira murgiltzeko erraztasunak edukiko nituelako, eta baita interes pertsonal bat nuelako ere, ziur bainengoen emango zuela fruiturik gaiak. Hain zuzen, ikerketa interesgarria izan zen oso, eta gainera lortu nituen hainbat ikaspen. Hasteko, lehenago galdetzera ausartu ez nintzen zalantzak berarekin konpartitu eta ebaztea ederra izan zen. Gainera, bere bizipen asko gertuagotik ulertzeko aukera eduki nuen, baita lagun taldetik urrundu zen garaiko zergatiez jabetu ere. Horri esker antsietatearen inguruan nituen zalantza eta ezjakintasun asko ebatzi, eta honen aurrean nola jokatu ikasi nuen baita ere. Lan horretaz gain, ezin utzi aipatu gabe GRAL-a bera, dantza klasiko zein garaikidearen inguruko hainbat informazio jasotzeaz gain, niretzat ezezagunak ziren hainbat eta hainbat alorren inguruan ikertzeko aukera eduki bainuen, baita lan antropologiko oso eta osatu bat egiteko abagunea ere. Erantzuna bat izan zen: baiezkoa. Baina zein modutan, edo ze alderditan eragin dioten aldatu egin da sortzaile batetik bestera. Esaterako, Oihana Vesgak honela erantzun zuen sormen prozesuek gorputzaren erabileran edo hausnarketetan eraginik eduki duten galdetzean: Bai agian, zaintza batetik igual enfokatuko nuke. Ba igual dantzari bezela zaudenean zaudelako igual besteek eskatzen dutenarekiko predisposizio horrekin, ez? Eta agian zu jartzen zeranean ere aukeratzen ze dantza mota egin nahi dezun edo ze motetako mugimenduak jarri eta gorputza ere dituen bulnerabilitateekin edo ahuleziekin edo desio posibleekin ba igual zaintza hortatik kontzientzia handiago bat gorputzarekiko. Sormen prozesuak gidatzeak, hortaz, hainbat erreminta eta aukera emateaz gain, norbere gorputza zaintzeko aukera ere luzatu dio Oihanari. Elene Carretok, aldiz, sormen prozesuek gorputzarekiko hausnarketa edo erabilera aldatzen joan den galdetzean, dantzatzeko moduan jarriko du fokua; dantzari moduan esandakoa errepikatzetik inprobisazioarekin jokatzen aritzerako aldea hain zuzen: Bai, bai bai. Ni lehen juten nintzenien akademiara pues dana errepikatzen naben eta eta zen pausoak, eta pausoak ikastea eta errepikatzen zinen pausoak. Eta gero denporakin ba inprobisaketa eta bueno gorputzari ixtea momentu hori ba mugitzeko edo ez mugitzeko nahi daben moduan, batzutan pauso horiek urteten die beste batzutan ez. Eta beste batzutan urteten die beste gauza batzuk que te sorprende. Ordun bai, jun da aldatzen asko, o sea oin... Kasi improviso todo. Igual pauta konkretu batzuen inguruan baina kostatzen jate asko finkatzea gauzak gaur egun, eta len zan kontrakoa, o sea hori doie moldatzen. Ta nire gorputza errespetatzea, ez? Porque igual nago momentu baten que quiero eso, eta beste momentu baten eztakizer. (...) Bai, aldatu da asko bai. Mugimenduarekiko eta gorputzarekiko harreman hori. Oihana Vesgak bezala, Elene Carretok ere gorputzarekiko errespetua edo beste hautemate bat azaldu du; sorkuntzak aurrera eraman ahala, biek topatu dute norbera zaintzeko modu bat, gorputzek eskaini nahi duten horri kasu egiten. Hausnarketa antzekoetatik joko du Myriam Perez Cazabonek, non dantza garaikideak mugimenduak sortzeko beste aukera bat emango dion; honako erantzuna eman zuen sorkuntzak egin ahala gorputzarekiko erlazio edo hausnarketetan aldaketaren bat ikusten zuen galdetzean: Azkenean bueno, ni klasikotikan nentorren, gero beste dantza motak ezagutzen ditut non erakusten didaten beste mugimendu mota batzuk, barneratzera gorputzean. Garaikidean sartzen naiz, non gainera ikusten duten mugimendu hoiek nire gorputzetik eta neretik atera ditzazkedala, eta gero pixkanaka lantzen hasten naizenean sorkuntzak nire buruari egiten dioten galdera da: eta mugitu zertarako? Eta dantza zertarako? Eta orduan saiatzen naiz hori, ez? Leno esandakua, lotzen adierazi nahi duzun hori mugimenduarekin, orduan benetan uztarketa bat egitea. Ze mugimendu dagokion zuk landu nahi duzun ideia edo sentsazio edo emozio edo dagokionari. Eta orduan batzutan ikusten duzu mugimendua beharrezkoa da, ez da beharrezkoa? Kontatu ahal izateko kontatu nahi duzun hori. Orduan ekilibrio hori, oain ni puntu hortan nago, ez? Nola aurkitu ekilibrio hori. Eta batzutan konturatu izandu naiz, nahiz eta dantzari izan eta dantza garaikidetik natorren, batzutan ixiltasunari edo mugimendu eza horri garrantzi gutxi eman zaiola, eta garrantzi asko daukala mugimendu eza horrek. Orduan bai neretzako oaintxe bertan pues joan naiz mugimendua deseraikitzen bezela, ez? Edo soiltzen bezela. Eta, eta oraintxe pues saiatzen ari naiz beharrezko juxto hori aurkitzen. Garapen pertsonala eta profesionala batera doaz Oihana Varelarentzat, hortaz. Nire hasierako zalantzari helduz, gorputzarekiko hausnarketak zein erlazioa sorkuntzak egin ahala aldatzen doazela esan daiteke; gainera, adin ezberdinei begiratuz gero, aldaketa hau ere ezberdina da. Oihana Vesga eta Elene Carretok beste alor batzuk jorratu dituzte, nork bere buruarekiko zaintza edo errespetua, edo mugimenduak sortzeko edo garatzeko estrategia ezberdinak, hain zuzen. Aldiz, Myriam Perez Cazabon zein Oihanak Varelak piezak sortu ahala, pieza horietan eskaini nahi zutena aldatzen joan da, gehiagotik gutxiagora. Esposizioaren gaia ere hor dago, egindako lana erakustearen auzia biek aipatu dute, eta honi heldu nahiko nioke. Izan ere, Oihana Varelak begirada aldaketa horren inguruan ari dela aipatuko duen bezala: Ba orain nago ba hori, ez nago sare sozialetan kendu det dena, orain dela gutxi e, baina. Ez det behar egon esposatuta, no sé. Eta hori nire lanerako igual izango da handicap potente bat e baina. Ahal den gutxiena euki, igual pandemiaren konsekuentzia bat ere izan da, ze ez degu behar asko (...) O sea, eskatuko ditut subentzioak, eukiko ditut elkarrizketak teatrokoekin baina, baina ahal bada, ahal den neurrian ez dut nahi jolastu hainbeste esposizio baten, orduan hori nire sorkuntzan ere bai ikusten da. Ildo beretik, Myriam Perez Cazabonek, mugimendu gutxiago bilatzea eta ez mugimenduari garrantzia ematea bilatzen dabilela aipatu ondoren, honakoa gehitu zuen, esandako hori ereduz adierazteko: Oraintxe bertan ez daukat beharra erakustekoa. Erakusteko dantzari bezela ze onak garen. Baizik eta garrantzia ematea kontatu nahi diodan horreri. Orduan ba bai ba garrantzia ari naiz jartzen beste gauza batzutan. Eta dantza ez hartzen erakuslehio bat bezela, baizik eta benetan kontatu nahi den mami horreri ematen garrantzia, ez? Orduan nik uste dut zentzu hortan ere bai dantzari izate hori ere bai saiatzen ari naizela bueno, ba beste modu batera enfokatzen edo. Eta bai pertsonalizatzen, dantzari hoiei pertsona izaerak jartzen. Bakoitzak beretikan dauka zerbait berezia emateko, perfekzioa ez da existitzen, eta batzutan prozesuetatik gauza asko ateratzen dira, eta prozesuek ematen dute. Prozesuan sortzen diren akatsak eta guzti horrek ematen du azkenean mamiya, ez? Eta hortan jartzen bueno, pues fokua. Azpimarratzekoa iruditzen zait nola biek ala biek modu batera edo bestera, estrategia ezberdinak erabilita ere, erakusteko behar edo nahi hori galdu duten, edo beste ikuspegi batetik bideratzen duten orain. Argi dago, bada, eguneroko praktikek zein anekdotek eta bizipenek badutela lekua sortzaile hauen piezetan, bertatik edaten dutela. Era berean, obrak sortu ahala ere hausnarketa eta ikuspuntu ezberdinak garatzen joan direla esan genezake, sortzaile bakoitzak bilakaera ezberdinak dituela ikusiz. Gorputzarekiko zainketatik hasi eta obren esposizioez hitz egin arte, hausnarketa guztiak dira garrantzitsu zein interesgarriak, ikertzeko bide ugari eskaintzen dizkigutenak. 5.3.1. Dantza eta feminismoaren arteko elkarguneez Sorkuntza prozesua, hortaz abian da. Gorputza berotu ondoren, inprobisazioak egin ditugu, errekurtso ezberdinak erabiliz. Garatu dugu abiapuntuko ideia, lortu da diru-laguntza, mugimenduak eraikitzen doaz, jolas eta teknika ezberdinak erabiliz... Eta orain material hori guztia lantzeko unea da: non dago feminismoa aipatu ditugun auzi guzti horietan? Zer nolako protagonismoa dauka? Zalantzarik gabe, leku ugarietatik hitz egin dezakegu. Adibidez, feminismoa dantzan erakusten diren obretako ildo nagusia izan liteke, lehen aipatu dugun Artistas Inflamables konpainiaren La mujer también en casa, piezan bezala. Baina badira nire aburuz beste hainbat arrakala feminismoa txertatzeko aukera luzatzen dutenak. Hala nola, orain artekoari erreferentzia eginez, Myriam Perez Cazabonek lan taldea zaintzeko beharra azpimarratzea izan daiteke feminismotik egindako lanketa, edo Oihana Vesgak egiten duten lana duina izatearen aldarria edo botere harremanei begiratzea ere feminismoko aldarrikapenen barnean kokatzera ausartuko nintzateke. Bide beretik, kokapen teorikoan agertu den mahai-inguruan erreskatatu nahiko nuke, "Danza y feminismo a través de la historia" izenekoa hain zuzen; mahai-inguru hau Centro Cultural de España en México-k antolatua da, "16 días de activismo contra la violencia de género" kanpainaren barruko "Resistencias públicas y privadas: danza y feminismo desde el confinamiento" jardunaldien barruan. Bertan, moderatzailea izango de Ana Patricia Farfán koreografo, irakasle eta ikertzaileak egiteko moduei begiratzeko beharra azpimarratuko du; izan ere, kritikatzen ditugun sortzeko moduak birproduzitzen baditugu, nahiz eta piezaren ideia feminista izan, obra feminista litzateke? Ez ginateke feminismoarekin deseraiki nahi ditugun dinamiketara berriz ere itzuliko? Zalantza horretatik abiatuz galdetu nien elkarrizketatuei ea sortzeko moduak berak izan zitezkeen feministak. Hemen ere erantzunak ezberdinak izan dira, eta guztiak interesgarriak. Lehenik eta behin, sortzeko modu feministez galdetzean, honakoa esango du Myriam Perez Cazabonek: Nik adibidez oain datorren urteari begira produkzio berri bat hasiko dut eta baitare aurretikan helburua hori izan gabe, edo aurretikan esplizituki bide feministak landu nahi bat erabaki ez arren, nik uste dut badaudela, edo bueno, badaudela moduak non agian desberdindu daitezkeen egiteko modu feministak edo ez. Eta nik uste dut, bueno pues adibidez neretzako bai da oso garrantzitsua gauzak nola egin nahi diren pentsatu eta erabakitzea, lantaldearekin komunikazioa edo lankidetza nola eraman nahi duzun erabakitzea. Ordun badaude bueno puntu desberdin asko non egiteko modu batek zehaztu dezaken bai modu feministago batean egitea edo ez. Pues zuzenean adibidez esanda, nahiz eta ni nire konpainian ni zuzendari ta koreografoa naizen, nei bai gustatzen zait lantaldearekiko ahalik eta modu horizontal batean lan egitea. Orduan, bueno pues kontuan izatea dantzariak nola dauden, kontuan izatea komunikazioa ahalik eta horizontalen eraman ahal daiteken, zaintzea prozesu guztian zehar ze bueno sorkuntza prozesu batean pertsonalki gauza asko jartzen dira, ez? Orduan zaintzea alderdi emozionala. Mmm, ze gehiago... Zaintzea... Bai, zaintzea. Eske hori da, ez? Nik uste dut ideia, zaintzea. Feminismoak, hortaz, badu sortzeko moduetan zer esana; sortzeko modu feministetako adar bat izango da dantza taldearen zaintza, esaterako. Oihana Vesgak, dantzak eta feminismoak eduki ditzaketen elkarguneen inguruan galdetzean, bide berberetik joko du: Esango nuke bai batzutan konszienteki agian izan daiteke gai bat abordatu nahi dezuna, ez? Sormen batean, baino leno esan bezela nik ustet txertatzen dela prozesuko erabakietan eta ekintzetan. Nola nahi dezun egin lana, norekin, ze motatako kolaboratzaileak eduki nahi dituzun, inporta zaizu ekipoa gehienbat emakumezkoa izatea edo ez, zergatik bai zergatik ez, beharrezkoa da hau.... Erabaki guzti hauek egiten dutela feminismoa txertatua egotea sormen prozesuan eta gero pieza bera horretan gehiago ala gutxiago baino. Baino bai nik ustet botere erlazio hoiengatik ere beti dezula begirada hori, ez? Zer zauden jartzen eszenatokian eta kontextu honekiko ere horrek ze esan nahi dun edo feminismoarekiko. Baino onartu behar dut kostatzen zaigula ere feminista txapa hori jartzea eta esatea: ni sortzaile feminista bat naiz, ze ematen du horrek ere itxi bezala egiten dula eta ni ez nago horrekin batere ados, o sea da beste base bat, ez? Izan daiteken bezela ba kontzientzia bat eukitzea, diskriminazio arrazistarik ez edukitzea lanean edo LGBT edo.... Direla base hoiek jartzen dituzunak lan egiteko garaian. Ta ustet feminismoa dela ere horietako bat. Hortaz, bai, sortzeko modu feministak egon daitezke, eta beharrezkoak direla esatera ere ausartuko nintzateke. Ez soilik pieza bera feminista izateko, baizik eta historikoki egon diren hierarkia eta egiturak (Pascual 2010, 189) aldatu eta beste egiteko modu batzuk garatu eta aurrera eramateko. Era berean, Oihana Varelarekin sortzeko moduez ari nintzela, berak sortzeko modu femeninoa duela aipatu zuen, entzutea, egotea, dantzariek zein ekarpen egin zitzaketen ikustea zela berarentzat garrantzitsu sorkuntza bat zuzentzerakoan: Ni ez naiz oso maskulinoa gidatzen. Ni da entzutea, egotea, ikustea zerk aportatzen dun... eta hori egoarentzako, metralleta (…) Zer nahi duten dantzariak, ze eskeini nahi duten, nire postura zuzendari bezela da guía y escucha, ez naiz zuzendari... igual erabakiak hartu behar dituzu ba azkenean zu zaudelako, zuk proposatu dezulako lan hau baina, ez da, no... descoloca mucho. Baina nik hortik gidatzen det ezin dut, nire alderdi maskulinoa da gehiago saltzeko orduan... hor atera behar dituzu pues beste balia. Baina neretzako da momenturik politena sorkuntzan nik gidatzen detenean, hori sentitzen naizelako erabat ni. Nik ez det nahi inposatu ezerrez. Hortik, eta hor dago nire indarra, ez? (...) Ze askotan nik pentsatzen det, ez? Nik sortzaile bezela zer nahi det pa la sociedad esaten dana, ze nahi det utzi? Pues sorkuntza mota hau, ez? Edo hemendik. Azkenean ni autocensurari buruz hitz eiten det, beste bat emakumeei buruz, beste batek eztakitzerrei buruz, eta bueno, ba da liburu asko idaztea bezela, baina gelditzen dana da ere bai sorkuntzaz aparte ba nola gidatu dezun jendea, nola ikasi dun jendea, nola ikasten duzu zuk... Honaino agertu dugun garen hau guztia Myriam Perez Cazabonek ongi laburtzen duela uste dut; prozesuetan feminismoa nola txertatu hitz egitean honela zioen: "Eta pues gauzak nola egin, ez? Porque batzutan dantza munduan bai da oso hierarkizatua, oso exigentea, batzutan dantzariak [mutu gestoa], zenbateraino ematen du dena eman behar duzun. Eta batzutan da, ez? Pertsonak gera. Ordun nik uste hor ere badagoela lanketa bat, eta bueno orokorrean gizartearekin". Prozesuak garrantzia du hortaz, zalantzarik gabe. Baina feminismoa txertatzeko beste hainbat aukera ere badaude. Oihana Vesgak dantza eta feminismoaren arteko loturen inguruan galdetzean honela dio: Ordun sormen bat feminista izan daiteke? Nik uste det sortzaileak feministak denetik edo kontzientzia hori duenetik bai. Eta interesgarria dela kritika hori egitea ere sormenean naturalki ateratzen zaizuna agian, ez? Segun ze posiziotan jartzen zean, eta nola, eta zergatik, ba kontzientzia hori dezun momentutik bai iruditzen zait dagola feminismoa presente ere. Kontzientzia feminista batek, finean, modu batean edo bestean eramango du sorkuntzak berak hausnarketa horietatik edatera. Adibide da behin baino gehiago agertu den Leiho zikin, zeru garbi pieza, bi sortzaileek zituzten zalantza edo hausnarketa feminista horietatik abiatuko baita, emakumeak eta espazioaren arteko hausnarketetatik hain zuzen. Nire ustez badauz modu feministak sortzekoak batez ere bueno, pues igual sormen prozesuen bidez edo produktuen bidez erakusteko prekarietatea eta batez be emakumezkoa izatearen prekarietatea handiagoa dala, eta gero ba gaur egun gizartean dauzen be gaiak, ba eztakit azalaratzeko edo feminismoaren inguruan dauzenak, ba sormenaren bidez, ez? Gizartean zerbait ein al dozula, eragin bat izan al dozule gizartearengan, ordun, sormena alde hontatik feminista ba gaia, eta sortzeko moduak bebai, ez? Zaintza eta prozesu hoietan ba mahai gainean jartzea eta errespetatzea eta azkenean pentsatzen dogun hori praktikan jartzerakoan be errespetatzea. Berriz ere zaintzaren auzia agertzen da mahai gainean; halere, piezen bidez hausnartzea ere bada Elenek aipatzen duen zerbait. Honen adibide izan daiteke NODE konpainiaren Emakumeak pieza, non Jone Amezagarekin batera, Myriam Perez Cazabonek dantza egingo duen. Obraren sinopsiak honela dio: "Emakumeak" El Salvadorren 'abortu delitua' egotzita espetxeratu dituzten emakumeak gogoratu eta omentzeko sortu den proiektua dugu (Mundubatek bultzatua) eta 'Emakume guztion historia' dokumentalak (Itxaso Díaz), 'Emakume guztiok' eleberri grafikoak (Higinia Garay, Elizabeth Casillas) eta 'Emakumeak' dantza ikuskizunak (NODE) osatzen dute. Bizitzari eta norberaren gorputzari buruz erabakitzeko eskubidea oinarrizko eskubidea da, eta hainbat geografiatan urratzen da, batez ere emakume pobretu, arrazizatu eta nekazarien kasuan. El Salvadorrek bere Zigor Kodea erreformatu zuen, abortua legez kanpo uzteko 2 eta 8 urte bitarteko espetxe-zigorrekin. Hala ere, haurdunaldia borondatez eteten den kasuetan, emakumeei 30 eta 40 urte arteko kartzela zigorra ezartzen zaie giza hilketa larriagotzeagatik. Diziplina anitzeko "Emakumeak" proiektuak dokumental baten, eleberri grafiko baten eta dantza-pieza baten bidez emakume horietako batzuen istorioa kontatzen du, baina beste askorena izan liteke, gurea. Proiektuaren edukia (dokumentala, eleberri grafikoa, dantza-ikuskizuna) osorik edo zati bakoitza bere aldetik erakutsi daiteke.36 genero rol eta estereotipoen inguruan hausnartzera gonbidatzen gaituen pieza da honakoa, euskal dantza tradizionalean dagoen emakume-gizon banaketa dikotomikoa hautsi eta dantza beste modu batera ulertzera eramanez39. Oihana Varelak ere hitz egin digu Ez40 piezaz; autozentsurak dituen eraginen inguruan hausnartzen duen obraz hain zuzen. Ahotsa, irudiak eta dantzaren bitartez, "ez" hitzak pertsonengan eduki ditzakeen eraginez ari dira obra honetan41. Baina dantza eta feminismo edo kritika sozialen txertaketak Oihana Varelak bezala continuum batean ulertu badaiteke ere, badago aukera feminismoak edo genero ikuspegia sartzean, gure egunerokoan gertatzen den bezala, tentsio edo kontraesanak egotea. Oihana Vesgak Leiho zikin, zeru garbi piezaren bitartez agertuko duen adibidea kasu; kontraesan eta tentsio ezberdinez ari ginela hau esan zuen: Nerearekin adibidez bai egon ginen begira beste dantza teknika batzuetan, ez? Adibidez regetoia edo twerk edo egon ginen begira. Ere emakumea dantzan beste, beste leku batzutan, eta hori nahi izan genun eraman ere gure sormenera. Ordun hor ere tentsio batzuk sortu ziren pertsonalak, ez? Zergatik neretzako izan daiteke inkomodoa mugimendu hauek egitea kontestu honetan eta hor sortzen den tensio horrekin ere jolastu genuen. Gero egon ginen Bartzelonan ere twerkeko irakasle batekin eta irakatsi zigun teknika eta historikoki ere zein zen bere origena eta nola jun zan hau desarrollatzen edo. Eta... Bai jo hor tentsio pila bai sortzen dira zure esperientzia propiotik ere, ez? Leiho zikin, zeru garbi piezaz ari da Oihana. Hainbeste gaien inguruan hitz egiteko erabiltzen ari naizen pieza ikusteko aukera eduki nuen uztailean; ez dut spoiler-ik egin nahi, aukera edukiz gero ikusteko modukoa baita, baina aldaken mugimendu jakinek badute lekua dantzan zehar. Berak aipatzen duen tentsio bera ere bizitu nuen nik ere hein batean, une askotan mugimendu jakinen errepikapenak deserosotasuna eragiten baitzidan, eta horrekin batera neure buruari horrela zergatik sentitzen nintzenaren galdera eta kritika. Izan ere, María Mur Dean-ek dioen bezala, "egiazko erronka ideia handiak eguneroko egoeraz janztea da eta hor egiten diezu aurre zeure fantasma eta kontraesan propioei" (2013, 26). Mugimendu errepikakor jakin baten aurrean deseroso sentitzeak, hortaz, nire sinesmen batzuen aurrean jarri ninduen, hauek zalantzan jarri eta berrikustera eramanez. Argi dago, bada, sortzeko moduak feministak izan daitezkeela, baina aurreko paragrafoetan ikusi bezala, modu ezberdinetan eman daiteke hau, bai edukiei dagokienez baita prozesuari dagokionez ere; pieza batean zehar agertu daitezkeen emozioei lekua eta espazioa emanez, sorkuntzaren denborak errespetatuz, sorkuntzaren gaia bera feminista izanez, zaintza erdigunean egonez, eta abar. Nork bere bideak eta estrategiak baditu, baina feminismoaren eta dantzaren arteko gurutzaketa ezberdin hauen guztien artean, saretze faltaren salaketa ere agertu da. Honela zioen Elene Carretok feminismoak dantzak izan zezakeen lekuaz ari ginela: Eta be falta da saretzea. Danon artean, eztakit zerbait kontatzeko o gure artean behintzat sistema bat edo bueno elkar zaintzeko eta muga batzuk jartzeko, eta agian sindikatu bat egiteko, ez? Eta gero pues hori ahalegintzeko gauzak ondo egiteko (…) O sea danok pentsatzen gabiz gauzak ezbaga saretzen askotan goiez gure kabuz eta hori falta da, eta hori da nire ustez sortzeko modu bat feminista. 5.3.2. Ze eragin ditu feminismoak dantza ulertzeko modutan? Prozesuez aritu gara, eta hauen egiteko moduei begiratzeko garrantziez, baina aldaketarik egon da feminismo hori txertatzerakoan? Hau da, prozesuan zehar bestela lantzen ez diren hainbat alor kontuan hartzeaz gain, badu beste nolabaiteko eraginik feminismoak? Zalantza bera planteatu nien protagonistei; nork bere aldetik, nork bere ikuspuntutik, erantzun ezberdinak egon ziren. Lehenik, Myriam Perez Cazabonek, zaintzaren hariari jarraiki botako du erantzuna; feminismoak dantza ulertzeko moduetan eduki ditzakeen ondorioez ari ginela honela esan zuen: Nik uste dut zuk ezbadakazu ikuspegi hoi ikuspegi konpetitiboago bat izatera erdi behartuak gaudela mundu hontan. Orduan ez baldin baduzu ikuspegi feminista hori, bueno, lana berdin berdin ondo egin daiteke beste gauza batzuk zainduta. Nik uste dut, ez? Eta beste gauza hoiek zaintzeak igual ekartzen dizuna da ba batzutan lan giroa hobeto zaintzea, lana eta etxeko uztarketa hobeto eraman ahal izatea, mmm, ez dakit nola esan, neretzako gauzak modu batean humanoago egin ahal izatea. Ze bestela batzutan pasatzen gea bata bestean gainetikan atzera begiratu gabe. Dantza munduko lehiakortasuna ez da behin bakarrik aterako. Oihana Varelak lehenago finantzaketa moduez ari ginela aipatu du baita ere diru-laguntza bat eskatzean ibilbide luzea eduki duen jendearekin batera lehiatzen duzula. Hau da, proiektuak finantzatzeko diru hori ez dela dantzari guztientzako adina, eta hortaz esan dezakegu lehiakortasunean erortzeko arriskua badagoela. Oihana Vesgak, aldiz, beste bide batetik joko du eta esperientzia lortzearekin lotuko du feminismoa, heldu izatearekin; honela zioen feminismoak dantzan eduki zitzakeen ondorioez ari ginela: "Nik ikusten det, bira orain hoi esan dezula, feminista izateak igual heltzearekin lotzen det. Heltzea esaten da? Haztearekin edo heldutzearekin edo lotzen det. Bai egia esan heldutzetik edo helduagoa naizenetik eta esperientzia gehiago dedanetik eta esperientzia hoien barruan sartzen det kontzientzia bat emakume bat izatetik patriarkatu honetan, ez?". Esango nuke kontzientzia honek modu batean edo bestean lotura izan dezakeela feminismotik bultzatzen edo bilatzen den emakumeen ahalduntzearekin, Oihanak aipatzen duen patriarkatuak eduki ditzakeen eraginen inguruko jakintza garatu eta horrekiko erantzun bat edo aurre egiteko estrategia ezberdinak aurrera eramanez. Bide beretik joko du Oihana Varelak ere, feminismo izena jarri edo ez, bere garapen pertsonalak bidegabekeriak azaleratu eta hitz egiteko balio izan dio; feminismoan dantza ulertzeko edo bizitzeko moduetan eraginik eduki zion galdetzean, honako erantzuna bota zidan: Eske ni oso rebeldea naiz. O sea jende guztiak neri esaten dit feminista hutsa naizela eta ni ez naiz sentitzen feminista. Hori, ze enaiz, klixeak jartzea... Gero naiz lenengo borrokatzen duna denengatik e baina, baina feminista bezela kokatuta, ez? Ze neri ere ez etzait gustatzen retxazatzea, ze bai naiz emakumea eta ikusten detena da desigualdade handia dagola. Mmm, ez dakit hortan apoyatu naizen, feminista izate horretatik baina bai izan naiz oso rebeldea de: injusticia, la digo, o me voy. Hasieran eskapatu iten nitzan ze ez nekin berbalizatzen, zaila da berbalizatzea edo ze besteari uzten diozu ebidentzian ta neri hori kostatu zait pertsona bezela, besteei ebidentzian uztea edo... Orduan hasieran igual eskapatu naiz baino bai, ni esango nuke emakume bezela garatzen bazea bai da apoyo haundi bat gero hitzeiteko, esateko, gizon baten aurrean esateko aizu hau ez dijoa ondo, edo emakume baten aurrean ere bai. Azkenik, Elene Carretok feminismoa dantza ulertzeko moduarekin lotuko du, ikuspegi horretatik dantza klasikoan egon diren eta dauden baloreei kritika eginez. Genero ikuspegiek dantza ulertzeko moduetan eraginik duten galdetzean, hau bere erantzuna: Bai, nire ustez bai. Aber dantza ulertzeko moduan, joder, ba aber azkenean beitu dantzak ze balore, bueno dantzak, dantza klasikoak ze balore mierda eukin dauzen hor, ez? Zeba? Porque len eben beste ikuspuntu bat eta aber azkenean feministak edo bebai balore berdintasun, parekidetasuna eta berdintasunari. Esker hor aldaketa bat dabilela emoten zentzu askotan, o sea sektorean, me refiero, ya gizonezko gehixau dauz, edo, gizonezkoak, ezdakit, genero anitz. Eta gero bebai zelan lehen rola, ez? Dantzan, mutila, neska, mutilak hartzen dau neska, eta beti horrela, gero estereotipo fisikoak. El tío y luego la tía hor azpian. Hori azkenean ba gaur egungo ikuspuntutik edo bueno gizartea garatzen dan heinean ba aplikatzen da, eta nire ustez de hecho dantza klasikoko sormenak eztie iten ze ezta aktualizatu gaur egunera. emakume eta gizonei ematen zaizkien rolen arteko desberdinkeria, hau mugiezina izanik, edo eskatzen den gorputz fisiko jakina, emakumeentzat argala eta liraina dena, eta gizonentzat mardul eta indartsua (de Quadra 2020, 36). Dikotomia honen arrazoietako bat izan daiteke pas de deux edo paso a dos delakoa; honek balleteko pieza ezberdinetan bikoteka dantzatzeari egiten dio erreferentzia (Atxotegi 2019, 36). Emakume eta gizon bat izan ohi dira pas de deux hauetan protagonista, dantza klasikoan behintzat; gizonek emakumea jaso eta altxatzen dute, emakumeen rola altxatua izatean zentratzen delarik (Atxotegi 2019, 50). Hortaz, kontzientzia feminista batetik dantza klasikoari begiratuz, bertan ematen diren desberdinkeriak desnaturalizatu eta horiekiko ikuspegi kritikoa garatzen laguntzen duela esan genezake. Horrez gain, Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesgaren Leiho zikin, zeru garbi pieza hartzen badugu erreferentziatzat, dantza honetako bi protagonistak emakumeak dira; edo Myriam Perez Cazabonek Jone Amezagarekin batera dantza egiten duen Emakumeak piezan ere, dantzariak bi emakume dira. Bi adibide hauek hartuta, esaterako, dantza garaikideak aipatu berri dugun pas de deux-eko dikotomia hautsi eta dantzatzeko beste modu eta aukera batzuetara gonbidatzen gaituela esango nuke; hau da, dantza klasikoan ikus daitekeen bikote heterosexualen protagonismoa hautsi eta sortzaile hauek hein batean haratago doaz, bi nesken arteko koreografiak osatuz, edo protagonismo hori kolektibizatuz, Myriam Perez Cazabonen Iceberg izeneko piezan ikus daitekeen bezala, non lau dantzari izango diren protagonista, edo GenEroa obran ikus daitekeen bezala, zortzi dantzari izanik bertan protagonista. Ez hori bakarrik, sortzaile feministez ari garela, nabarmendu nahiko nuke sortzaile hauek egiten duten ariketa bera izan daitekeela feminista; hau da, historikoki emakumeoi ukatu zaigun espazio publikoa berreskuratzeko modu bat ere bada emakumeak eszena berreskuratzea. Ez bakarrik eszenatokietako espazioa, baita kalekoa ere, espazio horretarako osatzen diren piezak adibide45. Bide beretik, hein batean mugimendu ezberdinen bilaketa eta esplorazioa ere izan daiteke aldarri feminista, emakumeoi mugatu zaigun mugimendu askea berreskuratzeko aukera hain zuzen. Hainbat eragin ditu hortaz, kontzientzia feminista hori dantzan txertatzeak, ertz ezberdinetatik begiratzeko aukera ematen duelarik. Hari beretik, badira orain arte landu ez ditugun eta garrantzitsuak diren gai batzuk. Elkarrizketen nondik-norakoak zirela eta, ez dut aukerarik eduki gai hauek elkarrizketatu guztiekin komentatzeko; hala ere, azpimarratzeko modukoak direla uste dut eta horregatik eskaini nahiko nizkieke datozen paragrafoak. Hasteko, Myriam Perez Cazabon dantzaria eta sortzailea da, eta lehenago azaldu ez dudan arren, bi seme-alaba ere baditu. Amatasunak baditu kontuan hartzeko hainbat alor orokorrean, gai emankorra da, auzi ezberdin askorekin baitu erlazioa. Dantzaren eta sorkuntzaren munduan ere, nola ez, badu zer esana. Myriamekin feminismoa eta dantzaren inguruan ari nintzela horrela esan zuen: Amatasuna oaindik, ez? Neretzako adibidez bada orain puntu klabe bat ez sentitzea kulpable lanean nagolako eta ez etxean, ama bezela. Igual gizona izango balitz etxean gutxiago dagona ta gehiago lanean, ez litzateke kuestionatuko. Baina emakumea dagona, ez? Ni adibidez, karo, nire lanak momentuka lan pila bat dakat, beste momentutan ez dakat lanikan. Baino lan pila bat daukadan hoietan etxean ez nagonean, pues nire burua ez kuestionatu behar izatea. Eta halere batzutan kuestionatzen zea (…) Eta hori da adibidez hori da nere borroka nagusitako bat, ez? Ez, ni naiz ama, baino ni naiz Myriam eta gainea nik dakat lanbide bat non inporta zaiten baitare. Ordun lanbide horrengatikan ere borrokatu nahi dut. Orduan batzutan pues igual inportantzi gehiago ematen diot lanbideari amatasunari baino. Edo beste batzutan ez. Eta beste batzutan esan, ba ez orain amatasunari ematen diot garrantzia, lanbideari baino, ze ama naiz ere bai. Eta hori egin ahal izatea, ez? Bi gauzak egin ahal izatea sin sentirte culpable. Pues adibidez hori da neretzako ikuspegi feminista bat lortu ahal izatea. Dantzaren alorreko lana zorrotza eta gogorra bada, finantzatzeko moduetatik alde batetik, egon daitekeen lehiakortasunagatik bestetik, edo fisikoki dituen eskakizunekin (de Quadra 2020, 41), ama izateak ere baditu ondorioak, edo borroka berriak Myriamen aipuan agertu den bezala, eta ez gutxi. Eusko Jaurlaritzak bideratu eta Igor de Quadra Belausteguigoitiak eginiko dantza eta sorkuntzaren inguruko txostenean ere, dantza eta amatasuna uztartzeko zailtasunak ageri dira: "Aldizkako lanak eta lurralde-mugikortasunak ez ditu jasotzen lana eta familia bateragarri egiteak eskatzen dituen zaintza beharrei erantzuteko behar diren arreta eta baliabidea. Horrek, askotan, amatasunari eta aitatasunari uko egitea dakar dantzaren alorreko sortzaileen artean" (de Quadra 2020, 41). Txostenean agertzen den elkarrizketatu batek (#13) dioen bezala: "La mayoría de mis compañeras bailarinas no tienen hijas/os. Son decisiones personales pero creo que no están lejos de decisiones que tienen que ver con esta profesión" (Idem). Badira sorkuntzak honen inguruan hitz egiten dutenak; esaterako, 2020an Gasteizko Baratza aretoan amatasuna eta dantzaren inguruko saio bat antolatu zen46 "BaraTZAN danTZAN" jaialdiaren barnean47. Bertan, Myriam Perez Cazabon berak Nire azalean arrotz48 pieza dantzatu zuen, Bertha Bermúdezek inprobisazio bat egin, eta Naiara Rojoren Camino49 bideodantza ere jaialdiaren parte izan zen. emakumeen presentzia nabariagoa den espazio bat izanik, nola da posible hemen ere gainditu ezinezko muga bat ezartzea? Elene Carretok ere bide antzekotik joko du eta dantzaren alorrean kargu publikoetan edo zuzendaritzetan daudenak gizonak izatearen inguruan jardungo du: Ze fijatzen bagara askotan, postu, kargu publikoetan edo goiko karguetan nor dau? Ba gizonezkoak askotan. Ordun. Eta zer gertatzen da dantzan? Batez be langileak zer dire? Emakumezkoak. Bueno hori ojala aldatzea bebai eta parekide izatea baina realidadea da dantzan dantzari gehixenak ga neskak, ga emakumeak. Ordun da como ah, hay un puesto público y justo es de un tío. Qué casualidad, ez? Emakumezko sektore bat gehiengoa emakumezkoa izanda. Zuzendari edo postu publikoetan ez dakit, baina nire bizipenei begira, balletean aritu naizen urteetan oso gutxi ziren gelakide mutilak; ikasturte bakoitzean haur guztien artean bat edo bi. Hiru, urte oparoren batean. Egun hori parekatzen doala dirudi, eta garaikidea egiten dudan akademian badago mutil mordoa dantza garaikidea zein klasikoa egiten dutenak. Halere, aitortu beharra daukat hauetako askok ez dutela nire gelakideak diren neskek duten adinako presiorik, ezta exigentziarik ere. Esaterako, ariketa bat egiten dugunean, edo aurreko klasean egindako dantza bat errepikatu behar dugunean, neskak diren gelakideak hau errepasatzen edo berotzen egon ohi dira; mutil batzuetan ikusi dudan jarrera arduragabeagoa izan da. Horrez gain, akats edo hutsegiteek pisu handiagoa dutela ikusi ohi dut neskengan, mutilek honekiko jarrera lasaiagoa hartzen dutelarik. Azaldu berri dudan honen inguruan ari nintzen Oihana Vesgarekin hitz egiten, eta bera ere arituko da dantzaren feminizazioaz, eta honek ekar ditzakeen ondorioez: Nik usteet ematen dula ekilibratzen doala, baino karo horrea iristeko ere neska gehiago gelditu dira bidean mutilak baino, ez? Behin sartzen zerala igual gradu mailako ikasketetan ba igual adibidez ni, gure Londreseko kurtsoan ginan erdiak neskak eta erdiak mutilak baino galdetuko banu zenbat neskek audizionatuko zuten eta zenbat mutilek, ziurrenik neskak ginen ehuneko pues larogeia eta mutilak ehuneko hogeia, ez? Nahizta Inglaterran ere eskoletan eta mutilek dantza egin duten eta, bueno. Baino bai, hori zoritxarrez horrela da ba faktore askorengatik, eta nik ustet horregatik kontzientzia feminismo horretatik ere horrekiko ba pixka bat burruka egin behar dela edo hori aldatzeko edo. Eta sortzaile bezela ere bai sortu da, zergatik hainbeste emakume izanda dantza ikasten dutenak nolatan koreografo gehienak gizonak badiren, ez? Ordun ere hor bai egon naiz presente ba elkarrizketa desberdinetan hau zergatik edo nola eta azkenean dantzan ere sortzen den industria edo eraikuntza horretan isladatzen da pues gure gizartean dagoen hori. Ordun pues dantzaren bidez behintzat saiatzea hori apurtzen edo espazioak irekitzen ere ba emakume sortzaileei ba botere edo liderazgo leku hortan egoteko, ez? Baino bai, bai o sea pf. Lan asko dago egiteko, hori argi. Horregatik guztiagatik uste dut garrantzitsua eta interesgarria dela lan honetatik, ahal den heinean, sortzaile feministei ahotsa eta gogoetak egiteko lekua ematea. Hala eta guztiz ere, ez nuke hausnarketa hemen utzi nahi, eta azpimarratzekoa iruditzen zait Elene Carretok aipatu duen parekatze horretara iristea litzatekeela ideala, dantza eta mugimenduek daukaten emakume irudia moldatzea. Era berean, interesgarria ere badela uste dut dantzan dabiltzan edo ibili diren gizonen testigantzak edo bizipenak jasotzea, horrek beraien bizitzetan zein nolako eraginak izan dituen jasotzeko, esaterako. Oraingo honetan ez dut horretarako denbora zein tokirik, baina nork daki aurrera begirako ikerketa lerro izan litekeen. Orain arte aipatu ditugun elkargune eta arrakala guztiak beharrezkoak eta kontuan hartzekoak dira. Sorkuntza honen lanketaren amaierara iritsiz, hauek guztiak hitz gutxitan bildu nahiko nituzke, horretarako "Danza y feminismo a través de la historia" mahai-inguruan agertutako auzi bati helduz. Bertan, Ana Patricia Farfán-ek dantza feminista bat zer den galdetzetik, "qué sería bailar feministamente" galdetzea proposatuko du. Hau da, feminismo adjektibo izatetik, adberbio izaterako gonbita luzatzen du. Horrela, feminismoarekiko kokapen edo atxikitze bat baino, dantza egiteko eta sortzeko moduetan jarriz fokua. Galdera gustatu zitzaidanez, elkarrizketatuei ere galdera berbera bota nien; erantzun oso ezberdinak egon dira, baina berriz ere guztiak oso interesgarriak, nork bere lekutik, nork bere esperientziatik eta nork bere interesetatik erantzun dutelarik. Oihana Varelak, esaterako, elkar entzute bat bezala ulertuko du hau, norbera izateko aukera edukitzea; honela erantzun zuen berarentzat "Bailar feministamente" zer den galdetzean: "Entzutea, elkar entzute bat. Bailar feministamente hori da neretzako, entzutea... Ser, no? (barre) Izan. Eta koreografoek eta zuzendariek hori ikustea. Ni sortzaile bezela hori ikustea eta dantzari bezela hori sentitzea, ez?". Aipu honetan ikus dezakegu koreografo-dantzari rol banaketa horretan zaintzak eta elkar entzuteak eduki dezakeen garrantzia, hierarkietatik erlazio horizontalak eraikitzeko saiakera egitera pasatzearen beharra. Lehenago ere agertu da hau, eta nik uste birpentsatu behar den alor garrantzitsuenetako bat dela. Myriam Perez Cazabonek, aldiz emakume dantzari bezala identifikatua izatea baino, mugimenduak izatea dantzaren protagonistak aldarrikatuko du; pieza nork egiten duen baino, pieza bera ikustea. Berarentzat "feministamente" dantza egitea zer zen galdetzean, hortaz, honela erantzun zuen: "Ba ez pentsatu behar izatea klasifikatuko den zure dantza emakume dantzari bezela ba ikuspegi batetik edo bestetik baizik eta bakarrikan gorputza eta mugimenduatik bezela ikusi ahal izatea". Nire esperientziari heldu eta nik hausnartu beharko banu zer den "feministamente" dantza egitea ez nuke erantzun argirik edukiko: Elene Carretok dioen utopia bezala ikusten dut, kritika feministak eman ditzakeen erremintak dantzatzeko modu eta sorkuntzetan txertatzea helburu edukiz. Era berean, Oihana Varelak dioen elkar entzute eta norbera izateko aukera ere beharrezkotzat jotzen dut, dantzari bakoitzaren berezitasun eta ezaugarriak eszenaratzeak pieza pertsonal eta gizatiarrak egiten lagunduko duela uste baitut. Myriam Perez Cazabonek aipatzen duena ere interesgarria da, baina ez dakit oso urrun ikusten ez dudan; Atxotegirekin eduki nuen lehen kontaktuan ere agertu zen auzi hau. Atxotegiren aburuz, dantza garaikidean "gorputz neutro" moduko bat aurkeztu nahi da, baina arazo bat ikusten zuen; gorputzak generoak (eta beste hainbat kategoriak gehituko nuke) zeharkatuta daude. Atal hau amaitzeko Oihana Vesgari arrazoia eman beharrean nago, eta teorizatu beharrean, gorputzera eraman behar den gaia dela uste dut "feministamente" dantza egitearena; nire sorkuntza ere horren inguruan eraikitzen saiatu naiz, eta hona arteakoa izan da saiakera honen ondorio. Baina ez nuke amaitutzat joko bilaketa, eta ziurrenik, lan honetan kontuan hartu ezin izan ditudan elementu ugarirekin jarrai daiteke esploratzen "feministamente" dantza egitea zer den. 6. Eszenaratzea: ondorioak eta aurrera begirako hainbat hausnarketa Eszenaratze honetan agertu nahiko nukeen lehen elementua dantza garaikidea da. Ertz ugari ditu honek, kontuan hartzeko hainbat alor. Ikerketa honetan ikusi ditugun horietan zentratuz, lehenik eta behin, ezaugarri batekin laburbildu beharko banu, anitza dela esango nuke. Hainbat gorputz, hainbat dantzatzeko modu eta hainbat adin barne hartzen dituen dantza dela ikusi dugu; horrez gain, mugimendu aldetik ere aukera ezberdin ugari ematen ditu, bakoitzaren ezagutza eta baliabideen arabera eraikiaz hauek. Horren zabala izanik, feminismoak edo beste hainbat borrokak lekua hartzeko aukera handiagoak dituztela esango nuke, aniztasun horrek aukera ezberdinak eskaintzen dituelarik. Bestetik, mugimendu zein gorputz anitzak biltzen dituen bezala, beste hainbat diziplina ere hartzen ditu; antzerkia, ahotsa, audiobisualak, musika mota ezberdinak eta abar luze bat. Honek esploraziorako bide ugari irekitzen ditu, dantzarekin zein beste hainbat diziplinekin jolasteko eta sortzeko; finean, prozesua zein emaitza bera aberasgarriagoak egiten dituela esatera ausartuko nintzateke. Ikerketan zehar dantzatzeko estilo hau behin baino gehiagotan alderatu dut dantza klasikoarekin, erreferentzia bat edukitzeko. Hau da, nahiz eta dantzatzeko modu eta diziplina ezberdinak izan, Atxotegik bezala (2019, 73), bien arteko muga oso lausoa dela uste dut. Horrez gain, ez nuke nahi dantza klasiko eta garaikidearen artean konparaketetan aritu edo bata bestearen gainetik jartzen amaitu; bakoitzak bere bideak ditu, bakoitzak bere estrategiak eta egiteko moduak. Dantza klasikoaren iruditeria honekiko ezagutza zabalago bat dagoelako erabili dut, ezaguna den hori erreferentzia bezala erabiliz azaldu nahi nuena argitzeko. Dantzak eta egunerokoak partekatu ditzaketen alorrak azpimarratzea interesgarria eta garrantzitsua iruditzen zait diziplina hau gizatiarrago, gertuago kokatzeko; genioek edo baliabide jakin batzuk dituzten pertsonei atxiki baino, dantza garaikidea zabalagoa dela uste dut, eta gorputz, espresio eta ezagutza ezberdin ugari bil ditzakeela esango nuke. Sorkuntza feminista bat egiteko saiakeran hainbat alor nabarmendu nahiko nituzke. Lehenik, eta ondorio nagusi bezala, egiteko moduak ugariak direla, eta sortzaile bakoitzaren araberakoak. Ezin guztiak sistematizatu, baina gutxi batzuk bai bildu ditut erreferentzia bezala. Egiteko modu horien erdigunean agertu dira sorkuntza prozesuetan zehar kontuan hartzekoak diren hainbat alor, sortzeko modu feminista ezberdinak: taldea zaintzea, emozioei lekua eskeintzea, koreografo paperetik dantzarien iritzi eta ekarpenak kontuan hartzea eta abar. Zaintza erdigunean agertu den zerbait izan da, bai dantza munduan dagoen prekarietatean zaintzeko, edo baita sorkuntza prozesuetan zehar kontuan hartu beharreko alor bezala ere, norbere gorputzarekiko, eta baita taldekideekiko ere. Nik neuk sormen prozesu bat aurrera atera nahia lanean agertu den bezala lagungarria zein gogorra izan da; iruzurtiaren sindromea uneoro nuen bizkar gainean. Gainera, eta autokritikatik joz, horretarako eduki ditudan denborak ere ez dira egokienak izan; egun tarte gehiagorekin, ziurrenik, beste modu batera ikusi eta bizituko nuen prozesu guztia. Hainbat zalantza eduki ditut; hala nola, hau nola txertatu nezakeen, benetan zerbait lortzen ari nintzen, edo nire sorkuntza feminista izan denaren inguruko galderak. Bide berberetik, bada beste auzi bat mahai gaineratu nahiko nukeena; sortzeko modu feministez aritu naiz lanean zehar, eta horiek ikerketara aplikatzeko apustua ere egin dut, esaterako, dantzariek aipatzen zuten zaintza hori ere nire egunerokotasunera eramanez. Une batzuetan beste batzuetan baino gehiago aplikatzeko aukera eduki dudala esan dezaket, baina aldarri hau azpimarratu nahiko nuke, dantzariei euren sortzeko moduen inguruan galdetzen nien bezala, ikerketan zehar neure buruari ere zalantza berberak planteatzen bainizkion; egiten ari naizena bateragarria da sortzeko modu feministekin? Badaude hobetu daitezkeen alderdiak? Ziurrenik bai, baina saiakera beraren garrantzia nabarmenduko nuke, emaitza baino. Azaldu berri dudan honetatik abiatu nahiko nuke, era berean, sorkuntza bat aurrera eramateko modu feministez hitz egiterakoan. Benetan interesgarria izan da sortzaile bakoitzak horretarako garatu dituen estrategiak biltzea; bakoitza bere baliabide eta energietatik lan indartsua egiten ari direla uste dut, agian piezaren minutuetan ikusiko ez dena, baina nabarmentzeko modukoa dena. Feminismoaz ari garela, azpimarratu beharra daukat honek baduela lekurik dantzan, eta bide askotatik. Aipatu berri ditugun sortzeko moduak zainduz, esaterako; lan taldea zaintzeko ahalegina egin, norberaren beharrei begiratu, egindako lana lan duina izaten saiatu, komunikazioan lanketak egin, emozioei lekua ematea eta abar luze bat. Era berean, piezaren gaiak edo azpian dauden galderak feministak izan daitezke, eta obren bitartez ere aldarrikatu daitezke hainbat eta hainbat auzi; ikerketan zehar ikusi ditugu honetarako adibideak, generoa (Kimua dantza taldearen GenEroa), sexismoa (Artistas inflamables konpainiaren La mujer también en casa) edo emakume eta espazioaren (Oihana Vesga eta Nerea Gurrutxagaren Leiho zikin, zeru garbi) inguruko gogoetak plazaratzen dituzten obrak, hala nola. "Feministamente" dantza egitea zer den galdetzeak ere ekarri ditu hainbat eta hainbat gogoeta interesgarri eta beharrezko; utopia izatetik hasi, eta gorputzetik probatu behar den alorra izanik amaituz, elkarrizketatu guztiek bota dituzten hausnarketek ekarpen interesgarriak izan direla uste dut. Badira hainbat gai bidean utzi ditudanak, ez interesgarriak ez zirelako, baizik eta ezin nituelako guztiak bertan txertatu. Esaterako, dantzari eta sortzaile izatearen ezberdintasunaren inguruan ezer gutxi aipatu dut; gure protagonistekin eduki nuen horren inguruan hausnartzeko tartea, eta bi kokalekuen garrantzia azpimarratu eta agertu zidatela esan dezaket. Berdina gertatu zait dantza garaikideak gure testuinguruan dituen irakurketekin. Atxotegik, adibidez, aipatu zidan interesgarria izan zitekeela Euskal Herrian dantza garaikidea nola hautematen den begiratzea, izan ere, eta arrazoi zuen, honen inguruan idatzi den gehiena estatu mailakoa edo beste kontinente batzuetakoa da. Sortzaileekin honen inguruan hitz egitean informazio handirik ez zegoela konturatu nintzen, dantza garaikideak denbora gutxi baitarama hemen. Hala eta guztiz ere, Oihana Vesgak esan zidan Donostian sortutako Anexa izeneko konpainia Estatu espainiarrean aitzindarietako bat izan zela, eta berari ere harrigarria egiten zitzaiola horren inguruko informazioa duela gutxira arte ez jaso izana. Hau bada landu daitekeen beste bide bat, dantza garaikideko historiaren zati bat ekarri dudan arren, Euskal Herrian honek eduki duen ibilbidea ez baitut aipatu. Ikerketa guztian zehar gorputzez aritu naiz, baina ez naiz sartu gorputz ez hegemoniko bat eszenan sartzen denean gertatzen den horrekin. Oihana Varelarekin eduki nuen aukera horren inguruan hausnartzeko, eta egiari zor, mamia duen gai bat izan da. Nire GRAL-a ere aurrera begirako zalantza berarekin amaitzen nuen, izan ere, edonork dantza dezake, edo gorputz jakin batzuk bakarrik baimentzen dira? (Muguruza 2019, 52). Azken atal honi amaiera emate aldera, lan honetako parte-hartzaileei eman nahiko nizkieke eskerrak; lehen momentutik prestutasun handia edukitzeaz gain, nik akademiatik proposatzen nituen galderei gorputza eman die euren erantzunen bitartez. Dituzten gogoeta eta kontraesan zein ibilbideak partekatzen oso eskuzabalak izan dira eta finean ikerketa honen bidea erraztu dute. Hari horretatik azpimarratu nahiko nuke, ikerketa eta lan honek nire izena duen arren, bertan gorputz asko dabiltzala dantzan, lan honen bost protagonistez gain, honen inguruan hausnartzen eta bide ezberdinak erabakitzen lagundu didaten hainbat bide- eta dantza-lagun hain zuzen. Ikerketa honen xedea izan da sorkuntza feminista dantza garaikidean gaiaren inguruan hausnartzea eta alor guztietan aplikatzea hau, bai lanaren formatuan, bai lana gorpuzteko moduan, eta baita lana aurrera ateratzeko moduan ere. Ziurrenik erroreak eta errepikatu beharreko pausoak egongo dira, baita bidean ahaztu ditudan mugimenduei lekua emateko beharra ere. Gure testuinguruan euskal dantza tradizionalek eta dantza garaikideak eduki ditzaketen aliantzez ez naiz aritu, ezta dantza klasikoak garaikidearekin eduki ditzakeen elkarguneez ere. Sorkuntzez aritu gara, baina ez sorkuntza hori publiko batean agertu eta eduki ditzakeen ondorio, hausnarketa edo interpretazioez. Izan ere, lan honek berak bezala, autoreak edo egileak azaldu nahi duenetik irakurle, publiko edo hartzaileak ulertzen, imajinatzen eta interpretatzen duenera jauzi handia dago. Gainera, sarreran azaldu dudan bezala, nire asmoa leku ezberdinetako profilak elkarrizketatzea zen hasieran; bidean gelditu naiz, eta lan honetako protagonista gehienak gipuzkoarrak izan dira. Ziurrenik gainerako lurraldeak kontuan hartuko banitu, beste emaitza ezberdin baten inguruan hitz egingo genuke orain. Orain artekoa da, hortaz, nire sorkuntzaren amaierako pieza; ez dakit hau bizirik mantenduko den eta orain arte aipatu ditudan elementu eta mugimenduak txertatuko ditudan, edo lan honetan amaituko den nire ekarpena. Dena dela, prozesuaren garrantzia azpimarratu nahiko nuke, azkenik, lan honetan hitzez biltzen saiatu naizenaz gain, beste hainbat alderditan ere eragina izan baitu ikerketa honek, eta bide horretako ikaspenekin geldituko naiz ni. Orain, beraz, irakur/ikuslegoaren garaia da hau interpretatzea, eta nire hausnarketak eta joan etorriak gorpuztea. Hortaz, sorkuntza hau ikusi eta irakurri ondoren, irakurle eta ikuslego bezala, zer esango zenuke dantza garaikideko sorkuntza feministen inguruan? Edo nola gorpuztuko? - Atxotegi, Uribarri. 2019. Dantza klasikoa eta dantza garaikidea perspektiba feministatik. Gorputza, generoa eta agentzia. Master Amaierako Lana. Euskal Herriko Unibertsitatea. - De Quadra Belausteguigoitia, Igor. 2020. Dantza-sorkuntzako emakumeen eta gizonen egoera EAEn. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. - Muguruza Agirre, Libe. 2019. Dantza klasikoa eta garaikidea: gorputzaren kontzientzia, mugimendua eta elkar-ikasketak. Gradu amaierako lana. Euskal Herriko Unibertsitatea.
science
addi-226118aff7f9
addi
cc-by-nc 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/53666
Euskal lexiko etnometeorologikoaren azterketa
Diéguez Barahona, Kepa Koldobika
2021-10-01
Euskarak bere baitan gordetzen du lexiko etnometeorologiko oparoa, altxor ezin adierazi adinakoa. Okerbiderik ez ematekotan, etno- aurrizkiak hiztun xeheek erabiltzen duten lexikoa eman nahi du aditzera, ez besterik. Ikerlan honi ekin baino lehen, inork nekez irudika lezakeen ezin konta ahal eguraldi-egoerari heltzen dio euskal hiztunen lexiko harrigarriak, hainbat ñabardura eta xehetasun atzemangaitz tarteko. Barreiatu samartuta eta ahantzixe egon diren termino gehientsuenak bildu, sailkatu, aditzera eman, interpretatu eta ondorioak azaleratzen dira tesi honetan: hain da joria etnometeorologiaren lexikoaren eremua, non ostagiena1 —fenomeno atmosferikoak— aztertzea baizik ez dut erabaki: beste batzuk, berriz, baztertu dira hurrengo baterako azterkizun, hain da ikaragarria berbategi guztia. Ondoko ostagi hauen terminoak dira aztergai: ostadarra, ekaitza, haizeak, hodeiak eta ur-meteoroak—elurra, euria, hezetasuna, ihintza, izotza, lainoa-lanbroa-gandua eta txingorra—. Hainbat iturri erabili izan dira taxuzko corpusa osatzeko, ahozkoak nahiz idatziak, zaharrak zein berriak; ziurrenik datu bat edo beste faltako da, baina ikuspegi orokorraz jabetzeko lain. Munta honetariko ikerketa aurrera eramateko, lexikoaren azterteketa hau testuinguru zehatz eta argi batean kokatu behar izan da: hizkuntzak eta kulturak bat egiten duten muga-barru zabalean: eremu horretan XIX. mendeaz geroztik plazaratu izan diren askotariko iritzi eta hipotesiak azaltzen dira tesiaren esparru teorikoan. Trumoi ugari izan dira harrezkero, deblauki. Asko eta asko osagarriak, beste batzuk, ordea, eztabaidagarriak oso; adibidez, Sapirren eta Whorfen hipotesi determinista. Beti korapilatsu eta nekeza gertatu ohi da edukiaren adierazia azaldu nahi izatea. Ez da batere samurra, eta ika-mikak ez dira nolanahikoak izan: zer ote da lehenago, pentsamendua ala hizkuntza? Zer-nolako harremana dago hizkuntzaren, pentsamenduaren eta errealitatearen artean? Zeinek zeini eragiten dio lehenago? Gizateriak antzinarotik gogoan erabili izan duen auzi bera da: arrautza ala oiloa? Kezka eta hipotesi horiek isalatzen dira tesian nondik-norakotasuna adierazteko asmoz; beste zenbait egile, berriz, ahalegindu dira mintzairaren lanabes kognitiboak agerira ateratzen; beste batzuk, aldiz, — adibidez, Coseriuk (1981), eta berrikiago, Palmer-ek (1996/2000) eta Martin Camachok (2016)— ahalak eta leherrak egin dituzte, kulturak eta hizkuntzak bat egiten duten eremuan, 1 Ostagi berba Azkuek asmatu zuen "fenomeno atmosferikoa" esateko. Beste batzuetan egurasketa erabiltzen du. Ez zuen arrakastarik izan, eta guztiz ahaztu zen; izan ere, behin baino ez du berak erabiltzen Euskalerriaren Yakintzaren laugarren liburukian, 205. orrialdean, ostadarraren izendapenen berri ematen duenean: "Lan onen lenengo liburuan, [...] bekuski irakurleak ostagi onen [ostadarraren] beste amazazpi izen". (Azkue, 19351947/1989) diziplina berriztatzaile bezain erakargarri baten zutabeak ipintzeko: etnolinguistika. Horrexek ematen dio argi izpi bat ikerketa honi. Oro har, antropologiaz eta beste jakintza batzuez baliatzen da etnolinguistikaren ildo berria ondorio linguistikoak ateratzeko: bide malkarra du etnolinguistikak hizkuntzalaritzatik kanpoko esparrua izanda: orori kausitzea lan du, aditu guztiek begi onez ez dute ikusten eta. Oraindik, gaur egun, garabidean diharduela baieztatzera ausartzeraino heltzen naiz tesian: kontu teorikoak bai, baina ez dago ikerlan askorik kulturaren eragina hizkuntzan, bereziki lexikoan, aztertzen duenik: are gutxiago hizkuntza baten lexiko etnometeorologikoan. Alde horretatik ikerlan hau aitzindaritzat jo daiteke. Ziurrenik, hizkuntzalaritzaren upategi erraldoian botila xume bat baino ez da izango, baina nago hemen lexikoa sailkatu eta aztertzeko ez ote den eskaintzen azterbide bat, kulturak lexikoari nola eragiten dion antzemateko. Eremu horretan, hain zuzen ere, ezohikoa baita, ezartzen da tesi hau: kulturak hizkuntzari, eta batik-bat lexikoari nola eragiten dion aztertzea. Lexikoaren sorkuntza dela-eta, Palmerri (1996/2000) hartutako kontzeptu bat ardaztzat jo dut tesi guztian barrena: mind's eye. Nik adimen-begia itzulpenaz baliatzea erabaki dut kontzeptu hori adierazteko, hau da, euskal hiztunen adimen-begia lexikoaren sortzailea da buruiruditeriaren bitartez. Beren-beregi sahietsi dut Palmerren "azterketa kulturala", ondorio etnolinguistikoak, eta ez antropologikoak, erdietsi gura izan baititut; Palmerrek, ordea, ondorio antropologikoak lortzea du helburu. Behin ikerlan honen esparru teorikoa zedarritu ondoren, hizkuntzak irakasteko metodologiatik datorren sailkapen-metodo batez baliatu naiz: syllabus nozionala, nozio orokorrak eta nozio espezifikoak bereizten dituena (Wilkins, 1976). Wilkinsen arabera, nozio orokorrak sei dira: izakiak, kantitatea, kalitatea, jarduera, denbora eta espazioa. Aldi berean, nozio orokor horiek dauzkaten kontzeptuen arabera ezarri dira beste kategoria batzuk. Beraz, era horretara ostagi guztien lexikoaren sailkapen sendo eta irmoa osatu da. Corpuseko nozio espezifiko guztiak kokatu eta sailkaturik, proposatzen dudan azterbide etnolinguistiko batez baliatu naiz; adierazi bezala, kulturak eta lexikoak bat egiten duten gune ezin zirraragarriago horretan, hizkuntzalaritzaren, antropologiaren, dialektologiaren eta meteorologiaren ekarpenak aintzakotzat hartu ditut ikerketa sakon eta xehe-xehea gauzatu eta hezurmamitzeko. Termino oro errotik azalera aztertzen da haren testuinguruan, eta horrela jabetzeko gauza izango gara norainokoa den nozio espezifiko bakoitza bere eremuan eta gainerako eremuen terminoekiko: 4319 piezadun puzzle erraldoia eratu da. Euria maite dut, eta elurra, eta hotza, eta…"eguraldi txarra" deritzona. Lainoak eta lanbroak zoratzen naute, baina hego-haizea ez dut batere gogoko; gogaikarria da, aztoragarria, erotu egiten gaitu. Txikitatik izan dut aroaz jabetzeko joera, ulertzeko, hain da menderaezina! Ez zidan batere ardura lagunekin kalean futbolean zirimiripean olgetan ibiltzeak. Gozatu egiten nuen. Indar eta kemen berezia ematen zidan mela-mela eginda jarduteak. Pozarren egoten nintzen, praketan kabitu ezinik. Inguruko jendeak ez ninduen ulertzen, baina nik sentipen bereziak izaten nituen. Barneko sentimendu hori lagun izan dut bizitza guztian; adi-adi egoten naiz noiz etorriko euria, elurra, noiz gerta litekeen ekaitzik, ea egoera egokirik izango den elurra egiteko. Klima-aldaketak atsekabetzen nau; negu epel eta ateriak izutu egiten nau, goibeldu. Euskal Herriko klima ez da bat; askotarikoa da. Alde ederra dago eskualde batetik bestera; itsasertzetik barrualdera; mendialdetik ordokira. Elkarren ondoko herri batzuek klima desberdin samarra izaten dute, kontu orografikoren bat tarteko. Zenbat eskualde hainbat mota. Ez da bat; euskara bezala. Badirudi euskal klima eta euskara eskutik doazela. Euskarak hizkera ugari ditu, Euskal Herriko klimaren antzean. Berbek ere liluratzen naute; arima azaltzen da haietariko askotan. Euskarak eguraldiaren inguruan dauzkan hitzak betidanik gogoko asko izan ditut. Sekula ez zitzaidan bururatuko euskarak daukan eguraldiaren gaineko hitz-altxorra ikertu eta aztertzea, baina horrela suertatu da. Egia esan, ez zen inondik inora nire asmoa honelako tesia gauzatzea. Badira urte asko aroari buruzko hitzak biltzen hasi nintzela. Apurka-apurka, presarik gabe. Zer egin jasotako hitz guztiekin? Erantzuna erraza izan da: datuak bilduta, sailkatu, aztertu, interpretatu eta ondorioak atera. Bai, baina hori nola egiten da? Denbora luzea eman dut, urte asko datuak sailkatzen, eta hori egitea aski izango zelako ustea neukan; baina, ez: usteak erdi ustel; aztertu eta interpretatu egin behar ziren. Lan eskerga, inondik ere. Azkenean, ondorio honetara iritsi nintzen: tesi honen ardatz nagusia euskarak bere baitan gordetzen duen lexiko etnometeorologikoa sailkatu, aztertu eta ondorioak ateratzea zela, behar bezalako zerbait ekarriko banion euskal kulturari. Harroxko samarra, ordea. Nahiz eta unibertsitatetik kanpo lan egin, euskal kulturari ekarpen xumea egiteko moduan nengoen (edo hala uste nuen). Bada, Michelangelo handiak esan zuen moduan, eskultura hortxe dago, harritzar horretan, hortxetik baino ez da erauzi behar. Berak, inor gutxik ikusten zuena itxurarik gabeko harritzar batean, ikusi egiten zuen. Nik era apal batean horixe egin dut: lexiko etnometeorologikoa azaleratu, sailkatu eta interpretatu egin dut. Haitzulotik lurraren azalera egin du bidaia. Itxurarik gabeko hitz-altxor hori itxuraturik dago. Ez da edonolako bidaia izan. Batek baino gehiagok galdetuko dit zergatik lexiko etnometeorologikoa. Erantzuna emanda dago aurreko lerroetan eta, horretaz gain, batik bat, kulturaren eragina era zuzen eta garbian sumatzen den arlo linguistikoetariko bat delako; hizkuntz komunitate baten arima eta iruditeria. Badirudi lexikoa dela hizkuntzaren baitan kulturaren isla eta eragina ondoen eta zuzenen antzematen den eremua. Euskal lexiko etnometeorologikoaren bitartez, metodologia etnolinguistikoa aplikaturik, euskal hiztunaren komunitatearen mundu-ikuskeraz jabetu ahal izatea dugu xede, gizatalde baten egitura kontzeptualak eraikitzea lexikoaren esanahi sinbolikoa aztertuz. Euskal hiztunaren adimenbegiak eratu duen buru-iruditeria azaleratzea dut helburu ikerlan honen bitartez. Hori dela-eta, alderdi askori errepara lekieke kulturaren eragina zein den aztertzeko. Horretarako honela dago egituratuta tesi hau. Lehenik, helburuak aipatzen dira, nolako itxaropena dagoen, noraino uste den hel daitekeela (1. atala). Bigarrenik, esparru teorikoa zehazten saiatzen da: kulturaren eta hizkuntzaren arteko uztarketa; zeintzuk teoria izan diren historian arlo etnolinguistikoan; zer teoriak eragin dion gehien tesi honi; Saussuren kontzeptuak, nahitaezkoak hizkuntzalaritzari antz emateko; Coseriu ikertzaile nekaezinaren ekarpen etnolinguistikoa; Koldo Mitxelenaren ikuspegi saihestezina; Boas, Sapir eta Whorfen ideia erlatibistak, arriskutsu samarrak, baina argigarriak (2. atala). Hirugarrenik, metodologia: etnometeoroen azterketa, etnolinguistikaren ekarpena, nola lortu diren datuak eta nola prozesatu diren eta hizkuntzen irakaskuntzatik ekarritako nozio espezifikoen sailkapena (3. atala). Laugarrenik, datuak aztertzeko proposamena: ostagiak (fenomeno atmosferikoak); hots, ostadarra, ekaitza, haizeak, hodeiak eta ur-meteoroak —elurra, euria, hezetasuna, ihintza, izotza, lainoa, lanbroa eta gandua, eta txingorra— (4. atal osoa). Hasierako asmoa denbora eta ortzia ere aztertzea zen, baina ikusita norainoko ikerketa izango zen, bazterrean uztea erabaki da hurrengo baterako, euskal hiztunaren buru-iruditeriaren nondik norakoa azaltzeko nahikoa delakoan. Azkenik, ondorio orokorrak (5.atal osoa) eta bibliografía. Hauxe da duela urte asko hasitako bidaiaren ibilbidea. 1.2. Ikerketaren mugak eta helburuak Datu guztiak bildu, sailkatu, eta interpretatu aurretik, helburu batzuk ezarri dira. Noraino irits zitekeen susmatzen zen, baina xedea ez zegoen garbi. Datuen azterketak adieraziko zuen itxaropena bete edo huts egingo zuen. Itxura batez, xedeek handinahitasuna eman dezakete aditzera, baina nago ikerketa hau ezohikoa ez ote den. Kontuak kontu, etnolinguistikak bere gain har ditzakeen helburu hauek eta ikerketaren mugak azpimarratzea komeniko litzateke (Martín Camacho, 2016: 198-202). 1. Inguruneak nola eragiten dion lexiko etnometeorologikoari antzematea. Dirudienez, lexikoa ingurunearen arabera eratzen da. Hizkuntza oso gida baliotsua da jakiteko nola gizarteak egokitu eta moldatzen diren beren ingurune natural, sozial, material eta naturaz gaindikora (Morant Marco eta Díaz Rojo, 2005: 10-16). Horrela bada, hitz eta esapide ugarik islatuko dute nola gizarte batek taxutu eta interpretatu duen hizkuntza jakin bat. Beraz, natura, giza harreman eta sinesmenen elementuak –mitologia ahaztu gabe– izendatzen dituzten berbak kulturak arlo horiek interpretatu dituen moduaren ondorioak izango dira. Kasu honetan, naturari dagokionez, arlo etnometeorologikoa izango da aztergai, hau da, eguraldiaz jarduten denean erabili ohi den lexikoa, baina ez zientziak eratutako lexikoa, baizik eta mendeak joan, mendeak etorri, hiztun xeheek sortutakoa. 2. Eguraldiari buruzko lexikoan bereizketa semantiko ugariak azaleratzea (Casado Velarde, 1991: 68-69). Oso ohikoa da baieztatzea komunitate baten kulturaren alderdiak, gizabanakoen bizimodurako berebiziko garrantzia daukatenak, bereizketa lexikoak sortzen diren gune bihurtzen direla. Bereizketa horien bidez, hizkuntzak alor jakin batzuen interpretazioa zehaztu egiten du; adibidez, italierak pastari irizteko hitzak edo AEBetako ingelesak nola garatu duen armak izendatzeko lexikoa. Euskarari dagokionez, aurrerago ohartaraziko denez, bereizketa semantiko ugari dira fenomeno meteorologikoak desberdintzeko. 3. Kulturaren bilakaeratik abiaturik, lexikoa bilakatuz doala frogatzea. Etnolinguistikak ikuspegi diakronikoa ere har dezake bere gain. Horrela, kultur aldaketek lexikoari eragiten diotela azter dezake ikerketa etnolinguistiko batek eta, era berean, nola agertzen diren hitz berriak eta nola galtzen diren beste hitz batzuk. Etnometeorologiaren esparruan, zalantzarik gabe, zientzialarien iritziz gertatzen den eguraldi-aldaketak ezinbestez eragiten dio berbak erabiltzeari; izan ere, gal litezkeen fenomeno batzuei dagozkien hitzak ezari-ezarian ahaztuko dira beharrezkoak izango ez baitira: beharrizana nolako, hitzak halako. 4. Lexikoa, komunitate edo gizarte baten mundu-ikuskeraren isla izaten dela ondorioztatzea. Alderdi hau garrantzi handikoa da. Maiz baieztatu izan da hitz batzuek giza komunitate baten oso alderdi intimoak adierazten dituztela. Euskarak fenomeno zehatz bati irizteko hitz-elkarketa jakin bat erabiltzeak eman lezake aditzera zein ote den gizarte baten "ideologia" edo bizitzarekiko ikuspegia. Adibidez, arlo etnometeorologikoan ugari dira eratutako metaforak, oso sinbolismo aberatsa sorturik. Esaterako, izotz-burruntzia hitzelkarketaren bigarren osagaiak islatzen du euskal hiztunaren pentsamoldea, nekazaritzari lotua, lan egiteko tresnei uztartua. Beraz, "izena den guztia omen da" deritzon euskal esapidea, ikuspegi hermeneutiko batetik begiratuta, "hizkuntzak errealitatearen giza esperientzia eta bizipen guztiak antolatzen ditu; ondorioz, errealitatearen eta gizakiaren arteko elkarrekintza adierazi eta irudikatzen da izenean, eta, izena aipatzean, elkarrekintza hori eratu eta interpretatzen da" (Ortiz-Osés, 2006: 54). 5. Euskal lexiko etnometeorologikoa, gehienbat, ez dela arbitrarioa, eta nolabait motibatua dela frogatzea. Saussuren arbitrariotasun- eta motibazio-kontzeptuak aztertuko dira horretarako (Saussure, 1915/1945: 88). Sortutako sinbolismoa kultura jakin baten adierazpena dela erakutsi behar da. Badira arbitrariotasunaren aurkako kontzepzioak, ikonotasuna deritzon hizkuntza naturalaren printzipioa azaltzen dutenak. Harreman semantikoak eredu formaletan isla daitezke; eratutako printzipio pragmatiko-kognitiboa zenbait baliabide linguistiko kognitiboren bidez azaleratzen da, eta gramatikalizazio-prozesuen eraginez hizkuntzan finkatzen dira estrategia diskurtsibo gisa. Euskal lexiko etnometeorologikoa, hein handi batean, dezente motibatua da, eta ez arbitrarioa, hainbat termino hitz-elkarketaren, eratorpenaren eta onomatopeien bidez eratzen baitira. Aldi berean, ez da bereziki sakonduko, baina azaldu egingo da nolako teoriak dauden hots-sinbolismoaren inguruan. 6. Hitzen etimologiak ikertzearen bidez antzinako kultur egintzak argitara ematea. Batzuetan oso arlo labana delarik ere, ardura eta kontu handiz eginda erraztu dezake kulturaren ezkutuko datuak deskubritu eta azaleratzea. Adibidez, ostots terminoa ortz(i) + hots berben bat egitetik bide dator, hau da "ortziren hotsa". Horrelako eleak eta hitz-elkarketak xehatzeak eman litzake eremu batzuetan oso ondorio adierazgarriak. Beste batzuetan berbak zatikatzea oso kontu korapilatsua izan liteke, eta egiazkoak ez diren osagaiak aditzera emateraino hel liteke; adibidez, euri ez-motibatua dela esan genezake, baina baldin eta halako eta halako osagaiz eraturik dagoela adierazten bada, motibatua dela ondoriozta liteke. 7. Maileguak jaso eta aztertzearekin batera, gizarteak erabili eta ezartzen dituen kulturarteko ezagutza-iturriak azaltzea. Horrek ere eman lezake, zalantzarik gabe, euskararen kultur arteko harremanen berri. Zenbaitetan lexikoaren eremu batzuetan egon litezkeen hutsune semantikoak betetzera etortzen dira, baina beste zenbaitetan bi hizkuntzaren arteko harremanen isla besterik ez dira. Esaterako, enbata eta galarrena hitzak erabiltzen dira fenomeno bera izendatzeko eta biak maileguak, itsasoan lanean jardun duten arrantzaleek ekarritakoak, beste hizkuntza batzuen hiztunekiko harremanen ondorioz. Beraz, giza harremanek ahalbideratzen dute lexikoaren ondarea ugaltzea. 8. Hiztunek adimen-begiaren bidez eratzen duten irudi multzo egituratua –iruditeriaazaleratzea. Gary B. Palmer irakasleak 1996an argitaraturiko Toward a Theory of Cultural Linguistics (gaztelaniaz 2000. urtean egindako itzulpenean Lingüística Cultural) ikerlanean adimenaren iruditeria jotzen du ardaztzat hizkuntzak eta kulturak ikertzean. Euskaratu egingo dira kontzeptu horiek behin eta berriz azaltzen baitira tesi honetan: "Hizkuntza adimenaren iruditerian erabilitako hitzezko sinbolo-jokoa da. Adimenaren begiaz ("Mind's eye") ikusten duguna da iruditeria, eta osterantzeko sentsazio eta sentipen batzuk" (Palmer, 1996/2000: 23). Haren ikuspegiaren arabera, "irudikatzen duguna pertzepzio-forma guztien bidez lortutako esperientzietan oinarrituta dago, eta, gainera, hitz egiten dugu" (ídem). Joera bertsukoa da ikerlan honen izenburua: "Hablar y pensar, tareas culturales" (Velasco, 2003); mintzatzea eta pentsatzea kultur jarduerak dira, alegia. 9. Hitzen eragina gizabanakoaren pentsamenduan aztertzea: Sapir-Whorf deritzon printzipioa. Hizkuntzak pentsaerari eragiten ote dion hipotesia frogatzen saiatu ziren Sapir (1921/1962) eta Whorf (1956). Nahiz ideia hori garai hartan berria izan ez, Benjamin Lee Whorfek, Edward Sapirren ideia interesgarriak oinarritzat harturik, beste era batera lotu zion aferari. Whorfek eman zuen aditzera hizkuntza bakoitzaren sistema linguistikoa ez dela ideiak adierazteko sistema erreproduzitzaile huts-hutsa, baizik eta sistemak berak gizabanakoaren ideiak eratu eta itxuratu egiten dituela, hots, gidari duela adimenaren jardueretarako eta inpresioak aztertzeko. Badirudi gure mintzairek finkatzen dituzten arauak lagun, natura ataltzen dugula. Whorfek garatutako erlatibismo linguistikoa hiru adierazpenetan azaltzen da: lehenengoa, erlatibista hutsa da, eta agertzen du bestelako mintzairen berbadunek mundua bestela eratzen dutela, hots, mundu-ikuskera desberdina daukatela. Bigarrena determinista da, hizkuntza ez da komunikatzeko tresna hutsa, pentsamendua determinatu egiten du. Hirugarrenak aniztasun linguistikoa aldarrikatzen du, eta aurreko biak baino lehenagokoa da. Gizabanako eta komunitateen jokabide linguistikoen aldakuntza izan liteke norma. Aniztasuna izan liteke norma. 10. Esparru etnometeorologikoaren eremu guztietako lexikoa azterturik, ea antzeman daitekeen nola bilakatzen den Euskal Herriko klima. Aipatutako lehenengo, hirugarren eta laugarren xedeak aintzat harturik, hau da, nola inguruneak eragiten dion lexiko etnometeorologikoari, kultura aldatu ahala lexikoa bilakatuz doala, eta lexikoa izaten dela komunitate edo gizarte baten mundu-ikuskeraren isla, hauteman daiteke herri euskaldunetan klima bilakatuz doan heinean, era berean lexikoa aldatuz doala. Begi-bistan dago klimaaldaketak lexikoari eragiten diola: zenbait berba ahanzturaren zorroan jausten dira, eta beste batzuk sortu, gaur egun, oro har, eta salbuespenak salbuespen, maileguak edota ez era egokiak eratutako hitz-elkarketak eta ikuspegiak. Horrenbestez, ikerlan honen helburuak eta mugak azalduta, jarraian hizkuntza, lexikoa, kultura eta mugitu izan diren eremuak aztertuko dira taxuzko azterbide etnolinguistikoa eratzeko asmoz. Horretarako, lehenengo eta behin lexikoaren azterketak nolako ibilbidea izan duen ikusiko da; bertan mundu-ikuskerarekiko harreman berezia aztertuko da, eta batez ere, saiatuko da eremu etnometeorologikoa zehazten. Bigarrenik, zer jotzen den kulturatzat azaleratuko da; etnolinguistikaren tradizioa eta ikergaiak xehetuko dira; hizkuntzalaritza kognitiboaren ekarpenaren berri emango da; Mitxelenaren hizkuntza eta kulturaren arteko ikuspegiari garrantzia emango zaio. Horrezaz gain, nahiz eta ikuspegi antropologikoa izan, Ginea Berriko komunitate baten ingurumen-azterketaren nondik norakoa ikusiko da, eta, ikerlanaren helburuak eta esparru teorikoak azalduta, tesiak izango duen eremu teorikoa agerira azalduko da. Azkenik, ondorio behinenen berri emango da. 2. Esparru teorikoa zehaztea Semantika, lexikologia eta lexikografia hizkuntzalaritzaren barruko esparru desberdinak direnez gero, oso ondo bereizi behar dira. Jende askok hainbat arrazoi direla-eta hirurak nahasteko joera du. Hirurek daukate aztergai bera, baina ikuspuntua desberdin samarra. Izan ere, giza hizkuntza arlo askotatik azter daitekeenez gero, bakoitzaren behatokia ondo baino hobeto zehaztu beharra dago. Hirurek hitzak dauzkate ikusmiran, eta hirurak ahalegintzen dira haiek ikertzen lanabes desberdinekin. Hori dela-eta jakintzagai desberdintzat jo daitezke, nahiz eta ikergai bera daukaten. Dena ikerketaren nondik-norako eta zailtasunean datza. Ikerketa batzuk beste batzuk baino zailagoak izaten dira. Eta ikertzeko aztergai gutxi daude giza hizkuntza bezain zail eta konplexuak. Giza hizkuntzak gizakiak berak sortu dituenez gero, gizakia bezain korapilatsuak izan ohi dira: malguak eta mugarik gabekoak dira; ez dira batere zurrunak. Ez daude inondik inora hizkuntzaren muga guztiak aurkituta. Behin eta berriz aurkitzen dira esploratu gabeko "eremu berriak" hizkuntzaren barruan. Horregatik, hizkuntzek mugarik gabeko "unibertsoa" eratu eta osatzen dutela esateraino hel daiteke, eta hitzen eremua magikoa dela, ustekabez beterikoa. Ulerterraz samarra da hizkuntza baten "hitz"ak behatu eta aztertzea hainbat ikuspuntutatik egin daitekeela. Semantikak hitzen esanahia du aztergai. Baina zeri heltzen diote lexikologiak eta lexikografiak? Oinarrizko kontzeptu batzuk azaldu behar dira, aipatu bezala hirurek ikergai bera daukate eta. Hala eta guztiz ere, ez da batere erraza gertatzen ikergai hori zehaztea, Auzi horren inguruan zenbait arazo suertatzen baitira: • Zer da hitza? • Esanahia hitzean ala morfeman dago? • Zein da semantikaren ikuspuntu zehatza, eta zein lexikologiarena edo lexikografiarena? • Nolako terminologia erabili behar da? Hizkuntzalaritza gaur egun ardatz-zientzia izango litzateke; izan ere, hizkuntzalaritzaren barruan den-dena aztertzen zen, baina urteen joanean, fonologia, morfologia, sintaxia, etab., apurka-apurka bereiziz joan izan dira, hau da, gramatika ez zen aztertzen atal bakarra izango balitz bezala, baizik eta bera osatzen duten eremuak banaka aztertzen hasi ziren hizkuntzalariak. Hitzen esanahien zientzia aldi berean, gaur egun ere, ardatz-zientzia bat izango litzateke (beste ardatz-zientzia batean aterpeturik dagoena, ziur asko Hizkuntzalaritza modernoa aldi formal batetik pasatu zen, non formak eta funtzioak ikertzeari baino ez zitzaion ekiten. Ez dago oroitu beharrik azken hamarkadetan Noam Chomsky hizkuntzalariaren eragin nabarmena. Hori zela-eta, egitura immanenteak aztertzea baino ez zela zientifikoa baieztatzeraino heldu zen (barruko hizkuntzalaritza). Horren ondorioz, hitzen esanahiari buruzko ikerketak gaitzetsi samartuak izan ohi ziren. Inor gutxi ausartzen zen hitzen adieraziaren ikertzeari ekitera: uzkur zebilztan ikerlariak. Halarik ere, soziologoek, historiagileek, etnologoek, antropologoek, psikologoek, psikoanalistak eta abarrek arazo horiekiko gero eta interes handiagoa izateak giza hizkuntzaren alderdi honi bizitasun berezia ematea lortu du (kanpoko hizkuntzalaritza). Egun inor gutxik jartzen du zalantzan esanahiaz arduratzen diren jakintzagai horien garrantzia. Semantika, lexikologia eta lexikografia elkarretatik bereizi baino lehen, oinarrizko kontzeptu bi argitzea beharrezkoa da; hau da, "lexiko" eta "hiztegi" kontzeptuak. Lexikoak, oro har, komunitate bateko kideek elkarrekin komunikatzeko erabiltzen duten hitz-multzoa adierazten du (Férnandez González, 1989). Beraz, lexikoa hizkuntzari dagokion nozio teorikoa da. Baina, eguneroko bizitzan gizabanakoak hizkuntza baten lexikoaren zati batez baino ez dira baliatzen; hiztegia, berriz, ohiko era baten arabera, zerrenda eta deskriba daitekeen lexikoaren atala da. Gizabanako baten, gizarte-talde baten, publizitatearen edo eguraldiaren hiztegia aztertzeari lotzen bagatzaizkio, multzo jakin, zehatz, mugatu eta aztergarria dugu eginkizun: hizketari dagokio. Begi-bistakoa ematen badu ere, ez dago hizkuntza baten hitz guztiak biltzen dituen hiztegirik. Hortaz, behin oinarrizko kontzeptuak azaldurik, bakoitzaren eremua mugatzea askoz ere errazagoa da. Semantika jakintzagai orokorragoa da, beraren eremua diakronikoa edo sinkronikoa da, ikertu nahi denaren arabera. Batik bat, hitzen esanahi-bilakaeraz arduratzen da. Lexikografia, hitz bitan, Férnandez Gonzálezek dioenez (1989) hiztegiak egiteko teknika da, hizketari dagokio: hitzak era erosoan eta ordenan antolatzea du helburu, hau da, hizkuntza baten unitate lexikoak eratzean datza. Lexikologia, berriz, hizkuntzari dagokio. Une jakin batean hizkuntza baten hitzen arteko harremanak aztertzen ditu. Beraren eremua sinkronikoa da. Erabiltzen duen gizartearen eta hizkuntzaren artean ezartzen den elkar-menpekotasunaren arazoaz aritzen da. Beraz, bai lexikologiak, bai lexikografiak, bai semantikak hitzen adierazle eta adierazia aztertzen dituzte. Baina, lexikologiak kontu horiek ikuspegi teoriko, orokor eta zientifikotik ikertzen baditu ere, lexikografia, "Hiztegiak eratzeko artea" da, edo —definizio modernoagoa eginez— "Hiztegiak eratzeko teknika". Hizkuntzaren jakintzagai horien eremua mugaturik, definizioak eginda badaude ere, zailtasun handi samarra dago horrelakoen mugak eta ikergaiak zehazteko. Baina, ez da harritzekoa; izan ere, garatuz joaten diren jakintzagai guztiei gertatu ohi zaie. Bestalde, azaldu beharrekoa den beste arazo bat "teknika" "zientzia" baino lehen sortu ote den kontua da. Izan ere, hiztegigintza lexikologiaren aurretikoa da, zeren berau lexikoaren ikerketa zientifiko gisa orain dela gutxi eratu baita. Eta oraintxe da, hain zuzen ere, egokia jakintzagai horiek dauzkaten zenbait arazo azaltzea. Lexikografiak eta lexikologiak hizkuntzaren ikergai berari ekiten diotenez gero (berben eremua), sarri askotan agertzen dira nahasita. Irudi du elkarren arteko menpekotasuna nabaria izan behar litzatekeela (aipatutako nahasmendurako bidea). Pentsa liteke lexikografia lexikologia baten isla, aplikazio bat baino ezin dela izan, eta ikerketa lexikologiko baten ondorioa izan behar litzatekeela, lexikologiak lan lexikografikoak sakon bideratu behar lituzkeelako. Hala eta guztiz ere, hori ez da inondik inora horrela gertatu. Lexikografia arrazoi praktikoak zirela-eta, XVIII. mendean sortu zen. Itzultzaileei lanabes egokia eskaini behar zitzaien, hitz-zerrendak, errepertorio teknikoak. Merkataritzaren zabalkundea, nazioarteko harremanen eta kulturaren hedapena zirela-eta, horiek gero eta beharrezkoago zituzten itzultzaileek. Errepertorio soil elebakar, elebidun edo eleaniztunak ziren, gutxi gora-behera espezializatuak. Berezko hiztegi elebakarrak geroago agertu ziren, gizarte-talde jakin baten ohiko erabileraren araberako hitzen esanahia zehazteko asmotan. Eremu linguistikoan azken urteotan egindako aurrerapenek ireki dizkiete lexikografoei arlo berriak. Orain dela gutxi arte tradizio lexikografikoak bere teknikak garatu izan ditu, hizkuntzaren inguruko ikerketa teknikoetatik kanpo, eta, bestalde, lexikologia sortu da aldi berean lexikografiatik kanpo. Beraien arloak zedarritzea samur gertatzen ez bada ere, gaur egun oraindik ere bananduta jardun ohi dute. Hala ere, bata "zientzia" eta bestea "teknika" direlako kontzientzia edukitzen hasiak gara. Atal hau amaitzeko lexikologia eta semantika bereizi baizik ez dugu egin behar, gaiari behar besteko zehaztasuna ematekotan. Hainbat ikuspegi plazaratu izan dira auzi honen gainean, baina gogokoenetariko bat Frantzian sortutakoa da. Fernández Gonzálezen esanetan (1989), han lexikoari buruz oso lan teoriko eta praktiko garrantzitsuak eraman izan dira aurrera. Cahiers de Lexicologie deritzon aldizkarian azaldu zenaren arabera, lexikologiak lexikoa eta bere osagaiak sistema gisa aztertzen ditu; eta semantikak hizkuntza-zeinuak beraren funtzio eta efektuen arabera (aspektua eta esanahia) aztertzen ditu. Beraz, semantika hitzaz arduratzen da, baina beraren izaera hartzen du oinarritzat. Esanahiaren substantzia du ikergai beraren esanahi aldaketak eta motibazioak ditu gogoko. Bestalde, gaurko lexikologiak unitate lexikoak eta haien arteko harremanak ditu aztergai. Gero eta garatuago dago itzulpengintzari eta hizkuntza-irakaskuntzari aplikaturiko lexikologia. 2.1.2. Hizkuntzaren egitura Hitz guztiak beste batzuekin lotzen dituzten asoziazio-sare batek inguratuta daude. Asoziazio horietako batzuk esanahien arteko loturetan oinarritzen dira, beste batzuk ostera, guztiz formalak dira eta beste batzuk bion artekoei, adieraziari zein adierazleari, dagozkie. Oso ezaguna da, Férnandez Gonzálezen hitzetan (1989), Saussure asoziaziook diagrama baten bidez irudikatzen saiatu zela: Diagrama horretan, enseignement izenetik lau asoziazio-lerro ateratzen dira: 1) elkarrekiko enborrean oinarrituriko antzekotasun formal eta semantikoaren bitartez, enseigner aditzarekin loturik dago; 2) antzekotasun semantikoaren bitartez apprentissage eta éducation berbekin; 3) changement eta armement hitzekin aditzen izen abstraktuak sortzen dituen -ment atzizkia daukatelako; 4) beren bukaeretan ustekabeko antzekotasuna daukatelako clément eta justement hitzekin. Asoziazio-eremua zeinua inguratzen duen haloa da, eta beraren kanpoko ertzak ingurunearekin nahasten dira. Idi hitzak ondokoaz pentsarazten du: 2) laborantza, goldea, uztarria, etab. 3) frantsesez oroitaraz ditzake, indarra, euskortasuna, lan gogorra egiteko ideiak, baita geldotasuna, pasibotasuna eta astuntasuna ere. Aipu honetan ikus daitekeenez, "hitz baten asoziazio-eremua asoziazio-sare bihurri batek eratzen du, batak antzekotasunean oinarrituak, besteak albokotasunean, batak esanahitik ateraz, besteak izenetatik, eta beste batzuk bien artekoetatik" —neuk euskaratua— (Ullmann, 1991: 271). Eremua berez irekia da, eta zenbait asoziazio halabeharrez subjektiboak badira ere, nagusiak berak izango dira hiztun gehientsuenentzat. Asoziazio nagusi horietariko batzuk esperimentu psikologikoen bidez identifikatzen saiatu dira, baina azterbide linguistiko hutsen bidez ere ezar daitezke: hitz baten begi-bistako sinonimoak, antonimoak eta homonimoak bilduz, baita esanahi edo soinuaren aldetik antza duten terminoak eta ohiko konbinazioetan sartzen diren haiek ere, hau da, "asoziazio kidetasunak" (Sperber, 1978). Asoziazio horietariko asko eta asko irudizko mintzairaren bidez gauzatzen dira: metaforak, erkaketak, atsotitzak, esaerak eta abar. Ballyk (1952) aipatzen du, esaterako, bere lehenengo saila aditzera emateko "un vent à décorner les boeufs", hitzez hitz ,"idiak adargabetzeko haizea"; "mettre la charrue devant les boeufs" (goldea ipini idien aurretik), bigarren sailerako; eta "c'est un boeuf pour le travail", (lan egiteko idia da) hirugarrenerako. Hitz batean ardazturiko asoziazio kopurua, jakina, oso aldakorra izango da, eta termino arruntentzat oso handia izan daiteke. Guiraud irakasleak (apud Férnandez González, 1989), chat hitz frantsesaren asoziazio-eremua sakonsakon ikertu zuenak, berarekin zerikusia zuten 2000 bat termino bildu zituen. Horretarako oinarri formalak nahiz semantikoak erabili zituen. Irizpide estrukturalez baliaturik, horrelako corpus zabala hirurehun bat hitzetara gutxitu zuen, chat terminoaren gutxienezko asoziazioeremua osatzen dutenak, alegia. 2.1.3. Unitate lexikoak eta eremu semantikoak Hizkuntzalaritzan XX. mendearen lehenengo laurdenean oso helburu zehatzak ezarri ziren hizkuntza baten lexikoa edo, zehazkiago, lexiko horren aspektu semantikoa sistema gisa irudikatzeko. Josef Trier izan zen horrelako araua aurrera eramaten ahalegindu zen lehenengoetarikoa (Geckeler, 1976). Berak eremu semantiko eta kontzeptualen teoria garatu zuen. Gaur egun eremuei buruzko bibliografia ugaria da. Esaterako aski ezagunak dira ikerlan Beste hizkuntzalari batzuek eremu semantikoa erabili beharrean lexikoa edo linguistikoa erabiltzen dute; baina, funtsean, kontzeptu bera adierazten bide dute. Trierren ideiek eztabaida biziak eta zorrotzak erakarri zituzten eremu semantikoen definizioen gainean. Batzuk interesgarriak ziren arren, batek ere ez du izan Trierrenek besteko eraginik: Hizkuntza baten lexikoa hierarkizaturiko hitz-multzo (edo eremu lexiko) batez osatuta dago; hitzmultzo bakoitzak nozioen mailan ondo mugatutako esparrua betetzen du; eremu bakoitza, lexikoa zein kontzeptuala, mosaiko baten harri irregularren antzera, elkarren alboan jarritako unitateek osatuta dago. (Geckeler, 1976: 121 —neuk itzulia—)2 Eztabaidak eztabaida, azkenik bat etorri izan dira hizkuntzalariak honako kontzeptu hauetan: a. Hizkuntza baten hiztegia ez da izan behar esanahi-unitateen anabasa-metaketa hutshutsa. Lexikoa eremu kopuru batean ardaztu egiten da, hau da, konstelazio modukoak dira, hitzak biltzen dituztenak beren komunitate semantikoaren arabera. b. Eremu semantiko bakoitzak islatzen duen errealitate osoaren zati hori hizkuntzari dagokion bitarteko baten bidez bereizten du. Ohiko adibidea, hainbat liburutan aipatutakoa koloreena da (Ullmann, 1991: 282-283; Berlin eta Key, 1969; William A. Foley, 1997: 150165). Nolako hizkuntza den halako oinarrizko koloreak omen dira. Hori dela-eta, hizkuntzek errealitate bera era desberdinean zatitu eta sistematizatzen omen dute3. Beraz, honako hau ondorioztatzeraino hel daiteke: hitzaren eduki semantikoa ez da berez, bere baitan nahikoa, baizik eta, hitz bakoitza eremu bereko beste hitzekiko aurkakotasunen arloan eratzen diren erlazioek baldintzatuta dagoela. Saussureren terminologiaren arabera, hitzak ez leukake esangurarik, balioa baizik. Kontuaren formulazio horrek ulertarazten du hizkuntza baten alderdi semantikoa sistema fonologiko edo gramatikalekin erka daitekeela. Jakina denez, antzeko edo hots berdinek fonema desberdinak eratzen dituzte hizkuntzen sistema fonologikoetan. Emaitza hizkuntza bakoitzaren adierazlearen plano zehatzaren egitura eratzea da. Era berean, esanahi aldetik oso hurbil dauden hizkuntza desberdinen hitzek (adibidez azul, 2 Zenbait autoreren pasarte batzuk itzuli ditut euskaraz ematea interesgarria delakoan. Horrelaxe izango da hemendik aurrera. 3 Eztabaida ederra sor liteke ea hizkuntza guztiek bizi ote duten errealitate bera; hau da, ea hiztun guztiek begi aurrean dutena berdin hautematen ote duten. blue, bleu, blau...) hizkuntza horien eremu semantikoetan balio desberdinak dauzkate. Emaitza hizkuntza bakoitzaren adieraziaren plano zehatzaren egitura eratzea da. Bada beste kontu bat: lexikologo edo semantistari interesatzen zaion unitate lexikoa ez ohi da beti hitzarekin bat etortzen. Unitate lexiko asko hitz bat edo gehiagok osatuta egoten da. Adibidez, hego-haizea bi hitzek osaturiko unitate lexikoa dugu. Horrelako unitatea hizkuntzan eremu semantikoetan egituratzen dira. Aurrera jarraitu baino lehen, adierazi behar da zenbaitetan eremu semantikoa eta beste batzuetan, eremu lexikoa terminoak erabiltzen direla. Izendapen desberdina erabiltzeak ez dauka ia garrantzirik. Eremu semantikoa semantikari dagokio eta eremu lexikoa lexikologiari, alegia. Hala eta guztiz ere, ez da batere erraza gertatzen eremuak finkatzea. Egitura lexikoak ezin dira gramatikalak bezain finko eta iraunkorrak izan; bestalde, zeinu lexikoen arteko harremanak, ustekabekoak baitira, ia-ia mugagabeak dira. Hala ere, zeinu lexikoen artean gero eta erlazio objektibo gehiago ezar daitezke, beti ere azterbide enpiriko egokia erabiliz. Itxurazko azterketa lexikologiko bat edozein subjektibotasunetatik kanpo egon daiteke eta egon behar da. Gaur egun ez dago ezbaian jartzerik lexikoak multzo egituratua osatzen duela, nahiz eta hori makina bat azpi-eremu aldagaitzetan izan. 2.1.4. Lexikoa eta mundu-ikuskera Eremuaren teoriari buruzko ildo honetatik jarraituz, funtsezkoa da hizkuntzalaritza eta antropologia uztartzen dituen hipotesi edo printzipio baten lehendabiziko aipamena egitea: Sapir-Whorf printzipioa (ikus Sapir 1921/1962). Oraingoz bi gai besterik ez dira azaleratuko, gure azterlanarekin zerikusia dutenak: bata, zenbateraino eragiten dioten hizkuntza baten egitura linguistikoek gure munduaren ikuskerari eta bestea nola ihes egin lekiokeen Whorfek aditzera emandako "gurpil zoro" horri, hots, "biribiltasunari". Zer da lehenengo, hizkuntza ala kultura? Aurrera eramandako ikerlanek hizkuntzek "ezkutuko metafisika" bana daukatela aldarrikatzeraino bultzatu zuten. Horren arabera, "ezkutuko metafisika" horrek mundua ikusteko era berezi batean gauzatu eta ikuspegi jakin eta zehatza ezartzen die hiztunei. Whorfen hitzetan "mintzaira bakoitzaren sistema linguistikoa ez da ideiak adierazteko sistema erreproduzitzaile huts-hutsa, baizik eta sistemak berak gizabanakoaren ideiak eratu eta itxuratu egiten ditu", hots, gidari du adimenaren jardueretarako eta inpresioak aztertzeko. Gure hizkuntzek ezartzen dituzten arauei jarraituz xehatzen bide dugu natura. Sapir-Whorfen printzipioak hizkuntzalaritzaren eta antropologiaren eremuetan aldeko eta aurkako iritziak jaso izan ditu halabeharrez. Hasieran beraren aztergaiak gramatika-egitura eta pentsaeran daukan eragina izan du ardatz; adibidez, gure denbora-kontzepzioaren oinarri linguistikoak, arazo lexikoak, gaitzetsi ez badira ere, baztertu samarturik egon izan dira. Hizkuntzaren azterbide horren eta eremuaren teoriaren arteko lotura estuak nahiko balio handia izan lezake. Izan ere, semantikan jorra litezke erraztasun handiagoz Whorfen ideia batzuk. Ez dago ukatzerik, oso abiapuntu desberdinak izan zituzten bi mugimenduek —eremu semantikoek eta Sapir-Whorfen teoriak— ia-ia elkar ukitzeraino iristen diren bi ondorioetara heltzeari oso interesgarri irizten zaio. 2.1.5. Hizkuntza eta kultura-egintzak Lehen aipatu denez, Whorfek aldarrikaturiko biribiltasunarekin zerikusia daukan bigarren gaia aipatzekoa da orain. Haren ustez, herri baten hizkuntzak eta kulturak ezinbestez eragiten diote elkarri, etengabeko elkarreragina dago bien artean, alegia. Zentzu horretan esan daiteke biribiltasunik badela. Batean hizkuntzak kulturari eragiten dio, eta bestean kulturak hizkuntzari. Ez da batere aise gertatzen da zer den lehenengoa erabakitzea. Kontu garrantzitsu horretan Whorfen pentsamoldea oso zehatza ez izanagatik ere, ematen du nahita ez duela berau azaltzen egitura linguistikoen eta gizarte-arauen arteko auzia izango balitz bezala.: "Ni azkena izango nintzateke —idazten du— kulturaren eta hizkuntzaren arteko korrelazioa gisako zerbait bezain definiturik dagoela aldarrikatzen ..." —neuk euskaratua— (1956: 160). "Kulturaren eta hizkuntzaren arteko korrelazioaren ideia —zehazten du— eskuarki hitz horri ematen zaion esanahian, kontzeptu okerra da" (1956: 160). Esan beharrik ez dago, Whorf "gurpil-zoroa"ren gaineko eragozpena saihesten ahalegindu zen. Hori dela-eta, kontu labankor horretan honelakoak aipatzen zituen: hizkuntzaren eta kulturaren arteko "elkarrekiko eraginak", "eraginzikloak", "harremanak" eta "elkarrekiko zerikusiak". Eta horrelako baieztapenekin etnohizkuntzalari asko bat datoz gaur egun. Haien artean, Hill (1988) eta Koerner (1992). Gaur egun ezin uka daiteke kulturaren eta hizkuntzaren arteko harremana. Autore ugariren iritziz, begi-bistakoa da (Velasco, 2003). Horrexetatik sortu dira, hain zuzen ere, antropologia linguistikoa eta etnolinguistika deritzenak. Berebiziko garrantzia daukate kulturak eta hizkuntzak bat egite horretatik eratortzen diren teoriek. Aurrerago itzuliko da gai horretara, baina aipagarria da egun "erlatibismo linguistikoa"-k bere bertsio "bigunean" bereganatu duen garrantzia; inor gutxi dago "determinismo linguistiko"-aren alde, hots, bertsio "gogorra"; hala ere, franko dira Whorfen kontzeptuen interpretaraztearen alde daudenak, hau da, ez Whorfek agerian esan nahi zuena, ezkutuan edo inplizituki ulertarazi nahi izan ziguna baizik. Baina, egia esanda, ikerlan honen helbururako ez da garrantzitsua Whorfen gurpil kontzeptuala "zoroa" den ala ez erabakitzea. Haren printzipioaren nolabaiteko biribiltasuna ote dagoen kontu hutsak baizik ez digu eragiten. Izan ere, arazoa ez da hain sinplea. Trierrek eta haren jarraitzaileek eremu lexikoak eta eremu kontzeptualak bereizten bazituzten ere, bigarrenak lehenengoekin nahasi ohi dira. Bestalde, Whorfen eta Trierren kontzeptuez gain, munduaren ikuskeraren gaiari heltzekotan, hirugarren kontzeptu bat ere guztiz beharrezkoa da: errealitatea. Esan ote daiteke errealitatea berez egituraturik dagoela? Benetako auzia ez da izan behar ea hizkuntzaren aurretiko mundurik ote dagoen, baizik eta ea hizkuntzaren aurretiko mundu zeharo segmentaturik ote dagoen. Mundu erreala, onartzen du Trierrek, gizakiaz landa existitzen da, baina errealitate hori, alde batetik eraldatuz doa, eta bestetik hizkuntza baten lexikoa itxuratzen du. Horrela bada, teknika berriak agertzearekin batera, tresnak hobetzearekin batera, gizartea ezari-ezarian bilakatuz joaten da. Hizkuntzaz kanpoko eragile batzuei esker, izugarri konplexuak direnak, kulturatzat hartzen dena oso fenomeno bizi eta dinamikoa da. Gizartea ez dago geldi, ez da estatikoa. Herri baten kultura, gainera, ez da existitzen lexikoan, behintzat, islarik izan gabe. Hjemslevek honako hau idatzi zuen: "Edukiaren substantziaren deskripzioak hizkuntza beste gizarte-erakundeetara hurbilarazi behar ditu eta hizkuntzalaritzaren eta gizarteantropologiaren beste adarren arteko ukigunea izan behar du" —neuk itzulia— (Hjiemslev, 1971: 142). Horren ondoren, azaltzen du "txakurra"ren deskripzio semantikoa ez dela berdina inuit, persiar, indiar edo mendebaldeko gizakientzat, kasu guztietan era desberdinean atzemandako errealitatea baita: gurdi-aberea, animalia sakratua, pariatzat hartutako animalia edo etxeko animalia, hurrenez hurren. Euskaldunontzat txakurra ez da "aberea", "animalia" baizik; abereak beste batzuk dira: behia, astoa, idia ... hau da, "piztia ez dena, eta bereziki baserrian lanerako edo janaritarako erabiltzen dena" (Harluxet). Ondorioz euskal hiztunon ikuspegia ere desberdina da, eta, jakina, munduko mintzaira guztiek dauzkate beren ikuspegi bereziak. Ezaugarri batzuk komunak badira ere, beste batzuk, aldiz, ez. Nolanahi ere, autore gehienek uste dute kulturaren eta hizkuntzaren artean nahitaezko korrelaziorik ez dagoela. Bai, lehen esan dudan bezala, lotura, uztardura edo zerikusia, baina ez halabeharrezko erlazioa. Bestalde, argitze aldera, gramatika- eta lexiko-esparruak bereiztea komeni da. Gramatika-esparruan, esaterako, makina bat adibide eman litezke hizkuntzen izenordain pertsonalei buruz: hizkuntza erromanikoek era batera egiten dute, ingelesak beste era batera, euskarak beste era batera, turkierak bestela... Germain hizkuntzalariak (1986) adierazten du L. Aragon idazle frantsesak malaysiera hizkuntzaren izenordain pertsonalen inguruko azalpena eman zuela. Haren arabera, malaysieraren gramatika-formen ugaritasuna malaysiarren eta europarren arteko giza harremanen konplexutasunaren isla besterik ezin izan daiteke. Hala eta guztiz ere, edozein hizkuntza-egintzaren bilakaerak edo sormenak gizarte-egintzekin korrelazioa daukala adieraztea arriskutsu samarra izan liteke. Badirudi batzuek zerikusirik badaukatela, eta beste batzuek ez. Zerikusia diot, ez korrelazioa. Hizkuntzak gizartegertakizuna denez gero, izan ohi dituen aldaketek gizarte-izaera dute. Baina horrek ez du esan nahi egitura linguistikoaren eta egitura horretara jotzen duen gizartearen artean menpekotasun zuzena gertatzen denik. Horrelako paralelismoak frogatzeko, bi hizkuntza desberdinen egitura gramatikalak bi gizarte-egitura desberdini dagozkiela demostratu behar litzateke. Dena dela, irudi du, gizarte batek bere egituran erabateko bilakaera izan arren, bere hizkuntzaren egitura morfologikoa horregatik ez dela aldatzen. Eta beste aldetik, ostera, ematen du zuhur jokatu behar dela. Egitura politiko batean goitik beherako aldaketa gertatzen denean, horrek ez dio berehalakoan eragiten hizkuntzari: denbora aurrera joan ahala, ikusiko da eragiten dion ala ez: hizkuntzaren bilakaera ez da bat-batekoa, arian-arian joaten da. Beraz, zer gertatzen da maila lexikoan? Kasu gehienetan badirudi komunitate baten esperientziaren eta hiztegiaren oparotasunaren artean nolabaiteko lotura dagoela; adibidez, Argentinako gautxoek zaldien ilajeak azaltzeko 200 berbatik gora omen dauzkate; Afrikan palmondoa errealitate nabaria izanda, bertako hizkuntzek 60 hitzetik gora erabiltzen omen dituzte beraren inguruan. Euskaldunok ere, euriari atxikiriko zenbat-gura berba dauzkagu, eta ikerlan honen eginkizunetariko bat horiek atzeman, sailkatu eta aztertzea izango da. Horiek horrela, antza denez, eremu lexikoan esperientziaren oparotasuna errealitatearen segmentazio linguistikoari dagokio. Konplexutasun handiko esperientziak konplexutasun handiko eremu semantikoa sortzeko bidea ematen du. Bestela izango balitz, erraz pentsa liteke herri baten elikagai bakanetarikoa landare-sustraiak direla, eta errealitate hori izendatzeko hitz bakarra daukala. Baina seguru asko ez da horrela: hainbat ele izan litzake errealitate hori agerrarazteko. Bestalde, ezinezkoa dirudi herri batek bere hizkuntzan inongo gizarte-jarduerari dagozkion hitzak edukitzea. Herri horrek errealitate hori bizi ez badu, ezin izan daiteke berbarik jarduera hori izendatzeko. Eta jarduera berririk agertuko balitz, orduantxe sortuko luke hizkuntzak behar lukeen terminoa, maileguen bitartez edo hitzak sortzeko bere barnesistemaren bidez. Hori dela-eta, euskaraz oso esaera egoki eta ezaguna bizi dugu: "izena duen guztia omen da"; hots, komunitate batek zerbait edo norbait existitzen dela uste edo igartzen badu, izendatu egingo du. Hala eta guztiz ere, gerta liteke antzinako hitz bat gaur egun ez erabiltzea, zerbait edo norbait hori ez delako baliagarria edota maileguren batek ordezkatu duelako. Eta horixe da, hain zuzen ere, gizartean eraldaketaren bat izan den seinale. Hortaz, halabeharrezko korrelaziorik ez badago ere, kultura, gizartea eta hizkuntza estu-estu loturik joaten dira; adibidez, gaizkata hitza acipenser sturio arraina izendatzeko, jende askok Errusia aldean baino ez dagoela uste duena. Egun ez dago horrelako arrainik Euskal Herriko ibaietan, baina hitz hori edukitzeak gure herrian, izan, izan zela adierazten digu: "izena duen guztia omen da". Azterlan honi dagokionez, esate baterako, "elur-maluta" dela-eta, haren tamaina mailakatzeko hainbat berba dauzkagu geure hizkeretan. Seguru asko, ez oso aspaldi, maluten tamaina graduatu beharra izango zuen hiztunak —eta bazter askotan izango du—, errealitate meteorologiko baten isla izango baitzen. Gaur egun, ostera, nekez topa genezake elur-maluta motak bereizten dituen gazterik; batetik, izan liteke klimaren bilakaeraren ondorioa, eta bestetik, gizartearen egoera soziolinguistikoaren eragina. Sapirrek hasieran egindako ikerketatik hona aztertu izan dira hitzaren esanahiaren eta hots-adierazlearen arteko nolabaiteko harreman zuzena ezartzen diren fenomenoak. Hala ere, Sapirrek dio herri tradizionalen mintzairak ez direla nabarmentzen imitaziozko berba ugari edukitzeagatik, hots, onomatopeiak edo harridurak (Sapir, 1921/1962). Ipar Amerikako kulturen hizkuntzek imitaziozko berba gutxi dauzkate edo zenbait kasutan ez daukate bat ere. Erdialdeko Europako mintzairetan, ordea, adibidez, ingelesa edo alemana, onomatopeia franko erabiltzen dira. Badirudi Sapirren baieztapen hau aintzat hartzeko dela antropologia linguistikoaren lehenengo aroan. Jakintza horren geroagoko garapenek eta kidekoak — hizkeraren etnografia eta etnolinguistika—, ikerguneak zabaltzen dituzte mintzaira natibo askotara hedatuz: horrek berretsi edo ukatzen ditu Europako erdialdeko hizkuntzetarako enuntziatutako hizkuntzaren printzipioak. Azalpen horiek, sarritan, hizkuntzalaritza orokorraren eremuan berriak izaten dira; areago, hizkuntza unibertsalaren azterketa formalek irauten dute, harik eta "hizkuntza txiki"ko (Whorfen kontzepzioan) ikerlari ezezagun batek kontrakoa frogatu arte (Navarro, 2014). Courseren VI. atalean, Saussurek arbitrario absolutuaren eta arbitrario erlatiboaren arteko zenbait desberdintasun azaltzen ditu, eta onartzen du arbitrariotasunaren funtsezko printzipioak graduak dauzkala, edota, continuum bat dela zeharo motibogabearen eta motibogabe samarraren artean; munduko hizkuntza guztiak kokatzen dira bi mutur horien artean. "El signo puede ser relativamente motivado" dio (ibid.: 145), eta hitz-elkarketen eta hitz eratorrien bidez adibideak ematen ditu, hots, gramatika-prozeduren bidez: zenbakiak (diecinueve), zenbait izen eratorri (vaquero), atzizkigintza (limonero). Azpimarratzen du nolako garrantzia daukan hizkuntzalarientzat arbitrariotasunari mugak ipintzea: "No hay lengua alguna en que no haya cosa motivada" (ibid.: 157). Bi muturren aretan, antolakuntzarik txikiena Alderdi fonologikoari lotuak, paragrafo horretan bi kontzeptu nagusi dira, hizkuntzaren ikonotasuna indartzeko: aurreko bokal altuek tamaina txikia adierazten dute. Badira morfemak berez esanahia daukatenak. Lamben ikuspegi honekin bat egiten du Berlinek (1992, 2006) bere teorizazioetan. Hizkuntzaren motibazio edo arbitrariotasunaren ikergunean aurrerapauso handi eta garapen nabaria dago hizkuntza indigenen lexiko etnobiologikoaren adibideak aztertzean. Hizkuntza horiek hiztegi etnobotaniko eta etnozoologiko guztiz motibatua daukate. Brent Berlinek (Berlin 1992, 2006) etnobiologiaren alderdi linguistikoaren ikuspegia garatzen du, hau da, biologiaren etnolinguistika egiten duela esan daiteke. Horrela, ulertarazten du eremu etnobiologikoan hiru izendatze-printzipiok gobernatzen dituztela genero natibo gehienak: organismoaren propietate nabariren baten deskripzioa (hitzez hitzekoa edo metaforikoa), hots-sinbolismoa eta onomatopeia (Navarro, 2014: 20). Berlinen proposamenak hizkuntzaren arbitrariotasun-nozioari aurre egiten dio, zeren hiztegi etnobotaniko eta etnozoologikoen atal garrantzitsu asko nola edo hala motibaturik baitaude. Egileak aztertu du kualitate bokalikoaren ([i]ren agerpena) eta tamaina erlatiboaren arteko zerikusia huambisa hizkuntzan (Peruko hizkuntza jibaroana) eta senidetu gabeko hiru hizkuntza natibo amerikarretan: waxampi (tupi), apalai (carib) eta tzeltal (maia). Ondorio honetara heltzen da: [i] sarri agertzea lexiko etnoornitologikoaren eredu translinguistikotzat har daitekeela. Hitz baten hots-adierazleak esanahiarekin zerikusi zuzena edukitzeari hots-sinbolismoa deritzo. Hizkuntzaren ikonotasunaren printzipioan errotatutako prozedura da, eta hizkuntzaren gardentasuna gainditzen du, ez haren arbitrariotasuna. Hori dela-eta, honen arabera sailkatzen dira hots-sinbolismoaren gaineko fenomenoak: hotsaren eta esanahiaren arteko hurbiltasuna eta konbenzionaltasuna (motibazioa / arbitrariotasuna), lau kategoria bereiziz (Hinton et alii, 1994): gorputzezkoa, imitaziozkoa, sinestesikoa eta konbentzionala (ídem). Lehenengoa —gorputzezkoa— harridura eta oharkabeko hotsei dagokie; bigarrena — imitaziozkoa— giro naturaleko hotsen hitz onomatopeikoak (kolpeak) eta beste animalia batzuen txioen eta hotsen irudikapenak biltzen ditu. Hirugarrena —sinestesikoa— objektuen ikusizko, ukituzko eta hautemanezko propietateei buruzkoa da (kokapena, orientazioa, mugimendua, tamaina eta eitea), hau da, ikonotasuna dago erreferente edo esanahiaren zentzumen-kualitatearen eta adierazle fonologikoaren edo hitzaren zenbait propietate fonetikoren artean; hala nola, hots bokalikoen eta tamainaren arteko zerikusia, edo luzatze bokalikoaren eta jarraikortasunaren edo gertaera baten iraupenaren artean. Lambek gorago aipaturiko paragrafoan adierazten zuenez gero, joera nagusi bat dago goi-bokaleak erabiltzeko tamaina txiki edo ñimiñoaren tasun semantikoak adierazteko. Gogora ditzagun euskaraz txiki edo ttipi eta eremu etnometeorologikoan zirimiri berbak. Laugarren kategoriak — konbentzionala— azaltzen du morfemen edo multzo azpimorfemikoen eta esanahi zehatzen Lehenengo hiru kategoriek antzeko ezaugarri translinguistikoak azaltzen dituzte; azkenak, ordea, hots-segmentua aukeratzea hizkuntza bakoitzaren lexiko etnobiologikoaren araberakoa da. Euskal Herrian hots-sinbolismoaren inguruan Oñederrak (1990, 2002) eta Ibarretxe- Antuñanok (2006) idatzi dute gehien. Oñederrak hizkuntzaren adierazgarritasunari buruz, euskarak dauzkan zenbait baliabide aipatzen ditu: eratorpen adierazgarria, hitz erroaren errepikapena, forma eta ahoskera arrotzen erabiltzea, metaforak, erregistro aldaketak, azentuaren leku-aldatzea eta abar, baina oroz gainetik euskarazko bustidura adierazgarria azpimarratzen du (Oñederra, 1990: 59). Handik urte batzuetara berriz ekin zion gaia aztertzeari, eta honako baieztapenak plazaratu zituen: Gauza gutxi esan dezakegu hortik aurrera. Esate baterako, zergatik sabaikaritasuna txikigarritasunarekin? Konbentziora jo beharra nahitaezko da gure ezagutza iristen den puntura iristen delarik. Lotura hori hitz edo atzizkien esanahia bezain arbitrarioa dela aitortu behar da besterik ezinean. Egia da euskarazko atzizki txikigarrietan ere bustidura sarri aurkitzen dela (-txo, -tto) eta, halaber, txikitasuna adierazten duten hitzetan ere maiztasun handikoa dela sabaikaritasuna hitza osatzen duten kontsonante klase baten ezaugarri fonetikoen artean (txiki, ttiki, gutxi, gutti, pixka). Ezin da ukatu, halere, erraz esplika daitezkeela horrelakoak bestelako hots oinarrizkoagoen bustikuntzatik". (Oñederra, 2002: 506) 2.1.7. Eremu semantikoak mugatzea: eremu etnometeorologikoa Gorago aipatutako Trierren hipotesiak beste postulatu bat dauka: hizkuntza baten lexiko guztia elkarren ondoan ezarritako eremuen hierarkizazio gisa azaltzen da, hutsunerik eta gainjartzerik gabe. Hala ere, horrelako kontuak bi arazo konponduta ekarri behar lituzke: ikertu beharreko eremua mugatzea eta eremu horri dagozkion unitateak mugatzea. Hori dela-eta, gai horren inguruan jardungo da "etnometeorologia" eremua egoki eta taxuz zedarritzearren. Zer da, zehatz-mehatz, eremu semantikoa mugatzea? Zer irizpide linguistiko eta objektibo hartuko dira kontuan ikertu beharreko eremuan unitateak sartzeko ala ez? Hasteko eremu semantikoa mugatzeak bi gauza adierazi nahi ditu: batetik, ikertu beharreko eremua zehaztu eta zedarritzea; bestetik hautatutako eremuari dagozkion unitateak aukeratzea. Horra hor, etaparik garrantzitsuenak, desberdinak eta elkarren segidakoak. Haien konplexutasuna desberdina da. Bigarren faseak, lan eskerga eta latzak, lehenengoa dakar berekin. Izan ere, lehenengo faseak, eremua mugatzeak ez dauka zailtasun berezirik, hartzen den edozein abiapuntu subjektibo samarra delako. Abiaburuari dagokionez, gogoratu behar dugu George P. Murdock-ek Outline of Cultural Materials (1987) izeneko liburuan antropologia arloan egindako sailkapen zabalenetariko batean etnometeorologia gaiaren mugaketa. Beraz, eremua aukeratzerakoan, nolabaiteko "arbitrariotasuna" hautatzeko ahalmena badago, egon. Ikertzaileak interesatzen zaion edo maite duen eremua aukeratzen du: erabakia ezin izan daiteke guztiz objektiboa. Kasu gehienetan erabakia hizkuntzalaritzaz kanpokoa da, beste zientzia batek emandako kontzeptu batean oinarritu ohi da (antropologia, soziologia, meteorologia...). Orain arte egin izan diren eremuen ikerketetan hizkuntzalaritzatik kanpoko abiapuntu kontzeptualak erabili izan dira. Adibidez, etxebizitza, jarlekuak, abereak, koloreak, senidetasuna, abiadura eta abar. Azterlan honetan etnologia, linguistikaz eta meteorologiaz baliatzen da, finean, nolabaiteko kutsu etnolinguistikoa ematekotan. Nahiz eta Murdocken definizioa guztiz argia izan ez, nola edo hala mugatu egiten ditu ikergaia eta eremua. Behin zein den eremua erabakita, hurrengo pausoa eremu hori unitatez betetzea da. Autoreen araberako irizpideak desberdinak dira. Hala eta guztiz ere, bi gailentzen dira besteen gainetik: intuiziora jotzea eta irizpide objektiboak aintzat hartzea (hizkuntzalaritzatik kanpokoak edo hizkuntzalaritzarenak berarenak). Beraz, Murdockek aipaturiko guztia aintzat harturik, honako eremu eta azpi-eremuetan sailkatu dugu corpusa: Gau eta egun, egunsenti eta ilunsenti, eguzki-ateratze eta sartzeari buruzko ideiak, ilargialdiak, eklipseak, solstizioak, ekinozioak, urtaroak eta hilabeteak. Hortaz, eguzkia eta ilargia eta berauen araberako denbora-nozioak. Hasieran aztertu bada ere, azkenean, tesitik kanpo utzi da eremu hau. Ostagi edo meteoroekin zerikusia dutenak: hodeiak eta lainoa, izozteak eta lehorteak, euria eta elurra, izotza, txingorra eta elur-bustia, haizeak eta zirimolak, ekaitzak, trumoia eta oinaztargia, baita hezetasuna eta laino eta antzekoak ere. Jokabideari loturiko ereduak aurreko eremuen herri-interpretazio mitologikoa azaltzeko utziko dugu. 3. Eremua: Zeruan, ortzian ibiltzen diren gorputzekin zerikusia dutenak. Zeruko gorputzei buruzko nozioak (eguzkia, ilargia, izarrak, planetak, konstelazioak kometak, meteoritoak... Hirugarren eremu hau ere bazter utziko da tesi honetan. Aski irizten zaio bigarren eremua aztertzeari, ostagiak, alegia, ondorio sendo eta zuzenak erdiesteko. Beraz, etnometeorologiak denboraren, ostagien eta ortzian ibiltzen diren gorputzei buruzko ideiak eta nozioak ditu aztergai; baina meteorologiak eguratsean gertatzen diren fenomenoak aztertu eta eguraldi iragarri eta klima aldaketak hartzen ditu kontuan. Azterlanean barrena meteorologia zientziaren zenbait kontzeptu erabiliko dira ezinbestez berarekiko herriikuspegia hobeto azalduko direlakoan; beste batzuetan, ordea, zientziaren eta herri-ikuspegia alderatu egingo dira, bakoitzak kontu eta kontzeptuak nola zehazten dituen jabetzeko. Hortaz, bien arteko elkarreragina nabaria izango da. 2.2. Esparru kultural eta etnolinguistikoa Orain arte azaldutako guztia dela-eta, aipatu eta jorratuko den hizkuntzaren eta kulturaren arteko uztartze eta bat-egite zabal bezain oparoan oinarritzen da ikerlan hau. Eremu semantiko huts-hutsera mugatuz gero, hainbat ikergai bazter geratu behar lirateke. Semantikak eremuak definitu eta zedarritzen laguntzen du, eta etnolinguistikak corpusa interpretatu eta ulertzen lagunduko du. Ildo horretatik, gaingiroki jorraturiko Sapir-Whorf printzipioak uztartzen ditu bi zientziak. Bietan du zer esanik, eta, gainera, ezinbestekoa gertatzen da etnolinguistikaren garapenean, eta bera ere bada tesiaren ardatzetariko bat. Hori dela-eta, beraren jakintza-esparrua kokatzekotan, lehenengo eta behin aspaldiko urteotan han-hemenka gai bertsuari ekin eta jarduten duten lau izendapen plazaratuko dira jakintza-esparrua argitzeko asmoz: antropologia linguistikoa, hizkuntzalaritza antropologikoa, etnolinguistika, eta hizkuntzalaritza kulturala (Palmer, 1996/2000). Lau izendapen horiek era askotara ulertzeko arriskua dagoenez gero, tesi honetan nola erabiliko diren zehaztea komenigarria da. Guztiek aztergai bertsuari heltzen badiote ere, badirudi lehenengo tokian dagoen izendapenaren araberako abiapuntua hartzeko joera dagoela: lehenengo lekuan zein dagoen, horrela ematen zaio garrantzi handiagoa alor bati edo besteari; hau da, antropologia linguistikoa erabiliz gero, abiapuntua antropologia dela ematen du, eta hizkuntzalaritza tresna osagarria, eta baldin eta hizkuntzalaritza antropologikoa edo etnolinguistika aukeratzen bada, irudi du hizkuntzalaritza antropologiari gailentzen zaiola: nahiz eta etno- aurrizkia hizkuntzalari guztien gogokoa izan ez, etnolinguistika hobesten da, gainerakoak gaitzetsi gabe, eta aldi berean ere hizkuntzalaritza kulturala oso egokia da; azterlan honen abiaburua linguistikoa izanda, antropologia lexikoa interpretatu eta sailkatzeko zientzia osagarri gisa erabiliko da. Bestalde, etnometeorologiaren eremua aztertzea helburu duenez gero, badirudi lotu samartuago geratzen direla etnolinguistika, etnometeorologia eta etnosemantika etno- aurrizkiaren bidez. Horrezaz gain, adituen arabera, Europan gehienbat etnolinguistika terminoa erabili izan da, baita etnologia antropologiaren ordez4. Nolanahi ere, Estatu Batuetako antropologoen artean antropologia linguistikoa gailendu denez gero, izendapen hori ez da batere baztertzekoa. Gauzak horrela, Eugen Coseriu hizkuntzalari errumaniarraren ekarpena ere funtsezkotzat jotzen da etnolinguistikaren eremua mugatzean: Si el objeto de estudio es el lenguaje, si se trata de los hechos lingüísticos en cuanto determinados por los "saberes" acerca de las cosas, se hace etnolingüística propiamente dicha o lingüística etnográfica; si, en cambio, el objeto de estudio es la cultura, si se trata de los "saberes" acerca de las "cosas" en cuanto manifestadas por el lenguaje […] se hace etnografía lingüística. (Coseriu, 1981: 12-13) Horrenbestez, hizkuntzaren eta kulturaren arteko lotura hiru zentzutan uler zitekeela azaldu zuen. Berak proposaturikoa honela laburbil liteke: a) Hizkuntza bera kulturaren oinarrizko eta funtsezko forma da. b) Hizkuntzak kultura ez-linguistikoa islatzen du: ezagunaren inguruko jakintzak, ideiak eta sinesmenak agertzen ditu. c) Mintzatzen garenean, ez dugu hizkuntza hutsaren bidez bakarrik egiten, gaitasun linguistiko hutsarekin, baizik eta gaitasun estralinguistikoaren bidez ere. Hots, "gauzei" buruzko jakintza, ideia eta sinesmenen bitartez eta berauek hizkuntza-adierazpenari eragiteaz gain, nolabaiteko itxura ere ematen diote. Hori dela-eta, etnohizkuntzalariek gizarte-antzezle moduan ikusten dituzte hiztunak — beren ikergaia—, hau da, komunitate berezi eta konplexu samarretako kidetzat jotzen dituzte. Hiztunak kulturaren aktoreak direla esatera ausartzeraino hel liteke, kultura eta hizkuntza ezinbestez banaezinak baitira. Kultura hizkuntzaren bidez ulertu behar da; ez dago hizkuntzaren edukidun osagaia baztertzerik. Kultura izango bada, hizkuntzak izan behar du. Ondorioz, beste hizkuntzalarien eta etnohizkuntzalarien artean bada alderik: batzuen eta besteen helburuak eta azterbideak desberdinak dira; hizkuntzalariek, gehienbat, adierazleari ematen diote garrantzia; etnohizkuntzalarientzat, ordea, adierazia nagusi da hiztun-komunitate baten hizkuntzaren funtzionamendua ulertzeko. Hizkuntza ez da forma hutsa, forma edukiduna baizik. Hortaz, aintzat hartzekoa da Coseriuk (apud Duranti, 2000) aipatzen duenean hizkuntza-komunitateak "kultura-komunitate" gisa ulertu behar ditugula; izan ere, ondoriozta daiteke hizkuntzak sistema gisa existitu eta garatzen direla, ez bere orekaren barneko arrazoien arabera bakarrik (harreman estrukturalak), baita, eta batik bat, gogoaren eta espirituaren beste gertakizun batzuen erlazioan ere: hortaz, hizkuntza estu-estu loturik dago gizarte-bizitza, zibilizazio, pentsamenduaren garapen, arte, politika eta abarrekin; laburbilduz, gizakiaren bizitza osoarekin. Gainera, etnohizkuntzalariek hizkuntza ikusten dute benetako munduen banakako irudikapenen eta gizartearen atala diren estrategia sinbolikoen multzo gisa. Bestalde, "hizkuntzaren eta kulturaren artean mugaturiko arlo zabal horretan garrantzitsua da oso hartzen dugun abiapuntua hizkuntza edo kultura ote den bereiztea, alegia, Linguistika etnografikoa: hizkuntza-gertakariak aztertzen ditu (edo berezko etnolinguistika) gauzei buruzko jakintzek zehaztuta dauden aldetik (kultura). Etnografia linguistikoa: kultura aztertzen du (gauzei buruzko jakintzak) hizkuntzak adierazita dauden aldetik. Eguraldiari buruzko lexikoa, linguistika etnografikoan, hau da, berezko etnolinguistikan kokatu behar litzateke. Nolanahi ere, beraren mugak gainditzea komeni litzateke, eta harantzago joan, Coseriuk egindako etnolinguistikari buruzko zedarriztapena eta Palmerren hizkuntzalaritza kulturala oinarritzat harturik. 2.2.1. Kulturari buruzko nozioa Azterlan honek kulturak eta hizkuntzak topo egiten duten mugaldean jomuga daukala adierazteak garamatza kultura kontzeptu gisa zer ulertzen den jorratzera. Ez dago ukatzerik denok ez dugula berdin ulertzen zer den kultura; izan ere, maiz erabiltzen dugu gizakiaren gizarte- eta kultur bizitza interesatzen zaigun aldetik. Adibidez, Durantik egiten du kulturaren inguruko teoria zabala (Duranti, 2000: 47-81). Baina, ikerlan honetarako ez da ezinbestekoa horren inguruan teoria sakonik egiterik; aski da nolabaiteko adostasunera iristea, etnolinguistikak erreferentzia-eremua izan dezan, behar bezain sendoa, irmoa eta tinkoa, ikerguneak garbiak izan daitezen. Helburu hori lortzeko asmoz, euskararen hiztegietara jotzea besterik ez da behar, kultura nola definitzen duten aintzat hartzeko; adibidez, hau bazter utziko dugu: "gizaki baten jakintza eta ezagutza, ikastearen, irakurtzearen, bidaien, telebistaren eta abarren bitartez". Hori ez dugu inongo hiztegitan aurkituko, baina vox populi izaten da. Zoritxarrez, nahiz eta euskaraz hitzen definizioa ematen duen hiztegi askorik egon ez, bat egingo da honako definizio hauekin: -Herri edo zibilizazio bateko gizarte-egitura eta ezagutza edo fenomeno zientifiko, edo fenomeno zientifiko, artistiko edo erlijiosoen multzoa; gizakiak gizartean ikasten dituen jokamoldeen multzoa, herentzia biologikoaren bidez hartutakoari kontrajarria (Harluxet). -Gizarteetan, ikasten diren jokamoldeen multzoa; herri edo zibilizazio baten burulanaren emaitzen multzoa (EH). Definizio horiek aztertuz gero, funtsezko ezaugarriak azaleratuko dira: kultura lehenik, bi esparru handiren inguruko errealitate-multzoari dagokio: immaterialari buruzkoa (izaera espiritual, psikiko edo mentalagatik), eta materialari buruzkoa. Ondorioz, kulturaren emaitzak immaterialak zein materialak izan daitezke, berez naturari kontrajarriak (cfr. Casado Velarde, 1991: 11-12). Casado Velarderen iritziz, natura da gizakiari berez datxekiona; hau da, gizakiak berak esku hartu gabe, dela izaki gisa dagokiona (gorputza, organoak, gogoa...), dela ingurumenari dagokiona (lurra, ibaiak, izakiak...); kultura, ostera, izango litzateke gizakiak naturari eragitean landu eta egindako produktuen multzoa, gorputzez zein gogoz jardutean; adibidez, arrautza bat natura da, baina jateko frijituz gero, kultura izango da, natura eraldatu dugu eta. Eremu etnometeorologikoan, mataza artilez osatutako multzoa da, "euskarririk gabe bira handietan bildurik dagoen haria" (EH), baina "elur-maluta (handia)" adierazteko erabiltzen badugu, prozesu kultural baten ondorioa izango da, irudi batez, nolabait, natura eraldatu dugu eta. Ez dago ukatzerik hizkuntzen eremu batzuen lexikoa natura eraldatzeagatik sortzen dela, hots, kulturaren eraginez produktu kulturalak dira; nahitaezkoa da kulturaren eta hizkuntzaren arteko uztardura. Azken urteotako etnolinguistika, gutxienez, hiru tradizioz elikatuz joan da, elkarrekin nahasi samarturik badaude ere, beren garapenak edukitzeko adinako desberdintasunik badaukate: hizkuntzalaritza boastarra, hizketaren etnografia eta etnosemantika. Hirurok erlatibitate linguistikoari buruzko jarrera bertsua dute, hala nola esanahiari buruzko interesa (hizkuntzalaritza boastarra eta etnosemantika) edo diskurtsoari buruzkoa (hizketaren etnografia). Gaur egun, askok zaharkitutzat jotzen dituzte hizkuntzalaritza boastarra eta etnosemantika, sasoi jakin bati zegokion hizkuntzalaritza mota zirelakoan. Baina iritzi horiek ez dira guztiz egokiak; egun, hizketaren etnografiak dauka etnolinguistikan esparrurik zabalena, baina txatalak ipini beharreko esparrua da; izan ere, beren zulo kontzeptualetatik ihes egiten duten interes linguistiko eta antropologiko handiko kontu ugari daudelako. Palmerren ikuspegiarekin bat eginez (1996/2000) etnolinguistikak hizkuntzalaritza kognitiboaren printzipioak esplizituki gehitu litzake; hizkuntzalaritza boastarrari ikuspuntu modernoa eskain diezaiokeen azpi-eremu berria da, eta, aldi berean, ekar dezake etnosemantikaren aurkikuntzak integratzeko esparru berria eta hizketaren etnografiari ere funtsezko ikuspegia eman diezaioke. Palmerren ildotik jarraituz, hizkuntzalaritza kognitiboaren teoria hizketaren etnografiakoarekin konbinatzeko modua egonez gero, emaitza oso sintesi erabilgarria izan liteke hizkuntza-teoria, kultura-teoria eta teoria soziolinguistikoa elkarri lotu ahal izateko. Boasek 1911n idatzi zuen hizkuntza buru-bizitzaren agerpenik garrantzitsuenetarikoa zela. Hori zela-eta ikerketa linguistiko hutsa munduko herrien psikologiaren aztergune sakonaren atal bat besterik ez da. Beraren iritziz, hizkuntzaren azterketak etnologiari dagozkio; izan ere, hori munduko herrien bizitzaren gogo-gertakariez diharduen zientzia da. Azken buruan, Boas jabetu zen hizkuntzek esperientziaren azpiko sailkapenak ezartzen dituztela, eta hizkuntzek esperientzia era askotara sailkatzen dutela eta horrelako sailkapenak ez dagoela zertan kontziente eginik. Hala eta guztiz ere, gramatikan azaleratzen diren sailkapenek islatu egiten dute adimenaren iruditeriaren aukeratze-adierazpena. 1911n Boasek hizkuntzek hiztunen psikologia edo pentsaera agerrarazten zuten modua nabarmentzen bazuen ere, urte batzuk geroago, hizkuntza-kategoriek beren hiztunen pentsaera menderatzerainoko posibilitatea aintzat hartzen hasi zen. Zalantzarik gabe, kategoria kontzeptua erlatibitate linguistikoaren ardatza bihurtuko zen eta hizkuntza batek sailkatze-sistema dela erakusteko balio du: "la investigación puramente lingüística es sólo una parte de una investigación exhaustiva de la psicología de los pueblos del mundo". Haren ustez, hizkuntza ikertzea etnologiari zegokion: "la etnología es la ciencia que trata de los fenómenos mentales de la vida de los pueblos del mundo" (apud Palmer, 1996/2000: 32). Badirudi hizkuntzen aniztasunaren enuntziatua dela, baina erlatibitatearena da; izan ere, artikulatutako hizketaren azpian dauden esperientzien sailkapena eman nahi du aditzera, eta horrela suma daiteke kontrasteagatik erakutsitako aniztasun linguistikoa noraino bilakatzen den erlatibitate linguistikoa. Boasek azaltzen dituen adibideak, besteak beste, elurra izendatzeko inuitek erabiltzen dituzten terminoen ingurukoak —hala ere, teoria hori bertan behera utzita dago gaur egun—, gerora sarritan aipatu izan dutenak, esperientziaren "sailkapenak" erakusten dituzte ingelesez, inuitez eta dakotaz eta beraien artean termino bakunak edo anitzak erabiltzeagatik bereizten dira. Baina "determinismoa" garatzeko lanabes metodologikoak bideratu arren, antzeman egiten da Boas ez zela halakoa; izan ere, desberdintasun horiek "herrien interesen araberakoak" zirela deritzo. Egia esan, adibide horiek hizkuntzen gramatika-mailari ez, lexiko-mailari egokituko litzaizkioke, eta hortxe dago gure ikerlanari bete-betean eragiten dion arloa. Puntu hori oso garrantzitsua da eztabaidan: nahiz eta esperientziaren eremu jakin batean mintzaira batek besteren betek baino hitz gehiago edukitzea berezia ez izan, Boasek egokiro susmatzen zuen bereizketa lexikoak agertzeak motibazio kulturala izan lezakeela. Sapirrek eta Whorfek intuizio hori gerora zehaztuko zuten: haiek argudiatzen zuten baldin eta hizkuntza batek munduko esperientzia berezi bat kodetzen bazuen, bera erabiltzeak eragin ziezaiekeen hiztunei hizkuntzan kodetutako esperientziaren arabera mundua ikusteko. Erlatibitateaz jabetzeak, gerora Sapirrek eta Whorfek garatua, hemen oinarrizko lehen alderdia du, ezbairik gabe. Eduki materialei zenbat-gura ideia sortzeko ahalmena ematen zaie eta, osagai modifikatzaileei, ostera, oso gutxi; lehenengoak aztertzea lexikografiari dagokio, eta bigarrenak, berriz, gramatikari. Horrela izanda, gramatiken eta hiztegien arteko muga argi eta garbi urraturik agertzen zen, zirrikiturik gabe. Hala eta guztiz ere, Ameriketako hizkuntzetan horrelako bereizketa ilun samarra da, ezen konposizio formaletan elementu ugarik parte hartzen baitute. Esaterako, tsimshian6 hizkuntzan badira aditzondo ugari beregainki ez dihardutenak, baizik eta beste osagai batzuei atxikita joanda, aditzak aldarazten dituztenak (Halpin & Seguin: 1990): adibidez, mugimenduzko aditzak ez dira asko, baina horiek aditzondo-osagaiekin konbinaturik agertzen direnean, kopuruak ikaragarri egiten du gora. Hortaz, galdera hauxe da: konbinazio horiek gramatika-formatzat ala lexiko-termino desberdintzat jo behar genituzke? Bestalde, erroak — osagai modifikatua— eta hizkiak (afixuak) —osagai modifikatzailea— bereiztea nahiko iluna ere bilakatzen da, eta azkenik, hautazkoa; izan ere, osagai modifikatzaileak ugari izaten direnean, nola igarri daiteke zer osagaik zeri eragiten dion? Begi-bistan dago Boasek horrela aztergunea kategorietarantz desbideratzera bultzatzen duela. Era horretara eginda, beraien garrantzia gailurtu nahi izan zuen, hizkuntza indoeuroparrak ikertzean egin ohi ez zen bezala, etimologietan hain murgilduta. Boasek uste zuen ideien adierazpena, gehienbat, hitzen erroetan zetzala (Velasco, 2003). 6 Tsimshian hizkuntzak Columbia Britaniarreko ipar-mendebaldean (Kanada) eta Alaskako hegoaldean (Estatu Batuak) hitz egiten den mintzaira-multzoa da. Herri tsimshianeko 2.170 hiztunek gutxi gorabehera erabiltzen dute Kanadan mintzaira tsimshianaren bat. Bestalde, Alaska aldeko 1.300 biztanle tsimshianetik 50 bat baliatzen dira kostaldeko tsimshian hizkuntzaz. Ildo horretatik bi hizkuntzalariren teoria ospetsu samarra aztertuko da, funtsezkoa baita ikerlan honetan. Semantikaren arloan gaingiroki jorratuta badago ere, etnolinguistika garatzeko ezinbestekotzat jo ohi dira bi hizkuntzalari hauen teoriak: Sapir eta Whorf. Sapirrek (18841939) Boasen printzipio nagusia bere egin zuen: hizkuntzak beren kategorien arabera deskribatu behar dira, eta koherentziaz aplikatu zuen Ameriketako hizkuntza indigenen azterketan eta teoria linguistikoaren inguruko idazkietan. 1921ean Language liburua argitaratzearekin batera, estrukturalismo amerikarraren korronte antropologikoa sortu, eta adierazi zuen esanahia azterketatik kanpo geratzea ez zela oso zilegi, ez zela metodologikoki edukia –adierazia– bazter utzi behar. Edukiak bere baitan badauka zer ikerturik haren arabera. Hizkuntzak hiztunen komunitateen kulturari estu-estu loturik eta uztarturik ikusten zituen. Sapirrek adierazi zuen zalantzarik gabe, hizkuntzaren garrantzia berebizikoa dela kulturaren definizio, adierazte eta transmisiorako. Halaber, kultura sakonago ulertzeko xehetasun linguistikoen egokitasuna garbi-garbia da, aldi berean adierazle eta adierazian. Sapirrek jarraitzaile ugari utzi zituen, besteak beste, M. Swadesh, M. Haas, K.L. Pike, H. Hoijer, E.A. Nida eta B. Lee Whorf. Azken honek bere irakaslearen lerro nagusiak garatu eta ezarri zituen "erlatibismo linguistikoa" izeneko teoriaren bitartez. Haren arabera, komunitate baten pentsamolde, pentsaera, jokamolde eta mundu-ikuskera hizkuntzak berak zehazten ditu. Beraz, Whorfen ekarpena da hizkuntzaren eta mundu-ikuskeraren arteko harremana azaleratzea. Berak zioenez, edozein hizkuntzaren egiturak unibertsoaren teoria zeukan bere baitan, "metafisika" bat. Whorfen esanetan analisi linguistikoaren lehenengo eginbeharra horrelako mundu-ikuskerak deskribatzea da. Informatzaileei zuzen-zuzenean galdetuz, ondorio garbirik ateratzerik ez dagoenez gero —ez ohi dira beren aukeren edo ohituren jabe izaten—, edozein ikerketa gramatika-ereduak sistematikoki behatuz egin behar da, eta, batik bat, zeharo ezberdinak diren hizkuntzak erkatuz; adibidez, ingelesa (edo Europako beste edozein hizkuntza) eta hopi-a (edo beste edozein hizkuntza amerindiar). Sapirren antzera, Whorfek gramatikari rol garrantzitsua ematen zion munduaren gure pertzepzioa mugatzean. Adierazi zuen hizkuntzaren oharkabeko eredu automatikoak ez direla gizaki guztientzat berdinak, baizik eta hizkuntza bakoitzarentzat zehatzak direla, eta hizkuntzaren atal formalizatua, edo bere gramatika eratzen dutela. Whorfen irudiko, edozein hizkuntzaren gramatika-egiturak unibertsoaren egiturari buruzko teoria bat dauka, hau da, metafisika bat. Honelako teoria plazaratzeko, aztertu zuen hizkuntza batzuek nola sailkatzen dituzten espazio, denbora eta materia. Ideia horiek antropologiaren eta psikologiaren barruan bazterrak inarrosi zituzten, eta hori zela-eta, erlatibismo linguistikoaren teoria baietsi edo gaitzesteko ikerketa ugari eraman ziren aurrera. Whorfek AEBetako hopi indigenen hizkuntzari buruz egindako tesiak, ikerketa batzuen arabera, zalantzazkoak badira ere, gaur egun, oraindik ere han isuritako kontzeptuak erakargarriak dira, eta herriek daukaten mundu-ikuskeran ikertzeko irekitako atea da. Dena dela, nola adierazten duen bainoago, zer esan nahi duen eta zer ulertarazi nahi digun hartu behar dugu aintzat, eta horrela bide ematen du hizkuntza kultura-egoera batean kokatzeko. Nahiz eta Whorfen azterketa linguistikoak zenbait arazo enpiriko gainditu behar izan dituen, ezin uka daiteke hizkuntzak pentsaerari eragitearen inguruko ika-mikak antropologia linguistikoaren eta etnolinguistikaren barruan arazo nagusietako bat izaten jarraituko duela. Gauzak horrela, azken urteotan are erakargarriago bihurtu da, zeren, ikertzaileen belaunaldi berriek Whorfen intuizioak frogatzeko irrika sentitu baitute; batik bat, ea nola gramatikakategoriek eratzen duten mundu pribilegiatu bat gizarte- eta kultur kategoriak transmititu eta erreproduzitzeko, hiztunaren kontzientzia ertainarentzat helgaitz samarrak eta beharrezkoak eta ohikoak diren aldetik. Hori oso ideia erakargarria da arrazoi askorengatik, baina, oroz gainetik, praktika kulturalen ikerketan ardatz diren gai epistemologikoak direlako. -Sapirren irudiko, hizkuntza bitartekoa da mundua ezagutzeko prozesuan, baina Whorfen hitzetan, kanpoko mundua, hizkuntza gabea, anabasa, kaosa besterik ez da. -Sapirrek pentsatzen zuen hizkuntza baten lexikoari dagokiola mintzatzen den herriaren esperientziaren antolatzailearen rola; Whorfen aburuz, ostera, gramatika guztiak egokiarazten du komunitate baten pentsaera. Azkenaldi honetan, eskuarki, haien printzipioaren bertsio "leuna" onartzen da, hots, herri batek munduaren ikuskera jakin bat duela bere lexikoaren bitartez, baina hizkuntza horrek ez duela mundua ulertzeko era baldintzatzen. Era berean, baliteke hizkuntzak gure pentsaera ez erabakitzea, baina eragin egiten bide dio hauteman eta gogoratzeko erari. Aurrera eramandako saio ugarik frogatu dute pertsonek gauzak hobeto gogoratzen dituztela, baldin eta horiek hitz edo esaldi oroiterrazei badagozkie. Eta ezbairik gabe, pertsona bati aiseago gertatzen zaio kontzeptu-bereizketa bat, non eta horrek bere hizkuntzan existitzen diren hitzekin zerikusirik baitu. Kontuak horrela, irudi du egokiago izango litzatekeela erlatibismo linguistikoaren bertsio "leuna"z baliatzea. Gaur egun nekez gerta lekiguke hizkuntza batek herri baten pentsaera moldatzen duelako hipotesiari eustea, baina egia da hizkuntza bakoitzak bere erara antolatzen duela eragiten dion errealitatea edo esperientzia, oro har, hizkuntzek ikuspegi desberdin samarrak edukitzen dituztela. Azterlan honetaz bezainbatean, euskarak fenomeno meteorologikoak atzemateko dauzkan moduak eta erak ugariak eta askotarikoak dira, eta ñabardurak, zenbat-gura. Sarritan fenomeno bat izendatzeko, euskara osagai lexiko bakar batez baliatzen den arren, inguruko erdarek bat baino gehiago behar dute gauza bera adierazteko. Eta, noski, alderantziz ere jazotzen da; erdarek termino bakarra daukate, eta euskarak lokuzio batez baliatu behar du errealitate bera islatzeko. Hori dela-eta, maiz baino maizago suertatzen da batak besteari maileguak igortzea, hiztun gehienak elebidunak diren aldetik; hizkuntzakulturartekotasuna uste baino zabalduxeagoa izan bide da, mendeak joan, mendeak etorri. Aipatutakoaren eredu, hauxe: txotor: "copo pequeño de nieve" (DVEF: 336); oro har, elurmaluta lehor samarra eta txikia da Bizkaiko mendebaldean. Baina Azkuek gaztelaniaz ematen duen itzulpena "copo pequeño de nieve" den arren, bene-benetan itzulpenak ez du adierazten zehatz-mehatz euskarazko funtsezko esanahia; bestetik, gaztelaniazko "chispear" adierazteko euskaraz lokuzio batez baliatu behar da kontzeptu bertsua ulertarazteko: euri-zipriztinak bota, gesala ari, euria mehe ari... Ziur asko hizkuntzek ez dute herrien pentsamoldea moldarazten, baina herri horietako hiztunek errealitatea era desberdinean atzematen dute. Euskaldunok haizezurrunbiloari irizteko, besteak beste, sorgin-haizeaz baliatzen garen bitartean, nolabaiteko osagai magikoaz horniturik, erdarek remolino de viento, tourbillon de vent eta whirlwind erabiltzen dituzte. Badirudi natura era esanguratsu batean hauteman eta antolatzen dela kontzeptuetan, batez ere horrela antolatzeko hizkuntza-komunitate baten kideak garelako. 1950etik 1980ra doazen hogeita hamar urteetan, hizkuntzako esanahiaren konfigurazio kultural eta psikologikoak bilatzeko programa boastarrak jarraitzaile sutsu gutxi zuen. Sasoi hartan ikuspegi formalak eta matematikoak nagusi izan ziren, zalantzarik gabe. Halarik ere, zenbait hizkuntzalari eta antropologo estatubatuarrek erlatibitatearen esparruan lanean jardun zuten. Sapir-Whorf hipotesiaren gainean hainbat aritu ziren beharrean. Hogeita hamargarren urteen amaieratik berrogeigarren urteen amaiera arte, Dorothy Lee Californiako iparraldeko wintun herriaren mundu-ikuskeraz jabetzen ahalegindu zen, haien gramatika eta mitologia ikertze sakon eta xehearen bitartez. Adierazi zuen gramatikak era kristalduan metatutako eta metatzekoa den esperientzia daukala bere baitan, herri baten Weltanschauunga (Lee, 1938: 89, apud Lucy, 1992: 89). 1953an Harry Hoijer-ek eta Robert Redfield-ek Chicagoko Unibertsitatean kongresu bat antolatu zuten kulturaren eta hizkuntzaren arteko erlazioa aztertzeko. Hoijer-ek jakinarazi zuen ezen Whorfek benetan azaldu zuenaren gainean, kongresu-kideek adostasun eskasa agertu zutela, baina adierazi zuen arazoen definizioan nolabaiteko aurrerapena lortu zutela. Beraren ustez, baldin eta hizkuntzak pentsaera zorrotz bideratzen bazuen, horren arrazoia izan zitekeen hizkuntzak kulturaren barruko beste sistema guztiak blaitzen dituela. Leek ez bezala, Hoijer-ek Lucyk mahai-gaineratutako proposamenaren ahulezia kritikatu zuen, nahiz eta hizkuntza eta kulturaren arteko loturak ezartzen saiatu. Antza denez, semantikarekiko ikuspegi hori kognizio eta munduarekiko ikuspegitik banatu, eta eremu autonomo bihurtzen zuen; semantikatik forma linguistikoei agintzen dieten esanahi linguistikoaren osagaiak kenduko lituzke, baldin eta osagaiok beste forma batzuei agintzen badiete. Aitzitik, egitura semantikoek hizkuntzari agintzea kognizioaren esparrutik kentzeko ez da arrazoi nahikoa. Bestalde, esanahiaren osagaiak, semantikotzat jotzen ditugunak, aldi berean mundu-ikuskeraren osagaiak direla, edota mundu-ikuskerarekiko berarekiko egitura kontzeptual paraleloak dauzkala, edota jokabide ez-linguistikoei agintzen dieten mundu-ikuskerari estu-estu loturik daudela adierazi zuen Palmerrek (1996/2000). Haren iritziz, hizkuntzak tasun berezi batzuk ager ditzakeen bitartean, hizkuntza eta mundu-ikuskera sare kognitibo berberaren kide dira. Horrezaz gain, Mathiotek argudiatzen zuen ingurune zabaletan eta zuhaitzik gabe bizi diren ehiztari-biltzaileen gizarteek beren izen-klaseetan agerian / ezkutuan eta bertikaltasun ideia distala7 bereizketa adierazten dutela, eta basodun ingurune hostotsuetan bizi direnek gogortasun eta malgutasun ideiak adierazten dituztela, seguru asko, bereizketok aldi berean kulturalak eta semantikoak direlako. Lucyk (apud Duranti 1997/2000) Mathiot kritikatu zuen haren hizkuntza-zentrismoagatik eta egitura gramatikala eta eduki lexikoa bereziki ez-linguistikotzat jotzeagatik. 7 Urrunekoa; erdigunetik urrunen dagoena. Erantsitakoaren ohiko pentsamenduek mundu-ikuskeraren emaitza emateari buruzko auzia esplizituki bazter utzi nahiago du. Lucyren iritzia laburturik, erlatibitate linguistikoari buruzko ikerketak lau printzipio metodologikori jarraitu behar dio: 1) bi hizkuntza edo gehiago erkatu behar ditu; 2) estimulatzeko baldintza komunak eman behar lituzke (kanpoko errealitate ez-linguistikoa; adibidez, marrazkiak); 3) eremu semantiko baten analisi formala eduki behar du; 4) erabilera linguistikoaren ohiko eredu desberdinek ondorioz, pentsaeran desberdintasunak ekarri behar lituzkete —neuk euskaratua—. (ídem) Ondoren, Lucyk zehazten du zertan den ikerketa: saio-multzo batean erabilitako kanpoko errealitate ez-linguistikoa, hau da, animaliak, edukiontziak, lanabesak eta sustantziak irudikatzen dituzten test-marrazkien sortak. Alde batetik, maia-hiztunak, eta bestetik, Estatu Batuetako ingeles-hiztunak erabili zituen saiootan. Emaitzak interpretatzean, Lucyk ez zuen aipatu, ez buru-iruditeriaren parte hartzea, ez eskema edo eredu kognitiborik, baina adierazi egin zituen, disposizio kognitiboa, inplikazio kognitiboa, errealitate komun baten kontzeptualizazio diferentzialak, eta numeroaren inguruko hausnartze sakona (ibid.: 188-256). Ingeles-hiztunek eta maia-hiztunek ez omen zuten numero-kontzeptu bera. Beharbada, "esanahi-konfigurazio" guztiaren ikerketa proposatzean hurbildu zen gehien buru-iruditeriaren kontzeptura. Hala ere, definitu zuenaren arabera, egoera kontrolatuetan jokabide linguistikoa jokabide ez-linguistiko eta "testuinguru-inguramendu"-arekin uztartzea da arazo nagusia. Lucyk ondorioztatu zuen "ebaluazio kognitiboaren emaitzak itxaropenen ildoarekin bat zetozela" —neuk euskaratua— (apud Palmer, 1996/2000: 39). Eta azkenik, pentsamenduaren gaineko hizkuntzaren eragina dela-eta, hau esateraino ausartu zen: "hizkuntza bakoitzaren pluralizatze-maiztasunak bai irudien hitzezko interpretazioari, bai hitzik gabekoari eragiten diola" eta "bi hizkuntzen numero-markari (maia eta ingelesa) lotutako sakoneko egitura lexikoek objektuen hitzik gabeko interpretazioari nolabait eragiten diotela" (apud Palmer, 1996/2000: 39). Beraz, hori guztia azalduta, ondorio horiek arazoak ematen badituzte ere, atal honen helburua etnolinguistika edo antropologia linguistikoaren eremu kontzeptualaren nondik norakoaren berri ematea da. Eta teoria boastarrak ahaztu samarturik egon badira ere, azken urteotan beste berrikuste bat izan dute Lucyren ikerlanei esker. 1950etik 1980ra bitartean hizkuntzalari estrukturalek beren interes-gunetik kanpo utzi zuten esanahia. Bestalde, etnohizkuntzalari askok, etnosemantika edo etnozientzia etiketapean idazten zutenek, tasun-multzoen oinarriaren gaineko osagai-analisiaren eta sailkapen taxonomikoaren azterbideak erabiliz, kulturaren arabera antolatutako esanahi-eremuak aztertzeari ekiten zioten. Ikuspegi boastarra, Mathiotek, Lucyk eta beste bakar batzuek praktikatzen zuten bezala, gutxienena zen, eta ez, inondik inora, eginkizun horren ordezkari. Urte haietako ikerketa gehienek erlatibismoaren hipotesia nekez eta zailtasun handiz frogatzen jardun badute ere, gorago aipaturiko bertsio "leuna"k nolabaiteko zabalkundea izan du, eta etnohizkuntzalari zenbait onartzen hasiak dira hizkuntzaren eragin "leuna" pentsaeran. Slobin-ek (apud Palmer 1996/2000) azaldu zuen hizkuntza bat erabiltzeak mundu fisikoaren dimentsio zehatz bati jaramon egitea dela, eta beste hizkuntza batzuek beste dimentsio batzuei. Ingelesean espazio-deixiari dagozkion bi termino linguistiko dira. This eta that hurbil edo urrun dagoen objektu bat seinalatzeko erabiltzen dira. Euskaraz hiru berbaz baliatzen gara, hau, hori, hura, hau da, espazioa hiru eremutan banatzen da distantzia hurbila, ertaina eta urruna aditzera emateko, ez bitan, ingelesean gertatzen den bezala. Garai hartan ikerketa berriak eraman dira aurrera kontzeptuak sortzeko hizkuntzen balizko eragina ebaluatzeko asmoz. Adibidez, Lucyk eta Gaskinsek (2001) ondoko hau baieztatzen dute: maia hizkuntzaren izen-sistemak material-motari erreparatzen diola, eta ingelesak (chair, armchair, couch, lounge...) edo gaztelaniak objektu-motari (silla, sillón, silleta, sillín...). Haien arabera, maiek hizkuntza-edukiei jarraitu gabe sailkatzen dituzte objektuak: material motaz baliatzen dira batik bat, eta objektuen eitea bazter uzten dute. Bestalde, ingelesdun edo gaztelaniadunek objektuen eiteari ematen diote garrantzia. Ahozko hizkuntzaren ezaugarri bati esker, pentsatzeko eran nolabaiteko joera suma dezakegu eta, hortaz, Whorfen hipotesi "leuna"-ren aldeko argudio xumea bezain garrantzitsua. Aipatu eta agertutako guztia aintzakotzat harturik, Whorfek garatu eta defendatu zuen erlatibismo linguistikoa hiru proposamenetan laburbil daiteke: Bigarrena determinista da; hizkuntza ez da elkarrekin komunikatzeko tresna hutsa, pentsaera mugatu eta determinatzen du. Hirugarrenak hizkuntza-aniztasuna aldarrikatzen du: munduan hizkuntza indoeuroparrak zati txikia besterik ez dira: askoz gehiago dira indoeuroparrak ez direnak, beste familia batekoak. Lehen aipatu denez, lehenengo proposamena erlatibismoaren bertsio "erradikala" da eta bigarrena "leuna". Horixe hartuko da aintzat tesi honetan, nolabait, bigarren proposamen "leuna". Nolanahi ere, programa baten sintesiaren enuntziatuak baizik ez dira, zeinen garapena, Whorfen lanari buruz esan dena esan dela, sistematizazio handiz eraman baitzen aurrera. Programa hari ekiteko esfortzuak eskatzen zuen hizkuntza eta pentsamenduaren arteko erlazioaren gaineko kontzepzio finkatuak aldaraztea. Hori zela-eta, teoria azaltzeko zenbait estrategia hartu beharra zegoen. Egia esan, lehen aipatu denez, eragina ez zen nolanahikoa izan; izan ere, erlatibitate linguistikoaren printzipioaren eraginkortasuna eta efikazia orduko garaiko giza eta gizarte zientzien eremuan inpaktuaren arabera neur daiteke. Teoria hark hautsak harrotu zituen, zeren etnolinguistika landu eta sortzera bultzatu egiten baitzuen. Berarekin hizkuntzalaritzaren eraldaketa zekarren, hark bere legeak hizkuntza indoeuroparren ikerketan soilik oinarritu zelako eta ez mundu osoko hizkuntzetan. Hizkuntzalaritzarentzat zientzia-estatusa aldarrikatzeaz batera, Whorf zientzia hizkuntza bezala auzitan jartzen ahalegindu zen, garai hartan proposamen berritzaile eta iraultzailea eta sen handikoa. Tylerrek zioenez, "etnosemantikak edo etnozientziak aztertzen du nola kulturek antolatu eta mailakatzen dituzten ezagutzaren esparruak, hala nola, landareak, animaliak eta senidetasun-erak" —neuk euskaratua— (apud Palmer 1996/2000: 41). Tylerrek etnosemantika antropologia kognitiboaren ataltzat jotzen zuen. Horrek herriek nola antolatu eta erabiltzen dituzten beren kulturak aztertzen du eta haien jokabidearen azpiko antolakuntza-hastapenak bilatzen ditu. Hasieran sailkapen taxonomiko folken8 deskripzioak egiteari ekin zioten etnosemantistek eta esanahiaren tasun atomistikoak aztertu zituzten. Etnosemantikak kognizioarekiko interes sendo samarra eduki arren, hartaz baliatu ziren gehientsuenek ez zuten garatu, ezta erabili ere, buru-iruditeriaren teoriarik. Gehienbat sailkapen taxonomiko folkaren sistemak eta esanahiaren tasun atomistikoak ardaztzat harturik, eremu semantiko garrantzitsuetan proiektatzen ziren lexikoen edo taxonomia folken osagai-analisiak sorrarazten zituzten. Osagai-analisia tasun semantikoen matrize baten gaineko termino-bilketa da. Tasun edo tasun-konbinazio bera partekatzen duten termino guztiei kokapen bera ezartzen zaie matrizean. Emaitza paradigma da. Horrelako ikuspegi batean, ikertzailea kulturek antzeko ezaugarri objektiboak dauzkaten entitateak era desberdinean sailkatzen dituztelako hipotesitik abiaturik (adibidez, senidetasun biologikoko antzeko estatusak), berauei tasun unibertsaleko matrize batean kokaleku desberdinak ematen dizkie (adibidez, sexu-dimentsioan oinarriturikoa, belaunaldia, linealtasuna, lateralitatea eta adina). Era berean, ikertzailea kultura desberdinek horrelako entitateak (senidetasuna) era desberdinean antolatzen dituztelako hipotesitik abiaturik, kultura-tasun bereizgarriz osatutako matrizeen barruko kokalekuei terminoak ematen dizkie, esanahi denotatiboak eratzen dituztenak. Taxonomia batean berbak orokorrenetik zehatzenerako hierarkian antolatzen dira. Era ideal batean klase bakoitzak bere gainetik dagoen klasearen tasunak dauzka eta aurkaritzan egoten da tasun batean edo gehiagotan maila bereko beste klase batzuekin. Etnosemantista asko koloreen oinarrizko hizkuntza arteko banaketa zehazten ahalegindu izan dira eta beste batzuk, ordea, landareena eta animaliena. galde genezake. "Hau ere bada euri-zaparrada?" Eta "euri-zaparrada" zer da? Euri asko eta denbora laburrean? Zein beste euri-mota ezagutzen duzu? Nola bereizten dituzu? Behin eta berriz egin litezke horrelako galderak taxonomia bat lortzeko asmoz. Etengabeko kontsultan informatzaile indigenekin garatuz joan diren galderak, kontu handi-handiz eraikitakoak, beraien erreferentzia-eremuekin bat etor daitezke. Horrela, etnografoak aurrez iritzitako emaitzak saihesten ditu bere erreferentzia-eremuari baizik ez dagozkion galderak eginez eta kategoriak ezarriz. Tasunetan oinarrituriko analisiak etnosemantikari mugapen garrantzitsua ezartzen dioenez gero, giza-kategorizazioaren buru-iruditeriaren gainean gehiegizko abstrakzioa egiten baitu, elizitazio kontrolatuaren azterbidea bere puntu sendoena izan daiteke. Hala eta guztiz ere, elizitazio kontrolatuak arriskuak dakartza berekin. Oso era zorrotzean aurrera eramanda, horrelako azterbideak pentsamendu indigenaren dimentsio garrantzitsuak bazter ditzake. Adibidez, demagun ikertzailea besarkaduraren erlazio semantikoa identifikatzen tematurik dagoela, ez ditu kontuan hartzen antzekotasuna, hurbiltasuna, osotasuna, funtzionalitatea edota hiztunek berek aditzera emandako bestelako kontsiderazioak, hala nola landare mota batek beste batekin daukan lotura. Paradigma eta tasunetan oinarrituriko taxonomiak nagusi izan arren, etnosemantikaren barruan hizkuntzalaritza kognitiboa sortzearen inguruko seinaleak agertu ziren. Mathiotek (idem) kognizioa eta mundu-ikuskera aztertu zituen, baina erabili zuen metodologian aurkakotasun semantikoak aurkitzetik tasun bereizgarriak formulatzera igaro zen. Ikertzaile batzuek prototipo-teoria erabili zuten edo kategoria indigenak, forma fisikoaren ezaugarrietan bakarrik oinarritu beharrean, beren erreferenteetan hautemandako erabilgarritasun gisa definitu zituzten. Lehentxeago, Lonsburyk (ídem) argumentatu zuen crow-omaha motako sistemetako senide urrunentzako senidetasun-berbak senide hurbilentzako berben hedatze semantiko sistematiko gisa ikus zitezkeela. Lucyk eta Shwederrek (ibidem: 43) kolore-terminologiari buruzko Whorfen erlatibitate linguistikoaren alde egin zuten; oroimen kromatikoari kulturalki definitutako terminoek eta esanahiek gehiago eragiten diote jaiotzatiko oinarria daukaten koloreak hautemateak baino. Bestalde, Frakek ikertu zuen AEBtako subsanum herriaren gaixotasunen inguruko terminologiaren etnosemantikoa. Horrek egundoko eragina lortu zuen; izan ere, honela definitzen zuen kultura: "dramak sortzeko, gidoiak idazteko eta, jakina, aktoreak eta audientziak biltzeko printzipio-multzoa" (Frake, 1981: 375-376). Ez zitzaion iruditzen norabide hau interpretaziozko ikuspegi sinbolikoei lotzea zenik, baizik eta etnozientziaren ikuspuntu kognitiboak zabaltzea. Aipatuak aipatu, etnosemantikak ez zuen inoiz aintzat hartzen buru-iruditeria edo iruditeria-ikuspegia. Egia esan, azterbideek eremu semantikoen iruditeria-oinarriak ilundu ohi zituzten. Duela gutxi arte, etnosemantikak eta antropologia kognitiboak ez dute lortu hizkuntza interpretatu eta hizkuntza eta kultura ikertzeko kultur gidoien inplikazioak aprobetxatzea. Etnohizkuntzalari guztiak ez zeuden pozik garai hartako teoriaren egoerarekin; adibidez, Friedrich kexu zen. Haren ustez, eskasa zen aukera, "hauxe baino ez dugu, sintaxi logiko-transformazionala, orientazio estatistikako soziolinguistika eta antropologoaren taxonomiak" (Friedrich, 1975: 235). Sinbolo lexikoen ez-arbitrariotasuna onartzearen alde egiten zuen, hizkuntzalaritza hizkuntzaren jolas-erabilerari aplikatu ahal izateko, bereziki, sormen poetikoari eta "egitura fonetiko eta lexikoaren mundu errealarekiko eta kode semantiko eta kulturaletako esanahi-sistema sakonagoekiko erlazioei" (ibid.: 235-236). Interpretaziozko eta ikuspegi sinbolikoek indarra hartzen zuten heinean, antropologiaren gaineko etnosemantikaren eragina 80ko hamarkadan ezabatu zen. Etnolinguistika semantika lexikotik aldendu, eta diskurtsoan ardazturiko soziolinguistikarantz lerratu zen. Adierazpen horrek berebiziko garrantzia dauka tesi honetarako zeren gizatalde baten egitura kontzeptualak eraiki baitaitezke lexiko eta kategoria gramatikalak abiapuntua direlarik: dena dela, hemen lexikoa aztertzeari besteri ez zaio ekingo. berriz, botanikoek 1300 baino ez zeuzkaten sailkaturik (Velasco, 2003: 412). Berlinek (1992) ondu egin zuen Conklinen azterbidea. Ildo beretik, nahiz eta azken urte haietan etnosemantikak aspaldiko indarra galdu, B. Berlinek etnobiologiari buruzko sailkapen taxonomikoaz argitaratu zuen lana berriz ere aipatzea merezi du (§2.1.4). Hurrengo lerrootan, Berlinen puntu garrantzitsuenak zehaztuko dira (Berlin, 1992: 35-51). Berlinek sailkapen biologikoko folk-sistemetan egin zuen lan, eta gaur egun erreferentzia garrantzitsua da horrelako sailkapena aurrera eramango bada. Haren arabera, edozein sistema etnobiologiko egitura taxonomiko batean egituraturik dago, gehienez sei tasun dauzkana. Goi-maila, unique begginner edo kingdom level deritzona da, hau da, "goreneko maila", landare edo animalia berben bidez adierazia. Hurrengo maila, bizitza-erei dagokiena da; adibidez, goreneko maila animalia bada, hurrengo mailan, txoriak, sugeak eta arrainak. Hurrengo maila da Berlinen sailkapenaren ardatza, "tasun generikoa" izenekoa. Adibidez, txorien izenak. Horrela jarraitzen du azken maila arte. Honela geratzen dira mailak: Maila Gorena à Bizi-era à Generikoa à Espezifikoa à Barietatea. Berlinek ezagutza etnobiologikoa irudikatzeko taxonomia-formen murrizketa unibertsalak aurkitu dituela aldarrikatzen du. Berak dioenez, sailkapen-sistema etnobiologiko guztiak azaleko egitura taxonomiko baten arabera antolaturik daude, gehienez sei kategoria elkar-ukatzaileak dituztenak. Maila gorena "hasiberri bakarra" unique beginner edo "erreinumaila" kingdom level da. Ingelesez landare edo animalia markarik badauka ere, beste hizkuntzasistema batzuetan markarik gabekoa izaten da. Hurrengoak bizi-formaren tasunak dira, markaturik dauden arren, eskuarki gutxi, hamarretik hamabostera izaten direnak. Ingelesezko Animalia maila gorenak bere baitan txoria, sugea, arraina, eta abar hartzen ditu. Dibertsitate handiko maila erakusten duten bestelako bizi-formak; adibidez, ostrukak, indioilarrak eta mikak txoria bizi-formaren azpian sarturik daude, baina era desberdinean markatuta daude. Taxonen —sailkapen biologikoetan erabilitako unitatea— hurrengo maila, "kategoria generikoa", generic rank, edozein sailkapen etnobiologikoren muina da Berlinen iritziz. Edozein sailkapen-sistematan topa daitekeen taxon kopururik handiena kategoria honetan dago, baina bakan-bakanetan 500 itemetik gorakoa izaten da erreinu bakoitzean. Berlinen arabera kategoria generikoko taxonak dira nabarmenenak jatorrizko hiztunentzat: badira lexema sinpleak, maiz erabiliak, umeek jatorrizko hizkuntzan goiz ikasten dituztenak eta informatzaileengandik errazago eskuratzen direnak. Animalia erreinuko txoria bizi-formaren azpiko kategoria generikoaren taxonei buruzko adibideak indioilarra edo kookaburra (Australiako txori txikia) dira edo landare erreinuko zuhaitzaren azpian eukaliptoa edo pinua. Maila gorenari zuzenean lotutako taxon generikoak eduki daitezke bizi-forma baten taxon baten kide izan gabe; adibide bat olagarroa izan daiteke; izan ere, animalia izan arren, argi eta garbi ez da arraina, ezta zenbait bizi-formaren taxona ere (garrantzitsua da aipatzea herri-kontzeptuez ari garela, ez zientzia-kontzeptuez; izan ere, olagarroak moluskuak dira, geroagoko kontzeptu hori zientziak jorraturikoa da, ez ingeles-hiztunen herri-ezagutza biologikoaren atala). Horren harira, Wierbiczkak, puntu horri dagokionez, zehaztu zuen taxon generikoen eta bizi-formen artean "a kind of" -mota parafrasia erabil daitekeela; horrela, kookaburra txori-mota da eta eukaliptoa zuhaitz-mota da. Taxon generikoen arteko erlazioa kontrastekoa da, bizi-formaren taxonak gauzen klase nagusiko mota desberdinak denotatzen ditu. Txoria gisako bizi-formaren taxon bat ez bezala, txakurra gisako taxon generiko baten kidea nahiko homogeneoa da; izan ere, gutxi gora-behera genero biologikoei dagozkie, hau da, ezaugarri komun asko dauzkaten talde naturalak. Berlinek edozein sailkapen etnobiologiko egiteko oinarrizko maila direla aldarrikatzen du (Wierbiczka, 1992: 119-123). Taxon generikoak maiz monotipikoak mota bakarrekoak izaten dira, hots, harantzagoko taxonak menderatzen ez dituzten unitate terminalak. Halarik ere, zenbait taxon generiko politipikoak dira, mota askotarikoak, bere baitan taxon espezifiko azpi-generikoak dauzkate. Horiek gutxi izaten dira eta lexema polinomiko konplexuek markatzen dituzte emandako taxon generikoak. Horrela, Australiako ingelesaren eucalyptus (eukaliptoa) taxon generikoak honako taxon espezifikoak eduki ditzake berekin: snow gum (Australiako eukalipto mota bat, "eucalyptus coceifera") eta blue gum (Australiako beste eukalipto mota bat, "eucalyptus globulum". Printzipio honek salbuespen bat dauka, ingelesezko taxon generikoa, dog (txakurra); gizakiaren aldetik, milaka urteko zainketa eta arraza-gurutzatzea direla-eta, taxon espezifiko ugari dauzka. Azkenik, taxon espezifiko batek barietate-taxon asko menpera ditzake; berauek arraroak dira eta marka polinomikoak dauzkate. Berlinen ereduaren arabera, taxonomia osoa honela irudika liteke: Conklinek (1962) nahiz Berlinek (1992) jarraitzaileak izan dituzte; haien artean James Hamill-ek, H. Sidkyk eta Janardian Subedik (2002) haien eredua aplikatzen diote Jirel (Nepalgo etnietariko bat) herriko hizkuntzaren txorien sailkapenari. Guztira 134 txori-izen batu zituzten. Oro har, euren arabera, Jirel hitzek ez dute ezustekorik ematen sailkapen folk orokorrean, biziformaren taxon argia ("txoria" glosatua) daukate eta zenbait taxon generiko Jirel-en txorilexikorako. Hala ere, datuak iluntxoagoak gertatu ziren maila espezifiko edo barietaterenean, nahiz Jirel hiztunek multzoak bereizi. Artikuluan guztira 8 taularen berri ematen dute: txoria izendatzeko Jirel herriaren izen guztiak ordena alfabetikoz, izen binomialak, sailkatze-saiatze baten emaitzak, hautatutako txorien deskribapenak, altitudearen araberako taula, habia egiteko ingurunearen araberako taula, janariaren araberako taula eta taula librea. Azalpenak azalpen eta teoriak teoria, nabarmendu behar da lexiko etnometeorologikoa ez dela eremu botanikoarena bezain hierarkikoa; zenbait maila izaten da, bai, ez dago ukatzerik, baina Berlinen sailkapena kontuan hartzekoa bada ere, ez da aplikatzekoa berak egin zuen bezalaxe: ez luke zentzurik izango. Ez dirudi goitik beherako sailkapena taxuzkoa zian litekeenik. Zentzukoagoa dirudi alderik aldeko sailkapenak. Nolanahi ere, ikergune etnometeorologikoa garbiago ikustearren, honelako taxonomia egin liteke azterketa aurrera eramateko. Jakina, hutsune asko eduki arren, aztertuko litzatekeenaren eskemaren laburpena besterik ez izanagatik ere, nondik norakoaren berri eman dezake: Ilargia Konstelazioak Elurra Euria Hezetasuna Ihintza Izotza Lainoa Txingorra Palmerrek antropologia linguistikak dauzkan hiru tradizioen artean, hizketaren etnografiari toki berezia ematen dio (2000: 44). Hizketaren etnografiak bere egiten du, kulturaren arabera definituriko egoeretan hiztunek hizkuntza-baliabideak aplikatzen dizkietela gizarte-helburuei. Hizketaren etnografiak nahitaezko gizarte-egoera eta ikuspegi dinamikoa ezartzen ditu. Berauek, hain zuzen ere, falta dira neurri handi batean, ikuspegi etnosemantikoen bereizgarri diren hiztegi indigenen ikerketa estatikoetan. Baina hizketaren etnografia — hemendik aurrera HE—, etnosemantika baino hobexea da hizkuntzaren kulturalki definitutako adimenaren iruditeriaren rolaren kontzeptualizatzean. Gizarte-xedeak, hizketa-tankerak, hizketako egintza eta egoerak batzuetan folk-eraikuntzen edukitzat hartzen dira (emic), baina, antza denez, sarriago teoriaren funtsezko kategoria analitikotzat (etic). Anbiguotasun hori emic / etic, Palmerren ustez Dell Hymesen (1962-1974) eta beronen jarraitzaileen idazkietan azaleratzen da (2000: 44). Hirurogei eta hirurogeita hamarreko hamarkadetako eragin handiko artikulu sorta batean eratu zuen Hymesek HEren ikuspegia hasiera batean. Haietan hizkuntzaren eta kulturaren arteko uztardura esplizituki azaltzen zuen, baina, Boasek ez bezala, ez zituen sartzen funtsezko bere interesen artean "buru-gertakariak" (hau da, kognizioa): "trataba el habla como un sistema de conducta cultural, pero él mismo no se dedicó al estudio del lenguaje y la cultura como psicología o cognición" (Palmer, 1996/2000: 45). Horrenbestez, Hymesek hizketa kultur jokabidearen sistematzat hartzen zuen, baina berak hizkuntza eta kultura ez zion psikologia edo kognizio gisa aztertzeari ekin; aitzitik, garrantzi handia eman zion hizketako egintzak, diskurtsoa eta ariketa aztertzeari, hori guztia gizarte-egoeretan. Horixe da, hain zuzen ere, antropologia linguistikoa menperatzeraino heldu den ikergunea. Ondorioz, Chomskyren teoria kritikatuz, Hymesen ustez, sintaxi egokia sorrarazteko gaitasuna ez ezik, kultur eta gizarte-egoeretan hizkuntza pragmatikoki erabiltzeko gaitasuna ere hartzen du bere baitan hiztunen gaitasun linguistikoak. Hymesen ikuspegiaz baliatzen ziren espezialistek orduko nagusi zen hizkuntzalaritzaren aztergaietatik kanpoko hizketa-fenomeno ugari bildu eta dokumentatu egin zituzten; adibidez, kaleko beltzen hizkera, indioen denboranozioa, hizkuntza errituala, hileta-erosta, eta abar. Hymesek berak chinook herriaren narrazioen ariketa eta olerki-erak aztertu zituen. Palmerren arabera, Hymesek ez zuen sekula ukatu hizkuntzan kognizioaren edo ezagutzaren garrantzia; izan ere, bere antologian lan boastar eta etnosemantikoak sartu zituen, eta Boasi berari eskaini zion ondoko lorea: "...concedió al mismo Boas el crédito de definir casi todo el ámbito de la antropología lingüística americana hasta el presente" (ídem). Etnozientzialarien deskripzio estruktural eta analisi kontrastatzaileei on iritzi omen zien Hymesek, eta noraino herri baten kategoria kognitiboek hizkuntza-adierazleetan islarik daukaten ala ez plazaratzeraino iritsi zen. Hala ere, hizkuntzaren azterketa kognitiboa etnozientzialariei utzi zien, zeintzuek ez zituzten inoiz beren teoriak eratu HEren barruan sartzeko. Gehienbat nomenklatura-sistemen osagaien analisi kontrastatzailea egiten jarraitu zuten (senidetasuna, koloreak, botanika, gaixotasunak), eta ez ziren gramatika, diskurtso eta hizketaren teoria kognitiborik aurrera eramaten saiatu. Palmerren arabera, "más que presentar una teoría explicativa, Hymes abogaba por una «teoría descriptiva» dirigida a producir una taxonomía de lenguas" (ídem). Azken batean, teoria deskriptiboa funtsean kontrol linguistikoaren zerrenda baizik ez da; etnografoak agertokiak, parte-hartzaileak, helburuak, egintza-sekuentziak, klabeak, baliabideak, arauak eta generoak dokumentatu behar lituzke. Hymesen eremu teorikoan, agertokiak, "kulturalki definitutako denbora eta lekua, edo eszena" esan nahi duenak, beste batzuek izendatzen duten egoeraren baliokidea ematen du. Baliabideak kategoria konplexua da, kanalak (ahozkoa, idatzia) eta hizketa-erak (hizkuntza, dialektoa, kodea, aldaera eta erregistroa) hartzen dituena. Klabeak era lauso batean definitzen ditu tonua, era edo espiritua adierazteko. Kategoria horiek irudikapen, ideia, irudi, eskema edo eremuekiko interes handiegirik agertzen ez zutenez gero, ez dago batere garbi non txertatu behar litzatekeen hizkuntzalaritza kognitiboa Hymesen ikuspegian. Baldin eta hizkuntzaren eta buru-gertakizunen arteko lotura boastarra baliozkotzat ematen bada, HE, Hymesek definitzen zuen bezalaxe, osatu gabeko ikuspegia zen, teoria kognitibotik etekina atera zezakeena. Hymesen esparru teorikoaren barruan egindako azterketek ukatu ezinezko balioa badute ere, HE ez da oraindik estu-estu eratutako hizkuntzaren teoria. Askoz hobeto deskriba liteke ikuspegi zabal eta eklektikoa erabiliz, zeinek, hizkuntzalaritzaren eta etnografia estrukturalen azterbideak hartzen baititu eta bere teoria hizkuntzalaritza, kultur antropologia, filosofia eta soziologiatik. HEk koherentzia handiagoa bereganatuko luke hizkuntzalaritza kognitiboaren printzipioak bere gain hartuko balitu. Laburbilduz, hizkuntzalaritza boastar, etnosemantika eta hizketaren etnografiak indigenaren ikuspuntuari begira elkarrekiko interesa agertu eta partekatzen dute. Arazoa honakoa honetan datza: Whorfen programa bultzatuz, etnosemantikaren objektibismoa saihestuz eta HEri zehaztasuna erantsiz. Sintesi linguistiko kulturala egin liteke, lerro hauetan jorratu den Palmerrek (ibid.: 48) proposatzen duen bezalaxe. Hiru alorren ekarpenek garaiko hizkuntzalaritza kognitiboarekin bat egitean Palmerrek aurrera eraman nahi duen hizkuntzalaritza kulturalaren oinarri sendoak ipintzen dira, baina beti ere antropologiaren ikuspegiaren arabera, eta ez hizkuntzalaritzarena. 2.2.2.5. Hizkuntzalaritza kognitiboa Hizkuntzaren analisiak ohiko adimenaren iruditeriaren bitartez hasi behar lukeen premisa argi eta garbi sortu da hizkuntzalaritza kognitiboaren arlo berrian. Arlo horrek hizkuntzalaritza boastarraren interesgune psikologikoak partekatzen ditu eta ikuspegi horren berpizkunde modernotzat jo liteke. Dena dela, orain arte ez du agertu hizkuntzalaritza boastarrean aurkitzen den kulturarekiko interes bera edo, azken buruan, hizketaren etnografian. Baina, hizkuntzalaritza kognitiboa ulertzeko era zuzenago bat zientzia kognitiboaren arloaren barruan kokatzea da. Hizkuntzari buruzko teoriak, arrazoinamendua, kultura, buru-iruditeria eta munduikuskera zenbait jakintzaren artean banaturik egon izan dira tradizionalki, baina, zientzia kognitiboa heltzeaz batera, gaiok bat egiten hasiak dira. Antropologia, adimen artifizial, hizkuntzalaritza, neurozientzia, filosofia, psikologia eta erretorikako ikertzaileek berriki sortutako teoriari ekarpenak egin dizkiote. Elkarrekiko ikerguneak zientzia kognitiboa izena hartu ohi du, baina giza zientziek eta zientziek hain dute parte hartze handia, ezen interesgune komuneko alorrak ikerketa edo ikasketa kognitiboak izendatzea hobe izango bailitzateke. Baina, zer adierazi nahi dute kognizioak eta zientzia kognitiboak? Definizioa erabilgarria da oso, zeren, arrazoinamenduari, adimenaren iruditeriari, pertzepzioari, hizkuntzari, kulturari eta mundu-ikuskerari heltzeko bide ematen baitu, ezbairik gabe. Hizkuntzaren beraren barruan, sintaxiari nahiz semantikari tartea uziko lioke. Gardnerrek Zientzia kognitiboari buruzko definizioak sare handi samarra zabaltzen du; izan ere, orokorregia da hizkuntzalaritza kognitiboan erabili ohi den kognizioa terminoaren zentzua atzemateko. Gardnerrek berak murriztu zuen zientzia kognitiboaren ezaugarri behinena buru-irudikapenekiko interesa dela proposatuta: Hortaz, haren iritziz, giza jarduera kognitiboa sinbolo, ikur, eskema, irudi, ideia eta bestelako buru-irudikapenen arabera deskribatu behar da. Gardnerrek baieztatu zuen zientzia kognitiboa ez bezalako jokabide-zientziek beren azalpenetan ez dutela zertan buru-irudikapenik postulatu: neurologoek, adibidez, burmuinaren jokabidea zelula nerbiosoen arabera azaltzen dute, eta antropologoek giza jokabidea kulturaren ikuspegiaren arabera azaltzen dute. Irudikapenak garrantzitsuak dira hizkuntzalaritza kognitiboarentzat. Hori horrela izanda, Gardnerrek zientzia kognitiboarentzat nondik-noratu zuen esparru kontzeptual berean kokatzen da. Chafe-k (1990: 80) adierazi zuen "Giza organismoa irudikatzeko bere trebeziari esker ingurunearekin aritzeko gai dela", hots, "inguratzen duen munduaren irudikapen landuak sortzeko abilezia, bere mundu-ikuskera irudikatzeko gaitasuna" —neuk euskaratua—. Langackerrek (1987) eta Lakoffek (1987) egindako hizkuntzalaritza kognitiboaren barruko ikerlanen arabera, hizkuntzak buru-irudikapen edo ideia koherenteak adierazten ditu, direla gestaltak, eskemak, irudiak edo Idealizatutako Eredu Kognitiboak (IEK). Lakoff & Mark Johnsonek (1986) "gestalt esperientzialak" espresioa erabili zuten, "egituratutako osotasunetan esperientziak (dimentsio aniztunak) antolatzeko erak" bezala ulertuak (1986:121). Lakoffek geroago "Idealizatutako Eredu Kognitiboak (IEK)" terminoa asmatu zuen Hizkuntzalaritza kognitiboaren barruan hain rol garrantzitsua jokatzen duten gogoirudipen konplexuetarako. IEK bat "egituratutako osotasun konplexua da, lau printzipio egituratzaile mota erabiltzen duen gestalt bat". Printzipio egituratzaileok ondoko hauek dira: egitura proposizionala, egitura eskematiko-iruditzailea, proiekzio metaforikoak eta proiekzio metonimikoak. Azterketa linguistikoan gestalt teoriaz baliatzea ez da batere berria. Whorfek (1940) gestalt printzipioak jadanik esplizituki erabili zituen AEBetako shawnee hizkuntzaren oinarri lexikoen irudiaren eta hondoaren arteko erlazioak aztertzeko. linguistikoak, fenomeno prototipikoak era sare semantiko irregularrak erraz egokitzen dituen ikuspegi sintetikoa eskaintzen du. Sare semantiko irregularretan, nomenklatura botanikoa, toponimia eta termino anatomikoak ditugu. Orain arte hizkuntzalari kognitiboek gramatika-ereduak azaltzeari ez besteri ekin diote. Kultura, diskurtsoa, narrazioa eta mundu-ikuskera tankerako nozio zabalez noizean behin jardun izan dute. Halarik ere, hizkuntzalari kognitiboek kulturak eta mundu-ikuskerak ulertzeko ekarpen handiak egin dituzte, batez ere sistema metaforikoak aztertzeko orduan. Hizkuntzalari kognitiboek maitasuna, sumina, eztabaida, denbora eta beste gai askori dagozkien sistema metaforikoak aztertu izan dituzte. Amaitzeko, antropologoek argi eta garbi ikusiko omen dute hizkuntzalaritza kognitiboaren erabilgarritasuna nomenklaturak, hizkuntzaren eta kulturaren arteko lotura eta hizkuntzaren eta arrazoinamenduaren arteko erlazioa ikertzeko, baina aplikazioak gai horietara mugatzea oker handia izan liteke. Fonologia, morfologia, sintaxia, soziolinguistika eta diskurtsoa gisako ohiko gai linguistikoak aztertu ere egin daitezke hizkuntzalaritza kognitiboaren alor teoriko berriaren barruan, antropologiarentzat garrantzi handia hartuz doazen formak direnak. Hizkuntzalaritza boastarraren, etnosemantikaren eta hizketaren etnografiaren ildo nagusiak eta azterguneak ikusita, Palmerrek (1996/2000: 59) proposatzen du horiek hizkuntzalaritza kognitiboarekin bat egitea, batera jokatu eta azterbide berriak sortzeko: "una síntesis de la lingüística cognitiva con la lingüística boasiana, la etnosemántica y la etnografía del habla (HE)". Haren ustez, nolabait, arlo horiek elkarrekiko sustraietatik datoz eta hipotesi, helburu eta azterbideak partekatzen dituzte. Hori dela-eta, baliteke gaur eguneko adierazpen eta formulazioetan sintesi bat izatea. Horiek guztiek kultura-erlatibitate eta enpirismorako mailaren bat onartzen dute. Helburu boastarrak dauzkaten zenbait ikertzailek batzuetan azterbide etnosemantikoak erabili izan dituzte. Etnosemantikak hiztun indigenen psikologiarekiko interes boastarra partekatzen du. Ikuspegi boastarra bezala, HE hizkuntzaren kategoria indigenak dokumentatzen ahalegintzen da, batik bat benetako diskurtso eta ariketan era natural batean agertzen diren generoetan, eta ez, sarritan gertatu ohi bezala, elizitazio kontrolatuaren bitartez edo egoera artifizialetan testuak grabatzen direnean. Hizkuntzalaritza boastarrak bezala, HEk Aipatu bezala, Palmerren (ídem) ikerlanean adimenaren iruditeria jotzen da ardaztzat hizkuntzen eta kulturen ikerketan. Horretarako, hizkuntzalaritza kognitiboaren eta antropologiaren ikuspegiez baliatzen da hizkuntzalaritza kulturalari buruzko teoria berria azaldu eta plazaratzeko. Ikerlan batzuk lagun, Palmerrek erakusten du iraganean hainbat teoriatan sarturik zeuden eremu linguistikoak ikuspuntu desberdinak baizik ez dituztela adierazten, eta mundu-ikuskera batean murgilduta daudela. Palmerren ikuspuntuaren arabera, hizkuntza adimenaren iruditerian erabilitako hitzezko sinbolo-jokoa da. Adimenaren begiaz ikusten duguna da iruditeria, baina, baita laranjaren zaporea, euripean ibiltzen gareneko sentipena, eta Zea Mays musika-taldearen Elektrizitatea kanta ere. Haren hitzetan, itzulita, "irudikatzen duguna pertzepzio-era guztien bitartez eskuratutako esperientzietan finkaturik dago, eta, gainera, berba egiten dugu (ibid.: 23). Ikuspegi horrek tradizio zaharragoetan du oinarri, baita hizkuntzalaritza kulturalaren inguruko teorietan ere, baina, batik bat, hizkuntzalaritza kognitiboan azken urteotan egindako aurrerapenetan du bere funtsa, azkarren eta arinen hazitako hizkuntzalaritzaren arloa, hain zuzen ere. 1941ean Whorf hil zenez geroztik, antropologia linguistikoak ez dio buru-iruditeriari oso egoki erreparatu, Palmerren ustez. Hala ere, antropologo interpretatibo eta sinbolikoek beren teorietan garrantzi handia eman izan diote: "esperientzia" esan diote. Egindako azterketen emaitzak adierazteko, urritzea edo murriztapena, hitz gordin samarrak badira ere, antropologia linguistikoak urritze kognitiboa jasan du, beharrezkoa ez dena. Palmerren irudiko, "taxuz egindako etnografiak analisi linguistiko xehe-xeheak behar dituenez gero, interes handirik ez edukitze horren ondorioak oso garrantzitsuak izan ziren antropologiarentzat" (ibid.: 31). Palmer saiatzen da Langackerren eta Lakoffen linguistika kognitiboei buruzko definizioak hizkuntzari eta kulturari aplikatzekoak direla erakusten, "hizkuntzalaritza kognitiboa etnolinguistikarentzat berebiziko garrantzia duten hiru ikuspegirekin uztar daiteke: hizkuntzalaritza boastarra, etnosemantika (eta etnozientzia) eta hizketaren etnografia. Gertaturiko sintesiari hizkuntzalaritza kulturala izena eman zaio" (ibid.: 25). Ondoren, Palmer baliatzen da "coeur d'alene" AEBetako Idahoko hizkuntzatik ateratako adibide batez frogatzeko nola buru-iruditeriak ezinbesteko garrantzia daukan hizkuntzaren mailetariko batean, hitzaren edo lexemarenean, alegia. Hitz horren itzulpena "esku-ahurra" da, couer d'alene-z bost morfemaz osatuta omen dagoena: /s-n-cêm-í`cen'-i^ct/ izen-aurrizkia-en-azalera-atzea-eskua. Palmerren iritziz, adibide horrek okerreko inpresioa eman dezake, hau da, hizkuntzek mundu-ikuskerak eta esperientziak emandako buru-iruditeria adierazi besterik ez dutela egiten. Beraren ustez, diskurtsoak buru-iruditeria konbentzionala agertu, eta buru-iruditeria berria eraikiarazten duela esatea hobe da. Aldi berean, buruiruditeriak diskurtsoa egituratzen du; elkar eraikitzen dute diskurtsoak eta buru-iruditeriak. Denboraren poderioz eta hizketa etengabe erabiliz, mundu-ikuskera aldakorren buruiruditeriaren gainean elkarrekin lan egin eta negoziatzen dute hizkuntza-komunitateetako hiztunek. Nahi gabeko ideiak, berriak edo zaharrak, baztertzen dira. Buru-iruditeria berria eta hizkuntza berria aldi berean sortzen dira. Horri Sapirrek (1949) iritzi zion "oharkabeko belaunaldien lan eskerga eta anonimoa" (ibid.: 27). Jarraian, Palmer azken urteotan argitaraturiko lan batzuez baliatzen da zer den hizkuntza aztertzea adierazteko. Haren berbetan, "hizkuntza ikertzea esperientzia gordinarekin borrokan aritzen den kulturaren aldarria entzutea da; duela gutxi hasitakoa xurgatzeko berez erregulatzen den tradizioaren hotsa da", "testu eta testuinguruaren arteko bat egite zoragarria" (ídem). Testuinguruaren isurian mundu-ikuskeraren buru-iruditeriak, kulturalki, konbentzionalki eta aurrez suposaturik, ematen ditu diskurtsoa interpretatzeko erreferentzia-gune egonkorrak. Prentsa horiak eta zinemak, adibidez, ematen dizkigute estralurtarren irudi konbentzionalak, giza itxurakoak, zurbilak eta begi-handiak eta begi-luzeak, edota ahotik behera lerde likitsa darien narrasti zital ankerren antzekoak, eta gizakien gorputzetan euren larba suntsikorrak uzten dituztenak, Alien film ospetsuan gertatzen den bezala. Horri dagozkio Givónek "generikoki partekatutako testuingurua, edo kultura-jakintza" (ídem) deitu ziona, edo "informazio-egoera" izendatu zuen horri, "hiztunak dakienari eta entzuleak dakienari" eragiten diona (ídem). Horri Tannenek eta Wallatek "jakintza-eskemak" esan zioten (ídem), hau da, munduko pertsona, objektu, gertakizun eta agertokiei buruzko itxaropenak. Diskurtso baten historia eta egoerarekin batera bereziki, kultura-jakintzak partekaturiko testuinguruak ematen ditu. Berauek topiko diskurtsiboei ere erreferentzia-irisgarritasuna ematen diete. Palmerrek baieztatzen du kultura-jakintza funtsezkoa dela tropo konbentzionalak interpretatzeko, batik bat metaforak eta metonimiak. Haren arabera, "kultura-jakintzak eredu edo eskema kognitiboen era hartzen du, esparru topiko errepikariei buruzko oso ezagutza eskematikoa antolatzen dutenak" (ídem). Palmerren kulturaren hizkuntzalaritzari kultura bakoitzaren gauzen esentzia naturala definitzen duten folk-ontologiak ere interesatzen zaizkio. Ondoren hainbat hizkuntzaren adibideak ematen ditu (ibid.: 28). Esanahia ez da huts-hutsean existitzen; izan ere, diskurtsoan, enuntziatuek beren buruiruditeriaz harantzagoko esanahi gehigarriak eskuratzen dituzte. Diskurtso-gertakizun orok era konbentzionalen berrinterpretatze kokatua eskatzen du. Baina, diskurtso kokatuak ere eskatzen du formulazioa sinbolo linguistiko konbentzionalekin. Gertakizun sozio-linguistikoen buru- iruditeria eskematikoek, metalinguistikoa edo metadiskurtsiboa, diskurtsoa bera egituratu eta agintzen dute. Diskurtsoaren buru-iruditeria erreflexibo hori kulturalki hizkuntza figuratiboa bezain definiturik dago. Izan ere, folk metahizkuntza metaforikoa izan daiteke, esaterako, "hizketan jarraitzeari buruz" hitz egiten dugunean edo hitzek informazioa "daukatela" esaten dugunean, edukiontzi fisikoak izango balira bezala eta informazioa materia-objektuz osaturik balego bezala. Beraz, Palmerren teoriak antropologia linguistikoaren aurreko teorietan oinarriturik, hizkuntzalaritza kognitiboaren elementu ugari hartzen ditu. Horrela kultura-hizkuntzalaritzaren inguruko teoria eraikitzen saiatzen da, antropologoek beren landa-lanean aurkitu ohi dituzten hizkuntza-gertaera mota guztiak aintzat har ditzakeena. Bere liburuan hizkuntzen diseinu kognitiboak ilustratzen dituzten kasu jakin asko ematen ditu aditzera. Kasu horien arabera, ikusiko da nola munduaren ikuskerek ematen dituzten hizkuntzen egituratzeari buruzko oinarrizko eredu batzuk. 2.2.3. Mitxelena: hizkuntza eta kultura Hizkuntzaren eta kulturaren arteko uztardura dela-eta, ezinbesteko autore bat azpimarratu behar da: Mitxelena (1972/2011). Estrukturalistek eta sortzaileek edo generatibistek hizkuntzaren eta kulturaren arteko loturaren inguruko ikuspegia oroitarazten du: Esana dugu estrukturalistak bi alderdi hauetan batez ere bereizgarri dena nabarmentzen eta aztertzen saiatu zirela, eta transformazionalistak, berriz, berdin dena, guztiekikoa, hizkuntzaren "unibertsalak" bilatzen. Aipaturiko bi egitura horiek ametitzen baldin baditugu, axaleko egitura eta egitura sakona, gainekoa ñabarra da, desberdina, mota ugaritakoa, bitxia eta abar, sakonean dagoena, aldiz, berdintsua hizkuntza guztietan. (Mitxelena, 1972/2011: 250) Mitxelenak erabili ohi zuen zehaztasunaz baliaturik, XX. mendeko hizkuntzalaritzaren bi ildo nagusien proposamenak buruz buru ipini eta eztabaidaren muinari ekiten dio: Saussure Genevako maisuaren jarraitzaile eskrukturalistek mintzairen eta kulturen ezberdintasunak agerian jartzen dituzte, eta Chomskyk eta haren gogaide sortzaileek, aldiz, hizkuntzen arteko berdintasunak. Nahiz eta zehatz-mehatz iritzirik eman ez, sarritan egin ohi zuen legez, Mitxelenari mutur guztietatik ihes egin nahi zuela antzematen zitzaion, ez bide zegoen, ez bataren, ez bestearen alde, bere iritzi sendo eta egituratua eraiki nahi zuen, nonbait. Haren iritziz, egia da mintzaira guztien eraketa printzipio unibertsal batzuetan oinarritzen dela; hala ere, hizkuntza bakoitzak bere kabuz antolatzen ditu funtsezko eginkizun unibertsal horiek, horrela hizkuntz komunitate horren mundu-ikuskera agerrarazten du. Hizkuntzaren gainean aipaturikoa kulturari ere aplikatzen dio Mitxelenak: Hurrengo puntuetan kulturaren esparrua mugatzen edo, behintzat, hobeto esanda, kulturaren ertzak irekitzen ahalegintzen da Mitxelena: Kultura ez da izpirituaren goi gailurretan den zerbait: kultura lan-ohiturak dira, senitarteko eta lagunarteko harremanak, gizarte bizitzako alderdi guztiak, eta abar. Honek ez du esan nahi, noski, artea edo zientzia kultura ez direnik; halaz ere hauek ez dira agerpide bereziak eta are gutiago bakarrak. (idem) Gaia plazaratu ondoren, baieztapen zehatz batzuk ematera ausartzen da Mitxelena. Horietariko batean kultura bati hizkuntza zein neurritan dagokion aztertzen du: Humboldtek zioenez gizona hizkuntzari eskerrak da gizon. Alegia, hizkuntzarik gabe ezin daitekeela egiazko giza kulturarik; beraz, beharrezko baldintza da hau. Sapirrek ere honela dio: "Ene ustez, hizkuntza lehen kultur agerpenak baino lehenagokoa da, eta, egia esan, agerpen hauek berauek ere ezinkizun ziren harik eta hizkuntza mintzabide eta adierazpide egoki bilakatu zen arte. (ibid.: 262) Hortaz, Humboldt eta Sapir oinarritzat harturik, hizkuntza kulturarako gakoa denez gero, Mitxelena kulturak hizkuntza ezinbesteko duela baieztatzeraino heltzen da. Mintzairaren eta kulturaren arteko elkarreragina dela-eta, hiru eragin mota gerta litezkeela nabarmentzen da: lehenengoa, hizkuntzak kulturari eragiten diolakoa; bigarrena, kulturak hizkuntzari eragiten diolakoa; eta, hirugarrena, biek ala biek batak besteari eragiten diotelakoa. Hala eta guztiz ere, Dell Hymes (1964) antropologoaren sailkapena aintzat harturik, Koldo Mitxelenak (1972/2011) laugarren bide bat gehitu zuen: Badute zerikusirik herri baten hizkuntzak eta kulturak. Jakina, erraz da esaten badela zerikusirik edo loturarik bien artean; haatik, zertan datzan agertu behar. Dell Hymes etnologoak dioenez, iritzi bakar dirudien honek lau uste modu izkutatzen ditu: a) Lehena eta eragilea, hizkuntza da. b) Lehenik kultura da. c) Ez da lehenik eta azkenik: biak dira eragile. d) Ez da lehenik eta azkenik, ezta nagusirik ere: Lehendabiziko irakurrian gaitz da asmatzen zein ote den laugarren baieztapen hori. Zer ote da beste zerbaiten mirabe izatea? Jarraian honela adierazten du Mitxelenak: Azkenik, Humboldten iritzi famatua dugu hemen. teoria hau Whorfen izenari gelditu da bereziki lotua, eta Sapir ere uste honetakoa zen, berdin ene ustez egungo egunean Weisgerber eta Alemaniako beste batzu ere. Hauek diotenez, bai kultura eta bai hizkuntza azpiko indar batek determinatzen ditu. Indar hori mundu ikuskera da, herri izpirituaren fruitua, nazio izaera, zera… badakizue zertaz ari naizen. Gizarte bakoitzak, gizarte den aldetik, ikusmolde berezi bat du eta beraren arauera aztertzen eta neurtzen ditu gauzak. Eta herri-izpiritu honek (alemanen esaera erromantikoaz baliatzearren; baina badu arbasorik Voltaireren harako esprit du peuple hartan) kulturari eragiten dio, kultura izpiritu horren ispilu da, eta orobat hizkuntza: biak dira herritasunaren errainu, distira eta jario. (ibid.: 270-271). Horretatik guztitik ondorioztatzen da mintzairaren eta kulturaren baitan herri bakoitzaren "mundu-ikuskera" bizi dela. Herriaren jiteak eta nortasunak bete-betean eragiten diete hizkuntzari eta kulturari Mitxelenaren arabera. Lexiko etnometeorologikoaren azterketa egiten denean, funtsezko kontu hau agerian jarriko da. Artikuluaren bukaeran herri batek hizkuntza galduz gero, ea kulturak era berean eusten dion herriaren mundu-ikuskeraren inguruko iritzia ematen du Mitxelenak: Gauza bat da; beraz, hizkuntzak herriaren pentsamolde, izaera eta gainerakoak noraino mugatzen dituen erabakitzea, eta bestea, arras bestea gero, hizkuntzak herri batekin, herria gizarte eta gizatalde den aldetik duen zerikusia. Urrutira joan gabe, egungo egunean Euskal Herriaz mintzatzen bagara, Euskal Herria deritzan zerbait baldin bada oraindik munduan, mendez mende gorde dugun hizkuntzari zor zaio. Ez da, esan beharrik ez, hizkuntza bakarrik izan; bai, ordea, beste arrazoi askoren azkeneko erro eta oinarri. (ibid.: 280) Koldo Mitxelenak hizkuntzaren eta kulturaren arteko uztarduraz jardun zuen teorizatzen. Aurrerago beste egile batzuk aritu izan dira horren inguruan, ikerlan zehatzak eginda. Gorago aipatu denez, kulturaren eta hizkuntzaren arteko harremana izendatzeko zientziaren izena era askotara egin da. Haietariko bat etnozientzia izan da, eta horixe erabili izan dute eremu hori jorratu duten autore bakanek. Euskal Herrian batez ere, etnolinguistikaren arloan jorratu izan diren azterketek euskaldunok koloreekiko daukagun pertzepzioari ikertzeari ekin izan diote. Aitzindarietariko bat Perurenak (1992) egindako lana da. Eremu horretan ere badira aipatzekoak Preziadoren lanak (1992-2003), eta Mtz. Lizarduikorekin batera argitaraturikoa (2003). Azken lan hori da, hain zuzen ere, euskaldunek koloreei buruz daukaten pertzepzioaren gainean sekula egindako ikerlanik handiena. Preziadoren eta Mtz. Lizarduikoaren arabera, jendeari galdetuz gero zenbat kolore ikusten dituen ortzadarrean zazpi ikusten dituela erantzungo du gaur egun, baina haien ustez, milaka daude, nahi adina, espektro jarraitua delako. Mtz. Lizarduikoak eta Preziadok (2003) baieztatzen dute: "Eta badaude batere kolorerik ikusi ez duten herriak. Grezian, esaterako, urdinik ez zuten, baina urdin mota ugari bereizten zituzten beste hitz batzuen bidez" (2003, 304-305). Euskaldunok, berriz, haizeen koloreak ere bereizi izan ditugu eta haize beltza, gorria eta zenbat-gura koloretakoak agertzen dira. Europan, orain, zoritxarrez geratzen den azken herri aurre-indoeuroparra omen gara, Europako azken herri indigena garela esan ohi dute Preziadok eta Mtz. Lizarduikoak, eta koloreen arloan edo beste askotan hemen egin daitezkeen ikerketek interes handia dute Europarentzat. Liburuan koloreari buruzko ikerketen bilketa bat egin dute. Horretarako kolorearen ikuspuntu fisiko, kimiko, biologiko eta kulturala aztertu dituzte etnozientzien ikuspegien arabera. Alfonso Mtz. Lizarduikoa izan da, hain justu ere, etnozientziak Euskal Herrian gehien bultzatu dituztenetariko bat. Haren ustez, helburua euskaldunen jatorrizko pentsamendua bilatzea da, hau da, historian zehar zer-nolako bilakaera izan duen euskaldunen pentsamoldeak eta zein den gure pentsaeraren jatorria. Paul Sillitoek egin zuen Ginea Berriko herri baten nolabaiteko ingurumen-azterketa osoa (Sillitoe, 1996). Berak egindako ikerlana aitzindaritzat har genezake zalantzarik gabe arlo horretan. Horrelako ikerlana ingurumen-antropologia jakintzaren barnean koka liteke; izan ere, Ginea Berria uharte erraldoiko Wola herria alderdi askotatik aztertu zuen: lurraren erabilera, klima, topografia eta geologia, etnobotanika eta etnopedologia, eta horien barruan askotariko interesguneak. Guri, batik bat, klimari eskainitako atala interesatzen zaigu eta horren barruan etnometeorologia, hain zuzen ere, jatorrizko hiztunek erabiltzen duten aro-hizkera aztertzen du eta. Bertan zientzia-datu eta izendapenak erkatzen ditu herri-izendapenekin eta aditzera ematen du meteorologiatik abiaturik, nolako ikuskera daukan Wola herriak bere inguruarekiko, hau da, wolatarren fenomeno meteorologikoekiko adimenaren iruditeria azaleratzen saiatzen da. Jorratu eta aztertzen dituen arloak ondoko hauek dira: eguneroko eguraldi-ereduak, sasoiak, prezipitazioak, zerua, haizea, hozberoa eta hezetasuna, izotza eta eguraldia eta nekazaritza. Oso era atseginean alderatzen ditu berak bildutako datu zientifikoak herriak erabiltzen dituenekin eta Wola herriaren eguraldiari buruzko hiztegi eta adigaien ikuspegi zabala ere ematen du. Esan gabe doa lan hau oso interesgarria dela aurrera eraman nahi den ikerlanerako erreferentzia eskaintzeaz gain, nolabaiteko ispilua ere izan daitekeelako. Aipatuak aipatu, Sillitoeren ikerlana era honetara taxuturik dago. Lehenengo atalean aitzin solas moduko bat egiten du eta ingurumen-etnozientzia zertan den azaltzen du, lurraren erabilera, lurzoruak eta gizartea, alegia; aurrerago, bigarren atalean, lurrak lantzeko txandakatze-sistema, hots, txandakako nekazaritza eta patata gozoa gaiak jorratzen ditu; hirugarren atalean, klima-faktorea aztertzen du; zertan datzan etnometeorologia eta klima, eta horren aldaketei aurre egitea, eta gosetearen espektroa; laugarren atalean, Lurreko baliabideen faktorea jorratzen du eta horren barruan etnogeozientzia, topografia eta geologia; horren barruan, galdutako lurrarekin bizi izanez, higaduraren kostua; bosgarren atalean, Biotiko faktorea, hau da, etnobotanikaren eremua eta landaretza. Horretaz gain, beste gai hauei ere heltzen die: oihan eta lugorriekin borrokan, berriz landatzeko beldurra eta lurzoruaren barruan: elikagaien zikloa eta deskonposizioa; seigarren atalean Lurzorua bera aztertzen du eta etnopedologia deritzon gaia, hots, lurzoruaren estatusari eustea eta aldagarritasunaren inplikazioak. Bestalde, lurzorutik kanpo, laborantzapeko emankortasuna. Azkenik, ondorioak ateratzen ditu: lurzoru-metak, egoera oneko lurren baliabideak kudeatzeko arrazoiak eta denborarekin batera arineketan, degradazioa ala kontserbazioa? Dagoeneko adierazi denez, hirugarren atala biziki interesatzen zaigu. Bertako sarreran Sillitoek klimaren inguruko oinarrizko nozio orokorrak emateaz gain, bisitariak, Wola herria lehenengo aldiz bisitatzen duenean, eguraldiaren gainean jasotzen dituen inpresioak ematen ditu aditzera. Bestalde, Sillitoeren arabera, Wola herrikoek euren eguneroko elkarrizketan etengabe egiten diote aipamena eguraldiari, baina ez berba egiteari ekiteko eratzat hartuta, euren bizimoduan bereziko garrantzia daukalako baizik. Sillitoek Wola herrialdeko klimaren azterketa ingurune etnometeorologiko batean egiten du. Beraren iritziz, klima aztertzeko moduari bestelako ikuspegia ematen dio. Zientziak Wola herrialdeko klima nola ikusi ez ezik, Wola herriak berak nola ikusten duen ere bada ikerlanaren gakoa. Hori dela-eta, funtsezko kontzeptu batzuk emanik, zientziaren ikuspegia eskaintzeaz gain, herriarena berarena ere agertu eta bata bestearekin erkatu egiten ditu. Lehenik eta behin, eguneroko eguraldi-ereduaren berri ematen du Sillitoek. Horretarako egunean nola hautematen dugun eguraldia hiru kontzeptutan banatzen du: gehienbat eguzkitsua, eguzkitsua goizez baina arratsaldez lainotuta edo alderantziz eta gehienbat lainotuta. Hori guztia hilabete guztiak dauzkan taula batera pasa eta ehunekoak ateratzen ditu. Behin taula azalduta, horrelako kontzeptuak adierazteko nolako izendapenaz baliatzen den Wola herria ematen du aditzera. Bigarrenez, Wolatarrek urtea bi urtarotan banatzen dutela aipatzen du Sillitoek; bata, urritik martxora eta bestea, apiriletik irailera. Dena dela, hamabi hilabeteko urtea kristautzak sartutako kontzeptua omen da. Beren hizkuntzan denboraren beste nozio bat omen daukate. Ondoren, Sillitoek bi urtaroekiko meteorologiaren ikuspegia eta Wola hiztunek daukatena azaltzen ditu. Desberdinak dira. Bestelakoak dira herritarren pertzepzioa eta datu objektiboek adierazten dutena. Behin urtaroen kontua aipaturik, jorratzen hurrengo gaia euria da. Herrialde hartan prezipitazioak ugariak dira, planetako handienetarikoak. Sei estazio meteorologikotan urte batzuetan jasotako kopuruen berri eman ostean, Wola herriak nolako kontzeptuak erabiltzen dituen euri-motak izendatzeko jakinarazten du Sillitoek. Euria ez da "euri" hutsa Wola hiztunentzat. Biziki herrialde hezean bizi izanda eta euria sarri baino sarriago egin ohi duenez gero, zenbait euri-mota bereizten dituzte: euria orokorrean chay da; zirimiria edo euri mehea Ondoren, zeru lainotuaren jiran dihardu. Hasteko taula bat agerrarazten du. Bertan hilabete guztiekin batera, hodei motak zenbat aldiz agertzen diren hilabete bakoitzean jakinarazten du. Taula horretan meteorologiaren ikuspegitik hodeien sailkapena agertzen da, hau da, zientzia-komunitateak usu erabiltzen duen nomenklatura da. Horren ondoren Wola hiztunek zenbat hodei-mota bereizten dituzten azaltzen du. Jakina, askotan gertatzen den bezala, zientzia- eta herri-sailkapenak ez datoz bat. Wolatarren arabera hodeiak Lurrarren sutatik ateratzen diren ke-metak dira. Eurek ez dute uztartzen hodeiak sortzea bestelako fenomeno meteorologikoekin. Ez daukate aire hezea igo edo jaisteari buruzko adierarik. Sillitoek jorratzen duen hurrengo gaia haizea da. Lehenengo eta behin, hilabetez hilabeteko Wola herrialdean egon ohi den haize-arrosa adierazten du, hau da, zein haize den nagusi eta zenbaterainoko abiadura daukan. Hasierako azalpen zientifikoak emanda, Wola herritarrek ezin azal dezaketela nondik datorren haizea dio eta ondoren haizeekiko beraien pertzepzioaren nondik norakoa aipatzen du: intentsitatearen arabera sailkatzen omen dituzte haizeak, eta uste dute haize oro edozein sasoitan ibil daitekeela. Ohi bezala, zientzia-datuak eta herritarrek hautematen dutena ez datoz bat. Ondoren hozbero eta hezetasuna kontzeptuei dagokie. Aurrekoetan bezalaxe, jasotako datu meteorologikoak jakinarazita, batez besteko urteko tenperaturak, hilabetez hilabete, eta hezetasunaren gaineko xehetasunak ematen ditu, baita horrelakoak biltzen dituen taulak ere. Wola hiztunek eguzkiaren argiari nat day esaten diote, hau da, "eguzkiak erretzen du". Badirudi, eurek diotenez, ez daukatela eguzkiaren jatorria azaltzeko narrazio mitikorik. "Zeruan barrena batetik bestera doa, eta kito" (Sillitoe, 1996: 72). Eguzki-mota zenbait bereizten dituzte Wola herritarrek: goizean goizeko eguzki epela, eguerdiko eguzki bero-beroa, besteak beste. Egunaren denbora eguzkiak zeruan hartzen duen posizioaren arabera banatzen omen dute. Bera dela-eta, Wola hiztunek hainbat adieraz baliatzen dira. Adibidez, izendapen berezi bat dute euria egingo ote duen susmopean daudelako aurreko eguzkia deskribatzeko. Azkenik, aterraldi luzeak, nekez gure "lehorteak" izan litezkeenak, adierazteko erabiltzen diren hitzei buruzko zerrendapena egiten du Sillitoek. Jorratzen duen hurrengo gertakizun meteorologikoa izotza da. Ez da sarri gertatzen, baina zenbaitetan aterraldi luze samarrak izanez gero, oskarbi egoten delarik, tenperatura aski jaisten da. Wola hiztunek azaltzen dute izotza edo antzigarra baen sorginkerien bitartez. Horrelakoak egun eguzkitsuaren ondotiko gau hotzetan jazotzen dira edo, eurek diotenez, jotzen dute. Antzigarraren inguruko behar besteko azalpenak emanik, Sillitoek kontatzen du nola Wola herritarrek ospatzen duten euren zoritxarra baldin eta, izotza dela-eta, uztaren bat galtzen badute eta beherago bizi den beste komunitate batek ez. Ondoren, ospakizunotan erabiltzen dituzten esaldi eta lexikoaren berri ematen du. Azkenik, eguraldia eta laborantzaz dihardu. Wola herria batik bat lurretik bizi izanda, eguraldiaren gorabeherek ez daukate nolanahiko garrantzirik. Eguraldiak edozein sasoitan honda dezake egun askotako lana. Wolatarren bizimodu guztia, bizi-iraupenean oinarriturik, nekazaritza eta abeltzaintzaren inguruan ardazturik dagoenez gero, eguraldiarekikoek eragiten diete bete-betean. Atal honetan, aldiz, Sillitoek (ibid.: 75-78) ez du lexikoaren gaineko gairik jorratzen, gehienbat garapen antropologiko eta soziala egiten du. Esparru teorikoaren zehaztapena atalean zehar (§2) azaldu denez, ikerlan hau kulturaren eta hizkuntzaren arteko harreman estu-estuan kokaturik dago. Jarraian, lexiko etnometeorologikoa aztertzeko hautatu den eremu teorikoa emango da aditzera, nahiz orain arte etengabe beraren mugak ezartzen jardun den. Etno- aurrizkiaz bezainbatean, irudi du bera erabiltzea ez dela hizkuntzalari guztien gogoko; izan ere, etnolinguistika bera linguistika orokorraren barruan ertzeratu samarturik egon izan da. Ez dago esan beharrik barneko hizkuntzalaritzak —fonologiak, fonetikak, morfologiak eta sintaxiak— ikaragarrizko garapena izan duela, eta kanpoko hizkuntzalaritzari buruzko diziplinak, besteak beste, hizkuntzaren harremana gizartearekin, kulturarekin, izakiaren biologiarekin zerikusia dutenek bestelako garapena izan dutela. Bestalde, lehenago aipatu denez, etnometeorologiaren lexikoa aztertzen da, ez meteorologiarena, aditzera ematen baita herri-lexikoarena dela, eta ez meteorologia zientziarena. Gutxienekoa da zein motatako izendapena ematen zaion aukeratu den eremu teorikoari; garrantzitsuena da eremu horren mugak zehaztu eta era garbi eta erraz batean azaltzea zergatik aukeratu den eremu teoriko jakin bat. Izendapenak aipatzekotan, hizkuntzalaritza kulturala biziki egokia da, kultura berbak bere baitan biltzen duenagatik, baina arrisku bat dago: Palmerrek etnosemantika, linguistika boastarra eta komunikazio boastarra antropologia linguistikoaren adartzat jotzen ditu (Palmer, 1996/2000: 31-48), eta ondorioz antropologia orokorraren barruan. Tesi honen xedea, ordea, ez da antropologikoa, linguistikoa baizik: ikerlan honek hizkuntza du helburu nagusi, zeren kulturak baldintzaturiko kontu linguistikoak ikertu nahi baititu; antropologia lagungarria da zenbait kultur egintza azaltzeko, baina bitarteko da, ez tesiaren jomuga. Horren guztiaren ondorioz, etnolinguistikaren barruan kokatuko da ikerlan hau, garbi utzita zein diren mugak eta azterbidea. Kulturaren eta hizkuntzaren —bereziki, lexikoa— arteko harremanaren inguruko teoria eta ikerlan garrantzitsuenak aipatu ondoren (§2.2), adierazi behar da etnometeorologiaren lexikoa aztertzeko aukeratutako eremu teorikoa ez datorrela bat egile bakar batekin, baizik eta, azaldu denaren arabera, etnolinguistikaren inguruan denboraren poderioz garatuz joan diren zenbait autoreren teoriekin. Jarraian, lehenago aipatutako egile batzuen ideiak xehatuko dira ingurune etnolinguistikaren mugak zehazteko. Azpimarratu behar da Gary B. Palmerren (1996/2000) hizkuntzalaritza kulturalean garatutako kontzeptu bat oinarritzat hartuko dela eguraldiari lotutako euskal lexikoa aztertzean: mind's eye, hau da, adimen-begia (§1.2). Hark azaldutako gaiak azterketa osoan islatuko dira. Nolanahi ere, atal honetan adierazi denaren ildotik, tesi honen xedea ez da antropologikoa linguistikoa baizik; izan ere, Martín Camachok dioenez (2016: 193) "no obstante, Palmer (2000: 31-48) considera la etnosemántica como una de las corrientes de la antropología lingüística, junto con la lingüística boasiana y la etnografía de la comunicación". Palmerren teoriaren aspektu linguistiko guztiez baliatuko da, eta aspektu antropologikoak bitartekoak izango dira kulturaren eta hizkuntzaren arteko harremana azaltzeko: nola kulturak eragiten dion lexikoari aztertuko da, nola lexikoa, hein handi batean, kultur prozesu baten ondorioa da: tesi honen muina kulturak baldintzaturiko egintza linguistikoak ikertzea da. Horrenbestez, ikerlan hau lehenago aipatu denez (§2.2) etnolinguistikaren eremuan kokatu behar da, baina hizkuntzarekiko antropologiaren ekarpenak aintzat harturik. Palmerren hizkuntzalaritza kulturalaz haratago joango da, ez baitago baztertzerik kultura gizarte batean txertaturik dagoela, hots, lexiko etnometeorologikoa aztertzeak bide emango digu euskal hiztunaren pentsamolde sakona ezagutzeko, eta, alderantziz, euskal hiztunaren testuinguru soziokulturalak ateak zabalduko dizkigu lexiko etnometeorologikoaren hainbat kontzeptu ulertzeko. Gizartea, kultura eta hizkuntza estu-estu uztarturik daude; adimen- Egia da Martin Camachok (2016) zer azaltzen duen. Behinola euskal hiztunaren gogoak iruditeria jakin bat tinkatu eta lexikoa garatzeari ekin zion. Nekez jakin genezake zergatik termino batzuk gailendu diren eta beste batzuk galdu; zergatiak orotarikoak izan litezke, baina gehienbat soziokulturalak izaten dira. Gainera, aldi baterako eta bizitza laburra izan zuten ele ugari ere izango ziren. Irudi batzuk garaile suertatuko ziren, eta beste batzuk galtzaile. Ez dago jakiterik zenbat berba galdu diren lexikoa eraikitzean. Ezin uka daiteke hizkuntza guztiek, salbuespenik gabe, beren lexiko zabaldu eta murrizten dute beharren arabera. Edozein hizkuntzaren hiztunak beharrezkoak izango ez zaizkion berbak ahaztuko ditu. Euskal hiztunok herentzia lexikal jakin bat jaso dugu, eta ez diogu galdetzen geure buruari zergatik esaten dugun ortzadar, eta ez *hodeiadar. Gure beharra da zenbait hitzen nondik norakoaren berri ematea; soziokulturalki gardenak direnak bai, adibidez, kuku-izerdia, euri xehe-xeheari irizteko (Bizkaiko Kortezubi: EHHA), baina, beste zenbait, adibidez, laino, ez. Dena dela, esan liteke, badirela, jatorrizko hitz batzuk, ondarezkoak, eta beste batzuk, geroago sortuak edo maileguak, munduko hizkuntza guztiek berdin antzera jokatzen dute eta. Bestalde, berba batzuk oso eremu txikietan erabiltzen dira, eta beste batzuk eremu handiagoetan. Badirudi hitz batek arrakasta lortzen duela une zehatz batean hiztun batzuek oharkabean edo berariaz bultzatzen dutelako. Gaur egun ere horrela gertatzen da; badira modak ere lexikoaren inguruan. Gauzak horrela, irudi ugari daude loturik lexiko etnometeorologikoari, ziurrenik, euskararen antzinatasunaren adierazle. Hasieran, Ikerketaren helburuak eta mugak atalean (§1.2), adierazten da zein eremu linguistikotan islatzen den argien kulturaren eragina: lexikoa; zergatik bera izan litekeen etnolinguistikaren ikergune nagusietarikoa. Ikerlan hau aurrera eramateko ezinbestez eta halabeharrez corpus handi samarra osatu behar izan da irizpide jakin batzuei jarraituz. Horretarako —aurreko atalean azaldu bezalaxe eremuari dagozkion hitzak eta lokuzioak hautatu behar izan dira. Lehengoan zer-nolako irizpideak erabili diren terminoak corpusean sartzeko adierazten bazen ere (§2.1.7), oraingoan zein motatako iturriak erabili diren eta norainoko datu-basea osatu den azalduko da. Corpusa osatzeari dagokionez, hasiera-hasieratik pentsatu da onena ahozko iturri zein idatziak erabiltzea. Horrelako ikerlana herren geratuko zatekeen, ezbairik gabe, bideetariko batek huts egin izan balu. Ahoz jasotako terminoak baino bildu ez balira, argitaraturiko liburu askoren makina bat berba bazter geratuko ziratekeen, eta, aitzitik, liburuen hitzak baizik aintzat hartu izan ez balira, ahozko adierazpidearen jardun ezin oparoagoa ikerlanetik at geratuko zatekeen. Honelako ikerketak, sendoa, zabala eta ikuspegi askotarikoa izango bada, ezin saihets dezake iturrietariko bat. Sarritan termino berak aurkituko ditugu bietan, baina beste zenbaitetan, ez; izan ere, hiztegiek eta tankerako lanek, zoritxarrez, ez dute bere baitan biltzen ahozkotasunaren oparotasun guztia. Hala ere, ahozko iturriak uste baino gehiago dira zeren argitaraturiko hainbat lanek bere jatorria ahozko testuetan baitaukate. Adibidez, Euskal Herri osoan, han-hemenka, herri askotako hiztegitxoak edo lexikoiak ezin esan liteke iturri idatzia direnik; adibidez, Gaminderen lanek, zenbait herritako euskara aztertzen dutenek, bertako hiztunen ahozko testuak dute oinarri. Beraz, ahozko kontu asko, zorionez, gaur egun era idatzian jasota dauzkagu. Ahozko testuak aipaturik, hauxe eman nahi da aditzera: inkesta edo elizitazioaren bidez lortu ohi diren terminoak. Horretarako beren-beregi atondutako galdekizunen bitartez, lekuko edo informatzaile batzuei egiten zaizkien galderen bidez eskuratzen dira datuak. Horren adibide da Euskaltzaindiak gauzaturiko Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (2008) —aurrerantzean, EHHA—. Argitaratu baino lehen, eguraldiari dagozkion datuak eskuragarri izan dira emandako baimen berezi baten bitartez, eta bertatik corpusa osatzeko 1740 berba lortu dira. Hortaz, tesi honetara aurrera eramateko ezinbesteko ahozko tresna izan da EHHA. Jarraian ikusten da hiru zutabetan zeintzuk termino lortu nahi izan diren euskaraz: lehenengo zutabean gaztelaniakoak azaltzen dira, bigarrenean frantsesekoak eta hirugarrenean ingelesezko ordainak. Besteak beste, honako termino hauek hartu dira aintzakotzat: Azpimarratu behar da Euskaltzaindiak 145 herritako 20497 erantzun jasotzeaz gain, hizkera guztiak daudela ordezkaturik. Beste ahozko iturri garrantzitsu bat gorago aipatutako Gaminderen lanak izan dira; Berbarik Berba izenburupean sorta ederra osatu du ikertzaileak. Orain arte, salbuespenak salbuespen, Bizkaiko herrietako euskararen azterketa egin du. Liburuok izaera etnolinguistikoa daukatenez gero, meteorologia eta zeru-astroak atalak izaten dira liburu guztietan. Gainera, jasotako hitza ez ezik, gehienetan lekukoek esandako testuak ere ipintzen ditu, batuaz eta bizkaieraz. Beraz, etnotestuak ditugu, hau da, herritarren ahoetatik bertatik entzun eta jasotako kontakizun eta azalpen ezin interesgarriagoak. Guztira, Gaminderen 203 berbak dute tokia corpusean. Iturri idatziei dagokienez, lehenengo eta behin Azkueren hiztegia azpimarratu behar da. Bera izan zen, hain zuzen ere, ikerlan honen abiapuntua. Izan ere, beraren hiztegia goitik behera arakatu zen corpusaren lehendabiziko bertsioa osatzeko. Hustuketa egiteko Euskaltzaindiak 1905-1906/1969an argitaraturiko edizio faksimilea erabili izan da. Hiztegia sarritan aipatzen denez gero, DVEF laburdura erabiltzea erabaki da. Idatzitako iturrien artean sarturik ere, hiztegiaren izaera duelako egin da, baina egia esan, ahozkotzat ere jo zitekeen. Bertatik lortutako hitz kopurua ez da inondik inora nolanahikoa: 1280 hitz. Hortaz, batuketa erraza eginda, EHHA eta DVEFren bitartez corpusaren % 60 dugu; erdia baino gehixeago. Horietz gain, beste iturri idatzi garrantzitsu batzuk honako hauek dira: -Diccionario Retana de Autoridades de la Lengua Vasca (1991), 9 liburukiz osatua. Orotariko Euskal Hiztegia argitaratu baino lehen, euskal hitz gehien biltzen zituen corpusa, bere barnean Azkueren hiztegia daukala. Tesi honetan DRALV erabili izan da adierazteko bertatik hartutako berba eta beste zenbaitetan, zuzenean aipatzen den liburua. Azkueren hiztegitik jasotako hitzak kenduta, 273 erabili dira corpusa osatzeko. -Mariano Izetaren Baztango Hiztegia (1996) izeneko liburutik 73 hitz. Izenburuak dakarrenez, guztiak Baztangoak. Azpimarratu behar da adituen arabera Baztango hizkera goinafarreraren edo lapurteraren aldaera dela. -Hainbat idazleren lanak ere miatu dira, eta tantaka izanagatik ere, berba ugari ere jaso dira. Zehatz-mehatz bibliografian agertzen da. -Beste zenbait hitz lortu izan dira egindako inkesta batzuen bitartez edo jendeak aipatuta horretarako propio Interneten ezarritako www.etnomet.eus blogean. Irakurle batzuen laguntzari esker, hiztegi eta liburuetan aurkitzen ez diren hitz sorta polita lortu da. Datutegian informatzailearen izena aipatzen da. -Ikertzaile batzuek egindako zenbait herritako euskararen azterketak aintzat hartu izan dira. Asko direnez gero, bibliografian banan-banan aipaturik daude. -Azkenik, argitaraturiko corpusak direla-eta, Orotariko Euskal Hiztegia, paperean, Ereduzko prosa, Euskal Herriko Unibertsitateko webgunean, eta XX mendeko euskararen corpus estatistikoa, Euskaltzaindiaren webgunean, behin baino gehiagotan kontsultatu behar izan dira beste toki batzuetan jasotako hitzak berresteko asmotan. Ez dago esan beharrik zer-nolako lan eskerga eta erraldoiak diren. Gaur egun ezinbesteko lanabesak dira hiztegigintzan. Tesi honetarako, batik bat kontsulta tresnak izan dira zeren bertan aipatzen diren jatorrizko liburuetara jo izan baita. Datu-baseari dagokionez, sortzeko erabili den lehenengo programa Lotus etxearen Approach izan da. Geroago datutegi guztia Apple enpresako ordenagailuetan erabili beharreko FileMaker etxearen Bento aplikaziora pasatu da. Beheragoko laginean suma daitekeenez, honako eremu hauetaz osaturik dago: • Hitza: hemen aurkituriko berbak, aditzak eta forma lexikalizatuak sartzen dira. • Kategoria gramatikalari dagokio; izena, adjektiboa, aditza… Erabilitako laburdurak honako hauek dira: izena (iz.), aditza (ad.), aditz-lokuzioa (ad. lok.), aditz laguna (ad. lag.) adberbioa (adb.), adjektiboa (adj.) eta izenlaguna (izlag.). • Arloa9: zer eremu etnosemantikori dagokion hitza, hau da, ur-meteoroa, haizeak… • Esanahia: zer adierazten duen hitzak, definizioa, deskripzioa edo itzulpena gaztelaniaz eta frantsesez. • Herrialdea, Herria, Euskalkia: Ahal dela, jasotako hitza Euskal Herriko zein herrialde eta herritakoa den eta garbi ez badago, zein euskalkitakoa. Herrialdeak honako hauek dira: A-Araba, B-Bizkaia, BN-Nafarroa Beherea, G-Gipuzkoa, N-Nafarroa, L-Lapurdi eta Z-Zuberoa. Euskalkien sailkapenari dagokionez, Azkuek bere hiztegian erabilitako berbera hartu da kontuan, baina izendapena euskaraturik. Hauxe da: B-bizkaiera, BN- behe nafarrera, G-gipuzkera, GN-goi-nafarrera, L-lapurtera eta Z-zuberera. • Testua: kasu batzuetan hitzaren testuingurua jaso da. Horrela bada, esaldia txertatu da. • Biltzailea edo informatzailea: zein autorek edo egilek jaso duen hitza, bestela zein lekukoren ahotik bilduta dagoen. • Idazlea: zein idazlek erabili duen. • Liburua: zein den hitzaren euskarria, beraren izenburua, dela liburua, dela hiztegia, dela aldizkaria… • Atsotitzak eta esaerak: bildutako hitzaren inguruko atsotitz eta esaerak. Azken hauek ez dira sartu tesian ikergai gisa. 9 Ikus bedi aurreko atal hau: 2.1.7. Eremu semantikoak mugatzea: eremu etnometeorologikoa. FileMaker etxearen Bento aplikazioaren bitartez egindako bigarren datu-basea. 3.2. Nozio orokorrak eta espezifikoak Behin tesi honen norabidearen eremu teorikoa, hizkuntzalaritzaren eta antropologiaren elkargunea zedarritu, eta corpusa osatzeko zer-nolako pausoak jarraitu diren azaldurik, atal honetan oraintsu arte jorratutako teoriak eta corpusak aztertzeko bestelako ekarpenak lagun, aztergaiari ekin beharko zaio: euskarak bere baitan biltzen dituen termino etnometeorologikoen sailkapen eta azterketa, eta, aldi berean, kulturak hizkuntzarekin izendapenetan daukan erlazioa azaleratu. Aurreko atalean azaldu eta deskribatutako ekarpen teoriko lagungarriak oinarritzat hartzeaz gain, hizkuntzen irakaskuntzan 80ko hamarkadan pil-pilean egon zen beste teoria semantiko baten bidez eskainiko da tresna baliotsu bat etnometeorologiaren inguruko lexikoa sailkatu eta aztertzeko. Horretarako, Wilkins (1976) ezinbesteko euskarria izango da etnometeorologiaren eremuan erabiltzen diren hitzak kontzeptu eta kategorietan sailkatzeko. itxuraz etnolinguistikaren eremuarekin zerikusirik ez daukana. Haren ekarpena funtsezkoa da etnometeorologiaren eremuko berbak, kontzeptu eta kategorietan sailkatzeko. Hurrengo atalean sakontxoago aztertuko da Wilkinsen proposamena, baina beraren lana irakurrita ondoko ondorio honetara heltzen da: edozein hizkuntzatan sei nozio edo kontzeptu nagusi daudela, eta nozio edo kontzeptu espezifikoak (hitzak) horien arabera ardazturik daudela (Wilkins, 1976: 25-54). Hori dela-eta, eremu bateko hitz guztiak (nozio espezifikoak), nozio orokorretan sailkatzeko modua egongo litzateke —nozio etnosemantikoak baliokidetzat hartuko da ikerlan honetan—. Beraz, Wilkinsen teoriak ahalbideratuko du tesi hau jasotako berba guztiak zerrendatu eta sailkatzeko. Nahiz eta lerro bakar batean adierazita egon ez, orrialde batzuk irakurrita ondorioztatzen da edozein hizkuntzatan sei nozio edo kontzeptu nagusi daudela eta nozio edo kontzeptu espezifikoak (hitzak) horien arabera ardazturik daudela (ídem: 25-54). Beraz, horren arabera eremu jakin baten hitz guztiak (nozio espezifikoak) nozio orokorretan sailkatzeko modua egongo litzateke. Geroago Euskal Herrian AEK erakundeak Wilkinsen teoria bereganatu, bere erara moldatu, eta syllabus nozio-funtzionala plazaratu zuen kontu funtzionalak eta nozionalak uztartuz "Euskalduntzerako helburu orokor eta zehaztuak" deritzon liburuan: "Antolaketa nozio-funtzionalak, beste antolaketa motek planteatutako zenbait arazo gainditzen du (esanahiaz jabetzea komunikazio eginkizun lanketa, e. a.)" (AEK, 1988: 5). Aurrerago urratsez urrats azaltzen dira nozioak. Adibidez 1. urratsean (ibid.: 14-15): Nozio orokorrak 1. Izakiak Existentzia Jarraian, aditzera emango da nozio orokor bakoitzaren ezaugarria eta nola egokituko ditugun tesi honetara, beti ere Wilkinsek (1976) sortutako teoria erabiliz. Euskarazko itzulpenak neureak eta AEKrenak dira (AEK, 1988). 1. Nozio orokorra. Izakiak: Gure komunikazioaren atal garrantzitsuenetariko bat entitateak identifikatzeari buruzkoa izaten da. Eta hori ez ezik, haien arteko harremanak ere adierazten dira gure arteko komunikazioan. Honelako ezaugarriak dauzkaten hitzak lotu behar zaizkio nozio honi: existentzia, jabetasuna, identitatea, izaki eta fenomeno zehatzak eta materialak. Hori dela-eta, etnometeoroen izendapenei dagozkien adiera guztiak sartuko dira nozio orokor honetan. Adibidez, ostagi edo fenomeno atmosferikoen izendapenak, nolako identitatea daukaten, beste ostagi batekin batera azaltzen direnez… 2. Nozio orokorra. Kantitatea: Irudi du hizkuntzaren ezaugarri unibertsala izenak zatigarri / zatiezin edota zenbakarri / zenbatezin bikoteen arabera sailkatzen dela. Hori dela-eta, oro har, gauza guztiak kuantifikagarri / kuantifikaezintzat har litezke. Wilkinsen arabera honelako ezaugarriak dauzkaten hitzak lotu behar zaizkio nozio honi (1976: 31): kopuru absolutua eta kopuru erlatiboa. Horregatik, nola edo hala kantitatea adierazten duten etnometeoro guztien hitzak sailkatu behar lirateke nozio orokor honetan. Eta argi eta erne ibili beharra dago kantitate eta kalitate nozioak nahas ez daitezen; adibidez, euri edo elur kopurua edo txingor zaparrada. 3. Nozio orokorra. Kalitatea: Berba egiten denean, sarritan, gauza edo pertsonen kualitateak aipatzen ditugu. Wilkinsen esanetan (ibid.: 38) nozio orokor honetan ondoko hauek daude bilduta: kalitateen neurketa, lexikoa eta egiturak; kalitate zehatzak, jatorria, dimentsioak, pisua, koloreak, tenperatura, kalitate fisikoak, pertsona ezaugarriak; fisikoa; egokitasuna eta garrantzia. Horrenbestez, etnometeoro guztien kualitateak sartu behar genituzke kategoria orokor honetan: nolakoa den, zein kolore daukan, nola zehazten den. Wilkinsek jatorria nozio honetan nahiago bazuen ere, badirudi egokitxoagoa izango litzatekeela espazio nozio orokorrean txertatzea. 4. Nozio orokorra. Jarduera: Mintzatzen garenean, nola edo hala, zerbait edo norbaiten ekintzak jakinarazten ditugu. Hizkuntza batzuek berezko aditzekin egiten dute eta beste batzuek subjektuari hainbat marka ezarriz. Wilkinsen arabera (ibid.: 41-42), nozio orokor honetan honelako kontzeptuak jorratu ohi dira: prozesua, parte hartzea, modua, jarduera zehatzak eta funtzioa. Hemen eremu bati buruzko aditzak eta aditz-lokuzioak sartzen dira, baita nola galderari erantzuten dioten aditzondo guztiak ere. Adibidez, nola egiten duen euria edo elurra hasten duenean. 5. Nozio orokorra. Denbora: Hizkuntza gehienetan, guztietan ez esateagatik, ia ezinezkoa da denbora-kontzepturik gabeko perpausik esatea. Nekez egin liteke. Wilkinsen berbetan (ibid.: 25-27), nozio orokor honek honako kontzeptu hauei buruzkoak jorratu ohi ditu: unea, iraupena, maiztasuna eta sekuentzia. Hortaz, horrelako kontzepturen bat bere baitan biltzen duen termino oro sartzen da. Adibidez, ekaitzen eremua dela-eta, zein berba dauden ekaitz edo trumoi garaia adierazteko edo euriari buruz, euriaren ondorengoa. 6. Nozio orokorra. Espazioa: Hizkuntzetan espazioa preposizio edota postposizioen bitartez adierazten da. Gainera, batzuetan, hitzek berek daramate beren baitan espazio-nozioa. Adibidez "ipar". Wilkinsi jarraikiz (ibid.: 32), nozio orokor honetara honelako kontzeptuak biltzen dira: kokamendua eta mugimendua. "Jatorria" kontzeptua izakiak noziotik espaziora aldatu da nozio honetan hobeto ulertzen delakoan. Halanda ze, corpuseko hitzen batek baldin badu kokamendu, mugimendu edo jatorri zehatzik bertan sailkatuko da; adibidez, haizeak nongoak diren: ipar, hego, mendebal haizea… Bestalde, haizeen eremuan, hain zuzen ere, beste azterbide bat erabiliko da; Aurrekoetxeak (2000: 93-107), uste baino askoz garrantzitsuagoa den artikulu batean EHHArako galdetzen ziren lau haize motei buruz herriaren ikuspegia xehetu zuen proposaturiko azterbide zehatz baten bidez. Atlaseko haize guztien izendapenak honako honetara bildu zituen Aurrekoetxeak: 01. Aroaren araberako izendapena 02. Haizearen izaerari buruzko izendapena 05. Ondoko herriak 05.2. Herrialdea 06. Ostagiekin lotura duten izendapenak 07. Pertsonifikazioa 09. Erreferentzia astronomikoa Wilkinsen nozio orokorrak (1976) eta Aurrekoetxearen azterlana (2000) hizpide eta lagun, haizea aipaturiko azken ostagia denez gero, adibidetzat hartuko da ikusteko nola geratuko den sailkapen bat: Azkenik, nozio orokor guztien kontzeptuak taula batera ekar daitezke; horrela, errazago atzemango da bakoitzak zenbat kontzeptu biltzen dituen bere baitan. Beste batzuk erantsi eta ken litezke, baina direnak nozio espezifikoak sailkatzeko adinakoak dira. Kalitate zehatzak Dimentsioak Pisua Koloreak Tenperatura Kalitate fisikoak Egokitasuna eta garrantzia Prozesua Parte hartzea Jarduera zehatzak Funtzioa Modua Unea Iraupena Maiztasuna Sekuentzia Kokamendua Mugimendua Jatorria 3. taula. Nozio orokorrak eta kontzeptuak Horrela corpusean dauden item guztiak 3. taulan dauden kontzeptuen arabera sailkatuko dira. Hurrengo urratsa hauxe izango da: esparru etnometeorologikoan egindako banaketaren arabera hitz guztiak tauletan txertatu eta sailkapena egitea. Nozio orokorretan dauden kontzeptuek bide emango digute nozio espezifiko guztiak sailkatzeko. Gogora dezagun esparru bakarra aztertuko dela, ostagiak, eta azterketa etnolinguistikoari dagokionez, berriki azalduriko Wilkinsen (1976) nozio orokor eta espezifikoez gain, gorago aipatu bezala, hiru arloren ekarpenak (hizkuntzalaritza boastarra, etnosemantika eta hizketaren etnografia) hartuko dira aintzat hein handi batean lexikoari buruzko iruzkinak egitean. Bestalde, hizkuntzalaritza kognitiboaren ekarpenak ere aintzat hartuko dira; Palmerren (1996/2000) proposamen kulturalean oinarrituta, beste autore batzuen bidez osatuta –beherago zehaztuko direnak–, nozio espezifikoak aztertzeko azterbide etnolinguistikoa aplikatuko da. Ondorioz, ikerlan hau ez da mugatuko hitz guztiak nozio orokorren arabera sailkatzera. Sailkapenean, lehenengo nozio orokorrak hartuko dira kontuan; bigarrenik nozioen kontzeptuetan oinarrituriko kategoriak, hirugarrenik azpi-kategoriak, eta azkenik, nozio espezifikoak edo hitzak. Kategoriak baizik ez dira letra larriz idatziko, gainerakoetatik bereizteko. Hala ere, lexiko etnometeorologikoa sailkatu eta aztertzea ez da inondik inora erraza, ezen erabaki zehatz eta artatsuak hartu behar baitira behar bezalako sailkapen eta azterketa egoki eta argia egiteko. Hortaz, azterlan honen izaera jakintza-alor anitzekoa begi-bistan dago: nahiz eta hizkuntzalaritzak, etnolinguistikak, antropologia linguistikoak, meteorologiak eta, nolabait, dialektologiak gune jakin batean topo egiten duten, corpus guztia ikertzeko azterketari etnolinguistikoa deituko diogu. Tesi honen beste ekarpenetariko bat da lexikoaren azterketa etnolinguistikoa bultzatzea (Martín Camacho, 2016: 198-202). Gauzak horrela, honako kontu hauek hartuko dira aintzakotzat azterketa etnolinguistikoan: -Palmerren adimen-begi (mind's eye) kontzeptua funtsezkoa izango da tesi honetan; horri lotuta, adimenaren iruditeria eta buru-iruditeria terminoak ere erabiliko dira. -Berben polisemia ere aztertuko da, batik bat zenbait eremu etnometeorologikotan erabiltzen denean. Zenbait hitz eremu askotara lerratu, eta zenbait adiera sortu izan dira. -Bide emanez gero, zenbait kasutan beste kultura eta hizkuntza batzuekin erkatuko dira corpuseko berbak. Jarraian aipatutako eremua baizik ez da aztertuko: ostagiak, hots, ostadarra, ekaitza, haizeak eta ur-meteoroak. Horietan, ondoko hauek: elurra, euria, hezetasuna, ihintza, izotza, lainoa, lanbroa eta gandua, eta, azkenik, txingorra. Ostagiak aztertzea askitzat jotzen da euskal hiztunaren buru-iruditeria zertan den azaltzeko. • elektrometeoroak edo azterlan honetan erabiltzen denaren arabera, argi-meteoroak (ostadarra baizik ez da sartu, gainerakoek ez baitute garrantzirik euskararen hizkeretan). • ekaitza, hor ekaitza beraz gain, trumoi, tximist eta oinaztuaren ingurukoak ere badira; haizeak, puntu kardinalei buruzkoak ez ezik, bestelakoak, eta batez ere herri ikuspegitikoak ere bai. • haizeak, zeintzia abiaburu herri-ikuspegirantz. • hodeiak, beti ere zientzia eta herri-ikuspegia uztartuz. • hidrometeoroak edo tesi honetan erabiltzen denez, ur-meteoroak. Horiexek osatzen dute ostagietan fenomeno eta termino gehien. Espero izatekoa zenez, euriak biltzen du bere baitan berba gehien. Honako hauek dira, hurrenez hurren: elurra, euria, hezetasuna, ihintza, izotza, lainoa-lanbroa-gandua (azpi-eremu bakarra osatzen dute tesi honetan) eta txingorra. Horrenbestez, behin azpi-eremu guztiak aurkeztuta, jarraian banan-banan xehetu, aztertu eta azaleratuko da antzinako euskal hiztunaren buru-iruditeriaren bidez, adimen-begiak sorrarazitako berbategi guztia. Bähr-ek bildutakoaz gain, euskararen hizkeretan ostadarrari irizteko erabiltzen diren izenei dagokienez, askotarikoak eta ugariak direla azpimarratu behar da. Ezin uka daiteke kristautzearen eragina: izen askotan jaungoiko edo jainko eta santuen izenak agertzen dira. Beste batzuetan, ordea, alde batetik, lehenengo osagaian askotan ortzi-, uztai- eta bigarrenean - adar, -arku, -arka eta -argi. Beste eremu batzuetan bezalaxe, irudi du nolabaiteko sinkretismoa gertatu dela lexikoan ere. Jatorrizko hitzak gorde bide dira, arrotzak onartu eta beraien arteko ezkontza ere izan dira. Sinbolismoaz den bezainbatean, kontu interesgarri bat da azpimarratzekoa: oraingoan ere zerikusi handia dauka Bibliak: ba omen dago interes handiko analogia sotila Noeren Arkaren eta ostadarraren artean. Gogora ditzagun -arka eta -arku terminoak. Arka behereneko uretatik omen dabil eta arkua gorenekoetatik. Ostadarra goialdean Arkak behealdean ezarritako ordenaren seinalea da; irudi biak alderantzizkoak eta osagarriak dira, eta biek bat eginik, osotasunaren era zirkularra eratzen dute. Horrela, beraien bi erdiak munduko arrautzaren antzinako ikurrari dagozkio. Franko dira euskaraz -arka eta -arku terminoak dauzkaten hitzak: corpusean aurkituriko guztiak daude. Corpuserako hainbat berba atera dira EHHAtik10. Jarraian, hitzen azterketa etnosemantikoa egingo da. Oraingoan, nozio orokorretatik ostadarrak izakien nozioa besterik ez duela azaltzen azpimarratu behar da. Beraz, beste bostak falta dira: kalitatea, kantitatea, jarduerak, denbora eta espazioa. frantziako jaungoikoaren + uztai + + zeruko 4. taula ikusita hauxe izango litzateke ostadarra adierazteko hitzen azterketa: Irudimenaren zentzumen-eraikuntza. Adiera-antzekotasuna. Animali jatorrikoak: oilohanka (ollanka, B-Bermeo: EHHA). Uztai + (adar). Kasu honetan baliteke ortzi eta uztai hitzen arteko nolabaiteko gurutzaketa gertatu izana: agian, adimen-begiak analogiaz ere funtzionatzen duenez, batetik bestera lerratu zitekeen, ortzi (osti) eta uztai berben antzekotasun fonetikoa kontuan harturik. Bestelako hitzak: Frantziako zubi. Ondoko aldaerak: Frantziako zubi (B-Elorrio: EHHA); Prantziako zubi (B-Elorrio: Azkue, 1989: 165 I). Azkuek jasotakotik EHHAk dakarrenera p- f- aldaketa gertatu bide da; Frantziko zubi (B-Fika: EHHA). Herri horretan Esne Bideari irizteko erabiltzen da (EHHA). Haizeei dagokienez, arrunt samarra da Frantzia herrialdea entzutea: Frantzi-aize (G-Oñati: Izagirre, 1959); Frantzi-ipar (G-Oñati: Izagirre, 1959): Frantziaxe (B-Sondika: EHHA). Zer dela-eta adimen-begiak sorrarazi du Frantziako zubi ostadarra izendatzeko? Beharbada, hiztunak Frantzia herrialdea urrun-urruntzat jotzen du. ortzirekin duela zerikusia sumatzen da. Bähr-ek bilduriko terminoetan dagoen gorabehera bera geratzen da Etxarri-Aranatzen jasotako aldaeretan, osti / ostri, alegia. Jean Philippe Cassany ingeniari meteorologo frantsesak (1989: 39-44) jaso zituen, besteak beste, ostadarra izendatzeko Frantziako herrialdeetan erabiltzen diren terminoak. Frantsesez ez ezik, bretoieraz eta bertako oc eta oil hizkuntzetatik datozen hizkerak ere eman zituen argitara. Zerrendan itzulita agertzen dira beroriek, bretoieratik, hain zuzen ere. Irakurtze hutsarekin ohartzen gara, batzuek zerikusia daukatela euskarazko berbekin. Zalantzarik gabe, erlijioak ere badauka eragin handirik: hitz-elkarketa askok santu baten izena daukate edota Jaungoikoa agertzen da. Beraz, frantsesezko izenek eta euskarazkoek lotura edukitzeak gauza bat pentsaraztera garamatza: antzina-antzinatik harreman estu samarrak izan direla albo hizkuntzen hiztunen artean. Hizkuntzen arteko harremanak begi bistakoak izan dira, elkarri laga izan dizkiote hitzak, maileguak, berori lexikoa sortzeko bideetariko bat izanda; kontzeptu-mailegatze prozesuak ere gertatu izan dira. Hizkuntzaren berezko kulturak eraturiko kontzeptualizazioak elkarri igorri izan bide dizkiote. Adibidez: ceinture du bon dieu / jainkoaren gerrikoa. Badirudi erlijio kristaua beste era batera azaltzen saiatzen zela antzinatik errotuta zeuden izendapenak, eta horretarako euren ikuspegia ezartzen ahalegintzen zela. Behinolako erlijioa, antzinakoa ez zen erlijio kristauarentzat gogokoa izaten zela. Naturari oso lotuta zegoenez, kutsu jainkotiarragoa eman beharra zegoen. Hori dela-eta, jainko eta santuen inguruan beste iruditeria bat sortu zen. Katalanez ere antzeko terminoak dira ostadarra izendatzeko: arc de Sant Martí. Forma popular de llamar al arcoíris, muy extendida en Cataluña. También se conoce como arco de Dios o del Señor, arco de San Juan o arco de la vieja, entre otras curiosas denominaciones. En los refranes meteorológicos hay numerosas referencias a ellas. (Viñas, 2019) Horrelako fenomenoek zeruarekin zeukaten zerikusia, ez natura edo mitologiarekin. Ustez mitologian ardazturiko terminoak, ostera, ez ziren galdu, sustraitu samarturik zeuden herriarengan eta gaur egun ere bizirik daude. Adibidez, ortzi hitzaren inguruan eraturiko eraikuntza. Ondorioetan azalduko da luzeago, baina jasotako datuen arabera, ortzi eremu gehienetan agertzen da. Beste kontu bat da nondik ote datorren ortzi berba, ondarezkoa ala mailegua ote den. 4.1.2. Ondorioak Lehenengo eta behin, azpimarratu behar da izakien nozioa baino ez dagoela, eta haren barruan, Izendapenak kategoria. Datu guztien arabera, ia izendapen guztiak hitz-elkarketak dira: oso hitz gutxi dira ostadarrari irizteko, besteak beste, arku, arranbel, uztarri eta astiar. Batzuek, itxuraz, izenak dirudite baina funtsean hitz-elkarketa batetik datoz; adibidez, Bähr-ek jaso eta gaur egun galdutzat ematen direnak. Terminoak sortzeko euskal hiztunaren kultur sinbolismoan lau ikuspegik egiten dute topo: jatorrizko berbak, erlijio kristauaren eraginez eratutakoak, Mendebaldeko hizkuntzetan erabiltzen direnak eta maileguak. Hori dela-eta, denboraren joanean ibilbide bat egin daiteke: jatorrizkoak => erlijiozkoak => Mendebaldekoak => maileguak. Beraz, bilakaera horrek adierazten du euskal hiztunaren ingurunearekiko egokitzapena: inguruneak bete-betean eragin dio lexikoaren sormenari. Adimen-begiak ortzi eta adar izenen bidez sortzen zituen hitz-elkarketek ematen dute aditzera euskal hiztunak izan zuen mundu-ikuskera: ortziaren adar bat da ostadarra, naturari estekaturiko guztizko berba; naturan oinarrituriko terminoak eratzen zituen euskarak. "Ideologia naturalista" islatzen da horrelakoetan. Hiztunen adimen-begiak fenomenoa ikusi, eta erkaketa sendo baten bitartez sortzen du hitz-elkarketa. Berba gehienak hitz-elkarketak izanda, eta asko metaforak eta metonimiak direnez gero, nabarmentzekoa da ostadarraren gaineko lexiko etno-meteorologikoa ez dela arbitrarioa, hau da, motibatua dela: oso baliabide gramatikala da, eta ez batere lexikologikoa. Ikonotasuna gailentzen da. 4.2. Ekaitza Argi-argia ez den fenomeno hori dela-eta, Euskaltzaindiak egindako inkestetan (EHHA), izan zitekeen guztiz garbi ez egotea zer galdetzen zitzaien lekukoei, eta horiek ere aiko-maiko ibiltzea erantzuterakoan12. Hortaz, arazoak arazo, hemen kontu honi nola edo hala argia ematen saiatuko da. Horretaz gain, mitologia hizpide, indoeuropar mitologiaren arabera, ekaitzak beren jainkoek sorrarazten dituzte zeru guztiz egituratuan. Sarritan oinaztarria, tximista zeruko jainkoaren armatzat jotzen dute, eta tximistak jaurtiz zigortzen ditu Zeruko Jainko Nagusiak txarto edo era desegokian jokatu dutelako. Beraz, ekaitzak indoeuroparren irudiko elementu zigortzaileak izateaz gain, zeruan —jainkoen egoitza nagusia— eratzen dira. Aitzitik, euskaldunen adimen-begiaren arabera, ekaitzak zeharo desberdin ikusten dira bai egileari, bai sorlekuari dagokienez: ekaitzak lurretik bertatik ateratzen dira eta Marik, euskaldunen jainko nagusia, sorrarazi eta jaurtitzen ditu. Barandiaranek Euskal Herrian zehar hainbat kontakizunetan bildu zituen horrelako frogak. Mariren bizilekua lurpea da, haitzuloak, kobazuloak, leizeak eta osinak. Tximistak eta trumoiak ekaitzaren ondorioak badira ere, inork ere ez bide ditu inoren kontra zuzentzen. Indoeuroparren kasuan, ostera, bai. Thor mailua, eskuan duela, gogorarazi baino ez da egin behar. Marik inori zigorrik ematekotan ez du kiskaliko tximistarik jaurtiz, ez. Zigortzekotan haren ondasunaren gainean txingorra edota harria botako du. Barandiaranek bildutako herri-kontakizunen arabera, horixe dauka herriak lehenik gogoan. Euskal adimenean beste ekaitz-sortarazle batzuk ere badaude. Izan ere, Mariri, senarra –Sugaar…- bisitan etortzen zaion bakoitzean, biak elkarrekin egotearen ondorioz, itzelezko ekaitzak sorrarazten dira eta dauden haitzuloetatik kanpora ateratzen omen dira. Bestalde, Mari ortzian zehar batetik bestera joaten denean, bizilekuz aldatze hutsak eragiten omen ditu ekaitz izugarriak. Beraz, zerua euskaldunentzat ez da jainkoen bizitokia, pasabide hutsa. Mari lurpeko izakia da. Zerua indoeuroparrentzat, aldiz, sakratu-sakratua da, euren jainkoen egoitza. …Barandiaranek ohi duen xehetasun eta zehaztasunez, ekaitz odei eta ekaitz haize nahasien jatorria: Lurpeko mundua, Mariren egoitza. Oineztarria eta ozkarra ekaitzaren ondorio zuzena dira eta nolabait bere kasa eta inoren gidaritzapean egon gabe gertatzen dira ekaitzaren baitan. Marik sorrerazi, jaurti eta zenbaitetan gidatu egiten ditu ekaitzak, baina ekaitz osoa, odei multzoa da orduan gidatzen duena harria han edo hemen bota arte; ez da sekula arduratzen ordea, oineztarria honi edo hari jaurtitzen. Ekaitzen sortzailea izanik, inori zigorren bat ematekotan ere, harria haren ondasunean gainean botako du, baina ez dugu ikusiko laidotu duen bat oineztarriz kiskaltzen Indra edo Jupiter-en antzera. Esan bezala, harria eta kazkabarra da herri gogoan dagoena lehenengo, ekaitzaz oroitzerakoan, baina halere euskal jainkosa nagusiak badu oineztarri eta ozkarrarekiko beste lotura zuzen berezia. (Hartsuaga, 1987: 40) Bestalde, aipatu bezala, gaur egun ekaitz hitza erabili edo entzuten denean tximista, trumoi eta horrelakoekin lotzen da. Arakatu ditugun testu eta Euskararen Herri Hizkeren Atlasean (EHHA) gauzak ez daude hain argi. Hiztun batzuen ustez, bai, badira trumoiak eta tximistak, eta beste batzuen ustez, ekaitza, euria gogotik ari duenean eta haize zakar baino zakarragoa denean izaten da. Horren kariaz, ekaitzaren itzulpena zail samar gertatzen da. Askok tormenta, orage eta beste askok tempestad, tempête eman ohi dituzte. Tximista-trumoia bikoteari dagokion adiera baino ez da sartu eremu honetan. Bestalde, "euria-haizea" esanahia dela-eta, ur-meteoro eta haizeen eremuan sailkatu ditugu aurkituriko hitzak: guztira 494 nozio espezifiko dira, aldaera eta guzti. Hala eta guztiz ere, kasu batzuetan zalantza sortu da berba bat sailkatzerakoan. Horrelakoetan ohar baten bidez emango da azalpena. • Ekaitza izendatzeko izenak • Ekaitzari loturiko jarduerak • Ekaitz-garaia • Ekaitzaren sortarazlea • Trumoia / Tximista / Tximistargia • Trumoia izendatzeko izenak • Trumoiari lotutako jarduerak o Trumoiaren hotsa o Trumoi-garaia o Trumoi lehorra o Tximista o Tximistargia o Tximistargiari lotutako jarduerak Era berean, hiztun askok ez dituzte trumoia, tximista eta tximistargia ostagiak bereizten. Horren ondorioz, sarritan hitz bera erabiltzen dute fenomeno desberdinak izendatzeko. Hori dela-eta, izendapen hauek (MetHizt, 1988) erabiliko dira: Meteorologiaren hiztegian oinaztu hitza azaltzen da, baina argiago eta gardenagoa da tximistargiaz baliatzea. Izan ere, oinaztu "Bizk. Tximista. Beldurraren beldurrez, oinaztua legez etxeratu ziren denak" (EH). Bestalde, Wilkinsen (1976) nozio orokorrak aplikaturik, beraien arabera, honako sailkapen hau egingo da: 1. Izakiak. Ekaitzaren izendapenak. Trumoi, tximista eta tximistargiaren izendapenak. 2. Kantitatea. Ez da. 3. Kalitatea. Trumoi lehorra. 4. Jarduera. Ekaitzari loturiko jarduerak. Trumoi eta oinaztuari loturiko jarduerak. 5. Denbora. Bi dira corpusean azaldu diren kontzeptuak: ekaitz- eta trumoi-garaia. 6. Espazioa: ez da. 6. taula. Ekaitza: Sailkapen etnosemantikoa Izakien nozioa sailkatu eta aztertzeko sei taula erabili dira: Lehenengoa orokorra da eta bertan ekaitzaren izendapenak, ekaitzaren sorrarazlea, trumoiaren izendapenak eta hotsa, tximistaren izendapenak eta oinaztuaren izendapenak azaltzen dira. Bigarren taula, ekaitzaren izendapenen barruan, ortzi osagaia duten berbei buruzkoa da. Hirugarrena, trumoiaren izendapenen barruan, ortzi osagaia duten berben ingurukoa da. Laugarrena, tximistaren izendapenak direla-eta, oinatz osagaia duten hitzen gainekoa da. Bosgarren taula, tximistaren izendapenen barruan, ortzi osagaia duten berben gainekoa da. Azkenik, seigarrena, oinaztuaren izendapenei dagokienez, oinatz osagaia duten hitzen ingurukoa da. 7. taula orokor honetan gorago aipatutako kontzeptuak azaltzen dira. Adierazi bezala, ez dago erabateko ziurtasunik nozio espezifiko horiek guztiek benetako ekaitza adierazten ote duten. Baliteke batzuek haizearen indar bortitza adieraztea, eta ez, ordea, ekaitza. Hala eta guztiz ere, hemen egingo da dagokion azterketa. Gauzak horrela, ekaitzaren izendapenei dagokienez, berezko ekaitz berbaz gain, beste hainbat erabiltzen dira. Hitzen jatorriaren araberako sailkapena egingo da: • Ondarezkoak (ustezkoak): adar aire, aire gaizto, azari, ekaitz, eramaitza, erauntsi (gaixto), eraso, hodei, karraska eta ortzi. • Maileguak: borraska, elementak, enbat, galerna, orage, tenpesta, tenporal tormenta, trumoi, trumonada eta tulubio. Enbat ere bada mailegua. Adiera ugariko berba da, baina batez ere "galerna" adierazteko erabiltzen da Euskal Herriko hainbat bazterretan. Haizeen eremuan (§4.3) luze eta zabal aztertuko da hitz honen nondik norakoa. Aldaera hau Lapurdiko Hendaia eta Gipuzkoako Aia eta Oiartzun herrietan erabiltzen da (EHHA). Bestalde, maileguak direla-eta, zaharrak eta berriak bide dira. Hemen ere izenen artean nolabaiteko nahasketa egon liteke. Batetik, ekaitz hutsa adierazten dutenak eta bestetik, "haize bortitza". Hala eta guztiz ere, zerrenda honetan uztea erabaki da. ostizaparra Ihurtzuri Juzturaldi 8. taula. Izakiak: Ekaitzaren izendapenak, ortzi osagaia Adierazleari dagokionez, irudi ortzi / osti bikotea dagoela, zein den euskalkia, hau da, - rtz- ekialdean eta -st- mendebaldean. Antzeko bikoteak hauexek dira: bortz / bost, bertze / beste. Ortzantz elea dela-eta, hitz-elkarketa dago, ortzi + azantz, hots, ortziren hotsa. Aire berriz ere agertzen da adarraire berban bezala. Badirudi aire hitzak bere hedadura semantikoa ekaitzeraino ere iristen dela. Hitz askok higadura semantikoa izaten dutenez gero, beste berri batzuk sortzen dira, edo beste zenbaitetan lagun berri batzuk eransten zaizkie. Hori dela-eta, honako hauek eratu bide dira: ortzi-galerna (BN-Larzabale: EHHA) eta ortzi- ximistak (LMugerre, Urketa: EHHA); sail horretan ortzik beste bi abizen ere hartzen ditu, erauntsi eta uhar. Azken hau ortziugar elkarketan (BN-Isturitze: EHHA) ere azaltzen da. Trumoiak jotzen duenean, lurrak burrunba egin eta ikaratzen denez gero, adimen-begiak beste elkarketa bat eraiki du: ortzikara (L-Urketa: EHHA). Gainera, ortziri lagun bat ez ezik bi ere atxikitzen zaizkio: ortots-erauntsi (N-Eugi: EHHA) eta ortotseauntsi (N-Igoa: EHHA), hots, adimenbegiaren arabera, ortzi+hots+erauntsi edo ihurtzuri (BN-Arnegi: EHHA), hau da, *en+ortzi+euri edo justuraldi (bizkaiera: Mokoroa, 1990), hau da, *en+ortzi+aldi. Hasierako en- osagaia guztiz ustezkoa da. Izan ere, aurrerago aztertuko denez, berba ugarik hasieran eh-, en-, ih-, in-, j-… + ortzi osagaia daukate; beraz, ez da zentzugabea pentsatzea jatorrizko osagaia *en- izan litekeela. Ekaitzek zaparrada galantak ere ekartzen dituztenez gero, ostizaparra (GAzkoitia: EHHA) elkarketa ere azaltzen da. Badirudi jatorrizkoa ortzi+zaparra dela. Adimenbegiak ortzi-ren bitartez hainbat eremu hartzen ditu bere gain. Bonapartek honako ele hauek jaso zituen, hitzez hitz eta hurrenez hurren. Herrien izenak gaztelaniaz eta frantsesez eman zituen, baina euskaraz idatzi dira: Bonapartek ohar hauek egiten ditu: b) Herri batzuetan bizpahiru aldaera bizi ziren elkarrekin; adibidez, Telleriarten odei eta iñusturi; Atharratzen, ühülgü, ihurziri eta irurziri; Uztaritzen, ortzi eta ehurtzuri; Beskoitzen: ortzi, orzi eta ihortziri. c) Azken bi herriotan –Uztaritze eta Beskoitze–, ortzi / ehurtzuri eta or(t)zi / ihortziri aldaerak egoteak pentsatzera narama eh- eta ih- osagaiek beste jatorri bat izan lezaketela. a. En(a)? + ortzi (urtzi) + euri (iri?): corpusean bildutako hitz guztien hasierako osagaia dela-eta, ez litzateke izango zentzugabea pentsatzea *en- edo *ena- izan litekeela. Hitzen jatorriaren nondik norakoa oso interesgarria izan liteke muinera heltzeko, kulturaren atal garrantzitsua da eta. Bestalde, hitz batzuetan, analogia dela-eta, badirudi beste berba batzuen antza dela-eta, bestelako elkarketak sortzen direla; adibidez, ithortziri (DRALV). Baliteke, ithur(ri) hitza tartean sartzea. Hitzen zerrenda hauxe da: Dusturi (bizkaiera: Lacombe apud DRALV). Bizkaiko mendebaldean guzti-ren ordez, duzti erabiltzen da. Beraz, behin eta berriro sumatzen da euskal kultura ez dela bakarturik egon: kultura artekotasuna begi-bistakoa da. Tximistari dagozkion izenak badira ere, gogora dezagun hiztun askok "tximista" eta "trumoi" fenomenoak nahasten dituztela, osagaiak antzekoak baitira: ortzi, mihi(n) eta harri. Bestalde, euskaldunon Ortzik greko eta erromatarren mitologian baditu aurrekariak. Hala, Grezian Zeus gurtzen zuten, gizaki eta jainkoen buruzagia, Olinpoan nagusia izateaz gain, euria eragin, tximista eta tximistargiak jaurti eta ekaitzak zuzentzen zituen. Erromatarrek Jupiterrekin identifikatu zuten, zeruaren, egun-argiaren, eguraldiaren, tximistaren eta trumoiaren jauna. Bestalde, zeltek Taranis gurtzen zuten, tximista eta trumoiaren jainko eta gerrarien babeslea, eta herri germaniarrek Wotan zeukaten, hodei eta lainoen gainetik zaldiz joaten zen jainkoa. Hortaz, antzinako garai hartan ekaitzaren inguruko gertakariak direla-eta, irudi du bazela herri guztien arteko iruditeria edo "ideologia" komuna. Ziur asko, elkarri eragingo zioten eta herri eta hizkuntza bakoitzak bere erara moldatuko zituen kontzeptuak. Hala eta guztiz ere, ortziren eragina lexikoan nabaria den arren, ez da egundo agertzen kontakizun mitologikoetan: Aurreko mendearen bukaeran eta honen hasieran bilduak izan arren, euskal kontakizun mitikoek ez dute Aymeric Picaud-en "Urtzi"ren inongo aztarnarik erakusten, eta areago, erromes frantsesaren adierazpen hori gezurrestera daramaten egitura mitologikoak plazaratzen ditu. (Hartsuaga, 1987: 36) Hurrengo hirurek hotsari uztartutako osagaiak dituzte: d. Ortzi + hots: Aurrekoaren antzekoa. Hemen ere soinuari loturiko hitza agertzen da, hots. Ondoko aldaerak aurkitu dira: ortots, besteak beste, Nafarroako Baztan haranean jasoa (N-Baztan: Izeta, 1996); ostots, besteak beste, Nafarroako Arbizu eta Ezkurra herrietan (EHHA); oztots, besteak beste, Nafarroako Areso eta Etxarri-Aranatz herrietan (EHHA). 11. taulan tximista izendatzeko oinatz oinarri gisa berben zerrendapena egiten da. Oinatz berba hauxe da: "oinak lurrean uzten duen aztarna edo seinalea" eta "aztarna, seinalea, marka" (EH), baina "tximistargia" ere esan nahi du zenbait hizkeratan: Corpusean jasotako datuen arabera, zazpi multzotan sailkatuko da. Hitz-elkarketen arabera, zentzuzkoa da pentsatzea oinatz berbak ere herri indoeuroparren beste jainkoren batekin zerikusia izatea. Batez ere, harridun elkarketak: "Indoeuropar irudirakuntzak Zeruan eratukotzat jotzen du, eta oinaztarria da eskuarki jainkoen erregearen arma, eta; beraz, Zeruak duen armarik deuseztatzaileena bere gailentasunari eusteko" (Hartsuaga, 1987: 39). Bestalde, Mitxelenak zailtasunak sumatzen zituen hitza aztertzeko: "Se trata sin duda de un compuesto ya difícil de analizar (con oin 'pie'?), en el cual -n debería quedar en final del primer miembro" (FHV: 307). Oinatz elearen inguruko termino guztiak honako hauek dira: dago: oiñazkar (G-Oñati: Izagirre, 1959); oinaztar (Agirre apud DRALV); onaskar (Elizondo / DRALV); oñazkar "trumoia": "tximist eta oñaztarrien izenak badute zer ikusirik turmoiarenarekin, beren len-zatiai begiratzen ba'diogu beintzat. ona emen izen oiek: oñizitu... oñaztu... oñazkar, oñazta, ozpiñarri (ozmin = trumoia + arri), tximistarri" (Barandiaran apud OEH); oñazkar "tximista" adierazteko gaur egun, besteak beste, Gipuzkoako Beizama herrian erabiltzen da (EHHA) eta oñazkar "tximistargia"-ri irizteko ere aurkitu da: "Tximistaren argiya oñazkarra" (Egutegia, Tolosa, 1921 apud DRALV). Beraz, oinazkar berbak, hiztunen adimenbegiarena arabera, ekaitza suertatzen deneko hiru fenomenoei heltzen die: "trumoia", "tximista" eta "tximistargia". Aipatu bezala, zenbait hiztunek ez bide dituzte ondo bereizten hiru ostagiak. Hala eta guztiz ere, badirudi adimen-begiak -gar osagaia suarekin erlazionatzen duela, eta ez hotsarekin; oiñaztar aldaera Gipuzkoako Legazpin bidutakoa da (EHHA). "Tximistargia" nahiz "tximista" adierazteko baliatzen dute hiztunek. Sail horien guztien arabera, adimen-begiak nola sailkatzen duen emango da aditzera: • Zeruko argitasunarekin zerikusia duten hitz multzoa: oinaztargi eta oinazkar; hau da, "su" elementuari lotutakoak. • Oinatzen materiarekin lotutakoa: oinazkai; hau da, "lur" elementuari lotutakoak. • Jatorri mitologikoa dutenak: oinaztarri eta oinusturi; hau da, "zeru" eta "aire" elementuei lotutakoak. • Jatorri ezezaguna: oinaztura eta oinaztu. 12. taula honetan "tximista" adierazteko ortzi berbarekin zerikusia bide duten hitzen sailkapena egiten da. Aise antzeman daitekeenez, trumoia aditzera emateko 9. taularen antz handi samarra du. Izan ere, aurrekoan ez dagoen hitz elkarketa bakarra ortzierori da (BN- Isturitze: EHHA). Beronen bi osagaiak oso garbiak dira eta era zehatz eta polit batean adierazten dute tximistaren beraren izakiak, hots, ortzi erori egiten dela. Horrek bide ematen digu eremu honen hasieran agertzen genuena oroitarazteko: hiztun askok izendapen aldetik ez dituztela horrelako fenomenoak bereizten. 9. taularen gainean aipatu denak hau aztertzean ere balio du. 13. taula. Izakiak. Tximistargiaren izendapenak: oinatz saila Izakien nozioari dagozkion taulen azterketa amaitzeko 13. taulan, oinaztu edo tximistargiari buruzko izendapenak ditugu aztergai. Aurrekoan bezalaxe, tximistargia zein tximista adierazteko ez bide dago desberdintasun handirik. Behin eta berriz esan denez, horrek adierazten digu hiztunen artean nahasmendu handi samarra dagoela. Termino batzuk dagoeneko azterturik daudenez, berriak baino ez dira azalduko: Bestelakoen artean aipatzekoa da Nafarroako Mezkiritz herrian bildutakoa: aiduineztulka (EHHA). Tximistargia hodeietan tximistak sorturako dirdira izanagatik ere, zenbait hiztunek hotsarekin lotzen dute: "eztula". Lehenengo osagaiak, aiduin, aide elearekin izan lezake zerikusia, eta, bestalde –uin noren kasuaren bilakaera izan liteke. Herri horretan iñeztura aldaera era jasoa da (EHHA). 14. taula. Ekaitza. Jarduera: ekaitza 14. taulan jarduera nozioari dagokiona dugu aztergai. Hiru multzotan sailkatu dira corpusean topaturiko jarduerak: ekaitzari, trumoiari eta tximistargiari buruzkoak. Lehenengoa dela-eta, lokuzioetan ekaitz eta hodei eleak agertzen dira batik bat, eta, nolabait, adimen-begiak denborari loturiko sekuentziazio kronologikoa agertzen du. Ekaitza heldu baino lehen => ekaitza heldu => ekaitza hasi => ekaitzak dirauen bitartean => ekaitza amaitu. Ekaitzak dirauen bitartean; ekaitzak hartu (bizkaiera: Mokoroa, 1990); tximistea eta trumoia gogotik ari (gipuzkera: Mokoroa, 1990). Ekaitza amaitu: ekaitz burua jo (G-Orexa: Mokoroa, 1990); ekaitza baketu (bizkaiera: Mokoroa, 1990). Trumoiari dagokionez, den-denak trumoiak jotzen duen bitartekoak dira. Trumoiaren izaera berezia dela-eta, honako sailkapen hau egin da: Tximistargiari dagokionez, corpusean lokuzio bat eta aditz bat besterik ez da aurkitu: inusturiketan egon (Labayru Hiztegia): "Inusturiketan dagoenean onena autoan sartzea omen da"; zimiztakatu (Lhande, 1926); -ka atzizkiak behin eta berriz gertatzen dela ematen du aditzera. Zimizta elea Nafarroako Etxalar herrian bildua da tximistari irizteko (EHHA). 4.2.5. Ondorioak Hasteko eta behin, nabarmentzekoa da nozio orokorretan kantitatea eta espazioa ez direla azaltzen ekaitzaren eremuan. Nozio orokor oparoena izakiak da, eta haren barruan ekaitzaren, trumoiaren, tximistaren eta tximistargiaren izendapenak. Nozio espezifikoei dagokienez, mota guztietakoak daude: berba hutsak, hitz-elkarketak, onomatopeiak eta maileguak. Nahiz lexiko-eraikuntza horrelakoa izan, gaur egun hiztzat hartzen ditugu zenbait hitz-elkarketa edo eratorpen batetik etor litezke; adibidez, ekaitz hitza bera. Dena dela, adierazi behar da hitz-elkarketak eta onomatopeiak gailentzen direla, eta maileguak ere ez direla urriak. Horretaz gain, hitz-elkarketetan ortzi elearen ekoizpena handi samarra da ekaitzaren, trumoiaren, tximistaren eta tximistargiaren izendapenetan, hodei eta oinatz ere bazterrean utzi gabe. Antzina euskal hiztunaren adimen-begiak etengabe erabiltzen zuen ortzi berba ekaitzari buruzko lexikoa zabaltzeko. Hori dela-eta, nozio espezifiko guztiak aintzat harturik, ekaitzaren inguruko lexikoa motibatua eta ikonikoa da, nahiz arbitrariotasun ukitu batzuk ere egon. Bestalde, maileguetan, trumoi eta haren inguruan eratutako lexiko guztia aipatzekoa da. Horrek ematen du aditzera antzina-antzinatik ondarezko hitzak eta maileguak elkarrekin bizi izan direla inongo arazorik gabe, baita herri berean ere. Nozio espezifikoetan sumatzen da kultur sinkretismoa ekaitzaren gainean eraikitako lexikoan; izan ere, antropologiaren iritziz, eta zer esanik ez, etnolinguistikaren ustez, oso zaila da adieraztea ez dagoela kulturarik, gutxi gorabehera era lauso batean, osagaiak beste nonbaitetik hartzen ez dituenik, hain zuzen ere bere ingurune soziokulturala ez den beste Azken ondorio gisa esan behar da euskarak ekaitzaren inguruan eraikitako lexiko guztia gauza dela egurats aldean suerta litezkeen egoera gehientsuenei aurre egiteko; mende luzeetan behatutako egoerek bide eman diote adimen-begiari lexiko zehatz eta oparoa eratu eta unibertso sinbolikoa osatzeko, eta zenbaitetan antzemandako hutsune semantikoak maileguen bitartez bete dira, nahiz eta maiz herri batzuetan bai ondarezko, bai maileguak elkarrekin bizi diren. Antzina-antzinatik gizakia haizeei erreparatu eta garrantziaz jabetu zen: "Antzinako gizakiak berehala konturatu ziren haizeak eguraldian duen eraginaz. Horregatik, jainko bat egokitu zitzaion mitologia grekoan: Eolo, haizeen jainkoa. Zorro batean gordeta omen zeuzkan haizeak, eta egoki iruditzen zitzaionean ateratzen omen zituen. Han haize guztiak zeuden, baina lau ziren garrantzitsuenak. Lau horiek, binaka elkartuta, gainerako guztiak osatzen zituzten. Laurak haize-arrosaren lau norabide primarioei zegozkien: "Boreas" edo Ipar-haizea; "Austro" edo "Noto" hegotik zetorrena; "Zefiro" mendebaldetik jotzen zuena; eta "Afeliote" edo ekialdeko haizea" (Medina, 1990: 37-38). Esan gabe doa, euskaraz hainbat izen ditugu haizeak izendatzeko, zenbat-gura. Gizakiak betidanik izan du ikusgura haizeei izenak emateko. Ziur asko, antzina, euskal hiztunaren adimen-begiak nondik zetorren hartuko zuen aintzakotzat, hau da, goitik, behetik… hori delaeta, oraindik ere irauten dute goiko haizea, beheko haizea eta horien antzeko izendapenek. Corpusari dagokionez, haizeen gaineko 935 nozio espezifiko aurkitu dira, eta ordenatzeko asmotan balizko sailkapena egin da gai zabal honi aurre egiteko. • Haizearen izendapenak • Haizea: garaia • Haizearen ekintzak • Haizearen nolakotasuna: izendapena • Haizea nola dabilen eta nolakoa den • Haizea beste fenomeno atmosferiko batekin batera • Haize-bolada • Haize-Erauntsia • Haizearen Hotsa • Haize Nagusiak • Ipar-Haizea • Ipar-Mendebaldeko Haizea • Mendebaldeko Haizea • Hego-Mendebaldeko Haizea • Hego-Haizea • Hego-Ekialdeko Haizea • Ekialdeko Haizea • Ipar-Ekialdeko Haizea • Bestelako Haizeak • Zirimola-Zurrunbiloa • Haizea eta Lekuak Bestalde, eta argigarri eta lagungarria izan daitekeelakoan, zientziak nola sailkatzen dituen haizeak jarri da taula batean. Horretarako Beauforten eskala erabiltzen da gehien (MetHizt, 1988: 57). Horrek lau zutabe ditu: maila, haizeak m/h, deskripzioa eta pertzepzioa. Ikusten denez, intentsitatearen arabera, hau da, nolako abiadura hartzen duen haizeak, sailkatzen dira. Francis Beaufort almirante ingelesak 1806an argitaratu zuen 12 mailaz osaturiko eskala ospetsua haizearen indar edo abiadura adierazteko. 1874. urtean Nazioarteko Meteorologia Batzordeak bere egin zuen. Haizearen indarra zehatz-mehatz neurtzeko itsas azalaren gainetik 10 metrora eta hamar minutuz hartu behar genuke batez besteko abiadura. 1. irudia Antzina-antzinatik, haizeen norabideen berri emateko haize-arrosa erabili izan da. Honako honetan datza: ostertzeko itzulia banatzen diren 32 norabideak adierazita dauzkan zirkulua da. Nabigazio kartetan mutur batez lotutako 32 erronboz irudikatzen da eta beste muturrak ostertzeko zirkuluaren gaineko norabidea adierazten du. Beraren gainean ostargibelarra kokatzen da eta XVI. mendeaz geroztik iparraren irudia da. 3. Kalitatea: haizearen nolakotasuna; haizea nola dabilen eta nolakoa den eta haize bolada beroa. 4. Jarduera: haizeari loturiko jarduerak. 5. Denbora: haizearen garaia. 6. Espazioa: zalantzarik gabe, oparoena. Ipar haizea; Ipar-mendebaldeko haizea; Mendebaldeko haizea; Hego-mendebaldeko haizea; Hego haizea; Hego-ekialdeko haizea; Ekialdeko haizea; Ipar ekialdeko haizea; Bestelako haizeak eta haizea eta lekuak. Sailkapen etnosemantiko honek bere baitan biltzen ditu zientziak bere aldetik egiten dituen biak, bai intentsitatea, bai norabidea. Izan ere, lehenengoari dagokionez –intentsitatea, kantitatea eta kalitatea nozioen bitartez heltzen zaio eta bigarrena dela-eta –norabidea-, espazioa nozioaren bidez. Gainera, zientziak erabiltzen ez dituen beste hiru nozio gehiago jorratzen dira: izakiak, jarduera eta denbora. Beraz, beldurrik gabe ondoriozta daiteke herriaren ikuspegia taxuz sailkatu eta aztertuz gero, zientziaren sailkapenaz haranztxoago doala. Corpusean aurkitutako kontzeptu guztiak nozioen arabera sailkaturik, honela geratuko lirateke taula batean: Haizearen nolakotasuna Haizea nola dabilen eta nolakoa den Haize bolada beroa Haizearen garaia Ipar-haizea Ipar-mendebaldeko haizea Mendebaldeko haizea Hego-mendebaldeko haizea Hego-haizea Hego-ekialdeko haizea Ekialdeko haizea Ipar ekialdeko haizea Bestelako haizeak Haizea eta lekuak 17. taula. Haizea: Sailkapen etnosemantikoa Goiko 17. taulan ikus daitekeenez, haizeak nozio guztiak biltzen ditu bere baitan. Izakiak, kalitatea eta espazio nozioak nagusi dira. Azken hau dela-eta, haizeen jatorria –ipar haizea…- izakiak dagokion nozioan sar liteke. Hala ere, zentzuzkoagoa delakoan, espazio nozioan txertatu dira, beharbada lotura handiagoa dutelako nozio honekin izakien nozioarekin Horrezaz gain, espazio nozioa aztertzeko beste azterbide bat erabiliko da, tesi honen zuzendariarena, Aurrekoetxearena, hain zuzen ere. Uste baino askoz garrantzitsuagoa den artikulu batean (Aurrekoetxea, 2000: 93-107) Euskararen Herri Hizkeren Atlaserako (EHHA) galdetzen ziren lau haize motei buruz herriaren ikuspegia xehetu zuen berak proposaturiko azterbide baten bidez. Era labur batean adierazita, EHHAren haize guztien izendapenak honako honetara bildu du Aurrekoetxeak: • Aroaren araberako izendapena • Haizearen izareari buruzko izendapena • Izendapen kardinala • Izendapen orografikoa • Ondoko herriak o Elementu geografikoa o Herrialdea o Izendapen toponimikoa • Ostagiei lotutako izendapenak • Pertsonifikazioa • Sasoi izendapena • Erreferentzia astronomikoa • Bestelako izendapenak Animaliei loturikoak Erdaratikoak Haizearekin batera Itzulinguruari loturikoak Mitologiari loturikoak Onomatopeikoak Bestelakoak Izakien nozioari dagokion 18. taulan honako kontzeptu hauek jorratu dira: haizearen izendapenak, haizea beste fenomeno atmosferiko batzuekin batera, euria iragartzen duen haizea, haize bolada, haizearen hotsa eta zirimola. Azken honek beste taula bat osatzeko adinako garrantzia duenez gero, 19. taulan azalduta dago. Haizearen izendapen orokorraz gain, haizea, badira beste batzuk han-hemenka erabiltzen direnak. Batzuek zerikusia daukate beraien artean, bufaka (L-Mugerre: EHHA); haize-bufada (haize buhada, Z-Eskiula: EHHA). Izan ere, hats edo kiratsarekin ere badaukate loturarik. Gaztelaniaz ere, baditugu antzeko terminoak; adibidez bufa hitza haize hotz, sarkor eta zakarrarekin lot dezakegu. Haize hotz eta leuna ibiltzen denean bufina terminoa erabiltzen da. Bestalde, bufada berbarekin airea edo haizea oro har identifikatzen da eta bufar aditzaren bidez haizea ibili adierazten da. Dirudienez euskarazko zein gaztelaniazko hitzek toki berean daukate jatorria: latinean? Hala ere, DRAEren arabera bufar aditzaren jatorria onomatopeikoa da eta baliteke euskarazkoa molde berekoa izatea: "bufar. Soplar el viento. Etimológicamente viene del término en latín buffare, que es una voz con origen onomatopéyico" (Viñas, 2019). Bestalde, ohiko airea dugu, eta harrigarria den arren, hego haizea ere agertzen da EHHAn. Bigarren kontzeptua dela-eta, haizea beste fenomeno batzuekin ere azaltzen da: euriarekin, elurrarekin eta ekaitzarekin batera. Euria eta haizea direla-eta, aipatzekoak dira zenbait berba. Adibidez, afrontu berba, latinetik bide dator –ad frontu(m)– eta bere baitan kontzeptu interesgarriak biltzen ditu, non erabiltzen den: Beraz, badirudi haizea eta euria estu-estu loturik doazela termino horretan. Horixe da, hain zuzen ere, taula honetan agerrarazi dugun hitza. Aldagoi berbak (DRALV) ere antzeko esanahia du. Izan ere, "haize indartsua euriarekin batera" ematen du aditzera (DVEF). Hitz beraren beste esanahi bat, "mendebal haizea" da (GLegazpi / Urretxu: EHHA). Adiera hori aurrekoari oso loturik dago, mendebalak haize erauntsi eta eurite handi samarrak ekarri ohi ditu eta. Hitzaren jatorriari dagokionez, lehenengo osagaia, alda-, irudi du alde-tik datorrela eta bigarrena, -goi, goi berba edo –koi atzizkia. Hurrengo terminoak, nekaitzek (nekatx, Nafarroako Erronkari haranean jasotakoa: DVEF), ekaitz berbaren antz handia du. Corpusean nekaitz (DVEF) hitza ere badago, kideko esanahia duena, hau da, "euri erauntsia, eguraldi euritsu-euritsua". Hitzen bilakaeran herriak egiten dituen analogiak sekulako indar eta garrantzia daukanez gero, baliteke nekaitz neke eta ekaitz eleen arteko nahasketa izatea. Bestalde, EHHEn ondoko hau azaltzen da: Mitxelenaren ustez, ekaitz eta negu-ren arteko gurutzatze batetik sortua da (FHV: 310). Ageri denez, negu-ren jatorrizko 'elur' esanahitik hurbil litzale –cf. orobat negutu-n dagoen negu 'negu eguraldi' adiera–, eta ez urte-sasoitik. Aintzat hartzekoa izan daiteke Agud-Tov-ek (s.v.) ontzat jotzen dute negu + gaitz osaera, nahiz eta negu maileguaren elkartu-eratorrietan bakarra (baina erregularra litzatekeen neg- Azken terminoa, zurrupita (xurrupita, zuberera: DRALV) haizeen eremuan agertzen bada ere, beste adiera batzuekin, oso antzekoak direnak, bete-betean sartzen da euriaren eremuan. Itxura denez, onomatopeikoa da; izan ere, adimen-begiak zurrupa hitzaren inguruan zenbait termino eratu ditu, isurkariekin zerikusia badaukatenak. Corpusean honako adiera hauek aurkitu dira: Azkenik, interesgarria da Azkuek bere herrian jaso zuen hitz elkarketa: ulu-haize, hau da, elurrarekin batera lehorretiko haizea. Jakiten denez, ulu txakurrek, otsoek eta hontzek egiten dute, baita, sarritan, haizeak ere. Adibidez: "Haizeak ulu zorrotza dakar". Sail hau bukatutzat emateko, ekaitzaren aurreko haizea aipatu beharra dago: hodei- eta ortzi-haize (ostaize). Bistan denez, erreferentzia biek nolabaiteko eduki mitologikoa daukate. Biok, hodei-haize (odei-aize) eta ostaize Izagirrek (1959) jaso zituen Gipuzkoako Oñati herrian. Laugarrena, haizeak jotzen duenean, atera edo sortzen duen hotsaren ingurukoa da. Corpuseko lau terminoek izaera onomatopeikoa daukate: durunda (dunduri, B-Durango eta Txoriherri haranean eta durundu, Bizkaieraz: DVEF), fir-fir (DRALV), marraka (DRALV) eta ulu (DRALV). Sail honi amaiera emateko, zirimola edo haize-zurrunbiloa da aztergai: "oso azkar eta indar handiz biratzen duen aire-masa" (MetHizt, 1988); hau da, euskal hiztunaren adimenbegiak hainbat eratara ikusi duelako froga dira han-hemenka ibiltzen diren hainbat izendapen. Hori dela-eta, beste taula batean bestelako sailkapena egitea erabaki da; azkartasun eta indar kontzeptuak bere baitan biltzen baditu ere, pentsatu da hobe dela haizearen izaerari dagokion sailean aztertzea. Animaliak Erdaratikoak Haizearekin batera Itzulingurua Behor biltzaile Karakol haize Aipatu bezala, haize-zirimolak aparteko taulan aztertzea merezi du; izan ere, hiztunen adimen-begiak erabiltzen dituen irudiak askotarikoak dira; gehienetan zeozer berezi eta magikoa dagoela sumatzen da. Corpuseko datuen arabera, zazpi multzotan sailkatu dira zirimola adierazten duten izendapenak. Multzoak honako hauek dira: animaliak, erdaratiko maileguak, haizearekin batera, itzulingurua, mitologikoak, onomatopeikoak eta bestelakoak. Animaliekin zerikusia dutenak direla-eta, bi elkarketa dira; bata behorraren eta bestea karakolaren ingurukoa. Azken kasu honetan, metafora garbia sortu da adimen-begiaren bitartez: haize-zirimola barraskiloaren oskolaren antzekoa da, baina, behor-biltzailea? Zurrunbiloak behorrak biltzera behartzen ote ditu? Litekeena da. Behor-biltzaile elkarketa Nafarroa Behereko Ezterenzubi herrian jasota dago (EHHA) eta karakol-haize Bizkaiko Otxandio herrian (EHHA). EHHA) eta zerku (B-Arratia: DVEF). Batak gaztelaniatik hartu izan dira, besteak frantsesetik. Erremolino, erremonio, erremuli berbek gaztelaniazko remolino hitzarekin dute zerikusia. Beharbada, erremonion hitz-gurutzaketa gertatzen da, hau da, erremolino+demonio; turbillon frantsesez berdin esaten da; urakan Ameriketatik gaztelaniaren bidez, euskarara heldu da; zerku hitza baliteke erdarazko cerco-rekin lotura izatea; beraz, itzulingurua adierazten dutenen artean sartuko litzateke. Azkenik, kanikol, kanikolariua direla-eta, esan beharra dago kanikula urteko sasoirik beroena dela. Kanikura hitza bera ere erabiltzen da zenbait herritan aro sargoritsua adierazteko (B-Zaratamo: EHHA). Beraz, zein lotura dauka beronek haize zurrunbiloa adierazteko baliatzen diren hitz horiekin? Canicula latinetiko hitza da eta txakurtxoa esan nahi du eta Or Nagusiaren izartegiko Sirio edo Txakurra izarra aditzera emateko erabiltzen da. Izan ere, izar hori zeruan agertzeak urteko sasoi beroenarekin bat egiten du. Beraz, lehenengo lau adierek badaukate zerikusirik euskaraz erabiltzen direnekin. Ez litzateke harritzekoa izango euskal marinelek itsas aldean beste batzuengandik ikasi eta egokitzapen fonetikoa egin izana. Begi-bistan dago Bidasoa hitzaren antz handia duela eta hiztunek berba arrotz bat mailegatu ohi dutenean, sarritan bere hizkuntzan ondoen jotzen duen beste berba batekin sasi-analogiak egiten dituela. Bosgarren multzoari dagokionez, nolabaiteko izaera mitologikoa daukaten berbek osatzen dute. Aipatzekoa da Bahomet (Z-Urdiñarbe: EHHA) / Buhamet(a) (Z-Sohüta: EHHA), Mahoma eta Mahomet (Zuberoa eta Nafarroa Behereko herri batzuetan: EHHA) terminoek bere baitan biltzen duten herri-konnotazioa. Hiru hitzak desberdintzat jo badira ere, baliteke jatorri berekoak izatea; hirurak Nafarroa Behere eta Zuberoan erabiltzen dira; beraz, zentzuzkoa da pentsatzea frantses edo biarnesarekin nolabaiteko lotura daukatela. Izan ere, Mahoma / Muhammad adierazteko Mahomet erabiltzen da frantsesez. Gaur egun, zubereraz bahomet / bahumet(a) berbak direla-eta, jatorri berekoak izan litezke edo-ta Baphomet hitzarekin egindako hitz-gurutzaketa. Hitz horren jatorriari buruz hainbat espekulazio egin izan dira: Tenple-Ordenaren zaldunek erabiltzen zuten Baphomet sinboloa. Elezahar horren jatorria eta beraren erlazioa tenplarioekin guztiz iluna da, baina Gizateria irudikatzeko erabili omen zen; beraz, beraren burua gizateriaren animali atala irudikatzen zuen. Buruaren gainean zuen sugarrak gure animali indarraren bitartez lortu behar dugun indarra irudikatzen omen du. Buru bizarduna zenez gero, batzuek uste dute Mahoma profeta irudikatzen zuela eta hori zela-eta, tenplarioak herexetzat hartu bide zituzten: Baphomet (Erdi Aroko latinez: Baphometh, Baffometi; okzitanieraz: Bafometz), Bafomet, Bafumet, Bafometo edo Baffometo ere deitua, Tenpluko Ordenarekin lotutako idoloa da, denboraz, Kristautasunaren aurkako ikur bihurtu dena. Satanismoak zein Satanen Elizak sinbolotzat hartzen dute.14 Nolanahi ere, ezbairik gabe, haize-zirimola horrelako irudiekin estekatzeak horrelako haize moten izaera mitologikoa uzten du agerian, nolabait gai magikoak sorrarazten omen dituelako. Bestalde, aztertu beharreko beste berba interesgarri bat kaskarot dugu. Corpusean bi aldaera dira; askaot (BN-Jutsi / Larzabale: EHHA) eta kaxkabot (Z-Pagola: EHHA). Hitzok bi jatorri izan litzakete: alde batetik, Kaskarotak, Lapurdiko kostaldean, bereziki DonibaneLohizune, Ziburu eta Urruñan, bizi zen jatorri ezezaguneko giza talde bateko kidea. Teorien arabera, ijitoen azpitalde batekoak, hots, mairu eta ijitoen nahasketatik sortuak edo agot eta ijitoen nahasketatik sortuak lirateke. Gizonezkoak arrantzaleak eta emakumezkoak arrainsaltzaileak izaten ziren. Beren lege eta ohitura bereziak zituzten: ezkontza, salerosketa eta harremanetan arau zehatzak zituzten, beren eliza zeukaten, hitz eta esamolde bereziak. Beraien ezaugarrien artean dantzarako zaletasuna eta kolore biziko jantziak dira aipagarri. Ez ziren nomadak, eta, gutxiengo taldea izan arren, integratuta bizi ziren lapurtarren artean. Gaur egun, ez dira besteengandik bereizten. Beste aldetik, astarot, debrua adierazteko izenetariko bat da. Horietaz gain, satarrabi (B-Orozko: EHHA) hitzak ere baliteke Atarrabirekin loturarik edukitzea. Jakina denez, Atarrabi edo Axular Mariren eta Majuren umea da (Barandiaran, 1983: 107). Zintzoen ahaide da. Etsairen (Txerren) ikasle izan da, Mikelats bezala. Itzalik gabe bizi omen zen, baina bizitzako azken unetan berreskuratzea lortu zuen. Beraz, ikerlan honetan zehar usu adierazi eta adieraziko denez, euskararen lexiko kulturalak adierazleetan ez ezik, adierazietan ere antzematen da espazio kultur zabal samarra partekatzen dela beste hizkuntza eta kultura batzuekin. Hori dela-eta, ez da batere samurra gertatzen erabakitzea adierazi batzuen jatorria non datzan, edo ez ote diren antzinako zenbait herrik elkar-banatzen zituzten sinesmenak. adimenaren begiak, zirimolak gertatzen direnean, ikusten du nola gurutzatu eta zeharkatzen diren haizeak. Bost zenbakiak ugaritasuna adierazten du; beraz, haize ugarik talka egiten dutela esan nahi du horrelako elkarketak; borroka hitzak ere, haizeen artean horrelako zerbait jazotzen dela ematen du aditzera. Aurreko kasuan bezalaxe, talka egiten bide dute haizeek; jaso berbari buruz, esan beharra dago haizeak altxatu edo jaso egiten direla; beraz, izendapen horrek "haizea jasotzeari" egiten dio erreferentzia; ziributzi berba Bizkaiko Zeberio herrian erabiltzen dena, jatorri ezezagunekoa da. Siributzi (EHHA) idatzita agertzen delarik ere, uste da ziributzi dela. Izan ere, ziri- sarri azaltzen da hainbat berbatan: zirimiri, zirimola… Hala eta guztiz ere, bigarren osagaia –butzi zer den ez da jakiten. Azkenik, ziorbilo berba dela-eta, beharbada, bizpahiru berbak egin lezakete bat: ez litzateke baztertzekoa, zior-ek bi(h)ur edo bi(h)or hitzekin zerikusia izatea eta zurrunbilo terminoarekin nahastea. Goraxeago azaldu denez, (h)aize bi(h)ur edo bi(h)or ere hitzetik hortzera erabiltzen dira zirimola adierazteko. Maiz askotan, hiztunek hitzak nahasteko joera dute beste irudi batzuk baitauzkate gogoan. Adibidez, trumoia adierazteko ithortziri (DRALV) berba ere bada, hau da, badirudi hiztunek ihortziri eta ithurri hitzak nahasi egin dituztela. Beraz, hiztunaren irudimena ere izaten da erabakigarri hitzen bilakaeran. dute. Ziur asko gaztelaniazko tragar aditzarekin dute zerikusia, baina, gaztelaniaz, agidanez, horrelako hitzik ez da. Gorago esan bezala, hiztunen adimen-begiak nolabaiteko izaera mitologikoa eransten die horrelako hitzei. Aipatu bezala, Bizkaiko kostaldean, traganarru berbak jatun handia ere esan nahi duenez, irudi du, itsas aldean gertatzen denean, edozer irensteko modukoa dela, hain da beldurgarria. Aldekoa Haizealde Hirugarren nozioa kalitatea da. Horretan hiru kategoriatan sailkatu dira corpusean aurkituriko terminoak: Haizearen nolakotasuna, Haizea nolakoa den eta Nola dabilen eta haize bolada beroa. Haizearen nolakotasunari dagokionez, honako azpi-kategoria hauetan banatu da: Aldakorra, Aldekoa, Aurkakoa, Beroa, Bortitza, Egokia (belarentzat), Haizerik eza, Gogorra, Goibela, (Oso) hotza, eta Leuna. dutela, baina, zein tokitan erabiltzen den egundoko garrantzia dauka esanahi desberdina dauka eta. Kasu honetan beltz izenondoak bortitza adierazten du, baina beste zenbaitetan, hego, ipar edo mendebal haizea; haize bortitzak beste adjektibo bat ere hartzen du, mutiri; izan ere, berba hau bortitz izenondoaren sinonimoa da. Aurreratxoago aipatuko denez, aditz ere bilakatzen da, mutiritu, "haizea atera duela" azaltzeko; krutxate hitza baizik ez dugu falta sail honi amaiera emateko. Termino hori Erronkariko Uztarroze herrian erabiltzen zen eta itxura denez irudi polita osatzen du bere baitan biltzen dituen osagaien arabera, k(g)urutze + ate. Ezaguna denez, Erronkari aldean ate hitzak mendi arteko pasabidea adierazten zuen; adibidez, "otsate": "otsoen pasabidea". Beraz, haize bortitza horrelakoen artean sortuko bide zen. adierazi ohi du. Bukatzeko, azken haizedun elkarketak, horma-haize, laino-haize eta lei-haize dira, hirurak antzekoak; lei berbak berak agertzen du haizearen kualitatea, hotz-hotza, zalantzarik gabe. Berak ipar-ekialdeko haizea ere adieraz dezake, gehienetan oso hotza izaten dena; laino-haize elkarketak lainoaren batera dabilen haize hotza esan nahi du; lei-haize elkarketak haize hotza ez ezik, ipar-ekialdeko haizea ere adierazten du, horma-haizeak bezalaxe. Bestalde, antsin berbak, haize oso hotza edo Azkueren hitzetan (DVEF), "cierzo, viento frío", irudi du antzigar eta beronen saileko hitzei atxikita dagoela. Aurreratxoago aztertuko dugu sail osoa, goitik behera. Intziar berbak, bestalde, agian antzigar hitzarekin ere badu nolabaiteko antzekotasuna. Ezbairik gabe, hoztasunarekin lotura zuzena du. Izan ere, intziar terminoak (B-Galdakao: DVEF) honako adierak ditu: 1. "Haize oso hotza". 2. "Izotz" edo "lei beltza". 3. "Antzigarra". Hortaz, baliteke antz- intz- bilakatu izana, beste hitz bat tarteko zegoela, agian i(hi)ntz. Euskaraz jasotako datu guztiak kontuan harturik, honako adiera hauek guztiak dauzka enbat hitzak: Haizeen eremuaren laugarren nozioa jarduera da. Aditzez beteriko nozio hau honela sailkatu da kategorietan alfabetoaren arabera: Haizea atera, Haizea baretu, Haizea biratu, Haize bitartean egon, Haizea harrotu, Haizea ibili edo ez, Haizeak min eman eta Haizea zakartu. Haize bitartean egon kategoria kenduta, beste guztiekin nolabaiteko harreman-sarea egin daiteke. Bestalde, jarri aditz polisemikoa ere erabiltzen da haizeen eremuan. Gainerakoak aditzlokuzioak dira: haizeak –ra hartu, rantz –egin da eta azkenik, haizeak iparrera hartzen duenean ipartu (DVEF) erabili ohi da. Era berean, *hegotu, *mendebaldu eta *ekialdetu aditzez ere baliatzeko aukera egon liteke, baina ez dira inon ere aurkitu. Era berean, sarri askotan haizeak hain gogor jotzen du non, adimen-begiaran arabera, min ematen baitu. Kasu horretarako ebaki aditza (gipuzkera: Mokoroa, 1990) erabiltzen da. Hotza hizpide delarik, antzeko lokuzio batez baliatzen dira hiztunak: hotzak ebakita egon. Beraz, ematen du ebaki aditza adierazkorra dela oso etnometeorologiaren eremuan. Bestalde, haizea zakartzen denerako, zakartu aditza beraz gain (Landa, 2003), corpusean haizea erru eman lokuzioa (N-Aezkoa: Mokoroa, 1990) dugu. Haizeak gogor-gogor jotzearekin batera erabiltzen bide da. Horrietaz gain, beste kategoria bat, aurrekoaren antzeko eta ildo beretsukoa, haizea harrotu da. Hori aditzera emateko, hiru aditz aurkitu dira: bizitu (Landa, 2004), bizkortu (Landa, 2003) eta harrotu (Landa, 2003) bera. Azken hau, eremu gehiagotan erabili ohi da, itsasoari loturiko adieretan, bereziki. Azkenik, jarduerei azkena ematekotan, haize batek baino gehiagok talka egin eta gu erdian egoten 23. taulan denbora nozioa aztertzen da. Begi-bistan denez, ez da batere joria. Bi kategoria baizik ez dira azaltzen: batetik, Haizerik eza eta bestetik, Haizearen garaia. Haizerik ezak bere ordezkariak dauzka, denborari atxikitako bi atzizki, -aldi eta -une, agertzen direlako. Hitzak barealdi (Landa, 2003) eta kalmaune (B-Bermeo, Mundaka, Lekeitio, Ondarroa: Barrutia, 2000) dira haizeak jotzen ez duen uneak aditzera emateko. Haizearen garairako ere denbora nozioetan arrunt samarrak diren bi atzizki -aro eta -te erabiltzen dira haizeari lotuak: haizaro (Lhande, 1926) eta haizete (Lhande, 1926). Azken nozioa, espazioa, ezbairik gabe oparoena da. Ezin konta ahal izendapen dituzte haizeek. Tokian tokiko ahozko berbak ugariak dira, herri bakoitzak bere izendapen bereziak dauzkala esaterainotsu hel daiteke. Batzuetan jatorria izakien nozioan sartzen den arren, oraingoan argiagoa delakoan espazioan sartzea nahiago izan da. Kategorietan, ohiko izendapenak erabili dira. Honako hauek dira, hurrenez hurren: ipar haizea, ipar-mendebaldeko haizea, ipar ekialdeko haizea, mendebaldeko haizea, hego-mendebaldeko haizea, hego haizea, hego-ekialdeko haizea, ekialdeko haizea eta bestelako haizeak. Nabari da puntu kardinal guztien araberako banaketa aztertu behar dela. Kategoriok sailkatzeko Aurrekoetxearen sailkapenaz (Aurrekoetxea, 2000: 93-107) baliatuko da. Oso tresna egokia iritzi zaio Espazio nozioaren haize motak sailkatzeko. Haizearen izaerari buruzko izendapena dela-eta, kolore gorri eta berdeak dira nagusi. Kolore gorriak etnometeorologian kualitate latz eta garratza adierazten du. Bitxia da nola aide gorri izendapenak herrialde bereko hiru herritan (zuberera: EHHA) esanahi desberdina duen: Urdiñarbe eta Altzürükün, ipar haizea eta Pagolan ekialdeko haizea. Multzo honetan ez badaude ere –izendapen kardinala baitute- aipatzekoak dira ipar beltz, ipar gorri eta ipar zuri. Begibistan da dantza handi samarra dagoela koloreen artean. Hemen sar litezke azkenean multzo horretarako utzi ditugu beste izendapen haizedun batzuk, baina puntu kardinala daukatenez Izendapen kardinalari dagokionez, ipar haize, haize ipar, iparraldeko, iparraldetik haize, haize ipar, norte aire, norte haize eta bendunor izendapen kardinal hutsez gain, izenondo zenbaitek ere lagun egiten diote: beltz, goi, gorri eta zuri. Azpimarratzekoa da oso ipar eta norte haize izendapenak Euskal Herri osoan ez direla erabiltzen berezko haize mota hori izendatzeko, ekialdeko edo ipar-mendebaldeko haizea baizik. Zenbait herritan bi izendapenak ere erabiltzen dira; adibidez, Getarian, norteko haize iparraldetik datorrena da eta iparra iparmendebaldetikoa (EHHA); Mañaria, Dima eta Arrasaten neguan nortea da eta udan iparra (Aurrekoetxea, 2000: 100 ). Harritzekoa bada ere, beste herri batzuetan (EHHA) norte haizea mendebala da (B-Zeanuri) edo ekialdekoa (G-Ikaztegieta, N-Goizueta). Norte (haize) hitzaren askotariko esanahiak ondoko 25. taulan hobeto antzemango dira: Iparra eta Nortea bereizten direlako iritziak ere badira: Ipar hitzari dagokionez, EHHEn azaltzen da ibar-etik etor ote litekeen ustea: Ohargarria da, halaber, zer-nolako doitasuna biltzen duen bere baitan adimen-begiak zenbait kontzeptutan. Adibidez, bestelako maileguen artean, Nafarroa Behereko Bastida herrian erabiltzen den terminoa ere aipatzekoa da: bendunor (EHHA). Herri hori oraintsu arte hirueleduna izan da, euskara, gaskoia eta frantsesa mintzatu izan dira —ni neu bertan gaskoia entzunda nago—, eta hori dela-eta, bendunor elea, gaskoi zein frantsesetik etor liteke, "vent du nord", alegia. Ziurrenik, ahoskera dela-eta, gaskoitik etor liteke. Bestalde, izenondoen aldetik, hiru kolore erabiltzen dira, beltz, gorri eta zuri eta goi izena; kolore beltzak, oro har, nahiko adiera negatiboa biltzen du. Haizeen eremuan, jasotako datuen arabera, badirudi haize nagusi guztiak izendatzeko erabiltzen dela. Hau da, ipar beltz edo haize beltz (L-Arrangoitze: EHHA), ipar haize edo ipar-ekialdeko haizeari deitzeko, haize(go) beltza (L-Sara: EHHA), besteak beste, mendebaldeko haizea adierazteko eta haize beltza (Z-Urdiñarbe: EHHA) edo hego beltza, hego haizea adierazteko; gorriren esanahia etnometeorologian goraxeago eman da aditzera; izan ere, beti zentzu negatiboan erabiltzen da, gogortasun, laztasun edo gordintasuna adierazteko. Beste adibide bat: negu gorri. Etnometeorologiaz gain, erabiltzen den zentzua ezezkor samarra ere bada: miseria gorrian, gose gorria, behar gorria… Haize gorri (axegorri), besteak beste, Bizkaiko Arrazola herrian erabiltzen da (EHHA); ipar gorri, besteak beste, Bizkaiko Arratia, Orozko eta Txorierri haranetan, Nafarroako Zaraitzu haranean eta galdutako erronkarieran. Izendapen orografikoari buruz esan liteke, beharbada, zaharrena dela. Nola dagoen herria kokaturik, halako izendapena izango zatekeen hizkuntzen sorreran haizeak izendatzeko erarik eraginkorrena. Erraz asko gertatuko zitzaien gure arbasoei hauxe adieraztea: haizea aurretik, atzetik, behetik, goitik, kanpotik, barrutik… at. Izan ere, orografian oinarritutako izendapena haize nagusi guztietara hedatzen da salbuespenik gabe. Hori adierazita, herri baten kokapenari dagokionez, haizeak toki hauetatik etortzea du: aurretik edo aitzinetik eta atzetik edo gibeletik; azpitik edo behetik eta gainetik edo goitik; kanpotik edo atetik eta barrutik edo barnetik; azkenik, artetik, erditik edo zeharretik ere bai. Horrela, Zuberoako DomintxaineBerroeta herrian ipar haizea aitzinetik dator (aitzinaizia: EHHA), baina ekialdekoa ere bai; Lhanderen hiztegiak (1926) artekaize dakar; adibidez, Bizkaiko Ea herriko Bedarona auzoan ataize edo atekaize erabiltzen da, baita kanpaize ere (DVEF). Nabarmentzekoa da at-ek kanpo adierazteko oraindik ere irautea horrelako berbetan; Dorrao herrian (Nafarroan) azpikoaize da ipar haizea (azpikoeize: EHHA). Batek baino gehiagok galde lezake zergatik ote datorren azpitik haizea. Dorrao herrixka Nafarroako Sakana haranean kokaturik dago, Beriain menditzarraren magalean. Herritarren ustez, itxura guztien arabera, azpia iparra eta gaina hegoa izan litezke. Zuberoan ere peko haize elkarketa (Z-Urdiñarbe: EHHA) ere zabalduxea dago. Oñatin (beeko aixe: EHHA) eta Elorrion (beaise: EHHA) ere barra-barra erabiltzen omen dira. Ezbairik gabe, behe, pe eta azpi sinonimotzat jo daitezke. Kontu horrek lan sakonagoa mereziko luke; Hendaia aldean gorako haize (gorakoize: EHHA) erabiltzen omen da eta "viento de arriba" ere erabiltzen omen da Espainiako herri batzuetan16. Azkenik, zehar-haize (ziarraize: Iribarren, 1952) Baztan aldean ipar haizea izanik ere, beste herri batzuetan, mendebaldeko, iparmendebaldeko eta ekialdeko haizea ere izan daiteke. Beraz, izendapen orografikoan berebiziko garrantzia dauka herriaren kokapenak eta hori dela-eta, arau nagusirik ondorioztatzea gaitz samar gerta liteke. Guziarekin ere, haize guztien azterketa buruturik, nolabaiteko araua ateratzeko aukera egon liteke. Izendapen toponimikoa hiru ataletan banatuta dago: batetik, ondoko herriren bat aipatzea, bestetik, elementu geografikoren bat aipatzea eta azkenik, herrialde edo lurralderen baten aipamena. Ondoko herriren bat aipatzeari buruz, kasu honetan ipar haizeari dagokionez, besteak beste, Gatzal-haize (A-Urbina, Zigoitia: DVEF) eta Zaldibar-haize (Saldibarraixe, B-Arrazola: EHHA). Lehenengoa, Arabako Urbina eta Zigoitia herrietan erabiltzen ziren (DVEF). Gatzal leku-izena Gipuzkoako Leintz-Gatzaga herriari egiten dio erreferentzia. Urbina LeintzGatzagarekiko ez bide dago guztiz lerrokaturik, hau da, ipar-haizea baino gehiago, iparekialderanzko haizea izango litzateke. Zigoitia are hego-mendebalderago dago; beraz, iparekialderagokoa izango litzateke haizea. Hala eta guztiz ere, bertako herritarrek ipar-haizea izango ote zen irudipena izango zuten nonbait. Bigarrena, Zaldibar haize, Bizkaiko Atxondo aldeko Arrazola auzoan erabiltzen da. Kasu honetan bi herriok ia lerrokaturik agertzen dira mapan; beraz, ipar-haize peto-petotzat jo daiteke arazo barik. Batzuetan zenbait elementu geografiko aipatzen da. Haize honen gainean hiru elkarketa dira corpusean, besteak beste: abra-haize (abraize, B-Mundaka: DVEF), itsaso-haize (itxasoaxe, B-Getxo: Andoni Llosa, 2002) eta Urkiola-haize (Urkiolaxe, A-Aramaio: EHHA). Lehenengoa, kualitatea nozioan aztertu da goitik behera. Lehen aipatu denaren arabera, haize oso hotza eta kostaldeko haizea da abra-haize, baita kasu honetan bezala, ipar haizea ere. Elementu geografikotzat hartu da abra; izan ere, itsas-golkoa edo badia izan daiteke; itsas haize izendapena dela-eta, esan behar da, orografikoetan bezalaxe, tokian tokikoaren araberakoa izaten dela. Barrualdeko herri askotan ez da ipar-haizea mendebala baizik –adibidez, Nafarroa Behereko Irisarri herrian (EHHA), zeharretik jotzen duelako halako haizeak, Nafarroa Behereko Ezterenzubi herrian izan ezik (EHHA), hor ere ipar haizea baita. Bizkaiko itsas aldeko herrietan ere ipar-haizea izan ohi da, baina Getxon itsosoko axea mendebala da (Fredi Paia, 2011); Urkiola-haize elkarketa Arabako Aramaio haranean erabiltzen da (EHHA). Hemen ere ez dira erabat lerrokaturik agertzen Urkiola eta Aramaio, baina aurreko kasuetan bezalaxe, herritarren irudipena izan liteke; izan ere, Urkiola Aramaiakoentzat ipar-mendebaldean kokaturik dago. Herrialde edo lurralderen baten aipamena egiten denerako, honako hauek bildu dira, besteak beste: Europako herrialdeak, aleman-haize (alemanaixe, G-Leintz-Gatzaga: EHHA) eta Frantzia-ipar (G-Oñati: EHHA) eta Euskal Herriko lurraldeak, Lapurdi-haize (Lapurdigaize, BN-Ezterenzubi: EHHA) eta Nafar (Napar, A-Aramaio: EHHA). Aleman-haize Gipuzkoako Leintz-Gatzagan erabiltzen da. Begi-bistan denez, Alemaniatik etortzen zaigun haizea ez da iparrekoa, ipar-ekialdekoa baizik. Ziur asko izendapen hori moderno samarra izango da halako herrialde urruna aipatzen baita. Hala ere, horixe da bertako biztanleen adimen-begiaren pertzepzioa. Badirudi haize hotz-hotza iparrarekin uztartzen dutela. Berdin antzeratsu gertatzen bide da Gipuzkoako Oñati eta Beizama herrietan. Izan ere, bertako frantziparra ez da berezko ipar haizea, ipar ekialdekoa baino. Baina, aurreraxeago aztertuko denez, frantziparra hainbat herritan eskuarki ipar-ekialdeko edo ekialdeko haizea da, hotza eta lehorra; izan ere, orientazio hori zuzenagoa da Frantzia gurekiko ipar-ekialdean kokaturik baitago. Euskal Herriko herrialdeei dagokienez, bi aipatzen dira: Lapurdi eta Nafarroa. Lapurdi-haizea Nafarroa Behereko Ezterenzubi herrian erabiltzen omen da. Lapurdi Ezterenzubirekiko ere ez dago ipariparrean kokaturik, ipar-mendebaldean baizik. Nolanahi ere, goratxoago agertu denez, horixe hautematen dute hiztunek. Azkenik, nafar berba Aramaion erabiltzen dute. Ezagun da Nafarroa Aramaiorekiko ez dagoela iparrean kokatuta, Bizkaia baizik; Bizkaia dute gainean arabarrek. Nafarroa ekialdean dago aramaiotarrekiko. Hala eta guztiz ere, horrexetaz baliatzen dira Aramaioko euskal hiztunak. Esanak esan, zehaztapen garrantzitsua egin behar da: baliteke aipatutako herrietako biztanleek ipar nortetzat hartu ez izana ekialdetzat baizik. Datu horiek EHHAren bitartez harturik daude, eta beharbada hiztunei galdetzean ipar hitza erabilita bestelakoa ulertuko zuketen. Ostagiekin lotura duten izendapenak direla-eta, lehenengo eta behin, antzi(g)ar (antziar: DRALV), antziliar (DRALV) dira. Hitz hori eta haren aldaerak polisemikoa dira. Izan ere, izendapen etnometeorologikoetan hainbat eremuri heltzen dio. Ezagunena "gau hotzetan lurraren eta landareen gainean sortzen den izotz geruza mehe-mehea eta zuria izendatzeko" (Harluxet) da. Aurrerago, alor horretan azterketa sakonago egingo da. Haizeen eremua iparhaizea ez ezik ekialdekoa ere izan daiteke. Bigarren terminoa, galerna-haize hitz elkarketa da. Galerna edo enbata berezko ipar haizea ez bada ere, Gipuzkoako Andoain herrian (kallernaize: EHHA) erabiltzen da halako izendapena, ziurrenik barrualdean egonda, horrelako pertzepzioa dute eta. Bestelako haizeak izeneko kategoria luze samarrean aztertuko da berba hori; hirugarren elkarketa karroin-aire (kharrun-aide, Z-Altzürükü: EHHA) da. Esan gabe doa, karroin berbak izotza esan nahi du; beraz, lotura garbia da, ipar-haizea izotzari atxikitzen zaio inondik ere. Halarik ere, lehengo izendapenetan bezalaxe, elkarketa horrek ipar haizea adierazi beharrean, baliteke ipar-ekialdea esan nahi izatea, berorrek are izotz handiagoak ekarri ohi baitu; azken elkarketa txingor-haizea, harrigarri samarra da. Gipuzkoako Legazpi eta Urretxu herrietan erabiltzen da (EHHA) eta antza denez, bertako hiztunek txingor egitea ipar-haizeari lotzen diote. Adimenaren begia, bistan denez, orotarikoa da. Hori horrela beti izaten ez izanagatik ere, egia da txitean-pitean ipar-haizeak eraginda gertatzen dela ostagi hori. Sasoi izendapenari buruz elkarketa bakarra dagoela nabarmendu behar da, negu-haize (neguaxe) Bizkaiko Dima herrian jasotakoa (EHHA). Neguari loturiko ipar-haizea izendatzeko erabiltzen da. Diman, goratxoago aditzera eman denez, norte eta ipar haize ere erabiltzen dira. Erreferentzia astronomikoa dela-eta, elkarketa bakarra ere bada hemen, izar-haiz (izarraize), Nafarroa Behereko Aldude herrian erabiltzen omen dena (EHHA). Baliteke izar delako horrek ipar izarrarekin zerikusia izatea. Herri honetan, antza denez, hiztunak ez direla ados jarri; izan ere, beste batzuen ustez ez da ipar-haizea, ekialde-haizea baino. Bestelako izendapenei dagokienez, multzo honetan aurrekoetan sartzen ez diren bi izendapen dira: amilana (amillana) eta behor-haize. Lehenengoa polisemikoa da, eta iparhaizea ez ezik, mendebaldeko, hego-ekialdeko eta mendebaldeko haizea ere esan nahi du, eta gainerako eremuetan, lainoa eta lanbroa ere bai. Ilun samarra da berba honen eremu semantikoa; izan ere, Otxandion bertan bi esanahi bilduta daude: bata ipar-haizea (DVEF) eta bestea, amillena hego-ekialdekoa (DVEF). Handik kilometro gutxira, Barazar mendatean behera, Zeanurin, hego-mendebala da (DRALV) eta Aramaion, mendebala (EHHA); hortaz, are Boreas sendo eta indartsua zen, baina, suminkor eta odol-gaiztoa. Sarritan gizon zahar bizardun eta sapazto gisa irudikatzen zuten, hegalez ere baliatzen zena. Itsas-kurkuilua eraman ohi zuen aldean eta hodeiz osaturiko tunika bakar bat janzten zuen. Oinak eduki beharrean, sugeak omen zeuzkan, artearen eremuan giza oinak koturnoz jantzita irudikatzen bazizkioten ere. Gainerako haize-jainkoen antzera (Zefiro, Euro eta Noto) Astreo eta Eosen semea zen. Boreas estu-estuki zaldiei uztarturik zegoen. Hazitarako zaldiaren itxura bereganatu ondoren hamabi moxal sorrarazi omen zituen Dardanoen Erictonio erregearen behorrekin. Moxal horiek euren aita bezain azkarrak omen ziren; izan ere, elezaharren arabera galsoro batetik zehar garia bera zapaldu gabe lasterka egiteko gauza ziren. Pliniok uste zuen behorrek zaldikumeak sor zitzaketela atzealdea Ipar Haizeari begira ipinita eta hazitarako zaldirik gabe. (Dieguez: etnomet.eus). Beraz, ukaezina da grekoen mitologian Boreasen –ipar-haizea– eta behorren arteko harremana. Zuberoako herri bateko biztanleek zer-nolako lotura eduki lezakete Grezia aldeko mitologiarekin? Ziur asko, Hego Europako antzinako mitologiaren eta sinesmen aztarna da. Ziurrenik, Grezian ez ezik, beste hainbat herrialdetan ere egongo zen hedaturik horrelako elezaharra. Ipar-mendebaldeko haizeari dagokionez, honako sailkapen hau egingo da: • Haize edo airearen izakiei buruzko izendapena: galgoe beltz. • Izendapen kardinala: ipar beltz, ipar-mendebal(de); noroesteko haize; norusta. • Izendapen orografikoa: beheko haize; zehar haize. • Izendapen toponimikoa: o Herrialdea: gaztal, Gaztela-haize. Haize edo airearen izaerari buruzko izendapenari dagokionez, galgoe beltz (galgoi baltz, B-Ondarroa: DRALV) baizik ez dago. Galgoe hutsak beste esanahi batzuk ditu: Ondarroan bertan (Barrutia, 2000), Bizkaian oro har, eta Zumaian, hego-mendebala da (DVEF) eta Zestoan, mendebala (EHHA). Hitzaren jatorria dela-eta, ez da ezer aurkitu, baina, eraketa Izendapen kardinalari buruz adierazi behar da, bi generiko badirela, ipar beltz eta iparmendebal(de) eta noroesteko haize eta norusta maileguak. Batetik ipar beltz (Estornes, 1997) Erronkarin jasota dago. Kolore beltzak haizearen izaera goibela, euria ekarri ohi duena adierazten du; bestetik, maileguei dagokienez, lehenengoa, badirudi gaztelaniatik harturik dagoela eta bigarrena frantses edo gaskoitik. Biak Lekeitio aldean: "Ipar-mendebala be deitzen jako, eta Otoio aldetik etorten da" (Lekeitioko lantaldea, 2001: 25), besteak beste, erabiltzen direnez, baliteke arrantzaleek berek atzeman izana. Noroesteko haize (norusteko haize) elkarketa, ziur asko, Espainia aldeko arrantzaleekiko harremanetatik sortua da. Bizkaiko Mundaka eta Bermeo herrietan bildutakoa da: "beheko haizea da" (Barrutia, 2000). Izendapen orografikoari gagozkiolarik, beheko haize eta zehar haize dira corpusean. Ipar-haizearen azterketan sail honen berri ematen zen eta izendapena herriaren kokapenaren baitan zegoela ematen zen aditzera. Kasu honetan, beheko haize, Bizkaiko kostaldean erabiltzen da ipar-mendebala adierazteko (Barrutia, 2000) eta zehar haize, eskuarki mendebala den arren, Baztan aldean (Izeta, 1996) aztertzen ari garen haizea da. Ez da harritzekoa horrelako izendapena erabiltzea, haranaren luze-zabala ikusita ipar-mendebalak Baztan harana zeharzeharretik ere jotzen du eta. Izendapen toponimikoaz bezainbatean, herrialde bati dagokion hitz elkarketa bakarra aurkitu da: Gaztela haize (goi nafarreraz: DVEF). Hala ere, herriaren kokapenak berebiziko garrantzia du izendapenetan eta, hori dela-eta, Gaztela herrialdea daraman haizearen esanahia aldatzen da herriz herri, ipar-mendebaletik hego-mendebalera. Hauxe dago corpusean: Ipar ekialdeko haizeari dagokionez, honako sailkapen hau egin liteke: • Izendapen kardinala: ipar, ipar beltz, ipar fin, ipar sortaldeko, ipartza, iparpe. • Izendapen orografikoa: ezkel. • Izendapen toponimikoa: o Herrialdea: errusiarra, Frantzia haize, Frantzia ipar. • Ostagiekin lotura duten izendapenak: enbat,lei haize. • Bestelako izendapenak: ahuntz haize. Izendapen kardinalari dagokionez, berezko ipar haizeari dagokion azterketan aipatu da Euskal Herriko bazter guztietan, ipar ez dela norte. Herri askotan iparretik ekialdera arteko mailakatzea dago, batzuetan, ipar ekialdea, besteetan, ekialdea. Kasu honetan Bizkaiko kostaldeko herrietan erabiltzen da gehien bat ipar-ekialdeko / ekialdeko haizea adierazteko. Herritarrek tarte hori adierazten dute egindako inkestetan. Bestalde, ipar berak bi izenondo daramatza berekin, beltz eta fin. Ipar beltz Joxe Landa meteorologoak (Gara, 2003) bere iragarpenetan erabili ohi du; hala ere, izendapen hori Erronkarin, ipar-mendebala zen (Estornes, 1999) eta bertan horixe adierazteko ipar fin (Estornes, 1997) erabiltzen zen. Forma generikoa, ipar sortaldeko haizea ere bilduta dago, ahoz ez bada ere, testu idatzietan bai. Azkenik, ipartza, ekialdeko haize gogorra da Mundakan (Barrutia, 2000) eta iparpe Lhanderen hiztegian (1926) agertzen da, bestelako zehaztasunik gabe. Izendapen orografikoa dela-eta, bakarra sartu da multzo honetan: ezkel. Lapurdin jasota dago (DRALV). Nago ez ote litekeen izan ezker berbaren bilakaera. Aurrekoetxeak (2000: 100) adierazten du ezen exker haize mendebaldeko haizea izendatzeko erabiltzen dela, baina ez du izendapen orografikoetan sartzen bestelakoetan baizik. Gure corpusean exker haizia jasota dago Zuberoako Santa Grazi herrian (EHHA) aipatutako mendebaldeko haizea izendatzeko. Nolanahi ere, Lapurdin ezkerretatik datorren haizea itsasotik dator, mendebala, alegia. Bestalde, ezkel berbaren beste adiera bat, betokerra da. Hori dela-eta, zaila da antzematen adiera horren eta haizearen arteko lotura. Izendapen toponimikoari buruz bi herrialde aipatzen direla azpimarratu beharra dago: Frantzia eta Errusia. Lehenengoari dagokionez, Euskal Herriko mendebaldean arrunt samarra da eta iparretik ekialdera joaten da haizearen norabidea. Bi izendapen erabiltzen dira Frantziaize eta Frantzipar. Corpusean honela jasota dago: Hitza Nongo haizea Herria / Idazlea Frantzia haize (frantziaxe) Ekialdekoa B-Sondika (Azkue) Frantzia haize (frantzi-aize) Ipar ekialdekoa G-Oñati (Izagirre) Frantzia ipar (frantzi-ipar) Ipar ekialdekoa G-Oñati (Izagirre) Frantzia ipar (frantzipar) Ipar ekialdekoa Joxe Landa Frantzia ipar (frantzipar) Ipar haizea G-Oñati (Araotz) (Izagirre) Frantzia ipar (frantziipar) Ipar haizea G-Beizama (Izagirre) 27. taula. Ipar-ekialdeko haizea: Frantzia (-haize) / (-ipar) 27. taulan nabari denez, Oñati herria hirutan agertzen da. Izagirrek (1959) egindako hiztegian bi aldiz agertzen da aipaturik: "viento muy frío de la cruz de Aloña hacia Zelaizabal". Aloña mendia Oñatirekiko hego-ekialdean kokatzen da, baina Oñatiko auzo batzuk ez; adibidez, Araotz. Azken honek, hain zuzen ere, Aloña mendia ipar ekialdean du. Euskaltzaindiak egindako EHHAren arabera (2008), ipar haizea dela adierazten da, baina, baliteke ipar hori nortea ez izatea eta bai, ekialdeko haizea. Horretaz gain, Bizkaiko Sondika herrian ekialdekoa da (EHHA) eta Gipuzkoako Beizaman ipar haizea (EHHA). Nolanahi ere, haize hotz askoa adierazteko erabiltzen bide da. Bestalde, bigarren herrialdea Errusia da eta Oñatin ere erabiltzen omen da (Izagirre, 1959). Zehatz-mehatz azaltzekotan bilduriko berba ruso da eta esan gabe doa, ezin garbiago adierazten du adimen-begiak haizearen hoztasuna: ziurrenik, Euskal Herriari erasan diezaiokeen haizerik hotzena. Ostagiekin lotura duten izendapenak direla-eta, bi direla azpimarratu behar da: enbat (B-Bermeo / gipuzkera: DVEF) eta lei-haize (B-Getxo: Llosa, 2002). Lehenengoari buruz gainetiko azterketa egin da Haize leunari dagokion kategorian eta lehen aipatu bezala, bestelako haizeak aztertzen direnerako utzi da, beraren adiera nagusia galerna baita. Azkuek (DVEF) jaso zuen hemen agertzen den adieran eta hauxe eman zuen aditzera: "viento entre nordeste y norte, aparece al mediodia en pos del viento norte". Bizkaiko Bermeo herrian eta Gipuzkoan erabiltzen zela agertu zuen. Azkenik, haize gaizto izendapena geratzen da. Nafarroa Behereko Arboti-Zohotan herrian erabiltzen da (EHHA). Bertako hiztunen adimen-begiaren arabera mendebaldeko haizea ez da batera ona gaixtua da. Herri berean haize beltz ere erabiltzen da norabide bereko haizeari irizteko. Eta horrelako fenomenoa hainbat herritan gertatzen bide da. Izan ere, toki batzuetan haize bera izendatzeko sei hitz desberdin erabiltzen dira: Badira haize-mota bera izendatzeko 6 erantzun desberdin jaso diren herriak. Eta asko dira 3 eta 4 hitz desberdin jaso direnak. Adibide gisa baino ez bada ere, hona hemen Monturin mendebaldeko haizea izendatzeko jaso diren izenak: itxasaidia, ebi aizia. pekaizia, bajuna haize, aizebeltza eta manex haize. (Aurrekoketxea, 2000: 105) izendapena ematea. Nekez jakin liteke zer dela-eta dagoen lotura hori. Beraz, izendapen kardinaletan ez dago berezkorik, ipar beltz izan ezik, eta horrek adierazten du euskal hiztunek berbak eta terminoak beste mintzaira batzuetatik hartu izan dituztela, euskarak bestelako baliabide batzuk eskaini ditu eta. Izendapen orografikoa dela-eta, eztabaidagai diren aldagoi, aldaize eta zehar haize sartu dira nolabaiteko izaera geografikoa dute eta: alde, goi eta zehar hitzek, hain zuzen ere, horixe oroitarazten dute. Aldagoi berba lehen aztertu da haize zakar-zakarra euriarekin batera esan nahi duela aditzera emateko, eta Gipuzkoako hainbat herritan, adibidez, Legazpin eta Urretxun mendebaldeko haizeari irizten diote (EHHA); aldaize terminoarekin antzerakoa gertatzen da; Gipuzkoa aldeko herri batzuetan oso haize zakarra da, adibidez, Ataunen (DVEF) eta beste batzuetan, mendebala, adibidez, Urretxun. Nolanahi ere, baliteke haize mota bera izanda, hiztunek sentsazio desberdina izatea, hots, oso zakarra eta mendebala izatea; azkenik, zeharhaize elkarketa, besteak beste, mendebala ere adierazteko erabiltzen da hainbat herritan (EHHA). Izendapen hori dela-eta, bestalde, Baztan haranean hiru esanahi jaso dira: ipar haizea (Iribarren, 1952), ipar-mendebala (Izeta, 1996) eta mendebala (DVEF). Bailararen kokapena mapan aztertzen badugu, Baztan aldea, ipar ekialdera so dagoela antzemango da. Hori dela eta, hiztunen pertzepzio eta adimen-begia askotarikoa izan daiteke; izan ere, zeharretik jotzen dituen oro mendebalde, ipar-mendebalde edo iparretik etor lekieke. Hala eta guztiz ere, Izetak (1996), bertakoa izanda, uste da agerrarazten duen ipar-mendebaldetasuna haranaren kokapenari hobeto egokitzen dela. Kontuak kontu, hauxe da, oro ohar, zehar haizeari dagokion taula: Horretaz gain, bestalde, izendapen orografikoagoei dagokienez, honako hauek dira: azpi haize, baxuko haize, beheko haize, behereko haize, ezker haize, goiko haize. Aurrekoan izendapen kardinalean, aipatu denez, azpi, baxuko, beheko eta behereko haize, batetik eta mendebala, bestetik, ezpal berekoak dira; esanahi bera biltzen dute beren baitan. Ez da erraza jakitea zein sortuko ote zen lehenago: baliteke berezko zein itzulpena izatea eta mailegua geroxeago heldu izana. Beheko haize, gehienbat, Bizkai aldean erabiltzen da (Barrutia, 2000) eta gainerakoak Gipuzkoa, Nafarroa eta Lapurdi aldean (EHHA; OHE). Lehen aditzera eman denez, izendapen orografikoak herrien kokapenean baitan daude. Berebiziko garrantzia du herrian non dagoen jakiteak. Beheko haize eta antzekoak honako 30. taula honetan ipiniko dira garbiago ikustekotan: 30. taula honetan ikus daitekeenez, beheko edo peko haize zazpi haize mota izan daiteke: ekialdeko haizea, hego haizea, hego-mendebaldeko haizea, ipar haizea, ipar-mendebaldeko haizea eta mendebaldeko haizea. Beraz, lau haize nagusiak eta bigarren mailako hiru haize. Herriaren orografiaren baitan dago esanahia, zalantzarik gabe. Gainera, ez dago mendebaldeko eta ekialdeko euskalkien arteko bereizketarik egiterik. Peko ekialdean erabiltzen izanagatik ere, Montorin (Zuberoa) pekaize mendebala da, baxoko edo beheko haize mendebaldeko euskalkietan bezalaxe. Guztiarekin ere, datu bat deigarri gertatzen da: Bizkaiko Bermeo herrian beheko haize mendebala, ipar-mendebala eta hego-mendebala adierazteko erabiltzen da. Izan ere, jasotako datuen arabera, halako haizea, "suroesta, noroesta eta oesta da Bermeon" (Barrutia, 2000: 32). Beste bi izendapena orografikoez bezainbatean, Zuberoako Santa Graziko exker haize elkarketak (EHHA) ezin garbiago adierazten du haizearen norabidea, hau da, bertan ezkerretatik eskuinetara jo ohi duen haizea mendebala da, eta Bizkaiko Zollo herriko goiko haize mendebala ere bada (EHHA), baina, beste herri batzuetan, adibidez, Lapurdiko Arrangoitzen hego haizea da (EHHA). Datu hori bitxi samarra suertatzen da; izan ere, Zollo herria euskararen eremuko mendebalde-mendebaldean kokaturik dago eta Arrangoitze ipar-iparrean. Izendapen toponimikoari buruz, hiru azpimultzoak azaltzen dira: ondoko herriak, elementu geografikoa eta herrialdea. Lehenengoari dagokionez, hiru herri dira mendebal haizeari izena emateko: Baiona, Capbreton eta Orio. Baiona Zuberoako Montori herriko izendapenetan agertzen da nola edo hala, euskaraz eta bearnesez; Baiuna haize, Baiunakaize eta Baiunakua euskaraz eta Baiunes biarnesez (EHHA). Euskal Herriko mapari zehatz-mehatz erreparatuz gero, erraz ikusiko da Baiona Montorirekiko mendebaldean ez dagoela, ipar-mendebaldean baizik. Hala ere, kontu bat da bene-benetan dagoen orientazio geografikoa eta beste bat hiztunen adimen-begiak bere egiten duen sentimendua. Hori dela-eta, Montoriko hiztunen ustez, Baiona Montoriko mendebaldean da. Bigarren leku-izena, Capbreton, Euskal Herritik kanpo dago, Frantziako Landak departamenduan, hain zuzen ere, baina Baiona aldetik hurbil-hurbil. Kabretonaize Lapurdiko Makea herrian erabiltzen dute mendebal haizeari irizteko (EHHA). Montoriko kasuan bezalaxe, Capbreton Makearekiko ipar-mendebaldean dago eta ez, mendebaldean. Hala ere, izendapen horrexetaz baliatzen dira. Zergatik Capbreton eta ez itsasertzeko euskal herriren bat? Ez da hain harrigarri eta estrainioa; zenbaitetan, ziurrenik, hiztunek izen arrotzak indar edo enfasi handiagoa emateko asmoz erabiltzen dituzte. Hirugarrena Orio herria da. Orioaize (EHHA) Nafarroako Goizueta herrian erabiltzen dute mendebaldeko haizea izendatzeko. Oriotik Goizuetara zuzen-zuzenean ez dago kilometro askorik, eta mendebaldeko haize hutsa ez bada ere, ia ia ipar-mendebala da, aipaturiko hiru herrion artean hurbilen dago sartaldeko haizearen kontzeptutik. Bigarren azpimultzoa, elementu geografikoren bat aipatzea da. Haize mota hau dela-eta, honako hauek jaso dira: itsas aire, itsas haize, Ahüzki aide, Gorbea haize, manex haize, Pagofin-haize (pafinaxe) eta San Migel haize. Itsasdun haizeak, Gipuzkoan, Lapurdin eta Nafarroa Beherean mendebaldekoak dira, baina Bizkaian iparrekoak. Nafarroa aldean, aldiz, ez da horrelakorik jaso. Behin eta berriz aditzera eman izan denez, herriaren kokapenak berebiziko garrantzia du; Ahüzki mendia Zuberoan dago, Arbailletako Oihanean. Ahüzki aide elkarketa Zuberoako Altzaiko hiztunek erabiltzen dute (EHHA) eta oraingoan, bai, guztiz lerrokaturik daude Ahüzki eta Altzai, ezkerraldetik eskuinaldera, hortaz, mendebaldeko haize peto-petoa; manex haize eta aldaerak Zuberoan ere erabiltzen dira (EHHA). Zuberotarren ustez, manexak iparraldeko gainerako herrialdekoak dira, behe-nafarrak eta lapurtarrak. Hori dela-eta, sartu da azpimultzo honetan horrelako izendapena; Gorbea haize Oñati herriko Araotz auzoan erabiltzen dute (Izagirre, 1959). Oraingoan ere guztiz lerrokaturik daude Gorbea eta Araotz, ezkerretatik eskuinetara; beraz, mendebaldeko haize garbi-garbia; Dima aldean erabiltzen omen da Pagofin-haize (pafinaxe). Pagofin herriaren mendebaldean kokaturiko mendixka omen da, eta "andi datorren axea dana les esaten yeutxuk pafinaxea" (EHHA); azken izendapena, Samielaize da, Nafarroako Etxaleku herrian erabiltzen dutena (EHHA). San Migel, jakina, Aralarren dagoen santutegiaren izena da. Kasu honetan ere zeharo lerrokaturik azaltzen dira San Migel eta Etxaleku, ezkerretatik eskuinetara; beraz, egiazko mendebaldeko haizea. Etxalekun ez ezik, Urdiainen ere baliatzen dira izendapen horretaz bertako biztanleak (EHHA), baina, Urdiainen San Migeletik jotzen duen haizea ez da mendebaldekoa ekialdekoa baizik. Izan ere, eskuinaldetik ezkerraldera lerrokaturik daude. Hirugarren azpimultzoa, herrialde edo jentilizioren batez baliatzea da. Mendebaldeko haizea izanda, Galizia herrialdea azaltzen da gehien (EHHA) eta kasu batean Gaztela. Bizkaia eta Gipuzkoan egiten zaio Galizia herrialdeari aipamen gehien eta Nafarroan Gaztela aldeko haizeari (EHHA). Azken honek beste esanahi asko ditu, ipar-mendebaldeko haizearen azterketan azaldu denaren arabera. Gaztelaniaz viento gallego izendapena arrunt samarra da herri askotan. Batzuetan mendebala da eta beste batzuetan ipar-mendebala. Ostagiekin lotura duten izendapenez bezainbatean, ohikoa izaten da haize eta bestelako ostagi motak uztartzea. Horiek horrela, honako hauek bildu dira: enbata (haize), euri haize, galerna, lantzer haize, eta tenpesta haize. Enbataize elkarketari buruz (L-Itsasu, Sara / ZÜrrustoi-Larrabile: EHHA), adierazi behar da haize mota horrek ekarri ohi duela enbata, baina, enbata bera, berez, beste haize mota bat da. Hortaz, sail honetan egon liteke edo bestelako izendapenetan; euri haize terminoa Euskal Herriko muturretan erabiltzen bide da, Bizkaian zein Zuberoan (EHHA). Usu, euskal hiztunaren iruditerian haize jakin batek euria ekarri ohi duelako sentipen eta irudipena egon ohi da: "Haize honek euria dakar". Hori dela-eta, ez da harritzekoa mendebal haizeak horrelako izendapena jasotzea; galerna dela-eta, azpimarratu behar da bere baitara biltzen dituen adierak antzeratsukoak direla, baina, ñabardura batzuekin. Kasu honetan, barrualdeko bi herrietan, Oiartzun eta Mugerre, mendebaldeko haizeari izena emateko erabiltzen da (EHHA) Ziurrenik, galernaren ingurukoak desberdin samarrak izango dira kostaldeko edo barrualdeko hiztun baten adimenaren begietan, hau da, pertzepzioa era desberdinean sumatuko dute; lantzer haize elkarketa bitxia dela-eta, lantzer berbak euri xehea esan nahi du. Zuberoako Zalgize herrian jasota dago hitz hori (Lhande, 1926). Badirudi aldaera ugari daudela hitz horren inguruan: lantxer, lantzar, lantzera… terminoek hainbat esanahi dituzte, batez ere lainoei buruzkoak. Horiek aztertzen direnean horien berri emango da. Beraz, antza denez, mendebalak lantzerra ekarri ohi du, euri xehea, alegia; azkenik, tenpesta-haize elkarketan (tenpestahaizia, BN-Larzabale: EHHA) nabaritzen da hiztunen adimen-begiak tenpesta eta mendebaldeko haizea lotzen dituela. Lehengo adibidearen erabat aurkakoa da, lantzer haize euri xehearekin uztartzen da eta tenpesta haize ekaitzarekin, hortaz, haize beraren bi muturreko ikuspegi, hiztunen adimen-begiaren arabera. Erreferentzia astronomikoa duten terminoak direla-eta, egutaize, itzaldeko haize, sartaize eta sartalde haize dira mendebaldeko haizeari izena ematen diotenak. Lehenengo terminoari buruz, egutaize, baliteke Azkuek (1909-1910) asmatu izana. Beste inon ere ez da aurkitu, Ortzuri18 izeneko operan baizik. Honako itzulpen hau ematen du: "Céfiro, viento celeste suave y apacible". Zefiro, hain zuzen ere, grekoen mendebaldeko haizearen jainkoa da; itzaldeko haize Harrietek jaso zuen (OEH); izan ere, Zuberoa aldean itzalde mendebaldea da, hau da, "eguzkia itzaltzen den aldea". Bestalde, azken bi elkarketak, sartaize (DRALV) eta sartalde haizea (G-Aia: EHHA), eguzkiaren sartzeari buruzkoak ere badira, "eguzkia mendebaldetik sartu egiten da eta". Bestelako izendapenei buruz, multzo honetan jatorri ezezagunekoak eta bitxikeriak sartzen dira: amilana, atun haize, bidasoi, galgoe-haize eta mandio-haize. Amilana dela-eta, gorago ipar haizearen azterketa egin denean eman da beraren berri. Askotariko adierak ditu eta itxura denez, kokapen geografiko zehatza du hitz honek: Mañaria-Otxandio-Zeanuri-Aramaio- Leintz-Gatzaga-Eibar herriek osatzen duten eremua (EHHA). Horren arabera mendebaldeko hizkeraren sartaldean erabiltzen bide da. Lehen esan bezala, ez dago batere garbi berba horren jatorria, beste termino batekin uztartzea gaitza baita. Bigarren elkarketa, atun-haize, interesgarria da adimen-begiak giza jarduera eta haize mota bat uztartzen ditu eta; izan ere, "atunetarako ona den haizea, mendebal suabea" (Barrutiak, 2000). Era berean, hegaluzeak ere badu protagonismoa beste konposizio etnometeorologiko batean: atun-adur. Kasu honetan euri xehe-xehea esan nahi du (Barrutia, 2000). Badirudi euri mota hori atunari darion adurra bezain mehea dela. Irudi polita adimen-begiak sortutakoa; hurrengo berba, beaxoi, Orion eta biaxoi Pasaian (EHHA), bidasoi hitza delakoan nago. Izan ere, lehenago aztertu da hitz hori, haizebidasoi elkarketan haize-zirimola adierazteko, eta itxura denez erdarazko virazon eletik etor liteke. Gorago aipatu bezala euskal kostalde guztian ezagutzen bide den hitza da; galgoe (haize) ere lehen aztertu izan da. Oraingoan Zestoan jasotako aldaerak mendebaldeko haizea ematen du aditzera (EHHA); beste herri batzuetan, ordea, adibidez, Ondarroan, hego-mendebala da eta galgoe beltz (galgoi baltz) ipar-mendebala (Barrutia, 2000). Bukatzeko, mandio-haize dugu, mandioaize, Nafarroako Goizueta herrian baliatzen dute hiztunek (EHHA). Agian, mendebaldeko haizeak jotzen duenetan, herriaren kokapena dela-eta, mandio, lastategi edo aletegietan zehar igarotzen da eta bertako usain sarkorra hedatzen da herrian barrena. Hego-mendebaldeko haizeari dagokionez, honako sailkapen hau egingo da: • Izendapen kardinala: hego-mendebaldeko haize; hego-mendebal; sudoesteko haize. • Izendapen orografikoa: barruko haize; beheko haize. • Izendapen toponimikoa: o Elementu geografikoa: arraize; Ernio haize eta Jata haize. o Herrialdea: Araba haize; Gaztela haize. • Erreferentzia astronomikoa: hego sartaldeko haize. • Bestelako izendapenak: amilena eta galgoe. Izendapen kardinalaz bezainbatean hiru elkarketa dira corpusean, hego-mendebaldeko haizea (Landa, 2003), hego-mendebal (Elhuyar Hiztegia) eta sudoesteko haize. Lehenengo biei dagokienez, irudi du nolabaiteko "bertsio kultuak" direla; agian, itzulpenak, idatziak eta ahozkoak. Hirugarrena, bai, ahozkoa da, Bizkaiko Bermeoko arrantzaleek erabilia (Barrutia, 2000). Beraz, ez dirudi horrelako haizeari irizteko euskarak berezko izendapen kardenalik daukanik: itzulpenak edo maileguak. Izendapen orografikoa dela-eta, bi dira: barruko haize eta beheko haize. Lehendabiziko elkarketa Bizkaiko kostaldean erabiltzen da; Bermeon, Mundakan eta Ondarroan hegomendebala adierazteko erabiltzen da, baina, Elantxoben hego haizea esan nahi du (Barrutia, 2000). Itxura denez, barruko haizea lehorretik itsasora joaten da, barrutik atera edo kanpora. Azpimarratu behar da kontrajartze bat dagoela "barruko" eta "kanpoko" haizeen artean; barrukoa hegotik eta ateko edo kanpokoa iparretik: barru vs at, kanpo. Ziur asko horixe izan liteke jatorrizko euskal izendapena. Izendapen toponimikoari dagokionez, ondoko herririk ez dagoela adierazi behar da, baina, bai, elementu geografikoak eta herrialdea. Aurrenekoen artean, menditik datozen hiru elkarketa: Arraize, Hernio-haize eta Jata-haize. Arraize Gipuzkoako Zegama herrian erabiltzen omen da Aizkorri aldetik etortzen zaien haizeari izena emateko (Pello Zabala, EtnoMet). Aizkorri Zegamarekiko hego-mendebaldean da; Hernio-haize Errenterian erabiltzen da, eta geografikoki guztiz egokia da hego-mendebalari izena emateko (Barandiaran, 1983). Izan ere, Hernio, Gipuzkoako mendirik ospetsuenetarikoa, Errenteriarekiko hego-mendebaldean kokaturik dago; hirugarren haizea, Jata-haize (Dxataixe), Bizkaiko Bakio herrian erabiltzen da eta kasu honetan ere, Jata mendia, Bakiorekiko hego-mendebaldean dago (Gaminde, 1999). Bestalde, izendapen geografikoetan bi herrialde bakarrik aipatzen dira, bata, barrukoa, Araba eta bestea, kanpokoa, Gaztela. Araba haize Errenteria herrian ere erabiltzen da eta jakina, Araba hego-mendebaldean dago Errenteriarekiko (Barandiaran, 1999); Gaztela haize Nafarroako Baztan bailarako hiztunek erabiltzen dute (Izeta, 1996). Ipar-mendebaldeko haizea aztertu denean eman da beraren berri eta bertan adierazi denez, jatorri askotako haizea izendatzeko baliatzen da Gaztela herrialdeaz. Erreferentzia astronomikoaren gainean izendapen bakarra dago: hego sartaldeko haize (Landa, 2003). Eguzkia, jakina, sartu egiten da mendebaldetik, hortik datorkio izendapen kardinal-astronomikoa. Kardinala, sartaldegatik beragatik eta astronomikoa eguzkia mendebaldetik sartzen delako. Baliteke hori ere "bertsio kultua" izatea, itzulpena, alegia. Hego-haizeari dagokionez, honako sailkapen hau egin liteke: • Haize edo airearen izakiei buruzko izendapena: aire, haize beltz; haize epel; haize erre; haize gorri; aire, haize ihar eta haize siku. • Izendapen kardinala (edo hibridoak, izaerarekin): basa hego; haize hego; hego(a); hego erre; hego(ko) haize; hego putz; hego zuri eta sur(ko) haize. • Izendapen orografikoa: aurreko haize; barruko haize; beheko haize; behereko haize; goiko haize eta haize herriko (aurreko?). • Izendapen toponimikoa: o Ondoko herriak: Nabarniz haize. o Elementu geografikoa: Ahuña aire, haize; erreka haize; herriko haize eta mendi haize. o Herrialdea: Araba-hego; Espainiako haize; Gaztela-haize; Gaztela-hego eta Nafar-hego. • Ostagiekin lotura duten izendapenak: goha. • Sasoi izendapena: urri(ko), urrite haize. • Erreferentzia astronomikoa: egutaide eta eguzki haize. • Bestelako izendapenak: andre, enbra haize eta mahumet. Haize edo airearen izaerari buruzko izendapenari dagokionez, honako elkarketa hauek: aire beltz (BN-Ezterenzubi: EHHA), haize beltz (zuberera: DRALV); haize epel (axepel, BOndarroa, Uribe-Etxebarri: EHHA); haize erre (aixerre, B-Abadiño: Gaminde & Salterain, 1991); haize gorri (aizegorri, L-Arrangoitze: EHHA); aire ihar eta haize ihar (L-Bardoze: EHHA). Alde batetik, adimen-begiak haizearen kualitateak nabarmentzen ditu: epel, erre, ihar eta siku; bestetik, koloreak, beltz eta gorri. Kualitateak haizearen berotasunari, epel eta erre, edo lehortasunari, ihar eta siku, loturikoak dira. Epel adjektiboak hizkera batzuetan bero ere esan nahi du (B-Ondarroa, Uribe-Etxebarri: EHHA); erre adjektiboa, ostera, are adierazgarriagoa da, haizearen nolakotasun ezin beroagoa aditzera ematen baitu, erre egiten du, alegia. Hori ere Bizkai aldean gailentzen bide da; bestalde, ihar eta siku adjektiboek, antzeko esangura daukate, lehor, idor edo agor esan nahi baitute, hau da, lehortzen duen haizea. Ezaguna da hego haizeak oso hezetasun gutxi daramala bere baitan; hori dela-eta, ziurrenik, horrelako izendapena. Horiek ere Bizkai aldean erruz erabiltzen dira. Izendapen kardinalarekin batera ere izaten dira zenbait izakiei buruzko izendapen; beraz, hibridoak dira, segidan sumatuko ahal izango denez. Koloreak direla-eta, batetik, gorriak hego haizearen goritasuna edo sutasuna biltzen du bere baitan, hau da, suaren irudia agertzen bide du eta bestetik, kolore beltzak gordintasuna adierazten du. Hor dira aipatutako, haize beltza (zakarra edo ipar haizea) edo ipar beltza bera. Goratxoago, mendebaldeko haizearen azterketan eman da kolore beltzaren berri haizeen eremuan. Izendapen kardinalaz bezainbatean (edo hibridoak, izaerarekin) ondoko elkarketa hauek dira corpusean: basa hego; haize hego; hego(a); hego erre; hego(ko) haize; hego putz; hego zuri eta sur(ko) haize. Lehenengoa dela-eta, basa hego, Zuberoako Larraine herrian erabiltzen da (EHHA). Gorago aipatu denez, basa haize ere erabiltzen da, baina mendebaldeko edo ipar haizea izendatzeko (EHHA). Kasu horretan izaerari eransten zaio basa, baina oraingoan hegoa da basa; haize hego / hego haize bikotea dela-eta, ematen du bigarrena nagusitu dela euskara batuan, baina ez bide dago oso argi zein den jatorrizkoa. Lehenengoan ematen du adjektibo funtzioa betetzen duela, Euskal Herriko ekialdean erabilitakoa (EHHA) eta bigarrenean izenarena, Euskal Herriko mendebaldean (EHHA). Zenbait tokitan, adibidez, Bizkaiko Bermeon nongotasuna adierazten da, eguko axe (hegoko haize: Barrutia, 2008) eta beste batzuetan erdaretatik datorren sur (edo surreko) berbaz baliatzen dira; adibidez, Bizkaiko Zaratamon, sur (EHHA), eta Gipuzkoako Zestoan, surrekoaize (EHHA). Gerta liteke zenbait eskualdetan, hego / sur bikotearen artean zelanbaiteko desberdintasuna izatea, baina, bildutako corpusean ez da horrelako emaitzarik aurkitu; hego(a) berbak, bestalde, hainbat aldaera ditu, ego, egoa, egoi, egu… Nolabaiteko pertsonifikazioa ere biltzen du bere baitan: Hego Haizea irudikatzen duen pertsonaia da. Herriak kontatzen duenez, Egoi Ipar-mendebaldeko alaba batekin ezkonduta dago. Era berean, Ipar Haizea beraren beste alaba batekin ere ezkonduta dago. Alaba hori oso arduratsua omen da eta senarrari baratxuri-zopa egiten omen dionez, senarra beti lasai asko egoten da. Bestalde, Egoiren emaztea alfer samarra omen da eta ez dio baratxuri-zoparik egiten. Hori dela-eta, Egoi haserretu eta aitaginarrebaren bila joaten omen da emaztearen ezkonsaria eman diezaion, lehenago ere agindu omen baitzion. Aitaginarrebak negar zotinka esaten omen dio ez daukala eta geroago emango diola. Orduan, Egoi baretzen omen da. Kontakizun hau D. Lazaro Ormart Elizondon jaso zuen eta Zugarramurdin eta Garazin aldaera batzuk ditu. (Barandiaran, 1983: 181) Izendapen orografikoari buruz, honako hauek: aurreko haize; barruko haize; baxuko haize; beheko haize; behereko haize; goiko haize eta haize herriko (aurreko berbarekin egon liteke nahasita). Aurreko haizea dela-eta, horretaz gain, badira beste bi izendapen fonetikoki antzekoak direnak: herriko haize eta erreka-haize. Baserri gehienak hegoalde edo hegoekialdera begira egon ohi direla aintzat harturik, zentzuzkoa da pentsatzea aurreko haize izendapena jatorri-jatorrizkoa dela. Gainera, herri batzuetan, adibidez, Getxon, bai aurreko, bai herriko haize (irrikoaxe) erabiltzen omen dira (Llosa, 2002). Herri-etimologiaren arabera egindako hitz-gurutzaketarik izan liteke? Aidanez horrelaxe da. Bestalde, erreka haize Lekeitio aldean erabiltzen da: Ezaguna denez, Lea ibaia Lekeition hegotik iparrera isurtzen da; beraz, izendapenaren jatorria fonetika aldetik zuzena izan liteke; barruko haize (B-Elantxobe: EHHA) eta kanpo haize (ateko haize) izendapenak elkarren aurkakoak dira. Bigarrena ipar-haizeari esateko erabiltzen da eta lehenengoa, hego-haizeari dagokio. Hortaz, "kanpoa" itsasoa da eta "barrua" lehorra; horrelaxe sumatzen du adimen-begiak. Hurrengo multzotxoa, beheko eta behereko haize ildo berekoak dira. Nolako kokapena duen herriak halako esanahia dauka. Kasu honetan, adibidez, Bizkaiko Zollo eta Nafarroa Behereko Bidarrai herrietan hego-haizea ematen du aditzera beheko haizeak eta be(h)ereko haizeak Hendaian (EHHA); goiko haize izendapenaren gainean beste hainbeste adieraz liteke, hau da, non dagoen herria halako esangura. Berau, Lapurdiko Arrangoitze herrian hego-haizea delarik ere (EHHA), gorago aipaturiko Zollo herrian, mendebala da. Herriaren orografiak baldintzatzen bide du haizeen irudipena. Ondoko herriaren aipamena dela-eta, azaldu behar da kontu aipagarri bat gertatzen dela Nabarniz haize izendapenarekin Bizkaiko Errigoiti herrian (EHHA); Nabarniz Errigoitirekiko ez dago hegoaldean kokaturik, ekialdean baizik. Horretaz, hain zuzen ere, Gotzon Aurrekoetxeak (2000) honako ohar hau egiten du: Gerta liteke, halaber, herriaren kokapena eta haize-mota bat ez etortzea. Hori gertatzen da, gure ustez, Nabarniz aize haize-izenarekin. Errigoitin hegoaldeko haizea izendatzeko jaso da (ego aize eta goiko aize izenekin batera), baina Mendatan ekialdekoa izendatzeko. Hala ere, Nabarniz ez dago ez Errigoitiko hegoaldean, ez Mendatako ekialdean. (Aurrekoetxea, 2000: 98) Herrialdearen aipamenari dagokionez, banaketa zehatza egin liteke: alde batetik, Euskal Herrikoak eta beste aldetik Euskal Herritik kanpokoak. Bertokoak direla-eta, Araba-hego (Arabaegoi, G-Ataun: EHHA) eta Nafar-hego (Napar ego(i)a, G-Oñati: Izagirre, 1959) erabiltzen dira. Jakina, biak hegoaldean kokaturiko lurraldeak dira. Kanpokoei buruz Espainiako haize (Españako haize, Bearnoko Eskiula: EHHA) eta Gaztela haize / hego elkarketak azpimarratu behar dira (G-Oñati: Izagirre, 1959). Hiztunaren adimen-begiak haizea bertatik ote datorren irudipena izaten du. Euskal Herriko ekialdean bizi den biztanleak, kasu honetan bertatik kanpo, Bearnoko Eskiula herrian, haizea Espainiatikotzat jotzen du eta mendebaldekoak uste du Gaztela aldetik etortzen dela, ez Espainiatik. Datu horiek ikusita, udazkenari dagokion berezitasuna egiaztatzen da; urria eta azaroa bat eginik milako 268 kasu izaten dira eta uztail-abuztuetan milako 53 baizik ez. Bestalde, Raoult-en azterketak bigarren aro hego haizetsua nabarmentzen du, otsaila-martxoa, milako Erreferentzia astronomikoari dagokionez, egu(zki) izena elkarketa bitan agertzen da: egutaide eta eguzki-haize. Batak hego aldetiko haize atsegina adierazi nahi du (G-Oñati: Izagirre, 1959) eta besteak hego-haize hutsa (DVEF). Izan ere, eguzkia hegoaldean egoten da goren, hortik datorke horrelako izendapena. Eguzki-haizeak ere ekialdetik datorren haizeari irizteko erabiltzen da han-hemenka. Espainia aldean ere viento solano terminoa erabiltzen da eki-haizeari izena emateko. Ikus daitekeenez, ele guztiak iparraldeko euskalkietan erabiltzen dira eta esanahi nagusia haize-zirimola da. Hala ere, hego haizearekin batera haize zurrunbiloak sortzen direnez gero, hortik etor liteke Larrainen erabiltzen den mahumet hitza. Hego-ekialdeko haizeari dagokionez, honako sailkapen hau egingo da segidan: • Izendapen kardinala (edo hibridoak, izakiakrekin): hego-ekialdeko haize; hego(a) zuri; sudesteko haize eta zütezta. • Izendapen orografikoa: trabesa-haize. • Izendapen toponimikoa: o Ondoko herriak: Jaka-haize. • Ostagiekin lotura duten izendapenak: amilana. Izendapen kardinala dela-eta, jatorrizko berbak zein maileguak daude. Lehenengoetan, izendapen kardinal hutsa dago, hego-ekialdeko haize (Landa, 2003) eta hibridoa, izena eta adjektiboa hego(a) zuri (Lhande, 1924). Gaur egun, aldiz, hegoxuri ekialdeko edo hego-haizea adierazteko erabiltzen bide da ekialdeko euskalkietan (EHHA). Maileguetan, batetik, Bizkaiko kostaldean baliatzen duten sudesteko haize dago, Kantauri aldeko arrantzaleei ikasi dutena nonbait (suesteko aixie, axi, B-Bermeo, Mundaka, Ondarroa: Barrutia, 2000), eta bestetik, Zuberoako Montori herrian, zütezta terminoa, frantsesetik edo biarnesetik hartua (EHHA). Izendapen toponimikoari buruz, bakarra ere badago, ondoko herri bat aipatzen duena, Jaka-haize. Zentzuzkoa izango litzateke Nafarroa aldean erabiltzen dela pentsatzea, baina, ez, bertan ez da zantzurik aurkitu. Erreferentzia bakarra Gipuzkoako Zegama herrikoa da eta zalantzarik gabe, Huesca aldeko Jaka herria Zegamarekiko hego-ekialdean kokaturik dago (EHHA). Badaezpada Izagirrek (1959) Jakaizeren itzulpena honela ematen du: "viento sureste (?)", adierazi nahian hori esan nahi bide duela. Zer dela-eta gorde dute Zegamako hiztunek Jaka izena beren oroimenean? Jaka aldean Erdi Aroan euskaraz mintzatzen omen zen; beraz, baliteke Zegamako biztanleen adimen-begiak euren iruditerian Jakaren euskalduntasuna gordetzea. Ikus daitekeenez, alde batetik, lanbroa eta lainoak dira, eta bestetik haizeak. Azken hauei dagokienez, sail honetan aipatzen den hego-ekialdeko haizeaz gain, hegomendebaldekoa, mendebaldekoa eta iparra ere badira. Ez dago dudarik haize mota asko direla. Aintzat hartu behar da aimilan(a) hitzaren erabileraren eremu geografikoa zehaztu samarturik dagoela. Izan ere, kilometro gutxi daude 32. taulan azaltzen diren herri guztien artean; dendenak mendebaldeko euskalkiari dagozkio. Zer dela-eta, hainbeste aldaera? Gakoa egon liteke Mariren bizitokian, bada, Bizkaian, Mariren bizilekurik gogokoena Marienkobia da, Anboto mendiaren ekialdeko horma bertikal ikaragarrian. Sarritan laino itxuran agertzen da, horren gailurrean. Laino horien izena amillana da, mendi mitiko horren inguruko eskualde osoan. Beraz, haizeak edonondik jotzen duelarik ere, baliteke Anboto gainean horrelako lainoa agertu eta hiztunen adimen-begiak fenomeno biak lotzea. • Sasoi izendapena: Aste Santu haize; Erramu haize eta Garizuma haize. • Erreferentzia astronomikoa: eguzki haize; eki jaikiko haize; izar haize eta sortalde. • Bestelako izendapenak: ahuntza hiltzeko haize; arraize; arraza zakur eta urtaize. Haize edo airearen izaerari buruzko izendapenari dagokionez, honako hauek dira jasotakoak: aire gorri, haize gorri, haize mehe eta idor. Ekialdeko haizeak kontinenteko aire lehorra ekarri ohi du; beraz, oskarbi egon ohi da neguan eta horren ondorioz, hotza. Aurkituriko lau izendapenok haizearen nolakotasunari egiten diote erreferentzia, inondik ere: gorri, mehe eta idor; beraz, ekialdeko haizea, batetik, gorria da, hotza eta samina, alegia. Adibidez, horrelako irudipena dute hiztunek Gipuzkoako Asteasu eta Nafarroako Leitza herrietan (EHHA). Bestetik, mehea da, garbia da, Bearno aldeko Eskiulako hiztunek adierazten dutenez (EHHA). Mehe adjektiboaren kontrakoa lodi da. Hondarribia aldean aroa lodi dago esaten da, lainotsu eta hodeitsu, alegia. Mokoroaren arabera (1990) zerua hodeiz beterik dagoela aditzera emateko: "Eguraldia lodi zegon egun oketan; meetu du". Eta mehetu hori? Ezin interesgarriagoa, zerua garbitu edo oskarbitu duela agertzeko. Euskal hiztunen adimen-begiak jorraturiko kontzeptuak dira lodi(tu) eta mehe(tu). Eguneroko bizitzako lodi(tu) / mehe(tu) bikotea ere islatzen da etnometeorologian inongo zalantzarik gabe. Adibidez, "euria edo elurra lodi da edota lodi ari du", euria barra-barra edo elurra mara-mara ari duela adierazteko erabiltzen da (Mokoroa, 1990). Gainera, hodeiak sare-sare egonez gero, loditu ere egiten dira (Landa, 2003). Eta, jakina, behe-lainoa sarri-sarria denean ere, lodia izan daiteke (Landa, 2003). Hori aipaturik, azpimarratu behar da adiera horien hutsunea sumatzen dela gure hiztegietan; sartu egin behar lirateke, ezbairik gabe. Bestalde, mehe(tu) ere erruz erabiltzen da arlo honetan. Adibidez, haizea mehea izan daiteke, leuna edo adierazteko (Bearno-Eskiula: EHHA); elur mehe ari du ere erabiltzen da (Mokoroa, 1991), lodi egiten ez duenerako. Bizkaiko Abadiño herrian edurme berbaz baliatzen dira bertako hiztunak (EHHA); euria mehea ere izan daiteke, zirimiriaren modukoari irizteko (Landa, 2004); alor berean euriak hanka mehea izan dezake, "euri ankame", hau da, euri xehea (besteak beste, G-Urretxu: EHHA). Bukatzeko, azkenik, gorago aipatu bezala, ekialdeko haizea lehorra da; beraz, idorra, Eskiulan ere (Bearno) esaten den moduan (EHHA). Jatorrizkoei dagokienez, mendebalde izan ezik, gainerako ekialde, ipar eta hego izenak nagusitzen dira; ekialdeko haize izendapena berri samarra bide da, ondoko erdaren izenen harira sortua, nonbait, "viento del este", "vent d'est", hain justu ere (Elhuyar Hiztegia); ipar ele soila eta beronen ingurukoak ere maiz azaltzen dira corpusean. Sarritan aipatu eta gailurtu izan da Euskal Herriko kostaldean ipar haizea ekialdeko haizea dela, eta horrela bide da herri askotan (Barrutia, 2000). Hala ere, Euskal Herriko kostaldean ez ezik barrualdeko zenbait herritan ere bide da ekialdeko haizea. Adibidez, Bizkaiko Arrieta herrian, ifer esaten zaio haize honi (Gaminde, 2001a). Beste toki batzuetan, adibidez, Zuberoako Larraine herrian, iparra ez da "osoa" erdia baizik, hau da, iparra osoa da eta erdi iparra ekialdeko haizea (EHHA). Gainera, iparrak ere adjektiboak –hiru kolore- hartzen ditu beste ñabardura bat emateko: beltz, berde, fresko eta gorri; Gizaburuagan eta Arrietan (Bizkaia) baltza da iparra, ekialdekoari irizteko (EHHA). Kolore gorri eta beltzak ez ohi dute oso esanahi baiezkorrik euskaran eta hori ere islatzen da etnometeorologiaren lexikoan. Badira beste hiru ipar beltz ere: lehenengoak iparekialdeko haizea ematen du aditzera (Landa, 2003); bigarrenak (DVEF) mendebaldeko haize zakarra esan gura du, eta hirugarrenak ipar-mendebaldeko haizea (Estornes, 1997); ipar berdea Mundakako hiztunek erabiltzen dute. Barrutiaren arabera (2000), Bizkaiko kostaldean kolore berdea erabiltzen da, haizearen nahikotasuna adierazteko, hots, haizea igarri egiten da eta gero eta berdeagoa izan liteke. Beste berba batzuekin ere erabiltzen da kolore hau: "Egualdi berdie gu dau esan e, aixi naikua dauela…" ; "Aixe berdie, hamabost-hogei nudokoa…"; "Mendebal berdie…" (Barrutia, 2000: 31, 67). Ipar gorria dela-eta, Bizkaiko Zeanuri herrian ekialdeko haizea da (EHHA), baina Erronkarin, ipar haize hotza adierazteko erabiltzen zen (Estornes, 1997); iparra ere freskoa izan daiteke eta horrelaxe, ekialdeko haizea adierazteko erabiltzen da Hondarribian (EHHA). Ipar berbaz gain, hegoaz ere baliatzen dira hizkera batzuetan; esaterako, Lapurdiko Azkaine eta Nafarroa Behereko Uharte-Garazi herrietan hegoxuri erabiltzen dute (EHHA). Nabarmentzekoa da kolore zuria hego izendapen kardinalari eranstea haizearen nolabaiteko ñabardura faltsua agertzeko, hots, ez da benetako haizegoa, hegoxuria baizik. Horretaz gain, Uharte-Garazin, eguzki haize (iguzkiaize) elkarketaz ere baliatzen dira bertako hiztunak (EHHA). Ipar berbak ekialdeko haizea esan nahi duen bezalaxe, erdaratiko norte hitzak ere haize bera izendatzeko erabiltzen da Nafarroako Goizueta eta Gipuzkoako Ikaztegieta herrietan; azkenik, lehen aipatu bezala, bitxia da, suresta terminoaz baliatzen dira Zugarramurdiko bizilagunak (Nafarroan) beraiek ere esaten duten legez iruzki haizeari irizteko. Izendapen orografikoari dagokionez, ondoko hauek dira corpusean: aitzin(eko) aire / haize, ataize, beheko haize, eskuin haize, gaineko haize eta zehar haize. Aurreko haizeekin gertatzen den bezalaxe, nolako kokapena duen herriak, halako izendapen orografikoa ohi dauka. Aitzin(eko) aire / haize izendapena dela-eta, ekialdeko euskalkietan erabiltzen da, Donibane Lohizunetik Zuberoaraino (EHHA). Azken herrialde honetako DomintxaineBerroeta herrian horrelako izendapena esangura bikoa da: ipar eta eguzki haizea. Urtaroen kasuan bezalaxe –antzina bi besterik ez bide zegoen, uda eta negua– puntu kardinalen eta ondorioz, haizeen eremuan, baliteke behinola, bi baizik ez izatea, iparra eta hegoa, alegia: iparrak bere baitan mendebaldetik ekialderaino hartuko zukeen eta hegoak hego-mendebaldetik hego-ekialderaino. Horrek, beharbada, azal lezake zenbaitetan herritik herrira, eskualdetik eskualdera haizeen izendapenetan izaten diren gorabeherak. Kanpotiko kulturen eta agian, barrutiko beste herri batzuen eraginez, euskara "esparru indoeuroparrera" egokituz joan da mendeak joan, mendeak etorri. Horrek ere esplika lezake izendapen kardinaletan azterturiko ipar haizea izendapenaren izaera polisemikoa. Izan ere, herri batzuetan antzinako pertzepzioaren ikuspegi bat geratuko zen eta beste herri batzuetan bestelakoa. Iparrak eta hegoak izendapen kardinal peto-petoak dirudite, gainerako haizeek era askotariko izenak badauzkate ere, mendebal mailegu garbia da, ekialdeko haizeak, gure garaian sorrarazikoa ematen du. Bestalde, sortalde eta sartaldeko haizeak terminoek ere mendebaldeko esparrura moldatzearren euskarak gauzaturiko terminologia egokitzapena ematen du; antzeko kontua gertatzen da hurrengo elkarketarekin ataize. Badirudi Zaratamon (Bizkaia: EHHA) erabiltzen duten berba –ataxe– at(e) haize dela, ekialdeko haizea adierazteko, hain zuzen ere. Ipar haizeari zegokion sailean aipatu denez, Bizkaiko Bedarona herrian, ateko aize elkarketa jaso zen ipar haizeari irizteko (DVEF). Berriz ere, ipar eta ekialdeko haizeen arteko dantza gertatzen da; beheko haize eta beronen aldaerak gorago, mendebaldeko sailean aztertu dira. Kasu honetan peko aide Zuberoako Barkoxe eta Domintxaine-Berroeta herrietan ekialdeko haizea izendatzeko erabiltzen da (EHHA). Azken herri honetan, lehen aipatu bezala, aitzin haize-z ere baliatzen dira; Santa Grazin (Zuberoa) ezker (exker) eta eskuin (exküin) haizeak kontrajartzen dira, bata mendebala da eta bestea eguzki haizea. Bertako hiztunak Ahuñari bizkar eginda dauka horrelako irudipena: ezker aldean, mendebaldean eta eskuin aldean ekialdea (EHHA); Donibane Lohizunen gaineko haize eta baxoko haize –edo mendelaize– kontrajarrita ere badaude: Aurreko kasuan bezalaxe, bata ekialdeko haizea da eta bestea mendebala. Oraingoz herri horretan baino ez da aurkitu gaineko haize izendapena (EHHA). Horrezaz gain, Harrietek ere badakar (OEH). Azkenik, sail hau amaitzeko, zehar haize elkarketa dago. Gehienbat mendebala adierazi nahi badu ere —29. taula— Berueten (Nafarroa: EHHA) ekialdeko haizeari irizteko erabiltzen da. Hori horrela izateko azalpena honako hau izan liteke: Beruete Nafarroako Basaburua bailaran dago eta berau Aralar mendilerroak babesten du; beraz, ematen du mendebalak inoiz gutxitan jotzen duela. Hori dela-eta, beharbada, zeharka etortzen zaien haize mota bakarra ekialdetikoa izan liteke. Nolanahi ere, zehar (haize) izendapena euskalki guztietan dago, bizkaieran izan ezik. Hortaz,, nabari da beraien artean izendapenen aldetiko batasuna. Izendapen toponimikoaz denaz bezainbatean, hiru azpisailak osatzen dira: ondoko herriak, elementu geografikoa eta herrialdea: Ondoko herriei buruz, honako hauek daude corpusean: Elgeta haize, Larrabetzu haize eta Nabarniz haize. Elgeta haize (Elgetaixe) dela-eta, Arrasaten (Gipuzkoa) erabiltzen da (EHHA). Baina, Elgeta ez dago Arrasaterekiko ekialdean, iparraldean baino. Beraz, hiztunen adimen-begia eta pertzepzioa ez datoz bat aditzera eman nahi duten haize motarekin; Larrabetzu haize (Larrabetzuaxe) Bilbo ondoko Etxebarri herrian jasota dago (EHHA). Kasu honetan Larrabetzu Etxebarri herriarekiko ekialdean ia-ia ipar ekialdean dago; beraz badagokio haize mota horri. Bi herri horien artean ez dago beste herririk, Ganguren mendilerro txikia baino ez. Azken elkarketa Nabarniz haize (Nabarrisaxe) bertatik hur samar dagoen Mendata herrian erabiltzen da (EHHA). Nabarniz Mendatarekiko ipar-ekialde garbian kokaturik dago; beraz, hemen ere ez datoz bat pertzepzioa eta haize mota. Hala ere, aurreko azpisailean egindako hipotesiaren arabera —antzina iparrak mendebaldetik ekialderainokoa hartuko luke bere gain— bai, biak bateratsu etor litezke. Horrelako izendapena Gernika ondoko Errigoiti herrian ere erabiltzen da hego-haizeari irizteko. Hala eta guztiz ere, hego-haizearen sailean aztertu bezala, Nabarniz ez dago Errigoitirekiko hegoaldean kokaturik, (ipar) ekialdean baizik (EHHA). -Mendiak: Ahuña aire / haize, Erdi Ahuña aire, Sollubeko haize eta San Migel haize. Ahuña izena oso ezaguna da ekialdeko euskalkietan Pirinioak izendatzeko. Hego-haizearen sailean aztertu denez, Zuberoako herrietan Ahüña haizea berorri deitzeko erabiltzen da, baina herrialde bereko Pagola herrian ekialdeko haizea adierazteko erabiltzen omen dute bertako hiztunek (EHHA). Zuberoan bertan ere, Larraine herrian, Ahüñaide hego haizea da, baina Erdi Ahüña aire ekialdetikoa (EHHA). Era berean, erdi ipharra ekialdeko haizea ere bada. Beraz, Larrainen erdik doitu egiten du haizearen norabidea (EHHA); Bakion (Bizkaia) erabiltzen dute Sollubeko haize (sollubekoaixe: Gaminde, 1999) eta ez dago zalantzarik mendi hori herriarekiko ekialdean kokaturik dagoela. Azkenik, San Migel haize (Samigel aizia: EHHA) dugu. Izendapen hori Nafarroako Urdiain herrian baliatzen dute bertako hiztunek, eta kasu honetan ere Aralarko San Migel Urdianekiko ekialdean dago. Gogora dezagun izendapen bera Etxalekun erabiltzen dela, baina mendebaldeko haizeari deitzeko (EHHA); izan ere, Aralar mendilerroa bitarte dago herri bien artean. -Errekak: erreka-aire. Izendapen hori Bizkaiko Zollo herri txikian erabiltzen da (EHHA). Ziur asko euskara Euskal Herrian mendebalderen mintzatzen den herria dugu. Herriaren ekialderantz Larunberrekea erreka bertako urtegitik behera jaisten da eta hortixek rtor liteke halako izendapena. -Eskualdea: (Haize)-labeda. Berau Zuberoako hainbat herritan erabiltzen da. Arruntagoa da labeda izena soilik erabiltzea (EHHA). Hitz horren jatorria aztertu eta gero, honako ondorio honetara heldu da: Lavedan eskualde edo harana da, Lourdes hiri ospetsuaren ondoan, hain zuzen ere. Haran hori Zuberoako herriekiko ekialdean kokaturik dago. Nahiz eta frantsesez Lavedan esaten den, bearnesez Labeda da, hau da, "izeidia" edo "izei-basoa". -Ezezaguna: Getxo aldean ekialdeko haizeari Ipiña aldeko haize deitzen omen zaio (EHHA). Herriaren ekialdean diren auzoak, mendixkak, errekastoak eta abar azterturik, oraindik ez da aurkitu zeri dagokion Ipiña delako hori. Beraz, ikertzen jarraitu beharreko kontua da argia ematekotan. Herrialdeei dagokienez honako hauek dagozkio ekialdeko haizeari: Frantzia / frantses haize, Nafar haize / hego eta Zubero haize. Frantzia / frantses haize denaz bezanbatean elkarretatik urrun samar dauden bi herritan erabiltzen dela aurkitu da corpusean, Sondikan (Bizkaia) eta Leitzan (Nafarroa) (EHHA). Frantzia herrialdea haizeen eremuan Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako euskal hiztunek erabiltzen dutenean, eskuarki ipar edo ipar ekialdeko haizea izendatzeko izan ohi da. Oro har, oso hotza delako sentipena izaten dute hiztunek. Nafarroa Behere, Lapurdi eta Zuberoako euskaldunek ez dute Frantzia herrialdea erabiltzen meteorologia kontuetan, ezta Espainiaren administrazioaren mendeko euskaldunek Espainia ere, baina azken hau bai Frantziaren administrazioaren mendekoek; adibidez, Bearno aldeko Eskiula herriko euskaldunek Espainiako haize irizten diote hego-haizeari (EHHA): Euskal Herriko mendebaldean, Bizkai eta Gipuzkoako herri batzuetan ekialdeko haizea Nafarroarekin lotzen da. Horrela, Nafar haize eta Nafar hego elkarketak ditugu: Amaitzeko, Zubero haize (xuberoaize) dugu (EHHA). Lapurdiko Itsasu herrian erabiltzen da, eta zuzen-zuzena da, Zuberoa Lapurdirekiko ekialdean kokaturik dago eta. Ostagiekin lotura duten izendapenei buruz hauexek dira corpusean: antzigar, horma haize, karroin haize eta osots haize. Antzigar (antziar) dela-eta, Leintz-Gatzagan (Gipuzkoa) eta Aramaion (Araba) erabiltzen da (DVEF). Gainera, Leintzen "izotzak sorrarazten dituen ekialdeko haizea dela" ematen dute aditzera; beraz, beste ñabardura bat dauka. Antzigar berba esanahi askotarikoa da eta hotzari edo izotzari uztarturik egoten da beti. Bestalde, antsin, antziliar eta intzigar aldaerek berarekin zerikusia izan lezakete. Aurkitu diren adieren arabera honako sailkapen hau egin da: Aipatu bezala, hemen agertutako berba guztiek hotzarekin dute lotura handia. Antzigar ez ezik, antsin (DVEF), antziliar (DRALV) eta intzigar hitzek (DRALV) adiera bertsuak dituzte. Ziurrenik, hiztunek beren lexikoko beste hitz batzuekin nahasi dituzte. Adibidez, antz- intzbihurtzea ihintz berbaren eraginez izan liteke; horma-haize, antzigar terminoaren ildotik doa; izan ere, ekialdeko haize hotz-hotza adierazi nahi du. (lapurtera: DVEF). Horma berbak, bestalde, ekialdeko euskalkietan izotza edo jela esan gura du; karroin-haize (kharruaize: EHHA) elkarketa aurrekoekin zerikusi garbia du; Urdiñarben (Zuberoa) jasota dago. zubereraz, kharru hitza, karroin edo izotza adierazteko baliatzen dute. Ez da harritzekoa ekialdetiko haizea izotzari uztartzea. Izan ere, negu aldean bertatik etortzen den haizeak ortzia garbitu eta oskarbi uzten du gauez. Horrelakoetan izotza sorrarazten du oskarbiak. Azpisail honi amaiera emateko, osots-haize dugu. Kasu honetan Bidarrain (Nafarroa Beherea) hiztunek lotzen dituzte osotsa (ekaitza) eta ekialdeko haizea (EHHA). Bitxi samarra da lehen aipaturiko ekialdeko haizearen izakiak kontuan harturik. Bidarrai Pirinioak mendilerrotik hurbil-hurbil dagoenez gero, baliteke bertan mendialdearen eraginez, nolabaiteko fenomeno meteorologiko berezia sortzea. Hori, jakina, hipotesia besterik ez da. Sasoi izendapena denaz bezainbatean hiru elkarketa daude corpusean: Aste Santu haize, Erramu-haize eta Garizuma-haize (gaizemaize edo garaizumaize). Lehenengoa Gipuzkoako Amezketa herrian erabiltzen da (EHHA), eta, aidanez, bertako hiztunen adimen-begiak ekialdeko haizea Aste Santuarekin lotzen duela. Garizuma-haize bertan ez ezik, Tolosan ere erabiltzen da (EHHA) eta haize mota hori lotzen bide da Garizumaren garaiarekin. Bigarrena, berriz, Erramu-haize, Goizuetan (Nafarroa) erabiltzen dute (EHHA) eta Aste Santu haize elkarketaren antza hartzen zaio. Izan ere, Aste Santuaren aurreko igandean izaten da ErramuEguna. Sasoi artean sarritan gertatu ohi da eguraldian txarralditxoa, eta ez da harritzekoa izaten elurra ikustea. Erreferentzia astronomikoak direla-eta, honako hauek ditugu: eguzki-haize, eki jaikiko aire, izar-haize eta sortalde. Izar haize izan ezik, gainerako guztiak eguzkiaren ingurukoak dira. Eguzki haize izendapena nahiko orokorra bide da Euskal Herrian. Adibidez, Gipuzkoan Aian jasota dago (EHHA), eta Izagirrek (1959) bildu zuen Oñatin ere. Nafarroako Arbizu herrian, iruuzki-haize erabiltzen da, Sakanako Dorraon, iruzkieize eta Baztanen iruzki-haize ere bai (EHHA). Lapurdiko Donibane Lohizunen iuzki-haize (EHHA). Beraz, nahiko hedaturik dagoela ematen du eguzki-haizea elkarketa, ziur asko ekialdeko haizea terminoa baino lehenagokoa; eki jaikiko aire (ekhijeikiko aide) termino luzea Zuberoako Ürrustoi-Larrabile herrian jasota dago (EHHA). Zuberoan mendebaldea eta ekialdea adierazteko, ekhitzalgia eta ekhijaikhigia berbak erabiltzen dituzte, hurrenez hurren (EHHA). Hortaz, ez da harritzekoa ekhijeikiko aide elkarketaz baliatzea bertako hiztunek; halaber, sortalde berbak, haize barik, hau da, sortaldea dabil, lotura zuzen-zuzena du eguzkiarekin. Antza denez, gaur egun, Aia herrian erabiltzen da (EHHA). Azkenik, aurrekoekin zerikusia ez duen izar-haize elkarketa dugu. Nafarroa Behereko Aldude herrian ekialdeko haizea zein ipar haizea adierazteko erabiltzen da (EHHA). Hori ere antzinako ipar-haizearen eremuaren hedapenaren beste froga bat izan liteke. Ipar-haizea adierazteko izar-haizea erabiltzea zuzena izan liteke iparrizarra izan badela kontuan harturik, baina ez dago argi zergatik ekialdeko haizea ere esan gura duen. Animaliei buruzko bigarren elkarketa arraza-zakur dugu (EHHA). Zegaman (Gipuzkoa) erabiltzen da, eta ez da aise ulertzekoa haren eta ekialdeko haizearen arteko lotura. Beste hizkuntza batzuetan horrelakorik ere ez da aurkitu; beraz, ikerkizun dago. Animaliei buruzkoez gain, badira beste bi elkarketa: arraize eta urtaize. Arraize Beasainen (Gipuzkoa: EHHA) jasota dago eta elkarketaren bigarren izena ondo garbia izanagatik ere –haize–, lehenengoa ez da batere garbia: (h)ar- edo (h)arri- izan liteke edo leku-izenen bat. (H)arribaldin bada, Aralar mendilerroa izan lezake gogoan bertako hiztunak. Izan ere, elkarketa berak beste esanahi bat ere badauka Zegamako euskaran, hego-mendebaldeko haizea, Zabalak dioenez "Zegaman fama asko du harraizeak, eta parean daukan Aizkorriko harri latzetatik pikopiko sartzen den hego haize harroari dagokiona da" (Zabala, 2000); azkenik, urtaize dugu (DVEF). Kasu honetan ere ez lehenengo osagaia ez da oso argia: ur- edo urte- izan litezke. Aurreko azpisailetan bestelako izendapen txertagaitzei dagokienez, honako sailkapena eramango da aurrera; itsasotiko haizea, lehorretiko haizea, mitologiari loturiko berbak eta itsas aldeko zeharkako haizea. Itsasotiko haizea dela-eta, honako hauek dira corpusean: abra-haize; enbat; galern(a); trabeseko haize eta zoperna. Abra-haize elkarketa haizeen kualitateen eremuan aztertu da. Bertan adiera guztien berri eman da. Azpisail honetan, Mundakan jasotakoaren berri emango dugu. Oraingoan "kostako haizea" adierazi nahi du: "Haize jenerala ez dena, kasu baterako itsasadarretik behera datorren terrela. Bertoko kostako haizea, ez da norteko haizea" (Barrutia, 2000). Enbat berba esanahi askotarikoa da. Hori ere kualitate nozioan aztertu da kostaldeko Itxuraz, bestelako ostagiak badirudite ere, askok funtsean antzeko kontzeptuak gordetzen dituzte: iluntasuna, aldaketa, haizea… Azken hau nagusi da, batez ere itsasaldean gertatzen diren fenomeno bortitz hauek izendatzeko. Gorago aipatu bezala, "Kantauri itsasoko kostaldean, mendebaldetik edo ipar-mendebaldetik bat-batean jotzen duen haize-bolada ekaiztsua" (Met-Hizt, 1988: 113) izanda, jasotako adieretan, mendebalde edo iparmendebaldetiko haizea badugu eta haize ekaiztsua ere bai, beste adiera batzuetan. Meteorologoen arabera, beti ez da haize bortitza izaten, baizik eta, hego-mendebaldeko haizea mendebal edo ipar-mendebal bilakatzen da eta aldaketa hori ez da oso gogora izaten, nolabait sumatzen den arren. Ohiko enbat zakarrenek 80 km/h-ko abiadura atzeman dezakete. Hala ere, enbat gehienek ez dute horrenbesteko abiadurarik hartzen eta usu orduko 15 km-koak izaten dira; adibidez, Itziar eta Zumaian (Gipuzkoa) eta Senperen (Lapurdi) "bero ikaragarriaren ondoko haize leuna da" (DVEF). Hortaz, hiztunen pertzepzioa desberdina da eta horrelakoa da adimen-begia; izan ere, beraien ustez, atsegina da sortzen den haize hori, zenbaitetan zakarzakarra delarik ere, hoztu egiten du eta. Enbataren eragina zenbat eta barrura aldeago izan, orduan eta txikiagoa denez gero, Bizkaiko barrualdeko herri batzuetan, Getxon izan ezik, enbataren esanahia laino edo hodeiaren ildotik doa, berez, zerua ilundu egiten baitu. Izan ere, barruko aldera sarritan hodei, laino edo haize leunagoak heldu ohi dira. Kasu batean, ostera, lehorretiko haizea, baliteke galerna fenomenoa baino lehentxoagokoa izatea, hau da, hegomendebaldeko haizea. Horren guztiaren ondorioz, enbataren prozesua kostaldetik barrualdera honela azaltzen da: Lehorretiko haizea (Hego-mendebala)→Itsasaldeko haizetea / ekaitza (mendebala edo ipar-mendebala / haize leuna) → Hodeia, Lainoa (behe-lainoa, laino iluna). Era berean, galerna berba ostera, batez ere, Meteorologia Hiztegiak (MetHizt) dakarren adieran erabiltzen da herrietan, baita erdaraz ere. Dirudienez, bretoierazko gwalern berbatik dator galerna terminoa (Chassany, 1989: 141). Hizkuntza horretan ipar-mendebaldeko haizea esan nahi du. Bizkai golkoko herrialde guztietan ezagun-ezaguna da hitz hau; beraz, bertako arrantzaleek ziurrenik mailegatuko zieten Bretainia aldekoei itsas zabalean; agian, espainiar arrantzaleek ere bai. Itsasoan bat egiten dute hainbat herrik eta nahitaez elkarri hartzen dizkiote makina bat berba eguneroko harremanetan. Antza denez, bertoko arrantzaleei, enbat terminoaz baliatu arren, oso egokia begitanduko zitzaien horrelako hitza kostaldean gertatzen den fenomenoari irizteko. Bestalde, beste termino bat ere bada, bullarta, Donibane Lohizunen erabiltzen dena (EHHA). Bertan, horretaz gain, enbata eta galerna hitzez ere baliatzen dira: "Bullarta denominan a la galerna. Surge en los días de mucho calor, generalmente al atardecer y en verano, y suele durar de dos a tres horas" (Garmendia; Peña, 2007: 103). Hitzaren jatorriari Lehorretiko haizeari dagokionez, ondoko ele hauek bildu dira: enbat; latsaize eta terral. Enbat terminoa goratxoago azterturik badago ere, kasu honetan Bizkai aldeko Txorierri eskualdean (DVEF) lehorretik etortzen den haizeari esaten zaio; hego-mendebaldetik, esan nahi baita, lehorretik etortzen den haizeak geroago ipar-mendebaldera bira egingo du. Beraz, nolabaiteko "aurre enbat ortodoxoa" izango litzateke adiera hau. Lats-haize latsaize terminoa Azkuek Ortzuri izeneko operan erabili zuen (OEH). Hauxe da esaldia: "Latsaize atsegiña poparean degula, belak bete-betean goazen kalara". Lauaxetak ere erabiltzen du lats-axia (OEH); errekaize elkarketaren parekoa izan liteke; izan ere, lats berbak erreka esan nahi du. Terral hitza gaur egun Lekeitio aldean erabiltzen da. Azalpen interesgarri hau dugu: Lei antzekoa da. Lehorretik dator, edo, arrantzaleak dinoen moduan, barrutik. Barrutik kanpora (itsasora) dator errekan zehar eta desagertu egiten da amaieran, itsaso hasikeran. Gabaz baino ez dabil, hotz-hotza da eta goizaldean igarten da. Hemen, kostaldean, errekak dagozan lekuetan bakarrik igarten da. Baina beste leku batzuetan, lakuetan-eta be sortzen da. Terrala dagoelako sortzen da gangarabia (lurruna). Pertsonei be aplikatzen jake: "Orain be terralagaz zagoz?" (Diru barik). (Lekeitioko Lantaldea 2001: 26) Mitologiaren inguruko izendapenak azterbide, honako hauek dira corpusean: beldurhaize eta haize-bihur. Azken hau azpimarratu behar da Barandiaranek jaso zuela Ataunen: Haize-bolada edo zurrunbiloa. Gaueko izeneko gaueko-jeinua beraren itxurapean ageri izaten da. Aizebiurrek Egoirekin bat egiten du sarritan. Era horretara eman zuen bere burua ezagutzera Ataun aldeko Lauzbeltzeko gazte baten bahitzaileak Baita Arbilletako (Ataun ere bai) alaba baten arimaren bahitzailea ere. Hark gurasoen altxorra lapurtu omen zuen. (Barandiaran, 1997: 181) Haizearen eremu oparoari amaiera emateko, espazio nozioaren barruan, Haizea eta lekuak harremanetan ipintzen dituen kategoria aztergai dugu. Harreman horretatik, beste azpikategoria bitan banatuko da: batetik, Haize-babesa. Beraz, leku babesgabea eta babestua dira aztertu beharrekoak. Haize-babesari dagokionez, lehenik eta behin ugaria dela esan behar da. Adierazleari begira, batetik, hitz hutsak, bestetik hitz elkarketak, eta, azkenik, eratorriak bereizi litezke, eta elkarketak eta eratorriak direla-eta, haizedun terminoak eta haize gabeak; beraz, oso oparoa da. Berba hutsak honako hauek dira: ainube, babes, geriza, kalmeta, pattar, sarobe, sokaire, urkubi, uspel eta xoko. Ainube (añube) hitza izena ez ezik, izenondoa ere bada, "laiotza edo toki itzaltsua" izendatzeko (G-Mendaro; EHHA); babes oso hitz arrunta da euskaraz, eta horren eremu semantikoa oso naroa da. Elkarketetan haize-babes ere badago. Sail honetarako Azpeitia aldean (Gipuzkoa) eta Etxarri-Larraun (Nafarroa) erabiltzen den barex eta baresa aldaera ditugu, hurrenez, hurren (EHHA). Uste da aldaera hori babesetik etor daitekeela. Geriza ere nahiko arrunta da, eta mendebaldeko euskaran itzala adierazteaz gain, Urdiñarben (Zuberoa) haize babesa esan nahi du (EHHA). Elkarketetan ere agertzen da, haize geriza; kalmeta terminoa Pasaian (Gipuzkoa) jasota dago, eta badirudi jatorri erromanikoa duela (EHHA): egun calma hitzak gaztelaniaz haizerik gabeko eguratsaren egoera esan nahi du; beraz, kalmetak haizerik gabeko gunea adierazten du. Pattar berbak substantzia alkoholikoa izateaz gain, aldapa edo toki malkartsua ere esan nahi du. Nafarroa Behereko Arboti-Zohota herrian erabiltzen da (EHHA). Sarobe terminoa oso ezaguna da artzantzan, ardiak eta artzainak gauez biltzen diren leku egokia baita. Oso leku gordean egoten denez gero, agian hortxetik etor liteke Orioko hiztunek (Gipuzkoa) haizebegia esateko baliatzen duten sarobe berba (EHHA). Sokaire hitza Sondikan (Bizkaia) erabiltzen da (EHHA), eta, antza denez, zuzenean hartuta dago gaztelaniatik: "abrigo o defensa que ofrece algo en su lado opuesto a aquel de donde sopla el viento" (DRAE). Urkubi berbari buruz ez da beste erreferentziarik aurkitu, Nafarroa Behereko Irisarri herrian erabiltzen dela baizik (EHHA). Jatorria ere ezezaguna zaigu. Uspel hitzak, ostera, ohiko ospelekin izan lezake zerikusia, esan nahi baita, "eguzkiak sekula jotzen ez duen lekua". Hortik ere etor liteke esanahiaren zabaltzea eta eguzkiak ez ezik, "haizeak astintzen ez duen tokia" adieraztera pasa zitekeen. Arnegin (Nafarroa Behere) erabiltzen bide da (EHHA). Azken hitza, xoko, euskara iraungitzear dagoen Mezkiritzen (Nafarroa) erabiltzen da edo zen, bertako hizkera galzorian da eta. Erreka-xokoa erabiltzen denaren antzera, xokoak ere haizebegia ere esan nahi du aipatutako herrian (EHHA). erabiltzen da, eta horrek pentsarazten digu herrialde bereko Gamarte herrian baliatzen duten haize doble elkarketak badaukala zerikusirik. Beraz, erro berekoak izan litezke, haize doble, (h)aizoble, (h)aizolbe, (h)axolbe eta (h)axolbegune terminoak, guzti-guztiak Nafarroa Beherean eta Zuberoan arruntak direla kontuan harturik (EHHA). Baliteke haize doble-tik beste guztiak eratorri izana. Horietaz gain, geratzen diren beste haizedun elkarketak hauexek dira: haizeen lehor, haizeari enpha, haize malda eta haize porte. Lehenengoa, haizeen lehor (haizen leior) Lapurdiko Itsasun erabiltzen dute, baita haizen geriza ere (EHHA). Polita da sortutako irudia, lehor izenondoaren bitartez, hau da, haizetik babesten gaituena lehorra delako kontua. Hori dela-eta, bigarren bikote bat edukiko genuke lehorren bidez; bata, itsasoa vs lehorra eta bestea haizebegia vs haizeen lehorra. Haizeari enpha (haiziai enpha) Urdiñarben (Zuberoa) erabiltzen da eta corpusean dagoen adibide bakarra da (EHHA). Ez da aurkitu zer esan nahi duen bigarren terminoak, enphak, baina lehenengoa —haizeari—, hots, nori kasua, litekeena da aurre egin, jarki edo tankerako zerbait esan nahi izatea. Haize malda edo malda soilik gehienbat Lapurdin eta Nafarroa Behereko zenbait herritan erabiltzen da (EHHA / DRALV). Haizearekin ez ezik, beste testuinguru batzuetan ere baliatzen dute usu hiztunek; adibidez, eguzki ala euritik maldan. Amaitzeko, haize porte elkarketa dugu Lapurdiko Bardoze herri hirueledunean (euskara, gaskoia eta frantsesa) erabiltzen dena (EHHA). Porte hori gaskoitik etor litekeen berba da, atea adierazteko, hortaz, elkarketa hibridoa izan liteke. Amaitzeko, lehen aipatu bezala, leku ezkutu (leku eskutu) elkarketa haizerik gabeko bakarra da eta Bizkaiko Larrabetzu herrian erabiltzen da (EHHA). Aipatzekoa da ezkutu aditza mendebaldeko hizkera batean topatu izana; izan ere, arruntagoak izaten dira ostendu edo ostondu aditzak. Azpi-kategoria honi amaiera emateko hitz-eratorriak aztertuko dira. Honako hauek dira: arbolape, beroki, ezkutu une(da), ezkutuleku, gordeleku, haizebe, haizebera, haizepe eta jeizogune. Arbolape (arbola+pe) Zornotzan (Bizkaia) erabiltzen da (EHHA). Ez da jakiten, bene-benetan arbolari dagokion edo edozein babesi; beroki (bero+ki) euskara galtzear dagoen Mezkiritz herrian (Nafarroa) erabiltzen da (EHHA). Lacombek ere jaso zuen aterpea adierazteko (DRALV). Azpimarratzekoa da -ki atzizkiaren erabilera tokia adierazteko. Bestalde, ezkutuna /ezkutuune / ezkutuuneda (ezkutu+une) aldaerak Bizkaiko Bakio (Gaminde, 1999), Arrieta (Gaminde, 2001), Errigoiti (EHHA) herrietan, hurrenez hurren, jasota daude; -(g)une hitz eta atzizkiaren erabilera zuzena da, kasu honetan espazioaren eremuan. Ezkutuleku (ezkutu+leku) aurrekoaren antzekoa da; izan ere, -une-ren ordez -leku atzizkia erabiltzen da. Bizkaian ere erabiltzen da, Leioan, hain zuzen ere (EHHA). Gordeleku terminoan (gorde+leku) atzizki bera erabiltzen da, -leku. Berrizen (Bizkaia) bilduta dago (EHHA). Jakina denez, gordeleku ere "norbait edo zerbait gordetzen den lekua" (Harluxet) da. Haizebe eta haizepe berdin samarrak dira (haize+be, pe). Izan ere, -be eta -pe atzizkiek esanahi bera dute, hau da, azpian. Aurreko kasu baten (arbolape) antzekoa da. Aldaera guztiak Bizkaian ere jasota daude (EHHA). Haizebera dela-eta, haizebede eta haizebere aldaerak daude baturik, Bizkaiko Elantxobe eta Kortezubi herrietan (EHHA). Ez dago argi zer den bigarren terminoa, atzizkia ala hitza. Hemen sartuta dago behera-tik etor litekeelakoan. Horrela izango balitz -be / -pe eratorriekin izango luke zerikusia. Amaitzeko, beste –gunedun berba bat dugu: jeizogune (jeizo+gune). Nafarroako Erratzun bilduta dago (EHHA). Ez dago garbi nondik datorren eta zer esan nahi duen jeizo eleak. Aurrenik azaldu behar da espazio nozio orokorra gailentzen dela beste guztien gainetik: zerrenda, atalean zehar adierazi bezala, oso luzea da, nondik jotzen duen haizeak garrantzitsuena delako euskal hiztunarentzat. Izendapen kardinala nagusitzen zaie besteei gainerako haize motekin alderatuz gero. Horien artean, ipar-haizearen, hego-haizearen eta mendebaldeko haizearen naroak dira, antzeratsu kopuru aldetik; ekialdeko haizearen ingurukoak, ordea, gutxiago dira. Leku-izenez baliatzea oso tresna eraginkorra du adimenbegiak: deigarria da baliabide hori mendebaldeko eta ekialdeko haizea izendatzeko. Eraketari dagokionez, agerian utzi behar da haizeen eremuan denetarik dagoela: hitz soilak, hitz-elkarketak, onomatopeiak eta maileguak; aditzak eta lokuzioak ere bai. Hitzelkarketak direla-eta, azpimarratzekoa da gehienetan haize dela lehenengo edo bigarren osagaia, batik bat espazio nozio orokorraren barruan. Hitz soilak gutxi dira, eta zenbait maileguak dira; adibidez, afrontu eta enbat. Aparteko aipamena egin behar da arrantzaleek itsasoan beste herrialdeetako arrantzaleekin harremanak egin eta mailegatu dituzten hitzekin: bestelako unibertso berezia osatzen dute, baita itsasertzeko herrien lexikoa, biek ala biek itsasoaren hodeiertza baitute muga. Onomatopeien aldetik, azpimarratu behar da kategoria hauetan nagusitzen direla: Haizearen hotsa, Zirimola, Haize-bolada eta Haize-erauntsia. Goratxoago aipaturiko maileguez gain, haizearen eremuan asko dira, eta batzuetan hutsune lexikoak betetzen dituzte, baina beste batzuetan ondarezko terminoekin batera bizi dira: lehenengoen artean, besteak beste, afrontu, enbat eta urakana; bigarrenen artean, adibidez, erremolino eta norte haize. Espazio kategorian azpimarratzekoa da izendapen kardinala gailentzen dela beste guztien gainetik, eta urtaroen eremuan legez, jatorriz bi haize nagusi zirela: iparra eta hegoa. Handik aurrera, mendeak joan, mendeak etorri, adimen-begiak berez bilakatuz edo ondoko kulturen eraginez, apurka-apurka bestelako zehaztapen eta kontzeptuak gehituz joan da sistema sendo eta oparoa erdiesteraino. Ekaitzaren eremuan gertatzen den bezalaxe, haizeak ere badu izaera magikoa, gehienbat zirimola edo haize-zurrunbiloa izendatzeko erabiltzen diren berbetan: euskal hiztunaren adimen-begiak zerbait magikoa ikusten zuen horrelakoetan. Ezagun denez, haizea ikusi egiten ez den fenomeno meteorologiko bakarra da, eta horrek bide ematen dio hiztunari irudimenari eragin eta irudiak sortzeko. Batzuetan, horrenbesteraino heltzen da hiztunak haizeari dion beldurra, ezen beldur-haize hitz elkarketa ere jasota baitago. Nozio espezifiko guztiak aintzakotzat harturik, nabarmendu behar da haizearen gaineko lexikoa motibatua dela, adimen-begiak beren-beregi zenbat-gura metafora eta hitz-elkarketa eratu dituelako. Azkenik, adierazi behar da euskal hiztunaren adimen-begiak eraiki duela haizeen inguruko oso sistema osatu eta naroa, eta baliabide ugari erakutsi dituela egunero suertatzen zitzaizkion haize-egoera guztiei aurre egiteko. Lehenengo eta behin esan behar da hodei hitza aukeratu dela euskara batuan zabalduena delakoan, nahiz eta lainoa ostagi bera adierazteko sarritan erabiltzen den. Lainoa hurrengo eremu bati izena emateko baliatu da, lurretik hurbilago gertatzen den fenomenoaren berri emateko. Hodei horiek denetariko koloreak, aspektuak eta tamainak dauzkate. Koloreak, aspektuak eta tamainak eta bestelako ezaugarriek isla nabaria daukate euskal hiztunaren adimen-begiak eratutako hainbat berbatan; izan ere, euskaldunen buru-iruditeriak metafora eta irudi harrigarrien bitartez hitz eta izen-elkarketa ezin adierazgarriagoak eman izan ditu. Jarraian sumatuko denez, meteorologiaren eta euskal hiztunaren ikuspegiak guztiz desberdinak dira. Euskal hiztunaren ikuspegia azaleratzekotan, hasteko, hitz guztiak aztertzeko corpus behar bezain oparoa jaso da, hodeiekin zerikusia duten ahalik eta berba gehien; oraingoan, 390 nozio espezifiko, zenbait aldaera barne. Bigarrenik, nozio orokorrak edo etnosemantikoen arabera sailkatuko dira: izakiak, kantitatea, kalitatea, jarduera, denbora eta espazioa. Hirugarrenik, erabakitzeko berba bat non sartu, nozio orokor bakoitzari dagozkion kontzeptuak hartu dira aintzat. Gogora ditzagun kontzeptuok (ikus 3. taula: 93 or.). Kalitate zehatzak Dimentsioak Pisua Koloreak Tenperatura Kalitate fisikoak Egokitasuna eta garrantzia Prozesua Parte hartzea Jarduera zehatzak Funtzioa Modua Unea Iraupena Maiztasuna Sekuentzia Kokamendua Mugimendua Jatorria 3. taula. Nozio orokorrak eta kontzeptuak (§93. or.) Kontzeptuen arabera kategorietan banatu dira hitzak; adibidez, berba bat kantitatea kategorian sailkatu behar den erabakitzeko 3. taulan adierazitako kontzeptuak hartu dira oinarritzat: kopuru absolutua eta kopuru erlatiboa. Hodeiak direla-eta, bost kategoria sortu dira kontzeptuen arabera: Zerua guztiz lainoturik egotetik, Zerua guztiz garbi egotera: Hodeitza; Zerua hodeiz beteta egotea; Hodeirik gabeko zerua eta Ostarteak. Azkenik, kategorian arabera, txertatu dira nozio espezifikoak edo berbak; han-hemenka, ahozko eta idatzizko corpus eta Jarraian, nozio orokor edo etnosemantikoetan ezarritako 20 kategorien berba edo nozio espezifiko guztien azterketa kulturala egingo da. Horretarako nozio orokor bakoitzak bere taula izango du. Beheragoko 37. taula lehenengo nozioari dagokio: Izakiak. Wilkinsek dioenez honelako ezaugarriak dauzkaten hitzak lotu behar zaizkio nozio honi: existentzia, jabetasuna, identitatea, izaki eta fenomeno zehatzak eta materialak (1976). Hodeien eremuan jasotako datu guztien arabera, bi kategoriatara ekar daiteke, izendapenak eta hodei-motak, hau da, existentzia eta identitatea. Izendapenei dagokienez, 36 nozio espezifiko eta hodei-moten kasuan, 74. Mungian, "lainoa" izendatzeko bildurik dago (EHHA). Bertan ezarritako taula berriz ere gogoraraziko dugu aurrerago: Goibel berba ere polisemikoa da; gehienbat zerua lainoturik dagoela adierazteko erabiliagatik ere, zenbait tokitan adiera honek "hodeia" esan nahi du. Nafarroako Aezkoa eta Baztan haranetan, goibel erabiltzen da (DVEF); Izetak (1996) ere geroago bildu zuen Baztanen: "Badire goibelak". Azkuek ere jasotzen du (DVEF) beste aldaera bat: hoibel. Haren arabera, Nafarroa Behereko Aldude haranean erabiltzen da. Baztan eta Aldude haranak elkarren ondoan dira, mugakideak; beraz, ez da harritzekoa termino bera erabiltzea. Edoi berba erabilera oso barreiaturik dago zenbait hizkeratan; adibidez, Bizkaiko Mundaka herrian eta Txorierri haranean erabiltzen da; Nafarroako Baztan haranean eta lapurtera euskalkian ere bai (DVEF). Nafarroa Behereko Uharte-Garazi aldean ere bildurik dago (EHHA) eta Izetak (1996) ondoko hau aipatzen du: "Edoiek zeruen. Baztanen gehiago erabiltzen da goibel edoi baino, halere entzuten da, guti bai". Hedoi aldaera, batetik Azkuek dio Nafarroa Behereko Aldude herrian erabiltzen dela (DVEF); bestetik, Lapurdiko Mugerre herrian jasoa da (EHHA). Berriz ere, agertzen dira Baztan eta Aldude haran mugakideak. Hodei bera Euskal Herriko zenbait bazterretan erabiltzen dute hiztunek: Nafarroa Behereko Amikuze eskualde eta Donibane Garazi herrian eta zubereraz (DVEF). Hodoi elea Nafarroa Behereko Larzabale herrian bilduta dago (EHHA). Odai aldaera bizkaiera eta gipuzkera euskalkietan erabiltzen bide da (DVEF). Azkuek berak ere azaldu zuen odei aldaera zenbait toki eta euskalkitan erabiltzen zela: bizkaiera, erronkariera, gipuzkera eta goi-nafarrera euskalkietan, baita Nafarroako Zaraitzu haranean ere; Gipuzkoako Oñati herrian ere bildurik dago (Izagirre, 1959). Odei hitza Euskal Herriko zenbait euskalkitan jaso zuen Azkuek (DVEF): bizkaieraz, gipuzkeraz, goi-nafarreraz, erronkarieraz eta Nafarroako Zaraitzu haranean; Erronkarin entzundako atsotitz baten berri ere ematen du: "Odeiak Jakara tenprak kakara"; Oñatin ere bilduta dago odei berba (Izagirre, 1959). Odoi aldaera Añibarro idazleak erabiltzen du (DRALV); jakina, bizkaiera euskalkiaz baliatzen zen. Orai hitzaren berri Azkuek (DVEF) ere ematen du. Gipuzkoako zenbait herritan erabiltzen da; Bidania, Donostia, Tolosa eta Nafarroako herri batean, Etxarri-Aranatz. Ore aldaera, sarreran adierazi bezala, Gipuzkoako Hondarribia herrian erabiltzen da (EHHA). Horretaz baliatzen da Mitxelena (FHV) adierazteko jatorrizko berba *hedoe dela. Bertan ere Azkuek ori aldaera jasotzen du (DVEF). Ezaguna da Gipuzkoako hizkeretan –d– bokal artekoak sarri –r- bihurtzen direla; adibidez, edan eran. Beraz, Azkuek lehenago ori eta EHHAk geroago ore. Orei aldaerarekin gauza bera gertatzen da –d– –r– bihurturik; J. Elizondo idazleak erabiltzen du (DRALV). Azkenik, Azkuek ere (DVEF) dakar oroi berba; bi marka ipintzen ditu; bata, Bizkaiko Ondarroa herria eta bestea, gipuzkera euskalkia. Hodei-laino (odeilañu, odoileño) izen-elkarketa zenbait herritan jasota dago, tartean Bizkaiko Orozko eta Nafarroako Dorrao herrietan. "Hodeia" izendatzeko euskararen hizkeretan hedatuen dauden bi berben batuketa da: hodei eta laino. Orozkon, odeilañu eta Dorraon, odoileño (EHHA). Ziurrenik, hiztunek hitz batekin nahikorik ez, eta beste batekin elkartezko beharra sumatu dute. Ez da ezohiko fenomenoa izaten. Horibel elea Behe-Nafarroako Behorlegi herrian bildua da (EHHA). Oso bitxia da; izan ere, badirudi hortz eta goibel terminoek bat egin dutela. Herri berean odei aldaera ere erabiltzen dute hiztunek; beraz, baliteke horibel nahasketa bat izatea. Hitz bera Azkuek ere (DVEF) jasotzen du zerua "goibel" edo "lainoturik" dagoela azaltzeko. Hortz (hortz, ortz, orz) hitzak hiru aldaera ditu; h- gabeko biak Azkuek Nafarroako Zaraitzu haranean jaso zituen (DVEF); ihartutzat ematen ditu, hots, hiztegian agertu ziren garairako ez bide ziren erabiltzen. h-dunaren berri, ordea, Lhandek ematen du bere hiztegian (1926). Ukaezina da ele honek zeruarekin daukan zerikusia; izan ere, (h)ortziak lur gaineko ostagi frankorekin erlazio nabaria dauka. Kalma hitza, berez ez dago esaterik zehatz-mehatz "hodeia" esan nahi duenik; izan ere, Nafarroako Leitza herriko lekuko batek dioenaren arabera, "kalma da, dena odaie, odai zarratue... euskie dago, ta gero lañotu o kalmatu ittenda, odaie yartzen do dena, ure da kalma" (EHHA). Beraz, azalpenaren arabera, gehiago ematen du "lainotua" "hodeia" baino. Hala ere, EHHAn Hodeien kategoria sarturik dagoenez, hemen hortxe ere sartzea erabaki da. Nafarroako beste herri batzuetan ere jasorik dago: Alkotz, Igoa, Etxaleku, Ezkurra eta Suarben, besteak beste. Herrialde bereko Arbizu herrian lainoari irizteko baliatzen dute bertako hiztunek. Nube hitza gaztelaniatik hartutako mailegua da eta Nafarroako Jaurrieta herrian jaso zen (EHHA). Herri hori Zaraitzu haranean dago eta bertan euskalki berezia erabiltzen zen, zaraitzuera. Gaur egun, galdutzat eman daiteke herriko hizkera. Nube terminoa biltzeak orduko hizkera galzorian zegoela adierazten du, antza. Ortzantz-aire (ortzantzaire) hitz-elkarketa Nafarroa Behereko Larzabale herriko hiztunek erabiltzen dute (EHHA). Oso bitxia da hau erabiltzea "hodeia" izendatzeko; izan ere, elkarketa berak herri berean ekaitzari irizteko ere jasota dago eta, oro har, ortzantz terminoa oso lotuta dago ekaitz eta trumoiari; adibidez, herrialde bereko Ezterenzubi herrian ere bilduta dago (EHHA). Gogoratu behar da ortz(i) + azantz etor litekeela, esan nahi baita, "ortziak ateratzen duen zarata". Beraz, harrigarri samarra da ortzantzairek hodeia ere esan nahi izatea. Bestalde, hodei motez bezainbatean, honako azpi-kategoria hauek jaso dira: hodei herrestak; euri-hodeiak (ninboak); hodei "ebakia"; txingor-hodeiak; Enbata-hodeia; Haizetehodeiak; Hodei-xaflak; Trumoi-hodeiak (kumuloninboak); Estratuak; Kumuluak eta Oskarbiko hodei bakana. Hodeiaren oina, hau da, behe-beheko muturra zein altueratan dagoen kontuan hartuta, bi multzo handitan banatu ohi dira hodeiak: bateko, behe-hodeiak, eta, besteko, erdimailako hodeiak eta goi-hodeiak. Sailkapena garrantzitsua da, behe-hodeiek zerua ilundu egiten baitute eta prezipitazioa eragin baitezakete; eta erdi mailako hodeiek eta goi-hodeiek, aldiz, gehienetan, eguzki-izpiak igarotzen uzten dituzte eta ez dute prezipitaziorik eragiten. Baldar terminoa, izen gisa, baldar, edo izenondo gisa, hodei baldar jasota dago mendien gainak jotzen dituzten hodeiak izendatzeko. Izen gisa, Azkuek dakar bere hiztegian Hurrengo azpi-kategoria, euri-hodeiak dira. Meteorologiak ninbo-estratuak izendapena erabiltzen du, laino oso mardul eta ilunak izan ohi dira, eguzki-izpiei igarotzen uzten ez dieten adinakoak. Udaberriko eta udako euri eta neguko elur hodeiak dira. Sailkapen honetan bereizgaitzak badira ere, euskal hiztunaren adimen-begiak dituen bi ikuspegi ematen dira aditzera: bata, "euria iragartzen duten hodeiak"; eta, bestea, "euria dakartenak". Euskal Herriko eguraldia nolako den kontuan hartuta, berba gehien dauzkan azpi-kategoria da; guztira, 33 nozio espezifiko. Lehenengoari dagokionez, lau nozio espezifiko jaso dira: ahari-buruak (aari buruak); Hodei-montor (odei / edoi montor); laban eta montor beltz (montor baltz). Lehenengoak animaliekin zerikusia du, ahari-buruak (aari buruak), bigarrena tamaina edo altuera hartzen du kontuan, hodei-montor (odei / edoi montor), hirugarrena metaforikoa da, laban eta azkena, tamaina eta kolorea aipatzen ditu, montor beltz (montor baltz). Euskal hiztuna zerua behin eta berriro begiratzearen begiratzeaz, zeinu edo lorratz ugariren jabe egin da etor litezkeen eguratsaldaketak ezagutzeko. Laban berbak berez ez die hodeiei erreferentziarik egiten, eguraldiaren egoerari baizik. Gipuzkoako Elgeta herrian erabiltzen da. Haren ustez, "euria adierazten duten hodeiak" diren arren, eguraldi labana edo eguraldia laban dago esaten da Elgetan (Enrike Gorrotxategi). Adar gaizto terminoa gipuzkera euskalkian erabiltzen da (Mokoroa, 1990). Buruiruditeriari dagokionez, adar berbak ostagi batzuen edo naturaren beraren luzapena edo euskarria dirudi: adar gaiztoa dator. Aire gaizto (aire gaixto) elkarketa (DRALV) beste eremu batzuetan ere ezaguna da; adibidez, "tximista" , "ekaitza" edo "txingorra" adierazteko. Gaizto izenondoak ñabardura berezia ematen dio elkarketari. Izan ere, ona ez den zerbait adierazten du eta euskal hiztunaren buru-iruditerian, tximistak, ekaitzak edo euria ekartzen duten hodeiak ez dira batere onak. Euri-laino (euri laiño, laño) elkarketa guztiz deskriptiboa da; euskal hiztunaren adimenbegiaren arabera, batetik, "euria dakarten lainoak" izan litezke, eta bestetik, "euriz betetako hodeiak", baina, funtsean, irudi du gauza bera ematen dutela aditzera, hau da, ikusitako hodei horiek berandu baino lehen euria botako dutela. Euri-laiño (DVEF) Bizkaiko Bermeo herrian jasota dago eta bestea, euri laño, handik oso hurbil, Mundakan (Barrutia, 2000). Gorgera berba Azkuek jaso zuen bere hiztegian (DVEF). Ez du adierazten non erabiltzen den. Galdera-ikurra, besterik ez eta hauxe dio: "nubarrones muy lluviosos". Kasu bitxia, baina aipatzeko modukoa da. Hodei-erro (odai erru) hitz elkarketa Azkuek bere herrian jaso zuen, Bizkaiko Lekeitio herrian (DVEF). Oso elkarketa deskriptiboa da; izan ere, hiztunak begien aurrean zer ikusten duen deskribatzen du, sarritan "hodeien erroak" ikusten baitira euria egiten duenean. Adimenbegiak sortutako metafora ederra da. Il(a)malta eta ilemamo eleak Azkuek bildu zituen bere hiztegian (DVEF). Ele biak Nafarroa aldekoak, lehenengoa Erronkari haranekoa eta bigarrena Zaraitzukoa. Erronkariko Uztarroze herrian ere jaso zuen odoi-malta elkarketa hodei beltzari irizteko. Toki berean ere ilemalta hitza erabiltzen zuten euskal hiztunek "ile-mataza" edo "ilemanoa" adierazteko. Berdin gertatzen zen Zaraitzuko ilemamo elearekin, baliokideak baitira; mamo nahiz mano, nahiz malta nahiz mataza sinonimoak dira. Beraz, metafora ederra euskal hiztunek sortutakoa, buru-iruditeriaren bitartez, ilemanoak eta hodei euritsuak erkaturik. hitzarekin, jasorekin, badu zerikusirik; izan ere, Bizkaiko Lekeitio herrian "hodei euritsua" aditzera emateko erabiltzen da eta Lekeition ez ezik, Bizkaiko Mundaka herrian eta Gipuzkoako kostaldean, oro har, "itsasoko itsaskia" esan nahi du, hau da, itsaso harro-harroa. Jaso Azkuek ere badakar hiztegian (DVEF). Bestalde, Bizkaiko Elantxobe herrian, jaso ere bilduta dago "haize-zurrunbiloa" esateko (EHHA). Beraz, Bizkaiko kostaldeko herri horietan hiru adiera ditu jaso termino etnometeorologikoak: "hodei euritsua", "itsaskia" eta "haize-zurrunbiloa". Txaramel elea Bizkaiko Ondarroa eta Gipuzkoako Hondarribia herrietan jasorik dago (DVEF). Termino beraz baliatzen dira hiztunak Nafarroako Baztan haranean "haizezurrunbiloa" adierazteko (DVEF) eta Bizkaiko Lekeitio herrian txaramelo erabiltzen dute (DVEF). Txaramelek hainbat adiera daukan arren, iluna da hodei euritsuekin izan lezakeen erlazioa. Esanahi zabalduen et arruntena "maratila" da. Ez dago inola ere jakiterik zer esan nahi ote duen ziplei hitzak; baliteke -pl- kontsonante elkarketak jatorri arrotza izatea edo onomatopeiaren batetik etortzea; izan ere, zipla erabiltzen da "norbaiti zuen guztia irabazi edo ziplatu diotela adierazteko" edo elkarrizketa batean norbaiti zeharka esaten zaion esaldi mingarria, eztenkada" (Harluxet). Harriabar (arriabar) berbaren berri eta azterketa txingorraren eremuan egin da; izan ere, topatutako adiera guztiak horri dagozkio, hau izan ezik. Txingor-hodeia adierazteko Bizkaiko zenbait herritan erabiltzen da —Durango, Mundaka eta Urduliz— eta Txorierri eskualdean, Gipuzkoako Andoain herrian eta Nafarroako Erronkari bailaran, azken honetan euskalkia galduta dagoelarik. Harri-adar (harri adar) aldaerarekin berdintsu gertatzen da; txingorraren ale handiari izena emateko zabalduta zegoen Nafarroako ipar-ekialdeko euskalkietan, Zaraitzu eta Erronkariko haranetan (DVEF). Harriet hiztegigileak, ostera, hitz honen beste adiera baten berri ematen du: "nuage qui se décharge, gréle qui tombe par endroits, tranches déterminés" (Harriet apud OEH). Era berean, Larrasquetek dio zubereraz erabiltzen dela (DRALV). Gorago aipatu bezala, buru-iruditeriari dagokionez, adar berbak ostagi batzuen luzapena dirudi. Harri-laino (harri-lanho) elkarketa deskribatzaile samarra Herria aldizkarian aurkitu da (DRALV / Herria, 1963): "Harri-lanhoak ingurikatzen duelarik zerua...". So egilea ezizeneko idazle batek erabiltzen du eta OEHn ere ez da agertzen. Enbata-hodeiak azpi-kategoriari buruz ordezkari bakarra ere aurkitu da datutegian: enbata-laino (enbata laino); Landak erabiltzen du Gara egunkarian eguraldia iragarri eta aurreikusten duenean: "Goiz partean hego ukituarekin eta arratsaldean mendebal ukituarekin. Horrek enbata laino arin batzuk sorraraziko ditu kostaldean baina euririk gabe" (Landa, 200312-09). Ondorengo azpi-kategoria haizete-hodeiak bitan banaturik dago: batetik, haizetea iragartzen duten hodeiak eta bestetik, haizeteak berak ekartzen dituen hodeiak. Lehenengoei dagokienez, laiatu eta tripaki hitzak dira eta bigarrenei dagokienez, galerna-buru (galarren buru / galerna buru) eta hodei-laino (odai-laiño) elkarketak eta trunbil berba. azaltzeak haizetea edo haize beltza sortuko dela adierazi nahi du. Euskal hiztunaren adimenbegiak irudikatzen du zerua "lur laiatua" izango balitz bezala. Hodei-laino (odai-laiño) elkarketa Azkuek ere jaso zuen Gipuzkoako Arrasate herrian (DVEF). Gorago aipatu bezala, Hodei-laino (odeilañu, odoileño) izen-elkarketa Bizkaiko Orozko eta Nafarroako Dorrao herrietan "hodeia" izendatzeko. Euskararen hizkeretan hedatuen dauden bi berben batuketa da: hodei eta laino. Ziur asko, hiztunek hitz batekin nahikorik ez, esanahia galduxea delakoan, eta beste batekin elkartu beharra sumatu dute. Ez dirudi oso arrunta denik. Trunbil berba Azkuek ere bildu zuen Lekeitio alboko Ispaster herrian (DVEF). OEHn "M" hizkia (Markina) dakar orduko azpi-euskalkia adierazteko. Gernikan, ostera, hitz hau erabiltzen dute "prominencias toscas de las cortezas de los árboles" esateko; beraz, euskal hiztunaren adimenaren begiak zuhaitzen azal horiek ikusten bide ditu zeruan horrelako hodeiak agertzen direnean. Aztertutakoaren arabera, nabari da metaforak ugari direla nekazaritzaren, naturaren eta eguraldiaren lexikoaren artean. Euskaldunak bere alor eta munduko lexikoaren jakintza aplikatzen du eguraldiaren eremuan. Hurrengo azpi-kategoriari hodei-xaflak deitu zaio. Bi elkarketa dira: bata, hodei-xafla bera eta bestea, laino-xafla. Bi terminoak Landak erabiltzen ditu egunero Gara egunkarian egiten dituen aro-iragarpenetan (Landa, 2003). Elkarketa biak ez dira inongo hiztegi edo corpusetan agertzen; beraz, baliteke Landak hodei mota zehatz bati erreferentzia egitea, hau da, "xafla" modukoa dena; beraz, Landak adimen-begiaz "xaflak" ikusten ditu ortzian. Bestalde, beharbada, gorago aipatutako laino ziplei hitzak "hodei-xafla"rekin zerikusia izan lezake; ondorioz, azpi-kategoria berekoak izan litezke. Eate berbak konnotazio mitologikoa du. Hodei motarik adierazten ez badu ere: Haranez haran eta mendiz mendi trumoi-hodeiak zuzentzen dituen jeinua da. Izen horrekin esaten zaio Gipuzkoako Goierrin ekaitz, su, uholde eta haize-erauntsien jeinuari. Eateots entzuten da harria, sute ikaragarria, uholdea edo basoan burrunba ateratzen duen haizea hurbiltzen direnean. Beste izen batzuk honako hauek dira: Egata (Zegama), Orots edo Erots (Arakil), Ereeta (Azpeitia). Ereeta'n bizarrak erretzen ari den baso baten edo eraikin baten sugarrak dira, goraka egiten dutenak. Badira pertsona batzuk indar magikoak dauzkatela uste dutenak eta Eateri ustezko agindu egokiak ematen dizkiote; batzuetan eskuaz seinalatuz esaten omen diote non bota behar duen euria eta non harriabarra. Esate baterako, Zeanuriko Ipiñizar auzoko bizilagun batek, trumoi-hodeia hurbiltzen ari zela ikustean, uztai-bedar (Rumex crispus) izeneko belarra biltzen omen zuen bere ezkerreko eskumuturrean eta beste eskuaz ekaitzari edo Eateri adierazten omen zion nondik nora joan behar zuen. (Barandiaran, 1997: 182) Justulodei (juztulodai, juztulodei) berbak badirudi justuri + (h)odeitik datorrela, hau da, "trumoi-hodeia"; izan ere, justuri edo inusturi terminoa oso zabalduta dago Bizkai aldeko hizkeretan "trumoia", "tximista" edo "tximistargia" adierazteko. Hitz hau Azkuek jaso zuen Bizkaiko Mundaka eta Otxandio herrietan (DVEF). Ekaitzaren eremuan luze eta zabal aztertu da justuri berbaren gainekoa. Bertan ondorioztatzen da justuri, inusturi, iurtzuri, ortziri eta kideko terminoek jatorri bera izan lezaketela eta ortzirekin zerikusia izan. Ortzi bera, hain zuzen ere, erabili zen Egunaria aldizkarian "trumoi-hodeia"ri irizteko: "Anhitzetan bero handien ondotik ortziak eta zenbeit lekhutan harria" (DRALV). Ortots-goibel elkarketa Nafarroako Baztan haranean erabiltzen da (Izeta, 1996). Batetik, ortots hitza dakar berekin, hots, "trumoia" eta bestetik, goibel, "hodeiz beteta" edo "lainotuta" esan nahi duena. Ortots hitza ekaitzaren eremuan aztertu da (§4.2); ziurrenik, "ortziren hotsa" eman nahi du aditzera. Azpi-kategoriari amaiera emateko trumoi- berba daukaten hiru elkarketa dira: trumoiadar (trumonadar); trumoi-buru (trumoburu) eta trumoi-laino (trugoi lañoa, trumoi-laiño). Trumoi-adar hitza Gipuzkoako Andoain herrian jasorik dago (DVEF); bertan trumoi-laiño berbaz ere baliatzen dira bertako euskaldunak. Trumonadar aldaera Bizkaiko Markina eta Gipuzkoako Aia eta Orio herrietan erabiltzen da (DVEF). Gorago aipatu bezala, euskal hiztunaren buru-iruditerian adar hitza sarritan azaltzen da termino etnometeorologikoak sortzeko; antza denez, zenbait ostagi eta fenomenoren luzapena da, lokailua; trumoi-buru (trumoburu) elkarketa Eusebio Erkiaga idazleak erabiltzen du Arranegi eleberrian (OEH) eta trugoi lañoa aldaera Bizkaiko Bakio herrian bilduta dago (Gaminde, 1999). Ondorengo azpi-kategoria kumuluak dira: kumuluak (latinez: cumulus, "pila", "mordoa") garapen bertikal nabarmena eta ertzak ongi definituak dituzten hodei bakartuak dira: "hodei kotoikarak dira eta gainaldeak, askotan, azalorearen antza izaten du. Zuri distiratsuak dira eguzkiaren argia islatzen dutenean. Azpialdea ilun eta horizontal samarra izaten dute. Bakarrik, lerrotan edo taldeetan ager daitezke. (MetHizt, 67-68) Goibel-murru (goibelmurru) elea Nafarroako Baztan haranean bildua da (Izeta, 1996). Deskripzioa ere badakar: "hodei trinkoa, mendi erakoa, denbora ona denean agertu ohi dena". Beraz, nolakotasuna eta noizkotasuna aipatzen ditu: "mendi erakoa" eta "denbora ona denekoa". Txanbolin-hodei (txanbolin-odai) kumuluetan azken hitz-elkarketa da. Bizkaiko Lekeitio herrian erabiltzen da (DVEF). Txanbolin berba musika-tresna izan liteke, Bizkai aldeko hizkeretan tanbolin esan ohi dena. Beharbada, euskaldunaren adimen-begiak horrelako hodeiak danbolin batekin erkatzen ditu; hortaz, kasu honetan tamaina ez, baizik eta aspektua biltzen da hiztunen buru-irudimenean. Behin lehenengo nozio orokor etnosemantikoa azterturik, bigarren nozio orokorra aztertzeari, kantitateari, ekingo zaio. Wilkinsen hitzetan (1976), hizkuntzaren ezaugarri unibertsala izenak zatigarri / zatiezin edota zenbakarri / zenbatezin bikoteen arabera sailka daitezkeela. Hori horrela izanik, oro har, gauza guztiak kuantifikagarri / kuantifikaezintzat jo litezke. Wilkinsek dioenez, honelako ezaugarriak dauzkaten hitzak lotu behar zaizkio nozio honi: kopuru absolutua eta kopuru erlatiboa. Azterlan hau kontuan harturik, nolabait kantitatea adierazten duten etnometeoro guztien hitzak sailkatu behar lirateke nozio orokor honetan. Hodeien eremuan, Kantitateak bost kategoria bilduko lituzke bere baitan ortzian antzeman daitekeenaren arabera: Hodeitza —hodei ugari—; Zerua hodeiz beteta —hodeiak besterik ez da ikusten—; Zerua hodeitsu —zenbait hodei antzematen dira—; Hodeirik gabeko zerua —ez dago hodei bat ere— eta Ostartea — zeru tarteak edo zirrikituak hodeien artean—. Horrelako kategoriak kopuruari dagozkiola erabakirik, horrelaxe aztertuko da. Izakien nozioan ez bezala, Kantitate nozio orokorrean ez dago azpi-kategoriarik; zuzenean igaroko da kategoriatik nozio espezifikoak aztertzera. Beherago dago ikerkizun 39. taula. Guztira 50 nozio espezifiko dira. Estali(ta) izenondo eta aditzondoa, nola eta nolakoa, estali aditzean oinarritua. Biak Joxe Landak erabiltzen ditu "zerua hodeiz beterik" dagoela adierazteko (Landa, 2003). Antza denez, forma hau erabiltzea berrikuntza da; izan ere, horrelako adierarik duenik ez dago Orotariko Euskara Hiztegian (OEH). Komunikabideetan ere zeru estalia entzuten da; beraz, berrikuntzatzat har daiteke. Goi estari elkarketa ere jasota dago Bizkaiko Markina herrian (DVEF). Goi hitzak zeru ordezkatzen du kasu honetan, eta estari izenondo gisa azaltzea ez da arrotza izaten. behe-nafarrera, gipuzkera eta lapurtera euskalkietan erabiltzen dela (DVEF); gobel aldaera Azkuek ere bildu zuen (DVEF); goiber Nafarroako Baztan haranean erabiltzen da (Izeta, 1996); hobiel Nafarroako Zaraitzu haranean, non galdu baita euskara (DVEF); obiel Nafarroa Behereko Gamarte herrian jasoa da (EHHA); goi goibel (goi gibel) elkarketan, ostera, beharbada, hiztunak goibel berbaren barruan goi hitza dagoelako ziurtasuna galdu du; horregatik, berriz aurretik goi izena esaten du. Bizkaiko Arratia eta Txorierri haranetan eta Durango eta Orozko herrietan baliatzen dute hiztunek (DVEF). Antzeman daitekeenez, goibel elea orokorra da euskalki gehienetan; bizkaiera, behe-nafarrera, gipuzkera, lapurtera eta suntsitutako zaraitzueran; goibelaldi izena Txillardegik erabiltzen du Leturiaren egunkari ezkutua izeneko eleberrian (DRALV); -aldi atzizkia du erantsita, tartea edo denbora adierazteko. Gris, grisila eta grisilüntxka izenondoak Zuberoako Larraine herrian bilduak dira (EHHA). Hirurak erabiltzen dira "zerua lainoturik" dagoela adierazteko. Itxura denez, frantsesezko gris koloretik datoz, mailegu gisa; –ilak atzizki txikigarria izan liteke eta ilüntxka, ilün izenondoa gehi –xka atzizki txikigarria. Horibel elea (OEH) ildo berekoa da, baina bel(tz) kolorea gehituta. Goragoko goibel termino ezagunarekin batera azter zitekeen; izan ere, hobiel, hoibel eta obiel aldaerak badira, baina beharbada kasu honetan hasierako hori hitzak ez dauka goirekin inongo zerikusirik; baliteke euskal hiztunak zeruan beste tonu bat sumatzea, horiaren eta beltzaren artean edo bien arteko nahasketa, hain zuzen ere. aztertzen denean, kuku(tu) aditzaren berri ere emango da. Larrainen zerua lainotuta dagoela azaltzeko, EHHAk hitz hauek bildu ditu: dündü, gris, grisila, grisilüntxka, ilunxka (ülhüntxka), kabes (kaes) ñabar, urdin eta urdinxka. Bi ondorio atera litezke honetatik guztitik: batetik, biziki oparoa da bertako biztanleek erabiltzen duten lexikoa, eta, bestetik, nor den hiztuna, halako adimen-begia eta buru-iruditeria. Lainotu (laiñatu) berba ere erabiltzen da Bizkaiko Arratia haranean eta Gipuzkoako Eskoriatza herrian zeruaren goibeltasuna aditzera emateko (DVEF). Aditz arrunta izanagatik ere, kasu honetan aditzondo gisa ere erabiltzen bide da. Muku elea Nafarroako Baztan herrian jasoa da. "Gaur muku dugu"; "Iruzkirik gabe muku" (Izeta, 1996). Baliteke goragoko kuku eta muku hitzek jatorri bera izatea. Urdin(xka) eleak Zuberoako herri batzuetan jasorik daude; urdin, Larraine eta Urdiñarben eta urdinxka, Larrainen. Gaur egun sarri entzun eta irakurtzen da "zerua urdin dago", hodeirik gabe dagoela adierazteko. Beharbada, gaztelaniaren eta frantsesaren eragina izan liteke, zeren oraindik orain Zuberoako zenbait herritan kolore urdinaren jatorrizko adieraz baliatzen baitira bertako euskaldunak, iluntasun kontzeptutik hurbil dagoena, alegia. arabera: "atmosferan, partikula guztiz txiki eta lehorren suspentsioa da; ezin dira ikusi begi hutsez baina nahikoa ugariak dira aireari opaleszentzia (atmosferaren kolore zuriska) itxura emateko (MetHizt, 1988: 119). Hodeizu (odeizu, odeizü) elea aurrekoaren aldaeratzat jo daiteke; izan ere, -zu atzizkia Euskal Herriko ekialdean erabiltzen bide da; odeizu Nafarroako Erronkari haranean aditzen zen (Estornes, 1997), eta gaur egun, oraindik, odeizü Zuberoako Sohüta herrian (EHHA). Arabako herri euskaldunetan, Bizkaiko Durango herrian eta Gipuzkoako Itziar herrian jasorik dago (DVEF). Hiztunen Adimen-begiak bestelako ñabardura gehitzen du: "gaueko zeru garbi eta izarratua"; urdin bakarrik ere, aditzondo moduan sarritan azaltzen da gaur egungo ahozko eta euskara idatzian: "Zerua lainorik gabe eta urdin egongo da" (Landa, 2003). Kalitate nozioaren bigarren kategoriaren berri eman denean, zerua hodeiz beteta egotea, kolore urdina ere aztertu eta adierazi da oraindik Zuberoako zenbait herritan antzinako adierarekin erabiltzen dela. Euskal hiztunaren adimen-begiaren iduriko, kontrako zentzuan erabili izan da, zerua lainoturik dagoela azaltzeko, alegia. Zalantza dago ez ote den gaztelaniaren eta frantsesaren eragina izango. Nolanahi ere, gaur egin oso hedaturik dagoela azpimarratu behar da; hodei gabe (odei bage) terminoa Añibarro idazleari hartuta dago (OEH). Guztiz deskriptiboa da; amaitzeko, ostri hitz enigmatikoa dago. Barandianek dio "Ozkarbiari toki batzuetan, ostri deitzen diote" (Barandiaran, 1972). Baliteke ostri ortzitik etortzea; izan ere, Euskal Herri ekialdeko euskalkietan -rtz kontsonante-multzoa, mendebaldekoetan -st izaten da; adibidez, bortz / bost edo bertze / beste. Horren arabera, osti espero behar litzatekeen arren, eta ez ostri, beharbada, -r- tarteko hori ortziren aztarna zaharra izan liteke. Bestalde, ostrik Gipuzkoako Ormaiztegi herrian "Ilargiaren larraina" esan nahi du (Bähr, 1931). Datutegian Ostriz hasten diren eleak honako 40. taula honetan ikus daitezke: Ostartea, bosgarren kategoria dela-eta, nabarmendu behar da ortzia lainotuta badago ere, zirrikitu batzuen bitartez zerua ikusi eta puska bat azaltzen dela eta beste zenbaitetan argia eta eguzkia ere iragazten direla. Beraz, zeru zatiak ikusi ez ezik, argia eta eguzkia ere sumatzen dira zenbaitetan. Horrelako da hiztunen begi-adimena. Ostartea kategorian jasotako nozio espezifiko guztiak honako hauek dira: argiune (argiuna); bi(r)targi; eguzkiarte; hodeiarte (odeiarte); kortxintxa; lortxinga (lortxinge); hodeiarte; oskarbi-une (ozkarbi-une) eta ostarte (oztarte). Argiune (argiuna) berba Gipuzkoako Eibar herrian erabiltzen da (Etxebarria, 1965-66). Kasu honetan hiztunek argitasuna lehenesten dute, eta ez ikus litekeen ortziaren zatia. Ostarte (oztarte) berbaz baliaturik, eman zaio izena kategoria honi adierazgarriena delakoan, "ortziaren artea", alegia. Euskal Herriko hainbat bazterretan erabiltzen da hitz hau, baina bat aipatzekotan, Bizkaiko Bakio herrian jasotakoan aipatu beharrekoa da (Gaminde, 1999). Nor den hiztuna halako adiera izaten du termino honek, adimenaren begiaren arabera: zenbaitetan "euria egin eta atertzen dueneko hodeien arteko eguzkia" ematen du aditzera Gipuzkoako Oñati herrian (Izagirre, 1959). Orixe idazleak, adibidez, zeruaren sinonimo gisa erabiltzen zuen (DRALV): "Ostartetikan (zerutik) begia kliska dabil Eguzki Amandrea"; beste batzuetan bero adjektiboaren laguntzaz, "eguzkiak sendo eta gogor jotzen duenean" erabiltzen da gipuzkera euskalkian (Mokoroa, 1990). Bigarren nozio orokor etnosemantikoa azterturik, hirugarren nozio orokorra aztertuko da: kalitatea. Wilkinsen esanetan (Wilkins, 1976) mintzatzen garenean askotan gauzen edo pertsonen kualitateak aipazten ditugu. Haren arabera, honelako kontzeptuak daude loturik kalitatearekin: kalitateen neurketa, lexikoa eta egiturak; kalitate zehatzak, jatorria, dimentsioak, pisua, koloreak, tenperatura, kalitate fisikoak, pertsona ezaugarriak, fisikoa egokitasuna eta garrantzia. Hortaz, hodeien kualitateak sartu behar genituzke nozio orokor honetan: nolakoa den, zein kolore daukan, nola zehazten den… Azterlan hau aintzat harturik, kalitatea adierazten duten etnometeoro guztien hitzak sailkatu behar lirateke nozio orokor honetan. Jaso diren nozio espezifiko guztien arabera, Hodeien eremuan, kalitateak sei kategoria bilduko lituzke bere baitan hiztunen adimen-begiak sumatzen dutenaren arabera: Nolako hodeiak; Nola dauden hodeiak; Hodei handiak; Hodei txikiak; Hodeien koloreak eta Zeru gorria. Guztira, 23 nozio espezifiko biltzen dira kategoria horietara. Banan-banan aztertuko dira, 41. taula honetan sailkaturik dagoena. Nolako hodeiak diren kategorian lau nozio espezifiko hauek jaso dira: busti; lodi; maskal eta sare. Laurak Joxe Landak erabiltzen ditu Gara egunkarian egunero egiten dituen eguraldi-iragarpenetan (Landa, 2003). Deskripzio zehatz askoak egin ohi ditu. Sare izenak adjektiboaren eginkizuna hartzen du eremu honetan; laino sareak erabiltzen du maiz Landak, hots, hodeiak oso meheak izanik, apurka-apurka desegin egingo dira: "Goiz partean lainoak sareagoak izango dira eta arratsaldean euri mehea" (Landa, 2004-01-09). Hiztunen buru-iruditerian horrelako hodeiak benetako sareak izango balira bezala tinkaturik dago, berorietan barrena zirrikituak daude eta. Sare hitza ere aditzondo gisa erabiltzen da; hurrengo kategorian horrela aztertuko da. Bigarren kategoria Nola dauden hodeiak da. Hiru nozio espezifiko bildu dira datutegian: leihokaturik; opilduak eta sare. Morroilo (morroillo) berba Bizkaiko Mundaka herrian jasoa da (DVEF). Hodei lodia izateaz gain, hauxe ere izan daiteke morroilo hitza: "1. Bi euskarritan ezker-eskuinetara higituz eta gehienetan ate handiak ixteko edo irekitzeko erabiltzen den mekanismoa, burdinazko barraz eta atxikirik duen eskulekuaz osatua. 2. ARMAG. Su-armetan, atzeko irekigunea ixten duen altzairuzko pieza" (Harluxet). Horrenbestez, hemen aipatutako mekanismo eta piezen sendotasuna izan liteke hiztunen adimen-begiek ikusten dutena, horrelako hodeiak ikusiz gero. Bi dira datutegira bildu diren koloreak eta guztira, hiru termino: dundu (yunyu) / dunduxka (yunyuxka) eta gorri / gorrizta eta hodargi (odargi), hau da, kolore nagusiak eta txikigarriak. Hiztunen adimen-begiak ez du bestelako kolorerik sumatzen hodeietan. Gorri adjektiboaren gorrizta txikigarria Landak erabiltzen du: "Laino gorriztak eta hego haize txikia" (Landa, 2003). Azken kategoria zeru gorriari buruzkoa da. Ondoko termino hauek jaso dira: arraskorri; azkorri; gau-oskorri; goibel argi; goigorri; goizkorri; oskorri (orzgorri, osgorri, ozkorri) eta zeru gorri. Guztiek, batek izan ezik, daramate barnean kolore gorria. Arrats gorri (arraskorri) terminoa Bizkaiko Txorierri haranean eta gipuzkera euskalkian erabiltzen da eta badirudi Nafarroako Lesaka eta Gipuzkoako Oiartzun herrietan ere bai; izan ere, Azkuek "arraskorri eguraldi, goizkorri laster euri (AN-lez-oy)" ematen du aditzera (DVEF). Atsotitz horretan erraz suma daitekeenez, arraskorri eta goizkorri hitzak kontrajarrita daude; goizez, zeru gorriak euria iragartzen du, baina arratsaldekoak eguraldi ona. Goiz gorri (goizkorri) hitza, Azkueren arabera, Nafarroako Lesaka eta Gipuzkoako Oiartzun herrietan erabiltzen da. Goibel-argi Nafarroako Sakana haraneko Arakil herrian jasota dago (DVEF). Datutegiko hitzen artean, gorri terminoa ez daukan bakarra da, eta badirudi lehenengo begiratuan kolore gorriarekin zerikusirik ez duena, baina Azkuek gaztelaniaz "arrebol" itzulpena ematen du. Bi berben artean marratxoa dagoenez gero, hitz-elkarketatzat jo behar da. Goigorri hitza Arrese idazleak erabiltzen du (DRALV). Horrelako eremuetan, Goi berbak "zerua" adierazten du; beraz "zeru gorri"ren baliokidetzat jo behar da. erlijioaren eraginez sartua eta bultzatua, erlijio-kontzeptuak dauzkana bere baitan, eta bestea, ortzia, lurgainaren gainetiko guztia adierazi nahi duena, naturari lotua, ziur aski. Laugarren nozio orokor etnosemantikoa Jarduera da. Jarduera hitzak ekintza adierazten du; beraz, berba egiten dugunean, nolabait, zerbait edo norbaiten ekintzen berri ematen dugu. Hizkuntza batzuek berezko aditz edo aditz-lokuzioekin egiten dute eta beste batzuek subjektuari hainbat marka ezarriz. Wilkinsen esanetan (1976) nozio orokor honetan honetariko kontzeptuak jorratu ohi dira: prozesua, parte hartzea, modua, jarduera zehatzak eta funtzioa. Honenbestez, hodeiez hitz egiten denean, haien inguruko jarduerak izan behar lirateke aipagai nozio orokor honetan. Bildutako nozio espezifiko guztiak aintzat harturik, Hodeien eremuan, jarduerak lau kategoria hartuko lituzke bere gain, hiztunen adimen-begiak sumatu eta buru-iruditerian gordetakoaren arabera: Zerua hodeiz bete; Zeruan hodeiak saretu; Zerua garbitu; Hodeiak loditu eta Zerua lainotzeko antza izan. Orotara, 53 nozio espezifiko biltzen dira nozio honetara, zenbait aldaera barne. Jarraian, banan-banan aztertuko dira beheragoko 42. taula honetan. Lainotzeko antza izan Estaltzeko taxua ekarri Lau kategorien artean honek dauka nozio espezifiko gehien. Horrek adierazten du, nolabait, nolakoa den Euskal Herriko eguraldia: askoz hitz gehiago daude lainotzeaz, oskarbitzeaz baino. Nozio espezifiko hauen artean bi multzo handi egin daitezke: bata, "zeruaren egoeraren berri ematen duena", eta, bestea, "hodei, laino eta antzeko hitzen oinarri duten aditz eta lokuzioak". Bateko hiztunen adimen-begiak sumatuko luke zeruaren egoera, Belundu, beltzatu (beltzatü), beltzatzen ari (bezten ari), belztu (beztu), goibeldu, ubeldu eta zerua beltzez jantzi aditzek eta lokuzioek bere barnean kolore beltza daukate, nola edo hala. Belundu aditza, besteak beste, Bizkaiko Uribe-Etxebarri (EHHA) eta Gipuzkoako Antzuola herrietan jasorik dago (DVEF). "Goia belundu dau". Baliteke bel(tz) + ilun + tu-tik etortzea; beltzatu aditza Lapurdiko Donibane Lohizunen jasorik dago (EHHA) eta beltzatü aldaera Nafarroa Behereko Arruta herrian (EHHA). Handik hurbil, Gamarten, beltzatzen ari jaso da (EHHA), baina beharbada berehalakotasuna aditzera emateko izango zen; gauza bera gertatzen da bertako beste herri baten, Landibarren, hain zuzen ere, baina bezten ari erabiltzen dute hiztunek (EHHA) eta ondoko herrialdean, Zuberoako Sohüta herrian bezten ai bildua da (EHHA); belztu (beztu) aditza, ostera, Gipuzkoako Zestoa herrian erabiltzen dute hiztunek (EHHA); goibeldu aditzak zenbait aldaera dauzka; goibeldu bera Azkuek dio euskalki batzuetan entzuten dela, goi-nafarrera, behe-nafarrera, gipuzkera eta lapurteran, hain zuzen ere, eta euskara galdutako Nafarroako Uztarroze herrian; hobieldu aldaera behe-nafarreraz ere bai (DVEF) eta honako aldaera hauek ere Nafarroa Beherean: hobeldu Isturitze herrian, hoibeldu Arnegi herrian eta obieldu Jatsun (EHHA). Ziurrenik, guztiak goi + bel(tz) + tu-tik datoz; ubeldu aditzak goibeldurekin izan lezake zerikusia edo ubel eletik etor liteke. Analogia sekulako sortzeko makina da hiztunentzat. Nafarroa Behereko Garruze herrian bildua da ubeldu Beste aditz eta lokuzio batzuek ortzia iluntzearekin daukate zerikusia. Adibidez, ondoko hauek: ilundu (ilhundu), iluntzen ari (ülhüntzen ari); itzal egon eta itzaldu. Ilundu aditza "lainotu" esateko Euskal Herriko zenbait bazterretan erabiltzen da; adibidez, Gipuzkoako Zestoa herrian (EHHA). Beraz, bi adiera ditu: bata, gaua heltzen denerako, eta bestea zerua lainotzen duenerako; ekialdeko beste euskalki batzuetan ilhundu aldaera erabiltzen da (Lhande, 1926); iluntzen ari (ülhüntzen ari) aditz-lokuzioa ere hainbat bazterretan erabiltzen da; adibidez, Nafarroa Behereko Behorlegi herrian (EHHA); ülhüntzen ari aldaera Zuberoako Larraine herrian jasota dago (EHHA); itzal egon lokuzioa eta itzaldu aditza ildo berekoak dira (Mokoroa, 1990). Badirudi zerua pizturik dagoela eta une jakin batean, hiztunen adimen-begiak sumaturik, itzali egiten dela. Itzal egon aditz-lokuzioaren berri eman da Kalitate nozio orokorrean (Mokoroa, 1990). Gipuzkeraz erabiltzen dira biak. Arruta eta Gamarte herrietan (EHHA). Azpimarratzekoa da Baztango Lekaroz herrian Kuku dago esaten dela, zerua lainotuta egoten denean (EHHA). Nafarroako Baztan haraneko beste zenbait bazterretan mukutu aditza erabiltzen da esanahi berarekin: "mukutu du" (Izeta, 1996). Haran berean ere "Gaur muku dugu. Iruzkirik gabe muku" entzuten da (Izeta, 1996). Horren arabera kukutu (mukutu) eta mamutu aditzak ezpal berekoak dira, Azkueren arabera bata, gizonezkoentzat eta bestea emakumezkoentzat (DVEF). Tapatu (thapatu, thapatü) eta tapatzen ari (taphatzen a(r)i) direla-eta, thapatu aldaera estali aditzarekin batera Nafarroa Behereko Arruta eta Ezterenzubi herrietan entzuten da (EHHA) eta thapatü aldaera estali aditzarekin ere Zuberoako Larrainen (EHHA). Lokuzioei dagokienez, taphatzen ari Zuberoako Urdiñarbe eta tapatzen a(r)i Sohüta herrietan jasorik daude (EHHA). Ziurrenik aldaera horiek guztiak hizkuntza erromanikoren batek eraginda daude. Hala ere, aipatu behar da herri batzuetan bi aditzak elkarrekin bizi direla: estali eta tapatu; adibidez, Zuberoako Larraine herrian (EHHA). tiempo" zentzuan dakar: Garatek jasotakoa da Gipuzkoako Goierri eskualdean (OEH): "Eguraldia mindu du". Laino berba oinarri duten eleen artean honako hauek dira: laino arte egon (lañoarte egon); lainopetu (lanopetu) eta lainotu (laiñatu, laiñaatu, lañaatu, laiñotu, lañatu, lanhatu, lanotu, llañotu). Laino arte egon (lañoarte egon) aditz-lokuzioa Bizkaiko Abadiño herrian entzunda dago: "Serue lañoarte dau" (Gaminde & Salterain, 1991). Esaldi horren arabera, badirudi zeua lainoak harturik dagoela; lainopetu (lanopetu) aditzak –pe atzizkia darama bere baitan, lainoaren azpian gaudela adierazteko. Aditz hau Harrietek jasotakoa da (OEH); lainotu aditzak hainbat aldaera ditu euskalkiz euskalki: adibidez, laiñatu Azkuek dakar bere hiztegian (DVEF); laiñaatu eta lañaatu aldaerak Gipuzkoako Oñatin bildu zituen Izagirrek (Izagirre, 1959); laiñotu aditza Gipuzkeraz eta bizkaieraz erabiltzen de Azkueren arabera (DVEF); lañatu Barrensoro idazleak erabiltzen zuen (DRALV); lanhatu, Azkuek ere badakar bere hiztegian eta Iparraldeko euskalkietan erabiltzen dela adierazi zuen (DVEF); lanotu Harrietek ere badakar (OEH); llañotu aldaera Gipuzkoako Hondarribian erabiltzen da (EHHA). Guztien artean zaharragoak omen dira –atu bukaeradunak; izan ere, antzinako eratorpenean –o –a bihurtzeko joera omen zegoen; adibidez, astotik astakilo. Ortzia heldu aditz-lokuzioa Nafarroa Behereko Isturitze herrian jasorik dago (EHHA). Ez da erraza ulertzea nola interpretatu behar den Ortzia heldu hau: badirudi zerua onduta edo umotuta dagoela, ez garbi. Horrelako ortzia ikusiko zuten antzinako euskal hiztunek. Argitu aditza bazter askotan erabiltzen omen da; datutegikoa bizkaiera euskalkian erabiltzen da: "Argitu egin dau" (Labayru Hiztegia). Azpimarratzeko nor-nork erregimenaren erabilera. Dena dela, gau egun "Argitu egin da" ere entzuten da. Garbitu aditza, argitu bezala oso hedaturik dago: "Lainotuta egon dan zerua garbitu dau" (Labayru Hiztegia). Adibidea bizkaieraz ere ipinita dago eta nor-nork eran erabiltzen da toki gehienetan. Giroa arindu aditz-lokuzioa gipuzkera euskalkian jasorik dago (Mokoroa, 1990). Nozio espezifiko hau eremu honetan kokaturik badago ere, Eguraldiaren eremuan ere egon liteke inolako arazorik gabe; izan ere, "Giroa arindu du" esaldia baino ez dago datutegian eta aipatu bezala, bi eremuetan azter liteke. Goratu aditzarekin beste hainbeste gertatzen da. Mokoroak hauxe dakar: "eztu goratuko... (Egualdia)" (Mokoroa, 1990). Ez du beste inongo azalpenik adierazten. Mehetu aditza Gipuzkoako Hondarribian jasota dago: "eguraldia mehetu du" (Mokoroa, 1990). Horrek eguraldiak hobera egiten duela, edo gero eta hodei gutxiago daudela adierazten du. Bestalde, Landak idatzi ohi duen "euri mehea" ere arrunta da: "Goiz partean lainoak sareagoak izango dira eta arratsaldean euri mehea" (Landa, 2004-01-09); badirudi lodi izenondoaren eta loditu aditzaren kontrakoa dela: lexiko etnometeorologikoan mehe(tu) / lodi(tu) aditzek antonimo-bikotea osatzen dute. Urratu aditza Gipuzkoako Aia herrian entzunik dago: "Aia aldetik urratu du (argitu du)" (Mokoroa, 1990). Eguna zabaltzen duela adierazteko ere erabiltzen da aditz hau: "(argia) urratu du"; beraz, badirudi nolabaiteko metafora eratzen duela adimen-begiak, zeren jantzi edo gorputz-atalekin erabiltzen da gehienbat aditz hau. Adibidez, "Jantzia urratuta ekarri eban etxera" edo "Sasitza ondotik pasaukeran, besoa urratu eban" (Labayru Hiztegia). Ele horiek guztiek zerbait dute komunean: garbitasuna. Zerua garbi dago eta hori delaeta, gauez Izar-bidea ikusten da; euria atertu eta argitzen du; ihintza sortzen da gauez oskarbi egoten baita. Beraz, kontzeptu hori da nagusi berba guztiotan: garbitasuna, txukuntasuna, gardentasuna… horixe sumatzen du euskal hiztunaren adimen-begiak. Azken kategoriari Lainotzeko antza izan deitu zaio. Ordezkari bakarra dago datutegian, estaltzeko taxua ekarri aditz-lokuzioa: "zeru guztia estaltzeko taiua dakar". Bizkaieraz erabiltzen omen da (Mokoroa, 1990). Bosgarren nozio orokor etnosemantikoa denbora da. Mintzaira gehientsuenetan, denetan ez esatearren, nekez egin liteke denborarik gabeko perpausik. Wilkinsen hitzetan (1976) Denborak ondoko kontzeptu hauek jorratu ohi ditu: unea, iraupena, maiztasuna eta sekuentzia. Horrenbestez, horrelako kontzepturen bat bere baitan biltzen duen edozein termino sartzen da. Hodeien eremuan, kategoria bakarra ezartzea erabaki da: aldizka ostartea, aldizka goibel. Hiztunen adimen-begiak sumatu eta buru-iruditerian gordetakoaren arabera, 2 nozio espezifiko bildu dira nozio orokor honetara: eguzki-bortxazta (iguzki-bortxazta) eta Eguzki burtzinga (iduzki-burtxinga). Segidan biak aztertuko dira beheko 44. taula honetan. Aipatu bezala, kategoria bakarra Aldizka ostartea, aldizka goibel da; bi hitz-elkarketa dira, eguzki-bortxazta (iguzki-bortxazta) eta eguzki-burtzinga (iduzki-burtzinga). Eguzki-bortxazta (iguzki-bortxazta) elea Nafarroako Zaraitzu haranean erabiltzen zen. Azkuek bildu zuen bere hiztegiaren eranskinean (DRALV). Iguzki-bortxaxta aldaera, aldiz, "aldi berean eguzkia eta euria izaten direnerako" erabiltzen da behe-nafarreraz (DVEF). Eguzki-burtzinga (iduzki-burtzinga) hitz-elkarketa Nafarroako Aezkoa haranean entzuten da. Aurrekoaren zentzu berean erabiltzen dute bertako hiztunek: "batzuetan ostarteetako eguzkia eta beste batzuetan lainoturik" (DVEF). 4.4.6. Espazioa Seigarren nozio orokor etnosemantikoa espazioa da. Hodeiei dagokienez, izendapenak gehienbat bat datoz puntu kardinalekin. Wilkinsen arabera, espazioak kokamendu, mugimendu eta jatorriaren inguruko kontzeptuak hartzen ditu bere baitan; beraz, horrelako kontzepturen bat barnean daukan termino oro sartzen da. Gauzak horrela, hodeien eremuan, bi kategoria ezartzea erabaki da kontzeptuen arabera: Puntu kardinalekin zerikusia duten hodeiak eta Itsasaldeko hodeiak. Beheko 45. taulan aztertuko dira bi kategoria hauek. Kaiman berba bitxia bizkaiera eta gipuzkera euskalkietan erabiltzen da Azkueren arabera (DVEF). Zalantza sortzen da nongo hodeia den erabakitzerakoan, gaztelaniazko eta Ipar-zelai hitz-elkarketa Bizkaiko Ondarroa herrian entzuten da (DVEF). Mota honetako hodeien ezaugarriak jabeturik, zelai berba oso egokitzat jotzen du euskal hiztunaren adimen-begiak; izan ere, oso zelaiak dira horrelakoak, lau askoak. Ipar-zeroi berba Donostian bildu zuen Azkuek (DVEF). Oso polita da euskaldunaren adimen-begiak horretariko hodeiak zeroiekin erkatzea: zeroi sorta bat hautematen du iparlainoak begiztatzen dituen bakoitzean. Aurrerago baleari lotutako beste elkarketa bat ere aztertuko da "hegoko hodeia" esan nahi duena: balen-hodeia. Ezagun da kostaldeko herrietako hiztunek joera handia dutela metaforak itsasoko kontuekin uztartzeko; eguneroko bizimoduak baldintzatzen du lexikoa. Zirrinatu (zirriñatu) da ipar berbarekin zerikusia ez daukan bakarra. Bizkaiko Lekeitio herrian erabiltzen da (DVEF). Baliteke zirrimarratu aditzarekin erlazioa izatea; izan ere, "zirriborratu" edo ematen du aditzera eta zenbaitetan horrelako hodeiak zirriborraturik sumatzen dira ortzian. Balen-hodei (balen-odei) hitza bizkaiera eta gipuzkera euskalkietan erabiltzen da (DVEF). Eder askoa da irudia euskal hiztunaren adimen-begiak sortutakoa: ortzira so egin, eta balearen moduko hodeiak hautematen ditu hego-haizearekin zerikusia dutenak. Puntu kardinalekin zerikusia duten azpi-kategoriak amaitzeko, mendebaldeko hodeiak izendatzeko bi elkarketa aztertuko dira: mendebal-laino (mendebal-laño) eta zehar-laino. Zehar-laino eleari buruz ez dago informazio handirik. Azkuek jasotzen du bere hiztegian (DVEF). Gipuzkoa eta Nafarroako herri batzuetan zehar-haize esaten da mendebaldeko haizeari irizteko; adibidez, zerraize Gipuzkoako Amezketa herrian (EHHA). Itsasao (itxasao) berba Bizkaiko Bermeo herrian bildua da (DVEF) eta aurrekoaren antzeko esangura dauka: "Nubarrones precursores de mares alborotados. Itsaso eta a(h)o berbek hodeiak "Itsasoaren ahoa" direla pentsatzeraino eraman gintzakete. Euskal hiztunek horixe eduki lezakete buru-iruditerian, itsasoa izaki biziduna dela eta ahoa daukala. Lehenik eta behin aipatu behar da hodeiek nozio orokor guztiak dauzkatela: izakiak nozio orokorra ugarixeagoa da besteak baino, Izendapenak eta Hodei-motak tarteko; kantitatea, kalitatea eta jarduera antzekoak dira, gero espazioa, eta nozio espezifiko gutxien denborak dauka. Hodei-moten artean nozio espezifiko asko daude, euskal hiztunaren adimen-begiak ortzian begiztatzen dituen hodeiak bereizteko joera du eta. Kantitate nozio orokorrak ere nozio espezifiko ugari ere biltzen ditu bere baitan. Nozio espezifikoetan azpimarratzekoa da enbat berbari buruz egindako azterketa, etnometeorologiaren eremu guztiak aintzat harturik, hamaika adiera dauzka eta. Adimen-begiak ortzian agertzen den oro desberdindu nahi izate horren bitartez, orotariko baliabideak utzi dira agerian lexikoaren sorkuntzan: hitz-elkarketak, hitz soilak, maileguak, eta neurri txikiagoan eratorriak; jarduera nozio orokorra dela-eta, aditzak eta lokuzioak ere badira. Onomatopeietan, hodeia ikusizko fenomenoa denez gero, ez bide dago baliabide horren bidez sorturiko terminorik. Hitz-elkarketez bezainbatean, logikoa denez, hodei eta laino eleak nagusi dira, lehenengoari zein bigarren osagaiari dagokienez, batik bat hodei-motak izendatzean; adibidez, hodei-adar, hodei-mataza eta trumoi-laino. Hitz-elkarketetan irudiak ere ez dira baztertzekoak: euskal hiztunaren adimen-begiak ortzira so makina bat irudi sortu baititu: ahari-buruak, laino buruhandi eta balen-hodei. Hitz soilak ere badira ugari, hitz-elkarketekin gertatzen den bezalaxe adimen-begiak irudi franko eratu ditu eta; esaterako, burruntzi, kain eta lapar. Maileguak ere ez dira nolanahikoak: adibidez, enbat, dorre eta serro. Bestalde, jarduera nozio orokorreko kontzeptu guztiak ekintzari buruzkoak dira; beraz, hainbat aditz eta aditz-lokuzioak badira; esaterako, belundu, oskarbitu eta laino arte egon. Eratorpena ere bada baliabide aski erabilia hodeien eremuan; esaterako, goibeltasun, hodeitza eta lainotsu. Aipatu bezala, euskal hiztunaren adimen-begiak ortzian hautematen zuen orori izena jarri nahi izan zion: ohartzen zen, ondo ohartu ere, zenbat-gura hodei desberdin ikusten zituela zeruan. Alde horretatik, aipatzekoa da zenbaitetan zerbait magikoa sumatzen zuela, eta hori zela-eta metaforez baliatzen zen begiak ikusten zuena taxutzeko. Horrela, ahari-buruak, lainohankak, hodei-dorre, hodei-mataza eta zaldi gaineko. Magia horren barruan, mitologiak ere badu tokitxo bat, batik bat trumoiari edo ekaitzari loturiko izendapenetan; Eate jeinua eta ortzi berba enigmatikoa agertzen dira. Bestalde, haizearen inguruko nozio espezifiko guztiak azterturik, bat aukeratzekotan kaiman berba nabarmentzekoa da: mailegua dirudi, ziurrenik Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek itsas zabalean beste herrialde bateko arrantzaleei entzun eta bereganatua. Lexikoa eraikitzeko nozio espezifiko guztiak aintzat harturik, azpimarratu beharrekoa da hodeien eremuan eraturiko lexikoa, gehienbat, motibatua dela, adimen-begiak propio makina bat irudi eta hitz-elkarketa osatu ditu eta. Azkenik, aurreko eremuetan aipatu legez, eman behar da aditzera euskal hiztunaren begiak haizeen jiran eraikitako sistema sendoa eta oparoa dela, eta baliabide franko erabili dituela mendeetan ortzian hautemandako hodei-mota guztiak izendatzeko. Ur-meteoroa edo hidrometeoroa "Ur-zatiki edo solidoen multzo batek eraturiko meteoroa da: atmosferatik eroriak nahiz bertan suspentsioan garatuak izan daitezke, edo lurrazaletik haizeak altxatu eta zenbait objekturen gainean edo atmosfera askean utziak" (MetHizt, 1988: 138). Beraz, definizio horren arabera, ur-lurrun edo suspentsioan dauden urtanta likidoen eran, hodeiak, lainoak eta lanbroa ditugu; prezipitazio gisa jausten direnak, euria, elurra eta txingorra dira eta lurrazalaren gainean dagoen eguratseko ur kondentsatua, ihintza eta izotz zuria dira. Hurrengo ataletan honako ur-meteoro hauek aztertuko dira: elurra, euria, hezetasuna, ihintza, izotza, lainoa, lanbroa, gandua eta txingorra. Hasteko eta behin, elur arloa aztertzeari ekingo zaio. Elurra tenperatura 0ºC-tik hurbil egoten denean gertatzen da, batez ere neguan. Tenperatura horren inguruan maluta modukoak nagusi badira ere, tenperaturak apalagoak izaten direnean, ez dira malutak izaten, kristalen antzekoak baizik. Lurraren gaineko elurra gogortu egin ohi da, hondoratze eta likidotzearen eraginez. Babesturik dauden bazterretan elurmetak sortzen dira, handi samarrak izateraino hel daitezkeenak. Mendietan batik-bat, haizeak toki jakinetan pilatzen du elurra; elur-jausiak eragin ditzaketen elur-meta arriskutsuak sortu ohi dira. Euskaraz hainbat hitz dauzkagu askotariko fenomenoak izendatzeko. Nabarmentzekoa da zenbat berba dauden elur-jausiak adierazteko. Horrek, agian, aurreko sasoi bateko eguraldiaren bestelako egoeraren berri eman liezaguke. Gauzak horrela, eraturiko datu-basearen arabera, hauexek dira aztertu beharreko kategoria guztiak: • Izendapenak • Garaia • Elur-maluta o Elur-maluta txikia o Elur-maluta handia • Elur pikorta • Elurra: ekintzak • Nola egiten duen elurra o Elurra ari dueneko onomatopeia • Elurtza • Elur-pilota • Elur apurra • Elur-bisutsa • Elur-erauntsia • Ia urtuta dagoen elurra • Zapalduta dagoen elurra • Elur izoztua • Elur landarra • Oinetakoari itsatsitako elurra • Elur bustia • Elurroldea Bestalde, azpimarratu behar da, meteorologiak, zientzia gisa, elurra sailkatzeko tamaina, intentsitatea eta abiadura kontzeptuak erabiltzen dituela. Horretaz gain, metaketaren arabera, eroritako elurra arina, moderatua edo bizia izan daiteke. Nolanahi ere, bestelako sailkapenak ere egin litezke, ezbairik gabe. Alor honetarako oso apropostzat jotzen da elurraren sormena bere baitan biltzen duen prozesu guztia azaltzea. Hori horrela izanik, taxuzko sailkapen izan liteke elurra sortzen denez geroztik, lurra elurrik gabe, guztiz garbi geratzen den arte. Beraz, prozesua hauxe izan liteke: elurra, lurrera erori aurretik, elurra, lurrera erori eta gero, eta, azkenik, elurra, urtu ondoren. Hortaz, aldi bakoitzean honako kontzeptu hauek aztertzekoak izango lirateke: § Ia urtuta dagoen elurra § Lurmena Datutegiak bildutako nozio espezifikoak, aldaerak eta guzti, 475 dira. Era berean, aipatuak aipatu, eremu etnometeorologiko guztietan bezalaxe, nozioetan oinarritutako sailkapen etnometeorologikoa erabiliko da elurrari atxikitako termino guztien berri eman eta aztertzeko, hau da, eremu guztietan erabiltzen direnak; izakiak, kantitatea, kalitatea, jarduera, denbora eta espazioa. Lehenengo 46. taula orokor honetan nabari denez, elurraren eremuak nozio guztiak hartzen ditu bere baitan. Oparoena izakien nozioari dagokiona da, zortzi kategoria, bigarrena kalitateari, zazpi kategoria, eta txikiena, denboraren ingurukoa, bakar bat. Ezagun da ñabardura ugari bereizten dituela euskarak. Ondorioetan aipatuko bada ere, elurra ez zaio batere arrotz egiten euskal gizakiari. Hainbat eta hainbat xehetasun berri ematen digute berbok. Mendeak joan, mendeak etorri, klimaren historia idatz liteke lexikoan oinarriturik; izan ere, berba ugari kulturaz blai daude, zalantzarik gabe. Elur-malutetan, ostera, gizaki aitzin euskaldunaren buru-iruditeria askotarikoa eta ugaria da. Guztira, 53 aldaera dira, eta batzuen jatorria igartzea zail samarra izanagatik ere, beste batzuena argiagoa da. Iruditeriaren beraren araberako sailkapena egingo da jarraian. Oro har, hitz guztiak kontuan harturik, honelako iruditeria eta sailkapen etnosemantikoa egin liteke: Elurraren eitea: elurra eta natura; elurra eta pikorrak; elur-maluten bestelako itxura. Elur-maluten bestelako itxura: elur-txapel. Elkarketa bitxia da, elur-txapel. Malutak txapelarekin erkatzen dira eta egia esan, batzuetan txapel txikitxoak dirudite. esaten baita; edur-mako elkarketa ildo berekoa izan liteke. Mako berbari erreparatuz gero, hiru adiera dauzkala esan behar da: "gakoa, metalezko pieza okertua eta askotan punta-zorrotza, zerbaiti heltzeko edo eusteko erabiltzen dena", "arkua, uztaia" eta "sardearen hortza, sardea" (Harluxet). Beraz, ez dirudi haiekin zerikusi metaforiko handirik daukanik. Ziur asko, malo edo malko berbei lotuago egongo da. Bestalde, andana hitz soila dugu (EHHA). Bardozen (Lapurdi) jasota dagoelarik, talde edo aldra esan nahi du, hortaz, jariotasunari lot lekioke. Elurraren neurgarritasuna. Elhur kana / (elhür) kanhu. Bi elkarketa horiek Erronkarin eta Zuberoan erabili direlarik, baliteke jatorri barekoak izatea; izan ere, kana hitzak hiru adiera dauzka: batetik, "luzera-neurria, metroa baino zerbait laburragoa, gaur egun batez ere enborrak neurtzeko erabiltzen dena", bestetik, batez ere iparraldean "kanaberaren zurtoina", eta azkenik, "makila edo haga" (Harluxet). Beraz, iruditeria ildo horretarikoa izan liteke. Elur-tanta. Elur-tanta (edur tanta, G-Gizaburuaga: EHHA), elur-txistil (edur txistil, B-Mungia: EHHA) eta tantakada (B-Orozko: EHHA). Euri tanten antzera, elurrak ere bere "tantak" izan ditzake. Badirudi euri tanta elkarketaren eraginez sorturik dagoela. Ezagun da analogia ikaragarrizko motorra dela hizkuntza baten lexikoa zabaldu eta bilakatzeko. Hori delaeta, ez da harritzekoa, horrelako elkarketak sortu izana. Horretaz gai, beste elkarketa, elur-txistil da. Txistil berba, mendebaldeko euskaran "tanta apurtxo bat da" eta tantakada ere aski ezaguna da Bizkaiko mendebaldean. ezin ederragoa izango litzateke elur-pindar, adimen-begiak hoztasuna eta berotasuna aldi berean lotzen ditu eta; elur-potoko dela-eta, ez da erraza jakiten zer ote den potoko hitza. Oderitzen (Nafarroan) erabiltzen da (EHHA): elur siku dela-eta (edur siku, B-Mañaria: EHHA), batetik, elur-maluta da, baina, bestetik, "bustitzen ez duen elur maluta txikia da" (G-Eibar: EHHA); beraz, azken honetatik hurbilago dago elur siku. Hala ere, beste adierarako ere erabiltzen da Mañarian; beste hainbeste gertatzen da elur-txotor (edur txotor) elkarketarekin, txotor Bizkaiko hainbat herritan elur-pikorra adierazteko erabiltzen dute, hau da, "elur maluta txikia eta lehorra txingor alearen antzekoa, baina ez izotza" (B-Getxo, Leioa, Sondika, Sopela, Urduliz: DVEF). Elkarketa hau Lemoizen (Bizkaia) jasota dagoela kontuan harturik (EHHA), hots, kostaldean, elurrarekiko hiztunen esperientzia urri samarra izan liteke eta elurrik egitekotan era horretara egin lezake, "txotor" erara, alegia. Jakina denez, itsasertzeko klima barrualdekoa baino askoz ere samurragoa da. Hortaz, hiztunen esperientziak guztiz baldintza lezake komunitatearen lexikoa; elur-zopa (edur sopa, B-Zeanuri: EHHA) ere bitxi samarra da. Badirudi hiztunek irudimenean "jausten den elurra ez, egun batzuk igarota urtu ohi dena" daukatela. Horretarako elur-salda elkarketa ere jasorik dago Bizkai aldean (edur salda: DVEF). Elur malutaren txikitasuna. Elurra eta irina: elur-irina (elhur irina: DRALV). Badirudi elur maluta mota hau airera eskutada bat irin botatzen denekoarekin erkatzen dela. Ziur asko, efektua antzekoa da. Ez da harritzekoa elur-maluta irinarekin alderatzea, "zuritasuna" eta "xehetasuna" dela-bide. Elur xehe (Elurxe) Baztan aldean erabiltzen omen den hitz honen bigarren osagaiak garbi asko adierazten du elur-malutaren tamaina, baina ez, nolakoa den. Izan ere, Azkuek "copo pequeño de nieve" itzultzen du eta hori dela-eta, nozio honetan egon gabe, kualitatean egon liteke (DVEF). Izakien nozioari dagokion beste kategoria bat eskuz egin ohi den Elur-pilota da. Lau termino topatu dira corpusean: elur-begi, elur-mailo, (elur-) pilota eta mukil. Hiru elkarketak dira eta bat, ez, mukil. Azken hau Bizkaiko Otxandio eta Ubidea herrietan bildu zuen Azkuek (DVEF). Horrez gain, edur-mukilka esapidea ere bai. Gainerakoen artean, elur-begi elkarketa (elhurbegi: DRALV) bitxia dago. Arrunta da eguzki-begi edo haize-begi motako elkarketekin topo egitea, baina, elur-begi terminoak bestelako iruditeria dauka. Izan ere, antza denez, ez du zerikusi handirik begiak elurrarekin; elur-mailo (edurmallo) Oñatin jasota dago eta elur pilota ere adierazi nahi du (Izagirre, 1959). Bigarren osagaiak, mailok, Mendebaldeko euskaran, muinoa esan nahi duenez gero, baliteke hiztunen adimen-begiak horrekiko iruditeria asmatu izana, hau da, eskuz egiten den elur-muinoa edo mendixka. nahasirik. Gazur berbarekin, ostera, metafora oso polita gertatzen da: Bizkaiko Markinako hiztunek elur bustia erortzen ikusten dutenean "esnea gatzatzean eratzen den ur gazia"-rekin alderatzen dute (Harluxet). Izan ere, hori da gazur hitzaren jatorrizko esangura. Azkenik, lanbera berba dugu. La(i)no hitza eta bera atzizkiaz osatuta badirudi ere, ez bide dauka lainoarekin zer ikusirik. Lanbera(tu) aditza ere badago eta esanahi bikoitza du: alde batetik, "elurra bigundu" esan nahi du –horrek badauka loturarik–, eta, bestetik, "hotz handia egiten duenean, aroa epeltzea". Elur apurra Elur matxar, Txamar "Elur larria egiten duenean" (Harluxet) gertatzen da elurtza (edurtza, G-Eibar: Etxebarria, 1965-66); izan ere, -tza atzikiak eskuarki ugaritasuna adierazten du beste eremu batzuetan; adibidez, "basatza", "harritza", "hareatza"…; elur-aldi (edur-aldi) elkarketa itxuraz denbora nazioari dagokiola badirudi ere, jasotako lekukotasunak bestelakoa pentsatzera. Izan ere, honela jasota dago Eibar aldean: "Oiñgo edur-aldixa lakorik ez da izan urte askuan" (Etxebarriak, 1965-66); elur-jauste (edur-jauste) elkarketan nolabaiteko jarduera egonik ere, aurreko kasuan bezalaxe, Errose Bustintza (DRALV) idazlearen esaldiak argi apur bat ematen du: "Une aretan, gau aretako edur-jauste ugaria atertu egin zan". Hortaz, elur-jauste elurra egin eta egin duela erabiltzen bide da; elurketa dela-eta, elur-aldi kasuaren antzera, ematen du denbora eta kantitatea nahasten direla batzuetan, batez ere, egurats-hitzei lotutakoetan: ekaizte, elurte, eurite, haizete, harrite, izozte, sikate… Nafarroako zenbait tokitan -keta atzizkia (DVEF) erabiltzen da adiera horretan: haizeketa, elurketa, izozketa…, garaia adierazteko, alegia. Hala ere, une eta toki batean zehatz eroritako elur-kantitateari ere legokioke; elurte hitza oraintsu aipatu da. Denborazko atzizkiak –te badauka ere, ugaritasuna ere ematen du aditzera. Horregatik, elurte batzuetan "elur-denboraldia" da eta beste batzuetan, "elurtza". Hurrengo kategoria, ugaria eta interesgarri askoa, Elur-jausia da. Berba hori aukeratu da azken urteotan euskara batuan gailurtu eta nagusitu baita, baina beste hitz asko erabil litezke. Corpusean diren 84 aldaerak oparotasun eta aniztasunaren isla baizik ez dira. Gehientsuenak ahozko terminoak dira, EHHAtik ateratakoak22. Bestalde, haietariko asko ez dira ohiko hiztegi eta corpusetan aurkitzen. Jarraian corpuseko item guztiak adimen-begiak eraturiko herri-iruditeriaren arabera sailkatu eta aztertuko dira. Edurramil terminoa Oñatin (Gipuzkoa) jasota dago (EHHA). Azpimarratzekoa da elur eta amil berben arteko elkarketa. Amildu aditza arrunta izanik ere, amil, izen gisa erabiltzeak ez dirudi sarritan gertatzen denik; bai, ordea, amildegi terminoa; edur-jausi elkarketa Bizkai aldean erabiltzen da gehienbat (Labayru Hiztegia). Esanahia argi dago: "jausi edo erortzen den elurra da"; beraz, nahiko deskriptiboa da; elur-jauzi eta elur-jaitsi elkarketak horretatik ere hurbil daude, nahiz forma desberdinak izan; edurluizi, aipatu bezala, elur + lur + bizi-tik bide dat Zegama aldean (Gipuzkoa) erabiltzen da (EHHA). Ziur asko luiziren analogiaz sortua da. Bi aldaera, edurlubesi eta edurluetzi, Mendaron eta Bergaran (Gipuzkoa) erabiliak (EHHA), hurrenez hurren, bitxi samarrak dira, non eta elur + lur + bizi-tik etorriko baitira. Izan ere, baliteke lubesi eta luetzi lur+bizi-tik etortzea. Hala eta guztiz ere, hiru herriok elkarretatik hurbil samar daudenez gero, ez litzateke harritzekoa izango termino bera erabiltzea. Azkenik, elur-lurbehera (edurluperixe) hitz elkarketa norabidea adierazi arren, aurrekoen tankerakoa da, inondik ere. Luperixe Bolibarren (Bizkaia) baino ez da erabiltzen, eta eduluperixe alboko Markinan (EHHA). Ziur asko, analogiaz sortuak, zeren luperixe (luperia) luizia aditzera emateko erabiltzen baita; beraz, *eduperixe itxura guztien arabera, logikoagoa izan arren, ez da halako terminorik jaso, eduluperixe baino. Horrelakoa da hiztunen adimen-begia. Agidanez, luperixe berba iharturik dago, eta horrexetatik sortu da eduluperixe. Hiztunak ez du lurhasierako osagaia gogoan hartu. Denbora aurrera doan heinean, hiztunak hitz batzuen kontzentzia galtzen du. Era berean, elur-eten (elurreten) hitza gure datu basean Gipuzkoa aldeko Urretxu eta Errezil herrietan daukagu jasota (EHHA). Lurtarekin gertazen den bezalaxe, lurreten hitz soilak luizia ere esan nahi du, hortaz, lurretenik, elurretenera igarotzea erraza da oso. Adimen-begiak sorturiko irudia garden askoa da: elurra "eten" egiten da. Litatu terminoa Lapurdiko Makea eta Nafarroa Behereko Bidarrai herrietan bildu da eta berezko esanahia "lurrez eta etxeez mintzatuz, erori" esan nahi du (EHHA). Azaldu bezala, maiz errepikatu ohi den fenomenoa da; badira hitzak luiziak nahiz elur-jausiak izendatzeko balio dutenak. Elur-gerriratu elkarketa Nafarroako Sakana aldeko Arbizu eta Dorrao herrietan jasota dago. Berez, gerriratu aditzak "lurra mugitu maldan behera" esan nahi du, Sakanako hizkeren araberako idazkera batua (Erdozia, 2007). Beraz, beste lerratze bat, "lurretik elurrera". c. Elur-meta edo elurra biltzearen ingurukoak. Bertara hainbat aldaera eta adierazteko modu biltzen dira. Guzti-guztiek elurraren metatze eta "pilatasuna" adierazten dute. Adierazlez desberdinak badira ere, sakonean adierazi bertsua daukate. Gauzak horrela, honelako sailkapena egingo da: c.1. Batu eta bildu aditzaren ingurukoak: elur-batu (edurbatu) eta elur-bildu (elurbildu elurbildo). Lehenengoa Arrietan (Bizkaia) bildurik dago (EHHA). Izan ere, mendebaldeko euskaran arrunta da batu aditza beste euskalki batzuetan bildu edo jaso aditzen esanahiarekin erabiltzea. Horrela, elurbildu eta elurbildo, Gipuzkoan (Andoain: EHHA) eta Nafarroan jasota daude (Beruete: EHHA), hurrenez hurren. Bestalde, elur-bildu "mendietako leku garai eta laiotzetan hilabete askoan irauten duen elurra" (Harluxet) ere izan daiteke c.2. Bola eta pilota izenei buruzkoak: elur-bola (edurbola) eta elur-pilota (elur pelota). Nabari denez, lehenengoa, edur berba dela-eta, Bizkai aldean bildu da, Lemoan (EHHA) eta bigarrena Uztarrozen (Erronkari-Nafarroa: DVEF). c.5. Mendidun elkarketa: elur-mendi. Berau aurrekoekin batera sar baliteke ere, Nafarroako Erratzun (EHHA) eta Bizkaiko Uribe-Etxebarrin (edurmendi: EHHA) baliatzen duten elkarketa honek are handiagoa ematen du. Badirudi adimen-begiak bestelako mailakatzea egiten duela eta mendi-montor eta enparauak baino handixeagoa dela. c.6. Mukuru aditzondoaren ingurukoak: elur-mukuru. Aditzondo honek "zerbait gainezka dagoela" adierazten du (Harluxet) eta gehienbat ekialdeko euskalkietan erabiltzen dute. Elkarketa hau Leitzan (Nafarroa: DVEF) bildurik dago. d. Elur lausoa eta kideko aldaerak, hots, elurrak lausotzen duenekoa. Kasu honetan elurraren jausteak berak eragiten duen ikusgaiztasuna. Ez da ugaritasuna edo elur-metatzea, elurroldea bera oztopo bihurtzen da ikusi ahal izateko. Gauzak horrela, makina bat aldaera dira euskara batuan nagusitu den elurrauso berbaren antzekoak. e. Abalantxa maileguaren ingurukoak. Frantsesetik gaztelaniara, eta hortik euskarara pasatu bide da. Frantsesez avalanche da. Abalantx berba Beskoitzen (Nafarroa Beherea: EHHA) jasota dago; abalantxa Bizkaiko Elantxobe eta Nafarroa Behereko Armendaritze herrietan (EHHA); avalantxa, -v- eta guzti (agian, horrela ahoskaturik), Lapurdiko Bardoze herrian (EHHA) eta azkenik, elkarketa bat, elur-balantxa (edurbalantxa) Gipuzkoako Leintz-Gatzaga herrian (EHHA). g. Bestelako izendapenak: ausa, axka, elur-lehertze, elur-olde (elurrolde), euri-jausi (euriausi) eta satarabi. Ausa Zuberoa aldean erabiltzen da elur-jausia adierazteko (Lhande, 1926). Gaitza da esaten lausorekin zerikusia daukan ala ez. Izan ere, gorago aipatu denez, Zuberoan lausori uztartutako beste elkarketa batzuk aurkitu dira. Nolanahi ere, ausa hiztegietan aparteko eletzat hartuta dago. Axka berba Azkueren hiztegian (DVEF) agertzen da, eta haren arabera goi-nafarreraz erabiltzen da. Elur-lehertze elkarketa Arrangoitzen (Lapurdi: EHHA) bildurik dago eta zer adierazi nahi duen nabari da. Ekialdeko euskalki batean erabiltzen den aldetik, baliteke "elurrak eztanda egin" esan nahi ez izatea, "elurrak zanpatu edo zapaldu" baizik. Bestalde, inguru berean lur-lehertze elkarketaz baliatzen dira luiziari irizteko. Elurrolde hitza azken aldi honetan sarri ikusten da hedabideetan elur-jausirekin batera. Nahiz eta harrigarria izan, ez dugu ahoz jaso inongo inkestatan edo herri-hiztegitan, Elhuyar Hiztegian baizik. Beraz, ikerkizun geratzen da. Uholde berbaren eraginez sortu eta zabalduko zen? Kontuak kontu, gaur egun ikaragarri hedatu da hitz hori baina OEHn ez dago inongo aztarnarik. Euri-jausi (euriausi) terminoa Bizkaiko Kortezubi herrian erabiltzen dute bertako hiztunek (EHHA). Bitxia da oso, edur agertu barik euri berba agertzen baita. Handik hurbil, Arrietan, elur-maluta txikiari irizteko euri txingo elkarketaz baliatzen dira. Beraz, antzeko fenomenoa da. Segur asko hiztunak ez dauka gogoan elkarketa hitzez hitz, oso-osorik baizik. Hortik etor liteke horrelako bilakaera. Inguru hartan, Gernikan, hain zuzen ere, ez aspaldi kafeko(n)letxe esne(g)az erabili ohi zen barra-barra "kafesnea" eskatzeko. Horixe entzun izan dut behin baino gehiagotan. Hortaz, nolabaiteko lexikalizazioa eratu dela ematen du. Azkenik, satarabi berba dugu. Azkuek jaso zuen bere hiztegian (DVEF) eta bizkaieraz erabiltzen zela baizik ez zuen adierazi, inongo herri edo euskalkirik aipatu gabe. Eguraldi kontuetan, esanahi askotarikoa dugu termino hau. Izan ere, Ondarroan (Bizkaia) eta behe-nafarrera euskalkian, euri-zaparrada izendatzeko baliatzen dute eta satarrabi Orozkon (Bizkaia) haize-zurrunbiloa da. Horretaz gain, kantitate nozioari dagokionez, beste bi kategoria geratzen dira: Elur-meta eta Elur-apurra. Elur-meta haizeak pilatutako elurra da. Datu-basean hiru hitz bildu dira hori izendatzeko. Lehenengoa bilkura da eta "bilera" edo "elkartea" adierazteaz gain, "pilaketa" ere esan nahi du. Lhandek jasotzen du bere hiztegian (Lhande, 1926); bigarrena, kategoria honi izena ematen diona da, elur-meta (elhurmeta: DRALV) elkarketa da. Gorago aipatu bezala, elurjausia aditzera emateko ere erabiltzen da. Azkena, elur-egotzi (erurregotzi) Azkuek ere jasotzen du bere hiztegian (DVEF) eta Orozkon (Bizkaia) erabiltzen dela agertzen du: izan ere, egotzi aditza erabiltzen da Arratian (Bizkaia) "elurra egin" esateko, edurra egotzi (DVEF), alegia. Beraz, adimen-begiak norbaitek elurra egozten duela ikusten bide du. Azkenik, geratzen den beste kategoria Elur-apurra da. Herri bakar batean, Oñatin (Gipuzkoa) bildu dira bi termino: elur-matxar (edur matxar) eta txamar (Izagirre, 1959). Itxuraz, txamar samar-etik etor liteke, eta hortik bokal-aldaketaren bidez txamar. a. Beste hitz batzuekin harreman handi samarra dutenak, nolabaiteko irudi metaforikoa adierazten dutenak: a.2. elur-lapats (elur lapats eta edur lapatxa). Azken hau Oñatin (Gipuzkoa: Izagirre, 1959) jasota dago eta bestea bertatik ez urrun, Ormaztegin (DVEF). Lehen aipatu bezala, lapatx edo lapatz, lore mota da eta lapa-belarra ere esaten zaio. Bestalde, lapats "mindu den esnean gertatzen diren pikorretako bakoitza" (Harluxet) ere izan liteke. Kategoria honetan, adimenbegiaren arabera, badirudi egokiagoa izan litekeela lorearen irudia gogoan edukitzea elurmalutaren txikitasuna hortik hurbilago dago eta. a.5. kizkori. Azkuek (DVEF) Leintz-Gatzagan (Gipuzkoa) topaturiko berba honek izan lezake kizkorekin lotura. Izan ere, kizkor "txirbila" edo "txirlora" da, hau da, "Ebaketaerreminta baten eraginez harrotzen den material-zati fin eta kizkurra" (Harluxet). Adibidez, "egur hondakin txikitxoak". Beraz, kizkori eta kizkor berbek elkarren arteko antzekotasun nabaria dute: adimen-begiaren arabera, "elur maluta txikiak" kizkorak bezalakoak dira. b.3. elur-txingo. Azkueren hiztegian (DVEF) kategoria honekin zerikusia duten Gernikako hiru aldaera aurkitu dira: edur-txingo, txinbo eta txingo. Lehenengoa "elur-maluta txikia" den arren, beste biek "elur-maluta txiki eta lehorra" adierazten dute. Gorago aipatu bezala, nekez jakin liteke non ote dagoen muga. Aldi berean elurra ari duela ikusten duten herri bereko bi hiztunek pertzepzio desberdin samarra izan lezakete adimen-begi bertsua badaukate ere. Izan ere, kasu honetan, batzuen ustez "elur-maluta txikia" dena beste batzuenez, "txikia eta lehorra" edo agian, uste dute beti ikusten dute elur-maluta txikia lehorra dela. Horretaz gain, txingor berbak (txingo + (go)gor?) hizkera batzuetan "kazkabar ale txikia" ematen du aditzera. Kontuak kontu, baliteke kointzidentzia hutsa izatea, baina Kolonbiako gaztelanian (DRAE), chingo adjektiboak "excesivamente pequeño" esan nahi du. Euskaldunek hara eramandako mailegua ala bertako hizkuntza indigenen eragina? Ikerkizun dago. b.5. elur-zintzar. Elur xintxar, Andoainen (Gipuzkoa: DVEF) erabiltzen den elkarketa honek badu bere ordaina euri eta laino kontuetan ere. Kasu guztietan zintzar hitzaren bitartez, txikitasuna adierazten da horrelaxe hautematen baitu adimen-begiak. Adibidez, Pasaian, Andoainetik urrun ez dela, eudi xintxar erabiltzen dute euri mehea adierazteko. Harrieten hiztegian (OEH), ordea, xintxar berba ere bada behe-lainoa aditzera emateko. Nolanahi ere, ez dago batere garbi zintzar hitza berez zeri lot lekiokeen. b.6. eluts(a). Azkueren arabera (DVEF) Baztan aldean (Nafarroa) "elur-maluta txikia" bada ere, Izetaren arabera (1996), "toki hotza, horma edo izotza egiten duena; ospela". Eta Oiartzunen (Gipuzkoa) antzeko esanahia bide dauka, "eguzkiak jotzen ez duen tokia" da eta (DRALV). aditzak "erabat desegin edo apurtu". Horrenbestez, adimen-begiak horretara jo du elur-maluta txikia izendatzeko. b.8. txirkora. Azkueren arabera (DVEF), "elur-maluta txikia" izanagatik ere, berriki egindako Bergara aldeko hiztegian aurkitu da berba hori herri horretan "elur pikor gogor eta hotza" dela (Elexpuru, 2004). Bada, gainera, hiztegi berean agertzen den beste aldaera bat, txiskora, Oñatin (Gipuzkoa) erabiltzen dena. Ba ote dauka berba horrek lehen aipaturiko txirlorarekin zerikusirik? Horrela izango balitz, kizkori hitzaren kasu bertsua izango litzateke, hau da, "egur hondakin txikitxoak". Beraz, irudi bertsua izango litzateke adimen-begiak sorturikoa. Elur-maluta txikiaren ondoren, elur-maluta handia aztertuko da. Honi dagokionez, hiru elkarketa aurkitu dira corpusean: elur-gixi (edur gixi), elur-mataza (edur mataza) eta elur xafla (elur zafla?). Azken hau ez da jakiten zafla edo xafla ote den. Izan ere, EHHAn zafla eta zaplada jasota daude, baina sortutako irudiagatik zentzuzkoa da xafla dela pentsatzea. Lehenengo bi terminoak Oñatin (Gipuzkoa) batu ziren (Izagirre, 1959). Lehenengoa, edur gixi, badirudi tamainari berari dagokiola, gixi edo kizi eskualde bereko beste hizkera batzuetan kontrakoa adierazteko erabiltzen den arren, "apur bat", alegia (Zuazo, 2002). Herri bereko bigarrena, elur-mataza, argi eta garbi adimen-begiak sortutako irudia da. Izan ere, berez mataza "harilkatzeko prest dagoen oihal zatia" da (Harluxet). Etnometeorologiaren arloan zabalduxe dago berba hau, bada honako erabilerak aurkitu dira: elur- maluta, hodeitza eta txingorerauntsia. Azkenik, beste irudi bat dugu: elur-xafla. Baztan aldean (Izeta, 1996), elur maluta hutsa bada ere, Ainhoan (Lapurdi) eta Uztarrozen (Nafarroa) elur-maluta handia da (DVEF). Berez, xafla "luzera eta zabalera lodiera baino askoz ere neurri handiagokoak dituen objektua, bereziki metal, zur, plastiko, etab. da" (Harluxet). Hortaz, aidanez, esanahiaren hedatzea gertatu da, beste hainbat berbarekin jazo den bezalaxe. Horrenbestez ez da harritzekoa hiztunek eremu semantikoen hizkuntza beharrizanak beste eremu batzuetakoen bitartez betetzea. Hurrengo kategoria Elur-geruza mehea da. Aurrekoan bezalaxe, hiru elkarketa daude corpusean, denak Azkuek eskuratutakoak (DVEF): (elur-)gesal, elur-lahina eta elur-telada. Lehenengoa dela-eta, zenbait aldaera ditugu: edur gesal Arrasate (Gipuzkoa), edur kesal, edur kresal, gezal, Arratian eta Otxandion (Bizkaia) eta Baztanen (Nafarroa) eta kresal, Markinan (Bizkaia). Gesal berba esanahi askotarikoa da. Honako adierak ditu: lehenengoa, agian ezagunean, "itsasoko ura" da; bigarrena, "itsas ura lurrintzean gelditzen den gatz-hondarra, nitroa"; hirugarrena, "gatzuna, janariak kontserbatzeko ur gatzez asea"; laugarrena, "urtzen ari den elurra" eta azkena, "haragiari, zauri bati, etab.i darion ur- edo gazur-modukoa" (Harluxet). Guztiotatik, hurbilena, eremu berari baitagokio, "urtzen ari den elurra" da. Hala ere, biok "elurra" badira ere, ez dira guztiz berdinak edo, behintzat hiztunen pertzepzioa edo adimenbegia ez da bertsua, bata "elur-geruza mehea" delako eta bestea, "urtzen ari dena". Guztiarekin ere, adiera guztiek zerbait daukate komunean: "isurkari edo ore zurixka". Beraz, argi samar hautematen da aitzin euskal hiztunaren adimen-begiak nolako zabaltze semantikoa egin duen sortu izan zaizkion hizkuntza-behar guztiak asetzekotan. Bigarren elkarketa, elur- lahina (elhur lahiña) Lhanderen hiztegitik (1926) harturik dago. Beste argibiderik ez dago. Ez da batere garbi zer ote den lahiña elea. Horretaz gain, azkenik, Lhandek hiztegian (1926) batutako elkarketa, elur-telada. Itxuraz jatorri erromanikoko telada berba zenbait elkarketatan erabiltzen da. Haietarik telada berbak nolabaiteko geruza esan nahi duela ondorioztatzen da: adibidez, ongarri telada Nafarroako Erronkari haranean eta telada Zuberoan hau da, "satsaren gaineko geruza"; haran berean eznetelada erabiltzen da, hots, "esnegaina" (DVEF). Bestalde, tela eleak beste hiru adiera dauzka: "harizko ehun sarria, "zenbait likidoren gainean sortu ohi den geruzatxoa", esne-tela, esnegaina, alegia eta "arrautza-oskolaren barneko mintza" (Harluxet). Argi asko antzematen denez, adiera guztiek esanahi komuna daukate: "sortzen den edo barruan dagoen geruza". Bestalde, gaztelaniazko tela hitzak badauka "esnegaina" esangura ere: "nata que crían algunos líquidos" (DRAE). Zapalduta dagoen elurrari buruz, Azkueren hiztegitik (DVEF) eskuratutako bi aldaera daude aztergai: edur-salda eta edur-saldra. Lehenengoa bizkaieraz erabiltzen dela baizik ez dakigu eta bigarrenari buruz ez dago osterantzeko informaziorik. Euskal hiztunaren adimenaren begiak buru-iruditerian sortutako irudia guztiz garbia era gardena da: zapaltzearen ondorioz, bilakatzen den elurra saldaren modukoa da, horrelako irudipena hartzen da, behintzat. Azkenik, kalitate nozio honi amaiera emateko, oinetakoei itsasten zaien elurra izango da aztergai. Bi hitz eskuratu dira: kalotx(a) eta txurlo (DVEF). Kalotx(a) berbak L/BN/Z markak dauzka; beraz, behe-nafarreraz, lapurteraz eta zubereraz erabiltzen omen da. Berari Kategoria honen bigarren berba, txurlo, Nafarroako Baztan haranean jasoa (Azkue, DVEF). Urte batzuk geroago, Izetak (1996) ez zuen batu Baztango Hiztegian. Beraz, ordurako ez ote zen erabiliko? Izan ere, Izetak Azkueren berbak ere sartu zituen hiztegian. Dena dela, beste inon ere ez da aurkitu berba honen gaineko iruzkinik. 4.5.1.4. Jarduera Elurrari lotutako ekintzak Elurra egiteko itxura Elurretara (Edurretara) egon Elurra erruz egin Elurra (Edurra) alazo egin Elur eta izotzaren eraginez, lurra gogortu Gozakatu Laugarren nozioa jarduera da. Bi kategoriatan sailka daiteke: bata, Elurrari lotutako ekintzak eta bestea, Nola egiten duen elurra. Ekintzak direla-eta, jarduerak bere baitarekin prozesua dakarrenez gero, elurra hasten duenez geroztik, elurra urtu artekoaren berri eman daiteke. Hori dela-eta, honako azpi-kategoria hauek izan litezke: • Elurra egiteko itxura • Elurra hasi • Elurra ari o Elurra erruz egin o Elur maluta txikiak egin • Elurrak ozta-ozta zuritu • Elurrak zuritu • Elur-jausia izan • Elurra bigundu • Elurra urtu • Elur eta izotzaren eraginez, lurra gogortu Kronologiarik egitekotan, hauxe izango litzateke jardunbidea, hasi eta buka: Behin elurra egiten duelarik, bi jarduera adieraz daitezke corpusean bildutako ekintzen arabera: elurra erruz egin, eta elur maluta txikiak egin. Lehenengoa ugariena da, agian hiztunaren begietarako harrigarriena izan litekeelako. Adierazleari dagokionez, lokuzio guztiek dute euren osaeran elur berba, bik izan ezik, zara-zara jausi eta negutu. Azken hau Izagirrek (1959) jaso zuen Oñati aldean. Aditz hori "negua heldu edo bihurtu" ere esateko erabiltzen da. Bestea, zara-zara jausi, jarraian aipatuko ditugun lokuzio onomatopeikoen artean sailkatzeko Elurrak jardun ondoren, batzuetan zuritu egiten du, beste batzuetan ozta-ozta zuritzen du eta beste batzuetan ez du zuritzen. Zurituz gero, hau da, lurra elurrez estalita geratuz gero, adimen-begiak honako aditz hauek sortu ditu, besteak beste: erazarki, ezarri, gatzatu, gogortu eta zuritu. Azken hau da, ziur asko, ezagunena eta elurraren kolorea du adierazle; erazarki aditza Azkuek bere hiztegian bildu, eta aezkeran erabiltzen zela adierazi zuen. Geroago Caminok Aezkoan edazarki bildu zuen eta hauxe agertu zuen: "sua edazarki esaten da gaueko su txindiak errautsez estaltzen direnean, biharamunean hor bizturik kontserba daitezen" (Camino, 1997). Garbi asko ikusten da metafora su txindiak estaltzen dituen errauts eta behea estaltzen duen elurraren artean. Nolanahi ere, ez da beste inon aurkitu aditz interesgarri hau; ezarri aditza elurrarekin ere erabiltzen da, hiztegietan adiera hori agertzen ez den arren; izan ere, eskuraturiko corpusean hiru bider agertzen da. Aurrekoan azaldu da elurra erruz egiten duela adierazteko -elurra oparo ezarri-, eta beste bitan zuritu egin duela agertzeko, elurra ezarri: Mokoroak (1990) Ibarran (Gipuzkoa) "Bigarko elurra ezarriko dala uste det" jaso zuen eta Ubidean "Bart egin dau irugarren elurraldia lenaz-ganera ezarri dau kana-erdi inguru". Horretaz gain, gatzatu aditzaren jatorrizko esanahia (B-Orozko / N-Uztarroze / zuberera: DVEF) badirudi beste eremu batzuetan bilatu behar dela. Honako adiera hauek ditu: "isurki organikoak bere osagaien arteko prozesu baten eraginez solidotu" edo "mamitu, zerbaiti forma eta edukia eman" eta elurra gatzatu "elurra urtu gabe lurrean gelditu, zuritu" (Harluxet). Bestalde, gogora dezagun mendebaldeko euskaran gatzatu izena, "mamia" edo "gaztanbera" dela. Beraz, seguru asko adiera horietatik elurraren eremura pasatu da eta oso irudi ederra sortu du adimen-begiak elurrak lurraren gainean forma eta edukia hartu duela adierazteko. Beste bat gogortu aditza da (bizkaiera: DVEF). Esangura, ostera, ez da hain irudimentsua, adiera zuzenagoa baitu. Izan ere, "gogortu" hainbat eremutan aplikatzekoa da eta jakina, herrimeteorologiaren arloan ere bai. Ezin uka daiteke elurrak zuritzen duenean gogortasuna hartzen duela. Aztertutakoon artean, nabarmentzekoa da ezen gatzatu, gogortu eta zuritu aditzek du adizkia eta ez da hartzen dutela. Horrela, elurra gatzatu, gatzatu eta zuritu du esaten da, norbaitek jarduera hori egingo balu bezala. Behin erruz zurituz gero, mendiak eta basoak elurrez gainezka lotu ohi dira, eta sarritan elur-jausiak gertatzeko arriskurik ere izaten da. Gauzak horrela, beste azpi-kategoria bat aztertzeari ekin behar zaio: elur-jausia izan. Berau adierazteko izenak aztertzean azaldu delarik ere, harrigarri samarra iritzi liezaioke jende askok horrelako terminoak izateari. Behinolako eguraldiaren berri ematen digute horrelakoek, ezbairik gabe; adimen-begiak antzina horrela atzeman zuen. Aditzei dagokienez, hiru aurkitu dira: (elurra) lerratu, ehusua lehertu, eta elurramila egin. Lehenengoa, Nafarroa Behereko Arboti-Zohota herrian bildurik dago; bertako hizkeran, elhürra lerratü (EHHA). Lokuzio oso garbia da; izan ere, lerratu aditzak "irrist edo labain egin" esan nahi du (Harluxet). Era berean, lerratu aditz soila Nafarroa Behereko Ezterenzubi herrian jasota dago (EHHA). Horrezaz gain, bertan ere beste aditz-lokuzio batez baliatzen dira euskal hiztunak: *ehusua lehertu (EHHA). Izarñoa ipini zaio jakiten ez delako zer ote den *ehusu berba. Hitz guztiok EHHAn bilduta daude, eta Ezterenzubin elur-jausia eluso esaten da; beraz, baliteke transkripzioa txarto egin izana, elusua, ehusua, alegia. Ildo beretik, badugu Izagirrek (1959) Oñatin (Gipuzkoa) bildutako beste aditz bat: elurramila egin (edurramilla egin). Osaerari dagokionez, batetik edur eta bestetik, *amil izenak ditugu. Azken honek ez dirudi gaur egun erabiltzen denik; izan ere, izen eratorriak baino ez dira Euskal Hiztegian: amilbide, amilburu, amildegi… Hala ere, garbi samar dago *amil berbaren esanahia, goitik-beherakoa, alegia. Aurrera eginez, ordu edo egun batzuk igarorik, gehienetan elurra biguntzen hasten da. Egoera hori euskarak, besteak beste, lanberatu aditzaren bitartez azaltzen du. Osagaiei buruz, itxuraz lehenengoa *lanno, eta bigarrena *bera dira. Gogora dezagun Otxandion (Bizkaia) eta Arrasaten (Gipuzkoa) Azkuek (DVEF) lanbera eskuratu zuela elurbustiari irizteko. Bestalde, lanberatu aditzak beste adiera bat ere badauka: aroa epeldu edo hotz handi-handitik epelagora igarotzea. Azkenik, Bergara aldeko hiztegian honako hau jaso zuen Elexpuruk (2004): "Egindako elurra gorpuztu, apur bat trinkotu (Otxandio). Edurre batu eitten da, edurre puxkat lanberatuten asten danien, lanberatu. Edurre eiñ barritten ezileike bolaik eiñ". Horrela definiturik ez du ematen elurra biguntzen denik, baizik eta behin lurraren gainean egonda, jausi berritan, gogortu edo trinkotu egiten dela. Kontuak kontu, bizi garen latitudean, salbuespenak salbuespen, elurrak ez ohi du luzaro irauten, denboraren poderioz, urtu egiten da, alegia. Egori hori adierazteko asmoz, euskal hiztunaren adimen-begiak honako aditz hauek eraiki ditu: (elurra) gesaldu, galdatu, lurmendu, mendealdu, urmeldu eta urtu. Lehenengo terminoa, gesaldu, EHHAn bilduta dagoenaren arabera (2008), Nafarroa Behereko Arnegi eta Behorlegi herrietan erabiltzen da, besteak beste. Gesal berba elur-geruza mehearen berri eman denean aztertu da. Aipatu bezala, "itsas ura izateaz gain, itsas ura lurrintzean gelditzen den gatz-hondarra eta janariak kontserbatzeko ur gatzez asea" ere bada (Harluxet). Beraz, irudiak garbi samarra ematen du, urtzen den elurra gatz-hondarrarekin erkatzen baita. Zaila da esaten zein izan zitekeen lehenengo adiera, urtzen ari den elurra ala itsas ura edo gatz-hondarra. Beste era batera esanda, nondik etorriko ote zen eraikuntza, itsasotik lehorrera edo lehorretik itsasora ala aldi berean zehaztea nekez eraiki litekeen teoria da. Bestalde, bigarren aditza, galdatu Orozkon jasota dago (EHHA). Termino hori ziur asko latinezko calda hitzarekin zerikusia du. Izan ere, euskaraz, galda berba "gar edo izpi oso beroa; bero kiskalgarria, labetik moldea betetzeko ateratzen den metal urtua". Eta "erabat bero, gori egon" (Harluxet). Bestalde, galdatu aditza, elurrarekin erabiltzeaz gain, "asko berotu; goritu" eta "metala urtu" ere izan daiteke. Hortaz, elurra galdatu egiten da, hau da, berotu egiten da. Lexiko etnometeorologikoari dagokionez, galda "eguzkiak sortutako berotasun handia" edo "bero itogarria" esateko erabiltzen da. Ukaezina da hitz guztien arteko erlazioa, funtsean adimen-begia "bero" kontzeptuaz baliatzen baita. Hirugarren aditza, lurmendu da. Aditz hori lurmen hitzetik dator eta ondo ulertzekotan, jatorrira jotzea komeni da; lurmen berbarekin batera, badira beste aldaera batzuk zaharragoak ematen dutenak. Hartara, Estornesek (1997) Erronkarin (Nafarroa) lurbel eta lurbeltu berbak bildu zituen. Elurra urtuz joaten denean, zenbait bazter "beltz" agertzen denez gero, zentzuzkoa da pentsatzea –men osagaia– bel(tz) hitzetik etor daitekeela. Mitxelenaren arabera (FHV: 39) "…Baztán norbel "lugar libre de nieve" < (ronc.) lurbel (lit. "tierra negra", cf. Sal. lurbeltz id.), guip. vizc. lurmen < *lurben". Hortaz, badirudi elurra desagertzean lurra beltz bihurtzen dela edo horrela ikusten duela adimen-begiak. Hortik lurmendu aditza eratorri da. Ildo horretatik ikertzekoa da ea elur hitza *ez+lur elkarketatik etor litekeen. Eztabidagarria bada ere, horrela izango balitz oso dikotomia polita sortuko litzateke, eta, zalantzarik gabe, behinolako eguraldiaren berri emango liguke: lur vs *ez lur. Bestalde, horretaz gain, mendealdu aditza Nafarroako Ezkurra herrian (EHHA) erabiltzen dute eta itxuraz mendebaldutik dator; beraz, herri hartan mendebaldeko haizea elurra urtzearekin lotzen dutela ematen du. Izan ere, ez da harritzekoa izaten ipar haizeak jo eta elurra egin ondoren, haizeak mendebaldera biratu eta nabarmen asko epeltzea. Horrexek ekarri ohi du elurra urtzea, zalantzarik gabe. Beste aldetik, urmeldu terminoa urmael, umel, umeldu eta mela berbei loturik bide dago. Urmael hitzaren bigarren osagaia iluna bada ere, *mael, mel eta mela hitzek badirudi era onomatopeikoaren bitartez bustitasuna adierazten dutela mendebaldeko euskaran. Urmeldu aditza Izagirrek (Izagirre, 1959) eskuratu zuen Oñatin eta haren ustez "quitar la nieve" esan nahi zuen. Ba ote dira gaur egun urmeldu eta umeldu aditz berdinak? Baliteke. Ziurrenik, umel *ur+mel izan liteke eta mela-mela berba onomatopeikoak blai eginda esan nahi du. Umel izenondoa bero sargoriarekin ere badu zerikusirik. Esaterako, Markina aldean, eguraldi umela sargoritsua da eta Euskal Herriko beste zenbait bazterretan aro bustia. Azkenik, agian aditz zuzen bat geratzen da, urarekin lotura handiena daukana, urtu, hain zuzen ere. Bi aldaera dira, hurtu eta urtu. Biok EHHAn (2008) baturik daude, lehenengoa, Nafarroa Behereko Jatsu herrian eta bigarrena Orozkon (Bizkaia). Azkenik, azpi-kategoria honi amaiera emateko, elur eta izotzaren eraginez, lurra gogortzen denekoa sailkatu behar da. Horretarako aditz bakar bat bildu da corpusean: gozakatu. Azkuek batu, eta adierazi zuen Bizkai aldeko Ispaster eta Markinan eta Gipuzkoako Arrasate herrietan erabiltzen zela (DVEF). Egiturari dagokionez, antza, *gozo+gabe+tu-tik dator, hau da, gogortu egiten da, gozoaren kontrakoa. Jarduera nozioaren beste kategoria Nola egiten duen elurra da. Horri dagokionez, lau lokuzio aurkitu dira corpusean: gilboka eta matazaka, mara-mara(i), paupaka eta zapa-zapa. Bukatzeko, piri-piri lokuzio onomatopeikoa da aipagai. Azkuek (DVEF) dio elurra egitearen onomatopeia dela, baina ez du ezer adierazten ugaritasun edo jaustearen abiadurari buruz, horregatik aurreko azpi-kategoriatik at utzi da. Beraren arabera, Nafarroako Zaraitzu ibarrean erabiltzen zen. Seigarren eta azken nozioa, espazioa da. Corpusean bilduriko datuen arabera, espazio nozioa aintzat hartu beharrekoa sei kategoriatan sailka daiteke: Bisuts-lekua, Elurra egiteko joera duen aldea, Elur bildua, Elur-zuloa, Glaziarra eta Lurmena. Lehenengo kontzeptua, nolabait, elur-jausi ideiari loturikoa, ausadoki, auso-erri eta elhurroso. Ausadoki berba Aezkoan eskuratu zuen Azkuek (DVEF) eta baliteke bigarren osagaiak ekialdean erabiltzen den idoki aditzarekin zerikusia izatea; idoki aditzak atera edo erauzi esan nahi du. Auso-erri elkarketa Azkuek (DVEF) ere jaso, eta behe-nafarraren marka ipini zion. Antzina (h)erri hitzak tokia adieraz zezakeen. Elhurroso elkarketa Landerretchek (apud DRALV) batu, eta zuberera marka ezarri zion; -oso osagaiak auso, lauso eta elauso hitzekin dauka zerikusia. Antza denez, lauso > auso > oso bilakaera izan da. Guztiek elurjausia adierazten dute; beraz, horrelako tokietan nolabaiteko elur-jausiak gertatzen dira hiztunen iruditeriaren arabera. Bigarrena, haizearen ingurukoa, aireagerre, bisusleku eta haize-leku. Aireagerre Azkuek (DVEF) bildu zuen erronkarieran, Uztarroze herrian, hain zuzen ere, eta bertan ere aireager berba, haizeak jotzen duen tokia esan nahi duena. Kasu horretan garbiagoa da esanahia, baina elurraren kasuan ilun samar geratzen da, ez baita elurrari buruzko berbarik agertzen. Bisusleku nabari denez, bisuts + leku da, eta argiena delakoan, kategoria hau izendatzeko aukeratu da. Azkuek (DVEF) ere jaso, eta Arabako marka ipini zion herria zehaztu gabe. Handik ez oso urrun, Gipuzkoako Arrasate herrian hitz eratorri berak haizeak jotzen duen tokia zela adierazi zuen Azkuek. Beraz, bi esanahi kilometro gutxitan eta bietan osagai komun bi, haizea eta lekua. Haize-leku ere harrigarri samarra da. Azkuek (DVEF) bildu zuen, eta bizkaiera, gipuzkera eta lapurtera markak ezarri zizkion. Aireagerreren kasuan bezalaxe, adierazitako euskalkietan haizeak jotzen duen toki ageria ere esan nahi du haize-lekuk. Hirugarrena elurraren metaketari buruzkoa da, elur bildu, elur muillo eta elurtegi. Elur bildu elkarketa Iztuetak (DRALV) erabili zuen, eta elurra metatzen den tokia adierazteaz gain, elur-jausia ere esan nahi du Nafarroako Beruete herrian. Elurbildo aldaera dela-bide eta elurtuta dagoen lursaila goi-nafarreraz Mokoroaren arabera (1990); elur muillo Estonbaren Izartxo eleberrian (DRALV) agertzen da. Muilo berba tontorra edo koxka aditzera emateko erabiltzen da, eta hiztegietan beti ipar. marka darama, hau da, Iparraldeko hizkera; elhurtegi hitz eratorrian, -tegi atzizkiak ematen du aditzera tokia dela eta bisuts-lekua adierazteaz gain, glaziarra eta elur-zuloa ere esateko erabiltzen da. Adiera horiek elur-pilaketa dute komunean adimen-begiaren arabera, eta esangurak herri batetik bestera aldatzen dira beraien arteko muga kontzeptuala oso lausotuta dago eta. Bestalde, hiru hitzek garbi adierazten dute tokia bigarren osagaiaren bitartez: bisusleku, elhurtegi eta haize-leku. Bigarren kategoria Elurra egiteko joera duen aldea edo lekua da. Ez da erraza izan kategoria hau sortzea. Izan ere, hori aditzera eman dezakeen hitz bakarra aurkitu da corpusean: edurti: "Gure aldixa edurtixa da, itxasotik aldenduta dalako" (Eibar: Etxebarria, 1965-66). Hirugarren kategoria Elur bildua da. Bisuts-lekua ez bezalakoa da, ezen horrek elurturik dagoen lekua esan nahi du. Mokoroak (1990) bildu zuen elkarketa hori esaldi honen bitartez: "Oraindik elur-bildu bat-beste ageri da Basakaitzen". Beste hitz ere badago kategoria honetan, Beraz, baliteke adimen-begiak abarketan erabiltzen zen txatala edo ezarkia elur-zati batekin erkatzea. Horrelako irudia eduki zezakeen euskal gizakiak antzina. Laugarren kategoria Elur-zuloa da. Horrelakoak aspaldi samar erabiltzen ziren, eta elurra gordetzeko edo kontserbatzeko prestatu ohi ziren tokiak ziren; hasieran, dirudienez, zulo hutsak, gerora, apurka-apurka bestelako eraikin bihurtu ziren. Gaur egun, jakina, beraien eginkizuna galdutzat ematen da. Euskara batuan erabiltzen den eratorriak bi aldaera ditu; bata bizkaieraz, edurzulo eta bestea behe-nafarreraz eta erronkarieraz, elurzilo. Bi aldaerok Azkuek (DVEF) bildu zituen. Bestalde, elur-(h)obi hitz elkarketa Estonba idazleak (DRALV) erabili zuen; dirudienez (h)obi berba latinezko fovea(m)-etik dator, eta zuloa ere esan nahi du. Beste elkarketa batzuk: harrobi, hilobi eta karobi dira. Elurtegi hitz eratorriak bi aldaera ditu: edurtegi, Etxebarriak (1965-66) bilduta Gipuzkoako Eibar herrian, eta elhurtegi Larramendik jasoa (OEH); -tegi atzizkia oso emankorra da euskaraz tokia adierazteko. Bosgarren kategoria Glaziarra da. Euskal Herriko mendietan gaur egun horrelakorik ez badaukagu ere, antza denez, antzina bazirelako irudipena zegoen. Ziur asko ez ziren izango zientziak glaziartzat jotzen dituenak, "Lehorreko izotz-masa higikorra" (Harluxet), baina, bai, nolabaiteko elur- edo izotz-pilaketak. Noski, bere izakiak bisuts-lekua edo elur bildua kategorietatik oso hurbil dago. Bi berba ditugu corpusean, edurtza eta elhurtegi; lehenengoa Etxebarriak (1965-66) erabili zuen "Mendiarte aretan batzen dan edurtzia, izotz biurturik bere astuntasunan bultziagaz, etortzen da ibai bat bezela" eta bigarrena elhurtegi, Harrietek bildu zuen (apud OEH). Seigarren kategoria, eta azkena, Lurmena da. Lurmena "elurra urtu den lurzatia da" (EH), baita belarra galdu duen lurra ere; beraz lurmena lur berezia da, egoera batetik beste batera igaro dena. Kasu honetan garrantzitsua da nondik etor litekeen hitza jakitea: lehenengo osagaia garbi asko dago lur- izena dela, eta bigarrena –men bel-ekin zerikusia izan dezakeela. Izan ere, lurbel eta lurbeltz hitzak ere badira copusean; beraz, zentzuzkoa da hitz horietatik datorrela ondorioztatzea. Balizko bilakaera bat hauxe izan liteke: lurbel > lurmel > lurmen. Nolanahi ere, Mitxelenak hauxe aipatzen du: "Baztán norbel "lugar libre de nieve" < (ronc.) Aurrenik adierazi behar da elur eremuak nozio orokor guztiak biltzen dituela: izakiak nozio orokorra gailentzen zaiei beste guztiei, Izendapenak kategoriak elur-malutari irizteko hamaika nozio espezifiko dauzka eta; kantitate nozio orokorrak ere makina bat hitz eta hitzelkarketa biltzen ditu Elur-jausi kategoria oso oparoa baita. Hori horrela izatea ez da harritzekoa, elur ostagi ikusgarriak euskal hiztunaren adimen-begiari bide eman baitio zeinahi irudi sortzeko. Denbora eta espazio nozioek dauzkate nozio espezifiko gutxien. Aipatu bezala, nozio espezifikorik azpimarratzekotan oilo-luma irudi ederra azpimarratu behar litzateke, eta kategorietan Elur-maluta eta Elur-jausia. Hain da ikusgarria elurra —batzuetan, gogaikarria—, mendeak aurrera joan diren heinean, adimen-begia ahalegindu baita elurrak sorturiko agertoki guztiei izendapena ematen, sarreran adierazi bezala: lurrera erori aurretik, lurrera erori eta gero eta elurra urtu ondoren. Sekuentzia horretan agertu ohi diren egoera orok isla du lexikoan, egun estrainioa begitandu arren. Lexikoa sortzeko trena guztiez baliatzen da adimen-begia: hitz-elkarketak, hitz soilak, maileguak, onomatopeiak, eratorriak eta, jarduera nozio orokorra tarteko, aditzak eta lokuzioak ere agertzen dira. Hitz-elkarketak hizpide, elur berba nagusi da guztietan: gutxi dira elur hitza ez daukatenak; izan ere, makina bat hitz-elkarketatan azaltzen da elur edo aldaerak; zenbait aipatzekotan hortxe ditugu elur-mataza, elur-begi eta elur-mendi. Azterketan azaldu legez, irudi ugari eraturik daude: adibidez, elur-lapats, oilo-luma —elur elea ez daukana— eta elurpilota; berba soilak ere ez dira gutxi, zeren adimen-begiak irudi anitzez baliatu baita begien aurrena zeukanari izena emateko: esate baterako, oia, gazur eta kaparra; maileguak ere azaltzen dira elur eremuan; adibidez, kopo, abalantx eta pilota; zenbait onomatopeia ere badira, batez ere adimen-begiak elurra ari duenean antzematen den hotsari buruzkoa: piri-piri; edota ugaritasunari loturikoak: mara-mara edo zara-zara; eratorriak, ordea, ez dira ugari; esaterako, elurtza, elurketa eta elurte; jarduera nozio orokorrean, aditz eta aditz-lokuzio asko ere badira; esate baterako, elurrari eragon, lurmendu eta elurra oparo ezarri. Aipatu beharra dago, Izakiak nozio orokorreko Elur-maluta kategoria aztertu denean (§4.5.1), ikusarazi dela euskal hiztunaren adimen-begiak zenbat baliabide erabili dituen hura izendatzeko: ez dago ukatzerik zerutik behera erortzen den puska horrek eragiten dituen sentsazioak eta irudiak asko dira, eta helburuetan azaldu bezala, euskal hiztuna inguratzen duen errealitateak sustatzen ditu horrelako izendapenak. Terminorik hautatzekotan, denbora nozio orokorreko Garai kategoriako kuku-elur hitz elkarketak merezi du aipatzea: horrek adierazten du zernolako ingurunean sortu izan diren horrelako berbak. Bukatzeko, aurreko eremuetan adierazi bezala, azpimarratu behar da elurraren eremuan euskal hiztunaren adimen begiak oso sistema sendoa eraiki duela, zirrikiturik gabea, elurra hasi baino lehen, bitartean eta ondoren suertatzen diren egoera kontzeptual gehienei irtenbidea ematen die eta. Euria ur-tantaz osaturiko prezipitazio mota da. Hainbat intentsitatetako euriak ikus daitezke. Eskala tanta xehez eratutakoaren bitartez hasten da; gehienetan lanbro eta lainoarekin daukate zerikusia. Gero euri mehea dator, diametro txikiko tantak direnak. Tanten abiadura ere ez da oso handia izaten. Ondoren zirimiriak dira, gogorragoak. Ekaitzik izaten denean, zaparradak edota euri-jasak azaltzen dira. Kasu horretan, ur-tantak oso handiak dira eta euria gogotik egin ohi du. Euri-zaparradak emankorrak izaten dira oso eta denbora laburrean ur handia ekartzen dute. Dagokigun eremuan, Euskal Herrian, urtarorik euritsuenak udazkena eta udaberria izaten dira, hau da, uda eta neguaren bitarteko aroak. Beharbada, euri-maparen ezaugarririk nabariena, Euskal Herriko ipar eta hegoaldearen arteko alde ikaragarria: Nafarroako Bortziriak eskualdea Europako ingurune euritsuenetarikoa da eta, Nafarroako Erriberako hego-ekialdeko muturra lehorrenetarikoa. Kilometro gutxiko tartea badago ere, guztiz klima-egoera desberdinak dauzkaten bi eskualde dira. Bestalde, Hiztegiari dagokionez, euriak bere baitan biltzen du termino gehien. Ezin uka daiteke ugariena dela. Askotariko kontzeptu, ñabardura eta xehetasun bildu dira. Esan gabe doa, eremurik oparoena da: 1104 nozio espezifiko dauzka datubaseak, aldaera eta guzti, eta ziur aski geroan, ikertzearen ikertzeaz gora egingo du kopuruak. Horrela izan behar zen halabeharrez. Jarraian, datutegian bildutako datuak aintzat harturik, euriaren inguruko azpi-kategorien berri emango da: 49 dira, hurrenez, hurren: • Euria: ekintzak • Euria: garaia • Euria: nola egiten duen • Euria: nolakoa • Euriak norbera guztiz bustita utzi • Euriak sortutako lokatza • Euriaren hotsa • Euriaren ondoren • Euri -asera • Euri, elurra kopuru txikia adierazteko hitza • Goizeko euria • Hostoetako euria • Ipar-euria • Izendapena: euria • Lur gaineko euri geruza • Lur gaineko putzu euritsuak • Oñatiko euria, bertakoa • Toki euritsua • Trumoi-euria • Uholdea • Zaldizkoak • Zozomikoteak Zailtasun handirik gabe ikus daitekeenez gero, askotariko kategoriak eta ugari batu dira. Hurrengo pausoa kategoriok sailkatu, xehetu eta aztertzea izango da. Hori aurrera eramateko, euriaren inguruko eremuak sailkapen etnosemantikoak egiteko bide ematen du; izan ere, oso zabala da eta nozio orokor guztiei heltzen die, hots, izaera, kalitatea, kantitatea, jarduerak, denbora eta espazioa. Eguraldiaren gaineko beste eremu batzuetan nozio zirrikituak izan daitezke, baina, ez euriaren eremuan; guztiak bete eginda daude. Adimen-begia ahalmentsua da oso eremu oparo honetan. Beraz, proposatzen diren maila guztiak nekez bete badaitezke ere, oraingoan bai, euriari dagokion eremua luzea eta oparoa baita. Lehen aipatu izan denez, etnosemantikaren nozio orokorrez baliatuko da kategoriak sailkatzeko. 1. Izaera. Nozio orokor honetan honelako kontzeptuak jorratu ohi dira: existentzia, jabetasuna, identitatea, izaki eta fenomeno zehatzak eta materialak. Hori dela-eta, egoki iritzi zaio corpusetik lortutako euri kategoria hauek sartzeari. Hala ere, beste nozio batzuetan ere gehitu litezke; izan ere, nolako ikuspegia hartzen den, azpiko kategoria bat beste nozio bati ere lot lekioke: • Euria eta lehortea. • Euriak sortutako lokatza. • Euriaren hotsa. • Euri-burbuila. • Euri dirdira. • Euri-jasa txingorrarekin. • Euri-lainoa. • Euri-tanta. • Trumoi-euria. • Zaldizkoak. 3. Kalitatea. Nozio orokor honetan honelako kontzeptuak jorratu ohi dira: kalitateen neurketa, lexikoa eta egiturak; kalitate zehatzak, jatorria, dimentsioak, pisua, koloreak, tenperatura, kalitate fisikoak, pertsona ezaugarriak; fisikoa; egokitasuna eta garrantzia. Hori dela-eta, aurkitutako kategorien artean ondoko hauek sailkatu ditugu nozio orokor honetan. • Nolako euria: izenondoak eta izenak: motela, onuragarria, ugaria, ugari eta ona, uherra, xehea, euri xehearen hotsa, euri xehea eta hotza, xehe-xehea. 4. Jarduera. Nozio orokor honetan honelako kontzeptuak jorratu ohi dira: prozesua, parte hartzea, modua (nola) eta jarduera zehatzak eta funtzioa. Hori dela-eta, aurkitutako kontzeptuen artean ondoko hauek sailkatu ditugu nozio orokor honetan: • Nola egiten duen euria, Norbera guztiz bustita utzi eta jarduerak, oro har. 5. Denbora. Nozio orokor honetan honelako kontzeptuak jorratu ohi dira: unea, iraupena, maiztasuna eta sekuentzia. Hori dela-eta, egoki iritzi zaio corpusetik lortutako eurikategoria hauek sartzeari: 6. Espazioa. Nozio orokor honetan honelako kontzeptuak jorratu ohi dira: kokamendua eta mugimendua. Hori dela-eta, aurkitutako kategorien artean ondoko hauek sailkatu ditugu nozio orokor honetan: Batzuetan zalantzak ez dira nolanahikoak izan kategoriaren bat nozio orokor batean edo bestean txertatzeko orduan; izan ere, mugak estu samarrak izaten dira, eta ez da batere erraz gertatzen ildo jakin eta zehatzari ekitea. Horietako bat Euri-zaparrada kategoria izan da; badirudi euri-zaparrada berba erabiltzen dugunean bi kontzeptuk bat egiten dutela: bata, prezipitazio zakarra, gogorra (kantitatea) eta bestea, denbora laburrean gertatzen dela (denbora). Hortaz, horren arabera ez du ematen bataren edo bestearen alde egin daitekeenik. Aurreko sailkapenean, bai kantitatean, bai denboran txertatu denez gero, hurrengo sailkapen eta azterketan horrelaxe egin dugu, nahiz eta, jakina, azterketa bakarra den. Ildo horretatik hauxe adierazten du Azkuek (DVEF): "zapar (B, G, E), voz onomat. que denota el ruido de una lluvia muy fuerte". Bestalde, beste batzuetan ez da garbi asko izan, beste kontzepturen bat nozio semantiko bati edo beste bati buruzkoa ote den. Maiz askotan ematen du nahasi egiten direla edo azpi-nozioak izaten direla. Adibidez, Euria xehea kategoria kalitateari dagokiola ematen badu ere, "euri xehearen hotsa" izaerari dagokio, hala ere, bertan, kalitatean, utzi da sailkapena ez lardaskatze aldera. Euriaren sailkapen etnosemantikoaren handitasun eta konplexutasunari hobeto erreparatzekotan, azpian 54. taula erantsi dugu, nolabait, zientzia meteorologiakoan erabiltzen dena. Horretan, erraz suma daitekeenez, euri-motak dauka garrantzi handien, eta hortik abiatuta bakoitzaren ezaugarriak ematen dira aditzera; tantaren diametroa eta abiadura. Begi-bistan da zientziak beti zehaztasuna bilatzen duela. Segidan, bilduriko kategoria guztiak tauletan sailkatzen ahalegindu da hain zabala eta handia den euriaren eremua argitzeko asmotan. Zalantzarik gabe, era kuantitatibo eta kualitatiboan esparrurik handi, ugari eta bereziena da. Euskal Herrian euria erruz eta maiz egiten du, inondik ere. 1. Izakiak 2. Kantitatea 3. Kalitatea Euriaren izendapenak Euri antza Euri-asera Euriaren hotsa Euri-burbuila Euri-dirdira Euri-lainoa Euri-tanta Trumoi-euria Zaldizkoak Euria beste ostagi batekin batera Euria eta hotza Euria eta lehortea Euria eta haizea Euria eta eguzkia aldi berean Euri-jasa txingorrarekin Euri eta elurraren kopuru txikia Euri-kolpea Euri-kopurua Euri-erauntsia: nola eta nolakoa; usaina Euri-, Elur-, Haize-erauntsia Eurizaparrada: bat-bateko euri-zaparrada laburra haizearekin Euriaren ondorioak Euriak sortutako lokatza Uholdea. Nolako euria. Izenondoak Izenak Motela Onuragarria Ugaria Ugari eta ona. Uherra Xehea Euri xehearen hotsa Euri xehea eta hotza Xehe-xehea 4. Jarduera 5. Denbora 6. Espazioa Nola egiten duen euria Berezko jarduerak Euriak norbera guztiz bustita utzi 53. taula. Euria: Sailkapen etnosemantikoa Bestalde, meteorologiak zenbat euri-mota bereizten dituen, zein den tantaren diametroa eta erortzeko abiadura ipiniko da hurrengo 54. taula honetan. Horrela, hiztunen adimenbegiarekin alderatzeko baliagarria izan daiteke. Hiru kontzeptu adierazten dira: kualitatea, tamaina eta abiadura. Sailkapen etnosemantikoari erreparatuz gero, nozio orokorren sei zutabeak bete samarturik daudela ohartzekoa da. Jardueraren zutabean hiru kategoria baino ez badira ere, bertan zerrendatzen diren aditz eta esapideak ugari dira eta aldi berean, azpi-kategoria ugari sortu dira. Jarraian aztertu egingo dira nozio eta kategoria guztiak. Izaerari dagokionez, euria bera izateaz gain, berarekin zerikusirik askotariko kategoriak dauzka euskarak: Euriaren antza duena, Euriaren hotsa (onomatopeikoa), Euri-burbuila (lurra jotzearekin batera batzuetan sortzen den burbuila), Euri-dirdira (zenbait euri motak daukaten dirdira), Euri-tanta (hainbat aldaera daukana), Trumoi-euria (trumoiak sorturiko euri mota), Zaldizkoak (urrunean goitik beherako euri-zutabeak ikusten direnean). Bestalde, beste zenbaitetan euria beste fenomeno batzuekin batera agertu ohi da. Arruntenak ondoko hauek dira: Euria eta hotza, Euria eta lehortea (hau da, aldizka euriteak eta lehorteak), Euria eta eguzkia aldi berean (sarri euri egiten duenean eguzkia ere irteten da. Hori dela-eta, izen bitxiak hartzen ditu bere gain fenomeno honek). Eta azkenik, Euri-jasa txingorrarekin. Hirugarren nozioak, kalitateak ere makina bat hitz dauzka bere baitan. Bildutako datuen arabera, honako sailkapen hau jo da egokitzat: nolako euria den. Sail horretan, alde batetik, izenondoak eta bestetik, izenak sartu dira. Horien artean, honako hauek: Euri motela, Onuragarria, Ugaria, Ugaria eta ona (ugaria ez da beti ona izaten), Uherra, Xehea (kalitateari buruzkoa dela uste da, hiztun gehienen adimen-begiak horrelako pertzepzioa daukalako). Aurreko nozioan bezalaxe, euri xeheak beste sailkapen txiki bat sortzeko gaitasuna dauka: Euri xehearen hotsa eta Euri xehea eta hotza (izaera). Euria xehea ez ezik, xehe-xehea ere izan daiteke. Sail horretan hiztunek hautematen dituzten ezin konta ahal berba erantsi dira. Nolanahi ere, baliteke beste ikerketa sakonago bat egin behar izatea; izan ere, batzuetan ematen du beste Laugarren nozioa, jarduera dugu; hiru kategoriaz baino osaturik ez badago ere, beraien barnean, hainbat esapide eta aditz islaturik, lau azpi-kategoriatan banatzen da. Honako hauek dira: nola egiten duen euria, aditzondoak, batik bat, jarduerak, oraintsu aipaturiko aditz eta lokuzioak eta euriak norbera guztiz bustitzen duenekoa. Aldi berean, berezko jarduerek beste hainbat azpi-kategoria ugari dauzkate. Denboraz den bezainbatean, bosgarren nozioa, azaldu behar da, beste ñabardura batzuk egon arren, bera dela nozioa nagusia euriari buruzko kontzeptu batzuetan. Horiek horrela, ondoko hauek gehitu dira: Euria etengabe egiten duenean, Euri-eguna, Euri-giroa, Eurizaparrada (goraxeago esan denez, bi kontzeptu gailentzen dira, kantitatea eta denbora), Aterrunea (hau da, euria atertzen dueneko unea), Garaia (bi azpi-kategoria bereizten dira, euriari eta euri-xeheari dagozkionak), Goizeko euria, Euriaren ondorengoa eta Zozomikoteak (apirilaren hasieraren aldean gertatu ohi diren euritetxoak). Azken nozioa Espazioa da, hots, euria espazio edo toki jakin bati loturik egoten da. Ondoko kategoria hauek bereiz daitezke: Euri-aterpea (euria denean, non sartu ez bustitzeko), Hostoetako euria, Lur gainean geratzen den euri-geruza, Lur-gaineko putzu euritsuak eta nola ez, Toki euritsua. Azkenik, Euriaren jatorria espazioari ere badagokio. Kasu honetan, Ipareuria, eta bitxikeria bat, Oñatiko euria erantsi dira. Egindako sailkapen etnosemantikoaz gain (izaera-kualitatea-kantitatea-jarduerakdenbora-espazioa), zientzia meteorologikoak bestela hautematen du euria. Izan ere, bi kontzeptu hartzen ditu aintzakotzat: tanten diametroa eta erortzeko abiadura. Meteorologiaren esanetan, garrantzitsuena tanten diametroa da eta beraz, horri lotuta, erortzean tantak bere gain hartzen duen abiadura. Horrela, tamainaren eta abiaduraren arabera, desberdindu ohi diren eurimotak lau izaten dira: lainotik datozen tanta txikiak, euri xehe-xeheak, zirimiriak eta zaparradak. Zaldizkoak Zaldizko Euria beste ostagi batekin batera Euria eta hotza: Bustiotz Hurrengo kategoria, Euriaren antza, zalantzazkoa da. Izan ere, baturiko eulantz berbak bi kategoria sor litzake, euriaren antza bera (bizkaiera, DVEF) eta euri xehe-xehea (G-Bergara: Elexpuru, 2004). Euri berba antzinako elkarketetan eul- bihurtzen zen. Berdintsu gertatzen bide zen –ri-z amaitutako hitz batzuekin, adibidez, afari > afal-, ugari > ugal-… Hirugarren kategoria Euriaren hotsari dagokio. Hotsa den aldetik, berba onomatopeikoak erabiltzen dira: euria sendo ari duenean, zapar eskuratu da (bizkaiera / gipuzkera / erronkariera: DVEF). Hortik dator, zalantzarik gabe, zaparrada hitz ezaguna, hau da, seguru asko, zapar + (k)ada. Beraz, badirudi, zaparrada berbaren baitan adimen-begiak hotsaren intentsitatea hautematen duela eta ez euriaren sendotasuna. Bestalde, bildutako beste hirurak fonetikoki elkarretatik oso hurbil daude eta adimen-begiak euriaren jauste leun eta hots arina agertzen du: txir-txir (gipuzkera: Mokoroa, 1990), zir-zir (DVEF) eta ziri-ziri (G-Oñati: Izagirre, 1959). Ziri-tik ere ziri-miri berba onomatopeikoa sortzen da errepikatzearen bitartez. Sarritan, hitza errepikatzen denean, bigarrenaren hasierako letra –m izan ohi da; adibidez, dudamuda edo txutxu-mutxu. Lexikoa sortzeko baliabideetariko bat da. Beraz, bai hots ozen, bai hots motelerako bi berba dauzka euskarak. Euriaren izaeraren laugarren kategoria Euri tantek lurra jotzearekin batera sortzen dituzten burbuilak dira, pustilak, alegia (B-Meñaka: Gaminde, 2001c). Hitz horrek, bestalde, "astoaren gorotza" ere esan nahi du; hortaz, gorotzak eta burbuilak elkarren antza dute adimenbegiaren arabera; metafora ezin adierazgarriagoa. Ezin jakin daiteke, ordea, zein izan den lehenengo hitza. Baina, baliteke, natura nagusi izatea. Bosgarren kategorian Euriaren dirdira azaltzen da. Corpusean dagoen hitz bakarra zirrinta da, eta ekialdeko euskalkietan (DRALV) gehienbat argi edo eguzkiaren izpiak adierazteko erabiltzen da, argi / eguzki zirrinta. Beraz, baliteke adimen-begiak metafora batez sortu izana. Seigarren kategoria Euriaren tantei dagokie: euri-inhar, euri-kixkak, euri-tanga, euritanta, (euri)-tantan, euri-tanto, (euri)-txistil, euri-txiztil eta euri-xorta (uri xorta, uri zorta). Ikus daitekeenez, euri berbak beste batzuk daramatza lagun euri ale hori adierazteko. Badira bi, nolabait, euri tantaren nolakotasuna adierazten dutenak: uri xorta eta uri zorta, lehenengoak tantaren mehetasuna adierazten du eta bigarrenak loditasuna: Berba biak behe-nafarreran jasoak (DVEF). Horrezaz gain, Eibarren (Gipuzkoa) bilduriko tantan hitzak (Etxebarria, 1965-1966) euriaren lehenengo tantak ematen omen du aditzera. Bestalde, bi hitz dira nabarmentzekoak: lehenengoa, euri-inhar (behe-nafarrera, DVEF); inhar hitzak "izpia" eta "apur bat" ere esan nahi du iparraldeko euskalkietan eta bigarrena, euri-kixkak (DRALV); kixkak haur-hizkuntzan "hortz txikia" esan nahi du; beraz, ematen du bi adieren arteko lotura semantikoa badela adimen-begiaren arabera, hau da, euri tantaren eta hortz txikiaren txikitasuna; bigarrena, tanga hitza Bizkai aldean erabiltzen da (B-Abadiño: Gaminde & Salterain, 1991) eta "urontzia" eta "apur bat" ere esan nahi du. Hortaz, txikitasun kontzeptua azaltzen da berriro euri tantari dagozkion nozioetan. Horrelaxe ikusten du adimen-begiak. Beraz, badirudi, lehenengo osagaian ortzi-k parte hartzen duela, baina hitz batzuetan ezezaguna den beste elementu bat dago f-z edo j-z hasten dena. Hala, fusturi, justul edo juztul. Bestalde, antza denez, bi aldiz errepikatzen den osagai bat dago: euri; hasieran, trumoi kontzeptua sortzeko eta gero "trumoi-euria" adierazteko. Nahiz eta hitz horiek guztiak kategoria berean sartu, beraien arteko zenbait ñabardura bada, antza. Horrela, juztuleuri, oreieuri, osteleuri eta ostraebi berbek trumoi- edo ekaitz-euria adierazten dute, besterik gabe. Justuleuri hitzak, ostera, Gipuzkoako Oñati herrian (Izagirre, 1959) "trumoi euri laburra" da, hau da, iraupen gutxikoa. Herri berekoa ere bada lehengo orei-euri; beraz, kontu desberdin samarra ematen dute aditzera. Horrezaz gain, ostaleuri eleak (Bähr, 1931) Gipuzkoako Zerain herrian "eguzkiaren osteko trumoi euria" esan nahi du; beraz, xehetasun garrantzitsua da "eguzkiaren ostekoa" izan beharra. Azkenik, ostalebi berbak, Gipuzkoako Idiazabal eta Mutiloa herrietan bildurikoa (Bähr, 1931), "ekaitz- edo trumoi-euri epela" adierazten du, hortaz, nolakotasuna eransten zaio izaerari. Azken aurreko kategorian, Zaldizkoak, izendapen bereko hitza dago; izan ere, zaldizko berbak, antza denez, bi esanahi ditu: bata, "euri-jasa; urrutitik ikusita euri-jasak hartzen duen itxura" (Harluxet) eta bestea, "Haizeak trabeska jotzen duelarik egiten duen euri-zaparrada" (Elexpuru, 2004). Kasu honetan, lehenengo adiera baizik ez da aintzat hartuko, izatez izaerari baitagokio. Adiera horrekin jaso zen Oñatin (Izagirre, 1959), "Saldíakuakiñ da eurixa: barras Azken kategorian, Euria beste ostagi batekin nahasten denean dugu. Kasu honetan euria da nagusi eta beste fenomenoa bigarren mailakoa, zeren, beste zenbaitetan euria bera bigarren mailakoa izan daiteke eta orduan dagokion beste kategoria horretan sartu da. Adibidez, afrontu berba haizeen eremuan sartu da —"haizea eta euria batera baita"—, baina osagairik garrantzitsuena haizea dela ematen du. Lehenengo azpi-kategorian, euria eta hotza, hitz bakarra dago: bustiotza. Horrelaxe eskuratu zen Oñatin (Izagirre, 1959); bigarren azpi-kategoria, nahiz kontraesana dirudien, "euria eta lehortea" batera da. Bi berba topatu dira corpusean busti-lehor (busti legor) eta busti-idor. Lehenengo elkarketa, Bizkaiko Gernika eta Markina herrietan (DVEF) eta bigarrena Nafarroako Baztan eta Zaraitzu haranetan (DVEF). Bi testutxo emango dira adibidetzat fenomeno hori ulertze aldera: "Busti-legorrean edozer galdu oi da" (Markina); "Busti idorrean edozer usteltzen da" (Baztan). Hirugarren azpi-kategoria "Euria eta haizea" da eta ez, "Haizea eta euria", hori beste azpi-kategoria bat baita. Bien arteko bereizketa egitea zaila izanagatik ere, hemen hiztunen pertzepzioa errespetatu egiten da. Gauzak horrela, hitz bat eta elkarketa bat dira: afoinu (apoiñu) eta euri- bisuts. Lehenengoa Gernikan jasota dago (DVEF). Euskara batuan, afoinu berba bada eta gehienbat adiera hauekin erabiltzen da: "hezetasuna", "kiratsa" eta "haize beroa eta borraska". Gure corpusean afoinu ez, baina afoin, bai, Azkuek berak bilduta (DVEF), nongotasunik gabe, eta "haize sargoritsua" dela adierazten du. Aipatutako aldaera guztiak latinezko favoniu(m) berbatik etor litezke, Greziako mitologian Zefiroa, mendebaldeko haizea, oso haize leuna eta udaberriaren iragarlea. Bestalde, bigarrena, euri-bisuts Zestoan bildurik dago eta bertako hiztun baten arabera "Euri garbi-garbiya ezta, guardasola aurrian jarrita re, hankak busti-busti einda gelditzen dira" (Azpeitia, 2003: 13). Gogorarazi behar da bisuts elea beste eremu batzuetan ere erabiltzen da, batik bat elurrarekin eta lainoarekin. Hurrengo azpi-kategorian, euria beste osagai batekin dela-eta, nabarmentzekoa da euria eguzkiarekin batera azaltzen denean. Horregatik ipini da beste taula bat, 58. taula, hain zuzen ere: Eguzki- (Iguzki) Bortxaxta Eguzki- Txangot Eki eta euri (Ekhi(e)tebi) Lehenengo eta behin esan behar da hitz eta elkarketa gehientsuenak EHHAtik datozela. Azaldutako hitz-elkarketen artean azpimarratzekoak dira azeri eta deabru berbak dauzkatenak. Bestalde, euskalkiei dagokienez, euskalki nagusi guztiak daudela nabarmendu behar da, bizkaieratik zubereraraino, eta guztietan azpi-kategoria bera da, aldi berean eguzkia eta euria. Harrigarri samarra izanik ere, azeri-ezkontza, adimen-begiak sortutako ezteiak irudia, japonieraz dokumentaturik dago: Zilegi bekit interneteko aipu hau egitea: Kitsune no yomeiri esaten da, hain zuzen ere28. Ez daukat beste daturik, baina baliteke ekialdeko beste hizkuntza batzuetan ere erabiltzea. Japonian, Kitsune no yomeiriak ospatu egiten omen dituzte herri zenbaitetan euria eskatzeko; zorte ona ematen du, eta, beraz, euria erakarri ohi du horrelako jaiak ospatzeak. Gainera, egiaztatu dudanaren arabera, Kitsune no yomeiri bat ospatzen den gehienetan euria izaten da gogotik. Hori zorionaren adierazle omen da Japonian! Beraz, horrek guztiak zer pentsatu ematen du. Hizkuntzaz haraindi, hizkuntza kulturaren ispilua baldin bada, nola edo hala, kulturak elkarri loturik daudela ematen du; hots, zantzu guztien arabera, —beste arlo batzuetan ere ikerketa ugari egin baitira— zentzuzkoa dela pentsatzea euskal kultura ez dela bakarturik egon, beste kultura batzuen eragina izan duela eta, zergatik ez, euskal kulturak besteei ere eragin izan diela. Bestela, nola uler liteke elkarretarik hain urrun dauden bi hizkuntzek kontzeptu berbera erabiltzea? Adimen-begi bera dute euskal eta japoniera hiztunek kontu honetan? Beste alde batetik, horretaz gain, gaskoi hizkuntzaz baliatzen den Bastida herrian (hirueleduna) Lu diable ke ze maride esapidea ere erabiltzen da (EHHA). Kasu honetan, azeria ez da ezkontzen, deabrua baizik. Hala ere, bertatik ez os urrun, Bardozen, Deabruaren ezkontza erabiltzen da; hortaz, gaur egun hizkuntza batetik besterako maileguak etengabe gertatzen badira ere, segur aski antzina, harremanak hain sendoak ez baziren ere, hizkuntzek elkarri makina bat berba pasatu ohi zioten elkarri, eta ziur asko, eleak ez ezik, kontzeptuen harat-honata itzuri-ezina zen. Anjel Lertxundik idatzitako Letrak kalekantoitik izeneko liburuan (1996) Azeriak galdu zuena deritzon sarreran honako hau dakar: Sirimiriari deitzen zaio horrela, oilo-lapurretan egin eta gero sirimiria hasi zen batean arrastoak utzi zituelako lurrean. Azeri bat hiltzen zuenak oilasko bana jasotzeko eskubidea zuen inguruko baserrietan. Azeriaren ezteia edo azeriaren bataioa deitzen zaio, berriz, eguraldi euri-eguzkitsuari. Azeriak ezkutatzeko abilezian, anbiguotasunean alegia, oinarritzen du bere maltzurkeria. Muga-mugako egoera horretan, eguraldi eguzki-eguzkitsuan, sortzen da ortzadarra ere. Gure tradizioak dioenez, ortzadarraren beste aldera pasatzen den neska mutil bihurtzen da, hara pasatzen den mutila, berriz, neska. Hortik dator, nik uste, ortzadarri edo eguraldi euri-eguzkitsuari azeriaren ezteia deitzeko ohitura, eta oinarri bera duelakoan nago Kurosawaren ametsak filmeko lehen atala ere. Gaskoinek ere badute anbiguitate beretsuko uste bat: eguraldi euri-eguzkitsua denean, deabruak bere emaztea jipoitzen omen du eta bere alaba esposatzen. (Lertxundi, 1996: 50) Ildo bertsukoa Zuberoa aldeko Jaunaren ezteiak (Jaunan ezteiak) dela esan liteke (EHHA). Kasu honetan azeri edo deabruaren ordez jaun erabiltzen da zentzu berarekin. Bestalde, badira eguzkia edo antzekoa azaltzen den terminorik; adibidez, iguzki bortxaxta, eguzki txangot eta ekhi(e)tebi. Kasu honetan elkarketak gardenagoak dira eguzki, eki eta euri (ebi) berbak daude eta. Nabarmentzekoak dira Zuberoa aldeko ekhi(e)tebi aldaerak (EHHA), "eguzkia eta euria", alegia. Bestalde, Mendebaldeko euskaran "oso bero handia" adierazteko erabiltzen den txangot berbak hemen beste zentzu bat hartzen du: "Eguzki txangot esakunea bi zentzutan erabiltzen da: alde batetik, egun euritsuetako aterruneetan irteten den eguzkia horrela izendatzen da, eta, bestetik, haize gutxiko egun baten, eguzkiak gogor berotzen duenean modu berbera erabiliko da" (Llosa, 2002). Gainera, martxoari loturiko esaerak ere baditugu; adibidez, martiko edo martxoko eguraldia. Dirudienez, sarritan suertatzen da martxo aldean horrelako aroa; eguzkia eta euria aldi berean, alegia. Horrela ikusten du adimen-begiak eta honela, behintzat, horrela adierazten du hiztun batek: "Euzkixa ta eurixa martiko egualdixa. Esaera" (Elexpuru, 2004). Amaitzeko, ostebi eta osteleuri elkarketak ere aro mota hori izendatzeko ere erabiltzen dira. Biek ala biek daukate bere baitan ortz(i)+euri konposizioa. Bi berba horiek, ortzik eta eurik, topo egiten dutenean honako elkarketa eta esanahi hauek sortzen dira: 59. taulan ikus daitekeenez gero, bost esanahi dituzte elkarketek. Bat izan ezik, beste guztiak Bähr-ek bildu zituen 1931n (Bähr, 1931). Taulan dagoen konturen bat harrigarritzat jo daiteke, ez baita batere ohikoa herri berean hitz baten bi aldaera erabiltzea gauza desberdinak adierazteko. Izan ere, Idiazabalen ostebi eta ostelebi erabiltzen dira; Mutiloan, ostelebi eta osteleuri. Bestalde, Zerainen ostaleuri berbak bi esanahi dauzka, "eguzkiaren ondorengo trumoi euria" eta "euria eta eguzkia aldi berean". Azken azpi-kategorian, euri-jasa txingorrarekin, bi berba dira corpusean: irazarri eta zizar. Hitz horrek txingorra baizik adierazten duten aldaerak ditu. Zizar Isturitzen erabiltzen da (EHHA) "euria eta txingorra aldi berean" adierazteko, baina Aezkoan (Nafarroa) tzitzar txingor soila da (DVEF); zubereran (DVEF) tzitzer txingor xehea da eta zitzer txingor hutsa; Zaraitzun (Nafarroa) tzitzor (Camino, 1997) txingorra ere bai; azkenik, Bardozen (Lapurdi), zitzar larria, txingor handia eta zitzer (t)xehea txingor hutsa (EHHA). Beraz, badirudi eremu edo eskualde beretsuko hitzak eta aldaerak direla. Bukatzeko, irazarri "euri-jasa txingorrarekin batera" Lhanderen Hiztegian (Lhande, 1926 / OEH). Hala ere, hitz horrek badu beste esanahi ere zubereran: erauntsia (DRALV). Horrezaz gain, erazarri aditzak "gogotik euria elurra egin" esan nahi du (Harriet / apud OEH) eta erazarri izenak "zaparrada" Zaraitzun (DVEF) eta BeheNafarroako Gamarte herrian (EHHA) eta "erauntsia" Alduden (DRALV) eta Donibane Garazin (DVEF). Uholdea 60. taulan, bigarren nozio nagusiari buruz, kantitatea, xehetasun batzuk egitea merezi du. Alde batetik, aparteko beste bi taula sortu direla aipatu behar da; Euri-erauntsiari buruzkoa, 61. taula, eta Euri-zaparradaren gainekoa, 62. taula. Lehengoetan bezala, berauek beste kategoria batzuk ere badituzte, errazago ulertzearren taula honetan utzi ditugunak, Eurierauntsiaren izaera eta kalitatea, hain zuzen ere. Esanak esan, hauexek dira kategoria guztiak: Euri-elurraren kopuru txikia, Euri-kolpea, Euri-kopurua, Euri-erauntsia, Euri-zaparrada eta Euriaren ondorioak. Hirugarren kategoria Euri-kopurua da; kasu honetan hitz bakarra ere bai, euritza. Eskuratutako adibide guztiak Bizkai aldekoak dira; beraz, bertako berba bide da: "Nai dan euritzak eginda emengo errekea ganez eginda euki dogu" (Mokoroa, 1990). Ziurrenik –tza atzizkiak ugaritasuna adierazten du. Gorago aipatu bezala, laugarren kategoriaren inguruan –Euri erauntsia– beste taula bat egin behar izan da: 61. taula. Izan ere, zenbat-gura termino, hitz eta elkarketa aurkitu dira corpusean eta azaltzekotan taxuzko sailkapena egin behar izan da. Euri-erauntsiaren inguruko kontzeptuak taula bakarra osatzeko adinako garrantzia dauka adimen-begiaren arabera. Euskalkietan askotariko hitzez baliatzen dira. Batzuk solte erabiltzen badira ere, beste batzuk, ostera, hitz-elkarketetan erabiltzen dira, euri eta ortzi, edo izenondoekin; adibidez, denbora eta eguraldi. Pentsatzekoa denez gero, Euriari loturiko hitz-elkarketak gailentzen dira. Izan ere, bertan kontzeptu honi berari izena ematen dion hitz-elkarketa dugu: euri-erauntsia. Hona hemen, bada, 61. taula: Edukiari dagokionez, kategoria honen barruan ildo bereko hitzak sartu badira ere, azpimarratu behar da oso multzo zabala erabili izan dela, eta baliteke askoz azterketa sakon eta zehatzago eginez osterantzeko emaitzak ematea; hots, euri-erauntsitzat jotzen direnak beste sailkapen batzuk edukitzea. Hain da zabala tesi honen eremua hartzen duena gaitza baita horrelako azterketa aurrera eramatea. Segur aski, horrelakoak geroago, banan-banan eta xeheago egin behar lirateke. Hitz solteen artean, jatorriaren araberako honelako sailkapena egin liteke: ondarezko hitzak (onomatopeiak eta bestelakoak) eta maileguak. Azterlan honen asmoa eta helburua etimologian asko sakontzea ez bada ere –hori beste ikerketa mota bat izango bailitzateke– azpikategoria honetan argi samar sumatzen da euskarak bere baitan daukan aspektu integratzaile eta dinamizatzailea. Maileguak bereganatu eta egokitu egiten ditu bere beharretara egokituz. Adibidez: abazera, borraska, kolpe, tenpesta, zoberna… Hori dela-eta, beharbada, goraxeago aipatu den legez, maileguen eta ustezko ondarezko hitzen arteko ikerketa zehatzagoa egin beharko da, ea esparru bertsuren jabe ote diren. Euskaldunaren adimen-begiak agian ikusten du xehetasun edo kontzeptu desberdinen bat. Mintzaira ugaritan gertatzen den bezala, Eurierauntsia kantitate oparoari dagokion arren, beharbada, hiztunak beste zerbaiti antzematen dio. Maiz esplikatu izan den legez, gauzak izendatzeko jolasean, hizkuntzaren eta pentsamenduaren arteko erlazioak ematen du, azkenik, prozesu kognitiboen eta kulturaren arteko erlazio bilakatu dela. Aipatuak aipatu, bildutako berba guztien nolabaiteko azterketa eramango da aurrera ordena alfabetikoari eta ustezko hitz soilei jarraituz. Gauzak horrela, taulako lehenengo berba abazera da; Van Eysek bildu zuen (OEH) eta lapurteraz erabiltzen da, antza. Jatorriari dagokionez, itxura guztien arabera, latin edo hizkuntza erromaniko batetik etor liteke: gaztelaniazko aguacero eta abazerak antz handi samarra dute, zalantzarik gabe. Horrez gain, 62. taulako aguaxer hitzak (EHHA) jatorri berekoa ematen du. Bestalde, jarraian adar ardatz duten hiru berba dira: adar-aire, adarraira eta adarraitsu. Adar terminoak, besteak beste, "euri erauntsia haize zakarrarekin, bat-batean sortu eta denbora laburra irauten duela" (Harluxet) esan nahi badu ere, aurkitutako esanahien arabera, adar-aire eta adarraira eleek gehienbat euri-erauntsia adierazi nahi dute eta badirudi "haize" aztarnarik ez dagoela. Ipar aldeko euskalkien hitzak dirudite; izan ere, Lhandek eta Dasconaguerrek dakartzate euren hiztegietan (DRALV). Lhanderen hiztegi berean (1926) kualitatea ere azaltzen da, adarraitsu, alegia. Horrez gain, adar hitza oso emankorra da etnometeorologian. Elkarketa askotan azaltzen da. Hori dela-eta, corpusean aurkitutako guztien berri emango dugu. Horrela igar daiteke adar hitzaren hedadura semantikoa "Zenbait animaliak bekoki-aldean dituzten hezurrezko luzakinetako bakoitza; zenbait animaliaren buru aldeko luzakinak. eta zuhaitzaren enborretik ateratzen diren besoetako bakoitza" (Harluxet)", hau da, nola euskaldun gizakiak, mendeak joan, mendeak etorri, zabaldu duen adarraren irudia bestelako beharrizan lexikoetara: Hurrengo berba aldagoi da eta haren aldaera, aldaboi. Azken hau Gipuzkoako Amezketa herrian erabiltzen da (EHHA). Zegaman ere erabiltzen bide da aldagoi hitza, jasa, zaparrara eta eraso hirukotearekin batera, "euri-erauntsia" adierazteko (EHHA). Hala eta guztiz ere, aldagoi haizeari lotuago dagoela: "haize indartsu eta euritsua" (Harluxet) edo "(Ggoi ap. A). huracán, viento fuerte con lluvia" A. Erauntzia. Jasa. Euria" (OEH); aldaize hitzaren sinonimoa ere izan liteke Gipuzkoako Urretxu eta Legazpi herrietan mendebaldeko haizea aditzera emateko (EHHA). Adimen-begiak "goitasuna" edo sumatzen du hitzaren bigarren osagaian, hots, goi-goian edo goi-goitik etortzen den ostagia. Corpuseko hurrengoa azorri da. Bildutako datuen arabera, hitz hau esanahi bakarrekoa da, euri-erauntsia, eta Lapurdiko Ainhoa herrian erabiltzen da (DVEF). Berdina den arren, ez dugu uste "azaren orriarekin" (azorri) zerikusia duenik. Hala eta guztiz ere, adimen-egiak hauteman lezake euri-erauntsia aza-orria izango balitz bezala. Jasotako hurrengo hitza bendabal da. Mendebaldeko haizearen inguruko kontu guztiak jorratzean aztertu zen arren, orduan aipatutakoa oroitarazi behar da. Izan ere, frantsesez vent d'aval elkarketak beheko edo azpiko haizea esan nahi du eta haize-kontuetan iparmendebaldetik hego-mendebaldera bitarteko haize mota guztiak izendatzeko erabiltzen omen da. Mendebaldeko haizeak gehienetan euria ekarri ohi du berekin eta hori dela-eta, seguru asko, Bizkaiko Elorrio herrian (EHHA) euri-erauntsia izendatzera igaro da. Beraz, ohiko dikotomia sortzen da hemen ere, "euria + haizea" ala "haizea + euria"? Agiri denez, hiztunen adimenbegiek biak batera sumatzen dituzte. Hurrengo hitz-saila eraso hitzaren ingurukoa da: easo, eranso, eraso, erasoketa eta erason. Guztiak "euri-erauntsia" edo "euri-jasa bortitza" adierazteko erabiltzen dira. Easo eta erason Gipuzkoako Andoain herrian jasota daude (DVEF); eranso, Oñatin (Izagirre, 1959) eta eraso ere bai (EHHA); eraso, Nafarroako Lesaka herrian eta Gipuzkoako Arrasate eta Oiartzun herrietan (DVEF). Horren arabera, eraso berbak esparru etnometeorologikoan "tempestad de lluvia, granizo o nieve" adierazi gura du. Horrenbestez, hiru eremutako hitz adierazkorra da, euria, txingorra eta elurra, alegia. Azkenik, erasoketa Gipuzkoako Hondarribia herrian bildurik dago (EHHA). Eraso eta erauntsi hitzak fonetikoki hurbil-hurbil daude —erauntsi bera eta berarekiko elkarketak aurrerago aztertuko dira— eta beharbada beraien artean gurutzaketak ere gertatzen dira. Gainera, zenbaitetan bi hitzok gauza bera ematen dute aditzera etnometeorologian: "egurats-gertakariez, erasoa, ekaitza". Azken hitz hau, ekaitz, izango da hizpide orain. Badirudi bere baitan biltzen duen eremu etnosemantikoa nahiko zabala dela. Berezko ekaitzaren eremuaren azterketa egin denean (§4.2), beraren hedaduraren berri eman da: ekaitzak, tximistak eta trumoiak izaten diren unean ez ezik, oso eguraldi kaxkarrak —adibidez, euria eta haizea— jotzen duenean ere izaten dira. Gauzak horrela, Euri-erauntsiaren eremuan, ekaitzarekin zerikusia duten hiru berba aurkitu dira corpusean, ekaitzaldi, ekaizte eta ikaitz. Lehenengoa, Nafarroako Oderiz herrian bildurik dago (EHHA) eta bigarrena, Gipuzkoako Mendaro eta Nafarroako Gaintza eta Etxarri-Aranatz herrietan (EHHA); beraz lau herriak elkarretatik hurbil samar. Hirugarrena, ikaitz, Gipuzkoako Deba herrian erabiltzen da (EHHA). Ohartarazi behar da lehenengo bi hitzek berekin bi atzizki daramatzatela, -aldi eta –te, oro har, denbora edo garaia adierazten dutenak. Santa Grazin erabiltzen dute (EHHA) eta Urdiñarben ere bai, isola elearekin batera (EHHA). Lapurdiko Makea herrian, euri-burrusta elkarketarekin batera, elementa hitzaz (EHHA) ere baliatzen dira hiztunak; elementaak, bi a eta guzti, Nafarroako Luzaide herrian baturik dago (EHHA); Duvoisin idazleak hitz honekin esamolde baten berri eman zuen: "Elementak elementari ethorri da, il est venu par une pluie battante" (OEH); Nafarroa Behereko Isturitz herrian ere erabiltzen da (EHHA) elementak eta bigarren osagai bat argi ez dagoena, *eurintik. Azkenik, ekialdean ez ezik, mendebaldean ere berba hori erabiltzen bide da. Adibidez, Gipuzkoako Hernani herrian (EHHA), elementu, euri erauntsiari izen emateko. Hitz sorta hau azalduta, eta jakina, beste hainbat, ohartzen gara nolako joera izan duen euskarak beste hizkuntza batzuetatik datozen berbak bere egiteko. Bereganatu ez ezik, makina berba bati euskal moldea ere eman die, eta euskaldun gizakiaren buru-iruditerian tokitxoa hartu dute adimen-begiaren tarteko. Jarraian dagoen berba ere bakarra da, ephesi (DVEF). Azkuek baizik ez dakar eta Lapurdiko itsasertzean erabili eta "tempestad, tempête" dela adierazten du. Datu horrekin, berba sailkagaitza da eta eremu gehiagotan ager liteke; adibidez, ekaitzaren eremuan. Hala ere, corpusean itxura bereko beste zenbait hitz ere badira, ziurrenik berarekin zerikusia dutenak: pesi(ak), phesiaka, phesiatsu eta euri-pesia. Guztiok "euriaren indarra" eta "bizitasuna" kontzeptuak dauzkate bere baitan; "Uria heldu zen, phesiaka, Noeren denboran bezala" agertzen da Piarres Adame liburuan (Barbier, 1926 apud DRALV). Beraz, huts egiteko beldurrik gabe, ephesi-p(h)esia bikotea elkarri loturik dagoela pentsatzeraino hel liteke. Nolanahi ere, azpi-kategoria erabakitzeak lanak ematen ditu, zeren dauden testu eta aipamenekin gaitza gertatzen baita euri-erauntsiaren eta euri-zaparradaren arteko muga zehaztea. Bestalde hitz honen jatorriari dagokionez, beharbada. Latinezko spissus, -a, –um, izenondoarekin zerikusia izan dezake. "Lodia, trinkoa, bildua estu-estua" esan nahi du eta horrelako euria mota horretarikoa izaten da ezbairik gabe. Hurrengo hitza eramaittu da, eta azpi-kategoria honetan bakarrik egon arren, hitzmultzo zabalago baten kidea da. Hitz-multzo hori eramai, eramaitu eta eramaitza hitzez osaturik dago. Termino gehienak Izagirrek jasotakoak dira Oñati aldean (Izagirre, 1959). Kasu Aurretik azaldutakoari loturik, badirudi euskal hiztunaren adimen-begiak "eraso egin" eta "euri-erauntsia" bere buru-iruditerian uztartzen dituela eta ez da harritzekoa sakon-sakonean munduaren ikuskeran kontu bertsua izan daiteke eta. Hurrengo elea, jasa, gehiagotan aurkitzen da hitz-elkarteetan soilik baino. Ostagiei dagokienez, gehienetan euriari lotuta joaten da, euri-jasa, eta gogotik eta indarrez egitea esan nahi du. Hala ere, behin baino gehiagotan adierazi izan denez, ez da erraza izaten azpi-kategoria baten muga zehaztea. Izan ere, hiztun batzuen adimen-begiak "zaparrada" gisa ikusten du jasa eta beste batzuenak "erauntsi" gisa. Adibidez, Nafarroako Leitza herrian (EHHA) jasa "eurizaparrada" den arren, Gipuzkoako Zegama herrian (EHHA) "euri erauntsia"-ri izen emateko lau hitz erabiltzen dituzte, jasa, zaparrara, eraso eta aldagoi eta, "zaparrada"-ri berari irizteko zaparrara baizik ez dute erabiltzen. Beraz, itxuraz, zenbait hiztunek nozio bat ez dutela aintzat hartzen, zaparrada laburra izatea, alegia; prezipitazio bortitza da, baina denbora laburrekoa, eta "euri-erauntsia" iraunkorra izaten da. Ondorengo berba, idola, horrela soilik edo –z atzizkia erantsita, idolaz, erabiltzen da, antza. Azken forma honen bitartez "asko" adierazi nahi da. Adibidez, Gipuzkoako Oñatin: Negua dela-eta, bi ele aipatuko dira: bata, negu bera, Lhandek eskuratutakoa (1926), inongo erreferentziarik gabe, eta bestea, negutze, Bizkaiko Lemoiz herrian bildua (EHHA). Negu berbaren etimologia interesgarria da; izan ere egu-rekin erlazioa izan lezake. Esan gabe doa, adimen-begiak urtaroa eta euri-erauntsia lotzen ditu. Hurrengo hitz-zerrendak badirudi ekaitz edo negurekin zerikusia izan lezake: nekaitz, nekhaitz eta nekhaiztu; izan ere, negu+gaitzetik etor liteke, edota gurutzaketaren baten bidez ekaitzi -n eranstea, nekaturekiko hurbilketa fonetikoa dela-eta. Nolanahi ere, ziurrenik hauxe izango zen bilakaera: negu+gaitz => nek + gaitz => nekaitz. Gogorarazi behar da, egu- ekbihurtzen dela elkarketetan; esate baterako egu + gain => ekain. Hitzak direla-eta, nekaitz Azkuek bildua da (Azkue, 1935-1947/1989), nekhaitz eta nekhaiztu Nafarroa Behereko Ezterenzubi herrian (EHHA). Nahiz eta gaztelaniazko definizioa den, balio du, gutxi gorabehera, hitz hau kokatzeko. Gauzak horrela, zalantza sortzen da Ekaitza edo Euri-erauntsia kategoriekin batera kokatu behar ote den. Izan ere, beste aldaera batzuk ekaitzarekin batera aztertu dira. bai (EHHA); tenpesta aide Zuberoako Ürrustoi-Larrabile herrian jasoa da (EHHA). Elkarketa bera, ordea, herrialde bereko Altzai herrian, "sargoria" da. Hortaz, adimen-begiak lehenengo ikusten bide du euri-erauntsiaren aurretikoa herri batean eta beste herri batean sargoriaren ondorioa. Tenpestade hitza Gipuzkoako Ataun herrian erabiltzen dute hiztunek (EHHA) eta amaitzeko, thenpesta aldaera Zuberoako Domintxaine-Berroeta herrian bildurik dago (EHHA). Hurrengo hitz-sortak urarekin bide dauka zerikusia: uberraka, ugerraka, uharri, uhart eta urketa. Uhar terminoari loturiko berbak direla-eta, bi azpi-kategoriaren artean egoten da adimen-begia: euri-zaparrada eta euri-erauntsia, hiztunen ikuspegiaren arabera. Kasu honetan, batean zein bestean txertatu dira uharri buruzkoak. Uberraka edo ugerraka aditz-lokuzioa da. haranean (DVEF). Nabarmendu behar da, gehienetan zurrumiloa haize mota bat izendatzeko erabiltzen dela, hau da, zirimola. Beraz, badirudi haizeari loturiko terminoak zenbait herritan Euri-erauntsia kategoria aditzera emateko ere baliatzen dutela hiztunek eta horrela ikusten duela adimen-begiak. Bestalde, hitz-elkarketetatik, sei osagai gailentzen dira: aro, denbora, erauntsi, euri, eguraldi eta ortzi. Bitxia izanagatik ere, elkarketotan osagaiak ustezko ondarezkoak zein mailegu garbiak daude. Denbora eta euri hitzek daukate elkarketa gehien, baina oroz gainetik, euriari loturikoak. Euri (uri) pesia dela-eta, gorago aztertu da ephesi / pesi bikotea. Adierazi bezala, "euriaren indarra" eta "bizitasuna" esan nahi bide du. Jatorriari dagokionez, agian, latinezko spissus, -a, –um, izenondoarekin zerikusia izan dezake: "lodia, trinkoa, bildua estu-estua" esan nahi du, eta horrelako euria horretarikoa izaten da, hain zuzen ere.. "Uri / euri-pesia, torrent de pluie" dakar Harrietek (OEH); euri (uri) uhar terminoaz bezainbatean, uhar ere gorago aztertu da, eta besteak beste, "uholdea" esan nahi duela azaldu da. Adimenaren begiak "ugaritasuna" Euri-(uri) zarrapata elkarketa, agian, lapurteraz eta behe nafarreraz erabiltzen dela adierazi zuen Azkuek (DVEF). Itxura denez, onomatopeikoa da, eta adimenaren begiak uraren indarra eta ugaritasuna antzematen ditu. Ildo berekoa (euri)-tarrapata da, Isturitzen bildua (EHHA). Izan ere, herri horretan bi aldaerak baliatzen dira, bai tarrapata, bai zarrapata. Euri-burrusta elkarketak ere onomatopeikoa dirudi. Burrusta hitzak ugaritasuna adieraz lezake. Lapurdiko Makea herrian bildua da (EHHA). Bertan elementa eleaz ere baliatzen dira. Elkarketarik gabe ere agertzen da beste testuinguru batean "euri-zaparrada" aditzera emateko (OEH). Azaldu den legez, hiztun batzuen aburuz, euri-zaparradaren eta euri-erauntsiaren arteko muga oso lausoa da. Itxuraz, euri-erauntsiak denbora luzeagoan irauten du, eta aldi berean zaparrada baino gogorragoa da. Euri-erauntsi (ebi e(r)auntsi, euri ehauntsi, besteak beste) elkarketak ematen dio izena kategoria honi. Usu azaldu izan denaren arabera, zaparradaren eta erauntsiaren arteko muga lauso-lausoa da. Horrexegatik erabaki da bi kategorietan utzi eta aztertzea. Adibidez, euri ehauntsi Lapurdiko Hazparne herrian eskuratua da eta ebi erauntsi Zuberoako Altzai eta Sohüta herrietan (EHHA). Euriketa (auriketa, eudiketa, iuriketa) dela-eta Azkuek euriketa "tempestad de lluvias" itzultzen du (1969): -keta atzizkiaren eginkizuna "ugaritasuna" adieraztea da. Tesi honetan erderen "tempestad / tempête" azaltzen den bakoitzean, erauntsi hitza erabili izan da; auriketa aldaera Nafarroako Arbizu herrian erabiltzen da, eudiketa Gipuzkoako Hondarribian eta iuriketa Nafarroako Igoan (EHHA). Kantitate nozioaren aldetik, beste kontzeptu nagusietariko bat euri-zaparrada dugu. Goratxoago aipatutako moduan, euri-zaparradan bi noziok egiten dute bat: kantitate ugaria denbora laburrean. Hori dela-eta, termino asko erauntsiaren sailkapenean eta hemen agertzen dira. Batzuk dagoeneko azterturik daude, beste batzuk, aldiz, aztertzeke; izan ere, behin baino gehiagotan azaldu izan denez, zenbaitetan lekukoek eta bestelako iturriek ez dute batere garbi zein den zaparradaren eta erauntsiaren arteko muga. Hala ere, eskuratutako datuen arabera irudi du zaparradak laburragoak eta erauntsiak ugari eta luzexkagoak direla. Horrenbestez, euri-erauntsi kontzepturako aipatutakoak honetarako ere balio du. Izan ere, antzeko fenomenoak gertatzen dira: ustezko ondarezko hitzak (jatorrizkoak eta onomatopeiak) eta maileguak. Lehen bezala, maileguak hitz solte nahiz hitz elkarketetan topa ditzakegu. Hala nola, aguazer, elementu, manga eta abar; eta elkarketetan, euri borraskada, euri etxakada eta abar. Hitz solteei dagokienez, euri hitzarekin egiten diren elkarketetan bezalaxe, azpimarratzekoa da ustezko onomatopeien kopurua. Seguru asko mintzaira gehienetan onomatopeien bitartez sortuko ziratekeen lehendabiziko hitz edo elkarketak fenomeno jakin batzuk izendatzeko. Horiek honako hauek izan litezkeelako ustea dago: barrasta, indriska, txirristako, tzurubila, zaraza, zarraka, zarrapata, zerrada eta abar. Hasteko, aipatutako mailegu bat, aguaxer; Bizkaiko Ondarroan bildutako berba da (EHHA). Ez dago zalantzarik gaztelaniazko aguacero hitzarekin daukala zerikusirik. Corpuseko bitxikerien artean, besteak beste, Gipuzkoako Andoain herrian artzaintxoarenak (artzaitxuanak) nabarmentzen da guztien gainetik (EHHA). Zergatik ote? Badirudi adimenbegiak Zozomikoteak delako gertaerarekin lotura egin lezakeela. Izan ere, artzain batek martxoari eskatu omen zion hilabetea luzatzeko, eta ematen du Zozomikoteak gertakizunak horrekin izan lezakeela zerikusia (ikus aurrerago denbora nozioa). Kontu honetan denbora bitarte dagoenez, martxoa eta apirila, hain zuzen ere goraxeago azalduta dago. euri hitzarekin ere sortzen du elkarketa: hodei-euri (odeieuri). Bizkaiko Zeanurri herrian bildua da (EHHA). Baliteke adimen-begiak Hodei izaki mitologikoak sorrarazten duen euria ikustea. Isuri (ixuri) aditza izateaz gain, izena izan daiteke zaparradari irizteko (DRALV). Jasa (yasa) terminoa usu erabiltzen da euriaren eremuan, baita beste batzuetan ere; adibidez, elurrarenean: "Edur-jasa izugarri batek baserri-etxetik urten ezinik itxi gaitu" (Labayru Hiztegia). Oraingoan euri-zaparrada adierazteko bildua da Nafarroako Leitza herrian (EHHA). Euri-jasa aurreraxeago aztertuko da, baina ugaria ere bada. Bestalde, Gipuzkoako Andoain herrian jasara (yasara) aldaera ere bada. Adimen-begiaren arabera "ugaritasuna" adierazten du jasa berbak. Azaldu bezala, euri-zaparrada ez ezik, euri-erauntsia izendatzeko ere erabiltzen da. Muga lauso samarra da. Jazarri eta isola berbak aztertu badira ere, azpimarratu behar da biak batera Zuberoako Urdiñarbe herrian bilduak direla (EHHA). Baliteke jazarri eta erazarri hitzek jatorri bera izatea: Phikorna elea herri bakarrean jasoa da, Nafarroa Behereko Arruetan, hain zuzen ere (EHHA). Ez da beste inon ere aurkitu, ezta beste inongo hiztegitan ere. Gorago azaldutako labasi elearen antzera, oso bitxia da. Nondik etor ote litekeen edo zer ikusten duen adimenbegiak azterkizun geratzen da. Txartxaka txarraka elearen aldaeratzat jo liteke. Onomatopeikoa ematen du. Kasu honetan "euri-zaparrada laburra" ikusten du Nafarroako Baztan haraneko hiztunen adimen- begiak (Izeta, 1996); txirristako berba ildo berekoa izan liteke, onomatopeikoa. Gipuzkeraz erabiltzen omen da (Mokoroa, 1990). Uhaska hitza gorago aztertutako uhar terminoaren aldaera da. Berau euri-erauntsiekin, zaparradekin edo uholdeekin zerikusia duen elea da. Kasu honetan, uhar + -ska txikigarriaz osatutako hitz hau Nafarroa Behereko Baigorri herrian bildurik dago (EHHA). Baliteke adimenbegiak txikigarri baten bitartez ugaritasuna adierazi nahi izatea. Baliabide hori ez da arrotz izaten hizkuntzaren beste esparru batzuetan; adibidez, "handitxo duzu alkandora". Izan ere, handitxo nahiko handia izaten da. Beste aldetik, aipatu izan den bezala, euri+izena erabiltzen da gehien elkarketetan. Bigarren osagaia, bakar-bakarrik ere baliatzen dute hiztunek; adibidez, elementa edo eurielementa. Hemen ere bereiztu litezke ondarezko hitzak eta maileguak. Berauen artean ondoko hauek: borraskada, elementa(k), etxakada, kolpe eta usu. Ondarezkoak direla-eta, aidanez, beren oinarrian onomatopeiadunak nagusitzen dira: borrusta, parrasta, tarrapata, "xarraka", xarxaka, zafrada, zaparrada, zarrasta(da), zartzaka… Horiek beste esparru batzuetan ere erabiltzen direla oroitarazi behar da. Hiztunek sarritan metafora eta metonimien bitartez, eremu lexikoak beren erara bete ohi dituzte; adibidez euri-tarrapata. Jakina denez, tarrapatak "zarata, zalaparta, astrapalotsa", baita presa edo lasterka ibiltzea ere, esan nahi du. Eta horixe eman nahi du aditzera euskaldunaren adimen-begiak, hain zuzen ere: "azkar eta denbora laburrean izaten Elur-euri (eurreuri) hitz-elkarketa dela-eta, euri bigarren osagaia izanagatik ere, merezi du hemen aztertzea. Bizkaiko Kortezubin jasota dago (EHHA), eta lekukoak oker egon ezean, elurra eta euria uztartzea zaparradaren kategoria adierazteko harrigarria samarra da. Eurasta elea beste hápax bat izan liteke; izan ere Nafarroa Behereko Behorlegi herrian baizik ez dago jasota (EHHA). Osagaiei dagokienez, lehenengoa argi dago euri dela eta bigarrena, baliteke -sta txikigarria izatea; adibidez, zarbasta "orritxo", mehasta "mehetxo". Azaldu bezala, adimen-begia, sarritan, txikigarriez baliatzen da handitasuna adierazteko. Euri-lanbro (uri lanbro) elkarketa Harrieten hiztegitik hartuta dago (OEH). Harrigarri samarra da, zeren euri eta lanbro berbek topo egiten duten bakoitzean "euri xehea" adierazteko izaten da; adibidez, Gipuzkoako zenbait herritan (Beizama, Getaria, Ikaztegieta..) aipatu bezala, "euri xehea" da (EHHA). Elurbusti eta euribusti terminoak beste bitxikeria batzuk dira azpi-kategoria honetan; izan ere elurbusti gehienetan "ia urturik erortzen den elurra" adierazteko (EH) erabiltzen da Euskal Herriko hainbat bazterretan, baina beste eskualde askotan "euri-zaparrada" ere esan nahi du (EHHA). Harrigarri samarra da adimen-begiak bi fenomenoak uztartzea. Susmoa dut ez ote Euri-etxakada Bizkaiko Errigoiti herrian jasotako hitz-elkarketa da. Beste inon ez da horrelakorik entzun (EHHA). Ziurrenik etxakada berbak Bizkaiko mendebaldean erabili ohi den etxa (bota) aditzarekin dauka zerikusia. Euri-irutxin hitz-elkarketa Nafarroako Urdiain herrian bildurikoa da (EHHA). Irutxin Aralar aldeko mendi eta kobazulo baten izena da. Urdianekiko ipar-ekialdean kokaturik daude. Baliteke euri-irutxin terminoak ezagutzen ez dudan mitologia-kontu batekin zerikusia izatea, hau da, euri-zaparradak hantxe sortzen direlako sinesmena edo. 63. taulan aztertuko da euri-zaparrada haizetsu eta laburra izan ohi denean: horretarako ondoko termino hauek jaso dira: adar, añada, asera, ataskak eta erauntsi-adar. Horrelako hitz guztiak OEHtik ateratakoak dira. Honela dakar: Hortaz, adimen-begiak badirudi bi kontzeptu biltzen dituela bere baitan: batetik, batbateko euri-zaparrada eta bestetik, haize zakarra eta iraupen laburrekoa. Euriak sortutako lokatza Uholdea Litekeena da *gainean + ko = *gailenko = maienko hitzaren bilakaera izatea, eta ustezko mayo eletik ez etortzea; izan ere, azpimarratu behar da gailendu aditza gainean + dutik datorrela. Gauzak horrela, zer dela-eta egun oraindik Benas / Benasque (Huesca) aldeko hizkeran erabiltzea? Euskararen substratua, bertan erronkarieraren antzeko euskalkia mintzatzen ote zen adierazle, ala mailegu hutsa? Autore askok agertu dutenaren arabera, euskara Pirinioen bi aldeetan barrena hedatzen bide zen, eta baliteke zenbait hitz bertako hizkeretan iharturik geratu izana (Lacasta, 1994 / Lopez-Mugartza, 2008). Hirugarren nozioari dagokionez, kalitatea, bi adar dauzkan arlo bakarra hartu da aintzakotzat: nolako euria den. Nolakotasuna dela-eta, aipaturiko beste azpi-sailkapen bat egin da, berez euriarekin batera erabiltzen diren izenondoak eta bere baitan kalitatea ere adierazten duten izenak. Izenondoen aldetik, beste sailkapen bat egin da; adjektiboek beren baitan daukaten konnotazioaren arabera, hain zuzen ere: positiboak, negatiboak, ugaritasuna, denbora eta jatorri edo esanahi ezezaguna. Izenak direla-eta, sei azpi-kontzeptu aurkitu dira korpusean: euri motela, ugaria, ugari eta ona, uherra, xehea eta xehe-xehea. Berauen artean beste bi taula egin behar izan dira, Euri xehea (66. taula) eta xehe-xehea (67. taula) kategoriak, behar besteko garrantzi eta zabaltasuna dauzkatelako. Izenondoei dagokienez, honako hauek aztertuko dira: ezti eta gozo (positiboak); lardats eta lingirdatsu (negatiboak); mardul eta mamitsu (ugaritasuna adieraztekoak); sarri (denbora), istungor (jatorri ezezagunekoa). Izenez bezainbatean ondoko hauek: bera eta berera (motela); emana eta jaustea (ugaria); berera (ugari eta ona); uharlo, ur ubel eta ur uher (uherra). Ildo berekoa da Mokoroak jasotakoa: euri lingirdatsua; Nafarroako Etxarri-Aranatz herrian jasotakoa da (Mokoroa, 1990). Euskaltzaindiak, berriz, lirdinga erabiltzea gomendatzen du, eta ez lindirga (EH): lingirda iz. Oharra: Euskaltzaindiak, lingirda -k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. lirdinga. (EH). lirdinga iz. Lerde edo gai likatsua. Behiak, umea egin duenean, botatzen duen lirdinga. iz Itsasertzeko haitzetan eta harri hezeetan eratzen den geruza berdea, algek, goroldioek eta behe mailako zenbait landarek osatua. (EH) Hortaz, adimen-begiak lingirdatsu izenondoa oso ezezkor eta negatibotzat jotzen du: "gai likatsua eta lerdetsua". Euri sarria Gipuzkoako Zumaia herrian Mokoroak jasotako hitza da: "Euri sarria bear∫da emen" (Mokoroa, 1990). Izenondo funtzioa betetzen du, nahiz, gehienetan denborazko perpausetan erabili ohi den sarri. elkarketak. Hala ere, are interesgarriagoa da hiztunen adimen-begiaren arabera hitz eta hitzelkarketa guztiak sailkatzea, hiztunen iruditeria hutsari erreparatzea, alegia. Horretarako euriari buruzko berbak bazter utzita –euria bera berezko osagaia baita–, 70. taulan agerizko terminoak eta irudi hutsak aztertuko dira; biak batera ezartzea erabaki da argigarriagoa izango delakoan. Kasu honetan aipatutako bi taulatan agertzen dira termino guztiak: bata, "euri xehea"-ri buruzkoa, eta bestea, "xehe-xehea"-ren gainekoa. Hori da, hain zuzen ere, aukeratu den izendapena "mehea den euria"-ri irizteko. Oso garbi ez badago ere, multzo horren barruan tamaina txikiko tantadun euri-motak sartzen dira. Euri xeheari dagokionez, aurrekoetan bezalaxe sailkapen bikoitza egin beharra dago: bata, hitz solte edo lokuzioen ingurukoa eta bestea, hitz-elkarketak. 66. taulan, horrelako bereizketarik ez dago zein den hitz nagusia argiago geratzen delakoan. Esate baterako, euri memel (izen + adj.) edo lantzar (laino + tzar). Euriarekin batera izena elkarketan edo adjektiboak erabili ohi dira. Bestalde, Euri xehe-xehe kategorian sartu diren berbak ere badira aurreko kategorian. Badirudi euskalki kontuan datzala bereizketa, hau da, hiztunen ikuspegia aldatzen da euskalkitik euskalkira, hain da lausoa euriari buruzko pertzepzioa. Horren arabera, hiztunen adimen-begiak bigarren adieran izan lezake oinarri "borra de líquidos…," edo hirugarrenean "arado de veinte púas". Bietan azaltzen da txikitasun- edo mehetasun-kontzeptua. Guztiarekin ere, lanpar eta langar eleak ere lotu ohi zaizkio euriari; beraz, landarrek hitz horietan izan lezake jatorria. Gainera, eulanpar berba Oñatitik hurbil dagoen Gipuzkoako beste herri batean erabiltzen da, Bergara (EHHA). Bizkaiko beste zenbat herritan adiera horrekin erabiltzen dute hiztunek; adibidez, Ondarroan, gurma lanbroa adierazteko (EHHA); Elantxobe eta Lekeition, gurma, "goizeko lanbroa" aditzera emateko (EHHA); Kortezubin, grume, lainoa izendatzeko (EHHA). Lantzurda elea ere azaltzen da euriaren xehetasuna adierazteko. Antza denez, berez, "lainoaren zurda" izan litekeen arren, beheragoko 68. taulan ikus daitekeenez, esanahi askotarikoa da hitz hau. Azken hau lainoarekin batera aipatzekoa da, "lainoaren bustia" baita; baina, "euri xehe xarra" denez gero, hemen ere sartzea erabaki da. Arropari eta jantziei loturiko kontzeptuak ere erabiltzen dira euri xehea izendatzeko; haietariko bat zirtzil da: zirtzil adj. Zarpatsua, jantzi zahar eta urratuak erabiltzen dituena Eskale zirtzil bat. Emazteki zirtzila eta emazteki garbia adj. Balio gutxikoa, huskeriatzat jotzen dena. Izaki zirtzil ezerez bat. Abereetan zirtzilena, lurrean herrestan nekez dabilena. Laguna behar duzue, zuhaitz zirtzil bat gurdira jasotzeko. Lurreko atsegin zirtzilak. (EH) "Zarpatsua", "zahar" eta "urratua"… horrela ikusten du, hain zuzen ere, adimen-begiak euri xehea; gainera, "balio gutxikoa". Hala ere, zir berba bikoiztetik etor litezke zenbait ele, zir+zir, alegia. Eskuratutako adibide guztiak Euskal Herriko ekialdekoak dira, batez ere Lapurdikoak: urixirlintxa, Azkainen bildua (EHHA); euri xirxira, Makean bildua (EHHA). Hori ere, agian, onomatopeikoa izan liteke; uritxirtxira, Donibane Lohizunen entzunda (EHHA); euri zirtzir eta zirizira, Hazparnen (EHHA); euri zirtzirika, Nafarroa Behereko Arnegi herrian bildua (EHHA); euri-zirtzil (DRALV); zirtzira, Lapurdiko Ainhoan batutakoa (DVEF); zirzirra, Nafarroako Uztarroze herrian (DVEF) eta bokalarteko –e-z ere bai, zerzera, Erronkari haranean (Iribarren, 1952). Bestalde, xirphil izenak ere izan lezake zerikusirik zirtzilekin; esaterako, Lapurdiko Bardozen euri xirphil erabiltzen dute hiztunek (EHHA). Azkainen ere euri alarguntsa (urilarguntza) eta urilantxurda eleak erabiltzen dira (EHHA). Oraingoan horrelako euri xehe eta mehea adimen-begiak alarguntsa izango balitz bezala hautematen du. Euri-laintx eta euri lantxe Bizkaiko Ondarroa herrian erabiltzen dituzte hiztunek (Barrutia, 2000). Bizkai aldean lantxe "legetxe" adierazteko erabiltzen da. Dirudienez, adimenbegiak euri xehe hau "euria itxurako zerbait bezala" ikusten du. Alderantzizko hitz-elkarketa ere jasota dago: "Iluntze aldera lanbro-euri pixka bat egin dezake" (Landa, 2003-03-11). Bestalde, lanbroaren alboan ere zintzar izena azaltzen da Andoainen: lanbro zintzar (DVEF). Pasaian, ostera, eudi txintxar erabiltzen dute hiztunek (EHHA). Txintxar hitzak txikigarria ematen du. Aurrerago aztertuko den txingorraren eremuan zitzar elea aztertu eta adieraziko da ekialdeko euskalkietan baliatzen dutela txingor edo txingor txikia izendatzeko. Ziurrenik, zintzar / zitzar bikoteak nolabaiteko harremana izango du. Euri xehea lausoa ere izan daiteke. Izen hori begiei buruzkoa izaten da: Begiaren alde gardenean agertzen den orbantxo zurixka, ikusmena iluntzen duena Begian lausoa balu.Gure aurrekoek ez zuten, agidanean begi lauso handirik gaizkiari antzemateko. Zein lauso lodiak bekatuak sortzen dituen, behar bezala begiratzeko. (EH) Aipatu izan den bezala, eremu hau izendatzeko euri xehea edo mehea izan da zalantza. Azkenean, xehea erabiltzea erabaki da, baina euri mehedun adibideak ere badira; Esate baterako, "Goiz partean lainoak sareagoak izango dira eta arratsaldean euri mehea" (Landa, 2004-01-09) edo eüri mehea Zuberoako Domintxaine-Berroeta herrian (EHHA). Mehe izenondoa oso egokia da eguraldiaren inguruko lexikoan; izan ere, oso interegarria da adimenbegiak hautematen duen mehe / lodi dikotomia. Adibidez, euria lodi hasi aditz-lokuzioa (Mokoroa, 1990). Gainera, euri xehea txarra ere izan daiteke; adibidez, Nafarroa Behereko Bastida herri hiru-eledunean (euskara, frantsesa eta gaskoia) euri txar bildua da (EHHA). Izan ere, txar izenondoa arrunt askoa da Euskal Herriko hainbat bazterretan eguraldiaren gorabeheraren bat izendatzeko. Adibide hauek guztiak EHHAtik hartutakoak dira: esaterako, ekaitzari irizteko, denbora txarra Bizkaiko Zeanurin edo Lapurdiko Mugerre, besteak beste. Hortaz, hiztun batzuen adimen-begiaren arabera, euri xehea ez da batere ona, txarra da. Txarra ez ezik, euria, ustez, gutxiegi izan daiteke. Izan ere, Gipuzkoako Beasain herrian ebitxigi aldaera erabiltzen dute hiztunek. Bilakaera hau izan liteke: gutxiegi > gutxigi > utxigi > txigi. Hori guztia, jakina, hitz-elkarketan. Kasu honetan, ematen du adimen-begiak euri tankera hau txiki-txikia hautematen duela. Gainera, euri txiki aldaera ere entzuten da zenbait herritan; adibidez, Gipuzkoako Aia eta Zestoa herrietan (EHHA). Pello Zabalak ere irratian sarritan erabiltzen du euri ttiki terminoa. Zirimiri berba arrakasta ukaezina lortu badu ere, —gaztelaniaz, sirimiri barra-barra erabiltzen da—, ez dirudi Euskal Herri osoan entzun daitekeen terminoa denik. Eraketa guztiz onomatopeikoa du; izan ere, lehenengo hitza ziri da eta bigarrena, miri, errepikatzen da hasierako z- m- bihurturik. Berdintsu gertatzen da beste hainbat elerekin; adibidez, "zurrumurru", "txutxu-mutxu", "zaldiko-maldiko" eta abar. Berez ziri hauxe da: 1 iz. Zurezko edo metalezko atala, puntako ertza aski zorrotza duena, pitzadurak zartarazteko, zuloak estaltzeko edo kideko gauzetarako erabiltzen dena. Ik. kabila; taket 2; zotz 2. Egur lodi hori hausteko, ekar ezazu aroztegitik ziri handi bat. Zurezko ziri bat egizu aizkorarekin, bitarte horretan sartzeko. Zotzetik da ziria, hazitik bihia (esr. zah.). 2 iz. Haga txiki baten edo zotz baten itxurako pieza luze eta mehea. Marrubiak sartzeko belar ziri bat atera zuen errotik. Plastikozko ziri batekin edanez". 3 iz. Esaldi mingarria, eztenkada. Ik. zirikada. Gaizki esaka ari garelarik, maiz hartzen ditugu ahotan aipamen ilunak, ziri bihurriak. Ipuin horiek eta bertsoak berdin-berdinak dituzte beren pipermina, eztena, ziria. Ziri bertsoak" (EH). Jarraian, Nafarroako Etxalar herrian intzarka elea dela-eta (EHHA) beste aztergai bat azalduko da; izan ere, ostadarra izendatzeko erabiltzen den beste ele bat ere jasota dago Nafarroako Etxalar herrian: uri intzarka edo intzarka (EHHA). Ostadarraren eremuan honako aldaera hauek bildu ziren Gipuzkoa aldean: Okinan, intxearka; Aizarnazabalen, intzearka eta inzarka; Arroan, intzerka; Itziarren, inzirkea?, intzirka eta intzirki; Getarian, itzearka (Bähr, 1931). Gaur egun, Arroan, antzirka eta Getarian, arkoiris (EHHA). Etxalarren, ostera, ortzeder. Bähr-ek 1932an eman zuen izendapenen berri, gaur egun ia-ia ez dago aztarnarik; adibidez, Arroako izena, intzerka bide zen; egun, antzirka. Hala ere, termino horiek guztiak ostadarraren eremuan; euri xehearenean, aipatu bezala, Etxalarren batutakoa, intzarka. Antza denez, bi osagai dira ustezko hitz-elkarketa honetan: ihintz eta arka? Baliteke. Nolanahi ere, ez dago batere garbi erabakitzea zer hautematen ote duen adimen-begiak. Batzuetan, hitz-elkarketen osagaik tokiz aldatzen dira; lehenengo bigarrena izan daiteke eta alderantziz; gorago aztertu da euri-lanbro eta orain, berriz, lanbro-euri; adibidez, Landak honako eguraldi-iragarpen hau egin zuen Gara egunkarian: "Iluntze aldera lanbro-euri pixka bat egin dezake" (Landa, 2003-03-11). Berdintsu gertatzen da zintzar berbarekin. Esate baterako, Gipuzkoako Andoainen lanbro-zintzar elkarketa bildua da eta harrigarriro herri berean sintxar euri (DVEF). Lainoarekin ustezko zerikusia izan dezaketen hitz batzuk aztertu dira dagoeneko; beste batzuek, aldiz, merezi dute iruzkinen bat edo beste egitea. Adibidez, Nafarroako Zugarramurdin, adimen-begiak euri xehea lainatzarekin lotzen du: lainatza eta lainatza (EHHA). Usu etortzen da horretariko euria lainotik. Ildo berekoa izan daiteke lanhotzar aldaera; Nafarroa Behereko Arboti-Zohota herrian erabiltzen da (EHHA). Bai -tza, bai -tzar atzizkiek handitasuna adierazten dute. Berdintsuak ematen dute lantsar eta lantzar eleek; lehenengoa, Nafarroa Behereko Behorlegi herrian baliatzen dute eta bigarrena, Arnegin (EHHA). Horietaz gain, lantzer eta lanzar ere badira, Nafarroa Behereko Ezterenzubin eta Nafarroako Luzaiden jasotakoak, hurrenez hurren (EHHA). Herri horiek aipaturik, ondorioztatzen da ohiko eleak direla eremu zabal horretan. Ipar-ihintz (iparrintz) hitz-elkarketa, jatorrizko hiztun euskaldunak galdu dituen Nafarroako Zaraitzu haran eta Uztarroze herrian bildutakoa da: "lluvia menuda y fria que viene con el viente norte" (DVEF). Hortaz, adimen-begiak euri xeheari beste kontzeptu bat eransten dio; nondiktasuna, iparretik etortzen dela, alegia. Bizkaiko beste toki batzuetan (Bermeo eta Mendata) eta Gipuzkoako Zumaian, ipar-euri hitz-elkarketa ere baliatzen dute hiztunek "Lluvia del norte (o este?)" adierazteko (DVEF). Azkuek zalantza izan zuen iparralde edo ekialdetik ote zetorren. Jakina denez, itsasertzeko marinelen ustez iparra ekialdea izaten da. Animaliei dagokienez, azeria eta atuna ez ezik, kukua ere erabiltzen da euri xehea izendatzeko; esate baterako, Bizkaiko Kortezubi herrian hitz-elkarketa ezin xelebreagoa dago bilduta: kuku-izerdi (kukuixerdi: EHHA). Ezin interesgarriagoa da adimen-begiak sorturiko metafora hau. Euri mota hau kukuak egiten duen izerdiarekin erkatzen da; izan ere, oso zabalduta dago herritarren artean kukuak ahalik eta ahalegin gutxiena egiten duela bere kumeak aurrera ateratzeko; beste txori batzuen habietan errun eta horiek berotzen dituzte arrautzak eurenak ez direla ohartzeke; alfer askoa da kukua. Hortaz, hain lan gutxi eginda, ez du inondik ere izerdirik egiten; ez du kolpe zorrik jotzen. Kontuak kontu, euri xehe hau kukuek egiten duten izerdiaren antzekoa da hiztunen adimen-begiaren arabera. Oso termino antropologiko eta motibatua dugu kukuixerdi. 70. taula. Euria. Kalitatea: euri xehe eta xehe-xehea /adimen-begiaren iruditeria eta irudiak 70. taula honetan sailkatu dira euri xeheari eta euri xehe-xeheari buruzko hitz guztiak osagaien, adimen-begiaren eta eraturiko irudien arabera. Honako hauek guztiak dira: alarguntsa, animaliak, arropa zarpaila, garapa, hanka, huskeria eta txikikeria, ihintza, lainoa eta lanbroa, maileguak, onomatopeiak, santuak, txikigarriak, xehetasuna, zikinkeria, zintzarra (txintxarra) eta ziria. / txikikeria eta zikinkeria nabarmentzen dira. Zikinkeria kontzeptua erabili da, inor mintzeko ezelango asmorik gabe, tasun komunak dauzkaten berbak multzo berean sailkatze aldera. Ikus daitekeenez, orotariko baliabideak erabiltzen ditu adimen-begiak, elkarren artean oso bestelakoak direnak. Euskal hiztunak hurbilen edo bere inguruko gauza, objektu eta animaliei erreparatuz sortu izan du hainbat ele, lexikoan igarri dituen hutsuneak betetzeko asmotan. Antza denez, lehenengo baliabideetariko bat hitz-elkarketak eratzea izan da, jadanik ezagun askoak eta maiz baliatzen zituen hitzak elkartuz. Horrela, euri-, laino- eta lanbro- edo alderantziz, - euri, -laino eta –lanbro berbak biziki arruntak izan dira euri xehe eta xehe-xeheari irizteko. Ezin jakin daiteke, ordea, zein izan daitekeen ondorengo jardunbidea, baina, baliteke, aipatu bezala, inguruko objektuak aintzakotzat hartzea, irudi ederren bidez lexiko berria eratzeko. Gauzak horrela, animaliak, arropa zarpaila, garapa, hanka, santuak, zintzarra eta ziria objektu zehatzak dira, euriarekin alderatzen direnak; gainerakoak, berriz, alarguntsa, huskeria eta txikikeria, onomatopeiak, xehetasuna eta zikinkeria kontzeptu abstraktuak dira, berez, beste abstrakzio-maila eskatzen dutenak. Bestalde, txikigarriak euskararen gramatika- baliabideetariko bat erabiltzea da. Horren guztiaren odorioz, baiezta daiteke euri xehe eta euri xehearen mundu sinbolikoa oso oparoa dela. Izan ere, azpimarragarria da euskarak azeri (aixaixak) eta kuku animaliez baliatzea euri mota hauek izendatzeko. Garbi asko dago hizkuntzek kulturarekin daukaten lotura hertsia, ez baita lexikoaren sormena mugatzen gramatika hutsaren arlora, bada sarri baino sarriago kontu antropologikoa ere bada; adimenbegiaren ariera ez da nolanahikoa; badu kulturari uztartuko barneko logika bat. Horregatik, berriz ere nabarmendu behar da hiztun-komunitate baten arima eta "ideologia" islatzen dela lexikoaren sormenean; ideologia linguistiko kontzeptual eta kulturala. Adimen-begia egiazkotasunaren giza esperientzia eta bizikizun oro antolatzen saiatzen da; hortaz, errealitatearen eta gizakiaren arteko elkarrekintza adierazi eta irudikatzen da lexikoan, eta, ezinbestez, hitzak aipatuz gero, elkarrekintza hori eratu eta interpretatzen da. Esan liteke adimen-begiak unibertso magikoa sorrarazten duela irudimen sinbolikoaren bitartez. Bestela, ezin uler liteke aixaixak bustitzeko euria eta kukuizerdi esapideak. Testuinguru kultural zehatz bateko hiztunek baizik ez lituzkete ulertuko horretarikoak. Ondorioz, hizkuntzaren eta kulturaren arteko lotura hertsi-hertsia ukaezina da. Arriskua egon Atertu Bazterrak asetzeko adina Behar bezala euria izan Busti Desagertu Eragotzi Erasan Erauntsia Esker oneko euria Etengabekoa Euri antz egon Euri jasa izan Euri xehea izan Euria / Elurra izan Euria egin nahi Laugarren nozioa jarduera dugu. Azaldu denaren ildotik, nozio honen barruan lau kategoria jorratu dira: "Nola egiten duen euria (gogotik)", "Nola egiten duen euria", "Euriak norbera bustitzea" eta "Berezko jarduerak", 75. taulan aztertua. Lehenengo eta bigarren kategoriak elkarrekin adimen-begiaren eta iruditeriaren arabera aztertuko dira 71. taulan. 72. taula. Euria. Jarduera: Nola egiten duen euria (gogotik) eta Nola egiten duen euria, adimen-begiaren iruditeria eta irudiak Azken hauek hizpide, adibidez, ez bide dira gauza bera, euria barra-barra: "Iparmendebaldeko haizeak laino ugari ekarriko digu eta euria barra-barra botako du" (Landa, 2003) edo zarra-zarra egitea: "Bigarren egunean, euria zarra-zarra jausi arren..." (Mokoroa, 1990). Ziur asko bi lokuzio onomatopeikoez baliatzen diren euskalkietan hiztunek guk nekez atzeman ditzakegun azpi-kontzeptuak darabiltzate buruan: ugaritasuna eta etengabetasuna. Ohi bezala, lexikoa sortzeko baliabideetariko bat onomatopeiak dira. Aipatutakoez gain, sail honetan ere agertzen zaizkigu: danba-danba, purrustaka, tzar-tzar, tzurrupitaka, xi-xi, zurrupika, zurrustaka… Purrustaka jatorriz haserrea adierazteko erabiltzen da, eta hortik ematen du euriari ere egokitzea beronen nolabaiteko sumina agertzeko. Gizpuzkoako Andoain herrian jasotakoa da (DVEF). Gainerakoan artean, azpimarratzeko da Gizpuzkoako Aian herrian bildutako tzar-tzar eta xi-xi onomatopeiak. Lehenengoa "copiosamente" bide da eta bigarrena "menuda" (Mokoroa, 1990); beraz, tzar-tzar hitzak, handigarria izateaz gain, "ugaritasun" kontzeptua darama berekin euria egiten duenean, eta xi-xi berbak txikitasuna. Ahaltasuna adierazten duten lokuzioen artean, aipatzekoa da ahala, ahalean eta beharrean aditzondoen erabilera; oso arruntak dira euskalki guztietan. Aipatzekotan, goiak eta beheak hautsi beharrean, Eusebio Erkiaga idazleak erabilia (DRALV). Beste bat izan liteke Anjel Lertxundik aipatutakoa EtnoMet blogean (Dieguez, 2005): «Beharrean» ere zuk diozun «ahalean» horren oso antzekoa da: «lainoak lehertu beharrean», zerua hustu beharrean»…«Euria goi ta behe» ere espresioa bitxia iruditzen zait, eta Eusebio Erkiagak badu esaldi polita bata eta bestea uztartuz —beharrean eta goi ta behe—«Batetik bestera'» liburuan: «Goiak eta beheak hautsi beharrean hasi zen (euria)». (Lertxundi-EtnoMet) Animaliak erabiltzea dela-eta, antxoa, astoa eta zaldia jasota daude. Antxoa hizpide, antxoa-adurra hitz elkarketa bildu da31. Zoritxarrez, ez dago beste erreferentziarik. Hala eta guztiz ere, arrantzaleak antxoatan ibili, eta arrainontzira antxoa ugari biltzen dutenean, adur asko isurtzen da ontziaren gainaldean, atunekin gertatzen denaren antzera. Hori dela-eta, horrelako erkaketa ederra egiten du adimen-begiak: antxoen adurra eta euria gogotik. Horretaz gain, antxoadun beste atsotitz bat ere baturik dago: "Uri lantxe (mehea, goxoa) apirillean, Beraz, astoek karreretan ateratako astrapalarekin alderatzen du adimen-begiak euria erruz egiten duenean, aipaturiko danba-danba aditzondoarekin gertatzen denaren antzera. Berrikuntza azpimarragarria da, adimen-begia ia adimen-belarri bihurtzen baita; aintzat hartzen du zarata, eta ez nola ikusten den; metafora onomatopeikoa dela esan liteke. Amaitzeko, euria zaldiz ari (uria zaldiz ari) aditz-lokuzioa dugu, Lapurdiko Makea eta Uztaritz herrietan jasoa (EHHA). Hau ere zaldiek lauhazkan sortzen duten zalapartaren eta euria gogotik egiten duenaren arteko alderaketa izan liteke. Gainera, zaldia hitza erabiltzea ez da arrotza euriaren eremuan. Gogora dezagun, adibidez, Gipuzkoako Oñatiko zaldizko berba (Izagirre, 1959), urruneko euri-zutabeak izendatzeko edo Bizkaiko Kortezubiko hitz bera (saldisko), eurizaparrada laburra haizearekin adierazteko (EHHA). Herrialde bereko Bakio herrian zaldi gainekoak (saldi ganekoak) "euria dakartean hodeiak dira" (Gaminde, 1999). Euriaren ariera lodia aditzera ematen dutenen artean, ikerlanerako garrantzitsutzat jotzen diren esapide batzuk baino ez dira azalduko. Hasteko, euria garratz izan Gipuzkoako Oñati herrian bildua da (Izagirre, 1959); bizkaieraz ere erabiltzen da, antza (Mokoroa, 1990). Interesgarritzat jotzen da adimen-begiaren ikuspegia, zeren, gehienetan, garratz izenondoa beste esanahi batzuekin erabiltzen baita: garratz adj. Ahoan halako laztasuna edo mintasuna sentiarazten duena Limoia baino garratzagoa. Ozpina bezain garratza. Sagar heldugabeak. Abstraktuez edo pertsonez mintzatuz Hitz gogor eta garratzak. Atsekabe garratz saminak. Istilu garratzak sortu dira. Marinelaren ogibide garratza. Penitentzia garratzak egin. Juje garratz bezain zuzena. Iparraldeko jende garratz haiek. (EH) Bestalde, samur ere aipatzekoa da. Hauxe esan zidan behin berriemaile batek, euria bota ahalean adierazteko: "euria samur egiten dau esan daroagu guk" (Pedro Mari Etxezarraga). Itxura denez, adimen-begiak erabilera ironikoa egiten du lokuzio honetan, kontrakoa esan nahi baitu; izan ere, Euskal Herriko mendebaldean, samur hitza honela erabiltzen da: Etengabetasun kontzeptuaz bezainbatean, jasotako hiru hitzek ez dute ezer berezirik adierazten: ase barik, Bizkai aldean erabiltzen da (Mokoroa, 1990); erautsiaka, Duvoisini hartutakoa da (OEH) eta euriak euriari Harrietek erabiltzen du (OEH). Jarduerei berei dagokienez –askotxo baitira–, beheragoko 74. taulan ez dira aditzak eta aditz-lokuzioak txertatu, kontzeptuak baizik. Hori dela-eta egokitzat jo da 75. taula ezartzea terminoak argiago ikustearren. 74. taulan ikusten denez, asko eta asko dira jarduerekin zerikusia duten kontzeptuak; guztira, 31. Ukaezina da euriaren inguruan kontzeptu ugari biltzen direla, Euskal Herrian, oro har, gehienetan gertatu ohi den fenomeno meteorologikoa da eta. Kontzeptuok garbiago atzemateko asmoz, 71. taulatik erauzi dira jarduera motak. Bazterrak asetzeko adina Bazterrok asetzeko adina euri Behar bezala euria izan Ganoraz egin Zintzo egin Euria egiteko arret Euria egiteko gogoak eman Eurirako (ez) egon Euritara egon Itxurak hartu Lehenengo begiratuan erraz asko suma daitekeenez, ezin konta ahal aditz eta aditzlokuzio dira bildutako 32 kontzeptuetarako. Batzuk, bakanak dira: desagertu, eragotzi, erasan, lehertu, lurra bigundu edo ugaldu; beste batzuk, ordea, oparoak dira: euri-jasa izan edo euria hasi edo egin. Hiztunen adimen-begiak errealitatean azaltzen zaion ia edozein egoeratarako sortu du aditz edo aditz-lokuzioren bat. Jakina, gehiago izango dira 75. taulan ez daudenak, baina daudenak adierazgarri askoak dira. Zenbait aditz eta aditz-lokuzio besterik ez dira aztertuko; izan ere, gehientsuenak esanahi zuzenekoak dira; adibidez, euriak eman (GOiartzun: Mokoroa, 1990); bazterrak aseta egon (G-Azkoitia: Mokoroa, 1990); euria ekarri (Labayru Hiztegia); eurite luzea joan (gipuzkera: Mokoroa, 1990); euri zipriztinak bota (Landa, 2003), eta abar. Bildutako asko eta asko Mokoroarenak dira, zeren, haren lana, Repertorio de locuciones del habla popular vasca baita (Mokoroa, 1990): euskararen esapide eta esamoldeak biltzen jardun, eta horixe izan zuen ikerlan bere bizialdian. Aipatzea merezi dutenen artean, ondokoak dira. "Busti" eta "blaitu" adierazteko hainbat aditz eta aditz-lokuzio ditugu; adibidez, Nafarroako Erronkari haranean jasotakoak hauek dira: mulitu, talatu, txitxakatu, txitxikatu, txitxilkatu, txopairatu, txopatu eta xirakaltu (Estornes, 1997). Guztiok "blaitu" esan nahi dute, eta gehienak onomatopeikoak dira. Izan ere, ez da zaila irudikatzea nola adimen-begiak lotzen dituen blai egotea soinuren batekin. Kontzeptu bera aditzera emateko, animalei loturiko bat aurkitu da: Oiloa/Txita bezala busti (Elhuyar Hiztegia). Oiloak eta txitak kanpoaldean egon eta euria hasiz gero, ikusgarri bustitzen direnez gero, ziurrenik, hortik etorriko da adimen-begiak eraturiko aditz-lokuzio hori. Goizeko euria Goizeuri Bosgarren nozioa denbora da. Begi-bistakoa denez, nozio honetan euria eta denbora uztartzen dituzten kontzeptu guztiak sartzen dira. Zalantzarik izan bada ere, honako kategoria hauek jorratzea komenigarritzat jotzen da: Euria etengabe, Euri-eguna, Euri-giroa, Eurizaparrada, Aterrunea, Garaia, Goizeko euria, Euriaren ondoren eta Zozomikoteak. Eurizaparradari dagokionez, aurretik azaldu da barnean bi noziok egiten dutela topo: kantitatea eta denbora. Beraz, biei atxikita badago ere, kantitatean baino ez da jorratu beraren berezitasuna (ikus 71. taula). Hemen aipaturik besterik ez da gertatuko. Denbora nozioari amaiera emateko, azkenik, Zozomikoteak direla-eta, kontzeptu honek aparteko azterketa sakona merezi du. Edukiari dagokionez zenbait adierazpen badugu: Barandiaranek eskuraturiko elezahar eta EHHAn bildutako adierazpenen arabera, martxoko azken bi egun eta erdiak eta apirilaren lehenengo bi egun eta erdiak dira, oso euritsuak izaten ziren: Artzaiak esan zuen harrokeriaz: «Martxo, Martxo diat esker gaizto, nere bildotsik eskaxenak hamar oiñian salto». Martxoak orduan: «Apirilla biribilla, hik emaizkidak bi egun da erdi, nik emango dizkiat beste bi t'erdi; atera daiogun begia artzai gaizto honi». Orduan egualdi txarra hasi zen, trumoia, tximista eta elurra. Dena zuritu eta janik ez. Mendian ardiak galdu danak, janik ezak eta. Orduan artzaiak bizkarrean aharia hartu eta etxera zetorrela ahariak adarrakin jo eta begia atera". (Barandiaran, 1972: 249) Zozomikoteak. (…) Orixek Euskaldunak poema sortan honela dio notatxo batean: "Zozo mikote, zozobikote: zozoak bikoka kabi-egiten asten diran garaia. Martxoaren azkeneko bi ta Apirilaren leneko bi egunak, Martxoak esan-omen Apirilari: Apiril, biribil, ekatzik egun bi. Ta Apirilak: Martxo Martxo: ematen diat esker gaizto. Nere ardirik aulenak egiten dik zazpi oin salto. Lenagoko urte batez eman egin omen zizkion, eta artaldea erreka ezin pasaz ito". (Idem) Zubiriak hauxe idatzi zuen: Frantzian ere antzeko istorio bat bada; Malicorne musika taldeak bere disko bateko liburuxkan aipatzen zuen. Hartan martxoko azken hiru egunak eta apirilaren lehen hirurak ziren protagonista, eta agertzen zen animalia txoria zen: "...Eta txoriaren arrautzak habian jelatuko ditut" zen martxoak apirilari hiru egun eskatzen zizkionean esaten zuena" (Pello Zubiria: EtnoMet, 2005). J. P. Chassanyk (Chassany, 1989) idatzitako Dictionnaire de Meteorologie Populaire izeneko ikerlanean honako honekin guztiarekin egin dut topo (itzulpenak neureak dira): Frantziako Bas Vivarais eskualdean (Lozére departamendua) martxoaren 28tik aipirilaren 3rako tartea eguraldi kaxkarra da nagusi: ae période du 28 Mars au 3 Avril est marquée par des maléfices du temps. Bertako oc hizkuntzan honako legenda hau dela-eta Los vacheïrious (behizainak) izendatzen: martxoaren 27 batean eguraldia ederra zen eta atso batek bere behi-taldearentzat zuen bazka guztia agortua zuela-eta, behiak sortu berria zen belardira atera ahal izatea pentsatzen zuen. Hilzorian zegoen hilabeteari (martxoa) iseka eginez erronka bota omen zion".): 28an, goizean eguraldi txakurra izan zen; atsoak ezin izan zuen txahal jaio berria atera, bazkarik gabe hil zena (Chassany, 1989: 217). Auvergnen, martxoaren 27 batean, artzaintsa gazte batek oihu egin zuen pozarren eguzkia ederra ikustean egun txar batzuk pasaturik: Martxoa eta beraren segi-taldea, haizea, euria eta elurra, gorabehera neure ahuntz eta antxume guztiak dauzkat. Martxoak erantzun zion: "Zu azkarregi pozten zara oraindik bizitzeko hiru egun baitauzkat! Neure apiril lagunari hiru egun eskatuko dizkiot eta zure behi-talde guztia hilgo da". Martxoak eutsi zion hitzari. (Chassany, 1989: 217) ("Oi apirila, ene anaia, hire egunetatik utzizkidak hiru artzain txikia zigortzek, damu dakion nahi diat eta") Vosgos eskualdean, maitagarri gaizto batek besterik ez zeukan martxoaren azken hiru egunen gaineko botererik. Epe hori bere nahia asetzeko nahikoa ez zenez gero, apirilari hiru egun eskatu zizkion. Berau ez zen uko egitera ausartu. Orduan berak eskuak igurtziz esan zuen: Avec les 3 que j'ai, et 3 que me prête Avril, je gèlerai la mère (ou le merle) sur son nid". (Chassany, 1989: 218). ("Neure hiru egunekin eta apirilak uzten dizkidan hiruekin, ama (edo ZOZOA) izoztuko dut haren habian") Eta hortxe dago Zozomikoekiko lotura; izan ere "merle" frantsesez "zozoa" da; beraz, geure-geuretzat hartzen genuen elezahar hau, Frantzian aldean, behintzat, oso hedatuta egon da. Adimen-begiak egokitzapena egin du gure artean. Beraz, edukia garbi samar badago ere, hau da, martxoaren azken egunak eta apirilaren lehenengoak, kaxkar samarrak eguraldiaren aldetik, adierazlearen aldetik zalantzak dira; izan ere, Orixeren azalpena bitxi samarra da. Bestalde, Zabalaren harridura ulergarria da, sarritan uste izaten da gure kulturaren gertakizun asko geure-geureak direla, eta beste kultura batzuetan badirela ohartzen garenean zer pentsatu ematen digu. Horrek nire teoria behin eta berriro sendotzen du: euskaldunen adimen-begia hautematen zuena, mendeak joan, mendeak etorri, beste kultura batzuen eraginez moldatuz joan da oraingo buru-iruditeria osatu arte: euskal hiztunon kultura-artekotasuna nabarmena da. Azken nozio orokorra espazioa da. Bertan euriaren inguruko espazio-kutsua daukaten termino guztiak sartzen dira. Erdietsitako hitzen arabera, honako azpi-kategoria hauek adierazteari irizten zaio egoki: Euri-aterpea, Hostoetako euria, Lur gaineko euri-geruza, Lur gaineko putzu euritsuak eta Toki euritsua. da (EHHA). Herrialde bereko Sohüta herrian atherbe eta harpe eleak ere entzuten dira (EHHA); idor, Nafarroako Etxalekun herrian erabilia (EHHA). Nabarmentzekoa da idor izenondoa tokia adierazteko erabiltzea, baina berdin gertatzen da Bizkaiko Zaratamo herrian lehor (legor) berbaz baliatzen dira eta (EHHA). Handik hurbil, Etxebarrin, lehorpe (liorpe) batutakoa da (EHHA); kapena –baita haizoble ere-, Nafarroa Behereko Arboti-Zohota herrian erabilia (EHHA). Hápax bat da; ez da beste inon ere jaso. Cabane frantsesezko elearekin loturarik izan lezake? Baliteke. Amaitzeko, lezoi elea, Gipuzkoako Oiartzun herrian bildua (EHHA). Baliteke leze hitzarekin zerikusia izatea, hau da, leze + ho(b)i; izan ere, lezoi ere erabiltzen da "pezoia, lurrezko hesia" (EH) adierazteko. Adimen-begiak bi esanahien arteko erlazioa egiten du. Lehenengo eta behin azpimarratzekoa da euriaren eremua, nozio orokor guztiak betetzeaz gain, nozio espezifiko gehien batzen dituela; izakiak nozio orokorrak dauzka kategoria gehien: guztira, 16; gutxien jarduerak, 3. Guztiarekin ere, izakiak nozio orokorrak ez dauzka nozio espezifiko gehien, kantitateak baizik; kalitateak eta jarduerak ere nozio espezifiko ugari dauzkate. Horrek guztiak ematen du aditzera norainoko garrantzia daukan euriak Euskal Herriko kliman: adimen-begiak hiztunek bizi duten esperientzia era naro eta oparoan segmentatzen du. Ezin uka daiteke euri etnometeoroaren inguruan eratzen den orok isla daukala euskararen lexikoan: zenbat-gura ñabardura eta xehetasun bereizten dira. Zail gertatzen da oso nozio espezifikorik nabarmentzea: hainbat aipa litezke, baina baten bat adieraztekotan, euri xeheari irizteko, Bizkaiko Kortezubi herrian erabiltzen den kuku-izerdi hitz-elkarketa azaldu beharrekoa da: termino motibatu eta antropologikoa da, ezbairik gabe. Kategorietan, kalitate nozio orokorreko Euri xeheari buruzko guztia utzi behar da agerian, bazterrean utzi gabe izakiak nozio orokorreko Euria eta eguzkia aldi berean kategoria. Euriak hainbat antzezleku sorrarazten du, bereziak eta oso bitxiak. Euskal hiztunaren adimen-begiak guztiei antzeman eta irtenbide lexikoa ematen die: miragarria da datutegian bildutako 1104 nozio espezifikoek —aldaerak, barne—, nola bereizten duten naturaren esperientzia. Guztiak, jakina, ez dira erabiltzen hizkera eta aldi berean, baina denek islatzen dute esperientziaren agertokia. Hori dela-eta, adimen-begia eraz dauzkan tresna guztiez baliatzen da: hitz-elkarketak, hitz soilak, maileguak, onomatopeiak, eratorriak eta jarduera nozio orokorraren barruan, aditzak eta lokuzioak ere azaltzen dira. Beraz, euriaren eremuko nozio espezifiko guztien nondik noraren berri emanda eta sakon azterturik, lexikoa, guztiz motibatua dela eman behar da aditzera, lexikoa sortzeko baliabideek erakusten dutenaren arabera: hitz-elkarketa, irudi eta onomatopeia ugari azaltzen dira. Azkenik, etnometeorologiaren eremu guztietan legetxe, argi eta garbi esan behar da euskal hiztunaren adimen-begiak goitik beherako sistema sendo-sendoa eraiki duela, euriaren inguruan burura lekizkigukeen egoera oroi heldu eta irtenbidea ematen baitie. Denok dakigu Euskal Herrian arropa eskegi, zabaldu eta lehortzea zail samarra gertatzen dela, nahiko toki hezea da eta. Hotz egiten duenean, eta euria egin berria denean ere bai, zaila izaten da arropa lehortzea. Izan ere, aire hotzak hezetasun gutxi onartzen du. Egun beroan, aldiz, normalean lekua hezea den arren, ura berehala lurruntzen da; aire beroak hezetasun handia onartzen baitu (zenbat eta tenperatura altuagoa izan, orduan eta gehiago). Horregatik da "hezetasun erlatibo" izenez ezagutzen dena "hezetasun absolutua" baino garrantzitsuagoa. Azken honek "airezko metro kubiko batean dagoen ur-lurrunaren gramo-kopurua" neurtzen du; baina, balio hori ez da normalean inportantea izaten. Gehienetan hauxe jakin behar dugu: airea ase dagoen ala ez, hau da, aireak hezetasun gehiago onar dezakeen ala ez. Horren guztiaren berri hezetasun erlatiboak ematen digu, zeren hori " aireak ase egoteko behar lukeen eta une jakin batean duen hezetasunen arteko erlazioa" baita. Ehunekotan ematen da. Airearen hezetasuna %20koa dela esanez gero, norberak ez daki —ezta beharrik ere— zenbat gramo lurrun dugun metro kubiko aire bakoitzeko, baina hauxe badakigu: aire horrek daukana baino bost aldiz lurrun gehiago eduki dezakeela. Guk badakigu arropa edo heze dagoen edozein gauza berehala lehortuko zaigula. Eta gure baratza edo lorategia ureztatu behar dugula ere bai, landareak zimeltzea nahi ez badugu (Medina, 1990: moldatua). 78. taulan argiro ikus daitekeenez, bi nozio besterik ez du biltzen hezetasunak, izakiak eta espazioa. Jakina, fenomeno guztiek nahitaez eduki behar dute berez izakiak, eta horretaz gain, besteren bat. Hezetasuna oso ostagi oparoa ez denez gero, espazioa besterik ez dauka. Izakien nozioak bi kategoria dauzka: Izendapena eta Hezetasuna eta hotza, hots, bera beste fenomeno batekin eta espazioak Itsasotik datorren hezetasuna. Aipatu bezala, hezetasuna bi kategoriatan banatzen da bildutako corpusaren arabera: Izendapena eta Hezetasuna eta hotza. Apoiñu hitza ziurrenik latinetik dator, favoniu(m)-etik, hain zuzen ere Zefiroa. Hitz horrek jatorriz mendebaldeko haizea eta jainkoa irudikatzen du, eta euskara batuan afoinu aldaera zabaldu da. Datuen arabera, Bizkai aldean erabiltzen da gehienbat. Adibidez, Azkuek (DVEF) Ispasterren topatu zuen eta Mogel idazleak ere erabiltzen du hitz bera, hezetasuna ez ezik, beroa edo sargoria ere adierazteko. Antza denez, mendebaldeko haizea bero samartzat hartzen zuten antzinako euskaldunek; izan ere, honako aldaerak daude bizirik gaur egun: bapañu lurretiko edo abereetatiko beroa-, afoinu edo afoñu (usaina), afoin (haize sargoria edo kiratsa), apoiñu (hezetasuna edo sargoria), apaiñu (eguraldiaren biguntasuna) eta apoin edo apoñu (sargoria edo aro sobernatsua). Gaur egun Zumarragan (Gipuzkoa), bafaño aldaera erabiltzen da haize beroari irizteko (DRALV), eta, zer esanik ez, bafada berba zabalduta dago oso. Guzti-guztiek dute jatorria aipatutako favoniu(m) hitzean. Beraz, eta laburbilduz, berari loturiko hitz guztiek honako kontzeptu guztiak islatzen dira: hezetasuna, beroa, kiratsa… hau da, aro astuna edo armina; astare berba, Azkuek (DVEF) jaso eta Andoainen erabiltzen zela adierazi zuen. Elkarketa honen berri eman zuen: astare-egun, hezetasun-egunak, alegia; berase berba Azkuek (DVEF) ere bildu zuen. Haren arabera, Arrasate eta Oñatin (Gipuzkoa) erabiltzen da. Lehenengo osagaia bera- garbia da eta "biguna" esan nahi du. Bigarrena, berriz, -ase izan liteke, hau da, bete edo aditzera ematen duen aditza edo izena eta hortik berase elkarketa, "biguntasunez beteta", alegia; busti berba, oro har, izen zein izenondo eginkizunak hartzen ditu eta hezetasun hitzaren beraren baliokidetzat har daiteke; bustiro terminoa Iturriagaren lan batetik jaso da (DRALV), eta dirudienez bi hitzen elkarketa da, batetik busti eta, bestetik, aro; halanda ze, busti+aro; hezetasun berbak berak ematen dio izendapena azpi-kategoria honi, gainera, bera gailendu da euskara batuan; lantzurda hitza eta haren aldaerak eremu frankotan ageri dira. Euskaltzaindiaren Hiztegian –tz-z idatzita azaltzen da (EH). Antza denez, la(i)no eta zurda berben arteko elkarketa oso emankorra izan da eguraldiaren arloan. Kontuan hartu behar da zurda terminoaren hiru adiera bildu direla: "lei zuria", "antzigarra" eta "lainoa" (Harluxet). Horrenbestez, eratzen diren elkarketak esanahi horien araberakoak izaten dira. Berriz ere argi apur bat ematearren, euriaren eremuko 68. taula (§4.5.2) ezarriko da. Bukatzeko umeltasun berba azaldu behar da. Labayru Hiztegiak baizik ez dakar, ez dago beste inon ere, ezta OEHn ere. Honela dakar: "aintzira ondoan umeltasun handia dago: hay mucha humedad junto al lago" (Labayru Hiztegia). Izakien nozioari dagokionez, berba bakarra dago corpusean: bustiotz. Izagirrek bildu zuen (Izagirre, 1959), eta bi adiera zekartzan liburuan; batetik, "euria eta hotza" eta bestetik, "hezetasuna eta hotza". Beharbada, hiztun batzuek ez zituzten argi eta garbi bereiztuko bata eta bestea. 4.5.3.2. Espazioa Itsasotiko hezetasuna Bendebal 81. taula. Hezetasuna: Espazioa Beste nozioei dagokienez, espazioa besterik ez da islatzen. Berba bakarra bendebal da, beste eremu batzuetan agertzen dena, mendebaldeko haizea izendatzeko. Ikerketa honetan sartu izanagatik ere, zalantzazko terminoa da. Izan ere, noraino izan liteke ostagia bendebal "itsasoak dakarren hormetako hezetasuna" adieraziz? Hala eta guztiz ere, aztertzea erabaki da, berez, daukan esanahia berezia da eta. Aurreko hitzarekin gertatzen den bezala Izagirrek (Izagirre, 1959) jaso zuen. Oñati itsasotik zeinen urrun dagoen kontuan harturik, harrigarria da hiztunaren adimen-begiak hezetasunarekiko daukan pertzepzioa. Hasteko eta behin azpimarratu behar da, hezetasunaren eremuak nozio orokorretan izakiak eta espazioa baizik ez dauzkala: izakiak nozio orokorrak bi kategoria dauzka: Izendapena eta Hezetasuna eta hotza; espazioak, ordea, Itsasotiko hezetasuna baino ez. Horien artean izendapenak dira nagusi. Hori dela-eta, adieraz daiteke hezetasun eremua euskal hiztunaren adimen-begiarentzat ez dela garrantzi handikoa. Nozio espezifikorik aipatzekotan bendebal aipatuko da, espazio nozio orokorrean itsasotiko hezetasuna aditzera eman nahi duena; bustiotz hitz-elkarketa ere interesgarria da aipatzea, hezetasuna eta hotza esan nahi duena. Nozio espezifikoen eraketari dagokionez, nahiz gutxi diren, hitz-elkarketak, hitz soilak, hitz eratorriak eta maileguak dira; onomatopeiarik ez dago. Hitz-elkarketetan azalduriko bustiotz eta berase besterik ez daude; hitz soilak ere ez dira ugari: astare eta busti; hitzeratorrien aldetik, bustiro, hezetasun, lantzurda eta umeltasun; maileguetan, afoinu eta bendebal. Horrenbestez, azpimarratu behar da hezetasunaren eremuaren lexikoa, gehienbat, motibatua dela: beren-beregi eratzen diren terminoak motibatuak motibatu gabeak baino gehiago dira. Bestalde, bendebal maileguak hutsune lexiko bat betetzen du; izan ere, lexikoaren gabeziak hizkuntzek beste hizkuntza batzuei berbak atzemanez konpontzen dituzte, hiztunen esperientziaren alorra zabalduz doan heinean, edota, hizkuntzek dauzkaten hitzen esanahia zabalduz, edota, analogiaren bidez ele berriak sortuz berezko baliabideak tarteko. Amaitzeko, adieraztekoa da hezetasunaren eremua txikitxoa dela, eta euskal hiztunaren adimen-begiak nahikotzat jotzen duen sistema egokia eraiki duela bere beharrak asetzeko. "Lurreko edo handik hurbileko objektuen gainean jarritako ur-tanten multzoa, inguruko aire argiko ur-lurrinaren kondentsazioz sortua" (MetHizt, 1988: 148). Ez da beharrezkoa halabeharrez euri- edo elur-prezipitazioa izatea. Jende guztiak izan dezake bere esperientzia giro-hezetasunari dagokionez, eta noiz eta nola gertatzen den behatu: garai askotan, goizez, landak edo autoak ihintzez estalita agertzen direnean, hain zuzen ere. Itsasotik hurbil bizi direnek bertako itsas-haizearen eragina ere hauteman dezakete. Hala ere, barnealdean ere haizea lehorra edo bustia ote den ohar gaitezke eta zenbaitetan barnealdekoek itsas haizeari erreparatu eta bertako lexikoan islatzen da. Bestalde, ur-lurruna beti egoten da eguratsean, batzuetan besteetan baino gehiago. Urlurruna airean gas eran dago, nahiz eta ezin dugun ez usaindu, ez ikusi, ez dastatu. Tenperatura jakin batean, aireak gehienezko ur-lurrun kopurua beregana dezake. Aireak zenbat eta beroago egon, orduan eta ur-lurrun gehiago har dezake. Aitzitik, airea hozteak ur-lurruna bereganatzeko ahalmena gutxitzen du. Ihintzari loturiko ekintzak Ihintz-garaia Gaueko ihintza Ihintz -tokia 82. taula. Ihintza: Sailkapen etnosemantikoa Corpusean eremu honi lotutako berbak honako kategoria hauetan bildu dira: Izendapena, Ihintz-garaia, Gaueko ihintza, Ihintz-tokia eta Ihintz-geruza. Nozioak, aldiz, kontuan hartzen baditugu, hiru besterik ez dugu topatuko: izakiak –Izendapena eta Ihintzgeruza–, denbora —Ihintz-garaia eta Gaueko ihintza—, eta espazioa– Ihintz-tokia. Hori guztia, gorago eta beherago diren tauletara bildu, eta azterketa egingo da. Hasteko, lehenengo azterketan, ustez, ondarezko berbak eta maileguak bereiztuko dira. Zenbait kasutan zalantzaren bat agertzen da, ez baitago garbi asko. Irizpide horren arabera, honako taula hau azalduko da: Txorierri haranean eta Arabako Zigoitia herrian erabiltzen denak, argi apur bat eman liezaguke. Ez litzateke zentzugabea pentsatzea jatorriz *enhuntz edo kideko berbaren bat izatea. Izan ere, badira zenbait termino euskaraz, eh-, ih-, in-, iu- hasierako osagaiak dituztenak. Adibidez, ekaitza eremua aztertu direneko ehurtziri, ihurtzuri, inurtziri, iusturi hitzak trumoiari irizteko (§4.2). Bokalarteko -h- eta -n- hizkiek jatorriko –nh- izan zitekeela pentsatzera eraman gintzake. Hori dela-eta, litekeena da azalduriko *enhuntz berba izatea eta beharbada ere ilun elearekin nahaste fonetiko-semantikoa jazo izana. Esan gabe doa, aldaketa fonetiko eta semantikoen eragile behinenetako bat hiztunek erabiltzen duten ustezko analogia izaten da. Horrezaz gain, oso da arrunta euskaraz bokalarteko -l- eta -r-ren arteko txandakatzea; horrek egokiro azalduko luke iruntz terminoa. Esaterako, Uribarri / Ulibarri aldaeretan gertatu ohi da -r- eta -l-ren arteko aldaketa. Horretaz guztiaz gain, beste hipotesi erakargarri bat hauxe izan liteke: ihintz terminoaren ih- lehenengo osagaia ur berbatik etor litekeelakoa. Izan ere, ematen du ur hitzak elkarketetan beste itxura bat hartzeko joera duela, uh- edo ih-; adibidez, ur + arte > uharte; ur + erroi > *uherroi > ubarroi; ur + hotz > izotz –ihintz + hotz elkarketatik etor litekeelako ustea era bada (FHV: 411)–. EHHEn honako hau azaltzen da: Elkartu-eratorrietako u- / i- txandakatze ezaguna ondoko kontsonanteari egozten dio Mitxelenak (FHV 75-76), ezpainkariari bereziki (cf. ibi, ibide, cf., bestalde, ume >bizk. ime), baina bestelako aukerak baztertu gabe (cf. igeri, igel). Gure ustez, uh- > i- gertatu da, eta hasperenak eragin ahal izan du sabaikaritzea; ez dugu paralelo erabatekorik aurkitu hasperenak eraginiko u > i horretarako, baina ik. Hualde (2008: 207), bertan aipatzen den hasperen aurreko sabaikaritzea ezberdina bada ere (*-ah > -e bilakaeraz ari da). (EHHE, 379) Bazter batzuetan, ihintz izenari beste bat eransten diote. Honela, aldaerak aldaera, Lapurdiko Itsasu herrian (EHHA) ipar-ihintz elkarketaz baliatzen dira, Nafarroako Luzaide eta Nafarroa Behereko herrietan (EHHA) izar-ihintz bikoteaz. Horietaz gain, badira beste aldaera fonetiko batzuek ere, baina funtsean bera adierazten dute: izarrintz, izarrihitz... Ildo beretik eraturiko beste elkarketa bat zohart ihintz da, Zuberoako Altzai eta Larraine herrietan bilduak (EHHA). Lehenengo osagaia zohardi da elkartetean zohart bihurtzen dena. Behinolako elkarketetan arazo fonetiko bera sumatzen da –gi, eta –ri bukaerako hitzetan: ogi+arte > otarte; haragi+tegi > harategi; begi+aurreko > betaurreko; afari+ondo > afalondo... Adimenbegiaren azterketari dagokionez, hiztunak ipar ihintz berban iparra eta ihintza uztartzen ditu, sortzen den ihintza iparrarekin edo ipar haizearekin zerikusia izango balu bezala. Izar eta zohart ihintza elkarketari buruz nabarmendu behar da hiztunak gaueko "zeru garbia" eta "ihintza" lotzen dituela, hau da, beraren ustez, hori ezinbestekoa da ihintza sor dadin. Azaldu bezala, badira beste aldaera batzuk fonetikoki ihintz-tik hurbil samar direnak; adibidez, iluntz (illuntze) Bizkaiko Leioan batu zuen Gamindek (Gaminde, 2001a). Hitz horretan baliteke iluntz eta iluntze berben arteko interferentzia sortu izana. Izan ere, iluntzek "ilunsentia" esan nahi du eta ihintza gauez sortzen denez gero, hortik etor liteke gurutzaketa. Gainerako hitzez bezainbatean, zerrendako lehenengoa basur(a) da. Hiru iturritatik etorritako berba dugu; batetik, Azkuek (DVEF) honako herri hauetan erabiltzen zela zioen: Donostian, Gabirian, Ordizian eta Zizurkilen, denak Gipuzkoan. Bestetik, Mokoroak (Mokoroa, 1990) Tolosa herria aipatzen du, hori ere Gipuzkoan, eta, azkenik, EHHAn ere bildu da, eta, besteak beste, Azkoitia (Gipuzkoa) agertzen da (EHHA). Beraz, argi dago erabilera esparrua Gipuzkoan dagoela. Osagaiak direlaeta, nahiko gardenak direla bistan dago, lehenengo hitza baso da eta bigarrena ur, hots, "basoko ura". Hiztunak berba hori sortu zuenean, baso hitzak, nonbait ez zuen gaur egun daukan esangura edukiko. Izan ere, basoa "baserritik at zegoen oro" izan zitekeen, ezezaguna zena, jende gabekoa, mendia eta gaurko basoak batera biltzen dituen terminoa; hurrengo berba garo da. Azkueren arabera (DVEF) bizkaieraz erabiltzen da eta esangura horretaz gain, beste batzuk ditu: "ira" edo "iratzea" eta "euri lanbroa" edo "langarra" ere bai. "Ihintza" izateaz gain, beste zenbaitetan, adibidez, Bizkaiko Mendatan, "Landareek euria fin-fin bota ondoren izaten duten ura" (Mallea, 2002) izaten da, hots, gaueko ihintza ez ezik, landareetan geratzen diren euri tantak ere bai. Begi-bistan dago hiru esanahiek urarekin daukatela zerikusia, ur mehe eta xehea, hain zuzen ere; izotz hitzak, ostera, beste eremu bat osatzen du eta azpi-kategoria honetan bitxi samarra ematen du. Azkueren hitzetan (DVEF) Nafarroako Uztarroze mendian erabiltzen bide zen. Gaur egun, dakigunez, galdutako dago bertako euskalkia, errokariera, alegia. Mendatan gertatzen den bezalaxe, Uztarrozen izotz berba beste esangura baterako ere erabiltzen zuten hiztunek, "laino ura edo euria" adierazteko, hots, lainoak eragindako euri ttiki-ttikia; lantzer terminoak bere baitan lan(o) berba daramala ez dago ukatzerik. Zein den bigarren osagaia ez da asmatzen erraza; izan ere, badira zenbait aldaera: lantzer, lantxe... Berba hori Astigarragak erabiltzen du (DRALV, 1990) ihintza adierazteko, baina Azkuek (DVEF) ere eman zuen beraren berri beste adiera bat zuela lehen aipaturiko Uztarroze herrian, hau da, "lainoa". Lantxe hitza, - r gabekoa, Ondarroan erabiltzen da gaur egun (Barrutia, 2000) euri mehe-meheari irizteko, euri laintx edo lantxe, hain justu ere. Bestalde, lantzer aldaera ere bada euri xehea Urdiñarben (Zuberoa) eta Ezterenzubin (Nafarroa Beherea) (EHHA). Esangura horietan guztietan ezagun da ur osagaia bertan dagoela; lantzurda hitza aurreko eremuan (§4.5.2.3) luze eta zabal azterturik geratu da. Hainbat esanahi dauzka euskalkiz auskalki eta begi-bistan dago osagaiak lan(o) eta zurda dituela; taruza berba bitxia da; izan ere, aipamen bakarra dago, Azkuek egin zuena (DVEF). Beraren ustez Bizkaiko kostaldeko Ea herriko Bedarona auzoan erabiltzen da. Izan litezkeen berben osagarriei antzik ere ez diegu hartzen; izan ere, hasierako t- kontsonantea ez da oso sarria euskal hiztegian; urzondo berbak zerikusi garbia du urarekin. Bigarren osagaia –ondo da, eta zuhaitzekin erabili ohi dena dakarkigu gogora: madariondo, sagarrondo... ziurrenik erdiko -z- epentetikoa da, lotura, ur- eta -ondo lotzeko. Azkuek jaso (DVEF), eta Erronkariko elea zela adierazi zuen. Ustezko maileguak honako hauek ditugu aztertzekoak: arrosada, babada, errosio, freskura, (gau) seden(a), zeren, mana eta sereno. Azter ditzagun banan-banan. Lehenengoa Azkuek Erronkarin ere (DVEF) bildutako arrosada terminoa dugu. Ziur asko gaztelaniazko rosada berbatik dator, "antsigarra" edo "ihintza" esan nahi duena; babada berba berriz ere Erronkarin erabiltzen zutela bertako hiztunek agertu zuen Azkuek (DVEF). Baliteke jatorri erromantzea izatea; izan ere, Aragoiko Sos del Rey Católico herriko lexikoan honi adiera emateko erabiltzen bide da: "humedad que deja en la tierra el hielo al fundirse; barrillo debido a esta humedad; primera capa de nieve que no se derrite, que «se pega"34. DRAEk ere honela dakar: "2. f. rur. Ar. y Cast. Barro que se forma en los campos a consecuencia del deshielo" (DRAE). Horrenbestez, badirudi adieren arteko nolabaiteko antzekotasuna badela izan, urak osagaia izaten jarraitzen baitu. Nabarmendu behar da hiztun askok "ihintza" eta "antzigarra" adieraziak nahasten dituztela, bata bestearen ondorioa izan daitekeenean, hots, "antzigarra" ihintz izoztua. Hiztunek naturarekin zenbat eta harreman gutxiago izan, orduan eta zehaztasun gutxiago izan ohi dute kontzeptuak bereiztean, adimenaren begia doitasuna galduz doa, eta antzeko fenomenoen arteko muga ezabatzen dute oharkabean; errosio hitza ere ezagun dugu erdaratik datorrela. Ziurrenik mailegu hau ez da oso berria, hasierako –er hori dela bide. Gaztelaniaz "rocío" da berba eta itxura guztien arabera, Gipuzkoako Getariako hiztunek (EHHA) bertatik hartuko zuten. Zerk eragiten ote duen lexiko aldaketari antzematen izaten da korapilatsua; izan ere, beste terminoren bat erabiliko zuten eta zerbait edo norbaiten eraginez hedatuko zen delako errosio; freskura hitza ihintzari irizteko Bizkai aldean erabiltzen da, eta egindako ikerketen arabera Arrietan (Gaminde, 2001a), Gatikan (Gaminde, 1997) eta Leioan (Gaminde, 2001b) erabiltzen da. Hiru herriok elkarretatik hurbil daude, eta esan daiteke hizkera bertsuaz baliatzen direla. OEHk ez dakar adiera hau, bai, ostera, "freskotasuna" esanahia. Baliteke hura beste horrek eragindakoa izatea; izan ere, goizez ihintza azaltzen denean zelanbaiteko "freskura" edo "freskotasuna" igartzen da giroan. Berba honekin batera, Leioan, adibidez, iluntze eta Arrietan intze berbez ere baliatzen dira; beraz, bi berba erabiltzen bide dituzte fenomeno bera izendatzeko; (gau) seden(a) elkarketa eta zeren elea direla-eta, zenbait aldaera erabiltzen dira ekialdeko euskalkietan; adibidez, Nafarroa Beherean gau seden Arboti-Zohota herrian edo gaurtzeren Isturitzen, seden Gamarten, Aurreko berbarekin gertatzen zen bezalaxe, kasu honetan ere, bikoteak izaten dira herriotako hizkeretan. Adibidez, Arboti-Zohotan gau seden ez ezik, ihizarritz eleaz ere baliatzen dira. Hortaz, badirudi nola edo halako bizikidetza izan ohi dela ondarezko hitz eta mailegatuen artean. Ildo berekoa da, antza, sereno berba, gure datu basean bi esangura dauzka: bata, "goizeko lainoa" eta bestea Nafarroako Urdiain herriko seenu aldaeraren bidez, "ihintza". Hitz hori EHHAn bilduta dago eta itxuraz ondoko erdara batetik etorriko litzateke; izan ere, adibidez, "sereno"-k gaztelaniaz, "Humedad de que durante la noche está impregnada la atmósfera" esan nahi du. Horrenbestez, hortik pasatuko zatekeen "ihintza" izendatzera; mana, mailegatuen artean, azken berba dugu. Nafarroa Behereko Ezterenzubin bildurik dago (EHHA). Zein jatorri duen asmatzea gaitza da, baina susmoa da ez ote den mailegua. Herri berean azaldutako xeden eleaz ere baliatzen dira. Bigarren kategoria Ihintz geruzari dagokio eta ordezkari bakarra du, ihintzagain. Lhandek (Hiztegia, 1926) jasotzen du eta ez dauka beste ezaugarririk. Osagaien aldetik, garbigarbiak direla azpimarratu behar da, lehenengoa ihintz(a) eta bigarrena gain dira. Izakien nozioaren hirugarren kategoria ihintz tantei buruzkoa da. Hiztunen errealitatearen hautematea tantak bereizteraino ere iritsi da. Beste bi termino bildu dira corpusean: azaro, basagaro eta iñusmota. Azaro (DVEF) hitz ezagun askoa beste eremu batzuetan, hamakaigarren hilabetea izateaz gain, "euri onuragarria" (DVEF) eta "ereiteko garai egokia" (Estornes, 1997) ere esan gura du. Adiera honi dagokionez, Bizkaiko Orozko haranean eskuratu zela azaldu behar da; basagaro berbarekin berdin gertatzen da Azkuek eskuratutakoa izan zen Orozko haranean (DVEF). Osagaien gainean adierazi behar da lehenengoa basa- eta bigarrena –garo direla. Basa- eremu etnometeorologikoan aski zabaldurik dago aurrizki edo izenondo gisa. Esaterako basahaize edo basahegoa, aurrizki gisa; izenondo gisa, eguraldi basa edo haize basa. Agerian dago baso hitzaren aldaera dela aurrizki moduan erabiltzeko eta "bakartua" edo "herriz kanpokoa" esan nahi du; iñusmota berba dela-eta azpimarratu behar da zehaztapena handi samarra dela "ihintz tanta handia" esan gura du eta. Izagirrek jaso zuen termino hori Oñatin (Izagirre, 1994). Tamalez, ez dugu hitzik aurkitu "ihintz tanta txikia" adierazteko. Hiztunek Oñatin iñuntz aldaera erabiltzen dute ihintza esateko eta beharbada horrek bere baitan hartzen du eta berezkoa da txikitasuna. Osagaiez bezainbatean, badirudi aipaturiko iñuntz eta mota direla, hau da, "ihintz mota", edo. Bigarren nozioa jarduera da eta kategoria bakarra dauka; aditz bat eta aditz lokuzio bat. Horietan berba bana ere badira. Lehenengoari dagokionez, ihinztu aditza dugu, ihintz + tu, hain zuzen ere. Harrietek bildu zuen bere hiztegian (OEH). Bigarrena, aditz-lokuzioa da eta corpusean dagoen bakarra ihintza hasi da. Mokoroak batu zuen bere bildumarako (Mokoroa, 1990); ez dauka beste inolako ezaugarririk. Hirugarren nozioa denbora da eta bi kategoria biltzen ditu bere baitan: Ihintz garaia eta Gaueko ihintza. 4.5.4.4. Espazioa Ihintz tokia Ihintz-toki 86. taula. Ihintza: Espazioa Hirugarren nozioa Espazioa da. Hemen ere kategoria bakarra eta termino bakarra ditugu, ihintz-toki. Azkueren hitzetan (DVEF) hauxe da: "Lugar en que dura mucho y tarda en evaporarse el rocio". Horrenbestez, hiztunen adimen-begiaren arabera, toki batzuk beste batzuk baino egokiagoak dira ihintza eratzeko. Hezetasunaren eremua baino handiagoa da ihintzarena, eta, sarreran adierazi bezala, lau nozio orokor dauzka, izakiak, jarduera, denbora eta espazioa, eta bi ez, kantitatea eta kalitatea; izakiak nozio orokorrak dauzka kategoria gehien, hiru: Izendapena, Ihintz-geruza eta Ihintztantak. Izendapenei dagokienez, adimen-begiak makina bat dauzka euskararen hizkeren arabera; gainera, nabarmendu behar da mailegu ugari daudela horien artean. Aipatzekoa da ihintz eta garo berben arteko bereizketa, zohardi-ihintz (gaueko ihintza) eta ihintz-toki. Nahiz eta oso eremu zabala izan ez, adimen-begiak lexikoa eratzeko hitz-elkarketak, hitz soilak, hitz eratorriak eta maileguak erabiltzen ditu, eta jarduera nozio orokorraren barruan, aditz bat eta aditz-lokuzio bat. Hitz-elkarketak ugari dira, batzuk agerikoak; adibidez, basur, ipar-ihintz edo izar-ihintz; beste batzuk, berriz, ez hain agerikoak; esaterako, lantzer edo lantzurda. Maileguak ez diren hiru hitz besterik ez dira: garo, ihintz eta taruza. Eratorrien artean, urzondo eta ihinzte aipatu behar dira, eta maileguak ugari dira izendapenetan, ikusita hezetasunaren eremua nolakoa den. Hala ere, Bizkaiko hizkera batzuetan ondarezko hitza eta mailegua elkarrekin bizi dira: freskura eta iluntze / intze. Azkenik, azpimarratu behar da ihintzaren eremua, txikia izanda ere, adimen-begiak eraiki duela hautemandako esperientziaren arabera, eta xehetasun lexikoak asetzeko lain dela. Lurraren gainean, izotza hezetasuna izoztearen ondorioz gertatzen da: adibidez, antzigarra, lurrarekin batera trinkotatutako izotza; bestalde, ura izozteagatik ere izaten da. Elurrak edo txingorrak jardun ondoren, batzuetan nola lurra izozten den ere ikus dezakegu. Basoetako laiotz eta ospelek eta mendietako ospeletan kokaturiko parajeek izotza sortzeko joera handi samarra dute. Gainera, haize hotza ibiltzeak ere leiak sortaraz ditzake. Euskaraz bildutako lexikoak adierazten bide du aurreko sasoi batzuk oraingoa aino hotzagoak izan zirela. Esaterako, adibide gisa, kostaldean zein barrualdean makina bat hitz ditugu izotz-burruntzia adierazteko. Corpusean bildu diren hitz guztiak aztertu eta honako sailkapen hau egin da: Izotzari loturiko ekintzak Garaia Izotz lekua Izoztutako urputzua 87. taula. Izotza: Sailkapen etnosemantikoa 87. taulan bildutako lau nozioak ikus daitezke: izakiak, jarduera, denbora eta espazioa. Kantitate eta kalitate noziek ez daukate inongo kategoriarik edo, behintzat, ez dugu orain arte bat ere jaso. Ugariena izakien nozioa da, hamaika kategoria hartzen ditu bere baitan: Izendapenak, Antzigarra, Izotz beltza, Izotz zuria, Izotz-burruntzia, Izotz-orratza, Izotz-geruza, Izotz-kristala, Izozten hasitako ura, Izotz-zatia eta Harriarena egiten duen izotz-zatia. Bigarren nozioa jarduera da eta kategoria bakarra dauka: Izotzari loturiko ekintzak. Hirugarren nozia denbora dugu, eta horrek ere beste kategoria bat biltzen du: Garaia. Laugarren eta azken nozioa espazioa da eta bi kategoriaz jabetzen da: Izotz lekua eta Izotutako ur putzua. Edur berba, besteak beste, (Gaminde, 1997) Bizkaiko Gatika herrian bilduta dago. Ageri denez, bertan edur terminoaren bitartez "izotza" eta "elur" izendatzen dituzte. Beraz, hiztunek ez bide dituzte bereizten bata eta bestea. Horrelako bitxikeria ez dugu beste inon aurkitu. Horma hitza hedatu samaturik dago Nafarroako euskalkietan, baita beste hizkera batzuetan ere. Adibidez, Azkuek (DVEF) agertzen du ezen orma berba Nafarroako Baztan haranean, Nafarroa Behereko Aldude haranean, gipuzkeraz eta Lapurdiko Getaria herrian erabiltzen dela. Gaur egun, aldiz, nekez entzun daiteke Gipuzkoako herrietan –jela nagusia da, nonbait- eta gainerako tokietan, gaur egun, batik bat, lehen aipatu bezala, Nafarroako hizkeretan adi daiteke. Bestalde, Azkuek berak Nafarroako beste haran batean, Zaraitzu, erabiltzen zela adierazi zuen. Horrezaz gain, idazleetan, Axularrek (OEH) ere baliatzen zuen euskara batuan gehien erabiltzen den izotzari irizteko. Hitzaren jatorriari buruz, "pareta" esateko "horma" berbarekin izan dezakeela zerikusia. Ezaguna da berau latinezko forma terminotik datorrela. tiempo, viniera de ihi(n)tz, etc. 'rocío' y (h)otz 'frío'" (FHV: 411). Gainera, hipotesi horren alde, gaur egun Zuberoako herri batean, Sohüta, ihitz hotz erabiltzen da, eta Nafarroa Behereko beste batean, Larzabale, ihizotz (EHHA). Hortaz, hiztunek adimen-begiaren bidez ikusiko zuten, ziurrenik, izotzaren jatorria eta sorburua belar, landare, zuhaixka eta soroetan izan zitekeela: "Gau eta goizalde hotzetan, aireko hezetasunagatik, lur, landare eta kidekoen gainean eratzen diren ur tanta xeheen multzoa" (EH). Izoztela berba, azaldu bezala, nonbait, izotz + jela-tik etor liteke. Beraz kategoria honetan dauden bi berbaren arteko elkarketa. Azkueren esanetan (DVEF) Bizkaiko Markina herrian erabiltzen dute. Herri berean jela berbaz ere baliatzen dira (EHHA), gehienbat Gipuzkoan eta Nafarroako mendebaldean entzuten dena; beraz, ba dirudi biak izotz eta jela elkarrekin bizi eta beste hirugarren bat sortu dutela. Ez dago corpusean, ez OEHn, honi buruzko beste aipamenik. Jela terminoa hainbat iturritatik har daiteke; adibidez, Labayru Hiztegian izotz eta lei berben baliokidetzat hartzen da. Esanahi aldetik hori ez ezik, "lei beltza" ere esan gura du Gipuzkoa eta Nafarroako zenbait herritan, beherago adieraziko dugunez. Jatorriari dagokionez, latinezko gelu hitzetik etor liteke, gaztelaniaz "hielo" portugesez eta italieraz "gelo", frantsesez "gel" eta galegoz "xelo" eman dituena. Oskoz géla ere erbailtzen zen, antza. J.B. Agirrek (Erakusaldiak I, II, 1803-1850 apud DRALV) "gelatu" aditza erabiltzen du, seguru asko, jatorrizko grafiari eutsi nahian. Hurrengo eleekin sail bakarra egingo da: karrakoin, karro, karroin eta karroinketa. Izotz terminoarekin jazotzen den bezalaxe, sail honetako berbek "antzigarra" edo "lei zuria" ere eman dezakete aditzera. Esan liteke ekialdeko hizkerei lotutako hitz saila dela. Gaur egungo hiztegi modernoetan, karroin aldaera baizik ez da azaltzen. Mitxelenaren arabera (FHV: 199), jatorrizko berba *karrone izan zitekeen. Lhande hiztegigileak (1926), aldiz, biarnesaren carreu eta carroche hitzekin lotzen du. Dena dela, ez da ahaztu behar bearnesez karroun terminoa ere erabiltzen dela izotzari irizteko. Beraz, agian, jatorri erromanikoa izan lezake. Aldaerei dagokienez, karrakoin hitza Azkuek agerrarazten du (DVEF) eta ezartzen duen ezaugarri bakarra SP, hau da, Silvain Pouvreau (OEH) idazleak erabili zuela; karro terminoa, besteak beste, Estornes (Estornes, 1997) ikertzaileak batu zuen. Aspaldi samarrean galdutako Erronkariko euskalkiaren berba zen; karroin berba guztietarik hedatuena dela ematen du eta azaldu bezala, karro + *one elkarketak sor zezakeen. Hainbat egile eta idazleri irakur dakioke ele hau, baina bat adieraztekotan, Azkue adieraziko dugu (DVEF). Beraren esanetan, behe nafarreraz, Lapurdiko Ainhoa herrian eta Erronkari haraneko Uztarroze herrian erabiltzen da. Garai modernoagoetan Nafarroako Luzaide herrian ere entzun izan da (EHHA); karroinketa elea Azkuek ere biltzen du hiztegiaren eranskinean (DVEF) eta Nafarroako Aezkoa haranean erabiltzen zela agertu zuen. Aipatutako karroinez gain, berba honetan –keta atzizkiak ere esku hartzen du. Koila hitza "izotza" ez ezik, "izotz-burruntzia"ri irizteko ere baliatzen dute Nafarroako hizkeretan. Azkuek ere badakar (DVEF) eta beraren esanetan Gipuzkoako Berastegi herrian erabiltzen zen. Berak ere koille aldaeraren berri ematen du goi-nafarrerako berba dela adieraziz. Ahozko ikerketetan, aldiz, kolla aldaera bildu izan da Nafarroako zenbait herritan, adibidez, Baztan haranean (Izeta, 1996), "izotz burruntzia" edo "hormatzen hasi den ura" adierazteko. Berba honek jatorri erromanikoa izan lezake; izan ere, gaztelaniazko cuajo -ar, frantsesezko caillée eta katalanezko cuallo -ar oroitarazten dizkigu eta nola ez horietatik eratortzen direnak, cuajada, kaillatu ("mamia" edo "gatzatu" izendatzeko). Nolanahi ere, azpimarratzeko da nola mintzatzaileek bere egiten dituzten beste mintzaira batzuetako eleak, sarritan eurenei muzin egin gabe. Horrela baizik ezin azal daiteke euskarak ostagi hau izendatzeko daukan lexiko narotasuna. Hurrengo kategoriak, Antzigarra, Izotz zuria eta Izotz beltza, hiztunek bereizteko zailtasun nabariak izaten dituztenez gero, Meteorologia Hiztegiak (MetHizt, 1988) ematen dituen definizioetara joko dugu esanahiak argitze aldera. Hiztunen adimen-begia ia-ia tokiantokikoa izaten da, eta beherago irakurriko denez, hitzak kategoria guztietan nahasten dira. Gure lana horien guztien azalpen ahalik eta garbien egitea izango da. Izotzaren corpusaren erabat komenigarria da ondo asko desberdintzea taxuzko azterketa egin ahal izateko. Antzigarra: Izotz-mota bat, aleak gutxi-asko tarteko airez bananduta dauzkana, sarritan kristalezko adarrez apaindua. Honako egoera honetan sortzen da: ur-tantak, lainoarekin super-hoztearen prozesuan objektu solido batekin topo egin, 0ºC azpitik dagoena, erortzen dena metatu eta haziz doa; sarritan lei zuriarekin nahasten da. Berau ihintza izozten denean sortu egiten da. (MetHizt, 1988: 44) Tenperaturaren 0ºC azpiko beherakada gogorra, landareak ihartzen dituena. Landaretzan diren eraginei dagokienez, izozte lehorra da, hau da, landareen barneko izoztea da, izotz zuriaren babesik gabekoa. Lei beltza beti lei hilgarria da eta bere izena erasandako landaretzaren itxura beltzezkatik dat Landarea barrutik ihartzen da. (MetHizt, 1988: 161) Horrenbestez, zientziak berak ematen digu aditzera, hiztunen adimen begiak behinola bereiztuko zituen ostagiak. Gaur egun badira mintzatzaile batzuk nekez desberdin ditzaketenak hirurok. Meteorologia Hiztegiaren lehenengo definizioan bertan azaltzen da "sarritan lei (izotz) zuriarekin nahasten dela"; ez dira gauza bera, "antzigarra" eta "izotz zuria". Lehenengoan, lurra hotz-hotz dago eta bertan ezartzen diren tantak lur edo landareekin bat egitean, leitu egiten dira; bigarrenean, ordea, ezartzen direnak, dagoeneko, izozturik egoten dira: "ihintzaren modu berean eratzen da". Bestalde, "izotz beltza" eratzeko ez da zertan ihintzik sorturik; izan ere, zera da, "tenperaturaren 0ºC azpiko beherakada gogorra, landareak ihartzen dituena". Hori delaeta, badirudi azalduriko ihintz+hotz elkarketak izotz berba sortu izanak badaukala funtsik; bada, "hozten den ihintza" da izotza jatorrizko adieran. Hortaz, beraien arteko muga mehemehea denez gero, jasotako datuak, kasu batzuetan, agian, nahasgarri samarrak gerta litezke. Hala eta guztiz ere, datuak datu, ahalik eta era argienean aztertzen saiatuko da. A(i)ntzigar eta intzigar berbek jatorri bera dutela dirudi. Bizpahiru adiera horietaz gain, badira beste zenbait corpusean, antziar, antsigar, antziliar, inziar... baita añxier ere, higadura handien izan duena; aintzitik, antzi- zein intz(i)- etor litezke. Intz(i) dela-eta, agian ihintz berbarekin izan du gurutzaketa fonetiko zein semantikoa. Eremu erabilerari dagokionez, eskuratutako datuen arabera, mendebaldeko hitza dugu, Bizkaian nahiz Gipuzkoan erabiltzen dena. Iturririk aipatzekotan, L.L. Bonapartek (Bonaparte, 1897: 132 apud OEH) idatzitakoa: "antziar esaten da Bizkaian ta Gipuzkoan erdarazko 'escarcha'gaitik". Berbaren jatorriari buruz, litekeena da bi terminok talka egin izana. Batetik, gogoratu behar da, aintzi berbak "aintzira", "idoi", "istinga" edo "zingira" esan nahi duela, "urez eratutako eremua, txikia zein handia izan daitekeena" (Harluxet). Antzigarra sortzearen prozesuan ur-tantek esku hartzen dutenez, beharbada hiztunen adimen begiek ur-tanta izoztutzat jotzen dute. Bestetik, bigarren osagaia, -igar edo -gar izan liteke. Lehenengo berba horrek "ihar"rekin izan lezake zerikusia, hau da, "sikua" edo "lehorra". Hortaz, antzigarra, zentzu metaforikoan "ur-eremu siku edo lehor"tzat eman liteke. Bigarrena, "gar" izango balitz, hiztunean adimen begiak sorturiko oso metafora ederra izango litzateke, hots, "garraren ur-eremua". Jakina, zenbaitetan izotzak, esku artean hartzen dugunean, erre egiten duela ematen du. Bitxuri terminoari gagozkiolarik, aipamen bakarra aurkitu da Larramendiren hiztegian (OEH). Ez dago bertan beste inolako errreferentziarik. Hitza zatitzekotan, bigarren osagaia, - txuri (-zuri) izan liteke eta lehenengoa, agian, bisuts, "haizearekin batera elur-ekaitza" edo "haizeak lurretik altuera txikian altxatutako elur zatien multzoa" (Harluxet). Horrenbestez, bisuts + zuri elkarketak bitxuri eman lezake. Galtzurda / Gaintzurde bikotea dela-eta, badira arrazoiak elkarrekin jartzeko; jatorri berekoak izan litezke. Izan ere, gain- osagaia denboraren joanean ga(i)l- bihur zitekeen. Adibidez, *gaineandu => gailendu bilakatu zen (FHV: 126). Beste alde batetik, baliteke galtzurda aintzi + zurda izatea. Aintzi + zurda elkarketaren bilakaera hauxe izan zitekeen: *aintzurda => *antzurda => *altzurda => galtzurde. Ekar dezagun gogora zurda terminoa, zentzu meteorologikoan, "antzigarra", "lainoa" edo "lei zuria" aditzera emateko erabiltzen dela. Osaerari dagokionez, hasierako g- hori sarritan hiztunek beste hitz batzuen antzekotasunez itsasten dute. Esaterako, zenbait tokitan altzairu barik galtzairu esaten dute, hasierako g- hori, beharbada, galtza hitzaren gurutzaketa fonetikoaren eraginez. Berben arteko analogia izaten da aldaketa eta eboluzio fonetikoen eragile gailenetariko bat. Galtzurda terminoa Azkuek jaso zuen (DVEF) eta Gipuzkoako Ormaiztegi herrian erabiltzen zela adierazi zuen. Gaintzurde, ostera, Barandiaranek (Barandiaran, 1983) bildu eta marka bezala "G-goi" ipini zuen, Gipuzkoako Goierri eskualdea, alegia. Izotz babada dela-eta, babada hitzaren gaineko azalpena egin zen ihintzaren eremua aztertu zenean. Gogoraraziko dugu babada berbaren adieretariko bat "ihintza" dela. Beraz, beharbada, Nafarroako Erronkari eta Zaraitzuko hiztunek (DVEF) izotz terminoaren kontzientzia galdu eta beste zerbait eransteko premia igarriko zuten, horregatik izotz babada sortuko zen. (Fenomeno hau hizkuntzaren beste alor batzuetan ere gertatzen da. Ez ohi da arrotza izaten. Nafarroako Erronkari haraneko Uztarroze herrian eta Zuberoan orokorra zela. Urte batzuk geroago Estornesek (Estornes, 1997) ere eman zuen ele horren berri. Lei berbari buruz gorago aipatu eta iradoki da, beharbada, latinezko gelu hitza oinarri, jela hitzaren bokal-aldaketa izan litekeela. Bizkaiko zenbait hiztunen ustez leia "antzigarra" da Azkueren arabera (DVEF). Lei beltz (leibaltz) terminoa kategoria honetan sartzeko zalantza izan da; izan ere, Ormaetxek (Euskal Esnalea, 1916: 217 apud DRALV) egindako aipamen eta definizo hau besterik ez dugu: "Gabaz bedar eta ostantzeko gauzen ganera jausten dan bustitasunari iruntza esaten deutsagu. Leibaltza, iruntza gogortuta baltziturik dagoanian. Leikarraldoa, batez bere ur gitxija, oxintxua gogortuta egoteari, edo orretariko ur gogortuari". Hiru berbaren berri aipamen bakarrean; batetik, iruntza gogortuta egotea bat dator antzigarraren definizioarekin, baina, bestetik, bezturik dagoenean, ez. Hortaz, zalantzazko kasua da, izotz beltza izan baitaiteke; izan ere, gaur egun Bizkaiko zenbait bazterretan horrelaxe da, izotz baltza. Mukuts hitza Izetak Baztanen bildu eta adierazi zuen lantxurda eta izotz berben baliokidea: "Gaur mendi zoko oietan bazen mukutse" (Izeta, 1996). Kategoria honetan aurkitutako aipamen bakarra da. Ez da erraza jakiten nondik ote datorren edo zein den jatorria. Antzeko bat topatu da, mukutx, Garatek aipatuta, baina ez da antzigarra txingor txikia baizik: "mukutx (AN-5vill). «Es el granizo pequeño, en Ituren»" (DRALV). Fenomeno desberdinak badira ere, bion osagai nagusia izotza da, hortaz jatorri berekoak izan litezke. Ordena alfabetikoz izotz beltzari legokiokeen arren, antzigarra eta izotz zuria antzeko ostagiak eta gainera, esan bezala, nahasteko modukoak direnez gero, erabaki da orain aztertzea. Batzuetan bereizgaitzak dira oso, azaldu bezala, fenomeno bion terminoak batetik bestera ibiltzen dira eta. Aldaera guztiak kontuan harturik, honako hauetara biltzen dira corpusean topatutakoak: hormatze, horma zuri, ihintz hotz, intzirri, izotz zuri, izozketa, izotz karraska, jela, karro, karroin(te), karroinketa, lantziarra eta lei zuri. Jarraian aztertuko dira. Hormatze elearen gainean aipamen bakarra dago eta testuinguruaren arabera izotz zuria izan daitekeela susmatzen da: "Negu luzeak ditu ontzen baratzeak; Mertxika goiztiarra zaintzen hormatzeak". Hiribarrenek idatzi zuen Eskaldunak (1853) izeneko obran (apud DRALV). Horma zuri (ormazuri) izotz zuriren baliokidea da. Azkuek (DVEF) bildu eta adierazi zuen Nafarroako Baztan haranean eta lapurteraz erabiltzen zela. Nafarroa Behereko Armendaritz herrian ere baliatzen dute (hormaxuri: EHHA), baina badirudi "izotz beltza" esan nahi duela. Izotz berbari loturikoak dira azterkizun. Ihintz hotz terminoaren gainekoekin batera egin zitekeen, baina hobetsi da horren bilakaera eta elkarketak azaltzea. Hiru dira: izotz zuri, izozketa eta izotz karraska. Izotz zurik ematen dio izena kategoria honi. Hainbat hizkeratan erabiltzen da, isoztxuri eta izozuri, Gipuzkoako Tolosa herrian (EHHA), izotxui Zuberoako Altzai herrian (EHHA), izotz zuri, Bizkaiko Markina-Etxebarria herrian (EHHA), izotza xuri Nafarroa Behereko Larzabale herrian (EHHA), izoztxuri Nafarroako Gaintza herrian (EHHA), besteak beste. Beraren zabalkundeagatik erabaki da izendapen hori kategoriatzat hartzea. Izendatze ezin gardenagoa da, zeren, "sortzen den izotza zuria da"; izozketa eleak prozesua dagoela ematen digun aditzera. Azkuek bildu eta agertu zuen behe-nafarreraz erabiltzen dela (DVEF). Egitura dela-eta, izotz- + -keta atzizkiaz osaturik dago, hots, "izozteko ekintza eta horren ondorioa"; izotz karraska elkarketa Mokoroak biltzen du bere lan erraldoian (Mokoroa, 1990), eta beraren ustez Gipuzkoako Getaria herrikoa da. Zalantzazkoa da, "ligera helada" esan nahi duela dio eta. Nolanahi ere, interesgarria da izotz eta karraska hitzak elkarrekin erabiltzea, bigarrenak "apurtzen den zerbaiten soinu idorra" gogorarazten digulako, izotza dagoela, soroetan barrena ibiltzen garenean ateratzen dugun zaratatxoa, alegia. Horrenbestez, hiztunen adimen begiak "izotza eta soinua" erlazionatzen ditu. Jela hitza gorago aztertu da, izotzaren izakienak aztertu direnean, hain zuzen ere. Hori ere, aipatu bezala, Bizkaiko Markina-Etxebarrian (EHHA) erabiltzen da eta baliteke ondoko hizkeren barneratze edo eragite prozesu baten ondorioa izatea. Aztertutakoaren arabera, jela eta lei(a) latinezko berba beretik etor litezke. Hurrengo ele sailari buruz izotzaren izendapenetan aipatu izan da; karroin terminoaren gainekoak dira, hain zuzen ere: karro(a) (zuri), karroin(te) eta karroinketa. Karro(a) (zuri) "izotz hutsa" adierazteaz gain, "izotz zuria" ere bada. Honako aldaera hauek ditugu corpusean: kharro Zuberoako Ürrustoi-Larrabile herrian (EHHA), kharroa edo kharroa xui herrialde bereko Sohüta herrian (EHHA), azken hau izotz zuri izendapenaren berdin-berdina. Karroin(te) hitzaren aldaerak direla-eta, ondoko hauek: karruin, kharroin, kharroñ, kharruin, karrointe, karruinte, karrunte eta karraoinketa, besteak beste. Aldaera horiek guztiak, gutxi-asko "izotza" adierazteko ere erabiltzen dira. Banan-banan aztertuko ditugu: karruin terminoaren berri Herria egunkarian (DRALV); kharroin aldaera izotz elearekin batera Nafarroa Behereko Ezterenzubi herrrian (EHHA) erabiltzen da; kharroñ eta kharruin eleak Zuberoako Domintxaine-Berroeta herrian (EHHA); karrointe, karruinte eta karrunte hitzek, -te atzizkia dute bigarren osagaitzat, eremu etnometeorologikoan sarri samarra dena: denbora edo ugaritasuna adierazten du, hau da, behin eta berriz gertatzen denean. Karrointe aldaera Bonaparteren eskuizkribuan (Bonaparte, 1897) dago eta behe-nafarreraz baliatzen dutela adierazten du; karruinte, berak ere aipatuta eta Nafarroa Behereko Donapaleu herrian erabiltzen dela eta karrunte elea, Eskualduna agerkarian (1906) azaltzen da (DRALV), ez dakigu nork idatzia. Amaitzeko, karraoinketa berba Azkuek jaso eta (DVEF) azaldu zuen goi-nafarreraz baliatzen zirela. Azaldu bezala, hitz honek "izotza" ere esan nahi du Nafarroako Aezkoa haranean. Sail honetako ele guztiak Euskal Herriko ekialdeko hizkeretan erabiltzen dira; beraz, karroin terminoaren jatorria ekialdetik bertatik etor litekeelako hipotesia ez da baztertzekoa. Mendebaldeko euskalkietan ez bide dago horren inongo arrastorik. Lantziarra hitza dela-eta, horixe besterik ez dela aurkitu nabarmendu behar da. Nafarroako Ezkurra herrian erabiltzen da (EHHA). Baliteke antzi(g)arra terminoari lepentetikoa erantsi izana, beste hitzen batekin gurutzaturik. Agian, lan(o)- lehenengo osagaidun eleren batekin. Nolanahi ere, beste zenbait bazterretan, azaldu bezala, antzigarrari izena emateko lantzara aldaera baliatzen dute hiztunek. Deskripzioaren arabera, hiztun horrek azterkizun diren hiru kategoriok bereizten ditu azalpenean: beraren ustez, gure terminologiaren arabera, antzigarra izotz beltza da eta leia izotza. Beste toki batean lei zuria definitzen du, gure izotz zuria. Haren aldaera intziar berba da, antzigarrekin batera ere aztertu dena. Kasu honetan, izotz beltza ere esan nahi du. Azkuek bildu (DVEF), eta Bizkaiko Orozko herrian erabiltzen zela adierazi zuen. Lekeitio aldean, berriz, lekukotasun hau dugu lei beltzaren inguruan: Leia igarten da hotz handia egin eta bedarrak-eta zuri-zuri agertzen diranean. Lei baltza, ostera, egiten dabenean izoztu arren ez da ikusten. Leia baino hotzago izaten da."Lei baltza dagonean izaten dira kotxe istripurik handienak". Gaztelaniazko "helar" Lekeition eta inguruetan "leia egin (edo bota)" esaten dogu. (Lekeitioko lantaldea, 2001: 22) Jarraian izotz saila dugu; batetik, kategoria honi izena ematen diona, izotz beltz, eta bestetik, izotz gaitz, izotz karroin eta izotz horma. Izotz beltz eta aldaerak hainbat bazterretan erabiltzen dira: izotz baltz (isoz baltz) Bizkaiko Markina-Etxebarrin eta Bolibarren, izotz beltz bera Nafarroako Leitzan eta Mezkiritz herrietan eta Zuberoako Ürrüstoi-Larrbile herrian eta izozbeltz, Gipuzkoako Beizaman. Datu horiek guztiak EHHAn bildurik daude (EHHA). Esan gabe doa, izotz beltz, horma beltz eta lei beltz era berean sortutako terminoak dira; izotz gaitz Mezkiritzen (EHHA) erabiltzen da izotz beltzarekin batera. Euskal Herriko ekialdeko hizkeretan gaitz izenondoak "handi-handia" esangura hartzen du bere baitan: "4 adj. Oso handia. Haserre gaitza. Larramendiren astinaldi gaitzak zabaldu zuen lurrikara. Begiramen gaitza zioten eskribauari, apaiz eta fraideei bezalakoa. Neurri gaitzekoa zuen sudurra" (EH); beraz, inguru hartako euskaldunen adimen begiak horrelaxe ikusten zuen horrelako izotz mota. Aurreratxoago ikusiko denez, beste zenbait tokitan horma gaitza egin lokuzioaz ere baliatzen dira; izotz karroin elkarketa, goragoko horma karroinen antzera eraturik dago. Adibide bakarra dugu, Azkuek bildua (DVEF), eta ez du beste daturik ematen; azkenik, beste elkarketa bat, izotz horma (izotzorma) Zegaman bildua (EHHA). Antza denez, hiztunek beste osagai baten beharra sumatu eta bi ele batera erabiltzea erabaki zuten behinola. Jela eta jelate hitzek izotza eta izotz zuria ez eze, "izotz beltza" ere adieraz dezakete. Lehenengoa, Azkoitian eta bigarrena, Getarian (EHHA) jasota daude. Jelate hitza gorago azaldu bezala, eratorria da jela + te atzizkia, hain zuzen ere. Karrailo eta tankera bereko hitzak. Karrailo berba Labayru Hiztegiari hartu zaio eta berak ez dakar beste azalpenik (Labayru Hiztegia). OEHn ez dago, eta ez dugu beste inongo daturik lortu. Hala ere, litekeena da karraldo(i) eta gainerako berbekin zerikusia izatea. Izan ere, corpuseko datuen arabera, mendebaldeko euskalkietan erabiltzen dira horrelako terminoak; karraldo hitza izotza eremuaren zenbait kategoriatan erabiltzen da. Izotz beltzari irizteko, Azkueren esanetan (DVEF), Bizkaiko Gernika, Markina eta Otxandio herrietan. Gorago aztertu bezala, lehenengo osagaia karro berba izan liteke, baina ilun samar dago bigarrena. Hala ere, karraldoi terminoa ere badugula, beharbada -doi atzizkia izan liteke, gaur egun bazter gehienetan -di bihurtu dena, naturan izaten diren multzoak adierazteko; adibidez, sagardi, zuhaizti, ezpeldoi, otadui... Nabari da Euskal Herriko mendebaldean eta ekialdean ustezko jatorri bereko terminoez baliatzea, mendebaldean karraldo(i) eta ekialdean karroari lotutako eratorriak eta elkarketak. Litekeena da antzinako berba komuna izatea; karraldoi berba, aldiz, Azkueren hiztegian agertzen den arren (DVEF), Izagirrek (Izagirre, 1959) ez dakar; izan ere, Gipuzkoako Oñati herrian erabiltzen da. Bestalde, gaur egun, Bizkaiko Zeanuri herrian baliatzen dute hiztunek (EHHA). Bestalde, aurrerago aztertuko dugun izotz burruntzia kategorian karraldori loturiko hainbat berba ditugu. Segidan karro elearekin zerikusia duen hitz sorta. Datu guztiak Euskal Herriko Hizkeren Atlasetik (EHHA) bildu dira. Lehendabizikoa, karro bera, zenbait aldaera dituena Zuberoako herrialdean; kharro Ürrustoi-Larrabile herrian erabiltzen da eta kharru Altzürükün; karroinen aldaeretan, karroña, Lapurdiko Ahetze herrian; karrun, Nafarroa Behereko Garruze herrian eta kharruñ, Lapurdiko Bardoze eta Nafarroa Behereko Arruta herrietan. Bestalde, beltz izenondoa dutela, kharroa beltz, Zuberoako Sohüta herrian, kharru beltz, herrialde bereko Pagola herrian eta harritzeko modukoa izanagatik ere, Lapurdiko Bardoze herrian, aldi berean, lekukoen hitzetan, kharrun beltz eta kharrun zuri. Zuri izenondoa izotz zuria izendatzeko erabiliagatik ere, kasu honetan fenomeno bientzat azaltzen da. Beharbada, lekukoaren okerren bat izan liteke. Lanbroe elea ere harrigarri samarra da. Izan ere, lanbro hitza ezagun askoa da beste eremu batzuetan, Eurian zein Laino eta Lanbroan. Aipamen bakarra Azkuek (DVEF) bildu eta adierazi zuen Nafarroako Arakil herrian erabiltzen zela. Bestalde, ezin jakin daiteke, amaierako –e hori artikulua ala itsatsia den. Naturak eman ohi dituen irudirik ikusgarrienetan, izotz-burruntziak izaten dira ederrenetarikoak: "nonbaitetik tantaka erortzen den ura izozten denean zintzilik gelditzen den izotz-puska" (Harluxet). Horrelako bat ikusi eta gure adimen-begiak irudi ugari sortu ohi ditu. Izan ere, arbasoengandik fenomeno harrigarri hori izendatzeko ezin konta ahal hitz heldu bazaizkigu ere, gure irudimenak izotz-burruntzia sumatzen duen bakoitzean, etengabe jardun izan du irudi berriak sortuz. Hauxe da, hain zuzen ere, lexiko etnometeorologikoaren aldetik, kategoria batek daukan esparrurik interesgarrienetakoa. Hori dela-eta, euskalkiak euskalki eta aldaerak aldaera, euskararen iruditeriaren oparotasuna kontuan harturik, adimen begiaren azterketa sakona egingo da. Egindako corpusean 112 hitz, aldaera eta guzti daude. Goiko 94. taulan corpuseko hitzak, batetik, sailkakoak ezarri dira eta bestetik, sail gabekoak, ordena alfabetikoz. Saildunek berba sorta jakina osatzen dute eta sail gabekoak hitz bakanak dira. Sailak sail eta hitzak hitz, sortutako irudi eta adieraziaren arabera saiatuko da bildutako berba guztiak elkarri lotzen. Sei sail eratu dira: elurra, horma, izotza, kandela, karroina eta leia. Azkenik, sail gabekoak ditugu. Adimen-begiaren arabera, "eite luze, zorrotz eta hotza" da izotz burruntzia (Harluxet). Mendeak joan, mendeak etorri, hiztunen adimen begiak iruditeria oso zehatza sortu izan du. Iruditeria hori era honetara sailkatzen da. kandela eta teilatuko kandela (eta horien guztien aldaerak), horma tortxa, karroin-metxa eta karroin-tortza. Janariaren itxura: horma-ziztor, izotz ziztor eta zizt. Isurkariaren itxura: horma-txorro, horma-xirrixta eta lei-txorro. Multzoaren itxura: elur bloke eta izotz kozkor. Maileguak: engalas, glaxa eta glazunak. Hemen ere beiraren itxura adierazten dutenak sartuko lirateke. Kandela berba, elkarketarik sortu gabe, Bizkaiko Mendebaldeko zenbait herritan erabiltzen dute hiztunek, Sondikan (EHHA) eta Arrietan (Gaminde, 2001a), besteak beste. Antzekoak ondoko hauek ditugu: kandelero Bizkaiko Lekeitio eta Gipuzkoako Orio herrietan (EHHA); kandelo, Kortezubin, kandeloe, Ibarrurin eta kandeloi, Busturian, guztiak Bizkaiko herriak (EHHA); Azkuek (DVEF) ere kandelon bildu zuen Erronkarin, eta ekialdeko euskalkietan, khandalu, kandelu eta kanderu (EHHA) ditugu. Lehenengoa Montorikoa, bigarrena Sohütakoa eta hirugarrena Ürrustoi-Larrabilekoa, hirurak Zuberoako herriak. Montorin gaskoia ere erabili ohi dute bertako hiztunek eta, horregatik EHHAn kandeloz aldaera ere bilduta dago. Zer esanik ez, bi berben arteko antza nabaria Lantrotxa edo latrontxa hitzak Euskal Herriko medebaldean erabiltzen dira, lantrotxa, Gernikan (DVEF) eta latrontxa Arabako zenbait herritan (DVEF). Latrontxa kandela elkarketa Arabako mugatik hurbil dagoen Gipuzkoako Oñati herrian ere jasota dago (Izagirre, 1959). Gaztelaniaz, "antorcha" eta frantsesez "torche" berbak direla kontuan harturik, ezin uka daiteke beraien arteko antzekotasuna. Kandela bigarren berba duten elkarketetan, elur (edur), izotz, karru, karroin, latrontxa, lei eta teilatuko terminoak azaltzen dira. Gogora dezagun gaztelaniaz ildo honetako candela eta candelizo erabiltzen direla. Datutegiaren arabera, honako emaitza hauek ditugu: elur-kandela edur kandele– elkarketa Gamindek (2001a) bildu, eta adierazi zuen Bizkaiko Leioa herrian erabiltzen zela; izotz-kandela Azkuek (DVEF) dakar bere hiztegian eta Markinako hitza zela azaldu zuen. Aldaera berriago bat izozkandela dugu, Gipuzkoako Beizama herrian bildua (EHHA); karron-kandelu Azkuek bildu zuen hiztegian (DVEF) eta zuberera euskalkiaren elea zela agertu zuen; karru-kandela (kharru kandale) elkarketa berrikiago dago jasota Zuberoako Santa Grazi herrian (EHHA); Nafarroa Behereko Bastida herrian, gaskoizko terminoa ere batutakoa da, kandelez de karru (EHHA). Begi-bistakoa da euskal elkarketaren antz handia duela. Ni neu entzunda nago duela 12 urte Bastida herrian taberna batean hiru lagun gaskoiz mintzatzen. Goratxoago azpimarratu denaren arabera, latrontxa-kandela elkarketa Oñatin (EHHA) baliatzen dute hiztunek. Beste inon ere ez da horrelakorik aurkitu. Lei berbari loturik ere badugu lei kandela. Azkuek (DVEF) dioenez, Bizkaiko zenbait bazterretan erabiltzen da: Arratia, Orozko eta Txorierrin. Berrikiago, herrialdeko bereko Errigoiti herrian ere jaso da elkarketa bera (EHHA) eta hantxe ere, aldi berean lei-karraldo elkarketa. Sail honi amaiera emateko, teilatuko kandela aipatu behar da. Bizkaiko Larrabetzu herrian bildu da (EHHA) eta horretariko terminoak dituen elkarketa bakarra da datutegian. Kandelaz gain, Nafarroa Garaiko Abaurregaina herrian izotz-bela (izoz bela) elkarketa (EHHA) bildu da. Aldaketa bakarra kandelaren ordez gaztelaniatiko hitza bela erabiltzea da. argizari zatiak izendatzeko. Izotz-burruntziari irizteko, Lekeition bilduta dago elkarketa polit hau (EHHA). Bestalde, ekialdeko zenbait euskalkitan euskaldunen adimen-begiek zuzi gisa ikusi izan dituzte izotz-burruntziak. Horrela, horma-tortxa, karroin-metxa eta karroin-tortza eta berauen aldaerak ditugu. Horma-tortxa (ormatortxa) Nafarroa Behereko Irisarri herrian erabiltzen da (EHHA). Zuzia frantsesez, "torche", gaztelaniaz "antorcha" eta okzitanieraz "entorcha"; beraz, baliteke jatorri erromanikoa izatea; handik ez urrun, Behorlegin, karroin-tortza (EHHA) baliatzen dute eta herrialdeko bereko Garruze herrian karroin metxa (karruin metxa) elkarketa erabiltzen dute bertako hiztunek. Azpimarratzekoa da hiru elkarketok elkarretatik hurbil diren hiru herritan jasota daudela. Tresna baten itxura dela-eta, antzinako euskaldunen adimen-begiak izotz-burruntziei tresna antza ere hartzen zien. Hori dela-eta, zenbait hitz eta elkarketa bildu dira. Honako hauek dira: elur-ziri, horma-kizki, horma-zintzarri, horma-ziri(te), izotz-burruntzi, (izotz)-garranga, karroin-ziri, jela-ziri, koila-zintzarri, lantzeta eta ziri. Zein lanabes adierazi, horrelako metafora eratu da. Tresnak burruntzia, garranga, kizkia, lantzeta, zintzarria eta ziria dira. Ondoko 95. taula hau eratu da hobeto sailkatzekotan: Kategoria honi izena ematen dion hitz elkarketa izango dugu lehendabizi aipagai, izotzburruntzia, hain zuzen ere. Burruntzia hauxe da: 1 iz. Okela su gainean erretzeko erabiltzen den burdinazko ziria. Ik. gerren. Oilanda lumatu eta burruntzian sartu. Burruntzian erreta. Burruntzia eskuan harturik. Errementariaren etxean zotza burruntzi (esr. zah.). 2 iz. Intsektu buru-biribila, sabelalde luze eta mehea eta lau hego garden eta zaintsu dituena (Libellula). Ik. mariorratz; mariburduntzi; sorgin-orratz. Burruntziak hirurogeita bost kilometro egin ditzake orduko. 3 iz. (izotz eta kidekoen eskuinean). Zintzilik dagoen izotz puska. Ik. kandela 2. Teilatuetako izotz burruntziak antzo. Horma burruntzi tenteak. (EH) Zaila da adieraztea zein den ustezko lehenengo esanahia, baina zentzuzkoa da pentsatzea burdinazko tresna dela jatorria. Hortik beste eremuetara hedatuko ote zen susmoa dago. Lehenengo definizioan "hagaxka-moduko" hori hartuko zuten aintzat antzinako Bigarren izena eta hitz ekarketa, izotz-garranga da. Garranga hauxe da: 1. Amua, eta bereziki, amuaren zati zapala edo artza. 2. Txakurrei jartzen zaien lepokoa, burdinazko puntak dituena. 3. Ardiei belarrian egiten zaien ebaki-mota. (Harluxet) Laugarren tresna lantzeta da, eta baliteke aurrekoarekin zerikusia izatea. Datutegian adibide bakarra aurkitu da, Dorraon (Nafarroa) erabiltzen den hitza, hain zuzen ere (EHHA). OEHren arabera, lantzeta gaztelaniazko "lanceta" da; beraz, "lantza txikia". Ostera ere, tresna puntadun eta zorrotza. Agian, hitzak lan- hasiera duenez gero, lortu du nolabaiteko arrakasta. Izan ere, hamaika hitzek daukate lan- osagaia lexiko etnometeorologikoan. Beste trena bat txintxirri, txintxilli eta zinzirrin dira: "Haurrentzako jostailua, eragitean txintxarri edo kaskabiloaren antzeko hotsa ateratzen duena" (Harluxet). Aurreko zintzarriarekin zerikusia izan lezake. Abere batzuek lepotik zintzilik erabiltzen duten tresna hori izan daiteke. Txintxirri Bizkaiko Dima herrian bilduta dago (EHHA); txintxilli handik hurbil dagoen Orozko herrian eta zinzirrin are urrunago dagoen Nafarroako Arbizu herrian (EHHA). Goitik beherako tresna, dilindan dagoena da hiztunen adimen-begiak gogoan gorde duena. Azken tresna ziria dugu: "Zurezko edo metalezko atala, puntako ertza aski zorrotza duena, pitzadurak zartarazteko, zuloak estaltzeko edo kideko gauzetarako erabiltzen dena" (EH). Ostera ere zorroztasun kontzeptua azaldu da. Sarri agertzen den adierazia da. Antzinako euskal hiztunaren adimen-begiak horixe sumatzen zuen batik bat, zorroztasuna, inondik ere. Honako hauek dira ziriarekin zerikusia daukaten hitzak: elur-ziri, horma-ziri(te)+(dindiri), karroin-ziri, jela-ziri eta ziri. Eremu zabal samarrean erabiltzen dira ziriri loturiko elkarketak; elur-ziri (elhurziri) Nafarroa Behereko Baigorri herrian jasota dago (EHHA). Bitxia da elhur hitza agertzea, eta ez izotzari lotutakoren bat. Horma-ziri dela-eta, ondoko aldaerok ditugu: hormaziri, ormaziri, ormaziridindiri eta ormazirite. Hormaziri Baigorrin ere bilduta dago (EHHA); ormaziri Nafarroa Behereko Isturitze, Gipuzkoako Hondarribin eta Oiartzun, Lapurdiko Hazparren eta Nafarroako Lesaka herrietan bildutakoa da (EHHA). Hortaz, Oiartzundik hasita Euskal Herriko ekialdean koka liteke hitz hau; ormaziridindiri terminoak ziriz gain, dindiri osagaia ere badu, beste elkarketa batzuetan edo bakarrik ere azaltzen dena. Adibidez, dindirri edo jela dindirri izotz-burruntzia ere aditzera emateko. Dindirri hauxe da: "Sudurretik zintzilik dagoen mukia edo (batez ere B) oihal edo soineko maiztutik zintzilikatzen den zarpa" (Harluxet). Kasu honetan, zorroztasunari "dilindatasuna" gehitzen zaio, goitik behera doan zerbait da, muki edo zarparen antza duena. Ormaziridindiri terminoa Larramendik jasotzen du bere hiztegian (OEH); ormaziriteri dagokionez, ematen du -te atzizkia erantsita dagoela. Oro har, denbora adierazteaz gain, ugaritasuna ere esan ohi du. Adibidez, euritea. Hitz hori Nafarroa Behereko Aldude herrian eskuratuta dago (EHHA), goratxoago aipatutako herrietatik ez oso urrun. Horma berbaz gai, karroin ere erabiltzen da zirirekin, karroin-ziri. Elkarketa hori Nafarroa Behereko Uharte-Garazi inguruan bilduta dago (EHHA). Handik urrun samar, Gipuzkoa aldean, Oiartzunen jelaziri dugu. Jela berba gehienbat Gipuzkoako hizkeretan erabiltzen da. Azkenik, ziri hitz soila ere baliatzen dute Gipuzkoako Pasaiako eta Nafarroa Behereko Arruta herrietako hiztunek. Bestalde, hirugarren irudia janariari dagokio; izan ere, ilun samar dago zein izan zen lehenengo hitza, ziztor "izotz-burruntzi"ari irizteko elea edo txistor "lukainka edo txorizoa baino meheagoa den hestebete-mota" (Harluxet). Jatorrizko hitza janariari buruzkoa izan zela ontzat ematen bada, gerora sortuko ziratekeen, beraren eraginez, ondoko berba hauek: hormaziztor, izotz-ziztor eta zizt. Ziurrenik, behinolako mintzatzaileek izotz-burruntziak dilindan dauden "izotz-txorizo" gisa ikusiko zituzten. Eskuratutako lehenengo elkarketa, horma-ziztor, Azkuek jaso zuen (DVEF). Bi marka dauzka hitz horrek, goi-nafarrera eta Nafarroa Behereko Aldude herria. Ormaziztor aldaera ere bilduta dago, eta antza denez, Nafarroako Aniz eta Luzaide eta Nafarroa Behereko Bidarrai herrietan baliatzen dute hiztunek (EHHA); bigarrena, izotz-ziztor, Azkuek berak ere batu zuen, eta Nafarroako Zaraitzu haranean erabiltzen zela adierazi zuen (DVEF). Azkenik, ziztor, berba huts gisa ere erabiltzen da hainbat bazterretan: goi-nafarrera, Aldude eta Nafarroako Zaraitzu haranean (DVEF). Beraz, badirudi aipaturiko eremuetan, horma-ziztor nahiz ziztor erabiltzen direla. Esan gabe doa, izotzak beiraren antza ere badu euskal hiztunaren buru-iruditeriaren arabera. Beira, berin edo ispiluari loturiko hitzak azaltzen dira lexiko etnometeorologikoan. Erraza izan da analogiaz eremu lexiko hori naturara igaro izana. Beraietariko batzuk izotzburruntzia izendatzeko erabiltzen dira: (horma)-berina, bitre, kristal, kristira eta mirail (miall). Berina eta horma-berina (hormabereina) Lapurdiko Arrangoitze eta Beraskoitze herrietan jasota daude (EHHA). Elkarretatik ez daude urrun herriok; bitre, frantsesez "vitre", kristala esan nahi duena, Zuberoako Domintxaine-Berroeta herrian bilduta dago (EHHA); kristal berba (kristel) Bermeo aldean baliatzen dute bertako mintzatzaileek (EHHA); kristira eleak ere kristalekin bide du zerikusia, baina ez da erabiltzen mendebaldeko hizkeretan, ekialdekoetan baizik (EHHA), Lapurdiko Makea herrian, hain zuzen ere; azkenik, mirail (miall) berba Zuberoako Pagola herrian (EHHA) bildurik dago. Mirail eleak ekialdeko hizkeretan ispilu adierazi nahi du. Horrezaz gain, negarraren itxurari dagozkion hitz-elkarketak honako hauek dira: elurnegar, kandela-negar eta lei-negar. Ez dago ukatzerik izotz-burruntzia negar edo malkoarekin erkatzea metafora ezin ederragoa dela. Negar berba Bizkaiko hizkeretan azaltzen da; elur-negar (edurnegar) Bizkaiko Mungia herrian erabiltzen da (EHHA). Inguru horretan edur izotzari irizteko ere erabiltzen da. Adibidez, Gatikan (EHHA); kandela-negar, berez, argizariaren malkoa adierazteaz gain, Bizkaiko Lekeitio herrian izotz-burruntzia da (EHHA). Aspaldiko hiztunek sortutako irudi ederra; lei-negar ildo berekoa da. Bizkaiko Bakio herrian jasota dago (Gaminde, 1999). Ideia horri loturik, leien mokoa ere badago, Azkuek bildu, baina Mikoleta idazlearengandik hartu bide zuen (DVEF). Horretaz gain, karroina-dilingo (kharruña-tilingo) elkarketak (EHHA) dilindan dagoen izotza ere ematen du aditzera. Lapurdiko Bardoze herrian jasota dago. Amaitzeko, zintzilikario (txintxilikaio) hitza Gipuzkoako Oñati herrian erabiltzen dute mintzatzaileek izotz-burruntziari irizteko (EHHA). Zintzilikario "zintzilik dagoen gauza" (Harluxet) da. Gaur egun zentzu ugari erabiltzen da, adibidez, lepoan janzten diren apaingarri horietariko bat. Zintzil- erroari lotuta zenbait berba aurkitu ditugu: zintzarri, txintxilli, txintxirri eta txintxilikaio. Maileguen artean, engalas, glaxa eta glazunak eleak ditugu, eta gorago beiraren itxura adierazten dutenak ere azaldu beharrrekoa da, bitre, kristal eta kristira. Glaxa elea Nafarroa Behereko Arboti-Zohota herrian jasota dago (EHHA). Baliteke glace frantses edo glas bearnesetik etortzea. Aipatzekoa da herri berean gorago iruzkindutako ziri terminoa ere erabiltzen dutela izotz-burruntzia izendatzeko. Kasu honetan antzier aldaera erabiltzen da izotz-burruntziari irizteko. Adiera guztietan sumatzen denez, "hotza" edo "izotza" kontzeptua nabarmentzen da. Gipuzkoako Azpeitia herrian bilduta dago (EHHA). Arañ hitzaren jatorria iluna da. Herrialde bereko Zestoa herrian erabiltzen omen da (EHHA). Elur-lausaro elkarketa Nafarroako Donamaria herrian erabiltzen dute hiztunek (EHHA). Elkarketa bera erabiltzen da herrialde bereko Goizueta herrian "elurjausia" adierazteko (EHHA). Ziur asko lexiko-lerraketa bat izan da; izan ere, bata "goitik 97. taulan ikus daitekeenez, hezetasun hotz eta izoztuari loturiko terminoa da lantzurda. Aipatu bezala, baliteke *lan(o) eta zurda hitzek bat egitetik etortzea. Amaitzeko, zitoitz(a) glazatu terminoa dugu. Zitoitz elea Ipar Euskal Herriko hizkeretan "itaxura" adierazteko erabiltzen da (Harluxet). Glazatu partizipioak, antza denez, gaskoiarekin edo frantsesarekin du zerikusia. Beraz, "itaxur izoztua" esan nahi du. Lapurdiko Mugerre herrian (EHHA) jasota dago. Zenbait euskalkitan hiztunek barrukoari itogin eta kanpokoari itaxur esaten diete (EH). 98. taulan izotzari loturiko jarduerak adierazita daude, bai aditzak, bai esapideak, bai lokuzioak. Osagai nagusia duten hitza hartuko da oinarritzat azterketa egitean. Engalas berbari lotuta, aditz bat: engalastu. Aditz horrek gorago aztertutako engalas berba du oinarri. Azkuek bildu zuen, eta nabarmendu zuen Bizkai aldeko Arratia eta Txorierri Horma elearen eremua batik bat Euskal Herriko ekialdekoa aldekoa izanda, inguru horretan azaltzen dira adibide gehienak: horma egin. Aditz-lokuzio hori, besteak beste, J. Mokoroak batu (Mokoroa, 1990) eta goi-nafarreraz baliatzen zutela eman zuen aditzera. Egin aditzaz baliatzea oso arrunta da eremu etnometeorologikoan; hormatu. Aurrekoaren parekoa da eta oraingoan aditz hori Lhanderen hiztegitik hartuta dago (Lhande, 1926); hotz-hormatu. Aditz-lokuzio horrek Lhandek ere jaso zuen bere hiztegian (Lhande, 1926). Badirudi bi adiera ematen duela: "Geler, être glacé de froid". Dena dela, aurrekoen ildo berekoa da, antza; horma gaitza egin. Esapide hori Mokoroarengandik hartuta dago (Mokoroa, 1990). Haren arabera, goinafarreraz eta behe-nafarreraz erabiltzen da. Kasu honetan gaitz izenondoak beste mailakatze bat dakar. Izan ere, ez dira gauza bera horma egin eta horma gaitza egin; horma galanta ari. Mokoroak berak bildutakoa da (Mokoroa, 1990) eta esangura bera du. Galanta izenondoak ñabardura bertsua ematen dio lokuzioari. Beraren esanetan, horma hitzaren erabilera harrigarri samarra izanik ere, gipuzkeraz erabiltzen da. Ez du besterik adierazten, bain agian. Gipuzkoako ekialdean baturik dago, ekialdeko hizkeretatik hurbilago dagoena, batez ere lexikoaren arloan. Izotz hitzari oinarri duten hiru aditz aurkitu dira: izotz(a) egin. Mugatu gabe topatu den arren, Labayru Hiztegiak (Labayru Hiztegia) dakarren izotza egin adierazten da hemen. Gaztelaniaren "helar" anbiguoa denez gero, jarraian "echar una helada" ere badakar; izotz izan hiruetatik arraroena da. Adibide bakarra aurkitu da Beraren Hiztegian: "Izotz al da?" (apud DRALV); izoztu aurrekoen antzekoa da, baina oraingoan hitzetik beretik eratortzen da aditza. Hiztegi berean (Labayru Hiztegia), bigarren adieran agertzen da honi dagokion esanahia. Izoztuko du adibidea dakar, fenomeno atmosferiko gehientsuenekin erabiltzen den nor-nork erako laguntzailea. Jela hitzari dagokionez, gelatu eta jelatu aditzak ditugu. Biek jatorri berekoak ematen dute, eta baliteke gelatu g-z idatzi izana grafia kontua izatea. Aditz horrek jela berba du abiapuntu eta, gaur egun Gipuzkoa eta Nafarroako hainbat bazterretan erabiltzen da. Datutegian jasotakoa Landak Gara egunkarian idatzitakoa da: "Kostaldea jelatuko da, zero azpiko tenperaturak izango baitira" (Landa, 2003-02-16). Karraldori dagokionez, lei-karraldotu dugu. Aditz-lokuzio hori bi tokitan azaltzen da: batetik lei lehenengo osagaia delako, eta bestetik, karraldo bigarrena. Hala ere, hemen baino ez da azalduko. Lekarraldo forma aurkitu da. Lekarraldo berba "izotz-burruntzia" esateko Bizkaiko mendebalde eta erdialdean nahiko arrunta da. Hala ere, kasu honetan "izotza" edo Koilla hitzarekin zerikusia duten aditzak koillatu eta kollatu dira. Antza denez, koila terminoa Gipuzkoako ekialde eta Nafarroako iparraldean zabaldurik dago. Horren berri, koila hitzaren beraren inguruko azterketan bertan eman da. Azaldutakoaren arabera, koilla Gipuzkoako Berastegi herrian erabiltzen den bezalaxe koillatu aditza bertan ere erabiltzen da (DVEF), eta, kolla aldaera Nafarroako Baztan haranean baliatzen duten moduan, kollatu aditza bertan ere baliatzen dute (Izeta, 1996). Gogora dezagun koila berbaren jatorria erromanikoa izan litekeela; gaztelaniazko cuajo -ar, frantsesezko caillée eta katalanezko cuallo -ar gomutarazten ditu koilak eta nola ez, horietatik eratortzen direnak, "cuajada" eta "kaillatu", "mamia" edo "gatzatua" izendatzeko. Lei berbaren inguruan, alagalako leiak egin, Mokoroak (Mokoroa, 1990) esapide hau bildu eta azaldu zuen Bizkaiko Zeanuri herrian erabiltzen zela. Alagalako izenlaguna baliatzen dute Bizkai aldeko mintzatzaileek "egokia" edo "aproposa" adierazteko. Hala ere, lei hitzari lotuta "egundokoa" edo "sekulakoa" ematen du; leitu aditza Bizkai aldean oso hedaturik dago, eta, badirudi lei izenetik eratortzen den "berezko" aditza dela. Adibide ugari dira, baina bat hartzearren Labayruren Hiztegitik hartuko dugu honako hau: Negu gogorrean ura be leitu egiten da (Labayru Hiztegia). 99. taula honetan izotza eta denbora uztartzen dituzten hitzak bilduta daude; den-denek -te atzizkia daukate bere baitan, aldia adierazteko erabiltzen dena. Orain arteko analisian bezalaxe, euskalkien arteko banaketa dago, horma, izotz, jela eta karroa hitzak tartean daudela. Mendebaldeko lei berba falta da, *leite terminoa aurkitu ez baita. Horma oinarri, bi aldaera daude datutegian: hormate eta ormate. Lehenengoa Duvoisinen testu batetik hartuta dago (OEH), eta itxuraz "izotz edo lei aldia" esan nahi du; bigarrena, esanahi berberarekin, Azkueren hiztegian aurkitu da (DVEF). Hitzaren sarreran azaltzen da goi-nafarreraz, lapurteraz eta Gipuzkoako Andoain herrian erabiltzen dela. Izotzi dagokionez, izozte berba Azkueri hartuta dago (DVEF). Honako toki hauetan erabiltzen zela adierazi zuen: Gipuzkoan, oro har eta Nafarroan Zaraitzu eta Aezkoa haranetan; eta Elkano, Goñi eta Olza herrietan. Azken hauetan euskara galduta dago dagoeneko. Karruri dagokionez, Ekialdeko adibide bakarra aurkitu da: karruate. Azkuek biltzen du hiztegian (DVEF) eta Nafarroako Erronkari haranean erabiltzen omen zen (Estornes, 1997). Azken 100. taula honetan izotza eta espazioa lotzen dira; batetik, izotz-lekua eta, bestetik, izoztutako ur-putzua. Lehenengoari dagokionez, eluts, hormazoin eta leikoi berbak dira; eluts eleak "Toki hotza, horma egiten duena" esan nahi du. Izetak batu zuen (Izeta, 1996). Nafarroako Baztan aldean erabiltzen da; hormazoin hitzak "izotza egiten den lekua" adierazten du (FedeProp, 1907 apud DRALV); azken terminoa, leikoi da. Ez da izena, izenondoa baino; beraz "toki leikoia" esan behar litzateke, hots, "lei asko egiten duen tokia". Lei berbak ematen digu aditzera Bizkai aldekoa dela. Izan ere, Azkuek jaso (DVEF) eta Gernika marka ezarri zion. Amaitzeko, "izoztutako ur-putzua" adierazteko kristal (kristela) mailegua dugu. Zehazkiago esan da, "ur-potxingoetan izozten den leia". Gamindek bildu zuen Bizkaiko Leioa eta Bakio herrietan (Gaminde, 2001b). Lehenengo eta behin azpimarratu behar da izotz elea aukeratu dela, baina Euskal Herriko euskalkietan ez dago batasunik, gehienbat, bost berba erabiltzen baitira: horma, izotz, jela, karroin eta lei. Ihintzaren eremuan bezalaxe, izotzaren eremuak lau nozio orokor dauzka izakiak, jarduera, denbora eta espazioa, eta bi ez, kantitatea eta kalitatea. Izakiak nozio orokorrak dauzka kategoria gehien, eta aldi berean nozio espezifiko gehien. Denen artean Izotzburruntzia kategoria nagusitzen da, makina bat nozio espezifiko edukitzeagatik ez ezik, adimenbegia irudi eta sinbolismo berezi askoz ere baliatzen delako. Nozio espezifikorik nabarmentzekotan, izotz-burruntziari irizteko negar berba bigarren osagaitzat dauzkaten hiru hitz-elkarketa nabarmenduko dira: elur-negar, kandela-negar eta leinegar. Ez dago esan beharrik biziki termino motibatuak direla: adimen-begiak begien negarra izotzarenarekin erkatzen du. Izotz-burruntziarekiko xarmak eta lilurak bide ematen diote euskal hiztunaren adimen-begiari hitz-elkarketa ezin ederragoak sortzeko. Bestalde, ez da baztertzekoa Izakiak nozio orokorrean ere Antzigar, Izotz beltz eta Izotz zuri kategorien arteko bereizketa: elur eremuan gertatzen den legez, Euskal Herriko klimaren argazki diakroniko bat ematen digute horrelako ostagiek. Aipatuak aipatu, izotza, hainbat egoera bitxi sortzen duelarik, euskal hiztunaren adimenbegia denez jabetu eta aterabide lexikoa ematen ahalegintzen da. Denetariko baliabideak azaltzen dira lexiko eratzeko: hitz-elkarketak, hitz soilak, onomatopeiak, hitz eratorriak eta jarduera nozio orokorraren barruan, aditzak eta aditz-lokuzioak. Hitz-elkarketez bezainbatean, agerikoa da horma, izotz, karroin eta lei berbak gailentzen direla, batik bat izotz-burruntziaren izendapenetan: besteak beste, mahai-gaineratzekoak dira horma-makila, izotz-ziztor, karroin-ziri eta lei-kandela. Hitz-elkarketetan antzematen da adimen-begia nolako iruditeriaz baliatzen da, bere esperientzian tinkaturiko irudiak erabiltzen ditu: argizaria, beira, isurkaria, janaria, malko eta negarra, multzoa, tresnak eta zuzia. Horrek guztiak mugatzen du euskal hiztunaren esperientziaren eremua, bere inguruneari lotua, zalantzarik gabe. Aise eta erraz asko eratu ohi ditu hitz-elkarketak, eta, gainera, euskalki gehienetan antzeko samarrak dira adierazian, adierazle desberdinak izan arren: nolabaiteko batasuna sumatzen da hiztunen "ideologia" sortzailean. Berba soilak urri dira; adibidez, Izendapenetan, lei —azterketan azaldu bezala, izotz antzinako hitz-elkarketa izan liteke—; Izotz-burruntzia kategorian, kirriski eta ziri. Izotzaren eremua oparo samarra izanda, maileguak franko ere badira: hiztunaren adimen-begiak hainbat egoki ditu nolabaiteko "natibizazioa" emanez; adibidez, Izendapenetan, jela eta koila; antzigarrari irizteko, brisa; izotz-burruntzia esateko, bitre eta engalas; izotz-zuria izendatzeko, kalamoko; jardueretan engalastu eta jelatu aditzak; izoztutako ur-putzua, kristal. Hizkera guztiek maileguak edukitzeak sarritan hizkuntzen arteko harremanak sendoxeagoak izan direla elkarren ondoko hizkeren artean baino, nahiz jakina horien artean maileguak ere izan diren. Onomatopeiak, jakina, aipagarriak ere badira, batez ere Izotz-burruntzi kategorian: dindirri, txorro eta xirrista hitzak agertzen dira, zerbait goitik behera erortzen delako irudipena emanez. Hitz eratorrien arten denbora eta espazio nozio orokorretakoak nagusitzen dira; adibidez, hormate eta jelate, izotzaren denbora adierazteko eta leikoi izotz-lekuari irizteko. Azkenik, jarduera nozio orokorrean aditzak eta aditz lokuzioak ere badira; esate baterako, horma egin, izotz izan eta alagalako leiak egin. Azaldutako guztiaren ondorioz, adimen-begiak izotzaren inguruan eraiki duen eremua oso motibatua dela, hitz-elkarketak eta hitz eratorriak gainerako guztiei gailentzen baitzaie, zalantzarik gabe. Hizkera guztietan baturiko piezek osatzen dute puzzle arrunt sendoa eta zirrikiturik gabea, zenbait maileguk lagunduta. Bukatzeko, esan beharrik dago izotz-burruntziaren gaineko izendapen guztiek eratzen dutela biziki kultur sinbolismo interesgarria: euskal hiztunaren adimen-begiak esperientzian funtsatutako baliabide metaforikoak erabili ditu hitz-elkarketa liluragarriak sortzeko. Ikerlan honen kategoria behinenetarikoa da. 4.5.6. Lainoa, lanbroa eta gandua Hurrengo eremua hiru fenomenoren arabera sailkatu da: lainoa, lanbroa eta gandua. Antz handia dute, baina komeni da haien artean bereiztea, bazter askotan nahasi samar egon arren. Aipatutako izendapenak erabili dira, baina hizkeraz hizkera aldaera ugari daude eta, bestalde, hiztun batzuek lainoa eta lanbroa berdintzat jotzen dituzte. Erreferentzia bezala, Meteorologia Hiztegiak (MetHizt, 1988) dakartzan definizioak baliagarria dira, kontzeptuak garbiago egongo direlakoan. Honako hauek dira hitzon definizioak: Gandua: atmosferan, partikula guztiz txiki eta lehorren suspentsioa da; ezin dira ikusi begi hutsez baina nahikoa ugariak dira aireari opaleszentzia (atmosferaren kolore zuriska) itxura emateko (MetHizt, 1988: 119). Han-hemenka bilduriko hitzak aztertu eta aditzera eman nahi dutenaren arabera, ondoko sailkapena hau egin da, lainoa, lanbroa eta gandua aintzat harturik: Lainoaren eremua aztertzeko bost nozio etnosemantiko bildu dira lehenengo 101. taula honetan; denak kantitatea izan ezik. 1. Izakiak: Izendapena, Antzigarra sortzen duen lainoa, Behe-lainoa, Lainoa eta Haizea batera, Narras pasatzen den lainoa, Mendiz mendiko lainoa, Trumoi-lainoa, Txingor-lainoa eta Laino-ura. 2. Kalitatea: Laino arina, Laino beltza, Laino iluna, Laino itsaskorra, Laino itxia, Laino lodia eta Nolako lainoa. 3. Jarduera: Lainoari loturiko ekintzak. 4. Denbora: Garaia. 5. Espazioa: Erreka aldeko lainoa, Hego aldeko lainoa eta Ipar aldeko lainoa. Lanbroaren eremuan bost nozio etnosemantiko ere aztertuko dira, denak kantitatea izan ezik: Izendapenak; Kalitatea: lanbroari loturiko izenondoak; Jarduera: lanbroari loturiko ekintzak; Denbora: goizeko lainoa; azkenik, Espazioa: ostertz aldeko lanbroa. Ganduaren eremuan nozio bakarra aztertuko da; izendapenak. Bruma berba Bizkaiko Zollo herrian jasota dago (EHHA). Haren aldaera bat, brumoi, herrialdeko bereko Bermeo herrian (EHHA), ustezko izen batetik etor litekeena, brumón, edo beste izen batekin nahasia, zarrazoi, adibidez. Bruma gaztelaniaz erabiltzen da eta antza denez, latinezko brevimatik dator, brevis adjektiboaren antzinako superlatiboa. Bruma latinez neguko solstizioa izendatzeko erabiltzen zen, urteko egunik laburrena, argi gutxien zeukana, alegia, eta horren eraginez, itxuraz, egun laburretako negua adierazteko ere baliatzen zuten hiztunek; brumalis eta brumosus berbek "negu tankerakoa" edo "neguantzekoa" esan nahi zuten eta handik geroago, "neguko iluna" edo "lainoa" izendatzera lerratu zen. Erreka-laino (errekallaño) beste elkarketa bat da Gipuzkoako Orexa herrian bildua (EHHA) lainoari irizteko. Hala ere, beste bi tokitan esanahi desberdina du; errekalaño aldaera Bizkaiko Uribe eskualdeko Etxebarri herrian "goizeko lainoa" izendatzeko erabiltzen da (EHHA), eta Andoainen (Gipuzkoa) errekalaiño hitzak "erreka aldean sortzen den lainoa" esan nahi du (DVEF). Goibel elea izenondoa izaten da adierazteko "zerua lainoturik" dagoela, baina Nafarroak Eugi herrian (EHHA) "lainoa" esan nahi du; herrialde bereko Baztan eta Aezkoa haranetan, adibidez, "hodeia" ematen du aditzera. Garbi samar dago goi+bel(tz) bat egitetik datorrela. Hauts (autza) hitza Getarian jasota dago (EHHA). Esan gabe doa, badauka zerikusirik "Solidoen zatiki guztiz txiki eta banatuen multzoa"-rekin (Harluxet). Herri ikuskerak berdin edo antzekotzat jotzen ditu adiera biak. Lainaza (laiñhaza, lanhaza) hitzak ematen du atzizki bat daukala berekin, -za, ugaritasuna adierazten duena; laiñhaza aldaera Landerretchek bildu zuen Azkueren hiztegiari egindako zuzenketetan eta Lapurdiko itsasertzean erabiltzen zela adierazi zuen (OEH). Beste aldaera, lanhaza, Federaren Propagacionean azaltzen da (DRALV). Laino hitzak ematen dio izena eremu honi. Jakina denez, bazter askotan "hodeia" eta beste batzuetan "gandua" edo "lausoa" ere esan nahi du. Badirudi, laino hodeiari irizteko erabiltzen den tokian, laino beste era batera esaten dela; hitz honen inguruan nahasketa handia dago, baina adierazia garbi samar dago: "airean ur-tanta guztiz txikiz osatutako esekidura, lurretik hurbilekoa eta ikustea eragozten duena" edota, Euskal Herriko mendebaldeko euskalkietan, "hodeia" (Harluxet). Aldaera ugari ditu berba honek: aiño, laino, laiño, laiñotxu, lanbo, lano, laño, lañu, leñoa, llano eta llaño. Horrek jatorrizko hitza *lanno (FHV) ote den pentsatzera garamatza. Aiño Azkuek bildu (DVEF) eta bizkaieraz, gipuzkeraz eta goi-nafarreraz erabiltzen zela adierazi zuen; laino hainbat tokitan bilduta dago, edozein hiztegi eta bildumatan agertzen da; laiño Azkuek ere bildu zuen (DVEF). Erabiltzen den tokiei dagokienez, bizkaiera, Gipuzkoako Andoain herria eta Nafarroako Zaraitzu harana markak jarri zizkion berbari; lanbo hitza lanbrotik oso hurbil dago. Baliteke beste hizkuntza batzuen berbekin nahasketa gertatu izana —gasc. l'embrun eurixka—; frantsesez "Poussière de gouttelettes formée par les vagues qui se brisent, et emportée par le vent"37. Aldaera hau Harrietek jaso zuen bere hiztegian inongo beste markarik gabe (Harriet apud OEH). Bestalde lanbo eleak beste gauza bat ere esan nahi du: Horietaz gain, lainoari loturikoak badira, elkarketak zein eratorriak: Lainoitsu hitza dela-eta, hiru aldaera aurkitu dira: laiñoitxu, lañoitzu eta lañuitxu. Horiek direla-eta, uste da jatorrizko hitza laino + itsu dela. Izan ere, beste aldaera bat dago datutegian, laino itsu, hitz biak bananduta, "herrestan dabilen lainoa" esan nahi duena. Aldaerei dagokienez, laiñoitxu Bizkaiko Dima herrian erabiltzen da; lañoitzu, herrialde bereko Zornotzan eta lañuitxu Gipuzkoako Elgoibar herrian (EHHA). Hurrengo izendapena laino zerratu da. Hiru aldaera daude, eta hirurak Nafarroan bilduta (EHHA): laño zerratu, Goizuetan eta Sunbillan eta llano zerratu Abaurregainan. Zerratu hitzak ematen du izenondo eginkizuna betetzen duela, "itxia" edo "sarria" adierazteko. Lantzara eta lantzer (lantxer) berbak Nafarroan ere bildurik daude. Lehenengoa Azkuek bildu zuen Zaraitzu haranean (DVEF) eta bigarrena, berak ere Erronkari haraneko Uztarroze herrian. Argi apur bat ematearren tankera horretako hitzek daukaten esanahia emango da aditzera honako 105. taula honetan: Badirudi berba honen adierek daukatela zerbait komunean, hezetasuna, alegia: ihintza, lainoa, euri xehea eta antzigarra. Lantzurda beste zenbait eremutan aipatu izan da, batez ere, elur, euri eta izotzari dagokionez; lehenengo aldiz euriaren eremuan (§4.5.2). Hemen "lainoa" baizik ez da, eta Nafarroa Behereko Larzabale eta Zuberoako Ürrüstoi herrietan bildu da (EHHA). Itxuraz bi osagai dauzka bere baitan: lan(o) eta zurda. Printza (brintza) hitza Hondarribian bildurik dago (EHHA). Euskaraz berba hori "eguzki-izpia" ere esateko erabili ohi da: "(Argi) izpia. Eguzki printzak. Mendi ertzetik urrezko printzak agertzen ditu eguzki argiak" (EH). Garbi dago herrialdeen arteko sailkapena; Gipuzkoa aldean "behe-lainoa" edo "lainoa" esateko erabiltzen da elkarretatik hurbil dauden zenbait herritan (EHHA) eta, Nafarroa Beherean, "ihintza" adierazteko baliatzen dute hiztunek (EHHA). Gogora dezagun sereno hitzak zer esan nahi duen gaztelaniaz: "Sereno (Del lat. serēnum, de serum, la tarde, la noche)": Ur-laino (urlaño) hitz-elkarketa Nafarroako Oderitz herrian jasota dago (EHHA). Beherago ikusiko dugunez, Bizkaiko Ondarroan beste esanahi batekin erabiltzen da. Xintxar berba Harrietek bildu zuen bere hiztegian (OEH). Gogora dezagun lanbrozintzar elkarketa ere erabiltzen dela euri xeheari irizteko (DVEF). Behin izendapenak azterturik, gainerako kategoriak aztertu behar dira. Hurrengoa Antzigarra sortzen duen lainoa da. Elkarketa bakarra aurkitu da, antzigar-lainoa Azkueren Hiztegian (DVEF). Behe-laino (belaiño) elkarketak ematen dio izena kategoria honi. Gaur egungo hedabideetan zabalduena denez gero, hartaz baliatzea erabaki da. Bazter ugaritan erabiltzen da hitz hau, besteak beste, Bizkaiko Markina eta Berriz herrietan (DVEF). Erlaino (erlaiño) berba goratxoago ere aztertu da "lainoa" esan nahi dutenen artean. Oraingoan, "behe-lainoa" da, Azkuek jasota (DVEF); Bizkaiko Orozko herrian, Arratia haranean eta Gipuzkoako Oñatin erabiltzen da. Hurrengo kategoria Herrietaraino sartzen den lainoaz eraturik dago. Bertan, hitz bakarra dago: herri-laino (errilano, errilaño). Azaldu bezala, Izetak bildu zuen Nafarroako Baztan haranean (Izeta, 1996). Hitzaren osaera oso garbia da ez baitu higadurarik izan; izan ere, (h)erri eta laino eleez osaturik dago. Laino jaitsi (laiño jatsi) izena eta aditz partizipioa; Azkuek ere badakar (DVEF), eta, dioenez, Bizkaiko Ispaster herrian erabiltzen da. "Jaitsi egiten den lainoa" da, antza. Laino narras (laiño narras) izena eta izenondoa. Azkueren arabera (DVEF) Araban eta Bizkaiko Markina herrian erabiltzen da. Narras adjektiboak "herrestan, arrastaka doana" esan nahi du (Harluxet). Laino tarraz (laiño tarras) izena eta adizlaguna aurrekoaren antzekoa da. Tarraz Bizkai aldean erabiltzen da "narras" edo arrastaka adierazteko (Labayru Hiztegia). Azkueren esanetan, Bizkaiko Arratia haranean eta Galdakao herrian baliatzen dute hiztunek (DVEF). Azken aurreko kategoria Trumoi-lainoari dagokio, hau da, "trumoiarekin batera azaltzen den lainoa". Bi elkarketa dira: hodei-laino eta trumoi-laino. Biak Gipuzkoa aldean bildurik daude; lehenengoa, Oñatin, eta bigarrena, Andoainen. Hodei-laino dela-eta, ezagun da euskal mitologiako jeinuarekin zerikusia duela; izan ere, Mari jainkosaren esanetara egoten da eta ekaitz edo trumoi gisa irudikatzen dute hiztunek (Barandiaran, 1983). Azken kategoria Laino-ura. Hiru termino dira: ipar-ihintz (iparrintz, lantxurda eta izotz). Horiek guztiak Azkuek bildurikoak dira. Lantzurda (lantxurda) berba gorago aztertu da Lainoa adierazteko kategorian. Bertan aipatzen denez, etnometeorologiaren beste eremu batzuetan erabiltzen da, batik bat elurrari, euriari eta izotzari dagokienez. Aurrerago ere aztertuko da Nafarroako Auritz herrian "ardiak gaixoarazten dituen laino beltza" baita (Iribarren, 1952). Oraingo hitza, lantxurda, Azkuek jasorikoa da Behe-Nafarroako Aldude haranean, eta adierazi zuen erronkariera eta zuberera euskalkietan erabiltzen zela (DVEF). Izotz elea kategoria honetan bitxia da; izan ere, oso hitz erabilia da "jela" adierazteko eta harrigarri samarra da beste zenbait eremutan ere agertzea. Hemengo adiera, "laino-ura", Azkuek berak ere bildutakoa da eta eman zuen aditzera Lapurdiko Ainhoa eta Nafarroako Uztarroze herrietan erabiltzen zela (DVEF). Hitzaren balizko osaerara jotzen bada, agian, adimen-begiak honela sortuko zukeen: ihi(n)tz + hotz, hau da, "tanta hotza" edo esan nahi luke. Izotzaren eremuan azaldu da hitzaren nondik norakoa (§4.5.5). Hitz hori azterturik, amaitu da lainoari buruzko lehenengo nozioa, Izendapenak. Kantitatea dela-eta, ulertzekoa denez, ez dago termino bakar bat bera ere; izan ere, garrantzizkoagoa bide da lainoaren nolakotasuna, zenbatasuna baino. Laino arina dela-eta, bi hitz dira datutegian: hodeixka (hedoiska) eta lanbrodura. Hedoiska aldaera Oxobi idazleak erabiltzen du (Gure Herria, 1925 apud DRALV). Antza denez, ele hau hedoi- + -xka txikigarriz osaturik dago. Ez da oso arrunta hodei berba eremu honetan aurkitzea; bai, ordea, laino hodeien eremuan; lanbrodura terminoa Azkuek jasotakoa da, eta ez du beste inolako argibiderik ematen. Osaerari dagokionez, garbi dago lanbro hitzak eta -dura atzizkiak parte hartzen dutela. Laino beltzaz bezainbatean, beste kategoria batzuetan aztertutako lantzurda (lantxurda) berba dugu. Azaldu bezala, oso bitxia da haren esanahia: "ardiak gaixoarazten dituen laino beltza" da; Nafarroako Auritz herrian topatu zen (Iribarren, 1952). Bertako hiztunen adimenbegiak kausa-ondorioa sumatuko zuen laino mota hau azaltzen denero. Hirugarren kategoria Laino iluna da; berba bakarra dugu: enbat. Hitz hori aski ezaguna da haizeen eremuan, eta bertan azterketa sakona egin da (§34. taula). Lainoa bera ere adierazteko erabiltzen da, azaldutakoaren arabera. Hemengo adiera Bizkaiko Arratia, Txorierri eta Orozko haranetan bildu zuen Azkuek (DVEF). Bosgarren kategoria "Laino lodia" da. Kategoria honetan beste bi berba eta beste termino bat dira: lainope (lanhape, lanbope, lanope), murmoi eta eguraldi sumin (egoaldi sumiña). Zalantza egon da bi kategoria sortu edo bakarra. Zer ote da egokiagoa, laino itxia ala lodia esatea? Azkenean lodia lehenetsi da. Lainopek "lainoa bera" ere esan nahi duenez gero, gorago ere aztertu da. Lehenengo aldaera lanhape da (DRALV). Osaerari dagokionez, laino hitzari –pe atzizkia eransten zaio. Beraz, "lainoaren azpian" edo antzeko zerbait ematen du aditzera. Bigarren aldaera lanbope da. (Lhande, 1926); eta azkena, lanope, Axular idazle handiak erabilia (Gero, 1643 apud OEH). Bigarren hitza, murmoi da. Esan bezala, aztertutako tabosaren parekoa izan liteke. Datutegiko termino hau Azkueren hiztegian jasota dago (DVEF); gaur egun, Bizkaiko kostaldeko Bermeo eta Mundaka herrietan bizirik dago eta itsasotik lehorrera etortzen den laino lodi hori ematen du aditzera; azkena, izena gehi izenondoa da: eguraldi sumin (egoaldi sumiña). Hemen sartu da Mokoroak erdaraz "niebla cerrada" itzulpena ematen baitu (Mokoroa, 1990). Haren esanetan, Gipuzkoako Goierri eskualdean erabiltzen da. Azken kategorian lainoarekin erabiltzen diren koloreak eta izenondoak eta sartu dira: beltz (baltz), gorri, itsu eta lodi: laino beltz (laño baltz) Gamindek batu zuen Bizkaiko Meñaka herrian (Gaminde, 2001c), baina alboan "laino beltza" besterik ez zela adierazi zuen. Ezin jakin daiteke zer ote den laño baltza; gauza bera gertatzen da bertan bildutako laino gorriarekin (laño gorri). Berbaren definizioan "laino gorria" besterik ez zela idatzi zuen. Baina zer ote da "laino gorria"? Lehenengo izenondoa itsu da. Mokoroak (Mokoroa, 1990) laño itsue transkribatzen du Bizkaiko Zeanuri herrian entzundako elkarrizketa batean: "Artzañak baso-bideak jakiteko nai-ta laño itsue egon eztabe bear brujula edo ostantzeko tramankulurik"; bigarrena, lodi da. Mokoroak berak bildutakoa da eta adierazi zuen Zuberoako herrialdean erabiltzen zela (Mokoroa, 1990). 108. taula honetan jasotzen da jarduera nozio etnosemantikoari buruzko kategoria bakarra: "Lainoari loturiko ekintzak". Haren barruan honako lokuzio eta aditzak bildu dira: laino izan (laño izan), laino sarea egon, lainoak hartu, lainoak jo, eta lainotu. Lehenengo laurak Mokoroak bildutakoak dira (Mokoroa, 1990). Laino izan (laño izan) goi-nafarrera euskalkian erabiltzen da: "laño da..." (Mokoroa, 1990); laino sarea egon (laño sarea egon) Gipuzkoako Zarautz herrian eskuraturik dago, eta badirudi "laino lodia"ren kontrakoa dela; lainoak hartu (lañoak artu) bizkaieraz erabiltzen da Mokoroaren esanetan, eta "ustekabean lainoak harrapatzen gaituela" da (Mokoroa, 1990); lainoak jo (lañoak jo) aditz-lokuzioak aurrekoaren antzeko esanahia du eta Gipuzkoako Urnieta herrian jaso zuen Mokoroak; azkenik, lainotu aditza Elhuyarrek argitaratutako hiztegiak dakar, eta gaztelaniaz honako hau dio: "Aparecer la niebla, cubrir(se) de niebla" (Elhuyar Hiztegia). 109. taulak denbora nozio etnosemantikoa hartzen du aintzat eta kategoria bakarra azaltzen du: Garaia. Hari dagokionez, bi hitz baino ez; lanaghei eta lainotei (lanotei). Bi berbok aurkako esangura dute; lehenengoak "lainorik gabeko aldia" esan nahi du zubereraz, Lhandek bildurikoa da (Lhande, 1926); bigarrenak, aldiz, "laino-aldia" (Armanak Uskara 1895: 87 apud DRALV). Lanaghei la(i)no hitz eta g(h)ai / g(h)ei atzizkiaz osaturik egon liteke, eta lainotei laino eta -te(i) atzizkiaz; izan ere, -te atzizkiak aldia edo garaia esan nahi du. Lainoari dagokionez, 110. taula hau azkena da; espazio nozio etnosemantikoa jorratzen du, lainoa egoten den toki jakinaren ingurukoa da. Guztira, lau kategoria eratu dira: Erreka aldeko lainoa, Ipar aldeko lainoa, Herria eta Sakaneko lainoa. Gangarabi berba bitxia Azkuek aipatzen badu ere (DVEF), hona Bizkaiko Lekeitio herrian jasotakoa dakargu; izan ere, oso definizio eta deskripzio zehatza ematen dute bertan: Lurruna da eta erreketan sortzen da terralaren hotzaren eraginez. Fenomeno atmosferiko hau sortzen da atmosferako hotzak eta erreka barruko tenperatura ez hain hotzak bat eginda. Portuan igarten da bau antzekoa ateraten dalako bapor artean. (Lekeitioko lantaldea, 200: 26) Beraz, beste ñabardura bat erantsi behar diogu; erreketan sortzeaz gain, hotza da. Bigarren kategoria Ipar aldeko lainoa da eta dagoen hitz bakarra ipar-lainoa da, hain zuzen ere. Aldaera guztiek bere baitan ipar hitza badute ere, ematen diren definizioak ez datoz bat. Ifar-laiño aldaerak bi interpretazio ditu: bata, "Cierzo haizeak sorrarazten duen lainoa" eta bestea "Ipar-haizeak dakarren lainoa" (DVEF). Lehenengoa Gipuzkoako Hernani herrian eta Nafarroako Arakil eta Etxarri-Aranatz herrietan erabiltzen da, eta bigarrenari buruz ez dago argibiderik. Baliteke hitz bera izatea bi definiziorekin; izan ere, cierzo haizeak ipar-edo iparmendebaldetik jotzen du; iparlaño aldaera Gipuzkoako Oñati herrian bildu zuen Izagirrek (Izagirre, 1959) eta idatzi zuen "Niebla que viene de hacia Anboto". Izan ere, Anboto mendia Oñatirekiko ipar-mendebaldean dago; iper-lano eta iper-laño aldaera biak Izetak jaso zituen Nafarroako Baztan haranean (Izeta, 1996) eta azaldu zuen "Iparrak dakarren lainoa" zela. Hirugarren kategoria "Herria" da. Hegoakatz (egoakatz) berba bakarra dago datutegian. Izagirrek batu zuen Gipuzkoako Zegama herrian (Izagirre, 1959). Nafarroako Altsasu aipatzen du definizioan: "Niebla que entra por la parte de Alsasua y se detiene por Otzaurte". Otzaurte Zegamako auzoa da; izan ere, Altsasu eta Otzaurte Zegamarekiko hego-ekialdean daude. Sarreran azaldu bezala, lanbroa "lainabera hezea da; adibidez, itsasotik datorrena". (MetHizt, 1988: 185). Hala eta guztiz ere, lanbroa berba kostaldean ez ezik, Euskal Herriko barrualdean ere erabiltzen da; lanbro hitza bera ez bada ere, bai kontzeptua. Lainoaren eremuan bezalaxe, bost nozio orokor ditugu, hau da, guztiak, kantitatea izan ezik: izakiak, kalitatea, jarduera, denbora eta espazioa. Baina, lainoan ez bezala, askoz kategoria gutxiago ditugu eremu honetan; bana, hain zuzen ere. Horrenbestez, nozioei etnosemantikoei kategoria bana dagokie. Euri-lauso edo lauso Azkuek jaso zuen Gipuzkoako Arama herrian (DVEF). Azpimarratu behar da lauso hitzak "Gandua edo hautsa, edo ikustea galarazten duen edozein gauza" esan nahi duela (Harluxet). Gau berba Azkuek bildu zuen bere herrian, Lekeitio (Bizkaia); ohar hau erantsi zuen "Bruma (A diferencia de gaba la noche)" (DVEF). Hortaz, bertakoek gau eta gaba bereizten dituzte zalantzarik gabe. Lainabera (laiño-bera) gorago ere aztertu da "lainoa" eta "behe-lainoa" kategorietan. Aldaera hau Azkuek jaso, eta adierazi zuen Bizkaiko Arratia haranean eta Markina eta Orozko herrietan erabiltzen zela (DVEF). Geroago Euskaltzaindiak egindako ikerlanean (EHHA) berriz ere bildu zen beste aldaera bat (lañobere) Arratiako Zeanuri herrian, goizeko lanbroari irizteko. Aurreraxeago ostera ere aipatuko da. Laino eta behera hitzez osaturik dago termino hau. Lanbro (lanbo) hitzak ematen dio izena eremu honi; agian, hedatuena da Euskal Herri osoan eta gaur egun euskara batuan gehien erabiltzen dena. Lanbro hainbat tokitan jasota dago, baina baten bat aipatzearren, Azkuerena aipatuko dugu (DVEF). Honako tokietan erabiltzen zela adierazi zuen: Bizkaian orokorra; Behe-Nafarroako Aldude haranean; Gipuzkoan ere orokorra; Lapurdiko Ainhoa eta Senpere herrietan eta Nafarroako Baztan haranean. Beraz, Euskal Herriko euskalki gehienak biltzen ditu bere baitan berba honek. Azkuek hauxe idatzi zuen: "Lanbroa laño antzekoa da". Horrek uzten ditu agerian Azkueren zailtasunak horrelako ostagiak sailkatzerakoan. Bestalde, Lanbro terminoa ere erruz erabiltzen da Euriaren eremuan, batez ere, "euri mehe edo xehea" adierazteko (§4.5.2). Zenbaitetan, ondoan beste izen bat izaten du; adibidez, lanbro zirin "euri xehe-xehea"; lanbro gizi terminoa Azkuek eskuratu zuen Gipuzkoako Oñati herrian (DVEF). Geroago Izagirrek egindako ikerlanean ez da agertzen (Izagirre, 1959). "Brumilla" erdarazko ordaina ematen du; beraz, gizi txikigarritzat har daiteke, agian, "gutxi" aditzondoarekin zerikusia duena; lanbrots berba dela-eta, adibide bakarra jaso da (Herria, 1966-03-10 apud DRALV); agian, lanbro + (h)ots izenez osaturik dago. Aurretik ere aztertu izan da hitz hau: "laino hutsa" eta "euri xehea" ere esan nahi du; lanbroxta Duvoisinek (OEH) bildurikoa da. Badirudi txikigarri batez eraturik dagoela, -xta, hain zuzen ere; hala ere, arruntagoa izaten da -xka atzikzia. Lanintz (laninz) eleak jatorriz hitz-elkarketa ematen du: lain(o) + i(h)intz. Oso ugaria da ihintz hitza lexiko etnometeorologikoan eta, agian, aparteko azterketa egin behar litzateke. Hitza Azkuek biltzen du (DVEF), eta Nafarroako Baztan haranean erabiltzen dela aipatzen du; urte batzuk geroago Izetak ez zuen horrelakorik agerrarazi bere hiztegian (Izeta, 1996). Lantzurda (lanxurda) berba beste eremu batzuetan aztertu izan da, elur, euri, izotz eta lainoari dagokienez. Lehenengo aldiz euriaren eremuan (§4.5.2). Azterketan ikusi denez, polisemikoa da. Hemen "lanbroa" besterik ez da, eta Azkuek azaldu zuen Nafarroako Baztan haranean erabiltzen zutela hiztunek (DVEF). Azaldu bezala, bi osagai dauzka bere baitan: lan(o) eta zurda. Berrikiago, Izetak (Izeta, 1996) ele beraren berri eman, eta adierazi du lantzurde aldaera "antzigarra" edo "euri xehea" izendatzeko baliatzen dutela mintzatzaileek; ez dago, ostera, lanxurda aldaeraren aztarnarik. Ur-laino (urlaño) hitza "lanbroa"ri irizteko bildu den azkena da. Laino kategoria aztertzean azaldu da elkarketa hau Bizkaiko Ondarroa herrian ere erabiltzen zela (EHHA). Beraz, bi aldaera batu dira: bata, Nafarroako barrualdean erabiltzen da —Oderitz— eta bestea, Bizkaiko kostaldean —Ondarroa—; barrualdean, "lainoa", kostaldean, "lanbroa". Hirugarren nozio-etnosemantikoa jarduera da eta, esan bezala, ekintzak besterik ez da azaltzen: lanbrotu aditza eta lanbroak jan aditz-lokuzioa; lanbrotu Izetak dakar bere hiztegian (Izeta, 1996) eta azaltzen du "lanbroz estali" dela; lanbroak jan lokuzioa, Mokoroak bildu zuen (Mokoroa, 1990); itzulpenean "penetrar la bruma" eman zuen. Lapurteraz erabiltzen bide da. batzuk ere baditu. Haizearen eremuan ezarritako 32. taula bera ekarriko dugu hona, argiago ikustekotan: Azpi-laino (azpilaño) hitz-elkarketa Gipuzkoako Asteasun herrian bildurik dago (EHHA); behe-laino terminoaren parekoa da; izan ere, azpi eta laino izenez osaturik dago. Behe-laino (belaño, beleño) beste hitz-elkarketa bat da; gorago aztertu da, berezko "Behe-lainoa" kategoria izendatzeko. Hemen bi aldaera dira, belaño eta beleño; lehenengoa, Bizkaiko Orozko herrian erabiltzen da (EHHA), eta bigarrena Nafarroako Dorrao herri txikian jasota dago (EHHA). Erlaino (erlaño) berba, "Lainoa" kategorian aztertu da; izan ere, "lainoa", "behelainoa"eta "hego-lainoa" esan nahi du. Adiera hau Gipuzkoako Oñati herriko Araotz herrian bildua da (EHHA); Azkuek herri berean ere batu zuen hitz bera, baina berak "behe-lainoa" esanahia eman zuen. Azaldu denez, badirudi batzuek nekez bereizten dituztela "behe-lainoa" eta "lanbroa". Hitzaren eraketari dagokionez, (h)erri + laino izenez osaturik dago. Erreka-laino (erregalaño, erreka lano, erreka laño) hitz-elkarketa aurreko zenbait kategoriatan aztertu da; berezko "erreka-lainoa" izateaz gain, "laino" hutsa ere esan nahi du. Hona hiru aldaera ekarri dira: erregalaño, erreka lano eta erreka laño; lehenengoa, Gipuzkoako Beasain herrian bildua da -g- tarteko kontsonante eta guzti; bigarrena, Nafarroa Behereko Arnegi herrian erabiltzen da, eta hirugarrena, mendebaldean, Bizkaiko Uribe eskualdeko Etxebarri herrian (EHHA). Euri xehe-xehe (euri xe xea) terminoak itxuraz "euri mehe-mehea" ematen badu ere, Gipuzkoako Legazpi eta Urrutxu herrietan goizeko lanbroari irizteko erabiltzen da (EHHA). Beste zenbait tokitan, euri xehek "euri txikia" esan nahi du. Goizeko laino (goizeko laño) terminoak "goizeko" denbora nozioa darama bere baitan; Nafarroako Ultzama haraneko Suarbe herrixkan baturik dago (EHHA). Hauts (autz) hitza aipatu da Gipuzkoako Getaria herrian (autza) erabiltzen dela "laino hutsa" adierazteko; hemen, ordea, "goizeko lanbroa da" eta Bizkaiko Bermeo herrian bildutakoa da (EHHA). Ipar-lauso (iferlauso) hitz-elkarketa dela-eta, gorago adiera guztiak biltzen dituen taula bat ezarri da; aldaera honek "goizeko lanbroa" esan nahi du eta Bizkaiko Markina inguruko Etxebarri herrian erabiltzen dute hiztunek (EHHA). Lainaide (lañaide) hitza Gipuzkoako Ezkio-Itsaso herrian jasota dago (EHHA). Laino eta aide hitzez osaturik dago. Aide terminoa oso interesgarria da mitologia aldetik: Aideko euskal mitologiako naturaz gaindiko jeinu edo irelu bat da; kasuan kasuko giza ekintzak zaildu edo errazten zituena. Berez ikusiezina da, baina zenbait itxura hartu dezake, lainoarena esate baterako. Batzuetan gaizkilea eta zenbaitetan ongile edo neutroa izan daiteke. Hori arrunta da euskal mitologiaren pertsonaien artean40. Laino (lanho) berba Lapurdiko Mugerre eta Behe-Nafarroako Arnegi herrietan bildua da "goizeko lanbroa" izendatzeko. (EHHA). Hortaz, lainoak hiru adiera ditu: "laino hutsa", lanbroa" eta "goizeko lanbroa". Seden eta sereno aldaerak dira aztergai, jator berekoak izan litezkeenak; seden Gipuzkoako Azpeitia herrian jasoa da (OEH) eta sereno berba herri horretatik urrun ez dauden Terral hitza aztergai dela, nabarmendu behar da ez daukala zer ikusirik Gipuzkoako Deba eta Bizkaiko Lekeitio herrietako adierekin; lehenengoan, "Hotz handia" da (Azpeitia, 2003: 26) eta, bigarrenean, "Lehorretik datorren haize hotza" (Lekeitioko lantaldea, 2001: 26). Hemengo esanahia Gipuzkoako itsasertzeko Deba herrian bildua da (EHHA). Bestalde, gaztelaniaz terral hitzak "viento terral" esan nahi du, batzuetan hotza eta beste batzuetan beroa. Azken hitza Zoko-laino (zokolaño) hitz-elkarketa da; Nafarroako Leitza herrian erabiltzen dute (EHHA). Zoko izenak honako hau esan nahi du, besteak beste: 1. Iz. Inguruko lurrak baino sakonago dagoen espazioa; sakongunea. Etxe hori zokoan dago. 2. Iz. Leku ezkutua edo bazterra. Gordeko naute zoko ilunetan. 3. izond. Zokoan dagoena. Mendi-hegal zoko batean". (Harluxet) Gandua "atmosferan, partikula guztiz txiki eta lehorren suspentsioa ezin dira ikusi begi hutsez baina nahikoa ugariak dira aireari opaleszentzia (atmosferaren kolore zuriska) itxura emateko" (MetHizt, 1988: 119); Harluxet Hiztegi Entziklopedikoak dioenez, Gandua da "Atmosferan esekiduran dauden partikula guztiz txiki eta lehorren multzoa, eguratsa zerbait lausotzen duena" (Harluxet). Eremu honetan, nozio etnosemantiko bakarra dago, izakiak, eta horrek kategoria bakarra ere badauka, Izendapenak. Haren barruan, honako hitz hauek daude: gandu, hodei-litz, iparbiso eta (laino)-litz / litz; gandu izan ezik, gainerako guztiak Gipuzkoako Oñati herrian bildu ziren (Izagirre, 1959). Gandu berbak ematen dio izena eremu honi. Haren zabalera semantikoa handi samarra da; izan ere, "lanbroa", "lainoa" eta "hodeia" ere bada. Beraz, esanahi horien guztien artean lerratzen da, zein den hizkera eta euskalkia. Hemengo adiera Gotzon Garatek jaso zuen Gipuzkoako Azpeitia herrian. Ematen duen definizioa ezin egokiagoa da eremu hau izendatzeko: "Gandua da laino mehea. Egunik eguzkitsuenetan ere izan liteke" (Garate, 1988). Hodei-litz (oreilitza), laino-litz (laiñolitza) eta litz berbak Izagirreren hiztegiaren sarrera berean agertzen dira elkarrekin (Izagirre, 1959). Agidanez, esanahi desberdina dute. Litz, líztxua: "calina, nube muy tenue"; oréilitza: "la alta"; laiñólitza: la pegada a la tierra"; laiño- litza: "la nube transparente". Litz hitzak ez bide du aparteko esanahirik, baina lits terminoak bai: "Oihal batek ertzean duen hari- edo kordoi-multzoa, alde batetik finko eta beste aldetik solte daudenak. Batzuetan oihalarenak berarenak dira eta beste batzuetan xingola bat eratuz oihalari jos dakizkioke" eta "Zerbaiten zati txiki edo baztergarria" (Harluxet). Bestalde, Izagirreren beraren liburuan lista hitzak ere badu bere sarrera: "(el) cordel". Horren guztiaren arabera, metafora ederra sortu dute Oñatiko hiztunek hodei eta laino hitzak lits berbari erantsita. Lehenik adierazi behar da, lainoak eta lanbroak nozio guztiak betetzen dituztela kantitatea izan ezik; ganduak, ordea, izakiak nozio orokorraren barruan Izendapenak kategoria baino ez dauka. Lainoak dauzka kategoria gehien, bereziki izakiak nozio orokorrean. Hor azaltzen dira nozio espezifiko gehien, baina lanbroaren eremuan Goizeko lanbroa kategoriak dauzka nozio espezifiko gehien. Jasotako nozio espezifiko guztiek ematen dute aditzera tamainako garrantzia daukatela hiru ostagiek Euskal Herriko kliman, gure aroaren adierazle. Euskal hiztunaren adimen-begiak horretaz jabetu eta nozio espezifiko franko sorrarazi ditu. Eremu gehienetan bezala, ez da samurra nozio espezifikorik gailurtzea; oso interesgarriak dira Euskal Herriko kostaldean bilduriko berbak laino-mota zenbaiti irizteko; adibidez, gurma, tabosa eta zarrazoi; lanbroaren eremuan, ostera, amilena berba polisemikoa aipagarria da. Herriko berben artean gangarabi nabarmendu behar da. Hiru ostagiek batera arrunt antzeztoki ederrak sortzen dituzte, lainoa, lanbroa eta gandua ikusgarriak izaten baitira, nahiz kontraesana dirudien, hirurek ikuspena murrizten dute eta. Euskal hiztunaren adimen-begiak oso era berezian segmentatzen du bere esperientzia. Hori dela-eta, lanabes guztiak ipintzen ditu eraz adimen-begiak antolaketa berezi samarra agerrarazteko: hitz-elkarketak, hitz soilak, maileguak, berba eratorriak eta jarduera nozio orokorraren barruan, aditzak eta aditz-lokuzioak ere azaltzen dira. Bestalde, onomatopeia bakarra dago: marruma. Xehatutako hitz-elkarketa guztiak aintzakotzat harturik, laino elea, alde handiz, gailentzen zaie beste guztiei; zenbait aipatzekotan, behe-laino, euri-laino eta goiz-laino azaldu behar dira; lanbroaren eremuan, amilan-laino, eta ganduaren eremuan, hodei-litz, laino ele gabea. Hitz soilak, maileguak ez direnak, ez dira asko; gogora ekarri behar dira eremuak izendatzekoak: laino, lanbro eta gandu. Eremu guztietan letxe, maileguak ugari dira, nolabaiteko kultura artekotasunaren adierazle: aipatu izan da, sarritan, handiago izaten dela beste hizkuntza batzuen eragina elkarren ondoko hizkerena baino. Haien artean honako hauek azalduko dira: kalma, sereno, zarrazoi, gurma, enbat, murmoi eta terral. Horrek guztiak pentsatzera garamatza hiztunaren adimen-begiak antzina egin zuela zelanbaiteko mestizajea. Hitz eratorriei dagokienez, lainotsu, lainape eta lainabera terminoak azpimarratu behar dira. Aditzak eta aditz-lokuzioak direla-eta, lainoaren eremuan, besteak beste, laino sarea egon eta lainoak jo, eta lanbroaren eremuan, lanbrotu eta lanbroak jan. Aipatutako lagina aski da ulertzeko laino, lanbro eta ganduaren eremua motibatu askoa dela, agertzen diren termino gehienak hitz-elkarketak dira eta. Euskal hiztunaren adimenbegiak esperientzian oinarritutako bereizketa ugari eratu ditu eremu honetan: elkarketa franko izatea ez da kasualitate hutsa, ziurrenik mintzaira guztiek eskura daukaten baliabiderik erabilgarriena da. Amaitzeko, adierazi behar da adimen-begiak ñabardura asko sumatzen dituela laino, lanbro eta ganduaren inguruan, eta horrek isla nabaria daukala lexikoan: hainbat egoera hartzen dira aintzat: sistema irmo samarra eraikita dago, ezbairik gabe. Txingor hitza erabiltzen da hemen generiko bezala, baina beste edozein baliokide erabil zitekeen; adibidez, kazkabarra, inetazia edo babazuza. Gaur egun euskara batuak ustez gehien zabaldutako txingor terminoa erabiltzea erabaki da. Barandiaranek bildutako mitologia-kontakizunen arabera, Mari jainkosak gizakioi bidal diezagukeen zigorrik handiena txingor edo kazkabar-ekaitza da. Hori zela-eta, apaizak haitzuloetara joaten ziren konjuroak egitera. Beraien helburua ez zen jainkosa deuseztatu edo ahalmenak kentzea, baizik eta Mariren bizitokiaren ateak itxiaraztea. Horrela, Mari barruan harrapatuz gero, ez lirateke kanpora aterako ekaitzak, baina Dama kanpoan egonez gero, ezin sar liteke barrura eta etengabe botako lituzke harri-jasa beldurgarriak (Barandiaran, 1983). Han-hemenka, ahozko eta idatzizko corpus eta liburuak arakatu eta miatu ondoren, corpusean honako kategoria hauek bildu dira azterlana aurrera eramateko: • Harriaren garaia. • Onomatopeiak. • Txingor ale handia. • Txingor ale txikia. • Txingor eta elurraren arteko meteoroa: txotorra. • Txingor kaltegarria • Txingor sendoa. • Txingor-erauntsia / -ekaitza / - zaparrada. • Txingorra, haizea eta euria aldi berean. • Txingorraren izendapenak. • Txingorraren hotsa. • Txingorraren inguruko ekintzak. Kategoria horiek guztiak ikusita, txingorraren eremua aztertzeko bost nozio orokor edo etnosemantikotan banatu dira; denak espazio nozioa izan ezik. Ez da lortu txingorra eta espazioa uztartzen dituen berba bat ere. Euskal hiztunaren begiak ez bide du beharrezkotzat jo. Beraz, honela geratzen da sailkapen etnosemantikoa: 1. Izakiak: Izendapena; Txingor eta elurraren arteko meteoroa; Txingorra, haizea eta euria aldi berean, txingorraren hotsa eta onomatopeiak. 2. Kantitatea: Txingor-erauntsia / -ekaitza / -zaparrada. 3. Kalitatea: Txingor ale txikia, txingor ale handia eta txingor sendoa eta txingor kaltegarria. 4. Jarduera: Txingorrari loturiko ekintzak. 5. Denbora: Garaia. 6. Espazioa. Ez da. 116. taula. Txingorra: Sailkapen etnosemantikoa Jarraian banan-banan xehatu eta tauletara ekarriko dira aipatutako bost nozio orokorren kategoria guztiak. Txingor eta elurraren arteko meteoroa Txotor Izakiak txingorraren eremuko lehenengo nozio etnosemantikoan honako kategoria hauek aztertuko dira: Izendapena; Txingor eta elurraren arteko meteoroa; Txingorra, haizea eta euria aldi berean; Txingorraren hotsa eta onomatopeiak. xitxer, xixar, xixer, zitzer), zitzar xehe (zitzartxehia), eta zizkor (xikhor, xiskor, zizkor). Jarraian, banaka aztertuko dira hitz guztiak. Aire gaizto (airegaizto) elkarketa "txingorra" adierazteko Lapurdiko itsasertzean erabiltzen da edo zen Azkueren arabera (DVEF). Hitz hau, gehienbat, tximistari irizteko erabiltzen den arren, mitologian ere azaltzen da: "Aide gaiztoa, tximista. Ekaitzak sortu eta zuzentzen dituen iratxoa, Lapurdiko kondairen arabera" (Barandiaran 1983). Sail honetan elkarketa dugu, babazizkor, edo hitz soila, zizkor Lehenengoari dagokionez, honako aldaera hauek aurkitu dira: babazizkor, babazizkor, bagazizkor, barazizkor eta bazizkor. Beherago aztertuko da, baina hitz hau zenbait bazterretan "txingor txikia" esateko ere erabiltzen da. Babazizkor aldaera, oso-osorik, Nafarroako Luzaide herriko hiztunek erabiltzen dute (EHHA). Bagazizkor, ostera, Azkuek bildu zuen (DVEF). Baliteke Euskaltzaindiako ikertzaileak baba entzun, lekukoak baga esan arren. Sarritan gure aurreusteak baldintzatzen gaitu. Nolanahi ere baba eta baga hurbil-hurbil daude fonetikoki. Baba hitza irudi metaforikoa izan liteke, "txingorra" baratze-landarearen haziaren antzekoa da eta; zizkor berba hutsa ere, azaldu bezala, "txingorra" izan liteke. Aurrerago aztertuko da, baina hitz asko dira bere barnean (tx) z...(t)...z(k)...r letrak dituztenak. Agian, antzinako esanahiren bat gordetzen dute beren baitan. Hurbilen dagoena xikor da: Terme de boulangerie ou de ménage, petit son ou son menu" VocBN. "Menu son de froment" Dv. "Salvadillo" A. "Salvadillo, menudillo" A Apend. "Zai, salvado. Xikorra, 'menudillo'. (OEH) Antzeman daitekeenez, bat dator txingorraren deskripzioarekin. Gauza bertsua gertatzen da baazizkor eta barazikor aldaerekin. Biak daude Nafarroa Behereko Aldude haranean bilduak; hura, Euskaltzaindiaren Atlasean (EHHA) eta hau, Azkueren hiztegian (DVEF). Beharbada, orduan entzun edo aipatu zioten hitzak gaur egun bokal arteko -r-a galduko zukeeen. Aldudetik ez oso urrun, Nafarroa Behereko Arnegi, Uharte-Garazi eta Ezterenzubi herrietan bazizkor aldaera dugu (EHHA), baba, baga edo bara osagaiaren bigarren bi hizkiak guztiz galdu dituena. Arrunt samarra izaten da euskalki batzuetan bokalarteko -b-, - Babazuza dela-eta, ez da erraza jakiten hitz elkarketa ote den ala berba soila; izan ere, *zuza bigarren osagaiak zer esan nahi duen ez dago batere garbi. Aurkitutako aldaerak hauexek dira: abasusi, abazuz, abazuza, abazuze, baazuza, bahazuz, barazuz, bazuz, bazuza eta halazuza. Aldaera batzuek "txingor hutsa" adierazten dute eta beste batzuek, aldiz, "txingor handia", "txingor txikia", "txingorra eta haizea aldi berean" edo "txingor sendoa"; azken hau intentsitateari dagokiona. Kalitate nozioan jorratuko dira horrelakoak. Elur pikor (elurpikor) eta elur fits (elurpitxek) terminoak ditugu aztergai. Elurrari loturiko berba bi dira. Hiztunak "txingorra" elur mota gisa ikusten du zenbaitetan, ostagi desberdinak izan arren. Elurpikor Nafarroako Goizueta herrian jasota dago (EHHA). Elkarketa hori arrunt samarra da Ekialdeko hizkeretan "elur maluta" adierazteko edo Gipuzkoakoetan "elur maluta txikia"-ri irizteko. Bigarren osagaia, "pikor" da "alea edo likido edo nahaste batean bilduta edo gogortuta geratzen den zatia" (Harluxet) edo "Alea, garaua; hainbat gauzaren zati xehe biribil antzekoa" (EH). Beraz, zentzuzkoa da pentsatzea hiztunak irudi bat sortu duela horretatik abiatuta eta "txingorra" aletzat hartzen duela; elurpitxek terminoa Nafarroako Eugi herrian bildurik dago (EHHA) eta badirudi bigarren osagaia fits dela, "gauza txikia edo hutsala" (Harluxet) esan nahi duena. Aurreko hitzarekin gertatzen den bezalaxe, Nafarroako Etxaleku herrian —Eugitik ez oso urrun— hitz hori "elur maluta" izendatzeko erabiltzen da. Gantxigor (gantxior) hitza Gipuzkoako Hondarribia herria bilduatakoa da (EHHA); ematen du hitz-elkarketa dela, gantz eta txigor berbetatik datorrena: Txantxigorria, txaltxigorria, gantxigorra edo txintxorra (askotariko izenez ezagutzen dugu gure inguruan) txerriaren gantza urtzean geratzen diren hondakin solidoekin, hots, txintxortekin, egin ohi da. Txintxortak zuzenean jan daitezke (hotzean edo beroan), baina gehienetan plater gozoak edo gaziak prestatzeko erabiltzen dira41. (Antxon Agirre, Sukaleku webgunea) Ez da erraza asmatzen irudi bien arteko lotura. Zer dela eta, hiztun batek hatzen du "txingorra" halakotzat? Hitz honi dagokionez, hiztunaren buru-iruditeriaz jabetzea zail samarra da. Baliteke kontu fonetiko hutsa izatea; izan ere, gantxior eta txingor berbak aski hurbil daude eta frogatuta dago analogia eragile oso emankorra dela termino berriak sortzeko. Grezilla hitza Nafarroa Behereko Bastida herri hirueledunean erabiltzen da (EHHA). Ezagun da frantsesez grésil esaten dela eta, ziurrenik, gaskoiz grezil. Bastidako biztanleen lexikoa nahasi samarra da, euskara, gaskoia eta frantsesa erabiltzen baitira. Beste adibide bat da, bendunor, ipar-haizeari irizteko. Grezillez gain, azalduriko baazuza elea ere baliatzen omen dute bertako bizilagunek (EHHA). Lehenengoari dagokionez, kaska berba "kolpea edo ukaldia" adierazteko erabiltzen dela azpimarratu behar da; "grava" ere adierazten du, antza (OEH), hau da, "legarra" edo "hartxintxarra", hots, "ibaien eta itsasoaren ertzetako harkoskoa; erreka ondoko legarra" (Harluxet). Beraz, antzinako euskal hiztunaren adimen-begiari begitanduko zitzaiokeen zerutik erortzen den harritxo gogor hori "harri koskor modukoa". Bigarren kontua dela-eta, baliteke hitz batzuk soilak izatea; adibidez, kaskara, kazkar, kazkarabiko edo kazkarra. Horri lotuta azaldu beharrekoa da kazkabilo edo koskabilo elea Nafarroako Erronkari haranean erabiltzen zela "ciruelas claudias, cierta variedad de ciruelas" adierazteko (OEH); bestalde, koskabilo edo kaskabilo berbak Hegoaldeko euskalkietan arrunta da lagunarteko hizkeran "barrabila" izendatzeko. Hortaz, eiteari dagokionez, antzekotasunak badirela gailurtu behar da. Bestalde, analogia da eragile nagusietariko bat hitzak sortzerakoan; hiztun batek gauza bat entzun eta beste batek berak dakien edo hurbil fonetikoki dagoen beste hitz batekin nahastea ohiko gertaera da mintzairetan. Gainera, ukaezina da hitz eta esanahi nahasketa handia dagoela, tartean fenomeno onomatopeikoak direla. Kazkar berba Nafarroako Altsasu herrian erabiltzen da; Izagirrek jasotzen du (Izagirre, 1959); kazkarra terminoa -a eta guzti, Altsasutik hurbil dagoen Urdiain herrian eskuratutakoa da (EHHA). Hortaz, elkarretatik hain gertu egonda, ziurrenik termino bera izango da, baina Urdiaingoak amaierako -a dauka. Piperkoila (piperkoilla) hitza aurreko haran berean bildutakoa da; piperkoila Azkuek dakar bere hiztegian (DVEF) eta piperkoilla berriz ere Erronkariko uskararen hiztegian azaltzen da (Estornes, 1997). Buru-iruditeriari dagokionez, itxuraz, bi osagai ditugu: piper eta koila. Koila elea izotzari loturik dago zenbait hizkeratan: Gipuzkoako Berastegin "izotza" da (DVEF); oro har, goi-nafarreraz "izotza" ere bada (DVEF); Nafarroako Leitzan "izotz-burruntzia" da (EHHA). Berastegi kenduta, haren eremu geografikoa Nafarroan kokatzen da. Guztiarekin ere, Erronkari aldean koila ez dago jasota "izotza" adierazteko. Estornesen arabera izotza zen bertan erabiliriko hitza (Estornes, 1997). Bestalde, piper berba, bai, Erronkarin erabiltzen bide zen. Hala ere, txingor ale batek ez dirudi piperra, baina, beharbada, euskal hiztunaren adimen-begiak horixe ikusiko zuen buru-iruditeriaren bitartez: "piper izoztu" moduko ale bat. Tximista berba entzuten dugun bakoitzean zeru aldeko fenomeno argitsua datorkigu burura; hala ere, Azkuek "piedra, granizo" eta G? dakar hiztegian (DVEF), hau da, agian gipuzkeraz erabiltzen da. EHHAn ez dago horren inongo aztarnarik. Baliteke Labayru hiztegiak Azkuerenetik ere adiera bera hartzea (Labayru Hiztegia). Txingor (txigor, txingor, tzingor), txingorale (tzingorale) sail honek ematen dio izen eremu honi. Ziur aski kazkabarrekin batera euskara batuan gehien erabiltzen den terminoa dugu. Osaera dela-eta, baliteke txingo+(go)gorretik etortzea; txingo berbak Gernikan "elur maluta txikia" esan nahi du; beraz, "elur maluta txiki eta gogorra", izoztua, alegia (DVEF). Erabilerari dagokionez, txingor, adibidez, gaur egun Bizkaiko Mendata herrian erabiltzen da (Mallea, 2002), baita Gipuzkoako Oñati herrian ere (Izagirre, 1959); txigor, Bizkaiko kostaldeko Ondarroan erabiltzen da (EHHA); tzingor aldaera, Gipuzkoako Legazpi eta Urretxu herrietan (EHHA). Azken herri hauetan ere tzingorale aldaera jasota dago (EHHA). Adieraziak adierazi, bi hipotesi egin daitezke hitz horren inguruan; bata, bi hitzen nahasketa gertatu izana: txingor eta denborale, eta baliteke azken honek hari eragin izana; bestea, txingor eta ale hitzek bat egitea, izen-elkarketa moduko bat eratzeko. Txintxerkoila (txintxerkol) hitza, ostarri eta piperkoila bezalaxe, Erronkari haranean erabiltzen bide zen (Estornes, 1997); koila zer den gorago azaldu du; txintxer, bestalde, era askotara azaltzen da eremu honetan txingorra izendatzeko. Bildutako aldaera guztien arabera, ematen du jatorrizko elea *zitzar izan litekeela: txitxar, txitxer, txitxor, tzitzar, tzitzor, xitxar, xitxer, xixar, xixer, zitzer eta zitzartxehia. Gaur egun hiztegi guztien arabera, *zitzar elearen aztarnarik ere ez dago. OEHn, zitzer, xitxer eta tzitzar. Txokor berba toki bakarrean jasota dago, Bizkaiko Fika herrian (EHHA). Baliteke txotor hitzarekin zerikusia izatea, elurraren eremuan aztertutako hitza, txingor alearen antzekoa, baina biguna. Hauxe dago bildurik Bilbo inguruko Sondika herrian: "Txotorra da edur mea. Da lodi daunean botaten mamitzu dau. txotorra igual urtu iten da. Selan in, urtu" (EHHA). Aurreraxeago aztertu ere egingo da txotorra, Bizkiako Getxoko hiztunen ustez "txingorraren eta elurraren artekoa" baita (EHHA). Buru-iruditeriari dagokionez, Bizkai aldean harri txotorra "harri koxkorra" adierazteko erabiltzen da. Zitzar (txitxar, tzitzor, xitxar, xitxer, xixar, xixer eta zitzer) eta zitzar xehe (zitzartxehia). OEHren eta Labayru hiztegiaren arabera, zitzer izanagatik ere, hemen erabaki da zitzar idaztea, -a-dun aldaerak aurkitu dira eta; baliteke bokal-harmoniaren eraginez -i-a- -i-e- bihurtu izana. Aldaerei dagokienez, txitxar hitza Nafarroa Behereko Amikuze eskualdean jasoa da (DVEF); tzitzor aldaera Nafarroako Zaraitzu haranean erabiltzen omen zen (Camino, 2012); xitxar aldaera Nafarroa Behereko Arboti-Zohota eta Garruze herrietan bildua da (EHHA); xitxer, besteak beste, Nafarroa Behereko Gamarte herrian (EHHA); xixar Arruta herrian, Nafarroa Beheren ere bai (EHHA); xixer J. Tartasek darabil bere Onsa hilceco bidia izeneko liburuan (OEH). Nongoa zen autorea kontuan harturik, Zuberoa aldeko aldaeratzat har liteke; zitzer elea Azkuek dakar hiztegian "S" (zuberera) marka duela (DVEF); sail honetan, azkenik, bitxikeria bat dugu: Lapurdiko Bardoze herrian zitzartxehia elea bildu da (EHHA), hau da, zitzar xehe; izan ere, zitzar larri erabiltzen dute bertako hiztunek "txingor handia" izendatzeko. Beraz, xehea ohikoa da eta larria handia. Azken hau kenduta, gainerako guztiak eskualde zehatz batean bildurik daude, Amikuze aldean; Tartas idazlearen mintzaira handik hurbil samartzat jo liteke, kilometro gutxira baitago bera jaiotako herrian Amikuze eskualdetik. Buru-iruditeriari gagozkiolarik, ez dago beste hitz baten irudirik edo metaforarik. Oso ohikoa ez bada ere, hitz soiltzat hartu behar litzateke zitzar / zitzer terminoa. Hirugarren kategorian Bizkaiko Getxo herri handia dugu berriro protagonista; izan ere, bertako lekuko batek honako azalpen hau eman du aldi berean txingorrak, haizeak eta euriak bat egiten dutenean: Lantzean behin eta egun hotzenetan baino ez, txingorra datorku kaleak zuritzera, eta fenomeno honek badauzka izen ugari, hain hedadura txikerrean tokiak tokiko berba edo erabilpen desberdinak ematen dira modu ikaragarrian. Ezagunena kaskaragar hitza da, eta beste batzuk aipatzearren, abazuze (haizea, euria eta txingorra batera emoten direnean), harri (txingor handia) eta txotor (txingor txikerra). (Llosa, 2002) Eraotea badator aditz eta guzti bildurik dago Oñatin; "el ruido del pedrisco" (Izagirre 1959). Ez da jakiten zer ote izan litekeen "eraotea"; izan ere, ez dago inongo lorratzik hiztegietan, ezta OEHn ere. Beraz, antzinako euskal hiztunaren adimen-begiak bi hots mota berezi izan bide ditu: bata, txingorrak lurra jotzean ateratzen duen soinua, eta, bestea, lurra jo baino lehen airean dagoela sortzen duena. Egia esan, desberdinak dira eta antzinako euskaldunaren buru-iruditerian islatzen bide zen bereizketa hau. Elkarketaren bigarren izenari dagokionez, zurru, gaur egun Bizkai aldean euskara batuaren "zurrunga" izendatzeko erabiltzen da. Zurrumurru hitza ere aski ezaguna da Euskal Herriko bazter guztietan. Azkenik, hodei-hots (orots) hitza dugu. Nafarroako Arakil herrian jaso zuen Azkuek bere hiztegian (DVEF). Ez dirudi ausartegia denik esatea orots hodei eta hots izenek bat egitetik datorrenik; izan ere, zenbait hizkeratan orei eta ore aldaerak ere erabiltzen dira; adibidez, azken hau Gipuzkoako Hondarribia herrian erabiltzen da (EHHA). Izakien nozioari, lehenengo nozio etnosemantiko edo orokorrari, amaiera emateko onomatopeiak ditugu aztergai. Hots handia sortzen duen ostagia izanda, ez da harritzekoa zenbait onomatopeia izatea, hiru, hain zuzen ere: kiski-kaska, tirrizka eta zirt–zart. Hirugarren taula bigarren nozio etnosemantikoari dagokio: kantitatea. Sailkatzerakoan zalantza izan da; izan ere, hasieran zenbait hitz izakien nozioan sartu dira, haren kategoriakoak izango balira bezala. Hala ere, hiztunen arabera, ekaitzak, erauntsiak edo zaparradak, nolabait, kantitateari egiten diotela aipamen ikusita, erabaki da den-denak multzo berean sartzea argiagoa izango delakoan. Lehenengo adierari erreparaturik, aipatzekoa da hiru kontzeptu darabiltzala: "zakarra, sarritan laburra eta tanta edo zatiki solido handiak". Beraz, gehienbat kantitate nozioari dagokiola ematen du. Harrite elea Intxauspe idazleak erabiltzen du Apocalipsis liburuan (DRALV). Idazlearen jatorria kontuan harturik, lapurtera euskalkikotzat jo daiteke; harri izena eta -te atzizkiaz osaturik dago. Atzizki horrek eskuarki bi adiera sorrarazten ditu: bata, garaia adierazteko, eta bestea, ugaritasuna; adibidez, eurite eta elurte. Ostarri-erauntsi eta txintxerkoila-erauntsia (txintxerkol-erauntsia) elkarketak Nafarroako Erronkari haranean erabiltzen ziren (Estornes, 1997). Lehenago azaldu da zein izan litekeen ost- osagaiaren jatorria, ortzirekin zerikusia duena (§4.2); txintxerkol hitzaren nondik norakoa goratxoago ere azaldu da, txintxer + koila (izotza)-tik etor litekeena, hain zuzen ere. Azken honen antzeko elkarketa, zizerkor-erauntsi, jasorik dago herrialde bereko Baztan haranean (DVEF). Txingorrada berba eratorria dela-eta, ez dago zehatzurik non dagoen hartuta; bai, ostera Bizkai aldekoa dela (Mokoroa 1990). Osaerari dagokionez, txingor hitza eta (k)ada atzizkiaz eraturik dago. Beharbada, gaztelaniaren eraginez "granizada" esaten da eta. Harri-txingor (arritxingorra) izen-elkarketa Garatek bildu zuen Bizkaiko Galdakao Herrian (DRALV). Kasu honetan harri eta txingor izenek bat egiteak indar handiagoa ematen dio ostagiari. Harri-adar (arri-adar) izen-elkarketa, Nafarroako Erronkari eta Zaraitzu haranetan erabiltzen zen (DVEF); elkarketa bera erabiltzen da Zuberoan "txingorra etengabe botatzen duen hodeia" izendatzeko (DRALV). Bestalde, harriabar (arriabar, harrabar) aldaera dugu. Harrabar gorago aztertu da "txingorraren ale hutsa" adierazten du eta; arriabar eleak, bestalde, beste bi adiera ditu: bata, hodeien eremuan aztertuko dena, "txingor hodeia" (DVEF), eta bestea, "txingor handia eta ugaria"; besteak beste, Gipuzkoako Legazpi eta Urretxu herrietan erabiltzen da (EHHA). Etnometeorologiaren beste eremu batzuetan ere agertzen dira -abar / -adar osagaiak; adibidez, eremu honetantxe, azterturiko kazkabar eta aldaerak; ostadarra dela-eta, ostadar / ortzadar bera eta ostabar ere bai; gero analizatuko den hodeien eremuan, hodei-adar; ekaitzaren eremuan, trumoi-adar; euria goitik behera egiten duenerako, adar adizlagun gisa ere erabiltzen da. Beraz, datuen arabera ohikoa izaten da -adar eta -abar azaltzea. Badirudi adar naturari loturiko elementua dela, haren luzapenaren moduan agertzen dena. Harri-banaka (arri-banaka) terminoa Gipuzkoako Goierri eskualdean bildurik dago (DVEF). Aztertzekoa da bigarren osagaia, banaka; izan ere, banaka hitzak "eskasa", "bakana" edo "bitxia" esan nahi duenez gero, "harriaren bakantasuna" edo "harrigarritasuna" ematen da aditzera, hain zuzen ere. Harriola (arriola) hitza Gipuzkoako Goierri eskualdean ere bildurik dago, herria zehaztu barik (DRALV); ziurrenik, aurrekoarekin gertatzen den bezala, uriola –uholdeterminoaren eraginez eta analogiaz sortu da. Justularri (juztularri) dela-eta, justularri Bizkaiko Fika herrian bildua da (EHHA) eta juztularri Gipuzkoako Arrasaten (DVEF). Ziurrenik justuri eta harri izenez osatua da; adibidez afari izena afaldu aditza bihurtzen da edo ugari ugaldu. Hortaz, amaierako -ri -l bilakatzeko joera handia erakusten du euskarak. Bestalde, justuri berba, gehienbat, Euskal Herriko mendebaldean "tximista" adierazteko erabiltzen da; ba omen dauka zerikusirik inusturi, ihurtzuri eta antzeko terminoekin; izan ere, Ekaitzaren eremuan luze eta zabal aztertu dira horrelako hitzak (§4.2). Han aztertu bezala, baliteke justuri honek ortzi elearekin erlazioa izatea. Kaskarau berba Bizkaiko Laukiz herrian jasota dago (EHHA); handik hurbil kaskara erabiltzen dute Mungiako hiztunek (EHHA) "txingorra" adierazteko. Beharbada, buruiruditeriari dagokionez, hitzaren amaierak "garau"-rekin izan lezake zerikusia; izan ere, sarritan Zitzar (zitzer) eleak hiru adiera ditu Euskal Herriko ekialdeko euskalkietan: "txingorra", "txingor handia" eta "txingor txikia". Dirudienez, hiztunen adimen-begia bestelakoa da, edo, behintzat, hitz honek garapen desberdina izan duela. Oraingoan, zitzer aldaera hau Nafarroa Behereko Ezterenzubi herrian bildua da (EHHA). Bertan, horretaz gain, baazuz eta harri terminoak ere erabiltzen dira. Bestalde, hitz honek larri izenondoa eraman dezake berekin: zitzar larri; Lapurdiko Bardoze herrian bilduta dago (EHHA). Aipatu bezala, bertan zitzar xehe (zitzarxehia) eta zitzar larri bereizten dituzte. Txingor txikiaz bezainbatean, honako berba hauek dira aztergai: babazizkor, babazuza (abazuza, babazeiza) kizkora, mukuts, txingor, txirgor, zirzikora (zirtzikor) eta zitzar (txitxer, tzitzar, tzitzer, xixer). Mukuts elea izan ezik, gainerako guztiak aztertu dira "txingorra" kategorian. Hori dela-eta, oraingoan xehetasun gutxiagoren berri emango da. Kixkora (kixkoria) berba "txingorra" kategorian aztertu da; izan ere, bi adiera jaso dira herri berean bi iturritik: bata, "txingor hutsa" esateko (EHHA); eta bestea, "txingor ale txikitxikia" (Izagirre 1959). Agian, azken hau eman behar litzateke egiazkotzat, zaharragoa baita. Txingor hitza dela-eta, ondo aztertu da eremu honetan berari izena ematen dio eta. Azkueren arabera, hiru euskalkitan erabiltzen da: bizkaiera, gipuzkera eta goi-nafarrera Txirgora berbarekin ere zalantzak sortzen dira; izan ere, azaldu bezala, Bizkaiko Orozko herrian "txingorra" esan nahi du (EHHA) eta handik kilometro batzuetara, Arratia haranean, "txingorraren ale txikia" (DVEF). Hortaz, aurrekoaren antzeko auzia izan liteke, hau da, jatorriz txikitasuna adieraztea eta ez, "ale hutsa". Amaitzeko, azken kategoria Txingor kaltegarria dugu hitz bakar batekin: harriabar (arriabar). Lehen ere aztertu da, baina, oraingoan, Azkuek hrik gabe, bizkaieraz, gipuzkeraz 4.5.7.4. Jarduera Txingorrari loturiko ekintzak Babazuza egin / bota / izan Ostarri egin Txingorra egin / bota / izan / jausi Txingorrak eraso Txintxerkoila egin Babazuza egin / bota / izan Ostarri egin Txingorra egin / bota / izan / jausi Txingorrak eraso Txintxerkol egin Txingor ale handiari loturiko ekintza Harria (arria) sendo egin Zirzikora (zizerkora) erauntsia ari 120. taula. Txingorra: Jarduera 120. taula honetan laugarren nozio etnosemantikoaren berri ematen da: jarduera; bi kategoriaz edo ekintza motaz osaturik dago: Txingorrari lotutakoak eta Txingor ale handiari buruzkoak. Lehenengoari gagozkiolarik, ziurrenik askoz ere gehiago izango dira, baina ikerlan honetarako honako aditz-lokuzio hauek bildu dira: babazuza egin / bota / izan, ostarri egin, txingorra egin / bota /izan / jausi, txingorrak eraso eta txintxerkol egin. Erraz suma daitekeenez gero, egin, bota eta izan aditzak nabarmentzen dira, beste eremu etnometeorologikoetan bezala; adibidez, euria egin, bota edo izan. Babazuza egin / bota / izan aditz-lokuzioak Labayru Hiztegiak dakar, beste inongo markarik gabe (Labayru Hiztegia). Ulertzekoa da bizkaieraz erabiltzen dela. Hau da dakarren esaldia: "Gure piperrenak egin du, babazuza egiten segitzen badu luzarotan". Ostarri egin aditz-lokuzioa Nafarroako Erronkari haranean erabiltzen zen, antza (Estornes, 1997); gorago azaldu da ostarri elearen ingurukoa. Aditz gehien jasotzen duen izena txingorra da: txingorra egin / bota / izan / jausi bizkaieraz ere erabiltzen dira nonbait; adibidez, jausi aditzarekin (Mokoroa 1991): "Txingorra jausten izan da"; egin, bota eta jausi aditzekin. Honako hauek dira hiztegian: "Bart txingorra bota dau zenbat-gura!; "Ene, txingorra da eta!, aurtengo lako udarik ez dot nik ezagutu" (Labayru Hiztegia). Txingorrak eraso Gipuzkoako Getaria herrian entzuten bide da: "Txingorrak eraso eta arto danak zipiztuta laga zitun" (Mokoroa, 1991). Txintxerkoila egin (txintxerkol egin) ere Erronkarin bildua da (Estornes, 1997); goragoa ere azaldu izan da txintxerkol terminoari buruzkoa. Harria (arria) sendo egin Mokoroak ere ematen du berri eta emandako adibidearen arabera, antza denez, bizkaieraz erabiltzen da: "Arria sendo egin dau emen, lengo domekan" (Mokora, 1990). Sendo aditzondoa ez da arrotza izaten lexiko etnometeorologikoan; izan ere, euria sendo eta antzekoak arruntak dira. Eremu guztia osorik azterturik, ondorio orokorren berri emango da jarraian. Hasteko, adierazi behar da nozio orokor edo etnosemantiko guztiak azaltzen direla, espazioa izan ezik. Esan bezala, adimen-begiak ez du beharrezkotzat jo txingorra eta espazioa uztartzea. Gehientsuenetan bezala, izakiak nozio orokorrak biltzen ditu bere baitan kategoria gehien: haien artean adimen-begiak Izendapen kategorian ezin konta ahal nozio espezifiko eman ditu argitara. Ezagun da norainoko ostagi ikusgarria den txingorra: horretaz baliatuta, adimenbegiak hizkera guztietan izendapen ugari hornitu ditu: franko gailur litezke, baina baten bat aipatzekotan, ahuntz-hiltzaile, babazizkor eta harriabar. Kalitate nozio orokorreko Txingor ale handia eta ugaria eta Txingor ale txikia kategorietan ere badira nozio espezifiko asko; aipatzekoak dira babazuza eta zirzikora. Adimen-begiak txingorraren inguruko lexiko-eraikuntza jasotzeko, hain ostagi ikusgarri eta harrigarria izanda, irudimena abiada bizian jarri du: orotariko baliabideak azaleratu ditu: hitz-elkarketak, hitz soilak, maileguak, onomatopeiak hitz eratorriak eta jarduera nozio orokorraren aldetik, aditz-lokuzioak era badira. Xehatu eta aletutako hitz-elkarketa guztiak ondoriobide, zenbait berba gailentzen dira: baba, harri, eta kazkara. Horiek osagai, ondoko hauek nabarmentzen dira: babazuza eta aldaerak, harriabar eta aldaerak eta kazkarabar eta aldaerak. Nolanahi ere, hitz-elkarketa antropologiko bat azpimarratuko da: ahuntz-hiltzaile. Horrek ematen du aditzera, txingor berezi bat jausiz gero, ahuntzak ere hil litezkeela. Horretarako baldintza bakarra egon behar da: hizkera hori erabiltzen den eremuan ahuntzak bizitzea, animalia horiek gogor eta indartsu samarrak baitira. Garbi dago nola eragiten dion kulturak lexikoaren sorkuntzari. Hitz soilei dagokienez, esan behar da ez direla ugari; izakiak, kantitate eta kalitate nozio orokorretan zenbait aipatuko dira: besteak beste, kazkarra, kixkora, txingor, zizkor, ageta, harri eta mukuts. Maileguez bezainbatean, besteak beste, hitz soilei dagokienez, bakarra dago: grezilla. Hala ere, baba- elea hitz-elkarketa batzuen lehenengo osagaia izanda, mailegu zaharra ere bada, eta zer esanik ez, piperkoila hitz-elkarketa. Onomatopeiak ere azpimarratzeko modukoak dira, txingorrak objektu eta gauzekin jotzean astrapala galanta ateratzen du eta: batetik, hotsa handia adierazteko hiru onomatopeia gailurtzen dira: kiski-kaska, tirrizka eta zirt-zart. Ohart bedi hotssinbolismoa hizpide, euskarak erabili ohi duen bokal osaketa: -i- / -a-; bestalde, i bokalaren nagusitasuna. Beste aldetik, zenbait hitz-elkarketatan zaratari loturiko berbak azaltzen dira: hots, orro, arroitu, soinu eta zurru. Euskal hiztunaren adimen-begiak, ezinbestez, erreparatzen dio txingorrak ateratzen duen hotsari, termino batzuetan bere esperientzia islatuz. Hitz eratorrien aldetik, corpusean atzizki bakarra aurkitu da, -te, kantitatea zein denbora adierazteko: harrite. Jarduera nozio orokorrean ez dago aditzik, baina bai aditz-lokuzioak: bota eta egin aditzak nagusi dira, gehienbat. Horrenbestez, azterketan ezin argiago sumatu denez, txingorraren gaineko lexikoa biziki motibatua da, eta ikonotasun kutsu bat ere badauka onomatopeien bitartez. Euskal hiztunaren adimen-begiak eremu honen jiran arrunt eraketa irmo eta sendoa osatu du esperientzian tinkotutako uneez baliaturik. Kulturaren sostenguak eskuratu dizkio behar adinako baliabideak lexiko adierazgarria eraikitzeko. Hasteko azpimarratu behar da oso egokia dela euskal lexiko etnometeorologikoa aztertzeko aukeratu den marko teorikoa, gehienbat, etnolinguistikan eta antropologia linguistikoan funtsatua. Azterlan osoan barrena sumatu denez, bi norabide berezi behar dira: sailkabidea eta azterbidea; batetik, nozio orokorrak eta espezifikoak sailkatzeko bidea, eta, bestetik, nozio horiek guztiak aztertzeko bide etnolinguistiko eta antropologikoa: hitzen jatorria, kategoriak, kontzeptu etnosemantikoak, adimen-begia, hiztun-komunitatearen kultur erreferentziak, lexikoaren arbitrariotasun eta ikonotasuna, azken batean, kulturaren eragina lexikoan. Frogaturik utzi da ez dagoela metodo etnolinguistikoa baino hoberik hizkuntza baten lexikoa aztertzeko: horrelaxe eman da aditzera behin eta berriz ikerlan osoan zehar. Ez dago ukatzerik kulturaren eragina ezin garbiago islatzen dela lexikoan. Lexikoa da hizkuntzaren barnean kulturaren isla eta eragina ongien eta artezen hautematen den eremua. Ziurrenik egongo da ikerlaririk esango duena hutsune batzuk dauzkala, eta oraindik guztiz azterturik ez dagoela: arrazoia eman beharko zaio, zuzen egongo da, nonbait. Hala eta guztiz ere, azterbide honek bidea urra dezake hurrengo batean ikerlariren batek hutsune horiek bete eta azterketa osatuagoa egin dezan. Lexiko etnometeorologikoaren eremu guztiek nozio espezifiko ugari dauzkate. Aztertutako eremuak aintzat harturik —batzuk bazter utzi dira—, hitz kopuru hauek erabili izan dira, zenbait aldaera eta guzti: • Ostagiak o Ostadarra: 131 hitz. o Ekaitza: 494 hitz. o Haizeak: 935 hitz. o Hodeiak: 392 hitz. Guztira: 1952 nozio espezifiko. o Ur-meteoroak § Elurra: 475 hitz. § Euria: 1104 hitz. § Hezetasuna: 11 hitz. § Ihintza: 65 hitz. § Izotza: 325 hitz. § Lainoa, lanbroa eta gandua: 199 hitz. Ostagi guztiak baturik, 4319 hitz hartu dira aintzat azterketa egitean. Horrek ez du esan nahi guzti-guztiak azterturik daudenik, aldaerak ere badirelako, baina, bai, kontuan hartu direla. Une honetan datutegiak 6012 erregistro dauzka; beraz, corpusaren %72 erabili da azterlan hau aurrera eramateko. Nabari da euri eremuak dauzkala hitz gehien, aztertukoaren %25,5 eta gero haizeen eremuak, %21,6; beraz, bien artean %47,1; eremu txikiena, aldiz, hezetasuna, 11 nozio espezifiko baino ez. Ezagun da euskal hiztunaren adimen-begiak zeri erreparatu izan dion gehienbat mendeak joan, mendeak etorri. Ostagietan nozio orokor ugariena izakiak da, oro har, eta bakanena kantitatea. Izakien nozioaren barruan izendapenak daudenez, ulertzekoa da oparoena izatea. Hala ere, salbuespenak badira; adibidez, haizeen eremuan espazio nozioa da nagusi, nondik jotzen duten haizeek gailurtzen baita euskal hiztunaren adimen-begiaren arabera. 1104 935 494 475 392 325 199 188 131 65 11 Nozio espezifikoak Euria Haizea Ekaitza Elurra Hodeiak Izotza Lainoa eta Txingorra Ostadarra Ihintza Hezetasuna 4. irudia: eremuen nozio espezifikoak ehunekoetan. Egindako azterketan suma daitekeenez, eguraldiari lotutako lexikoa oso oparoa da; izan ere, ezin konta ahal ñabardura dauzkate eremu guztiek, eta garbi asko igartzen da lexikoa ingurumenaren arabera eratu izan dela. Euskal Herria hain lurralde txikia izanda, ostagi orori erantzuten dio batutako lexikoak. Etnolinguistikaren ikuspegitik, hizkuntza-komunitate baten esperientzia irudi eta metaforetan metatzea bezala da lexikoa, memoria kolektiboa antolatzeko lehenengo modua bezala. Hizkuntzaren atal garrantzitsua izanda, behin balioak errotu eta zentzua eraturik, kulturaren lehenengo geruzetariko bat osatzen du; munduaren ikuskera eta kosmosa estaltzen dituen giza esanahia eratzeko lehendabiziko pausoetariko bat da. Badirudi anabasa, kaos moduko zerbait izango balitz bezala azaltzen dela, loka eta uztargabea, modu zatikatuan; baina ikuspegi orokorra edukita, ez da inondik inora horretarikoa; argi eta garbi hautematen da era antolatu eta egituratua duela, zirrikiturik gabea, taxuturik dagoena, eta hizkuntza-komunitateak sortu duen hitz-gordailu bihurturik dagoela, hots, sistema konplexu eta oparoa; prozesu kultural baten ondorioz, hiztunek adimen-begiaren bidez eratu duten irudi multzo egituratua, eguraldiari buruzko lexiko-iruditeria. Metafora, irudi eta onomatopeia asko azaltzen dira lexikoan; berba ugari oso deskriptiboak dira, oro har, euskararen lexiko gehiena bezala; gainera, motibatua izaten da, eta ez arbitrarioa. Bestalde, ikonotasuna nagusi da; izan ere, ikonotasun terminoa erabili ohi da ezarbitrariotasunaz aritzeko. Euskal hiztunaren adimen-begia aurrean izan dituen fenomenoak izendatzeko dagoeneko beste eremu batzuetan erabiltzen ziren beste hitz batzuez baliatu izan da. Gainera, makina bat hitz-elkarketa eraiki izan du adimen-begiak; oro har, lehenengo osagaia eguraldiari lotutakoa, eta bigarrena beste eremu batetik hartutakoa. Adibidez, elur-maluta hitzelkarketan, lehenengo osagaia elur bera da, baina bigarrena adimen-begiak eguneroko errealitate eta esperientziatik erauzitako berba da. Horrela, metaforen bitartez, adimen-begiak termino deskriptibo, metaforiko, ez-arbitrario eta ikonikoak sorrarazi izan ditu eguraldiaren eremu guztietan. Azterlana eginda, uler daiteke nolako eraikuntza semantikoa eraman duen aurrera euskal hiztunaren adimen-begiak. Lexiko osoaren eremu hau azterturik, euskal hiztunak kulturaren eta lexikoaren artean eraiki duen zubia sumatzen da. Euskararen gramatikaz baliatu gabe, SapirWhorfen erlatibismo linguistikoaz bestera, hizkuntzak ez ditu errealitatea eta pentsaera baldintzatzen, baizik eta errealitateak berak baldintzatzen du hizkuntza-komunitate baten hizkuntza. Adimen-begiak inguruko berbak erauzi eta erabili egiten ditu bere nahieran, Euskal hiztunaren adimen-begiak, ziur asko, bere ingurura so egin eta bertan aurkituko zituen lexiko-hutsuneak eraiki eta asetzeko baliabideak. Laugarrenik, naturari emanda bizi izan den komunitate batean ezinbestekoa izan da animaliez baliatzea lexikoa sorrarazteko. • Ostadarraren eremuan: oilo-hanka (ostadarra). • Haizeen eremuan: ahuntz-haizea (ipar-ekialdeko haizea); ahari-buruak (hodeitzarrak); atun-haize (mendebaldeko haizea); behor-biltzaile eta karakol-haize (haize-zirimola) eta arraza-zakur (ekialdeko haizea). • Hodeien eremuan: zaldi gaineko (euria dakarten hodeiak); balen-hodei (estratua) eta ipar-zeroi (zirruak). • Elurraren eremuan: oilo-luma (elur-maluta) eta kuku-elur (udaberriko elurra). • Euria: aixaixak (azeriak) bustitzeko euria (euri xehea); asto-karrerak (euria-barra barra); azeri-ezkontza (eguzkia eta euria aldi berean); atun-adur (euri xehe-xehea). (e)uli-pixa (euri xehea); kuku-izerdia (euri xehea); zaldizkoak (euri-zutabeak) eta zozomikoteak (martxoaren azken eta apirilaren lehenengo egun euritsuak). • Txingorraren eremuan: ahuntz-hiltzaile (txingorra). • Tesi honetan azterturik ez badago ere, eguraldiari dagozkion bi termino: marmoka (bero larria) eta eguraldi zakurra (eguraldi kaxkarra). Bosgarrenik, mitologiak ere badu zeresanik eguraldiaren inguruko lexikoan. Nahiz eremu guztietan berbak egon ez, badira hitzak antzinako euskal gizakiaren pentsamolde mitologikoaren berri ematen dutenak: • Ostadarraren eremuan. Nahiz zalantzazkoak izan, ortzi hainbat hitz-elkarketatan azaltzen da; adibidez, ostadar. • Ekaitzaren eremuan. Ortziri lotutako guztiak sar daitezke multzo honetan; dela jainkoa, dela zerua, dela lurgainetik dagoen guztia, hainbeste hitz-elkarketa dauzkanez, ez da baztertzekoa; oinaztarri eta oinusturi, aire gaizto terminoak "tximista" adierazteko. • Haizeen eremuan. Ortzirekin zerikusia ere azaltzen dira; adibidez, ostaize; haizezurrunbiloari irizteko badira hitz batzuk izaera mitologikoa dutenak: akelarre, bahomet, deabruaren lana, iratxo haize, kaskarot, mahoma, mahomet, mari txiker, satarrabi, sorgin-haize eta trabonarro; behor-haizeak "ipar-haizea" izendatzeko izan lezake kutsu mitologikoa ere; beldur-haize eta haize-bihur hitz-elkarketek zama mitologikoa daukaten beren barnean: "haize-bolada latza" ematen dute aditzera; traganarru hitzak "ur-zirimola" izendatzeko badauka izaera mitologikoa ere. • Euriaren eremuan. Euriak eta eguzkiak topo egiten dutenean, deabru elea erabiltzen da zenbait hitz-elkarketatan; adibidez, deabruaren ezkontza; ortzi berriz ere azaltzen da batzuetan: ostebi, osteleuri. • Hodeien eremuan. Eatek konnotazio mitologikoa dauka; izan ere, haranez haran eta mendiz mendi trumoi-hodeiak zuzentzen dituen jeinua da; ortzi osagaia ere agertzen da zenbait hitz-elkarketatan; adibidez, justulodei edo hodei-laino; amilana berbak Anboto gaineko lainoa esan nahi duenean kutsu mitologikoa ere badauka; Aidekok lainoaren itxura ere har dezake. • Txingorraren eremuan. Marik bidal diezagukeen zigorrik handienetariko bat txingor-ekaitza da. Seigarrenik, nola ez, mitologiarekin zerikusia duten berbak ez ezik, erlijio kristauari loturikoak ere badira: • Ostadarraren eremuan: erromako zubi, Jaungoikoaren baranda / faxa eta gerriko, San Migelen, San Nikolasen eta zeruko zubi. • Ekaitzaren eremuan: jainkoaren argi (tximistargi). • Haizeen eremuan: aste santu haize (ekialdeko haizea); garizuma-haize (ekialdeko haizea) eta san migel haize (ekialdeko haizea). Azkenik, ez dago esan beharrik munduko hizkuntza guztien hiztegiaren atal txiki bat onomatopeiaz osatuta dagoela; adimen begiak ugari ere erabiltzen ditu; adibidez, dart (trumoiaren azantza); kiski-kaska (txingorraren onomatopeia); mara-mara (elur ugari egitea); barra-barra (euri-ugari egitea); piri-piri (elurraren onomatopeia); zirt-zart (txingorraren onomatopeia); zik-zak (tximistaren onomatopeia): pil-pil eta firin-faran (haizearen onomatopeiak); zara-zara (euriaren onomatopeia); zir-zir (euriaren hotsa) eta zapar (euriaren onomatopeia). Aztertutako termino guztien artean, euskal hiztunaren adimen-begiak lilura berezia dio izotz-burruntziari, berak baitauzka bere baitan irudi gehien (§4.5.5). Hiztunen adimen-begiak hainbat hitz euskalki guztietan sortu izan baditu ere, adieretan nolabaiteko batasuna sumatzen da. Euskararen hizkeren eremuan gertatzen diren eguraldiegoerei, oro har, erantzuten die lexikoak. Hala eta guztiz ere, orografiak garrantzi handia du, eta hizkera bakoitzak bere eguraldi-errealitatea islatzen du; ez da gauza bera itsasertzeko hizkerek darabilten lexikoa, edo barrualdeko, edo Pirinio aldekoek. Zentzuzkoa denez, Bizkaiko kostaldeko hizkeretan askoz berba gutxiago erabiltzen dira elur edo izotzari lotutakoak, Pirinio aldekoetan baino. Hala ere, bietan oso bereizketa semantiko zehatzak egiten dira; adibidez, Gernikan oso elur-maluta xehea (edur txingo) eta elur-pikorra (txinbo) bereizten dituzte, eta Nafarroako Uztarroze herrian –bertako erronkariera euskalkia galduta–, elur-pikorra (pirrina) eta elur-maluta txikia (txaparrada) bereizten zituzten. Zenbaitetan herri berean bizpahiru aldaera aurkitu dira ostagi berari irizteko. Esaterako, kostaldetik hurbil dagoen Leioa herrian hiru izendapen erabiltzen dituzte elur-maluta esateko: alpar, edur kopo eta mataza. Beste batzuetan, elkarretatik urrun samar bi herritan izendapen bera erabiltzen da; adibidez, Lexikoak klima nola bilakatu den islatu ohi du; izan ere, hitz berri batzuk sortzen dira edo zaharrak erabiltzeari uzten zaio, nahiz batzuetan gelditzen diren hiztunen hitz-gordailuan. Hizkera eta herrietako terminoak azterturik, adimen-begia nola joan den egokituz eguraldiegoera batzuetara ondoriozta daiteke. Oso azpimarragarria da adieraztea hizkera guztietan, kostaldean zein barrualdean, azaltzen direla hitzak edo hitz-elkarketak "elur-jausia" edo "elurrak behera egitea" izendatzeko. Adibide guztiak EHHAtik aterata daude; adibidez, Bizkaian, Bakion, edurgolpe; Larrabetzun, edurnarkada; Gipuzkoan, Donostian, elurpilla; Oñatin, edurnarra; Zestoan elur-jausi; Araban, Aramaion, edurlaprastara; Nafarroan, Erratzun, elurmendi; Urdiainen, korrituba; Lapurdin, Arrangoitzen, elur lehertze; Ainhoan, elur lauso; Nafarroa Beherean, Bidarrain, litatu; Ezterenzubin, eluso; Zuberoan, Larrainen, elhürlürta; Zalgizen, elhur-oso. Hiztunen adimen-begiak ikusten zuen zer gertatzen zen "elurrak behera egiten zuenean", eta erabaki zuen hainbat eratara adieraztea tokian tokiko. Hori dela-eta, ez da harrigarria pentsatzea antzina klima latzagoa zela oraingoa baino, kontuan harturik kostaldeko herriek "elur-jausia" adierazteko oraindik berbak gordetzen dituztela. Beste zenbait adibide ipin litezke izotz edo elur eremuetara joko balitz. Eremu lexiko bateko ustezko hutsuneak betetzen dira beste hizkuntza edo hizkera batzuei maileguak hartuz, hiztunen esperientziaren alorra zabalduz doan heinean, edota dauzkaten hitzen esanahia hedatuz, edo analogiaren bitartez berezko baliabide linguistikoak lagun, hitz berriak sortuz. Termino guztien jatorriari dagokionez, nabarmentzekoa da maileguak ugari direla, baina, salbuespenak salbuespen, ez ohi dute hutsune lexikorik betetzen; maiz elkarrekin bizi dira ondarezko hitza eta mailegua; adibidez "euri-zaparrada" adierazteko zenbatgura berba eta hitz-elkarketa dira, ondarezkoak nahiz maileguak; adibidez, maileguen artean, aguaxer, elementu edo manga, eta ondarezkoan artean, euri-jasa, eramaitu edo zaparrada. Zer esanik ez, haizeen eremua hizpide, maileguen eta ondarezko berben arteko elkarbizitza erabatekoa da; esaterako Bizkaiko kostaldeko herrietan arrantzaleek hainbat mailegu ekarri izan dituzte beste leku batzuetako arrantzaleen ahotik; suroesteko aixie maileguaz baliatzen dira, baina beko aixie ere erabiltzen dute bertako hiztunek. Nahiz eta funtsean haize mota bera adierazi nahi duten, baliteke mailegua itsasoan erabiltzea eta ondarezkoa lehorrean, ikuspegia desberdina baita. Aipatu bezala, maileguek hutsunek lexikorik bete ohi ez badute ere, zenbaitetan, bai; esaterako kostaldean geratu ohi den haizete fenomeno ikusgarria izendatzeko, maileguez baliatzen da euskal hiztuna: bullarta, enbat, galerna edo galarren, eta zoperna. Ondarezko hitzen aztarnarik ez bide dago; beraz, ziurrenik, mailegu horiek zahar askoak dira, edo euskal hiztunaren adimen-begiak uste izan du kontzeptu hori behar bezala izendaturik zegoela. Ez dago ukatzerik hizkuntzak harremanetan egotea berrikuntza eta aldaketa linguistiko anitzen eragile dela. Eskuarki eremu etnometeorologikoko mailegu gehienek "natibizazio" prozesu bat jasan dute: maila fonologikoan hotsak ahoskatzeko moduko bihurtzen dira, hots, hurbiltze fonologiko bat gertatzen da. Beraz, ez dira gutxi eremu honetako maileguak: eremu semantiko jakin batzuetan ugari egoteak darama pentsatzera kultur hedatze zehatz batekin batera iritsi direla maileguak. Beste zenbaitetan berba batek hainbat adiera ditu hizkeren arabera: polisemia ez da arrotza eremu etnometeorologikoan. Horrela adierazi izan da zenbait aldiz tesian zehar. Adibide bat ipintzearren, berriki aipatutako enbat berba tokian tokiko esanahiak dauzka. Historian enbat asko ikaragarriak eta hilgarriak izan badira ere —1912ko zorigaiztoko enbatan, Bermeo aldean, 143 lagun hil ziren—, adimen-begiaren sotiltasuna aldatuz doa herritik herrira; adibidez, Gipuzkoako Zumaia herrian "bero ikaragarriaren ondoko haize leuna da", Bizkaiko Txorierri haranean, "laino iluna", baina, beste herri askotan "itsasotiko ekaitza" da. Nork bere erara hautematen du fenomeno bertsua. Hala eta guztiz ere, gure ikuspegi etnolinguistikoaren arabera, hitzak ez dira guztiz polisemikoak edo monosemikoak; ez dira izate esanahi askotarikoak edo bakarrekoak, baizik eta zein den testuingurua halako esangurak dauzkate. Hori dela-eta, hiztun batek hitz bat testuinguru berri batean erabiltzen duenean, gehienetan metaforikoki, arrakasta lortuko du edo ez: lortuz gero, hitz horren eremu lexikoa zabalduko da. Printzipioz, edozein hiztunek du "baimena" hitz baten erabilera zabaltzeko, zehazteko gaitza diren mugen barruan: geroago adiera hedatze hori bidea urratu eta osotasunari eragingo dio edo ez. Hala ere, horrela izanda ere, aukera horrek sekulako interesa du: berari esker, hizkuntza tresna ezin egokiago bihur daiteke, mendeak joan, mendeak etorri belaunaldi askoren herentzia, gizakiaren beharretara moldatua. Beraz, eguraldiaren gaineko eremu guztiak azterturik, ez dago ukatzerik euskal hiztunaren adimen-begiak oso egitura lexiko sendo eta ahalmentsua eratu duela. Era askotariko klima-egoerei egiten die aurre lexikoak. Oso sare egituratu eta antolatua sorrarazi du; ñabardurak eta xehetasunak ugari dira, kultura eta bizimodua bilakatu diren heinean, egokituz joan direnak, nahiz eta, egia esan, hitz eta esapide batzuk galdu diren. Euskal hiztunaren adimen-begiak esperientzia bideratzen du, natura eta erreferentea; esanahi bati adierazlea ematen dio. Zentzuzkoa da adieraztea nolabaiteko natura eraldatze honen ondorioz, kultur prozesu bati eslei dakiokeela: ezin uka daiteke euskal hiztunaren adimen-begiak lexiko-zutabe gotor eta sendo askoa eraiki duela.
science
addi-53b1cfc41387
addi
cc-by-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/53811
Bideo-jokoen lokalizazioaren ikerketa deskribatzailea: garatzaileetatik jokalarietara
Zorrakin Goikoetxea, Itziar
2021
IkerGazte, 2021 bidaltzen zaizkion testuak ez daude beti ordena kronologikoan edo, are okerrago, ez dute beti hitz egiten duen pertsonaia identifikatzen (Muñoz Sánchez, 2017). Bestalde, ezin ditugu hain ohikoak diren buruhauste kulturalak ahaztu. Demagun, adibidez, bideo-joko batean gabonak ospatzen direla eta bideo-jokoa Alemanian eta Brasilen saltzen dela. Alemaniako gabonetan hotza eta elurra bereizgarri dira, baina, Brasilen, gabonak udan ospatzen dira. Halako kasuetan, Animal Crossing: New Horizons (2020) jokoan gertatu zen bezala, garatzaileek eremu bakoitzerako artea adapta dezakete, esaterako, elurra loreekin ordezkatuz. Hainbeste erronkarekin gezurra badirudi ere, bideo-jokoen industriak zinema eta musikaren industrien irabaziak bateratuta bikoiztu egin ditu (RTVE, 2019) eta irabazi horien kopuru garrantzitsu bat lokalizatutako bertsioetatik dator (hots, itzulitako bertsioetatik). Jokoaren arabera, irabazien erdia (Chandler eta Byte Level, 2006) eta baita % 70a ere (Bernal-Merino, 2015, 168. or.; Klimov, 2017) lokalizazioari esker lor daiteke. Bideo-jokoen industria hain gaztea izanik (lehenengo bideo-jokoa, Spacewar, 1962. urtean argitaratu zen [Kent, 2010]), duela gutxi samar gehitu zen ikus-entzunezko itzulpengintzaren ikerkuntzara. Diziplina zientifiko gehienak ikerkuntza deskribatzailean oinarritu egiten dira (Gile, 1998, 72. or.) eta, hala, gure ikerkuntzak ere ikuspuntu deskribatzailea hartzen du (Toury, 1995). Erabilitako metodologia TRACE: TRAducciones CEnsuradas1 ikerketa taldearen esperientziaz elikatzen da, literatur testuak aztertzeaz gain, ikus-entzunezkoak ere aztertu baitituzte. Gure lanak zentsura aztertzen ez duen arren, urrats berri bat ematen du Espainian egindako itzulpenen bilakaeraren ikerkuntzan eta, orain arte aztertutako ikus-entzunezko produktuei (zinemari, antzerkiari eta musikari) (Merino Álvarez, 2017, 143. or.), bideo-jokoak gehitzen dizkie. TRACE taldeak gomendatzen duen bezala, emandako lehenengo pausoa aztertu beharreko produktuen katalogo bat eraikitzea izan da. Munduko bideo-joko guztiak zerrendatzerik ez dagoenez, tesia hasi aurreko azken hamarkadan (2006-2016) Steam2 orrialdean gaztelaniaz argitaratutako bideo-jokoetan zentratu gara, katalogoa eraiki genuen unean, hori baitzen bisita gehien zituen orrialdea. Tesi-lan honek analisi hirukoitza proposatzen du eta hiru fasetan zatituta dago. Lehenengo fasean, garatzaileen erabakietan sakondu dugu, garatzaileek erantzun duten inkesta baten bidez. Horrela, bideo-jokoak nork eta nola itzultzen dituen jakin dugu. Bigarren fasean, inkestan parte hartu duten garatzaileen hamar bideo-jokoz osatutako corpus bat aztertu dugu. Eta hirugarren fasean, bigarren inkesta baten bidez, jokalarien corpuseko jokoei buruzko iritzia ikertu dugu. Hurrengo hiru ataletan, fase bakoitzean emandako pausoak laburtzen dira. 1.1 Lehenengo fasea: prozesua Steam orrialdean argitaratutako jokoez eraikitako katalogoak 3003 joko batzen ditu. Populazioaren kopuru txiki baten azterketaren bidez emaitzak orokortu ahal izateko, laginketa probabilistikoa erabiltzen da. Beste hitzetan esanda, parte-hartzaileak zoriz aukeratu behar dira eta erantzunak formula jakin batekin kalkulatutako kopuru minimo batera ailegatu behar dira (Alaminos Chica eta Castejón Costa, 2006). Lortutako 172 erantzunei esker, % 95 konfiantza mailarekin eta % 7,5eko laginketa errorearekin lan egin dugu. Horrek esan nahi du, egiten ditugun 100 adierazpenetik, 95 adierazpen errealitatetik % 7,5 batean aldendu daitezkeela (QuestionPro, d. g.). Ikerketa zientifikoan % 5eko laginketa errorea eskatu ohi da, baina, tamalez, garatzaileen interesik eza dela eta, ezin izan dugu kopuru horretara ailegatu. Garatzaileei bidalitako inkestan, enpresa eta jokoari buruzko galderak egin dizkiegu. Hala nola enpresaren handierari buruz, itzultzaileen profilari buruz, itzulpena egiteko artxiboari buruz eta lokalizazioaren berrikusketa eta kalitate kontrolari buruz galdetu diegu. 1 http://trace.unileon.es, http://www.ehu.es/trace 2 https://store.steampowered.com/ 12 1.2 Bigarren fasea: produktua Corpusa eraikitzeko, inkestan parte hartu duten garatzaileen jokoetatik, 30 000 jokalari baino gutxiago zituzten jokoak baztertu ditugu. Gainerakoak, bost talde nagusitan sailkatu ditugu garatzaileek inkestan eman duten informazioaren arabera: 1) lokalizazio sakon bat izan duten jokoak (hau da, berrikusketa eta kalitate kontrola izan duten jokoak), 2) lokalizazio ez sakon bat izan duten jokoak, 3) boluntario batek itzulitako jokoak, 4) programa automatiko batekin itzulitako jokoak eta 5) originaletik urruntzeko askatasunez itzulitako jokoak. Talde bakoitzeko, testu gehien daukaten bi jokoak aukeratu ditugu eta, jokoaren ezaugarrien arabera, 1000 edo 2000 hitz inguru aztertu ditugu. Jokoen azterketa Lambert eta Van Gorp-ek (1985) proposatuko lau mailako eskeman oinarritzen da. Lehenengo mailan, testuingurua aztertu dugu (garatzaileek inkestan emandako datuak); bigarren maila makro maila da (musika, irudiak, ; hirugarren maila mikro maila daukagu (esaldiz esaldiko analisia); eta, laugarren mailan, aurreko informazio guztiari buruz hausnartu dugu. Mikro mailan, Santoyok proposatutako metodoan (Merino Álvarez, 1994, 25. or.; Pajares, 2010, 498. or.) oinarritu gara eta aurkitutako fenomenoak lau talde nagusitan sailkatu ditugu: eransketak, ezbaliokidetasunak, aldaketak eta ezabapenak. Guztira 19 azpitalde biltzen dituzte, baina, artikulu honetan, ezbaliokidetasunetan ardaztuko gara, hauek baitira, gehienbat, jokoan ikus daitezkeen kategoriak. Gainerakoak, orokorrean, itzulpena originalarekin alderatuz baino ezin dira antzeman. Ezbaliokidetasunen barnean bederatzi kategoria identifikatu ditugu: kalko ez zuzenak, irudiarekiko desadostasunak, erratak, aurkezpen formatu ez zuzena, inkonsistentziak, ortografia arazoak, puntuazio arazoak, itzuli gabeko testuak eta aldaketa geografikoa. 1.3 Hirugarren fasea: harrera Jarraian, beste inkesta bat banatu dugu jokalarien artean. Espainian, 17 milioi bideo-joko jokalari baino gehiago daude (Brugat, 2019). Beste laginketa probabilistiko bat egin nahi genukeen arren, zoritxarrez, kasu honetan ezin izan ditugu jokalariak zoriz aukeratu eta, beraz, laginketa ez-probabilistikoa izan da. Hurbilen geneukan kontaktuei pasatu diegu inkesta eta hori zabaltzeko eskatu diegu. Lortutako 569 erantzunak oso erabilgarriak izanik ere, ez dute populazio osoa irudikatzen eta ez dute emaitzak orokortzeko aukera ematen. Laginketako jokalariei haien joko-esperientziari buruz galdetu diegu: jokatzeko aukeratzen dituzten hizkuntzak, itzulita ez dagoen joko bat erosteko gogoa, itzulpenetan aurkitu ohi dituzten Are garrantzitsuago, corpus analisian aztertutako bi jokoren zatiak erakutsi dizkiegu, haien itzulpenari buruz iritzia eman dezaten: lehenengo jokoa, itzultzaile profesional batek (edo itzultzaile talde batek) itzulita eta kasik desbideratzerik gabea; bigarrena, boluntario batek itzulita eta esaldi agramatikalen adibideekin. 2. Arloko egoera eta ikerketaren helburuak Bideo-jokoen lokalizazioaren arloan hainbat gai jorratu dira azken hamabost bat urteetan: aspektu teknikoak (Pérez Hernández, 2010), zaleek egindako lokalizazioa (Díaz Montón, 2011; Gil Puerto, 2017; Pérez Álvarez, 2016), paratestualitatea (Méndez, 2012), transkreazioa (Vázquez-Rodríguez, 2013; Zorrakin-Goikoetxea, 2016), azpitituluak (Mangiron, 2013; Méndez, 2017), akatsak (Vázquez Rodríguez, 2014), narratiba transmedia (Pujol i Tubau, 2015), harrera (Mangiron, 2018), bikoizketa (Mejías Climent, 2019) eta abar. Lan horiek guztiek sektorearen oinarriak finkatu dituzte eta lokalizazioaren deskribapen ezin hobea egiten lagundu dute. Tesi-lan honen abiapuntu hirukoitzak (prozesua, produktua eta harrera), hurbilketa bakar batekin antzeman 13 IkerGazte, 2021 ezin diren ezaugarriak aztertzea du helburu. Bestalde, egindako laginketa probabilistikoarekin, ikuspuntu zabalago bat lortu nahi izan dugu (muga jakin batzuei baldintzatuta badago ere). Ikerketaren helburu nagusia garatzaileek lokalizazio prozesuan hartzen dituzten erabakiek jokalariek joko bati buruz izango duten iritzian zer eragin daukaten aztertzea da. Halaber, aurreko atalean azaldutako hiru faseek helburu bana daukate: Prozesua: bideo-jokoen lokalizazioa garatzaileen ikuspuntutik aztertzea eta, batez ere, joko bakoitzeko itzultzailearen profila baieztatzea. Produktua: itzultzaile profesionalek, boluntarioek eta programa automatikoen bidez itzulitako bideo-jokoak alderatzea. Harrera: jokalariek bideo-joko ezberdinen itzulpenetan desberdintasunak sumatzen dituzten egiaztatzea. Lokalizazio prozesuak jokalarietan daukan eragina aztertzeko, fase bakoitzak aurrekoaren menpe egon behar du. Horrela, lehenengo prozesu inkestan parte hartu duten garatzaileen jokoak baino ez dira corpusean sartu eta jokalariei corpusean aztertu diren jokoak baino ez zaizkie erakutsi. 3. Ikerketaren muina Corpus analisitik eta bi inkestetatik erauzi den informazioa oso aberatsa izan arren, artikulu honen xederako oinarrizko datuak baino ez dira emango. Hala, garatzaileen artean egindako inkestari esker, badakigu, itzultzailearen profilari dagokionez, itzulpengintza enpresa dela aukerarik ohikoena. 1. irudian nabaritzen den bezala, itzulpengintza enpresari, itzultzaile profesionalek, boluntarioek eta lankideek jarraitzen diote. Fisher-en proba zehatzarekin (bi aldagai kualitatiboren arteko harremana konparatzeko proba), enpresa garatzaile handienen % 93k itzulpengintza enpresak aukeratzen dituztela ikusi dezakegu. Bost langile baino gutxiago dauzkaten enpresen artean, ordea, % 24k baino ez dituzte itzulpengintza enpresak aukeratzen eta % 32k boluntarioekin lan egitea lehenesten dute. 1. irudia. Itzultzaileen profila 1.2 atalean esan bezala, corpus analisiaren jokoak bost taldetan bereizi ditugu. Hurrengo taulan, lehenengo hiru taldeetan ezbaliokidetasunak erakusten dituzten segmentuen batez besteko portzentajea adierazten da. Begi-ukaldi batez ikusten den bezala, gure analisiaren arabera, boluntarioek itzulitako jokoetan ezbaliokidetasun gehiago daude profesionalek itzulitako jokoetan baino. 14 1. taula. Jokoan ikus daitezkeen ezbaliokidetasunen kopurua corpuseko talde bakoitzean Taldea Jokoan ikus daitezkeen ezbaliokidetasunak Itzultzaile profesionalak, berrikusketa eta kalitate kontrolarekin % 2,7 Itzultzaile profesionalak, berrikusketa eta kalitate kontrolik gabe % 4,2 Boluntarioak % 22,6 Gure analisia jokalarien iritziarekin bat datorren egiaztatzeko, jokalariei bi bideo erakutsi dizkiegu (bata boluntarioek itzulitako joko batena eta bestea profesionalek itzulitako joko batena). Sei posizioko eskala batean, joko bakoitzaren itzulpenaren kalitatea puntuatzeko eskatu diegu eta 2. irudian haien erantzunak ikusi ditzakegu. Lerro urdinak boluntarioek itzulitako jokoa irudikatzen du eta hirugarren posizioa da erantzun gehien dituenak. Profesionalek itzulitako jokoan (lerro laranja), erantzun gehien dituen posizioak bostgarrena da. 2. irudia. Itzulpenen kalitatea jokalarien arabera 4. Ondorioak Hiru faseetako emaitzak konbinatzen baditugu, tesiaren helburua bete dugula esan dezakegu: garatzaileek lokalizazio prozesuan hartutako erabakiek jokalarien iritzian eragiten dutela egiaztatu dugu. Datuen arabera, aukeratutako itzultzailearen profila garatzaileen enpresaren handierarekin lotuta dago. Enpresarik txikienek, beharbada baliabide ekonomikoen falta dela eta, gainerako enpresek baino maizago, jokoa boluntarioen bidez itzultzea erabakitzen dute. Horri buruz hausnartzea komeni da, ostera, itzultzailearen profilak azken emaitzan eragin handiena duen aldagaia baita (berrikusketa eta kalitate kontrola burutzea baino gehiago). Itzulpenaren kalitateak ondorioak izango ditu jokalarien itzulpenari buruzko iritzian eta, potentzialki, baita jokoari edo enpresari buruzko iritzian. Ikerketa ordenagailurako argitaratutako jokoetara mugatzen den heinean, haren emaitzak ez dira zertan beste plataformen jokoetarako baliagarriak izan behar. Era berean, jokalarien laginketa ez probabilistikoa denez, haren emaitzak ezin dira populazio osora orokortu. 15
science
addi-1e973e39c81b
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/53862
Afasiaren ebaluazioa eta tratamendua euskal elebidunetan: Euskal Herriko egungo egoeraren azterketa
Villanueva Sanchez, Iker
2021-11-19
Gradu Amaierako Lana Medikuntzako Gradua Afasiaren ebaluazioa eta tratamendua euskal elebidunetan: Euskal Herriko egungo egoeraren azterketa LABURPENA Sarrera: Afasia burmuineko lesio baten ondorioz (adb. iktusa) hitz egiteko ahalmenaren galera da, eta komunikazio arazo handia eragiten du. Elebidunetan, hizkuntza-arazoak ez dira beti gaixoaren hizkuntza guztietan agertzen, eta ageri direnean ere larritasuna ez da beti maila berekoa izaten, beraz ezinbestekoa da pazienteak hitz egiten dituen hizkuntza ezberdinak aztertzea. Euskal Herriko biztanleen %28.4a elebiduna da, baina gutxi dira afasia euskaraz ebaluatzeko tresnak. Ez dakigu egun klinikariek Euskal Herrian zein materialaren oinarrian aztertzen duten afasia euskaraz, eta egoera hau definitzea beharrezkoa da, profesionalen beharrak identifikatzeko eta garatzen ari den CAT testaren euskal estandarizazioak zein funtzio bete lezakeen hobeki jakiteko. Helburuak: Alde batetik, helburua egun afasiaren maneiua (ebaluazioa eta tratamendua) euskararen eremuan nola egiten den aztertzea izan da: zein tresna erabiltzen diren eta zein hizkuntzatan egiten den. Harreman klinikoan pazientearen hizkuntza-ohiturei erreparatzen zaien ala ez ere jakin nahi izan da. Azkenik, profesionalek ea gaur egun dauden euskal afasiologia arloko ikerketak ezagutzen dituzten aztertu nahi izan da, eta afasia euskaraz aztertzeko test estandarizatu gehiagoren beharra ikusten dutenetz. Metodologia: Zeharkako azterketa bat burutu da: afasiaren maneiuan diharduten euskararen lurralde osoko arlo ezberdinetako profesionalak galdezkatu ziren 15 galdera anonimoz osaturiko online galdetegi bat erabilita. Elkargo profesionalen laguntzari esker, inkestaren esteka profesionalei helarazi zitzaien eta nahi izan zutenek era boluntarioan bete zuten. Azterketa estatistikoa STATA programa informatikoaren bidez burutu zen eta alderaketak egiteko Pearson-en χ2 estatistikoa erabili zen. Emaitzak eta eztabaida: Guztira 77 erantzuneko lagina lortu zen. Erantzun zuten gehienak (% 57) logopedak ziren eta % 70ek euskaraz bazekien. Gehiengo handi batek (% 75ek) afasia aztertzeko tresnak erabiltzen zituen, logopedek beste arlo batzuetako profesionalek baino gehiago. Boston testa gehien ezagutzen eta erabiltzen zen testa, lurraldeka ezberdintasunak ikusi baziren ere. Profesionalen gehiengoak pazientearen hizkuntza ohituren eta preferentzien inguruan galdetzen zuen (% 86k eta % 66k hurrenez hurren), eta >% 62k era elebidunean artatzen zituen paziente euskaldunak. Profesional euskal elebidunak gehiago interesatzen ziren pazientearen hizkuntza preferentzien inguruan. Gehienetan (kasuen %90ean) euskarazko ebaluazioa era kualitatibo / informal baten burutzen zen, edo norberak garatutako edo itzulitako testak erabilita. Profesionalen gutxiengo batek (% 23k) baino ez zituen euskal afasiologia arloko lanak ezagutzen eta gehiengoak (% 98.5ek) afasia aztertzeko euskarazko tresna gehiagoren beharra adierazi zuen. Ondorioak: Paziente afasiadun euskaldunak gehienetan elebitan (euskaraz eta erdaraz) ebaluatuak eta tratatuak izaten dira, batik bat profesionalak berak itzulitako testak erabilita, edota ebaluazio informal baten bidez, inolako tresnarik erabili gabe. Horregatik, profesionalek afasia euskaraz aztertzeko test estandarizatu gehiagoren beharra ikusten dute, eta CAT testa euskarara egokitzea interesgarri izan daitekeela uste da. Gaiaren inguruko ikerketa gehiago behar da, lan honetan emandako ondorioen ebidentzia sendoagoa izateko. 1. SARRERA 1.1. AFASIA ETA ELEBITASUNA: DEFINIZIOA, OROKORTASUNAK Afasia terminoak grekoaren a- (falta) aurrizkian eta phasia-n (hitza) du jatorria. Afasiaren inguruko lehenengo ikerketa handia Brocak zuzendu zuen 1861n eta terminoa Armand Trousseau medikuak erabili zuen lehenengoz 1864an, honako definizioa proposatuta: ―egoera patologiko bat da zeinean hitz ahalmenaren galera, osoa edo zati batena gertatzen den, adimena bere horretan dagoela eta fonazio organoak osorik daudela‖ (1). Afasia hartutako lengoaiaren nahaste bat da, burmuinari eragiten dion lesio baten ondoriozkoa (2). Istripu zerebrobaskularraren ondorio ohikoenetariko bat da: momentu akutuan pazienteen % 35 inguruk afasia jasaten duela ikusi da zenbait ikerketetan (3, 4) eta osasun arazo handia suposatzen du (5). Afasian, hizkuntza modalitate desberdinak kaltetu daitezke, hala nola ahozkoa, idatzizkoa edota keinu hizkuntza; eta kalteak hizkuntzaren maila ezberdinetan eman daitezke, ekoizpen, ulermen edo errepikapenean adibidez (6). Gainera hizkuntza atal berezi batzuk kaltetu daitezke soilik: fonetika (soinuen ahoskera) edota semantika (hitzen esanahia). Hizkuntzaz gain, afasian beste alderdi batzuk kaltetzen direla ere ikusi da, tartean kognizioa eta bizi-kalitatea (7). Munduko biztanleriaren erdia baino gehiago elebiduna edo eleanitza da (8,9). Beraz, afasiaren kasu asko elebidunen afasia kasuak dira eta elebidunetan fenomeno afasikoak elebakarretan ematen diren modu berean ematen ez direla ikusi da (10). Elebiduna bi hizkuntza edota dialekto hitz egiteko gai den hiztuna da. Hainbat aldagai aintzat hartuta elebidun mota ezberdinak bereiz daitezke, besteak beste hizkuntza bakoitzaren jabetze-adina, erabilera edota balio afektiboaren arabera (11). Ez da beharrezkoa hizkuntza desberdinen ezagutza perfektua erakustea (12) eta ez dago hizkuntza era berdinean erabiltzen duten bi elebidun. Elebiduna ez da bi hizkuntza ezberdin hitz egiten duen pertsona soila, elebitasuna elebakarrek duten bestelako sistema holistiko baten moduan ulertu behar da, ondorioz zatiezina (13). 1.2. AFASIAREN ONDORIOAK ETA HIZKUNTZA BERRESKURAPENA ELEBIDUNETAN Elebidunen edo eleaniztunen kasuan, hizkuntza-arazoak ez dira beti gaixoaren hizkuntza guztietan agertzen (11), eta ageri direnean ere larritasuna ez da beti maila berekoa izaten (14,15). Afasia bereiztua edo disoziatua deritzo afasiak modu desberdinean erasaten dituenean bi hizkuntzak, eta elebidunen afasia kasuen % 35ean ematen da (16). Afasia selektibo kasuak ere deskribatu dira non hizkuntza bakarra kaltetzen den, bestea bere horretan mantentzen den bitartean (7,17,18). Gizabanako afasiko elebidunen hizkuntza-berreskurapenari dagokionez, bi motatako patroien arabera eman daiteke: - Berreskurapen paraleloan, antzeko defizitak ematen dira bi hizkuntzetan eta hizkuntzak antzera paraleloki errekuperatzen dira. Egile batzuentzat mota hau da ohikoena (19,20), beste batzuen arabera kasuen % 40an baino ez da ematen (21,22). - Beste berreskuratze mota ez paraleloa litzateke, non hizkuntza bakoitzak berreskuratze patroi ezberdin bat jarraitzen duen. Berreskuratze diferentziala izan daiteke (hizkuntza bat hobeto berreskuratzea) edo antagonikoa, non hizkuntza bakarra berreskuratzen den (15,23). Ribot-en legearen (1883) arabera, ondoen berreskuratzen den hizkuntza ama-hizkuntza da, beraz jabetze-adina da eragile nagusia; Pitres-en arabera (1895) ordea, afasia eman zen momentuan gehien erabiltzen zen hizkuntza hobeto berreskuratuko da, beraz erabilera maiztasuna da eragile nagusia (24). Azken urteetan egin diren ikerketetan emaitza kontrajarriak lortu dira gaiari dagokionez (22,25) Pertsona elebidunen sistema linguistikoen antolamendu zerebrala ez dator bat pertsona elebakarrek duten antolaketarekin (10,26). Pertsona elebidun eta elebakarren garunaren arteko desberdintasunak oraindik ikertzen ari dira: - Ikertzaile batzuen arabera lehenengo eta bigarren hizkuntzaren garun kokapenak zeharo ezberdinak dira, eta eskuin hemisferioaren parte hartzea handiagoa da elebidunetan (27,28). - Beste egile batzuen arabera ezkerreko hemisferioa da garrantzitsuena elebidunetan ere, eta ezberdintasuna mikrozirkuitu anatomikoetan datza (29,30). Aipaturiko desberdintasunak hein handi batean bigarren hizkuntzaren jabetza adinarekin lotuta daudela ikusi da, ematen du bigarren hizkuntza beranduago jasotzen denean burmuinean sakabanatuago agertzen dela nolabait (31). Afasiaren sintomak hizkuntza bakoitzaren ezaugarri gramatikalekin ere lotu dira zenbait ikerketetan (32,33), ematen baitu oinarri neurologiko ezberdinak daudela hizkuntza ezberdinetarako (26,34). Familia bereko hizkuntzen artean (adibidez gaztelania eta frantsesa, bi hizkuntza erromantzeak, indoeuropar aitzindari berbera jatorri duten hizkuntzak) fenomeno hau ez da hain esanguratsua, baina familia ezberdineko hizkuntzen artean (hizkuntza ez indoeuroparra den euskara eta indoeuroparrak diren gaztelera edo frantsesarekin gertatzen den moduan) afasiaren sintomak oso ezberdinak izan daitezke: esaterako akats gramatiko oso ezberdinak ikus daitezke euskara-gaztelania edo euskara-frantsesa hitz egiten dituen elebidun afasiko baten bi hizkuntzetako bakoitzean (35,36). Laburbilduz, elebidunetan afasia prozesu konplexua da eta hainbat aldagaien menpe dago, besteak beste, bi hizkuntzen jabetze-adina, hizkuntzak familia berekoak diren, hizkuntza bakoitzaren ezagutza maila eta erabilera. Faktore horiek guztiak kontuan hartzea garrantzitsua da, ikusi baita hizkuntza bakarraren berreskuratzera zuzendutako errehabilitazioak ez duela beste hizkuntzaren berreskurapena bermatzen (37). Nahiz eta gaur egun prozesu konplexu horiek guztiz ondo ezagutzen ez diren (36,38,39), elebitasuna arlo klinikoan kontuan hartzea funtsezkotzat jotzen da (40). 1.3. AFASIA EUSKARAZ AZTERTZEAREN GARRANTZIA 1.3.1. Egungo egoera: Afasiaren azterketa Euskal Herrian 2016an publikatutako azken ikerketa soziolinguistikoko datuen arabera (41), Euskal Herriko biztanleen %28,4a elebiduna da, eta ehuneko hori handitzen ari da. Badakigu 100.000 pertsonako 150-200 iktus kasu gertatzen direla urtero gure inguruan (42), baina afasia pairatzen duten euskaldunen kopuru zehatza ez da inoiz publikatu. Gutxi dira afasia duten euskaldunak euskaraz ebaluatzeko tresnak ordea. Ondorioz, afasia duten hiztun euskaldunak gehienetan erdaraz (frantsesez edo gaztelaniaz) aztertuak izaten dira, beraz tartean hizkuntza bat ebaluatu gabe geratzen da, askotan lehen hizkuntza dena gainera. Horrek ondorioak ditu bai osasunerako eta baita ikerketarako ere (43). Pazientearen hizkuntza guztiak ebaluatzen ez badira, oharkabean pasa daitezke ebaluatu ez diren hizkuntza-arazoak. Esaterako, gurean euskara-gaztelania elebidun paziente afasikoetan ikusi da lesioaren ondoren bi hizkuntzak ez direla beti maila berean kaltetzen: euskaraz egindako bi kasu-azterketetan, hizkuntza-arazo larriagoak topatu ziren euskaraz erdaraz baino, paziente horiek lesioaren aurretik antzeko maila izan arren bi hizkuntzetarako (32,35). Paziente horiek gaztelaniaz soilik ebaluatu izan balira, ondorio okerrera helduko ziren ebaluatzaileak. Gainera, pazienteari eta haren senideei deserosotasuna eragin diezaieke, bereziki erdara ez bada egunero eta modu naturalenean erabiltzen duten hizkuntza (43,44). Jada zaharkituta dagoen eredu biomedikoaren paradigma gaindituta, Arreta Sanitario Integratua (ASI) aldarrikatzen da egun osasun-arreta eredu moduan: modu indibidualizatu eta errespetuzkoan pazientearen egoeraren abordaia holistikoa defendatzen du. Pazientearen eta bere inguruaren ohiturak (hizkuntza barne) kontuan hartu behar dira mediku-paziente harreman ahalik eta onena lortu eta pazienteari kalitatezko zerbitzu bat emateko, ikusi baita horrela osasun emaitzak nabarmen hobetzen direla (45). Horrela, gaixotu aurreko informazioarekin, terapia indibidualizatu bat eskaini dakioke pazienteari, ASI modeloari eta gaur eguneko afasia terapian defendatzen den ereduari jarraiki (46). Pertsona bakoitzean zentratutako arreta eredu hau errehabilitazio sozialerako giltza ere izan daiteke (47,48). Horregatik, euskal gizartea bezalako gizarte eleanizdunetan, hizkuntza arazoak dituzten gaixoen ingurune linguistikoa kontuan hartzea ezinbestekotzat jo beharko litzateke, gaixoen gizarteratze osoago batentzat. 1.3.2. Euskal Afasiologia Euskal afasiologia bere hastapenetan dagoela esan daiteke, gutxi dira euskal afasiari buruzko ikerketak, eta oraindik ez ditugu ezagutzen zein diren burmuineko kalteek euskaldunengan eragiten dituzten ondorioen zehaztasunak (32,35,36,49–54). Euskal afasiaren inguruko alderdi batzuk aztertu dira (tartean agramatismoa euskaraz), baina euskarazko test estandarizatuen urritasuna eta mugak kontuan hartuta, zaila da afasiaren ondorioak bere osotasunean aztertzea. Horregatik da hain beharrezkoa hizkuntzei egokitutako tresnak garatzea ikerketa afasiologikoan (55). Euskarazko sintomak aztertu ahalko balira, beste hizkuntzetako sintomatologiarekin konparatu ahalko genituzke. Era horretan mundu mailan egun egiten ari diren ikerketa-lan konparatzaile handietan parte hartu ahalko genuke (50,56). Euskal Herriko egoera soziolinguistikoa konplexua da: egun euskara ez da ofiziala Euskal Herri osoan eta lurraldeen arteko aldakortasun handia erakusten du (57). Euskaldun gehienak euskalkian aritzen dira egunerokotasunean eta euskara batua 1968an garatu bazen ere, bada oraindik ezagutzen ez duen jende asko. Osasungintza arloan euskararen inguruko kezka nahiko berria da, eta gaiaren inguruan argitaratu diren ikerketa gehienak azken urteetan garatu dira. Osakidetzako euskara planak ere ez dira behar bezain urrun heldu (58). Baliteke guzti honek euskal afasiologiaren garapena oztopatu izana (43). 1.3.3. Afasia euskaraz ebaluatzeko tresnak Afasia ebaluatzen denean afasiarik dagoen aztertzea, larritasun maila eta afasia mota (6) zehaztea bilatzen da, hizkuntzaren alderdi desberdinetan duen eragina baloratuta. Afasia ebaluatzeko test ugari daude hizkuntza ezberdinetan eta bakoitzak bere ezaugarri propioak ditu. Egun test erabilienen artean Boston testa (Goodglass eta Kaplan 1972) (59), Western bateria (Shewan eta Kertsz 1979, 1982) (60), Minnesota testa (Scheull 1953, 1973) (61), Porch indizea (Porch 1969, 1971) (62), Bartzelona testa (Peña Casanova 1991) (63), MT86 (Nespoulus 1990) (64) eta PALPA (Key, Lesser eta Coltheart 1992) (65) aipa ditzakegu, beste tresna askoren artean (55). Afasia ebaluatzeko tresna gehienak munduko hizkuntzarik erabilienetan diseinatu dira, batez ere ingelesez (66,67). Kontrara, oso test estandarizatu gutxi daude munduan hitz egiten diren gainerako hizkuntzetarako: alde batetik afasia era espezializatuan aztertzeko kezka nahiko berria delako munduko herrialde gehienetan; eta bestetik, itzulpen askotan ez delako metodologia egokia jarraitzen (55). Tresna kliniko baten itzulpen prozesua ezin da inoiz izan itzulpen literala (17,68), hizkuntza bakoitzaren ezaugarriak aintzat hartuta egin beharra dago. Baina ezaugarri linguistikoak ez ezik, errealitate kulturala ere kontuan eduki behar da (69) egokitzapen zuzen bat egiteko. Ondoren, estandarizazio urrats ezberdinak jarraitzea beharrezkoa da testa balidatua izateko (55,68–70). 1.3.3.1. Elebidunentzako Afasia Testa / Bilingual Aphasia test (EAT/BAT) Aipagarria da Elebidunentzako Afasia Testa / Bilingual Aphasia Test (17), euskarara egokitua izan zen lehen testa. Proba subjektuaren bi hizkuntzetan aplikatu behar da, hizkuntza bakoitzeko trebetasun linguistikoaren ebaluazioa egiteko. Elebidunentzako Afasia Testa hiru zatitan banatzen da: hizkuntza guztietarako berdina den zati bat, hizkuntza bakoitzaren azterketa zehatza eta hizkuntza pare jakin baten paralelismoaren azterketa berezia. Proba ehunka hizkuntza bikoteetara dago egokitua, baina hizkuntza bikote gutxi batzuetarako baino ez da balidatua izan (71). Hizkuntza bikote horien artean, gaztelania-euskara, euskara-ingelesa, euskarafrantsesa bikoteak daude (49). Elebidunentzako Afasia Testak hizkuntza domeinu asko aztertzen dituen arren, hizkuntza aztertzera baino ez da mugatzen, afasian kaltetzen diren beste alderdi batzuk aztertu gabe (esaterako, kognizioa eta bizi-kalitatea). Gainera, ez dakigu klinikariek tresna ezagutzen duten eta erabiltzen duten afasia euskaraz aztertzeko. Izan ere, klinikan erabiltzeko oso luzea da, eta testaren egileek hainbat saiotan zehar egitea proposatzen dute, horrek aplikagarritasuna zailtzen duelarik (71). 1.3.3.2. CAT Testa (Comprehensive Aphasia Test) Egun Marie Pourquié (lan honen zuzendaria) eta Amaia Munarriz ikertzaileak CAT Comprehensive Aphasia Test- testa euskarara egokitzen dabiltza, Europa mailako Collaboration of Aphasia Trialist COST Action IS1208 ikerketa sarearen baitan (72). CAT tresna jatorriz ingelesez garatu zen (73) eta oso erabilia da mundu anglofonoan. Europako hizkuntza aniztasuna kontuan hartuta, CAT tresna Europako hamalau hizkuntzatara1 egokitzen ari dira, era horretan afasiari buruzko ikerketa eta tratamendua hobetzeko xedearekin (71). COST sarearen helburua Europan hitz egiten diren hizkuntzen arteko konparaketak ahalbidetuko dituen ebaluazio tresna estandarizatu bat eratzea da; eta xede horretarako CAT testa egokitzea hobetsi du sareak, aldez aurretik markatutako baldintzak betetzen ditu eta (55,74). Alde batetik osoa da, hau da, hizkuntzaz gain, afasian maiz kaltetzen diren beste alderdi batzuk ere kontuan hartzen ditu. Baina osoa izanagatik ere, erlatiboki laburra da eta 90 minututan osoki pasa daiteke. Halaber, honako abantaila hauek ere eskaintzen ditu (75–78): - Erabiltzeko erreza da, afasiaren maneiuan diharduten profesional ezberdinentzako erabilgarria (linguistak, neuropsikologoak, logopedak edota neurologoak). - Hizkuntza desberdinetan afasiaren sintomak konparatzeko aukera ematen du, eta bidea ematen du alderaketan oinarrituta disoziazioak aurkitzeko. - Afasiaren hizkuntzaren berreskuratzeari buruzko informazioa eman dezake, nolabait eboluzioa aurreikusi eta errehabilitazioa gidatu dezake. CAT testak hiru atal nagusi ditu: lehenak gaitasun kognitiboa aztertzen du, bigarrenak hizkuntza eta hirugarrenak gaixoen egoeraren eta emozioen autoebaluazioa jasotzen du. Hizkuntzari dagokionez, ulermen atal bat eta adierazpen atal bat ditu. Hizkuntza guztietara egin nahi diren egokitzapenetan azpitest eta item berberak mantentzeak hizkuntzen arteko alderaketa ahalbidetuko du (35). Azpitestak egokitzeko bertoko hizkuntza eta kultura-ezaugarriak ere kontuan hartu dira (71). CAT tresnaren euskal egokitzapena erronka handia da, euskararen berezitasun linguistikoak eta lurraldeen arteko aldakortasuna barne hartu behar baititu euskararen eremu osoan erabilgarria izan nahi bada. Ez dakigu egun klinikariek Euskal Herrian zein materialaren oinarrian aztertzen duten afasia euskaraz, eta egoera hau definitzea beharrezkoa da, profesionalen beharrak zeintzuk diren identifikatzeko eta garatzen ari den CAT testaren euskal estandarizazioak zein funtzio bete lezakeen hobeki jakiteko. 2. HELBURUAK ETA HIPOTESIAK Gradu Amaierako lan honen helburuak hurrengoak izan dira: 1. Egun afasiaren maneiua (ebaluazioa eta tratamendua) euskal elebidunetan nola egiten den aztertzea, euskararen lurralde osoan (Euskal Herrian), profesional ezberdinen (neurologoak, logopedak/ortofonistak, psikologoak, neuropsikologoak eta abar) testigantzetatik abiatuta. Batez ere afasiaren ebaluazioan zentratu gara: afasiaren ebaluazioa egiteko erabiltzen diren tresnak zeintzuk diren eta tresna horien ezaugarri garrantzitsuenak. 2. Hizkuntzari ematen zaion garrantzia ebaluatzea, batez ere euskaran zentratuz. Afasiaren ebaluazioa eta tratamendua zein hizkuntzatan egiten den jakin nahi izan da, baita harreman klinikoan pazientearen hizkuntza-ohiturei erreparatzen zaion ala ez. Euskarazko arreta eskaintzen dutenen kasuan, nola (zein tresna erabilita…) egiten duten ere jakin nahi izan da. 3. Euskal afasiologiaren ezagutza baloratzea: euskararen eremuan afasiaren arloan diharduten profesionalek ea gaur egun dauden ikerketak, horien artean euskarara egokitutako testak eta euskal afasiologia arloko lanak, ezagutzen dituzten aztertu nahi izan da. Horrez gain, profesionalek afasia euskaraz aztertzeko test estandarizatu gehiagoren beharra ikusten duten aztertu nahi izan da, eta test ezberdinak (horien artean CAT testa) euskarara egokitzeak eduki dezakeen interesa. 4. Aldagai soziodemografiko ezberdinek (adibidez lurralde historikoa, adina, arlo profesionala, euskararen jakintza edo paziente euskaldun kopuruak) aurreko hiru helburuetan aipatutako aldagaietan influentzia duten baloratzea. Hipotesiak lau helburu horien oinarrian eman genituen. Hauek izan dira: 1. Aldagai soziodemografikoei buruzkoak (lehen azpiatala): - H1: Lortu dugun lagina anitza da eta afasiaren arloan Euskal Herrian diharduten profesionalen profila era egokian islatzen du. - H2: Gure inguruan logopedak gehiago aritzen dira arlo pribatuan publikoan baino, beste profesional batzuk (adibidez neurologoak) ez bezala. - H3: Euskaraz dakiten profesionalen eta pazienteen ehunekoa lurralde historikoaren arabera aldatzen da. - H4: Profesional ezberdinen artean ezberdintasun esanguratsuak daude afasiaren ebaluazioari dagokionez: logopedek gehiago erabiltzen dituzte galdetegiak, neurologoek gehienetan azterketa informala (tresnarik erabili gabe) egiten dute. 2. Afasia aztertzeko tresnei buruzkoak (bigarren azpiatala): - H5: Afasia aztertzeko tresna ezberdinak (testak, galdetegiak, bateriak) erabiltzen dira klinikan, horien artean CAT testa. - H6: Tresna horiek gehienetan erdaraz (gaztelania edo frantsesa) baino ez dira erabiltzen. - H7: Gehienetan tresna horiek afasiaren diagnostikoa/ebaluazioa egiteko erabiltzen dira klinikan. Gutxiagotan, terapia bideratzeko, ikerkuntzarako eta beste helburu batzuetarako. - H8: Klinikan oro har tresna laburrak erabiltzen dira, kontsulta bakar baten edo gutxitan pasatzeko modukoak. 3. Hizkuntzaren garrantziaren inguruan (hirugarren azpiatala): - H9: Harreman klinikoan askotan ez dira pazientearen ohitura linguistikoak (hitz egiten dituen hizkuntzak, bere ingurune linguistikoa eta abar) aztertzen, eta bere preferentziak ez dira kontuan edukitzen (zein hizkuntzatan artatua izan nahi duen alegia). - H10: Profesionalek euskara jakiteak garrantzia du hizkuntza kontzientziari dagokionez. Era berean, euskara gehien erabiltzen den lurraldeetan eta paziente euskaldun gehien dituzten profesionalek kontzientziatuago daude pazienteen hizkuntza-eskubideei dagokienez. - H11: Paziente euskaldunak gehienetan erdaraz baino ez dira ebaluatuak izaten eta terapia ere erdaraz baino ez da egiten maiz. - H12: Euskara erabiltzen duten profesionalen kasuan, sarri profesionalak berak itzulitako testak erabiltzen dira, edota ebaluazio informal bat egiten da inolako tresnarik erabili gabe - H13: Euskarazko ebaluaketa edota terapia egiten dutenen profesionalen kasuan, irizpide ezberdinak erabiltzen dituzte harreman klinikorako hizkuntza aukeratzeko (adibidez pazienteak gehien erabiltzen duen hizkuntza zein den edota lehenengo hizkuntza zein den). 4. Ikerketa afasiologikoari buruzkoak (laugarren azpiatala): - H14: Afasia arloan Euskal Herrian diharduten profesionalek ez dituzte euskal afasiologia arloko ikerlanak ezagutzen eta askok ez dute jada euskarara egokituta dauden test-en berri. - H15: Profesionalek afasia euskaraz aztertzeko test estandarizatu gehiagoren beharra ikusten dute, eta horien artean CAT testa euskarara egokitzea interesgarri izan daitekeela uste dute. hizkuntzalariak eta abar. Ikerlanean parte hartzeko baldintza bakarrak bi horiek izan dira: afasiaren arloan aritzea euskararen eremuan. Gure helburua ahalik eta lagin anitz eta zabalena jasotzea izan da, eta profesional elebakarren (gaztelaniaz edo frantsesez baino ez zekitenak) erantzunak ere kontuan eduki dira. 3.2. MATERIALA Lan honen xede informazioa lortzeko online galdetegi bat prestatu zen, aztertu nahi genituen aldagaiei zuzendutako galderak biltzen zituena (ikusi galdetegia 1. eranskinean), afasiaren maneiuan diharduten Euskal Herriko profesionalei bidaltzeko xedearekin. Google Forms euskarri digitalaren bidez prestatu zen galdetegia. Galdetegiaren bidez aldagai ezberdinak aztertu nahi izan genituen profesionalen partetik. Aldagai soziodemografikoei dagokionez, ikasketak, adina, generoa, lurraldea, lan-esparrua eta euskararen ezagutzaren inguruan galdetu genuen. Hona hemen aztertu genituen gainerako aldagaiak: - Afasia aztertzeko tresna berezien (test, galdetegi eta bateria ezberdinak, horien artean CAT testa) ezagutza eta erabilera. Gehien erabiltzen dutena zein den. - Afasia aztertzeko tresnak zein helburu nagusirekin erabiltzen diren. - Afasia aztertzeko erabiltzen d(ir)en hizkuntza(k), eta zeren arabera aukeratzen diren. - Afasia ebaluatzeko test klinikoak pasatzeko beharrezko denbora - Ea pazientearen ohitura linguistikoen (hitz egiten dituen hizkuntzak, ingurune linguistikoa) eta bere preferentzien ebaluazioa egiten den, harreman klinikorako hizkuntza aukeratze aldera. Paziente euskaldunen ehunekoa, eta horietan afasiaren ebaluazio eta tratamendua zein hizkuntzatan eta zein tresnaren bidez egiten den. Euskaraz ebaluatzen diren pazienteak nola ebaluatzen diren (zein tresnaren bidez, tresnarik erabiltzekotan). - Harreman klinikoan euskara edo erdara erabiltzeko irizpide nagusia zein den. - Gaur egungo euskal afasiologia arloko lan zientifikoen ezagutza - Afasia euskaraz aztertzeko test estandarizatu gehiagoren beharra, eta test ezberdinak (horien artean CAT testa) euskarara egokitzeak eduki dezakeen interesa. Galdetegia garatzeko, ikerketarako galdetegi egokiak garatzeko gidak irakurtzeaz gain (79) ikerlanaren hiru ikertzaile nagusiok beste profesional eta aditu batzuen laguntza eduki genuen. Horien artean, aipatzekoa da Newcastle-ko Unibertsitateko ikertzailea den Julie Morris2, hizkuntza asalduretan eta afasian aditua, Collaboration of Aphasia Trialists ikertaldeko kidea. 2018ko IARC-n (International Aphasia Rehabilitation Conference) aurkeztutako beren ikerlana (80) burutzeko erabili zuten galdetegia helarazi zigun, afasiaren ebaluazioaren inguruko nazioarteko inkesta bat. Horrez gain, IARC-n aurkeztu zen Swathi Kiran et al.-en lana ere kontuan eduki genuen gure inkestaren garapenerako (81). Euskal Herriko afasiologian eta epidemiologian adituak diren zenbait lagunen laguntza ere eduki genuen, tartean hurrengoak (ikusi esker onak atala xehetasun gehiagorako).  Lore Erriondo3, euskal afasiologiaren aitzindarietako bat. BAT testa, euskarara egokituta izan de lehen testa alegia, euskarara egokitu zuen (49).  Amaia Munarriz4, afasia euskaraz gehien aztertu duen egiletako bat (14,35,36). EHU-ko ELEBILAB ikerketa lantaldeko kidea da, eta M. Pourquiérekin batera CATaren euskal egokitzapenean dihardu (43). Profesionalei galdetegia bidaltzen hasi aurretik, gaian adituak diren gertuko hiru pertsonei erakutsi zitzaien inkesta proba pilotu moduan, inkestaren egokitasuna eta erantzuteko beharrezko denbora baloratze aldera. 3.3. PROZEDURA Prestatutako galdetegia 15 galdera nagusiz osatuta dago, gehienak aukera anitzekoak. Galdera guztiak anonimoak dira, horietan inolako datu pertsonalik eskatu gabe. Testa egiteko batez beste 5 minutu behar direla estimatu genuen, egin genuen proba pilotu txikian. Inkesta hiru hizkuntzetan garatu zen, Euskal Herriko ahalik eta profesional gehiagorengana heldu asmoz: euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez. Galdetegiaren hasieran (lehenengo galderaren aurretik) inkestaren eta Gradu Amaierako Lanaren nondik norakoen argibideak jarri ziren parte hartzaileen eskura: ikertzaile taldea, ikerlanaren helburu nagusiak, testaren egitura, erantzuteko beharrezko denbora eta zalantzak argitzeko ikertzaileen kontaktua. Galdetegia profesionalei pasatzeko eta erreklutamendua burutzeko EHU-ko CEISH etika komiteari baimena eskatu zitzaion. Etika komitearen onarpena lortzeko, lanaren behin-behineko memoria aurkeztu zen urtarrilaren 21ean, eta ondoren komiteak proposatutako aldaketak egin ostean behin betiko memoria helarazi zitzaien otsailaren 6an.eta Komite horren oniritzia jaso zen otsailaren 8an; ondoren, otsailaren 27an baimena berretsi zen (ikusi etika komitearen aldeko txostena 2. eranskinean). Galdetegia zabaltzeko etika komitearen instrukzioak jarraitu ziren, Munduko Medikuen Elkarteak aldarrikatutako Helsinkiko Deklarazioko printzipio etikoak aintzat hartuta (82). Galdetegia online zabaldu zen otsailaren 26tik martxoaren 29ra bitartean. Zenbait elkarte profesionalek5 emandako laguntzari esker burutu ahal izan zen erreklutamendua: elkarteek inkestaren esteka helbide elektroniko korporatiboaren bidez helarazi zioten langileei, eta gero, nahi izan zutenenek era boluntarioan bete zuten. Elkarte ezberdinengana helbide elektronikoaren bidez edota telefonoz zuzendu ginen laguntza eske, eta azalpen-dokumentu bat bidali genien, profesionalen inolako informazio pertsonalik eskuratuko ez zela argi utziz eta lanaren nondik norakoak azaltzen: ikertzaile nagusiak, ikerlanaren helburuak, eskatzen zen laguntza eta argibide gehiago eskuratzeko kontaktua. Ondoren, parte hartzeko oniritzia 5 Gipuzkoako Sendagileen Elkargoa, Bizkaiko Medikuen Elkargoa, Arabako Medikuen Elkargoa, Bizkaiko Psikologoen Elkargoa, Gipuzkoako Psikologoen Elkargoa, Arabako Psikologia Elkargoa, Euskadiko Logopeden Elkargoa, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea. ematekotan, elkarteek baimen-agiri bat sinatu behar izan zuten. Baimen-agiri horiek jasotzen joan ahala, CEISH komiteko idazkaritzara bidali ziren artxibatzeko (ikusi jasotako elkarteen baimen-agiriak 3. eranskinean). Euskadiko Logopeden Elkargoak eta Arabako Psikologen Elkargoak, inkesta aipaturiko prozedura jarraituta zabaldu bazuten ere, uko egin zioten baimen-agiria bidaltzeari. Aipatzekoa da, zenbait elkargo profesionaletan, inkesta profesionalei mail bidez bidaltzeaz gain, beste euskarri digital batzuen bidez ere zabaldu zutela: OEE-k (Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea) boletin elektroniko korporatiboaren bidez ere zabaldu zuen, eta EAEko hiru Psikologoen elkarteek beren web orrian argitaratu zuten. Afasia aztertzen duten zentro pribatu batzuetara ere jo genuen, zentro horietako mail korporatiboei bidaliz galdetegiaren link-a. Azkenik, gure kontaktu pertsonal batzuekin (afasia aztertzen zuten profesionalak) ere zuzenean kontaktatu zen helbide elektroniko bidez, eta galdetegia erantzuteko esteka bidali zitzaien. Beren inguruko beste kontaktu batzuen artean zabaltzeko eskaera ere egin zitzaien, ikertzaileok hirugarren pertsona horien inolako informaziorik jaso gabe. 3.4. ANALISI ESTATISTIKOA Google Forms plataformak eskaintzen dituen euskarrien bidez jaso ziren emaitzak. Prozesuan ez zen inkesta bete zuten kideen inolako daturik eskuratu, erantzunak baino ez ziren deskargatu. Adina eta afasia aztertzeko tresnak pasatzeko beharrezko denbora izan ziren aztertutako aldagai kuantitatibo bakarrak. Gainerako aldagai guztiak kualitatiboak ziren eta horien deskribapenerako maiztasun absolutuak eta portzentajeak erabili ziren. Deskribapena 4 azpiataletan banatu zen (helburuak eta hipotesiak ataletan erabilitako berberak): aldagai soziodemografikoak, afasia aztertzeko tresnak, hizkuntza eta euskal afasiologia. Aldagai kualitatiboen arteko alderaketak egiteko Pearson-en χ2 estatistikoa erabili zen. Estatistikoki esanguratsua zen ala ez ondorioztatzeko esangura maila (α) 0,05ekoa ezarri zen. Azterketa estatistikoa burutzeko STATA programa informatikoa erabili zen, zehazki programaren 14. bertsioa. 4. EMAITZAK Guztira 78 erantzun jaso ziren. Horietatik erantzun bakarra baztertu zen, ez baitzituen aldez aurretik jarritako baldintzak betetzen: euskararen eremutik kanpoko profesional batek emandako erantzuna zen. Beste erantzun guztiak kontuan hartu ziren, eta guztira 77 erantzuneko lagina (n=77) lortu zen. 4.1. ALDAGAI SOZIODEMOGRAFIKOAK Inkestan parte hartu zutenen profil soziodemografikoa aztertuta, % 84 emakumeak ziren eta gainerako % 16a gizonak. Adinaren batez bestekoa 41 urte ziren, +/- 10 urteko desbideratze tipikoarekin. Gazteenak 23 urte zituen eta zaharrenak 72 urte (1. Irudia). Ikasketei edo arlo profesionalari dagokionez, gehienak logopedak ziren, ondoren neurologoak eta psikologoak edo neuropsikologoak. Gainerako % 13a beste arlo profesional batzuetakoa zen (ikusi 2. Irudia). Lan esparrua aintzat hartuta, esparru publikoan eta pribatuan aritzen zirenen ehunekoa antzekoa zen (% 42 eta % 52 hurrenez hurren), eta beste % 6a bi esparruetan aritzen zen (publikoan eta pribatuan). Chi karratu testa burututa, ezberdintasun esanguratsuak (p < 0.01) ikusi ziren lan esparrua eta arlo profesionala alderatuta: logopedak gehiago aritzen ziren esparru pribatuan beste arloetako profesionalekin alderatuta (3. Irudia). 4.2. AFASIA AZTERTZEKO TRESNAK Gehiengo handi batek (% 75ek) afasia aztertzeko tresnak erabiltzen zituen. Chi karratuaren bidez aztertuta (p < 0.01), ikusi zen logopedek beste arlo batzuetako profesionalek baino gehiago erabiltzen zituztela testak (4. Irudia) Klinikan erabiltzen diren test ezberdinen inguruan galdetuta (5. Irudia), Boston testa zen jende gehiagok ezagutzen zuen testa, eta baita jende gehiagok erabiltzen zuena ere (% 90ek eta % 56k hurrenez hurren). Ipar eta Hego Euskal Herrian antzeko proportzioan zen erabilia (%58 eta %55 hurrenez hurren). Ondoren Bartzelona testa zen 2. ezagunena eta erabiliena. Ezezagunena Porch indizea zen, % 20k baino ez zuen ezagutzen. Erabilera ez zetorren guztiz bat ezagutzarekin. Adibidez, Minnesota testa nahiko ezaguna bazen ere (ia jendearen erdiak ezagutzen zuen), oso erabilera baxua zuen. Estatistikoki esanguratsuak izan ez baziren ere, ezberdintasunak aurkitu ziren lurraldeari begira test desberdinen erabilerari dagokionez. MT86 Iparralden Hego Euskal Herrian baino askoz ere ezagunagoa zen (% 92 eta % 29 hurrenez hurren). Kontrara, Bartzelona testa Hego EH-ko profesionalen % 88k ezagutzen zuen eta Iparraldeko %8k baino ez. Antzeko fenomenoa gertatzen zen EPLA testarekin, Evaluación del Proceamiento Lingüístico en la Afasia (Valle eta Cuetos 1995) (83), 93.2 51.5 0 20 40 60 80 100 Logopedak Besteak Ehunekoa Arlo profesionala Ez erabili tresnarik Tresnak erabili 4. Irudia. Afasia aztertzeko tresnen erabilera arlo profesionalaren arabera, ehunekotan. Logopedek beste arlo batzuetako profesionalek baino gehiago erabiltzen zituzten afasia aztertzeko tresnak (p<0,01 chi2). jatorriz ingelesez garatutako PALPA testaren gaztelerazko bertsioa: Hego Euskal Herrian baino ez zen ezagutu eta erabilia, Iparralden ez zuen inork (n=0) ezagutzen. Gehien erabiltzen zuten tresnaren inguruan galdetuta % 36k Bartzelona tresna erantzun zuen eta beste % 36 batek Boston testa. Beste batzuek MT-86 (% 13), EPLA (% 7) eta CAT (% 2) erantzunak ere eman zituzten. Tresnak erabiltzen zituzten gainerakoek beste erantzun batzuk eman zituzten, test bakoitza pertsona bakar batek aipatu zuelarik6. Norberak afasia aztertzeko zerabilen tresna zein hizkuntzatan erabiltzen zuen galdetuta, gehiengoak (% 79k) erdaraz baino ez zuen erabiltzen. 2. Taulan jasota dago zein helburu nagusirekin erabiltzen zen testa. Arlo profesionalarekin alderatuz, estatistikoki esanguratsuak ez ziren zenbait ezberdintasun ikusi ziren; esaterako, inkestan parte hartu zuten hizkuntzalariek (n=2) testak ikerkuntzarako erabiltzen zituzten. 5. Irudia. Afasia aztertzeko tresna ezberdinen ezagutza eta erabilera, ehunekotan. n %95eko Konfiantza tartea, minututan. 2. Taula. Profesionalek afasia aztertzeko tresnak erabiltzeko helburu nagusia. Gehiengoak (% 53.6) afasiaren diagnostikoa/ebaluazioa burutzeko erabiltzen zituen. Helburuak Lagina (n) Ehunekoa (%) Afasiaren diagnostikoa/ebaluazioa 37 53.6 Afasiaren diagnostikoa/ebaluazioa eta Terapia bideratzea 16 23.1 Afasiaren diagnostikoa/ebaluazioa eta Ikerkuntza 3 4.4 Terapia bideratzea 10 14.5 Ikerkuntza 2 2.9 Ebaluazio kognitiboa 1 1.5 Guztira 69 100 4.3. HIZKUNTZA Beren pazienteen hizkuntzen inguruan galdetuta, gehiengoak (% 51) paziente euskaldunak laurdena baino gutxiago zirela esan zuen. Aipagarria da % 8k ez zuela paziente euskaldunik, eta beste % 8 batek ez zekiela zenbat paziente euskaldun zituen (6. Irudia). Esanguratsuak izan ez arren, aldeak ikusi ziren lurralde historikoen artean (7. Irudia): proportzioan paziente euskaldunen ehuneko handiena Gipuzkoan zegoen, baxuena Araban eta Lapurdin. 7. Irudia. Paziente euskaldunen ehunekoaren araberako banaketa lurralde historiko bakoitzean. Ulerkortasuna hobetzeko, paziente euskaldunen ehunekoa laurdena baino gehiago edo gutxiago zenaren arabera egin da. Profesionalek emandako erantzunetan oinarritzen da (profesionalen zein ehunekok lurralde bakoitzean eman duen erantzun bat edo beste). Profesionalen hizkuntza kontzientziari erreparatuta, gehiengoak pazientearen hizkuntza ohituren inguruan galdetzen zuen (8. Irudia): - Preferentziak: pazientea zein hizkuntzatan artatua izan nahi duen. - Hizkuntza-maila: pazienteak zein hizkuntza hitz egiten dituen eta zein mailarekin. 100 79.2 22.7 71.4 90 50 20.8 77.3 28.6 10 50 0 10 20 30 40 50 60 70 80 90 100 Araba Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Lapurdi Nafarroa Beherea Profesionalen ehunekoa Paziente euskaldunak > % 25 Paziente euskaldunak < % 25 7.8 50.7 20.8 13.0 7.8 0 10 20 30 40 50 60 Bat ere ez %25 baino gutxiago %25 - %50 artean %50 baino gehiago Ez dakit/ez dut galdetzen Ehunekoa Paziente euskaldun kopurua 6. Irudia. Paziente euskaldunen kopurua, ehunekotan. Profesionalei galdetu zitzaien, beren paziente euskaldunen ehunekoagatik. - Ingurune linguistikoa: pazienteak bere egunerokoan gertukoekin erabiltzen duen hizkuntza zein den (lagunekin, familiarekin eta abar). Oro har hiruretatik gutxien galdetzen zena pazientearen preferentzien inguruan zen, jendearen gehiengoak galdetzen bazuen ere (% 66). Profesionalen hizkuntzarekin alderatuta, profesional euskaldunek gehiago galdetzen zuten. Era berean, tratamendua elebitan (euskaraz eta erdaraz) egiten zutenak gehiago interesatzen ziren pazientearen hizkuntza preferentzien inguruan tratamendua elebakarrez (erdaraz soilik) egiten zutenak baino. Konparaketa hauek, 4. Taulan adierazita daudenak, esanguratsuak izan ziren Chi karratuaren testa burututa. 4. Taula. Pazientearen preferentzien inguruan galdetzen zuten profesionalen ehunekoa, profesionalen euskararen jakintza eta tratamendurako erabiltzen dituzten hizkuntzak aintzat hartuta. Konparaketak estatistikoki esanguratsuak izan ziren (p<0,01 chi2). Preferentzia linguistikoen inguruan galdetzen al zaio pazienteari? Profesionalek euskaraz jakitea Tratamendu hizkuntza Guztira (%) Bai (%) Ez (%) Elebiduna (euskaraz eta erdaraz) (%) Elebakarra (erdaraz) (%) Bai 85.7 40.9 97.6 39.1 71.8 Ez 14.3 59.1 2.4 60.9 21.2 Guztira 70.1 29.9 65.2 34.8 - p balioa < 0.01 < 0.01 - 66 92 86 26.0 0 20 40 60 80 100 Preferentziak Hizkuntza-maila Ingurune linguistikoa Ehunekoa Bai, galdetzen da Ez da galdetzen Ez dakit 8. Irudia. Pazienteen hizkuntza ohituren eta preferentzien inguruan galdetzen zuen profesionalen ehunekoa. Hiru aldagai aztertu ziren: ingurune linguistikoa (pazienteak gertukoekin erabiltzen duen hizkuntza), hizkuntza-maila (hitz egiten dituen hizkuntzak eta zein mailarekin) eta preferentziak (zein hizkuntzatan artatua izan nahi duen). Harreman klinikorako erabiltzen ziren hizkuntzen inguruan galdetuta, gehiengoak bi hizkuntzetan (euskaraz eta erdaraz) ebaluatzen eta tratatzen zituen paziente euskaldunak, % 62k eta % 65ek hurrenez hurren. Chi karratuaren bidez aztertuta, ebaluazio eta tratamendu hizkuntzaren arteko harremana aurkitu zen (p balioa < 0.01): ebaluazio elebiduna (euskaraz eta erdaraz) egiten zuten profesionalek tratamendua ere elebitan burutzen zuten, eta kontrara, ebaluazio elebakarra (erdaraz) egiten zutenek elebakarrean burutzen zuten tratamendua. Euskaraz ebaluazioa burutzen zuen profesionalen gehiengoak era kualitatibo/informal baten egiten zuen, edo estandarizatutako testak beharrean norberak garatutako edo itzulitako testak erabiltzen zituzten. Gure inkesta erantzun zutenen artean, bi profesionalek baino ez zituzten euskaraz egokitutako tresnak erabiltzen, batek BAT erabiltzen zuen (49) eta beste batek CNL bateria (84) (10. Irudia). Afasiadun paziente euskaldunen ebaluazioa eta tratamendua egiteko hizkuntza profesionalen euskara jakintzarekin alderatuta, ezberdintasun estatistikoki esanguratsuak lortu ziren (Chi karratu testaren p balioa < 0.01): profesional euskaldunek gehienetan era elebidunean artatzen zituzten paziente euskaldunak (11. Irudia). 44.8 37.9 10.3 6.9 Norberak egindako itzulpena Azterketa informal/kualitatiboa Norberak prestatutako galdetegia Euskarara egokitutako testak 9. Irudia. Afasiaren ebaluazioa euskaraz egiteko profesionalek erabiltzen zituzten baliabideak, ehunekotan Profesional elebidunek euskaldunetan afasiaren tratamendua burutzeko hizkuntza bakarra aukeratu nahi izatekotan (euskara edo erdara) irizpide ezberdinak erabiltzen zituzten. Irizpide erabiliena (% 78.6) afasia momentuan pazienteak gehien erabiltzen zuen hizkuntza zein zen izan zen; gutxiago ondoko irizpideak erabili ziren: lehenengo hizkuntza, ingurune linguistikoa eta gutxien kaltetutako hizkuntza. 4.4. EUSKAL AFASIOLOGIA Profesionalen gutxiengo batek (% 23) baino ez zituen euskal afasiologia arloko lanak ezagutzen. Ez zen ezberdintasun esanguratsurik topatu aldagai soziodemografiko ezberdinekin alderatuta (euskara jakintza, arlo profesionala, adina eta generoa). Profesionalen gehiengoak (% 98.5) afasia aztertzeko euskarazko tresna gehiagoren beharra adierazi zuen. Kontrako erantzun bakarra baino ez zen jaso. Afasia aztertzeko tresna ezberdinak banaka aztertuta, EPLA eta Boston testa izan ziren euskaratzeko interes handiena piztu zutenak. Porch indizea izan zen euskaratzeko interes gutxienekoa: erantzun zutenen % 45ek baino ez zuen interesa adierazi (12. Irudia). Esanguratsua izan ez bazen ere, lotura ikusi zen testaren ezagutzaren eta euskaratzeko interesaren artean. Hala, profesionalen arabera, test ezagutu eta erabilienak ziren euskaratzeko interes gehien zeukatenak. Ildo beretik, Hego eta Ipar Euskal Herriaren artean lehen aipaturiko aldeak ikusi ziren berriro ere: Hego EH-ko profesionalek interesgarriago ikusi zuten EPLA euskaratzea Iparraldekoek baino, eta alderantziz, Iparralden interesgarriago ikusi zen MT86 euskaratzea Hego EH-n baino. Bartzelona testaren inguruan ez zen galdetu, euskarazko bertsioa badago eta. Profesionalei tartea utzi zitzaien euskarara egokitzeko interesgarri jotzen zituzten beste test batzuen izena emateko. Deigarria da profesional batzuk (n=5) Bartzelona testa aipatu zutela. Lau profesionalek (n=4) ulermenerako Token Testa (85) euskaratzea interesgarri izan zitekeela aipatu zuten. Pertsona bakar batek emandako beste erantzun batzuk ere jaso ziren7. 5. EZTABAIDA 5.1. ALDAGAI SOZIODEMOGRAFIKOAK Jaso genuen lagina (n=77) anitza izan zen; hala ere aldagai batzuei dagokionez lagin handiagoa beharko litzateke datu konparagarriak eta ebidentzia estatistikoki esanguratsua lortzeko. Esaterako, arlo profesionalaren inguruan erantzunen gehiengoa logopedek eman dituzte, gainerako profesionalen lagina oso txikia izan den bitartean. Lurraldeari dagokionez, erantzun gehienak Bizkaiko eta Gipuzkoako profesionalenak izan ziren, Nafarroa Beherako eta Arabako oso erantzun gutxi jaso ziren, eta Zuberoako emaitzarik ezin izan zen lortu. Aipatu kritika moduan galdetegian lurralde historikoaren inguruan galdetzen zitzaiela profesionalei, zehaztu barik ea bizitoki zeukaten lurraldea ala lan egiten zuten lurraldea jaso nahi zen. Horregatik, baliteke profesionalek galdera hau era ezberdin baten ulertu eta erantzun izana; eta honek, aipatutako lagin txikiarekin batera, lurralde historiko ezberdinen arteko alderaketak zaildu egin ditu. Horrez gain, Euskal Herri mailako erakunderik ez egoteak ere euskararen eremu osoko datu bilketa zaildu egin digu. Iparralden, adibidez, ez dago bertako profesionalak biltzen dituen erakunderik (ez dago bertako profesionalen elkargorik) eta horrek bertako lagina lortzeko arazo bat izan da, kontaktu pertsonalen bidez egin behar izan baitugu, eta horrek sesgo edo alborapen efektu bat izan dezake. Era berean, Zuberoan ez genuen kontakturik, eta ezinezkoa izan zaigu bertako laginik lortzea. Edonola ere, ezin daiteke ziurtasun osoz esan lurralde eta profesionalen profil ezberdintasun hauek alborapen bat suposatzen duten ala benetako errealitatearen isla diren. Izan ere, Bizkaia eta Gipuzkoa Euskal Herriko lurralderik populatuenak dira: bi lurralde horietan populazioaren % 59 kokatzen da (86). Arlo profesionalari dagokienez, logopedak dira aztertutako profesional taldeetatik oro har hizkuntzara dedikatzen diren bakarrak eta beraz interes gehien eduki ahal dutenak afasiaren inguruko inkesta baten parte hartzeko. Kontran, neurologo edo psikologoek afasiaz gain beste arlo asko jorratzen dituzte, eta ondorioz zailagoa da inkesta hau erantzuteko lagin handi bat topatzea. Beraz horrek azaldu lezake batez ere logopedek parte hartu izana inkesta erantzuten. Gainerako aldagai soziodemografikoen harira, emakume gehiagok parte hartu dute eta deigarria da profesional euskaldunen kopuru altua Euskal Herriko euskal hiztun kopuruaren batez bestekoarekin alderatuta: gure lagineko % 70ek euskaraz bazekien, inkesta soziolinguistikoaren arabera Euskal Herriko euskal elebidunen kopurua % 28koa den bitartean (41). Pentsa dezakegu horrenbeste, jasotako lagina ez datorrela guztiz errealitatearekin bat eta proportzioan euskaldun gehiagok parte hartu dutela, beharbada hizkuntza gaian motibazio gehiago daukatelako. Edonola ere, inkesta soziolinguistikoko datuek populazioaren osotasunari egiten diote erreferentzia eta ez dakigu zehazki afasiaren arloan lanean dabiltzan profesionalen profil zehatza nolakoa den (baliteke hizkuntza gaien inguruan lan egiten duten profesionalek hizkuntza kontzientzia eta interes gehiago edukitzea), beraz ezin dezakegu esan ziurtasunez gure lagina errepresentagarria ez denik. Lurralde batzuetako lagin txikia dela eta estatistikoki esanguratsua izan ez den arren, ezberdintasun nabariak ikusi dira lurraldeen artean profesionalen euskaldun tasak hartuta, baita paziente euskaldunen tasak kontuan hartuta ere. Paziente euskaldunen tasak askoz handiagoak dira Gipuzkoan, Araba eta Lapurdirekin alderatuta adibidez. Honek inkesta soziolinguistikoko datuekin bat egiten du eta lurralde bakoitzak hizkuntza aldetik ezaugarri eta behar ezberdinak dituela adierazten du. Lan esparru publiko eta pribatuari dagokionez dauden aldeak ere adierazgarriak dira. Frantziar estatuko osasun sistema mistoaren ezaugarriek (87) azaldu dezakete Iparraldeko profesional gehienak esparru pribatuan aritzea. Hego Euskal Herrian arlo profesionalaren arabera ikusten dira aldeak: inkestan parte hartutako logopeda gehienak esparru pribatuan aritzen dira; kontran, gainerako profesionalak arlo publikoan aritzen dira nagusiki. Orokorrean behin afasia diagnostikatuta (askotan ospitale publikoetan burutzen da diagnostikoa neurologoen edo beste profesional batzuen partetik), tratamendua pazientearen eta bere familiaren kargu geratzen da, eta normalean logopeda zentro pribatuetan egiten da. Logopeda gutxi batzuk baino ez daude osasun sistema publikoko sarearen baitako (Osakidetzan EAEn eta Osasunbidean Nafarroan) errehabilitazio zentro zehatzetan. Esaterako, Bizkaian Osakidetzaren baitan 2005ean 5 logopeda baino ez zeuden (3 Gurutzetan, 1 Basurtun eta 1 Gorlizeko ospitalean), eta guztira 3000 iktus baino gehiago artatu ziren (88). Hortaz, afasiak dakartzan ondorio latzak ezagunak diren arren (5,7), osasun publikoak ezin die tratamendua bermatu paziente guztiei, eta errekurtso ekonomiko gutxiago dituzten norbanakoak edo familiak askotan era egoki baten tratatu barik gera daitezke. 5.2. AFASIA AZTERTZEKO TRESNAK Afasia aztertzen zuten profesional gehienek afasia aztertzeko tresnak erabiltzen zituzten, baina ezberdintasun estatistikoki esanguratsuak aurkitu ziren arlo profesionalari erreparatuta: nagusiki logopedak ziren tresnak erabiltzen zituztenak. Honek profesionalen beharrak ezberdinak direla ondorioztatzera eraman gaitzake. Izan ere, adibidez neurologo batek urgentzietan ez ditu logopedak batek kontsulta baten eduki ditzakeen helburu edo behar berdinak: lehenengoak afasiaren susmoaren aurrean, iktus bat ikertzea eta deskartatzea izango du helburu nagusi; bigarrenak afasia ondo aztertu eta kategorizatu nahiko du, ahalik eta tratamendu egokiena eskaintzeko. Profesionalei afasia aztertzeko tresnak zein helbururekin erabiltzen dituzten galdetzean ere fenomeno berbera ikusi da. Parte hartu zuten hizkuntzalari guztiek (n=2) afasia aztertzeko tresnak erabiltzean ikerkuntza helburu zuten, orokorrean gainerako profesionalen gehiengoak tresna horiek afasiaren diagnostiko/ebaluazio klinikoa egiteko erabiltzen zuen bitartean. Nahiz eta lagin kopuru txikiagatik alderaketa esanguratsua ez izan, tendentzia nahiko argia da, eta ondorioztatu dezakegu profil profesional bakoitzean beharrak eta helburuak ezberdinak direla. Tresnen ezagutza eta erabilera orokorrean bat zetozen, eta test ezagutuenak oro har erabilienak ere baziren. Boston testa (59) izan zen ezagunena Euskal Herria osotasunean hartuta: oso erabilia da Hego eta Ipar EH-n, antzeko proportzioan. Boston testa mundu mailan test erabilienetariko bat da, eta hizkuntza ugaritara egokitua dago, tartean gaztelera (89) eta frantsesera (70,90). Horrez gain, nazioartean hizkuntza andanetara egokitua izan da edo egokitze bidean dago (55). Hego Euskal Herrian ezagutu eta erabiliena Bartzelona testa (63) izan zen. Bartzelona testa gaztelaniarako eta katalanerako izan da balidatua eta hori dela eta Hego EH-n baino ez zen ezagutu eta erabilia. Kontran, Ipar Euskal Herrian Bartzelona testa ia ez zen ezagutzen eta erabiliena MT86 testa (64) zen, frantses hiztunentzako garatua. Honek argi uzten digu Euskal Herriaren barneko lurralde ezberdinetan egoera ezberdina dela, eta bereziki Ipar eta Hego EH-ren artean alde ezberdinak daudela erabiltzen diren tresnei dagokienez. Aipagarria da, aipaturiko tresna guztiak test klasikoak direla, orain dela urteak argitaraturiko afasia aztertzeko tresnak: Boston 1972an, MT86 1990ean eta Bartzelona 1991n. Tresna berrienak, horien artean CAT testa (2004an publikatu zen lehen bertsioa) ez dira hain ezagun eta erabiliak. Hala, hein baten test bakoitzaren ezagutza publikazio urtearekin lotuta egon daiteke, zaharrenak ezagunenak izanik. Orain arte zerrendatutakoak erabilienak badira ere, deigarria da banakako erantzun ezberdin pila bat ere jaso zirela. Honek testak erabiltzerako orduan dagoen hetereogeneotasuna islatzen du: test aniztasun ikaragarria dago, gehienak ingelesez garatu badira ere gaur egun asko daude gaztelera edo frantsesera egokituta, eta profesional bakoitzak berarentzako erabilgarriena dena hautatzen du (55,66). Testak pasatzeko denboraren inguruan galdetuta, profesionalek test erlatiboki laburrak erabiltzen dituztela erantzun zuten, ordubete ingurukoak. Honekin suposatu dezakegu testak klinikan erabilgarriak izateko azkar pasatzeko modukoak izan behar direla, kontsulta bakarrean edo pare baten. Horrek ere test batzuen erabilera baxua azaldu dezake, esaterako BAT testarena, pasatzeko denbora luzea behar baita (71). Azkenik, garrantzitsua litzateke baita ere afasiaren ebaluazioan pazientearen ongizatea baloratzea, afasian maiz hizkuntzaz gain beste arlo batzuk ere kaltetzen baitira, tartean bizi-kalitatea (7). Badaude test batzuk (esaterako CAT testa) arlo hauek baloratzen dituztenak (75). Beste aukera bat Pazienteak Hautemandako Emaitzen Neurketa (PHEN/PROM) erako galdetegiak txertatzea litzateke, pazientearen autoebaluazioa eta terapiak pazientearengan dauzkan ondorioak ebaluatzea ahalbidetzen dutenak (45). Esaterako, aukera bat afasiadunei egokitutako galdetegi bat osatzea izan daiteke, haiengandik zuzenean datuak biltzeko galdera ezberdinekin: hizkuntza preferentzia, tresnen egokitasuna eta abar. Laburbilduz, profesionalen erantzunak aintzat hartuta, erabilgarria den euskarazko tresna bat garatu nahi bada, ezaugarri ezberdinak kontuan hartu behar dira: afasiaren azterketaren profil multidisziplinarra (profesional ezberdinek egiten dute, helburu eta behar ezberdinekin), testaren erabilgarritasuna (ezin du oso luzea izan) eta aldi berean osoa izatea (afasiaren alderdi ezberdinak aztertzea ahalbidetzea alegia). Horrez gain, Hego eta Ipar Euskal Herrian erabilgarria izan behar da. 5.3. HIZKUNTZA Orokorrean, afasiaren ebaluaketan pazientearen ohitura linguistikoak arakatzen dira. Pazienteen hizkuntza-maila (pazienteak zein hizkuntza hitz egiten dituen eta zein mailarekin) eta ingurune linguistikoa (pazienteak bere egunerokoan gertukoekin erabiltzen duen hizkuntza) inkestan parte hartu zuten profesionalen % 86k baino gehiagok ikertzen ditu, profesional guztiak aintzat hartuta (elebakarrak eta euskal elebidunak). Pazienteak zein hizkuntzatan artatua izan nahi duen profesionalen % 66k galdetzen du. Datu hauek benetan azpimarragarriak dira, inkesta betetako profesionalek oro har hizkuntza kontzientzia badutela adierazten baitu. Dena den, galderetatik azkena, pazientearen preferentzia linguistikoena (ea pazienteak zein hizkuntzatan arreta jaso nahi duen), beste bi galderak baino gutxiago galdetzen da, eta honek zenbait azalpen eduki ditzake. Alde batetik, ikusi da gehiago galdetzen dutela profesional euskaldunek eta ebaluazioa edota tratamendua elebitan egiten dutenek. Hau da, batez ere profesional elebidunek galdetzen diote pazienteari ea zein hizkuntzatan artatua izan nahi duen. Euskaraz ez dakiten profesionalek ez dute galdetzen hein handi baten (% 59). Ulertu daiteke elebakar askok pazienteari ea zein hizkuntzatan tratatua izan nahi duen ez galdetzea, gero ez baitira euskaraz zerbitzua eskaintzeko gai izango. Beste arrazoi bat hizkuntzak duen garrantziaz kontziente ez izatea izan daiteke. Dena den, profesional erdaldun batzuk bai galdetzen dutela erantzun zuten, gero pazientea (euskaraz tratatua izan nahi bazuen) beste profesional batengana deribatzeko. Azken jarrera hori txalotzekoa da, hizkuntza kontzientzia eta pazientea ardatz kalitatezko zerbitzua emateko bokazioa adierazten baitu, egun dagoen ebidentzia zientifikoarekin bat datorren praxi egokia (91). Garrantzitsua da profesionalek hizkuntza mugek (92) ekar dezaketen ondorioak ezagutzea eta pazientearen identitate kulturalak harreman klinikoan daukan eraginaz kontziente izatea (93), era horretan baino ez baitzaie pazienteei kalitatezko arreta bat eskainiko. Inkestan parte hartutako profesional gehienek ebaluazio eta tratamendua gehienetan elebitan egiten dituzte. Profesional euskaldunak dira oro har ebaluazioa eta tratamendua elebitan burutzen dituztenak; beraz gure ikerlanean parte hartu duten profesional euskaldunen kopuru altua dela eta, baliteke sesgo bat egotea datu honetan. Beste alborapen posible bat inkesta berarena litzateke, jendeak orokorrean inkestetan gizarteak positibotzat dituen baloreak erantzutera jotzen baitu (94). Dena den, emaitza estatistikoki esanguratsua izan da gure laginean, eta pozik egoteko moduko berri bat da. Benetako euskarazko eskaintza aktiboa eskaini ahal izateko erronka egun kultura aldaketa eta paradigma berriak txertatzean datza (58). Eskaintza aktiboaren ereduaren arabera, pazienteari hizkuntza aukera ezberdinak eskaini behar zaizkio berak eskatu behar izan gabe (91). Honek kolaborazio sareak eratzea suposatuko luke profesional edota klinika ezberdinen artean, profesional elebakarrek pazienteak profesional elebidunengana deribatu ditzaten, eta era horretan euskal elebidunek arreta elebitan bermatua izan dezaten. Osakidetzan berriki martxan jarri diren euskarazko arreta-zirkuituak (92) eredu moduan erabili daitezke, esparru pribatuan mota honetako sareak sortzea zailagoa bada ere. Afasiaren tratamendurako egoeraren arabera hizkuntza bakarra (euskara edo gaztelera) aukeratzen duten profesional elebidunek garrantzi gehien ematen diote pazienteak gehien erabiltzen duen hizkuntzari. Egungo ebidentzian ez dago gaiarekiko adostasun argi bat, eta klasikoki Ribot eta Pitres legeak bereizi izan dira (24). Lehenengoak garrantzi handiena ama-hizkuntzari ematen dio, hizkuntzaren berreskuratzea jabetze adinarekin lotuta dagoelakoan. Bigarrenak afasia eman zen momentuan gehien erabiltzen zen hizkuntzari, hizkuntzaren berreskuratzea erabilpen maiztasunarekin lotzen delakoan. Azken urteetan egin diren ikerketetan emaitza kontrajarriak lortu dira gaiari dagokionez eta ezin da gomendio orokor bat eman (22,25). Egungo ebidentzian oinarrituta, hoberena bi hizkuntzak ebaluatzea eta tratatzea dirudi, isilean egon daitezken sintomak diagnostikatu eta zuzendu ahal izateko, euskal ikerketa batzuek proposatzen duten bezala (32,35). Euskarazko ebaluazioa burutzeko oro har norberak itzulitako testak erabiltzen dira (askok Bartzelona edo Boston bezalako testak itzultzen dituzte literalki, test osoak edo test horietako item batzuk) edo ebaluazio informala egiten da. Ebaluazio informala helburu batzuetarako (esaterako urgentzietan afasia dagoen ala ez kategorizatzeko) erabilgarria izan daiteke, baina ez du afasiaren ebaluazio sakon bat ahalbidetzen. Ildo beretik, testen itzulpen literalaren bidezko ebaluazioa ez da kalitatezkoa, zenbait ikerketetan argi geratu den moduan (17,68). Beste era batera esanda, egoera horrek zalantzan jartzen du ebaluazioaren beraren fidagarritasuna, hizkuntzetako bat (euskara) aztertzeko erabiltzen den tresna egokia ez bada. Gainera, metodo hauen bidez (itzulpen literala eta ebaluazio informalaren bidez) lortzen diren emaitzak ez dira konparagarriak eta ez dute ikerketa handietan parte hartzea ahalbidetzen (43). Egun euskaraz afasia aztertzeko hiru tresna baino ez daude egokituta, horietatik lehenengoa baino ez da argitaratua izan: 1. Elebidunentzako Afasia Testa (BAT/EAT) (Erriondo 1993) (17,49). 2. Bartzelona testa (Erriondo, Peña) (63,95). 3. CNL (Cognitive Neuropsychology Laboratory) lengoaiaren screening bateria (Erdozia, Santesteban eta Laka 2003) (84). Aipagarria da, inkestaren erantzunetan oinarrituta, tresna hauek ez direla batere ezagunak afasia aztertzen duten euskal profesionalen artean, eta horien erabilera are baxuagoa da. Gure inkesta erantzun zutenen artean, bi profesionalek baino ez zituzten hauek erabiltzen, batek BAT erabiltzen zuen eta beste batek CNL bateria. BAT euskarara egokitutako lehen tresna da, euskara-gaztelania, euskara-frantsesa eta euskara-ingelesa hizkuntza bikoteetarako balidatua izan dena (49). Beste bi testak ez dira publikatuak izan, beraz ez dute ia hedadurarik izan. CNL bateriaren jatorrizko bertsioa Harvard-eko Unibertsitateak sortu zuen, baina ez zen publikatua izan. Hori dela eta, bere zabalera eskasa aurreikusita, galdetegian ez zen ezer galdetu bateria horren inguruan. Tarte bat utzi genuen ordea profesional bakoitzak erabiltzen zituen gainerako tresnak aipatzeko, eta pertsona bakarrak baino ez zuen CNL aipatu. Profesional hori hizkuntzalaria zen, eta ikerketa arloan erabiltzen zuen; klinika arloan aritzen zen inork ez zuen tresna hori erabiltzen ordea. Azkenik, aipagarria da Bartzelona testaren euskarazko bertsioa ez zuela inork erabiltzen, Bartzelona testaren gaztelerako bertsioa Hego Euskal Herrian tresna erabiliena zen bitartean. Euskarazko tresna hauek klinikariengana ez heltzeko arrazoi nagusia, euskaraz egokitzen diren tresnak publikatzeko eta zabaltzeko dauden zailtasunak izan daitezke, beste hizkuntza gutxitu batzuetan ere ikusi den fenomenoa (55). 5.4. EUSKAL AFASIOLOGIA Esan bezala, egun test gutxi daude euskaraz, eta beren ezaugarriak aintzat hartuta ez dira oso erabilgarriak: BAT tresna oso luzea da, CNL bateria ez da publikatua izan eta Bartzelona testaren euskarazko bertsioa ere ez dago eskuragarri. Inkestan parte hartu zuten profesionalek euskarazko test gehiago garatzeko beharra (test berriak sortuz propio edo beste hizkuntza batzuetan daudenak egokituta) ikusi dute (kontrako erantzun bakarra baino ez da egon). Behin garatuta ordea, testa era egoki baten zabaldu behar da, erreza ez dena orain arte publikatutako testek izan duten zabalpen urria eta euskal afasiologiaren ezagutza eza ikusita. Gure inkestako lagineko profesionalek euskaran arreta eskaintzeko interesa badute ere (gehienak pazienteen hizkuntza-ohituren inguruan interesatzen dira eta elebidunei tratamendu/ebaluazio elebiduna eskaintzen diete), deigarria da oso ehuneko baxuak baino ez dituela euskal afasiologia arloko ikerlanak ezagutzen (% 23k). Honek adierazten digu egun ikerketaren eta arlo klinikoaren artean dauden zubiak ez direla nahikoak. Zenbat euskal ikertzaileren arabera, euskarazko tresnarik ez edukitzea oztopo nagusia izan daiteke zubi horiek eraikitze aldera (43). Laburbilduz, euskarazko test bat garatzea erronka handia da, eta alderdi ezberdinak kontuan eduki behar dira erabilgarria izan nahi bada: - Euskal profesionalen beharrak identifikatu eta aintzat hartu behar dira. Testak polibalentea izan behar du, helburu ezberdinetarako erabilgarria: afasiaren ebaluazio klinikoa eta beste hizkuntza batzuen datuekin alderaketa (ikerkuntza) ahalbidetu behar ditu. Horretaz gain, erabiltzeko erraza izan behar da, iraupen aldetik kontsulta bakarrean (edo asko jota bi kontsultetan) pasatzeko modukoa. Euskararen berezitasun linguistikoak eta lurraldeen arteko aldakortasuna barne hartu behar ditu euskararen eremu osoan erabilgarria izatea nahi bada, tartean euskalkiak eta lurralde ezberdinen arteko alde soziolinguistiko eta demografikoak. Ikusi dugunez, euskararen erabilera ez da berbera lurralde guztietan, eta euskara ez da hizkuntza ofiziala lurralde guztietan, kontuan izan beharreko alderdiak direnak euskarazko test bat garatzerako orduan. - Testa zabaltzeko orduan funtsezkoa da zubiak eratzea ikertzaile eta klinikarien artean. Alde batetik, ikerkuntzak klinikarien beharrei erantzun behar die eta klinikan erabilgarriak diren tresnak egokitu behar dira euskarara. Bestalde, ikertzen denaren emaitzak arlo klinikoan ari diren profesionalei helarazi behar zaizkie. Profesionalei euskarara zein test itzuli beharko litzatekeen galdetuta, gehiengoak EPLA (83) eta Boston testak (59) aipatu zituen. EPLA, Evaluación del Procesamiento Lingüístico en la Afasia (Valle eta Cuetos 1995), jatorriz ingelesez garatutako PALPA (65), Psycholinguistic Assessments of Language Processing in Aphasia (Key, Lesser eta Coltheart 1992), testaren gaztelerazko bertsioa, gure inkestako erantzunen arabera, klinikan gehien erabiltzen diren testen artean ere kokatzen da. Frantseseko bertsiorik ez dago ordea eta horrek euskararen lurralde osoan bere aplikagarritasuna mugatzen du: inkestan parte hartu zuten Iparraldeko profesional bakar batek ere ez du ezagutzen. Jasotako emaitzekin, test ezberdinak euskarara egokitzea interesgarria izan daitekeen hausnartu daiteke. Bartzelona testa eta MT86, EPLA-rekin gertatzen den moduan, oso erabiliak diren arren, beharbada ez dira euskarako bertsioa garatzeko orduan egokienak, Euskal Herri osoan ez baitira erabiliak: Bartzelona testa eta EPLA Hego Euskal Herrian baino ez dira erabiltzen, frantsesez ez baitago eskuragarri. Kontran, MT86 Ipar Euskal Herrian erabilienen artean kokatzen da, baina Hego Euskal Herrian ez da ezagutzen, gaztelerazko bertsiorik ez dago eta. Aipagarria da egun A. Munarriz eta M. Pourquié ikertzaileak burutzen ari diren CAT testaren euskarazko egokitzapena (43). Testa ingelesez garatu bazen ere (73), Collaboration of Aphasia Trialist COST Action IS1208 ikerketa sarearen baitan gaztelera eta frantseseko egokitzapenean ere lanean dihardute, beraz aurki Euskal Herrian ofizialak diren hiru hizkuntzetarako prest egongo da. Europa mailako egitasmo honek gainera konparagarriak diren populazio ezberdinetako datu asko biltzea ahalbidetuko liguke, eta era horretan afasiaren inguruko ebidentzia handituko litzateke (96,97). Dena den, Momentuz CAT testa ez da oso ezaguna eta erabilia gure inguruan, mundu anglosaxoian test erabilienen artean kokatzen bada ere (98). Euskarazko egokitzapena, COST taldeko gainerako hizkuntzetakoa bezala, prozesuaren lehenengo urratsa besterik ez da, eta etorkizunean estandarizazioa gauzatu nahi da (horretarako testa lagin ezberdinetan pasatu beharko da, bai afasia duten gaixoei baita gizabanako osasuntsuei ere), azkenean testa balidatua izateko. Behin CAT testa eskuragarri izan, interesgarria litzateke beste galdetegi bat prestatzea eta zabaltzea, erabilpena baloratzeko eta jakiteko beste test bat euskaratzea interesgarria izango litzatekeen. Xede horrekin aipagarria da Boston testa (59), euskal profesionalek afasia aztertzeko edo tratamendua gidatzeko gehien erabiltzen duten tresna. Mundu mailako test erabilien artean dago, eta hizkuntza ezberdinetara gehien egokitua izan den testetako bat da (55,98). Tartean, gaztelera eta frantsesera ere egokitua izan da, eta ezaugarri horiek guztiak aintzat hartuta euskaratzeko test oso interesgarria izan daitekeela ondorioztatu dezakegu. Laburbilduz, lan honetan bildutako datuek afasia duten euskal elebidunen ebaluazio eta tratamendu egokia ahalbidetuko duten euskarazko tresnak eratzeko eta zabaltzeko beharra dagoela argi adierazten dute. Momentu honetan, euskara kaltetua denean, hizkuntza patologietan eta afasian bezala, baliabide oso gutxi daude eskuragarri euskaraz. Zalantzarik gabe, gaur egun Euskal Herrian dauden erakundeen laguntza (Eusko Jaurlaritza, EHU, Osakidetza eta Osasunbidea) eta inplikazioa funtsezkoa da arlo honetan egin beharreko ikerketak bultzatzeko eta beren zabalpena bermatzeko. Afasiaren azterketa euskal elebidunetan ikerketa gehiago eskatzen duen gai bat da zalantzarik gabe, lagin handiagoan ikertu beharko litzateke, ebidentzia sendoagoa izateko. Izan ere, egungo osasun jardueraren paradigma handi bat Ebidentzian Oinarritutako Medikuntza (EOM) da, jardunaren ardatz moduan ikerketa klinikoak sorturiko ebidentzia lehenesten duena (99). Indarrean eta eguneratuta dagoen ebidentzia zientifikoan oinarrituriko jarduera kontzientea, arduratsua eta neurrizkoa litzateke EOM. Indarrean eta eguneratua hitzak esanguratsuak dira oso, izan ere ezagutza medikoa egunetik egunera aldatuz doa, eta garaiko zein tokiko egoera sozialak, kulturalak eta zientifikoak guztiz baldintzatzen du. Beste era batera esanda, osasun-profesional guztien zein ikertzaileen premiak, zalantzak eta informazioa eskuratzeko irizpideak, inguruneak baldintzatzen ditu bete-betean eta gurean bezalako eremu elebidun batean hizkuntzaren garrantzia osasun arretan ikertzea ezinbestekoa zaigu (58). 6. ONDORIOAK 1. Aldagai soziodemografikoei buruzkoak (lehen azpiatala): - Lortu dugun lagina anitza da, baina ezin daiteke esan ziurtasunez Euskal Herrian diharduten profesionalen profila era egokian islatzen duenik. Gehienbat logopeden datuak jaso dira, eta profesional euskaldunen tasa altua lortu da Euskal Herriko datu orokorrekin alderatuta. - Gure inguruan logopedak gehiago aritzen dira arlo pribatuan publikoan baino. Inkestan parte hartutako gainerako profesionalak (neurologoak, psikologoak eta abar) ordea gehiago aritzen dira lan esparru publikoan. - Euskaraz dakiten profesionalen eta pazienteen ehunekoa lurralde historikoaren arabera aldatzen da. Lagin txikia jaso zen lurralde batzuetan beraz aldaketa hau ez da estatistikoki esanguratsua. Profesional ezberdinen artean ezberdintasun esanguratsuak daude afasiaren ebaluazioari dagokionez: logopedek gehiago erabiltzen dituzte galdetegiak, gainerako profesionalek berriz, gehienetan azterketa informala (tresnarik erabili gabe) egiten dute. 2. Afasia aztertzeko tresnei buruzkoak (bigarren azpiatala): - Afasia aztertzeko tresna ezberdinak (testak, galdetegiak, bateriak) erabiltzen dira klinikan. Erabilienak Boston eta Bartzelona testak dira, azken hau Hego Euskal Herrian baino ez. Iparralden MT86 da erabiliena. CAT testa ere erabiltzen da, aurrekoak baino gutxiago. - Tresna horiek gehienetan erdaraz (gaztelania edo frantsesa) baino ez dira erabiltzen. - Gehienetan tresna horiek afasiaren diagnostikoa edota ebaluazioa egiteko erabiltzen dira klinikan. Gutxiagotan, terapia bideratzeko, ikerkuntzarako eta beste helburu batzuetarako. Klinikan oro har tresna laburrak erabiltzen dira, ordubete baino gutxiagoan pasatzeko modukoak. 3. Hizkuntzaren garrantziaren inguruan (hirugarren azpiatala): - Harreman klinikoan orokorrean profesionalek pazientearen ohitura linguistikoak kontuan hartzen dituzte: hitz egiten dituen hizkuntzak, bere ingurune linguistikoa eta abar. Ehuneko baxuago batek (gehiengoa izaten jarraitzen badu ere) pazienteari bere preferentzien inguruan ere galdetzen die (zein hizkuntzatan artatua izan nahi duen alegia). Profesionalek euskara jakiteak garrantzia du hizkuntza kontzientziari dagokionez. Profesional euskal elebidunek gehiagotan egiten dizkiete pazienteei aurreko puntuan adierazitako galderak, profesional elebakarrekin alderatuta. Paziente euskaldunak gehienetan elebitan (euskaraz eta erdaraz) ebaluatuak izaten dira, eta terapia ere elebitan jasotzen dute. Euskara erabiltzen duten profesionalen kasuan, sarri profesionalak berak itzulitako testak erabiltzen dira, edota ebaluazio informal bat egiten da inolako tresnarik erabili gabe. Euskaraz hiru test baino ez daude balidatuta, eta dauden test horiek oso gutxi ezagutzen eta erabiltzen dira. - Afasiaren tratamendurako egoeraren arabera hizkuntza bakarra (euskara edo gaztelera) aukeratzen duten profesional elebidunek garrantzi gehien ematen diote pazienteak gehien erabiltzen duen hizkuntzari. Egungo ebidentzian ez dago argi jarrera hau egokiena denetz. 4. Ikerketa afasiologikoari buruzkoak (laugarren azpiatala): - Afasia arloan Euskal Herrian diharduten profesionalek ez dituzte euskal afasiologia arloko ikerlanak ezagutzen. Profesionalek afasia euskaraz aztertzeko test estandarizatu gehiagoren beharra ikusten dute. Orokorrean test ezagun eta erabilienak ikusi dituzte profesionalek interesgarrien euskalduntzeko. CAT testa euskarara egokitzea ere interesgarri izan daitekeela uste dute. - Gaiaren inguruko ikerketa gehiago behar da. Afasiaren azterketa euskal elebidunetan ikerketa gehiago eskatzen duen gai bat da, eta lagin handiagoan ikertu beharko litzateke, lan honetan emandako ondorioen ebidentzia sendoagoa izateko. 8. ESKER ONAK Bukatu aurretik tarte bat hartu nahiko nuke lan honetan lagundu didaten guztien lana aitortzeko eta eskerrak emateko. Lehenbizi, nire eskerrik beroenak lan honetan zehar momentu oro bidelagun izan ditudan nire tutoreei, Naiara eta Marie. Eskerrik asko beti hor egoteagatik eta lan honetan nik bezainbeste gogo jartzeagatik. Eskerrak baita ere galdetegia osatzeko orduan laguntza handia eskaini diguten Collaboration of Aphasia Trialist taldeko kideei, bereziki Julie Morriseri. Horrez gain, euskal afasiologia arloko figura garrantzitsuenetarikoak diren Lore Erriondo eta Amaia Munarrizen ekarpena ere benetan lagungarria gertatu zaigu. Alor ezberdinetatik testuaren zuzentasuna bermatzen lagundu didaten Jose Ramon Rueda, Susi Marcos eta bereziki Aitana Lertxundiri eskerrik beroenak emateko tartea ere hartu nahiko nuke. Zuen ekarpenik gabe lan hau ez zatekeen hain birbila izango inondik inora. Bestalde, izen guztiak aipatzea ezinezkoa bada ere, ezin ditut ahaztu galdetegia zabaltzen lagundu didaten elkarte eta norbanako guztiak, baita ikerketan interesa erakutsi duten profesionalak ere. Eta noski, eskerrak galdetegia bete duten parte hartzaile guztiei: haien parte hartzerik gabe datu bilketarik ez zen lortuko eta ondoriorik ezingo zen atera. Eskerrik asko bihotzez. Osasungintza eta euskara alorreko ikerketan murgiltzeko interesa nire barnean piztu duten kideak bereziki azpimarratu nahiko nituzke lerrootan. Batez ere bi lagun aipatu nahiko nituzke, Aitor Montes, osasuna eta hizkuntzaren inguruan duen bere jakintzaz blaitu nauena; eta Iñaki Santamarina, aurreko urtean Gradu Amaierako Lana PHENen inguruan burutu zuen kidea, niri ere lana hizkuntza gaiaren inguruan burutzeko adorea eman zidana. Zuengatik izango ez balitz nire Gradu Amaierako lanaren fruitua ez litzateke esku arteko hau. Nire azken esker hitzak Maitaneri, beti ondoan laguntza eskaintzeko prest izan dudana.
science
addi-1326b9d96c5f
addi
cc-by-nc-nd 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/53881
Kirurgia osteko portaera-asalduren sindromea otorrinolaringologiako paziente pediatrikoetan. Behaketa prospektiboan oinarritutako ikerketa
Viñe Usatorre, Miren
2021-11-19
Sarrera: Kirurgia ostean haurren berreskuratze prozesua geldotu eta gurasoen asetze maila jaisten duten portaera-asaldurak deskribatu izan dira. Aldaketak minari, antsietateari eta gorputzak emandako estres-erantzunari atxikitu zaizkion arren, mekanismo eta faktore eragileak ez dira guztiz ezagutzen. Helburuak: Kirurgia osteko portaera-asalduren sindromearen maiztasuna eta faktore eragileak determinatu; eta portaera-patroi errepikatuenak zehaztu nahi dira. Material eta metodoak: 2018ko maiatza eta azaroa bitartean Donostia Unibertsitate Ospitalean otorrinolaringologiako kirurgia izan duten 0 eta 14 urte bitarteko haurrak aztertu dira. Historia klinikotik jaso dira sexua, adina, kirurgia mota, zirujaua, gaueko ospitalizazioa behar izan den eta anestesian erabilitako farmakoak. Gurasoei egindako galdetegien bitartez jaso dira antsietateari edo aurreko esperientzia traumatikoei, minari (PPPM galdetegia) eta portaera-asaldurei (PHBQ galdetegia) buruzko informazioa. Datuak X2 frogak eta OR kalkulatuz aztertu dira, IBM SPSS 21 programa erabiliz. Emaitzak: Subjektuen %68,75-ak izan ditu portaera-asaldurak hirugarren edo laugarren egunean eta %13,125-ak hamabosgarren egunean. Sindromearekin erlazio esanguratsua erakutsi dute antsietateak edo esperientzia traumatikoak (p=0,039); rokuronioak (p=0,02), oxido nitrosoak (0,032), sevofluoranoak (p=0,004), desfluranoak (p=0,035) eta minak (p<0,001). Gainerako faktoreek ez dute portaera-asaldurekin erlaziorik izan. Ondorioak: Portaera-asaldurak haurren bi herenetan ikusten dira, eta gutxi irauten dute. Minak, kirurgia inguruko antsietateak, aurreko esperientzia traumatikoek, sevofluoranoak eta rokuronioaren erabilerak sindromearen agerpena errazten dute. Oxido nitrosoak eta desfluranoak faktore babesle gisa jokatzen dute. Asaldura ohikoenak gurasoengandik banatzeak sortutako beldurrari lotutakoak dira.
science
addi-f99719acd55b
addi
cc-by-nc-nd 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/53881
Kirurgia osteko portaera-asalduren sindromea otorrinolaringologiako paziente pediatrikoetan. Behaketa prospektiboan oinarritutako ikerketa
Viñe Usatorre, Miren
2021-11-19
1. SARRERA: Duela hamarkada batzuk interbentzio kirurgiko bat jasaten zuten paziente pediatrikoek kirurgia osteko egunetan portaera-asaldurak erakusten zituztela ikusi zen, egonezina, estimuluei erantzun falta eta isilik egoteko joera bezalako jarrerak adibidez. Gertaera honek pazientearen berreskuratze prozesua geldotzen du eta gurasoen asetze maila jaisten du [1]. Negarra, agitazioa, gaueko enuresia, apatia, loaren alterazioak eta jateko zailtasunak bezalako jarrerak biltzen dituen sindrome honen etiologia multifaktoriala dela onartu da. Lehen aldiz 1960an deskribatu ziren portaera-asaldura hauek eta anestesia garaiko antsietatea, bien arteko erlazioa ezarriz. Modu espontaneoan desagertzen den gertaera izan arren, kirurgia inguruko konplikazio arriskutsua dela kontsideratzen da, errekuperazio psikologiko eta fisikoa moteltzen dituelako [2]. Fisiopatologiari dagokionez, gorputzaren estres-erantzunak eta minak portaeran duten eragina defendatzen duten teoriak nagusitu dira, kirurgia inguruko beste faktore batzuk ere eragina izan dezaketela ikusi den arren [2]. Antsietateak portaera-asaldurak eragiten dituela ikusi da. Kirurgiak sortzen dituen aldaketetara moldatzeko hainbat mekanismo homeostatiko ditu gorputzak: sistema immunologikoa, hormonala eta aldaketa metabolikoak [3]. Interbentzio kirurgiko baten aurrean, gorputzak estres-erantzun bat sortzen du, hipotalamo-hipofisi-adrenal ardatza aktibatu, zirkulazioko glukokortikoide, kortisol eta epinefrina mailak igo eta Natural Killer (NK) zelulen aktibitatea handituz. Kirurgia inguruko antsiteateak, minak edo beldurrak gorputzean sortzen den estres erantzun hori handiagoa izatea eragiten dute; askatutako zitokina eta hormona neuroendokrinoek sortzen duten nitrogeno-balantzea negatibizatuz eta katabolismoa aktibatuz. Azken horien eraginez ematen diren aldaketek eta energia faltak aldaketak sortzen dituzte haurraren gorputzean, portaeran aldaketak erakutsiz azalerazten dituztenak [4]. Antsietateak portera-asalduren agerpenean duen eragina deskribaturik, antsietatean eragina duten faktoreek sindrome horretan duten indarra defenditu da. Arlo horretan garrantzia handia eman zaion faktoreari gurasoengandik banatzeak sortutako beldur edo antsietatea da eta azken hori pazientearen adinak, gurasoen jarrerak, genetikak eta izaerak baldintzatuta dago. Anestesia garaian gurasoengandik banatzeak sortzen duen antsietateak eragin zuzena du epe motzeko errekuperazioan, adaptazio arazoak agertzea eragin dezakeelako. Horretarako arrisku handiena duten haurrak 5 urtetik beherakoak, lotsatiak direnak edo izaera itxia dutenak eta adaptazio gaitasun urria dutenak dira [3]. Zenbait lan egin dira kirurgia osteko portaera-asalduren sindromea eragin dezaketen faktoreak zeintzuk diren determinatzeko asmoz. Helburu horrekin egindako zenbait lanetan, kirurgiaren atal desberdinak eta horren aurreko eta ondorengo egoerak aztertu dira, indukzio prozesuan gurasoekin egotea, anestesiaren indukzioan izandako zailtasunak eta anestesia denbora, kirurgia osteko mina, eta kirurgia mota, mediku eta dentistekin interbentzioaren aurretik esperientzia traumatikoak eduki izana eta sexua adibidez. Minari dagokionez, zenbait ikerketak aztertu dute kirurgia ostean izandako minak haurren jarrera edo portaeran aldaketak eragin ditzakeen hurrengo egunetan. Parents' postoperative pain measure (PPPM) galdetegi balioztatua erabili da lotura hau aztertzeko. 2018an egindako azken ikerketek erakutsi dute kirurgia osteko minak portaera-asalduren agerpena errazten duela, baina ez dela faktore-eragile bakarra; izan ere, minik deskribatu ez duten haurretan portaera-asaldurak ikusi izan dira [5]. Aurretik egindako ikerketetan kirurgia osteko portaera-asaldurak aztertzeko erabili den galdetegia Post Hospital Behavior Questionaire (PHBQ) da. Horretan sei arlotako portaera desberdinak aztertzen dira. Kirurgia izan eta jarrera aldaketak izan dituzten haurretan gehien deskribatu diren portaerak ondorengoak dira: jateko arazoak edo jan nahi ez izatea, eserita ezer egin gabe geratzeko joera, amets gaiztoak izatea, normalean baino arazo gehiago gurasoengandik banatzeko edo bakarrik geratzeko eta lo hartzeko arazoak [6,7]. 2. HIPOTESIA: Kirurgia osteko portaera-asalduren sindromea Europan zehar toki desberdinetan ikus daitekeen sindromea izanik, gure inguruan aztertu ez den arren, agertzen den asaldura izan daiteke. behavioral changes, perioperative anxiety AND children , adverse behavior changes AND hospital, children AND postoperative problems, PPPM AND PHBQ, PHBQ eta PPPM. PubMed plataforman bilaketak egiterako orduan Free full text aukera hautatu da; eta Google Academic bilatzailean, berriz, artikuluak argitalpen urtearen arabera agertzeko modua aukeratu da. Aipatutako denbora tartean kirurgia bat programatu zaien haurren gurasoei ikerketa honen informazioa eman zaie, parte hartzea eskainiz. Parte hartzea erabaki duten gurasoei ikerketan sartzeko baimen informatua eman zaie umea kirofanoan edo esnatze-gelan zegoen bitartean. Azken horretan, ikerketaren helburuak eta jarraituko den prozedura zehaztu dira. Pazienteen datuak konfidentzialak izango direla ere adierazi da dokumentu horretan. Behin baimen informatua irakurrita, parte hartzeko prest dauden gurasoek dokumentua sinatu dute, adostasuna erakutsiz. Hala ere, gurasoei telefonoz egindako galdetegia ez erantzuteko eta ikerketatik nahi duten momentuan irteteko aukera eman zaie, aurretik baimen informatua sinatua izan arren (1 Eranskina). Pazienteari buruzko zenbait datu jaso dira, guztiak datu-base batean bateratuz. Datuak jasotzeko bi bide erabili dira. Alde batetik, pazientearen sexua, adina, egindako ebakuntza mota, ebakuntza egin duen medikua eta erabilitako farmako anestesiko/analgesikoei buruzko datuak jaso dira pazientearen historia klinikotik eta ebakuntzako txostenetik. Beste alde batetik, kasu bakoitzean kirurgia egin osteko 3-4 egunetara eta 15 egunetara telefonoz deitu zaie pazienteen guraso edo arduradunei. Lehengo deian aurretik pazienteak mediku edo odontologoekin bizipen txarrik izan duen eta prozedura mediko-kirurgikoek umeari antsietatea sortzen dioten galdetu da. Horrez gain, umeak izandako minaren eta portaera-asalduren inguruko informazioa jaso da. Lehenengo deian jarrera aldaketarik sumatu ez duten gurasoei, telefono zenbaki bat eman zaie, seme edo alabaren portaeran aldaketarik ikusiz gero, deitu zezaten. Informazio hori lortzeko, aurretik Europako ikerketa desberdinetan balioetsitako bi galdetegi erabili dira; euskaraz edo gazteleraz, gurasoen nahien arabera. Galdetegi horiek jarraian aldagaien atalean azaldutako Parents' postoperative pain measure (PPPM) eta Post Hospital Behavior Questionaire (PHBQ) izan dira. Datu-basean jasotako datuak aztertu dira, Microsoft Excel 2010 eta IBM SPSS Statistics 21 programa informatikoak erabiliz. Azterketak eta konparaketak egin dira pazienteak ezaugarrien arabera eta jasotako emaitzen arabera talde ezberdinetan banatuz. Modu horretan, ezaugarri bakoitzak kirurgia osteko portaera-asalduren sindromearekin duen erlazioa aztertu da, faktore eragileak detektatzeko. 5.2. SUBJEKTUAK: 5.2.1. Inklusio irizpideak: Ikerketan parte hartu duten subjektuak 2018ko maiatza eta azaroa bitartean otorrinolaringologiako patologia bat dela eta kirurgia behar izan duten pazienteak dira, adin pediatrikoa dutenak; hau da, 0 eta 14 urte bitarteko subjektuak ikertu dira. Horrez gain, ikerketan sartu diren subjektuek izandako kirurgiak programatuak izan dira. 5.2.2. Exklusio irizpideak: Ikerketatik kanpo geratu dira kirurgia otorrinolaringologikoaz gain beste kirurgia bat izan duten haurrak. Hau da, otorrinolaringologiari dagokion kirurgiaz gain, traumatologo, zirujau orokor edo beste espezialitate bateko zirujauek egindako kirurgia bat jaso behar izan duten haurrak ez dira kontuan izan. Horrez gain, ez dira ikerketan sartu urgentziazko ebakuntza jaso duten haurrak. 5.3. ALDAGAIAK: 5.3.1. Demografikoak: Aztertutako subjektuen sexua (gizona edo emakumea) eta adina jaso dira. Horrez gain, pazienteak aurretik mediku, odontologo, osasun-arloko langile edo osasun esparruarekin erlazionatutako esperientzia traumatikorik izan duen edo aipatutakoen aurrean antsietatea erakusten duen aztertu da. 5.3.2. Ebakuntzarekin erlazionatutakoak: Paziente bakoitzaren historia klinikotik eta ebakuntzaren txostenetik lortu dira ondorengo datuak: Subjektu bakoitzak jaso duen kirurgia mota; ebakuntzan eta susperketa-gelan erabili diren farmako anestesiko eta analgesikoak; eta ebakuntza egunean pazienteak gaua ospitalean pasa duen edo egunean bertan alta jaso eta etxera joan den. 5.3.3. Parents' postoperative pain measure (PPPM): Kirurgia ostean pazienteak izandako minari buruzko informazioa jasotzeko Parents' postoperative pain measure (PPPM) galdetegia erabili da. Azken hori kirurgia osteko minaren ebaluaziorako galdetegia da, gurasoen arabera pazienteak izandako minari buruzko datuak jasotzen dituena. PPPM minarekin erlazionatutako 15 portaera aldaketen behaketan oinarritzen den galdetegi bat da (1 Taula). Europan egindako zenbait ikerketatan galdetegi honen fidagarritasuna, edukien baliogarritasuna eta barne-konsistentzia aztertu dira, bere erabilgarritasuna onartuz. Galdetegiaren gaztelerazko bertsioa onartuta eta balioztatuta dago [8]. Hala ere, orain arte ez da euskaraz erabili; beraz, guk itzulitakoa erabili da. Galdetegi honek 15 item ditu eta minarekin erlazionatutako jarrera desberdinak aztertzen dira. Jarrera horietako bakoitza agertzean puntu bat gehitzen da eta jarrera hori agertu ez bada 0 izango da item horretan lortutako puntuaketa. Horrela, 15 item horietan lortutako puntuak batuta, 1-4 bitarteko puntuaketek minik eza edo min arina adierazten dute, 5-9 bitarteko puntuaketak min moderatuarekin erlazionatu dira eta ≥10 puntuaketa min larriarekin lotu da. 5.3.4. Post Hospital Behavior Questionaire (PHBQ): Kirugia osteko portaera-asaldurak aztertzeko Post Hospital Behavior Questionaire (PHBQ) erabili da. Hau da, ospitalean egon osteko portaerak aztertzeko galdetegia egin zaie pazienteen gurasoei, haurrek izan dituzten jarrera aldaketak aztertzeko. Galdetegi hau 27 puntuz osatuta dago (2 Taula). Puntu horiek sei taldetan banatu daitezke: apatia eta abstinentziari dagozkion galderak, pazienteek autoritatearen aurrean agresibitatea erakusten duten aztertzen duten galderak, elikadura arazoei lotutakoak, antsietate orokorra aztertzen dutenak, gurasoengandik banatzeak sortzen duen antsietatea aztertzen dutenak eta loari eragiten dioten arazoekin erlazionatutako galderak. Item bakoitzak portaera bat aztertzen du eta gurasoek jarrera bakoitza kirurgia ostean lehen baino askoz gutxiago, lehen baino gutxiago, lehen beste, lehen baino gehiago edo lehen baino askoz gehiago agertu den erantzun beharko dute. Portaera bat lehen baino gehiago edo askoz gehiago agertzeak puntu bat gehitzen du eta puntu bakarra izatea nahikoa da kirurgia osteko portaera-asalduren sindromea agertu dela esateko. Galdetegi honen erabilgarritasun eta fidagarritasuna aurretik egindako ikerketetan balioetsiak izan dira gazteleraz eta ingelesez [9]. Orain arte euskaraz horrelakorik erabili ez denez, guk itzulitakoa erabili da. 16. Medikuak edo ospitalea aipatzean, alteratu egiten da? Askoz gutxiago / Gutxiago / Lehen beste / Gehiago / Askoz gehiago 17. Etxean zehar zuen atzetik ibiltzen da? Askoz gutxiago / Gutxiago / Lehen beste / Gehiago / Askoz gehiago 18. Denbora pasatzen du zuen arretaren bila? Askoz gutxiago / Gutxiago / Lehen beste / Gehiago / Askoz gehiago 19. Iluntasunari beldurra dio? Askoz gutxiago / Gutxiago / Lehen beste / Gehiago / Askoz gehiago 20. Amets gaiztoak ditu edo negarrez esnatzen da? Askoz gutxiago / Gutxiago / Lehen beste / Gehiago / Askoz gehiago 21. Irregulartasun intestinalak ditu? Askoz gutxiago / Gutxiago / Lehen beste / Gehiago / Askoz gehiago 22. Gauez lo hartzea kostatzen zaio? Askoz gutxiago / Gutxiago / Lehen beste / Gehiago / Askoz gehiago 23. Ezezagunen aurrean beldurtu edo lotsatu egiten da? Askoz gutxiago / Gutxiago / Lehen beste / Gehiago / Askoz gehiago 24. Gose gutxi dauka? Askoz gutxiago / Gutxiago / Lehen beste / Gehiago / Askoz gehiago 25. Zuei kasu ez egiteko joera dauka? Askoz gutxiago / Gutxiago / Lehen beste / Gehiago / Askoz gehiago 26. Jostailuak edo beste objektuak puskatzen ditu? Askoz gutxiago / Gutxiago / Lehen beste / Gehiago / Askoz gehiago 27. Atzamar lodia edo beste atzamar bat ahora eramateko joera dauka? Askoz gutxiago / Gutxiago / Lehen beste / Gehiago / Askoz gehiago 5.4. AZTERKETA ESTATISTIKOA: 5.4.1. Aldi deskribatzailea: Aztertu diren aldagaiak kategorikoa izanik, aldi deskribatzailean aldagaiei buruzko informazioa frekuentziak eta ehunekoak erabiliz azaldu da, IBM SPSS 21 programa erabiliz. Adinaren kasuan, programa berdina erabili da moda, mediana eta tartea kalkulatzeko. 5.4.2. Konparaketa-fasea: Konparaketa-fasean Chi-karratua eta Fisher estatistikoa erabili dira aldagai desberdinen arteko erlazio estatistikoa aztertzeko. 2x2 dimentsiotako tauletan, Yates- en X2 zuzendua (jarraitasunezko korrelazioa) aplikatu da, lauki guztietan esperotako frekuentzia bostetik gorakoa izan denean eta Fisher estatistikoa laukieren bateko esperotako frekuentzia bost baino txikiagoa izan den kasuetan. Gainerako tauletan, hau da, lerro edo zutabe kopurua bi baino handiagoa duten tauletan, Pearsonen Chikarratua eta egiantzekotasunaren Chi-karratua erabili dira. Froga hauetan azterketaren emaitzak estatistikoki esanguratsuak direla kontsideratu da, faktoreen arteko erlazioa baieztatuz, froga horretan p<0,05 izan den kasuetan. Emaitza esanguratsuak lortu diren faktore dikotomikoetan Odds Ratioa kalkulatu da, %95-ko konfiantza interbaloarekin, emaitzak indartzeko. Azken kasu horietan, 1 balioa CI %95-etik kanpo utzi duten emaitzak hartu dira esanguratsutzat. OR < 1 lortu den kasuetan, aztertutako aldagaia faktore babesgarri kontsideratu da; eta OR > 1 izan den kasuetan, berriz, aldagaia arrisku faktoretzat hartu da. 5.5. ERREFERENTZIA LEGALAK, KONFIDENTZIALTASUNA ETA BAIMEN INFORMATUA: Ikerketan parte hartu duten haurren datuak konfidentzialak izan dira eta ikerketako pazienteen identitatea anonimoa izan da, 1993ko abenduaren 13ko Datuen Babesari Buruzko Lege Organikoan oinarrituz (1999ko abenduaren 13ko D.B.L.O.). Ikerketan sartu diren haur guztien guraso edo tutoreei ikerketari buruzko informazioa biltzen duen orria eman zaie, ikerketaren oinarri, helburu eta prozedurak ulertu dituztela ziurtatuz. Kasu guztietan baimen informatua eta jasotako datuak erabiltzeko baimena eskatu zaie guraso/tutoreei. (1 Eranskina) Proiektu hau egiteko Donostia Unibertsitate Ospitaleko Ikerkuntza Klinikoko Batzorde Etikoaren onespena lortu da, Helsinkiko adierazpeneko printzipio etikoetan eta Ikerkuntza Biomedikoaren 14/2007 legearekin bat eginez. (2 Eranskina) 6. EMAITZAK: 6.1. ALDI DESKRIBATZAILEA: 6.1.1. Ikerketan sartutako subjektuak: Aurretik aipatutako denbora tartean, hau da, 2017ko maiatza eta urria bitartean, 234 kirurgia egin dira Donostia Ospitaleko otorrinolaringologia zerbitzuan, 0 eta 14 urte bitarteko pazienteei dagokienez. Guzti horiei ez zaie eskaini ikerketan parte hartzea eta hasierako momentutik kanpo geratu dira ondorengoak: 7 haur urgentziazko interbentzioak izan dituztelako, beste 2 paziente konplikazioen ondorioz berriro operatu behar izan direlako eta horrez gain, 2 kasutan kirurgia bertan behera geratu delako, beste bi haur ikerketaz kanpo geratuz. Gainerako 223 haurrek ikerketan sartzeko baldintzak betetzen dituzte. 4 kasutan ez zaie eskaini ikerketan parte hartzea, informazioa ematea ahazteagatik. Beste 6 kasutan, telefono deiak egitearen arduradunak ez ditu jaso pazientearen datuak eta gurasoen telefono zenbakia , beraz ez dira kontuan izan ikerketan. Gainerako guztiei, 213 haur, informazioa eta baimen informatua eman zaizkie, ikerketan parte hartzea onartuz. Horietatik 2 familiak ez dute parte hartzea onartu, beste batek hizkuntza arazoak direla eta ez du sinatu, eta azken familia batek arazo sozialak tarteko izanik, ez du baimena sinatu. Horrela, 209 subjekturen baimen informatuak jaso dira. Hala ere, 49 kasutan ezin izan da lehen telefono deian erantzunik jaso zegokien egunetan, beraz, galdu egin dira. Ondorioz, 160 subjektu aztertu dira ikerketan. Lehengo deian 110 haurrek erakutsi dituzte portaera-asaldurak eta horiei berriro deitu zaie 15. egunean. Kasu horretan 81 familiak erantzun dute, beraz, bigarren dei horretan beste 29 subjektu galdu dira. Lehen deian portaera- asaldurak izan ez dituztenei telefono zenbaki bat eman zaie, aldaketarik sumatzekotan deitu dezaten, baina ez da deirik jaso. 6.1.2. Demografia: 6.1.2.1. Sexua eta adina: Sexuaren araberako banaketari dagokionez, ikerketan parte hartu duten 160 subjektuetatik 58 (%36,3) emakumeak izan dira eta 102 (%63,8) gizonak (1 Irudia eta 3 Eranskina). Adinari dagokionez, urtebete eta 14 urte bitarteko subjektuak izan dira ikerketan, moda 3 urte, mediana 4 urte eta tartea 13-koa izanik. Adinaren arabera, haurrak lau taldetan banatu dira. Bi urte arteko haurrek bularreko haurren taldea osatu dute, non 2 (%1,3) subjektu izan diren. Eskolaurreko taldea 2 eta 5 urte bitarteko haurrek osatuta dago eta ikerketako talde handiena suposatzen du. Talde hau osatzen dute 105 (%65,6) haurrek. 6 eta 11 urte bitartekoak, hau da, eskolarrak, 44 (%27,5) izan dira; eta azkenik, nerabeak (12 eta 14 urte bitartekoak) 9 (%5,6) sartu dira ikerketan (3 Taula). 1 Irudia. Subjektuen banaketa adinaren arabera, taldekatu gabe. 3. Taula. Subjektuen banaketa adin-taldearen arabera. Ikerketarako erabili diren taldeetako bakoitzeko subjektu kopurua. Adin taldea Frekuentzia (n) Ehunekoa (%) Bularreko haurra Eskolaurrekoa Eskolarra Nerabea Total (Baliozkoak) 2 1,3 105 65,6 44 27,5 9 5,6 160 100,0 Adinaren araberako sexuaren banaketari erreparatuta, bularreko haurren taldean 2 subjektuak gizonak dira. Eskolaurrekoei dagokienez, 105 horietatik 35 emakumeak dira eta 70, berriz, gizonak. Eskolarren taldean, 19 dira emakumeak eta 25 gizonak, guztira 44 izanik. Azkenik, nerabeei dagokienez, 4 emakume eta 5 gizon sartu dira ikerketa. Ikus daitekeenez, talde guztietan daude gizon gehiago emakumeak baino (2 Irudia) 2. Irudia. Subjektuen banaketa sexuaren eta adinaren arabera. Subjektuak adinaren eta sexuaren araberako taldetan banatuz gero, antsietatea izan dutenen ehunekoak mantendu egiten dira talde gehienetan (4 Taula). Bularreko haurrei dagokienez, biek, beraz %100ak izaten du beldurra edo antsietatea. Gizon eskolarretan osasun-arloarekin erlazionatutako antsietatea dutenen ehunekoa txikiagoa da, 21 (%81) izanik antsietaterik gabekoak eta gainerako 4ak (%16) antsietatea dutenak. Azkenik, aztertutako nerabeetan, emakumeen %75ak (3 subjektu) baiezkoa erantzun du beldur edo antsietatea izateari eta aztertutako 5 gizonek (%100) arlo honekin erlazionatutako beldur edo antsietaterik ez izatea adierazi dute. 6.1.3. Ebakuntzarekin erlazionatutakoak: 6.1.3.1. Kirurgia mota: Ikerketan sartu diren subjektuek, beraz, kirurgia otorrinolaringologikoa izan dute. Kirurgia horietako bakoitzak portaera-asalduren sindromean izan dezakeen eragina aztertzeko, lehendabizi kirugia bakoitza zenbat egin den aztertu da. (3 Irudia) 3. Irudia. Kirurgia-motak. Grafikan kirurgia mota bakoitza zenbat aldiz errepikatu den azaltzen da. 6.1.3.2. Zirujauak: 160 kirurgietan 10 zirujau desberdinek hartu dute parte eta 1etik 10ra bitarteko zenbaki bidez kodifikatu dira zirujauak. 1 zirujauak 3 kirurgia egin ditu (%1,9), 2 zirujauak 69 (%43,1), 3 zenbakia esleitu zaion zirujauak berriz 26 (%16,3) kirurgia egin ditu. 4 zirujauak 11 (%6,9) eta 5ak 19 (%11,9) interbentzio egin dituzte. 6 zirujaua izan da 18 (%11,3) kirurgien arduraduna. 7 eta 8 zirujauek 3 kirurgia egin dituzte bakoitzak (%1,9 et a%1,9). Azkenik, 9 eta 10 zenbakiak esleitu zaizkien medikuek launa kirurgia egin dituzte (%2,5 osatzen du bakoitzak). 6.1.3.3. Erabilitako farmakoak: 26 farmako desberdin erabili dira anestesian, analgesian eta susperketan zehar. Horietako bakoitza zenbat kirurgiatan erabili den eta kirurgia guztien zein ehuneko suposatzen duen kalkulatu da (5 Taula) , ondoren portaera-asaldurekin izan dezaketen erlazioa aztertzeko. 6.1.3.4. Kirurgia osteko gaueko ospitalizazioa: Portaera-asalduren jatorria aurkitu nahian, kirurgiaren egunean pazienteek gaua ospitalean edo etxean pasatu duten ere kontuan hartu da. Aztertutako 160 subjektuetatik 39 (%24,4) ez dira gauez ospitalizatuak izan kirurgiaren egunean. Gainerako 121 (%75,6) haurrek, berriz, ospitalean pasa dute kirurgia egin osteko gaua. 6.1.4. Parents' postoperative pain measure (PPPM): 6.1.4.1. Kirurgia osteko mina hirugarren edo laugarren egunean: Kirurgia osteko 3-4 egunetan min maila neurtzeko erabilitako eskalan, puntuaketa zehatz bakoitza zenbat haurrek izan duten jaso da (4 Eranskina). Minaren agerpena aztertzeko eskalak 0 eta 14 puntu bitartean ematen dituen arren, emaitza horiek lau taldetan sailkatzen dira: 0-4 bitarteko puntuaketek minik eza edo min arina adierazten dute, 5-9 bitartekoek min ertaina eta 10 puntutik gorakoak min larriarekin erlazionatzen dira. Horrela, ikerketan aztertutako subjektuetatik kirurgia osteko hirugarren edo laugarren egunean egindako deian jasotako datuetan oinarrituta, 83 izan dira minik izan ez dutenak edo min arina izan dutenak (%51,3). Min moderatua izan dute 56 (%35) pertsonak eta min larria adierazi dute gainerako 21 subjektuek (%13,1) (6 Taula). Minaren agerpena adin-taldearen arabera aztertuz gero, emaitzak antzerakoak dira talde guztietan (4 Irudia). Bularreko haurretan batek (%50) min moderatua izan du eta besteak (%50) min larria. Eskolaurrekoetan %50,5ak (53/105) ez du minik izan edo min arina izan du, %34,3ak (35/105) min moderatua adierazi du eta %15,2ak (16/105) min larria izan du kirurgia osteko egunetan. Eskolarretan minaren intzidentzia antzerakoa izan da, %56,8ak (25/44) kirurgia osteko egunetan minik eza edo min arina adierazi duelarik. Talde horretan %34,1ak min moderatua izan du (15/44) eta gainerako %9,1ak (4/44) min larria adierazi du. Nerabeen taldean, berriz, %55,6 (5/9) ez du minik izan edo min arina izan du, eta %44,4ak (4/9) min larria deskribatu du. 4. Irudia. PPPM 3-4 egunetan adinaren arabera. Kirurgia osteko hirugarren edo laugarren egunean egindako deian jasotako PPPM eskalako puntuaketak, min maila adinaren arabera banatuz. 6.1.4.2. Kirurgia osteko mina hamabosgarren egunean: Kirurgia egin osteko 15. egunean 81 subjekturen datuak jaso dira eta guztiak sailkatu dira minik ez edo min arinaren taldean. Izan ere, 67-k (%82,7) 0 puntu lortu dituzte PPPM eskalan, 7 subjektuk (%8,6) puntu bakarra, 4-k (%4,9) 3 puntu dituzte eskala honetan eta 3-k (%3,7) 4 puntu lortu dituzte (5 Eranskina). 6.1.4.3. Min adierazle errepikatuenak 3 eta 4 egunetan: PPPM eskalak mina aztertzen duten 15 item jasotzen ditu. Kasu bakoitzean zein portaera agertu den aztertuta, ohikoenak diren min adierazleak deskribatu dira (7 Taula). 6.1.4.4. Min adierazle errepikatuenak 15. egunean: Hamabosgarren egunean deitu zaienen min adierazleak ere jaso dira (8 Taula). 8. Taula. Min-adierazle errepikatuenak hamabosgarren egunean. Kirurgia osteko hamabosgarren egunean egindako deian jasotako PPPM eskaletan gehien errepikatu diren minaren adierazleak. PPPM item zenbakia Minaren adierazlea Frekuentzia (n) % 15 egunean aztertutakoak % Osotara 14 Normalean baino gehiago egon nahi du zuekin? 11 13,58 6,875 1 Normalean baino mainak gehiago egiten ditu? 4 4,94 2,5 2 Normalean baino gehiago egiten du negar? 4 4.94 2,5 9 Normalean baino gutxiago jaten du? 3 3,7 1,875 6.1.5. Post Hospital Behavior Questionaire (PHBQ): 6.1.5.1. Portaera-asaldurak hirugarren edo laugarren egunean: Kirurgia osteko hirugarren edo laugarren egunean jasotako informazioan oinarrituta, 160 haurretatik 110 izan dira portaera-asaldurak izan dituztenak, hau da, %68,75ak izan ditu aldaketak. Gainerako 50 (%31,25) pazienteek ez dute inolako asaldurarik aurkeztu. (9 Taula). Pazienteak sexuaren arabera bi taldetan banatuz ere portaera-asalduren agerpena berdina izan da. Adinaren araberako banaketan portaera-asalduren intzidentzia antzerakoa da, bularreko haurren %100ean agertzen den arren. Hala ere, talde horretako bi haur bakarrik aztertu dira ikerketan; beraz, ez da gainerako taldeekin alderagarria. Adin horretako talde handiagoa beharko litzateke emaitza adierazgarria izateko. Nerabeen kasuan portaera asalduren agerpena txikiagoa izan da (10 taula). 6.1.5.2. Portaera-asaldurak hamabosgarren egunean: Kirurgia osteko hamabosgarren egunean aztertutako 81 pazienteetatik 21ek izan dituzte portaera-asaldurak, beraz, aldaketak agertu dira bigarren dei horretan aztertutakoen %25,93an. Horrek kirurgia osteko hirugarren edo laugarren egunean aldaketak izan zituztenen %19,09 suposatzen du eta ikerketa-populazio osoaren %13,125. Adinaren arabera aztertuko bagenitu, hamabosgarren egunean bularreko haur bakarrak izan ditu portaera-asaldurak (% 50), eskolaurrekoetatik 16 pazientek (ikerketan sartutako eskolaurrekoen %15,2) izan ditu jarreran aldaketak eta eskolarren artean 4 (%9,1) pazientek. Nerabeen artean, berriz, ez da portaeraasaldurarik deskribatu kirurgia osteko 15. egunean. 6.1.5.3. Portaera-asaldura ohikoenak 3 eta 4 egunetan: Hirugarren edo laugarren egunean agertutako portaera-asalduren artean (11 Taula) ohikoena gurasoen edo arduradunen arretari lotutakoak dira: 57 haurrek (%35,63) normalean baino denbora gehiago igaro dute gurasoen arreta bilatu nahian; 39 (%24,38) gurasoen atzetik ibili dira etxean zehar; eta 36 (%22,5) triste jarri dira minutu batzuk bakarrik geratu direnean. Bestalde, 32 (%20) eserita edo etzanda ezer egin gabe egon dira, normala baino denbora gehiagoz. Jarrerari dagokionez, 43 haurrek (%26,88) normalean baino berrintxe gehiago izan dituzte eta 38k (%23,75) normalean baino kasu gutxiago egin die gurasoen aginduei. Loarekin erlazionatutako asaldurak ere nahiko ohikoak izan dira: 17 (%10,63) lotara joan behar zenean kexatu da; 30 haurrek (%18,75) amets gaiztoak izan ditu edo negarrez esnatu da gauean; eta 26 (%16,25) izan dira gauez lo hartzea kosta zaienak. Goseari eta jateari lotutako itemei dagokienez, 33 (%20,63) normalean baino gehiago kexatu dira jan behar zutenean; 19 (%11,88) haurren kasuan beraiekin hitz egin behar izan dute gurasoek edo arduradunek, jan dezaten eta 23 haurrek (%14,38) normalean baino gose gutxiago izan dute. Gainerako portaerak kasu gutxiagotan asaldu dira: 3 (%1,88) haurrek txupetea normalean baino gehiago behar izan dute; 9k (%5,63) gurasoak gabe kalera irteteko beldurra izan dute; 11 (%6,88) inguruan gertatzen zenarekiko desinteresatuta agertu dira; 2 subjektuk (%1,25) ohean pixa egin dute normala baino gehiago; batek (%0,63) normala baino gehiago egin die hozka atzazkalei; 9 (%5,63) izan dira laguntza handia behar izan dutenak gauzak egiteko; 10 haur (%6,25) egon dira jolasteko eta gauzak egiteko interesik gabe; 4 haurri (%2,5) erabakiak hartzea kosta zaie eta beste 4 (%2,5) egoera berrien aurrean lotsatuta edo beldurtuta agertu dira; 16 (%10) medikuak edo ospitalea aipatzean kirurgia aurretik baino urduriago agertu dira; 7k (%4,38) iluntasunari normala baino beldur gehiago izan diote; 3 (%1,88) ezezagunen aurrean normala baino gehiago lotsatu edo beldurtu dira; 8 (%5) umek jostailuak edo beste objektuak puskatu dituzte eta ez da haurrik egon atzamarren bat ahora eramaten hasi denik. Portaera-asaldurak taldeka aztertuta, hau da, item guztien artean sortzen dituzten sei taldeak aztertuta, aztertutako populazioan ohikoenak diren jarrera-asaldurak apatia edo abstinentziari lotutakoak eta gurasoen banatze-antsietateak sortutakoak dira; elikadura eta lo arazoek jarraituta. 6.1.5.4. Portaera-asaldura ohikoenak 15. egunean: 15. egunean portaera-asaldurak mantendu dituztenen artean, taulan azaldutako jarrerak ikusi dira (12 Taula). Itemak taldeka aztertuta, kirurgia osteko 15. egunean ere, gurasoen banatzeantsietateari lotutakoak izan dira gehien ikusi diren asaldurak, lo eta elikadura asaldurek jarraituta. 6.2.1.1.2. Osasun-arloari lotutako antsietatea/beldurra edo esperientzia traumatikoak: Kirurgia aurretik antsietatea/beldurra/esperientzia traumatikoak jasan dituzten haurrak 39 izan dira eta horietatik 32k (%82,1) portaera-asaldurak izan dituzte. Antsietaterik izan ez dutenak, berriz, 121 izan dira eta 78 (%64,5) kasutan agertu dira portaera-asaldurak. Bi faktore hauen arteko erlazioa estatistikoki esanguratsua da p=0,039 izanik (OR= 2,250; CI%95: 1,026-6,190). Beraz, ikusi da umeak kirurgia aurretik eta osasun-arloaren inguruan beldurra edo antsietatea izateak eragin esanguratsua duela portaera-asalduren agerpenean (13 Taula). 6.2.1.3. Ebakuntzarekin erlazionatutakoak: 6.2.1.3.1. Kirurgia mota: Sindrome honen agerpenean kirurgia-motak eragina izan dezakeelakoan, kirurgiak hiru taldetan banatu dira; alde batetik amigdalak barne hartzen dituzten kirurgia mota guztiak taldekatuz, mingarriak izan ohi direlako; beste alde batetik inplante koklearrak hartuz, umeak gorrak izatean sentsibleagoak izaten direlako; eta azkeneko taldean gainerako kirurgia-mota guztiak bateratuz. Amigdalektomia barne hartzen dituzten kirurgiak 137 izan dira eta horietako 97 kasutan (%70,8) ikusi dira portaera-asaldurak. Inplante koklearrak, berriz, 6 izan dira eta horietatik 5 kasutan (%83,33) agertu dira portaera-asaldurak. Azkenik, bestelako kirurgia motak 17 izan dira eta horietatik 8 kasutan (%47,06) deskribatu dira portaera 6.2.1.3.2. Zirujauak: Kirurgiak egin dituzten zirujauak 10 izan dira eta ez da horien arteko desberdintasun estatistikorik lortu, p balioa 0,072 izanik. 6.2.1.3.3. Erabilitako farmakoak: Kirurgia bakoitzean anestesian eta erreanimazioan erabilitako farmakoak eta portaera-asalduren sindromearen arteko erlazioa aztertu ondoren, ikusi da sindromearen agerpenean eragina duten farmako batzuk daudela: rokuronioa, oxido nitrosoa, sevofluoranoa eta desfluranoa. Rokuronioa 143 kasutan erabili da eta horietatik 103 kasutan (% 72) ikusi dira portaera-asaldurak. Farmako hau erabili ez den kirurgiak 17 izan dira eta subjektu horietatik 7 (% 41,2) izan dute aztertutako sindromea, p = 0,02 izanik (OR= 3,679; CI%95: 1,310-10,331). Beraz, bi aldagaien arteko erlazioa esanguratsua da (15 Taula). Gainerako farmakoei dagokienez, horietako bakoitza erabili den kasuetan eta erabili ez den kasuetan sindromearen agerpena zenbatekoa izan den aztertu da (6 Eranskina). Farmako horien erabileraren eta portaera-asalduren agerpenaren artean ez da erlazio estatistikorik ikusi (19 Taula). 6.2.1.3.4. Gaueko ospitalizazioa: Kirurgia egin den eguneko gaua ospitalean pasa eta eta portaera-asalduren agerpena alderatuta, bien arteko erlazioa estatistikoki esanguratsua ez dela ikusi da (p = 0,188) (20 Taula). 20. Taula. Kirurgia egunean gauez ospitalizatuta geratzea eta portaera-asalduren agerpenaren erlazioa. (Gaueko ospitalizazioa -PHBQ) p = 0,188 PHBQ 3-4 Guztira (n/%) Ez Bai Gaueko ospitalizazioa pazientetatik 51k). Azkenik, min larria izan duten 21 pazientetatik 20k (%95,2) izan du deskribatutako sindromea. Ikusten denez, minaren intentsitatea handituz doan heinean, kirurgia osteko portaera-asalduren sindromearen intzidentzia ere handitu egiten da. Bi faktore hauen arteko erlazioa estatistikoki esanguratsua da, p < 0,001 izanik. (21 Taula). Minaren kasuan, OR aztertzeko, aztertutako populazioa bi taldetan banatu da, min eza edo arina izan dutenak alde batetik (% 51,9) eta min moderatua edo larria izan dutenak (%48,1) bestetik sailkatuz. Kasu honetan baieztatu da minaren eta portaeraasalduren arteko erlazio esanguratsua dagoela, aurreko frogan ikusi bezala (OR= 13,350; CI%95:5,225-34,114). 6.2.2.1. Kirurgia mota: Kirurgia mota eta minaren arteko erlazioa aztertu da, oraingoan ere, kirurgiak hiru taldetan bilduz: amigdalak barne hartzen dituztenak, inplante koklearrak eta bestelako kirurgiak. Amigdalak barne hartzen dituzten kirurgia motak 137 izan dira eta horietako 69 (%50,4) kasutan minik eza edo min arina adierazi dute; beste 49 kasutan (%35,8) min moderatua izan dute eta gainerako 19 pazienteek (%13,9) min larria adierazi dute. Inplante koklearren kasuan, 3 (%50) izan dira minik gabekoak edo min arindunak, 1 (%16,7) min moderatua izan duena eta 2 (%33,3) min larria deskribatu dutenak. Azkenik, bestelako kirurgia motetan ez da min larria izan duen pazienterik egon, %64,7ak (11/17) min arina edo minik eza azaldu du eta gainerako 6 subjektuek (%35,3) min moderatua izan dute. Datu hauek aztertu direnean ikusi da ez dagoela erlazio estatistikorik min mailaren eta kirurgia motaren artean, p = 0,129 izanik (22 Taula). bigarren astearen arteko desberdintasuna ikusita, esan daiteke kirurgia ostean portaeran aldaketak ematen diren arren, aldaketa horiek ez direla iraunkorrak, eta gehiengoak lehenengo astean edo bi astetan gainditzen dituela. Cai et al. ikertzaileek 2018 urtean egindako lan batean minaren eta portaeraasalduren arteko erlazioa zegoela ikusi zuten. Horretan, minak kirurgia ostean sindrome hau agertzea errazten duela, baina minik egon ez arren sindromea ager daitekeela ondorioztatu zuten; minik izan ez zuten pazienteen %18-an portaera asaldurak deskribatu zirenean [11]. Lotura bera azaldu zuten J. Martinez-Vazquez de Castro eta L.M Torres ikertzaileek, minak errekuperazioa atzeratzen duten loarazoak eta jarrera-arazoak sortzen zituela adieraziz [12]. Azken horiek kirurgia osteko aldaketa psikologikoen jatorria estimulu nozizeptiboen aurrean nerbio sistema zentralak duen erantzun suprasegmentarioan oinarritu zuten. Izan ere, minestimuluak enbor entzefalikoan eta goi-mailako zentroetan integratzean aldaketa fisiko eta psikologikoak sortzen dira organismoan eta, ondorioz, portaeran aldaketak eman daitezke, nahiz eta horiek pazientearen emozioekin lotura dutenez, aldaketarik ez agertzea posible izan [12]. Gure kasuan, minaren eta sindromearen arteko erlazioa baieztatu da, (p<0,0001), min moderatu edo larria izan dutenek gainerakoek baino 13 aldiz arrisku handiagoa izanik, aldaketak izateko. Hala ere, Cainen lanean gertatzen zen bezala, minik izan ez dutenen artean ere ikusi dira portaera-asaldurak eta mina izan duten guztiek ez dituzte asaldurak izan, beraz, eragina duten beste faktore batzuk daude minaz gain. Cai et al. aztertzaileek kirurgia anbulatorioari buruz egindako lanean, emakumeen artean portaera-asalduren intzidentzia altuagoa izan zen gizonetan baino, desberdintasun hori estatistikoki esanguratsua izanik (p = 0,004), nahiz eta klinikoki desberdintasun esanguratsurik egon ez [10]. Hala ere, Beringer eta taldekideek eginiko ikerketan gizonetan portaera-asaldura gehiago agertzen zirela ondorioztatu zen, gizon eta emakumeen arteko desberdintasun hori esanguratsua izanik [6]. Sexuari dagokionez, ikerketa honetan lortutako emaitzen arabera ez dago erlazio estatistikorik haurraren sexuaren eta sindromearen agerpenaren artean (p = 1); izan ere, mutilen %68,8 –ak eta emakumeen %68 –ak izan ditu portaera asaldurak. Ikerketa desberdinen arteko aldakortasun hau ikusita, ondorioztatu daiteke orokorrean gizona edo emakumea izateak ez duela eraginik sindrome honen agerpenean. Pazientearen sexuaren eta asalduren arteko lotura esanguratsua lortu izan den kasuetan izan liteke, sexuak faktore nahasle bezala jokatu izana edo populazio konkretu horri bakarrik aplikatu dakiokeen ezaugarria izatea. Kain et al. (1999), Fortier et al. (2013) eta Cai et al. (2017) pazientearen adinak kirurgia osteko portaera-asalduren sindromean eraginik ez zutela ikusi zuten [11, 10, 7]. Guk aztertutako populazioan ere, lortutako datuen arabera, ez dago erlazio esanguratsurik pazientearen adinaren eta sindromearen agerpenaren artean (p = 0,233). Hori dela eta, esan daiteke ez dagoela erlaziorik bi faktoreen artean. Kirurgia inguruko antsietatea eta aurreko esperientzia traumatikoak izan dituzten haurren artean portaera-asalduren intzidentzia altuagoa ikusi da, bien arteko erlazioa estatistikoki esanguratsua izanik (p = 0,039). 2014 urtean Beriger et al. egindako ikerketan ere ikusi zen kirurgia inguruko antsietatea izan zutenen %81,63 –ak portaera-asaldurak izan zituela, (p = 0,025) [6]; eta berdina gertatzen zen aurretik esperientzia traumatikoak eduki izanarekin (p = 0,025) [6]. Gai honen inguruan aurretik, 1999 urtean, Kain eta taldekideek egindako azterketan berdina ondorioztatu zen, antsiteatea izan zutenen artean sindromearen agerpena ohikoagoa izan zenean, modu esanguratsuan (p = 0,0001) [11]. Kasu honetan, esan bezala, antsietatea edo esperientzia traumatikoak izan dituztenen %82,1 –ak portaera-asaldurak izan ditu. Populazio desberdinetan egindako ikerketek emaitza berdinak lortu izanak, antsietatea/esperientzia traumatikoen eta kirurgia osteko asalduren arteko lotura estua dagoela pentsatzera garamatza. Ondorioz, garrantzitsua izan daiteke haurren lasaitasuna eta segurtasuna lantzea, kirurgia bat edo prozedura mediko bat jasan behar dutenean. Aurreko puntuari lotuta, aipagarria da, telefonoz egindako deietan zenbait gurasok haurrek informazioa jasotzearen garrantzia azpimarratu dutela. Hainbat izan dira, kirurgia ostean haurrek izandako erantzun ona aurretik medikuaren eta gurasoen aldetik jasotako azalpen eta informazioari esleitu diotenak. Garrantzia eman diote haurrei beraien mailara egokitutako informazioa eman izanak, zer egingo zaien jakin eta ulertu dezaten; izan ere, azalpen horiei esker, ezjakintasunak zor diezaiekeen beldur edo urduritasuna murriztuz, kirurgiaren inguruko antsietatea gutxitzen lagundu diela diote. Ospitalizazioari dagokionez, orain arteko lanetan ez da aztertu bere eragina; eta guk jasotako datuen arabera, ez dago erlazio estatistikorik kirurgia eguneko gaua ospitalean pasa dutenen eta egunean bertan etxera joan direnen artean (p = 0,188). Ospitalizazioak haurraren portaeran eta estresean duen eraginari buruz lan bat egin zuten Mendez eta taldekideek 1996 urtean [13]. Horretan, haurraren portaeran ospitalizazioak berak baino, horren inguruko faktoreek eragiten dutela adierazi zuten: aurreko ospitalizazioetako esperientziek, haurrak egoera berrietara moldatzeko duen gaitasunak, minak, anestesiak, gurasoetatik banatzeak, prozedura inbasiboek eta ingurune ospitalarioak baldintzatzen dute ospitalizazioak haurrarengan duen eragina [13]. Hala ere, interesgarria izango litzateke aurrerantzean ikertzea, ikerketa desberdinetako emaitzak alderatzeko. Cai et al. 2018, zirujauen arteko desberdintasunik ikusi ez zuten bezala [5], gure ikerketan ez da ezberdintasun estatistikorik lortu zirujauen artean (p=0,072). Desberdintasunak esanguratsuak izan ez arren, kirurgia gehien egin dituzten zirujauen emaitzak aztertuz, aldakortasuna ikusten da portaera-asalduren intzidentzian eta minaren agerpenean. Aldakortasun hori otorrinolaringologia zerbitzuan aztertuta, pentsatu da desberdintasuna kirurgia egiteko erabilitako teknikan egon daitekeela. Batzuk teknika hotza erabiltzen dute eta beste batzuk aldiz, bisturi elektrikoa edo Starion. Arlo horretan, interesgarria izan daiteke zirujau berdinak teknika desberdinak erabili eta bai minean eta baita portaeran ere desberdintasunak ikusten diren aztertzea, aurrera begira Donostia Ospitalean operatutako haurretan gertaera hauek saihesteko. Cai eta taldekideen lanak indukzio eta anestesia denbora luzeagoa portaeraasalduren sindromearen agerpenarekin modu esanguratsuan (p = 0,002) erlazionatu zituen [5]. Lan honetan ez da anestesia denbora aztertu, baina bai bertan erabili den farmakoetako bakoitzak izan dezakeen eragina. Alde batetik, sevofluoranoaren eta desfluranoaren erabilera aztertu da. Bi farmako hauek, talde berekoak izanik, ez dira batera erabili kirurgietan. Portaera-asalduren sindromearekin erlazio estatistikoa biek izan dute. Sevofluoranoaren kasuan, portaera-asaldura gehiagorekin erlazionatu da (p = 0,004) eta desfluranoaren kasuan, farmako hau erabili den kasuetan portaera-asaldurak gutxiago izan dira (p = 0,035). Arlo honi buruz, Keany et al. ikertaldeak adierazi zuen sevofluoranoaren erabilerak urduritasuna eta asalduren agerpen handiagoa eragiteko joera zuela; bereziki kirurgia osteko fase goiztiarrean [14]. Ikerketa honetan sevofluoranoa, halotanoren erabilerarekin alderatu zen, lehenengoa kirurgia osteko portaera-asaldura gehiagorekin erlazionatuz, nahiz eta aldaketa horiek epe motzean desagertzen ziren [14]. Desfluranoari dagokionez, berriz, anestesiatik esnatzean pazienteek erakusten duten agitazioa sevofluoranoaren antzerakoa da, desberdintasun esanguratsurik gabe, nahiz eta eragin ditzakeen desaturazioak direla eta, kontu handiagoz erabili behar den hiru urtetik beherako haurretan, Eun-Hee et al. taldearen arabera [15]. Jeong-Min et al. 2012 urtean egindako lan batean desfluranoa erabilita esnatze-fasean antsietate handiagoa deskribatu zuten sevofluranoa erabilita baino, arrazoia emergentzia azkarragoak agitazio handiagoa sortzea izanik. Hala ere, ez zen aztertu kirurgia osteko egunetan pazienteak izandako jarrera [16]. Arlo honetan dauden emaitza kontrajarriak ikusita, esan daiteke, sevofluoranoaren erabilera kirurgia osteko portaera-asaldura gehiagorekin erlazionatzen den arren, gainerakoetan ikerketa gehiago behar dela. Izan daiteke desfluranoaren eta sevofluoranoaren arteko desberdintasunak beste zenbait faktorek edo farmako laguntzaileen erabilerak baldintzatuta egotea. Rokuronioa erabiltzen den kasuetan portaera-asaldurak ohikoagoak dira (%72), farmako hori erabiltzen ez den kasuekin alderatuta (p = 0,02). Hala ere, rokuronioa erabili ez den kasuetan ere deskribatu dira portaera-asaldurak (%41,2). Rokuronioa erabili ez den kasuen ia erdian portaeran aldaketak ikusi dira; eta ez da aurkitu artikulurik farmako honen erabilera eta sindromearen arteko erlazioa aztertzen duenik; beraz, eragina izan dezakeen arren, indar handiagoa duten faktoreak egon litezke, gehiago ikertu beharko litzatekeen arren. Koreako Guro Ospitale Unibertsitateko Ji Hye et al. ikerketa taldeak 2014 urtean aurkeztutako lanean azaldu zuen sevofluoranoa bakarrik erabili zen haurretan, sevofluoranoa eta oxido nitrosoa batera erabili zirenean baino gehiagotan ikusi zela esnatze garaiko agitazioa. Oxido nitrosoa erabili ez zen taldean asaldurak %12 gehiago izan ziren [17]. Shibata et al. taldeak egindako lanean, berriz, oxido nitrosoaren erabilerak modu esanguratsuan murrizten zuen anestesia osteko esnatze agitazioa (p<0,01) [18]. Gure kasuan, farmakoak portaera-asalduren aurrean faktore babesle bezala jokatzen duela esan liteke; izan ere, farmakoa erabili den kasuetan portera-asaldurak gutxiago izan dira (p = 0,032). Aurretik egindako ikerketetan oxido nitrosoak esnatze orduko agitazioa murrizten duela ikusi da, eta oraingoan farmakoaren eta portaera-asalduren arteko erlazioa ikusi da. Hori dela eta, oxido nitrosoa anestesia osteko agitazioa murrizten eraginkorra dela eta, horren ondorioz portaera-asaldurak murrizten dituela esan daiteke; anestesiatik esnatzea sortzen den agitazioak aztertzen ari garen sindromean eragin zuzena izanda. Ikerketa honetan fentaniloak eta propofolak ez dute erlaziorik erakutsi portaeraasalduren sindromarekin. Hala ere, Dahmani et al. taldeak egindako metanalisi batean, ikerketa desberdinak aztertu eta propofolak eragin babesgarria izan dezakeela ikusi zuten [2]. Era berean, fentaniloa arnas bidez aplikatzen zenean efektu babesgarria erakusten zuen esnatze orduko agitazioari begira; nahiz eta zain bidez administratutako fentaniloak eragin babesgarri hori galtzen zuen [2]. Portaera-asaldura errepikatuenei dagokienez, Beringer et al. taldearen lanean jateari lotutako asaldurak eta apatia/abstinentzia arloari dagozkien asaldurak izan ziren ohikoenak, gurasoen banatze antsietateak eta lotarako arazoek jarraituta [6]. 1999 urteko Kain eta kideen ikerlanea, berriz, lo arazoak eta gurasoen banatze-antsietateak sortutako asaldurak izan ziren deskribatuenak [11]. Gure kasuan, esan bezala, apatia/abstinentzia arazoak eta gurasoengandik banatzeak sortutako antsietateari dagozkion portaerak izan dira gehien ikusi direnak, lo eta elikadura arazoek jarraituta. Gainerako portaera patroien agerpena aldakorra izan arren, gurasoetatik banatze-antsietateak sortutako portaerak lan guztietan errepikatu dira; beraz, esan daiteke arlo horretako jarrera-arazoak direla ohikoenak kirurgia ostean populazio pediatrikoan. Minari dagokionez, bere agerpenarekin erlazioa erakutsi duen faktore bakarra kloruro morfikoaren erabilera da (p = 0,038), azken hori administratu zaien haurrek min gutxiago adierazi baitute. Kirurgian zehar kloruro morfikoaren administrazioak duen eraginaren inguruan ikerketa gehiago behar dira. Min adierazle ohikoenei dagokienez, gurasoekin gehiago egon nahi izatea eta negar gehiago egitea dira gehien deskribatu diren portaerak. Portaera-asaldurekin gertatzen den bezala, gutxi irauten du minak, hamabosgarren egunean aztertutako subjektuen %82,7-ak minaren eskalan 0 puntu adieraziz. Hala ere, ikerketa gehiago beharko litzateke arlo honetan, bai otorrinolaringologian eta baita gainerako espezialitate kirurgiko edota mediko-kirurgikoetan ere; haurren portaeran eragina duten faktoreak detektatu eta sindrome honen intzidentzia murrizte aldera, posible diren neurriak hartzeko. 7.1. MUGAK: Lan hau egiterakoan zenbait muga edo zailtasun izan dira. Alde batetik, minaren eta portaera-asalduren inguruko informazioa jasotzeko erabilitako testak gurasoen iritzian oinarritutakoak dira. Nahiz eta nazioartean test horien gaztelerazko bertsioak baliogarritasuna eta fidagarritasuna onartuta izan, portaera asaldurak edo min maila modu objektiboan baloratzea zaila izan daiteke gurasoentzat, edo izan daiteke umeak faktore horien inguruko pertzepzio desberdina izatea. Bestalde, test horiek baliogarritasuna gazteleraz frogatuta izan arren, ikerketan galdetegiak bai gazteleraz eta baita euskaraz ere erabili dira, azken horiek fidagarritasuna balioztatu gabe izan arren. Hala ere, datuak aztertzeko orduan ez da kontuan izan zeintzuk izan diren balioztatutako gaztelerazko galdetegien bidez jasotakoak eta zeintzuk euskaraz jasotakoak. Horrez gain, interbentzio osteko egunetan portaeran emandako aldaketak aztertzeko erabilitako galdetegia oso sensiblea da, item positibo bat nahikoa baita sindromearen agerpena deskribatzeko. Hori dela eta, erraza izan daiteke sindromea agertzea. Azkenik, datuak telefono bitartez jaso izanak, paziente askoren datuak galtzea eragin du, informazioa jaso beharreko egunean telefonoa ez hartzearen ondorioz, gurasoekin kontaktatu ezinagatik. 8. ONDORIOAK: 1.- Kirurgia osteko portaera-asalduren sindromeak, Donostiako Unibertsitate Ospitaleko otorrinolaringologia zerbitzuan gai honen inguruko ikerketak egin diren gainerako tokietan duen intzidentzia antzerakoa du; kirurgia izan duten haurren bi herenetan agertuz, hain zuzen ere. 2.- Portaera-asaldura hauek gutxi irauten dute eta kirurgia osteko hamabosgarren egunean zazpiren batek bakarrik mantentzen ditu jarrera-aldaketak. 3.- Erlazio esanguratsua dago minaren eta portaera-asalduren artean, mina izateak sindromearen agerpena erraztuz. 4.- Kirurgia inguruko antsietateak eta osasun-arloarekin erlazionatutako esperientzia traumatikoek aztertutako sindromearen agerpena errazten dute. 5.- Erabilitako farmakoen artean, desfluranoak eta oxido nitrosoak faktore babesle bezala jokatzen dute, portaera-asadura gutxiagorekin erlazionatuz. 6.- Rokuronioa eta sevofluoranoaren erabilera portaera-asalduren agerpen handiagoarekin erlazionatzen da. 7.- Kirurgia osteko portaera-asalduren sindromea osatzen duten portaera patroietan ohikoenak gurasoengandik banatzeak sortutako beldurrari lotutakoak dira. ERANSKINAK: 1. BAIMEN INFORMATUA: 1.1. GURASOENTZAKO INFORMAZIO ORRIA EUSKARAZ: Proiektuaren izenburua: Kirurgia osteko portaera-asalduren sindromea otorrinolaringologiako paziente pediatrikoetan: Behaketa prospektiboan oinarritutako ikerketa. Ikertzaile nagusia: Ikerketa honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Proiektu honetna parte hartu edo ez erabaki aurretik dokumentu hau atentzioz irakurtzea gomendatzen dizuegu. Informazi orri honetan dituzue ikerketaren oinarriak eta helburuak azalduta. Edozein zalantza izanez gero, inongo arazorik gabe galdetu dezakezue. Zein da ikerketaren helburua? Ikerketa honen helburu nagusia interbentzio kirurgiko bat izan duten haurretan kirurgia osteko portaera-asalduren sindromea agertzea eragiten duten faktoreak zein diren determinatzea da. Izen horrekin ezagutzen da kirurgia baten ostean zenbait paziente pediatrikok izaten dituzten portaera aldaketa multzoa. Orain arteko ikerketek gehien deskribatu dituzten jarrera aldaketak elikadurarekin, lo arazoekin eta gurasoekin egoteko behar handiagoarekin lotzen dira. Ikerketa desberdinak sindrome hau eragin edo indartu dezaketen faktore desberdinak deskribatu dituzte. Hala ere, ikerketa gehiagoren beharra dago eta interesgarria deritzogu gure ospitalean aldaketa horiek eragiten dituzten faktoreak zein diren identifikatzea. Gertaera honen inguruan ditugun ezagutzak zabaltzea lagungarria izan daiteke sindromearen agerpena ekiditeko edo agerpenaren maiztasuna murrizteko. Nire semeak/alabak ikerketan parte hartu behar al du? Ikerketa honetan parte hartzea guztiz hautazkoa da. Zuen esku dago ikerketan parte hartu edo ez erabakitzea, zuen erabakia edozein dela ere zuen semeak/alabak beharrezko zaintza guztiak eta ospitaleko langileen tratu bera jasoko dituela jakinik. Ikerketa honetan parte hartzea erabakiz gero, baimen informatu bat sinatzeko eskatuko zaizue. Hala ere, ikerketaren edozein momentutan aldatu dezakezue erabakia eta baimena sinatuta egon arren, parte ez hartzea erabaki dezakezue. Erabaki hori hartuz gero, momentu horretan bertan ikerketatik kanpo geratuko zarete, ikerketa hasita badago ere. Zer gertatuko da nire semeak ikerketan parte hartzen badu? Ikerketan parte hartzen duten pazienteek, parte hartuko ez balute jasoko luketen tratamendu eta tratu berdina jasoko dituzte. Ikerketa hau aurrera eramateko behar diren datuak telefonoz jasoko dira, interbentzio kirurgikoaren osteko hirugarren edo laugarren egunean eta hamabosgarren egunean. Lehenengo deian semearen/alabaren inguruko datu batuk jasoko dira. Horretarako, pazienteak aurretik medikuekin experientzia traumatikorik izan duen eta osasun arloko langile edo prozedurekin kontaktua izateak orokorrean antsietatea sortzen dion galdetuko da. Bestalde, bi deietan kirurgia ostean izandako minari eta portaera-aldaketei buruzko informazioa jasotzeko bi galdetegi pasatuko dira. Lehenengo galdetegia portaera-asalduren agerpenari lotuta dago eta 27 galderaz osatuta dago. Galdera horietako bakoitzak egoera bat edo arazo bat deskribatzen du eta zuek kirurgia ostean lehen baino gehiago, lehen beste edo lehen baino gutxiago antzeman duzuen adierazi beharko duzue. 27 galdera hauek loarekin, elikadurarekin, antsietate orokorrarekin, gurasoengandik banatzeak sortzen duen antsietatearekin, apatiarekin eta autoritatearen aurrean erakusten duten agresibitatearekin lotuta daude. Minaren galdetegia, kirurgia osteko egunetan izandako mina aztertzera bideratuta daude eta bai edo ez bitartez erantzuten dira. Zer gertatuko da ikerketaren emaitzekin? Ikerketa honetako emaitzak eta lortutako ondorioak informe batean bilduko dira eta Euskal Herriko Unibertsitateko tribunal baten aurrean aurkeztuko dira. Tribunal hau Donostiako Unibertsitate Ospitaleko medikuz osatuta dago. Partaide guztien datuak konfidentzialak izango dira eta ez da pazienteen informazio pertsonalik edota pazienteen identifikaziorako daturik publikatuko. Dokumentu Originalen Azterketa, Konfidentzialtasuna eta Datu Pertsonalen babesa: Ondokoa ulertu eta baimentzen duzu: Zure edo zure seme/alabaren izena eta zuen identifikaziorako erabili daitekeen edozein informazio dagokion medikuak eta telefono deiak egin behar dituen pertsonak bakarrik ezagutuko ditu. Zure izena eta zure semearena/alabarena ez dira ikerketaren dokumentuetan publikatuko. Ikerketan jasotako datuen fidagarritasuna ziurtatu ahal izateko, Ikerketaren Zientzia Batzordeko kideek, Osasun Agintaritzak edota Ikerketa Klinikoaren Etika batzordeko partaideek zure semearen/alabaren historia klinikoan sartu behar balute, konfidentzialtasun osoz egingo lukete. 15/1999 Legearen arabera (Ley Orgánica de Protección de Datos de Carácter Personal), ikerketa aurrera eramateko beharrezkoak diren datuak bakarrik jasoko dira (sexua, adina) eta partaideak ez dira identifikatuko. Ikerketan jasotako datuak era disoziatuan gordeko dira partaideak identifikatzea ahalbidetzen duen informazioa ezabatuz. Pazientearen eta bere gurasoen identifikazio datuak ez dira adieraziko ikerketako idatzietan. Informazioa eskuratzea izango duten bakarrak ikerketako partaideak eta baimendutako pertsonak izango dira, hauek konfidentzialtasuna mantentzera behartuta egongo direlarik. Ikerketaren emaitza eta ondorioak Donostia Unibertsitate Ospitaleko langileek osatutako tribunal baten aurrean aurkeztuko dira eta komunikabide zientifikoetan argitaratuak izan daitezke. Indarrean dagoen legearen arabera, zure datuak eskuragarri dauzkazu eta justifikatuta balego baliogabetzeko edo zuzentzeko eskubidea duzu. Horrela bada, ikerketa zuzentzen duen medikuarekin harremanetan jarri. 1.2. BAIMEN INFORMATUA EUSKARAZ: Kirurgia osteko portaera-asalduren sindromea otorrinolaringologiako paziente pediatrikoetan: Behaketa prospektiboan oinarritutako ikerketa. Nik (izen-abizenak) …………………………………………………………………… (parte-hartzailearen izena)..…..…………………………………...….………….... ren …………............................... (erlazio-harremana) izanik.  Ikerketari buruzko galderak egin ahal izan ditut.  Erantzun egokiak jaso ditut nire galdereei.  Ikerketari buruz nahikoa informazio jaso dut.  ........…………………………………………………(ikertzailearen izena) -rekin hitzegin dut.  Partehartzea borondatezkoa dela ulertzen dut.  Ikerketatik atera naitekeela ulertzen dut: Nahi dudan momentuan, inolako azalpenik eman gabe eta nire semeak/alabak jasoko dituen zaintza medikoetan eraginik izan gabe. Maiztasuna Ehunekoa Ehuneko pilatua 26. Taula. PPPM 15 taldekatuta. Kirurgia osteko 15 egunetan, PPPM eskalan lortutako emaitzak, min-maila mailakatuz.
science
addi-2be2fa80626b
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/53946
Auzo mailako partekatutako autokontsumo potentzialaren azterketa
Errementeria Nikolas, Aratz
2021-11-22
Ingeneritza energetikoa Ikasturtea Petrolioa bezalako lehengai fosilak ia arlo denetan erroturik dauden gizartean, urteak dira energia trantsizioaren gaia bolo-bolo dabilela. Askotarikoak dira orain arte gizakiak eraman izan duen bizi estiloak ekarri dituen ondorioak: Ozeano Barean eratutako plastikozko kontinentea, hirietako aire kalitatearen beherakada, baso-soiltzea… Etorkizun jasangarriago bateranzko pausoak eman nahian, munduko hainbat estatuk berotegi efektuko gasen isurketak murrizteko neurriak hartzeko hitz eman dute, horren adibide da Parisko Hitzarmena, adibidez. Bizimodu jasangarri eta garbiago baterako trantsizio honek ordea, erakundeetan hartu daitezkeen neurriez haratago, norbanakoaren bizi ohiturak aldatzea ere ekarriko du, hala nola pertsonen kontsumo-ohiturak. Instalazio fotovoltaikoen kasuan esaterako, argindarra kontsumitzeko modua birpentsatu beharko da: kontsumo handiko etxetresna elektrikoak sorkuntza altueneko uneetan piztu… Honen harira, oraindik gai berria bada ere, energia komunitateen inguruko marko teoriko bat finkatzea lortu zuen Europak 2018. urtean. Kontzeptu berri honek gizarteak energia sortzeko eta kudeatzeko daukan pentsamoldea irauli dezake, autokontsumoa jabe bakarretatik haragoko pertsona-talde batera zabalduz. Proiektuan zehar Bilboko Otxarkoaga auzoaren norbanako autokontsumorako eta autokontsumo elkarbanaturako bateragarritasuna aztertuko da. Lan honekin etxebizitzek duten kontsumo energetikoa asetzeko ahalmena zehaztuko da energia fotovoltaikoaren bitartez. Sortutako energiari erabilera desberdinak emanez 3 kasu desberdin planteatu dira, autokontsumo eredu desberdinek edukiko lituzketen onurak eta ahuleziak aztertuz. 1. SARRERA Egun munduak bizi duen krisi klimatiko honetan, egoerak okerrerantz egin du bereziki azken hamarkadetan: Berotegi-efektua, plastikoaren izurritea … Adituen esanetan, Lur planeta bezalako beste planeta erdi bat beharko litzateke gizakiak daraman bizitza-erritmoari mantendu ahal izateko. Lehengaien neurrigabeko kontsumoa energiaren alorrari ere aplikatu ahal zaio, izan ere, industria, garraioa eta etxebizitza esparruetara bideratzen da munduan kontsumitzen den energiaren gehiengoa. Energiaren Nazioarteko Erakundeak, Nazio Batuen Ingurumen Programarekin lankidetzan, 2017an munduko egoeraren inguruan eginiko txostenean, eraikinak eta eraikuntza sektorea munduko bukaerako energiaren erabileraren %36n eta energiarekin loturiko CO2 isurketen %39n erantzule direla azpimarratzen du. Hori dela eta, sektore honen energiaren eraginkortasuna hobetzea, Parisko Hitzarmeneko "Horizon 2020" programan finkatutakotik haratago, munduko anbizio klimatikoak asetzeko gakoetariko bat bihurtu da [1]. Urtebete eta piku igaro da Covid-19 pandemia hasi zenetik jada, eta ordutik esan daiteke gauza asko hankaz gora daudela; argindarraren prezioa, esaterako. Aurtengo urtarrilean komunika-bide askok argindarraren prezioak igoko zirela iragarri zuten hotz-bolada betean; eta apirilean, energia berriztagarrien ekoizpena handia izanik eta batez besteko eskaera maila ertainarekin, urtarrileko antzeko prezioetara itzuli da argindarra. [2]-n jasotako datuen arabera aurreko urteetako apiriletako prezioen batezbestekoa 37,31 €/MWh da, 2021ko apirilekoa ordea, batez beste 60,46 €/MW da; %62 gehiago, hain zuzen. Argindarraren prezioaren igoera ez da gauza puntual bat, aurrez erosten den energiaren prezioaren joera ere markatzen baitu apirileko igoerak, hurrengo hilabeteetarako 65 €/MWh gorakoa da; hori gutxi balitz, datorren urteetako prezioak ere joera berdina mantenduz. Honen erantzuleetako bat CO2-aren merkatuko prezioen igoera da. Izan ere, CO2-ren eta gasaren prezioaren igoerak ziklo konbinatuen eta ziklo termikoen salmenta-prezioa igoaraztea eragin du. Gaur egungo egoera ikusirik, pentsaezina da Otxarkoaga bezalako auzo prekario bateko bizilagunek gastu energetikoari aurre egiteko gai izatea. Hori dela eta, interesgarritzat jo daiteke Otxarkoagako etxebizitzek autokontsumorako duten potentzialtasunaren inguruko ikerketa burutzea. Aurreko paragrafoan aipatu bezala, azterketa honek autokontsumo elkarbanaturako Bilboko Otxarkoaga auzoaren bateragarritasuna aztertzea du helburu; eta horretarako energia fotovoltaikoa hautatu da energia iturritzat. Alde batetik, proiektuan zehar erabilitako programekin bateragarria delako; eta bestetik, azken urteetan energia fotovoltaikoaren erabilerak izugarrizko gorakada izan duelako estatu mailan. Horren erakusle da teknologia honen integrazioa etxebizitzetan. Proiektuak auzoko etxebizitzen teilatuak aztertzen ditu, argindarra sortzeko eta haien kontsumoa asetzeko gaitasuna zehaztuz. Horrez gain, eraikin bakoitzaren kontsumoa estimatzeko metodologia bat proposatzen da; ezin baitenez errealitatean kontsumitzen dena zehaztu, behintzat hurbilketa koherente bat egin ahal izateko. Azterketa energetikoarekin batera, alor ekonomikoari ere garrantzia eman zaio. Horretarako, instalazio fotovoltaikoak eginda erabiltzaileek faktura elektrikoan edukiko luketen aurrezpenak, instalazioa burutzearen kostuak eta amortizazio epeak kalkulatu dira. Auzoaren azterketa orokorraz gain, autokontsumorako hiru kasu konkretu ere aztertu dira. Era honetan, autokontsumo eredu desberdinetan egongo liratekeen onurak eta gabeziak ikertuz. Azkenik, ikerketa honek izan dezakeen etorkizuneko ikerketa posible baterako gaiaren lehen zertzeladak aipatuko dira. 2. TESTUINGURUA 2.1. AUTOKONTSUMOA Autokontsumoa, termino orokorretan hitz eginez, ekoizleek sortutako zerbitzu eta kontsumo ondasunak norberak kontsumitzeari deritzo. Energiaren alorrean, autokontsumoa pertsonek edo enpresek kontsumorako instalazioetatik hurbil dauden eta horiekin lotuta dauden ekoizpen-instalazioetatik datorren energia kontsumitzen dutenean gertatzen da. Hornidura elektrikoaren berezko ezaugarriak direla eta, autokontsumo elektrikoa sarera konektatuta edo isolatuta burutu daiteke: 2.1.1. Soberakinik gabeko autokontsumoko hornidura- modalitatea Etxebizitza edo enpresa baterako sarera konektatutako autokontsumo elektrikoko instalazio batek banaketa-sarearekin azpiegiturak eta konexio elektrikoren bat partekatzen ditu. Instalazio honen potentzial ekonomiko eta sare elektrikoko osagaiengan izan dezakeen eragina dela eta, arautuen dagoen autokontsumo mota da. Instalazio isolatuetan ez bezala, ez dago instalazioaren sorkuntza eta eskaria berehala orekatzeko beharrik; momentu batzuetan soberakinak egongo dira eta besteetan defizitak. Horrelako kasuetan, sarea arduratzen da kalitatezko eta zerbitzu fidagarriak eta hornikuntzaren jarraikortasuna eskaintzeaz, bateria edo talde elektrogenoen beharrik izan gabe [3]. 2.2.2. Soberakinak dituen autokontsumoko hornidura- modalitatea Instalazio isolatu bat banaketa-sarearekin konexio elektrikorik ez duen sistema da, ez zuzenean, ez zeharka, hirugarren instalazio propio baten edo besteren baten bidez. Norbera guztiz beregain izatea eskatzen du, eskari energetikoa asetzeko sarearengandik inolako dependentziarik izan gabe. Instalazio mota honen abantaila nagusia agerikoa da, saretik emantzipatzea dakar fakturaren %100 kenduz. Hala ere, baditu bere desabantaila nabarmenak [4]: Sarera konektatuta ez egoteak bateriak instalatzea ezinbesteko egiten du. Eguzkirik ez denean edo energia eskaria instalazioaren sorkuntza baino handiagoa denean, baterietara joko da. Baterien merkatuko prezioaren ondorioz (1000€ inguru instalatutako KWh-gatik), energia eskaria asetzeko beste bateria instalatzeak, asko garestitzen du instalazioaren kostua. Bateriak edukitzeak, bateriak horiek elikatzeko modulu fotovoltaiko gehiago instalatu beharra dakar. Horrek ekarriko lukeen kostu gehigarriez gain, instalatu beharreko gainazalean plaka gehigarri horiek instalatzeko azalera nahikoa izatea suposatzen du. Baterien bizi-iraupena bataz beste 10 urteren inguruan dago, eta instalazioko elementu garestiena izanda, berri batzuen ordez ordezkatzeak eta mantentzeak eragin negatiboa du errentagarritasunean. Bateriez gain, instalazio isolatuetan gomendagarria da emergentzia kasuetarako sostengurako sorgailu bat edukitzea. Instalazio isolatuak ekipo elektrogenoekin elkartu ohi dira aberia kasuetan hornikuntzaren segurtasuna bermatzeko. Bateriak multzo elektrogeno eta bere inbertsore–kargagailuarekin konbinatzea da, gaur egun, autonomia egun kopuru jakin bat bermatzeko irtenbide merkeenetariko bat [3][5]. 2.2.3. Autokontsumoko modalitateak Autokontsumoaren adarraren barruan modalitate desberdineko adaxka gehiago daude. Atal honetan modalitate bakoitzaren nondik norakoak azalduko dira: - Autokontsumo klasikoa eta partekatuan: Autokontsumo klasikoan energia iturria bakarra izan daiteke, hau da, energia eskaria asetzeko kontsumitutako energia ezin da iturri desberdinetatik etorri. Horrez gain, sortutako energia etxebizitza bakar bateko kontsumitzaileentzat bideratuta dago; adibidez, familia bakarreko etxebizitzak. Autokontsumo partekatua urrats gehigarri bat da dauden instalazio moten barruan. Energia iturriak bakarra izaten dirau, baina instalazioa etxebizitza talde batera konektatuta dago; autoekoitzitako energiak kontsumitzaile multzo baten energiaeskaria asetzera bideratuta egonik. - Autokontsumo anizkoitza: Modalitate honetan energia sorkuntza instalazio desberdinek kontagailu bakar bati eragiten diote (instalazio eoliko eta instalazio fotovoltaiko bat). Instalazio mota hau ere partekatua izan daiteke. - Autokontsumo agregatua eta birtuala: Autokontsumo agregatuan energia iturri desberdinetatik etorri daiteke eta jabe beraren autokontsumoko instalazio bat edo multzo bat jabe horren kontagailu desberdinetara konektatu daitezke. Azkenik, ekoizpen-instalazioaren eta kontsumopuntuaren artean hurbileko lotura fisikorik ez dagoenean, baina bien artean lotura egonik, autokontsumo birtualaz hitz egiten da, eta aurreko autokontsumo-mota guztietan aplikagarria izanik. fenomeno honi efektu fotovoltaikoa deritzo. Silizio kristalinoa bezalako material erdi-eroaleak erabiltzen dira plaka fotovoltaiko bat produzitzeko. Material erdieroaleek portaera desberdina baitute elektrizitatearekin. Eguzkiko erradiazioa panel fotovoltaikoaren gainazalera iristean, plakaren bi aldeetan potentzial elektrikoko diferentzia bat sortzen da. Era honetan, plaken barneko elektroiek alde batetik bestera mugitzen hasten dira, korronte elektriko bat sortuz [7]. Eguzki plakek erradiazioa elektrizitatean transformatu ondoren, ezin da zuzenean kontsumitu; izan ere, energia hori transformatu eta kontsumitzaileen artean banatu beharra dago (sorkuntza puntuaren eta kontsumo puntuaren arteko distantziaren arabera garraioaren beharra ere izan daiteke). Horrez gain, aipatu berri diren urratsak segurtasun neurriak betez burutuko diren bermearekin. Horregatik atal honetan, sarera konektatu, nahiz isolatuta egon, eduki behar dituzten elementuak izendatu eta hauen funtzionamendua azalduko da. Hauek dira instalazio fotovoltaiko batek eduki ditzakeen elementuen zerrenda [8]: - Plaka fotovoltaikoa - Optimizatzailea - Karga-erregulagailua - Inbertsorea Eguzki-jarraitzailea Euskarria Bateria - Kableatu elektrikoa 2.2.1. Plaka fotovoltaikoa: Eguzki-panelak instalazioaren elementu nagusia izanik, efektu fotoelektrikoaren bidez jasotako eguzki erradiazioa elektrizitate bihurtzen duen zelula fotovoltaiko multzoa da [9]. Panelak, zelula motaren arabera sailkatzen dira; atal honetan ohikoenetarikoen nondik norakoak aipatuko dira: - Silizio monokristalinoak: Egitura oso uniformea duen siliziozko kristal bakar batez osatuta dago. Gainontzeko teknologiek baino errendimendu altuagoa du, siliziozko atomoak perfektuki lerrokatuta baitaude; eroankortasuna erraztuz. Zelularen ezaugarriei dagokienez, beroketa prozesu geldoa dauka eta gainontzeko zelulekin konparatuz, errendimendu hobea du. Hala ere, fabrikazioa luzeagoa eta energetikoki garestiagoa da. 2.2.2. Optimizatzailea: Potentzia optimizatzaileak plaka fotovoltaikoen eta inbertsorearen artean kokatuta dagoen instalazioko elementua da. Bere funtzioa modulo bakoitza bere potentzia gorenean lanean aritzea da, instalazioaren errendimendua hobetuz. Elementu honen erabilera nagusia serieko panel multzo batek errendimendu-arazoak dituenean aplikatzen da, gainerako moduluak kaltetutako panelaren potentzia mugatu berera lan egitera behartzen dituenean. Kasu horretan, optimizatzaileak panelen independentzia ahalbidetzen du, instalazioaren errendimendu orokorrean eraginik izan gabe. 2.2.3. Karga-erregulagailua: Gailu elektroniko honek baterien karga egoera kontrolatzea du eginkizuntzat, ahalik eta modu optimoenean bete daitezen haien bizitza erabilgarria luzatuz. Kargaerregulagailua modulu fotovoltaikoen eta baterien artean kokatzen da, bi elementu hauen arteko energia fluxuaren zirkulazioa kontrolatuz. Energia-zirkulazioaren kontrola karga ziklo bakoitzean zehar intentsitate eta tentsio aldagaien kontrolaren bitartez burutzen da [11]. Erregulagailuak bateria gehiegizko gainkargen eta tentsioen aurka babesten du, eremu fotovoltaikotik tentsio handiagoak konpentsatuz, bateria ez dadin une oro dagoen karga-egoeraren arabera kaltetu. Bi erregulagailu mota daude: - PWM kargako erregulagailua: Pultsuen bidezko modulazio egiten du eta behin bateriak guztiz bete direlarik, bateria eta plaken arteko energia fluxu mozgailu modura egiten du lan. Eguzki plakek eta bateriek tentsio nominal berean lan egin behar dute PWM erregulagailuak funtzionamendu egokia izan dezan. Hala ere, baldintza honek plakak karga uneko bateriaren tentsiora lan egitera behartuta daude, panelek eskaini dezaketen intentsitate maximoa baino balio baxuagoetan lan eginez. Horregatik ez dute eguzki-ekoizpen guztia aprobetxatzen, energia galerak izenez ere ezagunak, eta merkeagoak dira. - MPPT kargako erregulagailua: Maximizatzaile izenagatik ere ezagunak, MPPT erregulagailuen funtzionamenduak baterien kargan panel fotovoltaikoen sorkuntza gehiengoa baliatzen du. Punturik optimoenean lan egitera behartzen ditu plakak barnean tentsioa doituz, bateriak eskatzen duena baino handiagoa dena, bihurketan eraginkortasun handia izanik, intentsitatea handituz eta ekoizpenaren potentzia totalari eutsiz. Eguzki-panelei ahalik eta etekin gehien ateratzeko aukerarik onena da, eta gainkostuak erraz konpentsatzen du haien ekoizpen-ahalmen handiagoa. 2.2.4. Inbertsorea Inbertsorea korronte zuzeneko sarrera-tentsio bat korronte alternoko irteeratentsio simetriko batera (sinusoidala, karratua edo triangeluarra) transformatzen duen gailua da, irteerako korronte alternoa erabiltzaileak nahi duen magnitude eta maiztasunarekin. Instalazio fotovoltaiko batean inbertsoreak eguzki panelek, bateriek… sorturiko korronte zuzena korronte alternoan bihurtzen dute; gerora sarera edo instalazio elektriko isolatuetara injektatzeko [12]. 2.2.5. Eguzki-jarraitzailea: Elementu mekaniko honen bitartez eguzki-panelak uneoro eguzki izpiekiko perpendikular egon daitezen begira jartzen dira; eguzkia irtetzen denetik Mendebaldean sartzen denera arte, instalazio fotovoltaikoaren errendimendua handituz. Sortutako energia eta kostua jarraitzaile motaren araberakoa da. Orokorki hitz eginda, azimut jarraitzaileak egitura finkoek baino %10-20 erradiazio gehiago jasotzen dutela onartu ohi da. Hala ere, eguzki-jarraitzaileak elkarren artean konparatzeko hurrengo aldagaien arabera egin ohi da: Energia sorkuntzan igoera, ekipoaren eta hauen instalazioaren kostua, haizearekiko erresistentzia, eskuragarritasuna eta mantenua. Hauek dira dauden eguzki-jarraitzaile motak [13]: - Ardatz bikoitzean: Azalera eguzkiarekiko beti perpendikularra da. Bi motatakoak daude: o Monoposte: Euskarri zentral bakarrarekin. o Carrousel: Azalera zirkular baten zehar euskarri ugarirekin. - Ardatz polar batean: Hegoaldera begira dagoen ardatz baten gainean biratzen du gainazalak, latitudearekiko berdina den angeluaren inklinazioarekin okertuta. Bira doitu egiten da, normalak eta gainazalak une oro bat egin dezaten Eguzkiak duen tokiko meridianoarekin. Bira abiadura 15 ° ordukoa da, erlojuarena bezalakoa. - Azimut ardatz batean: Gainazalak ardatz bertikal baten gainean biratzen du, gainazalaren angelua konstantea da eta latitudearen berdina. Bira doitu egiten da, normalak eta gainazalak une oro bat egin dezaten Eguzkia duen tokiko meridianoarekin. Biraabiadura aldakorra da egunean zehar. - Ardatz horizontal batean: Gainazala ardatz horizontal batean egiten du bira, ipar-hego norabidean orientatuta. Bira doitu egiten da, lurrazalaren normalak une oro Eguzkia duen lurreko meridianoarekin bat egin dezan. 2.2.6. Bateria Bateriek eguzki panelek egunean zehar sortutako energia elektrikoa biltegiratzen dute, gordetako energia hori gauean edo egun lainotsuetan kontsumitu ahal izateko. Baterian bertan 2Vko metagailu elektriko txikiak daude integratuta eta prozesu elektrokimiko baten bitartez energia biltegiratzeaz arduratzen dira. Bateriek 6, 12, 24 edo 48V-n hornitu dezakete korrontea, hau da, 12Vko bateria batez hitz egiten denean, 6 zeldako metagailu multzoari (2Vko bakoitza) egiten zaio erreferentzia. Energia elektrikoa metatu ahal izateko energia kimikoan bihurtu behar da. Transformazio hau plaka positibo eta negatikoak bezalako bi material desberdin elektrolitoetan murgiltzean sortzen den erreakzioaren ondorioa da. Elektrolitoa bere konposizioan ioi askeak dituen edozein substantzia da, eroale elektriko batek bezala jokatzea eragiten duena. Baterien arten bi mota bereizi daitezke [14]: - Ziklo baxukoak: Bateria mota hauek korrontea epe motz baterako hornitzeko eta gainkarga txikiak (elektrolitorik galdu gabe) jasateko diseinatuta daude. Ezin dute deskarga sakonik jasan. %20 beherako deskargak etengabe izan ezkero, haien bizitza erabilgarria nabarmenki laburtzen da. Hori dela eta, ez da instalazio fotovoltaiko baterako aukera egokia. - Ziklo sakonekoak: Edukieraren % 80raino behin eta berriz deskargatzeko diseinatuta daude. Ezaugarri honek, eguzki energia sistementzako aukerarik onena bilakatuz. 2.3. ENERGIA-KOMUNITATEA Energia-komunitateak energia sisteman herritarren parte-hartzea tartean sartzen duten energia-ekintzen multzoari deritze. Komunitatea hauek era honetan uler daitezke: tokiko erkidegoko kideen onurak lortzera bideraturiko komunitateak, zeina parte-hartze eta gobernantza ireki eta demokratiko batean energia-ekintzak kolektiboak antolatzen dituzten [15]. Energia komunitateek energia trantsiziotik beste dute berrikuntza sozialetik. Energia erabilera eta sorkuntza eredu deszentralizatu bat bultzatzeaz gain, erabiltzaileen kontsumo-joerak aldatzea ekarriko dute; izan ere, aski jakina da iturri berriztagarrietako energiek eguratsarekiko duten dependentzia, hala nola energia fotovoltaikoaren kasua, non sortzen duen energia eguzkitik jasotzen duen erradiazioarekiko zuzenki proportzionala den. Horrenbestez, argindar gehien kontsumitzen duten etxetresna elektrikoak energia sorkuntza gehien daukagun eguneko orduetan erabili beharko dira; azken finean, gure kontsumo-joerak energia sorkuntzara egokitzea. Apurka-apurka ohiko kontsumitzaile pasiboaren profila atzean gelditzen ari da, eta haren ordez, instalazio energetikoen jabe den eta komunitatearen energian parte hartzen duen geroz eta kontsumitzaile ahaldunduago batean bilakatzen doa [16]. Honek, kontsumitzaileak energiaren sorkuntzan, hornikuntzan, banaketan eta azken finean, energiaren erabileran parte-hartze handiagoa edukitzea ekarriko du. 2.3.1. Marko legala 2.3.1.1. Europa mailan Europar Batzordeko (EB) Energia Garbiko Paketeak ate berriak ireki dizkie kontsumitzaileei, lehen aldiz EBko legediaren barruan herritar eta komunitateei energia sektorean zuzenean parte hartzeko eskubidea bermatzen baitie. Europako legedian eta hainbat erakunderen dokumentuetan, hainbat definizio daude energiakomunitatetzat har daitekeenari buruz. Espainiako legerian kontzeptu hori oraindik ez dago zehaztuta [17]. Hain zuzen, 2016an agertzen da lehendabizikoz ideia hau Europako legedian. Kontzeptu berarentzako bi definizio desberdin topatu daitezke: Energia komunitate herritarra edo tokiko energia-komunitatea, elektrizitatearen barne-merkaturako arau komunei buruzko legediaren barruan daudenak. Energia berriztagarrien komunitatea, iturri berriztagarriko energiaren erabilera sustatzeari buruzko legediaren testuinguruan definitzen dena. Azkenekoz argitaratu diren bi definizio hauen eguneraketek, hein handi batean, edukian bat egiten dute batak bestearekin. Zuzentarauek sistema energetikoan herritarrek buruturiko ekintza kolektiboen antolakuntza modura deskribatzen dituzte [15]. Horrez gain, marko legalak ekintza eta betebeharrez betetzen dituzte energia-komunitateak, merkatuan jarduterako orduan bereizketatik gabe eta berdintasunezko egoeran jardungo dutela ziurtatzeko. EBko Kontseiluak eta Parlamentuak adosturiko 5076/19 testuak, gerora 2019/944 Elektrizitatearen barne-merkatuari buruzko Zuzentarau berrikusia (EB) izenarekin onartuko zena, energia komunitate herritarra era honetan definitzen du [18]: borondatezko eta partaidetza irekiko erakunde juridikoa da. Errentagarritasun finantzarioaren gainetik, bere kideei edo haien jarduera garatzen duen herriari ingurumen-, ekonomia- edo gizarte-onurak sortzea helburu duten akzionista edo pertsona fisikoak diren kideen, tokiko agintarien (udalerriak barne) edo enpresa txikien eskutan egon daiteke kudeaketa. Komunitate herritarrak energiaren sorkuntzan, iturri berriztagarrietako energiarenean barne, banaketan, hornikuntzan, kontsumoan, agregazioan, energiaren biltegiratzean, energiaeraginkortasuneko zerbitzuak eskaintzen eta ibilgailu elektrikoak kargatzeko zerbitzuak ematen edo akziodunei edo kideei beste energia-zerbitzu batzuk ematen hartu dezake parte. EBko Kontseiluak eta Parlamentuak onarturiko 2018/2001 "Energia Berriztagarrien araudi berrikusiak" iturri berriztagarriko energiaren erabileraren sustapenaz mintzo da: energia berriztagarriko komunitatea borondatezko partaidetza irekian oinarrituriko erakunde juridikoa da, zeina autonomoa den eta erakunde juridiko horren jabetzakoak diren eta erakunde horrek garatu dituen energia berriztagarrien proiektuen inguruan kokatutako bazkideen edo kideen eskutan dagoen kudeaketaren ardura. Bazkide edo kideak pertsona fisiko, enpresa edo tokiko agintariak izan daitezke, udalerriak barne. Haien helburu nagusia bere kideei edo jarduten duten tokiko guneei, irabazi finantzarioen gainetik, ingurumen-, ekonomia- edo gizarte onurak ematea da. Bi komunitate hauek ordea, badituzte elkarrengandik bereizten dituzten desberdintasunak. Hori dela eta, hurrengo lerroetan energia komunitate herritarraren eta energia berriztagarriko komunitateen arteko dibergentzien laburpena egingo da: - Ikuspegi geografikoa: Energia Berriztagarrien Zuzentarau berrikusiak tokiko erkidegoak, haien jabetza diren energia berriztagarrien proiektuengandik hurbil antolatu daitezen zehazten du. Merkatu Elektrikoaren Zuzentarau berrikusiak ordea, ez ditu energia komunitate herritarrak haien ingurune hurbilera lotzen, ezta sorkuntzaren eta kontsumoaren arteko kokapen geografiko berera ere. - Jarduerak: Energia komunitate herritarra sektore elektrikoaren barruan jarduten du, eta iturri berriztagarri eta fosiletan oinarritua egon daiteke. Energia berriztagarrien komunitateek aldiz, berokuntza eta elektrizitate sektoreetako energia berriztagarrien mota guztietako jarduera multzo zabala hartzen duten haien baitan. - Partaidetza: Edozein eragilek parte har dezake energiaren herritarren komunitate batean, baldin eta eskala handiko merkataritza-jarduera batean aritzen diren kideek edo akziodunek, eta energia-sektorea jarduera ekonomikoko lehen mailako arloa bada haientzat, ez badute inolako erabakiahalmenik. Atxiki daitezkeen parte-hartzaileen artean daude pertsona fisikoak, tokiko agintariak eta mikroenpresa txiki, ertain eta handiak. Energia berriztagarrien komunitateek kidetza murritzagoa dute, eta soilik pertsona fisikoak, tokiko agintariak eta mikroenpresa txiki eta ertainak onartzen dituzte, baldin eta haien partaidetza haien jarduera ekonomiko nagusia ez bada. Xedapen banandu batek bestalde, estatu kideei eskatzen die berma dezatela energia berriztagarriko komunitateetan parte hartzea irisgarria izango dela diru-sarrera txikiak dituzten edo ahulak diren etxeetako kontsumitzaileentzat [19][20]. - Autonomia: Energia Berriztagarrien Zuzentarauak dioenaren arabera, energia berriztagarrien komunitateak gai izan behar luke banakako kide eta merkatuko beste eragile tradizionalekiko autonomia mantentzeko. Energia komunitate herritarrek ez dute autonomia aipatzen, baina erabakiak hartzeko ahalmena eskala handiko merkataritza-jardueretan murgilduta ez dauden akziodun edo kideen eskutan egon behar litzateke; eta energia-sektorea arlo edo jarduera ekonomiko nagusitzat ez duten haietara [19][20]. Kontrol eraginkorra: Energia berriztagarriko komunitateak modu eraginkorrean kontrola ditzakete energia berriztagarriko proiektutik "gertu" dauden mikroenpresa txiki eta ertainek; energia komunitate herritarren kasuan kontrara, enpresa ertain eta handiak komunitatea kudeatzeko aukeratik at daude [19][20]. Elektrizitatearen merkatuari buruzko zuzentarauak honela definitzen du kontrola: "Enpresa baten gainean eragin erabakigarria izateko aukera, bereziki honako hauen bidez: a) enpresa baten aktibo guztiak edo batzuk erabiltzeko eskubidea edo jabetza; b) enpresa baten organoen osaketan, bozketetan edo erabakietan eragin erabakigarria ematen duten eskubideak edo kontratuak. [17] artikuluak eginiko ikerketaren arabera, EBko estatu partaide gehienek ez daukate energia-komunitateak juridikoki definitzen dituzten definiziorik. Oraingoz behintzat, Greziak eta Italiak soilik lortu dute energia-komunitateak marko juridikoaren barnean definitzea. Esan liteke beraz, oraindik garapen bidean dagoen ideia bat dela eta benetako aplikagarritasuna edukiko duela marko legala eratzen den momentuan. Hala ere, interesgarritzat jo da Espainian dagoen ingurumariaren nondik norakoak azaltzea, laburki bada ere. 2.3.1.2. Espainia mailan Estatu mailan, Trantsizio Ekologikoko Ministerioak "tokiko energia-komunitatea" kontzeptuaren proposamena garatzen dabil. Espainiako legediak EBko zuzentarauen eskubideak, pribilegioak eta erantzukizunak kopiatzen ditu energia berriztagarriko komunitate eta energia komunitate herritarrentzat [21]. 244/2019 Errege Dekretuak 15/2018 Errege Lege Dekretua osatzen du, eta autokontsumoa jabe bakarretatik haragoko pertsona-talde batera zabaltzen du. Orain, autokontsumorako instalazio bat etxebizitza batean baino gehiagotan instalatu daiteke, eta energia-soberakinak beste eraikin batzuetan kokatutako gertuko kontsumitzaileekin partekatu edo sarera isuri daitezke [22]. Espainian merkataritza eta industria sektoreetan lehiakortasun ekonomikoa bultzatzeko premiazko neurrien inguruko 20/2018 Errege Lege Dekretuak energia elektrikoko banaketa sare itxien ideia sartu du. Errege Lege Dekretuko 4. atalean bereziki, kontsumitzaile elektrointentsiboaren figura aipatzeaz gain, rol honek sistema eta elektrizitate-merkatuetan duen parte-hartzeari dagokionez bere ezaugarriak, eskubide eta betebeharrak bilduko dituen Kontsumitzaile Elektrointentsiboen Estatutua ere onartuta dago. Egoera honek energia komunitateen sustapena ekar dezake energia-kontsumoa optimizatzea helburu duten industria-enpresen talde bat dagoen kasuetan; edo eta bizitegi-guneetatik gertu dauden industrialdeetan baita ere, non sorkuntzaren eta kontsumoaren arteko noranzko biko erlazio bat sor daiteke, erlazio hori kudeatuko lukeen energiakomunitate bat eratzeko [17]. 2.3.2. Funtzioak [19] artikuluan Ikerketa Zentro Bateratuak (JBE) Europako Batzordearen zientziaeta ezagutza-zerbitzuak energiak komunitateek etorkizunean burutu ditzaketen ekintza posibleak laburki izendatzen ditu: - Sorkuntza: Komunitateko energia-proiektuak, kolektiboki sortze-aktiboak erabiltzen edo edukitzen dituztenak (batez ere eguzkikoak, eolikoak, hidraulikoak), non kideek ez duten ekoitzitako energia autokontsumitzen, baizik eta sarean injektatuz eta hornitzaile bati saltzeko darabilten sorturiko energia. - Hornikuntza: Bezeroei elektrizitate eta gasaren salmenta. Komunitate handiek txikizkako bezero asko izan ditzakete inguruan, eta bezeroen kargak eta malgutasuna konbinatzen dituzten edo elektrizitatea sortzen duten agregazio-jardueretan ere parte har dezakete, elektrizitate-merkatuetan saltzeko, erosteko edo enkantean jartzeko. - Kontsumoa eta banaketa: Energia erkidegoetan sorturiko energia erkidegoaren barnean kontsumitu eta partekatua izan daiteke. Horren barruan sartzen dira bai kontsumoa (autokontsumo indibiduala eta kolektiboa), bai energia komunitate baten barruko sortze-instalazioek ekoizten duten kideen artean banatzea. - Mugikortasun elektrikoa: Karga-estazioen eta ibilgailu partekatuen funtzionamendua eta kudeaketa, edo bazkideentzako eta kooperatibentzako txartel elektronikoak hornitzea. - … Ikuspegi zehatzago batera jo ezkero bestalde, energia berriztagarriko erkidegoek egin ditzaketen funtzioen gainean 2018/2001 legeak honako hau dio [17][23]: - Estatu kideek bermatuko dute azken kontsumitzaileek, bereziki etxeko kontsumitzaileek, energia berriztagarrien erkidego batean parte hartzeko eskubidea izango dutela, eta, aldi berean, azken kontsumitzaile gisa dituzten eskubideak edo betebeharrak mantenduko dituztela, justifikaziorik gabeko edo diskriminaziozko baldintzen mende egon gabe, edo energia berriztagarrien erkidego batean parte hartzea eragozten dieten prozeduren mende egon gabe, baldin eta, enpresa pribatuen kasuan, haien partaidetza haien merkataritza- edo lanbide-jarduera nagusia ez bada. - Estatu kideek energia sortzeko, kontsumitzeko, biltegiratzeko eta iturri berriztagarriko energia saltzeko, bereziki argindar berriztagarria erosteko kontratuen bidezko salmentena, eskubidea aitortzen die honako komunitateei. - Banaketari dagokionez, legeak ezarritako baldintzak betetzen diren bitartean, eta komunitateko kideen, kontsumitzaileak diren aldetik, eskubideak eta betebeharrak mantenduz, energia berriztagarriko komunitatearen barruko sorkuntza unitateek sorturiko iturri berriztagarriko energia banatzeko eskubidea daukate komunitatearen barruan. Horrez gain, energia-merkatu egoki denetara sartzeko eskubide daukate, bereizketarik gabe agregazio bidez edo modu zuzenean. Energia Berriztagarrien Zuzentarau berrikusiak Estatu kideei energiakomunitateak legez garatzea eskatzen die, energia berriztagarrien garapenarentzako tresna gisa; hori gutxi balitz, Estatu kideek sostengurako energia berriztagarriko instalazioak diseinatzerako orduan, energiakomunitateak kontutan hartzea eskatzen du. Merkatu Elektrikoaren Zuzentarau berrikusiak Estatu kideei egitea eskatzen dien araubidean eskaini diezazkietela energia komunitateei baldintza ekitatiboak energia merkatuan berdintasunez jokatzeko, merkatuko agente berri modura. 2.3.3. Finantziazio metodoak Instalazio fotovoltaikoak instalatzeak dakarren hasierako inbertsio handia dela eta, ez da denon eskura dagoen teknologia bat. Hori dela eta, hasierako kostu hori txikitzea ahalbidetu dezaketen finantziazio-lerro publiko posibleak aztertuko dira atal honetan. Azterketa kasuaren kokapena kontuan hartuta, Euskadi mailan eta Estatu mailan egon daitezkeen diru laguntzen nondik norakoak soilik aztertuko dira. Izan ere, proiektu bererako Estatuko eta Euskal Autonomía-erkidegoko (EAE) diru laguntzak eskatu baidaitezke aldi berean. Edonola ere, Estatuko diru laguntzak EAEren administrazioaren bitartez (Euskal Energiaren Erakundea-EEE) kudeatzen dira[24]. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018/2001 (EB) Zuzentarauak, 2018ko abenduaren 11koak, iturri berriztagarriekin sortutako energiaren erabileraren sustapenari buruzkoak, ezartzen du EBn 2030rako estatu kideek energiaren azken kontsumo gordinaren % 32 izatea. Bestalde, Espainiako Estatuak onartu berri du 2021-2030 Energia eta Klimaren Plan Nazional Integratua (aurrerantzean, EKPNI). Plan horretan, ekonomia berdearen gaitasun estrategikoak garatuko dituen bidezko ingurumen-trantsizioa egiteko inbertsioen eta erreformen programaren esparru zuzentzailea ezartzen da. Ildo horretan, Autokontsumoaren Estrategia Nazionala prestatzen ari da gaur egun, eta arreta berezia eskainiko die mota horretako instalazioak garatzeko oztopo eta neurri nagusiei. EKPNI planaren helburu energetikoen artean sartzen da 2030ean energia berriztagarriek energiaren azken erabileraren % 42ko presentzia lortzea. Energia berriztagarriko iturrietatik sortutako energia elektrikoak elektrizitatesorkuntzaren % 74 izan beharko du, CO2 isurketen maila nabarmen murriztuz eta karbono gutxiko ekonomiara igarotzea erraztuz. Horregatik, 477/2021 errege-dekretua onartu berri da uztailan bertan. Dekretu horretan, kontsumitzaile-sektore desberdinetan energia berriztagarriak (termikoak nahiz elektrikoak) hedatzea sustatzen da, kontsumo-kontrol handiagoa sustatzeko, kontagailuaren atzeko biltegiratze-sistemak garatuz eta industria eta enpresasektore elkartua bultzatuz. Errege-dekretu horren xedea da autonomia-erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei laguntzak zuzenean ematea, ezohiko izaeraz eta interes publiko, sozial eta ekonomikoko arrazoiengatik, bai eta energia berriztagarrien autokontsumo, biltegiratze eta erabilera termikoko sei pizgarri-programak onartzea ere. Atal honetan, ikerketa proiektu honentzako garrantzia duten programak soilik aipatuko dira. - 4.pizgarrien programa: Energia-iturri berriztagarriak dituzten autokontsumoko instalazioak egitea bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean, biltegiratzearekin edo biltegiratzerik gabe. - 5.pizgarrien programa: Energia-iturri berriztagarriak dituzten autokontsumoko instalazioetan biltegiratzea sartzea, dagoeneko bizitegisektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean daudenak. Energia berriztagarriak, eraginkortasun energetikoa eta mugikortasun jasangarria sustatzeko, Europako berreskuratze-, eraldatzeeta erresilientzia-planean aurrekontu-kreditua dago, «Berreskuratze eta erresilientzia-mekanismoan». Horretarako, IDAEk bere aurrekontuetan diru-partida bat jasotzen du, 23.50.420B.748 aurrekontu-aplikazioaren kargura. Kreditu horren barruan, 1.120 milioi euroko aurrekontua bideratuko da autokontsumo-instalazioetara (900 milioi, 450 milioiko hasierako zuzkidurarekin) eta kontagailuaren atzean biltegiratzera (220 milioi, 110 milioiko hasierako zuzkidurarekin). Autonomia-erkidegoak eta hiri autonomoak arduratuko dira esleitutako aurrekontuak kudeatzeaz. EAEren kasuan EEEk izango du diru-laguntzak kudeatzeko ardura[24]. 2.3.3.1. 2021-2023 autokontsumorako Espainiako gobernuko dirulaguntzak Diru-laguntzen zenbatekoa onuradun motaren eta instalazio motaren araberakoa izango da. Autokontsumo fotovoltaikoko sistemetarako, proiektuaren kostuaren ehuneko hauek estaltzen dira [25]: - Negozioak eta industria: % 15 enpresa handientzat eta % 45 autokontsumo-sistementzat 15 kW-eko edo gutxiagoko potentzia duten Enpresa Txiki eta Ertainetan (ETE). Partikularrak: % 40 - Autokontsumo partekatuko instalazioak: % 50 Administrazio publikoak: % 70 2.3.3.2. Instalazio fotovoltaikoetako EAEko diru laguntzak: Autokontsumorako diru-laguntzei esker, instalazioan % 40 eta % 50 artean aurrezpenak lor daitezke. Diru-laguntza horiek, batez ere familia bakarreko etxebizitzetan edo bizilagunen komunitateetan instalazioak jartzeko dira, eta etxebizitzetan eguzki-plakak instalatu nahi dituen edonork eska ditzake[25]. Europar Batasunaren 2020rako, 2030erako eta 2050erako helburu berriztagarriak betetzeko asmoz, diru-laguntza ugari aurkitu dira, non funtsezko bi modalitatetan banatzen diren: instalazioaren prezioari buruzko diru-laguntzak eta estatuaren zergei buruzko diru-laguntzak. Instalazioaren prezioari buruzko diru-laguntzak: Erkidego-mailan ematen dira, eta erkidego bakoitzak laguntzen zenbatekoa eta baldintzak ezartzen ditu. Diru-laguntza horiek ehunekotan aplikatzen dira instalazioaren guztizko prezioaren gainean, eta kasu batzuetan BEZaren gainean ez dira aplikatuko. Instalazioaren prezioari buruzko diru-laguntzak, aldian-aldian ematen dira, erkidego bakoitzaren aurrekontuen kudeaketaren arabera, eta iraupen lehenetsia dute. Eusko Legebiltzarrak aurrekontutik 6.000.000 € bideratu ditu eguzki plaketako instalazioetarako [26]. - Udal zergei buruzko diru-laguntzak: Udal-mailan ematen dira, Ondasun Higiezinen gaineko Zergan (OHZ) eta Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan (EIOZ) aplikatuta. Laguntza mota horiek 1.500 € ingurukoak izan ohi dira. Udal zergen gaineko diru-laguntzak proiektua aurrera eramango den udalerriko udalean eskatu beharko dira, eta online edo aurrez aurre izapidetu ahal izango dira. Diru-laguntza horien ehunekoa % 30 eta % 50 artekoa izango da OHZrentzat 3 edo 5 urtez, eta EIOZren % 30 eta % 90 artekoa egoera gehienetan. Udal bakoitzak aukeratzen du bi diru-laguntzak ematen dituen, bat edo bat ere ez, eta dagokion udal-ordenantzaren bitartez ezarriko da, herrialde bakoitzeko foru-arauari jarraiki. Herrialdeak OHZ hobariaren ehunekoa EIOZ hobariaren ehunekoa Amaitzeko, egoera gehienetan, bi laguntza-moten artean aukeratu beharra dagoela azpimarratu nahi da, eta gehienetan kontsumitzailearentzat onuragarriagoak dira instalazioaren aurrekontu osoari buruzko diru-laguntzak. Hala ere, diru-laguntza horren epea amaituta badago eta ezin izatekotan pare bat hilabete itxaron hurrengoa ireki arte, udal zergen gaineko diru-laguntzak ere aukera ona da. 3. HELBURUAK Artikulu honek Bilboko Otxarkoaga auzoko etxebizitzen autokontsumo elektrikorako gaitasuna aztertzea du helburu nagusitzat. Honetarako, energia fotovoltaikoa hartu da energia iturritzat. Eraikinen autokontsumorako gaitasuna zehazteko hiru autokontsumo mota aztertuko dira: Autokontsumo indibiduala, partekatua eta energia-komunitateak. Era honetan, Otxarkoagan topatu daitezkeen etxebizitza tipologia desberdinentzat zabaldu da azterketa. Hauek dira horrenbestez proiektu honetan ezarritako helburuak: Instalazioen alde energetikoa eta ekonomikoa aztertu. Alor energetikoa energia ekoizpenaren, autohornikuntza-tasaren eta kontsumoaren bitartez, eta alor ekonomikoa aldiz, inbertsioaren, paybackaren, PPBEren eta EROIren bitartez. - Etxebizitzen kontratuen zenbatekoa eta urteko kontsumoa kalkulatzea ahalbideratuko duen metodologia berri baten garapena. - Lan honen harira etorkizunean sortu daitezkeen ikerketa posible baten gaiaren nondik norakoak azaldu. 4. LANAK DAKARTZAN ONURAK Aurretik esan bezala, lan honek autokontsumorako Otxarkoaga auzoaren bateragarritasuna aztertzea du helburu. Artikuluan landu den gaia dela eta, proiektu honek onura zehatz batzuk dakartza. Atal honetan, onura horien nondik norakoak azalduko dira: - Energia-komunitateak: Energia-komunitateak bezalako gai berritzaile baten inguruan lan egiteak, gaia bera gertutik lantzeko aukera eman du. Batez ere, egungo egoera atalean gaia maila teorikoan sakondu ahal izan da, bere marko teorikoa osatzerako orduan. - Etxebizitzen urteko kontsumoa zehazteko metodologia: Proiektuaren analisi energetikoa egiteko, erreferentziazko kontsumo datuak eskuratu behar izan dira sorkuntza datuekin konparatu ahal izateko. Hori dela eta, metodologiaren zati bat Otxarkoagako etxebizitzen kontsumoak zehaztera bideratu da. Metodologiaren atal hau edozein etxebizitzarako aplikagarria izateko pentsaturik dago. - Autokontsumo eredu desberdinen gaineko lanketa: 3 autokontsumo eredu landuko dira proiektuan zehar. Eredu bakoitzak energia erabiltzeko eta kudeatzeko modu desberdinetan oinarrituta egonik, autokontsumoaren gaineko ezagutzak zabaltzeko aukera eman du. 5. METODOLOGIA Proiektuaren aurreko ataletan aipatu izan den moduan, ikerketa honek Otxarkoagak autokontsumorako egokitasuna edo gaitasuna aztertzea da. Txostenaren atal honetan azterketan zehar emandako pausoen nondik norakoak azalduko dira. Azpimarratu beharra dago proiektu honetan jarraitu den metodologia, hein handi batean, Campus Bizia Lab egitasmoaren barruan dagoen EHUkhi proiektuarenaren jarraipena da. Metodologia honen bitartez autokontsumoaren gaitasuna zehazteko baliatutako aldagaien kalkuluak burutu dira; horien artean, energia sorkuntza eta autohornikuntza tasa. Puntu horretatik aurrera ordea, emandako pausu denak EHUkhitik independenteak dira. Horrenbestez, lehenik eta behin EHUkhik laburki zertan datzan azalduko da. urtekoa). Aurretik aipatutako aldagaiez gain, payback energetikoa (PPBE) eta EROI kalkulatzen dira, zeinak emaitzen azterketa egiterako orduan, ikuspegi zabalago bat eskainiko duten. Amaitzeko, interesgarritzat jotzen ez diren puntuak filtratzen dira azterketan kontutan hartu ez daitezen; hala nola, 15 urtetik gorako PPBE duten puntuak. Azkenik, aurretiaz lortutako mapen informazioa GeoEuskaditik deskargatutako eraikinen azaleren kapari elkartzen zaio QGIS softwarearen bitartez. Era honetan, rasterretan ez bezala, non pixel bakoitzak bere informazio propioa duen, kapak bektorizatuz eraikin oso batentzako batez besteko balio bakar batekin lan egin daiteke. Azterketa kasuan eraikin multzo mugatu batekin lan egingo denez, ortoargazkien bitartez teilatuetan aurretik egondako instalazioengatik erabilgarriak ez diren guneak identifikatu eta kendu egin dira (instalazioak, tximeneak…), 7-an antzeman daitekeen bezala. 5-an aldiz, azaldu berri diren pausuak modu eskematikoan ikusi daitezke: 6.Irudia: GeoEuskaditik deskargatutako eraikinen teilatuak QGISen bistaratuta. Iturburua: Elaborazio propioa QGIS.tik egokituta 7.Irudia: Otxarkoagako eraikinen teilatuko oztopoen kapa. Iturburua: Elaborazio propioa QGIS.tik egokituta 8.Irudia: String-n artean utzi beharreko distantzia. Iturburua:[28] - EROI: EROI plaka batek bere bizitza-erabilgarrian, kasu honetan 30 urte, guztira sortu dezakeen energiaren (Epv n=Lifetime) eta baliabide energetiko horri etekina ateratzeko inbertitu behar izan den energiaren (Einv) arteko zatiketa da. Azterketa honetan 2 edo altuagoa izan behar da EROI-n balioa ontzat hartu dadin; hau da, instalazioak beragan inbertitu den energia baino 2 aldiz gehiago produzitzen duenean bere bizitzan zehar. EROI = EPV n=Lifetime Einv = EPV n=30 Einv 2.Taulan ekuazioetan erabilitako aldagaien balioak eta haien unitateak agertzen dira sailkatuta. Horrez gain, azpimarratu beharra dago bertako aldagaien balioak EHUKHI metodologiatik hartuta daudela [27]. 5.2. AUTOKONTSUMO GAITASUNA ZEHAZTEKO METODOLOGIA EHUKHI-ren bitartez, alde batetik instalazioek fotovoltaikoek etxebizitzetako teilatuetan sortuko luketen kilowatt-orduak ezagutzea lortu da. Beste alde batetik, EROI eta PPBE aldagaien kalkuluari esker instalazioaren egokitasuna justifikatzeko zenbait klabe eman dira. Instalazio batek zenbat energia sortzen duen jakitea ez da nahikoa ordea; hori dela eta, metodologiaren zati honen bitartez eraikinen kontsumo maila, kontsumo dentsitatea, autohornikuntza tasa, instalazioarentzako egin beharreko inbertsioa eta paybacka kalkulatu dira. Azterketa energetikoarekin amaitzeko etxebizitzen kontsumoa zehaztu beharra dago, falta diren gainontzeko aldagaiak bere deribatuak baitira. Lehendabizi azterketa kasuan bizi diren erabiltzaileen zenbatekoa kalkulatu behar izan da, non 5.2.1 atalean sakonago azalduta dagoen. Behin azterketa kasuko eraikinetan dauden erabiltzaileen zenbatekoa jakinik, Datadis kontsumo elektrikoko datuen plataformatik Otxarkoagako erabiltzaile baten urteko batez besteko argindar kontsumoa ezagutu ahal izan da, non auzoko gainontzeko etxebizitzen kontsumoen kalkuluen muin lez erabili den [29]. Hortik, zuzenean etxebizitzen kontsumo totala kalkulatu da, horren ostean autohornikuntza tasa. Ondoren, instalazioen arlo ekonomikoa aztertu da inbertsioaren eta paybackaren kalkuluen bitartez. Instalazio fotovoltaikoak aurrera eramateko egin beharreko inbertsioa kalkulatzeko, etxebizitzetan era honetako instalazioak burutzeak suposatzen duen metro karratuaren batez besteko prezio bat aplikatu da. Prezio hau ezin izan da iturri ofizialetatik lortu. Hori dela eta, Espainia mailan enpresa desberdinek darabilten prezioen batez bestekoa erabili da. Azkenik, energia-komunitateak sortzeko auzoaren gaitasuna aztertuko da. Horretarako, etxebizitzen kontsumo-dentsitateak neurtuko dira. Aldagai hau QGIS softwarearekin kalkulatu da, non Otxarkoagako bizilekuen gaineko ikuspegi zabalagoa emango duen. 5.2.1. Parametro eta ekuazio esanguratsuak Atal honetan, etxebizitzen autokontsumo maila zehazten lagunduko duten aldagaien nondik norakoak azalduko dira. - Kontsumoak: Aipatu berri den moduan, kontsumoak zehaztu ahal izateko lehen pausua auzoko erabiltzaileen zenbatekoa jakitea da. Horretarako, eraikinaren solairuko metro karratuak, solairuen zenbatekoagatik eta erabilera ehunekoagatik (FC) biderkatu eta lurzoruaren azalera garbiagatik (AGARBIA) zatituz lortu da. Hurrengo ekuazioan argiago ikus daiteke: AGARBIA eta FC aldagaien balioak [30] artikuluan erabilitako azterketa kasutik hartuak dira. FC-k itxitura, trenkada, egitura eta instalazioetarako eraikuntzaelementuak gabeko eraikinaren azalerari egiten dio erreferentzia [31]. Solairu bakoitzeko azaleren balioa QGISn bitartez eskuratu da eta solairuen zenbatekoa aldiz, zuzeneko behaketaren bitartez. Azkenik, etxebizitzentzat ezarritako kontsumo eredua, kontratuen zenbatekoa eta eraikinen azalera diferentzia islatzen duen aldagaia erlazionatuz, erabateko kontsumoak kalkulatu dira. Hurrengo ekuazioan argiago ikus daiteke: Azterketa kasuan gainontzeko eraikinekin konparatuz, etxebizitza tipologia zehatz bat gailentzen dela antzeman da; 5.4 atalean azaldu den moduan. Hori dela eta, tipologia horren barruan dagoen kasu bat hartu da oinarri moduan azalera diferentziak kalkulatzeko; hau da, gainontzeko eraikinak oinarritzat hartutako kasu horrekin konparatuz zenbat aldiz handiago edo txikiago diren jakitea ahalbideratuko duen aldagaia. Aldagai honen bitartez, bizitokien azalerak bizitokien kontsumoan duen eragina islatu ahal izan da. 5.2 atalean azaldu den moduan, etxebizitza blokeen kontsumo eredua lortzeko Datadis plataformatik 2018 eta 2019 urteetako Otxarkoagako etxebizitzen urteko kontsumoak 3.Taulan antolatu dira. Bi urteen batez bestekoak kalkulatuz, auzoko bateko auzokide baten urteko kontsumoa lortu ahal izan da. bakoitzak barne hartzen dituen kontsumoen zenbatekoa kalkulatu da kilowatt ordutan eta kopuruz. 9.Irudia: Otxarkoagako bizitokien bufferren eta dagozkien kontsumo dentsitateak. Iturburua: Elaborazio propioa QGIS.tik egokituta - Inbertsioa: Instalazio fotovoltaikoa aurrera eramateak suposatuko lukeen kostuaren zenbatekoa etxebizitzetan instalazio fotovoltaikoen metro karratuko kostua, eguzki panelen azalerarekin erlazionatuz lortu da. Ezin izan da instalazioaren metro karratuko prezioaren baliorik eskuratu beste proiektu edo iturri ofizialetik. Horren ordez, enpresa desberdinek España mailan darabilten batez besteko prezioak zenbatean dabiltzan bilatu eta gero, topatutako balioen batez bestekoa aplikatu da. 4.Taula bildu da instalazioaren metro karratuaren prezioa. Lehen prezioa energia berriztagarrietako eta autokontsumoko proiektuetan dabilen GreenNet enpresa espainiarrak markatutako merkatuko kostua da. Haiek markatutako prezioa 300-400 €/m2 dabil; ondorioz, batez besteko balioa erabili da 350 €/m2 [32]. Bigarren prezioa aldiz, tarifa energetikoetan lan egiten duen Selectra enpresak markatutakoa da, 600-800 €/m2 artean dabil eta batez bestekoa 700 hartu da [33]. Azkenik, oinarri modura hartutako bi balioen batez bestekoa eta proiektuan erabiliko den metro karratuaren prezioa 525 €/m2 da. payback ekonomikoa eta energetikoa erlazionatu dira, izan ere, estuki erlazionatuta dauden bi aldagai baitira. Instalazioak bere bizitza erabilgarrian zehar sortuko duen energia PPBE-n ordezkatuz burutu da payback ekonomikoaren kalkulua. Payback ekonomikoa (urte) = Inbertsioa ∑ 𝐸𝑝𝑣 𝑛=30 𝑖=1 · LCOE → ∑ 𝐸𝑝𝑣 𝑛=30 𝑖=1 = Inbertsioa 𝑃𝑎𝑦𝑏𝑎𝑐𝑘𝑒𝑘𝑜 · 𝐿𝐶𝑂𝐸 5.3. ALTERNATIBEN AZTERKETA Proiektuan zehar sarritan aipatu izan den moduan, auzoaren azterketa orokorraz gain, non, honen bitartez auzoko etxebizitzen profil energetikoaren inguruko informazioa eskuratu den, hiru kasu zehatz planteatu dira. Kasu bakoitzean autokontsumo modalitate bat landuko da. 5.3.1. 1.kasua 1.kasuko aztergaia Otxarkoaga kanpoaldea iparraldean kokatuta dagoen baserria da. Ezin izan denez bertan bizi diren bizilagunen inguruko informaziorik eskuratu, familia bakarreko etxebizitza dela kontsideratu da. Baserriak 275,06 m2-ko azalera dauka. Auzoaren "nukleoa" hasten den eraikinetik gutxi gorabehera 273 metrotara dago kokatuta; hain zuzen, auzoak barne hartzen duen azken eraikina da. Horrez gain, auzoko punturik altuenean kokatuta dago, itsasmailatik 190 metroko altitudean; erdialderekin konparatuz 90 metroko altuera desberdintasuna izanik. 10-an ikus daitekeen moduan, baserriaren zati nagusiaz gain, biltegi antzeko zati sekundario bat dauka nagusiari itsatsita. Hala ere, egituraren materialak direla eta, honen kontsumoa mespretxagarria dela kontuan izanik, zati sekundarioa azterketatik kanpo uztea erabaki da. Kasu honetan, instalazio fotovoltaiko klasiko bat planteatzen da. Horretarako etxebizitzaren teilatua eguzki-panelak instalatuz sortuko litzatekeen energia elektrikoa eta honek asetuko lukeen kontsumo aztertuko dira. Horrez gain, bertan instalazioa burutzeak suposatuko lukeen inbertsioa eta amortizazio epea ere kalkulatuko dira. 10.Irudia: 1.kasuaren kokalekua Otxarkoagan. Iturburua: Elaborazio propioa QGIS.tik egokituta 11.Irudia: 1.kasuko bizilekuaren argazkia. Iturburua: Elaborazio propioa Google Earth.tik egokituta 5.3.2. 2.kasua 2. kasuan Otxarkoaga erdialdean kokaturik dagoen etxebizitza bloke bat hautatu da. Auzoan bada gehien errepikatzen den eraikin tipologia da. Laukizuzen itxurako eraikin blokeak dira, ez bereziki zabalak, 5 edo 6 pisukoak eta binaka, hirunaka edo launaka antolatuta aurkitu daitezke auzotik zehar. Etxebizitza hauek hau auzoan eraiki ziren lehen eraikinetako batzuk dira. Ondorioz, bai azpiegitura aldetik, bai eraiki ziren material aldetik, zaharkituta egongo da; guzti hau sakonago azalduta dago 5.448 atalean. Kontratuen zenbatekoa zehazteko formularen bitartez, guztira 36 kontratu daudela ebatzi da; bloke bakoitzean 12 kontratu egonik. Azterketa kasuak ez dauka itzalik egiten dion elementurik inguruan (auzoko beste puntu batzuetan dauden 12 pisuko eraikinak ez bezala) eta azalera erabilgarri handia dauka. Kasu honetan, instalazio partekatu bat planteatzen da, zeinak etxebizitza bloke osoaren kontsumoa asetzea izango duen helburu. Instalazioa burutzeko beharrezko inbertsioa lehenengo kasuan erabilitako formula beraren bitartez kalkulatu da. 2.kasu honetan erabiltzaileen kontsumo profila desberdina da. Azalera txikiagoko 12.Irudia: 2.kasuko etxebizitzaren kokalekua auzoan. Iturburua: Elaborazio propioa QGIS.tik egokituta 13.Irudia: 2.kasuko bizilekuaren argazkia. Iturria: Elaborazio propioa Google Earth.tik egokituta 5.3.3. 3.kasua Azken kasu honetan auzoak energia-komunitateak eratzeko daukan potentzialtasuna aztertzea da xedea. Aurreko bi kasuetan ez bezala, ez da kasu konkretu baten azterketarik burutuko. Otxarkoaga auzoa osatzen duten etxebizitzen sailkapen bat egin da, bizitoki bakoitzak energia-komunitateak osatzeko duten gaitasunaren arabera. Horretarako, aztergaien kontsumodentsitatea, autohornikuntza maila, energia sorkuntza, inbertsioa eta paybacka aztertu dira. Eraikinen sailkapena burutzerako orduan, bizitoki bakoitzak duen kontsumodentsitateari emango zaio garrantzia, bere kontsumoa asetzeko edo inbertsioa amortizatzeko duen gaitasunaren ordez. Alde batetik, eraikin bakoitzaren berezko gaitasunean oinarritu beharrean, haien inguruan dagoenari eman nahi izan zaiolako garrantzia. Izan ere, kontsumo-dentsitateen bitartez energia komunitateen dimentsioa zehaztu baiteke. Hori dela eta, kontsumo-dentsitate altua duten kasuak sailkapenean goitik kokatuko dira. Kontsumo-dentsitate balio berdinak dituzten kasuetan, eraikinen berezko gaitasunari erreparatuko zaio, hau da, kasu konkretu horietan eraikinek energiakomunitateari eskaintzeko dutena aztertuko da (autohornikuntza tasa altua edukitzea, instalazio fotovoltaikoaren amortizazio epe baxua izatea…) 5.4. AZTERKETA KASUA Ikerketa honen azterketa kasua Euskal Herriko Bilbo hiriaren Ekialdean kokaturik dagoen Otxarkoaga auzoan zentraturik dago, zeinak batez beste 0,25 km2 azalera duen eta 2016. urtean 9.680 biztanle bizi ziren bertan. Txurdinaga eta Sarrikue auzoen mugakidea da eta Iturritxualde mendiaren (386 m) magalean dago kokaturik. Otxarkoagaren kokapen geografikoa dela eta, Bilbora iristen den eguzki erradiazio horizontala 3,6 kWh/m2n inguruan dabil. Tokiko klima atlantikoa izateari zor zaio gehien bat urteko erradiazio balio baxu hori. Urtean zehar tenperatura gora-behera gabe gehiegirik gabeko lekua da, eurite sasoi ugariko urtaroekin. 14 ikus daiteke Españako gune bakoitzeko eguzki erradiazio horizontalaren balioa. XX. mendearen erdialdean Bilbo hiri boteretsu eta industriala zen, etorkizun oparoago baten bila, enplegua edo bizi-baldintza hobeak aurkitzeko itxaropenarekin lekualdatzen ziren milaka pertsonen helmuga. Pertsona horietako askok Bilbo inguruko mendietan herri txabolistetan kokatzea erabaki zuten, etxebizitzaren alokairuaren zenbatekoa aurrezteko helburuz edo ordaintzeko ahalmenik ez izanagatik. Hori dela eta, esan daiteke Otxarkoaga auzoa txabolismo egoera horri konponbidea emateko sortutako auzoa dela. Azpimarragarria da baita ere, hasieran eraikitako etxebizitza asko legez kanpokoak zirela, eta askok ez zeukatela ez argindar, edo ur zerbitzurik. Orduz geroztik, auzoak berroneratze planak izan ditu auzoa berritzeko xedearekin; 1981ko auzo mailako birgaitzea, esaterako. Hala ere, bi hamarkada igaro dira berroneratze plan hura burutu zenetik, eta ordutik aurrerakuntza handiak eman dira energia eraginkortasunaren arloan: Isolamendurako materialetan, energia sorkuntzan eta biltegiraketan… Esan gabe doa 30-50 urteko antzinatasuna dutela etxebizitza askok eta auzoaren abiapuntua nolakoa izan zen ikusita, aipaturiko arrazoiengatik interesgarria da auzoaren autokontsumorako potentzialtasunaren azterketa burutzeak bertako energia eraginkortasuna handitu eta gastu energetikoa txikitze aldera. Azterketa honetan, etxebizitzen tipologiaren barruan sar daitezkeen eraikinak soilik hartu dira kontutan, hau da, eraikin publiko, enpresa pribatu, eliza, itzala emateko funtzioa duten egiturak… azterketatik kanpo gelditu dira. Zehazki, azterketa honek guztira 310 bizileku aztertuko dira proiektuan zehar. 15 ikus daiteke azterketa kasuko etxebizitzen multzoa eta eraikinen banaketa tipologiaren arabera. Auzoan askotan errepikatzen den tipologia bat dagoela ikus daiteke, gainontzekoengan gailentzen dena; tipologia horri A0 deitu zaio. B0 tipologiak H forma duten etxebizitzei egiten dio erreferentzia. Co-k karratu itxurako etxebizitza bloke altuei. D0-k aldiz, T itxura dutenak hartzen ditu barne. E0 tipologiak, familia bakarreko etxebizitzei egiten die erreferentzia, auzoaren kanpoaldean kokatuta daudenei. F0 tipologiak geometria zehatzik ez duten etxebizitzak hartzen ditu barne eta amaitzeko, G0-k karratu itxurako Iparraldean kokatutako bizilekuei. 15.Irudia: Azterketa kasuko etxebizitzen tipologiak. Iturburua: Elaborazio propioa QGIS-tik egokituta 16.Irudia: Otxarkoagako eraikinen orientazio nagusien mapa. Iturburua: [35] 17.Irudia: Azterketa kasuko etxebizitzen etiketak. Iturburua: Elaborazio propioa QGIS-tik egokituta 6. AZTERKETAREN EMAITZAK Atal honetan, azterketan eskuratutako emaitzak aurkeztu eta aztertuko dira. Lortutako emaitzen bitartez, Otxarkoagako etxebizitzen teilatuetan instalazio fotovoltaikoak burutzeak edukiko lituzkeen ekarpen eta kostu energetiko eta ekonomikoak aztertuko dira. Lehenengo bi kasuetan eraikinek haien buruei eskaintzeko dutena aztertuko da soilik, hau da, bertako bizilagunek haien behar energetikoak asetzeko eta instalazioak suposatzen duen kostu ekonomikoari aurre egiteko gaitasuna. Hirugarren kasuan aldiz, auzoko bizitokien emaitzen analisia eta energia-komunitateak sortzeko auzoko etxebizitzen potentzialitatea aztertuko da, non haien kontsumoa asetzeko gaitasunaz gain, kontsumo-dentsitateari berebiziko garrantzia eman zaion. 6.1. 1.KASUA Azterketa honen helburua, 1.kasua bezalako familia bakarreko bizilekuetan instalazio fotovoltaiko batek ekarriko lituzkeen onurak eta kostuak aztertzea da. Izan ere, tipologia honen barneko kasu bat aztertzeak, gainontzeko antzeko eraikinen inguruko informazioa emango baitu. Eraikinaren teilatuari dagokionez, instalazio fotovoltaiko bat instalatzeko espazio egokia dela aipatu daiteke. 5 emaitzei erreparatuz gero, teilatuaren azalera gehiena plaka fotovoltaikoak instalatzera bideratu liteke, hau da, azalera erabilgarri handiko kasu da. Azpimarratu nahi da,tipologia mota hau litzatekeela instalazio fotovoltaiko bat instalatzeko kasurik egokiena. Alde batetik, arlo energetikoari dagokionez, instalazioaren urteko energia sorkuntzak etxebizitzaren kontsumoa soberan asetzeko gaitasuna edukiko luke. Horrez gain, 18antzeman daitekeen moduan urtarrileko eta abenduko hilabeteak salbu, urtean zehar erabiltzaileek ez lukete saretik energia erosteko beharrik izango. Gainera, aipatutako bi hilabete horretako sorkuntza defizita bateriak instalatuz konpentsatu ahalko litzateke. Hala ere, argi dago udako hilabete horietan, non kontsumoa lau aldiz asetzeko beste argindar sortuko lukete panelek, sortutako energia-soberakinak sarera saldu edo behar ez den uneetan energia sortzeari utzi beharko litzatekeela. Azken aukera hau ez da gomendagarritzat joko, instalazioak energia sortzeko gaitasuna mugatzea suposatuko luke, erabiltzaileek eduki ditzaketen etekin ekonomikoak txikituz. Azterketa ekonomikoarekin amaitzeko, jarraitutako metodologiaren bitartez lortutako urteko kontsumoaren balioa aipatu nahi da.[36]-tik lortutako balioaren arabera, familia bakarreko etxebizitza batek urtean 15.513kWh kontsumitu ohi ditu batez beste. Metodologia jarraituz, 1.kasuaren urteko kontsumoa 12.690,5kWh dela kalkulatu da. Ondorioz, bi balioen arteko antzekotasuna ikusirik, emaitza koherentea dela esan ahal da. 18.Irudia: 1.kasuko urteko energia sorkuntza eta kontsumoa hilabeteka antolatuta. Iturburua: Elaborazio propioa Arlo ekonomikoari dagokionez bestalde, instalazioak 1799,6€ko aurrezpenak ekarriko lituzke urtero. Teilatuaren azalera handia eta solairu gutxiko etxebizitza izatea da aurrezpen handi hori lortu izanaren arrazoia. Izan ere, gaur egungo etxebizitza askok haien gastu energetikoa txikitzerako orduan izan dezaketen arazo handienetariko bat da, etxebizitza blokeetan zehazki, energia sortzeko instalazioak instalatzeko azalera txikiegia dutela haien kontsumoarekin alderatuz. Hala ere, eguzki-panelak instalatzeko azalera handia dela eta, inbertsio handia eskatuko luke, eta 26 urteren amortizatuko dela ikus daiteke. Hala ere, instalazioa gaindimentsionatuta dagoela ikusita, eguzki panelen azalera txikiago bat erabiltzea posible litzateke. Era honetan, nahiz eta horrenbesteko autohornikuntza tasa alturik ez izan, hasierako inbertsioa txikitzea ahalbideratuko luke, era berean, paybacka txikituz. Amaitzeko, 19ren bitartez, instalazio fotovoltaiko bat burutzeak mereziko lukeen edo ez zehazteko, Otxarkoagako etxebizitzen autohornikuntza-tasaren eta payback balioak erlazionatuz hurrengo grafikoa osatu da. Joera-kurbaren azpitik kokatuta dauden kasuetan mereziko luke teilatuetan instalazio fotovoltaiko bat instalatzeak. 1.kasuaren paybackaren balioa 26 urte inguruan dagoela ikusita, gutxigatik bada ere, joera-kurbaren gainetik kokatuko litzateke. Ondorioz, konponbideetako bat diru-laguntzak eskatzea edo eguzki panelen azalera txikitzea litzateke inbertsioaren balioa murrizteko. 6.2. 2.KASUA Azterketa honen helburua, 2.kasua bezalako etxebizitza bloke batean instalazio fotovoltaiko batek ekarriko lituzkeen onurak eta kostuak aztertzea da. Kasu hau bereziki interesgarritzat jo da, auzoan gehien errepikatzen den etxebizitza tipologiaren barne dagoelako. Ondorioz, kasu hau aztertzearekin auzoaren perspektiba orokorra lortu ahalko da. Instalazioaren aldetik, 1.kasuarekin konparatuz gero, instalazio askoz txikiagoa dela ikus daiteke 6. emaitzei erreparatuz. Azalera erabilgarri handia duela azpimarratu daiteke teilatuko azaleraren %91 inguru eguzki-panelak instalatu ahalko bailirake. Arlo energetikoa aztertuz, instalazio fotovoltaikoaren bitartez kontsumoaren %47,26 asetzea lortuko litzatekeela lortu da. 20 urtean zeharreko kontsumo eta energia sorkuntzari erreparatuz gero, maiatzetik abuzturako udako tarte horretan soilik kontsumoa guztiz asetzea lortuko litzatekeela ikus daiteke. Neguan, bestalde, argindarraren eskariak gora egiten duela jakinda, sarera jo beharko litzateke; diferentzia handiegia baitagoelako kontsumo-kurbaren eta ekoizpen-kurbaren artean, ekoizpen sistema lagungarri batekin asetzeko argindarraren eskaria. 20.Irudia: 2.kasuko urteko energia sorkuntza eta kontsumoa hilabeteka antolatuta. Iturburua: Elaborazio propioa Arlo ekonomikoari dagokionez, alde batetik, eguzki-panelak instalatzeko espazio mugatua dela eta, inbertsioa 45.873,58€tan geldituko litzateke. Horrez gain, instalazioaren lehen urteetan ekoitzitako energia elektriko guztia egindako inbertsioa amortizatzera bideratuko litzatekenez, eskuratutako emaitzen arabera, 24 urte inguruan amortizatzea lortuko litzateke. Aurrezpenei dagokienez, etxebizitza blokearen barruan 12 bizitoki daudenez, erabiltzaile bakoitzak 136,35€ aurreztuko lituzke argindarraren fakturan. Azkenik, instalazioaren egokitasuna zehazte aldera, 21n joera-kurbaren azpitik geldituko litzatekeela ikusiko litzateke, instalazioak aurrera eramateak mereziko lukeela ulertaraziz. Horrez gain, EROI aldagaiaren balioa 2,67koa da eta proiektuan 2 baino balio altuagoa duten kasuak onargarritzat joko direla kontuan harturik, proiektuak mereziko lukeela baieztatuko luke. ETXEBIZITZA 21.Irudia: 2.kasuaren instalazio fotovoltaikoaren egokitasuna. Iturburua: Elaborazio propioa 6.3. 3.KASUA 485.3.3 puntuan azaldu den moduan, atal honetan, ez da emaitza zehatzik planteatu. Horren ordez, energia-komunitateak eratzeko Otxarkoagako etxebizitzen egokitasuna aztertu da hurrengo aldagaien arabera sailkatuz: Epv, inbertsioa, paybacka, autohornikuntza-tasa eta kontsumo-dentsitatea; azken aldagai honi berebiziko garrantzia emanez. Lortutako emaitzen azterketari ekin baino lehen, auzoko bizilekuen aipatutako aldagaien gaineko analisi orokorra burutuko da. Energia-komunitateak moduko proiektu bat aurrera eramaterako orduan, ezinbestekoa baita proiektuaren barne sartuko diren etxebizitzen gaitasunak jakitea. 6.3.1. Aldagai energetikoak 22 eta 23 irudiei erreparatuta auzoko 310 etxebizitzen profil energetikoaren nondik norakoak ikus daitezke. Autohornikuntza-tasari dagokionez, kontratu gutxien eta teilatuko azalera handien dituzten bizilekuek erakutsi dute argindarraren kontsumoa asetzeko gaitasun handiena. Ikuspegi zabal batetik begiratuz gero, auzoko kasuen gehiengoa %2-60 artean kokatzen dela ikus daiteke. 22.Irudia: Otxarkoagako etxebizitzen autohornikuntza maila. Iturburua: Elaborazio propioa QGIS-tik egokituta Hala ere, energia ekoizpenaren irudiari begiratuta, nahiz eta aipatutako kasu horietako askok kontsumoa asetzeko gaitasun txikia izan, urtean energia gehien ekoizten dutenak dira ere; konkretuki, teilatuko azalera erabilgarri handiena duten etxebizitzak. Hori dela eta, kasu zehatz horietan sortutako energiari beste erabilera bat eman ahalko litzaiokela uste da. Esaterako, sortutako energia hori auzoko farolak elikatzera bideratu liteke. Udalarekin akordio batera iritsiz, teilatuetan eguzki-panelak instalatzearen ordez bertako bizilagunei diru-sarrerak emanez. 23.Irudia: Otxarkoagako etxebizitzen urteko energia sorkuntza. Iturburua: Elaborazio propioa QGIS-tik egokituta 6.3.2. Aldagai ekonomikoak Atal honetan auzoko eraikinen inbertsioak eta paybackak aztertuko dira. 24 eta 25 Irudietan, alde batetik, haien teilatuko azalera handia medio, hasierako inbertsio handiena egin beharko luketen etxebizitzak dira payback baxuena edukiko luketenak. Izan ere, inguruan itzala egiten duen oztoporik izan ezean, azalera handiena duten kasuak dira energia elektriko gehien sortzen dutenak. Auzoko etxebizitzek orokorrean, 23 eta 26 arteko paybacka dutela antzeman daiteke. Hala ere, 21eta 19 Irudietako grafikoari erreparatuz, 25 urtetik gorako paybacka duten instalazioak ez lirateke egokitzat joko, urte gutxi egongo liratekeelako amortizazio epea amaitu eta instalazioetako elementuak berrizten hasi aurretik. Konponbide modura diru-laguntzetara jo dezaten gomendatuko litzateke auzokideei, haien inbertsioaren kostua %40-50 artean merketu ahal daitekelako. 24.Irudia: Otxarkoagako etxebizitzen payback. Iturburua: Elaborazio propioa QGIS-tik egokituta 25.Irudia: Otxarkoagako etxebizitzen inbertsioa. Iturburua: Elaborazio propioa QGIS-tik egokituta 6.3.3. Energia-komunitateak Azkenik, atal honetan inoiz Otxarkoagan energia-komunitate bat garatzeko proiekturik suertatuko balitz, komunitate horretan parte hartzeko auzoko eraikinen egokitasuna aztertu eta sailkatu dira. Sailkapenaren xede nagusia, kontsumodentsitatearen bitartez, auzoko etxebizitzek haien artean saretzeko gaitasuna aztertzea izan da (244/2019 Errege Dekretuak ezarritako autokontsumorako 500 metroko erradioaren barruan), haien gaitasun indibidualak beharrean. Kontsumodentsitate altuago dutenek inguruko etxebizitzekin arremantzeko gaitasun handiagoa dute. Hori dela eta, sailkapenean goiko postuetan kokatu dira baldintza hau betetzen dituzten kasuak. Kontsumo-dentsitate berdina duten eraikinen artean ordea, haien gaitasun indibidualen arabera sailkatu dira, hau da, kontsumodentsitate balio berdina duten bi kasuetako batek besteak baino autohornikuntzatasa eta payback hobeak baditu, sailkapenean gorago joango da, norbanako moduan gehiago eskaintzeko baitauka. Esan bezala, eraikin egokienak sailkapenaren goiko aldean kokatu dira, eta desegokienak aldiz, taularen beheko aldean. 26 auzoko 310 eraikinak egokitasunaren arabera sailkatuta ikus daitezke. Kolore gorriko bizilekuak haien propietateak direla eta, energia-komunitate batean parte hartzeko kasurik egokienak direla aditzera eman nahi du. Kolore urdinekoek aldiz, sailkapenean beheko aldean dauden kasuei egiten diete erreferentzia. Azpimarratu nahi da, sailkapen honek ez duela esan nahi gorago sailkatuta dauden kasuek autohornikuntza-tasa altuagorik edo payback baxuagorik dutenik. Sailkapenaren eta 26 legendaren nondik norakoak azaldu eta gero, argi ikus daiteke kasurik egokienak auzoaren erdigunean kokatuta dauden bizitokiak direla, eta erdigunetik urruntzen joan ahala, eraikinek sailkapenean postu baxuagoetan kokatzen direla. Izan ere, nahiz eta auzoaren kanpo aldeko familia bakarreko etxe batek bere kontsumoa asetzeko gaitasun handiagoa eduki erdigunean kokatuta dagoen batekin konparatuta, kontsumo-dentsitate baxuagoa eduki dezake. Ondorioz, kanpo aldean kokatutako etxe horrek inguruko beste bizilekuekin eduki dezakeen hartu-emana txikiagoa izango da; saretzeko aukerak urriagoak izanda. Amaitzeko, kontutan izan behar da azterketa honetan ez direla ondoko auzoetako bizitokiak kontutan izan. Hala izan balitz, emaitzak guztiz desberdinak izango 7. ONDORIOAK Proiektuan zehar aurretik aipatu izan den moduan, lan honen helburua Otxarkoaga auzoan autokontsumorako eta energia-komunitateak osatzeko etxebizitzen potentzialtasuna aztertzea da. Azken atal honetan finkatutako helburuak bete direla esan daiteke; lortutako emaitzak koherenteak eta onak izateaz gain, gaiaren inguruan sakontzeko eta praktikan jartzeko aukera eman baitu. Jarraitutako metodologia baliagarria dela esan daiteke, lortutako emaitzek zentzua dutenez gero. Alde batetik, etxebizitzek energia elektrikoa sortzeko eta haien kontsumoa asetzeko gaitasuna zehaztu ahal izan da. Teilatua den bezalako espazio bati, non orokorrean erabilerarik ematen ez zaion eta esplotatu gabeko eraikinen zati bat izan ohi den, instalazio fotovoltaikoak jarriz gero, bizilagunengan edukiko lukeen eragina aztertuz. Beste alde batetik, Otxarkoagako bizilekuen kontsumoa eta kontratuen zenbatekoa kalkulatzeko erabilitako urratsek emaitza onak eman dituztela azpimarratu daiteke; izan ere, eskuratutako emaitzak beste informazio iturrietatik lortutako batez besteko kontsumoekin konparatu ostean, antzekotasun ugari antzeman dira. Ondorioz, erabilitako metodologiak etorkizuneko proiektuetan erabilgarritasuna izan dezakeela baieztatu daiteke. Aztertutako 3 alternatibei dagokienez, bestalde, autokontsumo modalitate desberdinak planteatuz auzoko etxebizitza desberdinetan instalazio fotovoltaiko bat aurrera eramateak suposatu ditzakeen onurak aztertzeko aukera eman dute eta tipologia antzekoa duten beste bizitokien islada izan dira: Familia bakarreko etxebizitzetan, emaitzak bereziki aberasgarriak izan dira, autohornikuntza tasa altuenak lortu dituzten kasuak izan baitira. 1.kasuan adibidez, urtarrileko eta abenduko hilabeteak kenduta, energia eskaria guztiz asetzeko gaitasuna erakutsi du. Horrez gain, gainontzeko hilabeteetan, energia-soberakin nabarmenak izan dira, udako hilabeteetan batez ere. Alde batetik, aurrezpenei erreparatuz, etxebizitza blokeek baino azalera handiagoa dutenez, kontsumoan aurrezpen handiagoak ekarriko lituzke instalazio fotovoltaikoak. Beste alde batetik, inbertsioa altuagoa izango litzateke baita ere; ondorioz, bertako erabiltzaileak beste teknologia batzuetara jotzea eragin lezake. Hori eragozteko, diru-laguntzak beharrezkoak ikusten dira. 2. kasuarekin (etxebizitza blokeak), ordea, tipologia berako etxebizitzekin gertatzen den moduan, haien teilatuaren azalera txikia eta bizilagunen zenbateko altua dela eta, oso kasu urrik lortuko lukete haien urteko argindarraren eskaria guztiz asetzea. Autohornikuntza tasa altuena erakutsi dutenak, solairu gutxien eta teilatuko azalera handienak dutenak izan dira, %60-150 tasak eskuratuz. Kontrara, inbertsio eta payback ekonomiko altuenak lortu dituzten kasuak izan dira halaber. Baina azpimarratu nahi litzateke, amortizazio epe baxu horiek lortzearen arrazoia, urtean zehar sortutako energia guztia sareratuko balitz lortuko litzatekeen dirua erabiliz dela. Hori dela eta, %10-tik berako autohornikuntza maila duten kasuetan beste energia mota bat hautatzeko aholkatuko litzateke, edo sortutako energia beste nonbaitera bideratzea, hala nola, patinete edo auto elektrikoak kargatzeko. Izan ere, emaitza hauek lortu diren kasuak solairu askoko eraikinetan izan dira, eta horrenbeste erabiltzaile egonda, ez lieke argindarraren fakturan aurrezpen handirik ekarriko. 3.kasuari dagokionez (auzo osoko energia-komunitateak), Otxarkoagan energia komunitate baten proiektua aurrera eramango balitz, burutu ahal izateko gakoak erraztu nahi izan dira azterketa honen bidez. Ondorioetariko bat da, ezingo litzatekeela auzo osoko eraikinak energia komunitate bakar baten barruan sartu. Nahiz eta hedaduraz oso auzo handia ez izan, 244/2019 Errege Dekretuak ezarritako 500 metroko erradiotik kanpo geratzen dira kasu asko. Horrez gain, eraikin askok autohornikuntza tasa baxua dute eta horrek energia-komunitateak eratzeko oztopo bat suposatuko luke. Izan ere, energia gehiago sortzen duten eraikinetako bizilagunek ez lukete interesgarritzat joko askoz gutxiago sortzen duen beste bizileku bati energia ematen ibiltzea, ez bailukete haiengandik bueltan ezer jasoko. Hori dela eta, azterketa sakonago bat eskatuko luke partaide posible guztientzako interesgarria izan daitekeen proiektu bat zehazteko, eta partaide guztiek bere onura eduki dezaten, adibidez instalazioetarako hasierako inbertsioa energia komunitateen parte diren auzokideen artean banatuz, edo mantenuaren kostua ere partekatuz. Proiektuak ekarriko lituzkeen onurei dagokienez, hurrengo hauek azpimarra daitezke: alde batetik, instalazio fotovoltaikoen bitartez Otxarkoagako auzokideen argindarraren fakturan aurrezpen nabarmenak ekarriko lituzke kasu askotan. Beste alde batetik, eratutako aldagai desberdinen inguruko mapen bitartez auzokideentzat erraz ulertzeko moduko informazioa lortu da. Horrez gain, Otxarkoagan egin litekeen era honetako proiektuetarako laguntza izan liteke, era berean, energia berriztagarriak bultzatzeko. Amaitzeko, proiektu hau eraikinen teilatuetan egon daitezkeen oztopoen kategorizazio burutzeko etorkizuneko ikerketarako oinarri izan daiteke. Izan ere, jarraitutako metodologia honen bitartez zentzuzko emaitzak lortu badira ere, pausu askoko eta luzapen handikoa da; hala nola, eraikinen oztopoen identifikazioa. Hori dela eta, pausuak azkartuko lituzkeen metodologia bat eratzea abiapuntu egokia izan liteke beste ikerketa berri baterako. Etorkizuneko ikerketa honen xedea, tipologia desberdineko eraikinen teilatuetan egon daitezkeen oztopoen kategorizazio bat burutzea litzateke, antzinatasunaren eta eraikinaren erabileraren arabera. Sailkapen berri honek instalazio fotovoltaikoen dimentsionamendua zehazten lagunduko luke; batez ere, Otxarkoaga bezalako auzo baten barne dauden etxebizitza guztien teilatuetako oztopoak identifikatu behar direnean. 8. ETORKIZUNEKO IKERKETAK Proiektua hasiera-hasieratik, Otxarkoagako etxebizitzen autokontsumo gaitasuna eta energia-komunitateak sortzeko egokitasuna aztertu nahi zirela. Horretarako, EHUKHI metodologia jarraitu zen aipatutako helburuak lortzeko aldagaiak lortzeko, hala nola teilatuetako energia ekoizpena. Lortutako emaitzak arrakastatsuak izan diren arren, pausu asko jarraitu behar izan dira, prozesua oso geldoa eginez. Proiektua gauzatzeko diru-laguntzak lortu ziren, eta kredituaren zati bat EHUKHIN eman beharreko pausuak automatikoki egiten dituen programa bat garatzera bideratu ziren. Horrek asko bizkortu zuen kontua. Hala ere, automatizatu gabeko urrats batzuk gelditu ziren; adibidez, eraikinetako teilatuen oztopoak identifikatzea. Hori dela eta mota honetako azterketak erraztea ahalbideratzen duen etorkizuneko metodologia baten lehen trazak aipatu dira atal honetan. Metodologia honetan eraikinen tipologiaren eta antzinatasunaren arabera egon daitezkeen oztopoak kategorizatzea litzateke helburua. Proiektu honetan ez bezala, non oztopo guztiak eskuz identifikatu diren, oztopoak kategorizatzearekin teilatu bakoitzean egon daitezkeen oztopo mota eta kantitatea islatuko lituzkeen koefizienteak lortuko lirateke. Alde batetik eraikinak tipologia desberdinetan banatu beharko lirateke: Kirol instalazioak, osasun zentroak, administrazioak, etxebizitzak… Osasun zentroetan esaterako, gaixoen presentzia dela eta, kalitate altuko airearen beharra dago. Hori dela eta, airearen kalitate optimoa bermatzea posible izan dadin, potentzia handiko aireztapen sistema. Aireztapen sistemak normalean teilatuetan instalatzen direla kontuan izanik, eguzki-panelak instalatzeko azalera-erabilgarri zehatz bat izango luke osasun zentroak. Behin eraikinetan dauden oztopo motak identifikaturik, eraikinetako teilatuetan oztopoen presentziaren zenbatekoa islatuko luketen ehunekoak taula batean aurkeztu ahalko lirateke. 27. Irudia: Otxarkoagako etxebizitzen PPBE balioen mapa. Iturburua: Elaborazio propioa Qgis-tik egokituta 28. Irudia: Otxarkoagako etxebizitzen EROI balioen mapa. Iturburua: Elaborazio propioa Qgis-tik egokituta
science
addi-e6ea1e930c04
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/54005
90 Gradutara atea duen hesi sanitarioko garbigailu modelo baten garapena, prototipatua eta konprobazioa, ate bakarreko garbigailu konbentzional batetik abiatuta
Mantxola Akizu, Asier
2021-11-23
Barrenetxea, Apraiz, Lander Saila Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak Ikasturtea 8 IRUDIEN AURKIBIDEA Memoria 2.1 Irudia. Hesi sanitariodun garbigailuaren kontzeptua. 2.2 Irudia. San Andres auzoko Ulgor lehen kooperatiba. 2.3 Irudia. Fagor Industrialen negozio ezberdinak. 2.4 Irudia. Garbigailu sanitarioko zonen bereizketa eskema 2.5 Irudia. LN-18 TP2 Garbigailu modeloa 2.6 Irudia. LN-18 TP2 Garbigailuaren atalen despiezea 2.7 Irudia. LN-18 Garbigailuaren armazoia 2.8 Irudia. Biraketa mugimendu transmisio sistema 2.9 Irudia. Danborra, fondoa eta ardatza. 2.10 Irudia. Kuba eta kuba-danbor konjuntoa. 2.11 Irudia. Garbigailuaren atea kuba eta danborrari lotuta. 2.12 Irudia. Garbigailuaren altzariaren aurrealde eta atzealdea. 2.13 Irudia. 180 gradutara ateak dituen garbigailua. 5.1 Irudia. MED 16 eta MED 22 modeloen ezaugarri nagusiak. 5.2 Irudia. MED 16 Danube-ren garbigailua. (Danube, barrera sanitaria). 5.3 Irudia. WB5180H Electrolux modeloa. (Electrolux Professional WB5180H). Metodologia 1.1 Irudia. TruLaser Weld 5000 makina. 1.2 Irudia. Hesi sanitariodun garbigailuaren diseinua lortzeko prozesua. 1.3 Irudia. CAD bidezko diseinuaren pausuak. 1.4 Irudia. LN18 TP2 CAD modeloa. 1.5 Irudia. Garbigailuaren barnealderako sarbidea. 1.6 Irudia. Danborreko atearen lehen diseinua. 1.7 Irudia. Danborreko atearen bigarren diseinua. 1.8 Irudia. Danborreko atearen bigarren diseinu definitiboa. 1.9 Irudia. Garbigailua danborreko atea instalatuta. 9 1.10 Irudia. Kubako sarbidearen lehen diseinua. 1.11 Irudia. Kubatik danborrerako sarbidea instalatuta. 1.12 Irudia. Ate fondo bisagra sistema. 1.13 Irudia. 90 Gradutara atearen diseinua. 1.14 Irudia. Garbigailua ate laterala instalatuta. 1.15 Irudia. Altzari lateralaren muntaia. 1.16 Irudia. Garbigailuaren azken diseinua. 1.17 Irudia. Danborra blokeatzeko posizionamendu mekanismoa 1.18 Irudia. Danborreko atearen posizionamendu elementuak. 1.19 Irudia. Atearen irekitzearen kontrako segurtasun mikroa. 1.20 Irudia. Kuba eta armazoi arteko lotura lehen eta bigarren prototipoan. 1.21 Irudia. 18ko danborraren fondoa egiteko beharrezko operazioen ruta orrialdea. 1.22 Irudia. Prototipoaren muntaia prozesua. 1.23 Irudia. Kuba gainazala eta ate lateralerako irtengunearen muntaia. 1.24 Irudia. MED90-18 Lehenengo Prototipoa laborategiko postuan frogak egiteko prest. 1.25 Irudia. Desorekarako pisuen kokatzea danborreko barne atean. 2.1 Irudia. Danbor desorekatuaren propietate fisikoak. 2.2 Irudia. Danbor konjuntuaren erreferentzia sistema. 2.3 Irudia. Danbor orekatuaren propietate fisikoak. 2.4 Irudia. Danbor konjuntua kontrapisua ezarrita. 2.5 Irudia. G faktorea eta biraketa abiaduraren ekuazioak. 2.6 Irudia. Garbigailuaren mugimendua neurtzeko sistema. 3.1 Irudia. RB18 Hesi sanitariodun garbigailuaren diseinua. 5.1 Irudia. Fagor Industrialeko lan egutegia. 5.2 Irudia. Proiektuaren Gantt diagrama. 5.3 Irudia. Eginkizun bakoitzaren lan egun kopurua. 10 Alderdi ekonomikoak 2.1 Irudia. LN18 garbigailu konbentzionalaren kostuen kalkulua. Ondorioak eta etorkizuneko lana 2.1 Irudia. RB18 modelotik RB28 modelorako jauzia. COVID19 birusak eta gaixotasun honen mundu mailako hedapenak ekarritako ondorio guztiek, goitik behera aldatu dute gizakiok higiene eta garbitasun neurri ezberdinen garrantziaren inguruan daukagun ikuspuntua. Koronabirusaren hedapena saihesteko, higiene neurri zorrotzak ezinbesteko bilakatu dira gaur egungo gizartean. Honek, aldaketa nabarmenak ekarri ditu zenbait zerbitzu eta jardueretan, garbigailu industrialen negozioan eragin zuzen eta garrantzitsua izan duelarik. Hurrengo orrialdetan garatuko den lana, testuinguru honetan kokatzen da, arropa zein ehun ezberdinen garbiketa prozesuan segurtasun neurri guztiak bermatzeko asmoz, hesi sanitariodun garbigailu baten diseinuaren garapena proposatzen delarik. Merkatuaren eta gizartearen beharrei erantzunez, arrazoizko prezio batean 90 gradutara dituen bi ate ezberdineko garbigailu baten diseinua burutzen da, ospitale eta egoitza ezberdinetara bideratzeko helburuarekin. Horrela, proiektu honetan, hesi sanitariodun garbigailu baten beharraren analisia, honen merkatuaren nondik norakoen azterketa, eta punturik garrantzitsuena, garbigailu konbentzional batetik abiatuz, 90 gradutara bigarren atea duen garbigailu baten diseinuaren garapena egin da, honen prototipatuan, fabrikazioan eta laborategiko probetan jarraipena egin delarik. Lan honen garapena, Fagor Industrial S. Coop. enpresako I+D departamentuko diseinu teknikari baten lan posturako sortutako proiektu eskaintza baten beharrei erantzunez sortzen da, lanaren egileak, proiektuaren garapenaren momentuan duen karguarena, hain zuzen ere. Bizi dugun gaur egungo egoerak, garbigailu mota hauen eskari altua bultzatu du, batez ere ospitale eta zaharren egoitzatan. Instalazio hauetan, COVID19 birusarekin kutsatzeko probabilitate altuak eta bertako paziente eta egoiliarren arrisku maila nabarmenak, garbitzen diren arropa, izara edo toalla kantitate handiekin batuta, beharrezkoa egiten dute aipatutako garbigailuen erabilera. Egoera hau ikusita, asko dira demanda honi erantzunez hesi sanitarioko garbigailuak merkaturatzen hasi diren enpresak. Garbigailu mota honen fabrikazioa, daukan eskuzko lan ordu kopuru handiaren, pieza askoren mekanizazio prozesu zehatzen eta prozesuan zehar aplikatu behar zaizkion eragiketa espezifikoen ondorioz, kostu handikoa da. Gainera, oraindik lortu gabe eta optimizatu gabe dago fabrikazio prozesuaren automatizazioa, makineria gutxi baitago egin beharreko eragiketetara egokitua. Garbigailu konbentzionalekin alderatuz, erabili beharreko prozesu bereziek, material eta elementu gehiago ezartzeak eta kontrolerako elektronika ezberdinen aplikazioak, hesi sanitariodun makinaren merkaturatze prezioa oso garestia izatea dakar. Gainera, garbigailu arruntekin konparatuz fabrikazio prozesuak duen zailtasuna handiagoa denez, produkzio denborak ere nabarmenagoak dira. Produktuaren demanda handiak eta honen merkaturatze prezioak murrizteko duen marjina nabarmenak, garbigailuen kostu unitarioa jaitsi ezkero, bezero potentzial asko erakartzearen abagune garbia suposatu dezake. 2.1 Irudia. Hesi sanitariodun garbigailuaren kontzeptua. 17 Merkatu aukera hau identifikatu eta aztertuta, Fagor Industrial S. Coop. enpresak eskari hauei aurre egiteko estrategia ezarri zuen. Fagor-en ideia nagusia hurrengoa da: Hesi sanitarioko garbigailu bat hasieratik fabrikatu beharrean, eta manufaktura prozesu guztia makina honen produkziora egokitu ordez, Oñatiko Santxolopetegi auzoko instalazioetan seriean eta eskala handian fabrikatzen diren kostu unitario baxuko garbigailu konbentzional bat abiapuntu izatea. Helburua garbigailu estandar honi modifikazio ezberdinak burutzea da, bi ateko hesi sanitarioduna bihurtzeko asmoarekin. Prozesu hau arrakastaz burutu ezkero, konpetentziaren prezioekin alderatuz oso lehiakorra den garbigailu bat merkaturatzea lortuko da. Neurrizko prezio baten hesi sanitariodun garbigailu bat edukitzeak bezero potentzial askoren interesa sustatu dezake, finantza-botere mugatuko edo aurrekontu handia ez daukaten ospitale eta egoitzena, besteak beste. Lan honetan garatuko den proiektuaren xedea hesi sanitariodun garbigailu bat sortzeko diseinuaren ideia garatu eta ea egingarria den ikustea da, etorkizun batean merkaturatzeko garbigailu bat sortzearen helburuarekin. 18 kg arropa garbitzeko kapazitatea daukan garbigailu konbentzional bat hartuko da, bigarren ate bat edukitzeko egin beharreko modifikazioak diseinatu eta aurrera eramango dira, honek suposatuko dituen aldaketa ezberdinak aztertuz. Diseinatutako piezekin hesi sanitarioko prototipoaren muntaia zuzenduko da, jarraipen bat eginez. Behin garbigailua funtzionamendurako prest dagoenean, esfortzu eta neke froga ezberdinak burutuko dira, hauen emaitzak aztertuz eta ondorioak ateraz. Diseinu, fabrikazio eta frogaketa prozesu hau ez da norabide bakarrekoa izango, izan ere, manufaktura zein egiaztapen jarraibideetan identifikatzen diren akats ezberdinak zuzendu beharko dira, ordenagailu bidez egindako diseinua berrikusiz eta hobekuntzak aplikatuz. Lanaren atal teknikoenetan eta espezifikoenetan sartu aurretik, zeintzuk diseinu prozesuan zentratuko diren, proiektu hau testuinguruan jartzeko asmoz, zenbait atal aztertuko dira. Aurrerago jorratuko den lanari kontestu eta oinarri egoki bat ezartzeko, lehenik eta behin, proiektu hau garatu den FAGOR Industrial enpresaren aurkezpena burutuko da. Gaur egun, ONNERA Group enpresa-taldearen barruan kokatzen da Fagor Industrial, Mondragon Corporación Cooperativa taldearen parte ere badelarik. ONNERA Group sukaldaritzako, garbitegietarako eta hotz-aplikazioetarako ekipamenduen gaineko soluzioak eskaintzen dituen taldea da. Talde honetako parte dira, besteak beste: Fagor, Efficold, Danube, Inoxfera, Primer, Domus, Edenox eta Asber markak. ONNERA Group-ek 9 lantegi, 35 ordezkaritza komertzial eta 2.200 langile baino gehiago ditu mundu osoan. Gaur egun, enpresa liderra da Espainian sukaldaritzarako, ostalaritzarako eta hotz-aplikazioetarako ekipamenduak eskaintzen, baita seigarrena Europan eta hamargarrena munduan ere. Fagor Industrialek Oñatin daukan fabrikari dagokionez, hainbat dira bertan fabrikatzen diren produktuak. Produktu hauek jatorrizko negozioaren arabera sailkatzen dira, egosketa, labeak, baxera garbiketa eta garbigailu sekzioak bereizten direlarik, 2.3 Irudian ikusi daitekeen bezala. 2.2 Irudia. San Andres auzoko Ulgor lehen kooperatiba Orrialde hauetan garatu den lana Fagorren garbigailu industrialen sekzioaren baitan egin da, Oñatiko Santxolopetegiko fabrikan aurkitzen den I+D departamentuan, hain zuzen ere. Proiektu hau burutu den lan ingurune eta kontestua zehaztasun gehiagorekin Fagor Industrialeko web guneko aurkezpenean (Presentación Corporativa Fagor, 2021) azaltzen da, non enpresaren datu tekniko eta nondik norako guztiak aurkitu daitezkeen. Bertan, Santxolopetegiko fabrikako plantaren ezaugarriak laburtzen dira, honen lay-out eskema ere agertzen delarik. 1851. urtean James King estatubatuarrak garbigailu baten lehen diseinuetakoa patentatu zuenetik (La lavadora, mas de 200 años en los hogares. David Fernandez Guerrero, 2014), etxetresna honek gizakion bizitzetan izan duen inpaktua nabarmena izan da, eguneroko bizitzan ezinbesteko baliabidea izatera heldu delarik. XIX. Mende erdialdean, garbigailuak xaboi eta urezko nahasketarekin bueltak ematen zituzten tanborrak besterik ez ziren, oso diseinu primitibo baina eraginkorrak. Gaur egun ordea, ehunaka garbiketa modu ezberdin, programak aukeratzeko bideak, garbiketarako produktu anitz eta garbigailu automatiko modelo andana dugu eskura. Birak ematen dituen tanbor bat izatetik punta puntako elektronika aplikatuta duten makinak izatera igaro dira 150 urteko epean. Gainera, azken 50 urteetan, produktu hau fabrikatzearen kostuak nabarmen murriztu dira, aurretik luxuzko kutsua zuen produktua, prezio eskuragarrietara jaitsi delarik. Aurrerapen guzti hauen eskutik, gizakiaren etxeetan ezinbesteko bilakatu den produktua izan da. Baina garbigailuak etxe arruntetan duten erabileraz gain, hainbat eta hainbat dira makina honek dituen aplikazioak. Izan ere, lan honetan jorratuko diren kontzeptu eta ezagutzak, nahiz eta askotan etxeko garbigailuei aplikagarriak izan, garbigailu industrialetan zentratzen dira. Hauek, erabilera espezifikoago eta profesionalagoa duten makinak dira, zeintzuk gehienetan etxekoak baino handiagoak izango diren, eta esfortzu, karga eta indar handiagoak jasateko prest egon beharko diren. Industria enpresa ezberdinetan, hotel, ospitale, egoitza edota auto zerbitzu motako negozioetan erabiltzen dira garbigailu mota hauek, besteak beste. Azken urteetako tendentziek diotenez gainera, gero eta jende gehiagok, garbigailuak etxean instalatzeko inbertsioa egin beharrean, dirua eta lekua aurrezte aldera, arropak etxetik kanpo garbitzeko joera handitu da. Honek, aipatutako auto zerbitzuen negozioaren gorakada nabarmena ekarri du, gero eta gehiago direlarik garbiketa mota honetara bideratzen diren garbigailu modeloak. Garbigailu industrialen sektorea ordea, etengabeko garapenean dagoen mundua da. Konpetentzia handia dela eta, ikerketaren ondoriozko aurrerapenen inplantazioa eta garbigailuen ezaugarrien etengabeko hobekuntzak urtetik urtera handitzen doaz. Ondorioz, nahiz eta fakturazio handiak ematen diren industria izan, konpetentzia eta exigentzia askoko negozio bat da. Hobekuntza eta berrikuntza hauei erantzunez, eta momentu oro merkatuak eskatzen duenari jaramon eginez, Fagor Industrialek aurrez aipatutako hesi sanitarioko garbigailuen diseinuan buru belarri sartzea erabaki du. Lehenago aipatu bezala, lanaren xedea garbigailu konbentzional baten diseinutik abiatuz, hesi sanitariodun garbigailu baten diseinua garatzea da, aurrerago komertzializatzeko helburuarekin. Ondorioz, hesi sanitarioko makina hauen erabileraren inguruko azalpen txiki bat egitea beharrezko da. Izan ere, makinak dituen garbiketa ezaugarri espezifikoez gain, garbigailu hauek kokatu behar diren garbitegi zonak ere bereziak eta egokituak izan behar dira. Osasun-hesi bidezko lan-sistema duen garbitegi bat, funtsean, garbitegi hori bi lan-eremutan banatzean datza: gune zikin bat eta gune garbi bat. Bi lan talde edo laneremu ezartzen dira, bi fluxu bereizten direlarik. Eremu zikinak, beste lan-eremu batzuetatik fisikoki bereizita, aukera ematen du garbitu beharreko arropa guztiz bereizitako gune batean tratatzeko. Gune garbiak, gune zikinetik fisikoki bereizita, arropa garbiketa-zikloa amaitu ondoren, gune zikinaren edo kutsatuaren kontrako atetik arropak berreskuratu ahal izatea bermatzen du. Eremu garbian lan egiten duten langileak fisikoki bereizita dagoen gune batetik sartzen dira gune garbira, gune zikineko langileekin kontaktua ekiditen delarik. Horren ondorioz, garbiketa-zikloa amaitu ondoren, arroparekin egin beharreko gainontzeko prozesuak (lehortzea, lisatzea, tolestea eta errepasatzea adibidez) eremu garbi baten barruan egiten dira, arropa garbiaren higiene- eta desinfekzio-baldintzak bermatuz. Horrenbestez, garbigailuez gain, garbiketa zona hauek lehorgailuez edo beste makina batzuekin ekipatuta ere izaten dira. Aurrerago ikusiko den bezala, garbigailuaren zona kutsatu edo zikina eta desinfektatutako zona edo garbia, bi guneak banatzen dituen horma batez zatituta daude. Horma honen kokapena, garbigailu modeloen araberakoa izango da, 90 gradutara edo 180 gradutara ateak edukitzeak, garbiketa zonaren diseinua baldintzatzen baitu. Garbiketa burutzen den esparruaren espazioaren arabera eta erabilitako makina eta tresna moten arabera, garbiketa gune honen konfigurazio ezberdinak egin daitezke, beti ere instalazioa burutzen duen bezeroaren beharrei erantzunez. 2.4 Irudian, 180 gradutara ateak dituzten bi hesi sanitariodun garbigailu aurkitzen diren gunearen eskema azaltzen da. Garbiketa gune hauek ospitale, egoitza edota enpresa pribatuak kasuan kasu daukan instalazioetako lekuaren eta azaleraren arabera antolatu daitezke. Diseinu malgua eskaintzen duten guneak dira, garbigailuan inbertsioaz gain kapital gutxi behar delarik gune arrunt batetik abiatuz higiene neurri guztiak bermatzen dituen garbiketa gune batera moldatzeko. Puntu honetan, garbigailu industrialen diseinuari sarrera egingo zaio, dauden modelo ezberdinei erreparatuz, eta hauek dituzten ezaugarri garrantzitsuenak aztertuz. Proiektu honetan garatuko den garbigailu sanitarioaren abiapuntua, Fagorrek komertzializatzen duen LN-18 TP2 modeloa da. Helburua, garbigailu hau oinarri hartuta, modifikazio ezberdinak egin, eta 90 gradutara ate bat diseinatzea izango da, lanaren xedea den hesi sanitarioko makina lortzeko. Oinarritzat hartuko den garbigailu hau, 2.5 Irudian ikusi daitekeena, 18 kg arropa garbitzeko diseinatuta dagoen makina da, 180 Lko bolumena duena. Aipatutako modeloaren ezaugarriak aztertu aurretik, proiektuaren oinarri den garbigailuaren modeloa garbigailu industrial mota ezberdinen artean non sailkatzen den ikusi behar da. Izan ere, funtzionamendu baldintzen eta diseinu ezaugarrien arabera, Fagorrek fabrikatzen dituen garbigailuak talde ezberdinetan sailkatzen dira, hiru multzo nagusitan banatzen direlarik: Zentrifugazio altuko garbigailuak, zentrifugazio azkarrekoak eta zentrifugazio normaleko garbigailuak. 24 Kasu honetan, hiru garbigailu motak biraketa ardatz horizontaldunak dira, baina badaude merkatuan biraketa ardatz bertikaleko garbigailuak ere. Lan honen garapenean ordea, ez da hauen azterketa burutuko, proiektuan zehar garatutako diseinu eta modifikazioak ardatz horizontaldun garbigailuen funtzionamendu ezaugarri eta fabrikazio prozesuak baitituzte oinarritzat. Zentrifugazio altuko garbigailuei (LA nomenklatura Fagorreko modeloetan) dagokienez, bereziki diseinatuta daude prozesuaren kalitate handia eta ura eta energia aurreztea lehentasuntzat jotzen dituzten garbitegietarako. Biraketa abiadura altuenak eskaintzen duten makinak dira, garbiketa-prozesu ostean geratzen den hondarhezetasuna ahalik eta gehien murrizteko pentsatuta baitaude. Horren ondorioz, lehortze eta lisatze prozesuetan asko aurrezteko aukera ematen du, arropa jadanik hezetasun oso gutxirekin ateratzen baita garbigailutik. Tanborraren biraketa abiadura handi hauek indargetzaile lotura bidez flotatzen duen sehaskan lotuta lortzen dira, konfigurazio honek erreboluzio handiak lortzeko aukera ematen duelarik. Garbigailu mota honetan, biratzen duen tanborrean sortzen diren bibrazioak ez dira lurrera transmititzen, honen lotura zurruna izan beharrean, aipatutako malguki eta motelgailu bidez lotzen baita egitura lurrera. Honek instalazioa erraza eta azkarra izatea dakar, espazio gutxi behar izaten delarik. Prezioei dagokionez ordea, hiru garbigailu motetan garestienak dira, diseinuak daukan konplexutasuna dela eta. Zentrifugazio azkarreko garbigailuak (LR), errendimendu oneko makina behar duten profesionalentzat edo makina zurruna behar duten negozioetarako diseinatuta daude, besteak beste, autozerbitzu-garbitegi edo makinak lurrera irmoki lotuta egon behar duten lekuetarako, itsasontziak adibidez. Garbigailu mota hauek nahiz eta zentrifugazio altukoak baino biraketa abiadura baxuagoa izan, arropatatik ur kantitate handia erauzteko diseinatuta daude. Funtzionamendu zarata gutxi egiten dutelako nabarmentzen dira, baita bibraziorik gabe funtzionatzen dutelako ere. Errendimendu altuko modeloek energia-kostu minimoa dute programazio adimendunari eta maiztasun-inbertsoreari esker. Makina hauen fidagarritasun altua hauen egitura den armazoiaren zurruntasunak bermatzen du, hodi-formako eraikuntza mardula eta iraupen luzeko osagaiak dituen egiturak, alegia. Zentrifugazio normaleko garbigailuak (LN) prestazio altuak aurkezten dituzten garbigailuak izan arren, ez dira LA eta LR modeloak hartzen dituzten abiaduretara heltzen. Diseinu eta konfigurazio aldetik, LR modeloen antzerakoak dira, makina zurrunak, alegia. Gama hau bereziki diseinatu eta pentsatua dago garbigailu sinple baten bila dabiltzan merkatu eta bezeroentzat. Modelo hauek energetikoki eraginkorrak direlako eta ur eta detergente gutxi kontsumitzen dutelako nabarmentzen dira. 25 Kontuan hartuta proiektuaren helburu nagusiena diseinatuko den produktuaren modeloaren merkatu prezioa lehiakorra izatea dela, proiektuaren abiapuntutzat hartuko den garbigailu konbentzionala zentrifugazio aurruntekoa (LN) izatea erabaki da. Horrela, hesi sanitariodun garbigailuaren balio erantsia izango den prezio baxua bermatuko da. Prezioaz gain ordea, kalitate eta errendimendu optimoa bermatu behar da, funtzionamendu baldintza egokiak ziurtatuz. Ondorioz, prestazio nahikoak eskaintzen dituela bermatu behar da, hesi sanitarioko garbigailu bat egiteko modifikazioak makinaren funtzionamenduan suposatu ditzaken zailtasunak kontuan hartuz. LA motako garbigailuak ordea, prezio altua izateaz gain, egitura eta diseinuari dagokionez konplexuagoak dira, bigarren ate bat ezartzeko fabrikazio prozesuan zailtasunak nabarmenduko ziratekelarik. Horrenbestez, zentrifugazio normaleko garbigailuak lehenetsi direnez, LN modelo honek prestazio nahikoak eskaintzen dituela ziurtatu behar da, diseinua burutu ondoren, prototipo bat garatu eta esfortzu eta neke froga ezberdinak burutuko direlarik. Behin garbigailu industrial mota justifikatuta, lanaren abiapuntu izango den modeloaren espezifikazio teknikoak aztertuko dira. Jarraian, LN-18 garbigailuaren ezaugarri nagusiak zerrendatzen dira 2.1 Taularen bidez. Hemen zerrendatu diren datuak hasierako modeloarenak dira, eta aurrerago ikusiko den bezala, burututako diseinu eta modifikazioen ondorioz, neurri hauen balioetan aldaketak izango dira. Garbigailuen modeloak sailkatzerakoan espezifikazio teknikoak eta ezaugarriak kontuan hartzen direnean, garbigailuaren bi funtzionamendu egoera nagusi bereizten dira: Alde batetik, garbiketa prozesuan zehar modu jarrai, konstante eta denbora luzez izan ditzaken gehienezko funtzionamendu baldintzak, eta bestalde, garbiketa prozesuko momentu zehatz batean, puntualki jasan ditzaken gehienezko baldintzak, kritikoak direnak garbigailuarentzat, hain zuzen ere. Proiektu honen oinarri den LN-18 garbigailuaren diseinua ezaugarritzen duten bi funtzionamendu egoerak hurrengoak dira: Baldintza normalak Baldintza maximoak 619 Bira/minutuko 800 Bira/minutuko 150 G Faktorea 250 G Faktorea 130 Hz maiztasuna 170 Hz maiztasuna 27 FAGOR enpresak proiektu honen garapena arrakastatsua bezala definitzeko, diseinatutako hesi sanitarioko garbigailuak aipatutako LN-18 garbigailuaren funtzionamendu baldintzak bermatu beharko ditu, biraketa abiadura horietan errendimendu ona erakutsi beharko duelarik. Horretarako, behin diseinua amaituta dagoela, aurretik aipatu bezala, laborategian froga ezberdinak gainditu beharko ditu. Lanaren hurrengo ataletan, aurrera eramandako diseinuaren xehetasunak eta nondik norakoak zehaztuko dira. Diseinu prozesuan hartutako erabaki eta pausu guztiak ulertzeko, ezinbestekoa da modifikazio hauek aplikatu behar zaizkion makinaren funtzionamendua ulertzea, baita atal nagusiak identifikatzea eta honen konfigurazioaren berri izatea. Horretarako, beti ere LN-18 TP2 modeloa oinarritzat eta abiapuntutzat hartuta, jarraian garbigailu konbentzional honen deskribapen labur bat burutuko da. Behin proiektuaren oinarri den garbigailuaren modeloaren aukeraketa justifikatu dela, honen ezaugarri eta atal ezberdinen azalpena burutuko da, irakurleak garbigailuen funtzionamenduaren ideia orokor bat izan dezan, hesi sanitarioko diseinuaren azalpenarekin buru belarri hasi aurretik. Nahiz eta garbigailuaren funtzionamendu printzipio eta arauak konplexuak ez izan, zehaztasun izugarriarekin eta xehetasun guztiz deskribatu beharrean, garrantzitsuenak diren ezaugarri eta atalak azpimarratzea pentsatu da, garbigailuaren irudi general bat izateko nahikoa, hain zuzen ere. Garbigailu konbentzional baten funtzionamendua azaltzeko, eta honek dituen atal ezberdinak aipatzeko asmoz, garbigailua sei multzotan banatu da, bakoitzak garbigailuaren funtzionamenduan duten paperaren arabera: Armazoia, biraketa transmisio sistema, danborra, kuba, atea eta garbigailuaren altzaria. Jarraian, aipatutako multzo bakoitzaren deskribapen txiki bat burutuko da. Atal guzti hauek zentrifugazio normaleko zein azkarrekoetan mantentzen dira, bi modeloen arteko ezberdintasun bakarra atal hauen prestazio mailan dagoelarik. Hurrengo ataletako deskribapenak egiteko erabiliko diren argazkiak, proiektuaren abiapuntu izango den LN-18 modeloaren 3D CAD modelotik ateratako argazkiak izango dira. 2.6 Irudian, aipatutako atal ezberdinak erakusten dituen despiezea ikusi daiteke: Garbigailuaren armazoia honen estruktura printzipala da, honen elementu eta multzo guztiak eusten dituen egitura, alegia. Makinaren eskeletoa den multzo honek, tanborraren biraketaren ondorioz sortzen diren indar eta bibrazio ezberdinak bere elementuetatik zehar lurrera transmititzeko egin beharra dauka. Honetaz gain, ura bere barne hartzeaz arduratzen den kuba elementua zurrunki lotzen da bertara. Armazoia burdinezko zutabe, soporte eta nerbio ezberdinez osatzen den elementua da, 2.7 Irudian ikusi daitekeen bezala. 2.7 Irudia. LN-18 Garbigailuaren armazoia Gehienetan, UPN profil ezberdinez osatutako burdinezko egitura izaten da, esfortzu eta neke froga anitz pasa behar dituena, balidazioa lortu eta merkaturatu ahal izateko. UPN 120 eta 80 motako zutabe perfil egiturak erabiltzen dira LN-18 modeloaren kasuan, burdinezko egitura hauek robot soldadura bidez lotzen direlarik. Aurrerago ikusiko den bezala, garbigailuko atal kritikoena da, eta proiektu honetan zehazki, zenbat buru hauste eman dituena. LN18 armazoi arruntaren eta kubaren loturari zenbait modifikazio aplikatu beharko zaizkio, estruktura hare eta sendoagoa eta erresistenteagoa egiteko. Geometriaren atal garrantzitsuenetakoa ardatzaren mugimendua ahalbidetuko duen errodamenduen soportea lotzeko plaka da. Goiko partean aurkitzen da, erdiko zulo handi batekin ardatza pasarazteko, eta zulo txiki ezberdinekin, errodamenduen soportea zurrunki lotzeko. Beste atal garrantzitsu bat, kuba lotzen den soporte laukizuzena da, zein armazoiaren oinarria diren zeharkako habeetara lotzen den. Hauen gaineko aurpegian, kupela lotzeko zenbait zulo daude. Bukatzeko, armazoiaren oinarria luzetara doazen eta zeharka kokatuta dauden habe ezberdinek osatzen dute. Hauek, zentrifugazio altuko garbigailuetan ez bezala, lurrean zurrunki lotu behar dira, aipatutako indar eta bibrazio guztiak transmititu eta makinatik egoki barreiatu ahal izateko, alegia. Esan beharra dago armazoia garbigailuaren elementu kritikoena dela, arazo gehien eman ditzakeena, eta esfortzu frogak gainditzeko gehien sufritzen duena. Izan ere, tanborra erreboluzio altuetan biratzen ari denean, arroparen banaketa irregular Arropa garbitu ahal izateko, ehunak bere barne hartzen dituen tanborrak alde batera eta besterako biraketa abiadura izan behar du. Horrela, ur eta xaboi nahasketa arropa guztiekin kontaktuan jarriko da, garbiketa homogeneo bat baliatuz. Tanborrak mugimendu hau izateko, biraketa mugimendua sortzen duen motorraren ardatzetik, danborreko fondora soldadura bidez zurrunki lotua dagoen ardatzera transmititu behar da. Horretarako, uhal bidezko transmisioa erabiltzen da. Motor hau, korronte alternoko eta 230 voltekoa eta 2,2 kW-koa dena, aipatutako armazoiaren oinarrian ezartzen da. Motorraren ardatza eta danborrera lotuta dagoen ardatzeko polea (zeinek inertzia bolantearen funtzio betetzen duen) uhalaren bidez lotzen dira. Horrela, motorreko abiadura angeluarra danborraren biraketan transmititzen da. Danborraren ardatza, lehen aipatutako errodamenduen soportean barruan kokatzen da, zein zurrunki lotuta dagoen armazoira. Ardatza soporteko errodamenduekin zuzenean dago kontaktuan, barne biraketa ahalbidetzen dutelarik, baina kanpo eraztuna soporteko pareten kontra doanez, geldirik dago. Motor honen mugimendu eta akzionamendua, hala nola honen biraketa abiadura edo gelditzea, makinaren burmuina den bariadoreak kontrolatzen du. Garbigailuaren atal garrantzitsuenetakoa da, izan ere, garbiketa prozesua arropa elementu honen barnean delarik egiten da. Ondorioz, ura barnera sartu eta irtetzen ahalbidetuko duen gainazala edo enbolbentea izango du, zulo txikiak enbutituta dituena, hain zuzen ere. Garbiketa prozesurako, danborra etengabe bere ardatzarekiko biratuko den elementua da. Biraketa mugimendu hau, lehen aipatutako motor-uhalpolea-ardatz sistemak transmitituko dio, eta erlojuaren norantzan zein kontrakoan biratuko da, barneko arropa danborraren gainazaleko puntu batean geldi ez egoteko eta horrela desorekak ekiditeko. Lehen aipatu bezala, ardatza danborraren fondora zurrunki lotuta egongo da, mugimendu transmisio ahalik eta efikazena egiteko. Aipatutako fondoaz gain, tanborrak aurrealdean barnealdera sarrera emango dion zuloa izango du, behin garbigailua muntatuta, aurreko atearen bidez bertara sarbidea izango delarik. 2.9 Irudia. Danborra, fondoa eta ardatza. Kontutan izan behar da, etengabe eta denbora luzez, urarekin, xaboiekin eta produktu ezberdinekin kontaktuan dagoen elementua dela. Ondorioz, altzairu herdoilgaitzeko pieza izatea ezinbestekoa suertatzen da. LN-18 garbigailuaren kasuan, AISI 304 materiala da erabiltzen dena. Elementu honek garbigailuaren modeloa definitzen duen ezaugarri garrantzitsuena zehazten du, garbigailuaren diametroa danborrak definitzen baitu. Danborraren barruan arropa garbitzeko ura erabiltzen denez, hau garbiketa prozesuan zehar barruan eduki eta bukatutakoan kanporantz bideratuko duen sistema beharrezkoa da. Garbigailuaren kupela beraz, danborra bere barne hartzen duen gainazala da, zein armazoira zurrunki lotua doan. Horrela, uraren irteera kontrolatzen du, huste balbula baten bitartez, ur honen maila kontrolatuko delarik. Azalera itxia izango da beraz garbigailuaren kuba, ur-xaboi nahasketarentzat sarrera ahoak eta lurrunarentzat zein garbiketa likidoentzat irteerak izango dituelarik. Garbigailuak ura berotzeko duen sistemaren arabera (ura zuzenean berotuta, lurrun beroa sartzea edota erresistentzia bidez kuban bertan berotzea) kuba egiturak elementu gehiago edo gutxiago izango ditu. Izan ere, kupelera ur hotza sartu eta bertan berotzen duten garbigailuen kasua, erresistentzia ezberdinak izango ditu barne gainazalean kokatuta, urarekin kontaktuan hau berotzeko. Elementu hau estatikoan mantenduko denez, garrantzitsua da armazoira doan lotura zurruna eta sendoa izatea. Danborrarekin gertatzen den bezala, urarekin etengabe kontaktuan dagoenez, ezinbestekoa da altzairu herdoilgaitzeko izatea, luzetara egon daitezkeen oxidazio arazoak ekiditeko. Elementu honen kasuan ere, AISI 304 materiala erabiltzen da. 2.10 Irudia. Kuba eta kuba-danbor konjuntoa. Garbigailuaren beste atal garrantzitsu bat arropa sartzea eta ateratzea ahalbidetuko duen atea da. Elementu hau kubaren aurrealdera lotuta doa, danborraren aurrealdeko zulotik garbigailuaren barnealdera sarrera izango duelarik. Oso garrantzitsua da atea eta kubaren aurrealdearen arteko lotura, urak ihes egin dezakeen zirrikitu oro ekidin behar baita. Goma hermetiko juntura bidezko atea izango da. Atearen posizionamendu eta lotura garbigailu baten fabrikazio eta muntaia prozesuan dagoen pauso zail eta kritikoenetakoa da. Izan ere, urak izan ditzakeen ihes guztiak saihesteaz gain, hemen distantzia garrantzitsu bat definitzen da, danborraren aurrealdearen eta kubaren aurrealdearen arteko distantzia, hain zuzen ere. Distantzia hau ezin daiteke oso handia izan (danborraren biraketaren ondorioz arropak jauzi daitezke zulotik), baina aldi berean ezin daiteke oso gertu egon (danborrak mugimenduaren ondorioz kuban jotzen badu, izugarrizko kalteak sortu baiditzazke). Ondorioz, milimetro gutxi batzuren baitan dagoen distantzia da. Distantzia hau, garbigailu mota honen muntaia prozesua eta gero, konprobazioan arreta gehien hartzen duen parametroa da, zuzenketarako margen gutxi duenez, neurri kritikoa baita. 2.11 Irudia. Garbigailuaren atea kuba eta danborrari lotuta. Garbigailuaren kanpo altzaria honen elementu multzo guztietatik estetika maila gehien zaindu behar duena da, erabiltzaileak momentu oro bistan izango duen atala baita. Makinaren mueblea honen inguratzailea da, beste parte guztiak estaltzeaz arduratzen dena. Ondorioz, kutsu estetiko zaindu bat izan behar du, eta aldi berean zenbait elementurentzat sarrera eta irteera guneak izan behar ditu instalatuta. Altzariaren aurrealdean makinarekin interakzionatzeko balioko duen pantaila izango du, zeinetan garbiketa programa ezberdinak edota funtzionamendu baldintza ezberdinak aukeratuko diren. Aurreko panelean ere larrialdiko geldialdia ahalbidetuko duen segurtasun botoia dago. Atzealdean ordea, urarentzat sarrera ezberdinak eta korronte hartu gunea izatez gain, elektro balbula ezberdinak, transformadorea eta bariadorea instalatzen diren plaka ezartzen da. Garbigailuaren goiko aldean, xaboi, lixiba edota leuntzaile produktuentzat edukiontzirako sarrera dago. Auto zerbitzu motako negozioetan instalatzeko pentsatutako garbigailuetan, aurrealdean txanpon kaxa ezartzen da, dirua sartzearekin pantailan programa aukeratzea ahalbidetzen delarik. Altzaria osatzen duten panel ezberdinak bi materialetakoak izan daitezke: galbanizatuak edota altzairuzkoak. 2.12 Irudia. Garbigailuaren altzariaren aurrealde eta atzealdea. Behin proiektuaren oinarri den garbigailu konbentzionalaren funtzionamendu printzipioak eta ezaugarri nagusiak azalduta, orain hesi sanitariodun garbigailuen diseinuaren ezaugarri nagusiak zeintzuk diren azalduko dira, modelo batetik bestera dauden ezberdintasunak identifikatu ahal izateko, eta diseinuen kasuan dauden diferentziak zeintzuk diren aztertzeko. Horrela, egin beharreko modifikazioak zeintzuk diren identifikatuko dira. Berez, bi garbigailu moten artean ez dago diseinu kontzeptu aldetik ezberdintasun nabarmenik. Oinarritzat dituzten funtzionamendu arauak berdinak dira, eta garbiketa elementu nagusien biraketa mugimendu printzipioak ere berdin mantentzen dira. Hau da, bi makinek aurrez aipatutako sei elementu multzoak mantentzen dituzte, bakoitzak bere funtzionamendu bete beharra duelarik. Alde nabarmena dago ordea arropa sartzeko edo ateratzeko moduen artean. Izan ere, garbigailu konbentzionalek danborrerako sarbide bakarra duten bitartean, hesi sanitariodun garbigailuek ate bat daukate arropa infekziosoa sartzeko, eta beste ate bat hau ateratzeko. Honek, bi garbigailu moten arteko geometrian ezberdintasunak suposatzen ditu. Bi hesi sanitariodun garbigailu mota nagusi daude: 90 gradutara albo batean bigarren atea dutenak, eta 180 gradutara atzeko aldean atea kokatuta dutenak, bi ateak parez pare, alegia. Ezberdintasun nagusia, danborraren biraketarako transmititu behar den mugimendua bideratzeko modua da. Izan ere, 90 gradutara atea daukaten garbigailuek libre izango dute atzealdea, motor, uhal, polea eta ardatz sistema instalatu ahal izateko. Honek esan nahi du, aurreko atearen zirkunferentziaren ardatzean kokatzen dela garbigailuaren biraketa ardatza. 180 gradutara atea dutenek ordea, transmisio modu ezberdina dute, ardatz horizontala ezin baita aurreko atearen altueran eta noranzkoan egon. Ondorioz, danborrari biraketa mugimendua atearen irekitze planoarekiko perpendikularra den ardatzaren bitartez emango zaio, 2.13 irudian ikusten den Danube Onnera taldeko enpresako DBW 35 garbigailuaren kasuan bezala. 90 gradutara eta 180 gradutara ateak dituzten garbigailu moten diseinuak nabarmen ezberdintzen dira. Izan ere, 180 gradutara ateak ezartzeak diseinu simetriko bat dauka emaitzatzat, ardatzaren bi aldetara dauden zonak berdinak baitira. 90 gradutara atea jartzeak, konpentsatu beharreko asimetria sortzen du garbigailuaren diseinuan, makina ez baita berdina izango ardatzaren bi aldeetara. Lan honetan, Fagorrek planteatzen duen proiektuaren kasuan, LN-18 garbigailu modeloa oinarritzat hartzen dela hartu behar da kontuan. Honek esan nahi du, biraketa ardatza aurreko ateko zirkunferentziaren ardatzaren bera dela. Horrela polea, uhal transmisio eta motor sistema garbigailuaren atzealdean kokatuta daude. Ondorioz, ezingo litzateke bigarren atea atzealdean kokatu, diseinuan modifikazio nabarmenak egitea beharrezko izango litzatekelako. Lanaren helburua seriean produzitzen den garbigailu konbentzionalean ahalik eta modifikazio gutxien egitea denez (jada muntaia prozesurako prestatuta dauden lineak ahalik eta gutxien aldatzeko), bigarren atea 90 gradutara kokatzea irtenbide egokiena dela ondorioztatu da. Ateen kokapen hutsaz gain, hesi sanitariodun garbigailuek badaukate beste ezaugarri adierazgarri batzuk, garbigailu konbentzionaletatik ezberdintzen dituztenak. Hasteko, garbigailua bi atal ezberdin eta autonomotan banatuko duen hesi edo barrera fisikoa kokatzeko bezalakoa izan behar du garbigailuaren azala den altzariak. Horma hau kokatzean, bi ateen arteko isolamendu absolutua lortzeko gai izan behar da bezeroa, bi ateen artean kontakturik gabe, hesi sanitarioko garbigailuaren funtzionamendu egoki bat ziurtatu ahal izateko. Garbigailuaren diseinuak bi ate 37 ezberdin izateak, arropa bere barnean garbitzen duen danborrean bi zulo edo sargune izatea suposatzen du. Berezitasun honek, garbigailu konbentzionalekin alderatuz, barreradun garbigailuen dinamika ezberdina izatea dakar. Izan ere, parez dagoen ateak desorekarik sortu ez arren, 90 gradutara danborrean ezarritako bigarren ateak desorekatu egingo du hasiera baten danborra, hau orekatzeko kontrapisu bat ezarri beharko delarik. Gainera, kontuan hartu behar da, garbigailua bi zona ezberdinduetatik kontrolatzea posible izan behar dela. Honek kontrolerako dispositibo eta pantaila ezberdinak garbigailuaren ateak kokatzen diren alde ezberdinetan edukitzea dakar. Funtzionaltasun eta erabiltzeko erraztasunez gain, erabiltzailea momentu oro gai izan behar da makina geldiarazteko garbigunearen edozein gunetan dagoela ere, segurtasun baldintzak betetzeko ezinbestekoa baita. Segurtasun kontuekin jarraituz, hesi sanitariodun garbigailuak badute arrisku bat garbigailu konbentzionalen kasuan ematen ez dena. Izan ere, garbigailua martxan dagoela eta danborra biratzen ari dela, honen barneko atea zabalduz gero, arazo larriak izateko arriskua dago. Ondorioz, atearen irekiera detektatzeko sentsore bat ezartzen da horrelako garbigailuetan. Laburbilduz, funtzionamendu printzipioei erreparatuz ez dago alde handirik garbigailu konbentzional eta hesi sanitariodun baten artean, bi modeloek akzionamendu, biraketa eta garbiketa prozesu berak jarraitzen baitituzte. Diseinuari erreparatuz ordea, aldeak nahiko garrantzitsuak direla esan daiteke. Lanaren helburua garbigailu konbentzional bat oinarritzat hartuta, merkatu prezio lehiakorra aurkeztuko duen hesi sanitarioko garbigailu baten diseinua garatu eta merkaturatuko den produktua sortzea da. Honetarako, zenbait bigarren mailako helburu ere finkatu dira: • Jadanik existitzen den hesi sanitarioko merkatuaren azterketa burutzea, konpetentziaren indarrak eta ahuleziak zehaztuz. • Garbigailu konbentzional baten diseinuaren azterketa aurrera eramatea. • Makina arruntaren diseinu batetik hesi sanitarioko garbigailu baterako diseinura jauzia emateko egin beharreko pausuak zehaztea. • Hesi sanitarioko garbigailuak izan behar dituen ezaugarrien azterketa egitea. • 18kg-ko barreradun garbigailuaren CAD bidezko diseinu tekniko zehatzaren garapena, atal bakoitzaren deskribapena eta justifikazioa burutuz. • Fagor enpresaren baliabideak erabiliz, makinaren prototipoa fabrikatzea. • Prototipoa balioztatzeko eta merkaturatzeko gai izateko pasa behar dituen proben eta bete behar dituen ezaugarrien zerrendatzea. • Laborategian, garbigailuarekin froga ezberdinak burutzea, honen segurtasun eta egitekoa bermatzeko. • Produktuaren sorrera prozesuan emandako arazo eta akatsak detektatzea eta hauei soluzio eraginkorrak planteatzea. • Bukaerako produktuaren deskribapen definitiboa egitea. Kontutan izan behar da, lan hau enpresa pribatu baten proiektu baten parte dela, eta ondorioz, helburu nagusia, proiektuarekin garatzen den produktuak epe ertain luze batera, Fagor markarentzat irabaziak ekartzea da. Ondorioz, lanak ekar dezaken onura garrantzitsuena, enpresarentzako kapitala irabaztea suposatuko duen onura ekonomikoak izango lirateke. Izan ere, MED90-18 garbigailua, merkatu zabala izango duen, eta unitate bakoitzeko irabazi marjina handia edukiko duen produktua izango da, enpresarentzako etorkizun oparoko diru iturri bat suposatuz. Hauek, lanaren garapena ikuspuntu kapitalista eta hertsiki enpresari lotu batetik aztertzen bada ateratzen diren ondorio ekonomikoak dira. Hala ere, lan honen garapenak, aipatutako enpresarentzako abantaila ekonomikoez gain, baditu gizarteari emateko zenbait alderdi positibo, hurrengo lerroetan azalduko direnak. Hasteko, lanaren xedea betetzen bada, eta sortzen den produktua kalitate prezio onargarri batekin merkaturatzen bada, honek suposatuko du jende askoz gehiagok izango duela eskuragarri hesi sanitarioko garbigailuak erabiltzeko zerbitzu ezberdinak. COVID-19 gaixotasunaren ondoriozko pandemia globalaren gaur egungo egoeran, ezinbestekoa suertatzen da ahalik eta ospitale, egoitza edo enpresa gehienek inongo kontaminaziorik gabeko garbiketa egiteko aukera izatea. Esan daiteke beraz, lan honetan garatutako produktuaren merkaturatzeak, gizartearen osasun kalitate ikuspuntu batetik begiratuta, hau hobetzeko onurak ekarri ditzakela. Azken finean, gaur egun luxuzko produktu batek izango lukeen prezio eta merkatua duen arren, behar beharrezkoa suertatzen den makina bat da hesi sanitariodun garbigailua. Makina hau kapital mugatuko establezimenduentzat eskura jartzeak, orain arte legez beharrezkoa zuten produktu garesti bat, inbertsio txikiago batekin lortzeko aukera izatea suposatzen du. Horrela, herri txikietako egoitza gehiagok edota lurralde mailako baliabide mugatuko ospitale gehiagok izango dute aukera segurtasun guztiak eta berme denak beteko dituzten instalazioak edukitzeko, inongo zerbitzuei uko egin gabe. Proiektu hau arrakastaz aurrera eramateak beraz, enpresarentzat irabaziak ekartzeaz gain, gizartearentzako gaur egungo egoera sanitario konplexuan oso baliagarria izan daitekeen produktu bat sortzea suposatu dezake, garbigailu industrialen industrian aitzindari izan daitekeen prezio lehiakorreko hesi sanitariodun garbigailuaren eskutik. Aipatutako garbigailu modeloaren diseinua burutzeko, lehendabizi produktu hauen merkatuaren ikerketa eta jadanik existitzen diren hesi sanitariodun garbigailuen azterketa buru da. Informazio barneraketa prozesu bat egin da, produktu honen merkatuaren inguruko ezagutzak handitzearen helburuarekin. Konpetentziaren produktuek eta diseinuek dituzten alderdi onak eta ahulak identifikatu dira, garatu beharreko diseinuan aplikagarriak izan daitezkeen ezaugarriak kontuan hartuz. Behin konpetentziaren produktuen merkatuaren azterketa burututa, bezero potentzialak zeintzuk diren aztertu da, eta hauen beharretara egokituko den garbigailuaren diseinuak izan behar dituen ezaugarriak zeintzuk diren aztertu. FAGOR enpresaren garbigailuen sekzioari dagokionez, konpetentzia eta lehia handiko merkatu bat dela azpimarratu behar da. Hurrengo 5.1 Taularen bitartez, euskal enpresak Espainiako estatu mailan egiten dituen salmentetan zein nazioartean dituen konpetentzia handienak zerrendatzen dira. Kontutan hartu behar da ordea, aipatutako enpresa guztiek ez dituztela hesi sanitariodun garbigailuak fabrikatzen, hauetariko asko garbigailu mota eta modelo konkretu batetan zentratu eta merkatu zehatz horretara mugatzen baitira. Ondorioz, konpetentzia diren enpresen kopurua nabarmen murrizten da, garbigailu mota espezializatu honetaz hitz egiten denean. 41 Hesi sanitariodun garbigailuen merkatua aztertzeko orduan, jadanik fabrikatu eta salmentan dauden garbigailuen analisi txiki bat burutuko da. Garbigailu guzti hauen artean, FAGOR-ek garatu nahi duen tamaina antzekoa dutenen azterketan zentratuko da, 18 eta 25 kg artean arropa garbitzeko ahalmena duten makinetan, hain zuzen ere. Hasteko, aurrez aipatu den bezala, Onnera Group taldearen parte den Danube enpresak jadanik hesi sanitariodun garbigailuak merkaturatzen ditu. Interesgarria eta lagungarria suertatu daiteke, enpresa-talde bereko parte den markak komertzializatzen duen garbigailuaren ikerketa egitea. Danubeko makina hauek ordea, merkaturatze prezio altua aurkezten dute, fabrikazio prozesu tekniko, espezializatu eta kostuak aurrezteko zaila dena baitaukate. Proiektu honen garapenerako eta diseinuaren definiziorako lagungarriak izango diren zenbait garbigailu modelo garatzen ditu Danubek Frantzian daukan fabrikan. Hauen artean, bereziki interesgarriak dira 16 kg eta 22 kg arropa garbitzeko pentsatuta garatutako modeloak. Hurrengo 5.1 Irudian modelo hauen espezifikazio teknikoak eta ezaugarri garrantzitsuenak aurkitu daitezke laburtuta (Danube barrera sanitaria, 2021. Med 16-22 ET2). Danube-k garatzen dituen garbigailuei dagokienez, datu edo ezaugarri garrantzitsuenen artean, hurrengoak zerrendatu daitezke: 180 gradutara kokatzen diren ateetan oinarritutako diseinua aurkezten dute, parez pareko bi ate daukate, alegia. Ezaugarri tekniko garratzitsuenen artean, atea irekitzean danborraren posizionamendu automatikoa, urarentzat 2 sarrera independente izatea, ura berotzeko lurrun sistema eta sistema elektriko bidezkoa erabiltzeko gaitasuna azpimarratu daitezke. 350-eko G 42 faktore altua ere nabarmentzen da. MED-16 eta MED-22 modeloek, tanborraren diametroa 633 mm-koa daukate, bien tamaina diferentzia hauen luzeran ezartzen delarik. 16 eta 22 modelo hauen diseinua oso lagungarria izango da proiektu honen garapenerako ideiak hartzeko orduan, izan ere, talde enpresarial berdineko bi enpresa izanik, elkarlana bultzatu eta diseinuari buruzko zenbait galdera eta duda argitzeko balio izan du. Gainera, Oñatiko Fagor fabrikan, Danube hesi sanitariodun garbigailu bat dago, diseinua bertatik bertara ikusi eta analizatzeko balio izan duena. Garbigailu hauen diseinuetatik danborreko ateen konfigurazioa eta 180 gradutan aurkitzen diren kanpo ateen diseinu eta estetika izan dira inspirazio iturri nagusiak. Hala eta guztiz ere, proiektu honen helburua 90 gradutara ateak dituen diseinua garatzea denez, ezberdintasunak nabarmenak suertatzen dira bi diseinu kontzeptuen artean. Ondorioz, lan honetan garatu den ideiarekin zer ikusi handiagoa duen diseinuak analizatze aldera eta benetan konpetentzia diren marken produktuak aztertze aldera, 90 gradutara atea daukaten garbigailuen merkatua analizatu da. Enpresa garrantzitsuenen artean Electrolux enpresa suediarra aurkitzen da, zein FAGOR enpresaren konpetentzia garrantzitsuenetakoa den garbigailu industrialen europar 43 merkatuan. Electrolux-ek 90 gradutara atea daukaten bi modelo garatzen ditu: WB5130H eta WB5180H makinak. Lehenengoa gehienez 13 kg arropa garbitzeko pentsatua dago eta bigarrena 18 kg. Lan honetan, WB5180H modeloa aztertu da, garatu nahi den produktua bezala, 18 kg arropa garbitzeko gai dena, alegia. Modelo hauek dituzten espezifikazio zehatz guztiak Electrolux-en web guneko fitxa teknikoetan sakonki aztertzen dira. (Electrolux barrier washer extractor WB5180H). Danube-ko modeloarekin pasatzen zen bezala, Electrolux enpresak garatutako garbigailua prezio oso altukoa da, 21.000 euro inguruko p.v.p aurkezten baitu. 300-eko G faktorea dauka, eta 725 mm-ko diametrodun danborra. Espezifikazio garrantzitsuenen artean, arroparen pisatze automatikoa aurkezten du, pisatzea burutu ondoren, honen araberako garbiketa prozesua egiten baitu. Diseinuari eta estetikari dagokionez, ate frontala garbigailu konbentzional batek aurkezten duen bezalakoa da, eta 90 gradutara duena ordea, danborrera lotura malgu eta flexible bidez egiten da. Bai ate frontalean zein lateralean, garbigailuaren funtzionamendua etengo duen segurtasun botoia aurkezten du, garbiketa prozesua aukeratzeko balio duen pantailaz gain. Konpetentzia eta jadanik merkaturatzen diren garbigailuak aztertzearekin ateratzen den ondorio nagusia hau da: Hesi sanitariodun garbigailu guztiak prestazio oso 44 altukoak, diseinu espezifikodunak eta ezaugarri bereziko material zein elementuz eginikoak dira, punta puntako teknologia ezarrita dutenak. Honek, garbigailu hauen prezioa oso altua izatea dakar. Beraz, prestazio ertainak eta luxu handirik gabeko hesi sanitariodun modelo batek merkatuan izan dezakeen abagunea garbia da, merkatu prezio merkedun makina praktiko bat garatzen bada. Gaur egun saltzen diren hesidun garbigailuak beraz, kapital asko daukaten ospitale eta egoitza handietara zuzenduta daude, orain arte behintzat, ez baita izan beharrezkoa edo lehen mailako preferentzia garbigailu hauek izatea. 2020 urteko COVID19 pandemiaren ondotik etorri diren aldaketa guztiek ordea, egoera hau goitik behera aldatu dute. Orain, egoitza txiki eta ertainek, zein biztanle gutxiko herri edo landa eremuetako ospitaleek ere, garbigailu mota hauen beharra dute. Honek, bezero potentzial hauentzat prezio eskuragarriko garbigailu baten garapenaren beharra aurkezten du. Prestazio altuen eta estetika zein teknologia aurreratuetan zentratzen den diseinua egin beharrean, diseinu praktiko eskuragarri bat egitea proposatzen da beraz. Hurrengo atalean jarraian, aukera honen analisia burutuko da, bezero potentzial hauek identifikatuz eta horrelako produktu bat garatzeak izan dezakeen inpaktua aztertuz. Hurrengo lerroetan, lan honetan planteatzen den proiektuaren garapenak izan ditzaken aukera eta abagune ezberdinen analisia burutuko da. Beti ere, enpresa pribatu baten negozio pean garatzen den ikuspuntu batetik, errentagarritasun ekonomikoa eta irabaziak eskuratzeko helburu nagusiarekin, alegia. Aukera hauek merkatu aukerak, ekonomikoak, etorkizunekoak eta abar izan daitezke. Beraz, aztertu beharreko lehen puntua proiektu honetan garatzen den produktuak izan ditzakeen erosle teorikoak dira, bezero potentzialak, hain zuzen ere. Aurreko atalean aipatu bezala, lanaren helburua erosle askorentzako merkaturatze prezio eskuragarria duen hesi sanitarioko garbigailua ateratzea da. Argi dago, prestazio oso altuak dituzten eta teknologia punta puntakoa eskaintzen duten garbigailuak erosi nahi dituzten negozioen produktua ez dela izango FAGOR-en MED90-18 garbigailua. Hala ere, kalitate prezio onena bilatzen duten ospitale, egoitza edo enpresa ezberdinen helburua izan daiteke. Honek, merkatu aukera ezin zabalago baten aurrean kokatzen du lan honetako produktua. Alde batetik, urtetik urtera gero eta zaharren egoitza gehiago irekitzen dira. Izan ere, bizi baldintzen hobekuntzak, lan askotako egoeren hobekuntzak eta osasunarekin erlazionatutako garapenak, bizi kalitate hobe batekin batera, bizi esperantza gero eta handiagoa izatea dakar, gizakiak bataz beste gero eta urte gehiago bizi duelarik. Honek biztanleria urtetik urtera zaharragoa izatea suposatzen du, eta Espainian 2050 urtean biztanleriaren herenak 65 urte baino gehiago izango ditu (Bruno Martin, Así seremos en 2050). Biztanleriaren zahartzearekin zuzenean erlazionatuta dago egoitza gehiagoren beharra, beharrezkoak baitira hirugarren adinekoen zainketarako. Ondorioz, zaharren egoitzak administratzen dituzten enpresa ezberdinak bezero finkoak izango dira, orain eta etorkizunean. Gainera, aurretik aipatutako gizartearen bataz besteko adinaren handitzearekin bat, osasun arloko ospitaleen eskaintza handitzea dakar. Honek, instalazio hauetan beharrezko zerbitzua bermatzeko nahitaezkoak diren hesi sanitarioko garbigailuen beharra gero eta handiagoa izatea ekartzen du. Ospitale eta egokitzez gain, industria arloko zenbait sektoretan ere, merkatua izan dezakeen produktua da. Izan ere, hain enpresa indartsuak ez diren baina produktu espezifikoekin lan egiten duten markek; arlo farmazeutikoan edota elikadura arloan 46 adibidez, bertako langileen arropa eta materialen infekzioz libreko garbiketa bermatu behar dute. Aipatutako sektore ezberdinetako bezero kantitate handiak, produktu honen etorkizuna oparoa dela ziurtatzea ekartzen du. Bezeroen analisia ikusi eta gero, produktu honek eskaintzen duen irabazi marjina handiari erreparatuko da. Izan ere, aurretik aipatu bezala, seriean kantitate handitan ekoizten den LN-18 garbigailu konbentzionaletik abiatzen den diseinua da, eta honek esan nahi du, produkzio eta fabrikazio kostuak nabarmen murrizten direla, garbigailu guztiz berri bat fabrikatzearekin konparatzen bada. Orduan, merkatu prezioa ezartzeko marjina handia da, eta irabaziak lortzeko dagoen aldea ere nabarmena. Honek, nolabaiteko malgutasuna eskaintzen du, uneoro merkatura egokitzeko ahalmena, eta ezusteko kostuei aurre egiteko aukera. Irabazi marjina honek, produktua arrakastatsua izateko aukerak asko handitzen ditu, eta are gehiago, konpetentzia diren markek ez badaukate produktu honi aurre egiteko antzerako eskaintzarik. Suertatu daitekeen duda, eta ulergarria dena, hurrengoa izan daiteke: 2020 urtean gertatutako pandemiaren ondotik, momentu honetan arrakasta izango duen produktua bakarrik da, edota etorkizun batean ere, salmenta kopuru erregular bat lortu dezakeen produktua? Analisi txiki bat egiten bada, eta zenbait ikerketa eta aurreikuspenei erreparatzen bada, ikusi daiteke gaur egun murgilduta gauden gizarte globalizatu honetan, herrialde mailako gaixotasun lokalak mundu mailako pandemia bihurtzeko joerak gero eta nabarmenagoak izango direla. Honek esan nahi du, etorkizun hurbilean, gaixotasun infekziosoen hedapena handia izango dela, eta hauen kalteak ahalik eta gehien kontrolatzeko eta minimizatzeko, osasun arloarekin zer ikusia daukaten neurri eta arauak are eta zorrotzagoak izango direla. Horrela, hesi sanitarioko garbigailua bezalako produktuak, beharrezkoak izango dira hemendik aurrera. Urte askotarako merkatu aukera izango duen produktu baten aurrean gaude, beraz. Lan honek merkatu aukera ona eta negozio bide errentagarria suposatu dezakeen arren, horrelako proiektu baten garapenak baditu zenbait arrisku, enpresarentzat kaltegarriak izan daitezkeen zenbait alderdi, hain zuzen ere. Atal honetan, prezio lehiakor bateko hesi sanitarioko garbigailu bat garatzeak ekar ditzazken arriskuak zeintzuk diren aztertuko dira. Hasteko, sortuko den garbigailua aurrez pentsatutako presupuestora ez ajustatzeko arriskua dago. Proiektuaren garapenean egon daitezkeen ezustekoak edota fabrikazioan eman daitezkeen gainkostuek, garbigailuaren bukaerako prezioan eragin zuzena izan dezakete. Kasu honetan, kostuaren gehitze honek, arrisku handia suposatzen du, izan ere, proiektuaren helburu den hesi sanitarioko garbigailuaren balio erantsi nagusia honen prezio lehiakorra da. Prezioa igo eta aldez aurretik pentsatutako presupuestotik aldendu ezkero, konpetentziak garatzen dituen garbigailuen merkatu berean sartzea suposatuko du. Honek, bezero potentzialen kopurua nabarmen murriztea dakar, jada ez baita egongo aukerarik presupuesto gutxi duen ospitale edo erresidentziei saltzeko. Beraz, momentu oro garbigailuaren diseinuan bukaerako prezioa kontuan hartu behar da, kalitate eta segurtasuna bermatuz, baina ahalik eta produkzio eta fabrikazio modu ekonomikoenak bilatuz. Garbigailu industrialen merkatua etengabe berritzen, garatzen eta hobekuntzak aplikatzen ari den sektorea da. Enpresa guztiek merkatua etengabe aztertzen dute, beraien produktuen ahalik eta salmenta handienak egiteko asmoz. Ondorioz, argi dago FAGOR enpresaz gain, konpetentzia diren markek ere hesi sanitariodun garbigailu bat prezio merkeagoan ateratzeko aukera aztertzen jardun dutela. Beraz, enpresen arteko konpetentzia dagoen industria orotan gertatzen den bezala, enpresa ezberdinak beraien produktua merkaturatzeko erlojuaren aurkako lasterketan jardun dute. Proiektu honen kasuan beraz, arriskua dago beste marka batek antzerako garbigailu bat garatzeko, FAGOR-ek garatu aurretik. Honek norberaren enpresarentzat izan zitezkeen bezeroak beste enpresek eramatea suposatuko luke, etorkizuneko bezero berrien kaptazioa zailduz. Bestalde, aurretik aipatu den bezala, Europako UNE-EN 14065 arauaren ondotik datorren RABC garbiketa protokoloak garbitasun, higiene eta segurtasunarekin erlazionatutako arau ezberdinak ezartzen ditu. Neurri zorrotz hauek betetzea ezinbestekoa da, merkaturatutako produktuak arau betetzea aitortzen duen akreditazioa lortu nahi badu. Ondorioz, garatutako garbigailuak kalitate neurri hauek 48 bermatu behar ditu nahitaez. Beraz, kontu handiz garatu behar da produktuaren diseinua, UNE-EN 14065 arauan ezartzen diren atal guztiak betetzen dituela ziurtatuz. Hau bete ezean, garantiarik ez daukan produktua lortuko zen, merkaturatzeko eta salmentarako inongo segurtasunik gabe. Proiektu hau garatzeak izan dezakeen beste arrisku bat, diseinuak beharrezko ergonomia eta funtzionamendu baldintza aproposak ez betetzea izan daiteke. Material, produkzio eta funtzionamendua optimizatzen duen sistemetan (posizionamendu sistemak, sentsore ezberdinak…) inbertsio handirik egin gabe aurrezten bada, bukaerako diseinuak ergonomia aldetik arazoak izatea ekar dezake. Izan ere, garbigailuaren erabilera errazten duten hainbat ezaugarrik (Electrolux markak erabiltzen duen pisatzearen araberako garbiketa prozesu pertsonalizatua, edota Danube markak erabiltzen duen danborraren posizionamendu automatikoa) epe luzera garbiketa prozesua erosoa izatea ekar dezake. Proiektu honetan garatuko den garbigailuak ordea, ahalik eta konplementazio gutxien eramango ditu, oinarrizko prezio bajua mantentzeko asmoz. Ondorioz, garbigailuaren diseinua ahalik eta erosotasun maila altuena bermatzen duena izan behar da, funtzionamenduan laguntzen duen elementu gehigarririk erabili gabe. Bistakoa da, prozesu zaila dela burutu beharrekoa, ergonomia maila egoki bat bermatu nahi bada. Aurrez aipatutako aukera guztiei erantzunez, eta zerrendatutako arriskuak kontuan hartuta, hurrengo puntuetan garatutako metodologia jarraituz merkatu aukera guztiei erantzuteko garbigailu baten diseinua garatzen da. Hesi sanitariodun garbigailu hau garbiketa prozesu osoan higiene neurri zorrotzak mantentzeko eta bermatzeko pentsatua dago, kutsatutako arropa eta garbiaren arteko erabateko bereizketa fisikoa baimentzen duena, alegia. Hurrengo puntuetan garatutako proiektuaren xedea den produktua, prezio lehiakorreko makina izango da, merkatu aukerei erantzunez, balio erantsia izango den ezaugarri nagusia hau izango baitu. Horrela, aurrez aipatu diren bezero potentzial ahalik eta gehien erakartzea izango da helburua. Proiektu honetan beraz, Fagor Industrial enpresaren I+D departamentuko teknikari baten ikuspuntutik, LN-18 TP2 garbigailu konbentzional batetik abiatuz, honi modifikazio ezberdinak eginaz, 90 gradutara bigarren ate bat duen MED90-18 hesi sanitariodun makina sortzeko metodologia garatzen da, hasierako ideietatik bukaerako produktuaren garapenera dauden pauso guztiak zehazten direlarik. Gainera, diseinatutako produktuaren fabrikazioa eta froga ezberdinen bidezko konprobazioa ere burutzen da. 1.1 Erabilitako material eta ekipoak Proiektu honetan garatzen den garbigailuaren produktu definitiboa egiteko erabili diren ekipo ezberdinak, baliabideak eta materialak Fagor Industrial Oñatiko enpresak eskura jarritakoak izan dira. Proiektu honen egilea enpresa honetako I+D departamentuko diseinu teknikari gisa lana garatzen duen aldetik, eskura izan ditu enpresaren instalazioetako baliabide guztiak. Garbigailuaren modelo berria diseinatzeko orduan, Solid Edge ST8 programa informatikoa izan da erabili den baliabide nagusia. Solid Edge 3D-ko pieza tridimentsionalen ordenagailu laguntza bidezko diseinua (CAD) ahalbidetzen duen programa parametrizatua da. Hainbat dira programa honek diseinatzaile, proiektugile eta ingeniariei eskaintzen dizkien funtzioak: Material ezberdineko piezen modelaketa, txapako piezen diseinu eta tolesketa, konjuntu ezberdinen sortzea eta muntaia, soldadurako funtzioak eta 2D planoen sorkuntza eta akotazioa. Solid Edge Microsoft Windows sistema operatiboa erabiltzen duen Siemens taldearen programa da, 1995 urtean merkaturatua, eta gaur egun ingeniaritza enpresa askotan erabiltzen dena. Lan honen kasuan, proiektuaren muina den garbigailu berriaren piezen diseinu guztia egin da Solid Edge programaren laguntzarekin, hala nola pieza berrien 2D planoen sorrera. Fabrikazio prozesurako informazioa batzen duten konstrukzio planoak egiteko ezinbestekoa suertatu da programa. Honez gain, Solid Edge programan garatutako Fagor markak egiten dituen garbigailuen 3D konjuntuak izan dira eskura, ezinbestekoak suertatu direnak hasierako ikasketa prozesurako eta kontzeptuen barneraketa egiteko. Gainera, Solid Edge programarekin uztartzen den Renderizacion Key Shoot programa ere erabili izan da. Key Shoot-i esker, 3D konjunto ezberdinen zein sortutako piezen kalitatezko irudiak atera dira, lan honen garapenean ere erabili izan direnak. Programa hau lagungarria da I+D departamentu eta salmenten departamentuen artean informazioa banatzea nahi denean, gehienetan makinen 3D irudiak nahi izaten baitira. 52 Solid Edge ST8 erabiltzeaz gain, proiektuaren eguneroko jarraipena egiteko Microsoft Excel erabili da batez ere. Microsoft Office taldearen parte den programa multifuntzional honek, kalkulurako erremintak edukitzeaz gain, errepresentazio grafikorako zenbait baliabide eskaintzen ditu, grafiken eta taulen erabilera ere gehitzen duelarik. Microsoft enpresak garatutako kalkulu orridun programa honetan, pieza berrien jarraipena, kodifikazioa eta konjuntuen despiezeen desgloseak egin dira. Honek, informazioa eguneratuta eta une oro eskura izateko aukera eman du. Diseinu teknikariaren lanaren eta beste departamentuko langileen (erosketetako arduradunak, txapako piezen fabrikazioko langileak, hornitzaileekin kontaktatzeaz arduratzen diren langileak, prozesu teknikariak...) arteko lan harremana eta koordinazioa bermatzeko, programa ezberdinen komunikazio eta inplementazioa ahalbidetzen duen SAP NetWeaver plataforma erabili da. Teknologia integratuko programa honek, SAP-CAD integrazioa baimentzen du, diseinatzaileak ordenagailu lokalean burututako lanak fabrikako langile ezberdinei eskuragarri uzten dielarik. Modu honetan, etengabeko informazio fluxua baimentzen da, teknikariek erabiltzen duten datu eta lana momentu oro aktualizatuta dagoela bermatuz. Proiektuan garatutako garbigailuaren prototipatu ezberdinen piezak fabrikatzeko orduan, eskura eduki dira FAGOR-ek Santxolopetegi auzoan daukan fabrikako instalazioetan aurkitzen diren makina guztiak. Makina eta baliabide guzti hauek anexoetako fitxategian (3.Fagor enpresako makinen zerrenda) zerrendatzen dira. Gainera, makina guzti hauek aurkitzen den fabrikako plantaren lay-out espezifikoa era txertatzen da eranskinetan ( 4.Fagor Industrial Santxolopetegiko fabrika). Kontuan hartu behar da garbigailuak dituen pieza konplexu gehienak, mekanizazio prozesu luzeak edota material bereziak dituztenak adibidez, hornitzaile ezberdinei eskatu zaizkiela, eta ez direla plantan bertan fabrikatu. Ondorioz, gehien erabili diren makinak, txapa ezberdinen mozketa, tolesketa eta enbutiziorako balio dutenak izan dira. Izan ere, garbigailu industrial baten elementu gehienak jatorriz txapa bat dute: danborra, kupela, garbigailuaren estruktura, altzariko panel ezberdinak… Asko eta asko dira fabrikan dauden makinak, prozesu bera egiteko mota ezberdinak daudelarik. Ondorioz, hurrengo lerroetan hasierako lehengaia den txapa huts batetik bukaerako elementura egin beharreko eragiketa bakoitzeko erabili den makina bat aipatuko da. 53 Lehenik eta behin, hasierako txapari (milimetro bakarreko zabaleratik 4 milimetro bitartekoa izan daitekeena) mozketa egiten dioten makinak daude. Txapa mozketa hau 2D laser bidezko makinekin egiten da. Mozketa egiten den laser motaren arabera, makina ezberdinak daude, baina proiektu honen kasuan Trumpf enpresa alemaniarraren TruLaser 3030 makina erabili da gehienbat. Lan honen egitekotik at geratzen direnez txapa mozketarako prozesuaren zehaztasunak, ez da gai honetan sakonduko. Materiala tolesteko erabili den paneladora Trumpf etxearen TruBend Center 5030 izeneko makina izan da, zeinetan 3 metro arteko txapa ezberdinen tolestea egiteko aukera izan den. Kasu batzuetan ordea, danborraren azal porotsuaren kasuan esateko, txapa mozteaz gain, honetan puntzonaketa bidezko zulo txikiak egin dira. Operazio hau egiteko TruMatic 6000 makina konbinatua erabili da, zeinak laser bidezko mozketaz gain, puntzonaketa egiteko gaitasuna duen. Behin txapa moztuta dagoela, honi tratamendu berezi bat eman nahi bazaio, pulitua esaterako, eragiketa hau egiten duen Autopulit markako makina erabili da. Badaude txaparen konformaketaz gain beste zenbait operazio garrantzitsu garbigailua egiteko orduan, eta hauen artean garrantzitsuenetakoa danborreko fondoaren eta biraketa ardatzaren arteko lotura da. Lotura hau soldadura bidez egiten da, zein makinaren puntu kritikoenetako bat definitzen duen. Operazio hau TruLaser Weld 5000 laser bidezko soldadura egiten duen makinarekin burutu da, 1.1 Irudian ikusi daitekeena. 54 Bukatzeko, aurrerago ikusiko den bezala, garbigailuaren armazoian ere aldaketak egin behar izan dira, hau indartzea beharrezko ikusi baita. Egitura egiteko, perfil ezberdinak eta habeak posizionatzen dira, eta soldaduraz lotu. Hau egiteko, Cloos etxearen neurrira egindako Robot Sold Mig makina erabiltzen da. Zeinak aukera ematen duen egitura osatzen duten elementuen posizio ezberdinen kolokaziorako prezisiozko soldadura egitea. Aurreko atalean aipatu den txapa, zein garbigailuaren elementu gehienen hasierako forma den, galbanizatukoa (skin-plate akaberaduna izan daitekeena) edota altzairu herdoilgaitzekoa da hasiera batean. Urarekin edo lurrunarekin kontaktuan dagoen pieza bat fabrikatzeko altzairu herdoilgaitzezko txapa erabiltzen da, zein normalean AISI 304 edo AISI 303 materiala izaten den. Danborra eta kuba adibidez material honekin egiten dira. Garbigailuaren altzariari dagokionez ordea, funtzio estetikoa betetzen duenez, galbanizatua erabiltzeko aukera ere izaten da. Bi material hauek diseinatzailearen behar izanen arabera pieza bakoitzean aukeratu dira. Elementu bereziagoen kasuan, esfortzu dinamiko handiak jaso behar dutenak edo karga handiak jasan behar dituztenak, beste material batzuetakoak izaten dira. Danborraren ardatza adibidez F-114 altzairu karbonatuzkoa da, eta errodamenduen soportea GG-25/30 burdin urtukoa. Garbigailuaren egitura den armazoiaren elementu ezberdinak, UPN140 zutabeak adibidez, burdinezkoak montatzen dira. Material hauek bereziak direnez ordea, hurrengo puntuan ikusiko diren hornitzaile espezializatuen esku uzten dira. 1.1.4 Fagorren hornitzaile ezberdinak Kontutan hartu behar da garbigailua osorik egiteko behar diren hornitzaileen kopurua handia dela. Proiektu hau LN18 garbigailu konbentzionaletik abiatzen denez ordea, diseinatu diren pieza berrietarako behar izan diren hornitzaileak aipatuko dira. Proiektu honen garapenean prototipoa sortzeko orduan materialak eta piezak hornitu dituzten enpresa bakan batzuk izan dira. Hala eta guztiz ere, produktuaren bukaerako prezioan ahalik eta eragin gutxien izate aldera, pieza puntualak eta bereziak bakarrik eskatu dira, fabrikan bertan ahalik eta elementu gehien produzitu direlarik. 55 Hasteko, lehenago aipatu den bezala, Danube enpresa talde bereko marka izanik, hauen garbigailuetako elementu eta pieza ezberdinak eskatzeko aukera izan du proiektuaren egileak. Hurrengo puntuetan ikusiko den bezala, danborraren barne aterako malgukiak edota bigarren aterako zenbait elementu erabili dira. Mekanizazio prozesua behar duten piezen beharra egon denean Gasteizeko Aragui enpresara eskatu dira. Diseinatu diren danborraren ateko bisagrak edo danborraren ardatza bera enpresa honek hornitu ditu. Hasiera batean hornitzaile hau prototipoak eta garbigailu kopuru txikiko preserieak egiteko behar diren pieza kopurua hornitzeko pentsatu da. Kopuruak gora egin ahala, piezen kostu unitarioa murrizte aldera, eskala handian produzitzen duen Txinako hornitzaile batean pentsatu daiteke. Bigarren aterako diseinatu den neurrira egindako silikonazko junta Prosiliconez64 enpresaren eskutik egin da, urak aurkitu ditzaken zirrikitu guztiak ixteko material berezia eta neurri zehatzeko elementu bat behar baitzen. Aipatu beharra dago ere bigarren ateko itxieraren heldulekuan altxagarri gisa erabiltzen den elementua Onnera Laundry BCN Bartzelonako enpresa taldekidetik inportatu dela. Behin proiektuan erabilitako material eta ekipoak azalduta, jarraian hesi sanitarioko garbigailua sortzeko jarraitu beharreko prozedura azalduko da; pausoz pauso, hasierako informazio batzeko faseetatik abiatuz proba, balidazio eta gama sortze prozesu arte. Eman diren pausu guztietatik, interes berezia eskainiko zaio diseinu prozesuan egindako lanari, hau izan baita I+D departamentuko diseinu teknikari karguan proiektuaren egileak izan duen eginkizun nagusia. Beraz, sakonki azalduko da atal hau. Produktu bat sortu eta merkaturatzeko, hainbat dira eman beharreko pausuak. Fagor Industrial enpresaren kasuan ezartzen den prozedimenduan, prozesu hau 4 atal nagusitan banatzen da: definizioa, prototipatua, preseriea eta obserbazio periodoa. Pauso guzti hauek anexoetan eransten den modelo berri bat sortzeko pausoetan zehazki zerrendatzen dira ("5.Garbigailu bat sortzeko kronograma" ). Proiektu honen muina den lanaren abiapuntua, proiektuaren oinarria aurrez definitu eta gero hasten da. Hau da, proiektuaren lehenengo fasea, honen definizioa hain zuzen ere, jada eginda legoke. Proiektuko zuzendariak konpetentziaren makinen analisia, proiektuaren espezifikazioen definizioa eta honen aurre planifikazioa burutu ditu jada. Ikusita negozio aukera ona eskaintzen duen lana dela, proiektu hau burutzen duen diseinu teknikariari ezartzen dio hau aurrera eramateko eginkizuna. Jarraian beraz, behin proiektua definituta egonda, merkaturatuko den produktua egin arteko pausuak azalduko dira. Aurrez definitu diren lau fase horietatik, batez ere prototipoa zehaztearen fasean zentratuko da prozesuaren azalpena, lan karga handiena eta interes maila pausu honetan zentratu baita. Kontuan hartu behar da, prozesua ez dela izan garbigailu bat hasieratik egitea, baizik eta jada merkaturatuta dagoen eta homologazio eta segurtasun proba eta arau denak gainditu dituen garbigailu bati modifikazioak aplikatzea. Ondorioz, prozesuko zenbait atalen garapena nabarmen murrizten da. Gainera, garbigailu berri bat hutsetik egiteak suposatuko lituzkeen hasierako analisi, kalkuluak eta abar asko aurrezten dira. Ondorioz, hurrengo orrietan garatuko den prozeduraren deskribapenean, jada suposatuko da aurretiko lana eginda dagoela. Hau da, Memorian proiektuaren abiapuntua den LN18 garbigailu konbentzionalaren azterketa egin da, eta garbigailu konbentzional honetatik hesi sanitariodunera igarotzeko eman beharreko pausuen hausnarketa burutu da. Horrenbestez, behin oinarri teorikoa eskuratuta eta garbigailuen inguruko ezagutzak barneratuta, aurrera eraman beharreko pausuak azalduko dira, produktu finala lortzeko. 57 Aipatu beharra dago produktu finala ahalik eta garantia eta kalitate handienekoa lortzeko asmoarekin, lanaren prozesuan bi prototipo ezberdin sortu direla. Horrela, lehenengo prototipoan hasierako diseinua iniziala fabrikatu eta probatuko da. Prozesu honetan ikusten diren hobetzeak eta akatsak zuzentzeko asmoarekin, beste prototipatu bat egingo da ondoren, non aurrekotik ikasitakoak aplikatuko diren. Jarraian azalduko den prozeduran beraz, diseinu ataletik frogatze atalera, bi aldiz egingo da. Hurrengo 1.2 Irudiko eskemaren bitartez, lanaren garapenerako erabili den prozeduraren fluxu diagrama aurkezten da: 1.2 Irudia. Hesi sanitariodun garbigailuaren diseinua lortzeko prozesua Aurreragoko planifikazio atalean, prozedura hau aurrera eramateko eginkizun bakoitzak suposatu duen denbora eta esfortzuak kontabilizatuko dira. Hesidun garbigailuaren diseinuarekin buru belarri sartu aurretik, aurretiko ikasketa prozesu bat egin behar izan da. Izan ere, modifikazio ezberdinak eta pieza berrien garapena aurrera eraman ahal izateko, garbigailuen funtzionamendu eta diseinuaren inguruko ezagutzak barneratu eta oinarri teoriko bat hartu behar izan da. Alde batetik, LN18 garbigailu konbentzionalaren atal ezberdinak ikasi dira, elementu bakoitza identifikatzen ikasi, eta pieza bakoitzaren eginkizuna zein den identifikatu da. Horretarako, garbigailu honen CAD modeloko 3D konjuntuak eta pieza ezberdinen 2D konstrukzio planoak erabili dira. Informazio barneraketa prozesu honetan, elementu bakoitza fabrikatzeko prozeduraren inguruko datu eta ezagutzak ere batu dira. LN18 garbigailuaren materialak oinarri hartzen direnez, honen materialen lista ere ikasi da, zein anexoetan eskuragarri dagoen (1.LN-18 garbigailu konbentzionalaren BOM-a). Lan teoriko eta mardula izanagatik, ezinbestekoa suertatu da aurrerago egindako lana bete ahal izateko. Horrela, garbigailu baten puntu ahulak, ezinbestean kontuan hartu behar diren errestrikzioak eta diseinu mailan lehenetsi behar diren ezaugarriak ikasi dira. Hurrengo pausua, behin gaiaren inguruko ezagutza maila nahikoa lortu denean, hasierako garbigailu konbentzionaletik helburu den bi ateko makinara igarotzeko egin behar diren modifikazioak zeintzuk diren aztertzea izan da. Pausu honetan, bukaerako produktuak izango dituen ezaugarri nagusiak zehaztu dira, 90 gradutara atea edukitzea edota estetikoki izango duen itxura adibidez. Gainetik aztertu dira bi modeloek izango dituzten ezberdintasunak eta elementu diferenteak. Horrela, diseinu prozesuaren nondik norakoak zehaztu ahal izango dira. Lehenengo modeloak dituen elementuetatik zeintzuk mantenduko diren ondorioztatuko da. Aldi berean, hasierako elementu hauei gehitu beharko zaizkien atalak zeintzuk diren identifikatu. Horrela, Memoriako 2.4 Garbigailu Industrialen Diseinuari Sarrera puntuan zerrendatu diren LN18 TP2 garbigailuaren oinarrizko atalak aintzat hartuz, hurrengo aldaketak egin dira: 59 Armazoia: Hasiera batean berdina mantentzeko intentzioa zegoen. Aurrerago ikusiko den bezala ordea, zenbait hobekuntza egin dira armazoi eta kuba arteko lotura elementuen diseinuan, honen zurruntasuna hobetzeko. Biraketa mugimendua transmititzeko sistema: Motor, uhal, polea eta ardatz sistema guztia berdin mantendu da, dinamikoki lortu nahi diren balioak berdinak baitira. Danborra: MED90-18 garbigailuaren danborra guztiz ezberdina izango da. Lodiagoa izateaz gain, azaleran zulo bat izango du, non danborreko barne atea bat ezarriko den. Kuba: Elementu hau ere ezberdina izango da. Lodieraz gain, honek ere zulo bat izango du, non alboko sarrerako estruktura soldatuko den. Garbigailuaren aurreko atea: Berdin mantenduko da. Garbigailuaren altzaria: LN18 modeloaren berdina izango da, eskuineko panel laterala izan ezik. Sei oinarrizko atal hauetaz gain, MED90-18 garbigailuak bi atal nagusi gehiago izango ditu: Alboko altzaria eta bigarren atea, hain zuzen ere. Bi garbigailu moten ezberdintasunak zeintzuk diren ikusita, prozedimendu bat zehaztu da diseinu prozesua bideratzeko. Egin beharreko prozesua sei fase ezberdinetan banatu da, pausuz pausu hasierako garbigailu konbentzionalari modifikazioak aplikatuz aldatzen joan eta bukaerako hesi sanitariodun garbigailua lortzeko. Ordena bat ezartze aldera, modifikazio hauek aurrerago muntaia prozesuak izango duen segidarekin erlazionatu dira. Hauek dira beraz, diseinu prozesuan egin diren aldaketak pausoz pauso: 1.3 Irudia. CAD bidezko diseinuaren pausuak Proiektuaren atal honetan, LN18 modelotik MED90-18 modelorako modifikazioak egingo dira pausuz pausu. Hasteko, Solid Edge programaren bitartez pieza ezberdinen 3D diseinua egingo da, eta behin pieza eta konjuntuak definituta, hauen fabrikaziorako 2D planoak egingo dira. Hasierako abiapuntua beraz, 1.4 Irudian ikusi daitekeen LN-18 TP2 modeloaren CAD 3D diseinua da. Modelo hau hartuko da oinarritzat eta konjuntu honi egingo zaizkio modifikazio guztiak. Lehen aipatu den bezala, produktua berme guztiekin merkaturatzeko helburua betetzeko, diseinu prozedimendua bi aldiz burutuko da, fabrikazio arloan eta laborategiko frogetan identifikatzen diren akatsak zuzendu eta hobekuntzak aplikatu ahal izateko. Jarraian azaldutako puntu bakoitzean beraz, hasierako diseinua eta hobekuntzak aplikatutako diseinuak azalduko dira, hauen arteko diferentziak aipatuz eta justifikatuz. Diseinu prozesuan zehar, pieza berri bat sortzen denean, programa ezberdinen arteko erabilera ahalbidetzeko eta departamentu guztien artean nomenklatura bakarra emateko, letren bidezko izenak erabili beharrean, zenbaki bidezko kodifikazioa burutzen da. Horrela, anexoetan atxikitzen diren planoen erreferentzietan, pieza hauen kodifikazioari dagokion zenbakia agertuko da. 62 hau zurrun lotuko denez armazoira eta ondorioz geldik egongo denez, zuloa honen eskuinaldean kokatu dadin marraztu behar da, konstrukzio planoko garapenean ikusi daitekeen bezala. Diseinuan aldaketa hauek eginda, garbigailuaren eskuineko aldetik danbor barrura sarbidea izango da, 1.5 irudian ikusi daitekeen bezala. 1.5 Irudia. Garbigailuaren barnealderako sarbidea. Pausu honetako zailtasun handiena 3D-ko piezatik 2D ko planoa egitea izan da, azaleren garapenean ezarri beharreko kotak zehaztasun handiz jarri behar izan baitira. Diseinuko hurrengo fasea seguraski guztietatik konplikatuena izan da. Izan ere, egin den atalik kritikoena da danborreko barne atea, esfortzu eta exigentzia handiak bere gain hartuko dituena. Honen lekuko da bi diseinu ezberdin egin behar izan direla. Lehenengo diseinuan mekanismoaren sinpletasuna bilatu da, ahalik eta muntatzeko errazena den atearen irekitze sistema instalatuta. Desorekako esfortzu frogetan ordea, ikusiko da zelan ateak deformazioak jasango dituen. Ondorioz, atearen diseinuari buelta 63 bat eman eta zurrunagoa, errefortzu gehiagorekin eta diseinu konplexuagokoa egin da, jarraian ikusiko den bezala. Gainera, atal honetan garatutako ateak danborrean deskonpentsazio bat sortzen duenez, kontrapisu bat diseinatu da, atearen kontrako aldean honen pisuaren baliokidea dena. Horrela, danborraren masa zentroa honen erdian kokatzen da. Kontuan hartuta elementu honek birak ematen dituela eta bere barnea 18 kg arteko arropa kantitatea ahal duela garbitu, oso garrantzitsua da desoreka hau zuzentzea. Kalkulu hauek 2. Kalkuluak eta espezifikazio teknikoak puntuan garatuko dira. Danborreko atearen lehen diseinua Lehenengo pausuan egin den danborraren azalerako zuloa bi atal berdinetan banatu den ateak itxiko du. Bi atal hauen oinarria danborraren zuloaren ertzean kokatuta joango da. Atearen irekitze mekanismoa, bi malgukiren bidez egiten da, zeintzuk tortsio bidezko esfortzuaren ondorioz, ateari irekitzeko indarra egingo dioten. Horrela, atea itxita dagoenean malgukiek kanporako edo irekitze indarra egiten ariko dira, eta behin guztiz irekita dagoenean ez dute esfortzurik egingo. Malgukiaz gain, ateak bi bisagra txiki edukiko ditu, danborraren azaleran eta honen luzetarako paletan soldaturik joango direnak, atearen biraketa bisagren zuloetatik joango den ardatzarekiko ahalbidetuz. Ateari zurruntasuna emateko asmoz, honen izkinetan kaskillo bat eta bi nerbio kokatu dira, ateko txaparen azpitik soldatuko direnak, honi sendotasuna emateko. Kaskillo, nerbioak, bisagrak eta malgukiak, luzetara doan ardatz batean ezarrita egongo dira. Aldi berean, ardatz hau danborraren zuloaren bi aldetan dauden zirrikituetan lotuko da. Atea bi zati simetrikok osatzen dute, zuloaren alde banatan ezarriko direnak. Bi atal hauek, altzairuzko gantxo bidez lotuko dira. Atea irekitzeko, atal bati atzera bultzatu, eta gantxoak zulotik irtetzearekin batera, bi zatiak irekiko dira malgukiaren bultzatze indarrarekin lagunduta. 1.6 Irudian atearen bi ataletako bat ikusi daiteke, aipatutako gantxoak dituena. Somatu daitekeen bezala, diseinu oso sinplekoa da lehenengo proposamen hau. Muntatzeko erraztasuna bilatu da, material gutxi erabiltzea eta ondorioz merkea izatea. 1.6 Irudia. Danborreko atearen lehen diseinua. Ondorioz, atearen diseinuaren konfigurazioari beste buelta bat eman zaio, eta zurrunagoa, sendoagoa eta elementu gehiagoz osatutako bigarren ate baten diseinua proposatu da. Danborreko atearen bigarren diseinua Lehenengo diseinuak frogak ez dituela pasatu ikusita, bigarren diseinuan atearen zurruntasuna handiagoa izatea pentsatu da. Irekitze mekanismoaren printzipioa eta honen erabilera baldintzak ordea, berdinak mantendu dira, malguki tortsio sistema bidezkoa, alegia. Atearen erdiko azalera sendotzea eta bertan errefortzuak jartzea beharrezkotzat jo da. Ondorioz, lehenengo diseinuko bi kaskillo eta 4 lau errefortzuak jarri beharrean, erdiko zonaldean beste bi kaskillo eta beste lau errefortzu jartzea erabaki da. Honetaz gain, atea erdialdean eta danborraren azalerari lotuta joateko, bisagra luzeago bat diseinatu da. 1.7 Irudian konfigurazio berriaren beheko bista ikusi daiteke. 1.7 Irudia. Danborreko atearen bigarren diseinua Kontuan izan behar da ateak erosotasunez eta egoki irekitzeko funtzionaltasunaz gain, barnean arropak garbitzeko danbor batean kokatzen dela. Ondorioz, ehunak bertan harrapatuta geratzeko eta apurtzeko arriskua dago. Hau saihesteko, ardatzean kokatutako elementu guztiak estaliko dituen luzetarako xafla bat ezarri da. Diseinu honekin, ateak bere gain ezarriko diren pisu guztiak eustea bilatu da, nahiz eta hau muntatzeko zailagoa izango den. Horrela, nahiz eta muntaia eta fabrikazio prozesua luzea eta garestiagoa bihurtu den, arropa karga handiek eginiko indarrak berme guztiz eusteko bezalako diseinua lortu da, aurrerago neke eta esfortzu frogetan ikusiko den bezala. Jarraian, 1.8 Irudian deskribatutako atea erakusten da, behin danborrean ezarrita dagoela, eta elementu guztiak estaltzeko xafla lotua duela. Bi ateen arteko lotura gantxoak hauek dituzten zirrikituetan sartuta dauela egiten dela ere ikusi daiteke. 1.8 Irudia. Danborreko atearen bigarren diseinu definitiboa. Irudiko konfigurazioaren xehetasun gehiago eranskinetako 1.3 Planoa. Danborreko barne atearen konjuntua, 1227485 konstrukzio planoan ikusi daitezke, konjuntuaren elementu guztiak eta hauen kode zenbakiak agertzen direlarik. Ate honen konfigurazioa egiteko zeinbait elementu erabili dira. Malgukiei dagokionez, Danubek beraien garbigailuetan erabiltzen dituztenak aprobetxatu dira, elementu garestiak suertatu daitezkelako neurrira eginez gero. Kaskilloak, atea, errefortzuak, ardatza eta estaltze xafla Fagor fabrikan bertan egiteko aukera dago. Bisagrei dagokienez ordea, daukaten mekanizazio prozesu konplexua dela eta, hornitzaile baten esku utzi behar izan dira. Kasu honetan Aragui enpresari behar diren bi bisagra moten planoak bidali zaizkio, ezaugarri guztiak espezifikatuz. Atea kuba barnean doanez, urarekin eta xaboiarekin etengabeko kontaktua izango du. Ondorioz, elementuak altzairu herdoilgaitzagoak izango dira, oxidazioa eutsi ahal izateko. Ate hau bigarren prototipo batean probatu da, eta oraingoan berme osoz pasatu ditu esfortzu eta neke froga guztiak 1.2.6 Frogak laborategian, neke eta esfortzu frogak, balidazioa puntuan ikusiko den bezala. Ate gainean jarri den pisua jarrita ere, froga guztiak amaitutakoan, ez da somatu inongo deformaziorik, hasierako egoera 67 berdinean aurkitu delarik. Beraz, nahiz eta ate berriaren konjuntua konplikatuagoa eta garestiagoa suertatu, lehenengo konfiguraziotik bigarrenera egindako modifikazio guztiak aproposak izan direla ondorioztatzen da. 1.9 Irudian, LN18 garbigailuari orain arte egindako aldaketa guztiak ikusi daitezke. 1.9 Irudia. Garbigailua danborreko atea instalatuta. Pausu honetan, behin danborraren barneko atea diseinatuta, ate honetara iristeko kupeleko zuloaren perimetroan soldatuko den estruktura diseinatu da. Elementu honen eginkizuna, 90 gradutara ezarriko den atearen eta danborraren arteko pasabidea izatea izango da. Hemendik aterako dira arropak behin garbiketa prozesua amaitu dela, eta elementu honen kontra eutsiko da aurrerago ikusiko dugun bigarren atea. Lauki formako elementua izango da kanpoaldean, atearen perimetroaren formakoa, baina kubaren azaleraren kurbadurara egokituko da barruko partea. Elementu hau bi piezaz osatzen da eta irekiera honen beheko pieza garbigailuaren 68 armazoiaren plakara doa lotuta, zurruntasuna emateko eta eman daitezkeen esfortzu denak honi transmititzeko. Aurreko atalean gertatzen zen bezala, honetan ere bi diseinu egin dira. Lehenengoan, sinpletasuna eta prozesurako erraztasuna bilatze aldera, bi pieza simetriko diseinatu dira, zeinak hasierako xafla beretik aterako diren. Bigarren diseinuan ordea, lehenengoak eman dituen arazoei erreparatu eta hauek zuzentze aldera beste diseinu bat planteatuko da. Kubako irekieraren lehen diseinua Lehenengo diseinua kutxa formako xafla lau bat izan da, atzeko partean kubako gainazalari egokitzen zaion ebaketa zirkularra duelarik. Horrela, kubako azalean egindako zuloaren perimetroan soldatu ahal da, uraren ihesa ekidinez. Oso fabrikazio prozesu sinplea izango du beraz, 2D laser bidez moztu eta gero tolesgailuan bi tolesdura egin behar baitzaizkio. Bi atal berdinak dituen elementu honen lotura oso garrantzitsua da, aipatutako uraren zirrikituak estaltzeaz gain, aurrerago ate laterala ezarriko baita bertan, honen pisu guztia bere gain hartuz, alegia. Ate hau ezartzeko, xaflak zulo batzuk ditu, bertan atearen estruktura lotzeko. 1.10 Irudian pieza bakarraren itxura eta behin bi elementuak kubara ezarrita muntaiak hartzen duen forma ikusten da. Irudian ikusi daitekeen bezala, diseinuaren sinpletasuna bilatze aldera, eta fabrikazio prozesuan eragiketak ahalik eta errazenak izateko, xaflaren 3 aurpegiak guztiz lauak izatea erabaki da. 1.10 Irudia. Kubako sarbidearen lehen diseinua. 69 Muntaiari eta zurruntasunari dagokionez, konfigurazio egokia da, erraza baita kubara soldadura bidez lotzeko, eta 90 gradutara dagoen atea eusteko ere bermeak eskaintzen baititu. Diseinu honek ordea zenbait arazo eman ditu funtzionamendua kontuan hartzen badugu, garbigailuarekin laborategian probak egin direnean ikusi den bezala. Ur maila altuekin probak egindakoan eta programa behin bukatuta, ate laterala irekitzean, estrukturako beheko azalean ura gelditzen dela ikusi da, inklinazioa eduki ezean, hau ez baita kuba barnera irristatzen. Hau ikusita, diseinua modifikatzea eta inklinazio puntu bat ematea beharrezkoa ikusi da, nahiz eta espazioz zenbait muga eduki. Kubako irekieraren bigarren diseinua Lehenengo diseinua oinarri hartuta, hau hobetzeko piezaren erdiko aurpegian malda bat jartzea pentsatu da, garbiketa prozesuan zehar eta hau bukatzen denean, kubaren irekiera lateralean gelditu daitekeen ur dena berriz danbor barnealdera bueltatu dadin. Eraldaketa honek ordea, hainbat oztopo ditu. Izan ere, piezaren beheko aurpegitik oso gertu dago garbigailuaren armazoiaren estruktura, eta ondorioz marjina gutxi dago inklinazioa sartu eta aurpegi hau gehiago jaisteko. Hau ikusita, eta inklinazioa sartzea beharrezkotzat jota, kubako irteera osatzen duten bi elementuak asimetrikoak egitea pentsatu da. Bi elementu hauek armazoiaren estruktura gainditu eta gorago jartzean, kubaren gainazalera egokitzeko eduki behar duten mozketa ezberdina izan beharko da. Ondorioz, bi pieza ezberdin izanik, planoak eta erreferentziak ere ezberdinak izango dira. Eranskinetan 1.4 Planoa. Kubako irteera estrukturaren goiko atala, 12274963 planoan aipatutako estrukturaren goiko atalaren konstrukzio planoa txertatzen da. 1.11 Irudian, atal honetan diseinatutako elementuak garbigailuan ezartzean hartzen duen itxura ikusten da. Behin hau eginda, arropa garbigailuaren aurreko aldetik sartzeko eta alboko aldetik ateratzeko bidea egin da. Hurrengo pausua beraz, 90 gradutara egongo den atea diseinatzea izango da. 1.11 Irudia. Kubatik danborrerako sarbidea instalatuta. 71 atea ixtean blokeatuko duen zierrea ere ezarriko da. Lotura hau buloi-azkoin bidez egingo da, irekierak dituen lau aurpegietako zuloetan ezarriko direlarik bernoak. Ate fondoa oso elementu sinplea izango da, zulo ezberdinak izango dituen xafla tolestua izango baita. Alde batetik, erdian kubako irekiera estrukturara egokitzeko zulo laukizuzena izango du. Horretaz gain, ezkerreko aldean bisagrak lotzeko zuloak eta eskumakoan itxiera mekanismoa lotzeko eta ateak eramango duen heldulekuaren mutur punta sartzeko zuloak ere badauzka. Bisagrei dagokienez, hauek Danubeko hesi sanitarioko garbigailuetan erabiltzen diren berdinak izango dira. Horrela, konplexuenak eta garestienak izan daitezkeen pieza hauek beste modelo batetik aprobetxatzeak abantaila nabarmena suposatu dezake kostuak murrizteko momentuan. Lehen aipatu bezala guztira 3 dira bisagra sistema osatzen duten piezak. 2 bisagra motzak ate fondoari zurrunki lotuta doaz, eta hirugarrena, luzeena, ateari zurrunki lotua baina bi bisagra motzekiko biraketa mugimendua ahalbidetuta dauka, 1.12 irudian ikusi daitekeen bezala. Alboko atearen lehen diseinua Hurrengo pausua beraz, bisagretan lotuta doan atea diseinatzea izango da. Prozesu honetan ere, bi diseinu ezberdin burutu dira, lehenengoak emandako arazoak bigarren batekin zuzenduz eta hobetuz, orain arte burututako prozedurarik jarraiki. 72 Lehenengo diseinutik bigarrenera mantendu dena atearen gorputza izan da, kanpo eta barne xaflaz osatzen den atearen estruktura, hain zuzen ere. Xafla hauek, ezkerretan bisagra lotzeko zuloak eta erdian kristalezko leihoa ezartzeko zuloa dituzten piezak dira. Aurreko atalean egin den bezala, ateko konjuntuan egon daitezkeen pieza garestienak, fabrikan bertan produzitu ezin direnak eta hornitzaile bati eskatu beharrekoak, Danubek bere garbigailuetan erabiltzen dituenak aprobetxatu dira. Kasu hau da atearen erdian kokatzen den leihoa eta honen plastikozko markoarena. Atea ixten denean metal-metal kontaktua ekidite aldera, atearen barruko aldean gainazal leunago bat bilatu da, goma perimetral bat. Diseinu honetan, fabrikan eskuragarri dauden materialak erabiltze aldera, ate fondoaren eta alboko atearen artean lau zati ezberdinez eginiko goma jarri da zigilatzaile bezala. Goma hau jada makina ezberdinen produkzioan sartuta dagoen materiala izanik, ez du gainkosturik suposatzen. Arazo bat dauka ordea, izan ere, 4 zati ezberdin behar dira perimetro osoa betetzeko, eta honek goma zatien artean juntura ez perfektua izatea suposatzen du. Horrela, laborategian egindako probetan, kuba ur maila handiarekin betetzerakoan, tanta batzuk erortzen direla ikusi da, kubaren irekieraren estrukturaren eta atearen arteko kontaktu gainazaletik. Alboko atearen bigarren diseinua Aurreko atalean aipatutako goma duen diseinu berria burutu da. Goma hau Prosilicones64 hornitzailera neurrira eskatutako silikonazko junta da. Honek urari zirrikitu guztiak zigilatzeko balio izan du, atearen itxiera egokia ziurtatuz. Gainera, goma honek bere eginkizuna ahalik eta hobekien egiteko eta hau atearen gainazalean ondo posizionatzeko, perimetralki posizionatuko duen xafla fineko eskuairak diseinatu dira. Diseinuan modifikazio hau egin eta gero, ez da uraren ihesik ikusi egindako laborategiko frogetan, silikonazko juntak bere lana egoki egin duelarik. Behin atean itxiera egokia ziurtatuko duen goma jarrita, ate fondoan ezarritako itxiera mekanismoan sartzeko heldulekua jarriko da. Itxiera sistema guztia, aurreko atean ezartzen den antzerakoa izango da. Ezberdintasun bakarra aurreko atea ezkerretik eskumara irekitzen dela eta albokoa eskumatik ezkerrera izango da. Aipatutako 73 heldulekua eusten duen maneta atea osatzen duten bi xaflen barnean ezarriko da, itxiera ahalbidetuko duen irtengunea den pitorroa atzeko aldetik aterako delarik. 1.13 Irudian aipatutako ate konjuntu dena ikusi daiteke, non goma perimetrala zein maneta elementuak agertzen diren. Atea osatzen duten elementu guztiak anexoetako 1.5 Planoa. 90 Gradutara atearen konjunto eta despiezea, 12267975 konstrukzio planoan ikusi daitezke. Azken modifikazio honekin beraz, garbigailuak jada bi ate ezberdin izango ditu. Aurreko atea, nondik arropa zikina sartuko den, eta diseinatu berri den alboko atea, nondik garbitutako arropa atera ahal izango den. 1.14 Irudian ikusten den bezala jada 90 gradutara ezarritako bi sarbide ezberdin izango ditu garbigailuaren tanborrak. 5. Alboko aurpegia estaltzeko altzaria Aurreko lau puntuetan egindako diseinuekin, jada bi ate ezberdindu dituen garbigailu bat daukagu, aurreko ateaz gain 90 gradutara bigarren ate bat instalatuta duelarik. Diseinu prozesua bukatzeko ordea, garbigailua guztiz estaltzen duen altzaria bukatu behar da, bigarren atearen inguruan alboko panel bat ezarriz. Diseinu sinple eta estetiko bat bilatu da, atearen estetikari jarraituz lauki eta forma zuzenak bilatu direlarik. 75 Altzari lateral hau, hiru elementu ezberdinez osatuko da: luzetara horizontalean ezarritako bi pieza, bertikalean ezarritako bi zutabe eta elementu hauei lotutako panela. Elementu guzti hauek txapazko materialak izango dira, eta beraien artean errematxez lotuko dira. Panelaren erdian atearentzako zuloa egingo da enbutizioz, 1.15 Irudian ikusten den bezala. Aipatutako alboko altzariaren kontua ere eranskinetako planoetan eskuragarri dago: 1.6 Planoa. Altzari lateralaren konjuntua, 12286223. Azkenengo diseinu honekin bukatzen da hesi sanitariodun garbigailuaren diseinua, garbigailu konbentzional baten diseinutik abiatuz, bi ateko garbigailu bat lortu delarik, 1.16 Irudian ikusten den bezala. Oraindik ordea, nahiz eta diseinu printzipala egina izan, funtzionamendu eta erabilera baldintzak hobetzeko, ala segurtasun irizpideak bermatzeko, zenbait elementu gehigarri ezarri behar zaizkio garbigailuari. 1.16 Irudia. Garbigailuaren azken diseinua. 6. Funtzionamendua eta ergonomia hobetzeko sistemen ezarpena 77 duen biraketa mugimendua ekidin eta blokeatuko du, besteak behin honen barne ateak zabaltzen direnean, hauek irekita mantentzea ahalbidetuko du. Hasteko, ate lateralaren parean danborreko barne atea ezartzen denean, posizio horretan blokeatzen duen mekanismoa egin da. Mekanismo honek, danborrean egindako zulo batean sartzen den pasadore bat dauka. Sistema hau kubako irteera kaxaren barne gainazalean kokatzen da, 1.17 Irudian ikusi daiteeken bezala. 1.17 Irudia. Danborra blokeatzeko posizionamendu mekanismoa Aipatutako sistema espeka-malguki bidezko mekanismoa da, anexoetan mekanismoaren konjuntuaren konstrukzio planoa aurkitu daitekelarik (1.7 Planoa. Atearen blokeo mekanismoaren konjuntoa, 12292450). Arropa garbiak ateratzeko ate laterala irekitzen den momentuan, aurrez atearen bultzada indarraren ondorioz posizio aurreratu batean dagoen espekak bere biraketa puntuarekiko biratuko du, bultzada indarrik ez izatean. Horrela, espekari lotua dagoen pasadoreak aurrerazko mugimendu bat behartuta izango du, danborraren barnealdera sartuko delarik, hau blokeatuz. Behin danborra posizionaturik dagoela, honen ateak irekitzean, hauek zabalik mantentzeko bi piezaren bitartezko lotura erabiltzen da. Bat danborreko atean ezarriko da, eta bestea kubara soldatua doan irtengunearen goiko aurpegian. Horrela, danborreko atea ireki eta goiko aurpegian lotzea, ateak pisuaren ondorioz berriz 78 beherazko joera izatea ekidingo da. 1.18 Irudian lotura elementu biak ikusi daitezke, zeintzuk txaparekin egindako elementuak diren. Segurtasun baldintzei dagokienez, oso garrantzitsua eta ezinbestekoa da danborrean instalatu den barne atea apurtzen bada edota ustekabean irekitzen bada danborraren biraketa bat batean gelditzea. Horrelako garbigailu bat komertzializatu ahal izateko eta beharrezko ziurtagiriak eta segurtasun baldintzak lortu ahal izateko, neurri hau ezinbestekoa suertatzen da. Hau egiteko, kubaren gainazalean goiko partean kontaktu bidezko mikro bat ezartzen da, 1.19 Irudian ikusi daitekeen bezala. Horrela, danborreko atea irekitzen bada, honek mikroaren behealdean dagoen gainazala joko du, kontaktua eginez. Mugimendu honek sortzen duen seinalea kontrolera bideratzen da, bariadoreak emango duen aginduak motorra geratzen duelarik. Elementu honen funtzionamendua larrialdiko botoiaren parekoa da, sakatzean garbigailua geratzen delarik. Pieza hau ere Danubek bere garbigailuetan instalatzen duena da. Elementu hau kolokatzeko, kubako gainazalean zulo bat egingo da, bertan lotuko delarik, hermetikotasuna bermatzea oso garrantzitsua izanik. 1.19 Irudia. Atearen irekitzearen kontrako segurtasun mikroa. Bukatzeko, laborategiko frogetan ikusi diren arazoak konpontze aldera, kuba eta armazoiaren arteko lotura modifikatu beharra egon da. Izan ere, ate lateral bat 90 gradutara jartzeak garbigailu asimetriko bat edukitzea suposatzen du, eta ondorioz danborrean sortzen diren desoreken indarrak lurrera bideratzeko bidea armazoian zehar ez da modu homogeneo batean egiten. Ondorioz, LN-18 TP2 modeloak duen luzetarako txapazko egitura zurruna ordezkatuko duen pieza diseinatu da, anexoetan pieza honen planoa atxikitzen delarik. (1.8 Planoa. Kuba eta armazoi arteko lotura elementua, 12264368). Pieza honen bi unitate ezarriko dira kubara eta armazoira lotuta, eta daukan geometriaren ondorioz, asimetriak sortzen duen balantza indarrak hobeto xurgatuko ditu, hauek armazoira egoki bideratuz. 1.20 Irudia. Kuba eta armazoi arteko lotura lehen eta bigarren prototipoan. 1.1. Taula. Hornitzaile ezberdinei eskatutako materialen zerrenda. 81 Ikusi daitekeenez, lortu den diseinuko akopioa behar duten piezak gutxi dira, eta gehienak enpresa talde berdinaren parte den Danube markari eskatuko zaizkio. Zerrendako pieza hauek eskatzeko, lehendabizi hornitzaileekin kontaktuan jarri eta presupuesto bat eskatuko da. Behin eskaturiko piezen eskaintza jasotzean, hau baloratu eta ados izatekotan, gastu eskaera burutuko da, departamentuko nagusiak onartu beharko duelarik. Gainontzeko piezak, fabrikan bertan egingo dira. Prototipo bat egiteko, piezen fabrikazioa I+D prozesuaren bitartez egingo da, eta ez dira egin beharko seriean eta kantitate handiagotan produzitzeko pieza bati egin beharko zaizkion operazio guztiak. 3D-ko diseinua egin eta gero, pieza hauen fabrikazioaz arduratzen den txapako departamendura fabrikazio eskakizuna pasako da, piezaren 2D planoa, kantitatea, materiala eta prozesua zehaztuko delarik. Hau eginda, txapako sekzioko langileak eskatutako pieza egiteko beharrezkoak diren operazio eta pausu guztiak zehazten dituen ibilbide orrialdea konfiguratuko du, hasierako xaflatik abiatuz bukaerako pieza lortzeko egin beharrekoak adierazten dituelarik. Adibide gisa, 1.21 Irudian lan honetan garatzen den prototipoaren danborraren fondoa egiteko beharrezko operazioak zehazten dituen ibilbide orrialdea ikusi daiteke, non laser bidezko mozketa eta tolesketa bezalako eragiketak agertzen diren. 1.21 Irudia. 18ko danborraren fondoa egiteko beharrezko operazioen ruta orrialdea. Aurreko ataletan ikusi denez, jadanik prototipoaren muntaia martxan jartzeko beharrezkoak diren pieza guztiak diseinatuta eta fabrikatuta daude. Ondorioz, atal honetan, LN18 garbigailu baten piezetatik abiatuz, MED90-18 hesi sanitariodun garbigailuaren prototipoa fabrikatzeko eman behar diren pausuak azalduko dira, atalez atal. Fabrikazio prozesu hau bisualagoa eta ulergarriagoa egiteko asmoz, pausu guzti hauek batzen dituen fluxu diagrama egin da. Bertan, muntaia prozesu printzipala, eta beste alde batetik premuntaia prozesuak bereizten dira. Horrela, muntaia printzipala hasiko da, behin denbora gehiago eramaten dituen bi premuntai prozesuak amaitu direnean. 83 Laburbilduz, fluxu diagraman ikusi daitekeen bezala, lehen pausua zuloa daukan kuba tolestea eta sarrera laterala osatzen duen kuba soldatzea izango da. Jarraian, irtenguneko kutxa daukan kuba armazoian gainean ezarri eta lotuko da. Lotura hau diseinu prozesuko puntuan azaldu den 12264368 erreferentziako piezaren bitartez egingo da. Behin kupela armazoiaren gainean ezarrita, aurrez prestatutako danborra barne atearekin honen barrura sartuko da, danborrera soldatuta dagoen ardatza armazoian ezarrita dagoen soporte errodamenduen barrutik sartuz. Muntaia prozesu honetako emaitza 1.23 Irudian ikusi daiteke. 1.23 Irudia. Kuba eta danborra armazoian muntatuta. Puntu honetan tanborraren barrurako sarbidea ikusi daiteke bai garbigailuaren aurrealdetik nola eskumako aldetik. Ondorioz, hurrengo pausua egindako muntaiari ate frontala ezartzea izango da, arropa zikina izango dena danborraren barnera sartzeko lehen bidea egiten delarik. Behin ate frontala ezarrita, 90 gradutara dagoen zuloik arropa zikinak ateratzea ahalbidetzen duen bigarren atea ezartzen da. Horretarako, kuban soldatuta dagoen kaxa irtengunera ate fondoa lotuko da, eta honi bisagra sistema ezarri. Aurrez premuntaia prozesuan prestatuta den alboko atea bisagretara lotzea izango da hurrengo pausua. 84 Bukatzeko, garbigailu guztia estaltzen duen altzaria muntatu behar da. Hori bi pausutan egiten da. Alde batetik, garbigailu konbentzionalaren altzaria ezartzen da, eta jarraian ate lateralera egokitzen den disienatutako altzaria. Aipatu beharra dago, aurrez esan dugun prozesua MED90-18 modeloaren prototipoa fabrikatzeko pentsatu dela. Honek esan nahi du, etorkizun batean produktuaren serie handiak produzitzeko eskaerak sartzen badira, fabrikazio prozesu espezifiko eta optimizatuago bat burutuko dela, non atal bakoitzeko denborak hobetu eta lan fluxua azkartuko den. Hau ordea, garbigailu industrialen sekzioko proiektu teknikariaren lanpostua duen langilearen bete beharra izango da. Prototipoaren muntaia I+D departamentuko ingeniariek eskuragarri duten prototipoen tailerrean egin da, arropa garbigailu sekzioarentzako lan egiten duen fabrikazio tekniko baten laguntzarekin. Jadanik ordenagailu bidez diseinatu da hesi sanitarioko garbigailua eta hori egin eta gero prototipoa fabrikatu da. Hurrengo pausua beraz, sortutako modeloa ea baliozkoa den edo ez ikustea da. Horretarako, fabrikatutako prototipoari proba ezberdinak egingo zaizkio laborategian, ikusteko ea etorkizun baten komertzializatzeko behar diren gutxieneko ezaugarriak betetzen dituen. 1.2 Prozedura puntuaren hasieran aipatu den bezala, bukaerako modeloak ahalik eta berme gehien eskaintze aldera, bi prototipo garatu dira lan honetan. Horrenbestez, puntu honetan aipatzen diren probak bi makinei egin zaizkie, lehenengoak eman dituen arazoak diseinu bidez zuzendu, eta bigarrenak probak pasatzeko helburuarekin. Hainbat dira prototipoari aplikatzen zaizkion probak, eta modeloaren arabera exigentziak ere ezberdinak izan daitezke. MED90-18 hesi sanitarioko garbigailu industrialaren kasuan, hiru proba mota nagusi bete dira: -Martxan jartzeko proba - Arropa eta urarekin garbiketa -Neke eta esfortzu froga Froga hauekin errendimendu mekaniko zein elektronikoa aztertzeaz gain, behin garbigailua muntatuta eta hau erabiltzean kutsu estetiko eta ergonomikoko ezaugarriak ere aztertzen dira. Garbigailuak egunerokotasun batean izan dezaken erabileraren simulazioa egiten da, eta horrela honek dauzkan alde onak, erabilerarako deserosotasunak, diseinu akatsak eta abar identifikatzen dira. Jarraian beraz, lan honetan diseinatu diren bi makinen prototipoei aplikatu zaizkien froga ezberdinen nondik norakoak azalduko dira. Horretako, 1.24 Irudian ikusten den laborategiko postua erabiliko da, non argindarra, ur emaria eta karga simulazioak egiteko beharrezko arropak eskuragarri dauden. Irudian ikusi daitekeen bezala, hasierako probak egitean, bariadorea eskuragarri izateko eta garbigailuko klabe eta zirkuituetara inongo desmuntaia prozesu gabe heldu ahal izateko altzari printzipalaren goiko atal gabe eta 90 gradutarako altzari gabe instalatzen da laborategiko postuan. Zentrifugazio normaleko garbigailua denez, lurreko plakan zurrunki lotzen da. Martxan jartzeko proba Proba mota hau elementu berri bat diseinatzen denean egiten den lehenengo pausua da. Gainera, garbigailuaren instalazioaren konprobazioa eta zirkuitu elektriko denen egokitasuna ziurtatzeko ere balio du. Horrela, uraren sarrera egokia, honen kanporako ateratzea, danborraren mugimendua ondo dagoela edota programa ezberdinak aukeratzeko pantailak inongo arazo gabe funtzionatzen duela ikusteko balio du. Gainera, garbigailuak egin ditzaken zarata ezberdinak hautematen dira. Frogan 20 minutuko programa bat ordu betez egingo da. Lehenengo 15 minututan, ura sartu eta erdirainoko maila batean ezarriko da, urberritze prozesu bat burutuz. Hurrengo 4 minututan, ur hau kendu eta danborraren biraketa ikusiko da, zentrifugazio prozesu baten laguntzarekin. Azken minutuan, spin max komandoarekin, danborraren biraketa abiadura maximoa exijituko da, eta heldu beharko litzatekeen abiadurara ea iristeko gai den konprobatu. Garbigailuaren lehen funtzionamendu momentua denez, froga gertutik jarraitu beharko da, egon daitezkeen arazoak ahalik eta azkarren detektatzeko. Martxan jartzeko proba bi prototipoetan irten da ondo, eta ondorioz ez dute izan arazorik hurrengo frogei aurre egiteko. 87 Arropa kargarekin probak Froga mota honekin gehienbat egunerokotasunean eman daitezkeen egoerak simulatzea bilatzen da. Ez zaizkio mugako funtzionamendu baldintzak exigitzen garbigailuari, baizik eta garbigailuaren baldintzen araberako karga normalekin egiten dira probak. Pausu honetan batez ere garbigailuaren ergonomia, funtzionamendurako erosotasuna eta segurtasun baldintzak frogatzen dira. Hau garbiketa prozesu osoa simulatzen egiten da, arropak aurreko atetik sartu eta behin garbitu direnean, diseinatu den alboko atetik aterako dira. Gainera, garbigailuak ateratako zarata, mugimendu eta bibrazioen analisi bat ere burutzen da. Horretarako, garbigailuak egingo duen programa pertsonalizatu bat egiten da: 16 minutu guztira. 12 minutu urarekin aklaratua edo urberritzea eta 4 minutuko zentrifugazioa. Hau arropa karga era mailakatuan handituz egiten da. Arropa karga bakoitzarekin frogak 2 orduz egingo dira. Hasieran, danborrean 5 kilogramo arropa sartuko dira. Kontuan hartu behar da pisatzea arropak siku daudela egiten dela, eta gero garbiketa prozesuan xurgatzen duten uraren ondorioz, pisu teorikoa baino handiagoa izango dela benetako pisua. Gainera, arroparen banatzea danborraren azaleran zehar ez da homogeneo izaten, eta ondorioz desoreka txikiak ere eman daitezke. Behin 5 kilogramo arroparekin froga egin denean, pisua bikoiztu eta 10 kilorekin froga bera egin da. Froga hau arrakastatsua izan dela ondorioztatuz eta inongo arazorik egon ez dela ikusiz, MED90-18 hesi sanitarioko garbigailuaren kapazitate maximoa den 18 kilo arroparekin egiten da froga bera. Lehenengo diseinuari dagokion prototipoan egin direnean aipatutako frogak, zenbait arazo hauteman dira, aurrez 1.2.3 CAD bidezko diseinu prozesua (3D diseinua eta 2D planoak) puntuan aipatu direnak. Gehienbat, ate lateralean ur ihes txikiak ikusi dira, garbiketan uraren maila altua izan denean. Gainera, alboko atea irekitzean ura kubako irtenguneko kaxan estankatuta gelditzen zela ikusi da. Arazo hauek diseinu prozesuko puntuan aipatu diren kubako irtengunearen inklinazioa eta ateko silikonazko goma perimetralaren diseinu aldaketekin zuzendu dira, lehenengo prototipoan eman diren arazoak bigarrenean ez direlarik agertu. 88 Desoreka frogak. Neke esfortzu frogak. Behin garbigailuaren funtzionamendu orokorra egokia dela konprobatuta, eta funtzionamendu baldintza estandarrak betetzen dituela ziurtatzen denean, exigentzia maila altueneko baldintzak aplikatzen zaizkio makinari, mugako erabilera, arazo eta balioak simulatuz. Laborategiko froga hauetan beraz, garbigailua heldu daitekeen funtzionamendu muturreko baldintzekin lan egingo da, makinaren gabeziak bistaratzeko teknika aproposa baita. Horretarako, bi programa mota ezberdin erabiltzen dira: Alde batetik karga puntual oso handia simulatzen duen programa laburra, elementuen erresistentzia mekanikoa limitera eramateko, eta beste alde batetik karga desorekatu baxuagoekin neke froga luzangak, denbora luzez egiten direnak. Froga mota hauetan ez da ez arroparik ez ur emaririk erabiltzen, danborrean lotzen diren pisuak dira erabiltzen den material bakarra. Danborreko 3 puntutan lotzen dira pisu hauek, barruko atearen gainean eta simetrikoki danborraren beste aldeko azalerako bi puntuetan ezartzen dira, 1.25 Irudian ikusi daitekeen bezala. 1.25 Irudia. Desorekarako pisuen kokatzea danborreko barne atean. 89 Lehenengo prototipoarekin egindako frogak Lehenengo diseinuari dagokion prototipoarekin zenbait froga egin ziren. Kontuan hartu behar da danborraren barruko atearen diseinuan sinpletasuna eta muntaia zein fabrikaziorako erraztasuna bilatu zela, eta ondorioz, puntu honetan ikusiko den bezala, ateak esfortzu handien aurrean edukiko duen erresistentzia ez da oso altua izango. Lehenik eta behin karga puntual handiak simulatzeko programa laburrak aplikatuko dira, eta hauen garapena aztertu eman daitezkeen arazoak ikusteko. Hasteko, 5+2+2 froga burutuko da. Proba hau egiteko, danborraren barneko atea 5 kilogramoko pisuak lotuko dira, eta simetrikoki beste bi alde bakoitzean 2 kilogramoko pisuak. Horrela, guztira hiru kilogramoko desoreka izango dugu danborrean, eta erresistentzia eta zurruntasuna neurtu nahi dugun atearen gainean 5 kilogramok indar handia egingo dute biraketa abiadura handitu ahala. Konfigurazio honekin 8 minutuko 3 proba motz egingo dira. Jarraian 8+3+3 konfigurazioan egingo dira probak. Exigentzia maila altueneko testa da, 18 kilogramo arropa garbitzeko pentsatuta dagoen garbigailu batek puntualki jasan dezaken desoreka karga maximoa diren 5 kilogramo jartzen baitira. Egunerokotasuneko egoera batean ematen oso zaila den funtzionamendu baldintza da, baina garbigailuaren mugak jakiteko balio du. Gainera, 8 kilogramo diseinatutako atean jartzean, honi egindako indarrak oso handiak dira, eta diseinuaren bermeak ikusteko balio izango du. Proba honetan biraketa abiadura handiak hartzen direnean bibrazioak nabariak dira eta makinak ateratzen duen zarata ere handitu egiten da. Hala ere, proba honen helburua ez da zarata eta bibrazioak ahalik eta txikienak izatea, baizik eta makinaren erresistentzia mekanikoa frogatzea eta hau limitera eramatea, ea elementurik apurtzen den ikusteko. Bi karga puntualen hasierako frogak arrakastaz bete direnean, programa luzeagoak diseinatuko dira, denbora luzeagoz makinak neke esfortzuetan nola funtzionatzen duen ikusteko. Horretarako, garbigailu bat merkaturatzeko gainditu behar duen neke froga estandarra hartuko da oinarritzat. Neke froga honek ezartzen du garbigailuaren biraketa abiadura estandarretan 12.000.000 bira eman behar dituela, makina garbitzeko gai den arroparen %20-a desoreka gisa ezarriz. Memoriako 2.4 Garbigailu industrialen diseinuari sarrera puntuan aipatu bezala, lan honetan garatzen den hesi sanitarioko garbigailuaren oinarria den LN-18 TP2 makinak bi funtzionamendu baldintza ditu: Funtzionamendu baldintza normala 150 G faktorea eta 620 bira minutuko abiadura angeluarra eta funtzionamendu baldintza maximoak 250 G faktorea eta 800 90 rpm biraketa. (Kalkulu hauek hurrengo 2.Kalkuluak eta espezifikazio teknikoak atalean zehaztasunez justifikatuko dira). Ondorioz, hesi sanitarioko garbigailuak gainditu beharreko 12.000.000 birak 620 bira minutuko abiaduran guztira 323 ordu suposatzen dute. Hala ere, kontuan hartuta lehen prototipoa ez dela azken diseinuari dagokion makina eta hobekuntzak eta modifikazioak egin beharko zaizkiola, aipatutako ordu kopurua jarraian egin beharrean, 4 orduko txandak egitea pentsatu da. 4 orduko proba hauetan abiadura maximoko egoerak egotea nahi izan da, eta ondorioz 30 minutuko programetan banatu da, non 25 minutu biraketa abiadura normalean egingo diren, eta gero azken 5 minutuetan spin max komandoaren bitartez zentrifugazio baldintza maximoak lortuko diren. MED90-18 garbigailua 18 kilogramo arropa garbitzeko pentsatuta dagoenez, honen %20 karga 3,5 kilogramoko desoreka suposatzen du. Ondorioz, 6,5+3+3 konfigurazioko froga burutuko da 4 orduko errepetizio ezberdinetan. 4 orduko bigarren proba egin eta gero, garbigailuaren inspekzio orokor bat egin da, eta aurkitu diren emaitzen ondorioz, lehenengo prototipoaren esfortzu frogak bukatutzat eman. Ondorioz, lehenengo diseinuari dagokion makinak egin dituen probak hurrengoak dira: Azkenengo proban baina, hainbat dira aurkitu diren arazoak. Hasteko, danborraren barneko atean jarri diren pisu guztien eraginez, hau osatzen duten txapazko elementuek deformazioak jasan dituzte. Ez da mantendu hasieran zuten forma zuzena, eta pisuak biraketan egiten duen indarraren ondorioz, pixka bat zabaldu dira kanporantz. Diseinu atalean azaldu bezala, bigarren prototipoaren diseinuak hau zuzentzeko barne ate zurrunago bat izango du, errefortzu gehiagoz osatua. Egin den proba luzeenean ate lateral baten ondorioz garbigailu asimetriko bat izateak suposatzen dituen arazoak ere ikusi dira. Izan ere, atearen beste aldeko kubako armazoira loturak hausturak jasan ditu. Atearen pisua alde bakarrean edukitzeak eta danborrean ezarritako desorekek sortutako indarrek lotura elementu honi gehiegizko Bigarren prototipoarekin egindako frogak Aurreko atalean aipatutako arazoak hobetzeko asmoz, diseinuan zenbait modifikazio egin dira, garbigailuaren neke eta esfortzu probetarako ahalmena handituz. Ondorioz, bigarren prototipo bat egin da, eta honen prestakuntzak baloratzeko laborategiko probak abian jarri. Lehenengo eta bigarren prototipoaren arteko aldeak eta egindako modifikazioen emaitzak ahalik eta ondoen baloratzeko asmoz, froga mota berak egin dira, 1.3 Taulan agertzen den bezala. Kasu honetan ordea, 3,5 kilogramoko desorekarekin egindako esfortzu froga luzea gainditzea lortu da, 12.000.000 bira suposatzen duen 323 orduak inongo arazo gabe egin dituelarik garbigailuak. Garbigailua are eta baldintza muturrekoetara eramateko asmoarekin, beste 100 orduko proba egitea erabaki da, oraingo honetan 4kgko desoreka pisua ezarrita. Proba hau era arrakastaz gainditzea lortu da. Ondorioz, garbigailu bat komertzializatzeko beharrezkoak diren neke eta esfortzu froga guztiak gainditu ditu diseinatutako hesi sanitarioko garbigailuak. Puntu honetan bai diseinu atalean ala laborategiko frogak atalean egindako kalkuluak azalduko dira. Alde batetik, diseinu prozesuan egin beharreko pieza berriak ordenagailu bidez definitzeko egindako kalkuluak daude, eta beste alde batetik, laborategian burutu beharreko probetan ezarri beharreko pisu, denbora eta abiaduren kalkuluak. Diseinu prozesuan egindako kalkuluak Hasteko, danbor barnean ate bat ezartzeak suposatzen duen asimetria eta deskonpentsazioa orekatzeko jarri beharreko kontrapisuaren kalkulua azaltzen da. Solid Edge programan danborrarekin batera biratuko duen elementu ororen konjuntua sortu da, biraketa mugimenduaren ardatzarekiko biratuko diren pieza guztiak, alegia. Danborraren mugimendua orekatua eta egonkorra izateko, konjuntu honen masa zentroa erreboluzio ardatzean kokatuta egotea ezinbestekoa da, bestela nahiz eta arropek desorekarik ez sortu, danborra bera beti egongo baita desekilibratu konstantean. Lehenengo pausua beraz, masa orekatzaile barik, berez diseinatu den ateak danbor konjuntuan sortzen duen masa zentroaren desplazamendua ikusten da. Horretarako, "Propiedades fisicas, conjunto entero" komandoa erabiltzen da, non elementu guztiak batuta masa zentro zein bolumen zentroak adierazten diren, hurrengo 1.26 Irudian ikusi daitekeen bezala: 2.1 Irudia. Danbor desorekatuaren propietate fisikoak. 93 Erreferentzia sistemari dagokionez, konjuntuaren elementuak posizionatzeko erabiltzen dena hurrengo irudian ikusi daiteke, non biraketa ardatza Z ardatza den. Erreferentzia sistema horren arabera, pisu handiko ate berria kokatzeak masa zentroa x ardatzeko balioetan aldatuko du, z eta y norabidean danborreko gainazalaren zentroarekiko simetrikoa baita atea. 2.1 Irudian ikusten denez, nahiz eta Z eta Y ardatzean masa zentroa ondo dagoen, X ardatzean desoreka nabarmena dago. Desoreka hau orekatuko duen kontrapisua ezartzeko danborrak dituen palak erabiliko dira. Horrela, justu barneko atearen beste aldean dagoen palan luzetara masa bat lotuko da, guztizko konjuntuaren masa zentroa erreboluzio ardatzera eramateko. Horrenbestez, kontrapisu masa honen geometria palak berak mugatuko du, bi aldeetan lotzeko palaren luzera bera izan behar baitu, eta kontrapisuaren sekzioa pala barnean sartzeko bestekoa izan behar da, honen diametroa mugatuz. Luzera beraz palaren 455 mm-tara mugatzen da. Materialari dagokionez, pisu handiko elementu hau egiteko eskuragarri dago 6920,000 kg/m^3 dentsitatea duen burdina. Iterazio bidezko proba batzuen ostean ondorioztatu da atearen aurkako aldean dagoen palaren zentroan luzetara kokatzen den masa baten balioa 5 kilogramokoa izan behar dela danbor konjuntuaren masa zentroa orekatzeko. Izan ere, 5 kilogramoko masa bat ezarrita, x ardatzaren norabidean nabarmen gerturatzen da masa zentroa, milimetro bakarreko desbidazioarekin geratzen delarik, 2.3 Irudian ikusten den bezala. 2.3 Irudia. Danbor orekatuaren propietate fisikoak. Ondorioz, 455 mm luze den eta 6920,000 kg/m^3 -ko dentsitatea daukan kontrapisuaren diametroa 45 milimetrokoa izango da, 5 kilogramoko masa orekatzaile bat lortuko delarik. Masa hau palaren bi aurpegietan lotuko da, iskinetan mekanizatuko zaizkion zuloetan torloju bidez, 2.4 Irudian ikusi daitekeen bezala. 95 Laborategiko probetarako kalkuluak G faktorea (Ingeleseko RCF relative centrifugal force) garbigailua saltzeko orduan garrantzia handiena duen ezaugarri teknikoa da, honen funtzionamendu baldintza garrantzitsuena deskribatzen baitu, garbiketa prozesuan biratzeko gai den abiadura, alegia. Definizioz G indar edo faktorea lurraren grabitate azelerazioarekiko errotore birakorrak sortzen duen indar erradiala da. Ondorioz, kotxe baten motorraren zaldi kopuruarekin gertatzen den bezala, makinaren potentzia deskribatzen duen faktorea da, eta salmentetarako oso garrantzitsua suertatzen da. Laborategian egin behar diren probak beraz, garbigailuaren G faktoreak ezartzen duen abiaduran egin beharko dira. MED90-18 hesi sanitarioko garbigailuari dagokionez, aurrez ezarritako ezaugarriak 150 G faktorea funtzionamendu baldintza normaletarako eta 250 G faktorea gehienezko egoerarako dago ezarrita. Datu hauek jakinda eta makinaren errotorea den danborraren diametroa 700 mm direla ezagututa, funtzionamendu baldintzen abiadura angeluarrak kalkulatu daitezke hurrengo formularen laguntzarekin: 2.5 Irudia. G faktorea eta biraketa abiaduraren ekuazioak. Baldintza normalen kasuan beraz, 150 G faktore batek 620 bira minutuko abiadura suposatzen duela ondorioztatzen da, eta zentrifugazio maximoko abiadura deskribatzen duen 250 G faktoreak 800 bira minutuko abiadura suposatuko du. Laborategiko frogetan garbigailuaren bibrazio eta mugimenduen jarraipena egiteko neurketa sistema bat erabili da, zeinek tentsio bidezko balio baten bidez garbigailuaren konportamendua aztertzea ahalbidetzen duen. Horretarako, armazoiaren goiko plakan honen kulunka mugimendua detektatu eta honen araberako tentsio balio bat ematen duen voltimetro bat ezartzen da, 2.6 Irudiko sistema, alegia. 2.6 Irudia. Garbigailuaren mugimendua neurtzeko sistema. Hasieran, garbigailua inongo desoreka pisu barik martxan jartzean voltimetroak adierazten duen balioa hartzen da erreferentziatzat, hau izango baita garbigailuaren mugimendu eta bibrazio egoki batek suposatzen duen balioa. Horrela, desoreka probak egitean, balio honekiko nola aldatzen joango den aztertuko da. Gainera, sistema honek armazoian haustura txiki bat egoten bada, hau detektatzea laguntzen du, bista hutsez ikusteko gai ez izan arren, erreferentziako balioarekiko aldaketak bibrazioa handitu egin dela esango baitu. Honenbestez, voltimetroko balioan bariazio bat ikusten bada, garbigailua geratu eta inspekzio bat burutzen da, bibrazioaren bariantza hau nondik etor daitekeen aztertzeko helburuarekin. Lehenengo prototipoaren neke frogetan lagungarria izan da sistema hau, armazoi eta kupelaren arteko lotura elementuaren haustura azkar identifikatzeko balio izan baitu. Argi dago ezberdintasun nabarmenena garbigailuaren pisuan dagoela, danborraren barne ateak, barne kontrapisuak, kubako irekiera estrukturak, alboko bigarren ateak… gutxi gora behera 29 kg-ko pisu gehigarria suposatu baitute. Desoreka, karga eta biraketa abiaduren ezaugarriak ordea berdin mantentzea lortu da. Lan honen emaitza beraz, hurrengo 3.1 Irudian ikusten den garbigailu modeloaren garapena da: Irudian ikusi daitekeen bezala, pareko atetik arropa zikina sartu eta garbiketa prozesua bukatzean alboko atetik jada arropa garbia ateratzen den makinaren diseinua lortu da. Estetikari dagokionez, garbigailuaren azala den altzaria bi motatakoa izan daiteke: Skinplate akabera duen galbanizatukoa edota altzairu herdoilgaitzekoa. Proiektuaren helburua zen prezio lehiakorreko garbigailu funtzional bat eskuratzeko xedea lortu da, laborategiko esfortzu eta neke froga guztiak pasa dituen modelo bat sortzea lortu baita. Honen emaitza makina berriaren Bill Of Materials berria izan da, garbigailu konbentzionalaren eta hesi sanitarioko garbigailu berriaren elementu guztiak batzen dituen materialen lista, hain zuzen ere. Zerrenda honetan fabrikan bertan produzituko diren elementuak eta hornitzaile ezberdinei eskatuko zaizkienak agertzen dira, azken finean makina definitzen duen zerrenda baita. Anexoetako 2. MED90-18 Hesi sanitarioko garbigailuaren BOM-a puntuan aurkitu daiteke aipatutako zerrenda, non garbigailuaren konfigurazio basiko batek eduki beharreko atalak azaltzen diren. Proiektua garatu eta hurrengo hilabeteetan, garbigailu modelo honen preserie txiki baten bitartez lehenengo makinak komertzializatuko dira. Puntu honetan proiektua aurrera eramatean izan diren arazoak eta honen garapena baldintzatu duten oztopo edo limitazioen analisi bat burutuko da. Alde batetik, enpresak berak proiektuaren baliabideei jarritako mugak izango dira, baina bestalde kanpoko faktore batzuk ere baldintzatuko dute hesi sanitarioko garbigailuaren sorkuntza prozesua, azken urtean bizi izan den pandemia egoera arrazoi nagusia izan delarik. COVID-19 Pandemiak eragindako arazoak Birusak eragindako egoera ez ohikoak zeharo baldintzatu du enpresa barruan lan egiteko modua. Egunerokotasunean hartu beharreko segurtasun neurriek, babes sistemek eta arauek Fagor Industrialen garatu den lana zerbait mugatu dute. Enpresan izandako positibo kopuruaren arabera, epe batzuetan etxetik egin behar izan da lana. Honek lana egoki burutzeko suposatzen duen autonomia maila handia dela eta lanaren garapenaren erritmoaren murrizpenean zer ikusia izan du. Izan ere, telematikoki lan egiteak fabrikazio prozesutik eta prototipoaren garapenetik aldentzen dute ingeniaria. Gainera, egunerokotasunean bilerak egiteko murrizpenak edo ordutegiari dagozkion mugek egoera normal batean izango litzatekeen lan atmosfera batekin konparatuz zailagoa egin dute proiektu hau aurrera eramatea. Beste alde batetik, ostalaritzan hainbeste zentratzen den Fagor Industrial bezalako enpresa batek izan dituen salmenten murrizpen nabarmenak direla medio, proiektu berrietan egindako inbertsioak murritzagoak izan dira. Ostalaritza sektorea hilabete luzez itxita egoteak Fagorren diru sarreren ehuneko handi baten beherakada eragin du. Egoera honek zuzenean ez bada ere, zeharka baldintzatu du proiektuaren garapena, arrakasta ziurtatua ez duen lan baten inbertsioak egitea egoera ekonomiko konplikatu batean zailagoa baita. Garbigailuaren merkaturatze prezio baxura egokitzea Aurreko puntuan aipatutako krisi egoeraz gain, badaude beste zenbait oztopo edo muga proiektua aurrera eramatean eman direnak. Alde batetik, garatutako hesi sanitariodun modeloaren balio erantsia honen prezio lehiakor eta murriztua izatea nahi izan da, merkaturatzean bezero potentzial ahalik eta gehien izateko helburuarekin. Diseinu prozesuan aipatu den bezala, baldintza honek suposatzen duen presupuestoaren limitazioak garbigailuaren teknifikazio eta sofistikazio maila mugatu 100 ditu, erabilitako baliabideak txikiak izan direlarik. Horrela, ahalik eta elementu eta material gehienak fabrikan bertan eginak eta fabrikatuak izatea bilatu da. Honek garbigailua ekonomikoki eskuragarria izatea ekarri du, baina aplikatutako sistema teknologiko murritzek garbigailuaren erabilerarako ergonomia mugatua izatea ekarri du, danborraren posizionamendu automatikoa bezalako erraztasunik gabeko modeloa garatu baita, sistema mekanikoei lehentasuna emanaz. Beste egoera batzuen ondoriozko oztopoak Proiektuaren garapenaren denborari dagokionez, aurrez esperotakoa baino zerbait luzeagoa izan da. Hainbat arrazoi identifikatu daitezke, aipatutako Covid pandemiaren egoera eta honek suposatu duen nazioarte mailako bidalketen atzerapenak edo Suez kanaleko itsasontziaren istripuaren ondorioz materialaren atzerapena ere aipatu daitezke oztopo hauen adibide gisa. Izan ere, garbigailuaren atal batzuk (danborraren ardatza, errodamenduen soportea edota urarentzako hodiak) adibidez Txinatik inportatzen dira, prezio merkeena eskaintzen baitute bertako merkatuan. Garbigailu modeloen serie berri bat egitea nahi denean, hainbat dira eman beharreko pausuak eta egin beharreko lanak. Kontuan hartu behar da ordea, lan honen kasuan ez dela garbigailu bat hasieratik egiten, baizik eta jada merkaturatuta dagoen eta homologazio eta proba denak gainditu dituen garbigailu bateri modifikazioak aplikatzen zaizkiola. Honek proiektuaren plana zerbait arinagoa izatea ekartzen du. Hala ere, lan honen garapenean oinarritzat hartzen da Fagorrek makina berrientzat ezartzen duen proiektu plana. Horrenbestez, eginbeharreko lana organizatzeko adibide gisa anexoetan atxikitzen den 4. Garbigailu bat sortzeko kronograma puntuko taulan azaltzen den proiektu garapena hartu da, non produktu bat merkaturatzeko eman beharreko pausu guztiak azaltzen diren. Kronograma honen bitartez, proiektuaren garapenaren jarraipen bat egiten da, atal bakoitzaren konprobazio, ebaluaketa eta balidazioa egiten delarik. Pausu bakoitzean, hau bukatutzat emateko, entregatu behar den dokumentua adierazten da, eta lanaren atal hori aurrera eramateaz arduratzen den langilea. Aipatutako kronograman azaldutako lan guztiak, enpresako kargu ezberdinak dituzten hainbat langileen artean burutu dira. Lan honen funtsa ordea, I+D departamentuko teknikari batek proiektuan duen lanean zentratzen da. Ondorioz, jarraian, lanaren egileak proiektu honetako hito ezberdinak gainditu ahal izateko bete behar izan dituen eginkizun ezberdinak zerrendatzen dira. Kontuan hartu behar da aipatutako kronograman enpresako lan postu ezberdinak dituzten langile askok hartzen dutela parte. I+D departamentuko ingeniariaren postua duen lanaren egilea ordea, II eta III faseetan zentratuko da bereziki. Eginkizun eta betebeharren deskribapena Jarraian proiektuan aurrera eramandako eginkizun ezberdinak azalduko dira, hauen deskribapen bat erraztuz, baita eginkizun bakoitzeko helburu eta entregatu beharrekoa zehaztuz. Honen ondoren, eginkizun guzti hauek kronologikoki Gantt diagrama baten bidez bistaratuko dira. I FASEA: TESTUINGURUAREN AZTERKETA 1. Eginkizuna: Garbigailu konbentzionalen diseinua aztertu (10 egun) • Deskribapena: Abiapuntua den LN-18 garbigailu konbentzionalaren diseinuaren nondik norakoen ikasketa. 3D modeloa ikasi eta aztertu. Funtzionamendu printzipioak barneratu. • Helburua: Garbigailuaren atal ezberdinak identifikatzen jakitea. • Entregatzekoa: LN-18 TP2 modeloaren lehendabiziko informazioa. 2. Eginkizuna: Hesi sanitarioko garbigailuen analisia (5 egun) • Deskribapena: Jadanik merkatuan dauden hesi sanitarioko modeloen azterketa. • Helburua: Diseinatu beharreko garbigailuaren modeloak izan beharreko ezaugarrien identifikazioa egitea. • Entregatzekoa: Modelo bakoitzaren puntu indartsu eta ahulen txostena. 3. Eginkizuna: Fabrikako instalazio eta lan ingurunea aztertu eta baliabideak ikusi (4 egun) • Deskribapena: Fagor Industrialeko Santxolopetegiko plantan aurkitzen diren baliabideen ikasketa egitea, dauden makinen eta erabili daitezkeen materialen identifikazioa. • Helburua: Pieza berri bat diseinatzean fabrikan bertan egitea posible den jakitea. • Entregatzekoa: Makineriaren eta materialen informazio laburpena. 103 II FASEA: LEHENENGO PROTOTIPOA 4. Eginkizuna: Garbigailuaren lehen diseinua garatu. 3D Modeloa eta 2D Planoak (30 egun) • Deskribapena: Garbigailu konbentzionalaren 3D modelotik abiatuz, hesi sanitariokoa bihurtzeko beharrezko atalen CAD bidezko diseinua. • Helburua: Lehen diseinu bat garatzea hasierako prototipo bat fabrikatzeko. • Entregatzekoa: Solid Edge asm formatuko modeloaren konjuntua eta 2D planoak. 5. Eginkizuna: Piezen fabrikazioa (10 egun) • Deskribapena: Ordenagailu bidez diseinatutako modeloa fisikoki garatzeko eta fabrikatzeko beharrezkoak diren pieza guztiak egitea. • Helburua: Lehenengo prototipoaren atal guztiak fabrikatzea. • Entregatzekoa: Fabrikan bertan sortutako piezak eta hornitzaileei eskatutakoak. 6. Eginkizuna : Lehenengo prototipoaren muntaia (10 egun) • Deskribapena: Pieza guztiak izanik, lehenengo makinaren muntaia prozesua burutzea. • Helburuak: Probak egin ahal izateko makina prest egotea. • Entregatzekoa: MED90-18 hesi sanitariodun lehen makina. 7. Eginkizuna: Neke eta esfortzu frogak laborategian (5 egun) • Deskribapena: Komertzializatu ahal izateko garbigailuak pasa behar dituen probak simulatzea. • Helburua: Modeloa ea egokia den konprobatzea. • Entregatzekoa: Laborategiko proben txostena. 8. Eginkizuna: Emaitza eta arazoen analisia (2 egun) • Deskribapena: Laborategiko probetako emaitzen analisia eta ondorioak ateratzea, bigarren prototipoari begira. • Helburua: Bigarren diseinu batek eduki beharko lituzkeen ezaugarrien identifikazioa. • Entregatzekoa: Ondorioak zerrendatu eta soluzioen txostena. 104 III FASEA: BIGARREN PROTOTIPOA Atal honetan aurreko atalean deskribatutako puntu asko errepikatzen dira, bigarren prototipoaren kasuan aurreko pausuak berriz egin baitira. 9. Eginkizuna: Garbigailuaren bigarren diseinu hobetua. 3D Modeloa eta 2D Planoak (25 egun) • Deskribapena: Aurreko modeloaren diseinuan hobekuntzak eta zuzenketak egin, prototipo egokiago bat egiteko. • Helburua: Diseinu hobe bat burutzea. • Entregatzekoa: Solid Edge asm formatuko modeloaren konjuntua eta 2D planoak. 10. Eginkizuna: Piezen fabrikazioa (7 egun) • Deskribapena: Ordenagailu bidez diseinatutako modeloa fisikoki garatzeko eta fabrikatzeko beharrezkoak diren pieza guztiak egitea. • Helburua: Bigarren prototipoaren atal guztiak fabrikatzea. • Entregatzekoa: Fabrikan bertan sortutako piezak eta hornitzaileei eskatutakoak. 11. Eginkizuna: Bigarren prototipoaren muntaia (10 egun) • Deskribapena: Pieza guztiak izanik, bigarren makinaren muntaia prozesua burutzea. • Helburuak: Probak egin ahal izateko makina prest egotea. • Entregatzekoa: MED90-18 hesi sanitariodun bigarren makina. 12. Eginkizuna: Neke eta esfortzu frogak laborategian (20 egun) • Deskribapena: Komertzializatu ahal izateko garbigailuak pasa behar dituen probak simulatzea. • Helburua: Modeloa ea egokia den konprobatzea. • Entregatzekoa: Laborategiko proben txostena. 13. Eginkizuna: Emaitza analisia eta ondorioak (2 egun) • Deskribapena: Laborategiko frogen ostean, emaitzei erreparatuz ondorioak ateratzea, eta hau buruzko analisi bat burutzea. • Helburua: Diseinatu den modeloaren ezaugarriak laburbiltzea, puntu indartsu eta ahulak zeintzuk diren identifikatuz. • Entregatzekoa: MED90-18 garbigailuaren inguruko informazioa. 105 IV FASEA: PROIEKTUAREN ITXIERA 14. Eginkizuna: Balidazio definitiboa jaso (4 egun) • Deskribapena: Laborategiko teknikariak egiten dituen froga ezberdinen bitartez, garbigailuaren balidazio eta balidazio ofiziala jaso. • Helburua: Egindako proba denak ontzat jotzen dituen azterketa egin, oniritzi definitiboa jasotzeko. • Entregatzekoa: Frogak pasa dituenaren txostena. 15. Eginkizuna: Dokumentazioa idatzi (30 egun) • Deskribapena: Proiektu osoan zehar egindako pausu eta informazio osoa biltzen eta laburtzen duen dokumentazio idaztea, egindako lanaren metodologia bat garatuz. • Helburua: Garbigailu konbentzional batetik hesi sanitariodun baterako pausuak biltzen dituen lanaren dokumentua egitea. • Entregatzekoa: Master Amaierako Lanaren txostena. 16. Eginkizuna: Lanaren amaiera (1 egun) • Deskribapena: Egindako lana ontzat eta bukatutzat ematea. Jarraian, aurreko atalean azaldutako eginkizunak batzen dituen taula azaltzen da, non jada bakoitzerako egun kopurua eta eginkizun hori egiteko izan den arduraduna espezifikatzen diren. Hesi sanitarioko garbigailuen analisia 5 Merkaturatzen diren diseinuen ezaugarri eta espezifikazioen txostena I+D Teknikaria Piezen fabrikazioa 10 Txapako piezak eskatu eta fabrikatu 8 STP eta DXF fitxategiak Txapa sekzioko arduraduna Emaitza eta arazoen analisia 2 Prototipoaren emaitzen txostena I+D Zuzendaria Piezen fabrikazioa 7 Txapako piezak eskatu eta fabrikatu 2 STP eta DXF fitxategiak Txapa sekzioko arduraduna 108 Emaitzen analisia eta ondorioak 2 Prototipoaren emaitzen txostena I+D Zuzendaria Dokumentazioa idatzi 30 Aurreko taula kontuan hartuta, eta eginkizun bakoitza betetzeko igarotako denbora aintzat hartuz, proiektuaren garapena islatzen duen Gantt diagrama sortu da. Aintzat hartu behar da taulako ataza bakoitza betetzeko adierazten diren egun kopuruak lan egunak soilik direla, beraz hurrengo Gantt diagramako egutegian iraupen hauek luzatuko dira, aste bukaera eta jai egunak gehitzearen ondorioz. Kontuan hartu behar da proiektuak izan duen iraupen egunetan sartutako ordu kopurua ezberdina izan dela, lanaren egilearen eginkizunak ez baitziren proiektu konkretu honetara mugatzen. Gainera, ataza eta eginkizun bakoitzean lanaren egileak izan duen inplikazio maila ezberdina denez, honek sartu beharreko lan karga ere irregularra izatea ekarri du. Aipatu beharra dago ere proiektuari hasiera ematen zaion 2020ko irailaren batean 4 ordutara lan egin zela 2021eko otsaila bitartera. Hortik aurrera ordea lan jardunaldia 8 ordukoa izatera pasatu zen. Hala ere, osasun arazo batzuk tarteko, maiatza eta ekaina hilabeteetan bajan izandako asteak egon dira. Ondorioz, master amaierako lanak suposatzen dituen 24 kredituen baliokideak diren ordu kopurua baino zerbait gehiago sartu arren, ondorioztatu daiteke lana mardula izanagatik proiektuak eskatzen zuen denborara gutxi gora behera egokitu dela. Asteko, eta Gantt diagramak egutegian zehar duen garapena ulertzeko, Fagor Industrialeko lan egutegia atxikitzen da 5.1 Irudian, non jai egunak eta oporrak zehazten diren. 5.1 Irudia. Fagor Industrialeko lan egutegia. Ikusi daitekeen bezala jai egun kopuru garrantzitsuena gabonetan eta aste santuetan dago. 5.1 Taula kontuan hartuta eta Fagorreko lan egutegia jarraituz, proiektu hau aurrera eramateko egin den Gantt diagrama 5.2 Irudian zehazten dena da. Bertan fase general bakoitzaren garapena egutegian zehar eta fase horretako azpi ataza bakoitzaren agertzen da. 5.2 diagraman ikusten den bezala, lanari irailaren 1ean eman zitzaion hasiera, eta bukatutzat eman zen uztailaren 9an. Garrantzitsua da aipatzea ordea maiatzeko hilabetean ez zela lanik egin, baja bat tarteko. Honenbestez, lan egutegiko oporrak eta izandako lan gabeko tarteak Gantt diagraman izan dezaketen pisua aintzat ez hartzeko, ataza bakoitzak izan duen egun kopuruaren diagrama bat egin da. 5.3 Irudian eginkizun bakoitzaren pisua adierazten da, lan egun kopuruetan adierazita. Diagrama honen garapenean ikusi dezakegu argi ataza bakoitzak izan duen pisua. Bista hutsez antzeman daiteke proiektua aurrera eramateko atal mardulenak diseinuari dagozkienak izan direla, eta guztira 177 lan egun inbertitu direla lan honetan. 5.2 Irudia. Proiektuaren Gantt diagrama. 5.3 Irudia. Eginkizun bakoitzaren lan egun kopurua Jarraian proiektu hau aurrera eramateko behar izan diren baliabide eta gastuak batzen dituen aurrekontua zehaztuko da. Pertsonalari dagokionez, ez da kontuan hartu pieza bakoitza fabrikatzeko behar izan diren langile guztiak, makina diseinatzeko, prototipoak muntatzeko eta laborategian frogak egiteko behar izan diren langileak hartu dira kontuan. Esan beharra dago lana aurrera eraman duen ingeniari juniorrak praktikako kontratua izan duela proiektua egin duen bitartean, barne orduetako atalean ikusi daitekeen bezala. Amortizazioei dagokionez ere, fabrikan erabili den makina bakoitza kontuan hartu beharrean, guztizko kalkulu bat egin da, eta balio total bati dagokion amortizazio kopurua zehaztu da. 2.1 Irudia. LN18 garbigailu konbentzionalaren kostuen kalkulua. Esan beharra dago garbigailu hauek merkaturatzen direla %40-ko irabaziak izateko gutxi gora-beherako prezioetan. Garbigailu modelo horretatik abiatuz, bigarren ate bat duen MED90-18 modeloa garatzea ordea, garestiagoa izango da. Hala ere, egindako diseinuaren sinpletasuna dela eta, eta erabilitako pieza garesti kopuru txikia kontuan hartuta, garbigailu berriaren kostuaren estimazioa 2700 euro inguruan kokatzen da. Aipatu beharra dago gero eta produkzio handiagoak egin, mekanizatuko piezen kostu unitarioa murriztu egingo dela, garbigailuaren guztizko prezioa are eta gehiago jaitsiz. Ondorioztatu daiteke beraz, oso prezio lehiakorreko hesi sanitariodun garbigailu bat lortu dela, merkatu prezio arrakastatsu bat ezartzeko marjina haundia adierazten duena, hain zuzen ere. Kontuan hartzen bada aurrez Fagor enpresak ezarritako helburua merkatu prezio lehiakor batean saltzeko hesi sanitarioko garbigailu bat garatzea zela, ondorioztatu daiteke proiektuaren garapena arrakastatsua izan dela. Izan ere, gai honetan azaldutako metodologian garatutako diseinuarekin lortzen den garbigailua segurtasun, higiene eta funtzionamendu berme guztiak betetzen dituen makina da. Horrela, garbigailu konbentzional batetik abiatuz 90 gradutara atea duen bi ateko makinaren diseinua lortu da. Hala ere, badira proiektuaren emaitza hobetuko luketen zenbait aportazio edo garapen. Izan ere, lanaren presupuesto mugatura egokitzeak garbigailuaren zenbait alderditan emaitza ain ez onak lortzea ekarri duela ondorioztatzen da. Adibide gisa, danborraren barne atearen posizionamendu automatiko eza aipatu daiteke, etorkizun batean diseinu hobekuntza gisa identifikatzen delarik. Garbigailuak dituen muga gehienak erabilera orduan ergonomia mailan daudela ikusten da beraz. Esan daiteke ondorioz, nahiz eta garatutako lanaren emaitza den makinak zenbait muga eduki, aurrez ezarritako helburuak bete dituela, emaitza ontzat emanez. Behin danbor barneko ateko diseinuaren zertifikazioa eta proba denak egin direlarik RB18 modeloan, beste modelo batzuetan atearen diseinu bera erabiltzea posible izango da, aldaketa eta modifikazio oso gutxiren beharrekin. Izan ere, aldaketa gutxi egin beharko dira, danborreko barne atea zein 90 gradutarako kanpoko atearen diseinu berak mantentzea posible baita. Gainera, mota honetako garbigailu gehiagoren diseinuak garatzeak, honen etengabeko hobekuntza suposatu dezake, egindako akatsen zuzentze eta perfekzionamenduaren bidez. Honetaz gain, 3 garbigailu modeloko gama bat garatzeak, inbertsio gehiago destinatzea suposatu dezake, garbigailu mota honen aurrerakuntza bideratuz.
science
addi-b02ae6a09912
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/54005
90 Gradutara atea duen hesi sanitarioko garbigailu modelo baten garapena, prototipatua eta konprobazioa, ate bakarreko garbigailu konbentzional batetik abiatuta
Mantxola Akizu, Asier
2021-11-23
Barrenetxea, Apraiz, Lander Saila Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak Ikasturtea Lehenik eta behin, proiektuaren oinarri eta abiapuntu den garbigailu konbentzionalaren materialen zerrenda (BOM) atxikitzen da taula baten bidez. Memoriaren 2.4.1 LN Garbigailu baten atal nagusiak puntuan garatzen den deskripzioan aipatzen diren atal guztietako elementuak zerrendatzen dira, oinarrizko modulu batez (tamaina honetako garbigailu guzti guztiek eramango dituzten piezak) eta aukeratzeko dauden modulu ezberdinez osatzen delarik. Zutabeei dagokienez, nibela, posizioa, materiala, materialaren deskribapena, hornikuntza, kantitatea eta unitatea bereziten dira. Nibelari dagokionez, 1etik abiatuz material horren azpitik dauden beste piezak adierazten dira 2, 3 edo 4 nibelak bereiziz. Posizio zenbakiak BOM zerrendan materiala kokatzeko eta azkar identifikatzeko erabiltzen da. Materialaren kodigoak eta honen deskribapen txiki baten laguntzarekin posizio bakoitzeko materialaren nondik norakoak zehazten dira. Hornikuntzako atalean fabrikan bertan fabrikatua (B.F) edo kanpoko hornitzaile bati erosia (K.E) den ezberdintzen da. Jarraian, materialaren kantitatea eta hau neurtzen den unitatea adierazten dira. Material bakoitzaren azpian, fabrikan bertan produzitutako den kasuan, hau egiteko erabiliko den hasierako material totxoa ezartzen da. Puntu honetan, proiektuaren garapenean zehar I+D departamentuko teknikariak eskuragarri izan dituen makina guztien zerrenda atxikitzen da. Memoriako 1.1.2 Fagor enpresako makina ezberdinak atalean hesi sanitarioko garbigailuaren fabrikaziorako gehien bat erabili direnak ere aipatzen dira hemen. Puntu honetan Fagor Industrialeko I+D departamentuan garatzen den produktu baten kontzepzio eta merkaturatze prozesuan ematen diren pausuak laburtzen dituen kronograma atxikitzen da. 6.1 Proiektu plana atalean aipatzen den eginkizun eta betebeharren garapena egiteko oinarritzat hartu da, baita hesi sanitarioko garbigailua sortzeko eman diren pausuak ordenatzeko eta garapena antolatzeko. Hurrengo taulan fase bakoitzeko egitekoa, entregatu beharreko dokumentua eta eginkizun horen arduraduna zein den adierazten dira. Hito/Egitekoa Entregatzekoa Arduraduna I FASEA: DEFINIZIOA Bilaketa eta identifikazioa errazten aldera, diseinu prozesuan mantentzen den ordenaren arabera zerrendatzen dira:
science
addi-a6812ed558e9
addi
cc-by-nc 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/54165
Martxoaren 8A Euskal Herriko prentsan: interpretazio-markoak eta edukien ezaugarriak
Fernández Astobiza, Miren Itxaso
2021-09-15
esker onez Eta bat-batean amaitu egin da bidaia, bidaia luzea eta korapilatsua baina azkenean portura ailegatu naiz. Bidaia honetan lagundu nautenek eskertu nahi nituzke orain. Asko izan dira nire ondoan egon direnak. Lehenik nire zuzendari eta lagunari, Iñaki Zabaleta Urkiolari, bidea markatu baitu. Haren laguntza funtsezkoa izan zen bidaia hasteko. Eskerrak eman behar dizkiot tesi-prozesu honetan ikerketaarloan emandako laguntzagatik, eta HEKA ikerketa-proiektuari harrera egiteagatik, enpresa pribatutik unibertsitatera itzuli nintzenean. Kazetaritza eta Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitate sailkoei, Gizarte eta Komunikazio Zientziak Fakultateko langilego guztiari eta Bibliotekako langileei emandako laguntzengatik. Zaila da, ia ezinezkoa ez esateagatik, Jexuxmari Zalakaini nire bizitzako bidaian irakatsi didan guztia eskertzea, maisu, gero irakasle, lankide, eta batez ere laguna da. Laura Mintegi eta biok kilometroak egin genituen Jexuxmariri bisitatzeko Palentziako kartzelan. Bidaia horietan literaturari, unibertsitateari, maitasunari, bikote-harremanei, familiari eta bizitzari buruzko elkarrizketa luzeetatik sortutako adiskidetasunak betiko markatuko gaitu. Nire bizitzako bidaietan, bidaia feministak, bidaia militanteak, bizitza-bidaiak, une onenetan eta, batez ere txarrenetan, bidelagun izan ditudan lagun horiek guztiei eskerrak eman nahi dizkizuet ere, bizitza oso aspergarria izango lirateke zuek gabe. Batzuek ez daude jada baina bihotzean jarraitzen dute. Algunas lleváis mas de 30 años compartiendo mis caminos, mis locuras, mis tristezas y mis alegrias, Isabel, Silvia… 1988ko udako goiz batean udal-irrati batean ezagutu genuen elkar, eta harrezkero hainbeste ordu, proiektu eta emozio partekatu ditugu, ahizpa baino zerbait gehiago bihurtu zara, Arantza. Ez dut ahaztu nahi familia, eredugarriak izan zirenak eta nirekin bidaiatzen jarraitzen dutenak. Ekuadorren hilabete batzuk lan egiteko gonbidapena egin zenidan, eta zu, Aitor, (ber)ezagutzeko aukera izan nuen. Han konturatu nintzen pertsona ikaragarria bihurtu zarela, mila esker ematen didazun guztiagatik. Orain zure txanda da. Eskerrak Wafa Abderramani, bere jolasak eta barreekin eta etxeko korridorean ibilaldi amaigabeekin, entzierroa itxaropenez bizitzea lortu zuelako. 1. SARRERA 21 1.1 Feminismoaren irudia Euskal Herriko prentsan: Martxoaren 8aren analisia Albisteak ez dira errealitatearen isla, baizik eta errealitate horren irudikapen, errepresentazio eta interpretazio bat, albistearen narrazioa zenbait faktorez dago mugatuta, lehenengoa kazetariak egiten duen hautaketan: zer den albiste-gai eta zer ez, zeintzuk hitz hautatzen dira albiste horren lanketan, non eta nola argitaratzen den albistea. Albistea leiho bat da eta leiho horren bidez mundua ikusten dugu, mundua ikasten dugu. Albisteak zer jakin nahi dugu esaten digu, zer jakin behar dugu eta zer jakin beharko genuke. Leiho horren tamainak, leiho horren kristalaren koloreak, leiho horren kokapenak ikuspegi desberdina emango du, eta munduaren irudi aldakorra irudikatuko du. Lan honetan Hego Euskal Herriko prentsak Euskal Mugimendu Feministari eraiki dion irudia aztertu nahi da, irudi horren koloreak eta marrak/mugak ezagutzera eman. Kostatu zitzaidan gaia finkatzea,eta zehaztea, argi nuen emakumeak izango zirela ardatza, eta zehazki feminismoa landu nahi nuela, baina ez neukan oso argi nondik abiatu. Ideia artikulu baten irakurketak eman zidan, «Análisis del tratamiento de la mujer en la prensa española. Día Internacional de las Mujeres» (Gomez Patiño 2011). Hortik aurrera bidea disenatzea eta abiatzea bestetik ez zen gelditzen Feminismoak emakumeen esperientzian oinarritutako eta emakumeak menderatu dituzten iragan eta gaur egungo erlazio sozialak kritikatzen eta akabatu nahi duen teoria sozial eta praktika-multzo bat da, horrela gizarte justuago bat sortzeko. Azken helburua antolakuntza-forma generiko ez zapaltzaile eta mugitzen den gizarte bat sortzea litzateke (Legarde, 1997: 21, Gemma Nicolasek ekarria). Euskal Herria poliedrikoa da, eta horren adibide bat prentsa-aniztasuna da. Prentsa-eredu desberdinak ditugu, talde editorial handiak, Vocento adibidez, eta talde txikiak (EKT, Noticias Taldea, EKHE). Ideologikoki ere anitzak dira, esker eskuin banaketa klasikotik hasita, eta prentsa abertzale, ez abertzale 22 1- SARRERA banaketarekin jarraituz, aniztasun honen emaitza da lau probintzia hauetako kioskoetan gaur bertako bederatzi hedabide idatzi orokor aurki ditzakegula. Aniztasun horren isla dira aztertuko diren hedabideak. Hamaika egunkari hautatu dira, ahal den esparru ideologiko zein politiko zabalena ordezkatzeko. Hauek dira aztertutako hedabideak, BERRIA eta EGUNKARIA (EGUNERO), NAVARRA HOY, DEIA eta DIARIO DE NOTICIAS, EL CORREO eta DIARIO VASCO, DIARIO DE NAVARRA, EGIN eta GARA1, hau da, Hego Euskal Herrian argitaratu diren egunkari orokor garrantzitsuenak, zabaltasun ideologiko horren isla emango dutenak. Ikerketak hasieran Hego Euskal Herrian 1978 eta 2013 tartean argitaratu diren egunkariek nola irudikatu duten Martxoaren 8a aztertu behar zuen. Baina lana ia amaitutzat zegoenean 2018ko Martxoaren 8a eztanda bat izan zen gure gizartean eta mundu-mailakoan. Horregatik ezinbestekotzat jo genuen hura ere aztertzera. Ikerketaren denbora-lerroa 1978tik 2018ra doa. Bi mugarri nagusi daude hasiera-data hori hautatzeko, alde batetik DEIA eta EGIN egunkarien sorrera, urte horretan jaio baitziren (1997ko ekainean eta irailean hurrenez hurren) Bi egunkari hauek, ideologia abertzalearen inguruan kokatzen dira (Idoiaga eta Ramirez, 2002), trantsizio-garaian jaio eta denboran mantendu ziren2. Bestetik 1977. urteko abenduan Euskadiko Lehen Jardunaldi feministak antolatu ziren Leioako Unibertsitateko Campusean. Teresa Del Valle-ren arabera, Euskal Mugimendu Feministaren lehen mugarria litzateke. Sortze-mugarria lirateke jardunaldiok, identitate feministaren legitimatzaile (Del Valle, 1997: 75). Gure ikerketa gaur egun amaitzen da, uste baitugu 40 urteko ibilbide honek argituko dituela marrazki horren koloreak. Martxoaren 8a lehenengo aldiz 1911. urtean opatu zen Austria-Hungarian, Danimarkan, Suitzan eta Alemanian, Clara Zetkin ekintzaile sozialista deialdiari jarraituz. Urte bat lehenago, 1910.ean alegia, Emakume Sozialisten Nazioarteko II Bilkura egin zen Kopenhagen eta bertan Zetkin-ek, Alemaniako emakume sozialisten liderra zenak, emakumeen eskubideen aldeko eguna proposatu zuen, eta aho batez onartu zuten bertaratuta zeuden 100 emakumek. Eskaera horrek, 1 Euskadi Información at geratzen da hartutako epeak direla eta. 2 1988ko uztailaren 15an Espainiako Auzitegi Nazionalak EGIN itxi zuen eta bere Zuzendaria Javier Salutregi eta beste zenbait kide atxilotu zituen 1. SARRERA 23 oinarrian, Ameriketako Estatu Batuetako emakumeek 1908tik emakumeek botoa lortzeko ospatzen zuten "Women´s Day" zuen. Franko hil ondoren 1977. urtean lehenengo aldiz Emakume Langileen Eguna ospatu zen Hego Euskal Herrian. Egun hartan Bilbon 1000 bat emakume batu ziren eguna ospatzeko, (Anaitasuna, 1977). Hego Euskal Herriko prentsak azken 40 urtetan islatu duten Feminismoaren irudia aztertuko da eta horretarako Martxoaren 8 ardatza izango da, borroka egun honen inguruan Mugimendu Feministaren mezuak agendan sarten direla uste baitugu. Framing eta eduki-azterketan oinarritzen da lan hau. Metodo kuantitaboez gain, aldaera kualitatiboa ere kontutan hartuko da. Gure lehenengo helburua izango da nola enkoadratu duten feminismoa EHko egunkariek, zeintzuk eta zenbat frame edo koadratze-eskemak erabili dituzten azken 40 urtetan feminismoaz berri emateko. Bigarren helburu bat egunkari horien artean desberdintasun nabariak dauden edo ez ikertzea da, baita urteen poderioz enkoadre horiek aldatu diren. Badago hirugarren helburu bat, framing edo koadratze-teoria hauen ikerketa sakona egin eta gure errealitatea aztertzeko tresna baten oinarriak sortzea. Framinga ikertzerakoan, aditu batzuek bost enkoadre identifikatu dituzte gai baten inguruan informazioa eratzean: protesta-paradigma, giza interesa, konfliktoa, ondorio ekonomikoak, ardurak edo errespontsabilitatea, eta moralaren markoa. Feminismoaren kasuan Lind eta Salok aurkitutako 6 markoak erabili ditugu (Deabruaren markoa, tribializazioa edo hutsaltzearena, eskubideen aldarrikapena, tradizionala, politika esku-hartzea, eta borroka/ekintzaren kokapenarena). M8a informazio-gai edo ardatza bada, aurreko egunetako agendan markatuta egongo da, prebisioak eta aurre prestakuntza-lanak hedabidetako plangintzan agertuko dira. Eta ondorengo 3 egunetan erreakzioak eta balorazioak argitara emango dira. Honek asteburuak aztertzeko aukera ematen digu, non elkarrizketa edota erreportaje luzeak lantzeko aukera aurkituko dugun. Ale hauen hustuketa sistematikoa egingo da, eta informazioa, iritzia edota gehigarriak hartuko dira kontuan, baita grafiko zein binetak ere. Publizitatea ikerketatik kanpo geldituko da. 24 1- SARRERA Tesia egunkari bakoitzak feminismoari emandako trataera ulertzeko baliogarria izango da. Uste dugu desberdintasunak aurkituko ditugula, egunkarien ideologiari lotuta tratamendu eta jokaera desberdinak agertuko direla, baina ikerketak esango digu noraino edo zeri lotzen diren desberdintasun horiek, horretaz ikerketa mintzatuko da. Izan ere, honelako tesi batek balio sozial eta akademikoak ditu nagusi eta ikertzaileen marfilezko dorrean (Lazarsfeld-Adorno eztabaida 1940etan) bakarrik gelditzea ez da ona, baizik gizartera zabaltzea, hedabideen praktika ezagutarazteko eta, behar balitz, aldarazteko.. 1.2 Tesiaren egitura Ikerketa honen irakurketa egoki baterako irakurleak jakin behar du nondik nora joan. Tesi hau zortzi kapitulutan dago banatuta: irakurtzen ari zaren Sarrera, non gaia kokatu dugun eta tesiaren irakurketa-gida egiten saiatu garen; ondoren Corpus teorikoa, iker-galderak eta hipotesiak, metodologia, emaitzak eta ondorioak jasotzen dituzten kapituluak datoz. Azken bi ataletan erabilitako bibliografia eta eranskinak daude. Corpus teorikoan hainbat bide aztertu ditugu; alde batetik, feminismoaren definizioa bilatu ondoren, genero-ikasketetan sartu gara, bai Estatu Batuetan, bai Europan, Hego Euskal Herriko egoeran bukatzeko. Feminismoaren eta Emakumeen Askatze Mugimenduaren historian ere sartu gara, gaurko errealitatea ulertzeko funtsezkoa tresna zirudien. Hurrengo urratsa M8a finkatzea izan zen, nondik datorren eta nola finkatu den egutegian. Mugimendu global horrek munduan antolatzen dituen mobilizazioak eta horiek gure gizartean zehaztea aurrekari horien guztien ondorio zuzena izan zen. Bigarren ardatz bat emakumearen eta hedabideen arteko harremanak ikertzea izan zen. Harreman horretan hainbat norabidetan lan egin da, alde batetik emakume kazetarien historia, kazetaritzaren historiako liburuetan agertzen ez diren ezezagun horiek, bestetik emakumeak eduki periodistikoaren inguruan egindako ikerketak aztertu dira, baita feminismoaren tratamenduari framingaren 1. SARRERA 25 teoriak aplikatuz egindako ikerketa, eta amaitzeko, emakumeak enpresa periodistikoan duen papera ikertu dituzten lanak aztertu dira. Horrek guztiak egoeraren ikuspegi zabala izateko aukera eman digu, eta gure ikerketa diseinatzeko tresnak eskaini dizkigu. Hurrengo bi kapitulutan iker-galderak eta hipotesiak eta metodologia zehaztu ditugu. Aurretik esan dugunez eduki analisian eta framing-en teorietan oinarritzen da tesi hau. Gure hipotesiak eta ikerketa-galderei erantzuteko aproposa den metodologia bat diseinatzeko erabili ditugun tresnen azterketa sakona aurkitzen da hemen, baita zeintzuk izan diren gure unibertsoak, laginaren aukeraketa, unitateen definizioa eta kodifikazio-kategorien sistema osoa. Lan honetan erabili diren egunkarien ezaugarrien sintesi bat egitea erabaki genuen, izan ere horietako bakoitza baldintza eta testuinguru desberdinetan garatu da, eta guztiek dituzte historia eta ezaugarri propioak. Kontsultatutako zenbakien kokalekuen eskema ere erantsi dugu. Hemen ere EHUko Hemerotekako langileen profesionaltasuna eskertu behar dugu, han aurkitu baititugu gure lagin gehienak. Bosgarren kapituluan gure analisiaren emaitzak azaldu ditugu. Kapitulu hau bi ataletan banatu da: batetik, hasierako emaitzak (1978-2013) eta, bestetik, 2018ko datuak. Hori egiteko bi arrazoi nagusi daude: batetik, 2018rako ia bukatuta zegoen kapitulua, eta urte horretako datuak bateratzea zaila zen. Bestalde, 2018ko lagina oso handia zen, eta konparazioa desorekatuegia. Horregatik hartzen da bi atalak egiteko erabakia. Kapitulu honetan, alde batetik, irakurketa kualtatibotik abiatuta, aztertutako urteen testuinguruaren panoramika bat egin da, M8aren ospakizuna garaiko gizartean kokatzeko, eta, ondoren, laginaren azterketan lortutako emaitzak aztertu dira. Doktorego-tesi hau seigarren kapituluarekin amaitzen da. Honetan emaitzen laburpena eta planteatutako hipotesiekiko erlazioa aurkezten dira, bai eta ondorioak eta etorkizuneko ikerketa-ildoak ere. Zazpigarrenak erreferentzia bibliografikoak ditu. Eta zortzigarrena eta azkena eranskinei dagokie. 26 1- SARRERA 1.3 Zenbait ohar Sarrera hau amaitu aurretik, zenbait ohar egin behar dira doktorego-tesi honen idazketari buruz. Erabilitako hizkuntzari dagokionez, euskaraz idaztea eta garatzea izan da nire hautua. Ezin bestela izan. Nire jatorriak Lamiakon (Leioa) eta Portugaleten daude, amamen belaunaldian euskara galdu zuen familia batekoa naiz, baina nire amaren adore eta ahaleginari esker, lau neba-arrebek euskaraz ikasi ahal izan genuen. Bi urterekin jarri ninduten harremanetan euskararekin lehen aldiz, Francoren garaian, Portugaleteko Elai Alai entsaio-lokalean haurtzaindegi txiki batean. Geroztik nire ikasketa-ibilbide guztia hizkuntza honetan landu dut, salbuespen batzuekin. Unibertsitatean ere euskaraz ikasi nuen, Kazetaritzako hasierako euskal adarrak euskaraz bizitzea posible zela erakutsi zidan, eta Udako Euskal Unibertsitatean (UEU) euskaraz ikertzea dibertigarria ere izan zitekrela ikasi nuen. Euskara batua erabili da, Euskaltzaindiaren arauak modu ahalik eta estuenean betez. Hego Euskal Herriko prentsa aztertu dut, hau da, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako prentsa. Iparraldea alboratu dut arrazoi praktikoengatik, ez baitut frantsesa ezagutzen. M8a eta martxoak 8a bereiztu ditut. M8a Emakumaren Nazioarteko Egunari aipatzeko erabili dut, martxoak 8a, aldiz, datari dagokio. Agian, paragraforen batetan aldatuta ikusiko duzue, barka endredoa. Egunkarietako izenak MAIUSKULA TXIKIETAN idaztea erabaki dut irakurketa errazteko. Baita Emakunde edo Nafarroako Berdintasuna Institutua aipatzeko. Bibliografia kudeatzeko Zotero kudeatzaile bibliografikoa erabili dut, euskarara moldatuta. Software librea da, edozeinek eskura dezake eta euskarara itzulita dago aspaldian, horiek izan ziren nire arrazoi nagusienak erabaki hau hartzeko. Erabilitako bibliografia hiru hizkuntzetan dago, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Corpus teorikoan gaztelaniaz eta ingelesez aukeratu ditudan aipuak euskaratu ditut, Jexuxmari Zalakainek lagundu dit hainbat itzulpenetan. Egunkariekin egindako aipuak berriz ez dira itzuli, egunkari bakoitzak hautatu duen hizkuntza errespetatu da. Hori ere esanguratsua baita. 1. SARRERA 27 Bibliografian autoreen izen abizenak osorik erabili ditut, arrazoi nagusi bategatik, izan ere, badakigu lehenengo hizki baten atzean autorea emakumea dela asmatzea zaila egiten dela, eta erakutsi nahi dut hemen erabiltzen diren lan asko emakume ikertzaileek egin eta idatzi dituztela. Hizkuntz orrazketan ere lagundu dit Zalakainek. Zaila egiten zait eskerrak ematea egin duen lan desinteresatuagatik eta erakutsitako pazientziagatik. 2. CORPUS TEORIKOA 31 2.1 Feminismoa Atal honetan, sarrera txiki baten ostean, tesi honen funtsean dauden bi kontzeptu nagusi definitu eta azalduko ditugu, feminismoa eta patriarkatua. 2.1.1 Sarrera XXI. mendeko emakumeen egoera soziopolitikoa ulertzeko emakumeek historikoki jasan duten diskriminazioa ikusi eta azaleratu behar da. Emakumeok historikoki ikusezinak izan gara gizartearen edozein arlotan, bai zientzian, baita historian, artean, hedabideetan, eskola-liburuetan, enpresako agintaritzan, politikan edota ekonomian ere. Fenomeno honen atzean munduaren ikuspegi androzentrista ez ezik, emakumeok gure hezkuntza eta giza garapenean izan ditugun zailtasun, oztopo eta debekuak daude. Oraindik ere emakumezkoen presentzia urria eta murritza da gizartearen edozein esparrutan, nahiz eta azken urteotan egoera honi buelta emateko saiakera, eta lorpen, anitz egon diren. Ikusezintasun honen arrazoiak ugariak dira: historikoki emakumezkoak botere-zirkuluetatik kanpo gelditu dira, emakumeak esfera pribatuetan mugatuta egon dira, gizonek esfera publikoa dominatzen zuten bitartean. Androzentrismoak, hau da, «Gizonezkoa unibertsoaren erdigune eta gauza guztien neurri bezala hartuta»3 (Sau 2001, I:45) errealitatea deformatu du, zientzia baldintzatu, eta eguneroko bizitzan eragin nabarmena izan du. Edozein ikerketa edo azterketa fokatzerakoan gizonezkoen errealitateak bakarrik hartu ohi dira oinarritzat, baina horren ondorioak orokorrak balira bezala ematen dira, hau da, gizon eta emakumeei dagozkiela esaten da, eta honek emaitzen desbirtualizazioa dakar. Azterketa eza honek emakumeen ikusezintasun historikoa sorrarazi du. Ikusten ez dena ez da existitzen. Oinarrian gizartearen ikuspegi androzentrista dago, non gizonek, botera bereganatu zutenetik, mundua haien ikuspegira moldatu duten. 3 «El Hombre es el centro y medida de todo». 32 2-CORPUS TEORIKOA Antropologoek herrien ohiturak ikertzen zituztenean, askotan, soilik gizonezkoen esperientzietan oinarritzen ziren, horrela emakumezkoen soslaia ikusezin bihurtzen zuten, eta gizartearen zati bat islatu, ez osorik. Egoera honetaz jabetuta, 1950-60ko hamarkadetan zenbait emakume ikertzaile feministak Emakumezkoen Ikerketak garatu eta bultzatu zituzten AEBko eta Europako Akademian. Ana de Jorge-ren arabera, ikertzaileak ez dira ados jarri Emakumezkoen Ikerketak definitzeko garaian batzuentzat feminismoak teoria oso bat garatu du, beste kasu batzuetan metodologia feministari garrantzia ematen zaio, eta ikerketa- metodo feminista bat eratu dela esaten da. Ikerketa hauetan ikertzaileak ikuspuntu berri batetik arakatzen du ikerketa-gaia, eta horretan gehiengoa ados dago. Autore honen arabera ezin dugu ahaztu ikerketa hauen jaiogunea ez dela izan zientzia-arloa, baizik eta emakumezkoen eskubideen aldeko borroka, eta hori ekidin ezina dela (Jorge, 2004, 25. or.). 2.1.2 Feminismoaren definizioa Ilustrazioaren oinarria gizonen arteko berdintasunaren printzipioan oinarritzen bada, feminismoak oinarri hori baldintzapean jarriko du, eta gizonen eta emakumeen arteko harremanen antolaketan jarriko du gakoa. Marcela Legarde, feminismoak definitzean, horrela mintzatzen da: «Feminismoak defini ditzakegu mugimendu sozial feministak garatutako politika praktiko eta teoria sozialen multzo gisara, lehengo eta egungo emakumeen menderakuntza-harremanak kritikatu eta amaiera emateko zein, gizartea justuago bihurtzeko xedez eraldatzeko, borrokatzen direnak. Azken helburua erakundetze-modu generikoko, eta ez zapaltzaileko gizartea, mugimenduan dagoena, antolatzea litzateke»4. Emakumeek emakume izateagatik jasaten duten diskriminazioaz ohartuta, teoria eta praktika politiko bat eratu dute diskriminazio horri aurre egiteko eta gizartean aldaketa bat emateko: Feminismoa. Gizarte-mugimendu eta filosofia politikoa da aldi berean feminismoa, batzuetan mugimendu moduan izan du 4 «Podriamos definir feminismos como el conjunto de politicas prácticas y teorias sociales desarrolladas por el movimiento social feminista que critican las relaciones pasadas y presentes de sometimiento de las mujeres y luchan por ponerles fin, y transformar, así, la sociedad para hacerla más justa. El objetivo último sería contruir una sociedad con formas de organización genérica no opresiva y en movimiento». 2. ORPUS TEORIKOA 33 indarra, sufragismoaren garaian adibidez, eta beste batzuetan teoria politikoan murgildu da. Feminismoaren oinarrian (hasieran) emakumeen eskubideen ahalduntze-prozesua dago, emakumeek beraien eskubideen urraketaz kontzientzia hartu zutenean eta hauen aldarrikapena egiten hasi zirenean. Kontzientzia-hartze hori feminismoaren lehen urratsa da. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoak honako definizioa ematen du: «Feminismoa: iz. Emakumeen eskubideak eta estatusa zabaldu eta sakontzea helburu duen teoria eta mugimendu soziopolitikoa. Emakumeek patriarkatuaren baitan gizonezkoek osatutako giza taldearekiko menpekotasuna eta esplotazioa jasan eta jasaten dituen giza taldea osatzen dutela oinarritzat hartuz, bere sexuaren askapenerako gizarteak behar dituen aldaketak eragin nahi ditu feminismoak» Eta Lur hiztegi Entziklopedikoak eta Espainiako Hizkuntzaren Errege Akademiak (22. Argitalpena) doktrina kontzeptua erabiltzen dute Feminismoa definitzeko: «Emakumearen eta gizonaren eskubide-berdintasunaren alde egiten duen doktrina» da, eta «Emakumeen aldeko gizarte-doktrina, zeintzuei ematen baitzaizkie iraganean gizonei bakarrik zegozkien ahalmenak eta eskubideak»5 hurrenez hurren. Baita Maria Moliner-en Hiztegian ere: «Emakumeen eta gizonen eskubideen arteko berdintasuna bidezkotzat duen doktrina»6 (1981). Victoria Sau-k filosofa feministak emakumeek kontzientzia hartzean jartzen du indarra, emakumeak patriarkatuak inposatzen duen dominazioaz eta esplotazioaz jabetzen direnean eragiten duten mugimendu askatzailea da, hemen definizioa: (2001, I:121): «Feminismoa XVIII. mendearen bukaera aldera formalki hasten den mugimendu sozial eta politikoa da, eta adierazten du emakumeen talde zein kolektibo gisa, patriarkatu barruan, berorren produkzio-ereduaren fase historiko ezberdinetan, gizonen kolektibotik jasan eta jasaten duten zapalkuntza, menderakuntza eta esplotazioaz kontzientzia hartzea, zeinak 5 Doctrina social favorable a la mujer, a quien concede capacidad y derechos reservados antes a los hombres. 2. m. Movimiento que exige para las mujeres iguales derechos que para los hombres. 6 «Doctrina que considera justa la igualdad de derechos entre hombres y mujeres» eta «movimiento encaminado a conseguir esa igualdad». irizpideak aplikatuz. Bere teoria esaldi ezagun batean laburtu zuen, «Emakumea ez da jaiotzen, egin egiten da»10. Hamahiru urte beranduago, 1963ean, Betty Friedan-ek La mística de la feminidad lanarekin emakumeak esfera publikora salto egitera bultzatu zituen, Alicia Puleo-k (2007, 19) jasotzen duenez. «etxekoandre ia perfektu haiek, depresio-zantzu ugari eta guzti, jasaten zuten "izenik gabeko gaitzaren" kontrako erremedioa politikaren, soldatapeko lanaren, kultur kreazioaren, politikaren mundura ateratzea besterik ez zen»11. Emakumeen identitate-arazoekin kezkaturik, Friedan-en ustez bigarren mundu-gerraren ondorioz gertatu zen egoera ekonomikoaren gorakadak egonezina sortu zuen emakumeen artean, menpekotasun-harremanak agerian utziz. «Emakumea da, gizonarekin harremana den heinean»12. Emakumea "Bestea" da, gizonarekin alderatzen da izateko. Bi autore hauek, Friedan-ek eta Beauvoir-ek, hurrengo urteetako feminismoaren garapen teorikoren oinarriak jarri zituzten. Feminismoa justizian oinarritzen den diskurtso politikoa da, Nuria Varela-k esaten duenez (2005): «Feminismoa justizian oinarritutako diskurtso politikoa da. Bizi duten errealitatea aztertu ondoren, soilik emakume-izate hutsagatik jasaten duten diskriminazioaz kontzientzia hartu eta haiekin amaitzeko, gizartea aldatzeko, antolatzeko erabakia hartzen duten emakumeek teoria eta praktika politiko bat artikulatu dute. Errealitate horretatik hasita, feminismoa filosofía politikoa eta aldi berean herri-mugimendu moduan artikulatzen da»13. Emakumeek, bizi duten errealitatea aztertu ondoren, egoera injustu batean bizirauten direla konturatu dira, eta horri aurre egiteko eta gizartea aldatzeko teoria eta praktika politiko bat eratu dute, Feminismoa hain zuzen. Mary Nash-ek Feminismoaz hitz egiten du, alegia, pluralean. Honen ustez ez dago feminismo bakar bat, baizik eta hainbat korrontez osatutako mugimendu konplexua: «Pentsamendu feminista eta, mugimendu soziala den heinean, gaurkotasun handieneko adierazpena fenomeno historiko konplexuak dira, manifestazio uniformetara mugatu ezin diren hainbat adar dituena. Ez dago feminismoaren kanon unibertsal bakarra»14 (2005, 68). Feminismoa etengabe birplanteatzen den kontzeptua dela dio Nash-ek: «Feminismo terminoaren definizioa ikerketa historikoetan ez da beti berbera izan, aldiz faktore horien arabera birformulatuak izan dira. Haren interpretazioa etengabe birmoldatzen ari da »15 (2005, 68). Nash-ek abiapuntutzat Akkerman eta Stuurman holandar historiagileek 1998an emandako definizioa hartzen du. Historiagile hauek zenbait gai hartzen dute aintzat Europako feminismoaren historia azaltzeko: «misoginia eta gizonaren gorentasuna, emakumeen egoera ez zela egitate natural bat, baizik eta hobetu zitekeela, taldeidentitatea, genero-identitatean, emakumeen izenean hitz egiteko gogoa eta sexu femeninoaren defentsa»16 (Akkerman eta Stuurman 1998). Definizio honetan bi elementu bereizten dira, gizonaren gorentasuna eta emakumeen egoeraren aldaketa-nahia. 2. ORPUS TEORIKOA 37 Gaur egun ez dugu Feminismo bateratu batez hitz egiten, Feminismoak adar ugari ditu, hala nola ekofeminismoa, desberdintasunaren feminismoa, Queer teoriak edota ziberfeminismoa, beste askoren artean.. Beste korronte batzuek feminismoz eta islamez, feminismo postkolonialistaz edota emakume indigenen feminismoez hitz egiten dute17. Emakumeen Munduko Martxa mugimenduaren arabera feminismoa pentsamolde bat da, munduari begiratzeko beste modu bat. Desberdintasunak azpimarratzetik harago doan pentsamoldea da eta desberdina denarekiko beldurra betikotzen duen sistema ezabatzea da bere xedea, desberdintasunarekiko gorrotoa eta indarkeria pizten duen sistema, alegia18. 2.1.3 Patriarkatua Patriarkatua Grezian eta Erroman sortutako sistema da, sistema horretan etxe bakoitzeko familia-buruak botere legal eta ekonomiko osoa zuen familiako beste kideen gainean, bai gizonen eta baita emakumeen gainean ere. Zentzurik zabalenean hartuz gero, gizonek familiako emakume eta haurrengan duten nagusitasunaren adierazpena eta instituzionalizazioa da, eta nagusitasun maskulino hori gizarteko emakume guztiengana zabaltzea. Teoria feministek, ordea, kontzeptua eguneratu eta honela definitu zuten: Patriarkatua gizarte-ordena bat da, zeinak sexua ezartzen duen marka gisa, pertsona bakoitzari jarduera, zeregin, harreman eta botere zehatz batzuk esleitzeko. Botereen, hierarkien eta balioen sare egituratu horrek maskulinotasunaren eta femeninotasunaren eredu jakin batzuk proposatzen ditu, unibertsal, dikotomiko eta elkarren arteko aurkari gisa. Horren arabera, gizonek gizarteko erakunde garrantzitsu guztietan dute boterea, eta emakumeei haietan sartzea galarazi zaie, baina ez du esan nahi emakumeek batere botererik, eskubiderik edo baliabiderik ez izatea. Menderapen-sistema hori sexu biologikoaren bitartez justifikatzen denez, ezartzen duen ordena normalean naturaltzat hartzen da eta ezin eralda daitekeen eraikuntza sozialtzat. 17 "Los feminismos a través de la historia" webguneak hasiera puntuak ematen digu gai honetan sakontzeko, De Miguel Alvarez 2007. 18 http://2010emakumeenmundumartxa.blogspot.com.es/ Emakumeen ikasketen arabera, gizonen eta emakumeen arteko asimetrien existentzia gizarte-eredu patriarkalaren ondorioa da. Gizarte patriarkalaren egituraren muinean familia legoke, eta gizonaren autoritatea familia barruan abiapuntua litzateke talde sozialaren botereaz jabetzeko. Gerda Lerner-ek definizio hau eman zuen: «Gizonek emakumeen eta familiako neska-mutilen gainean duten nagusitasunaren adierazpena eta instituzionalizazioa; nagusitasun hori gizarte osora hedatu da»19 (Lerner eta Tusell 1990). Horren arabera, gizonek gizarteko erakunde garrantzitsu guztietan dute boterea, eta emakumeei haietan sartzea galarazi zaie, baina ez du esan nahi emakumeek batere botererik, eskubiderik edo baliabiderik ez izatea. Alberdi eta Matas-ek esaten dute patriarkatua ezagutzen diren kultura guztietan eredu izan dela eta, hain zuzen ere, hori bere tresnarik indartsuena dela, unibertsitalitate horrek ematen dio legitimitatea, naturan oinarritutakoa balitz bezala (Alberdi eta Matas, 36–39). Nuria Varela-k (2005, 177) Dolores Reguant-en (1996) definizioa ematen digu: «Gizonaren autoritatean eta lidergoan oinarrituriko antolamendu-modu politiko, ekonomiko, erlijioso eta soziala da, non gizonen nagusitasuna dagoen emakumeekiko; senarrarena emaztearekiko; aitarena ama, seme eta alabekiko; zaharrena gazteekiko eta aitaren ondorengo lerroarena amarenarekiko. Patriarkatua gizonen botere-hartze historikotik sortu da, zeinak emakumeen sexualitateaz, erreprodukzioaz eta haren produktuaz, seme-alabez, jabetu ziren, aldi berean mitoen eta erlijioen bitartez ordena sinbolikoa sortu eta egitura posible bakartzat iraunaraziz»20. 2. ORPUS TEORIKOA 39 Gizonen boterean oinarritutako jendartearen hasierako antolaketa honek emakumeak gizonen mende jartzea ekarri zuen. Genero-bereizketak jendarteantolakuntza horretan dauka funtsa, zeinak, aurre zehaztatze biologizista baten laguntzaz, komunitatea bi taldetan bereizten duen. Talde horiek (gizonak eta emakumeak) ez daude maila berean, eta haien ekintza-esparrua ere ez da berdina (kanpo-eremua vs eremu pribatuak). Abiapuntu horretatik rolen eta guneen banaketa bat ematen da jendartean, gizonak esparru publikoaz jabetzen dira, baita lan produktiboaz, boterea bereganatzen dute eta hornitze-lanak ere bai. Emakumeak, aldiz, eremu pribatuetan gelditzen dira, etxe barruan, eta ugalketa eta zaintza-lanak bereganatzen dituzte. Bi eremu horiek modu ezberdinean baloratuak izango dira eta horrek emakumezkoen esparrua eta lana gutxiestea ekarri du. Banaketa honetatik gizon eta emakumeen gaineko sinesmen batzuk sortu dira, gure sozietatearen imaginarioan finkatu direnak, adibidez, gizonak arrazionalak dira eta emakumeak emozionalak, gizonek bizitza publikorako gaitasun gehiago dute eta emakumezkoek, berriz, afektibitatea eta sentsibilitatea areagotua dute, gizonak aktiboak dira eta emakumeak pasiboak, edota gizonek sexu-premia handiak dituzte eta emakumeek ez (emakumeek maitatu egiten dute, gizonek desiratu) eta abar luze bat,(Limone Reina 2003). Autore honen arabera, jendarteak emakumeen bereizketa egiten du atributu horien arabera, hau da, emakume onak atributu horiek dituzte, eta aldiz, atributu horiek ez dituzten emakumeak gizarteak gaitzesten ditu. Bosch, Ferrer eta Alzadora-ri jarraiki (2006), patriarkatua ez da bakarrik gizonei botere eta abantaila gehiago ematen dien gizarte-antolakuntzako sistema bat; horrez gain, ideologia bat ere bada, hau da, boterearen egoera hori legezkotzat jotzen duen eta horri eusten dion sinesmen multzoa da. Ideologia horrek oinarrizko bi sinesmen hauek ditu oinarrian: a) Bizitzaren arlo guztietan gizonek emakumeen gainetik duten boterea eta aginpidea legezkotzat jotzen duen sinesmena –arlo pribatuan ere bai, hau da, ezkontzan edo bikotekidearekin–; eta b) Ideia edo sinesmen horiek hausten dituzten emakumeen aurkako indarkeria justifikatzen duen sinesmena edo jarrera, uste baitute emakume horiek gizartea antolatzeko eredu horren aurkako eraso direla. Emakumeari buruzko ideal patriarkalaren oinarrian emakumeak buru-belarri aritzeko eta besteak zaintzeko duen gaitasuna dago. Lagarde-k (2001) dioenez, emakumeek, beste batzuentzako izaki gisa eratuta daudenez, besteengan uzten du autoestimua, eta, neurri txikiagoan, baita gaitasunak ere, eta hori guztia agindu horiek barneratzearen ondorio da. Horrek esan nahi du eredu femenino hori balioespen pertsonalerako irizpidea dela, eta itxaropenak eta desirak, aintzatespena eta gizartearen onarpena eratzen dituela. Pierre Bourdieu-k indarkeria sinbolikoaren kontzeptua erabiltzen du, dominazio-harremanak aztertzen dituenean. Indarkeria sinbolikoa da, alor edo kokapen sozial bati halabeharrez loturik dagoen gizarte-dominazioko agenteak barneratzea. Dominazio hau kontzientziaren azpitik dago eta ez da oinarritzen subjektueen arteko dominazioan, gizabanako batek beste baten gainean duena hain zuzen, baizik egiturazko dominazio batean, kokapen bat beste baten gainean. Egitura hau, agenteek duten kapitalaren arabera egiten da, eta biolentoa da, zeren agenteek ez baitute antzematen. Indarkeria hau, beraz, gutxiagotasun-uste edo ezdeusaren sentimendu-iturri izan daiteke: sufritua baino ezin daitekeena izan; inolaz ere ez objektibatua. Biolentzia sinbolikoak bere oinarria talde sozialen hierarkizazioari loturik dagoen sailkapen-eskemen legitimazioan aurkitzen du. (Bourdieu 2000, 12). Biolentzia honek klase dominatzaileen jakinduria, baloreak eta irizpideak baliodun bakarrak bailiren aukerazten ditu, horrela euren mantentzea eta erreprodukzioa bermatuz. Eta aldi berean besteen irizpide eta baloreak mespretxatu eta ukatzen ditu. 2.2 Ikasketa Feministak eta Generokoak Atal honetan Ikasketa feministen sorreraz eta garapenaz arituko gara, baita genero-kontzeptua nola definitu den ikasketa horietan argitzen ere. 2.2.1 Sarrera Emakumeei buruzko ikerketa sistematizatua, "Ikasketa Feministak" edo "Women"s Studies"21 deituak, XX. mendearen azken hamarkadetan zabaldu ziren Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan, unibertsitateko irakasle emakume militanteen eskutik, mugimendu feministaren bigarren olatuak bultzatuta. Kapitulu honetan ikasketa hauetara hurbilduko gara laburki, gure corpusaren sustraiak kokatzeko. Irakasle horiek beraien ikerketetan eta dozentzia-lanetan berdintasunaren aldarrikapena sartu zuten, mugimendu feministaren ildo ideologikoari jarraipena emanez. Aurreko hamarkadetan hainbat lan kaleratu ziren emakumeen egoera desberdinak aztertzen zituztenak, baina benetako hazkundea 70eko hamarkadan, eta batez ere 1977tik aurrera22 izan zen. Fenomeno honen ugalketan Parisko 68ko maiatzak zeresan handia izan zuen. Ikasketa hauek Genero23 hitzarekin ere lotu dira, "Gender Studies", Bosh eta Ferrer ikertzaileen arabera, feminismoarekin lotura zuzena daukate, «Genero ikasketak ikasketa feministak dira»24 (2002, 237); bestalde, Flecha-ren hitzetan hau ada genero-ikerketaren definizioa: «ikasketa batzuk, zeinek diziplinak berriztatu nahi dituzten zientziaren ikuskera objektibo eta neutroa kuestionatu eta kritikatzen dituzten kategoria analitiko eta interpretaziozkoak erabiliz»25 (Flecha García 1999, 225). Mary Evans-ek honela azaltzen du orain arteko zientziaren objektibitate eza: «iradoki [gure gizartean] ezagutzaren postulatu unibertsalak faltsuak eta partzialak direla, sexu bakar baten, maskulinoaren noski, esperientzietan oinarritzen direlako, hortik androzentrikoa delakoa –hots, gizonezkoa- erreferente nagusi eta bakarra izan dena»26 (Evans 1998, 196). Esan dugu ikerketa hauek berez feminismoarekin lotura zuzena daukatela, hain zuzen ere bigarren olatuko feminismoarekin. Ana de Jorge-k azaltzen duenez: «Emakume-ikasketen hasieran emakumezkoen memoria eta ahotsa erreskatatu nahi bazuten, hortaz ikasketen objektu berri bilakatuz, gaur egun mundua bi sexuen arteko tentsio sozial gisara berrinterpretatu nahi duen gero eta korronte indartsuagoa ageri da»27 (Jorge Alonso 2004, 23). Isabel Torres-en arabera Genero ikasketak eta Emakume ikasketak sinonimotzat hartzeak ez du esan nahi emakume eta gizonen artean ezagutza desberdina dagoenik, baizik eta gure kulturaren sormenean errotuta daudela desberdintasun hauek: «… ez da emakumeen ezagutza eta gizonen ezagutza dagoela, hasieran bizitza intelektualari buruzko txosten feministek iradokitzen zutenez [eta "Emakume ikasketak" formulazioak pentsaraz zezaketenez"], baizik genero-presuntzioak gure kulturaren sormenean ehunduta daudela»28 (2003a, 9). Feministek oso argi ikusi zuten arazoaren ardatza Androzentrismoa zela, aurretik esan dugun bezala, "gizonezkoa unibertsoaren erdigune eta gauza guztien neurri bezala hartuta" (Sau 2001, I:45). Androzentrismoak berekin dakar emakumeen eta euren munduaren ikusezintasuna, emakumezkoen begiradaren ukazioa eta emakumezkoek egindako ekarpenak ezkutatzea, gizona erdian jarriz gauza guztien neurria balitz bezala. Mugimendu feministek agerian utzi nahi izan dute zientziaren androzentrismoa, hau da, zientziaren kontzeptualizazio-eraketa gizonezkoen ikuspuntutik eraikia izan dela, emakumeen ikuskera kontuan hartu barik. Horren adibide, pentsamendua kategoria dikotomikoetan egituratzea izango litzateke (publiko eta pribatu, objektibotasuna eta subjektibotasuna, arrazoia eta sentimendua…). Dikotomia hauetan kategoria maskulinotzat hartzen direnek arrazoia, objektibotasuna, publikoa, garrantzi handiagoa daukate eta femeninotzat jotzen direnak, ustez balio gutxiagokoak bailiren hartu dira. 2.2.2 Generoaren definizioa Generoa, aldagai sozial gisa, gaur egungo feminismoaren ekarpen nagusienetarikoa da. Aldagai hau gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak aztertzeko jaio zen. Teoria Feministak sexuaren eta generoaren arteko banaketa egiten du. Sexua, giza-espeziean iraunkorrak diren ezaugarri biologiko batzuek gauzatzen dute eta ez du zer-ikusirik ingurune sozialarekin. Generoa, berriz, desberdina da testuinguru sozial eta kulturalaren arabera, eta jendarteak pertsonei, duten sexuaren arabera, ezartzen dizkien gaitasun-, jokaera- eta jarrera-multzoaz osatuta dago, horrela generoa aldagarria da, sozialki eta kulturalki berreraikitzen den kontzeptua. Gerda Lerner-ek dioenez, generoa «sexu bakoitzari, gizarte jakin batean eta une jakin batean dagokion jokamolde egokiaren definizio kulturala da»29 (1990, 339). Genero hitzaren lehenengo esanahia ezaugarri komun bat edo batzuk dituzten izakien multzoa da30. Feminismoaren diskurtsoak adierazi digu ezaugarri horiek ez direla jaiotzetikoak baizik eta bizitzan zehar hartzen edo esleitzen direla. Genero kontzeptuaren oinarria da femenino eta maskulino identitateak eraikuntza kulturalak direla, eta ez gertaera naturalak edo biologikoak. Sexua eta generoa ez dira sinonimoak, sexuaz hitz egiten dugunean biologiaz ari gara: generoaz hitz egiten dugunean, aldiz, emakumeei eta gizonei esleitutako jokabide eta arauez hitz egiten dugu. Azken finean generoa sexuaren interpretazio kulturala da, hau da, gizarteak sexu bakoitzari esleitzen dizkion rolak, identitateak, portaerak eta funtzioak. Kontzeptu honen lehenengo harria Simone de Beauvoir-ek jarri zuen 29 El género es la definición cultural de la conducta que se considera apropiada a los sexos en una sociedad y en un momento determinados. 30 Harluxet Hiztegi entziklopedikoan honako hau da Genero hitzaren definizioa: iz. 1. Ezaugarri komun bat edo batzuk dituzten izakien multzoa. 2. BIOL. Bizidunen sailkapenean, familia baino txikiagoa den eta oso antzekoak diren espeziez osatuta dagoen taxonomi taldea. 3. HIZKL. Izenak, propietate formaletan oinarrituz, hainbat klasetan sailkatzen dituen kategoria gramatikala. 4. LIT. Arau- eta estilo -ezaugarri multzo berezi batzuek mugatutako literatur lanen kategoria. Genero dramatikoa, epikoa. 5. Ik. jenero. • genero-pintura. ART. Eszena familiar eta herritarrak irudikatzen dituzten obrak biltzen dituen kategoria. adierazteko modu bat. Definizio honen arabera, generoa da gorputz sexuatuaren gainean inposaturiko kategoria soziala»35 (Scott 1990). Horregatik Genero kontzeptu hau ikerketaren ildo guztietan aplikatu behar dela esaten du, desberdintasunak azaltzen duelako eta horren zergatiak. Zeregin bat, femeninoa denetik, hau da, emakumeen zereginekin lotuta ikusten denetik, gutxiesten da, nahiz eta gizonek egin. Eta bestalde, emakumeek gizonezkoen postuak betetzen dituztenean ez daukate botere-maila berdina, eta gaizki ikusiak dira askotan. Maria Ramos-ek generoaren definizio bat ematean botere-harreman asimetrikoak aipatzen ditu: «Gizon eta emakumeen identitate subjektiboen jatorri erabat sozialak adierazteko modu bat. Definizio honen arabera, generoa da gorputz sexuatuaren gainean inposaturiko kategoria soziala»36 (1995, 88). Gisela Bock-ek ildo bera hartu du. Esaten du historiaren historia aztertzerakoan emakumeen ikerketak ezin direla bakarrik sexuari lotu, baizik eta gizartearen arlo guztiak kontuan hartu behar direla, baita gizartearen egiturak ere. Generoaren pertzepzioa harreman konplexu baten isla da, beraz emakumeen historia egiterakoan ez da emakumeen miaketa soil bat egin behar, baizik eta emakumeen eta gizonen arteko harremanen ikerketa eta baita emakumeak beste emakumeekiko harremanak ere. Pertsonen arteko harremanetan finkatu behar da, eta ez banaketa eta desberdintasunetan. Gizonezkoen arteko harremanak historian askotan aztertu dira, beren alde militar, politiko edota ekonomikoetan, baita familiartekotasunak ere. Adibide batekin argi ikusten da, gerren kasuetan orain arte gizonezkoen arteko harremanak aztertu dira gehien bat (mendebaldeko kasuan gutxienez, gerrak gizon-taldeen arteko liskarrak izan dira) baina ez da aztertu gizonen historia balitz bezala; baizik historia orokorraren aterkipean argitaratu dira. Emakumeentzat gerrak beste aurpegi bat dauka, biolentziaren biktima, garaipenaren saria, ekonomiaren eta etxearen ardura, prostituzioa edota mugimendu pazifisten agerpena. Fenomeno hauek guztiak gerrak eragindakoak dira, baina orain arte, ez dira historia orokorraren parte izan, emakumeen historiaren parte baizik (Bock 1991). Alicia Puleo-k Filosofiaren ikuspegitik aztertu du Genero kategoria, eta sexuen arteko botere harremanak azaltzeko baliagarria zaio; alde berean feminitatearen eta maskulinitatearen eraikuntza historiko-sozialaren azterketa kritikoa egiteko erreminta da. Genero kontzeptuak bi sexuen arteko dialektikaz hitz egiten du, beraz ez da emakumearen eta feminitatearen ikerketa, baizik eta emakume eta gizonen arteko harremanen ikerketa. Azkenik giza espeziaren erdia baztertu duen diskurtso deformatzailea salatzeko borondate etiko eta politiko bat da (Puleo 2000). Lola G. Luna-k Generoaren eta diskurtsoaren arteko harremanak aztertzen ditu. (González Luna 2002). Historiagile honentzat, mintzaira ez da bakarrik hitzak edo lexikoa; "esanahi-eredu" bat eratzen du. Adibidez, emakumeen boto- eskubideak berdintasun formala ekarri eta paritatearen kontzeptua sortu zuen, aurretik existitzen ez zena. Ikerketa bateko marko teorikoan genero-perspektiba txertatzeak zera dakar:  Harreman horiek sozialki ta historikoki eman dira eta pertsonen baitan daude.  Generoen artean ematen diren botere-harremanak ikustea, gehienetan gizonen alde eta emakumeen kalterako.  Gizartean saretuta daude eta beste harreman sozialetan artikulatzen dira, etnia, adina, erlijioa… Genero-perspektiba genero- eta botere-harremanen begiradatik hurbiltzen da errealitatera. Generoa ez da gehitu behar den beste kapitulu bat, izan ere botere harremanek eragina dute gizartearen eraketaren esparru guztietan, eta desberdintasunak sortzen dituzte, bai lan-eremuan, baita familian, elkarteetan, artean, enpresetan, osasunean, historian edo sexualitatean. Genero-ikuspegia ez dagokie bakarrik emakumeei eta ez du aztertzen bakarrik emakumeei dagozkien arazoak, munduari eta gizarteari begiratzeko modu bat da. Baina azken hamarkadetan genero-ikuspegiak zalantzak sortu ditu feministen artean, genero terminoaren instituzionalizazio politikoaren erruz. Generoikuspegia nahierara erabili izan da ezkerreko nahiz eskuineko diskurtsotan eta estatu politiketan. Nahiz eta kontzeptuaren inguruan dibergentziak egon, orokorrean genero kategoria izaera historiko eta soziala duen definizio bat da, zeinak kontutan 2. ORPUS TEORIKOA 47 hartzen duen gizonei eta emakumeei egozten dizkieten rol, balore eta identitateen bilakaerak. Susana Gamba-ren arabera ezaugarri eta neurri hauek izaten ditu (Gamba 2007):  Eraikuntza soziala eta historiko bat ba, beraz gizarte batetik bestera eta aro batetik bestera alda daiteke.  Harreman sozial bat da, emakumeen eta gizonen arteko harremanen arauak zehazten dituelako.  Botere-harreman bat da, harreman horien ezaugarri kualitatiboak definitzen digulako.  Harremana asimetrikoa da, gizonen eta emakumeen arteko harreman mota desberdinak egon arren (gizon menderatzailea, emakume menderatzailea edo harreman parekideak) orokorrean hauen konfigurazioan gizon menderatzaile eta emakume menperatua daude oinarritzen.  Biltzailea da, ez da bakarrik bi sexuen arteko harremanez arduratzen, baizik eta gizartean ematen diren beste prozesuez ere arduratzen da; alegia instituzioez, sinboloez, identitateez, sistema ekonomikoez edota politikoez.  Zeharkakoa da, harremanak ez daude isolatuta, gizarte-egitura osoa zeharkatzen dute, beste eragile batzuekin antolatzen da, dela egoera zibila, adina, hezkuntza, etnia, klase soziala, etab.  Barne-hartze proposamena da, generoen arteko harremanen arazoak bakarrik ekidin daitezke emakumeak eta gizonak kontuan hartuko dituzten aldaketak egiten.  Ekitate-bilatze bat da, zeina bakarrik izango den posible emakumeek boterea bereganatzen duten heinean, —boterea edota ahalmena zentzu zabalenean hartuta—: sortze-ahalmena, jakintza-ahalmena, zuzentze-ahalmena, gozatuahalmena, erabaki-ahalmena, hautatua izateko ahalmena, etab. 2.2.3 Ikasketa Feministak AEBn eta Europan Estatu Batuetan, Antropologian, Literaturan eta Filologian oinarritzen ziren ikerketak lehenak izan ziren, eta ondoren historiagileek, psikologoek eta soziologoek jorratu zuten Genero kontzeptua. Emakumea ezagutzaren erdigunean jarrita, ikerketa objektu bilakatu zuten (Amurrio Vélez 2003, 41). Emakumea ikergai bihurtzeak paradigma-aldaketa sakonak ekarri ditu; antropologian adibidez, generoa kontuan hartzen duen ezagutzak eraldaketa sakonak sorrarazi ditu paradigma nagusian. «Antropologo feministek emakumeak ezagutzaren ardatz bihurraraztean, bizitza sozial eta kultural osoaren oinarri generizatuak iragarri dituzte eta, aldi berean, emakumeen eta gizonen bizitzaren itxuraketan, bai eta instituzio guztietan genero-harremanetan oinarritutako antolaketak duen esangura ere azalarazi dute» (2003, 42). Genero-ikuspegiaren garapenak diskurtsoen desegin- eta berregin-prozesu bat dakar. Historikoki indartsuak izan diren korronteek (marxismoa, determinismoa, estrukturalismoa…) ez dute kontuan izan emakumeen ikuspegia, horregatik teoria feminista agertu izanak krisia eragin du pentsamolde hauetan. Emakumeak gizarte-ikerkuntzan agertzen direnean, bai ikertzaile moduan eta baita ikergaiak aztertuz, kolokan geratzen dira paradigma hauek. Ikerketa hauen emaitzak eta metodoak zalantzan jartzen dira, ordura arte ez baita kontuan hartu aldagai garrantzitsu bat. Aldaketa honek politika-arloan ere eragina dauka, emakumearen eskubide eza aldarrikatua izan den heinean. Teoria feministak azaleratu du emakumeen lanak ez daudela biologikoki determinatuta, baizik eta gizarteak erantsitako lanak direla. Teoria honek bi norabidetan eragin du, alde batetik teoria patriarkalaren azterketa eta kritika sakona egiten, eta bestetik ikergai eta analisi-kategoria berriak asmatzen, errealitatearen azterketa fidelago bat egiteko (Cobo Bedia eta Sanchez Bello, Ana 2004). 1977a urte garrantzitsua izan zen feminismoaren eta ikerketa feministaren historian: eta hori bi gertaerengatik; alde batetik Nazio Batuen Erakundeak (NBE), Mexikoko Bilkuran, 1977a Emakumearen Nazioarteko Urtea izendatu zuen, bestetik urte horretan National Womens Studies Association sortu zen. Elkarte honen helburuetako bat emakumeen edota generoaren inguruko ikerketak eta ikasketak koordinatzea izan zen, emakumearen berdintasunaren aldeko lana era akademiko batean burutzea, alegia. AEBan, eta Ingalaterran aldi berean, unibertsitateetako emakumezko irakasle taldeek, gehienak feminismoaren militanteak, Unibertsitateetan haien ikerketaeta dozentzia-lanetan feminismoaren ikuspegia sartzea erabaki zuten, berdintasuna aldarrikatuz. Hasieran lanaren planifikazioa eta sistematizazioa egiteko ahalegin kolektibo bat egin behar izan zuten, lan hauen zabalkundea aurrera eramateko. Generoikasketak legitimazioa eta gizartearen onarpena lortu zuten ikasketa- planetan sartu ahala. Europan, aitzindari izan ziren Pariseko Unibertsitateak; izan ere 1973-1974 ikasturtean Emakumezkoek historia dute? izeneko ikastaroa eman baitzuten eta Oxforden Emakumezkoen historia existitzen da? izenburukoa urte berean eman zen. Ikasketa hauek Europan zehar zabaldu ziren. 1995ean Ingalaterran 30 unibertsitate-erakundetan emakumeei buruzko Ikerketak eta ikasketak eskaintzen ziren, eta Herbereetako unibertsitateetan 260 ikastaro zeuden gai horren inguruan. Suedian, aldiz, unibertsitate guztiek eskaintzen zituzten ikasketa hauek. Alemanian emakumeen mugimenduekin batera hasi ziren ikerketa-zentroak sortzen, eta baita Irlandan eta Portugalen 80ko hamarkadaren hasieran. Italian, aldiz, ikerketa eta ikasketa hauek unibertsitatetik kanpo gelditu ziren, unibertsitatearen antolaketa zentralizatuaren eraginez ikasketa formaletatik at gelditu ziren, halere irakasle- eta emakume-taldeek bultzatuta Emakumearen Ikerketak oso ibilbide oparoa izan zuen, eta unibertsitateko ikerketa askok generoikuspuntua barneratu zuten (Flecha García 1999, 226). Europako unibertsitateetan Generoaren Ikerketen hazkundeak eta beste zenbait kezkek, 1984an Europar Erkidegoak "Donne: ricerca nei dieci paesi della Comunitá Europea" txostena argitaratzea behartu zuten, Flecha Garcia-ren ustetan; eta 1989an Europako Emakumeen ikerketen Lehenengo Konferentzia antolatzera ere, Women's Studies Concept and reality izenburuarekin. 1994an Europako Parlamentuak zenbait neurri proposatu zituen I+D ikertzaileen arteko desberdintasunak saihesteko, Amsterdango Itunean zehazten dena. 1979an Bartzelonan Seminari D"Estudis de la Dona (SED) sortu zuten, eta Madrilen, Unibertsitate Autonomoan, Seminario de estudios de la Mujer; hiru urte beranduago, 1982an, Centre d'investigació Histórica de la Dona (CIHD) sortuko dute Bartzelonako Unibertsitatean. 1987an hamar talde baino gehiago ziren hainbat unibertsitatetan, eta Valentziako Unibertsitateak Encuentro mujer y discurso científico jardunaldietan batu zituen. Jardunaldi horren emaitzetariko bat AUDEM (Emakumeen Ikerketarako Unibertsitate Elkartea) sortzea izan zen (Ballarín Domingo et al. 1995). Genero-perspektibatik eta androzentrismotik at zientzia egiteko modu berri bat eratzea izan da feministen asmoa. Hiru hamarkada hauetan Genero Ikasketak ugaritu dira bai Estatu Batuetan eta baita Europan. 300 ikerketa-programa eta 3.000 unibertsitate-ikasketa zeuden 2002an, egile hauen arabera. Honekin batera, hainbat aldizkari sortu ziren, ekoizpen zientifiko hori sustatzeko: "Arenal. Revista de Historia de las mujeres" Granadako unibertsitatean 1994tik argitaratzen da, historia eta "Women Studies" hori ardatz izanik. "Asparkia" 1992-2007 urteetan argitaratu zen feminismoaren ikerketaren inguruan, Castellóko Univertsitat Jaume I.an. Bartzelonako Unibertsitatekoa da "Douda. Estudios de la Diferencia Social" (lehen beste azpititulu batzuk izan ditu) 1990z geroztik argitaratzen dena. Europako beste herrialde batzuetan ere beste batzuk daude, "Clio. Historie, Femmes et Societés" Frantziako Université de Toulousen argitaratzen da 1995tik aurrera, eta SAGEren eskutik "European Journal of Women"s Studies" 1994tik aurrera. Herrialde Nordikoetan "NORA. The Nordic Journal Of Women Studies" kaleratzen da 1993tik aurrera. Lehenengoa, halere, "Feminist Review" izan zen 1979. urtekoa, Erresuma Batukoa (Torres Ramirez 2003b). Zenbait unibertsitatetan ere liburu- edo monografia-bildumak argitaratu dituzte feminismoa edota Emakumeen Gaien inguruan, adibidez Biblioteca de Estudios de la Mujer Malagako Unibertsitatean edota Feminae, Granadako unibertsitatekoa. Aipamen berezia merezi dute generoa, emakumearen rola eta hedabideen arteko harremanak aztertzen dituzten aldizkariak: Feminist Media Studies aldizkaria, eta European Journal of Women"s Studies delakoa. Ikerketa hauek hainbat jakintza-arloetan ugaritu ziren 1990-2000 hamarkadan, baita espainiar estatuan, adibidez. 2.2.3.1 Historia Historiagile feministek gizarte-klase eta politikari buruzko oinarrizko ezagupideak birplanteatu eta barneratuta izan den bizitza publikoaren eta pribatuaren arteko bereizketa zalantzan jartzen hasi ziren. Horrela dio Mary Nashek: «Historia klabe femeninoan berrirakurtzeak emakumeek lehenaldian izandako protagonismoa ikusarazteko erreskatesaiakera ez ezik, dinamika historikoa bere osotasunean birpentsatzeko tresnak aurkeztea esan nahi du. Gaur egungo gizartean berekin dakar gune pribatuak, eta berorren baitan emakumeen paperak, garapen historikoan duen garrantzi erabakigarria behatzea. Berekin dakar ikuskera historikoa marko politiko tradizionalaren aldetik begiratuta baino alde sozio-kulturaletik garatzea. Genero-ikuspegitik begiratuta perspektiba integratzaileagoa eta konplexuagoa izan dezakete gai historiko nagusiek, adibidez gizon ala emakumeengan prozesu politikoek izan duten inpaktu hain ezberdinek, dela XIX. mendeko iraultza liberalek, XX. mendeko dinamika demokratizatzaileek, edota gizon ala emakumeentzat pasa den mendeko industrializazio-prozesuek zein gaur egungo teknologiarenak daukaten esanahi ezberdinek»37 (Nash 1999) Historiaren ikerketa oinarrizko gaia izan da Genero Ikerketetan, feministek ikusi baitzuten behar-beharrezkoa zela emakumeen paper historikoa berreskuratzea, etorkizunerako bidea eraikitzeko. Abiapuntuan Humanitatearen esperientzia historikoa populazio osoaren emaitza izan den baieztapena izan zen, emakumeen eta gizonen bizipenez osatutakoa alegia. Historiaren berrazterketa honetan Aro Garaikidearen azterketak garrantzi berezia hartu du, batez ere, emakumezkoen hezkuntza, erlijiozaletasuna eta lanmunduan parte-hartzea. Azken ikerketa-ildo honek presentzia berezia dauka emakumeen egoera historikoa azaltzeko. Genero-ikuspuntutik ekonomia eta botere ekonomikoaren garrantzia ikertu dutenen historialarien artean Carmen Sarasua eta Lina Muñoz daude. Hauek 2003an argitaratutako liburuan (2003) ardatz honetan oinarritzen dira. Gloria Nielfa-k, lana, legegintza eta generoa aztertu zuen, Cristina Borderias-ek XX. Mende-hasierako emakumeen lanmerkatua Bartzelonan, Mercedes Arbaizak lanaren banaketa sexualaren hastapen kulturalak edota Pilar Perez Fuentes-ek Bizkaiko emakumeen lan-egoera azaldu zuen. Ikerketa hauetatik abiatuz, emakumeek izan duten eragina familia ekonomian eta ekonomia orokorrean aztertu duten ikerketa-lerro eta teoria berriak sortu dira38. 2.2.3.2 Hizkuntza eta generoa Hizkuntzaren eta generoaren arteko harremanak luze aztertu dira azken hamarkada hauetan. Hizkuntzaren erabilera sexista eta nola hizkuntzak emakumea ikusezina bihurtzen duen hitzen erabilpen androzentrikoagatik. Hainbat lanen artean azpimarratu dezakegu Eulalia Lledó filologoak Espainiako Hizkuntzaren Errege Akademiaren Hiztegian agertzen diren hitzen definizio, erabilpen eta adibideen azterketa. Ikerketa honetan argi ikusten da emakume gutxi agertzen direla hitzen adibide eta definizioetan. Bestalde erlijio, zientzia edo giza garapenarekin lotuta dauden hitzen adibideetan inoiz ez dira agertzen emakumeak, beti agertzen dira gizonen ereduak (Lledó Cunill 2004). Calero Fernández-ek hizkuntzaren irakaskuntza aztertzeaz gain, atsotitzetan jartzen du arreta berezia, eta zera ikusten du, alegia, atsotitzetan emakumea maltzurra, tentela eta adingabekoa da, eta gizonaren tutoretza behar du zentzuzko portaera bat izateko (1999, 130–136). Azken urte hauetan hainbat administraziok (udal, foru aldundi, sindikatu eta beste organismo publikok) hizkuntza sexista ekiditeko eskuliburuak, hiztegi eta baliabide digitalak argitaratu dituzte (nombra, la lupa violeta, recursos lenguaje no sexista)… Baita hedabideei bereziki zuzendutakoak ere, adibidez Susana Guerrero Salazar-ek argitaratutako Medios de comunicación y español actual (2002) Euskararen genero gramatikalaren ezak hizkuntza neutroaren mitoa sinetsarazi digu. Amaia Alvarez Uriak hizkuntzaren erabilera sexistaren inguruan egindako artikuluan gai honi buruz argitaratutako bibliografiaren bilketa egiten du, hogei bat artikulu eta ponentzia, Emakundek eta HAEE-IVAPek argitaratutako gida eta hizkuntza erabileraren proposamenak batez ere (Alvarez Uria 2004). Bestalde Emakundek, Emakumearen Euskal Erakundeak, 2008an argitaratutako Euskararen erabilera ez sexista liburuxkan, hizkuntzaren erabilera aztertzen du, asimetria lexikalak, jauzi semantikoak, androzentrismoa, maileguak, atsotitzak, etab. Erabilitako bibliografian ere aipamen zientifiko gutxi ditugu: Alvarez Uriaren artikuluan, hainbat udalek eta erakundek sortutako gidak, eta bizpahiru artikulu zenbait aldizkaritan. UPV/EHUk ere argitaratu du Hizkuntza sexista ez erabiltzeko39 gida bat eta zenbait ikastaro antolatu du ikasle, langile eta ikertzaileentzat. 2. ORPUS TEORIKOA 53 2.2.3.3 Euskal Herria UPV/EHUn, EHUko "Emakumea Aztertzeko diziplina arteko Mintegia" (EBIM. 1981-1994) sortu eta garatu zen Gizarte Antropologiako ikasgaiaren inguruan. 1981. urtean Joxe Migel Barandiaran (Eusko Ikaskuntzako) Etnografia-beka irabazi zuen mintegi horretako Ikerketa-proiektuak. Mintegi horren helburu nagusiak ikerketa bultzatzea, jardunaldiak eta ikastaroak antolatzea, eta dokumentaziofondoa sortzea ziren, beste batzuen artean. Horren emaitza Teresa del Valle-k zuzendutako "Mujer Vasca, Imagen y Realidad" liburua izan zen. Ikerketa horretan Euskal Herriko kostaldeko, landaeremuko eta hirietako 17 komunitate aztertu ziren. Hurrengo urteetan zenbait hitzaldi antolatu zituzten «Emakumea, Kultura eta Sozietatea» gai-lerroa jarraikiz. Tamalez 1994an Euskal Herriko Unibertsitatean garatutako seminario hau desagertu egin zen, eta bildutako dokumentu eta liburuak Psikologia Fakultateko liburutegian biltzen dira, "Maite Rekarte Gunean40" hain zuzen. 90eko hamarkadan hiru sailek eraman zuten emakumeen ikerketaren zama handiena, Antropologiak, Historiak eta Hezkuntzak. Hiruren artean 208 ekarpen bideratu zituzten 1992-1995 urteen tartean. Antropologian, sexualitatean eta ugalketan, amatasunean eta senide harremanetan, eta identitate eta memorian lan egiten zuten bederatzi irakasle zeuden; Teresa del Valle Murgarena izan da ekoizpen horren erdia. Historian Pilar Perez-Fuentes eta Mercedes Ugalde Soriano-k emakumea industrializazio-garaian gaia jorratu zuten garai honetan. Hezkuntzan, berriz, emakumeen rola hezkuntzan eta abertzaletasunaren igorleeta hedatzaile-papera landu zuten Begoña Martinez eta Idoia Fernandez-ek (Ortiz et al. 1999, 92–95) Gaur egun (2020/21 ikasturtean) bi Master daude martxan Euskal Herriko Unibertsitatean, "Ikasketa Feministak eta Generokoak" delakoa, Unibertsitatemasterra eta Doktorego-ikastaroa dena, eta "Emakume eta Gizonen arteko Berdintasuna. Berdintasun Eragileak", berezko masterra dena. Bi master hauek gaztelaniaz ematen dira, ikasgai bakan batzuk euskaraz eman arren. Nafarroako Unibertsitate Publikoan "Generoan Aditua" berezko titulua martxan jarri dute, hau 40 1999an Fakultate Batzordean Fondoa kokatuko zen tokiari "Maite Rekarte" izena ematea erabaki zen, irakasle, ikertzaile, dekano eta EBIMeko kide gisa Fakultatean pasatutako urte guztiengatik eskerrak emateko ere gaztelaniaz. Beste Master eta Berezko Titulu batzuetan ere generoa zenbait ikasgaitan lantzen da. Feminismoa akademiara hedatzen zen heinean ekimen garrantzitsuak izan dira dokumentazio-zentroak. Zentro hauen helburuetako bat ikerketa hauen ekoizpena batu, katalogatu, eta ondoren ikertzaileen eta publikoaren eskuetan jartzea da, baita sareak sortu ere beste zentroekin batera, hainbat eta jende gehiagoarengana hurbiltzeko. Euskal Herrian honako zazpi gune ezagutu ditugu: Goian aipatutako "Maite Rekarte Gunea"; Ipes-Gitek Nafarroan kudeatzen duen "Emakumearen Liburutegia-Dokumentazio Zentroa", non 10.000 erreferentzia aurki daitezkeen. Institutu hau Madrilgo Instituto de la Mujer erakundeak 1985ean laguntza bati ezker abiatu zen, nahiz eta aurretik, IPES-GITE sortu zenetik, emakumeen inguruko gaiekin sentsibilitate berezia izan eta pixkanaka dokumentazio-funtsa osatuz hasi. Bilbon aitzindaria izan den "Maite Albiz Emakumeen Dokumentazio zentroa" 1982an jarri zuten abian Bizkaiko Emakumeen Asanbladako lantalde batek, gaur egun Bilboko Udaletxearen babesarekin kudeatzen dena. Euskal Herriko feminismoaren historiari buruzko dokumentazio ugari aurki dezakegu, baita kartelak eta literatura grisa ugari ere, osotara 4.700 monografia baino gehiago daude liburutegian, 1.000 kartel, bideoteka, baliabide digitalak eta hemerotekazerbitzua. Baliabide-zentro gisa sortu zen eta kontsulta-eta mailegu-zerbitzua eskaini zituen hasieratik. Emakundek eta Nafarroako Berdintasuna Institutuak ere Dokumentazio Zentro espezializatua bana sortu dute, non osasuna, hezkuntza, gizarte arloak, lana lortzeko aukerak eta lan-partaidetza eta zuzenbideko gaiei inguruko dokumentuak batzen dituzten. Seigarrena sarean zegoen, online, Andresare Eusko Ikaskuntzak 2002an Euskal Herriko sistemei eta genero-harremanei buruzko ikerketen azterlan bibliografikoa bekaren emaitza izan zena. XX. mendeko laurogeiko hamarkadan garatzen ari zen ezagutza-corpusa jasotzea izan zen ikerketaren helburua, feminismoaren eta generoaren alorreko azterlanek pizten zuten interesari jarraituz. Kudeatzen zuten datu-basean, dokumentuak aurkitu eta, agian interesgarriena dena, Euskal Herriko esfera publikoan lan egiten duten emakumeen errolda eta biografiari buruzko aipamenak irakur zitezkeen. Gaur egun, tamalez, webgunea desagertu egin da. Zazpigarrena Emagin da, pentsamendu kritiko feminista sustatzen duen elkartea. Jendartea eraldatzearen alde lan egiten du, eta horretarako prozedura feministak erabiltzen dituzte oinarrizko lan esparruetan: Formakuntza, Ikerketa, Ekoizpena eta Dokumentazioa, horrela azaltzen baitute webgunean. Dokumentazio-zentruan euskal herriko ikuspegia biltzen duten ikerketa feministak eta Mugimendu Feministak eta herri-mugimenduetatik sortutako dokumentuak jasotzen dituzte, eta aldi berean argitaratu gabe eta eskuratzeko zailagoak diren hainbat dokumentazio ere. Atalarekin amaitzeko, eta Euskal Herriko Generoaren inguruan ekoizpen zientifikoa aztertzeko asmoz, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) mantentzen duen INGUMA (1977-2020) datu-basean agertzen den ekoizpena arakatu dugu. Feminismo hitza erabiliz 57 sarrera daude eta emakumea erabiliz gero 3841. Liburuak, artikuluak, ikastaroak edota konferentziak agertzen dira. UEUk berak 1990etik aurrera argitaratzen duen Uztaro aldizkarian 35 artikulu aurkitu ditugu emakumeak ardatz daukatenak. Feminismoarekin lotura zuzena daukaten 5 artikulu besterik ez dira agertzen. Zer komunikazio-ikasketen aldizkariak, Euskal Herriko Unibertsitatearen argitalpenean, feminismo hitzaren bilaketak bost emaitza bueltatzen dizkigu, denak gaztelaniaz. Baina azken urte hauetan beste zenbait egitasmo jarri dira martxan gure herrian Feminismoaren teoriak eta pentsamendua gurera ekartzeko, horien artean Lisipe eta Eskafranda bildumak, eta Katakrak liburudendak egindako ekarpena nabarmendu nahi dugu. Susa argitaletxearen eskutik Lisipe bildumak euskaraz argitaratu ditu saiakera originalak, Euskal Herria eta pentsamendu feminista ardatz dituztenak. Eskafranda Jakin aldizkariaren egitasmoa da, feminismoaren azken hiru mendeetako lan-giltzarriak euskaratzea du helburu eta azkenik Iruñeako Katakrak liburudenda eta argitaletxea pentsamendu feministaren oinarri izan diren hainbat liburu itzuli ditu azken urteetan ere. 41 Azterketa 2021.eko martxoan egin dugu 2.3 Emakumeen Askatze Mugimendua Kapitulu honetako asmoa feminismoaren historiari hurbilpen bat egitea izan da. Ez da mapa definitibo bat, baizik eta emakumeek beren askapen-prozesuan emandako urratsen laburpen bat. Egoera zeharo aldatu da azken bi mendeetan, eta aldaketa horren arrazoien bila abiatu gara. 2.3.1 Sarrera Hasiera Iraultza Frantsesaren garaian kokatu ohi da, nahiz eta feminismo terminoa bera urte batzuk geroago sortu. Olympe de Gouges iraultzaileak Emakume eta Herritarraren Eskubideen Deklarazioa idatzi zuen 1793an Gizakiaren eta Herritarraren Eskubideen Deklarazioari (1789) erantzunez, azken honek ez baitzituen emakumeenak jasotzen. Ondorengo urteetan feministen eta mugimendu feministaren indarrak hainbat eskubideren aldarrikapenean jarri ziren nagusiki, hala nola hezkuntza, lanpostu, jabego, seme-alaben zaintza eta botoa emateko eskubidea lortzeko ahaleginetan. Hain zuzen ere, boto-eskubidearen aldarrikapena oso indartsu bilakatu zen 1880tik Lehen Mundu-Gerra bitartean, sufragisten eskutik, bereziki Estatu Batuetan eta Britainia Handian. XX. mendean eta batez ere 1960ko hamarkadaz geroztik, mugimendu feminista zabalduz eta ugarituz joan da eta hainbat korronte jaio dira: feminismo sozialista, erradikala, katolikoa, homosexuala, diferentziarena, postkolonialista, eta abar. Gizonezkoek legea eta hezkuntza erabili dituzte emakumezkoen menpekotasuna urtez urte iraunarazteko. Emakumeek mendeetan zehar jasan duten hezkuntza, edo hezkuntzarik eza, menpekotasun honen arrazoi nagusietako bat izan da, eta ez emakumeen gaitasunik eza. Historian zehar, emakumeek goimailako heziketarako bidea libre aurkitu dutenean, asmakizun eta lorpen garrantzitsuak eman dizkigute, nahiz eta testuliburuetan agertu ez. Zientzietan aritu ziren Hipatia Alejandriakoa (370-415) matematikaria, Émilie du Chatelet (1706-1749) matematikaria eta fisikaria, Mary Somerville (1780-1872) matematikaria, Marie Slodowoska Curie (1867-1934) kimikaria42, edo Ada Lovelace, Lord Byron poetaren alaba, historiako lehen konputagailu- programatzailea izan zena (XIX. mendean lehenengo aldiz kalkulu-programa bat idatzi zuen). Literaturan hainbat emakume nabarmendu dira historian zehar. Venezian Christine de Pizan bizi zen (1364-1430), Europako lehenengo idazle profesionala kontsidera daitekeena, haren obrarik famatuena, Damen Hiria, feminismoaren aitzindaria izanik; Avilan Santa Teresa de Jesús (1515-1582), Parisen Olympia de Gouges (1748-1793), Frantses Iraultzan parte hartu eta Emakumeen eskubideen aldarrikapena publikatu zuena, edota Jane Austen (1775-1817) Britainia Handian. Filosofia ere jorratu dute zenbait emakumek. Lehenengo emakume filosofoak Grezian aritu ziren, Aspasia Miletokoa (k.a. 470-400), erretorikan maistra eta kartografoa izan zena. Grezian ere Mantinea Diotimakoa bizi zen, Sokrates filosofoari maitasunaren filosofia erakutsi ziona. Beste filosofo emakume batzuk Madame Sevigne (1626-1696), Catherine Trotter (1679-1749) eta Flora Tristan (1803-1844) izan dira. Emakume aitzindariak, baina halere ezezagunak, topatzen ditugu zenbait arlotan. Esate baterako, 1010. urtean Murasaki Shikibuk (Japonia), munduko lehen eleberritzat hartzen dena idatzi zuen (Genjiren historia, Cervantesen On Quixote Mantxakoarekin konparatua izan dena (Janés 2015, 10)), edo Alice Guy-Blanch (1873-1968), lehenengo gidoidun filmak ekoiztu zuena. XIX eta XX. mendeetan zehar emakumeen ikuspegia eta soslaia gizarteratu da feminismoari43 esker, feministen aldarrikapenetako bat ikusezintasun horrekin apurtzea izan baita, eta emakumeek gizarteko esparru guztiak estaltzeko eskubidea daukatela aitortzea ere. XX. mendea emakumeen mendea izan zela esan ohi da. XIX. mendean emakumeak bigarren mailako herritarrak ziren, haien bizitza etxeko esparrura lotuta zegoen eta eskubide sozial eta politikoak erabat mugatuta zeuzkaten. Emakumeen emantzipazioaren historia erabat lotuta doa feminismoaren historiarekin, ezin baita bata ulertu bestea ezagutu barik. Ana de Miguel-ek esaten du feminismoa beti existitu dela, eta hiru aro desberdin ikusten ditu beraren historian: feminismo aurremodernoa, modernoa eta gaur egungoa. Feminismo aurremodernoa antzinako klasikoetan agertzen dela dio (de Miguel Álvarez 2005, 15–32), baina garai hartan oraindik antolatu gabe eta hedapen gutxiko korrontea zen. Hala ere, hemen feminismoaren historian ezagutzen diren hiru aro edo olatu desberdinetan finkatuko gara. Lehenengo uhina Argien Mendeko bindikazioekin44 hasten da; sufragismoak bigarren olatuaren mugak jartzen, eta hirugarrenak pasa den mendeko 70eko hamarkadaren hasierako neofeminismoa dauka mugarri. Bindikazioaren feminismoa eztabaida bat izan zen, emakumeen gaitasun intelektuala eta hezkuntzarako eskubidearen eztabaida; sufragismoak eskubide politikoak, lan egiteko eskubideak eta hezkuntza-maila guztietarako sarbidea gehitu zuen. XX. mendeko feminismoak, ostera, eskubide zibilak, parekidetasuna eta ugalketaeskubideak aldarrikatzen ditu, baita emakumeen ahalduntzea ere. 2.3.2 Lehenengo uhina: Emakumeen Bindikazioak Argien Mendean. Frantziako Luis XVI.ak Estatu Nagusietarako hauteskundeetara deitu zuenean, "hiru estatuak" –apaizak, nobleak eta herritarrak– bildu ziren, erregeari aurkeztu nahi zizkioten kexak idazteko45. Emakumeak baztertuak izan ziren, eta beren Arrangura Kaierak46 idazteko bildu ziren, eta "hirugarren estatuaren hirugarren estatua" zirela esan zuten. Frantziako Iraultzan emakumeen ahotsa modu kolektiboan entzuten hasi zen, emakumeak teorian eta praktikan gizatalde moduan antolatzen hasi ziren, zapaldutako gizatalde moduan, interes eta berezitasun propioekin, hau da, mugimendu sozial gisa. 1789ko abuztuan, Frantziako Iraultzaileek Gizonaren Eskubideen Aitorpena argitaratu zutenean, gizonen arteko berdintasuna, legearen 44 Banaketa honen hasiera sufragismoan jarri ohi dute beste lan batzuetan, batez ere feminista anglosaxoien artean. 45 Gaztelainaz vindicar hitza erabili zen garai hartan: vindicar, RAEren hiztegiko, hirugarren adieran zera da: recuperar lo que le pertenece, (dicho de una persona) 461789an Estatu Generalak bildu zirenean, Ziburu eta Donibane Lohizuneko emakumeek ezagutzen den lehen aldarrikapen feminista, "Les doleances du sexe de St. Jean de Luz et de Ciboure au Roy" igorri zuten. Besteak beste, karrerak ikasteko eskaera egiten zuten, unibertsitatean gizonen pareko izateko gai sentitzen zirela adieraziz. Emakumeentzako bozkatzeko eskubidea ere galdetzen zuten...". 1793an, berriz, Teresa Cabarrus (Madame Tallien izena ere erabili zuen ) emakume baionatarrak eskaera bat zuzendu zion Konbentzioari emakumeentzat Eskubide Politikoak eskatuz. . (http://www.euskomedia.org/aunamendi/65159/35687) babesa, gizonen askatasuna eta herriaren burujabetasuna jarri zituzten ardatz. Frantziako Iraultzak berdintasun juridiko eta politikoa lortzea jarri zuen helburu nagusitzat. Baina eskubide horiek gizonentzat aurreikusten ziren bakarrik, eta horrek kontraesan handiak sortu zituen iraultzaileen artean. Garai hartako emakume "feministek47" aitorpen harekin batera sorturiko "liberté, égalité, fraternité" esaldi famatua hartu zuten oinarri, jasaten zuten bazterketa salatzeko eta indarrak batzeko. Aurretik komentatu dugun bezala, Olympia de Gouges-ek 1791ean "Emakumeen eta emakumezko herritarren Eskubideen Aldarrikapena" publikatu zuen, oinarri moduan "Gizonaren Eskubideen Aitorpena" hartuz, baina "gizon" hitza agertzen zen guztietan "emakume" hitza jarriz. Aldarrikapen horrek gillotinarako atea zabaldu zion, 1793an urkamendira eraman baitzuten bere ideia politikoengatik. Haren delitua iraultzaren izpirituaren eta naturaren legeen aurka jotzea izan zen; hau da, emakumeak, ama edo emazte izan beharrean, "estatugizonak" bihurtu nahi zituela egotzi zioten (López 2009). Condorcet-eko markesak (1743-1794) emakumeak eta gizonak modu berean heztea eta emakumeentzako "herritartasun-eskubidea" eskatu zuen, baina haren proposamenak ez ziren onartuak izan. Espetxean zegoela, 1794an, "Giza izpirituak egindako aurrerapen zerrenda baterako zirriborroa" izenburuz idatzitako testuan honelaxe argudiatzen zuen: «gizonen eskubideen jatorria izaki sentikorrak eta ideiak eskuratzeko gauza izatean datza. Emakumeek gaitasun berberak dituzte, ondorioz, eskubide berberak izan behar dituzte» (Varela 2005, 34). Hala ere, Frantziako Iraultzak ez zituen onartu emakumeen eskubideak, eta edozein aktibitate politikotik at utzi zituen. Iraultzan protagonista izandako emakumeak zigortuak izan ziren. Mary Wollstonecraft-ek (1759-1797) Emakumeen eskubideen aldarrikapena argitaratu zuen 1792an Britainia Handian (Tomaselli 2010). Lehenengo feministatzat hartzen da Mary Wollstonecraft, feminismo liberalaren aitzindaritzat, hain zuzen. Neska eta mutil guztientzat –langileen alabak barnelehen mailako hezkuntza eskatu zion Ingalaterrako gobernuari, baita gaitasun handia erakusten zutenentzat unibertsitatean sartzeko aukera izatea ere. Era berean, emakumearen menpekotasunarekin amaitzeko legeria eskatu zuen, uste baitzuen emakumeen emantzipazioak bi oinarri zituela, pentsamenduzkoa eta ekonomikoa. Lehena izan zen emakume guztientzako eskubide zibilak eskatzen. Aurretik, emakumeen hezkuntzaz arduratu ziren beste zenbait emakume egon ziren, hala nola Christine de Pizan (1365-1430) eta Marie de Gournay (1566-1645) Frantzian, Mary Astell (1666-1731) eta Catharine Macaulay historiagilea (17311791) Ingalaterran. Egile horiek filosofiaren ikuspegitik idatzi zuten, ez politikarenetik. (Anderson eta Zinsser 2000, 396–405). Amelia Valcarcel-en ustez, feminismoa Argien Mendeak nahi ez zuen semea da, eta baieztapen hori Rousseau-k Émile ou de l'education liburuaren hitzaurrean agertzen diren hitzetan finkatzen du: «Sexuari dagokionez, emakumea gizonaren berdina da: organo berberak ditu, premia berberak eta gaitasun berberak; makina berdin eraikita dago, pieza berdinak ditu eta berdin funtzionatzen dute. Sexuari dagokionez, gizonaren eta emakumearen artean beti daude harremanak eta beti diferentziak. Harreman eta diferentzia horiek eragina izan behar dute arlo moralean. Ondorio ukigarria esperientziaren arabera, eta nabarmentzen duena sexuen arteko nagusitasun edo diferentziei buruzko eztabaiden hutsaltasuna. Euren artean komuna denari dagokionez berdinak dira, baina ezberdintasunean ez dira alderagarriak. Gizon eta emakume perfektuak ezin dira elkarren artean oso berdinak izan, ez ezagumenduan ez aurpegikeran. Batek aktibo eta indartsua izan behar du, besteak pasiboa eta ahula. Ezinbestekoa da batek nahi eta ahal izatea, nahikoa besteak erresistentzia eskasa egitea. Printzipio hori ezarrita ondorioztatzen da emakumearen destinoa gizonaren atsegina izatea dela… gizonaren meritua bere boterean datza, indartsu izate hutsagatik da gustagarria»48 (A. Valcárcel 2008, 60–62). Beraz, bere izaera naturalagatik, gizona emakumeen gainetik dago. Rousseauk proposatu zuen feminitatearen eredu berria ere, publiko-pribatuaren dikotomian finkatuta: «Elkarrekin bizi izateko ohiturak gizonek ezagutzen duten sentimendu gozoena sorrarazi zuen, ezkontzako maitasuna eta aitatasunekoa. Familia bakoitza gizarte txiki bihurtu zen, are eta batuagoa non elkarren arteko esteka eta askatasuna lotura bakarra zuten; eta orduantxe ezarri zen lehen diferentzia bi sexuen arteko bizikeran, ordura arte bakarra izan baitzuten. Emakumeak sedentarioago bihurtu eta etxola zein haurrak zaintzen ohitu ziren; gizona, berriz, denontzako janariaren bila joan ohi zen»49 (A. Valcárcel 2008, 61). Emakumeak bigarren mailan geratzen dira eta euren lekua etxea da, ez dute zertan heziak izan, bakarrik behar dute heziketa dagozkien lanak bete ahal izateko, etxea kudeatzeko, semeak hezteko, laguntzeko eta goxoak izateko. Frantziako Iraultzaren ondoren Napoleonek ezarritako Kode Zibilak (1804) emakumea adingabeko izaki bihurtu zuen. Atzerapauso handia eman zuten garai hartan emakumeen eskubideen defentsan ibili ziren taldeek. Mary Nash historiagileak honelaxe azaltzen digu: «Frantziako Iraultzak eta ondorengo politika napoleondarrak emakumeen aurkako arauak estutu zituzten, etxearen espazio domestikoa emakumezkoen aktuazio giro bakartzat hartzean. Estatu "gizon" izateko aukera ukatu zieten emakumeei, eta berriro mundu publikotik at eta transgresio politikoengatiko umilduta geratu ziren. Napoleonen Kode Zibilak (1804) iraultza aroan gizonezkoei aitortutako eskubide zibilak ukatu eta adin txikikotzat jo zituen, beti senarrak edo aitak babesturik»50 (Nash 2005, 75). Gai honen inguruan Amelia Valcarcel-ek (2009) uste du kontraesan nabaria dagoela lege horietan: emakumeak intelektualki gai ez baziren, ez litzateke beharrezkoa izango legez ikastea debekatzea. Debekatze horren arrazoia izan zen, hain zuzen, emakumeak ahalduntze-prozesuan lehenengo urratsak ematen hastea, eta estatuak ezin zuen halakorik onartu. Mercedes Roig-ek Kode horri buruz dioenez: «Geroko enperadorea antifeminista amorratua zen, kontuan hartuz haren heziketa, gerrara emandako gaztaroa eta esperientzia pertsonala familia eta gizarteinguru hala-moduzko eta ustelean. Autoritatearen eta ordenaren zale oso, familia buruzagi bakarraren menpe ikusi zuen: gizonaren menpe. Emakumeak haurrak ernaltzeko makinak ziren. Holako mentalitatez idatzita daude emakumearen estatutuari dagozkion artikuluak, mende bat baino gehiago indarrean egon direnak, Frantzian ez ezik, Europako herri askotan. Emakume ezkondua ez zen herritartasun-eskubidearen jabe. Ezin zuen abokatu ez tutore izan. Obedientzia zor zion senarrari, eta senarrak eskubide gehiago zeuzkan seme alabekiko zein ondasunekiko emakumeak baino. Senarrak adulteroa espetxera eraman eta dibortzioa eskura zezakeen; betebetean adulterioan harrapatu eta erailez gero legearen salbuespena zeukan. Aldiz, senar adulteroak soilik maitalea etxera eramanez gero jaso zezakeen isuna, eta emazteak dibortzioa eskuratu. Ama ezkongabea eta sasiko umea gogortasun berberaz hartzen ziren »51 (1989, 47). Frantziako feminismoak sufragio eta berdintasunaren diskurtsoa defendatzen zuen XIX. mendean, baita amatasuna eta genero-ezberdintasunak kontuan hartzea ere. Mugimendu feministak erreforma sozialak eskatzen zituen, eta alkoholismoaren, prostituzioaren eta pornografiaren aurkako kanpainak bultzatu zituen. XX. mendearen hasieran, estatu frantziarrean jaiotze-hazkundeak beherakada handia izan zuen, 1870ean jaiotze-tasa milako hogeita seikoa izan bazen, 1918ean milako hamabikoa zen. Emakumeek amatasuna babestea eskatu eta gogor salatu zuten Kode Napoleonikoaren 340. artikulua, aitatasuna ikertzea debekatzen zuena. Horrez gain, 1892an Erakunde Feministen Kongresu Orokorrak amen eskubideak eta umearekiko guraso bien erantzukizunaren berdintasuna aldarrikatu zituen. Feminista frantsesek Feministen V. Nazioarteko Kongresuan (1896) lau hilabeteko amatasun-subsidioa eskatu zuten, amatasuna lanbidetzat aitortzea eta horretarako aurrekontu bat finkatzea. Emakumeen Eskubideen Aldeko Liga erakundearen gurasoen eskubideen berdintasuna eta emakumezkoek administrazio publikoan lan egiteko eskubidea sartu zituen (Cova 1997, 88). 2.3.2.1 Sufragismoa Sufragismoa Estatu Batuetan sortu zen, esklabotzaren kontrako mugimenduaren inguruan. Londresen 1840an egindako Esklabotzaren Kontrako Kongresura lau emakume joan ziren Ipar Ameriketako ordezkaritzan, baina, emakume izateagatik, kongresuan parte-hartzea galarazi zieten, eta errezel batzuen atzean jarraitu behar izan zuten han esandakoa; egoera hura baliagarria izan zitzaien emakumezkoen eskubide ezaz ohartzeko. Estatu Batuetara itzuli zirenean lehenengo urratsak eman zituzten, 1848ean Seneca Falls Adierazpena edo Sentimenduen Adierazpena publikatuz, amerikar sufragismoaren oinarrizko testua dena (Miyares 1999): hirurogeita hamar emakume eta hogeita hamar gizon batu ziren emakumeen giza eskubideei, erlijioeskubideei eta eskubide zibilei buruz eztabaidatzeko, eta horren ondorioz, adierazpen bat eman zuten argitara. Estatu Batuetako Independentzia Adierazpenean oinarritu ziren, eta hainbat eskakizun egin zituzten: emakumezkoen hezkuntza-eskubidea, publikoaren aurrean hitz egiteko eskubidea, profesio bat jorratzeko eskubidea, elkarteetan parte hartzeko eskubidea, antolatzeko eskubidea, ondasunak izateko eta maneiatzeko eskubidea… Emakume haien borroka gogorrena emakumeen "hilketa zibilaren" kontrakoa zen, emakumeak ezkontzarekin senarraren menpe geratzen baitziren, eta senarrari baitzegokion erabakitzeko gaitasun osoa (Miyares 2005). Elizabeth Cady Stanton, Emakumeen Biblia liburuaren egilea eta Susan B. Anthony izan ziren garai hartako sufragistarik garrantzitsuenak Sufragistek ez zuten bakarrik boto-eskubidea eskatzen, nahiz eta borroka harengatik gogoratuak izan diren. Botoa emateko eskubidearekin batera, hezkuntzarako eskubidea ere aldarrikatu zuten XIX. mendean, baita XX.ean ere. Jarduera luzea izan zen, 1910ean Washingtonen emakumeen boto-eskubidea onartzea lortu arte. Horrela, 1920an lehen aldikoz, emakumeek botoa eman zuten estatuko lehendakaria hautatzeko hauteskundeetan (Miyares 2005, 84). Ordea, Ingalaterrako mugimendu sufragista da gogoratuena, nola haren kiderik nabarmenenaren nortasuna bitarteko (Emmeline Pankhurts52), hala emakume ingeles haiek sorturiko erakunde ahaltsua eta erabilitako zituzten metodoak bitarteko ere. Horrez gain erreibindikatu zituzten betidanik emakumezkoen bitartekotzat jo direnak, hala nola dirua biltzeko zozketak egitea eta goi-mailako sufragistei eta agintariei bisita egitea; eta orobat, erresistentzia pasiboa53 eta desobedientzia zibila agertu zituzten. Hasieran apal eta legezko metodoekin lan egin bazuten ere, sufragistek 1903an borroka erradikalizatu zuten. Manifestazioak egin, ministroen hitzaldiak boikotatu, partidu liberalaren batzarretan sartu... ez zituzten isunak ordaintzen eta horregatik kartzelatuak izan ziren. Gose-greba erabili zuten ere, eta puntu gorenera iritsi ziren 1913an Emily Davison-ek bere burua erregearen zaldiaren hankartera bota zuenean Epson Hipodromoan. Haren hileta feminismoaren aldeko egun handia bihurtu zen. Indarkeria horrek izan zuen oihartzunik handiena Europako prentsan –kontra bueltatu zitzaien–, eta adiera ezkorra erantsi zion sufragismo terminoari lehenengo eta feminismoari ondoren. Prentsari esker sufragistak emakume zintzo orok baztertu beharreko eredu bihurtu ziren.54 2. ORPUS TEORIKOA 65 Ingalaterran 1832ko abuztuan emakumezkoen botoaren aldeko lehenengo eskakizuna aurkeztu zuten Parlamentuan, baina ez zen onartu. Hogeita hamar urte beranduago John Stuart Mill eta Henry Fawcet diputatuek aurkeztu zuten 1.499 emakumek sinatutako "Ladies Petition", eta kamerak atzera bota zuen berriz ere. Stuart Mill (1806-1873) emakumezkoen defentsa aritu zen filosofo, politiko eta ekonomialaria zen. Berak idatzitako The subjection of Women (1869) feministen biblia izan zen garai horretan. Ingalaterran, Estatu Batuetan, Australian eta Zeelanda Berrian argitaratu zen urte berean, baita Frantzian, Alemanian, Austrian, Suedian eta Danimarkan ere. Hurrengo urtean polonieraz eta italieraz argitaratu zen, eta baita Errusian ere. Argitalpena mugimendu feministen hastapenekin kointzidentea da, bai Finlandian, baita Alemanian, Frantzian eta beste zenbait herrialdetan (Evans 1980, 15–16). Mill-ek defendatzen zuen emakumeak norbanako askeak zirela, eta gizaki guztiak berdinak zirela. Baieztapen hau egia bihurtzeko ezkontza-, dibortzio- eta hezkuntza-legeen aldaketa beharrezkoa zen, emakumea libre izateko independentzia ekonomikoa behar zutelako, eta horretarako goi-mailako hezkuntza beharrezkoa baitzen. Mill-ek berezitasun bat nabarmentzen zuen emakumeen menpekotasuna azaltzeko. Uste zuen emakumea ez zela bortxatutako esklaboa, baizik eta borondatezkoa. Borondatezkoa zen emakumezkoen esklabotza eta horren arrazoi nagusia hezkuntza zen: «Hartara, emakumeak oro haurtzarotik hezten dira beren izaeraren ideala gizonaren guztiz aurkakoa den sinesmenean: iniziatibarik ez izaten irakasten zaie, beren borondate kontzientez ez ibiltzen, baizik makurtu eta besteen borondateari men egiten. Portaera oneko printzipio guztiek esaten diete emakumearen betebeharra besteen alde bizitzea dela: eta sentimentalismo arruntak, beren izaerak horrela eskatzen mugimendu hori zuritzen saiatzea eta sufragistak militantziara bultzatzen dituzten arrazoiak argitzea. Ba ote dugu eskubiderik, akaso, horren atzean dagoen gizarte-arazo sakon horretaz arin antzean libratzeko, gure ingurune osoari darion kontua izaki, gizaki guztioi bihotz-muinean eskean, berehalako konponbide bat emateko? Haien aurkako jarrerarik hartu aurretik, zergatik ez dugu astiroago aztertzen emakume horien biziaren mingostasun neurrigabea? Izan ere, oinazea isil-gordean pairatzen duen gizateriaren zati baten atsekabearen adierazgarri dira, oro har, sufragista ingeles horiek; milioika emakumeren oihartzun eta bozgorailu dira, etsiak jotakoak eta egonarri handikoak izaki, etxe xume bateko bazter batean zokoratuak bizi baitira, ahots askatzailea noiz entzungo zain-zain, Lazarori behinola Nazaretekoak esan bezala inork noiz esango «zatoz kanpora!» (Martinez Martin 2009, 17) Flora Tristán Unión Obrera (1843) liburuan, Zergatik hitz egiten dut emakumeei buruz tituludun kapitulu batean emakumeen egoeraz mintzo zen. Haren esanetan: «munduko ezbehar guztiak gaur arte emakume izatearen eskubide naturalak ahaztu eta mespretxatzeagatik datoz»57. Politikari harentzat emakumezkoen heziketa langileriak aurrera egiteko ezinbestekoa izango zen beren senar edo semeengan zuten eragina medio, ez ordea emakumeen emantzipazioaren bidean. Emakumeen bizimodu latzez hitz egiten zuen, eta uste zuten gizartearentzat oso errentagarria zela emakumeak menpekotasun horretan mantentzea, horregatik ez zituzten hezten: «Eskolara bidali ordez, etxean gordeko da bere anaiak baino sarriago, etekin gehiago ateratzen baitzaio etxean, dela haurrak sehaskan kulunkatzeko, mandatuak egiteko, janaria zaintzeko, etab. Hamabi urte beteta aprendiz kokatzen da: han ugazabandreak zapalduta jarraituko du eta, sarri, gurasoen etxean zegoenean bezala tratu txarrak jasoz»58 (Tristan 2003, 54) Flora Tristan-entzat emakumeen egoera «natura femeninoaren gutxiagotasuna baieztatzen duen printzipio faltsua onartzetik eratortzen da»59. Haren diskurtsoa emakume langileen egoeratan oinarritzen da, hauek jasaten baitute menpekotasun larriena, langile izateagatik eta emakume izateagatik. Emakume hauen heziketa ezak menpekotasun hori areagotzen du. Uste du emakumeen heziketak gizarte justuago bat ekarriko duela. Hiru argudio erabiltzen du baieztapen hau egiteko: 1) gaitasun instrumentala, emakumeak heziz gizarteak ez zituen popatik botako haien lana eta adimena, 2) gaitasun morala, emakume langileak ondo heziz gero, bere seme-alabak hezteko gai izango dira eta 3) kidearen argudioa, bere bikotekideekin ere harreman goxoago izango dute, menpekotasunetik ihesi eta parekide bihurtuko direlako (Ana de Miguel Álvarez 2005). Clara Zetkin (1854-1933) Die Gleichheit (Berdintasuna) aldizkariaren zuzendaria eta mugimendu sozialista feministaren bultzatzailea izan zen. 1907an Emakumeen Nazioarteko Lehenengo Konferentzia antolatu zuen (gaur egun Emakumeen Nazioarteko Sozialista dena). Emakumeen eskubideen defendatzailea izan zen eta 1911n martxoaren 8a, Emakume Langileen Nazioarteko Eguna berak izendatu zuen. Zetkin-ek uste zuen emakume langileen arazoak kapitalismoarekin eta langileen esplotazioarekin zerikusi zuzena zeukatela eta ez klase bereko gizon langileekin. Bozka-eskubidea ez ezik sindikalki eta politikoki antolatzeko aukera izatea ere aldarrikatu zuen, momentu horretan guztiz debekatuta zegoena emakumeentzat. Emakumeen interesak ez dira homogeneoak, klase sozialen interesei lotuta daude. Zetkin-ek emakumearen papera klase sozialetako familia-eredu desberdinetan aztertzen du. Hala ere, zenbait sozialistentzat emakumeen emantzipazioa pentsaezina zen. Horrela zioen August Bebel pentsalariak: «Ez pentsa sozialista guztiak emakumearen emantzipatzaileak direnik, badira batzuk zeinentzat emakume emantzipatua sozialismoa kapitalistentzat bezain antipatikoa den»60. Lenin-entzat ere feminismoak ez zeukan zentzurik, eta uste zuen indarra kenduko ziola benetako iraultzari, Zetkin-i idatzitako gutun batean esaten baitzuen: «sexuari eta ezkontzari buruzko eztabaidak mundu guztia sozialista izan arte itxaron behar du, edota inon kontrairaultzailerik egon ez arte»61 (Herrera Gómez 2010, 159). Alejandra Kollontai (1872-1945) errusiar iraultzaile feminista izan zen. Emakumeen aldeko borroka familia autoritarioa eta sexu-zapalkuntza hautsiko dituen ikuspuntu iraultzailean oinarritu zuen. Bere obra nagusiak hauek dira: Emakumearen arazoen oinarri sozialak (1909); Moral berria eta langileria (1919); Sexu askatasunean bizi izan den emakume baten autobiografia (1920); Bakartasuna eta amatasuna (1921); eta Langileriaren oposizioa (1921). Kollontai-k uste zuen ez zela nahikoa emakumeak produkzio-prozesuetan parte hartu eta jabego pribatua deuseztatzea, bi sexuen arteko harremanen aldaketaz idazten zuen, eguneroko bizitzaren eta ohituren eraldaketaz. Emakumeen benetako emantzipaziorik gabe nekez hitz egin zezaketen iraultza sozialistaz. Pentsamolde honek arazo larriak sortuko zizkion sozialisten (gizonen) artean, hauek ez baitzuten ikusten emakumeen borroka espezifikoren beharra, emakumeen emantzipazioa egituraren aldaketarekin etorriko zela argudiatzen baitzuten. Emakume Berria Kollontai-rentzat bere opresioaz jabetzen zen emakumea zen, opresio horretatik ateratzeko bere bide propioa bilatzen ari zen emakumea. Emakume hauek klase sozial guztietan egon bazeuden, gizonen isla izateari utzi ziotenak: «eskakizun propioz aurkezten dira bizitzan, beren nortasuna baiesten duten heroinak, estatu barruan, familiaren baitan, gizartean emakumeek bizi duten egoeraz protestatzen dute, beren eskubideen alde borrokatzen dakiten heroinak»62 (Ana de Miguel Álvarez 2005). Kollontai-k soldata berdinak, abortueskubidea, etxeko arduren sozializazioa, eta batez ere emakumeen bizitza intimoa eta sexuala aldatzea eskatzen zuen. Emakume berriak independentzia behar zuen, bai emozionala eta baita ekonomikoa. Kollontai-k ez zituen emakumeak iraultzan integratzen, baizik eta iraultza propioa proposatu zuen emakumezkoentzat. 2.3.3 Bigarren uhina Boto-eskubidea lortu ondoren mugimendu feminista erlaxatu egin zen, borrokaren maila jaitsi eta hurrengo hamarkadan feminismoaren ikurra etxera bueltatu zen; autore batzuek, hamarkada horri "lotsaren 50ak" deitzen dute. Hala ere, bi pentsalari eta bi liburu aipatuko ditugu, hurrengo olatuari abiapuntua emateko, Simon de Beauvoir eta Le Deuxième Sexe (Bigarren Sexua) alde batetik eta Betty Friedan eta bere lana The Mystique Feminine (Feminitatearen Mistika) 2.3.3.1 Simone de Beauvoir eta Le Deuxième Sexe 1949an existentzialismo frantseseko filosofo emakumezko ezagunenak, Simone de Beauvoir-ek alegia, Bigarren Sexua argitaratu zuen. Beauvoir-ek, 40 urtekoa momentu hartan, intelektualen (gizonen) artean errekonozimendua zeukan, eta ez zuen bere burua feministatzat hartzen, errebindikazio burges-sorta 2. ORPUS TEORIKOA 71 bat baino ez zen feminismoa harentzat. Hala ere, eta J.P. Sartre-k hala iradokita, emakumea izateak beregan zuen eragina aztertzen hasi, eta hortik abiatu zen liburua. Bi liburukitan argitaratu zuen, lehenengoa Egintzak eta mitoak eta bigarrena Bizitako esperientzia. Existentzialismoa subjektuaren filosofia bat da, zeinak arazoak subjektu horien esperientziatik aztertzen dituen, subjektuaren singularitateak bere baldintzen unibertsalitatea ematen duena. Horregatik, bere esperientzian hasten denean ikertzen, galderak unibertsalak direla konturatzen da. De Beauvoir-en esanetan «Ia-ia txiripaz konturatu nintzen ezen, nitaz idatzi nahi banuen, beste eze baino lehen, emakume-izatearen kondizioaz hitz egin behar nuela», (Agirreurreta 2008, 76); baina liburuak hurrengo hamarkadetan feminismo mendebaldarraren borrokak aurreirudikatu zituen eta klasiko bat bilakatu zen denbora laburrean. Itxuraz galdera sinple batekin hasten da haren ikerketa, Zer da emakume izatea? Zerk ematen dio emakumeari emetasuna? Gizon batek ez luke inoiz bere burua sexu berezi bateko indibiduo bezala ikusiko, ez litzaioke bururatuko gizartean duen egoera berezian liburu bat idaztea. Maskulinotasuna eta femeninotasuna ez da egitate naturala, guztiz kulturala baizik. "Berezko femeninotasunaren" moldean hezten dituzte emakumeak gizonen menpe. Horregatik dira bigarren sexua; lehenarekiko –gizonarekikobestea da, gizonak bere burua subjektutzat eta emakumea objektutzat hartzen baitu. Hierarkizazio hori eta bertatik ondorioztatzen den emakumeen zapalkuntza ez dira halako esentzia edo izate femenino baten ondorio, baizik eta egitate soziokulturalak. Olaziregik (1999, 11) horrela azaltzen du: «bestek aintzatesten gaituzten neurrian gure nortasuna finkatzen dugula kontuan hartuz, harreman hau ez da berdintasunez eman sexu desberdineko izakien artean, gizonezkoak ez baitu emakumezkoaren beharrik izan bere izatea gauzatzeko. Emakumezkoaren erreferentzia gizonezkoa izan den bezala, gizonezkoarentzat ez da kontrakoa gertatu». «Emakumea ez da jaiotzen, egin egiten da» (Beauvoir 2019), esaten du Simone de Beauvoir-ek63. Desberdintasun biologikoak garrantzitsuak izan arren, ez dira nahikoak sexuen arteko desberdintasunak justifikatzeko. Zibilizazioa da arraren 63 Irene Arraratsek euskarara itzuli zuen Bigarren Sexua 2019an, aipaturiko Eskafranda bildumaren baitan 72 2-CORPUS TEORIKOA eta irenduaren bitarteko femeninoa deritzan izaki hori sortu duena. «Haurtzaroan, neskatoa makurrarazi eta elbarri egiten dute», "Haren gaztetasuna gizonaren zain alferrik galtzen da", bere jabearen zain, «Ezkontza ez da bi existentzia autonomo batera bizitzen hastea, baizik emakumea gauza bera errepikatzera eta eguneroko ohikeriara kondenatzea». «Etxekoandrea, gizon bati betiko lotua, haurra besoetan duela, haren bizitza bukatu da betiko» (Agirreurreta 2008). Emakumeak gizonek nahi bezalakoak izan dira beti, Beauvoir-en ustez, eta zapalkuntza guztiak justifikatzeko gizonezkoek mitoak asmatu zituzten, eta mitoak dira emakumeek jasan duten bazterketa teorikoki oinarritzen duten ideologia patriarkalaren funtsa (Agote eta Landa 1986). Horrela, emakumearen eginbeharra bere identitate propio eta espezifikoa bereganatzea da, bere irizpideak landuz eta eraikiz. Estatu Batuetako feministek liburuari bultzada eman zioten (Varela 2005, 92) oso denbora laburrean bi miloi ale salduz. Handik aurrera munduko beste hainbat tokitara zabaldu zen. Varela-ren ustez, liburuak sortutako erantzun horrek bihurtu zuen Beauvoir bera feminista, konturatu zenean edozein lekutako emakumeek euren izate horrekin identifikatzen zirela. Liburua mugarria izan da XX. mendean feminismoaren eztabaidan, eta oraindik erreferentzia da, bai adostasunak azpimarratzeko eta baita kritikatua izateko ere. Ana de Miguel-ek horrela azaltzen du: «Simone de Beauvoir adibide bikaina da, teoria feminista errealitatearen gure ulermenaren eraldaketa iraultzailea dela esan ahal izateko»64 (Ana de Miguel Álvarez 1995, 15). 2.3.3.2 Betty Friedan eta The Mystique Feminine Betty Friedan-ek The Mystique Femenine 1963an publikatzen du. Liburua ikerketa psikologiko sakon baten emaitza da. Friedan-ek emakumeek pairatzen duten "izenik ez duen gaitza" sakonki aztertzen du. Izen horrekin zera definitu nahi du, batez ere Estatu Batuetako emakumeek psikologoen kontsultetan hainbatetan aipatzen duten zoriontasunik eza. Elkarrizketa horietan emakumeek frustrazioa azaleratzen zuten, nahiz eta teorikoki emakume zoriontsu izateko baldintza guztiak bete: etxera dirua ekartzen zuen senar egokia, etxea, seme-alabak, etxetresna modernoak. 64 «Simone de Beauvoir constituye un brillante ejemplo de como la teoria feminista supone una transformación revolucionaria de nuestra comprensión de la realidad». 2. ORPUS TEORIKOA 73 II. Mundu-gerra amaitu ondoren, ABEko emakumeen65 eredu bakarra amaemazte izatea zen, gerra-garaian fabrika eta enpresetan lanean egon eta gero etxe barrura sartu nahi zituzten berriz, gizonek espazio publikora bueltatzen ziren heinean. Ideal hau hainbat literatur lanetan, filmetan eta musikan ere islatu zen, non emakumeak ederrak ziren, ama paregabeak, sentsualitate handikoak eta ezkontzea zen bizitzaren helburu handiena. Etxekoandrearen figura goraipatzen da, sukaldari trebeak, umeen hezitzaile eta zaintzaile paregabeak, tresneria sofistikatuekin arazorik ez dutenak, ederrak egoten dakitenak goizetik gauera. Eredu honetatik kanpo bizitzeak marjinazioa zekarren. Friedan-ek zioenez, sistema ekonomikoak eredu hori bultzatzen zuen, non emakumeen lan profesionala bigarren mailakotzat hartzen zen. Emakumeek nahiago zuten etxeko lanen "nagusia" izatea txarto ordaindutako lan bat izatea baino. Liburuak bi miloi ale saldu zituen eta Pulitzer saria jaso zuen 1964an. Emakume estatubatuarrak, eta beraiekin europarrak ere kalera atera ziren galdutako identitatearen bila. Emakumeen Askapen Prozesuaren hasiera izan zen, feminismoaren bigarren olatua. 2.3.3.3 1970. hamarraldiko feminismoak Boto-eskubidea lortu ondoren mugimendu feminista erlaxatu egin zen, borrokaren maila jaitsi eta, hurrengo hamarkadan, feminismoaren ikurra etxera bueltatu zen, autore batzuek, hamarkada horri "lotsaren 50ak" deitzen diote. Carol Hanisch feminista erradikalak, "The personal is Political"66 artikuluan, esparru publikoaren eta pribatuaren arteko bereizketa salatu zuen. Agenda politikoan pribatutzat jotzen ziren gai asko sartu zituen, hala nola, osasuna, zaintza eta etxeko lanak, sexu-erasoak. Haren aburuz, emakumeek jasaten duten bereizkeria eta indarkeria ez da norbanakoaren arazoa, baina norbanakoaren "desberdintasun-bizipen" horiek emakumeei gizatasuna kentzeko erabiltzen ditu sistemak, beraz arazo politikoa da, eta neurri politikoak behar dira arazoa konpontzeko. Esaten du feministek euren buruaz hitz egiterakoan, beti partekatzen dituztela antzeko esperientziak: 65 Estatu Batuetako familia zurietako emea, klase ertainekoa, ikasketak egin dituena eta bizitegi-auzoetan bizi zirenei buruz ari da. 66 "Pertsonala politikoa da" ikur bihurtu zen garai honetan. 74 2-CORPUS TEORIKOA ikusezintasuna, diskriminazioa, bazterketa eta indarkeria, nahiz eta klase sozial edo etnia, erlijio edo klase desberdinekoak izan. Esperientzia komun horiek soilik emakume guztiak menperatzen duen sistema baten barruan azal daitezke. Hartara adierazi zuen norbanakoaren bereizkeria edo zapalkuntza-esperientzia horiek emakume guztiak diskriminatzen duen sistema baten ondorio direla; eta sistema horri patriarkatua deitu zion. Bigarren olatuak erakutsi zuen ez zela nahikoa gizonezkoek definitutako abstrakzioak bereganatzea, azken finean gizonezkoen abstrakzio horiek ez baitira unibertsalak, baizik eta gizonezkoen talde konkretu baten ereduei erantzuten «maskulinoaren teilakatze iruzurtia gizatasun generikoarekin»67 (Amorós 2005, 369). Hiru ikuspegi nagusitu ziren 80ko hamarkadan, liberala, sozialista eta erradikala, baina azken urteotan beste perspektiba feminista batzuk hedatu dira, hots, kulturala, desberdintasunaren feminismoa edo ekofeminismoa. Horregatik Leonor Suarez Llanos ikertzaileak bi kategoria nagusi proposatzen ditu, feminismo domestikatua edo berdintasunaren feminismoa alde batetik eta feminismo menderakaitza edo desberdintasunarena. Lehenengoak gizonezkoei buruzko definizioak emakumeenganaino luzatu nahi ditu, gizonek eta emakumeek estatus berdina dutelakoan, eta bigarrenak sistema patriarkalaren oinarriak apurtu nahi ditu (Suarez Llanos 2002, 63–66). 2.3.3.4 Berdintasunaren feminismoa Kategoria honetan feminismo liberala, sozialista eta marxista sartzen ditu, hauentzat gizaki guztiak berdinak dira eta gizartean ikusten diren desberdintasunak dominazio-harremanen emaitzak dira. Hau da, hain zuzen, berdintasunaren feminismoaren abiapuntua. Emakumeek gizonen eskubide berberak dituzte, baliabide berdinak eskuratu behar dituzte eta aukera berdinak izan behar dituzte. Hauek ez dituzte onartzen balio femeninoak eta balio maskulinoak daudenik, baizik eta generoen arteko desberdintasunak jendartearauek ezarritako botere harremanen ondorioak direla esaten dute. Susana Gamba-k Delphy-ren hitzak dakar gogora Feminismo Historia y Corrientes kapituluan (Gamba 2007): 67 «el insidioso solapamiento de lo masculino con lo genéricamente humano». «Gaur egungo gizarte hierarkikoan ez daude arrak eta emeak, baizik gizarte eraikuntzak diren gizonak eta emakumeak»68 (Delphy, 1980)69. Amelia Valcarcel-ek bere aldetik zera esaten du: emakumetasuna ez da existitzen, ez da existitzen emakumea; emakume anitz eta desberdinak existitzen dira eta, era berean, Gizona ez da existitzen, gizon anitz eta desberdinak baizik (Valcarcel 1997). Feminismo liberala Feminismo liberalak onartzen du emakumeen egoera desberdina dela, baina ez du opresio edo esplotazioa ikusten, eta sistemaren aldaketa aldarrikatzen du sexuen arteko berdintasuna lortu arte (Ana de Miguel Álvarez 1995, 15). Liberalen aitzindarietako bat Betty Friedan izan zen. AEBn 1966. urtean NOW (National Organization for Women) sortu zen eta Friedan ordezkari nagusietakoa izan zen. Liberalentzat emakumeen arazo nagusia esfera publikotik at egotea zen, eta lanmunduaren ateak zabaltzea eskatzen zuten, baita esfera politikoan ere. Feminismo sozialista eta marxista garaikidea. Feminismo marxistaren kezken ondorio da sozialista: Marxismoak ez du generoa ikusten. Langileen borrokak du lehentasuna, eta emakumeen askapenak itxaron behar du. Feministek, berriz, eremu pribatuan ere zapalketa dagoela salatzen dute. Kapitalismoarekin batera patriarkatuak zapaltzen ditu emakumeak eta, beraz, biak suntsitu behar dira. Jendearen harreman material edo ekonomikoak ezin dira aldatu euren ideologiak ere aldatzen ez badira. Feminismo domestikatu honi zenbait kritika egiten zaizkio, alde batetik emakumeak gizonekin parekatuz emakumeak gizonen parametroetara eramaten dutela, gizonen berezitasun eta premietara moldatzen dituztela, beraz emakumearen maskulinizazioa egiten da. Bestetik, feminismo hauek ez dute aldaketa instituzionala, politikoa, edo soziala eragiten, baizik eta dagoen markoan baztertuta gelditzen diren subjektuak (emakumeak) sortzen. 2.3.3.5 Diferentziaren feminismoa Kultura patriarkalari aurre egiten dio baita botere-eredu guztiei ere, gizonezkoen baliotzat hartuz. Sistema patriarkalak tasun femeninoak gutxiesten ditu –amatasuna, sentsibilitatea, irrazionala– eta diferentziaren feministek balio horiek balioetsi. Emakumeek ez dute askatasuna lortuko gizonen ereduei jarraituz baizik eta eredu propioa eraikiz. Emakume izatearen esperientziatik abiatuz, emetasuna balioetsiz, nor bere buruaren jabe egitea zuten helburu. Tendentzia hau Italian eta estatu frantsesean nagusi izan zen, baita estatu espainiarrean ere, teoriko nagusienak Luce Irigaray eta Annie Leclerc, Carla Lonzi eta Victoria Sendon izan zirelarik. Desberdintasunaren feminismoan feminismo erradikala, feminismo kulturala eta feminismo postmodernoa bereizi ditugu. Feminismo Erradikala Feminismo erradikala 60ko eta 70eko hamarkadetan sortu eta hedatu zen. Korronte honen esanetan, emakumeen zapalkuntza ez da sistemaren ondorio hutsa, baizik eta emakumeak menderatzeko sistema espezifiko bat. Generoan oinarritutako zapalkuntzari beste zapalkuntza-motei baino garrantzi gehiago ematen dio. Menderatze-prozesu honen oinarrian patriarkatua dago, emakumeak menderatzeko indarkeria erabiltzen duen erakundea, alegia. Emakumea sexuklase zapaldua da, eta genero-zapalkuntzari borroka garrantzitsuena irizten dio, beste zapalkuntza guztien gainetik. Feminismo erradikalaren helburua jendartea modu berri batez antolatzea da, modu horizontalagoan, hierarkiak apurtuz. Erradikalak dira, izan ere eraldaketa pertsonala, ekintza politikoa eta garapen teorikoa uztartzen baitute. Garai honetan, 1968an hain zuzen, Kate Millet-ek bere doktore-tesia defendatu zuen, generoan oinarritutako lehenengo tesia alegia: Sexual Politics. Egile honen tesia da patriarkatua instituzio politiko bat dela, gizonen interesak sostengatzen dituen sistema, eta gizonen pribilegioak defendatzen dituen egitura. Are gehiago, "sexua kategoria soziala da, politikoki bustita dagoena", egile honen ustez. Patriarkatuak ahalbidetzen du populazioaren erdiak (gizonak) beste populazioaren erdia (emakumeak) menpean hartzea, eta horretarako tresna garrantzitsu bat botere ekonomikoa dela baieztatzen du: «Gobernu patriarkalaren tresna garrantzitsuenetarikoa emakumeen kontra ezartzen duen menpekotasun ekonomikoa da… Izan ere gizarte patriarkaletan emakumeek beti egin dute lan, maiz zeregin errutinario edo astunenak eginez; arazo nagusia ez dago emakumeen lanaren inguruan ardaztuta, haien ordainsari ekonomikoan baizik» (Millett 2010, 94). Millet-en liburua feminismoaren oinarrizko liburua bihurtu zen oso denbora laburrean, eta feminismo erradikalaren sortze-prozesuan oinarrizko testua. Sulamith Firestone-k idatzi zuen feminismo erradikalaren oinarrian dagoen bigarren lana, La dialéctica de la sexualidad (Firestone 1976). Emakumea klase sozial bat direla dio, biologikoki determinatua dena: «klase ekonomikoetan ez bezala klase sexualak errealitate biologikotik eratortzen dira zuzenean; gizona eta emakumea ezberdin eginak izan ziren eta pribilegio ezberdinak jaso zituzten» (1976, 12). Bi lan hauetan patriarkatua, generoa edota kasta sexuala kontzeptuak landu ziren. Bi autore hauek, lan akademiko eta intelektualarekin batera, militantzia aktiboa ere landu zuten, emakumeen elkarte eta mugimenduetan parte aktibo izan baitziren. Kathleen Barry-ren (2005, 192) esanetan: ««muturreko teoria feminista feministen komunitatearen produktua da eta teoriaren eta praktikaren elkarreraginetik dator». Feminismo erradikalaren lehenengo urratsetako bat gizonengandik banatzea eta entitate propioak sortzea izan zen. Talde feministetan antolatu ziren emakumeek opresio-egoerez kontzientzia har zezaten, eta egoera horri modu antolatuan buelta emateko, teoria feminista esperientzia pertsonaletik eraikiz eta beste emakume eta taldeen ahotsen balioa handituz. Ana de Miguel-ek uste du (1995, 17–18) teoria politikoa eraldatu zutela familia eta sexu-harremanak botere-harremanen ikuspegitik aztertu zituztenean, hau da, ohartu zirenean emakumeak menpekoak zirela emakume izategatik. Feminismo erradikalaren helburuak honakoak ziren: antolaketa horizontala eta hierarkia gabekoak, emakumeen botere ekonomiko, sozial eta kulturala handitu eta ugalketa eta sexual kontrola bereganatzea. Partidu politiko eta sindikatuetatik at kokatu zuten beraien borroka. 78 2-CORPUS TEORIKOA Feminismo kulturala Feminismo kulturala deritzona sortu zen AEBan —feminismo erradikalaren altzoan— eta kultura-adierazpideak eta egiturak aldatzea zuen jomuga, praktika artistiko feministak oinarri. Emakumeen kontrakultura-mota bat sortzea, emakumeentzat bakarrik, hau da emakumeen mundu berri bat sortzea emakumeentzat. Kontrakultura honek "emakumetasuna" nabarmentzen du eta maskulinitatea gaitzetsi, beraz, gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak nabarmentzen ditu. Gizonek kultura ordezkatzen dute eta emakumeok natura. Gizonen helburua emakume-natura hori kontrolatu eta domestikatzea da. Emakumeek bizitza ordezkatzen dute amatasunarekin; eta gizonek, berriz, heriotza eta bortizkeria. Gizonek diseinatzen eta sortzen dituzte armak, eta gerrak hasten dituzte, haien esanetan. Natura izatea eta amatasuna izatea nolakotasun positiboak dira, moralki gizonen gainetik daude eta planeta salba dezakete emakumeek. Korronte honek heterosexualitatea gaitzesten du gizonekin harremanetan jartzen delako, eta lesbianismoa onartzen duen aukera bakarra da. Pentsamendu dikotomiko honek feministek urteetan salatu eta deseraiki nahi zuten hierarkizazioa eta sexualizazioa indartzen du, eta jendartean feminismoaren gaitzespena dakar. 2.3.4 Feminismo Postmodernoa edo 3. uhina "Hirugarren uhina" deitu izan dena XX. mendeko azken urteetan jaio zen bigarren uhinari erantzuna emateko. Emakumeak gero eta kontzienteagoak ziren ez zela emakumeaz hitz egin behar, emakume-eredu asko eta anitzak existitzen zirela, bakoitzak bere baldintzapen propioekin. XXI. mendeko feministei politikan parte-hartzeko ereduak interesatzen zaizkie, baita sexualitate- eta ugaltze-eskubideak, ekonomia, merkatuak eta lan-merkatua edota inguruarekin harreman-moduak. Garai hauetan hiru elementu edo faktore garrantzitsu eman dira, aldaketak ekarri dituztenak. Alde batetik, belaunaldi gazteek erronka berriak sortu dituzte, aurretik lortutako garaipenak normalizatutzat hartu dituzte eta hortik abiatu dira arazo berriak planteatzeko unean. Bestetik, migrazioek jaioterri anitzeko emakumeak elkartzera bultzatu dute, zeinek munduaren eta gizartearen ikuspuntu desberdin eta batzuetan kontrajarriak dituzten. Emakume migrante hauek askotan zaintza-lanak hartzera behartuta daude, gutxien ordaintzen direnak, kontziliazio-esplotazio binomio 2. ORPUS TEORIKOA 79 arriskutsu baten ertzean. Hirugarren aldaketa generoa-sexoa eraikuntzaren ulertzeko modu berriak dira, non sexu biologiko eta genero bikoitzaren harreman dikotomikoa apurtzen den, Queer teoriak erakusten digun moduan. Feminismo postmodernoa 1990an Judith Butler-ek idatzitako Gender Trouble liburua oinarrizko testua da Queer teoriak eta feminismo postmodernoa ulertzeko. Egile batzuek hirugarren uhinaren hasiera ikusten dute momentu honetan. Liburuan Teoria Feminista, filosofia postestrukturalista, psikoanalisia eta literatur teoria nahasten dira Genero kontzeptuaren inguruan eztabaida sortzeko, Butlerek, Lacan, Derrida eta Foucault-en teoriak erabiltzen ditu bere lana aurrera eramateko. Generoa gizarte-konstruktoa bada, Butler-ek urrats bat harago ematen du, eta sexu-orientazioa eta generoa eta sexu-identitatea gizarteeraikuntzaren ondorioa direla esanez; beraz, ez dago biologikoki aurredeterminaturiko sexu-rol edo joerarik. Hau da hain zuzen Queer Teoriaren oinarrizko lema, emakumea edota emakumeak kategoria desegiten du, genero eta sexu-identitatea zalantzan jartzen du. Queer teoriak generoa eraikuntzatzat du eta ez ezaugarri naturaltzat. Horrela, Queer teoriak identitateak gizarte arauetatik harago birpentsatzeko aukera eskaintzen du. Gizarte-arauek ezarririko sexu-izaera pertsonen banaketa binarioan datza, banaketa hau bikote heterosexualaren osagarritasunean oinarritzen delarik. Queer teoriak baztertzen du pertsonen sailkapena gizon, emakume, homosexual, heterosexual, bisexual bezalako kategoriatan. Horren aurrean sailkapen hauek guztiek kultura-aniztasunaren isla direla defendatzen du, hauetako bat bera ere ez dela besteak baino oinarrizko edo naturalagoa. Generoaren kontzeptu klasikoak bereizten dituen normaltasun eta anormaltasunaren ikuspuntuari kontrajarriz, gizarte-identitate guztiak neurri berean anormalak direla baieztatzen du. Azken hamarkada hauetan Queer teoriekin batera beste korronte batzuk sortu dira, hala nola ekofeminismoa, feminismo postkoloniala edota ziberfeminismoa. 2.3.5 Feminismoa eta erakundeak Eztabaida eta errezelo handiak sortzen du feminismo instituzionalaz hitz egiteak. Zenbait feministek uste dute ezinezkoa dela feminismoa egitea instituzioetatik, beste batzuen aburuz, ordea, instituzioetan egoteak aukerak eskaintzen ditu benetako politika feministak aurrera eramateko. Bide hau 80 2-CORPUS TEORIKOA lehenengo mundu-gerra amaitu ondoren hasi zen, Nazioen Ligak (League of Nations) Emakumearen Estatusari buruzko Mundu-mailako txostena bultzatu zuenean. Ekimen horrek emakumeen estatusak gobernu nazionalen konpetentzietatik alderatu eta nazioarteko erakundeen menpe egon beharraren ideia ekarri zuen. (Nash 2005, 159–170). Hurrengo urratsa Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Emakumeen Estatusaren komisioa sortzea izan zen 1946an. NBEren Sortze Gutunean (1945) lehenengo aldiz saiatzen da sexua diskriminazio-arrazoia izan daitekeela esaten, hortik aurrera hainbat hitzarmen, programa, eta gutunetan aintzat hartzen da diskriminazio-arrazoi hau, eta hainbat erakundek jasotzen dute, NBEk, Europako Kontseiluak eta zuzenbide komunitarioak. NBEren Batzar Orokorrak 1979an emakumeen bazterketa-mota guztiak arbuiatzen duen Konbentzioa onartu zuen, estatu espainolak 1983an berretsi zuen konbentzio hau. Europar Batasunean ere Berdintasuna oinarrizko printzipioa da. Amsterdameko Itunak (1999) espresuki esaten du Komunitatearen helburuetako bat gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak ezabatu eta berdintasuna bultzatzea izango dela (Union Europea 1997, 3.2 Artikulua). Lan-arloan ere (118. artikulua) emakumeena eta gizonen arteko berdintasuna aipatzen da, lan-merkatuko aukerei eta laneko tratuari dagokionez. Feminismo instituzionalak garapen desberdina izan du herrialde bakoitzean. Eskandinaviar herrialdeetan adibidez, Estatuaren feminismoaz hitz egiten da, han 1975etik emakumeen arteko paktuek lortu dute botere-gunetan eta politikan emakumeen parte-hartzea handitzea, eta are gehiago, feminismoren ikuspegitik politikan parte-hartzea handitzea (Posada Kubissa 2005). AEBn feministek lobbyak sortu dituzte politika publikoetan eragiteko, adibidez aipaturiko NOW elkartea (National Organization for Women), Betty Friedan-ek 1966 sortutakoa. Estatu espainolean, aldiz, hainbat administraziok institutuak sortu dituzte, lehenengoa 1983an (16/1983 legea), Emakumearen Institutua; Kultura Ministerioren erakunde autonomoa izan zen eta bere zereginen artean berdintasun-planak prestatzea eta aurrera eramatea zegoen, Berdintasun politikak aurrera eraman, eta politikan, kulturan, ekonomian eta gizartean emakumeen parte-hartzea areagotzea. Lehengo zuzendaria Carlota Bustelo izan zen. 2. ORPUS TEORIKOA 81 Feminismoa instituzioetan sartzeak kontradikzioak sortu ditu mugimendu feministan. Instituzioek feminismoaren errebindikazioak bereganatu dituzte eta zentzu kritikoa kendu, aldi berean mugimendu feministaren beharra eta balorea bera eztabaidan jartzen dute. Emakumeen berdintasuna bermatzeko ahalmenarekin fidatuz, mugimendua bigarren plano batean utzi nahi dute, laguntza-paper batetan. Mugimendu feminista instituzioen partetik kontrolatuta sentitzen da, batez ere diru-laguntzen banaketak direla-eta (Montero 2004). 2.3.5.1 Euskal Herrian EAEn Emakumeen Euskal Institutua sortzeko 2/1988 legea onartu zuen 1988ko otsailaren 5ean Eusko Legebiltzarrak, emakumeen eta gizonen benetako parekotasuna lortu nahi zuen institutu honen bidez, eta emakumeen diskriminazioa ezabatu. Nahiz eta otsailean onartu legea, 1988ko urriaren 22ra arte ez zuten lehenengo lehendakaria izendatu, Txaro Arteaga hain zuzen, eta orduan abiatu zen EMAKUNDEren bidea. Hasieratik EMAKUNDEk bi arlo nagusitan jardun zuen, batetik administrazio publikoekin lan egiten berdintasunaren aldeko egiturak sortu eta sendotzeko, eta bestetik, politika publikoetan generoaren ikuspegia txertatzeko neurriak martxan jarri eta bultzatzen. EMAKUNDE ez zen jaio Eusko Jaurlaritzak berdintasunaren politikari lehentasuna eman nahi zuelako, ezta zenbait antolakunde feministak egindako presioaren ondorioz ere. Lourdes Mendez-en (Méndez 2005) esanetan, EMAKUNDEren sorreran bi faktore esanguratsuak eragin zuten: batetik Espainiako Estatuan autonomia-erkidegoak egituratzea; eta bestetik, nazioartean eta Europan sexudiskriminazioari aurre egiteko sustaturiko erakunde-politikak. 1986an, maiatzean, «Emakumeen arazoa eta Euskadi Erakundeak» mintegia iragarri zuten zortzi emakume horiek (batzuk feminista independenteak ziren, beste batzuk alderdi politikoetako militanteak, tartean kargu politikoak zituztenak). Talde feministak ez zituzten gonbidatu parte hartzera, bai ordea UPV/EHUko Seminario de Estudios de la Mujer/Emakumeari Buruzko Ikerketarako Mintegia antolatzaile gisa, uste baitzuten bertako zenbait unibertsitate-irakasle feministek egitasmoa babestuko zutela. Mintegiko kideek ezezkoa eman zioten gonbidapenari. Mintegi horretan ehun pertsona elkartu ziren, feminista batzuk maila pertsonalean ere bai, eta nahiz eta diferentzia politiko esanguratsuak izan, adostasunetara iritsi ziren, zortzi akordioetan egituratu ziren adostasun horiek, horien artean Euskadin emakume batek zuzendutako erakundea sortzea; ekintza positiboak bultzatzeko genero-politikak abiatzea, horretarako elkarteen sorrera sustatuz; ikerketa eta dokumentazio zentroak sustatzea (Méndez 2005). Urtebete geroago, Zarautzen bildu zen berriz ere Mintegia. Mintegiko emakumeek partidu politikoen jarrera salatu zuten emakumeen arazoekiko zuten sentiberatasun gabeziagatik eta arazo horiek hauteskunde-programetan izan zuten oihartzun urriagatik. Emakumearen Euskal Erakundea eratzea sustatuko zutela hitz emanda zeudela gogoratu zen. Orduan hasi ziren Erakundea sortzeko Legearen aurreproiektua lantzen. Lege Proposamena Legebiltzarreko talde guztiek batera aurkeztu zuten eta 1988ko otsailaren 5ean onartu, PNV/EAJ eta PSE-PSOE gobernua zeudelarik. EMAKUNDE gaur egun Eusko Jaurlaritzaren erakunde autonomoa da, eta haren helburuak berdintasunerako politikak diseinatu, bultzatu, haien inguruan aholkatu, koordinatu eta ebaluatzea dira, bai eta gizartea sentsibilizatu eta euskal autonomia-erkidegoko emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorra lortzea. Erakundeak bi jardute-arlo nagusi ditu: alde batetik, administrazio publikoekin burututako lana, berdintasunaren aldeko egiturak sendotzeko eta politika publikoetan generoaren ikuspegia txertatzeko neurriak martxan jar daitezen bultzatzekoa; bestetik, gizartearekin oro har egiten duen lana, emakumeen ahalduntzea bultzatuz, enpresetan berdintasuna egotea sustatuz, emakumeekiko indarkeria prebenitzeko neurriak hartuz, diskriminaziokasuetan aholkularitza eta defentsa eskainiz, bai eta gizartea berdintasunaren alde sentsibilizatuz ere. Gaur egun Zuzendaria Izaskun Landaida da. Nafarroan EMAKUMEEN INSTITUTUAK aldaketa ugari izan ditu urte hauetan, bai izenean eta baita Institutuaren helburuen definizioetan. Institutua 1995eko abuztuaren 3an sortu zen, 177/1995 Dekretu foralaren bidez, Nafarroako Emakumearen Institutua izenenarekin. Irailean institutuaren estatutuak onartu ziren, 398/1995 Foru-dekretuaren bidez. Institutu hau Presidentetza sailaren pean gelditu zen eta bere funtzioen artean, emakumeek pairatzen duten diskriminazioak ezabatzea lagunduko zituzten neurriak bultzatuz Foru Gobernu jardueretan integratutako programak garatzea, heziketa-eremuetako maila desberdinetan heziketa ez sexista bultzatuko duten proiektuak garatzea, eta bizitzaren esparru guztietan gizon eta emakumeen arteko berdintasun egiazkoa eta eraginkorra lortzea zen, baita enpresa eta erakundeei laguntza ematea eta haien sarbidea suspertzea. Institutuaren lehenengo zuzendari-gerentea Loren Albeniz Ascorbe izan zen. Garai horretan PSN-PSOE gobernuan zegoen, CDNren eta EAren laguntzarekin. Lehenengo aldaketa 2006an etorri zen, UPNren eta CDNren gobernupean, abenduaren 29an 90/2006 Foru Dekretua argitaratu zen, non erakundeari izen berria ipintzen zaion, NAFARROAKO BERDINTASUNAREN INSTITUTUA, emakumeei zein gizonei zuzendutako programa eta ekintzak bultzatzeko xedearekin. Garai honetan Institutua Ongizate Sozial, Kirol eta Gazteria Sailari atxikita egon zen Teresa Aranazen gidaritzapean. UPNren gobernuak NAFARROAKO FAMILIARAKO ETA BERDINTASUNERAKO INSTITUTUA, 35/2012 Foru dekretuaren bidez sortu zuen, 2012an (hasierako izena NAFARROAKO BERDINTASUNERAKO ETA FAMILIARAKO INSTITUTUA zen), eta 75/2012 Foru Dekretuak bere estatutuak onartu zituen. Institutu hau Gizarte Politiketako Departamentuaren erakunde autonomo bat izan zen eta Teresa Nagore Ferrer-ek gidatu zuen. Institutu honen eskumenak hauek ziren: a) Nafarroako Foru Komunitateko emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako politikak koordinatzea eta kudeatzea, b) Familia-arloko politiken koordinazioa eta kudeaketa, baita haur eta nerabeentzako sustapenaren, arretaren eta babesaren arloko koordinazioa eta kudeaketa ere, eta c) Adingabeen arretari eta genero-indarkeriaren biktimen arretari dagokienez, gizarte-zerbitzu orokorren arloko prestazioak koordinatzea eta kudeatzea. Azken aldaketa Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerr Batua alderdien gobernuarekin etorri da. 240/2015 Foru Dekretuak NAFARROAKO BERDINTASUNERAKO INSTITUTUAren estatutuak onetsi zituen eta erakunde autonomo honi emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-politikekin eta genero-indarkeriaren aurkako jarduerekin zerikusia duten eskumenak esleitu zizkion. Aro honetako zuzendarigerentea Mertxe Leranoz izan zen, eta gaur egun Eva Isturiz da. 84 2-CORPUS TEORIKOA 2.4 Martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna M8a emakumeen eskubideak aldarrikatzeko eguna bihurtu da mundu osoan. Baina bere jatorria ez dago batere argi. Batzuek New Yorken, beste batzuek Petrogradon edo Moskun ipintzen dute jatorria. Atal honetan Martxoaren 8aren sorrera eta historia aztertuko dugu. 2.4.1 M8aren jatorria M8aren jatorrian ez dago gertaera bakar bat, testuinguru sozial eta politiko zabal batean kokatu behar dugu. XX. mendearen hasieran bai Europan eta baita AEBn emakumeen borrokak anitzak ziren, lan-baldintzak hobeak eskatzen zituzten, soldata duinak, antisorgailuak, hezkuntza jasotzeko eskubidea, bozka emateko eskubidea, eskubide sozial eta politikoak aldarrikatzen zituzten. Egoera honetan emakumeen kale-mobilizazioak ugaritu ziren hainbat herrialdetan. New York hirian 1908ko martxoaren 8an, ehungintza-enpresetan lan egiten zuten 15.000 emakumetik gora atera ziren kalera Ogia eta Arrosak lelopean. Ogia segurtasun ekonomikoaren ikur eta arrosak bizi-kalitatearen ardatz. Hurrengo urtean, 1909an, emakume sozialista iparramerikarrek Women's day antolatu zuten otsailaren azken igandean, hau da, otsailaren 28an, bozka-eskubidearen aldarrikapena eta lan-baldintza duinak ardatz izan ziren egun horretan eta baita hurrengo urtekoan ere (Kaplan 1985). Bestalde 1910ean, Kopenhagen, Emakume Sozialisten Nazioarteko II Konferentzia egin zen, eta bertan Clara Zetkin Alemaniako emakume sozialisten liderrak egun berezi bat proposatu zuen emakumeen eskubideak aldarrikatzeko. Proposamena aho batez onartu zen. Hurrengo urtean, 1911aren martxoaren 19an Nazioarteko Emakumearen Eguna lehendabizi ospatu zen Austrian, Alemanian, Danimarkan eta Suedian. Martxoaren 19a Alemaniako 1848ko iraultza gogoratzeko hautatu zuten, zeinetan Prusiako Erregeak herriaren eskubideak onartu eta emakumeei boto-eskubidea emango ziela agindu zuen, nahiz eta gero promesa hori bete ez (Barredo Ibáñez eta Oller Alonso 2012, 8). Beste ikertzaile batzuek martxoaren 19ko data hautatzeak Pariseko Komunaren berrogeigarren urtemugarekin lotzen dute (Kaplan 1985). Urte horretan milioi bat emakume eta gizon atera ziren kalera. Bozka-eskubideaz eta kargu publikoak hartzeaz gain, lanerako eta heziketarako eskubidea eskatu zuten, baita lan-bereizkeriaren kontrakoa ere (Nazio Batuak). 2. ORPUS TEORIKOA 85 Aste horretan bertan, martxoaren 25ean 140 pertsona hil ziren sute batean Triangle Shirtwaist Company fabrikan, New Yorken, gehienak emakume gazteak, migranteak. Sutea piztuta, ezin izan zuten ihes egin ateak eta eskailerak blokeatuta zeudelako. Hau ohikoa zen makinak lapurtzearen aurkako neurri gisa. Triangle Shirtwaist Company enpresan gertatutako suteak oihartzun ikaragarria izan zuen AEBan, bertan hil ziren emakumeak aurreko urtean lehen emakume-greba egin zutenak izan baitziren, lanerako baldintza hobeak eskatzen zituztenak, alegia. Greba 1909ko azaroaren 23an hasi zuten emakume langileek, eskari nagusiak lanaldiaren jaitsiera, soldataren igoera eta boto-eskubidea ziren. Hurrengo egunetan sufragistak, AEBko emakumeen sindikatuen Liga Nazionala (NWTUL) eta Emakume Sozialisten Liga Nazionala batu zitzaien. 1910eko otsailean langileek hainbat enpresetako jabeekin soldaten igoera, lan-baldintzen hobekuntza eta lanaldiaren murrizketa adostu zuten eta greba bertan behera gelditu zen. Baina seguritate-neurriak ez ziren eztabaidatu negoziaketetan eta ez ziren abian jarri. Sute horrek aldaketa garrantzitsuak behartu zituen AEBko lan-segurtasunerako legeetan. Estatu espainolean 1910eko martxoaren 8an emakumeek unibertsitaterako ateak zabaltzea lortu zuten, Emilia Pardo Bazan Hezkuntza Publikoko kontseilaria izendatu ondoren. Errusian ere emakumeak eta langileak 1913ko otsailaren 17an (martxoaren 2an egutegi gregorianoan) kalera irten eta Emakume-Langileen Nazioarteko Eguna izendatu zuten. Errepresio bortitza jasan zuten Tsarraren eskutik eta antolatzaileak Siberiara deportatu zituzten. Errusiako emakumeek ere 1914tik aurrera martxoaren 8an kalera ateratzen ziren, eta 1917an (beraien egutegian otsailaren 23a zela) kalera atera ziren lanbaldintzak duinak eskatuz, elikagaien eskasia eta Lehen Mundu Gerran Errusiaren parte-hartzea salatuz. Ogia eta Bakea leloarekin egin zuten greba. Emakume hauen grebek eta mobilizazioek iraultza boltxebikeari hasiera eman zioten, egun batzuk geroago monarkia bukaraziko zuen herri-altxamendua hasi baitzen. Lehenengo urte horietan herrialde bakoitzean data desberdinak erabili ziren Emakumearen Nazioarteko eguna antolatzeko, baina 1914an emakume alemanek martxoaren 8aren data proposatu zuten. Hortik aurrera Errusian martxoaren 8a Emakume Komunistaren Nazioarteko Eguna izendatuko zuten eta, Alexandra Kollontai-ren lanari esker, jai ofiziala 86 2-CORPUS TEORIKOA izendatu zuten Sobiet Batasunean, nahiz eta lan-eguna izan 1965era arte. Urte horretan jai-eguna bihurtu zen. Herrialde komunistetan batez ere 1920tik aurrera ospatzen dute eguna, eta mendebaldean ere poliki-poliki zabaltzen da aldarrikapen-eguna. Txinan, adibidez, 1922tik aurrera ospatu zen, eta Estatu Espainolean gerra zibila hasi aurretik lehendabizi, 1936an. Egun horretan Dolores Ibarruri, Pasionaria, eta alderdi Komunistaren beste zenbait buruzagi Madrilen egin zen manifestazioaren buruan izan ziren, eraso faxisten aurrean errepublikaren babesa eskatzeko. Milaka emakume eta gizon parte hartu zuten manifestazio honetan (Kaplan 1985, 170). 1970era arte Emakumearen Nazioarteko Eguna batez ere herrialde komunistetan ospatzen bazen ere, NBEk 1975ean, Emakumeen Nazioarteko Urtea izendatu zuen eta horrekin batera martxoaren 8a Emakumearen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Eguna izendatu zuen 32/142 erresoluzioaren bitartez. (Álvarez González 1999), jatorri sozialista edo iraultzailea baztertuz, eta hortaz, klasealdagaia ere ikusezin eginez. 2.4.2 Martxoaren 8aren hasiera Euskal Herrian Euskal Herrian 1977an antolatu zen, lehen aldiz, martxoaren 8a. Bilboko 700 emakume inguru San Frantziskito eleizan batu ziren, Elkartasuna munduko emakumeen borrokarekin lemapean. Bizkaiko emakumeen zapalkuntza-egoera larrienak salatu zituzten bertan, adibidez Artiach fabrikako ordezkari batek hartu zuen hitza eta fabrikako emakume langileen borrokaren berri eman zuen, patronalaren utzikeria salatu zuen, oinarrizko eskubideak betetzen ez zirelako. (Epelde Pagola et al. 2015). Beste zenbait emakumek hartu zuten hitza asanblada hortan: Galeriaseko kide batek, bi preso ohik, Bizkaiko Emakumeen Asabladaren kideak. Amaitzerakoan Santutxutik zehar manifestazioan joan ziren, baina poliziak martxa ete zuen. Anaitasuna aldizkariko martxoaren 15eko alean topatu dugu emakume haiek plazaratutako agiria: «BIZKAIKO EMAKUME GUZTIEI MARTXOAREN 8-an: EGUN HONETAN MUNDU GUZTIARI EGUNEROKO BORTXAKETA, ZAPALKETA ETA ALDERAKETAREN AURKAKO BORROKA GOGORA ERAZTEN DIOGU. 1.857.ko Martxoaren 8an: EEUU-n greban zeuden emakumeek poliziari aurpegi ematen diote. 2. ORPUS TEORIKOA 87 1.910.ko Martxoaren 8an: Emakumeen borroka egunean hasten da iraultza. Petrogrado-ko emakumeen ekintza egun internazionala proposatzen du. 1.917.ko Martxoaren 8an: Emakumeen borroka egunean hasten da iraultza. Petrogrado-ko emakumeen manifestaketa izan zen 1.917.go prozedura iraultzaileari hasiera eman zion. 1.943.ko Martxoaren 8an: Italiako emakumeek faxismoaren aurkako manifestaketa bat antolatzen dute. 1.977.ko Martxoaren 8an: Bizkaiko Asambladako emakumeek ere borroka egun izendatzen dugu egun hau, konturatzen baikara gure egoera ordutik ez dela ezer aldatu. - Oraindik gure Herrian ez dago zerbitzu kolektiborik, hots, haurtzaindegi, jantoki etab... guk etxetik kanpora lan egin dezagun. Emakumeak "etxeko" gartzelara edo lan doble batetara gaude mermaturik. - Jabeentzat ez gara errentableak: asko nekatzen garelako, gehiagotan faltatzen garelako, haurdun jartzen garelako. Eta arrazoi hauetan finkaturik lanik txarrenak ematen dizkigute, gizonek nahi ez dituztenak, halegia. - Emakumea oraindik gartzelara eraman dezakete bere gorputza libreki erabiltzeagatik, hots, abortoa, adulterioa, etab... Emagaldua jende guztiak mesprezatzen du, hori bere nahiez egingo balu bezala. Giro sozialak eta lanezak bihurtzen dute horretara. - Geure Herrian emakumeok ez dugu eskubiderik zenbat haur eduki nahi dugun erabakitzeko, ez eta ere nahi dugun ala ez planteatzeko. Antikontzeptiboak, abortoa eta sexu-informazioa legez debekaturik daude. - Geure Herrian emakumeok egiten dugun lana mesprezaturik dago: Seme-alabak, etxeko lana, gizonek gure zerbitzuarekin lortzen duten bizimoldea, etab... lan hauek ez dute balorerik, ez dira lan. Halere pentsatzen dugu guk egiten dugun lan hau norbaitek egin beharko duela eta ez dohan, guk orain arte egin dugun bezala. 1.977.ko Martxoaren 8an Bizkaiko emakumeok buruhauste honekin aurkitzen gara. Baina gure borroka ezin da izan ez egun batetakoa, ez urtebetekoa. Gure borrokak egunerokoa behar du izan. Martxoaren 8an bizitzan zehar gurekin sufritu duten emakume guztiekin elkartu nahi genuke. EMAKUMEA, EGIN HITZ, EGIN GARRAISI GUREKIN, NAHI DUZUNA ETA GUSTATZEN EZ ZAIZUNA ADIERAZTEKO!!! EMAKUMEA, BORROKA ZAITEZ ZEURE ASKATASUNAGATIK!!! ELKAR ZAITEZ GUREKIN MARTXOAREN 8an ARRATSALDEKO 7'30etan SAN FRANCISQUITO ELIZAN EGINGO DUGUN EKINTZAN!!!»70 70 Anaitasuna, 1977-03-15; 7. or. Gasteizen manifestazio-deia egin zen baina debekatu egin zuten. Donostian zenbait taldek ekimenak antolatu zituzten. Euskal Herriko I. Jardunaldi Feministen ostean (1977, ikusi 2.5.2atala) feministen arteko kontaktuak eta sarea sortu ziren. Kalean ere emakumeak antolatzen hasi ziren eta 1978ko martxoaren 8a herrialde guztietan antolatu zen. Ez zuten talde feministek bakarrik antolatu urte horretako ekintzak, talde politiko eta sindikatu askok hartu zuten bere gain manifestazio-deia. Bilbon Bizkaiko Emakumeen Asanbladak egin zuen dei mobilizatzera. Manifestazioa debekatu zutenez, elkarretaratzea egin zuten Martxoak 8, emakumearen eguna lelopean. Baionan eta Donostian, aldiz, mobilizazioez gain, zenbait formazio- eta eztabaida-saio antolatu zituzten. Iruñean 3.000 pertsona inguru hartu zuten parte manifestazioan eta emakumeek lan-merkatuan izandako diskriminazioak izan zituzten aldarri. Gasteizen ere mobilizazioak egon ziren (Epelde Pagola et al. 2015, 529–530). 2.5 Emakumeen mugimenduaren ekintzak, Konferentziak eta martxak. 1975etik geroztik Emakumeen aldeko mugimenduak lau nazioarteko konferentzia, beste lau Mundu Martxa eta Nazioarteko bederatzi topaketa antolatu ditu. Euskal Herrian egindako lau jardunaldi feminista eta zenbait topaketa aipatuko ditugu. Horietaz arituko gara hurrengo orrialdeetan, azken urteetako feminismoaren ispilua izan direlako. 2.5.1 Emakumeei buruzko mundu-mailako lau Konferentziak 1975- 2000 XX. mendeko azken laurdenean71 Nazio Batuek emakumeak ardatz izan dituzten lau nazioarteko konferentzia antolatu dituzte (Mexiko Hiria, 1975; 2. ORPUS TEORIKOA 89 Kopenhage, 1980; Nairobi, 1985, Beijing 1995). Konferentzia horien ardatza emakumeen egoera eta garapena aztertzea eta azaleratzea izan zen. Nazio Batuen Erakundeak gizonen eta emakumeen berdintasuna aldarrikatu zuen lehenengo momentutik, horrela agertzen baita 1945ean sinatutako "Nazio Batuen Gutunaren" sarreran: "gizakiaren oinarrizko eskubideetan, pertsonaren duintasunean eta balioan, gizon-emakumeen arteko berdintasunean, eta nazio handi zein txikietan izan beharreko fedea". Geroago, 1948an, Nazio Batuen Batzar Orokorrak aldarrikatutako Giza Eskubideen Adierazpenean zehaztu ziren gizon eta emakumeen eskubideak. Lehenengo hiru konferentziak (Mexiko Hiria, 1975; Kopenhage, 1980; Nairobi, 1985) oso lagungarriak izan ziren emakumeen kezkei buruz nazioarteko kontzientzia areagotzeko. 1975ean Nazio Batuek Emakumearen Nazioarteko Urtea izendatu zuten, eta Mexiko Hirian lehenengo konferentzia antolatu zen. Konferentziak hiru helburu nagusi proposatu zituen, genero-berdintasun osoa, eta genero-arrazoiengatik sortzen diren diskriminazioen desagertzea, emakumeen integrazioa eta partehartzea herrien garapenean, eta emakumeen laguntza munduko bakea lortzeko prozesuan. Lan-ardatzak emakumeen egoera juridiko eta soziala ziren eta hurrengo bost urteetan lortu beharreko xede batzuk ezarri ziren, emakumeen eskubideak bermatzea hezkuntza, lana, parte-hartze politikoa, osasun-zerbitzuak, etxebizitza, elikadura eta familia-planifikazioa bezalako baliabideak eskuratzeko orduan. Konferentzia honetan emakumeen parte-hartzea eztabaidetan oso aberatsa izan zen, han bildu ziren 133 estatuen ordezkarietatik 113 emakumezkoak izan ziren. Gobernuz kanpoko taldeek ere euren foro propioa antolatu zuten, Emakumeen Nazioarteko Urtearen Tribuna, bertan 4000 kide parte hartu zutelarik; feministen arteko harremanak eta loturak sortu eta garatu ziren honetan. 1980an 145 estatu bildu ziren Kopenhageko II. Konferentzian, aurrekoan adostutako Jardun-plana aztertu eta ebaluatzeko asmoarekin. Urte bat lehenago, 1979an, Estatu Batuen Asanblada Orokorrak emakumearen berdintasunaren aldeko tresna indartsua onartu zuen: Emakumearen diskriminazioaren kontrako Konbentzioa, "Emakumezkoen giza-eskubideen gutuna" bezala ezagutzen dena. Aurrerapenak egonik ere, Kopenhageneko Konferentziak onartu zuen ezberdintasun nabariak zeudela bermatutako eskubideen eta emakumezkoek eskubide horiek aurrera eramateko zuten gaitasunaren artean. Konferentziak hiru lan-ildo proposatu zituen ezberdintasunak gainditzeko, hezkuntza-eskubidea eta sarbidea, lan-aukerak eta osasun-zerbitzu egokiak bermatzea. Nairobiko Konferentzia deitu zenean 1985ean, gizonen eta emakumeen berdintasunaren aldeko mugimenduak mundu-mailako errekonozimendua zeukan. Konferentzia honetan aurreko hamarkadan lortutako aurrerapenak aztertu ziren. Aurkeztu ziren txostenek erakusten zuten hamarkadarako jarritako helburuak ez zirela bete. 15.000 kide parte hartu zuten paraleloki antolatutako "Gobernuz Kanpoko Elkarteen Foroan", eta horregatik askok "mundu-mailako feminismoaren sorreraz" hitz egiten dute konferentzia honetaz hitz egiterakoan. Emakumeen mugimendua nazioarteko solaskide bihurtu zen hamarkada horretan. Egoera honek beste fokapen bat hartzeko beharra ezarri zuen. Oraingoan, emakumeen eta gizonen berdintasuna bizitzako esparru guztiak ukitu behar zituela onartu zen lehenengo aldiz. Hori dela-eta, Nazio Batuek hamarkadarako ezarritako helburuak eta xedeak lortzekotan ezinbestekotzat jo zen emakumezkoen ikuspuntua eta parte-hartze eraginkorra gai guztietan presente egotea. Esan daiteke, Beijingo Konferentzia honekin leiho berri bat irekitzen dela genero-berdintasunaren aldeko borrokan. Konferentziak egindako Adierazpenean neska eta emakumeekiko diskriminazioak izan ditzakeen moduak aztertzen dira, besteak beste, hezkuntzaren eta prestakuntzaren arloetan. Era berean, nazioarteko komunitatearentzat funtsezkoak diren helburu batzuk ezartzen dira: emakumeek hezkuntza eskuratu ahal izateko berdintasuna bermatzea; emakumezkoaren analfabetismoa erabat ezabatzea; lanbide-hezkuntza, irakaskuntza zientifikoa eta teknologikoa eta hezkuntza iraunkorra emakumezkoentzat eskuragarriago egotea. Beijingek ekarri zuen aldaketa nagusia zera izan zen: arreta-gunea emakumearengandik genero-kontzeptura eramatea, jendartearen egitura eta egitura horren barruko gizonen eta emakumeen arteko harremanak berrikusi eta berraztertu behar direla onartuz. Era horretan bakarrik bermatuko da emakumeak bizitzaren esparru guztietan dagokion lekua beteko duela gizonarekin berdintasunean. Aldaketa honek emakumearen eskubideak giza eskubideak direla 2. ORPUS TEORIKOA 91 berresten zuen, eta genero-berdintasuna guztiontzako interesgarria eta onuragarria dela. Beijingo Foroan genero-berdintasuna estrategia-moduan landu zen bere Jardunbidean. Jardunbide hori onartzerakoan gobernuek beren erakunde, politika, plangintza eta hartzen ziren erabaki guztietan genero-ikuspuntua sartzeko konpromisoa hartzen zuten. Horren arabera, erabakiak hartu aurretik edo planak ezarri aurretik, gizonengan eta emakumeengan eta beraien beharretan izango zuten eraginaren azterketa egin beharko zen. Hedabideek beraien trataera eta atal propioa izan zuten. Konferentziak emakumeen papera hedabideetan indartzea eskatzen zuen, bai lan profesionalaren planoan eta baita edukietan, J puntuan72. 1995eko Beijingeko Ekintzarako Plataforma baloratzeko asmoz, 2000. urtean Beijing+5 bezala ezaguna egin den biltzar nagusia egin zen: Emakumea 2000. urtean: generoen arteko berdintasuna, garapena eta bakea XXI. mendean. Gobernuek saio hau Beijingeko Ekintzarako Plataforma aplikatzeko zituzten erronkak eta zailtasunak partekatzeko baliatu zuten. Generoen arteko berdintasuna sustatzeko politika eta konpromisoak bultzatu zituzten, neurri eta ekimen berriak aurkeztuz. Saioak iraun zuen artean Emakumeen Mundu Martxako mugimendua emakumeen borrokan atzerapausorik ez emateko exijitzen kontzentratu zen. 2005ean, Beijing+10 biltzar berezia egin zen, eta 2010 Beijing+15. Bietan NBE osatzen duten gobernuek berretsi zituzten aurretik hartutako konpromisoak. Nazioarteko Mugimendu Feministak Emakumeen Eskubideen Aldeko Ekintza Globalen Astea antolatu zuen, Xedeak baino, Plataforma osorik aplikatu nahi dugu eta Beijingetik haratago leloak erabili zuen (Epelde Pagola et al. 2015, 307) 2.5.2 Euskal Herriko Jardunaldi Feministak Euskal Herriko Jardunaldi Feministak Euskal Herriko hainbat talde feministek bultzatutako jardunaldiak dira, feminismoarekin lotutako gai desberdinei buruz eztabaidatzea eta Euskal Herriko mugimendu feministaren artean komunikazioa bultzatzea helburu dutenak. Orain arte bost izan dira topaketa hauek, lehenengoa 1977an izan zen, eta hurrengoak 1984, 1994, 2008 eta 2019. urteetan. Lehenengo 72 Tesi honetan aurrerago lantzen da J puntua. 92 2-CORPUS TEORIKOA hirurak UPV/EHUko Leioako kanpusean egin ziren, hurrengoa Portugaletekoan, eta azkenak Durangoko Landako eraikinean. Lehen jardunaldien izena Euskadiko Emakumeen Lehenengo TopaketakJornadas de la mujer de Euskadi-Recontre des femmes d'Euskadi izan zen, baina geroago Euskal Herriko Jardunaldi Feministak izendapena hartu zuten. Bizkaiko Emakumeen Asanblada (BEA), Arabako Emakumeen Asanblada eta hiriburuetako nahiz herrietako asanbladak izan ziren jardunaldien antolatzaileak. Helburu nagusienak bi zien: batetik, emakumeen menderakuntza ahalbidetzen duen zapalkuntza patriarkala ikusgarri egitea eta zapalkuntza horren deskribapena eta azalpena egitea; bestetik, emakumeak batzea, eta jai-giroan, emakumeen arteko harremanetan, loturetan eta elkartasunean sakontzea. Garai hartan, 1977an, Leioan bildu ziren 3000 emakumeek lau ardatz landu zituzten: sexualitatea, patriarkatua eta militantzia bikoitza, etxeko lanak eta enplegua eta alternatiba berriak (Epelde Pagola et al. 2015, 101, 102). Lehen topaketa hauen ondorioetako bat 1978rako Nazio Koordinadora bat eratu beharra, sexualitatearen kanpaina bat abian jar zezan eta martxoaren 8ra begirako egitasmoez ere jardutea. Euskal Herriko II. jardunaldi feministak 1984an antolatu ziren, bertan 3000 emakumek parte hartu zuten. Antolaketa-lanetan hainbat talde ibili ziren, haien artean Euskadiko Koordinadora Feminista (Donostiakoa, Bizkaikoa zein Arabako Asanbladak eta Nafarroako Koordinadora Feministak osatzen zuten) eta Aizan!. Urte horietan emakumeek pixkanaka eremu publikoak hartu zituzten, eta espazio horietan diskriminazio-egoera anitzi aurre egin behar izan zioten, horrek borrokafronte berriak sortu zituen. Hedapen horrek eztabaida teoriko berrietan sakontzeko premia ekarri zuen. Topaketa hauetan landu ziren gaien artean emakumea eta lana, emakumea eta zientzia, auzoak, indarkeria, sexualitatea, maitasuna eta prostituzioa zeuden. Baita aztertu zuten hamar urteko ibilbidea eta aurrera begirako erronkak proposatu zituzten (Epelde Pagola et al. 2015, 161165). Hurrengo jardunaldiak, hirugarrenak, 1994an egin ziren, Leioan baita ere. Hauetan bi gai nagusi jorratu zituzten: batetik, Euskal Herriko Mugimendu Feministaren egoera eta norabidea, eta bestetik, boterearen gaian sakondu zuten. Desadostasun handienak mugimendua bera definitzen agertu ziren, talde oso desberdinak ziren eta bakoitzak bere identitate propioa zeukan. Mugimendu Feministaren erronka nagusia aniztasun hori metatu eta ikuspuntu ezberdin 2. ORPUS TEORIKOA 93 guztien arteko biltoki aberatsa eta konplexua sortzea. Jardunaldi hauen antolaketan tentsio-uneak bizi izan ziren, eta zenbait taldek antolaketan parte ez hartzea erabaki zuten, adibidez Egizanek. Tentsio horren oinarrian mugimenduaren kontzepzio ezberdina zegoen. Osotara 1500 emakumek arte hartu zuten jardunaldi hauetan (Epelde Pagola et al. 2015, 239–242). Hamalsu urte behar izan zituzten Euskal Herriko IV. Jardunaldi Feministak antolatzeko, 2008an izan ziren Portugaleteko UPV/EHUko Nautikako fakultatean. Talde ugari aritu ziren antolakuntzan, besteak bete Bizkaiko Emakumeen Asanblada, Bilgune Feminista, Medeak, Arabako Emakumeen Asanblada, Emakume Internazionalistak, Amalatz eta Plazandreok. Jardunaldi hauetan 1.300 emakumek hartu zuten parte, espero baino gehiagok. Nahiz eta belaunaldi ezberdinetako feministak elkartu, gehiengoa gaztea izan zen. Portugaleten hiru ardatzetan antolatu ziren ponentziak eta tailerrak: a) Emakumeak hemen eta munduan, b) Emakumeak indarkeria sexistari aurre eginez eta c) Emakumeok, gure identitateak eta gure gorputz intsumituak (Epelde Pagola et al. 2015, 424–427). Aurreko urteetan M8an izandako mobilizazioen eta erantzunaren ondorioz, Euskal Herriko Mugimendu Feministak 2019an jardunaldiak antolatu zituen Durangon. Landu zituzten gaiak bost ardatzetan sailkatu zituzten, mugimendu feministaren barne-egitura, bizitzak erdiguneratzeko neurriak, indarkeriarik gabeko bizitzen eraikuntza, sexualitatea eta gorputzaren merkantilizazioa. Jardunaldien antolaketan eta parte-hartzean talde anitzak jardun ziren: Etxaldeko Emakumeak, Trabajadoras no domesticadas, Itaia, Euskal Herriko Bilgune Feminista, Oneka, Red de mujeres racializadas de Euskal Herria, Ahizpatasuna, Raizes, AMAR, Mujeres del Mundo, Garaipen, Medeak, Bala, Farrukas, Emakume Internazionalistak eta abar luze bat. Jardunaldi hauetan 3000 emakume baino gehiagok parte hartu zuten. Beste topaketa eta jardunaldi batzuk antolatu dira urte hauetan zehar, adibidez Bilgune Feministak zortzi aldiz burutu ditu Emakume Abertzale eta Feministen topaketak (2001, 2003, 2005, 2009, 2012, 2014, 2017 eta 2020 urteetan) eta Euskal Herriko Emakume Gazteek 1986az geroztik hainbat jardunaldi ere antolatu dituzte. 94 2-CORPUS TEORIKOA 2.5.3 2000-2020 Emakumeen Mundu Martxak Emakumeen Mundu Martxa mugimendu feminista eta antikapitalista da, eta oraingoz bost Munduko Martxa eta bederatzi Nazioarteko Topaketa antolatu ditu. Gaur egun 163 herrialdetako 5000 talde baino gehiagok parte hartzen du modu antolatuan. 1995ean Quebeceko emakume-mugimenduak martxa bat egin zuen, Ogia eta Arrosen Martxa. Bertan 15.000 pertsona batu ziren, hamar egunez. Martxak nazioarte-mailan eragin handia izan zuen eta hori dela-eta, 2000. urtean martxa modu zabalean deitzea erabaki zen, mundu-mailan, demokrazia, itxaropena, berdintasuna eta bakea aldarrikatzeko. Horretarako 1998ko urrian Montrealen Munduko 64 herrialdetako 122 emakume-talde batu ziren Emakumeen Lehenengo Mundu Martxa (LMM) antolatzeko asmoz. Topagune honen helburua zen LMMren errebindikazio taula prestatzea, taula hori gauzatzeko eginkizunen plangintza eta programa adostea eta elkar-lankidetzaren oinarriak ipintzea. Proposatu ziren errebindikazioak arlo ekonomiko, politiko eta sozialetan errotuak ziren, baina bi ardatz nagusi landu zituzten, pobrezia eta indarkeria sexista. 2000. urteko martxoaren 8an Quebecen eta Genevan abiatu zen Emakumeen I. Mundu Martxa, eta urrian New Yorken amaitu. Lan-eremuak guztion ongizatea eta elikadura-burujabetza, Bakea eta desmilitarizazioa, emakumeen lan ikusgarria eta ikusezina eta emakumeen kontrako indarkeria izan ziren (Matte eta Guay 2001). Hurrengo urratsa Ruandan eman zen 2004ko abenduan, bertan eztabaidaprozesu luze baten ondorioa adostu zen: "Emakumeen Gutuna Gizateriarentzat". 2005ean Sao Paulon hasi zen martxa, beti martxoaren 8an, eta gutuna herrialdez herrialde eraman zuten lekuko gisa. Gutunean emakumeek sortu nahi duten mundu berria azaltzen da, berdintasunean, askatasunean, solidaritatean eta bakean oinarritutako mundua. Aldi berean, lurralde eta herrialde hauetan guztietan oihal- zati bat josi zitzaion denon artean egin zen tapaki bati, emakumeek sortu nahi duten munduaren irudia alegia. Tapakia urriaren 17an Burkina Fasora ailegatu zen, munduko herririk txiroenera hain zuen. Egun horretan ere eguerdiko 12etan meridiano guztietan ekintza bat egin zen, solidaritate feminista irudikatu nahian. 2010eko Emakumeen Mundu Martxak hiru lan-esparru izan zituen, herri bakoitzeko eskaera nazionalak piztu karabanen bidez, Martxoaren 8ko 2. ORPUS TEORIKOA 95 mendeurrena nabarmendu, eta gerrak eta konfliktoak pairatzen dituzten emakumeen egoera aditzera eman. 75 herrialdetako taldeek parte hartu zuten, horietatik 56tan ekitaldiak eta ekintzak antolatu ziren eta beste 19k delegazioak bidali zituzten nazioarteko ekitaldietara. Osotara 220 egun iraun zuen eta 80.000 pertsonek parte hartu zuten zuzenean (Nobre eta de Roure 2012, 56). Laugarren Mundu Martxa 2015eko martxoaren 8an Kurdistanetik abiatu zen "Geure Gorputzak, Geure Lurraldeak. Martxarekin jarraituko dugu guztiok libre izan arte" lemapean. Helburua zen herrialde guztietako emakumek munduari erakustea zer-nolako aukera feministak proposatzen dituzten eredu kapitalista eta heteropatriarkalaren aurka. Ibilbidea Coimbran amaitu zen urriaren 17an. Urte honetako (2015) helburuak honako hauek dira: emakumeek bizi duten indarkeria ikusaraztea eta salatzea, sistema kapitalista, patriarka, arrazista eta heteronormatiboari alternatiba bat eraikitzea, emakumeek beren gorputzen gainean duten erabaki-eskubidea aldarrikatzea eta emakumeen mugimendua indartu eta zabaltzea. Bostgarrena 2020rako zegoen prestatuta, baina Covid19 pandemia dela-eta, egitarauaren zati handi bat bertan behera gelditu zen. Urte honetako lema hau izan zen: Resistimos para vivir, marchamos para transformar, euskaraz Zubi guztien gainetik, Mugarik ez, Transnazionalik ez. Hala ere, apirilaren 24an egin ziren Emakumeen Mundu Martxako Elkartasun feministako 24 orduak, boterearen eta korporazio transnazionalen garrantziaren aurka. Emakumeen Mundu Martxak zenbait nazioarteko topaketak antolatu ditu, tartean:  1989an Emakumeen Mundu Martxaren Nazioarteko Topaketa (Montreal, Quebec) urriaren 16tik 18ra  2001ean Emakumeen Mundu Martxaren Nazioarteko III. Topaketa (Montreal, Quebec) urriaren 2tik 6ra  2003an Emakumeen Mundu Martxaren Nazioarteko IV. Topaketa (New Delhi, India) martxoaren 18tik 22ra  2004an Emakumeen Mundu Martxaren Nazioarteko V. Topaketa (Kigali, Ruanda) abenduaren 4tik 12ra  2006an Emakumeen Mundu Martxaren Nazioarteko VI. Topaketa (Lima, Peru) uztailaren 2tik 9ra  2008an Emakumeen Mundu Martxaren Nazioarteko VII. Topaketa (Vigo, Galizia) urriaren 14tik 21era  2011n Emakumeen Mundu Martxaren Nazioarteko VIII. Topaketa (Quezon city, Filipinak) azaroaren 121etik 25era 96 2-CORPUS TEORIKOA  2013an Emakumeen Mundu Martxaren Nazioarteko IX. Topaketa (Sao Paulo, Brasil) abuztuaren 25etik 31ra 2.5.4 Euskal Herriko Mundu Martxa Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxako plataformaren aurrekariak 2000. urtetik aurrera antzematen dira Euskal Herriko talde feministen Koordinadoran. Askotariko eragile eta kideekin osatu zuten, hala nola hainbat herrialdetako talde feministekin, sindikatuetako eta alderdietako emakume- arloekin eta talde mistoetako emakumeekin. Plataformaren helburua Emakumeen Mundu Martxaren dinamika Euskal Herrian ezagutaraztea zen. Era berean indarkeriaren eta pobreziaren aurkako aldarrikapenek Euskal Herrian zuten isla zehaztu eta horren aurkako borrokak eta mobilizazioak sortzea leku eta eremu askotan. 2005eko Mundu Martxan 2005 arrazoi martxan jarraitzeko! eta Euskal Herrian emakumeok martxan! lelopean lau egunez zeharkatu zuten gure herria. Egun bakoitzeko gai bat aukeratu zuten: horrela lehenengo eguna (maiatzak 24) gerraren aurkako eguna izendatu zuten, bigarrena ekologiaren eta lurraren eguna, hirugarrena indarkeria sexistaren aurkakoa eta laugarrena pobreziaren eta prekarietatearen kontrakoa. 2010eko leloa Euskal Herria morez tindatuko dugu! izan zen, eta martxoaren 8an iragarri zuten Iruñean plaza ke morez bete ostean. Urte honetan aldarrikapenak ugalketa eta sexu-eskubideak, lan-prekarietatea, indarkeria sexista eta elikadura-burujabetza izan ziren. Bost egunez, Euskal Herri osoko 28 herri eta hirietatik igaro zen, 870 kilometro inguruko ibilbidea egin ostean. (Epelde Pagola et al. 2015, 333–343). Murrizketak, arrazakeria, matxismoa, heterosexismoa, helduen nagusitza, eurozentrismoa, esklaboen salerosketa, kolonialismoaren eta inperialismoaren kontra egitea izan zen IV. Emakumeen Mundu Martxaren helburu nagusia, Euskal Herriko Lurraldeak zeharkatu zuen 2015eko urrian eta «bizitzaren iraunkortasuna da bizitza erdigunean ipintzea, merkatuen logikaren ordez, hau da, ikusezinak izaten diren lan guztiak ikusaraztea, bizitzari eusten dioten lanak eta sistema kapitalista heteropatriarkalean ezkutuan daudenak, historikoki emakumeari egokitu zaizkion lanak, derrigorrez»73, doan egin ditzan esaten zuten bere manifestuan. 73 IV Mundu Martxaren manifestua, bilduma propioan gordeta. Webgunea desagertu da. 2. ORPUS TEORIKOA 97 V. Emakumeen Mundu Martxa Euskal Herrian 2020ean eraman zuten aurrera, honetan ere transnazionalak, mugak eta migrazio-politikak ikusgarri egin eta salatu nahi ziren, sistema arrazista, kolonial, kapitalista eta heteropatriarkalaren tresna izateaz gain, pertsona migranteen zein jatorrizko lurraldeetan daudenen bizitzak zapaltzen dituztelako, bere aurkezpen-orrialdean azaltzen zutenez. Urte horretako lema Zubi guztien gainetik, Mugarik ez, Transnazionalik ez izan zen, gaztelaniaz Resistimos para vivir, marchamos para transformar. 2.6 Emakumeak eta hedabideak "Emakume-ikerketek" hasieratik detektatu zuten emakumeei historian zehar diskurtso, ezagutza eta informazioari heltzeko mugak jarri zaizkiela. Hedabideak sozializazio-tresna garrantzitsuak dira, askotan familia, eskola eta elizak baino eragin handiagoa daukate. Hedabideek rolak, baloreak, arauak eta sinboloak barneratze-funtzioa betetzen dute. Liesbeth van Zoonenn-en (1988) arabera, 6070eko hamarkadetan, emakumeen eta hedabideen arteko harremanak aztertzen eta ikertzen hasi ziren ikertzaileek gai hauetan zentratu ziren:  Emakumeen lan-egoera enpresa komunikatiboetan.  Emakumeen presentzia-edukietan, bereziki irudi estereotipatuen azterketan, eta horren eragina audientzietan.  Informazioaren iturri eta protagonisten azterketa kuantitatiboa  Hedabideetako profesionalen lan-jarrerak generoaren ikuspuntutik, eta honen eragina gizonen eta emakumeen irudikapena hedabideetan.  Genero-ikuspegia informazioaren tratamenduan. Hona etorrita Katalunian eta Euskal Herrian 80eko hamarkadan zenbait unibertsitateko irakaslek gai honekin konprometitu ziren, Concha Fagoaga eta Amparo Moreno adibidez, eta 90ean Joana Gallego, Natividad Abril eta Rosa Franquet hainbat ikerketa-lerro zabaldu zituzten. Hala ere, salto kualitatibo nabarmena eman zen 95etik aurrera, Beijing 95 ospatu ondoren. 98 2-CORPUS TEORIKOA Beijing 95 inflexio-puntua izan zen. Aurretik komentatu ditugu Nazioarteko Emakumeen Konferentzietan 1975-85 (Mexiko76, Copenague80 eta Nairobi85) "Emakumea hedabideetan" gai nagusietako bat izan zen, baina Beijing95ean atal propioa izan zuen gai honek lehenengo aldiz, eta Konferentziaren Ondorioetako batek (J ondorioa, hain zuzen) Komunikazioa eta Hedabideei buruzko hausnarketa egiten zuen74. Ondokoa esaten da J) puntu horretan: "Komunikabideek emakumeen eta gizonen irudi estereotipatu gabeen sustapenean duten erantzukizunaren gainean kontzientziatzea, irudiotan aurkezten diren jokabide-eredu bortizkeria-sortzaileak baztertzea, eta zabaltzen duten edukiaz arduratzen diren pertsonak norabide eta jokabide-kode profesionalak ezartzera animatzea; orobat, herritarrak emakumeen kontrako bortizkeriaren arrazoiei eta ondorioei buruz informatzeari eta hezteari eta gai honi buruzko eztabaida publikoa suspertzeari dagokionez informazio-bideek betetzen duten funtzio garrantzitsuaren inguruan sentsibilizatzea". Beijing 95en nabarmendu zen emakumeek komunikazio-sektoretan gero eta presentzia handiagoa daukatela, baina gutxi batzuek lortzen dutela hedabide horietako zuzendaritza-taldetara eta politika-ildoetan eragina daukaten organoetara heltzea, horren ondorioz, genero-gaiei arreta gutxi ematen zaie eta generoan finkatutako estereotipoak mantentzen dira argitaratzen dituzten berrietan. Prentsa, telebista eta irratietan emakumeei buruzko irudi negatibo eta apalgarriak desagertu behar dira. Herrialde gehienetako hedabideek, paperezkoek zein elektronikoek, ez dute emakumeen irudi orekatu bat islatzen, emakumeen bizitzeko era diferenteek eta hauek giza eboluzioan ekarritako ekarpenek ez dute lekurik bertan. Produktu bortitz eta pornografikoek emakumeei kalte egiten diete, eta gizartean parte-hartzea oztopatzen die. Behin eta berriz emakumea rol tradizionalean aurkezten duten programek ere kalte egiten diote emakumeen irudiari (Beijing 95 J.235). Emakumeen kontrako bortizkeriaren arrazoiak eta ondorioak eta prebentzioneurrien eraginkortasuna aztertzeko neurriak jasotzen dituen D.2. helburu estrategikoan, 129. neurrian, d) puntuan, ondokoa esaten da: (Gehiago ikusteko: http://www.nodo50.org/mujeresred/spip.php?article502 2. ORPUS TEORIKOA 99 "Komunikabideak animatzea estereotipo sexisten ondorioak aztertzera, generoko bortizkeria eta desberdintasunak sustatzen dituzten publizitate-iragarkietan iraunarazten direnak barne, baita bizitzaren zikloan nola transmititzen diren aztertzera ere, eta halaber, irudi negatibo horiek baztertzeko neurriak hartzera, bortizkeriarik gabeko gizartea sustatze aldera". J puntuan, eta J.1. helburu estrategikoan, 241. neurrian, d) puntuan ondokoa esaten da: "Emakumeen parte-hartzea bultzatzea norabide profesionalak eta jokabide-kodeak eta beste zenbait autorregulaziomekanismo egoki egiteko lanetan, komunikabideetan emakumeen irudi orekatua eta estereotipatu gabea sustatzeko". 242. neurrian, a) puntuan: "Komunikabideak gainbegiratuko dituzten kontrol-taldeen sorrera suspertzea eta horiekin kontsultak egitea, emakumeen premiak eta kezkak behar bezala isla daitezen arduratzeko". J.2. helburu estrategikoan, 243. neurrian, c) puntuan: "Komunikabideetako profesionalak genero-gaietan prestatzeko eta sentsibilizatzeko programak garatzea, bi sexuetako jabeak eta kudeatzaileak hartuz horien baitan, komunikabideetan emakumeei buruzko irudi orekatuak, askotarikoak eta estereotipatu gabeak erabili eta susta daitezen". Esan dugunez, Beijing95ek ondorioak publikatu ondoren, emakumeak eta komunikazioa (bai hedabideen azterketa, zein publizitatea, edota edukiak eta irudiak) lotzen dituzten ikerketak biderkatu egin dira. Proiekturik handiena, bai kronologikoki eta baita geografikoki ere, aurrerago aztertuko dugun GMMP proiektua izan da. 2.6.1 Emakume kazetariak kazetaritzaren historian Emakume kazetarien historia aztertzen hasten garenean hutsune nabarmenak topatzen ditugu. Gaia oso gutxi landu da nazioarteko ikerketetan, eta aurkitzen ditugun iturriak urriak dira. Prentsa femeninoa eta emakume kazetariak batera agertzen zaizkigu askotan, nahiz eta esparru desberdinak izan. Prentsa femeninoa askotan, gehienetan, gizonezkoek zuzentzen dute, eta emakumeak kazetaritzalanak egiten dituzte horietan, baina emakume kazetariak kazetaritzaren esparru 100 2-CORPUS TEORIKOA guztietan egin dute lan, gerran eta fronteetan barne. Halere emakume gutxi egon dira kazetaritza-lanetan XX. mendearen bigarren zatira arte, eta gutxi horiek ez dira zuzendaritza-taldeetan egon, berriemaileak izan dira. Euskal Herrian topatzen dugu, hala ere, kazetaritzaren aitzindarietako bat Francisca de Aculodi, inprenta baten jabea 1678an, Gipuzkoan. Emakume honek senarrarengandik heredatu zituen inprimatze-lanak egiteko baimenak, eta NOTICIAS EXTRAORDINARIAS DEL NORTE ETA NOTICIAS PRINCIPALES Y VERDADERAS argitaratu zituen bere semearekin batera (Capel Martínez 2010). Azken urteotan ikerketa hauek, emakumeen kazetari-lana aztertzen dutenak, hazkunde bat bizi izan dute, baina erreferentzia historiko gutxi daude oraindik. 2.6.1.1 Estatu Batuetan Ipar Ameriketako kazetarien soslaia XIX. eta XX. mendeen hasiera maskulinoa zen, bai zuzendaritza postuetan eta baita idazgelan. Emakumeak emakumeei zuzendutako orrialdeetan baztertuta zeuden, beste emakumeei idazten zieten bakarrik, eta askotan, moda, edertasuna, eta etxeko arazoen konponketaz. Emakume horiek, gehienetan kazetaritza-munduarekin lotura familiartekotasunarekin zetorren, hau da, aita, senarra edo anaiarengandik. Linda Steiner-ek gidatutako ikerketan (2004, lehenengo bi kapituluetan, Ingalaterra eta AEBko XIX. eta XX. mendeko emakume kazetarien historia jorratzen da. 1880an AEBn 12.308 kazetari erroldatuta zeuden, eta horietatik 288, emakumeak ziren. 20 urte beranduago, hau da, 1900. urtean, 30.098 kazetarietatik 2.193 ziren emakumezkoak, eta beste 20 urte beranduago kazetarien %16,8. Kazetari hauen soslaia: emakume zuria, ekonomikoki erdi-mailakoa eta goi-mailako ikasketaduna zen, prentsa beltzean edo "Black press" delakoan salbu, hartan emakume beltzek idazten baitzuten. Esan dugu askotan emakume hauek zeharka ailegatzen zirela kazetaritzamundura, senar, aita edota neben eraginagatik, eta gai arinen orrialdeak, edo emakumeei zuzendutako orrialdeak idazten zituzten gehienetan75. Emakumezkoen orrialdeak NEW YORK WORLD egunkarian sortu zituen Pulitzer-ek, 1890-1900 hamarkadan, bezero berriak egiteko asmoz. 1900. urtean egunkari 75 Joseph Pulitzer-en emazteak bultzatu zuen Nnew York World erostera 1883an, Cyrus H.K. Curtisen emazteak Ladies Home Journal sortzen lagundu zion, Adolph Ochsen emazteak eta alabak New York Timesen garapenean paper handia jokatu zuten. Life Aldizkaria Clare Booth Luce eta bere senarrak argitaratu zituzten (Goodrey and Pratte 1994, 209:74-79). askotan zeuden emakumeei zuzendutako orri bereziak, bertan moda, etxeko lanak, eta gizarte informazioa eskaintzen zen. Aurretik Margaret Fuller (1810-1850) bizi izan zen. 1844an NEW YORK TRIBUNEko literatura-editorea izan zen, eta bi urte beranduago korrespontsal modura etorri zen Europara, hain zuzen ere Italiara. Ipar Amerikako atzerriko lehenengo korrespontsala izan zen (Chambers et al. 2004, 199). Italian, Britainia Handian eta Frantzian ibili zen kazetari gisa eta hainbat politiko eta idazle ospetsuak elkarrizketatu zituen. Emakume beltzen artean Victoria Earle Mathews (1861-1907) izan zen ezagunena, erlijio-egunkarietan eta bereziki beltzei zuzendutako egunkarietan idazten zuen, NEW YORK AGE, THE NEW YORK ENTRERPRISE eta abarretan. Deborah Chambers-ek (2004:22-30) beste kazetari batzuen nondik-norakoak eskaintzen digu, adibidez Elizabeth Cochran-erenak (Nelly Bly), zeinak 1889an munduari bira eman zion, Phineas Fogg Julio Verneren pertsonaiaren urratsak jarraituz. Nelly Bly- k gaur egun modan dagoen kazetaritza jorratu zuen, horretarako mozorroak erabili zituen zenbait gaiez idazteko, presondegiak, fabriketako lan-baldintza kaxkarrak, edo merkatalguneen lan-baldintzei buruz idazteko (Beasley 2003, 65), hain juxtu. Sufragismoari lotutako prentsa XIX. mendearen bigarren erdialdean agertu zen AEBn, gogora dezagun Seneca Falls Convection 1844an izan zela. Hiri honetan argitaratzen da LILY aldizkaria (1849-1856), baita New Yorken, Vernonen edo Ohion, REVOLUTION (1868-1870) New Yorken, WOMAN'S JOURNAL (1870-1917), Bostonen, WOMAN'S TRIBUNE (1883-1909) lehenengoz Beatricen76 eta gero Washington eta Portlandera mugitzen dena. Egunkari hauetan feminismoaren guztiz lotuta zeuden lau gai ziren nagusi: emakumeen sarrera bizitza publikoan, botoa emateko eskubide morala eta konstituzionala zen aldarrikapena, gizartearen erreformaren beharra emakumezkoen influentziaren eraginez eta ekonomian eta politikan emakumezkoen parte-hartzeak ekarriko zituen onurak eta abantailak (Lomicky 2002). 1932tik 1945era, Eleanor Roosvelt-ek, AEBko lehendakariaren emazteak, emakume kazetarien lana bultzatu zuen. Roosvelt-ek antolatzen zituen prentsaurrekoetara emakume kazetariak deitzen zituen bakarrik, eta hainbat hedabidek emakumeak kontratatu behar izan zituzten hauen jarraipena egiteko. Roosvelt-ek irratsaioetan parte hartzen zuen, eta zutabe bat idazten zuen hainbat egunkaritan, baita iritzi artikuluak ere (Sloan eta Parcell 2002, 27). 2.6.1.2 Britainia Handia Britainia Handian, beste tokitan bezala, emakume kazetariak XIX. mendeko azken urteetan agertzen dira, aldizkari edota orrialde femeninoetara lotuta, salbuespen batzuk izan ezik. Soslaiari begiratzen badiogu ekonomikoki eta sozialki maila ertainetan mugitzen ziren, goi-ikasketak zituzten –garai hartan salbuespena zena, hain zuzen–, eta askotan nahi ez zuten ezkontza batetik ihes egiteko bide bakarra zen kazetaritza-munduan sartzea (Shingler eta Wieringa 1998, 46). Bretainia Handian goiz hasi ziren emakumeak kazetaritza-lanetan, 1822an Harriet Martineau-k (1802-1876) bere lehen artikuluak publikatu zituen, eta 1829tik aurrera, aita hil eta umezurtz gelditu zenean, lanbide bihurtu zuen kazetaritza. Halere, salbuespena da Harriet Martineu. Goi-mailako ikasketak zituen eta kazetaria ez ez ezizk ekonomialaria eta soziologoa ere bazen. Aitaren eragina funtsezkoa izan zen bere heziketan; eta mutikoek ikasten zituzten gaietan hezi zuen, uste baitzuen emakumeak independenteak izan behar zirela. Martineau Emakumeen eskubideen defendatzaile sutsua izan zen, eta artikuluak, foiletoak eta baita nobelak ere idatzi zituen ekonomiaz (Chambers et al. 2004, 54). XIX. mendearen amaieran Flora Shaw-ren (1852-1929) izena THE TIMES egunkariaren staffean agertu zen lehendabizikoz. Shaw 1890ean hasi zen egunkarian sinatu gabeko zutabe bat idazten. Bi urte beranduago, 1892an Hegoaldeko Afrikara bidali zuten berriemaile, haren artikuluek arrakasta handia lortu zuten, handik Australia, Zeelanda Berria eta Kanada bisitatu zituen. Bueltan egunkarian editore gisa geratu zen. Emily Peocock bere aldetik hamabost urterekin erreportari moduan hasi zen bere aitak editatzen zuen NORTHEM ECHO egunkarian 1898an, eta 1902an YORKSHIRE DAILY OBSERVERren zuzendariorde-postua eskatu zuen, baina nahiz eta ziur aski bera hautagai prestatuena izan ez zuen lortu (Roig Castellanos 1989, 40–88). Emakume hauek aitzindariak izan ziren, baina salbuespenak ere bai. Oro har emakumeak ez ziren ondo ikusiak idazgeletan, emakumeen orrialdeetan eta beheko lanpostuetan gelditu ziren gehienetan. Idazgela hauetan oihuak, biraoak, tentsioak eta presak ohitura omen ziren, eta gizartearen ikuspegitik begiratuta emakumeak hauskorrak eta ahulak ziren, beraien burua eta bihotza ez zegoen giro horretara egokituta. Egoera Munduko Lehenengo Gerraren garaian aldatu zen pixka bat. Gizonak fronteetara mugitu ziren heinean emakumeek beraien postuak hartu zituzten, eta lanbide berrietara moldatu behar izan zuten. Lantegietan, ospitaleetan eta baita ere hedabideetan emakumeen presentzia areagotu egin zen, nahiz eta momentu horretan egunkariek eta aldizkariek produkzioa murriztu, eta askotan gerraren inguruko propaganda zabaldu besterik ez egin (Chambers et al. 2004, 199). Bigarren Mundu Gerraren ostean aldaketa bat eman zen emakumeen kazetaritzan. Nahiz eta oraindik emakumeen lan-sarrera beraiei omen zegozkien orrialdeak izan, bestelako gaiak hasi ziren jorratzen orrialde berezi horietan. Gai politikoez eta gizartean ematen ziren arazoei buruz hasi ziren idazten. Feminismoaren bigarren olatuak aldarrikatzen zuen "norberarena politikoa ere bada" hark isla izan zuen emakumeei zuzendutako orrialdeetan Ingalaterran. Garai honetan, adibidez, Jill Tweedi-ek zutabe bat zeukan DAILY TELEGRAPH egunkarian: "Letters from a Faint Hearted Feminist" deitutakoa (Bihotz feminista ahul baten eskutitzak), oso arrakastatsua izan zena, non eguneroko bizitzan feminismoaren teoriak aurrera eramateko aurkitzen zituzten oztopoen alde komikoak islatzen zituen. Irratiari dagokionez 1922an BBC EDO BRITISH BROADCASTING COMPANYk irratiemisioak hasi zituen, eta 1927tik 1938ra John Reith izan zen Zuzendari Orokorra. Gizon hau presbiterianoa zen, eta erlijio honen moral zorrotzari jarraituz, BBCk debekatu zuen emakume ezkondu edo dibortziatuak kontratatzea 1960ra arte, eta 1970ra arte berriak irakurtzen zituzten ahots guztiak gizonezkoenak ziren (Beasley 2003, 65). Bestalde, arazo tekniko batek, mikrofonoen diseinua hain zuzen, emakumeen presentzia oztopatzen zuen, izan ere gizonezkoen ahotsetarako diseinatuta zeudenez emakumezkoen ahotsa oso zorrotz ateratzen zen, desatsegina suertatzen zen. 1974ra arte ez zen egon irrati- esatari emakumezkorik, eta gutxi batzuk lan egin zuten kazetari moduan garai haietan. Telebistaren kasuan, aldiz, 1955eko irailean Barbara Mendell eguerdiko albistebuletina aurkezten hasi zen, audientzia gutxiko buletina zen eta atzeko dekoratua sukalde baten irudia zen (Sloan eta Parcell 2002, 27). 20 urte pasa behar izan ziren emakume bat albistegi nagusietako berriak irakurtzen ikusteko, Angela Rippon 1975ean. 2.6.1.3 Frantziar estatuan 1797. urtean LE JOURNAL DES DAMES argitaratu zen (1797-1839). Aldizkari honek izen desberdinak izan zituen urteetan zehar, eta edukietan moda, gizarte kronika eta hezkuntza lantzen zituen. Aldaketa ugari izan zituen baina oro har emakumeen lekua etxea zela aldarrikatzen zuen, haurrak hezi, etxea txukundu, ezkondu... Egunkari asko sortu ziren XIX. mendeko lehen urteetan, baina oso iraupen eskasa izaten zuten. Gehienek etxeko lanetara bideratzen zituzten emakumezkoak. Horrela Luis Felipe erregearen agindupean emakumeei zuzendutako 43 egunkari sortu ziren, baina gehienek hiru urte baino gutxiago irauten zuten77. Garai honetakoa da LA FEMME LIBRE egunkaria, gero LA TRIBUNE DES FEMMES izango dena. Marie-Reine Guindorff eta Desirée Veréte-k, biak jostunak eta Saint-Simon filosofoaren jarraitzaileak, 1832an sortu zuten egunkari hau eta 1835eko prentsaaskatasuna murrizten zuten legeek itxi zuten. Santsimoninoek emakumezkoen askatasuna, independentzia ekonomikoa eta heziketa aldarrikatzen zuten. Emakumeen borroka bakarra zela defendatu eta proletarioen eta goi-mailakoen emakumeen arteko tartea apurtzea zen beraien nahia, emakumeen burujabetze sexuala haien identitatearen eta askatasunaren oinarrizko elementutzat hartzen zuten. 1848ko iraultzaren porrotaren ondorioz emakumezkoen prentsa eta elkarteak desagertu egin ziren berriz ere. Uztailean Asanbladak gehiengoz onartutako lege bati esker aurrerantzean emakumezkoek debekaturik izango zuten klubetako kide izatea, klubetara joatea (Roig Castellanos 1989, 40-88). 2.6.1.4 Espainiar estatuan XIX. mendean zehar emakumezkoen prentsak hazkunde bat bizi izan zuen. Adibidez, 1843-1868 urteen artean, Isabel II.a boterean zegoen bitartean, hamazazpi aldizkari femenino jaio ziren (Seoane Couceiro eta Saiz Garcia 2007) EL TOCADOR, (1844-45), EL DEFENSOR DEL BELLO SEXO (1845-46) edo EL PENSIL GADITANO (1856-57). Azken hau lehenengo aldizkari feministatzat ezagutu zen. María Josefa Zapata eta Margarita Pérez de Celis izan ziren horren arduradunak (Arenal 1896). 2. ORPUS TEORIKOA 105 Beranduago EL PENSIL DE IBERIA izena hartu zuen eta 1859an Kadizko Gotzainak haren itxiera eskatu zion gobernadoreari moral katolikoaren kontrako gaiak jorratzen zituelako (Roig Castellanos 1989, 188–192). Bi motatako aldizkari sortzen dira garai honetan, aldizkari femeninoak78, edo teorian emakumeei interesatzen zaizkien gaiei buruzko aldizkariak, moda, familia, higienea...; eta beste alde batetik aldizkari feministak, hau da, emakumezkoen eskubideen alde egiten dutenak. Egunkari orokorrak bereziki gizonezkoei zuzenduta daude, baina irakurlego femenino bat badute, batez ere foiletinak edo zatika argitaratzen diren nobelen orrialdeak (Diaz-Diocaretz eta Zavala 1993, 62) irakurtzen dituena. Aitzindarietako bat Concepción Arenal (Galizia 1820-1893), idazle eta politikaria, izan zen. 1841ean Madrilgo Unibertsitatean Zuzenbideko ikasketak egiteko gizonez mozorrotu behar izan zuen, emakumezkoek debekatuta baitzeukaten goi-mailako hezkuntza jorratzea. Geroago LA IBERIA egunkarian gai politikoak jorratzen hasi zen senarra gaixotu zenean. Senarra hil ondoren lanak izenpetzen hasi zen, irakurleen protesten artean. Arenal Espetxetako Ikuskari izendatu zuten 1863an. Hasierako feminismoaren bultzatzaileetako bat zen eta emakumezkoen egoera hainbat lanetan aztertu zuen, honen adibidea 1881ean idatzitako "La mujer en la casa" liburua, non etxean lanean gelditzen den emakumeari egiten dion kritika, edo "La educación de la mujer" entseguan, non hezkuntza-berdintasuna eskatzen duen gizonentzat eta emakumeentzat: "Uste dugu, beraz, hezkuntzak berbera izan behar duela gizonentzat zein emakumeentzat; are premiazkoagoa dela emakumeari dagokionez, zeren, nortasuna garrantzitsuago izanik berarentzat, legeek eta ohiturek zapuztuago baitago" (García-Albi 2007, 18). XIX. mendearen amaieran beste galiziar bat nabarmentzen da, Emilia Pardo Bazán (Galizia 1851- 1921). 1887an Erromara joan zen EL IMPARCIAL aldizkariko korrespontsal moduan, eta bertan zegoelarik Don Carlos erregegai karlistari elkarrizketa bat egin zion. Bi urte beranduago, 1889an Parisko Erakusketa Unibertsalean korrespontsal moduan egin zuen lan. Bi kasu hauetan idatzitako kronikek eta elkarrizketek iskanbila ugari sortu zuten irakurleen artean, emakume 78 Perinat eta Marrades-ek definizio hau ematen dute: Revistas femeninas son aquellas que, ya sea por su título o subtítulo, ya sea por declararlo así sus redactores, o ya sea por su temática, tienen como principal destinatario a la mujer. batek idazten zituelako. 1889an sarrera ukatu zioten "Real Academia Española" delakoan, eta emakumezkoen eskubideen defendatzaile sutsua bihurtu zen (Olmos 2006). Garai honetan beste idazle batzuk ere egon ziren, batez ere Andaluzian, Patrocinio de Biedma, Carolina Soto adibidez, eta Katalunian, Sofia Tartilan, Josefa Pujol de Collado, Clotilde Cerdá Bosh, María Josepa Massanés, María de Bell-Hoc eta abar. Azken bi hauek katalanez idazten zuten eta Kataluniar identitatea eta kultura berreskuratu nahi zuen "La Renaixença" taldeko kide ziren (Diazhandino 2008, 16–25). 1895ean Madrilen "Asociación de la prensa de Madrid" sortzen da 173 kidesortzailek bultzatuta; beraien artean emakume bakarra zegoen, Jesusa Granda. Kazetari honek EL GLOBO egunkarian idazten zituen kolaborazioak eta baita hiletaoharrak ere (Luengo López 2008)79. 1901ean Carmen de Burgos DIARIO UNIVERSALEan hasi zen lanean erredaktore moduan. Columbine ezizenaz sinatuz emakumeei zuzendutako zutabe bat idazten hasi zen, "lecturas para las mujeres" zeritzona. Bera izan zen kazetari moduan aritu zen lehenengo emakumea, aurrekoak idazleak baitziren (García-Albi 2007, 43). Bigarren Errepublika garaian emakumeak nabarmentzen hasi ziren kazetaritzan, bai Madrilen eta bai Bartzelonan. Emakumeen hezkuntza-maila hobetu eta gero eta kazetari gehiago agertzea ahalbidetu zen. Emakumeek botoeskubidea zeukatenez, publiko garrantzitsu bihurtu zen eta prentsan hori islatzen hasi zen. 1931ean Josefina Carabias LA ESTAMPA aldizkarian hasi zen idazten, lehenengo lanetariko bat izan zen Victoria Kenti, momentu horretan Espainiar Estatuko presondegietako zuzendaria zenari, elkarrizketa bat egitea. Gerra-garaian Frantzian ibili zen exiliatuta, baina gero Madrilera bueltatu zen eta idazten jarraitu zuen. 1953an AEBra joan zen korrespontsal-lanak egitera, beranduago Parisen ere ibili zen. LA VOZ eta CRÓNICA aldizkarietan hartu zuen parte (García-Albi 2007, 21). Luisa Carnes 27. belaunadiko partaidea izan zen, feminista eta komunistatzat aurkezten zuen bere burua. Idazlea eta kazetaria, 1930ean LA ESTAMPA egunkarian hasi zen zenbait kolaborazio argitaratzen, eta aurrerago Alderdi Komunistaren prentsan argitaratu zituen bere lanak. Gerra zibilaren ostean Mexikora exiliatu zen 79 Liburu honetan 10 bat emakumezko kazetari agertzen dira 1895-1950, elkartekide. Elkarteko zuzendaritzan emakume bakarra agertzen da, Concepción Santalla, 1939an (559 orrialdea) eta hango egunkarietan, LA PRENSA, EL NACIONAL eta NOVEDADES hainbat narrazio eta errelato publikatu (Carnés et al. 2017). Galiziar kazetari bat LA VANGUARDIA egunkariko zuzendaria izan zen, Maria Luz Morales Godoy, 1936ko uztailean; Maria Zambrano filosofoa, ostera, EL LIBERAL eta José Bergaminek zuzentzen zuen CRUZ Y RAYA aldizkarian zenbait artikulu idatzi zituen (García-Albi 2007, 67). Natividad Adalia EL SINDICALISTAko zuzendaria, heriotzara kondenatua izan zen gerra zibilaren amaieran; pena hau 30 urteko kartzela-zigorra bilakatu zen beranduago (Gallego Abaroa, 251–278). EL IMPARCIAL aldizkarian Carmen Eva Nelken-ek idazten zuen, Magda Donato ezizenez, Margarita Nelken parlamentariaren ahizpa berau, eta Concha Espinak ere bertan idatzi zuen aldi batean. 2.6.1.5 Euskal Herrian Euskarazko kazetaritzaren historia egiteke dago oraindik, eta hasierako euskal emakume kazetariei buruzko datu gutxi ditugu. Eusko Jaurlaritzak argitaratzen zuen Bidegileak bilduman hauetako batzuen aztarnak aurkitu ditzakegu. Hogeigarren mendearen hasieran hasten da argitaratzen emakume-talde bat. Fenomeno honen bultzatzaile Antonio Abadiaren euskal jaietako sariak eta EuskalEsnalea eta Euskalerriaren alde aldizkarien literatur lehiaketak dira, baita Emakume Abertzale Batzaren esfortzua ere. Euskal-Esnalea aldizkariak hitzaldiak antolatzen zituen garai horretan, eta bertan, Maria Etxabek, Maddi Ariztiak eta Julia Fernandez Zabaletak parte hartu zuten hizlari gisa. Adibidez, Donostiako Novedades antzokian mintzatu zen Maria Etxabe 1930eko apirilaren 27an. "Zorionaren iturria gizonak non du?" argitu nahi izan zuen. "Emakumien Etorkizuna" aztertu zuen 1926an Julia Fernandez Zabaletak. Maddi Ariztiak, berriz, "Euskal Etxe Zaharrak", 1933an. Errose Bustinza (1899-1953) kronikak idazten zituen EUZKADI egunkariren Erijetatik deitzen zen sail batetan. Sail horretan herri bakoitzak bazuen bere kronikaria eta herri mailako gertaera xumeak argitaratzen ziren. Hasieran izenik gabe, gerora "Mañariko" izengoitiz izenpetzen zituen kronikak eta ipuinak. Egile honek ehun kronika baino gehiago sinatu zituen eta egunkaria itxi arte lanean ibili zen (Kaltzakorta 1999). Julene Azpeitiak (1888- 1980) zumaiarra hainbat aldizkaritan argitaratu zituen bere artikuluak, irratsaio ugari egin zituen, eta kultur munduko pertsonaia publikoekin ere izan zituen harremanak. Aldizkarigintzan ere, ehunka artikulu zuen argitaraturik, "Arritokieta" ezizenarekin EUZKADI egunkarian, KARMEL, YAKINTZA, EGAN eta ZERUKO ARGIA aldizkarietan (Mintegi 1993). Dolores Agirre (1903-1997) adibidez, 25 urtez aritu zen irratigintzan, nahiz eta bere lanbidea irakaskuntza izan eta antzerkilaritzan murgilduta bizi. Emakume hau LA VOZ DE GUIPUZCOA irratian aritzen zen astelehenetik ostegunera Baserria deritzan programa batean, euskarari indarra ematearren egiten zuen (Auzmendi 2002). Pilar Lekuona (1906-1999) EUSKALERRIAREN ALDE aldizkarian idazten hasi zen, gero ZERUKO ARGIA astekarian herriko kronikak idatzi zituen, "Mirentxu" izengoitia erabiliz. Emakume honek 1990eko hamarkadan oraindik sinatzen zituen bere kronikak Oiartzungo herri-aldizkarian. Beste batzuk ere izan, Robustiana (Tene) Mugika (1888-1981), Julia Claudia (Maite) Gabilondo (1902-994), Rosario Artola (1869-1950), Madalena Jaureguiberry (1884-1977) iparraldekoa eta hainbat aldizkaritan idatzi zuena, tartean HERRIAN, GURE HERRIAN, eta SUD-OEST egunkarian. Gaztelaniaz idatzi dutenen artean Teresa Eskoriatza (1861-1968) aipatu behar dugu. Jaiotzez donostiarra, emakume inkorformista, New Yorkera abiatu zen hogeitasei urterekin kultura eta bizimodu ezberdinak ezagutzeko. Hiri horretatik LA LIBERTAD egunkari sozialistan sinatu zituen bere artikuluak Felix de Haro ezizenez 1019tik aurrera eta geroago Maroko eta Espainia arteko gerrako korrespontsala izan zen egunkari horretan. Beste hainbat mediotan ere argitaratu zituen bere artikuluak, baita Radio Ibéricako hainbat saioetan ere (Palenque 2006). XX. mendearen hasieran hainbat emakume kazetari frentetan ibili ziren, Cecilia G. de Gilarte (1915-1989) gipuzkoarra kasu, azken honek gaztelaniaz idazten zuen ere. 2.6.2 Emakumea eduki periodistikoan Europar Batasunak europar hedabideetan emakumeen irudia nola islatzen den inguruko ikerketa bat burutu zuen 2000. urteko atarian, bertan emakumearen irudia eta hedabideak uztartzen dituzten ikerketen azterketa sakona argitaratu zen. Agerian geratzen da Estatu Batuetan ikerketa hauek tradizio handia daukatela, Europarekin konparatuz; Europan ikerketa gutxi daude, sakabanatuta, eta askotan Akademiatik kanpoko instituzioek bultzatu dituzten lanak dira 2. ORPUS TEORIKOA 109 (Serrano et al. 1995); honen adibidea Euskal Herrian 2003an Emakundek antolatutako "Komunikabideak eta Generoa" jardunaldia. Azken hamarkadetan berrien eduki eta produkzio-prozesuetan generoaren tratamendua sakonki planteatu da, berrietan agertzen diren emakumeen tipologia eta irudiari buruzkoa bereziki, eta genero-indarkeriarekin dituzten jarrerazkoa baita. Europan edukiaren azterketa izan da gai nagusia, audientzien ikerketa eta ekoizpenaren azterketaren gainetik. Telebistak eta publizitateak eskaintzen dituzten emakume-ereduak izan dira gehien aztertu direnak, eta eguneroko prentsa bigarren mailan gelditu da. Askoz gutxiago aztertu dira irratia eta aldizkarietako irudiak. Interneti buruzko ikerketak beranduago hasi ziren. Arlo akademikoan Gaye Tuchman-ek (1978) abiatu zuen generoa. eta hedabideen arteko harremanak aztertzen zituen ikerketa-ildoa 70eko hamarkadan. Ikerlari honek berrien produkzio-errutinak aztertu zituen, hala nola baita agendaren eraketa, emakumeen presentzia idazgeletan eta baita hedabideen edukiak genero-ikuspegitik. Tuchman-en ustez hedabideek jendartean nagusi diren baloreak islatzen dituzte eta emakumeak degradatzen dituzte, emakumeak aipatzen ez dituztelako edota estereotipoak erabiltzen dituztelako. Egile honek "emakumeen suntsiketa sinbolikoa hedabideetan" (symbolic annhilation) kontzeptua erabiltzen du emakumeen denigrazio honetaz hitz egiteko, kondenaz, tribializazioz edo ausentziaz egiten dutelarik. Emakumeak apenas agertzen dira subjektu gisa hedabideetan, gutxitan protagonista gisa eta ia inoiz ez lider moduan. Emakumeak esfera publikotik at eta esfera pribatuaren espazio sinbolikoan gelditzen dira. Liesbet Van Zoonen-ek, adibidez, antzeko emaitzetara ailegatu zen Herbereetako hedabideak aztertu zituenean. Aipatutako medioetan ehun pertsonetatik 87 gizonak ziren, emakumeek minutu erdi hitz egiten zuten kameren aurrean, eta gizonek minutu bat baino gehiago batez besteko, emakumeak gai "bigunetan" edo giza intereseko gaietan agertzen dira gehienbat, hau da artea, hezkuntza, kontsumoan; gizonak, ostera, esparru guztietan agertzen dira, baina batez ere ekonomian, politikan eta nazioartekoetan (van Zoonen 1988, 35–36). Joera honek ez du hobera egin, eta aurrerago aztertuko dugun GMMP ikerketaren emaitzek baieztatu besterik ez dute egiten jarrera hori: emakumeak bigarren planoan agertzen dira, bai kazetari moduan, baita protagonista, aditu edo informazio-iturri moduan, askotan aipamenik ez daukate eta gai "gogorrenetan" presentzia oso apala da. Aldiz, biktima-paperean gailentzen dira. Beraz, arazoa ez da bakarrik gutxitan agertzen direla, baizik eta agertzen direnean betetzen duten papera. 1984an Petra Maria Secanella eta Concha Fagoagak "Umbral de la presencia de mujeres en la prensa española" publikatu zuten, Emakumearen Institutuaren dirulaguntzarekin, garai hartako prentsan emakumeen agerpena berrietan ehuneko 7 eta 9 tartekoa zen. Nati Abril irakasleak eduki-analisia aplikatuz emakumeei subjektu periodistiko gisa ematen zaien tratamentua zenbait egunkaritan, EGIN, DEIA, EL CORREO ESPAÑOL/EL PUEBLO VASCO eta LA GACETA DEL NORTE, aztertu zuen bere doktore-tesian (1994), "Las mujeres en la prensa diaria vasca: protagonistas, temáticas tratamiento periodístico". Tesi honetan, egunkari hauen ildo editorialen eragina, emakumeak nagusi direneko mezu periodistikoak hautatze-prosezuan eta geroko tratamenduan ikertu zuen ikertzaileak, eta egunkarien arteko desberdintasunak. Ikerketa horrekin jarraituz, noiz eta zergatik bihurtzen diren emakumeak kazetagai aztertu zuen, eta zer-nolako garrantzia ematen zitzaien gai hauei. Abril-ek M8an eta urteko beste egunetan publikatutako mezuen arteko desberdintasunak aztertu zituen baita. Egun horietan feminismoaren presentzia areagotzen da egunkarietan eta baita rol tradizionaletan oinarritutako mezuak, «…Emakumearen Nazioarteko Egunean euskal egunkariek feminismoaren gaia interesgarria zela kontsideratu zuten eta bere hiru bider gehiago agertu zen hauen orrialdeetan. Hala ere kuriosoa da mezu tradizionalak ere hirukoiztu ziren egun honetan» (Abril Vargas 1991, 445)80. Bueno Abad-ek (1996) "estudio longitudinal de la presencia de la mujer en los medios de comunicación de prensa escrita" tirada handiko hamabost egunkari desberdinen azterketa egin zuen, emaitzetan agertzen da ezen emakumeen presentzia handiagoa dela kulturan eta gizartean, eta baita biolentziarekin zerikusia daukaten gaietan, baina aldiz, gai politiko edota ekonomikoetan, hau da, prestigiozko gaitzat hartzen direnetan, baztertuta daudela. Nahiz eta XIX. eta XX. mendeetan emakumeen bizi-baldintza soziopolitikoak zeharo aldatu Blanca Muñoz-ek esaten du aldaketa hauek ez dutela hedabideetan islarik izan: "Neurri handi batean gaur-gaurkoz ere emakumeen errepresentazioa aro preindustrialeko roletan oinarritzen da nolabait, emakumeak sailkatu eta, sarri, ez daukate zerikusirik ez errealitatearekin ez emakumeek beren buruaz daukaten irudiarekin. Estereotipo femeninoaren erabilpenak adieraz dezakeen errealitatearen errepresentazio partzialak oso modu indartsuan lagundu dezake generoen arteko erlazioari buruzko iritzi aprioristikoa sortzen eta, baitik bat, are kezkagarriagoa izan daitekeena, harreman horren garapenaz" (Muñoz, 1997, 45. or.). Inmaculada Jiménez Morell ikertzaileak "La prensa femenina en España: Desde sus orígenes a 1868" lanean emakumezkoen prentsaren alde ideologikoa aztertzen du, nolako emakumea islatzen den, zein emakume-ereduri ematen zaion lehentasuna. Konklusioetan aipatzen du emakumeen hezkuntza hobetzea garai hartako prentsan maizenik errepikatzen zen gaia dela (1992, 157). Aldizkari hauek beste gai batzuk ere jorratzen zituzten, gizonen eta emakumeen arteko amodioharremanak, ezkontzaren papera emakumeen bizitzan, amatasunaren garrantzia edota gizonen lanbideak eta karguak hartzen zituzten emakume gutxi haiek, bideak zabaltzen hasi zirenak. Ikertzaile honek, 1811n hasi eta 1986ra arte estatu espainolean argitaratutako mota honetako aldizkari eta egunkarien errolda egin du. Ikertzaile-talde batek Hizkuntzaren erabilpena prentsa idatzian eta hizkuntza baztertzailea ekiditeko aholkuak eta proposamenak argitaratu zituen 2000an: "El sexo de la noticia, reflexiones sobre el genero en la información y recomendaciones de estilo" (Bach et al. 2000) publikatu zuten. Katalanez idatzi eta gero gaztelaniara itzulita, hizkuntzaren erabilpenean jartzen du arreta, eta azterketa sakon bat eginda, berrien produkzioaren fase desberdinetan zein berriaren hautaketafasean praktikan jartzeko proposamenak egiten ditu. Batzuk testu aurreko faseari dagozkio, non hedabidearen ildo ideologikoan eta informazio-politikan eragina izango duten (berrien hautaketan genero-oreka mantentzea, informazioiturrietan bi generoak irudikatzea, eta abar, eta gero, idazteko unean, edo fase testual horretan generiko maskulinoak ekiditea). 112 2-CORPUS TEORIKOA Ikerketa gehienak prentsa idatziaren inguruan egin dira, telebista-inguruko ikerketak murritzagoak direlarik. Prentsaren kasuan emakumeekin lotura daukaten gaien azterketa egin da, baita emakumearen agerpenari buruzkoa ere. Telebistaren kasuan, pertsonaien azterketa egin da, zer-nolako rolak betetzen dituzten emakumeek bai magazinetan eta baita fikziozko programetan. 1993an, Martin Serrano irakasleak zuzenduta, emakumeen irudia publizitateeta telebista-programetan aztertu zuen ikertzaile-talde batek. Helburua telebistek gizonen eta emakumeen errepresentazioa nola jorratzen zuten aztertzea zen, eta zeintzuk ziren erabiltzen zituzten komunikazio-modalitateak genero bakoitza irudikatzeko. Bi motatako produktuak aztertu zituzten, emakumeak edota gizonak agertzen ziren publizitate-spotak eta Madrilen ikusten ziren telebista- kateetako publikoak parte hartzen zuen programak. Lagina 225 spot eta 80 programek osatzen zuten (2004). Telebistarekin jarraituz, Rita Radl Philipp-ek emakumearen presentzia eztabaida-programetan aztertu zuen 90eko hamarkadaren hasieran. Emakumeek presentzia txikia daukate, ez da %15era ailegatzen, beraz ordezkaritza murritza daukate, horrela gizonen protagonismoa handituta dago (gain-protagonismoa). Honek ondorio bat dakar: programa hauek ematen duten emakumeen irudia ez dator bat errealitatean gertatzen denarekin. "Telebistak, masa-komunikabidea den aldetik, funtzio ideologikoki erregresiboa betetzen du nabarmenki emakumearen genero "identitate berriarekiko" (Radl Philipp 1995, 94). IORTVren enkarguz Pilar Lopéz Diez-ek birritan ikertu du emakumearen papera Espainiako Telebista nazionalean. Ikerketa hauek guztiak emaitza komuna lortu zuten, hots, hedabideetan emakumearen irudia estereotipo sinple eta sexistetan finkatzen da, protagonistak askotan biktimak dira, edo bigarren mailako pertsonaiak. Irratiari buruz ikerketa gutxi egin dira, ziurrenik lehenengoa Pilar López Diaz-en (1996) Doktore Tesia izango da, "Los magazines de la radio española: modelos, tendencias y representación de género (argitaratu gabea). 2.6.2.1 GMMP proiektua GMMP proiektuari aipamen berezia egin behar zaio. Kazetaritza-praktikatik eta elkarte sozialetatik bultzatuta mundu-mailako emakumeen islaren behaketa egin da 1995. urtetik hasita. Hedabideetako emakumeen eta gizonen irudikapenei buruz orain arte egin den ikerketarik zabalena nazioarteko mailan GMMP proiektua da. Ikerketa honetan hedabideen azterketa longitudinala lantzen da, aldagai nagusiena generoa delarik, 70 herrialde baino gehiagora zabaltzen da eta herrialde bakoitzean ikertzaileek eta beste agente sozial desberdinek parte hartzen dute, ikasleek, elkarteetako militanteek, kazetariek… Proiektua Women Empowering Communication Kongresuan (Bangkok 1994) abiatu zen eta WACC (The World Association for Christian Communication) eta New Yorkeko International Women"s Tribune Centerrek antolatzen dute. Bost urtean behin egiten da, azkena 2009ko azaroan. 1995ko urtarrilaren 18an antolatu zen lehenengo aldiz, eta bere helburuak hauexek ziren: nazioarteko mailan korronte solidario eta sentikortzaile bat sortzea, hedabideetan kontzientzia hartzea eta monitorizazioak ugaritzea. Lan-metodologia berdina erabiltzen da mundu osoan, alde batetik egun horretako berrien eduki azterketa aurrera eramaten da, eta bestetik berriemaileen azterketa. Lan-metodologia hori finko mantendu da egin diren txanda guztietan, eta horrek posible egin du eboluzioa irudikatzea. Halere gai berriak gehitu dira, adibidez hedabideek eskaintzen duten emakumeen erretratuen protagonisten bilakaera eta zergatik diren emakume horiek protagonista. 2005eko ikerketan 76 herrialdetako lan-taldeek 12.893 berri aztertu zituzten, 25.671 iturri desberdin identifikatu ziren, eta 14.273 berriemaileen lana begiratu zen. Gaien azterketak esaten digu emakumezkoen presentzia %21ekoa dela, berrietan agertzen den emakume bakoitzeko bost gizon ateratzen direla. Portzentaje hau baxuagoa izan zen 1995ean, %17koa baitzen. Gaiekin jarraituz, politikaren eta gobernuen inguruko gaietan emakumeen presentzia %14raino jaisten da, eta gai ekonomikoetan %20raino. Genero-biolentziari buruz hitz egiten denean, gizonen ahotsa %64koa da, nahiz eta emakumea biktima-paperetan maiz agertzen den. Ikerketa honetan ikus dezakegu ere emakume protagonistak emakume ospetsuak (%42) eta errege-erreginen familia eta ahaideak (%33) direla. Oso gutxitan agertzen dira aditu- (%17) edo boteredun-ereduetan (%14). Lan politikoa betetzen dutenen presentzia %12ra murrizten da, bizitza errealean baino kopuru askoz txikiagora (%49) alegia. Etxe barruko biolentzia eta genero-biolentziek garrantzi gutxi hartzen dute hedabideetako agendan, baina bestalde emakumeak biktima-rolean agertzen dira maiz. Hurrengo monitoreoan, 2009ko azaroaren 10ean, 108 herrialde desberdineko 1.281 egunkari, irrati eta telebista-kate aztertu ziren; 16.734 berri, 20.769 kazetarien lana eta 35.543 protagonista. Urte hartan, lehen aldiz, Interneteko albiste-orrialdeak aztertu ziren baita, orotara, 16 herrialdetako 76 webgune desberdin eta nazioarteko 8, 1.016 berri, 1.044 kazetari eta 2.710 protagonista arakatu ere. 2009an emakumeen presentzia %24ra iritsi da, hau da, berrien lautik batean bakarrik hitz egiten da emakumeei buruz. Aldaketa nabaria nabarmentzen da 1995arekin konparatuz, (7 puntu), baina hala ere, oraindik gizonen munduaz hitz egiten dute berriek. Berrietan adituak edo bozeramaileak agertzen direnean, nagusiki maskulinoak izan ohi dira, %80 hain zuzen. Emakumeek biktimaren rola betetzen dute berrien %18an, aldiz gizonak biktima-moduan berrien %8an agertzen dira. Kazetariei erreparatuz, ez dago alde handirik 2005eko datuekin alderatuta, berrien %37 kazetari emakumeen eskuetan geratu ziren, portzentaje hori telebistaren kasuan 52ra igo zen 2009ko laginean. Baina kazetariek lantzen dituzten gaiei erreparatuz gero, politika-gobernua gaiei hain zuzen, gizonek lantzen dituzte, (%67) baita ekonomia (%60) edota zientzia eta medikuntzari buruzko informazioa (%66)81. Proiektu honen hurrengo monitoreoa 2015eko martxoaren 25ean izan zen. Egun horretan 114 herrietako ikertzaile-taldeek egun horretako berriak arakatu zituzten. Aurreko urteetako emaitzekin ez zen aldaketa handirik eman, erakusten du azken bost urteetan ia gelditu egin zela komunikabideetan generoberdintasuna lortzeko bidea. 2015ean, prentsa idatzian, telebistako edo irratiko albistegietan irakurri, ikusi edo entzun zen pertsonen %24 baino ez ziren izan emakumeak. 2010eko zifra bera. Genero-aldea zientziari eta osasunari buruzko informazio-oharretan murriztu da. Albisteetan gai horri buruz agertzen diren pertsonen %35 emakumeak dira, eta politikari buruzko informazio-oharretan, berriz, %16 baino ez. Izan ere, 215ean emakumeak duela bost urte baino gutxiago ikusten ziren politikako albistetan. Ohiko informazio-hedabideetan emakumeen ikusezintasun erlatiboa informazio-plataforma digitaletan ere ikusi zen: Interneteko informaziooharretan agertzen diren pertsonen %26 baino ez ziren emakumeak (Macharia eta Lee 2017). GMMPek detektatu zuen mundu osoan emakume-kazetarientzat kristalezko sabaia badagoela. Telebistako eta irratiko egunkarietako eta albistegietako oharretatik %37a bakarrik ematen dute informazioa emakumeek. Zifra hori ez zen aldatu hamar urtetan. 2000n hasi eta 15 urtera, aldea murriztu egin zen gehiago Latinoamerikan (+% 14), eta, ondoren, Afrikan (+% 11). Gainerako guztiek digitu bakarreko aldaketak izan zituzten, Asian izan ezik, non egoerak ez baitzuen aldaketarik izan. Monitoreo honen azken zita 2020ko apirilaren 2a zen, baina Covid19aren pandemia zela-eta, irailera atzeratu zen, irailaren 29an egin zen hain zuzen. Nahiz eta emaitzak oraindik publikoak ez izan, datu batzuk aurreratu ditzakegu, adibidez, kristalezko sabaia oraindik existitzen bada ere, telebistan kazetarien %48 emakumeak izan direla aurreratu daiteke, baina emakumeen presentzia adituedo protagonista-roletan %30ean gelditu da. Pandemiarekin zerikusia daukaten informazioetan gizon adituen presentzia bi herenekoa da. 2.6.3 Framing edo enkoadrea eta feminismoa Framingaren inguruko teoria Metodologia-atalean garatzen bada ere, egoki da hemen honetaz zerbait esatea, feminismoarekin zerikusia duen neurrian. Kazetariek gizartearen errepresentazio sinbolikoak eraikitzen dituzte, eta publikoek errepresentazio horietaz baliatzen dira errealitateari zentzua emateko, hori da hain zuzen interpretazio-markoaren logika Tuchman-en arabera (Tuchman 1978, 194) Frameak edo enkoadreak edo interpretazio-markoak egitea, ("to frame") Entman-entzat (Entman 1993, 52) errealitatearen zati batzuk hautatzea eta komunikazio-testuinguruan nabarmentzea da, horrela arazoaren definizio berezi bat osatzen du, zergatien interpretazio propioa ematen du, ebaluazio moral bat, eta azkenik gaia lantzeko gomendioa eskaintzen du. Entman-ek esaten du framing egitea hautatzea eta nabarmentzea dela. Debra Baker-ek 1998an The "F" word: how the media frame the Feminism artikuluan dioenez, AEBko hedabideek ez zioten jaramonik egin Emakumeen Askapen-mugimenduari, eta egunkarietako azaletan agertu zirenean Miss Amerika 1968ko82 ospakizunean istiluak egon zirelako izan zen, hala ere feministek ez zuten lortu nahi zuten estaldura: «Hemen aipatutako iturri gehienek uste dute gaur egungo emakumeen mugimendua, 1960ko hamarkadan abiatu zena, hedabideek batik bat enoratua izan zela, soslai altuko salbuespenezko intzidente batzuk izan ezik, adibidez Miss Amerikako protesta bat 1968an. Prentsak izan zuen estaldura kitzikagarria eta aldi berean etsigarria izango zen emakume goiztiarraren mugimendurako. Alde batetik, gertaera feminista batek albiste-estaldura dezentea izan zuen lehen aldiz izateko. Bestetik, aldiz, estaldura bihurritua eta sentsazionalismoz jantzia izan zen» (1998)83. "Braburns" bakarrik ez, garai horretako feministak (60ko hamarkadan), irudikatzeko "deviant sexually", "man-hater" edota familiak desegiten zituztela esan ohi zen. Askotan feministaren antonimotzat familia edota familia-emakumea erabiltzen zuten. Beste batzuetan bubleheaded (ganorabako), amazon (amazonak), angries (haserrekor), erradikal edota hairy (iletsu) hitzak erabiltzen zituzten. (Credon 1993, Debra Bakerrek aipatua). Ikertzaile honek mugimendu feministari hedabideek jarritako zenbait etiketa aztertzen ditu, adibidez, emakumeen arteko liskarrak edo catfights, showetan eta sari famatuetan ematen den irudia: «Gai gara baita ere telebistako familiako ama indartsuak identifikatzeko, hobeto baitakite aitari atxikitzea (hurbil dagoela suposatuz) batik bat eta oro har amek hobeto dakitelako, Roseanne, Family Matters (Familia Gora-Beherak))»84. Alternatiba bat eraiki behar dela uste du Baker-ek, eta horretarako uste du emakumeak ez direla bakarrik komunikazio-tresnez jabetu behar, baizik eta komunikazio-prozesuan parte-hartzaile izan behar direla: «komunikazio feministak esan nahi du emakumeek komunikazioko lanabesetara irisbidea edukitzea ez ezik komunikazio-prozesuan aktiboki parte hartzea»85. Eta Paula Kamen-en aipu batekin amaitzen du: «Emakumeak adinarekin erradikalagoak bihurtzeak, izan ere hainbat diskriminazio-motaren kontra borrokatu behar baitira, pentsaraziko luke hedabideetan giro bat sortuko lukeela ikuspuntu eta ezaugarritze-ugaritasunak, feminismoa barne, onartze aldera (Baker Beck 1998, 111–112)»86. Baker-ek "F-Word" erabiltzen du, "feminismo" hitz zikina edo bekatuzkoa bihurtu dela adierazteko eta honen arrazoia da, bere ustez, hedabideek emakume aktibo eta asertiboak gorrotatzen dituztela, boterea kolokan jartzen duten emakumeak, hain zuzen. Hamar urte beranduago beste lan baten izenburuan erabilia izan zen "F-Word" hori, hitz ezkutua edo bekatuzkoa, "Reyecting the FWord: how feminism and feminists are understood in the newsroom". Kasu honetan Luise North-ek Australiako medioetan finkatzen du bere lana, kazetariek nola ulertzen dituzten "feminismoa" eta "feminista" hitzak aztertzen du. Orokorrean kazetariek feminismoaren kontrako jarrera dutela azaltzen du. Emakume kazetariek adierazi zioten zaila dela jarrera feminista bat izan eta kazetari izatea aldi berean, ez zaiela gustatzen bere kazetari-jarduera feminismoarekin nahastea. Gizonezkoen jarrera ezkorragoa izan zen, batzuen ustez arazo psikologikoa zen feminista izatea: «Elkarrizketatuek uste dute, modu batera edo bestera, feministek arazo psikologikoak dituztela, emozionalegiak direla, intseguruak, haserrekorrak eta muturrekoak beren ekintzetan eta, maiz, beren politikak "urrutiegi" eramaten dituztela» (North 2009, 755)87. Schaffer-ek ere antzeko errelatoa eskaintzen digu feminismoaren estigmatizazioaz, esaten duenez medioek etengabe zigortzen dute feminismoa, eta horrek politika feministen eraginkortasuna murrizten du. Bere hitzetan: «Hitz hori 1970eko hamarkadako estereotipo bat, bularretakoerreketak, adierazteko erabili izan da (ezein hiztegitan agertuko ez den arren), gizona gorrotatzen duten galdaragilez jantzitako lesbianak osatutako brigada, eta orain, hitz hori, lerratu da 1990etan feminazi-belaunaldi berri, errebindikatzaile, puritano eta zigortzailea adieraztera» (Schaffer, 1998: 322)88. Terkildsen eta Schnell ikerlariek "How media frames move public opinion: An Analysis of the women's movement" (1997) ikerketan 1950-1990 tartean AEBko hiru astekarik mugimendu feministari egiten dioten estaldura periodistikoa aztertu zuten. Lan horretan 5 frame nagusi identifikatzen dituzte, eta hamarkada bakoitzean zein frame nagusitu zen nabarmentzen dute. Bost frame horiek: rol sexualak (Sex roles) feminismoaren markoa (feminism frame) eta antifeminismoaren framea (antifeminism frame), batez ere 60ko hamarkadatik aurrera ematen dena, eskubide politikoen markoa (Political rights frame) ekonomiarekin lotutakoa (economic frame) eta genero-rol tradizionalekin lotzen dena (tradicional gender roles) dira. Frame horiek identifikatu ostean kontrastatu zituzten 141 pertsona helduen talde batean oinarriturik. Hauei lau irakurgai desberdin eman ostean (zeinak aurretik identifikatutako frame baten adierazle ziren) galdetegi bat erantzutea galdetzen zieten. Emaitza esperimentalek adierazten dute feminismoaren aurkako eskubide ekonomikoek eta markoek ondorio ekonomiko larriki negatiboak izan zituztela genero-berdintasunarekiko, emakumearen eskubide eta genero-rol ez tradizionalekiko jarrera subjektiboetan, eta "Emakumeei dagozkien gaiak" AEBko gai garrantzitsu gisa aurkezten zituztenen artean. Gainera feminismo-markoak ere efektu negatiboak eragiten ditu, eta aldiz eskubide politikoen markoak, eragin positiboa izan zuen antzeko jarrerei dagokienez. Emaitzak apalagoak izan ziren, generoari dagokionez, markoak erabiltzeko emakumeak baino sentiberatasun gehiago daukaten gizonezkoen artean. Asley eta Olson-ek framing-teknikak erabiltzen dituzte, 1966 eta 1986 urtearte horretan AEBko egunkariek feminismoa nola irudikatu duten aztertzeko. Bere esanetan, mugimendu feministari ez zaio garrantzirik ematen, bigarren mailako mugimendua balitz bezala irudikatua izan zen garai horretan. Legitimazioa ere kendu zieten, eta talde biolento eta desorekatu bezala aditzera eman zuten. Hedabide hauek (NEW YORK TIMES, TIME eta NEWSWEEK aldizkariak) framing-teknikak erabili zituzten Mugimendua deslegitimatzeko (emakumeen itxura azpimarratzen, mugimenduaren helburuak eta kontzeptuak azaldu beharrean ekintzetan jartzen zuten begirada, hitz "negatiboak" erabiliz, komatxoak erabiltzen zituzten, ez adierazpenak azaltzeko baizik eta hizkuntza markatzeko…) (Ashley eta Olson 1998). Bi irakasle hauek Mugimendu Feministaren inguruko berriak non agertzen ziren aztertu zuten. NEW YORK TIMESen, adibidez, berrien %11 bakarrik agertzen ziren azalean, eta gehienak giza eskubideen inguruko berriak ziren. Artikulu gehienak garrantzi gabeko ataletan (Life section, other) argitaratzen ziren. Kazetarien generoari zegokionez, artikuluetako %53k ez zeukan sinadurarik, eta sinatuta agertzen zirenen artean erdiak baino gehiagok emakumeen sinadura zeramaten. Honek bi inplikazio zekarren, alde batetik gizonezkoen ardura beti gai "pisutsuak" izan direla kontuan hartuta, feminismoari garrantzia kentzen ziola, bestetik emakumeek ez zuten idazgelen %50a osatzen, beraz, oso bideratuta zegoela gaien gaineko ardura. Feminismoa deslegitimatzeko komatxoen erabilera aipagarria egiten da. "Womens's movement" eta "liberation" hitzak komatxoen artean jartzen dira. Honek denotatzen du hitz horiek ez daukatela seriotasunik eta istorioak edota pasadizoak direla, ez benetako gertakizun garrantzitsuak. Erabiltzen duten beste teknika bat emakumeen itxurak dira (itsusiak, gizenak, orrazkera, jantziak, feminitaterik gabekoak…, adibide gehiegi). Parte-hartzaileen kopuruak gutxituta agertzen dira, eta askotan beraien arteko iritzi kontrajarriak nabarmentzen dira, disentsoa azpimarratuz. Bortizkeria eta biolentzia ere nabarmenduta agertuko dira (eta bularretakoak erretzeari garrantzi berezia ematen zaio). Albiste-kantitateari begiratuta ere, urteekin gero eta artikulu gutxiago agertzen dira egunkari hauetan. Metodologia bera erabili zuten Ann Lind eta Collen Salo-k 2002an AEBko lau telebista-kate garrantzitsuetako albistegiek egiten zuten feminismoaren eta emakume feministen estalduraren azterketa egiteko. 1993 eta 1995eko albistegietan erabilitako 135 milioi hitz aztertu zituzten, 35.000 ordu inguru, software programa batek lagunduta. "Emakume", "emakumeek", "feminismo",  Hedabideak, artea, kultura  Lan-eremua  Legeak, justizia  Hezkuntza  Politika  Kirolak eta aisia  Erlijioa Rhode-k bost frame identifikatzen ditu mugimendu feministaren inguruko albisteetan, marginalizazioaren markoa (estaldura gutxiegi medioetan), pertsonalizazioa eta tribializazioa (berrietan emakumeen itxura fisikoaz hitz egiten da, baina ez emakumeen mezuez ez eta ideia politikoez), Feminismoaren polarizazioaz (bakarrik muturreko jarrerei buruz hitz egiten da), Feminismoa eta feministak deabruak balirien agertuz eta azkena, eta positiboena dena, mugimenduaren auto-transformazioaz hitz egiten duena (Rhode 1995). Carolyn Bronstein (Bronstein 2005) ikerlariak feminismoaren bigarren eta hirugarren uhinen arteko desberdintasunak bilatu zituen framearen aldetik, hau da, ia frame-aldaketarik zegoen bi olatuei buruz berri ematerakoan. Bost frame klasikoz gain, deabruarena, pertsonalizazioarena eta tribializazioarena, eskubideena, biktimena eta erakundetzearena89 seigarren frame bat ere erabili zuen "Feminismo txikia" deitu zuena (feminisme litel) non gazte eta fribolotzat, umekeria gisa irudikatzen den hirugarren olatua. 2.6.4 Emakumeak enpresa periodistikoan: lanbidea, profesionalizazioa Beste urrats bat emanda, berrien ekoizpen-prozesuak ikertuak izan dira, Joana Gallego-ren zuzendaritzapean, "La prensa por dentro. Producción Informativa y transmisión de estereotipos de género" liburuan. Ikerlariak erredakzio-geletan sartu eta eguneroko berrien hautaketa, aurreikusitako gaien hautaketa generoaren aldagaiaren arabera aztertu zituzten. Eduki-analisia eta zuzeneko behaketan oinarritu ziren genero-estereotipoak nola transmititzen diren ikusteko. 1998ko ekainetik 1999ko maiatzera bitartean 4 ikertzaile LA VANGUARDIA, EL PAÍS, EL PERIÓDICO DE CATALUNYA eta Bartzelonako EFE AGENTZIAren idazgeletan egon ziren, bertan eguneroko lana behatzeko. Erredakzio Kontseiluaren erabakiak aztertu zituzten, eta bigarrenik ohiko kazetaritza-lanak edozein gairen aurrean eta generoarekin zerikusia zeukaten gaien aurrean. Osotara, 124 lan-egun behatu zituzten egunkarien idazgeletan. Gallego-k ondorioztatzen du genero-gaiak kazetaritza-diskurtsotik kanpo gelditzen direla: "genero-arazoari dagokionez kazetaritza-diskurtsoan ageri den desubikazio globala, ezjakintasun informatiboaren, indiferentziaren edota generoen existentziari buruzko diferentzien ukazioa", hau da, ezjakintasunagatik, indiferentziagatik edo zuzenago, ukatzetik datorrela desberdintasun horien desagerpena. Bestalde, profesionalen ideologiak ere, gizartean dagoen kosmobisio maskulino eta androzentrikoa delarik, genero-ikuspegia bazterrean uzten du. Beste maila batean, enpresen helburu edo planteamendu konkretuek eta existitzen den kultura periodistikoak eta lan-prozedurek ez dituzte kontuan hartzen gizon-emakumeen arteko diferentziak (Gallego-2002, 414). Gallego-k uste du genero-ikuspegia kazetaritza-lanean integratu beharrezko gaia dela, generoen arteko desberdintasunak eta hauek sortzen dituzten kontradikzioak ekiditeko. Ikertzaile desberdinek ikertu dute emakume zuzendarien egoera hedabideetan, eta emaitza guztiek adierazten digute emakume gutxi daudela, hedabideetako zuzendaritza-taldeetan gizonak izan dira nagusi orain arte, eta aitzakia hori erabili izan da hauen begirada androzentrista azaltzeko. Emakumeak botere-gunetik kanpo egoteak beraien errealitatearen isla baztertu du, beste hainbat gutxiengoetakoak aparte utzi duten bezala. Emakumeek zuzendaritzapostuetan egoteak, eta batez ere erredakzio-kontseiluetan, ildo informatzailearen inguruko erabakiak hartzen diren gunean, ekar dezake (edo ez) berriak emateko modu ezberdin bat, edo hizkuntzaren erabilpen berri bat, baita ere gaien hautaketan eta hauen barne-antolaketan. Emakume asko ailegatu dira azken urteotan lan-merkatura baina, aldiz, ez dira erantzukizun-postuetara heldu portzentaje berdinean. Gai honi buruz egin diren ikerketek bi bide nagusi hartu dituzte, alde batetik sozializazio-faktoreei dagozkienak eta bestetik antolakuntza-faktoreak. Gaur egun psikologiaren ikuspegitik begiratuta ez da desberdintasun handirik ikusten gizonen eta emakumeen artean zuzendari-postuaren ardurak betetzeko, baina amatasunaren rola eta familia-ardurak alde batetik eta erakundeen antolaketa-kulturak bestetik baldintzatu egiten dute emakumearen parte-hartzea ardura-karguetan. Honi aurre egiteko neurri desberdinak hartu behar dira, autore batzuen ustez. Etxeko lanak eta lan profesionala bateragarri egin eta emakumeak zuzendaritzaren konpetentzietan trebatzea eta lan-merkatua malgutzea, adibidez (Chambers et al. 2004, 83)Ana Jorge Alonso-k emakumeen egoera komunikabideetan aztertu zuen CANAL SUR TV eredua aitzakiatzat hartuta (Jorge Alonso 2004). Feminismoaren ikuspegitik emakumearen irudia eta presentzia telebista publikoetan aztertzen du. Azterketa bi planotan dago eginda, alde batetik CANAL SUR TVren langilegoa, zenbat gizon eta zenbat emakume dauden lanpostu bakoitzeko, botere-maila, bakoitzaren kokapena telebista-kanalaren organigraman, eta bestetik programazioa aztertzen du, programazioa oinarritzat hartuta. Beirazko sabaia edo "the glass ceiling" emakumeek aurkitzen duten muga ikusezina da, zeinak oztopatzen dien ardurazko postuetara heltzea. Muga honen arrazoiak ugariak dira, kulturalak, ideologikoak edo barne-antolakuntzakoak, eta gaindiezinak dira emakumeentzat, oso zaila egiten zaie maila ertaineko postutatik zuzendaritza-taldeetara urratsa ematea. Kontzeptu hau 1986an agertu zen WALL STREET JOURNAL egunkariko iritzi- zutabe batean (Rush et al. 2005). AEBko Lan Departamentuak esaten du emakumeek eta gutxiengo adituek beraien lanpostuetan aurrera egiten uzten ez diena muga artifizial bat dela, zeinak oztopatzen dien ezaguera eta aditu bihurtzea, eta hortaz, kredibilitatea eta fama edo irudi ona izatea zein karrera profesionalean aurrera egitea. 1980an Estatu Batuetako ikertzaile batzuek R3 hipotesia edo "Ratio of Recurrent and Reinforced Residuum" hipotesia formulatu zuten. Hipotesi honen arabera, emakumeen presentzia hedabide-enpresetan eta unibertsitatean ¼ eta 1/3 artekoa zen; gizonezkoena, berriz, 2/3 edo ¾ekoa. 30 urte beranduago ratio hau mantendu egiten da bi esparru haietan (Rush et al. 2004). Rush-ek 1960ko hamarkadan emakumeen estatusa eta rolak Estatu Batuetako kazetaritzan aztertu zuen lehendabizi, eta honek aukera ematen du egoeraren azterketa egitea denboran zehar. 20 urte beranduago egoeraren berrikuspen bat egin zuenean konturatu zen emakumezkoen presentzia ratio jakin batzuetatik harago ez zela mugitzen, kazetaritza fakultateetan %25-33 emakumeak ziren, eta gizonezkoak %66-75. Emakumeen presentzia bizitza akademikoan zein enpresan arau ez idatzi baten pean zegoen, eta arau honen aitzakiaz emakumeek lanpostuen hierarkian beheko postuetara mugatuta daude, soldata eskasekoak eta gizonezkoek nahi ez dituztenak dira. Rush-ek emakumearen egoera aztertzen duten zenbait lanen emaitzen konparazioa egiten du, bere hipotesia, R3 hipotesia alegia, sustatzeko. 1970ren inguruan, Estatu Batuetako telebista-kateetako buruen %25 emakumeak ziren, eta prentsa idatzietako langileagoaren %36 (Gallagher eta Euler 1995). Antzeko ikerketak munduko beste lurraldeetan ere egin dira, emaitza berberekin. Margaret Gallagher-ek 1995ean azterketa sakon bat burutu zuen mundu-mailan, An unfinished Story, UNESCOk eskatuta (Rush et al. 2005, 242). 43 herrialdetako 239 hedabide-enpresetan azterketa sakona egin eta 1990-95 urtealdiko ikerketan R3 hipotesia berresten zela ikusi zen. Aldaketak Baltikoko herrietan, Herrialde Nordikoetan eta Ekialdeko Europan ikusten ziren, hau da. ikertzaile hauentzat balizko faktore bat demokrazia kapitalista izan daiteke emakumezkoen berdintasuna lortzeko oztopo bat. Margaret Gallagher-ek (2001) esaten du AEBko emakumeen zuzendaritzataldeetako parte-hartzea 1977tik handituz joan dela, baina oso portzentaje txikietan, %1 urtean hain zuzen. Nahiz eta eskoletan eta unibertsitateetan emakumeak nagusi izan, presentzia hori ez da gero botere-piramidearen goiko ataletan islatzen. Egoera berdina ematen da Europako zenbait herrialdetan ikerketa honen arabera. Emakumeei egokitzen zaizkien gaiak (gizartea, egunerokotasuna, kultura, "giza intereseko" gaiak...) bigarren mailakoak dira, eta horrek beraien promozioetan eragin handia dauka. Emakume kazetariek bigarren mailako gai horiek jorratzean ez daukate pertsona ospetsuekin harremanak sortzeko betarik, eta horren ondorioz beraien kazetaritza-lanen protagonistak pertsona anonimoak eta distira gabekoak izaten dira, eta beraz haien lanibilbidean gora egitea zailagoa izaten da. Askotan kazetari-lan hori ez da emakumeek hautatua, baizik eta enpresa periodistikoak horretara behartzen duelako. Gallagher-ek (Weaber eta Wilhoit 1996) gizonezkoen jarreretan ere oztopo handi bat ikusten du. Gizonen arteko anaitasunezko harreman (ingelesez old boys network) horietan erabaki asko hartzen dira, eta hauetan emakumeen isla txikia izan ohi da. Munduko kazetarien egoera aztertzeko asmotan The Global Journalist: News People Araund the World argitaratu zuen Indiana Unibertsitateko irakaslea den David H. Weaver-ek (1998, 457–458). Kazetarien ezaugarriak, profilak, lanbaldintzak eta rolak aztertu ziren lan zabal eta sakon batean, eta 20.000 kazetarien erantzunak jaso ziren egindako inkesta honetan. Inkesta mundu-mailakoa izan zen, Europa, Australia, Amerika eta Afrikako zenbait herrialdetako kazetariek parte hartu zuten, osotara 21 desberdinetakoak. 1986 eta 1996 bitartean egin ziren ikerketa hauek. Weaver-ek uste zuen kazetarien ideiak eta aurrekariak harreman zuzena daukatela kazetarien lanarekin. Galdetegiaren atal batean kazetarien generoa lantzen da, eta honekin batera adina, ikasketak, egoera zibila, lanaldia… Ikerketa honen arabera, R3 hipotesia baieztatzen da mundu osoan. Australian, Txinan, Hong Kongen, edota Hungarian emakumezkoen portzentajea idazgeletan %33koa zen. Are gehiago, Estatu Espainiarrean, Britainia Handian edo Algerian portzentajea 25ekoa zen, Kanadan 28koa eta Korean %14koa bakarrik. Taularen goiko partean Pazifikoko irlak (%36) Alemania (%41) zeuden, baita Brasil eta Txile 42 eta 40ko portzentajearekin (Arnold eta Nesbitt 2006, 52). Emakumea egunkarietako zuzendari-paperean aztertzen duen "Media Management Center" Northwestern Unibertsitateko Institutukoak90 hiru ikerketa nagusi burutu zituen 2000. eta 2003. urteen tartean. Ikerketa hauen ardatzak bi ziren: zergatik emakumeak ez diren zuzendaritza-postuetara ailegatzen eta egoera hau ekiditeko proposamenak. 2006an egindako kongresuetako konklusioetako batean esaten dute egunkarien etorkizuna liderren pentsamenduaren aldaketan oinarritzen dela, gozotasun-txokotik atera behar direla eta aldaketak sartu, batzuetan porrotak onartu, eta gauza berriak egiten saiatu behar dela. Hauen artean, emakumeei erantzukizunak eta boterea ematea, begi berriekin begiratuko dutelakoan (Weaver eta Wu 1998, 195). Europara etorrita, kazetari frantziarren kasuan emakume kazetarien proportzioa %20koa zen, aldizkari eta kable bidezko komunikabideetakoa altuagoa bazen ere (%29koa inguruan) egunkarietan %16raino jaisten zen. Telebistetan, lau langiletatik bat emakumea zen (Weaver eta Wu 1998, 302). Adinari erreparatuz gizonezkoak baino lau urte gazteagoak ziren (41-37 urte) emakumezkoak. Estatu espainolean 600 inkesta banatu ziren 1991n. irrati, prentsa idatzi, eta telebistako langileen artean. Kasu honetan emakumeen presentzia hedabideetan %25ekoa zen, eta hauen artean 20 eta 30 urte zituztenak ziren nagusi (%47); hau da, lanean Franco hil ondoren hasi zirenak. 50 eta 60 urteartean ez zegoen emakume kazetaririk inkesta honen arabera. Ikasketei dagokionez, emakume kazetari hauek guztiak ikasketa unibertsitarioak zeuzkaten, aldiz gizonezkoen artean % 13k ez zituen ikasketak burutu (1984). Fagoaga eta Sacanella-ren (Fagoaga eta Secanella Lizano 1984) konklusioetako bat izan zen prentsa idatzian emakume gutxi zeudela lanean, eta zuzendaritzataldeetan apenas zeudela, baina garai haietan ere kazetaritzan emakume gutxik egiten zuten lan. Joana Gallego-k 1994an "El sostre de vidre. Situació socioprofesional de les dones periodistes a Catalunya" publikatu zuen. Bertan argizten zuen, 1992an, emakume kazetarien presentzia hedabide katalanetan %29,9 koa zela (López Díez 2002). Díez-ek generoen errepresentazioaren inguruan beste ikerketa batzuk burutu ditu, eta 1999an estatu espainoleko egunkari nagusietako zuzendaritza-taldeetan %14 emakume zeuden, baina zuzendariak eta zuzendariordeak kontuan hartuta, bakarrik bi emakume (%4) ikusten ditu (López Díez 2002). Aldizkarietan ere emakumeen presentzia, nahiz eta eguneroko prentsan baino handiagoa izan, oraindik txikia dela, eta batez ere aldizkari espezializatuetan daudela emakumeak. Irratian eta telebistan ere pauta berdinak mantentzen zirela, lehiaketetan izan ezik. Aldiz, urte horretako kazetaritza-ikasleen artean emakumeak nagusi ziren (%67, 2), eta horietatik %70ek 7 baino nota altuagoa lortu zuten. Baina unibertsitateko emakume ikasleen lan-tasa %62koa zen momentu horretan, eta gizonena %72koa, hamar puntu gehiagokoa, alegia (Humanes 1998). 1995eko apirilaren eta maiatzaren bitartean Madrileko komunitatean prentsa idatzi, irrati, telebista eta agentzietako 401 kazetariri beste inkesta bat pasa zitzaien. Galdetegian kazetariei kazetaritzari buruzko iritzia eskatzen zitzaien, baita eginkizun periodistikoaren definizioa eta nola eramaten zuten aurrera beren lana. Etika profesionalari buruzko galderak ere egin zitzaizkien. Baina lan honetan ez da kontuan hartzen generoaren aldagaia, egunkarietako idazgelen plantilak aztertzen dituzte, kazetarien soslaia gazteak (40 urte baino gutxikoak %79,3 dira), unibertsitarioak, eta batez ere Informazio-zientzietako lizentziatuak (% 85), baina deigarria da emakumeen eta gizonen arteko proportzioak ez aztertzea (de Pablos eta Tarifa 2003). Estatu espainoleko kazetarien profil soziodemografikoa egin zuen García de Gortazar-ek (2000), 660 kazetari kargudunei inkesta bat pasatuz. Emaitzetan ikus daiteke gizon helduen mundua zela kazetaritza garai hartan: %81,3 gizonak ziren, eta hauen artean 35-54 urte artekoak %75,8. Pablos eta Tapias-ek (2003) emakume kazetarien familiaren eta lanaren kontziliazioa zailtzen dituzten arrazoiak aztertzen dituzte, eta emakumeek amatasuna eta lan-karrera adosteko zailtasun handiak ikusten dutela frogatzen dute. 2004an estatu espainolean 113 emakume zeuden hedabide desberdinetan zuzendari: 17 egunkariak zuzentzen, 88 aldizkariko zuzendariak ziren, 13 irratizuzendariak eta 5 telebista kateen zuzendariak, Mónica Antequera ikertzaileak (2005) tesian jasotzen duenez. Isabel Menéndez Menéndez-ek (2009), estatu espainoleko hedabideenpresatan dauden emakumeen egoera aztertu zuen. Bertan 129 egunkari ezberdinen zuzendaritza-taldeak aztertu ziren eta erabakitze-postuetako emakume-kopurua %14koa zen, eta hori sailburuak kontuan hartu zirelako. Andaluziako hedabideetan ardura-postuak dituzten emakumeen egoerari buruzko azterketa egin zen "Andalucia en e-Igualdad" proiektuaren barruan (Nuñez Dominguez eta Loscertales Abril 2009). Ikerketa honen arabera Andaluziako hedabideetako zuzendari-taldeetan emakumeak %14,6 dira, eta aldiz gizonezkoak %85,3. Canal Sur telebistan gizonen portzentajea %88koa da. Ikerketan "Beirazko Sabaia" apurtu duten emakume horiekin azterketa kualitatiboa egiten da, elkarrizketen bitartez. Egileek uste dute beirazko sabaiaren arrazoi nagusietako bat dela, pertsonalaren hautaketaz arduratzen diren lagunek orain arte ondo atera dena errepikatzera jo ohi dutela, hau da, orain arte, gizonezkoak kontratatu dituzte ardura-postuetarako eta ondo atera zaie, beraz ez dute hori aldatzeko arrazoirik ikusten. Beste kontzeptu bat aipatzen dute halere: "Porlanezko Sabaia"; emakumeek jartzen dituzten aitzakia/arrazoiak «aginte postuei uko egiteko, hala nola exijentzia-maila handia, familia eta lana kontziliatzeko beharra, denbora-falta, etab. Bigarren "sabai" hau estereotipo baten emaitza da: «emakumeak mundu publikora irten daitezke (ordainpeko lana eduki dezakete) harik eta mundu pribatua, hau da eurena dena, naturalki dagokiena, baztertzen ez duten bitartean» esaten dute egileek. Emakume batzuek beraien burua babesteko ez dituzte erantzukizun handiko lanpostuetara promozionatzen, ez beldurraren edo inkonpetentziaren aitzakiaz baizik eta larregizko arduraren eraginez: beraien lana ondo egin nahi dute (ugaltze- eta ekoizle-lanak) eta biak batera ondo egitea oso konplikatua izango delakoan, lan profesionaleko asmoak alde batetara uzten dituzte. Nuria Chinchilla-k "Centro Internacional Trabajo y Familia" (IESE)ko zuzendariak El País egunkarian91 esaten zuen joera hau gizon gazteengan ere ematen ari dela: «Enpresek ordainduko dute emakumeek ipintzen duten porlanezko sabai hori, gaur egun gizonezko gazte batzuek ere ipintzen dutena, izan ere ordutegi haiek nahi ez dituztelako, azken finean lan egiteko makina hutsak diren direktiboak izango baitira, enplegatua pertsona gisa ikusi ordez lan egiteko beste makinatzat hartuko baitituzte. Zer lortzen dute? Jende desmotibatua, errea eta gutxiago konprometitua. Horregatik dago Espainia produktibitatearen azken tokian, lanordu asko egin arren» (2007). Lan-ibilbideak markatzen duten beste faktore batzuk egoera zibila, adina eta ugaltze-egoerak dira ikerlari hauen ustetan, zuzendari direnen artean emakume dibortziatu edo ezkongabeak gehiengoa dira, aldiz gizonen artean datu hauek ez daude erlazionaturik. Berriz ere esfera pribatuan eta publikoan egin beharreko lanen kontziliazio konplexua ikusten da. Diana Rivero-k EAEko emakume kazetarien egoera profesionala aztertu zuen 2012an defendatutako tesian. Azterketa kuantitatiboa eta kualitatiboan oinarritu zen ikerketa hau aurrera eramateko. Ikerlari honen zenbakien arabera, hedabideetako zuzendaritzakarguetan daudenen artean %76,9 gizonak dira, estatu-mailako hedabideen lurralde-zuzendaritzak eta maila ertaineko zuzendaritza- 2. ORPUS TEORIKOA 129 postutakoak zenbatuta. Maila ertaineko zuzendaritza-taldeei dagokionez ere gizonak nagusi dira, %67,4ko portzentajearekin, eta idazgeletan emakumeak %37,3 dira; beraz, oso zaila egingo zaie hierarkiaren goiko postuetara heltzea, beheko postuetan hain gutxi izanda. Hedabide-tipoari erreparatuta, ikertzaile honek baieztatzen du prentsa dela botere-maila guztietan hedabiderik maskulinizatuena, ikertutako egunkari guztiek gizon batek gidatzen baitu, eta maila ertaineko postuetan heren bat baino gutxiago dira emakumeak (%29). Idazgeletan ere emakumeak gutxienak dira %36,5. Aldiz, irrati eta telebista orekatuagoak dira alde honetan 40/60ko portzentajeak ikusten baitira. Irratiaren kasuan, adibidez, goi-kargudunak emakumeak dira (%60) eta idazgelan %51 ere (hedabide txikiak izanda, ez dago maila ertaineko kargudunik). Hala ere datu hauek tentuz begiratu behar ditugu, jakinda aztertutako irrati eta telebista gehienen kasuan lurralde-ordezkaritza aztertu dela, eta hedabide hauen organigrama nagusia estatu-mailan %100 gizonezkoek betetzen dutela. Datu hauek errealitate akademikoa kontrastatzen dute, UPV/EHUko kazetaritza lizentziaturako ikasleen artean 1999-2009 hamarkadan emakumeak nagusi izan ziren (%67) eta ikasturteko noten altuen rankinean emakumeak nagusi dira (%87) (Rivero Santamarina 2012, 204207). 3. IKER GALDERAK ETA HIPOTESIAK 133 Martxoaren 8aren inguruan Euskal Herriko egunkariek egiten duten betedura edo estaldura periodistikoa hainbat alorretatik iker liteke eta, ondorioz, hainbat hipotesi eta ikergaldera mota ezarri. Ikerketa honetan, bi helburu nagusi ezarri dira: batetik, Hego Euskal Herriko prentsak feminismoari, M8ko gertakizunaren esparruan, emandako trataera aztertzea; eta, bestetik, hedabideen artean, gai honetan, dauden desberdintasunak azaleratzea. Horretarako hainbat hipotesi eta ikergaldera planteatu dira. 3.1 Hipotesiak 1. Hipotesia.- Egunkariaren ildo ideologiko propioak feminismoaren interpretazio desberdina sorrarazten du eta martxoaren 8aren betedura periodistikoan eragin zuzena du. Honen harira, hipotetizatzen dugu prentsa kontserbadoreak arreta periodistiko txikiagoa eta emakumeen irudi tradizionalagoa ematen duela, prentsa progresistak baino. 2. Hipotesia: Emakunde, Emakumearen Euskal Institutua, sortu zenetik (1988) "Berdintasunaren" konzeptuaren instituzionalizazioak eragina izan du prentsak eraiki duen diskurtsoan eta interpretazio-markoan edo framing-ean. 3. Hipotesia: Nahiz eta "martxoaren 8a" gertakizuna feminismoaren magaletik jaio eta hazi, Hego Euskal Herriko egunkariek ez diote zentraltasun hori ematen feminismoari. 3.2 Martxoaren 8a: interpretazio-markoak eta diskurtsoak Feminismoa eta kazetaritza binomioaren baitan, Martxoaren 8a egun berezia da. Data honetan emakumeen presentzia hedabideetako informazioetan nabarmen handitzen da eta honek aukera ematen du agenda-ezarpenean izan 134 3-IKER GALDERAK ETA HIPOTESIAK dezakeen eragina aztertzeko. Martxoaren 8an emakumeek protagonismoa hartzen dute eta ia mundu guztiko hedabideek espazio bat dedikatzen diete. Beraz gure lehenengo ikergalderak ardatz honetan kokatzen ditugu.  Zein izan da agenda-ezarpenaren edo agenda-settingaren eragina martxoaren 8aren inguruan Euskal Herriko prentsan? Urtez urte zeintzuk izan dira egunkariek jorratu dituzten gai nagusiak aste horretan? Nola txertatu da martxoaren 8a agenda horretan?  Zeintzuk izan dira feminismoaren interpretazio-marko nagusiak euskal prentsan modu orokorrean?  Interpretazio-marko edo enkoadre horiek modu episodiko edo gertaera periodistikoan ala modu tematiko eta analitikoan koka daitezke?  Zer-nolako enkoadreak erabili dira emakumeez eta feminismoaz hitz egiteko? 3.3 Eduki, protagonista eta autoreen azterketa M8an Egun hauetan, hedabideetako orrialdeetan betedura edo estaldura periodistiko nabarmena dauka M8ak. Ondorioz, bai edukien, bai edukien protagonisten eta bai eduki horien autoreen ikerketa burutu da. 4. METODOLOGIA 137 4.1 Metodoari sarrera Doktore-tesi honetan erabiliko diren metodoak hiru dira nagusiki: edukianalisia, agenda setting-aren azterketa kualitatiboa eta interpretazio-markoak edo enkoadreak eraikitzea (framing ere deitua ingelesez).  Agenda-ezarpenaren metodoa: ikertutako urte bakoitzean modu nabarmen edo esanguratsuan agertu diren auziak, aferak edo gaiak bakandu eta deduzituko dira, modu kualitatiboan. Honen bitartez, ikertutako urte guztien arteko kronika, errelato edo sintesi kualitatiboa egingo da.  Eduki-analisiaren metodoa erabiliz, ikertutako egunkariek martxoaren 8an argitaratutako informazioaren eta iritzien azterketa egingo da (idatzi nahiz irudizkoa). Horretarako, hainbat ataletan banatu da lana: 1. Identifikazioa: informazioa identifikatzeko modulua. 2. Egilea: informazio-egilearen atala. 3. Gaia: informazio idatziaren gaia zertaz den generoaren ikuspegitik. Hiru kategoria-sistema erabili dira (kokapena eta gaia bi mailatan) 4. Irudiak: Nolako irudiak erabili diren, direla argazkiak, grafikoak, zein infografiak edota binetak. Hauen azterketan zenbait aldagai erabili dira, tamaina, irudien protagonistak, irudien dinamika eta gorputzaren tratamendua irudi horietan. 5. Protagonistak: nor diren informazioan agertzen diren protagonistak eta parte-hartzaileak. Horien inguruan hainbat aldagai erabili dira: identifikazioa, generoa, adina, familiako loturak, lanbidea, protagonistaren papera informazioan (bi mailatan aztertua), deskribapen fisiko edo/eta psikologikoa, eta ikasketak.  Interpretazio-markoen edo enkoadreen bidez (framing), hiru esparru ikertuko dira: 1. Tematikoa edo episodikoa: Enkoadre-mota edukien orokortasunaren arabera, kazetaritzaren ikuspegitik ikusita: tematikoa edo episodikoa. 2. Generoaren interpretazio-markoa: hemen ikertuko da zein den emakumeen kontzeptualizazioa martxoaren 8an argitaratutako egunkarietan, sei kategoriaren arabera: deabruarena, tribializazioa, 138 4. METODOLOGIA eskubide aldarrikapena, rol tradizionala92, politikan esku-hartzea eta agenda. 3. Feminismoaren interpretazio-markoa: hemen aztertuko da martxoaren 8ari buruzko edukietan zer kontzeptu edo teoria nagusitzen den. Honetarako, lau kategoria aplikatu dira, nazioarteko bibliografian aurretik erabiliak: feminismoa, antifeminismoa, parekidetasunaren markoa eta genero-rol tradizionalen mantentzea. 4.2 Agenda-ezarpena (agenda setting) «Audientziarentzako agenda-ezarpenak» duen oinarria hauxe da, alegia, medioek errealitateko arazo batzuei garrantzia emateko eta aukeratzeko duten gaitasuna eta, ondorioz, audientziak ere garrantzitsutzat hartzea. Azken finean, funtzio honen arabera medioek adierazten diote audientziari zer den garrantzitsua errealitatean. Bereizi beharrekoak dira, beraz audientziaren agenda edo audience agenda setting delakoa, eta medioen agenda finkatzea, hau da, media's agenda setting izenekoa. Modu sistematikoan audientziaren agenda finkatzearen teoria aurkezteko meritua Maxwell McCombs eta Donald L. Shaw (1972) autoreena izan da, zeintzuek AEBko presidentziarako hauteskundeak aztertu zituzten 1968an Chapel Hill-en (North Carolina, AEB); kanpaina hartan medioek landu zituzten gaiak eta jendeak garrantzizkotzat jotzen zituenak konparatu zituzten. Agendaren finkapenari buruzko ikerketa askotan komunikabideei buruz gauzatutako Cohen-ek idatzitako aipamen klasikoa aipatzen da (1963, 13): «Gehienetan medioek ez dute arrakastarik lortzen jendeari zer pentsatu behar duten azaltzeko, baina izugarri arrakastatsuak izan ohi dira zeri buruz pentsatu behar duten azaltzeko». Audientziaren agenda-ezartzeari buruzko teoria aurkeztu zenetik eztabaida zabala ireki da akademikoen artean: hau da, medioek audientziaren agenda finkatzean bakarrik ote duten efektua, «audientziak zertan pentsatzen duen», edo 92 Biktimizazioa erabili zuten Lind eta salok, baina guk pizka bat zabaldu dugu kontzeptua, eta emakumeek gizartean ohiko rol tradizionalak sailkatu ditugu honetan, emakumeen egoera ezbaikan jartzen ez duen mezua 4. METODOLOGIA 139 agendari buruzko gaietan nola pentsatu behar ote duten seinalatzean ere bai, «nola pentsatzen duen audientziak agendako gaiez». Autore batzuek urrutiago jo, eta esan dute, audience agenda-setting delakoa lausoegia dela kontzeptualizazio eskasa duelako. Noam Chomsky-k horrela definitu zuen agenda setting kontzeptua: «Edozein herrialdetako gobernu eta komunikabideen artean dauden aliantza eta akordioak dira, komunikabide horiek publikoari interesatzen zaiona bakarrik transmititzeko eta beraien herriarentzat egokia dela uste duten baretasuna arriskuan jarri edo aldatu ahal ditzaketen informazioak ezkutatzeko». (Chomsky 1997) Chomsky-k uste du informazioa boterearen esku dagoela, eta botereak informazio hori gizartea bide egokian jartzeko erabiltzen duela. Agenda setting honetan aukeraketa oinarria da, agerian geratzen dena omen da, edo esaera zaharrak esaten duen lez, "izena duen guztia omen da". Hedabideek lehenengo urratsa egiten dute errealitatearen aukeraketa egiten dutenean, gai bat landu edo baztertzea erabakitzen dutenean. Honek irakurlearen atentzioa bideratzen du, gai bati garrantzia eman edo kenduta. Beraz, garrantzitsua da jakitea zeintzuk gai lantzen dituen hedabide bakoitzak epe jakin horretan. Oinarrizko hiru eredu daude kazetaritza-informazioak audientzian dituen efektu kognitiboei buruz ikuspegi soziopolitikotik begiratu eta bestelako efektu pertsonal zein psikologikoak alboratuz:  "Audience agenda-setting" izeneko eredua edo Maxwell McCombs-ek eta Donald Shaw-ek (1972) audientziaren agenda finkatzeari buruz garatutako teoria, esan dugun modura.  "Priming" izeneko eredua edo audientziak medioek eskainitako gaietatik bakar batzuk aukeratzen dituela dioen eredua, eragile edo pertsonaia publikoren bat ebaluatzeko garrantzitsutzat jotzen dituelako. Eredu hau eta izen hau Shanto Iyengar eta Donal Kinder-ek (1994a) proposatu zuten.  "Framing" izeneko eredua edo audientziaren interpretazio-maparen finkapena. Eredu honen arabera, agenda ez ezik, ustez informazioaren konplexutasuna murrizteko xedez, medioek interpretazio-mapak ere eskaintzen dizkio audientziari, mezuaren hartzea eta deskodetzea errazteko. Izan ere, medio bakoitzak bere interpretazio-mapa eskaintzen badu, medio bakoitzeko audientziak interpretazio korrelatiboak izan ditzake. 140 4. METODOLOGIA Framing-eredua "bigarren mailako agenda setting" modura definitu dute batzuek (McCombs, et al. 1997), edo "atributuen agenda setting" modura. Beste ikertzaile batzuk, ordea, ez daude ados batze edo fusio horrekin, uste dutelako framing eredua zabalegia dela, eta literatura zientifikoan erabilpen eta definizio ugariegi dituela (Scheufele 1999). Agian, efektu kognitiboen hiru ereduen inguruko eztabaida teorikoa argitzeko (agenda setting, priming eta framing), probetxugarria suerta liteke bi kontzeptuak bereiztea:  "Aplikabilitatea", zeinetatik interpretazio-mapa eta framing-ereduak datozen. Jendeak etengabe erabiltzen ditu interpretazio-baliabide eta eskemak errealitateko gertakariak ordenatu eta esanahia bilatzeko. Pertsona batek komunikabide batetik informazio bat jaso ondoren izan ohi duen erreakzioaren zati bat aldez aurretik duen interpretazio-eskemaren araberakoa izan ohi da.  "Akzesibilitatea" edo irisgarritasuna, zeinetatik agenda setting eta priming izeneko teoriak barne hartzen diren. Gai bati buruz erabakia hartzean pertsona baten memorian dauden elementuen kopurua eta gradua esan nahi du. Beraz, «irisgarritasunak, funtsean, esan nahi du pertsona bat gai batzuekin zer gradutaraino eta zein berriki jarri den kontaktuan» (Kim, Scheufele, eta Shanahan 2002, 9). Kontzeptu hau informazioari aplikatuz, irisgarritasunean oinarrituta dauden agenda setting eta priming izeneko ereduak audientziak gogoratzeko duen gaitasunaren araberakoak dira. 4.3 Eduki-analisia Eduki-analisia, metodologia kuantitatiboaren metodo modura ulertuta, komunikazioak aztertzeko teknika-sorta bat da; beraz, edozein komunikazio eduki azter daiteke (Zabaleta Urkiola 1997). Eduki- analisia irudi edo testuaren irakurketan oinarritzen da informazioa jasotzeko, irakurketa hori metodo zientifikoa jarraituz egin behar da, objektibo, sistematiko eta kuantitatiboa izan behar du. Baina eduki-analisiaren bitartez jauzi kualitatiboa egin daiteke interpretazioan ere. Beraz, testu edo irudi batean antzeman daiteke eduki zuzena, 4. METODOLOGIA 141 begien aurrean dagoena eta baita ezkutuan dagoen mezua, autoreak zeharka transmititu nahi duen sentsua idazki edo irudi horretaz baliatuz. Bai agerian dauden datuak, (autoreak esaten duena) eta baita ezkutuan daudenak (esan nahi duena) zentzua hartzen dute eta testuinguru batean aditu daitezke. Testua eta testuingurua oinarrizko elementuak dira eduki azterketan. Eduki analisiaren metodologian aitzindarietako bat Berelson izan zen. Berelsonek (1952, 18) esaten zuen eduki analisia «komunikazioaren ageriko edukiaren deskribapen objektibo, sistematiko eta kuantitatiboa egiteko ikerketa teknika dela»93. Definizio hau erreferentzia izan zen urteetan, nahiz eta nahiko murriztailea izan. Sakonean aztertzen dugunean zenbait kontzeptu agertzen zaizkigu. Hasteko komunikazioaz hitz egiten digu, eduki-analisia edozein komunikazio-mota aztertzeko erabil dezakegu, prentsa, irratia, telebista, zinea, sare sozialak, edota komunikazio pertsonala. Ageriko edukiak aztertzen dituela esaten du, ageriko mezuan dauden edukiak. Honen bidez ikerketaren bidez presentzia adierazten da, eta horrek eduki horretan dauden ausentziak markatzen du. Berelson-ek objektibotasuna eskatzen du, hau da, ikerketa egitean ikertzailearen subjektibotasunak ez du eraginik izan behar, beste edozein ikertzailek, prozedura bera erabiliz ondorio berdinetara heldu behar du. Jakin, jakinda dago ikerlearen subjektibitatea ezin dela osotara ekidin, gradu batean edo bestean presente dagoela, eta ikerketaren prozedurak eta definizioak erabiltzean, hauen interpretazioa egiten duela kasu bakoitzean, eta askotan zalantzak sortzen direla. Baina, horiek guztiak jakinda, kategorien lanerako definizioak ongi adierazita badaude, hauen interpretazio eta erabilpenerako arauak ongi zehaztuta, ikerle eta kodelariak uniformeki erabiltzen entrenatuta, ikerketak objektibitate-gradu garaia lortuko du, koherentzia kontzeptuarekin erlazionatutako objektibitatea, eta ikerlearen subjektibitatea kontrolatuta egongo da. Sistematizazioari dagokionez, eduki-analisian ikertu behar den edukia arau batzuen bidez ikertu behar da. Arau hauek zehazki, zuzentasun eta osotasunez, kasu guztietan berdin erabilita eta esplizituki, aldez aurretik garbi adierazita, egon behar dira. Azkenik kuantitatiboa izan behar dela, hau da, eduki-analisiaren metodoak ageriko mezuen kuantifikazio, neurketa eta sailkapena egin behar ditu. Maiztasunaren kontzeptua oso garrantzitsua da metodoa honetan. Kodifikazioa 93 Content analysis is a research technique for the objetive, systematic, and quantitative description of the manifest content of communication. 4. METODOLOGIA 143 leiala izan behar da, eta azkenik, 5) produktibitatea kontutan izan behar du, kategoriak erabilgarriak izan behar dira. Analisi kuantitatibo honi kualitatiboa ere gehitu behar zaio, ideiak eta kontzeptuen presentziak eta baita absentziak antzemateko. Horretarako testuingurua kontuan hartzea beharrezkoa da. 4.4 Framing edo interpretazio-markoa Morris ingeles-euskara hiztegiaren arabera, «frame» izena, armazoi, marko, edo moldura itzul dezakegu, aditza berriz markoan jarri edo enkoadratu. Euskaltermek aldiz, trama, langa, eskema, txasis, koadro, marko, uztai, bastidore erabiltzen du itzulpen desberdinetan. The Oxford English Dictionary-ren arabera, frame gaztelaniaz, marco, límite, sistema da. Aditza bezala, "to frame" beste gauzen artean "forma eman" edo "zerbait erabiltzeko atondu" esan nahi du. Framing-teorikoen arabera, medioek interpretazio-mapak eskaintzen dizkie audientziari mezuaren dekodetzea errazteko. Izan ere, medio bakoitzak bere interpretazio mapa propioa eskaintzen du. Goffman-ek 1974.ean zera zioen (1986, 10): "Frameak markoek eta eskemek osatzen dute, markoak errealitatearen testuingurua markatzen du eta eskema egitura mental bat da, kanpoko datu objektiboak batzen dituena. Bi mailatan ematen da, indibiduala eta soziala, errealitateak esanahi desberdinak ematen dio maila bakoitzari, baina aldi berean esanahi komun bat dago". Tuchman-ek berria errealitatea ikusteko erabiltzen dugun leihoa dela esaten du, baina leiho horiek desberdinak izaten direla, neurriak, kristalaren kolorea, kalera edo patio batera ematen duen eta beste zenbait faktoreen arabera (Tuchman 1978, 2). Kazetariaren jarrera profesionalek eta bere erakundearen ildo editorialek sortzen dute informazio produktua, baita hedabide horrek dituen baliabide tekniko eta pertsonalak, edota kazetarien iturriak, estiloa, lengoaia, eta ideologia. Enkoadre horrek errealitatea ikusteko modu desberdinak eratzen ditu Tuchman-en arabera. 144 4. METODOLOGIA Frameak edo enkoadreak egitea, ("to frame") Entman-entzat (1993, p. 52) errealitatearen zati batzuk hautatzea eta komunikazio kontestuan nabarmentzea da, arazoaren definizio berezi bat egiten du, zergatien interpretazio propioa ematen du, ebaluazio moral bat ematen du eta azkenik gaia lantzeko gomendioa eskaintzen du. Azken finean enkoadratzea hautatzea eta nabarmentzea da. Reese ikertzailea ados dago ideia horrekin: informazio bat enkoadratzeak gaiaren zati batzuk nabarmentzea dakar, beraz gaia fokatzeko hautaketa bat egin behar da. Fokatze horrek perspektiba zehatz bat ematen dio subjektuari eta gai edo ekitaldi bati perspektiba konkretu batetik begiratzera gonbidatzen dio. Autoreak horrela definitzen du: «Sozialki partekatutako oinarri antolatzaileak dira, denboran iraunkorrak eta sinbolikoki lan egiten dute mundu soziala modu adierazgarrian antolatzeko97» (Reese 2001, 11). Izan ere, Rees-ek esaten du enkoadreaz ari garenean azken finean hedabideek eta batez ere kazetariek eta horien audientziek gertaerei eta ekitaldiei nola ematen dieten zentzuaz ari garela (Reese, 2001, p. 7). Hau da, kontutan hartzen du bai hedabideak, bai hedabide horien profesionalak eta baita audientziak. Lakoff-entzat «mundua ikusten laguntzen gaituzten egitura mentalak dira markoak98», horrela «hizkuntzak eraikitzen ditu markoak, hitz guztiak marko kontzeptualen bidez definitzen baitira99». (Lakoff 2007, 17). Beraz, garrantzitsua da hitz gakoak edo sintagma adierazkorrak identifikatzea eta aztertzea markoaren ikerketa egitean. Enkoadre hau hedabideek informazio-gaia hautatzerakoan eta aurkezterakoan atzematen da, objektibotasunaren mitoarekin apurtuz. Kazetarien lanean oinarritutako ikerketek esaten dute enkoadre hori gaien hautaketetan hasten dela, eta erabilitako iturrietan, hizkuntzan, hautatutako argazki edo irudiekin jarraitzen duela. Framinga denboran irauten du eta gizarte harremanak definitzen eta egituratzen dituzte (Ghanem 1997). Bere aldetik Igartua, Muñiz eta Cheng-entzat (2005, 158) informazio-gaiaren enkoadrea zera da: «aukeratzean agertzen den informazioaren angelua, ikuspegia, perspektiba edo tratamendua, elementu desberdinei emandako enfasia edo 97 Son principios organizadores socialmente compartidos y persistentes en el tiempo, que trabajan simbolicamente para estructurar el mundo social de modo significativo 98 «Los marcos son estruturas mentales que conforman nuestro modo de ver el mundo» 99 «Los marcos se construyen a través de lenguaje, todas las palabras se definen en relación a marcos conceptuales.» 4. METODOLOGIA 145 garrantzia, eta, bereziki, elementu horiek testu batean gutxi gorabehera nabarmenduta nola aldatzen diren»100". Nahiz eta testuen azterketa izan ohiko enkoadre-prozesuen azterketagia, aipaturiko autoreek esaten dute informazioak laguntzen dituzten irudi edo ikusizko informazioek ikus-enkoadre (visual frames) berriak sortzen dituztela (Igartua, Muñiz, eta Cheng 2005). Horrela testu-informazioei laguntzen dieten irudiek zenbait enfoke edo enkoadre osatzen dute. Irudi bat hautatzeak, edota enkoadre edo ikuspuntu bat, elementu garrantzitsuak gehitzen dizkiote mezuari, datuak gehituz. Entman-ek (1991) lau neurri bereizi zituen interpretazio-markoetan: 1. Garrantzia: gai bakoitzari ematen zaion garrantzi edo nabarmentzea. 2. Agentzia (agency), hau da, nork egiten duen. 3. Kategorizazioa edo epaiketa morala. 4. Orokortzea (generalizazioa) edo nola lotzen den beste gai orokorrekin. Beranduago Entman-ek (2003) esan zuen enkoadratzearen zeregina arazoa definitzea dela, horren arrazoiak nabarmentzea, inplikatuak kategorizatu edo balorazio moralak eman eta konponbideak iradokitzea. Iyengar eta Simon-ek (1993) Tematiko/episodiko dikotomia proposatzen dute. Gertaerakoak edo episodikoak gertaera kasu partikularretan edo ebentu konkretuetan oinarritzen dira (langabetu bat, abioi baten istripua, hilketa bat). Hauetan informazio-gaiak ez dauka testuingururik. Enkoadre honetan erantzukizuna indibiduala da. Enkoadre tematiko edo gaikoetan informazio-gai nagusiak tendentzia orokorrak dira, abstrakzio maila altuagoa daukate, inpertsonalak dira eta politika publikoetan oinarritutako gaiak jorratzen dituzte, betedura analitikoagoa da. Semetko eta Valkenburg-ek (2000) askotan aplikatu diren 5 marko proposatu zituzten: Gatazka-markoa, pertsonekiko interesaren markoa, ekonomiaren markoa, moraltasunaren markoa eta erantzukizuna egoztearen markoa. Tesi honetan hiru interpretazio-marko mota aztertu dira:  Tematiko-episodikoa: Tematikoak, esan dugunez, informazio-gai nagusiak eta tendentzia orokorrak hartzen ditu bere baitan, analisia egiten da. Aldiz, 100 ángulo, enfoque, perspectiva o tratamiento de una información que se manifiesta en la elección, énfasis o importancia atribuida a los diferentes elemento y, en particular, la forma cómo varían dichos elementos más o menos enfatizados en un texto 146 4. METODOLOGIA enkoadre episodikoan edo gertaerazkoan, kasu partikularretan edo gertakizun konkretuetan oinarritutako informazioak jasotzen ditu.  Generoaren araberako fokatzea: generoarekin lotutako fokatzearen azterketa bi zatitan banatu zuten egile hauek, batetik emakumeen irudia markatzen dituzten bost marko, eta bestetik emakumeen ekintzaren espazioa, hau da, non irudikatzen da emakumearen jarduera. Gure kasuan emakumeen irudiari lotutako bost marko horiek hartuko ditugu ardatz, eta berri bat gehitu diogu: deabruaren markoa, genero rol tradizionalak, tribializazioa edo hutsaltzearena, eskubideen aldarrikapena, politikan esku-hartzea, eta agenda, hau da ekitaldien iragarpen hutsak direnak (Lind eta Salo 2002).  Feminismoaren fokatzea: fokatze hau emakumeen borroken aurrean identifikatu ditugun bost jarrerarekin elkartu dugu, feminismoaren aldarrikapena, antifeminismoaren aldarrikapena, berdintasuna, rol tradizionalen mantentzea eta neutroa edo fokatze eza. 4.5 Unibertsoak Tesi honetan Euskal Herriko egunkariek (gaztelaniaz eta euskaraz) martxoaren 8ari buruz 35 urteko epean argitaratu dutena aztertzen da, alegia, 1978-2013 urtealdian, bost urtetako kadentziarekin. Zehazkiago, ikertutako egunkariak hamaika dira: Berria, Deia, El Correo, El Diario Vasco, Gara, Navarra Hoy, Diario de Navarra, Diario de Gipuzkoa, Diario de Noticias, Egin eta Egunero101. Tesia amaitzen ari ginela 2018ko Greba partziala edo orokorrerako deialdia egin zuen Munduko Mugimendu Feministak, greba horren arrakasta ikusita, eta kontutan hartuz gure serieko hurrengo urtea izango zela, urte horretako jarraipena egitea ere erabaki genuen. 101 La Gaceta del Norte, La Voz de Guipuzcoa, Gaur Express, eta desagertu diren beste batzuk ez ditugu kontutan hartu jarraipenik ez dutelako izan. Aldiz Egin, Egunero eta Euskaldunen Egunkariaren kasuan jarraipena izan dute Gara eta Berriarekin, hau da gure unibertsoan agertzeko arrazoia 4. METODOLOGIA 147 4.5.1 Denbora-unibertsoa Hasiera data 1978. urteko martxoaren 8a hartu dugu bi arrazoi nagusirengatik. Alde batetik Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1975a Emakumeen Nazioarteko Urtea izendatu zuen, eta 1977an bere Biltzar Orokorrak Emakumearen Nazioarteko aldarrikapen egun bat egotea proposatu zuen, estatuen eskuetan utziz eguna aukeratzea102. Gure herrian egun hori martxoaren 8a da eta 1977an ospatu zen lehenengo aldiz Bilbon. Bigarren arrazoia Hego Euskal Herrian une horretan aldaketa garaia hasi zela da. Diktadurak bere menpe izan zituen hedabideak, frankismoak komunikabideei ezartzen zien kontrola erabatekoa baitzen (prentsaren legea, edo Fraga-ren legea, 1966). Franco hil aurreko eta osteko hilabeteak istiluz betetako egunak izan ziren. Trantsizio politikoa deitutakoa garai istilutsua izan zen gure herrian. Euskal gizartearen gehiengoa ez zegoen konforme erreforma politikoak ekarriko zituen aldaketekin, eta manifestazioak eta protestak nonahi gertatzen ziren. Giro honetan egunkari berriak sortu ziren, Egin eta Deia gure kasuan. 4.5.2 Komunikabide-unibertsoa Hego Euskal Herrian argitaratu diren egunkariek osatzen dute gure unibertsoa. Komunikabideen unibertsoa aukeratzerakoan eguneroko prentsan zentratu gara arrazoi desberdinengatik. Euskal Herrian prentsa irakurle indizea altua izan da beti, estatuko beste probintziekin alderatuz. Adibidez, 2014. urteko EGMren arabera, egunkarien penetrazio portzentajea EAEn %43,6 zen eta Nafarroan %49,5; aldiz, estatuko batez bestekoa %29,8koa zen. Bigarren irizpide bat prentsa aukeraketa honetan jarraikortasuna eta ikuspegizabaltasuna izan da, 1978tik hasita eta 35 urte hauetan, ildo ideologiko guztiak asetzen dituzten egunkariak argitaratu dira gure artean. Hirugarrenik baliabide hauen erabilgarritasuna ere aitzakia izan da unibertso hau eratzeko orduan. Prentsaren bilketa ohiko zeregina da gure Hemeroteketan, eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Liburutegiko fondoa oso baliagarria izan da lan hau aurrera eramateko. Ez ditugu denak bertan topatu, baina bai laginaren zati handi bat. 102 Hala ere, badakigu Martxoaren 8 nazioartean XX. mendearen hasieratik ospatu dela, 1911an lehenengo aldiz egin ziren manifestazioak egun honetan 148 4. METODOLOGIA 4.5.3 Eduki-unibertsoa Edukiaren unibertsoa martxoaren 8ko eguna eta Euskal Herriko mugimendu feministaren inguruko berriek eta iritzi artikuluek osatzen dute, baita emakumeen askatze mugimendua edota emakumeen eskubideen aldeko aldarrien inguruko notiziak, iritzi-artikuluak, editorialak, erreportajeak, kronikak edota binetak 4.6 Egunkarien ezaugarriak: lerro periodistiko eta ideologia Franco hil ostean, 70eko hamarkadako azken urteetan eta 1980ko hamarkadan Hego Euskal Herriko prentsak aldaketa ugari izan zituen. "Prensa del Movimiento" izeneko prentsa-kateak azken aleak argitaratu zituen, egunkari guztiak desagertu egin ziren, baita horietan errentagarriena zena ere, hots, Donostiako LA VOZ DE ESPAÑA. Azken hau, ondoren, LA VOZ DE EUSKADI bihurtu zen, eta epe laburrera desagertu zen. Testuinguru horretan, LA GACETA DEL NORTE ere desagertu egin zen eskuinmuturreko joera hartu baitzuen eta hiru egunkari nagusitu ziren: EL CORREO ESPAÑOL-EL PUEBLO VASCO (gaur egun EL CORREO) Bizkaian eta Araban, EL DIARIO VASCO Gipuzkoan eta DIARIO DE NAVARRA Nafarroan. 1977an euskal abertzaletasuna ordezkatuko zuten bi egunkari agertu ziren, DEIA, EAJren inguruan eta EGIN ezkertiarra eta abertzalea. 1982an Iruñean NAVARRA HOY kaleratzen da, ikuspegi aurrerakoi eta euskaltzale batekin103. Lehenengo zuzendaria Alfonso Ventura Vazquez izan zen, DEIAtik zetorrena. NAVARRA HOY 1994an desagertu zen, baina jarraipena izan zuen DIARIO DE NOTICIAS egunkarian, 1994an bertan jaioa. EUSKALDUNON EGUNKARIA 1990ean jaio zen, euskara hutsez argitaratzen zen egunkari bakarra, ekintza pribatutik sortutakoa (garai hartan Eusko Jaurlaritzak proiektu bat zeukan egunkari publiko bat egiteko, baina egitasmoak porrot egin zuen jaio baino lehen). Hamarkada horretan Madrilen argitaratzen ziren beste 103 1981era arte karlismoari loturiko EL PENSAMIENTO NAVARRO kaleratzen zen Iruñean. 152 4. METODOLOGIA 1975etik aurrera egunkariaren ildo ideologikoa pixka bat zabaltzen da baina batez ere aldaketa 1977tik aurrera dator, DEIAREN eta EGINen agerpenarekin (Caminos Marcet, 1997, 60. or.). Garai honetan aldaketa teknologikoa ere hasten da, errotatiba aldatzen dute, idazgelan ordenagailuak sartu eta tokiko edizioen garapena bultzatu. Bizkaian gehien saltzen den egunkaria da, OJDren arabera107. Hizkuntzei dagokienez gaztelania hutsez argitaratzen da, euskararen presentzia anekdota bezala kontsidera dezakegu. 4.6.3 Diario Vasco (1934) 1934ko azaroan ikusi zuen argia, 27an hain zuzen, Donostian, Sociedad Vascongada de Publicaciones-en eskutik. Hau ere eskuinekoa, kristaua, kontserbadorea eta espainiar estatuaren batasunaren aldekoa, nahiz eta kontzertu ekonomikoa eta eskubide foralak aldarrikatu euskal probintzietan Frankismo garaian Gipuzkoan. LA VOZ DE ESPAÑA (Mugimenduaren Prentsa) erreferentziazko egunkaria izan zen, eta DIARIO VASCO bigarrena, 1980an La Voz de España itxi zen arte. Hurrengo urteetan ale-salmenta ia bikoiztu zuen (28.999 1979an, 52.545 1980an), Gipuzkoako egunkari hegemonikoa bihurtuz (Caminos,1994, 61-62. orr.). Bilbao Editorialaren esku gelditzen da 1947an, EL CORREO ESPAÑOL–EL PUEBLO VASCO editatzen duen enpresarekin hain zuzen, geroago Grupo Correo bihurtu zen. Grupo Correo taldea eta Prensa Española Taldea batu ziren Vocento taldea sortuz 2001ean. DIARIO VASCO gaztelaniaz argitaratzen da, hala ere, batzuetan, zenbait orrialde euskaraz (oso gutxi eta euskal gaiekin lotuta beti) irakur daitezke. 4.6.4 DEIA (1977) Trantsizio politikoan sortu zen lehenengo egunkaria izan zen. 1.977ko ekainaren 8an jaio zen, Editorial Iparraguirre S.A. enpresaren eskutik, ekainaren 15ean egiteko ziren lehenengo hauteskundeen bezperetan hauteskunde deialdira heltzeko asmoz, presaka ibili ziren argitaratzaileak, bigarren zenbakian 107 2015ean tiradaren batez bestekoa 89.228 alekoa zen, eta zabalkundea 72.956koa, OJDren arabera 4. METODOLOGIA 153 zuzendaritzak aitortu zuenez, «Irakurleak mintzo» irakurlegoaren iritzia jasotzeko sailaren aurkezpenean108. Argitaratzaileen asmoa egun batzuk lehenago kaleratzea izan bazen ere, arazo burokratikoak medio, DEIA berandu heldu zen bere lehenengo zitara. Horrela justifikatu zuen atzerapen hori bere irakurleen aurrean: «Gure irakurleei: Irakurleei azalpen bat zor diegu. Adierazi genien, joan den larunbatean DEIA kalean egongo zela. Egunkaria hitxita*109 eta makinan zegoela, Madrid-etik Información y Turismo deritzaion Ministraritzako sinapena falta zela esan ziguten, egunkaria kaleratzeko behar zen azken betebeharra. Ahalegin guztiak eginagatik, ez genduen oztopo hau gainditzeko ahalmenik izan. Ziur aski, ez dute irakurleak ulertuko, guk ulertzen ez dugun bezala, nola ezkon diteken Administralgoaren jatorri demokratikoa erakusteko nahi hori eta honelako jarrera. Gure egunkariak jomuga nagusirik badu, gure herriko itxaropenen bozgailu eta ibilgailu izatea da. Batez ere baztertuak egon diren edo komunikabide hitxi* eta bereizketak jota bide gabe utzi dituen ametsak. Gure irakurleekin igaro nahi genituen egun garrantzitsu batzuk galdu ditugu (. ..)» (DEIA, 1977). Bere lehenengo asmoa euskal abertzaletasunaren sektore moderatuei zuzendua izatea zen, baina Eusko Alderdi Jeltzalearekin identifikazio zuzenik izan nahi gabe. 25 bazkide fundatzaileek eta 600 akziodunek orokorrean emandako 90 milioi pezetei, herri-ekimenaz lorturiko beste 1.000 pezetako harpidetzak ere gehitu zitzaizkien. Herritartasuna sendotzeko asmoz, elkartearen lehenengo agirietan debekaturik zegoen pertsona batek 150 akzio baino gehiago izatea. Beranduago, neurri hori bertan behera geratu zen proiektuaren bideragarritasuna bermatzeko. Deiaren sortzaileen artean Eusko Alderdi Jeltzaleko pertsona ezagunak zeuden: Jesus Duñabeitia, Mitxel Unzeta, Eli Galdos, Luzio Aginagalde, Jose Maria Retolaza, Carmelo Renobales… Lehenengo zuzendaria Iñaki Iriarte Areso izan zen. 108 Deia, 1.977ko ekainaren 8a. Hauteskunde-kanpainan agertzeko asmoa egunkariak berak azaldu zien Irakurleei bere lehenengo zenbakian. "Cuarenta años después" izenburuko artikuluan: (...) Hemos luchado contra reloj para poder estar presentes en los grandes acontecimientos políticos que se nos avecinan». 109 * Jatorrizko testuan horrela agertzen da. 154 4. METODOLOGIA DEIA gaztelaniaz argitaratzen da, eta euskarak paper xumea dauka bere orrialdeetan, gehienetan euskara eta euskal kulturarekin lotutako berriak argitaratzen dira hizkuntz honetan. Frankismo-garaian egunkariak ez ziren astelehenetan argitaratzen, eta hauen ordez HOJA DEL LUNES delakoa argitaratzen zen. DEIAk 1982ko irailean ekin zion asteleheneko alea kaleratzeari eta handik gutxira beste egunkari guztiek atera zuten, honek HOJA DEL LUNESen, –Bilbokoa eta baita Donostiakoa–, desagerpena ekarri zuen handik hilabete batzuetara (Caminos Marcet, 1997, 39. or.). 1978an 50.283 ale saltzen zituen OJDren arabera, horietatik %94 EAEn eta %5,20 Nafarroan (Landeta eta Soengas 2000, 39). Hala ere ez zuen salmentakopuru hori mantendu eta 1998an 30.000 ale-inguru saltzen zituela kalkulatzen zuten Armentia eta Caminos-ek, (98:52). 2012an 20.820 ale saltzen dituzte OJDren arabera. 2008tik aurrera Noticias Taldeko Bizkaiko egunkaria da eta probintzia honetan finkatzen du bere lana, baina aurreko urteetako egitasmoak Euskal Herria bere osotasunean hartzen zuen sortu zenean, Zuberogoitiaren arabera, «Euskal Herria erreferentzia-esparrutzat hartzen zuen egunkaria zela esan daiteke, EAEko berriez gain Nafarroa zein Ipar Euskal Herrikoak ere ageri baitziren bere orrialdeetan» (Zuberogoitia Espilla, 2004, 260.or.)110. 4.6.5 EGIN (1977 -1998) Ezker abertzalearen ikuspuntuak adieraziko lituzkeen euskal egunkari gazte eta irekiaren beharra azaltzeko eta proiektu horrentzako dirua lortzeko herriz herri egindako kanpaina baten ondoren, EGIN egunkaria 1.977ko irailaren 29an eman zen argitara lehenengo aldiz, 1.976ko azaroaren 27an sorturiko ORAIN S.A. enpresaren eskutik. Hasierako kapitala 11 milioi pezetakoa izan zen, 11 bazkide fundatzaileek jarritakoa. Finantzabidea lortzeko asmoz AVUI kazeta kataluniarrak aurretik erabilitako formula bera erabili zuen, gizarte-sektore askoren arteko kontu-partehartzaileen bidezko finantzabidea hain zuzen. «Laster barru egunkari gurea eta egiazalea egingo dugu» lemapean, EGINen bultzatzaileek parte-hartzaileak bilatu zituzten 110 Zuberogoitiak: hala ere eguraldiaren mapa Euskal Herri osokoa zen arren, telebistaprogramazioari gagozkiola Espainiako kateen berri baino ez zuen ematen (260). 156 4. METODOLOGIA zituzten: a) Euskadiko egunkaria izatea eta, beraz, ikuspegi nazional batuarekin; b) Euskadiko errealitate nazionala eta honen aitorpen publikoaren bultzapena; c) euskararen, hizkuntza nazionalaren, defentsa eta irakurleei zerbitzu elebiduna (euskaraz eta gaztelaniaz) emateko konpromisoa eta, azkenik, d) zapalketaren edo esplotakuntzaren aurreko oposizioa, eta indar ekonomiko-finantzariorekiko zein politikoekiko independentzia. Lehenengo garai honek 1978ko irailera arte iraun zuen, Mariano Ferrer zuzendaria izanik. Urte horretako abenduan, Mirentxu Purroy zuzendari izateko hautatua izan ondoren, EGIN Herri Batasunatik hurbilago ziren joeretara lerratu zen, eta Euskadiko Ezkerrarekin loturiko sektoreak egunkaria utzi zuen. Baina, aldaketa hori ez zen baketsua izan, gatazkatsua baizik; greba baten ondoren gertatu zen-eta. Francisco Letamendiak, Ortzik, esaten duenaren arabera, bi sektore hauen arteko lehia Estatutuaren inguruko eztabaidarekin loturik egon zen, ETAtik trantsizioan jaiotako bi alderdiek jarrera ezberdinak mantendu baitzituzten erreferendumaren aurrean: Euskadiko Ezkerrak, Estatutuaren aldekoa, eta, Herri Batasunak, berriz, abstentzioaren aldekoa. «La disyuntiva entre la aprobación del Estatuto de Autonomía enfrenta no sólo las actitudes tácticas, sino la estrategia global de las dos esferas socio-políticas nacidas de ETA en los años de la transición; esta oposición tiene un reflejo directo en la lucha por el control del principal medio informativo de la izquierda abertzale, Egin».(1990,. 1V. tomoa 93-101. orr.) 1.978ko udaberriaren azkenalditik aurrera, Herri Batasunaren inguruko sektorea nagusi izan zen kontseiluan, kapital gehiena kontrolatu ondoren. EGINek zenbait boikot instituzional pairatu zituen, ETAren aurrean izandako jarreragatik. EGINen orrialdeetan ETAren komunikatu gehienak eman ziren argitara. Egunkarian aritutako bi kazetarik hil zituzten talde parapolizialek, Xabier Galdeano eta Josu Muguruza hain zuen. 1998ko uztailaren 15ean Entzutegi Nazionaleko epailea zen Baltasar Garzonek EGIN itxi zuen, eta hango zuzendaria zen Jabier Salutregi eta Administrazio Kontseiluko hainbat kide espetxeratu zituen. Hurrengo egunean EGINeko langileek EUSKADI INFORMACIÓN egunkaria argitaratu zuten, 1999ko urtarrilaren 30ean GARAren jaiotzarekin desagertu zena. Urte horretan, urrian, Audientzia 4. METODOLOGIA 157 Nazionaleko epaiak, Baltasar Garzonek, egoitzari kautela-neurriak kendu zizkion, baina horrek ez zuen ondoriorik izan eta EGIN itxita jarraitu zuen. 2001ean 16 kideen prosezamendua erabaki zuen eta 2005ean 18/98 makroprosezuaren epaiketa hasi zen. Epaiketa luzea izan zen, hamasei hilabete eta 204 sesio burutu ziren, 2007ko martxoan amaitu zelarik. Handik bederatzi hilabetera sententzia argitaratu zen, non 13 kidek kartzela-zigorrak jaso zituzten. 2009an Auzitegi Gorenak EGIN egunkariaren itxiera legearen aurkakoa izan zela ebatzi zuen, baina akusatuei kartzela-zigorra berretsi zien. 4.6.6 NAVARRA HOY (1982-1994) NAVARRA HOY egunkariak Iruñean ikusi zuen argia 1982ko maiatzaren 23an EL PENSAMIENTO NAVARRO itxi ostean. Irakurle aurrerakoi eta euskaltzaleak bilatzen zituen, baina beti ere Konstituzioari men eginez eta alderdi politikoetatik at, horrela jasotzen baitu Caminos irakasleak «se definía asimismo como ajeno a cualquier ideología política, regido por la Constitución y cercano a la moderación, el entendimiento y el pluralismo» (1994, 43). Lehen zuzendaria Alfonso Ventura Vázquez izan zen, aurretik DEIA egunkariko zuzendaria izan zelarik. Bere momenturik onenean, 1984an 14.556 ale saltzen zituen, baina arazo ekonomiko latzak izan zituen bere bizitza osoan eta 1994an argitaratzeari utzi zion, testigua DIARIO DE NOTICIASi emanez. NAVARRA HOY egunkaria gaztelaniaz idazten zen, euskarari lekurik eman gabe. 4.6.7 Euskaldunon Egunkaria (1990-2003) Euskara hutsez argitaratutako kazeta izan zen. 1990eko abenduaren 6an, argitaratu zen lehenengo aldiz, herri-ekimen bati ezker (Zalakain, 1992) Euskalgintzako eta kulturgintzako erakunde, alderdi politiko, erakunde sindikal, sozial eta herrikoiekin batu ziren euskarazko egunkaria kalera ateratzeko. Guztira 90.000 lagun inguru inplikatu zen egitasmoan, eta 50 bat milioi pezeta (300.000 € gutxi gorabehera) jaso ziren. Egunkariaren ezaugarriak Egunkaria Sortzen batzordeak jarritakoak ziren: euskaltzalea, nazionala, baterakoia, zabala, independentea alderdiekiko eta erdarazko beste medioetatik, ez instituzionala, diru-laguntzaren beharrekoa, militantea, profesionala eta berria (Zalakain, 1992, 451. or. eta hurrengoak). 158 4. METODOLOGIA Hasierako egitasmo horrek ez zuen Eusko Jaurlaritzaren laguntzarik jaso, aldiz, aldiz, oztopo ugari jarri zioten, beste euskarazko egunkari alternatibo baten proiektua garatuz. Hala ere, EUSKALDUNON EGUNKARIAk hasieratik merkatu-zati bat bereganatu zuen eta oztopoz oztopo (astean 6 ale, errotatibarik gabe, lan-talde txikia, soldata baxuak, publizitate eza…) bere lekua egin zuen. Hasi zenekoan 32 orrialde biltzen zituen; itxi zutenean 60 inguru ziren, aparteko eranskinak kontuan hartu barik. Gainerako egunkarien moduko egituraketa zuen: Iritzi-saila, Euskal Herriko politika eta gizartea, Nazioartekoa, Ekonomia, Kirolak, Kultura. 2003ko otsailaren 20an, goizean goiz, 300 Guardia Zibilek EUSKALDUNON EGUNKARIAk Andoainen Martin Ugalde kultur parkean zuen egoitza hartu zuten, eta baita Bilboko, Iruñeko eta Gasteizko ordezkaritzak ere. Bulego hauetan guztietan Espainiako erakunde militarrak dokumentazio ugari konfiskatu zuen, eta hamar lagun atxilotu (Otamendi, Uria, Torrealdai, Auzmendi, Zubiria, Oleaga, Lazkano, Gomila, Goya eta Alegria), Juan del Olmo epailearen aginduz (Agirre, 2004, 181. or. eta hurrengoak). Otsailaren 21ean EGUNERO argitaratu zuten Egunkariako langileek, aurretik EGINekoek egin zuten bezalaxe, sei hilabete beranduago, 2003ko ekainaren 21ean Berria martxan jarri arte. 2010ean plazaratutako epaiarekin jakingo zen EUSKALDUNEN EGUNKARIA ixteko eta hamar lagun horiek atxilotzeko neurriak inolako oinarririk gabekoak zirela. 4.6.8 Diario de Noticias (1994) NAVARRA HOY kazeta itxi ondoren jaio zen egunkari hau, 1994ko apirilaren 8an. Iruñean argitaratzen da eta Nafarroako bigarren egunkari salduena da gaur egun. Noticias Taldeko kidea da, DEIA, NOTICIAS DE GIPUZKOA eta NOTICIAS DE ALAVArekin batera. Hasiera batean NAVARRA HOYko langileak hartu zituen Fernando Mugicaren zuzendaritzapean. Gaur egun zuzendaria Joseba Santamaria da. Egunkari honen hizkuntza nagusia gaztelania da. 4.6.9 Gara (1999) GARA 1999ko urtarrilaren 30ean argitaratu zen, Garzón epaileak EGIN egunkaria itxi eta 6 hilabetera. Lehenengo alea argitaratu zenetik, egunkari honek berea egin zuen "Euskal Herriko gatazka historikoa gainditzeko helburua, printzipio demokratikoen eta euskal errealitate nazionalaren errespetutik". Hori izan da bere 4. METODOLOGIA 159 sormenetik GARAren ildo editorialaren ezaugarri nagusia. Bere burua ezkertiarra, abertzalea eta aurrerakoia definitu du, beste gauza batzuen artean. GARA sortzeko kanpaina herritar handi bat jarri zen martxan EGIN itxi ostean. 10.000 euskal herritar akzionista bilakatu ziren kanpaina horren bitartez. 1.000 milioi pezetako kapitalarekin jaio zen GARA. Lehenengo zuzendaria Mertxe Aizpurua kazetaria izan zen. Gaur egun Iñaki Soto da zuzendaria, Josu Juaristiri erreleboa hartu ondoren. 4.6.10 Berria (2003) EUSKALDUNON EGUNKARIA itxi ostean, enpresa hartako langile-talde batek Euskarazko Komunikazio Taldea (EKT) sortu zuten egunkari nazional berria sortzeko asmoz. Euskarazko egunkariaren proiektu berriari ekiteko, 2003ko maiatzaren 6an kapitala biltzeko kanpaina publikoa jarri zen abian, BERRIA berri lelopean. Herriz herri antolatutako batzordeen bidez, Euskal Herri osoan egin zen kanpaina. Gizarte-eragile, erakunde publiko eta norbanakoek egindako ekarriari esker, kanpaina arrakastatsua izan zen. Guztira 24.404 akziodun eta 4.595.900 €ko kapitala lortu zen euskarazko egunkaria sustatzeko. Egunkari berria 2003ko ekainaren 21ean irten zen, EUSKALDUNON EGUNKARIA itxi eta lau hilabetetara. BERRIAk zuzendari bakarra izan du urte hauetan, EGUNKARIAren azken zuzendaria izan zena, hain zuzen, Martxelo Otamendi. 4.7 Laginak Lagina aukeratzerakoan hiru faktore hartu dira kontuan, denbora, hedabideak eta edukiak. 4.7.1 Lagina denboraren arabera 1978. urtean hasi eta bost urtetako epea kontsideratu dugu kronologikoki lagina egiteko, beraz 1978, 1983, 1988… Hasiera urtea 1978koa hartu dugu 160 4. METODOLOGIA martxoaren 8rean lehenengo manifestazioak eta aldarrikapenak modu antolatu batetan urte horretan izan zirelako Hego Euskal Herrian. Gure analisia martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, zentratu dugu. Beraz martxoaren 5ean hasi eta aste osoko egunkariak arakatuko ditugu, martxoaren 5etik 11ra. 4.7.2 Komunikabideen lagina Hego Euskal Herrian argitaratu diren 11 egunkari garrantzitsuenek osatzen dute gure lagina: Berria, Deia, Diario de Navarra, Diario de Noticias, Diario Vasco, Egin, El Correo, Euskaldunon Egunkaria, Egunero, Gara eta Navarra Hoy. Aukeraketa honetan erabili dugun irizpidea jarraikortasuna eta ikuspegi zabaltasuna izan da, 1978tik hasita eta 35 urte hauetan, nahiz eta batzuk izenburu desberdinak izan (kasu batzuetan ekonomiak behartuta, beste batzuk epaiketa judizialen eraginez), ildo ideologiko guztiak asetzen dituzten egunkariak hautatu ditugu. Hasieran 354 egunkarik osatzen zuten lagin hau, kontutan izanda zenbait egunkari astean 6 egunetan argitaratzen direla. Kronologikoki hautatu ditugun egunkari-aleak ikus ditzakegu. 164 4. METODOLOGIA 4.8 Egunkarien bilaketa eta eskuratzea Gure lagina 354 egunkariz osatua zegoen, eta ale guztiak topatzea lan neketsua izan da. Hala ere azken urteotako digitalizazio-lanei esker eginbehar hau nahiko erraztu da. Gure lan gehiena Euskal Herriko Unibertsitatearen Hemerotekan egin dugu. Hemerotekak egunkari- eta aldizkari-bilduma oparoa dauka, bai prentsa historikoari buruzkoa eta baita gaur eguneko prentsari dagokiona. Koldo Mitxelenan eta Nafarroako Unibertsitatean gure bildumaren zenbait ale topatu ditugu baita ere. Egoera eta euskarri desberdinak topatu ditugu bilduma arakatu dugunean, hemen egunkari bakoitzaren kokapena laburtu dugu  Deia: 1978-1993 urtearteko aleak paperan gordetzen dira UPV/EHUko Hemerotekan. Kasu hauetan interesatzen zitzaizkigun orrialdeen argazkiak atera ditugu, egunkari alea irakurri ondoren, baita egun bakoitzeko azala. 1998tik aurrera, ale guztiak digitalizatuta daude eta CDtan eskuragarri. Ale hauek osotasunean kopiatu ditugu gure disko gogorrean.  El Correo: 1978tik 1998ra arte mikrofitxetan daude gordeta ale guztiak, 1993ko martxokoak izan ezik, galdu baitziren. Honetan ere interesatzen zitzaizkigun orrialdeen kopiak gorde ditugu soilik, baita aste osoko azalak ere. 2003tik aurrera CDtatik kopiatu ditugu ale osoak.  Diario de Navarra: Egunkari honek bere bilduma osoa digitalizatuta dauka eta online eskuragarri, ordainean. Gure kasuan Nafarroako Unibertsitateko Bibliotekan eskuratu genituen 1978-1993 urtearteko orrialdeak. 1998tik aurrera Hemerotekan daude CD euskarrietan.  Navarra Hoy: 1983 eta 1988 urtearteko aleak paperan gordetzen dira Nafarroako Unibertsitatean. 1993. urtekoa aldiz Hemerotekan dago, CD euskarrian.  Diario de Noticias: Lagin osoa CDtan gordetzen da Leioako Hemerotekan.  Diario Vasco. 1978ko aleak online aurkitu ditugu, Koldo Mitxelena Liburutegi Digitalaren Hemerotekan113. 1983-1993 urtearteko aleak aldiz, paperan gordetzen dira Liburutegi horretan, eta 1998tik aurrera Leioan aurkitzen ditugu, aurrekoak bezala CDtan.  Egin: Bilduma osoa CDtan dago digitalizatuta, eta Leioan eskuragarri. 113 http://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DKPPrensaHistoricaWEB/publicaciones.do?publicar 4. METODOLOGIA 165  Gara: Ale guztiak CDtan digitalizatuta, Leioan bertan.  Egunkaria: 1993 urteko lagina paperan dago Leioan eta 1998koa CDan.  Egunero: 2003ko ale guztiak CDtan dago, Leioan.  Berria: lagin osoa CDtan dago Leioan bertan. Bestalde, 2018ko lagina toptzeko, beriz ere Hemerotekara jo genuen, bertan baitzeuden ale guztiak CDtan digitalizatuta 4.9 Unitateak 4.9.1 Analisi-unitatea Gure azterketa martxoaren 8ren inguruan argitaratu diren kazetaritzaunitateak dira, hau da, izenburu independentea duten testuak alde batetik eta item grafikoak bestetik, tartean binetak, infografiak eta argazkiak. Labur esanda, item periodistikoa da analisi-unitatea. 4.9.2 Neurketa-unitatea Martxoaren 8ko betedura edo estaldura periodistikoa aztertzean, hau da, eduki-analisia egitean, item periodistiko bakoitza (albiste bat, iritzi artikulu bat, editorial bat..) hartuko da neurketa-unitate modura. Pertsonaiaren neurketa-unitateari dagokionez, item periodistiko bakoitzean aipu zuzenak edo zeharkakoak dituzten pertsonak izango dira neurketa-unitateak. 4.10 Kodifikazio-kategorien sistema Gure ikerketan bi kodifikazio-fitxa prestatu ditugu: edukiaren kodetzeko fitxa (Zer Fitxa) eta protagonistak kodetzeko fitxa (Nor fitxa). 166 4. METODOLOGIA 4.10.1 Edukia kodetzeko fitxa Edukia kodetzeko fitxa honen bitartez, albiste bakoitzaren ezaugarriak ikertuko dira. Gogoan izan behar da, fitxa hau hainbat modulutan banatu dugula, kodetzea argitzearen. Hauek dira modulu edo bloke nagusiak kodetze-fitxan eta bakoitzari emandako lanerako definizioa, kodetzea zuzen egin ahal izateko.  ID Modulua: hemen albistearen hainbat datu emango dira (zbk, egunkaria, lerroburua, hizkuntza, etab.).  Egiletza: Modulu honetan egile edo kazetariaren ezaugarriak kodetuko dira.  Gaia: Zein den eduki periodistikoa.  Enkoadrea: Zein den enkoadre nagusia.  Irudia: Ea irudirik dagoen eta zein diren horren ezaugarriak.  Oharrak: Edozein ohar edo argibide kodetze lanerako. 4.10.1.1 ID Modulua 1. ID zenbakia: Item bakoitzak bere id zenbakia dauka, bakarra eta errepika ezina. 2. Data: Artikuluaren argitaratze-data (eguna, hilabetea, urtea). 3. Egunkaria: Egunkariaren izena. 4. Orrialdea: Egunkariaren orrialdea idazten dugu. 5. Lerro-burua: Artikulu bakoitzaren lerroburu nagusiaren transkripzioa. 6. Hizkuntza: Artikuluaren hizkuntza nagusia. 7. Artikuluaren tamaina: Artikuluen tamainaren arabera kodetuko ditugu: 7.1. Oso handia: Orrialde bat baino gehiago betetzen duten artikuluak, edo bi orrialdetan zabaltzen dena. 7.2. Handia: Orrialdearen %75 edo gehiago betetzen duen albisteak edo artikuluak. 50 modulutako planilla batean (5 zutabe eta 10 modulu altueran) 38-50 modulu betetzen dituzten artikuluak. 7.3. Ertaina: orrialdearen %25 eta %75 tartean dauden itemak (13-37 modulu artekoak). 7.4. Txikia: %25 eta %10 tartean dauden unitateak (12-2 modulu). 7.5. Oso txikia: 2 modulukoak edo txikiagoak, laburrak. 8. Orrialde-mota 8.1. Azala. 8.2. Orrialde arrunta. 8.3. Gehigarri arrunta: Ohikoa, astero edo epe jakin batean argitaratzen dena, adibidez Gararen larunbatetako GAUR8. 8.4. Gehigarri berezia: Data jakin batzuetan argitaratzen direnak, zehazki martxoaren 8aren inguruan argitaratzen direnak. 4. METODOLOGIA 167 9. Egunkariaren Saila: Egunkari bakoitzak erabiltzen dituen sailen izenak kopiatuko ditugu. 10. Orrialde-mota: Orrialdearen gai nagusia, Politika, Tokikoa, Kultura, Gizartea, Kirola, Hedabideak 4.10.1.2 Egiletzaren modulua 11. Egilearen izena 11.1. Egilearen izena: Item bakoitzean agertzen den izena kopiatuko da. 11.2. Sinatu gabe: hala kodifikatuko da sinadura gabeko itemak. 12. Egile-mota 12.1. Idazgela: egunkariak berak sinatutako albisteak. 12.2. Agentzia: informazio-agentziek sinatutakoak. 12.3. Kazetaria: egunkari bakoitzeko kazetariak. 12.4. Agintari Instituzionala: Pertsonaia bere kargu instituzional edo politikoagatik agertzen da. 12.5. Aditu: pertsonaia gaiaren inguruan aditua delako agertzen da. 12.6. Pertsonaia nabarmenak: kategoria honetan pertsonaia ezagunak sartuko dira, kirolari, bertsolari, idazle, aktore. 12.7. Taldetako partaideak: talde baten izenean sinatzen denean, taldeko partaideak direla adierazten denean edo taldeak sinatzen duenean. 12.8. Zutabegilea: egunkarietako zutabe-egileak 12.9. Ezezaguna: kalekoa, anonimoa … 12.10. Beste: sinaduraren identifikazioa ezinezkoa denean. 13. Egilearen generoa 13.1. Emakumea. 13.2. Gizona. 13.3. Hirugarren generoa. 13.4. Ezezaguna: Adibidez, talde anitzen sinadurak, sinatu gabekoak, hizki larriz sinatutakoak eta ezin direnak identifikatu… 4.10.1.3 Gaiaren modulua 14. Ekintzaren kokapen geografikoa 14.1. Euskal Herria. 14.2. Estatuak (estatu frantsesa eta espainola). 14.3. Nazioartea. 14.4. Beste. 15. Edukia generoaren ikuspegitik-1 Honetan item bakoitzaren gaia zein den zehaztu da, kontuan izanik M8an gai nagusia emakumeak eta hauen egoera delarik. Horrela emakumeen egoera edota hauen aldarrikapenekin lotura zuzena dituzten gai-zerrenda bat eratu da: 168 4. METODOLOGIA 15.1. Kultura: Musika, literatura, arte, historia, zinea, Internet eta hedabideak eta orohar kultura arloko gaiak. 15.2. Emakumeen kontrako indarkeria: Emakumearen gaineko indarkeria, bortxaketak, hildakoak, genero-bortizkeria. 15.3. Gizarte gaiak: Heziketa, erlijioa, laguntza psikosoziala, osasuna jorratzen dutenak, LGTB ingurukoak. 15.4. Parte-hartze politikoa: Emakumeek politikan jorratzen dituzten rolak, politikan aritzen diren emakumeen ingurukoak. 15.5. Eskubide soziopolitikoak: emakumearen aldeko aldarrikapenak, berdintasuna, askatasun sexuala, beste eskubideen aldarrikapenak. 15.6. Ekonomia gaiak: Lana, soldaten desberdintasuna, etxeko lanak, pobreziaren feminizazioa, ekonomia 15.7. Ugaltzeko eskubideak antisorgailuak, jaiotze-kontrola, abortua. 15.8. Kirola 15.9. Beste: Aurreko gaietatik kanpo daudenak. 4.10.1.4 Interpretazio-markoen modulua 16. Framea edo interpretazio-markoen orokortasuna. 16.1. Marko tematiko edo gaikakoa: kategoria honetan emakumeen emantzipazioaren alde historiko, politiko, ideologiko edota kulturalak jorratzen dituzten itemak sailkatuko ditugu, baita iritzi-artikuluak, edota adituei egindako elkarrizketak, eta hauen analisiak. 16.2. Marko episodiko/gertaerazkoa: kategoria honetan kasu partikular edo ebentu baten kontaketa egiten dituzten artikuluak kodifikatuko ditugu, testuinguru gabekoak edota pertsona konkretuetan finkatzen direnak. 17. Generoaren araberako fokatzeak: Salo eta Linds (2002) ikertzaileek generoarekin lotutako framearen azterketan bost frame identifikatu zituzten. Gure kasuan emakumeen irudiari lotutako 5 marko horiek hartuko ditugu ardatz. Seigarren frame bat identifikatu dugu, agenda deitu duguna, bertan M8ko ekitaldiekin zerikusia daukaten itemak sailkatu ditugu. 17.1. Deabruaren markoa114: Emakumeak sorgin edo deabru bezala irudikatuak dauden –itemak (anti-emakumeak). Hitz gakoak: "ero", "itsusia", "iletsuak", "familiaren kontrakoak", "gizonen kontrakoak". 17.2. Tribializazioa edo hutsaltzearena: emakumearen irudia estereotipoei lotzen denean, eta antza fisikoari edo estatusari garrantzia 114 Gaztelaniaz editatzen diren egunkarietan kategoria hauetan agertzen diren sinonimoak erabiliko ditugu. 170 4. METODOLOGIA 18.3. Genero-rol tradizionalak 18.3.1. Emakumeek jada bere lekua betetzen dute. 18.3.2. Martxoak 8a aisialdi- eta jai-eguna bezala agertzen denean. 18.3.3. Familia, amatasuna eta rol tradizionalen defentsa. 18.3.4. Genero-desberdintasunak normaltzat hartzen direnean. 18.3.5. Ez naiz feminista, baina… , moduko emakumeak, emakume eredu klasikoa, superwoman (etxean eta lanean perfektua den emakumea). 18.3.6. Gauzak bere egoera naturalean utzi behar dira. 18.4. Parekidetasuna/berdintasuna 18.4.1. Parekidetasunaren diskurtsoa nabarmentzen da. 18.4.2. Mezu instituzionala zabaltzen da. 18.4.3. Berdintasun formala bermatuta/beharrezkoa da 18.4.4. Instituzioetako bozeramaileek eta politikoak. 18.4.5. Instituzioek berdintasuna bermatzen dute. 18.5. Neutroak: Gaiarekiko jarrera neutrala mantentzen dutenak, adibidez, konbokatoria bat, edo ikuskizun baten ordutegia 4.10.1.5 Irudiaren analisia 19. Irudiaren tipologia. 19.1. Argazkia. 19.2. Infografia: ordenadorez egindako grafikoa non informazioa eta irudia txertatzen diren. 19.3. Grafikoa: Irudi soila, informazio gabekoa. 19.4. Komiki-zinta: Iritzia eta irudia txertatzen duen artikulu modukoa. 20. Elementu Grafikoaren protagonista. 20.1. Emakume bat. 20.2. Emakume bat baino gehiago. 20.3. Gizon bat. 20.4. Gizon bat baino gehiago. 20.5. Talde anitza gizon eta emakumez osatutakoa. 20.6. Beste. 21. Irudiaren dinamika. 21.1. Pasiboa, posatuak, argazkilariari "begira". Irudiak ez digu protagonistaren inguruan ezer gehiago esaten. 21.2. Aktiboa (zerbait egiten), lanean, hitz egiten, pankarta bat eskuetan zerbait aldarrikatzen… 21.3. Beste: irudian ez dago pertsonarik. 22. Gorputzaren tratamendua. 4. METODOLOGIA 171 22.1. Osoa: burua eta gorputza osoa edo atal orokor bat. 22.2. Objektua: Protagonista/en burua agertzen ez denean, gorputza objektu bezala ikusten denean (ad, botila edo kotxe baten forman). 22.3. Beste: argazkian ez dago pertsonarik. 23. Irudiaren espazioa. 23.1. Eremu pribatuak: irudia etxe barruko guneak erakusten digu, edo etxeko ataria. 23.2. Lan-eremuak: irudian protagonista(r)en lan eremuak agertzen direnean: bulego, osasun zentroa, eskola, eraikina, denda, kale-langileak,… 23.3. Aisialdi-eremua: Irudian aisialdirako eremuak irudikatzen direnean: jaia, taberna (bezero moduan), parkea… 23.4. Errebindikazio-gunea: martxoaren 8a gure gai nagusia izanda, errebindikazioaren garrantzia aurreikusten da, beraz aldarrikapen horien errepresentazioa aztertu beharra ikusten dugu. 23.5. Eremu publikoa: eremu pribatua eta aurreko beste kategorietan sartzen ez diren eremuak, adibidez kalean, prentsaurreko bateko gela… 23.6. Beste. Ezin da sailkatu aurreko kategorietan. 4.10.2 Protagonistak kodetzeko fitxa Nabaria da emakumeak eta gizonak ez direla modu berean deskribatzen hedabideetan. Askotan emakumeak izendatzeko erabiltzen diren irizpideak oso desberdinak dira, izen-abizenak gutxiagotan erabiltzen dira, familiarekiko lotura agertzen da, lanbidea ez da aipatzen edota anonimo moduan erretratatzen dira (auzokoa, adibidez) (Bach et al. 2000, 39). Honek emakumeei garrantzia kentzea dakar, protagonismoa kentzea eta azken finean emakumeak inbisibilizatzea. Beste batzuetan hedabideek estereotipoak115 erabiltzen dituzte, edertasunaren erreginak, itsas-andereak, eta abar luzea. Artikulu bakoitzean, gehienez, 4 pertsona edota iturri aztertuko dira; 5 edo pertsona gehiago egotekotan, artikuluan agertzen diren lehenengo laurak hartuko dira kontutan, kazetaritzan ohikoa den alderantzizko piramideari kasu egiten. 4.10.2.1 NOR Fitxa honen garapena: 11. Izena: Pertsonaren izena, informazioan lehenengo agerpena kopiatzen da. 115 Gizarte-zientzietan, estereotipoa talde edo beste gizarte-kategoria batean sailkatu ondoren, talde horretako pertsonei eta horien jokabideei buruz osatzen den aurreiritzi eta irudi sinplifikatua da, kulturalki nahiz orokortze-prozesu baten ondorioz eratua eta pertsonei zuzenean aplikatzeaz gainera ekoizpen kulturalean ere maiz baliatzen dena. Gehienetan, estereotipoak ez datoz bat errealitatearekin eta horien aplikazioa secundum quid edo gehiegizko orokortze izeneko falaziaren ondorioa da 174 4. METODOLOGIA Fidagarritasuna = 2𝑀 𝑁1+𝑁2 Non: M = Bi kodelariak ados daudeneko kodifikazio-erabakien kopurua. N1 = Lehen kodelariak —K1— egin dituen kodifikazio-erabakien kopurua. N2 = Bigarren kodelariak —K2— egin dituen kodifikazio-erabakien kopurua. Adituen arabera, kodelarien artean gutxienez %90eko fidagarritasun portzentajea lortzea kontsideratzen dute egokia (Zabaleta Urkiola 1997, 226). Gure kasuan bi kodelarik116 parte hartu zuten 2014ko maiatza aldean egin zen pre-test honetan. Lagina hautatzeko eskuragarri zeuden kopia digitalen artean, zoriz, 2008ko martxoaren 8ko egunkariak hautatu genituen. Azpi-lagin hau 152 itemez osatuta zegoen, 88 testu eta 64 irudi. Emaitzak ondokoak izan ziren. Zer eta nor fitxak:  ID moduluari dagokionez, fidegarritasuna % 99,6koa izan zen (2M=1060, eta N1 + N2= 1064).  Egiletza eta kokapen geografikoa aztertzerakoan. Holstiren ekuazioaren emaitza %98,3 izan zen (2M=598 eta N1+N2=608).  Gaia eta Fokatze moduluan 88 item aztertu zituzten (irudien azterketa desberdina da). Kasu honetan ekuazioak % 94,3 eman zuen (2M=1660 eta N1 + N2=1760).  Irudien moduluan, fidegarritasuna %96,8koa izan zen (2M=310 eta N1 +N2 = 320.  Protagonisten frogari dagokionez 39 item aztertu ziren, eta fidegarritasunmaila %95,4 izan zen (2M= 1340 eta N1 +N2= 1404). Beraz, ikerketa honetako metodoari Holsti-ren formula aplikatuz, fidegarritasun-maila altua erakusten du, atal guztietan % 94 baino gehiago. Fidagarritasunaren pilotu froga hau eginda, ikertzaileak edukien lagin osoa kodetu zuen eta ondoren datu-basean sartu azterketa egiteko. 116 2013/2014ko bi ikasle izan ziren, bi lauhilekoetan nirekin ikasten ibilitakoak, N. Sarasola eta A. Bilbao, biak Publizitate eta Harreman Publikoetako ikasleak hain zuzen 5- EMAITZAK 177 Kapitulu honetan 1978tik 2018ra bitartean Euskal Herriko hegoaldean argitaratutako egunkarietan M8ari buruz egindako kazetaritza-estaldura aztertu da. Gure lehenengo helburua 1978-2013 epealdia aztertzea bazen ere, lan hau ia amaitzear zegoela Mugimendu feministak mundu-mailako greba orokorrerako deia egin zuen 2018ko martxoaren 8rako. Greba horren arrakastak, urtea gure hasierako seriearekin bat etortzearekin batera, egunkariek eskainitako estaldura ere aztertzera bultzatu gintuen. Kapitulu hau bi atal nagusitan banatu dugu, lehenengoan 1978-2013 epealdia aztertzen da eta bigarrenean 2018ari dedikatuta egongo da. Bi arrazoi nagusi daude horrela egiteko, batetik lehenengo epealdia ia amaituta zegoela, baina arrazoi nagusia 2018rako lortu diren datuetan dago. Urte horretako lagina bat dator, zehazki, aurreko 35 urteetan lortutako laginarekin, eta, beraz, ezinezkoa zen haien arteko alderaketa egitea, desoreka nabarmena baitzen. Lehenengo atalean 1978-2013 urteetan M8aren inguruan argitaratu den kazetaritza-estaldura aztertu da, Euskal Herriko hegoaldean publikatu ziren 10 egunkarietan. Serie bat aukeratu zen, 1978an hasi eta bost urtetik behin aztertzen dena, 1978, 1983, 1989… 2013 arte. Lehenik eta behin, aztertutako urte bakoitzean gertatutakoaren laburpena egiten da. Laburpen horrek M8 bakoitzaren ospakizunarekin batera zegoen errealitate soziala ulertzeko behar den testuingurua ematen digu. Ondoren M8aren kazetaritza estaldura aztertu dugu, metodologian azaldutako lau ardatzetan zentraturik: egunkariek egindako estaldura periodistikoa eta honen eboluzioa, edukien kazetaritza-generoak, gaitegia eta kokapena, irudien tratamendua, M8a enkoadratzeko erabilitako ereduak eta azkenik egileen generoa eta rolak. Bigarren atalean antzeko eskema bera erabili dugu 2018ko estaldura aztertzeko. 178 5- EMAITZAK 5.1 M8a Euskal Herriko hegoaldeko egunkarietan 1978- 2013 5.1.1 Martxoaren 8a EHko prentsan: gai nagusien errelatoa Azpiatal honetan, Euskal Herriko egunkariek martxoaren 8ari buruz egindako estaldura informatiboaren gai nagusienak laburtu eta interpretazio historiko eta kualitatiboa egingo dugu. Azpiatal honetan errelatoa egiten da, urte bakoitzean nabarmendu zen agenda-gai nagusienak bakandu eta horien gainean errelatoa josi. 5.1.1.1 1978: Lehenengo ospakizunak eta manifestazioak Martxoaren 8ari dagokion aste honetan bi gai nabarmentzen dira egunkari guztietan: Madrilen konstituzioa idazten ari zirela, batetik, eta udalen papera aurrerantzean zein izango zen finkatzea, bestetik. PSOEk ez zituen argi ikusten eztabaidak, eta alde egiteko mehatxua mahi gainean jarri zuen. Gurean, berriz, esne-ekoizleek aurrera zeramaten «esne greba» pil-pilean zegoen. Garai horretako ohiturei jarraituz, larunbatean Igandeko Ebanjelioa argitaratzen zen. Horrela, 1978ko martxoaren 11n DIARIO VASCOko 8. orrialdean ebanjelioari eskainitako orrialde oso bat aurkitzen dugu, bi hizkuntzatan, gaztelaniaz eta euskaraz. Martxoaren 8ari begira, egunkari guztiek manifestazioak nabarmentzen dituzte. DIARIO DE NAVARRAk manifestazioaren albistea birritan ematen du, batetik gertatu ziren istiluez aritzen da, «Manifestación y algunos incidentes en el 'Día de la mujer Trabajadora'»117 izenburupean, eta 16. orrialdean hitzez hitz errepikatzen du konbokatzaileen komunikatua, «Ayer tuvo lugar en Pamplona una manifestación feminista»118. 117 DIARIO DE NAVARRA, 1978-03-9, 6. or. 118 DIARIO DE NAVARRA, 1978-03-9, 16. or. 5. EMAITZAK 195 prestatu zuten adibidez, «La costilla de Adán no deja de estar asada»201, edota hizkuntza sexistaren inguruko artikulua, «El lenguaje también tiene pilila»202. Igandeko gehigarrian Nere Larrañagak sinatutako erreportaje luze bat dator «Entre la cuadra y la cocina», hiru orrialdekoa, non Euskal Herriko hegoaldeko emakume baserritarren egoeraz mintzatzen den, ez gizonekin alderatuz, baizik eta zeramaten bizitza nabarmenduz203. Ipar Euskal Herriko emakume baserritarren egoeraz beste artikulu bat dator, «Mujeres baserritarras, minoría marginadas»204 izenburupean. EAEn argitaratzen ziren bost egunkarietan Txaro Arteagaren iritzi-artikulua argitaratu zuten, EGIN eta EUSKALDUNON EGUNKARIAn euskaraz, «Aukera berdintasuna, demokraziaren oinarri», eta beste hiruretan gaztelaniaz. EL CORREOk izenburua aldatu zion, «La necesaria igualdad de oportunidades». EMAKUNDEko zuzendariak gai bat baino gehiago lantzen du artikuluan, lana, genero-indarkeria eta politikan parte-hartzea. EGIN egunkariaren kasuan iritzi- orrialdetan kokatzen den Ez-Baika azpiatalean argitaratzen da, aurretik komentatu dugun Feminismo aquí y hoy zintapean. Beraz, urte honetan artikuluen kopuruak igo baziren ere, feminismoaren kontrako iritziak ugaritu ziren, feminismoaren beharra zalantzan jartzen zuten artikulu ugari agertzen baitira. Bi salbuespen: EUSKALDUNON EGUNKARIAren ikuspuntua eta tratamendua bestelakoa da, eta EGINek bere aldetik, esfortzu berezia egiten du, informazio eta iritzi-kopururik altuenak publikatu baitzuen, beste egunkarien kopuruak hirukoiztu eta feminismoa hainbat gaitan txertatuz. 5.1.1.5 1998: Kabulgo emakumeen protagonismoa Artikulu-kopurua handitu zen urte honetan, 207 artikulu topatu ditugu guztira, horietatik 48 iritzi-artikuluak. Afganistango gerra zela eta, urte honetako martxoaren 8an Kabulgo emakumeak gogora ekartzeko kanpaina bat errepikatzen da egunkari askotan, «Lore bat Kabulgo emakumeentzat» izenburupean. DEIAk adibidez hiru iritzi artikulu publikatzen ditu gai horren inguruan, Nekane Lauzirika kazetariak 201 EGIN 1993-03-05 Gaztegin 6-8. or. 202 EGIN 1993-03-05 Gaztegin 22. or. 203 EGIN, 1993-03-7, Igandegin 2-4. or. 204 EGIN 1993-03-11, 19. or. 200 5- EMAITZAK Kabulgo emakumeen egoera aitzakia bihurtzen da aste honetan egunkari askotan martxoaren 8ko diskurtsoak ardatz horren inguruan eratzeko. Emakumeen kontrako indarkeriak presentzia nabaria dauka egun hauetan. 5.1.1.6 2003: Feminismoaren kontrako iritziak 2003ko otsailaren 20an Espainiako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epaileak EUSKALDUNON EGUNKARIAren itxiera agindu zuen. Hurrengo egunean Egunkariako langileek Egunero egunkaria argitaratu zuten. Egunkari berri hura ekainaren 20 desagertu zen, BERRIA egunkaria jaio zen egunean. EGUNERO Tolosan argitaratzen zen tokiko egunkaria zen garai hartan. Gure kasuan EGUNERO hartu dugu urte honetako ikerketa-lana egiteko. Aztertu ditugun aleetan EUSKALDUNON EGUNKARIAren itxieraren inguruko berriak eta EUSKALDUNON EGUNKARIAren aldeko atxikimendu, iritzi eta ekitaldien inguruko albisteak dira nagusi. EGUNEROk 20-24 orrialdeko agerkaria zen; beraz, berrien kopurua eskasa izan zen aste honetan, baita iritzi-artikuluak ere. Hala ere martxoaren 8aren inguruko albisteek bere lekua hartzen dute, bai azaletan (martxoaren 8 eta 9koan hain zuzen), bai barruko orrialdeetan, baita iritzi-sailean. Adibidez, iritzi-saileko orrialdeetan bi gai bakarrik jorratzen dira aste honetan: Egunkariaren itxieraren kontrako artikuluak eta M8 ingurukoak. Martxoaren 8a agendaren elementu indartsua zen jada, eta zeharka agertzen da egunkarietako ataletan aste honetan. Hala ere tratamendua ez da feminismoaren ikuspuntutik lantzen baizik eta emakumeen rol tradizionala islatzen dute egunkari gehienek. DEIAn urte honetan ere Jose Luis Iturrietaren zutabea irakurtzen dugu, «La cocina sabe a mujer y se conjuga en femenino» izenburupean, non berriz aipatzen digun emakumeek ez dutela martxoaren 8a ospatu beharrik: «Pero la última entrega, el abecedario gastronómico, paseo por la literatura y el arte del buen comer de Lydia Vázquez es la demostración más palpable de que la mujer no necesita celebrar el día de la madre ni el de la fémina trabajadora»233. DEIAn, igandeko gehigarrian, 2 orrialde betetzen dute futbol femeninoz hitz egiteko M8 aitzakia hartuta, non iritzi-zutabe batean irakurtzen dugun: «El caso es 233 DEIA, 2003-03-09, 22. or. 202 5- EMAITZAK Martxoaren zortzian larrosa gorri bat jaso eta eskainitako irribarreari ordezkoa eskaini eta kitto»238. Egun berean eta azken orrialdean Begoña Ameztoyk sinatzen duen zutabean politikan aritzen diren emakumeei buruz kontrako iritzia ematen da: «Que no se engañen las feministas profesionales y que no nos engañen. La mujer al poder ¡Si! Pero no cualquier mujer ni a cualquier precio»239. Kasu honetan GARA egunkarian modu zabalean lantzen da M8ko gaia, eta feminismoaren ikuspuntua maizago ikusten da, bai iritzi-artikuluetan eta baita informazioaren atalean. Hala ere, artikulu-kopuruak ez dira EGINek argitaratzen zituen kopuruetara hurbiltzen, M8aren presentzia askoz txikiagoa baita egunkari berrian. Iritzi-atalean bi editorial daude aste honetan gaiari eskainiak, bata emakume migranteen kontrako sarekada baten salaketa egiten240, eta bestea Afganistango emakumeek pairatzen dituzten gerraren ondorioak salatzen241. Egunkari honetan astelehenero feminismoa lantzen duen artikulua kaleratzen da, aste honetan «Matrias»242 lerro-buruarekin. DEIAk eta EGUNEROk Txaro Arteaga Emakundeko Lehendakariak idatzitako artikulua argitaratu zuten, «Denak nigan daude»243, non feminismoaren historian garrantzitsuak izan diren emakumeen errepasoa egiten du. 5.1.1.7 2008: Hauteskunde-kanpaina eta ETAren ekintza Urte oparoena izan da 2008a, 220 item aztertu baitugu aste honetan, iritzi- eta informazio-artikuluak kontuan hartuz. Iritzi-artikuluak 39 izan ziren, eta 181 informaziozkoak. Aste konplikatua izan zen hura. Martxoaren 9an Espainiar parlamentua osatzeko hauteskunde deialdia zela eta hauteskunde kanpaina pil-pilean zegoen. M8a hausnarketa-eguna izanik hainbat ekitaldi debekatu ziren, Iruñekoa adibidez. Bestalde, martxoaren 7an ETAk Isaías Carrasko PSOEko militantea hil zuen eta honek eragin zuzena izan zuen egunkarien ildo informatiboan. 238 DIARIO VASCO, 2013-03-10, 85. or. 239 DIARIO VASCO, 2013-03-10, 96. or. 240 GARA, 2003-03-08, 7. or. 241 GARA, 2003-03-09, 7. or. 242 GARA, 2003-03-10, 6. or. 243 EGUNERO, 2003-03-08, 8. or. eta DEIA, 2013-03-08, 27. or. 5. EMAITZAK 205 de violencia machista, el acusado pueda invocar el alcohol y las drogas para tratar de reducir su sanción penal»256. BERRIA egunkarian M8 deituriko gehigarri berezia argitaratu zen, zortzi orrialdetakoa. Honetan politika- eta ekonomia-gaiak landu zituzten, adibidez 6. orrialdean «Zenbait indar politikok ez dute emakumeon zapalkuntza bukatzeko borondaterik»257. Egunkari honetan astean zehar talde eta emakume feministen adierazpenak irakur daitezke, adibidez, Bilgune Feministaren iritzi-artikulua: «Emakumeon askatasun bidean»258, edota Natalia Quiroga ekonomista feministari egiten dioten elkarrizketa, «Ekonomiak bizitzaren eta gizon-emakumeen bizibaldintzak duinetan oinarritu behar du»259. Igandeko gehigarrian ere feminismoaren gaia landu zuten Rosa Andrieu militante feministari bi orrialdetako elkarrizketa eginez, «Rosa Andrieu Sanz: emakumeek buru-belarri hasi behar dugu gure proposamenak egiten»260. Kultura orrialdeetan ere emakume idazle feminista bat elkarrizketatzen dute, Itxaro Borda hain zuzen; «Inoiz baino gehiago, baina onespen eske»; elkarrizketan horrela mintzatzen da: «Argitaletxeek edukia azken muturreraino feminizatzen dute, eta horrek idazlea estaltzen ahal du. Horregatik emazte idazleek, literaturaren izenean, emazte adjektiboa ezaba dakien aldarrikatzen dute»261 eta egoeraren analisia egiten du ondoko zatikian: «Arazoa daukanak hitz egiten du: Feministek egindako aldarrikapenak maiz deabrutuak izan dira. Errealitatea desitxuratzea eta gatazka faltsuak sortzea leporatu izan diete. Baina begi bistakoa da emakumeen presentziaren aldeko oihuak emakumeek bota dituztela nagusiki. Arazoa pairatzen duenak bere arazoaz hitz egiten du dio Itxaro Bordak»262. GARAren kasuan aste honetan argitaratzen diren 46 artikuluetatik 31n feminismoaren ikuspuntua islatzen da. Martxoaren 6an adibidez, gazteei zuzendutako XIRIKA gehigarrian hiru artikulu irakur daitezke, «M-VIII=365 256 EL CORREO, 2008-003-10, 88. or 257 BERRIA, 2008-03-08, M8, 6. or. 258 BERRIA, 2008-03-07, 5. or. 259 BERRIA, 2008-03-07, 3. or. 260 BERRIA, 2008-03-09, IG10-11. orr. 261 BERRIA,, 2008-03-08, 45. or. 262 BERRIA, 2008-03-08, 45. or. 212 5- EMAITZAK Iturria: autorea. N=1855 Lau egunkari epealdi osoan plazaratu dira, EL CORREO, DIARIO VASCO, DIARIO DE NAVARRA eta DEIA. Horietatik DEIA izan da M8az hitz egiten duten artikulu eta irudi gehien publikatu dituen egunkaria, 355 item (lagina osoaren %19,1), beste hiruretan, ordea, nahiz eta urte hauetan guztietan argitaratu, item-kopuru nabarmenki txikiagoa da, DIARIO VASCO egunkarian 211 item (%11,4), EL CORREOn 199 item (%10,7) eta DIARIO DE NAVARRA 155 item, (%8,4). EGIN eta GARA bikoteak epealdi osoko jarduera izan du, EGINek 1998 urte arte 286 item, hau da, laginaren %15,4 produzitu ditu eta bere aldetik 164 item, laginaren %8,8. Bien artean laginaren %24,3 osatzen dute, 450 item. NAVARRA HOY (61 item eta %3,3) eta DIARIO DE NOTICIAS (210 item eta %11,3) bikotea 1983tik 2013ra kaleratu da, bien artean laginaren %14,6 publikatu dute. Euskarazko egunkarien kasuan 1993/2013 epealdia neurtu dugu, guztira 214 item, laginaren %11,5. Hauetatik 66 item EUSKALDUNON EGUNKARIAKOak (%3,6) dira eta 131 BERRIAkoak (%7,1). EGUNEROk 17 item (%0,9) publikatu zituen. Hurrengo grafikoan ikusi daiteke martxoaren 8 gaiaren inguran aztertutako egunkariek egin duten estalduraren eboluzioa urtez urte, hau da, zenbat item (informazioa, iritzi-artikuluak eta argazkiak kontutan hartuz) publikatu dituzten aztertutako hedabideek epe horretan (1. Grafikoa). 1. Grafikoa: 1978 -2013 publikatutako item-kopuruak urtez urte N: 1855 item. Iturria: autorea. 39 117 112 306 350 267 365 299 0 50 100 150 200 250 300 350 400 1978 1983 1988 1993 1998 2003 2008 2013 Item kopurua 1978 - 2013 5. EMAITZAK 213 Item-kopuruak gorantz egin du etengabe 1998 urte arte, baina XXI. mendearen hasieran joera hori gelditu egin da. Hala ere, gorakada hori ez da uniformea izan, eta 1983. eta 1988. urteen artean uniforme mantendu ziren item-kopuruak. Nabarmentzekoa da 1993an ematen den gorakada, item-kopuruak hirukoiztu egiten baitira. Honen atzean zenbait arrazoi egon daitezke. Alde batetik EAEn EMAKUNDE, EMAKUMEAREN EUSKAL ERAKUNDEA, sortu zuen Eusko Jaurlaritzak 1988ko otsailean, eta honi jarraituz udalerri askotan emakumearen arloak eratu eta berdintasun-politikak martxan jarri zituzten hurrengo urteetan. Emakumeen mugimenduaren aldarrikapenen instituzionalizazio honek isla izan du hedabideetan, horrela, 1993an EMAKUNDEko zuzendaria zela, Txaro Arteagari hainbat elkarrizketa eta iritzi-artikulu argitaratu zizkioten hedabide gehienetan, esaterako DEIAn288 bi orrialdeko elkarrizketa eskaini zioten. Bestetik, emakumeen parte-hartzeak politika, lan edota kulturaren esparruan igoera nabarmena izan zuen eta hedabideak horren lekuko dira. Igoera hau egunkari guztietan ematen da, El DIARIO VASCOk adibidez bikoiztu egiten du item-kopurua, 9 item argitaratzen ditu 1988an eta 23 item 1993an. DEIAn ere kopurua bikoiztu egiteen da, 9 artikulu 1988an eta 20 item 1993ean. EGINen kasuan hasierako kopurua handiagoa izanik, hirukoiztu egiten da (22 eta 75 item) tarte horretan. Afganistango emakumeei solidaritatea erakusteko kanpaina, «Arrosa bat Kabulentzat» lemapean, martxoaren 8an gauzatu zen 1998 urtean. Kanpaina horren baitan hainbat informazio eta iritzi-artikulu argitaratu ziren gai hau ardatz hartuta. Azkenik, 2008ko emaitzak aztertzerakoan kontuan izan behar dugu Espainiar Estatuan Hauteskunde Orokorrak egin zirela 2008ko martxoaren 9an, beraz hauteskunde kanpaina bete-betean ospatu zen M8a. Alderdi politikoek, kanpainaren azken zatian, emakumeen egoera mezu politikoen ardatz bihurtu zuten, eta horrek isla izan zuen egunkarietan. Urte bakoitzeko astebete aztertu dugu, martxoaren 5etik 11ra, eta horri esker ikusi ahal izan dugu nola sartzen den gai hau egunkarietako agenda settineang agendan. Martxoaren bostean oraindik gaia maila baxuetan mantentzen bada ere, mailarik altuena Martxoak zortzi eta bederatzian ematen da, eta martxoaren hamaikan emakumeen egoerak eta aldarrikapenek interesa galtzen dute. Grafikoan ikusten denez (2. Grafikoa), martxoaren 8an publikatu diren item 288 DEIA, 1993-03-07, 2-3 Suplemento Dominical 214 5- EMAITZAK guztien %31 aurkitu ditugu eta 9an %22, bien artean laginaren erdia baino gehiago betetzen dute ( %53). 2. Grafikoa: Egunez egun publikatutako item-kopuruak (1978-2013) N: 1855 item. Iturria: autorea. Hemendik aurrera informazio eta iritzi-artikuluetan jarriko dugu begirada, argazkiak eta irudiak momentuz alde batera jarriz. 5.1.2.2 Informazioaren eta iritziaren arteko erlazioa M8aren estalduran Informazio eta iritziaren arteko banaketa nahiko uniformea izan da egunkari guztiak kontutan hartuta, %75,1 informazio-itemak izan dira eta beste %24,9 iritzi artikuluak. Eredu periodistiko uniforme baten aurrean aurkitzen gara, ez baitago desberdintasun handirik M8ari buruzko estaldura-ereduan egunkarien ildo ideologikoari erreparatzen badiogu (6. Taula: Estaldura orokorra 1978-2013). Banaka aztertuta ere, antzeko korrelazioa ematen da egunkarien artean, hala ere EGIN eta GARA egunkarietan desbideraketa txiki bat dago, bi hauetan iritzien presentzia %30tik gora baitaude. EGUNERO egunkarian ere desbideraketa bera ikusten dugu, baina, aurretik esan dugunez, egunkari honen egoera berezia izan zen. 8,5% 10,5% 15,8% 30,7% 22,4% 6,6% 5,5% 0,0% 5,0% 10,0% 15,0% 20,0% 25,0% 30,0% 35,0% 5 6 7 8 9 10 11 216 5- EMAITZAK 3. Grafikoa: erabilitako kazetaritza-generoak N = 1.106 item; informazioa eta iritzia sartuta. Iturria: autorea Albistea formatu zatitua eta sinplifikatua da, errealitaterik konplexuenak testuingurutik kentzen dituena, horrela diskurtsoaren osotasuna galduz. Egunkariek formatu hau erabili dute nagusiki, eta, beraz, errealitatearen irudi zatikatu eta sakontasunik gabekoa eskaintzen dute. EGIN/GARAn eta batez ere EUSKALDUNON EGUNKARIAN/BERRIAn beste formatu batzuk nabarmendu dira, elkarrizketak eta erreportajeak. Formatu hauetan gaiak sakonago lantzen dira eta iturri gehiago erabili dituzte M8ko informazioa lantzeko. Adibide bat ekarriko dugu, BERRIA egunkariak 2008ko martxoaren 9an bi orrialdetako erreportaje bat argitaratzen du, «Bizia eman nahi…, eta hil»289 lerroburupean. Erreportaje honetan Eider Goenaga kazetariak lau iturri erabiltzen ditu gaia lantzeko, Kabwe Banaya, BBCko foro bateko iritzi-emailea, Paul Hunt, Nazio Batuen osasun fisiko eta psikikorako eskubideen gaineko kontalaria, Natalia Cobo, Mugarik Gabeko Medikuak (MSF) elkarteko medikua eta Munduko Osasun Erakundearen amak, jaio berrien eta umeen osasunaren datu-basea, alegia. Egunkari bateko ildo ideologikoa Editorialetan finkatu ohi da, egunero agendaren gai garrantzitsuena hautatzen dira Editorialaren ardatza osatzeko. Aztertutako 35 urte hauetan esan dezakegu M8a gutxitan landu dela egunkari gehienetan, argitaratu diren artikulu guztien %1,5 besterik ez baitira –kontutan 289 BERRIA, 2008-03-09; Igandea 13. 5- EMAITZAK 222 Oro har, egunkari gehienek erabili dituzte orrialde hauek zenbait elkarteek antolatutako ekitaldien inguruko albisteak, hau da, garrantzi gutxiko informazioak, gutxi landutakoak eta askotan, erdiak baino gehiago, tamaina txikikoak edota oso txikikoak (%56) argitaratzeko, honen erakusgarri DIARIO VASCOn topatutako bi adibide, «Actos para hoy, Día Internacional de la Mujer»296 edo «Teatro en la semana de la mujer»297; bietan ebentuen informazio soila eta landu gabekoa ageri da. 6. Irudia; DIARIO VASCO, 1998-03-08; 26. or. 7. Irudia: Diario Vasco, 2013-03-07; 18. or. EUSKALDUNON EGUNKARIAk Gizarte-saileko orrialdeak erabili ditu gehien bat (%62,8) M8aren inguruan hitz egiteko, baina kontuan izan behar dugu egunkari honetan tokiko informazioak ez zuela berezko orrialde propiorik. BERRIAk joera hau 296 DIARIO VASCO, 1998-03-08; 26. or. 297 DIARIO VASCO, 2013-03-07; 18. or. 5. EMAITZAK 223 aldatu zuen, M8a orrialde indartsuetara mugituz, adibidez Politika sailera, non egunkari horretan argitaratu diren artikuluen ia heren bat topatu dugun. BERRIA da, hain zuzen, M8ari gehigarri bereziak dedikatu dizkion egunkari bakarra. Hauetan, gaia sakonki aztertzeaz gain, ikuspegi desberdinak landu dituzte, adibidez, 2013ko Martxoaren 8an lau orrialdeko gehigarria publikatu zuen non Rosa Cobo-ri egindako elkarrizketa bat irakur dezakegun, «Murrizketek desberdintasuna eragiten dute»298 lerroburupean, honetan feminismoa eta ekonomiaren arteko harremanaz eta loturaz luze aritzen dira, «Oztopoak berdintasunari» artikuluan lan-munduan emakume eta gizonen arteko desberdintasunez, sistema patriarkala eta neoliberala aldatzeko eskaria islatuz: «Lan eredu hori gaitzetsi dute koordinakunde feministek, gaurko mobilizazioetara deitzean. Desberdintasuna pizten duela eta emakumearen esplotazioan oinarritzen dela nabarmendu dute. Sistema Patriarkala eta neoliberala aldatzea exijitu dute. Hainbat sindikatuk enplegu proposamenak aurkeztu dituzte azken egunotan...» 299. EGINen oreka bat topatzen dugu hiru sailen artean, tokiko-orrialdeak (%22,2), Politika-saila (%20,6) eta Iritzia-saila (%26,1). Aipagarria da ere kasu honetan astero argitaratzen diren gehigarrietan M8ak duen presentzia, batez ere gazteei zuzendutako gehigarrian, GAZTEGIN izenez argitaratzen zena. Honetan, hiru orrialdetako erreportajea topatu dugu, Ruben Nieto kazetariak sinatuta, non emakume gazteen bizipenak eta sentsazioaz hitz egiten duen, fokatze feminista batetik: «La costilla de Adán no deja de estar asada»300. Gehigarri berean, gaztetxeetan gertatzen diren mikromatxismoaz hitz egiten du Ainhoa Labeaga adituak «Emakumeak libre…salbuespenak salbu» iritzi-artikuluan: «Gauza bera, Gaztetxean zuk bokatak hobeto egiten dituzu eta sukaldean sartzeko esaten dizutenean. Aske izateko oztopoak besterik ez dira, aurrerapen guzti horien atzetik gizarteak oinarri berberak mantentzen baititu, berberak eta gainera hobeto estaliak»301. GAZTEGIN ez da EGINek duen gehigarri bakarra garai horretan, BAT BI HIRU musikagehigarria ere plazaratzen zuen, eta M8aren harira Matrarraskak sinatutako 298 BERRIA, 2013-03-08 gehigarri berezia. 299 BERRIA, 2013-03-08 gehigarri berezia. 300 EGIN, 1993-03-05; GAZTEGIN 6-8. orr. 301 EGIN, 1993-03-05; GAZTEGIN 5. or. 224 5- EMAITZAK artikuluan rockaren munduaren matxismoaz aritzen dira, «Feminismo y rock»302 artikuluan. GARAk ez ditu tokiko informazioari dedikaturiko orrialderik eta M8a politika sailean gailentzen da, beste guztien gainetik, ia artikuluen erdiak orrialde hauetan kokatzen baitira, (%47,0 ). Orrialde hauetan publikatutako artikuluen %40 tamaina handiko edo oso handikoak izan dira. Egunkari honetan ere astero argitaratzen diren gehigarrietan topatu dugu M8ari dedikatutako erreportaje eta artikuluak, adibidez larunbatetan banatzen den GAUR8n, 2008an sei orrialde, azala eta barruko beste bost betetzen dituzten hiru elkarrizketa idatzi zituen Xole Aramendik, non hiru emakume etorkinen bizipenak aditzera ematen diren «Emakume etorkina berdinatsunaren mugan»303 lerroburupean. DIARIO DE NAVARRA izan ezik, beste egunkari guztiek M8ari lekua eman diete azaletan, hala ere espazio hau oso eskasa izan da. Urte hauetan 41 aldiz agertu da gaia egunkarietako azaletan eta espazio hauek, gehienetan, txikiak (%56) izan dira. M8a azalaren gai nagusia izan da GARAn, BERRIAn eta EUSKALDUNON EGUNKARIAn soilik, adibidez EGINek 1978an martxoaren 9an azalaren gai nagusia dedikatu zion M8ari304: 8. Irudia: Egin, 1978-03-09; 1- or. 302 EGIN, 1998-03-10; BAT, BI, HIRU 2. or. 303 GARA, 2003-03-08- GAUR8 1,12-16. orr. 304 EGIN, 1978-03-09; 1- or. 5. EMAITZAK 235 EGINen gehien erabiltzen diren tamainak txikia (%39,4) eta ertaina (%36,7) dira, ostera GARAn tamaina handiko artikuluak (%18,0) eta oso handiak (%11,0) maiz erabiltzen dira. BERRIAn tamaina handiko artikuluen portzentajeak (%26,8) eta oso handikoek (%9,9) beste egunkarien media bikoizten dute, eta argitaratutako artikuluen heren bat baino gehiago dira. 5.1.3 Egunkariek 1978-2013 epealdian argitaratu dituzten irudien azterketa Azpiatal honetan, hainbat alderdi ikertzen dira: 1) zenbat irudi eta zer motakoak argitaratu dira 2) irudi-egileen generoa eta 3) irudien edukia, protagonistak, kokapenak eta irudien dinamikak. 5.1.3.1 Irudi-kopuruak Gure lanaren hasieran esan genuen bezala, 1855 elementu aztertu ditugu lan honetan, eta horietatik %40 irudiak izan dira, hain zuzen ere 749 irudi. Argitaraturako irudi-kopurua ez da uniformea izan urte hauetan zehar, hasierako urteetan oso irudi gutxi argitaratu baziren ere, 1993tik aurrera igoera eman zen (testuekin gertatu zen bezala) eta geroztik kopurua nahiko orekatuta mantendu da, ondoko grafikoan ikus dezakegun bezala. Esan dugunez, inflexio-urtea 1993a izan zen, EMAKUNDEaren sorreraren osteko aztertu dugun lehenengo urtean (5. Grafikoa). 240 5- EMAITZAK Bi egunkaritan emakumezko argazkilari profesionalak topatu ditugu, batetik EL CORREOn urteetan tokiko arloan lan EGIN zuen Maite Bartolomé eta DIARIO DE NOTICIAS egunkariko Merche Galindo. Hain zuzen ere, Maite Bartolomé-k EL CORREOn agertu diren argazki guztiak sinatzen ditu, bat izan ezik. Beste zenbait egunkarietan, DIARIO VASCOn, DIARIO DE NOTICIASen, DEIAn edota EGINen, emakumezko kazetariek argazkiak ere sinatzen dituzte, hau da, testua eta argazkia egile berak egiten ditu. NAVARRA HOYn sinatu gabeko argazkiak %84,2 dira, eta sinatutakoen artean ez dago emakumerik. Ez da gauza bera gertatzen DIARIO DE NOTICIASen, non emakumeek irudien %19,8 sinatzen dute. Honetan Merche Galindo argazkilariak sinatzen ditu argazki pare bat 1998 urtean; beste guztiak, aldiz, kazetari erredaktoreek egindako argazkiak dira. EGINen ez dago argazkilari emakumezkorik, eta emakumeek sinatzen dituzten argazkiak (%2,9) kazetariek beraiek EGINdakoak dira. EUSKALDUNON EGUNKARIAn ez dago emakume batek sinatutako argazkirik ezta EGUNEROn ere, honetan ez baitago sinadurarik, ez informazioan ezta argazkietan ere. 11. Irudia: Egunero, 2003-03-09; 13.or. informazioa eta argazkia sinatu barik GARAn eta BERRIAn egoera aldatzen da. Hauetan Argazki Prest agentziaren bi emakume argazkilariek lan gehienak sinatzen dituzte, Monika del Vallek eta 242 5- EMAITZAK Egunkari guztietan emakumeen presentzia argazkietan altua da, (%)60tik gora gehienetan. BERRIAren kasuan ia %95ra ailegatzen da emakumeen protagonismo hori. Beste aldean NAVARRA HOY eta DIARIO DE NAVARRA daude, bi egunkari hauetan talde mistoei berezko garrantzia ematen zaie, mediatik 10 puntu baino gehiago (%31,6 eta %27,4 hurrenez hurren). 5.1.3.5 Irudien kokapena Argazkien testuingurua aztertu dugu, irudiak, infografiak, grafikoak eta binetak aparte utziz315, hau da, argazkietan agertzen den agertokia zein den, eta horretarako sei eremu definitu ditugu metodologian. Kaleko erreibindikazioen garrantzia azpimarratu behar dugu, ia argazkien laurden batek kaleko manifestazio edo plantoak islatzen baitute. Nabaria da aste honen indarra kalean gertatzen diren ekitaldien indar ikonikoa. Beste laurden bat eremu publikoan ateratako argazkiak dira, hau da kalean edota prentsaurreko baten gelan. Bestalde, lan-eremuetan argazkien %17,5 kokatu dira, adibidez ospitale bateko langileak ateratzen diren argazkiak (nahiko rekurrentea izan da argazki mota hau). Baina badago argitaratutako irudien beste %17,2 bat non beste kokapen desberdina ikusten den, batzuetan kartelak dira, beste batzuetan lehen planoak, muntaketak, sinboloak, eraikinak, eta abar (20. Taula). 315 Hauetan askotan ez dago eskenatokirik DIARIO VASCOn eta EL CORREOn errebindikazioek oso leku gutxi betetzen dituzte (%13), aldiz eremu pribatuetan ateratako argazkiek beste egunkarietan baino garrantzi gehiago dute (% 7-8). DIARIO DE NAVARRAk aisialdiari garrantzi berezia ematen dio (%28,6), eta baita errebindikazioei (%23,2). Lan eremuak (%19,6) eta eremu publikoek (%17,9) osatzen dute argazkien kokapen gehienak. DEIAn lan eremuak (%23,1) eta eremu publikoak (%19,9) nagusiki erabiltzen dute M8ko argazkietan. Errebindikazioak bakarrik agertzen dira argazkien %12,8an eta testuinguru gabeko argazkiak %22,4 dira. EGINek eta GARAk argitaratutako argazkien ia %40 manifestazio edo aldarrikapenen argazkiak izan dira, GARAren bigarren gai nagusia eremu publikoan ateratako argazkiak dira, %44,1. EGINen kasuan eremu publikoak %15,6 betetzen du eta lan eremua %14,4, baina testuinguru gabeko argazkiak %23,8 dira. Azkenik EUSKALDUNON EGUNKARIAk argazkien %23,5 errebindikazioei ematen die eta %15,6 eremu publikoari, BERRIAk berriz %34,0 errebindikazioei eta %17,6 eremu publikoari. Bi egunkari hauek aisialdiari %17 inguru ematen diote. 5.1.3.6 Irudien dinamika Irudiekin lotutako azken bi taula aztertuko ditugu, argazkietan agertzen diren protagonista horien jarreretan finkatu dugu begirada, jarrera aktiboan edo pasiboan agertzen diren, hau da, posatuak diren edota zerbait egiten agertzen diren (21. Taula). Bertan ikusiko dugu argazki posatuak edo pasiboak %41,1 direla, eta pertsona aktiboak erakusten dituztenak argazkien %53,7. 5. EMAITZAK 247 emakumeen irudia mugatzen dituzten 5 enkoadre, eta bestetik emakumeen ekintzaren espazioa, hau da, non irudikatzen diren emakumeen jarduerak. Gure kasuan emakumeen irudiari lotutako 5 enkoadre horiek hartu ditugu ardatz beste bat gehituz: Deabruaren markoa, Genero-rol tradizionalak, Tribializazioa edo hutsaltzea, Eskubideen aldarrikapena, Politikan esku-hartzea, eta guk gehitu dugun Agenda, azken hau ekitaldien iragarpen hutsak direnak sailkatzeko baliogarria izango zaigulako. Feminismoaren fokatzea: eta azkenik hirugarren fokatze bat erabili dugu, emakumeen borroken aurrean identifikatu ditugun bost jarrerak, feminismoaren aldarrikapena, antifeminismoaren aldarrikapena, berdintasunaren mezua, rol tradizionalen defentsa eta neutroa edo fokatze eza, hau da gaian sartu barik bakarrik datu zehatzak ematen dituzten artikuluetan agertzen dena, adibidez ikuskizun-konbokatoria baten berri. 5.1.4.1 Interpretazio enkoadreak "gai-gertaera" binomioan Aurretik esan dugunez, marko hau dikotomikoa da, batetik tematiko edo gaikakoa eta bestetik enkoadre episodikoa edo gertaerazkoa. Gaikako enkoadrean informazio-gai nagusiak tendentzia orokorrak dira, analisia eta orokorrean abstrakzio-maila altuagoa dago, interesgarriagoa izan daiteke publiko orokorrarentzat. Gaikako enkoadreek gobernuen ardura politikoa iradoki eta jarrera kritikoa sustatzen dute. Gure azterketan emakumeen emantzipazioaren alde historiko, politiko, ideologiko edota kulturalak jorratzen dituzten itemak sailkatuko ditugu, baita iritzi-artikuluak ere, edota adituei egindako elkarrizketak eta hauen analisiak. M8ari eta emakumeen egoerari buruz ikuspegi sakonagoa ematen dute. Enkoadre episodiko edo gertaerazkoa, honetan kasu partikularretan edo ebentu konkretuetan oinarritutako informazio-itemak sailkatzen dira, testuinguru gabekoak edota pertsona konkretuetan finkatzen direnak. Banakakoen bizitzan edo egoeretan finkatzen dira, askotan estereotipoak erabiliz. Arazo konplexuak modu anekdotikoan azaltzen dira eta honek ulermen pobrea eta partziala ekartzen du. Gertaerazko enkoadreek indibiduoen gainean jartzen dituzte ardurak eta botere politikoei kentzen die. Ikuspegi orokor batetik begiratuta, enkoadre honek oreka mantentzen du, artikuluen %53,2k gaikako enkoadrea erabiltzen du eta 24. Taula: Gaikako eta Gertaerazko enkoadreak informazioan 5- EMAITZAK 251 Aurretik ikusi dugunez, eskubide soziopolitikoak gehien landu den gaia izan da (%27,4)316. Baina taula honetan ikus dezakegunez, informazio horien tratamenduan gertaera-enkoadrea nagusitu da, hau da, M8aren inguruan egin diren manifestazioak edo protesten errelatoa egiten da, askotan analisirik gabe, gertaera soila bailitzan. Informazio hauen tamainari erreparatuta esan behar dugu informazio hauek txikiak (%44) edo oso txikiak (%13) izan direla. Oso adierazgarria da EGINen kasuan, non gai honetan muturrera eraman den joera hau, hamar berrietatik bederatzitan erabili baita gertaera-enkoadrea, baina kontuan izan behar dugu kategoria honetan laginaren laurden bat publikatu duela egunkari honek. Beste aldean nabarmendu behar dugu BERRIAren kasuan orekatik nahiko hurbil geratu direla bi enkoadreak (%46/%54), eta horren adibidea izan zen 2013an «Zenbait indar politikok ez dute emakumeon zapalkuntza bukatzeko borondaterik»317 argitaratu zuten elkarrizketa, non Miren Aranguren Bilgune Feministako kideak hurrengo jardunaldi feministei buruz hitz egiten duen. Emakumearen kontrako indarkeria lantzen duten informazioetan gaikako enkoadrea %63an erabiltzen da, honek esan nahi du egoeraren azterketa sakonago bat egiten dela informazio horietan. Baina horrek ez digu egoeraren irudi argia ematen, oso desorekatua izan baita gaiaren tratamendua egunkari bakoitzean. Batetik NAVARRA HOY daukagu, non gaia ez den inoiz landu. DIARIO VASCOn (%40), DEIAn (%43) eta DIARIO DE NOTICIASen (%45) mediatik ia 20 puntu behera gelditzen dira. Beste jarrera bat ikusten da EGINen (%80), GARAn (%80), EUSKALDUNON EGUNKARIAn (%89) eta BERRIAn (%100), non gehien erabiltzen den framea gaikakoa baita, hau da, testuingurua lantzen duen enkoadrea. Ugaltze-eskubideak lantzen dituzten informazioak, gehienetan, abortuaren eskubidearen alde edo kontra hitz egiteko da. Esparru honetan gertaerako enkoadrea da gehien erabiltzen den eredua, batez ere aldeko eta kontrako manifestazioez informatzeko. GARAn eta BERRIAn joera beste bat da, GARAn oreka mantentzen da bien artean eta BERRIAn enkoadre tematikoa nagusitzen da (%60). Ekonomia-gaietan gaikako markoa nagusitzen da, NAVARRA HOY eta DIARIO DE NOTICIAS egunkarietan izan ezik. DEIA da enkoadre hau gehien erabiltzen duen egunkaria (%85) aldiz, NAVARRA HOYk ez du inoiz gaikako enkoadrea erabili. 316 Ikusi 1.3.5 puntua 57 orrialdetik aurrera. 317 BERRIA, 2008-03-08, M8 gehigarria, 3. or. 252 5- EMAITZAK Politika eta gizartean nahiko orekatuta agertzen dira bi enkoadre hauek, eta kultura-gaietan gertaerazko enkoadrea da nagusia, batez ere M8rako prestatu diren antzerki, kontzertu, hitzaldi edota erakusketen berri ematen dituztelako. 5.1.4.2 Generoaren enkoadrea Esan dugunez, bai informazioa eta baita iritzi-artikuluak sailkatzeko zazpi marko edo enkoadre erabili ditugu: Deabruaren enkuadrea, Eskubideen aldarrikapenen enkoadrea, Genero-rol tradizionalaren enkoadrea, Politikan esku-hartzerena, Tribializazioarena, Agendarena eta Beste, hau da, aurrekoetan sartzen ez direnak. Hurrengo taulan (26. Taula) ikusten den moduan, M8ari buruzko artikuluetan gehien erabiltzen den enkoadrea emakumeen eskubideen aldarrikapena da (%34,9), azken finean, aldarrikapen-egun baten inguruan ari gara. Bigarren enkoadre nagusia genero-rol tradizionala indartzen duena da (%33,4), honetan ez da ezbaian jartzen emakumeek sufritzen duten diskriminazioa, eta M8a ez da lotzen aldarrikapenekin. Agenda hirugarren postuan agertzen da, non M8are inguruan antolatu diren ekintzen berri kokatzen diren, %10,0ko portzentajearekin, eta politikan esku-hartzea, agency moduan ulertuta (Lind eta Salo 2002), laugarren postuan agertzen den, %9,8ko portzentajean. Tribializazioa (%3,4) eta Deabruaren enkoadrea (%1,9) gutxitan agertzen dira artikulu hauetan. 256 5- EMAITZAK EGINen (%51,7) eta GARAn (%66,0) artikuluen gehiengoa eskubideen aldarrikapenei dedikatuta daude. EGINen bigarren enkoadrea agenda da, %16,7ko portzentajean eta GARAn genero-rol tradizionalen mantentzea (%18,0). EGINen hirugarren postuan agertzen da, %15,6ko portzentajearekin. Bietan emakumeen politikan parte-hartzea artikuluen %11-12ko portzentajean mantentzen da. Tribializazioa enkoadrea ez da agertzen bi egunkari hauetan, eta deabruarena EGINen behin agertzen da (%0,6), EFE agentziaren albiste batean, abortuaren kontrako manifestazio baten inguruan326. EUSKALDUNON EGUNKARIAn emakumeen eskubideen aldarrikapenaren enkoadrearen erabilpena %37,2koa da, eta BERRIAn %54,9koa; bietan gehien erabiltzen den framea da. EGUNEROk %91,7ko portzentajean erabili zuen. Aldaketa nabarmenena Genero-rol tradizionaletan nabaritzen dugu, EUSKALDUNON EGUNKARIAk publikatutako artikuluen %34,9an erabiltzen du, BERRIAk aldiz, bakarrik %9,9an. BERRIAn erabiltzen den bigarren markoa Politikan esku-hartzea da, %21,1. Hiru egunkari hauetan ez dugu deabruaren enkoadrea aurkitu ezta tribializazioarena ere Genero-markoaren kronologia Azpiatal honetan zehaztu nahi dugu noiz agertu diren generoaren inguruan identifikatu ditugun enkoadre desberdin horiek egunkari bakoitzean eta zernolako ibilbidea izan duten urte hauetan. Eskubideen aldarrikapenaren enkoadrea Aipatu dugun bezala, gehien erabili den enkoadrea eskubideen aldarrikapenarena izan da, batez ere martxoaren 8ko aldarrikapen-egunarekin lotuta. Enkoadre hau urte guztietan agertzen da, baina ez indar berarekin egunkari guztietan, hurrengo grafikoan ikusi daitekeenez (6. Grafikoa). Egunkari kontserbadoreek garrantzi gutxi eman diote marko honi urte hauetan guztietan, enkoadrearen indarra EGINek eta GARAk eman dioten estalduran datza, EUSKALDUNON EGUNKARIA eta batez ere, beranduago, BERRIAren laguntzarekin. Urtero errepikatu da joera hau, 2013an GARA eta BERRIA parekatzen dira, nahiz eta bietan beherakada bat egon den 2008koarekin konparatuz. Beste aldetik DIARIO DE NAVARRA egunkarian eskubideen aldarrikapenaren enkoadrea oso eskasa izan da 326 EGIN, 1983-03-06; 36. or. 5. EMAITZAK 257 urte hauetan guztietan. Oro har aztertutako beste egunkarietan fokatze hau nahiko egonkorra mantendu da. 6. Grafikoa: Eskubideen aldarrikapena markoaren kronologia Iturria: autorea. N=386 Genero-rol tradizionala Bigarren enkoadrea Genero-rol tradizionala lantzen duena da. 7. Grafikoan ikus dezakegu nola egin duen aurrera urte hauetan. Nabarmentzekoa da egunkari kontserbadoreek ematen dioten garrantzia enkoadre honi, bai DEIAk edota NAVARRA HOY eta DIARIO DE NOTICIAS bikoteak, 1993ko salbuespena alde batera utzita. Kabulgo emakumeen aldeko kanpainak azaltzen du enkoadre honen igoera 1998an, Kabulgo emakumeen eskubideen aldeko kanpaina ez zen izan Afganistango emakumeek pairatzen zuten egiturazko indarkeria salatzeko, baizik eta gerrak emakume horien bizitzan izandako ondorioak nabarmentzeko, Talibanen erabakien ondorioz. Horregatik leloa, «Arrosa bat Kabulgo emakumeentzat» izan zen, eta ez adibidez, eskubide zibilak Kabulgo emakumeentzat. Vocentoko bi egunkarien ibilbidea antzekoa izan da marko honetan, gorabehera handirik gabe urte hauetan guztietan. 1978 1983 1988 1993 1998 2003 2008 2013 Diario Vasco 6 0 2 3 5 0 1 6 El Correo 6 2 4 4 8 3 1 2 Diario de Navarra 1 2 0 2 2 4 2 3 Deia 2 1 2 6 13 8 11 6 Egin/Gara 9 29 7 28 20 20 30 16 Navarra Hoy/Diario de Noticias 5 6 3 4 8 9 8 E.Egunkaria/Egunero/Berr ia 7 9 11 22 17 0 5 10 15 20 25 30 35 5. EMAITZAK 267 5.1.4.3 Feminismoaren enkoadrea Enkoadre hau emakumeen borroken aurrean identifikatu ditugun bost jarrerekin elkartu dugu, feminismoaren aldarrikapena, antifeminismoaren aldarrikapena, berdintasuna, rol tradizionalen sustapena eta neutroa edo fokatze eza. Bost jarrera horiek nola agertu diren aztertuko dugu (28. Taula). Orokorrean, enkoadre tradizionala nagusia da argitaratutako artikuluen erdian baino gehiagotan, %58,6an hain zuzen. Enkoadre tradizional honetan generodesberdintasunak normaltzat hartzen dira, ez dira kolokan jartzen. Artikulu hauetan Martxoak 8a aisialdi- eta jai-eguna bezala agertzen da, eta familia, amatasuna eta rol tradizionalak mantentzearen aldeko ideiak zabaltzen dira. Eredu honetan emakumeek ez dute bere burua feministatzat hartzen, ez dute borroka feminista beharrezkotzat jotzen. Bigarren fokatzea feminismoaren aldekoa da (%29,3). Honetan emakumeen menpeko egoera eta zapalkuntza nabarmentzen da, eta emakumeen eskubideen urraketaz hitz egiten da, botere-harremanen desorekaz ere. Honetan emakumeen ahaldiuntze-prozesuak eta emakumeen botere-bereganatzea eta emakumeen eskubideen defentsa islatzen da ere. Berdintasunaren mezua artikuluen %4,0an bakarrik agertzen da, eta antifeminismoa %2,9an. Lehenengoan berdintasun formalaz hitz egiten da: erakundeek zabaltzen duten parekidetasuna, berdintasun formala bultzatzen dituzten politikak eta abar. Bigarrenean, aldiz, emakumeen jarrera histerikoak eta irrigarriak agertzen dira, edota emakumeen eskaera "absurdoak" edo zentzugabekoak. Feministen arteko liskarrak eta zatiketak islatzen dira marko honetan ere. Azken fokatzea neutroa da, jarrera neutrala mantentzen duena: deialdiak edo ikuskizun baten ordutegia, adibidez. Fokatze honetan, argitaratutako artikuluen %5,2a kokatzen da. Bi joera nagusi ikusten dira egunkariak aztertzerakoan. Batetik eredu tradizionala nagusiki erabiltzen duten egunkariak daude, DIARIO DE NOTICIAS (%86,3) DEIA (%77,2), EL CORREO (%69,3), DIARIO VASCO (%67,9), eta baita EUSKALDUNON EGUNKARIA ere (%55,81). Egunkari hauetan emakumeen irudi tradizionala gailentzen da beste interpretazio-enkoadreen gainetik. Baina egunkari hauek erabili duten bigarren fokatzean desberdintasunak daude, adibidez DIARIO VASCOn, antifeminismoa, %9,7eko ehunekoarekin agertzen da; feminismoa EUSKALDUNON EGUNKARIAn %32,8ekoarekin, EL CORREOn 5. EMAITZAK 271 Bigarrenean, 2008an, GARA egunkariak martxoaren 8an 16 orrialde eskaintzen dizkio egunari, tartean zortzi orrialdeko gehigarri bat, eta honi gehitu behar zaio eguneko Editoriala eta egunerako komiki-tira, Tasiok egiten duena. Egun horretan Feminismoaren ikuspegitik artikulu anitz lantzen dira egunkarian, bai historikoak, «Olympe de Gouges: emakumearen eskubideen deklarazioaren idazlea»347, bai politikoak «Gizarte aginduei desafioa»348 edota iritzi-artikuluak «Patriarkatuarekin etorkizunik ez», zeinean, Segi taldeak sinatuta izanik, hezkuntza-sisteman topatzen diren ezberdintasunei buruz hitz egiten den: «Ekintzei begiratuz, zapalkuntza eta diskriminazioa esparru guztietan pairatzen jarraitzen dugula agerikoa da, izan ere sistema patriarkalak indarrean jarraitzen du. Hezkuntza sistemaren bidez gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunak bultzatu eta rol zehatzak inposatzen dira eredu parekideak sortu beharrean...»349. Enkoadre honi, Feminismoarenari alegia, tratamendu desberdina eman zioten EUSKALDUNON EGUNKARIAn eta BERRIAn; lehenengoan gutxitan erabiltzen bazen ere, bigarrenean indarrez sartzen da. Kopururik altuena 2013an gertatzen da, urte honetan 28 artikulu argitaratzen baitira feminismoaren ikuspuntutik. Adibide gisa ekarri dugu martxoaren 8an Idurre Eskisabelek «Izen txarra» zutabearen amaieran Gora Borroka feminista! aldarrikatzen duela350. Urte horretan, aurretik komentatu dugunez, hauteskunde-deialdia zegoen martxoaren 10ean, eta gai hau askotan islatzen da egun hauetako artikuluetan, batez ere feminismoaren fokatzetik. Nafarroan M8ko manifestazioa debekatu zuten, hausnarketa-egunarekin kointziditu zuelako, eta honen harira BERRIAn horrela idazten du Jakes Goikoetxea kazetariak «Martxoaren 8ko batzordeak eutsi egingo dio gaurko Iruñean antolatu duen manifestazioari» lerroburupean: «Espainiako Gorteetarako hauteskundeak martxoaren 9an jarri izanak ezin dituela baldintzatu martxoaren 8ko ekitaldia. Maiatzaren 1eko manifestazioa apirilaren 30ean ezarriko al lukete? Maiatzaren 2an hauteskunde orokorrak deitzera ausartuko al lirateke? Ez ote dira hirugarren planoan geratu berriz ere emakumeon eskubideak, desioak, interesak? galdetu du batzordeak»351. 347 GARA, 08-03-2008; Gehigarria 8 348 GARA, 08-03-2008; 12. or. 349 GARA, 08-03-2008; 21. or. 350 BERRIA, 08-03-2013; 4. or. 351 BERRIA, 08-03-2008; 19. or. 5. EMAITZAK 279 Hiru editorial daude gai honi buruz, lehenengoa DEIAn 1998an, eta beste biak Vocentoko egunkariek 2013an «De todas y para todas»363 lerroburupean argitaratzen duten editoriala da, EL CORREOn eta DIARIO VASCOn egun berean agertzen dena. Editorial honen ideia nagusia emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko krisiak jartzen dituen oztopoetan oinarritzen da, bai diru publiko gutxiago zuzentzen delako berdintasun hori lortzeko eta baita emakumeek lan-baldintza kaxkarrak pairatzen dituztelako. Amaitzeko baina, etorkizunean, krisiak gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak areagotu ditzakeela esaten du, eta krisiaren eragina ez duela dirua kendu behar emakumeen kontrako bortizkeria ekiditeko plangintzatik. Esan dezakegu Berdintasuna agintari instituzional zein politiko edo sindikalei interesatzen zaiela bereziki. Gai hau lantzen duten 14 iritzi-artikuluetatik zazpi agintari instituzional desberdinek sinatzen dute, Izaskun Moiua (GARAn eta BERRIAn 2008an) eta Izaskun Landaida (DEIAn, GARAn eta BERRIAn 2013an), biak EMAKUNDEko lehendakariak, Angeles Iztueta, gobernuko kidea (2003an) edo Ana Madariaga, Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakaria (2013an). Beste lauk sindikatuetako ordezkariek sinatzen dituzte, bi CCOO eta beste bi UGTkoak (hauek Emilia Malaga- k sinatutakoak, DIARIO VASCOn eta EL CORREOn 2013an). Beste bi artikulu adituek sinatzen dituzte, Javier Elzo ekonomialaria eta Begoña Muruaga feminista. Zuzendariari bidalitako eskutitzak zazpi dira, eta zutabe bakarra Antonio Papellek sinatzen du DIARIO DE NAVARRAn. Eskutitzak DIARIO DE NAVARRAn (3), EL CORREOn (2) eta DIARIO VASCOn eta BERRIAn (1) agertu dira. Antifeminismoaren enkoadrea iritzi-artikuluetan Iritzi-artikuluen %5,09k antifeminismoa lantzen dutela esan dugu, zehazki, 14 artikulu, sei DIARIO VASCOn, lau DEIAn, bi DIARIO DE NAVARRAn eta bana NAVARRA HOYn eta DIARIO DE NOTICIASen. Egunkarietako ohiko zutabegileek zortzi zutabe sinatzen dituzte fokatze honen barruan, beste lau iritzi artikulu dira, eta bi zuzendariari bidalitako eskutitzak. Ez dago editorialik enkoadre honetan. Iritzi-artikulu hauetan M8aren eta feminismoaren kontrako gogoeta agertzen da, adibidez horrela esaten du Begoña Ameztoyk «Solo para mujeres» izenburupean sinatzen duen artikuluan: 363 EL CORREO, 2013-03-08; 34. or. eta Diario Vasco, 2013-03-08, 34. Or. 5. EMAITZAK 281 eskubide-borrokak, gaur moda-modako gauza miraritsua balitz bezala eskaintzen duten arren "feminista" deituriko taldekideek. Batak bestea hobeto ezagutzea, elkar osotu nahia, eta bakoitzak bere grina eta berekoikeriak neurriraturik, elkarri on egitea; bestearen onerako, nork bere burua sakrifikatzea eta batak bestea zorioneko egitea. Hemendik ikusten dut egiazko berdintasun bidea eta hauxe zorion-bide bakarra»371. Adibide hauetan feminismoa arazoa balitz bezala enkoadratzen da, epaiketa morala ematen da feminismoaren kontra eta arazo honen ardura emakume feministen gainean geratzen da, ez dago irtenbiderik. 5.1.5 M8an egunkarietan agertu diren protagonisten soslaiak Azpiatal honetan, informazio–artikuluetan agertu diren pertsonen soslaiak ikertu nahi ditugu, zenbat eta nortzuk izan diren eta nola irudikatu dituzten. Atal honetan informazio-artikuluak aztertu dira bakarrik, iritzi-artikuluak alde batera utzita. 5.1.5.1 M8aren estalduran izendatutako pertsonen kopurua Genero periodistikoaren erabilera aztertu dugunean, 5.1.2.3 atalean, 823 informazio-artikulu aurkitu ditugu: 656 albiste, 116 erreportaje eta 51 elkarrizketa. Artikulu hauetan 574 pertsonen erreferentziak agertu dira, hau da, gutxi gorabehera 0,5 pertsona informazio bakoitzeko. Lehenengo urteetan, 1978an hasi eta 1988ra arte, aipamen gutxi agertzen dira egunkarietan, azken urte horretan 41 aipamen besterik ez dira agertu dira. Baina 1993an eta 1998an igoera nabarmena ematen da; 130 aipamen aurkitu ditugu 1998an. Igoera hau bat dator 5.1.2.1 puntuan ikusi dugunarekin, bi urte horietan informazio-artikuluen gorakada nabarmena egon baitzen. Hurrengo urtean erreferentzia-kopuru hori ia erdian geratuko da, 72 aipamenekin; eta 2013an, berriz, 89 aipamen daude (15. Grafikoa). 371 DEIA, 1993-03-09; 12. or. 282 5- EMAITZAK 15. Grafikoa: Pertsonen aipamenak urtez urte N = 574; protagonista. Iturria: autorea Atal honetan egunkariek egindako lana desberdina izan da, hurrengo taulan ikusten denez (30. Taula). Urteko batez bestekoa aztertzen badugu, DIARIO DE NAVARRA (7,6) eta NAVARRA HOY (5,3) egunkarietan pertsonen aipamen oso mugatuak izan dira, urte bakoitzeko pertsonen erreferentzia 10 baino gutxiago izen baitira. BERRIAk, aldiz, erreferentzien kopururik handiena dauka, urtean ia 20 pertsonen aipamenak egin baititu. Dudarik gabe 35 urte hauetan pertsonen erreferentzia gehien egin duen egunkaria DEIA izan da, hain zuzen 108 erreferentzia topatu ditugu ikerketa honetan, bere atzetik EGIN/GARA binomioa dago, bien artean 104 pertsona identifikatu ditugu aztertutako informazioetan. DIARIO VASCOn eta EL CORREOn 80 pertsona inguru identifikatu ditugu batean zein bestean. EUSKALDUNON EGUNKARIA/EGUNERO/BERRIAk alde batetik eta NAVARRA HOY/DIARIO DE NOTICIAS bestetik 70 pertsona aipatu dituzte urte hauetan. 7 31 41 118 130 72 86 89 0 20 40 60 80 100 120 140 1978 1983 1988 1993 1998 2003 2008 2013 Norbanakoen rol soziala Aztertu dezagun zein den ahots horien paper nagusia M8aren inguruan publikatu diren informazioetan. Talderik handiena emakume ezezagunek osatzen dute (%32,9). M8an egunkari askok soslai desberdinekin osatzen diren erreportajeak argitaratzen dituzte, non bost edo sei emakumek beren bizitzaz, M8az eta batzuetan feminismoari buruz hitz egiten duten. Hauetan erizainak, teknikariak, abokatuak, jubilatuak edo kamioi-gidariak agertzen dira, bere egunerokotasuna informazio-gai bihurtuz. Adibide bat DIARIO VASCOn 2008an argitaratutako «Cinco historias en femenino»377 erreportajea da, non bost emakume agertzen diren: Soraya Sánchez, autobus-gidaria; Patricia Noya, moja; Rosario Sanchez, zientzialaria; Silvana Luciani, teknikaria eta Miren Gurrutxaga, etxeko langilea, denak pertsona anonimoak eta bizitza sozio-politikoan inziditzeko gaitasun txikia dutenak. Bigarren postuan hiru talde agertzen dira, adituak, agintari instituzionalak eta politikariak edo sindikalistak; talde bakoitzak %12ko errepresentazioa du. Gizonen talde nagusiena agintari instituzionalena da (%7,3) eta bigarrena politikari eta sindikalistena, beste %3,6 (35. Taula). 5- EMAITZAK 292 DIARIO VASCOn emakume ezezagunen presentzia %35,8koa da, DIARIO DE NAVARRAn eta EL CORREOn %40ra hurbiltzen da. Hiru egunkari hauetan emakume adituen presentzia mediatik behera dago, DIARIO VASCOren kasuan erdia da (%6,2). Halaber, gizonezkoetan ahots instituzionalak nagusi dira hiru egunkarietan. NAVARRA HOYk emakume ezezagunen kopururik txikiena dauka (%18,75) eta DEIAk emakumeen ahots instituzional handiena (%20,4). Oso deigarria da GARAren kasua, non emakume ezezagunek %60ra hurbiltzen diren, eta emakume adituak berriz %3ko portzentajean agertzen dira bakarrik, portzentajerik txikiena egunkari guztien artean. BERRIAk, bere aldetik, emakume adituei presentzia berezia ematen die (%52,6), eta gizonen artean adituek bakarrik daukate ahotsa M8ko informazioetan. 5.2 Emakumeak, planto! 2018. urteko eztanda feminista Feminismoa edonon dago gaur egun. Eztabaida, arlo politikoan, zientifikoan, ekonomikoan, teknologikoan eta baita modaren munduan edo sare sozialetan ikusten dugu egunero. Aldaketa honen arrazoiak askotarikoak izan dira. Gaur egun Sonia Reverter eta Maria Medina-Vicent-ek aipatzen duten moduan, Feminismoa mugimendu- eta teoria-mailan inoiz baino zabalagoa da. (Vicent eta Reverter 2020, 27). Nuria Varela-ren arabera, feminismoaren laugarren olatuak gogor astindu du planeta osoa eta horren emaitzak oraindik ikusteke daude; fenomenoa tsunamia gisa definitzen du: «Horrela, tsunami gisa, feminismoa agertu da XXI. mendeko lehen hamarkadetan. Aparteko fenomenoa indarkeria, zapalkuntza eta diskriminazioaren aurrean modu izugarrian erreakzionatu duten milioika emakume aspertuta egotea da. Geofisikaren arabera, olatu mota hauek haizeak eta mareek eragindako azaleko olatuak baino askoz ur gehiago mugitzen dute. Horrela, feminismoaren laugarren olatuak, aurreko hirurek elikatua, sare sozialek eta belaunaldi gazteenen kontzientzia hartzeak, zimendu patriarkalak inarrosten ditu, inoiz ez bezala. Ekitaldi konplexu handi horren barruan, kontraesanak eta diskurtsoak ere hazten dira, eta postmodernitatearen haizeekin nahastuta, kontzeptu berriak, 294 5- EMAITZAK patioan lurperatuta aurkitu zuten, bortxatuta eta jipoituta. Momentu horretan Marcela Ojeda kazetariak txio hau bota zuen: Aktoreak, politikoak, artistak, enpresaburuak, gizarte eragileak, emakumeak denak, ez dugu ahotsa altxatuko? Gu hiltzen ari dira. (Vicent eta Reverter 2020, 54) 12. Irudia: Marcela Ojedaren txioa Iturria: twitter Txio honi erantzuten #niunamenos traola zabaldu zen, hasieran Argentinan, baina oso azkar mundu-mailan ere hedatu zen379; eta gaur egun oraindik erabiltzen den traola da. Handik gutxira, ekainaren 3an Buenos Airesen feminizidioen kontrako mobilizazio handi bat egin zuten, eta hurrengo urtean, 2017ko M martxoaren 8rako emakume argentinarrek greba orokorra deitu zuten "Ni una menos, vivas nos queremos" lemapean. Deialdi hau 70 herrialde baino gehiagotara zabaldu zen, horrela, herri ezberdinetan antolatutako mobilizazio solteek nazioaz gaindiko ekintza kolektibo artikulatuta bati bide eman zioten mundu osoko antolatzaileek modu bateratuan borrokatzea erabaki zutenean, Emakumeen nazioarteko egunari zentzu politiko berria eman baitzioten Varelak (2020) gogoratzen digunez. Urte horretan bertan, 2017ko urrian, beste traola batek arrakasta lortu zuen mundu-mailan, #metoo. Alyssa Milano aktoreak, Tarana Burke aktibistak erabiltzen zuen traola horretaz baliatu zen Harvey Winstein zine-produktorea sexu-abusuak egiteagatik salatzeko. Burke-k 2006an sortu zuen kontzeptu hau helburu argi batzuekin, horien artean dago sexu-indarkeriatik bizirik atera diren 379 Euskaraz #eztatabatgutxiagoere eta #batgutxiagorikez itzuli da traola hau 5. EMAITZAK 295 emakume eta neskato beltzen defentsa. Era berean, indarkeria sexualetik bizirik atera zirenentzako baliabideen eskasiari aurre egin nahi diote, baita bizirik atera zirenek bultzatutako defendatzaileen komunitate baten eraikuntzari ere, euren komunitateetan indarkeria sexuala eteteko irtenbideak sortzearen abangoardian egongo baitira. Sortzailearen arabera, bi arrazoi argi ditu mugimenduari izen hori emateko: biktimek umiliazio-sentimendurik gabe deklaratu ahal izateko, bakarrik ez daudelako xehetasunengatik, eta, bigarrenik, biktimarekin hitz egiten ari direlako babestuta sentitzeko. Esan dugunez, zenbait aktorek, zinemagilek eta musikarik erabili zuten traola hori urteetan sufritutako abusuen berri emateko, eta ziztu bizian mundu osora hedatu zen, bai originala eta baita hizkuntz desberdinetara moldatuta: #MoiAussi Kanadan, #memyös Finlandian, #BalanceTonPorc estatu frantsesean, #yotambién estatu espainolean, #nirierebai Euskal Herrian. Traola horrekin, areagotu egin zen genero-indarkeriari buruzko kontzientziazioa, baina, zehazki, egunero milaka emakumek jasan dituzten eta oraindik ere jasaten dituzten sexu-eraso eta - abusuei buruzkoa. Hollywooden hasitako mugimendu honek ez zuen kaleko mobilizazioetan islarik izan, sareetan gelditu baitzen. Lehenengo 24 orduetan 200.000 txio argitaratu ziren traola horrekin, eta Facebooken 4.7 miloi pertsonek erabili zuten 12 miloi postetan Ezyinsights webgunearen arabera (Ezez. 2017). Esan dugun bezala, aurrekari hauek guztiek bidea zabaldu zioten 2018ko martxoaren 8ko greba orokorrari. 5.2.1 Testuingurua: 2018a, aldaketaren urtea Aurreko urteetan ikusi ez den bezala, aste honetan askotan hitz egin da M8az egunkarietako azaletan. Egin dezagun ibilbide azkar bat urte honetan aztertutako zazpi egunkarietatik (BERRIA, GARA, DIARIO VASCO, EL CORREO, DEIA, DIARIO DE NOTICIAS, eta DIARIO DE NAVARRA) BERRIAn, adibidez, emakumeek gaur egun duten egoerari buruzko hainbat gai eta ikuspuntu aztertu ziren, hilaren 6an, amatasuna eta kirola nola uztartzen duten goi mailako hainbat kirolariei azaleko berri nagusia ematen dio, «Ama, eliteko kirolaren mugetan380» lerroburuarekin, EL CORREOk, hurrengo egunean, martxoak 7an, «Euskadi reivindicará los derechos de las mujeres en una huelga sin 380 BERRIA, 2018-03-06; 1. or. 298 5- EMAITZAK Duda barik, 2018ko M8a berezia izan da. Mugimendu feministak mundumailako greba orokorraren antolaketak oso informazio- eta iritzi-jario handia ekarri du, eta horren lekuko da urte honetako egunkariak irakurrita osatu dugun lagina. M8arekin lotutako 1854 item bildu ditugu aurten, aurreko epealdian bildutako lagin bera, hain zuzen (1855). Hau da, 2018an aurreko 35 urteetako item-kopuru bera argitaratu ziren aste honetan ikertutako egunkarietan. Kopuru horrek egun honen garrantzia erakusten digu, bai aurreko egunetako antolaketa lanena eta baita hurrengo egunetako ondorioena ere. Hala ere, esan behar dugu egunkari bakoitzak eraman duen tratamendua oso desberdina izan dela, aurrerago ikusiko dugunez. Hurrengo taulara ekarri ditugu bi egunkariek egindako estaldura horren datuak, bi epealdien konparaketa egin ahal izateko (36. Taula). 36. Taula: 2018ko item-kopurua, testu eta irudiak barne 2018 1978-2013 Egunkariak Item-kopurua % Item-kopurua % EL CORREO 529 28,3 199 10.7 DIARIO VASCO 270 14,6 211 11,4 DIARIO DE NAVARRA 198 10,7 155 8,4 DEIA 301 16,2 355 19,1 DIARIO DE NOTICIAS 278 15,0 271 14,6 GARA 131 7,1 450 23,6 BERRIA 147 8,0 214 11,5 GUZTIRA 1854 100,0 1855 100 389 Iturria: autorea. Lehen begiratuan, egunkarien portaera oso desberdina da aurretik egindakoaren aldean. EL CORREO artikulu gehien argitaratu duen egunkaria izan da, lagin osoaren laurdena baino gehiago (%28,3); aurreko urteetan, ordea, haren ekarpena guztizkoaren %10,7 baino ez zen izan. Testuak eta irudiak zenbatuz EL CORREOk 2018an 529 item argitaratu ditu, aurreko epealdian kopurua 199 izan zelarik. DEIAren 301 itemek laginaren %16 osatzen dute, era argitalpen kopuruari dagokionez, bigarren postuan jartzen dute; lehengo epealdian egunkari horrek 355 item zituen, hau da, guztien %19,1a. 389 Batu egin dugu EGIN/GARA, NAVARRA HOY/DIARIO DE NAVARRA eta EUSKALDUNON EGUNKARIA/EGUNERO/BERRIA argitaratutako itemen kopurua, irudia osatuagoa emateko 5. EMAITZAK 299 Beste muturrean GARAren eta BERRIAren kasuak ditugu. GARA390 da urte honetan item- kopururik txikiena argitaratu duen egunkaria, lagin osoaren %7,1, aurretik item gehien argitaratu zuen egunkaria izan zen EGIN/GARA binomioa, lagin osoaren ia laurdena osotu zutelarik. BERRIAren kasuan urte honetako portzentajea %8koa da, kontuan hartu behar dugu Martxoaren 8ko alean orrialdeetan espazio asko, emakume kazetariek landu behar zituzten espazioak hain zuzen, hutsik agertzen direla grebaren ondorioz. Argitalpenei dagokienez M8-efektua argi eta garbi ikusten da aste honetan, Martxoaren 8an eta 9an argitaratutako artikuluak laginaren %71,4a osatzen dute, baina lehenago eta ondorengo egunetan presentzia hori ez da hain nabarmena. Martxoaren 11rako, igandea, Emakumearen Nazioarteko Egunaren presentzia desagertu egin da (%3,3), 16. Grafikoa: Egunez egun publikatutako item-kopuruak (2018)16. Grafikoan ikusi daitekeenez. 16. Grafikoa: Egunez egun publikatutako item-kopuruak (2018) N: 1854 item. Iturria: autorea. Har dezagun EL CORREOren adibidea: Martxoaren 8an 280 item eta hurrengo egunean 146 item argitaratu zituen, aste horretan argitaratu zituen itemen %80,5. Baina asteburuan, Martxoaren 10 eta 11n, apenas 30 item topatu ditugu. 390 GARAk eta BERRIAk egunero argitaratzen duten orri-kopurua besteekin konparatuz askoz txikiagoa da. GARAk aste honetan 328 orrialde argitaratu ditu gehigarriak aparte, BERRIAk 264, baina EL CORREOk 636, edo DIARIO VASCOk 632 orrialde bete dituzte. 3,3% 6,8% 7,6% 36,5% 34,9% 7,6% 3,3% 0,0% 5,0% 10,0% 15,0% 20,0% 25,0% 30,0% 35,0% 40,0% 5 6 7 8 9 10 11 300 5- EMAITZAK Ikuspuntu honetatik aztertuta BERRIA da jarduera orekatuena mantendu duen egunkaria, martxoaren 6an argitaratutako berrien %21,1 publikatu zituen, eta asteburu horretan %19ra hurbildu zen. Ikusi dugunez, urte honetan gaiari eman zaion estaldura bi egunetan kontzentratu da, greba-egunean bertan eta grebaren ondoren. Hemendik aurrera informazio- eta iritzi-artikuluetan jarriko dugu begirada, argazkiak eta irudiak momentuz alde batetara jarriz. 5.2.2.2 Informazioaren eta Iritziaren arteko oreka 2018ko M8an Iritziaren eta informazioaren arteko erlazioa mantendu egiten da aurreko epealdiarekiko; laginaren %72,7 informazio-artikuluak dira eta %27,3 iritziaren generoari dagozkio, aurrekoan erlazio hori %75,1 eta %24,9 izan zirelarik. Egunkariak banaka aztertuta, desberdintasun batzuk aipa ditzakegu, adibidez, BERRIAn iritzi-artikuluen portzentajea altuagoa da (%39,1); DIARIO DE NAVARRAn ere iritzi-artikuluek laginaren %38a osatzen dute eta GARAren kasuan aztertu ditugun artikuluen heren bat iritzi-sailekoak dira (37. Taula). 37. Taula: Informazioaren eta iritziaren arteko oreka, 2018 (%) informazioa iritzia Guztira DIARIO VASCO 72,0 28,0 100,0 EL CORREO 83,0 17,0 100,0 DIARIO DE NAVARRA 62,4 37,6 100,0 DEIA 75,2 24,8 100,0 GARA 66,2 33,8 100,0 DIARIO DE NOTICIAS 70,6 29,4 100,0 BERRIA 61,2 38,8 100,0 Guztira 72,7 27,3 100,0 N = 825 item; informazioa eta iritzia sartuta. Iturria: autorea. 5.2.2.3 Kazetaritza-generoak 2018an Aurreko urteetan bezala, albistea izan da gehien erabili den kazetaritzageneroa, laginaren erdia baino gehiago (%53,3) albiste-formatukoa izan baita. Albistea formatu sinpleena da, errealitatearen isla zatitua ematen duena, testuinguru gutxikoa, eta ekarpen txikia egiten diona eztabaida sozialari. Bigarren postuan elkarrizketak eta erreportajeak gelditu dira, lagina osoaren ia %20 betetzen baitute bien artean 5. EMAITZAK 301 Iritzi-sailean zutabeak nagusi izan dira honetan (%13,1), iritzi-artikuluen gainetik (%7,5) hurrengo grafikoan ikusi daitekeenez (17. Grafikoa: 2018an erabilitako kazetaritza-generoak). 17. Grafikoa: 2018an erabilitako kazetaritza-generoak N = 824 itemak: informazioa eta iritzia sartuta. Iturria: autorea Aztertutako egunkarien artean EL CORREO nabarmendu behar da; egunkari honetan albisteen erabilpena oso altua izan da, %69,8koa, hau da, M8ari eskainitako tratamendua albisteetan finkatu da, eta oso gutxitan sakoneko eta landutako informazioetan, adibidez, 21 elkarrizketa eskaini ditu, laginaren %8,5a. DIARIO VASCOk modu orekatuagoan erabili ditu genero hauek, albisteak %43,9 izan badira ere, elkarrizketak %25 izan dira. BERRIAk beste estrategia bat erabili du 2018ko M8ari buruzko estaldura egiteko, bere orrialdeetan oreka bat hauteman dugu kazetaritza-generoen erabileran, hala, egunkari honetan, albisteak bere argitalpenen % 27 izan dira, eta elkarrizketak, berriz, %21,5; erreportajeak, % 11. Iritziaren atalean Editorialek protagonismo berezia izan dute urte honetan, 13 Editorial irakurri ditugu zazpi egunkari hauetan. Egunkari bakoitzak gutxienez bana argitaratu du, BERRIAk izan ezik, azken honetan ez baitago Editorialik. Aurreko 35 urteetan 17 Editorial irakurri genituen guztira; beraz, joera-aldaketa nabaria gertatu da. 304 5- EMAITZAK UPV/EHUko Errektorea, idatzitako testua «Adierazpenetik harago, berdintasuna ekintzen bidez eraikitzen da» BERRIAn402, GARAn403, DEIAn404 eta DIARIO VASCOn topatu dugu, azken honek izenburua aldatu diolarik «La igualdad se construye con hechos»405. EMAKUNDEko burua zen Izaskun Landaidaren iritzi-artikulua BERRIAn argitaratu zen bakarrik, «Ikasitako lezioak» lerroburupean. Testu honetan EMAKUNDEko zuzendariak feministatzat definitzen du bere burua eta grebarako deialdiarekin bat egiten du: «Bat gatoz gaur nazioarteko grebarako deia egin duen mugimendu feministaren aldarrikapenarekin, eta bakoitzak ahal duen neurrian jarraitzeko emandako aukerarekin»406. Egunkari bakoitzean argitaratutako zutabeen batez bestekoa 16 izan da, DIARIO DE NAVARRA izan ezik, 11 argitaratu baititu, osotara 108. Kasu honetan ere, gehien errepikatu den gaia emakumeen eskubide soziopolitikoak izan dira; zutabeen % 65 gai horretan kokatzen dira. 5.2.2.4 M8aren estaldura egunkarietako atalean 2018an Urte honetan ere, aurreko epealdian gertatzen zen bezala, egunkariek tokiko orrialdeak erabili dituzte M8ari buruzko informazioa emateko. Konkretuki idatzitako artikuluen %31,1 tokiko-orrialdeetan topatu ditugu, aurreko aldian baino 4,2 puntu gehiago. Lau puntu horiek Gizarte-sailak galdu ditu, %18,5etik %14,6ra pasatuta. Orrialde pisutsuenetan, politikan eta ekonomian, aldaketa txikiak egon dira aurrekoarekin alderatuz, Ekonomia-saila %3an mantendu da eta Politikak, aldiz, beste lau puntu galdu ditu, %14,6an gelditu da. Bestalde, gehigarrien erabilpena nabarmen gutxitu da azken urte honetan, hauen presentzia ia anekdotikoa baita, apenas %2,4 gehigarri arrunta eta bereziak batuz gero, (18. Grafikoa). 402 BERRIA, 2018-03-08; 18. or. 403 GARA, 2018-03-08; 11. or. 404 DEIA, 2018-03-08: 2. or. 405 DIARIO VASCO, 2018-03-08; 3. or. 406 BERRIA, 2018-03-08; 21 .or. 306 5- EMAITZAK 13. Irudia: EL Correo, 2018-03-07; 15. orrialdea. Gai-nahasketa Egunkari honek, «Mujer, empleo y tecnología» lelopean, jardunaldi bat antolatu zuen martxoaren 7an, arlo teknologikoan karrera bat landu duten emakumeak ezagutzera emateko. Esparru horretan nabarmendu diren emakume profesionalek bigarren hezkuntzako ikasleekin partekatu zituzten beren esperientziak. Jardunaldi honi buruzko informazioa ere «Ciudadanos» orrialdeetan aurkitu dugu DEIA egunkarian hiru sailetan banatzen dira argitaratutako artikuluak, batetik tokiko-orrialdeetan artikuluen %41 kokatu dira, Gizarte-sailean %28,6 eta Iritzisailean %18,1, hau da hamar artikuluetatik ia bederatzi hiru sail hauetan kokatu dituzte. Ekonomia edo Politika sailean artikuluen, beraz, %1a agertu da. Politikako orrialdeak gehien erabili dituzten egunkariak GARA eta DIARIO DE NAVARRA izan dira; bietan artikuluen %40 baino gehiago kokatu dituzte orrialde hauetan. GARAren kasuan, ez dago tokiko informazioari dedikaturiko orrialderik, eta Eguneko Gaia deituriko sailean kokatu dira tankera honetako informazio gehienak, bigarren postuan Iritzia Saila agertu delarik. Egunkari honek M8ari dedikatu dio 12 orrialdeetako gehigarri berezi bat, Martxoaren 8an argitaratutakoa. 5. EMAITZAK 307 DIARIO DE NAVARRAren kasuan artikulu gehienak Politikari dedikaturiko orrialdeetan topatu ditugu (%42), eta honetan ere iritzia bigarren postuan geratu da, (%33). BERRIAk joera orekatuagoa mantendu du, bere argitalpenak sail desberdinetan bananduz, horrela Politikako orrialdeetan artikuluen %27,9 aurkitu ditugu, Iritzi sailean %29,4 eta Gizartean %19,1. Egunkari honetan ere gehigarri berezi bat argitaratu zen, zortzi orrialdeetakoa. Urte honetan M8ak presentzia nabarmena izan du egunkarietako azaletan, eta orain arte agertu ez den eredua ia egunkari guztietan ikusi dugu zenbait egunetan, argazki handi batek betetzen duen azala, eta martxoaren 9an kasuan, bi orrialde, azala eta kontrazala bete dituztenak. Martxoaren 9ko eredu hau aztertutako egunkari guztietan topatu dugu, BERRIAn izan ezik, esan dugunez egunkari honek martxoaren 9an agerian utzi baitzuen egunkariko emakume langileen hutsuneak. Hurrengo irudietan bi kasu hauen irudiak. 14. Irudia: DIARIO DE NOTICIAS 2018-03-09, azal doblearen adibidea 308 5- EMAITZAK 15. Irudia: Berria 2018-03-09; Emakume kazetarien grebaren ondorioak 5.2.2.5 M8an landu diren gaiak 2018an Aurrekoan esan bezala, bederatzi kategoria erabili ditugu M8aren inguruan erabili diren gaiak aztertzeko, bost orokorrak, 1) ekonomia, 2) politika, 3) gizartea, 4) kultura eta 5) kirola, beste hiru emakumeekin lotutako gai bereziak, 1) emakumeen kontrako indarkeria, 2) emakumeen eskubide soziopolitikoen aldarrikapena eta 3) ugaltze-eskubideak, eta azken kategoria bat beste kontuez aritzen direnentzako sortu dugu. Ondorengo taulan (38. Taula) ikusiko dugu nola banatzen diren gai hauek gure egunkarietan. 5- EMAITZAK 310 Aurreko epealdian emakumeen eskubide soziopolitikoen aldarrikapena eta defentsa gai nagusia bazen, %27,4 betetzen zuelarik, oraingoan portzentaje hori %44,9raino igo da. Bigarren lekuan, baina oso urrun, beste bi gai agertzen dira, kultura-gaiak (%14,6) eta ekonomia-gaiak (%14,1), azken gai hau ez da landu ekonomia orrialdeetan, aurreko atalean ikusi dugun moduan, kultur-gaietan ere antzeko joera ikusten dugu. Urte honetan emakumeen kontrako indarkeria oso gutxitan landu den gaia izan da, bakarrik artikuluen %5ean agertu da, eta ugaltze-eskubideak desagertutzat eman dezakegu %0,1ean. Emakumeen eskubide soziopolitikoak egunkari guztietan izan da gai nagusia, baina ñabardura batzuk topatu ditugu, adibidez EL CORREOn %31,8an agertu da gai hau eta, aldiz, GARAn eskubide soziopolitikoak irakurritako artikuluen %66,2an agertu da. Egunkari guztietan ere kultura eta ekonomia agertzen da bigarren eta hirugarren postuetan, GARAn kultura bigarren postuan agertu da, laginaren %18, 3 bete baitu. Gai honetan deigarria iruditu zaigu, martxoaren 11n egunkariaren azalean agertzen den liburu baten iruzkina, Iñaki Sotok GARAko zuzendariak idatzitako «bell hook, un punto de partida409». Iritzi artikuluen gai-zerrenda aztertzen badugu, emakumeen eskubide soziopolitikoen presentzia are handiagoa da, %68,4koa, hau da hamar iritziartikuluetatik zazpik gai honi buruz hitz egin dute, eta joera hori nahiko uniformea izan da guztietan, DIARIO DE NAVARRA eta EL CORREO izan dira gutxien landu dutenak (%52,6 eta %53,7 hurrenez hurren) eta gehien landu duena DEIA izan da, %88,5. Hau horrela izanda, landu diren beste gaiak ia ez dira agertu, adibidez, kulturari buruzkoak (%8), emakumeen kontrako indarkeria (%1,3) edota ekonomia (%6,7). 5.2.2.6 M8ko kazetarien eta iritzi-egileen generoa 2018an Egunkariek publikatutako artikuluen egileen generoaren azterketak adierazten digu oreka bat egon dela, hiru kategorien artean, emakume, gizon edota sinadurarik gabeko artikuluen artean, hurrengo taulan ikusten dugun moduan (39. Taula). 409 GARA, 2018-03-11; 1. or. 5. EMAITZAK 315 Pertsona ezezagunak sinatutako artikuluek presentzia nabarmena daukate DIARIO DE NAVARRA egunkarian, aurreko epealdian gertatu zen bezala, urte honetan gai honi buruz zuzendariari bidalitako eskutitzak iritzi-artikuluen %26,3 izan dira. DIARIO VASCO bigarren postuan agertzen da, publikatutako iritzi- artikuluen %21,6 eskutitzak izan dira. 318 5- EMAITZAK 16. Irudia: EL Correo. 2018-03-08; 7. or. Egunkari honetan tamaina handiko artikuluak (% 12,2) eta oso handiak (%9) izan dira, laginaren bosten bat. DIARIO DE NAVARRAk artikulu handien portzentajerik txikiena publikatu du, artikulu oso handiak egunkarian agertu direnen %9 izan da, eta handiak %10. BERRIAn, GARAn eta DEIAn topatu dugu artikulu handien edo oso handien portzentajerik handiena. Egunkari hauetan tamaina handiko edo oso handiko artikuluak laginaren %40 inguru izan dira. Aurreko epealdian portzentaje hauek txikiagoak izan ziren, adibidez, BERRIAn %27,7koa, GARAn %29koa eta DEIAn %16,8koa. Esan dezakegu 2018an M8ari dedikatutako artikuluen tamaina handiagoa izan dela orokorrean, EL CORREO, eta neurri txikiagoan DIARIO DE NAVARRA, salbuespenak badira ere. 5.2.3 Irudien azterketa 2018ko martxoaren 8aren inguruan Azpiatal honetan, hainbat alderdi ikertzen dira: 1) zenbat irudi eta zer motakoak argitaratu diren 2) irudi-egileen generoa eta 3) irudien edukia, protagonistak, kokapenak eta irudien dinamikak. 5.2.3.1 Argitaratutako irudi-kopuruak 2018an Aldaketa oso nabarmena eman da honetan irudi eta testuen arteko oreka aztertzen badugu aurreko epealdiarekin alderatuz. Urte honetan irudi gehiago (%55,6) publikatu dira testuak (%44,4) baino; aurreko epealdian, aldiz, irudiak %40 izan ziren, hau da, oraingoan hamalau puntu igo da portzentajea. Kopuruei so 5. EMAITZAK 319 eginez, aurreko epealdi osoan 749 irudi argitaratu baziren, urte honetan 1030 izan dira, hau da, ia 200 argazki gehiago. Beste datu bat gehitu behar dugu, 2013an 139 irudi argitaratu ziren, urte honetako %13. Esan dezakegu, kuantitatiboki, jauzia ikusgarria izan dela irudi-kopuruei dagokienez ere. Bi egunkari nabarmendu dira irudien erabilpen honetan, DEIA (%65,1) eta DIARIO DE NOTICIAS (%63,3), biak mediatik oso gainetik. Mediatik urrun gelditu da GARA egunkaria ere, baina beste muturrean, irudien portzentajerik txikiena argitaratu baitute, %45,8 (45. Taula: irudien eta testuen kopuruak eta portzentajeak). DIARIO DE NAVARRAn, eta baita DIARIO VASCOn ere neurri txikiagoan, irudien eta testuen arteko ia oreka perfektua ikusten dugu, kategoria bakoitzean %50tik oso hurbil. 45. Taula: irudien eta testuen kopuruak eta portzentajeak Irudia Testua Guztira N % N % N % DIARIO VASCO 138 51,1 132 48,9 270 100,0 EL CORREO 284 53,7 245 46,3 529 100,0 DIARIO DE NAVARRA 98 49,5 100 50,5 198 100,0 DEIA 196 65,1 105 34,9 301 100,0 DIARIO DE NOTICIAS 176 63,3 102 36,7 278 100,0 GARA 60 45,8 71 54,2 131 100,0 BERRIA 78 53,1 69 46,9 147 100,0 Guztira 1030 55,6 824 44,4 1854 100,0 N= 1854. Testuak eta irudiak Iturria: autorea. 5.2.3.2 Irudi-motak eta tamainak 2018an Irudien sailkapena egiteko bost kategoria erabili ditugu, argazkiak, binetak, grafikoak, infografiak eta marrazkiak. Berriz ere epealdi honetan argazkiak (%93,6) izan dira gehien erabili den errekurtsoa, aurreko epealdiarekin konparatzen badugu %4 puntu gehiago. Bigarren postuan binetak agertzen dira, %3 izan baitira. Marrazkiek zeukaten garrantzi-apurra galdu dute, eta %1,9 bete dituzte urte honetan, aurrekoan %5,9a izan baitziren. (46. Taula). 320 5- EMAITZAK 46. Taula: Irudi-mota (%) argazkia Bineta Grafikoa infografia Marrazkia Guztira Diario Vasco 89,9 2,9 0,7 1,4 5,1 100,0 EL Correo 96,1 2,1 0,4 0,4 1,1 100,0 Diario de Navarra 84,7 7,1 0,0 3,1 5,1 100,0 Deia 95,9 2,6 0,0 0,5 1,0 100,0 Gara 86,7 6,7 0,0 6,7 0,0 100,0 Diario de Noticias 97,7 1,1 0,0 1,1 0,0 100,0 Berria 92,3 3,8 0,0 0,0 3,8 100,0 Guztira 93,6 3,0 0,2 1,3 1,9 100,0 N = 749 irudi. Iturria: autorea. Atal honetan bateratasun handia dago egunkarien artean, argazkien portzentajea oso handia baita egunkari guztietan, %85 baino gehiago. Grafikoak eta infografiak ia ez dira erabili urte honetan. Egunkari guztietan bineta bat baino gehiago argitaratu dira aste honetan M8arekin lotuta: DIARIO DE NAVARRAn 7 izan dira, DEIAn 5, GARAn eta DIARIO VASCOn 4 eta BERRIAn 3. EL CORREOk eta DIARIO VASCOk Zulet-en binetak konpartitu dituzte lau egunetan (Martxoak 7,8,10 eta 11) eta Antón-ek EL CORREOn beste bi argitaratu ditu, 8an eta 10ean. Irudien tamainari erreparatzen badiogu, irudi gehienak txikiak (%31,6) edo oso txikiak (%40,5) dira urte honetan, hau da, argitaratu diren irudietatik %70 baino gehiago tamaina txikiko irudiak izan dira. Argazki oso handiak agertu dira ere, bi orrialdeetan zabaltzen diren argazkiak. Hauek, batez ere Martxoaren 9an ikusi ditugu, manifestazioen argazkiak bai azaletan eta baita manifestazio horien kroniketan ikusi ditugu. 5.2.3.3 Irudi-egileen generoa 2018an2018an Irudi-kopurua gehitu arren, irudi-egileen generoan ez da aldaketarik egon. Emakumeek sinatutako irudien portzentajea %8,9koa izan da urte honetan, aurreko epealdiaren ia berdina (%8,7koa). Gizonek irudien %47,7a sinatu dituzte eta sinatu gabekoak %43,4koa da, aurreko epealdiaren antzekoak hauek ere (47. Taula). 5. EMAITZAK 321 47. Taula Irudi-egileen generoa (%) Emakumea Gizona Ezezaguna Guztira EL Correo 3,9 35,9 60,2 100,0 Diario Vasco 2,9 70,3 26,8 100,0 Diario de Navarra 3,1 41,8 55,1 100,0 Deia 6,6 38,8 54,6 100,0 Gara 8,3 65,0 26,7 100,0 Diario de Noticias 27,8 49,4 22,7 100,0 Berria 9,0 62,8 28,2 100,0 Guztira 8,9 47,7 43,4 100,0 N = 1030 irudi. Iturria: autorea. Emakumeek sinatutako irudiak %5 baino gutxiago izan dira hiru egunkarietan, EL CORREOn (%3,9), DIARIO DE NAVARRAn (%3,1) eta DIARIO VASCOn (%2,9); azken honetan gizonek hamar irudietatik zazpi sinatu dituzte. BERRIAn eta GARAn gizonezkoen sinadurak irudien %60 inguru dira. Itxurazko aldaketa DIARIO DE NOTICIASen eskutik dator, non irudien % 27,8 emakume baten sinadurapean agertzen diren. Baina datu hori pixka bat zehaztu behar da; izan ere, emakumeek sinatutako argazkiak M8ko paperari buruzko kaleko inkesta batenak dira, eta argazkilari horrek ez du besterik sinatu egun hauetan. Nahiz eta bineta-egile berriak agertu, egileak oraindik ere gizonak dira kasu batean izan ezik. DIARIO DE NAVARRAn, kultura-atalean agertutako bineta baten egilea Srta Sifonier ezizenez sinatutako tira txiki bat topatu dugu, «Las recetas que no haré el 8 de marzo»417, non emakume bat agertzen den, eskua altxatuta pankarta txiki batekin, «el Día 8 no cocinamos» esaldiarekin. Hala ere, iritzi-sailean binetagile gizonak besterik ez ditugu aurkitu. 5.2.3.4 Irudien protagonistak 2018an Urte honetan ere, emakumeak protagonista nagusiak izan dira publikatutako irudietan, emakume bakarrak %39,2 izan dira eta taldeka %33,8; aurrekoarekin konparatuz ez dago alde handirik, ia berdinak izan dira. Talde anitzak ere aurreko epealdiaren antzekoak izan dira, %13,4. Gizonen presentzia, taldeka zein banakako argazkietan,% 8,4ra baino ez da iristen (48. Taula). 417 DIARIO DE NAVARRA, 2018-03-06; 64. or. 5. EMAITZAK 323 Baina egunkari guztiek ez dute berdin jokatu atal honetan. DEIAn, adibidez, erreibindikazioaren agertokiek %17 bete dute, eta lan-eremuak agertzen diren irudiek media bikoiztu dute, %12,2koa izan baita. Egunkari honetan eremu publikoa ere mediatik gora agertu da, eta laginaren %65,4 bete du. EL CORREOk errebindikazio- eremuari (%21,2) garrantzi gutxi eman dio, eremu publikoari (%69,7) emandakoarekin alderatuz. Beste muturrean GARA dago, non errebindikazioak laginaren %59,6 bete duen, media bikoiztuz. Egunkari honetan eremu publikoan egindako argazkiak %34,6 izan dira. BERRIAn bi eremu hauek %97,2 bete dute. 325 5. EMAITZAK 5.2.3.6 Irudien dinamika 2018an Irudiekin lotutako azken bi taula aztertuko ditugu, argazkietan agertzen diren protagonista horien jarreretan finkatu dugu begirada, jarrera aktiboan edo pasiboan agertzen diren, hau da, posatuak diren edota zerbait egiten agertzen diren (50. Taula). Ez dago aldaketa handirik aurtengo epealdiaren gertatutakoarekin. Bertan ikusiko dugu argazki posatuak edo pasiboak %41,7 direla, eta pertsona aktiboak erakusten dituztenak argazkien %53,8. 50. Taula: argazkien dinamika (%) Aktibo Pasibo Ez dagokio Guztira Diario Vasco 50,7 40,6 8,7 100,0 EL Correo 41,9 54,6 3,5 100,0 Diario de Navarra 59,2 35,7 5,1 100,0 Deia 59,7 37,2 3,1 100,0 Gara 70,0 21,7 8,3 100,0 Diario de Noticias 52,3 44,9 2,8 100,0 Berria 71,8 24,4 3,8 100,0 Guztira 53,8 41,7 4,5 100,0 N = 1030 irudi. Iturria: autorea. GARAn eta BERRIAn agertzen diren argazkien hamarretik zazpitan jarrera aktiboa daukaten pertsonak agertzen dira, datu hau EL CORREOren jokaerarekin kontrastatzen du, non hamarretik lauk bakarrik islatzen dituzten jarrera aktibo hori. DEIA eta DIARIO DE NAVARRA egunkarietan ere jarrera aktiboa islatzen duten irudiak jarrera pasiboa erakusten dutenen gainetik agertzen dira. Bigarren azterketa gorputzaren tratamendua izan da. Jakin badakigu emakumeen gorputza askotan zatikatuta agertzen dela. Hau publizitatean askotan ematen den fenomenoa izanik, kazetaritzan ere batzuetan ikusten da. Hurrengo taulan horren lekukoa dago. Hala ere esan dezakegu jokaera hau urte honetan desagertu dela eta bakarrik laginaren %0,78ko irudietan agertu dela emakume baten irudia zatikatuta (51. Taula). 328 5. EMAITZAK 5.2.4.1 Interpretazio-enkoadreak "gai-gertaera" binomioan, 2018an Aurretik esan dugunez, enkoadre hau dikotomikoa da, batetik tematikoa edo gaikakoa eta bestetik enkoadre episodikoa edo gertaerazkoa. Urte honetan gertaerazko enkoadrea nagusitzen da, (%51,7), aurreko epealdian ez bezala (%46,8). Honek adierazten digu ebentu konkretuetan oinarritutako informazio-itemak nagusi izan direla, artikulu hauek indibiduoetan ipintzen dute fokoa, gai pertsonaletan. Gaikako fokatzean (%48,3) analisi edo abstrakzio gehiago dago, honetan informazio-gai nagusiak tendentzia orokorrak dira, M8ari eta emakumeen egoerari buruz ikuspegi sakonagoa ematen dute. (52. Taula). 52. Taula: Gaikako eta Gertaerak enkoadreak informazioan eta iritzian (%) GAIKAKOA EDO TEMATIKOA GERTAERAZKOA EDO EPISODIKOA GUZTIRA Diario Vasco 58,3 41,7 100,0 EL Correo 30,6 69,4 100,0 Diario de Navarra 49,0 51,0 100,0 Deia 50,5 49,5 100,0 Gara 59,2 40,8 100,0 Diario de Noticias 51,0 49,0 100,0 Berria 72,5 27,5 100,0 Guztira 48,3 51,7 100,0 N = 824 item; informazioa eta iritzia sartuta. Iturria: autorea. EL CORREO egunkariak nagusiki enkoadre episodikoa edo gertaerazkoa erabiltzen du, ia hamar artikuluetatik 7 holakoak dira. Gogoratu behar dugu EL CORREO artikulu gehien publikatu duen egunkaria izan dela, baina baita tamaina txikiko artikuluak nagusitu direla egunkari honetan. Gaikako enkoadrea, aldiz, BERRIAn (%72,5) GARAn, eta DIARIO VASCOn nagusitu da, azken bi hauetan %60tik oso gertu geratu da. Bai BERRIAk eta baita GARAk aurreko epealdian bete zituen antzeko portzentajetan gelditu dira, DIARIO VASCOn, aldiz, ia sei puntutan igo da portzentajea. Iritzia enkoadre tematikoan kokatu dugu beti, beraz argazkia hobeto enfokatzeko enkoadre hau informazio-artikuluetan nola moldatu den aztertu behar dugu (53. Taula) . 5. EMAITZAK 329 53. Taula: Gaikako eta Gertaerazko enkoadreak informazioan (%) GAIKAKO MARKOA GERTAERAZKO MARKOA GUZTIRA Diario Vasco 43,2 56,8 100,00 EL Correo 16,7 83,3 100,00 Diario de Navarra 17,7 82,3 100,00 Deia 34,2 65,8 100,00 Gara 37,0 63,0 100,00 Diario de Noticias 29,6 70,4 100,00 Berria 54,8 45,2 100,00 Guztira 29,0 71,0 100,00 N = 599 item; informazioa bakarrik. Iturria: autorea. Hemen gauzak aldatzen dira, gaikako enkoadrea ez da heren batera ailegatzen, %29an gelditzen baita. Beraz, esan dezakegu 2018an M8az informatzeko modua axalekoa izan dela, sakontasun gutxikoa eta analisirako leku txikia utzi dela. Hala ere, egunkariak banan-banan begiratuta, joera hau ez da uniformea izan, desberdintasun nabarmenak topatu ditugu. Gertaerazko enkoadrea gehien erabili duten egunkariak EL CORREO eta DIARIO DE NAVARRA izan dira, %83 inguru, hau da, hamar informazioetatik zortzitan informazioa indibiduotan oinarritu da, eta ez erantzukizun sozial batean. Vocentoko beste medioan, DIARIO VASCOn, orekatuagoa izan da bi frame hauen erabilera, gertaerzakoak %56,8 bete baitu. Egunkari batek joera hau aldatu du, BERRIAk. Kasu honetan gaikako tratamendua %54,8koa izan da, hau da, informazioen erdiak baino gehiagokoa. Lotu dezakegu datu hau aurretik emandako beste batekin, BERRIA egunkariak elkarrizketa eta erreportaje ugari publikatu baitu urte honetan, kazetaritzagenero horiek erabiltzeak M8a prozesuaren eta testuinguruaren inguruan sakontzea ahalbidetzen du. Eskubide soziopolitikoak gai nagusia izan da urte honetan; gai honetan gertaera-enkoadrea nagusitzen da eta bost informazioetatik bakar bat kokatzen da gaikako enkoadrean. Beraz, esan dezakegu manifestazioen eta beste ekintzen informazio soila, testuinguru zabal batean kokatu barik, izan direla gehien irakurri diren berriak M8 honetan. EL CORREOk eta DIARIO DE NAVARRAk muturrera eramaten 334 5. EMAITZAK hemen, aurretik %4koa izan baitzen. Gogoratu behar dugu enkoadre honetan kokatu direla berdintasun formalaz hitz egiten duten artikuluak, erakundeek zabaltzen duten parekidetasuna, berdintasun formala bultzatzen duten politikak eta halako gaiak. Aurreko epealdian ikusitako antzeko joerak islatzen dira oraingoan ere, baina ñabardura batzuekin, adibidez, aurrekoan DIARIO DE NOTICIAS izan zen rol tradizionalaren enkoadrea gehien erabili zuen egunkaria, publikatutako artikuluen %86,3an agertu baitzen, eta oraingoan erdia baino gutxiago izan da (%43,2). Oraingoan EL CORREO izan da enkoadre hau gehien erabili duen egunkaria, (%73,1) aurrekoan baino 4 puntu gehiago. DIARIO VASCOn ere portzentaje hau oso altua izan da (%62,9), aurrekoan %67,9 izan zelarik. Bi egunkarik feminismoaren fokatzeari eman diote garrantzi handiagoa, BERRIAk %73,9 eta GARAk %80,3. Hauetan mugimendu feministaren mezua oso garbi azaldu da urte honetan. Aurreko datuekin alderatuz, enkoadre honek igoera nabarmena izan du, batez ere GARAn, non, aurrekoan %62,0koa izan baitzen. Gauzak horrela, egunkari bakoitzak erabili duen bigarren fokatzea oso urrun geratu da. Joeratik alderatu den bakarra DIARIO DE NOTICIAS izan da, non bi fokatze hauen arteko portzentajea nahiko orekatuta egon den, Feminismoak %35,3koa izan da eta Tradizionala %43,1ekoa. 55. Taula: Feminismoaren fokatzeen azterketa (%) FEMINISMOA ANTIFEMINISMOA ROL TRADIZIONALA BERDINTASUNA NEUTROA GUZTIRA Diario Vasco 14,4 6,1 62,9 15,2 1,5 100,0 EL Correo 14,3 1,6 73,1 11,0 0,0 100,0 Diario de Navarra 12,0 8,0 58,0 22,0 0,0 100,0 Deia 19,0 3,8 56,2 18,1 2,9 100,0 Diario de Noticias 35,3 2,0 43,1 14,7 4,9 100,0 Gara 80,3 0,0 8,5 5,6 5,6 100,0 Berria 73,9 0,0 21,7 4,3 0,0 100,0 Guztira 27,9 3,2 53,9 13,3 1,7 100,0 N = 824 item; informazioa eta iritzia sartuta. Iturria: autorea. Feminismoaren fokatzea iritzi-artikuluetan 2018an Iritzi-artikuluetan fokatze hau aztertu dugunean joera aldatzen da, eta lau enkoadre nagusiak modu orekatuago batean agertzen dira. Feminista %41,8koa 343 6. ONDORIOAK Hasieran planteatutako hipotesiak bete diren egiaztatzea egokitzen zaigu orain. Ikerketa honetan sakonki aztertu dira 1978-2018 epealdian Hego Euskal Herrian argitaratu eta argitaratzen diren egunkarien jarrerak M8arekiko. Lehen hipotesiari dagokionez, ikerketako emaitzetan egiaztatu egiten da egunkariaren ildo ideologiko propioak feminismoaren interpretazio desberdina sorrarazten duela eta martxoaren 8aren betedura periodistikoan eragin zuzena duela. Egunkari kontserbadoreetan, hau da, EL CORREO, DIARIO VASCO eta DIARIO DE NAVARRAn, eta baita DEIA, NAVARRA HOY eta DIARIO DE NOTICIASek, M8 inguruan argitaratu dituzten informazio eta iritzi-artikuluak gutxiago izan dira, informazioen atomizazioa nagusia izan da, baita tamainari erreparatzen badiogu ere, tamaina txikiko edo oso txikiko albisteak argitaratu baitituzte, erreportaje eta elkarrizketa gutxiago. Beste aldean, progresistatzat hartu ditugun EGIN/GARA eta EUSKALDUNON EGUNKARIA/EGUNERO/BERRIA egunkarietan orokorrean artikulu gehiago agertu dira, eta oro har, kazetaritza sakonagoa erabili dute, erreportaje- eta elkarrizketakopuru handiagoan islatzen dena, tamaina handikoak. Gauzak aldatu dira 2018an, informazio eta iritzi asko argitaratu dira aurreko aldikoekin alderatuz, hazkunde izugarria izan baita. Hala ere, kualitatiboki estaldura ez da hain ona izan, albiste laburrek lehentasuna izan dute, batzuetan betegarriak suertatu direnak. Egunkari progresisten kasuan, bai GARAn eta bai BERRIAn, 2018ko artikulu kopurua txikiagoa izan da, biek besteek baino orrialde askoz gutxiago argitaratu dituzte gari horretan, hala ere 2013ko datuak aise gainditu dituzte, eta nabarmendu behar da tamaina handiko artikuluak nagusi izan direla epe honetan. M8ko informazioa egunkarietako bigarren mailako orrialdeetan agertu da, hau da, tokiko, gizarte edota kulturari dedikatutako orrialdeetan, egunkarietako orrialde bigunetan. Honek adierazten digu M8 bigarren mailako informazioa izan dela egunkari desberdinentzat, garrantzi gutxikoa oro har. GARA egunkariak bestelako tratamendua eman dio gai honi, politika-orrialdeetan argitaratu baitu ia informazio erdia. BERRIAk M8 ardatza eta gai nagusia duen gehigarri berezia eskaini du urtero, non sakonki aztertu den emakumeen egoera soziopolitikoa. Azpimarra dezakegu 2013ra arte EGIN/GARA eta EUSKALDUNON EGUNKARIA/EGUNERO/BERRIA izan direla emakumeen iritziak gehiagotan publikatu 344 6. ONDORIOAK dituzten egunkariak, taldeek edo norbanakoek bidalitako iritzi-artikuluak presentzia nabarmena izan dute egunkari hauetan ere. Bestalde GARAk garrantzi handiagoa eman die emakume-taldeek erakusten dituzten argazkiei, eta M8 bezalako egun bateko izaera kolektibo hori azpimarratu du. Joera hori, neurri txikiagoan, DIARIO VASCO, BERRIA eta DIARIO DE NOTICIASen ere ikusi da, baina beste komunikabide batzuek hala nola DEIAk eta EL CORREOk, nahiago izan dute banakako emakumeen irudiak islatu. Argazkietako eskenatokiei dagokienez, antzeko joerak ageri dira. GARAk emakume-talde horiek pankartak eta sloganak ikusten diren errebindikazio-inguruneetan erakusten dituen bitartean, beste komunikabide batzuek, hala nola EL CORREO eta DEIAk, nahiago dituzte ingurune "garbiak", aldarrikapen horiek erakutsi gabe. BERRIA, eta DIARIO DE NAVARRAn eremu publikoa erakusten da argazkietan. Enkoadreaaren azterketak M8aren estalduran komunikabideek duten portaerari buruzko gako zehatzenak eman dizkigu. Batetik gertaerazko enkoadrearen edo interpretazio-markoaren erabilpena egiten da, batez ere egunkari kontserbadoreen kasuan, eta errealitatearen azterketa sinplea islatzen du, sakontasun edo testuinguru gabekoa. Iyengar-en (1994) arabera «erantzukizuna bi motatako prozesuen bidez esleitzen da: ideologia politikoa eta pertsonaren balio kulturalak, edo testuinguruaren eraginez, komunikabideen eragina barne». Beraz, gure kasuan M8k eta Mugimendu Feministaren aldarrikapenak bigarren mailan geratzen dira, banakako istorioetan oinarritutako M8 fenomenoaren banakako ikuspegia lehenetsiz, emakumeen eskubideen aldeko borroka baten kolektibizazioa erakustea saihestuz. Nagusia da eredu tradizionala deitu dugun enkoadrearen edo interpretaziomarkoaren erabilera, non ez diren mugimendu feministaren aldarrikapenak islatzen, eta nahiz eta fokua emakumeengan jarri, ez diren ikusten mugimendu feministak salatzen dituen errealitateak. Egunkari kontserbadoreek ez dute errealitate hori islatu eta oso jarrera hotza erakutsi dute, batzuetan mugimendu feministaren jarreren aurkakoa ere bai. Portaera hori iritzi-ataletan ikusi da batez ere; izan ere, askotan irakurri ahal izan dira M8aren aurkako artikuluak, baita mugimendu feministaren aurkako burlak eta isekak ere. EGIN/GARA egunkariak, berriz, aktiboagoak izan dira emakumeen eskubideen inguruan informatzen, eta Mugimendu Feministaren aldarrikapenak portzentaje altuetan agertu dira. Aipatzekoa da, halaber, EUSKALDUNON EGUNKARIAtik BERRIAra 6. ONDORIOAK 345 egin den bilakaera, non emakumeen aldarrikapenen presentzia nabarmen hazi baita. BERRIAn rol tradizionalak tokia galtzen du emakumeen eskubideen defentsan oinarritutako enkoadraketaren alde. Egunkari hauetan ez dago tribializaziotik edo deabruaren enkoadretik idatzitako artikulurik. Lehen epealdiko azken urteetan (1978-2013) desagertu egin ziren frame negatiboak, hala nola tribializazioa edo deabruarena, eta horrek pentsarazten digu emakumeen eskubideen defentsak legitimitatea lortu duela. Baina aztertutako azken urtean, 2018an, emakumeen eskubideen aldeko borrokaren kontrako jarrera hori erakutsi dute berriro ere zenbait egunkarik, borroka horrek inoiz baino indar gehiago erakutsi duenean. Uste dugu elementu kontserbadoreenen erreakzio bat dela, mundu-mailako fenomeno baten aurrean, zeinek agerian utzi baitzuen emakume guztien eskubideen alde borrokatzen jarraitzeko beharra. Bigarren hipotesia izan zen EMAKUNDEren sorrerak eragina izan duela feminismoa eta M8ko gaiaren estaldura periodistikoan. Azterketan bi epe nabarmendu dira, bata 1978tik 1988ra artekoa eta bigarrena 1993tik aurrera, bigarren epealdi honetan M8 gaiari ematen zaion garrantzia hirukoizten da, testuetan eta baita argazkietan. Honek bidea zabaltzen digu gure bigarren hipotesia baieztatzeko, Emakunderen sorrerak eragina izan zuela M8aren estaldura periodistikoan. Espero genuen bezala, Emakunde sortu ostean egunkarietan M8arekin lotutako gaiek eta erreferentziek hazkunde nabarmena izan dute, 1988an EMAKUNDE sortu zuten urtean 112 item argitaratu baziren, bost urte beranduago zenbaki hori ia hirukoiztu zen, 306 item agertu baitziren, eta hurrengo urtean, 1998an, 350. Ikusi dugunez, honek ez du esan nahi feminismoak leku preferentea izan duenik, baina bai emakumeei buruzko berriak egunkarien agendan sartu direla. Baina bestalde, berdintasunaren enkoadrearen erabilera eskasak iradokitzen digu EMAKUNDEren politikek ez dutela isla handirik izan euskal hedabideetan. Interpretazio-marko hau batez ere agintari instituzionalek erabili dute Berdintasun Politikak sustatzeko, baina ez du leku esanguratsurik lortu euskal kazetarien orrialdeetan, eta, esanguratsua da Emakunderen adierazpen ofizialak 2018an ez duela ia espaziorik izan egunkarietan. Beraz gure bigarren hipotesia ez da bete, hau da, Berdintasunaren diskurtsoak ez du eragin handirik izan prentsak duen diskurtsoan, eta oraindik eredu tradizionalak markatzen du diskurtso hori. 346 6. ONDORIOAK Hirugarren hipotesiari dagokionez, Feminismoaren enkoadrearen azterketak erakusten digu Mugimendu Feministaren ikuspuntua ia erabat desagertuta dagoela zenbait egunkaritan, eta hauen informazioak eredu tradizionalenetan oinarritu direla, mugimendu feministak sozializatzen zituen eztabaidak alde batera utzita. Eztabaida hauek ezkutatzeak errealitateari buruzko ikuspegi partziala ematen du zenbait egunkaritan. Egunkari kontserbadoreetan, mugimendu feministaren eta M8a ospatzeko beharraren kontrako jarrera nabarmen agertu dute zenbait kasutan, Diario Vascon adibidez ohiko zutabegile bat izan da behin baino gehiagotan M8aren kontra egin duena, Begoña Ameztoy hain zuzen. Beste alde batetik, EGIN eta, ondoren, GARA eta BERRIA, izan dira Mugimendu Feministaren eta haren aldarrikapenen plataforma. Joera hori oso nabarmena izan da iritziaren esparruan, non ikuspegi feministatik idatzitako artikuluek eremu nagusi bat izan baitute GARAn eta EGINen; eta, bigarrenik, EUSKALDUNON EGUNKARIAn eta BERRIAn. EGIN eta GARA egunkariek beren orriak eskaini dizkiote Mugimendu Feministari, eztabaidak eremu publikora eramateko. Josebe Egiak sinatzen duen asteroko zutabean ere islatzen da tribuna hori, ikuspegi feministatik idatzita beti. Hemen, Euskal Herrian, feminismoaren kontrako jarrerak ez dira izan AEBn edo Australiakoak bezain oldarkorrak. Horren ordez, feminismoa ikusezin bihurtu eta ezkutatu egin da (North 2009). Asley eta Olson (1998) ikertzaileen emaitzekin alderatuz, gure egunkarietako emaitzak ez dira oso desberdinak: sinatu gabeko artikuluak nagusi izan dira, emakumeek landu dituzte gehien bat eta garrantzi gutxiko orrialdeetan. Komunikabideek gai jakin batzuetara arreta erakartzeko duten gaitasuna azpimarratzen du agenda settingen teoriak, eta, aldi berean, gizarte-gertaerak interpretatzeko markoak sortzeko ahalmena azpimarratzen du. McCombs-en arabera, (2006, 24) eguneroko albisteek azken gertaeren eta gure berehalako esperientziatik harago geratzen den ingurune horretako aldaketen berri ematen digute. Baina prentsako informazioak, egitate eta gai garrantzitsuak daudela adieraztera mugatzen dira. Editoreek beren eguneroko aukeraketarekin eta informazioen hedapenarekin, gure arreta gidatzen dute eta eragina dute eguneko gairik garrantzitsuenei buruz dugun pertzepzioan. Baina M8ari dagokionez, ikusi dugu egunkaririk kontserbadoreenek ez dituztela beren agendetan mugimendu 6. ONDORIOAK 347 feministaren errebindikazioak sartu; edota Berdintasun formalaren sustatzen dituztela mezuak; eta emakumeen ohiko rolak iraunarazten dituzten ikuspegiak landu dituztela, gure gizartean nagusi den eta emakumeen diskriminazioan oinarri duen eredu patriarkala dudatan jarri gabe. Shaw-en arabera egunkariek aldatu egiten dute gizarteak errealitatearen zati handi bati buruz duen ulermena, agenda settingaren eraginez. Egunkarien aukeren ondorioz, publikoak onartu edo ez onartu egiten du, gai batean arreta jartzen du edo ez, garrantzia ematen dio edo ez. Jendeak hedabideek beren edukietatik kanpo uzten dutena bere ezagutzatik kanpo uzteko joera du (Shaw 1979). Hau horrela izanik, aztertutako zenbait egunkaritan M8ari eta oro har Mugimendu Feministari egindako jarraipena txikia izan da, eta ez zaio merezi duen garrantzia eman, gaia errepertorio publikoko gai "garrantzitsuetatik" kanporatuz. Ale gehien saltzen dituzten egunkari kontserbadoreenek ikuspegi atomizatu eta erredukzionistak eskaini dituzte, ez dute mugimendu feministaren benetako indarra islatu, eta, horregatik, 2018ko mobilizazioetara egindako deialdiak harritu egin du haren oihartzunagatik Proposamena. Inork zalantzan jartzen ez duen gizarte honen betebehar bat emakumeen eskubideak defendatzea da. Hura sustatzen duten mezuei tratamendu periodiko egoki bat eskaintzeak eragin positiboa izango du gizarteak gai honi buruz duen ikuspegian. Horretarako, egunkariek eta oro har, komunikabideek, berdintasunezko ereduak sustatu behar dituzte, berdintasunik gabeko egoerak ikusarazi, testuinguruan kokatu eta eztabaida sozial eta demokratikoa sustatu. Hori ezinezkoa izango da kokapen atomizatu, alboratu eta azalekoa erabiltzen jarraitzen den bitartean, non ez baitira mugimendu feministaren mezua islatzen, ezta eskubide horien aldeko mobilizazioak ere. Etorkizunari begira, ikerketa-lerro berriak zabaldu zaizkigu. Egiteke dago, adibidez, Euskal Herriko emakume kazetarien historia, lana eta jokatutako papera kazetaritzaren garapenean aztertzea eta berreskuratzea. Baita gaur egungo kazetaritza modernoan emakume kazetarien rolak eta lanak aztertzea ere. Komunikabide publiko zein pribatuen iritzi-orrialdeetan emakumeen presentzia, ordezkaritza eta lana da ireki den beste ikerketa-ildoetako bat. Ildo interesgarri bat zabaldu da, halaber, bidearen beste aldetik, mugimendu feministaren 348 6. ONDORIOAK komunikazio-estrategien azterketa eguneroko lanean eta egun esanguratsuenetan, hala nola M8an, A25ean edota E28an, edo Emakumeen Mundu Martxa edo jardunaldiak bezalako ekintzak.
science
addi-b1b635da0de1
addi
cc-by-nc-nd 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/54169
Modelos de candidiasis invasiva en Caenorhabditis elegans y Galleria mellonella para el estudio de la virulencia de especies emergentes de Candida y de la actividad de los fármacos antifúngicos
Hernando Ortiz, Ainara
2021-09-17
1.1.2. Candidaren birulentzia-faktoreak Candidak eragindako infekzioak infekzio oportunistak dira, eta komentsala izanda patogeno oportunista bihurtzen duten mekanismoak oraindik ez daude ondo definituta. Kandidiasien patogenian inplikatutako faktore gisa honako hauek aipatzen dira: epitelioarekiko atxikidura, morfogenesia, entzima hidrolitikoen ekoizpena, switching edo aldaketa fenotipikoa eta biofilmen eraketa. 7 Birulentzia-faktoreak hainbat genek kontrolatzen dituzte, gene horiek kopuru eta une zehatz batean espresatzen dira, eta andui bakoitzaren fenotipoa eta birulentzia zehazten dituzte. Birulentzia-geneen espresioaren erregulazioa funtsezkoa da onddoaren patogenesian eta ostalariaren ehunetara egokitzerakoan. Erregulazio hori, kasu askotan, zelulen arteko komunikazio- edo seinaleztapen-mekanismo nagusiak gauzatzen du, quorum sensing bezala ezagutzen den mekanismoak, zelula-dentsitatearen menpe dagoena (Padder et al., 2018). 1.1.2.1. Entzima hidrolitikoen jariaketa Candida hainbat entzima hidrolitiko ekoizten ditu, Candida espezieen birulentzian oinarrizko papera dituztenak. Entzima horiek funtsezkoak dira infekzio-prozesuan, ostalariaren ehunen inbasioan eta suntsipenean. Parte hartzen dute, hala nola atxikiduran, kolonizazioan, ehun edo zeluletan sartzean, ostalariaren immunitate-sistematik ihes egitean eta barreiatzean. Ostalariaren mintz zelularraren osagai nagusiak fosfolipidoak eta proteinak dira. Beraz, hidrolizatzeko gai diren entzimak, fosfolipasak eta proteasak kasu, ostalariaren mintzaren desegonkortze-prozesuetan inplikatuta daude eta ehunen inbasioa errazten dute. Fosfolipasak entzima multzo heterogeneoa dira, ostalariaren mintz zelularraren fosfolipidoen artean dauden ester-loturak hidrolizatzeko gai direnak. Fosfolipasak A, B, C eta D azpitaldeetan banatzen dira beren ekintza-moduaren eta diana-molekulen arabera. Entzima horien funtzioa mintz zelularra ezegonkortzea eta kolonizazioan laguntzea da. Jakinarazi da B fosfolipasak onddoen birulentzia-faktore garrantzitsua dela funtzio bikoitza duelako, hidrolasa eta lisofosfolipasa-transamilasa gisa (Ghannoum, 2000; Karkowska-Kuleta et al., 2009). Argitaratutako azterlan gehienak C. albicans espeziarekin egin dira, eta ikusi da entzima horien ekoizpena isolamenduaren eta bere jatorriaren araberakoa dela; odol-isolamenduak gernu-isolamenduak edo mukosakolonizatzaileak baino fosfolipasa-ekoizle handiagoak direla. Gainera, odolisolamenduek entzima hidrolitikoak ekoiztu ditzakete ostalariaren ehunak inbaditu ahal izateko (Karkowska-Kuleta et al., 2009). C. albicans ez diren beste espezie batzuekin 4. Irudia: Biofilmak ekoizteko etapak Candida espeziearen arabera sortzen den biofilmaren egituraren konposizioa aldatzen da. C. albicans espezieak sortzen duen biofilma zelulaz kanpoko matrizean murgildutako blastosporaz eta hifaz osatutako egitura heterogeneoa da. C. glabratak sortutako biofilmaren kasuan, legamia formadun zelulez soilik osatuta dago, estu lotutako geruza anitzeko egitura batean. C. tropicalis espezieak berriz, legamia formadun zelulen, hifen 10 eta pseudohifen sare bat osatzen du, hifen hazkunde esanguratsu batekin. Bestalde, C. parapsilosis legamia formadun zelulez osatutako biofilma ekoizten du, zelulaz kanpoko matrize kantitatea oso txikia delarik (5. Irudia). Horregatik, espeziearen identifikazioa egitea eta biofilmaren berezitasunak ezagutzea bere biziko garrantzia du horien aurka zuzentasunez jarduteko (Cavalheiro eta Teixeira, 2018). 18 Farmakoen arteko interakzioak aztertzeko, gehien erabiltzen den metodologietako bat Loeweren gehigarritasunaren teorian oinarritzen dena da, zeinak kontzentrazio inhibitorio zatikatuaren indizea (FICI) kalkulatzea ahalbidetzen du (Te Dorsthorst et al., 2002; Mukherjee et al., 2005; Bellmann eta Smuszkiewicz, 2017). Literaturan aurkitu daitezke interakzioen sailkapen desberdinak, beraz, ikertzaile bakoitzak bere irizpideak har ditzake sailkapen horretarako erabilitako tarteak. Hala ere, autore batzuek uste dute Mukherjeek eta laguntzaileek 2005ean proposatutako sailkapena egokiena dela. Ikertzaile horien irizpideei jarraituz, interakzioak sinergikotzat hartzen dira FICIren balioa 0,5 edo txikiagoa denean (konposatuen batuketa-efektua), indiferenteak balioa 0,5 eta 4 artekoa denean (ez da inolako efekturik ikusten) edo antagonikoak balioa 4tik gorakoa denean (eragin negatiboa) (Mukherjee et al., 2005; Bellmann eta Smuszkiewicz, 2017). Beste autore batzuek bitarteko balio bat hartzen dute kontuan, FICI balioa 0,5 eta 1 artean dagoenean interakzio gehigarri gisa definitzen dute (efektu gehigarri bat ikusten da, sinergikoa izatera iritsi gabe) (Te Dorsthorst et al., 2002). Akzio-diana desberdinak dituzten farmako antifungikoak konbinatzen direnean, hala nola, ekinokandinak eta B anfoterizina edo ekinokandinak eta azolak, konposatu horien aktibitatea handitu daiteke eta mintz zelularrerako sarbidea erraztu (Mukherjee et al., 2005; Bellmann eta Smuszkiewicz, 2017). Ekinoandinen eta beste farmako antifungiko batzuen artean deskribatutako konbinazio-azterlan gutxi daude argitaratuta, baina horietan in vitro eta in vivo interakzioetan emaitza positiboak ikusten dira (Mukherjee et al., 2005). 7. Irudia: C. glabrata, Nakaseomyces espezie sekuentziatuen eta beste Saccharomycotina espezie batzuen arteko harreman filogenetikoa. Espezie patogenoak gorriz adierazita daude. CTG= kode genetikoaren trantsizioa; WGD= genoma osoaren bikoizketa/hibridazio zaharra; EPA= EPA geneen bi hedapen independenteak gertatu ziren leinuak adierazten ditu (Gabaldón & Carreté, 2016). Hiru espezie horiek ezaugarri morfologiko oso antzekoak dituzte eta ezin dira metodo fenotipiko konbentzionalen bidez bereizi. CHROMagar Candida agarrrean, C. glabrata 1.3. Candida auris C. auris Candida generoaren barruan deskribatutako espezie berriena da, 2009an isolatu zen lehen aldiz Japoniako otitis ertaina zuen paziente baten kanpoko entzumen-hodian (Satoh et al., 2009). Isolamendu horren analisi genetikoak, zehazki 26S rADN genearen D1/D2 domeinuak eta DNA erribosomal nuklearraren ITS zatiaren sekuentzien azterketa, eta analisi kimiotaxonomikoek espezie berri bat irudikatzen duela adierazi zuten. 37 bereizi daitezke administrazio intrahemokelikoa eta intraintestinala, gizakien zain barneko administrazioari eta ahozkoari dagozkienak, hurrenez hurren. Mantentze temperatura zabala da eta esperimentuak giza gorputzaren 37 °C-an egin daitezke. B. moriren immunitate zelularrean hemozitoak patogenoak fagozitatzeaz eta desagerrarazteaz arduratzen dira, eta immunitate humoralean péptido antimikrobianoak dira nagusiak (Panthee et al., 2017). Animalia-eredu hau bakterio eta onddo askoren birulentziaren eta potentzial antimikrobianoa duten molekula berrien azterketan erabili da, hala nola E. coli, P. aeruginosa, S. aureus, V. cholerae, A. fumigatus, Candida edo C. neoformans (Panthee et al., 2017; Matsumoto eta Sekimizu, 2019). 1.4.5. Tenebrio molitor Tenebrio molitor irinaren harra esaten zaio eta mundu osoan aurkitzen den intsektu koleoptero bat da. Larbak zerealez eta ale ehoz elikatzen dira, eta askotan izurriteak sortzen dituzte. Lehen aipatutako animalietan bezala, G. mellonella eredua barne, T. molitor ere 37 °C-tan bizi daiteke, tamaina egokia dauka inokuluak eta farmakoen kontzentrazio ezagunetan injektatzeko, eta hildako larbak melanizatzen dira eta erraz bereiz daitezke (Canteri de Souza et al., 2018). Eredu horren azterlanak mugatuak diren arren, S. aureus, C. albicans eta C. neoformans giza patogenoei buruzko ikerlanak egiteko erabili da (de Souza et al., 2015; McGonigle et al., 2016). 1.4.6. Danio rerio Zebra-arraina esaten zaion teleosteo bat da eta askotan infekzioak eta farmako antimikrobianoen bidezko tratamenduak aztertzeko erabili den ordezko eredua da. Hainbat abantailak ditu, hala nola, ugalketa-tasa handia, tamaina txikia, mantentze-kostu txikia eta manipulazio genetikoak egiteko aukera ematen digun genoma guztiz sekuentziatua. Gainera, ezaugarri garrantzitsuena da berezko immunitatea eta hartutakoa Justifikazioa eta helburuak Justifikazioa eta helburuak 44 eliminatzea, baita tratamendua konplexua delako ere. Ezaugarri horiek C. aurisak eragiten duen kandidiasi inbaditzaileen hilkortasun handiari laguntzen diote (%30-70). Candidaren birulentzia eta farmako antifungikoen eraginkortasun terapeutikoa in vivo aztertzeko, kandidiasi inbaditzaile animalia-eredu ohikoak ornodunak izan dira. Hala ere, alderdi etikoengatik, logistikoengatik eta ekonomikoengatik, ordezko ereduak bilatzeak eta erabiltzeak garrantzi berezia hartu du. Eredu bezala animalia ornogabeak, besteak beste, erabiltzea hainbat abantaila eskaintzen dituzte: hala nola prezioa eta mantentze erraza, ugalketa-ziklo laburra, saiakuntzak 37 °C-tan egiteko aukera, giza gorputzaren antzeko tenperatura, eta entsegu bakoitzean banako kopuru handia erabiltzea. Horregatik, ordezko eredu horiek erakargarriak dira ostalari eta patogenoen arteko elkarrekintzak aztertzeko eta tratamendu antifungiko berrien eraginkortasuna ebaluatzeko. Doktorego tesi honen lan hipotesia honako hau izan zen: 1. HIPOTESIA: Candidak eragindako infekzioak kontrolatzeko, tratamendu antifungikoen eraginkortasunari eta birulentziari buruzko azterlanak egin behar dira, Caenorhabditis elegans eta Galleria mellonella kandidiasi-inbaditzaile ordezko ereduetan egin daitezkeenak. Hipotesi hori frogatzeko planteatutako helburua Caenorhabditis elegans nematodoaren eta Galleria mellonella intsektu lepidopteroaren larbaren erabilgarritasuna ikertzea izan zen. Kandidiasi-inbaditzaile eredu horiek probatuko ziren: i) Candida espezie emergenteen birulentzia aztertzeko, zehazki C. aurisena eta harreman filogenetiko estua duten C. glabrata, C. nivariensis eta C. bracarensis espezieena; ii) espezie horiek sortzen dituzten kandidiasien aurkako tratamendu antifungikoen eraginkortasuna ebaluatzeko. Justifikazioa eta helburuak Materialak eta Metodoak Materialak eta Metodoak Materialak eta Metodoak 57 4.3 Entzima hidrolitikoen ekoizpena 4.3.1. Fosfolipasak Fosfolipasen jarduera Polak-ek aurrez deskribatutako metodologia jarraituz aztertu zen (Polak, 1992), baina Price eta laguntzaileek deskribatutako gorringoa duen agarra erabilita (Price et al., 1982). Agarra prestatu zen, eta horri arrautza-gorringoa gehitu zitzaion. Ondoren, 0,7 MacFarland esekidura prestatu zen erabilitako andui bakoitzerako. eta horren 10 µl-ko tanta bat agarraren gainazalean utzi zen. Andui bakoitza hirukoiztuta erein zen plaka desberdinetan eta Candida albicans NCPF 3153 anduia kontrol positibo gisa erabili zen. Plakak 37 °C-tan inkubatu ziren sei egunetan zehar, eta kolonia inguruan sortutako haloak neurtu ziren bigarren, hirugarren eta seigarren egunetan. Fosfolipasa jarduera (Pz) seigarren egunean lortutako neurriarekin kalkulatu zen, honako formula hau erabiliz: Pz= koloniaren diametroa/haloaren diametroa Pz-ren balioa zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da fosfolipasa jarduera. Beraz, Pz = 0 balioak jarduera oso altua adierazten du eta Pz = 1 balioak, fosfolipasa jarduerarik ez dagoela adierazten du. 4.3.2. Proteasak Proteasen ekoizpena aztertzeko, Cassone eta laguntzaileek deskribatutako behiseroalbumina (BSA) duen ingurune solidoa erabili zen (Cassone et al., 1987). Jarduera fosfolipasa neurtzeko erabilitako protokoloan bezala, 0,7 McFarland esekidura prestatu zen aztertutako andui bakoitzeko, eta horren 10 µl-ko tanta bat utzi zen agarrean. Tantak lehortu ondoren, plakak 37 °C-tan inkubatu ziren sei egunetan zehar. Laginak hirukoiztuta erein ziren plaka desberdinetan, eta kontrol positibo gisa erabilitako anduia Candida dubliniensis UPV 00-135 izan zen. Proteasen ekoizpena zehazteko, koloniaren eta prezipitatu opakoen artean sortu zen halo gardena neurtu zen. Materialak eta Metodoak 58 Halorik ikusi ez zenean, ez zen proteasa-jarduerarik detektatu. Sortutako haloa 1-2 mm ingurukoa zenean, anduia proteasa-ekoizletzat kontsideratu zen. Sortutako haloa 2 mm-tik gorakoa zenean, anduia proteasa-ekoizle handia bezala kontsideratu zen. 4.3.3. Hemolisinen ekoizpena Gaitasun hemolitikoaren azterketa Manns eta laguntzaileek aurrez deskribatutako metodologia jarraituz aztertu zen (Manns et al., 1994), baina Luo eta laguntzaileek egindako aldaketekin (Luo et al., 2001). Kasu honetan, 1 McFarland esekidura prestatu zen andui bakoitzeko eta horren 10 µl-ko tanta bat erein zen agarraren gainazalean. Saiakuntza hirukoiztuta egin zen eta kontrol positibo gisa C. albicans ATCC 90028 anduia erabili zen. Plakak 37 °C-tan inkubatu ziren 48 orduz %5 CO2rekin. Denbora hori igarota, plakak irakurri ziren jarduera hemolitikoa (Hz) zehazteko. Horretarako, honako formula hau erabili zen: Hz= haloaren diametroa/koloniaren diametroa Hz-ren balioa 1etik gorakoa zenean jarduera hemolitikoa zegoela interpretatu zen. Gainera, aztertzen zen zein hemolisi mota egiten zen ,osoa edo partziala. Materialak eta Metodoak Materialak eta Metodoak Materialak eta Metodoak 61 4.5.3. Farmakoen aktibitate konbinatuaren azterketa xake-taularen metodoaren bitartez Odol-jatorrizko C. auriseko bost isolamenduek antifungikoekiko duten sentikortasuna aztertzeko saiakuntzak xake-taula izeneko metodologia erabiliz zen. Teknika hori jarraituz, AmB polienoa eta AND, CAS eta MCF ekinoandinak konbinatu ziren. Saiakuntzan AmB farmakoa aztertzeko erabilitako kontzentrazio-tartea 0,016 eta 1 µg/ml artekoa izan zen. Hiru ekinokandinen kasuan, erabilitako kontzentrazio-tartea 0,016tik 8 µg/ml-ra bitartekoa izan zen. Hurrengo irudian zehazten dira antifungikoen eta hazkundeeta esterilitate-kontrolen antolaketa (11. Irudia): Materialak eta Metodoak 4.6. Caenorhabditis elegans in vivo eredua 4.6.1. Caenorhabditis elegans anduia eta mantentze baldintzak C. elegans in vivo modeloarekin egindako saiakuntzak AU37 andui mutante bikoitzarekin egin ziren. Andui hori Minnesotako Unibertsitatean (AEB) Caenorhabditis zentrotik (CGC) lortu zen. Bi mutazio horiek dituzten nematodoak 15 ºC-tan mantentzen direnean normalak dira bai tamainari dagokionez bai morfologikoki. Hala ere, ale bakoitza 25 ° Ctan hazi eta garatzen direnean, glp-4 geneko mutazioak gonadak garatzeko gai ez izatea eragiten du, eta, beraz, ez dira ugaltzeko gai, saiakuntzetan zehar ale kopuru berarekin etengabe lan egitea ziurtatuz. Bestalde, sek-1 geneko mutazioak nematodoak infekzioarekiko sentikorragoak izatea eragiten du, eta, beraz, errazagoa da saiakuntzetan infekzioak sortzea. C. elegans andui horrek 25 °C-tan inkubatzeak erduaren erabilera eta jarraipen egokia ahalbidetzen du saiakuntzan zehar (Breger et al., 2007, Pukkila-Worley et al., 2009). + Materialak eta Metodoak Materialak eta Metodoak 4.6.2. Caenorhabditis elegans hazkuntza-faseen sinkronizazioa Nematodoekin egindako saiakuntzak arrautzetatik abiatuta egin ziren. Hori lortzeko prozedura honakoa izan zen. NGM plakak, nematodoak dutenak eta 15 °C-tan mantendutakoak, gutxi gorabehera 3,5 ml ur destilaturekin garbitu ziren. Nematodoak beirazko Pasteur pipeta batekin bildu ziren eta 15 ml-ko hondo konikoa duten hodietan sartu ziren. Hodi horiek bi minutuz 1200 rpm-tan zentrifugatu ziren, nematodoak sedimentatzeko eta hodiaren hondoan kontzentratu bat sor zezala. Ondoren, soberakina kendu zen 3,5 ml utzi arte eta 1,5 ml garbiketa-soluzio gehitu ziren. Garbiketa-soluzioa 8 minutuz jardun zen, lagina behin eta berriz astinduz, nematodoen gorputza apurtzen laguntzeko. Denbora hori igarotakoan, nematodoen gorputza desintegratzen zen, eta arrautzez osatutako prezipitatu bat baino ez zen geratzen. Lagina 3500 rpm-tan 30 segundo zehar zentrifugatu ondoren, garbiketa-soluzioa kentzen zen arrautzen prezipitatua bakarrik uzteko. Baldintza antzuetan, 12 ml M9 indargetzaile gehitu ziren eta lagina 30 segunduz 3500 rpm-tan zentrifugatu zen. Azken prozesu hori berriro errepikatu zen, prezipitatua behar bezala garbitzen zela ziurtatzeko. Ondoren, soberakina kendu zen, 500 μl inguru utziz, eta, prezipitatua homogeneizatu ondoren, arrautzak E. coli gabeko NGM plaketan erein ziren. Azkenik, plakak 15 °C-tan inkubatu ziren gau osoan zehar, eta denbora horretan, arrautzek eklosionatzen ziren eta, elikagai faltaren ondorioz, C. elegans larben hazkuntza L1 fasean gelditu zen. L1 fasean zeuden nematodo gazteak E. coli OP50 soropila zuten NGM plaketara transferitu ziren, mantentze-prozeduran erabilitako metodo bera erabiliz. Une horretan, saiakuntzan erabiliko ziren ale guztiak sinkronizatuta zeuden Materialak eta Metodoak 65 L1 hazkuntza-fasean. Plakak 25 °C-tan inkubatu ziren 72 orduz gutxi gorabehera, eta, ondoren, saiakuntza hasteko nematodo helduak (L4 hazkuntza-fasean) lortu ziren. 4.6.3. Caenorhabditis elegans nematodoaren infekzio-prozedura Infekzio-prozesu osoa fluxu laminarreko kanpaian egin zen (13. Irudia). Saiakuntza baino 24 ordu lehenago, bihotz-garuna infusio agar (BHI) plakak prestatu ziren, kanamizinarekin gehigarrituta (45 μg/ml) (bakterio-kutsadura saihesteko) eta Candidaren hazkuntzarekin (erabilitako plakek 50 mm-ko diametroa zuten). Horretarako, saiakuntzan erabiliko zen Candida anduiaren 24 orduko hazkuntza erabili zen. Hazkuntza horretatik abiatuta, 2 McFarland esekidura prestatu zen eta horren 50 µl erein ziren BHI agarrean. Plakak 37 °C-tan inkubatu ziren 24 orduz. Saiakuntzaren egunean, aldez aurretik sinkronizatutako nematodo helduak zituzten NGM plakak 3,5 ml kanamizinarekin gehigarritutako (45 μg/ml) M9 indargetzailarekin garbitu ziren. Nematodoak biltzeko, beirazko Pasteur pipeta bat erabili zen eta 15 ml-ko hodietan utzi ziren. Lagina 1200 rpm-tan 2 minutuz zentrifugatu zen eta nematodoak sedimentatu egin ziren. Ondoren, gain-jalkina kendu zen mililitro bat inguru utzi arte, eta suspentzioa homogeneizatu ondoren, nematodoak legamia zuen BHI agar plakara transferitu ziren. Plaka hori 25 °C-tan inkubatu zen bi orduz nematodoek legamiak irents zitzaten. Denbora hori igaro ondoren, BHI agar plaka garbitu zen 3,5 ml M9 indargetzailearekin, eta beirazko Pasteur pipeta batekin jaso ziren nematodoak. Nematodoak hondoan sedimentatzeko, 15 ml-ko hodi batean isuri ziren eta 10 minutuz mugitu gabe utzi ziren. Ondoren, soberakina kendu eta kanamizinarekin osagarritutako M9 indargetzailea gehitu zen. Lagina 1200 rpm-tan zentrifugatu zen bi minutuz eta soberakina kendu zen. Azkenik, nematodoen kutikulari itsatsita egon zitezkeen Candida zelula guztiak ezabatzeko asmoz, E coli gabeko NGM agar plaketan utzi ziren marruskaduraren bidez ezabatzeko. Materialak eta Metodoak 4.6.4. Caenorhabditis elegans erabiliz Candida infekzioaren aurkako tratamendua Konposatu antifungikoen eraginkortasuna ebaluatzeko, nematodoak 24 putzutako plaketan sartu ziren. Putzu bakoitza, kanamizinaz eta 10 μg/ml kolesterol-etanolarekin osagarritutako M9 indargetzailearekin alikuotatu zen (13. Irudia). Nematodoak 20 aleko taldetan sartu ziren putzu bakoitzeko, NGM plaketatik banan-banan jaso ondoren lupa erabiliz ereiteko euskarriarekin. Saiakuntza bakoitzean antifungiko eta nematodoen kontrol bakoitzerako hiru putzu erabili ziren. Hau da, saiakuntza bakoitzean 60 ale erabili ziren. Kontrol gisa, tratamendu antifungikorik gabe infektatutako nematodoak eta nematodo osasuntsuak erabili ziren. Doktorego tesi honetan egindako azterketen arabera erabilitako antifungikoak eta horien kontzentrazioak aldatu ziren, eta hurrengo ataletan zehazten dira. Plakak, antifungikoak gehitu ondoren, 25 °C-tan inkubatu ziren 120 orduz, Materialak eta Metodoak 67 eta nematodo biziak eta hilak 24 ordutik behin zenbatu ziren mikroskopio esteoroskopiko baten bidez (13. Irudia). Saiakuntzak aztertutako andui bakoitzarekin hirutan egin ziren, egun desberdinetan. 4.6.4.1. Bigarren azterlana: Candida glabrata, Candida bracarensis eta Candida nivariensis espezieek eragindako infekzioaren aurkako tratamendu antifungikoaren eraginkortasunaren azterketa Ikerketa lan horretan erabilitako antifungikoak eta kontzentrazioak ondokoak izan ziren: AmB, VCZ eta PCZ 1 eta 2μg/ml-ko kontzentrazioetan, FCZ 32, 64 eta 128 μg/ml-ko kontzentrazioetan, CAS eta MCF 4 eta 8 μg/ml-ko kontzentrazioetan eta AND 8 μg/mlko kontzentrazioan. 4.6.4.2. Bostgarren azterlana: Candida auris eragindako infekzioaren aurkako antifungikoen konbinazioaren eraginkortasunaren azterketa Azterlan horretan, erabilitako antifungikoak AmB eta hiru ekinoandinak izan ziren. Saiakuntzetan erabilitako kontzentrazioak C. auris isolamenduaren arabera aldatu ziren, in vitro konbinazio saiakuntzetan lortutako emaitzak erabili baitziren (6. Taula). 6. Taula: C. elegans in vivo ereduan egindako saiakuntzetan erabilitako C. auris isolamenduen aurkako antifungikoen konbinaketen kontzentrazioak Isolamenduak AmB/AND (µg/ml) AmB/CAS (µg/ml) AmB/MCF (µg/ml) CJ94 0,03/1 0,03/0,5 0,03/0,25 CBS 15605 0,03/0,5 0,03/0,5 0,03/0,5 CBS 15606 0,06/2 0,06/1 0,06/2 CBS 15607 0,03/1 0,03/1 0,06/0,5 JMRC:NRZ 1101 0,25/2 0,25/4 0,5/0,5 Materialak eta Metodoak 68 4.7. Galleria mellonella in vivo eredua 4.7.1. Galleria mellonella larbak eta mantentze baldintzak G. mellonellaren larbak Bichosa enpresatik (Espainia) lortu ziren. Laborategira iritsitako ale guztiak gari-zahaiaz eta eztiaz hornituriko zulozko plastikozko kutxetan banatu ziren eta bertan 48 orduz 25 °C-tan eta iluntasunean ingurugirora egokitzen utzi ziren. Saiakuntza egunean larba osasuntsuenak eta tamainaz antzekoak, 0,3 eta 0,5 g artekoak, hautatu ziren eta Petri plaka esterilizatu bakoitzean bost edo 20 larba sartu ziren. Plakak iluntasunean inkubatu ziren 37 °C-tan eta elikagairik gabe. 4.7.2. Candida inokuluen prestaketa eta Galleria mellonellaren infekzioa Candidaren inokuluak prestazeko aurrez YEPD (% 1 legamia estraktua, % 2 peptona bakteriologikoa, % 2 D-glucosa; Panreac, España) ampizilina (20 µg/ml) gehigarrizko saldan hazi ziren, bakterioen kutsadura ekiditeko. Hazitako Candida zelulak hiru aldiz garbitu ziren PBS indargetzailearekin 2500 rpm-tan 10 minutuz zentrifugatuz. eta hemozitometroan zenbaketak egin ziren. Hemozitometro baten bidez legami-zelulen zenbaketak egin ziren mikroskopioan eta ondoren, 1:10eko diluzio seriatuak egin ziren PBSn 107, 108 eta 109 zelula/ml kontzentrazioak prestatzeko. Candidaren kontzentrazio bakoitzetik 10μl injektatu ziren larba bakoitzean, beraz, sartutako kontzentrazio zelularra 105, 106 eta 107 zelula/larba-takoa izan zen, hurrenez hurren. Honez gain esperimentu bakoitzean bi kontrol erabili ziren, kontrol batean 20 larba erabili ziren injekziorik jasoko ez zutenak eta beste kontrolean beste 20 larba PBS 20 μg/ml anpizilina gehigarrizko soluzio bat injektatuta. Infekzio prozesuaren abiapuntua, larba mahaian buruz gora pausatzea izan zen eta bere ezkerraldeko azken pro-hanka %70eko etanolean bustiriko torunda batekin garbitzea, injekzio gunea desinfektatzeko. Doitasun handiko xiringa baten bidez larbei legamien inokulu-bolumena edo PBS 20 μg/ml anpizilina gehigarrizko soluzioa injektatu zitzaien. Xiringa erabili aurretik, hiru aldiz etanolez eta ondoren beste hiru aldiz PBS-z garbitu zen eta prozesu hori berriz ere errepikatu zen Petri plaka bakoitzean zeuden 20 larbak Materialak eta Metodoak 69 injektatzeaz amaitzen zen bakoitzean, hau da, kontzentrazio eta andui aldaketa bat egitea egokitzen zenean. Infekzio prozesuarekin amaituta, larbak Petri plaketan 37°C-tan eta ilunpean inkubatu ziren. G. mellonella-ren biziraupenaren jarraipena egin zen 24 orduro 120 ordu igaro arte. Larbak hiltzerakoan mugimendu gabe geratzen ziren eta marroi ilun kolorea hartzen zuten, bere gorputzaren melanizazioagatik (14. Irudia). Esperimentu guztiak hirutan egin ziren egun desberdinetan. 14. Irudia: G. mellonella larben infekzio-prozedura 4.7.3. Galleria mellonellaren hemozitoen ekoizpena Candidaren zelulak aurreko atalean bezala hazi eta garbitu ziren. Berriz ere 107, 108 eta 109 zelula/ml inokuluak prestatu ziren eta larba bakoitzean horietako 10 µl injektatu ziren doitasun-xiringa batekin (15. Irudia). Materialak eta Metodoak 70 Saiakuntza horiek egiteko, 0,3-0,5 g arteko pisua zuten larbak erabili ziren bosnakako taldetan, kontrol modura injekziorik jasoko ez zuten larbak eta larba PBS 20 μg/ml anpizilina gehigarrizko soluzio bat injektatuta erabili ziren. G. mellonellaren larbak hiru orduz inkubatu ziren iluntasunean 37 °C-tan eta ondoren horien hemolinfa bildu zen. Intsektuetarako gatz indargetzaile (IPS, 150 mM sodio kloruroa, 5 mM potasio kloruroa, 10 mM Tris-HCl pH 6,9, 10 mM EDTA eta 30 mM sodio zitratoa) soluzioaren 1:1 diluzioarekin, larben melanizazioa ekiditeko. Hemozitoen ekoizpena hemozitometro batekin mikroskopioan egindako zenbaketen bidez aztertu zen eta saiakuntza guztiak hirutan egin ziren egun desberdinetan. 15. Irudia: G. mellonellaren larben infekzio prozesua eta hemolinfa ateratzeko prozesua, hemozitoen zenbaketak egiteko 4.7.4. Galleria mellonellaren hemozitoen gaitasun fagozitikoa Larben hemozitoen gaitasun fagozitikoaren azterketa egiteko, bost larbaz osatutako taldeak erabili ziren. Kasu honetan, Candidaren 108 zelula/ml inokuloarekin egin zen infekzioa eta ezkerreko azken propatan 10 µl injektatu ziren (16. Irudia). Candida zelulak Materialak eta Metodoak 71 aldez aurretik 0,4 mg kalkofluor zuriko tindatzailearekin (Sigma Aldrich, St. Louis, Mo, AEB) tindatu ziren 30 minutuz 30 ºC-tan, gero PBSrekin garbituz. Tindatutako Candidaren zelulak injektatu ondoren, infektatutako larbak bi orduz inkubatu ziren iluntasunean 37 ºC-tan. Denbora hori igaro ondoren, larben hemolinfa bildu zen eta melanizazioa saihesteko 1:1 diluzioa egin zen IPSn. Candida zelulak fagozitatuta zituzten hemozitoak zenbatzeko Nikon Eclipse 80i (Melville, NY, AEB) fluoreszentziamikroskopioa erabili zen. Gutxienez 100 hemozito zenbatu ziren, zelula fagozitatuekin eta zelula fagozitatu gabe. Esperimentuak hirutan egin ziren egun desberdinetan. 16. Irudia: G. mellonella larben infekzio prozesua eta hemolinfa ateratzeko prozesua, Candida zelulak fagozitatutako hemozitoen zenbaketak egiteko 4.7.5. Galleria mellonella erabiliz Candida infekzioaren aurkako tratamendua Candidaren hazkuntza zelularra YEPDan eta 108 zelula/ml inokuloaren prestaketa aurretik deskribatu bezala egin ziren. Larbak 20 aleko taldetan banatu ziren eta Materialak eta Metodoak 72 inokuloaren 10 μl injektatu zitzaien, azken kontzentrazioa 106 zelula/larba izanik, berriz ere bi larba kontrol taldeak aztertu ziren. 4.7.5.1. Hirugarren azterlana: Ekinokandinekin egindako tratamendu antifungikoaren eraginkortasunaren azterketa Candida glabrata, Candida bracarensis eta Candida nivariensis espezieek eragindako infekzioaren aurka Azterlan hori garatzeko hiru ekinokandinak aztertu ziren Candida glabrata, Candida bracarensis eta Candida nivariensis espezieek sortzen zuten infekzioak tratatzeko. Frogatutako kontzentrazioak 4 eta 8 μg/g larbakoa izan ziren. Konposatu antifungiko horien efektu toxikoa ere aztertu zen eta horretarako infektatu gabeko larbei tratamendu antifungikoa injektatu zitzaien. Larbak 37 °C-tan inkubatu ziren iluntasunean 120 orduz, 24 ordutik behin horien biziraupena aztertuz. Esperimentu guztiak hirutan egin ziren egun desberdinetan. Emaitzak Emaitzak Emaitzak Emaitzak 1. SARRERA 1.1. Kandidiasia eta Candida glabrata Kandidiasia gizakiak jasaten duen mikosi oportunista ohikoena da. Oro har, ahoko eta genitaletako mukosako, larruazalpeko eta azazkaleko gaixotasun arinak dira, tratamenduak oso gutxitan desagerrarazi ezin dituenak. Sistemikoak edo inbasoreak diren kandidiasiak, berriz, bakanetan gertatzen dira, baina gaixotasun larriak eta heriotza-tasa altuak eragiten dituzte. Halako infekzioak jasaten dituzten pertsonek azpiko gaixotasun larriak, neutropenia edo defentsa gutxituak izan ohi dituzte, eta sendatzea zailagoa izaten da. Azken hogei urteotan mikosi inbasoreek gorakada nabarmena izan dute, eta osasun arazo garrantzitsu bihurtu dira [1,2]. Kandidiasi terminoak Candida albicans espezieak eta Candida generoaren barruan dauden beste espezieek eragindako infekzioa definitzen du. Candida AEBko eta Europako infekzio nosokomialen laugarren kausa ohikoena da, eta kandidiasi inbasorearen 72,8 kasu gertatzen dira urtero milioi bat biztanleko. C. albicans agente etiologiko nagusia da, baina gero eta gehiagotan Candida generoko beste espezie batzuk agertzen ari dira kandidiasiaren eragile gisa; besteak beste, Candida parapsilosis, Candida glabrata, Candida tropicalis, Candida krusei eta, berriki, Candida auris. Candida glabrataren intzidentzia, espezie horien artean, nabarmen handitu da, eta AEBko eta erdialdeko zein iparraldeko Europako kandidemietan bigarren espezie isolatuena da [1]. Ohikoa da isolatzea jaioberrietan, adineko pazienteengan, sabeleko kirurgian, transplantean, eta kortikoide edo antibiotiko tratamenduak aldez aurretik jaso dituzten pazienteengan, baita bulbobaginitisa duten emakumeengan ere [3]. Candida glabrataren taxonomiak, Candida albicans eta Candida parapsilosis espezieenak bezala, aldaketa garrantzitsuak izan ditu azken urteotan. Espezie horiek Candida generoko beste espezie berriekin harreman filogenetiko estua dute, eta espezie kriptiko deritze. Espezie kriptikoek ezaugarri morfologiko oso antzekoak dituzte, eta Emaitzak Emaitzak 81 infekzioarekin lotutako immunitate-sistema edo hormonen baldintzak berdindu behar ditu. Gainera, infekzio esperimentala nahiko luzea izango da Candidaren birulentzia faktoreak pausoz pauso aktibatzeko eta ostalariaren defentsak abian jartzeko. 1.2.1. Caenorhabditis elegans Caenorhabditis elegans nematodoa lurzoruan bizi den Rhabditidae familiako organismo hermafrodita da. Eredu egokia da eragile infekziosoen eraginak ezagutzeko, mikroorganismoz elikatzen baita eta ugaztun eta gizakiak kutsa ditzaketen bakterio eta onddo patogeno asko jasan baititzake [12]. Mutante ugari daude eskuragarri, eta, horien artean, Caenorhabditis elegans AU37 anduia. Horrek glp-4 genean daukan mutazioak 25 °C-an indibiduo antzuak ekoizten ditu. Horrela, kopuru finkoa mantentzen da esperimentuan zehar, eta sek-1 genean daukan mutazioak berezko erantzun immunea eragiten du, eta infekzioarekiko sentikorrak dira [14,15]. Lan batzuetan, eredu horrekin Candidaren zenbait espezieren birulentzia eta horien kontrako antifungikoen eragina ikertu dira [15,16,17]. 1.2.2. Galleria mellonella Lepidoptero hau Pyralidae familiaren barruan kokatzen da, eta argizari-sits handia esaten zaio. Haren larba egoera Candidak sortutako infekzioan gertatzen diren ostalaripatogeno elkarrekintzak ikertzeko eredu berri bat da. Galleria mellonellaren larbak erraz eta ekonomikoki lortzen dira, eta espeziea eredu erakargarria da abantaila argiak dituelako onddoen infekzioak ikertzeko, erabiltzen diren beste ereduekin konparatuta. Esate baterako, erraz manipulatzen dira, eta erraz ikusten da infekzioaren eragina larbak beltz eta mugimendurik gabe gelditzen direlako. Ugaztunak ez diren eredu asko ez bezala, gizakientzat Candida patogenoa den tenperaturan, 37 °Can alegia, mantendu daiteke, eta beraren erantzun immuneak antzekotasunak dauzka ugaztunen berezko erantzun immunearekin [12, 18]. Emaitzak Emaitzak 83 3.2. Candidaren infekzio eredua Caenorhabditis elegans nematodoan Candida infekzioa aztertzeko Caenorhabditis elegans nematodoaren eredu esperimentala erabiliz egin behar izan ziren pausoak 17. Irudian ikus daitezke eskematikoki. 3.2.1. Anduia eta hazkuntza baldintzak Caenorhabditis elegans nematodoaren mutazio bikoitza duen AU37 anduia erabili zen. Horrela, esperimentu osoan zehar indibiduo kopuru berarekin lan egitea eta infekzioa egoki garatzea ziurtatu zen. Eredua beste ikertzaile batzuek azaldutakoaren arabera garatu zen [14,16]. NGM (Nematode Growth Media) agar hazkuntza-ingurunean [21] nematodoa hedatu, eta Escherichia coli OP50 anduia elikagaitzat erabili zen. Urazilorako auxotrofoa den bakterio andui hau NGM agarrean erein zen, eta, behin haziz gero, nematodoak hazkuntza-ingurune horretan sartu ziren inkubagailuan15 °C-an ugaltzeko. 3.2.2. Nematodoen L4 hazkuntza fasea Nematodo-populazioa sinkronizatua lortu zen, baldintza esteriletan zuritzeko prozesu bat erabiliz. Laburbilduz, NGM hazkuntza-inguruneko Petri kutxetan zeuden nematodo guztiak, 3,5 ml ur distilatuz eta Pasteur pipeta batez baliatuz, 15 ml-ko saiohodietan batu ziren. Laginak 1200 rpm-an 2 minutuz zentrifugatu eta gero, alkohola hipokloritozko garbiketa soluzio batean utzi ziren, eta nematodoen gorputzak desegin ziren beren barruan zeuden arraultzak askatuz. Laginak 3500 rpm-an 30 segundoz zentrifugatu ondoren gain-jalkina kendu eta M9 soluzio indargetzailea (3 g KH2PO4, 6 g Na2HPO4, 5 g NaCl, 1 ml 1 M MgSO4 eta H2O-tik 1 L-ra) erabiliz arrautza multzo garbia berreskuratu eta NGM hazkuntza inguruneko Petri kutxetan banatu zen. Gau osoa 15 °Can inkubatu eta gero, arrautzak eklosionatu eta L1 hazkuntza fasean zeuden nematodo berriak E. coli OP50 anduiaren kultura zeukan NGM hazkuntza-inguruneko Petri Emaitzak 84 kutxetara pasatu ziren. Nematodo guztiak L4 hazkuntza fase berean egotea lortu zen 25 °C-an 48 orduko inkubazioa igaro eta gero. 3.2.3. Nematodoen infekzio-prozedura eta biziraupena Kandidiasi inbasorea garatu zen Breger eta beraren laguntzaileek [14] azaldu zuten bezala. Laburbilduz, L4 hazkuntza faseko nematodoak Petri kutxetatik 15 ml-ko saiohodietara pasatu ziren 45 µg/ml kanamizina zuen M9 soluzio indargetzailea erabiliz, eta 1200 rpm-an 2 minutuz zentrifugatu ondoren nematodoak saio-hodiaren beheko partean geratu ziren. Candida anduiaren kultura zeukan BHI (Brain Hearth Infusion) hazkuntzainguruneko Petri kutxetan zabaldu ziren horiek 2 orduz 25 °C-an, baldintza horietan nematodoek legamiak jan eta infekzioa gara zezaten. Denbora hori igarota, nematodoak berreskuratu eta garbitu ziren M9 soluzio indargetzailearekin, 45 µg/ml kanamizina gehiturik. Jarraian 1200 rpm-ko zentrifugazioarekin lortutako nematodo-multzoa NGM hazkuntza-inguruneko Petri kutxetan utzi zen, nematodoen kutikulan egon zitezkeen legamiak marruskaduraz kentzeko. Azkenik, mikrotiter plaketan nematodoak hogeinaka banatu ziren, eta 25 °C-an inkubatu. 60 nematodo prestatu ziren Candida espezie bakoitzaren heriotza aztertzeko. Biziraupena 24 ordurik behin estereomikroskopio batez (Nikon SMZ-745, Japonia) baliatuz ikuskatu zen, 120 ordu igaro arte. Nematodoa hilda zegoela jotzen zen zurrun eta mugimendurik gabe geratzen zenean. Kontrol modura, legamiak jan ez zituzten nematodoak erabili ziren. Esperimentua hiru aldiz gutxienez errepikatu zen Candida espezie bakoitzarentzat denboraldi desberdinetan. Emaitzak Emaitzak 87 hogeiko larba-talde bat erabili zen, eta esperimentua hiru aldiz gutxienez errepikatu zen denboraldi desberdinetan Candida espezie bakoitzarentzat. Emaitzak 88 Nahiz eta Candida nivariensis CECT 11998 anduiaren birulentzia lehenengo 48 orduetan ageri, birulentzia ertaina azaldu zuen azkenik; nematodoen biziraupen-tasa 120 ordu igarota %73koa izan zen. Birulentzia handiena Candida glabrata NCPF 3203 anduiak erakutsi zuen: 72 ordu igaro eta gero agertu ziren lehenengo nematodoen hilotzak, eta biziraupen-tasa 120 orduren ondoren %63koa izan zen. Birulentzia txikienekoa, berriz, Candida bracarensis NCYC 3133 anduiarena izan zen, nematodoen %89ko biziraupenarekin. Hiru espezieekin infektatutako nematodoen biziraupenak konparatuz, soilik desberdintasun estatistikoki adierazgarriak aurkitu ziren Candida bracarensis NCYC 3133 anduiarekin, %95eko konfiantza-tarteaz (p=0). Emaitzak 90 4.2. Candidaren infekzio eredua Galleria mellonella lepidopteroan Hiru Candida espezieak, Candida glabrata, Candida bracarensis eta Candida nivariensis, gai izan ziren Galleria mellonella infektatzeko eta kandidiasi inbasorea garatzeko. Beste ereduan bezala, hemen ere espezie hauen birulentzia aztertu ahal izan zen. Gure ikerketa lan honetan, 660 larba aztertu ziren, 540 infektatu eta 120 kontrol. Galleria mellonella ereduan inokulu zehatza sartzea posible denez, infekzioa kontrolatuagoa da. Hiru legamia kontzentrazioen artean desberdintasunak ikusi ziren, baina 1 x 106 zelula/ml izan zen kontzentrazio egokiena Candida espezieen birulentzia konparatzeko (19-b. Irudia). Kontrol larben biziraupena 120 ordu igaro eta gero %88koa izan zen. Candida espezieekin infektatutako larbak, berriz, 24 ordutik aurrera hasi ziren hiltzen, eta hiru espezieekin biziraupen-tasek joera berdina izan zuten denboran zehar. Kontroleko eta infektatutako taldeen emaitzak konparatuz, desberdintasunak estatistikoki adierazgarriak izan ziren %95eko konfiantza-tarteaz (p=0). Birulentzia altuena Candida glabrata NCPF 3203 anduiak adierazi zuen, 120 ordu igarota larben %35eko biziraupenarekin. Birulentzia ertaina Candida nivariensis CECT 11998 anduiari zegokion (%55eko biziraupena 120 ordu eta gero). Azkenik, Candida bracarensis NCYC 3133 anduiak birulentzia baxuena izan zuen, eta larben %62,5ek bizirik jarraitzen zuen 120 ordu pasatu eta gero ere. Legamiekin infektaturiko larben biziraupenak alderatuz, soilik Candida glabrata NCPF 3203 anduiarekin infektatutako larben biziraupena beste bi anduiekin lortutako emaitzekin konparatuz topatu ziren estatistikoki adierazgarriak ziren desberdintasunak, %95eko konfiantza-tarteaz (p ≤ 0,014). Emaitzak Emaitzak 92 5. EZTABAIDA Kandidiasia mikosis ohikoena da, eta kandidiasi inbasore edo sistemikoak morbiditate eta heriotza-tasa handiak eragiten ditu, gaixotasun larriak edota defentsak gutxituak dituzten gaixoen artean batez ere [1]. Kandidiasiaren etiologia aldatuz doa, eta, nahiz eta Candida albicans espezieak nagusi izaten jarraitu, Candida albicans ez diren beste espezieen presentzia gero eta nabarmenagoa da. Izan ere, espezie horiek 1970eko1990eko hamarkadetan kandidiasi sistemikoen %10-40 kasuetan isolatu ziren, eta azken hogei urteetan proportzio hori %35-65era igo da [2]. Gero eta gehiago hedatzen ari diren espezieen artean Candida glabrata daukagu, eta horri arreta jarri behar zaio ohiko antifungikoekiko sentikortasun murriztua duelako, besteak beste [8]. Candida glabrata espezietik Candida bracarensis eta Candida nivariensis espezieak bereizteak berebiziko garrantzia du, azken espezie horiek antifungikoekiko duten sentikortasuna desberdina izan daitekeelako eta okerreko aukera eginez gero tratamenduak huts egin dezakeelako [2,4,7,16]. Beraz, kandidiasiaren etiologia ezagutzeak eta Candida espezieen karakterizazio edota patogenia ikertzeak tratamendu egokia aukeratzea ahalbidetuko du. Horretarako, in vivo eredu esperimentalak erabiltzea oso lagungarria da, eta Candida espezieek eragiten dituzten infekzioen ezagueran aurrerapen garrantzitsuak lortzen ari dira [13]. Animalia ornogabeen artean, nematodoak eta intsektuak infekzio eredu esperimental gisa ditugu, eta haien erabiliera egokia da birulentzia, ostalariaren eta patogenoaren arteko elkarrekintzak edota mikrobioen aurkako efektua duten molekula berriak ikertzeko. Animalia mota hauek infekzio eredu gisa erabiltzeak hainbat onura eskaintzen ditu. Halakoen artean, esate baterako, hauek aipa ditzakegu: i) ornodunekin dauden arazo etikoak saihestea, ii) kostu baxua eta laborategian erraz mantentzea, edo iii) esperimentuak 37 °C-an egitea [4,13,15,16,19,20]. Ikerketa lan honetan bi ordezko eredu esperimental erabili dira, Caenorhabditis elegans nematodoa eta Galleria mellonella lepidopteroa, Candida glabrata, Candida bracarensis eta Candida nivariensis espezieen birulentzia aztertzeko. Guk dakigula, Emaitzak Emaitzak Emaitzak Emaitzak Emaitzak Emaitzak Emaitzak Emaitzak Candida albicans kandidiasi inbaditzailearen agente etiologiko nagusia izaten jarraitzen duen arren, Candida glabrata eta sortzen ari diren Candida generoko beste espezie batzuk gero eta gehiago agertzen ari dira. Candida glabrata espeziea munduko herrialde askotan kandidiasiaren bigarren kausarik ohikoena da. Hala ere, Candida nivariensis eta Candida bracarensis espezieek harreman filogenetiko estua daukate C. glabratarekin eta isolamendu klinikoak C. glabrata bezala oker identifika daitezke, teknika molekular zehatzak erabiltzen ez badira. Gutxi ezagutzen da bi espezie kriptiko horiei buruz. Beraz, patogenesi-azterketak behar dira horien birulentzia-ezaugarriak eta farmako antifungikoekiko sentikortasuna ulertzeko. Caenorhabditis elegans nematodoa eredu aproposa da Candidak sortutako infekzioan gertatzen diren ostalari-patogeno elkarrekintzak aztertzeko. Ikerketa lan honetan C. glabrata, C. nivariensis eta C. bracarensis espezieen birulentzia aztertzeko C. elegans ordezko ereduaren erabilgarritasuna ikertu zen. Hiru espezieek kandidiasia eragin zuten eta C. glabratak birulentziarik handiena sortzen zuela baieztatu zen. Bestalde, gaur egun erabiltzen diren farmako antifungikoen eraginkortasuna zehaztu zen espezie horiek C. elegans ereduan eragindako infekzioaren aurka. AmB eta azolak C. glabratak eta C. bracarensisek sortutako infekzioen aurkako eraginkorrenak izan ziren, ekinonkandinak, berriz, C. nivariensisek eragindakoak tratatzeko aktiboagoak izan ziren. C. elegans infekzio ereduak harreman filogenetiko estua duten hiru Candida espezie horien patogenotasuna ikertzeko baliagarritasuna frogatu zen. Emaitzak 102 Bigarren azterlana Antimicrobial Agents Chemotheraphy aldizkarian argitaratutako lana da eta 2. eranskinean zehaztuta dago. Ondoren, emaitza nabarmenenen laburpena aurkezten da. 1. HELBURUA Azterlana honen helburua C. elegans ordezko eredua erabiliz C. glabrata, C. nivariensis eta C. bracarensis espezieen patogenotasuna ikertzen da. Alde batetik, harreman estua duten hiru espezie horien potentzial birulentoa zehazten da C. elegans ordezko ereduan. Bestalde, B anfoterizina, ekinoandinak eta hainbat azol antifungikoekiko sentikortasuna aztertzen eta konparatzen da in vitro eta in vivo, C. elegans eredua erabiliz. 2. EMAITZEN ETA EZTABAIDAREN LABURPENA 2.1. Candida anduien karakterizazioa: aktibitate entzimatikoa eta in vitro antifungikoekiko sentikortasuna Candidaren erreferentziazko sei andui erabili ziren, espezie bakoitzaren erreferentziazko bi andui barne: C. glabrata ATCC 90030 eta NCPF 3203, C. nivariensis CBS 9984 eta CECT 11998, eta C. bracarensis NCYC 3397 eta NCYC 3133 (7. Taula). Fosfolipasa eta proteasen ekoizpena eta jarduera hemolitikoa aztertu ziren, eta sei anduietako bat ere ez zen fosfolipasa edo proteasaren ekoizlea izan, baina alfa hemolisia (partziala) egin zuten, C. glabrata ATCC 90030 anduia izan ezik, azken horrek jarduera gamma hemolitikoa (hemolisirik ez) erakutsi baitzuen. Beste birulentzia-faktore batzuen artean, entzima hidrolitikoak (hemolisinak edo fosfolipasa sekretuak) eta aspartil-proteinasak sortzea, adibidez, birulentzia-faktore garrantzitsuak dira kandidiasiaren patogenesia eragile bezala (Cassone et al., 1987; Luo et al., 2001; Taniguchi et al., 2009). Faktore horiek aztertzeko, hainbat protokolo argitaratu dira eta horien zuzendu beharreko zenbait aspektuak ere (Taniguchi et al., 2009; Fakhim et al., 2018). C. glabrataren eta beste bi espezie horien birulentzia-faktoreei dagokienez, gutxi ezagutzen da eta birulentzia-faktore horien gabezia analisi gehigarrien bidez Emaitzak Emaitzak 104 2.2. Caenorhabditis elegans nematodoaren biziraupena Candida infekzioaren aurrean Candidaren hiru espezie horiek kandidiasi inbaditzailea sortzeko gai izan ziren C. elegans nematodoan, eta kontrol taldearekin, infektatu gabeko nematodoekin, estatistikoki esanguratsuak diren aldeak ikusi ziren. C. glabrata ATCC 90030 anduia espezie bortitzena izan zen esperimentuak amaitzean (120h), nematodoen %50 baino gehiagoko hilkortasuna eragin zuen bakarra izan zelarik. Bestalde, hilkortasun txikiena eragin zuen espeziea C. bracarensis izan zen, hiru espezieen artean birulentziarik txikiena erakutsiz (20. Irudia). Lortutako emaitza horiek bat datoz literaturan dauden espezie horien kasuen eraginarekin (Fujita et al., 2007; Borman et al., 2008; Moreira et al., 2015; Mariné et al., 2006). DMSOren %1 konposatuak Candidaren infekzioa izan ondoren C. elegans nematodoen biziraupenean izan zezakeen eragina ere aztertu zen. DMSOren eragina, neurri handiagoan edo txikiagoan, Candidaren sei anduiekin infektatutako nematodoen biziraupenean ikusi zen, baita kontrol gisa erabilitako infektatu gabeko nematodoetan ere. Desberdintasun nabarmenak hauteman ziren infektatu gabeko nematodoen artean, DMSOren presentzian eta absentzian 120 ordu pasa eta gero (%95,2 eta %99,6ko biziraupena 120h, hurrenez hurren) (p = 0). C. glabrataren bi anduiekin eta C. bracarensis NCYC 3397 anduiarekin infektatutako nematodoen biziraupenean antzeman ziren aldeak DMSOren absentzia eta presentzian, biziraupena gutxituz DMSO ingurunean zegoenean. Konposatu horren presentzian, desberdintasunak ikusi ziren infektatu gabeko nematodoen eta Candidaren hiru espezieekin infektatuen artean, C. bracarensis NCYC anduiarekin izan ezik (p = 0,98). Nematodoen biziraupenaren murrizketa horren arrazoia izan liteke DMSO konposatuak C. elegansen har helduen mintzaren jariakortasuna alda dezakeelako, metabolitoen eta kanpoko molekulen elkartrukean eragina izanik (Wahyuningsih et al., 2008). Emaitzak Emaitzak 106 2.3. Tratamendu antifungikoekiko eraginkortasuna kandidiasiaren aurka Caenorhabditis elegans nematodoa erabiliz Farmako antifungikoek Candida infekzioaren aurka duten eragina ebaluatzeko, aurrez infektatutako C. elegans nematodoak tratatu ziren, 8 µg/ml AND, 4 eta 8 µg/ml CAS eta MCF, 32, 64 eta 128 µg/ml FCZ, edo 1 eta 2 µg/ml VCZ, PCZ eta AmB kontzentrazioekin. C elegans ereduan aztertutako C. glabrata, C. nivariensis eta C. bracarensis espezieen aurkako farmako antifungiko eraginkorrenak 8. Taulan agertzen dira. Tratamendu guztiak eraginkorrak izan ziren C. glabratak eragindako infekzioaren aurka, eta nematodoen hilkortasunean murrizketa handiagoa ikusi zen DMSOn disolbatutako farmako antifungikoekin, konposatu hori toxikoa izan arren. Beste bi espezieen, C. nivariensis eta C. bracarensis, aurkako tratamenduaren eraginkortasuna erabilitako andui eta farmako antifungikoaren araberakoa izan zen. AmB, DMSOn disolbatutako farmakoa, oso eraginkorra izan zen C. glabrata eta C. bracarensis anduien aurka, nematodoen ondoriozko hilkortasunaren murrizketaehuneko handienak lortu baitziren. Andui horiek guztiak sentikorrak izan ziren bai in vitro bai in vivo AmB farmakoaren aurrean, non kontzentrazio berdinak frogatu ziren. C. glabrata espezieak sortutako infekzioaren aurrean, AmB 1 edo 2 µg/ml-rekin tratatutako nematodoek lortu zituzten biziraupen-ehuneko handienak, eta nematodoen hilkortasuna %51,2ra murriztu zen. Polietileno horrek ere emaitza onak erakutsi zituen in vitro C. glabrataren eta C. bracarensisen aurkako beste ikerketa batzuetan (Astvad et al., 2018; Carrillo-Muñoz et al., 2010) eta C. glabrataren infekzioaren tratamenduan G. mellonellan (Mariné et al., 2006) eta arratoia ereduetan (Wahyuningsih et al., 2008). DMSOn ere prestatutako VCZ eta PCZ farmako antifungikoek C. glabrataren anduien eta C. bracarensis NCYC 3397 anduiaren aurka eragin ona izan zuten; bi farmakoek antzeko igoera lortu zuten C elegans nematodoaren biziraupen-ehunekoetan. VCZren 1 µg/ml kontzentrazioarekin egindako tratamendua izan zen C. bracarensis NCYC 3397 anduiaren aurka DMSOn disolbatutakoen artean eraginkorrena. Arratoi ereduetan Emaitzak Emaitzak Emaitzak Emaitzak 110 3. ONDORIOA Ondorioz, C. elegans nematodoa infekzio eredu egokia eta erraza izan zen C. glabrata, C. nivariensis eta C. bracarensis birulentzia ikertzeko. C. glabrata espezierik bortitzena izan zen. Gainera, C. elegans sistema eredu arrakastatsua izan zen C. glabratak eta erlazionatutako espezieek eragindako infekzioen aurkako farmako antifungikoak in vivo aztertzeko. Probatutako farmako antifungiko guztiak eraginkorrak izan ziren C. glabratak eragindako infekzioaren aurka. Konkretuki, AmB eta azol berriak eraginkorrenak izan ziren, eta ondoren, ekinoandinak, ordena honetan: MCF, CAS eta AND. Ekinokandinak, MCF eta CAS, ere izan ziren aktiboak C. nivariensis infekzioaren aurka, eta ondoren, FLZ kontzentrazio handietan. Azol berriek, AmB eta AND eragin terapeutiko onak izan zituzten C. bracarensis NCYC 3397 anduiak C. elegansen eragindako infekzioaren aurka. Hala ere, C. bracarensis anduien aurkako tratamendu antifungikoen eragina batzuetan ez zen oso zehatza izan, espezie horren birulentzia baxua zelako, beraz, infekzio-dosia modu zehatzagoan inokulatu daitekeen beste eredu batzuk behar dira. Gure azterlan honek C. glabrata, C. nivariensis eta C. bracarensis espezieen patogenotasuna eta espezie horiek sortzen dituzten infekzioen aurkako tratamenduak hobeto ezagutzen laguntzen du. Emaitzak Emaitzak Emaitzak Emaitzak Emaitzak Emaitzak Emaitzak Emaitzak Emaitzak Emaitzak Emaitzak Emaitzak Emaitzak 3. ONDORIOA Azterlan honetan ondoriozta dezakegu G. mellonella eredua C. glabrata, C. nivariensis eta C. bracarensis espezieen birulentzia eta ostalari eta patogenoaren arteko interakzioak aztertzeko egokia dela. Kandidiasi-eredu honetan, C. grabata espeziearen birulentzia handiena eta C. bracarensis aldiz txikiena berretsi ahal izan zen. Gainera, C. glabrata eta C. nivariensis espezieekin infektatutako larbetan hemozitoen ekoizpena murriztu egin zen, eta C. bracarensis zelulak izan ziren hemozitoek hobeto fagozitatu zituztenak. Tratamenduan CAS eta MCF farmakoak eraginkorrenak izan ziren C. glabrata eta C. nivariensis espezieen aurka, C. bracarensis espeziearen aurka berriz AND izan zen. Emaitzak Emaitzak Candida auris farmako antifungikoekiko erresistentzia handia duen patogeno fungiko emergente bat da, eta kandidiasi inbaditzaileen agerraldi nosokomialen erantzulea da. Espezie horren patogenizitateari buruzko zenbait ikerketa argitaratu diren arren, C. auris espeziearen birulentziari buruzko ezagutza oraindik mugatua da. Azterlan honen helburua, jatorri kliniko desberdineko (odol-laginak, gernu-laginak eta orofaringelaginak) C. auris isolamenduen patogenizitatea aztertzea izan zen bi kandidiasi-eredu desberdinetan, Caenorhabditis elegans eta Galleria mellonella. Isolamendu horietako batek fenotipo agregatzailea zuen eta beste 11 isolamenduek ez-agregatzailea. Gainera, saiatu zen C. auris isolamenduen birulentzia, agregatuak eratzeko gaitasunarekin, biofilmak sortzeko gaitasunarekin eta jatorri klinikoarekin egon ahal diren lotura posibleak ebaluatzea. Fenotipo agregatzailea zuen isolamendua ez zen hain birulentoa izan in vivo ornogabe infekzio-eredu bietan, isolamendu ez-agregatzaileekin konparatuz, baina biofilmak sortzeko gaitasun handiagoa erakutsi zuen. Odol-laginetako isolamenduak, gernu- eta arnas laginetatik isolatutakoak baino askoz birulentoagoak izan ziren G. mellonella kandidiasi-ereduan. Ikerketa lan honekin, bi kandidiasi-ereduek abantailak eta desabantailak dituztela, baina C. aurisaren birulentzia in vivo ebaluatzeko baliagarriak direla ondorioztatzen dugu. Bestalde, bi ereduek agerian uzten dute espezie horrek izan dezakeen birulentzia desberdintasunak, isolamenduek izan dezaketen fenotipo agregatzailearen eta jatorri klinikoaren ondorioz. Emaitzak 130 Laugarren azterlanari dagokion artikulua Virulence aldizkarian argitaratu da eta 4. eranskinean zehaztuta dago. Ondoren, emaitza nabarmenenen laburpena aurkezten da. 1. HELBURUA Azterlan honen helburua lagin kliniko desberdinetatik lortutako C. auris isolamenduen birulentzia aztertzea izan zen, horien fenotipo agregatzailea eta ez-agregatzailea kontutan edukita. In vitro ebaluatu zen C. auris isolamenduek biofilmak sortzeko gaitasuna eta baita horien aktibitate hemolitikoa eta entzimatikoa ere. Gainera, isolamendu horien birulentzia in vivo aztertu zen C. elegans eta G. mellonella animalia eredu ornogabeak erabiliz. 2. EMAITZEN ETA EZTABAIDAREN LABURPENA 2.1. Candida auris isolamenduen in vitro azterketa: biofilmen eraketa eta aktibitate hemolitikoa eta entzimatikoa Azterlan honetan hamabi C. auris isolamendu erabili ziren, isolamendu batek fenotipo agregatzailea zuen (Alemaniako Institut für Hygiene und Mikrobiologie-n isolatutakoa) eta beste 11 isolamenduek fenotipo ez agregatzailea (Espainiako Hospital Universitario y Politécnico La Fe-n isolatutakoak). Horietako bost C. auris isolamenduak odol laginetatik isolatu ziren (fenotipo agregatzaileduna barne), bost gernu laginetatik eta beste bi orofaringe laginetatik. Hamabi isolamendu horiek inongo klado zehatz batean sartuta ez badaude ere, Espainiako 11 isolamenduak Hego Afrikako kladoaren (III. kladoaren) isolamenduetatik filogenetikoki hurbil zeudela ikusi zen (Ruiz-Gaitán et al., 2018; Chow et al., 2020). Klado hori odol-uharraren infekzioekin eta agregatuen sorrerarekin erlazionatzen da (Szekely et al., 2019). Biofilmen eraketa aztertu zenean, C. albicans SC5314 kontrol anduiak biofilm dentsoena ekoiztu zuen, C. auris 12 isolamenduak ekoiztutakoarekin konparatuz adierazgarriki Emaitzak 131 dentsoagoa izanda (p < 0.0001) (10. Taula). Biofilma eratzeko gaitasuna patogenizitate faktore garrantzitsua da Candidan, biofilmek legamia zelulak farmako antifungikoetatik eta sistema immunetik babesten baititu. Odol-laginatik lortutako JMRC: NRZ 1101 isolamenduak, fenotipo agregatzailea zuena, biofilma sortzeko gaitasun handiena erakutsi zuen, biomasa eta aktibitate metaboliko handienarekin (p<0.0001). Fenotipo ezagregatzaileen artean CR14 isolamenduak biomasaren ekoizpenean (p < 0.0001) eta aktibitate metabolikoan (p < 0.02) baliorik altuena erakutsi zuen. Nahiz eta gure emaitzetan fenotipo agregatzailea zuen isolamendua (JMRC: NRZ 1101 isolamendua) biofilmaren ekoizle hoberena izan, Sherry eta laguntzaileek (2017) deskribatu zuten fenotipo ez-agregatzailea zuten isolamenduak biofilm-ekoizle hobeagoak zirela, fenotipo agregatzailea zuten isolamenduekin alderatuta (Sherry et al., 2017). Hala ere, C. auris biofilma ekoizteko ahalmena frogatu da bai fenotipo agregatzailea zein ez-agregatzailea duten isolamenduetan (Brown et al., 2020). Gainera, deskribatu da C. auris espezieak biofilma sortzeko gaitasuna duenean sentikortasun txikiagoa duela antifungikoekiko, biofilmak babestu egiten dutelako legami-zelulak antifungikoen eraginetik (Kean et al., 2020; Romera et al., 2019). C. auris espeziean, beste Candida espezie batzuetan bezala, birulentzia-faktore garrantzitsu gisa deskribatu dira entzima hidrolitikoen ekoizpena eta aktibitate hemolitikoa. Izan ere, biofilmen ekoizpenarekin eta entzima hidrolitikoen ekoizpenarekin erlazionatutako geneak deskribatu dira C. auris espeziean. Baita legamiarenatxikimenduan inplikatutako geneak (ALS eta SAP familiakoak), adierazpen handiagoa erakutsi dutenak isolatu agregatzaileetan ez-agregatzaileetan baino (Muñoz et al., 2018; Brown et al., 2020; Ben-Ami et al., 2017; Chatterjee et al., 2015). Hala ere, gure azterlanean, C. auris isolamenduetako bat ere ez zen fosfolipasa, proteasa edo aktibitate hemolitikoaren ekoizlea izan. Izan ere, C. auris espeziearen birulentzian eragiten duten faktoreetan heterogeneotasun handia deskribatu da bai klado desberdinen artean zein klado bakoitzaren barruan (Brown et al., 2020). Emaitzak 132 10 Taula: C. auris isolamendu bakoitzaren neurketa biofilmaren biomasa eta aktibitate metabolikoa Cristal violeta (CV) eta XTT erredukzioaren bitartez, hurrenez hurren. OD: dentsitate optikoa Emaitzak Emaitzak 134 G. mellonella ereduan birulentzia-saiakuntzak egiteko C. auris isolamendu bakoitzaren hiru inokulu erabili ziren (1 × 105, 1 × 106 eta 1 × 107 zelula/larba). G. mellonellan kontrol-taldeen biziraupena altua izan zen: bai larba osasuntsuen taldean (%85), zein PBS-anpizilinarekin inokulatutako taldean ere (%82,3). Infektatutako larben biziraupena berriz murriztu zen injektatutako inokulua zenbat eta handiagoa izan zenean eta inokuluen artean korrelazio sendoa ikusi zen (R2 > 0.87) (24a Irudia). Biziraupenaren eta injektatutako inokuluaren arteko erlazio hori beste Candida espezie batzuetan ikusi da ere (Ames et al., 2017; Mesa-Arango et al., 2013; Scorzoni et al., 2013). Gainera, G. mellonella labak 1 x 105 zelula/larba inokuluarekin infektatu ondoren isolamenduen jatorrian desberdintasunak ikusi genituen. Izatez, odol-jatorriko isolamenduen birulentzia gernu- eta orofaringe-jatorrikoenak baino adierazgarriki handiagoa izan zen (p < 0,009) (24. Irudia). 1 x 106 zelula/larba inokuloarekin lortutako biziraupen-emaitzek ere desberdintasunak erakutsi zituzten, fenotipo ez-agregatzailea zuten odol-jatorriko isolamenduak gernu- eta orofaringe-jatorrikoak baino adierazgarriki birulentoagoak izan baitziren. Inokulu baxuenarekin (1 x 105 zelula/larba) infektatutako larben hilkortasuna %60 baino txikiagoa izan zen 48 ordura arte, eta %43,7 eta %83,3 artekoa 120 ordura arte. Inokulu handienarekin aldiz (1 × 107 zelula/larba), larben hilkortasuna %60 baino gehiago izan zen 24 ordu igaro ondoren, eta %98,3 baino gehiago 120 ordu igarota. Azkenik, tarteko inokuluarekin (1 x 106 zelula/larba) lortutako emaitzak egokienak izan ziren C. aurisen birulentzia aztertzeko eta isolamenduen arteko desberdintasunak nabarmentzeko. Emaitzak Emaitzak Emaitzak 137 odol-isolamenduak larben %100 hil zuen 120 ordu igaro ondoren, baina ez zen desberdintasun adierazgarririk ikusi beste odol-isolamendu ez-agregatzaileekin (25. Irudia). Aitzitik, desberdintasun adierazgarriak hauteman ziren fenotipo ez-agregatzailea duten odol-jatorriko lau isolamenduen eta gainerako isolamenduen artean (gernu- zein orofaringe-jatorriko isolamenduak). C. elegans ereduan, berriz, biziraupena %7,6-52,3 artekoa izan zen eta 96 ordu baino gehiago beharrezkoak izan ziren %70ko hilkortasuna sortzeko. CBS15605 isolamenduak hildako nematodoen ehuneko handiena eragin zuen saiakuntzaren amaieran, %92,7 alegia. Kasu honetan, ez zen ikusi desberdintasun adierazgarririk birulentzian CBS15606 odol-isolamenduarekin eta hiru gernu-jatorriko isolamenduekin (CR220, CR440 eta CR14). Emaitzak Emaitzak 139 Gernu-jatorriko isolamenduekin infektatutako G. mellonella larben biziraupena %1,718,3 artean egon zen 120 ordu igaro ondoren. C. elegans ereduan, berriz, %7,8-17,2 artean (26. Irudia). Odol-laginetatik isolatutakoekin bezala, gernu-laginetatik lortutako isolamenduek G. mellonella ereduan denbora laburragoa behar izan zuten larben %50eko hilkortasuna eragiteko (48 ordu). C. elegans ereduan aldiz, gutxienez 96 ordu behar izan zituzten hilkortasun bera sortarazteko. G. mellonella ereduan bost gernu-isolamenduetatik lau birulentzia handia erakutsi zuten eta larben hilkortasuna %80-93,3 bitartean egon zen 72-120 ordu igarota (26. Irudia). Haien artean ez ziren egon desberdintasun adierazgarririk, baina bai bestelako C. auris isolamenduekin (p ≤ 0,021). C. elegans ereduan gernu-isolamenduetatik, CR220 isolamenduak eragin zuen nematodoen hilkortasuna handiena (%92,2), CBS15605 odol-isolamenduak eragindakoarekin batera ehuneko hilkortasun handienetarikoak izanik. Hala ere, ez zen egon desberdintasun adierazgarririk bi odol-isolamenduen (CBS 15605 eta CBS15606) edota bi gernuisolamenduen (CR440 eta CR14) birulentzien artean. Bestalde, orofaringe-jatorriko bi C. auris isolamenduek, %6,7-18,3 G. mellonella larben biziraupena eragin zuten 120 ordu igaro ondoren eta %60ko hilkortasuna 48 ordu igarota (27. Irudia). C. elegans nematodoaren biziraupena, berriz, %10-11,2koa izan zen 120 ordu igaro ondoren eta C. aurisek 96 ordu behar izan zituzten %60ko hilkortasuna sortzeko. Ez zen desberdintasun adierazgarririk ikusi bi isolamendu horiek sortarazitako G. mellonella eta C. elegans hilkortasunaren artean. Orofaringe-jatorriko CR312 isolamenduak larben %93,3 hil zituen 120 ordu ondoren (27. Irudia). Hala ere, isolamendu horrek (CR312) eragin zuen hilkortasun-zinetika birulentzia txikiagoko bi isolamenduen antzekoa izan zen (CR14 gernu-isolamendua eta CR243 orifaringeisolamendua). Aitzitik, desberdintasun adierazgarriak egon ziren azken bi isolamendu horien (CR14 eta CR243) eta lehen aipatutako birulentoagoak izan ziren lau gernujatorriko isolamenduen artean (p ≤ 0,006 eta p ≤ 0,045, hurrenez hurren). Emaitzak Emaitzak Emaitzak 142 Fenotipo agregatzailea edo ez-agregatzailea edukitzea C. auris espeziearen birulentzian duen eragina aztertu zen ere bi kandidiasi-ereduetan. Odol-jatorriko fenotipo agregatzailea duen JMRC: NRZ 1101 isolamenduak, odol-jatorriko isolamenduen artean, birulentzia txikiena aurkeztu zuen G. mellonella ereduan (p < 0.0001), eta larben %80ko hilkortasuna eragin zuen 96 ordu igarota. Izan ere, eredu horretan ikusi zen, fenotipo agregatzailea duen isolamendu horren birulentzia (JMRC: NRZ 1101) gernu- eta orofaringe-jatorriko isolamendu gehienekin aldera daitekela. C. elegans ereduan aldiz, isolamendu agregatzaile horrek (JMRC: NRZ 1101) %52,3ko heriotza-tasa baino ez zuen eragin saiakuntzaren amaieran (120 ordu). Bere birulentzia nabarmen baxuagoa izan zen gainerako isolamenduen birulentziarekin alderatuta (p < 0.0001) (25. Irudia). Beste ikertzaile batzuek ere fenotipo agregatzailea duten isolamenduetan birulentzia txikiagoa ikusi dute (Borman et al., 2016; Sherry et al., 2017). Arias eta laguntzaileek (2020) G. mellonella ereduan iradoki zuten C. auris isolamendu ez-agregatzaileek gaitasun handiagoa izan zezaketela larben ehunetan mugitzeko eta barreiatzeko, eta gu horrekin bat gatoz. C. elegans ereduan, ordea, nematodoek agregatuak irensteko zailtasun handiagoa izan lezakete. Ondorioz, irentsitako karga fungikoa txikiagoa izango litzateke eta garatutako infekzioa arinagoa izatea ekarriko luke. Oro har, gure emaitzek bi ereduetan frogatu dute C. auris espeziearen birulentziapotentziala handia dela, beste Candida espezie batzuen antzekoa edo handiagoa izan zena (Muñoz et al., 2020; Gago et al., 2014; Ortega-Riveros et al., 2017; Hernando-Ortiz et al., 2020; Scorzoni et al., 2013). Emaitzak 143 baliagarriak izan ziren C. aurisen isolamendu batek fenotipo agregatzailea edukitzeak bere birulentzian izan dezakeen eragina aztertzeko ere. Hala ere, fenotipo agregatzailea duten C. auris isolamendu gehiago aztertu beharko ziren espezie honen birulentzia in vivo ereduetan zehaztasun handiagoz ebaluatzeko. Emaitzak Prestaketan dagoen azterlana Emaitzak 147 Laburpena Candida auris onddo patogeno multierresistentea da, kandidiasi inbaditzaileen agerraldien arduraduna eta osasun larrialdi bezala deklaratu dena mundu osoan zehar. Aukera terapeutiko gutxi daude patogeno horren aurrean, beraz, farmako antifungiko desberdinen konbinazioak etorkizun handiko alternatiba terapeutikotzat hartzen dira. Animalia-eredu ornogabeak aukera interesgarriak dira, Caenorhabditis elegans nematodoa besteak beste, eredu murinoek eragindako murrizketa etikoak gainditzen baitituzte. Candidaren aurkako tratamendu antifungikoen eraginkortasuna ebaluatzeko. Lan honen helburua B anfoterizina eta ekinokandinen konbinazioekiko sentikortasuna ebaluatzea izan zen odol-jatorriko C. aurisen bost isolamendu klinikoen aurka, horietako isolamendu bat fenotipo agregatzailea zuena. Horretarako, azterketak bai in vitro zein in vivo C. elegans ereduan egin ziren. In vitro lortutako emaitzetan B anfoterizinaren eta ekinoandinen artean interakzio sinergikoak ikusi ziren C. aurisen isolamendu gehienekin, baina isolamendu agregatzailearekin MIC balioak altuagoak izan ziren agregatzaileak ez ziren isolamenduekin alderatuta. In vivo, C. aurisen infekzioa tratatzeko konbinaketa eraginkorrena B anfoterizinaren eta kaspofunginaren artekoa izan zen, C. elegansen biziraupena %99raino iritsiz. Aldiz, B anfoterizinaren eta mikafunginaren arteko konbinazioak eraginkortasun txikiena izan zuen. Lortutako emaitzek erakutsi zuten B anfoterizina eta ekinokandinen arteko konbinazioak estrategia aproposa dela odoljatorriko C. auris isolamenduek eragindako kandidiasiaren tratamendurako. Gainera, C. elegans ordezko eredua egokia da C. auris multierresistenteen infekzioen tratamenduak ikertzeko. Emaitzak Emaitzak 4 >8 4 a MIC0: Hazkuntza zelularraren %90 murrizten duen kontzentrazio minimo inhibitzailea b MIC1: Hazkuntza zelularraren %50 murrizten duen kontzentrazio minimo inhibitzailea * Fenotipo agregatzailea Emaitzak Emaitzak 153 2.2. B anfoterizina eta ekinokandinen arteko konbinazioen eragina C. elegans kandidiasi ereduan C. elegans in vivo eredua erabili zen odol-jatorriko C. aurisen bost isolamendu klinikoek eragindako kandidiasiaren aurkako tratamenduaren eraginkortasuna ebaluatzeko. C. elegans ereduaren erabilgarritasuna C. auris espeziea aztertzeko jada deskribatu da (Eldesouky et al.2018; Lima et al., 2020; Hernando-Ortiz et al., 20201). Dakigunez, animalia-eredu hori orain arte ez da erabili AmB eta ekinokandinen konbinazioen eraginkortasuna aztertzeko C. auris espezieak eragindako infekzioen aurka. Hala ere, beste farmako desberdinen konbinazioak bai aztertu dira, hala nola, azolen konbinazioa sulfamethoxazolarekin, lopinavir GIB proteasen inhibitzailearekin, aprepitant agente antiemetikoarekin edota ospemifene konposatu estilbenikoarekin (Eldesouky et al., 2018; 2020a; 2020b; 2020c). Gure azterlanean in vivo ereduan frogatutako farmakoen kontzentrazioak in vitro azterketetan lortutako emaitzak kontuan hartuta izan ziren (12. Taula). C. elegans nematodoen biziraupenen emaitzak 28-32. Irudietan laburtuta daude. Infektatutako nematodoen biziraupena ez zen adierazgarriki areagotu monoterapian erabilitako AmB tratamenduarekin, infektatutako eta tratatu gabeko nematodoekin alderatuta. Baina, AmB eta AND edo AmB eta CAS konbinazio tratamenduek C. auris isolamendu guztiek eragindako infekzioaren aurkako babesa erakutsi zuten, nematodoen biziraupena adierazgarriki areagotu baitzen (28-32 Irudiak). AmB eta MCF konbinazioak aldiz, soilik CBS 15606 eta CBS 15607 isolamenduek eraginkako infekzioen aurka babestu zituen nematodoak, infektatu eta tratatu gabeko nematodoekin alderatuta (30-31 Irudiak). AmB eta CAS konbinazioarekin nematodoen biziraupena %56,8-99 tartean egon zen eta nematodoen hilkortasunaren batez besteko murrizketa %53,48koa izan zen. C. auris isolamendu agregatzaileak (JMRC:NRZ 1101) eta hiru isolamendu ez-agregatzaileek (CBS 15605, CBS 15606, CBS 15607) eragindako infekzioaren aurka AmB eta CAS konbinazioa tratamendu eraginkorrena izan zen (29-32. Irudiak). Izan ere, hilkortasunaren murrizpena %46,7 eta 69,6 artean egon zen. CAS monoterapiarekin aldiz nematodoen Emaitzak 154 hilkortasuna %9,4 eta 56,9 artean murriztu zen, konbinaketarekin lortutako biziraupen emaitzak adierazgarriki hobeagoak izanda (p ≤ 0,02). C. aurisen CJ94 isolamenduak eragindako infekzioaren aurka ez zen desberdintasun adierazgarririk behatu konbinaketa eta monoterapia emaitzak alderatzean, biziraupena %33,4 eta %39,7 handitu baitzen, hurrenez hurren (28. Irudia). AmB eta AND konbinazioa adierazgarriki hobeto babestu zituen C. auris CBS 15605 eta CBS 15607 isolamenduekin infektatutako nematodoak, monoterapiarekin alderatuta (p ≤ 0,032) (29 eta 31. Irudiak). Gainerako C. auris isolamenduen aurka aldiz, eragin bera izan zuten konbinaketa tratamenduak eta monoterapiakoak. AmB eta AND konbinazioaren eraginkortasuna Ruiz-Gaitán eta laguntzaileek (2017) deskribatutako kasu klinikoan frogatu zuten C. auris eragindako infekzioaren aurka. AmB eta MCF konbinazioak eraginkortasun baxuena izan zuen C. elegans ereduan. Nematodoen biziraupena %68,7raino igo zen eta horien hilkortasunaren murrizketa ez zen %17tik gorakoa izan C. aurisen lau isolamenduek (CJ94, CBS 15605, CBS 15607, JMRC:NRZ 1101) eragindako inkekzioen kasuan. Izan ere, soilik CBS 15607 isolamenduak eragindako infekzioak monoterapiarekin tratatu zirenean desberdintasun adierazgarriak behatu ziren C. elegans nematodoen biziraupenean, infektatu eta tratatu gabeko nematodoekin alderatuta (p < 0,001). C. aurisen CBS 15606 isolamenduarekin infektatutako nematodoen kasuan, animalien biziraupenak %55,8ra eta %59,9ra igo ziren farmako horien konbinaketarekin eta monoterapiarekin, hurrenez hurren, eta ez ziren desberdintasun adierazgarriak behatu horien artean. Chamdramati eta laguntzaileek (2020) egindako atzera begirako ikerketan deskribatu zuten jaioberrietan C. auris eragindako infekzioaren aurka AmB eta MCF konbinazioaren eraginkortasuna, horien biziraupena %83 areagotu baitzen. Emaitzak 28. Irudia: C. auris CJ94 isolamenduarekin infektatutako C. elegansen biziraupen-kurbak (a) eta 120 ordu igaro ondoren lortutako biziraupenaren portzentaia (b). Estatistikoki adierazgarriak diren desberdintasunak infektatutako eta tratatu gabeko nematodoekin alderatuta (*) eta infektatutako eta dagozkien ekinokandina monoterapiarekin tratatutako nematodoekin alderatuta (#) Emaitzak 29. Irudia: C. auris CBS 15605 isolamenduarekin infektatutako C. elegansen biziraupen-kurbak (a) eta 120 ordu igaro ondoren lortutako biziraupenaren portzentaia (b). Estatistikoki adierazgarriak diren desberdintasunak infektatutako eta tratatu gabeko nematodoekin alderatuta (*) eta infektatutako eta dagozkien ekinokandina monoterapiarekin tratatutako nematodoekin alderatuta (#) Emaitzak 30. Irudia: C. auris CBS 15606 isolamenduarekin infektatutako C. elegansen biziraupen-kurbak (a) eta 120 ordu igaro ondoren lortutako biziraupenaren portzentaia (b). Estatistikoki adierazgarriak diren desberdintasunak infektatutako eta tratatu gabeko nematodoekin alderatuta (*) eta infektatutako eta dagozkien ekinokandina monoterapiarekin tratatutako nematodoekin alderatuta (#) Emaitzak 31. Irudia: C. auris CBS 15607 isolamenduarekin infektatutako C. elegansen biziraupen-kurbak (a) eta 120 ordu igaro ondoren lortutako biziraupenaren portzentaia (b). Estatistikoki adierazgarriak diren desberdintasunak infektatutako eta tratatu gabeko nematodoekin alderatuta (*) eta infektatutako eta dagozkien ekinokandina monoterapiarekin tratatutako nematodoekin alderatuta (#) Emaitzak 32. Irudia: C. auris JMRC:NRZ 1101 isolamenduarekin infektatutako C. elegansen biziraupenkurbak (a) eta 120 ordu igaro ondoren lortutako biziraupenaren portzentaia (b). Estatistikoki adierazgarriak diren desberdintasunak infektatutako eta tratatu gabeko nematodoekin alderatuta (*) eta infektatutako eta dagozkien ekinokandina monoterapiarekin tratatutako nematodoekin alderatuta (#) Emaitzak 160 3. ONDORIOA Ikerketa lan honetan AmB eta ekinokandinen arteko konbinaketen efektu sinergikoa C. auris espeziearen aurka frogatu zen, bai in vitro zein in vivo C. elegans ereduan. Fenotipo agregatzailearen isolamenduak MIC balio altuagoak erakutsi zituen in vitro, bai monoterapian bai farmakoen konbinazioetan, isolamendu ez-agregatzaileekin alderatuta. In vivo saiakuntzetan, aztertutako hiru konbinazioetatik, AmB eta CAS konbinazioa eraginkorrena izan zen nematodoen hilkortasuna murrizteko. AmB eta MCF konbinazioak aldiz, eraginkortasun baxuena erakutsi zuen. Ondorioak Ondorioak
science
addi-7c54bd7e61c6
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/54189
Eguzkitako kremen ekotoxizitatea
Irakulis Arza, Ane; Sáenz del Burgo Martínez, Laura
2021
110 Ekaia, 2021, 40, 109-133 Ane Irakulis Arza, Laura Saenz del Burgo 1. SARRERA Koralezko uharriak zooide edo polipo deituriko animalia kolonialak dira, eta mikroalgekiko sinbiosian bizi dira; hauek fotosintesiaren bidez lorturiko energia ematen diete bizirauteko. Ur azpiko ekosistemarik baliotsu eta biologikoki dibertsoenetarikoak dira, itsaso tropikaletako sakonera gutxiko ur garbi eta epeletan sortzen direnak; landare eta algek fotosintesia egiteko, eta ur-korronteen bidez nutrienteak lortzeko baldintza optimoak baitira. Hala ere, aniztasun handiko ekosistema horiek inguruneko aldaketa txikiekiko sentikorrak dira [1]. Koralezko arrezife osasuntsuek habitata, elikadura eta erruteko tokia ematen dizkiete milaka itsas espezieri; zehazki, itsas ekosistemari dagokion % 25i. Halaber, mundu-mailan gutxi gorabehera bizi diren 500 milioi gizabanakori aukera ematen die elikatzeko, arrantzatzeko eta turismotik dirua lortzeko. Gainera, ekaitz, tsunami, uholde edo higaduren ondoriozko heriotzen prebentzioa eskaintzen dute, kostako azpiegiturari babesa emanez. Horrez gain, gaixotasunen tratamendurako medikamentu berri gisa erabil daitezke [1, 2]. Egindako hainbat ikerketatan, hamarkadetan zehar ozeanoek aireko tenperaturaren igoera erradikaletatik babestu gaituztela ondorioztatu da; berotegi-efektuko gasetan dagoen beroaren % 93 xurgatu du, eta, horrela, aldaketa klimatikoaren eraginak gutxitu. Hori horrela, «koralezko arrezifeak gure ordez egosten ari direla» esan daiteke. Egun, munduko koralezko arrezifeen erdiak mehatxuan daude, eta horien kalteak ondorio negatibo larria dakar, mota askotariko aimaliei eragiten dielako: arrainak, itsas hegaztiak, belakiak, marmokak, harrak, ganbak, otarrainak, karramarroak, itsas izarrak, itsas trikuak, holoturia, dortokak eta sugeak barne [1]. Koralezko arrezifeen ekosistementzako mundu-mailako mehatxuen artean, ozeanoetako tenperatura-igoera eta ezaugarri kimikoen aldaketak (azidifikazioa) dira garrantzitsuenak: sinbiosian bizi diren eta koralei elikagaiak ematen dizkien mikroalgak galtzea eragiten dute, eta koraletan estresa. Mikroalgak gabe, koralek kolorea galdu, eta polipoen kaltzio karbonatozko aurretiko egitura zuria erakusten dute; ondorioz, koloniak hil, edo gaixotasun infekziosoekiko sentikorragoak bihur daitezke. Urtero, itsasoek fosil-jatorriko erregaiek (petrolioa, ikatza eta gas naturala) igorritako karbono dioxidoaren (CO2) laurdena xurgatzen dute. Urarekin erreakzionatzean, azido karbonikoa sortu eta itsasoko azidotasuna igotzen da. Horrek koralek kaltzio karbonatozko egitura sortzeko beharrezkoak dituzten gatz eta ioi disolbatuen erabilgarritasuna murriztu dezake; ondorioz, koralen eta arrezifeen hazkundea ere bai. Azidifikazioa oso nabaria bada, koralen hezurdura disolbatu eta desager daiteke [3]. Industria-aroaren hasieratik itsasoko uraren pHa 0,1 jaitsi eta azidoagoa bihurtu dela behar da kontuan hartu [4]. https://doi.org/10.1387/ekaia.21704 111 Eguzkitako kremen ekotoxizitatea Arrezifeek pairatzen dituzten mehatxu lokalen artean, hondamen edo eraso fisikoak daude: kostako garapenak, dragatzeak eta harrobi-eraketak sorturikoak; itsasontzien aingura edo oinarriek sortuak; edo aisialdi-helburuarekin erabilera desegokiak, hala nola koralak ukitzeak edo ateratzeak, sortuak. Gehiegizko arrantzak eta akuarioetan jartzeko zein bitxiak egiteko erabiltzeak ere koralezko arrezifeen suntsiketa eragiten dute. Lurrean sortu eta kostaldeko uretara heltzen den kontaminazioari dagokionez, hainbat eragile daude; besteak beste, kostako garapenarekin erlazionaturiko jalkitzea (ondoriozko asfixia), nutrienteak (nekazaritza-ongarri edo animali hondakinetako gehiegizko nitrogeno eta fosforoa), patogenoak (gaixotasunak eragiten dituzten bakterio eta parasitoak), hondakin eta mikroplastikoak (hondakinen kudeaketa desegokia, digestio-traktuko buxapena eraginez), eta substantzia toxikoak (adibidez, eguzkitako kremak, oxibentzona barne). Azken horiek dira lan bibliografiko honetan aztertuko diren konposatuak [3]. Estres-faktore horien guztien ondorioz, arrezifeen erresistentzia orokorra murriztu, eta gaixotasunekiko eta espezie inbaditzaileekiko sentikortasuna handitu daitezke; horrek ekosistemaren oreka biologikoari eragiten dio [3]. Eguzkitako kremen konposatuei dagokienez (mehatxuen artean aipatuak eurak), hainbat herrialdetan, eztabaidagai izan dute haien erabilera, koraletan duten eragina dela eta. Egungo helmuga turistikoetako asko arrezifezko koralak dituzten aldeak dira; Australiako Koral Hesi Handia, Hawaii, Birjina uharte eta Israeleko arrezifeak, besteak beste [5]. Ondorioz, eguzkitako kremekiko esposizio handiena pairatzeko arriskua dutenak dira bereziki sentikorrenak. Hori dela eta, oxibentzona eta oktinoxatoa bezalako konposatuek koraletan duten eraginaren inguruko hainbat ikerketa egin izan dira. Emaitzei erreparatuz, erregulazio espezifikoak beharrezkoak direla ondorioztatu da. Hori horrela, Hawaii da konposatu horien salmenta debekatzen duen legea sinatu duen lehen estatua; legea 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera sartu da indarrean [6]. Bonaire eta Aruba irlek ere indarrean jarri dute legea, data berean. Hawaiiko estatuaren pausoei jarraituz, Palauko errepublikan 2020an abiaraziko da legea, munduko altxor preziatuenetarikoa babesteko asmoz [7]-[10]. Lege horiek oinarri hartuta, oxibentzona konposatuaren garrantzi toxikologikoa azpimarratu daiteke, eta, beraz, haren inguruko ikerketa bibliografikoa egitearen premia. Nahiz eta beste itsas organismoetan ere eragina izan, koralezko uharriek itsas ekosistemako biodibertsitate handiena daukaten egitura osatzen dute. Horregatik, eguzkitako kremek koraletan duten toxikotasuna ezagutuz, arrezifeen babesean eta ondorioz, itsas-ekosistema osoan lagundu ahalko da. Berrikuspen bibliografiko honek bi helburu ditu. Helburu bat da kremen ohiko konposaketak gehienbat koralei eraginez itsas ekosisteman toxikotasuna nola sortzen duen aztertzea eta aldaketa klimatikoarekin daukan 112 Ekaia, 2021, 40, 109-133 Ane Irakulis Arza, Laura Saenz del Burgo lotura balioztatzea; horretarako, gehien erabiltzen diren ultramore iragazkiak eta horien berezitasunak aztertuko dira. Beste helburua da oxibentzona saihesteko alternatibak ematea eta konposatu hobeen ikerketa bibliografikoa egitea, arazoari aurre egin ahal izateko, eta, horrekin batera, populazioaren heziketari dagokion informazio-bilketa egitea, beharrezkoak izan daitezkeen ohitura-aldaketak nabarmenduz. 2. METODOLOGIA Lan bibliografiko hau egiteko, PubMed eta «Google Academia» datu-baseak erabili dira; artikuluak bilatzeko, «sunscreens», «oxybenzone», «coral reefs», «titanium dioxide» eta «zinc oxide» eta gisako hitz-gakoak erabili dira. Ezarritako data-tartea 2010etik 2019ra bitartekoa izan da; hala ere, gai zehatz baten artikuluen bilaketan data zabalagoa erabili da. Artikuluen hizkuntza ingelesa da, eta guztira 41 dokumentu erabili dira (1. irudia). Horrez gain, iturri ezberdinetako informazioa bildu da, hala nola «National Geographic»ekoa, EPAkoa (United States Environmental Protection Agency) eta arrezifezko koralen inguruko hainbat erakundetakoa (ICRI, International Coral Reef Initiative, adibidez); artikuluak ingelesez zein gaztelaniaz zeuden idatzita. IDENTIFIKAZIOA Datu-baseetan bilatutako dokumentuak (n = 59) Beste iturri batzuetako dokumentuak (n = 24) ⇓ MIAKETA Bikoiztutako dokumentuak baztertu ondoren (n = 49) ⇓ Balioztatutako documentuak (n = 49) ⇓ HAUTATZEA Testu osoa duten artikuluak (n = 43) ⇓ LANEAN GEHITZEA Lanean gehitutako ikerketak (n = 41) 1. irudia. Lanean gehitutako artikulu bilaketaren metodologiaren irudi eskematikoa. https://doi.org/10.1387/ekaia.21704 113 Eguzkitako kremen ekotoxizitatea 3. OXIBENTZONAREN ERAGIN TOXIKO OROKORRAK Oxibentzona (BP-3 edo bentzofenona-3) norbanakoaren zaintze-produktuen (eguzkitako kremak, azal eta ilearen zaintze-produktuak, kosmetikako produktuak, perfumeak, etab.) konposaketan erabiltzen den hidrokarburo aromatikoa da. Iragazki organiko hori uhin laburreko (290- 320 nm) argi ultramorea (UVB) eta UVA izpiak (320-340 nm) xurgatzeko erabiltzen da. Eguzkitako kremen konposizioaren % 6ko kontzentraziotik gora eta norbanakoaren zaintze-produktuen % 0,5etik gora azaltzen da [11]. Kim eta Choik giza gernuan, serumean eta esnean aurkitu zuten: hartzaileekiko lotura entseguetan (ingelesez, receptor binding assays), eragin endokrino ez-desiragarriak erakutsi zituzten, aktibitate antiandrogeniko eta antiestrogenikoarekin batera [12]. Gainera, Huo eta kideek amaren oxibentzona esposizioaren eta Hirschsprung-en gaixotasunaren (HSCR) arteko erlazioa hauteman zuten. HSCR gaixotasuna deritzo gandor neuraletako zelulen migrazioan akatsa emateagatik jaioberrietan sortzen den heste-anormaltasunari; haurdunaldiko 5 eta 12 aste bitartean agertzen da. Gaixotasunaren eta BP-3aren kontzentrazioaren arteko erlazioa dosiaren mendekoa dela ondorioztatu zuten [13]. Oxibentzona lurzoruan, jalkinetan, lokatzean, biotan eta uretan detektatu da [12]. Larruazalean emandako eguzkitako kremen % 25 inguru xurgatzen ez denez, soberakina urarekin batera joaten da krema eman eta 20 minuturen buruan uretara sartuz gero. Hala, kremen konposatuak, itsaso zein igerilekuetako urarekin kontaktuan jartzean, uretara igarotzen dira, eta bertan pilatzen [14]. Sherwood eta kideek kloroak oxibentzonarekin erreakzionatzean sortutako oxibentzona kloratua aztertu zuten, eta zelulen heriotza gehiago gertatzen direla ondorioztatu zuten [15]. Beste ikerlan batek oxibentzonaren klorazioaren ondoriozko aldaketa eta zinetika ebaluatu zituen. Emaitzek aldaketa genotoxikoaren produktu gehiago sortzen direla adierazi zuten, nahiz eta konposatua ezabatu, edateko uretan arriskua egon daitekeela suposatuz [16]. Aldi berean, gizakiarentzat narritagarria izateaz gain, BP-3a itsas ingurumenaren kutsatzaile garrantzitsua da (2. irudia). Urteetan zehar, ikertzaile asko ozeanoetan sartutako eguzkitako krema kantitatea balioztatzen saiatu dira. 2015ean argitaratutako ikerketa batean, urtean 6.000 eta 14.000 tona bitarte askatzen dira koralezko arrezifeak dauden guneetan, horiek baitira helmuga turistiko ohikoenak uda-sasoian. Produktu gehienek beren osagaietan oxibentzona % 1-10eko ehunekoan daukatela kontuan hartuta, eragin toxikoak larriak izan daitezkeela ondoriozta daiteke [17]. 114 Ekaia, 2021, 40, 109-133 Ane Irakulis Arza, Laura Saenz del Burgo 2. irudia. GHS (Globally Harmonized System) arautegiaren arabera oxibentzonari dagozkion piktogramak [18]. 3.1. Oxibentzonaren eragin toxikopatologikoak koraletan Hawaii eta Birjina uharte estatubatuarretan BP-3aren eragin toxikopatologikoak ikertzeko asmoz, Downs eta kideek Stylophora pistillata koralaren larbetan eta kultibatutako zelula primarioetan zituen eraginak argitaratu zituzten. Koralen planula larben morfologia baldintza kontrolatuetan pepino-itxurakoa da, zooxantela mikroalga errenkadatan antolatuta duena. Planulak mugimendu ia konstantean daude, gorputz luzanga estaltzen duten zilioek bultzatuta. Planularen hazkuntza edo morfologia aldatzen bada, koralaren bizi-zikloan ere aldatzen da [17]. BP-3a agente fototoxikatzailea da, eta toxikotasun ezberdina eragiten du argitan edo ilunetan egotearen arabera. Hala, ezaugarri fototoxikatzailearen ondorioz eragin ez-desiragarriak argiarekin nabarmentzen direla ondorioztatu zen. Argitan zein ilunetan lau orduz BP-3aren eraginpean egonda, zilioen mugimenduaren murrizketa eta morfologiaren aldaketa adierazgarriak ikusi ziren. Egun eguzkitsu bateko argi-mailak 2000 μmol/ m2/s baino altuagoko erradiazio aktibo fotosintetikoa du, egindako ikerketan baino 5 aldiz altuagoa dena. Hala ere, egungo ingurumen-baldintzak aldatzen ari direla eta hainbat faktoreren mende dagoela kontuan hartu behar da [17]. Zooxantela nabarmenki gutxiago detektatu ziren BP-3 228μg/L kontzentrazioan. Argitan BP-3aren eraginpean jartzeak zooxantela algaren lesio zuzena eragin zuen. Hori gertatzearen interpretaziorik probableena mintz tilakoidea osatzen duten egitura molekularren estres fotooxidatiboaren induzioa da. Ilunpean, ordea, koralen zuritze-fenomenoa zooxantela sinbiotikoaren sinbiofagiaren ondorioz izan zen, hau da, koralaren zelula gastrodermalek zooxantela «digeritzearen» ondorioz. Gainera, erantzun zelular menderatzailea autofagia izanik, zelula mota guztietan mikroautofagosomak ugariagoak eta bakuolatutako gorputzak luzeagoak ziren. Erantzun horren alderdi bereizgarriena mintz bikoitz nuklearraren bereizketa izan zen, zelularen heriotza autofagikoaren ezaugarri klasikoa dena [17]. https://doi.org/10.1387/ekaia.21704 115 Eguzkitako kremen ekotoxizitatea BP-3a koralentzako genotoxikoa da, eta eragina argiarekin areagotzen da. DNA apirimidinikoaren (DNA AP) lesioak elkarrekintza oxidatiboari edo alkilazioei erantzunez gerta daitezke. DNAren kalteen pilaketak, koralen biltzean eta koral gazteen bizirauteko aukeretan eragina izateaz gain, ugalketarako esfortzuan eta batera mantentzearen arrakastan ere eragina du. Oxibentzonaren eraginetik onik ateratako planulak finkatu, eraldatu eta heldu kolonialetan eraldatu daitezke, baina agente estresatzaileei, hala nola itsasoko gainazalaren tenperatura igoerari, aurre egiteko zailtasunak izaten dituzte. Koraletako larbentzat, 139 eta 3100 ppb bitarteko kontzentrazio letal 50 (LC50) zehaztu zuten [17]. Oxibentzonaren esposizioaren ondoriozko planularen osifikazioa garapen endokrinoaren asalduraren kasurik arraroenetarikoa da. Ornodunen fisiologiari erreparatuz, estrogenoek, osifikazioan eta eskeletoaren mantenuan duten funtzioa dela eta, hezurren anabolismo eta katabolismoan izaten dute eragina. Hala, estrogeno-kontzentrazio altuetan eskeletoaren hiperosifikazioa jazo daiteke. Disruptore endokrino «klasikoekin» (tributiltina eta dioxina, adibidez), osifikazioa inhibituta dago. Bentzofenonek, ordea, estrogeno eta hartzaile aril hidrokarburoetan kontrako eraginak erakutsi zituzten: markatzaile estrogeniko «klasikoetatik» kanpo sailkatutako disrupzio endokrinoa induzitu zuten. Planularen osifikazioa neurtzeko metodo ezberdinak erabili ziren: alizarin tindaketa eta kalzeina (fluorexona) fluoreszentzia, besteak beste [17]. 4. EGUZKITAKO KREMEN ERAGIN ZURITZAILEA KORALETAN Koralen zuritzea deritzo koralekiko sinbiosian bizi diren eta kolorea zein elikagaiak ematen dizkien zooxantela (latinez zooxanthellae) mikroalgak galtzeari. Arazo horren jatorri nagusia aldaketa klimatikoa da, Lurreko tenperatura igotzean ozeanoa ere berotzen baita. Koralek, aldaketa txikiekiko sentikorrak direnez, estresatu, eta mikroalgak kanporatzen dituzte, eta duten kolorea galtzen. Tenperaturak altu mantenduz gero, koralak hil daitezke; hala ere, ez da zertan beti gertatu, baina gerta daitekeelako eta arriskuan dagoelako seinale garbia da [19]. Tenperatura-aldaketaz gain, UV irradiazio altuak, konposatu kutsatzaileak eta gaixotasun bakterianoak ere koralen zuritzearekin erlazionaturik daude. Danovaro eta al. lehenak izan ziren oxibentzonak (beste konposatu batzuekin batera) koralean duen eragin zuritzailea deskribatzen. Hainbat herrialdetako Acropora, Stylophora pistillata eta Millepora complanata koral-espezieak aztertu ziren, eguzkitako kremen 10, 33, 50 eta 100 μL/L itsasoko ur-kontzentrazioak aplikatuz. In situ egindako ikerketak TEMaren (Transmision Electron Microscopy) eta epifluoreszentziaren bidez neurtu ziren [14]. 116 Ekaia, 2021, 40, 109-133 Ane Irakulis Arza, Laura Saenz del Burgo 100 μL eguzkitako kremaren eragina tenperatura ezberdinetan (28 eta 30 ºC) aztertzeko, Acropora divaricata koralaren noduluak 24 orduz inkubatu ziren. Horien arteko ezberdintasunak aztertuz, zuritzea tenperatura altuagoan azkarrago gertatzen dela ondorioztatu zen; horrek eragin sinergikoa azaldu zuen (3. irudia). Bi tenperaturaren arteko aldea (2 ºC) txikia dela kontuan harturik, kolore-aldaketa oso nabaria dela ikus daiteke. Tratatutako koraletatik askaturiko mikroalgen pigmentu fotosintetikoak eta mintzaren osotasunaren galera TEMaren eta epifluoreszentziaren bidez aztertu ziren; eguzkitako kremek duten eragin zuritzailea nabarmendu zen [14]. 3. irudia. Eguzkitako kremen 100 μL kontzentrazioak A. divaricataren noduluetan duen eragina kontrolarekin konparatuz (A) eta tenperatura ezberdinetan, 28 ºC (B) eta 30 ºC (C) [14]. Eguzkitako kremek normalean 20 konposatu baino gehiago izaten dituztenez, horietatik 7 aukeratu eta aztertu ziren, BP-3a barne. Datuen artean hau lortu zen: konposatuen gehienek, 33 eta 50 ppm-ko kontzentrazioetan egonik, koralen zuritzea eta heriotza eragin zuten. Oxibentzonak, beste osagai batzuekin batera, aztertutako koraletan erabateko zuritzea eragiten duela erakutsi zuen, nahiz eta erabilitako kontzentrazioak baxuak izan (10 μg/L). Indiako Ozeanoan egindako bi ikerketatan (Itsaso Gorrian eta Andamango itsasoan), oxibentzonak, 33 eta 50 ppm kontzentrazioetan, hurrenez hurren, 24 eta 48 ordura erakutsi zuen eragin zuritzailearen hasiera. Gainera, 48 eta 96 ordura, % 86 eta % 93ko zuritze-tasak eta % 83-84ko zooxantelaren askapen-tasak lortu ziren [14]. Bestalde, eguzkitako kremek infekzio birikoetan duten eragina TEM analisien bidez aztertu zuten; eta zooxantela barruan eta inguruan birus antzeko partikulen (VLP) presentzia detektatu. Horrela, birusen infekzio lisogenikoak areagotzen direla (prokariotoen ziklo litikoak, eukariotoen in- https://doi.org/10.1387/ekaia.21704 117 Eguzkitako kremen ekotoxizitatea fekzio latenteen baliokideak) eta zuritze-fenomenoa tenperatura altuetan azkarrago gertatzen dela ondorioztatu zuten. Birusek gene-transferentzia horizontalean eta itsas ekosistemen energia zein materialak lortzeko bidean duten eragina kontuan hartuta, ziklo biogeokimiko orokorretan inplikazio garrantzitsuak dituzte. Bestalde, pestizidek, hidrokarburoek eta bestelako kutsatzaileek eguzkitako kremekin eragin sinergikoa izan dezaketela uste da; horrek koralen zuritzea areagotzen du [14]. Hurrengo hamarkadetan ozeanoaren azidotzearen eta tenperatura-igoeraren eragin sinergikoagatik koralen zuritzea nabarmenki igoko dela uste da [20]. Arazoaren larritasuna nabarmentzeko, 2005ean Amerikako Estatu Batuek arrezifeen erdiak galdu zituen Karibeko arrezifeen zuritze masiboaren ondorioz [21]. 5. BIOMETAKETA ETA BIOMAGNIFIKAZIOA Urarekiko, elikagaiekiko eta sedimentuekiko esposizio konbinatuagatik organismo batean gertatzen den produktu kimiko baten metaketa garbiari biometaketa deritzo. Hala, elikadura katean gorenen kokatuta dauden espezieek produktu kimiko guztiekin kontaktuan egoteko aukera gehiago dituzte (biomagnifikazioa). Biometaketa-ereduak produktu horien biomagnifikazioa hobeto ulertzeko tresna erabilgarriak dira. Iragazki ultramore gehienak, lipofilikoak diren heinean (uretan disolbagarritasun baxua), biotan eta gizakietan metatu, eta konposatuen pilaketa metabolizazio- edo iraizketa-prozesuak baino azkarrago eman daiteke [22]. UV iragazkien biometaketari buruz ikertzen lehenak Tsui eta taldea izan ziren; horretarako, 7 iragazki organiko eta 5 koral-espezie (62 lagin) aztertu zituzten. Lau aldetan eta sasoi ezberdinetan (hezea eta lehorra) lortutako kontzentrazio ezberdintasunak balioztatu, eta koraletako ehunen biometaketa-faktoreak (BAF) zehaztu zituzten [20]. Koral-laginen % 20k gainditu zuten, gutxi gorabehera, larbaren formaanormaltasuna eta heriotza eragiten dituen BP-3aren kontzentrazio-muga. Ehunetan detektatutako konposatu nagusia oxibentzona izan zen, eta, BP8arekin (bentzofenona-8, BP-3ren metabolitoa) batera, % 65 baino maiztasun altuagoan neurtu zen. Bi konposatu horien kontzentrazioak 1-38,4 ng/g ww eta 1,3-19,9 ng/g ww izan ziren, hurrenez hurren.BP-3aren I. faseko hidroxilazio eta desmetilazioaren ondorioz BP-8 metabolitoa eratzen dela adierazten dute jasotako antzeko balio horiek [20]. Konposatu organikoak koraletako ehun bigunetan soilik detektatu ziren, horien mailak kaltzio karbonatozko egituretan detekzio-limitea- 118 Ekaia, 2021, 40, 109-133 Ane Irakulis Arza, Laura Saenz del Burgo ren (MDL) balioen azpitik baitzeuden; horren arrazoia da konposatuen lipofilizitatea (logKow > 3) altuagoa dela. Horrela, biometatzeko gaitasuna dute, eta haien eragina maila trofiko baxuetako (muskuiluak) eta altuetako (arrainak eta izurdeak) itsas organismoetan ikusi izan da. Biometaketaren arrazoiak hobeto ulertzeko asmoz, BAF balioak kalkulatu ziren, koralen ehunetako iragazki-kontzentrazioa, inguruneko uretako kontzentrazioekin zatituz. Oro har, iragazkien biometaketa potentziala haien Kow balioekin erlazionaturik dago. Lortutako oxibentzonaren log10BAF balioak (2,21-3,01) aurretik Danio rerio zebra-arrainekin egindako ikerketan lortutako balioak (1,28-1,97) baino altuagoak izan ziren. Hala ere, ezberdintasun horiek espezie bakoitzaren xurgatze-, pilatze- eta metabolizatze-gaitasun ezberdinengatik ager daitezkeela kontuan hartu behar da [20]. Urte berean, Peng X eta kideak, metaketak biotan duen eragina eta ondoriozko ekosistema osoaren kaltea aztertzeko asmoz, 13 iragazki ultramoreren biometaketa- eta biomagnifikazio-ezaugarriak aztertu zituzten [23]. Sedimentuetatik konposatu kimikoen metaketa itsas biotan aztertzeko asmoz, biota-jalkin metaketa-faktorea (BSAF) kalkulatu zuten. Lortutako balioak 0,003 eta 2,152 bitartekoak izan ziren; batez besteko baliorik altuena (1,105) UV531 konposatuarena izan zen. Oxibentzonaren baliorik altuenak (43,4) Menippe mercenaria karramarroan detektatu ziren. Oro har, iragazki ultramoreak arrainetan ornogabeetan baino gehiago pilatu ziren. Organismoen elikatze-ohiturei erreparatuz, detritu eran (masa solidoa partikulatan deskonposatzea) elikatzen diren espezieek metaketa-maila altuagoak erakutsi zituzten [23]. Elikadura-katean konposatu kimikoen biomagnifikazio-potentziala deskribatzeko magnifikazio-faktore trofikoak (TMF) eta biomagnifikaziofaktoreak (BMF) erabili zituzten. TMF balioak 0,35 eta 1,70 bitartekoak izan ziren, baina gehienek 1 baino balio baxuagoak izan zituzten; seguruenik, biomagnifikatzen ez diren seinale. Hala ere, elikadura-kateko maila trofikoaren tartea (2,46-4,21) ikerketa honetan mugatua izan zela kontuan hartuz, TMF balioek ez dute biomagnifikazioa argitzeko balio askorik. Hala, Harpadon nehereus arrainetan eta antxoetan lortutako kontzentrazioak erabiliz, BMF balioak kalkulatu ziren, eta oxibentzonaren balioa (0,42) baxuenetarikoa izan zen [23]. Uretan identifikatu eta pilatutako BP-3aren kantitateak ez du soilik koraletan eragiten, baita uretako beste espezie batzuetan ere: alga berdearen garapen eta fotosintesiari eragiten dio, muskuilu gazteetan akatsak sortzen ditu, eta itsas trikuen immunitate-sisteman eta ugalketan kalteak. Gainera, izurdeen ehunetan metatu, eta hurrengo belaunaldiei igarotzen zaie. Arrain arrek emeen ezaugarriak garatzea eta emankortasun- eta ugalketa-murrizketa eragiten diete [24]. https://doi.org/10.1387/ekaia.21704 119 Eguzkitako kremen ekotoxizitatea Braush eta Rand, Daphnia magna (ornogabea) eta, Oncorhynchus mykiss eta Oryzias latipes (arrainak) aztertu zituen, eta haien LC50ak kalkulatu zituzten (1,9ppm, 749ppb eta 620ppb, besteak beste). Hala, iragazki ultramoreek arrainetan uretan baino pilaketa biologikoaren faktore hobea dutela ondorioztatu zuten [25]. Biometaketa- eta biomagnifikazio-parametroak balioestearen garrantzia azpimarratu beharra dago; ekosistemaren osasuna kaltetzeaz gain, iragazkien pilaketak gizakietan ere eragina duelako, itsas elikagaien kontsumoa dela eta. 6. TENPERATURA ETA OXIBENTZONAREN ERAGIN SINERGIKOA Gaur egun, aldaketa klimatikoarekin erlazionaturiko faktorerik adierazgarriena tenperatura-igoera da. Horrek eragile toxikoen banaketak eta organismoek horiei ematen dieten erantzuna alda ditzake. Muñiz-Gonzalez eta kideek egindako ikerketan, tenperaturaren eta estres kimikoaren eraginak BP-3aren eraginpean aztertu zituzten, Chironomus riparius larbak erabiliz. Horretarako, tenperatura ezberdinetan (18,5 eta 23 ºC), detoxifikazio-mekanismoekin, sistema endokrinoarekin eta estres-erantzunekin erlazionaturiko gene-mailak ikertu ziren. Hala, garapenean, homeostasia mantentzeko zelularen gaitasunean eta agente toxikoen desaktibazioaren kudeaketan tenperatura eta oxibentzonaren artean ematen den eragin sinergikoak sortutako eraginak aztertu ziren [26]. Detoxifikazioa, immunitate-sistema eta nerbio-sistemarekin erlazionatutako entzimen aktibitatea BP-3aren bioeraldaketa-mekanismoaren, infekzioen garapenerako erraztasunaren eta jarrera-aldaketen indikatzaile gisa aztertu ziren. Hala, organismoaren kaltea azpiorganismo-mailan aztertzeko asmoz, GST (Glutation-S-transferasa), PO (feniloxidasa) eta AChE (azetilkolinesterasa) entzimen jarduerak aztertu ziren [26]. Oxibentzonaren eta tenperaturaren eragina detoxifikazioko I fasean aztertzeko, P450 zitokromoaren bi generen (cyp4d2 eta cyp6b7) ARN mezularien (ARNm) mailak neurtu ziren. Zitokromo-familia berean tenperaturaren arabera (18,5 edo 23 ºC) erantzun ezberdinak izan daitezkeela aztertu zuten. Bestalde, aztertutako bi GST geneen jardueraren murrizketak, 24 orduko BP-3 10 eta 100 μg/L kontzentrazioan, detoxifikazio-mekanismoen gutxitzea ekarri zuen, hau da, glutationarekin (GSH) konposatua konjugatuz zelulak toxikoa kudeatzeko duen gaitasunaren murrizketa. Beraz, detoxifikazio-mekanismoen asaldurek I, II eta III faseetako geneen espresioaren aldaketa adierazi zuten [26]. Era berean, infekzio mikrobianoen aurrean, POaren jardueraren bidez, ur-jauzi proteolitikoak jartzen dira martxan, melanizaziora eta koagulaziora bideratuz. Lehen prozesuak, POaren beharra dauka, melanina sortzeko zauri eta inguruetan. Entzima horren aktibitatearen igoerak 100 μg/L-tan 120 Ekaia, 2021, 40, 109-133 Ane Irakulis Arza, Laura Saenz del Burgo 18,5 ºC-an aztertu ziren, baita 10 μg/L-an 23 ºC-an ere. Beraz, BP-3ak eta tenperaturak entzima horren aktibitatea areagotu dezakete; hartutako immunitatearen parte denez, honen erantzuna eraldatzen da. Horrez gain, AChE entzimaren jardueraren areagotzea 10 μg/L-an 23 ºC-tan nabarmendu zen; hori larbaren biziraupenerako arriskua zen [26]. Lortutako datuak aztertuz, oxibentzonaren eraginaren intentsitatea aldaketa klimatikoarekin erlazionatuta dagoela ondoriozta daiteke. Zenbat eta tenperatura altuagoa izan, orduan eta esanguratsuagoak dira emaitzak. BP-3aren eragina C. riparius-en larban azaltzearen garrantziak biomagnifikazioaren garrantzia azpimarratzen du. Bizi-zikloaren arabera (4. irudia), larba ingurune urtsuetatik azaleratu eta euli bilakatzen da. Euliak mundu mailako banaketa du eta, ondorioz, itsasoan jatorria ez duen beste animalia-espezie batek jan dezake. Uretan bizi denean, arrainek jan dezakete; horrek arazoa magnifikatzen du [27]. 4. irudia. Chironomus riparius-en bizi-zikloaren faseen irudikapena [27]. 7. OXIBENTZONA SAIHESTEKO ALTERNATIBAK Behin oxibentzonak koraletan duen eragin toxikoa aztertuta, itsas ekosistemarentzat eta gizakiarentzat seguruagoak izan daitezkeen konposatuen bilaketa beharrezkoa dela azpimarratu daiteke. Iragazkien eraginkortasuna baloratzeko asmoz, hainbat irizpide kontuan hartu behar dira. Uhin-luzeraren arabera, UV irradiazioa hiru bandatan sailkatzen da: UVA (320-400 nm), UVB (290-320 nm) eta UVC (200-290 nm). Hala, iragazkiek zer uhin-luzeratan jarduten duten, halako espektroa izango dute. Ekintza-mekanismoari dagokionez, iragazki organiko (kimiko) eta inorganikoak (mineralak) bereiziko dira (5. irudia). Eguzkitako kremek eritema prebenitzeko duten gaitasuna SPF (Eguzkiaren https://doi.org/10.1387/ekaia.21704 121 Eguzkitako kremen ekotoxizitatea babeserako faktorea edo, ingelesez «Sun Protection Factor») faktorearen bitartez adierazten da; horretarako, UVBaren aurkako babesa neurtzen da. Iragazki eraginkorrenak espektro zabalekoak dira, uhin-luzeraren tarteak banda ezberdinetan adierazten dituztenak [30]. Iragazki organikoei (BP-3) dagokienez, A eta B motako UV izpiak xurgatu ditzaketen arren, gehienek B motakoak soilik xurgatzen dituzte. Haien ekintza xurgagarria itzulgarria denez, molekula berak egin dezake behin eta berriz bere ekintza [28]. Normalean, iragazki organikoek (oxibentzona salbu [29]) mineralek baino fotoegonkortasun txikiagoa dute; ondorioz, fotolisia eta oxigenoaren erradikal askeak sortzen dira, eta toxikotasuna eragiten dute. Gehien erabiltzen diren iragazki mineralak zink oxidoa eta titanio dioxidoa dira; nanopartikula eran administratzen dira azalaren zuritze-efektua saihesteko asmoz. Izpiak azaletik xurgatu, sakabanatu eta islatu ditzakete; beraz, haien ekintzaren ondorioz, UV estaldura zabalagoa eta SPF altuagoa izatea ahalbidetzen die [28]. 5. irudia. Iragazki ultramore organikoen (ezkerra) eta inorganikoen (eskuina) ekintza [30]. Espektro zabaleko (UVA) testa ea produktu baten uhin-luzera kritikoa gutxienez 370 nm-koa den neurtzen duen metodo analitikoa (in vitro) da. Gutxieneko horrek ultramore aldeko kurbaren azpiko azalera totalaren % 90 adierazten du. Beraz, uhin-luzera kritikoa oinarri hartuta, UVA izpien babeserako eraginkorrenak abobentzona, titanio dioxidoa eta/edo zink oxidoa dira. Guztietatik, zink oxidoak ditu ahultze-ultramore (290-400 nm) eta muturreko xurgatze (290-385 nm) onenak: UVB espektroaren % 100 eta UVAren % 95 estaltzen du [31]. 7.1. Eguzkitako kremen FDAren erregulazioa Azken 40 urteetan, FDAk (Food and Drug Administration) eguzkitako kremen konposatuen erregulazioa egin du; osagaien segurtasunaren ara- 122 Ekaia, 2021, 40, 109-133 Ane Irakulis Arza, Laura Saenz del Burgo bera, hiru kategoriatan sailkatu ditu. I. kategorian, produktu seguru, eraginkor eta ondo etiketatuak batzen dira; adibidez, titanio dioxidoa (Ti2O) eta zink oxidoa (ZnO), % 25etik gorako kontzentrazioan era seguru eta eraginkorrean erabili daitezkeelako32. II. kategoriak kontrako ezaugarriak dituzten osagaiak batzen ditu, hau da, seguru eta eraginkorrak ez diren osagaiak. Bukatzeko, III. kategoriari dagokionez, kategoria horretako konposatuen datu osagarriak beharrezkoak direnez, haien erabilera segurua ez dela ondorioztatzen da, eta arriskutsutzat har daiteke; adibidez, oxibentzona konposatua. Gehien erabiltzen diren konposatuak nanopartikula-mailako (< 100 nm) ZnO eta Ti2O dira; toxikotasun esanguratsuagoa dute itsas ekosistemarentzat eta gizakiarentzat mikrotamainakoek baino. UVA blokeatzeko eraginkortasun txikiagoa dute, eta erradikal askeak askatzeko gaitasuna. EPAk argitaratutako berrikuspen bibliografikoan, nano-Ti2O-ak arrainetan erakutsi du eragin nabarmenena, eta ZnO, arrainetan ezik, arrezifezko uharrietan ere agertzen dira. Kontzentrazio altuetan, koralen zuritzea eragiteko gai da, zink ioi toxikoagotan eta oxigeno erradikaletan banatzeko ahalmena duelako [33]. Beraz, mikroneurriko ZnO-ak eta Ti2O-ak (0,1-10 μm edo 10010.000 nm zabaleran) azalean hobeto mantentzeko eta itsas ingurunean ez sartzeko gaitasun handiagoa dute. Gainera, partikula horiek ez dira azala edo hesi hematoentzefalikoa zeharkatzeko gai [17]. 2019ko otsailean, FDAk proposatutako eguzkitako kremen erregulazioaldaketak, bi konposatu seguru eta eraginkor horiek aipatzeaz gain, azido aminobentzoikoa (PABA) eta trolamina salizilatoa deskribatzen ditu ez hain seguru eta eraginkortzat. Gainerako 12 konposatuei buruz (BP-3a barne), segurtasunaren inguruko informazio gehiago beharrezkoa da. Dosifikaziomoduari dagokionez, aerosola, olioa, lozioa, krema, gela, koipea, orea, pomada eta barrak, seguru eta eraginkortzat deskribatzen ditu. Hala ere, aerosolen administrazioaren ondorioz hondarrean gera daitekeen krema itsasoratzea erraza denez, erabilera segurua zalantzan jartzen hasi da [34]. Horrez gain, FDAk SPF maximoa 50+-etik 60+-era igotzea proposatzen du. Faktorea 15 edo altuagoa dutenak espektro zabalekoak izatea eta SPFa igotzen den heinean babeserako espektro zabala areagotzea eskatzen du. Etiketaren aurrealdean osagai aktiboen zerrenda alfabetikoki gehitzea proposatzen du. Horrez gain, SPFa 15etik beherakoa dutenek «Azaleko minbizia/azalaren zahartzea alerta begiratzea» aurrealdean izan behar dute. Tipografia- eta kokapen-aldaketak beharrezkoak dira urarekiko erresistentzia, espektro zabala eta SPFa nabarmentzeko. Bukatzeko, FDAk ez ditu seguru eta eraginkortzat hartzen [34] eguzkitako kremen eta intsektuak uxatzeko produktuen konbinaketak. Nahiz eta FDAk konposatu horiek onartu, nanopartikula-tamaina izatearen ondorioz, segurtasunaren inguruko hainbat arazo aztertu dira34. Ho- https://doi.org/10.1387/ekaia.21704 123 Eguzkitako kremen ekotoxizitatea rregatik, Bernstein eta taldeak silikato, polialkilsilseskioxano, eta polidimetilsiloxano frakzioz osaturiko geruzarekin estali zituen ZnO-a eta Ti2O-a eta gisako konposatuak, eta horien segurtasuna aztertu. Konposatu horiek fotoegonkortasuna handitzen dute, eta energia-iturriekiko interakzioan jardutean sortutako erreaktibitatea murrizten. Gainera, antioxidatzaileekin formulatuz gero, erradikal askeen hedapena ere murrizten da. Topikoki erabiltzen diren agente antioxidatzaile horien artean, C bitamina, kerzetina, Aloe vera, silimarina, kromanoa, te berdearen erauzkina, ginsenga eta Polypodium leucotomos erauzkina segurutzat hartu dira [35]. Formulazio horiek SPF/PA (photoaging edo fotozaharkitzea) balio maximoak eskaintzen dituzte, eta uraren eraginpean 40-80 minutu bitarteko babesa. Hala, iragazki mineraletan oinarrituriko konposatu geruzatuak gizakiaren osasuna babesteko baliogarriak izateaz gain, ingurumenarentzat (koralezko uharriak barne) ekologikoak direla ondorioztatu zen [35]. 7.2. Antioxidatzaile naturalak UV irradiazioek (UVR) bi mekanismo ezagunez sortzen dute azalean kaltea: zuzenean, biomolekulen energia-absortzioaren bidez edo, zeharka, oxigenoaren espezie erreaktiboen (ROS) eta nitrogenoaren espezie erreaktiboen (RNS) ekoizpena areagotuz. Konposatu antioxidatzaileek azalari gaitasuna ematen diote babesteko duen barne-gaitasuna hobetzeko eta ROS molekulak neutralizatzeko. Landareek ezaugarri antimutageniko eta antikartzinogenikoak dituzte, hanturaren kontrako eraginaren, erantzun immunearen eta detoxifikazioaren estimulazioa sustatzen dutelako. Gainera, antioxidatzaileen modulazioaren eta gene espresioaren aldaketan ere parte hartzen dute [36]. Horregatik, konposatu natural horiek, haien erabilerak osagai kimikoen murrizketa ekar dezakeenez, alternatiba gisa erabil daitezke. Melatonina zianobakterio, alga eta hainbat landaretan (intxaurrondo, baba, onddo eta Scutellaria biacalensis) aurkitzen den konposatua da. Hantura bitartekarien modulazioaren bidez, eragin fotobabesgarria erakutsi du. ROS molekulak potentzia handiz harrapatu, eta zelularen kalte eta hantura prebenitzeko gaitasun antioxidatzailea lortzen du. Horrez gain, melatoninaren metabolitoa den 4-hidroximelatoninak eragin antioxidatzaile indartsuagoa daukala ikusi da. Ikerketek frogatu dute UVBekiko esposizioaren ondoren ROS-ekoizpenaren murrizketa eragiten duela. Honekin batera, p53 espresioaren areagotzea, DNAren konponketa eta CPD (ziklobutano pirimidin dimeroak, eragin kartzinogenikoaren ondoriozko mutazioak) eraketaren murrizketa eragiten ditu. Nahiz eta mekanismoa ez den guztiz ezaguna, gehiegizko ROS-presentzian Nrf2-a (ingelesez, nuclear factor erythroid-derived 2-like 2) aktibatzearen ondorioz ager daitekeela uste da [36]. 124 Ekaia, 2021, 40, 109-133 Ane Irakulis Arza, Laura Saenz del Burgo Tea, mahatsaren erauzkinak edo gisako landare-jatorria duten polifenolek UVBaren eraginezko kartzinogenesi eta hanturaren kontrako babesa erakutsi dute. Tearen polifenolen mekanismo fotobabeslea UVBek eragindako immunoezabapen lokal eta sistemikoa saihestearen bidez sortzen da. Gainera, polifenolek hidrogeno peroxido (H2O2) eta oxido nitriko dermiko eta epidermikoen ekoizpena murrizten dute. Bestalde, mahatsaren erauzkinaren bidez, erresberatrola (konposatu polifenolikoa) lortzen da. Konposatu horrek COX-2-a (ziklooxigenasa-2) inhibituz, ornitina deskarboxilasa inhibituz, eta H2O2-aren eta lipidoen peroxidazioa murriztuz lortzen ditu eragin babesleak. Hala, ezaugarri antioxidatzaileak, minbiziaren kontrakoak eta hanturaren aurkakoak dituen agentetzat jotzen da. Ikerketek erresberatrolak UVAek eragindako estres oxidatiboa ahultzen duela ondorioztatu dute, Keap1 proteinaren atzera-erregulazioa dela medio [36]. Kerzetina (flabonoidea) landareen pigmentuetan aurkitzen den konposatu polifenolikoa da. Ezaugarri antioxidatzaileak, hanturaren kontrakoak eta antikartzinogenikoak ditu. Egituran dituen hidroxilo taldeei esker eragin antioxidatzaile indartsua dauka [36]. Honokiola Magnolia generoko hainbat landaretatik isolatzen den konposatu bifenoliko hidroxilatua da. Hainbat ezaugarri farmakologiko ditu: antioxidatzaile, hanturaren aurkakoa, antiangiogenikoa, antikartzinogenikoa eta antibakterianoa. Horrez gain, melanometan eragin antineoplasikoak dituela erakutsi du. Eragin fotobabesleari dagokionez, izpi UVek eragindako inmunoezabapena deuseztatzeko gaitasuna du: COX2-a inhibitzen du, eta, ondorioz, PGE2-a ekoizten da [36]. Apozininari dagokionez, Picrorhiza kurroa landarearen sustraietatik erauzitako konposatua da. NADPH oxidasaren (NOX) aktibitatearen inhibitzailea da; ondorioz, ROS-ekoizpena ere blokeatzen du. NOX2 inhibitzaile horren aktibitatea NADPH oxidasa konplexuaren eraketa blokeatzean agertzen da [36]. Aloe vera hostoen erauzkinek hainbat konposatu aktibo dituzte: proteinak, mineralak, karbohidratoak eta bitaminak. Egindako ikerketetan ikusi da UVAek eragindako erredox desoreka eta lipidozko mintzaren oxidazioa murrizten dituela. Horrez gain, zelulen biziraupen orokorra areagotzeko gaitasuna erakutsi du. Topikoki erabiltzeko, Aloe vera eta kurkumina enkapsulatzean eragin antioxidatzaileak hobetzen dira. Kurkuminak (turmerikoa) ARNm mailan UVBek induzitutako TNF-α inhibitzeaz gain, MMP-1en (matrize-metaloproteinasa-1) espresioa keratinozito eta fibroblastoetan murrizten du [36]. Liu eta taldeak egindako ikerketan, fibroblastoetan UVAek eragindako fotozaharkitzearen babeserako gaitasuna duela ondorioztatu zen [37]. Astalikardu edo Silybum marianum landaretik erauzten diren konposatu ohikoenak (osagai aktibotzat jotzen direnak) silibinin A eta B dira. https://doi.org/10.1387/ekaia.21704 125 Eguzkitako kremen ekotoxizitatea Konposatu horiek DNA konpontzeko duten gaitasuna dela-eta, larruazaleko minbiziaren prebentziorako agente eraginkorrak izan daitezkeela uste da36. Hala, UVBek eragindako larruazaleko kartzinogenesiaren prebentzioan duen eraginkortasuna frogatu da. Silibininak, topikoki aplikatuta, saguen biziraupena 3-4 aste luzatzen duela erakutsi du. Artikuluan, silibininaren ekintzan p53-ak lesioen ezabapenean daukan garrantzia azpimarratu da. Hala ere, silibininaren ekintza NER bidean (nukleotidoen bereizketaren konpontze bidea; UVBek eragindako DNA-kaltearen konponketarako bide nagusia) p53arekiko independentea dela ondorioztatu da [38]. 7.3. Mikosporina motako aminoazidoak Egungo hainbat kezka direla eta, oinarri naturaleko konposatuak aztertzen hasi dira. Itsas organismoek mikosporina motako aminoazidoak (MAA) erabiltzen dituzte babes kimiko gisa. Ziklohexenimina-nukleoarekin edo ziklohexenona-eraztunarekin osatuta daude eta hainbat talde funtzional dituzte. Ikertzaileek konposatu horien (sinorina, gadusol, palitina) lotura konjokatu bikoitzek eguzkiarekiko babesa ematen dutela uste dute, energia altuko UVRak xurgatzeko eta bero gisa askatzeko gaitasuna baitute. Ezaugarriei erreparatuz, pisu molekular baxua dute, uretan disolbagarriak dira, eta argiaren edo beroaren eraginpean egonkorrak. Horregatik, eguzkitako kremen konposizioan osagai gisa erabiltzeko aztertzea interesgarria izan daiteke [39]. Porphyra umbilicalis alga gorritik erauzitako sinorinaz osaturiko kremak Europako bi enpresek saltzen dituzte jada. Hala ere, alga-espezie horiek denbora luzea behar dute batuak izan aurretik, eta, beraz, ikertzaileek, alternatiba gisa, sinorina ekoizten duen zianobakterioa diseinatu dute. Fischerella zianobakterioaren genoma aztertu zuten, eta gene horiek Synechocystis zianobakterioan gainadierazi zituzten, bi astetan nahikoa den sinorina kantitatea ekoizteko gai dena. UVB izpien eraginpean, sinorinadun zianobakterioaren zelulek hazkuntza hobea izan zuten; horrek konposatuak babesa ematen duela adierazten du [39]. Bestalde, ikertzaile batzuek aurkitu dute ornodun batzuek, hala nola zebra-arrainak, gadusol izeneko konposatua ekoizten dutela, aurretik azaldutako osagaiak bezala UVB izpietatik babesten duena. Diseinatutako legamian gadusolarekin erlazionatutako geneak txertatuz, zelulen UVB argiarekiko sentikortasuna murriztu zuten. Ordenagailu bidez eginiko eredua erabiliz, UV babeserako MAAren konposatu guztiz beharrezkoen eskema osatu zuten. Aminoziklohexenimina nukleoaren ezaugarriek gadusola eguzkitako kremen konposatu egokia egiten dute; UV-xurgapen indartsuaren eta argiaren eraginpean egonkor mantentzearen ondorioz [39]. Palitina deituriko MAA Chondrus yendoi alga gorritik erauzitako konposatua da, urte osoan zehar batu daitekeena. Gainera, laborategian hazi- 126 Ekaia, 2021, 40, 109-133 Ane Irakulis Arza, Laura Saenz del Burgo tako giza larruazaleko zeluletan UVAek eta UVBek eragindako kalteetatik babesten dute [39]. Alga-espezie askok MAA konposatuak ekoizten dituztenez, haien eragin fotobabeslea UVak xurgatzeko propietateen ondorio da. Corallina pilulifera alga gorriaren metanol erauzketak ekintza antioxidatzaile indartsua agertu du UVAek eragindako estres oxidatiboaren kontrako babesean. Gainera, MMP-2 eta -9 espresioaren murrizketa eragiten duela ikusi da. Ecklonia cava alga marroiari dagokionez, polifenoletan aberatsa denez, estres fotooxidatiboaren kontrako eragin babesgarria dauka [36]. 7.4. Konposatu glukosinolatoak eta deribatuak Itsasoko organismoez gain, zelaietako belarraren loreak ezaugarri aproposak erakutsi ditu eguzkitako kremen konposatu bezala erabiltzeko. Landarearen olioa xanpua eta produktu edergarriak egiteko erabiltzen da. Olioa erauzteko prozesuak haziz osatutako «irina» uzten du, landare-hondakin ugariz osaturik dagoena. Irin hori glukolimnantina konposatu glukosinolatoaren iturri garrantzitsua da [39]. Aldez aurretik aztertutako glukosinolato deribatuen (sulforafanoa, adibidez) ezaugarri fotobabesgarriak kontuan izanik, ikertzaileak glukolimnantinaren deribatuek propietate bera duten aztertzen hasi dira. Sulforafanoa brokolian aurkitzen den antioxidatzaile naturala da; ezaugarri antikartzinogeniko, antidiabetiko eta antimikrobianoak ditu. Landarearen erauzkinak topikoki aplikatutako saguetan UVRek eragindako hanturaren eta edemaren kontrako babesa agertu du. Erauzkinak ematen duen babes hori, Nrf2 aktibazioaren eta ondoriozko fase 2ko entzima antioxidatzaileen erregulazioaren ondorio dela ondorioztatu da [39]. Carpenter eta taldeak eginiko ikerlanean, Limnanthes alba zelaietako belarraren 3-metoxibentzil isotiozianato (MBITC) eta 3-metoxifenil azetonitrilo (MPACN) deribatu glukosinolatoak aztertu ziren. Lehen aldiz, deribatu horien ezaugarri fotobabeslea azaldu zen; UVBek eragindako DNA- kaltea, proliferazioa eta MMParen espresioa murrizten dituztela ondorioztatu zen. Gainera, MBITCak (baita sulforafanoak ere) eragindako MMP-1 espresioaren inhibizioak azalaren zaharkitzearen prebentzioan jardun dezakeela ondorioztatu da. Larruazaleko minbiziaren inbasio eta metastasien prebentzioa MPACNak MMP-3aren espresioa inhibitzeko duen gaitasunari egotzi zaio. Hala, konposatu horiek fotozaharkitzearen eta fotokartzinogenesiaren prebentziorako erabilgarriak izan daitezkeela ondorioztatu da [40]. Bi konposatu horiek (MBITC eta MPACN) ekintza-mekanismo ezberdinak dituzte. MBITCak keratinozito primarioen proliferazioa inhibitzen du, ondoriozko zitotoxizitatea emanez. Kontuan hartu behar da eragina dosiaren mendekoa dela: zenbat eta kontzentrazio altuagoa izan, orduan eta eragin toxiko handiagoak izaten ditu. Zelulen galera orekatzeko, proliferazio- eta ezberdintze-prozesuak areagotzen dira; areagotze hori ETaren (epitelioaren https://doi.org/10.1387/ekaia.21704 127 Eguzkitako kremen ekotoxizitatea lodiera) eta PCNA+ (proliferazioan dauden zelulen antigeno nuklearra) zelula epidermikoen gehiagotzean islatuta dago. Horregatik, MPACNaren eta MBITCaren kontzentrazio-tarte egokia aukeratzea garrantzitsua da. Hala, eragin onuragarri maximoak eta eragin ez-desiragarrien ezabatzea lortzen dira. Nitrilo deribatuak, ordea, ez du eragin zitotoxikorik erakutsi [40]. 8. OHITURA-ALDAKETAK ETA BIZTANLERIAREN HEZIKETA Urteetan zehar, larruazaleko minbizien tasa handitzearen kausa nagusia gizakiaren jokabidea dela uste izan da. Ekintza gehiago kalean egiteak eta eguzkia hartzeko ohitura berriek gehiegizko esposizioa ekar dezakete. Askok kolore beltzarana edertasun- eta osasun-sinbolotzat hartzen dute, izan ditzakeen ondorio larriak aintzat hartu gabe. Eguzkitako kremen erabilera neurriz erabiltzeko eta aldi berean larruazala osasuntsu mantentzeko asmoz, FDAk biztanleriak jarraitzeko zenbait aukera proposatu ditu. Alde batetik, eguzkiak gogorren jotzen duen orduetan (eguerdi aldera) gerizpean jartzea gomendatzen da; aterkiaren azpian, adibidez. Halaber, eguzkirako kapelak eta larruazala babesteko arropa luzeak janzteak eguzkitako kremak erabili beharra murrizten du, ageri diren gorputz-ataletan baino eman behar ez delarik krema. Eguzkitako betaurrekoek eguzki-izpietatik babesten gaituzte, begietan arazoak sortzea saihestuz. Hala, eguzkitako kremen erabilera murriztu daiteke, eta konposatuak itsasora sartzea ekidin [34]. Aurretik azaldutako ohitura-aldaketez gain, zenbait erakundek argitaratutako gidaliburu praktikoan, eguzkiaren mundu-mailako UV indizea (IUV) definitzen da; haren bidez, lur-azalean UV irradiazioak duen intentsitatea neurtzen da. Indize horren balioa zenbat eta handiagoa izan, hainbat eta aukera gehiago daude larruazaleko eta begietako lesioak pairatzeko, eta lesioak azkarrago ager daitezke. Horregatik, biztanleria indizearen inguruan heztea babes egokirako garrantzitsua da, UV izpien eragipean egoteak dakartzan arriskuen kontzientzia handitzeko. Horretarako, IUVen aurkezpen grafiko edo piktogramen bidez, IUV kontzeptua ulertzen lagundu dezakete [41]. Osasunarentzat eragin ez-desiragarriak izateko arriskua UVarekiko esposizio jarraituen ondoriozkoa izan daitekeela azpimarratu behar da. Horregatik, egunean eguneko eguzki-esposizioa aisialdian jasotakoa bezain garrantzitsua da. Hala, biztanleriak eguzkitan emandako denbora murriztuz gero, osasunarriskuak eta horrek dakarren eguzkitako kremen erabilera murriztu daitezke. Gidaliburu honetan, UV irradiazioaren eta horren eraginen inguruko ohiko sineste faltsuak azaltzen dira (1. taula). Mito hauen adibidetzat, kolore beltzarana osasuntsua dela gizakiarentzat: irradiazioek sortutako kalteen kontrako organismoaren defentsarako mekanismoa da, eta ez da gi- 128 Ekaia, 2021, 40, 109-133 Ane Irakulis Arza, Laura Saenz del Burgo zakiarentzat osasuntsua. Beste ohiko mitoen adibide, egun hodeitsuetan larruazala ezin daitekeela erre: egun hodeitsuetan, UV irradiazioen % 80k dentsitate baxuko hodeiak zeharkatu ditzake; beraz, horietan ere erretzeko arriskua badago, nahiz eta berotasuna ez sentitu. Adibide horiek bezalako mitoei aurre eginez, eguzki-izpien babeserako ohiturak alda daitezke [41]. Horrez gain, umeentzat gomendio bereziak aipatzen dituzte, arrisku handiko taldea osatzen baitute. Haurtzaroko esposizio luzeak gerora lurrazaleko minbizia izateko arriskua handitu dezake, eta begietan kalteak sor ditzake, umeek azal eta begi sentiberak dituztelako. Beraz, haur eta gazteak eguzkitik babestea ezinbestekoa da41. 1. taula. UV irradiazioaren arriskuak: mitoak eta errealitateak [41]. MITOAK ERREALITATEAK Kolore beltzarana osasungarria da. Kolore beltzarana UV irradiazioak eragindako kalteen aurka organismoak daukan defentsarako mekanismoa da. Kolore beltzaranak eguzkitik babesten gaitu. Azal argia duten pertsonetan, kolore beltzaranak babes eskasa ematen du: SPF 4k adinakoa. Egun hodeitsuetan ez gara erretzen. UV irradiazioen %80k hodei ez oso dentsoak zeharkatu ditzake. Are gehiago, atmosferako lanbroak UV irradiazioen esposizioa areagotu dezake. Uretan ez gara erretzen. Urak UV irradiazioen kontrako babes minimoa eskaintzen du. Gainera, uraren islak esposizioa areagotu dezake. Neguan, UV irradiazioak ez dira arriskutsuak. Orokorrean, neguko hilabeteetan UV irradiazioak murrizten dira. Hala ere, elurraren islapenak guztizko esposizioa bikoiztu dezake, altitude altuetan bereziki. Udaberri hasieran, tenperaturak baxuak baina eguzki-izpiak pentsatu baino indartsuagoak baitira, zuhurrago ibiltzea gomendatzen da. Krema babesleek eguzkitan luzeagoz egotea ahalbidetzen dute. Eguzkiaren babeserako kremak ez dira eguzkitan egoteko esposizio-denbora luzatzeko erabili behar, baizik eta ezinbesteko esposizioa dagoenean babesa areagotzeko. Neurri handi batean, kremek eskaintzen duten babesa azalean ondo aplikatzearen mende dago. Eguzkia hartzean aldizkako atsedenaldiak egiten baditugu, ez gara erretzen. UV irradiazioarekiko esposizioa egunean zehar pilatzen da. Norberak eguzki-izpien berotasuna ez badu sentitzen, ez gara erretzen. Eguzki-izpiek eragindako erredurak UV izpi hautemanezinekiko esposizioaren ondoriozkoak dira. Efektu termikoa eguzkiaren irradiazio infragorrien ondoriozkoa da; ez UV irradiazioen ondoriozkoa. https://doi.org/10.1387/ekaia.21704 129 Eguzkitako kremen ekotoxizitatea 9. ONDORIOAK Koralezko arrezifeak biodibertsitate ugaria batzen duten ekosistema dibertsoenetarikoak dira, eta egungo hainbat faktorek mehatxatzen dituzte. Arrisku horien artean, klima-aldaketak eragindako tenperaturaren igotzea azpimarratzen da. Tenperatura-igoera horrek, gizakiak eguzkitako kremak erabiltzea nabarmenki areagotzeaz gain, krema horiek koraletan duten eragina ere handiagotzen du. Eguzkitako kremen erabilera larruazala UV izpietatik babesteko beharrezkoa da. Krema osatzen duten konposatuen eraginen artean, BP-3aren eragina behar da azpimarratu, hainbat herrialdetan sortu duen eztabaida dela eta. Nahiz eta ikerketa gutxik jasotzen duten zer eragin duen BP-3ak koraletan, konposatu hori duten eguzkitako kremak debekatzeko hainbat arrazoi daude. BP-3ak koraletan toxikotasuna eragiteko duen gaitasuna inguruneko hainbat faktoreren mende dago: erabilitako koral espezie ezberdinak, substantzia toxiko mota, tenperatura, pHa, argia eta pertsona bakoitzaren osasuna. Horregatik, lortutako datuen parekotasuna aintzat hartu behar den arren, faktoreek aldakortasuna eragiten dute. Lortutako biometaketa- eta biomagnifikazio-balioekin koral-espezieetan ikerketa gehiago egin behar direla ondorioztatu daiteke; konposatuek elikadura-katean zehar migratzeak ekartzen duen guztizko arriskua baloratu ahal izateko. Gizakion larruazala UV izpietatik babestearen eta itsas ekosistema bizirik mantentzearen arteko oreka lortzea beharrezkoa da. FDAk seguru eta eraginkortzat deskribaturiko konposatuak ZnO eta Ti2O iragazki mineralak dira; hala ere, nanopartikula-tamainan azaltzen direnean, hainbat eragin toxiko dituztela erakutsi dute. Horregatik, geruzarekin estaliz gero, segurtasuna areagotu dezaketela aztertu da. Gainera, agente fotobabesle gisa jokatzen duten antioxidatzaile naturalak gehituz gero, eraginkortasuna eta segurtasuna are gehiago nabarmendu daitezke. Beraz, konposatu horiekin osaturiko formulazioa BP-3a ordezkatzeko aukera izan daiteke. Bukatzeko, MAAen eta konposatu glukosinolatoen zein deribatuen babes-ezaugarriak aproposak diren arren, bi konposatuen konbinaketen arteko eragin sinergiko onuragarriak eta koraletan izan ditzaketen eragin toxikoak aztertzea beharrezkoa da. Konposatuek jatorri naturala duten arren, seguruak diren ala ez bermatzea ezinbestekoa da, eta, beraz, beharrezkoak diren probak egitea. Oxibentzonak itsas ekosisteman duen toxikotasuna jakinda eta toxikotasun hori saihesteko erabili daitezkeen aukera ezberdinak balioztatuta, lanean zehar aipatutako osagai ezberdin horiek sakonago aztertzeko beharra azpimarratu behar da. Horrez gain, biztanleriak eguzkiarekiko esposiziotik babesteari buruzko informazioa jaso eta ohiturak aldatu beharra azpimarratzen da. Mundu-mailako kontzientziak ekosistemen suntsiketa gelditzea ekar dezake, eta, ondorioz, klima-aldaketa moteltzea.
science
addi-68a03ba2ba5a
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/54190
Forma-memoria poliuretano biobateragarriak
Sierra, Saioa; Veloso Fernández, Antonio
2021
274 ekaia, 2021, 40, 273-289 Saioa Sierra, Antonio Veloso 1. Sarrera Plastikoak zenbait arlotan erabiltzen diren materialak dira, eta biomedikuntzan gero eta gehiago ari dira erabiltzen. arlo horretan, plastikoak oso erabilgarriak dira protesiak egiteko; gainera, metalezko protesiekin konparatzen baditugu, plastikozkoak merkeagoak dira, eta askoz errazago prozesatzen dira. Hala ere, gure gorputzean plastiko bat sartzeko, beharrezkoa da biobateragarria eta ez-toxikoa izatea. Beraz, ezinbesteko erronka da biobateragarriak eta ez-toxikoak diren plastikoen ikerketa bermatzea. Forma-memoria ezaugarria duten polimeroek, kanpoko estimulu baten ondorioz, forma aldatzeko gaitasuna azaltzen dute. Ezaugarri horrek aplikazio askotarako erabilgarriak izatea eragiten du; hala nola, medikuntzaren esparruan. Horien artean forma-memoria poliuretanoak daude, eta, azaltzen duten forma-memoria ezaugarri hobeezinei esker, erabilienak dira. Horrela, gaur egun asko erabiltzen diren konposatuak dira poliuretanoak (PU), eta aztertu da hurrengo urteetan gehiago erabiltzen jarraituko dela, ingurumena errespetatzeko eta ez kaltetzeko eskaintzen duten aukera dela eta [1]. Lan honetan, forma-memoria duten poliuretano biobateragarrietan sakonduko dugu. Lehenengo, forma-memoria zer den eta nola agertzen den aztertuko da. Horretarako, azterketa termomekanikoa (TMa) erabiliko da. ondoren, biobateragarritasun kontzeptuak zer esan nahi duen aztertuko dugu. Kasu horretan, bideragarritasun zelularra aztertuko da bromuro 3(4, 5 dimetil-2-tiazoil)-2,5-difeniltetrazolikoaren (MTT) erredukzioaren bidez. azterketa horietan lortutako emaitzak aztertuta, lagin horiek biomedikuntza-aplikazioetan egokiak diren ala ez zehaztuko da. 1.1. Forma-memoria Forma-memoria efektua gauzatzean, lehenengo materiala hasierako formatik (hau da, behin betiko formatik) behin-behineko forma batera eraldatzen da indar baten eraginez. ondoren, soilik kanpo-estimuluaren ondorioz, materialak behin betiko forma berreskuratzeko gaitasuna azalduko du. Forma-aldaketa eragiteko kanpo-estimulu ugari daude —hala nola, termikoa, kimikoa, erradiazioa, pH-aren aldaketa, magnetikoa, elektrikoa edota foto-indukzioaren bidez ematen direnak—, eta termikoa da ohikoena. Polimeroaren egituraren eta konposizioaren araberakoak izango dira horiek [2]. 1. irudian, forma-memoria efektuaren eskema orokorra ikus daiteke. Termoinduzitutako efektua materiala beira-trantsizioko tenperaturaren (glass transition temperature, Tg) gainetik eta azpitik berotzean eta/ 276 ekaia, 2021, 40, 273-289 Saioa Sierra, Antonio Veloso mugikortasuna azalduko dute, konposatuaren deformazioa ahalbidetuz. Tenperatura trantsizioko tenperaturatik jaistean, kate horietan egitura erdikristalinoak eratuko dira, eta horiek egonkor mantenduko dute behin-behineko forma. gainera, tenperatura jaitsi egingo denez, kateek ez dute mugitzeko gaitasunik izango, eta ezingo da hasierako formara itzuli. Egoera horretan, kateen ordenamendua handitu egingo da, eta entropia txikitu. Berriro tenperatura handitzen denean (T > Tg), kateek mugikortasuna berreskuratuko dute, eta materialak hasierako forma berreskuratzeko joera azalduko du. Entropia handiagoko egoerara bueltatuko da; hau da, energia gutxieneko eta egonkorreneko formara [3, 4]. Polimeroaren egitura kimikoa eta morfologia kontrolatzean eta deformazio-pausoan baldintzak optimizatzean, hobetu daiteke forma-memoriaren etekina [5]. T < Tg Behin betiko forma T > Tg Kateek mugikortasun Kateek mugikortasun T > Tg T < Tg Behin behineko forma T > Tg Behin betiko forma Berreskurapena Programazioa 3. irudia. Forma-memoria egitura molekularraren eskema. Material horien erabilerari dagokionez, medikuntzaren arloan abantaila anitzak azaltzen dituzte, bai material kirurgiko bai inplante modura. Izan ere, material horiek biobateragarriak eta ez-toxikoak izan daitezke; baldintza hori ezinbestekoa da medikuntzaren arlorako, eta konposizioaren arabera erregulatu egin daiteke bere aktibazio-tenperatura. Beste teknologien laguntzarekin, protesi eta pazientearentzat gailu pertsonalizatuak sor daitezke [2]. 1.2. poliuretanoak Poliuretanoak (PUak) hainbat aplikaziotarako erabiltzen diren materialak dira, eta, helburutzat duten aplikazioaren arabera, egitura makromolekular desberdina sintetizatu eta erabiliko da, termoplastikoa edo termoegonkorra, hain zuzen [6, 7]. 278 ekaia, 2021, 40, 273-289 Saioa Sierra, Antonio Veloso Kate hedatzailea Zati biguna (poliola) Amorfoa Zati gogorra (diisozianatoa) Kristalinoa -N-C-O- - H = O Zati biguna (amorfoa) Zati gogorra (kristalinoa) a) b) 5. irudia. Poliuretanoen egitura: a) oinarrizko egitura eta b) egitura osatua. Segmentu gogorra —fase «izoztua» eta kristalinoa— talde polarrez osatuta dago. Talde horien artean sortzen diren hidrogeno-loturei eta dipolo-dipolo elkarrekintzei esker, ordenatuta azaltzen diren domeinuak eratzen dira, eta segmentu gogorrak elkarrekin mantentzen dira. Hala ere, segmentu gogorra amorfoa ere izan daiteke. Horiek segmentu bigunaren (domeinu amorfoa) matrizean sakabanatuta daude, orokorrean egitura zatikatu bat eratuz eta mikrofase-bereizketa bat agertuz (5b. irudia). Horren ondorioz, segmentu gogorraren eta bigunaren faseak gehiago bereizten dira, eta ezaugarri horrek poliuretanoetan forma-memoria propietateak hobeak izatea eragiten du. Propietate horri esker, materiala trantsizio-tenperaturatik gora berotzen denean, bere hasierako forma berreskuratuko du [5, 7, 8]. Segmentu gogorra hasierako formaren arduraduna da, eta, ondorioz, kate hedatzaileak eragina izango du forma-memoriaren errendimenduan. Kate hedatzailearen mota eta kantitatea (erlazioa), segmentu gogorraren ezinbesteko konposatua dena, parametro garrantzitsua izango da, erlazio eta eragin zuzena baitauka polimeroaren morfologiarekin eta propietate termiko, mekaniko eta fisikoekin [5]. Segmentu biguna domeinu amorfoa da, eta trantsizio-tenperatura finkatu eta bertan deformazioa jasango du; hau da, aldaketa molekular itzulgarri bat izango da. Horren ondorioz, segmentu horren kantitatea handitzean, hau da, segmentu horren pisu molekularra handitzean, segmentu gogorrak matrize bigunetik gehiago bereiziko dira, eta horrek forma berria finkatzen lagunduko du. Horrela, Tg balioa txikitu egingo da, eta baita hasierako forma berreskuratzeko ahalmena ere. Beraz, parametro garrantzitsuak izango dira segmentu horren pisu molekularra eta poliolaren kantitatea [5, 8, 10]. Forma-memoriaren ahalmena aurretik azaldutako segmentu gogorraren (zurruna) eta bigunaren (malgua) ondorioa da. Segmentu gogorraren ondorioz, erresistentzia mekanikoa dago, eta horrek, eraldatu ondoren, hasierako forma gogoratzea eta berreskuratzea ahalbidetzen du. Bestalde, barreiatu ahal izateko behar den energia segmentu bigunean metatzen da, materialaren deformazioa ahalbidetuz eta behin-behineko forma finkatuz. Metaketa horren 280 ekaia, 2021, 40, 273-289 Saioa Sierra, Antonio Veloso zianatoa (HDI) da, alifatikoa, eta pisu molekularra 168,19 g/mol eta dentsitatea 1,047 g/mL dituena. azkenik, bi kate hedatzaile erabili dira, 1,4-butanodiola (BD) eta errizino-olioa. BDren pisu molekularra 90,12 g/mol da, eta dentsitatea 1,017 g/mL. Errizino-olioaren pisu molekularra 933,4 g/mol da, eta dentsitatea 0,961 g/mL. Erreaktibo horien nahaste-konposizioa aldatuz, propietate desberdinak dituzten poliuretanoak sintetizatuko dira, segmentu gogor-bigun konposizioa aldatzen baita. Horrela, izango duen erabilerarako nahaste eta konposizio optimoa dituen konposatua zein den zehazten saiatuko da. IPDI PTMG BD CO https://doi.org/10.1387/ekaia.21810 281 Forma-memoria poliuretano biobateragarriak Sintesiarekin hasteko, lehenengo poliola (PTMg650 edo PTMg1000) eta diisozianatoa (IPDI edo HDI,) gehitu dira, eta ondoren 2 orduz erreakzionatzen utzi da, prepolimeroa lortzeko. ondoren, kate hedatzailea (BD edo Co) gehitu da, eta erreakzioa 10 minutuz utzi da. Kate hedatzaile oso higroskopikoak erabili direnez, erreakzioan ur kantitate handia sartzea eragin dezake horrek, eta oso erreaktiboa den isozianatoarekin bigarren mailako erreakzioak eragin. Beraz, hori ekiditeko, aldez aurretik kate hedatzaileak hutsean eta olio-bainutan lehortu dira (80ºC), 24 orduz, gutxi gorabehera. Erreakzio-denbora pasatu ondoren, produktu nahiko likidoa lortu da, eta hori karratu-zulo forma daukaten plaka metalikoen gainean isuri da. Plaka hori beste batekin itxiz eta itsastea ekiditeko azetatoa erdian kokatuz, prentsa hidraulikoan sartu da, 24 orduz eta 100ºC-tan, 100 kg·cm-2-ko presioan gutxi gorabehera. Lehen esan bezala, erreakzio-denbora luzea da, katalizatzaileen erabilera saihestu dugulako. Horrela, denbora hori igaro ondoren, amaitutzat eman da erreakzioa. 50 × 50 × 1,5 mm³ tamaina duten PU xaflak eskuratu dira, eta ondorengo karakterizazioak eta neurketak egiteko erabili dira horiek. 1. taula. Forma-memoria poliuretanoen erreaktiboen nahasteak. Poliola Isozianatoa Kate hedatzailea PTMg650 IPDI BD Co BD+Co HDI BD Co BD+Co PTMg1000 IPDI BD Co BD+Co HDI BD Co BD+Co 1. taulan, lan honetan sintetizatu eta aztertu diren forma-memoria poliuretano (SMPU) guztiak agertzen dira. Esan den bezala, erabilitako SMPUtan beti poliol, isozianato eta kate hedatzailea/k agertzen dira. Horregatik, https://doi.org/10.1387/ekaia.21810 287 Forma-memoria poliuretano biobateragarriak 8. irudian ikus dezakegu teknika horren bidez lortutako grafikoa, nahaste batean N zenbaki desberdina izanda (PTMg1000-IPDI-Co, N=4-6). Kasu horretan, % berreskurapena % 90-98 izatea lortu da. Deformazioa egokia izan da (~% 10) eta baita finkapena ere (~% 90). Beraz, lagin horiek forma-memoria egokia azaltzen dutela aztertu da. 3.2. Zitotoxizitatearen emaitzak PUen zitotoxizitatea aztertzeko, MTT teknikaren bidez (bromuro 3(4, 5 dimetil-2-tiazoil)-2,5-difeniltetrazolikoaren erredukzioa) lortutako emaitzak ikusiko dira [13]. Materialaren biobateragarritasuna zehazteko, lehenik inkubazio-denbora eta ondoren ugaritasun zelularra aztertzen dira, eta emaitzak portzentaje modura adierazten dira grafikoetan. Emaitza % 100 bada, hasierako zelula guztiak bizirik daude, eta, beraz, materiala biobateragarria izango da ingurunean. Bestalde, emaitza % 50 baino txikiagoa bada, materiala zalantzazko biobateragarria izango da. Ugaritze zelularra (%) ordu ordu 9. irudia. Ugaritze zelularra (%) poliuretanoak Hek 293 (giza giltzurrunen zelula enbrionarioak) ingurune zelularrean 48 (arrosa) eta 72 (morea) ordu igaro ostean [13]. 9. irudian agertzen dira PTMg1000-HDI-Co edota BD (N1) laginen 48 eta 72 orduko inkubazioa egin ondoren lortutako emaitzak. Bertan ikus dezakegu errizino-olioa kate hedatzaile modura duten konposatuak PU biobateragarriak eratzeko konposatu egokienak direla, % 50 baino ugaritze zelular handiagoarekin. ondoren, toxikotasun baxuena azaltzen duten hurrengoak Co eta butanodiol nahastea duten poliureta- 288 ekaia, 2021, 40, 273-289 Saioa Sierra, Antonio Veloso noak dira, % 50eko ugaltze zelularrarekin, eta, azkenik, kate hedatzaile modura soilik butanodiola duten konposatuak daude, % 50 baino ugaritze zelular baxuagoarekin, hori zalantzazko material ez-toxiko izatea eraginez [13]. ondoren, poliolaren pisu molekularraren eragina aztertzeko, aurretik biobateragarriena (Co kate hedatzailea) den konposatuaren bi lagin aztertu ziren, bat PTMg1000 zuena eta bestea PTMg650 zuena. Lortutako emaitzak ikusita, desberdintasun nabarmenik ez dagoela ondoriozta dezakegu. Beraz, poliolaren pisu molekularrak ez dauka eraginik PUaren biobateragarritasunean [13]. 4. OnDOrIOaK Hasteko, esan beharra dago sintesietan PU egokiak lortu direla formamemoria emaitza egokiekin. Bestalde, laginen Tg balioak aztertzen badira, horiek oso baxuak direla ikus dezakegu. Hala ere, taldeko beste lan batean lortutako emaitzekin alderatuz, non HDI isozianatoa erabili baita, IPDIrekin lortutako balioak egokiagoak izan dira, Tg balioak igotzea lortu baita. Beraz, hori ikusita, arazo horri konponbide bat bilatzea posible dela adierazi da, sintesian erabilitako konposatuak aldatuz. gainera, aztertutako metodoarekin, ikusten da PTMgren pisu molekularrak ez duela eraginik materialaren zitotoxizitatean. Horrek materialaren segmentu bigunaren pisu molekularra aldatzea ahalbidetzen du, eta lortutako materialek ezaugarri desberdinak izatea eragiten; hau da, malguagoa edo zurrunagoa. Beste ondorio bat da kate hedatzailearen zitotoxizitatea. Butanodiolarekin lortutako materialak errizino-olioarekin lortutakoak baino toxikoagoak dira. Beraz, material horien sintesirako errizino-olioa egokiagoa dela ondorioztatzen da. Beraz, PTMg eta Co zitotoxizitaterik gabe biobateragarriak diren konposatuak dira. ondorioz, sintetizaturiko laginak forma-memoriaren eta toxizitatearen ikuspuntutik egokiak direla erabaki da. Hala ere, etorkizunean lagin horien Tg tenperaturak igotzea lortu behar da aplikazio desberdinetan erabili ahal izateko. 5. eSKer OnaK Egileek sostengu ekonomikoa eskertzen diete Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren garapena eta azpiegituren Sailari, ELKaRTEKi eta FRoNTIERS IV-ri. Halaber, egileek esker onez onartzen dute Euskal autonomia Erkidegoko gobernuaren finantziazioa (IT718-13 ikerketataldea).
science
addi-28d623de5495
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/54191
Hausdorffen dimentsioa talde profinituetan
de las Heras Kerejeta, Iker; Zozaya Ursuegui, Andoni
2021
https://doi.org/10.1387/ekaia.21864 293 Hausdorffen dimentsioa talde profinituetan gehitu V0-ri ezabatutako tartea oinarritzat duen hiruki aldekidearen beste bi aldeak. Modu honetan, V1 kurba 1/3 luzerako 4 segmentuz osatutako figura geometrikoa da. Segmentu horietako bakoitzean errepikatu prozedura hori V2 lortzeko. Modu honetan, V2 kurba 1/9 luzerako 16 segmentuz osatuta dago. Urrats horiek errepikatuz Vn kurba lor daiteke edozein n zenbaki arrunterako. V0 V1 V2 V3 2. irudia. Aurreko eraikuntzako lehen lau urratsak. Prozesu hori infinitu aldiz errepikatuz, hau da, Vn kurben «limitea hartuz», von Kochen kurba, deitu V, erdiesten da, Helge von Kochek 1904an aurkeztu zuena. Urrats bakoitzean Vn kurbak 1/3n luzerako 4n segmentu dituenez, (4/3)n luzera dauka. Ondorioz, nahiz eta V kurba bornatua izan, von Kochen kurbak luzera infinitua du. Baina Peanoren kurbak ez bezala, ez du plano guztia estaltzen, eta, ondorioz, haren azalera 0 da. Beraz, von Kochen kurbak 1 eta 2 arteko dimentsioa izan beharko luke, ohiko dimentsio euklidearra beti osoa izan arren. 3. irudia. Limite bat denez, ezinezkoa da von Kochen kurba irudikatzea. Oro har, kurbaren gutxi gorabeherako itxura irudikatzeko, Vn bat marraztu ohi da, n handi baterako. Aurreko adibideek erakusten dute beharrezkoa dela dimentsio topologikoaren kontzeptua orokortzea, eta zenbait figura geometrikok dimentsio ez-osoa izan beharko luketela. Von Kochen kurba kurba fraktala da; izen hori 1975ean proposatu zuen Benoît Mandelbrotek, aurreko mendeetan zehar hainbat matematikarik irudi mota haien inguruan egindako lana bil- (1) da. koordenatu aldaketa funtzioak, funtzio R-analitikoak diren.
science
addi-64528891b1cc
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/54192
Euskarazko on-line artikuluetan aipatutako izendun entitate nabarmenen identifikazioa denbora errealean
Fernandez de Landa, Joseba; Agerri Gascón, Rodrigo
2021
316 Ekaia, 2021, 40, 315-328 Joseba Fernández de Landa, Rodrigo Agerri 1. SarrEra Hizkuntzaren Prozesamenduko (HP) atazetako bat informazio-erauzketa dugu, testuetatik nahi den informazioa lortzeko aukera ematen duena. Horrela, informazio erauzketaren hastapenetan, ataza nagusia egitura-gabeko testuetatik egituratutako informazioa erauztean zetzan, hau da, testuan oinarritutako datu multzo bat egituratzea, nahi den informazioa lortzeko helburuarekin. ataza hori bideratzen ari zirelarik, konturatu ziren izendun entitateak oso garrantzitsuak zirela informazio unitateak identifikatzeko, hala nola, pertsona, erakunde edota lekuen izenak [1]. Pertsona, erakunde edota kokalekuak definitzeko erabiltzen diren hitz multzo bezala definitu daitezke izendun entitateak. Termino hauen identifikazioaz automatikoki arduratzen den ataza Izendun Entitateen Identifikazio (ingelesez, Named Entity Recognition-NER) izenez ezagutzen da, testuetatik pertsona, erakunde edota tokien izenak automatikoki identifikatzeko gai izanik. ataza horretarako, sekuentzia-etiketatze izenez ezagututako teknika baliatuz, esaldi batean azaltzen diren izenak etiketatzen dira. Esaterako, 1. taulan ikus dezakegu sekuentzia etiketatzea nola egiten den izendun entitateak identifikatzeko. Izendun entitatearen lehen tokena hasiera bezala markatzen da (B) eta barneko (I) beste token guztiak ere, soberan dauden tokenak markatu gabe utziz (o). Honi esker, token batez baino gehiagoz osatutako izendun entitateak identifika daitezke. Bestalde, pertsona (PER), erakunde (oRg) eta tokiak (LoC) ere identifikatzen dira, izendun entitate bakoitzaren kategoria iradokiz. Hala ere, euskarazko izendun entitateen identifikazioa burutzeko, lematizazioaren beharra dugu. Lematizazioaren bidez hitzaren forma kanonikoa lortzen da, hau da, hitzaren forma flexionatu guztien ordezkaria edo hiztegi batean topatuko genukeen hitza. Euskararen inguruko hizkuntza gehienek (gaztelania, frantsesa, ingelesa, galiziera, katalana...) ez dituzte izen bereziak deklinatzen, euskarak ordea bai. arrazoi horregatik, beharrezkoa da ataza honetarako izendun entitateen forma kanonikoa lortzea, Trumpek, Trumpen, Trumpengana bezalako flexioen atzean Trump izendun entitatea identifikatzea baita gure asmoa. 1. taulan ikusi dezakegun moduan, Trumpek, Washingtonetik, AEBko eta Gobernuak izendun entitateetatik Trump, Washington, AEB eta Gobernu lortzea interesatzen zaigu. 1. taula. Izendun entitateen sekuentzia etiketatzea, adibidea. B-PER, B-LoC, o o o B-oRg I-oRg o o. Trumpek, Washingtonetik, gogor kritikatu du aEBko gobernuak egindako lana. Trump Washington gogor kritikatu *edun aEB gobernu egin lan https://doi.org/10.1387/ekaia.22123 317 Euskarazko on-line artikuluetan aipatutako izendun entitate nabarmenen identifikazioa denbora errealean Izendun entitateek informazio ugari eskaintzen dute, hitz-multzo sinple batekin testuinguru zabal eta aberatsa barnebiltzen baitute. Informazio ugari barnebiltzen duten hitz hauek garrantzitsuak dira testu mota edota gaia identifikatzeko orduan. Testu bakoitzean azaltzen diren izendun entitateak erlazionatzean, aukera egon daiteke testuak sailkatzeko, izendun entitateen erlazioak ezagutzeko, izendun entitate aipatuenak ezagutzeko eta abar. Era honetan, izendun entitateen identifikazio automatikoa ataza garrantzitsutzat jotzen dugu, testuan oinarritutako analisiari esker, ikerkuntza sozialerako baliagarria den metodologia berri bati ateak irekitzeko aukera izan daitekeelako. Lanaren helburua, izendun entitate aipatuenen artean berrienak lortzea denez, euskal hedabideen euskarazko artikuluetako testuak baliatuko dira. Euskal hedabideak oso aktiboak dira euskarazko edukia argitaratzeko orduan, datu-iturri emaritsu eta jarraitu bat izanik euskarazko edukia aztertu nahi duen edonorentzat. Euskaraz argitaratzen duten hainbat hedabide digitaletatik albisteak etengabe jasoko dira, 8 hedabide ezberdinetatik, ikerketarako beharrezkoak diren testuak bilduz. Testuan oinarritutako datu multzoa prozesatzeko, artearen egoerako teknologiak aplikatuko dira, euskararako ere garatuta baitaude teknologia hauek. Teknologia hauetako aipatuenen artean sare neuronal artifizialak ditugu, HPko hainbat atazatan hobekuntza handiak ekarriz, baita euskarazko edukia prozesatzeko orduan ere. Euskararen arlora ekarrita, zeresan handia eman duen Itzulpen automatiko Neuronala daukagu, erregelan oinarritutako itzultzaile zein itzultzaile estatistikoak baino emaitza hobeak lortzen dituena [2]. Beste arlo batzuetan ere hobekuntza handiak ekarri ditu neurona-sareetan oinarritutako teknologiak, hala nola, gaien zein sentimenduen sailkapenean, kategoria morfosintaktikoa iradokitzean (PoS-tagging) eta baita izendun entitateen identifikazioan ere [3]. aldi berean, aipatutako ataza hauek guztiak aurrera eramateko, corpus bereziak behar dira, Ikasketa automatikoaren parte diren neurona-sare artifizial hauek, entrenamendu zein ebaluaketarako datuak behar baitituzte. Datu horiek hizkuntzarekiko menpekoak dira eta kasu gehienetan hizkuntza gutxituetarako datuak topatzea oso zaila da. Euskararen kasua berezia da, baliabide ugari baitaude hizkuntzaren prozesamenduko hainbat ataza aurrera eramateko. Lan honetarako, Ixa taldearen baitan garatutako hainbat lanabes erabili dira [3, 4], terminoen lematizazioa zein izendun entitateen identifikazioa burutzeko. Euskaraz idatzitako artikuluetan pertsonaia aipatuenak eta berrienak identifikatzeko asmoa duen lan hau aurrera eramateko, hainbat pauso eman dira. Lanaren edukian zentratuz, datu-bilketa zein prozesaketa konbinatu dira lan honetan, hasieratik bukaerara arteko pauso guztiak guk geuk garatu eta kontrolatuz. Datu-bilketaren atalean hedabide digitaletan euskaraz 318 Ekaia, 2021, 40, 315-328 Joseba Fernández de Landa, Rodrigo Agerri argitaratzen diren zein artikulu jaso eta nola egiten den azalduko da. Behin lanerako datuak jasota, datu hauen prozesaketa nola egin azalduko da hurrengo atalean, izendun entitateak nola identifikatu eta nabarmenenak nola aukeratu diren azalduz. Emaitzen atalean, lan honen emaitzekin bistaraketa zein on-line publikazio dinamikoa erakutsiko da. azkenik, lan honen ondorioak aurkeztuko dira, eta lanarekin lortutako helburuak zein etorkizunerako ireki daitezkeen aukerak azalduko dira. Lan honen ekarpenen artean, sarean argitaratzen diren euskarazko artikuluen denbora errealeko monitorizazioa daukagu. Bestalde, jaso diren euskarazko albiste horietan izendun entitateak identifikatzeko, Ikasketa Sakonean (deep Learning) oinarritutako teknikak baliatuko dira, puntako aurrerapen teknologikoak euskal hizkuntzarako egokituz eta lan honetan aplikatuz [3]. Horrez gain, jasotako emaitzak modu publikoan argitaratu eta denbora errealean eguneratuak izango dira Wikipediako orrialde bat baliatuz1. 2. MEtodoLogia argitaratutako euskarazko artikuluetan izendun entitateak identifikatu eta hauetatik nabarmenak direnak aukeratzeko bi prozesu ezberdin konbinatuko dira, alde batetik datu-bilketa propio bat abiaraziz, eta bestetik, bildutako datu horien prozesaketa gauzatu datu-meatzaritza erabiliz: — datu-bilketa: atal honetan, lehenik eta behin, euskarazko hedabideen eskuzko identifikazioa egungo da, eta lan honetarako egokienak diren hedabideak aukeratuko dira. Behin hedabidek identifikatuta, hauen albiste bakoitzetik datuak jasoko dira denbora errealean, MSM [5] programa baliatuz. — datuen prozesaketa: behin lanerako datu multzoa prest egonda, albiste bakoitzaren izendun entitateen identifikazioa eta erauzketa eta izendun entitate berrienen aukeraketa egingo da; pauso hau ere denbora errealean burutuko da: • Izendun entitateen identifikazioa eta erauzketa: Izendun entitateen identifikazioa egiteko bi sistema ezberdin frogatu eta ebaluatu dira lan honetan. alde batetik IXa pipes [4] eta, bestetik, Flair-BMC [3]. Horrela, albiste bakoitzaren edukia tokenizatzeko eta izendun entitateen identifikazioa burutzeko orduan metodo egokiena aurkeztuko da. Izendun entitateen errekonozimenduaren atazarako sistema onena zein den erabaki ostean, albiste bakoitzaren izendun entitateak gordetzen dira. 1 https://eu.wikipedia.org/wiki/Wikiproiektu:Euskarazko_albisteetako_Izen_Entitateak https://doi.org/10.1387/ekaia.22123 319 Euskarazko on-line artikuluetan aipatutako izendun entitate nabarmenen identifikazioa denbora errealean • Lematizazioa: izendun entitateen forma kanonikoa lortzeko asmoarekin lematizazioa erabili da. Euskararen aberastasun morfologikoa dela medio, izendun entitateen forma flexionatuei deklinabidea kendu eta lema erauzteko baliagarria da. Euskarazko lematizatzaileak garatzeko, IXa pipes eta Flair-BMC entrenatu genituen, UD 2.2 corpusa erabiliz [6]. • Izendun entitate berrienen aukeraketa: izendun entitate berrienen aukeraketa egiteko, termino maiztasun-alderantzizko dokumentu-maiztasuna (TF-IDF) erabiliko da. Izendun entitate guztien artean soilik nabarmenak aukeratu ahalko dira, oso ohikoak edo gutxi aipatuak direnak baztertuz. 3. datu-biLkEta Esan bezala, ikerketaren lehen pausoa izango da euskaraz argitaratzen duten hedabide digitaletatik datuak biltzea. Horretarako, beren edukia edo edukiaren zati bat euskaraz argitaratzen duten hedabide digitaletatik, euskarazko albisteak jasoko dira. Lehenik eta behin, euskaraz edukia publikatzen duten hedabideen artean, eskuzko aukeraketa burutu da. aukeraketarako hedabideen euskarazko edukiaren kantitatea zein irakurle kopurua aintzat hartzen saiatu da. Era honetan, Berria, Argia, Zuzeu, sustatu, EiTB, Naiz, Grupo Noticias eta Vocento hedabideak entzunak izango dira. aipatutako hedabideetatik albisteen edukia jasotzeko, MSM crawlerra [5] erabili da. Honi esker, etengabeko entzuketa bat egiten da hedabideen RSS loturetatik albisteak jasotzeko. Jasoketan, hedabide ezberdinetatik berri-jarioa jaso eta garbitzen da. albistearekin batera, analisi sozialerako baliagarriak diren hainbat meta-datu jasoko dira. 2. taulan ikus daitekeen moduan, jasotako albiste bakoitzetik hedabidea, data, hizkuntza, titularra, edukia eta lotura erabiltzen dira. garatutako datu-bilketa sistemari esker, astero 1.000 artikulu inguru jasotzen dira euskaraz, sistema etengabe hornituz denbora errealean. 2. taula. Jasotako albisteen datuen egituraketaren adibidea. hedabidea berria data 2020-02-05 hizkuntza eu titularra Bizitza xumeago, egiazkoago baten alde edukia Badira zenbait aste ospakizun eta jai... lotura https://www.berria.eus/paperekoa/1876/016... 320 Ekaia, 2021, 40, 315-328 Joseba Fernández de Landa, Rodrigo Agerri 4. datuEn prozESakEta Behin datuak lortuta, bildutako albisteetatik nabarmenak diren izendun entitateak jasotzeko asmoarekin, bi pauso ezberdin eman beharko dira. Lehenik eta behin, albiste bakoitzean izendun entitateen identifikazioa burutuko da, albiste bakoitzean aipatzen diren izendun entitate guztiak batuz. Bigarren pauso moduan, albisteetako izendun entitateetatik nabarmenak eta berrienak aukeratuko dira. 4.1. izendun entitateen identifikazioa Izendun entitateen identifikazioa pertsonen, erakundeen edota toki izenak identifikatu eta sailkatzean datza. ataza hau automatikoki burutzea ez da batere erraza, hainbat ataza desberdinen kateaketa eskatzen baitu, pauso bakoitzean doitasuna galtzen delarik. Horrela, testu baten tokenizazioa, edo hitzen zein puntuazioaren zatikatzea, egiten da. Hirugarren pauso bezala, izendun entitateen identifikazioa eta sailkapena burutzen da. azkenik, lematizazioa izango genuke, izendun entitate bakoitzaren forma kanonikoa jasotzen duena. gainera, euskararena bezalako baliabide mugatutako ingurune batean, zailagoa da horrelako teknologiak garatzea, beharrezkoak diren baliabideak oso mugatuak baitira. Era horretan, euskarako testuetan izendun entitateen identifikaziorako, aurretik garatutako bi sistema erabiliko dira, bien jardunaren arteko konparaketa egin ahal izateko. Horretarako, berriki garatutako Flair-BMC [3] eta, orain arteko sistema onenetarikoa, IXa pipes [4] konparatuko dira. aurrez egindako ebaluaketa kuantitatiboaz gain, kasu errealetan aplikatu eta emaitzen eskuzko konparaketa kualitatibo bat burutu da. — iXa pipes: sistema honek eredu gainbegiratuak ikasten ditu, horretarako Perzeptroiaren algoritmoa [7] erabiltzen du. Sailkapena, etiketatutako corpusarekin eta etiketatu gabeko testutik erauzitako ezaugarrien clusterren konbinaketari esker burutzen da. Era horretan, informazio lokala, hitzen irudikapenen ezaugarrien hiru mota ezberdinekin konbinatuko da: Brown [8], Clark [9] eta W ord2Vecen [10] oinarritutako clusterrak. Horrela, hitzen irudikapenak burutzeko, aipatutako hiru teknika ezberdinetatik (Brown, Clark eta W2V) eratorritako clusterrak konbinatzen dira. — Flair-bMC: Flair-ek ikasketa sakoneko sistema eta karaktereetan oinarritutako testuingurudun hitz-bektoreei egiten die erreferentzia [11]. Flair hitz bektoreek hitzak jasotzen dituzte karaktere segidak izango balira bezala. gainera, hitz baten bektorean oinarritutako irudikapena gertuko testuinguruaren araberakoa izango da. Flair, hitz-bektoreek zein sistemak, oso emaitza onak lortu izan dituzte sekuentzia-etiketatze atazetan, ingelesezko izendun entitateen identi- https://doi.org/10.1387/ekaia.22123 321 Euskarazko on-line artikuluetan aipatutako izendun entitate nabarmenen identifikazioa denbora errealean fikazioan zein, kategoria morfosintaktikoaren iradokizunean, besteak beste. Horregatik, Flair-BMC euskararako eredua entrenatzeko, Flair hitz-bektore propioak entrenatu ziren, Basque Media Corpusa (BMC) baliatuta [3]. BMC, 224.6 milioi tokenez osatutako euskarazko corpusa da, euskarazko hedabide digitaletako zein euskarazko Wikipediako edukiz hornitua. Bi sistemen entrenamendu zein ebaluaketarako Euskararako Izendun Entitateen Corpusa (EIEC) erabili da, euskarazko esaldiez osatutako corpusa, izendun entitateak eskuz etiketatuak dituena [12]. Horrela, 3. taulan, bi sistema ezberdinen ebaluazioko emaitzak ikus daitezke, sistemen arteko konparaketa ahalbidetuko duten metrikekin. Ikus daitekeen moduan, bi identifikatzaileen arteko aldea handia da, Flair-BMC ereduan oinarritutako sistemak 6 puntu baino gehiagoko F1 balioa lortzen baitu IXa pipes sistemarekin alderatuta. Horrek esan nahi du Flair-BMC identifikadoreak askoz zehaztasun handiagoa daukala izendun entitateak identifikatzeko orduan [3]. 3. taula. Euskarazko Izendun Entitateen Identifikaziorako ebaluaketa emaitzak EIEC corpusean. Doitasuna Estaldura F1 IXa pipes 80.66 73.14 76.72 Flair-BMC 84.32 82.66 83.48 Ebaluaketa kuantitatiboaz gain, ataza zehatz honetan bi identifikadoreen ebaluaketa kualitatiboa burutu da, ataza zehatz honetan bakoitzaren errendimendua zuzenean ebaluatzeko. Bi identifikadoreak kualitatiboki ebaluatzeko, bakoitzaren emaitzak aztertu eta konparatu dira, testu zati berdinetan emandako irteerak alderatuz. Horrela, emaitzen eskuzko azterketa eginda, esan beharra dago bi sistemek nahiko emaitza antzekoak ematen dituztela orokorrean, baina kasu batzuetan hobekuntza nabaria dela. Emaitza ezberdinak izan dituzten bi kasu zehatz ausaz aukeratu dira corpusa osatzen duten albiste guztien artean. Era honetan, identifikadore bakoitzaren errendimenduen arteko konparaketa zehatzago bat egin ahal izan da. 1. «Egia berdaderoa eta fede absolutua duten eredu kolektibista bortitz askoren aurrean, mundua bakoitzaren askatasunetik eraiki daitekeen biderako ere balio digu, atzean uzteko [platon], [aristoteles] eta [Hegel] ditxosozkoak irudikatutako gizarte ideal eta perfektuak...» — IXa pipes: [Hegel] — Flair-BMC: [Platon, aristoteles, Hegel] 322 Ekaia, 2021, 40, 315-328 Joseba Fernández de Landa, Rodrigo Agerri 2) «[troy price] [iowa]ko [alderdi demokrata]ren presidenteak barkamena eskatu du, eta emandako datuak zuzenak direla ziurtatu du [Cnn] telebista-katean egindako adierazpenetan.» — IXa pipes: [iowa alderdi demokrata, cnn] — Flair-BMC: [Troy Price, Iowa, alderdi demokrata, CNN] alde batetik, 1. adibidean ikus daiteke IXa pipes identifikadoreak soilik izendun entitate bat detektatzen duela (Hegel), Flair-BMC ereduak 3 detektatzen dituen bitartean: Platon, Aristoteles eta Hegel. Bestalde, 2. adibidean Flair-BMC eredua Troy Price identifikatzeko gai izateaz gain, Iowa eta Alderdi demokrata banatu eta bakoitza izendun entitate propiotzat identifikatu ditu. Beraz, Flair-BMC eredua, ataza zehatz honetarako ere sailkatzaile egokia dela iruditzen zaigu, ebaluaketa kuantitatiboaz gain, corpus zehatz honetan kualitatiboki hobeto badabilela frogatua geratu baita. Behin erabakita Flair-BMC identifikadorea hobea dela, sistema horrekin erauzitako izendun entitateak erabiliko dira hurrengo ataletan. Bestalde, izendun entitate mota guztietatik (pertsona, erakunde eta lekuak) soilik pertsonenak aukeratuko dira, hauen monitorizazioa egitea baita asmoa. 4.2. izendun entitate berri eta aipatuenen aukeraketa azken pausoa pertsonen izendun entitate nabarmenen aukeraketa izango da, ohikoenak direnak alboratuz eta azkeneko egunetan agertzen ari diren berriak aukeratuz. Pertsonei dagokien izendun entitate berrienen aukeraketa egiteko, termino maiztasun-alderantzizko dokumentu-maiztasuna (ingelesez Term Frequency–Inverse document Frequency edo TF-IDF) erabiliko da. Era horretan, artikulu berriak eta zaharrak konparatuko dira, berrienak eta berezienak diren pertsonak aukeratzeko. Banaketa horri esker, azkeneko asteko pertsonen izendun entitateak beste guztiekin konparatzen dira, ohikoak diren pertsonen izendun entitateak alboratu eta azkeneko astean nabarmenak direnak jasotzeko asmoz. TF-IDF neurria, terminoen maiztasuna eta alderantzizkoa dokumentu maiztasunaren arteko biderketa dugu. Termino-maiztasunari (TF) dagokionez, dokumentu bakoitzean termino bakoitza zenbat aldiz azaldu den neurtzen du. alderantzizkoa dokumentu maiztasunari (IDF) dagokionez, termino bakoitza dokumentu guztietan ohikoa edo arraroa den zehazten du. TF-IDF neurriak, TF eta IDF neurriak konbinatuz, dokumentu zehatzetan termino bereziak identifikatzen lagunduko digu. Dokumentu-bilduman gutxitan azaldu den termino bat dokumentu zehatz batean maiz agertuz gero, TF-IDF puntuazio altua lortuko du. Dokumentu zehatz horretako termino horren TF-IDF puntuazio altuak esan nahi du, termino zehatz hori lagungarria izan daitekeela dokumentua definitzeko orduan. Hori, baliagarria zaigu 324 Ekaia, 2021, 40, 315-328 Joseba Fernández de Landa, Rodrigo Agerri emaitza hauek modu ezohiko batean erakutsiko dira, uztargarriak diren bi metodo dinamiko ezberdin erabiliz. aukeretako batek, emaitza gordinak Wikipediako orri batean argitaratuko ditu, astero eguneratuz. Bigarren aukerak bistaraketa berritzaile bat proposatzen du, eta izendun entitateak grafiko interaktibo batean argitaratuko ditu, hori ere etengabe eguneratzen egongo dena. alde batetik, lehen aukera bezala, Euskal Wikipediako orri bat baliatuko da astero lortzen diren izendun entitate nabarmenak erakusteko asmoarekin. astelehenero, iragan berri den asteko datuak zein aurreneko datu guztiak alderatuko dira, iragan berri den astean aipatu diren izendun entitate nabarmenak lortu eta argitaratzeko. Emaitzen bistaraketarako modu honen helburua informazioa komunitatearekin konpartitzea izango da, kontsultatzen duen edonork aukera izango baitu emaitza ikusteko. orriak, erabilitako metodologiaren azalpen txiki bat edukitzeaz gain, azkeneko lau asteetan nabarmenak izan diren izendun entitateak erakutsiko ditu, aste bakoitzean 10 izeneko zerrenda bat erakutsiz. gainera, jaso diren aste guztietako izen nabarmenak kontsultatu ahalko dira, informazio guztia gordeta eta erakusgarri egongo baita. Bukatzeko, aipatu beharra dago, emaitzetan erakusten diren izendun entitateak esteka bezala erakusten direla, izendun entitate hauek Wikipediako beren orriekin lotuz, existituko balira. Eguneraketa dinamiko hori guztiz automatikoa izango da, mwclient euskarria erabiliz, astero emaitzak publiko eginez. Bestalde, bigarren aukera bezala, astero adierazgarrienak diren izendun entitateak aurkitzeaz gain, emaitzen bistaraketa ezberdin bat proposatzen da, izendun entitate maiztasuna eta berritasuna aintzat hartzen dituena. Scattertext [13] teknikari esker, izendun entitate berriak konparatu ahalko dira zaharrenekin. Horrez gain izendun entitate aipatuenak eta gutxien aipatuenen arteko konparaketa egin ahalko da aldi berean. adierazpen grafiko hau egunero berrituko da, iragandako 7 egunetako datuak eta azkeneko hilabeteko datuak konparatuta, izendun entitate sailkatu eta agerpenen iturria ikusteko aukera emanez. Bistaraketaren adierazpen grafikoan (1. irudia) izendun entitate banaketa topa dezakegu, denboraren eta agerpen kopuruaren arabera. Era horretan, bi dimentsioetako grafikoaren goiko erdian entitate berri eta ohikoenak topa ditzakegu. aldi berean, grafikoaren eskuineko aldean entitate zahar ohikoenak topatuko dira. Halaber, entitate berri aipatuenak grafikoko goiko eskuineko koadrantean aurkitu ahal izango ditugu: azkeneko astean aipatuenak izan diren entitateak izango dira horiek. Bestalde, ezkerreko goiko koadrantean beti aipatuak diren entitateak kokatuko dira, hau da, ohikoenak. Eskuineko beheko koadrantean, ostera, albiste zaharretan ohikoak izan diren eta albiste berrietan agerpen txikia daukatenak azaltzen dira. Bistaratze sistema honek izendun entitate bilatzaile bat ere badauka, entitatea grafikoan kokatzeaz gain bere agerpen guztiak emango dizkiguna. agerpenetan hedabidea, eguna, albistera lotura eta albistean agertzen diren 326 Ekaia, 2021, 40, 315-328 Joseba Fernández de Landa, Rodrigo Agerri titateak identifikatzeko orduan orain arteko sistemarik onena eta proposamen berri bat konparatu dira enpirikoki, neurona-sareetan oinarritutako sistema berriaren nagusitasuna erakutsiz. Honekin, teknika berrietara egokitzearen garrantzia azpimarratzearekin batera, hizkuntza bakoitzean oinarritutako modelo zehatzen beharra erakutsi da, euskararen adibidea erabiliz. Izendun entitateak euskarazko artikuluetan identifikatuz, testuetatik oinarrizko informazioa erauztea lortzen da. kasu zehatz honetan, hedabide digitalek euskaraz idazten dutenean zer pertsonaiaz idazten duten identifikatu ahal izan da. gainera, albiste berri eta zaharren arteko denboraren araberako konparaketari esker, aipatu diren pertsonen artean berrienak zeintzuk diren lortzen da. Era honetan, hedabideek aktore berriei buruz idazten dutenean, posible izango da hauek identifikatzea. Lan honen berritasunen artean, emaitzen automatizazioa daukagu, astero emaitzak berrituko baitira. Emaitza dinamikoen publikotasunari esker, euskarazko albisteen izendun entitate berrienak automatikoki argitaratuko dira astero, komunitateak nahieran erabili dezan informazio hori. Etorkizuneko lanetarako ere hainbat ate irekitzen dira egindako lanarekin, hainbat arlo ezberdin jorratzeko aukera emanez. Hobekuntza interesgarri bat korreferentzia ebazpena izango litzateke, pertsona berdinari aipamena egiten dioten izendun entitate ezberdinak bateratzeko asmoarekin (EaEko lehendakaria = Iñigo Urkullu = Urkullu), errealitatearen isla argiago bat edukiz. Bestalde, izendun entitateen desanbiguazioa aplikatzea ere interesgarria izango litzateke, era berdinean idazten diren izendun entitateak ezberdintzeko aukera emanez. Emaitzen argitalpenari begira, identifikatutako izendun entitate nabarmenenen batek euskarazko Wikipedia orria edukiko ez balu, berau sortzea Wikipediako bestelako orriak euskarara automatikoki itzuliz. Horrez gain, lanean garatutako sistemak beste hizkuntzetara moldatzea ere interesgarria izango litzateke, albisteen monitorizazio zein izendun entitateak identifikatzeko sistemak garatzeari esker. Lan honetatik eratorritako teknika eta emaitzak beste analisietarako erabili ahal izango dira, Wikipediako artikulu, artikulu zientifiko edota Twitterreko edukietan, adibidez. Horrela, izendun entitate garrantzitsuenak zeintzuk diren identifikatuz, testuen gaiak edota antzekotasunak identifikatzeko aukera emango digu. Etorkizunean ikerkuntza sozialerako baliagarria izan daitekeen metodologia bat ere aurkeztu da, hedabide eta izendun entitateen arteko erlazioak aztertuz informazio ugari lor baitaiteke. Horrela, Twitter bezalako datu iturrietan ikusitako ikerketa sozialerako aukerak [14] hedabide digitaletatik erauzitako datuekin ere hornitzeko aukera emango du metodologia honek.
science
addi-ad52455ced69
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/54193
Biomasa-galdara baten karakterizazio esperimentala eta simulazio dinamikoak
Alonso, Laura; Pascual Ortiz, Carol; Iturralde, Jon; Madinabeitia, Miren; Makibar Gorostidi, Jon; Argoitia, Mikel
2021
330 Ekaia, 2021, 40, 329-343 Laura Alonso, Carol Pascual, Jon Iturralde, Miren Madinabeitia, Jon Makibar, Mikel Argoitia 1. SARRERA Energia termikoa lortzeko iturri berriztagarrien artean biomasa daukagu. Biomasaren erabilera azkeneko urteetan zabaltzen ari da: adibidez, estatu-mailan pellet-kontsumoa 175.000 tonatik 598.000 tonara igo da 2012 eta 2018 bitartean [1]. Biomasa erregai lehiakorra da, eskualdeen independentzia energetikoari laguntzen diona, eta CO2 emisioetan neutroa. Biomasa erregailuek zenbait araudi bete behar dituzte, diseinu ekologikoari eta ezaugarri teknikoei eta emisioei dagokienez. Lan honetan, Domusako Bioclass Max 150 kW-ko pellet-galdara baten karakterizazio esperimentala burutu da, bai karga finkoetan, bai modu dinamikoan. Helburuetako bat galdararen ezaugarri teknikoak (potentzia erabilgarria eta errendimendua) eta emisioak neurtzea izan da. Erregai solidoak erabiltzen dituzten 500 kW-rainoko galdarek EN 303-5 [2] arau teknikoak ezarritako baldintzak bete behar dituzte. Baldintza horien artean, azaltzen da galdarei zer-nolako entseguak egin behar zaizkien. Burututako karga finkoko entseguetan araudi horren irizpideei jarraitu diegu. Bestalde, entsegu dinamikoak garatzeko ez diegu arau teknikoei jarraitu, baizik eta laborategian bertan diseinatutako metodologiari. Horiek burutzeko, bulego eta laborategiak dauzkan eraikin bateko karga termikoak kalkulatu dira. Karga termiko horiek modu kontrolatu batean ezarri zaizkio sistemari, galdarari konektatuta dagoen ur-biltegia hoztuz. Helburua galdarak karga termiko desberdinen aurrean nola erantzuten duen ikustea da, eta entseguaren emaitzak simulazio batekin alderatzea. Azkenik, instalazioaren modeloa garatu da TRNSYS [3] simulazio programaren bidez. Galdararen modeloa entsegu esperimentalen emaitzen bidez balioztatu da. Horrela, simulazioen zehaztasuna ziurtatzen da eta modeloa erabil daiteke galdarak eraikinean nola funtzionatuko lukeen aztertzeko. 2. ENTSEGU METODOLOGIA Biomasa-galdara karakterizatzeko, Tecnaliako Sistema Termiko eta Energia Eraginkortasuneko laborategian instalazio bat prestatu da. Gehienez 300 kW-ko potentzia duten galdarekin lanean aritzeko aukera eskaintzen du instalazioak. Frogak egiteko erabili den pellet-galdararen potentzia termikoa 45-150 kW artekoa da. Galdararen kontrol elektronikoari esker pellet-erregailuaren potentzia bero-eskaerari doitzen zaio. Era horretan, pizte eta itzaltze zikloak murriztuz, sistema osoaren eraginkortasuna hobetzen da. Galdara erregaiz automatikoki elikatu ahal izateko, telazko pellet-silo bat instalatu da; 1. irudian irudikatzen dira siloa eta galdarako pellet-erre- https://doi.org/10.1387/ekaia.21856 331 Biomasa-galdara baten karakterizazio esperimentala eta simulazio dinamikoak serbaren biltegia. Siloa eta galdara bi maukaz lotuta daude, batetik pelletak biltegiratuko dira zikloian xurgatze-sistema baten bitartez, eta bestetik airea itzuliko da. Zikloia betetzean xurgatzea eragiten duen turbina gelditu eta zikloiko erregaia askatzen da. Sentsoreak maila egiaztatu eta, oraindik erreserba-biltegia bete gabe egonez gero, beste ziklo bat burutuko du, nahikoa erregai egon arte. 1. irudia. Telazko siloa eta pellet-elikadura sistema. Pellet-galdararen errautsen garbiketa erabat automatikoa da. Hau da, pellet-erregailua eta bero trukagailua automatikoki garbitzen dira. Horrek, eraginkortasuna handitzeaz gain, egin beharreko mantentze-lanak murrizten ditu. Sortutako errautsak konprimatu eta bolumen handiko errauts kaxan biltegiratzen dira. Galdara ur-beroko biltegi bati konektatuta lan egiteko diseinatuta dago. Kontrol elektronikoak ur-biltegiaren tenperatura zaintzen du eta, horren arabera, behar duen potentzia ematen du. 2. irudian instalazio hidraulikoaren eskema ikus daiteke. Alde batetik, galdara eta zirkuitu primarioa daude, ur beroko biltegiraino. Biltegiko ura kontsigna-tenperaturatik jaitsiz gero, galdara martxan hasten da. Urak tenperatura zehatz bat lortu arte zirkuituak ura hiru-bideko balbularen bidez by-passetik galdarara bideratzen du, eta, behin zirkuitua berotuta, balbula ireki eta ur-biltegia berotzen hasten da; horretarako, biltegiko behealdetik hartutako ura galdaran berotu eta biltegiaren goialdean metatzen da. Beste aldetik, zirkuitu sekundarioa dago, xahutzeari dagokiona. Ur-biltegitik ateratzen den zirkuituaz aparte, 2. irudian agertzen ez den ur ho- 332 Ekaia, 2021, 40, 329-343 Laura Alonso, Carol Pascual, Jon Iturralde, Miren Madinabeitia, Jon Makibar, Mikel Argoitia tzeko biltegiak eta hozteko makinak osatzen dute. Hozteko makinak ura hoztu eta ur hotzeko biltegian gordetzen du. Ur hotzeko biltegitik ura, ponpa baten bidez, ur beroko biltegira bideratzen da. Zirkulazio-ponparen abiadura eta hiru-bideko balbula erregulatuz, ur hotza biltegi sekundariotik primariora bideratzen da. Galdararen azterketa burutzeko, batez ere funtzionamenduari dagokionez, bi entsegu mota burutu dira: entsegu finkoak eta dinamikoa. Lehena % 30eko, % 60ko eta % 100eko kargetan egin da. Bigarrena, berriz, eraikin baten energia-eskaera erreala emulatuz egin da. 2. irudia. Instalazioaren eskema. Bi entsegu mota hauek puntu jakin batzuk dituzte aztergai: karga finkoetan galdararen errendimendua, konbustio kalitatea eta kontsumo energetikoa. Bestalde, dinamikoetan energia-eskaera desberdinen aurrean izandako erantzuna eta erretzailearen egoera ikustatu dira. Oro har, galdararen saiakuntzetan zehar entsegu-bankuaren funtzionamendua egokia den behatu da, eta ahulezia-puntuak zein eta zergatik izan daitezkeen ikertu da. EN 303-5 araudia [2] berokuntzarako galdarei dagokie, hain zuzen ere konbustio solidoa erabiltzen dutenei, eskuzko karga zein karga automatikoarekin eta 500 kW potentzia erabilgarri nominalerainoko galdarei aplikatzen zaiena. Araudiak galdarek bete beharreko baldintzak zehazten ditu, eraikuntzari, segurtasunari eta ezaugarri teknikoei dagokienez. Bestalde, baldintza horiek betetzeko entseguak zehazten ditu. Burutako karga finkoko entseguetan EN 303-5 araudiaren irizpideei jarraitu diegu, hain zuzen ere, araudiak ezarritako honako baldintza hauek bete dira: — Irteerako batezbesteko ur-tenperaturak 70ºC eta 90ºC bitartean egon behar du. 334 Ekaia, 2021, 40, 329-343 Laura Alonso, Carol Pascual, Jon Iturralde, Miren Madinabeitia, Jon Makibar, Mikel Argoitia librazioa burutu da; horretarako, galdarak emandako 200 pellet-dosiren pisua neurtu eta ondoren emaitza galdarako kontrolean sartu da. Behin galdara martxan dagoela, biltegiko ur beroa 60ºC ingurura berotzean eta kearen tenperatura igotzen ari dela ikusi ondoren, hozteko makina pizten da, galdarak sortzen duen beroa jarraian xahutzeko, eta horrela egoera egonkor batera iristeko. Hori kontrolatzeko, ur hotzeko zirkulazio-ponparen abiadura, hiru-bideko balbularen kontsigna tenperatura eta zirkuitu primarioko ponparen abiadura ezartzen dira, entsegu-kargaren arabera. Zirkuitu primarioan hiru-bideko balbula ere erregulatu behar da galdararen irteerako tenperatura jakin bat lortu ahal izateko. Proba batzuetan biltegiko balbula ere erabili da nahi den irteerako eta sarrerako tenperatura-aldea lortzeko. Entsegu guztietan galdararen irteera-tenperatura eta sarrera-tenperaturaren arteko aldea EN303-5 arau teknikoak ezartzen dituen muga barruan mantendu dira [2]. Entseguak 6 orduko iraupena dauka behin tenperaturak egonkortutakoan. Momentu horretatik, errekuntzan sortutako emisioen neurketak 30 minutuan behin egiten dira, eta entseguren batean argazki termografikoak ere atera dira, konbekzio- nahiz erradiazio-galeren estimazioa egiteko. 3. irudia. Entsegu finkoen metodologia. https://doi.org/10.1387/ekaia.21856 335 Biomasa-galdara baten karakterizazio esperimentala eta simulazio dinamikoak 2.2. Entsegu dinamikoak Entsegu dinamikoak burutzeko erabilitako instalazioa karga finkoetakoaren berdina da, baina funtzionamendua guztiz automatizatuta dago laborategiko Delphin kontrol software-aren bidez. Egindako aldaketa bakarra ur beroaren zirkuituko hiru-bideko balbulan izan da: eskuz erregulatzekoa kontrol automatiko batez ordezkatu da. Kontrola burutzeko galdararako itzulerako urak gutxienez 60ºC-ra egon behar duela zehaztu da (STs = 60ºC), hiru-bideko balbula kontsigna horren arabera bypassetik edo ur-biltegitik ireki dadin. Alde batetik, galdarak honako tenperatura-kontsigna hauen arabera funtzionatzen du: ur-biltegiak 80ºC-ra heldu behar du (entsegurako ezarritako tenperatura-kontsigna, STb = 80ºC), eta galdararen tenperatura (galdara barruan irteeran neurtzen den uraren tenperatura, STi) ur-biltegia baino 10ºC altuago izateko dago programatuta, 85ºC-ko maximoarekin. Galdara gelditu egingo da ur-biltegiko tenperatura kontsignakoa (80ºC) baino handiagoa denean eta galdararen tenperatura galdararen kontsigna baino 4ºC altuagoa denean (89ºC). Ur-biltegiko tenperaturak 5ºC-ko histeresia du ezarrita. Horrek esan nahi du ur-biltegiko tenperatura kontsignakoa baino 5ºC baxuagoa denean galdara martxan jartzen dela berriro. 4. irudian galdararen modu automatikoko funtzionamendu-logika irudikatzen da. 4. irudia. Galdararen funtzionamendu-logika. Bestalde, eskaera termiko erreal bat emulatu da hozteko makinaren bidez; beraz, orduero energia-eskari jakin batzuk zehaztu dira, altuenak 185 kWh-koak; eta galdararen biltegiko ura hoztu da eskaera horiei jarraituz, kontsumoa emulatuz. Eskaera termikoak aztertutako eraikinean simulatutako aste hotzenaren eskaeretan oinarritu dira. 5. irudian karga termiko horiek irudikatzen dira. Astean zehar dauden energia-eskariak altuak dira egunean zehar, eta baxuak gauean eta asteburuetan. Energia-eskaririk ga- 336 Ekaia, 2021, 40, 329-343 Laura Alonso, Carol Pascual, Jon Iturralde, Miren Madinabeitia, Jon Makibar, Mikel Argoitia beko egun bat ere sartu da, kasu horretan galdarak izango lukeen funtzionamendua ezagutzeko. 5. irudia. Entsegu dinamikoan ezarritako karga termikoak. 3. ENTSEGUEN EMAITZAK 3.1. Karga finkoko entseguen emaitzak 6. irudian galdarak emandako potentzia termikoa ikus daiteke, karga bakoitzeko (30% , 60% eta 100% ) eta pellet mota desberdinentzat, kalkulatutako ziurgabetasunekin. Ziurgabetasuna kalkulatzeko, neurketen desbiderapen estandarra eta sentsoreen bereizmena eta zehaztasuna hartzen dira kontuan. Ziurgabetasuna JGCM gidari jarraituz kalkulatu da [4]. 6. irudia. Kalkulatutako galdarak emandako potentzia erabilgarria karga desberdinetan eta pellet mota desberdinekin. (2) 7. irudia. Kalkulatutako errendimenduaren eta EN 303-5en arabera 5 klasekoa izateko izan beharreko errendimendu minimoaren arteko konparaketa. 7. irudian, kalkulatutako errendimenduaren emaitzak ikus daitezke. EN 303-5 arau teknikoak galdara 5 klasekoa izateko zehazten dituen errendimendu-balioak gainditzen ditu galdarak. Bestalde, errekuntzan sortutako emisioen neurketen arabera, 5 klasekoa izateko irizpideak ere betetzen dira (CO emisio maximoa = 500 mg/m3). NOx emisioei dagokienez, ez da gainditzen 2015/1189 UE Batzordearen arauak [6] ezartzen duen urtaroko muga (NOx emisio maximoa = 200 mg/m3). 338 Ekaia, 2021, 40, 329-343 Laura Alonso, Carol Pascual, Jon Iturralde, Miren Madinabeitia, Jon Makibar, Mikel Argoitia 3.2. Entsegu dinamikoen emaitzak Eskari altuko eguna 8. irudian, galdararen martxan jartze- eta gelditze-zikloak errepara daitezke. Gauean energia-eskaria dagoenean galdara segituan martxan jartzen da eskari horri erantzuna emateko, eta behin ur-biltegian kontsignako tenperaturara heltzen denean, gelditu egiten da. Egunean zeharreko orduetan, berdin gertatzen da: aldaketa bakarra da eskariak altuagoak direla eta martxan dagoen denbora tartea altuagoa dela, denbora horretan karga ehuneko altuan egiten du lan potentzia modulatzen; kasu honetan, esaterako, 8:00tik 18:00etara gertatzen da. Galdarak modu jarraian lan egiten duen periodoan, potentzia erabilgarria 112 kW eta 149 kW tartekoa da eta karga-ehunekoa % 81 eta % 100 bitartekoa. 8. irudia. Sorkuntzako tenperaturak (galdararen sarrera eta irteerako tenperaturak, biltegiko tenperatura eta kearen tenperatura). Eskari altuko eguna. 9. irudiak azaltzen du ezarritako eskarien pilaketa, galdarak emandakoa eta laborategiko entsegu-bankuan xahututakoa. Guztira, egun osoan zehar 1.823 kWh eman ditu galdarak. 9. irudia. Pilatutako ezarritako energia-eskaria, galdarak emandako energia eta laborategiko entsegu-bankuan xahututakoa. Eskari altuko eguna. Eskari baxuko eguna Eskari baxuarekin galdarak duen funtzionamendua altuarekin duenaren berdina da, baina kasu honetan galdarak karga maximoan jarraian https://doi.org/10.1387/ekaia.21856 339 Biomasa-galdara baten karakterizazio esperimentala eta simulazio dinamikoak funtzionatzen duen denbora askoz txikiagoa da. Kasu honetan martxan jartzeko eta gelditzeko ziklo gehiago dago, 10. irudian ikus daitekeen bezala. 10. irudia. Sorkuntzako tenperaturak (galdararen sarrera eta irteerako tenperaturak, biltegiko tenperatura eta kearen tenperatura). Eskari baxuko eguna. Pilatutako orduko ezarritako eskaria, galdarak emandako energia eta laborategiko entsegu-bankuan xahututakoa ikus daiteke 11. irudian. Aztertutako egun horretan, galdarak guztira 998 kWh eman ditu. 11. irudia. Pilatutako ezarritako energia-eskaria, galdarak emandako energia eta laborategiko entsegu-bankuan xahututakoa. Eskari baxuko eguna. Eskaririk gabeko eguna Eskaririk gabeko egunetan galdararen erantzuna nolakoa den ikusteko, hozteko makinak ez du ur-biltegiko beroa xahutuko; beraz, ur-biltegiko bero-galerei emandako erantzuna agertzen da. Adibidez, egun zehatz batean 22:40-tik ez zitzaion eskaririk ezarri sistemari, eta hurrengo egunean 8:50 arte galdara ez zen martxan jarri; beraz, ia 12 ordu inguru igarotzen dira biltegiko tenperatura 75ºC-ra jaitsi arte. 12. irudian ikus daiteke 8:50-ean galdara martxan jarri zela eta ur-biltegia kontsignako tenperaturara heldutakoan berriro gelditu zela. 340 Ekaia, 2021, 40, 329-343 Laura Alonso, Carol Pascual, Jon Iturralde, Miren Madinabeitia, Jon Makibar, Mikel Argoitia 12. irudia. Sorkuntzako tenperaturak (galdararen sarrera eta irteerako tenperaturak, biltegiko tenperatura eta kearen tenperatura). Eskaririk gabeko eguna. Galdarak egun horretan zehar emandako energia totala oso balio baxua da, ur-biltegiko galera termikoei bakarrik baitagokie, guztira 20 kWh 12 ordutan. 4. SIMULAZIOAK Simulazioak oso erabilgarriak dira ekipo bat egoera desberdinetan nola dabilen aztertzeko. Domusako pellet galdararen kasuan, adibidez, eraikin baten integrazioaren bideragarritasun tekno-ekonomikoa aztertzeko erabil daitezke. Simulazioak zehaztasunez egin ahal izateko, lehenik eta behin galdararen modeloaren balidazioa egin behar da. Horretarako, TRNSYS programa [3] eta entseguen emaitzak erabili dira. Sistema termikoen simulazio dinamikoak egiteko erabiltzen da TRNSYS. Programan instalazioaren hainbat osagai estandarren modeloak aurretik zehaztuta daude (adibidez: ponpak, balbulak, eta abar). Baina modelo horiek benetan zehatzak eta erabilgarriak izateko balioztatu behar dira. Balioztatzeko, simulazioek ematen dituzten emaitzak errealitatean neurtutakoekin konparatzen dira, eta modeloan aldaketak egiten dira bien arteko desbiderapena murrizteko. Zenbat eta datu erreal gehiago izan, orduan eta modelo zehatzagoa lor daiteke. Kasu honetan, galderaren modeloa entseguen emaitzez baliatuz doitu da. Horretarako, fase desberdinetan egin da balioztatzea, entseguekin egin den modu berean. Lehenengo doikuntza karga finkoekin egin da. Modeloan, galdararen eta erregaiaren datu ezagun guztiak sartu dira; adibidez, galdararen potentzia, pellet-en hezetasuna, eta abar. Orduan, % 100eko karga finkoaren simulazioa egin da, eta parekoak izan dira modeloaren emaitzak eta entseguetan lortutakoak. Gero, % 30eko karga definitu da, galdararen parametroak doituz, eta emaitza onak lortu dira. Doikuntza hori ondo egitea garrantzitsua da, galdararen modulazioa definitzen baitu (karga partziala eta totala) eta, ondorioz, bere funtzionamendua egoera guztietan egokia dela ziurtatzen baitu. https://doi.org/10.1387/ekaia.21856 341 Biomasa-galdara baten karakterizazio esperimentala eta simulazio dinamikoak Karga finko desberdinekin modelo zehatza lortzean, karga dinamikoak simulatzeko prestatu da. Horretarako, osagai berriak sartu dira benetako sistema zehaztasunez irudikatzeko; adibidez, kontrola. Orduan, eskari altuko eguna simulatu da, entseguan erabilitako eskaera berdina modeloan sartuz. Honako irudi honetan, galdararen neurtutako tenperatura errealak eta simulatuak ikus daitezke. 13. irudia. Entsegu dinamikoaren emaitzak (urdina eta laranja) vs. simulazioen emaitzak (arrosa eta gorria). 13. irudian, bi egoera desberdin ikusten dira. Alde batetik, gaueko orduetan tenperatura-pikoak ikusten dira, eta modeloa ez da zehaztasun handiz doitzen. Eguneko ordu horiek karga txikiei dagozkie. Kasu horietan, entseguetan orduoro sartzen diren demandak bete bezain pronto galdara gelditu egiten da, martxan jartze- eta gelditze-zikloetan sartuz. Une horietan dagoen egonkortasun falta simulatzea zaila da modeloarentzat. Trantsitorio horietan zehaztasuna hobetzeko, sistemaren inertziak eta galdararen jartze-prozesuan gertatzen diren faseak detaile-maila handiagoarekin simulatu beharko lirateke, konplexutasun handia gehituz. Errealitatean, biomasako galdarak gehienetan karga jarriekin egiten dute lan, eta etenak gutxitan gertatzen dira. Horregatik, galdarak jarraian lan egiten duen periodoetan doikuntza ona izatea da benetan garrantzitsua. Kasu horietan, modeloak zehaztasun handia ematen du entseguekin konparatuz. Beraz, modeloa balioztatutzat jotzen da. 5. ONDORIOAK Pellet-galdara bateko karakterizazioa egiteko instalazioa prestatu da laborategian. Pelletak elikadura-sistema automatiko baten bidez iristen dira
science
addi-892a5f6095ba
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/54194
Ketamina eta esketaminaren erabilera depresioerresistentea tratatzeko: etorkizunerako erronkak
Elexpe, Ane; Bruzos Cidón, Cristina ; Cabrera, Marta; Barreda Gómez, Gabriel; Torrecilla Sesma, María
2021
34 Ekaia, 2021, 40, 33-50 Ane Elexpe, Cristina Bruzos-Cidón, Marta Cabrera, Gabriel Barreda, María Torrecilla 1. SARRERA Depresioa gizabanakoaren arlo guztietan eragin handia izaten duen gaixotasuna da. Osasunerako Mundu Erakundearen arabera, depresioa 300 milioi pertsonak baino gehiagok pairatzen dute, hau da, munduko biztanleriaren % 4,4ek. Europako herrialde guztietan, depresioa emakumeen % 5,1ek pairatzen du, gizonezkoen % 3,6aren aldean, eta prebalentzia are handiagoa da 29 urtetik beherako edo 55 urtetik gorako emakumeen artean [1]. Testuinguru horretan, depresioaren aurkako botiken kontsumoaren ebaluazioak patologia horrek gizartean duen eragina aztertzeko aukera ematen digu. Espainiako sendagaien eta osasun-produktuen agentziak (AEMPS, Agencia Española de Medicamentos y Productos Sanitarios) 2015ean sendagaien erabilerari buruz egindako azken txostenak erakusten duenaren arabera, depresioaren aurkako botiken kontsumoak gora egin du azken urteotan. Hala, 2000. urtean, kontsumoaren estimazioa 26,5 dosi izan zen mila biztanleko eta eguneko, eta 2013an, berriz, 79,5 [2]. Euskadin, antidepresiboen kontsumoa ohikoagoa da adin aurreratuetan eta emakumeetan; populazio horren % 21era iristen da. Garrantzitsua da nabarmentzea ezen, lehen mailako arretan kasu konplexuenen (adinekoak eta nerabeak) azpidiagnostikoa zenbatetsi den arren, ohikoena dela gaindiagnostikoa, bizitristurarekin, doluarekin, sufrimenduarekin eta estres kronikoko egoerekin loturikoa, eta horren ondoriozko medikalizatzea [3]. Depresioaren aurkako farmako monoaminergikoek pazienteen % 50ean sintomatologia depresiboa arintzen duten arren [4], lehen edo bigarren tratamendu bati erantzuten ez dioten pazienteetan, are txikiagoa da eraginkortasuna [5]. Gainera, sendagai horiek efektu antidepresibo atzeratua dute, tratamendua hasi eta 3-4 astera agertzen baita. Datu horiek osasun publikoko arazo bat islatzen dute, gaixotasun hori bideratzeko modu berria bilatzera behartzen gaituena: diagnostikoan goiztiarra izatetik erantzunean eraginkorragoak eta azkarragoak diren terapia berriak ikertzera. 1.1. Depresioaren diagnostiko eta tratamendua Patologia horren diagnostikoa klinikoa da, eta bi irizpideren arabera egiten da nagusiki: Osasunarekin lotutako Gaixotasunen eta Arazoen Nazioarteko Sailkapen Estatistikoak (CIE) proposatutakoa eta Amerikako Psikiatria Elkartearen sailkapena; bi-biak Diagnostic and Statistical Manual of Mental Disorders (DSM-5) dokumentuan jasotzen dira [6, 7]. Irizpide horien arabera, depresio-nahasmendu larria (DNL) honela definitzen da: gutxienez bi asteko iraupena duen nahasmendu afektiboa, zeinean pazienteak anhedoniarekin, interes-galerarekin eta sintoma motor eta kognitiboaren moteltzearekin lotutako sintomak pairatzen dituen. Beste https://doi.org/10.1387/ekaia.21862 35 Ketamina eta esketaminaren erabilera depresio erresistentea tratatzeko: etorkizunerako erronkak sintoma batzuk ere deskribatu dira: jateko gogo eza, loaren asaldurak, energiarik ez izatea, erruduntasun- eta ezintasun-sentimenduak edo ideia suizidak. Diagnostiko egokia egiteko, ezinbestekoa da antzeko sintomatologia eragin dezaketen kausa organikoak edo bestelako patologia psikiatrikoak baztertzea [6, 7]. DNLa, era berean, sintomatologiaren larritasunaren arabera sailkatzen da: arina, ertaina eta larria; eta sailkapen horren arabera ezartzen da tratamendua (1. irudia). Depresio arina Depresio ertaina Depresio larria Ebaluazioa, laguntza, psikoheziketa Interbentzio psikologikoak Estrategia farmakologikoak Interbentzio psikologikoak Antidepresiboak Interbentzio psikologikoak Antidepresiboak Tratamendu konbinatua Tratamendu konbinatua Terapia Elektro konbultsiboa 1. irudia. Depresioa tratatzeko eredu mailakatua. «Guía de Práctica Clínica sobre el Manejo de la Depresión en el Adulto» argitalpenetik eraldatua (8). Depresioa tratatzeko erabiltzen den estrategia farmakologiko ohikoena hipotesi monoaminergikoan oinarritzen da. Honen arabera, eragin antidepresiboa azalduko lukeen ekintza-mekanismoa monoaminen maila sinaptikoak erregulatzean datza. Hipotesi horretan oinarritutako zenbait farmako antidepresibo ezagutzen dira gaur egun: monoaminoxidasaren inhibitzaileak, antidepresibo triziklikoak, serotoninaren birxurgapenaren inhibitzaile selektiboak (SBIS), eta norepinefrinaren eta serotoninaren birxurgapenaren inhibitzaileak. Horien artean, SBIS taldekoak (escitalopram eta sertralina, adibidez) lehen aukerakotzat jotzen dira, gainerako antidepresiboen antzeko eraginkortasuna baina tolerantzia hobea baitute. Gomendagarria da tratamendua ezarri eta 15 egun igaro baino lehen berrikustea botikekin tratatutako depresio moderatua duten paziente guztiak, eta 8 egun baino lehen, depresio larria dutenak [8, 9]. 1.2. Eta lehen botika bati erantzuten ez badio? Depresio erresistentearen kontzeptua Eskuragarri dauden tratamendu farmakologikoak ugariak izan arren, DNLa duten paziente askok ez diete behar bezala erantzuten tratamendu horiei, edo modu partzialean bakarrik [10]. Adostutako definiziorik ez da- 38 Ekaia, 2021, 40, 33-50 Ane Elexpe, Cristina Bruzos-Cidón, Marta Cabrera, Gabriel Barreda, María Torrecilla tatzen du, eta burmuinetik eratorritako faktore neurotrofikoaren (BDNF, brain-derived neurotrophic factor) askapena handitzen du. BDNFaren askapenaren handitzearen ondorioz, zelulen ugalketarako eta biziraupenerako funtsezkoa den mTOR proteina aktibatzen da, eta sinaptogenesia areagotzen [20, 21]. Izan ere, BDNFaren askapenaren estimulazioa, mTORaren seinaleztapena eta sinaptogenesiaren aktibazioa ketaminaren ekintza antidepresiboarekin lotutako erantzun zelular bezala proposatu dira, nahiz eta mekanismo sortzaile ezezaguna izan. Ildo honetan, ketaminak GABA neuronetako NMDA hartzaileak blokeatzen dituela proposatu da: horrek glutamatoaren transmisioaren zeharkako desinhibizioa eragingo luke, eta aurretik aipatutako erantzun zelularrak sortuko. Nolanahi ere, gaur egun ketaminaren eragin antidepresiboa azaltzen duen ekintza-mekanismoa eztabaidagarria da [22]. 2.1. Ketaminaren eraginkortasun antidepresiboa Ketaminaren eragin antidepresiboari buruzko lehenengo ebidentzia 1970eko hamarkadakoa da (2. irudia). Entsegu aurreklinikoak eginez, ketaminak antidepresibo klasikoen (hau da, antidepresibo triziklikoen eta monoaminoxidasaren inhibitzaileen) antzeko eraginkortasun antidepresiboa zuela ikusi zen [23]. 2000. urtean Berman-ek [24] eta haren lankideek ketaminarekin egindako lehenengo entsegu klinikoa argitaratu zuten. Entsegu horretan, plazeboarekin alderatuta, ketaminaren dosi azpianestesikoa zain barneko bidetik eman eta 40 minutura sintoma depresiboak arintzea lortzen zela erakutsi zen. Harrezkeroztik, hainbat entsegu klinikok frogatu dute zain barneko ketaminak eragin antidepresibo nabarmena duela eman eta 24 ordura, eta askoz txikiagoa 7 egunera [25]. Hala ere, aipatu beharra dago aldakortasun handia dagoela (% 29-90ko tartean) epe laburrean ketaminari erantzuten dioten pazienteen kopuruan [26-28]. Horretarako baimendutako indikaziorik ez eduki arren, 19/10 Errege Dekretuak jasotzen duenaren arabera, gaur egun, ketamina antidepresibo gisa erabili daiteke tratamendu eraginkorrik ez duten gaixoei zuzendutako «erabilera errukiorraren» bidez. Horrekin batera, patologia psikiatrikoetan ketamina erabiltzeak gorakada nabarmena izan du (3. irudia), nahasmendu bipolarrerako, trauma osteko estreserako edo ideia suiziden tratamendu eraginkor gisa proposatzen baita [25, 29, 30]. Entsegu kliniko gehienek 0,5 mg/kg-ko dosiak 40 minutuko infusio jarraituan zain barneko bidetik erabiltzen dituzten arren [31, 32], gaixo horientzat sudur barneko bidea aukera erabilgarri eta segurutzat hartu da. Izan ere, administrazio bide hori erabiliz, farmakoaren bioerabilgarritasuna ona da, nerbio sistema zentralera ondo barreiatzen da, farmakoaren erabilera erosoagoa da, eta pazientearen onarpena hobetzen da, xiringa erabiltzea 40 Ekaia, 2021, 40, 33-50 Ane Elexpe, Cristina Bruzos-Cidón, Marta Cabrera, Gabriel Barreda, María Torrecilla 2.2. Ketaminaren eta esketaminaren segurtasuna, jasankortasuna eta tratamenduaren egokitzapena 2.2.1. Segurtasuna eta jasankortasuna Ketaminaren zain barneko administrazioa eman eta handik gutxira agertzen diren eragin ez-desiragarri ohikoenak logura, disoziazioa, buruko mina, presio arterialaren igoera, zorabioa eta ikusmen lausoa dira. Izan ere, ondorio kaltegarriak maila psikiatrikoan eta kardiobaskularrean gertatzen dira nagusiki [39]. Eragin kaltegarri psikiatrikoei dagokienez, ohikoenetan antsietatea dago, eta, jarraian, nahasmendu eta suminkortasuna, euforia eta gogo aldartearen handitzea, eldarnioak edo ezohiko pentsamenduak, izua eta apatia. Gehien deskribatutako efektu psikomimetikoak disoziazioa, eta maila neurologikoan gertatzen diren sedazioa eta zorabioak dira, nahiz eta epe laburrean zuzendu [39]. Eragin kardiobaskularrei dagokienez, ketamina eman ondoren presio arterial sistolikoa, diastolikoa eta bihotz-maiztasuna areagotzen dira. Igoera iragankorra da, eta zifra basalera itzultzen da 4tik 24 ordura bitarteko tartean [40]. Dosi azpianestesikoetan, ketaminak oxigenoaren saturazioa gutxitu dezake, eta ordu batzuen ondoren erabat errekuperatu [40]. Aldaketa hemodinamiko horiek monitorizatu egin behar dira, eta, ondoren, presio arteriala, bihotz-maiztasuna eta oxigeno-asetasuna kontrolatu behar dira, pazientearen arrisku indibiduala oinarri hartuta. Esketamina (Spravato), ketamina ez bezala, dosifikazio-pauta zehatzekin merkaturatu da, baina ketaminaren antzeko ondorio kaltegarriak ditu. Spravatoren fitxa teknikoaren arabera [41], ondorio kaltegarri ohikoenak zorabioak, goragaleak, disoziazioa eta zefalea dira, eta, maila kardiobaskularrari dagokionez, presio arterialaren igoera iragankorra da aipagarriena. Hori dela eta, Spravatoren administrazio bakoitzaren aurretik eta ondoren presio arterialaren jarraipena egin behar da [41, 42]. FDAren arabera, esketaminaren tratamenduak ketaminaren tratamenduak baino kontrako efektu gutxiago agertu dituenez, esketamina seguruagoa da. Alabaina, ez dago hori frogatzen duen ikerketarik [43]. Izan ere, FDAra bidalitako ikerketek erakusten dute abandonuen proportzioa handiagoa dela esketamina hartzen duten pazienteen taldean plazeboa hartzen dutenen taldean baino [44]. Ketaminarekin eta plazeboarekin egindako antzeko azterlanek, aitzitik, ez dute alderik adierazten tratamenduaren uzteari dagokionez [45]. Azpimarratzekoa da, hala ere, eragin kaltegarriei dagozkien ondorioak administrazio bakarraren eta ondorio akutuen azterlanetan soilik oinarritzen direla, ez baitago datu nahikorik ketaminak edo esketaminak administrazio errepikakorretan duen segurtasuna edo epe luzera dituzten ondorio kaltegarriak aztertzeko. Honen harira, ketamina edo esketamina epe luzean kontsumitzearen arrisku potentzial deigarria, arazo kardiobaskularrez gain [44, 46], farmako horiekiko mendekotasuna garatzeko arriskua dago. https://doi.org/10.1387/ekaia.21862 41 Ketamina eta esketaminaren erabilera depresio erresistentea tratatzeko: etorkizunerako erronkak Izan ere, ketaminaren eragin antidepresiboa opioide-sistemaren kitzikapenarekin lotuta dagoela proposatu da [47]. 2.2.2. Tratamenduaren egokitzapena Ketaminaren dosi bakarra eman eta 40 minutura, eragin antidepresiboak agertzen dira; gehienezko eragina 2-24 ordura agertzen da [24]. Ketaminaren administrazio errepikakorren tratamenduak aztertzen dituzten hainbat entsegu daude [25, 49]. Efektuaren iraupena 10-12 egunekoa da; hala ere, pazienteen artean aldakortasun handia dagoela ikusi da. Entsegu kliniko gehienetan, ketamina, astean, 2 edo 3 dosiko maiztasunarekin ematen da 2-3 astean zehar, baina ez dago zehazturik zenbat dosi behar diren edota zeintzuk diren jarraitu beharreko administrazio irizpideak. Ketamina zain barnetik emateari dagokionez, nabarmentzekoa da azterlan batzuetan beste farmako batzuen erabilera murriztea lortzen dela, hala nola antidepresiboen eta BZDen erabilera (ikusi hurrengo atala). Spravatoren kasuan, DNLa duten helduak tratamenduarekiko erresistenteak badira, gomendatzen da noradrenalinaren birxurgapenaren inhibitzaile selektiboak (SBIS) diren farmakoekin batera ematea Spravato; esketaminaren merkaturatze-baimenaren erabakia, izan ere, SBISekin batera erabiltzen den esketaminaren eraginkortasuna ebaluatzen duten azterlanetan oinarritzen da. Spravatoren administrazioa gaixoak berak egiten du, baina zentro mediko batean eta medikuak gainbegiratua. Fitxa teknikoan agertzen den posologiaren arabera, administrazioak 2 fase ditu: indukzio-fasea (<65 urte, hasierako dosia 56 mg, eta gerokoak, 56 edo 84 mg astean bitan, 4 astez) eta mantentzefasea (<65 urte; 56 edo 84 mg astero, 5-8 astez, eta 56 edo 84 mg, 9. astetik aurrera; indukzio-fasean erabilitako azkenengo dosiaren arabera). Pazienteak indukzio-fasearen amaieran jasotzen duen dosia mantentze-fasean mantentzea gomendatzen da. Izan ere, lortutako erantzunaren arabera edo adinaren arabera (>65) doitu behar da dosia, aldez aurreko dosiaren eraginkortasuna eta jasankortasuna oinarri hartuta. Mantentze-fasean, Spravatoren dosia maiztasun txikienean indibidualizatu behar da erantzuna mantentzeko [41]. Horregatik guztiagatik, premiazkoa da oraindik argitu gabeko hainbat gai ikertzea administrazio protokoloari dagokionez, haren eraginkortasuna eta segurtasuna hobetzeko. Adibidez, dosiaren, administrazio bidearen eta maiztasunaren egokitzapena, eta beste farmakoekin batera ematean sor daitezkeen elkarrekintza farmakologikoak eta horien ondoriozko birgaixotzeak aztertu behar dira. 2.3. Ketaminaren elkarrekintza farmakologikoak Farmakoen arteko elkarrekintzari dagokionez, depresioaren gaixotasunean asko erabiltzen diren BZDek, interakzio farmakodinamiko bat eragin 42 Ekaia, 2021, 40, 33-50 Ane Elexpe, Cristina Bruzos-Cidón, Marta Cabrera, Gabriel Barreda, María Torrecilla dezakete ketaminarekin batera administratzen direnean, eta, ondorioz, horrek efektu negatiboak eragin ditzake ketaminak sortutako erantzun antidepresiboan. Elkarrekintza farmakozinetikoei dagokienez, ketaminaren metabolismoaz arduratzen diren isoentzima nagusien (CYP3A4 eta CYP2B6) gainean jarduten duten farmakoak aztertu beharko lirateke, kontzentrazio plasmatikoetan egon daitezkeen aldaketak eta, beraz, haien erantzun antidepresiboan gerta daitezkeen alterazioak aurreikusteko. Batez ere, iraupen luzeko tratamenduetan da ezinbestekoa interakzio potentzial horiek aztertzea, depresiotratamenduaren eraginkortasuna eta jasangarritasuna hobetzeko asmoz. Ketaminaren administrazio protokoloetan, BZD eta ketaminaren artean egon litezkeen interakzio farmakologikoak ebaluatzea gomendatzen da, ketaminaren efektu antidepresiborako proposatutako ekintza-mekanismoa oinarri hartuta, neurona GABAergikoetako NMDA hartzaileen blokeoa, hain zuzen ere. Orain arte ketaminarekin izandako esperientzia klinikoak elkarrekintza horren alde egiten du [48-51]. Zentzu honetan, Frye-k BZDen erabilerak ketaminaren efektu antidepresiboa murrizten zuela argitaratu zuen [49]. Horren harira, interakzio horren alde egiten duen kasu kliniko bat deskribatu da. Nahasmendu bipolarra zuen paziente bat zain barneko ketamina-infusioekin tratatu zen, oinarrizko tratamendua mantenduz: litioa, fluoxetina, ketiapina eta lorazepama. Lehenengo bi administrazioek 2-3 egunez hobetu zuten sintomatologia antidepresiboa; ondorengo infusioek, berriz efektuaren iraupen laburragoa izan zuten. Ketamina lorazepama hartzen zen egun berean administratzen zenean haren efektu antidepresiboa txikiagoa zela konturatu ziren, eta, beraz, BZD tratamendutik kentzea erabaki zuten. Aldaketa horretatik aurrera, ketaminaren efektuak 10 eta 14 egun iraun zuen [48]. Gainera, zain barneko sei ketamina-infusio aztertu zituzten hamabi pazientetan, zeinek tratamendu antidepresiboa dosi egonkorretan mantendu baitzuten [52]. Azterketaren emaitzek ez zuten ezberdintasun esanguratsurik adierazi BZDa hartzen zutenen eta BZD-kontsumitzaileak ez zirenen artean. Hala ere, BZDekin tratatutako pazienteen taldean, latentzia denbora handiagoa izan zen, eta ketaminaren depresioaren aurkako efektuek iraupen laburragoa izan zuten: berragerpenak lehenago gertatzen ziren [50]. Ildo beretik, ketaminaren infusioak BZDekin batera hartzen zituzten gaixoetan hobekuntza askoz txikiagoa izan zen [49, 51]. Dena dela, entseguen arteko aldakortasun metodologikoa dela eta, emaitzen garrantzia oraindik kolokan dago. Bederatzi entsegu klinikoren metodologia berrikusi da pazientearen depresioaren aurkako tratamendua aldatzeari edo ez aldatzeari dagokionez, ketaminaren infusioak hasi aurretik [31]. BZDekin gertatzen den elkarrekintza farmakodinamikoaren inguruko emaitzak aldakortasun metodologiko handiko entseguetan oinarrituta daudenez, adierazi behar da orain arte lortu diren emaitzak zehaztekotan entsegu kliniko gehiago beharko liratekeela. Ildo honetan, Basurtuko Uni- https://doi.org/10.1387/ekaia.21862 43 Ketamina eta esketaminaren erabilera depresio erresistentea tratatzeko: etorkizunerako erronkak bertsitate Ospitalean, ketaminaren zain barneko infusioak ematen zaizkie tratamendu errukior gisa beste terapia batzuei erantzuten ez dieten paziente batzuei. Ospitalean bertan, tratamendu antidepresiboaren jarraibideak doitzen dira ketaminaren infusioak hasi aurretik. Doiketa hori BZDen eta CYP3A4 inhibitzaileen (fluoxetina, venlafaxina) baztertzean datza. Testuinguru honetan, ketaminaren efektu antidepresiboa haren metabolismoaren araberakoa dela frogatu da; gibel bidezko P450 zitokromoaren CYP2B6 eta CYP3A4 isoentzimen araberakoa, hain zuzen ere [53]. CYP3A4 isoentzima CYP taldeak gibelean duen entzima ugariena da, eta gaur egungo farmakoen % 50 baino gehiagoren metabolismoan inplikatuta dago [54]. In vitro ikusi da SBISek —beste antidepresibo batzuen artean— CYP3A4 isoentzimaren inhibizioa eragiten dutela; horrek in vivo egindako entseguetan aldakortasuna erakusten du [55]. Beraz, antidepresiboek isoentzima horren gainean izan ditzaketen ekintza potentzialak zehaztea beharrezkoa litzateke haiek ketaminarekin batera hartzean efektu klinikoak izan ditzakeen aldaketak aurreikusteko eta ebaluatzeko. Orain arte ez da ketaminaren eta SBISen arteko elkarrekintza farmakozinetikorik aztertu. Hala ere, zeharkako ebidentziek adierazten dute bi farmakoak aldi berean emateak ketaminaren eragin antidepresiboa alda dezakeela. Zehazki, entsegu batzuek ondorioztatzen dute SBISen administrazioak BZDen zinetika eraldatzen duela, eta horrek ketaminaren zinetika ez ezik haren dinamia ere baldintza dezake (ikusi aurreko atala). Adibidez, fluboxaminak modu nabarmenean areagotzen du midazolamaren aho bidezko aklaramendua [56]. Fluoxetinari dagokionez, in vivo egindako entseguetan, aldaketa farmako-zinetikoei buruzko emaitzak desberdinak dira. Hallek eta Greenblattek, fluoxetina administratu ondoren, jakinarazi zuten estatistikoki esanguratsuak ziren aldaketak zeudela alprazolamaren area azpiko kurban eta eliminazio-erdibizitzan [57, 58]. Emaitza horiekin kontrajarrita, alprazolamarekin egindako beste entsegu batean [55], ez zen ezberdintasun handirik aurkitu haren metabolismoan, fluoxetinarekin batera administratzean. Arestian aipatu den bezala, bai BZDei eta bai antidepresiboei dagokienez, aldakortasun handia dago oinarrizko tratamendu antidepresiborako orain arte egin diren entseguen diseinuan. Horregatik, aldakortasun metodologiko horrek ketaminak depresioaren aurkako tratamenduan duen eraginkortasunari nola eragiten dion aztertu beharko litzateke. Entseguen arteko aldakortasun metodologiko hori dela eta, lortu diren emaitzen garrantzia kolokan dago. 3. ETORKIZUNERAKO ERRONKAK Azken 20 urteetan, asko ikertu da depresio erresistentea duten pazienteak tratatzeko ketaminaren dosi azpianestesikoen zain barneko administra- 44 Ekaia, 2021, 40, 33-50 Ane Elexpe, Cristina Bruzos-Cidón, Marta Cabrera, Gabriel Barreda, María Torrecilla zioari buruz. Hori dela eta, duela gutxi, Spravato sendagaia merkaturatu da, esketamina duen eta sudur bidetik administratzen den botika berritzailea. Hala ere, eskuragarri dauden azterlanen arabera, ez dira oraindik aztertu sendagai horrek zain barneko ketaminarekiko izan ditzakeen abantailak. Ketamina, aspaldidanik, anestesiarako eta hantura kontrako botika eraginkortzat jotzen da. Ikerketa klinikoek frogatu dute depresioaren aurkako farmako eraginkor eta efektu azkarrekoa dela, gaur egun lehen aukerakoak diren botikekin alderatuta, eta bereziki tratamenduekiko erresistenteak diren pertsonengan. Hala ere, ketaminak ondorio kaltegarri larriak eragiten dituela frogatu da; besteak beste, efektu psikotropikoak. Horrek haren enantiomeroak aztertzera eraman gaitu. (R)-ketaminarekin eta esketaminarekin ikerketak egin diren arren, eta ketaminarekin baino ebidentzia gutxiago izan arren, esketamina merkaturatu da, epe laburreko eraginkortasuna eta segurtasuna aztertu dituzten lau entsegu klinikoak oinarri hartuta [35-38]. Hala ere, tratamendu berri horri buruz, oraindik zalantza asko daude argitzeko, eta ikerketa gehiago behar dira esketamina sudur bidetik emateak ketamina zain barnetik ematearen aldean dituen abantailak frogatzeko. Lehenik eta behin, Spravatoren, merkaturatu den farmakoaren, ekintza-mekanismoa frogatzen duten azterketak egin behar dira, gaixotasunaren neurobiologia hobeto ezagutzeko, eta faktore fisiopatologikoek tratamenduan zer eragin duten ezagutzeko. Bestetik, egungo tratamenduaren interakzio farmakologikoetatik eratorritako ondorio kaltegarriak ere aztertu behar dira, Spravatoren depresioaren aurkako eraginkortasunean eta iraupenean eragina izan dezaketenak barne. Ildo horretan, ketaminaren kontrako efektuak eta haren segurtasuna balioztatzeko, galdetegiak garatzen ari dira [59], farmakoa aztertzeko ere lagungarriak izan daitezkeenak. Bigarrenik, depresioaren kronifikazioaren ehunekoa altua da, eta, epe laburrean tratamendu horrek eragiten dituen ondorio kaltegarriak ezagutu arren, ez da haren segurtasuna baieztatzen duen epe luzeko azterketarik egin. Komunitate zientifikoa gehien kezkatzen duten epe luzeko eragin kaltegarrietan, substantziaren abusuari lotutako neurotoxikotasuna eta asaldura neurokognitiboak dira [46, 60]; agian, ketaminak µ hartzaileekiko duen agonismoak eragindakoak horiek [47]. Zentzu horretan, gaur egun oraindik ez da ezagutzen esketaminak hartzaileengan izan dezakeen eragina, ezta epe luzera nerbiosistema zentralean izan ditzakeen eraginak ere. Hirugarrenik, esketaminarekin egindako entsegu kliniko bakar batek ere ez du alderatzen haren eragin berritzailea gaur egun depresioa tratatzeko hautatzen diren botikekin, edo depresio erresistentea tratatzeko erabiltzen diren beste teknika batzuekin, hala nola TEKarekin edo olantzapina- eta SBIS-konbinazioarekin. Azterketa guztiak plazeboarekin konparatutako entsegu kontrolatuak dira. Tratamenduaren kostu ekonomikoari dagokionez, esketaminaren erabileraren urteko kostu gordinak ketaminarenak baino 10 aldiz handiagoak
science
addi-83fd8195dcb6
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/54195
Hari metalikoetan eta arku elektrikoan oinarritutako fabrikazio-gehigarriko WAAM teknologiaren oinarriak eta aplikazioak
Aldalur, Eider; Panfilo, Asier; Súarez, Alfredo; Muñoz Ugartemendia, Jone
2021
346 Ekaia, 2021, 40, 345-360 Eider Aldalur, Asier Panfilo, Alfredo Suárez, Jone M. Ugartemendia 1. SARRERA Fabrikazio-gehigarria da materiala geruzaz geruza ezartzean oinarritzen den eta aldaera ugari dituen fabrikazio-tekniken multzoa. Teknika multzo honek geometria, konplexutasun eta akabera anitzeko piezak eratzea ahalbidetzen du, horretarako piezaren hiru dimentsioko ordenagailuz lagundutako diseinu (CAD) batetik abiatuta. Fabrikazio-gehigarriak 4.0 Industriaren garapenak planteatzen duen ekoizpen-sistemaren eboluzioari erantzuten dio [1]. Izan ere, teknika tradizionalek lehengai-bloke batetik abiatuz, piezaren azken geometria lortzeko materiala erauzten duten bitartean, fabrikazio-gehigarriak materiala soilik behar den lekuan eta behar den kantitatean ezartzen du, prozesuaren kostua murriztuz eta materialaren erabilera-efizientzia handituz. Beraz, fabrikaziogehigarria 4.0 Industriaren garapenerako gako nagusietako bat izan daiteke, eta horren arrakastaren neurria ezar lezake. Nahiz eta fabrikazio-gehigarriko teknikak material mota anitzekin (polimeroak, zeramikoak, konpositeak, etab.) lan egiteko baliozkoak izan, artikulu honetan material metalikoetan oinarritutako fabrikazio-gehigarriko teknikak aztertuko dira. Gaur egun, material metalikoetan oinarritutako fabrikazio-gehigarriko teknikek material- eta energia-aurrezte handia ahalbidetzen dute, eta kostua eta ingurumen-inpaktua murrizteko aukera eskaintzen dute [2]. Gainera, aukera egokia dira geometria bereziak eta konplexuak fabrikatzeko, edo balio erantsi altuko piezak konpontzeko. Izan ere, teknologia horien bidez, zehaztasun altuko piezak fabrika daitezke propietate mekaniko egokiak mantenduz. Horrez gain, osagai ugariko piezak osagai bakarrean fabrikatzea ere ahalbidera dezakete [3]. Hala ere, gaur egun, material metalikoetan oinarritutako fabrikaziogehigarriko teknikek mugak dituzte masa-produkziorako, ekoizpenabiadura eta errepikakortasuna, orokorrean, baxuak baitira. Hala, oro har, teknika horiek oraindik pieza unitarioetara eta konponketa-aplikazioetara mugatzen dira, eta gaur egungo erronka nagusia da horiek masa-produkziora egokitzea [1]. Horretarako, teknika multzo horren fabrikazio-aldagaiak optimizatzea bilatzen da. Era berean, fabrikazio-metodo horiek materialen mikroegituran eta propietate mekanikoetan duten eragina ikertzen da. Izan ere, horiek kontrolatzea lortzen bada, posible izango da prozesuen estandarizazioa eta teknika horiek fabrikazio-teknika tradizionalen lekuan erabiltzea. 2. FABRIKAZIO-GEHIGARRIKO TEKNIKAK Material metalikoetan oinarritutako fabrikazio-gehigarriko metodo ezberdinak hainbat irizpideren arabera sailka daitezke; hala nola, energia-iturria, https://doi.org/10.1387/ekaia.22367 347 Hari metalikoetan eta arku elektrikoan oinarritutako fabrikazio-gehigarriko WAAM teknologiaren oinarriak eta aplikazioak materiala elikatzeko era edota elikatutako materialaren formatua. Materiala elikatzeko eraren arabera, hiru talde nagusi bereizten dira: Hauts-ohearen fusioa (Powder Bed Fusion, PBF), Hauts-elikatzedun deposizioa (Powder Feed Systems, PFS) eta Hari-elikatzedun deposizioa (Wire Feed Systems, WFS). Azken bietan, energia eta materiala zuzenean sartzen dira prozesuan, eta biek batera energiaren ezartze zuzena (Direct Energy Deposition, DED) izeneko teknika multzoa osatzen dute. Beraz, energiaren ezartze zuzenak bi aldaera nagusi ditu; batetik, materiala hari-formatuan elika daiteke, eta, bestetik, hauts-formatuan [4]. Bestalde, energia-iturriari dagokionez, arku elektrikoa, laser izpia edota elektroi sorta, teknikoki «e-beam» bezala ezaguna, erabil daitezke. Arku elektrikoa da energia-iturri efizienteena, eta erabilitako energiaren % 90 inguru aprobetxatzen du. Laserraren efizientzia, aldiz, baxuagoa da, % 35 artekoa, eta elektroi sortarena % 15-20 artekoa [5]. Jarraian, aipatutako teknika bakoitzaren oinarriak azalduko dira. 1. irudian metodo bakoitzaren irudikapen eskematikoa erakusten da, eta 1. taulan, berriz, horien abantaila eta desabantaila nagusiak laburbiltzen dira, hiru teknika multzo nagusien ikuspegi orokor bat izateko. Bakoitza, bere ezaugarrien eta mugen arabera, aplikazio ezberdinetan erabiltzen da, eta material zehatz batzuentzat da aproposa. 2.1. Hauts-ohearen fusioa (Powder Bed Fusion, PBF) Teknika honetan, lehenik eta behin, hauts metalikozko geruza bat laningurunean ezartzen da, arrabola baten bidez. Jarraian, energia-iturri kontzentratu batek (laserra edo elektroi sorta) geruza honetako hautsa selektiboki urtu edo sintetizatzeko energia hornitzen du (ikusi 1.(a) irudia). Metalen kasuan, urtzea da ohikoena [6]. Ondoren, era kontrolatuan, pistoi baten laguntzaz lan-ingurunea geruza baten lodieran jaitsi eta, berriz ere, arrabolaren bidez hauts-geruza berri bat ezartzen da aurrekoaren gainean. Jarraian, energia-iturri kontzentratua erabiliz, hauts metalikoa solidifikatzen da piezaren geruza horretako geometriari jarraiki, eta, hala, prozesu hori behin eta berriz errepikatuta pieza geruzaz geruza osatzen da. Behin prozesua amaituta, pieza osatua lan-inguruneko hautsetatik ateratzen da. Laserra erabiltzen denean, hautsa urtzen den atmosfera inertea izan behar da. Aldiz, energia-iturria elektroi sorta denean, prozesua ingurune hutsean gauzatu behar da [4]. 2.2. Energiaren ezartze zuzena (Direct Energy Deposition, DED) DED teknika multzoaren barruan sartzen da energia-iturriak materiala elikatzen den aldi berean urtzen duen prozesu oro. Material me- https://doi.org/10.1387/ekaia.22367 349 Hari metalikoetan eta arku elektrikoan oinarritutako fabrikazio-gehigarriko WAAM teknologiaren oinarriak eta aplikazioak (a) (b) (c) 1. irudia. Metaletan oinarritutako fabrikazio-gehigarriko tekniken irudikapen eskematikoa: (a) Hauts-ohearen fusioa (PBF); (b) Hauts-elikatzedun deposizioa (PFS); (c) Hari-elikatzedun deposizioa (WFS). Bestalde, gaur egun ikusi da metalen fabrikazio-gehigarria prototipoen diseinura, balio erantsi altuko pieza txikien ekoizpenera eta balio erantsi altuko piezen konponketara mugatzen dela [1]. Beraz, fabrikazio-metodo tradizionalen lekua hartzeko eta 4.0 Industriaren oinarrizko elementu bilakatzeko, fabrikazio-gehigarriak dituen oztopoak gainditu eta masa-produkziora egokitu daitekeela frogatu beharko du. 2. irudia. GMAW prozesuaren errepresentazio grafikoa. https://doi.org/10.1387/ekaia.22367 353 Hari metalikoetan eta arku elektrikoan oinarritutako fabrikazio-gehigarriko WAAM teknologiaren oinarriak eta aplikazioak gasa inertea izan behar da; esaterako, Argona (Ar). Bestelako materialekin, CO2 hutsarekin edota Ar-CO2 nahaste batekin babestu daiteke prozesua, babes-atmosfera aktiboa sortuz. Horren arabera, GMAW prozesua Metal Inert Gas (MIG) edo Metal Active Gas (MAG) motetan bereizten da. Horrez gain, zenbait material fabrikatzeko, atmosfera kontrolatuko kamera bat erabiltzea ere gomendatzen da. Fabrikazio-aldagai nagusia GMAW teknologian oinarritutako WAAM prozesuan, hariaren elikatze-abiadura da (m/min) eta materialaren ezarpentasa determinatzen du. Beste fabrikazio-aldagai garrantzitsu batzuk aitzinamendu-abiadura eta Stick-outa dira. Horiek sistema mugikorrean zehaztu behar dira. Izan ere, soldadurako zuzia sistema mugikor batean (Gantry makina bat, robot artikulatu bat, eta abar) muntatu behar da piezaren geometria eraikitzeko ibilbidea burutzeko. Stick-outa eta aitzinamendu-abiadura mm-tan eta cm/min-tan neurtzen dira, hurrenez hurren. Stick-outak zuzitik haria urtu gabe ateratzen den luzera neurtzen du. Aitzinamendu-abiadurak, berriz, zehazten du sistema mugikorrak zer abiadurarekin egiten duen aurrera. Bestalde, piezek fabrikazio-prozesuan ziklo termikoak jasaten dituzte. Izan ere, arku elektrikoaren bidez materiala azkar berotzen da urtze-tenperaturaren gainetik, eta gero, bero-iturria kentzean, azkar hozten da. Ondoren, behin eta berriz, berotu eta hoztu egiten da ezarritako materiala, soldadura-kordoiak gehitzen diren heinean. Horrek hondar tentsioak sortzea eragiten du [18]. Hala, beharrezkoa da sarri geruzen artean hozte-denbora bat ezartzea, horrek produktibitatea jaitsi arren, piezak jasandako input termikoa gehiegizkoa baita bestela. Hozte-denbora kontrolatzeko, piezak momentu oro duen tenperatura pirometro baten bidez neurtzen da [19]. Horren bidez, kordoia ezarritako tenperatura baten azpitik egon arte ez da hurrengoa ezarriko. Bestela, denbora konstante bat estimatu eta ezar daiteke bi kordoiren ezarpenen artean. Batzuetan, oinarri-materiala aurretik berotzea komeni da, gradiente termikoa eta hondartentsioak agertzeko aukera murrizteko [13]. Oinarri-materiala WAAM prozesuan arreta berezia eskatzen duen aspektua da. Izan ere, ezarritako materiala oinarri-materialean sartzen da, eta interfase bat sortzen du. Normalean, oinarri-material gisara plaka metaliko lauak erabiltzen dira, eta hori piezaren parte izan daiteke edo ez. Oinarri-materiala piezaren parte bada, piezaren eta oinarriaren arteko loturak propietate jakin batzuk betetzen dituela ziurtatu beharko da. Interfase hau karakterizatzeko, soldadura-kordoia oinarri-materialean sartzen den zenbatekoa, diluzioaren bidez (azaleren arteko erlazioa) eta sakoneraren bidez kuantifika daiteke. Oinarri-materialean diluzioak sortzen duen efektua garrantzitsua da, kordoitik oinarri-materialera beroa transmititzen baita, eta hala, oinarri-materialean beroak ukitutako zonaldea sortzen da. Zonalde horretan, oinarri-materialak propietate mekanikoetan eta bere egitura metalurgikoan aldaketak jasan ditzake. 354 Ekaia, 2021, 40, 345-360 Eider Aldalur, Asier Panfilo, Alfredo Suárez, Jone M. Ugartemendia 4. APLIKAZIOAK WAAM bidez fabrikatutako piezen aplikazio-eremu nagusiak dira aeronautika, ontzigintzaren sektorea eta oil & gas sektorea. Aeronautikan, «Flaparen egitura» nerbioak edo pieza meheak egiteko erabil daiteke, edota pieza handien konponketarako. Ontzigintzaren kasuan, turbinak eta helizeak egin daitezke, esaterako. Jada aipatu den bezala, WAAM teknologiak material kantitate minimoa ezartzen du, amaierako piezatik gertu dauden aurreformak lortzeko. Ondoren, aurreforma horiek osorik edo partzialki (gainazal funtzionalak soilik) mekanizatu beharko dira. Hala, materialaren eta energiaren funtsezko aurrezte bat lortzen da. Gainera, WAAM teknologiak, gainerako fabrikazio-gehigarriko teknikek bezala, orain artean fabrikazio-teknika tradizionalek inposatutako diseinu-mugak gainditzea ahalbidetzen du, diseinu funtzionalagoak ahalbidetuz eta, honela, piezen funtzionamendua optimizatuz, erabilitako lehengai kopurua murriztuz, galera energetikoak murriztuz eta piezen bizitza baliagarria handituz. Beraz, beharrezkoa da fabrikazio-gehigarriko teknologia bakoitzaren erabilera-eremua zehaztea eta bakoitzarentzat aplikazio konkretuak identifikatzea, teknika tradizionalekin alderatuz kontuan hartzeko moduko irabazi ekonomikoak lortzeko. Jarraian, hiru aplikazio eremuren adibide industrial erreal bana azaltzen da, WAAM teknologiaren onurak agerian uzteko asmotan. Erabilitako ekipamendua ere zehazten da. 4.1. Ekipamendua Lan honetan agertzen diren aplikazio guztietan WAAM teknika burutzeko erabili den ekipamendua 3. irudian erakusten da. Ekipamendu hori soldadura makina batek, sistema mugikor batek (kasu honetan, Fanuc Robot ARC Mate 100iC robot artikulatua) eta soldadurako zuzi batek osatzen dute. Lehenik eta behin, fabrikazio-aldagai nagusiak diren funtzionamendu-modua eta hariaren elikatze-abiadura zehaztu behar dira soldaduramakinan (Titan XQ 400 AC puls-EWM). Hortik abiatuta, makinak beste funtzionamendu-parametroak sinergikoki zehazten ditu; harian ezarritako intentsitatea eta tentsioa, esaterako. Hau da, makinak aukeratzen den funtzionamendu-moduaren, materialaren eta babes-gas motaren arabera, barne-algoritmo baten bidez definitutako intentsitate-seinalea sortzen du, eta harian ezartzen du, arku elektrikoa sortzeko. Funtzionamendu-modu bakoitzak berezko parametroak ditu (ikus 2. taula). Kasu honetan, aplikazio ezberdinetarako hiru funtzionamendu-modu erabili dira: Pulsed-GMAW, Cold Arc eta Pulsed-AC. https://doi.org/10.1387/ekaia.22367 355 Hari metalikoetan eta arku elektrikoan oinarritutako fabrikazio-gehigarriko WAAM teknologiaren oinarriak eta aplikazioak (a) (b) (c) 3. irudia. Soldadura ekipamendua: (a) Soldadura makina; (b) Soldadura zuzia; (c) Soldadura zuzia, robotean muntatuta. Bestetik, robotaren bidez zuziaren (iSTM ABIROB W) mugimendua kontrolatzen da, robotaren buruan baitago zuzia muntatua. Hala, zuziak piezaren geometria eraikitzeko egin beharreko ibilbidea burutzen du. Artikulu honetan agertzen diren aplikazio guztietan, Stick-outa 15 mm-koa da. https://doi.org/10.1387/ekaia.22367 357 Hari metalikoetan eta arku elektrikoan oinarritutako fabrikazio-gehigarriko WAAM teknologiaren oinarriak eta aplikazioak batekin betez. Soldadura-kordoien gainezarpena 3 mm-koa izan da oszilazio-estrategian, eta ezarritako geruzaren altuera 1,5 mm-koa. Kasu horretan, ez da hozte-denbora bat ezarri beharrik izan geruzen artean, eta oinarrimaterial gisara piezaren material bereko 15 mm-ko plaka laua erabili da. (a) (b) (c) 4. irudia. (a) Dorrearen diseinu originala; (b) WAAM teknologiarako prestatutako diseinu topologikoki optimizatua; (c) Pieza 5356 aluminioan fabrikatua, WAAM teknologia erabiliz. 4.3. Fabrikazio ez-zuzena Aldiz, fabrikazio ez-zuzenean sartzen dira beste pieza batzuk fabrikatzeko sortutako piezak. Talde honetan ditugu, esaterako, moldeak, trokelak, matrizeak, etab. Adibide gisara, 5. irudiko moldea ER70S-6 aleazio baxuko altzairuan (0,06-0,12 arteko karbono edukia duena) fabrikatu da, GMAW soldaduran oinarritutako WAAM teknologia erabiliz. 4. taulan moldea fabrikatzeko erabilitako parametroak azaltzen dira. 4. taula. ER70S-6 altzairuan moldea fabrikatzeko-parametroak. Modua Hariaren elikatze abiadura (m/min) Aitzinamendu-abiadura (cm/min) Ezarpen-tasa (kg/h) Fabrikazio denbora (h) Cold Arc 5 65 2,66 27 h 39 min Gainera, fabrikazio hau jarraia izan da, hau da, arkua piztu eta gelditu gabe modu jarraian fabrikatu da moldea. Bertan erabilitako soldadura modua Cold Arc izan da. Kasu honetan, babes-gasa, % 18 CO2-% 82 Ar, 17 L/min-ko emariarekin sartu da prozesuan eta oinarri-material gisara, 12 mm-ko S235JR altzairuzko plaka laua erabili da. Geruza bakoitzaren altuera 1,3 mm-tan ezarri da.
science
addi-0a853baab4e7
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/54197
Misio kritikorako MCPTT zerbitzuaren integrazioa 5G-NFV ertzeko konexio-sare batean
López Cuadrado, Javier ; Blanco Jauregui, Begoña ; Jimeno, Elisa; Catalán Cid, Miguel; Atxutegi Narbona, Eneko
2021
376 Ekaia, 2021, 40, 375-388 Javier López-Cuadrado, Bego Blanco, Elisa Jimeno, Miguel Catalan-Cid, Eneko Atxutegi 1. SARRERA 5G teknologiaren helburu handienetako bat da egungo komunikazioekosistema hobetzea, transmisio-abiadura handiagoak, latentzia txikiagoak, energia-kontsumo murriztuagoa, teknologia merkeagoak, gaitasun handiagoa, eta interkonektagarritasun masiboa emanez [1]. Ertzeko Konexio Sareen (Edge Networking, EN) [2] erabilpena etorkizun handiko irtenbidea da helburu hori lortzeko [3]. EN teknologia baliabide informatikoak sare mugikorraren ertzeko cluster batean hedatzean datza. Baliabide horiek hainbat prozesamendu eta kontrol-lan egiteaz arduratuko dira, sarearen nukleoan trafiko-fluxua oztopatzea saihestuz tokian bertan kudea daitezkeen egoeretan. Egoera hau bereziki interesgarria da Behe Latentziako Komunikazio Ultra Fidagarriak (Ultra Reliable Low Latency Communications, URLLC) behar dituzten egoeretan; adibidez, Misio Kritikoko (Mission Critical, MC) zerbitzuak erabiltzen direnean. Hain zuzen ere, 5G teknologiak bete behar duen errendimenduaren funtsezko adierazleetako bat lotuta dago MC zerbitzuen hornidurarekin [4]. Orain arte, zerbitzu horiek garestiak diren eta zerbitzu-hornitzailearen mende dauden sare jabeetan baino ez dira erabili. MC zerbitzuak 5G ekosisteman integratzean datza erronka, EN ingurunea aprobetxatuz eta, aldi berean, sareko azpiegitura beste zerbitzu eta sareko operadore batzuekin partekatuz. Horrek esan nahi du egoera normal batean lehentasunezkoak ez diren zerbitzuak erabiltzen arituko dela batez ere sarea, eta MC zerbitzuei esleitutako baliabideak gutxi izango direla. Hala ere, larrialdi-egoera batean, MC zerbitzuei baliabide gehiago esleitzen hasiko zaie. Kasu horretan, gerta liteke gainerako zerbitzuen kalitatea murriztea edo etetea. Eta sarea nukleotik isolatuta dagoen ezohiko egoera batean ere, EN arkitektura batek ertzeko baliabide guztiak MC zerbitzuei esleitzea ahalbidetu lezake, komunikazio kritikoen jarraitutasuna bermatu ahal izateko. MC transmisioetan latentziak minimizatu nahi badira, sare-azpiegitura behar bezala prestatu behar da. Horretarako gehien erabiltzen den ereduetako bat Software bidez Definitutako Sare-funtzioak (SoftwareDefined Networking, SDN) [5] eta Sare Funtzioak Birtualizatzeko (Network Functions Virtualization, NFV) [6] estandar teknologikoak konbinatzean datza; eredu horrek ertzean funtzionaltasuna malgutasunez eta ekonomikoki hedatzea ahalbidetzen du. Slicing izeneko sare birtualeko mekanismoak [7] SDN eta NFV tekniken abantailak aprobetxatzen ditu sareko arkitekturaren birtualizazioa eskaintzeko. Hain zuzen ere, azpiegitura fisiko beraren gaineko sare birtual ugari definitzeko aukera ematen du [8]. Xafla edo slice bakoitzak sare birtual horietako bakoitza osorik hedatzeko aukera ematen duten sare-funtzioak eta baliabide logikoak ditu [9]. Testuinguru horretan, sareko slicingak aukera ematen du az- https://doi.org/10.1387/ekaia.22476 377 Misio kritikorako MCPTT zerbitzuaren integrazioa 5G-NFV ertzeko konexio-sare batean piegitura fisiko beraren gainean elkarren artean isolatuta dauden zerbitzu ugari elkarrekin bizitzeko, eta, gainera, malgutasunez lortzen du; hau da, slice bakoitzaren gaitasunak egokitzen ditu baliabideak modu eraginkorragoan erabiltzeko. Hortaz, erronka zera da: hainbat zerbitzu behar dituzten aktoreei erabilgarri dauden baliabide komunak espazioan zein denboran dinamikoki eta modu gardenean esleitzea. Horretarako, sareak gai izan beharko luke bere portaera automatikoki aldatzeko, adibidez, funtzioak aldatuz, parametro batzuk birkonfiguratuz edo, kasu muturrekoagoetan, sarearen ertzean zerbitzu jakin batzuk egikaritzea hedatuz. Puntu honetan, sliceak kudeatzeko prozesuek eskatzen dute denbora errealeko monitorizazio-sistema baten bidez NFV arkitekturari buruzko hainbat adierazle biltzea eta prozesatzea. Gainera, sistema horrek gai izan behar du erreakzionatzeko eta arintze-ekintza egokiak martxan jartzeko, baldin eta sare birtualaren konfigurazioan aldaketaren bat egin behar dela antzematen badu. Testu hau MC ahots-zerbitzuaren kasu berezi batean zentratuko da; alegia, Hitz egiteko-Sakatu MC (Mission-Critical Push-To-Talk, MCPTT) zerbitzuan [10]. Sareko zerbitzu horrek walkie-talkieetan oinarritutako ahots-komunikazio klasikoa eskaintzen dio larrialdi-talde koordinatu bati, hala nola polizia, suhiltzaile edo anbulantzia-zerbitzu bati. MCTPP zerbitzuak baldintza zorrotzak betetzea eskatzen du; bereziki, komunikazioen eskuragarritasun- eta fidagarritasun-indize altuak, latentzia oso baxuak, elkarrizketetan parte hartzen duten erabiltzaileen identifikazioa, eta audioaren kalitate ona. Larrialdi-taldeak azpitaldetan antolatu ohi direnez, MCPTT zerbitzuak puntuz puntu eta taldeko deien artean bereiztea eskatzen du. Dei mota edozein dela ere, erabiltzaile bakar batek (floor kontrola esleituta duenak) hitz egin dezake, eta gainerakoek entzun besterik ezin dute egin. Erabiltzaile batek baino gehiagok sakatzen dutenean hitz egiteko baimena eskatzeko balio duen botoia, MCPTT zerbitzuak arbitrajea egin behar du zer eskaera onartu behar den zehazteko, eta gainerako eskaerak baztertzea edo itxaronaldian jartzea erabakitzeko. Erabaki hori hainbat parametroren arabera hartzen da —hala nola, erabiltzaileen lehentasuna—; izan ere, gerta liteke lehentasun handiagoa duen erabiltzaile batek hitz egiten ari den erabiltzailea etetea, hau da, floor kontrola kentzea. Hurrengo atalak EN teknologian oinarritutako 5G arkitektura bat proposatzen du; ondoren, 3. atalean, arkitektura horretan egindako MCPTT zerbitzuaren hedapena deskribatzen da. Laugarren atalak zerbitzua sarean hedatu ondoren lortutako emaitzak aurkezten ditu; horretarako, lehenik eta behin, zerbitzuaren funtzionamendua dinamikoki doitzeko erabili diren monitorizazio-metrikak aurkezten dira, eta, jarraian, sistemaren probak egiteko zehaztutako agertokia deskribatzen da. Amaitzeko, 5. atalak ondorio garrantzitsuenak laburbiltzen ditu. https://doi.org/10.1387/ekaia.22476 379 Misio kritikorako MCPTT zerbitzuaren integrazioa 5G-NFV ertzeko konexio-sare batean egikaritzen dituena; eta, bestalde, ertzak (Edge geruzak), erabiltzailearen hurbilago banatutako geruza. Nukleoak ertzaren komunikazioen kontrola zentralizatzen du, eta han gertatzen denaren ikuspegi osoa dauka. Software bidez Definitutako Irrati bidezko Sarbide Sare Kontrolatzaile Zentralizatua (centralised Software Defined RAN Controller, cSD-RAN Controller) ertzaren erradio-baliabideen gaineko kontrol-planoan erabakiak hartzen dituen VNFa da, bereziki sarerako sarbideei dagokienez. Egon daitezkeen RAN desberdinak hodeitzat jotzen direnez, slicing teknikak hainbat sare-operatzaileri aukera ematen die beren erabiltzaileenganako zerbitzuak hornitzea baimentzeko. Ildo horretan, Hodeirako Irrati bidezko Sarbide Sareaz (Cloud-Enabled RAN, CE-RAN) hitz egiten da, Irrati bidezko Sarbide Teknologia (Radio-Access Technology, RAT) mota ugari barne hartu ditzakeelako: 5G, LTE eta WiFi, besteak beste. EN arkitektura kudeatzeko erabiltzen den modulu nagusia NFV-MANO da. Modulu horrek antenak kontrolatu eta koordinatzen ditu sareko zerbitzuak gauzatu daitezen. Hainbat modulu ere baditu, baina oraingoz bi baino ez dira interesgarriak: NFV Orkestratzailea (NFVO) eta Birtualizatutako Azpiegitura Zuzendaria (Virtualised Infrastructure Manager, VIM). NFVO moduluak SDNren eragiketa kudeatzen du, eta, beraz, sareko zerbitzuen katalogoa eta exekuzioa kontrolatzen ditu. Sareko zerbitzuen bizi-zikloa kudeatzeaz ere arduratzen da, zerbitzua hedatzen denetik amaitzen den arte. Sareko operadore batek eskatzen duen zerbitzu bakoitzagatik, NFVO moduluak zerbitzu hori osatzen duten VNFak egikaritzea hedatzen eta koordinatzen du. Exekuzioa nola hedatu behar den erabaki ondoren, VIM modulua arduratuko da VNF bakoitzari dagozkion baliabide fisikoak esleitzeaz. NFV-MANO moduluak hainbat RAN kudea ditzake. Horretarako, sarbide-sare bakoitza bere VIMa duen cluster independentetzat hartzen da. Proposatutako arkitekturan, VIM zuzendaria ertzeko geruza kudeatzeko asmoz nukleoan egikaritzen den Open Stack softwarearen instantzia bat da. Hain zuzen ere, VIMek bitartekari-lanak egiten ditu NFV-MANOren eta RANen artean. Oro har, baliabide fisiko eta birtual guztiak kudeatzen ditu, eta, beraz, baliabide birtualizatu bakoitza zein baliabide fisikori dagokion erregistratzen du. Gainera, VIM zuzendariak sliceak esleitzen dizkie sareope ra tzaileei, eta, ondorioz, beren arteko isolamendua bermatzen du. EN arkitekturetan oraindik ez dago orkestrazio-sistemaren inplementazio estandarizaturik, sliceen independentziari eragin gabe baliabideak denbora errealean esleitzeari dagokionez behintzat. Hainbat ekimen daude implementazio horren inguruan; horien artean, alertak arintzeko modulu batekin batera lan egiten duen monitorizazio-sistema batean oinarritutako aukera bat aurkeztuko da [12]. https://doi.org/10.1387/ekaia.22476 381 Misio kritikorako MCPTT zerbitzuaren integrazioa 5G-NFV ertzeko konexio-sare batean diren ala ez kontuan hartuta, gai dela alerta-mezuak igortzeko, eta mezu horiek, egoeraren arabera, NFVOrantz edo RAN Xaflatze Kudeaketa Funtziorantz (RAN Slicing Management Function, RSMF) zuzenduko dituela. RSMF modulua NFVOren baliokidea da, baina irrati-baliabideen kontrolari aplikatuta. Alerta arintzeak sare birtualaren konfigurazioan doikuntzaren bat egitea ekarriko du, identifikatutako behar edota egoera berrietara egokitzeko. Horrela, NFVOrantz zuzendutako alerta bat igortzean, baliabide birtualetako bat aldatuko da (adibidez, VNF bat eskalatu edo beste makina birtual batean hedatuko da, erabiltzaile gehiagori zerbitzua eman ahal izateko), eta RSMFra zuzendutako alertek, berriz, irratiko baliabideei eragingo diete (adibidez, erabiltzaile aktiboen kopurua handitu ondoren, cSD-RAN kontroladoreak baliabide gehiago esleituko ditu audio-fluxuak denbora errealean transkodetu ahal izateko). Sareko zerbitzu bat ertzean bertan hedatzen denean, zerbitzua eskaintzeko beharrezkoak diren VNFak makina birtual gisa Edge DCn exekutatzen dira. Hurrengo atalean vMCPTT deskribatuko da; hau da, ertzean MCPTT zerbitzua gauzatzeari dagokion VNFa. 3. MCPTT ZERBITZUAREN ARKITEKTURA MCPTT estandarra MC ahots-zerbitzu bat da, bana-banako zein taldeen arteko deien bitartez larrialdi-taldeen koordinazioa errazten duena. Dei bakoitzean erabiltzaile bakar batek hitz egin dezake, floor kontrola delakoa duenak, alegia. Erabiltzaileek hitz egin nahi dutenean, baimena eskatzeko balio duen botoia sakatu behar dute, eta zerbitzuak erabakiko du nori esleitzen dion une bakoitzean floor kontrola. Adibidez, baliteke hitz egiten ari den erabiltzaileari etetea, lehentasun handiagoko beste erabiltzaile bati ahotsa emateko. Ondorioz, MCPTT zerbitzuaren kudeaketa ez da hutsala, ez bakarrik komunikazioa ahalbidetzeko lehentasunak eta pribilegioak behar bezala kudeatzea eskatzen duelako, baizik eta, MC zerbitzua denez, MCPTT zerbitzuak oso baldintza zorrotzak bete behar dituelako, hain zuzen ere URLLC komunikazio baterako eskatzen direnak. MCPTT transmisioetan latentziak minimizatzeko, bi alderdi landu daitezke. Batetik, komeni da terminalen kodifikazio-denbora murriztea. Hori dela eta, orain arte sare jabeetan hedatutako MCPTT zerbitzuek transmisiogailu jabeak erabiltzea behartzen zuten. Hala ere, zerbitzua 5G sare ireki batean eman nahi denean, komunikazio-gailu generikoak erabiliko dira (adibidez, Android smartphoneak), eta, ondorioz, mota horretako terminaletan datu-paketeak kodetzeko eta deskodetzeko prozesua bizkortu behar da. Bestetik, gailuen arteko transmisioa-latentziak txikiagotzeko sareko azpiegitura prestatu behar da. Horretarako, EN arkitekturaren ezaugarriak aprobetxatuz, ertzean bertan heda daitezke Interneteko guneak normalean eskaintzen di- https://doi.org/10.1387/ekaia.22476 383 Misio kritikorako MCPTT zerbitzuaren integrazioa 5G-NFV ertzeko konexio-sare batean — vIMS. VDU honek saioa hasteko protokoloa eta saioak kudeatzeko beharrezkoa den IP Multimedia Azpisistema (IP Multimedia Subsystem, IMS) zerbitzua inplementatzen ditu. — vMCPTT_AS. VDU hau MCPTT zerbitzuaren eta deien kontrolaren laguntza zentralizatua ematen duen Aplikazio Zerbitzaria (Application Server, AS) da. Kontrol-lanak egin ditzake, hala nola floor kontrolari dagokionez arbitratzea edo dei batean baliabideen erabilera kudeatzea (adibidez, konferentzia, transkodifikazioa), eta baita parte hartzeko zereginak ere, hala nola puntuz puntuko eta taldeko deiak erabiltzaileen artean kontrolatzea. MCPTT zerbitzua MAMM moduluak monitorizatutako orkestraziozikloan integratu ahal izateko, artikulu honetan proposatzen den arkitekturak MCPTT esportatzailea izeneko modulua erabiltzen du. Osagai honek 60 segundoro lortzen ditu monitorizazio-lanetarako behar diren metrikak, batez ere IMS eta MCPTT AS sistemetatik. Hurrengo atalean zehaztuko dira zein diren MCPTT zerbitzuak erakusten dituen metrikak. 4. EMAITZAK Atal honetan, MCPTT zerbitzuaren slice bat (3. irudia) alertak monitorizatzeko eta arintzeko sistema bat (2. irudia) duen EN arkitekturan (1. irudia) integratzearen emaitzak aurkeztuko dira. Horretarako, lehenik eta behin, sareko elementuetatik bildutako metrikak adieraziko dira, eta baita larrialdiko gertaera bat detektatzen denean zehaztutako arintze-ekintzak ere. Ondoren, balidazio-agertokia deskribatu eta inplementazioaren emaitzak erakutsiko dira. 4.1. Metriken monitorizazioa eta arintze-ekintzen definizioa MAMM moduluak hiru lekutatik jasotzen du sistemaren egoerari buruzko informazioa: azpiegituratik bertatik, SD-RAN kontrolatzailetik eta, kasu zehatz honetan, MCPTT esportatzailetik. NFVIk eskaintzen duen informazio guztiaren artean, esperimentu honetan interesatzen zaiguna CPUri eta memoria erabiltzeari dagokiona eta makina birtualetako errendimenduari eta erabilgarritasunari buruzkoa da. Bestalde, cSD-RAN kontrolatzaileak slice bakoitzeko RANen erabiltzaile kopuruari, transmititutako bit-tasei eta seinalearen kalitateari buruzko informazioa biltzen du. Identifikatutako metrika bakoitzerako, kontuan hartzen ditu bere neurketa-egitura eta izan daitezkeen alarmak. Alarmaren bi atalase-balio definitzen dira: lehenengoak ohartarazpen bat adierazten du; bigarrenak, berriz, egoera kritikotzat jotzen du. 384 Ekaia, 2021, 40, 375-388 Javier López-Cuadrado, Bego Blanco, Elisa Jimeno, Miguel Catalan-Cid, Eneko Atxutegi Azkenik, MCPTT esportatzaileak emandako informazioa datu orokorrek osatzen dute —hala nola, erregistratutako erabiltzaile kopuruak edo erabiltzaile aktiboen kopuruak—, eta baita datu partikularrek ere —hala nola, hasita, abian eta amaituta dauden deien kopuruak, bai eta dei mota bakoitzean (pribatuak, taldekoak, larrialdietako pribatuak, larrialdietako taldekoak) parte hartzen duten erabiltzaileen kopuruak ere—. Hainbat metrika monitoriza badaitezke ere, kontzeptu-probetan dei aktiboen eta larrialdi-deien kopuruak bakarrik hartzen dira kontuan, hurrengo ataletan ikusiko den bezala. 4.2. Agertokiaren definizioa eta hedapenaren emaitzak Dinamikoki orkestratutako MCPTT zerbitzuaren hedapenaren funtzionamendua aztertzeko, ezin da agertoki estatiko bat erabili. Izan ere, esperimentu honen helburuetako bat da frogatzea baliabideak behar bezala berresleitzen direla MAMM moduluak hautemandako larrialdi-baldintzen arabera. Beraz, hiru egoera proposatzen dira: normaltasuna, larrialdia eta isolamendua. Normaltasun-egoeran, 5G sarearen jabea errutinaz ari da operadoreekin adostutako zerbitzuak ematen; hau da, horietako bakoitzari beharrezkoa den sare-slicea esleitzen ari zaio. Slice bakoitzaren ezaugarriak dira estalduraeremu bati buruzko datuak transmititzeko abiadura (irrati-baliabideen zati batean SD-RAN kontrolatzaileak mapeatzen duena) eta esleitutako hodeiko baliabide multzo bat (Edge geruza prozesatzeko eta biltegiratzeko ahalmenen zati batekin bat datorrena). RANek estalitako eremu horretan, MCPTT zerbitzua erabiltzen ari diren segurtasun publikoko erakundeei slice txiki-txikia esleitzen zaie, non sarbide eta komunikaziorako eskainitako baliabideak gutxieneko funtzionaltasuna (adibidez, une bakoitzean txanda egiten duten patruiletan egiten diren ohiko elkarrizketak) emateko mugatzen baitira. Beraz, egoera horretan, dei aktibo gutxi eta larrialdi-deirik ez egotea espero da. Gertakari baten ostean larrialdi-taldeko kide batek larrialdi-dei pribatu bat egiten badu, orduan, larrialdi-egoerara pasatzen da. Monitorizazio-sistemak larrialdi-deien kopurua ez dela zero nabaritzen duen momentuan, NFV-MANOk zerbitzu-eskakizun berriei erantzuteko prest egon eta gai izan beharko du: MCPTT zerbitzuaren sliceari Edge geruzako baliabideak esleitzen hasiko da, geroz eta dei berri gehiago eta erabiltzaile berri gehiago izatearen arabera. MCPTT zerbitzuaren komunikazioak bermatu egin behar dira, lehentasunezkoak dira eta. Beraz, gerta daiteke gainerako zerbitzuen kalitatea murriztea; adibidez, vMCPTT funtzioa eskalatzeko orduan lehentasunik ez duten beste sliceen irrati bidezko zein hodeiko gaitasunak murriztea beharrezkoa denean. Azkenik, isolamendu-egoera muturreko gertaera baten ondorioz agertzen da; esaterako, sare-azpiegitura kaltetuta dagoenean, hondamendi natural bat dela-eta, edo eraso terrorista baten ostean. Internetekiko konekta- https://doi.org/10.1387/ekaia.22476 385 Misio kritikorako MCPTT zerbitzuaren integrazioa 5G-NFV ertzeko konexio-sare batean garritasuna galdu da, eta, egoeraren larritasuna dela eta, ertzeko baliabide guztiak MCPTT zerbitzura bideratu behar dira. Horren ondorioz, lehentasunezkoak ez diren beste zerbitzuei esleitutako sliceak zerora murriztu dira. Irrati-estaldura zabaldu ahal izateko, larrialdi-zerbitzuek hartu beharreko lehen neurria sarerako sarbide-puntu berriak gehitzea litzateke; adibidez, base-guneetan kalteak arintzeko sistema hedagarriak erabili beharko lirateke, eremuan zabaldu diren kideei 5G konektagarritasuna eskaintzen diena eta elkarreragingarritasun-baldintzak finkatzen dituena. Irrati-transmisioak arazorik gabe orkestratu ahal izateko, berritzat hartzen da sistema hedagarri bakoitza dagokion clusterean dinamikoki integratu den RANa. 4.3. Sistemaren egokitzapenaren emaitzak Planteatutako hiru agertokietan egindako probei esker, proposatutako plataformaren gaitasunak egiaztatu ahal izan dira; hain zuzen ere, aurreikusitako hiru egoeretan larrialdi-taldeari esleitutako irrati bidezko, sareko eta hodeiko baliabideak dimentsionatzeko gaitasuna; zerbitzuaren eskakizunetara egokitzeko sliceak dinamikoki birkonfiguratzeko edota beste batzuk sortzeko gaitasuna; une oro larrialdi-taldeari MCPTT zerbitzuaren erabilgarritasuna ziurtatzeko gaitasuna; eta sistema monitorizatzeko eta esleitutako baliabideak aldatu behar diren egoerak detektatzeko gaitasuna. Lehen agertokian, lehentasun txikiko dei arruntak baino ez dira egiten. Halako batean, sistemak larrialdi-dei bat egin dela detektatzen du, eta dagokion alerta sortzen da. Alerta horren ondorioz, MCPTT zerbitzuari esleitutako baliabide kopurua handitzen da, krisi-egoera potentzial bat aurreikusi delako. Azkenik, monitorizazio-sistemak sarean edota zerbitzuan aldaketak hautematen dituen heinean, egokitzen doa zerbitzuaren funtzionamendua. Hurrengo irudiak orkestrazio-prozesuaren funtzionamendua azaltzen duen dashboardaren edo panelaren zenbait pantaila-argazki biltzen ditu: goiko argazkiak esperimentuan erabili diren metriken monitorizazioa erakusten du, eta bertan ikus daiteke nola hauteman diren gertaerak denboran zehar. Lehenengo pantaila-argazki honek bereziki esperimentuan zehar une oro izan den dei kopurua aurkezten du, lau grafikotan, dei moten arabera: puntuz puntukoak zein taldekoak, eta arruntak zein larrialdikoak. Lau grafiko hauei esker, denboran koka daitezke esperimentuak iraun duen tartean izan den dei bakoitzaren hasiera, iraupena eta amaiera. Erdiko pantailaargazkiak eragiketen erregistroaren zatitxo bat aurkezten du; hain zuzen ere, bigarren agertokian izan den alarmaren arintzeari dagokiona. Bertan ikus daiteke, espero zen moduan, alarma-arintze horren ondorioz vMCPTT funtzioa eskalatu dela. Azkenik, beheko pantaila-argazkiak hirugarren agertokian izan den irrati-slicearen birkonfigurazioa erakusten du. Bertan ikus daitekeen bezala, monitorizatutako dei aktibo kopurua igotzearen ondorioz MCPTT zerbitzuari geroz eta handiagoa den slicea esleitzen zaion heinean, txikituz doa kritikoa ez den beste komunikazio-zerbitzu bati esleitutako slicea. 386 Ekaia, 2021, 40, 375-388 Javier López-Cuadrado, Bego Blanco, Elisa Jimeno, Miguel Catalan-Cid, Eneko Atxutegi 4. irudia. MCPTT zerbitzuaren orkestrazio-zikloaren pantaila-argazkiak. Laburbilduz, sistemak espero bezala erantzun die agertokien eskaera desberdinei, eta dinamikoki egokitu du bere funtzionamendua horietako bakoitzean MCPTT estaldura egokia eman ahal izateko. 5. ONDORIOAK ETA ETORKIZUNEKO LANAK Sareko zerbitzu baten betekizunak irratiko Errendimenduaren Funtsezko Adierazle (Key Performance Indicator, KPI) kopuru jakin batean biltzen dira, eta baita SLAk beteko direla bermatuko duen komunikazio-zerbitzuaren instantzia bat hedatzean ere. Operadore bakoitzaren zerbitzuaren kalitatea (Quality of Service, QoS) bermatzeaz gain, 5G sarearen jabeak ziurtatu behar ditu sliceen artean beharrezkoak diren isolamendu-mailak ere. Aurkeztutako proba-agertokiarekin proposatutako arkitektura baliozkotzea lortu nahi izan da, batez ere latentzia baxuko zerbitzuek eskatzen dituzten muturreko slicing-gaitasunak emateko orduan. MC zerbitzuen funtzionamenduak (kasu honetan, MCPTTrena) ez du eragotzi behar lehentasunezkoak ez diren beste zerbitzuen funtzionamendu egokia, beste aukerarik ez dagoenean izan ezik. Beraz, sarbide-sarearen slicinga eta VNFen eskalatzea baliozkotu
science
addi-6c45c400a231
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/54198
Meduloblastoma pediatrikoaren pronostikorako markatzaile molekularren identifikazioa
Frutos Gallastegui, Begoña; López López, Elixabet; Illarregi, Unai; Bilbao Aldaiturriaga, Nerea; García Ariza, Miguel Angel; Gutiérrez Camino, Ángela ; Martín Guerrero, Idoia
2021
ERROR: type should be string, got "https://doi.org/10.1387/ekaia.21686 53 Meduloblastoma pediatrikoaren pronostikorako markatzaile molekularren identifikazioa Meduloblastoma atzeko hobian dagoen tumore enbrionarioa da, normalean laugarren bentrikuluko sabaiko zerebelo-bermisetik sortzen dena (1. irudia). Tumore horrek likido zefalorrakideotik barreiatzeko joera dauka, eta diagnostikoan meduloblastoma kasuen % 35ak metastasia aurkezten dute [3]. Orain arte, meduloblastomaren sailkapena histologian oinarritu da, eta lau mota bereizi dira: meduloblastoma klasikoa, desmoplasiko/nodularra, nodularitate zabalekoa, eta anaplasiko eta zelula handikoa. Azpitalde bakoitzak adierazpen kliniko ezberdina aurkezten du, pronostiko ezberdinei lotuta dagoena. Desmoplasikoek klasiko edo zelula handikoek baino biziraupen handiagoa dute adin-tarte berdinerako. Bestalde, zelula handiko meduloblastomek eta anaplasikoek hainbat ezaugarri partekatzen dituzte, eta agresibitate handiagoa erakusten dute. Hori dela eta, mota horiek pronostiko larriagoa dute [3]. Gaur egun, meduloblastoma tratatzeko, lehendabizi, erresekzio kirurgikoa egiten da. Jarraian, erradioterapia eta kimioterapia ematen dira. Tratamendua pazientearen arrisku-mailaren arabera ezartzen da, aldagai kliniko-patologikoak kontuan hartuz. Aldagai horiek dira adina, metastasiaren agerpena, erresekzioaren hedadura eta azpitalde histologikoa. Kasu batzuetan, kontuan hartzen dira MYC eta MYCN geneen anplifikazioak edo β-katenina kodetzen duen genearen mutazioak bezalako ezaugarri genetiko indibidualak ere. Aldagai eta ezaugarri horiekin bi arrisku-maila agertzen dira: arrisku estandarreko pazienteak (>3 urteko adina, MYC/MYCN negatiboak, histologia klasikoa, <1,5 cm2-ko tumore hondarra, eta metastasirik ez izatea) eta arrisku handikoak (MYC/MYCN positiboak, histologia anaplasikoa, >1,5 cm2-ko tumore hondarra edota diagnostikoaren momentuan metastasia izatea) bereizten dira [4]. Arriskuaren araberako tratamenduak biziraupen-tasa hobetu duen arren (Espainian % 29ko igoera izan du [2]), sailkapen hori paziente kopuru esanguratsu batengan ez dela optimoa ondorioztatu da. Batzuek birgaixotze goiztiarrak izaten dituzte, nahiz eta arrisku baxuko kasu bezala sailkatuta egon; beste batzuek terapia intentsibo eta toxikoa jasotzen dute, hain intentsiboa ez den terapia batekin pronostiko ona eduki zezaketenean. Horrek esan nahi du gaur egun meduloblastoma sendaezina dela ia pazienteen herenarengan [5], eta arrisku estandarrean sailkatutako pazienteen % 20-25engan. Gainera, aurrera egiten duten pazienteek epe luzera albo-ondorio toxikoak pairatzen dituzte, eta eragin nabarmenak izaten ditu gaixoen bizi-kalitatean[6-9]. Beraz, gaixotasun honen erronketako bat da birgaixotze-kasuak aurresatea, tratamendua doitu ahal izateko. Azken urteotan, Next Generation Sequencing (NGS) delakoaren edo, euskaraz, Sekuentziazio Masiboko Teknika Molekularraren garapenaren ondorioz, meduloblastomaren biologia eta konplexutasuna hobeto ezagutzen da. Informazio horri esker, gaur egun badakigu meduloblastoma maila\n54 Ekaia, 2021, 40, 51-76 Begoña Frutos-Gallastegui, Elixabet López-López, Unai Illarregi, Nerea Bilbao-Aldaiturriaga, Miguel García-Ariza, Ángela Gutiérrez-Camino, Idoia Martín-Guerrero molekularrean gaixotasun heterogeneoa dela. Beraz, 2016ko Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) sailkapenak [3], sailkapen histopatologikoaz gain, meduloblastomaren diagnosirako aldaera molekularrak sartu zituen: WNT aktibatua, SHH aktibatua (TP53 mutatua edo TP53 basatia), 3 taldea eta 4 taldea [10]. Talde bakoitzak DNA metilazio patroi espezifikoak, adierazpen genikoko profilak, aldaketa genomikoko patroiak eta iragarpen kliniko bereizgarriak ditu [4, 11-16]. WNT motako meduloblastoman WNT bidezidorraren aktibazioa gertatzen da. Askotan, mutazioak azaltzen dira 6. kromosomaren monosomian edota CTNNB1 genearen 3. exonean. Normalean, sailkapen histologikoan klasikotzat hartzen dira, eta gutxitan eragiten dute metastasia. Batez ere, hiru urtetik gorako haurretan eta helduetan behatzen da, eta pronostiko onarekin erlazionatu ohi da [4]. Sonic hedgehog (SHH) motako meduloblastoma SHH bidezidorraren aktibazioarekin lotuta dago, eta, askotan, 9q kromosoman delezioak eta SHH bidezidorreko geneetan (PTCH1, PTCH2, SMO, SUFU eta GLI2) mutazioak aurkezten ditu. Histologikoki desmoplasiko/nodulartzat hartzen da. SHH tumore batzuek TP53 genean mutazioak izaten dituzte, eta hori, askotan, morfologia anaplasikoarekin dago lotuta. Pronostikoa adin-tartearen araberakoa da; haur txikietan, esate baterako, emaitza hobeak lortzen dira. Bestalde, TP53 genea mutatuta duten SHH meduloblastomek pronostiko larriagoa izaten dute [17-24]. 3 taldeari dagokionez, sarritan MYC anplifikazioak izaten ditu. Azpitalde honetan kromosoma osoen edo kromosoma besoen DNA kopia-galerak edo -irabaziak dira garrantzitsuak [25, 26]. Talde honetako meduloblastomak, sarritan, metastasikoak izaten dira, eta orokorrean pronostiko larriagoa erakusten dute beste azpitaldeekin alderatuz, MYC anplifikazioak dituztenek batez ere. Histologikoki, klasikoak zein zelula handikoak/anaplasikoak izan daitezke. 4 taldeko meduloblastomak klasikoak zein zelula handikoak/anaplasikoak izan daitezke. Sarrien agertzen den azpitaldea bada ere, bere ezaugarri biologikoak ezezagunak dira oraindik. Aberrazio ohikoena 17q isokromosoma da, eta MYCN anplifikazioak, SNCAIP bikoizketak eta 11q kromosomaren galerak ere agertzen dira, besteak beste. Batez ere, haur eta gazteengan agertzen da, eta gutxi gorabehera meduloblastomen % 30a metastasikoa da diagnosian [11, 27-29]. Minbizien genomak ikertzeko, NGS teknologiaren erabilerari esker, neoplasia ohikoenen mutazio somatikoen lehen katalogoa sortu da (International Cancer Genome Consortium, ICGC). Ikerketa horiek erakutsi dute mutazio batzuek hazkuntza-abantaila selektiboa sustatzen dutela, driver mutazioek alegia, eta beste batzuek ez, passenger mutazioek. Driver mutazioen aurkikuntzak gaixotasunaren oinarri molekularren ezagu-\nhttps://doi.org/10.1387/ekaia.21686 55 Meduloblastoma pediatrikoaren pronostikorako markatzaile molekularren identifikazioa men handiagoa ahalbidetzen du, diagnostikoa eta tratamenduen aukeraketa erraztuz. Meduloblastoman, zehazki, azpitalde bakoitzerako espezifikoak diren mutazio berrien identifikazioan oinarritu dira NGS ikerketak. Izan ere, mutazioak aurkezten dituzten geneen analisiek meduloblastomen sailkapena hobetzea eta terapia berrien diseinua ahalbidetu dituzte [18]. Gainera, teknologia horrek tumorearen bilakaera klonala karakterizatzeko aukera ematen du, berebizikoa dena gaixotasunaren tratamenduan. Adibidez, azpiklon nagusiek tratamenduen erresistentzian eragiten duten mutazio somatikoak parteka ditzakete. Gutxiengoan dauden azpiklonaketa de novo mutazioek, aldiz, birgaixotzea edo aurrerago erresistentzia azaltzea eragin dezakete [19]. Mutazio horien NGS bidezko identifikazioa, bai jatorrizko tumorean, bai metastasian eta birgaixotzean, lagungarria izan daiteke tratamenduen erresistentzia eta birgaixotzeak ulertzeko. Aurkikuntza horiek etorkizun hurbilean terapia pertsonalizatuagoak diseinatzea ahalbidetuko dute. Esan bezala, meduloblastoma minbizi heterogeneoa da, adierazpen klinikoa, ezaugarri molekularrak eta azpitalde bakoitzaren biziraupen-tasa kontuan hartzen baditugu. Pazientearen arrisku histopatologikoaren araberako tratamenduen estratifikazioak biziraupenean hobekuntza ekarri duen arren, sailkapen hori oraindik ez da nahikoa. Tratamendu gogorrenek biziraupenean hobekuntza ekarri dute, baina gaixotze-tasa altuaren truke. Gainera, ez da ahaztu behar gaur egun ez dagoela birgaixotzeko aurreikuspenaren adierazle den datu biologikorik. Hori guztiori kontuan hartuta, meduloblastoma-laginak molekularki karakterizatzeko beharra planteatzen da lan honetan, tumore horien biologian sakontzeko eta, horrela, diagnostikoaren unetik tratamendu-estrategia bideratuagoak garatzeko. Gainera, errutina klinikorako beharrezkoa da itu-geneen panel zuzendua (sinadura genetikoa), zeinak pronostiko edota terapiarako analisi azkar eta fidagarria ahalbidetu ahal izango baitu. Gaur egun, meduloblastoman mutatutako geneen panelen diseinua posible da literaturan dagoen informazio guztiari esker. Ildo horretan, dagoeneko identifikatu dira meduloblastoma azpitalde ezberdinetan garrantzia duten mutazioak. Hala ere, beharrezkoa da informazioa gehitzea arlo honetan informazio garrantzitsua jaso dezaketen itu-geneak definitu ahal izateko. Horregatik, geneen eta horien mutazio somatikoen panela diseinatzeak duen garrantzia azpimarratu nahi dugu. Izan ere, gene horien NGS bidezko analisiak tratamendu eraginkorragoen garapena ahalbidetu dezake. Hori kontuan izanik, lan honen helburua da meduloblastoma pediatrikoaren pronostikoan edota terapian erabilgarria izan daitekeen gene eta mutazio somatikoen panela diseinatzea. Horretarako, meduloblastoma pediatrikoan eragina duten geneei buruzko informazioa duen literaturaren berrikuspen sistematikoa egin da.\n56 Ekaia, 2021, 40, 51-76 Begoña Frutos-Gallastegui, Elixabet López-López, Unai Illarregi, Nerea Bilbao-Aldaiturriaga, Miguel García-Ariza, Ángela Gutiérrez-Camino, Idoia Martín-Guerrero 2. MATERIALA ETA METODOAK Meduloblastoman mutazio somatikoak aztertzen dituzten artikuluak identifikatzeko bilaketa sistematikoa egin zen. Bilaketarako Pubmed datubase bibliografikoa erabili zen, honako termino hauekin: (Medulloblastoma*) AND («mutation*» OR «genetic alteration*» OR «genetic variation*»). Hitzgako ez-espezifikoak erabili genituen pronostikoari buruzko artikulu guztiak aurkitu ahal izateko. Bilaketan, 2020ko martxora arte argitaratuta zeuden erregistro guztiak hartu ziren kontuan. Termino horiekin, 588 artikulu agertu ziren. Bi hautaketa fase gauzatu ziren. Lehenengo hautaketa fasea artikuluen laburpenen irakurketan oinarritu zen. Laburpenik ez zuten artikuluak zuzenean bigarren fasera pasatu ziren. Artikuluak hautatzeko, barneratze- eta baztertze-irizpide desberdinak erabili ziren (1. taula). 1. taula. Artikuluak hautatzeko erabilitako barneratze- eta baztertze-irizpideak. Barneratze-irizpideak Baztertze-irizpideak — Meduloblastoma izatea. — Mutazio somatikoak aurkeztea. — Pazienteak 18 urtekoak edo gazteagoak izatea. — Ingelesa edo gaztelania ez den beste hizkuntza batean argitaratuta egotea. — Beste argitalpen mota bat izatea: berrikuspenak, editoreari igorritako gutunak, iruzkinak, etab. — Gizakia ez den beste organismo edo lerro zelularretan egindako lanak izatea. — Aldaera genetikorik ez aztertzea: DNA metilazioa, adierazpena edo bestelakoak. — Polimorfismoak aztertzea. — Translokazioak eta inbertsioak (aldaera genetiko luzeak) aztertzea. — Ikerketa funtzionalak izatea. Artikuluen laburpenen irakurketaren ondoren, lehengo fasean 402 artikulu baztertu ziren. Bigarren fasean, 186 artikuluak osorik irakurri ziren. Baztertze-irizpideak aurreko berdinak izan ziren, baina, horiez gain, hauek ere gehitu ziren: mutazioei buruzko informaziorik ez adieraztea, gaixoen adina ez adieraztea, aztertutako meduloblastoma-kasuen kopurua ez adieraztea, eta artikulua eskuragarri ez egotea. Prozesu hori egin ondoren, barneratze-irizpide horiek betetzen zituzten 62 artikulu hautatu ziren (2. irudia). Barneratze-irizpideak betetzen zituzten artikuluetatik, honako informazio hau bildu zen: argitalpen-urtea, paziente kopurua, meduloblastoma azpitaldea (molekularra edota histologikoa), aztertutako geneak, aurkitutako mutazio somatikoak, mutazioak zituzten pazienteen maiztasuna, sekuentziazio-metodoa eta pronostikoa.\n58 Ekaia, 2021, 40, 51-76 Begoña Frutos-Gallastegui, Elixabet López-López, Unai Illarregi, Nerea Bilbao-Aldaiturriaga, Miguel García-Ariza, Ángela Gutiérrez-Camino, Idoia Martín-Guerrero Erabilitako artikuluen kalitatea bi ikertzaile independentek aztertu zuten (laginaren tamaina, sekuentziazio-teknika, lortutako emaitzak). Artikuluak honako kalifikazio hauekin ebaluatu ziren (Oxford Zentroak Medikuntzarako Ebidentzian oinarritutako ikerketa indibidualen kalitatekalifikazioetatik aldatuta): 1, kalitatezko entsegu kliniko aleatorioa, berrikuspen sistematikoa eta metanalisia; 2, ondo diseinatutako eta kontrolatutako ausazkotasunik gabeko saiakuntza, konparaziozko eta etorkizunezko kohortearen saiakuntza; 3, kasu-kontrol ikerketak, kohorte-ikerketa erretrospektiboa; 4, esku-hartzearekin edo esku-hartzerik gabe diren kasuetako serieak, zeharkako ikerketak; 5, errespetatutako autoritateen iritzia eta kasutxostenak. Zalantzak bi ikertzaileren artean argitu ziren, artikuluen irakurketa zehatz baten bidez. 3. EMAITZAK Meduloblastoma pediatrikoaren bilaketa sistematikoa egin ondoren, guztira 197 genetan aztertu ziren mutazio somatikoak. Horietatik guztietatik 21 genetan topatu ziren mutazio-maiztasuna % 2koa baino handiagoa duten mutazioak aztertu genituen. Mutazio somatikoak aztertzen zituzten 62 artikuluetatik 40k sailkapen histologikoan edo sailkapen molekularrean oinarrituta aztertu zituzten meduloblastomak. Beste 22ek, aldiz, meduloblastoma guztiak batera aztertu zituzten inolako sailkapenik egin gabe (2. taula). Sailkapenik egin ez zuten eta sailkapen histologikoa egin zuten artikuluak ziren zaharrenak. Sailkapen molekularrean oinarritu ziren artikuluak, aldiz, 2012-2019 urtekoak ziren. 2. taula. Mutazio somatikoak aztertu zituzten artikuluen sailkapena. Artikulua Sekuentziazio-metodoa Aztertutako gene kopurua Urtea Sailkapenik ez [30-48] NGS,WES, Sanger sequencing eta PCR/ SSCP analysis 1-50 1991-2017 Sailkapen histologikoa [49-63] Target DNA sequencing, NGS, Sanger sequencing eta PCR/SSCP analysis 1-112 1991-2017 Sailkapen molekularra [64-76] Target DNA sequencing, NGS, WES eta Sanger sequencing 1-WES 2012-2019 Laburdurak: NGS: Next Generation Sequencing; PCR: Polimerase Chain Reaction; SSCP: Single-Strand Conformation Polymorphism; WES: Whole Exome Sequencing.\nhttps://doi.org/10.1387/ekaia.21686 59 Meduloblastoma pediatrikoaren pronostikorako markatzaile molekularren identifikazioa Mutazioak aztertzeko erabilitako sekuentziazio-metodoak ere desberdinak izan ziren ikerketaren arabera. Ondorioz, ikerketa bakoitzean aztertu zen gene kopurua ere ezberdina izan zen: batzuetan, gene bakarra aztertu zuten; beste batzuetan, aldiz, Whole Exome Sequencing (WES) edo NGS sekuentziazio-metodoen bidez genoma osoak sekuentziatu ziren gene desberdinak aztertuz. 3.1. Sailkapenik ez duten meduloblastomak Sailkapenik egin ez zuten ikerketetan, mutazio somatikoen maiztasun handiena erakutsi zuten geneak honako hauek izan ziren: CTNNB1, TP53, PTCH1, TERT, AXIN1, FAT1, INI1, KDM6A eta APC (3. taula). TP53 geneak erakutsi zuen mutazio-maiztasunik handiena. Gene horretan aurkitutako mutazio somatikoen maiztasuna oso aldakorra izan zen. Izan ere, zenbait kasutan ez zen mutaziorik aurkitu; beste batzuetan, aldiz, aztertutako meduloblastomen % 20k aurkeztu zuten mutazioa TP53 genean. CTNNB1 genean, mutazioak aurkeztu zituzten meduloblastomak % 6,940,5 izan ziren, eta NI1 genearen kasuan, % 4,3-13,8. PTCH1 genea pazienteen % 12,1ean ageri zen mutatuta, TERT genea % 50ean, AXIN1 genea % 2,6an, FAT1 genea % 30,4an eta APC genea % 4,3an. KDM6A genea kasuen % 20-100ean agertu zen mutatuta. Hala ere, % 100eko maiztasuna azaldu zuen artikuluan, paziente bakarra aztertu zen. Gene bakoitzean agertu ziren mutazioak desberdinak izan ziren, baina gehienetan aminoazido-aldaketa bat dakarten mutazio ez-sinonimoak ziren (3. taula). Pronostikoari dagokionez, TP53 eta CTNNB1 geneetan bakarrik azaltzen zen, eta, beraz, ez dago beste geneetako pronostikoaren informaziorik. TP53ren kasuan, mutazioak aurkezten zituzten pazienteek pronostiko larria zuten. CTNNB1 genearen kasuan, aldiz, pronostiko ona zuten. 3.2. Sailkapen histologikoa duten meduloblastomak Sailkapen histologikoan oinarrituta, mutazioak aztertu zituzten artikuluetan gene garrantzitsuenak TP53, CTNNB1, PTCH1, TERT, SMARCA4, SUFU eta MLL2 izan ziren (4. taula). Horiez gain, beste gene batzuek ere mutazioak aurkeztu zituzten, gutxienez % 2ko maiztasunean: AXIN1, MLL3, NRAS, KDM6A eta PTEN. Beste hiru gene ere mutatuta azaldu ziren, APC, NF2 eta MSH6. Bai gene horien bai PTCH1 eta SUFU geneen kasuetan, meduloblastoma zelula handikoa/anaplasikoa diagnostikatu zitzaion paziente bakarrari egin zitzaion analisi genetikoa. Gene gehienak meduloblastoma klasikoetan ageri ziren mutatuta, KDM6A eta PTEN izan ezik. Horiek meduloblastoma desmoplasiko/nodularrean bakarrik azaldu ziren mutatuta % 12,5eko maiztasunean. Meduloblastoma desmoplasiko/nodularrean SUFU ere azaldu zen muta-\nhttps://doi.org/10.1387/ekaia.21686 63 Meduloblastoma pediatrikoaren pronostikorako markatzaile molekularren identifikazioa 3.3. Sailkapen molekularra duten meduloblastomak Meduloblastomak molekularki sailkatu zituzten ikerketetan, gutxienez % 2ko maiztasuna azaldu zuten mutazio somatikodun geneak TP53, CTNNB1, PTCH1, TERT, DDX3X, SMARCA4, MLL2, SUFU, KMT2D, PTEN, PIK3A, SMO, CHD7 eta KDM6A geneak izan ziren (5. taula). Orokorrean, mutazio somatikoak dituzten zenbait gene azpitalde molekular batekin daude erlazionatuta. Hala ere, zenbait kasutan, mutazio somatikoak dituzten geneak azpitalde molekular gehiagotan agertu ziren. WNT azpitaldean, KMT2D eta SMO geneek soilik azaldu zituzten mutazioak. Pazienteen % 20,5ek eta % 0-3,8k zituzten gene horiek mutatuta. CTNNB1 genea batez ere WNT azpitaldean azaldu zen mutatuta maiztasuntarte nahiko zabalarekin (% 5,9-100), baina 3 taldean ere mutazioak azaldu ziren gene honetan. Dena den, kasu horretan maiztasun oso baxuarekin, % 1,3koarekin, hain zuzen. SMARCA4 genearen kasuan, WNT, SHH eta 3 taldea azpitaldeetan azaldu zituzten mutazioak. Hala ere, CTNNB1 genean bezala, genea mutatuta zeukaten pazienteen maiztasuna handiagoa izan zen WNT azpitaldean, maiztasunak % 2,6-25,6, % 1,26-6,0 eta % 2,65ekoak izanik WNT, SHH eta 3 taldean, hurrenez hurren. DDX3X genearen kasuan ere, mutazioak aurkeztu zituzten pazienteak azpitalde desberdinetan sailkatuta zeuden, maiztasunak desberdinak izanik azpitalde bakoitzerako: WNT azpitaldean % 3,6-32, SHH azpitaldean % 1,7-2,5 eta 3 taldean % 1,2. MLL2 geneak orokorrean ez zituen mutazioak azaldu maiztasun altuan. Baina WNT azpitaldean maiztasuna % 2,6koa zen, eta SHH azpitaldean % 1,4koa; WNT azpitaldean altuagoa, hortaz. TP53 genea WNT, SHH eta 4 taldea azpitaldeetan azaldu zen mutatuta, maiztasuna WNT azpitaldean % 2,4-15ekoa izanik. SHH azpitaldeari dagokionez, zenbait genek aurkeztu zuten paziente mutatuen maiztasunik handiena: PTEN, SUFU, PIK3A eta TERT geneek. Gene horiek mutatuta zituzten pazienteen maiztasunak % 2,4-5,3, % 1,33,6, % 10,5 eta % 4-50 izan ziren, hurrenez hurren. PTCH1 genean mutazio somatikoak ageri ziren bai WNT azpitaldean bai SHH azpitaldean. Mutazioen maiztasunari erreparatuz, PTCH1 genearen kasuan, oso aldakorra izan zen SHH azpitaldean, % 1,7-100ekoa, hain zuzen. WNT azpitaldean, aldiz, maiztasuna % 3,8koa izan zen. Azpimarragarria da taula honetan azaltzen den maiztasunak hein oso zabala adierazten duela. Tarte zabal hori SHH azpitaldean terapiaren erantzuna aztertzen duen artikuluko datuei dagokio [65], eta taula honetan medublastomak azpitaldean sailkatu genituen. Beraz, ehunekoa edo hein orokorra aztertu nahi izanez gero, 5. taula behatu beharko genuke. 3 taldean beste azpitaldeetan mutatuta azaldu ziren geneek azaldu zituzten mutazioak. Azpimarratzekoa da 3 taldean mutazioen maiztasuna ba-\nhttps://doi.org/10.1387/ekaia.21686 65 Meduloblastoma pediatrikoaren pronostikorako markatzaile molekularren identifikazioa Azpitaldea Genea Mutazioa Maiztasuna Pronostikoa Artikulua 3 taldea DDX3X — % 1,2 Ezezaguna* [71] SMARCA4 R1135W; T912K;E821K % 2,6-5 Ezezaguna* [70]; [71] CTNNB1 — % 1,3 Ezezaguna* [72] CHD7 — % 1,3 Ezezaguna* [72] TERT C250T % 16,6 Ezezaguna* [75] 4 taldea CHD7 - % 3,8 Ezezaguna* [72] TP53 - % 2,53 Ezezaguna* [72] KDM6A - % 3,5 Ezezaguna* [71] * Pronostikoa ez da aztertu edo ezezaguna da; **tratamenduan eragiten du; # mutazio hauek gutxienez paziente batengan baino gehiagorengan aurkitu ziren. Oharra: mutazioetan aminoazidoen aldaketa adierazi ez bada, baseen aldaketa adierazi da. 4 taldean, TP53 geneaz gain, CHD7 eta KDM6A geneek ere azaldu zituzten mutazioak gutxienez % 2ko maiztasunarekin. Bestalde, KDM6A genea ez zen mutatuta azaldu beste azpitaldeetan. Mutazioei dagokienez, sailkapen histologikoetan gertatzen zen bezala, aminoazido-aldaketak edota irakurketaren aldaketa suposatzen zuten base-aldaketak ziren. Pronostikoa ezezaguna izan zen kasu gehienetan. Hala ere, sailkapen histologikoan bezala, CTNNB1 geneak WNT azpitaldean pronostiko ona zuen, eta TP53 eta PTCH1 geneek pronostiko larria SHH azpitaldean. Gainera, SUFU genean gertatutako mutazioek terapiarekiko erresistentzia adierazi zuten. 4. EZTABAIDA Meduloblastoma minbizi heterogeneotzat har daiteke adierazpen klinikoa, ezaugarri molekularrak eta azpitalde bakoitzaren biziraupen-tasa kontuan hartzen baditugu [4]. Gaur egun, meduloblastomaren aurkako tratamendua pazientearen arrisku-mailaren arabera ezartzen da soilik, hau da, aldagai kliniko-patologikoak kontuan izanik (adina, metastasiaren agertzea, erresekzioaren hedadura eta azpitalde histologikoa). Hala ere, tratamenduaren ezarpen hori ez da baliagarria paziente batzuentzat. Batzuek, pronostiko ona izan arren, tratamendu intentsiboak eta toxizitateak pairatzen dituzte. Beste batzuek, ordea, birgaixotze goiztiarrak izaten dituzte, nahiz eta arrisku baxuko kasu bezala sailkatuta egon. Horrez gain, berdin sailkatu diren pazienteek eta, ondorioz, terapia berdina jaso dutenek, erantzun-maila desberdina omen dute [5]. Horrek esan nahi du tratamenduarekiko erantzuna tumoreak berak dituen alterazio molekularren menpekoa ere badela.\n66 Ekaia, 2021, 40, 51-76 Begoña Frutos-Gallastegui, Elixabet López-López, Unai Illarregi, Nerea Bilbao-Aldaiturriaga, Miguel García-Ariza, Ángela Gutiérrez-Camino, Idoia Martín-Guerrero Azken urteotan, ikerketa askok punta-puntako teknologiari esker (adierazpen genetikoen eta metilazioen azterketak) sinadura genetikoak identifikatu dituzte meduloblastomen sailkapen molekularra ahalbidetuz. Izan ere, sinadura genetiko horiek gaur egun OMEk onartu ditu [3]. Gainera, NGS- ren erabilerarekin, tumorearen garapenean eragina duten mutazio genetiko berriak identifikatu dira [17]. Hala ere, gaur egun informazio asko dago literaturan, batez ere gene berriei dagokionez. Literaturan informazio asko izateak, askotan, zaildu egiten du gaixotasunean benetan eragiten duten geneak zein diren jakitea. Meduloblastoma pediatriakoan gehien mutatutako geneak identifikatzeko eta horien pronostikoa ezagutzeko helburua izan genuen. Lehenik eta behin, bilaketa sistematikoa burutu zen meduloblastoman eragina zuten mutazio somatikoak bilatzeko. Bilaketa horren bidez, gaixotasunaren pronostikoari buruzko informazioa eman zezaketen gene-markatzaileak hautestea lortu genuen. Etorkizunean, markatzaile horiek meduloblastoma pediatrikoaren terapia pertsonalizatuagoak lortzeko tresnaren diseinuaren oinarria izan daitezke, eta tratamendu eraginkorragoak lortu. Lanak paziente pediatrikoetan jarri zuen arreta, meduloblastoma pediatrikoak helduen meduloblastomarekiko jokabide guztiz desberdina duelako [3]. Berrikuspen bibliografikoaren ondoren, 197 gene identifikatu ziren 62 artikulutan. Horietatik 21 genek mutazioak erakutsi zituzten gutxienez % 2ko maiztasunarekin: TP53, CTNNB1, AXIN1, FAT1, PTCH1, INI1, TERT, DDX3X, SMARCA4, MLL2, SUFU, PTEN, KMD6A, MSH6, NF2, CHD7, PIK3A, KMT2D, MLL3, NRAS eta SMO. Gene horiek azpitalde molekular zein histologiko desberdinetan ageri ziren, INI1 eta FAT1 geneak izan ezik. NF2 eta MSH6 geneak artikulu bakarrean azaldu ziren mutatuta, eta, gainera, paziente bakarra aztertu zen [63]. Beraz, ez lirateke gene hautagaiak izango zuzeneko tratamendurako. INI1 eta FAT1 aztertzen zituzten ikerketetan, meduloblastoma guztiak batera aztertu ziren (sailkapenik gabe) [31], [39], [41]. INI1 geneak SWI/ SNF konplexuan parte hartzen du, eta bere funtzioa ATParen menpeko kromatinaren birmoldatzea da [39]. Bestalde, FAT1 genean gertatutako zenbait mutazio somatikok WNT bidezidorraren aktibazioa eragin dezakete; hortaz, FAT1 β-kateninara lot daiteke zelulen zenbait jokabide erregulatuz [29]. Hala ere, pazienteen sailkapenean laguntzen ez dutenez eta pronostikoa ezezaguna denez, bi gene horiek ez lirateke egokiak izango zuzeneko tratamendua zehazteko, nahiz eta mutazioak % 2 baino maiztasun altuagoan adierazi. Ikerketa gehiago egin beharko lirateke gene horiek azpitalde histologiko edo molekularrekin erlaziorik duten ikusteko. Azpimarratzekoa da % 2 baino maiztasun altuagoko mutazioak zituzten gainontzeko 17 geneak sailkapen histologiko edota molekular desberdinekin asoziatuta azaldu zirela. Ondorioz, gene horiek pazienteak azpitalde\nhttps://doi.org/10.1387/ekaia.21686 67 Meduloblastoma pediatrikoaren pronostikorako markatzaile molekularren identifikazioa histologiko edota molekular desberdinetan sailkatzen lagundu dezakete. Adibidez, PTEN eta KDM6A soilik meduloblastoma desmoplasikoetan azaldu ziren. Lehen aipatu bezala, meduloblastomak molekularki lau talde desberdinetan sailka daitezke: WNT, SHH, 3 taldea eta 4 taldea. WNT azpitaldeak dauka pronostiko onena, pazienteen % 95eko biziraupenarekin [77]. Oro har, histologikoki klasikoak dira, eta ez dute metastasirik izaten. Azpitalde horretan lortutako emaitzetan ikus daiteke maizago mutatuta azaltzen diren geneak CTNNB1, DDX3X, SMARCA4 eta KMT2D direla (>% 20). CTNNB1 geneko mutazioak askotan identifikatu izan dira talde horretako alterazio bezala. Kasu gehienetan, mutazioak hirugarren exonean agertzen dira [77]. Sailkapen histologikoari dagokionez, gene horretako mutazioak meduloblastoma klasikoan ageri dira, eta proportzio oso txiki batean anaplasikoan. CTNNB1 genea da PNET5 Europako saiakuntza klinikoan (2017an Espainian zabaldua) erabiltzen den markatzaile genetiko bakarra, pazienteak zuzenean WNT azpitaldean sailkatzeko eta tratamendu leunagoa emateko biziraupena murriztu gabe [78]. Gaur egun, ikerketa hori martxan dago, baina oraindik ez da ondorio sendoetara heldu. WNT azpitaldean sarri mutatuta ageri diren gainerako geneak beste taldeetan agertzen direnez, ez dira talde honetarako identifikagarriak izango. Gainera, horien pronostikoa ezezaguna da oraindik. SHH bidezidorra gakoa da zerebeloaren ohiko garapenean, non Purkinje neuronek SHH estekatzailea jariatzen baitute. Garapen goiztiarrean zehar, SHH ligandoak mitogenesia bultzatzen du kanpo-geruza pikortsuko ama-zeluletan. SHH seinaleari emandako erantzuna zelulen mintzean zeharreko proteina bik kontrolatzen dute; PTCH1 eta horrekin lotuta dagoen SMO (Smoothened) geneek kodetutako bi proteinek [79]. SHH bidezidorraren aktibazioa aberrantea gerta daiteke bidezidor honetan eragina duten osagai desberdinetan gertatzen diren mutazioen ondorioz. Ikerketa honetan, PTCH1 [49, 67] eta SUFU [68] geneetan azaldu ziren pronostikoaren informazioa duten mutazio somatikoak, SHH bidezidorraren kontrolatzaile negatiboak direnak. TP53 genean ere mutazio somatikoak azaldu ziren pronostiko larriarekin [66]. SUFU meduloblastoma desmoplasikoan soilik azaldu zen mutatuta [59]. TP53 eta PTCH1, aldiz, meduloblastoma desmoplasikoan zein klasikoan [49], [51], [55], [61-62]. Hiru geneen kasuan, pronostikoa larria izan zen. Beraz, interesgarria izango litzateke etorkizunean egingo diren saiakuntza klinikoetan gene horiek kontuan hartzea, tratamenduaren intentsitatea handitzeko hautagai bezala edota bestelako terapiak bilatzeko. SHH azpitaldean mutatutako beste geneak TERT, PIK3A eta PTEN izan ziren, baina ez zuten inolako pronostikorik adierazi [6667], [69], [71], [75]. Talde honetan, interesgarria da adieraztea SMO genea, SHH taldeko kide izan arren, ez dela mutatuta azaldu paziente pediatrikoetan (gene honetan deskribatu da mutazioak meduloblastoma helduetan ger-\n68 Ekaia, 2021, 40, 51-76 Begoña Frutos-Gallastegui, Elixabet López-López, Unai Illarregi, Nerea Bilbao-Aldaiturriaga, Miguel García-Ariza, Ángela Gutiérrez-Camino, Idoia Martín-Guerrero tatzen direla [3]). Izan ere, ez zen mutatuta azaldu SHH azpitaldean; soilik WNT azpitaldean eta maiztasun oso baxuan. 3 taldeko pazienteengan diagnosia egiten denerako, metastasikoak izaten dira. Orokorrean, sailkapen histologikoari dagokionez, anaplasikoak dira, baina klasikoak ere ikusi dira. Biziraupenari dagokionez, talde guztietan larriena da [77]. Hala ere, pronostikoa aldatu egiten da metastasia agertzen den ala ez, eta diagnosiaren adina zein den. Horregatik guztiagatik, interes handikoa zen talde honetako ezaguera molekularra handitzea. Alabaina, talde honetan aurkitu ziren mutazioak beste talde batzuetan deskribatu ziren, eta kasu guztietan beste taldeetan baino maiztasun baxuagoak aurkeztu zituzten. Nahiz eta pronostikoa duen mutazio somatikorik ez zen azaldu, azpitalde honetako ezaugarria da MYCren anplifikazioa. Gainera, pronostiko larriarekin erlazionatuta dago, eta pazienteek tratamendu gogorragoa jaso behar dute [18]. 4 taldean ezaguna da biziraupenaren maiztasuna % 75ekoa dela [77]. Kasu honetan, talde honetarako esklusiboa den genea azaldu zen mutatuta: KDM6A. Nahiz eta maiztasuna oso altua ez izan (<% 5), gene horretan maiz gertatzen dira delezio homozigotikoak 4 taldean [71]. Beraz, interesgarria izango litzateke taldeak desberdintzeko baliagarria den aztertzea. Bilaketa honetan berresten da talde honetako meduloblastomak, ugarienak izan arren, ezezagunenak direla [77]. Azkenik, esan beharra dago ikerketa honek hainbat muga azaltzen dituela. Alde batetik, zenbait artikulutan informazioa falta izan da. Izan ere, ikerketa askotan, aztertzen ziren pazienteen adinak ez ziren adierazten, edota soilik adin-tartea adierazten zen, eta horrek arazo larria eragin zuen. Artikulu asko (eta informazio nahikoa) baztertu behar izan ziren, zehazki 54 (2. irudia), ezin izan zirelako haurrak eta helduak bereizi. Beste alde batetik, zenbait mutazio identifikatu dira horien balio-pronostikoa jakin gabe. Lan honetan lortutako datuek berresten dute meduloblastoma pediatrikoen ezagutza eta karakterizazio hobe batek tumorearen sailkapena eta arriskuaren araberako pazienteen estratifikazioa errazten dutela. Hala ere, oso kasu gutxitan (CTNNB1, TP53, PTCH1 eta SUFU) eskaintzen dute mutazioek balio-pronostikoa. 5. ONDORIOAK Bilaketa sistematikoan, 21 genek izan dute gutxienez % 2ko mutaziomaiztasuna, eta horietatik bost gene (TP53, CTNNB1, PTCH1, SUFU, eta KDM6A) izan litezke erabilgarriak diagnosiaren momentuan NGS bidez analizatzeko. Horrela, meduloblastoma duten pazienteetan tratamendu indibidualak presta litezke pazientearen profil molekularrean oinarrituta, terapiarekiko erantzun hobeak lortuz, eta, horri esker, pronostiko hobeak"
science
addi-7ea84003cb0e
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/54199
Minbiziaren aurkako CAR-T zelulen bidezko immunoterapia
García Gallastegui, Patricia ; Mugica Basauri, Maite; Crende Arruabarrena, Olatz
2021
78 Ekaia, 2021, 40, 77-88 Patricia Garcia-Gallastegi, Maite Mugica Basauri, Olatz Crende Arruabarrena 1. SARRERA Minbizian, zelulen kontrolik gabeko proliferazioa gertatzen da, eta askotan zelulak inguruko ehunak inbaditzeko gaitasuna daukate, metastasia sortuz. Gaur egun, minbiziaren tratamendu ohikoenak kimioterapia, erradioterapia eta ebakuntza dira, baina, hala ere, askotan hiru tratamendu horiek ez dira nahikoak minbiziari aurre egiteko. Horregatik, tratamendu-teknika berriak ikertzen ari dira, pertsona bakoitzarentzat espezifikoak izango direnak eta aldi berean eragin desiragaitz gutxiago sortuko dituenak. Azken urteotan CAR-T zelulak erabiliz, hau da laborategian eraldatutako pazienteen linfozito T infusioak erabiliz, terapia ugari martxan jarri dira tumore solido eta likidoen aurka, eta emaitza onak lortu dira. Pertsona bakoitzaren sistema immunologikoa funtsezkoa izan daiteke minbiziari eraso egiteko, eta 2018ko Medikuntzako Nobel Saria irabazi zuten Tasuku Honjo eta James P. Allison immunologoen terapiaren premisa honako hau izan zen: minbiziaren aurkako tratamendu pertsonalizatua gaixotasun honen etorkizuna da eta CAR terapia azkar garatu den terapia da. Hala ere, estrategia berri honetarako hainbat zalantza daude argitzeke; horregatik, entsegu kliniko anitz martxan daude. Entsegu gehienak tumore hematologikoak tratatzeko garatu dira (1 [2. taula]), baina badira tumore solidoen aurkakoak ere. Esaterako, CLDN6 CAR-T terapia, 1. eta 2. fasean dagoena, martxan dago barrabiletan, obulutegian, umetokian, biriketan eta kartzinoma primarioetan frogatzeko (https://www.clinicaltrialsregister.eu). Hala ere, badira bi inmunoterapia jada pazientekin erabiltzen direnak, Tisagenlecleucel (Kymriah ®) leuzemia linfoblastiko akutuan eta Axicabtagén ciloleucel (Yescarta®) zelula B handien linfomaren aurka. 2. CAR-T ZELULAK Ingelesetik ekarritako hitza da CAR-T (Chimeric Antigen Receptors in T-cells). Espezifikotasun handiagoa emateko diseinatuak izan diren CAR hartzaileek daramatzaten T linfozitoak dira, hots, antigorputzak ekoizten dituzten immunitate-sitemaren zelula bereziak. 2.1. Egitura eta mekanismoa CAR mota guztiek gutxienez hiru atal dituzte: antigenoa ezagutzen duen zelulaz kanpoko domeinua (antigorputz batetik eratorritako zati aldakorra izaten dena, scFv), mintz arteko domeinua eta zelula barneko domeinu koestimulatzailea, T zelula aktibatzeaz arduratzen dena (1. irudia). https://doi.org/10.1387/ekaia.21946 79 Minbiziaren aurkako CAR-T zelulen bidezko immunoterapia 1. irudia. CAR-T zelulen egitura orokorra. (Titov A. et al., eraldatuta [8]). Zelulaz kanpoko domeinuak antigeno tumorala ezagutzen du, eta beheranzko transdukzioa gertatzen da, seinalea mintz arteko domeinura eta domeinu koestimulatzailera bidaliz. Horrela, CAR-T zelulen aktibazioa gertatuko da, transkripzio faktoreen adierazpena hasi eta, horrekin batera, zelulen proliferazioa eta zitokinen (IL6 esaterako) askapena gertatuko dira, zitotoxikoak izanik [1]. Nahiz eta hipotetizatu izan den T zelulek zuzenean tumore-zelulak hiltzen dituztela, oraindik ez dago erabat argi zein zelula motak sortzen duen efektu antitumoral handiena. Ektodomeinua edo zelulaz kanpoko domeinua CAR zelulen zati garrantzitsuena da; izan ere, hori da ituarekin lotzen den zatia, eta, beraz, terapiari espezifikotasuna emango diona. Zati horrek tumoreari lotutako antigenoa ezagutuko du: hain zuzen ere, tumore-zelularen mintzean adierazten den proteina konkretu bat. Proteina hau tumorearekiko espezifikoa izango da. Minbizi mota ezberdinek antigeno ezberdinak dituztenez, CAR bakoitza minbizi baten antigeno espezifikorako egina dago. Garrantzitsua izango da gaixotasun errefraktarioetan antigenoaren galerarik ez izatea eta ehun osasuntsuetako zeluletan antigenoa adierazita ez egotea. Gehien erabiltzen diren ektodomeinuak antigorputz monoklonalak izaten dira, scFv (1. irudia). Horrek kate arin bat eta kate astun bat du (oro har, B-zelulen antigorputz monoklonal bat izaten dena). scFV-a seinaleztapen-domeinu batera akoplatuta egoten da. scFV-a linfozitoaren (TCR-CD3) hartzaile konplexua, 80 Ekaia, 2021, 40, 77-88 Patricia Garcia-Gallastegi, Maite Mugica Basauri, Olatz Crende Arruabarrena CD3 ζ molekularen (1. irudian) zelula-barneko domeinutik batera akoplatuta egoten da [2, 3, 4]. ScFVen ordez, NKG2D, CD16 edo Erb-B hartzaileak ere erabil daitezke. Zelulaz kanpoko edozein antigenoren aurka zuzendutako CAR-T-ak? diseina daitezke, baina CD19 (CART-19) antigenoaren aurka zuzendutakoa da, B motako linfoma eta leuzemia linfoblastiko akutuetan (LLA) adierazten dena, oraingoz arrakasta kliniko handiena lortu duena. B zelulen espezifikoa den antigenoa (BCMA, B-Cell Maduration Antigen) da, zelula ama hematopoietikoetan adierazten ez dena eta B zelulen ezberdintzapen-prozesuan mantentzen dena. Hortaz, antigeno hau itu egokia da B zelulek sortutako neoplasietan. BCMA antigenoarekin ere hainbat ikerketa egin dira, batez ere mieloma anizkoitzaren tratamendurako. Antigeno hau plasma zelulen gainazalean aurkitu daiteke; aldiz, beste organoetako zeluletan, ez da ikusi zelula ama hematopoietikoetan eta zelula normaletan horren presentziarik; beraz, CAR-T zelulentzat oso erabilgarria izan daitekeela uste da [5]. Bisagra (hinge, spacer) IgG (IgG1 edo IgG4), IgD edo CD8aren domeinua izan daiteke, eta antigenoa ezagutzen duen zatia (scFv) mintz arteko domeinuarekin lotzea du helburu [2, 3, 4]. Haien egitura eta produkzioa kontuan hartuta, gaur egun CAR-T zelulak laugarren belaunaldiko eboluzioan daude. Lehenengo belaunaldikoak CD3 ζ molekula bakarrik adierazten zuen, eta ez zuen arrakastarik izan saiakuntza klinikoetan [6]. Bigarren eta hirugarren belaunaldikoak CD28, 4-1BB, OX40 edo CD27 bezalako molekula estimulatzaileak zeramatzan CD3ζ-rekin batera zitokinen sintesia eta linfozitoen proliferazioa indartzeko asmoz. CAR T-zelulen laugarren belaunaldia tumore-mikroinguruaren efektu inhibitzailea gainditzeko diseinatuta dago. IL-2 eta IL-12 bezalako zitokinak jariatzearen propietate gehigarria edukitzeak badirudi emaitza hobea duela tumore solidoetan [7]. 2.2. Sortzeko prozedura CAR-T zelulak ekoizteko, zenbait urrats egin behar dira, eta oso garrantzitsua izango da horien kalitate-kontrola egitea protokolo osoan zehar (2. irudia). Lehenik, pazientearen leukozitoak jaso behar dira leukaferesi bidez. Emaile baten T zelulekin egindako adopziozko immunoterapia aztertzen ari dira minbizi mota batzuk tratatzeko. Ondoren, T zelulak beste zelula guztietatik isolatu behar dira; kopuru nahikoa lortzeko, elutriadorea erabiltzen da. Behin leukaferezia eginda, CAR-a kodifikatzen duen genea linfozitoaren genoman txertatu behar da. Hori burutu ahal izateko, bi metodo bereizten dira: metodo birala (erretrobirusak) eta ez-birala (transposon/transposasa sistema) [9] https://doi.org/10.1387/ekaia.21946 81 Minbiziaren aurkako CAR-T zelulen bidezko immunoterapia 2. irudia. CAR-T zelulen produkzioaren eskema orokorra. (1) Leukaferesi bidez tratatu nahi den pazienteari T zelulak kentzen zaizkio. (2) T zelulak aktibatu egiten dira eta CAR kodifikatzen duen genea gehitzen zaio. (3) CAR-T zelulak aberastu egiten dira. (4) Pazienteak kimioterapia hartzen du linfodeplezioa jasateko. (5) CAR-T zelulen infusioa jasotzen du paziente berak. (1,4 eta 5) pazieenteetan gertatzen da (2 eta 3) laborategian (Titov A. et al., eraldatuta [8]). Gehien erabiltzen den metodoa birala da, eta horren barruan gehien erabiltzen diren birusak, gammarretrobirusa eta lentibirusa dira. Bi bektore horiek RNA birusak dira eta, beraz, gai dira erretrotranskriptasa entzimaren bitartez DNA lortu eta DNA hori ostalariaren genoman txertatzeko. Bektore biral horiek laborategian eraldatzen dira beren patogenizitatea ahultzeko eta beharrezkoa den genea txertatzeko. Hala ere, bektore hauek alde txar bat dute: haien produkzioa zaila da eta toxikoak izan daitezke: mutagenesia gertatzeko arriskua dago [10]. Bektore biralek izan ditzaketen arazoak saihesteko asmoz, bektore ez-biralen ikerketak jarri ziren martxan, Sleeping Beauty transposon/transposasa sistema, hain zuzen ere. Transposoiek birusekin alderatuta abantaila batzuk dituzte. Alde batetik, haien produkzioa eta kalitate-kontrola errazagoa eta fidagarriagoa da. Bestetik, bektore biralek baino arrisku mutageniko gutxiago dute. Sleeping Beauty sistemak bi osagai ditu: transposoia (CAR kodifikatzen duen genea) eta transposasa entzima. Transposasa entzimak, transposoiaren alde bie- 82 Ekaia, 2021, 40, 77-88 Patricia Garcia-Gallastegi, Maite Mugica Basauri, Olatz Crende Arruabarrena tan dauden errepikapenak ezagutzen ditu, DNA alde horretatik mozten du eta transposoia aske geratzen da T linfozitoen genoman txertatzeko [11, 12]. T zelulei CAR kodifikatzen duten genea txertatzean, zelulen hazkuntza martxan jartzen da beharrezkoa den zelula kopurua lortu arte. Oro har, dosi txikiak nahikoak izaten dira eraginkortasuna lortzeko, 1 × 105-1 × 106 T zelula/kg-ko nahikoak izan dira entseguetan emaitza esanguratsuak lortzeko. Dosi txikiak erabil daitezke da CAR-T zelulek in vivo aurkezten duten hedapen gaitasunari esker [13]. Pazienteek CAR-T zelulen infusioa jaso aurretik linfodeplezioa jasan behar dute kimioterapia bidez. Badirudi fludabarina edo/eta ziklofosfamidarekin burututako linfodeplezioan zitokina endogeno homeostatiko batzuen mailak (IL-7 esaterako) handitu egiten direla, eta horiek CAR-T zelulen infusiorako lagungarri izan daitezkeela [13]. Linfodeplezioa jasan ondoren, pazienteek CAR-T zelulen infusioa jasotzen dute hainbat egun ezberdinetan, 4 eta 6 aste bitartean, oro har. Behin infusioa jaso dela, pazienteak monitorizatu egin behar dira tratamenduaren erantzunak ebaluatzeko eta erreakzio desiragaitzak kontrolpean mantendu ahal izateko. Toxikotasuna infusioa sartzen den egunetik kontrolatzen hasten da, eta astero ebaluatzen dira, bi hilabete igaro arte, gutxi gorabehera. Emaitzen ebaluazioa hirugarren hilabetean hasten da, eta hiru hilabetean behin neurtzen dira emaitza berriak urte bat igaro arte. Hala ere, horren ondoren ere emaitzak ebaluatzen dira, baina denbora tarte handiagoarekin, gainerako tratamendu onkologikoetan bezala [14]. 2.3. Eragin desiragaitzak Terapia berri honek, espezifikotasun altua dela medio, eraginkortasun ona egiaztatu du minbizi ezberdinen aurka, baina, hala ere, entsegu klinikoetan larriak izan daitezkeen eragin zehaztu dira. Toxikotasuna maila ezberdinetan banatu daiteke: tumorearen barnean sortutakoa, tumoretik kanpo, neurotoxikotasuna eta beste toxikotasun mota batzuk. Tumore-zelularekin CAR-T zelulek kontaktu zuzena izatean gertatzen den toxikotasuna, oro har, akutua izaten da. Alde batetik, CAR-T zelulen administrazioaren ondorioz, zitokinen askapen ugaria gertatzen da, eta horrek zitokinaren askapen-sindromea (CRS, cytokine release syndrome) ekar dezake. CRSaren sintomak arinak izan daitezke: sukarra, nekea, zefaleak, artralgia, mialgia…; edo larriak ere izan daitezke, sukar altuak, hipotentsioa, organo anitzen kaltetzea…[15]. Bestalde, tumore-zelulen bat-bateko suntsipenak tumore-lisiaren sindromea ekar dezake (TLS, tumor lysis syndrome) [16]. Tumore-zelulen suntsipenak potasioaren, fosfatoen eta azido nukleikoen askapen masiboa dakar, eta organismoaren mekanismo homeostatikoek horri aurre egin ezin diotenean sortzen da. Hiperfosfatemiak hipokaltzemia sekundarioa dakar https://doi.org/10.1387/ekaia.21946 83 Minbiziaren aurkako CAR-T zelulen bidezko immunoterapia berekin, eta, hortaz, min neuromuskularrak, bihotz-arritmiak eta konbultsioak izateko arriskua handitzen da. Aldi berean, kaltzio fosfato kristalak prezipita daitezke hainbat organotan, batez ere giltzurrunetan, eta giltzurrun-lesio akutuak sor ditzake. Azido urikoa (azido nukleikoen metabolismotik sortua), giltzurrun barneko kristalen prezipitazioaren, giltzurruneko odol-hodien uzkurketaren, odol-jarioaren gutxipenaren eta giltzurrunaren hanturaren eragilea da. Beraz, horrek ere handitzen du giltzurrun-lesio akutua sortzeko aukera [17]. Tumoretik kanpo sortutako toxikotasuna ere kontuan izatekoa da. Izan ere, ehun osasuntsu batzuek minbizi-zelulek duten antigeno bera dute beren gainazalean, eta, hortaz, CAR-T zelulek ehun horiek erasotzen dituzte, eta zelula osasuntsuen suntsipena gertatu ohi da. Toxikotasun mota hau asko gertatzen da B linfozitoek sortutako gaitzetan, CD19 antigenoa B zelula guztien gainazaletan agertzen delako, bai zelula osasuntsuetan bai minbizi-zeluletan. Beraz, CD19 CAR-T zelulekin egindako tratamendua hastean, denboran zehar iraun dezakeen B zelulen aplasia gerta daiteke [18, 19]. Kasu gehienetan CRS pairatu ondoren neurotoxikotasuna gertatzen da; hala ere, litekeena da CRS eman gabe pairatzea. Manifestazio kliniko nagusiak entzefalopatiak, apraxia, dardarak, konbultsioak eta edema zerebrala dira. Toxikotasun mota honen fisiopatologia ez da oraindik ondo ezagutzen, baina badirudi hesi hematoentzefalikoaren alterazio baten ondorioz izan daitekeela, zitokina maila altuek sortua. IL-2, IL-2R, IFN-γ, IL-6 eta IL-6R erlazionatu dira neurotoxikotasunaren sorrerarekin. Gainera, hesi? hematoentzefalikoaren alterazioaren ondorioz, neurotransmisoreen askapenaren erregulazioa kaltetuta ikus daiteke, glutamato eta azido kinolinikoarena, esaterako. Zitokinek mikrogliak, monozitoak eta makrofagoak aktibatzen dituzte, eta haiek azido kinolinikoa askatzen dute nerbio-sistema zentralaren erantzun inflamatorioan neurotoxikotasuna pairatzen duten pazienteetan. Azido kinolinikoak eta TNF-α-k, biak batera, glutamatoaren askapena bultzatzen dute, honen mailak igoz eta, hortaz, zitotoxikotasuna bultzatuz. Hala ere, ekintza-mekanismoa oraindik ez da guztiz ezagutzen eta ikerketa gehiago behar izango dira hori ondo ulertzeko [20, 21, 22]. Beste toxikotasun mota batzuk ere gertatzen dira. Berez, T zelulen administrazioa egin baino lehen, pazienteari tratamendu immunokentzaile bat egitea gomendatzen da, T zelulek egoera horretan tumorearen aurkako eraginkortasun handiagoa dutela ikusi baita. Hala ere, horrek desio ez ditugun eraginak izan ditzake; izan ere, linfodeplezioaren ondorioz, anemia, koagulopatiak edo sepsi neutropenikoa jasateko arriskua handitu egiten da [22]. Bestealde, terapia honetan erabiltzen diren antigorputzen gehiengoa saguetatik datozen antigorputz monoklonalak dira, erreakzio anafilaktikoak sortu dezaketenak. Gizakietatik datozen antigorputzak erabiltzea gomendatzen da toxikotasun mota hau neurri batean saihestu ahal izateko [23]. https://doi.org/10.1387/ekaia.21946 85 Minbiziaren aurkako CAR-T zelulen bidezko immunoterapia molekula ugari ikertzen ari dira [33]. Baina 1. faseko saiakuntza klinikoetan CART72 zelulak erabiltzen dira. Eraldatutako linfozito horiek tumoreari lotutako glikoproteina (Tag) -72ra zuzenduta daude, eta zeluletan CD3-zeta seinaleztapena pizten dute. Immunoterapiak CAR-T zelulekin duen arazo nagusietako bat da erantzun iraunkorra koloneko minbizia duten pazienteen azpitalde txiki batentzat baino ez dagoela eskuragarri. Terapia egokia izango litzateke CAR-T zelulen terapia kontrol-inhibitzaile berriekin edo antigorputz monoklonalekin konbinatzea. 4. ONDORIOAK T zelulen terapia azken urteotan garatu da. Metodo horrekin gaixotasun hematologikoak tratatzeko modua aldatuz doa, eta tumore solidoak tratatzeko aukerak ikusarazten dizkigu. Tumore solidoetarako CAR-T zelulen lehen saiakuntzek leuzemia-saiakuntzetan behatutako arrakasta bera erakutsi ez duten arren, tumore solidoetan behatutako oztopo ugariak hobeto ulertzeak aurrerapenak ekarriko ditu CAR ingeniaritzan eta saiakuntza klinikoen diseinuan. Ikerketa traslazionalaren helburu nagusietako bat da leuzemiatik haragoko minbizietan erabiliko diren CAR-T zelulen espezifikotasuna, eraginkortasuna eta segurtasuna hobetzea. Tumore-zelularen gainazaleko antigeno benetan espezifikoak identifikatu behar dira, eta erabakigarria da hilgarriak izan daitezkeen ustekabeko toxikotasunak arintzeko mekanismo eraginkorrak ezartzea. Gainera, tumorearen heterogeneotasunarekin, tumorearen immunogutxitzearekin eta T zelulen zirkulazio eta iraunkortasun faltarekin lotutako arazoak konpontzea eta tumore solidoen terapiaren eraginkortasuna hobetzea lantzen ari dira. Neoplasia hematologikoetan CAR terapiaren arrakasta sinesgarria eta melanoma-tumoreen linfozito infiltratzaileen infusioen arrakasta CAR terapiaren garapena bultzatzen ari dira, tumore solidoetan antzeko eraginkortasuna erakuts dezaketenak. CAR zelulak genetikoki manipulatzeko gaitasunak aldaketa eta hobekuntza gehigarrietarako aukera ia mugagabeak ematen ditu, eta, beraz, etorkizunean arrakasta izateko itxaropen handia ematen du. Azken datuek erakusten dute CAR-T zelulen terapia erabilgarria izan daitekeela koloneko, pankreako, urdaileko minbizian edo minbizi hepatobiliarrean. Horrek azterketa gehiago egiteko atea ireki du, gainera beste terapia batzuekin batera probatzen ari da (CPB/check pint blockade agentekin batera esaterako anti-PD1, [34]). Nahiz eta lan asko egin behar den, minbiziaren aurkako immunoterapiak emaitza itxaropentsuak ekarriko ditu.
science
addi-a5d2f5c2ae91
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/54200
Epigenetika helburu duten sendagaiak
Martínez Peula, Oihane; Rivero Calera, Guadalupe
2021
12 Ekaia, 2021, 40, 11-31 Oihane Martínez-Peula, Guadalupe Rivero Calera 1. SARRERA Epigenetika terminoa zientziaren arlora mugatuta dagoela dirudien arren, gure eguneroko bizitzan ikus dezakegu. Epigenetika gizabanako baten fenotipoa finkatzen duen prozesuetako bat da. Hala, genetikoki berdinak diren bikietan, fenotipoa ezberdina da. Horrelako kasuak nonahi ikus daitezke, nahiz eta biki horiek familia berean hazi. Fenotipoak gaixotasunak pairatzeko arriskuan eragin dezake, eta, gainera, urteetan zehar edota inguruko faktoreen mende alda daiteke. Adibidez, biki horietako batentzat eskola-garaia zailagoa izan daiteke, eta horrek haren haurtzaroa haurridearena baino gogorragoa bihurtu. Umetan izandako arazo horiek heldutasunean alkoholismoa, beste droga batzuen kontsumoa edota gaixotasun psikiatrikoak pairatzeko arriskua handitu dezakete [1]. Beste bikiaren haurtzaroa, aldiz, zoriontsua izan daiteke, baina haren nutrizio-ohiturak batere osasuntsuak ez badira, nagusitan obesitatea, diabetesa edota arazo kardiobaskularrak garatzeko arrisku handiagoa izango du [2]. Zergatik? Gehienok haien bizimoduarengatik eta bizi-esperientziengatik dela esango genuke, eta gure bizimodu eta gure esperientzia goiztiarrek eragin iraunkor bat izan dezaketela ondorioztatuko. Baina osasun-zientzietan aritzen garenoi fenomeno horren oinarri biologikoa interesatzen zaigu. Bikien kode genetikoak berdinak dira; beraz, genomak ere ez dio galdera horri erantzungo. Gaixotasun horiek pairatzeko arriskuaren jatorria edota zergatia azaltzeko, «genomaren gainean» dagoena ulertu behar da; epigenoma, hain zuzen ere. Izan ere, «epi» aurrizki grekoak gainetik esan nahi du; epigenoma, beraz, genomaren gainetik dagoena izango litzateke. Berrikuspen honetan azalduko den bezala, genetikoak ez diren faktore batzuek epigenetika alda dezakete, gure genomaren zein gene aktibatu edo isiltzen den erabakiz, hau da, gure geneen adierazpena erregulatuz. Modu horretan, mekanismo epigenetikoek gure fenotipoa, gaixotasunen agerpena barne, kontrolatuko lukete. Bigarren atal batean, mekanismo epigenetiko horiek modu onuragarrian aldatzen dituzten farmakoen bila egin diren aurrerakuntzak berrikusiko dira. 2. ZELULAREN NUKLEOARI BEGIRA: ZER DA EPIGENETIKA? Genetikak genotipoa finkatzen du; fenotipoa zehaztearen erantzule bat, aldiz, epigenetika da. Baina nola finkatu ahal dituzte aldaketa epigenetiko iraunkorrak faktore ez-genetikoek? Gure material genetikoaren egiturari eraginez. Epigenetikak ez du DNAren sekuentzia aldatzen, aktibitate genetikoa baizik. Hori ulertzeko, DNA zelula eukariotoen nukleoan kromatina izeneko egituran dagoela ekarri behar dugu gogora. Kromatinak zelularen funtzionaltasuna bermatzeko informazio genetikoaren antolakuntza espaziala aldatzen du, eta geneen adierazpenean berebiziko garrantzia du. https://doi.org/10.1387/ekaia.22188 13 Epigenetika helburu duten sendagaiak 1. irudia. Kromatinaren antolaketa zelula eukariotoetan. DNA zelula eukariotoen nukleoan kromatina izeneko egituran antolatzen da. Bertan, DNAren haria histona izeneko oktameroen inguruan kiribilkatuta dago nukleosomen katea osatuz. Kromatinaren deskiribiltzeak nukleosomak banatzen ditu DNAren eskuragarritasuna handituz (eukromatina) eta transkripzio-prozesua ahalbidetuz. Irudi hau Wikipediatik hartu eta eraldatu izan da, Creative Commons Attribution (CC BY 3.0) lizentziapean [3]. Kromatinaren oinarrizko unitatea nukleosoma da (1. irudiko bola urdinak). Nukleosoma bakoitza histona-oktamero batez eta histona horren inguruan kiribilkatuta dagoen 147 base-pare dituen DNAren zatiaz osatuta dago. Oktamero horrek H2A, H2B, H3 eta H4 histonen bi kopia ditu. Mekanismo epigenetikoek nukleosomen kondentsazio-maila kontrolatzen dute, eta ondorioz, kromatinaren eskuragarritasuna aldatzen dute. Hori dela eta, kromatina bi egoeraren artean dagoela esaten da: inaktiboaren (heterokromatina) eta aktiboaren (eukromatina) artean. Kondentsatuta dagoenean, hau da, transkripzioa ahalbidetzen ez duenean, inaktibo dago. Geneen transkripzioa ahalbidetzen denean, aldiz, egoera aktiboan dago (1. irudia). Geneen erregulazio epigenetikoa 14 Ekaia, 2021, 40, 11-31 Oihane Martínez-Peula, Guadalupe Rivero Calera DNAren metilazioz edota histonen itzulpen osteko aldaketen bidez gerta daiteke. Histonen N-terminaleko aminoazido hondarretan aldaketa kobalenteak gertatzen dira. Espezie gehienetan H3 eta H4 histonek itzulpen osteko aldaketa ezberdinak pairatu ahal dituzte: azetilazioa lisina hondar ezberdinetan, metilazioa arginina eta lisinetan, eta fosforilazioa serina eta treoninetan. Horietatik, epigenetikaren arloan, metilazioa eta azetilazioa ikertu dira gehien [4]. Bai DNAren metilazioak, bai histonen itzulpen osteko aldaketek ezinbesteko garrantzia dute geneen adierazpenaren erregulazioan eta, beraz, haren azterketa beharrezkoa da mekanismo horien konplexutasunaz jabetzeko. 2.1. DNA-ren metilazioa DNAren katean gertatzen den aldaketa nagusia metilazioa da. Metilazioa DNAren zitosinaren 5. karbonoan gerta daiteke, eta DNA-metiltransferasek (DNMT) katalizatzen dute; gehienetan, geneen transkripzioa erreprimitzen du [4]. Metilazio-prozesu horri buruzko lehen ikerketek geneen erregulazioarekin eta zelulen diferentziazioarekin erlazionatu zuten. Ugaztunetan, loci espezifikoetan gertatzen den DNAren metilazioa aita eta amaren aleloen adierazpen bereizgarrirako ezinbestekoa da; X kromosomaren inaktibaziorako, esaterako. Gainera, enbriogenesian zehar aldaketa hori nahiko dinamikoa da [5]. Garapenaren faseak behin igarota, DNAren metilazio-prozesua epe luzerako transkripzioaren errepresioarekin erlazionatzen da. Hala ere, mekanismo hori ez da guztiz argitu eta DNAren metilazioak geneen adierazpenari nola eragin diezaiokeen aztertzen duten ikerketetan emaitza kontraesankorrak lortu dira [6]. 2.2. Histonen metilazioa Histonen metilazio entzimatikoa histona-metiltransferasek (HMT) katalizatzen du. Gizakietan, lisina- edo arginina-hondarrekiko espezifikoak diren 50 HMT ezberdin baino gehiago identifikatu dira. HMTek metilo talde baten, biren edo hiruren eransketa katalizatu ahal dute. Aminoazido-hondarraren arabera eta metilazio-mailaren arabera, metilazioaren ondorioak ezberdinak izango dira. H3 histonaren metilazioa 4. edo 79. lisinan gertatu ondoren, geneen transkripzioa aktibatuko da. Aldiz, metilazioa 9. edo 27. lisinan gertatzen bada, transkripzioa inaktibatuko da [4]. Histonen metilazioa ez da behin betiko aldaketa bat. Izan ere, histonademetilasek (HDM) metilo taldeen askapena katalizatzen dute. Entzima horien espezifikotasuna metilazio-mailaren eta metilatu den aminoazido hondarraren araberakoa izango da [4]. https://doi.org/10.1387/ekaia.22188 15 Epigenetika helburu duten sendagaiak 2.3. Histonen azetilazioa Azetilazioa histonen itzulpen osteko aldaketen artean ikertuenetariko bat da. Histonen azetilazioa histona-azetiltransferasek (HATek) katalizatzen dute. Albo-katean azetilo taldea sartzean, kromatinak egitura irekia hartzen du, eta transkripzioaren handipena bultzatzen du (2. irudia) [4]. 2. irudia. Histonen azetilazio eta deazetilazioaren ondoriozko eraginak transkripzioan. HAT: histona-azetiltransferasa; HDAC: histona-deazetilasa; HDACi: histona-deazetilasen inhibitzailea; Ac: azetiloa. Azetilazioaren kontrako prozesua, hau da, deazetilazioa, histonen deazetilasen (HDAC) bidez gertatzen da, eta geneen adierazpenaren murrizketarekin erlazionatzen da. Entzima horien lisina-hondar ezberdinekiko espezifikotasuna ez da guztiz ezagutzen [4]. Egun arte, 18 HDAC isoforma karakterizatu dira, eta 4 klasetan sailkatzen dira; I, II, III eta IV klaseetan, hain zuzen. Haien inhibizio farmakologikorako, garrantzitsua da I, II eta IV klaseak zink-menpekoak direla ezagutzea. I klaseak HDAC1, 2, 3 eta 8 barneratzen ditu, II klasean HDAC4, 5, 6, 7, eta 9, eta IV klasean soilik HDAC11. III klasea entzimatikoki eta egituraren aldetik ezberdina da, eta sirtuina 1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7az osatuta dago [7]. HDAC entzimen funtzio nagusia histonen deazetilazioa nukleoan katalizatzea den arren, pentsatzen da beste hainbat funtzio egin ditzaketela beren kokapen azpizelularraren arabera [8]. Gainera, lehen aipatu bezala, mekanismo epigenetikoak zelula espezifikoak dira. Espezifikotasun hori, beste mekanismoen artean, zelula bakoitzak adierazten dituen HDAC klasearen eta isoforma espezifikoen bidez lor daiteke. Adibidez, garuneko zelula neuronalak eta glialak banatu izan direnean, HDAC adierazpena ezberdina dela aurkitu da [8]. 16 Ekaia, 2021, 40, 11-31 Oihane Martínez-Peula, Guadalupe Rivero Calera 3. EPIGENETIKA ETA GAIXOTASUNEN GARAPENA Epigenetikak gaixotasunen garapenean eragina izan dezakeela proposatu zuen lehen lanetako bat Suediako herri bati buruzko ikerketa epidemiologikoa izan zen [9]. Herri horretako artxiboetan, jaiotzari eta heriotzari buruzko informazioaz gain, beste datu sozioekonomiko batzuk ere jasotzen ziren, hala nola goseteak eta uzta txarrak. Ikerketa horren hasierako helburua zen elikadura-ohituren eta osasunaren arteko erlazioa finkatzea. Datuetatik abiatuta, belaunaldi batek izandako dietak (garaiko gosete eta uzta txarrengatik txarra izan zitekeena) belaunaldiko gizabanakoen bizi-itxaropena baldintza zezakeela ikusi zuten ikertzaileek. Baina haientzat, belaunaldi horrek pairatutakoak seme-alaben edota biloben bizi-itxaropenean ere eragina zuela behatzea izan zen harrigarriena. Gainera, nutrizio-gabeziak garapeneko garai garrantzitsuetan gertatzen baziren, bilobengan zituzten ondorioak nabarmenagoak ziren. Geroago egindako ikerketek faktore ez-genetikoen eraginaren garrantzia giza garapenaren hiru unetan finkatu dute: garapen fetalean, haurtzaro goiztiarrean eta nerabetasunean. Hortaz, garapenaren une erabakigarrietan zenbait ingurumen-faktoreren eraginpean egoteak gaixotasunekiko sentikorrago bihurtuko gintuzke, eta faktore horiek eragindako sentikortasun hori gure ondorengoei pasatzeko arriskua egon daiteke [9]. Ikerketak egin ahala, ingurumen-faktore ezberdinak identifikatu dira, hala nola nutrizio-egoera, gai kimikoekiko esposizioa, estresa, farmakoak eta infekzioak. Faktore horiek gaixotasunen garapenean izan ahal duten eragina mekanismo epigenetikoen bidez azal daiteke: DNAren metilazioa, histonen itzulpen osteko aldaketak eta RNA ez-kodetzaileen eragina [10]. Mekanismo epigenetikoen asaldurak gaixotasunetan maiz deskribatu dira. Adibidez, minbizian aldaketa epigenetiko iraunkorrak aurkitu dira [11]. Obesitatean eta diabetesean ere, mekanismo epigenetiko bereizgarriak identifikatzen ari dira [10]. Asaldura neurologikoetan eta adinarekin erlazionatuta dauden Alzheimerren eta Parkinsonen gaixotasunetan ere aztertzen ari da mekanismo epigenetikoen garrantzia [12, 13]. Aurkikuntza horiek epigenetikak gaixotasunen diagnostikoan, pronostikoan eta terapian izan dezakeen garrantzia azaleratu dute. Epigenetikaren eragina gaixotasun psikiatrikoetan ere gaurkotasun-gaia da. Izan ere, gaixotasun psikiatrikoak konplexuak dira, eta haien etiopatogenia ez dago guztiz argi. Eskizofreniaren kasuan, esaterako, heredagarritasun-tasa handia da. Herentzia genetikoak gaixotasuna pairatzeko arriskua handitzen du, baina ez da nahikoa gaixotasuna garatzeko [14]. Azken ikerketek faktore ez-genetikoek ere eskizofrenia garatzeko arriskua handitzen dutela azpimarratu dute, eta berriro ere, mekanismo epigenetikoak fenomeno horren eragile gisa postulatu dira [15]. 18 Ekaia, 2021, 40, 11-31 Oihane Martínez-Peula, Guadalupe Rivero Calera izan ditzake. Egoera horren aurrean, gure patu epigenetikoa onartu behar al dugu? Molda daiteke epigenetika farmakologikoki? Bai, posible da, eta hori ikertzen duen farmakologiaren atalari farmakoepigenetika deritzo. Farmakoepigenetika jakintzagai berri honen helburu nagusia terapia epigenetikoa da, hau da, farmakoen bidez gaixotasunekin erlazionatutako aldaketa epigenetikoak saihestea edo tratatzea. Gaur egun, mekanismo epigenetikoetan eragina duten farmako batzuk ikertzen ari dira; adibidez, DNMTen inhibitzaileak edo HMTen inhibitzaileak [23-25]. Baina azken urteetan berebiziko garrantzia hartu dutenak HDAC entzimen inhibitzaileak (HDACi) dira [4]. Histonen lisina-hondarren deazetilazioa leheneratuta histonen hiperazetilazioa eragiten duten konposatuak dira HDACi-ak. Hiperazetilazioak nukleosomaren eta honen inguruan bilduta dagoen DNAren arteko tartea handitzen du. Kromatinaren egituran gertatzen den irekiera horrek geneen hasierako aldea eskura uzten du transkripzioa edo irakurketa izan dadin. Arestian aipatu denez, lau klasetako 18 HDAC daude. HDACi-ek, HDAC isoformekiko espezifikoak izatea baino gehiago, HDAC klasearekiko espezifikotasuna aurkezten dute. Hortaz, HDACi batek HDAC isoforma ezberdin asko inhibi ditzake; ez-espezifikotasun hori eragin onuragarriekin erlaziona daiteke, baina baita kaltegarriekin ere [26]. HDACi batzuk iturri naturaletatik purifikatu dira, eta beste batzuk kimikoki sintetizatu dira. Euren egitura kimikoan oinarrituta, HDACi-ak bost taldetan sailkatzen dira: hidroxamatoak, peptido ziklikoak, kate motzeko gantz azidoak, bentzamidak eta beste jatorriko konposatu batzuk (3. irudia). Hidroxamato-egitura duten HDACi-ak HDAC entzimen zink ioiaren domeinu katalitikoari lotzen zaizkio, eta entzimaren aktibitatea inaktibatzen da. Mekanismo hori dela eta, hidroxamatoek I eta II klaseetako HDACak inhibitzen dituztela uste da. Peptido ziklikoen taldea oso zabala da, eta talde hori osatzen duten HDACi-ek egitura ezberdinak aurkezten dituzte. Egituraren aniztasuna dela eta, talde horretako inhibitzaileek HDAC isoforma ezberdinak espezifikoki inhibitzen dituzte; horrek HDACi farmakoen garapenerako eta ikerkuntzarako talde interesgarria bihurtzen dute. Hala eta guztiz ere, gutxien ikertu den taldea da; peptido ziklikoen adibide ezagunenak apizidina eta romidepsina dira. Kate motzeko gantz azidoen taldeko HDACi ezagunenak azido balproikoa, butiratoa eta fenilbutiratoa dira. Talde honek garrantzi handia dauka neurofarmakologia arloan. Gehienek I eta II klaseko HDAC entzimak inhibitzen dituzte, baina, beste HDACi taldeekin konparatuta, potentzia txikienekoak dira. Potentzia -falta hori zink katioiarekin elkar eragiteko ezgaitasunagatik dela uste da. Bentzamidak, beste HDACi taldeekin konparatuta, erdibizitza luzea eta selektibitate nahikoa aurkezten dute. Izan ere, HDACi berrien ikerkuntzan, talde horretako konposatuek garrantzi handia hartu dute, eta HDAC isoforma espezifikoak inhibitzeko diseinatuak dira. Beste jatorriko konpo- https://doi.org/10.1387/ekaia.22188 23 Epigenetika helburu duten sendagaiak rua zela eta ondo toleratzen zutela ondorioztatu zen [52]. Azido balproikoa pazienteetan ebaluatu denean, gaixo batzuek pairatzen zuten hiperkinesia mioklonikoaren aurka eraginkorra zela behatu da [53]. Beste ikerketa batzuetan, azido balproikoak huntingtondun gaixoen sintoma psikiatrikoak (hala nola agitazioa, agresibitatea eta halako sintomak) eta depresioa arintzen dituela ikusi da [54]. Huntingtonen gaixotasunaren sintomatologia arintzeko, selisistat farmakoa ere fase klinikoan ebaluatzen ari da. 2010. urtean, Siena Biotech enpresak I. faseko entsegu klinikoa hasi zuen, eta 2013. urtean, II. fasean sartu zen [50]. Izan ere, aleatorizatutako eta itsu bikoitzeko entsegu multizentriko batean selisistata segurua dela eta ondo toleratzen zela ondorioztatu zuten [55]. Huntingtonen gaixotasunaz gain, HDACi-en eraginkortasuna Parkinsonen gaixotasunean ere ikertu da. Parkinsonen gaixotasuna bigarrena da asaldura neuroendekatzaile prebalenteenetan: munduan zehar, 4 milioi paziente baino gehiagok pairatzen dute. Parkinsonen gaixotasuna tratatzeko erabiltzen diren farmakoek sintomak partzialki baino ez dituzte arintzen, eta ez dira endekapen neuronala gelditzeko gai. Azken horri aurre egiteko, HDACi-en artean gehien ikertu den farmakoa azido balproikoa da. Oraindik fase klinikoan ebaluatu ez den arren, entsegu aurreklinikoetan emaitza onak lortu dira. Izan ere, neurona dopaminergikoen zelula-heriotza eredu anitzetan eraginkorra dela ikusi da [56]. Antzera, haren eraginkortasuna animalia-ereduetan ere ikusia da: animalien sintoma motorrak eta ez-motorrak arintzen ditu [26]. Emaitza horiek, MPTParen (neurona dopaminergikoak suntsitzen dituen neurotoxina) administrazioaren ondorioz, Parkinsonen gaixotasunaren animalia-ereduetan lortu ziren. Animalia horietan bost eguneko azido balproikoaren administrazioak neurona dopaminergikoak partzialki babestea lortu zuen. Gainera, animalia-eredu berean, azido balproikoaren tratamenduaren ostean, usaimenaren asaldurak, depresioa, denbora laburreko oroimenaren funtzio-galera eta halako sintoma ez-motorrak hobetu ziren [57]. Gaixotasun neuroendekatzaileetan bezala, gaixotasun psikiatrikoen terapia farmakologikoan HDACi-ak hautagai postulatu dira [51, 58]. Aipatu den bezala, gaixotasun psikiatrikoak tratatzeko erabili ohi den azido balproikoa HDACi-a dela frogatu da [59]. Hau da, gaixotasun psikiatrikoetan erabiltzen den kontzentrazio terapeutikoetan, azido balproikoak HDACak inhibitzen ditu, gene ugariren adierazpena handituz [60]. Badira hamarkada batzuk azido balproikoa asaldura bipolarraren tratamenduan erabiltzen dela, nahiz eta haren ekintza-mekanismoa guztiz argituta ez egon. Gaur egungo hipotesiek azido balproikoak asaldura bipolarrean duen epe luzerako eraginkortasuna HDAC inhibizioarekin lotuta dagoela proposatzen dute. Azido balproikoaren epe laburreko eragin terapeutikoa, aldiz, aspalditik ezaguna den neurotransmisio GABAergikoaren handipenean oinarri-
science
addi-5e7f6ce78296
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/54201
Zerk eragiten du obesitatea duen pertsona bat metabolikoki osasuntsua izatea edo ez izatea?
Aguirre Rodríguez, Olaia; Eseberri Barace, Itziar
2021
90 Ekaia, 2021, 40, 89-108 Olaia Aguirre Rodríguez, Itziar Eseberri Barace 1. SARRERA Gainpisua eta obesitatea osasunarentzat kaltegarria izan daitekeen gehiegizko edo ezohiko gantz-metaketa bezala definitzen dira [1]. Gorputz-masaren indizea (GMI) obesitatearen lehen baheketa azkarrerako erabiltzen da; pisua (kg-tan) altueraren (metrotan) karratuagatik zatitzean eskuratzen da. Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera, 25 kg/m2 eta 29,9 kg/m2 arteko GMIk gehiegizko pisua adierazten du, eta 30 kg/m2-ko edo gehiagoko GMIk, aldiz, obesitatea [1]. Zehatzago, gorputzeko gantz-ehunekoa erabil daiteke obesitatea diagnostikatzeko; irizpide hori hartuta, obesitatea pairatzen duten pertsonatzat hartzen dira gizonezkoetan % 25etik gorako eta emakumezkoetan % 33tik gorako ehunekoak dituztenak [2]. Obesitatea osasun-arazo garrantzitsuenetarikoa bihurtu da xxi. mendean; izan ere, OMEren datuek adierazten dutenez, 2016. urtean 18 urte baino gehiagoko helduen % 39k (1.900 milioi baino gehiagok) gainpisua pairatzen zuen, eta % 13k (650 milioi baino gehiagok) obesitatea [1]. Obesitateak beste patologien agerpena ekartzen du, besteak beste, gaixotasun kardiobaskularrak (GKB), intsulinarekiko erresistentzia (IR) eta 2 motatako diabetesa, hipertentsio arteriala, arnas aparatuko gaixotasunak (asma, loaldiko apnearen sindromea), urdail-hesteko gaixotasunak (errefluxu gastroesofagikoa, kasu), gibel gantzatsu ez-alkoholikoa eta esteatohepatitisa, dislipemiak, behazun edo giltzurrun kalkuluak, zenbait minbizi mota, larruazaleko gaixotasunak, osteoartritisa, obario polikistikoen sindromea edo gernu-inkontinentzia [3-5]. Bestalde, obesitatea pairatzen duten zenbait pertsonek nahasmendu psikiatrikoak (depresioa, batez ere) pairatzeko arrisku handiagoa dutela ikusi da, nahiz eta aurretik aipatutako patologiekin bezain estuki lotuta ez egon [6]. Azkenik, aipatzekoa da obesitateak bizi-itxaropena 20 urte inguru murrizten duela balioesten dela, obesitatearekin lotzen diren gaixotasunek hilkortasuna nabarmenki handitzen baitute [7]. Obesitatea pairatzen duten pertsonengan aipatutako komorbilitate horiek maiz agertzen badira ere, obesitatea pairatzen duten pertsona batzuek gaixotasun horiek garatzearen aurrean babesa erakusten dutela ikusi izan da; pertsona horiek «metabolikoki osasuntsuak diren obesoak» (MOO) dira [8]. 2. METABOLIKOKI OSASUNTSUA DEN OBESO KONTZEPTUAREN DEFINIZIOA Gaur egun, MOO identifikatzeko irizpideak ez daude unibertsalki onartuta. Edonola ere, onartzen da MOO obesitatea pairatzen duten, hots, GMI 92 Ekaia, 2021, 40, 89-108 Olaia Aguirre Rodríguez, Itziar Eseberri Barace rriak berenganatuz (dieta osasungarria, jarduera fisikoa egitea, ez erretzea edo erretzeari uztea, kasu) metabolikoki osasuntsuak direnak ez-osasuntsu bihurtzea saihestu daiteke [12]. Bestetik, esku-hartze espezifikoen bidez MOEOak MOO bihur daitezkeela ere frogatu da [7]. Azkenik, hasierako pisuaren % 5-% 10 inguru murrizteak MOEOen osasun metabolikoa hobetu dezakeela ere ikusi da [13]. 3. PREBALENTZIA MOOen prebalentzia oso aldakorra da, eta ez guztiz fidagarria, fenotipo horren definizio estandarizatua falta delako [14]. Datuek erakusten dutenez, MOOen prebalentzia altuagoa izaten da emakumeengan, eta adinarekin murriztu egiten da [7]. Arrazaren edo etniaren arabera ere ikusi izan da aldakortasuna; badirudi Europako prebalentzia altuagoa dela Afrika, Hego Amerika eta Asiako hegoaldekoa baino [15]. Oro har, mundu mailako prebalentzia % 10-% 51 bitartekoa dela ikusi izan da [14]. Esan bezala, ikerlanetan datu oso aldakorrak eman dira; adibidez, Europan eta Estatu Batuetan egindako bi ikerketetan MOOen prebalentzia % 12-% 17 bitartekoa dela ikusi zen [16, 17]. Izan ere, ikerlan horietan, MOOtzat hartu ziren sindrome metabolikoaren irizpideetatik batere betetzen ez zuten pertsonak. Erresuma Batuan egindako ikerketa batean, aldiz, obesitatea pairatzen zuten pertsonen % 68 MOO zirela adierazi zuten [18]. Ikerketa honetan, MOOen prebalentzia aurreko ikerlanetan ikusi dena baino askoz altuagoa da, MOO definitzeko presio arteriala edo odoleko glukosa zein lipidoen mailak kontuan hartu ez zirelako, hain zuzen. Egindako beste ikerketa batean, Holandako gizonezkoen % 10 eta emakumezkoen % 25 MOO zirela ikusi zen, MOO sindrome metabolikorik gabeko pertsonak zirela kontuan hartuz [19]. 4. METABOLIKOKI OSASUNTSUAK DIREN OBESOEN EZAUGARRIAK MOO diren pertsonen eta MOEO direnen artean hainbat ezberdintasun fisiologiko, funtzional eta patologiko identifikatu izan dira (2. taula). MOOen fenotipoa aldez aurretiko joera genetikoarengatik, bizi-ohiturengatik edo bien nahasketarengatik gertatzen dela uste da [20]. Obesitatea pairatzen duten eta metabolikoki osasuntsuak diren pertsonak, normalean, gazteagoak dira, jarduera fisiko gehiago egiten dute, eta bihotz- eta arnas gaitasun hobea dute [8, 10]. Dietari dagokionez, ez da alde nabaririk ikusi ingestio energetikoan edo makronutrienteen banaketan [15]. 94 Ekaia, 2021, 40, 89-108 Olaia Aguirre Rodríguez, Itziar Eseberri Barace IR-ren zein GKBren garapena azaltzen duten faktoreak asko dira. Horien artean daude gantz-metaketaren kokalekua eta gantz-ehunaren disfuntzioa, osasuntsuak diren eta osasuntsuak ez diren obesoen fenotipoen arteko ezberdintasunak ulertzen laguntzen duten faktoreak. 4.1. Gantz-banaketak osasun metabolikoan duen eragina Kokalekuaren arabera, gantz-ehuna bitan sailka daiteke: larruazalpeko gantz-ehuna (larruazalaren azpian) eta erraietako gantz-ehuna (sabelaldean, organoak inguratuz) [26]. Normopisua duten eta elikadura-patroi osasungarria jarraitzen duten pertsonen gantz-biltegi nagusia larruazalpekoa da, eta erraietako gantz-ehunaren garapena, berriz, oso eskasa izaten da [27]. Obesitatean, larruazalpeko gantz-ehuneko lipidoen metaketa asko handitzen da, eta baita normopisuan daudenen kasuan oso txikia izaten den erraietako gantz-ehunekoa ere [27]. Gehiegizko pisua duten pertsonengan, larruazalpeko gantza hedatzeko gaitasuna murriztu egiten da, eta, ondorioz, adipozitoen biltegiratzeko gaitasuna gainditu eta gantza erraietako gantz-ehunean eta «lekuz kanpo» pilatzen da (gibela, muskulu eskeletikoa, pankreako β zelulak, etab.), lekuz kanpoko gantza ehun ez-adiposoetan metatzen den gantz bezala ulertuz [8, 28, 29]. Ez-ohiko aldaketa horiekin batera, hantura, IR eta sindrome metabolikoaren beste ezaugarri batzuk ere agertu ohi dira [26]. Izan ere, obesitatea pairatzen duen pertsona batek gehiegizko gantz hori pilatzen duen lekuaren arabera, arazo metaboliko gehiago edo gutxiago izango ditu [20, 26]. 4.1.1. Erraietako gantzaren eragina Gorputzeko gantz-banaketan ezberdintasun nabariak antzeman daitezke MOOen eta MOEOen artean [7]. MOEOekin alderatuta, MOOen fenotipoa duten pertsonek larruazalpeko gantz gehiago eta erraietako zein lekuz kanpoko gantz gutxiago dute (gibelean, besteak beste). Aspalditik jakina da gantz-ehunetik odolera askatzen diren esterifikatu gabeko gantz azidoen (EGGA) fluxua handitzeak erraietako gantzgordailuen handitzearen eta alterazio metabolikoen arteko lotura azaltzen duela (1. irudia) [30]. Erraietako gantz-ehunak larruazalpekoak baino jarduera lipolitiko handiagoa du, intsulina-hartzaile gutxiago izatean galdu egiten baita haren efektu antilipolitikoa, eta, hortaz, odolera jariatutako gantz azido askeen iturri garrantzitsua da [26]. Obesitatean, gehiegizko gantz-ehunak EGGA gehiago askatzeaz gain, haien argitzea (odoletik ezabatzea) murrizten da, eta odoleko EGGAen kontzentrazioa handitzea eragiten da [31, 32]. Gainera, EGGAek ere intsulinaren ekintza antilipolitikoa inhibitzen dute, eta zirkulaziora oraindik EGGA gehiago askatzea eragin [32]. Azken batean, EGGAen fluxua handitzeak lekuz kanpoko lipidoen metaketa eragin dezake, muskulu eskeletikoan eta gibelean batez https://doi.org/10.1387/ekaia.22345 95 Zerk eragiten du obesitatea duen pertsona bat metabolikoki osasuntsua izatea edo ez izatea? ere [24]. Hori dela eta, lipotoxikotasunaren (gehiegizko gantza ehun ezadiposoan pilatzeak eragiten dituen ondorio toxikoak) ondorioz, IR bultzatu eta 2 motako diabetesa pairatzeko arriskua handitu egiten da hein handi batean [26, 33, 34], gehiegizko gantzak intsulinaren seinaleztapenean eragiten baitu [26, 35]. Gainera, EGGAen kontzentrazio altuek muskulu eskeletikoan intsulinak eragindako glukosaren absortzioa inhibitzen dute, haren garraiatzailea den GLUT4ren mintz plasmatikorako translokazioa murrizten delako, eta baita glukogeno-sintesia eta glukosaren oxidazioa ere [24, 36]. Oro har, obesitatea pairatzen duten pertsonen odoleko gantz azido askeen kontzentrazioa altua dela ikusi izan da [30], eta M OOetan, aldiz, baxuagoa [26, 37]. Hala eta guztiz ere, azpimarratzekoa da obesitatea pairatzen duten pertsonengan EGGAen kontzentrazio altuak ez daudela ezinbestean IR-ri lotuta [38]. 1. irudia. EGGAen fluxua handitzearen eta intsulinarekiko erresistentziaren arteko erlazioa azaltzeko proposatutako irudia. EGGA: esterifikatu gabeko gantz azidoak. Bestalde, aipatu bezala, MOEOek GKB pairatzeko arrisku handiagoa dutela baieztatu izan da [7]. Izan ere, erraietako gantzak odolera askatzen dituen EGGAek eragin zuzena izan dezakete lipidoen metabolismoan, eta dislipemiak eragin ditzakete GKB pairatzeko arriskua areagotuz [26]. Horren arrazoia jarraian azalduko den EGGAen gibelerako fluxuan dago. 4.1.2. Gibeleko gantzaren eragina Obesitatearekin batera, gibeleko gantza gehiegi pilatzea gertatu ohi bada ere [39], bi fenotipoetan ez da maiztasun berarekin gertatzen, eta horrek arrisku kardiobaskular desberdina izatea eragin dezake [20]. M OEOetan gibeleko gantzaren gehiegizko metaketa gertatu ohi da, odolera kantitate handietan isuritako EGGAk porta benatik gibelera heltzen baitira TGen sintesia faboratuz [39, 40]. Bestalde, gibeleko gantz azidoen https://doi.org/10.1387/ekaia.22345 97 Zerk eragiten du obesitatea duen pertsona bat metabolikoki osasuntsua izatea edo ez izatea? nahiko konstante mantentzen dela ikusi izan da, eta kopurua gehienbat haurtzaroan eta nerabezaroan finkatzen da. Hala ere, gorputz osoko adipozitoen % 10 inguru urtero birsortzen dela balioesten da [45], eta horrek adierazten du adipozitoak sortzeak garrantzia duela helduaroan ere. Ingestio energetikoa altuegia denean, gantz-ehuna heda dadin, adipozitoek hipertrofia jasaten dute gehienbat —hain zuzen, ondorio metabolikoak ekar ditzakeen fenomenoa— [46]. Adipozitoen gehiegizko hipertrofiaren ondorioz, gantz-ehunaren disfuntzioaren barnean kokatzen den adipokinen jariaketa aztoratua gertatuko da, eta ondorio kaltegarriak eragingo ditu osasun metabolikoan [47]. Aipatzekoa da adipokinek, adipozitoek jariatutako seinalizazio-hormonek alegia, rol garrantzitsua dutela metabolismoaren erregulazioan; besteak beste, glukosaren metabolismoaren, intsulinaren jarioaren, hanturaren, gosearen eta asetasunaren arteko orekan edo energia-orekan [11, 48]. Bestetik, gantz-ehun zuriaren tamainaren eta ehunean infiltratuta dauden makrofagoen kopuruaren artean erlazioa dagoela ikusi izan da [45]. Hori horrela izanik, obesitatea pairatzen duten pertsonengan makrofago infiltratu gehiago daude normopisua duten pertsonengan baino. Makrofago horiek hanturaren aldeko zitokinak jariatzen dituzte, eta obesitatean gertatzen den maila txikiko hantura kronikoa faboratzen dute [45]. MOEOetan ez bezala, gantz-ehunaren funtzioak mantendu egiten dira MOOetan [20]. Gantz-ehunaren disfuntzioaren ezaugarriak dira, besteak beste, adipozitoen hipertrofia, lipidoen metabolismoaren asaldura, gantz-ehunaren odol-fluxua gutxitzea, adipozitoen zein gantz-ehuneko zelula immuneen zitokinen jariaketaren desoreka eta zelula immuneen infiltrazioa [29, 49-51]. Asaldura horiek maila txikiko hantura sistemikoa, odolean koaguluak sortzeko arriskua, presio arterial handitua, dislipemiak eta IR eragiten dituzte; hain zuzen ere, 2 motako diabetesaren eta GKBren garapenean eragiten duten faktoreak dira horiek [52]. 4.2.1. Adipozitoen tamainaren eragina Ezaguna da adipozitoen tamaina handitzea, hipertrofia alegia, gantzehunaren disfuntzioaren funtsezko ezaugarria dela [29]. Hipertrofiatutako adipozitoek EGGAen eta hanturaren aldeko adipokinen (Interleukina (IL) 6, α-tumore nekrosi-faktorea (TNF-α), leptina eta kemerina, kasu) kantitate handiak ekoitz ditzakete; hanturaren kontrako adipokinen (adiponektina) ekoizpena, berriz, txikiagoa da [40, 52]. Gainera, gantz-ehun hipertrofikoa infiltraturiko zelula immune ugari izateagatik ezaugarritzen da [40, 53]. Bestalde, adipozitoen gehiegizko hipertrofiak hipoxia eragingo du; ondorioz, ehunaren fibrosia eta adipozitoen nekrosia ager daitezke, eta horrek gantz-ehunaren hantura fabora dezake [53]. Era berean, fibrosiak gantz-ehunaren hedatzeko gaitasuna murrizten du, eta lekuz kanpoko lipidoen metatzea faboratzen du [55]. 102 Ekaia, 2021, 40, 89-108 Olaia Aguirre Rodríguez, Itziar Eseberri Barace Laburbilduz, MOOek MOEOek baino GKB pairatzeko arrisku txikiagoa dutela ikusi bada ere, ez daude gaixotasun kardiometaboliko guztien aurrean babestuta; hortaz, ezin da gaixotasun onberatzat hartu [7]. Hori dela eta, MOOen fenotipoa ez da gaizki interpretatu behar, ezin baita hartu obesitatea pairatzen duten eta osasunean inolako kalterik ez duten pertsonen azpitalde gisa. 6. LABURBILDUMA Ezaguna da, aspalditik, obesitateak beste gaixotasunak agertzea eragiten duela; hala ere, egun badakigu ez dela beti horrela izaten, gainpisua eta obesitatea pairatzen duten zenbait pertsonek babesa erakusten baitute hainbat komorbilitateren aurrean. Beraz, komorbilitateak garatzeko arriskua fenotipoen araberakoa dela esan daiteke. Honako irudi honek erakusten du bi fenotipoek dituzten ezberdintasun metabolikoek gaixotasunak garatzeko arriskuan duten eragina (6. irudia). 6. irudia. Gantz-ehunaren funtzioen eta gorputzeko gantzaren banaketaren arteko desberdintasunak MOOen eta MOEOen artean. Goosens 2017 lanetik moldatua [29].
science
addi-caa9ff0fa53c
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/54202
Araztegi-lokatzak jasotako lurzoruaren analisi toxikologikoa zizare eta landareak erabiliz
Urionabarrenetxea Gorroño, Erik; García Velasco, Nerea ; Beraza, Patxi; Sánchez Díez, Marta; Izaguirre Aramayona, Urtzi; Zaldibar Aramburu, Beñat ; Soto López, Manuel
2021
136 Ekaia, 2021, 40, 135-155 Erik Urionabarrenetxea, Nerea Garcia-Velasco, Patxi Beraza, Marta Sánchez, Urtzi Izagirre, Beñat Zaldibar, Manu Soto 1. SARRERA Azken mendean nekazaritzan eta industrian izan diren aurrerakuntza zientifiko eta teknologikoek munduko biztanleria laukoiztea ahalbidetu dute [1]. Eztanda demografiko horrek, lurzoru erabilgarriaren eskasiarekin eta kultura kontsumista batekin batera, zabortegien, isuri-puntuen edota betetze-puntuen emendatzea eragin du. Euskal Autonomia Erkidegoko irailaren 30eko 165/2008 Dekretuan, lurzorua kutsa dezaketen jarduerak zein instalazioak izan dituzten lurzoruak inbentariatzen dituen hartan, 1.277 zabortegi daude. Inbentario horretan, 17-zabortegia agertzen da Gernika-Lumon. Egun zabortegia den lurzoruetan, hainbat hamarkadatan zehar, Gernika-Lumo araztegiko lokatzak bota ziren ongarri gisa, nekazaritza-jarduera bultzatu asmoz. Baina uztak elikatuko zituen materia organikoarekin batera, araztegiak garbitu ezin zitzakeen kutsatzaileak heldu ziren lurzoruetara. Izan ere, Gernika-Lumoko saneamendu-sistema unitarioa da; hots, ez ditu ur zuriak eta beltzak bereizten. Modu horretan, Gernikako industrian euriak garbitutako edo ilegalki kolektiboetara jaurtitako kutsatzaileek araztegian bukatu zuten; eta handik, lokatzen bitartez, lurzoruetan. Lokatzak 250 m-ra mahuka bitartez isurtzen zirela jakinda, Eusko Jaurlaritzak (GV/ EJ) 3,38 hektareako zabortegi aitortu zuen araztegiaren iparraldeko luresparrua; 17-zabortegia, alegia. Gaur egun, lur-esparru osoa (zabortegiari dagokiona) itxita mantentzen da; debekatuta dago bertan edozein aisialdi edo ekintza sozioekonomiko. Hala ere, Gernika-Lumoko Udalak zabortegiaren hegoaldean dagoen Urbietako kirolekua handitzea aurreikustena du, posible bada, zabortegiaren zati bat hartuz. Honako lan hau testuinguru horretan kokatzen da; 17-zabortegiko lurzoruen toxikotasunaren jarraipenean eta kontrolean. Horretarako, bioentseguak gauzatu dira Eisenia fetida zizarea bezalako organismo lurtarrekin eta Lactuca sativa landareekin. Zizareak metalen metatzaile eraginkorrak dira, eta kutsaduraren aurrean erantzun sentikor eta neurgarria dute; horregatik, organismo behale horien erabilera oso zabaldua dago lurzoruen kutsadura ikertzeko. Zizareen artean, E. fetida/E. andrei espezieak dira erabilienak, mundu mailan onarturiko lurzoruen toxikotasun-test estandarretarako erabiltzen direlarik (OCDE 1984 [2]; ISO 2008 [3]). Kutsatzaileek zizareetan eragin dezaketen arrisku potentzialak ebaluatzeko, toxikotasun-test akutuak eta kronikoak daude. Toxikotasun-test akutuek konposatu batek denbora konkretu batean organismoen % 50ean heriotza eragiteko dosia (LC50) ezartzea ahalbidetzen dute, arriskuen ebaluazioan edo konposatu kimikoen erregulazioan lagunduz [4]. Entsegu mota horien artean dago zizareak kutsatutako lurzoruarekin kontaktuan jartzean datzan Artificial soil testa [2]. Test hori animalien eta probatu beharreko substantzien arteko kontaktu dermikoan eta lurzorua ahoratzean oinarritzen da; animalien heriotza-tasaren eta pisu-galeraren bitartez ebaluatzen du toxikotasuna. Test horiek gauzatzeko, OECD edo LUFA bezalako lur estandarizatuak erabiltzen dira; horrela, herrialde 0 10 20 30 40 50 60 70 80 90 100 Kontrola MAN-17 MAN-14 MAN-7 VIE-B Park.P Hazien ernetzea (% ) 2. irudia. Lactuca sativa hazien ernetze-portzentajeak, 20°C-ra, hiru (1.go zutabea) eta zazpi (2. zutabea) egunez lurzoruetatik erauzitako lixibiatuen pean izan ondoren. * Ez zen ernalkuntzarik gertatu (% 0). Zazpigarren egunean hirugarren egunean antzemandako joera beretsuak ikusi ziren (2. irudia); hots, ez zen desberdintasun esanguratsurik aurkitu talde ezberdinen artean. MAN-14 eta MAN-7 lurretara esposatutako hazietan ernetze baxuagoak ikusi ziren; MAN-14a izan zen ernetze-portzentaje baxuena erakutsi zuen taldea. Ernalkuntza altuenak kontrol-taldean (% 88) eta MAN-17 lurretara esposaturiko hazietan aurkitu ziren. 0 20 40 60 80 100 120 KontrolaMAN-17MAN-14 MAN-7 Erauzitako zelula kantitatea (% kontrol) 5. irudia. Eisenia fetida zizareetatik erauzitako zelula-portzentajeak (kontrolarekiko normalizatua; %), hiru egunez kutsatutako lurzorupean izan ostean. Desberdintasun esanguratsuak X batekin adierazi dira eskuineko matrizean. Erauzitako zelula-kontzentrazio baxuena MAN-14 lurzorura esposatutako organismoetan antzeman zen; horietan, kontrolean baino % 73 zelula gutxiago kuantifikatu ziren (5. irudia). MAN-17 eta MAN-7 lurzoruetan, kontrolean zenbatutako zelulen % 60a eta % 37a kuantifikatu ziren, besteak beste. Kontrol-taldea izan zen erauzitako zelula kantitate altuena erakutsi zuen taldea. 3.3.1.3. Kaltzeina AM bideragarritasun-testa Hiru egunez kutsatutako lurzoruetan izandako zizareen zelomozitoek kaltzeina gutxiago metatzeko joera erakutsi zuten kontrolekin alderatuz; hala nola, kontrol-taldean zeudenak baino % 53-54 gutxiago (6. irudia). https://doi.org/10.1387/ekaia.21807 147 Araztegi-lokatzak jasotako lurzoruaren analisi toxikologikoa zizare eta landareak erabiliz 3.3.2.4. Oinordekotzaren pisu osoa Desberdintasun estatistikorik aurkitu ez arren, oinordekotzaren pisu osoaren balio altuenak MAN-7 eta MAN-14 taldeetan jaso ziren; bikoiztu egin zituzten MAN-17 taldean eta kontrol-taldeetan neurtutako batez besteko pisuak (MAN-7 lurzoruarekiko, 10. irudia). 0 0,1 0,2 0,3 0,4 0,6 0,5 0,8 0,7 Kontrola MAN-17 MAN-14 MAN-7 Oinordekotzaren pisu osoa (g) 10. irudia. Esperimentuaren 56. egunean zenbatutako oinordekotzaren pisu osoa Eisenia fetida zizare helduak 28 egunez lurzoru kutsatupean izan ondoren. 4. EZTABAIDA 4.1. Karakterizazio fisikokimikoak Lurzoruen propietateek zeharo baldintzatzen dituzte metalen eskuragarritasuna eta, hartara, toxikotasuna. Giltzarri diren ezaugarri horien artean daude buztin kantitatea, truke kationikorako ahalmena, pH-a edota materia organiko (MO) kantitatea [22-25]. Epe laburreko toxikotasun-testetarako zein zizareen ugalketa-testetarako erabilitako lurren artean pH diferentziak ikusi ziren talde esperimentalen artean. Datu horiek, MO kantitateekin batera, talde ezberdinen arteko bioeskuragarritasun-desberdintasunak azalduko lituzkete [26]; izan ere, pH azidoetan pH neutro edo basikoetan baino handiagoa da lixibiatzeko ahalmena eta metalen bioeskuragarritasuna. Lurreko materialetara atxikitako metalak lurzoruetako materialen (katioak trukatzeko gaitasun altuak izaten dituzten buztin eta materia organikoak) antzekoagoak diren hidrogeno protoiekin trukatzen dira, eta, era horretan, askatu egiten dira. Era berean, MO eta kutsatzaileen arteko elkarketa indartsuak, estekatzaile organometalikoen bitartez gertatzen denak, kutsatzaileak lurrean finkatzen ditu, azken horiek fase urtarrera eta beste ingurune ba- 148 Ekaia, 2021, 40, 135-155 Erik Urionabarrenetxea, Nerea Garcia-Velasco, Patxi Beraza, Marta Sánchez, Urtzi Izagirre, Beñat Zaldibar, Manu Soto tzuetara migratzea ekidinez. Horrela, toxikotasuna aztertzerakoan, kontuan izan beharreko beste faktore bat da metalak lurzoruan igarotako denbora; izan ere, metalaren eskuragarritasuna jaitsi egiten da koprezipitatu horien eraketarekin batera [27]. Era horretan, kutsatuta dauden lurzoru zahartuetan metalen bioeskuragarritasuna zein toxikotasuna berriki kutsatutako lurzoruetan baino ahulagoa izatea espero da [28]. Fenomeno horiek ondo islatzen dira lixibiatuen analisi kimikoetan; horietan, MAN-14 taldea izan zen metalen kutsadura-maila altuenak erakutsi zituen taldea, printzipioz lurzoruan metal-maila altuenak zituen MAN-7 taldea gaindituz. Horren arrazoia MAN-14 taldeak erakutsitako materia organiko kantitate baxuagoa (% 11 ML MAN-14an vs % 19 ML MAN-7an) eta azidotasuna (6,28 MAN-14an vs 7,42 MAN-7an) izango lirateke. 4.2. Lactuca sativa hazien ernetze- eta elongazio-testak Hirugarren eta zazpigarren egunetan zenbatutako ernetzeek ez zuten desberdintasun esanguratsurik erakutsi esposizio-talde ezberdinen artean. Hala ere, MAN-7 eta MAN-14 taldeetan ikusitako ernetze-ahalmenaren beherakada arina lixibiatuetan zenbatutako metal-kontzentrazioekiko alderantziz proportzionala zela ikusi zen. Test hori balioztatzeko asmoz, beronen sentikortasuna frogatu eta balioztatu zen kontrol positibo batekin; horretarako, Eusko Jaurlaritzak erabilera industrialerako ezarritako VIE-B balioetara esposatu ziren haziak. Haziaren elongazio-testari dagokionez, emaitza berdintsuak lortu ziren esposizio-taldeen artean; lixibiatuetan dauden kutsatzaileak ez direla uraza kaltetzeko adina toxikoak frogatu zen. Ernetze-testean ez bezala, bi egunetako sustraien esposizioa ez zen nahikoa izan elongazioaren eta metalen arteko erlaziorik ikusteko. Talde kutsatuenetan ez zen inolako erantzunik sumatu, nahiz eta metal-metaketa altuenak eta lurzorukon tzen tra zio altuenak MAN-7 taldean ikusi. Erantzun gabezia horren arrazoia esposizio-kontzentrazio baxuetan legoke. Izan ere, lixibiatuetan neurtutako metal-kontzentrazioak urrun daude beste lan batzuetan urazei dagokienez argitaratutako LOEC kontzentrazioetatik: 2 ppb versus 14,4 ppm Cd, 12,4 ppb versus 53,0 ppm Pb, 17,7 ppb versus 6,9 ppm Ni [29] eta 31,5 ppb versus 50,0 ppm Cr [30]. Berun-kontzentrazioek, uraza-sustrai guztietan, Europako (EU) 2015/1005 Arautegiak begetalentzat ezarritako 0,1 ppm-ko atalasea gainditu zuten. Kadmio-kontzentrazioek ere komisioaren 488/2014 Araudiak (elikagaietan gehienezko kadmio-kontzentrazioak ezartzen ditu) ezarritako legezko muga (0,05 ppm) gainditu zuten. MAN-7 taldean, Cr eta Ni kontzentrazioek Brasilgo Legediak (Cr eta Ni-arentzat ez dago legezko atalaserik Espainiako edo Europako legedietan) gomendatutako atalaseak gainditu zituzten (0,1 ppm Cr eta 5 ppm Ni). https://doi.org/10.1387/ekaia.21807 149 Araztegi-lokatzak jasotako lurzoruaren analisi toxikologikoa zizare eta landareak erabiliz Sustraietako metal-kontzentrazioetan, MAN-7-a izan zen metal gehien metatu zituen talde esperimentala; orokorrean, Ni eta Pb kontzentrazioak izan ziren gehien metatutako metal taldeak. Hala ere, esposizio lixibiatuei erreparatuz, MAN-7 taldea ez da metal-kontzentrazio altuenak dituena, ezta Ni eta Pb kutsatzaile kontzentratuenak dituena ere. Fenomeno hori etorkizuneko lanetan argitu beharreko absortzio-mekanismo konplexuen bidez bakarrik justifika daiteke. 4.3. Eisenia fetida zizareen esposizioa kutsatutako lurzoruetan 4.3.1. Efektuak hiru egunen buruan Hiru eguneko esposizioaren ostean, zenbatutako pisu-galerak ez zuen patroi edo joera aipagarririk erakutsi talde ezberdinen artean. Baliteke esperimentazio-denbora laburregia erabili izana (testak, berez, 14 eguneko esposizioak gomendatzen ditu) kalte fisikorik edo pisu-galerarik antzeman ahal izateko. Izan ere, esperimentu horien bitartez, heriotza eragiteko kontzentrazioetatik beherago izaten diren erantzunak ebaluatzea bilatzen da; maila zelularrean gertatutako erantzunak ebaluatzea, adibidez. Modu horretan, esposatutako organismoen estres-maila aztertzea ahalbidetzen da, pisugalerak, heriotzak edo emendiorik gabeko efektuak gertatu baino lehen. Shock elektriko bitartez eginiko erauzketan, beherakada nabarmena ikusi zen lurzoru kutsatupean izandako organismoetatik erauzitako zelula kantitatean; batez ere, MAN-14 eta MAN-7 taldeetan. Gainera, desberdintasun nabarmenak ikusi ziren kontrol-taldearen eta MAN-14 taldearen artean, non kontrolean baino % 73 zelula gutxiago zenbatu baitziren. Aipatutako beherakada horiek, zelomozitoen erauzketaren eta lixibiatuen analisi kimikoen arteko joera negatiboarekin batera, zelulen beherakada zabortegiko kutsadurak eragindako erantzun zitotoxiko bat dela iradokitzen dute. Hipotesi hori zeharo indartu zen zelomozito-erauzketen emaitzen, kaltzeina-testen emaitzen eta ernetze-testen emaitzen artean aurkitutako joera antzekoekin. Kaltzeinari dagokionez, kontrol-taldetik lurzoru kutsatuetara zihoan beherakada nabarmena ikusi zen; batez ere, MAN-7 eta MAN-14 taldeetan, hor ikusi baitziren kontrolarekiko desberdintasun nabarmenak. Talde horietako zizareen zelulek kaltzeina atxikitzeko ahalmen esanguratsuki baxuagoa erakutsi zuten kontrol-taldearekin alderatuz; hiru egunen ostean kalte zelularra zegoela baieztatu zen [31]. Zelulen tindagaiak atxikitzeko edo hartzeko ahalmenaren jaitsiera horrek eleozito/amebozito (zelomozito mota nagusiak) ratioaren alterazio batean izan zezakeen jatorria [32]. Izan ere, kaltzeina seinalean ikusitako jaitsiera hori metalen esposizioak induzitutako eleozito kantitatearen beherakada (amebozitoekin alderatuz) bategatik gerta zitekeen, eta amebozitoak izango ziren hildako eleozitoak fagozita- 150 Ekaia, 2021, 40, 135-155 Erik Urionabarrenetxea, Nerea Garcia-Velasco, Patxi Beraza, Marta Sánchez, Urtzi Izagirre, Beñat Zaldibar, Manu Soto tzen dituztenak [33]. Era berean, kaltzeina AM-ren bideragarritasun-entseguak baieztatu zuen hemozitometroarekin ikusitako joera. Era horretan, eta pisu-galeran dosi-efektuaren erantzunik antzematen ez zen arren, zelula-mailan aplikaturiko entsegu ezberdinen bitartez, MAN-7 eta MAN-14 taldeetan hiru egunez esposatutako zizareek estres subletala pairatzen dutela frogatu zen. 4.3.2. Efektuak 28 egunen buruan 28 egun igarota, biomasa-galera txikiagoa ikusi zen kontrol-taldetik esposatutako taldeetara mugitzean. Pisu gehien kontrol-taldeak eta MAN-17 taldeak galdu zuten; pisu gutxien, aldiz, MAN-7 taldeak. Hala ere, talde guztiek galdu zuten hasierako pisuaren % 20a baino gehiago; hots, talde guztiek pisu-galera kritikoa pairatu zuten [34]. Hiru egunen buruan ikusi zen bezala, ez zen antzeman esposizioarekin erlazionaturiko joerarik; pisu-galera txikienak kutsatuen zeuden taldeetan aurkitu ziren. Aldiz, hiru egunean lortutako emaitzetan ez bezala, MAN-7 eta MAN-14 taldeetan ikusitako pisu-galera lurzoruetan aurki daitekeen materia organikoaren bitartez azal daiteke. Izan ere, 1. taulan ikus daitekeen bezala, MAN-7 eta MAN-14 taldeek aurkezten dute materia organiko kantitate altuena (% 19 eta % 11, hurrenez hurren). Hori indartuz, kontrako joera argi bat ikusi izan zen 28 egunean neurtutako pisu-galeren eta lurzoruetako MO datuen artean. Modu horretan, kuantifikatutako pisu-galera lurzoruek daukaten MO kantitatearen araberakoa dela iradoki daiteke; eta ez, aldiz, kutsaduraren ondorio zuzena denik. 28 egunez esposatu ziren zizareen analisi kimikoetan, MAN-7 eta MAN-14 taldeek kontrol-taldeak eta MAN-17 taldeak baino metal-metaketa altuagoak erakutsi zituzten. Talde horietan kontzentrazio azpimarragarriak neurtu ziren, lurzoru kutsatuetara esposatuak izan zirela kontuan hartzen bada. Aipagarriak dira ehunetan metatutako Cd kontzentrazioak; horiek 18 eta 16 ppm-ra heltzen dira MAN-7 eta MAN-14 taldeetan. Kontzentrazio horiek, beste ornogabe askotan frogatu izan den bezala, nabarmenki igotzen dira esposizio-denborarekin batera [35]. Nabarmentzekoa da Cr eta Cd kontzentrazioen eta MO kantitateen arteko joera berdintsua ere, metal astun ioien sortzio arrazoi den metal-MO estekatzaileen eraketa iradokiz [36]. Gondek-ek eta bestek (2006) [22] argitaratutako lanak dio, besteak beste, araztegi-lokatzetako MOaren eta metalen arteko interakzioak aztertzerakoan, Cd-aren % 25-59a eta Cr-aren % 34-81a lurrean atxikita gelditzen dela MOarekin estekaturik. Hipotesi horrek indarra hartzen du 28 egunen buruan jasandako pisu-galeren eta metatutako Cd zein Cr kontzentrazioen alderantzizko proportzionaltasunarekin. Era horretan, metalekin estekatzaileak eratzen legokeen MOaren kontsumo altuago batekin azalduko litzateke MAN-7 eta MAN-14 taldeetako pisu-galera baxua. Hau https://doi.org/10.1387/ekaia.21807 151 Araztegi-lokatzak jasotako lurzoruaren analisi toxikologikoa zizare eta landareak erabiliz da, metal astunekin kutsatutako MOa barneratzeagatik agertuko lirateke MAN-7 eta MAN-14 taldeetako metalen kontzentrazioak. Bestalde, nabarmentzekoak dira zelomozitoen kontaketa eta Cd, Cr edo Ni kontzentrazioen arteko erlazio negatiboak; baita germinazioaren eta Pb-aren edo Ni-aren artekoak ere. Joera horiek aditzera ematen dute metatutako kontzentrazioen eta kuantifikatutako parametro/markatzaileen artean erlazio zuzen bat existitzen dela. Beste behin ere, behatutako erantzunak aipatutako kutsatzaileen esposizio eta metaketaren ondorio denaren hipotesia indartzen du. 4.3.3. Ugalketa-testa 56 egun eta gero, ez zen ikusi populazio-dinamiketan eragin zezakeen ugalketa-kalterik esposatutako taldeen artean; hau da, ez zen desberdintasun nabarmenik ikusi zizare jubenilen produkzioan. Oinordekotzaren pisuetan, gorakada bat ikusi zen MAN-7 eta MAN-14 taldeetan, kontrolarekin eta MAN-17 taldearekin alderatuz gero; MAN-7 taldean, bereiziki, kontrolean eta MAN-17 taldean neurtutakoa bikoizteraino. Fenomeno hori MAN-7 (% 19 MS) eta MAN-14 (% 11 MS) taldeetako materia organiko kantitate altuen bitartez azal daiteke; horietan, arrautzak eklosionatu ziren momentutik, elikagai gehiago eskura zezaketen. 5. ONDORIOAK Lan honetan gauzatutako lurzoruen osasun-ebaluazioan, emaitza kimikoak beste test toxikologiko batzuekin osatzeko beharra indartzen da, eta baita emaitzak osagarriak direla frogatzekoa ere. Bestalde, MO kantitatea eta pH-a determinatzea kritikoa da; batetik, analisi ekotoxikologikoen interpretazio egokia egiteko, eta, bestetik, kutsatzaileen bioeskuragarritasunean aurki daitezkeen desberdintasunak azaltzeko. Metal toxikoen presentziak maila altuko metaketak eragin zituen 28 egunen buruan 17-zabortegiko lurzoruetan jarritako zizareetan. Are gehiago, metaketa horiek emendatu egiten dira denboran zehar. Parametro zelularretan oinarritutako analisiek zabortegiko kutsatzaile anitzek eragindako efektu zitotoxikoa frogatu zuten. Erantzun zelular hori oso sentikorra eta goiztiarra da; organismo-mailako efektuak (biomasa galera, heriotza…) gertatu baino lehen, arriskua kuantifikatzeko tresna eraginkorrak direla bermatzen du. Era berean, efektu toxikoak antzemateko metodo baliagarria dela balioetsi da hainbat organismo erabiltzen dituzten entseguen konbinazioa. Ondorioz, lan honetan frogatu da MAN-7 eta MAN-14 lurzoruetan dauden ornogabeak arriskuan egon daitezkeela; konponbide gisa, lurzoruen erremediatzea gomendatzen da.
science
addi-d4248186b497
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/54203
Aldibereko teknika biologikoen bitartezko lurzoru kutsatuen erremediazioa
Urionabarrenetxea Gorroño, Erik; García Velasco, Nerea ; Anza, Mikel; Artetxe Aspiunza, Unai; Lacalle, Rafael G.; Garbisu Crespo, Carlos; Becerril Soto, José María ; Soto López, Manuel
2021
ERROR: type should be string, got "https://doi.org/10.1387/ekaia.22319 159 Aldibereko teknika biologikoen bitartezko lurzoru kutsatuen erremediazioa 2. LURZORUEN KUTSADURA EAE-N Lurzoru baten egoera ikertzeko osasun-ikuspegia gomendagarriagoa eta integralagoa den arren, gutxi dira oraindik ekotoxikologia-testak legedian barneratu dituzten herrialdeak. Analisi kimikoez baliatuta lurzoru bat kutsatuta dagoela onartu eta adierazten denean —hots, lurzoruaren kalitatearen adierazpena argitaratzen denean—, neurri edo aukera ezberdinak plantea daitezke jokalekuaren arabera. Eusko Jaurlaritzako (EJ) Ingurumen Sailburuordetzaren arabera, lurzoru baten kalitatea bere afekzioaren araberakoa izango da, eta hiru kategoria hauen artean egon daiteke: — Eraldatu gabeko lurzorua. Kutsagarria izan litekeen jarduera bat jasan duen baina bere kalitatean aldaketarik pairatu ez duen lurzorua. — Eraldatutako lurzorua. Lurzoru mota honetan, erreferentziazko balio adierazleak gainditzen dituzten substantzia-kontzentrazioak identifikatzen dira, baina lurzorua ez da lurzoru kutsatutzat jotzen, ez duelako arriskurik sortzen ez giza osasunerako eta ezta ekosistemetarako ere.\nErreferentzia-balioak eta kontzentrazio-balioak erkatze aldera, Eusko Jaurlaritzak Ebaluaziorako Balio Adierazleak (EBA) argitaratu zituen otsailaren 4ko 1/2005 Legean, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeari buruzkoan (ondoren ekainaren 25eko 4/2015 Legeak ordeztua). Horren arabera, hiru maila ezartzen dira erasandako lurrak sailkatzeko: EBA-A maila (substantzia jakin batek EAEko lurzoruetan era naturalean dagoenean duen kontzentrazio -tartearen maila gorenarekin bat datorren estandarra), EBA-B maila (lurzoruaren erabilera desberdinen arabera definitzen den estandarra, arriskuaren onargarritasun-atalase baxuena ezartzen duena) eta EBA-C maila (gehienezko arrisku onargarria, edo arriskuaren onargarritasun-atalase altuena). — Lurzoru kutsatua. Gizakiaren jardueren eraginez, ezaugarri kimikoak eraldatuta dauzkan lurzoru mota. Pertsonen edo/eta ekosistemen osasunarentzat duen arriskuagatik, bateraezina da egungo erabilerarekin edo aurreikusitakoarekin. Eusko Jaurlaritzak erabiltzen duen irizpide horren arabera, kutsadura kontzeptua arriskuarekin loturiko kontzeptua da; hau da, kutsadura afekzio kimikoaren eta arriskuaren (erabilera jakin batean elementu kimikoa hartzaile batekin kontaktuan jartzerakoan, pertsonen osasunean edo ingurumenaren osasunean ondorio kaltegarriak izateko probabilitatea) arteko elkarrekintzatik sortzen da. Kutsatutako lurzoruetarako hainbat kudeaketa-aukera daude. Horrela, kasurik txarrenean, lur-esparrua itxi egin beharko litzateke, bertara sar litekeen edozein erabiltzaileren osasuna babesteko xedez. Beste aukera\n160 Ekaia, 2021, 40, 157-180 Erik Urionabarrenetxea, Nerea Garcia-Velasco, Mikel Anza, Unai Artetxe, Rafael Lacalle, Carlos Garbisu, Txema Becerril, Manu Soto bat litzateke lurzoru horren erabilera aldatzea, erabilera berrien bitartez, arriskutsuak izan litezkeen agertokiak edo elkarrekintzak murriztuz edo mugatuz. Hala ere, ekainaren 25eko 4/2015 Legeak, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeari buruzkoak, kutsatutako eta eraldatutako lurrak berreskuratzearen beharrizana ezartzen du [3]. Legearen arabera, eraldatutako lurzoruak berreskuratzeko neurriek lurzorua jatorrizko egoerara bueltatzea izango dute helburu; egoera ezagutzea ezinezkoa izango balitz, teknologia onenak erabiliz, lurzoruaren kalitate-estandar batzuk lortzea izango litzateke helburua: «gutxienez EBA-B ebaluaziobalio adierazleen parekoak edo petrolioaren guztizko hidrokarburoen baliokideak (TPH) eta, hala dagokionean, urarentzat ezarritakoen parekoak» (4/2015 Legea, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeari buruzkoa). Lurzoru kutsatuak berreskuratzeko erremediazio-teknologiak dira kutsatzaileen toxikotasuna, bolumena edo mugikortasuna murriztuko duten prozesu fisiko-kimiko edota biologikoen multzoa [10-11]. Teknologia horien bitartez, lurzoru eta lurpeko ur kutsatzaileen mugikortasuna eragin dezaketen propietate fisiko eta kimikoak eraldatzea bilatzen da (gehienetan). Era berean, kutsatzaileen forma kimikoek eta lurzoruaren ezaugarriek zeharo baldintzatzen dute erremediazio-tratamenduaren aukeraketa. Lekuaren ezaugarri fisikoen eta kutsadura mailaren/motaren gaineko informazioa izatea beharrezkoa da eremuaren ebaluazio eta erremediazio egokia gauzatzeko. Horretarako, karakterizazio-emaitzak erregulazio-domeinu konkretu bateko kalitate estandarrekin konparatzen dira, edo lekuaren arrisku-azterketa espezifiko bat gauzatzen da. Karakterizazio-emaitzak erregulazio konkretu bateko kalitate estandarrak baino altuagoak direnean edo arrisku-ebaluazioa negatiboa denean, lurzoru horren erremediazioa gauzatzea da kudeaketa-aukeretako bat [3], lurzoru-baldintzak zein beronen funtzionalitatea berreskuratzea ahalbidetuz. 3. LURZORU KUTSATUEN ERREMEDIAZIOA 3.1. Erremediazioa baldintzatu dezaketen lurzoruaren propietate kimikoak eta fisikoak Erremediazioaren abiadura eta bideragarritasuna lurzoruaren ezaugarriek baldintzatuta dago [12-13]. Ezaugarri baldintzatzaileen artean, anioi organikoen presentzia, pH-a, katioiak trukatzeko gaitasuna eta MO kantitatea dira azpimarragarrienak. Lurzoruko uretan, anioi inorganikoen presentziak (karbonatoak, fosfatoak, sulfuroak) lurzoruen metalak (kimikoki) konplexatzeko ahalmena eragin dezake. Izan ere, anioi horiek konplexu disolbagaitzak sor ditzakete metal ioiekin, metalen desortzioa eta/edo prezipitazioa bultzatuz [14].\nhttps://doi.org/10.1387/ekaia.22319 161 Aldibereko teknika biologikoen bitartezko lurzoru kutsatuen erremediazioa Lurzoruen pH-a metalen disolbagarritasunean gehien eragiten duen faktorea da [15]. Lurzoruaren pH balioak 4 eta 8.5 barrutian izan ohi dira normalean; aluminioa izaten da indargetzailea pH baxuetan, eta karbonato kaltzikoa (CaCO3) pH altuetan [16]. Metal katioiak mugikorragoak dira baldintza azidikoetan (pH baxuetan), eta, baldintza horietan, anioiek oxido metaletan absorbatzera egiten dute [14,17]; pH altuetan, aldiz, katioiak prezipitatu edo mineralen gainazalean adsorbatzen dira, eta anioiak mobilizatu egiten dira. Burdin, aluminio eta manganeso metal oxido hidratoek zeharo baldintzatu ditzakete lurzoru metal-kontzentrazioak [18]; izan ere, aldaketa ioniko, absortzio espezifiko eta gainazaleko prezipitazio bitartez, soluzioan dauden katioiak eta anioiak baztertu ditzakete [17, 19]. Hori guztia Katioiak Trukatzeko Gaitasunak (KTG, CEC- Cation Exchange Capacity) eta Anioiak Trukatzeko Gaitasunak (ATG, AEC- Anion Exchange Eapacity) baldintzatzen dute. Lehenak mineral-gainazal batean trukagai dauden katioi-kontzentrazioari egiten dio erreferentzia; askotan, lurzoruek katioiak (metalak, kasu) hartzeko duten gaitasuna edo afinitatea adierazteko erabili izan da. ATGk, aldiz, lurzoruak anioiak bereganatzeko duen gaitasunari egiten dio erreferentzia; orokorrean, KTG baino baxuagoa da. Lurzoruan ioi-trukaketarako ahalmen altua duten materialen artean, bereziki aipatzekoak dira goian aipatutako oxido hidratoak eta buztinak [20]. Lurzoruko MOa —pisu molekular altuko molekulak dauzkan eta deskonposaketarekiko erresistenteak diren konposatu koloidalen nahasturaz sortua dagoena [21]— hondar organikoen deskonposaketa biologiko eta kimiko bitartez sortzen da; bereizi egiten dira aldatu gabeko materiala eta eraldatutako produktua (humusa) [22]. MOak ezinbesteko papera jokatzen du lurzoru-funtzioen erregulazioan; besteak beste, gainazal-kargen ekarpenean (KTG) [14], hezetasunaren erregulazioan, elikagaien ziklazioan eta lurzoruaren egituraren mantenuan laguntzen du [22, 23]. Gainera, MOak, eta bereziki talde karboxiliko eta fenolikoak dituen material humikoak, positiboki kargatutako molekulak finkatzeko ahalmena dauka (katioi metalikoak kasu); eta, horrela, murriztu egiten da horien eskuragarritasuna eta mugikortasuna [24]. USDA (1987, Estatu Batuetako Nekazaritza Saila) lurzoru-taxonomia sailkapenaren arabera, lurzoru bateko partikulen tamainaren antolamendua hiru azpitalde handitan sailkatzen da: haretan (2 eta 0,05 mm bitartean), lohietan (0,05 eta 0,002 mm bitartean) eta buztinetan (<0,002 mm). Tamaina handi eta ertaineko materialek (2 mm baino handiagoak) lurzoruaren eskeletoa osatzen dute; tamaina txikiko materialek (lohi eta, batez ere, buztinek), aldiz, lurzoruko osagai mineralen tarte aktiboena osatzen dute. Partikula finenak (<100 µm) erreaktiboagoak dira, batik bat, material lodiagoek baino azalera/gainazal espezifiko handiagoa izaten baitute [14]. Horrela, buztinean aberatsak diren lurzoruak kimikoki aktiboenak izaten dira [22, 25], partikula finenek hartzen baitituzte bizitzarako beharrezko elikagaiak/nutrienteak edo\n162 Ekaia, 2021, 40, 157-180 Erik Urionabarrenetxea, Nerea Garcia-Velasco, Mikel Anza, Unai Artetxe, Rafael Lacalle, Carlos Garbisu, Txema Becerril, Manu Soto kutsaduraren parterik handiena. Gainera, antolamenduak, lurzoruaren egiturak, koloreak, porositateak, KTGak eta uraren erretentzio-gaitasunak (WHC- Water Holding Capacity) baldintzatzen dute partikulen tamaina. Hezetasuna ere kontuan hartzeko faktorea da, lurzoruen ahalmen kimikoan duen eraginagatik batik bat. Izan ere, lurzoruaren ur kantitateak disolbatutako mineral kantitatean, pH-an eta erredox potentzialean eragiten du, eta, zeharka, kutsatzaileen egonkortasuna edo erreaktibotasuna bultzatzen du. 3.2. Erremediazio-teknologia konbentzionalak Mende hasieran, kutsatutako lurren arazoa konpontzeko, kutsatutako lurra induskatu egiten zen, eta landa batean edo isolamenduan jarri, kutsadura-lekutik ateratzea eragozten zuen itxitura batean; horrela, inguruko lur-eremuak kutsatzea eragozten zuten [26]. Praktika horrek, arriskua maneiatzearen ikuspuntutik egokia zen arren, ez zion kutsadurari edo kutsadura-iturriari eraso egiten. Lur kutsatua zabor gisa kudeatzea litzateke, nolabait. Gaur egun, batez ere arautze-aldaketek bultzatuta (gero eta zorrotzagoak baitira), aldatzen ari da lurzoruen erremediazioaren gaineko paradigma, eta teknologia berri eta eraginkorragoak garatzen ari dira. Teknika horiek kutsatutako lurzoruan bertan aplika daitezke (in situ), edo kutsatutako eremutik atera eta horietatik urrun, ondoren jatorrizko eremura bueltatzeko (ex situ). Lehenengoak kutsatutako lurrean edo ingurukoetan gauzatzen ari diren ekintzak mantentzea ahalbidetzen du; bigarrenak, aldiz, baldintzak maneiatzea, kutsatzaileak barreiatzea eta efizientziaren optimizazioa ahalbidetzen du. Deskontaminazio-teknikak, tratamenduaren izaeraren arabera, talde hauetan sailka daitezke: fisikoak (termikoak barne), kimikoak eta biologikoak, nagusiki [27]. Egoera batzuetan, tratamendu eraginkor eta merkeena lortze aldera, beharrezkoa izaten da teknika horien bi- edo multi-konbinazioak gauzatzea [26, 28, 29]. Tratamendu fisikoen artean daude teknologia termikoa (beiratzea, kasu) [30], solidifikazioa [31], lurrun-erauzketa, espaziazio aereoa (Air Sparging, ingelesez), garbiketa [32], elektroerremediazioa [33] edo partikulen sailkapena [26]. Kasu gehienetan, tratamendu horiek mugitu egiten dituzte kutsatzaileak lurzoru-ur konplexutik, eta, ondoren, tratatu edo «isuri» egiten dituzte. Kasu askotan, tratamendu fisikoek degradazio biologikoen eraginkortasuna emenda dezakete, edo, zeharka, kutsatzaileak suntsitzea eragin. Bestalde, kutsatzaileen deuseztatze hori lurzoruen izaerak baldintzatuko du zeharo (erremediazio fisikoa eraginkorragoa da lurzoru marduletan). Tratamendu kimikoak lurrazpiko ur kutsatuak tratatzeko erabiltzen dira gehienbat; hala ere, lixibiatuen garbiketan ere erabiltzen dira [28]. Tratamendu kimikoen bitartez, kutsatzaileak deuseztatu, toxikotasun baxuagoko forma bihurtu, erauzi edo geldiarazi nahi izaten dira. Teknika eza-\nhttps://doi.org/10.1387/ekaia.22319 163 Aldibereko teknika biologikoen bitartezko lurzoru kutsatuen erremediazioa gunenen artean daude oxidazioa, erredukzioa, hidrolisia, solubilizazioa, deklorinazioa eta pH manipulazioa; hala ere, ikerkuntza oxidazioan/erredukzioan eta kutsatzaileen erauzketan ardaztu izan da batik bat [26, 32]. Tratamendu mota horiek oso espezifikoak izan daitezke PCB edo alkano halogenatuen antzeko kutsatzaileentzat [34]. Gainera, hainbat matrizetan aplika daitezke, baldin eta nahastura eraginkor bat bermatzen bada. Aldiz, lurreratutako kimikoek lurzorua kutsa dezakete (baldin eta guztiz erreakzionatzen ez badute); eta, kasu askotan, teknika horiek ez dira gai lurzoruko konposatu organikoen eta kutsatzaileen artean bereizteko; ondorioz, lurzoruko konposatuak degradatu edo kutsatzaileak tratatu gabe utz ditzakete. Teknologia fisiko-kimiko horiek kutsatzaile askoren kontzentrazio-mailak jaisteko teknika apropos eta eraginkorrak direla frogatu dute [35, 36] azken hamarkadetan. Dena den, badituzte zenbait eragozpen ere; besteak beste, beren konplexutasuna, inplementazio-kostu altua, aplikagarritasun eskasa eskala txikian, edota gizartearen onespen eza [11, 37]. Gainera, ez dute lurzoruaren funtzionalitatea berreskuratzen, eta lurzoruaren funtzio ekologikoak galdu egiten dira. Aitzitik, tratamendu biologikoen gaineko arreta zeharo emendatu da azken urteotan, kutsatutako lurzoruetan dauden konposatuen degradazio, iraultze eta transformaziorako tresna ez-erasokor gisa [11, 38]. 3.3. Erremediazio biologikoa Ohiko teknikekin alderatuz, tratamendu biologikoak kutsatzaileen degradazio osoa (edo substantzia ez-toxiko bihurtzea) ahalbidetzen duten prozesu naturalak dira. Aplikazio erraz, merke eta malguak dira, ingurumen-baldintza askotarikoetan aplika daitezkeenak. Erremediazio mota hau hainbat organismorekin (edo organismo multzorekin) gauzatu daiteke; hots, mikroorganismo, landare edo/eta animaliekin. Bereziki aipagarriak dira bakterio, landare eta lurzoru ornogabeekin gauzatzen diren erremediazioak [26]; horien artean, laborantza, konpostatzea, biopilak, bioerreaktoreak, biolixibiazioa, fitoegonkortzea, fitoerauzketa, fitodegradazioa edo bermierremediazioa dira azpimarragarrienak [3]. 3.3.1. Bioerremediazioa landareak erabiliz: fitoerremediazioa Fitoerremediazioa lurzoru kutsatuak tratatzeko landareak erabiltzen dituen bioerremediazio-metodologia da. Bioerremediazio-teknika gisa gero eta onartuago dagoen teknika hori [39] bereziki egokia da kutsatzaileak landa-eremu zabalak hartzen dituenean edo sustrai-sakoneran daudenean [40]. Fitoerremediazioan emendio bat ikusten da kutsatzaileen degradazioetan, inguruko tratatu gabeko lurrekin alderatzen bada. Izan ere, teknologia horren bitartez, mikroorganismo-dentsitate eta jarduera altuagoak lortzen dira errizosferan [41-44], eta kutsatzaileen deuseztatzea, egonkortzea, finkatzea, degradatzea edo lurruntzea bultzatzen da. Gainera, landareen transpirazioak\n164 Ekaia, 2021, 40, 157-180 Erik Urionabarrenetxea, Nerea Garcia-Velasco, Mikel Anza, Unai Artetxe, Rafael Lacalle, Carlos Garbisu, Txema Becerril, Manu Soto sustrai inguruetan disolbatuta dauden kutsatzaileak kanporatzea ahalbidetzen du [42, 45]. Beraz, kutsatzaileak zenbat eta disolbagarriagoak izan, orduan eta errazagoa izango da landareentzat horiek erauztea [46]. Hainbat mekanismoren bitartez lor daiteke fitoerremediazioa; horrela, fitoegonkortzea, fitolurrunketa/fitodegradazioa eta fitoerauzketa ditugu [3] (1. irudia). Fitoegonkortzean landareak erabiltzen dira lurzoruko kutsatzaileak geldiarazteko (metal astunak, kasu), horien erosio edo lixibiazio bidezko bioeskuragarritasuna jaitsiz. Teknika hori fitoerauzketa gauzatu nahi ez denean [47] edo kutsadura-mailak erauzketa bidez jaisteko altuegiak direnean erabiltzen da gehienbat [48], denbora luzeegia har dezakeelako edo kutsadura-maila altuek landareen hazkuntza kaltetu dezaketelako [49]. Fitoegonkortzea kutsatzaileen prezipitazio, konplexaketa, sortzio edo metal balentziaren erredukzio (metalen kasuan) bitartez lortzen da batik bat [50]. Orokorrean, teknika oso baliagarria da kutsatzaileak azkar geldiarazi behar direnean; hala ere, gehienetan medeapenak erabili behar izaten dituzte. Erabili beharreko medeapenen menpekotasun horrek, erauzten ez den kutsaduraren beharrezko monitorizazioarekin batera, teknika zaurgarri bilakatzen dute fitoegonkortzea. Fitolurrunketa bitartez, lurzoruko kutsatzaileak lurretik atera nahi dira. Horretarako, kutsatzaileak forma hegakor bilakatzen dira, eta, jarraian, atmosferara transpiratu [51]. Merkurioarekin (batez ere) eta selenioarekin kutsatutako lurzoruak erremediatzeko erabiltzen da batik bat teknika hori; konposatuak forma toxiko izatetik forma oinarrizko edo toxikotasun gutxiagoko izatera igarotzen dira. Edonola ere, teknika horren arazo nagusia sortutako produktuek eragin ditzaketen konplikazioak dira; hots, airean lurrundutako metal oinarrizkoak laku eta erreketara prezipitazio bitartez berrisurtzean sortuko liratekeenak. Izan ere, teknologia hori oso aproposa da transformazio horretan desagertzen edo deuseztatzen diren kutsatzaile organiko edo ez-iraunkorrekin erabiltzen baldin bada. Kutsatzaileak iraunkorrak badira, aldiz, teknologia horren bidez kutsatzaileak barreiatzea eta translokatzea besterik ez da lortzen; hau da, arazoa lekuz aldatzea. Fitoerauzketa da, ordea, fitoerremediazio-formarik arruntena. Horren bitartez, lurrean dauden kutsatzaileak landareen hosto eta sustraietan metatzen dira [52]. Modalitate horretan erabiltzen diren landareak hazkuntza azkarrekoak, biomasa altukoak, sistema erradikular hedakorrekoak eta kutsatzaileak metatzeko zein jasateko gai izan ohi dira. Fitoerauzketaren arrakasta kutsatzaile motaren, bioeskuragarritasunaren eta landareen egokitasunaren menpe dago. Espezie hipermetatzaileek landare arruntek baino 10-500 aldiz metal gehiago metatu dezakete [40, 47, 52, 53]; fitoerremediaziorako espezie ezin hobeak dira. Hiperjasaileak izan ohi diren espezie horiek (espezie arruntek baino kutsatzaile-kontzentrazio altuagoak jasaten dituzte), konpartimentu bakuolarretan edota zelula-paretetan metatzen dituzte kutsatzaileak; azken horiek urrun mantentzen dituzte arnasketa, banaketa zelularra edo antzeko ezinbesteko beste funtzioak gauzatzen diren konpartimentu zelularretatik [40, 54]. Hipermeta-\nhttps://doi.org/10.1387/ekaia.22319 165 Aldibereko teknika biologikoen bitartezko lurzoru kutsatuen erremediazioa tzaileekin gauzatzen den fitoerauzketaren muga handienetako bat da erauzitako metalak elikadura-katean sartzea. Hala ere, hipermetatzailetzat hartuta dauden zenbait brasikazea (Brassicaceae familiako) espeziek tiozianato deritzen anioi kantitate handiak dituzte beren baitan [40, 52, 55], eta horrek desatsegin bihurtzen ditu animalientzat. Hipermetatzaileen beste eragozpen bat da horiek daukaten hazkuntza-abiadura baxua eta biomasa txikia [56]. Horri aurre egiteko, alpapa (Medicago sativa), artoa (Zea mays), brasikazeak (Brassica napus, B. juncea eta B. rapa) edo antzeko hazkuntza eta biomasa handiko espezieak erabiltzen dira [57]. Fabaceae familiako Medicago generoa da fitoerremediazioan gehien erabiltzen den generoetako bat [58]. 87 espeziek osatzen duten arren, gutxi batzuk testatu dira fitoerremediazioan erabiltzeko. Alpapa espeziea dago espezie ezagunenen artean, zeina animalien bazkarako labore garrantzitsua baita [59]. Bazkalekuek edo larreek baino hobeto jasan ditzakete lehorteak; aldiz, ez daude lurzoru azido edo eskas drainatuetara egokituak [39, 60]. Kutsatzaileekiko erresistentea den eta biometatzaile egokia den espezie hori [61, 62] biomaterial egokia dela frogatu da metal astunen eliminazio eta erremediaziorako [49]. Bestalde, oso ezagunak dira petrolio hidrokarburoekin kutsatutako lurren erremediazioan alpapak lor ditzakeen errendimenduak; hala nola, PAH deuseztatzea [44, 58, 63-68], eta benzo(a)pirenoa % 64an (medeagarririk gabeko lurzoruan) eta % 54an (medeagarridun lurzoruan) jaistea [69]. Kasu gehienetan, landareek lurzoruan arinki eskuragarri dauden metalak absorbatzen dituzte. Beste batzuetan, aldiz, metalak prezipitatu disolbaezin bezala egoten dira, landareentzat eskuraezin. Kasu horietan, substantzia kelanteen adizioak (bereziki EDTA eta/edo EDDS) metalen prezipitazioa saihesten du, eta metal kelatu konplexuen bidezko absortzioa hobetzen; ondorioz, bioeskuragarritasuna emendatzen da [48]. 1. irudia. Fitoerremediazio-mekanismoak; kutsatzaileak egonkortzea dakarren fitoegonkortzea (egonkortutako kutsatzaileak horiz irudikatuta) (A), kutsatzaileak lurruntzea dakarren fitolurrunketa (kutsatzaileen lurretik airerako fluxua irudikatuta) (B), kutsatzaileen deusezte totala edo partziala (ilargi-itxurako metaketak) eragiten duen fitodegradazioa (C), eta fitoerauzketa (kutsatzaileen metatzea biomasan irudikatuta) (D). Borobilak: kutsatzaileak.\nhttps://doi.org/10.1387/ekaia.22319 167 Aldibereko teknika biologikoen bitartezko lurzoru kutsatuen erremediazioa 2. irudia. Kutsatzaile organikoen eta mikroorganismoen arteko elkarrekintza. Yeung et al., 2010etik [73] eraldatutako irudia. Kutsatzaile organikoek bi eratan hornitzen dituzte mikroorganismoak: (1) zelula berriak eratzeko karbono-iturri gisa eta (2) mikroorganismoek energia lortzeko elektroiak emanez; izan ere, mikroorganismoek energia lortu ahal izango dute erreakzio kimikoak katalizatuz; lotura kimikoak apurtuz, adibidez. Orain arte aipatutako teknikak lurzoruen erremediazioan oso erabiliak diren arren, bioareagotzea da hedatuena bioerremediazio mikrobianoari dagozkion tresnen artean. Bioareagotzea lurzoru kutsatzaileen degradazioa emendatzeko ahalmen katalitikoak dituzten bakterio-andui edo bakterio-kontsortzioen inokulazioan datza [78-81]. Autore askok frogatu izan dute bioareagotzearen baliagarritasuna konposatu organiko ezberdinekin kutsatutako lurren bioerremediazioan [77]; kutsatzaileen degradazioa bultzatuz, kutsatzaileak mineralizatuz edo kaltegarriak ez diren konposatu bilakatuz [11]. Gainera, zabalki frogatu izan da mikroorganismoek gauzatu ditzaketen biometaketa-, bioeraldaketa-, biomineralizazio-, kimiosortzio-, biosortzio- edo biometilazio-prozesuek metal astunen bioeskuragarritasuna zein toxikotasuna mugatu dezaketela [82]. Adibidez, Garbisuk eta bestek [83] ikusi zuten Bacillus subtilis baziloa gai zela selenita toxikotasun baxuagoko Se oinarrizko bihurtzeko. Teknika honetan erabiliko diren mikoorganismoek, kutsatzaileak erauzteko edo deuseztatzeko gai izateaz gain, gai izan behar dute ingurumenera egokitzeko eta bertan bizi diren mikrobiota autoktonoekin karbono-iturri eskasengatik lehiatzeko [84]. Horren ondorioz, eta askotan organismo aloktonoek lurzoru- komunitatean parte izatea lortzen ez dutela jakinda [11], gomendagarria izaten da mikroorganismo autoktonoak erabiltzea bioerremediazio-tekniketan [85].\nhttps://doi.org/10.1387/ekaia.22319 169 Aldibereko teknika biologikoen bitartezko lurzoru kutsatuen erremediazioa Bermierremediazioa zabalki ikertu izan da kutsatzaileak deuseztatzean, batez ere, kutsatzaile organikoen aurrean erakutsi izan duen eraginkortasun altuagatik. Horrela, hainbat lanetan zizareak erabiltzen dituzte intsektizida [106], herbizida [107], PAH [105, 108-113], PCB [114-115] zein metal astunen [113, 116-118] biorremediazioan. Espeziea erremediatu beharreko lurzoru motaren, kutsatzaile motaren, zein elikagai-eskuragarritasunaren araberakoa izan behar da [102]. Hala ere, espezieen artean Eisenia fetida espeziea da, zalantzarik gabe, erabiliena [98]. Izan ere, maneiatzeko errazak diren zizare horiek gainartzaile bilakatzen dira beste zizare-espezie batzuekin elkartutako sistemetan [100]. Zizareen ekintzak Mugimendua Zuloak eratzea Lurzorua irenstea, digeritzea eta kanporatzea Zizareen iraizketa Lurzoruaren egitura hobetzea Porotasuna emendatzea Agregazioa emendatzea Nutrienteak askatzea Materia organikoa biratzea Emankortasuna emendatzea Mikroorganismoen promozioa eta dispertsioa O2 eta gas difusioa emendatzea Hezetasuna, drainatzea eta dispertsioa hobetzea Nutrienteen mugimendu hobetua Mikroorganismoen promozioa eta dispertsioa Lurzoruko partikulen deskonposizioa Hondakin organikoak askatzea Mikroorganismoen dispertsioa eta garraioa Materia organikoaren errotazioa Energia altuko konposatu organikoen gehitzea Mikroorganismoen promozioa Lurzoruko partikulak zatikatzea eta azalerak emendatzea Ur-edukiera (WHC, ingelesez) emendatzea MO gehitzea Nutriente kantitatea eta eskuragarritasuna emendatzea C:N ratio hobetuarekin pH-a emendioa Mikroorganismoen promozioa 3. irudia. Zizareek lurzoruan eragindako efektu biologiko, kimiko eta fisikoak. Hickman eta Reid autoreetan [98] oinarrituta. 3.3.4. Bioerremediazio-tekniken konbinazioaren bilaketa Bioerremediazio-teknologien erabilera eta ikerkuntza zeharo hazten ari da. Hala ere, teknika horiek bakarkako konposatuen bioerremediazioa hobetzera bideratu dira batik bat [119], eta ikerketa gutxi egin da kutsatzaile-nahasketa duten lurzoruen gainean. Horren arrazoia kutsadura anitzeko lurzoruen konplexutasunean eta bioerremediazio-tratamenduen kutsatzaileenganako aldagarritasunean datza [120]. Bioerremediazio-prozesu oro-\n170 Ekaia, 2021, 40, 157-180 Erik Urionabarrenetxea, Nerea Garcia-Velasco, Mikel Anza, Unai Artetxe, Rafael Lacalle, Carlos Garbisu, Txema Becerril, Manu Soto tan, elkarrekintza konplexuan dabiltzan faktore fisiko-kimiko eta biologikoek eta lurrean dauden kutsatzaileek elkarri eragin diezaiokete, eta horien eskuragarritasuna eta mugikortasuna aldatu. Era berean, bioerremediazio mota ezberdinetan diharduten organismoek aldaketak jasan ditzakete hazkuntzan eta metabolismoan, eta, ondorioz, prozesuaren errendimendua erasan. Adibidez, konposatu inorganiko askok konposatu organikoak degradatzen dituzten mikroorganismoen jarduera inhibi dezakete [121]. Bestalde, sor daitezkeen interakzioen artean, badira errendimendua bultzatu dezaketen interakzioak ere. Mikroorganismoen eta landareen arteko erabilera konbinatua (4. irudia) kutsatutako lurzoruak erremediatzeko teknika arinagoa eta efizienteagoa dela ikusi da [48, 122-124]. Onura horiek mikorriza-elkarrekintzei esker gertatzen dira batik bat, kutsatutako lurretan landareen hazkuntza eta bizirautea ahalbidetzen duten horiei esker. Hala ere, badira errizosferan dauden eta erremediazio-prozesuetan oso erabiliak diren errizobakterioak ere (4. irudia). Horiek hainbat mekanismo erabil ditzakete landareen hazkuntza bultzatzeko: fitohormonak produzitu eta elikagaiak gehi ditzakete [125]; sideroforoak edo beste agente kelante batzuk ekoitz ditzakete [126]; entzima espezifikoak ekoitzi edo N-a finkatu dezakete [127]; edo sustrai-hazkuntza bultza dezakete etileno-produkzioa jaitsiz [52, 128]. Bestalde, zizareen eta bakterioen arteko erlazioa interdependentea dela ikusi izan da; ondorioz, beren arteko interakzioek populazio-tamainak edo isuritako entzimak kontrola ditzakete [112, 129] (4. irudia). Horren harira, Hong-ek eta bestek [130] E. fetida zizareen liseri-traktuetako komunitate bakterianoak identifikatu eta sailkatu zituzten; aerobioen artean, Aeromonas (% 40), Bacillus (% 37), Photobacterium (% 10), Pseudomonas (% 7), eta Shewanella (% 6) generoko bakterioak, eta, anaerobioen artean, Aeromonas (% 52), Bacillus (% 27), Shewanella (% 12), Paenibacillus (% 5), Clostridium (% 2), eta Cellulosimicrobium (% 2) generoko bakterioak aurkitu zituzten. Genero horietako batzuk —Bacillus [131], Clostridium [131], Pseudomonas [132], Streptomyces [133] eta Shewanella [134] kasu— gai dira hainbat konposatu organiko degradatzeko (18 konposatutatik gora: ziklohexanoak, bentzenoak, etilbentzenoak, kloroformoak, metanolak eta azetonak; [131]), eta metalen erredukzioan laguntzeko [132, 134]. Ohiko esperimentuetan, bioerremediazio-errendimenduan eragina izan dezaketen faktoreak banan-banan ikertu izan dira, bakoitzaren efektua zenbatetsi nahian. Horrek, denbora dezente galarazteaz aparte, informazio asko galtzea ere eragin du; hain zuzen ere, aldagaien arteko interakzio ebentualei dagokiona [135]. Horretarako, ezinbestekoa da errealitatera gehien hurbiltzen diren eta berezko mugak saihesten dituzten teknikak edo konbinazioak erabiltzea. Izan ere, era horretan bakarrik agerraraziko dira teknika bakoitzaren mugak eta tekniken arteko sinergia, adizioa edo kontrajartzeak, eta errazago ulertuko dira tekniken arteko erlazioak."
science
addi-eec3c2b93a7c
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/54204
Euskal kostaldeko fitoplanktona eta bere garrantzia bibalbioen akuikulturan
Bilbao Antolín, Jone ; Muñiz Pinto, Oihane Begoña; Revilla Rodríguez, Marta Isabel; Rodriguez Patiño, Jose German; Laza Martínez, Aitor ; Seoane Parra, Sergio
2021
182 Ekaia, 2021, 40, 181-202 Jone Bilbao, Oihane Muñiz, Marta Revilla, José Germán Rodríguez, Aitor Laza-Martínez, Sergio Seoane 1. SARRERA Fitoplankton-komunitatearen osaketak eta dinamikak eragin nabarmena du akuikulturan, moluskuen hazkuntzara zuzendutakoan bereziki; izan ere, bibalbio filtratzaileen (muskuiluak, adibidez) oinarrizko energia-iturria da fitoplanktona [1, 2]. Hori kontuan izanda, eremu bateko fitoplanktonkomunitatearen biomasa-ugaritasuna oso faktore garrantzitsua da bertako bibalbioen hazkuntzarako. Bestalde, komunitate fitoplanktonikoaren osaketa ezagutzea ezinbestekoa da, baita ere, fitoplankton-espezie guztiek ez dutelako kalitate berdina bibalbioen elikagai gisa. Zenbait ezaugarri betetzea garrantzitsua da bibalbioen hazkuntzari begira baliagarriak izateko; hala nola, ingestiorako zelula-tamaina aproposa eta osaketa nutrizional egokia izatea [1]. Muskuiluen ingestio- eta erretentzio-eraginkortasuna fitoplankton espeziearen zelula-tamainaren araberakoa da. Ikerketa batzuen arabera, 35-45 μm-ko zelula-tamaina da erabateko erretentzio-eraginkortasuna ahalbidetzen duena [3,4]. Beste batzuek, ordea [5, 6], 15-20 μm-ko tartea identifikatu dute erretentzio eraginkorrerako gehienezko tarte bezala. Nolanahi ere, ikertzaile gehienak [7-9] bat datoz erretentzio eraginkorrerako beharrezko neurri-tartea 4-45 μm-ko zelula-tamaina dela baieztatzean [4]. Fitoplanktonaren osaketa nutrizionalari dagokionez, elikagai bezala duen balioa konposizio lipidikoaren araberakoa da, bereziki gantz azido esentzialen araberakoa, horiek baitira bibalbio larben energia-iturri nagusia [10, 11]. Fitoplankton-zelulen osaketa lipidiko hori aldatu egiten da espeziearen edo taldearen arabera. Gainera, hainbat ikerketek frogatu dutenez, alga-espezie ezberdinez (gutxienez, haptofito eta diatomeo mota bat) osatutako dietek espezie bakarrarekin osatutakoek baino elikadura-balio altuagoa dute [11-14]. Hala ere, fitoplankton-espezie batzuk, ingestiorako tamaina eta osaketa nutrizional egokia izan arren, gai dira toxinak ekoizteko. Horrek kalte egiten dio akuikulturari; batetik, muskuiluen hazkundean eragin negatiboa izan dezakeelako eta, bestetik, giza kontsumorako arriskutsua izateagatik muskuiluen komertzializazioa eten behar delako. Deskribatutako fitoplankton-espezie guztien artean (3.000 eta 5.000 espezie-bitartean ur gazitan eta beste horrenbeste ur gezatan), 80 inguru dira toxinak ekoizteko gai [15]. Muskuiluek (eta bestelako bibalbio iragazleek) fitoplankton toxikoa elikagai gisa iragazterakoan, toxinak aktiboki pilatu eta kontzentratu egiten dira haien digestio-guruinean [16]. Horren ondorioz, toxinak maila trofiko altuagoetara transferitzen dira, eta gizaki eta bestelako harrapakarientzako ere arrisku nabarmena bihurtzen, intoxikazioak eragiteko aukera baitago [17, 18]. Bost dira muskuiluen ingestioaren ondorioz sor daitezkeen pozoidura nagusiak: itsaski-pozoidura amnesikoa (ASP, ingelesez), paralitikoa (PSP), diarreikoa (DSP), neurotoxikoa (NSP) edo azaspirazidoen https://doi.org/10.1387/ekaia.22340 183 Euskal kostaldeko fitoplanktona eta bere garrantzia bibalbioen akuikulturan bidezko pozoidura (AZP) [15]. Horien artean, ASP, PSP eta DSP dira gizakien osasuna arriskuan jartzen duten pozoidura ohikoenak. Pozoidura horien atzean hainbat toxina daude, azido domoikoa (ASP), saxitoxina eta goniaulaxtoxinak (PSP), eta azido okadaiko eta dinofisistoxinak (DSP) hain zuzen ere, eta bere ekoizle nagusiak Pseudo-nitzschia, Alexandrium eta Dinophysis generoak dira, hurrenez hurren. Mundu osoan zehar intoxikazioak ekiditeko prebentzioak eta kalteen arintze-ekintzak martxan jartzen diren arren, ohikoa da konpainia askok denboraldi luzeetan zehar muskuiluen erauzketa eten behar izatea. Gainera, ikusi da fitoplankton toxikoak eragin negatiboa izan dezakeela itsas bibalbioen iragazketan, elikaduran, hazkundean, oxigeno-kontsumoan eta biziraupenean [19]. Fitoplankton toxikoaren agerpen-gertaera berriak eta kaltetutako herrialdeen kopurua nabarmen hazi dira azken urteotan [17]. Gorakada hori elementu naturalek (ekaitzek edo korronteek, adibidez) eragindakoa izan daitekeen arren, hainbat ikerketek harremana aurkitu dute inpaktu antropogenikoaren eta fitoplankton kaltegarriaren gorakadaren artean; nekazaritzak, industriak eta hondakinen isurketek eragindako elikagaien kontzentrazio-hazkundean oinarritzen da harreman hori [15, 17, 20]. Hala ere, harreman hori unibertsala izatetik urrun dagoela frogatu da, eta, gehienetan, kutsadura antropogenikoa fitoplankton-biomasa altuen ondorioz sortutako kalteekin lotzen da, ez biotoxinen ekoizpenarekin [21]. Bestetik, fitoplanktonaren hazkundea eta biotoxinen agerpena aldaketa klimatikoarekin ere erlazionatu dute zenbait egilek [22]. Horrez gain, ontzien lasta-urak eta itsaski stock-aren mugimenduak ere espezie toxikoen dispertsiorako bi eragile garrantzitsu bihurtu dira [23]. Fitoplankton toxikoaren inguruan egindako ikerketa kopuruaren gorakadak eta jarraipen-programen ugaritzeak ere eragin handia izan du; izan ere, haien presentzia leku gehiagotan identifikatzeko aukera eman du, nahiz eta, ziurrenik, betidanik egon diren bertan [23]. Akuikultura-produkzioari dagokionez, gorakada nabarmena jasan du azken urteotan (1. eta 2. irudiak). Mundu mailan, 1980an 5 milioi tonako ekoizpena izatetik, 2015ean 77 milioi tona ekoiztera pasatu zen, % 21a moluskuak izanik. Gainera, 2015ean, moluskuen ekoizpen globala 2006an baino 4 milioi tona handiagoa izan zen (16,4 milioi tona) [24]. Europar Batasunaren baitan, Espainia da muskuilu gehien ekoizten dituen herrialdea, urtean 200 mila tona inguru [25]. Are gehiago, 2015ean, Espainian, akuikultura-ekoizpen osoaren % 77a (22 5000 t) muskuiluak (Mytilus galloprovincialis) izan ziren [26]. Muskuilu horien % 95a baino gehiago Galizian ekoizten da, Iberiar penintsularen ipar-mendebaldeko kostaldean [27]. Bertan, egitura flotagarrietan kokatutako soketan hazten dituzte muskuiluak, kostaldeko sarguneetan (ria edo itsasadarretan), non ura azaleratzeko prozesuek eta estuario-zirkulazioak fitoplankton-produkzioa areagotzen baitute [28, 29]. https://doi.org/10.1387/ekaia.22340 185 Euskal kostaldeko fitoplanktona eta bere garrantzia bibalbioen akuikulturan 2. TESTUINGURUA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN 2.1. Akuikultura EAEn Bizkaiko golkoko hego-ekialdean, elikadura-iturri garrantzitsua dira itsaskiak (batez ere, molusku bibalbioak). Hala ere, kontsumitutako molusku gehienak kanpotik ekarritakoak dira; izan ere, eremu horretan, duela gutxi hasi da garatzen bibalbioen akuikultura. Hainbat arrazoi daude horretarako; hala nola, ibai eta estuario nagusiek dituzten uren kalitate-arazoak [31], kostaldeko baldintza hidrodinamiko latzak [32] eta itsas habitatentzako dauden babes- eta kontrol-erregulazio zorrotzak [33]. EAEko bibalbioen akuikulturarako eremu bakarra itsaso zabalean kokatuta dago, Mendexan (Ondarroa eta Lekeitio artean), kostaldetik 2 km-ra (3. irudia). Eremu horretan, 45 m inguruko sakonera dago, eta muskuiluak (Mytilus galloprovincialis) hazten dira nagusiki [34, 35], «longline» sisteman kokatuak. Mendexako muskuiluen ekoizpen komertziala 2019an hasi zen. Akuikulturarako eremu hori itsas zabalean kokatzeak hainbat abantaila eskaintzen ditu kostaldeko eremuekin konparatuz gero; hala nola, kostaldean jatorria duten kutsadura-iturrietatik aldenduta egotea, uraren gazitasunaren egonkortasun handiagoa, azaleraren erabilera hobea, eta inpaktu bisual eta ekologiko txikiagoak [36]. 3. irudia. Euskal kostaldea eta akuikultura-eremuen kokalekuak. Mu: Mutriku; Me: Mendexa. Bilbao et al.etik moldatua [37]. 186 Ekaia, 2021, 40, 181-202 Jone Bilbao, Oihane Muñiz, Marta Revilla, José Germán Rodríguez, Aitor Laza-Martínez, Sergio Seoane Hala ere, akuikultura garatzeko, kostaldetik gertuago dauden beste kokaleku batzuen aukera ere eztabaidatu da; Mutrikuko portua, adibidez. 2016tik, bibalbioen hazkuntzarako plataforma esperimental bat dago Mutrikuko portuaren kanpoaldean, eta, bertan, muskuiluak kaiola flotagarrietan hazten dira. Eremu hori Mendexatik 7,5 km-ra dago, batez besteko sakonera 15 m ingurukoa da, eta olatuen ekintzatik babestuta dago kai-mutur bati esker (3. irudia). Bertara urak isurtzen dituen ibairik egon ez arren, portuak inguruko herritarren (5.300 biztanle, gutxi gorabehera) hondakin-urak tratatzen dituen araztegi baten isurketa jasotzen du. Hala ere, Mutrikuko urzutabeak euskal kostaldeko urentzako aurretik deskribatutako baldintza tipikoak erakusten ditu [37], eta araztegiaren eragin nabarmenik ez da behatu. 2.2. Fitoplanktonaren ikerketa EAEn Hainbat ikerketa gauzatu dira euskal kostaldeko fitoplankton-komunitateak ezagutzeko. Ikerketa hauetako gehienen helburua estuario eta itsaso zabaleko uretan dauden fitoplankton-komunitateen egitura taxonomikoa eta dinamikak deskribatzea izan da [2, 38-41]. Gainera, beste asko eremu horretako fitoplankton toxikoaren presentzia eta espezie horien taxonomia eta dinamikak ikertzean zentratu dira [42-48]. Hala ere, biotoxinen inguruko ikerketak oso urriak dira eskualde horretan, eta, orain arte, azaspirazido [49] eta pinnatoxinetan [50] bakarrik zentratu dira. Bibalbioen akuikulturarekin erlazionatutako fitoplanktonaren ikerketak berriki hasi dira EAEko uretan. 2017an, Muñizek eta lankideek [51] EAEko kostaldeko 16 puntutan eta itsas zabaleko hiru puntutan 11 urtean zehar bildutako fitoplankton-komunitateen datuak aztertu zituzten, eskualde horrek akuikultura garatzeko zuen ahalmena ebaluatzeko aurretiazko urrats gisa. Gerora, ikerketa horiek eremu zehatzetara mugatu dira, eta, azken bi urteotan, Mendexako itsas zabaleko eremuak eta Mutrikuko portuak bibalbioen akuikultura garatzeko duten egokitasuna aztertu da [35, 37, 52]. Mendexako eta Mutrikuko ikerketa horietan fitoplankton-komunitateen egitura aztertu zen Utermöl teknikaren [53] bidez. Mikroskopio bidezko teknika horrekin, hainbat osagairen zelula-kontzentrazioa (zelula/L) zenbatetsi eta, taxon bakoitzaren biobolumenean oinarrituz, osagaien biomasa (µg C/L) ezagutu zen, eta baita tamainaren arabera ingestiorako eta erretentziorako aproposak ziren aztertu ere. Gainera, in situ neurtutako a klorofila-balioak ere erabili ziren biomasa fitoplanktoniko totalaren balioespen gisa. Horrez gain, Bilbaok eta lankideek [37] taxon toxikoen presentzia eta ugaritasuna eta muskuiluen haragian aurkitutako toxina-kontzentrazioak aztertu zituzten Mendexan eta Mutrikun. Itsaskien bidezko intoxikazio-arriskua zehazteko, zelula-kontzentrazioen alerta-mailak aplikatu zitzaizkien ardura handiena sortzen duten sindromeen (ASP, PSP, DSP) eragileei. Horretarako erabili zi- https://doi.org/10.1387/ekaia.22340 187 Euskal kostaldeko fitoplanktona eta bere garrantzia bibalbioen akuikulturan ren muga-balioak [54] aurreko ikerketetan euskal itsasoko uretan erabili direnen artean murriztaileenak izan ziren [51]. Muskuiluetako toxina-edukiari dagokionez, Europar Batasunak arautzen dituen toxinen kontzentrazioa aztertu zen, legezko mugak gainditzen ziren zehazteko asmoz. 3. MENDEXAKO ETA MUTRIKUKO FITOPLANKTONKOMUNITATEAK 3.1. Fitoplanktonen ugaritasuna Mendexako eta Mutrikuko komunitate fitoplanktonikoen ugaritasuna aztertzeko erabilitako parametroei (zelula-kontzentrazioa, karbono-unitateetan emandako fitoplankton-biomasa eta a klorofilaren kontzentrazioa) dagokienez [35, 52], bi eremuetan emaitza oso antzekoak lortu ziren. Mendexako itsas zabaleko estazioan, zelula-kontzentrazioa 3,4 × 104 eta 5,1 × 106 zelula/L bitartekoa izan zen, eta, Mutrikuko portuko estazioan 1,9 × 104 zelula/L eta 7,1 × 105 zelula/L bitartekoa; bi eremuetako zelulaugaritasun minimoak oso antzekoak izan ziren. Gainera, bi lekuetan erregistratutako batez besteko zelula-kontzentrazioak euskal kostaldean aurretik egindako ikerketetan [51] lortutako balioen barruan daude. Fitoplanktonbiomasari dagokionez, balio maximoetan ezberdintasun nabarmena ikusi zen Mendexa (435 μg C/L) eta Mutriku (94,4 μg C/L) artean. Hala ere, pentsatu behar da emandako biomasa-datuak zelulen biobolumenean oinarritutako zeharkako balioespenak direla, eta horri lotutako errorea daramatela [55, 56]. Biomasa/a klorofila erlazioak aldakortasuna erakuts badezake ere, ohikoagoa da a klorofilaren balioa erabiltzea biomasa fitoplanktoniko totalaren balioespenerako. Horrela, a klorofilaren kontzentrazioarekin, aukera handiagoa dago Mendexako eta Mutrikuko biomasa-balioak beste akuikultura-eremu batzuekin konparatzeko. Mendexak eta Mutrikuk a klorofila-balio baxuak erakutsi zituzten Muñizek eta lankideek [35] eta Bilbaok eta lankideek [52] egindako ikerketetan. Batetik, Mendexan a klorofilaren batez besteko kontzentrazioa 0,6 µg/L izan zen; 6 µg/L-ko maximoa martxoan lortu zen. Bestetik, Mutrikuko batez besteko a klorofilaren kontzentrazioa 0,5 µg/L-koa izan zen; 1,4 µg/L-ko maximora heldu zen otsailean. Bi eremuetan 1 µg/L-z azpiko kontzentrazioak egon ziren gehienetan. Ikertzaile batzuen arabera [57, 58], muskuiluek elikatzeko iragazketa aktibatzeko behar duten gutxieneko a klorofila kontzentrazioa 0,5 µg/L da. Atariko balio hori gainditu egin zen Mendexako laginen % 62an eta Mutrikuko laginen % 54an. Horrek Mendexa eta Mutriku antzeko bihurtzen ditu akuikultura garatzeko duten egokitasunari dagokionez, fitoplankton-biomasa totalari erreparatuz gero. 188 Ekaia, 2021, 40, 181-202 Jone Bilbao, Oihane Muñiz, Marta Revilla, José Germán Rodríguez, Aitor Laza-Martínez, Sergio Seoane Batez besteko a klorofila balio baxu horiek ohikoak dira EAEko ur euhalinoetan, eta eremuaren baldintza oligotrofikoak islatzen dituzte. Euskal kostaldean aurretik egindako ikerketek [59] adierazi zutenez, gainazaleko uren a klorofila-balio maximoak 2 µg/L eta 4 µg/L artekoak izan ohi dira. Europako beste akuikultura-eremu batzuekin alderatuta, Mendexako eta Mutrikuko biomasa-balioak, eta oro har euskal kostaldekoak, oso baxuak dira. Galiziako itsasadarretan egindako ikerketek —han izaten da Espainiako muskuiluen ekoizpen handiena— 0,7 µg/L (neguan) eta 13,6 µg/L (udaberrian) bitarteko a klorofila-balioak erregistratu zituzten [29]; zenbaitetan, 20 µg/L-ra ere heldu ziren [60]. Spyrakos-ek eta lankideek [61] ere Mendexan eta Mutrikun aurkitutako a klorofila-kontzentrazioak baino altuagoak lortu zituzten Rias Baixasen: 1 µg/L-z azpikoak neguan, 5 µg/L ingurukoak udan eta 8 µg/L-ra artekoak udaberri eta udazkenean. Europako beste akuikultura-eremu ezagunetan egindako ikerketek, Mantxako kanaleko ekialdean (Frantzian) egindakoek adibidez, berresten dute Mendexako eta Mutrikuko a klorofila-balioak baxuak direla, 1 eta 25 µg/L bitarteko [62] edo 0,9 eta 18,9 µg/L bitarteko kontzentrazioak [63] aurkitu baitira bertan. Argitu behar da uretan momentu konkretu batean neurtutako fitoplankton-biomasak ez duela zuzenean maila trofiko altuagoek asimila dezaketen kopururik adierazten. Horren neurri zehatzagoa ekoizpen primarioarena da. Ezagutzen diren Bizkaiko golkoko hegoaldeko gainazaleko uren ekoizpen primarioaren balioak nahiko baxuak dira Europako beste eremu batzuekin konparatuz, bereziki euskal kostaldekoak [64, 65]. Hori bat dator, ez bakarrik Mendexan eta Mutrikun baizik eta, euskal kostalde osoan zehar aurkitutako a klorofila-balio baxuekin [66]. Gainera, a klorofila-kontzentrazioekin bezala, EAEko uretan erregistratutako ekoizpen primarioaren balio altuenak askoz txikiagoak dira Galiziako itsasadarretan aurkitutako maximoak baino [67]. 3.2. Fitoplankton-komunitatearen osaketa Eremu bateko fitoplankton-biomasa totalaren kontzentrazioa bibalbioen hazkuntzarako faktore garrantzitsua izan arren, landa-azterketetan ikusi izan dan bibalbioen hazkuntza-tasak fitoplanktoneko osagai zehatzen ugaritasunarekin erlazionatuta zeudela, komunitateko biomasa totalarekin baino gehiago [68]. Azken ikerketen arabera [35, 52], Mendexako eta Mutrikuko fitoplankton-komunitateak haptofitoz, kriptofitoz, diatomeoz eta dinoflagelatuz osatuta zeuden nagusiki, eta azken horien presentzia handiagoa izan zen itsas zabaleko eremuan. Gainera, aipatzekoa da alga berdeen (klorofitak eta euglenofitak) presentzia ere, batez ere Mutrikun. Orokorrean, haptofitoak izan ziren bi eremuetako talderik ugariena zelula-kontzentrazioari dagokionez; hala ere, beste talde batzuek ere ekarpen nabarmena egin zioten komu- https://doi.org/10.1387/ekaia.22340 189 Euskal kostaldeko fitoplanktona eta bere garrantzia bibalbioen akuikulturan nitatearen kontzentrazio totalari. Mendexan, aipagarria da dinoflagelatuek eta diatomeoek izandako garrantzia; Mutrikun, berriz, kriptofito eta diatomeoena. Gainera, fitoplankton talde bakoitzaren kontzentrazioa aldatuz joan zen urteko sasoiaren arabera (4. irudia), eta, horrekin batera, baita bakoitzak fitoplankton-kontzentrazio totalari egiten zion ekarpena ere. Ikusitako joerak berdinak izan ziren bi ikerketa-eremuetan: diatomeoen ugaritasun maximoa neguan izan zen, dinoflagelatu eta kriptofitoena udazkenean, eta haptofitoena udaberri eta uda artean. 4. irudia. Fitoplankton talde nagusiek ikerketa-eremuetako zelula-ugaritasunari eta biomasari urtaro bakoitzean egiten dioten ekarpena, gainazaleko uretan [35, 52]. Bestalde, Mendexan eta Mutrikun aurkitutako fitoplankton talde ugarienek eremu horietako biomasa totalari egiten zioten ekarpena aztertzerakoan, ikusi zen ekarpen handiena egiten zuen taldea ez zela beti zelula-kontzentrazio altueneko taldea [35, 52]. Mendexan, biomasak zelula-ugaritasunaren dinamika berdina jarraitu zuen: diatomeoen biomasa neguan gailendu zen, eta, gaine- 190 Ekaia, 2021, 40, 181-202 Jone Bilbao, Oihane Muñiz, Marta Revilla, José Germán Rodríguez, Aitor Laza-Martínez, Sergio Seoane rako urtaroetan, haptofitoek egin zuten ekarpen handiena. Bestalde, dinoflagelatuen ekarpena nabarmena izan zen udan eta udazkenean. Mutrikun, ordea, diatomeoak izan ziren urte osoan zehar biomasa totalari ekarpen handiena egin zion taldea; % 52 eta % 79 bitarteko batez besteko ekarpena, hain zuzen ere. Gainera, aipatzekoa da dinoflagelatuek biomasa totalari egindako ekarpena ere (% 8-23), nahiz eta haien zelula-ugaritasuna ez zen oso handia izan. Horrenbestez, ikusi da haptofitoak eta diatomeoak direla Mendexako eta Mutrikuko fitoplankton-komunitateetako osagai nagusiak, dinoflagelatuen noizbehinkako ekarpen garrantzitsuak ahaztu gabe. Horrek adierazten du, alde kualitatibotik, ona dela bi eremuetako komunitateek bibalbioen akuikultura gauzatzeko duten kalitate nutrizionala. Diatomeoak aberatsak dira azido eikosapentanoikoan (EPA), eta haptofitoak azido dekosahexanoikoaren (DHA) iturri garrantzitsua [69]. EPA eta DHA bibalbioek behar dituzten gantz azido esentzialetako bi dira; lehenengoak funtzio energetikoa du [70, 71], eta bigarrenak hazkundea sustatzen du [72]. Hori dela eta, Isochrysis galbana eta Pavlova lutheri bezalako espezieak elikagai gisa oso erabiliak dira moluskuen akuikulturan, eta ohikoa da espezie horiez eta diatomeoz osatutako mikroalga-dieta mistoak erabiltzea bibalbio-haztegietan [69, 73-75]. Dinoflagelatuei dagokienez, bibalbioen hazkuntzarako garrantzitsuak diren gantz azidoak dituzte, DHA konkretuki [34]. Gainera, muskuiluen elikaduraren inguruan egindako ikerketek [76] aurkitu dute dinoflagelatuak eta diatomeoak direla, gainerako fitoplankton taldeekin konparatuz, muskuiluengan erretentzio-tasa altuenak erakusten dituzten taldeak. Horrez gain, deskribatutako fitoplankton-komunitatearen osaketa kontuan izanda, 2-20 μm bitarteko tamaina duten zelulen nagusitasun argia ikusi zen (% 90 inguru), bai Mutrikun [52] baita Mendexan [51] ere. Hortaz, 4-45 μm-ko zelula-tamaina egokitzat hartzen dela jakinda [4], Mendexako eta Mutrikuko fitoplankton-komunitateak onuragarriak dira muskuiluen hazkuntzarako, baita zelulen tamainaren araberako muskuiluen ingestio- eta erretentzio-eraginkortasunari dagokionez ere. Hala ere, esan beharra dago zelula-tarte horretan sartzen ziren taxon asko kateak eratzen dituzten diatomeoak zirela, eta, horrenbestez, tamaina handiagoko (>20 μm) taxontzat hartu beharko liratekeela. 3.3. Fitoplaktonak toxikotasun-arazoak eragin ditzake? Bilbaok eta lankideek [37], Mendexan eta Mutrikun 2016 eta 2017 urteen artean egindako ikerketan, potentzialki toxikoak diren 15 taxon identifikatu zituzten; aurretik ere deskribatu izan ziren taxon horiek Bizkaiko golkoko hego-ekialdean egindako ikerketetan [2, 35, 43, 45, 46, 48] (5. irudia). Mutrikun, Pseudo-nitzschia spp. diatomeo toxikoa aurkitu zen; dinoflagelatuak, ordea, 12 izan ziren: Alexandrium spp., cf. Azadinium spp., Dinophysis spp., Dinophysis acuminata, Goniaulax cf. spinifera, Gymno- 192 Ekaia, 2021, 40, 181-202 Jone Bilbao, Oihane Muñiz, Marta Revilla, José Germán Rodríguez, Aitor Laza-Martínez, Sergio Seoane Pseudo-nitzschia spp. izan zen Mendexan eta Mutrikun aurkitutako taxon toxiko ugariena [37]. Genero horren alerta-muga (50 000 zelula/L) [54] hirutan gainditu zen bi eremuetan; hala ere, azido domoikoa (ASParen eragilea) behin bakarrik aurkitu zen muskuiluen haragian, eta bere kontzentrazioak ez zuen muga legala gainditu. Horren arrazoi nagusia izan daiteke zenbatutako Pseudo-nitzschia generoko zelulen artean azido domoikoa ekoizten ez zuten espezieak ere zenbatu zirela; izan ere, Utermöhl teknikaren bidez genero horretako espezie gutxi identifika daitezke, eta zenbaketak genero-mailan geratzen dira askotan. Anduien isolamenduan eta beren ADN eta elektroi-mikroskopia bidezko analisietan oinarrituz, genero horretako 12 espezie deskribatu ziren Bilboko Abrako uretan [43, 44]. Utermöhl teknikaren bidez identifikagarri direnen artean, euskal kostaldeko uretan toxikoak diren P. australis, P. galaxiae edo P. multistriata espezieak behatu ziren [2, 51]. Azido domoikoa 2016 eta 2017 artean behin bakarrik detektatu bazen ere, Europa osoko itsaskietan aurkitu da, bereziki Erresuma Batuan, Irlandan eta Frantzian [77], eta urtero akuikultura-eremuen itxierak eragin ditu. Alexandrium spp. dinoflagelatuen kasuan, haien presentzia hutsak intoxikazio-arriskua eragiten du, gizakien osasunerako oso arriskutsuak diren saxitoxinak (PSParen eragileak) ekoizteko duten gaitasunaren erruz. Hori kontuan hartuz, arrisku-egoerak lau aldiz detektatu ziren Mendexan eta behin Mutrikun, 2016 eta 2017 arteko zikloan; muskuiluen haragian aurkitutako saxitoxinen kontzentrazioa, ordea, araututako mugaren azpitik egon zen beti [37], ziurrenik, Alexandrium spp. taxonaren zelula-kontzentrazioa oso baxua izan zelako (40 zelula/L-ko maximoa). Gainera, Pseudo-nitzschia spp. taxonarekin bezala, Uthermöl teknikarekin Alexandrium generoko zelulak ez direnez espezie-mailara arte identifikatzen, ezin dira bereizi genero horren espezie toxikoak eta kaltegabeak, eta horrek zaildu egiten du beren monitorizazioa. Aurretik deskribatu izan dira genero horrek euskal uretan duen agerpen-maiztasuna eta ugaritasun urriak [2]. Hala ere, ezagutzen diren genero horren 34 espezieetatik 14 gai dira PSP toxinak ekoizteko [78], eta, beraz, behatutako agerpenak urriak izanda ere, kontuan hartzekoa da muskuiluetan aurkitutako saxitoxina-kontzentrazioa, PSPa fitoplankton toxikoarekin lotutako intoxikazio-sindromerik hedatu eta larriena delako [23]. Dinophysis generoari dagokionez, toxikotasun-arriskurako ezarritako zelula-ugaritasunaren muga (100 zelula/L) [54] behin gainditu zen ikerketa-eremu bakoitzean aipatutako epean [37]. Gainera, genero horretako zenbait espeziek ekoizten duten azido okadaikoak (DSParen eragilea) araututako mugakontzentrazioa gainditu zuen (hiru aldiz) Mendexako eta (behin) Mutrikuko muskuiluetan. Gainera, Bilbaok eta lankideek [37] ikusi zuten Dinophysis generoaren eta muskuiluetan aurkitutako azido okadaikoaren kontzentrazioa handiagoa zela Mendexako akuikultura-eremuan, eta toxikotasun-arriskua handiagoa dela itsas zabaleko eremuan. Aipatutako generoak eta horiek ekoizten dituzten toxinak dira bibalbioen akuikulturak pairatzen dituen arrisku nagusiak [79]. https://doi.org/10.1387/ekaia.22340 193 Euskal kostaldeko fitoplanktona eta bere garrantzia bibalbioen akuikulturan Arreta berezia eskaini behar zaio Dinophysis acuminata espezieari. Mendexan eta Mutrikun agertzen den espezie hori, orokorrean, kontzentrazio baxuetan (<100 zelula/L) agertzen da euskal kostaldean, baina kontzentrazio altuak ere (5 × 103 zelula/L-ko maximoak) aurkitu izan dira eremu horretako zonalde euhalinoetan [47]. Horrez gain, Frantziako mendebaldeko kostaldeko ostra eta muskuiluetan aurkitu den azido okadaikoaren kontzentrazio altuen eragile nagusia da [48, 80]. Gainera, D. acuminata Iberiar penintsulako ipar-mendebaldean gehien agertzen den taxon toxikoetako bat da [79]. Are gehiago, Galiziako itsasadar eta kostaldeetako akuikultura-eremuek itxiera luzeak eta kalte sozioekonomiko latzak pairatzen dituzte D. acuminata eta D. acuta taxonen ondorioz [81]. Horrek, aldi berean, Galiziako moluskuak kutsatzen dituen toxina nagusia azido okadaikoa izatea azaltzen du [82, 83]. Halaber, Galizian, azido okadaikoaren (eta, orokorrean, toxina lipofilikoen) ondoriozko akuikultura-jardueren itxiera gehienak udaberria eta udazkena bitartean izaten dira; hain zuzen, udaberria izaten da sasoirik txarrena [84]. Galizian udaberrian izaten den toxina lipofilikoen gorakada hori bat dator Mutrikun eta Mendexan ikusi denarekin; izan ere, Bilbaok eta lankideek [37] udaberrian bakarrik aurkitu zituzten azido okadaikoaren mugaz gaindiko kontzentrazioak. Mutrikun Dinophysis spp. taxonaren eta azido okadaikoaren kontzentrazio baxuagoak aurkitu ziren arren, beste arrisku potentzial batzuk izan dira bertan; hala nola, Ostreopsis spp. bezalako dinoflagelatu bentoniko toxikoaren presentzia handiagoa. Azken urteotan Mediterraneoan eta Zeelanda Berrian izandako Ostreopsis spp. taxonaren loraldiek arriskuan jarri dute itsaski-kontsumoaren segurtasuna, dinoflagelatu horiek ekoizten dituzten palitoxina analogoen ondorioz [85]. Mutrikun aurkitutako kontzentrazioak Italiako Osasun Ministerioak [86] ezarritako Ingurumen Alarma balioen (104 zelula/L) azpitik egon arren, ezin da baztertu Ostreopsis spp. euskal kostaldeko gune babestuetan ugaritzeko aukera [45]. Mutrikun, eta orokorrean kostaldeko eremuetan, organismo bentonikoen ugaritasun handiagoa egotea zuzenki erlazionatuta dago sakonerarekin; izan ere, sakonera txikiko eremuetan aukera daukate hondoan egon eta argia eskuragarri izateko. Horrenbestez, Mutriku bezalako eremuetan akuikultura garatzekotan, kontuan hartzekoa da Ostreopsis generoak izan dezakeen arriskua, oraindik euskal kostaldeko akuikulturarako kaltegarria ez den arren. Azkenik, aipagarria da toxinen presentziak muskuiluen fisiologia eta biziraupenerako ekar dezakeen arriskua. Nahiz eta toxinen efektua iragankorra izan, hainbat ikerketetan frogatu da toxinek eragin negatiboak dituztela muskuiluen metabolismoan eta funtzio neuronalean, baita kuskuen itxiera, elikadura, bihotz-jarduera eta arnasketa bezalako jokabidefuntzioetan ere [87-91]. Gainera, toxina mota batzuek ugalketa- eta hazkunde-tasak murriztu ditzakete itsas bibalbioetan, populazio naturalen heriotza eraginez [92, 93].
science
addi-bb80ea9613d4
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/54205
Antibiotikodun Lipido Solidozko Nanopartikulak bakterioen aurkako eraginkortasuna hobetzeko
Roscales, Mikel; Alcorta Calvo, Miren Itziar; Arana Urbieta, Lide
2021
ERROR: type should be string, got "https://doi.org/10.1387/ekaia.21873 205 Antibiotikodun Lipido Solidozko Nanopartikulak bakterioen aurkako eraginkortasuna hobetzeko miko eta finantza arrisku handiegiak dakartzatelako eskaintzen duten onura ekonomikoarekin alderatuta [8]. Bigarren aukera da dagoeneko ezagutzen diren antibiotikoen ezaugarriak hobetzea, farmakoen garraioa eta administrazioa hobetzen dituzten sistemak asmatuz (Drug Delivery Systems, DDS). Sistema horien bidez, ikusi da farmakoen erdibizitza luzatzen dela, disolbagarritasuna eta iragazkortasuna handitu, askatze-zinetika luzatu, eraginkortasuna areagotu eta erresistentzia mekanismoen agerpena gutxitu [9-10]. Farmakoak garraiatzeko sistema horien artean aurkitzen dira Lipido Solidozko Nanopartikulak (Solid Lipid Nanoparticles, SLN). Nanopartikula hauek matrize lipidiko solido bat dute, gorputzeko tenperaturan solido egoeran dauden lipidoz osatua. Matrize hori emultsionatzaile moduan jokatzen duen geruza batek inguratzen du, ingurune urtsuan matrize lipidikoa egonkortuko duena [9-10]. SLNen tamaina 50-1.000 nm artean kokatzen da [9], eta farmakoak garraiatzeko ezaugarri fisiko-kimiko aproposak dituzte: gainazal/masa erlazio handia eta sistema biologikoekin elkarrekiteko gaitasuna [11]. Gainera, molekula hidrofobikoen eta hidrofilikoen txertatzeko gaitasuna erakutsi dute, biobateragarriak eta biodegradagarriak dira, eta, azkenik, garraiatzen dituzten molekulak itu-zeluletara bideratzeko gaitasuna dute [12-13]. Arestian aipaturiko ezaugarri apartak direla medio, SLNek garraiatzen dituzten farmakoen bioeskuragarritasuna eta askatze-zinetikak hobetzen dituzte, eta haien farmakozinetika optimizatu eta sor ditzaketen albo-kalteak murrizten dituzte [9]. Ikerketa batzuetan frogatu denaren arabera, antibiotikoen bakterioen aurkako efektua hobetu egin da SLNtan txertatuak izan direnean [14]. Antibiotikoaren efektuaren handitzeak, bioeskuragarritasun hobearekin eta profil farmakozinetikoaren optimizazioarekin batera, antibiotikoaren beharrezko dosia murriztuko luke, eta albo-kalteen eta erresistentzia-mekanismoen agerpena gutxituko litzateke. Lan honetan, antibiotikoak SLNtan garraiatzeko nanopartikulek bete behar dituzten ezaugarriak aztertu dira, eta horretarako, eskuragarri dauden materialak, ekoizpen metodoak eta nanopartikulen karakterizazio-prozedurak azalduko dira. Gainera, SLNen erabilerak ekar litzakeen onurak eztabaidatuko dira, orain arte lortutako emaitza arrakastatsuenak berrikusiz. 2. SLNEN EKOIZPENA 2.1. Materialak Arestian aipatu moduan, SLNek gorputzeko tenperaturan solido egoeran dauden lipidoz osaturiko matrize bat dute. Matrize hori molekula an-\n206 Ekaia, 2021, 40, 203-221 Mikel Roscales, Itziar Alkorta, Lide Arana fipatikoz inguratzen da: alde apolarra matrize lipidikoari begira orientatzen da eta alde polarra ingurune urtsuari begira. Horrela, molekula horiek emultsionatzaile eta ko-emultsionatzaile moduan jokatzen dute, molekula apolarrak ingurune urtsu batean egonkortuz (1. irudia). 1. irudia. Lipido Solidozko Nanopartikulen egitura-ereduaren eskema. Irudian lipido solidozko matrizea (horiz) molekula emultsionatzaileak (urdinez) eta ko-emul tsio na tzaileak (berdez) ageri dira [12]. SLNen sintesirako erabilgarriak diren molekula ugari jadanik erabiltzen dira pilula, konprimatu eta kapsulen ekoizpenean eszipiente moduan, eta beste hainbat segurutzat jotzen diren molekula gisa (Generally Recognized As Safe, GRAS) sailkatzen dira [15]. Eranskinetako S1. eta S2. tauletan ageri dira SLNen ekoizpen-prozesuan maiztasun handiz erabiltzen diren lipido, emultsionatzaile eta ko-emultsionatzaileak. 2.1.1. Lipido solidoaren garrantzia Lipido solidoa erabiltzeak farmakoen askapen-zinetika (denboran zehar nanopartikulatik askatzeko duen joera) kontrolatzea baimentzen du, eta horrela denboran zeharreko askapen sostengatua bermatzen du [16]. Hori gertatzeko arrazoia matrize solidoak farmakoari eskaintzen dion mugikortasun eskasa da, nanopartikulatik ateratzeko gaitasuna mugatuz. Ondorioz, farmakoa denbora gehiagoz mantentzen da matrizean, eta luzaroago egongo da ingurunetik babesturik [15]. Gainera, aukeratutako matrize lipidikoak farmakoarekin bateragarria izan behar du txertaketa-efizientzia ona eta farmakoaren karga egokia lortu nahi bada [17]. 2.1.2. Emultsionatzailearen eta ko-emultsionatzailearen garrantzia Emultsionatzaile eta ko-emultsionatzaileak molekula egonkortzaileak dira, eta matrizearen gainazal-tentsioa murrizten dute: ezinbestekoak dira esekiduraren egonkortasun fisikoarentzat. Gainera, molekula hauek izan di-\nhttps://doi.org/10.1387/ekaia.21873 207 Antibiotikodun Lipido Solidozko Nanopartikulak bakterioen aurkako eraginkortasuna hobetzeko tzaketen karga partzial edo totalek partikulen arteko aldarapen indarrak sor ditzakete, eta aglutinazio- eta hauspeatze-prozesuak saihesten dira. Egonkortasuna lortzeko kargaren zeinuak ez du garrantzirik, eta partikula kationiko zein anionikoek ekoizpena burutzea posible da, emultsionatzailearen eta ko-emultsionatzailearen hautaketa egokia dela medio (S2. taula). 2.2. SLNen ekoizpenerako metodoak SLNen ekoizpenerako zenbait metodo ezagutzen dira. S3. taulan ekoizpen metodo erabilienen deskribapen txiki bat azaltzen da, haien abantaila eta desabantailekin batera. Ekoizpen-metodoak nanopartikulen oinarrizko ezaugarri fisiko-kimikoetan eragina du, haien forma, farmakoa jasotzeko nanopartikulek duten karga-gaitasuna eta partikulen egonkortasuna determinatzen dituelako [12]. Ondorioz, metodo bakoitzaren abantailak eta desabantailak kontuan hartu beharko dira ezaugarri jakin batzuetako SLNak ekoitzi nahi direnean [18]. Antibiotikodun SLNen ekoizpenari dagokionez, taularaturiko edozein metodo litzateke baliagarria. 3. SLNEN KARAKTERIZAZIO-PROZEDURAK Nanopartikulen ezaugarri fisiko-kimikoek ingurune biologikoan izango duten portaera determinatzen dute. Gainera, SLNen segurtasuna eta egokitasuna ebaluatu ahal izateko eta, ondorioz, produktuaren kalitatea bermatzeko, ezinbestekoa da nanopartikula esekiduraren karakterizazio egokia burutzea [19]. Horretarako hainbat parametro hartzen dira kontuan, eta garrantzitsuenak jarraian deskribatzen dira: 3.1. Nanopartikulen tamaina eta zeta potentziala Nanopartikulen tamaina eta zeta potentziala oso parametro garrantzitsuak dira nanopartikulek sistema biologikoekin izango duten portaera ulertzeko. Zeluletan barneratzeko gaitasuna, toxizitatea eta biobanaketa, esaterako, jakina da parametro horiekin erlazionatzen direla. Ezaugarri horiek neurtzeko, argiaren dispertsio dinamikoaren (Dynamic Light Scattering, DLS) determinazioa erabiltzen da [16]. Lagin batean dauden partikulen mugimenduak dispertsaturiko argiaren intentsitatean gorabeherak sortzen ditu, eta intentsitatearen fluktuazio hori neurtuz nanopartikulen erradio hidrodinamikoaren tamaina ondorioztatzea lortzen da, nanometro gutxitatik 3 mikrara bitarteko nanopartikulekin erabiltzen denean. Esan gabe doa neurketa honekin lortzen den neurria erradio hidrodinamikoarena dela, ez nanopartikularena\n208 Ekaia, 2021, 40, 203-221 Mikel Roscales, Itziar Alkorta, Lide Arana berarena [18]. Esekiduran dauden nanopartikulen tamainaren homogeneitatea polidispertsitate indizearen bidez adierazten da (polydispersity index, pdi). Lagin oso monodispertsoek 0,1-etik beherako pdi balioak ematen dituzte; erdi-mailako monodispertsitatea duten laginek pdi balioak 0,1-0,4 artean izango dituzte; eta 0,4-tik gorako balioak polidispertsotzat hartzen dira [19]. Nanopartikulen zeta potentziala nanopartikularen gainazalean dagoen medioaren geruza geldikorra eta ingurunearen arteko potentzial elektrikoen arteko diferentziak ematen du [19]. Esekiduraren egonkortasunaren adierazle gisa erabiltzen da; izan ere, zenbat eta potentzial handiagoa, orduan eta aldarapen-indar handiagoak partikula ezberdinen gainazalen artean. Ondorioz, zenbat eta zeta potentzial handiagoa (zeinuak ez du axola), orduan eta hauspeatze-arrisku txikiagoa. Oro har, ± 30 mV-tik gorako balioak egonkortasun ona adierazten dutela onartzen da [20]. 3.2. Farmakoarekiko karga-gaitasuna eta txertaketa-efizientzia Nanopartikulen karakterizazio egoki batek txertatu den farmako kantitatea aztertzea eskatzen du. Karga-gaitasuna txertatutako farmako masaren eta nanopartikulen masaren arteko erlazioak ematen du, frakzio moduan edo ehunekotan adierazita (1. ekuazioa). Horretarako, beharrezkoa da ekoizpen prozesuaren ondoren aske geratu den farmakoa eta nanopartikuletan txertaturik geratu den farmakoa banatzea, zentrifugazioa, ultrafiltrazioa edo gel-iragazpeneko kromatografia erabiliz [15]. Karga-gaitasuna = txertatutako farmako masa × 100 nanopartikulen masa totala Farmakoaren txertaketa-efizientzia aztertzeko, aldiz, txertatu den farmako kantitatea eta aske geratu den farmako kantitatea alderatzen dira, txertatuta geratu den farmakoaren frakzioa edo ehunekoa adierazten delarik (2. ekuazioa) [18]. Karga-gaitasuna kuantifikatzerakoan bezala, txertaketa-efizientzia kalkulatzeko ere, ezinbestekoa da farmako askearen eta txertatutakoaren arteko banaketa burutzea, aurretiaz aipaturiko metodoak erabiliz. Ondoren, txertaketa-efizientzia hori modu zuzenean azter daiteke nanopartikuletako farmakoa disolbatzaileen bidez erauziz edota modu ezzuzenean, banaketaren ondoren medio urtsuan geratzen den farmako askea kuantifikatuz [21]. Txertaketa efizientzia = txertatutako farmako masa hasieran gehitutako farmako × 100 masa totala\nhttps://doi.org/10.1387/ekaia.21873 209 Antibiotikodun Lipido Solidozko Nanopartikulak bakterioen aurkako eraginkortasuna hobetzeko Farmakoen kuantifikaziorako erabili beharreko teknika farmakoaren ezaugarrien arabera hautatzen da. Dena den, teknika ohikoenak espektroskopian edo kromatografia bidezko kuantifikazioan oinarritzen dira [15]. 3.3. Egoera fisikoa eta kristal-egitura Nanopartikularen beste ezaugarri garrantzitsu bat matrize solidoaren kristal-egitura da, bai nanopartikulen ekoizpen prozesua-amaitzean, bai eta biltegiratzean ere. Erabilitako lipido-nahastearen eta ekoizpen-metodoaren arabera, matrizean dagoen lipidoa forma ezberdinetan kristaliza daiteke, eta horietariko batzuk ez dira egonkorrak denbora luzez [12]. Matrize lipidikoaren kristalizazioak nanopartikularen forma, karga-gaitasuna eta egonkortasuna determinatzen ditu eta, ondorioz, garrantzitsua da lipidoaren egoera fisikoaren eta kristal-egituraren karakterizazioa burutzea [18]. Gainera, neurketa hauek SLNen ekoizpen-momentuan nahiz biltegiratze-prozesuan zehar burutu behar dira, kristal-egituran gerta daitezkeen aldaketek nanopartikulen ezaugarrien eraldaketa ekar dezaketelako [12]. Lipidoaren egoera fisikoaren eta kristal-egituraren karakterizaziorako bi teknika nagusi daude, Ekorketa Kalorimetria Diferentziala (Differential Scanning Calorimetry, DSC) eta X izpien kristalografia. DSC teknikari esker fusio-puntuaren aldaketa eta fusio-prozesuaren entalpia-aldaketa determina daitezke, matrizeko lipidoaren egituraren menpeko diren bi parametro. X izpien kristalografia, aldiz, atomo arteko espazioaren determinazioan oinarritzen da, eta kristal-egituraren xehetasun gehiago jaso daitezke [16, 18]. 3.4. Zitotoxizitatearen azterketa in vitro Beste DDSekin alderatuta, SLNek duten abantaila garrantzitsuenetako bat zitotoxizitate baxua da. Hala ere, nanopartikula hutsek duten zitotoxizitatearen azterketa oinarrizkoa da segurtasuna bermatzeko. Gainera, nanopartikula hutsen eta farmakodun nanopartikulen zitotoxizitatea alderatzea garrantzitsua da farmakoaren funtzioa aztertzeko. Gauzak horrela, nanopartikulen zitotoxizitatea aztertzeko modurik arruntena pertsona jatorriko lerro zelularrak erabiltzea da eta haien bideragarritasunean nanopartikulen kontzentrazio ezberdinek duten eragina aztertzea. Zelulak nanopartikulekin inkubatu ondoren, haien bideragarritasuna teknika ezberdinen bidez kuantifika daiteke. Teknika erabilienetako bat zelulen aktibitate metabolikoa aztertzea izaten da, 3-(4,5-dimetiltiazol-2-ilo)-2,5-difeniltetrazol bromuroaren erredukzioa kuantifikatuz. Saio hau farmako askearekin ere burutzen bada, emaitzak alderatu eta SLNak edo farmakodun SLNak gure zelulentzat kaltegarriak ote diren egiazta daiteke [14, 22-24].\n210 Ekaia, 2021, 40, 203-221 Mikel Roscales, Itziar Alkorta, Lide Arana 3.5. Farmakoaren askapen-zinetikaren determinazioa in vitro Askapen-zinetikan eragiten duten bi aldagai garrantzitsu nanopartikulen konposizioa eta ekoizpen-metodoak dira [15]. Horregatik, SLN berriak sintetizatzen direnean bilatzen den farmakoaren askatze iraunkorra lortzen den ala ez egiaztatu behar da. Hau aztertzeko metodo erabiliena dialisi teknikan oinarritzen da. Teknika horretan, farmakodun SLNak dialisi zaku batean sartzen dira, eta zaku hori indargetzaile egokia duen ontzi batean hondoratzen da. Dialisi zakuak tamaina txikiko poroak ditu, eta farmakoarentzat iragazkorra da baina SLNentzat iragazkaitza. Horrela, indargetzailea gorputzeko tenperaturan (37ºC-an) mantentzen da etengabe irabiatuz, eta tarteka dialisi-indargetzailetik laginak hartzen dira nanopartikuletatik askatu den farmako kantitatea determinatzeko asmoz. Horrela, farmakoaren askapena eta denboraren arteko erlazioa ondoriozta daiteke, farmakoaren askapen-zinetika deritzaiona (2. irudia) [14, 22-23]. 2. irudia. Askapen-zinetika lortzeko burutu beharreko saioaren eskema. Irudian SLNak dialisi-zakuaren barnean daude. Poltsa horrek tamaina txikiko poroak ditu, farmakoarentzat iragazkorrak eta SLNentzat iragazkaitzak direnak. Dialisi-zakua indargetzaile batean hondoratu eta etengabe irabiatzen da homogeneitatea mantentzeko. Tarteka laginak hartzen dira SLN esekiduratik eta indargetzailetik ateratako farmakoaren ehunekoa determinatu eta askapen-zinetikak irudikatzeko. 3.6. Bakterioen aurkako efektua Antibiotikoak nanopartikuletan txertatzeak onurarik dakarren ala ez egiaztatzeko, bakterioen bideragarritasunean duen eragina azter daiteke. Ohikoena da Kontzentrazio Minimo Inhibitzailea (Minimun Inhibitory Concentration, MIC) edota Kontzentrazio Bakterizida Minimoa (Minimum Bactericidal Concentration, MBC) determinatzea. Parametro horiek anti-\nhttps://doi.org/10.1387/ekaia.21873 211 Antibiotikodun Lipido Solidozko Nanopartikulak bakterioen aurkako eraginkortasuna hobetzeko biotikoak bakterioen hazkuntza inhibitzeko behar duen kontzentrazio minimoa eta bakterioen heriotza bultzatzeko behar duen kontzentrazio minimoak adierazten dituzte, hurrenez hurren [25]. MIC kalkulatzeko metodo errazenetako bat antibiotikoaren diluzio ezberdinak prestatu eta han bakterioak inokulatu ostean bakterioen hazkuntza turbidimetria bidez kuantifikatzea da. MBC determinatzeko, sarri, antibiotikoaren kontzentrazio ezberdinetan inkubatutako bakterioak antibiotiko gabeko hazkuntza-plaketan jarri eta han koloniak sortzeko duten gaitasuna determinatzen da. 4. SLNAK ETA BAKTERIOAK 4.1. SLN eta bakterioen arteko elkarrekintzak Bakterioekin elkarrekitean nanopartikulek erresistentzia mekanismoetan eragin dezakete, kasu batzuetan erresistentziak ezabatzera iritsiz. Orain arte burututako ikerketek erakutsi dutenez, antibiotikoak nanopartikuletan txertatzeak ahalbidetzen du (i) farmakoen kanporatze-ponpen aktibitatea murriztea, (ii) biopelikuletan barneratzeko gaitasuna handitzea, (iii) degradazio entzimatikoaren aurkako farmakoaren babesa eta (iv) zelula barneko bakteriotara iristeko gaitasuna izatea. Ezaugarri horiek antibiotikoaren eraginkortasuna handitzen dute, eta bakterioen aurkako efektua areagotu [26-27]. Ondorioz, nanopartikulen eta bakterioen arteko elkarrekintzen azterketa ezinbestekoa da antibiotikoen garraiorako interesgarrienak diren formulazioak egoki aukeratzeko. Elkarrekintza horiek aztertzeko metodorik erabilienak mikroskopia konfokala eta fluxu-zitometria dira. Bi teknika horiek zelularatzeko sarrera-bidearen inguruko eta zelula barneko kokapenaren inguruko informazioa ematen dute, mikroskopia konfokalak datu kualitatibo bidez eta fluxu-zitometriak datu semikuantitatibo bidez [28]. Teknika horien erabilerari esker, ondorioztatu da elkarrekintza elektrostatikoak garrantzitsuak direla nanopartikulen eta bakterioen arteko gertaeretan. Zehazki, nanopartikula kationikoek bakterio Gram negatiboekin elkarrekiteko gaitasun hobea dutela ikusi da, eta horren zergatia bakterio hauen kanpo-mintzeko karga negatibodun lipopolisakaridoak direla uste da. Izan ere, nanopartikula kationikoen karga positiboaren eta lipopolisakaridoen karga negatiboaren artean osatzen diren elkarrekintza elektrostatikoek nanopartikulen funtzioa hobetzen lagundu dezakete [29]. Mota honetako ikerketek nanopartikulen formulazioa hobetzen laguntzen dute, sistema eraginkorragoak lortzea erdietsiz. Horrela, emultsionatzaileen eta ko-emultsionatzaileen aukeraketaren garrantzia agerian geratzen da beste behin, azken geruza horrek determinatuko duelako partikularen karga eta ondorioz bakterio mota ezberdinekin izango dituen elkarrekintzak.\n212 Ekaia, 2021, 40, 203-221 Mikel Roscales, Itziar Alkorta, Lide Arana 4.2. Antibiotikoen txertatzea SLNtan Jarraian, antibiotikoz kargaturiko SLN batzuen deskribapena egingo da, konposizioa eta lortutako ezaugarriak azalduko dira. Argitaratutako lan hauetan bioeskuragarritasun eskaseko baina espektro zabaleko antibiotiko ezberdinak txertatu dira SLN sistema ezberdinetan farmakoaren eraginkortasuna hobetzeko asmoz. 4.2.1. Klaritromizina Klaritromizina (CLA) makrolido bat da, bakterio mota ezberdin askok eragindako gaixotasun infekziosoen tratamendurako erabilera arrunta duena. Ahoz administra daiteke, baina zenbait desabantaila ditu, hala nola, erdibizitza motza (3-4 ordu), bioeskuragarritasun eskasa eta hepatotoxizitatea [14]. Ezaugarri horiek hobetzeko asmoz, Sharmak eta haren lankideek (2016) klaritromizinadun SLNak (CLA-SLN) garatu zituzten, triestearina eta azido estearikoz osaturiko matrize lipidikoa eta soia lezitina eta Pluronic F-68 emultsionatzaileak erabilita. Nanopartikulen karakterizazio sakona egin ondoren (txertatze-efizientzia% 84 ± 9, tamaina 307 ± 23 nm, pdi balioak 0,21 ± 0,04 eta zeta potentziala –29 mV) Staphylococcus aureus bakterioen hazkuntzaren Kontzentrazio Minimo Inhibitzailea (MIC) determinatu zuten. Jasotako datuen arabera, MIC balioak CLA eta CLASLNrentzat 12 µg mL–1 eta 1 µg mL–1 ziren, hurrenez hurren. Hau da, antibiotikoa SLNtan txertatzeak bakterioen aurkako efektua 12 aldiz handitzen zuen. Gainera, zitotoxizitate-frogetan ikusi zutenez, nanopartikuletan txertatzeak giza zelulen bideragarritasuna hobetzen zuen% 76ko bideragarritasunetik% 98ra 48 µg mL–1 nanopartikula kontzentrazioarekin inkubatu ondoren. Azkenik, saguetan egindako beste saio batzuetan ikusi zutenez, CLAren profil farmakozinetikoa eta bioeskuragarritasuna (plasmako farmakoaren kontzentrazioa) hobetzen zen nanopartikuletan txertaturik administratzen zenean. In vivo buruturiko zitotoxizitate-frogetan nekrosia behatu zuten 10 mg kg–1 CLA askerekin trataturiko banakoen gibelean tratamenduaren 14. Egunean, baina ez zuten nekrosi-zantzurik aurkitu CLASLN dosi berdinarekin trataturiko saguetan. Hortik, hepatotoxizitatea murrizteko CLA SLNtan txertatzea baliogarria izan daitekeela ondorioztatu zuten. Ondorengo beste ikerketa batean, matrizeko lipidoaren izaerak CLASLNen ezaugarrietan zuen eragina aztertu zen [30]. Horretarako, hiru lipido solido ezberdin erabili zituzten matrizea osatzeko (azido estearikoa, E; glizeril behenatoa, B; tripalmitina, T) eta emultsionatzaile bakarra, Tween® 80. Lan honetako emaitzek adierazten dutenez, nanopartikulen tamaina eta pdi balioak handitu egiten ziren lipidoaren C atomo kopurua handitzen zen heinean. Gainera, txertatze-efizientziak ere joera bera era-\nhttps://doi.org/10.1387/ekaia.21873 213 Antibiotikodun Lipido Solidozko Nanopartikulak bakterioen aurkako eraginkortasuna hobetzeko kusten zuen, lipido handiagoek farmako hidrofobikoa bereganatzeko gaitasun handiagoa zutela iradokiz. Azkenik, S. aureus andui batean CLA askearen MIC balioa 0,5 µg mL–1 zela jakinik, T eta B-k MIC balioak 4 eta 8 aldiz handitzen zituztela ikusi zuten, E-k erdira jaisten zuen bitartean. Honen guztiaren ondoriotzat har daiteke formulazioa doitzea ezinbestekoa dela garraiatzailearen ezaugarriak optimizatzeko. 4.2.2. Florfenikola Florfenikola (FFC), fenikolen taldeko molekula bakteriostatikoa, bakterio Gram positibo nahiz Gram negatiboek sortutako infekzioak tratatzeko erabiltzen den antibiotikoa da. Medio urtsuetan disolbagarritasun baxua du, erdibizitza laburra (<3 h) eta bioeskuragarritasun eskasa. Horrengatik guztiagatik, dosiaren maiztasuna handitu egin behar izaten da [31-32]. Ezaugarri hauek hobetzeko asmoz Wang eta haren lankideek (2015) florfenikoldun SLNak (FFC-SLN) garatu zituzten errizino olio hidrogenatua (matrize lipidikorako) eta didezilmetilamonio kloruroa (emultsionatzailea) erabiliz. Ezaugarri fisikokimikoei dagokienez, honako hau erakutsi zuten: FFC-SLNek% 81,52 ± 3,37ko txertatze-gaitasuna, 253 ± 3 nm-tako tamaina, pdi= 0,409 ± 0,022 eta +47,5 ± 0,21 mV-ko zeta-potentziala. Farmakoaren askapen zinetika eta in vitro zitotoxizitate-frogak ere egin zituzten, baina emaitza esanguratsuenak antibiotikoaren in vivo efektua aztertuz lortu zituzten. Izan ere, in vitro antibiotikoa SLNtan txertatzeak abantaila nabarmenik erakusten ez zuen arren, bakterio inokulu hilgarri baten aurrean antibiotikoa nanopartikuletan txertaturik jaso zuten arratoiek hilkortasun-tasa nabarmenki baxuagoak izan zituzten antibiotiko askea jaso zutenek baino [32]. Hortik ondoriozta daitekeena da batzuetan in vitro ezaugarriak eta in vivo ezaugarriak ez direla bat etortzen. FFC batzuetan tilmikosina bezalako beste antibiotikoekin batera erabiltzen da, albaitaritzan bereziki. Horrela, terapia konbinatu hori nahiko ohikoa da behi mastitisa edo txerrien arnasbideetako infekzioak tratatzeko. Bi farmakoak bateratuta efektu sinergikoa lortzen da, efektu antibakterianoa handitzen da eta erresistentzien agerpena murriztu. Dena den, klinikan aplikazio eskasa du florfenikolaren aipatutako erdibizitza laburrari eta bioeskuragarritasun urriari tilmikosinaren kardiotoxizitatea gehitzen baitzaio. Horrela, eraginkorra litzatekeen dosia administratzea ezinezkoa gertatzen da klinikan [33]. Arazo horri aurre egiteko, Ling eta haren lankideek (2017) bi farmakoez kargaturiko SLNak garatu zituzten (TIL-FFC-SLN) errizino-olio hidrogenatua eta polibinilo alkohola erabiliz. TIL-FFC-SLNek farmako askeek baino bioeskuragarritasun hobea erakutsi zuten, eta posible zen\n214 Ekaia, 2021, 40, 203-221 Mikel Roscales, Itziar Alkorta, Lide Arana odolean kontzentrazio eraginkorra lortzeko dosia murriztea [31, 33]. Horrela, terapia konbinatu hau klinikan aplika liteke dosi altuek eragindako zitotoxizitatea murriztuko litzatekeelako. 4.2.3. Enrofloxazina Enrofloxazina (ENF) bigarren belaunaldiko antibiotiko bat da, fluorokinona mota bat. Ugaztunetan erdibizitza laburra eta ingurune urtsuan disolbagarritasun eskasa ditu. Ondorioz, bioeskuragarritasun ona izateko beharrezkoak dira dosi altuak, eta horrek toxizitatea sortzeaz gain antibiotikoen aurkako erresistentzia mekanismoen sorrera bultza dezake [34-35]. Arazo horiei aurre egiteko, konposizio ezberdineko hainbat SLN garatu ziren emultsionatzaile bakarra erabiliz (polibinilo alkohola), baina lipido solido ezberdinekin: azido estearikoa (C18), azido palmitikoa (C16) eta azido miristikoa (C14) [35]. Öztürk eta haren lankideen (2019) lanean ikusi bezala, hemen ere gantzazidoaren luzerak eragin nabarmena zuela ikusi zuten SLNen ezaugarri fisikokimikoetan. Txertatze-efizientzia eta karga-gaitasuna gantz-azidoaren luzera handitu ahala handitzen ziren, antibiotiko lipofilikoa kokatzeko gaitasun hobea zutelako [35]. Askapen-zinetikei dagokienez, konposizio guztiek atzeratzen zuten farmakoaren askapena eta odoleko kontzentrazioa handitzeko ere denek azaldu zuten gaitasuna, ziurrenik askapen-zinetika mantsoak ematen duen degradazioaren kontrako babesagatik [35]. Enrofloxazinaren erabilera ohikoena salmonelosi kasuetan izaten da, Salmonella spp-k eragiten duen infekzio intrazelularraren aurka. Antibiotiko horrek bakterioen aurkako efektu ona eta zelulan barneratzeko gaitasuna ditu, baina tratamenduaren eraginkortasuna baxua da. Izan ere, zelulek farmakoa kanporatzeko gaitasuna dutenez, kanpoko kontzentrazioa jaisten den unean zelula barneko kontzentrazioa ere asko murrizten da, eta efizientzia galdu. Arazo hori konpontzen saiatzeko, enrofloxazinadun SLNak (ENF-SLN) garatu ziren lipido solido moduan azido behenikoa eta emultsionatzaile gisa polibinilo alkohola eta didezilmetilamonio kloruroa erabiliz. Ekoizpenprozesuko parametro ezberdinak eta emultsionatzaile kantitate ezberdinak erabiliz, ezaugarri fisiko-kimiko ezberdineko SLNak garatu ziren. Nanopartikulak karakterizatzeaz gain, lanaren helburua izan zen infekzio intrazelularrei aurre egiteko gaitasunik zuten ala ez aztertzea [36]. Horretarako, zelula immune batzuetatik eratorritako lerro zelular bat (Raw 264.7 zelulak) hartu zuten ikerketa eredu gisa, zelula barneko infekzio baten aurka antibiotikoak duen eragina bertan aztertzeko. Zelula horiek enrofloxazina gehiago barneratzen zuten ENF-SLN moduan farmako aske gisa baino, eta, ondorioz, zelula barneko kon-\nhttps://doi.org/10.1387/ekaia.21873 215 Antibiotikodun Lipido Solidozko Nanopartikulak bakterioen aurkako eraginkortasuna hobetzeko tzentrazio altuagoak lortzen ziren nanopartikulek bideratutako garraioari esker. Gainera, nanopartikulek farmakoaren kanporatzea atzeratzen zutela ikusi zuten, zelula barneko kontzentrazio egokiak luzaroago mantenduz. Hau guztia kontuan izanda, ez da harritzekoa antibiotikoaren efektuaren azterketan ENFSLN formulazioak emaitza hobeak ematea ENF askeak baino. Behatu zutenez, Salmonellarekin infektatutako Raw 264.7 zeluletan 48 h-ko inkubazio baten ostean zelula barneko bakterio kopurua% 55 txikiagoa zen ENF-SLNrekin inkubatutako zeluletan ENF askearekin inkubatutako zeluletan baino [36]. Ikerketa honen ondoren txerrietan burututako beste saio batzuetan ikusi zenez, ENF-SLN formulazioak ENF askeak baino farmakozinetika eta bioeskuragarritasun hobeak aurkeztu zituen [34]. 5. ONDORIOAK SLNak estrategia eraginkor eta berritzailea dira antibiotikoen administrazio egokiagoa lortzeko. Antibiotikoak SLNtan txertatzeak farmakoaren degradazioaren aurkako babesa, askapen-zinetika kontrolatuak, profil farmakozinetiko hobeak eta farmakoaren odol-kontzentrazio sostengatuagoa ahalbidetzen ditu. Gainera, kasu batzuetan SLNek antibiotikoaren efizientzia handitzen laguntzen dute, antibiotikoen aurkako erresistentziamekanismoak saihestuz. Bestetik, toxikotasuna murriztu dezaketela ere ikusi da, eta segurtasuna hobetu. Ezaugarri haiei guztiei esker, SLNek antibiotikoen eraginkortasuna hobetu dezakete eta horrela dosiaren murrizketa ahalbidetu. Antibiotikoak kontzentrazio eta maiztasun txikiagoarekin administratuz gero, bakterioen erresistentzia-mekanismoen agerpena atzeratzen lagundu daiteke eta horrela antibiotikoen eraginkortasunaren galerak dakarren mundu-mailako osasun-arazoa saihestu. Azkenik, konposizio ezberdineko SLNak sor daitezke metodo ezberdinak erabiliz eta horrek aukera ematen du aplikazio bakoitzerako behar diren ezaugarriak betetzen dituzten SLNak ekoizteko. Dena den, gauzak horrela, SLN sistema bakoitzaren karakterizazio sakona burutzea ezinbestekoa da haien egokitasuna bermatzeko. 6. ESKER ONAK Artikulu hau Euskal Herriko Unibertsitateak finantzatutako (GIU18/229 eta COLAB19/08) eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegitura Sailak finantzatutako (ELKARTEK (2020) KK-2020/00007) proiektuei esker garatu da.\nhttps://doi.org/10.1387/ekaia.21873 221 Antibiotikodun Lipido Solidozko Nanopartikulak bakterioen aurkako eraginkortasuna hobetzeko S3. taula. SLNen ekoizpen metodo erabilienak. Metodoaren izena, deskribapen laburra eta abantaila eta desabantaila nagusiak jasotzen dira [13, 15, 16]. Metodoa Deskribapena Abantailak Desabantailak Presio altuko homogeneizazioa (beroa edo hotza) Nahaste lipidikoa duen nahastea poro estu batetan zehar (mikra gutxi batzuk) ponpatzen da presio altuan (100-200 bar). Merkea. Txertatu nahi den farmakoa kaltetu daiteke presio altuagatik. *Metodo beroaren kasuan estres termikoa. Zizailamendu eta ultrasoinu bidezko homogeneizazioa Abiadura altuko nahaste lipidikoaren zirkulazioa eta ultrasoinuen aplikazioa konbinatzen ditu. Industria-mailara eskalatzeko aukera. Farmakoaren kaltea eta ultrasoinuen zundaren metalen kutsadura arriskua. Emultsioa/ disolbatzailearen lurruntzea Lipidoak disolbatzaile organikoan nahastu, fase urtsuarekin emultsionatu eta ondoren disolbatzailea lurruntzen da nahastetik kentzeko. Farmakoaren degradazio termikoa saihestu. Disolbatzaile organikoaren aztarnak gera daitezke. Mikroemultsioa Emultsionatzaile kantitate handiak erabiliz mikroemultsio espontaneoa sortzen da. Farmakoaren degradazioa saihestu. Esekidura diluituak lortzen dira eta kontzentrazio pausu bat gehitu behar da. Mintz-kontaktoreak Urtze-puntutik gorako tenperaturan dagoen lipidoa mintz porotsu baten aurka presionatzen da. Mintzaren beste aldean norabide tangentzialean zirkulatzen duen emultsionatzailedun fase urtsua dago. Modu jarraian lan egin daiteke industria-mailan. Mintzen buxadura. Emultsio bikoitza Farmakodun fase urtsua emultsionatzaile eta lipido urtuaren nahaste bero batekin elkartzen da lehenengo emultsioa osatzeko. Ondoren, lortutako nahastea emultsionatzailedun fase urtsu batetara gehitzen da. Ez da disolbatzaile organikorik erabili behar. Txertatze-efizientzia baxua."
science
addi-a9d896ab348a
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/54206
Hiperestentsioa: kontinenteen apurketa ulertzeko eredu berri bat
Ladron de Guevara, Martin; Bodego Aldasoro, Arantxa; Iriarte Avilés, Eneko
2021
https://doi.org/10.1387/ekaia.21872 225 Hiperestentsioa: kontinenteen apurketa ulertzeko eredu berri bat ziren, baina inbertsio tektonikoaren bitartez gaur egun gerriko orogenikoen parte diren Pirinioak eta Alpeak ere eredu honen bidez hasi dira interpretatzen [1, 15-18]. Eta nola ez, iraultza horrek badu zeresana Euskokantauriar arroan (EKA) ere. Arro horretako Mesozoiko garaiko geologia xehetasun handiz aztertu da urteetan zehar. Aurkikuntza horiek barneratzen dituen eboluzio geologikoaren historia eraikitzea, ordea, ez da inoiz zeregin makala izan [19], eta, antzemandako Kretazeoko estentsioaren fenomeno eta faktore garaikide guztiak barneratzen dituen teoria ez da aho batez onartu, oraindik. Jada, bada hiperestentsioari tokia egin dion autorerik ere [20-24], eta, agian, ideia horrek azal ditzake EKAn erregistratutako garai horretako prozesu eta fenomeno geologikoak. 2. LITOSFERA KONTINENTALA, ERREOLOGIAREN IKUSPUNTUTIK Riftinga ulertzeko litosfera kontinentalaren egitura ezagutu behar da lehenik (1a. irudia). Litosferaren egituraketak eta horrek deformazioaren menpean emandako erantzunak berebiziko garrantzia dute rift-arro baten sorreran eta bilakaeran. Historikoki hainbat eredu plazaratu dira litosferak duen portaera erreologikoa deskribatzeko, baina, gaur egun, jelly sandwich gisa ezagutzen dena da, oro har, eredu onartuena [25-27] (1b. irudia). Eredu horretan, zurrunak eta hauskorrak diren bi eremu bereizten dira, eta plastikoagoak eta moldakorragoak diren beste bi eremurekin txandakatzen. Eremu zurrun horiek dira kontinente-lurrazalaren goiko aldea eta mantu litosferikoaren goiko zatia; plastikoagoak dira, berriz, kontinente-lurrazalaren beheko aldea eta mantu litosferikoaren beheko zatia. Ikusi denez, deformazioaren aurrean, portaera mekaniko desberdinak bereizten dira unitate bakoitzak dituen propietate fisiko, kimiko eta mineralogikoengatik. Erreologiaz gain, kontuan hartu behar da litosfera kontinentalaren lodiera eta izaera heterogeneoa ere. Kontinentelitosferaren lodiera oso aldakorra da; 100 eta 350 km bitartekoa dela balioesten da. Eta, era berean, kontinente-lurrazalarena ere 20 eta 70 km bitartekoa izan daiteke. Hori guztia kontuan izanda, esan daiteke litosfera kontinentala barneratzen duten plaka guztiek ez dutela berdin jokatzen esfortzuen menpean, eta horrek zeharo eragin dezake kontinentelitosferaren apurketan. https://doi.org/10.1387/ekaia.21872 227 Hiperestentsioa: kontinenteen apurketa ulertzeko eredu berri bat sedimentarioa sortu ondoren gertatzen dira. Hala eta guztiz ere, bi eredu horiek muturreko eredu idealak dira, eta, seguruenik, bitarteko prozesu guztiak ere gerta daitezke. Gainera, oso garrantzitsua da kontuan izatea iraganeko egitura geologiko nagusiek etorkizuneko prozesuak baldintzatu ditzaketela [28], oso ohikoa baita deformazioa gune konkretu horietan kontzentratzea. Gune horiek, askotan, ahultasun-eremu gisa jokatzen dute; deformatzerako garaian, gainera, errazagoa da aurretik ahuldutako eremu batetik hastea, propietate fisikoen aldetik homogeneoagoa den beste batetik hastea baino. Horretaz gain, denbora da beste faktore garrantzitsuenetako bat. Izan ere, denboran zeharreko esfortzuen irauteak zeharo baldintzatzen du eskualde-eskalako deformazioaren bilakaera oro. 2. irudia. a) Rifting aktiboa eta b) rifting pasiboa. [25]etik moldatua. 3.2. Magman txiroak eta aberatsak diren kontinente-ertzak Plaken tektonikaren ikuspuntutik aktiboak ez diren kontinente-lurrazalaren eta lurrazal ozeanikoaren trantsizioguneak dira ertz egonkorrak. Kontinente-ozeano trantsizioak ehunka kilometro luze izan ditzake, eta bertan zenbait eremu edo domeinu bereizten dira (3. irudia): hurbileko domeinua, necking domeinua, urruneko domeinua eta kanpoko domeinua. Oro har, ertzak bi multzotan sailkatu izan dira azken 30 urteetan, kausa genetikoen eta zenbait faktore bereizgarriren arabera [3, 29]: magman txiroak eta magman aberatsak diren ertzak. Magman aberatsak diren ertzek edo ertz bolkanikoek, izenak dioen bezalaxe, magma-hornidura erlatibo handia izaten dute kontinenteen apurketa gertatzen denean. SDR (Seaward dipping reflectors) deritzen bolumen handiko pilaketa magmatikoak dira ertz mota horren ezaugarri nagusia (3. irudia). Gainera, apurketa hori airepean gertatzen da. Horretaz gain, necking domeinua erlatiboki estua izan ohi da, eta Moho etenunearen sismika bidezko identifikazioa nahiko erraza da sistema osoan zehar. Horrek guztiak, https://doi.org/10.1387/ekaia.21872 229 Hiperestentsioa: kontinenteen apurketa ulertzeko eredu berri bat 3.3. Hiperluzaturiko kontinente-ertzen arkitektura Ozeano Atlantikoaren bi ertzetan eginiko zenbait behaketetan, elkarren artean konparagarriak diren elementu eta eremu estruktural bereizgarriak deskribatu dira [7]. Ertz egonkor horietan, lehenago aipatu bezala, kostaldetik hasi eta lurrazal ozeanikoa hedatzen hasten den tokiraino zenbait domeinu bereizi dira, eta bakoitzak berariazko ezaugarri estrukturalak ditu. Eremu horiek dira aurrez aipaturiko hurbileko domeinua, necking domeinua, urruneko domeinua eta kanpoko domeinua (4. irudia). Ezaugarri horiek domeinu horien arkitektura zein rift-sistemen iraganeko eboluzioa interpretatzea ahalbidetzen dute. Domeinu horien arteko mugak trantsiziozkoak dira, eta, sarri, ez da erraza ertz egonkor berean domeinu guztiak identifikatzea. Domeinu bakoitza deformazioaren prozesu eta fase ezberdinen ondorio dela uste da. Hala eta guztiz ere, prozesu desberdinen aldiberekotasuna edota gainjartzea ere gerta daiteke denboran eta espazioan zehar. Horren ondorioz, hainbat elementu gainezarririk egon daitezke, eta zailagoa da zenbait prozesu ulertzea. 3.3.1. Hurbileko domeinua Hurbileko domeinua kontinenteen plataformetara mugatzen da orokorrean, nahiz eta kontinenteen barrenerago ere heda daitekeen (Eskandinaviako mendigunea Norvegiako ertzean, adibidez). Estentsioaren eragina ertaina da, luzapen-faktorea (luzapena pairatutako gorputz baten lodierak izandako aldaketa definitzen duen faktorea; adibidez, faktore hori 2koa bada, estentsioaren ondoriozko gorputzaren lodiera jatorrizkoaren erdia izango da) 2z azpikoa eta lurrazalaren lodiera 25-30 km ingurukoa. Domeinu honen egitura bereizgarriak dira lurrazalaren erdialdean, portaera hauskorraren eta moldakorraren arteko mugaren inguruan, sustraitzen diren faila normalek mugaturiko goi-lurrazaleko graben eta erdi-graben egiturak (4. eta 5a. irudiak). Failak aktiboak diren bitartean, egitura-zoko horiek sedimentuz bete ohi dira (metakin sintektonikoak), falka-itxurako gorputz sedimentarioak eratuz. 3.3.2. Necking domeinua Eremu honetan, lurrazalak erakusten duen mehetzeari egiten dio erreferentzia necking terminoak (5b. irudia). Hurbileko eta urruneko domeinuen arteko trantsiziogune horretan, lurrazalaren lodiera 25-30 km-koa izatetik 10 km baino txikiagoa izatera pasatzen da. Diferentzia hori behe-lurrazalaren deformazio moldakorraren ondorio da, batik bat, behe-lurrazala erabat mehetzeraino deformatua izaten baita. Lurrazalaren bat-bateko mehetze horri lotzen zaio Moho etenuneak erakusten duen geometria. Bestalde, akomodazio-espazioa nabarmen hazten da arro erdirantz [35]. Necking domeinuaren kanpoko aldean, taper break bezala ezagutzen den estugunea https://doi.org/10.1387/ekaia.21872 231 Hiperestentsioa: kontinenteen apurketa ulertzeko eredu berri bat 5. irudia. Hiperluzaturiko ertz egonkor baten domeinuen irudi eskematikoak: a) Hurbileko domeinua, b) Necking domeinua eta c) Urruneko eta kanpoko domeinuak. [7] lanean oinarritua eta moldatua. 3.3.3. Urruneko domeinua Gutxien ezagutzen den domeinua da honako hau. Askotan, hiperluzaturiko domeinu terminoa erabiltzen da muturreraino luzatu eta mehetutako lurrazal kontinentala deskribatzeko. Domeinu horrek kontinenteeta ozeano-lurrazalaren arteko trantsizioa barneratzen du, eta eskala ezberdinetakoa izan daiteke. Lurrazal kontinentala 10 km baino meheagoa da, eta horren beheko muga S [38, 39] edo H [40] deritzon islapen sismiko zorrotz baten bitartez definitutako detachment faila subhorizontal irregular bati dagokio (5c. irudia). Faila hori kontinente-lurrazal zatikatuaren eta neurri batean serpentinizatutako mantuaren arteko mugatzat interpretatzen da. Serpentinizazioa fluidoen zirkulazioaren bitartez mantuko arrokek garatzen duten alterazioa da; prozesu horren ondorioz, ura, askotan itsasoko uraren infiltrazioaren bitartez, mineralen kristal-egituran sartzen da, eta mineral sekundarioek (serpentina) jatorrizkoak (olibinoa, anfibola eta piroxenoa) ordezkatzen dituzte, serpentinita deituriko arroka metamorfikoak garatuz. Eremu hori goi-lurrazal zatikatuak, mantuko peridotita serpentinizatuek eta magmatismoaren ondoriozko intrusioek osatzen dutela uste da. Eremu horren ezaugarri nagusia da lurrazal plastikoaren hondarrik ez egotea [7]. Kontinentelurrazalaren geometria ere aldakorra izaten da. Ikuspegi estruktural ba- 232 Ekaia, 2021, 40, 223-245 Martin Ladron de Guevara, Arantxa Bodego, Eneko Iriarte tean oinarrituta, hainbat gorputz edo bloke identifika daitezke. Domeinu horren eta aurrekoaren ezaugarri dira H-blokeak [2] eta bloke aloktonoak [11] (4. irudia). Bloke horien jatorria riftingaren garapenaren araberakoa da, eta bloke bakoitza prozesuaren une bati eta deformazio modu bati loturik dago. Bukatzeko, garrantzitsua da betekin sedimentarioaz hitz egitea ere. Hainbat kilometrotako lodiera izatera hel daiteke, eremu hori baita estentsio handiena jasan duen eremua. Eta hori gutxi balitz, prozesu hidrotermalek eragin handia izan dezakete sedimentu horien diagenesian, eta hainbat metalen iturri diren mineralizazioak sor ditzakete [41-44]. 3.3.4. Kanpoko domeinua Aurreko domeinuaren antzera, honako hau ere oso gutxi ezagutzen da. Material bolkanikoz eta sedimentuz osaturiko domeinu honek kontinente-lurrazal hiperluzatua eta hastapeneko lurrazal ozeanikoa banatzen ditu, datu sismikoen interpretazioaren arabera (5c. irudia). Magman txiroa edo aberatsa den ertz egonkorraren izaeraren arabera, terminologia desberdina erabili izan da domeinu hau deskribatzeko garaian. Ingurune bolkanikoetan, ertzeko goragune deritzo, eta apurketa kontinentalaren ezaugarri den sekuentzia magmatikoaren parte da [45]. Magman txiroak diren ertzetan, aldiz, kanpoaldeko goragune terminoa erabiltzen da [46]. Ertz horien arteko diferentzia nagusietako bat magmaren hornidura da. Magman aberatsak diren ertzetan, lurrazal kontinentalaren eta ozeanikoaren arteko ukipen zorrotzak definitzen du apurketa kontinentala. Magman txiroak diren ertzetan, aldiz, ukipen hori askoz ere lausoagoa da, eta gradualagoa da lurrazal ozeaniko-kontinentalaren trantsizioa. Domeinu horretako kontinentelurrazalaren konposizioak ezezaguna izaten jarraitzen du kasu gehienetan, antzeko egituretan ez baita nahikoa zundaketa egin. Eta hori gutxi balitz, domeinu honetaraino heda daitezke material diapirikoen pilaketa halozinetikoak, sismika bidezko irudi garbiak lortzea galarazten dutelarik (Atlantiko hegoaldean, esaterako [47]). 3.3.5. Domeinu ozeanikoa Domeinu honen izaera nahiko ondo definitzen da magman txiroak edo aberatsak diren ertzen araberako parametro geofisikoen arabera, nahiz eta hemen ere urriak diren zundaketak [7]. Parametro geofisiko horiek dira uhin primarioen abiaduren homogeneotasuna, anomalia magnetikoen antolaketa eta islapen gutxi izatea. Kasuak kasu, gandor ozeanikoen bidez hedatzen den jatorri igneoko lurrazal ozeanikoaren domeinua da hau, eta nabarmen lodiagoa da magman aberatsak diren ertzetan txiroak direnetan baino. https://doi.org/10.1387/ekaia.21872 233 Hiperestentsioa: kontinenteen apurketa ulertzeko eredu berri bat 3.4. Rifting-eremuetako kontinente-lurrazaleko blokeak Aipatu bezala, ikuspegi estruktural batetik behatuta, geometria eta jatorri ezberdineko blokeak antzeman daitezke kontinente-ertzetan. Horien deskribapen estrukturalean eta interpretazio genetikoan eginiko sailkapena ikusten da 6. irudian eta 1. taulan [11]. Bloke horien sorreraren interpretazioa behar-beharrezkoa da riftingaren bilakaera eta horrek barneratzen dituen prozesuak ulertu eta deskribatzeko. Rifting-prozesuan garatzen diren graben egituretatik, normalean, egitura guztiak ez dira arrakastatsuak izaten. Egitura batzuk bertan behera geratzen dira. Hau da, egitura horietan lurrazala ez da guztiz banatzera iristen. Sakonune horiek V formako arro gisa ezagutzen dira. Arro horiek necking domeinuen antzekoak dira, eta Iberia-Ternua ertz konjugatuko sisteman ikus daitezke, Galiziako ertzaren barnealdean, adibidez [10]. 6. irudia. Rifting-prozesuan bereizten diren bloke kontinentalen eredu eskematikoa. [11] lanetik hartua eta moldatua. https://doi.org/10.1387/ekaia.21872 235 Hiperestentsioa: kontinenteen apurketa ulertzeko eredu berri bat den subsidentzia tektonikoak bereizten du luzapen fase hau. Faila normal horiek lurrazal kontinentalaren goiko aldeko lurrazal zurrunean zein mantuaren goiko aldean eragiten duten zizaila-eremuak dira (7a. irudia). Erliebean aldaketak sortzearen ondorioz, failei loturiko arro sedimentarioak modu orokorrean eta independentean garatzen dira lurrazalean. Behe-lurrazalak duen portaera erreologikoa, ordea, plastikoagoa da, eta geruza hori argaltzearen ondorioz gertatzen da deformazioa. 3.5.2. Mehetzea Estentsio-egoerak aurrera jarraitzen badu, deformazioa gune zehatzetara mugatzen hasten da, necking domeinuan antzeman daitekeen bezala. Angelu handiko faila listrikoak garatzetik, behe-lurrazaleko eta mantuko arrokak goratzen dituzten eta etzanagoak diren detachment faila sistema konjugatuak sortzen dira (7b. irudia). Faila horien gaineko blokea lehen definituriko H-blokea izaten da [11]. Era berean, faila listrikoek sedimentazioa kontrolatzen jarraitzen dute; gainera, subsidentzia tektonikoaz gain, mantuaren goratzearen ondoriozko subsidentzia termikoa ere garrantzitsua izaten da, eta, horren ondorioz, gradiente geotermikoa handitu egiten da. Fase horren beste ezaugarrietako bat da behe-lurrazala eta goi-mantua banandu egin daitezkeela zizaila-eremuen egokitzeagatik. 3.5.3. Mantuaren exhumazioa Lurrazal kontinentalaren zatiketa aurrera doan heinean, detachment failek goitik behera zeharkatzen dute ahuldutako lurrazala. Lurrazalak 10-12 km-ko lodiera duenean, hauskor-moldakor muga mantuan kokatzen da, eta, ondorioz, lurrazal osoa zeharka dezaketen detachment failak gara daitezke, mantuaren azaleratzea ahalbidetuz. Horrekin lotuta, prozesu hidrotermalen ondorioz serpentinizatu den mantuko arrokak itsaso hondora azaleratu daitezke, edo arro sedimentarioen azpian lekutu [22] (7c. irudia). Fase hori urruneko eta kanpoko domeinuetako giltzarrien analisiaren bidez interpretatzen da. Hiperestentsioa gertatzen dela esaten da baldin lurrazal kontinentala azkeneraino luzatzen eta mehetzen bada. Horren ondorioz, subsidentzia handieneko gunea detachment faila subhorizontalaren gainean kokatzen da, eta bertara mugatzen da sedimentazio gehiena. Detachment failaren gainean, H-blokea eta horren hondarrak diren necking domeinuko bloke aloktono baskulatuak desplazatzen dira [11]. Bestalde, gertakari magmatiko eta bolkanikoak arruntak izaten dira, neurri batean behintzat, eta, gradiente geotermikoa 80ºC/km izatera hel daiteke [48]. Gainera, mantutik datozen fluidoak itsasora azaleratzen dira, uraren kimismoa (pH-a eta mantuko ezohiko elementuen aberastasuna, besteak beste) alda daiteke, eta horrek eragina izan dezake inguruneko ekosistemetan, sedimentazioan eta diagenesian [41]. 236 Ekaia, 2021, 40, 223-245 Martin Ladron de Guevara, Arantxa Bodego, Eneko Iriarte 7. irudia. Deformazio polifasikoa barneratzen duen rifting-pasibo prozesuaren bilakaera eskematikoa (magman txiroak diren ertz-egonkorretarako eredua): a) Luzapena, b) Mehetzea, c) Mantuaren exhumazioa eta d) Lurrazal ozeanikoaren zabaltzea. [7, 11] lanetan oinarritua eta moldatua. 3.5.4. Lurrazal ozeanikoa zabaltzea Mantua itsaspera exhumatu denean, prozesu termal eta mekanikoak eremu estu batean lekutzen dira, urruneko domeinuan eta ozeanikoan hain zuzen. Mantu astenosferikoaren goratzearen ondoriozko deskonpresioa eta urtzea gertatzen da. Momentu horretan, plaka litosferiko bakarra zena bitan hausten da, eta lurrazal ozeaniko berria sortzen hasten da, https://doi.org/10.1387/ekaia.21872 237 Hiperestentsioa: kontinenteen apurketa ulertzeko eredu berri bat zeina ildo proto-ozeaniko baten hastapena baita. Kontinenteen apurketak bere bidea jarraitzen du, eta eremu kontinentalen ertzek subsidentzia edo hondoratze termala pairatzen dute (7d. irudia). 4. HIPERESTENTSIOA EUSKOKANTAURIAR ARROAN Sarreran esan bezalaxe, Mesozoikoan irekitzen hasi zen Bizkaiko golkoaren bilakaera oso gai eztabaidatua da. Izan ere, irekitze horren ondorioz sortu zen EKA, Iberia eta Eurasia plaken mugako beste zenbait arroren antzera. Baina, aipatu bezala, irekitze horren bilakaerari buruzko proposamenak ez dira gutxi. Oro har, hiru eredu bereizten dira (8. irudia). Lehenengoa, Iberiar plakak Eurasiarekiko erlojuaren kontrako noranzkoan eginiko 35º inguruko errotazioarena, «guraize irekiera» gisa deskribaturikoa [49]; bigarrena, Iberia eta Eurasia banatzen zituen urratze-faila senestro (ezker-alboranzko mugimendua duen faila) baten menpean jazotakoa [50]; eta hirugarrena, segmentuetan banaturiko hiperestentsioaren menpeko riftingari buruzkoa [20, 21]. Bereziki, gaur egun, azken ideia horren baitan ari da komunitate zientifikoa ikerketa garatzen, eta, dagoeneko, emaitza eta interpretazio solidoak eskaintzen ditu. 8. irudia. Iberiar plakaren eta Eurasiaren arteko erlazio zinematikoen hiru ereduak: a) guraize-irekiera, b) urratze-faila senestroaren menpekoa eta c) hiperestentsioarena. [51] lanetik hartua. 4.1. EKAko datuak riftaren inguruan Orokorrean, EKAko sorrera azaltzeko Iberia eta Eurasia plaka kontinental nagusien arteko erlazio zinematikoei buruz hitz egiten da. Baina eskala txikiagoko elementuak definitzea garrantzitsua da kasu honetan. Jurasikoaren amaieran eta Kretazeoan zehar Iberia eta Eurasia plaka nagusien arteko bloke kontinental txikiagoek (adib. Ebro eta Landetako blokeak) osatzen zuten rift-sistema konplexu baten parte zen EKA [52]. Rift-sis- https://doi.org/10.1387/ekaia.21872 239 Hiperestentsioa: kontinenteen apurketa ulertzeko eredu berri bat riko Albiar-Cenomaniar garaiko tenperatura altuko metamorfismoa erakusten duen marmol-banda bati atxikirik, hain zuzen ere [22, 55]. Aipaturiko azaleramendu horietako laginen analisi petrologiko eta geokimikoek adierazten dute ~200-230ºC-ko tenperatura zuten fluido gazi hidrotermalen jarduera izan zela garai hartan, gradiente geotermiko oso goratu baten seinale. Gune horretaz gain, arroan zehar ere topatu dira garaikide diren failei loturiko produktu hidrotermal eta diagenetiko gehiago ere [56-58]. Era berean, Leitza failaren hegoaldean kokatzen den Mesozoikoko sedimentuez osaturik dagoen Ultzamako azpiarroko (Nappe des Marbres [59]) unitatean eginiko ikerketetan ere topatu dira hiperestentsioarekin bat datozen deformazioren zantzuak [24]. Horretaz gain, ikerketa horretako paleo-tenperatura azterketek 550ºC-ko muga gainditu zela iradokitzen dute, eta tenperatura altuari loturiko gertakari metamorfikoak riftingaren garaikide direla interpretatzen da. Bestalde, estentsio goiztiarrari loturiko diapirismoak ere garrantzia du testuinguru geologiko horretan. Estentsioaren ondoriozko faila normalen aktibazioak Triasikoan metatutako gatz eta buztinen mobilizazioa bultzatu zuen, gatz tektonikaren bitartez antiklinalak garatuz [24, 60] eta sedimentazioa baldintzatuz. Gertakari bolkanikoei dagokienez, arroan bada Albiar-Santoniar bitartean jazotako jarduera bolkanikoen erregistroa ere [60]. Itsaspean gertatutako prozesu leherkorrak [61-63], laba-koladak edota intrusio magmatikoak [64] ezagunak dira Euskal Arkuaren erdigunean [65]. Material bolkaniko horiek garai hartako itsaspeko sedimentuen artean topatzen dira, eta 2.500 m-ko segida bolkano-sedimentarioa osatzera hel daitezke Eibar, Elgoibar, Bergara, Zumarraga eta Azkoiti udalerrien artean [66]. 4.2. Hiperestentsioa EKAn: datu zaharrak, eredu berriak Mantuko arroken azaleramenduek, jarduera hidrotermalak, inguruneko beroak, bolkanismoak, irudi sismikoen interpretazioak eta beste hainbat datuk EKAko estentsioa nolakoa izan zen jakitea ahalbidetzen dute [20-24]. Kretazeoko estentsioak lurrazala muturreraino luzatzea eta mehetzea ekarri zuen, detachment faila bidezko sistema konplexu baten bidez. Faila horiek mantuko arrokak azaleratzea eragin zuen zenbait tokitan, eta azaleratzetik gertu egon zen arroko beste hainbatetan [22]. Mantuak azaleratzearen ondoriozko alterazioak izan zituen (itsasoko uren infiltrazioaren ondoriozko serpentinizazioa, esaterako). Era berean, Mesozoikoko sedimentuak mantuko arroken gainean kokatu ziren, eta horiek ere fluido hidrotermalen jardueraren ondoriozko diagenesi goiztiarra (eta metamorfismoa) baldintzatu zuten askatzen zen beroarekin batera [24]. Horretaz gain, mantuaren igotzearen ondoriozko deskonpresioak magmaren sorrera bultzatu zuen. Magma horrek bilakaera estrusiboa eta fluidala zein intrusio bidezkoa izan zuen tokian-tokian, eta sedimentuen artean edota itsaspean lekutu zen. Es-
science
addi-4e3d738ba98a
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/54207
Material solidoen deskonposizio termikoan igortzen diren molekula txikien determinazioa mikrouhin-espektroskopiaren bidez
Insausti, Aran; Usabiaga Gutiérrez, Imanol ; Parra, Maider; Camiruaga, Ander; Calabrese, Camilla ; Cocinero Pérez, Emilio José
2021
250 Ekaia, 2021, 40, 247-258 Aran Insausti, Imanol Usabiaga, Maider Parra, Ander Camiruaga, Camilla Calabrese, Emilio J. Cocinero naketarekin zuzenean erlazionatuta daude. Beraz, lortutako datu espektroskopikoak molekulen hiru dimentsioko egituraren informazio zehatza ematen du. Horri esker, espektroskopia errotazionala da konformero, isomero eta isotopomeroen analisia egiteko gaur egun dagoen teknikarik zehatzena [12]. Teknika espektroskopiko honek aplikazio desberdinak ditu kimikaren zenbait arlotan. Molekula eta konplexu txikien egitura intrintsekoen identifikazioak oinarrizko kimikaren ezagutza zabaltzeko balio du. Molekulen egitura zehaztasun atomikoarekin jakiteak molekulen arteko interakzio ahulei buruzko (van der Waals indarrak, π-π pilaketa, H-loturak) informazioa ere ematen du [13]. Teknika esperimental hau, atomoen kokapenarekiko duen sentsibilitatea dela eta, kalkulu konputazionalen zehaztasuna kudeatzeko ere erabil daiteke [14]. Horretaz gain, molekula bakoitzaren errotazio-espektroa bere hatz-marka bezalakoa denez, oso erabilgarria da bai karakterizazio analitikoak egiteko eta baita, astrokimikan, espazioan dauden molekulak identifikatzeko ere [15]. Trantsizio errotazionalen hautaketa-arauen arabera, ezinbestekoa da molekulak edo konplexuak momentu dipolar iraunkorra izatea. Horretaz gain, iker daitezkeen sistemen tamaina nahiko mugatuta dago, eta gehienez 20 atomo pisutsu (H atomoak kontutan izan barik) inguruko sistemak identifikatzeko sentsibilitatea du teknikak. Sistema edo molekula txikiek frekuentzia handiagoko alde espektroskopikoan agertuko dira, eta molekula handiagoak, aitzitik, frekuentzia baxuagoko aldean. Hori dela eta, ikertu nahi diren molekulak ezagututa, aldez aurreko zenbait kalkulu beharrezkoak dira mikrouhin-espektrometroaren frekuentzien tartea zuzen hautatzeko. Ohiko molekula organikoen errotazio-espektro asko aurretiaz neurtuta daude, eta haien trantsizioak zenbait datu-basetan eta argitaratutako artikuluetan aurkitu daitezke [16, 17]. Horri esker, datu aproposak eskuratuta eta oinarrizko errotazio-ezagutzak kontuan izanda, aurretik neurtuta dauden molekulen identifikazioa edonork egin dezake errotazio espektro bat lortuz gero. Emaitzetan ikusiko den moduan, tenperatura desberdinetan neurtutako espektro errotazionala izanez gero, material baten degradazio termikoan igorritako molekula txikien identifikazioa erraz egin daiteke, baldin eta haren trantsizio errotazionalak ezagunak badira. 3. MIKROUHIN-ESPEKTROMETROAK Mikrouhin (MW) espektrometroak, erabiltzen duten detekzio-metodoaren arabera, bi talde nagusitan sailkatu daitezke: absortzio eta emisio molekularrean oinarritutakoak. MW sistema klasikoak molekulen absortzioan oinarritzen dira. Oro har, frekuentzia altuan egiten dute lan, eta lagina gor- 254 Ekaia, 2021, 40, 247-258 Aran Insausti, Imanol Usabiaga, Maider Parra, Ander Camiruaga, Camilla Calabrese, Emilio J. Cocinero Wave Tube, 250 W) baten bidez anplifikatu da. Uhina, tanke hutsean antena baten bidez sartu da, izpi molekular supersonikoan dauden molekulak errotazionalki kitzikatzeko. Azkenik, molekulen emisioa 20 mikrosegundoko denbora tartean, 100 Gs/s osziloskopio baten bidez eskuratu da. Molekulen emisioa denbora domeinutik frekuentzia domeinura pasatzeko, Fourierren transformatua erabili da. Sistema esperimentalaren eskema 4. irudian ikus daiteke. 4. irudia. Erabilitako sistema esperimentalaren eskema. Ezker aldean, molekulak kitzikatzeko elektronika: AWG 7122B uhin sorgailua; Pre-AMP, erradiazio aurreanplifikagailua; Dobl, bikoiztailea; Filt, uhin iragazkia eta TWT AR-250T8G18, potentzia handiko anplifikagailua. Eskuin aldean, molekulen emisioa detektatzeko elektronika: LIM, potentzia geldigailua; SW, etengailua; LNA, zarata baxuko anplifikagailua eta Tektronix DPO72004C osziloskopioa. Esker aldean goian lagina sartzeko pitaren eskema irudikatu da. CH3NH3PbI3 perovskita hauts polikristalino lagina, bertan diseinatutako gordailu-pita batean sartu eta pultsuzko balbula batean jarri da (4. irudia). Gordailu-pita, beroketa-erresistentzia eta termopare bat digitalki tenperatura kontrolatzen duen sistema batera konektatuta dago. Haren tenperatura-erabileraren tartea ingurugiroko tenperaturatik 300ºC-rainokoa da. Gas garraiatzaile eta pirolisi atmosfera moduan, He erabili da 1bar presioarekin. 5. irudiko tenperatura maldaren bidez, tenperatura desberdinetan berotutako laginak igorritako molekulen errotazio-espektroa eskuratu da. Aurreikusia zegoen moduan, eta 5. irudiko espektroen arabera, 200ºC inguruan CH3NH3PbI3 -ren deskonposizioa hasten da; izan ere, tenperatura horretan berotutako laginaren errotazio espektroan CH3I eta CH3NH2 gasen seinale adierazgarriak molekula hauek laginetik askatzen direlako ondorioa zuzena da. 230ºC inguruan deskonposizio-seinaleak oso nabariak zirenez, espektroa 70 ordutan zehar bildu da, seinale/zarata optimoa duen espektroa eskuratzeko eta deskonposizio-prozesuan ager litezkeen aurretik ez identifikatutako bestelako konposatuak igortzen diren ikusteko.
science
addi-ac10ea3e0148
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/54208
Zelulosa biopolimeroaren propietate molekularrak argiratzen
Usabiaga Gutiérrez, Imanol ; Parra, Maider; Insausti, Aran; Camiruaga, Ander; Veloso Fernández, Antonio ; Fernández González, José Andrés
2021
260 Ekaia, 2021, 40, 259-271 Imanol Usabiaga, Maider Parra, Aran Insausti, Ander Camiruaga, Antonio Veloso, José Andrés Fernández 1. SARRERA Zelulosa naturan aurkitzen den biopolimerorik ugariena da; izan ere, landare-zelulen horma osatzen duen osagai nagusia da. Arrazoi horregatik, makromolekula honen ekoizpena oso merkea da, eta horrek oso material interesgarria bilakatzen du. Gaur egun, zelulosaren erabilera oso hedatua dagoen arren, haren aparteko propietateen optimizazio-nahiak zientzialarien arreta piztu du, materialaren eraldaketa aproposak zeregin berriak betetzeko aukera ugari ematen baititu [1-3]. Hala ere, material berriak eratzeko, ezinbestekoa da materialen propietateen jatorri molekularra ulertzea: adibidez, haren propietate makroskopiko bat zenbait egitura molekularrekin erlazionatuta dago, eta hauek identifikatu eta ulertzea lagungarria da polimero horren ezaugarri makroskopiko hori gure mesedera moldatzeko. Lan honetan, zelulosaren propietateak ezagutzeko, monomeroaren eta katearen zati txikien egonkortasuna eta molekularteko elkarrekintzak ikertu dira. Hauek zehazki deskribatzea lortuz gero, polimeroaren portaera makroskopikoa hobeto ulertzeko gai izango gara. Beraz, ikerketa hau aurrera eramateko zati txikienetatik (monomeroetatik) hasi eta atal handiagoen propietateak ikertzen jarraituko dugu. Hasteko, zelulosaren monomeroa den β-glukosaren ikerketa egin da, eta molekula hau intramolekularki egonkortzeko dituen aukerak nagusiak determinatu eta esleitu dira. Bigarren urrats batean, haien konplexuak (bi molekulez edo gehiagoz osatutako egitura egonkorrak) eratu dira, molekulen arteko elkarrekintzen eraginak barne-molekularrek eragiten dituztenetatik bereizteko. Prozedura hau guztia gas fase berezi batean aurrera eraman da, espantsio supersonikoan, hain zuzen. Teknika berezi horrek molekula eta konplexuak isolatuta ikertzeko aukera emango digu, beste edozeren interferentziarik gabe. Gainera, aipatutako teknikak molekulak eta konplexuak oso hotz egotea eragiten du, solido eran egongo balira bezala, egitura egonkorrenean egonkortuta. Hau guztia lortzeko, bereizmen masikoan oinarritutako laser-espektroskopia teknika erabili da. Teknika horren abantailetako bat da lortutako emaitzak datu konputazionalekin zuzenean aldera daitezkeela. Beraz, monomero eta dimeroen azterketa esperimentalaren ondorioz, haien propietateak ezagutzeaz gain, metodo konputazionalen zehaztasuna aztertzea ere posible da. Moldatutako prozedura konputazional hori oso erabilgarria izango da esperimentalki neurtu ezin dugun tamaina handiagoko polimero zatiak ikertzeko. Zelulosa polimeroaren zati handiago hauekin molekulabarneko eta molekularteko elkarrekintzak kalkulu teorikoz aztertuko ditugu. 2. METODO KONPUTAZIONALAK Monomero eta dimeroaren azterketa konputazionala bilaketa konformazionalarekin hasiko da. Horretarako, zehaztasun baxua duten kalkulu- https://doi.org/10.1387/ekaia.21791 261 Zelulosa biopolimeroaren propietate molekularrak argiratzen maila erabili ohi da; kalkulu horiek ez dute zertan zehatzak izan behar, haien eginkizun nagusia denbora laburrean egitura egonkorren aurretiazko zerrenda bat eratzea baita. Horretarako, mekanika molekularrean [4] (MM) oinarritutako metodoak eta sistema organiko eta biopolimeroentzat aproposak diren AMBER [5, 6], MMFFs [7] eta OPLS [8] parametrizatutako indar-eremuak erabili ohi dira. Modu horretan, monomero eta dimeroek aurkeztu ditzaketen zehaztasun baxuko egitura posible guztiak aurreikus daitezke. Ondoren, bigarren urrats batean, MM bidez lortutako egiturak maila altuagoko kalkulu mekaniko-kuantikoen bidez optimizatzen dira. Alde batetik ab-initio (MP2/6-311++G(d,p)) edo hasieratik Schrödinger ekuazioan oinarritutako kalkulu astunak eta DFT edo dentsitate elektronikoan oinarritutako (M062x/6-311++G(d,p)) metodoekin, hain zuzen. Metodo konputazional astun hauek informazio fidagarria emango digute egiturari eta egonkortasunari dagokienez. Bi metodo horien emaitzen arteko antzekotasuna eta lan honetan ikertutako sistemen tamaina handiagatik, DFT kalkuluen erabilera hautatu da ikerketan sakontzeko. Izan ere, ikertutako sistemaren tamaina handitzeak, hau da, atomo kopuru handiagoa izateak, metodo konputazional arinagoaren beharra eskatzen du. Polimeroetan eragin handia duen propietate bat elkarrekintza intermolekularrak dira, hauek kateak beren artean zenbateko indarrarekin lotuta dauden esaten baitigute. Hala ere, informazio hau kalkulu konputazionalen bitartez lortzeko prozedura ez da erraza, eta dimerorik txikienak baino ezin dira zehaztasunez kalkulatu. Beste alde batetik, tenperaturaren eragina ere handia izan daiteke sistema hauetan. Hori kontuan hartzeko, optimizatutako egituren frekuentzien kalkulua erabili da, eta haien eta partizio funtzioen bidez konplexuaren egonkortasuna jakin daiteke tenperatura bakoitzean. Modu horretan, posible da lotura-energia askearen balioa molekulen tenperatura-tarte osoan determinatzea. Azkenik, lotura-energiaren balio zehatza eskuratzeko, dimeroaren energia erlatiboari monomero askeen energia erlatiboa kendu behar zaio. Molekula baten propietateak jakiteko, haren energia potentzialaren gainazala (EPG) ezagutu behar da; baina, zer da hori? EPG molekula bakoitzaren mapa topografikoaren antzekoa da, han molekulak har ditzakeen egitura egonkor guztiak agertzen dira, aranak izango balira bezala. Mendi tontorrak energia maximoak dira, eta minimoak lotzen dituzten bideak, trantsizio-egoerak. Mapa topografiko horiek ezin dira beti grafikoki adierazi: gehienetan bi koordenatu baino gehiago alda daitezke molekularen barruan; horregatik, hurbilketak erabili behar dira. Gure kasuan glukosa monomeroaren EPG eraikitzeko, glukosak angelu diedro anitz aurkezten dituenez, honako hurbilketa hau burutu da: grafikoaren ardatz bakoitzari koordenatu bat esleitu ordez, minimoak irudikatu eta haien arteko energia minimoaren konbertsio-langa irudikatu da (ikusi 1. irudia a atala). 262 Ekaia, 2021, 40, 259-271 Imanol Usabiaga, Maider Parra, Aran Insausti, Ander Camiruaga, Antonio Veloso, José Andrés Fernández Egituren esleipena egiteko, espektro teorikoaren simulazio-espektro esperimentalarekin alderatzen da. Kalkulu mekano-kuantikoetatik bibrazio frekuentziak lortuko ditugu; haien bidez, simulatutako espektro konputazionalak irudikatzeko gai izango gara, baina hori era egokian egiteko zenbait propietate kontuan izan beharko dira. Erabilitako metodo konputazionalek frekuentzien ebazpena egiteko hurbilketa harmonikoa erabiltzen dutenez, bibrazio-frekuentziei anharmonizitate zuzenketa-faktore bat egokitu zaie (OH: 0.9384 eta CH: 0.953); faktore horiek erreferentzia molekulen eta kalkuluen bidez lortu dira. Jatorri kuantikodun frekuentzien zabalera funtzio lorentziar baten bidez islatu da, eta laserraren efektua simulatzeko, funtzio gausstar baten konboluzioa atxikitu zaio. Amaitzeko, kateen eta kateen arteko elkarrekintzak ikertzeko, datubase kristalografikoaren (CCDC) egiturak hartu dira [9]. Egitura erraldoi hauetatik atal nabarmenen egonkortasuna DFT kalkuluen bidez kudeatu da. Kasu hauetan, hartutako molekulen tamaina dela eta, aurreko kalkuluetan erabilitako DFT metodoei kalkulu-maila murriztu behar izan zaie (M062x/ 6-31+G(d)), kalkuluen konputazio-denbora bideragarria izan dadin. 3. METODO ESPERIMENTALAK Glukosa monomero eta dimeroaren azterketa konformazionala egiteko, bereizmen masikoan oinarritutako laser-espektroskopia teknika esperimentala erabili da; horretarako, eraldatutako JORDAN T.O.F. masa-espektrometroa erabili da [10-12]. Teknika horrek, espantsio supersonikoa erabiltzen du molekulak edo konplexuak gas eran izoztu eta isolatzeko. Egoera hori lortzeko, 10 Hz-ko frekuentzian (General Valve) lan egiten duen pultsuzko balbula erabili da, hura irekitzean gas pultsu edo txorrota batek glukosa molekulak bultzatuz, izoztu, konplexuak eratu eta espektrometrora garraiatu ditu. Han, laser ultramorearen (UM) bidez, bi fotoien absortzioa eragin da molekulak eta konplexuak ionizatuz: teknika hau «Resonance Enhanced Multi Photon Ionization» (REMPI) laser-teknika izenez ezagutzen da. Teknika honen funtzionamendua lehengo fotoiaren absortzioak kitzikatutako maila elektro-bibrazional baten energiarekin bat egitean absortzioaren probabilitatea asko handitzean datza, eta horren ondorioz, kitzikatuko molekulen kopurua ere handiagoa izango da. Bigarren fotoiak, kitzikatuta dauden molekulen kopuruaren arabera, ioiak eratuko ditu. Fenomeno horren ondorioz, lortutako seinalea lehenengo fotoiaren absortzioaren araberakoa izango da. Metodologia esperimental horri esker, monomero edo konplexu bakoitzarentzat bananduta erresoluzio altuko espektro elektronikoa lortuko dugu. Zenbait kasutan REMPI teknikaren bidez lorturiko trantsizio elektronikoak desberdinak dira isomero konformazionalen artean. Aipatutako desberdintasuna gertatzen denean konformero bakarraren espektro elektronikoa egin daiteke. Egituraren esleipena egiteko, erresonantzia bikoitzeko (bi laser) teknika erabili da, infragorrizko (IR) eta UM -laserren ar- 264 Ekaia, 2021, 40, 259-271 Imanol Usabiaga, Maider Parra, Aran Insausti, Ander Camiruaga, Antonio Veloso, José Andrés Fernández direla azpimarratu daiteke. Beste era batera esanda, glukosa isolatua dagoenean egitura egonkorrenen hidroxilo taldeek molekula barnealderako norabidea hartzen dute. Hala ere, konplexuak eratzean egiturak egonkortzeko joera horren aldaketa gerta liteke. Hori gertatzeko, egiturak egonkortzen dituzten elkarrekintza intermolekularak indartsuagoak izan beharko lirateke intramolekularrak baino. Azkenik, b-G monomeroa berezia egiten dituen ezaugarriak aipatzea beharrezkoa da. Izan ere, molekula honen ziklohexano egituran edo, beste era batera esanda, piranosa eraztunari lotutako hidroxilo-talde guztiak kokapen ekuatorialean aurkitzen dira (ziklohexanoan bi posizio daude: ekuatoriala edo eraztunaren planoan, eta axiala edo planoarekiko perpendikular eran). Horri esker, molekula honek gainerako karbohidratoak baino egitura lauagoa du, eta horrek zelulosako kate konplexua eratzean nolabait eragin dezake. 1. irudia. a) b-glukosaren (b-G) EPG aurkezten da, atal hau egitura egonkorrenei dagokie. b) atalean fenil-b-glukosaren (b-PG) espektro esperimentala eta konputazionalaren konparaketa aurkezten da; espektro bakoitzari esleitutako egitura erakusten da. 4.2. Glukosa monomeroen arteko lotura indarraren determinazioa Atal honetan, glukosen arteko elkarrekintzak sortzeko gaitasuna aztertu da. Gas eran dauden bi molekula lotuz sorturiko unitatea ikertuz egingo da; horri konplexu edo dimero deituko diogu. b-G-ren propietateak determinatzeko, b-b eta b-a anomeroen arteko hainbat konplexu desberdin eratu dira https://doi.org/10.1387/ekaia.21791 265 Zelulosa biopolimeroaren propietate molekularrak argiratzen gas eran [15]. Glukosa bi anomero desberdinetan aurkitu daiteke a edo b anomeroetan; hori lehenengo oxigenoaren kokapenarekin erlazionatuta dago, a axial eran kokatuta du eta bestetik b anomero ekuatorial eran kokatuta. Zelulosa soilik b anomeroaz osatuta dago, baina interesgarria da haien elkarrekintzak alderatzea zelulosaren berezitasunak ulertzeko. Anomero horien arteko konplexuak fenilatutako glukosaren eta metilatutako glukosen konbinaketaz sortuko dira. Hiru molekula desberdin erabiliko dira, bakoitzak muga batzuk baititu: alde batetik, fenilatutako glukosan soilik β-anomeroak izango dugu, kromoforoak ionizazioa ahalbidetuko digu, baina konplexua eratzean feniloak elkarrekintzan interferentzia eragin dezake. Metilatutako α eta β glukosek banaka anomeroak ikertzea ahalbidetuko digu, metilatu gabe biak aldi berean izango genituzke eta, baina kromofororik ez dutenez fenilatutako glukosarekin eratu beharko dira konplexuak. a-a glukosen arteko elkarrekintzen azterketari dagokionez, lagina esperimentalki neurtzeko eskuragarri ez izateak soilik konputazionalki aztertzea posible utzi digu. Gas eran eratutako konplexuak b-PG eta metilatutako a/b-glukosak (a/b-MG) isolatzean sortu dira, horrela ikertzen ari den monomeroa zehatz-mehatz zein den jakitea posible da. 2.a irudian eratutako dimero desberdinen espektro esperimentalak eta haien esleipena ikus daitezke. Alde batetik, fenil-b-glukosaren (b-PG) eta metil-b-glukosaren (b-MG) arteko dimeroa dugu (b-b dimeroa). Dimero horrek aurkezten duen egitura nahiko simetrikoa da. Kasu honetan, glukosa unitateen artean molekularen bi ertzetan hidrogeno-lotura bikoitza eratzen da, guztira lau hidrogeno-lotura intermolekular direlarik. Egituren esleipena egitea nahiko tribiala da, kontuan hartuz esleituriko konplexurik egonkorrena gainerako egiturak baino 10 kJ/mol egonkorragoa dela. Horren ondorioz, egitura ezegonkorragoak ikusteko probabilitatea oso urria da. Zenbait kasutan, gerta daiteke O1-tik lotutako metiloak eta feniloak molekularteko elkarrekintzetan parte hartzea, eta, hortaz, interferentzia bat bilakatzea. Hala ere, fenilatu eta metilatu gabeko molekulen kalkulu teorikoekin konparaketak eginez, interferentziarik eragiten ez dutela egiazta daiteke. Beste aldetik, gas eran isolatutako b-PG eta a-MG arteko dimeroa dugu (a-b dimeroa). Honen espektro esperimentala aztertuz, bere esleipena egiteko bi egitura beharrezkoak dira. Egokitutako lehengo egitura, kalkulu kimiko-kuantikoen egituretatik egonkorrenari dagokio. Konformero honetan (2. irudia) glukosa-unitateen arteko bi hidrogeno-lotura gertatzen dira, baita a-MG-ren piranosa eta b-PG- ren feniloaren arteko Van der Waals elkarrekintzak ere. Feniloaren presentziak lehenengo isomero honetan interferentzia nabarmena eragiten du; izan ere, molekularen egitura baldintzatzen du. Beste alde batetik, esleipena egiteko beharrezkoa den bigarren isomeroa tenperatura altuagoan aurkitzen den konformerorik egonkorrena da. Konplexu honetan, aldiz, feniloak ez du interferentziarik eragiten. Esleitutako bigarren isomeroak hiru hidrogeno-lotura egonkortzaile indartsu aurkezten ditu. Hau guztia kontuan izanda, b-b lotura eraginkorragoa dela ondoriozta daiteke. Horren arrazoia a-anomeroaren lehen talde-hidroxiloaren kokapen axiala da, zeinak aipatutako anomerok https://doi.org/10.1387/ekaia.21791 267 Zelulosa biopolimeroaren propietate molekularrak argiratzen tuta duen eragina ikertzea da. 3. irudian ikus daitekeen moduan, b-glukosa piranosa eraztunak 1C4 egitura du (katean dauden glukosak lehenengo eta laugarren oxigenoen bidez lotuta daudela adierazten du), eta polimeroa eratzean monomeroek egitura hau mantentzen dute. Hala ere, katea zenbait egitura desberdin hartzeko gai izango da. Horretarako, bi aldagai nagusi daude: glukosen arteko bata bestearekiko posizioa (txandakatuta eta ez-txandakatuta) eta glukosen arteko oxigeno lotura kobalentearen tolesdura. Txandakatuta dauden glukosetatik hasita, glukosa-monomeroez osatutako katearen kristal-egiturak (a eta b egiturak) [9] aztertu dira. Haien arteko desberdintasun bakarra hidrogenoen kokapena da. Nahiz eta kasu bietan hidrogeno-lotura intramolekular kopurua berdina den, a-egituraren kasuan (O6HO2) hidrogenoaren kokapenak egonkortasun-maila altuagoa lortzea eragiten du b kasuan baino (O2HO6), hau baita bien arteko desberdintasun bakarra. Txandakatutako multzo honen barruan hirugarren egitura bat kalkulatu da, zeinari hidrogeno-lotura bat murriztu zaion hidroxilo baten biraketaren bitartez. Aldaketa horien ondorioz, katea nabarmenki ezegonkortu dela ikus daiteke, eta gainera, kimika kuantikoaren bidez egindako optimizazio-prozesuak egitura kristalografikoarekin alderatuta oso desberdina den egitura eratu du. Horrekin ondoriozta daiteke kristala eratzeko a eta b egiturek aurkeztutako hidroxiloen sekuentziak ezinbestekoak direla. Ez-txandakatuei dagokienez, haien egonkortasuna kalkulatu da, 3 egitura desberdin eraikiz eta energiaren optimizazioa burutuz. Kateak lehengo txandakatutako kateetan oinarritzen dira, kristal 1 katea hartu da, eta glukosa monomeroak biratu dira txandakatuak ez egoteko. Txandakatuta daudenean bi hidrogeno lotura dituzten egiturak egonkorrenak direnez, hemen ere bi hidrogeno lotura eratu dezaten bideratu dira hidroxiloak (O3HO2 eta O6HO5), eta gero kalkuluen bidez egiturak optimizatu dira. Glukosa monomeroak txandakatuta ez daudenez, oxigeno lotzailearen tolesteko erak norabide bera hartzen du. 3. irudian ikus daitekeen moduan, katearen lautasuna desagertu egiten da. Izan ere, d eta f kasuetan katea kiribildu egiten da. Efektu hori kudeatzeko, e egitura egin da, molekula honetan oxigenoaren tolesteko era txandakatu da, hau da, lehengo eta hirugarren oxigenoek toleste negatiboan edo gorantz mantendu dira, eta bigarren oxigenoan toleste positiboan edo berantz eragin da. e egituran egindako tolesdura nahasketa horrek egitura sinusoidala hartzera bultzatu du. Irudian beha daitekeen moduan, txandakatu gabeko glukosa familiaren barruan egiturarik egonkorrena d-egitura da. Kristalaren antza hartu ahal duten kateak lauak izan behar dutela ondoriozta daiteke, eta beraz, haien itxura kontuan hartu beharko da kateen arteko ikerketa aurrera eramateko. Beste alde batetik, aipagarria da talde hidroxiloen norabidearen aldaketa txikiek eta glukosen ez-txandakatzeak katearen lautasuna galtzea eragiten duela. Katearen egiturak eratutako materialaren kristal eta amorfo ataletan eragina izango du, eta, noski, propietateetan islatuko da. 268 Ekaia, 2021, 40, 259-271 Imanol Usabiaga, Maider Parra, Aran Insausti, Ander Camiruaga, Antonio Veloso, José Andrés Fernández 3. irudia. Kristalean aurkitutako egituretan («The Cambridge Crystallographic Data Centre» (CCDC))[9] oinarritutako lau monomeroez osatutako kate linealen egituraren optimizazioa. 4.4. Zelulosa kateen arteko elkarrekintzaren ikerketa konputazionala Azkenik, kateen arteko elkarrekintza ikertu da. Kasu honetan, kristaletik lortutako egitura erabili da hidrogeno-loturen sekuentzien egonkortasuna ikertzeko. Horretarako, bi optimizazio-kalkulu mota desberdin burutu dira: (i) oxigeno eta karbono atomoen posizioa finko mantenduz eta (ii) haien posizioa aske utziz. Bi egoera horien kalkuluen emaitzen bidez, posible izan da hidrogeno-loturen sekuentzien eraginkortasuna ikustea. Horretarako, hiru sekuentzien kalkuluak egin dira: lehen biak 3. irudian erabilitako a eta b egiturei dagokie eta eraikitako hirugarren egitura bat (c). 4. irudian ikus daitekeenez, aurreko kateen ikerketan ikusi den bezala, egiturarik egonkorrena (Kristala 1 egitura) kasu honetan ezegonkorrena da. Kristala 1 egituran energiaren optimizazio-prozesuan atomoak aske uzteak egitura nabarmenki deformatzen du. Beste alde batetik, Kristala 2 egitura egonkorrena dela beha daiteke, bai C eta O-atomoak finko zein aske utziz. Izan ere, nahiz eta atomoak aske utzi, DFT optimizazioan pairatutako deformazioa oso txikia da. Horrek, sekuentziarik egokiena dela adierazten du. Kasu honetan, hidrogeno-loturek bai katearen barneko eta kateen arteko elkarrekintzak ere maximizatzen dituzte. Hirugarren egiturak (Kristala 3) tarteko egonkortasuna eta deformazioa aurkezten duela ikus daiteke. 4.3. atalean ikusitako kateen egonkortasuna eta 4.4. atalean ikertutako kateen arteko elkarrekintza alderatuz, zenbait ondorio atera daitezke. Alde batetik, kristala sortzeko prozesuan Kristala 1 egitura (a-egitura https://doi.org/10.1387/ekaia.21791 269 Zelulosa biopolimeroaren propietate molekularrak argiratzen 3. irudian) egokiena dela esan daiteke, kateak aske dauden bitartean barne-molekular eran egonkortuta baitago. Aldiz, kateak konbinatzean barne-molekular eran desegonkortzea onuragarria da baldin eta molekulen arteko elkarrekintza indartzeko balio badu; fenomeno hori Kristala 2 egituran ikusten da. 4. irudia. CCDC datu basean lortutako zelulosa kristalinoaren egitura oinarrituta[9] hiru hidrogeno lotura antolaketa desberdinen egitura optimizazioa. 5. ONDORIOAK Ikerketa honetan glukosa monomeroaren egonkortze barne-molekularra eta molekulartekoa aztertu da, bai kalkulu kuantikoaren bai metodo esperimentalen bidez. Kalkulu teorikoak erabilita, tamaina handiagoko zelulosa-oinarria duten sistemen ereduak proposatu dira. Posible izan da b-glukosaren zenbait ezaugarri azpimarratzea. Alde batetik, talde hidroxilo guztiak kokapen ekuatorialean egoteak egitura lauak eragiten dituela eta joera hori hidrogeno-loturen sekuentziaren menpe dagoela behatu da. Gainera, hidrogeno-loturen kopurua egonkortze-faktore bakarra ez dela ikusi da: lotura bakoitzaren indarra lotura kopurua bezain garrantzitsua da, adibidez. Beste aldetik, lortutako emaitza esperimental eta teorikoak alderatuz, aukeratutako kalkulu-maila egokia dela ondoriozta daiteke. Modu horretan, datu esperimentalak mekanika molekularrak erabiltzen dituen indar-eremuak hobetzeko erabil daitezkeela frogatu da. Amaitzeko, lan honen bitartez, frogatu da egokia dela, laser-espektroskopia espantsio supersonikoarekin eta kalkulu konputazionalekin konbinatuta, material berrien diseinuan lagundu dezakeen teknika, zeren (eta) gai baita molekulen egitura eta propietate intrintsekoak zehaztasun handiz determinatzeko.
science
addi-c4b0bfc52ba8
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/54344
Gorbeiako larre, sastrakadi eta hezeguneak: dibertsitatea eta ekologia
Larrinaga López, Jon
2021-12-03
Gorbeiako larre, sastrakadi eta hezeguneak: dibertsitatea eta ekologia 2 LABURPENA Dibertsitatea neurtuz habitat ezberdinen prozesu eta arriskuak ezagut daitezke. Honetarako, eskala xeheeko (<1.000 m2) txantel-laginketa beharrezkoa da, honek dibertsitate neurri ezberdinak lortzeko informazioa eskaintzen baitu. Hau horrela, txantelak Gorbeia Parke Naturala eta bere inguruko landare-komunitateak ikertzeko tresna egokia izan daitezke. Ikerketa honetan, Gorbeiako habitat irekien (larre, sastrakadi eta hezeguneen) dibertsitatea eta ekologia ikertu dira, laginketa kabituen bitartez. Honetarako, eskala ezberdinetan (1 cm2-100 m2) hainbat azpi-txantel lagindu dira, 39 10 m2-tik behera eta 28 100 m2-tan. K-means partizioz bereiztutako bost landare-komunitateen espezie diagnostikoak eta dibertsitatea analizatu da, azken hau hainbat alderdi eta neurriren bitartez (α- eta β-dibertsitatea, espezie aberastasuna, Shannon indizea). Bestalde, landare-komunitateen arteko diferentzia ekologikoak lagindutako aldagai ekologikoen bitartez estatistikoki testatu dira. Dibertsitateari dagokiola, emaitzek eskala txikienean larre antropogenikoak espezietan aberatsenak direla adierazi dute eta, eskala handienetan larre lehorrak. Gainera, lorturiko sega-larre eta larre azidofiloen z balioak metodologia berdina erabili duten ikerketetako balioak baino baxuagoak dira. Komunitate guztien arteko dibertsitateak diferentzia adierazgarriak ditu pH-a eta estaldura ezberdinen, bereziki arroka eta harri estalduraren, erangintzat eman dena. Gainera, lagindutako aldagai ekologiko bariko lurzoru lehortasunak garrantzia ere duela ondorioztatu da. Oro har, laginketa-kabitu gehiago egin beharko litzateke arean, bereziki hezeguneetan, larreak bezain ikertuak ez baitaude eta heterogeneotasun handia aurkeztu baitute. Honek aurkitutako diferentziak konfirma litzake. 4 non S = espezie aberastasuna, A = area, c eta z = zehaztutako balioak). Hala ere, orain dela gutxi Dengler et al. (2020)-ek indar funtzioa hobea dela erakutsi dute. Metodologia honi esker, bestelako adierazpenen artean, eskala xehean informazio zehatzagoa eskaintzen dela uste da (Dengler, 2009). Eskala xeheko informazioak hobetzea beharko luke, gaur egun honi buruzko hainbat esparrutan dagoen informazioaren kalitatea zalantzagarria baita (Beck et al., 2012). Gainera, eremu handien espezie aberastasuna laginketa-esfortsu handirik gabe jakitea eta honen estandarizazioa lortzen da, lagintzetamaina komun batean bildurik (Dengler et al., 2020). Hauxe laginketa-eremu txikiagoen estrapolazioz lortzen da, hots, lekuan lekuko α dibertsitate datuetan oinarrituz (Dengler et al., 2020) Azken hau bereziki gakoa da, landare zientzialariek landare-komunitateen arteko konparaketa fidagarriak ahalbidetzen dituzten indizeak behar dituztelako (espezie aberastasun maximo, minimo ala batez bestekoa kasu) (Yen et al., 2019) eta hauetan oinarrituriko ikerketak egokiak izan daitekezkeelako. Gainera, ikerketa makroekologiko handienek eskala xeheko dibertsitate patroiak azaldu nahi dituzte, eta honetarako eskala xeheko informazioa lortzea ezinbestekoa da (Perring et al., 2018; Bruelheide et al., 2019). Izan ere, oraindik azalpen teoriko orokor baten faltan gaude habitat irekien dibertsitate eta ekologiarako (Polyakova et al., 2016) eta, lan hau honetarako baliagarria izan daiteke. Horrenbestez, aipaturiko aldagai eta metodoak Gorbeia eskualdean dibertsitate-analisi egokia egiteko erabiliko dira. Dibertsitate patroiak kontextuaren menpekoak direnez (Michalet et al., 2002; Kuzemko et al., 2016), ikerketa honetan Gorbeia eskualdeko habitat ezberdinen arteko diferentziak ikertu nahi dira. Honek komunitateak egituratzeko dituzten mekanismoak ulertzen lagun dezake, etorkizunean kudeaketa neurri zehatz eta eraginkorragoak emanik. Izan ere, honela habitat bakoitzaren funtzio eta ezaugarrien araberako kudeaketa planak lor daitezke. Gorbeiak duen interes biologiko eta kulturala dela eta, hauxe beharrezkoa izan daiteke, pasaden mendetik giza-jardueren emendioa eta intentsifikazioa pairatu baita, batzuetan administrazioaren kontroletik at egon dena (González et al., 1998). Honek eremua babestera eraman du, 228/1994 Dekretuaren arabera (1994ko ekainaren 21a, EHAA) Parke Natural izendatu zelarik, Euskal Autonomia Erkidegoko handiena. Hau horrela, lan honetan 2019 eta 2020 urteetan Gorbeia Parke Naturalean lagindutako txantel kabituak erabili dira hainbat larre, txilardi eta bestelako komunitate irekien dibertsitate eta ekologiaren azterketa egiteko. Honetarako, alfa eta beta dibertsitate neurri ezberdinak eta laginketa eremuan neurtutako aldagai ekologikoak erabili dira. Zehazki, hurrengo helburuak lortu nahi dira: 1. Landarediaren sailkapena: a) zenbat habitat ireki mota dauden jakitea, b) habitat bakoitza klase fitosoziologiko bati lotzea eta c) habitat horien espezie diagnostikoak zehaztea. 2. Habitaten arteko diferentziak dibertsitatean: espezie aberastasuna eskala diferenteetan, Shannon indizea eta beta dibertsitatea (z eta βw). 3. Habitaten arteko diferentziak zehaztea, ekologia eta egitura mailan. 5 (Albizu et al., 2002). Ikerketa areak Parke Naturalaren esparrutik at zeuden laginketa-puntuak ere bazituen, Gorbeia menpeko eskualde modutzat ezagutzen den eta 32.000 ha hartzen dituen ingurunean (González et al., 1998). Hau horrela, ikerketa area eskualde eurosiberiarrean geldituko litzateke, sektore Eusko-Kantaurriarreko azpisektore Santandertar-Bizkaitar eta Nafar-Arabarraren artean (Rivas-Martínez et al., 2001). 6 dituztenak. Bertan ere, hein txikiago batean tuparriak aurki daitezke, harri karbonatatuak kasu. Gainera, Gorbeiako tontorra hareharrizkoa ere da (Biurrun, 2020). Ikerketa areako landaredi serierik hedatuena pagadi azidofiloarena da, gune euritsu eta hezeenetan ageri dena (Loidi et al., 2011). Serie honetan, abeltzaintzaren eraginez eraturiko abere-larre eta txilardiek azalera nabarmena hartzen dute (Albizu et al., 2002). Abere-larrerik handiena Arrabakoa da, bertan depresiogune txikiak eratzen direlarik, hezeguneak sortuz, ihitokiak kasu (González et al., 1998). Pagadiaz gain, Quercus L. generoko basoak ere badaude, amezti, harizti, erkamezti ala artadiak kasu, azken hauek kareharrizko sustratuetan (Biurrun, 2020). Datu bilketa Ikerketa arean (1. IRUDIA) 28 laginketa-puntu lagindu ziren, altitude eta komunitate ireki (larre, txilardi eta hezegune) ezberdinetan. Hau horrela, A.4 txantela (1.418,5 m) izan zen punturik gorena, Gorbeia mendi tontorretik gertu. Bestetik, F.4 txantela (488 m) izan zen baxuena (1. ERANSKINA). Ikerketa area landaredi mota guztien lagintzea bermatuko zuten geruzatan banatu zen IGN-eko (Ministerio de Transportes, Movilidad y Agencia Urbana, 2021) satelite-mapak erabilita. Behin hau eginda, zorizkotasun eta lehentasunezko patroiei jarraituriko laginketa-leku erabakitzea egin zen. Hau da, habitat guztiak bermatzen zituen geruzapena egin zen eta hauetan txantelak zoriz eta eremu kuasi-homogeneotan jarri ziren, landaredi mota bakoitzeko espezie aberastasun eta baldintza abiotiko adierazgarrienak lortze aldera (Dengler et al., 2016a). Honekin, beta dibertsitatea handitzen duten orientazio eta kokapenak lortu nahi ziren. Laginketa-maparen diseinua egindakoan, egunez egun leku zehatzetara heltzeko erraztasunean oinarrituriko irizpideak garrantzi nabarmena izan zuen. Hau horrela, ikerketa areako geografia malkartsua zela eta, zehaztutako laginketa eremuan egonik, txantela zehazki non kokatu erabakitzeko, oportunitatezko laginketa egin zen gehienbat. Lagintze puntu bakoitzean, 100 m2-tako txantel bat mugatu zen, iltze eta metroen laguntzaz. Behin mugaturik, Dengler (2009)-ek asmaturiko sistema kabituari jarraitu zitzaion ahal izan zen kasuetan, hots, mugatutako laginketa-puntu bakoitzean bi txantel-kabitu serie jartzen ziren kontrako bi erpinetan, bakoitzean gutxienez bi lagintzaile zeudelarik. Erpin bakoitzeko seriea 1 cm2 (0,0001 m2)-ko karratu batetik 10 m2-rainoko batera zihoan, 10-reko handiketa-faktorean errepliken azalera handituz. Honela, area txikiko erreplika bikoiztea lortzen zen, beharrezkoa dena, tamaina txikiko espezie aberastasun batez bestekoaren zehaztasunak tamaina handietakoaren parekoa izateko erreplika gehiago hartzea beharrezkoa baita (Dengler et al., 2016b). Hala ere, txantel kabitu serie bakarra egin zen, lagintzaile gutxiko egunetan, laginketa-puntu gehiago lagintzeko denbora izateko. Behin amaituta, bina erpin laginduriko txanteletan azpitaldeek haien datuak fusionatu (espezie errepikatuak saihestuz espezie-zerrenda totala egitean) eta gelditutako azken 100 m2-tako azalera bi erpinen arteko azpitaldeen artean lagindu zen. Erpin bakarreko kasuetan, datu fusiorik gabe 1 cm2-tik 100 m2-ra lagindu zen. Espezie aberastasuna neurtzerako bidean, 1 cm2-1 m2 arteko bost tamainatan presentzia/ausentzia (P/A) metodologia erabili zen bitartean, 10 m2-tik gorako bi tamainatan espezie bakoitzaren estaldura bisualki neurtu zen, ehunekotan adieraziz (Dengler et al., 2016a). Txantel barneko espezieen zehazterako, "shoot-presence" irizpidea erabili zen (Dengler, 2008), hots, txantel barnean errotuta soilik ez, baina proiekzioren bat zeukaten aleak ere barnekotzat hartu ziren, azken hauen estaldura zati aereoaren proiekzioa zelarik. Azkenik, laginketan arazoak egon zirenean eta 100 m2- tako estaldura faltan zenean, 10 m2-takoa aplikatu zen, bi 10 m2-tako karratuen batez bestekoa egin zelarik bina zeuden kasuetan. Gainera, txantel bakoitzean bere kokapen espazial eta topografia datuak lortu ziren, iparrorratz 8 positiboek espezie eta taldeen arteko koexistentzia handiagoa adierazten dute eta negatiboek kontrakoa (Chytrý et al., 2002). Phi balioaren araberako espezie diagnostikoen sailkapena egin zen, diagnosi-maila altukoak ≥ 0,5 balioa zutenak eta diagnosi-maila ertainekoak 0,49-0,2 tartekoak izanik. Hauek lagungarriak izan ziren, txantel bakoitzari sailkapen fitosoziologiko bat emateko, Mucina et al. (2016)-en sailkapenari jarraiturik. Azkenik, Metric Multidimensional Scaling (MDS) ordenazioa egin zen, taldeen arteko erlazio floristikoa bisualizatzeko eta ordenazio espazial horren atzean dauden ingurune-gradienteak interpretatzeko. Dibertsitate indizeak K-means bidez lorturiko taldeen dibertsitate analisirako, azpi-txantelen estaldura eta P/A datuekin espezie aberastasuna eskalaka, Shannon, Whittaker-ren beta eta z balio dibertsitate indizeak lortu ziren. Alfa dibertsitateari zegokiola, laginketa puntu bakoitzeko azpi-txantelen espezie kopuruarekin espezie aberastasuna lortu zen zazpi eskalatan. 10 m2-tako espezie-estaldura datuei erreparatuz, laginketa puntu bakoitzeko Shannon indizea lortu zen [Σ pi x log2 pi] (Shannon & Weaver, 1949). Beta dibertsitateari zegokiola, 100 m2-ko txantel bakoitzaren taxon kopuruarekin (α) eta komunitate osoaren taxon kopuru totalarekin (γT) Whittaker-ren beta dibertsitate indizea lortu zen [βw = γT/(Σαi/N)] (Whittaker, 1960). Gainera, tamaina guztietako P/A-ak erabiliz, hurrengo lerroetan azalduriko txantelen z balioak lortu ziren, Excel programa erabiliz: lehenik eta behin, txantel bakoitzeko eskala bakoitzeko espezie aberastasuna zerrendatu zen. Honekin, 7 azalera ezberdinetako (1 cm2-100 m2) espezie aberastasuna (S) eta area (m2) batu ziren. Datu hauek grafikatu egin ziren eta programaren aukerekin indar funtzioa lortu zen (S = c*Az). Lortutako funtzioak adierazgarritzat eman ziren, R > 0,9 irizpideari jarraituz. Indar funtzioa hartzea erabaki zen, eskala xehean hobeto dabilelako, heterozedastizitatea murrizteaz gainera (Dengler et al., 2020). Azterketa ekologikoa Aipaturiko lau dibertsitate indizeekin habitaten batez bestekoa lortu zen. Gainera, ikerketa area osoaren Shannon indizea, βw eta z balioaren batez bestekoak lortu ziren. R Commander programaren (R Core Team, 2019) bitartez, dibertsitate indize eta gainontzeko aldagai kuantitatiboen (espezie aberastasuna, estaldurak, landare altuerak, datu klimatikoak, altitudea, malda, mikroerliebe maximoa, lurzoru pH-a, konduktibitatea eta nutrienteak) habitaten arteko ezberdintasun testak egin ziren. Lehenik eta behin, lortutako aldagai guztien normaltasuna eta bariantzen homogeneotasuna konprobatu zen, Shapiro Wilk eta Levene (mediana) testak erabiliz. Hau horrela, datu parametrikoekin ANOVA testa egin zen, post-hoc estatistiko modura Tukey testa erabili zelarik. Datu ez parametrikoekin, Kruskal-Wallis testa erabili zen eta binakako konparaketetarako Mann Whitney-ren U testa. Gainera, diferentzia esanguratsuenak ondorioztatzen zuten balioekin kutxa diagramak eraiki ziren programa berdinaren aukerekin. Azkenik, Pearson korrelazioa ere erabili zen aldagai ezberdinen arteko lotura zehazteko. Lehenengo bi faktoreek bariantzaren %21,71 eta %14,06-a azaltzen zuten, hots, ia %36-a. Lehenengo faktorean (0 ardatza) sega-larreek (D) eskuratzen zituzten baliorik baxuenak, hezegune (B) eta larre lehorrek (A) tarteko 11 balioak eskuratzen zituzten eta larre azidofiloek (C), balio maximoak lortzen ez bazituzten ere, balio positiboak lortzen zituzten. Azkenik, txilardiak (E) ziren baliorik altuenak lortzen zituztenak. Bestalde, bigarren faktorerako (1 ardatza), minimoa gainontzeko taldetik modu argian bereizten ziren hezeguneek (B) aurkezten zuten. Hau horrela, bigarren ardatzaren kontrako aldean larre azidofilo (C) eta txilardiak (E) zeuden -0,5 balio inguruan, eta, zerotik hurbilago sega-larreak (D) eta larre lehorrak (A). Azken honetako txantel batzuek eskuratzen zuten ardatzerako balio maximoak, positiboak zirenak. Landarediaren dibertsitatea Orotara, landare 336 taxon aurkitu ziren, zeintzuetatik 3 identifikatzeke utzi ziren, 2 genero mailan identifikatu ziren eta gainontzekoak espezie ala subespezie mailara arte identifikatu ziren (3. ERANSKINA). Horretaz gain, dibertsitatea neurtzeko espezie aberastasuna eskalaka, Shannon indizea 10 m2-tan, z balioa 1 cm2-100 m2 progresioarekin eta Whittaker-ren beta 100 m2-tan lortu ziren. Alfa dibersitatea Tamaina menpeko habitat espezie aberastasunaren batez bestekoa eta desbideratze estandarra, bai tamaina bakoitzeko maximoa erakusten zuen taula eraiki zen (2. TAULA). Gainera, tamaina ezberdinetan habitaten araberako espezie aberastasunean diferentzia estatistikoak testatu ziren. Eskala txikienean (0,0001 m2) batez besteko txikiena zuten hezegune (1,4 ± 1,1) eta larre lehorrek (1,4 ± 0,9) eta eskala handienean (100 m2) txilardiak ziren aberastasun baxukoenak (15,2 ± 4,1). Bestalde, eskala txikienean espezie aberastasun handiena zuten segalarreek (3,6 ± 1), baina bi eskala handienetan (10 m2 eta 100 m2) larre lehorrak bihurtzen ziren aberatsen (34,4 ± 6,7 eta 53,5 ± 10,2). Txantel aberatsenari zegokiola, ikusi egin zen eskalaren arabera aldatu egiten zela, eta tamaina bakoitzean espezie aberastasun batez besteko handiena zuen taldeko karratu bati zegokiola, hau da, txantel aberatsena sega-larretan zegoen 0,0001 m2-tik 1 m2-ra, eta handik gorako eskalan larre lehorretan. 2.TAULA. Ikerturiko txantelen landare baskularren eskala-menpeko espezie aberastasuna. Txantel guztien araberako espezie aberastasun balio maximoak ematen dira. Habitaten batez besteko ± desbideratze estandarra (SD) ere ematen da eskala bakoitzerako. Lagindutako txantel kopurua parentesi artean ageri da, lehenengo zenbakia 10 m2-tako txantelak eta txikiagoak izanik, eta bigarrena 100 m2-takoak. Taldeen arteko ezberdintasunaren esanguratsutasuna ANOVA-ren p-balioaren bitartez adierazten da. Area [m²] Txantel guztiak (n = 39/28) A B C D E p-balioa 12 Eskala menpeko espezie aberastasunean habitaten arteko ezberdintasun adierazgarriak behatu ziren tamaina guztietan (2. TAULA). Hauen artean, adierazgarritasun maila oso altua zen (p < 0,001) zazpi tamainetatik seitan. 3. Irudian taldeen arteko aberastasuna konparatzen da, eta binakako diferentziak ere erakusten dira, binakako konparaketak erakutsitako talde zehatzen arteko ezberdintasunen eraginez. 13 Kutxa diagramen eta Tukey testaren bitartez, eskala txikienetan, sega-larreak (D) gainontzeko habitatetatik bere espezie aberastasun handiagoa zela eta ezberdintzen zirela behatu zen. Eskala emendioarekin, larre lehorren (A) espezie aberastasun igoera nabarmena behatzen zen, sega-larreekin berdintasun estatistikoa lortzen zutelarik 1 m2- tako eskalatik aurrera (3. IRUDIA). Alfa dibertsitatea neurtzeko Shannon indizea ere erabili zen, 10 m2-tako datuak erabiliz. Honetan habitaten arteko ezberdintasun estatistikoak (p < 0,05) behatu ziren (3. TAULA, 4. IRUDIA). Izan ere, sega-larreak ziren dibertsoenak (3,65 ± 0,45) eta larre lehorrekin salbu, gainontzeko taldeekin ezberdintasun adierazgarriak (α = 0,05) lortu zituzten hauek. Beta dibertsitatea Whittaker-ren beta dibertsitatean Gorbeia eskualde osoan lagindutako 336 taxonak erabili ziren gamma gisa eta 100 m2-tan lorturiko txantelen espezie aberastasunen batez bestekoak alfa gisa, bai habitateka zein txantel osotasunean. Hau horrela, 10,69-ko balioa lortu zen Gorbeia eskualderako. Habitateka, balio ezberdinak behatu ziren dibertsitate altuenetatik baxuenerak balioak hurrengoak zirelarik (3. TAULA): larre lehorrak (3,7), larre azidofiloak (2,75), sega-larreak (2,49), hezeguneak (2,48) eta txilardiak (2,37). Z balioan ere batez besteko altuenak larre lehorrek lortzen zituzten (0,28 ± 0,05) eta baxuenak txilardiek (0,15 ± 0,01). Tartean, hezegune (0,22 ± 0,08), larre azidofilo (0,18 ± 0,04) eta sega-larreak (0,18 ± 0,01) zeuden. Azterketa ekologikoa Guztira, 30 aldagai ekologiko neurtu ziren, 14-tan habitaten araberako taldeen arteko ezberdintasun estatistiko adierazgarriak behatu zirelarik. Hauetan, seitan adierazgarritasun maila altua (p < 0,01) lortu zen (3. TAULA). 14 3.TAULA. Dibertsitate, egitura eta ezaugarri ekologikoak txantel inbentario osorako eta habitatetarako. Hauekin, ANOVA (F) edo Kruskal-Wallis (K-W)-en p-balioak ageri dira, taldeen arteko ezberdintasun adierazgarriak adieraziz. Laginen bat falta denean goi-indize zenbakiak lagin kopurua (n) adierazten du. Aldagaia p-balioa 15 3.TAULA (jarraipena). Dibertsitate, egitura eta ezaugarri ekologikoak txantel inbentario osorako eta habitatetarako. Hauekin, ANOVA (F) edo Kruskal-Wallis (K-W)-en p-balioak ageri dira, taldeen arteko ezberdintasun adierazgarriak adieraziz. Laginen bat falta denean goi-indize zenbakiak lagin kopurua (n) adierazten du. 16 3.TAULA (jarraipena). Dibertsitate, egitura eta ezaugarri ekologikoak txantel inbentario osorako eta habitatetarako. Hauekin, ANOVA (F) edo Kruskal-Wallis (K-W)-en p-balioak ageri dira, taldeen arteko ezberdintasun adierazgarriak adieraziz. Laginen bat falta denean goi-indize zenbakiak lagin kopurua (n) adierazten du. 17 Sastraka-geruzaren estaldurak patroi bi zeuzkan, larre lehor (A) eta txilardietan (E) geruza honen agertzea baitzegoen, gainontzeko taldeetan sastraka geruza ez zegoelarik. Patroi hau bestelako estalduretan ere behatu zen, legar estalduran bereziki honen proportzio handiena aipaturiko habitatetan egonik eta egur hil estalduran berdin antzera. Ostera, lur fin estadurarako larre lehor eta txilardietan proportziorik baxuena zegoen (3. TAULA). Urteko batez besteko tenperaturari zegokiola, altitudean gora beherakada behatu zen, bi aldagaietan taldeen arteko ezberdintasunak ageriz. Bi aldagaien arteko korrelazioak ere bi aldagaietarako kontrako joera erakutsi zuen, Pearson korrelazio balioa -0,97 izan zelarik. Hau horrela, tenperatura batez besteko baxuena zuten larre azidofiloek altitudean goren zeuden eta, aldiz, tenperatura batez besteko altuena zuten sega-larreek altitudean baxuen zeuden. Eguzki-erradiazioan, ez zen tenperaturarekiko korrelaziorik behatu (Pearson korrelazio balioa = 0,02) eta hezeguneen taldean (B) balio baxuenak behatu ziren (3. TAULA). Lurzoruan, larreen datuak (A, C eta D taldeak) eskuratu ziren, pH basikoko larre talde biak eskuratzen zutelarik balio altuenak nutriente ia guztietarako. Izan ere, fosforo kontzentrazioan soilik behatu zen kontrako joera, larre azidofiloetan (C) kontzentrazio altuenak aurkitu baitziren (3. TAULA). 18 Ezberdintasun maila altuko (p < 0,01) belar-geruzaren altuera (landare batez besteko altuera), estaldura (jatorri abiotiko eta biotiko) eta lurzoru kimika aldagaiak binaka konparatu ziren (5. IRUDIA). Landare batez besteko altueran, larre azidofiloek (C) balio txikienak lortzen zituzten, belar geruza baxuena adieraziz. Talde honek, txilardiekin (E) izan ezik, laginduriko bestelako taldeekin ezberdintasun nabariak zituen. Bestalde, harri eta arroken estalduran, aipatzekoa zen larre lehorren (A) batez bestekoa. Honen balioa gainontzeko taldeekiko altuagoa zen eta larre azidofiloekin (C) soilik estatistikoki konparagarria zen (3. TAULA, 5. IRUDIA). Izan ere, hezegune, sega-larre eta txilardietan ez zen aurkitu arroka ala harri tamainako pikorrik. Orbel estalduran, mendi larre azidofiloek (C) zuten batez bestekorik handiena eta sega-larreek (D) baxuena. Hauen bien arteko ezberdintasunak adierazgarriak ziren. Gainera, tartean, estatistikoki homogeneoa zen hirugarren maila bat agertzen zen larre lehor, hezegune eta txilardiek osatua (A, B eta E). Hauek bere balioaren arabera larre azidofilo ala sega-larrekin estatistikoki elkartzen ziren. Azkenik, larreen pH-an larre lehor eta sega-larreen (A eta D) izaera basikoa eta larre azidofiloen (C) izaera azidoa nabaritu zen, ezberdintasun adierazgarriak baitzituzten. 20 inguruan (Dengler et al., 2020). Espezie aberastasun balioek Europa mailako bestelako puntuetan dauzkaten balioen inguruan biratu zuten: larre lehor mailan, 55-80 arteko batez bestekoak lortu dira 100 m2-tan, Gorbeiakoek Bulgariako mendietako mutur minimoarekin antza handiagoa izanik (Dengler et al., 2016b; Pedashenko et al., 2013). Berdin antzera, sega-larre (Dengler et al., 2016b; Baumann et al., 2016) eta txilardiek (Becker et al., 2012) behatutako eskala menpeko espezie aberastasun patroi parekoak jarraitu zituzten. Ostera, C taldeko larre azidofiloen espezie aberastasunaren balio askoz baxuagoa behatu zen, Bulgariako mendietan 53-ko batez bestekoa lortu zutelarik 100 m2-tan. Adibide zehatzekin konparatzeaz aparte, habitat eta klase ezberdinen espezie aberastasun balioak gordetzen dituen GrassPlot v. 2.10-en datu basean (EDGG, GrassPlot Diversity Explorer; Dengler et al., 2018; Biurrun et al., 2019) konparatu ziren. Honetan, larre azidofiloen klasearen batez bestekoa 30,24 ± 16,05-koa zen (N = 29, 100 m2), Gorbeian lorturikoa batez bestekotik (23,7 ± 7,7) gertuago. Posiblea da, Bulgariako adibideko batez besteko altua pH-aren eragina izatea, bertan 4,9-etako batez bestekoa izan zuelako eta, Gorbeian, 4,1-koa. Izan ere, pH azidoak aurrerago aztertuko diren eragin negatiboak izan ditzake espezie aberastasunean. Azkenik, aipatu behar da hezeguneen taldea (B), heterogeneoa izanik, klaseetan oinarrituriko batez bestekoen konparaketa zailtzen zuela. Izatez, nahiz eta espezie aberastasun handiena ez izan, taldeak desbideratze estandar handiena zuen 100 m2-tako eskalan. Hau, ziur aski bertan hiru klase fitosoziologiko ezberdin sartzeak sortzen zuen ezaugarri ezberdinen eragina zen. Konparatzearren, GrassPlot v. 2.10-en datu basea (EDGG, GrassPlot Diversity Explorer; Dengler et al., 2018; Biurrun et al., 2019) erabiliz, hezeguneen espezie aberastasuna behatu zen Europa mendebalderako. Honela, behatu egin zen hezeguneen taldean sartu ziren hiru klaseetatik bik bakarrik zituztela habitat honetarako datuak (Scheuchzerio palustris-Caricetea fuscae eta PhragmitoMagnocaricetea) eta hauen batez bestekoa 100 m2-tan 24,24 ± 13,01-koa zela (N = 38), Gorbeiakoarekin antza handia izanik. Sega-larrei dagokiela, Shannon indizeak ere antzeko balioak eman zituen larre lehorrak (A) eta sega-larreak (D) ematen baitzituen dibertsoen, hauen artean sega-larreak dibertsoenak izanik. Hau logikoa da, Shannon indizea 10 m2-tan neurtu baitzen, bi taldeen arteko espezie aberastasuna parekoa zelarik eskala horretan, baina ekitabilitate handiena sega-larreetan agertzen zelarik, hauxe indizearen balioa handitzen duen bigarren faktorea izanik (Shannon & Weaver, 1949). Giza erabilera duten larreen ekitabilitatea, lurzoru-gainetiko landare biomasaren deuseztapenean oinarri daiteke, lehia interespezifikoa murriztu egiten duena, honela homogeneitatea emendatuz (Dembicz et al., 2021). Izatez, homogeneizazioarekin beta dibertsitatean behatutako patroiak azal daitezke. Izan ere, bai z balio zein βw indizerako larre lehorrak (A) ziren dibertsoenak, logikoa dena, dibertsitate handiena ere azaldu duten sega-larreek (D) saturazioranzko joera handiagoa aurkeztu baitzuten laginduriko azken tamaina progresioan. Honek z balioaren txikitzea eragiten du, eta aipaturiko homogeneizazioaren eragina izan daiteke. Izan ere, eremua zenbat eta homogeneoa izan, pentsatzekoa litzateke espezieen banaketa erregularragoaren eraginez tamaina emendioak taxon berrien gehikuntza motelagoa izango duela. Patroi hauek jadanik behatu izan dira, komunitate ireki ezberdinak analizatzerakoan, larre lehorrek z balio altuenak lortu dituztelarik (Pedashenko et al., 2013). Hala ere, aipatzekoa da maneiu antropogenikoko larre eta larre azidofiloek balio baxuak lortu dituztela, pareko ikerketetan 0,227-ko eta 0,235 balioa ere lortu dutelarik, hurrenez hurren (Baumann et al., 2016; Pedashenko et al., 2013). Hau horrela, txilardi eta hezeguneei dagokiela, zaila izan da erabilitako beta dibertsitate indizeetarako metodologia berdina erabiltzen duten ikerketak aurkitzea, konparazio sendoak egitea zaildu duena. Hala ere, orokorrean hurrengoa esan daiteke: z balore handiek dispertsio gaitasun txikiagoa aditzera ematen dute, eskala finean ONDORIOAK Lan hau bere motatako lehenengoa da Araba eta Bizkaiko azpisektore Nafar-Arabar eta Santander-Bizkaitarra ukitzen dituena. Hau horrela, gomendagarria litzateke aipaturiko aldameneko eremuetan egin diren proiektuak hemen ere gauzatzea, azpisektoreen deskripzio sakonagoa egite aldera. Izan ere, lan honen bitartez Europako komunitate antzekoek duten emaitzak lortu badira ere, zenbait salbuespen aurkitu dira, egiaztapen sendoago baten bitartez konproba litezkeenak. Gainera, lan honek erabilitako laginketa kabitu sistema larreetan hedatua badago ere, gainontzeko habitat irekietan ikerketa gehiago egitea komenigarria litzateke, kontinente mailako dibertsitate-konparazio sendoagoak egiteko. Bereziki egokia litzateke ikerketa arean hezeguneetan gauzatzea, klase fitosoziologikoen araberako banakako ezberdintasunak ikusteko. Azkenik, interesgarria litzateke Euskal Autonomia Erkidegoko eremu babestuetan lan honen lerroa jarraituko luketen ikerketak gauzatzea, eremu babestuen dibertsitatea eta ekologia ezagutzeko. Izan ere, eremu babestuen 22 arteko ezberdintasunek kontserbazio ala kudeaketa politiken eraginkortasun diferentziak plazara ditzakete eta, honekin, kudeatze metodorik egokiena aurkitzeko aukera handiagoak leudeke. 1.TAULA (Eranskina). Inbentarioen zerrenda, lokalizazio, dibertsitate, sailkapen fitosoziologiko eta habitataren informazioarekin. Txantela 30 2.TAULA (Erankisna, jarraipena). Gorbeiako larre eta bestelako habitat irekien taula sinoptikoa. Zutabeek K-means zatiketan lortutako bost taldeak adierazten dituzte. A: larre lehorrak; B: hezeguneak; C: larre azidofiloak; D: sega-larreak eta E: txilardiak. Taldea A B C D E Helichrysum stoechas 33 31 2.TAULA (Erankisna, jarraipena). Gorbeiako larre eta bestelako habitat irekien taula sinoptikoa. Zutabeek K-means zatiketan lortutako bost taldeak adierazten dituzte. A: larre lehorrak; B: hezeguneak; C: larre azidofiloak; D: sega-larreak eta E: txilardiak. Taldea A B C D E Galium mollugo 17 32 2.TAULA (Erankisna, jarraipena). Gorbeiako larre eta bestelako habitat irekien taula sinoptikoa. Zutabeek K-means zatiketan lortutako bost taldeak adierazten dituzte. A: larre lehorrak; B: hezeguneak; C: larre azidofiloak; D: sega-larreak eta E: txilardiak. Taldea A B C D E Trifolium ochroleucon 17 33 2.TAULA (Erankisna, jarraipena). Gorbeiako larre eta bestelako habitat irekien taula sinoptikoa. Zutabeek K-means zatiketan lortutako bost taldeak adierazten dituzte. A: larre lehorrak; B: hezeguneak; C: larre azidofiloak; D: sega-larreak eta E: txilardiak. Taldea A B C D E Lysimachia nemorum 34 2.TAULA (Erankisna, jarraipena). Gorbeiako larre eta bestelako habitat irekien taula sinoptikoa. Zutabeek K-means zatiketan lortutako bost taldeak adierazten dituzte. A: larre lehorrak; B: hezeguneak; C: larre azidofiloak; D: sega-larreak eta E: txilardiak. Taldea A B C D E Hypochaeris radicata 35 2.TAULA (Erankisna, jarraipena). Gorbeiako larre eta bestelako habitat irekien taula sinoptikoa. Zutabeek K-means zatiketan lortutako bost taldeak adierazten dituzte. A: larre lehorrak; B: hezeguneak; C: larre azidofiloak; D: sega-larreak eta E: txilardiak. Taldea A B C D E Torilis arvensis
science
addi-0adb31742ef8
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/54355
Monte Carlo metodoak eta horien aplikazioak fisikan
Fariñas Argoitia, Maitane
2021-12-03
Leioa, 2021eko otsailaren 17a Monte Carlo metodoak eta horien aplikazioak fisikan 1. kapitulua: Sarrera Historian zehar, fisikaren arloko aurrerapenak beti etorri dira ikerketa teorikoaren eta hark proposatzen zituen teoriak naturarekin bat zetozen ala ez frogatzen zuen ikerketa esperimentalaren eskutik. Ikerketa esperimentalaren garapena, ordea, beti egon da mugatuta, fisikariek aztertu beharreko laginak lortzeko edota propietate jakin bat ondorioztatu ahal izateko teknika berriak asmatzeko zailtasunak direla eta. XX. mendearen erdialdetik aurrera konputagailuek izan zuten garapenari esker, teknika teoriko klasikoen bitartez ikertzea ezinezkoa zen modelo fisikoen simulazioak egitea posible bilakatu zen; eta, teknika konputazionalak garatu ahala, simulazioak ikerketa egiteko beste modu bat bihurtu ziren [1]. Azken hamarkadetan, konputagailuen garapenak izugarri egin du aurrera, gero eta konplexuagoak eta handiagoak diren sistemak aztertzeko simulazioak egitea ahalbidetuz. Horrek, hasieran ezinezkoak ziren metodo numerikoak inplementatzea ahalbidetu du; horien artean, Monte Carlo metodoa. Masiboki paraleloak diren ordenagailuen agerpenak edota finantza konputazionala bezalako alorren sorrerak ere bultzatu du garapen hori, zeintzuetan Monte Carlo bidezko kalkuluak oso baliagarriak diren. Oro har, Monte Carlo metodoak duen aplikagarritasun handiak eta sortu duen interesak ideia berrien izugarrizko hazkundea eragin du [2]. Gradu amaierako lan honetan, Monte Carlo metodoak dituen aplikazioetako batzuk aztertuko ditugu. Printzipioz, metodo honekin interpretazio probabilistikoa duen edozein problema ebatz daiteke baina, ikusiko dugun moduan, ez da horretara mugatzen. Oso erabilia da askatasun gradu anitzeko sistemak aztertzeko, dimentsio askoko integralen soluzioa kalkulatzeko (zeintzuetan ohiko integrazio-metodoak erabiltzea ia ezinezkoa bihurtzen den), fisika estatistikoko sistemetarako... eta, gaur egun, baita finantza edota zuzenbidea bezalako arloetarako ere. Lan honetan sistema fisikoetara mugatuko gara. Helburua Monte Carlo (MC) metodoaren funtsa ulertzea da: haren oinarrian dauden ausazko zenbakiekin lan nola egiten den, probabilitate-dentsitate funtzioak nola lagintzen diren, eta Monte Carlo metodoen oinarrizko algoritmoak zeintzuk diren, besteak beste. Horregatik, metodoaren inguruan aztertutako kontzeptuak problema fisikoetan aplikatuko dira, ohikoenak diren lagintze metodoak martxan jarriz. Lana bi zatitan banatua dago. Hasteko, problemak ebaztean aplikatu beharko ditugun kontzeptuen eta tekniken azalpen teorikoa egingo da, oinarri teorikoan bilduko dena. Bigarren zatian, Monte Carlo metodoak fisikan dituen aplikazioetako hiru aztertuko dira: ekuazio diferentzialen ebazpena, Poissonen ekuazioa; uhinfuntzioaren irudi bidezko errepresentazioa eta, azkenik, sistema magnetikoen eta fase-trantsizioen azterketa, Ising ereduaren bitartez. Lana aztertutako problemei eta erabilitako teknikei buruzko hausnarketa batekin amaituko da, zeinetan erabilitako metodologiaren baliagarritasuna eztabaidatuko den. 2 2. kapitulua: Oinarri teorikoa Atal honetan Monte Carlo metodoa ulertzeko eta inplementatzeko beharrezkoa izango den teoria garatuko dugu. Alde batetik, probabilitatearen eta estatistikaren oinarrizko kontzeptuak azalduko ditugu, problemak planteatzeko orduan ezinbestekoak izango zaizkigunak. Bestetik, teoria hori aplikatzeko eta Monte Carlo metodoa inplementatzeko oinarriak eta algoritmoak zehaztuko ditugu. 2.1 Monte Carlo metodoen sarrera Monte Carlo metodoak metodo numerikoak dira, eta, modu sinplean, simulazio estatistikoko metodo bezala deskriba daitezke. Simulazio estatistikoko metodo kontsideratzen da simulazio bat egiteko ausazko zenbakien sekuentziak erabiltzen dituen edozein metodo numeriko. Monte Carlo metodoek, ausazko aldagai baten baliosekuentzia bat erabiliz, problema jakin bateko soluzioaren estimazio bat lortzeko balio dute; eta oso tresna baliagarria da banaketa ezberdinen hurbilketak egiteko, banaketa zehatza lortzea konplexuegia denean. Monte Carlo metodoen gutxi gorabeherako funtzionamendua edo prozesua ulertzeko, ohiko diskretizazio-metodo numerikoekin alderatuko ditugu. Diskretizaziometodo horiek, oro har, sistema fisiko edota matematikoak deskribatzen dituzten ekuazio diferentzialak ebazteko erabiltzen dira. Sistema horiek deskribatzen dituzten legeak lortu ahal izateko, lehenengo sistemaren modelo matematiko bat proposatu behar da, ondoren, ekuazioak diskretizatu eta, azkenik, horien soluzioak kalkulatu, lortutako ekuazio aljebraikoen sistema ebatziz. Monte Carlo metodoen kasuan, aldiz, bestelakoa da jarraitu beharreko bidea: sistema fisikoaren lagin bat lortzea da helburua; ez dago sistemaren jokaera deskribatzen duen ekuazio diferentzialik aldez aurretik idatzi beharrik. Baldintza bakarra da aztertzen dihardugun sistema fisikoa probabilitatearen dentsitate-funtzio (PDF, ingeleseko probability distribution function-etik) batekin deskribatu ahal izatea [3]. Hurrengo ataletan azalduko dugu PDFak zehazki zer diren, eta horiekin lan nola egiten den. Aztertu nahi den sistema PDF baten bitartez deskribatu daitekeela onartzen badugu, PDFaren lagin bat lortzeko simulazioak egiten has gaitezke. Lagin hori PDFak emandako banaketa jarraitzen duten ausazko puntuek osatuko dute, baina, funtsean, [0, 1] tartean uniformeki banatuta dauden ausazko zenbakiak izango ditugu. Ausazko zenbakiak sortzeko, konputagailuetako sorgailuak erabiltzen dira. Garrantzitsua da azpimarratzea, ordea, zenbaki horiek ez direla inoiz benetan ausazkoak izango: ordenagailuak makina deterministak dira, eta printzipioz ez dira gai guztiz ausazkoak diren zenbakiak sortzeko; bai ordea horien hurbilketa onak egiteko. Horregatik, sasi-ausazko zenbakiak direla esaten da. Ausazko hitza, aldiz, intrintsekoki ausazkoak diren prozesu fisikoetako emaitzak deskribatzeko erabiltzen 3 da. Hala ere, gaur egun algoritmo asko daude ausazkotasunaren hurbilketa behar bezain ongi egiteko gai direnak eta, beraz, lan honetan zehar, ausazko zenbakiak erabiltzen ari garela onartuko dugu [4]. Lagina lortzeko, simulazioak nahi beste aldiz errepikatzen dira, eta azken emaitza lortutako balioen batez bestekoak eginez lortzen da. Batez besteko emaitza horretatik errore estatistikoa kalkula daiteke, errore jakin bat lortzeko beharrezkoa den simulazio kopurua kalkulatu ahal izateko. Laburbilduz, Monte Carlo metodoen funtsa ulertu nahi badugu, argi eduki beharko dugu ausazko zenbakiak nola sortzen diren eta nola jokatzen duten; probabilitatearen dentsitate-funtzioa zer den; eta, horiekin sistemaren laginketa nola egiten den. Azkenik, PDFaren momentuak zer diren jakitea ere baliagarria izango zaigu, horiekin kalkulatzen baitira batezbestekoa eta bariantza, errore estokastikoarekin lotutako magnitudeak. 2.2 Definizioak Aurrerago aztertuko ditugun kontzeptuak ulertzeko eta problemak ebatzi ahal izateko, ezinbestekoa da, lehenik eta behin, aldagai estokastikoak zer diren ulertzea. Izan ere, hemen erabiltzen ditugun ausazko zenbakiak aldagai estokastiko izeneko kontzeptu estatistikoaren hurbilketa numerikoak baino ez dira. Ausazko aldagai ere esaten zaie batzuetan. Lan honetan zehar, letra larriz izendatuko ditugu aldagaiok: X, Y, ... [3]. 2.2.1 Domeinua eta PDFa Aldagai estokastikoak ulertzeko, garrantzitsua da lehenik horien marko teorikoa ondo finkatzea. Bi kontzeptu nagusi daude horiekin lotuta: definizio-eremua eta aurretik ere aipatu dugun probabilitatearen dentsitate-funtzioa, PDFa. Definizio-eremua aldagaiak har ditzakeen balio guztien multzoa da: D = {x}. Suposa dezagun txanpon bat daukagula; hura jaurtitzean aurpegia edo gurutzea irtengo zaigu eta, beraz, X-ek irten den txanponaren aldea irudikatuko du kasu honetan. Honela adieraziko genuke X-en definizio eremua: x ∈ {aurpegia, gurutzea}. PDFa, p(x), definizio-eremuaren funtzio bat da. Kasu diskretuan, zuzenean X-ek balio jakin bat hartzeko duen probabilitatea ematen digu, hau da, definizio-eremuko balioek zein probabilitate duten esaten digu. Txanponaren kasuan p(x) = 1/2 litzateke ∀x ∈ D = {aurpegia, gurutzea}. Prob(X = x) = p(x) (2.1) Kasu jarraituan, aldiz, p(x) PDFak ez digu zuzenean ematen X aldagaiak balio jakin bat hartzeko duen probabilitatea, probabilitatearen dentsitatea baizik. X-ek x-en inguruko dx tarte infinitesimaleko balio bat hartzeko probabilitatea definitzen 4 n = 1 hartuz, aldiz, p(x)-ren lehenengo momentua izango dugu, p(x)-en batezbestekoa deritzona. µ hizkiaz adierazten da: ⟨x⟩ = µ ≡ Z x∈D xp(x)dx (2.10) ⟨x⟩ = µ ≡ X i xip(xi) (2.11) p-en itxarotako balioa ere esaten zaio. Aurrekoez gain, momentuen mota berezi bat ere badago, momentu zentral izenekoa. Honela dago definituta n-garren momentu zentrala: ⟨(x − ⟨x⟩)n⟩ ≡ Z (x − ⟨x⟩)np(x)dx (2.12) Momentu zentralen kasuan, zerogarren eta lehenengo momentuak tribialak dira (1 eta 0 dira, hurrenez hurren). Garrantzia handikoa da, aldiz, bigarren momentu zentrala, bariantza deiturikoa. X aldagai estokastikoaren bariantza σ2 X edo Var(x) eran adierazten da, eta honela definituta dago: σ2 = Var(x) = ⟨(x − ⟨x⟩)2⟩ = Z (x − ⟨x⟩)2 p(x)dx = Z (x2 − 2x⟨x⟩ + ⟨x⟩2) p(x)dx = ⟨x2⟩ − 2⟨x⟩⟨x⟩ + ⟨x⟩2 = ⟨x2⟩ − ⟨x⟩2 (2.13) Bariantzaren erro karratua desbideratze estandarra da. xi neurketa jakin baten eta X-en batezbestekoaren (µ) arteko batez besteko diferentzia edo desbideratzea adierazten du: σ = √ σ2 = p ⟨x2⟩ − ⟨x⟩2 (2.14) 2.3 PDFaren laginketa Aldagai estokastiko bakoitza, X, bere banaketak edo PDFak bereizten du; hau da, p(x) funtzioa da X-en bereizgarria. Probabilitatearen dentsitate-funtzioak, bai kasu diskretuan bai jarraituan, X aldagai estokastikoa nolako maiztasunarekin edo patroirekin behatuko dugun deskribatzen du; eta X-i buruz lortu behar den informazioa PDFa laginduz ateratzen da. Monte Carlo metodoaren funtsezko pausoa gure sistema edo datu multzoa deskribatzen duen p(x) PDFaren laginketa egitea izango da. Gure sistemaren oinarria X aldagai estokastikoa denez, egin beharreko laginketa ausazko zenbakiak sortzean datza. Horretarako, ausazko zenbakien sorgailuak erabiltzen dira, [0, 1] tartean uniformeki banatutako zenbakiak sortzen dituztenak. Lehen esan dugun bezala, sorgailu horiek sortzen dituzten zenbakiak ez dira benetan ausazkoak izango; ausazko zenbakien hurbilketak baizik. Hala ere, gaur egun existitzen diren algoritmoak hurbilketa horiek behar bezain ongi egiteko gai dira eta, beraz, lan honetan ez dugu bereizketarik egingo ausazko eta sasi-ausazko zenbakien artean [4]. Gfortran konpilatzaileak erabiltzen duen algoritmoa xoshiro256** izenekoa da. Errotazioak eta shift-ak erabiltzen ditu ausazko zenbakiak sortzeko. Erabilera orokorreko algoritmo 6 bat da, 2256 − 1-eko periodoa duena. Periodoa hain handia ez denez, ez da gaur egun ezagutzen den algoritmorik zehatzena (guk emango diogun erabilerarako ez dugu gehiago behar), baina kalitate horretako ausazko zenbakiak sortzeko gai den algoritmoen artean azkarrenetakoa da. Lagintzeko sinpleena den banaketa banaketa uniformea da. Izan ere, banaketa uniformea [a, b] tartean uniformeki banatutako ausazko zenbakien multzoa baino ez da: p(x) = 1 b−a, a ≤ x ≤ b 0, bestela (2.15) Hau da, r ∈ [0, 1] sorgailutik lortu dugun ausazko zenbakia izanik, aldagai aldaketa sinple bat eginez [a, b] tartean dagoen x zenbakia lortuko dugu1: x = a + (b − a)r (2.16) Pausu hori N aldiz errepikatuz gero, p(x) banaketa jarraitzen duten N zenbakiz osatutako lagina lortuko dugu, {x}. Baina, orokorrean, laginketa egitea ez da hain erraza izango, jarraitu beharreko prozedura banaketaren CDFaren alderantzizkoa kalkulatzean oinarritzen baita. Hala ere, zenbait kasutan oso erabilgarria izan daiteke: Prozeduraren hasierako puntua beti izango da banaketa uniformea, zuzenean sorgailuek emandako ausazko zenbakiak, hain zuzen [3]: p(x)dx = dx, 0 ≤ x ≤ 1 0, bestela non p(x) = 1 izango den. x −→ y aldagai aldaketa egiten dugunean, probabilitatea kontserbatu beharra dagoenez, p(x)dx = p(y)dy bete beharko da. p(x) = 1 izanik, honela geratzen da berdintza: p(y)dy = dx (2.17) (2.17) ekuazioa integratuz, adierazpen hau lortuko dugu: x(y) = Z y 0 p(y′)dy′ (2.18) zeina p(y)-ren CDFa baino ez den, P(y). Azkenik, y(x) lortu nahi dugunez, y askatzea baino ez zaigu geratzen, x(y) funtzioaren alderantzizkoa kalkulatuz. Lehen esan dugun bezala, [0, 1] tarteko N ausazko zenbaki sortuz gero, p(y) banaketa jarraitzen duen N balioz osatutako {y} lagina lortuko dugu. Baina alderantzizkoa kalkulatzea askotan ez da posible izango (edo benetan konplexua izan daiteke). Kasu horietan, laginketak egiteko beste metodo batzuk erabili beharko dira, 2.5.1 eta 2.5.2 ataletan aztertuko ditugunak. 1D dimentsioko aldagai bat izango bagenu, D ausazko zenbaki sortu beharko genituzke, eta bakoitzari dagokion aldagai aldaketa aplikatu. 7 probabilitatea p(xi|xi−1) itxurakoa izango da. Aukeratzen den p(xi|xi−1) funtzioak oreka zehatzaren ekuazioa bete beharko du [3]: π(x1) p(x2|x1) = π(x2) p(x1|x2) (2.24) (2.24) ekuazioa betetzen bada, Markov-kateak π(x) ergodikoki lagindu ahalko du. Ekuazio horrek oreka fisikoa irudikatzen du x1 −→ x2 trantsizioan. Hau da, x1 eta x2 π(x1) eta π(x2) proportzioekin gertatzen badira, orduan bi noranzkoen trantsizio-erritmoa berbera izango da. Trantsizio-erritmoa dentsitatearen (π(x)) eta trantsizio-probabilitatearen (p(xi|xi−1)) arteko biderketa da. Markov-kateekin lotuta, ibiltari askeak definituko ditugu. Ibiltari askeak ausazko pausoz osatutako segidak deskribatzen dituzten prozesu estokastikoak dira. Ibiltari askea Markov-katearen egoera jakin batean hasiko da. Aldiune jakin batean i egoeran egongo da; eta hortik, hurrengo egoera, j, ausaz aukeratuko da, pj probabilitatearekin. Prozesu horretan, aldiunea ez dago beti denbora fisikoarekin lotuta; orokorrean, n aldiunea Markov-katearen n-garren pausoa izango da. Ibiltari askeen oinarrizko propietatea da, limitean, epe luzera ibiltariak i egoeran egoteko izango duen batez besteko probabilitatea haren hasierako egoerarekiko independentea dela. Sare batean zehar hedatzen den ibiltaria ibiltari askeen artean oso erabilia den metodoa da. Ibiltaria sareko puntu batetik hasiko da. Pauso bakoitzean puntu berri bat aukeratuko da, eta ibiltariak bertara egingo du salto, p probabilitatearekin. Ibiltariak duen posizio bakoitzerako egoera ezberdin bat kontsideratuko da. Ibiltariak L pauso egin ostean, edota sareko puntu jakin batera iristean, amaituko du zikloa. Prozesua behin eta berriz errepikatzen da behar adina ziklo burutu arte. Metodo honen kasu sinplea ondoz ondoko puntuetara baino higitzen ez den ibiltaria da; hau da, i puntuan (egoeran) egonda j puntu berria aukeratzeko orduan, i-ren lehen bizilagunak diren puntuak baino ezingo dira kontsideratu. Horietako bat ausaz aukeratuko da, pj probabilitatearekin. 1D-ko sarearen kasuan (lerro zuzena), ondoz ondoko 2 puntu baino ez ditu izango puntu bakoitzak; 2D-ko kasuan lau puntu, eta 3D-ko kasuan sei. 2.5.1 Metropolis-Hastings algoritmoa Metropolisek proposatutako algoritmoak MCMC metodo egingarriak lortzen lagundu zuen. Hala ere, p(x2|x1) trantsizio-probabilitatearen funtzioa ezezaguna bada, ezin da algoritmoa aurrera atera. Hastings-ek Metropolisen lana orokortu zuen, prozedura orokor bat proposatuz [4]: 1. q(x2|x1) proposamen-banaketa bat aukeratzen da. Multzoko puntu guztietara iristeko gai den edozein banaketa izan daiteke, q(x2|x1) = q(x1|x2) betetzen bada6. Pauso honetan datza orokortasuna. 2. x1 hasierako puntutik abiatuta, xp puntua proposatzen da, q(xp|x1) banaketa jarraituko duen ausazko zenbaki baten bitartez. 6Probabilitate bera egon behar da x −→ x′ eta x′ −→ x trantsizioak gertatzeko. 10 3. kapitulua: Monte Carlo metodoen aplikazioak zenbait problema fisikotan Atal honetan, Monte Carlo metodoak fisikako zenbait ataletan nola aplika daitezkeen ikusiko dugu. Horretarako, hiru problema aukeratu dira, metodoak dituen aplikazio interesgarrietako batzuk aztertzeko asmoz. Monte Carlo metodoa berria da guretzat, graduan zehar ez baitugu aukerarik izan behar bezala aztertzeko eta, beraz, aukeratutako problemak ez dira konplexuegiak izango, baina metodoaren erabilgarritasuna eta moldakortasuna ezagutzeko balioko digute. Ahal den neurrian, lortutako emaitzak beste metodo numeriko batzuekin lortutako emaitzekin alderatuko ditugu, bai eta soluzio analitikoekin ere. Atal honetan zehar egin diren simulazioetarako programak egiteko Fortran programazio lengoaia erabili da, eta gfortran konpilatzailearen bitartez konpilatu dira. 3.1 Poissonen ekuazioa Poissonen ekuazioa izango da lehen problema. Bi dimentsioko Poissonen ekuazioa ebatziko dugu koordenatu kartesiarretan. Gainazal errektangeluar bat kontsideratuko dugu, zeinak mugalde-baldintza jakin batzuk izango dituen. Mugaldebaldintzetako problema bat izango dugu, beraz. Hemendik abiatuko gara: ∇2Φ(x, y) = ∂2Φ ∂x2 + ∂2Φ ∂y2 = g(x, y) Φ(x, y) Γ = F(s), s ∈ Γ (3.1) Lehenengo pausua ekuazioa diskretizatzea izango da. Horretarako, gure ekuazioko deribatu partzialak diferentzia finituko hurbilketen bitartez adieraziko ditugu, gainazala hx zabalerako eta hy altuerako laukitxoetan banatuz, zeintzuek 2D-ko planoan errektangelu bat osatzen duten. Errektangelua nx × ny puntuz osatutako sarea izango da, x ardatzeko bi punturen arteko distantzia hx eta y ardatzeko bi punturen arteko distantzia hy direlarik. Gainazala x = a, x = b, y = c eta y = d zuzenek definitzen dutenez, honela lortuko ditugu hx eta hy balioak: hx = b − a nx − 1 ; hy = d − c ny − 1 (3.2) Deribatu partzialen adierazpena lortzeko, diferentzia finituko formulak behar ditugu. Taylorren garapenaren bitartez lortuko ditugu, Taylorren polinomio bidezko interpolaketaren bitartez, alegia. Hau da f(x) funtzio baten Taylorren garapenaren adierazpena, x0 puntu baten inguruan: 12 Φ(x, y) 10 -10 -40 -60 0 2 4 6 8 10 0 2 4 6 8 10 Irudia 3.2: Φ(x, y) funtzioa, N=100 Monte Carlo lagin hartuta. Φ(x, y) 10 -20 -50 0 2 4 6 8 10 0 2 4 6 8 10 Irudia 3.3: Φ(x, y) funtzioa, N=500 Monte Carlo lagin hartuta. Φ(x, y) 10 -20 -50 0 2 4 6 8 10 0 2 4 6 8 10 Irudia 3.4: Φ(x, y) funtzioa, N=1000 Monte Carlo lagin hartuta. Φ(x, y) 10 -20 -50 0 2 4 6 8 10 0 2 4 6 8 10 Irudia 3.5: Φ(x, y) funtzioa, erlaxaziometodoaren bitartez ebatzita. Lortutako grafikoak ikusita, aldez aurretik espero genezakeena ondoriozta daiteke. Printzipioz, Monte Carlo metodoa ez da bi dimentsioko Poissonen ekuazioa (edo antzeko ekuazio diferentzialak) ebazteko daukagun metodo numerikorik zehatzena ez efizienteena. Azken finean, MC metodoekin Φ(x, y)-ren balioa puntu bakarrean kalkula daiteke aldiune bakoitzeko, eta dimentsio kopurua baxua denean, diferentzia finituen metodoekin lor dezakegun zehaztasuna lortzeko N ziklo kopurua handia izan beharko da; horregatik ez dira hain egokiak 3.2 eta 3.3 grafikoetako emaitzak. Lortutako emaitzetan soluziorik zehatzena ematen diguten grafikoak 3.4 eta 3.5 dira. Bi grafiko horietan lortutako zehaztasuna antzekoa da; beti ere kontuan izanik Monte Carlo metodoek izaera probabilistikoa dutela, eta puntu bakoitzari dagokion errore estokastikoa kontuan izan beharko genukeela. Bestalde, kontuan eduki behar dugu Monte Carlo metodoa aplikatzean, helburua ez dela ahalik eta emaitza zehatzenak lortzea; eta garrantzitsua da metodo honek dituen abantailak ezagutzea: oso metodo orokorra da, eta erraza da dimentsio kopuru handiagoa duten sistemetara moldatzea; inplementatzeko ere erraza da, matrizeen bidezko algoritmoak erabiltzen dituzten metodoekin alderatuz; eta, gainera, dimentsio kopurua handitu ahala, Monte Carlo metodoak askoz efizienteagoak izango dira diferentzia finituetako metodoak baino, zehaztasun jakin bat lortzeko denbora ez delako hainbeste haziko puntu kopuruarekin. 18 3.2 Uhin-funtzioaren irudikapena Zenbait sistema fisiko, aurreko ataletan ikusi ahal izan dugun moduan, probabilitatearen dentsitate-funtzioek ezaugarritzen dituzte. Atal honetan, ausazko zenbakien eta sistemaren PDFaren bitartez, sistema fisikoaren irudi bidezko errepresentazioa egitea izango da helburua. Sistema kuantikoetan zentratuko gara, metodo hau oso aproposa baita uhin-funtzioa era kualitatiboago batean ulertu ahal izateko. Ebatziko dugun probleman, m masako partikula bat izango dugu, zeina uhinfuntzio baten bitartez deskribatuko dugun, ψ(x, t) eran adierazten dena. Sistemaren PDFa ψ(x, t)-ren moduluaren karratua da, eta aztergai dugun partikula (x, t) puntuan egoteko probabilitatea adierazten du: p(x, t) = |ψ(x, t)|2 (3.18) Partikula x = −l puntutik abiatuko da, eta eraso egingo dio V0 altuerako potentzial-langa bati v abiadurarekin: x V (x) −l 0 a l + a V0 m v I II III Irudia 3.6: Potentzial-langa eta m masako partikula. V (x) =    0, x < 0 (I) V0, 0 ≤ x ≤ a (II) 0, x > a (III) Partikularen energia E < V0 da. Partikulak hasieran duen egoeratzat k-ren eremuan definitutako fardel Gaussiarra hartu dugu. Hau da partikularen hasierako aldiuneko momentu-banaketa: g(k − k) = 1 (2πσ2 k)1/4e−(k−k)2/4σ2 k (3.19) non σ2 k-k hasierako momentu-banaketaren zabalera zehazten duen. Zenbat eta σk txikiagoa izan, orduan eta estuagoa izango da momentu-banaketa, lokalizatuagoa egongo da uhina momentuaren espazioan eta, fardel espaziala (hau ere Gaussiara) zabaldu egingo da. Lehendabiziko pausoa V (x) potentzialari dagokion Hamiltondarraren autofuntzioak kalkulatzea izango da. Horretarako, denborarekiko independentea den Schr¨odingerren ekuazioa ebatziko dugu: − ¯h2 2m ∂2 ∂x2 + V (x) ψ(x, t) = Eψ(x, t) (3.20) 19 3.2.1 Emaitzen interpretazioa Lortu ditugun emaitzekin tunel-efektuaren ilustrazio argi bat egitea lortu dugu. Zenbait ondorio atera ditzakegu lortutako irudiotatik, kualitatiboki bada ere. Hasteko, probabilitate-dentsitateak denboran zehar jasan duen sakabanaketa. Zehaztu dugun moduan, t = 0 aldiunean partikula x = −l puntuan dago; aldiune horretan edukiko du p(x, t) = |ψ(x, t)|2-k sakabanaketarik txikiena. Hortik aurrera, gero eta ziurgabetasun handiagoa izango dugu partikularen posizioari dagokionez eta, beraz, uhin-funtzioa zabaltzen joango da. (a) grafikoaren kasuan, p(x, t) klasikoki izango genukeen ibilbidearen inguruan oso kontzentratuta dago, bai uhin erasotzailearen kasuan, bai transmitituan eta baita islatuan ere. Izan ere, σ2 k-k momentuaren ziurgabetasuna zehatzen digu, eta balio baxua du gainerako kasuekin alderatuz. Grafikoki ulertzeko, p(x, t)-ren maldari erreparatuko diogu: maldak uhinaren abiadura (1/v) zein den adierazten du eta, (a) grafikoan, momentuaren ziurgabetasuna txikia denez, malda ongi zehaztuta ageri da (inoiz ez dago guztiz zehaztua, Heisenberg-en ziurgabetasun printzipioa dela eta). Hala ere, denborarekin p(x, t) nola zabaltzen den ikus daiteke. Aldiz, (b) grafikoari erreparatzen badiogu, p(x, t) denborarekin nabarmen zabaltzen dela ikus dezakegu. Sakabanaketa hori σ2 k-ren balioarekin lotuta dago. Kasu honetan (a) grafikoan baino 10 aldiz handiagoa da; momentuaren ziurgabetasuna 10 aldiz handiagoa da hortaz. Horren eraginez, partikulak izan dezakeen abiadura tartea handiagoa da (malda posible bakoitzak abiadura bat adierazten du). (c) grafikoan dauzkagun baldintzak (b)-n dauzkagunaren berdinak dira, aldatzen dena partikularen hasierako posizioa da, kasu honetan x = −100-etik hasten baita. Potentzial-langaraino egin beharreko distantzia laburragoa da eta, beraz, x = 0-ra iristen denean duen sakabanatzea txikiagoa izango da. Oso nabarmena izan ez arren, uhin erasotzailearen eta islatuaren arteko interferentziak ikus daitezke, uhin-funtzioaren gainezarpenaren ondorioz gertatzen direnak: momentuaren ziurgabetasuna dela eta, partikula abiadura ezberdinekin irits daiteke potentziallangara eta, beraz, aldiune ezberdinetan has daiteke islatzen, oraindik erasotzen ari den uhinarekin gainezarriz. (d) grafikoan partikularen hasierako abiadura oso txikia da; energia baxua du, beraz. E txikia izateagatik, partikulak langa zeharkatzeko duen probabilitatea txikia da, ikus daitekeen moduan, x > a zonaldean dagoen puntu kantitatea oso txikia da x < 0 zonaldearekin alderatuz. (c) kasuan gertatu den moduan, uhin erasotzailearen eta islatuaren arteko interferentzia ageri da, kasu honetan askoz nabarmenagoa, v < 0.3v0 baita. Abiadura txikia denez, aurreko kasuetan bereiz genezakeen ibilbide klasikoa lausotuta ageri da (d)-n, eta uhin-funtzioaren sakabanatzea oso nabarmena da. 3.7 irudiko grafikoak Monte Carlo bidezko integrazioaren bitartez kalkulatutako uhin-funtzioarekin egin dira. Ondorio kualitatiboak ateratzeko balio izan diguten 23 t=65 t=80 t=95 t=110 t=65 t=80 t=95 t=110 Irudia 3.9: 4σ2 k = 10−2, v = 0.85v0, l = 100. Urdinez Monte Carlo bidezko integrazioarekin kalkulatutakoak. Laranjaz trapezioaren erregela bidez kalkulatutakoak. Espero genuen bezala, kasu honetan uhinak probabilitate handiagoa du transmititzeko islatzeko baino, hori garbi ikusten da Trapezioaren erregelaren metodoaren kasuan. Aurreko grafikoetan ere izan ditugun interferentziak ikus daitezke, justu uhina potentzial-langara iristen denean hasten direnak. Integrala ebazteko erabili dugun metodo bakoitzarekin lortutako emaitzei erreparatuz gero, argi ikusten da emaitza biak baliokideak direla, aurreko kasuan lortu dugun moduan. Hala ere, zehatzagoa da trapezioaren erregela erabiliz egin dugun integrala (laranjaz), espero genuen bezala. Monte Carlo bidezko integrazioa erabiliz ebatzi dugun funtzioak (urdinez) ausazkotasun handiagoa dauka, eta lortutako puntuak ez dira zehazki lerro berean erortzen. Esaterako, t = 110 aldiuneari erreparatzen badiogu, ikus dezakegu x < 0 zonaldean puntuek errore handiagoa dutela benetako funtzioarekiko, eta lerro lodiagoa osatzen dutela. Baina era egokian ematen ditu aldiune bakoitzeko probabilitateak. Orokorrean, Monte Carlo metodoak irudi bidezko errepresentazioa egiteko modu egoki eta efizientea eskaintzen digu, p(x) PDF batek deskribatzen duen sistema edo prozesu baten kasurako. Modu aproposa da, guk aztertu dugun moduan, sistema kuantiko bati dagokion uhin-funtzioa edo probabilitatearen dentsitate-funtzioaren ideia kualitatibo bat lortzeko. 25 distantzia handiagoko elkarrekintzak arbuiatzen ari gara ondoz ondokoen alboan. Azkenik, lehen esan bezala, sk, sl = ±1 izango dira. Hamiltondarrari erreparatuz, ikus daiteke energiak bi ekarpen dituela: batetik, ondoz ondoko spinen elkarrekintzari dagokiona; eta bestetik, sistema kanpoeremu baten eraginpean egotearen ondorioz sistemak duen magnetizazioari dagokiona. Lehenengo terminoak energiari egindako ekarpena J parametroaren araberakoa izango da. J akoplamendu-konstantea izanik, erlazio zuzena du sistemaren energiak ondoz ondoko bi spinen lerrakuntzarengan duen eraginarekin. J > 0 denean, energetikoki faboragarriena (energia baxuena izango duena) spinen lerrakuntza paraleloa izango da, eta beraz, ferromagnetismoa azalduko da T < TC den bitartean. J < 0 denean, aldiz, energetikoki faboragarriena lerrakuntza antiparaleloa izango da, zeinak antiferromagnetismoa agertzea eragingo duen T < TN den bitartean. J = 0 den kasuetan, ez da elkarrekintzarik egongo spinen artean. (a) Kristal ferromagnetikoa. (b) Kristal antiferromagnetikoa. Irudia 3.10: Spinen lerrakuntzaren irudi eskematikoa, 2D-ko kristal baten kasuan. Garrantzitsua da azpimarratzea Hamiltondarreko J parametroa konstantetzat hartzea hurbilketa bat baino ez dela. J bi spinen arteko elkarrekintza adierazten duen parametroa da, baina, esan bezala, spinen maila atomikoko fenomeno kuantikoak adierazten ditu, elektroien uhin-funtzioaren gainezarpenarekin lotutakoak, kalkulatzeko oso zailak direnak. Bestalde, ohartu behar gara spinen norabidea berez z ardatzekoa dela, baina y ardatzean irudikatu ditugu grafikoki errazago ikusteko. Ising eredua aztertzen hasteko, lehenik gure sistema deskribatuko duen PDFa aurkitu behar dugu. PDF hori fisika estatistikoan tenperatura jakin bateko batez besteko energia, ⟨E⟩, edota magnetizazioa, ⟨M⟩, kalkulatzeko erabili behar dugun probabilitate-funtzioa da. Multzo kanonikoan zentratuko gara, zeinetan tenperatura aldagai intentsiboa den, eta energia eta magnetizazioa, aldiz, aldagai estentsiboak, itxarotako balio moduan hartzen direnak. Izan ere, energiak eta magnetizazioak tenperaturaren balio bakoitzerako hartzen dituzten balioak aztertu nahi ditugu. Multzo kanonikoan, sistema i mikroegoeran egoteko probabilitatea, gure sistemaren PDFa izango dena, Boltzmann-en banaketak zehazten du: Pi(β) = e−βEi Z (3.31) 28 3.3.1 Soluzio analitikoa Ising eredua sistemak magnetikoak ebazteko erabiltzen den metodorik sinpleena da. Hala ere, ereduaren 1D kasuko soluzio analitikoa 1924an lortu bazen ere, 2Dko soluzioa ez zen 1944 urtera arte aurkitu. Lars Onsager izan zen ereduaren deskripzio analitikoa lortu zuena. Hiru dimentsioko kasurako ez da oraindik soluzio analitikorik aurkitu. Soluzioaren ondorioztapenean asko sakonduko ez dugun arren, baliagarria da haren nondik norakoak gainetik aztertzea, batez ere aurrerago lortuko ditugun emaitza numerikoekin alderatu ahal izateko. Hauxe da magnetizazioarentzako lortutako adierazpena [11]: M = ( 3.3.2 Inplementazioa Kontzeptu horiek nahikoa dira Ising ereduaren inplementazioarekin hasteko. Guk 2D-ko Ising-en eredua aztertuko dugu. Beraz, N = n × n spinez osatutako sarea izango da aztertu beharko dugun sistema, n × n tamainako matrize batekin irudikatuko duguna. Helburua tenperatura ezberdinetarako sistema magnetiko horren zenbait kantitate termodinamiko konputatzea izango da eta, horretarako, Metropolis algoritmoa erabiliko dugu, zeinetan Pi trantsizio-probabilitate moduan hartuko dugun. Eredu honetan, sistemaren errepresentazio egokia egin ahal izateko, N → ∞ izan beharko genuke, sarearen mugaldean gertatzen diren fenomenoak arbuiatu ahal izateko. Baina hori konputazionalki oso garestia da. Matrizearen tamaina handitu gabe, emaitzen zehaztasuna handitzeko metodo bat mugalde baldintza periodikoak kontsideratzea da. Horiek aplikatu ditugu lan honetan. Metropolis algoritmoaren bitartez, tenperaturaren balio bakoitzerako energia minimodun egoera lortu nahi dugu, iterazio bakoitzean aurreko egoerak baino energia baxuagoa duen egoera berri bat lortuz. Iterazio bakoitza ibiltari aske baten pauso bat izango da, eta tenperatura bakoitzeko L ibilbide edo ziklo egingo ditu ibiltariak. Algoritmoa aplikatzen hasteko, hasierako egoera bat finkatu behar dugu, zeinari iterazio bakoitzean aldaketak egiten joango garen (orain aztertuko ditugu). Hasierako egoera hori ausaz aukeratutako konfigurazio bat izango da, hau da, ausazko aldagai bat erabiliko dugu sareko spin bakoitzak s = +1 edo s = −1 balioa hartzen duen erabakitzeko. Egoera horrek E0 energia izango du, (3.38) adierazpenarekin kalkulatuko duguna. Egin dugun saiakeretako batean honelako konfigurazioa lortu dugu, n = 5 spinen kasurako: Irudia 3.11: Metropolisen ibilaldietako baten spinen hasierako egoera, ausaz hartua. Egoera horretatik abiatuta, 2.5.1 atalean ikusitako pausoak jarraituko ditugu [3]: 1. Iterazio bakoitzean, ausaz aukeratuko dugun spin bati bira emango diogu, s → s′ egoera berri bat sortuz. Egoera berriaren energia Eb izango da. Baina energia horren balioa kalkulatzeko (3.38) adierazpena erabili ordez, beste metodo bat erabiliko dugu; izan ere, spin guztien batura behin eta berriz kalkulatzea ez da batere efizientea. Horren ordez, konfigurazio berria finkatu 31 ostean, ∆E kalkulatuko dugu, eta Eb = E0 + ∆E izango da. 2D-n, ∆E-k bost balio baino ezin ditu hartu, bost konfigurazio ezberdin baino ez baitaude ausaz aukeratutako spina eta haren ondoz ondoko lau spinak kontuan hartuta (baliokideak dira spin guztiak gorantz dituen egoera eta denak beherantz dituena): =⇒ (a) ∆E = 8J =⇒ (b) ∆E = 4J =⇒ (c) ∆E = 0 =⇒ (d) ∆E = −4J =⇒ (e) ∆E = −8J Irudia 3.12: ∆E-k har ditzakeen balio posibleak, eta bakoitzaren konfigurazioa. Era horretan, egoera berriaren energia kalkulatzeko biratu dugun spinaren eta haren ondoz ondoko lau spinen orientazioak baino ez ditugu kontuan izan behar, sareko spin guztien orientazioa aztertu beharrik gabe. 2. Egoera berria onartuko dugun ala ez jakiteko, jatorrizko egoeraren probabilitatea eta egoera berriaren probabilitatea alderatu behar ditugu. Horretarako, q aldagai bat definituko dugu, non q = Pb/P0 den: q ≥ 1 bada, egoera berria onartu egingo dugu. Ohartu, (3.31) adierazpenak erakusten duen moduan, probabilitatea Z partizio-funtzioaren menpe dagoela, eta hori kalkulatzea oso garestia dela guretzat. Baina, 2.5.1 atalean ikusi dugun moduan, q bi probabilitateen ratioa baino ez da, eta ez dugu Z kalkulatzeko beharrik izango. Honela geratzen zaigu q: q = Pb P0 = e−βEb e−βE0 = e−β(Eb−E0) = e−β∆E Beraz, ∆E ≤ 0 bada q ≥ 1 izango da, eta egoera berria onartu egingo dugu. Horrek esan nahi du energia gutxitu egin dela, eta energia minimoko egoeratik gertuago gaudela. 3. Aldiz, ∆E > 0 bada, q aldagaia momentuan definituko dugun r ∈ [0, 1) ausazko zenbakiarekin alderatuko dugu. q ≤ r bada, egoera berria onartu egingo dugu; bestela, jatorrizko egoeran geratuko gara. 32 Ohartu behar gara, pauso bakoitzean q kalkulatzeko esponentzial hori ebaluatzea ere ez dela batere efizientea. Horregatik, jakinda ∆E-k bost balio soilik har ditzakeela, Metropolis algoritmoarekin hasi aurretik q-k izan ditzakeen balio posibleekin bektore bat osatuko dugu. Era horretan, egoera bakoitzean daukagun konfigurazioaren arabera, bektoreko zein balio hartu behar dugun baino ez dugu begiratu beharko, esponentziala ebaluatu ordez. 4. Egoera berria finkatu dugunez, kalkulatu nahi ditugun aldagai termodinamikoen batezbestekoak eguneratu behar ditugu. Energiaren kasurako, jatorrizko balioari ∆E gehitu behar diogu. Magnetizazioa, aldiz, honela aldatuko da: Mb = M0 + s′ − s. 5. Matrize osoa zeharkatzen amaitu dugunean, hau da, 1.etik 4.rako pausoak n × n aldiz egin ostean, Monte Carlo ziklo bat egin dugula esango dugu. L ziklo egingo ditugu guztira, tenperatura bakoitzeko. Ziklo bakoitza neurketa baten moduan uler daiteke eta, beraz, aldagai termodinamikoen azken balioa neurketa horien batez bestekoa eginez lortuko dugu. 3.3.3 Emaitzak Egin ditugun simulazioetan, n = 5, n = 10, n = 40, n = 80 eta n = 100 tamainako sareak kontsideratu ditugu. Egoera egonkortzeko, 1 × 104 ziklo egin ditugu tenperatura bakoitzeko, batezbestekoak eguneratzen hasi aurretik, eta L = 5 × 105 Monte Carlo ziklo batezbestekoak lortzeko. J = 1 eta kB = 1 balioak erabili ditugu. Lortu ditugun energiaren eta magnetizazioaren balioak eta batezbestekoak tenperatura bakoitzeko bero-ahalmena, CV , eta suszeptibilitatea, χM, kalkulatzeko erabili ditugu [12]. Hauek izan dira aldagai bakoitzerako lortu ditugun emaitzak: 1.6 1.8 2 2.2 2.4 2.6 2.8 3 −2.5 −2 −1.5 −1 −0.5 0 kBT ⟨E⟩/J 5 × 5 10 × 10 40 × 40 80 × 80 100 × 100 Irudia 3.13: Spin bakoitzeko batez besteko energia, ⟨E⟩, T-ren menpe. 33 da. χM-ren kasuan antzerako zerbait gertatzen da. (3.47) adierazpenak esaten digu χM berretura-funtzio gisa idatzita dibergentzia bat izango duela, d = −7/4 izanik. Funtzioak forma zorrotzagoa hartuko du n handitu ahala. Orokorrean, ondoriozta dezakegu n-ren balio handietarako lortutako emaitzak bat datozela soluzio teorikoak emandako adierazpenarekin, TC puntutik gertu ez gauden bitartean. Tenperatura kritikoaren inguruan, ostera, lortutako emaitzak ez dira hain zehatzak; funtzioak eduki beharko lukeen formaren ideia bat lortu dugu, baina emaitza kuantitatiboak behar ditugun kasuetan ez zaizkigu hain baliagarriak egingo. Metropolis algoritmoa, beraz, ez da hain efizientea zonalde horretan aplikatzeko. n txikietarako lortutako emaitzak ez dira baliagarriak, kasu horretan mugalde baldintza periodikoak aplikatzea ez baita nahikoa N −→ ∞-ren hurbilketa ona egiteko. Grafikoetatik ondorioztatu ahal izan dugun bezala, material ferromagnetikoak fase ezberdinetan egongo dira T-ren arabera: fase ferromagnetikoa T < TC denean, eta paramagnetikoa T > TC denean. T = TC-n gertatuko da fase-trantsizioa. Fase horietako bakoitzean gure sistemako spinek izango duten egoera aztertu nahi dugu. Horretarako, tenperatura bakoitzean egoera egonkor bat lortzeko haina ziklo egin ditugu, N = 1 × 104. Konfigurazio horietako bakoitzean sareko spinek duten noranzkoa irudikatu dugu, urdinez s = +1 eta beltzez s = −1. Hauek izan dira lortu ditugun konfigurazioak: (a) T = 1.0 (b) T = Tc ≈ 2.2692 (c) T = 5.0 Irudia 3.17: 500 × 500 spineko sarearen konfigurazioak, T ezberdinetarako. Espero genuen bezala, T < TC kasuan (3.17a grafikoa), spin guztiak paraleloki lerrokatuta daude, sistemak jasaten duen bat-bateko magnetizazioa dela eta: sistema fase ferromagnetikoan dago. Probabilitate bera dago spin guztiek s = +1 edo s = −1 balioa hartzeko eta, kasu honetan, balio positiboa hartu dute. Konfigurazio hori kasu idealari dagokiola azpimarratu beharra dago, sistema erreal batean T = 0-rekin lortuko genukeenari; izan ere, fluktuazio termikoak direla eta, ez genuke inoiz lortuko spin guzti-guztiak lerrokatuta egotea. T > TC kasuan, aldiz, fase paramagnetikora pasa da sistema (3.17c). Batez besteko magnetizazioa nulua da, ez baita spinen lerrakuntzarekin lotutako ordenarik ageri sisteman. T = TC- n fase-trantsizioa gertatzen ari da. (3.17b) grafikoan, noranzko bera duten spinek domeinuak osatzen dituzte [14], baina domeinu horien tamaina txikiagoa da 3.17a grafikoan baino, zeinetan domeinuak sistema guztia hartzen duen. Tenperatura igo ahala, spinen arteko ordenaren irismena txikitzen joan da, domeinuen tamaina gero eta txikiagoa izanik, desagertu arte; eta T > TC-n ordenarik gabeko fasera iristen da sistema. 36 4. kapitulua: Ondorioak Gradu amaierako lan honetan Monte Carlo metodoen sarrera bat egin da, eta horiek fisikaren arloan dituzten aplikazioetako batzuk aztertu dira: ekuazio diferentzialen ebazpena, sistema probabilistikoen irudikapena, eta sistema magnetikoen fase-trantsizioen azterketa (Ising eredua). Hasteko, Poissonen ekuazioaren problema ebatzi dugu, 2D-ko sarean zehar hedatzen den ibiltari aske sinplearen metodoa erabiliz. Monte Carlo ziklo kopuru ezberdinetarako emaitzak lortu ditugu, eta ikusi dugu ziklo kopurua handia denean lortzen den emaitza diferentzia finituekin lortu dugunaren oso parekoa dela. Adibide konkretu horretan, Monte Carlo metodoak behar izan duen konputazio-denbora handiagoa izan da diferentzia finituenak behar izan duena baino; baina aipatu dugun moduan, dimentsio kopurua handitu ahala ohiko metodo numerikoak baino askoz efizienteagoa izatera iristen da. Horrez gain, metodo hau oso erabilgarria izango zaigu Φ(x, y)-ren balioa puntu jakin batzuetan soilik kalkulatu nahi dugunean, puntu horretako Φ(x, y)-ren balioa lortzeko ez baitugu beharrik izango gainontzeko puntuetan duen balioa kalkulatzeko. Oso interesgarria da metodo probabilistiko baten bitartez problema determinista baten soluzio egokia lortu daitekeela ikustea. Aztertu dugun bigarren problema uhin-funtzioaren irudikapena izan da. Ikusi dugun moduan, oso metodo sinplea eta baliagarria da uhin-funtzioak izan dezakeen itxura era bisualago batean ulertzeko. Guk potentzial-langa baten kasuan aplikatu dugun arren, edozein sistema kuantiko irudikatzeko erabil daiteke: hidrogenoatomoaren orbitalak, Stark eta Zeeman efektuak, etab. [8]. Problema honetan, uhin-funtzioaren adierazpena integral baten bidez kalkulatu behar izan dugu, eta aukera hori erabili dugu Monte Carlo bidezko integrazio metodoa ohiko integrazio metodoetako batekin alderatzeko: Trapezioaren erregelarekin. Azken metodo hau zehatzagoa izan den arren, MC metodoarekin lortutako emaitzak ere bat etorri dira fisikoki espero genuenarekin, eta tunel-efektuaren azterketa egokia egitea ahalbidetu digu. Gainera, 2.4 atalean esan dugun moduan, metodo hau askoz aproposagoa da dimentsio kopuru handia duten integralak ebazteko. Dimentsio kopurua handitu ahala, Trapezioaren erregelarekin izango dugun arazoa diferentzia finituetako metodoen kasuan izango genukeenaren berbera da. Trapezioaren erregela konposatuaren kasuan, integralean egindako errorea erabilitako pausuaren proportzionala da, ε = kh2, non k funtzioaren bigarren deribatuaren proportzionala den konstante bat den [9]. Konputazio-denbora, Tkonp, puntu kopuruaren proportzionala da, eta balioan ε ordezkatuz gero, adierazpen hau lortuko dugu N dimentsioko integral baterako: Tkonp ∝ Npuntu ∝ Amaitzeko, Ising ereduaren azterketa egin dugu, zeinak sistema magnetikoen fase-trantsizioak aztertzeko metodo sinplea eskaini digun. Lortu ditugun emaitzek sistemak fase-trantsizio bat jasaten duela adierazten dute. 3.14 grafikoan ikusten denez, T > TC denean magnetizazioa nulua izatera pasatzen da, malda infinituz, teorikoki; hortik ondoriozta daiteke magnetizazioa ordena-parametro bezala uler daitekeela. Oro har, lortu ditugun grafikoak bat datoz soluzio analitikoak aurresandakoarekin. Zenbait puntutan, gure emaitzek duten errorea nabarmenagoa da, 3.16 grafikoan, esaterako; baina hori metodoaren ausazkotasunaren ondorioetako bat da. Bestalde, 3.17 irudian, atalaren hasieran azaldu ditugun domeinuak oso argi erakustea lortu dugu. Egindako azterketa kanpo-eremu nuluko izan da, material ferromagnetikoetako spinen lerrakuntza aztertu nahi baikenuen, B = 0 kasuan ere gertatzen dena. Interesgarria litzateke kanpo-eremu ez nulu batek sisteman izango lukeen eragina aztertzea. Hala ere, aurresan dezakegu eremuaren eraginak spinen lerrakuntza areagotuko lukeela; era horretan, TC tenperaturatik gora ere, elkarrekiko lerrokatuta egoten jarraituko lukete, agitazio termikoaren eragina handiegia den tenperaturara iritsi arte; hortik aurrera fase paramagnetikoan sartuko litzateke. Lanaren hasieran ezarri ditugun helburuak bete ditugula esan genezake; izan ere, aztertu ditugun hiru problemak Monte Carlo metodoen bitartez ebazteaz gain, lortutako emaitzak beste metodo numeriko eta analitiko batzuekin alderatu ditugu, lortutako emaitzen baliagarritasuna frogatzea ahalbidetu digutenak. Oro har, lortutako emaitzak bat etorri dira beste metodoek aurresaten zituzten balioekin, bai eta fisikoki espero genuenarekin ere; beti ere, kontuan hartuz metodo probabilistiko bat erabiltzen ari garela, eta horrek dakarren errorea, kasuaren arabera, kontuan hartu beharrekoa izango dela. Hala ere, beti daude moduak emaitzak hobetzeko; edo hobetzeko ez bada ere, metodo efizienteagoak inplementatzeko. Oro har, guk inplementatu ditugun metodoak oso orokorrak izan dira, Monte Carlo metodoaren funtsa ulertzen lagundu digutenak, azken finean hori baitzen lanaren helburua. Hala ere, hobekuntzak egin daitezke inplementatutako metodoetan, metodo orokorrak problema bakoitzaren ezaugarrietara gehiago egokituz. Ising ereduan, adibidez, tenperaturaren balio bakoitzerako egin diren Monte Carlo zikloak hasieratik finkatu ordez, egoera egonkorrera batez bestean zenbatgarren zikloan iristen den aztertu genezakeen, eta beharrezkoak ziren zikloak baino ez egin, konputazio-denbora murrizteko. Poissonen ekuazioa ebaztean, esaterako, efizienteagoak izan daitezkeen ibiltari asken aldaera ezberdinak frogatzea interesgarria litzateke (floating random walk, adibidez), guk lortutako balioekin eta konputazio-denborarekin alderatzeko. Horrez gain, lana osatzeko asmoz, Monte Carlo metodoak dituen beste zenbait aplikazio aztertu daitezke: fisika kuantikoa, adimen artifiziala, soziologia, finantzak... 38
science
addi-bc7a77816868
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/54355
Monte Carlo metodoak eta horien aplikazioak fisikan
Fariñas Argoitia, Maitane
2021-12-03
Eranskinak Eranskin honetan zerrendatu dira gradu amaierako lanean zehar emaitzak lortzeko erabili diren programak, Fortran programazio-lengoaian idatzita daudenak. Ataletako bakoitzean erabili diren programak zerrendatu dira: 3.1 Poissonen ekuazioa - kodea Alde batetik, Poissonen ekuazioaren soluzioa Monte Carlo metodoaren bitartez kalkulatzen duen programa izango dugu. Fitxategi honetan dago soluzio kalkulatzen duen programa: poisson MC.f90 Bestalde, ekuazioaren soluzioa diferentzia finituen bitartez kalkulatzeko programa bat ere egin dugu, fitxategi honetan aurki daiteke: poisson erlaxazioa.f90 Amaitzeko, mugalde baldintzak eta g(x, y) funtzioa agertzen diren moduluaren fitxategia: funtzioak.f90 3.2 Uhin-funtzioaren irudikapena - kodea Fitxategi honetan daude programa nagusia, eta horrek erabiltzen dituen funtzioak eta subrutinak biltzen dituen modulua: potentzial langa.f90 3.3 Ising eredua - kodea Aldagai termodinamikoei dagozkien grafikoak lortzeko eta tenperatura ezberdinetarako sistemak dituen konfigurazioa kalkulatzeko erabili dugun programa fitxategi honetan agertzen da: ising.f90 Oharra: Programak konpilatzeko gfortran konpilatzailea erabili da.
science
addi-4c12b8e7cdd3
addi
cc-by 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/54364
Portaera sozialaren eragina epidemien hedapenean: simulazio epidemiologikoak burutzeko programaren diseinu eta inplementazioa
Otamendi Loibide, Unai
2021-12-03
Sarrera 2019 urtearen amaieran lehen COVID-19 kasuak detektatu zirenetik, gaixotasun kasuak era exponentzialean hazi ziren [1, 2]. Urte baten buruan, 2020 urte amaierarako, 80 milioi kasu eta 1.78 milioi hildako eragin zituen pandemiak mundu osoan zehar, kasu aktiboak 20 milioi baino gehiago izanik [3]. Pandemiaren hedapen abiadura moteltzeko neurri ez-farmazeutikoak funtsezkoak izan dira, distantziamendu soziala edo konfinamendu neurriak esaterako [4]. Hala ere, neurri hauek ezartzeko orduan ez da adostasunik izan, ondorioz, ezarritako neurri asko herrialdearen arabera ezberdinak izan dira [5]. Espainiako estatuan ere, autonomia erkidego bakoitzak irizpide ezberdinak izan ditu mugikortasun eta ordutegi neurriak zehazteko. Irizpideen arteko ezberdintasun honek baditu hainbat arrazoi, portaera soziala geografikoki aldatzea esaterako. Hala ere, kausa nagusietako bat gaur egun erabiltzen diren eredu epidemiologikotan datza, hauek ez baitituzte gizarte portaeraren eta neurri ezfarmazeutikoen eragina era zuzenean aztertzeko aukera ematen. Eredu epidemiologiko gehienek homogeneotasun baldintza onartzen duten ekuazio diferentzial sistemetan edota ad hoc ezarritako kontaktu ereduetan oinarritzen dira [6]. Eredu hauek gaixotasunen hedapena eskala handian aurresan ditzaketen arren, gizarte dinamika edo honengan eragiten dituzten neurrien eragina epidemiaren hedapenean aurresatea ez da berehalakoa. Ekuazio diferentzialetan oinarritutako metodo gehienak Kermack-McKendrick ereduan oinarritzen dira. Ekuazio diferentzial sistema hauek gaixotasun, baldintza geografiko edota portaera soziologiko ezberdinetara moldatzeko parametro edo funtzio ezberdinak doitzen dira, heriotza, suspertze eta kontaktu ratioak esaterako [7]. Azken hau, kontaktu ratioa, denbora unitateko ematen diren kontaktuei dagokio, eta zuzenean erlazionaturik dago kutsatze kopuru eta gaixotasunaren hedapen abiadurarekin. Konfinamendu, ordutegi murrizketa edo mugen itxieren helburua kontaktu kopurua, eta ondorioz, kontaktu ratioa murriztea da. Hala ere, neurriek kontaktu ratioan eragingo duten aldaketa zehatza aurresatea zaila da. Hau dela eta ekuazio diferentzial sistemen doikuntza neurrien eragina pairatu eta behatu ostean egin izan ohi da. 1 Sarrera Lan honek epidemiak eskala txikiagoan aztertzeko gai den metodo bat garatzea izango du helburu, neurri ez-farmazeutikoen eta portaera sozialaren eragina era sakonago batean aztertuz. Java programazio-lengoaian oinarrituz, gaixotasunen hedapenerako oinarrizkoak izango diren pertsona, toki eta gaixotasunei dagozkien klaseak eraikiko dira. Oinarrizko klase hauek erabiliz biztanleriaren lagin esanguratsu bat eraikiko da, herri bat. Herri hau eraikitzeko O˜nati herriko datuak hartuko dira eredu gisa. Pertsona klasean oinarrituz eta datu demografikoak irizpide izanik biztanleria eraikiko da, eta herri mailako enplegu datuak erabiliz herria toki sinpleagoetan deskonposatuko da, etxe, eskola, enpresa edota tabernetan esaterako. Espainian eta Euskal Autonomia Erkidegoan eginiko ikerketa eta inkesta soziologikoetan oinarrituz, portaera klase bat eraikiko da, pertsona bakoitzak aldiune bakoitzean toki ezberdinetan egoteko probabilitatea zehaztuko duena. Portaera klasean COVID-19 gaixotasunaren hedapena moteltzeko ezarritako neurriak inplementatuko dira, konfinamendu, bilkuretako pertsona kopuru maximoaren murrizte eta tabernen itxiera besteak beste. Programaren baliagarritasuna aztertzeko, COVID-19 gaixotasuna emulatzen saiatuko da, egun ezagutzen diren datuetan oinarrituz. COVID-19 gaixotasunaren hedapenaren aurka hartu ziren neurriak era kronologikoan errepikatuz, 2020ko maiatzetik aurrera emandako normaltasunerako itzulia simulatuko da. Azkenik, konfinamendu eta gaixotasunaren detekzio testak garatuz aztarnari sistema bat ezarriko da. Programa ebaluatzeko, lorturiko emaitzak O˜natin COVID-19ak izandako eboluzioarekin alderatuko dira. Metodo honen garapenaren helburu nagusia portaera sozialak eta neurri ez farmazeutikoek epidemien hedapenean duten eragina simulatu eta aztertzen lagunduko duen tresna eraikitzea da, herri, auzo, fakultate edo lantokiak bezalako eremuetan segurtasun eta prebentzio neurri efektiboagoak diseinatzen lagundu dezakeen tresna eraikitzea izanik xede. 2 1. Kapitulua Oinarri teorikoak Garatu nahi den metodoak gizabanakoen arteko transmisioan oinarrituko denez, lehen pausoa gaixotasunaren transmisio probabilitatea definitzea izango da. Programa transmisio metodo ezberdinak inplementatzeko gai izan dadin, patogenoen transmisio metodoak aztertu eta hauek deskribatzen dituen eredu matematiko bat garatuko da. Programak gaixotasun ezberdinak simulatu dezan, transmisio metodoa parametro generikoak erabiliz adieraziko da, ondoren, gaixotasunen eragile diren patogenoen transmisio metodoaren arabera, parametro hauei balio egokiak esleituko zaizkie. Portaera sozialak transmisio probabilitatean duen eragina era egokian simulatzeko, ezinbestekoa izango da ekuazioetan pertsonen arteko distantzia eta gaixoekiko esposizio denbora kontuan izatea. Hau dela eta, kutsatze probabilitatea kalkulatzeko lehen pausoa pertsona batek patogeno batekiko izan duen esposizioa kalkulatzea izango da. Amaitzeko, jasaniko esposizioaren arabera kutsatze probabilitatea kalkulatuko da. 1.1 Transmisio metodo nagusiak Patogenoak era ezberdinetan hedatu daitezke. Transmisioa pertsona batetik bestera zuzenean ematen denean bi transmisio mota sailkatu ohi dira. Bide zuzenenak kontaktu bidezko eta Fl¨ugge tanten bidezko transmisioak dira. Bide ez-zuzenakoak berriz, aireko partikulen bidez, zeharkako kontaktuz, hau da, patogenoak dituzten objektuak (fomiteak) ukituz eta bide fekal-oralez ematen diren transmisioak dira. Amaitzeko zeharkako transmisio bideak ditugu, non patogenoa beste organismo baten bitartez transmititzen den. Azken hauek bitarteko ostalariak edo gaixotasun bektoreak izan daitezke, txakurrak amorruaren kasuan eta eltxoak malariaren kasuan esaterako. Garapen honetan, portaera sozialarekin erlazio estuenak dituzten transmisio metodoak aukeratuko dira, hau da, distantziamendu eta esposizio denbora bezalako faktoreekiko menpekotasun handiena dituztenak, Fl¨ugge tanten bidezko, aire partikulen bidezko, kontaktu zuzeneko eta zeharkako kontaktuko transmisioak hain zuzen. 3 Portaera sozialaren eragina epidemien hedapenean Unai Otamendi Loibide 1.1.3 Kontaktu zuzeneko transmisioa Gaixotasun asko zuzeneko kontaktu bidez transmititu daitezke, sexu-transmisiozko gaixotasunak (STG-ak) edo mononukleosia adibidez. Zuzeneko kontaktua simulatzeko rmin atari distantzia bat ezarriko da. Kutsatutako eta kutsatu gabeko bi pertsonen arteko distantzia rmin baino txikiagoa izanez gero, kontaktua eman dela suposatuko da. Beraz, rmin baino distantzia txikiagoetarako balio finko bat duen eta rmin baino distantzia handiagoetarako nulua den maila funtzio bat erabiliko da kontaktuarekin erlazionatutako patogeno dentsitatea irudikatzeko. ρK ∝ θ(rmin − r) (1.3) Non θ(rmin − r) adierazpena rmin balioan zentratutako Heaviside funtzioari dagokion. 1.1.4 Zeharkako kontaktu bidezko transmisioa Zeharkako kontaktu bidezko transmisioa fomite bitartez ematen da, hau da, patogenoz kutsatuta dauden objektuak ukituz. Objektu hauek mota askotakoak izan daitezke, ura, janaria, pareta edo mahaitako gainazalak edo maiz ukitzen diren inguruneko tresnak, ateetako heldulekuak adibidez. Patogeno dentsitatearen ekuazioan zeharkako kontaktuari dagokion osagaia gehitu ahal izateko, objektu hauek ingurunean homogeneoki banatuta daudela onartuko da. Fomiteak pertsona kutsatua dagoen ingurunearen azaleran (A) era homogeneoan banatuta badaude, patogeno dentsitatea konstantea eta ingurunearen azalerarekiko alderantziz proportzionala dela onartu daiteke: ρZK ∝ 1 A (1.4) 1.2 Patogeno dentsitate eta esposizioa Orain arte eginikoa hedapen mota bakoitzarentzat patogeno dentsitateen profilen portaera asintotiko hurbildua ondorioztatzea izan da. Hurrengo pausoa, adierazpen hauetatik abiatuz, hedapen mota hauek erabiliz transmititzen den edozein patogenori egokitu daitekeen adierazpen bat garatzea izango da. Adierazpen hauek linealki konbinatuz, pertsona kutsatu bati dagokion patogeno dentsitate profil orokor bat ondorengo ekuazioarekin adierazi daiteke: ρ = αFTρFT + αAPρAP + αKρK + αZKρZK (1.5) 5 Oinarri teorikoak Non α aldagai erreal positiboak hedapenaren modulazio parametroak diren. Hauek aldatuz ekuazioa edozein gaixotasunera doitu daiteke. Adibidez, simulatu nahi den gaixotasunaren transmisio bide nagusia kontaktu bidezkoa baldin bada, gainontzeko osagaiei dagozkien α parametroei balio nuluak ezarriz lortuko litzateke gaixotasuna sortzen duen patogenoaren dentsitate profila. Horretaz gain, patogenoen hedapena baldintza espezifikoetara doitzeko erabili daitezke. Esaterako, maskara eraman ezean Fl¨ugge tanten eta aireko partikulen bidez transmititutako patogeno kopurua bikoizten bada, programan maskara eraman ezean balio hauek bikoizten duen baldintza inplementatu daiteke. Modulatzaile hauek balio nulu edo positiboak har ditzakete. Kutsatu bakoitzari dagokion patogeno dentsitate profila definituta, hurrengo pausoa k pertsona kutsatuak t aldiunean rk[t] distantziara dagoen pertsona osasuntsu bati helaraziko dion patogeno kopurua (ϱk[t]) definitzea izango da. Bi pertsona aldiune batean toki berean egon ezin daitezkeenez, pertsonen arteko distantziari balio minimo bat ezarri behar zaio, honela (1.1) eta (1.2) ekuazioetako dibergentzien arazoa zuzenduz. Balio minimo hau (1.3) ekuazioan definitutako rmin kontaktu distantzia izango da hain zuzen. Adierazpena laburtzeko r = rk[t] sinplifikazioa eginez, helarazitako patogeno kopurua ondorengoa izango da: ϱk[t] =        αFT e−rmin/d0 rmin2 + αAP 1 rmin2 + αK + αZK 1 A r ≤ rmin αFT e−r/d0 r2 + αAP 1 r2 + αZK 1 A r > rmin (1.6) Ekuazioko parametroek ez dute zertan finkoak edo konstanteak izan behar. Hainbat gaixotasunentzat kutsagarritasuna gaixotasunaren etaparen araberakoa izan oi da [11]. Aireko partikulen eta Fl¨ugge tanten bidezko transmisioen kasuan, egurats baldintzak, hezetasun, tenperatura eta haizeak adibidez, edo maskara jantzita eramateak, patogenoen hedapenean eta hauen helmenean eragin dezake. Hau dela, αi hedapen modulatzaile eta d0 helmenaren itxarondako balioarentzat, adin, pertsona kutsatuen egoera eta inguruneko baldintzekiko menpekotasuna ezarriko da. Hurrengo pausua denboraren eragina inplementatzea izango da. (1.6) ekuazioan definitu dena k pertsona kutsatuak pertsona osasuntsuari t aldiunean helaraziko dion patogeno kopurua izan da. Hala ere, pertsona osasuntsuak t aldiunean ikusiko duen eta k pertsonatik datorkion patogeno kopurua (Pk[t]), ez da soilik aldiune horretan iritsitako patogeno kopurua izango, aurreko unean helarazitako patogenoen hondarra ere kontuan izan behar da. Pertsona kutsatua patogenoak era uniformean kanporatzen dituela eta hauek gorputzetik kanpo periodo bat biziraun dezaketela onartuko da. Erdibizitza τ izanik eta patogenoen heriotza Poissonen prozesua dela onartuz, ekuazioan e−t/τ faktorea gehitu beharko da. 6 Oinarri teorikoak Konpartimentu hauek erlazionatzen dituzten parametroak trantsizio ratioak dira, eta pertsona batek konpartimentu batetik bestera igarotzeko duen probabilitatea adierazten dute. Beste hainbat parametrotan oinarritzen dira, kutsatze ratioan esaterako. Era berean kutsatze ratioa gaixotasunaren kutsagarritasun eta kontaktu ratiotik ondorioztatzen da. Hala ere, balio hauek finkoak izan ohi dira, distantzia eta esposizio denbora kontuan hartzeko, aurreko atalean definitutako esposizio osoaren araberako kutsatze probabilitate bat definitu behar da. Pertsona batek jasandako esposizio osoa (1.9) ekuazioan definitu delarik, hurrengo pausoa lortutako adierazpenetik abiatuz pertsona batek izango duen kutsatze probabilitatea definitzea izango da. Patogeno dentsitate baxuentzat, kutsatze probabilitatea patogeno dentsitatearekiko proportzionala dela onartuko da, hau da, kontaktuan izandako patogeno kopurua bikoiztuz, patogeno hauetako bat gorputzera sartu eta pertsona infektatzeko probabilitatea bikoiztu egingo dela suposatuko da. Hala ere, esposizio kritiko (Qkr) batetik aurrera, probabilitateak balio maximo bat (Pmax) izan beharko du, hau da, balio kritikotik aurrera patogenoa gorputzera sartzen dela onartuko da. Joera hauek kontuan izanik, kutsatze probabilitatea honela definituko da: P = Pmax · arctan Q Qkr (1.10) 1.1. Irudia: Urdinez: Kontaktuan jarritako patogeno dentsitate eta kutsatze probabilitatearen arteko erlazioa. Berdez: P = Pmax · Q/Qkr erlazio lineala. Gorriz: Pmax Kutsatze probabilitate maximoa. Probabilitate maximoari eta patogeno dentsitate kritikoari dagozkien parametroek, (1.6) ekuazioko parametroek bezala, gaixotasunen araberakoak izateaz gain, ez dute zertan finkoak izan pertsona guztientzat. Probabilitateak osasun egoeraren arabera doituz, eredu konpartimentaletan oinarritutako ereduekin koherentea den eredu bat garatu daiteke. 8 Oinarri teorikoak 10 2. Kapitulua Programaren eraikuntza Behin gizabanakoetan oinarritzen den kutsatzearen eredu matematikoa garatuta, hurrengo pausoa programaren eraikuntzarekin hastea izango da. Simulazioentzako programa Java programazio-lengoaian eraikiko da. Atal honetan erabiliko diren klaseak eta hauen propietateak azalduko dira. Klaseak bi taldetan banatuko dira, klase generikoak eta klase espezifikoak. Programan dokumentazio sakonago bat eskaintzen den arren, programaren funtzionamendua hobeto ulertu ahal izateko kapitulu honetan klase nagusien funtsezko atributu eta metodoak azalduko dira. Lan honen helburua toki eta esparru ezberdinetara egokitu eta hauek simulatzeko gai den tresna bat eraikitzea denez, kapitulu honen lehen atalean unibertsalak izango diren eta edozein simulazioentzat balio dezaketen klaseak eraikiko dira, oinarrizko tresnak izango direnak. Klase hauek gaixotasunei, pertsonei edo tokiei dagozkien oinarrizko klaseak izango dira eta lehen atalean hauen atributu eta metodoetan sakonduko da. Kapituluaren bigarren atalean, lehen atalean azaldutako oinarrizko tresnak erabiliz, egitura konplexuagoak eraikiko dira, biztanleria eta tokiak. Klase hauek pertsona eta toki sinplez osatuta egongo dira eta array edo matrize erako datu egituretan antolatuko dira, eta pertsona eta toki partikularrak identifikatzeko id eta pointer gisa izendatuko diren indizeak erabiliko dira. O˜nati herriko datuetan oinarrituz, simulaziorako espezifikoak izango diren biztanleria, toki distribuzio eta portaera sozialari dagozkien klaseak eraikiko dira. 2.1 Klase generikoak Klase hauek programako oinarrizko elementuak izango dira, burutuko den O˜nati herriko simulazioaz gain, simulatu nahi den beste edozein toki edo esparru simulatzeko baliagarri izan daitezke. Oinarrizko klase hauek pertsona, toki eta gaixotasun klaseak izango dira. Klase hauetaz gain, pertsonen lista gisa balioko digun klase bat eraikiko da, toki bakoitzeko edo aztarnari sistemen listetako pertsonen jarraipen bat egitea ahalbidetuko duena. 11 Programaren eraikuntza 2.1.2 Peoplelist klasea Gizabanakoetan oinarritutako simulazioak egiteko gai den programa eraiki nahi denez, pertsona eta toki kopurua handitu ahala kostu konputazionala haztea espero daiteke. Hala ere, toki batean dagoen jende kopurua lortu nahi den bakoitzean simulazioko pertsona guztien currentplace atributua banan banan aztertu behar bada, eta toki guztientzat ekorketa bera egin behar bada, programak praktikotasuna galduko du simulaturiko eremua handitu ahala. Arazo hau konpontzeko, pertsonen lista gisa balioko duen klase bat eraikiko da. Lista hauek toki bakoitzeko pertsonak era praktiko baten eskuragarri izateaz gain, gaixotasunaren aztarnatze sistemak inplementatzeko lagungarriak izan daitezke. Atributuak Peoplelist klasearen atributuak azaltzen hasi aurretik, Population klasean pertsonak nola antolatuta egongo diren azaldu behar da. Tokiekin egingo den bezala, pertsona kopuru handiak errazago maneiatzeko pertsonak array edo matrize motako datu egituretan antolatuko dira. Datu egitura hauen arabera, pertsona bat identifikatzeko balio edo balio sorta bat beharko da. Array edo lista erako egituren kasuan balio bakarra beharko da, pertsonak zerrendan duen posizioa adierazten duena. Matrize erako egituretan berriz bi balio beharko dira, errenkada eta zutabea adierazten dutenak. Datu egitura konplexuagoak erabili nahi badira, balio gehiago beharko dira. Pertsona bat identifikatzeko beharko den balio kopurua idsize izango da. Pertsona bat identifikatzeko balioak idsize tamainako array-etan sartuko dira. Array hauek pertsonen id edo identifikatzaileak izango dira. Peoplelist klaseak bi atributu izango ditu, idsize eta pertsonen identifikatzaileen zerrenda izango den people array-a. 2.3. Taula: Pertsonen lista klaseari dagokion oinarrizko atributuen taula. Atributua Datu mota Balio posibleak Azalpena idsize int2 1 ≤ idsize Pertsona baten identifikatzaileak izango dituen balio kopurua; Population klasean pertsonen egiturak izango dituen dimentsio kopurua. people int[ ][idsize]2 ( - ) Pertsonen identifikatzailez osatutako array-a. Identifikatzaile kopurua ez da finkoa, pertsonak atera edo gehitzean aldatzen da. 2Population klasean pertsonak matrize erako datu egituratan antolatzen direnez, edozein pertsona int[idsize] motako id-arekin zehaztu daiteke, pertsonak pertsona-matrizetan duen posizioa adieraziz. 14 Portaera sozialaren eragina epidemien hedapenean Unai Otamendi Loibide Metodoak Peoplelist klasean pertsonekin eragiketak egin ahal ditzaketen oinarrizko metodoak definituko dira, pertsonak gehitzea eta kentzea esaterako. 2.4. Taula: Pertsonen lista klaseari dagokion oinarrizko metodoen taula. Metodoa Argumentuak (Datu mota) Itzulitako balioa Azalpena addperson() id (int[idsize]) ( - ) People atributoan gehitu nahi den pertsonaren identifikatzailea eransten du. removeperson() id (int[idsize]) ( - ) People atribututik kendu nahi den pertsonaren identifikatzailea ezabatzen du. emptylist() ( - ) ( - ) People atribututik pertsona guztien identifikatzaileak ezabatzen ditu. isrelevant() ( - ) boolean Toki bat simulaziorako esanguragarria izango den edo ez adierazten du. Toki bat esanguragarria izan dadin, peoplelist-ean gutxienez pertsona osasuntsu batek egon beharko du, eta hau kutsatzeko probabilitatea ezin da nulua izan. isin() id (int[idsize]) boolean id identitatea duen pertsona zerrenda barruan dagoen edo ez adierazten duen metodoa. 2.1.3 Place klasea Simulazioko oinarrizko toki fisiko bati dagokion klasea izango da. Atributuei dagokionez, bi mota nagusitan sailkatuko dira. Alde batetik tokiaren ezaugarri fisikoei dagozkien atributuak definituko dira. Bestetik, tokian aurkitu daitezken pertsonekin erlazionatutako atributuak eraikiko dira. Atributuak banatzeko erabili den irizpidearekin jarraituz, metodoak ere bi taldetan banatuko dira. Ezaugarri fisikoei dagokionez, hauek ezarri eta aldatzea ahalbidetuko diguten metodoak eraikiko dira. Tokiko pertsonei dagokionez berriz, tokian pertsonak sartu edo ateratzeko metodoak definituko dira. Atributuak Pertsonen kutsatzean eragin dezaketen faktoreek osatuko dute, tokiko ezaugarri fisikoek eta tokian aurkitzen diren pertsonek hain zuzen. 15 Programaren eraikuntza 2.5. Taula: Toki klaseari dagokion oinarrizko atributuen taula. Atributua Datu mota Balio posibleak Azalpena xsize, ysize double 0 < xsize 0 < ysize Zabalera eta luzera dimentsioak adierazten dituzten balioak. temperature double ( - ) Tenperatura adierazten duen balioa. humidity double 0 ≤ humidity ≤ 100 Hezetasun maila (%) adierazten duen balioa. wind double ( - ) Haizearen abiadura adierazten duen balioa. presentpeople Peoplelist ( - ) Tokian dauden pertsonak adierazten duen pertsonen lista. Metodoak Alde batetik, tokiaren ezaugarri fisikoak ezarri eta aldatzeko setattribute(value) erako metodoak eraikiko dira, atributu bakoitzari azaldutako balioa ezartzen dietenak. Bestetik, tokiko pertsonak maneiatzea ahalbidetzen duten metodoak eraikitzeko, Peoplelist klasera 2.4 Taulan definitutako metodoak erabiliko dira, metodo hauek presentpeople atributura luzatuz. Luzapen honi esker tokira pertsonak gehitu, bertatik pertsonak atera edo tokia guztiz hustea ahalbidetzen duten metodoak eraikiko dira. 2.1.4 Illness klasea Klase orokorrekin amaitzeko gaixotasunari dagokion klasea eraikitzea falta da. Gaixotasunaren transmisioa eta eboluzio edo garapena zehazten dituzten parametroek izango dira klasearen atributu nagusiak. Klaseko metodoak berriz, epidemiaren hedapenean funtsezkoak diren kalkuluak egitea ahalbidetuko dituztenak izango dira, patogeno dentsitatea eta kutsatze probabilitateak kalkulatzeko balio dituztenak besteak beste. Atributuak Gaixotasunaren atributuak oinarri teorikoan definitutako parametroak izango dira. Alde batetik, patogenoen hedapen eta kutsatze modua doitzeko (1.6) eta (1.10) ekuazioetan definitutako parametroak eraikiko dira. Bestetik, 1.3 Kutsatze probabilitatea atalean aipatutako transferentzia ratioak eraikiko dira, pertsona batek osasun egoera batetik bestera igarotzeko duen probabilitatea zehaztuko dituztenak. 16 Portaera sozialaren eragina epidemien hedapenean Unai Otamendi Loibide 2.6. Taula: Gaixotasun klasearen oinarrizko atributuen taula. Atributua Datu mota Balio posibleak Azalpena αi ( - )3, double 0 ≤ αi Patogenoen hedapen modulatzaileak. Gaixotasuna sortzen duen patogenoaren hedatze modua modulatzen dituzten parametroak. rmin double 0 ≤ rmin Kontaktu fisikoa egon dadin bi pertsonen artean izan beharreko distantzia. do ( - )3, double rmin ≤ d0 Fl¨ugge tanten helmenaren itxarondako balioa. Pmax ( - )3, double %0 ≤ Pmax ≤ %100 Kutsatze probabilitate maximoa adierazten duen balioa ehunekotan adierazita. Qkr ( - )3, double 0 ≤ Qkr Esposizio kritikoari dagokion balioa. ratei ( - )3, double %0 ≤ rate ≤ %100 Hurrengo osasun egoera zein izango den determinatzen duen probabilitate edo ratioa. periodi int 0 < period Gaixotasunak sorturiko osasun egoera iragankor ezberdinen iraupena zehazten dituzten balioak. Kontaktu distantzia izan ezik, gainontzeko atributuen datu egitura ez da zehaztuta egongo. Datu egitura simulatu nahi den gaixotasunaren hedapen eta eboluzioan eragiten duten menpekotasunaren araberakoa izango da. Esaterako, garatu nahi den programan adin, tenperatura eta haizearekiko menpekotasunik ez izatea erabakitzen bada, nahikoa izango da double edo int erako atributuak ezarriz. Askatasun gradu bat sartzea erabakitzen bada, esaterako atributuei adinarekiko menpekotasuna ezarriz, pertsonen adinaren arabera balio egokiak itzuliko dizkiguten datu egiturak erabili beharko dira, Map motako datu egitura edo hiztegiak adibidez. Askatasun gehiago sartu nahi izanez gero, eguratsaren baldintzak esaterako, datu mota konplexuagoak edo function(age, tenperature, wind, humidity) erako funtzioak erabili beharko dira. Atributu hauen egitura finkatzeak garatutako programa eta metodoaren moldagarritasuna murriztu dezakeenez, ez finkatzea eta erabiltzailearen esku uztea erabaki da. Metodoak Gainontzeko klasetan bezala, setattribute(value) erako metodoak eraikiko dira, atributuentzat aukeratutako datu egituretara egokituz. Oinarri teorikoetan garatutako kutsatze ereduko kalkuluak burutzen dituzten metodoak ere eraikiko dira. 3 Erabilitako datu egitura mota gaixotasuna deskribatzeko erabilitako parametro hauek izango dituzten menpekotasunen arabera egokitu behar da. 17 Programaren eraikuntza 2.7. Taula: Gaixotasun klaseko oinarrizko metodoen taula. Metodoa Argumentuak (Datu mota) Itzulitako balioa Azalpena pathogendensity() healthyperson ( Person ) infectedperson ( Person ) double Pertsona osasuntsu eta infektatu bana emanda, pertsona osasuntsuak ikusitako patogeno kopurua kalkulatzen du (1.6) ekuazioko adierazpenean oinarrituz. infectionprobability() healthyperson ( Person ) exposure ( double ) double Healthyperson pertsona osasuntsuak exposure esposizio osoa izanik, (1.10) ekuazioan oinarrituta, kutsatzeko izango duen probabilitatea kalkulatzen duen metodoa. nextstage() infectedperson ( Person ) ( - ) Infectedperson pertsona infektatua izanik, bere hurrengo osasun egoera zein izango den zehazten duen metodoa. Hurrengo egoerara countdown balioa 0-ra iristean pasatzen denez, metodo hau nextday() metodoaren barruan deituko da. 2.2 Klase espezifikoak Orain arte eraikitako klaseak orokorrak izan dira eta egokitzapen gutxi batzuk eginez edozein eremu simulatzen duten programetan inplementatu daitezke. Hurrengo pausoa, klase orokor hauetaz baliatuz, herri bat simulatzeko baliagarri diren klase espezifikoak eraikitzea izango da. Gizabanakoetan oinarritutako programa bat erabiliz epidemia baten hedapena herri mailan simulatu nahi izanez gero, herria bera baino eremu zabalago bat simulatu beharko litzateke. Herritik kanpo ikasi edo lan egiten duen herriko jendea eta herrian bertan ikasi edo lan egiten duen kanpoko jendea funtsezkoak izan daitezke inguruko herri eta herrian epidemiak izango duen hedapenean eta. Hala ere, lan honen helburu nagusia neurri ez-farmazeutikoen eta portaera sozialaren eragina aztertzeko gai den metodo bat garatzea denez, soilik herri bakarra izango den eremu bat eraikiko da, inguruko herriekin egon daitezken elkarrekintzak arbuiatuz. Herria ausaz ez eraikitzeko, eta erabilitako datuak kontrastagarriak izan daitezen, O˜nati herriko datu demografikoak oinarritzat hartuko dira. Biztanleriaren portaera ahalik eta era zehatzenean simulatzeko berriz, estatu eta autonomia erkidego mailan aisialdiari buruz eginiko inkestak eta herriko enplegu datuak izango dira irizpide. 18 Portaera sozialaren eragina epidemien hedapenean Unai Otamendi Loibide 2.2.1 Town klasea Herria osatuko duten eremu fisikoak eraikitzeko Place klasean erabiliko da. Place klasea erabiliz eraiki daitezken lekuak geometria laukizuzeneko toki sinpleak direnez, toki konplexuagoak eraikitzeko hainbat toki erabiliko dira. Etxe bat simulatzeko adibidez 5∼6 toki ezberdin erabiliko dira, toki bakoitza gela bat izanik. Kasu hau nahiko sinplea izan arren, eremu handiago eta konplexuagoak simulatzeko estrategia bera erabili daiteke. Eskola bat esaterako ikasgela eta bainugela edo korridoreak bezalako gune komunetan deskonposatu daiteke. Eraikiko den herriko leku kopurua zehazteko O˜nati herriko enplegu datuak hartuko dira erreferentzia gisa. 2.8 Taulan O˜natin sektoreko dauden enpresa eta langile kopurua daude ikusgai. Datu hauetan oinarrituz simulazioan eraiki beharreko lan eremu mota eta kopurua ondorioztatuko dira. 2.8. Taula: O˜nati herriko enplegu datuak, enpresa eta langile kopurua eta ehunekoak sektoreka adieraziz. Iturria: Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala, 2020-ko ekaina Langileak Enpresak Kopurua % Kopurua % Nekazaritza . . 4 . 0.9 Industria 2976 . 60.7 60 . 13.7 Estraktiboa 3 . 0.1 1 . 0.2 Manufaktura-enpresa 2965 . 60.5 56 . 12.8 Energia-horniketa 8 . 0.2 3 . 0.7 Eraikuntza 157 . 3.2 15 . 3.4 Zerbitzuak 1736 . 35.4 360 . 82.0 Handizkako merkataritza, txikizkako merkataritza eta ibilgailuen konponketa 349 . 7.1 60 . 13.7 Garraio eta biltegiratzea 58 . 1.2 8 . 1.8 Ostalaritza 269 . 5.5 38 . 8.7 Informazio eta komunikazioa 53 . 1.1 2 . 0.5 Finantza edo aseguruak 74 . 1.5 5 . 1.1 Higiezinen jarduerak 10 . 0.2 3 . 0.7 Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoak 171 . 3.5 17 . 3.9 Administrazio jarduerak 64 . 1.3 4 . 0.9 Administrazio publikoa eta defentsa 106 . 2.2 6 . 1.4 Hezkuntza 283 . 5.8 10 . 2.3 Osasun jarduerak eta gizarte zerbitzuak 53 . 1.1 10 . 2.3 Jarduera artistiko, ludiko eta entretenimendua 14 . 0.3 1 . 0.2 Bestelako zerbitzuak 105 . 2.1 19 . 4.3 Jarduerak etxebizitzetan 127 . 2.6 177 . 40.3 GUZTIRA 4903 . 100.0 439 . 100.0 Datu hauetan oinarrituz, lan eremuak sei esparru ezberdinetan sailkatuko dira. 19 Programaren eraikuntza Lehen eremu mota manufaktura-enpresa edo fabrika erako lantokiek osatuko dute, non bataz beste 50 pertsonatik gora dauden lanean enpresako. Txikiagoak diren eta 10-15 pertsona inguruko lantoki, bulego edo tailerrak bigarren talde batean sailkatuko dira. Ondoren ostalaritza enpresak izango dira, kafetegi, hotel, taberna eta jatetxeak. Laugarren taldea dendek osatuko dute. Azken bi taldeak irakaskuntza eta osasun zentroek osatuko dute. O˜natin ospitalerik egon ez arren, ospitaleratuak izan daitezken eta osasun arloan lan egiten duten pertsonak simulatu ahal izateko, ospitalea gisa funtzionatuko duen eremu bat gehituko da. Lantokiez gain, bi toki mota gehituko dira. Alde batetik zonalde publikoak eraikiko dira, plaza, parke, kale edo kiroldegiak adibidez. Bestetik etxeak gehituko dira, non etxe kopuru zehatza Population klasean ondorioztatuko den. Pointer: Aipaturiko toki mota bakoitzari Place n, m toki-matrize bat esleituko zaio. n Balioak eremu mota bakoitzarentzat zenbat eremu egongo diren zehaztuko du, zenbat etxe, denda edo enpresa egongo diren adibidez. Eremu hauetako bakoitza zenbat tokitan (gelatan, ikasgelatan. . . ) banatuta dagoen berriz m balioak zehaztuko du. Banaketa honekin Town klasean toki bat zehazteko hiru balio beharko dira. Lehen k balioak tokiaren eremu mota identifikatuko du. Bigarren i balioak tokia zenbatgarren eremuan dagoen zehaztuko du (0 < i ≤ n). Azken j balioak tokia eremua osatzen duten tokien artean identifikatuko du (0 < j ≤ m). Toki bat identifikatzen duten (k, i, j) balio sorta hau pointer edo toki adierazle gisa izendatuko da. Atributuak Klasearen atributuak herriko eremu motak izango dira. Mota bakoitzeko atributu bat eraikiko da, zortzi guztira. Hauetako bakoitza toki-matrize batek osatuko du. 2.9. Taula: Town klaseari dagokion oinarrizko atributuen taula. Atributua Datu mota Azalpena homes Place[3855][4] Etxeei dagozkien tokiak. 3855 etxe egongo dira eta bakoitza 4 toki edo gelak osatuko dute. bigfactories Place[56][5] Manufaktura-enpresei dagozkien eremuak. Enpresa bakoitza sektore edo produkzio-kate eta gune komunetan banatuta egongo da. smallbusiness Place[100][5] Enpresa txiki, tailer edo bulegoak. Hauetako bakoitza 5 toki ezberdinetan banatuko da. 20 Programaren eraikuntza 2.2.2 Conduct klasea Behin herria eraikita, hurrengo pausua pertsonen portamoldea simulatzeko balioko duen Conduct klasea eraikitzea izango da. Klase honen helburua aldiune bakoitzean pertsona batek izango duen posizioa zehaztea izango da. Simulazioan bi egun mota egongo dira, lanegunak eta jaiegunak, eta bakoitza zortzi orduko hiru tartetan banatuko da, lantokiko lan denbora, atseden denbora eta aisialdi denbora. Zortzi ordu hauek 30 minutuko jardueratan banatuta egongo dira. Simulazioko denbora pausoa ((1.7) ekuazioko ∆t) minutu bat izango da. Lanegunetan, lanorduei dagokion denbora tartean manufaktura enpresa, enpresa txiki edo bulego, eskola eta osasun zentroetan ikasi edo lan egiten duen jendea beraien lantokietan egongo dira. Jaiegunetan berriz denbora tarte hau etxean edo aisialdi ekintzak burutzen igaroko dute. Toki hauetan lan egiten ez duten pertsonek ere denbora tarte hau etxean edo aisialdi ekintzak burutzen igaroko dute. Aisialdi denboran denda eta ostalaritza enpresetan lan egiten duten pertsonak beraien lantokietan egongo dira. Gainontzeko pertsonak aisialdi ekintzak burutuko dituzte. Aisialdi jarduerak banaka edo taldeka burutu ahal izango dira. Taldekako jardueratan familia edo talde sozial bereko kideekin jarduera bera egingo dute, kafetegi edo jatetxe bateko mahai berean bilkurak esaterako. Amaitzeko, atseden denboran pertsona bakoitza bere etxean egongo da. Salbuespenak pertsona detektatuak, konfinatuak eta ospitaleratuak izango dira. Pertsona detektatuak egun osoa etxeko toki bakarrean isolamenduan egingo dute, etxeko zona komunetan egingo den jarduera bakarrean zehar izan ezik. Pertsona konfinatuek berriz egun osoa etxean egingo dute, etxeko gune komunetan egon ahal direlarik. Osasun egoera ospitaleratua duten pertsonek egun osoa ospitaleko gela baten egingo dute, gela hnumber balioaren arabera esleituko delarik. Atributuak Klasearen atributuak pertsonen helmuga zehazten lagunduko diguten balioek osatuko dute. Pertsona baten lantoki eta etxeei buruzko informazioa bere atributuek (workplace eta home) adierazten digutenez, klase honen atributu gehienek aisialdi denboran buruturiko jarduerak zehazteko balioko duten datu egiturek osatuko dute. Jarduera bat burutzeko probabilitatea double balio batekin adieraziko da, eta ausazko balio bat honekin konparatuz jarduera hau burutuko den edo ez determinatuko da. Pertsona batek jarduera ezberdinak egiteko duen probabilitate sorta double[ ] erako array-etan gordeko da, non balio bakoitza jarduera espezifiko bat burutzeko probabilitatea izango den. 22 Programaren eraikuntza Metodoa Argumentuak (Datu mota) Itzulitako balioa Azalpena getLTplace() subject (Person) pointer (int[3]) Pertsona batek aisialdi denboran egingo duen banakako jardueraren kokapena itzultzen duen metodoa. Toki hau pertsonaren adin eta klase honen Portaera profilaren arabera aukeratzen da. Bi aldaera izango ditu, jaiegun eta lanegunetarako. getGroupPl1() subject (Person) pointer (int[3]) Pertsona batek aisialdi denboran familiako kideekin egingo duen jardueraren kokapena itzultzen duen metodoa. Familia talde bakoitzari toki bat esleitzen zaio eta bertako kideek, asistentzia probabilitate eta pertsona kopuru maximoaren arabera jarduera burutuko dute. getGroupPl2() subject (Person) pointer (int[3]) Pertsona batek aisialdi denboran kuadrilla bereko kideekin egingo duen jardueraren kokapena itzultzen duen metodoa. Talde sozial bakoitzari toki bat esleitzen zaio eta bertako kideek, asistentzia probabilitate eta pertsona kopuru maximoaren arabera jarduera burutuko dute. refreshxandy() subject (Person) x (double) y (double) Pertsonaren posizioa eguneratze duen metodoa. Posizioa ausaz, pertsona aurkitzen den tokiaren dimentsioen arabera, edo geometria partikular bat jarraituz esleitu daiteke, adibidez, ikasgela bateko mahai distribuzioa. 2.2.3 Population klasea Herriko biztanleria eraikitzeko Person klasea hartuko da oinarritzat. Lehendabizi O˜natiko datu demografikoak irizpide izanik biztanleria adin ezberdinetan banatuko da. Biztanleria era koherentean simulatu ahal izateko, pertsona bakoitzari atributuak adinaren arabera ezarriko zaizkio, lagun talde edo lantokia esaterako. Adin tarte bakoitzean dagoen biztanle kopuru zehatza inplementatuz gero, biztanleriari familia, talde sozialak eta lanpostuak ezartzeko, kopuru hauetara egokitzen diren metodo konplexuagoak diseinatu beharko lirateke. Hau sinplifikatzeko, biztanleria adin tarte zabalagoetan banatu eta hauentzat batazbesteko biztanle kopurua kalkulatuko da. 2019an O˜natik zuen biztanleriaren adinaren araberako banaketa eta programan erabiliko den hurbilpenaren arteko konparaketa 2.1 Irudian adierazi da: 24 Portaera sozialaren eragina epidemien hedapenean Unai Otamendi Loibide 2.1. Irudia: Errenkada berdez adierazita: O˜nati herriko biztanleria adin tarteko emakumezko eta gizonezkoentzat 2019 urtean. Zuzen beltzez adierazita: Programan erabilitako biztanleriaren hurbilpena. Iturria: Estatistikako Institutu Nazionala (INE). Id: Tokiak bezala, herriko 11380 biztanleak Person n, m pertsona-matrize irregular erako datu egituran antolatuko dira. Atributu asko adinaren arabera esleituko direnez, pertsonak adinaren arabera sailkatuko dira. Adin maximoa 94 urtetan ezarriz, 95 errenkada ezberdin izango ditu matrizeak, eta adin bakoitzeko pertsonak errenkadetan sailkatuko dira, adibidez i = 37 errenkadan 37 urteko pertsona guztiak sartuz. Bigarren j balioak pertsona bat adin bereko pertsonen artean bereiziko du. Errenkadako izango den pertsona kopurua ez da finkoa izango, 2.1 Irudian ikusi daitekeen bezala. Pertsona bat identifikatzen duten (i, j) balioak pertsonaren identifikatzaile (Id) gisa izendatuko da. Atributuak: Population klaseko atributu nagusiak biztanleria adierazten duen pertsona-matrize irregular eta kutsatuen aztarnatzea ahalbidetuko duten pertsonen listek osatuko dute. 25 Programaren eraikuntza 2.13. Taula: Population klaseari dagokion oinarrizko atributuen taula. Atributua Datu mota Azalpena population Person [95][ ] Pertsonez osatutako matrize irregular erako datu egitura. Adinaren arabera sailkatuta dagoen herriko biztanleria biltzen du. totestlist Peoplelist Hurrengo egunean testa egin behar duten pertsonen lista. Kasu detektatu bat dagoen bakoitzeko, pertsonaren kuadrilla, familia edo lantokiko kideak listara gehituko dira. testinglist Peoplelist Egunean bertan testa egingo zaien pertsonen lista. Eguna igarotzen den bakoitzean totestlist lista testinglist lista bilakatuko da, eta lehena hustu egingo da. Kasu detektatuak eta etxebizitza bereko pertsonak observationlist listara pasatuko dira, ez detektatuak berriz listatik kenduko dira. observationlist Peoplelist Behaketan dauden pertsonen lista. Lista honetako pertsonak konfinatuta edo isolamenduan egongo dira. Gaixotasuna igaro ostean familiako kide guztiei bigarren test bat burutuko zaie, eta guztien emaitza negatiboa izanez gero listatik aterako dira. Metodoak Biztanleriaren portamoldean eragiten duten metodo gehienak klase honetan daude. Pertsonak testatu edo nonbaitera bidaltzen dituztenak izango dira metodo nagusiak: 2.14. Taula: Population klaseari dagokion oinarrizko metodoen taula. Metodoa Argumentuak (Datu mota) Azalpena iteration() ( - ) Minutu baten iragatea simulatzen duen metodoa. Conduct klaseko refreshxandy() metodoarekin pertsona guztien posizioak eguneratzen dira, eta distribuzioaren arabera Illness klaseko metodoekin kutsatze probabiltiatea kalkulatzen da toki esanguragarrietako pertsona osasuntsuentzat. testpeople() ( - ) Testinglist listako pertsonak testatzen duen metodoa. DWworktime() ( - ) Lanegunetan 8 lan ordu simulatzen dituen metodoa. Pertsona bakoitzaren jarduera orduerdiro Conduct klaseko getWTplace() metodoa erabiliz zehaztuko da. DWhometime() ( - ) Lanegunetan 8 ordu atseden simulatzen dituen metodoa. Pertsona bakoitzaren jarduera orduerdiro Conduct klaseko getHTplace() metodoa erabiliz zehaztuko da. 26 Portaera sozialaren eragina epidemien hedapenean Unai Otamendi Loibide Metodoa Argumentuak (Datu mota) Azalpena DWleisuretime() ( - ) Lanegunetan 8 ordu aisialdi simulatzen dituen metodoa. Pertsona bakoitzaren jarduera orduerdiro Conduct klaseko getLTplace(), getGroupPl1() eta getGroupPl2() metodoak erabiliz zehaztuko da. WEhometime() ( - ) Jaiegunetan 12 ordu atseden simulatzen dituen metodoa. Pertsona bakoitzaren jarduera orduerdiro Conduct klaseko getHTplace() metodoa erabiliz zehaztuko da. WEleisuretime() ( - ) Jaiegunetan 12 ordu aisialdi simulatzen dituen metodoa. Pertsona bakoitzaren jarduera orduerdiro Conduct klaseko getLTplace(), getGroupPl1() eta getGroupPl2() metodoak erabiliz zehaztuko da. passingday() ( - ) Egun baten iragatea simulatzen duen metodoa. Simulazioko pertsona guztiei nextday() metodoa aplikatzen zaie. Totestlist testinglist izatera pasatzen da eta epidemiari buruzko datuak Data klasean gordetzen dira. Pertsonen atributuen esleipena Metodo hauetaz gain, pertsonen atributuak era koherentean esleitu ahal izateko hainbat metodo eta atributu gehituko dira. Atal honetan hauetan sakondu gabe, era laburrean familia, kuadrilla eta lanpostu banaketa nola egin den azalduko da. Etxe eta familiak esleitzeko allocatefamilies() metodoa eraikiko da. Etxe bakoitzean 2, 3 edo 4 pertsona biziko dira. 0 eta 60 urte bitarteko pertsonak 3 edo 4 pertsonako etxetan antolatuko dira, bi pertsona nagusi eta bat edo bi gazte edo haurrekin. Nagusien artean 0-3 urteko adin diferentzia ezarriko da, baita haurren edo gazteen artean. Gazte edo haur eta nagusien arteko adin diferentzia 30 urte ingurukoa izango da. 60 urtetik gorako pertsonak binakako etxetan biziko dira, adin paretsuko pertsona batekin batera. Familia talde bat 2, 3 edo 4 familiek osatuko dute. Familia taldeak ausaz esleituko dira, kideen adinean erreparatu gabe. Talde sozialak adinaren arabera esleituko dira allocatesocialgroups() metodoarekin. Belaunaldiko edo adin bakoitzeko hamar lagun talde ezberdin egongo dira, guztiak kide kopuru berdinekin. Taldeak ausaz banatuko dira adin bereko pertsonen artean. Amaitzeko lantokiak ere adinaren arabera esleituko dira allocateworkplaces() metodoarekin. 0-23 urte bitarteko pertsonei ikasgela bat esleituko zaie adinaren arabera. Belaunaldiko 6 ikasgela daudenez, ikasgela bakoitzak 20 ikasle izango ditu. 24-62 urte bitarteko pertsonei lantoki bat esleituko zaie ausaz, beti ere 2.8 Taulako datuak irizpide izanik eta sektoreka langile kopuru egokia esleituz. 27 Programaren eraikuntza 2.2.4 Data klasea Azkenik Data klasea eraikiko da. Klase honek epidemiaren garapena aztertzeko balioko diguten datuak gorde eta CSV fitxategi baten idazteko balioko du. Atributuei dagokionez, balio osoak izango diren adierazleak izango ditugu. Esaterako, etxean ematen diren kasuak aztertu nahi izanez gero homecases eta totalhomecases atributuak eraikiko dira. Metodoei dagokionez berriz, hauek manipulatzeko balio dituzten metodoak eraikiko dira, esaterako, addhomecase() edo resethomecases(). Sortu beharreko atributu kopurua nahi den informazioaren araberakoa izango da. Kutsapenak eman diren tokiei, adin tarteei, ospitaleratu kopuruari eta beste hainbat adierazleri buruzko informazio zehatza nahi izanez gero, hauei dagozkien atributu eta metodoak gehitu beharko lirateke. Amaitzeko, pasatako azken 14 egunetako kasu detektatuen erregistroa gordez, inzidentzia tasa kalkulatzea ahalbidetuko duen metodo bat ere gehituko da. Azken metodoa datu hauek guztiak bi CSV fitxategitan gordeko duen metodo bat eraikiko da. Lehen fitxategian eguneko datuen eboluzioa gordeko da, esaterako, egunero detektatutako kasu kopurua. Bigarrenean berriz simulazio epe osoko datuak gordeko dira, sendatu eta hildako kopuru absolutuak esaterako. 28 3. Kapitulua Epidemiaren hedapenaren simulazioa eta emaitzen analisia Eraiki den metodoa probatzeko, Illness klasea erabiliz COVID-19 gaixotasunaren eredu bat eraikiko da, klasearen atributuak gaur egun ezagutzen diren datuetara egokituz. Programa ebaluatzeko lehenik Ekainetik eta Abendura bitarteko denbora tartea simulatuko da, eta emaitzak periodo horretako neurketekin alderatuko dira. Amaitzeko programaren hainbat aplikazio proban jarriko dira, aztarnatze sistema, distantziamendu eta maskaren erabileran oinarritutako neurri ezberdinak probatuz eta eragina aztertuz. Gaixotasuna sortzen duen SARS-CoV-2 birusa kontaktu zuzen, zeharkako kontaktu, aire partikula eta Fl¨ugge tanten bidez transmititzen denaren ebidentziak aurkitu dira [15, 16, 17], bide nagusiak aire bidez ematen direnak izanik. Transmisio metodo hau αi balioak doituz simulatuko da. Hasieran ausaz aukeratutako bost pertsona kutsatuko dira. Asintomatiko, ospitaleratze eta heriotza ratioak adinaren arabera definituko dira, adin tarte bakoitzeko balioak behatutako ratioen arabera ezarriz. Maskaren eragina simulatzeko berriz, igorritako patogenoen ehuneko determinatu bat iragazten dutela onartuko da [18]. 3.1 Pandemiaren eboluzioa: Ekaina-Abendua Programa ebaluatzeko Ekainak 19tik Abenduak 12ra bitarteko denbora tartea simulatuko da, seihileko honetan eman ziren neurriak era kronologikoan errepikatuz. Lorturiko datuak O˜natin epe berean detektatu ziren kasuekin alderatuko dira. Eraikitako programan inplementatuko diren neurriak Euskal Autonomia Erkidegoan epe horretan ezarri ziren neurriak irizpide hartuz ezarriko dira: Ekainak 19 - Abuztuak 18: Normaltasun berrira itzulia. Maskaren erabilera derrigorrezkoa da. Eskolak itxita egongo dira. Kultura, kirol eta ostalaritza lokalek %60-ko edukiera izango dute, azken hauen kasuan terrazak irekita egongo dira. 29 Epidemiaren hedapenaren simulazioa eta emaitzen analisia Abuztuak 19 - Irailak 7: Bilkurak 10 pertsonetara mugatzen dira. Ostalaritza lokalen itxiera 1:00etara aurreratzen da eta soilik eserita kontsumitu daiteke. Irailak 8 - Urriak 27: Ikasturte hasiera eta eskolen irekiera. Urriak 28 - Azaroak 7: Etxeratze agindua 23:00etan. Bilkurak 6 pertsonetara murrizten dira. Ostalaritza lokalen itxiera 21:00etara aurreratzen da. Azaroak 8 - Abenduak 12: Etxeratze agindua 22:00etara aurreratzen da. Ostalaritza, kultura eta kirol zentroen itxiera. Herriko toki banaketa O˜natiko enplegu datuetan oinarritu da (2.8 Taula). Pertsona bakoitza aldiune bakoitzean zein tokitan egongo den berriz aisialdi denbora eta jarduerei buruz eginiko inkesta soziologikoetan [13, 14] oinarrituz eraikitako portaera profilek determinatzen dute. Baldintza hauek programan portaera profil hauek moldatzen inplementatu dira, lorturiko emaitzak ondorengoak izanik: 3.1. Irudia: Urdinez: O˜natin Ekainak 19-Abenduak 18 bitartean guztira detektatutako kasuen eboluzioa. Laranjaz: Simulazioan guztira detektatutako kasuak egunez egun. Lehenik hedapen erritmoa eta aplikatu diren neurriek honetan izandako eragina aztertuko dira. Kontuan izan behar da gaixotasuna eta transmisio metodoa deskribatzeko erabili diren eredu matematikoak hurbilpenak direla, eta programak herri isolatu bat simulatu duela, inguruko herriekiko elkarrekintzak kontuan izan gabe. Hala ere, hurbilpenak tarteko, behatutako kasu kopuru eta hedapenaren joera esponentziala era egokian simulatu dela konprobatu ahal izan da. 30 Portaera sozialaren eragina epidemien hedapenean Unai Otamendi Loibide Beste aldetik portaera eta neurri aldaketen eragina aztertu behar da. Neurri ez-farmazeutikoak diseinatzea eta hauen eragina aztertzea ahalbidetzen duen metodoa eraikitzea denez helburu, ezinbestekoa da programak neurri hauei era egokian erantzutea. 3.1 Irudian konprobatu daitekeen bezala, neurri aldaketak adierazten dituzten zuzen bertikal grisen ostean aldaketa bat dago gaixotasunaren hedapen erritmoan. Gaixotasunak O˜natin izandako hedapenaren erritmo aldaketak simulazioan emandakoekin alderatuz gero, programaren erantzuna egokia dela ikusi daiteke. Neurrien eragina berehalakoa ez dela eta 5-10 egunetara nabaritzen hasten direla ere konprobatu daiteke. Diseinatutako programan ausazko metodoak erabiltzen direnez, posible da emaitzek bariantza bat izatea. Hurrengo pausua hainbat simulazio egitea izango da, alde batetik programaren bariantza aztertu ahal izateko, eta bestetik, informazio epidemiologiko fidagarriagoa izateko, detekzio tasa eta kutsatze eremuei buruzko datuak besteak beste. 3.2. Irudia: Hamar simulazioetan guztira detektaturiko kasuak O˜natin guztira detektatutako kasuen eboluzioarekin (zuzen gorria) alderatuz. Kasu kopurua eta hedapen erritmo aldaketa emaitza guztietan berdintsuak direla konprobatu daiteke. Neurri ez-farmazeutikoen eraginen atzerapena ere ikusi daiteke. Hala ere, joera hauek simulazio guztietan errepikatzen diren arren, emaitzen artean bariantza nabari bat ageri da. Pertsona bakoitzak burutuko dituzten ekintza, posizioa eta bere osasun egoerak izango duen eboluzioa ausaz determinatzen direnez, bi simulazio eta emaitza berdin izatea ezinezkoa da. Bariantza honek ondorioak ateratzeko eragozpen bat dirudien arren, aintzat hartu behar da COVID-19 gaixotasunak eragindako pandemiak herriz-herri izandako hedapen erritmoa oso ezberdina izan dela, baita demografia eta enplegu banaketa berdintsuko herrietan ere. Hedapen erritmo eta bariantzari buruz gehiago sakonduko da hurrengo atalean. 31 Portaera sozialaren eragina epidemien hedapenean Unai Otamendi Loibide Konparaketa hau kualitatiboa da, eta ondorioak atera aurretik hainbat xehetasun azpimarratzea komeni da. Lehenik 11380 biztanleko herri bat lagin txikia dela kontuan izan behar da. Emaitza zehatzagoak lortu nahi izanez gero ezinbestekoa izango litzateke gutxienez eskualde edo probintzi bat simulatzea, enplegu banaketa eta egitura demografikoa Espainiako datuekin konparagarria izan daitezen. Espainiako datuei dagokionez, aipatu behar da adierazitako datuak agerraldiei lotutako kasu detektatu kopuruak direla, hau da, agerraldiekin lotuta ez dauden kutsatuak ez direla kontuan hartu, etxe bakarrean edo 3 pertsonatik beherako taldeei eragin dietenak esaterako. Simulazioan berriz kutsatu guztiak hartu dira kontuan, baita detektatu gabe geratu diren kasu asintomatikoak ere. Faktore hauen eragina arbuiagarria ez den arren, simulazioko eremu nagusietan emandako kutsatu kopuruen arteko erlazioak Espainian detektatutakoen antzekoak direla ikusi daiteke, ezberdintasun nabariena etxean emandako kasuena izanik. Amaitzeko, aipagarria da izandako detekzio tasa. Emaitzetan adierazitakoa kasu detektatuak izan dira, ez guztira kutsatuak. Simulazioetan ezarri den aztarnatze metodoa COVID-19 gaixotasunak eragindako pandemiaren aurkako protokoloan ezarritako aztarnatze metodoa imitatzeko helburuarekin ezarri da. Detektatu den kasu bakoitzeko pertsona detektatuaren familia talde, talde sozial eta lantokiko kideei, hau da, gertuko kontaktuei, testa burutu zaie. Aztarnatze metodoaren arabera detekzio tasa hau aldatu daiteke. Honetaz gain, detektatuaren etxeko kideak konfinatu dira etxeko kide guztiek testean emaitza negatiboa eman arte. Aztarnatze metodo honekin lorturiko detekzio tasa %64.02 izan da, kutsatuen %35.98ak gaixotasuna asintomatikoki eta detektatu gabe igaro duelarik. Aztarnatze metodoen inplementazioak epidemietan gaixotasuna pasa duen gizartearen ehunekoaren estimazio bat egiteko balio dezake, eta hurrengo atalean ikusiko den bezala, metodo efektiboagoak diseinatzeko aukera ematen du. 3.2 Aztarnatze metodo eta hedapen abiadura Aurreko atalean neurri ez-farmazeutikoek pandemiaren hedapenean duten eragina aztertu ahal izan da, baita eraiki den programak neurri hauek inplementatzeko eta era egokian simulatzeko duen gaitasuna. Aipagarriak izan diren bi fenomeno nagusi behatu dira. Lehena simulazioen arteko bariantza izan da. Bariantza hau COVID-19 gaixotasunak eragindako pandemian egitura demografiko eta enplegu banaketa antzekoak dituzten herrietan behatu den arren, arazo bat izan daiteke neurrien eraginak era zehatzean aztertu nahi badira. Bigarrena berriz detekzio tasa izan da. Erabilitako aztarnatze metodoarekin programan eman diren kasuen ia bi heren detektatu dira. 33 Epidemiaren hedapenaren simulazioa eta emaitzen analisia Faktore hauen kausa posibleak era sakonago batean aztertzeko, aztarnatze metodo ezberdinak diseinatuko dira eta hauek inplementatuz hainbat simulazio burutuko dira. Simulazio hauetan guztira detektatutako kasuez gain, guztira kutsatutako pertsona kopurua eta uneoro simulazioan dauden kasu aktiboak irudikatuko dira. Bestalde, aurreko ataleko simulazioa pandemia hedapenean eten da. Egoera honetan presintomatikoak edo hurrengo egunetan detektatu daitezkeen kasuak egon daitezke, detektatu gabe geratu direnak. Kasu hauek detekzio tasan eragingo dute. Estimazio zehatzagoa egiteko simulazio epea luzatuko da kasu aktibo kopurua 0-ra murriztu arte. Horretaz gain, aztarnatze metodoaren eragina soilik aztertu nahi denez, simulazio osoan zehar aurreko atalean Irailak 8-Urriak 28 epean aplikatutako neurriak ezarriko dira. 3.2.1 1. Metodoa: Aztarnatze metodo estandarra Erabiliko den lehen metodoa aurreko atalean erabilitako bera izango da, gertuko kontaktuak testatu eta etxeko kideak konfinatzen dituena. Baldintza hauetan eginiko simulazioan lorturiko kasuen eboluzioa, kasu aktiboak ezkerreko ardatzarekiko eta guztira metatutako kasuak berriz eskuineko ardatzarekiko adierazi direlarik, ondorengoa izan da: 3.4. Irudia: Pandemiaren eboluzioa egunez egun pertsona detektatuen talde sozial, familia talde eta lantoki bereko kideak testatu eta etxe bereko kideak konfinatzen dituen aztarnatze metodoa ezarriz. 3.4. Irudian ikusi daitekeen hazkunde erritmoa 3.1 Irudian eta 3.2. Irudian ikusitakoarekin alderatuz, ezberdintasun nagusia hazkunde erritmoan ikusi daiteke. Lehen atalean eginiko simulazioetan hedapenak hazkunde esponentziala jarraitzen du, hala ere, simulazio denbora luzatuz gero, hazkunde erritmo hau potentzia-hazkunde bilakatzen dela konprobatu daiteke. Joera hau bat dator COVID-19 gaixotasunak sorturiko pandemian herrialde ezberdinetan behatutako joerarekin, non hasierako hazkunde erritmoa esponentziala den arren, denbora igaro ahala potentzia-hazkunde bilakatu den [21]. 34 Portaera sozialaren eragina epidemien hedapenean Unai Otamendi Loibide Kutsatze eremu nagusietan emandako kasu kopurua eta detekzio tasa aztertuz gero, emaitzak ondorengoak izan dira: 3.5. Irudia: Simulazioko eremu nagusietan emandako kutsatze kopurua, ehunekoek eremu bakoitzeko detekzio tasa adierazten dutelatrik. 3.5 Irudiko datuak 3.3 Irudiko datuekin alderatuz, ezberdintasun nabariena bilkuretan emandako kutsatu kopurua da. Bilkuretan emandako kutsatuen areagotzearen arrazoi nagusia bilkuretako pertsona kopuru maximoa 10 pertsonan ezarri izana da. Amaitzeko, aipagarria da lantoki eta ikastetxetako emandako detekzio tasa baxuagoa. Definitu den aztarnatze metodoan, gertuko kontaktuak, hau da, testa burutuko dutenak, familia talde, lantoki edo ikasgela eta talde sozial bereko kideak dira. Kutsatze bat etxean edo bilkura baten ematen denean kutsatua beti gertuko kontaktu bat izango da. Ikastetxe eta lantokietan ordea, posible da zona komunetan gertuko kontaktuak ez diren pertsonen artean kutsatzeak ematea, eta aztarnatze metodoa dela eta, kasu hauek zailagoak dira detektatzeko. Hau dela eta, ikastetxe eta lantokiek detekzio tasa baxuagoak dute. 3.2.2 2. Metodoa: Gertuko kontaktuen zabaltzea Hurrengo simulazioan aztarnatze metodoa aldatuko da detekzio tasa baxuena duten eremuetan testatze masiboak eginez. Aztarnatze metodo honetan detektatutako kasu bakoitzean lantoki edo ikasgela bereko pertsonak soilik testatu beharrean, eremu berdineko pertsona guztiak testatuko dira. Esaterako, eskola baten ikasle batek positibo emanez gero, ikasgela bereko kideak soilik testatu beharrean irakaskuntza zentroko ikasle eta irakasle guztiei testa burutuko zaie. Lorturiko emaitzak (ikusi 3.6. Irudia) aztertuz gero eta hazkundea 3.4 Irudian ikusitakoarekin alderatu, gertuko kontaktuen taldea zabalduz kasu kopurua eta epidemiaren iraupena nabarmen murriztu dela konprobatu daiteke. Alde batetik kasu kopuru osoa 4195 kasutik 673 kasutara murriztu da, %83.96 hain zuzen. Bestalde, epidemiaren iraupena %54.37 murriztea lortu da, 561 egunetik 257 egunera. 35 Epidemiaren hedapenaren simulazioa eta emaitzen analisia Amaitzeko test kopurua aztertu behar da. Eguneko burututako test kopurua handiagoa izan arren, epidemiaren iraupena eta kasu kopurua nabarmen murriztu direnez, orotara test gutxiago burutu dira. Aipagarria da bi simulazioetan eguneko eginiko test kopuruen arteko diferentzia nabarmena izan ez arren, 64.4 eta 85.3 test eguneko hurrenez hurren, kasu detektatuko eginiko test kopurua nabarmen handiagoa dela bigarren metodoarekin. Lehen simulazioan 11.5 test burutu dira kasu detektatuko, bigarrenean berriz 32.8. 3.6. Irudia: Pandemiaren eboluzioa egunez egun pertsona detektatuen talde sozial, familia talde eta lan eremu bereko kideak testatu eta etxe bereko kideak konfinatzen dituen aztarnatze metodoa ezarriz. Kasu detektatuko test kopuru altuaren eragina detektatutako kasu aktiboetan ikusi daiteke. Detektatutako kasu aktiboen zuzena 3.4 Irudian adierazitakoarekin alderatuz gero, test masiboagoetan oinarritutako metodoarekin detekzio maximo nabariagoak izan direla konprobatu daiteke, egun horietan test kopuru handiak burutu diren seinale. Kutsatze eremu nagusietan emandako kasu kopurua eta detekzio tasa aztertzen badira, emaitzak ondorengoak izan dira: 3.7. Irudia: Simulazioko eremu nagusietan emandako kutsatze kopurua, ehunekoek eremu bakoitzeko detekzio tasa adierazten dutelatrik. 36 Portaera sozialaren eragina epidemien hedapenean Unai Otamendi Loibide Testatze metodoa lan eremuetan soilik zabaldu den arren, 3.7. Irudiko emaitzak aztertuz, inplementatutako metodoak lan eremutik at emandako kutsatuak detektatzeko ere baliagarria dela konprobatu daiteke. Alde batetik lan eremuetan eginiko test kopuru handiagoaren ondorioz bertako detekzio tasa inkrementatu da. Bestetik, lantokietan detektatutako kasu asintomatikoek etxe edo bilkuretan kutsatutako pertsonen aztarna jarraitzeko balio dute, toki hauetan emandako agerraldiak detektatzen lagunduz. 3.2.3 3. Metodoa: Ausazko testak Kontuan izan behar da testak baliabide mugatua direla eta kutsatuen aztarnatze eta testatze lanek esfortzu eta langile beharra dutela. Testak burutzeko azpiegitura egokia eta langile nahikoa izan ezean, kontaktu zirkulua zabaltzen oinarritzen diren estrategiak, aurreko simulazioan inplementatu dena esaterako, ez dira bideragarriak. Arazo hau konpontzeko, hurrengo simulazioan erdibideko aztarnatze metodo bat inplementatuko da. Lehen simulazioko aztarnatze metodo bera erabiliko da, hau da, kasu positibo bat detektatzen den bakoitzean pertsona detektatuaren talde sozial, familia talde eta lantoki bereko kideak testatu, eta etxebizitza bereko kideak konfinatuko dira. Hala ere, astean behin lantoki bakoitzean detektatu gabeko pertsona bat ausaz testatuko da. Metodo honekin lorturiko epidemiaren hedapena ondorengoa izan da: 3.8. Irudia: Pandemiaren eboluzioa pertsona detektatuen talde sozial, familia talde eta lantoki bereko kideak testatu eta etxe bereko kideak konfinatzen dituen aztarnatze metodoa ezarriz eta lantokietan ausazko testatzeak gehituz. Adierazle epidemiologikoak aztertuz gero eta erabili den lehen aztarnatze metodoarekin lortutakoekin alderatu, ausazko testatzeak gehituz kutsatu kopurua %13.3 murriztu dela konprobatu daiteke, 4195 kasutik 3637 kasura. Bestalde epidemiaren iraupena %18.72 murriztu da, 561 egunetik 456 egunera. 37 Epidemiaren hedapenaren simulazioa eta emaitzen analisia Eginiko test kopurua aurreko metodoekin lorturikoekin alderatuz, eguneko eginiko test kopuruak tarteko balio bat hartzen duela ikusi daiteke, 75.16 test eguneko hain zuzen. Test kopuru osoa eta kasu detektatuko eginiko test kopurua ordea lehen metodoarekin lortutako balioen berdintsuak dira, 34173 test eta 12.4 test kasu detektatuko hurrenez hurren. Detektatutako kasu aktiboen zuzena 2. metodoarekin lortutakoarekin alderatuz, orain lorturikoa leunagoa dela ere ikusi daiteke, eguneko eginiko test kopuruak bariantza txikiagoa izan duen seinale. Kutsatze eremu nagusietan emandako kasu kopurua eta detekzio tasa aztertuz gero, emaitzak ondorengoak izan dira: 3.9. Irudia: Simulazioko eremu nagusietan emandako kutsatze kopurua, ehunekoek eremu bakoitzeko detekzio tasa adierazten dutelatrik. Kutsatze eremu nagusietan izandako kutsatze eta detekzio tasak alderatzen badira, ausazko testak gehituz eremu guztietan emandako detekzio tasaren inkrementua homogeneoa izan dela konprobatu daiteke. 3.2.4 Hedapen erritmoa Aztarnatze metodoak eta hauek dituzten eraginak aztertzen amaitzeko, diseinatutako hiru metodoekin epidemiek izandako hedapen abiadurak alderatu eta hauetan eragin duten faktoreak zeintzuk izan diren eztabaidatuko da. Eredu epidemiologiko sinpleenetan hedapen erritmoak kutsatu kopuruarekiko eta immunizatu gabeko biztanleria kopuruarekiko du menpekotasun nagusia, pertsona kutsatuak direlako gaixotasuna transmititu dezaketenak eta osasuntsuak kutsatu daitezkeenak hain zuzen. Hala ere, eraikitako programarekin eginiko simulazioetan erlazioa konplexuagoa dela konprobatu daiteke. Diseinatu den metodoan detektatutako kasu aktiboak konfinatu direnez, transmisio eragile nagusiak detektatu gabeko kasu aktiboak dira. 3.4. Irudiko, 3.6. Irudiko eta 3.8. Irudiko emaitzak aztertuz, eta detektatu gabeko kasu aktiboak (kasu aktiboen eta detektatutako kasu aktiboen arteko diferentzia) eta guztira kutsatuak aztertzen badira, menpekotasun hori aztertu daiteke. 38 Portaera sozialaren eragina epidemien hedapenean Unai Otamendi Loibide Kasu aktiboen eta detektatutako kasu aktiboen arteko diferentzia txikia den denbora tartetan guztirako kasuen zuzenak hazkunde motelagoa duela konprobatu daiteke, bi zuzenen arteko diferentzia handia denean berriz, alderantzizkoa gertatzen da. Orokorrean detektatu gabeko kasu aktiboen eta kasu aktiboen artean erlazio zuzen bat egongo da, batez ere biztanleria lagin handietan. Hala ere erlazio hau aztarnatze metodoekin aldatu daitekeela konprobatu da, detektatu gabeko kasu kopurua murriztuz eta epidemiaren hedakuntza erritmoa nabarmen motelduz. Aipagarria da ere hiru simulazioetan kasu aktiboen oszilakortasun arin bat ikusi dela. Detektatutako kasu aktiboak asko jaisten badira kasu aktibo kopurua nulua ez delarik, kutsatzeek gorakada nabariak eman ditzakete, olatu erako portaerak emanik. Amaitzeko eta aztarnatze metodoak era zehatzagoan alderatzeko hiru simulazioetako kutsatu kopuru osoak gainezarriko dira: 3.10. Irudia: Urdinez: Lehen aztarnatze metodoarekin izandako guztirako kasu kopurua. Berdez: Bigarren aztarnatze metodoarekin izandako guztirako kasu kopurua. Laranjaz: Hirugarren aztarnatze metodoarekin izandako guztirako kasu kopurua. Emaitzak gainbegiratuz aurreko ataletan ondorioztatu dena azpimarratu daiteke. Gertuko kontaktuak kontsideratzen diren taldea zabalduz diseinatu den metodoena izan da efektiboena. Ausaz eginiko testak ere neurri txikiago baten kasu kopurua murrizteko gai dira, hala ere metodo honen onurak denboran aurrerago nabaritzen hasten dira, biztanleriaren zati adierazgarri batek gaixotasuna pasatu ostean. Honen arrazoi nagusia ausazko testak gaixotasuna pasatu ez dutenen pertsonei burutu zaizkiela izan da. Hala ere, kontuan izan behar da atal honetan diseinatu diren aztarnatze metodoak ez direla aplikagarriak izateko helburuarekin diseinatu. COVID-19 pandemian aplikatu den aztarnatze metodoa espezifikoagoa izan da, pertsona batek azken egunetan izandako kontaktuen erregistroetan oinarritu baita. Aztarnatze metodo zehatzagoak diseinatu nahi izanez gero posible izango litzateke simulazioan pertsona bakoitzaren kontaktu erregistroa gordetzea edo kribatu masiboak inplementatzea. 39 Epidemiaren hedapenaren simulazioa eta emaitzen analisia Azkenik, ezin da gainbegiratu simulazio hauetan herrien artean eman daitekeen kutsatuen berrelikadura alde batera utzi dela. Herritik kanpo ikasi edo lan egiten duten pertsonek eta herrian ikasi edo lan egiten duten kanpoko pertsonek rol nagusia izan dezakete hedapenean, eta posible da errealitatean gaixotasunaren hedapen abiadura lan honetan lortutakoa baino handiagoa izatea. Dena dela, atal honen helburua aztarnatze estrategia ezberdinen eragina aztertzea izan da, eta emaitzak aztertuz aztarnatze metodoen eragina eta testatze metodo egokien garrantzia azpimarratu ahal izan da. 3.2.5 Emaitzen bariantza 3.10. Irudira itzuliz gero, simulazioak aurrera egin ahala kutsatze erritmoak perturbazio nabaririk jasan ez duen arren, lehen egunetan simulazio ezberdinen artean 3.2. Irudian behatutako bariantza bera eman dela konprobatu ahal izan da. Aurretik aipatu den bezala, hedapen abiaduran eragiten duen faktore garrantzitsuenetako bat detektatu gabeko kasu aktibo kopurua da. Detektatu gabeko kasu aktibo gutxi daudenean, simulazio hasieran esaterako, ausaz ematen diren kutsatzeak edo pertsona bat sintomatiko bilakatzeak eragin handiagoa dute, proportzioan balio hauek nabarmen aldatzen baitira. Hau garbiago ikusi daiteke gela baten pertsona kutsatu eta pertsona osasuntsu bana dauden egoera bat definitzen bada. Kutsatzeko probabilitatea %50 baldin bada, hainbat simulazio burutuz gero pertsona osasuntsua simulazioen erdian kutsatu egingo da, eta gainontzekoetan ez, estatistikoki bariantza handia izanik. Egoera aldatuz eta 100 gela definitu, non bakoitzean pertsona kutsatu eta osasuntsu bana dauden, eta kutsatzeko probabilitate berriro ere %50 baldin bada, simulazio gehienetan pertsonen erdia kutsatuko da gutxi gorabehera, estatistikoki bariantza nabarmen murriztuz. Sistema kaotikoekin analogia egin daiteke. Detektatu gabeko pertsona gutxi dauden uneak puntu kritiko edo ezegonkor gisa kontsideratu daitezke, eta bertan emandako perturbazioek (kutsatze edo kasu bat sintomatiko bilakatzeak) sistemaren eboluzioa determinatzen dute eta luzera eragin nabariagoa dute detektatu gabeko kutsatu asko dauden unetan emandako kutsatze edo kasu detektatuek baino. Portaera honek enplegu banaketa eta egitura demografiko berdintsuak dituzten tokietan COVID-19 pandemiak izandako hedapen abiadura ezberdinak ere azaldu dezake, baita hainbat herrik pandemiaren olatu ezberdinetan izandako erritmoak ezberdinak izatea. Egitura demografiko eta enplegu banaketa antzekoak dituzten herriak alderatzen badira pandemiak bertan izan duen hazkunde erritmoa nabarmen aldatu daitekeela konprobatu da. Eskala handitzen bada eta esaterako berdintsuak diren probintzietan emandako hedapen abiadurak alderatu ordea, bariantza txikiagoa izan ohi da. Hau garrantzitsua da diseinatu den metodoa eremu txikietan erabili nahi bada. Lan eremu bat simulatu nahi izanez gero esaterako, kontuan izan behar da emaitzek bariantza bat izan ditzaketela eta zuhurrena ondorioak atera aurretik hainbat simulazio egitea dela. 40 Portaera sozialaren eragina epidemien hedapenean Unai Otamendi Loibide 3.3 Segurtasun metodo pertsonalen eragina Orain arte diseinatu den metodoa neurri ez-farmazeutikoen eragina simulatzeko eta aztarnatze metodo ezberdinen inplementazioa aurrera eramateko gai dela konprobatu da. Amaitzeko, azken atal honetan eraikitako programan segurtasun edo prebentzio neurri pertsonalak inplementatuko dira, maskaren erabilera eta distantziamendu soziala hain zuzen. Simulazioan inplementatuko diren baldintza eta aztarnatze metodoa 3.2.1 Atalekoak izango dira eta emaitzak bertan lorturikoekin alderatuko dira. 3.3.1 Distantziamendu soziala Pertsonen arteko distantzia handituz, (1.6) ekuazioan ikusi daitekeen bezala, esposizioa murriztu daiteke, kontaktuan jarritako Fl¨ugge tanta, aire partikula eta kontaktu zuzeneko transmisio metodoekin erlazionatutako patogeno dentsitatea distantzia handituz murrizten baita. Aipagarria da esparru sozial batzutan distantziamendua ez dela bideragarria, osasun arazoak direla eta behar bereziak dituzten pertsonen edo osasun zentroen kasuan adibidez. Hala ere, simulazio honetan distantziamendu sozialak izan ditzaken ondorio epidemiologikoak aztertu eta ulertzea izango da. Atal honetan 3.2.1 Atalean erabilitako programari aldaketa bat egingo zaio, pertsonen arteko distantzia 0.5 m inkrementatuz. Lorturiko emaitzak ondorengoak izan dira: 3.11. Irudia: Grisez: 3.4. Irudiko simulazioan emandako kasu aktiboak eta guztira kutsatuak. Laranjaz: Distantziamendu soziala handituz lorturiko kasu aktibo eta guztirako kutsatuak. 41 Epidemiaren hedapenaren simulazioa eta emaitzen analisia Eragin aipagarriena kasuen murrizketa da. Bestalde, kutsatze ratioa ere murriztu egin da, eta kasu aktiboak alderatzen badira kutsatzeak denboran era homogeneoagoan eman direla konprobatu daiteke, kurba epidemiologikoa leunduz. Epidemiaren iraupena luzatu den arren, kasu aktibo kopurua txikiagoa izatea komenigarri da kasu ospitaleratuek osasun zerbitzuen kapazitate maximoa gainditu ez dezaten. Aipagarria da ere detekzio tasan izandako murrizketa. Kausa posible bat eginiko test kopuru txikiagoa izan daiteke. Beste arrazoi bat, hurrengo atalean sakonago aztertuko den bezala, transmisio bide ezberdinek gertuko kontaktuak kutsatzeko duten garrantzia izan daiteke. 3.3.2 Maskaren erabilera Maskaren erabilerak aire bidez ematen diren Fl¨ugge tanta eta aire partikulen hedapena murrizteko balio dute. Eginiko simulazio guztietan maskaren erabilera tasa %100 izan da etxetik kanpo eman diren jardueretan, erreferentzi gisa izandako epean zehar maskararen erabilera legez nahitaezkoa izan baita. Etxeko jardueretan berriz, soilik pertsona detektatuek erabili dituzte maskarak. Atal honetan etxetik at emandako jardueren maskaren erabilera murriztuko da eta %90 eta %75eko erabilera tasekin simulazio bana burutuko da. Emaitzak alderatuz maskaren erabilerak dituen ondorio epidemiologikoak ulertu eta interpretatzea izango da helburu. Simulazioen lorturiko emaitzak ondorengoak izan dira: 3.12. Irudia: Simulazioen emaitzak maskaren erabilera tasa ezberdinentzat. Grisez: 3.4. Irudiko simulazioan emandako kasu aktiboak eta guztira kutsatuak. Berdez: Maskaren erabilera tasa %90 izanik lorturiko kasu aktibo eta guztirako kutsatuak. Gorriz: Maskaren erabilera tasa %75 izanik lorturiko kasu aktibo eta guztirako kutsatuak. 42 Portaera sozialaren eragina epidemien hedapenean Unai Otamendi Loibide Maskaren erabilera murriztu ahala behatu daitekeen lehen ondorioa kasuen inkrementua izan da. Distantziamendu sozialak bezala, maskaren erabilerak kutsatze ratioa murrizten lagundu du. Erabilera jaitsi ahala kutsatze erritmoa handitzen dela konprobatu daiteke hedapena bizkortuz, eta ondorioz, epidemiaren iraupena laburtuz. Kutsatze kopuruaren inkrementuaren eta epidemiaren iraupenaren laburpenaren ondorioz, maskaren erabilera baxuena izan duten simulazioetan kasu aktibo kopuru handiagoa izan da. Maskaren erabilera murriztu ahala kurba epidemiologikoak maximo nabariagoa duela ikusi daiteke, kutsatu gehienak denbora tarte labur batean metatuz. Eginiko test kopuruari eta positibitate indizeari erreparatuz eta distantziamendu sozialak izandako eraginekin alderatuz, ondorio antzekoak atera daitezke. Maskaren erabilera inkrementatu ahala kasu kopurua murriztu eta epidemiaren iraupena luzatu da, eguneko egin beharreko test kopurua murriztuz. Hala ere, kasu kopurua jaitsi ahala, positibitate indizea ere murriztu egin dela konprobatu da. Positibitate indizearen aldaketa, aurreko atalean bezala, test kopuruaren aldaketaren ondorio izan daiteke. Hala ere, portaera hau hobeto ulertzeko aztertu diren lau simulazioetan eremu ezberdinetan emandako kutsatze eta detektatu kopuruak aztertuko dira: 3.13. Irudia: Eremu nagusian emandako kutsatzeak, zutabe ilunek eta bertako balioek kasu detektatuak eta zutabe argiek eta bertako balioek detektatu gabeko kasuak adierazten dutelarik. Grisez: 3.4. Irudiko simulazioko emaitzak. Laranjaz: Distantziamendu soziala handituz lorturiko emaitzak Berdez: Maskaren erabilera tasa %90 izanik lorturiko emaitzak. Gorriz: Maskaren erabilera tasa %75 izanik lorturiko emaitzak. 43 Epidemiaren hedapenaren simulazioa eta emaitzen analisia Emaitzak aztertuz, distantziamendu eta maskaren erabilerak kasu detektatu kopuruan eragin nabariagoa duela ikusi daiteke, eta kasu ez detektatuen kopurua nabarmen gutxiago aldatzen dela. Definitutako metodoan bi pertsonen arteko distantzia txikia denean transmisio bide nagusiak kontaktu zuzen, Fl¨ugge tanten eta aire partikulen bidezkoak dira. Hurbiltasun eta esposizio denbora dela eta, gertuko kontaktu gisa definitu diren talde sozial, familia talde eta lantoki edo ikasgela bereko kideak dira transmisio metodo nagusi hauen bitartez gehien kutsatutakoak. Gertuko kontaktuak ez diren pertsonen kasuan berriz, distantziarekiko menpekotasunik ez duen zeharkako kontaktu bidez emandako transmisio metodoak garrantzi handiagoa du. Hau dela eta, kontaktu zuzen, Fl¨ugge tanten eta aire partikulen bidezko transmisioan eraginak duten distantziamendu eta maskaren erabilerak efektiboagoak dira gertuko kontaktuen kutsatzeak murrizten, eta ez dute eraginkortasun bera gertuko kontaktuak ez diren pertsonen kutsatzeak murrizteko. Gertuko kontaktuen detekzioa errazagoa denez, distantziamendu eta maskaren erabileraren zeharkako ondorio bat detekzio tasa murriztea da. Hau da, detekzio tasa ez da detektatzen zailagoak diren kasu gehiago daudelako igo, detektatzen errazak diren kasu gutxiago daudelako baizik. 44 4. Kapitulua Ondorioak Lan honen helburua nagusia gizarteko lagin espezifikoen analisi epidemiologikoak burutzea ahalbidetuko duen metodo bat diseinatzea izan da. Hau lortzeko gizartea ikuspuntu makroskopikotik aztertzen duten eredu epidemiologiko klasikoetatik aldendu eta gizabanakoetan oinarritutako metodo bat hutsetik diseinatu da. Metodo hau inplementatu ahal izateko transmisio metodo sinplifikatu baten oinarri matematikoa garatu da, eta Java programazio-lengoaian oinarrituz pertsonei, tokiei eta gaixotasunei dagozkien software ereduak eraiki dira. Metodoaren bideragarritasuna probatzeko, O˜nati herriko eta enplegu datu eta banaketa demografikoan oinarrituta herri bat eraiki da. Azkenik, COVID-19 gaixotasunari buruz izandako ezagutza oinarri gisa eta pandemiaren hedapen datuak erreferentzi gisa hartuta, pandemiak herrian izandako eraginak simulatu dira. Lan honek bi ildo nagusi izan ditu. Alde batetik, lanaren helburu nagusiarekin erlazionaturik, analisi epidemiologikoak burutzeko baliagarri den metodoaren diseinua eta honen ebaluazioa. Bestetik, diseinatutako metodoa inplementatuz eginiko azterketa espezifikoari dagokion atala. Egitura honi jarraituz, ondorioak ere bi zatitan banatuko dira, lehendabizi burutu diren O˜nati herriaren simulazioen emaitzen analisia eginik, eta amaitzeko, diseinatu den metodoa era orokorrean aztertuz, honen aplikagarritasun, abantaila eta desabantailak era sakonagoan eztabaidatuz. Lortutako emaitzen analisiekin hasi baino lehen, eraikitako programan simulazioetan eragin duten sinplifikazioak aipatu behar dira. Eraiki den herria herri isolatu gisa eraiki da, hau da, ez dago inolako elkarrekintzarik inguruko herriekin, eta honek epe luzera eragin nabariak izan ditzake epidemiaren garapenean. Bestalde, gaixotasuna deskribatzeko erabili den eredu matematikoan hainbat sinplifikazio egin dira. Hala ere, sinplifikazioak tarteko, lortu diren emaitzak COVID-19 gaixotasunak eragindako pandemian erregistratu diren datuekin bat datoztela konprobatu ahal izan da, hedapen erritmo, kutsatze esparru eta neurrien eraginei dagokionez batez ere. 45 Ondorioak Bestalde, maskaren erabilera eta distantziamendu sozialen eragina aztertu eta ulertu ahal izan da, eta prebentzio metodo pertsonal hauek kurba epidemiologikoa leuntzeko duten garrantzia azpimarratzea lortu da. Testatze metodoek duten garrantzia ere frogatu ahal izan da, hauek pandemien hedapenean duten eragina aztertuz. Hasiera batean intuitiboak ez diren fenomenoak ere aztertu ahal izan dira, eredu epidemiologiko klasikoetan ereduztatzen zailagoak direnak. Aipagarrienak detekzio tasa eta talde immunitatea dira. Aztarnatze metodoak inplementatuz detekzio tasa ondorioztatu ahal izan da, bide batez gaixotasuna igaro duen gizartearen ehunekoa estimatzeko aukera emanez. Talde immunitatea ere aztertu ahal izan da, eredu epidemiologiko klasikoetan talde immunitatea gizarte osoak pasa duenean lortu ohi den arren, eginiko simulazioetan ez da halakorik behatu. Prebentzio metodo pertsonalek detekzio tasan duten eragina ere aztertu ahal izan da, hauen garrantzia azpimarratuz. Talde immunitate eta detekzio tasa hauek neurri ez-farmazeutiko eta testatzeak azaldu ditzakete, hala ere, gogoan izan behar da eraiki den programan hainbat hurbilpen eta sinplifikazio egin direla, eta azken ondorioak atera baino lehen komenigarria litzateke programaren hainbat xehetasun hobetzea, aire bidezko transmisio eredua sofistikatuagoak diren eredu matematikoetan oinarrituz (jariakinen mekanikan oinarritutakoak adibidez) edo gaixotasun eta erantzun immunologikoa era zehatzagoan deskribatzen dituzten klaseak inplementatuz. Bestalde kontuan izan behar da simulazioetan olatu epidemiologiko bakarra soilik aztertu dela. Eremu zabalago bat simulatuz gero, inguruko herriak kontuan hartuz, posible da herrien arteko kutsatze berrelikadurak olatu bat baino gehiago sortzea, talde immunitatea beranduago lortuz. Amaitzeko, diseinatu den metodoa ebaluatuko da, ez soilik simulatu den eremuan zentratuz, baizik eta gizabanakoetan oinarrituta diseinatu den eredu epidemiologikoak eskaintzen dituen aukerak aztertuz. Eraiki den programa intuitiboak diren klase sinplez oinarritu da, pertsonak eta tokiak esaterako, eta hor datza diseinatutako metodoaren abantaila nagusiak, doiketa eta egokitzapenak era sinplean egitea ahalbidetzen baitu. Alde batetik, programaren malgutasunak egoera ezberdinetara egokitzeko gaitasuna eskaintzen du. Illness klasea eraldatuz programa gaixotasun edo andui ezberdinetara moldatu daiteke, edo transmisio metodo konplexuago bat inplementatu. Population, Town eta Conduct klaseak eraldatuz portaera soziologiko ezberdineko biztanleria eta herrialdetara ere moldatu daiteke, epidemien hedapena toki ezberdinetan aztertu eta konparatu ahal izateko. Bestetik, dimentsio ezberdinetako eremuak simulatzeko gaitasuna dela eta helburu ezberdineko programak eraikitzea ahalbidetzen du. 46 Portaera sozialaren eragina epidemien hedapenean Unai Otamendi Loibide Esaterako, transmisio metodoa doituz eremu txikietako kutsatze probabilitatea zehaztasun handiz simulatu daiteke. Garapen honek ikasgela, bulego edota fakultate baten pertsona distribuzio seguruak bilatzen laguntzeko balio dezake. Beste aplikazio bat eskala handiagoko eremuak simulatzea izan daiteke. O˜natiren kasuan egin den bezala, metodo honetan oinarrituz eskualde edo hiriak simulatu ditzaketen programak eraiki daitezke. Programa hauek prebentzio eta segurtasun neurri efektiboagoak diseinatzeko balio ditzakete. Konprobatu ahal izan den bezala, aztarnatze metodo eraginkorragoak diseinatzeko edo balio dezake. Person klasean txertatua osasun egoera gehituz, txertatze estrategiak diseinatzeko ere baliagarria izan daiteke. Amaitzeko, eskala handiagoan baliagarriagoak diren metodo eredu epidemiologiko konpartimentalak doitzeko ere lagungarria izan daiteke. Eredu konpartimentaletan zaila da neurri ez-farmazeutiko batek edo efektu klimatologiko batek nola eragin dezaken aurresatea. Eraiki den metodoan ordea faktore hauek Illness eta Conduct klasean erraz inplementatu daitezke, honela R0 oinarrizko birsorkuntza tasan izan dezaken eragina aurresanez eta eskala handiagoak simulatzeko erabilitako eredu epidemiologikoak doituz. Hau dena dela eta, lan honekin pandemia egoera larrietan prebentzio eta segurtasun neurri eraginkorragoak diseinatzeko baliagarria den metodo bat garatu dela esan liteke. 47 Ondorioak 48
science
addi-8546e0844b94
addi
cc-by-nc 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/54370
Sistema dinamikoen egonkortasun analisia, bifurkazioak eta kaosa
Jiménez Ciga, Íñigo
2021-12-03
Sarrera Fisikaren arloan denboraren kontzeptua oso garrantzitsua da, izan ere, oinarrizko magnitude fisikoen artean dago, masa, luzera, korronte elektrikoa edota molekin batera. Baina gure munduan denbora eta eboluzioa elkarrekin doaz. Ez soilik fisikan, biologiako prozesu gehienetan denborak esangura handia du. Horren adibide nabarmenetako bat dugu populazioen dinamika. Matematikak gizakion eguneroko bizitza modeliza dezakeela argi badugu ere, are gehiago modeliza daitezke denboraren menpe aldatzen diren fenomeno fisikoak. Aldaketa hitzak eta deribatu hitzak sinonimo bezala jokatu ohi dute matematiken munduan, eta sistema dinamikoak dira horren adierazpen ezagunenetariko bat. Kalkulu diferentzialaren aita izan zen Isaac Newton matematikari eta fisikari britaniarrari zor dizkiogu ekuazio diferentzialen lehen sistemak. Newtonek bi gorputzen arteko indar grabitatorioak eragindako higidurak aztertu zituen, sistema dinamikoen lehenengo erabilera izan zelarik. Ondoren ekuazio diferentzialak beste milaka esparrutan aplika litezkeela ohartu ziren. Metereologiaren mundura ere iritsi ziren, eguraldia aurresateko, esaterako. Ekuazio diferentzialen erabilerari dagokionez, sistema dinamikoak berrindartu zituen matematikaria aipatu beharra dago, Henri Poincar´e. Esan dugun bezala, Newton izan zen indar grabitatorioaren menpeko bi gorputzen higidura aztertu zuena. Harrezkero, hiru gorputzen higidura aztertzeari ekin zioten, baina garai hartan soluzio determinista bat existituko zela pentsatzen zen. Ordea, Poincar´e sistema kaotiko bat atzetik zegoela ondorioztatzeko gai izan zen. Arestian esan dugun moduan, sistema dinamikoen bidez eguraldia modeliza daiteke. Edward Lorenzen helburua hori izan zen, 1963an zehaztutako hiru ekuaziotako sistema dinamiko baten bidez. Kalkulu konputazionalak egin ostean, hasierako bi baldintza oso hurbilek orbita oso desberdinak zituztela ohartu zen, eta hau izan zen atraktore arraroetatik aurkitu zen lehenengoa (puntu kritiko zein ziklo limiteez gain). Lan honen helburua sistema dinamikoen esparruari buruzko ezagutza nagusiak planteatzea da, hala nola, egonkortasuna, bifurkazioak eta kaosa. Matematikako graduan sistema dinamikoen inguruko irakasgai bat ez dagoenez, oinarrizko kontzeptuak finkatu dira lanean. Ekuazio diferentzialak lantzen dira, eta hirugarren mailan irakatsitako irakasgaiaz baliatuko gara v vi ekuazio diferentzialen sistemak planteatu eta aztertzeko. Gainera, zenbakizko metodoak erabiliko ditugu sistemen zenbakizko soluzioa kalkulatu ahal izateko, askotan sistema horien soluzioak ez baitira kalkulatzerako orduan sinpleak izango. Lehenik sistema dinamikoak definituko ditugu, eta baita sistema horien puntu kritikoak. Ondoren, puntu kritikoen egonkortasuna aztertuko dugu, Lyapunoven egonkortasunaren teorema zein beste teorema erabilgarri batzuk enuntziatuz. Egonkortasunaren gaiaren ostean, parametrodun sistema dinamikoetan zentratuko gara, eta sistemetan eman daitezkeen bifurkazio mota batzuk aztertuko ditugu. Azkenik, sistema kaotikoak definitu eta identifikatzeko ezaugarriak emango ditugu. Lana ez da, ordea, sistema dinamikoen kontzeptu sakabanatu eta elkarren artean erlaziorik gabekoak plazaratzea. Lan honen azken helburua Lorenzen sistema aztertzea da, aurretik azaldutako teoria aplikatuz. Azkenik, sistema dinamikoen adarra matematika aplikatu zein puruetan koka daiteke, izan ere, sistemak erabilgarriak baitira fenomeno fisikoak lantzeko, baina analisian eta geometrian oinarritzen dira hauen emaitzak. Bi mundu horiek bateratzeak bereziak egiten ditu sistema dinamikoak, eta horrek eraman nau esparru hau lantzera. 2. kapitulua Sistema dinamikoen egonkortasun analisia Sistema dinamikoen azterketa sakon batean soluzioen egonkortasunak garrantzi handia du. Kapitulu honetan puntu kritikoen sailkapen bat egingo dugu. Horretarako, puntuen inguruneetan orbiten jarrera aztertuko dugu, hots, orbitak puntuetatik aldendu edo hurbildu egiten diren. Kapitulu oso honetan zehar [6] erreferentziaren ildoa jarraituko dugu, gehien bat, nahiz eta [9] eta [11] erreferentziak ere erabiliko ditugun, lehenengoa Lyapunoven oinarrizko teoremak enuntziatzeko, eta bigarrena LaSalleren printzipioa azaltzeko. 2.1 Lyapunoven egonkortasuna Orbiten egonkortasunari buruzko teoria gauzatu eta garatu zuen lehenengoa Aleksandr Lyapunov izan zen, 1899 urtean zehar. Matematikari errusiar honen lan garrantzitsuenak sistema dinamikoen soluzioen egonkortasunaren inguruan zetzaten. Definizioa 2.1.1. Izan bedi x = 0 (1.2) sistema dinamikoaren puntu kritikoa. Orduan, x = 0 egonkorra dela esango dugu baldin eta ε > 0 guztietarako existitzen bada δ > 0 non ∥x(0)∥ < δ ⇒ ∥x(t)∥ < ε, t ≥ 0 guztietarako. (2.1) Bestalde, x = 0 egongaitza dela esango dugu baldin eta x = 0 egonkorra ez bada. Azkenik, x = 0 asintotikoki egonkorra izango da baldin eta egonkorra bada eta x(t) → 0 bada t → ∞ denean, ∥x(0)∥ < δ betetzen duten x(t) orbita guztietarako. Aurreko kapituluan ikusi dugun bezala, x = x0 puntu kritikoa jatorrira garraia daiteke, sistema baliokide bat lortuz. Hori dela eta, aurreko 3 4 2.1. Lyapunoven egonkortasuna definizioan, eta hemendik aurrera, soilik x = 0 puntu kritikoaren kasua aipatzen da. Lyapunovek orbiten egonkortasuna aztertzeko funtzio laguntzaile batzuk erabili zituen, orokorrean ezaugarri berezirik ez dutenak, eta Lyapunoven funtzioak deiturikoak. Izan bedi V : D ⊂ Rn −→ R (2.2) aplikazioa non 0 ∈ D betetzen den eta V ∈ C1(D) den. Orduan, V (x)-ren deribatua aztertuz gero (1.2) sistema dinamikoaren ibilbideetan zehar, ˙V (x) bezala adieraziz, ˙V (x) = n X i=1 ∂V ∂xi ˙xi = n X i=1 ∂V ∂xi fi(x) = h ∂V ∂x1 · · · ∂V ∂xn i   f1(x) ... fn(x)   = ∇V · f(x) (2.3) adierazpena lortuko genuke. Gainera, ohar gaitezen V Lyapunoven funtzioa emanik, eta (x1, . . . , xn) ∈ D edozein puntu izanik, existitzen dela c ∈ R non V (x1, . . . , xn) = c den. Halaber, V definitu positiboa bada, c ≥ 0 izango da, eta V (x) = k motatako gainazalak eraiki daitezke, k ≥ 0 izanik. Gainazal horiek itxiak dira V definitu positiboa bada. Hori frogatzeko nahikoa da µ erradioko eta jatorrian zentratutako esfera hartzea. Demagun L > 0 dela V -k esferan hartzen duen balio minimoa. Orduan, V (x) = k ≤ L gainazala eraikiz, jatorritik igaro eta esfera zeharkatzen duten zuzen guztiek V (x) = k gainazala mozten dute, jarraitutasuna dela eta. Beraz, gainazalak itxiak dira. Behin gainazal hori zehaztuta, Lyapunoven egonkortasun teoremaren jatorria ulertzeko, suposa dezagun ˙V definitu negatiboa dela. Orduan, ˙V (x) < 0 izango da x ∈ D \ {0} guztietarako, eta horrek esan nahi du puntu horietatik igarotako ibilbideak V (x) = k motatako gainazalak kanpotik barrura, hau da, jatorrirantz, zeharkatuko dituela. Beraz, hurrengo teorema enuntzia daiteke: Teorema 2.1.1 (Lyapunoven egonkortasunaren teorema). Izan bedi x = 0 (1.2) sistema dinamikoaren puntu kritikoa eta V (2.2) Lyapunoven funtzioa, non V (0) = 0 eta V (x) > 0 den x ∈ D \ {0} guztietarako eta ˙V (x) ≤ 0 den x ∈ D guztietarako eta ˙V (0) = 0 den. Orduan, x = 0 egonkorra da D-n. Are gehiago, ˙V (x) < 0 bada x ∈ D \ {0} guztietarako, x = 0 asintotikoki egonkorra izango da D-n. Froga. Izan bedi ε > 0 eta har dezagun r ∈ (0, ε] non B(0, r) ⊂ D betetzen den, B(0, r) jatorrian zentratutako eta r erradioko bola itxia izanik. Defini dezagun k = min{V (x) : ∥x∥ = r}, positiboa dena hipotesiz, V (x) > 0 baita x ∈ D \ {0} guztietarako. λ ∈ (0, k) guztietarako defini daiteke Ωλ = 3. kapitulua Sistema dinamikoen puntu kritikoen bifurkazioak Sarritan, naturan gertatzen diren fenomenoak parametro ezberdinen menpe daude, eta hauen aldaketa txikiek fenomenoaren jarrera nabarmen alda dezakete. Horien adibide nabarmena [10] artikuluan azaltzen da, erreakzio kimikoak ematen direnean, zinetikaren arloan, erreakzioak hainbat parametroren menpe daude. Garrantzitsuenak erreakzionatu behar duten konposatuen saturazioa, erreakzioaren tenperatura edota erreakzioa azkartu edota moteldu egiten duten konposatuak erreakzioan sartzea dira. Kapitulu honetan parametrodun sistema dinamikoak aztertuko ditugu, eta hauen puntu kritikoen egonkortasunean parametroaren eragina kualitatiboki neurtuko dugu. Izan bedi ˙x = f(x, µ) (3.1) parametrodun sistema dinamikoa, non x ∈ Rn, µ ∈ Rp eta f ∈ Cr(Rn × Rp) diren, n, p ∈ N izanik, eta r ≥ 5 hartuta. Kasu honetan, (x, µ) = (x0, µ0) puntu kritikoa izan dadin, f(x0, µ0) = 0 bete beharko du. Puntu horren egonkortasuna aztertzeko era sinpleena linealizazioa da, eta hau aplikatuz, ˙ξ = Dxf(x0, µ0)ξ, ξ ∈ Rn (3.2) sistema dinamiko lineala lortuko dugu. Puntu kritiko hori hiperbolikoa balitz, f(x0, µ0) = 0 berdintza beteko litzateke, eta Dxf(x0, µ0) matrizeak ez luke izango balio propiorik ardatz irudikarian. Hori dela eta, Dxf(x0, µ0) alderanzgarria izango da, eta funtzio inplizituaren teorema aplikatuz, existituko da x(µ) ∈ Cr soluzio bakarra non f(x(µ), µ) = 0 den µ µ0-tik nahiko hurbil egonda, eta x(µ0) = x0 betetzen duena. Gainera, parametroarekiko balio propioen jarraitutasuna 11 3. kapitulua. Sistema dinamikoen puntu kritikoen bifurkazioak 23 Adibidea 3.3.1. Izan bitez c ∈ R \ {0} eta hurrengo sistema: ( ˙x = µx − y + cx3 + cxy2, ˙y = x + µy + cx2y + cy3. (3.37) (x, y) = (0, 0) sistemaren puntu kritikoa da, eta haren balio propiak ±iµ dira. Gainera, matrizialki aurreko sistema honela idatz daiteke: ˙x ˙y = µ −1 1 µ x y + cx(x2 + y2) cy(x2 + y2) . (3.38) Bestalde, (3.34) ekuazioarekin konparatuz gero, ohar gaitezen c = a(µ) eta α(µ) = µ dela, eta Hopfen bifurkazioaren forma duela. Jakinda gure adibiderako a = c eta d = α′(0) = 1 dela jakinda, azter ditzagun c-ren kasu ezberdinetarako emango den Hopfen bifurkazio mota. c > 0 betetzen bada, orduan a eta d positiboak izango dira, eta Hopfen bifurkazio azpikritikoa emango da, µ < 0 denean jatorria egonkorra izanik, eta µ > 0 denean egongaitza. Gainera, µ < 0 denean orbita periodiko egongaitz bat izango dugu (ikusi 3.5. eta 3.6. irudiak). 3.5. irudia: Koloretan planoko zenbait punturen orbitak c = 1 eta µ = 1 kasuan. Lerro etenez orbitak t < 0 denbora uneetarako. Aldiz, c < 0 bada, a < 0 eta d > 0 izango da, eta Hopfen bifurkazio gainkritikoa emango da. Orduan, µ < 0 kasurako jatorria egonkorra izango da, eta µ > 0 denean, ordea, egongaitza, eta azken kasu honetan orbita periodiko egonkor bat izango dugu (ikusi 3.7. eta 3.8. irudiak). 3.4 Barietate zentralen teoria Orain arte soilik ekuazio bakarreko edo bi ekuaziotako sistema dinamikoen bifurkazioak aztertu baditugu ere, aurreko analisia sistema handiagoetara 1 − r + 1 2 2! y2 − 2bz2 (4.4) lortuko genuke. 0 < r < 1 denez, r + 1 2 2 < 1 da, eta ˙V (x, y, z) ≤ 0 desberdintza betetzen dela ondorioztatzen dugu (x, y, z) ∈ R3 guztietarako. Gainera, ˙V (x, y, z) = 0 izan dadin, batugaietako bakoitza nulua izan behar da, hots, x − r + 1 2 y = 0, y2 = 0 eta z2 = 0 bete behar da. Orduan, x = y = z = 0 izan behar du derrigor, eta ˙V definitu negatiboa izango da R3-n. Ondorioz, Lyapuniven egonkortasunaren teorema aplikatuz, jatorria asintotikoki egonkorra izango da R3 osorako. 36 4.3. Lorenzen atraktorea 4.1. irudia: (1, 1, 1) puntuan hasten den (beltzez) Lorenzen atraktoreari dagokion orbita, t ∈ [0, 50] tartean. Gorriz sistemaren puntu kritikoak ditugu. Horrenbestez, Lorenzen sistemaren inguruko ezaugarri nagusiak aztertu ditugu. Sistema disipatiboa da, puntu kritikoak lortu eta hauen egonkortasuna aztertu dugu parametroen balio ezberdinetarako, bifurkazio nagusiak zehaztu ditugu, eta atraktore kaotikoaren ideia bat ikusi dugu, nahiz eta ez dugun frogapen analitikoa egin. Azken aipu gisa, [4] erreferentziatik Lorenzen sistemaren puntu kritikoen egonkortasuna zein Tuckerren teorema aurkeztu dira, eta beste ezaugarriak [13] erreferentziatik. 5. kapitulua Ondorioak eta analisia jarraitzeko aukerak Sarreran aipatu dugun bezala, lan honen helburua gradu honetan ikusi ez dugun sistema dinamikoen adarraren gaineko oinarrizko ezagutzak plazaratzea izan da. Sistema dinamikoak oso erabiliak dira matematikaren mundutik kanpo, fisika, kimika edota biologian, esaterako, eta ekuazio diferentzialen sistemak definitu eta beren portaera aztertzea oso tresna indartsua da. Lehenengo ondoriotzat, sistema dinamikoen muina denboraren epe luzeko egoera aurresatea dela uler daiteke. Are gehiago, puntu kritikoek beren inguruko orbiten izaera zehazten dute epe luzean, eta baita kaosa epe luzeko fenomenoa da, izan ere, kaosaren ezaugarri garrantzitsuenetariko bat, hots, hasierako baldintzen menpeko sentikortasuna, denbora aurrera joan ahala ikus daiteke. Gainera, sistema dinamikoen bidez, eta batez ere bifurkazioen bidez, ohar gaitezke fenomeno fisiko asko guztiz alda daitezkeela parametro baten perturbazio txiki batekin. Eta ez soilik parametroaren perturbazio txikiekin, baita hasierako baldintzak urriki aldatuz gero, guztiz desberdinak diren emaitzak lor genitzake, egoera kaotiko baten aurrean bagaude. Lorenzek bere atraktorearen berri eman zuen egoitza bati "Aurreikuspena; Brasileko tximeleta baten hegaldiak Texan tornado bat era al dezake?" izena eman zion. Egia da jadanik antzinako Txinan honelako esapide bat existitzen zela, baina harrezkero matematikaren arloan sartu zein behin betiko kaosaren terminoa. Bestalde, Mandelbrot matematikari frantziarrak fraktalen munduarekin topo egin bazuen, kaos diskretuaren adibide izango zena, kaos jarraitu batekin topo egin zuen Lorenzek. Lan honetan soilik sistema dinamiko jarraituak aztertu ditugu, eta hauen inguruan informazio asko faltako litzateke hauen analisi dotore bat idatzi ahal izateko. Esaterako, sistemen forma normalak lortzeko prozedura, non Lieren aljebra erabiltzen den, edota sistema dinamiko berezi batzuk, hala nola, Lagrangeren sistemak eta Hamiltonenak. 39
science
addi-038bf97b6319
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/54444
Evolución de la energía potencial disponible: 1979-2019
Sarasua Etxeberria, Mikel
2021-12-13
Sarrera Lurraren atmosferako energia mekanikoen azterketa XX. mendearen hasieran hasi zen. 1903an, Margules-ek ekaitz-sistemetarako energia potentzial eskuragarria energia potentzial osotik adiabatikoki energia zinetiko bilakatu daitekeen kopurua bezala definitu zuen. Lorenz-ek 1955ean Margules-ek proposatutakoa atmosfera osorako hedatu zuen, energia potentzial eskuragarria atmosferako energia potentzial totalaren eta energia potentzial total minimoaren arteko aldea bezala definituz. Energia potentzial eskuragarriaren definizio horrekin, Lorenz-ek atmosferako energia mekanikoen arteko erlazioak finkatu zituen tenperatura eta haize eremuak erabiliz, eta egun "Lorenz-en energia zikloa" bezala ezagutzen dena sortu zuen. Hainbat hurbilketa egin arren, azken horren bidez atmosferaren jokabideak modu sinple eta eraginkorrean azter daitezke. 1964an, Oort-ek hurbilketa horien beharrik ez zeukan Lorenz-en teoriaren garapen bat egin zuen, mixed space-time domain deritzon eremua definituz. Oort-ek sortutako formulazioa da ordutik gehien erabili dena, eta lan honetan ere hala egingo da. Lan hau Lorenz-ek finkatutako energia potentzial eskuragarriaren azterketan zentratuko da, Oort-ek garatutako formulazioarekin lortutako hainbat emaitza behatuz. Datorrena ulertzeko oinarri teorikoa azalduko da lehenik, emaitzak lortzeko erabilitako estrategiak eta metodologiarekin jarraituz. Behin hori jakinda, energia potentzial eskuragarriaren banaketa espazialak aztertuko dira, latitude-presio eta longitude-latitude erako banaketekin; ondoren ENSO zikloak (bereziki El Ni˜no zikloak) eta energia potentzial eskuragarriaren aldaketak dituzten erlazioak ikusiko dira, eta, emaitzekin amaitzeko, energia potentzial eskuragarriaren balio osoek dituzten joerak erakutsiko dira klima aldaketarekin duten erlazioa ikustarazteko. Guztia ixteko, lanarekin izandako arazoak eta hobekuntza batzuk aipatuko dira, ondorioekin amaituz. iii33 1. Kapitulua Oinarri teorikoa Zikloi, antizikloi eta hainbat sistema atmosferikoen indartzea edo ahultzea sistema horrek daraman energia zinetikoaren araberakoa denez, interesgarria izan daiteke eguratsak daroan energia zinetikoaren balioa jakitea. Lorenz-ek definitutako energia potentzial eskuragarriak energia zinetiko horren ezagutzara eraman gaitzake. Energia potentzial eskuragarriarekin (EPE) hasi baino lehen, atmosferako energiaren portaera (hau da; sorkuntza, transformazioa eta deuseztapena) ezagutzea interesgarria izan daiteke. Hala, zirkulazio orokorrean bete beharreko baldintza batzuk finkatuko dira eta eguratsean gertatzen diren hainbat prozesu fisiko modu sinplean ulertu ahal izango dira. Behin hori jakinda, EPEren propietateak aztertzea errazagoa izango da. 1.1 Atmosferako zirkulazioa Eguratsean hiru energia mota bereizi daitezke: zinetikoa (zirkulazioak bere higiduragatik daramana), geopotentziala (planetaren eremu grabitatorioak sortua) eta barnekoa (atomo eta molekulek beren bibrazioengatik duten energia termikoa). Idazkera azkartzeko, zinetikoari EZ, potentzialari EP eta barnekoari BE deituko diegu. Atmosferako zirkulazioa ahalbidetzen duen energia eguzkiak igorritako erradiaziotik dator. Lurrak (itsaso-egurats-lur sistemak), ordea, ez du xurgatutako energia hori betiko gordetzen, eguratsaren gorenean BE erradiazio infragorri bezala xahutzen baitu. Epe luzean xurgatutako eta xahututako kopuruak berdinak direnez oreka erradiaktiboa lortzen dela esaten da, eta lur planeta etengabe berotzen edo hozten egotea galarazten du horrek. Hala ere, esandako xahutze eta xurgatzeak ez direnez uniformeak atmosfera osoan zehar, eguratsaren zirkulazioa baldintzatuta geratzen da. Xurgapenari dagokionez, lurraren biraketa-ardatzak eguzkiarekiko duen orientazioa dela eta, eguratsaren goreneko puntu jakin bateko intsolazioa aldatu egiten da urtaroaren arabera. Ez hori bakarrik, lurraren esferikotasunagatik, ezberdina da latitude bakoitzean jasotako azalera unitateko erradiazioa. Espaziora islatutako erradiazioari (albedoari) dagokionez, poloetan da esanguratsuena elurra, izotza eta lainoak direla medio∗; eta horrek ∗Tropikoetan ere balio handia dauka laino kopuru handiagatik. 144 2 1.1. Atmosferako zirkulazioa ere eragin nabaria dauka erradiazioaren xurgapena kontuan hartzean. Xahuketari dagokionez, aldiz, espaziora igortzen den erradiazioaren maximoa subtropikoetan antzeman daiteke. Zergatik? Bada, poloetan balio hori txikiagoa da tenperatura hotzengatik, eta tropikoetan, aldiz, goi-laino hotzen eta ur-lurrunaren kantitate handiak energiaren iheste hori galarazten du. Esandako bi prozesuak kontuan hartuz (xurgapena eta xahuketa), latitude guztietan goi atmosferan xurgatutako eta igorritako energien arteko diferentzia kalkulatzen bada, tropikoetan balioa positiboa eta poloetan negatiboa dela ikusi daiteke. Ondorio bezala, energia tropikoetatik poloetara garraiatzen dela esan daiteke, bai ozeanoen bidez bai eguratsaren bidez. Atmosferako energia-trukeak Eguzkitik datorren erradiazioak ez du eguratsa berotzen zuzenean. Lainorik gabeko atmosfera gardena interakzio gutxirekin pasatu ondoren, ozeanoak eta kontinenteak berotzen ditu nagusiki eta azken horiek BE ematen diote eguratsari, erradiazio infragorri moduan edo gerora kondentsatuko den lurrundutako uraren bidez†. Energia-transmisio hori, noski, ezberdina da ingurunearen arabera; ozeanoetan esaterako, uraren bero-ahalmen handiagatik lurrazalean baino askoz motelagoa da prozesua. Airea eguratseko presio gradienteetan zehar higitzen denean BE EZ bihurtu daiteke (eta alderantziz), eta airea grabitatearen aurka mugitzen denean EZ EP ere bihurtzen da (grabitatearekin mugitzen denean alderantziz). Atmosferaren eta gainazalaren arteko marruskadura indarrak direla eta, EZ bero moduan xahutu daiteke eguratseko BE bihurtzeko eta baita ozeanoetako korronteak eta olatuak indartzeko ere. Aipatutako lehenengo bi energia trukeak adiabatikoak eta itzulgarriak dira, hirugarrena, aldiz, diabatikoa eta itzulezina [2]. Eguratsa sistematzat hartuz eta gainontzekoa unibertso kontsideratuz, gainazal-egurats elkarrekintzak daudeneko prozesuak diabatikoak eta itzulezinak direla ikusi daiteke. Gainazaleko ura lurruntzean, esaterako, masa-trukeak daude sistemaren eta bere ingurunearen artean, baita euria egiten duenean ere. Baina, denbora tarte handi batean itsaso eta kontinenteek eguratsarekin guztira trukatzen duten energia (BE) nulua dela ezagutzen denez [2], denbora jakin baten ondoren eguratsak beroa irabazteko modu bakarra marruskadura bidezko energia zinetikoaren xahutzean datza. Bero horren parte bat eguratsaren BE bilakatzen da. Ondoren datorren analisian eguratsa sistema itxitzat hartzeko, gainazalarekin trukatzen den materiak eman (eraman) dezakeen energia inguruneak eragindako berotzea (hoztea) bezala kontsideratuko da, eta, aurreko paragrafoan esandakoagatik, denbora tarte handi batean emandako eta eramandako energia kopurua berdina izango da. Azkar laburtzearren, eguratsa sistema itxitzat hartu da, non EP-EZ eta BE-EZ energia truke adiabatiko itzulgarriak dauden eta EZ gainazalak eragindako marruskaduragatik †Lurraren barneko beroak eguratsari emandako energia baztergarria da, sumendi aktiboen inguruan izan ezik. 5 1. Kapitulua. Oinarri teorikoa 3 xahutzen den zati bat BE bihurtzeko. 1.2 EPE: Energia potentzial eskuragarria Atmosferako energia zikloaren ezagutzak hainbat prozesu modu sinplean aztertzea ahalbideratzen du. Teoria horren oinarriak Lorenz-ek [1] (1955 urtean) finkatu zituen, Margulesek 1903an ekaitz indibidualen energiarentzat egindakoa mundu mailara hedatuz. Azken finean, Lorenz-ek egindakoaren muina atmosferako energia potentzial totaletik EZ bihurtu zitekeen frakzioarentzat ekuazio bat lortzea izan zen, hau da, energia potentzial eskuragarriaren ekuazioa lortzea. Lorenz-ek definitutakoa azalduko da ondoren. Aurreko azpiatalean aipatutako EZ-BE transformazioak adiabatikoak eta itzulgarriak izanik, norantza bakoitzak probabilitate bera izan beharko lukeela pentsa dezake batek; ikusi dena, ordea, epe luzean marruskadurak xahututako haina EZ sortzen dela izan da [2]. BEtik EZrako transformazio horren azterketak zuzenean energia potentzial eskuragarrira (EPE) bideratzen du. Berehalakoa da oreka hidrostatikoan dagoen atmosferako aire lehorreko zutabe bertikal baten barneko BE eta EP proportzionalki transformatzen direla frogatzea. Masa unitateko energia potentzialtzat gz eta barne energiatzat cvT hartuz: EP = Z ∞ 0 gzρ dz = Z p0 0 z dp = Z ∞ 0 p dz = Z ∞ 0 RTρ dz = cp − cv cv BE (1.1) p0 = Z ∞ 0 gρ dz (1.2) Hemen g grabitatearen azelerazioa da, ρ aire lehorraren dentsitatea, R gas idealen konstantea, p0 lurrazaleko presioa eta T tenperatura. Aire lehorra nitrogeno eta oxigenoz dago osatuta nagusiki‡, eta atmosferako kondizio arruntetan (presio eta tenperatura atmosferikoetan) gas horien izaera idealtzat hartzea hurbilketa ona da. Gainera, kalkuluak asko sinplifikatzen dira. Argitzeko, oreka hidrostatikoan dagoen aire lehorreko zutabe bateko presio eta alturaren arteko erlazioa dp = −gρdz da eta alturaren zerotzat lurraren gainazala hartu da, topografia baztertuz. EP eta BEren proportzionaltasun horregatik, gauzak sinplifikatzeko, energia potentzial totala (EPT) eta energia totala (ET) definituko dira zutabe baterako: EPT = EP + BE = Z ∞ 0 cpT dz (1.3) ET = EPT + KE (1.4) ‡N2 %78.08, O2 %20.95, Ar %0.93, CO2 %0.039... 6 1. Kapitulua. Oinarri teorikoa 5 Θ jakin bat izateko probabilitatea ematen badu, ondorengo moduan defini daiteke tenperatura potentzial jakin baten gainazaleko presioaren batez bestekoa: p(Θ1) = p0 Z ∞ Θ1 G(Θ) dΘ (1.6) Hau da, Θ jakin bati dagokion presioa, Θ hori baino balio handiagoa duen airearen pisuak finkatzen du. Ekuazioan p0 lurraren gainazaleko presioaren batez bestekoa da eta adierazpen honetarako ere topografia baztertu egiten da. Θ kontserbatu egiten denez, G(Θ) eta p(Θ1) ere kontserbatu egiten dira aldaketa adiabatikopean. EPT p(Θ)-ren funtzioan jartzen bada, segituan lortu ahal izango da EPEren adierazpen zehatza. Aurretiaz definitutako masa unitateko EP eta BEren adierazpenak erabiliz eta topografia baztertuz, azalera unitateko zutabe batean izango den EPT ondorengoa da: EPT = Z ∞ 0 ρ(gz + cvT) dz = cpg−1 Z p0 0 T dp (1.7) Hori kalkulatzeko oreka hidrostatikoan dagoen aire lehorreko zutaberako definitutako proportzionaltasuna hartu da kontuan (1.1 ekuazioa). Orain, tenperatura potentziala koordenatu bertikal bezala erabiltzeko T = Θpχp−χ 0 , χ = R/cp eta dΘ/dp = −Tpχ 0χp−(χ+1) erabiliz eta jakinik masaren geruzapen horizontala (EPT minimoa) p = p ordezkatuz lortzen dela, azalera unitateko batez besteko EPE-ren itxura ondorengoa da: EPE = (1 + χ)−1cpg−1p−χ 0 Z ∞ 0 (p1+χ − p1+χ) dΘ (1.8) Batez bestekoa tenperatura potentzial jakin baten gainazalean zehar egiten da, hau da, gainazal isentropiko batean zehar. 1.8 ekuazioari energia potentzial eskuragarriaren adierazpen zehatza deitzen zaio, hori bai, kontutan eduki behar da topografia baztertu dela eta baita hurbilketa hidrostatikoa egin dela ere. Ekuazio horren soluzioa lortzea ez denez berehalakoa, integrakizuna seriean garatuko da p = p + p′ erabiliz. p′-k batez bestekoarekiko desbideraketa adierazten du eta bere batez bestekoa gainazal isentropiko batean (Θ konstanteko gainazala) nulua da. Serieko garapenean azaltzen den lehen terminoa beste guztiak baino askoz handiagoa denez, ondorengo adierazpena lortu daiteke energia potentzial eskuragarriaren batez besteko 8 1. Kapitulua. Oinarri teorikoa 7 bestekotik, orduan eta handiagoa izango da EPEri egindako ekarpena. γ Γd − Γ kenketaren alderantziz proportzionala da, eta kenketa horren balioa txikituz (egonkortasuna txikituz) geroz eta EPE gehiago lortu ahal izango da. Maila bereko aire partzelek tenperatura ezberdina dutenean, aire hotzeko (beroko) eremuek hondoratzeko (igotzeko) joera dute, prozesu horretan atzean uzten duten maila hortako tenperaturak egonkortuz. Egonkortasuna txikia izateak maila bereko tenperaturen ezberdintasuna handia dela esan nahi du, eta horrek tenperatura ezberdineko aire partzelek tenperatura egonkortzeko distantzia handiagoan mugitu beharko dutela adierazten du, hots, EZ handiagoa izango dutela. Beraz, zenbat eta ezegonkorragoa izan eremu bateko banaketa, orduan eta handiagoa izango da bertatik irtengo den EZ, eta horrek esan nahi du EPE ere handiagoa dela kasu horietan. 1.12 ekuazioak emandako informazioa aztertzeko, EPE espazio eta denborako hainbat osagaietan bana daiteke, Lorenz-ek 1955ean idatzi eta Oort-ek 1967an garatuta bezala [3]. Batez besteko balioekiko desbiderapenei eddy deritze, eta, espazioari dagokionez, atmosferan hiru motatakoak agertu daitezke: meridionalak, zonalak eta bertikalak. Denboran definitutako eddy-a ere badago. Zonala eta denborazkoa soilik hartzen badira kontuan, tenperatura ondorengo eran deskonposatu daiteke: T = [< T >]+ < T >∗ +[T]" + T "∗ (1.12) [X] = 1 2π R 2π 0 X dλ longitudearekiko batez bestekoa da, < X >= 1 T R T/2 −T/2 X dt batez bestekoa denboran, X∗ = X − [X] eta X" = X− < X >. Tenperaturaren deskonposaketa horrekin bi EPE mota definitu daitezke: EPE zonala (EPEZ) eta eddy EPE (EEPE). Aldi berean, EEPE espazioari dagokion parte batek eta denborari dagokion beste batek finkatzen dute, EEPE iraunkorrak eta EEPE iragankorrak, hurrenez hurren. EPE = EPEZ + EEPE (1.13) EEPE = EEPEirau + EEPEirag (1.14) Lan honetan Oort-ek definitutako mixed space-time domain erabiliko da, EPEZ finkatzeko 1.13 ekuazioaren eskuineko lehenengo osagaia erabiliz eta EEPE finkatzeko beste osagaiak erabiliz. Konbentzio bat besterik ez da, baina, konbentzioaren arabera balio ezberdinak lortu daitezkeenez osagai bakoitzarentzat, argi utzi behar da zein erabiltzen den. 1.13 1.12 ekuazioan ordezkatuz eta denboran eta longitudeetan zehar batez bestekoak eginaz: [< T ′2 >] = ([< T >] − < T >)2 + [< T >∗2] + [< T "2 >] (1.15) 10 8 1.3. El Ni˜no EPE = EPEZ + EEPEirau + EEPEirag = cp 2 Z M 0 [< T >] ′2γ dm + cp 2 Z M 0 [< T >∗2]γ dm + cp 2 Z M 0 [< T "2 >]γ dm (1.16) Azken ekuazio hori izango da lan honetako kalkuluetarako funtsezkoena. Azpiatal honekin amaitzeko ekuazio horren esanahia aztertuko da. EPEZi dagokionez, latitude jakin bateko batez besteko tenperatura asko aldentzen denean maila hortako azalerako batez bestekotik, bere balioa handia izango da. Hori dela eta, EPEZen balioa handia izatea espero da poloetan eta ekuatore inguruan††. EPEEirau, aldiz, handia izango da puntu bateko tenperatura bere latitudeko batez bestekotik aldentzen denean, horregatik, balio handienak ingurune oso ezberdinak dituen latitudeetan izango ditu (topografia asko aldatzen den latitudeetan, hain zuzen ere). Azkenik, EPEEirag handia izango da denboran zehar aldakortasun handia dagoen eremuetan, eta, horregatik, batez bestekoarentzat hartzen den denbora tarteak esangura handia izango du. Denboran zehar EPEk duen portaera behatuz, klima aldaketarekin duen erlazioa aztertuko da lan honetan. Ez hori bakarrik, El Ni˜no urteetan zehar EPE nola aldatzen den ere ikusiko da, hainbat galdera erantzun baitaitezke energiaren ikuspuntutik. Klima aldaketaren kontua guztiontzat da ezaguna, El Ni˜no, ordea, baliteke ezezagunagoa izatea. Azken horren azalpen labur bat emango da ondoren. 1.3 El Ni˜no El Ni˜no, 2 eta 7 urte bitarteko periodoarekin Ozeano Barearen ekuatore ekialdean gertatzen den itsasoaren berotze-prozesuari deritzo. ENSO‡‡ zikloaren garai beroari dagokio. Berotze horren ondorio diren prozesu atmosferikoak esanguratsuak dira mundu mailan, baina, batez ere, tropikoetan eta ekuatore inguruan. Azpimarragarrienak Hego Amerikako mendebaldeko kostaldean egon ohi diren euriteak. La Ni˜na deituriko kontrako prozesua ere ikusi daiteke urteetan zehar (ENSOren garai hotza). Garai arruntetan, ekialdeko haize bortitzek (alisioak) Ozeano Bare tropikalaren gainazaleko ur beroa ekialdetik mendebaldera mugiarazten dute, Amerikako mendebaldeko kostatik Australia eta Asiaren ekialdera, hain zuzen ere. Ur bero hori mendebaldera eramateak ekialdean itsas barreneko ur hotza azaleratzea dakar, eta, horrela, Ozeano Barearen ekialdean itsas gainazalaren tenperatura mendebaldean baino askoz txikiagoa dela neurtu daiteke. Tenperatura ezberdintasunagatik, mendebaldean itsas maila ekialdean baino altuagoa dela ere neurtu daiteke. El Ni˜no fasean, ordea, alisioak baretu egiten dira, eta urak mendebalderantz mugituaraziko dituen indarrak zeharo ahultzen dira. Aldiz, mendebaldeko ur beroa ekialderantz ††Poloetako tenperatura hotzengatik eta ekuatoreko beroengatik. ‡‡El Ni˜no-Southern Oscillation 11 1. Kapitulua. Oinarri teorikoa 9 higitzen hasten da garai horietan, bertako termoklinaren sakonera asko handiagotuz eta ekialdeko sakoneko ur hotzak azaleratzea galaraziz. El Ni˜no fasean, ekialdeko gainazaleko ura beroagoa izanik, konbekzio esanguratsuak gertatzen dira eta prezipitazioa asko ugaritzen da bertan, ekialdean. Mendebaldean, ostera, gainazaleko uraren tenperatura baxuagoak lehorteak ekar ditzake inguru horietan. Hori gutxi balitz, Ozeano Barearen gaineko eguratsaren portaera aldatzeaz gain, El Ni˜no urteetan zehar atmosferaren zirkulazio globala ere asko aldatzen da, beraz, El Ni˜nok mundu mailan du eragina. Lan honetan, atmosferako tenperaturan eta EPEren balioan duen eragina aztertuko da. Atmosferako energia trukeen, EPEren eta El Ni˜no prozesuaren ideia orokor bat izanik, lana ongi ulertzeko, testu osoan zehar erabiliko diren datuen jatorria zein den jakitea ez da gaizki etorriko. 1.4 Erreanalisia Azken urteotako behaketa metodoen aniztasuna dela eta, egungo atmosferaren ezagutza oso aberatsa da, bere osotasunean nahiko ondo ezagutzen da. Urte batzuk atzera joatean, ordea, datutegi originaletan geroz eta hutsune gehiago ageri direla antzeman daiteke. Erreanalisiaren lana hutsune horiek betetzea da. Egungo modelo matematikoez baliatuz posiblea da hutsune horiek osatzea, ERA5-ek (lan honetan erabiliko den datutegia), esaterako, 4D-VAR izeneko teknika erabiltzen du horretarako. Teknika horren helburua, fisikaren legeak jarraituz, eskuragarri dauden datu guztietatik pasatzen den funtziorik egokiena definitzea da, horretarako hasierako baldintza egokienak finkatuz. Hasierako baldintza egokirik gabe ezin da estimazio onik egin. Azken finean, labur azalduta, modelo atmosferikoentzat hasierako balio batzuk finkatu eta hortik lortzen diren emaitzak benetako datuekin alderatuz, hasierako balio egokienak finkatzean datza teknika hori. Hurrengo atalean lan honetako emaitzak lortzeko jarraitutako pausuak erakutsiko dira. 12 2. Kapitulua Metodologia EPE lortzeko erabili diren hilabeteroko atmosferako tenperaturaren datuak ERA5 erreanalisiak emandakoak dira [4]. Bertan 1979ko urtarriletik 2019ko abendurainoko tenperaturaren hilabeteroko batez bestekoen informazioa dago eskuragarri, eta lan honetan 1.0º x 1.0º-ko bereizmen horizontalekoak eta 21 presio mailetakoak∗ erabili dira. Estrapolazio baten bidez, lur-azpiko datuak ere azaltzen dira ERA5 datutegian. 1979tik aurrera lortutakoak direnez, satelite modernoen garaiko datuak landu dira. Topografia aztertzeko gainazaleko presioaren balioak erabili dira ([5]) aurreko bereizmen horizontal berberarekin. Teoria finkatu zenetik badira hainbat lan Lorenz-en energia zikloa, eta, beraz, energia potentzial eskuragarria aztertzen dituztenak. Emaitzen alderaketarako lan horietako bat aukeratzea ez da erraza ordea; neurketen zehaztasuna eta datuen aniztasuna asko aldatu da denbora tarte honetan, lan bakoitzean erabiltzen den espazioko eta denborako erresoluzioa ere ezberdina da, eta topografia kontutan hartzeko metodoak ere asko aldatzen dira batetik bestera. Badaude hemen erabilitakoaren Oort-en konbentzio† ezberdinak erabiltzen dituzten lanak ere. Lortutako emaitzak alderatzeko Lorenz energy cycle of the global atmosphere based on reanalysis datasets ([6]) erabili da erreferentzia gisa, bertako material gehigarrian ageri diren urteroko ebaluazioko emaitzak kontuan hartuz. Ezberdintasunak egotea ez da harritzekoa izango, hainbat faktore ezberdinak baitira: artikuluan erresoluzio horizontala 2.5ºx2.5º-koa da, datutzat ERA40ek eta NCEP2k emandako eguneroko balioak erabiltzen dira eta azterketa 1979-2001 bitartean egiten da. Ez hori bakarrik, integral globalak egitean topografia kontuan hartzeko (atmosferako masa banaketa jarraitzeko), artikuluan Oort-ek 1983 urtean deskribatutako biderkadura faktore batzuk erabiltzen dituzte, hemen, ordea, aurrerago ikusiko den beste bide bat jarraitzen da. Beste bi, hobeto esateko. Datorren azpiatalean ikusiko dira. ∗1000, 975, 950, 925, 900, 875, 850, 825, 800, 775, 750, 700, 600, 500, 400, 300, 200, 100, 50, 20, 10 hPa. †EPEZ eta EEPE definitzen dituztenak. 11 1313 12 2.1. Analisi espaziala 2.1 Analisi espaziala Atal honetan energien banaketa espaziala aztertuko da, 1979 eta 2020 artean batez besteko banaketak azalduz. Hemen EPE-ren urtekako ebaluazioa egin da, hau da, denboraren batez bestekoak urtezurtekoak izan dira, eta bariantzak kalkulatzean hilabete bakoitzeko balioa dagokion urteko batez bestekotik zenbat aldendu den aztertu da. Ondoren, noski, balio guztien batez bestekoa egin da banaketa espazialak lortzeko. Zikloiak edo antizikloiak bezalako prozesuak behatzeko eraginkorragoa zitekeen eguneroko datuak erabiltzea eta batez bestekoak hilabeteka egitea, baina, hemen jarraitutakoarekin, urte bakoitzeko energia zikloen ezaugarriak aztertzeko aukera dago. Hautatutako denborako batez besteko motak aurrez definitutako eddy horien portaera baldintzatuko du, batez bestekoak modu batean edo bestean egitean EEPE energientzat balio ezberdinak lor baitaitezke. EPEZen banaketa latitudearen, presioaren eta denboraren araberakoa da; EEPErena, aldiz, longitudearen menpekoa ere bada‡. EEPErentzat longitudearekiko batez bestekoa kalkulatuta, latitude, presio eta denboraren araberako azterketa egin ahal izango da, EPEZekin bezala, hain zuzen ere. Aldiz, lehenik presioarekiko integratzen bada, eddy energien banaketa horizontala irudikatu ahal izango da, energia mota horren lurrazaleko parte aktiboenak ikustaraziz. Latitude guztietarako batura egiterakoan puntu bakoitzeko datuen garrantzia eta lurraren esferikotasuna kontutan hartzeko, cosφ latitudearen kosinua erabili da pisu moduan. Integral guztiak egin ostean, azalera unitateko energiaren balioa lortzeko lurraren azaleraz zatitu da emaitza, eguratsaren lodiera planetaren erradioarekin alderatuta baztergarria dela kontutan izanik. Integral horiek kalkulatzerako orduan, hainbat lanek Lorenz-ek egindako lurrazal horizontalaren hurbilketa gogorregia dela diote; Oortek, esaterako, hori ekidinez latitudearen araberako biderkadura faktore batzuk erabiltzen ditu eguratsaren masa banaketa kontutan hartzeko. Beste modu batera esanda, topografia kontutan hartzeko. Hemen, presioa koordenatu bertikal bezala erabili da energien kalkuluak modu sinplean egiteko; sinpletasun hori, ordea, desagertu egiten da gainazaleko presioaren mugalde baldintza dagoenean, bere balioa asko aldatzen baita gainazaleko puntutik puntura§. Gainazaleko muga baldintzaren φ, λ eta t-rekiko menpekotasunak energiak lortzeko integralen kalkuluak asko zailtzen ditu. Topografiarekin kalkuluak egiteko eta lortzen diren emaitzen zuzentasuna bermatzeko, bi metodo aplikatu dira lan honetan: 1.metodoa 1.11 ekuazioan erabili den masarekiko integralak ondorengo itxura dauka: Z M 0 dm = Z 2π 0 Z π/2 −π/2 Z ps 0 g−1a2cosφ dλdφdp (2.1) ‡1.18 ekuazioan batez besteko zonalak kontutan hartu gabe. §Denboran zehar ere badaude aldaketak, baina gutxiago. 14 14 2.1. Analisi espaziala Adierazpen horietan gainazaleko muga konstante bat hartu daiteke presioarentzat, lehen esan bezala pmuga > ps(φ, λ, t) izanik beti. Definizio horiekin, integral bertikalak zuzenean kalkulatu ahal izango dira isobaretan zehar metodo numerikoak erabiliz (lan honetan erabili den Simpson-en erregela, esaterako) eta, lur azpiko balioak baztertuz, emaitza zuzenago bat lortu ahal izango da. Gainera, energien banaketa espazialak azaltzerakoan metodo hau ezin hobea da topografiaren eragina ikusteko. 2.metodoa Irudi egokiak egin arren, aurrekoak badauka arazo bat integralaren balioari dagokionez. Maila isobariko bat lurrazalaren gainetik edo azpitik dagoen esaten digu betak, baina gainazalaren presio maila zehatzaren informaziorik ez du jasotzen. Hori kontuan hartzen duen metodoa da bigarrengo hau, hori bai, irudikatzerakoan ez da aurreko metodoa bezain eraginkorra. Integral bertikala egiteko, gainazaleko presioak kontutan hartuz zutabe bateko presioen diferentziak definitu eta Riemannen batura egitea da helburua. Lurrazaletik hasita, lehenengo presio-diferentzia dP1 = Ps − P1+P2 2 da, azken maila hartzen duen presio diferentzia dPN = PN−1 − PN (N tarte kopurua izanik) eta tarteko diferentziak dP2 = P1−P3 2 ; dP3 = P2−P4 2 ; ... ; dPn = Pn−1−Pn+1 2 . dP horiek 0 dira gainazaletik behera eta longitudearen eta latitudearen arabera aldatu egiten da beren banaketa, eta baita, gutxiago bada ere, denboran zehar. Metodo honetan aurreko beta faktore horrek nolabait parte hartzen du lurrazpiko balioak zerotzeko, hori bai, ez dauka eraginik batez bestekoak egiterakoan. Bide hau jarraituz, aurrekoarekin alderatuz, presio banaketa zehatzagoak lortzen dira integralak egiteko. dP bakoitzari dagokion tenperaturaren balioa dP horren tarteko maila isobarikoari dagokiona izango da, eta Riemannen baturen bidez berehalakoa izango da soluzioak aurkitzea. Metodo honekin balio zuzenagoak lortuko dira integralentzat, baina, hala ere, irudikatzerakoan, Boer-en metodoak informazio gehiago eman dezake. Emaitzen balioak oso antzekoak dira, beraz, bi metodoak erabiltzeak gehienbat latitude-presio grafikoetan topografia kontutan hartzeak daukan eragina ikusteko balioko du. Analisi espazialaren atalarekin amaitzeko, aipatu ipar hemisferioko (IH) eta hego hemisferioko (HH) energien ekarpenak ere kalkulatu direla, horretarako integralak egiterakoan latitudearen angeluaren mugak (0, π/2) eta (−π/2, 0) bezala hartuz, hurrenez hurren. Integralen limiteak mugatzeak batez bestekoen eremua ere aldatzea ekartzen du, eta kontutan izan behar da kalkulu horiek egiterakoan γ faktorearen balioa ere aldatu egiten dela. 16 2. Kapitulua. Metodologia 15 2.2 Denbora-analisia Energien balioak denboran aztertzerako orduan bada aldaketa garrantzitsu bat espazioan aztertu direneko metodoarekiko. Lehen, denboran eginiko batez bestekoak urtekakoak ziren eta, ondorioz, denborari dagokionez, 41 balio ezberdinetarako soilik lortzen ziren energien balioen emaitzak, 41 urterentzako balioak hain zuzen ere (1979-2020). Energien balioek denboran zehar jasaten dituzten aldaketak antzemateko gutxiegi da datu kopuru hori. Konponbide bat hilabeteroko batez besteko datuak erabili beharrean egunerokoak erabiltzea litzateke, eta batez bestekoak hilabeteka hartu. Hori, ordea, konputaziorako neketsuegia da, bai kalkuluak egiteko bai datuak gordetzeko. Horregatik guztiagatik, denborako batez besteko bezala moving average deritzon teknika erabiliko da. Hilabete bakoitzaren aurreko eta ondorengo sei hilabeteak kontutan edukiz kalkulatuko dira denboraren batez bestekoak, horrela, amaieran 41 datu soilik izan beharrean 480 izango dira, 41 urtetan dauden hilabete kopurua ken hasierako eta amaierako sei hilabeteak (41x12-2x6=480), hain zuzen ere. Aipatzekoa da EEPEiragen kasuan 468 balio izango direla, denboran batez bestekoa bi aldiz egiten baita. Moving average horrek datuen zarata leuntzen lagunduko du eta energien joerak garbiago aztertu ahal izango dira. Hori bai, laginak ez dira independenteak izango eta denbora-tartearen mugetako balioak ere desagertu egingo dira. Denbora-analisiak egiterakoan sarritan denbora-serietatik urteko sasoi ezberdinetako zikloak, batez besteko balioak eta joera linealak ezabatzen dira anomaliak soilik aztertzeko. Urteko sasoiak aipatutako moving average delakoarekin kendu daitezke, batez bestekoak ezabatzeko 41 urteetan zehar hilabete bakoitzaren batez bestekoa kalkulatuko da eta dagokion hilabeteari balio hori kenduko zaio (anomaliak lortuz) eta, azkenik, joera lineala ezabatzeko erregresio lineala erabiliko da, karratu txikienen erregresioa, hain zuzen ere. Energien portaeran klima aldaketaren eraginik dagoen edo ez ikusteko ezinbestekoa da denbora serieak esan bezala aztertzea. Ez hori bakarrik, aztertuko diren 41 urteetan zehar El Ni˜no zikloaren oszilazioak ere zarata nabarmena dira klima aldaketaren eragina garbi ikusteko, beraz, El Ni˜no zikloak ere identifikatu behar dira. Hori bai, aurreko atalean ikusi den bezala, bere periodikotasuna ez da batere ongi ezagutzen, eta denbora serieetan ezer kendu baino lehen komeni da El Ni˜no-taz eta energietan duen eraginaz gehiago jakitea. 2.3 El Ni˜no El Ni˜no urteak zeintzuk diren jakiteko, Ni˜no-3.4 deritzon eremuko itsasazaleko tenperaturaren anomaliak neurtuko dira‖. Eremu hori 5ºS–5ºN, 170º–120ºW tartean dago eta erabiliko den datutegiak [5] 1º-ko erresoluzio horizontalarekin ematen ditu bertako balioak. "Ni˜no-3.4 SST index"deritzona kalkulatuko da datu horiekin, eta aurrerago urte ‖"SST anomaliak"deituko zaie, Sea Surface Temperature-tik eratorria. 17 16 2.3. El Ni˜no jakin bat El Ni˜no prozesuari dagokion edo ez zehaztu ahal izango da indize horren ezagutzarekin. Kalkuluen zuzentasuna bermatzeko indize ofizialak ere badaude [9], ERSST∗∗ datutegitik ateratako balioekin kalkulatuta. Lan honetan, aipatutako indize ofizialak lortzeko egiten duten moduan, bost hiruhilekotan edo gehiagotan jarraian +0.5ºC baino gehiagoko SST anomaliak dauden garai bat El Ni˜no garaiari dagokiola esango da. Beste garai batzuetan baliteke SST anomalia altuak egotea, baina hurrengo hiruhilekotan jarraitasunik ez badaukate, ez dira kontutan hartuko. Aurreko baldintza berdinekin, +0.5ºC-koak izan beharrean -0.5ºC-ko anomaliak baldin badaude, La Ni˜na garaiari dagokiola esaten da, hori bai, lan honetan energien aldaketak aztertzean El Ni˜no faseak soilik aipatuko dira. SST anomaliak lortzeko, beraz, Ni˜no-3.4 eremuko gainazaleko uraren tenperaturaren batez bestekoak kalkulatuko dira lehenik, ondoren hilabete bakoitzaren 1979 eta 2020 bitarteko batez bestekoak egingo dira eta balio horiek SSTren espazioko batez bestekoei kenduko zaizkie. Horrekin hilabete bakoitzerako SST anomaliak finkatuko dira, eta gero, hiruhileko bakoitzerako balioak lortzeko, 3 hilabeteko moving average erabiliko da. SST anomaliek atmosferako energiekin zerikusirik duten edo ez jakiteko bakoitzaren funtzioak konparatu beharko dira. Bi denbora-serieen arteko erlazioa ez denean begi bistakoa, korrelazio gurutzatuarekin bi funtzioak elkarri zeinen ondo egokitzen diren jakin ahal izango da, elkarren arteko erlazioa ausazkoa den hala ez ikusiz eta emaitza onena eman dezakeen bata bestearekiko desplazamendua erakutsiz. Lan honetako datuen denbora serieetan, esaterako, datuak hilabeteka emanda daudenez, desplazamendu hori hilabete kopurutan neurtuko da, hau da, denbora serie baten atzerapena bestearekiko hilabetetan emango da. Korrelazioa kalkulatu baino lehen, ezinbestekoa da bai SST anomaliei eta baita energien serieei ere denboran zehar duten joera kentzea. Klima aldaketak itsasoko eta eguratseko tenperaturaren igoera dakarrenez, joera amankomun horrek bi funtzioen arteko korrelazioa puztea dakar eta ezinbestekoa da hori ezabatzea emaitza fidagarriak lortzeko. Behin hori eginda, korrelazioaren baliorik handiena ematen duen atzerapena kalkulatuko da. Horretarako, luzera bereko bi serie hartuko dira eta bata bestearekiko desplazatuko da kasu bakoitzerako korrelazioaren balioak lortuz. Korrelazioaren balio horiek lortzeko, atzerapena kontutan hartuz, bi serieetan parekatuta dauden balioak elkarrekin biderkatuko dira eta biderkadura guztien batura egin††. Biderkadura horien guztien baturak emango du korrelazioaren balioa; zenbat eta handiagoa izan balio hori, orduan eta korrelazio handiagoa izango dute bi serieek. Korrelazioaren balio maximoa lortzen deneko atzerapena izango da hortik aterako den informaziorik garrantzitsuena. Behin atzerapena jakinda, korrelazioaren esangura aztertuko da Pearson-en korrelazio koefizientea eta p-balioa kalkulatuz. Korrelazio koefiziente horrek bi datu multzoren arteko korrelazio lineala adierazten du eta -1 eta 1 artean edozein balio hartzen du. Korrelazio koefizientea positiboa denean aldagaietako batek gora egiten duenean besteak ere hala egingo du (modu linealean), negatiboa denean, aldiz, batak gora egitean besteak behera ∗∗International Comprehensive Ocean–Atmosphere Dataset-etik aterata (ICOADS) ††Desplazamenduagatik serieetako hainbat puntu desparekatuta egongo dira, beren ekarpena korrelazioari nulua da. 18 2. Kapitulua. Metodologia 17 egingo du. 0 korrelazio koefizienteak bi aldagaien joeren artean ez dagoela erlazio linealik esan nahi du, eta 1 edo -1etik zenbat eta gertuago egon, orduan eta nabariagoa da bi datuen arteko erlazioa. p-balioak korrelazio koefizientea 0 izanik lortutako denbora seriea lortzeko probabilitatea esaten du, hau da, lortutako denbora seriea ausaz lortzeko probabilitatea ematen du. Probabilitate hori % 5 baino txikiagoa bada, korrelazio koefizientea estatistikoki esanguratsua dela esan ohi da.‡‡. Pearson-en korrelazioa aplikatu ahal den edo ez ikusteko, funtzioen scatter plot-ak edo sakabanatze grafikoak aztertuko dira. Datuen banaketek lerro zuzeneko izaera izan behar dute, eta hurbildutako lerro zuzenaren inguruko puntuen banaketak uniformea izan behar du lerro osoan zehar. Geroz eta puntu gehiago egon ohiko banaketatik at, orduan eta okerragoa izango da Pearson-en korrelazioak emandako emaitza. Ondorengo adierazpenaren bidez lor daiteke korrelazio koefizientea. r = N N X i=1 xiyi − ( N X i=1 xi)( N X i=1 yi) v u u t[N N X i=1 x2 i − ( N X i=1 xi)2][N N X i=1 y2 i − ( N X i=1 yi)2] (2.9) r = Pearson-en korrelazio-koefizientea N = korrelazioan aztertzen den pare kopurua N X i=1 xiyi = Parekatutako balioen biderkaduraren batura N X i=1 xi = Parekatzeko erabiltzen diren x osagaien batura N X i=1 yi = Parekatzeko erabiltzen diren y osagaien batura Erraz ikusi daitekeenez nolakoak diren karratuen adierazpenak, ez da gehiago jarraituko. Lanaren amaieran hitz egingo da gehiago metodo hontaz. Behin El Ni˜noren portaera hobeto ezagututa, denbora analisietatik bere eragina identifikatzea eta, horrela, ezabatzea izango da hurrengo helburua, eta, horretarako, ENSO zikloen eta atmosferako EPEren arteko erlazioa lineala dela onartuko da. Hau da, EPE SST anomaliekin linealki aldatzen dela onartuko da. Emaitzetan ikusiko da, guztiz zuzena ez izan arren, hurbilketa hori nahiko egokia dela. Esan bezala, klima aldaketak sortutako tenperaturen igoeragatik, SST anomaliek eta ‡‡p-balioa korrelazio koefizientearen eta datu kopuruaren araberakoa da, geroz eta datu gehiago egon orduan eta txikiagoa izango da p-balioa. Lan honetan datu asko erabiltzen direnez (∼ 492 denbora puntu), p-balioa txikia izatea espero da. 19 18 2.4. Tresnak EPEren balioek nolabaiteko igoera izan dezakete. ENSO zikloak kentzerakoan, beraz, beharrezkoa da igoera horien independenteak diren balioak identifikatzea, ENSO zikloena ez den beste ekarpenik ez kentzeko denbora serieei. Ondorengo prozedura jarraituko da: EPEanom = at + bSSTanom + c EPE∗ anom = EPEanom − at = b(SST ∗ anom + a′t) + c (2.10) a-k (a′-k) EPEanomen (SSTanomen) denborarekiko menpekotasun lineala finkatzen du, b-k SSTanom anomaliekiko menpekotasuna eta c kontutan edukiko ez diren gainerako prozesuen eragina da, hondarra, hobeto esanda. Izartxoa duten adierazpenek ez dute denboraren menpeko osagairik, eta beren arteko erlazio lineala aztertuz (karratu txikienen metodoarekin), EPE anomaliei (eta, beraz, EPEri ere bai) ENSO zikloen ekarpena kendu ahal izango zaie. Ekarpen hori kentzeko aipatutako korrelazio gurutzatuak eta atzerapenak kontutan izango dira. Lehen aipatutako moving average-kin maiztasun altuko zikloak (urteko sasoiak, esaterako) ezabatu dira, oraingo azalpenarekin ENSO zikloak ezabatu daitezke eta dauden banaketei batez besteko balioak kentzen bazaizkie, horrekin guztiarekin joera-analisi egoki bat egin ahal izango da. Egia da zehaztasun handiago baterako beste hainbat fenomeno ere hartu daitezkeela kontuan; sumendi aktiboen ekarpena eta ENSO baino ahulagoak diren hainbat patroi klimatologikoren eragina, esaterako, baina lan honetarako ez dira kontuan hartuko. Aipatu SST anomaliekin batera EPEren balioak aztertzeko ezinbestekoa dela energien datu kopurua handia izatea, beraz, batez bestekoak egitean moving average erabili izanak garrantzi handia dauka. 2.4 Tresnak Lortutako emaitza guztiak lortzeko Python tresna konputazionala erabili da, eta banaketen irudiak egiteko Panoply softwarea. Irakurleak bibliografian ([14]) eskuragarri dauka sortutako kodea. Esan bezala, kendutako ENSO ziklo horiek ez dute denborarekiko joerarik. 20 3. Kapitulua Emaitzak Kapitulu honetan kalkulatutako guztia azaleratuko da. Lehenik, aipatutako energia potentzial eskuragarrien banaketa espazialak erakutsiko dira, 1979tik 2020ra izandako batez besteko banaketak erakutsiz. Ondoren, El Ni˜no fenomenoa aztertuko da SST indizeak kalkulatuz eta atmosferako tenperaturarekin eta energien balioekin duten lotura erakutsiz eta, azkenik, energien denbora-serieak erakutsiko dira klima aldaketaren eragina aztertzeko. 3.1 EPEren balio osoak Aurreko ataleko prozedurak eta adierazpenak jarraituz, energia potentzial eskuragarri ezberdinentzat denbora tarte osorako (1979-2020) lortutako balioen batez bestekoak (azalera unitateko) honakoak dira: Osoa (1) Osoa (2) IH (1) IH (2) HH (1) HH (2) EPEZ 37,86 37,37 34,73 33,56 40,99 41,02 EEPEirau 1,03 1,06 1,26 1,27 0,79 0,84 EEPEirag 6,41 6,66 8,87 8,99 3,94 4,22 3.1. Taula: Azalera unitateko energien balioak. Atmosferaren lodiera lurraren erradioarekin alderatuta arbuiagarria da (Lurraren erradioa 6000km-koa da eta atmoferako 10hPa maila 15km-ko altuerara dago). (1) Boer-en metodoari dagokio eta (2) 2. metodoari. IH = Ipar Hemisferioa, HH = Hego Hemisferioa. Unitateak:105J/m2. Lehen aipatu bezala, emaitza hauetan baliorik fidagarrienak 2. metodoarekin lortutakoak dira, hori bai, bi metodoekin lortutako emaitzak oso antzekoak direla ikusi daiteke. Energia potentzial eskuragarri zonala eddy energien batura baino askoz handiagoa dela antzeman daiteke. Zonala denboran eta espazioan eskala handikoak diren fenomenoei dagokie, eddy-ek aldiz eskala txikiko aldaketak islatzen dituzte. Ipar eta hego hemisferioetako balioen ezberdintasunak ez dira arbuiagarriak. EPEZen 19 21 21 20 3.2. Analisi espaziala balioa, esaterako, askoz txikiagoa da ipar hemisferioan. Latitude bateko batez besteko zonalaren eta azalerako batez bestekoaren diferentziak finkatzen du balio hori, eta kontinente Antartikoan (HH) dagoen tenperatura Ozeano Artikoan (IH) dagoena baino hotzagoa denez, diferentzia hori handiagoa da hego hemisferiorako eta, ondorioz, EPEZen balioak ere handiagoa izan behar du. EEPE iraunkorrarentzat eta iragankorrarentzat, ordea, aurkakoa gertatzen da. Ipar hemisferioan balioak handiagoak dira. Horren atzean egon daitekeen arrazoi nagusienetako bat hemisferio bakoitzean dagoen kontinente edo ozeano kopurua izan daiteke. Ipar hemisferioan, eremu kontinental gehiago egonik, homogeneotasun gutxiago dago hemisferioan zehar eta horrek eddy gehiagoren sorkuntza sustatu dezake. 3.2 Analisi espaziala EPEZ Banaketa espazialarentzat 3.1 eta 3.2 irudikoak lortu dira. 3.1. irudia. EPEZen batez besteko banaketa latitudearen eta presioaren funtzioan, 1.metodoa erabiliz. 3.2. irudia. EPEZen batez besteko banaketa latitudearen eta presioaren funtzioan, 2.metodoa erabiliz. Definizioagatik, EPEZ handia izango da latitude jakin bateko tenperaturen batez besteko balioa azalerako batez bestekotik asko aldentzen denean, eta, tenperatura gradiente horizontalik handienak lurrazal inguruan (1000 hPa) ikusi daitezkeenez∗, aldentze hori gainazaletik gertu nabariagoa dela ikusi daiteke. EPEZen baliorik handienak latitude altuetan daudela ikusi daiteke, esan den bezala, bertako tenperatura hotzak asko aldentzen baitira batez besteko globaletik. Ekuatore inguruan ere antzeman daiteke zerbait, gainazala berotzen duen eguzkiaren erradiazioaren maximoa hor inguruan baitago. Bi metodoak alderatuz, lehenengoak lurrazpiko balioak baztertzen dituela ikusi deaiteke, bigarrenak, aldiz, datutegian dauden estrapolatutako balioak erabiltzen ditu lurrazal ∗Lurrazalaren eta itsasoaren bero-ahalmenen ezberdintasunek zeresan handia dute horretan, baita ebaporatze prozesuek ere. 22 3. Kapitulua. Emaitzak 21 leun batentzat lortu daitezkeen emaitzak ikustaraziz. Ezberdintasunak Hego Poloan (- 90ºN) dira nabarienak, kontinente Antartikoko gainazaleko presio baxuen eragina ikusi baitaiteke. Kasu honetan bi metodoen bidez lortutako emaitzak erakutsi dira ezberdintasunak ikusteko; baina, lehenengo metodoarekin topografiaren eragina garbi ikusi daitekeenez, hemendik aurrera erakutsiko diren banaketak lehenengo metodoarekin lortutakoak soilik izango dira†. EEPE Eddy energia mota bakoitza bere aldetik aztertu genezake, baina aztertutako ia lan guztietan iraunkorraren eta iragankorraren batura soilik erakusten denez, hemen ere hala egingo da. Aurrekoan ez bezala, EEPE longitudearen menpekoa ere bada. 3 dimentsioak ongi adierazteko, beraz, latitude eta presioaren menpeko zeharkako sekzioa (3.3 irudia), eta latitudearen eta longitudearen menpeko banaketa (3.4 irudia) erakutsiko dira. 3.3 irudian latitude bakoitzaren batez besteko zonala dago eginda; 3.4 irudian, aldiz, presio guztien ekarpena batu da. Azken finean, zer gertatzen den jakiteko, balio zehatzak jakitea baino garrantzitsuagoa da emaitzen banaketak aztertzea. 3.3. irudia. EEPEren batez besteko banaketa latitudearen eta presioaren funtzioan, 1.metodoa erabiliz. 3.4. irudia. EEPEren batez besteko banaketa latitudearen eta longitudearen funtzioan, 1.metodoa erabiliz. EEPE iraunkorraren balioa handia da puntu bateko tenperatura bere latitudeko batez besteko tenperaturatik asko aldentzen denean. EEPE iragankorrarena, aldiz, handia da tenperatura puntu horretan denboran eginiko batez bestekotik asko aldentzen denean. 3.1 taulako balioei erreparatuz, bigarrengoarena askoz handiagoa dela ikusi daiteke, beraz, kasu honetan, denborarekiko bariantzak ekarpen handiagoa dauka bariantza espazialak baino; hori bai, autatutako denboraren batez bestekoek zeresan handia dute horretan †Banaketak 1. metodoarekin erakutsiko dira eta denbora-serieak 2. metodoarekin. 23 22 3.3. El Ni˜no (hemen urtekakoak). Ondorioz, 3.3 eta 3.4 irudietan ikusi daitezkeen ekarpen nagusiak EEPE iragankorrarenak dira, Denboran tenperaturaren aldaketa nabarienak poloetatik gertu daudela ikusten da 3.3. irudian. Hego poloko estratosferan eta ipar poloko gainazalean, hain zuzen ere. Presio maila guztien batura egitean, ordea, nabaria da (3.4 irudia) EEPEren balioa ipar hemisferioan dela handiena, 3.1 taulan ikusi daitekeen bezala. Bertako gainazalaren inhomogeneotasunak tenperaturaren bariantzak handiagoak izatea bultzatzen du, eta, ondorioz, eddy indartsuagoak azaleratzen dira. Maximoak Ipar Amerikako eta Asiako ekialdeetako kostaldean antzeman daitezke IHn, HHn, aldiz, Antartikaren kostaldean. EPEE iragankorragatik apur bat ezkutuan geratu denez, 3.5 irudian iraunkorraren banaketa espaziala ageri da, eta tenperaturaren batez besteko zonaletik gehiena aldentzen diren eremuak kostaldean daudela antzeman daiteke. Baita mendikate handienen inguruan ere. 3.5. irudia. EPEE iraunkorra latitudearen eta longitudearen funtzioan, 1.metodoa erabiliz. Eddy energietan parte hartze handiena duten fenomenoak ekaitzak eta zarrastada korronteak‡ dira eta beren intentsitateek eta maiztasunek eddy-en balioa alda dezakete. 3.4 irudiko IHko maximoa zarrastada korrontearen bariantza handitik eratorria izan daiteke, esaterako; eta 3.5 irudiko balioek, aldiz, ekaitzen sorkuntzarekin lotura izan dezakete, itsaso-lur tenperatura kontraste handiak dauden lekutan sortzen baitira. Lekuan lekuko ezohiko fenomenoek ere (lehorteek esaterako) eragin dezakete EEPE energietan. 3.3 El Ni˜no Denbora-analisiarekin hasi baino lehen El Ni˜no prozesuarentzat lortzen dena aztertuko da. Denbora-analisia egiterakoan interesgarria izan daiteke denbora serietik ENSO zikloak kentzea emaitzen joerak hobeto aztertzeko; azken finean, ENSO zikloek, urtaroek ‡Jet stream. 24 3. Kapitulua. Emaitzak 23 bezalaxe, interesatzen ez diren aldaketak eragiten baitituzte. Metodologian aipatutako prozedura jarraiki, El Ni˜no 3.4 indizeak finkatutako eremuan itsas-gainazalaren tenperatura anomaliek ondorengo itxura dute (3 hilabeteko moving average erabiliz): 3.6. irudia. SST indizeak. Urdinez ERA5 datuekin idazleak kalkulatutakoak eta laranjaz datu ofizialak (ERSST [9]). Lerro horizontalek EL Ni˜no edo La Ni˜na urteak finkatzeko muga zehazten dute. Datutegi ezberdinekin lortutako emaitzak konparatuz, ez bada asko ere, denboran geroz eta atzerago joan, biak elkarrengandik orduan eta urrunago daudela ikusi daiteke. Erreanalisiek sortutako ezberdintasunegatik izan daiteke hori. Esan denagatik, garai bat El Ni˜nori dagokio bost hilabetez edo gehiagoz jarraian grafikoa lerro berdearen gainetik§ baldin badago. 3.6 irudia aztertuz, baldintza hori ondorengo urteetan betetzen da (gutxi gorabehera): 1982-83, 1986-88, 1991-92, 1994-95, 1997-98, 2002-03, 2004-05, 2006-07, 2009-10, 2014-16, 2018-19. Nabarmenenak, ordea, 1982-83, 1997-98 eta 2015-16 urteetakoak dira, 1987-88 eta 1991-92 ondorengoak izanik eta garai horietako mundu mailako fenomenoei begira hasiz, berehala ikusi daiteke El Ni˜no prozesuak duen eragin globala. Lan honetan El Ni˜no garaitzat aipatutako azken horiek soilik hartuko dira, gogorrenak. SST anomalien eta energia potentzial eskuragarriaren arteko erlazioak aztertuz jarraituko da eta metodologian aipatutako prozedura segiko da horretarako. EPEZ eta EPEE balioen denborazko serieei joera lineala, ziklo errepikatuak eta batez besteko balioak kendu zaizkie anomaliak aztertzeko helburuarekin, eta helburua anomalia horien eta SST anomalien artean erlaziorik dagoen edo ez aztertzea izango da. SST anomaliei ere denboran zehar duten joera kenduko zaie¶, izan ere, klima aldaketak tenperaturaren igoera dakar bai itsasoan bai eguratsean, eta igoera amankomun horiek korrelazioen balioak puztu ditzakete. Ondorengo denborazko-serieak daude: §La Ni˜na, aldiz, lerro gorritik behera ¶3.7 irudiko SST anomaliei ez zaie joera kendu denboran zeharreko maximoak ondo ikusteko. 25 24 3.3. El Ni˜no 3.7. irudia. Goian SST anomaliak, erdian EPEZ anomaliak eta behean EEPE anomaliak. Guztiei urtaroko zikloak ezabatu zaizkie eta baita batez besteko balioak kendu ere. EPEZ eta EEPE grafikoek joera ere kenduta dute. Lerro berde bertikalek El Ni˜no indartsuenei dagozkien garaiak finkatzen dituzte, inguru horietan energien joera errazago aztertzeko. 3.7 irudia aztertuz ikusi daiteke SST anomaliak maximo erlatiboa duenean EPEZek ere maximo erlatiboa duela inguru horretan. EEPEren joera aztertzea, ordea, ez da hain berehalakoa. Dena dela, korrelazioak badaudela ikusi daiteke eta hori izango da aztertuko dena. Korrelazio gurutzatua kalkulatuz bi funtzioen joera zenbateraino dagoen erlazionatua jakin ahal izango da, eta, emaitza onena lortzeko, funtzio bat bestearekiko zenbat desplazatu behar den kontuan hartuko da, hau da, atzerapena kontuan hartuko da. Aurreko ataletan garbi geratu da tenperaturak nola finkatzen dituen EPEZ eta EEPE. Bada, SST anomalien eta energien arteko erlazioa (korrelazioa) aztertu baino lehen, SST anomalien eta tenperaturaren artekoa aztertuko da, hortik energien portaeraren ideia bat egin baitaiteke. El Ni˜no 3.4 eremuko itsasoaren tenperaturaren anomalien‖ eta eremu horretako atmosferako tenperaturen arteko erlazioa behatuko da. 3.8. irudia. El Ni˜no 3.4 eremuko eguratsaren tenperaturaren anomalien eta itsasoaren tenperaturaren anomalien artean korrelazio maximoa lortzeko atzerapenak. 3.9. irudia. 3.8 irudiko atzerapenentzat korrelazio koefizienteak. Irudikoak presio bakoitzerako lor daitezkeen korrelazio maximoak dira, 3.8 irudiko atzerapenekin lortuak. ‖SST anomalien. 26 3. Kapitulua. Emaitzak 25 Eta korrelazioen eta atzerapenen zeresana apur bat hobeto ikusteko, ideia bat egiteko, 700 hPa-etako eta 1000 hPa-etako tenperaturaren anomaliak SST anomaliekin batera irudikatuko dira. 3.10. irudia. Urdinez 700 hPa-etako tenperaturaren anomaliak eta laranjaz SST anomaliak. Atzerapena 2 hilabetekoa da, korrelazio maximoa 0,76-koa eta p-balioa ∼ 0. 3.11. irudia. Urdinez 1000 hPa-etan tenperaturaren anomaliak eta laranjaz SST anomaliak. Atzerapena 0 hilabetekoa da, korrelazio maximoa 0,97-koa eta p-balioa ∼ 0. Irudiotan ongi ikusi daiteke itsasoko tenperaturaren eta atmosferakoaren anomalien arteko erlazioa. Itsas mailatik gertu atzerapenik gabeko erlazioa dago bien artean, eta korrelazio koefizientearen balio handiak bi horien artean zuzeneko erlazioa dagoela esaten du. Presioaren balioa jaitsi ahala korrelazio koefizientearen balioak ere hala egiten du∗∗, baina, hala ere, balioak nahiko handiak direnez, ezin daiteke uka itsasoko tenperaturaren aldaketek eguratsean aldaketak eragiten dituztela, hainbat hilabeteko atzerapenarekin bada ere. Eguratseko tenperaturaren anomaliek halako portaera baldin badute SST anomaliekiko, horrek esan nahi du energien balioek ere izan beharko dutela menpekotasunen bat. Hurrengo pausua SST anomalien eta energien balioen artean Pearson-en korrelazioa aplikatzea izango da. Horretarako lehenik sakabanaketa grafikoak aztertuko dira. ∗∗Azaldu diren presioetatik behera lortutako emaitzak ez zirenez esanguratsuak, ez dira azaldu. Bertako tenperaturetan SST anomaliak ez diren beste faktore batzuk garrantzi gehiago izan dezakete, baina hori ez da hemen aztertuko. 27 26 3.3. El Ni˜no 3.12. irudia. 0 hilabeteko atzerapenarekin sakabanatze grafikoa SST anomalien eta EPEZ anomalien artean (denbora joerak ezabatuta). 3.13. irudia. 3 hilabeteko atzerapenarekin sakabanatze grafikoa SST anomalien eta EPEZ anomalien artean (denbora joerak ezabatuta). 3.14. irudia. 0 hilabeteko atzerapenarekin sakabanatze grafikoa SST anomalien eta EEPE anomalien artean (denbora joerak ezabatuta). 3.15. irudia. Hilabete bateko atzerapenarekin sakabanatze grafikoa SST anomalien eta EEPE anomalien artean (denbora joerak ezabatuta). EPEZen bi grafikoetan SST anomalien eta EPEZ anomalien artean nolabaiteko erlazio lineala dagoela antzeman daiteke (3 hilabeteko atzerapenekoan nabarmenagoa da hori). EEPEren kasuan, aldiz, ez da hain berehalakoa linealtasun hori. Lan gehienek Pearsonen korrelazioa erabiltzen dutenez halako analisietarako, hemen ere hala egingo da, baina amaieran (4. atalean) hitz egingo da gehiago metodo honen zuzentasunaz. Metodo horrekin lortzen diren korrelazioaren balioak ondorengoak dira: Atzerapena Korrelazioa 0 0,619 3 0,701 4 0,693 2 0,691 3.2. Taula: EPEZen denborazko seriearen atzerapen batzuk eta beren korrelazioak. 0 atzerapena ez beste guztiak korrelazio koefizienterik handienak ematen dituztenak dira. Atzerapena Korrelazioa 0 -0,383 1 -0,379 2 -0,373 3 -0,364 3.3. Taula: EEPEren denborazko seriearen atzerapen batzuk eta beren korrelazioak. Korrelazio koefizienterik handienak ematen dituzten atzerapenak dira. EPEZentzat ikusi daiteke SST anomaliek gora egiten dutenean EPEZen balioek ere hala egiten dutela, EEPEren kasuan, aldiz, aurkako joera dute bi aldagaiek. EPEZentzat lortutako korrelazioaren balioak EEPErentzat lortutakoak baino handiagoak direnez, lehenengoak SST anomaliekiko menpekotasun handiagoa duela esan daiteke. EPEZ kasuan, korrelazioak maximoa 3 hilabeteko atzerapenarekin ematen du, beraz, EPEZ energiak 28 3. Kapitulua. Emaitzak 27 denbora behar du itsasoko tenperaturaren aldaketen aurrean erreakzionatzeko. Eddy energien kasuan ez dago atzerapenik korrelazio maximoarentzat. 3.13 irudian ikusi daitekeen bezala joera nabariena EPEZek daukanez 3 hilabeteko atzerapenarekin, horri helduko zaio ondorengo azterketetarako. Oraingoz El Ni˜no garaiari dagozkion urteak finkatu dira, El Ni˜no 3.4 eremuan itsasoko eta eguratseko tenperaturen anomaliak erlazionatu dira eta, behin hori jakinda, energia potentzial eskuragarriak itsasoko tenperatura horrekiko nola aldatzen diren ikusi da. Hurrengo helburua El Ni˜no urteetako energia eskuragarriak garai arruntetako balioetatik nola aldentzen diren jakitea da. 3.7 iruditik ez da zaila ondorioztatzea El Ni˜no urteetan zehar EPEZen balioak gorakada nabarmena jasaten duela. Korrelazioarentzat lortutako balio handiek ere hala adierazten dute, batak gora egiten duenean besteak ere gora egiten duela. Sarreran aipatutako bost El Ni˜no urte indartsu horiek hartu eta bakoitzean dagoen SST anomalia indize altuenaren hilabetea urtearen zentrutzat hartzen bada (El Ni˜no "urtea"zehatzago definituz), El Ni˜no urteetan EPEZek ∼ %2.08-ko igoera duela lortu daiteke††. Urtea definitzeko metodo hori erabiltzean atzerapenak mugen barruan daudenez (atzerapen maximoa 4 hilabetekoa zen), energien maximo erlatiboak nahiko ongi hartzen dira kontuan. Hori bai, badaude urte bat baino gehiago irauten duten El Ni˜no zikloak, beraz, metodoa ez da itxu-itxu jarraitzekoa. Energien aldaketaren ideia bat egiteko besterik ez da. 3.16. irudia. El Ni˜no garaiko EPEZen eta garai arruntetako EPEZen batez besteko banaketen arteko diferentzia (1. metodoa erabiliz). Irudia behatuz El Ni˜no garaiko berotze nabarienak ipar poloko troposferan, ekuatorean gainazaletik gertu eta hego poloan lurrazaletik gora daudela ikusi daiteke. Ekuatoreko lurgaineko berotzeak arrazoi sinplea dauka atzetik, normalean bertako tenperaturak azalerako batez bestekoak baino handiagoak dira eta El Ni˜no garaian diferentzia ††EEPEk ∼ %1.18-ko jaitsiera du, baina gauzak azkartzeko ez da hemen aztertuko. 29 28 3.4. Denbora-analisia hori handiagoa dela ikusi daiteke Ozeano Bareko tenperaturen igotzeak bertako eguratseko tenperaturen igotzea dakarrelako. Ipar poloan bertako tenperatura azalerako batez bestekotik are gehiago aldentzen dela ikusi daiteke El Ni˜no garaian. Ozeano Barearen berotzeak atmosferako batez besteko tenperaturen igotzea ekar dezake tropikoetako tenperaturen igoeragatik, horrela poloetako tenperaturaren bariantzaren balioa handiagotuz eta aldi berean EPEZen balioa igoz. Berdina gertatzen da hego poloan, baina kantitate txikiagoan. Beste eremu guztietako hozte eta berotzeak ez direnez esanguratsuak, honekin amaitutzat emango da El Ni˜no-ren analisia. 3.4 Denbora-analisia Atmosferaren dinamika eta klima aldaketa aztertzeko erreminta bikaina izan daiteke Lorenz-ek definitutako energia potentzial eskuragarria. Oraingoan, energien balioen aldaketak aztertuko dira 1979 eta 2020 bitartean. Serie baten denbora analisian ENSO zikloak (El Ni˜no eta La Ni˜na) zarata nabarmena dira, beraz, iada aurreko azpiataletik ziklo horien ezagutza orokor bat izanik, energien balioen denbora serieetatik ziklo horiek kenduko dira. Pearson-en korrelazio faktorea erabiltzean ikusi da SST anomalien eta EPEZ balioen artean nolabaiteko erlazio lineala dagoela, beraz, metodologian aipatutakoa aplikatuko da ziklo horiek kentzeko. EEPEk erakusten zuen erlazio lineala ez zen hain nabarmena baina metodo berdina aplikatuko da energia horien kasuan ere. Maiztasun altuko zikloak eta ENSO zikloak kenduta lortutako emaitza guztiak azalduko dira jarraian eta ondoren beren portaerak aztertuko dira: 3.17. irudia. EPEZ azalera unitateko balioak 1979-2019 tartean. Urdinez aipatutako zikloak kendutako EPEZ seriea, berdez ENSO zikloak kendu gabekoa eta gorriz funtzio urdinarentzako erregresio lineala. 30 3. Kapitulua. Emaitzak 29 3.18. irudia. EPEZen balioak IHn berdez, HHn morez eta urdinez 3.17ko funtzio bera. Kurba bakoitzaren gaineko lerroak kurba horien erregresio linealak dira. 3.19. irudia. EEPE azalera unitateko balioak 1979-2019 tartean. Urdinez aipatutako zikloak kendutako EEPE seriea eta gorriz erregresio lineala. EPEZ aztertzeko, 3.17 eta 3.18 behatuko dira lehendabizi. Aurrenekoan EPEZ-ek orotara joera negatiboa duela ikusi daiteke, urtero 490 J/m2-ko jaitsiera izanik. Erregresio linealean, hipotesi nulutzat ez-linealtasuna hartuz, lortutako p-balioa 0,005-ekoa denez hipotesi nulu hori baztertu eta erlazio lineala onartzea egokia dela esan daiteke. Bigarren irudiari erreparatuz, joera beherakorraren errudun nagusia IHn dagoela esan daiteke, eta horren zergatia ipar poloko tenperaturen igoeran egon daiteke. Aurretik ikusi denagatik, ezaguna da poloetan EPEZek balio handiak hartzen dituela bertako tenperaturak asko aldentzen direlako azalerako batez bestekotik, beste lekuetan baino askoz tenperatura baxuagoak daudelako, hain zuzen ere. Ipar poloaren berotzeagatik tenperaturaren bariantza geroz eta txikiagoa da eta, ondorioz, EPEZen balioa jaitsi egiten da. Hori izan daiteke beherakada horren arrazoi nagusia. "Ipar poloaren berotzea""aipatzean urteko sasoi guztien batez besteko tenperaturen joera esan nahi da, izan ere, udarako tenperaturetan zentratuz, tenperaturak apurka jaisten doazela ikusi daiteke. Udaran izotzaren urtzearekin lotutako bero-zor handia dela eta, eguzkitik datorren energiaren frakzio txiki bat soilik dago eskuragarri atmosferako tenperaturen igoerarako; geroz eta izotz gehiago urtu, orduan eta txikiagoa izango da atmosferako tenperaturaren igoera. Hala ere, beste sasoietako tenperaturen igoera udarako jaitsiera horri gailentzen zaio. Hego hemisferioko EPEZen igoeraren eragile nagusia Antartikaren gaineko Ozono geruzaren zuloa izan daiteke. Azken urteotan bere tamaina apur bat txikitu arren, 1979koarekin alderatuta egungoa handiagoa da, eta horrek eragin nabariak izan ditzake atmosferako tenperaturan (eta, beraz, energia potentzial eskuragarrian). Ozonoak eguzkitik datorren erradiazio ultramorea xurgatzeaz gain lurretik espazioranzko erradiazio infragorria ere xurgatzen duenez, barne energia irabazi eta eremuko tenperatura igoarazten du. 1979tik 31 30 3.4. Denbora-analisia hona ozono geruzaren zuloak gora egin duenez, geroz eta ozono gutxiago dago Antartikaren gainean eta horrek aipatutako berotze prozesu hori murriztea dakar. Ondorioz, hego polo gaineko tenperaturak (estratosferakoak, ozono geruza bertan baitago) geroz eta hotzagoak dira eta EPEZ definitzen duten bariantzak geroz eta handiagoak. Aipatzearren, 3.17 irudian ENSO ziklorik gabeko eta ENSO zikloa duen serieen arteko aldea ere ikusi daiteke, eta begi bistakoa da ziklo horiek kentzeak EPEZen maximoak txikiagotzen dituela, Ozeano Bareko itsasoaren berotzeak induzitutako maximo horiek ezabatzen baitira. EEPEri dagokionez (3.19) joera lineala gorakorra dela ikusi daiteke, urtean 183 J/m2- ko igoerarekin eta 0,012-ko p-balioarekin. Joera lineala kontsideratzea, beraz, egokia da (0,05-eko esangura maila baino txikiagoa delako p-balioa). Eddy energiari ekarpen handienak egiten dizkienak zarrastada korronteak‡‡ eta ekaitzak dira. Lehenengoak mendebaldetik ekialderanzko haize indartsuak dira, poloetako eta tropikoetako tropopausaren artetik joaten direlarik; bigarrenak, aldiz, itsaso-lur tenperatura kontrasteak dauden guneetan sortu (3.5 irudia) eta ozeanoetan zehar joan ostean lurrarekiko marruskadurak suntsitutako zikloiak dira, ekialdetik mendebalderanzko mugimenduarekin. Bada, 1979 eta 2020 bitartean bi fenomeno horien maiztasunaren eta indarraren igoera izan daiteke EEPEren gorakadaren arrazoietako bat [12], EEPE iragankorraren balioa handituz. Esaterako, mundu mailako tenperaturen igoerak zikloi tropikalen intentsitatearen igoera ekarri du eta hori zuzenean lotu daiteke EEPEren igoerarekin. ‡‡Jet stream. 32 4. Kapitulua Arazoak eta hobekuntzak Konparaketarako lanak Hasteko, konparaketarako lan egoki bat aukeratzea ez da erraza izan. Izan ere, lan gehienek eguneroko datuak erabiltzen dituzte (lan honetan hilabeterokoak erabili dira), eta, batez bestekoak urteka eginda ere (lan honetan bezala) eddy energiarentzat emaitza oso desberdinak lortu daitezke. Lan ezberdinek elkarren artean ere ezberdintasun nabariak dituzte. Topografia Bestalde, topografiaren kontua ere badago. Lan askok ez dute aipatu ere egiten kontutan hartu izana, eta ez da erraza izan emaitzen diferentzia horri zegokion edo ez jakitea. Aipatzen dutenek, Oort-ek 1983an definitutako latitudearen araberako pisu batzuk erabiltzen dituztela diote [6] eta, pisu horiek aztertuz, hemen erabilitako betaren batez besteko zonalaren oso antzekoak direla ikusi daiteke∗. Hemen erabilitako 2. metodoan betak biderkadura faktore baten lana egin du, dP presio banaketak definitzean lurrazpiko balioak zerotzen zituena. Oort-en biderkadura faktorea bezala, hain zuzen ere. Alde horretatik, beraz, konparaketarako erabilitako emaitzek ez lukete asko aldendu behar hemen 2. metodoarekin lortutakoetatik. Erregresio lineala Denboran zeharreko joerak lortzean karratu txikienen erregresioa erabili izanak ere izan ditzake bere arazoak. Erregresio lineala egiteko menpeko aldagaiaren (y) eta aldagai askearen (t) artean erlazio lineala egon behar da, t bakoitzerako hondarren† bariantza konstantea izan behar da, hondarrek independenteak izan behar dute (autokorrelaziorik gabeak) eta hondarrek banaketa normal bat jarraitu behar dute. Energien denbora-serieetan joera lineala dagoela ikusi da, beraz, aurreneko baldintza be- ∗Oort-en pisuak -80ºN-80ºN tartean daude definituta, garai hartako datu faltagatik. †Funtzioari erregresio lineala kentzean geratzen dena. 3133 33 32 tetzen dela esan daiteke. Hondarren bariantzak begiratuz, tarte jakin batzuetan asko aldentzen diren puntuak egon arren‡, denboran zehar nahiko uniformea dela esan daiteke; bigarren baldintza ere betetzen da, beraz. Hondarren independentzian, ordea, badago arazo bat. Moving average delakoa erabili izanak hurbileko hilabeteen arteko menpekotasuna sortzen duenez, denbora serieek autokorrelazioa dute. Esaterako, moving average erabili beharrean urtekako batez besteko arrunta erabiliz (eta denbora tarterako 41 datu soilik lortuz) ez dago halako arazorik. 4.1. irudia. EPEZ balioen autokorrelazioa moving average erabiltzen den denbora seriean. 4.2. irudia. EEPE balioen autokorrelazioa moving average erabiltzen den denbora seriean. 4.3. irudia. EPEZ balioen autokorrelazioa urtekako batez bestekoak erabiltzen diren denbora seriean. 4.4. irudia. EEPE balioen autokorrelazioa urtekako batez bestekoak erabiltzen diren denbora seriean. Eremu urdinetik at dagoen puntu orok korrelazioa dagoela adierazten du, eta ikusi daiteke moving average erabiltzean autokorrelazioa dagoela. Hirugarren baldintza, beraz, ez da betetzen kasu horietarako (4.1 eta 4.2 irudiak), bai, ordea, urtekako batez bestekoak erabiltzerakoan (4.3 eta 4.4). Azkenik, aldagaien normaltasuna aztertzeko Q-Q grafikoa erabiliko da. Ondorengo emaitzak lortu dira: 4.5. irudia. EPEZ balioen autokorrelazioa moving average erabiltzen den denbora seriean. 4.6. irudia. EEPE balioen autokorrelazioa moving average erabiltzen den denbora seriean. ‡Puntu horiek kalte egiten diote erregresio linealari. 34 4. Kapitulua. Arazoak eta hobekuntzak 33 4.7. irudia. EPEZ balioen autokorrelazioa urtekako batez bestekoak erabiltzen diren denbora seriean. 4.8. irudia. EEPE balioen autokorrelazioa urtekako batez bestekoak erabiltzen diren denbora seriean. Bi denbora serieetarako lortutako emaitzak nahiko ongi egokitzen dira banaketa normalaren lerro zuzenera, beraz, ziurtasun osoz ez bada ere, energien balioek banaketa normala jarraitzen dutela esan daiteke. Itxuraz, normaltasun hori hobeto betetzen da urtekako batez bestekoen kasuan, eta batez besteko horiekin autokorrelazioen arazorik ere ez dagoenez, bera izan daiteke egokiena erregresio lineala egiteko. Datu kopuruaren ordainetan erregresioaren zuzentasuna lortzen da. Hori bai, ENSO zikloak kentzeko prozesua ere aldatu egingo litzateke datu kopuru ezberdintasunagatik. Aurreko kasuetan normaltasun eza onartuko balitz, hoberena erregresio linealaren ordez Mann-Kendall testa erabiltzea litzateke, aldagaien banaketak axola barik seriearen monoteneitatea aztertuz eta Sen-en malda bidez joeraren magnitudea kalkulatuz. Pearson-en korrelazioa SST anomalien eta energien arteko korrelazioa kalkulatzeko Pearson-en metodoa erabiltzeak ere baditu bere gorabeherak. Lan askotan metodo hori erabiltzen denez ([11] esaterako), hemen ere hala egin da. Hori bai, Pearson-en korrelazioa erabiltzeko ere kondizio batzuk bete behar dira. Pearson-en korrelazioaren eta erregresio linealaren artean lotura estua dago, eta ezinbestekoa da aldagaiek erregresio linealarentzat aipatutako baldintzak betetzea. Normaltasunari dagokionez ikusteko falta den bakarra SST anomaliena da (4.9 irudia). Hori ere, besteen gisa, normaltzat kontsideratuko da, beraz, normaltasun aldetik arauak betetzen dira. Aldagai hauekin lortutako sakabanaketa grafikoak 3.12-3.15 irudietan daude, eta Pearson-en baldintzak betetzen diren ala ez esatea ez da hain erraza. 3.12 eta 3.13 irudietan joera lineala ikusi daiteke, beste bietan, ordea, ez da hain nabaraia. Moving average-kin lortutako emaitzak dira guztiak, beraz, autokorrelazioa ere hor egongo da. Bariantza konstanterik ere ez da nabari (3.13an ez bada) eta sakabanatutako puntu ugari ere badaude. Pearsonen korrelazioa, beraz, baliteke oso zuzena ez izatea. 4.9. irudia. Joerarik gabeko SST anomalien Q- Q grafikoa. 35 5. Kapitulua Ondorioak Lan honetan, atmosferako tenperaturaren banaketatik abiatuz, eguratseko energia potentzial eskuragarriaren banaketa espazialak, denbora-serieak eta El Ni˜no garaiko portaerak aztertu dira. Antartikako tenperatura hotzengatik EPEZ hegoaldean dela handiena ikusi da, ipar poloan ere balio esanguratsuak izanik. EEPE energiek, aldiz, ipar hemisferioan balio handiagoa dutela behatu da bertako topografiaren heterogeneotasunak eraginda, eta energia mota horri gehien eragiten dietenak zarrastada korronteak eta ekaitzak direla ondorioztatu da. EEPEri itsaso-lur tenperatura kontrasteak dauden lekuko fenomenoek asko eragiten dietela behatu da. Ozeano Bareko itsasoaren tenperaturaren aldaketek gaineko eguratseko tenperaturan zuzeneko eragina dutela ikusi da, eta horregatik energia potentzial eskuragarriaren balioekin nolabaiteko erlazio lineala duela neurtu ahal izan da. EPEren gehiengoa den EPEZek SST anomaliekiko 3 hilabeteko atzerapenarekin duen erlazio lineala ikustarazi da eta El Ni˜no garaietan EPEZen parte aktiboenak indartzen direla erakutsi da, SST anomaliek eragindako ekuatoreko tenperaturen igoeraren eragina azpimarratuz. Behin SST indizeen eta EPEren arteko erlazio lineala erakutsita, ENSO zikloen eragina energien denbora-serieetatik ezabatu da eta denboran aurrera egin ahala EPEZen joera beherakorra eta EEPEren joera gorakorra ikustarazi dira. Lehenengoaren zergatia ipar poloko tenperaturen igoeragatik dela ondorioztatu da (EPEZen balioa txikiagotuz), eta bigarrengoaren gorakada zarrastada korronte eta ekaitzen maiztasun eta intentsitatearen gorakadaren ondorio izan daitekeela ikusi da. Energia potentzial eskuragarriaren portaera ezagutzeak atmosferako hainbat prozesuren ezagutzara eramaten du. Hori bai, atmosferako energia zikloaren∗ ikerketa sakonago baterako, beharrezkoa da energia zinetikoaren eta energia mota ezberdinen xahutze eta sorkuntzaren balioak eta aldaketak aztertzea. Lan honetan egindakoa prozesu horren guztiaren hasierako pausu modura har daiteke. ∗Lorenz-en energia zikloaren. 35 37 37
science
addi-fe6246184b11
addi
cc-by-nc 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/54586
Aurkikuntza intzidentalak garuneko iktus iskemiko akutuaren diagnostiko irudi frogetan: intzidentzia eta inpaktu klinikoa pazienteengan.
Hernández Zubelzu, Irene
2021-12-21
Gradu Amaierako Lana Medikuntzako Gradua Aurkikuntza intzidentalak garuneko iktus iskemiko akutuaren diagnostiko irudi frogetan: intzidentzia eta inpaktu klinikoa pazienteengan. ESKER ONAK Eskerrak lan hau aurrera eramaten lagundu didatenei, bereziki Patricia de la Rivari bere ezinbesteko laguntzagatik eta uneoro azaldutako prestutasunagatik; eta zuzendaritza burutu duen Maite Martinez Zabaletari bere iradokizun, aholku eta argibideengatik. 1. SARRERA Iktusa burmuineko gaixotasun baskularra da eta disfuntzio neurologikoen gertaera akutuak barne biltzen ditu. Zehazki, arteria edota zain baten haustura edo butxaduraren ondoriozko bat-bateko funtzio galera fokala da, eta oro har, bitan sailka daiteke: iktus iskemikoa eta iktus hemorragikoa (1). Iktus iskemikoa garuneko infartu batek eragindako disfuntzio neurologikoaren gertaera gisa definitzen da; arteria baten odol fluxuaren etetearen ondorioz bere irrigazio eremua fluxurik gabe geratzean ematen dena. Iktus iskemikoak iktus gehienen kausa dira, guztien % 80-87 osatzen dutelarik (2). Iktusaren errepresentazio klinikoa bat-bateko defizit neurologiko edo galera fokala da, nerbio sistema zentraleko eremu espezifiko bati dagokiona (1). Etiologiari dagokionez, tronbosia, enbolia eta hipoperfusio sistemikoa bereiz daitezke. Halere, oro har, iktus iskemikoaren eragile nagusiak arteriosklerosia eta fibrilazio aurikularra dira (3). Iktusa mundu mailako heriotzaren eragile nagusienetako bat da kardiopatia iskemikoarekin batera (4). Iktusak Europan, urtero 1,1 milioi biztanleri eragiten die (5) eta bigarren heriotza kausa garrantzitsuena izateaz gain, helduen ezgaitasunaren arrazoi nagusia da (6). Gaixotasun honen intzidentzia, gainera, gorantz doa herrialde garatuetan: mundu mailan 25 urtetik gorakoetan, bizitza guztian zehar iktus bat jasateko arriskua 1990. urtean % 22, izatetik, % 24,9 izatera igaro da 2016. urtean (7). Espainian iktusa emakumezkoen lehen heriotza kausa eta gizonen bigarrena da; helduengan ondorio neurologiko permanenteen lehen kausa izateaz gain (8). Morbi-mortalitate altuko gaixotasun honen tratamendua erabat aldatu da azken urteetan. Egun, fase akutuan aplikatuta pazienteen pronostikoa hobetzen duten tratamenduak existitzen dira: erreperfusio terapiak (9). Epe luzera, iktusari lotutako ezgaitasun zein hilkortasuna gutxitzen dute. Honetarako, epe laburreko helburua garun ehun iskemikoan odol fluxua berrezartzea da. Hau eraginkorra izateko ordea, salbagarria den ehuna existitzea beharrezkoa da, eta ondorioz, terapia hauen arrakastarako faktore garrantzitsuena tratamenduaren azkartasuna da. Izan ere, garun ehunean iskemia gertatu eta lehen orduetan, ezarritako infartu gune bat eta oraindik infartua ezarri ez den beste gune bat (penunbra iskemikoa) bereiz daitezke, eta ehun hau neurri batean berreskuragarria den denbora-tarte bat existitzen da (10) (11). Honela, arriskuan dagoen garun ehunean odol fluxua berrezartzea da penunbra iskemikoan dagoen ehuna salbatzeko modurik eraginkorrena, eta honetarako gaur egun erabiltzen diren erreperfusio terapiak bena barneko tronbolisia eta tronbektomia mekanikoa dira (9): - Bena barneko tronbolisia: alteplasaren (rt-PA, plasminogenoaren aktibatzaile tisular birkonbinantea) bitartez ahalmen fibrinolitikoa areagotu eta odol hodia oztopatzen ari den fibrinazko plaka desegitea da helburua (12). Tratamendu hau orokorrean sintomen ezarpenetik 4,5 ordu igaro aurretik administratu behar da, inklusio baldintzak betetzen dituzten pazienteetan (13). Halere, gaur egun, neuroirudi bidez hautatuta epe luzeagoko iktusak ere tratatu daitezke. - Tronbektomia mekanikoa: kateterismo arterialaren bidez tronboa erauztean datza. Iktus iskemiko akutua garuneko aurreko zirkulazioko odol hodi nagusi baten itxieraren ondorioz jasan duten pazienteengan dago indikatuta; betiere aukeraketa kriterioak betetzen baditu eta lehen 24 ordutan tratatzeko aukera badago (14). Gaixotasun honen intzidentzia zein morbi-mortalitate altua ikusirik eta gaur egun fase goiztiar batean aplikatuz pronostikoa hobetzen duten tratamenduak daudela kontutan hartuta, ulergarria da, egun, iktusa, larrialdi edo prioritate altuko gaixotasuna kontsideratzea (15). Hau honela izanda, patologia honen diagnostiko eta tratamendu goiztiarra bermatuko duen jokabide koordinaturako protokoloa ezarri zen: iktus kodea. Aurretiko egoerarekin alderatuz, irudi froga azkarrago egitea eta oinarrizko kontrasterik gabeko OTAz gain angioOTA zein perfusiozko OTA ere egitea suposatu du iktus kodeak, beste aldaketa batzuen artean. Iktusaren tratamendua modu goiztiarrean ezartzeko, diagnostikorako eta une akutuan erabakiak hartzeko, neuroirudia ezinbesteko tresna da. Egun, iktusaren diagnostiko definitiboa irudi frogen bidez egiten da, beraz, paziente guztiek salbuespenik gabe, OTA edo Erresonantzia Magnetiko Nuklear (EMN) bat behar dute. Neuroirudiaren bitartez, beste entitate klinikoak baztertu eta jatorri iskemiko edo hemorragikoa duen zehazteaz gain, bere topografia, estentsioa, lesio kopurua, arteria kaltzifikatu edo hiperdentsoen presentzia eta etiologia aztertzen dira. Are gehiago, neuroirudi bidez bereiz daitekeen infartatutako ehunaren eta hipoperfunditutako ehunaren arteko diskordantzia edo ezberdintasuna, errekanalizazio tratamendutik onura aterako duten pazienteak detektatzeko ezinbesteko kriterioa da. Egun ohikoa den denborazko indikazioaz gain, eboluzio luzeko zein hasiera une ezagunik gabeko iktusen kasuan, errekanalizaziotik onura atera dezaketen pazienteak hautatu daitezke neuroirudi bidez (16). Hurrengoak dira Donostiako Unibertsitate Ospitaleko (DUO) iktus kodearen barnean erabiltzen diren irudi frogak, OTA multimodal-a (16): Kontrasterik gabeko OTA: erabilgarritasun zabala, azkartasuna eta efikazia eskaintzen ditu eta honegatik, lehen aukerakoa da defizit neurologiko bat jasan duten pazienteetan. Irudi froga honen bidez: o Iktus hemorragikoa eta iskemikoa bereiz daitezke, izan ere, hemorragia intraparenkimatosoa eta extra-axiala detektatzeko ia %100-ko sentsibilitatea dauka (1). o Iktusa beste patologiengandik ezberdindu daiteke. o Infartuaren zeinu goiztiarrak detektatu daitezke, nahiz eta sentsibilitate baxua duen honetarako batez ere hasierako uneetan. - Angio-OTA: garezur barneko zein kanpoko zirkulazioa baloratzeko balio du: oso zehatza da estenosi edo oklusio arterialak detektatu eta hauek lokalizatzeko. Honela, iktus iskemikoa diagnostikatu eta iktusaren kausa mekanismoa identifikatu daiteke. Horrez gain, errekanalizatu beharreko arteriaren oklusioa konfirmatu eta tronbektomia endobaskularrerako pazienteen egokitasuna baloratzeko oso baliagarria da. Gainera, zirkulazio kolaterala aztertu daiteke, honek balio pronostikoa duelarik. - Perfusiozko OTA: diagnostikoa konfirmatu, infartu eta penunbra areak ezberdindu eta garuneko egoera hemodinamikoaren informazio kualitatibo zein kuantitatiboa lortzea ahalbidetzen du, trantsitu denbora, fluxu eta bolumenaren mapak egin daitezkeelarik. Honela, errekupera litekeen iskemia-egoerako garun ehunaren presentziari buruzko informazioa eman dezake, erreperfusio terapien indikazioa ezartzerako orduan oso lagungarria suertatzen delarik; baita denborari dagokionean epez kanpo egongo liratekeen iktusetan ere (17). Irudi froga hauek arku aortikotik garun bertizeraino baloratzeko egiten dira, eta ondorioz, beste hainbat egitura ere barne hartzen dituzte: birika apex-ak, toraxeko odol-hodi nagusiak, lepoa, eta burezurra adibidez. Nahiz eta helburu nagusia odol hodien iragazkortasuna baloratzea den eta ondorioz ikerketa fase arterialean egiten den, beste hainbat egitura ere zehaztasun diagnostiko handiz aztertu daitezke; esate baterako, tiroide guruina, faringea, bizkar-hezur zerbikala edota gongoil linfatikoak; hauetan ager daitezken aldaketa patologikoak detektatu daitezkeelarik (17). Hau kontutan hartuta eta irudi froga hauek maiztasun oso handian erabiltzen direla jakinda, ulergarria da, paziente hauen balorazioan, iktusaz gain espero ez diren aurkipenak egitea, hau da, aurkikuntza intzidentalak (AI). AI-ak, ikerketaren helburuarekin zuzenean bat ez datozen aurkikuntza guztiak dira (18), hots, gaixotasunarekin edo irudi froga egitearen arrazoiarekin zerikusirik ez duen edozein anomalia (19). Hainbat lanetan ikus daiteke hauen garrantzia: oro har, iktus bat jasandako pazienteen % 26,5ean aurkikuntzaren bat identifikatzen da (20). Beste lan batean, iktus akutuaren tratamendurako interbentzio bat jaso zuten pazienteen % 20,8an AI-ak identifikatu ziren (21). Gainera, AI-ak ikusitako pazienteen ehuneko altu batek diagnostikorako test edota irudi froga gehiago behar izaten dituzte, hauetatik % 64,5ek jarraipen klinikoa behar izaten duelarik, eta askotan konfirmazio klinikoa lortzen ez delarik (19). Diagnostikorako irudi frogetako AI-en intzidentzia geroz eta kezka garrantzitsuagoa da medikuntzaren arloan. Oso ohikoa da AI-ak topatzea iktus iskemikoaren ebaluazio bat egiten den gaixo batean, eta hauek, gainera, ondorioak izaten dituzte: AI-ak klinikoki esanguratsuak izan daitezke eta pazientearen pronostikoan inpaktua eragin dezakete. Bestalde, AI-ek ondorio zuzenak izan ditzakete pazienteengan, diagnostiko zein jarraipenerako hainbat froga edo prozeduren beharra izateagatik edota ospitaleko egonaldiaren luzapena eragiteagatik (20). 2004. urtean ezarri zen DUO-n iktus kodea eta OTA-multimodala 2008. urteaz geroztik sistematizatu zen. Egun, iktus iskemikoa jasaten duten pazienteen gehiengoan OTA sinpleaz gain angioOTA eta perfusiozko OTA ere egiten dira larrialdietan. Ondorioz, gaixo hauengan aurkitzen diren AI-en intzidentzia handitu izana eta honek pazienteengan ondorio kliniko ezberdinak izatea espero daiteke. Hau horrela izanik, ikerketa honen helburu nagusiak hurrengoak dira: 1. Iktus bat jasan eta DUO-ko neurologiako iktus unitatean ingresatuta egon diren gaixoetan iktus kode protokoloa aktibatzean gauzatzen diren irudi frogetako AI-en intzidentzia deskribatzea. 2. AI-en ezaugarriak deskribatzea, beren nolakotasunari, kokaleku anatomikoari eta larritasun klinikoaren sailkapenari dagokionean. 3. AI-ek pazienteengan izandako inpaktu klinikoa deskribatzea, froga osagarri, interkontsulta edo tratamendu beharrari zein ospitaleko egonaldiaren luzapenari dagokionean. Bigarren mailako helburuak alde batetik, AI-ak identifikatu diren eta ez diren pazienteen arteko ezberdintasunak aztertzea da, aldagai ezberdinek aurkikuntza gehiago izateko aukerarekin loturarik duten baloratzeko. Bestetik, inongo jarraipenik egin ez zaien AI-ak zenbat, zeintzuk eta zein larritasun mailatakoak diren zehaztea da. 2. METODOA 2.1 IKERKETA MOTA Gipuzkoako area sanitarioko Ikerkuntzako Batzorde Etikoak onartu duen atzera begirako ikerketa obserbazionala da. 2.2 PAZIENTEAK Lan honetan, DUO-ko iktus unitatean 2019. urte osoan erregistratutako iktus iskemiko kasuak aztertu dira. DUO-ko neurologia zerbitzuak iktus unitatean artatzen diren iktusen erregistroa darama. Datu-base honetan oinarrituta, iktus iskemikoak aukeratu dira eta iktus hemorragikoak eta atake iskemiko iragankorrak baztertu. Bestalde, irudi froga eskuragarri ez zuten pazienteak alde batera utzi dira. Irudi froga beste osasun zentro batean gauzatu arren (Zumarraga, Bidasoa edota Mendaroko ospitaleak) eskuragarri zituzten pazienteak kontutan hartu dira analisian. Analisian, iktus iskemiko diagnostikorekin DUO-ko iktus unitatean ingresatutako gaixoen historia klinikoak berrikusi eta hauei larrialdietan eginiko kontrasterik gabeko OTAren edo OTA-multimodalaren txosten erradiologikoak zein pazienteen altatxostenak berraztertu dira. 2.3 ALDAGAIAK DUO-ko iktusen erregistroan jasota dauden iktus iskemiko kasuen historia klinikoak (txosten erradiologikoak eta alta-txostenak) berrikusi eta hauekin datu basean agertzen diren aldagaiak bete dira. Alde batetik, pazienteen datu basea osatu da eta aurrez zeuden aldagaiei analisirako intereseko aldagaiak gehituz. Bestetik, aurkikuntzen datu basea sortu da, non aurkikuntza bakoitzaren ezaugarriak eta behar izandako jarraipenerako baliabideak baloratu diren aurkikuntza bakoitzerako. Aldagai hauen artean, oro har, aldagai deskriptiboak eta emaitza aldagaiak bereiz daitezke: 2.3.1 Aldagai deskriptiboak 1. Taula. Datu basean jasotako aldagai deskriptiboak. 1 NIHss (National Institute of Health Stroke Scale) eskala: oinarrizko funtzio neurologikoak aztertzen ditu 15 item-en bidez. Iktusaren larritasuna baloratzen du 0tik 42-ra puntuatuz eta pazienteak larritasun maila desberdinetan sailkatzen dira lortutako puntuazioaren arabera (22). 2 Rankin eskala eraldatua (msRankin): ezgaitasun fisiko maila edo pazienteen independentzia maila neurtzen du 7 graduko eskala honek, 0-tik (sintomarik gabe) 6- ra (heriotza). Autonomoak kontsideratzen dira 3 baino puntuazio baxuagoa duten pazienteak (23). Pazienteen aldagai demografikoak eta aurrekari pertsonalak: 2.3.2 Emaitzako aldagaiak AI-en intzidentziaren deskribapenari dagokionean, paziente bakoitzean aurkikuntza egon den ala ez aztertu da eta egotekotan, aurkikuntza kopurua eta aurkikuntza garrantzitsuena zein izan den zehaztu da (pazienteen datu-basean). Horrez gain, paziente bakoitzari egindako irudi froga zehaztu da (OTA sinplea edo OTA eta angioOTA). AI-en ezaugarrien nolakotasunari dagokionean, AI-ak garrantzia klinikoaren arabera sailkatu dira Lumbreras-en sailkapena (19) erabiliz, beren kokalekua zehaztu da (burua-lepoa, baskularrak, muskuloeskeletiko eta torax atalak bereiziz), neurologiko eta ez-neurologiko taldeetan banatu dira eta aurkikuntzen deskribapen zehatza egin da (aurkikuntzen datu basean). AI-en inpaktu klinikoari edo beren aurkikuntzaren osteko jarrerari dagokionean, AIen diagnostiko zein jarraipenerako erabilitako baliabideak aztertu dira (aurkikuntzen datu basean): - Froga osagarriak: froga osagarririk behar izan den edo ez, froga kopurua, eta bakoitza inbasiboa edo ez-inbasiboa izan den, ospitalarioa edo anbulatorioa izan den eta froga mota (analitika, RX, ekografia, OTA/angioOTA, EMN/angioEMN, PET, endoskopia, kateterismoa, biopsia eta "besteak") aztertu dira. - Interkontsultak: iktus unitateak beste zerbitzuetara interkontsultarik egin behar izan duen ala ez, kontsultatutako zerbitzua eta interkontsulta hau ospitalarioa edota anbulatorioa izan den baloratu da. - Jarraipenik izan ez duten AI kuantifikatzeko, froga osagarrien eta interkontsulten aldagaiak batu dira, jarraipen eza orokorki baloratzeko. - Tratamendua: aurkikuntzek tratamendurik behar izan duten ala ez eta behar izatekotan zein tratamendu ezarri den aztertu da. Azkenik, AI-ak izan dituzten eta izan ez dituzten paziente taldeen artean konparaketa egin da: aldagai deskriptiboak eta paziente bakoitzaren ospitaleko egonaldia (egunetan neurtu dena) alderatu dira. 2.4 IRUDI FROGAK ETA AURKIKUNTZEN SAILKAPENA Irudi frogak egiteko 128 mozketako OTA (Revolution EVO, GE Healthcare, Milwaukee, WI) erabili da eta irudiak GE AWServer 3.2 bidez prozesatu dira. Halere, burututako irudi froga ez da berdina izan kasu guztietan: paziente batzuk kontrasterik gabeko OTA sinplea soilik jaso zuten urgentzietan, beste batzuei, ordea, OTAmultimodal deritzona egin zitzaizkien (honek kontrastedun angioOTA eta perfusiozko OTA ere barne biltzen ditu OTA sinpleaz gain). AngioOTA egiteko Iopamiro 370-eko kontrastea erabili da, injekzio bonba bidez. Analisi honetan, urgentzietako OTA-ko zerbitzuko erradiologoek eginiko irudi frogen txostenak aztertu dira. AI-ak Lumbreras et al (19) jarraituta sailkatu dira, garrantzi klinikoaren arabera. Sailkapen hau oso erabilia izan da AI-ak sailkatzeko eta hiru taldetan banatzen ditu (18): 1. AI NAGUSIAK: pazientearen kurtso klinikoan aldaketa bat suposatzen duten aurkikuntzak dira, neoplasia gaizto baten aurkikuntza esaterako. 2. AI ERTAINAK: diagnostikoa, jarraipena edo/eta tratamendua behar lezaketen aurkikuntzak dira. 3. AI TXIKIAK: tratamendu zein froga diagnostiko gehiagorik behar ez duten aurkikuntzak barne biltzen ditu, kiste bat edota bariante anatomikoak adibidez. Bariante anatomiko kontsideratutako aurkikuntzak baztertu egin dira eta ez dira ikerketan kontutan hartu. Hurrengoak dira alde batera utzitako aurkikuntzak: leukoentzefalopatia degeneratiboa, adinarekin bat datorren garun atrofia difusoa, atzeko arteria komunikatzaileen hipoplasia, atzeko arteria zerebralaren jatorri fetala, artrosi zerbikala, eta aurretiko infartuen ondoriozko lesio hipodentsoak. Bestalde, hasieran aurkikuntza gisa identifikatu baina ondoren aurretiazko frogaren batean aipatuta zeuden, eta beraz, ezagunak ziren lesioak ere baztertu egin dira, ez baitira aurkikuntza kontsideratu. 2.5 ANALISI ESTADISTIKOA AI-en intzidentziaren deskribapena eta kopuruaren zehaztapena pazienteen datu basean oinarrituta egin da. AI kopurua paziente bakoitzari egindako irudi frogaren arabera alderatu da. Aurkikuntzen ezaugarrien deskribapena eta hauen ondorio klinikoak aztertzeko aurkikuntzen datu basea erabili da. Behar izandako baliabideak aurkikuntzaren garrantzi klinikoaren eta neurologiko edo ez-neurologiko sailkapenaren arabera konparatu dira. Jarraipenik izan ez duten AI-ak ere bere garrantzi klinikoaren eta neurologiko edo ez-neurologiko izatearen arabera alderatu dira. Aurkikuntzak izan dituzten eta izan ez dituzten paziente taldeen arteko konparaketa egin da. Aldagaiak estatistika deskriptiboaren bitartez aztertu dira: aldagai kualitatibo bakoitzaren kasu kopurua eta dagokion taldearekiko ehunekoa zehaztu dira. Aldagai kuantitatiboetan, aldiz, talde bakoitzeko batezbestekoa eta desbiderapen estandarra kalkulatu dira; eta aldagai kuantitatibo ordinalak mediana eta rango interkuartilikoaren bidez deskribatu dira. Taldeen arteko konparazioak egiteko, ji-karratua erabili da aldagai kualitatiboentzat eta T student analisia distribuzio normala jarraitzen duten aldagai kuantitatiboetan. Horrez gain, aldagai kuantitatibo ordinaletan edo distribuzio normala jarraitzen ez duten aldagai kuantitatiboetan U Mann Whitney froga ez-parametrikoa erabili da. Esangura estatistikoa p < 0,05 neurrian ezarri da. Datu basearen garapena eta honen analisi estatistikoa IBM SPSS Statistics 25 bertsioarekin burutu dira. 2 EMAITZAK 3.1 LAGINAREN DESKRIBAPENA 2019. urtean zehar iktus iskemiko bat jasan zuten 615 paziente erregistratu ziren DUO- ko iktus erregistroan. Lagin honetatik, ikerketarako baliagarriak ez zirenak baztertu ondoren, 502 pazienteko lagina aztertu da (1. Irudia). 1. Irudia. 2019. urtean erregistratutako pazienteak, baztertuak eta behin betiko lagina. 3.2 PAZIENTEEN DESKRIBAPENA 502 pazienteko laginetik, % 40,8 emakumezkoak izan dira. Adinari dagokionez, batezbestekoa 73 ± 12 urte izan da. Laginetik, 80 urte edo gehiago dituzten pazienteak 166 dira (% 33,1). Pazienteen datu demografikoak eta aurrekariak (gaixotasun kardiobaskularrerako arrisku faktoreak, gaixotasun garrantzitsuen aurrekari pertsonalak eta hainbat toxikoren kontsumoa) 4. Taulan jasota daude. Pazienteen % 63,7k hipertentsio arteriala pairatzen du eta ohitura toxikoei dagokionean, % 53,4 erretzailea da. Bestalde, pazienteen ospitaleratze unean neurtutako NIHss eskalaren mediana 3,5 (29) izan da eta pazienteen ospitaleko egonaldia batez beste 8,5 ±5,2 egunekoa izan da. 3.3 AURKIKUNTZEN DESKRIBAPENA Oro har, 134 AI identifikatu dira 502 pazientetan. Beste modu batera esanda, pazienteen % 21,1ean AI-k aurkitu dira (106 pazientetan). Halere, AI-ak kopuru ezberdinean topatu dira larrialdietan egindako irudi frogaren arabera. Laginetik, 400 pazientek (% 79,7) kontrastedun angioOTA barne hartzen duen OTA-multimodal deritzona jaso zuten urgentzietan, beste 102-k (% 20,3) soilik kontrasterik gabeko OTA. Irudi froga bakoitzean topatutako AI-en ehunekoa alderatuz (2. Irudia), ikusi daiteke soilik OTA egin zitzaien pazienteen % 8,8an identifikatu DUO-ko iktus erregistroan 2019. urtean zehar registratutako iktus iskemiko kasuak, n=615 n= 517 n= 506 Ikerketarako baldintzak betetzen dituzten pazienteak, n=502 Atake iskemiko iragankorrak, n= 98 Erregistro arazoak (historia zenbakia ez aurkitzea, episodioa ezin irekitzea, beste probintzia batekoak), n=11 Irudi froga ez-eskuragarria, n=4 zirela AI-ak, angioOTA ere burutu zenean ordea, % 24,3an (p=0,001). Beraz, ondoriozta daiteke, soilik kontrasterik gabeko OTA egin beharrean angioOTA ere egiten bada, aurkikuntzak identifikatzeko aukera handiagoa dela. 2. Irudia. AI-en ehunekoak egindako irudi frogaren arabera. AI-en kokaleku anatomikoaren araberako sailkapenari dagokionean (4. Irudia), burua-lepoa atalean 70 AI (% 52,2) identifikatu dira, torax-ean lokalizatutakoak 51 AI (% 38,1) izan dira, aurkikuntza baskularrak 9 (% 6,7), eta azkenik, 4 aurkikuntza muskuloeskeletiko (% 3) identifikatu dira. 4. Irudia. Aurkikuntzen maiztasuna kokaleku anatomikoaren arabera. Bestetik, AI-ak neurologiko – ez-neurologiko taldeetan ere sailkatu dira, aurkikuntza ez-neurologikoak % 82,1 (110 AI) eta neurologikoak % 17,9 (24 AI) izan direlarik. Aurkikuntza mota bakoitzaren, bere kokaleku zein garrantzia klinikoaren araberako maiztasunen ikuspegi orokorra 2. Taulan jasota dago. Aurkikuntza ez-neurologikoen artean, ohikoena sinu paranasalen loditze mukosoa (aurkikuntza txikia) izan da, 28 aldiz identifikatua. Toraxean kokaturiko aurkikuntza nagusi gisa sailkatuta, adenopatia mediastiniko/supraklabikular/paratrakealak 5 kasutan identifikatu dira eta biriketako masak 2 kasutan. Aurkikuntza ertain gisa sailkatutako tiroideko noduluak 8 kasutan eta birika noduluak 6 kasutan topatu dira. AI neurologiko kontsideratutakoen artean maiztasun handienean identifikatuak aneurismak (8 kasutan) izan dira, hauetatik 3 atzeko arteria zerebralean, 2 erdiko arteria zerebralean, 2 barneko karotidan eta 1 aurrerako arteria zerebralean aurkitu dira. Maiztasunean, bigarren ohikoenak meningiomak (5 kasutan) izan dira. 2. Taula. Aurkikuntzen maiztasunaren ikuspegi orokorra garrantzi klinikoaren eta kokaleku anatomikoaren arabera sailkatuta. SAILKAPENA AURKIKUNTZA MAIZTASUNA NAGUSIAK Lesio litikoa 3 Aorta torazikoaren ektasia/dilatazioa 3 Biriketako nodulu anitzak 1 Disekzio aortikoa 1 Biriketako kongestioa 3 Biriketako kondentsazioa 2 Kanpoko entzunbidearen argizarizko okupazioa 2 Garun igitaiaren kaltzifikazioa 1 3.4 AI-EN AURREAN IZANDAKO JARRERA ETA BEREN ONDORIO KLINIKOAK. 3.4.1 Froga osagarriak AI-ak izan dituzten 106 pazienteen artean, % 21,7ari (23 pazienteri) egin zaio froga osagarriren bat. Oro har, 134 aurkikuntzetatik, 26 aurkikuntzek froga osagarriren bat edo gehiago behar izan dute (aurkikuntzen % 19,4). Galdutako 1 dago, pazientearen jarraipena zein tratamendua ospitale pribatu batean eman zelako, eta beraz, froga osagarriak bertan gauzatu zirela ulertzen delako. Burutu diren froga osagarriak eta beren maiztasuna 5. Irudian azter daitezke. Gehien erabilitako frogak odol analitika eta OTA edo angioOTA izan dira eta azken hau kasu guztietan torax-ekoa izan da. 5. Irudia. Burututako froga osagarriak eta beren maiztasuna. Froga osagarriak behar izan dituzten 26 aurkikuntza horietatik 14 kasutan (% 54) froga 1 behar izan dute, 8 kasutan (% 31) 2 froga osagarri eta 4 kasutan (% 15) 3 froga osagarri. Guztira, beraz, 42 froga egin dira, hauetatik 33 ospitalarioak eta 9 modu anbulatorioan. Froga guztietatik 33 ez-inbasiboak izan dira eta 9 inbasiboak. Bestalde, froga osagarrien beharra aurkikuntzaren garrantzi klinikoaren araberakoa den analizatu da. Ezberdintasun nabaria dago larritasun talde bakoitzak behar izandako froga osagarrien kopuruan (6. Irudia): AI nagusiak izan dira froga osagarri gehien behar izan dituztenak (% 33,3 ospitalarioak eta % 7,7 modu anbulatorioan). AI ertainen kasuan % 17,3an froga ospitalarioa gauzatu da eta AI txikietan soilik % 2,4an behar izan da frogaren bat. Odol analitika; 7; 17% OTA/angioO TA; 7; 17% RX arrunta; 5; 12% EMN/angioEMN; 6; 14% Ekografia; 5; 12% Endoskopia; 5; 12% Biopsia; 3; 7% PET; 2; 5% Kateterismoa; 1; 2% Karkaxeko mikrobiologia eta zitologia; 1; 2% Odol analitika OTA/angioOTA RX arrunta EMN/angioEMN Ekografia Endoskopia Biopsia PET Kateterismoa Karkaxeko mikrobiologia eta zitologia 6. Irudia. Burututako froga osagarriak aurkikuntzaren garrantzia klinikoaren arabera. 7. Irudia. Interkontsulta gauzatu den zerbitzuak eta beren maiztasuna. Bestetik, interkontsulten beharra aurkikuntzaren garrantzi klinikoaren araberakoa den aztertu da (8. Irudia). Aurkikuntza nagusiak dira interkontsulta gehien behar izan dituztenak (% 25 ospitalarioak eta % 7,5 modu anbulatorioan), aurkikuntza txikien kasuan, ordea, ez da interkontsultarik behar izan. 8. Irudia. Burututako interkontsultak aurkikuntzaren garrantzia klinikoaren arabera Azkenik, interkontsulten beharra AI neurologiko eta ez neurologikoen artean alderatu da. AI neurologikoek % 15,5 kasutan behar izan dute interkontsultaren bat beren maneiua bideratzeko: kasu batean ospitalarioa (irudiak errebisatu dira neuroerradiologia zerbitzuari kontsultatuta) eta bitan anbulatorioa (komite neurobaskularra eta neuroerradiologia interbentzionista). AI ez-neurologikoen kasuan % 16,4an egin da interkontsultaren bat (p=0,637). 3.4.3 Jarraipenik izan ez duten aurkikuntza intzidentalak Oro har, 134 aurkikuntzetatik % 80k ez du froga osagarririk jaso eta % 84an ez da beste zerbitzuetara kontsultatu AI identifikatu ostean. Jarraipena orokorki aztertuz, AI guztien % 75,9k ez du ez frogarik ezta interkontsultarik jaso. Jarraipenik izan ez duten AI nagusi eta ertainak beren maiztasunarekin 3. Taulan jasota daude. 3. Taula. Froga osagarririk egin ez zaien aurkikuntza nagusiak eta ertainak beren maiztasunarekin. Froga osagarririk eta interkontsultarik egin ez zaien aurkikuntza nagusiak Froga osagarririk eta interkontsultarik egin ez zaien aurkikuntza ertainak Aneurisma (arteria zerebralak eta barneko karotida) 6 Birika noduluak 6 Meningiomak 5 Bozio tiroideoa 5 Aorta torazikoaren ektasia/dilatazioa 2 Tiroideko nodulua 5 Adenopatia zerbikalak 2 Isuri pleurala 4 Adenopatia mediastiniko/supraklabikular/paratrakealak 2 Birika enfisema 4 Aortako disekzioa 1 Bronkiektasiak 2 Kardiomegalia 1 Birika arterien dilatazioa 2 Lesio litikoa 1 Biriketako gaixotasun interstiziala 2 Birika kontsolidazioa 1 Jarraipenik egin ez zaien AI-ak beren garrantzi klinikoaren sailkapenarekin alderatu dira, ezberdintasun esanguratsua ikusi delarik (p<0,01). Hau da, froga osagarri eta interkontsultarik egin ez zaien AI-en kopurua txikiagoa da hauen garrantzia kliniko edo larritasuna handiagoa den heinean (9. Irudia). 9. Irudia. Jarraipenik izan ez duten aurkikuntzen garrantzi klinikoaren araberako banaketa AI-en jarraipen eza neurologiko eta ez-neurologiko taldeen artean alderatzean, ordea, ez da ezberdintasunik ikusi (p= 0,320) (10. Irudia). 10. Irudia. Inongo jarraipenik izan ez duten aurkikuntzak neurologiko ez-neurologiko sailkapenaren arabera. 3.4.4 Tratamendua Soilik 2 aurkikuntzen kasuan (% 1,5) ezarri behar izan da tratamenduren bat. Alde batetik, ospitaleratze egunetan amoxizilina-klabulaniko antibiotikoa ezarri zen pneumonia batentzat. Bestetik, barneko arteria karotidako aneurisma baten enbolizazio endobaskularra egin zen, kasu honetan modu anbulatorioan koordinatu zelarik tratamendua. Beste 132 aurkikuntzen kasuan ez da tratamendurik ezarri. 3.5 AURKIKUNTZAK IZAN DITUZTEN ETA IZAN EZ DITUZTEN PAZIENTE TALDEEN ARTEKO KONPARAKETA. 4. Taulan ikus daitekeen moduan, ez dago ezberdintasunik aurkikuntzak identifikatu diren taldea aurkikuntzarik izan ez duten taldearekin alderatzean, ez pazienteen datu demografiko eta aurrekarietan, ezta iktusaren larritasuna eta honek pazienteengan eragindako ondorio funtzionalak neurtzeko aldagaietan ere. Pazienteen ospitaleko estantziaren batezbestekoa (DS) alderatzean, AI-ak identifikatu diren paziente taldean 8,01 (4,3) egunekoa eta aurkikuntzarik identifikatu ez den taldean berriz 8,69 (6,9) egunetakoa izan da (p=0,338). 4. Taula. Aurkikuntzak izan dituzten eta izan ez dituzten paziente taldeen arteko konparaketa. 4. ONDORIOAK AI-en intzidentziaren deskribapena eta hauen ezaugarrien nolakotasunari dagokionean: - Iktus iskemiko bat jasan eta urgentzietan OTA edo angioOTA froga bat egin zaien 502 pazienteetatik % 21,1 kasutan AI-ren bat aurkitu da, kasu gehienetan aurkikuntza bakarra izan delarik. - Soilik kontrasterik gabeko OTA-rekin baino AI gehiago identifikatzen dira OTA sinpleaz gain angioOTA ere egiten den kasuetan. - Garrantzi klinikoaren sailkapenari dagokionez, AI-en banaketa gutxi-gora behera proportzionala izan da, AI-en heren bat sailkatu delarik larritasun talde bakoitzeko. - Oro har, AI ez-neurologikoak eta buru-lepoan kokatuak izan dira ohikoenak. AI ez-neurologikoen artean ohikoena sinu paranasalen loditze mukosoa izan da (orotara ere sarrien identifikatua, AI guztien %21-a). AI neurologikoen artean, garun arterietako eta barneko karotidako aneurismak izan dira ohikoenak (AI nagusi ohikoenak ere hauek izan direlarik). AI ertainen taldean, tiroideko noduluak izan dira sarrienak. AI-en aurkikuntzaren osteko jarrerari dagokionean: - 5 aurkikuntzetatik 1-ek ikerketa zabalago bat behar izan du, kasuen ia erdian froga bat baina gehiago behar izan delarik. Frogak, oro har, ospitalarioak eta ezinbasiboak izan dira. Gehien erabilitako froga osagarriak torax-eko OTA/angioOTA eta odol analitika izan dira. - Aurkikuntzen % 15,6an interkontsulta bat gauzatu behar izan da AI-ren maneiua bideratzeko. Gehienetan interkontsulta ospitalarioak izan dira, eta sarrien kontsultatutako zerbitzua pneumologia izan da (% 30). - AI nagusiak izan dira froga eta interkontsulta gehien behar izan dituztenak, eta beraz, ondoriozta daiteke, erlazio bat dagoela AI-aren garrantzia klinikoaren eta honek ostean eskatzen duen jarreraren artean. - Inongo jarraipenik egin ez zaien AI kopurua nabaria da eta hau ere AI-ren larritasun klinikoaren menpekoa izan da: AI nagusiak kasu gutxiagotan geratu dira jarraipenik gabe. Halere, AI nagusien erdiek ez du ez froga osagarririk ezta interkontsultarik ere jaso. - AI-ek soilik % 1,5 kasutan behar izan dute tratamendua. - Aurkikuntzak izan eta izan ez dituzten taldeen analisi konparatiboa egin ostean, ez da ospitaleko egonaldiaren luzapenik ikusi AI-ak identifikatu diren pazienteengan. 5. EZTABAIDA Urgentzietako kontrasterik gabeko OTArekin egiten zen ikerketa, gaur egun iktus kodearekin zabaldu eta angioOTA ere hasierako neuroirudi froga bezala gehitzeak, AI-ak identifikatzeko probabilitatea handitzen du. Ondorioz, iktusaren maneiu akutuaren exigentzia aintzat hartuta, AI-ak ohikoak dira iktus kodean. Intzidentziari dagokionez, analisi honetan, antzeko metodoa erabili duten beste argitalpenetan ikusitako AI-en antzeko ehunekoak aztertu dira (20)(24). Halere, beste metodo bat jarraituta, erradiologoek informatutako AI-ak soilik aintzat hartu beharrean, txostenez gain irudi frogak ere berrikusi diren analisietan, pazienteen % 84an AI-ak identifikatu dira, hauetatik % 39 informatu gabe zegoelarik lehen txostenean (18). Ulergarria da, iktus kodeak eskatzen duen azkartasuna kontutan hartuta, AI asko informatu gabe geratzen direla une akutuan. Etorkizunera begira, AI hauek identifikatzeak pazienteengan zein ondorio izango lituzketen ikertzea interesgarria izango litzateke. Aurreikusitakoaren kontrara, AI-ak izan eta izan ez zituztenen taldeen arteko analisi konparatiboa egitean, ezin izan da pazienteen profilen artean inongo ezberdintasunik egiaztatu. Ez adinak, ez generoak, ez aurretiko gaixotasun garrantzitsu edota arrisku faktore ezberdinek ezta toxikoen kontsumoak ere ez dute eraginik erakutsi AI-ak identifikatzeko orduan. Emaitza hau, halere, laginaren tamainaren muga bat izan daiteke. AI-en bat topatzeak ez du eraginik izan pazienteen ospitaleko egonaldian ezta hauen funtzionaltasunean ere. Bestalde, AI-aren jarraipen edo maneiurako erabilitako baliabideak aurkikuntzaren garrantzia klinikoarekin erlazioa dutela ikusi da. Estudioaren hainbat muga aipagarriak dira. Alde batetik, analisi honetan ez dira irudi frogak berrikusi, txostenak soilik aztertu dira, eta, beraz, informatu gabeko AI-ak ez dira kontutan hartu. Bestetik, analisian ez dira bariante anatomikoak aintzat hartu, klinikoki garrantzitsuak kontsideratu ez direlako. Ondorioz, gure AI-en intzidentzia, literaturan agertzen diren tasak baina baxuagoak izan daiteke. Gainera, bariante anatomikoak aintzat ez hartzeak, AI txikien kopurua gutxitzen du eta ondorioz, garrantzia klinikoaren araberako sailkapena desitxuratu dezake eta AI nagusiak zein ertainak benetan izango liratekeen baina ehuneko altuagoetan erakutsi. Bestalde, ikerketa erretrospektiboa izateak jarraipen kliniko, erradiologiko zein patologikoa oztopatzen du, eta honek, potentzialki aktibagarriak edota gaiztoak ziren AI-en benetako azken ondorioak zein izan diren determinatzeko mugak ezartzen ditu. Etorkizunera begira, interesgarria izango litzateke jarraipena egin zitzaien AI nagusi eta ertainek zein eboluzio izan duten, eta inongo jarraipenik izan ez duten AI-ekin zer gertatu den berrikustea. Izan ere, AI nagusiak, pazienteen kurtso klinikoan aldaketa bat suposatzen duten aurkikuntzak dira, eta hauen erdiak, urgentzietako irudi frogan identifikatuak izan arren, ez zuen inongo jarraipenik izan. Ondorioz, pazienteengan izandako ondorioak edo beren benetako inpaktu klinikoa kuantifikatzea ezinezkoa da. Esan bezala, iktus bat jasan duten pazienteen arteko AI-en intzidentzia handia da eta larritasun nagusiko AI-en ehunekoa kontutan hartuta, AI-ak informatzeko ebidentzia zientifikoan oinarritutako gidak, AI-ak iktusaren testuinguruan ebaluatzea, paziente zein familiartekoei modu eraginkor zein goiztiar batean ezagutaraztea eta jarraipenean enfasia jartzea garrantzitsua da. Prozesuaren protokolizazioak pazienteen ondorio klinikoak, ospitaleko kostuak eta hauen maneiuarekiko pazientearen zein neurologoaren kezkak gutxituko lituzke. Honela, iktusak jasan dituzten pazienteen kargu dauden medikuek, irudi frogetako espero ez diren AI-en existentzia arretaz berrikusi beharko lukete, paziente zein familiartekoei modu egokian informatu eta hauen maneiu diagnostiko eta terapeutikoarekin trebatu beharko lirateke.
science
addi-e7be1633cbbb
addi
cc-by-nc-nd 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/54591
Endometriosia eta ezaugarri antropometriko eta menstrualak: erlazio genetiko kausalen bila : bi lagineko ausazkotze mendeldar analisia
Garitazelaia González Aiara
2021-12-21
ESKER ONAK Hasteko, FinnGen ikerketako partaide eta azterlariak eskertu nahiko nituzke. Era berean, nire eskerrik beroenak eman nahiko nizkieke Iraia García, Nora Fernández eta Jose Ramón Bilbao tutoreei, lanerako metodologia pazientziaz irakasteagatik, beti laguntza eskaintzeko eta zalantzak argitzeko prest egoteagatik eta euren genetikagatiko grina kutsatzeagatik. Nire gurasoei ere eskerrak eman nahiko nizkieke, euren laguntza, pazientzia ikaragarri eta iradokizun interesgarriengatik. Azkenik, Maddi Aizpurua eta Alazne Basterra eskertu nahiko nituzke, lana hobetzeko aholku baliogarriak emateagatik, baita azaldutako interesagatik ere. LABURPENA Endometriosia kausa ezezaguneko gaitz kroniko eta multisistemikoa da, funtzionala den endometrio-ehuna utero-barrunbetik kanpo haztean agertzen dena, besteak beste pelbiseko mina eta antzutasuna eraginez. Ugaltze-adinean dauden emakumeen %10ak pairatzen duela balioetsi da, hauengan ondoez fisiko, mental, sexual, sozial eta ekonomikoa baldintzatzen duelarik. Eritasuna, aurkezpen konplexu eta heterogeneoa duen aldetik, fenotipo ugarirekin erlazionatu da, hala nola neurri antropometriko eta ezaugarri menstrual ezberdinekin. Hala ere, azken horiek eta endometriosiak oinarri genetiko bera partekatzen ote duten ez da oraindik ezagutzen. Genetika amankomun hau aztertzeko, bi lagineko ausazkotze mendeldar (2SMR) analisia burutu genuen, GWAS ikerketetako datu publikoak erabiliz. GWASek endometriosia eta berarekin asoziazioa erakutsi duten fenotipoak bezalako ezaugarri eta gaixotasun konplexuak ikertzeko aukera ematen dute, ezaugarriok edukitzeko joera handitzen duten aldaera genetikoak identifikatzen baitituzte. Gure 2SMR analisia burutzeko, hainbat ezaugarri antropometriko (pisua, garaiera, gorputz-masa indizea, gerri-aldaka indizea) eta menstrual (menarkia eta menopausiaren adinak, hilekoaren ziklo-luzera eta hileko-fluxuaren kantitate eta iraupena) aukeratu genuen, bakoitzak endometriosiarekin izan zezakeen lotura genetikoa ezagutzeko. Gure emaitzen arabera, pisu baxuak eta hilekoaren ziklo laburrek endometriosiarekin harreman genetikoa dute. Are gehiago, badirudi erlazioa kausala izan litekeela. Era berean, asoziazio hori bultzatzen duten zenbait aldaera genetiko identifikatzea lortu genuen. Aurkitutako ebidentzia horri esker endometriosiaren oinarria ulertzeko gertuago gaude. androiderako joera erakusten dute. Aipatzekoa da ikerlan batek lotura aurkitu zuela endometriosiaren eta gerri-aldaka indizearen artean, baina ez, ordea, endometriosiaren eta GMIaren artean, gantz kantitatea eta gantz antolaketa gaixotasunarekin bide ezberdinetatik erlazionatzen direla pentsaraziz(27). 1.3.2. Hilekoarekin erlazionatutako ezaugarriak: menarkia, ziklo-luzera, fluxu kantitate eta iraupena, menopausia Beste alde batetik, asoziazioa aurkitu da endometriosiaren eta hilekoarekin erlazionatutako ezaugarri ezberdinen artean. Izan ere, eritasunaren intzidentzia altuagoa ikusi da menarkia goiztiarra, hileko arteko ziklo laburragoak eta hilekoaren fluxu eta iraupen handiagoa duten emakumeetan(28, 29). Hau da, badirudi hilekoarekiko esposizio luzeago batek endometriosia pairatzeko arriskua areagotzen duela(30). Menopausiaren adinari dagokionez, aldiz, ez dago hainbeste adostasunik: ikerketa batzuek endometriosia menopausia berantiarrarekin erlazionatzen dute(30, 31) eta beste batzuek menopausia goiztiarrarekin(32, 33). Hala ere, ezaugarri horiek guztiek eta endometriosiak oinarri genetiko bera partekatzen ote duten, edota euren arteko lotura zehatza zein den, ez da oraindik ezagutzen. 1.4. EZAUGARRI KONPLEXUAK, GWASak ETA AUSAZKOTZE MENDELDARRA 1.4.1. Ezaugarri eta gaixotasun konplexuak Komentatu dugun moduan, endometriosia gaixotasun konplexua da, bestela esanda, herentzia poligenikoa (ez-mendeldarra) dauka. Horrenbestez, ingurumen-faktore anitzen eta gene askoren parte-hartze txikien eraginpekoa da(34). Bere heredagarritasuna %47-51koa dela behatu da(35, 36), hots, Genetikaren ekarpenak gaixotasuna pairatzeko aukeraren erdia azal dezake. Horregatik, ikerkuntza ugari egin da endometriosiarengan eragina duten geneak edota aldaera genetikoak ezagutzeko, gaitzaren oinarria ulertze aldera(37). Endometriosia bezala, eritasunarekin erlazionatuta dauden fenotipoak ere ezaugarri konplexuak dira eta baliteke Genetikak horiengan ere eragina edukitzea. 2007az geroztik, ezaugarri eta gaixotasun konplexuak aztertzeko, genoma osoaren asoziazio ikerketak ("Genome-Wide Association Studies" edo GWAS, ingelesez) erabili dira. 1.4.2. Genoma osoaren asoziazio ikerketak (GWAS) GWASetan, mikroarray teknologiaz baliatuz, aztergaia den gaixotasun edo ezaugarria duten eta ez duten pertsonen DNA laginak aztertzen dira, horietako bakoitzean dauden milioika aldaera genetiko ezberdin genotipatzeko (1. Irudia). GWASetan ikertu ohi diren aldaera genetikoak SNP edo nukleotido bakarreko polimorfismoak ("Single-Nucleotide Polymorphism", ingelesez) dira eta genomaren kokapen zehatz batean dagoen nukleotido baten aldaketak dira, nukleotidoaren base nitrogenatuaren aldaketak, hain zuzen ere. SNP bakoitzean egon daitekeen aldaera bakoitzari alelo deritzogu(38). GWASetan SNP bakoitzaren aleloen maiztasunak konparatu egiten dira, gaixotasuna duen taldearen (kasuak) eta ez duenaren (kontrolak) artean. Bi taldeen arteko alelo maiztasunaren ezberdintasuna estatistikoki esanguratsua denean, SNP jakin hori gaixotasun edo ezaugarriarekin erlazionatuta dagoela esan dezakegu(39) (1. Irudia). Goian azaldutako kasu-kontrol diseinua gaixotasunetarako baliagarriagoa den bitartean, ezaugarri konplexu arruntetarako kohorte motako deseinuak erabiltzea ohikoagoa da, populazio orokorrean ager daitezkeen ezaugarriak ikertzeko(40). GWASetan lortutako emaitzak datu-base publikoetara igo ohi dira, erabilienak IEU GWAS database eta GWAS catalog izanik. 1. Irudia. Genoma osoaren asoziazio ikerketek (GWASek) jarraitzen duten prozesua. Ezaugarri edo gaixotasun konplexu bat duten eta ez duten banakoz osatutako bi talderen DNA laginak aztertu egiten dira, SNP mailan. Bi taldeetako aleloen maiztasunak aztertuz, ezaugarri edo gaixotasun jakina garatzeko joera bultzatzen duten SNPak lortuko ditugu. ikertutako aldaera genetikoak (SNPak) bitartekari gisa erabiliz (2. Irudia). SNPen aleloak zoriz banatzen direnez banakoetan, aurkitutako emaitzak fidagarriak direla ziurta dezakegu, hau da, ez daudela nahaste-faktoreen menpe(42, 43). GWASen azken urteotako gorakadari esker, SNPei buruzko datu asko publiko bihurtu dira, ausazkotze mendeldarraren hedapena ahalbidetuz. MR metodoaren baitan hainbat aukera dago. Horietako batek, bi lagineko ausazkotze mendeldarrak ("Two-sample mendelian randomization" edo 2SMR, ingelesez) hain zuzen, esposizio- eta ondorio-datuak bi lagin ezberdinetatik hartzen ditu(42, 43) (2. Irudia). 2. Irudia. Ausazkotze mendeldar (MR) eta bi lagineko ausazkotze mendeldar (2SMR) metodoen oinarria azaltzen duten eskemak. Metodoek esposizio baten eta ondorio baten arteko harreman kausala aurkitzeko balio dute, SNPak bitartekari gisa erabiliz, nahaste-faktoreen eragina baztertzeko. Beraz, bi GWAS independenteren datuak esposizio eta ondorio gisa erabiliz, haien arteko asoziazio kausala aurkitzea izango da 2SMR analisiaren helburua. Hala eta guztiz ere, hori ezin da beti lortu, batzuetan asoziazio horren oinarrian ez delako kausalitatea egongo, pleiotropia baizik. Hau da, batzuetan aldaera genetikoek (SNPek) esposizioari eta ondorioari bide ezberdinetatik eragingo diete (3. Irudia). Zorionez, analisi gehigarriak burutuz, aurkitutako erlazioak kausalak edo pleiotropikoak diren argitzea posible da. Azaldutakoa aintzat hartuz, lan honen hipotesia honakoa da: ikerlan epidemiologikoetan endometriosiarekin erlazionatutako ezaugarri antropometrikoen zein menstrualen eta gaitzaren arteko asoziazioek jatorri genetiko kausala dute. Horrenbestez, gure helburua, ausazkotze mendeldarraz baliatuz, endometriosiaren eta ezaugarri horien arteko erlazio kausalak identifikatzea eta asoziazio horien arduradun diren aldaera genetikoak (SNPak) aurkitzea izango da. 2. MATERIALAK ETA METODOAK 2.1. EZAUGARRI KONPLEXUEN ETA GWASen AUKERAKETA Lan honen hasierako pausua endometriosiarekin erlazionatzen diren ezaugarri konplexuak literaturan bilatzea izan zen. Horretarako, Zondervan et al. (2018) lana oinarri hartu genuen. Izan ere, berrikuspen sistematiko horretan endometriosiarekin lotura erakutsi duten ohiko ezaugarri eta fenotipo ugari agertzen dira azalduta. Behin ezaugarriok ezagututa, euren inguruan informazio gehiago biltzeko eta gaitzarekin duten harremana hobeto ulertzeko, PubMed web orrian (https://pubmed.ncbi.nlm.nih.gov/) ezaugarri bakoitzerako bilaketa bideratuagoak burutu genituen. Lanean zein ezaugarri jorratuko genituen jakin ostean, ezaugarri bakoitzaren GWAS bat aukeratu genuen, bi lagineko ausazkotze mendeldarrean (2SMR) erabili ahal izateko. Metodo hau aplikatzeko bi lagin ezberdin beharko ditugu, esposizioa eta ondorioa ordezkatzen dituztenak hain zuzen. Kasu honetan, esposizio-datuak bilaketan aurkitutako zenbait ohiko ezaugarri konplexuen GWASetatik lortu genituen eta ondorio-datuak, berriz, endometriosiaren GWAS batetik. Ikerketa horien bilaketa lehen aipaturiko IEU GWAS database (https://gwas.mrcieu.ac.uk/) eta GWAS catalog (https://www.ebi.ac.uk/gwas/) datubase publikoetan egin genuen, jarraian datozen irizpideak oinarri harturik: ahalik eta lagin-tamaina handiena edukitzea, potentzia estatistiko handiagoa izateko; emakumeetan soilik egindako azterketak izatea, endometriosia emakumeek bakarrik pairatzen dutelako, eta europar jatorria edukitzea. Azken irizpidearen arrazoia zera da: 2SMR egiteko lagin homogeneoak behar direnez, jatorri berekoak direnak erabili behar dira eta europarra da lagin-tamaina handieneko GWASak dituen jatorria. Hortaz, europar jatorriko emakumeez osatutako lagin-tamaina handiekin eginiko GWASei lehentasuna eman genien, azterlan egokienak eskuratzeko asmoz. Era berean, endometriosiaren GWAS bat ere hautatu genuen. 2.2. BI LAGINEKO MR ANALISIA (2SMR) Prozedura burutu ahal izateko, analisi estatistikora bideratuta dagoen RStudio programa erabili dugu, R programazio-lengoaian idatzitako Two-sampleMR paketea maneiatzeko(44). Paketeak 2SMR metodoaren pausu bakoitza gauzatzeko funtzio ezberdinak ditu (4. Irudia). Paketea deskargatzea doakoa da eta jaisten den weborrialde berean (https://mrcieu.github.io/TwoSampleMR/) haren programatzaileek prestatutako gida bat eskegita dago, paketearen nondik norakoak ulertu eta aplikatzeko argibideak ematen dituena. 4. Irudia. 2SMR analisia burutzeko jarraitutako pausuen eskema. Lehenengo, esposizio-datuak ordezkatuko zituzten ezaugarri antropometriko eta menstrualen GWASak erauzi genituen, jarraian ondorio-datuak ordezkatuko zituen endometriosiaren GWASa lortzeko, hau guztia IEU GWAS database eta GWAS catalog biltegi publikoetatik. Ondoren, bi taldeen datuak harmonizatu genituen eta, azkenik, 2SMR analisia gauzatu, test osagarriekin eta grafikoekin batera. 2.2.1. Esposizio-datuak Two-SampleMR paketearekin batera datorren MRInstruments paketean(44) esposiziodatu modura erabil daitezkeen GWASetako SNPak (edo bitartekariak) daude eskuragarri. Horrela, IEU GWAS database eta GWAS catalog datu-baseetako esposizio-datuak analisietan erabiltzeko moduan atondu genituen, extract_instruments eta format_data funtzioak erabiliz, hurrenez hurren. Gerta liteke esposizio-datu gisa lortutako SNPetako batzuk lotura-desorekan (Linkage Disequilibrum edo LD, ingelesez) egotea haien artean, hots, elkarrekin heredatzeko joera izatea. Hortaz, bitarteko independenteak edukitzeko, eskuratutako esposizio-datuak taldekatu ("clump", ingelesez) genituen, clump_data komandoa idatziz. Funtzio horrek elkarrekin heredatuak izateko joera handia duten SNPak taldekatzen ditu eta talde horretatik esanguratsuena dena soilik hautatzen du. Azken pausu hori ez zen beharrezkoa izan IEU GWAS databasetik lorturiko SNPekin, extract_instruments funtzioak urrats hori barnebiltzen baitu. GWAS catalogetik lortutakoekin, aldiz, bai burutu behar izan genuela. 2.2.2. Ondorio-datuak Jarraian, ondorio-datuak osatzeko finn-a-N14_ENDOMETRIOSIS GWASaren emaitza laburbilduak eskuratu genituen, IEU GWAS databaseetik. Horretarako, extract_outcome_data funtzioaz baliatu ginen. 2.2.3. Harmonizazioa Behin esposizio- eta ondorio-datuak jasota, konbinatu genituen, datu multzo bietan zeuden SNPen efektu-aleloak berdinak zirela ziurtatzeko, hau da, esposizioan eta ondorioan eragina edukiko zuten SNPen aleloak bietan berdinak izateko. Aipatutakoa harmonise_data funtzioari esker egin genuen. 2.2.4. Ausazkotze mendeldarra, grafikoen prestaketa eta analisi osagarriak Azkenik, bi lagineko ausazkotze mendeldarra (2SMR) egikaritu genuen, sortutako datu bateratuak analizatzeko, eta hau mr funtzioaren laguntzaz izan zen posible. mr komandoarekin taula bat sortzen da, esposizio eta ondorioaren artean asoziazioa dagoen edo ez eta asoziazioaren indarra zenbatekoa den adierazten duena. Emaitza horien adierazpen grafikoa mr_scatter_plot funtzioarekin eskuratu genuen, sakabanatze-diagramak eratzen dituena. Programak metodo estatistiko ezberdinen bidez lortutako 2SMR analisiaren emaitzak adierazten ditu eta guk alderantzizko bariantza haztatua ("Inverse Variance Weighted" edo IVW, ingelesez) metodoa aukeratu genuen gure emaitzak islatzeko, kausalitate erlazioak aztertzen direnean hau erabili ohi delako. mr funtzio orokorraz gain, erabilitako paketeak hainbat analisi egiteko aukera ematen du, pleiotropia-testa kasu, mr_pleiotropy_test komandoaren bidez. Horrekin batera, SNPen banakako analisiaren testa ere exekutatu genuen, mr_singlesnp funtzioarekin. Bertan, 2SMR analisian erabilitako SNP guztiek esposizio eta ondorioaren arteko erlazioan duen eraginari buruzko informazioa jasotzen da, taula batean. Bukatzeko, SNPen banakako analisian lortutako p-balioak zuzentzeko, p.adjust komandoa erabili genuen, test ugari egitean sortutako ausazko probabilitatea baztertzeko asmoz. 2SMR orokorra egiterakoan, konparazio bat egiten dugu bi ezaugarriren artean, euren arteko ezberdintasunak aurkitzeko asmotan, baina SNPen banakako analisia egiterakoan, konparaketa anitzak egiten ditugu, ezberdintasun esanguratsuenak dituzten SNPak identifikatzeko helburuarekin. Konparaketa edo test ugari egitean, aurkitutako emaitza esanguratsuak ausaz aurkitzearen probabilitatea igotzen da, eta hau guztia zuzentzeko, aipaturiko funtzioa erabili genuen. SNPen banakako analisian lortutako emaitzen inguruan gehiago ezagutzeko, aldaerok AEBtako Informazio Bioteknologikorako Zentro Nazionalaren (NCBI) web orrian (https://www.ncbi.nlm.nih.gov/snp/?cmd=search) eta hainbat artikulutan bilatu genituen, SNP hauengandik gertu dauden geneak zeintzuk diren ezagutzeko. 3. EMAITZAK 3.1. ENDOMETRIOSIAREKIN ERLAZIONATUTAKO EZAUGARRI KONPLEXUAK Aurretik esan bezala, bilaketa bat burutu genuen PubMed online tresnarekin, endometriosiarekin erlazionaturiko ezaugarri konplexu zehatzak aukeratzeko asmotan. Anitzak izan ziren bilaketa horrekin aurkitutako fenotipoak, izan ere, dagoeneko sarrera atalean aipatu den moduan, endometriosiarekin batera ager daitekeen ezaugarri ugari dago. Lana egituratzen hasteko, horietako zenbait hautatu genituen, bi multzo nagusitan sailkatuz: ezaugarri antropometrikoak (pisua, garaiera, GMI eta gerri-aldaka indizea) eta hilekoarekin erlazionatutako ezaugarriak (menarkia eta menopausiaren adinak, hileko arteko ziklo-luzera eta hileko-fluxuaren kantitate eta iraupena). Hautaketa horren arrazoia hurrengoa izan zen: fenotipo horiek izan ziren endometriosiarekin harreman estuena erakusteaz gainera, GWAS datu publikoak eta lagin-tamaina handienak izan zituztenak. 3.2. 2SMR ANALISIA EGITEKO GWASak Behin ezaugarriak erabakita, horietako bakoitzaren GWAS bat hautatu genuen (1. Taula), IEU GWAS database eta GWAS catalog biltegi publikoetan bilatuz. Horrela, 2SMR analisirako beharrezkoak ziren esposizio-datuak eskuratu genituen. Ezaugarri antropometriko eta menstrualekin bezala, endometriosiaren GWAS bat ere aukeratu genuen, ondorio-datuak ordezkatuko zituena (1. Taula). Gure kasuan, publikoki eskuragarri zegoen aproposena finn-a-N14_ENDOMETRIOSIS azterketa zen, IEU 1. Taula. Lanean aztertu diren fenotipoen zerrenda, bakoitzarentzat aukeratutako GWASarekin eta horri buruzko informazioarekin batera. Ikerketa hauek guztiak europar jatorriko emakumeetan soilik eginikoak dira. Fenotipoa GWASaren izena Egilea, Urtea Lagin-tamaina SNP kopurua ESPOSIZIO-DATUAK Ezaugarri antropometrikoak 2. Taulako efektu-indar edo beta balioei erreparatzen badiegu, esposizioak (ezaugarri antropometriko eta menstrualek) ondorioarengan (endometriosiarengan) duen efektuaren tamaina ikus dezakegu. Zentzu horretan, pisuaren efektua negatiboa da, hots, pisu baxuagoa edukitzeko joera endometriosia garatzeko arrisku handiagoarekin erlazionatzen da (5. Irudia). Neurri antropometrikoetaz aparte, endometriosia hainbat ezaugarri menstrualekin ere erlazionatuta dago, menarkia eta menopausiaren adinak, hilekoaren ziklo-luzera eta hileko-fluxuaren kantitate eta iraupena kasu. Aurrekoen antzera, hauetako bakoitzak endometriosiarekin duen erlazio genetiko posiblea aztertzeko 2SMR analisiak gauzatu genituen. Kasu honetan, menarkia eta menopausiaren adinak, hilekoaren ziklo-luzera eta hileko-fluxuaren kantitate eta iraupena esposizio moduan eta endometriosia ondorio moduan erabili genituen. Emaitzen arabera, ziklo-luzerak aurkeztu zuen asoziazio genetiko esanguratsua endometriosiarekin (2. Taula). 2. Taulako beta balioen arabera, hileko arteko iraupen laburragoak endometriosia jasateko arriskua emendatzen du (5. Irudia). Esan beharra dago hileko-fluxuaren eta endometriosiaren arteko 2SMR analisiak SNP bakarra aurkitu zuela harremana bultzatzen eta, ondorio sendoak ateratzeko ezintasunagatik, ezaugarri horren emaitza orokorrak analisitik kanpo utzi ditugu. 5. Irudia. Pisu eta hilekoaren ziklo-luzera ezaugarrien sakabanatze-diagramak. Bi hauek dira endometriosiarekin asoziazio genetiko estatistikoki esanguratsua erakutsi dutenak. Grafikoen maldek adierazten duten bezala, pisu baxuagoa eta ziklo-luzera laburragoak edukitzeko joera genetikoak endometriosia garatzeko arriskua handitzen du. 3.4. PLEIOTROPIA ANALISIAK Aurretik azaldutako analisiek ezaugarri ezberdinen eta endometriosiaren arteko erlazio genetikoari buruz soilik eskain diezagukete informazioa, baina ezingo dugu harremana pleiotropikoa den jakin. Aukera hori ebaluatzeko, pleiotropia testak egikaritu genituen RStudion. Emaitzek GMI eta endometriosiaren artean lotura pleiotropikoa dagoela erakutsi zuten eta gainontzeko ezaugarri guztien eta endometriosiaren arteko harreman pleiotropiko esanguratsurik ez zen identifikatu (3. Taula). Pisu eta ziklo luzeraren ezaugarriekin pleiotropia analisia esanguratsua ez izateak euren eta endometriosiaren artean erlazio kausalak egon litezkeela iradokitzen du. 4. EZTABAIDA Azken urte hauetan zehar, endometriosia ohikoak diren fenotipo edo ezaugarri konplexu askorekin batera azaldu ohi dela aditzera eman dute ikerketa epidemiologiko ugarik(2). Askoz murritzagoak izan dira, ordea, asoziazio horren oinarri genetikoa ikertzen literaturan aurkitutako azterlanak. Esku artean daukagun lan honetan, bi lagineko ausazkotze mendeldar metodoa medio, endometriosiaren eta ohiko ezaugarri horien arteko lotura genetikoa aztertu dugu, lehenengo aldiz, guztiz publikoak diren GWAS azterketen datuak erabilita. Lehenik eta behin, endometriosiaren eta hainbat neurri antropometrikoren arteko harremanari buruz gehiago jakiteko analisiak gauzatu genituen. Horietan, gaitzaren eta pisuaren arteko erlazio estatistikoki esanguratsua azaldu zitzaigun. Zehazki, pisu baxuagoak endometriosia garatzeko arriskua handitzen duela erakutsi digute eskuratutako datuek, orain arte literaturan agertutako ebidentziak zioen bezalaxe(26). Gainera, bi horien arteko loturaren oinarrian ez da pleiotropiarik aurkitu, hortaz, pisu baxua izatera baldintzatzen duten aldaera genetikoek endometriosiarengan eragin kausala izan dezaketela aditzera ematen dute gure datuek. Aipatzea GMI eta gaitzaren artean erlazio pleiotropikoa aurkitu dugula, bi hauek, kausala ez izan arren, harreman genetikoa eduki lezaketela iradokiz. Honetaz gain, ezaugarri menstrual eta endometriosiaren arteko asoziazio genetikoa miatu genuen. Analisi honetan, gaixotasunak hilekoaren ziklo-luzerarekin lotura esanguratsua duela ikusi dugu, hain zuzen ere, ziklo-luzera laburrarekin lotutako predisposizio genetikoak endometriosia pairatzeko aukera handitzen duela aurkitu dugu, sarreran aipatutako ebidentziak erakutsi moduan(29). Beraz, hein batean behintzat, informazio hau bat dator hilekoarekiko esposizio handiagoak eritasuna azaltzeko aukerak emendatzen dituela defendatzen duen orain arteko teoriarekin(30). Horrenbestez, eta jakinda hilekoaren ziklo-luzeraren eta endometriosiaren artean harreman pleiotropikorik ez dagoela, dagoeneko ezaguna zen bi hauen arteko loturaz haratago, lan honek lotura honek, hein batean behintzat, oinarri genetikoa duela aurkitu du. Hain zuzen ere, hilekoarekiko esposizio handiagoa eragiten duten aldaera genetikoak patologiaren kausetako bat izan liratekeela da gure ekarpena. Kontrara, garaierak, gerri-aldaka indizeak, menarkia eta menopausiaren adinek eta hileko-fluxuak endometriosiarekin eduki dezaketen asoziazioari buruz ez dugu informazio sendorik lortu. Horrenbestez, ezin izan dugu ondorioztatu ezaugarri horien inguruan orain arte zenbait lanetan aurkitutakoak oinarri genetikoa duen. Ezaugarrien eta endometriosiaren arteko harreman orokorrak alde batera utzita eta hauen erlazioaren arduradun diren aldaera genetiko zehatzetan zentratuta, hainbat SNP interesgarri aurkitu ditugula esan beharra dago. Pisuaren eta gaitzaren arteko asoziazioa bultzatzen, rs2867131 daukagu, pisua handitzearen eta endometriosiarekiko arriskua txikitzearen efektuak dituena. SNP honengandik gertu obesitaterako markatzaile genetikoa den TMEM18 (mintz-zeharreko 18 proteina) genea daukagu. Ezaguna da obesitatea endometrio-minbizirako arrisku faktorea dela eta, honen harira egindako ikerketa batean, TMEM18 genea minbizi hau izateko aukerarekin erlazionatu zen(45). Halaber, gene horrek menarkia adinean ere eragina duela baieztatu da(46). Hortaz, orain arte gene horren eta endometriosiaren artean erlazio zuzenik aurkitu ez den arren, endometrio-minbiziarekin eta menarkiarekin lotura daukala bai ikusi da. Horrek guztiak argi uzten du gorputzeko gantz kantitatearen, hilekoaren berezitasunen eta endometrioko asalduren artean oinarri genetikoa duten harreman estuak daudela, lan honek berretsi duen bezala. aurreratuz eta hormona menpeko gaitz ginekologikoak (bular-minbizia eta endometriosia kasu) eraginez. 2SMR analisiarekin aurkitutako beste SNP esanguratsuetako bat rs1702119 izan da, hilekoaren ziklo-luzeraren eta endometriosiaren asoziazioaren bitartekarietako bat hain zuzen. SNP hori hileko arteko denbora laburragoarekin dago erlazionatua, baita endometriosia izateko joera handiagoarekin ere. SNPak gertuen daukan genea EEFSEC da eta honek endometriosiarekin lotura erakutsi du, haurdunaldiko iraupenarekin eta menarkia adinarekin harremana izatearekin batera. EEFSEC geneak kodeturiko proteinak, selenozisteina tRNAren espezifikoa den elongazio faktore eukariotikoak, selenoproteinen (glutation peroxidasa eta tiorredoxina erreduktasa, besteak beste) eraketan parte hartzen du. Azken horiek zelulen homeostasirako funtsezkoak dira, erredox estatusa mantentzeaz, defentsa antioxidatzaileaz eta hantura-erantzuna modulatzeaz arduratzen baitira(52). Nabarmendu dugu dagoeneko hanturak eta endometriosiak lotura estua dutela eta esan genezake, lortutako emaitzen arabera, haurdunaldiaren iraupenarekin eta ezaugarri menstrualekin (menarkia eta ziklo-luzera) erlazionatuta dagoen EEFSEC geneak endometriosiaren patogeniaren oinarrian dagoen hantura-erantzun kronikoan ekarpen txiki bat izan lezakeela. Azkenik, rs11031006 SNPari buruz mintzatu behar gara, menarkiaren adinaren zein hilekoaren ziklo luzeraren eta endometriosiaren arteko loturan parte hartzen duen aldaera genetikoa. Hilekoaren fluxu kantitatearen ezaugarriaren analisian ez da SNP hori azaldu, baina berarekin lotura-desorekan dagoen bat agertu zaigu (rs12278989). DNA sekuentziaren aldaera horiek hormona folikulu estimulatzailearen β unitatea kodetzen duen FSHB genetik daude gertuen. Gene hori endometriosiari erlazionaturiko gene garrantzitsuetako bat da(51, 53). rs11031006 SNPak zehazki endometriosiarekin duen erlazioa baieztatzen duten azterlanak ere badaude. Horietako batean, polimorfismo horrek FSHB proteinak α estrogeno-hartzailearekin lotzeko duen eremua eraldatzen duela aurkitu da, horrela atzeraelikadura bidezko inhibizio hormonala gerta daitekeela proposatzen dutelarik(54). FSHB geneak, besteen artean, LH (hormona luteinizatzaile) eta FSH hormonen mailetan, menarkia eta menopausiaren adinetan eta endometriosia eta obulutegi polikistikoaren sindromea bezalako eritasun ginekologikoetan eragiten duela ikusi da(55). Lan honetan, gene horrek, eta zehazki SNP horrek, hormonengan duen eraginaren ondorioz, ezaugarri menstrual eta hainbat gaitz ginekologikotan (endometriosia kasu) esku hartzen duela indartu ahal izan dugu. Ikerlan honen abantaila nabarmenetako bat 2SMR analisia publikoak diren datuak erabiliz aurrera eraman dugula da. Prozesu osoa burutzeko erabilitako programa (RStudio) eta pakete ezberdinak (TwoSampleMR, MRInstruments, etab.), baita hauek maneiatzen ikasteko gidak ere, doakoak eta publikoak dira. Modu berean, MRa egin ahal izateko behar genituen esposizio- eta ondorio-datu guztiak IEU GWAS database eta GWAS catalog biltegi publikoetan eskuragarri zeuden GWASetatik atera genituen. Lanean jarraitu ditugun pausu guztiak edonork jarrai ditzake, guk lortutako emaitzak oso errepikakorrak bihurtuz. Datu publikoak erabiltzerakoan, beste ikerketatan lortutako emaitzak baliozkotu, ondorio berriak ateratzeko dagoeneko existitzen diren datuak berraztertu eta hipotesi berriak kaleratu daitezke, hau guztia modu efizientean gauzatuz. Pribatua ez den jakintzarekin lan egiteak era horretako jakintza gehiago sortzea dakar, guztion eskura dagoen ezagutza zientifikoa eratuz. Hau esanda, ezin dugu ahaztu datu publikoak erabiltzeak muga batzuk ere badituela. Hasteko, esposizio-datuak lortzeko erabilitako GWASek ez dituzte lagin-tamaina oso handiak (horretan emakumeetan soilik burututako ikerketak behar izateak ere eragin du) eta, gainera, europar jatorriko pertsonetan egindako GWASak dira ohikoenak eta lagin-tamaina handienak dituztenak, honenbestez, lortutako emaitzak europar jatorria ez duten emakumeetara zabaltzearekin kontuz ibili beharko ginateke. Halaber, ondorio-datuak lortzeko egokiena izango litzatekeen kasu-kontrol motako GWAS bat badago, baina datuak ez dira oraindik publiko egin. Hortaz, gure irizpideetara hoberen egokitutako hurrengo azterketa aukeratu behar izan genuen. Honegatik guztiagatik, interesgarria litzateke lan honetako analisiak berregitea, datu osatuago eta egokiagoak dituzten azterketak publikoak egiten direnean, ikusteko ea guk lortutako emaitzak baliozkotzen diren edo ez. Bukatzeko, aipatzea aurkitutako emaitzek (edota emaitza hauek oinarri hartuta gerora lor daitezkeen emaitza berriek) praktika klinikoan eduki lezaketen erabilgarritasuna sakonago aztertzea jomuga duten ikerlanak ere egitea interesgarria litzatekeela.
science
addi-6383795c9245
addi
cc-by-nc 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/54598
Kardiopatia iskemikoa eta sexua. Jakintzaren eragina.
Urruzola Oianguren, Beñat
2021-12-21
Gradu Amaierako Lana Medikuntzako Gradua Kardiopatia iskemikoa eta sexua. Jakintzaren eragina. 1. LABURPENA Sarrera: Gaixotasun kardiobaskularrak lehen heriotza zergatia dira herrialde garatuetan, eta sindrome koronario akutuak (SKA) dira horren eragile nagusia. Emakumeek adin aurreratuagoetan jasaten dute eta hipertentsio arterial gehiago izaten dute. Sintoma atipikoagoak eta diagnostikoan atzerapena aurkezten dituzte, eta hilkortasuna handiagoa da. Helburuak: Lan honetan gizonezkoekin alderatuta kardiopatia iskemikoaren aurrean emakumeen jarrera edo jakintzak hilkortasun, morbilitate eta arreta-denbora handiagoarekin lotura izan dezakeen aztertu nahi izan dugu. Metodologia: Lana bi ataletan antolatu da. Alde batetik, Donostiako Unibertsitate Ospitaleko ZIU-ko 2016ko Bihotzez datu-basea aztertu da. Bestetik, 60 urtetik gorako pertsonek gaixotasunaz duten jarrera eta jakintza baloratzeko sortutako inkesta erabili dugu. Emaitzak: Donostiako Unibertsitate Ospitaleko ZIU-ko 2016ko Bihotzez datu-basean 228 pazienteren datuak zeuden bilduta, 64 emakumezko eta 164 gizonezko. Emakumeen hilkortasuna % 17,2koa da, eta gizonezkoena aldiz, % 6,7 (p=0,016). Gizonezkoen adina 60,92 urtekoa da batezbeste eta emakumezkoena 76,30ekoa (p=0,00). Sintometatik larrialdietara iritsi arteko denbora emakumeen kasuan 52 minutukoa da eta gizonezkoetan 35 minutukoa (p=0,01). Tratamenduan ez dago sexuaren araberako desberdintasunik. Jarrera eta jakintza baloratzeko sortutako inkestan 535 erantzun izan ditugu, 281 emakumezkoenak eta 254 gizonezkoenak. Ez dugu sintomen identifikazioan, kardiopatia iskemikoaren aurreko jarreran, kezkan edo jakintzan sexuaren eta adinaren araberako desberdintasunik aurkitu. Ondorioak: Donostiako Unibertsitate Ospitaleko ZIU-ko Bihotzez datu-basean kardiopatia iskemikoa duten emakumeek hilkortasun zein adin handiagoa dute. Sintomekin hasten direnetik larrialdietara iristeko emakumezkoek gizonezkoek baino 17 minutu gehiago behar dituzte. Ez dugu tratamenduan sexuaren araberako desberdintasunik ikusi. Inkestako datuetan ez dugu sexuaren eta adinaren araberako jarrera zein jakintza desberdintasunik ikusi. Hitz gakoak: kardiopatia iskemikoa, sexua, jakintza, jarrera, hilkortasuna. 2. SARRERA 2.1. LABURPENA Gaixotasun kardiobaskularrak gizon zein emakumeetan lehenengo hilkortasun zergatia dira herrialde garatuetan, eta sindrome koronario akutuak dira horren eragile nagusia. Horiek gizonezkoetan ohikoagoak diren arren, emakumeetan gaixotasunari lotutako morbilitate zein hilkortasuna handiagoak (1) direla ikusi da. Horren zergatia aurkitzeko ikerketa asko egin dira azken urteotan. Nahiz eta ikerketa batzuek emakumeek gertaera hauek adin aurreratuagoetan (2) izatearen ondorio dela esan, sintomen desberdintasuna (3), diagnostikoaren atzerapena (4) eta gaixotasunaren eboluzio desberdinaz hitz egiten dutenak ere badira. Hori ikusita, lan honen bidez, Donostiako Unibertsitate Ospitalean kardiopatia iskemikoa duten emakumeen arretaren atzerapenak gaixotasunaren ondorioekin erlaziorik baduen aztertuko dugu, arreta horren atzerapena pazienteek beraiek sintomen identifikatzeko denboraren edo osasun zerbitzuek diagnostikoa egiteko duten zailtasunaren ondorioz den ere aztertuz. 2.2. KARDIOPATIA ISKEMIKOA Gaixotasun kardiobaskularrak gizon zein emakumeetan lehenengo hilkortasun zergatia dira herrialde garatuetan, eta sindrome koronario akutuak dira horren eragile nagusia (5). Sindrome koronario akutua gaixotasun koronarioaren fase akutua da. Bertan biltzen dira ateroma plaka baten haustura edo urraduragatik sortutako tronbosi intrabaskular, enbolizazio eta miokardioaren perfusioaren etenaren ondoriozko koadro klinikoak (6). 2.2.1. Arrisku faktoreak Ateroesklerosia kardiopatia iskemikoen % 90en eragilea da, eta beraz, kardiopatia iskemikoaren arrisku faktoreak hori errazten dutenak izango dira. Hala ere, arrisku faktore horietan sexuaren araberako desberdintasunak ikusi dira azken urteetako ikerketetan. Espainiako populazioan gehien eragiten duten arrisku faktoreak (adin eta beste arrisku faktoreekiko doituta) gizonezkoetan gainpisua, erretzailea izatea, hiperkolesterolemia eta hipertentsio arteriala (HTA) direla ikusi da. Emakumeetan aldiz, gainpisua, diabetes mellitusa (DM) eta hiperkolesterolemia (7). Hala ere, emakumeek kardiopatia iskemikoa adin aurreratuagoetan izaten dute, horrekin lotuta HTA gehiago dutela ikusi da (2). 2.2.2. Diagnostikoa Kardiopatia iskemikoaren koadro klinikoan sintomarik garrantzitsuena bularreko mina da. Hala ere, gizon eta emakumeen artean desberdintasunak ikusi daitezke. Emakumeek bularreko mina baino gehiago sentitzen dute bularreko ondoeza. Gainera, bularreko sintomarik gabeko gorputzeko beste tokietako ondoeza gehiagotan izaten dute eta ohikoagoa da lehenengo sintomak bularra ez diren gorputzeko beste ataletan agertzea edo azaldu gabeko antsietatea izatea. Horrez gain, emakumeek sintoma tipikoenak gutxiagotan aurkezten dituzte: gutxiagotan izaten dute bularreko mina, bularreko ezkerraldean mina, edo bularreko mina sintoma arduratsuena bezala (3)(8)(9). Proba osagarriei dagokienez elektrokardiograma (EKG) da garrantzitsuena, klinika eta nekrosiaren markatzaile biokimikoekin batera, kardiopatia iskemikoaren diagnostikoaren oinarri da. Horri dagokionez, emakumeek gehiagotan aurkezten dituzte diagnostikorako proba ez inbasiboetan emaitza normalak. Gainera, gutxiagotan izaten dituzte proba horietan anormaltasun moderatu, larri edo oso larriak. Hori dela eta, emakume gutxiagok izaten dute kateterizaziorako indikazioa (10). Larritasun eskala guztiek emakumeak arrisku baxuagokoak bezala identifikatzen dituzte eta bihotzeko gaixotasuna izateko probabilitate gutxiagoko subjektu bezala ikusten dituzte. Ikerketa gehienek, nahiz eta gizon eta emakumeek sintoma berdinak izan, emakumeei prozedura diagnostiko zein terapeutiko egokiak gutxiagotan aplikatzen zaizkiela erakusten dute (11)(12). Azken ikerketek emakumezkoek gizonezkoekin alderatuta diagnostikoan atzerapena agertzen dutela erakusten dute. Estatu Batuetan egindako larrialdi zerbitzuko ikerketa baten arabera, sindrome koronario akutuaren sintomak zituzten emakume gehiago bidaltzen ziren etxera diagnostikorik egin gabe gizonezkoak baino (4). 55 urtez azpiko emakumeetan ere etxera bidaltzeko arrisku handiagoa zutela ikusi zuten. Gainera, emakume gazteak kardiopatia iskemikoa ez den beste diagnostiko bat emateko probabilitate handiago dutela ikusi dute (13). 5. METODOAK Ikerketa hau burutzeko bi datu-base nagusi erabili ditugu. Alde batetik, kardiopatia iskemikoagatik Donostiako Unibertsitate Ospitaleko ZIUan ingresatutako 2016ko pazienteen datuak biltzen dituen Bihotzez datu-basearen azterketa. Bestetik, populazioaren jarrera zein jakintza ezagutzeko inkesta bat garatu da. Donostia Unibertsitate Ospitaleko datuen azterketa. 2016. urtean garatua, behaketa-ikerketa, aurrera begirakoa, deskribatzailea. Epea: 2016ko urtarrilaren 1etik 2016ko abenduaren 31era. Ingurua: Donostia Unibertsitate Ospitalean ST segmentuaren igoera duen SKA jasan izateagatik artaturiko pazienteak. 700.000 biztanle inguru ditu Donostia Unibertsitate Ospitaleak erreferentzia modura, patologia honi dagokionean. Sarrera irizpideak: pazienteak STISKA bat jasaten ari direnaren datu kliniko eta elektrokardiografikoak. Ez dago kanporatze irizpiderik. 164 gizonen eta 64 emakumeren datuak daude bilduta. Nahiz eta datu-base honetan parametro asko izan, azterketarako erabili ditugunak pazienteen sexuaren datuak, adina, hilkortasuna, sintoma-sarrera denbora, sarrera-fibrinolisi denbora eta sarreraangioplastia denbora izan dira. Inkesta. honen bidez kardiopatia iskemikoa jasateko probabilitate altuagoa duen populazioak patologia horren inguruko jarrera eta jakintza zein den aztertu nahi izan dugu. Horretarako 60 urte edo gehiagoko pertsonek erantzuteko inkesta bat sortu dugu, batez ere, sare sozialen bidez zabaldua. Erantzun duten pertsonen adina kategorizatuta (60-65, 66-70, 71-75, 76-80 eta >80), sexua, herria eta ikasketa maila (goi-mailako, bigarren-mailako ikasketak edo oinarrizko ikasketa/ikasketa gabea) jaso ditugu. Galderak bi taldetan banatu ditugu: o Jarrera ezagutzera bideratuak: • Zer egingo zenuke bularreko minarekin hasiko bazina? Bat aukeratu. o Larrialdi zerbitzuetara deitu. o Mina arintzeko botikaren bat hartu eta jarraituko balu larrialdi zerbitzuetara deitu. o Mina arintzeko botikaren bat hartu larrialdi zerbitzuetara deitzeko asmorik gabe. • Desberdin jokatuko zenuke bularreko minarekin gizon edo emakume bat hasiko balitz? Bai/ez. • Zenbat kezkatzen zaitu etorkizunean bihotzeko gaixotasunak izateko arriskuak? 1-10. • Gizon eta emakumeen artean bihotzeko gaixotasunetan desberdintasunik dagoela uste duzu? Bai/ez. o Jakintza ezagutzera bideratuak: • Zein da gure artean hilkortasun arrazoi nagusia? Bat aukeratu. Gaixotasun kardiobaskularra, minbizia edo gaixotasun infekziosoak. • Zeinetan dira ohikoagoak bihotzeko gaixotasunak? Emakumezkoetan/Gizonezkoetan. • Zein sintoma lotuko zenituzke bihotzekoarekin? Nahi beste aukeratu. o Bularreko mina. o Arnasteko zailtasuna. o Ahultasuna. o Goragale/gorakoak. o Besoko mina. o Tripako mina. Datu horien alderaketarako SPSS programa estatistikoa erabili dugu. Horrela sexuaren eta adinaren araberako alderaketak egin ditugunean, datuek banaketa normala zutela onartuta, parametro kuantitatiboetan Student-en T testa erabili dugu eta parametro kualitatiboetan Chi karratua. Horrela emaitzen esangura estatistikoa neurtzeko % 95eko konfiantza-maila ezarri dugu gehienezko 0,05eko a errorea onartuta. Etika eta legedia. 2016ko Bihotzez datu-basea modu anonimizatuan erabili da, eta ez da pazientearen datu pertsonalik inola ere jakiteko modurik izan. Gure galdetegia sare sozialen bidez banatu da, eta bere borondatez bete du partehartzaile bakoitzak. Ez da parte-hartzaileen datu pertsonalik bildu. 6. EMAITZAK 6.1. DONOSTIAKO UNIBERTSITATE OSPITALEKO ZIU-ko 2016ko DATUAK 228 kasu daude bilduta, 164 gizon (% 71,93) eta 64 emakume (% 28,07). Emakumeen hilkortasuna % 17,2koa da, eta gizonezkoena aldiz, % 6,7 (p=0,016). Kardiopatia iskemikoagatik ZIUra iristen diren paziente emakumeen adina esanguratsuki handiagoa da. Gizonezkoen kasuan 60,92 urtekoa da batezbestekoa eta emakumezkoen kasuan 76,30ekoa (p=0,00). Adina kategorizatuta ere gizon eta emakumeen arteko banaketa (1. Irudia) oso desberdina dela ikusi dezakegu (p=0,00). Gizonezkoetan kasu goiztiarragoak ikusi daitezke, emakumeetan kasu gehienak >80 urte taldean ikusten dira. Aipatutako adin desberdintasuna dela eta hilkortasuna adinaren arabera ere alderatu dugu eta 80 urtetik beherako pazienteetan % 5,6koa da, 80 urtetik gorakoetan % 25ekoa (p=0,00). 6.2. INKESTAKO DATUAK 535 erantzun jaso ditugu, 281 emakumerenak (% 52,4) eta 254 gizonezkorenak (% 47,6). Erantzuleen artean 287 (% 53,6) 60-65 urte artekoak izan dira, 124 (% 23,2) 66-70 urte artekoak, 57 (% 10,7) 71-75 artekoak, 26 (% 4,9) 76-80 artekoak eta 41 (% 7,6) 80 urtetik gorakoak (3. Irudia). Ikasketa mailari dagokionez 317 pertsona (% 59,2) goi-mailako ikasketaduna izan da, 138 (% 25,8) bigarren-mailako ikasketaduna eta 80 (% 15) ikasketa gabea edo oinarrizko ikasketaduna (4. Irudia). Gizon zein emakumeen artean ez dugu desberdintasunik ikusi datu horien kasuan. 2. Irudia. Donostiako Unibertsitate Ospitaleko ZIU-an 2016an ingresatutako pazienteen denborak sexuaren arabera banatuta. 6.2.1. Jarrera sexuaren arabera Populazioak kardiopatia iskemikoaren aurrean duen jarrera ezagutzeko hainbat galdera burutu genituen. Bularreko minarekin hasiko balira zer egingo luketen galdetzean % 66,6ak zuzenean larrialdietara deituko luke, % 29,9ak farmakoren bat hartuko luke lehenengo eta mina etengo ez balitz larrialdietara deitu, eta % 3,5ak bakarrik hartuko luke farmakoren bat 3. Irudia. Inkestako erantzuleen adinak sexuaren arabera banatuta. 4. Irudia. Inkestako erantzuleen ikasketa-maila sexuaren arabera banatuta. larrialdietara deitzeko asmorik gabe. Sexuaren araberako desberdintasun esanguratsurik ez dugu ikusi (5. Irudia). Bularreko minarekin gizon edo emakumezko bat hasiko balitz desberdin jokatuko lukeela erantzun du % 19,8ak, baina sexuaren araberako desberdintasunik ez dugu ikusi (6. Irudia). 5. Irudia. Zer egingo luketen bularreko minarekin hasiko balira sexuaren arabera. 6. Irudia. Bularreko minarekin gizon edo emakume bat hasiko balitz desberdin jokatuko luketen edo ez sexuaren arabera. 1etik 10eko eskala batean gizonak 6,8 kezkatzen ditu etorkizunean bihotzeko gaixotasunak izateak, emakumeen kasuan 6,9. Beraz, bien arteko desberdintasunik ez dugu aurkitu. Emakumeen kasuan % 58,4ak gizon eta emakumeen artean bihotzeko gaixotasunetan desberdintasunak daudela uste du, gizonezkoen artean % 49,2 soilik den bitartean. Nahiz eta esangura estatistikoa izatera ez iritsi muga-mugan geratzen da (p=0,069) (7. Irudia). 6.2.2. Jakintza sexuaren arabera Gure inguruan hilkortasunaren arrazoi nagusia arazo kardiobaskularrak direla uste du % 59,6ak, minbizia % 39,2ak eta gaixotasun infekziosoak % 1,5ak. Sexuaren arteko desberdintasunik ez dugu ikusi. Emakumezko partaideen % 14,2ak bihotzeko gaixotasunak emakumeetan ohikoagoak direla uste du, gizonezkoen % 5,5ak (8. Irudia). Desberdintasuna estatistikoki esanguratsua da (p=0,003). 7. Irudia. Gizon eta emakumeen artean bihotzeko gaixotasunetan desberdintasunik dagoela uste duten edo ez sexuaren arabera. 9. Irudia. Bihotzekoarekin zein sintoma lotuko zituzten. 8. Irudia. Bihotzeko gaixotasunak gizonezkoetan edo emakumezkoetan ohikoagoak diren sexuaren arabera. Bularreko minari dagokionez gizonen % 94,5ek aukeratu dute eta emakumeen % 90,4ak (10. Irudia), nahiz eta esangura estatistikora iristen ez den mugan geratzen da (p=0,075). Goragale edo gorakoak emakumezkoen % 21ak eta gizonezkoen % 11ak identifikatu dute (11. Irudia) desberdintasuna esanguratsua izanik (p=0,002). Besoko minaren kasuan ere emakumezkoen % 79ak eta gizonezkoen % 70,1ak aukeratu dute (12. Irudia), aldea esanguratsua izanik (p=0,018). 10. Irudia. Bularreko mina bihotzekoarekin lotzen duten edo ez sexuaren arabera. 11. Irudia. Goragale/gorakoak bihotzekoarekin lotzen dituzten edo ez sexuaren arabera. 6.2.3. Jarrera adinaren arabera Bularreko minaren aurrean zer egingo luketen, gizonezko edo emakumezko bat bularreko minarekin hasiko balitz desberdin jokatuko luketen eta gizon eta emakumeen artean desberdintasunik dagoen galdetzean ez dugu desberdintasun esanguratsurik ikusi adinaren arabera. 6.2.4. Jakintza adinaren arabera Gure artean hilkortasun arrazoi nagusia zein den erantzutean ez dugu adinaren araberako desberdintasun esanguratsurik ikusi. Gaixotasun kardiobaskularrak gizon edo emakumeetan ohikoagoak diren galdetzean desberdintasun ia esanguratsua ikusi dugu (p=0,081). 80 urtetik gorako pertsonen % 20ak emakumezkoetan ohikoagoak direla uste du, batezbestekoa % 10,1 izanda. 12. Irudia. Besoko mina bihotzekoarekin lotzen duten edo ez sexuaren arabera. 13. Irudia. Bihotzeko gaixotasunak gizon edo emakumezkoetan ohikoagoak diren adinaren arabera. 14. Irudia. Nekea bihotzekoarekin lotzen duten edo ez adinaren arabera. 15. Irudia. Goragale/gorakoak bihotzekoarekin lotzen dituzten edo ez adinaren arabera. 16. Irudia. Besoko mina bihotzekoarekin lotzen dituzten edo ez adinaren arabera. 7. EZTABAIDA Lehenik eta behin, Donostiako Unibertsitate Ospitaleko ZIU-ko pazienteetan emakumezkoen hilkortasuna esanguratsuki handiago dela ikusi dugu. Hala ere, emakumeek kardiopatia iskemikoa izaten duten adina ere esanguratsuki aurreratuagoa dela ikusi dugu eta hilkortasuna adinaren arabera ere handitzen doala. Datu horiekin sexuaren eta hilkortasunaren arteko lotura benetakoa den edo adina nahaste faktore bat den zalantzan jar daiteke. Hasieran aipatutako literaturan ere hilkortasun handiagoa (1) eta adin aurreratuagoa (2) ikusi ditugu, gertaera hau ez dela gure laginean bakarrik gertatzen erakutsiz. Osasun-sisteman egiten den eskuhartzearen datuak alderatuta emakumeek sintomekin hasten direnetik larrialdietara iristeko gizonezkoak baino ia 17 minutu gehiago behar dituztela ikusi dugu (estatistikoki esanguratsua). Hala ere, 17 minutu horiek klinikoki esanguratsuak diren aztertu beharko litzateke. Hau sarreran aipatutako ikerketekin bat dator (4). Hala ere, sarrera momentutik fibrinolisi zein angioplastiarako denboretan desberdintasunik ez dagoela ikusi dugu nahiz eta fibrinolisia jasotzeko denbora luzeagoa behar dutela ikusi zen aipatutako ikerketa batean (1). Datu horietan oinarrituta inkestaren bitartez emakumeetan larrialdietara iristeko denbora desberdintasun horrek patologiaren inguruko jarrera edo jakintzarekin erlaziorik duen aztertu dugu. Gainera, ingresatzen duten pazienteen adin desberdintasuna ikusirik, parametro hauek adinaren arabera ere alderatu ditugu. Inkesta erantzundako populazioaren jarrerari dagokionez ez dugu desberdintasunik ikusi sexuaren arabera. Hala ere, aipatzekoa da laginaren ia %20ak bihotzeko gaixotasunarekin gizon eta emakume bat hasiko balitz desberdin jokatuko luketela. Hau kardiopatia iskemikoa gizonen gaixotasuna denaren ustearekin batzen da. Horrek aztertutako lagineko 5 pertsonatik ia 1ek inguruan emakume bat bularreko minarekin hasiko balitz kardiopatia iskemiko gisa identifikatu, edo gizonezko baten kasuan jokatuko zuen larritasun berarekin egingo lukeen galdetzera garamatza. Gainera, nahiz eta esangura estatistikoa izatera ez iritsi muga-mugan geratzen da gizon eta emakumeetan bihotzeko gaixotasunak desberdinak direnaren galdera (p=0,069). Kardiopatia iskemikoaren ikuspegi pertsonala antzekoa izan arren, ikuspegi kolektiboan sexuaren araberako maneiua desberdina izan daitekeen aztertu beharko genuke. Jakintzari dagokionez, bularreko mina emakumeek apur bat gutxiago identifikatzen dute (ia esangura estatistikora iritsiz) eta goragale eta gorakoak esanguratsuki gehiago identifikatzen dituzte. Horrela, agian, gure lagineko emakumeetan bihotzekoaren sintoma atipikoagoei garrantzia handiagoa eta tipikoenari apur bat gutxiago emateko joera dagoela susmatu dezakegu. Gainera, sintoma atipikoak orokorrean emakumezkoetan ohikoagoak direnez, emakumeak beraien kuadro klinikoaz kontzienteago direla pentsa dezakegu. Desberdintasun hauek gizon zein emakumeek dituzten sintomekin alderatu eta praktika klinikoan zenbaterainoko garrantzia izan dezakeen aztertu beharko litzateke. Adinari dagokionez, jarrera kontuetan ez dugu desberdintasun esanguratsurik aurkitu. Jakintzari dagokionez, identifikatzen dituzten sintomen artean desberdintasunak ikusi, ditugu nekea eta goragale/gorakoen kasuan esanguratsua izanik eta besoko minaren kasuan ia-ia esangura lortuz. Goragale/gorakoen kasuan adinak aurrera egin ahala gutxiago identifikatzeko joera dagoela susmatu daiteke baina adin-tarte horietan lagina txikiagoa denez balio hauek zenbaterainoko fidagarritasuna duten zalantzan jar dezakegu. Desberdintasunak aurkitutako beste bi aldagaiek ez dute adinaren igoera edo jaitsierarekin ordena argirik jarraitzen. 7.1. LANAREN MUGAK Aipatu beharra dago inkesta erantzun duen jendearen gehiengoa perfil antzeko jendea dela, batez ere, 60-65 urte arteko pertsonak, goi-mailako ikasketaduna, EAE eta Nafarroakoa. Adinaren kontua inkestaren zabalpen moduarekin lotu genezake, batez ere, sare sozialen bidez egin denez jende gazteenari iritsi zaio. Datu hauek gizartearen ordezkari fidagarriagoak izateko eremu zabalagoetara iristea interesgarria izango litzateke. Inkesta antolatzeko momentuan zuzenean adin-tarteengatik galdetzean ere informazioa galdu dugu, adin zehatza galdetuta laginaren deskribapen hobea egingo genuke. Horrez gain, laginean 60 urtetik gorako pertsonak bakarrik sartu ditugu, kardiopatia iskemikoa izateko arriskua asko handitzen bait da adin horretatik aurrera. Hala ere, gure laginean jarrera aldetik desberdintasun nabaririk ikusi ez dugunez, etorkizuneko belaunaldiek duten gaitzaren inguruko jakintza ezagutu gabe geratu gara. Gainera, Donostiako Unibertsitate Ospitaleko ZIU-ko datuetan pazientearen sintomatologia nagusiaren inguruko datuak bildu gabe zeuden. Datu hauek erabilgarriak izan daitezke sexuaren arabera populazioak duen jakintza eta sintomak alderatu eta jarduera klinikoan eraginik izan dezakeen ikusteko. Sexua eta hilkortasuna lotzeko momentuan emakumeen adin aurreratuagoak emaitzak nahastu izan diezazkiguke. 7.2. ETORKIZUNEKO LERROAK Garrantzitsua izan daiteke etorkizunean kardiopatia iskemikoa zein beste ohiko patologiez gizarteak dituen oinarriak ezagutzea. Medikuntzaren jakintzen sozializazioa eta jarrera egokietan heztea prebentzio medikuntzaren oinarri izan beharko lukete. Gainera, interesgarria izango litzateke, nola jarrera hala jakintza baloratzeko parametro orokortu edo adostu batzuk izatea, bestela horrelako helburuekin egindako ikerketek desberdintasunak erakutsi ditzakete. Emakumeek sintoma tipikoak gutxiagotan eta atipikoak gehiagotan identifikatzeko ikusi dugun joera hori benetakoa den aztertu beharko litzateke. Hala izango balitz, emakumeen sintomatologiarekin alderatu eta osasun-sistemara iristeko atzerapena horren arrazoi izan daitekeen aztertu. Emakumeetan sintometatik larrialdietara iristeko denbora desberdintasunak esangura klinikoa duen aztertu beharko litzateke. Aztertutako laginaren ia %20ak desberdin jokatuko luke bularreko minarekin gizon edo emakume bat hasiko balitz. Populazioak duen sexuaren araberako ikuspegia aldatzeak emakumeen sintoma-sarrera denbora laburtzeko balio dezakeen aztertzea interesgarria izango litzateke.
science
addi-bb5f8b93f870
addi
cc-by-nc-nd 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/54613
Garapen Iraunkorrerako Literaturaren Gida (1-6 Helburuak)
Aperribay Bermejo, Maite ; Encinas Reguero, María del Carmen ; Esparza Martín, Iratxe; Fernández de Gamboa Vázquez, Karla ; Ibarluzea Santisteban, Miren; Perales Fernández de Gamboa, Andrea
2021-12
Valentina Palomino Freepik Gida hau UPV/EHUren Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko Gida hau UPV/EHUren Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordetzako Campus Bizia Lab Programaren 2020/2021 deialdiaren proiektu errektoreordetzako Campus Bizia Lab Programaren 2020/2021 deialdiaren proiektu baten baitan egin da baten baitan egin da 5 4 SARRERA NORK, ZER, ZERGATIK ETA ZERTARAKO? Garapen Iraunkorrerako Helburuak eta Haur eta Gazte Literatura, horiexek uztartzen ditugu gida honetan, eta bi helburu nagusi ditugu: batetik, literaturaren erabilera sustatzea Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) lantzeko eta, bestetik, bitartekariei tresnak eskaintzea literatura-lan egokiak hautatzeko eta baliatzeko. Horiek horrela, balore sozialak eta balore literarioak jarri ditugu erdigunean. Gida honen ardatz nagusia izan da bi-biak kontuan hartzea. Hala, Nazio Batuen Erakundeak Agenda 2030ean jasotako 17 helburuetatik lehenbiziko 6 GIHak lantzeko egokiak izan daitezkeen lan batzuk bildu eta iruzkindu ditugu. Asmoa da datozen urteotan gainontzeko helburuak lantzeko gidak plazaratzea. Bada, helburuz helburu proposatzen diren testuen bidez, haur eta gazteen ikuspegi kritikoa eraikitzen laguntzea dugu xede nagusi, baina literatura-testuen alderdi estetikoei eta literarioei ere begiratuta. Ibilbide literario bat proposatzen dugu 6 GIH horietako bakoitzerako, eta txikienetatik gazteenetara iritsi asmoz, hezkuntza-ziklo guztiak hartzeko ahalegina egin dugu. Askotariko generoak, egileak, irudigileak, argitaletxeak… topatuko ditu gidaren erabiltzaileak. Askotariko lumek emanak datoz ibilbideak; izan ere, helburu bakoitzeko lanak bildu, hautatu eta iruzkintzearen ardura egile batek hartu du. Kasuan kasu, iruzkintzen diren lanen datuak eta ezaugarri nagusiak emateaz gainera, dagokion GIHekin duten lotura azalarazi nahi izan dugu egileok eta, gainera, literatur lanak eskolan lantzeko proposamenak ere egin ditugu, hezitzaileek nahieran garatu, moldatu, egokitu… ditzaten, edo proposamen berrietarako inspirazio-iturri izan daitezen. Ahalegin berezia egin dugu euskarazko lanen eta tokiko kultura eragileen berri emateko; hain zuzen ere, 17 + 1 helburuari men eginik. Nazio Batuen Erakundeak Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendan 17 helburu jaso zituen arren, UPV/EHUko UNESCO Katedrak 18.a ere proposatu zuen, hizkuntza- eta kultura-aniztasuna aintzatetsita. UPV/EHUk ere bere egin du helburu hori, baita gida honetako sinatzaileok ere. Helburu horri eusteari berebizikoa iritzi zaio, izan ere, NBEren Irakurketa Klubean, adibidez, GIHak lantzeko zenbait obra proposatzen dira, baina hiztun kopuru handiko hizkuntzetako obrak dira, eta gida honetan euskarazko lanei ere eman nahi izan diegu lekua (badira, edonola ere, gaztelaniazkoak ere). Sei helburu, sei egile eta sei ibilbide literario, beraz, Garapen Iraunkorrerako Helburuetara bidean eta literaturari esker denon gozagarri. Hain zuzen ere, gozagarri zaie literatura irakurleei; baina, gozagarri izateaz gainera, jakina da Haur eta Gazte Literaturak (HGL) helburu hezigarria ere baduela, eskola-garaian dagoen publikoari zuzentzen zaionez gero; eredu narratibo eta poetikoak eskaintzen ditu, talde-iruditerirako sarbidea da, eta kulturaren gizarteratzea sustatzen du. Bada, literaturak indar handiagoa lortzen du, gainera, txiki eta gazteengan sorrarazten duen plazerari erreparatuz gero. HGLk mundua nolakoa den erakusten die haur eta gazteei, bai eta nolako mundua nahi genukeen ere. Hortaz, tresna ezin hobea da mundu hobe batekin amets egiteko eta, amets horretatik abiatuta, gizarte-eraldaketa sustatzeko. Hortaz, HGL funtsezko erreminta da belaunaldi berriei txiki-txikitatik Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) helarazteko. Hizkuntza literarioa testutik kanpo dagoen errealitatea ulertzeko baliagarria da eta literaturak, ikuspuntu estetiko eta ideologikotik, elkarrizketa sozialak betikotzen ditu, edo zalantzan jartzen. Horregatik, berebizikoa da haurren eta gazteen kontzientzia kritikoaren garapenean. Gida honen sei egileak irakasle ari gara UPV/ EHUn, Hezkuntza Fakultateetan, zehazki, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailean. UPV/EHUren Campus Bizia Lab (CBL) izeneko programa batean parte hartu dugu, hain zuzen ere IV. edizioan (2020/2021). UPV/EHUko Iraunkortasunaren eta Gizarte Konpromisoaren zuzendaritzari gure esker ona agertu nahi diogu "Haur eta Gazte Literatura eta GIH" proiektua laguntzeagatik. Proiektu horretan, GIHak eta literatura uztartuta, argitalpen egokien bila ibili gara, eta gida eskura jarri nahi izan diegu, gure ikasleei ez ezik, baita hezitzaile eta gurasoei ere, unibertsitatetik gizarterako jauzia eginda. GARAPEN IRAUNKORRERAKO HELBURUAK helburua. Pobrezia mota guztiak desagertzea mundu osoan. helburua. Gosea amaitzea, elikagai segurtasuna eta elikadura hobea lortzea, eta nekazaritza jasangarria bultzatzea. helburua. Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea. helburua. Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea. helburua. Genero berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea. helburua. Uraren erabilgarritasuna eta kudeaketa jasangarria nahiz guztiontzako saneamendua bermatzea. helburua. Energia eskuragarria, fidagarria, jasangarria eta modernoa bermatzea guztiontzat. helburua. Guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, enplegu betea eta produktiboa nahiz lan duina sustatzea. helburua. Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarriabultzatzea, eta berrikuntza sustatzea. helburua. Herrialde bakoitzean eta herrialdeen artean desberdintasunak murriztea. helburua. Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. helburua. Kontsumo eta ekoizpen modalitate jasangarriak bermatzea. helburua. Neurri urgenteak hartzea klima aldaketaren eta haren ondorioen aurka egiteko. helburua. Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu jasangarrirean erabiltzea garapen jasangarriari begira. helburua. Lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrirean erabili dadila sustatzea, basoak modu jasangarrirean kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea. helburua. Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan. helburua. Ezarpen baliabideak sendotzea eta Garapen Jasangarrirako Munduko Ituna biziberritzea. helburua. Hizkuntza eta kultur aniztasuna. 1. 2. 3. 4. 5. 6. 7. 8. 9. 10. 11. 12. 13. 14. 15. 16. 17. 17+1. 7 6 1. GIH POBREZIA DESAGERRARAZTEA Pobrezia mota guztiak desagertzea mundu osoan Andrea Perales Fernández de Gamboa Liburu honetan idazlea eta ilustratzailea ipuin zoriontsu eta errealitate bortitzarekin jolasten dira, ume askoren egunerokotasuna islatu nahian. Horretarako, haur literaturak askotan eraiki izan dituen irudi idilikoak hartu eta berregituratu egiten dituzte, gure errealitatean zentzua izan dezaten. Itsasondoko txabola batean bizi diren umeei buruzko istorioa da hau, eta ume horien eguneroko errealitatea kontatzen den heinean, bizi garen gizarteari kritika zorrotza egiten zaio. Gizartea da ume horien ongizatea bermatu beharko lukeena, beraz liburu honek gure hausnarketa pertsonala sustatzea du helburu, gizarte eraldatzaile baten alde apustu egin dezagun. Idazleak liburua hasten du hitzaurre batekin. Hitzaurre horretan, León Feliperen "Sé todos los cuentos" olerkia dakar lehenbizi, argi uzteko zein den liburu honen tesia: ipuinek askotan errealitatearen ikuspegi edulkoratua deskribatzen dute, eta horrek ez du zerikusirik benetan aurrean daukagunarekin. Asmoen adierazpena nahikoa ez eta autoreak berak idatzitako "Balada de los niños del mar" eta bere partitura ditugu ondoren, jarraian datozen orrialdeetan aurkituko duguna hobeto ulertzeko. Klaserako jarduerei dagokienez, zenbait ariketa ilustrazioetatik abiatuta egitea proposatzen dut. Liburu hau egunerokotasunean aurkitu daitezkeen errealitateen inguruan mintzo da, eta irudiek horren berri ematen dute. Bada, album ilustratu honetan irudiak hari narratiboaren atal garrantzitsu bat dira. Zentzu horretan, eta adin tartearen arabera, ikasleei gauza ezberdinak eskatu ahal zaizkie. Adibidez, Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleek ilustrazioen eta testuaren inguruko hausnarketa egin dezakete, taldeka jarrita eta liburuaren atal ezberdinak taldeka banatuta. Ikasleen hausnarketa bideratzeko asmoarekin, hauek bezalako galderak proposatu ditzake irakasleak: • Zer ikusten duzue irudian? • Zein izan daiteke esanahia? • Zergatik tartekatzen dira errealitate eta fantasiazko elementuak? • Zure inguruan horrelako egoerak ikusi edo bizi izan dituzu? LOS NIÑOS DEL MAR LOS NIÑOS DEL MAR Idazlea: Jaume Escala Ilustratzailea: Carme Solé Vendrell Argitaletxea: Editorial Corre la Voz, 2018 ISBN: 978-84-947412-0-3 40 orrialde 6 urtetik aurrera Bigarren zikloko ikasleekin, ordea, jarduerak irekiagoak izan daitezke. Aurreko proposamenaren egitura mantenduta, ikasleekin solasaldi bat egitea da aukeretako bat. Obra honen hasieran olerki bat eta kanta bat ditugu; bada, horiek baliatu eta testu horien analisia egin dezakete ikasleek, taldeka. Horretarako, irakasleak eskatuko die testuari eta irudiei erreparatzeko. Hala, ageri diren elementu literarioak ekarriko dira hizpidera, alegia, ilustrazioek eskaintzen dituzten metaforak, edota istorioaren barnean aurki daitezkeen bestelako istorioak (elementu metaliterarioak)... azalaraztea eta ikasleak horiez ohartaraztea da gakoa. Elementu horien inguruko galderak proposatu ditzake irakasleak, ikasleen ikuspegi kritikoa sustatzeko asmoarekin. Azkenik, sormen-prozesu bat egin liteke, bai ikasleei istorioaren bertsio berri bat egiteko eskatuta, bai pobrezia gaitzat hartuta abesti edo olerki bat sortzeko eskatuta. Pobreziaren gaiari ildo ezberdinetatik heldu ahal izango diote sormen-prozesuan ikasleek eta, hain zuzen ere, ikasleen erosotasuna bermatzea izan behar da gure helburua. POBREAK GARA, ETA ZER? POBREAK GARA, ETA ZER? Idazlea: Xabier Mendiguren Bereziartu Ilustratzailea: Patxi Gallego Palacios Argitaletxea: Elkar, 2012 ISBN: 978-84-9027-041-7 30 orrialde 8 urtetik aurrera Aita eta ama lanik gabe gelditu dira. Hodei txikia ez da egoeraz ohartzen, baina Irati bai, eta kezkatuta dago, etorkizunak zer ekarriko dien. Egun batean, egoera hobetzen ez denez, gurasoek esaten diote baso ondoko etxe batera bizitzera joan behar direla. Irati beldurtu egiten da. Aurretik irakurritako istorioak burura etortzen zaizkio; ipuin horietan umeek pairatzen dutena berak sufrituko ote du? Krisi egoerari buruzko ipuin bat da hau, familien zailtasunak eta haurren beldurrak lantzen dituena. Gaurkotasun handiko liburua da, ume askok inguruan eta familian bizi ditzaketen egoeren berri ematen duena. Liburu honek ipuin tradizionalei aipamena egiten dionez, hori berori erabili liteke ikasgelan. Izan ere, liburu honetan Hänsel eta Gretel istorioaren antzeko bat kontatzen da, baina ezberdina da amaiera. Bada, adibidez, ikasleekin batera zerrendatu ditzakegu pobreziarekin zerikusia duten ipuin tradizionalak (adibidez, Erpurutxo). Aipatzen diren ipuin horiek abiapuntu hartuta, ikasleek taldeka sortu ditzakete istorio berriak. Sormena alde batera utzita, eta liburuaren gaia ardatz hartuta, tertulia dialogikoak ekarri daitezke klasera. Ikasle bakoitzak azpimarratuta ekarriko ditu interesatzen zaizkion aipu edo pasartea. Ostean, eta klase osoa borobil batean eserita dagoela, ikasleek beren aipu eta pasarteak irakurriko dizkiote taldeari, eta azalduko dute zergatik egin zaizkien interesgarri. Ziurrenik, beste ikasle batzuek partekatuko dituzte aipu berak eta ikuspegiak partekatzeko aukera izango dute. 9 8 LA ESPERANZA ES UNA NIÑA QUE VENDE LA ESPERANZA ES UNA NIÑA QUE VENDE FRUTA FRUTA Idazlea eta ilustratzailea: Amrita Das Argitaletxea: Libros del Zorro Rojo, 2013 ISBN: 978-84-941619-0-2 32 orrialde 8 urtetik aurrera Istorio honek Amrita Dasek egin zuen tren-bidaia bat kontatzen digu. Abiapuntua Chennaiera (India) egindako bidaia bat da. Hiri horretan liburuak sortzeko tailer batean parte hartu zuen, baina, autoreak ez zuen batere argi zer marraztu. Bat-batean, burutik hainbat ideia pasatu ondoren, trenean ezagutu zuen neska gogoratu zuen. Neska gazte hark ez zeukan jatekorik, eta Chennaira zihoan bertan lan egiteko aukera izango zuelakoan. Autoreak lanean dauden neska adingabeen inguruan hitz egiten du: askatasunik lortuko ote dute inoiz? Zein erabaki hartuko ote dituzte etorkizunean? Emakumeak ditu buruan Dasek, eta bere barneko neska txikia etengabe sentitzen du. Trenetik atera bezain pronto, beste neskatxa bat ikusten du, trenean ikusi duenaren antzekoa. Neska hori ikusi ostean, Das konturatzen da bakoitzak aurrera jo behar duela, bere bidea egin behar duela, etorkizunera irekiak egon behar dugula guztiok… baita berak ere. Liburu honen indarguneetako bat ilustrazioak dira. Amrita Das Mithilako arte herrikoiaren ordezkaria da. Liburu honetan agertzen diren ilustrazioak Mithiliako arte herrikoiaren erakusgarri dira. Estiloa eskualdez-eskualde aldatzen den arren, amankomuneko ezaugarri batzuk ditu: esaterako, diseinu tradizionalak erabiltzen dira, pintua eskuz egiten da eta, askotan, emakumeek euren interesguneak islatzen dira euren obretan. Zentzu honetan, La esperanza es una niña que vende fruta bertako artearen ezaugarria ez ezik, Amrita Dasek emakumeekiko duen ardura erakusten du bere lehenengo liburu honetan. Liburu honen bidez, GIHen arteko 1. helburua lantzen da eta Agenda 2030ren beste helburu batzuekin lotu daiteke. Beste helburu horiek ere azaleratzeko, tertulia dialogikoa izan daiteke liburua jorratzeko baliabide egokia. Aipuen irakurketa lantzeaz gain, hausnarketa eta irakurketa kritikoa sustattzeko galderak egin daitezke: "Ezagutzen al dituzu lanean dauden umeak? Zuen ustez, umeek lan egin behar dute familiak laguntzeko? Ume guztiak eskolaratuak izan behar dira? Neskatilak eta mutilek aukera berdinak dituzte gure gizartean? Eta Indian?". Beste alde batetik, irudien analisia egin daiteke. Ilustrazio guztiak oso esanguratsuak dira, metaforaz eta sinboloz josiak dira. Gela taldetan banatu eta talde bakoitzari ilustrazio bat emango zai. Irudiak interpretatzeaz gain, komiki bat marraztu beharko dute. Eman zaien irudia istorioaren hasiera edo amaiera izan daiteke, eta beraiek, Mithilako artea kopiatuz, komiki bat egingo dute. Horretarako hainbat saio izango dituzte eta, hau amaitu ostean, komiki guztien bilduma bat egin daiteke. EN EL VERTEDERO CON JUAN Y PEDRO: DOS EN EL VERTEDERO CON JUAN Y PEDRO: DOS RETAHÍLAS RIMADAS CON ILUSTRACIONES RETAHÍLAS RIMADAS CON ILUSTRACIONES Idazlea eta ilustratzailea: Maurice Sendak Itzultzailea: Miguel Azaola Argitaletxea: Kalandraka, 2019 ISBN: 978-84-8464-365-4 56 orrialde 8 urtetik aurrera Maurice Sendak idazle ospetsuaren En el vertedero con Juan y Pedro. Dos retahílas rimadas liburuan Mother Goose autorearen haurrentzako bi errima berridatzita eta ilustratuta aurkitzen ditugu. Juan eta Pedro protagonistek arratoiek bahitutako haurtxo bat askatzen dute. Sendaken lana aztertu duten adituek diote liburu honekin autoreak adierazten duela egoera ahulean dauden adingabeekiko kezka. New Yorkeko auzo batean gertatzen da istorioa, eta bertan etxerik gabeko haurrak bizi dira kartoiz eta egunkariez egindako etxeetan. Kritika soziala du oinarri obra honek, baina aldi berean gizateriari egiten zaion dei bat da, itxaropenari egiten zaion kantu bat. Sinbolismoz betetako obra da; esaterako, ilargia etengabe dugu umeen zaintzapean. Obraren konplexutasuna dela eta, irakurketa bat baino gehiago behar du liburuak. Sendakek informazio asko ematen dio irakurleari irudietako xehetasunen bidez: etxebizitzaren krisia, HIESari buruzko berriak, Trump-en imperioari buruzko kritika (etorkizunari keinu bat eginez)… Sendakek proposatzen duen iruditeria baliatu dezakegu ikasgelan zerbait jarduera proposatzeko. Irudiak erabili ditzakegu gaiaren inguruko lehenengo iritziak eta hausnarketak sorrarazteko. Azala abiapuntu ona izan daiteke: "Zergatik dauka ilargiak ahoa hain irekita? Nora daude begira Juan eta Pedro? Zer esaten dute beste pertsonaien arropak? Zergatik erabiltzen ditu egunkarien albisteak arropa gisa?". Orrialdeetan murgiltzen bagara, irudiak aztertu eta honako hau galdetu genezake eztabaida sorrarazteko: "Zergatik dira arratoiak istorio honetako antagonistak? Zergatik daude jantzita arratoiak Pokerreko kartak balira bezala? Ilargiak istorioan zehar garrantzi handia dauka. Zein da bere esanahia? Arratoiak benetan al dira arratoiak?" Halaber, beste ariketa hau ere proposatu daiteke: albumaren testu idatzira begiratuta, ikasleekin 2 errimen irakurketa erritmikoa egitea, eta hortik abiatuta gaiaren inguruan errimak sortzea euskaraz, errima-hiztegi hau erabilita, adibidez. 88 orrialde 10 urtetik aurrera Eleberri honek gaurkotasun handiko gaia jorratzen du: berriki mundua jo duen pandemia eta horrek familia askorentzat ekarri dituen ondorioak. Etxea betidanik ulertu izan da babesleku gisa, baina, 2020ko pandemia-egoerak, kontzeptu horri beste adiera batzuk eman dizkio, pandemiak eragindako krisi ekonomiko eta sozialak jende asko etxegabetu baitu. Errealitate kontraesankor horren narrazioa da Etxegabetuak, gure gizartearen isla bat, egoera erreal bat salatzeko eraikia. Istorio honetako protagonistak, Libek, egoeraren berri emango digu zuzen-zuzenean, lehen pertsonan emandako testigantza baten bidez. Gaur egun bizi dugun pandemia-egoerak familia askoren bizitza-baldintzak modu erradikalean aldatu ditu. Lehen esan bezala, Covid-19aren ondorioetako bat krisi ekonomikoa eta soziala izaten ari da. Egunero geratzen ari dira familiak etxerik gabe, ezin dutelako alokairua ordaindu edo ezin dietelako oinarrizko fakturei (argindarra edo gasa, esaterako) aurre egin. Pobrezia egoera larriak ditugu gure inguruan eta horiek ere sumatzen dira gure eskoletan. Liburu hau 10-13 urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduta dago. Bada, publiko horrek ere pairatu egiten ditu inguruko egoerak, eta gaia klasean plazaratzea bera arnasgune bat izan daiteke, gazteek izan ditzaketen beldurrak, galderak eta iritziak partekatzeko. Testu honek aukera asko eskaintzen ditu eskolan lantzeko. Horien artean aipa daiteke, adibidez, tertulia dialogikoa; izan ere, aukera ematen du ikasleen ikuspuntuak ezagutzeko eta pentsamendu kritikoa sustatzeko. Aidan Chambersek (2007) Dime: Los niños, la lectura y la conversación liburuan proposatutako metodologia oinarritzat hartuta egiten dugu hemen proposamena. Helburua da ikasleek elkarrizketa natural eta derrigortu gabekoa izatea. Horrela, gazteek beren ikuspuntu kritikoa eta sentimenduak partekatzen ikasiko dute. Hala, irakasleak Dime esapidea ("Esaidazu") erabiliko du eta, kolaborazioa sustatuz, gazteek benetan partekatu nahi duten hori esatera gonbidatuko ditu. Chambersen lanari jarraikiz, hiru galdera mota egingo ditu irakasleak: oinarrizkoak, hau da, ikasleen iradokizun orokorrak ("zerk harritu zaituzte?" eta gisakoak) zein patroi orokorrak bilatzekoak; orokorrak, hizkuntza eta erreferentzia testualak lantzekoak (literatura-lanak erkatuta eta ikasleen ideien eta iritzien elkartrukea sustatuta egin beharrekoak dira); eta, zehatzak, testuaren nondik-norakoak, zehaztapenak eta berezitasunak aztertzekoak. Galderak modu progresiboan landu behar dira; alegia oinarrizko galderekin hasi eta zehatzekin amaitu behar da. Azkenik, buruan izan behar dugu Dime metodologia berdinen arteko ikaskuntzan oinarritzen dela; hortaz, irakaslea gidari eta moderatzaile bihurtzen da, ikasleak ikaskuntza prozesuaren erdigunean utziz. DE NOCHE EN LA CALLE DE NOCHE EN LA CALLE Ilustratzailea: Ángela Lago 24 orrialde 10 urtetik aurrera De noche en la calle album ilustratua kontakizun isila da. Alde batetik, testurik gabeko obra bat da, eta irudiak dira istorioa kontatzen digutenak. Beste alde batetik, obra honek lantzen duen gaia askotan isilarazi omen da. De noche en la calle albumak kalean lan egiten duten eta kalean bizi diren umeen egoeraren berri ematen digu. Kalean, gauez, gertatzen da kontakizuna. Kotxeen artean ume bat dabil. Baloiz beteriko kutxa bat darama eskutan. Gidariei eskaintzen dizkie baloiak. Baina gidariek oso modu kaxkarrean erantzuten diote. Gidarien jarrerak oso ezberdinak dira: mesfidantza, beldurra, axolagabekeria... Gau beltza atzealdean dela, gidarien aurpegieretan baliatutako kolore argien bidez ematen digu Angela Lagok sentimendu horien berri. Bat-batean, norbaitek lapurtu egiten dio umeari baloi gorria. Baina, ostean, umeak kutxa bat lapurtzen du, hasieran zeukan kutxa bera. Hasierako puntura itzultzen da irakurlea, eta istorioak ulerrazten digu etengabe errepikatzen den zerbait dela eskuartean dugun auzia. Kaleko umeek bizi duten egoera salatzen da liburuan, gaua amaigabea baita ume horientzat. Duela 20 urte baino gehiago argitaratu zen album ilustratu honek pobreziaren eta gizarteko bazterkeriarekin salaketa argia egiten du. Sarri, eskoletan ume batzuk antzeko egoeratan egoten dira; agian ez dute kalean lanik egiten, baina denbora asko ematen dute bakarrik, kaleetan galduta. Liburu honek aukera ematen du gaia ikasgelara ekartzeko. 10-12 urte bitarteko irakurleei zuzentzen bazaie ere, haur gazteagoekin ere erabili daiteke obra hau. Klasean landu daitezkeen jarduerak askotarikoak dira. Interesgarria da, adibidez, Lagok erabilitako koloreen inguruan mintzatzea, koloreen eta emozioen arteko lotura azpimarratuta. Brasiletik datorren liburu bat izanda, lanak aukera ematen du aztertzeko gure kulturaren eta hangoaren arteko antzekotasunak zein diren, sentimenduak eta koloreak oinarri gisa hartuta, esaterako. Testurik gabeko albuma denez gero, ikasleekin istorioaren testua osatzea da ikasgelan proposatu daitekeen jarduera bat (taldeka, binaka edo banaka egin daiteke), dela saiakera librea eginda, hau da, ikasleek libreki testua idatzita, dela irakasleak aurretiaz iradokizun batzuk emanda, adibidez, istorioaren lehenengo eta azkenengo esaldiak emanda. 13 12 GOSERIK EZ Goserik ez izatea. Gosea amaitzea, elikagai-segurtasuna eta nutrizio hobea lortzea, eta nekazaritza jasangarria bultzatzea. 28 orrialde 3 urtetik aurrera Album ilustratuak kaleratzen dituen argitaletxea da Apila Ediciones, Rodrigo Mattioli brasildarraren Zuhaitz bat albuma gaztelaniaz ez ezik ingelesez, katalanez eta galegoz eskaintzen duena. Hainbat hizkuntzatara itzuli dute lana: turkiera, portugesa, koreera eta poloniera. Euskarazko bertsioa Jone Hualde itzultzaileari zor diogu, Denonartean argitaletxe nafarraren eskutik. Apila Primera Impresión 2019 sariari esker ikusi zuen argia albumak. Bada, 2013az geroztiko sari horrek egile eta ilustratzaile berriak, lehenago obra publikaturik ez dutenak, agerraraztea du xede; ahots eta autore horiei lehenbiziko album profesionala kaleratzeko aukera ematea da helburu nagusia (autoedizioak alde batera utzita, hortaz, ISBNrik izan ez duten egileen eta ilustratzaileen lanak aurkeztu daitezke sarira). Inondik ere, bibliodibertsitatearen oinarriekin bat, hizkuntza-aniztasuna eta autore arituen eta berrien arteko oreka gordetzeko ahalegina dago album ilustratu honen ibilbidearen oinarrian. Albumaren kontrazaleko hitzek laburbiltzen dute lan honen funtsa: "Alinak zuhaitz bat landatzea erabaki zuen, eta dena hasi zen aldatzen. Batzuetan erabaki txiki bat nahikoa izaten da inguruan dugun guztia eraldatzeko". Izan ere, alor huts bateko lurretan zulo batean jarritako hazitik zuhaitza ateratzen da, eta handik adarrak, eta hara txori-bikote bat dator, arrautzak jartzen dituena, eta untxiak biltzen dira arbolaren magalera, eta erleak sagarren ingurura… eta gertakizunak kateatuta hasieran hutsik zegoen alor hartako aniztasuna hazi eta hazi besterik ez da egiten, albumeko irudiak, elementuak eta koloreak hazi eta bizitu egiten dira orrialdeek aurrera egin ahala, eta halako batean narratzaileak kontuak ere egiteko gaitasunik ez duen arte. Ordutik aurrerakoan, haurrak erreparatu behar dio irudietako inguruneko aniztasunari. Jolasera dei egiten duen liburua da Zuhaitz bat, aho-korapilo baten antza hartzen du albumak arbolaren bueltan biltzen diren izakien kopurua handitu ahala zerrenda luzatuz-luzatuz doala-eta. Narratzaileak jada zerrenda jarraitzeko zailtasunak dituenean, eta bio-aniztasuna irudiek soilik erakusten dutenean, haurrak berak esploratu, identifikatu eta kontatu behar ditu elementuak, kontura dadin zer nolako biodibertsitatea lor daitekeen hazi txiki batetik, eta ohar dadin norberaren ekintza batek ingurune jakin bateko ekoizpen-ereduak aldatu ditzakela. Erritmoa eta kateatutako ekintzak dira Zuhaitz bat albumaren oinarri. Keinuekin laguntzeko lan aproposa da, ahoz-gora gero eta erritmo biziagoan emateko aukera ematen duen jolas-liburua, zenbakiak eskuekin adieraziz irakurketarekin batera gorputz adierazpidea erabiltzekoa eta irudietan barrena haurraren pentsamendu matematikoa praktikan jartzekoa. MUNDUKO ZOPARIK ONENA MUNDUKO ZOPARIK ONENA Idazlea: Susana Isern Gómez Ilustratzailea: Mar Ferrero Itzultzailea: Arkaitz Goikoetxea Argitaletxea: OQO-Txalaparta, 2017 ISBN: 978-84-17065-00-3 36 orrialde 3 urtetik aurrera Gaztelaniaz idatzitako jatorrizkoan ez ezik, galegoz, euskaraz eta polakoz ere eskura du irakurleak Munduko zoparik onena, adiskidetasuna ardatz duen istorioa. Bada, Susana Isernek emandako istorioa oihartzun bat da, herri-tradizioak belaunaldiz belaunaldi gorde duen istorio baten oihartzuna. Alde horretatik, tradizioaren eta unekoaren arteko zein lokalaren eta globalaren arteko oreka egiten duen lana da eta, era berean, istorioen unibertsaltasuna eta literatur lanen testuartekotasuna ageri-agerian jartzen duena. Goseari aurre egiteko elkarlana ezinbestekoa dela proposatzeko baliagarri da testu hau, bai eta janariaren funtzio fisiko, emozional eta soziokulturalez aritzeko ere, UNESCOren GIHetarako hezkuntza-gidan proposatutakoarekin bat. Izan ere, elur-ekaitzetik eta hotzetik babestera, hainbat animalia datoz basoaren erdian dagoen dortokaren etxolara. Bakoitzak osagai bat dakar, eta dortokaren eskutik, munduko zoparik onena elkarrekin dastatzeko aukera izango dute guztiek bukaeran, prestaketa-lanak banatuta eta mahaia denen artean atondu ostean. Gaubeila atsegina igarotzen dute basoko animaliek mahaiaren bueltan, otorduek eta janak laguntasuna dakarte eta. Berak ura besterik ez duela jarri, eta zoparen sekretua zein den aitortzen du dortokak bukaeran: etxera etorritako animaliak dira osagai garrantzitsuenak. Koloretako arkatzez egindako irudiek indartu egiten dituzte etxolako giro atsegina, argi goxoa, animalien neguko arropa lodiak… eta paisaiaren koloreak suabeak badira, bukaeran, mahainguruko eszenek kolore biziagoak dituzte. Istorio honen hamaika bertsio aurki ditzake irakurleak, hainbat garaitakoak eta lekutakoak, askotariko argitaletxe zein formatuetan emanak. Pertsonaien karakterizazioa, zoparen osagaiak… aldatzen dira bertsiorik bertsio, baina istorioaren funtsa bera da: pertsona bakarrak, osagai bakarrarekin, nekez egin liteke zopa bat; askoren artean, nork bere alea ipinita, zopa ederra egin liteke. 1720koa da ezagutzen dugun lehenbiziko bertsioa, Madame de Noyerrek jasoa. Geroago Phillipe Barbek ere jaso zuen, 2. GIH 15 14 frantsesez (1771), eta Robert Moserrek ingelesez (1808)… Berrienen arteko batzuk dira, adibidez, Marcia Brownen Stone soup (1997) izenekoa, edota Anaïs Vaugeladerena (2000), gaztelaniaz Una sopa de piedra gisa emana Corimbo argitaletxean (2001). Sarean ere topatu daitezke bertsioak, esate baterako, Silvina Renaudirena (2004) gaztelaniaz. Euskaraz ere badugu: Etxegiroan-eko lagunek jartzen diote ahotsa Giltza argitaletxeko eskola-liburu batean jasotakoari, zehazki, Antton Irustaren Berakatz zopatik (Mezulari, 2005) egokitutakoari. Pantailetan ere ikusgai da istorioa, Harri zopa eta beste zenbait alderantziko ipuin (2017) haurrentzako film laburren bildumaren parte da eta (Rita eta Luca). Bada, bertsioen arteko aldeen eta berdintasunen bila aritzea izan liteke istorio honek eskaintzen duen lanketa-aukeretako bat. Bestalde, istorioko animaliek egin bezalaxe egin dezakegu guk ere, hau da, denen artean hobetzen diren errezetak presta litezke: fruta-entsaladak, meriendak... Kulturartekotasuna lantzeko, herrialde ezberdinetako zopen errezetak bilatzea eta aurkeztea ere aproposa izan liteke, betiere ahaztu gabe Garapen Iraunkorrerako 2. helburua (goserik ez izatea) lantzeko hautatu dugula liburu hau. Ildo horretan, animaliek dortokaren zoparako zein norberak eskolan egindako errezetarako ekarritako produktuaren inguruko informazioa bildu dezake ikasle bakoitzak, errezeta prestatu ahala kontatzeko: non hazten diren, non ekoizten diren, nondik norako bidea egiten duten elikagai horiek gure supermerkatuetara iritsi aurretik… SIN PAN Y SIN AGUA SIN PAN Y SIN AGUA Idazlea: Luis Amavisca 32 orrialde 4 urtetik aurrera Liburuen istorioak ez ezik, liburuak eurak edota horien historiak izan daitezke jasangarriak eta Garapen Iraunkorrerako Helburuekin bat datozenak. Horietako bat da Luis Amaviscak idatzi eta Raul Guridik ilustratutako Sin agua y sin pan; izan ere, egile-editorea eta irudigilea berehala jarri ziren harremanetan Amnistía Internacionalekin, erakunde horren helburuen aldeko ekimena proposatzeko. Hortik etorri zen talde-proiektua: autoreak, ilustratzaileak eta nubeOcho argitaletxeak liburutik jasotako etekinak Amnistía Internacional erakundeari emango dizkiote, eta UDL liburu-banatzaileak irabazien %5. Hortaz, liburuaren irakurketak ez ezik, liburuaren zabalkundeak eta erosketak giza-eskubideen babesaren aldeko laguntza sustatzen du. Migrazio-krisiak eta errefuxiatuen egoerak eragin zion egileari istorioa idatzi beharra, eta lehenago ere aniztasunarekin, ezberdintasunarekin, minarekin, bakardadearekin, injustiziekin, bake-beharrarekin… lotutako istorioak eman dituen égalité izeneko bilduman txertatu zuen, gogoan izanik haurrekin ez dagoela taburik eta edozein gairi buruz aritu gaitezkela gaztetxoenekin. Zehazki, migrazioa da gosearen eta ongizaterik ezaren ondorioetako (eta arrazoietako) bat, eta gai hori lantzea proposatzen du UNESCOk GIHen hezkuntzarako gidan. Gida horretan proposatzen diren gaien artean dago, halaber, gosea eta malnutrizioa jasateko arriskua duten talde zaurgarrien inguruko gogoeta. Bada, alanbre-hezi bateko alde bietara dauden haurren solas soilak kuestionatu egiten du irakurlea; haurrek ez dute inolako diskurtsorik edota arrazoirik ematen, ekin egiten dute, eta galderak bota: "zergatik dira halakoak gure gurasoak?". Alde batekoek ogia dute, urik ez; beste aldekoek ura dute, ogirik ez. Haurrek ogia eta ura elkarbanatzen dituzte, bai eta alanbre-hezia jolaserako baliatu. Beste lurralde batetik ezer gabe iritsi da familia bat halako batean, baina, lehengo lepotik burua: gurasoek urik eta ogirik ez elkarbanatzeko. Haurrek lehengo galdera bera: "zergatik dira halakoak gure gurasoak?". Irudien sinplifikazio grafikoak eta kromatikoak indartu egiten dute istorioaren sinpletasuna, eta irudigilea pertsonaiei arraza, etnia edo erlijio jakinik gabeko pertsonen ezaugarriak ekiditen ahalegindu denez gero, lagundu egiten du horrek haurrek beren buruak identifikaturik sentitzera eta enpatia lantzera. Hain zuzen ere, UNESCOK 2. GIHa jorratzeko proposatzen dituen helburu sozioemozionalekin lerratu daiteke album ilustratu honen lanketa, aukera ematen baitu gosearen eta malnutrizioaren aurrean haurrak beren burua ahaldundu dezan, enpatia, erantzukizuna eta solidaritatea sentitu ditzan, beste haur batzuekin lankidetzan aritu daitekeela senti dezan eta goserik eta malnutriziorik gabeko munduaren ikuspegia eraiki dezan. Albumaren promozio bideoa erabilita egin liteke istorio honen lanketa: istorioa irakurri aurretik, promozio-bideoko musikak iradokitzen dituen sentimenduei buruzko hausnarketa egin liteke, bai eta irudiek erakusten dutenaren arabera ere, istorioari buruzko aurre-hipotesiak agerrarazteko eskatuz haurrei. Istorioa irakurritakoan, istorioko haurrek egiten duten galderari erantzuteko ahalegina egin liteke taldean: "zergatik dira halakoak helduak?". Solasaldia egin ondoren, egoeraren konponbideak irudikatzea eta marraztea izan liteke album honen bueltan egin litezkeen jardueren arteko bat. 48 orrialde 5 urtetik aurrera Tokiko edizioaren eta literatur ekoizpenaren fruitu da Eta txorimaloa mintzatu zen, askotariko sariak jaso izan dituzten Ruben Ruiz idazleak eta Elena Odriozola irudigileen lana, Bilboko Aizkorri argitaletxeak argitara emandakoa. Azokan saltzeko zazpi letxuga bildu behar ditu baserritarrak biharamunean, "eguzkiari kopeta ikusten zaion unean". Baserritarra oheratutakoan, hainbat animalia agertzen dira baratzera, letxuga horiek jatera. Txorimaloak egindako ohartarazpenari erreparatu gabe egiten diete kosk astoak, txerriak, ahuntzak, zaldiak, untxiak, behiak eta barraskiloak… letxugei, norberekoikeriari ezin eutsita. Izan ere, animalia bakoitzari banan-banan esaten die Txorimaloak: "Kontuz, kontuz!! Azkeneko letxuga jaten duenak etxea galduko du". Sabela betetzea eta uneko gosea asetzea dute buruan baratzea bisitatzen duten animaliek. Baten batek txorimaloari kasu egin eta beste baratze batera abiatzen den arren, eta animalia batzuek tarteka-marteka zalantza egiten duten arren, eta nahiz eta buruari hazka egin, kaskoari eragin eta letxuga horiek jan behar ote dituzten pentsatu… gehientsuenek ez dute kontuan hartzen txorimaloaren ohartarazpena, ez eta baserritarraren lana ere, ez eta langilearen nekeak eta ahaleginak ez errespetatzeak edota norberaren ekintzek izan ditzakeen kalteak eta ondorioak ere. Amaieran, txorimaloaren iragarpenak bete egiten dira: letxugekin gertatutakoari begira haserre, zoruan ostiko eginda baratzera letxuga janera etorritako barraskiloa zanpatzen du. Tripa asetzeari lotutako hiztegi eta irudi aberatsez josirik, Txorimaloaren esana beteko ote den, intriga puntu batez egiten du aurrera testuak. Ildo horretan, istorioa irakurri bitartean irakurleak interpelatzeko aukera bikaina eskaintzen du lan honek, zer gertatuko ote den, animalia guztiek berdin egingo ote duten eta zergatik… galdetu eta irakurleen hipotesiak betetzen ote diren behin eta berriz frogatzekoa. UNESCOren GIHetarako hezkuntzarako gidan zehazten diren edukien artean proposatutako gaiekin bat, lan honen irakurketaren ondotik elikagaien funtzio fisiko, emozional eta soziokulturalei buruz, tokiko ekoizpenetako produkzio-kateei buruz zein norberak kate horietan eragiteko duen moduaz hausnar daiteke. Halaber, ikasleak etorkizunean mundua aldatzeko ahalduntzea denez gero Garapen Iraunkorrerako Helburuei lotutako hezkuntzaren xedea, Eta txorimaloa mintzatu zen istorioaren bertsioak sortzeko eska dakieke ikasleei: zer nolako istorioak sor litezke istorioko animalien erabakiak aldatuta? GOSEA MUNDUAN NEURE SEMEARI AZALDUA GOSEA MUNDUAN NEURE SEMEARI AZALDUA Idazlea: Jean Ziegler 80 orrialde 12 urtetik aurrera Jean Zieglerrek La faim dans le monde expliquée a mon fils (Le Seuil, 1999) argitaratu eta hurrengo urtean bertan itzularazi eta plazaratu zuen Gosea munduan neure semeari azaldua Txalaparta argitaletxeak, bere webgunean zehazten den konpromisoari eutsita: "Mundua aldatzen duten pertsonak aldatzen dituen liburuak" argitaratzea. Bada, mundua aldatu beharra erakusten duten datuak, arrazoiak eta tresnak eskuratzeko bidea dute liburu honen irakurleek aita-semeen arteko elkarrizketa baten bitartez. Datu, arrazoi eta tresna horiek guztiak goseari, nekazaritza jasangarriari, nutrizioari… lotutako gaietan aritu eta adituak eskaintzen ditu: Jean Ziegler Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Munduko Elikadura Eskubiderako informatzaile berezi izan zen 2000. urtetik 2008ra arte, eta 2012ra bitartean NBEko Giza Eskubideetarako Batzordeko Laguntza Batzordeko kidea izan zen. "Gaur egungo munduko nekazaritzak 12 mila miloi pertsona elika ditzake (…) ez dago, beraz, gai horren inguruan inongo halabeharrik. Gosez hiltzen den haurra hilarazitako haurra da". Jean Zieglerren hitzak dira. Egilearen adierazpen hori funtsatzen duten azalpenak eta gogoetak topatuko dituzte irakurle gazteek liburuan, abiapuntua delarik semearen haserrea: "Ezin dut ulertu, hain planeta aberatsean, nola hainbeste jendek gosez hiltzen jarraitzen duen". Hortxe hasten da aita-semeen arteko elkarrizketa, eta munduak bizi duen egoerari lotutako kontzeptuak, zergatiak, jardunbideak… dira hizpide hurrengo orrialdeetan: gosea bizi duten zenbait herrialdetako egoera zehatzak azaltzen dira, eta gosearekin lotutako teoriak eta kontzeptuak aletzen dira, gose mota ezberdinen arteko aldeak azalduta, adibidez. Gosez bizi diren pertsonen bizilekuetako edota gosea eragiten duten herrialdeetako sistemen eta teorien argi-ilunak agertzen ditu egileak, eta kontraesanak azalarazten. Era berean, nazioarteko eragileek proposatzen dituzten irtenbideen inguruko hausnarketa egiten du egileak eta, adibidez, Nazio Batuetako Elikadura eta Nekazaritzako erakundearen egitekoen eta jardunbidearen berri ematen du, Munduko Elikadura-programa zertan den azaltzen du… Liburuan aipagai dira, aurrekoez gain, munduko nekazaritzaren gainprodukzioa, goseteen eta gerren edota hondamendien arteko lotura, munduko merkataritzak gosean duen eragina... Labur esanik, gosearen ikuspegi historikoa ez ezik, teknikoa eta kritikoa ere eskaintzen dio Zieglerrek irakurle gazteari. Askotariko aukerak ematen ditu lan honek "Goserik ez izatea" GIHa lantzeko. Esate baterako, liburuaz gainera Zieglerri egindako elkarrizketak bilatu daitezke sarean, horiek irakurri eta hari egiteko beste elkarrizketa bat prestatu daiteke gelan. Zieglerren liburuan hainbat herrialdetako egoerei erraparatzen zaienez gero eta datu konkretuak ematen direnez gero, proposamen interesgarria izan liteke autoreak 1999an emandako datuak gaur egun zertan diren arakatu eta 19 18 bilakabiderik egon ote den aztertzea. Horretarako, ikasleak ikertzaile lanetan jarri, informazio-bilketa egin eta, ondoren, liburuan bezalaxe galdera-erantzunen bidez aurkeztu ditzakete ondorioztatutakoak. Bukatzeko, azaleko irudiari erreparatzea da azken proposamenaren gakoa: azaleko irudia laguntzeko aipu bat hautatzeko eskatu dakieke ikasleei. Horri loturik, eta liburuan irakurritakoak kontuan hartuta, ikasleek bestelako aipuak hautatuta irudi gehiago ekoitzi edo hautatu ditzakete, kontzientziazio-kanpaina bat abiarazteko beren komunitateetan. 101 orrialde 12 urtetik aurrera Jakoba Errekondo paisajista eta agronomoa da, urte luzez euskal herriko komunikabideetan baratzezaintzari buruzko transmisioan aritua: ezagun da baratzezainen zalantzak argitzeko irratian egin izan duen asteroko saioa. Errekondoren jakintza jasotzen duen liburua plazaratu zuen 2015ean Argiak: Bizi baratzea, baratzezaintzari buruzko oinarrizko irakurgaia, zale zein profesionalentzako eskuliburu gisakoa. Arrakasta handia lortu zuen, eta urtebete baino gutxiagoan 10.000 ale eta lau argitaraldi izan zituen. Liburu hartatik abiatuta sortutako testu, irudi eta komiki-bilduma da Bizi baratzea, Altza Porru!. Errekondok berak dei egin zien irudigilei, proiektu kolektiboa abiarazteko. Baratzegintzaz eta nekazaritza iraunkorra lantzeko ez ezik, lan aproposa da hau, bibliodibertsitatearen printzipioekin bat, literatur genero ez hain hedatuak lantzeko; izan ere, euskal komikigintza garaikidearen panoramaren bilduma gisa ere definitu liteke, zortzi euskal komukigileren lana biltzen baita bertan. Barazki aurpegia dutela aurkezten dira liburuko egileak, Errekondo eta zortzi irudigileak, biografia poetiko batek irudikatzen dituelarik beren sustraiak. Maialen Lujanbio bertsolariak idatzi du liburuaren hitzaurrea, kalekume bat baratzean hasten deneko esperientziaren berri emanez. Ondoren datoz "Jagobakeriak" izenburupeko testuak, gogoetak eta hitz-zerrendak, irudigileen komikien sarbide. Nork bere estiloan egindako komikiak biltzen dira komiki-bilduman, arestian aipatutako liburua ardatz hartuta, nork bere interpretazioak egiten dituela. Esate baterako, Bizi baratzea (2015) lanean ageri den Arantxa Iturberen ipuinen moldaketa egiten du Larretxeak. Gainerakoan, baratzezaintzari buruzko gomendioak, ongarriaren gorabeherak, baratzeko lurpean bizi diren satorren komeriak, permakulturaren, zero zabor eta biodinamikaren paradisuan bizi diren gizaki primitiboak, mitinean hanka sartuz geroztik amonarenera jo behar duen lehendakaria… topatuko ditu irakurleak liburuan. Istorio denak ere umorez josita datoz. Desafioa ere jotzen die Errekondok irudigileei: bertsolariek kartzelako lana nola, testu bera emanda irudikatu dituzte eszenak. Bada, hain zuzen ere ariketa hori berori egiteko eska dakieke irakurleei, testu horrexetatik abiatuta beren bertsioak sortu ditzaten. Halaber, Jakoba Errekondoren liburutik, irratsaioetatik zein blogetik abiatuta sortu ditzakete komikiak irakurle gazteek askotariko tresnak erabilita, euskal komikigintza garaikidearen 8 ordezkariek egin bezalaxe. Errekondoren lanetan askotariko gaiak eta hizpideak topatuko dituzte irakurleek, komikiak sortzeko, denak ere nekazaritza iraunkorraren printzipioak, jarrerak, jarduerak eta mugimenduak ezagutzeko eta zabaltzeko baliagarri, UNESCOren GIHet arako hezkuntzarako gidan zehazten diren edukiekin bat. Errekondoren arabera, baratzea iraultza bat da, eta iraultza horrek emango die bidea irakurle gazteei GIHen arteko 2.ari heltzeko. 21 20 OSASUNA ETA ONGIZATEA Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea Ilustratzailea: Norman Junge Itzultzailea: Ane Erroteta 30 orrialde 2 urtetik aurrera Lehen irakurleentzat zuzendutako album ilustratu honen protagonistak apurtuta edo hondatuta dauden bost jostailu dira: hegoak falta zaizkion pinguinoa, gurpil bat falta zaion egurrezko ahatea, besoa bendatua eta begi batean adabakia dituen peluxezko hartza, tirita bat duen latorrizko igela, eta sudurra hautsita duen Pinotxoa. Iluna eta apainduratan urria den itxarongela batean daude, sabaitik zintzilik dagoen lanpara batek eta ate baten azpitik dagoen argi ahulak soilik argitzen dutena. Hasiera batean, irakurleei ez zaie argi geratuko zer gertatzen ari den. Zer ezkutatzen da ate horren atzean? Zeren zain daude jostailuak? Banan-banan, jostailuak atetik sartzen dira, eta handik gutxira bertatik irribarretsu irteten dira hurrengoari pasatzen uzteko. Izenburuak Pinotxori egiten dio erreferentzia, sartzen den bosgarrena eta azkena delako. Azkenean, irakurleek ikusiko dute ate atzean ezkutatzen zena jostailu guztiak konpontzen dituen doktore atsegin baten kontsulta besterik ez dela. Hortaz, amaiera positibo eta lasaigarri honen bidez, medikuaren kontsultaren beldur izateko arrazoirik ez dagoela erakusten da. Planteamendu hori da, hain zuzen ere, UNESCOren GIHetarako hezkuntza-gidan 3. GIHrako iradokitako gaiekin lotura estua duena, kontsulta medikoa osasuna eta ongizatea sustatzeko zuzeneko estrategietako bat baita. Album honen jatorrizko bertsioa 1997an argitaratu bazen ere, Ernst Jandlek (1925-2000), XX. mendeko poeta alemaniar garrantzitsuenetako batek, 1968an idatzitako poema batean oinarrituta dago. Testua oso laburra eta sinplea da, eta istorioak lehen irakurleentzat oso aproposa den egitura jarraitzen du: metatze-sekuentzia erregresiboa. Izan ere, oraindik idatzizko kodea deskodetzen ez dakiten irakurleek zein ikasten hasita daudenak sekuentzia jarraitu eta horri aurrea hartu ahal izango diote. Liburu honek Bologna Ragazzi saria jaso zuen 1998an eta epaimahaiak Norman Junge (1938-) artista alemaniarraren estilo dotore, fina eta soila bereziki goraipatu zuen. Nahiz eta itxura sinpleko albuma izan, sinbologia landuaz eta konposizio-jokoaz osatuta dago. Esate baterako, pertsonaien aurpegi-espresioek eta keinuek, eta itxarongelako argi eta itzalen jokoak misterio eta kezka sentsazioa sortzen laguntzen dute. Kable luze batetik zintzilik dagoen lanpara, adibidez, jostailu bakoitza kontsultan sartzen denean aterantz okertzen da, bertikalki mantentzen da atea itxita dagoenean, eta eskuinerantz okertzen da jostailua atetik irteten denean. Ugariak dira album honek bitartekariei eskaintzen dizkien aukerak: gaixotasuna eta sendaketa bezalako gaiak aurkeztea, pertsonaien emozioak ilustrazioei esker identifikatzea eta horien inguruan eztabaidatzea, atearen atzean egon daitekeenari buruzko hipotesiak formulatzea, ezezaguna den zerbaitek eragin dezakeen beldurrari buruz eztabaidatzea, egitura narratibo desberdinak identifikatzea, hurrenkera numerikoa modu ludikoan aurkeztea, etab. XOMORRO LAPURRA XOMORRO LAPURRA Idazlea: Irati Garmendia Ilustratzailea: Ane Arzelus Argitaletxea: Erein, 2021 36 orrialde 4 urtetik aurrera Minbizia gaur egun gure gizartean eragin handia duen gaixotasuna bada ere, askotan ez da samurra horretaz haurrekin hitz egitea eta are eta mingarriagoa da zoritxarrez gertu bizi dugunean. Horrexek bultzatu zuen, hain zuzen ere, Irati Garmendia (1994-) liburu hau idaztera. Idazleak berak aitortu duenez, bularreko minbiziaz hitz egiten duen istorio hau bizipen pertsonal batean oinarrituta dago. Kattalin da album honen protagonista eta narratzailea. Haurtzaroan ohikoa den inozentzia eta gozotasunarekin, Katallinek bere amak titian xomorro bat duela kontatzen du. Gainera, xomorro horrek denetarik lapurtu dio amari: jolasteko gogoa, irribarrea, ilea… baita titia ere! Dena den, titia ostearekin batera, xomorro 3. GIH 23 22 lapurrak amaren gorputzetik ospa egiten du eta amak jolasteko gogoa, irribarrea eta ile kizkurra berreskuratzen ditu. Horrela, metaforen bidez, "minbizi" hitza inoiz erabili gabe eta haur baten ahots narratiboa baliatuz, lehen irakurleei hain konplexua eta gogorra den gaia aurkezten zaie. Ane Arzelus (1993-) irudigileak, ohikoa duen estilo grafiko sinplearekin, ederki irudikatzen du protagonistaren haur-ikuspegi samur eta tolesgabea. Ilustrazio koloretsuek hasieran Kattalinen familia aurkezten badigute ere, zomorroari erreparatzen diote bereziki, amaren gaixotasuna modu figuratiboan irudikatuz. Adibidez, zomorroak mendi baten aldatsean kanpatzen duenean edo amaren ile kiskurra janzten duenean. Euskal haur eta gazte literaturan ez dira ugariak minbizia jorratzen duten liburuak eta are gutxiago lehen irakurleei zuzendutakoak. Hortaz, album hau lagungarria izan daiteke hain konplexua den gai honi heltzeko. Izan ere, haurrekin minbiziaz hitz egitea ezinbestekoa da, batez ere haiek, senide batek edo gertuko norbaitek gaixotasun hori pairatzen badu. AECC minbiziaren aurkako elkarteak azaltzen duen moduan, helduak garen aldetik, baliteke haurrak minbizia bezalako gai asaldagarrietatik babestu nahi izatea. Hala ere, gaia saihesteak haurrak nahas ditzake eta okerrago sentiaraz ditzake. Gai honi eta beste gaixotasun batzuei heldu nahi dieten bitartekariei ASCOk American Society of Clinical Oncology) bere webgunean eskaintzen dituen aholkuak (gaztelaniaz ere irakur daitezkeenak) jarraitzea gomendatzen diegu. Era berean, Eusko Jaurlaritzak argitaratutako Minbizia duten haurrak heztea gida erabilgarria izan daiteke minbizia duten ikasleen familia, irakasle eta ikaskideentzako orientabideak eskaintzen baititu. Liburu honek Haur eta Lehen Hezkuntzan izan dezakeen erabilerari dagokionez, oso irakurgai aproposa da Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunean (urriaren 19an) irakurtzeko eta gaixotasun honen inguruan haurrekin hitz egiteko. ¡MAMÁ PUSO UN HUEVO!: O CÓMO SE HACEN ¡MAMÁ PUSO UN HUEVO!: O CÓMO SE HACEN LOS NIÑOS LOS NIÑOS Idazlea: Babette Cole Ilustratzailea: Babette Cole Itzultzailea: Pilar Jufresa 40 orrialde 6 urtetik aurrera Babette Cole (1949-2017) bere belaunaldiko ilustratzaile bikainenetakotzat hartzen da. Artista ingeles honek 70 liburu baino gehiago idatzi eta ilustratu zituen eta horietan hainbat gai jorratu bazituen ere, denek dute funts bera: haurrek helduen munduari buruz duten ikuspegia balioztatzea eta, umorearen bitartez, helduen portaerak, jarrerak eta ekintzak zalantzan jartzea eta hainbat estereotipo desmuntatzea, bereziki generoa ardatz dutenak. Babette Coleren liburu batzuek, batez ere sexu eta ugalketa-osasunari buruzkoak, polemika handia eragin izan dute; izan ere heldu askok, oraindik ere, ez dakite nola hitz egin gai horiei buruz haurrekin. Horixe da, hain zuzen ere, album honen abiapuntua. Gurasoak haien seme-alabari umeak nola egiten diren azaltzen saiatzen dira. Amaren ustez, haur batzuk mazapanez egin daitezke edo loreontzietan haziak landatuz. Aitaren arabera, berriz, dinosauroek ekartzen dituzte edo harrien azpitik irteten dira. Haurrak, gurasoen azalpenei adi, barre-algaraz lehertzen dira halako ergelkeriak entzun ondoren, eta gurasoei umeak benetan nola egiten diren azaltzea erabakitzen dute. Horrela, beraiek egindako marrazki batzuen laguntzaz ernalketa, haurdunaldia eta erditze prozesua bezalako gaiak azaltzen dizkiete. Laburbilduz, liburu honek umore absurdu, ironiko eta subertsiboaren bidez, lotsa alde batera uztera eta gai garrantzitsu honi buruz haurrekin hitz egiteko aukera ematen digu. Bitartekari eta haurren arteko elkarrizketa horri ekiteko, besteak beste, hipotesiak formulatu daitezke umeak albumaren gurasoek esaten duten lekutik jaio ote daitezkeen jakiteko. Zalantzarik gabe, irakurgai hau oso gomendagarria da haurrak sexu- eta ugalketa-osasuna bezalako gaiei buruz hitz egiteko gai izan daitezen, eta, honela, UNESCOren GIHetarako hezkuntza-gidak iradokitzen duen helburuetako bat lortzeko. Ildo berean, Eusko Jaurlaritzak argitaratutako eta sexu-heziketa ardatz duen irakurketa-gida gomendatzen dugu, bertan mota askotako errekurtsoak biltzen baitira. MISS TXATARRA MISS TXATARRA Idazlea: Xabier Mendiguren 70 orrialde 10 urtetik aurrera Xabier Mendiguren (1964-) euskal haur eta gazte literaturako idazle oparoenetariko bat da; izan ere, azken hamarkadetan, urtean liburu bat baino gehiago argitaratu du. 2009an VII. Lizardi Saria jaso zuen eta bere ekoizpen zabalak hainbat gai jorratzen baditu ere, batez ere errealismo kritikoaren korrontea jarraitzen du. Miss Txatarra eleberri laburra ez da salbuespena eta, kasu honetan, bazterreko errealitate soziala deskribatzen da drogomenpekotasuna, hiesa eta heriotza bezalako tabuei helduz. Katixa dugu istorio honen protagonista eta narratzailea. Aitarekin batera txatartegian bizi da, aitaren lantokian. Testuinguru marjinala dirudien arren, neskatxa gustura dabil bertan, ezkutaketan, polizietara edo auto-karreretara jolasten ez duenean, aitaren lagun heavy eta motorzaleekin elkartzen da. Hala ere, badirudi pertso- 25 24 na guztiek ez dutela Katixaren bizimodua ulertzen. Astero amona bisitatzen duenean señorita bat bezala jokatu behar duela esaten dio, baina Katixak ez du señorita bat izan nahi. Horrek ere arazoak ekarri dizkio eskolan, jolas-orduan gelakide bat jotzen baitu marimutil deitzeagatik. Liskar horren ondoren, protagonistak eskolako psikologoarekin biltzen da, eta honek, besteak beste, "zer gogoratzen duzu zure amatxoz?" galdetzen dio. Galdera horrek Katixa bere amari buruz dakien gutxiaz ohartzea eragiten du, bera txikia zela gaixotasun larri baten ondorioz hil baitzen, eta aitak ez du gai horretaz gehiegi mintzatu nahi. Horrela, bere ama nolakoa zen eta nola hil zen jakiteko ahaleginean, aitaren lagun motorzale batekin hitz egitea lortzen du eta honek egia kontatzen dio: ama "bizitzaren alderdi basatian ibiltzen" omen zen, baina bere lagunik onena gaindosiak jota hil ondoren, heroina ustea erabaki zuen; handik gutxira haurdun zegoela jakin zuen eta haurdunaldiko analisietan hiesa zuela jakinarazi zioten. Katixa gaitzetik libre jaio bazen ere, bere ama handik gutxira hil zen. Erantzun horrek beste hainbat galdera eta gogoeta sortzen ditu Katixarengan eta, ziur asko, baita irakurleengan ere. Liburu honek konplexuak izan daitezkeen eta UNESCOren GIHetarako hezkuntza-gidak 3. GIHrako iradokitako hainbat gai jorratzen ditu orri gutxitan. Gainera, hamar urteko irakurleentzat protagonistaren aitak eta bere lagunek erabiltzen duten hizkera ulertzea erronka izan daiteke. Hori dela eta, bitartekarien lana beharrezkoa da liburu hau adin horretako haurrekin irakurri nahi bada. Adibidez, bitartekariek liburua ahots gora, kapituluka, kontatu dezakete (lehenengo bi kapituluen audioak etxegiroan webgunean entzun daitezke) gerora tertulia literario bat burutzeko. Tertulia horretan liburuaren gaiaz (drogen eta gaixotasunen prebentzioa, hiesa, heriotza, etab.) pertsonaiez, narratzaileaz, etab. mintzatu daiteke. Azkenik, idazlea ere eskolara gonbidatu daiteke tertulian parte hartzeko edo elkarrizketatzeko. KALITATEZKO HEZIKETA Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea M. Carmen Encinas Reguero YO SOY ADILA. HISTORIA YO SOY ADILA. HISTORIA ILUSTRADA DE MALALA ILUSTRADA DE MALALA YOUSAFZAI YOUSAFZAI Idazlea: Fulvia Degl'Innocenti 26 orrialde 6 urtetik aurrera Adila neska pakistandarra da, eskolara joatea gustatzen zaio eta amets egiten du irakasle, mediku edo idazle izatearekin. Bere gurasoak, aldiz, Adilaren beste ikaskideen gurasoek bezala, Adilak eskolara joateari uztea pentsatzen ari dira, etxean seguruago egongo dela uste dutelako. Adilaren irakaslea etxera joaten zaie eta gurasoekin hitz egiten du. Irakasleak gurasoei kontatzen die Malalaren istorioa, Adilak bezala, eskolara joatea gustatzen zaion eta ikasten ahalegintzen den neskatoaren istorioa. Baina Malala bizi den hiria gerran dago eta talibanak, besteak beste, neskak eskolara joatearen aurka daude. Hamaika urte besterik ez dituela, Malalak blog bat idazten du, anonimoki, eta BBCrako testuinguru horretan izandako esperientziak kontatzen ditu. Gerra amaitzen denean, Malalak anonimotasuna uztea erabakitzen du, eta bere hiriko haurrak defendatzea. Baina talibanek traidoretzat jotzen dute eta erailtzen saiatzen dira. Horren ondoren, bere familia osoa Ingalaterran kokatzen da, arriskutsuegia delako eurentzat Pakistanen bizitzea. Hala ere, sendatu ondoren, Malalak haurrak defendatzen jarraitzen du eta, batez ere, eskolara joan ezin diren milioika neska defendatzen ditu. Malalak hainbat sari jasotzen ditu eta 2014an Bakearen Nobel Saria ematen diote, inoiz neska bati eman ez diotena. Malalaren istorioa kontatzen amaitzen duenean, irakasleak Adilaren gurasoei agur esaten die eta alde egiten du. Adilaren gurasoek erabakitzen dute Adilak eskolara joaten jarraitzea. Album ilustratu honek Malala Yousafzai-ren istorioa eta eskubide zibilen alde (baina batez ere neskek hezkuntzarako duten eskubidearen alde) egindako borroka kontatzen du. Ildo beretik idatzitako beste izenburu batzuk ere aipa daitezke, hala nola, El lápiz mágico de Malala (Malalaren arkatz magikoa), Malala Yousafzairen eskutik, Kerascoët-ek ilustratua eta Alianza Editorial-ek 2017an argitaratua. Gaur egun Afganistanen dagoen egoera ikusita, liburuaren egunerokotasuna, zoritxarrez, bista-bistakoa da. Nabarmentzekoa da, istorioak ez ezik, proiektu honek giza-eskubideekin duen lotura. Izan ere, Yo soy Adila liburuaren argitaletxeak, Ediciones Jaguar-ek, 0,50 € emango dizkio saldutako ale bakoitzeko Amnistia International-i. 4. GIH 27 26 Liburua erabilgarria da, besteak beste, emakumeen hezkuntzari buruzko hausnarketa egiteko. Malalak defendatzen baitu neskek ikas dezaketela eta mediku, irakasle... bihur daitezkeela. Ikasleek pentsatu bekarko dute ezagutzen dituzten emakumeengan. "Zein lanbide dute? Ezagutzen al dituzte munduan beren lanbideagatik nabarmendu diren emakumeak? Zer izan nahi dute haiek nagusitan?" Halaber, beraien lanbideagatik nabarmendu diren emakumeak bilatuko dituzte. Horietako bat aukeratu eta berari buruzko mural bat egin ondoren, ikasleek testu bat idatziko dute etorkizunean zer izan nahi duten azalduz. Bestalde, liburua oso erabilgarria da gaztetxoekin eskolara joan ezin diren umeei buruz hitz egiteko. Izan ere, herrialde batzuetan umeek ez dute eskolara joan nahi eta, ostera, beste herrialde batzuetan joan nahi dute baina ezin. Egoera paradogikoa da eta horri buruzko hausnarketa egitea baliogarria izango da, eskolaren balorazioa hobetzeko eta azpimarratzeko. LA ESCUELA SECRETA DE NASREEN. UNA LA ESCUELA SECRETA DE NASREEN. UNA HISTORIA REAL DE AFGANISTÁN HISTORIA REAL DE AFGANISTÁN Idazlea eta ilustratzailea: Jeanette Winter 26 orrialde 6 urtetik aurrera Modu sotil eta delikatuan, Jeanette Winter-ek La escuela secreta de Nasreen liburuan gerraren eragina, eragiten dituen absentziak eta geratzen direnen mina jasotzen ditu. Liburuak basakeriaren aurkako errugabeen borroka erakusten du, batez ere emakumeen eta haurren borroka. Indarkeriaren iluntasunaren aurrean, liburuak argirako bidea erakusten du. Eskolak, bere irakaspenen, liburuen eta, azken finean, Kulturaren bidez, leiho bat irekitzen dio munduari eta argia eta itxaropena transmititzen ditu egoera txarrenetan ere. Ume askorentzat, eskola ez da beti gustoko zerbait, betebehar bat da. Bada, La escuela secreta de Nasreen liburuan bestelako egoera batera hurbiltzen gaitu irakurketak, eta zoritxarrez benetako bestelako egoera bat kontatzen da, non eskolara joatea eskubidea ere ez den, baizik eta erronka eta ausardiaren erakustaldia. Horregatik, haurrek, irakurketa honen bidez, joan behar izateagatik kexatzetik urrundu eta sekretua gordetzen laguntzeko aukera dute, ikastetxeari esker munduari bihotza irekitzekoa. Jeanette Winter irudi-liburuen egile ospetsua da, eta horietako askok bere konpromiso soziala erakusten dute. Winterren lanen artean, aipatutakoez gain, La bibliotecaria de Basora, Wangari y los árboles de la paz, edo Greta. La lucha de una niña por salvar el planeta daude. La escuela secreta de Nasreen liburua Haurren Eskubideen inguruan ikasgelan lantzeko abiapuntua izan daiteke, baina, batez ere, hezkuntzarako eskubidea lantzeko. Gelan haurren eta Nasreen bizitza alderatuz gero, egunero eskolan ikasten dutenaz eta dauzkaten abantailez hausnar daiteke. ELEFANTE TXORI-BIHOTZA ELEFANTE TXORI-BIHOTZA Idazlea: Mariasun Landa ISBN-13: 978-8466706254 70 orrialde 8 urtetik aurrera Istorio honetako protagonista animalien irakasle bat da, armiarmei irakasteaz nekatuta, Afrikako elefante talde bati irakasteko lana onartzen duena. Hasieran ilusio handia du, elefanteek ikasteko memoria eta gaitasun handia dutelako eta, gainera, oso kuriosoak direlako. Hala ere, laster arazoak agertzen dira; izan ere, irakasleak elefanteei irakurtzen irakatsi nahi badie ere, elefanteek nahiago izaten dute beste gauza batzuk ikasi, nork bere interesak, era askotakoak, dituztelako. Gainera, irakasleak deskubritzen du, nahiz eta elefante guztiek itxura berdina izan, barnean elkarren artean oso desberdinak direla. Tigre-bihotzeko 29 28 elefanteak daude, oso umore txarra dutenak; tximino-bihotzeko elefanteak ere badaude, beti mugitzen ari direnak; inurri-bihotzeko elefanteak ere badaude, lan egiteari uzten ez diotenak... Eta egun batean irakaslea konturatzen da bere elefante taldean txori-bihotzeko elefante bat dagoela, elefante mota arraroa da, baketsua, isila, goxoa... Baina, izeka egiten diote beste elefante batzuek. Hala ere, txori-bihotzeko elefante horrek elefante talde osoa salbatzea lortzen du eta irakasleak, ordutik aurrera, txori-bihotzeko elefanteak ikertzera dedikatzea erabakiko du. Mariasun Landa da euskaratik beste hizkuntzetara gehien itzuli izan den euskal idazleetako bat. Ospe handiko sari ugari jaso ditu, hala nola Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala, Krokodiloa ohe azpian lanagatik Espainiako Kultura Ministerioak 2003an emandakoa. Aniztasunaren eta errespetuaren gaia jorratzen duen Elefante txori-bihotza lana 2001eko White Ravens zerrendarako hautatu zuten, Municheko Haur eta Gazteentzako Nazioarteko Liburutegi ospetsuak bildutako zerrendarako, alegia. Liburu honen bitartez, deskribapenak eta izenlagunak landu ahal dira. Lehenik eta behin, ikasle guztiek batera (edo taldeka), ezagutzen duten pertsonaia bat deskribatuko dute. Pertsonaiaren itxuraren eta izaeraeren deskribapena egin beharko dute. Hartara, pertsonaiaren ezaugarri fisikoez gain, pertsonaiaren bihotz mota ere zehaztu beharko dute. Galdera honi erantzutea izango da gakoetako bat, liburuarekin lotura eginik: "Zer nolako bihotza du pertsonaiak? Zergatik?". Ondoren, ikasle bakoitzak ikaskide baten deskribapena egin beharko du, aurreko pertsonaiarekin egin bezala. Azkenik, ikasle bakoitzak bere burua deskribatu beharko du, aurretik besteekin egin bezalatsu. HARAGI KOLOREA HARAGI KOLOREA Idazlea: Oihane Fernandez Itzultzailea: Jordi Ainaud i Escudero Argitaletxea: Barbara Fiore Editora, 2019 ISBN: 978-84-16985-13-5 128 orrialde 10 urtetik aurrera "Baliteke izkinako liburudendak itxi egin behar izatea. Ni izan nintzen jakiten lehena, aita delako bertako jabea". Esaldi horrekin hasten da lan erakargarri bezain harrigarria hau. Saltzailea liburu denda ixtera kondenatuta dago eta liburu-saltzaileak semeari lagunak biltzeko eskatzen dio, lehenago liburu dendara joaten ziren haur horiei galdetzeko zergatik utzi ote dioten joateari. Hortik aurrerakoan, liburuaz eta irakurketaz idatzi izan duten egile ospetsuen aipuak biltzen ditu autoreak. Orrialde bakoitza aipu batekin hasten da, eta horren ondoren egilearen informazioa dator. Horrez gainera, haurren iruzkinak jasotzen dira, bai eta ilustrazio bikain bat ere, beti liburuarekin eta irakurketarekin zerikusia duena. Horren guztiaren bidez, hausnarketa sotila egiten da gaur egun bizi dugun irakurketarekiko eta liburuarekiko urruntzeaz, irakurketaren eta beste aisialdi modu 31 30 batzuen arteko oposizioaz, liburu formatu berriei buruz, irakurketa gustu desberdinei buruz… Jimmy Liaoren lan hau irakurketari eta liburuari egindako omenaldia da, eta beste lan batzuen ildotik egindakoa. Adibidez, Quint Buchholzen El libro de los libros (Liburuaren liburua) aipa daiteke, 1997an argitaratua. Bertan, hainbat herrialdetako berrogeita sei idazlek (horietako bederatzi espainiarrak) istorio laburrak idazten dituzte Quint Buchholz marrazkilariak egindako berrogeita sei marrazkietatik abiatuta. Irudi guztiek gai bera dute ardatz: liburua. Aipagai dugun liburu hau abiapuntua hartuta, ikasle bakoitzak bere libururik gogokoena ikasgelara eramango du. Liburu guztiekin liburutegia osatuko da ikasgelan. Astero liburuak banatuko dira eta ikasturtean zehar ikasle guztiek irakurriko dituzte liburu guztiak. Truke-egun bakoitzean, ikasle batek liburu hori zergatik aukeratu duen azalduko du eta dagoeneko irakurri dutenek horren inguruko iritzia emango diote. Posiblea da Booktuber kanal bat egitea liburuei buruzko iritzia azaltzeko. BESTEAK EZ BEZALAKOA BESTEAK EZ BEZALAKOA Idazlea: Ricardo Gómez Gil Ilustratzailea: Jordi Vila Delclós Itzultzailea: Aintzane Atela Argitaletxea: Ibaizabal, 2019 ISBN: 978-84-9106-730-6 167 orrialde 10 urtetik aurrera Samuelek hamar urte betetzen dituenean, bere psikologoak koaderno bat ematen dio bere pentsamenduak idatz ditzan. Psikologoak dio Samuel mutiko berezia dela eta, kontatzen dituen esperientziak, printzipioz, hamar urteko mutil batenak diren arren (urtebetetzea, familiarekin zinemara joatea...), bere istorioan argi eta garbi ikusten da Samuel benetan berezia dela: zenbakietan finkatzen du arreta, xehetasunetan, errepikatzen diren gauzek erakartzen dute, ez zaizkio ezusteak gustatzen, molestatu egiten dute soinu ozenek edo jendeak bera ukitzeak, era guztietako zerrendak egiten ditu, zaila egiten zaio bere gelatik irtetea... Samuelen istorioaren bidez, inguratzen duen munduan integratzeko egiten dituen ahaleginak eta horrek dakartzan zailtasunak ikusten ditugu. Samuel ulertu eta bere berezitasunetara egokitzeko bere familiaren eta inguruko hurbilenen ahalegina ere antzematen da. Hori guztia beti psikologoaren gidaritzapean, bera baita bidea egiten eta beharrezko jarraibideak ematen dituena. Ricardo Gómez Gil-en Besteak ez bezalakoa liburuak hurbiletik jarraitzen du (agian estuegi) Mark Haddon-en 2003an argitaratutako El curioso incidente del perro a medianoche lan arrakastatsua. Mark Haddon-en lana Christopher Booneren egunerokoa da, eta bertan gazteak detektibe eleberri bat idazten du Wellingtonen (Shears andrearen txakurraren) hilketari buruz. Hiltzailea bilatzeak arriskuak hartzera eramaten du, bere erosotasunetik ateratzera eta ezkutuko sekretuak ezagutzera. Haddonen eleberriak hainbat sari eta kritika onak jaso ditu munduan zehar. Bai Gómez Gil-en bai Haddonen lanak lehen pertsonan Asperger sindromea edo espektro autistaren nahastea duten haur baten esperientziak kontatzen dituzte (liburuek ez dute protagonistaren patologia argi eta garbi azaltzen). Samuel eta Christopher pertsonaien bidez mundua beste ikuspegi batetik ikusten eta patologia horiek dituztenak pixka bat hobeto ulertzen ikasten dugu. Zalantzarik gabe, bi lanak ezin hobeak dira eskola-inklusioa lantzeko eta, hortaz, kalitatezko hezkuntza lortzeko. Bide horretan, proposatu ahal diegu ikasleei beren egunerokoa idazteko. Hiruhileko batean zehar, egunerokoari pasarteak gehitzen joango dira eta, astean gutxienez hiru aldiz idatzi beharko dute. Zer gertatu zaien, zer sentitzen duten, zer gustatzen zaien… Kontatu nahi duten edozer gauzak izango du tartea egunerokoan. Idaztea lagungarri izan bazaie, gerora ere egunerokoarekin jarraitu dezakete. Astean behin egunerokoari buruzko saio labur bat egingo da klasean. Nahi duenak zerbait irakurri ahalko du besteen aurrean, baina inor behartu barik. Ilustratzailea: Arrate Rodriguez Argitaletxea: Erein, 2020 Argitaletxea: Ibaizabal, 2019 ISBN: 978-84-9109-578-3 40 orrialde 6 urtetik aurrera Metafora ederra osatzen du Eider Rodriguezen liburu honek. Aldi berean, errealismoz jositako ilustrazioak oparitzen dizkigu Arrate Rodriguezek. Liburua irekitzean marrazkiak irakurketaren arreta bereganatzen badu ere, testuak izugarrizko indarra dauka eta, hitzak neurtuta, igandero labean oilaskoa erretzen duen ama baten istorioa narratzen da. Protagonistak beti jaten ditu soberan gelditzen diren bi hegalak, egun batean, bizkarrean, kotoi itxurako bi pilotatxo ateratzen zaizkion arte. Orduan, ama ahaldun sentitzen da eta aske hegan doa munduan zehar nahi beste tokiko janaria dastatzera eta jendea ezagutzera. Alabaina, bereak faltan botatzen ditu eta etxera itzultzean ohartzen da gauzak aldatu direla, orain berak ere oilaskotik zer jan aukera dezakeela. Liburuaren gako interesgarrienetako bat da testuak nahiz irudiek gordetzen duten ulermenaren eta irakurketaren maila ezberdina eta baita hizkuntza sinbolikoa ere. Azalean geldituz gero, igandero begirada tristeko emakumea daukagu, hainbeste hegal jan ondoren hegalak ateratzen zaizkion protagonista. Aldiz, eta hau da liburuaren aberastasuna, irakurleak bere buruari galde diezaioke: "zergatik dauka protagonistak begirada galdua? zergatik ateratzen zaizkio hegalak bizkarrean? zer dela eta mundua zeharkatzeko beharra?". Hiru fasetan koka daiteke protagonista: • Lehenengoan etxean dago, espazio itxi batean, ikusezin besteen presentzian. Leihotik begiratzen du, akaso ez dakielako zer dagoen kanpoan. Bakardadea egunerokotasunean iltzaturik dago. Gelan galdetuz gero zerk eragiten duen egoera hori, erraz sor daiteke eztabaida. • Bigarren fasean, protagonistak harridura erakusten du hegalak bizkarrean topatzen dituenean: gorputza itxuraldatuz doa, metamorfosia jasaten du eta zinemarekiko testuartekotasuna nabarmena da; izan ere, Maléfica (2014) filmean argi islatzen da maitagarriaren hegalak zein boteretsuak diren eta haien esanahi sinbolikoa. Hegalak izango dira, hain zuzen ere, album ilustratuaren protagonista ahalduntzea bermatu eta etxeko besteen desirak betetzeari uztera bultzatuko dutenak. • Hirugarren fasea lehenengoaren antitesia da, askatasuna eta poza baitira nagusi: istorioa kanpoko espazioan garatzen da eta protagonista libre sentitzen da munduko bestelako emakumeen bizimoduak ezagutzen dituenean, funtsean, ahizpatasuna hautemateko aukera duenean. Hiru egoera horiek protagonistaren ahalduntze-prozesua bermatzen dute, protagonista beteta sentitzen da, erabakiak hartzeko prest eta baita etxean dagokion espazioa aldarrikatzeko ere. Esan gabe doa testua eta irudiak osagarriak direla eta adierazgarritasuna orrialde bakoitzean topatzen dugula. Arrate Rodriguezen irudiek Frida Kahloren margolanak gogoarazten dizkigute eta anitzak dira pintoreari zuzendutako keinuak: ispilua (ebakuntza egin berria Kahlok ispilua erabiltzen zuen autorretratua margotzeko), irudien koloreak, trazuak eta sinbologia. Hori dela eta, Eider eta Arrate Rodriguezen liburuak Frida Kahloren margolanak lantzeko eta ezagutzeko aukera eskaintzen digute, artea eta hezkuntza lotzeko aukera, alegia. Gainera, Kahlo margolan bakoitzean bezala, liburuaren protagonista ere espiritualki berpizten da istorioaren garapenean. MARIMUTILA NAIZ, ETA ZER? MARIMUTILA NAIZ, ETA ZER? Idazlea: Ana Jaka Ilustratzailea: Patxi Gallego Argitaletxea: Elkar, 2020 ISBN: 978-84-9027-549-8 30 orrialde 6 urtetik aurrera Ioneri marimutila deitzen diote eskolan futbolean ona delako, ile motza daramalako, eta ez zaizkiolako panpinak gustatzen, ezta soineko distiratsuak ere. Ione desberdintasun fisikoen jakitun bizi da, badaki neska polita dela, baita marimutila ere bai. Soiltasunez idatzitako ipuina da Marimutila naiz, eta zer?, eta, aldi berean, pertsonaien elkarrizketak trebetasunez tartekatzen ditu Jakak, identitateari eta gorputzari buruzko ezagutza gelan lantzeko aukera paregabea emanez. Izan ere, irakurleak jasotzen duen ikuspegia oso interesgarria da Ionek argi duelako nor den eta zer nahi duen; aldiz, ingurukoek haren identitatea onartzeko arazoak dituzte. Narrazioko sentimenduen joan-etorrian, protagonistak baditu non eutsia ematen dioten euskarri sendo bi: aitite Bernardo eta amama Antonia. Aitite Ioneren ondoan egoten da beti eta bizitzak kolore anitzak dituela ulerrarazten dio. Amama dagoeneko hilda dago, baina, Ionek eredutzat hartzen du, berak bezala, amamak hitzarmen sozialekin 5. GIH 35 34 eta estereotipoekin apurtzearren gizartearen gutxiespena pairatu behar izan zuelako. Amama jostuna zen, baina bertsotan ibiltzen zen plazan eta hori Ione harro sentitzeko akuilua da. Naiara izeba ezkontzear dago eta gurasoek esaten diote Ioneri soineko polit bat erosi behar duela, Ionek, ordea, traje dotore bat imajinatzen du, azken finean, "dotore janzteko ez da soinekorik behar". Eginkizun horrek istorioaren tentsioa areagotzen du eta berebizikoa da Ionek erabakitzeko daukan gaitasuna erakusteko eta haren nortasuna sendotzeko. Esan bezala, ipuinak identitateari, genero-estereotipoei eta bazterkeriei lotuta dauden hainbat gai lantzeko abagunea eskaintzen du: generoa kulturala eta gizarteak ezarritakoa da, mutilen eta nesken gauzak ez daude, pertsonen gauzak baizik, genero estereotipoekin apurtzeko beharra edota haurrek emakumezko ereduak (amona Antonia kasu) izateko garrantzia. Beraz, irakurlearen hausnarketa sustatzeaz gain, ipuinak bidezko gizartean kolore guztiek lekua dutelako ideia ere zabaltzen du, gelan Marimutila naiz, eta zer? narraziotik abiatuz ezinbestekoa diren gaiak jorra ditzaten: nola bilakatzen gara emakume eta gizon? Aipagai dugun liburutik abiatuta, gaia lantzeko lotura interesgarriak dira honako hauek: Naizen Adingabe Transexualen Familien Elkartea: • "Zakila duten neskak. Bulba duten mutilak. Aniztasunaren adierazpen bat". • "Neskak eta mutillak, aniztasunaren balioa" unitate didaktikoa. • Desio bakar bat eskatuko bazenu, zer eskatuko zenuke? antzezlana. • Hodeia eta biok ipuina. Chrysallis Asociación de Familias de Menores Trans: • Planeta Koloro unitate didaktikoa. • El ser humano. Características físicas y sociales. Estereotipos de género erreprodukzioa. • Material didaktikoa. ARTURO ETA KLEMENTINA ARTURO ETA KLEMENTINA Idazlea: Adela Turín Ilustratzailea: Nella Bosnia Itzultzailea: Fernando Rey Argitaletxea: Kalandraka, 2013 ISBN: 978-84-7681-786-5 40 orrialde 7 urtetik aurrera Adela Turinek Haur eta Gazte Literaturaren ezaugarri sexistak aztertu zituen joan zen mendeko 60. hamarkadan. Gero, 70. hamarkadan, hogei liburu baino gehiago argitaratu zituen, non estereotipo sexisten eta genero diskriminazioaren kontra borrokatu zuen. Urteen zehar Adela Turinek defendatu du zein garrantzitsua den hezkuntzarako baliabideetan sexismorik ez izatea. Klementina dortoka alai eta ameslariak munduan zehar ibili eta bizitzaz gozatu nahi du. Aintzira baten bazterrean Arturorekin maitemintzen da eta, ia elkar ezagutu gabe, ezkontzea erabakitzen dute. Bikoteen arteko menpekotasun-harremanak erdigunean jartzen dituzte Adela Turin idazleak eta Nella Bosnia ilustratzaileak. Klementinak irudikatutako zorioneko etorkizuna iluntzen doa Arturoren jarreren eta hitzen ondorioz, gero eta tristeago bizi da Klementina, Arturok egunero etxean bere zain egotea nahi duelako. Pixkanaka-pixkanaka, ia ikusezina izan arte, emazteari gero eta zama astunagoa jartzen dio oskolaren gainean. Alabaina, Klementinaren bizitzeko nahia ez da erabat desagertzen eta zapaldutako ahotsa berreskuratzen du. Narrazioak oso modu argian islatzen ditu desberdintasunean oinarritzen diren bikote harremanak, eta zabaldu nahi duen mezua tolesturik gabe plazaratzen da; gainera, irakurleak harrapatzen ditu Klementinaren egoera guztiz jasanezina dela ulertaraziz. Istorioa zoragarri garatzeaz gain, ilustrazioek ederki islatzen dituzte Klementinaren sentimenduak eta, zerbait azpimarratzearren, aurpegiaren adierazkortasun-maila aipatuko genuke. Azaleko adierazkortasun hori har liteke abiapuntutzat lana aurkezteko: "zer esango ote diote elkarri azaleko pertsonaiek?" Elkarrizketa bat antzeratzea sormen-ariketa interesgarria izan liteke. Halaber, lana irakurri ondoren, Arturoren hitzak eta Klementinarenak ekar litezke komiki batera. Oro har, Klementinak ez die erantzuten Arturoren esanei, beraz, arrazoiez eztabaidatu ondoren, Klementinaren bunbuilo hutsak hitzez betetzeko eska dakieke haurrei, ahalduntze ariketa gisa, ezen, istorioan hainbatean esaten dio Arturok Klementinari: "tuntuna". Nolabait, Klementinak sentitu eta esaten ez dituenak zer nolako sentimenduak diren ikusarazteko modua izan liteke, eta "pisua" zer den ulertzeko baliagarria. Aldi berean, prozesu horretan, hizkuntza literarioaren sinbolismoa lantzea oso aberasgarria izango da. Klementinak bere bidea egitea erabakitzen du bukaeran, eta horrela bukatzen da istorioa; bada, Klementinaren eta Arturoren postalak sortzea izan liteke, halaber, lanak iradokitakoei buruzko hausnarketarako bide. Segida ere eman dakioke aurreko ariketari: Klementinaren eta Arturoren postalak idatzita "zer idatziko ote dio batak besteari dauden lekutik?". PIPPI KALTZALUZE PIPPI KALTZALUZE Idazlea: Astrid Lindgren Ilustratzailea: Ingrid Vang Nyman Itzultzailea: David Urbistondo Argitaletxea: Elkarlanean, 2021 ISBN: 84-8331-269-7 156 orrialde 8 urtetik aurrera Astrid Lindgrenek Pippi Kaltzaluzeren abenturak kontatzen ditu liburu honetan. Neska berezia da Pippi, desberdina eta harrigarria. Ile gorria eta bi motots dauzka, zapata handiak erabiltzen ditu eta askotan zaldi gainean ibiltzen da. Pippi Kaltzaluze bakarrik bizi da, Suediako herri txiki batean, Mozolomendi izena duen etxean. Pippik kontatzen du oraindik sehaskan zegoela hil zitzaiola ama. Aita, aldiz, itsasontziko kapitaina da, eta, Pippiren azalpenetan, uharte bateko Kanibalen erregea da. Bidaia ikaragarriak egiten ditu aitarekin itsason- 37 36 tzian, ekaitz batek aita irentsi ondoren, Pippik barkutik joatea erabakitzen du, bi gauza eramanda berarekin: Nelson Jauna izeneko tximino txikia eta urrezko txanponez betetako maleta bat. Bi horiek eta Mozolomendira eramateko erosten duen zaldi batek osatuko dute Pippiren mundu izugarria. Protagonista nagusia Pippi da, neska bat, eta irakurlea hasieratik ohartzen da istorioan beste narrazioetako emakumezko protagonistei esleitutako rolak argi eta garbi deseraikitzen direla. Pippi abenturazalea da, bere bizitzaren jabea, irudimen handiko neskatoa, bere burua (eta besteena) zaintzeko gai eta edozein arazori konponbidea bilatzeko kapaza. Pippik ere irakurleak kontraesanetan sartzen ditu hainbatetan, lotsagabea eta axolagabea delako; hala ere, pasarte horiek oso modu inteligentean eta zainduan idatzita daude, eta erabakigarriak dira pertsonaiaren garapenean. Maltzurrak barregarri suertatzen dira eta protagonistaren ondoan bizi diren Tommy eta Annika anai-arrebek islatzen dute Pippik saihestu nahi duen errealitate arautua eta aspergarria. Horretan datza, hain zuzen ere, liburuaren erakargarritasuna: sarritan Pippi muturreko egoeretan eta burugabeko eginkizunetan murgiltzen da eta horiek, beste bi umeen bizimoduarekin alderatuta, adierazgarriak dira ulertarazteko bizitzan neurria hartu behar dela askatasunetik erabakiz eta arduratsu jokatuz. Liburua kapituluka dago antolatuta eta bakoitzean gai bat jorratzen da, azpi-istorio labur bat garatuta. Horregatik, oso aproposa izan daiteke gelan tertulia dialogikoaren bidez ikasleen hausnarketa bultzatzeko eta gizarte-errealitatea kritikoki aztertzeko. Halaber, genero-rol tradizionalak iraultzen direnez, horiek ere aipagarriak izango dira. Liburua genero-estereotipoei buruz hitz egiteko abiapuntua da, Pippik beste emakumezko protagonista askok onartzen dituzten ideia edo irudiekin apurtzen duelako eta, aldi berean, gizartean finkatuta dauden estereotipoak zalantzan jartzen dituelako. UDA BAT SENEGALEN UDA BAT SENEGALEN Idazlea: Lur Gallastegi Zendegi Ilustratzailea: Susanna Martín Segarra Argitaletxea: Elkar, 2019 ISBN: 978-84-9027-613-6 85 orrialde 10 urtetik aurrera Garazik eta Izarok Senegalen pasatuko dute uda. Aita erizaina da eta lankidearen proposamena onartzen du, udako hiru hilabetetan Dakarretik kanpoaldean dagoen Balicounda herriko erietxean lan egitea, alegia. Aitak daukan asmoa kontatzen dienean, alabek ezustekoa hartzen dute, baina, herrira heldu bezain laster konturatzen dira aurrean mundu ezezagun eta erakargarri bat daukatela. Balicounda ez da Afrikako edozein herri, berezia da emakumez eta beren seme-ala- bez osatutako herrixka baita. Garazi, Izaro eta beren aita emakumeek eraikitako lastozko etxola batean biziko dira, naturak inguratuta. Egitura borobila daukan eleberri honek bikain hurbiltzen du irakurlea Afrikak (beste herrialde askok bezala) gordetzen duen errealitate gordinera, istorioak ablazioaz hitz egiten digulako eta horrek abagunea zabaltzen du geletan hainbat gai jorratzeko: emakumeen ahalduntzea, emakumeen genitalen mutilazioa edo indarkeriarik ez jasateko eskubidea. Halaber, Herrialde eta kulturaren barnean dauden generoen arteko desberdintasunak aipa daitezke, Gallastegik eraikitzen duen unibertsoak, Balicoundak, babesa ematen dielako zonaldeko emakumeei. Herrian ez diote inori ablazioa egiten eta, ondorioz, beren gorputzarekin plazera sentitzeko eskubidea ere aldarrikatzen da. Hori dela eta, testuan emakumezko pertsonaien gogoetak, bizipenak, estilo ezberdinak, jarraitutako ereduak edo esperimentatutako krisiak jasotzen dira, denak ume baten ikuspegitik azaldutakoak. Uda bat Senegalen liburuak fikziozko istorioa narratzen du, hala ere, irakurleak jabetuko dira idazleak benetako herria hartzen duela abiapuntu: Malicounda Bambara. 1997an emakume talde bat emakumeen genitalen mutilazioaren kontra egiteko bildu zen Malicoundan eta, harrezkero, milaka izan dira ablazioa erradikatzeko borrokatzen duten emakumeak eta erakundeak. Garazik, Izarok eta Balicoundaren lagunek irakurleari Afrikarekiko estereotipoak deseraikitzen laguntzeaz gain, beste kulturaren jakintza ere erakutsiko diete. Has gaitezen kontinentea mapan kokatzen, eta jarrai dezagun galdetzen: "non dago Senegal? zer ezagutzen duzue herrialde horretaz? badakizue emakumezkoa edo gizonezkoa izateak pertsonen bizitza baldintzatzen duela?". Halaber, emakumeek jasaten dituzten indarkerien jatorriaz ere hausnar daiteke. Gallastegi metafora batez baliatzen da liburuan alderdi emozionala azpimarratzeko: gorputza sentimenduz betetako armairua da eta egoeraren arabera lurrikara sor daiteke gure baitan. Hori da, hain zuzen ere, gelan erdigunean jartzeko alderdia, helburua delarik gizartea kritikoki aztertzea; izan ere, emakumearen gorputza gatazka-eremu bat da berdintasuna lortzeko bidean. JULIETA, ROMEO ETA SAGUAK JULIETA, ROMEO ETA SAGUAK Idazlea: Mariasun Landa Ilustratzailea: Asun Balzola Argitaletxea: Erein, 2021 ISBN: 978-84-9109-593-4 74 orrialde 10 urtetik aurrera Mariasun Landak eta Asun Balzolak ez dute aurkezpenik behar. Julieta, Romeo eta saguak liburuak 1994an ikusi zuen argia lehenengo aldiz eta ia hogeita hamar urte igaro ondoren, berriro ere Erein argitaletxeak plazaratu du. Barrutik eta kanpotik, Julieta emakume ederra da, sukaldari aparta, zoriontsua bere pisu zahar eta dotorean. Alabaina, ez dago bakarrik, sagu kuadrilla batekin elkarbanatzen baitu etxebizitza. Julietak egiten dituen tarta goxoen apurrak aprobetxatzen dituzte 39 38 saguek, neska molestatu gabe, oreka onartuan eta armonian bizi dira. Egun batean, baina, kaosa heltzen da etxera, Julieta maitemintzen delako eta Romeo erakartzeko dieta egitea erabakitzen duelako. Zaletasunak ere aldatzen ditu eta horrek izugarrizko eragina dauka saguen egunerokotasunean. Narrazioan, nahiz eta Julietak istorioaren pisua daraman eta Romeo bigarren plano batean kokatzen den, mutilak ikaragarrizko eragina dauka Julietarengan, erakargarria sentitzeko eta maitasunaren izenean neska bere gorputza, ohiturak eta izaera aldatzen saiatzen delako. Pertsonaien izenengatik hasita, izenburuak Romeo eta Julieta obra klasikoraino hurbiltzen gaitu, bi ñabardurarekin, ordea. Lehenengoa: emakumezkoarena mutilaren izenaren aurrean jartzen da. Eta, bigarrena: saguak pertsonaia bitxiak dira eta protagonismoa hartzen dute. Oso interesgarria da egitura, istorioa kapituluka antolatuta dagoelako eta atal bakoitza galdera batek irekitzen baitu. Horrek hausnartzera bultzatzen duen galdera-erantzun jokoa eskaintzen die haur eta gazteei, bizitzari eta existentziari buruz pentsarazteko aukera eta, ondorioz, iritziak elkarri ezagutarazteko. "Zer da paradisua? zer da infernua? zer da asperdura? zer da ausardia? zer da izua?". Badaude, aldiz, zeharka garatzen eta gelan landu daitezkeen bestelako gai: "zer da ederra izatea? zer da edertasuna? nola adierazi maitasuna? zer da maitasun erromantikoa? denak balio al du besteen maitasuna eta arreta lortzeko?". Laburbilduz, nabarmenak dira emakumeek eta gizonek bikote-harremanetan beren gain hartzen dituzten rolak eta baita maitasunaren inguruan eraikitako mitoak ere; ondorioz, gelan lantzeko aproposak. Julieta etxean ikusten dugu, sukaldean, bisitan datorren Romeo tarten bidez konkistatu nahian. Alabaina, istorioak ezustekoren bat gordetzen du, irakurlea harritu egingo duena eta testuan zehar esleitzen diren rolak iraultzeko baliagarria izango dena. UR GARBIA ETA SANEAMENDUA Uraren eskuragarritasuna eta kudeaketa jasangarria nahiz guztiontzako saneamendua bermatzea Maite Aperribay-Bermejo ABELIN ETA EURIA ABELIN ETA EURIA Idazlea: Ana María Machado Ilustratzailea: Paula Alenda Itzultzailea: Patxi Ezkiaga Argitaletxea: Ibaizabal, 2007 ISBN: 978-84-8394-088-4 28 orrialde 5 urtetik aurrera Ana María Machadok (Río de Janeiro, 1941) hizkuntza eta literatur ikasketak burutu zituen Brasil, Frantzia eta Italian eta hizkuntzalaritzan doktoratu zen. Urte askoz unibertsitatean lan egin zuen irakasle gisa eta 80ko hamarkadan hasi zen Haur eta Gazte literaturako obrak idazten. 2000. urtean Hans Christian Andersen saria jaso zuen. Machadoren lan honetako protagonista Abelin dugu, guztiok ezagutzen ditugun mutiko askoren antzekoa. Abelin oso leku lehor batean bizi da. Bertan, ia ez du euririk egiten eta zuhaitzek ez dute hostorik, apenas dago lorerik edo fruitu zaporetsurik. Erreka lehor dago, eta lehortearen ondorioz jendea gero eta tristeago dago. Abelin beti dago alai, beti asmo onez beteta. Aitari galdetzen dio euria nondik datorren eta aitak zalantza argitzen dio: "hodeietatik". Abelinek euria eginarazi nahi du eta behin eta berriz saiatzen da horretan, hamaika estrategia probatuta: abestu egiten die hodeiei, gutunak bidaltzen dizkie, marrazkiak oparitzen dizkie… Eta bat-batean euria hasten da, tip, top, tip, top, tanta bat han, tanta bat hemen. Euria festa bihurtzen da, lur bustiaren usaiaz gozatzen du Abelinek eta putzuetan jolastu haurrek. Egun batzuz euria egin ondoren, atertu eta paisaia erabat aldatu dela ohartzen da Abelin. Txoriak eta tximeletak lore eta fruitu ederren inguruan hegan ikusten ditu, ibaia urez betetzen da eta arrainak bueltatu egiten dira. Abelin, guztiak bezala, oso pozik dago orain. Machadok fantasiaz beteriko istorio bat aurkezten digu. Istorio horren protagonista haur arrunta izanik, argi adierazten da guztiok egin dezakegula zerbait natura zaintzeko. Abelinek badaki zein garrantzitsua den euria, eta behin eta berriz saiatzen da, helburua lortzen duen arte. Lan honen inguruan egin litezkeen askotariko ariketen artean, galdera hau proposatu dakieke ikasleei: "Zergatik da horren garrantzitsua euria?". Solasaldi baten ondoren, haur bakoitzak hodeiei gutun bat idatziko die, euria bidaltzeko eskatuz. 6. GIH Itzultzailea: Ipar Alkain Argitaletxea: Denonartean, 2018 ISBN: 978-84-16791-68-2 38 orrialde 5 urtetik aurrera Liburuaren protagonista Hiru Begiko Igela da, lehenbiziko hiru begiko igela. Hiru begiek kutsaduraren ondorioz jasan duen mutazio genetiko bati erreferentzia egingo liokete. Oso azal minbera zuen eta bizi zen lekua oso zikin zegoen, kutsatuta, eta bainujantzia jarri behar zuen bainatu ahal izateko. Zeruko hodeiak ere grisak ziren, eta urmaela inguratzen zuen lurraldea bertakoak ez ziren objektuz betea zegoen. Inork ez zuen ingurune hartan bizi nahi: ura kutsatua zegoen, berak hodei gristzat zuen hori kea zen, eta ingurua zakarrez betea zegoen. Gertatzen ari zena ikertu nahi zuen, kutsadura eta zakarra nondik zetozen jakin nahi zuen eta. Ikerketek fabrika erraldoi batera eraman zuten Hiru Begiko Igela. Orduan ohartu zen fabrika horretan etengabe objektu berriak ekoizten zituztela. Hiru Begiko Igela ohartu zen zentzugabekeria hori eten behar zela eta gauzak aldatzeko erabakia hartu zuen. Erabaki zuen helburu hura lortzeko modu bakarra arazoa jende gehiagori kontatzea zela, horrela lortuko baitzuen laguntza. Inguruan zituen guztiei azaldu zien egoera, eta guztiek argi zuten gauzak aldatu behar zirela. Talde-lanean aritzea adostu zuten, topatzen zituzten objektu guztiak bildu eta fabrikaren alboan pilatzen joan ziren. Gauza mordo bat bildu zituzten eta osatu zuten pila fabrika baino handiagoa zen. Fabrikak errealitatea ikustean hausnartu egin zuen eta ikusi zuen ez zela beharrezkoa horrenbeste gauza berri sortzea. Aurrerantzean guztiak objektuak berrerabiltzen hasi ziren, kutsadura murriztu zen eta gauzek onera egin zuten urmaelean. Album ilustratu honetan kontsumismoaren eta kapitalismoaren salaketa egiten da. Argi dago objektuak ekoitzi eta pilatzeak naturan eta ingurunean daukan eragina negatiboa dela. Bestalde, beste behin azpimarratzen da guztiok egin dezakegula zerbait natura zaintzeko, eta kasu honetan talde-lanaren garrantzia azpimarratzen da. Proposatzen dugun irakurketa hau egitearekin bat, uraren euskal agentziaren webgunera jo daiteke. Bertan hainbat bideo interesgarri daude, liburuan jorratzen den gaiarekin lotzen direnak. Adibidez, honako hauek: 15. kapitulua. Zer dugu ibaia? edo 16. kapitulua. Zeri deritzogu ibai zikina?. Liburuaren eta bideoen arteko loturak egitea da gakoa. Halaber, uraren euskal agentziaren webgunean ur bidexkei eskainitako atal bat dago. Ikasleei proposatu gertu duten ur bidexka bat aukeratzeko eta ibilbidearen fitxa irakurtzeko. EURIGILEA EURIGILEA 32 orrialde 5 urtetik aurrera Eurigilea hodeietan bizi da eta euria eginaraztea da bere ogibidea. Hodeietan dauden txorrotak ireki eta ixteaz arduratzen da, euria egin dezan edo ater dezan. Lan handia denez, batzuetan Eurigilea nekatu egiten da eta hodei leun eta eroso baten gainean etzan eta lokartu egiten da. Lokartu aurretik txorrota irekita utzi badu, iratzartzean dena gris dagoela ikusten du, biztanleak goibel daudela. Eta lokartu baino lehen txorrota itxi badu, lehorteak eragin ditzake. Istorio honen bitartez urak naturan daukan eragina argi islatzen da. Euskal Herrian, lehorteak baino, euri-jasak dira ohikoagoak. Haurrekin solasaldi bat egin daiteke honako galdera hauen harira: "Zenbat aterki dituzue etxean? sarri erabiltzen dituzue?" Haurrak ohartuko dira gurean euria ohikoa dela, eta ez dugula lehorterik izaten. Gaiari buruzko informazioa bada sarean, eta interesgarria izan daiteke haurrekin euri, txingor, ekaitz eta elurteei buruz hitz egitea. Greenpeace erakundearen webgunean klima aldaketari buruzko informazio interesgarria aurki daiteke. Irakasleak informazioa labur dezake eta ikasleekin klima aldaketari buruz hausnartu. Proposatu ahal diren galderak hauek dira: "Zer gertatuko litzateke euririk ez balu egingo? zein ondorio izan ditzakete lehorteek? ba al dakizue euririk egin ezean lurra sikatu egiten dela? eta zer gertatzen da euri asko egiten duenean?". Landare eta zuhaitzek ura behar dute, baina neurri batean. Ur gutxi badute, sikatu egingo dira eta, ur gehiegi badute, ito egingo dira. Gaztetxoak uraren garrantziaz jabetu daitezen, irakasleak bi landare ekar ditzake gelara. Landareetako bat ez du ureztatuko; bestea, aldiz, egunero ureztatuko du. Aste batzuen buruan ikasleek ikusi ahalko dute ureztatu ez den landarea sikatu egin dela, eta gehiegi ureztatutako landarea ito egin dela. Gaia kontuan izanda, euriarekin erlazionatutako esaera zahar eta atsotitzak landu daitezke "Goiz gorri, arrats euri", "Eguerdiko euria, egun guztiko euria", "Eguzkia eta euria, erromako zubia", "Eguzki eta euri, martxoko eguraldi", "Negua eguzkitsu, ondoko ura euritsu", "Otsaileko euri, urteko ongarri", "Euri-urte, arto-urte", "Apirilean sarri, euri eta euri", "Txoria lur arras, euria laster has", "Danen gustoko euririk sekula ere ez". 38 orrialde 5 urtetik aurrera Hirukiak komunean daude. Teresa eta Elena baineran, jolasean, tapoia kenduta eta txorrota irekita. Anak eskuak garbitu ditu pixa egin ondoren eta konketako txorrota irekita utzi du. Komuneko tanga ere ez dabil ongi eta ura galtzen du. Ura nonahi hirukien komunean. Amak errieta egiten die ura xahutzen dabiltzalako. Aburrida izeneko sorgina agertzen da bat-batean eta sorginkeria erabiliz tanta bihurtzen ditu, hodei baten bitartez bidaiatzen dute eta zeharo idorra den Tierra Seca herrian bukatzen dute. Sorginak tximista bat sortzen du eta hirukiak hiru ur tanta gisa erortzen dira hodeitik. Tierra Seca lurraldeko biztanleak euriaren zain daude eta ur tanta horiek noiz jausiko diren zain daude beraien ontzi eta botilekin. Lurralde hartan hirukiek Cantimplorarekin eta Nigota eta Quellueva neba-arrebekin egiten dute topo eta beraiekin doaz ur bila. Putzu batera iristen dira, baina bertan ez dago urik. Egoera oso larria dela ohartzen dira. Nigotak azaltzen die Tierra Seca delako lurraldetik hegoaldera Tierra Húmeda dagoela, non biztanleek behar beste ur duten, haurrak baineran iturria itxi gabe bainatzen diren, igerilekuak dauden… Tierra Secako beste biztanle batzuen ustez Tierra Húmeda ez da existitzen, basamortuan bizi direnen ispilatzea da. Hirukiek egiaztatu nahi dute Tierra Húmeda existitzen den eta basamortutik oinez hasten dira. Ibilbide horretan garai batean erreka izandako ibaibideak aurkitzen dituzte, baita ur kanalizazioak ere. Azkenean Tierra Húmeda aurkitzen dute. Bertako etxe guztiek igerilekua dute, aspertsore bidez ureztatutako lorategiak, golf zelaiak… Cantimplorak uste du ez dela justua ura horren gaizki banatua egotea. Ura xahutzeaz gain ez dute berrerabiltzen eta inguruko ibaiak Tierra Húmedarantz desbideratu dituzte. Cantimplora haserre dago. Tierra Húmedako biztanleak oso berekoiak direla iruditzen zaio. Hirukiek, Cantimplora, Nigota eta Quelluevaren laguntzarekin ura Tierra Secarantz kanalizatzen hasi dira, bertan dute eta ur beharra. Hirukiak etxera bueltatzen dira eta bainua hartzeko ordua iristen denean amari esaten diote nahiago dutela dutxa azkar bat hartu bainatzea baino. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak (d.g.) urari buruzko txosten batean azaltzen du nola aurreztu dezakegun ura etxean gure ohiturak pixka bat aldatuz, eta Hirukien istorioa sarbide egokia da lanketa hori egiteko. Aipatu berri den txostenean uraren kontsumoaren inguruan hausnartzeko galdera interesgarriak proposatzen dira, adibidez: "Ba al zenekien bainatu ordez dutxa azkarra hartzen badugu 100 litro ur baino gehiago aurrezten ditugula?". Etxeko ur kontsumoa murrizteko gomendio interesgarriak ere jasotzen dira: • Laburtu dutxa azpian txorrota irekita ematen duzun denbora. Xaboitzen zaren bitartean, itxi txorrota, eta ez egon denbora gehiegi ur-zurrustaren azpian. • Dutxan denbora laburragoa ematen badugu, ura berotzeko behar den energia aurreztea dakar eta, horrenbestez, energia hori sortzeko beharrezkoak diren ikatza, petrolioaren deribatuak edo erregai nuklearra ere aurreztuko ditugu. • Hortzak garbitu edo bizarra egiten duzun bitartean, behar beharrezkoa duzunean soilik ireki txorrota. Gainera, txorrota ireki beharrean edalontzi bat erabiltzen baduzu, 14 litro ur aurreztu ahal dituzu aldi bakoitzean. • Xaboi gehiegi erabili arren, ez gara garbiago geratuko. Hondakin gehiago sortu besterik ez dugu egiten, eta, gainera, xaboi gehiegiak kalte egin diezaioke gure larruazalari. Aurrekoen bidetik, ikasleei galdetu: "Bainua edo dutxa hartzen duzue? ura aurrezteko neurririk hartzen al duzue etxean? neurri berriak hartzeko prest egongo zinatekete?". Zerrenda bat ere presta dezakete ikasleek, istorioko hirukiei gomendioak eginez. LOS NIÑOS DEL AGUA LOS NIÑOS DEL AGUA 37 orrialde 5 urtetik aurrera Oso album ilustratu interesgarria dugu Los niños del agua. Munduko haurrei galdetzen zaie bakoitzarentzat zer esan nahi duen urak eta erantzunak jasotzen dira ez bakarrik gazteleraz, baizik eta haur horien ama-hizkuntzan ere. Urak munduko leku ezberdinetan dituen esanahi ezberdinak aurkezten zaizkigu. Munduari bira ematen zaio album honi esker: bidaia Kanadan hasten da eta Afrikan bukatzen da. Hasteko, Nunavut-en (Kanadan) bizi eta inuktitut hizkuntza (inuita) hitz egiten duen haur bati galdetzen zaio zer den beretzat ura. Bere esanetan ura negua da. Jarraian Espainiako haur bati galdetzen zaio, eta horrek ura urtegi bat 45 44 dela dio, urtegiaren urak estali baitu bere aitaren jaioterria zena. Hirugarren etapak Errusiara garamatza. Bertako haurraren iritziz ura ozeanoa da, itsas izar bat. Alemaniako haur baten iritziz ura loratzen den lore bat da. Bidaiaren hurrengo etapek Iparramerika, Brasil, Peru eta Bolivia, Txina eta Israeletik bidaiarazten digute. Azken hiru etapek, aldiz, India eta Afrikara. Indiako haurrarentzat ura montzoia da. Afrika iparraldeko haurrarentzat ura pazientzia da, mentazko tea. Eta azkenik, Afrika erdialdeko haurrarentzat ura miraria da. Azken orrialdeetako batean azaltzen da ura bizia dela, eta azpimarratzen da jaio aurretik ere, bizi ahal izateko, ura behar dugula. Lan honetan, urak munduko leku ezberdinetan dituen esanahi ezberdinak aurkezteaz gain, hizkuntza-aniztasuna ere nabarmentzen da. Haur bakoitzak hizkuntza bat hitz egiten du, eta berarentzat urak zer esan nahi duen hizkuntza horretan idatziz agertzen da albumean. Horrela, munduko hamabi lekutan urak duen esanahiaz gain, hamabi hizkuntza ezberdinen adierazpideak ikusi ahal ditugu. Liburu hau egokia izan liteke martxoaren 22an ospatzen den Uraren Nazioarteko eguna testuinguratzeko. NBEak dio munduko 3 biztanletik 1 edateko ur gabe bizi dela. Munduko nazio guztietako biztanleek ez dute ur garbirik eskura, ez eta saneamendu-zerbitzurik ere. Esan liteke gaur egun inoiz baino garrantzitsuagoa dela higienea zaintzea, eskuak garbitzea bezalako keinu txiki batek COVIDaren aurkako borrokan lagundu dezake eta. Baina, tamalez, horretan ere ezberdintasun handiak daude nazio batetik bestera, eta errealitate hori islatu dute NBEk beren webgunean, mapa baten bidez. Nabigatu mapa horretan eta konparatu garatutako nazio eta garapen bidean dauden nazioen arteko egoera. Alderatu adibidez Espainia eta Marokoko egoera, edo Espainia eta Aljeria eta alderatu adibidez ur edangarriaren portzentajea, saneamenduarena eta higienearena. Ur gutxi (lehortea) izatea arazo bat da. Baina zer gertatzen da ur gehiegi dagoenean? Uholdeak, montzoiak… izaten direnean, zer nolako arazoak sortzen dira? UNESCOren txosten batek dio 2009-2019 hamarkadan uholde eta lehorteak asko areagotu direla, eta aurreikusten dela uholde eta lehorteen maiztasuna eta larritasuna areagotuko dela. Honelako gaiez hausnartu daiteke ikasleekin: "Zer egin dezakegu eskolan edo etxean uraren erabilera eraginkorragoa izan dadin?". ERREKA MARI. EUSKAL HERRIKO AZKEN ERREKA MARI. EUSKAL HERRIKO AZKEN LAMIA LAMIA Komikia 23 orrialde 8 urtetik aurrera Komikiaren hasieran azaltzen zaigu orain dela urte asko Euskal Herrian lamiak bizi zirela. Oso politak ziren, ohi ez bezalakoak. Pixkanaka-pixkanaka desagertzen joan ziren, eta bakarra geratu zen: Erreka Mari. Azken lamiak, Martin artzaina ezagutu zuen, erreka alboan lo-kuluxka egitera etorri zenean. Lagun egin ziren eta Martinek poz-pozik pasatzen zituen egunak Erreka Mari lagunarekin hitz egiten. Martinen bizilagunek uste zuten herritik kanpo bilatu zuela neska-laguna. Erreka Marik ez zuen nahi bizilagunek lagun berri hura bera zela jakiterik. Beldur zen, ezberdina zela-eta gaiztakeriaren bat egingo ote zioten. Bizilagunek jakin zutenean Martinen laguna Erreka Mari zela, lamia herritik kanpora bidali nahi izan zuten. Lehenik orrazia ostu nahi izan zioten, baina lortu ez zutela ikusita, erreka zikintzea erabaki zuten. Erreka Marik ezin zuen zikinkeriaz betetako erreka hartan bizi, eta beste errekatxo batera joan zen bizi izatera. Komikiaren azken orrialdean irakaspen moduko batek irakurlea abertitzen du: "Erreka Mari non dagoen, ez dakigu, baina ziur gaude nonbait, Euskal Herriko edozein errekatxotan egongo dela. Horregatik, lagunok, mendira joaten bazarete, eta errekatxo bat aurkitzen baduzue, zaindu… Beharbada hor bizi da Erreka Mari". Komiki honek euskal mitologiako pertsonaia ezaguna du protagonistetako bat, lamia. Ez edozein lamia, gainera: azken lamia baizik. Zentzu horretan, oso komiki interesgarria da, alde batetik euskal mitologiak ardazten duelako eta, beste alde batetik, lamiaren bidez espezie mehatxatuen paralelismoa egin daitekeelako. Animalia eta landare espezie asko daude mehatxatuta, eta sarri ur falta edo ur garbiaren falta da mehatxu horren arrazoia. Lamiaren istorio hau baliatu liteke bioaniztasunaren eguneko jarduerak testuinguratzeko. Maiatzaren 22an Nazioarteko Bioaniztasunaren eguna ospatzen da. Bada, Eusko Jaurlaritzak, AZTERTU Ingurumen Hezkuntzako programaren baitan, ibai eta hondartzetan garbiketa-lanak egin eta hondakin eta zaborrak biltzeko. Horrekin lotu daiteke istorioa. Bestalde, honelako galderak proposatu litezke landutako komikiari loturik: "Herriko ibaiari buruz zer dakizu? non jaiotzen da? non itsasoratzen da? ibaia garbi dagoela uste duzu? zakarrik ikusten duzu? ikusten duzu bertan arrainik? eta hegaztirik? laminekin lotutako toki-izenik ba al da inguruan?". Halaber, plastiko eta mikroplastikoen gaia landu daiteke. Gisa horretako gogoeten bidez, bizimodu jasangarriago bat izatearen garrantziaz kontzientziatu daitezke gaztetxoak, eta hondakinak modu zuzen batean kudeatzea zein garrantzitsua den azpimarra daiteke. Komikiarekin batera, Ekologistak Martxan taldearen "Ura bizitzarako, ez merkataritzarako" kanpainaren inguruko irakurketak egitea proposatzen dugu. Irakurri eta gogoetatu: "ura eskubide bat da? gizaki guztiek ote dute eskubide bera?".
science
addi-76d1904b74f0
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/54638
Bat-bateko heriotzarako arriskua kardiopatia ez-iskemikodun pazientean eta desfibriladore automatiko eramangarriaren eraginkortasuna. Berrikuspen bibliografikoa
Aldave Zabaleta, Pablo
2021-12-22
Gradu Amaierako Lana Medikuntzako Gradua LABURPENA Gaur egun ebidentzia argia dago prebentzio primario moduan desfibriladore automatiko eramangarriaren erabilera onuragarria dela kardiopatia iskemikoa duten pazienteetan hilkortasuna gutxitzeko. Hala ere, kardiopatia ez-iskemikoa duten pazienteetan efikaziaren ebidentzia ez da hain indartsua eta honen inguruan dagoen literaturaren berrikuspen bibliografikoa egitea izan da lan honen helburuetako bat. Bestetik, jakina da kardiomiopatia dilatatu idiopatikoa duten pazienteek bat-bateko heriotza izateko arrisku handiagoa izan dezaketela, baina honen probabilitateak eta honetan eragiten duten arrisku parametroak ez daude ondo ezarrita. Honenbestez, berrikuspen honen beste helburu nagusia pronostikoaren inguruko bilaketa bibliografikoa egitea izan da. Metodologiari dagokionez, gure galderari heltzeko eta bilaketa gidatua egiteko PICO formatua erabili genuen. Bilaketa 6 S piramideak ezartzen duen arabera egin genuen Dynamed Plus, UpToDate, Trip DataBase, Cochrane Library eta Pubmed datu baseez baliatuz. Gure berrikuspeneko emaitzei dagokionez, tratamenduaren galdera erantzuteko 12 artikulutatik abiatu eta azkenean artikulu batekin gelditu gara. Honen arabera, DAE + tratamendu mediko optimoa modu konbinatuan jasotzen duten pazienteek edozein kausarengatiko heriotza-tasa txikiagoa dute tratamendu mediko optimoa bakarrik hartzen duten pazienteekin alderatuta. (HR 0.78, %95 konfiantza interbaloak (KI) 0.66-0.92; partaideak = 3128; estudioak = 6; ebidentzia maila altua). Bat-bateko heriotzarekin ere onura esanguratsua ikusi da DAE + tratamendu optimo medikoaren alde (HR 0.45, %95 KI 0.29 - 0.70; partaideak = 1677; estudioak = 3; ebidentzia maila altua). Hilkortasun kardiobaskular eta albo-ondorioei dagokienez, ez da onura esanguratsurik ikusi. Pronostikoaren galdera erantzuteko 38 artikulutatik abiatu eta artikulu batekin gelditu gara ere. Bat-bateko heriotza izateko probabilitatea pazienteen %11an ikusi da eta arrisku-parametroak jarraipenean zehar hiru epe desberdinetan baloratu dira. Jarraipen guztian zehar ez da esangura mantendu duen arrisku-parametrorik aurkitu. Ondorioei dagokienez, kardiomiopatia ez-iskemikoa duten pazienteetan DAE eta tratamendu mediko optimoaren konbinazioak bat-bateko heriotza eta edozein kausarengatiko hilkortasuna gutxitzen dituela ikusi da, albo ondorioetan eragin esanguratsurik erakutsi gabe. Beraz, paziente hauetan tratamendu aukera egokia dela iruditzen zaigu. Bestalde, pronostikoaren inguruan etorkizunean bilaketa eta ikerketa sakonak merezi dituen gaia dela iruditzen zaigu. Hasteko, estudio prospektibo ondo definituen eta multizentrikoen beharrak ikusten ditugu, ondo egituratutako predikzio klinikoko erregela bat sortzeko. 1. SARRERA Bat-bateko heriotza gure gizartean garrantzia handia duen osasun arazo publikoa da. Industrializatutako herrialdeetan urtero ematen diren heriotzen %15-20 osatzen dute (1); Espainian urtero 9000 kasu berri ematen dira eta Estatu Batuetan 450000, hurrenez hurren (1,2). Gehienetan bihotzeko arteria koronarietako gaixotasunen ondorioz gertatu ohi izaten da. Hala ere, %25ean kardiopatia ez-iskemikoa edo alterazio elektriko primarioak izaten dira bat-bateko heriotzaren erantzule (1). Bat-bateko heriotza eragiten duen arritmia kausa nagusia fibrilazio bentrikularra izaten da eta askotan takikardia bentrikularraren ostean joaten da. Kasu hauetan, bihotz-biriketako berpizteak (bular konpresioak eta lagundutako aireztapenak) zirkulazio sistemikoa mantentzen laguntzen duen arren, desfibrilazio elektrikoa behar-beharrezkoa da fibrilazio bentrikularrarekin amaitzeko eta bihotzeko funtzio egokia berreskuratzeko. Gauzak honela, duela urte ugari kanpo desfibriladore automatikoak zituen onuretan oinarrituz desfibriladore automatiko ezargarriak (DAE) sortzen hasi ziren. 1980an Estatu Batuetako Johns Hopkins ospitalean ezarri zen lehengo aldiz, baina FDAk ez zuen 1985era arte onartu bere erabilera (3). Hasiera batean bigarren mailako prebentzio moduan onartu zuten, bihotz gelditzea jasan eta bizirik irteten ziren pazienteetan. DAE sistema hiru elementu nagusiz osatuta dago: erritmo elektrodoa, desfibrilazio elektrodoa eta pultsu sorgailua (4). • Pultsu sorgailua gehienetan ezker aldeko klabikula azpiko bular aurrealdean kokatzen da, azal azpian edo kasu batzuetan muskulu azpian. Bateria, sentsibilitate zirkuitua eta boltaje altuko kondentsadorea biltzen ditu bere baitan. Bertan sortutako inpultsu elektrikoa zain barneko kable baten bidez bideratzen da miokardiora. Gaur egungo bateriek >5 urteko autonomia dute (5). • Elektrodoei dagokienez, gaur egun, 2 elektrododun kableak erabili ohi dira; elektrodo bat distalki kablearen puntan eta bestea proximalago ezartzen dira. Era honetan erritmo, pertzepzio eta desfibrilazio funtzioak kable bakar batekin bermatzen dira. Kablearen punta eskuin bentrikuluko endokardio apikalean ezartzen da (4)(1. Eranskina). Bestetik, DAE-ren funtzio nagusien artean hurrengo hauek aurkitzen dira: EKG monitorizazioa eta informazioa gordetzea, antitakikardia erritmoa eramatea, takikardia bentrikularra dagoenean kardiobertsioa (sinkronizatuta dago deskarga R puntan emateko), fibrilazio bentrikularra dagoenean desfibrilazioa (sinkronizazio gabe) eta bradikardia kasuan erritmoa bermatzea (6). DAE ezartzeak arriskuak eta konplikazioak ere izan ditzake. Prozeduren %3-6 artean ematen dira konplikazioak eta hauetatik erdiak arazo serioak eman ditzake (7,8). Prozedura barneko konplikazio nagusien artean hurrengo hauek ikusten dira: odoltzeak (%7,2an antiagregazio bikoitza duten pazienteetan eta %1,6an antiagregaziorik hartzen ez duten pazienteetan) (9), infekzioak, pneumotoraxa, kablea lekutik irtetea, gas-enbolia, bihotza zulatzea (%0,1-0,4an) (10) eta kasu gutxi batzuetan heriotza. Infekzioak lehen hiru hilabeteetan eman ohi dira eta honen maneiurako beharrezkoa izaten da kable eta pultsu sorgailua kentzea eta antibiotiko bidez tratatzea (11). Prozedura barneko heriotza %0,2-0,4 artean ikusten da eta gehiago ematen da >85 urtetako pazienteetan (12–15). Bestalde, aipatu DAE eramaileek interferentzia elektromagnetikoak izan ditzaketela eguneroko objektuekin; hala nola, sukaldatzeko indukzio bidezko suarekin, metal detektagailuekin, soldadura tresneriarekin, telefono mugikor batzuekin etab. Bai eta, ospitale eremuan erresonantzia magnetikoarekin, elektrokauterizazioarekin, erradiazio bidezko terapiarekin, erradiofrekuentzia bidezko ablazioarekin etab. (16). Azkenik, beharrezkoak ez diren talka desegokiak ematea oso ohikoa omen da. Eramaileen %40 inguruk jasan ohi dituzte, (17–19) baina, azken urteotan eman diren aurrerapenak direla eta, ehunekoa gutxitzen ari dela ematen du (20). Era berean, talkek eramaileengan arazo emozional eta antsietate prozesuak eragin ditzakete (21). Hainbat eta hainbat ikerketa eta estudio ostean, takikardia eta fibrilazio bentrikularra (TB eta FB) berehala zuzentzeko duen eraginkortasuna ikusirik, DAE-aren ezarpena lehenengo lerroko tratamendu bilakatu da bat-bateko heriotzarako bigarren mailako prebentzio moduan hurrengo pazienteetan: fibrilazio bentrikular baten ostean bizirik irtendakoetan, ezegonkortasun hemodinamikoa eragiten duen eta kausa itzulgarririk aurkitzen ez den etengabeko takikardia bentrikularra dutenetan eta TB/FB eragiten duen jaiotzetik QT luzatua dutenetan, esaterako. Hala ere, ez dago onartuta miokardioko infartu akutua (MIA) izan eta 48 ordu baino lehen ematen den FB/TB baten ostean (22,23). Bestalde, lehenengo mailako prebentzio moduan, kasu zehatz batzuetan besterik ez dago onartuta; hala nola: • Kardiopatia iskemikoa duten eta hurrengo baldintzak betetzen dituzten pazienteetan (22): o Bihotz gutxiegitasuna NYHA (New York Heart Asociation) klase funtzional II edo III eta ezker bentrikuluko eiekzio-frakzioa ≤ %35 dutenetan. o Bihotz gutxiegitasuna NYHA klase funtzional I eta eiekzio-frakzioa ≤ 30 dutenetan. o Ez etengabeko takikardia bentrikularrarekin batera aurretiko MIA, eiekzio-frakzioa ≤ %40 eta miaketa elektrofisiologiko batean eragindako mantendutako TB edo FB dutenetan (24,25). o Egoera guzti hauetan, pazienteak MIA jasan eta gutxienez 40 egun igarota baloratu beharko lirateke. Era berean, errebaskularizazioa eta zuzendutako tratamendu mediko optimoa jaso eta hiru hilabete igaro behar dira birbaloratu eta DAE jartzeko erabakia hartzeko. • Kardiomiopatia ez iskemikoaren kasuan, NYHA klase funtzional II edo III eta ezker bentrikuluko eiekzio-frakzioa ≤ %35 duten pazienteetan onartuta dago DAE-ren ezarpena, beti ere zuzendutako tratamendu mediko optimoa hiru hilabetez hartu ostean egoerak hobera egiten ez badu. Hala ere, azken estudioek baldintza hau zalantzan jarri dute; izan ere, TB eta FB kasuak ikusten dira eiekzio-frakzioa >%35 duten pazienteetan. (22). Berrikuspen bibliografiko honen bitartez, praktiketan ikusi nuen paziente bat abiapuntu harturik sortu zaizkigun zalantzei ahalik eta irtenbiderik egokiena bilatzea izan da helburu nagusia. Gure pazientea 55 urteko gizon bat da. Aurrekari esanguratsuen artean kardiomiopatia dilatatu idiopatikoa du (ez iskemikoa, ez SAHS ondoriozkoa, ez alkoholikoa, ez gaixotasun autoinmune edo infekzioso ondoriozkoa, hau da, ez du kausa itzulgarri ezagunik), %30eko eiekzio-frakzioarekin. Beraz, egoera honen aurrean pazientearen lekuan jarrita hari tratamendua eskaintzerako orduan bi galdera etorri zaizkigu burura. Batetik, desfibriladore automatiko eramangarria ezarri gabe pazienteak bat-bateko heriotza izateko duen probabilitatea, hau da, pazientearen pronostikoa baloratzea eta bestetik, kardiomiopatia dilatatu ez-iskemikoa izanda DAE-ren efikazia neurtzea lehenengo mailako prebentzio moduan. Honela, bi galdera bereizi ditzakegu: pronostikoari buruzkoa eta tratamenduren ingurukoa. Era honetan, gaixoari informazioa eman eta hark informazioa ulertuta DAE jarri edo ez erabakia hartzeko aukera izatea lortuko litzateke. 2. METODOLOGIA Aurretik aipatutako bi galderei erantzuna emateko, gaiari buruzko literatura zientifikoaren berrikuspen bibliografikoa egin zen. Horretarako informazioa datu base desberdinetan bilatu zen hitz gako jakinak erabiliz. Hemendik, artikuluak jaso, irakurri, diskriminatu eta azkenean gure galderari hoberen egokitzen zirenekin gelditu ginen. Bilaketa bibliografikoa bi zatitan banatu genuen. Lehenik eta behin, tratamenduaren galderari erantzuten zion informazioaren bilaketa egin zen eta bigarrenik, pronostikoari erantzuten zionarena. Gaur egun, osasunaren arloan eskuragarri dagoen informazioa oso zabala da; honenbestez, bilaketa egiten hasi baino lehen garrantzitsua iruditu zitzaigun, zer bilatu nahi genuen ondo definitzea eta ezartzea, interesatzen zitzaizkigun galderen inguruko bilaketa gidatua egiteko. Premisa hau jarraiki, PICO formatua erabili genuen (Patient, Intervention, Comparison, Outcome) (26) (1. Taula). 1.Taula. PICO formatua. Bilaketa gidatua egiteko formatua. Tratamenduaren buruzko artikuluen bilaketa errebisio sistemiko eta aleatorizatutako entsegu klinikoetan oinarritu zen. Pronostikoaren ingurukoena, aldiz, praktika klinikoko erregeletan. Honenbestez, azkeneko hauek bilatzeko Cochrane Library datu basea ez genuen erabili; izan ere, tratamenduan zentratzen den datu basea da. 1.Irudia. 6S piramidea. Bilaketarako erabilitako ordena azaltzen duen piramidea. Informazioa bilatzeko erabili ziren web orrialdeen artean, "European Society of Cardiology" eta "American Heart association" aurkitzen dira. Googlen "History of implantable cardioverter defibrillator" ere ipini zen DAE-ren hastapenak eta eboluzioa ikasteko helburuarekin. Berrikuspen bibliografiko hau burutzeko artikulu jakin batzuk erabili genituen. Tratamenduari buruzko galdera erantzuteko 12 artikulutatik abiatu ginen. Pronostikoari buruzko galdera erantzuteko aldiz, 38 artikulu baloratu behar izan genituen; izan ere, zailtasun gehiago izan genuen gure galderari egokitzen ziren artikuluak bilatzerako orduan. Artikuluen baliozkotasuna bermatzeko RedCaspe galdetegiarekin ebaluatuak izan ziren artikulu esanguratsuenak (28). 3. EMAITZAK Metodologian azaldu eta egin den bezala, atal honetan ere bi galdera nagusien emaitzak baloratuko ditugu: lehenik, desfibriladore automatiko eramangarriaren bidezko tratamenduren inguruko emaitzak; eta bigarrenik, gure pazientearen pronostikoaren ingurukoak. 3.1. DESFIBRILAGAILU AUTOMATIKO ERAMANGARRIAREN EFIKAZIA KARDIOMIOPATIA EZ ISKEMIKOAN PREBENTZIO PRIMARIO MODUAN Metodologian aipatu den bezala 12 artikuluetatik abiatu gara gure emaitzak bilatzeko helburuarekin. Artikulu hauek jaso, abstracta irakurri eta artikuluak irakurtzen joan gara gure galderari egokitzen ez direnak baztertzeko. Artikulu bat bi aldiz zegoela konturatu gara eta honenbestez, behin bakarrik baloratu dugu. Era berean, hiru artikuluetan kardiopatia ez-iskemikoa ez ezik, kardiopatia iskemikoa zuten pazienteak ere kontuan hartzen zituzten haien emaitzak ateratzeko. Beraz, hiru artikulu hauek ere alde batera utzi ditugu. Bestetik, artikulu bat 2004. urtean argitaratua izaki, askoz eguneratuagoak dauden artikuluak aztertzeko aukera izan dugunez alde batera uzteko erabakia hartu dugu. Honez gain, artikulu bat laburpen moduan besterik ez zegoen eta ez zaigu egokia iruditu gure emaitzak ateratzeko, beraz, alde batera utzi dugu. Gauzak honela, 6 artikulurekin gelditu gara. Hauek goitik behera aztertu eta hiru artikulu besteak baino egokiagoak direla iruditu zaigu, lagin handiagoa dutelako eta gure galderari oso ondo egokitzen direlako (29–31). Azkenik, arestian aipatutako RedCaspe eskala baloratu eta gure berrikuspeneko galdera erantzuteko artikulu bat besteak baino egokiagoa dela iruditu zaigu. Cochrane Library-ko errebisio sistematiko honek lagin handiena eta artikulu gehiago aztertzeaz ez ezik, eguneratuen dagoen errebisioa ere bada (29)(2. Irudia). Artikuluaren kritika eranskinean ikus daiteke (3. Eranskina). 2. Irudia. Tratamenduko galdera erantzuteko diagrama. Artikuluen aukeraketa eta alboraketa irizpideak ikus daitezke. Helburuei dagokionez lehen mailako eta bigarren mailakoak bereizi ahal dira. Lehen mailako helburuen artean: edozein kausarengatiko hilkortasuna, hilkortasun kardiobaskularra, bat-bateko heriotza eta DAE erabiltzearen ondoriozko albo ondorioak bereizten dira. Bigarren mailakoen artean: hilkortasun ezkardiobaskularra, osasunari lotutako bizi-kalitatea, kostu-efektibotasuna, bihotz gutxiegitasun ondoriozko ospitaleratzeak eta DAE ondoriozko lehen ospitaleratzeak dira. Gure galdera erantzuteko gehien interesatzen zaizkigun helburuak lehen mailakoak dira. Interbentzioari dagokionez, 5 entseguetan interbentzio adarreko pazienteek DAE eta optimizatutako tratamendu medikoa jasotzen dute eta kontrolekoek, aldiz, tratamendu mediko optimizatua besterik ez. Entsegu batean interbentzio adarreko pazienteak desfibriladore funtzioa duen bihotz erresinkronizazio terapia (CRT-D) jasotzen dutenak dira eta kontrolekoak desfibriladore funtzioa ez duen bihotz erresinkronizazio terapia (CRT-P) dutenak (3. Taula). Era berean, interesgarria izango litzateke aipatzea entsegu kliniko hauetan ezin dela itsu bikoitza "doble ciego" burutu; izan ere, batzuei DAE ezartzen zaie eta besteei ez eta hori ezin da itsutu. Hala ere, ez dauka garrantzia handirik aztertzen diren helburuak oso objektiboak direlako. kausarengatiko heriotza-tasa gutxitzen duela ikusi da (HR 0.78, %95 KI 0.65 - 0.92; partaideak = 3025; estudioak = 5; ebidentzia maila altua) (7. Eranskina). Azkenik, adinaren arabera alderik zegoen baloratzeko <65 urteko eta ≥65 urteko pazienteak barne hartzen zituzten meta analisiak gauzatu dira. Emaitzek iradokitzen duten arabera <65 urteko taldean DAE + tratamendu mediko optimoaren erabilerak edozein kausarengatiko heriotza-tasa gutxitzen duela ikusi da (HR 0.51, %95 KI 0.29 - 0.91; partaideak = 348; estudioak = 1; ebidentzia maila altua) (4. Irudia). ≥65 urteko pazienteen azpi taldean, aldiz, ez da efektu onuragarri hau ikusi (HR 0.98, %95 KI 0.73 - 1.31; partaideak = 768; estudioak = 1; ebidentzia maila moderatua). DAE baten ezarpenarekin <65 urteko 10 paziente tratatu behar dira bataz beste, edozein kausarengatiko heriotza bat prebenitzeko (tratatu beharreko pertsona kopurua helburu onuragarri bat lortzeko (NNT) = 10). 3.1.3. Bat-bateko heriotza (SCD) Helburu hau baloratzeko hiru entsegu kliniko (AMIOVIRT, DANISH, DEFINITE) eta 1677 partaidez osatutako metaanalisi bat gauzatu da. Hemen ikusi denaren arabera, DAE + tratamendu mediko optimoaren konbinazioa jasotzen duten partaideek bat-bateko bihotzeko heriotza jasateko joera txikiagoa agertzen dute tratamendu mediko optimoa bakarrik jasotzen duten partaideekin alderatuz (HR 0.45, %95 KI 0.29 - 0.70; partaideak = 1677; estudioak = 3; ebidentzia maila altua) (6. Irudia). Bat-bateko bihotzeko heriotza kasu bat prebenitzeko, DAE baten ezarpenarekin 25 paziente tratatu behar dira bataz beste (tratatu beharreko pertsona kopurua helburu onuragarri bat lortzeko (NNT) = 25). 3.1.4. Albo ondorioak Helburu hau baloratzeko DANISH eta COMPANION entseguak besterik ezin izan dira erabili, hauetan bakarrik aztertu zirelako albo ondorioen nondik norakoak. Hala ere, COMPANION entseguko %55ek kardiopatia iskemikoa zutenez, alde batera utzi behar izan da. Aztertutako albo-ondorioak hurrengo hauek izan dira: gailuaren infekzioa, gailuaren infekzio larria, esku hartzea behar izan duten odoltzeak eta pneumotoraxa. Honetarako, DANISH estudioaren analisia egin da 1116 paziente barne hartuta. Hemen ikusi denaren arabera, DAE + tratamendu mediko optimoaren erabilerak agian gailuaren infekzioa izateko probabilitatea handitzen du, tratamendu mediko optimoa bakarrik hartzearekin alderatuz (RR 1.36, %95 KI 0.77 - 2.40; partaideak = 1116; estudioak = 1; ebidentzia maila moderatua) (7. Irudia). 7. Irudia. Albo ondorioak (RR). Gailuaren infekzioa. DAE + tratamendu mediko optimoaren konbinazioa tratamendu mediko optimoarekin alderatuta. gara gure galderara hoberen egokitzen direnak aukeratzeko eta egokitzen ez direnak baztertzeko. Artikulu bat hiru aldiz eta beste bat bi aldiz zegoela konturatu gara eta honenbestez, behin bakarrik baloratu ditugu. Era berean, artikulu batean kardiomiopatia hipertrofikoa zuten pazienteak baloratzen ziren eta alde batera uzteko erabakia hartu dugu. Bestetik, 6 artikulutan ikergai zen paziente taldea jada DAE eramaileak ziren; beraz, ez dira gure galderako pazientearen egoerara egokitzen eta alde batera utzi ditugu. Honez gain, 7 artikulutan kardiopatia iskemikoa zuten pazienteak aintzat hartzen ziren; beraz, hauek ere ez dira kontuan hartu. 3 artikulutan arrisku estratifikazioak egiteko orduan medikuntza nuklearreko tekniketan oinarritzen ziren eta ez zaizkigu egokiak iruditu gure emaitzak baloratzeko orduan; izan ere, eguneroko praktikan eskuragarriago eta erabilgarriagoak diren teknikak interesatzen zaizkigu. 2 artikulu irekitzeko ezintasuna eduki dugunez alde batera utzi ditugu. Era berean, 11 artikulu ez ziren gure galderara oso ondo egokitzen eta kanpoan utzi ditugu. Gauzak honela, 7 artikulurekin gelditu gara. Hauek goitik behera aztertu ditugu eta taula batean bakoitzaren nondik norakoak islatu ditugu, haien artean alderatu eta gure galderari hoberen egokitzen zirenak aukeratzeko (4. Taula) (13. Eranskina) (32– 38). Azkenean, hemendik artikulu bat besterik ez zen ondo egokitzen gure galderara eta honekin gelditu gara galdera erantzuteko (8. Irudia) (38). Aipatu nahiko nuke, arazo nahiko izan ditugula gure pazientearen pronostikoaren galdera erantzuten duen literatura bilatzerako orduan. Aipatutako datu-baseetan bilatu, hitz gako desberdinak elkartu, laburpenak eta kasu anitzetan artikulu osoak irakurri ditugu eta azkenean gure galderari egokitzen zen artikulu bat aurkitu dugu. 8. Irudia. Pronostikoaren galdera erantzuteko diagrama. Artikuluen aukeraketa eta alboraketa irizpideak ikus daitezke. 4. EZTABAIDA Beraz, prebentzio primario moduan kardiopatia ez-iskemikodun pazienteetan DAE- ren erabilera erabilgarria al da? Gure bilaketaren emaitzetan ikusi dugunaren arabera, kardiopatia ez-iskemikoa eta LVEF ≤%35 duten pazienteetan, desfibriladore automatiko eramangarria eta tratamendu mediko optimoaren konbinazioak edozein kausarengatiko heriotza pairatzeko arriskua %22an gutxitzen du tratamendu mediko optimoa bakarrik hartzen duten pazienteekin alderatuz. 24 pertsona tratatu behar dira DAE baten erabilerarekin heriotza bat prebenitzeko. Bestetik, bat-bateko heriotza sufritzeari dagokionez, DAE + tratamendu mediko optimoa jasotzen dutenek %55eko arrisku txikiagoa dute tratamendu mediko optimoa bakarrik hartzen dutenek baino. 25 pertsona tratatu behar dira DAE baten erabilerarekin bat-bateko heriotza bat prebenitzeko. Era berean, hilkortasun kardiobaskularrari dagokionez, emaitzak ez dira esanguratsuak izan; beraz, esan dezakegu ez dagoela alderik interbentzio eta kontroleko adarren artean. Hala ere, badirudi %25eko arrisku erlatibo txikiagoa egon litekeela DAE eta tratamendu mediko optimoa jasotzen dutenen alde, baina, esan bezala ez dira esanguratsuak izan emaitzak (29). DANISH entsegu klinikoak adin talde desberdinetan DAE-ren erabileran aldeak zeudela adierazi zuen. Gure bilaketako datuetan oinarrituz, <65 urteko pazienteetan DAE eta tratamendu mediko optimoaren konbinazioak hilkortasun tasa %49an gutxitzen duela ikusi ahal izan dugu. 10 pertsona bakarrik tratatu behar dira DAE baten erabilerarekin heriotza bat prebenitzeko. Hala ere, ez da berdina gertatzen ≥65 urtekoetan; hemen emaitzak ez-esanguratsuak izan dira eta (29). Datu hauek ezin izan ditugu baieztatu eta orokortu; izan ere, guk erabili dugun errebisioak kontuan hartzen dituen gainerako entseguetan ez zen taldekako azpi-analisirik burutu. Gauzak honela, esan dezakegu DAE-ren erabileraren zeregin garrantzitsuena bat-bateko heriotza eragiten dituzten arritmiekin amaitzea dela, kausa honengatiko hilkortasuna gutxituz (29). Honenbestez, ≥65 urteko paziente ugarik bat-bateko heriotza ez den beste kausa batzuengatik (hala nola: bihotz gutxiegitasuna, heriotza ez kardiobaskularra) hiltzeko arrisku handiago dute eta beharbada DAE erabilera ez da hain eraginkorra adin talde honetan. Gauzak honela, adin talde desberdin hauetan entsegu eta ikerketa gehiago beharrezkoak direla iruditzen zaigu arriskuak ondo estratifikatzeko. Erresinkronizazio terapia konbinatua (CRT) daramaten pazienteek gure emaitzetan eragina duten baloratzea interesgarria iruditu zaigu alborapenak gutxitzeko asmoz eta gure galderari hobeto heltzeko. Honetarako, COMPANION entsegu klinikoa (paziente guztiek CRT jarrita zeramaten) alde batera uzten duen sentsibilitate analisi baten bidez ikusi da CRT ez daramaten pazienteetan ere DAE + tratamendu mediko optimoaren konbinazioak edozein kausarengatiko hilkortasuna %21an gutxitzen duela tratamendu mediko optimoarekin alderatuz (29). Beraz, CRT daramaten eta CRT ez daramaten pazienteen artean desberdintasun esanguratsurik ez dagoela esan dezakegu. Beste alde batetik, tratamendu mediko optimoari DAE-ren erabilera gehitzen baldin badiogu, albo ondorioen arriskua beharbada handitu daitekeela ikusi dugu gure emaitzetan. Hala ere, gailuaren infekzioan, pneumotoraxean, gailuaren infekzio larrian eta esku hartzea behar duten odoltzeetan ez da emaitza esanguratsurik lortu burutu diren analisietan. Honenbestez, ezin dugu onartu eta baieztatu DAE gehitzeak arriskuak handitzen dituenik. Literaturan irakurri daitekeenaren arabera, 2013an argitaratu eta 5918 partaidez osaturiko estudio baten arabera gailu kardiobaskular bat jartzen denean, gutxi gorabehera 10 pazienteetatik 1ean albo ondorio bat eman ahal da (39)(29). Hala ere, azken urte hauetan teknikak asko berritu eta hobetu izanak ere eragin handia izan du aspektu honetan. 1990eko hamarkadan DAE bat ezartzeko torakotomia bat eta horrek zekartzan albo ondorio guztiak sufritzea beharrezkoa zen. Gaur egun, aldiz, prozedura ez hain inbasiboen bidez ezarri daiteke gailua, ziurrenik eritasunerikortasun gutxituz. Azal azpiko gailuak ere garatzen eta erabiltzen hasi dira, gailuak sortu ditzakeen albo ondorioak gutxitzearren. Bestetik, pazienteen bizi kalitatean eragin dezakeen edo ez baloratzea ez da erraza izan; izan ere, pazienteak itsutzea ezinezkoa denez, atera diren emaitzek alborapen arrisku oso handia erakutsi dute eta ez zaizkigu baloragarriak iruditu. Honenbestez, interesgarria iruditzen zaigu jarraipen luzeagoa duten estudioak egitea, epe luzeko albo ondorioak eta konplikazioak handitzen diren edo ez baloratzeko. Kardiopatia ez-iskemikoa, LVEF ≤%35 eta NYHA II-III diren pazienteetan IA gomendio maila emango genioke DAE ezarpenari prebentzio primario moduan (29). Emaitza hauek gomendio indar apur bat handiagoa dute Europako kardiologia elkarteak (ESC) ematen dion IB gomendio mailarekin alderatuta (40). Gure pazientearen galderara itzuliz, berrikuspen honetan ikusi ditugun emaitzak kontuan hartuta eta DAE-ren efikazia eta albo ondorioak balantza batean jarri ostean, ez dugu zalantzarik izango desfibriladore automatiko eramangarria aukera ezin hobea izan daitekeela haren bat-bateko heriotza prebenitzeko. Hemen ikusi ditugun emaitzak gure paziente eta gure ingurura estrapolagarriak direla iruditu zaigu; izan ere, errebisio honetan baloratutako pazienteak (Alemania, Danimarka, Israel, Kanada eta Zelanda Berria) gure lurraldeko pazienteen antza dutela iruditzen zaigu. Hala ere, ikusi dugun bezala paziente ugari tratatu behar dira DAE baten erabilerarekin edozein kausarengatiko heriotza bat prebenitzeko (24 paziente). Honek adierazten diguna da beharbada DAE ezartzeko dauden kriterioak ez direla optimoak eta arrisku estratifikazio berriak beharrezkoak direla benetan DAE baten ezarpenaren onurak jasango dituen paziente mota bilatzeko. Hala ere, gure pazientearentzat beharbada desfibriladore automatiko eramangarria ezartzea ez da ideia ona eta bere pronostikoaren inguruan gehiago jakin nahiko luke; beraz, bat-bateko heriotza izateko zein probabilitate izango luke? Kardiomiopatia dilatatu idiopatikoa patologia dinamikoa izanda interesgarria iruditu zaigu honen arritmia arriskua denboran zehar nola aldatzen den baloratzea eta arrisku-parametro jakin batzuek denbora epe desberdinetan pazienteengan zein eragin duten ikustea. Gure emaitzetatik atera dezakegunaren arabera, bat-bateko heriotza izateko probabilitatea pazienteen %11an ikusi da. Emaitza hauek aldakorrak izan dira denboran zehar. Arrisku handiena epe ertainean dagoela ikusi dugu; izan ere, gertaeren erdia baino gehiago (%55) epe honetan eman dira. Hala ere, epe luzean kasuak ere oraindik esanguratsuak dira (%29) eta honekin esan dezakegu, gaur egun eskuragarri ditugun terapiak hobetu daitezkeela emaitza hobeak lortzearren. Epe laburrean, aldiz, gertaera gutxien eman dira (%16 → guztizko pazienteen %1.8an) eta honenbestez, beharbada DAE-ren ezarpena denboran atzeratu daiteke, hasierako hilabeteetan ez duelako hainbesteko beharrik erakusten (38). Hala ere, hau dena ondo aztertzeko eta indarrezko emaitzak ateratzeko beharrezko iruditzen zaigu estudio prospektibo ondo garatuak burutzea. Arestian aipatu dudan bezala, gaur egungo gida nagusietan DAE ezartzeko indikaziorik garrantzitsuena LVEF baxua izatea da. Hala ere, jakina da parametro hau bakarrik erabiltzeak muga handiak dituela; izan ere, ikusi da bat-bateko heriotza ugari ematen direla LVEF ≥%35 duten pazienteetan. Honenbestez, arriskua ondo estratifikatzeko beste arrisku faktoreak bilatzea beharrezkoa iruditu zaigu gure emaitzetan ikus daitekeen bezala. Gure bilaketan ikusi ahal izan dugun bezala, LVEF bat-bateko heriotzarekin independenteki erlazionatu da, baina, epe luzeko jarraipenean bakarrik; epe labur eta ertainean ez du erlaziorik erakustea lortu. Honenbestez, epe labur eta ertainerako arriskua baloratzeko beste aldagai batzuk nahiago direla esan dezakegu. Gauzak honela, artikulu batzuetan ikusi den bezala QRS iraupena ere bat-bateko heriotza kasu gehiagorekin erlazionatu da (41,42). Gure emaitzen arabera, QRS iraupena epe laburrerako arrisku markagailu egokia dela esan dezakegu. Gaixotasunaren iraupen luzeagoa ere independenteki erlazionatu da helburu nagusiarekin bai epe laburrean eta baita epe ertainean ere. Bi parametro hauek ziurrenik eboluzio luzea izan duen gaixotasun larri eta ezarriago bat adierazten dute. Erregurgitazio mitral moderatu-larriari dagokionez, aldagai hau ere epe laburrean erlazionatu da bat-bateko heriotzarekin. Honek hemodinamika narriatu, birmoldaketa handiagoa eta bentrikuluen sinkronia desegokiagoa erakutsi dezake (38). Beste alde batetik, sinkope aurrekaria izateak epe ertain eta luzean erakutsi du esangura. Sinkopea kardiomiopatia dilatatu idiopatikoaren lehen adierazpen bezala oso kasu gutxitan ematen da; izan ere, gaixotasun aurreratuaren zantzua da eta tratamendu medikoarekin dagoen paziente batean ematen bada, DAE ezarpena kontsideratu beharko dela uste dugu. NYHA III – IV klasea izateak epe ertaineko gertaerekin bakarrik erakutsi du lotura. Ezker bentrikuluko diastole amaierako indizeak ere lotura esanguratsua erakutsi du epe ertaineko eta luzeko emaitzekin. Azkenik, ezker aurikulako azalera-indizeak ere epe luzerako pronostiko markagailu bezala, esanguratsuki jokatu dezakeela ikusi dugu (38). Gauzak honela, ez dugu jarraipen guztian zehar esangura mantendu duen arrisku parametrorik aurkitu. Hala ere, aitortu behar dugu gure emaitzak lortzeko erabili dugun estudioak bere mugak dituela. Batetik, estudio erretrospektiboa dela eta, alborapen arriskuak nahiko esanguratsuak direla uste dugu. Bestetik, aztertutako paziente guztiak Triesteko (Italia) ospitale tertziario batetik ateratakoak dira (38); honek, aukeraketa alborapenak eragin ditzake eta emaitzak beharbada ez dira hain estrapolagarriak beste populazioentzat. Beste alde batetik, gure galdera erantzuteko literaturan aurkitu dugun artikulu egokiena da, gure pazientearen ezaugarrietara oso ondo egokitzen dela iruditu baitzaigu. Era berean, arriskua estratifikatzeko erabiltzen diren parametroak eguneroko praktikan erabilgarriak dira, egunero egiten diren eta oso eskuragarriak diren probekin lortu daitezke eta (historia klinikoa, EKG, ekokardiograma, 24h holterra beharbada). Azken urte hauetan teknika ugari garatzen joan dira arrisku-estratifikazio eta batbateko heriotzaren pronostikoaren nondik norakoak hobeto baloratzen saiatzeko. Gauzak honela, erresonantzia magnetikoa indar handia hartzen joan da; izan ere, badirudi miokardioko fibrosiak LVEF-rekin batera heriotza totala eta bat-bateko heriotza izateko arriskua modu zehatzagoan baloratu dezakeela (32). Era berean, erresonantzia magnetiko bidez nabarmendutako gadolinio berantiarra (LGE) positibo izateak esanguratsuki handitzen omen du arritmiak izateko probabilitatea (33). Estudio batzuetan ikusi denaren arabera, T uhin alternoaren (TWA) balio normalak izateak heriotza kardiobaskularra izateko balore prediktibo negatibo oso altua erakusten omen du (35). Honez gain, azken urte hauetan genetika ere bere indarra lortzen ari da. Azken analisietan ikusi denaren arabera, LMNA, FLNC, RBM20, PLN, TTN geneetan mutazioak izatea beharbada bat-bateko heriotza izateko arrisku handiagoarekin lotu daiteke arrisku altuko pazienteetan (43). Azkenik, medikuntza nuklearraren ekarpenak ere eman dira (44). Hauek guztiak teknika egokiak izan daitezke etorkizunari begira. Hala ere, gaur egun oraindik ez zaizkigu oso egokiak iruditzen; izan ere, ezin dira eguneroko praktika klinikoan erraz erabili eta ez daude hain eskuragarri. Genetikaren kasuan gainera, emaitzak lortzeko denbora luzea behar da eta beraz, ez zaigu egokia iruditzen epe laburreko estratifikazioa egiteko. Honez gain, emaitzak baliogarriak eta erabilgarriak izan daitezen estudio prospektibo egokiak beharrezkoak direla iruditzen zaigu; baina, beharbada hau izan daiteke etorkizunerako bidea. Beraz, ez dugu uste ikerketa hemen gelditu behar denik. Etorkizunean bilaketa eta ikerketa sakonak merezi dituen gaia dela iruditzen zaigu. Gaur egun, DAE ezarpenerako kriterioak jarraituta, bat-bateko heriotza izateko arrisku altuko paziente ugari gailua ezartzeko indikazioetatik kanpo gelditzen dira; honenbestez, gure emaitzak etorkizunera begira garrantzitsuak dira predikzio klinikoko erregela bat sortzeko. Honetarako, hasteko estudio prospektibo ondo definituen eta multizentrikoen beharrak ikusten ditugu. 5. ONDORIOA Gure berrikuspen bibliografikoaren bitartez ikusi eta ikasi dugunaren arabera, desfibriladore automatiko eramangarriak, tratamendu mediko optimoarekin konbinatuta, bat-bateko heriotza eta edozein kausarengatiko hilkortasuna gutxitzen laguntzen du. Gure emaitzek ez dute DAE erabileraren eta ondoriozko albo ondorioen arteko lotura esanguratsurik erakutsi. Honenbestez, gure pazientea DAE ezartzeko hautagai egokia dela iruditzen zaigu; izan ere, DAE-ren ezarpenak prebentzio primario moduan efikazia erakutsi du kardiopatia ez iskemikoa duten pazienteetan. Beste alde batetik, gure pazientearen pronostikoaren inguruko galderari dagokionez, kardiomiopatia dilatatu idiopatikoa patologia progresiboa denez, bat-bateko heriotza izateko probabilitatea desberdina da eboluzioan zehar; arrisku handieneko epea 12 – 72 hilabete bitartean ematen delarik. Arrisku hau estratifikatzeko ezker bentrikuluko eiekzio-frakzioaz at, eguneroko praktikan erabilgarriak izan daitezkeen beste aldagai ugari deskribatu ditugu, epe desberdinak baloratuz. Ez dugu eboluzio guztian zehar esangura erakutsi duen parametrorik aurkitu. LVEF-k epe luzean bakarrik erakutsi du erlazio esanguratsua bat-bateko heriotzarekin. Azkenik, azpimarratu nahi dugu etorkizunari begira beharrezkoa iruditzen zaigula esparru honetan ikerketa prospektibo eta ondo garatutakoak burutzea. Bide honetatik, kardiomiopatia dilatatua duten pazienteentzat predikzio klinikoko erregelak garatu ahal izango dira eta. ondo egokitu daitezkeela uste dugun arren, estudio multizentrikoak behar direla uste dugu. • Zure ingurua estudiokoaren oso desberdina omen den. → Ez. Ez zaigu iruditzen Italiako populazioak eta hemengoak alde handia duenik. • Onurak eta kalteak zure medioan estimatu ditzakezu? → Bai, gure ustez nahiko estrapolagarriak izan daitezke emaitzak. Hala ere, goian aipatu bezala ikerketa gehiago behar da. 11. Zure erabaki klinikoa aldatuko du estudio honek? Esparru honetan oraindik ikertzeko eta ikasteko asko gelditzen dela uste dugu. Estudio honek etorkizunera begira bide garrantzitsu bat irekitzen duela uste dugu eta honetan oinarrituz kalitatezko estudio prospektiboak garatu beharko liratekeela, baina, estudio interesgarria iruditu zaigu.
science
addi-e4b0827f38e5
addi
cc-by 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/54673
Haurren Aurkako Sexu Abusua; atzera begirada bat, aurrera egiten jarraitzeko
Fantova Barrena, Marta
2021-12-22
Lan hau Medikuntza Graduko Amaierako Lan bezala garatua izan da. Lana aurrera atera ahal izateko bai ospitale zein unibertsitateko profesional askoren laguntza izan dut, eta haiei eskerrak ematen hasi nahiko nuke. Lehenik eta behin Amaia Arbeloa Mirandari, lanaren zuzendaria, Pediatra eta EHUko Pediatria Irakasle Elkartua eta Pediatriako Larrialdietako Espainiako Elkarteko Haurren kontrako tratu txarren taldeko kidea (SEUP). Lan honen ideagatik, lan guztiaren ikuskapen eta jarraipena egiteagatik, eta bide guztia hainbeste errazteagatik. Baita ere Karmele Diez Sáezi, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Garapenerako Pediatriako eta Pediatria Sozialeko pediatra arduraduna, eta SEUPeko haurren kontrako tratu txarren taldeko kidea. Bere aholkularitza eta laguntza tekniko guztiagatik. Amelia Valladolid Urdangarayeri, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Ginekologiako Sexu Erasoen arduraduna, bere aholkularitzagatik. Haurren aurkako sexu abusua arazo pribatu izatetik gizartearentzako erronka eta lehentasun izatera pasatu da. Hala ere, sexu abusua lau neskatotik bati eta zazpi mutikotik bati eragiten dien arazoa bada ere, kasuen %10a baino gutxiago salatzera iristen dira, eta familia barruko kasuak direnean % 2 soilik ezagutarazten da gertatzen ari den momentuan. Prebalentzia hori handia izan arren intzidentzia txikia da, hau da, jakinarazten diren kasu kopurua, horren arrazoi bat haurrekin kontaktuan dauden profesionalen formakuntza eza da. Lan honetan alde batetik, azken 10 urteetan Bilbao – Basurto ESIan artatutako kasuen eta horietan jarraitutako protokoloaren atzera begirako azterketa deskribatzailea egingo dugu, eta, bestetik, gaiaren berrikuspen bibliografikoa formakuntzan sakontzen eta zabaltzen saiatzeko. Ez da erraza tratu txarren definizioa egitea, agian errazagoa da tratu onak zer diren jakitea eta ondorioz tratu txarrak izango dira irizpide horiek betetzen ez dituztenak. Tratu ona zera da, umeek bizitzan bere osotasunean gauzatu ahal izateko beharrezkoak dituzten zaintza lanak. (1) Behar desberdinak dituzte: alde batetik behar biologikoak. Hauek zerikusia daukate ongizate fisikoarekin, elikadura, lo egin, higienea, ariketa fisikoa eta egon litezkeen arriskuetatik babestea. Bestetik behar kognitiboak. Ikasi, estimulu sozial eta indibidualak, mundua ulertu, etab. Eta azkenik behar emozionalak; familia bat izan, maitatua sentitu, kolektibo baten parte sentitu, atxikimendua... Kontutan hartuta Umeen Eskubideen Konbentzioa (Convención sobre los Derechos del Niño, NBEak onartutakoa 1989an), behar horiek eskubideak bilakatzen dira, eta beraz babes legala izan behar dute. (1) Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) honela definitzen du haurren kontrako tratu txarrak: "18 urtetik beherakoek jasaten dituzten abusuak edo arreta ezak, barnean hartuta tratu txar fisiko edo psikologiko, sexu-abusu, arreta eza, zabarkeria eta merkataritza-esplotazio edo bestelako mota guztiak, baldin eta umearen osasunari, garapenari edo duintasunari kaltea eragiten badiote edo eragin badiezaiokete, edo haren biziraupena arriskuan jartzen badute, konfiantzazko harreman baten testuinguruan". Nazio Batuen Haurren Eskubideen Konbentzioak (1989) 19. artikuluan haurren aurkako tratu txarrak aipatzen ditu: "Edozein indarkeria, kalte edo abusu fisiko edo mental, zabarkeria edo tratu arduragabe, tratu txar edo esplotazio, haurra gurasoen, tutore baten edo bere ardurapean duen beste edozein pertsonaren zaintzapean dagoen bitartean" bezala definituz. Gainera, UNICEF-ek gaineratzen du familia-taldean edo gizarte-erakundeetan gerta daitekeela. Tratu txarrak betearaz daitezke norbanakoen eta taldeen eskubideak ez betetzeagatik, ezabatzeagatik edo urratzeagatik, eta eskubide horien barruan sartzen da abandonu partzial edo totala. (2) Tratu txarrak arazo pribatua izateari utzi diote arazo soziala izateko, baina haren nagusitasuna gutxietsita dago, zalantzarik gabe. Ez dago benetako prebalentziari buruzko ikerketa zehatzik, ezta estatistika fidagarririk ere; gainera, arlo horretako ikerketa urria da. Lehenengo zailtasuna egile bakoitzarentzat bere diagnostikoak izan dezakeen zabaltasunean eta azterlan bakoitzaren adin marjinan datza, baina antzemandako kasuak Rostaden icebergaren figurarekin alderatu daitezke. Gehienek (Muela edo Pereda kasu) uste dute azterlan epidemiologikoek ez dituztela benetako intzidentzia eta prebalentzia islatzen, eta onartzen dute gertatzen diren kasuen %10-20 bitartean detektatzen direla. Intzidentzia jasotzea zaila da datuak ez direlako biltzen. Eusko Jaurlaritzak 2020an argitaratutako "Violencia hacia niñas, niños y adolescentes en la CAPV; diagnóstico, retos y orientaciones" azterlanaren arabera, Europan, zaintzaileek tratu txarrak ematen dizkiete hamar adingabetik bati; hamarretik bik arduragabekeria fisikoa jasaten dute; eta hamarretik hiruk tratu txar emozionalak jasotzen dituzte. Espainian, kalkuluen arabera, haurren %25ek baino gehiagok tratu txarrak jasan dituzte zaintzaileen aldetik. 2017an, Haurren Tratu Txarren Erregistro Bateratuari 1.121 kasu jakinarazi zitzaizkion EAEn, hau da, 305,6 kasu 18 urtetik beherako 100.000 biztanleko. Jakinarazpenen %13,7 kasu larriei dagozkie, eta gainerako %86,3a kasu arinei edo ertainei. %88,2 zabarkeria kasuak izan ziren, %9 indarkeria emozionalaren kasuak, %1,8 sexu abusuen kasuak eta %0,9 tratu txar fisikoen kasuak. (3) OMEren eskualde europarrak 2013an ebaluatu zuen Europan haurren kontrako tratu txar bakoitzeko 0,07ko hilkortasuna 100.000 umeko, Espainian 0,18koa da. AEBetan 2 milioi salaketa baino gehiago aurkeztu dira urtero, eta 1.250 heriotza baino gehiago gertatu izan dira. Espainian urteko 40.000 salaketaz eta 90 heriotzaz hitz egiten da. Gure inguruko herrialdeetan nesken bostetik bat eta mutilen zazpitik bat sexu abusuen biktimak dira. (4) Egiten dena (ekintza), egiten ez dena (omisioa) edo modu desegokian egiten dena (zabarkeria) sar daitezke haurren kontrako tratu txarren barruan, haurrari kalte fisiko, psikologiko, emozional eta soziala eragiteaz gain, bere eskubideak eta ongizatea ere barnean hartzen baititu, zuzenbideko subjektutzat hartuta. Horri dagokionez, Haurren Eskubideei buruzko Nazio Batuen Komitearen 14. behatoki orokorrak (2013) azpimarratzen du haurrak eskubidea duela bere interes gorena gizartearentzat funtsezko kontsiderazioa izan dadin. Nazio Batuen Batzordearen 13. behatoki orokorrak (2011) honela sailkatzen ditu indarkeria motak osasun-arloan: 1.- Tratu txar fisikoa: haur edo nerabe baten aurka istripuz egiten ez den eta kalte fisikoa edo gaixotasuna eragiten duen ekintza oro da. Kontzeptu horren barruan sartzen dira objektuak jaurtitzea, ile tiroak, belarri tiroak, kolpeak, ostikoak, astindua, hozkadak, itotzea... 2.- Zabarkeriagatik eta/edo abandonuagatik tratu txarrak: adingabearen oinarrizko premiei aldi baterako edo betiko jaramonik egiten ez denean. Haurraren edo nerabearen garapenean eta ongizatean laguntzeko osasuna, hezkuntza, garapen emozionala, nutrizioa, etxebizitza eta bizi baldintza seguru eta babestuak hornitzeko moduan dagoen familiako kide baten eskutik. 3.- Tratu txar psikologikoa edo emozionala: haurraren edo nerabearen autoestimuan sentimendu negatiboak eragiten dituzten eta haren ekimenak mugatzen dituzten jardueren edo gabezien egoera kronikoa (gutxiespena, hitzezko arbuioa, irainak, larderia, diskriminazioa …). Tratu txar emozional gisa katalogatuta dagoen helduaren jokabide aktiboek (izutzea, isolatzea, usteltzea …) edo abandonu emozional gisa katalogatuta dagoen jokabideak (ez ikusiarena egitea) eragindako egoerak bereiz daitezke. 4.- Sexu-abusua: haur edo nerabe bat helduaren sexu-nahiak asetzeko erabiltzen da, gizartearen tabu sozial eta legalak urratzen dituzten sexu-jardueretan parte hartuz edo ikusiaraziz (intzestua, bortxaketa, ukituak, hitzezko sedukzioa, adingabe baten aurrean masturbazioa, pornografia...). Jarduera horietarako ez dago prestatuta, eta, beraz, abusua da bere adostasuna edozein dela ere. Espainian baimendutako sexu harremanetarako legeak ezartzen duen muga hamasei urtekoa da. 5.- Jaio aurreko tratu txarrak: haurdunaren edo beste norbaiten ekintza edo ez-egite oro, kalte egin dezakeena edo fetuaren osasuna zuzenean edo zeharka arriskuan jar dezakeena. Jaio aurreko tratu txarra da, halaber, haurdunaldian emakumearen aurkako indarkeria. 6.- Mendetasun kimiko-farmakologikoa: egoera horretan, medikuaren beharrik gabe, haurra edo nerabea edozein substantzia motaren mende jartzen da, eta ezin du haren autonomia, erresistentzia edo kontrola garatu. 7.- Beste bati ezarritako nahasmendu egingarria edo Münchausen sindromea, botereen arabera: gurasoek, tutoreek edo zaintzaileek haurrarengan edo nerabearengan gaixotasunak simulatzen dituztenean gertatzen da, etengabeko miaketa osagarriak eta ospitaleratzeak eraginez. 8.- Lan-esplotazioa: haurra edo nerabea lan fisikoa egiteko edo eskean aktiboki edo pasiboki parte hartzeko erabiltzen den egoera. 9.- Sexu-esplotazioa: haurra edo nerabea prostituzioarekin eta/edo pornografiarekin lotutako jardueretara bultzatzen edo behartzen duten egoera. 10.- Indarkeria matxista: haurrak eta nerabeak ere indarkeria matxistaren biktima izan daitezke; bi mota espezifiko bereizten dira: ezkontza behartua baliozko baimenik gabe (Espainian eskontzeko adin minimoa 16 urtekoa da) eta nesken mutilazio genitala. 2015eko Espainiako lege moldaketa dela eta, genero biolentzia pairatzen duten emakumeen seme/alabak biktimatzat onartuak daude baita. (5) 11.- Gizakien salerosketa. 12.- Informazio eta komunikazio teknologien tratu txarrak: teknologia berriak haurren aurkako tratu txarretarako erabili daitezke baita. 13.- Tratu txar instituzionala/bigarren mailako biktimizazioa: legeen, programa desberdinen, botere publiko zein pribatuen eraginaren ondorioz egiten diren tratu txarrak, haurren eskubideak urratzean. Bigarren mailako biktimizazioa ematen da arreta txar bat dagoenean sistema judizial zein osasun sistema edo poliziaren eskutik, emozionalki eta psikologikoki oso kaltegarria izango dena biktimarentzat. Kontutan izan behar dugu tratu txar mota hauek aldi berean eman daitezke ume berdinean. (6) Heldu baten eta haur baten arteko kontaktu eta interakzioa, helduak kontaktu hau bere burua, umea edo beste pertsona bat sexualki estimulatzeko erabiltzen duenean. Abusua 18 urte baino gutxiagoko pertsona batek egin dezake hau umea baino nabarmenki nagusiagoa bada, edo honengan botere edo kontrol posizio bat badauka. (7) Botere posizio hori ematen da umea erasotzailearekiko egoera ahulagoan dagoenean, bai adinagatik, garapen mailagatik, desgaitasun batengatik edo erasotzailearekin daukan erlazioagatik (nagusitasun, autoritate edo ahaidetasun erlazioak). (8) Hainbat ikerketa internazionalek konfirmatzen dute oso ohikoak direla abusu hauek, biztanleriaren ehuneko handi batera eragiten diotela, horrek suposatzen dituen ondorio guztiekin. Horregatik da hain garrantzitsua arazo onen detekzioa eta horren aurkako erantzuna. Orain arte hiru metanalisi argitaratu dira, lagin komunitarioekin eginak eta zifra oso antzekoak ondorioztatzen dituztenak. Ikerketa hauek haurren aurkako sexu abusuen prebalentzia ikertzen dute, hau da, bere haurtzaro eta nerabezaroan (18 urte bete arte) zehar biktimak izan diren pertsonen kopurua. (4) Lehenengoan, 2009an argitaratua, Pereda, Guilera, Forns eta Gómez-Benitok egina, ondorioztatzen da gizonen %7,9a eta emakumeen %19,7a noizbait abusu sexual baten biktima izan dela 18 urte bete aurretik. Hau egiteko 22 herrialde (besteak beste Espainia) ezberdinetan egindako 65 artikulu erabili ziren, 1965 eta 2006 bitartean argitaratutakoak. (9) Era berean Stoltenborgh, van IJzendoorn, Euser eta Bakermans-Kranenburg-ek (2011) 217 lan aztertu zituzten, 1980 eta 2008 bitartekoak, bost kontinenteetako herrialdekoak. Honetan zifrak gizonetan %7,6a eta emakumeetan %18a dira. (10) Azkenik 2014an Barth, Bermetz, Heim, Trelle eta Toniak egindakoa daukagu, 55 lan aztertu zituzten hauek, 2002 eta 2009 bitartean argitaratuak, 24 herrialdetako laginekin. Kasu honetan gizonetan %8ak eta emakumetan %14ak sufritu ditu sexu abusuak haurra izanik. (11) Zifra hauek ikusita esan daiteke garrantzi handiko arazoa dela. Agian tentazioa dago pentsatzeko zifra hauek gure errealitatetik oso urrun daudela, baina 1995an De Paúl, Milner eta Múgicak Bartzelonako unibertsitateko 403 ikasle elkarrizketatu zituzten. Mutilen %9,7a eta nesken %14,9a haurren aurkako abusu sexualen biktima zen. Mutilen %3,9a eta nesken %6,4a 13 urte baino txikiagoa izanda, eta %2,9a mutiletan eta %4,7a nesketan 13 urte baino gehiago izanda. (12) Catalunyan (1033 ikasleko laginarekin) (6) eta Granadan (1162 ikasleko laginarekin) (13) antzeko ikerketak egin ziren, 2007 eta 2008an, eta zifrak antzekoak dira baita. Europear kontseiluak kanpaina bat argitaratu zuen "One in five" deitua, metaanalisietan argitaratutako datuen laburpena eginez. Horren aurrean gizarteak gehienetan arazoaren larritasunaz ohartu beharrean uste du zifra horiek txarto egon behar direla, edo ez datozela bat gure errealitatearekin. (14) Ikusi dugun bezala ikerketek datu hauek babesten dituzte, gainera esan beharra dago argira ateratzen diren kasuak kasuen ehuneko txiki bat direla. (15) Nabarmenki desberdinak dira ikerketak datu ofizialekin egiten direnean edo elkarrizketen bitartez, hau da, intzidentzia aztertzen badute edo prebalentzia, azken hauetan ehuneko askoz handiagoak agertuz. Kontutan hartuta zein zaila den datuak lortzea garrantzitsua da aztertzea baita zergatik gertatzen den hau, aztertzea zergatik askotan umeek ez dute kontatzen nagusiak diren arte, edo inoiz ez. (16) Beste batzuen artean: zigorrari beldurra, abandonuari, konplizitatea hautematea, lotsa, errua; umeak gertatzen ari dena ez kontatzeko faktoreak dira. (16) Askotan abusatzaileak zaintzaileak edo konfiantzazko pertsonak dira, beraz umeak hauekiko menpekoak dira, eta horregatik kontatzea asko zailtzen da. Gainera gehienetan ez dago abusuaren frogarik, beraz esku hartzea haurraren kontakizunaren menpe dago. (16) 2016an Espainiako Auzitegi Gorenak egiaztatu zuen biktimek egindako sexu-abusuen kontakizun faltsuen proportzioa oso txikia zela. (17) Pilar Polok EHU-k antolatutako jardunaldietan azaldu zuen bezala errebelaziorako batez besteko adina 30 urte da, momentu horretan gurasoen etxetik ateratzean eta independentzia hori lortzean ematen da kontakizuna (18), harrigarria da kontutan izanda lagin horretan abusuak gertatzeko batez besteko adina 8 urte zela. (19) Umeek agian espero ez den modu batetan jokatzen dute abusuaren aurrean, izan ere, aipatutako datuetan ikus daitekeen bezala haurrek normalean ez dute kontatzen abusua jasaten ari direla. Honen azalpen bat haurretan ematen den akomodazio sindromea izan daiteke. Akomodazio-sindromea Roland Summitek (haur psikiatra eta ikertzaile iparramerikarra) deskribatu zuen, sexu-abusuko egoera egiaztatuetan zeuden haur eta guraso askoren azterketa klinikoak oinarri hartuta. Sexualki biktimizatutako haurrengan ikusi ohi diren portaera-sekuentzia bati egiten dio erreferentzia. Bost jokabide-patroi desberdin aipatu eta aztertzen zituen, sekuentzia honetan: - Sekretua: abusatzaileak umeari sinestarazten dio sekretu bat dela, eta beraz ezin duela kontatu. Abusua beti bakardadean ematen da, eta umeak hautematen du gertatzen ari dena iluna eta arriskutsua dela, eta ezin duela kontatu. (20) Gainera, umeak orokorrean sekretuak kontatzeko zailtasunak dituzte, batez ere heldu bat erlazionatuta badago horrekin. (7) - Babes falta: umeei erakusten diegu ezezagunekin kontakturik ez izaten, baina baita obedienteak eta maitekorrak izan behar direla haien zaintzaren kargu dagoen helduarekin. Horretaz gain uste dugu ume bat ez bada kexatzen erlazioa onartzen dagoela, baina haurrek oso modu ezberdinean erantzuten dute eraso baten aurrean, gehienetan ez dute laguntzarik eskatzen, geldirik gelditzen dira, erasoa pasatzea itxaroten. Gainera haurren aurkako abusuaren kasuan gehienetan ez dago biolentziarik, erasotzaileak bere helburua lortzen du sedukzio bidea erabiltzen, umeari sentiarazten gertatutakoa bere errua dela. (20) - Moldatzea: Bere lantze-gaitasun psikikoa gainditzen duen egoera traumatiko bat jasaten duen edozein pertsonak disoziazio gisa ezagutzen den defentsamekanismo batera jotzen du, eta mekanismo horren bidez benetako gertaera eta horrek sortzen dituen sentimenduak bereizten dira. Horrela, bermatzen da egoera traumatikoak sortzen dituen emozioek ez dutela bizitza kontrolik gabe inbadituko; oroitzapenak presente egotea ahalbidetuz, pertsona osoaren funtzionamendua desantolatu gabe. Mekanismo horrek biziraupena ahalbidetzen du gertaera oso mingarrien aurrean, eta nortasunean zatiketa larriak eragiten ditu. Zatiketa horien ondorioz, eguneko aita bat (aitaren funtzio babeslea betetzen duena) eta gaueko aita bat (min ematen duena) dauden bezala, eguneko haur bat (itxuraz normala den bizitza daramana) eta gaueko beste bat (gehiegikeriaren aurrean despertsonalizatu egiten dena) egongo da. Disoziazioak luzaroan irauteak edo edozein antsietate-egoeraren aurrean mekanismo hori martxan jartzeak nortasunaren nahasmendu larriak eragiten ditu nahitaez, potentzialtasunak nabarmen pobretu eta blokeatuz. (21) - Ezagutzera emate berantiarra: nerabezaroan gazteak bizitza independienteago bat bilatuko du, gurasoen boteretik at, eta askotan testuinguru honetan ematen da abusuaren kontakizuna. Horrek kontatzen duena dudan jartzea errazten du, izan ere askotan arazoak dituzten nerabeak dira, konfliktiboak, eta haien hitzak askotan ez dauka sinesgarritasunik. (20) (21) - Atzera egitea: batzuetan kontatu ostean haurrak atzera egiten du, ikusten duenean bere kontakizunaren ondorioa zein den (familia apurtzea, kartzela…), damutu eta esandakoa ez dela egia esaten du. Askotan guraso ez erasotzaileei errezagoa egiten zaie atzera egite hau onartzea eta egoera pasatzen ustea horren atzean dagoena aztertzea baino. (20) (21) Guzti honegatik da hain garrantzitsua adi egotea, eta ume batek abusu bat kontatzen duenean modu egokian eustea gaia, abusua berriro ez gertatzeko eta bigarren mailako biktimizazioa ekiditeko, haurraren garapen egokia ziurtatu ahal izateko. OMEk (2009) arrisku faktoreak kontutan hartzea garrantzitsua dela esaten zuen, hala ere ez dira determinanteak abusua jasateko, hau da, arrisku faktoreak izateak ez du esan nahi abusua emango dela, eta babes faktoreek ez dute umea erasotik guztiz babesten. (1) Previnfadek egindako modeloan arrisku faktoreak eragin eremuaren arabera sailkatzen dira, honakoak dira: - Norbanakoarenak: o Gurasoekin erlazionatutako faktoreak: Tratu txar edo utzikeriaren aurrekariak. Batez ere amak haurra zenean sexu abusua sufritu izana. Errefus emozionala bizi izana haurtzaroan. Zaintza edo atxikimendu emozional falta haurtzaroan. Umearen garapen sexualaren inguruko ezjakintasuna. Familiaren apurketa. Adimen baxua. Autoestimu baxua. Empatia falta. Gaitasun sozial mugatuak. Estresari tolerantzia txikia. Arazo psikologikoak. Ama gaixoa, desgaitasunarekin edo etxean oso gutxi dagoena. o Zaintza sare psikosoziala. Isolamendua. Galera. Leku batetik bestera mugimendu handia. Gizarteratze eskasa. o Faktore kulturalak: Biolentziaren legitimazioa. Zigor fisikoaren onarpena. Haurtzaroko eskubideen urraketa. Argi utzi beharra dago haurren aurkako sexu abusuak hainbat faktoreren elkarketa direla, eta umea, biktima izanda, ez dela inoiz erruduna. Kontutan izan behar da arrisku faktore hauek ez direla beti agertzen, eta familia onenetan baita abusuak ematen direla, eta askotan hauek identifikatzea zailagoa dela. Horregatik babes faktoreak sustatu behar dira eta arrisku biztanleria taldeak kontutan izan, baina estigmatizatu gabe. (22) 3.4.2. Babes faktoreak - Norbanakoarenak: o Komunikaziorako gaitasun interpersonalak eta gatazkak konpontzeko gaitasunak. o Autoestimu altua. o Garapen egokia. o Heziketa afektibo sexual egokia. o Atxikimendu egokia gurasoekin. - Familiarenak: o Biolentziarik gabeko ingurua. o Esperientzia umeen zaintzan. o Familiako kideen asetze pertsonala. o Gatazkak konpontzeko gaitasuna. o Erasotzailea familia nukleotik kanpo egotea. o Bizitzan egoera estresagarri gutxi. Oso garrantzitsua da adierazle hauek kontutan izatea, bai diagnostikatzeko orduan eta baita prozesu legalean lorpenak izateko. Hala ere, jakin beharra dago adierazle hauek ez egotea ez duela esan nahi abusu sexuala ez dagoenik. Askotan abusu sexuala sufritzen duen umea asintomatikoa da. (20) 3.5.1. Adierazle oso espezifikoak - Guraso-figurek edo beste pertsona heldu batzuek haurrarekiko dituzten sexujokabide desegokiei buruzko informazio fidagarria izatea. - Haurrak sexu-abusua jasan duela adieraztea. - Abusua gertatu dela edo gertatzen ari dela adierazten duen txosten medikoak. - Haurrak adierazle fisiko hauetakoren bat izatea: o Lesioak eremu genitaletan eta/edo uzki-eremuetan. o Baginatik eta/edo uzkitik odoljarioa. o Infekzio genitalak edo sexu-transmisiokoak (sifilisa, HIESa, kondiloma akuminatuak, garabi genitalak, herpes genitala, baginako fluxu infekziosoa eta haurren flora normalean ohikoak ez diren germenak dituena). o Haurdunaldiak. o Aurreko adierazleetako edozein, hematomekin edo zauriekin batera, lotutako tratu txar fisikoen ondorioz. Komeni da azpimarratzea, sexu-bizitza aktiborik ez duen hamabi urtetik beherako haur batek sexu-transmisiozko gaixotasun bat duenean, sexu-biktimizazioa susmatu behar dela, kutsatzeko bide bakarra kutsatutako pertsona batekin kontaktua izatea baita. Oro har, gaitz horiek eragiten dituzten germen gehienek zelula bizietan infektatu eta ugaldu beharra izaten dute, eta ez dute ingurugirotik pasatzea jasaten. (20) 3.5.2. Sexu abusu probableen adierazleak Ustezko sexu-abusu baten hipotesia beti baloratu behar da. - Hanturak, gorritzea eta atzamarkatzearen ondoriozko lesioak genitalen edo uzkien eremuetan. - Jokabide hipersexualizatu edo autoerotiko ezohikoak bere adineko haurrengan: o Masturbazio konpultsiboa: haurrarengan interes handiena pizten duen jarduera denean eta bere denbora gehiena hartzen duenean. Baita zentsuratu lezakeen figura baten aurrean ere, saihestu ezin duenean. o Edozein adinetarako desegokiak diren jokabideak, hala nola animalien genitalak ikertzea (batez ere uzkia) eta/edo haien zuloetan objektuak sartzen saiatzea. o "Medikuak", "senargaiak" edo "aita eta ama" jolasen aldaera partikularra. Beste haur batzuekin sexu-jolasak egitea, ahozko sexuaren, uzki-koitoaren edo bagina-sexuaren irudikapen edo jarduera zehatzekin, objektuak zulo genitaletan sartzea edo elkarri masturbatzea. o Indar fisikoa edo hertsapen psikologikoa erabiltzea beste haur batzuek sexu-jolasetan parte hartzea lortzeko. o Sexualizazio goiztiarra: jolas sexual goiztiarrak, adinerako ezohikoa den jakin-min-mailarekin batera. o Sexu-jolasak egitea adin txikiagoko haurrekin edo beste eboluzio-une batean daudenekin. o Helduenganako hurbilketa bereziak: helduaren genitalak ukitzen edo usaintzen saiatzea; atzetik makurtuta dagoen pertsona batengana hurbiltzea eta, posizio horretatik, kopulazio-mugimenduak egitea; ohean heldu baten gainean egokitzea eta koito-mugimenduak simulatzea; musu ematen duenean mihia sartzea eskatzea edo saiatzea. o Nerabeetan: promiskuitate sexuala, prostituzioa edo gehiegizko inhibizio sexuala. - Adinerako ezohikoak diren sexu-ezagutzak. - Guraso-figuretako batek edo haurraren familiako kide batek abusua gertatzen ari delaren susmoa adieraztea. - Haurrarekin bizi diren helduek sexu-jokabide ezohikoei buruzko informazioa edo susmoa izatea, jokabide horien egokitasunari dagokionez "zalantzazkoak" badira. Jokabide hipersexualizatuek haurrak portaera sexual helduei buruz duen ezohiko ezagutza iradokitzen dute, eta erotizazio goiztiarra adierazten dute. Denbora gutxian eta ahalik eta ziurtasun-mailarik handienarekin bereizi ahal izatea miaketazko jokabide kaltegabeak diren edo zerbait larriagoa gertatzen ari dela adierazten duten adierazleak diren, oso lagungarria da sexuabusua hautemateko. Kasu horietan, susmoa izanez gero, profesional espezializatu bati galdetzea gomendatzen da. 3.5.3. Sexu-abusuaren adierazle zehaztugabeak Adierazle hauek ez dute nahitaez kausazko loturarik sexu-abusuarekin, eta halakorik egon gabe ager daitezke, baina estres handiko egoerekin estuki lotuta daudenez, haien presentziak susmoa adierazten du, eta kasu horietan sexu-abusuaren hipotesia beti hartu behar da kontuan eta baloratu behar da. - Adierazle fisikoak: o Nahasmendu psikosomatiko jakin batzuk, hala nola abdomeneko min errepikariak eta kausa idiopatikoko buruko minak. o Elikadura-nahasmenduak (bulimia eta nerbio-anorexia). o Fenomeno erregresiboak, hala nola enuresia eta enkopresia jada esfinterren kontrola lortu duten haurrengan. o Arrazoi organikorik edo kanpoko kausa identifikagarririk gabe behin eta berriz gertatzen diren gernu-infekzioak. o Ibiltzeko edo jesartzeko zailtasunak. - Jokabide-adierazleak eta adierazle emozionalak: gosea galtzea; biluztu edo bainatzeko erresistentzia; aita eta/edo ama bat-batean baztertzea; berdinekiko gizarte-harremanak uzkurtzea eta isolatzea; fantasiak, portaera erregresiboak (hatza miazkatzea, ohean pixa egitea), depresio kronikoa (maiz negar egitea, batez ere egoera afektiboei dagokienez); beldurra. - Adierazleak sexu-eremuan: musuak eta laztanak bat-batean arbuiatzea. (20) (23) 3.6. NOLA JOKATU HAURREN AURKAKO SEXU ABUSUEN AURREAN Edonorrentzat oso gogorra da adingabe bat sexu abusuen biktima dela deskubritzea, baina lehen erreakzioa oso garrantzitsua da biktimarentzat, oso lotsatuta sentitzen dira eta sinestua ez izateko beldurra daukate. Horregatik, funtsezkoa da gomendio hauei jarraitzea: (8) - Lasai egon eta emozioak kontrolatu. - Ustezko erasotzailearekiko gaitzespenik ez adierazi, haurrak edo nerabeak maite duen pertsona izan daiteke, biktimizatua izan arren. - Haurra eta/edo nerabea duintasunez eta errespetuz tratatu. - Arretaz entzun, egiten dituen isiluneak bete gabe. - Edozein motatako emozioak sentitzen eta komentatzen utzi, nahiz eta gu espero ditugunak ez izan. - Ez behartu inoiz bere zauriak erakustera edo bere sentimenduak adieraztera. - Ez erabili asaldatu edo urduri jar zitzakeen hitzik. Segurtasuna eta laguntza eskaini. Erasoaren erantzulea nor izan daitekeenaren inguruan susmorik ez egin. - Gertatzen zaionaren errudun ez dela jakinarazi, erantzule bakarra erasotzailea dela. - Haurraren edo nerabearen galderak erraz eta zintzotasunez erantzun. - Bete daitezkeen promesak bakarrik egin. Ahal bada babestu egingo zaiola eta hori gertatzea eragotziko dela transmititzea. - Susmoa ikertu eta ebaluatu aurretik, beharrezkoa da kontu handia izatea haurrari edo nerabeari galdetzeko moduarekin: komeni da berak berez kontatutakoa edo deskribatutakoa onartzea (eta testu bidez erregistratzea), xehetasun gehiagorik eskatu gabe. (21) (24) (8) Elkarrizketa egiterakoan: - Beste gauza batzuei buruz hitz egiten hasi, empatizatzeko eta bere hiztegia ezagutzeko, eta horrela galderak hizkuntza egokian egiteko. - Galdera irekiak egin: zer gertatu zen? Kontatu nahi didazu? - Erantzuna bai edo ez duten galderak saihestu. - Ez iradoki erantzunik. - Ez errepikatu galderarik. - Ez kontrajarri umea. - Ez izan zalantzarik kontatzen duenaren egiazkotasunari buruz. Hitzik gabeko hizkuntza behatu. - Kontakizuna sinesgarria egiten duten sentsazioen edo bizipenen xehetasunak bilatu. - Kontatzen duena hitzez hitz transkribatu (kakotxen artean). - Umeak ez badu hitz egin nahi edo gaiez aldatzen badu ez tematu, ez jarraitu galderak egiten. (7) Birbiktimizazioak saihesteko argi izan behar dugu baita zer ez dugun egin behar, mota honetako galderak ez dira batere egokiak: - Zer sentitu duzu? Gustatzen al zitzaizun egiten zizuna? Zergatik ez duzu laguntza bilatu? Zergatik gauza horiek egiten bazizkizun, berarekin egon nahi zenuen? Zergatik ez duzu lehenago kontatu? Zergatik kontatzen duzu orain? Zergatik uste duzu egiten zizula? (24) Honetaz gain garrantzitsua da baita balio-judiziorik ez ematea; ez zaio haur edo nerabeari zalantzarik planteatu behar tratu txarren, sexu-jazarpenaren edo sexuabusuen egiazkotasunari buruz edo gertatu direnaren susmoari buruz. (25) 3.6.1. Historia klinikoa Kasu gehienetan, ebaluazioaren zatirik garrantzitsuena da. - Haurraren zaintzaileen historia klinikoa. Hasierako elkarrizketa haurraren laguntzaileekin egin beharko litzateke. Hasierako une horretan, adingabeak ez du presente egon behar, laguntzaileek gertakarien ustezko kontakizuna entzuteak haren kontakizuna kutsa baitezake. Galdetu abusu susmoaren adierazleei buruz. Informazio horrekin eta susmo arrazoitu hutsarekin, Guardiako Epaitegiari jakinaraziko zaio. - Adingabearen historia klinikoa. Auzitegiko medikua joaten bada, hari itxarongo zaio, aldi berean egiteko. Historia klinikoan jaso behar diren elementuak. o Larrialdietako zerbitzuan dagoen haurraren laguntzailea identifikatzea, eta horren eta adingabearen arteko harremana (izen-abizenak, telefonoa...). o Aurrekari patologikoak: aurrekari pertsonalak (alergiak, txertaketa, tratamenduak), dena ahalik eta zehaztasun handiarekin. Historia ginekologikoa nerabea bada (menarkia, azken hilekoaren data, sexuharremanak). o Ohitura toxikoak. o Erasoaren historia: noiz gertatu den, lekua, abusu mota, dutxatu bada (frogak biltzeko orduan kontutan izateko). Erasotzaile posiblea identifikatzea. o Historia soziala: etxean bizi diren kideak eta haiekiko harreman mota, zein den umearen eskola. (26) Pediatrari ez dagokio haurraren kontakizuna egiazkoa den ala ez baloratzea, baina egia da salaketa (balego) txosten mediko batekin batera aurkeztearen garrantzia ikusi dela. (27) Horregatik, pediatrak jakin behar du zeintzuk diren kontaketa balioztatzeko erabiltzen diren irizpideak, osagai horiei arreta berezia eskaintzeko eta historia klinikoan idatziz uzteko. 1. Hainbat motatako sexu-jokabideen xehetasun esplizituak, haurraren eboluzioadina dela eta, ezagutzeko moduan egongo ez liratekeenak. 2. Abusu egoera anitzen erreferentziak. Askotan lotsagatik eta beldurragatik, gertaerak behin bakarrik gertatu zirela azpimarratzen dute, nahiz eta hala izan ez. 3. Sexu-jardueraren konplexutasuna agerian uzten duten hainbat gertaera egotea, intimitate-maila txikiagoa dakarten hurbilketetatik hasi eta intrusiboagoak diren beste batzuetara. 4. Sekretuarekin zerikusia duten elementuak: mehatxuak, hertsapenak, promesak, eroskeriak eta indukzioak. 5. Alboko xehetasunak: ezohiko xehetasunak, baina esanguratsuak, eta askotan familia edo ingurukoen bidez egiazta daitezkeenak. (21) 3.6.2. Miaketa fisikoa Haurren kontrako abusu sexualetan aditua den mediku batek egin behar du, eta pediatra izango da taldeko erreferentziazko pertsona, betiere beste osasun-mediku batekin batera. Adingabeari hizkuntza egokian azaldu behar zaio, miaketa egin behar zaiola, berak ulertu dezan egingo den guztia eta horren zergatia. Kontentzio metodoak eta indarkeria ez erabili adingabeari eusteko. Gehienetan, %95 inguruan, esplorazioa normala izango da. (26) Beraz argi izan, esplorazioa normala izatea ez duela esan nahi ez dagoela abusurik. Ahal den neurrian, adingabearen lotsa zaintzen saiatu behar dugu. Miaketa egokiagoa egiteko neurri bat adingabea amaren magalean geratzea da. Adingabea erabat biluztu behar da, baina ez da zertan dena aldi berean egin behar, guztiz biluztuta ez usteko. Hori oihal zuri baten gainean egingo da; izan ere, lagin biologikoak askatzen badira, jaso egin daitezke. Miaketa osoa izan behar du, baina laburra, zakartasunik gabe, inplikatutako profesional guztiekin batera egiten saiatu behar da, behin bakarrik egiteko: pediatra/forense/ginekologo/zirujau pediatriko edo dena delakoak. Garrantzitsua da adingabearen egoera emozionala baloratzea eta zaintzea. - Abusu sexualarekin erlazionatutako lesioak: o Aurkikuntza ez-espezifikoak: hantura, kitzikadura. Higiene txarraren edo infekzio zehaztugabe baten ondorioak. Gorritzea edo eritema arrunta. Bagina-fluxua handitzea. Larruazaleko pitzadura edo urradura txikiak. Ezpain txikien aglutinazioa. o Iradokitze aurkikuntzak: mihiztadura berriak edo orbaintzekoak, eskotadurak dituen himenak, u edo v formakoak; lodierak edo irregulartasunak; lesioak atzeko urkilan, 3ak eta 9ak bitartean, 6etan tipikoa izanik; azalean mindak, hortz-markak iradokitzen dituztenak; beste batzuk: arraildura osoak himenaren osteko ertzean, himenik ez. o Sexu-abusuaren behin betiko aurkikuntzak: espermaren presentzia. Objektuen hondarrak. Sexu bidez transmititutako infekzioak. Biktimaren haurdunaldia. Gizonezkoen genitaletan, datu gutxi; beharrezkoa da Tannerren estadioa zehaztea, glandean lesiorik dagoen ala ez, zakilaren oinarrian, uretra-meatoan, eskrotoan eta perineoeremuan. Uzki-eremuaren miaketa pazientea alboko etzaneraposizioan eta zango flexionatuetan dagoela egingo da, ahal izatekotan. Uzki-lesio susmagarriak: tolesduren galera eta ibaiertz perianalen loditasuna; pitzadura anitzak eta sakonak; tonu esfinteriarraren galera; u zeinua deritzona, eta uzkiaren dilatazioa dena, >15 mm islatzen du, gluteoak bereiztean; kongestio benoso perianala; kolorazio-aldaketak azalean. (26) 3.6.3. Diagnostiko diferentziala - Istripuak: erorketetatik erortzea. - Infekzioak: bulbobaginitis zehaztugabea, fardelaren dermatitisa, etab. - Sortzetiko malformazioak: sinekia bulbarrak. - Gorputz arrotzak. - Afekzio dermatologikoak: dermatitis zehaztugabea, liken esklerosoa, oxiuroak, Lipschütz-en ultzera. - Digestiboak: Crohn-en gaixotasuna, idorreria. - Urologikoak: prolapso uretrala, sarkoma botrioidea. (26) 3.6.4. Froga osagarriak Abusua duela 72 ordu baino gutxiago izan bada, eta erasotzailearen larruazala biktimaren azalarekin kontaktuan egon bada, sekrezioekin kontaktuan egon bada, edo erasotzaile ugari izan badira, laginak hartuko dira, mediku forentsearen jarraibideen arabera. Laginak 2010eko maiatzaren 19ko BOE 122. zenbakiaren arabera jaso behar dira. Eraso motaren arabera, lagin hauek jasoko dira: - Toxikoak odolean/gernuan, sumisio kimikoa dagoela susmatzen bada. Biktimaren arropa jasotzea eta banakako poltsetan gordetzea. - Ahoko penetrazioan: bi isopo eremu yugalean eta bi peridentalak. Gero ahoa garbitu. - Erasotzaileak biktimari musu eman badio edo larruazalarekin ukitu badu, eragindako eremuetako isopo batekin laginak hartzea. - Azazkalak: hondarrak gune subungealean eta azazkalak moztea. - Baginako penetrazioan: eremu arrunteko bi isopo, bi baginan, bi zakuhondoan, bi umetoki-lepoan. Ondoren, baginako garbiketa. - Uzkiko penetrazioan: bi isopo ipurdian eta beste bi uzkian. - ITSak detektatzeari dagokionez, hauek izango dira jasotzeko jarraibideak: o Sexu-harreman genital edo uzkikoa, ez-digitala. o Abusuaren egilea, ITSren historia ezagunarekin. o ITSren prebalentzia handia duen erkidegoa. o Aurkikuntza klinikoak: ITSren seinuak eta sintomak, penetrazio traumatikoa, ITSren historia familiarra. o ITSren azterketa edo kezka eskatzen duten pazienteak. ITS bat abusuaren ondorio izateko probabilitateari dagokionez; segurua da gonorrea edo sifilia dagoenean. Oso susmagarria da trikomona, GIB, VHB, herpes eta klamidien kasuan. Probablea gardnerella vaginalis, kondilomak eta eskabiosis kasuak direnean. - Haurdunaldi-testa nerabeengan. (26) 3.6.5. Tratamendua Sexu-abusuaren biktima guztiek laguntza behar dute abusuaren bizipena beren bizitzan integratzen ikasteko, baina guztiek ez dute esku-hartze terapeutikoa behar. Biktima guztiek behar dute laguntza, biktimaren ingurunetik edo profesionalen ingurutik datorrena. Funtsezkoa da biktimak esperientziaren berri ematen dien pertsonen jarrera. Haurren kontrako sexu abusuen biktimei ematen zaien tratamendua berria da, eta oraindik bide luzea dago egiteko. Alde horretatik, beharrezkoa da eskuhartze klinikoak ebaluatzea, behar bezala balioztatutako tratamendu-protokoloak eta programak garatzen joateko. Tratamenduaren helburua abusua eta bigarren mailako biktimizazioa berriro ez gertatzea da eta ondorio psikologikoak tratatzea. Gainera, abusuaren ondorioak gainditzeko trebetasunak eta tresnak emango zaizkio biktimari. Prozesu terapeutikoaren gakoa lotura afektiboak berreraikitzea bermatuko duen harreman on bat ezartzea da, agian hasieran terapeutarekin eta, ondoren, erasotzailea ez den eta haurrarentzat esanguratsuak diren beste figura batzuekin. (28) Lehen momentuan ematen dugun tratamenduari dagokionez eraso motaren, adinaren, pazientearen garapen psiko-emozionalaren eta egoeraren urgentziaren arabera, psikiatria/psikologia bidezko premiazko ebaluazioaren beharra baloratu behar da. Tratamendu medikoa, hasieran, infekzio-profilaxira bideratuko da, penetrazioa egon den kasuetan (gonokokoa, sifilisa, chlamydia trachomatis, trikhomonas vaginalis eta baginosia). GIBaren profilaxiari dagokionez, infektologoekin batera egin behar da. Erasoa duela 72 ordu baino gutxiago gertatu denean hasi beharko da, eta sexuharreman babesgabea izan ondoren, uzkiaren, baginaren edo ahoko sexuaren bidez, eiakulazioarekin edo odol-esposizioarekin erasotzaile GIB positibo edo ezezagun batekin. B hepatitisa kutsatzeko aukeraren aurrean, biktima txertatuta ez badago, profilaxia emango zaio. Pazientearen adinaren arabera, larrialdiko kontrazepzioa kontuan hartu beharko da, eta farmakoa desberdina izango da erasotik igarotako denboraren arabera: - 72 ordu baino gutxiago: lebonorgestrela (1,5 mg d.u., v.o.). - 72/5 egun arte: ulipristal azetatoa (30 mg d.u., v.o.). (26) 3.6.6. Jakinarazpena eta jarraipena Guardiako epaitegiarekin harremanetan jarriko gara hasi beharreko ekintzak jakinarazteko. - Jakinarazpenari dagokionez, ikusi azpiko algoritmoa. - Gizarte Zerbitzuekin eta Lehen Mailako Osasun Arretakoekin koordinazioa ezarri. - Eskuragarri dauden ospitaleetan, Pediatria Sozialaren kontsultaren jarraipena. Hala ez bada, Pediatria Orokorraren kontsultan kultiboen, serologien eta tratamenduaren jarraipen klinikoa egiteko. Baita egoera psikologikoarena. (26) 1. Irudia. Haurren kontrako abusuen aurrean urgentzietan jarritu beharreko algoritmoa. (26) 2. Irudia. Haurren kontrako abusuen aurrean urgentzietan jarritu beharreko algoritmoa. (jarraipena) (26) 3.6.7. Haurren eta nerabeen aurkako tratu txarrei aurre egiteko zailtasun nagusiak Profesionalen prestakuntza eskasa. - Erakundeen arteko koordinazio eskasa. - Espazio egokien eza. - Indarrean dauden legeen aplikazioaren aurkako erresistentzia (2015eko uztaila). Lege-esparruan aurrera egiteko beharra. (7) 3.6.8. Zailtasun horiek eragiten dituzten ondorioak Bigarren mailako biktimizazioa (hainbat azterketa estamentu eta profesional desberdinen partetik, prozesu judizialen luzapena). - Ez da errespetatzen adingabearen interes gorena prozesu judizialetan. - Tratu txar instituzionala gehitzen da. - Muturreko ahultasun egoeran dauden adingabeen babesgabetasuna (erasotzailearekin berriro harremanetan jartzea). (7) 3. Irudia. Haurren kontrako abusuen aurrean urgentzietan jarritu beharreko algoritmoa. (jarraipena) (26) 3.6.9. Ideia garrantzitsuak - Haurren kontrako sexu abusuen kasu gehienetan ez dago zeinu fisikorik, eta, beraz, funtsezkoa da adingabeak gertakariak kontatzea. - Ez eman alta, ez bidali etxera, adingabearen babesa ez badago ziurtatuta. - Adingabea gure jarduerarekin berriz biktimizatzea saihestu behar, informazio eta esplorazio bilketa bakar bat egiten saiatzea. - Abordaia multidisziplinarra, baina erreferentziako pertsona pediatra izatea. (26) Erasotzailea haurra baino boteretsuagoa izatea nahikoa da mingarriak, intrusiboak edo basatiak izan daitezkeen sexu-jokabideak inposatzeko. Erasotzaileak, gainera, umea manipulatu egiten du, aurre egin ez diezaion; izan ere, biktimak ez du behar adinako ezagutzarik hurbilketa mota horretan parte hartzeak dituen inplikazio sozial eta pertsonalei buruz, eta, horren ondorioz, haurrak ez du jokabide horiek onartzeko gaitasunik. Bestalde, sexu-abusu bat agertzeko, portaera eta moduez harago, erasotzailearen plazerra da helburu nagusia. Save The Children-ek bere eskuliburuan aipatzen duen bezala funtsezkoa da sexuabusua ez ulertzea gizabanakoaren sexualitateari soilik dagokion gai gisa, asimetria horren ondoriozko botere-abusu gisa baizik. Boterea duen pertsona biktimaren gainetik dago, eta horrek eragotzi egiten dio biktimari askatasuna erabiltzea eta gozatzea. Baina, era berean, garrantzitsua da ulertzea "boterea" ez dela beti adinaren ezberdintasunak ematen, baizik eta beste faktore batzuek. Berdinen arteko sexuabusua errealitate bat da. Kasu horretan, hertsapena mehatxuak daudelako edo sedukzioa dagoelako gertatzen da, baina adin-aldea oso txikia izan daiteke edo ez dago. Hala ere, sexu-abusua izango litzateke. (22) Hau da, biktimengan sexu-abusuek duten kalte emozionala honetan oinarritzen da: (20) - Ez dira adostutako portaerak, nahiz eta haurrak ezetzik ez esan. - Gertatzen diren erlazio horretan aldaketa bat ematen da betirako. - Mingarriak izan daitezke, beldurra eta nahasmena sor ditzakete. - Eboluzio-prozesu normalei eragin diezaieketen erantzunak sortzen dituzte haurrengan edo nerabeengan. Haur eta nerabeen aurkako sexu-abusuetako gertakarien ezaugarri guztiek (adostu gabeko sexu-jarduerak; biktimaren eboluzio-etaparako desegokiak; abusu errepikariak; pertsona ezagun batek egiten ditu, autoritatez estalita dagoena eta umearen konfiantza daukana; sekretuak dira eta laguntza eskatzeko ateak erabat itxita daude haurrarentzat) laguntzen dute gertaera horiek esperientzia traumatiko kronikoak izan daitezen. (20) Ondorioen larritasuna haur bakoitzaren ezaugarri indibidualen araberakoa, inguruabar traumatikoak gainditzeko gaitasunaren araberakoa eta ingurunearen berezitasunen araberakoa izango da, bai sexu-erasoak gertatu ziren baldintzei dagokienez (tipologia, larritasuna, maiztasuna, erasotzailearekiko harremana, etab.), bai adingabea babestea ahalbidetu zuten baldintzei dagokienez (erasotzaile ez diren helduen presentzia, babesestrategiak, autoestimua eta garapen egokia bultzatzeko aktibitate egokiak, etab.). (20) Hala ere badaude aldagai batzuk erlazio zuzena dutenek ondorioen larritasunarekin: abusuaren hasieratik pasatu den denbora, biktima eta abusatzailearen arteko erlazioa, abusu mota, inguruaren erantzuna egoeraren aurrean eta haurraren inguru sozial eta familiarraren sostengua. (21) David Finkelhorek (1986), haurtzaroko sexu-abusuekin lotutako gaien ikertzaile estatubatuarra, abusuaren traumaren ondorioak lau taldetan banatzen ditu: (29) - Sexualizazio traumatikoaren ondorioak: maila emozionalean, sexuarekiko arbuio-sentimenduak eragiten ditu; sexualitatearen gehiegizko estimua eta sexu-identitatearen arazoak; portaera-mailan, sexu-jokabide sexualizatuak eta sexu-esperientzia negatiboetan inplikatzea eta sexu-topaketak saihestea bultzatzen ditu. Estigmatizazioa: Suzanne Sgroi (1982) psikologo estatubatuarrak "kaltetutako salgaiaren sindromea" (síndrome de mercancía dañada) deskribatu du, biktima betiko kaltetua sentitzen da, eta, gainera, uste du kaltea hainbestekoa dela, gainerakoek, gertatutakoa jakin gabe ere, biktima "kalitate txikiagokoa" dela hauteman dezakeela. Maila emozionalean, biktimak uste dute abusuaren errudunak direla, eta horren ondorioak edo kontatu izanaren ondorioak haien errua direla baita. Jokabideari dagokionez, sentimendu horiek jokabide autosuntsikorretan islatzen dira, hala nola droga- eta alkohol-abusuetan, arrisku-ekintzetan, automutilazioan, suizidio-saiakeretan eta jokabide desafiatzaileetan, muga oso zorrotzak ezartzen zaizkienean eta/edo zigortuak direnean. (30) - Traizioa: sentimendu hori da, ziurrenik, sexu-abusuak haurrengan uzten duen ondoriorik sakonena, haiek babestu eta zaindu beharko lituzketen pertsonengan jarritako konfiantzak huts egiten baitu. Portaerari dagokionez ondorioak honako hauen bidez adierazten dira: beste pertsona batzuekin lotura sakonak ezartzea saihestu, besteak manipulatu, harreman kaltegarrietan eta esplotazio-harremanetan inplikatu, eta jokabide haserretuak eta oldarkorrak izan. - Babesgabetasuna: esperientzia traumatikoek erreakzio psikologiko hori eragiten dute; alde batetik, norberaren biktimizazioa hautematea, eta, bestetik, erasotzailearekin identifikatzearen ondorioz kontrolatzeko eta, oro har, inposatzeko beharra. Aurreko taldean bezala, jokabide-adierazpenak erasoarekin eta beste pertsona batzuen esplotazioarekin lotuta daude; haur horiek ikasten dute bi aukera daudela soilik, biktima edo erasotzailea. Biktimizazioaren ondorioak, berriz, saihesteko jokabideen bidez adierazten dira, hala nola disoziazioa eta ihesak, eta antsietate-nahasmenduekin lotutako portaeren bidez, hala nola fobiak, loaren nahasmenduak, elikaduranahasmenduak eta berriz biktimizatzen dituzten harremanak. (20) Finkelhorrek aipatutako ondorio espezifikoei, Roland Summit psikiatra estatubatuarrak deskribatutako ondorioak gehitu behar zaizkio, haurren sexu-abusura egokitzeko sindromearen parte direnak. Biktimak laguntzarik jasotzen ez duenean eta sexu-abusuak etengabe gertatzen direnean, geratzen zaion aukera bakarra egoera onartzen ikastea eta bizirik irautea da. Haur osasuntsu, normal eta emozionalki malgu batek sexu-abusu jarraituaren errealitatera egokitzen ikasiko du, sexu-eskakizun Eboluzioaren etapa bakoitza desberdina da, baita herrialde desberdinetan hori ematen den modua, horregatik prebentzio programa bakoitza egokituta egon beharko zen aplikatzen den testuingurura. (24) Pepa Horno-ren arabera, oso garrantzitsua da programa globalak izatea, hau da, bai umeekin lan egiten duten profesionalek, bai guraso edo tutoreek, eta baita umeek ere parte hartzea. Baita ere haurren sexu abusuaren susmoa eta esplorazio sexual naturala bereizten jakin behar da, haurrak bizi duen eboluzio-etaparen arabera. Prebentzioprograma horien ondorio kaltegarriak izan daitezke haurren adierazpen sexualak jazartzea, modu baimenduan esploratzen edo jolasten diren haurren artean osasungarriak direnean. (32) Programa hauek, beraz, garapen pertsonal eta sozialeko eta osasunerako hezkuntzako proiektu orokor baten parte izan beharko lirateke, eta, zehatzago esanda, sexuhezkuntzako programen barruan sartu beharko lirateke. (32) Norberaren sexualitatearen ezagutza positiboa faktore erabakigarria da erabilera desegokiak diskriminatzeko, gertatzen direnean behar bezala erantzuteko eta ondorio negatiboak murrizteko. Izan ere, haur bat kontziente bada jakin-mina edo plazerra senti dezakeela bere gorputza begiratzen eta ukitzen, edo beste baten gorputza esploratzen, hobeto uler dezake erabilera egoki eta desegokien arteko aldea. Sexualitateaz modu irekian hitz egiteak erraztu egin dezake, halaber, erabilera desegokia dagoenean, hau libreago komunikatzea. (32) Autoestimu eta konfiantza maila, arazoak konpontzeko gaitasunaren eta premia afektiboak konponduta dauden maila lotuta daude haurrek sexualitatearen erabilera desegokiarekin duten ahultasun mailarekin. Hau da, aldagai batzuek funtsezko eginkizuna dute jokabide horien prebentzioan, eta, beraz, programa horietan sustatu behar dira. (32) Horregatik, kurrikulumak garapen afektibo egokia sustatu beharko luke: enpatia, norberaren eta besteen sentimenduen identifikazioa, bulkaden kontrola eta estresaren eta larritasunaren maneiu egokia, gizarte-trebetasun jakin batzuk, hala nola asertibitatea, gatazkak konpontzea, hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa, eta laguntza bilatzeko gaitasuna. (32) (24) Haurren aurkako sexu abusua arazo pribatu izatetik gizartearentzako erronka eta lehentasun izatera pasatu da. Hala ere, sexu abusua lau neskatotik bati eta zazpi mutikotik bati eragiten dien arazoa bada ere, kasuen %10a baino gutxiago salatzera iristen dira, eta familia barruko kasuak direnean % 2 soilik ezagutarazten da gertatzen ari den momentuan. Prebalentzia hori handia izan arren, profesional askok ez daukate gaiaren inguruko formakuntza egokirik, horregatik, ikerketa-lan honek bi helburu ditu: alde batetik, azken 10 urteetan Bilbao – Basurto ESIan artatutako kasuen eta horietan jarraitutako protokoloaren atzera begirako azterketa deskribatzailea egitea, eta, bestetik, gaiaren berrikuspen bibliografikoa egitea, formakuntzan sakontzen eta zabaltzen saiatzeko. Helburu nagusia Bilbao Basurto ESIan azken 10 urteetan artatu diren haurren kontrako sexu abusu kasuen berri izatea: haien aldagai klinikoak eta ospitalean egindako maneiua aztertu. Bigarren mailako helburua haurren aurkako sexu abusuaren inguruko bilaketa bibliografikoa egitea eta pediatren artean arazoaren garrantzia sozializatzea. - Abusuaren lekua - Abusuaren denbora - Abusatzailearen sexua - Abusatzailearen adina - Abusatzaileak aurreko denuntziak dituen - Abusatzaile eta biktimaren arteko erlazioa - Lesio motak - Ospitaleko maneiua, epailea deitu Interes legaleko laginak hartu - Ospitaleko maneiua, protokoloaren jarraipena - Kontsultetan jarraipena - Sexu bidez transmititutako gaixotasunen profilaxi eta serologia - Diagnostikoa Garatutako patologia funtzional edo psikiatrikoa Bildutako datuekin analisi estatistikoa egin da. Ikerketa mota atzera begirako azterketa deskribatzailea da. Bilbao – Basurto ESIan 18 urtetik beherakoetan 2009 – 2019 bitartean emandako abusu kasuak aztertu dira, ospitaleko urgentzietan artatutako kasuak eta baita ere lehen mailako arretan artatutakoak. Ospitalean eta lehen mailako arretan artatutako pazienteek agian ez dute gizartearen multzoa islatzen, ikerketek erakutsi dute haurren aurkako abusuen kasu gehienak denbora luzea pasatuta ateratzen direla argira. Beraz, guk lortutako datuak ez dute zertan errealitatearen irudi egoki bat islatu behar. Azterlana Bilbao - Basurto ESIko Etika eta Ikerketa Batzordeak onartu du. Ikerlana indarrean dagoen legediaren arabera egiten dela ziurtatzen dute ikertzaileek. Ikerketan sartzeak ez dakar inolako aldaketarik asistentzia-praktikan, ezta esku-hartze gehigarririk ere pazienteetan. Datu-baseek ez dute pazientearen izenik edo bestelako daturik jaso. Ikertzaile nagusiak izan dira datu-basearen kontrolaren arduradunak, eta konfidentzialtasun eta segurtasun printzipioak betetzen direla ziurtatu dute. Esan bezala, ikerketa honetarako aipatutako diagnostiko kodeak dituzten historia klinikoak hartu ditugu, 2009 eta 2019 bitartean Bilbao Basurto ESIan artatutakoak. 319 historia kliniko izan dira kode horiek dituztenak, eta hauek aztertu ditugu benetan abusu sexuala diren kasuak topatzeko. 22 kasu gelditu dira azkenean, hori izan da beraz gure ikerketarako lagina. Lehenik eta behin lortutako datuen analisi deskriptibo bat egingo dugu. 22 horietatik 17 (%77,3) neska eta 5 (%22,7) mutil izan dira, 3 eta 17 urte bitartekoak. Grafikan ikusi dezakegu nolakoa den pazienteen adin banaketa. (Ikusi 4. irudia). Ehuneko metatuan fijatzen bagara ikusi dezakegu %50a 9 urte baino gutxiago dituela. Pazienteetatik 4k (%18,2) garapenarekin erlazionatutako patologiaren bat daukate eta 18 (%81,8) ez daukate intereseko aurrekari pertsonalik. 4. Irudia. Pazienteen adina. Adin tartetan adierazita. Jasandako abusu motari dagokionez ikus dezakegu gehiengoa penetrazioa (%63,6) izan dela (bai genitalekin, %31,8, eta bai atzamar edo objektuekin, %31,8), horren ostean gehien eman dena ukipenak (%22,7) izan dira, eta azkenik ahozkoa (%9,1) (Ikusi 5. irudia). 22 kasu horietatik 3 kasutan (%16,6) biolentzia fisikoa egon da abusuarekin batera, beste 3tan (%16,6) ahozko biolentzia, 9 kasutan (%40,9) ez da zehazten eta 7tan (%31,8) ez da biolentziarik egon. Abusatzailearen ezaugarriei dagokionez 21 (%95,5) gizonak dira eta 1 (%4,5) emakumea. 8 (%36,4) adin txikikoak eta 14 (%63,6) helduak. Gehienek (%90,9) ez daukate aurreko salaketarik, 2 dira aurreko salaketa bat daukatenak. Erasotzaile eta biktimaren arteko erlazioari dagokionez argi gelditzen da gehienak (%90,9) ezagunak direla. %13,6 aita zen, %18,2 osaba, %9,1 anaia edo neba, %9,1 aititea, %40,9 ezaguna eta soilik %9,1 ezezaguna zen (Ikusi 6. irudia). Biktimaren eta erasotzailearen ezaugarriak aztertzeaz gain osasun zerbitzuak egindako prozedura aztertu da baita. Azterketa fisikoak ikusitako lesioei dagokienez, gehienetan (14 kasutan, %63,6) ez da lesiorik agertzen, 4 kasutan fisura (%18,2), 3 kasutan (%13,6) eritema genitalak eta kasu batean (%4,5) sexu bidez transmititutako infekzioa. Sexu bidez transmititutako infekzioen serologia eta profilaxiari dagokionez gehienetan (%81,8) ez da beharrezkoa izan, 2 kasutan ez da egin nahiz eta beharrezkoa izan, eta beste 2 kasutan bai egin da. 6. Irudia. Erasotzaile eta biktimaren arteko harremana, kasu kopurutan adierazita. 7. Irudia. Egindako diagnostikoa. Kasu kopurutan adierazita. Aldagaien analisi deskribatzailea egin ostean zenbait aldagai elkartu ditugu haien analisi gurutzatua egiteko. Abusu mota eta biktimaren sexua: 1. taulan ikusten da ukituan jasan dituzten pazienteen %100a neskak direla, berdina ahozko abusuekin. Atzamarrekin edo objektuekin penetrazioaren kasuan ordea %57,1 neskak izan dira eta %42,9 mutilak. Eta penetrazio genitalaren kasuan %71,4 neskak izan dira, eta %28, 6 mutilak. Kontutan izan behar dugu, lehen ikusi dugun bezala gure laginean neska gehiago daudela. 2. taulan ikus dezakegu mutilen kasuan abusua penetrazioarekin izan dela kasu guztietan, %40an genitala eta %60an atzamar edo objektuekin. Nesken artean ordea ukituak eta ahozko abusua egon da baita. Abusuaren denbora eta biktimaren sexua: 10. Irudia. Abusu denbora eta biktimaren sexuaren arteko analisi gurutzatua. Ehunekotan adierazita. 9. Irudia. Abusu denbora eta biktimaren sexuaren arteko analisi gurutzatua. Ehunekotan adierazita. 9 eta 10 irudietan abusuaren denboraren eta biktimaren sexuaren arteko analisi gurutzatua egin dugu. 9. irudia erreparatuz ikusiko dugu bai behin baino gehiagotan emandako abusuetan eta bai behin bakarrik emandakoan neskak nagusitzen direla, baina aipatu bezala neska gehiago daude gure laginean. 10. irudian ikusten dugu mutilen kasuan gehiago ematen direla abusu errepikatuak, nesken kasuan ordea desberdintasuna txikia da. Abusu mota eta lesioak: 8. Irudia. Abusu motaren eta lesioen arteko analisi gurutzatua. Ehunekotan adierazita. 11. Irudia. Abusu motaren eta lesioen arteko analisi gurutzatua. Ehunekotan adierazita. Abusu mota eta lesioak aztertzean ikusten da (ikusi 11. Irudia) lesioak daudenean (fisura eta eritema genitala) penetrazioa egon dela. Hala ere penetrazioa dagoenean gehienetan ez dira lesioak agertzen, izan ere, penetrazio genitalaren kasuan %57,1an ez dago lesiorik, %14,3an eritema dago eta %28,6an fisura. Atzamarrekin edo objektuekin penetrazioan %42,9an ez dago lesiorik, %28,6an eritema eta %28,6an fisura. Abusu mota eta diagnostikoa: 9. irudian ikus dezakegu lesioak daudenean diagnostiko ziurrak nagusitzen direla, lesiorik gabe ordea susmoa jartzeko joera handiagoa da. Narcisa Palominok Bizkaiko Medikuen Elkargoarentzako emandako hitzaldian konparaketa bat egiten du ikerketetan estimatzen diren kasuen (prebalentzia) eta 9. Irudia. Abusu motaren eta diagnostikoaren arteko analisi gurutzatua. Ehunekotan adierazita. 12. Irudia. Abusu motaren eta diagnostikoaren arteko analisi gurutzatua. Ehunekotan adierazita salatzen diren kasuen (intzidentzia) artean. Espainian 2015ean 3.919 kasu salatu ziren, baina estimazioa da 97.415 kasu egon zirela urte horretan. (7) Save the Children-ek argitaratutako informean Euskadiko datuak agertzen dira, horren arabera kasuen %2 eta %10 artean soilik azaleratzen dira, eta horien artean %90a ez dira ahozko epaiketara iristen. (15) Gure ikerketan 10 urtetan artatutako kasuak aztertu ditugu, eta soilik 22 agertu dira; argi daukagu zifra hau ez dela Bilbo Basurtoko ESIan dauden kasuen isla, ikusi dugunez kasu gehienak ez dira argira ateratzen, edo ateratzekotan abusua gertatu eta askoz beranduago izaten da. Gainera kontutan izan behar dugu ESIan artatutako kasu batzuk ez ditugula jaso, txarto kodifikatuta egotean berreskuratzea ezinezkoa delako. Espainiako Barne Ministerioaren datuen arabera (Ministerio de Interior) 2017an 3.041 kasu salatu ziren, hau da, salaketa bat 3 orduko. (33) Intebik aipatzen duen 1984ko ikerketa batean aztertzen da biktimaren eta erasotzailearen arteko erlazioa salaketa egin dutenen artean, %73ean ezezaguna zen erasotzailea, %23an ezaguna eta familiako norbait zenean ez zegoen salaketarik. (21) Gure ikerketan neska gehiago daude biktimen artean mutilak baino, eta horrek bat egiten du bibliografian topatutako datuekin, hala ere aipatzekoa Irene Intebik bere liburuan esaten duena. Beraren iritziaren arabera mutilek gutxiago salatzen dute, arrazoi kulturalen ondorioz. Alde batetik, mutilak indar fisikoarekin, ausardiarekin eta boterearekin lotutako maskulinitate eredu batean hezi ohi dira, mutil batek bere burua zaintzen eta bere burua defendatzen jakin behar duelaren ustearekin. Gainera, abusuak ez dio soilik gizonen autokonfiantzari eragiten, homosexualitatearen estigma ere badakar. (21) Intebik bere liburuan esaten duenaren arabera 8 urte da adin pikoa, bertan ematen dira abusu gehienak. Gure ikerketan ikusi dezakegu %50a 9 urtetik behera dituela, beraz esan dezakegu haurren kontrako abusu sexualak goiz hasten direla, umeak zaurgarriagoak direnean. (21) Ikerketa honetan kasu gehienetan abusua ematen den lehenengo aldia da, baina bibliografian topatzen dugun informazioak kontrakoa esaten du. 5 urte baino gutxiago zituzten 32 biktimekin egindako ikerketa batean, %13ak esan zuen gertatzen zen lehenengo aldia zela, %31,35ak biktima zen duela urte bete, eta %11,75a urtebete baino gehiago zeramatzan abusua sufritzen. 6 eta 11 urte bitarteko umeen kasuan, 67 kasu aztertu ziren, horietatik %1,7an lehenengo aldia zen, %29,1 duela urtebete gertatzen zen, eta %36,25an urtebete baino gehiago. 12 urtetik gorakoetan %3,8an lehenengo aldia zen, %10,7 duela urtebete gertatzen zen, %26,5an urtebete baino gehiago baina 3 urte baino gutxiago, eta %23an 3 urte baino gehiagoko abusua zen. (21) Suzanne Sgroi adituak, helduen eta haurren arteko hurbilketa sexualen dinamikaren patroia aurreikusi zuen, bost etapa bereiziz osatua. Lehena kaptazio fasea da, eta horren ezaugarri nagusia haurrarekin lotura bat sortzea da, eta ondoren jokabide sexualizatuetara bultzatzea, hasiera batean modu sotilean eta denborarekin konplexuagoak izaten doazenak. Horregatik, Intebik dioen bezala, masturbatze, ahozko sexu edo penetrazio praktikek prozesu kroniko batetan pentsarazten dute, sei hilabete eta urtebete bitartean gertatutakoak. (21) Abusatzaileren perfilari dagokionez gure ikerketak eta bibliografian aurkitutako datuek bat egiten dute, kasu gehienetan abusatzaileak gizonak dira, eta gainera ingurukoak, ezagunak umearen familiarentzat, konfiantzazko pertsonak. Aipatzekoa da baita gure ikerketan 22 kasuetatik erasotzaileetatik 8 adin txikikoak zirela, Finkelhorrek egindako ikerketa baten arabera erregistratutako kasuen artean %20an erasotzailea adin txikikoa zen. (21) Gizartean dagoen erasotzaileen irudia ez da errealitatearen isla, iruditegi kolektiboan erasotzaileak arazo psikiatrikoak dituzte, alkoholikoak dira, zailtasun sozialak dituzte edo zahar berdeak dira. Baina errealitatea oso desberdina da. Prendergastek, haurren kontrako sexu-erasotzaileen tratamenduan aditua den ikertzaileak, dio: "nire praktika pribatuan zein esperientzia instituzionalean ezagutu nituen abusatzaile gehienak pertsona atseginak, heziak, zaldunak, laguntzaileak, portaera onekoak eta oso langileak ziren. Ahal duten guztia egiten dute atseginak izateko eta onartuak izateko." (21) Emaitzetan ikusi dugun bezala kasu gehienetan ez dago lesio fisikorik, horregatik da hain garrantzitsua umearen errelatoari erreparatzea, hori izango da hain zuzen ere froga garrantzitsuena. Goodwin-ek 1982ean egindako ikerketa batean ikusi zuen abusu sexualengatik tratatuta zeuden umeen artean %4an bakarrik testigantza faltsua zela, eta gainera %2a bakarrik umeak egindako errelatoa zenean. Umeek arrazoi mugatuengatik bakarrik esaten dute gezurra. Zigor bat saihesteko egin dezakete, baina ez dute istorio bat asmatzen, gertatu denaz ezer ez dakitela esaten dute, edo errua beste norbaiti botatzen diote. Beren heldutasunik eza edo babesgabetasuna ezkutatzeko ere gezurra esan dezakete, behin baino gehiagotan entzun dugu ume bat esaten bere gurasoak astronautak direla edo hegan egin dezaketela. Baina oso arraroa da haien gezurretan erreferentzia sexualak sartzea, eta are gutxiago sexualitate helduari buruzko xehetasun zehatzak ematea. AEBetan egindako ikerketetan, eboluzio-etapa desberdinetako ohiko beldurrak zein ziren ikertu zen, eta ez zen inoiz agertu sexuerasoaren beldurra. Umeengan munstro eta mamuen beldurra agertzen da, eta kalte fisikoaren beldurra handienetan. Beraz ume batek sexu abusu bat kontatzen duenean entzun eta sinistu behar dugu. (21) Aipatzekoa da nola lesioa egon ez den kasuetan susmoa nagusitu dela diagnostikoan. Garrantzitsua da diagnostikoa era egokian egitea eta haurren kontrako abusu bezala kodifikatzea. Alde batetik epaitegietan garrantzi handia ematen zaiolako medikuak egindako txostenari eta bestetik bai bilaketak zein ikerketak egiteko momentuan datuak topatu ahal izateko. Argi gelditu behar da lesioak ez egotea ez duela esan nahi abusua egon ez denik, ikusi dugun bezala kasu gehienetan ez dago lesiorik. Honek guztiak ikusarazten du protokolo baten beharra. Lehenik eta behin pediatrian lan egiten duten pertsonentzako formakuntza gai honen inguruan, kasuak identifikatu ahal izateko eta jakiteko nola jokatu horren aurrean. Eta gero jokatzeko modu orokor bat zehazteko, langile guztiak bide berdina jarraitzeko, modu horretan atentzio ahalik eta osatuen eskaini ahal izateko haurrari, bigarren mailako biktimizazioa ekidinez eta umea arrisku egoeratik aldenduz. Azkenik badaude gai batzuk ezin direnak aipatu gabe gelditu. Lehenengoa Irene Intebik bere liburuan plazaratzen duen ideia bat. Berak azaltzen duen bezala haurren tratu txar mota guztiak maila sozioekonomiko baxueneko familien artean hautematen dira proportzio handiagoan, baina hori ez da prebalentzia handiagoaren ondorio, baizik eta populazioaren talde honetan komunitateak esku hartzeko erraztasun handiagoa duelako. Horregatik da garrantzitsua nabarmentzea gauza bat abusuaren detekzioa dela, eta beste bat, oso desberdina, benetako gertaerak. Haurren kontrako sexu abusuak gizarte-maila guztietan eragiten du, baina zailtasun handiagoa dago diagnostikatzeko eta esku hartzeko klase ertain-altuko familietan. Doako arretako zentroak eta eskola publikoak toki pribilegiatuak dira abusua antzemateko. Errealitateak erakusten digu maila pribatuan, baliabide handieneko familiak dauden tokian, abusu hori geldiarazteak arazo bat dakarrela: eskola pribatu batean bezeroak galtzea dakar, edo kontsulta ordaintzen duten pazienteak. Abokatu onenak kontrata ditzaketen pertsonek ekar ditzaketen lege-konplikazioak ahaztu gabe. Diru-sarrera handiko biztanle gehienak arreta publikoko zerbitzuetatik urrun bizi dira; beraz, zaila egiten zaie laguntza eskatzera hurbiltzea, nahiz eta premia argia izan. (21) Bigarrena Guraso Alienazioaren Sindrome faltsua da. Arlo zibileko eta penaleko epaiketetan ohikoa da guraso alienazioaren sindrome faltsua (SAP) erabiltzea, komunitate zientifikoak eta haurren sexu-abusuan adituak direnek erabat baztertu dutena. Sindrome faltsu hori askotan erabili izan da, epai horien bidez, haurraren babes figurari kustodia kenduz, eta haurra erasotzailearen eskuetan utziz. (34) SAPa Richard Gardner pedofiloak sortu zuen, bere diruarekin finantzatutako hainbat liburutan horri buruz hitz egiten zuen. "Sindromea" honako honetan oinarritzen da: salatzaileak (gehienetan amak) biktima (umea) konbentzitzen du esateko benetan gertatu ez diren sexu-abusuak gertatu direla. (34) Garai hartako psikiatra horrek (sindromearen asmakuntza 1985ean izan zen) diru asko irabazi zuen intzestu epaiketetan peritu gisa, pederastiaren aldeko hainbat elkartetako kide zen eta honako hau zioen: "Gure gizartean heldu baten eta haur baten arteko sexu-topaketei buruzko jarrera oso zigortzailea eta moralista dugula ulertzen lagundu behar diogu haurrari". (35) Maria Naredok azpimarratzen du haurren aurkako sexu abusuak arazo sozial eta/edo politiko gisa ez ezik, giza eskubideen arazo gisa ere kokatu behar direla. Hau da, haurrak ez dira politiken onuradun gisa hartu behar soilik, eskubideen titular gisa baizik, eta, beraz, hala izatea abusuak giza eskubideen urraketa larritzat hartzeko beharra nabarmentzen du. (36) Haurren kontrako abusu sexuala oraindik gizarteratu gabeko gaia da, guztiz infradiagnostikatuta eta tratatuta dagoena. Horregatik da hain garrantzitsua ikerketak garatzea honen inguruan, datu eguneratu eta errealak lortu ahal izateko. Honetaz gain ezinbestekoa da prebentzio programa eraginkorrak martxan jartzea, elkarlan bat eginez umeen bizitza inguratzen duten esparru desberdinekin, eta umeekin lan egiten duten profesionalen formakuntza bermatzea. Adibide bezala, Suedian garatutako umeen etxea eranskinetan gehitu dugu, bertan haurren kontrako sexu abusuak nola artatu planteatzen da, parte hartzen duten profesional (mediku, gizarte langile, epaile…) guztien arteko elkarlanean eta umeen ongizatean pentsatuz, bigarren mailako biktimizazioa saihestuz eta prozesua ahalik eta errezen eginez. Haurrak babestea etorkizun hobe bat eraikitzea da, haien garapen egokia ziurtatzea beharrezkoa da etorkizuneko gizartea eraikitzeko. Ken dezagun benda begietatik, eta has gaitezen gai hau lantzen, merezi duen presa eta garrantziarekin. GIBaren profilaxiari dagokionez, infektologoekin batera egin behar da. Erasoa duela 72 ordu baino gutxiago gertatu denean hasi beharko da, sexu-harreman babesgabea izan ondoren, uzkiaren, baginaren edo ahoko sexuaren bidez, eiakulazioarekin edo odol-esposizioarekin, erasotzailea GIB positiboa denean edo ezezagun bat denean. Hemograma eta giltzurrun eta gibel funtzio basalen probak egin beharko dira. 28 egun iraungo du, eta zidobudina, amivudina (edo entricitabina) eta lopinavir/ritonavir erabiliko dira. B hepatitisa kutsatzeko aukeraren aurrean, biktima txertatuta ez badago, honako hau emango zaio: HBIG + txertoa. "Etxe arrunt bat, Reykjaviken, Islandiako hiriburuan. Bizi den pisuko egongelaren antzeko gela batean, sexu-abusuak jasan dituen haurra artatzen dute, polizia-etxe batera edo ospitale batera eraman beharrean. Umeen Etxea du izena, eta duela sei urtetik dabil martxan. Jostailuak, koloretako paretak, haurtzaroko lorategiko altzariak eta arkatzak dituen lekua da. Haurrak edozein etxeren antzeko ingurunean galdetzen, esploratzen edo tratatzen dituzte. Modu horretan, dio haren Bragi Gudbrandssonek bultzatzaileak, Islandiako Umeen Babeserako Gobernu Agentziako zuzendari nagusiak, "Txikia behin bakarrik galdekatzen dute, baita auzitegiko elkarrizketetan aditua den batek ere. Jakina, ez dio inoiz bere ustezko erasotzaileari aurre egiten". Etxeak bi solairu eta balkoiak ditu. Goiko solairuan, gela txiki batean, haurra eta bereziki trebatutako psikologo edo gizarte langile bat esertzen dira. Elkarrizketatzaileak pinganillo bat darama belarrian, eta, horrela, epaileak, poliziak, fiskalak, abokatuek eta akusatuak ere (telebista monitore baten bidez ikusten dute elkarrizketa, beheko pisuan) zalantzak eta auziak jakinaraz ditzakete. Profesionalak, sugestioa saihestu eta fidagarritasuna areagotzen duten teknikak erabiliz, haurrari planteatzen dizkio. Elkarrizketa ikertzaileek aztertzeko grabatzen da; zuzeneko konexioarekin ere egin daiteke, auzitegi batera joanda. (…) Pepa Hornok gogorarazi du bere sistema hori praktika onaren eredua dela. "Hemen komunitate batzuetan profesionalak joaten dira haurra artatzera", dio, "baina inoiz ez du epaitegiko langileak egiten". (…) Jasandako abusuen ikerketak, gehienetan, esperientzia mingarriak eragiten dizkie biktimei. Hori izan zen Haurren Etxea bultzatzeko arrazoia. "Adingabeei elkarrizketa errepikatuak egiten zizkieten, eta elkarrizketatzaile desberdinek egiten zizkieten, hainbat lekutan: gizarte zerbitzuetan, komisarian, ospitalean, epaitegian...", azaldu zuen Gudbrandssonek. Poliziaren, fiskaltzaren, medikuen eta gobernuko agintarien arteko lankidetzarik eza ere sumatu zen, bai eta arazoari diziplina arteko hurbilketarik ez egitea eta ikerketa-elkarrizketak gidatzen trebatutako langilerik ez izatea ere. Elkarrizketa da haurrei egindako sexu-abusuen ikerketaren giltzarria; izan ere, kasuen %10ean soilik aurkitzen dira froga fisikoak, eta oso gutxitan gertatzen dira erasoak lekukoen aurrean, Islandiako Umeen Etxeko arduradunek aipatutako ikerketen arabera. Gainera, etxea haurrei mediku azterketak egiteko erabiltzen da. Horrek ospitale batera joatea saihesten die. "Hainbeste erlaxatzen dira, azterketananestesiaren beharrik gabe egin ahal direla", dio arduradunak. Ginekologoek eta pediatrek bereziki apaindutako miaketa-gela bat erabiltzen dute haurrei ezaguna egiteko. Biktimari zer egingo dioten azaltzen diote, baita diagrama anatomikoekin ere. "Beraz, hodi optikoa sartu behar denean hankak irekitzen dituzte arazorik gabe. Anestesia ez da beharrezkoa, oso gutxitan izan ezik". Etxean ere biktimaren terapia hasten da lehenbailehen, eta familiari aholkuak ematen zaizkio. Bi psikologok, gizarte-langile batek eta kriminologo batek osatzen dute plantilla, hain biztanle gutxi dituen herrialde baterako beharrezkoa dena (296.000 biztanle). Martxan daramatzan sei urte eta erdian 1.001 elkarrizketa egin dituzte, eta 157 mediku azterketa. (…) Islandiarrak hainbeste borrokatu zuen sistema ere eraginkorra da. Abusu kasuen herena deskubritzen da. Lehen, 10etik bakarra atzematen zen. Balkoien etxean, dio Bragik, kasuak askoz hobeto ikertzen dira." (37)
science
addi-cf51dee5902d
addi
cc-by 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/54687
Mesotelioma Peritoneal Multikistiko Onberaren Berrikusketa eta Kasu Aurkezpena
Astiazaran Aleman, Garazi
2021-12-22
Irudien aurkibidea Mesotelioma Multikistiko Peritoneal Onbera, izenak dioen bezala peritoneoan agertzen den eta mesotelioz osaturiko egitura kistiko onbera da. Mesoteliomak mesotelio delako egituratik sortzen diren tumoreak dira. Egitura hau gorputzeko zenbait barrunbe eta organo estaltzen dituen estaldura mintz serosoa da eta estaltzen duen gunearen arabera izen desberdina hartzen du; hala nola pleura (barrunbe torazikoan), perikardioa (bihotza estaliz), peritoneoa (barrunbe abdominalean) eta ugaltze organoetan ageri diren tunika seroso eta baginalak. Organoak biltzen dituen mesotelio geruzari errai mesotelioa deritzo, eta gorputzeko pareta estaltzen duenari berriz, mesotelio parietala (1). Mesotelioa mesodermotik eratzen den ehuna da. Mesodermoa enbriogenesiaren 20. egunaren inguruan hasten da desberdintzen; batetik, barrunbe intraenbrionikoa osatzen duten mesodermo somatikoaren zelulek mesotelio parietala eratuko dute, eta bestetik, mesodermo esplaknikoaren zelulak errai mesotelioaren osagai bilakatuko dira (1. Irudia) (2). Egitura histologiko arrunta xafla basalari lotuta dagoen epitelio lau ezkatatsu bakunak osatzen du, nahiz eta zenbait lekutan epitelio kubiko bakuna aurki dezakegun; lesiodun guneetan eta omentoaren gune linfoideetan besteak beste. Argi aldeko gainazala mikrobellositatez estalia dago, eta hauen artean dagoen likido seroso eta proteikoak marruskadura baxuko gainazal bat sortzen du organoen artean, mugimendu intrazelomikoa errazteko; bihotzaren ponpatzea eta biriken aireztatzea adibidez (1). Mesotelioaren funtzioen artean, mugimendua errazteaz gain, lubrikante horren eta mesotelioak ekoizten dituen glikosaminoglikanoei esker organismoa infekzioen eta tumoreen diseminazioaren aurka babesten du. Hala ere, hori ez da mesotelioak immunitate sisteman duen funtzio bakarra, mesotelio zelulak zelula antigenoaurkezleak baitira, leukozitoen migrazioa errazten baitute eta azkenik zitokina proinflamatorioak sintetizatzen baitituzte hazkuntza faktore eta matrize extrazelularreko proteinez gain, serosaren konponketa egiteko. Azkenik, mesotelioak likido eta partikulen garraioan, koagulazioan eta fibrinolisian ere eragina dauka (1). Beste ehunetako tumoreak bezala, mesotelioma zelulen gehiegizko hazkuntzaren ondorioz sortzen den patologia da, mesotelioa dagoen edozein gunetan sor daitekeena. Mesoteliomak onberak ala gaiztoak izan daitezke. Mesotelioma gaiztoen artean %65- 70ak pleuran du jatorria, %30ak inguruk peritoneoan eta %5ak baina gutxiagok perikardioan, tunika baginalisean eta tunika serosoan. Hauetan ohikoena pleurako mesotelioma gaiztoa da, eta beste zenbait mesotelioma bezala asbestoaren esposizioari oso lotuta dago, asoziazio honek eragin zuelarik herrialde askotan asbestoaren erabileraren debekua (3). Mesotelioma onberak askoz ere ezohikoagoak dira eta haien artean aurki dezakegu Mesotelioma Peritoneal Multikistiko Onbera. Tumore mota hau 1928an deskribatu zuen lehen aldiz Plaut medikuak, umetokiko leiomiomen kirurgia batean horma fineko lesio kistiko bat aurkitu zuenean intzidentalki (4). Hala ere, autore askok babesten dute Ralph Mennemeyer eta Michael Smith medikuak izan zirela patologia hau deskribatzen lehenak, hauek izan baitziren mikroskopio elektroniko bidez Mesotelioma Peritoneal Multikistiko Onbera jatorri mesoteliala baieztatu zutenak. Mennemeyer eta Smithek 1979an deskribatu zuten tumore hau linfangioma bat zuela susmatzen zuten paziente batean. Pazientearen kontrol sintomatologikorako egindako Duela gutxi Donostiako Unibertsitate Ospitalera ondoren Mesotelioma Peritoneal Multikistiko Onbera diagnostikatuko zitzaion paziente bat artatu zen, eta patologia oso ezohikoa denez, hasieran irudi erradiologikoak zirela eta kartzinomatosi peritoneal edo pseudomixoma peritoneala izango zelako susmoa izan zen. Hori dela eta, lan honen bidez patologia ezohiko honen berrikusketa bat egin nahi izan da informazio berriztatu eta ahalik eta osoena izateko, eta etorkizunean geroz eta gehiago diagnostikatzen ari den patologia hau kontuan hartu dadin diagnostiko diferentzialean. Bestetik, Donostiako Unibertsitate Ospitalean izandako kasuaren aurkezpena egingo da, bere berezitasunak azaltzeko eta patologia ezohikoen kasuan esperientzia indibiduala hedatzea garrantzitsua delako. Era berean, berrikusketaren informazioa ospitaleko kasuarenarekin alderatuko da, desberdintasunak ikusteko. Lan honetako berrikusketa egiteko bilaketa bibliografikoa egin da ondorengo datu baseetan: PubMed, Researchgate, Cochrane liburutegia eta elsevier. Bilaketan honako termino hauek bilatu dira: "Multicystic Peritoneal Mesothelioma", "Peritoneal Inclusion Cyst". Horietaz gain, berrikusketarako beharrezkoak ziren datu gehigarriak biltzeko "Malignant Mesothelioma", "sirolimus", "Cystic Lymphangioma" eta "mesothelium" terminoak ere erabili dira bilaketa egiterako orduan. Bestetik, aztertutako artikuluen bibliografia ere erabili zen ahalik eta informazio gehien eskuratzen zela bermatzeko. Informazio iturri fisikoei dagokienez, Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen Donostiako Irakasguneko liburutegian eskuragarri dauden liburuak eta Donostia Unibertsitate Ospitaleko Anatomia Patologikoa saileko liburuak erabili dira, "Mesotelioma" eta "Mesotelio" gaiak aztertuz. PubMed datubasean bilaketak egiteko hasiera batean "Free Full Text", "English", "Spanish" eta "Humans" aukerak erabili ziren. Ondoren, "OR" boolear operadorea erabili da patologiari buruz eskuragarri dauden artikulu guztiak lortzeko, "Multicystic Peritoneal Mesothelioma OR Peritoneal Inclusion Cyst" bilatuz. Patologia ezohikoa izanik, artikulu zaharrenetik hasita 2021/04/13 arte publikatutako artikuluak hartu ziren kontuan bilaketan. Era honetan 237 artikulu lortu dira. Artikulu horiek hartuta bigarren baheketa bat egin da artikuluen izenburua eta beharrezko kasuetan abstract-a irakurriz, informazio egokiena hautatzeko. Bestetik, interesgarriak ziruditen baina irakurketa askea ahalbideturik ez zeukaten zenbait artikulu lortzeko egileei zuzenean eskatu zaie artikulua Researchgate weborriaren bidez. Artikuluen kanporatze irizpide bezala erabili da diagnostikoa histologikoki berretsi ez izana lanaren "4.5.6. Eskleroterapia" puntuan izan ezik, ez baita puntu honi buruzko informaziorik aurkitu kanporatze irizpidea aplikatuta. Hala ere, puntuan bertan zehaztu da diagnostikoaren berreste histologiko eza. Ondoren, berrikusketa osatzeko beharrezko informazioa kontrastatu da eta sekzio bakoitzerako informazio berri eta osatuenari eman zaio lehentasuna. Bilaketa MPMOaren ezaugarri kliniko, histopatologiko, diagnostiko eta terapeutikotara bideratu da. Bestetik, Donostiako Unibertsitate Ospitalean izandako kasu baten azalpena egin da. Horretarako OsabideGlobal programaren bidez pazientearen datuen bilketa egin da, berrikusketaren araberako arrisku faktore posibleen bilaketa eginez eta patologiaren agerpenaren eta honen eboluzioan zehar izandako miaketa, froga gehigarri eta maneiuari buruzko informazioa jasoz. Ondoren, Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Anatomia Patologiko saileko laginen biltegian lanean aurkeztuko den kasuko laginak bildu dira, eta lesioaren biopsien txostena kontuan hartuta, eta mikroskopio optikoan laginei begirada azkar bat eginez, lan honetan aurkeztuko diren laginak hautatu ziren. Horretarako MPMOaren presentzia zuten laginak hautatu ziren, eta horietatik "Zilborreko lagina" hautatu zen irudi esanguratsuenak zituelako. Lan honetarako laginaren Hematoxilina-Eosina tindaketa bidezko irudia, eta tindaketa immunohistokimiko bidezko irudiak erabili dira. Hau guztia egiteko etika komitearen baimena lortu da (1.Anexoa). 4. BERRIKUSKETA 4.1. EPIDEMIOLOGIA MPMOaren intzidentzia altuena ugalkortasun aroko emakumeetan aurki daiteke, izan ere, kasuen %84ak inguruk perfil honekin kointziditzen du. (8) Hala ere, adin pediatrikoan dauden eta paziente gutxi batzuetan ere deskribatu da (9-11), eta baita gizonezkoetan ere. (11,12) Patologiaren bataz besteko agerpen adina 32-37 urte ingurukoa da. (6,13) Entitate ezohikoa izanik ez da erraza intzidentzia kalkulatzea baina zenbait autoreren arabera intzidentzia 0.15/100.000 ingurukoa izan liteke. (7) Aurretik esan bezala, 1979an entitatea deskribatu zenetik 2017 arte 200 kasu inguru publikatu ziren (6), baina azken urteotan urteko publikatzen diren kasuen gorakada bat aurki daiteke bilaketa bibliografikoan. 4.2. ETIOPATOGENIA Gaur arte ez dago MPMOaren patogenesia argitzen duen teoria osatu bat; izan ere, autoreek zenbait jatorri desberdin aipatzen dituzte kasu bakoitzaren aurrekarien arabera. Ondorioz, oraingoz patologiaren jatorria multifaktoriala dela defenditzen da. Batetik, orain arteko susmo nagusia peritoneoaren irritazio kronikoaren ondoriozkoa dela da, patologia honek beste zenbait patologiekin duen erlazioa dela eta. Kasu askotan ebakuntza kirurgiko abdominal aurrekariak ikusi dira, Rapisarda et al.-ek (6) egindako berrikusketan esaterako, pazienteen %30-87ak aurrekari hauek zituela ikusi zen. Kirurgia aurrekariez gain, patologia honekin erlazio estua duen beste entitate inflamatorioa endometriosia (14-16) da eta umetokiko leiomiomek ere erlazioa izan dezaketela uste da (9). MPMOak beste patologia inflamatorioekin duen erlazioaz gain, bere jatorri inflamatorioa defendatzen duena bere histologia da, ondoren anatomia patologikoaren azpigaian aipatuko den bezala kisteen paretetan inflamazio zelulen infiltratuak aurki baitaitezke. Bestetik, zenbait autoreak patologiaren jatorri neoplasikoa proposatzen dute, MPMOak duen hazteko eta ebakuntza ondoren errezidibatzeko joeraz gain, zenbait pazienteak ez dutelako irritazio peritoneala eragin zezakeen aurrekari jakinik. Gainera, hasiera batean MPMO gisa diagnostikatutako zenbait kasuren transformazio gaiztoak erregistratu dira (6,17). Beste teorietako bat hipotesi hormonala da. Honen arabera MPMOaren hazkuntza eta progresioa patologia honek sexu hormonei dien sentsibilitatearen ondoriozkoa da. Teoria hau proposatu zen MPMOaren intzidentzia handiagoa delako adin ugalkorreko emakumeetan, laginetan estrogeno eta progesterona hartzaileak aurkitu izan direlako eta tumoreak tamoxifeno eta gonadotropina hormona askatzailearen analogoei erantzuten dielako (18). Hala ere, kontuan izan behar da gizonetan eta adin ugalkorretik kanpoko emakumezkoetan ere ager daitekeela, eta ondorioz, beste faktore batzuen eragina beharrezkoa dela garapenerako (9-12). Jatorri genetikoari dagokionez, orain arte ez da definitu patroi hereditariorik, nahiz eta Bernstein et al.-ek (19) MPMO deskribatu zuten bi ahizpetan, eta hauen hirugarren ahizpak ere MPMOrekin bat zetozen lesioak izan eta hauek zelula mesotelialez osatuak bazeuden ere, ez zen MPMO diagnosirik egin azterketa patologikoa jarraitu ez zelako. (19) Mesotelioma gaiztoetan ez bezala, asbestoaren esposizioak ez dirudi mesotelioma onberaren garapenean eraginik dutenik. (19) 4.3. KLINIKA Orokorrean MPMOk sintomatologia ez espezifikoa eragiten du. Sintomak ematen dituenean tumorearen tamainaren eta lekuaren araberakoak izan ohi dira. Lesio handiek min abdominala, asetasun sentsazioa, distentsioa, heste buxadura, goragalea, gorakoak, pisu galera, heste-ohituraren aldaketak, disuria eta gernu erretentzioa eman ditzakete. (6,16,20) Miaketa fisikoan batzuetan zurruntasun abdominala, distentsio abdominala, eta masa pelbiko edo abdominal ukigarria aurki daiteke. (6,20) Hori guztia dela eta, klinikak patologia ginekologiko eta digestibo gaiztoak susmarazi ditzake. 4.4. DIAGNOSIA MPMOak eragiten duen klinika inespezifiko edo klinika ezaren ondorioz lesioaren lehen aurkikuntza bi eratara egin ohi da: okerreko susmoaren ondorioz egindako ebakuntzako aurkikuntza modura edo klinikaren azterketan egindako irudi frogen bidez, sintomatologia ez espezifikoaren ondorioz hauetara jo ohi baita. Izan ere, kontuan izan behar da patologia honetan odol analisiek eta tumore markatzaileen analisiek ez dutela alteraziorik jasaten. Irudi froga bezala ekografia, ordenagailu bidezko tomografia eta erresonantzia magnetiko nuklearra dira erabilgarrienak MPMOan tipikoak diren kisteak ikusteko. Orokorrean kiste hauek Douglasen zakuaren peritoneo gainazalean aurki daitezke emakumeetan eta heste zuzen eta maskuriaren arteko zakuaren peritoneo gainazalean gizonezkoetan. Nahiz eta peritoneo pelbikoan sortu ohi den (21), beste zenbait gainazal serosotan ere sor daiteke, hala nola obulutegi, umetoki, maskuri, bare, gibel eta gongoil linfatiko inguruan. (20) 4.4.1. Irudi frogak 4.4.1.1. OT eta EKO Ordenagailu bidezko Tomografian (OT) ikusiko den irudia lesioaren araberakoa izango da; hau da, lesioa masa kistiko multilokularra, pareta meheko kiste unilokular anitzak edo masa kistiko unilokularra den araberakoa (21). Lesioak hipodentsoak izan ohi dira, kontrasterik hartzen ez dutenak. Hala ere, kasu batzuetan paretek kontraste pixka bat hartu dezakete. Orokorrean lesioek ez dute kaltzifikaziorik izaten, izan ere, gaur egun arte kaltzifikazioak zituen MPMO kasu bakarra argitaratu da (22). OT eta EKO frogetan antzeko irudi motak adierazten dituzten patologiekin egin beharko da hasierako diagnostiko diferentziala, eta kasu honetan kontuan hartu beharko lirateke linfangioma seroso kistikoa, mesotelioma kistiko onbera zein gaiztoa eta tumore adenomatoide kistikoa (23,24). EKO eta OT bidez ezin izan ohi da MPMO linfangioma kistikoagandik bereizi, baina hala ere, ekografiak OTak baina hobeki adierazi ohi du patroi multikistikoa. OT berriz, erabilgarriagoa izan liteke peritoneoarekin duen erlazioa adierazteko (23,24). Ebakuntza aurreko diagnostiko zuzena egin ezin bada ere, antzeko irudia ekoizten duten patologia batzuk baztertzen saia daiteke haien ezaugarri bereizgarrien bidez (25). 4.4.1.2. RM Kisteen edukia dela eta, erresonantzia bidezko irudietan urez beteriko egiturek adierazten dituzten ohiko intentsitateak ikusiko ditugu: intentsitate baxua T1ean dauden irudietan eta intentsitate altua T2an dauden irudietan (23) eta indartze periferikoa gadolinio administrazio ondoren. (24) 4.4.2. Anatomia Patologikoa Patologia ezohikoa izanik, normalean laparotomia diagnostikoetan egindako biopsien ondorioz diagnostikatzen da. Izan ere, ebakuntzako aurkikuntza eta biopsien azterketa intraoperatorioak ez dira nahikoa MPMOa diagnostikatu ahal izateko, ez baitira gai MPMOarekin nahas daitezkeen patologia guztiak baztertzeko. Ondorioz, behin betiko diagnostikoa egiteko azterketa anatomopatologikoa beharrezkoa da (25). Laginaren bilketan oso garrantzitsua da behar beste ehun izatea, lesio osoan aztertu behar delako atipia eta inbasio presentziarik ote dagoen. Hori dela eta, orratz fin bidezko puntzio-aspirazioa (PAAF) eta orratz lodi bidezko biopsia (BAG) bezalako teknikak ez dira nahikoa izango azterketa histologiko bidez MPMOaren diagnostikoa egiteko, nahiz eta beste patologia batzuk baztertu daitezkeen. Ondorioz, diagnostikoa egin ahal izateko garrantzitsua izango da kirurgia bidez ahalik eta lesio kantitate handiena ateratzea. 4.4.2.1. Azterketa makroskopikoa Kirurgian zehar egindako azterketan eta pieza erresekzioaren ondoren egindako azterketa anatomopatologiko makroskopikoan "mahats ale" itxurako lesio kistikoak aurki daitezke. Orokorrean omentoa okupatzen dute, baina beste eremu batzuetan ere ager daitezke, hala nola obulutegietan, umetokian, umetoki tronpetan, apendizean, eta peritoneo pelbikoan. Kisteak baskularizatuak egon ohi dira, hala ere, aurkitu izan dira barrunbe peritonealean inolako lotunerik gabe aske zeuden kisteak (8,9). Kisteak multilokulatuak zein unilokulatuak izan daitezke, eta azken hauek bakanak edo anitzak izan daitezke, orokorrean txikiak, gardenak eta pareta finekoak izan ohi direnak. Multilokularrak berriz, taldeka bildu ohi dira "mahats ale" erako egiturak sortuz, eta kiste unilokularretan ez bezala, haien arteko septuak lodiagoak izaten dira ehun fibroso baten ondorioz (6). Azken hauetan kiste barruko isurkaria aldakorra izan daiteke, nahiz eta gehienetan serosoa eta gardena izan odoltsua edo eosinofilikoa ere izan baitaiteke (6,26,27). Kisteen edukiaren kolorea erabilgarria izan daiteke endometriometatik bereizteko, azken hauek txokolate koloreko likido bereizgarri bat izan ohi baitute (28). Linfangioma kistikoan agertzen den likidoak berriz, orokorrean itxura kilosoa badu ere, hemorragikoa eta serosoa ere izan daiteke (26). Kisteen tamaina aldakorra izan daiteke, 1 mm-tik 20 cm-ra arteko kisteak deskribatu baitira (6,29). Kaltzifikazioari dagokionez, ez da ohikoa, baina paziente batean deskribatua izan da (22). 4.4.2.2. Mikroskopio optikoa Mikorskopio optikoa teknika basikoa da MPMOaren diagnostikoan. Izan ere, lesioaren egitura eta ezaugarri nagusiak adieraziko dizkigu. Patologia honetan, beste askotan bezala, tindaketarik erabiliena Hematoxilina-Eosina izango da. MPMOaren histologiari dagokionez, kisteen paretak zelula mesotelialez osatuta daude, lauak zein kuboidalak izan daitezkeenak. Zelula hauek orokorrean nukleoa atipiarik gabekoa izan ohi dute, nukleo/zitoplasma erlazioa ez da handitua egoten eta ez da mitosirik ikusten. Gainera, kromatina aske egoten da eta nukleoloa egotekotan txikia izan ohi da, nahiz eta ikusi ere ez den egiten (30). Kisteen arteko septuak berriz, ehun konektibo laxoz eratuak daude, eta bertan infiltratu inflamatorioa aurki daiteke fibrina, granulazio ehun eta hemorragia arrastoez gain (10). Infiltratu inflamatorioan linfozitoak, neutrofiloak zein eosinofiloak aurkitu izan dira (10, 18). Kontuan izan behar da noizbehinka aurkikuntza histologiko desberdinak ikus daitezkeela mesotelioma peritoneal gaiztoa irudika dezaketenak, hala nola nukleo handi eta hiperkromatikodun atipia, egitura arkitektural konplexuak (papila txikiak, glandula itxurako egiturak…) (6). Diagnostiko diferentzialean linfangioma kistikoa baztertzeko, Masson trikromikoa eta halako tindaketa bereziak erabil daitezke, linfangioman MPMOan agertzen ez diren gihar zuntzak ikus daitezkeelako, eta hauek ikusteko era ona delako tindaketa mota honen erabilera (31). Bestetik. linfangiomaren kasuan kisteak endotelio zelula lau sinplezko geruza batez osatuak daude.(32) Tumore adenomatoide mesotelialak eta mesotelioma gaiztoak baztertzeko berriz, azterketa makroskopikoa eta ezaugarri histologikoak erabiltzen dira gehienbat. (31) Tumore adenomatoide kistikoak orokorrean osagai kistikoaz gain osagai solido bat ere izan ohi du, eta noizbehinka mesotelio zelulez osaturiko papila motzak ere ikus daitezke. Hala ere, kontuan hartu behar da tumore batzuk adenomatoide kistikoaren eta MPMOaren ezaugarrien arteko nahasketa bat azal dezaketela, bi tumoreen jatorrien arteko erlazio baten susmoa ager daitekeelarik. (32) Mesotelioma gaiztoak berriz, epitelioideak izan ohi dira peritoneoan eta haien arkitektura patroi ohikoenak tubularra, papilarra eta solidoa dira, oso gutxitan agertuko direlarik kisteak. Zelulak poligonalak, kuboidalak edo zilindriko baxuak izan ohi dira, zitoplasma eosinofilodunak eta nukleo atipia baxu zein ertaina eta aktibitate mitotikoa adierazten dute, indize mitotiko handituarekin eta mitosi anormalekin (30,32). Zelulen antolamenduari dagokionez MPMOan bezalako geruza bakunak osatu ordez estratifikazio zelularra ikus daiteke, era desorganizatu batean hasten direlarik, askotan nodulu hedakorretan (30). Zelularitatea ere handitua egon ohi da, lagin dentsoak izan ohi baitira, hala ere ez da ohikoa inflamazio zelulak aurkitzea eta nekrosi eremuak ikus daitezke. Gainera, gaiztotasunaren adierazle den estromaren inbasioa ikus daiteke laginetan, MPMOan ikusten ez dena (30,32). Bestetik, egitura konplexuak eratzeko joera dute, papila konplexuak eta tubuluak besteak beste. gaiztoak onberetatik bereizten zituela %100eko espezifikotasunarekin (43). Ikerketa honetan berriz, BAP1 proteinaren eta p16aren egoera ikertu zituzten immunohistokimikaz eta FISH bidez hurrenez hurren, pleurako eta peritoneoko mesotelio zeluletan biopsia zein zitologia bidez lortutako laginetan (42). BAP1 aztergarria izan zen biopsia zein zitologia bidezko laginetan, baina p16a ezin izan zen zitologia bidez lortutako laginetan guztietan aztertu, lagin batzuk ez zirelako FISHerako egokiak. Laginen ia erdiak adierazi zuen bi geneen (BAP1 eta p16) galera eta %100ak adierazi zuen bi geneetako baten galera (BAP1 edo p16). Peritoneoko mesoteliomen laginek BAP1 galera adierazi zuten baina ez zuten p16 galerarik adierazi. Azkenik, mesotelioma onberen biopsia eta zitologia guztiek adierazi zituzten bi geneak, hau da, batek ere ez zuen galerarik izan (42). Azken aldian publikatu diren ikerketen ondorioz, zenbait autorek kontsideratzen dute BAP1aren IHK eta p16aren FISH azterketa direla mesotelioma onberak gaiztoetatik ezberdintzeko era efektiboena (20,45,46), nahiz eta beti ez den beharrezkoa izango, askotan nahikoa izango delako HE eta IHK bidezko azterketa. Hala ere, mesotelioma peritoneal gaiztoetan p16 galera ezohikoagoa denez pleuraletan baino, eta bi gene hauen galerak sentsibilitate baxua duenez (%14-50 mesotelioma peritonealetan), kontuan izan behar da geneen galera ez aurkitzeak ez duela lesioa onbera egiten (40). Azkenik, aurretik azaldu den bezala MPMOaren lesio tipikoen diagnostiko diferentzialean linfangioma kistikoa izan daiteke desberdintzeko arazo gehien eman dezakeen patologia. Linfangiomarengandik bereizteko endotelio zelulen markagailuak (CD31, CD34, VIII faktorea eta VEGFR3) erabil daitezke, hauen absentzian endotelio jatorria baztertu daitekeelako, eta ondorioz, linfangiomaren diagnostikoa. (20,26,32) Bestetik, MPMOan aurki daitezkeen zitokeratina, kalretinina eta WT-1 ez dira adierazten linfangioma kistikoan. (47) Esan beharrik ez dago, IHK diagnostikorako erabilgarria bada ere, ezaugarri histologikoak Hematoxilina-Eosina tindaketa bidez ikusi ohi direla, azterketa mikroskopikoan, eta batzuetan nahikoa direla diagnostikoa egiteko eta IHK teknika osagarria dela. Hori dela eta, ezin dugu IHK zuzenean erabili aurretik azterketa mikroskopikoa egin gabe. 4.4.3. Diagnostiko diferentziala MPMO patologia ezohikoa denez, askotan ez da min abdominopelbikoaren edo ebakuntza barneko aurkikuntza kistikoen diagnostiko diferentzialean kontuan hartzen, eta ondorioz, nahastuta patologia gaizto edo border-line baten diagnostikoa egiteko arriskua dago. Hala gertatuz gero, posible da ustez gaiztoa izan eta benetan onbera den patologia bat tratatzeko maneiu oldarkorregia hautatzea, horrek pazientearengan izango dituen ondorio guztiekin. Hori dela eta, garrantzitsua da diagnostiko diferentzialean MPMO buruan izatea, era honetan behar ez diren tratamendu oldarkorregiak saihestu baitaitezke. Kontuan harturik MPMO mesenteriotik edo omentotik ateratzen den lesio kistikoa dela, antzeko ezaugarriak dituzten lesioekin egin beharko da diagnostiko diferentziala. Lesio onberen artean honakoak izan behar dira kontuan: linfangioma kistikoa, endosalpingosi kistikoa, endometriosia, kiste mullerianoa, tumore adenomatoide kistikoa, hodi mesonefrikoaren hondar kistikoa, kiste enterikoak, heste bikoizketa kisteak eta mesotelio kisteak (23,32). Lesio gaiztoen artean berriz, antzeko irudia eman dezakete zelula fusiformeen tumoreak, teratoma kistikoak (23), mesotelioma gaiztoak eta peritoneoa hartzen duten tumore serosoak. (32) Horietatik guztietatik MPMOaren diagnostiko diferentzialean patologia garrantzitsuenak linfangioma kistikoa, tumore adenomatoide kistikoa eta mesotelioma gaiztoa dira. (21,26,32) Linfangioma kistikoa aro pediatrikoan agertzen den tumore onbera ezohikoa da. 1/20.000ko intzidentzia duela kalkulatzen da eta ohikoagoa da gizonezkoetan 3:1 proportzioan (48). Esan bezala, orokorrean aro pediatrikoan agertzen da, izan ere, %65a pazienteek 2 urte bete aurretik diagnostikatzen da (49). Agerpen adina eta pazienteen gehiengoaren generoa dira MPMOarengandik bereizten duten faktoreetako batzuk. Bestetik, linfangioma intraabdominalak orokorrean erretroperitoneoan egoten badira ere, linfangioma intraperitonealen artean heste mehearen mesenterioa da agertzeko lekurik ohikoena.(48) Ondorioz, linfangioma kistikoaren lokalizazio ohikoena abdominala izango da, MPMOrengandik bereiziko duena, hau normalean pelbikoa izango baita, eta agerpen abdominala lesio pelbikoaren zabaltzearen ondoriozkoa izango da gehienetan. (21,32) Tumore adenomatoide kistikoa mesotelio jatorriko lesio onbera eta ezohikoa da, gehienetan gizonezkoen genitaletan (epididimoan bereziki) agertuko dena. Emakumezkoen kasuan umetoki tronpetan, umetokian, obulutegietan, omentoan eta mesenterioan ere ager daiteke. Mota desberdinetako tumore adenomatoideak daude (adenoidea, angiomatoidea, solidoa eta kistikoa), baina hala ere, mota kistikoan gehienetan osagai solido bat ere aurki daiteke. (26,32) Errekurrentziarako joera handia duen MPMOarekin alderatuta, ez da ohikoa tumore adenomatoide kistikoen berragertzea erresekzio kirurgikoaren ondoren. (7,50) Mesotelioma gaiztoari dagokionez, mesoteliotik sortzen den tumore gaiztoa da. Diagnostikoaren bataz besteko adina 60 urtekoa da eta ohikoagoa da gizonezkoetan 3:1 proportzioan (26). Aurretik esan bezala, mesotelioma peritoneal gaiztoa pleurakoa baina ezohikoagoa da, eta azken hau baina gutxiagotan erlazionatzen da asbestoarekin. Mesotelioma peritoneal gaiztoen artean, emakumezkoek gutxiagotan dute erlazioa asbestoarekin (6,26,51). Mesotelioma gaiztoaren maneiua desberdina da eta pronostikoa MPMOarena baina askoz okerragoa da, eta horregatik garrantzitsua da honengandik desberdintzea (50). 4.5. TRATAMENDU AUKERAK Gaur egun arte ez dago aukerako tratamendurik, ez eta maneiurako protokolo zehatzik ere. Paziente asintomatikoetan tratamendu kontserbadorea gomendatzen dute zenbait autorek, patologiaren gaiztotzeko joera definitibo gabe egonik, kirurgiak morbilitate handiagoa eragin baitezake patologiak berak baino. Gainera, paziente gehienak ugalkortasun aroko emakumeak direnez, ebakuntza erradikal batek hauen ugaltzeko ahalmena kendu edo/eta menopausia goiztiar bat eragin baitezake obulutegiak kenduz gero. Ondorioz, paziente hauetan teknika ugalkortasun babesleak baloratu beharko lirateke. Izan ere, nahiz eta mesoteliomak obulutegien gainazala hartu dezakeen, ez du parenkima inbaditzen eta funtzionalak izaten jarraitzen dute. Gainera, kirurgia eginda ere errekurrentzia tasak nahiko altuak direnez, kontuan izan behar da tratamendua definitiboa ez izateko aukera handia dagoela. (6) Zenbait tratamendu aukera aztertu dira orain arte, bakoitzak bere abantailak eta desabantailak dituelarik, baina aipatu beharra dago erradioterapia ez dela erabilgarria patologia honetan, ez baitu errekurrentzia tasa jaistea lortzen. (26) 4.5.1. Jarraipena soilik Batzuetan, paziente asintomatikoetan tratamendu espezifikorik ez ematea hauta daiteke, eta jarraipena egin progresiorik duen ikusteko. Paziente hauen jarraipena beharrezkoa da errekurrentzia aukera handiagatik eta nahiz eta oso ezohikoa izan, gaiztotzeko aukera minimo bat dagoelako (6). laparoskopia bidezko tratamenduak laparotomia bidezkoak baina morbilitate txikiagokoak direla. Hala ere, orain arte ez da aztertu laser terapiarekin tratatutako pazienteek errezidibarik izan duten. 4.5.5. Terapia hormonala Tamoxifenoa (56) eta GnRH agonistak (57,58) bezalako farmako anti-estrogenoekin egindako terapia hormonala erabilgarria izan daiteke neoplasia estrogeno dependienteak dituzten paziente aukeratuetan, tratamendu hau kisteen bolumenaren murrizketarekin asoziatu baita (56-58) . Tamoxifenoak GnRH agonistek baina hobeki mantentzen dituzte kolesterol mailak eta hezur dentsitatea, eta ondorioz, errekurrentzia kasuetan aukera hobea izan liteke (56). 4.5.6. Eskleroterapia Bilaketan zehar aurkitu den ikerketa gutxitan erabili da eskleroterapia MPMOa tratatzeko, eta ikerketa hauen arazo nagusia da ez dela konfirmazio histologikorik egin MPMOa baieztatzeko. (59,60) Ondorioz, kontuan hartu behar da eskleroterapia erabili duten kasuetan ez dagoela bermatua tratatzen ari ziren patologia MPMOa dela. Adibidez, Jeong et al.-ek (59) eskleroterapia erabili zuten aurrez kirurgia ginekologiko bidez tratatutako pazienteetan. Hala ere, paziente hauen diagnostikoa ez zen histologikoki ziurtatu, eta ikerketan sartzeko baldintzatzat klinika eta MPMOarekin bateragarria zen irudi tekniken bidezko patroia hartu zituzten. Paziente hauek aurretik kirurgia ginekologikoaren ondorioz histerektomia egina zutenez tratamendu gisa kisteen puntzioa egitea erabaki zen, hauetatik ahalik eta likido gehien ateraz eta agente esklerotikoa sartuz, eta denbora baten ondoren drainatuz. Paziente batzuetan pobidona-iodatua %10ean izan zen aukerako agente esklerosantea, beste batzuetan etanol absolutua eta azken pazientean bi agente esklerosanteak erabili zituzten. Prozedura ondorengo jarraipenetan 4-60 hilabetetara (24,7 hilabete bataz-beste) kisteen diametroa %50 baina gehiago murriztu zen, pazienteen erdian desagertzera heldu arte, eta ez zen errezidibarik izan. (59) Autoreek ez dute paziente hauen egoeraren eguneraketarik publikatu, ondorioz ezin da jakin ea epe ertainera errezidibarik izan zuten. 4.5.7. Rapamizina/sirolimus Aurretik esan bezala, mesoteliomen %60ak baina gehiagok mTORaren aktibazioa dute. (37) mTORaren bidezidorrak bi efektoreren bidez eragiten du zelulan: p70S6 kinasa eta 4E-BP1/eIF4E. Bi hauek entzima garrantzitsuak dira gene itzulketaren erregulazioan, eta ondorioz, haien aktibazioak proteina sintesia eta zelula zikloaren progresioa eragiten du (61). Hori dela eta, eragin hauek ekiditeko modua bi efektore hauen aktibazioa eragiten duen mTOR molekularen inhibizioa izan daiteke (62,63). mTORaren inhibitzailea, molekularen izenak (mechanistic target of rapamycin) dioen bezala, Rapamizina da. Rapamizinak, hasiera batean antifungiko bezala erabiltzen zen farmakoak, erabilera immunosupresore eta antitumoralak zituela ikusi zen. Izan ere, gaur egun rapamizinaren erabilera ohikoena giltzurrun transplanteetan errefuxa ekiditeko immunosupresioa da (64). Rapamizinaren eragin antitumoral posiblea kontuan hartuta, zenbait saiakera egin dira gizakietan tumore aurkako farmako gisa erabiltzeko (62). Saiakera hauek kontuan hartuta, Stallone et al.-ek (63) Rapamizina erabili zuten MPMOa zuen paziente batean, azken honen kisteetan IHKan p70S6 kinasaren fosforilazio maila altua ikusi baitzen. Paziente honek, aurretik ebakuntza jaso izan bazuen ere, lau hilabetetara errezidiba bat jasan zuen, eta bigarren kirurgia bat ukatu zuenean rapamizinaren dosi baxuekin tratatzea erabaki zen. Sei hilabete ondoren kisteen tamaina txikitu zela ikusi zen, eta bi urtetara guztiz desagertu zirela. Jarraipen periodoan rapamizina ongi toleratu zela ikusi zuten eta pazienteak ez zuela albo efekturik izan, mantenuko dosia giltzurrun transplanteetan erabiltzen dena baina txikiagoa zelako (63). 4.5.8. Jarraipena Tratamenduren bat egitea erabaki edo jarrera kontserbadoreago bat izatea aukeratuta ere, garrantzitsua da paziente hauetan jarraipena egitea, izan ere, tratatuta ere errekurrentzia tasa handiko patologia da (tratamenduaren arabera %10-50ko arriskua 5 urtetara (25,52-54)). Jarraipena egiteko zenbait modu proposatu dira, baina orokorrean abdomen eta pelbiseko OT soilik edo tumore markagailuekin (CEA, CA125 eta CA19-9) egitea proposatu da. Jarraipen hauek urtero (52), sei hilero lehen bi urteetan eta ondoren urtean behin (53) eta lehen urtean 3 hilero eta ondoren urtean behin 5 urtez (26) egitea proposatu izan da beste aukera batzuen artean. 4.6 PRONOSTIKOA MPMO pronostiko oneko patologia bat da, ez baitu izaera gaiztoa. 5 urtetara biziraupena %100koa da eta gaiztotzeko progresioa oso ezohikoa da, gaur arte gaiztotu den kasu bakarra baitago dokumentatua: 14 urteko paziente batena, diagnostikatu eta 12 urtetara hil zena interbentzio kirurgikoari uko egin ondoren. (8,12,17) Gaiztotzeko aukerari dagokionez oso txikia da, aurretik esan bezala kasu bakarra publikatu baita, aurretik MPMO zuela jakinda mesotelioma gaiztoa garatu duena. Kasu hau Gonzalez-Moreno et al.-ek (17) publikatu zuten. Kasuko pazientea 37 urteko emakume bat zen, 27 urte zituela MPMO diagnostikatu ziotena eta kirurgia bidez tratatu zutena. Ondorengo 10 urteetan beste sei aldiz egin zizkioten ebakuntzak errezidiben ondorioz, eta azken ebakuntzako biopsietan gainerakoan onbera zen kiste batean mesotelioma gaiztodun gune bat aurkitu zuten. CA-125 eta CA-72-4 altu zituen eta beste tumore markagailuak (CEA, CA19.9 eta CA15.3) negatiboak ziren. Tratamendu gisa zitoerredukzioa eta HIPEC hautatu zuten. (17) Bestetik, DeStephano et al.-ek (65) 6 hilabeteko ume baten kasua publikatu zuten 1985ean. Kasu honetan haurra lehen ebakuntzatik 11 hilabetera zendu zen zenbait tratamendu kirurgiko eta kimioterapia tratamenduren ondoren. Hala ere, haur honen tumorearen azterketa histologikoan MPMO patroi histologikoaz gain, hepatoblastomaren eta zaku bitelinoaren tumorearen patroi histologikoak eta datu analitikoak ere ikusi ziren. Ondorioz, ezin esan daiteke haur honen kasua MPMOaren gaiztotze bat edo honek eragindako heriotza izan ote zenik. (17,65) Errekurrentzia arriskuari dagokionez, ikerketa baten arabera %27-75ekoa da (29) patologiaren historia naturalean, eta aurretik esan bezala, tratamenduaren arabera %10-50eko arriskua egon daiteke 5 urtetara (25,52,53,54). Hala ere, kontuan izan behar da MPMOaren errezidibak erregistratu direla ebakuntzatik 36 urte arte (25). 5. KASU AURKEZPENA 31 urteko emakumea ospitalera etorri zen min abdominala zela eta. Pazienteak ez zuen aurrekari kirurgikorik, eta bere aurrekari mediku bakarrak polen eta akaroei zien alergia eta tratamenduarekin kontrolatua mantentzen zuen asma ziren. Pazientearen ohiko tratamendua honakoa zen: Ventolin inhalagailua, Symbicort inhalagailua eta Cetirizina behar duenean. Familiako aurrekari aipagarri bakarra aitaren birikako minbizia zen, ama eta ahizpa osasuntsu baitzeuden. Pazientearen esanetan, eta izandako lanak kontuan hartuta, ikusi zen ez zuela asbesto esposiziorik jasan bere bizitzan. Azterketa fisikoan abdomen biguna eta beheragarria zuen, apur bat distenditua baina irritazio peritonealik gabea. Haztaketan masa bat nabaritu zitzaion zilborretik 2-3 hatz beherago. Masa hori ikertu nahian bagina bidezko haztaketa egin zen, eta bertan Douglasen zakua masa batek okupatzen zuela nabaritu zuten. 5.1. FROGA GEHIGARRIAK 5.1.1. Ekografia Ekografia transbaginalean mioma ugaridun umetokia ikusi zen, handiena 100x60 mmkoa eta serosa azpikoa zelarik. Eskuineko tronpa eta obulutegia ikusi ezin baziren ere, ezkerreko eremuan Douglasen zakurantz 89x68 mm-ko tumorazio kistiko, irregular eta septu anitzekoa ikusi zen. Lokuluetako batzuk eduki likido dentsoa zuten. Doppler bidez septu lodiek irrigazioa zutela ikusi zen eta lesioaren gainaldean 26x18 mm-ko gune solido irrigatua ikusi zen. Ez zen likido askerik ikusi. Ekografia abdominalean antzeko aurkikuntzak egin ziren. 5.1.2. Erresonantzia Magnetikoa Erresonantzia magnetikoan septu anitzeko lesio kistiko zabal bat ikusi zen, pelbis osoa hartzen zuena umetokia eta obulutegiak inguratuz eta heste zuzena eta sigma atzerantz bultzatuz (2.irudia). Hedadura kraneala bifurkazio aortoiliakora iristen zen. Lesioak septu fin eta uniforme ugari zituen, batez ere Douglasen zakuan. Kontrastearekin areagotze indartsua ikusi zen septuetan. Gibel eta bare ingurura heltzen zen aszitisa identifikatu zen. Ez zen adenopatia patologikorik ikusi ez peritoneo barruan ez eta atzealdean ere. Obulutegietan ez zen aurkikuntza patologikorik ikusi eta umetokiko miomek ekografiako aurkikuntzekin bat egin zuten. Apendizea itxuraz normala zen. Egindako aurkikuntzak aszitisari asoziatutako masa kistiko batekin bat zetozenez diagnostiko diferentzialean kontuan hartu ziren MPMOa, Pseudomixoma Peritoneala (nahiz eta inguruko organoen "scalloping"-ik ez zen ikusi eta mukozelearen irudi argirik ere ez zen ikusten, biak ohikoak pseudomixoma peritonealean) eta Kartzinomatosi Muzinatsua (obulutegiaren itxura heterogeneoa zela eta, nahiz eta ez zen nodulu peritoneal ez omental argirik ikusi). Aszitisaren presentzia eta pazientearen perfila zela eta mesenterioko zenbait kiste mota baztertu ziren, linfangioma kistikoa besteak beste. 2. Irudia. Ebakuntza aurreko Erresosnantzia Magnetikoa, T2 sekuentzia. Kisteak hiperintentso ikus daitezke umetoki miomadunaren aldeetara. 5.1.3. Ordenagailu bidezko Tomografia OTn ez zen adenopatiarik ikusi toraxean, ez eta isuri perikardiko edo pleuralik ere. Abdomenean RMko aurkikuntza antzekoak ikusi ziren, eta horietaz gain, omento nagusian uhertasun susmagarri bat ikusi zen. 5.1.4. Tumore markatzaileak Tumore markatzaileak aztertu ziren diagnostikoa bideratzeko, baina aztertutako guztien balioak normaltasunaren barnean zauden: AFP 1,4 (0-9), CEA 0,8 (0-5), Ca15.3: 6 (0-30), Ca 19.9: 3 (0-35) eta Ca 125: 11.3 (0-35). Beste froga osagarri bezala kolonoskopia, gastroskopia eta ekokardiografia ere egin zitzaizkion, normalak izan zirenak. 5.1.5. Laparoskopia diagnostikoa Aurkikuntza erradiologikoak pseudomixomarekin bat ez zetozenez, kartzinomatosi peritoneal susmoa zegoenez eta tumore primarioa zein zen argi ez zegoenez laparoskopia diagnostikoa egitea erabaki zen, pseudomixoma eragin lezakeen patologia apendikularra baztertzeko eta laginak hartzeko. Laparoskopian aszitis serosoa eta apendize zekal makroskopikoki normala aurkitu ziren eta ez zen muzinaren zeinurik inon aurkitu. Hipogastrioan umetoki handia, miomadun umetokiarekin bateragarria, ikusi zen, hari itsatsirik likido serosoz betetako kiste ugari zeudelarik. Umetoki tronpek eta obulutegiek kisteen ondorioz atxikidurak zituzten umetokiarekin, eta ezkerraldean sigmarekin, ezker obulutegia ikus ezin zitekeelarik, ez eta Douglasen zakua ere. Beste lesioen erako masa kistiko bat aurkitu zen jejunoari atxikita. Kirurgian zehar likido aszitikoaren xurgaketa egiteaz gain laginak hartu ziren ikerketa zitologikorako eta zenbait biopsia azterketa anatomopatologikorako. 5.2. AZTERKETA ANATOMOPATOLOGIKOA Ebakuntzan zehar hartutako biopsien azterketa makroskopikoan kiste anitzeko lesioak aurkitu ziren, 0,4-7 cm ingurukoak, kisterik handiena 4 cm-koa zelarik. Kisteen hormak zuriak eta gainazal laukoak ziren orokorrean eta edukia serosoa eta horixka zen. Umetoki tronpa eta obulutegietako kisteen kolorea arre-morexka zen, hauek zirelarik formazio kistiko handienak (4,5x3,5 cm eskuinekoa eta 7x6 cm ezkerrekoa) eta kisteetako batzuk eduki seroso horixka bazuten ere, beste batzuek eduki lodi, oretsu eta marroixka zuten barnean. Beheranzko kolonaren apendize epiploikoko kisteen edukia mukosoa zen, kolore horixka-gardena zutelarik. Mikroskopio optikoan tamaina desberdinetako kisteak (3-5. irudiak) ikus zitezkeen eta gehienetan ez zen edukirik ikusi. Hala ere, gutxi batzuk material amorfo eosinofiliko batez beterik zeuden. (3. Irudia) Kisteren batean ere ez da material muzinatsurik ikusten, Adenokartzinoma Muzinatsu batek eragindako Kartzinomatosi Peritoneala baztertzen laguntzen duelarik. Gainera, apendizearen azterketa histologikoan ez zen aldaketa histologiko esanguratsurik ikusi. Kisteak septu fibrosoz banaturik zeuden eta haietan zelula inflamatorio talde bakan batzuk ikus zitezkeen odol hodien inguruan (3. irudia). Ez zen azpiko ehunen infiltraziorik ikusi ez eta papilak edo antzeko egitura arkitektural konplexurik ere. Kisteen hormetan geruza bakarra osatzen zuten zelula lau zein kuboidalak ikusi ziren, mitosirik edo atipiarik ageri ez zelarik. Gainera, nukleo-zitoplasma ratioa ez zegoen alteratua (6. irudia). Immunohistokimikan (7-12. irudiak) laginak positiboak ziren WT1, kalretinina, PAX8, D2-40 eta CK5/6 erreaktiboekin aztertzean, baina ez zuen immunoerreakzionatu BerEP4, estrogeno eta progesterona hartzaileen azterketan eta Ki67 baxua adierazi zuen (4. taula). Diagnostiko patologikoa Mesotelioma Multikistiko Peritoneal Onbera / Inklusio kisteak izan zen, eta kirurgian zehar hartutako lagin gehienetan aurkitu ziren diagnostiko honekin bateragarriak ziren irudiak (5. Taula). 5. Taula. Biopsien araberako lesioaren hedapen topografikoa. Tratatzeko intentzioarekin egindako ebakuntzan hartutako biopsia guztien jatorria eta haietan lesioaren presentziaren egoera adierazten duen taula. Lesioaren presentzia Lesioaren presentziarik ez Aurreko ebakuntzako trokar supraunbilikalaren orbaina Aurreko ebakuntzako trokar epigastrikoaren orbaina Aurreko ebakuntzako trokar infraunbilikalaren orbaina Gibeleko lotailu borobila Zilborra Jejunoko nodulua Umetokia eta anexoak Ileoneko nodulua Peritoneo pelbikoa Apendizea Barea eta epiploia Apendize epiploikoa Beheranzko kolonaren apendize epiploikoa 3. Irudia. Hematoxilina-Eosina tindaketa. Irudian zehar tamaina desberdinetako kisteak ikus daitezke, eta haien artean ehun konektiboa. Kisterik handienean eduki eosinofiloa ikus daiteke. 12. Irudia. BerEP4 tindaketa immunohistokimikoa. Mesotelio zelulak ez dira BerEP4 erreaktiboarekin tindatu. Lagina BerEP4arekiko negatiboa da. 5.3. MANEIUA Behin diagnostikoa edukita Donostiako Unibertsitate Ospitaleko tumoreen komitean pazientea zitoerredukzio bidezko ebakuntza eta HIPEC bidez tratatzea erabaki zen. Hala ere, lehenbizi pazientearekin hitz egin zen jakiteko ea ondorengotza izateko nahirik zuen, ugalketa organoak kendu edo ez jakiteko. Pazienteak erabaki zuen nahiago zuela lesioaren erauzketa osoa, umetoki eta anexoen erauzketa barne. Kirurgian zehar ikusi zen kisteak zituela umetokiaren eta anexoen inguruan, peritoneo pelbikoan, epiploi nagusian, beheranzko kolonaren eta sigmaren apendize epiploikoetan eta bareari atxikita, baina ez zen erraien erasanik ikusi. Bestetik, eduki serosodun hernia unbilikala aurkitu zen eta oraingoan ere apendizeak itxura makroskopikoki normala zuela ikusi zen. Ebakuntza honetan ere 1300 cc inguruko aszitis serosoa aurkitu zenez, kirurgian zehar drainatu egin zen. Zitoerredukzioa lortzeko asmoz honako prozedimentuak egin ziren CC0 maila lortu zelarik: anexektomia bikoitzeko histerektomia, omentektomia nagusia esplenektomiarekin baina pankrea mantenduz, apendizektomia, heste lodiko inplanteen, apendize epiploikoen eta peritoneo pelbikoaren erresekzioa. Zitoerredukzio prozedimentuen ondoren HIPEC egin zen oxaliplatinoarekin 30 minutuz, ospitaleko protokoloaren arabera (2. Anexoa)(69). Ebakuntzaren ondoren koagulopatia garatu zuen erreakzio transfusional bat zela eta. Ebakuntza ondoren jarraipena egin zitzaion kontsulta bidez hilero sintomatologiarik ote zuen jakiteko. Ebakuntzatik hiru hilabetetara jarraipeneko OT egin zen, eta bertan berragertze bat ikusi zen. Erabaki zen irudi bidezko jarraipena egitea eboluzioa ikusteko, eta beste bi OT egin ziren hilabete batera eta hiru hilabetetara. Azken honetan lesio pelbiko bat ikusi zen, peritoneo parietalaren loditzearekin eta kiste isolatuak aurkituz diafragma azpiko eremuan (35x19 mm), ezker eremu parietokolikoan eta eskuin hobi iliakoan (18x13 mm). Berragertzea zela eta hirugarren ebakuntza egitea erabaki zen, bigarrenez HIPEC bidez tratatzeko, baina oraingoan C mitomizina edo Cisplatinoarekin agente kimioterapiko bezala. Hala ere, ebakuntza honetan adherentziak zirela-eta bertan behera utzi zen HIPEC egiteko asmoa, eta kolezistektomia soilik egin zen. Kirurgia ondoren pazienteak sintomarik aurkezten ez zuenez jarraipena egitea erabaki zen lesioen progresioa aztertzeko 6 hilero kontroleko OTak eginez. Gaur egun, azken ebakuntzatik lau hilabetera, ez da OTan lesioaren handitzerik ikusi eta pazientea sintomarik gabe dago. 6. ONDORIOAK ETA EZTABAIDA Nahiz eta MPMO histologikoki ongi karakterizatua dagoen patologia bat izan, bere etiopatologia, historia naturala eta maneiu klinikoa ez daude argi. Honen arrazoi nagusia bere intzidentzia baxua da, ez delako erraza hain kasu gutxirekin ondorio argiak ateratzea. Hori dela-eta, garrantzitsuak dira kasuen publikazioa eta kasuan lan egin duen taldearen esperientzia, patologiari buruz dagoen informazioa osatzeko eta zabaltzeko, gerora diagnostikoa eta maneiua errazagoak eta eraginkorragoak izan daitezen. Esan bezala, intzidentzia baxua bada ere, azken urteotan gorakada bat jasan du. Kontuan izan behar da azken urteotan irudi bidezko azterketetan eta teknika immunohistokimikoetan aurrerapen handiak izan direla, eta ondorioz, diagnostiko zehatzagoak egin daitezkeenez, duela urte batzuk MPMO bezala klasifikatu ezin ziren kasuak gaur egun MPMO zirela baieztatu daitezkeela. Bestetik, lehen esan bezala patologia hau terminologia desberdinez aipatu izan denez literaturan, baliteke orain arteko intzidentzia estimazioak sesgatuak egotea ez zituztelako beste izenez aipatutako kasuak kontuan hartu. MPMO aipatzeko terminologiari dagokionez, zenbait autorek "Peritoneoko Inklusio Kistea" hobesten dute, entitate ez neoplasikoa delako euren aburuz. Izan ere, autore horiek "mesotelioma" terminoa laginean atipia edo gaiztotasun adierazleak diren aldaketak agertzean soilik erabiltzea aholkatzen dute, haien ustez "Mesotelioma" deitzeak behar baina jarrera terapeutiko oldarkorragoa hartzea eragin baitezake (6). Gure kasuan pazientearen perfila literaturan deskribatzen denarekin bat dator, adin ugalkorreko emakumea delako. Klinikari dagokionez ez da literaturan aipatzen denetik aldendu, sintomatologia abdominal ez espezifikoa baitzuen, eta paziente askotan aurki daitekeen masa ukigarria. Hala ere, ez zuen beste kasuetan tipikoa den aurrekari kirurgikorik edo endometriosia bezalako patologia inflamatoriorik. Gaur egun arte publikatutako kasuetan bezala, gure pazienteak ere ez du asbestoaren esposiziorik jasan. Aurretik aipatu bezala, diagnostiko diferentzialean patologiarik garrantzitsuenetakoa mesotelioma gaiztoa da. Izan ere, azken honen eta MPMOaren pronostikoa guztiz desberdina da, lehena diagnostikatu eta tratatuz gero bataz besteko biziraupena %56koa eta %26koa baita 3 (70) eta 10 urtetara (71) hurrenez hurren, MPMOarena bietan %100ekoa den bitartean (6). Bestetik, mesotelioma gaiztoaren diagnostikoak, eta horrek asbestoarekin duen erlazioak ondorio juridiko asko dakartza, asbestoarekin lotutako mesotelioma peritoneala gaixotasun profesionaltzat hartzen baita (72), eta horrek ondorio ekonomiko asko baitakartza bai pazientearentzat bai eta seguruarentzat ere. Ondorioz, nahiz eta aurretik aipatu den bezala peritoneoko mesotelioma pleurakoa baina gutxiagotan erlazionatzen den asbestoarekin, oso garrantzitsua izango da asbestoaren presentziarik dagoen ikustea. Hori guztia dela eta, MPMOaren diagnostikoa egitean oso garrantzitsua izango da mesotelioma gaiztoa baztertzea, honek dituen inplikazio guztiengatik. MG eta MPMOaren arteko diagnostiko diferentziala egiteko zenbait teknika aipatu dira lan honetan. Hala ere, badago lan hau egiteko aztertu diren kasu gehienetan erabili ez den baina beste zenbait tumoreren azterketan oso erabilia den teknika bat: Ki67aren azterketa. Ki67a zelulen proliferazio maila adierazten duen markatzaile bat da, minbizien biopsietan markagailu pronostiko eta prediktibo bezala gero eta gehiago erabiltzen ari dena. (68,73) Era honetan, Ki67aren balio baxuak, mesotelioma onbera gaiztoarengandik desberdintzeko erabil daitezkeen beste teknikekin elkartuta diagnostikoa ziurtatzen lagun liezaguke. Lan honetarako egin den bilaketa bibliografikoan Ki67aren erabilera aipatu den kasu bakarra aurkitu da, zeinetan Ki67aren balioa %1-2koa zen (74). Kontuan izan behar da, Ki67 balioa, beste teknikekin batera erabili behar dela diagnostikoa bideratzeko, eta ez bere baitan, badaudelako Ki67 balio baxua duten Mesotelioma Gaiztoak ere, nahiz eta oso bakanak izan. (30) Anatomia patologiko bidezko diagnostiko guztietan bezala nahiz eta teknika ugari egon MPMOaren diagnostikoa egiteko ez dira denak erabili beharrik, horietako asko teknika gehigarriak baitira, dudak izatean edo irudi zalantzagarriak adierazten dituzten lesioetan erabilgarri suertatuko direnak. Gure kasuan adibidez, ez zen FISH teknika erabili beharrik izan Mesotelioma Gaiztoarengandik bereizteko, ohiko tindaketekin onberatasun kriterioak zituelako, gaiztotasun irudirik gabe. Halako kasuetan garrantzitsua izango da baliabideen erabilera arduratsua, behar ez diren frogak ekidinez baliabide horiek beharrezkoak diren kasuetan erabili ahal izango direlako. Dudarik gabe, MPMOaren diagnostikoan, praktika kliniko orokorrean bezala, beharrezkoa da kliniko zein patologoen etengabeko ikasketa eta berrikuntza, literaturaren bidez jakinduria eguneratuz. Izan ere, ezagutzen ez diren entitateak askotan ez dira diagnostikatzen. Tratamenduari dagokionez, errekurrentzia tasa altua dela-eta zenbait autorek defendatzen dute helburua ez litzatekeela erresekzio osoa izan behar, baizik eta arintze sintomatikoa. Azken batean pazienteen ehuneko handi bat ugalkortasun aroko emakumeak dira, eta erresekzio osoa egiteak gehienetan ugalkortasun galera eragin dezake. (6,53) Lan honetan aurkeztu den kasuko pazienteak 31 urte zituenez pazientearen ugalkortasuna kontuan hartzeko faktorea zen. Hori dela eta, pazientearen autonomia printzipioa errespetatuz zitoerredukzioaren ondorioak azaldu zitzaizkion eta ondorengotzarik nahi ote zuen galdetu zitzaion. Pazienteak ondorengoak izateko nahia izan balu tratamendu aukera egokia izango zitekeen likido aszitikoaren xurgatzea eta kisteen erresekzioa sintomak murrizteko helburuarekin, ugalkortasuna mantenduz. Hala ere, pazienteak ondorengoak izateko nahirik ez zuenez, erresekzio osoa aukeratu zen, errekurrentzia arriskua jaisteko asmoz. Beste tratamendu aukerei dagokienez, estrogeno eta progesterona hartzailerik adierazten ez duenez terapia hormonala baztertu daiteke. Bestetik, eskleroterapiaren erabilera azaltzen duten publikazioek ez zuten histologikoki berretsi MPMOaren presentzia, eta ondorioz, ez dakigu eskleroterapiak benetan MPMOan zer eragin izango lukeen. Gainera, eskleroterapiarekin tratatutako paziente hauei jarraipen motza egin zitzaien, eta ezin da jakin ea epe ertainera errezidibak gutxitzeko erabilgarria den. Laser terapiari dagokionez, oso kasu gutxitan probatu izan da eta ez dago epe ertainera duen eraginkortasunaren informaziorik, ondorioz ez dakigu ea errezidibak gutxitzen dituen. Azkenik, Rapamizinaren erabilera interesgarria izan baliteke ere, MPMOa zuen kasu bakarrean erabili da. Tumoreen komitean eztabaidatu ondoren, zitoerredukzioa eta HIPEC bidezko tratamendua izan zen gure pazientearekin erabili zena, eta tratamendu aukeraketa bibliografiarekin bat bazetorren ere, HIPEC egiteko agente kimioterapikoaren aukeraketa ez zen orain arte literaturan erabili dena. Izan ere, Oxaliplatinoa erabili zen, 30 minutuz mantenduz peritoneo barruan, eta MPMOari buruzko orain arteko literaturan Cisplatinoa eta Doxorrubizina edo C-mitomizina erabili izan dira 60-90 minutuz mantenduz peritoneo barnean. Ondorioz, baliteke horiek errekurrentzia arriskua txikitzeko farmako hobeak izatea. Esan bezala, pazienteak errekurrentzia jasan zuenean literaturan aukerakoak diren agente batekin tratatzea erabaki zen baina ebakuntza barneko aurkikuntzek ezinezko egin zuten. Ondorioz, kasu honetan baloratu liteke p70S6 kinasaren fosforilazio maila neurtzea, ikusteko ea Rapamizina/Sirolimus erabiltzeak zentzurik izango lukeen, nahiz eta kontuan izan beharko litekeen farmako honekin patologia honetan dagoen esperientzia txikia. Hala ere, jarraipena egitea erabaki zen, pazientea sintomarik gabe mantentzen den bitartean. Kontuan hartuta errezidiba arrisku altuko patologia dela eta saiakera terapeutikoak huts egin duela, erabaki ona iruditzen zaigu pazientearen ongizatea kontuan hartuz sintomarik gabe egotea hartzea helburu bezala, gaiztotzeko arriskua minimoa delako eta era honetan iatrogenia ekidin daitekeelako. Patologia ezohikoa izanik tratamendu aukerak aztertzeko entsegu klinikoak egitea oso zaila da, eta ondorioz, ez da erraza gomendio orokor bat ematea. Hori dela eta, erreferentziazko zentro bat eratu beharko litzateke, eta han talde multidisziplinar baten bidez pazientearen maneiua baloratu, beti ere pazientearen ezaugarriak eta nahiak kontuan hartuz tratamendua ahalik eta hobekien indibidualizatuz.
science
addi-d23cb69e6d5f
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/54783
Corpus compilation and development of a machine translation system for translating clinical reports between Basque and Spanish
Soto García, Xabier
2021-11-29
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua doktoretza-programa Doktoretza-tesia Txosten klinikoak euskararen eta gazteleraren artean itzultzen laguntzeko corpusaren bilketa eta itzultzaile automatikoaren garapena Xabier Soto García 2021 (cc)2021 XABIER SOTO GARCIA (cc by-nc-sa 4.0) EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua doktoretza-programa Txosten klinikoak euskararen eta gazteleraren artean itzultzen laguntzeko corpusaren bilketa eta itzultzaile automatikoaren garapena Xabier Soto Garciak Gorka Labaka Intxauspe eta Maite Oronoz Anchordoquiren zuzendaritzapean eginiko tesi-txostena, Euskal Herriko Unibertsitatean Doktore titulua eskuratzeko aurkeztua. Donostia, 2021eko azaroa. TAULEN ZERRENDA 6.6 es-eu zentzuan espezialitateak identifikatzeko etiketak gehituta eta gehitu gabe Itzulbideko corpusaren 1. bertsiotik altatxostenak eta txosten ebolutiboak bakarrik kontuan hartuta erauzitako proba multzoan lortutako BLEU balioak . . . . . . 91 6.7 eu-es zentzuan Galdakao-Usansolo Ospitaleko eta Basurtoko Unibertsitate Ospitaleko alta-txostenak atzeranzko itzulpenaren bidez gehituta, eta ondoren kopiatze teknikaren bidez gehituta Itzulbideko corpusaren 1. bertsiotik alta-txostenak eta txosten ebolutiboak bakarrik kontuan hartuta erauzitako proba multzoan lortutako BLEU balioak. . . . . . . . . . . . . . . 91 6.8 Atzeranko itzulpenerako dekodetze-teknika desberdinak alderatzeko garatutako sistemak entrenatzeko erabilitako corpusak eta haien esaldi kopuruak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 95 6.9 Atzeranzko itzulpena dekodetze-teknika desberdinekin aplikatzeko es-eu eta en-de zentzuetan entrenatutako sistemen IA emaitzak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 97 6.10 Atzeranzko itzulpena egiteko dekodetze-teknika desberdinak erabiliz eu-es eta de-en zentzuetan entrenatutako sistemen IA emaitzak, corpus sintetikoa etiketatuz edo ez. . . . . . . . . . 98 6.11 Atzeranzko itzulpena egiteko dekodetze-teknika desberdinak erabiliz sortutako euskarazko eta alemanezko corpusen aniztasun lexikala neurtzeko metriken balioak, corpus sintetikoa etiketatuz edo ez. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 99 6.12 eu-es zentzuan IA metrika altuenak lortu zituzten sistemek proba multzoko lehen 100 esaldi ez-errepikatuetatik modu guztiz zuzenean itzulitako esaldi kopurua . . . . . . . . . . . . . . 99 6.13 Itzulbideko corpus elebidunaren gaztelerazko zatian 'paziente', 'erizain' eta 'mediku' terminoen gaztelerazko forma ohikoenen agerpenak entrenamendu, garapen eta proba multzoetan. . . . 100 6.14 Atzeranzko itzulpena egiteko dekodetze-teknika desberdinak erabilita entrenatutako sistemen entrenamendu-denbora, kontsumitutako energia eta estimatutako CO2 emisioak. . . . . . . 102 6.15 Azken sistemak entrenatzeko erabilitako corpusak eta haien esaldi kopuruak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 104 6.16 es-eu zentzuan corpus elebidun guztiak eta eguneratuenak erabiliz entrenatutako sistemaren IA emaitzak . . . . . . . . . . . 105 x TAULEN ZERRENDA 6.17 eu-es zentzuan atzeranzko itzulpena egiteko emaitza hoberenak lortzen zituzten dekodetze-teknikak erabiliz garatutako azken sistemen IA emaitzak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 105 6.18 es-eu zentzuan corpus elebidun guztiak eta eguneratuenak erabiliz entrenatutako sistemaren giza ebaluazioaren emaitzak . . 106 6.19 eu-es zentzuan atzeranzko itzulpena egiteko emaitza hoberenak lortzen zituzten dekodetze-teknikak erabiliz garatutako azken sistemen giza ebaluazioaren emaitzak . . . . . . . . . . 107 xi 1. KAPITULUA Sarrera Gaur egun, itzultzaile automatikoak gure eguneroko bizitzaren parte bilakatu dira, izan modu kontzientean zalantzaren bat argitzeko online tresnetara jotzen dugunean (besteak beste, elia.eus edo batua.eus), zein modu inkontzientean paperean edota pantailaren aurrean automatikoki itzulitako testuren bat irakurtzen dugunean. Badakigu, ordea, itzultzeko tresnen arabera, hauek elikatzeko erabili diren corpusen arabera, eta jatorri- eta helburu- hizkuntzen arabera, itzulpen automatikoaren kalitatea asko alda daitekeela. Esan beharrik ez dago, publikatu baino lehen itzulpen automatikoa pertsona batek ikuskatu duen ala ez, pertsona hori itzultzaile profesionala den ala ez, edota testuaren domeinuaren ezagutza duen ala ez, faktore erabakigarriak izango direla sortutako itzulpenaren kalitatea ebaluatzerakoan. Ikasketa automatikoan oinarritutako itzultzaile automatikoei dagokienez, eskuragarri dauden itzultzaile automatikoak edozein motatako testuak itzultzeko garatuak izan dira, ikasketa-prozesuan gehienbat publikoak diren testu elebidunak erabiliz. Hortaz, sarean ohikoak diren testuak (adib.: albisteak) modu egokian itzultzeko gai diren bezala, pribatuak diren txosten klinikoak itzultzerakoan arazoak izango dituzte, besteak beste, testu hauetan erabiltzen den terminologia ez dutelako behar bezala ezagutzen. Orokorrean, gaur egun gehien erabiltzen den teknika corpusetan oinarritutako itzulpen automatikoa izanda, zenbat eta esaldi pare elebidun gehiago izan itzuli nahi den hizkuntza pare eta domeinurako, hainbat eta handiagoa izango da garatutako itzultzaile automatikoaren kalitatea. 1 KAPITULUA 1. SARRERA Horretaz gain, behin itzultzaile automatikoaren hizkuntza parea definitua izanik, itzulpenaren zentzuak ere eragina izango du itzulpenen kalitatean. Izan ere, helburu-hizkuntzako eta domeinuko esaldi elebakar kopurua handitzearekin batera, garatutako itzultzaile automatikoaren kalitatea ere handituko da. Gure inguruan, euskaraz idatzitako testuak bizilagun ditugun gaztelerazko eta frantsesezko testuak baino gutxiago izanda, itzulpenaren kalitatea beti izango da hobea euskaratik baliabide gehiago dituen beste hizkuntza batera egitean, alderantzizko zentzuan egiten denean baino. Hortaz, bai itzulpen automatikoen maila hobea izateko, baita euskarazko edukien sorkuntza sustatzeko, euskara jatorri- edo helburu- hizkuntza duen itzultzaile automatiko bat garatzerakoan lehentasunezkoa izan beharko luke euskaratik eta ez euskarara itzultzeak. Gure kasuan, Osakidetzako langile publikoek osasun-txostenak euskaraz idatz ditzaten lagungarria izan daitekeen tresna bat garatzerakoan, irizpide hori jarraitu dugu, diseinatutako sistemek lehentasunezko helburu hori zutelarik. Zentzu honetan, domeinu klinikoaren kasuan ere Osakidetzan bertan gaztelerazko testu kopuru handia izatea lagungarria da, aurrerago azalduko dugun back-translation edo atzeranzko itzulpena deritzon teknikari esker. Edonola ere, domeinu klinikoko testu batean itzulpenean egindako akats batek izan litzakeen ondorioak kritikoak izanik, garatutako itzultzailearen kalitatea edozein izanda ere, bere irteera ikuskatua izan dadin gomendatzen dugu, mediku edo paziente gazteleradun elebakar batek itzulpen automatikoa irakurri baino lehen honen esanahia jatorrizko euskarazko testuaren baliokidea dela bermatuz. Helburu horrekin, itzultzaile automatikoak diseinatzerakoan itzulpenen zehaztasuna (jatorrizko ingelesez, adequacy) ahalik eta altuena izan dadin saiatu gara, terminologia klinikoaren ezagutza eta honen itzulpenen egokitasuna bilatuz. Halaber, kalitate handiena duten garatutako azken sistemak ebaluatzerakoan itzulpen hauek zuzentzeko edo post-editatzeko beharrezkoa den denbora neurtu dugu, Osakidetzako langileentzat erabilgarriena izan daitekeen sistema modu egokian aukeratu ahal izateko. 1.1 Motibazioa Tesi hau, eta bertan deskribatzen den domeinu klinikoko itzultzaile automatikoa, euskararen normalkuntza prozesuan ekarpen bat izateko asmoarekin 2 1.2. LANAREN KOKAPENA garatuak izan dira. Dakigun bezala, euskararen ezagutza maila ez dator bat bere erabilera mailarekin, zenbait eremu espezializatuetan desoreka hau nabarmen handiagoa delarik, besteak beste, medikuntzan. Izan ere, gure eguneroko bizitzako hainbat arlotan gertatzen den bezala, Euskal Herriko mediku eta erizainek hegoaldean zein iparraldean gailentzen diren gaztelera edo frantsesa erabiltzen dituzte beraien artean eta pazienteekin idatziz komunikatzeko, nahiz eta elkarrizketan parte hartzen dutenak euskal hiztunak izan. Tesi hau Euskal Autonomia Erkidegoan kokatzen da, eta hemen osasuntxostenetan gaztelera gailentzearen arrazoietako bat Osakidetzak pazienteen informazioa biltzeko sistema zentralizatua izatea da. Hau horrela izanda, osasun-langile batzuek euskara ez jakiteak erizain eta mediku euskaldunek txosten klinikoak euskaraz idaztea oztopatzen du, pazientearen segurtasuna ez litzatekeelako bermatua egongo. Honek, ordea, paziente zein osasun-langile euskaldunen eskubide linguistikoak urratzen ditu, ezin baitute informazioa jaso edota sortu beraien lehen hizkuntzan. Bestalde, jakina da arreta jasotzen den hizkuntzak eragin zuzena duela jasotako arretaren kalitatean, beraz, osasun-langileek txosten klinikoak euskaraz idazteak eremu linguistikoaz haratagoko onurak ekarriko lituzke, paziente euskaldunen osasun-arreta bera ere hobetuz. Zentzu honetan, Osakidetzarekin elkarlanean aurrera eramandako Itzulbide proiektuarekin eta honen barnean garatutako itzultzaile automatikoarekin, osasun-langileek txosten klinikoak euskaraz idazteko lagungarri izan daitekeen tresna bat garatu dugu. Are gehiago, Itzulbide proiektuaren barnean itzultzaile automatikoa garatu ahal izateko jasotako corpus elebiduna bera ere aurrerapauso bat izan da, betidanik gazteleraz idatzi duten mediku eta erizainak euskaraz idazten hasi direlako, testu klinikoak euskaraz idazteko ohitura sortuz, eta beraien artean euskarazko terminologia klinikoaren definizioan sakonduz. 1.2 Lanaren kokapena Tesi hau Hizkuntzaren Prozesamendua (HP) bezala ezagutzen den arlo akademikoan kokatzen da, Euskal Herriko Unibertsitatean Ixa taldea izanik arlo honetako erreferentzietako bat. Ixa ikerketa-taldea duela hiru hamarkada sortu zenetik aitzindaria izan da HPko hainbat azpiarlotan, bai euskarazko eta euskararako hizkuntza-tresnak sortzen, baita tresna hauek garatzeko 3 1.3. TESTUINGURUA 1.3 Testuingurua Gaur egun, Euskal Herrian bizi garen helduen % 28,4k erabiltzen dugu euskara (751.500 hizlari aktibo), eta % 16,4 gehiago euskara ulertzeko gai dira (434.000 entzule pasibo), guztira 1.185.500 pertsona izanda (% 44,8). Hizlari aktiboetatik, 700.300 pertsona espainiar estatuan kokatzen diren Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa garaian bizi dira; gainontzeko 51.200ak frantziar estatuan bizi direlarik, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan.1 Azken hamarkadetan hezkuntzan eman den euskalduntze-prozesuari esker, portzentaia hauek altuagoak dira 16 urtetik azpikoak ere kontuan hartzen baditugu. Horrela, tesi honen kokapen den Euskal Autonomia Erkidegoan, 2 urtetik gorako 895.942 hizlari aktibo eta 391.897 entzule pasibo zenbatzen dira.2 Tesi-lan hau hasteko momentuan, Osakidetzako langile finkoen % 46,60 elebiduna zen, eta aldi-baterako langileen artean portzentaia hau % 56,29ra igotzen zen. Euskara hizkuntz ofiziala da Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroa garaiko iparraldean, baina euskararen estandarizazio prozesuaren abiatzea eta Osakidetzaren moduko instituzioen sorrera duela 4-5 hamarkada besterik ez ziren gertatu. Gauzak horrela, oraindik ere badaude eremuak non gazteleraren erabilera guztiz gailentzen den euskararen erabileraren aurrean. Osasunaren arloan hainbat arrazoi daude horretarako: mediku eta erizain guztiek euskara ez ulertzea, duela urte gutxira arte ikasketak euskaraz egin ahal ez izatea, edota euskarazko terminologia klinikoa estandarizazio prozesuan egotea. Edonola ere, nahiz eta idatziz gaztelera erabili, Osakidetzako langile eta paziente euskaldunen arteko elkarrizketak euskaraz egin ahal izan dira, eta geroz eta gehiago dira txosten klinikoak euskaraz idatzi nahiko lituzketen osasun-langileak. Azken hamarkadan hainbat aurrerapauso eman dira osasun-txostenak euskaraz idatz daitezen laguntzeko, besteak beste, Donostia Unibertsitate Ospitaleak argitaratutako euskarazko txosten klinikoen ereduen bilduma (Joanes Etxeberri Saria V. Edizioa, 2014), zeina medikuntzako ikasleek modu egokian idazteko helburuarekin argitaratu zen; edota nazioarteko erreferen12016ko VI. Inkesta Soziolinguistikoa: https://www.irekia.euskadi.eus/uploads/ attachments/9954/VI_INK_SOZLG-EH_eus.pdf?1499236557 2Eustat: https://eu.eustat.eus/bankupx/pxweb/eu/euskara/-/PX_3671_ne02. px/table/tableViewLayout1/ 5 KAPITULUA 1. SARRERA tzia den GNS-10 Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapenaren 10. bertsioan jasotako deskripzioen euskaratzea,3 azken urteetan mundu mailako IAko erreferentziazko konferentzia den WMTn (jatorrizko ingelesez, Conference on Machine Translation) ingelesaren eta euskararen artean biomedikuntzaren arloko testuak itzultzeko atazan parte-hartzaileentzako eskuragarri utzi dena (Bawden et al., 2020). Azken urteetan sare neuronal artifizialak erabilita HPn eta IAn emandako aurrerapenak kontuan hartuta, tesi honen hasiera momentu egokia kontsideratu zen osasun-langileek euskaraz idazteko lagungarri izan zitekeen itzultzaile automatiko bat garatzeko, hau entrenatu eta ebaluatzeko beharrezkoa den corpus elebiduna osasun-langileek beraiek bilduko zutelarik. 1.4 Helburuak Tesi honen helburu nagusia txosten klinikoak euskaratik gaztelerara modu egokian itzultzeko gai den itzultzaile automatiko bat garatzea da. Bide horretan, hainbat dira igaro beharreko mugarriak; besteak beste, aipatu dugun atzeranzko itzulpena aplikatu ahal izateko, beharrezkoa da gazteleratik euskarara txosten klinikoak itzultzeko tresna bat garatzea, berau ere tesiaren helburuetako bat izanik. Itzulpen-zentzua edozein izanda ere, corpusetan oinarritutako teknika aurreratuenak erabili ahal izateko, gure atazara egokitzen diren corpus elebidun eta elebakarrak beharrezkoak dira. Zentzu honetan, tesiaren helburu garrantzitsuenetako bat txosten klinikoak euskararen eta gazteleraren artean itzultzeko corpus egokiak biltzea da. Honekin batera, terminologia klinikoa modu egokian itzuli ahal izateko, euskaraz (eta gazteleraz) eskuragarri dauden terminologikoa klinikoak bildu eta itzulpen-sistemetan modu egokian integratzeko moduak bilatzea da beste helburuetako bat. Corpusak biltzearekin batera, artearen egoera diren teknikak konparatzea da gure helburuetako bat, horien artean IAN tresna desberdinak, IAE sistemak eta corpusik behar ez duen EOIA ere kontuan hartu direlarik. IANaren barruan, azken urteetan aurkeztu diren aurrerapen desberdinak probatzea da beste helburuetako bat, tartean arkitektura desberdinak eta hitzen segmentazioa egiteko teknika desberdinak egonik. Zeharkako helburuetako bat IAN sistema desberdinak linguistikoki azter- 3https://drive.google.com/drive/folders/1gUQHoutvYIXGGPVTBbBF3qlHHhX9qbrO 6 1.5. ARRISKUAK ETA MUGAK tzea da, atzeranzko itzulpena egiteko sistemak ebaluatzerakoan sistemen IA metrikak kalkulatzeaz gain, sortutako corpusen aniztasun lexikala (AL) ere neurtuz. Analisi honen barruan, bildutako corpusean aurki daitezkeen genero alborapenak ere neurtzea helburuetako bat da, euskarazko generorik gabeko 'erizain' eta 'mediku' terminoak gazteleraz zein formatan idazten diren aztertuz. Tesi honen beste helburuetako bat aurkeztutako aurrerapenak nazioarteko testuinguruan kokatzea da, gure atazarako baliagarriak diren irtenbideak besteentzako ere lagungarriak izan daitezkeela frogatzeko asmoz. Helburu horrekin, garatutako teknikak beste hizkuntza pareetan (alemana - ingelesa, ingelesa - gaztelera eta gaztelera - ingelesa) eta antzeko domeinu batean (biomedikuntza) ere aplikatu dira. Azkenik, itzultzaileen garapenak ingurugiroan izan lezakeen eragina neurtzea da kontuan hartutako beste helburuetako bat. Horrela, esperimentu batzuetan IAN sistemak entrenatu ahal izateko beharrezkoak diren GPUen (jatorrizko ingelesez, Graphics Processing Unit) kontsumo energetikoa neurtu dugu, etorkizunean hau murrizteko helburuarekin. 1.5 Arriskuak eta mugak Edozein aurrerapen teknologikok bezala, IAk ere bere arriskuak ditu; eta gure kasuan, garatuko dugun sistema inplementatu egingo dela aurretik badakigunez, beharrezkoa da honek jendartean izan ditzakeen ondorioei buruz aldez aurretik hausnartzea. Zentzu honetan, azpiatal honen hasieran gardentasunez mahaigaineratu nahi ditugu itzultzaile automatikoaren inguruan besteek plazaratutako kezkak, horiei aurre egiten dieten iritziak ere aipatuz. Osasun arlotik haratago, IAn egondako aurrerapenek datozen urteetan euskarazko edukien sorkuntzan izan dezaketen eraginak kezka sortzen du, euskarak inguruko hizkuntzek baino baliabide gutxiago izanik, euskaldunek beste hizkuntzetan sortu eta automatikoki euskaratutako edukiak lehenetsi baititzakete, zuzenean euskaraz sortutako edukiak (albisteak, ikus-entzunezkoak, etab.) alboratuz. Kezka hauek Joxe Rojasek sarean plazaratu zituen modu labur eta argian duela gutxi,4 eta Igor Leturiak ikuspuntu tekniko batetik erantzun zion, bestelako hizketa-teknologiak ere aipatuz.5 Tesi honen 4https://www.sarean.eus/traduttore-traditore/ 5https://www.sarean.eus/hizkuntza-eta-hizketa-teknologiak-arriskuakaukerak-ekidinezinak-beharrezkoak/ 7 KAPITULUA 1. SARRERA egileak azken artikuluan adierazitakoak bere egiten ditu, euskararako IA ez garatzearen arriskuak handiagoak izango liratekeela argi edukita. Horretaz gain, sarreran aipatu bezala, kontuan hartu behar da IAn gaur egun aplikatzen den atzeranzko itzulpenari esker, bi hizkuntzen arteko itzulpena beti izango dela hobea baliabide gutxien dituen hizkuntzatik baliabide gehiago dituenetik baino; beraz, euskarazko sortzaileek aukera handiagoak izango dituzte beren edukiak baliabide handiagoko beste hizkuntza batzuetara modu egokian itzuliak izateko, alderantzizko zentzuan baino. Osasun arloari dagokionez, tesi hau garatu bitartean Osakidetzako langile batzuek idatzitako hainbat iritzi-artikulu publikatu dira Itzulbide proiektuaren eta inplementatu beharreko itzultzaile automatikoaren kontra,6, 7 proiektua gazteleradun elebakarren mesedetan aurrera atera dela eta bere helburua txosten klinikoak euskaraz idaztea galaraztea dela iritzita. Tesi-egilearen iritzitan, kezka hauek ez dute oinarri sendorik, hasieratik euskaratik gaztelerara itzultzea lehenetsi delarik eta corpus bilketari esker betidanik gazteleraz idatzi duten osasun-langileek txosten klinikoak euskaraz idazteko pausoa eman dutelarik. Txosten klinikoak euskara hutsean idazteak suposatzen duen desobedientzia ariketa ontzat hartuta ere, jendarte elebidun batean kokatzen den osasun-sistema publiko batean euskaldunen eskubide linguistikoak babesteaz gain, pazientearen segurtasuna bermatzea beharrezkoa da, eta tesi honetan aurkeztutako irtenbideak (IA + post-edizioa) bi baldintza horiek betetzen ditu. Edonola ere, itzultzailea Osakidetzan euskararen erabilera sustatzen laguntzeko asmoa du eta inola ere ez ditu ordeztu nahi bestelako euskararen alde egin beharreko ekimenak. Azkenik, tesiaren edukian murgildu baino lehen, beronen mugak modu argi eta zehatzean aipatu nahi dira: 1. Garatutako itzultzaile automatikoa Osakidetzan inplementatzea helburu izanik, euskararen eta gazteleraren arteko itzulpena du helburu, gure artean erabiltzen den frantsesa albo batera utziz. Azken hilabeteetan frantziar estatuko mediku euskaldunak beren lana euskaraz egin ahal izateko antolatzen hasi direlarik,8 etorkizuneko lan bezala uzten da eus6https://www.berria.eus/paperekoa/1896/022/001/2019-09-14/idiakatzetik.htm 7https://www.berria.eus/paperekoa/2084/025/002/2021-01-08/euskara-ez- da-oztopo-bat-izan-behar.htm 8https://iparraldekohitza.eus/2021/06/04/maia-lacroix-ama-hizkuntzan- 8 1.6. TESI-TXOSTENAREN EGITURA kararen eta frantsesaren arteko osasun arloko itzultzaile automatiko bat garatzeko aukera, betiere bertako profesionalekin elkarlanean. 2. Garatutako itzultzaile automatikoak testua idatzizko forman jaso eta sortzen du, beraz ez da gai hizketa edo zeinu-hizkuntza interpretatu eta itzultzeko. Kontuan hartuta ohiko eszenatoki bat dela haur euskaldun elebakarrak mediku gazteleradun elebakarrekin komunikatu ahal izateko gurasoek itzultzaile lanak egin behar izatea, etorkizuneko lan bezala lehentasunez kontsideratuko da garatutako itzultzaile automatikoa ahozko formara hedatzea, beharrezkoak diren pribatutasun neurriak hartuz. 3. Erabilitako txosten klinikoen pribatutasuna mantentzeko neurrietako bat jasotako dokumentuetan esaldiak ausaz berrordenatzea izan da, garatutako itzultzaileak dokumentu mailan entrenatzea ezinezko eginez. Beraz, itzultzailea esaldi mailan entrenatu eta ebaluatu da, esaldi mailaz haratagoko fenomeno linguistikoen ebaluazioa oztopatuz. 4. Azkenik, garatutako itzultzaile automatikoa genero estereotipoak erreproduzitzen dituen corpus batean entrenatua izanik, honen eragina murrizteko neurriak adostuko dira Osakidetzarekin elkarlanean, izan corpusa bera moldatzeko zein garatutako sistema zuzentzeko. 1.6 Tesi-txostenaren egitura Tesi hau zazpi kapituluz osatua dago. Sarrera den 1. kapitulu honen ostean, tesi honen oinarri diren aurrekariak azalduko ditugu (2. kapitulua); bai itzulpen automatikoari dagokionean, baita terminologia klinikoaren euskaratze automatikoari dagokionean ere. Bestalde, garatutako sistema batzuetan aplikatu den datuen hautespena (jatorrizko ingelesez, data selection) teknika azalduko da, eta atzeranzko itzulpenen aniztasun lexikala neurtzeko erabilitako metrikak deskribatuko dira. Hurrengo kapituluan Itzulbide proiektua aurkeztuko dugu (3. kapitulua). Hasteko, tesi honen hasieran geneuzkan erronkak zerrendatuko ditugu, ondoren proiektuan bertan finkatutako helburuekin lotzeko asmoz. Atal honetan deskribatuko dira jasotako txosten kliniko elebidunen sailkapena, eta proiektuaren barruan corpusa bera biltzeko garatutako web-aplikazioa. aritzean-osasun-arreta-hobetzen-da/ 9 KAPITULUA 1. SARRERA Jarraian, itzultzaile automatikoa entrenatu eta ebaluatzeko erabilitako baliabide guztiak deskribatuko dira 4. kapituluan. Alde batetik, erabilitako corpusak deskribatuko ditugu, hauek 4 taldetan banatuz: 1) domeinuz kanpoko corpus elebidunak, 2) terminologia kliniko eleanitza, 3) domeinu klinikoko corpus elebidunak, eta 4) domeinu klinikoko gaztelerazko corpusak. Bestalde, erabilitako itzultzaile automatiko desberdinak zerrendatuko dira, erabiltzen duten teknikaren arabera (EOIA, IAE edo IAN) sailkatuta, eta atzeranzko itzulpena egiteko edo azken helburu den euskara - gaztelera (aurrerantzean, eu-es) norabiderako erabili diren aipatuz. Kapitulu honetan deskribatuko da ere corpusei aplikatutako aurreprozesua. Ostean, 5. eta 6. kapituluetan tesi honen muina diren metodologia eta emaitzak aurkeztuko dira, lehenengoan domeinuko corpusik gabeko egoeran aurrera eramandako lanak aipatuz eta bigarrenean domeinuko corpus elebidunekin egindako esperimentuak azalduz. Kapitulu hauen barne-egiturak egindako esperimentuen orden kronologikoa jarraitzen du, atal bakoitzean aztertutako ikergaiak deskribatuz. Ondoren, 7. kapituluan bildutako emaitzen ondorioak eta ekarpenak zerrendatuko dira, aurretik esperimentu bakoitzaren ondorioetan zenbakituak izan direnak. Kapitulu berean, itzultzaile automatikoa Osakidetzan inplementatu ondoren egiteke geratu diren etorkizuneko lanak aipatuko ditugu. Hemen azalduko dira, besteak beste, genero alborapena murrizteko planteatzen diren irtenbideak, zein itzultzaile automatikoa beste eremu batzuetara (hizkuntza pareak, hizketa, etab.) zabaltzeko egon daitezkeen aukerak. 1.7 Argitalpenak Tesi honetan zehar hainbat lan argitaratu ditugu, bai aldizkaritan, bai kongresuetan, baita liburuetan ere. Argitalpen guztiak ingelesez idatziak izan dira. Aldizkarietan argitaratutako artikuluak • Soto X., Perez-De-Viñaspre O., Labaka G., Oronoz M. Neural machine translation of clinical texts between long distance languages. Journal of the American Medical Informatics Association 26(12), 1478–1487. orr. 2019. 10 2. KAPITULUA Aurrekariak Kapitulu honetan tesian zehar landuko ditugun arlo desberdinen oinarriak deskribatuko dira. Tesia itzulpen automatikoaren inguruan izanik, kapitulu honetako eduki gehiena horri buruz izango da. Horrela, lehen azpiatalean (2.1. atala) IA teknika desberdinak deskribatuko dira, sare neuronalen arkitektura desberdinak aipatuko dira eta erabiliko diren ebaluazio-metrika desberdinak zerrendatuko dira. Ondoren, garatutako itzultzaile automatikoan erabilitako SNOMED CTren euskaratzea nola egin zen azalduko dugu (2.2. atala), azken bi atalak tesi honetan zeharka landutako datuen hautespena (2.3. atala) eta aniztasun lexikala (2.4. atala) deskribatzeko erabiliko direlarik. 2.1 Itzulpen Automatikoa Itzulpen automatikoa (IA) testu bat hizkuntza batean emanda, beste hizkuntza batean esanahi bera duen testu bat sortzea helburu duen ataza da. IA egiteko lehenengo proposamen zehatzak 1933. urtean iritsi ziren, George Artsrouni eta Petr Smirnov-Troyanskik modu independentean erregistratutako patenteen bidez (Hutchins, 1995). Ordea, IAren ideia ez zen publiko orokorrera iritsi 1949. urtean Warren Weaverrek bere memorandum-a idatzi zuen arte (Weaver, 1949). Honen ondoren, Amerikar Estatu Batuetako hainbat unibertsitateetan IA ikertzen hasi ziren. Ondorengo urteetan, Amerikar Estatu Batuak eta Sobietar Batasuna13 KAPITULUA 2. AURREKARIAK ren arteko gerra hotzaren testuinguruan, ingelesaren eta errusieraren arteko itzulpena garatzen hasi zen, gehienbat testu zientifiko eta teknologikoetan zentratuz. Garai horretan IA ataza ebaztea erraza izango zela uste zen, baina urte batzuk geroago ikusi zen ez zela berehalakoa izango. Horrela, 1966. urtean argitaratutako ALPAC txostenean (ALPAC, 1966), inbertitutako diru kopuru handiak nahikoa etekinik eman ez zuela ondorioztatu zen, etorkizunean inbertsioak murriztea proposatuz. Honek Amerikar Estatu Batuetan IAren inguruan egindako garapena nabarmen moteldu zuen. Ordutik, hainbat teknika desberdin garatu dira IA egiteko, garai bakoitzean gailendu direnak. Hasiera batean, bi hizkuntzen artean testuak itzultzeko planteatu zen modua hiztegien bidez hitzez hitz itzultzeko erregelak sortu eta jatorri- eta helburu- hizkuntzetako gramatikak kontuan hartuz sortu beharreko testua moldatzea izan zen. Ordea, 1990eko hamarkadan, digitalizatutako testu elebidunen kopurua handitzen joan zen heinean, corpusetan oinarritutako teknikak gailentzen joan ziren, hasierako Itzulpen Automatiko Estatistikotik hasi, eta azken urteetan baliabide konputazionalen handitzeari esker nagusitu den Itzulpen Automatiko Neuronaleraino. Itzultzeko erabilitako teknika edozein izanda ere, bi ezaugarri dira itzultzaile automatiko bat ebaluatzerakoan kontuan hartzen direnak: 1) zehaztasuna, jatorri- eta helburu- hizkuntzetako esaldien esanahien arteko antzekotasuna neurtzen duena; eta 2) naturaltasuna, sortutako testuaren jarraikortasuna edo ulerkortasun maila neurtzen duena. Atal honen amaieran, itzultzaile automatikoak ebaluatzeko erabili ohi diren metrika automatikoak definituko ditugu, giza ebaluazioetan aurrera eramaten diren prozedurak definitzearekin batera. Jarraian, IAko 3 teknika nagusiak (EOIA, IAE eta IAN) labur deskribatuko ditugu, bakoitzaren abantaila eta desabantailak aipatuz. 2.1.1 Erregeletan Oinarritutako Itzulpen Automatikoa Sistema hauek hizkuntzalariek definitutako erregeletan oinarritzen dira, eta esaldi bakoitza modu determinista batean itzultzen dute, itzulpenaren domeinua edozein delarik ere. Horretarako, jatorri-hizkuntzako termino bakoitza helburu-hizkuntzako terminoekin parekatzen duen lexikoi elebidun bat erabiltzen dute, hizkuntza bakoitzeko testua interpretatu zein sortzeko beharrezkoak diren erregela gramatikalak barneratuz. Hau egiteko, beren funtzionamendua 3 fasetan banatzen dute: analisia, 14 2.1. ITZULPEN AUTOMATIKOA transferentzia eta sorkuntza. Lehenengo fasean jatorri-hizkuntzako testua aztertzen da, hitz bakoitzaren lema eta informazio morfologikoa erauziz, chunk edo hitz-segidak identifikatuz, eta hauen arteko eta barneko erlazio sintaktikoak zehaztuz. Bigarrenean, informazio hau guztia helburu-hizkuntzara transferitzen da, lexikoi elebidunen bidez ordaina duten hitzak itzuliz eta bestelako informazio estrukturala erregelen bidez helburu-hizkuntzara moldatuz. Azkenik, hirugarren fasean helburu-hizkuntzako testua sortzen da, jatorri-hizkuntzatik transferitutako informazio sintaktiko eta morfologikoa erabiliz, horretarako espresuki definitutako erregelen bidez. EOIAren abantaila nagusiak entrenatzeko corpusik behar ez izatea eta sarrerako testua edozein izanda ere irteerako testuren bat sortzea dira. Trukean, hizkuntzak berezkoa duen anbiguotasuna lantzeko zailtasuna eta garapen zein mantenurako lan handia behar izatea dira sistema hauen desabantaila nagusiak. 2.1.2 Itzulpen Automatiko Estatistikoa Itzultzaile estatistikoek corpus elebidun zein elebakarretatik modu automatikoan ikasten dituzte aplikatu beharreko itzulpen-erregelak. Hasiera batean sistema estatistikoek unitate bezala hitzak erabiltzen bazituzten ere, aurrerago ikusi zen testuingurua kontuan hartzeko beharrezkoa zela hitzen ordez hitz-segidak aztertzea. Hortaz, itzultzaile estatistikoen oinarria corpusetan hitz-segida bakoitzaren agerpen probabilitateak neurtu, eta horren arabera jatorrizko esaldi berri bati dagokion itzulpen probableena bilatzean datza. Prozesu horretan 3 modulu desberdin sortzen dituzte: corpus elebidunetik ikasitako itzulpen-eredua eta berrordenatze-ereduak, eta helburu-hizkuntzako corpus elebakarretik ikasitako hizkuntza-eredua. Itzulpen-ereduak jatorrieta helburu-hizkuntzen arteko hitz edo hitz-segida baliokideak identifikatzen ditu; berrordenatze-ereduak sortutako testua jatorri-hizkuntzatik helburuhizkuntzara moldatzeko beharrezkoak diren berrordenatzeak ikasten ditu; eta hizkuntza-ereduak helburu hizkuntzako testua sortzerakoan hurrengo hitz probableena zein izango den adierazten du. Behin modulu hauek entrenatuta, sarrerako testu berriak itzuli ahal dira ikasitako erregelak aplikatuz. Aurreko sistemekiko IAEren abantaila nagusia itzulpen-erregelarik definitu behar ez izatea da, eta emaitzei dagokienez hobekuntza handiena itzulpenen zehaztasunean eman zen. Ordea, esaldiak zatika itzultzeak sortutako testu batzuen naturaltasuna mugatua izatea ekarri zuen. 15 KAPITULUA 2. AURREKARIAK 2.1.3 Itzulpen Automatiko Neuronala Itzultzaile neuronalek ere corpusetatik ikasten dute nola itzuli, hasieran sare neuronal batek jatorrizko esaldiaren esanahia modu abstraktuan kodetuz, eta ondoren beste sare neuronal batek dekodetze-prozesuan helburu-hizkuntzako testua sortzen ikasiz. Hau da, kodetze-dekodetze hurbilpena erabiltzen dute. Horretarako, hitzak zein esaldiak zenbakizko bektore moduan errepresentatzen dira, bakoitzaren balioak modu automatikoan ikasten direlarik, ikasketa-prozesuan zehar sare neuronalen parametroen balioak moldatuz. IAErekin alderatuta, IANak muturretik muturrera ikasten du, jatorri- eta helburu-hizkuntzetako esaldiak zuzenean erlazionatuz, modulu desberdinak entrenatu behar izan gabe. Ostera, IANak ere probabilitateekin funtzionatzen du, esaldi berri bat hitzez hitz sortzerakoan sarrerako esaldia eta ordura arte sortutako esaldiaren zatia kontuan hartuta probabilitate altuena izango lukeen hurrengo hitza sortuz. IANaren abantaila nagusia corpus elebidunak emanda itzulpen-prozesua modu zuzenean ikastea da, IAEren zehaztasuna mantentzeaz gain, itzulpenen naturaltasunaren emaitzak nabarmen hobetuz. Desabantailarik handiena itzulpena nola egin duen ezin jakin edo interpretatzea da, behin garatuta topatutako akats espezifikoren bat zuzentzeko modulu zehatzen bat hobetzea ezinezko eginez. IANaren barruan sare neuronalen arkitektura desberdinak definituak izan dira, bakoitzak bere abantailak eta desabantailak dituztelarik. Gaur egun, bi dira erabiltzen diren arkitektura nagusiak: Sare Neuronal Errekurrenteak (SNE) eta Transformer (Vaswani et al., 2017). Lehenengo IAN sistemek SNEak erabiltzen zituzten (Kalchbrenner eta Blunsom, 2013; Sutskever et al., 2014; Bahdanau et al., 2015), baina gaur egun Transformer arkitektura da arloan gailentzen dena. SNEek jatorrizko esaldia hitzez hitz irakurtzen dute esaldiko ordenean, ikasitako esaldiaren errepresentazio bektoriala pauso bakoitzean moldatuz. Honen ondorioz, jatorrizko esaldiaren errepresentazioek esaldiko lehen hitzarekiko dependentzia handia dute, eta sistema hauek zailtasunak dituzte esaldi luzeak edo hitzen arteko distantzia handia duten erlazioak barnebiltzen dituzten esaldiak itzultzeko. Honi aurre egiteko, oinarrizko inplementazioan sare neuronaleko unitate bakoitzari memoria moduko bat gehitzea proposatu izan da, hasiera batean LSTM (jatorrizko ingelesez, Long Short-Term Memory) (Hochreiter eta Schmidhuber, 1997) izeneko neurona moten bitartez, eta ondoren, hauen sinplifikazio diren GRU (jatorrizko ingelesez, Gated 16 2.1. ITZULPEN AUTOMATIKOA Recurrent Units) (Cho et al., 2014) unitateen bidez. Edonola ere, SNEek jatorrizko esaldiaren esanahia bektore bakarrean kodetu behar dute, esaldi horren hitz kopurua edozein dela ere. Muga hau gainditzeko, atentzio-mekanismoa sortu zen (Bahdanau et al., 2015), zeinak sarrerako esaldiaren errepresentazio osoa erabili beharrean, esaldia osatzen duten token bakoitzaren errepresentazioa gordetzea ahalbidetzen duen. Ondoren, dekodetze garaian, sistemak hitz berri bat sortu aurretik, hitz hori sortzeko esanguratsua den jatorrizko testuingurua kalkulatzen du, hitz horrekiko erlazio handiena duten sarrerako esaldiko hitzak aukeratuz eta beraien banakako errepresentazioak konbinatuz. Transformer arkitekturan, ordea, esaldi bat kodetu edo dekodetzean hitz bakoitzak beste hitz guztiekiko dituen erlazio edo dependentziak ikasten dira, aurretik aipatutako atentzio-mekanismoan oinarrituz. Honek sistemei aukera ematen die erlazio linguistiko konplexuak ikasi eta modu egokian itzultzeko, erlazio hori osatzen duten hitzen arteko distantzia edozein izanda ere. Arkitekturaz gain, hainbat dira sare neuronalak definitzen dituzten ezaugarri edo hiperparametroak. Horien artean, sarearen geruza kopurua, geruza bakoitzeko neurona kopurua, hitz bakoitzaren esanahia kodetzeko erabili den embedding edo hitz-bektorearen tamaina; ikasketa-prozesuan erabilitako optimizatzailea eta batch edo esaldi multzoaren tamaina; eta dekodetzeprozesuan momentu bakoitzean gordetako irteera posibleen kopurua (jatorrizko ingelesez, beam width). Ikusiko dugun moduan, hiperparametro hauen balioek ere eragina izan dezakete lortutako itzulpenen kalitatean (Britz et al., 2017). Tesi-lan honetan, adibidez, optimizatzaile moduan Adadelta (Zeiler, 2012) eta Adam (Kingma eta Ba, 2014) erabili dira. 2.1.4 IAren artearen egoera Gaur egun, IAren artearen egoera definitzeko eremu nagusia WMT konferentzia da, eta bertan jorratzen diren ataza desberdinetatik albisteen itzulpena da parte-hartzaile gehien izan ohi dituena. Bestalde, lantzen diren hizkuntza pare desberdinen artean, ingelesa - alemana eta ingelesa - frantsesa dira IAren artearen egoera neurtzeko erreferentzia bezala erabili ohi diren hizkuntza pareak.1 Horietan lortzen diren emaitzen arabera, IAN da gaur egun IA egiteko gailentzen den teknika, eta Transformer da emaitza hoberenak 1https://github.com/sebastianruder/NLP-progress/blob/master/english/ machine_translation.md 17 KAPITULUA 2. AURREKARIAK lortzen dituen arkitektura. Orokorrean, IAN sistemak zenbat eta parametro gehiago eduki (geruza edo neurona kopuru handiagoaren bidez), emaitzak are eta hobeagoak izango dira. Ondorio hauek hizkuntza pare eta domeinuaren arabera alda daitezkeen arren, modu orokorrean interpreta daitezke. Hainbat ekarpen izan dira IAN gainontzeko teknikei nagusitzea ahalbidetu dutenak, horietatik hitzen segmentazioa (Sennrich et al., 2015) eta atzeranzko itzulpena (Sennrich et al., 2016) nabarmentzen direlarik. Hitzen segmentazioaren bitartez, corpusetan oinarritutako tekniken muga bati aurre egiten zaio. Izan ere, sistema hauek mugatuak daude interpreta ditzaketen hitz kopuruari dagokionean, hiztegiaren tamaina handitzeak dekodetze-abiadura nabarmen moteltzen duelarik. Arazo honi aurre egiteko, informatikan konpresio-metodo bezala ezaguna zen BPE teknika IAra egokitu zen (Sennrich et al., 2015), prozesuaren abiapuntuan hitzak karakteretan banatuz eta ikasketa-prozesuko pauso bakoitzean corpuseko karaktere edo karaktere multzo ohikoenak karaktere multzo berri batean batuz. Teknika hau bereziki lagungarria da euskararen antzera morfologikoki aberatsak diren hizkuntzetarako. Hitzen segmentazioa IAn aurreprozesuaren azken pausoa izan ohi da, eta bere aldagai nagusia definitzen den iterazio kopurua edo hiztegiaren tamaina da. Aurrerago, jatorrizko BPEren gainean erregularizazioa aplikatzea proposatu da (Provilkov et al., 2020), BPEren baliokidea den sentence-piece2 metodoan erregularizazio hau berezkoa delarik. Atzeranzko itzulpenari dagokionez, ideia sinple batean oinarritzen da: definitutako hizkuntza parerako, garatu nahi den itzulpen noranzkoaren kontrako zentzuan sistema bat diseinatu, eta horrekin helburu-hizkuntzako corpusak jatorri-hizkuntzara itzuli, azken sistema entrenatzeko eskuragarri dagoen corpusaren tamaina modu artifizialean handituz. Honek garatutako sistemen kalitatea nabarmen hobetzea ahalbidetzen du, helburu-hizkuntzan egon daitezkeen corpusei etekina ateraz. Modu orokor batean aplikatzen diren teknika hauetaz gain, badira eszenatoki espezifikoetara moldatzen diren metodoak. Horietatik azpimarragarriena, testu elebidunik erabili gabe itzulpena gauzatzeko gai den itzulpen automatiko gainbegiratu gabea da (Artetxe et al., 2017; Lample et al., 2017). Hurbilpen honetan, jatorri- eta helburu-hizkuntzetako corpus elebakar bakoitzeko hitz desberdinen hitz-bektoreak modu independentean ikasten dira, ondoren mapaketa baten bitartez bi hizkuntzen espazio bektorialak parekatuz, eta hitz bakoitzaren itzulpena egiteko hitz horri dagokion hitz-bektoretik 2https://github.com/google/sentencepiece 18 2.1. ITZULPEN AUTOMATIKOA beste hizkuntzan gertuen dagoen hitz-bektorea aukeratuz. Praktikan, ordea, eszenatoki ohikoagoa da ataza definitzen duen hizkuntza pare edo domeinurako esaldi pare elebidun gutxi batzuk izatea, eta esaldi pare elebidun gehiago dituen beste hizkuntza pare edo domeinu bateko corpusa oinarri bezala erabiltzea. Hurbilpen hau transfer learning edo transferentzia bidezko ikasketa terminoarekin ezagutzen da (Zoph et al., 2016), eta bere adierazpiderik sinpleenean sistema bat baliabide handiko corpus batean entrenatzen da, ondoren azken helburu den hizkuntza pare edo domeinuko esaldiekin entrenamendua jarraituz. Orokorrean, itzulpen-sistema bat domeinu batera egokitu nahi dugunean bi hurbilpen mota daude: 1) datuetan oinarritutako egokitzapena, eta 2) ereduetan oinarritutako egokitzapena (Chu eta Wang, 2018). Lehenengoan, sistemaren arkitektura aldatu gabe datu berriak txertatzen dira itzultzailea domeinu horretara egokitzeko; bigarrenean, ereduaren arkitektura bera moldatzen da datu gutxi dituzten domeinuetan itzulpen automatikoaren kalitatea hobetzeko. Domeinura egokitzeko proposaturiko metodoen artean, Hu et al. (2019) lanean IAN sistemak birdoitzeko atzeranzko itzulpena hitzez hitz aplikatzea proposatzen dute, horretarako domeinuko corpus ez paraleloan gainbegiratu gabeko lexikoaren indukzioa eginez. Halaber, Chu et al. (2017) artikuluan hurbilpen sinpleago bat proposatzen dute, birdoitzerakoan domeinuko corpusa bakarrik erabili ordez, hau domeinuz kanpoko corpusarekin nahastuz, tamaina desberdintasuna orekatzeko domeinuko corpusa hainbat aldiz errepikatuz. Horretaz gain, emaitzak hobetzeko etiketak erabiltzen dituzte domeinuko eta domeinuz kanpoko corpusak desberdintzeko. Khayrallah et al. (2018) lanean ordea, erregularizazioa erabiltzen dute IAN sistemak domeinura egokitzeko, birdoitze-prozesuan sistemaren entrenamendu-helburuan termino berri bat gehituz, domeinuko ereduaren eta domeinuz kanpoko ereduaren hitzen distribuzioen arteko entropia gurutzatua minimizatzeko. Bestalde, itzultzaile automatiko bat domeinu batera egokitzeko edo bezeroaren beharretara egokitzeko ohikoa izaten da terminologia modu zehatz batean itzuli nahi izatea. Horretarako, bi metodo nagusitzen dira: 1) dekodetzeprozesuan sortzen diren hitzak aurretik definitutako hiztegi baten arabera mugatzea, dekodetzea bera motelduz (Hokamp eta Liu, 2017); eta 2) entrenamendu-corpusa moldatzea, sistemak bere kabuz ikas dezan markatutako terminoak modu zehatz batean itzuli behar direla (Dinu et al., 2019). Metodo hauek IAN sistemen itzulpena nolabait kontrolatzeko aukera ematen dute, baina trukean testuinguruaren arabera desegokiak izan daitezkeen 19 KAPITULUA 2. AURREKARIAK itzulpenak sor ditzakete. Domeinu klinikoko IAren garapenari dagokionez, erreferentziak eskasak dira, ziurrenik domeinuko datuen pribatutasunarengatik eta arloak eskatzen duen kalitate altuarengatik. Aurki daitezkeen lehen erreferentzien artean, adibide moduan Liu eta Cai (2015) sistema estatistikoa aipatu dezakegu, non txosten klinikoak ingelesaren eta gazteleraren artean itzultzeko garatutako sistemaren kalitatea sarean eskuragarri dauden sistemenarekin alderatzen duten. Sistema zehatzetaz haratago, nabarmentzekoak dira osasun arloko IAn egindako lanak biltzen dituzten berrikuspen-artikuluak. Horien artean lehenengoan, Dew et al. (2018) artikuluan ordura arte garatutako sistemak aztertzen dituzte, gehienak EOIA eta IAE sistemak izanik. Sistemen kalitatea eta osasun arloak beharrezkoa duen zehaztasuna kontuan hartuta, sortutako itzulpenak post-editatu beharra azpimarratzen dute. Beranduago, Haddow et al. (2021) itzultzaile profesionalei zuzendutako liburuan osasun arloko IAri buruzko kapitulua osatzen dute, orain arte egindako aurrerapenak barnean hartuz. Bertan, besteak beste, baliabide gutxiko hizkuntzetan egindako MeMat proiektu pilotua deskribatzen da, zeinaren helburua Hegoafrikako ospitaleetan medikuak isiXhosa hizkuntza bakarrik ezagutzen duten pazienteekin komunikatzeko itzultzaile automatiko bat garatzea izan zen. Corpusa txikia izanda lortutako emaitzak baxuak izan baziren ere, baliabide gutxiko hizkuntza eta domeinuetarako transferentzia bidezko ikasketa lagungarria izan zitekeela ondorioztatu zuten. Azkenik, nahiz eta lantzen den arloa desberdina eta zabalagoa izan, aipatzekoa da WMT konferentzian biomedikuntzaren arloko testuak itzultzeko antolatzen den ataza partekatua (Bawden et al., 2020). Bertan, artikulu zientifikoen laburpenetatik erauzitako esaldiak itzultzeko sistemak garatzen dira, eta azken bi urteetan ingelesa - euskara hizkuntza parea ere gehitu da. 2.1.5 IAren ebaluazioa HPko ataza guztietan bezala, IAren ebaluazioa egiteko eszenatoki optimoa gizakiek egindako ebaluazioa litzateke, ahal izanez gero domeinuaren ezagutza duten itzultzaile profesionalek egindakoa izanik. Honek, ordea, itzultzaile automatikoen garapena moteldu eta garestitzen du, praktikan ezinezkoa baita sisteman aldaketa bat egiten den bakoitzean giza ebaluazio bat egitea. IAn aurrerapenak azkartzeko, itzultzaileen kalitatea estimatzeko balio duten metrika automatikoak erabiltzen dira. Hauek sistemen irteera eta erreferentziazko itzulpenak emanda modu azkar batean sistemen kalitatearen 20 2.1. ITZULPEN AUTOMATIKOA neurgailu diren zenbaki batzuk ematen dituzte. Definitutako metrika gehienek muga nabarmen bat dute: esaldi bat itzultzeko modua ez dela bakarra. Honi aurre egiteko badira erreferentziazko itzulpen anitzak kontuan hartzeko gai diren metrikak, baina honek ere ebaluazioaren kostua handitzen du, normalean erreferentziazko itzulpenak itzultzaile profesionalek eginak direlako. Gaur egun, BLEU (Papineni et al., 2002) da gehien erabiltzen den metrika (Marie et al., 2021), nahiz eta giza ebaluazioarekin duen korrelazioa baxua dela frogatua izan (Callison-Burch et al., 2006). Azkenaldian, ordea, komunitate zientifikoan aurre-entrenatutako metrikak (adib.: COMET Rei et al., 2020) erabiltzea gomendatzen hasi da (Kocmi et al., 2021), itzulpen-sistemen kalitatearekiko adierazkorragoak direlakoan. Aldiz, aurre-entrenatutako metriken desabantaila nagusia hizkuntza pare guztietarako baliagarriak ez izatea da, esanguratsuak izan ahal izateko corpus erraldoietan entrenatu behar direlako, zeinak gaur gaurkoz munduko hizkuntza nagusietarako bakarrik eskuragarri dauden. Orokorrean, ohiko metriken mugei aurre egiteko sistema desberdinak konparatzeko ebaluazio-metrika bat baino gehiago erabiltzea gomendatzen da. Jarraian, tesi honetan erabili diren metrikak deskribatzen dira. Erreferentzia bezala, Haddow et al. (2021) osasun arloko itzulpen automatikoari buruzko liburu-kapituluan ebaluazio-metrika hauek aipatzen dira ohikoenak bezala. • BLEU (jatorrizko ingelesez, BiLingual Evaluation Understudy) (Papineni et al., 2002): funtsean, zehaztasunean oinarritutako metrika bat da, erreferentziazko itzulpenean eta itzultzailearen irteeran aldi berean agertzen diren hitz-segidak zenbatuz kalkulatzen dena. Normalean, 4 hitzetarainoko hitz-segidak kontuan hartzen dira, eta irteera laburregiak penalizatzen dira sistemak ohikoen diren hitzak bakarrik sortzea zigortzeko. Bere balioa 0 eta 100 artean dago, eta balioa zenbat eta handiagoa izan itzultzailearen kalitatea handiagoa izango dela estimatzen da. • TER (jatorrizko ingelesez, Translation Edit Rate) (Snover et al., 2006): metrika honek sistemaren irteeratik erreferentziazko itzulpenera iristeko egin beharreko aldaketa kopuruak zenbatzen ditu, bere balioak normalizatzeko erreferentziazko itzulpenen luzeren bataz bestekoa erabiliz. Honek ere 0 eta 100 arteko balioak hartzen ditu, baina kasu honetan balioa zenbat eta txikiagoa izan, hainbat eta handiagoa izango da sistemaren kalitatearen estimazioa. 21 KAPITULUA 2. AURREKARIAK • METEOR (jatorrizko ingelesez, Metric for Evaluation of Translation with Explicit ORdering) (Banerjee eta Lavie, 2005): hasiera batean, erreferentziazko itzulpena eta sistemaren irteeran, bietan, agertzen diren hitzak zenbatzen ditu. Ondoren, parekatu gabeko hitzak lematizatu eta berriro konparatzen ditu, parekatze berriak ere zenbatuz. Azkenik, penalizazioak ezartzen ditu erreferentziazko itzulpena eta itzultzailearen irteeraren artean hitzen ordena aldatu behar izan bada. BLEUren modura, 0 eta 100 arteko balioak har ditzake, eta zenbat eta handiagoa izan METEOR balioa itzultzailearen kalitatea ere handiagoa izango dela estimatzen da. • chrF (jatorrizko ingelesez, character n-gram F-score) (Popović, 2015): metrika honek itzulpenen kalitatea estimatzeko karaktereak erabiltzen ditu hitzen ordez, eta zehaztasuna neurtzeaz gain, estaldura ere kontuan hartzen du, karaktere-segida guztien bataz besteko F-score-a edo F-neurria kalkulatzen duelarik. Defektuz, 6 karaktereetarainoko luzera duten karaktere-segidak kontuan hartzen ditu, eta guk erabilitako aldaeran F3-neurria kalkulatu dugu. Bere balioen interpretazioa BLEU eta METEOR-ena bezalakoa da, eta azken ikerketen arabera metrika hau erabiltzea gomendatzen da aurre-entrenatutako metriken lagungarri edo ordezko bezala (Kocmi et al., 2021). Giza ebaluazioari dagokionean, ohikoena sortutako itzulpenen zehaztasuna eta naturaltasuna neurtzea da, horretarako ebaluatzaile bakoitzari esaldi eta aldagai bakoitza 1etik 5era doan eskala batean kokatzeko eskatuz (jatorrizko ingelesez Likert scale terminoarekin ezagutzen dena). Zehaztasunaren barruan, errorea neurtzeko hainbat neurri kontsidera daitezke, horietatik ohikoenak gaizki itzulitako hitzen kopurua, jatorrizko esaldian agertu baina sistemak itzuli gabeko hitzen kopurua, eta sarreran agertu gabe itzultzailearen irteeran agertzen diren hitzen kopuruak direlarik. Beste aukera bat ebaluatzaileei sortutako itzulpenak zuzendu edo posteditatzeko eskatzea da, horretarako behar duten denbora eta egindako aldaketen kopuruak sistemaren kalitatearen neurgailu bezala erabiliz. Honek denbora handiagoa eskatzen du, baina sistemak modu zehatzagoan ebaluatu ahal izateko aukera ematen du, sor daitezkeen akats motak identifikatuz. Ebaluazioa egiterakoan bi aukera nagusi daude sistemaren irteera eta erreferentziazko testuak alderatzeko, baldin eta konparaziorako sistemari ematen zaion sarrera edo erreferentziazko itzulpena erabiltzen den. Orokorrean, 22 2.2. OSASUN-ALORREKO TERMINOEN EUSKARATZEA ebaluatzaileak jatorri- eta helburu-hizkuntzak ezagutzen baditu sistemaren sarrera eta irteerak konparatzea lehenesten da; alde batetik sistemak ezin baitu itzuli sarreran agertzen ez den hitzik, eta bestetik, aipatu dugun moduan baliozko itzulpen posibleak asko izan daitezkeelako. Era berean, giza ebaluazioa izatez subjektiboa denez, esaldi bakoitza ebaluatzaile batek baino gehiagok ikuskatzea gomendatzen da, beraien arteko adostasuna ebaluazioaren kalitatearen neurgailu bezala adieraziz. 2.2 Osasun-alorreko terminoen euskaratzea Sarreran aipatu moduan, txosten klinikoak euskaraz idatzi ahal izateko mugetako bat euskarazko terminologia klinikoa estandarizatu gabe egotea da. Aldi berean, txosten klinikoak euskaratik gaztelerara modu egokian itzuliko dituen sistema bat garatu nahi bada, beharrezkoa izango da sistema hori terminologia klinikoa ezagutzeko gai izatea. Helburu bikoitz horrekin, tesi hau hasi baino lehen SNOMED CT datubase terminologikoa modu automatikoan euskaratzeko proiektua garatu zen (Perez-de Viñaspre, 2017), zeina tesi honetan diseinatutako itzultzailearen terminologia klinikoaren estaldura handitzeko baliagarria izango den. SNOMED CT mundu mailako terminologia kliniko eleanitzik zabalena kontsideratzen da, eta jatorriz ingelesez idatzia izanik, euskaratzea aurrera eramaterakoan ingelesezko edukia hartu zen eredu moduan. Euskarazko termino klinikoen sorkuntza lau fasetan definitu zen: 1. Lehenengo fasean hiztegiak erabiltzen ziren ingelesezko terminoei dagozkien euskarazko ordainak esleitzeko. Fase honetan Euskalterm, Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa, Giza Anatomiako Atlasa eta Erizaintzako hiztegiak erabili ziren, besteak beste. 2. Bigarren urratsean, domeinu klinikoan ohikoak diren latinetik eta grezieratik eratorritako termino neoklasikoak identifikatzen dira jatorrizko ingelesean, eta euskarazko termino baliokideak sortzeko transliterazioerregelak aplikatzen dira, garatutako Neoterm tresnaren bitartez. 3. Hirugarren pausoan, egitura zehatza duten hitz anitzetako termino klinikoak euskaratzeko gai den KabiTerm tresna garatu zen. Honi esker, termino habiaratuak (adib: 'fracture of elbow') '[GAIXOTASUN] 23 KAPITULUA 2. AURREKARIAK of [EGITURA]' txantiloiarekin identifikatu eta '[EGITURA]-ren [GAIXOTASUN]' egiturarekin euskaratzen dira (aurreko adibideari jarraituz, 'ukondoaren haustura' terminoa sortuz). 4. Azkenik, laugarren fasean aurreko faseetan itzuli ezin izan diren terminoak itzultzeko EOIA erabiltzen da, kasu honetan Matxin (Mayor, 2007) medikuntza-domeinura egokitzeko bere lexikoietan hiztegi klinikoak txertatuz. Horrela, MatxinMed tresna sortu zen. Tesi honetan garatutako itzultzaile automatikoan erabili den terminologia kliniko gehiena SNOMED CTren euskaratzetik datorren arren, eskuragarri dagoen bestelako terminologia ere txertatu dugu gure sistemetan. Horien artean GNS-10 nazioarteko gaixotasunen sailkapenaren euskaratzea da nabarmenena, berau eskuz itzulia izan delarik.3 Azkenik, COVID-19aren inguruan sortutako terminologia berria ere txertatu nahian, tesian zehar euskaratu diren termino gutxi batzuk ere bildu ditugu. COVID-19aren inguruko terminologiaren jatorria 4.1. atalean deskribatuko dugu, terminologia guztien sarrera kopuruak ere atal horretan azaltzen direlarik. 2.3 Datuen hautespena Orokorrean itzultzaile automatiko bat garatzerakoan erabiltzen den estrategia ahalik eta esaldi pare elebidun gehien lortzean zentratzen den arren, bada ikerketa-arlo bat, datuen hautespena izenekoa, corpus handietatik ebatzi nahi den atazara gehien hurbiltzen diren esaldiak aukeratzeaz arduratzen dena. Estrategia honi esker, sistemak entrenatzeko beharrezkoa den denbora, eta beraz kontsumitutako energia, murrizteko aukera sortzen da. Datuen hautespena egiteko teknika desberdinak dauden arren, guk erabiliko duguna FDA (jatorrizko ingelesez, Feature Decay Algorithms) izenekoa da (Biçici eta Yuret, 2015; Poncelas et al., 2018a), eta IArako egokiena dela frogatua izan da (Silva et al., 2018). FDA metodoa jatorrizko corpusetik garapen multzoko esaldiekiko antzekotasun handiena duten esaldiak aukeratzean datza. Horretarako, iterazio bakoitzean hautatu beharreko esaldietatik garapen multzoko esaldiekiko hitzsegida kopuru komunik altuena duen esaldia aukeratzen da. Era berean, hau3https://drive.google.com/drive/folders/1gUQHoutvYIXGGPVTBbBF3qlHHhX9qbrO 24 2.4. ANIZTASUN LEXIKALA tatutako corpusa anitza izan dadin, esaldi berri bat aukeratzerakoan aurretik hautatutako hitz-segidak zigortu egiten dira. Tesi honetan bi momentutan aplikatu dugu datuen hautespena: 1) IA teknika desberdinekin (EOIA, IAE eta IAN) atzeranzko itzulpena eginez sortutako corpus multzotik atazarako egokiena izan daitekeen azpimultzoa hautatzeko; eta 2) tesiko azken sistemak garatzerakoan, Osakidetzan urteetan zehar bildutako gaztelerazko corpus erraldoi bat atzeranzko itzulpenaren bidez euskarara itzuli eta sortutako corpus elebidunetik gure helburura hobekien egokitzen den esaldien azpimultzoa aukeratzeko. Lehenengo esperimentuan helburu nagusia datuen hautespena atzeranzko itzulpenaren bidez sortutako corpusei aplikagarria zela frogatzea izan zen, bide batez datuen hautespen-prozesuak teknika desberdinen bidez itzulitako testuetan zer nolako eragina zuen aztertuz. Bigarrenean, aldiz, helburua praktikoagoa izan zen; Osakidetzako corpus elebakarra aurretik erabilitako corpus elebiduna baino handiagoa izanik, sistemaren kalitatea egokia izateko eta berau entrenatzeko denbora onargarria izateko beharrezkoa baitzen bere tamaina murriztea. 2.4 Aniztasun lexikala IAN sistema batek esaldi berri bat sortzerakoan, sortu litezkeen esaldi posible guztietatik ikasitako probabilitate distribuzioan probabilitate altuena duen esaldia aukeratu behar du. Hau modu efizientean egiteko, jatorrizko ingelesez beam search (Tillmann eta Ney, 2003) izena duen dekodetze-teknika erabili ohi da, non momentu bakoitzean sortu litezkeen n esaldi probableenak bakarrik kontuan hartzen diren, n hori aurretik aipatutako beam width deritzona izanda. Honek, eta ebaluazio-metrika gehienak zehaztasunean oinarrituak izateak, metrika horren balio altuena duten sistemak lehenestean sortutako itzulpenek jatorrizko testuek baino aniztasun lexikal txikiagoa izatea dakar, sistemak joera handiagoa izango duelako ohikoenak diren hitzak sortzeko (Vanmassenhove et al., 2019). Hau horrela izanda, atzeranzko itzulpena egiterakoan sortutako corpus elebidunaren muga nagusia azken sistemaren jatorri-hizkuntzako esaldiak lexikoki sinpleagoak izatea izango da, sistemaren estaldura murriztuz. Honek azaldu lezake atzeranzko itzulpena egiterakoan beam search ordez sampling edo laginketa erabiltzen denean (Edunov et al., 2018) azken sistemaren emai- 25 KAPITULUA 2. AURREKARIAK tzak hobetzea. Aniztasun lexikala neurtzeko metriketatik ezagunena TTR (jatorrizko ingelesez, Type-Token Ratio) (Templin, 1975) da, zeinak corpus bateko hitz mota desberdin guztien eta hitz kopuru totalaren arteko erlazioa kalkulatzen duen. Interpretatzeko erraza bada ere, bere balioak corpusaren tamainaren arabera asko alda daitezke, beraz, bere baliozkotasuna antzeko tamaina duten corpusen arteko konparazioetara mugatzen da. Honi aurre egiten dion metriketako bat jatorrizko ingelesez Yule's I (Yule, 1944) deritzona da. Yule's I 'konstante karakteristiko' izenarekin ezagutzen den Yule's K-ren inbertsioa da, zeinak aztertutako testuaren maiztasun lexikalaren aldakortasuna neurtzen duen. Corpusen tamainan egon daitezkeen aldaketekiko egonkorragoa izan arren, bai TTR bai Yule's I corpus txikietara hobe egokitzen direla uste da. Azkenik, MTLD (jatorrizko ingelesez, Measure of Textual, Lexical Diversity) (McCarthy, 2005) metrikak sekuentzialki neurtzen du TTR balio berdina duten hitz-segiden bataz besteko luzera. Modu sekuentzialean neurtua izanik, corpusaren tamainarekiko duen aldakortasuna txikiagoa da, eta IAn erabilitako corpus handietara hobeto egokitzen den metrika dela kontsideratzen da. Tesi honetan atzeranzko itzulpenaren bidez sortutako corpusen aniztasun lexikala neurtu dugu, honek azken sistemen kalitatean izan dezakeen eragina aztertzeko. Horretarako, bi esperimentu multzo diseinatu ditugu: 1) teknika desberdinen bidez (EOIA, IAE eta IAN) sortutako corpusen aniztasun lexikala neurtzeko; eta 2) IANeko dekodetze-teknika desberdinak (beam search, sampling,...) erabilita sortzen diren corpusen aniztasun lexikala neurtzeko. 26 3. KAPITULUA Itzulbide Tesi hau hasterakoan, azken helburu den itzultzaile automatikoa garatzeko genuen oztopo nagusia domeinu klinikoko corpus elebidunen falta zen. Horregatik, Osakidetzari aurkeztutako Itzulbide proiektuan, itzultzaile automatikoa garatzeko konpromisoarekin batera, Osakidetzako langileek corpus elebidun bat biltzea aurreikusi zen. Orokorrean domeinu batera egokitutako itzultzaile bat garatzeko beharrezkoa bada domeinu horretako corpus bat izatea, domeinu hori klinikoa bada, are beharrezkoagoa izango da. Izan ere, domeinu klinikoak hainbat ezaugarri ditu bestelako domeinuetatik aldentzen dituenak; eta gainera, maneiatzen den edukia pribatua izanda, zaila izango da sarean antzeko ezaugarriak dituen corpusik aurkitzea. Edukiari berari dagokionean, terminologia aberatsa izatea da itzultzailearen garapenari zailtasunik handiena eransten diona, gure kasuan gainera euskarazko terminologia klinikoa estandarizatu gabe dagoela kontuan izanda. Horretaz gain, ezaguna da medikuek osasun-txostenetan erabiltzen duten hizkera ez estandarra, gramatika sinplifikatuak erabiliz, askotan aditzik edo puntuazio zeinurik gabeko esaldiak sortuz, laburdura espezifikoak erabiliz, eta azkar idaztearen ondorioz akats ortografikoak eginez. Horregatik guztiagatik, txosten klinikoak modu egokian itzuli ahal izateko beharrezkoa da osasun-langileek idatzitako corpus errealista bat biltzea, goian aipatutako zailtasunak arintzeko aukerak emanez. Kapitulu hau 4 ataletan banatzen da: 1.an Itzulbide proiektua bera deskribatuko da; 2.ean jasotako txostenak nola sailkatu diren adieraziko da; 27 KAPITULUA 3. ITZULBIDE 3.ean corpusa biltzeko garatutako web-aplikazioa aurkeztuko da; eta 4.ean bildutako corpusaren xehetasunak emango dira. 3.1 Itzulbide proiektua Itzulbide proiektua Osakidetzak aurkeztu eta Ixa taldeak irabazitako proiektu bat da, bere helburu nagusia txosten klinikoak euskararen eta gazteleraren artean itzultzeko gai den itzultzaile automatiko bat garatzea izanik. Horretarako beharrezkoa da domeinu klinikoko corpus elebidun bat biltzea, eta helburu horrekin proiektuaren barruan txosten klinikoak euskaraz eta gazteleraz biltzeko web-aplikazioaren diseinua sartzen da. Modu horretan, bai itzultzaile automatikoari esker, baita corpus elebiduna biltzeko saiakerari esker, txosten klinikoak euskaraz idatz daitezen sustatzen da, hau Osakidetzaren helburuetako bat izanik. Izan ere, Osakidetzaren barnean geroz eta osasun-langile gehiago dira txosten klinikoak euskaraz idatzi nahiko lituzketenak, baina arestian aipatu bezala, egungo egoeran hau ezin da segurtasuna bermatuz praktikara eraman, langileen zati handi batek ez duelako euskara ulertzen. Gainera, osasun-langileen arteko eta hauen eta pazienteen arteko ahozko elkarrizketak euskaraz izatea gero eta ohikoagoa bihurtzen ari da, modu naturalean osasun profesionalak euskaraz idaztera bultzatuz. Gaur egun, ordea, egoera hauek langileen partetik eskatzen den esfortzua handitzea dakarte, euskaraz mantentzen den elkarrizketari buruzkoak gazteleraz jaso behar dituztelako pazientea artatzen den momentuan bertan. Proiektu honen bitartez, Osakidetzari egiten zaion ekarpena ez da bere politika linguistikoetan ezarritako helburuetara bakarrik mugatzen, jendartearen artean hazten doan eskaera bati ere aurre egiten baitzaio. Izan ere, osasun-langile eta pazienteen arteko komunikazioa hobetzeak arretaren kalitatea bera hobetzea dakar, bidean erabiltzailearen gogobetetasuna indartuz. Bestalde, pazienteek dokumentazioa euskaraz jasotzeko eskubidea izanik, itzulpena egiteko itzultzaile automatiko baten laguntza izateak itzulpenkostuak murrizten ditu. Proiektuak hiru fase aurreikusten ditu: 1. Corpus elebidunaren bilketa, zeinean hala nahi duten osasun-langileek parte hartu ahal duten. 28 3.2. TXOSTEN KLINIKOEN SAILKAPENA 2. Itzultzaile automatikoaren garapena, aurreko corpus elebiduna zein bestelako corpus elebidun eta elebakarrak erabilita. 3. Itzultzaile automatikoaren ebaluazioa, non corpusaren bilketan parte hartu duten osasun-langileak gonbidatuko diren ebaluazioa egitera. 3.2 Txosten klinikoen sailkapena Jasotako txostenak hainbat ezaugarriren arabera sailka daitezke, garatutako itzultzaile automatikoa entrenatzerakoan eta ebaluatzerakoan lagungarriak izan daitezkeenak. Gauzak horrela, corpusa biltzeko aplikazioa diseinatzerakoan ezaugarri hauei buruzko informazioa gordeta gera dadin bilatu da. Lehenik eta behin, erabiltzaileei buruzko metadatuak daude. Horrela, corpusaren bilketan parte hartu nahi duten bolondresek web-aplikazioan kontu bat ireki behar dute, eta aplikaziora sartzen diren lehen aldian lan egiten duten osasun-erakundea zein den adierazi beharko dute. Osakidetza "Erakunde Sanitario Integratu" (ESI) deritzen unitateetan antolatua dago, pazientearen arretan ematen diren maila desberdinak integratzeko helburua dutenak, eta erakunde berean biltzen diren ospitale eta osasun-zentroak barnebiltzen dituztenak. Hauek geografikoki banatuta daude, eta Osakidetzaren erakunde guztien zerrenda osoarekin batera kontsulta daitezke.1 Bestalde, erabiltzaileek beren kontua sortzerakoan beraien lanpostua (erizaina, medikua, ...) adierazteko aukera dute, eta lan egiten duten espezialitatea edo arreta eremua adieraziko dute. Hala ere, osasun-langile batzuek espezialitate desberdinetan lan egin dezaketela kontuan hartuz, dokumentu bati dagokion espezializatea ez da langileari dagokiona, baizik eta dokumentuari berari esleitzen zaiona. Beraz, dokumentu berri bat erregistratzerako orduan, dokumentuari dagokion espezialitatea (adib.: pediatria, larrialdiak, ...) eta txosten mota adieraziko dira. Honela, 3.1 irudiak corpusa biltzeko aplikazioa erakusten du, goiko partean espezialitatea eta txosten mota aukeratzeko menuak agertzen direlarik. Espezialitateen zerrenda osoa 3.3. taulan kontsulta daiteke, eta txosten motei dagokienez hauek dira Osakidetzarekin batera definitu direnak: 1https://www.osakidetza.euskadi.eus/gardentasuna-gobernu-ona//osakidetzako-zerbitzu-erakundeen-organigramak/ 29 KAPITULUA 3. ITZULBIDE 3.1 irudia – Corpus elebiduna biltzeko aplikazioaren ikuspegi orokorra, goiko partean espezialitatea eta txosten mota aukeratzeko menuak agertzen direlarik. 1. Ospitaleratze-txostenak, zeinak paziente berri bat ospitalean onartzean betetzen diren. 2. Txosten ebolutiboak, pazientea ospitalean dagoen bitartean bere eboluzioa adierazteko idazten direnak. 3. Alta-txostenak, pazienteak ospitalean egonaldia amaitzean idazten direnak. Alta-txostenek gaixoaren egonaldiaren laburpena dute. 4. Baimen informatuak, pazienteek ebakuntza edo edozein arrisku mota suposatzen duen prozedura bati aurre egin behar dietenean erabiltzen direnak. 5. Bestelakoak, aurreko kategoriatan sartzen ez diren dokumentuak. Osakidetzaren lehentasuna alta-txostenak eta ebolutiboak modu egokian itzultzea izanik, jasotako corpusetik ebaluazio-corpusa erauzterakoan bi txosten mota hauetako dokumentuak bakarrik kontuan hartu dira. Azkenik, 3.1 irudiaren beheko partean ikus daitekeen moduan, corpusa biltzeko web-aplikazioan erabiltzaileak aukera dauka dokumentua behinbetirako gordetzeko edo beranduago editatzen jarraitzeko. Aldagai hau ere ebaluazio-corpusa erauzterakoan erabili da, ebaluaziorako erabiltzaileak amaitutzat emandako dokumentuetatik erauzitako esaldiak bakarrik erabili direlarik. 30 3.3. CORPUSA BILTZEKO WEB-APLIKAZIOA 3.3 Corpusa biltzeko web-aplikazioa Corpus egokia biltzeko beharrezkoa da erabiltzaileei gidalerro egokiak ematea. Hau horrela izanda, erabiltzaileei honako gidalerroak eskaini zitzaizkien txosten berri bat idazterakoan: 1. Jatorri eta helburuko testuak esaldi mailan parekatu, lerro bakoitzean esaldi bakarra idatziz. Jatorrizko esaldi batek helburu-hizkuntzan esaldi bat baino gehiago behar baditu, hauek lerro berean txertatu, eta berdin alderantzizko zentzuan. 2. Idazteko estilorik ahalik eta naturalena erabili. Corpus errealista behar dugu, beraz, erabilitako estiloa ere halakoa izan behar da. 3. Erregistro formala erabili; euskalkiei dagozkien aldaketa lexikoak onartzen dira, baina ez estandarizatutako terminoetatik aldentzen diren aldaketa ortografikoak. Gidalerro egokiak eskaintzeaz gain, garrantzitsua da osasun-langileen esfortzua ahal den heinean murriztea. Helburu horrekin, web-aplikazioan erabiltzaileentzako lagungarriak izan daitezkeen tresna batzuk integratu dira: 1. Donostia Unibertsitate Ospitalean euskaraz idatzitako ereduzko altatxostenak (Joanes Etxeberri Saria V. Edizioa, 2014). 2. Hiztegi dinamiko bat, erabiltzaileek beraiek kudeatu dezaketena, osasunlangile batek termino bat idatzi baino lehen bere lankideek aurretik idatzitako proposamenak kontsultatzeko aukera emanez. 3. Euskarazko testua idazteko kutxan hiztegi kliniko integratu bat, ':' ondoren gaztelerazko terminoa idatziz euskarazko baliokidea eskaintzen duena. Hiztegi honen erabileraren adibide bat 3.2 irudian ikus daiteke. Gainera, testu elebiduna esaldi mailan parekatua izan dadin bermatzen laguntzeko, bi tresna erabiltzen dira corpusa biltzeko web-aplikazioan: 1) testua editore batetik web-aplikaziora itsastean, automatikoki esaldika banatzea, lerro bakoitzean esaldi bana gordez; eta 2) momentu bakoitzean editatzen ari den esaldia kolorez markatzea, beste hizkuntzako esaldi baliokidea ere beste kolore batez azpimarratuz. Azken honi dagokionez, 3.3 irudiak hizkuntza bakoitzeko esaldiak nola azpimarratzen diren erakusten du. 31 KAPITULUA 3. ITZULBIDE 3.2 irudia – Corpus elebiduna biltzeko aplikazioa, hiztegi laguntzailearen erabilera erakutsiz. 3.3 irudia – Corpus elebiduna biltzeko aplikazioa, hizkuntza bakoitzeko esaldiak azpimarratuta. Azpiatal hau amaitu baino lehen, corpus bilketari eragiten dieten bi gai aipatu nahi ditugu, bilketa-prozesuaren antolaketari eta datuen pribatutasunari dagozkienak. 32 3.4. CORPUS BILKETAREN EMAITZAK Antolakuntzari dagokionez, ESI bakoitzak proiektuaren arduradun bat dauka, zeinak corpusaren bilketan interesa izan dezaketen osasun-langile elebidunen zerrenda bat duen. Proiektura langile gehiago batzeko asmoz, COVID-19aren pandemia baino lehen hainbat bilera antolatu ziren, zeintzuetan Osakidetzako ordezkari instituzionalek, arduradun teknikoek eta proiektuan inplikatutako Ixakideek parte hartu zuten. Bilera hauetan proiektua aurkeztu, corpus bilketaren arlo teknikoak azaldu eta langileen zalantzak argitu ziren. Pandemia garaian, aurkezpen hauek langileen esku utzi zen bideo batez ordezkatu ziren. Bestalde, behin proiektua martxan jarrita, posta elektroniko bidez buletinak bidali zitzaizkien parte-hartzaileei. Buletin hauek bolondresak proiektuaren berri izan zezaten eta beraien esfortzuaren emaitzak ezagutu zitzaten bidaltzen ziren interesgarria erizten zenean. Proiektuaren amaieran ESI bakoitzak erabakitzen du langileak egindako lanagatik konpentsatu ala ez, eta hala izatekotan, zein formatan (adibidez, egun libreak emanez). Azkenik, jasotako txosten klinikoak ez dira errealak izan behar, baina hala izatekotan, ez dute pazienteari buruzko informazio pertsonalik eduki behar (adib.: izen-abizenak, jaiotze-data, ...). Horretarako, Osakidetzan pazienteari buruzko informazio pertsonala eta txosten klinikoak modu desberdinduan jasotzen dira, biak lotzeko kode bat erabiliz. Bestalde, behin itzultzaile automatikoa garatuta, hau Osakidetzako sistema informatikoan inplementatuko da, informazio jarioa barne-mailakoa izango dela bermatuz. Horretaz gain, jasotako corpusarekin lan egin duten ikerlari guztiek konfidentzialtasun-konpromiso bat sinatu dute, eta sarreran aipatu bezala, corpus bakoitzeko dokumentu guztietatik erauzitako esaldiak ausaz berrordenatu dira, bertan jasotzen den informaziotik pazientea zein izan daitekeen jakitea ekiditeko asmoz. Pribatutasunari dagozkien bi neurri hauek, sakabanatzea eta desordenatzea, Itzulbideko corpus elebidunari eta corpus elebakar guztiei aplikatzen zaizkie. Corpusaren atzipena mugatua da eta corpusa ikerlari zehatz batzuek soilik atzi dezakete. 3.4 Corpus bilketaren emaitzak Guztira, 210 bolondres erregistratu ziren Itzulbide aplikazioan corpusa biltzeko, horietatik 149k dokumentu elebidunen bat idatzi zutelarik. Horien % 50,3k euskarazko 500 hitz baino gehiago idatzi zituzten; % 34,8k 1.000 hitz baino gehiago erregistratu zituzten; % 12,3k gutxienez 3.000 hitz 33 KAPITULUA 3. ITZULBIDE jaso zituzten; eta % 2,7k 10.000 hitzeko langa gainditu zuten. Corpusa web-aplikaziotik CSV (jatorrizko ingelesez, Comma-Separated Values) batera esportatu zen, non dokumentu bakoitzeko euskarazko eta gaztelerazko esaldiez gain, aurretik aipatutako aldagai batzuk jasotzen ziren; besteak beste, erabiltzaileak dokumentua amaitutzat eman zuen ala ez adierazten duen balioa, eta dokumentuari dagozkion espezialitatea eta txosten mota. Fitxategi honetatik dokumentu bakoitzeko esaldi pare elebidunak eta dagozkien aldagaiak erauzteko programa bat garatu zen, eta ondoren, eskuz errepasatu zen lortutako emaitza. Izan ere, nahiz eta lerro bakoitzean esaldi bakarra idazteko gidalerroa argia izan, eta corpusa jasotzeko web-aplikazioak horretan laguntzeko tresnak eduki, hainbat dokumentutan hori ez zen betetzen, lerrokatzeak eskuz aldatu behar izan zirelarik. Horrela, jasotako CSVtik erauzitako corpusaren lehenengo bertsioak, hurrengo kapituluan Itzulbide 1.0 deitu duguna, jarraian adierazten diren estatistikak ditu, guztira 26.437 esaldi pare elebidun izanda. Taula guztietan, dokumentu kopurua CSVtik ateratakoa da; esaldi eta token kopuruak erauzitako corpusari dagozkionak izanda. Lehenik eta behin, 3.1. taulan estatistikak jatorrizko dokumentua amaitutzat eman zen ala ez adierazten duen aldagaiaren arabera erakusten dira, bakoitzari dagozkien dokumentu, esaldi eta token kopuruak adieraziz. Egoera Dokum. Esaldiak Tok. (eu) Tok. (es) Amaitua 1.774 23.695 198.503 236.462 Amaitu gabea 179 2.742 19.569 23.034 3.1 taula – Itzulbide 1.0 corpusaren estatistikak, dokumentuaren egoeraren arabera. Ondoren, 3.2. taulan estatistikak txosten motaren arabera aurkezten dira, berriro ere bakoitzaren dokumentu, esaldi eta token kopuruak adieraziz. Azkenik, 3.3. taulak espezialitate desberdinen distribuzioa erakusten du, bakoitzaren dokumentu, esaldi eta token kopuruekin. Ikusten denez, espezialitate desberdinetako txostenen distribuzioa oso desorekatua da. Adibidez, 8 espezialitatetarako 100 dokumentu baino gehiago daude eskuragarri; beste 10 espezialitaterako 10 dokumentu baino gutxiago bildu diren bitartean. Espezialitate desberdinen artean, "familiamedikuntza" eta "larrialdiak" dira dokumentu gehien dituztenak. 34 4. KAPITULUA Baliabideak Kapitulu hau bi ataletan banatuta dago: lehenengoan erabili ditugun corpusak deskribatuko ditugu, eta bigarrenean itzulpen automatikorako eta testuak aurreprozesatzeko erabili ditugun sistemak aipatuko ditugu. 4.1 Corpusak Sarreran aipatu moduan, corpusetan oinarritutako itzultzaileei dagokienean, corpusa zenbat eta handiagoa eta domeinura egokituagoa izan, hainbat eta hobea izango da garatutako itzultzailearen kalitatea. Gure kasuan, ordea, Itzulbide proiektuan jasotako domeinu klinikoko corpus elebiduna txikia izanda, beharrezkoa izango da beste domeinuetako corpusak ere erabiltzea. Edonola ere, kontuan izanda garatu nahi dugun itzultzailean zehaztasuna ahalik eta altuena izatea nahi dugula, beste domeinuetako corpusak biltzerakoan irizpide orokor batzuk jarraituko ditugu aukeratutako corpusen kalitatea ziurtatze aldera. Horretaz gain, domeinu klinikoko itzultzailea garatzerakoan terminologia modu zuzenean itzultzea erronka nagusietako bat izanda, euskara eta gaztelera parerako eskuragarri dauden terminologia klinikoko baliabide guztiak erabiliko ditugu. Bestalde, gaztelerazko testu kliniko kopuru handia eskuragarri izanda, hauek atzeranzko itzulpenaren bidez txertatu dira garatutako sistemetan. Esperimentu batzuetan, kopiatze teknikaren bidez ere gehitu ditugu corpus 37 KAPITULUA 4. BALIABIDEAK elebakarretako batzuk; hau da, gaztelerazko corpusa euskarazkoa balitz bezala entrenamendu-corpusaren bi aldeetan txertatuz (Currey et al., 2017). Erabilitako corpusak deskribatzerakoan hauek 4 multzotan banatu ditugu: 1) domeinuz kanpoko corpus elebidunak, 2) terminologia kliniko eleanitza, 3) domeinu klinikoko corpus elebidunak, eta 4) domeinu klinikoko gaztelerazko corpusak.1 Baliabide hauek modu gradualean gehitu dira tesian zehar garatutako sistema desberdinetara; izan ere, corpus guztiak ez dira hasieratik eskuragarri egon. Honek aukera eman digu gehitutako corpus batzuek garatutako itzultzailearen kalitatean egindako ekarpena neurtzeko. Orokorrean, diseinatutako esperimentuen arteko desberdintasun handiena ebaluaziorako erabilitako corpusean egon da. Itzulbideko corpus elebiduna jaso baino lehen, domeinu klinikoko corpus elebidunik ezean Donostia Unibertsitate Ospitalean bildutako euskarazko alta-txostenak (Joanes Etxeberri Saria V. Edizioa, 2014) eta haien gaztelerazko eskuzko itzulpenak erabili ditugu ebaluaziorako, nahiz eta hauek idaztearen helburua bestelakoa izan. Jarraian, erabilitako corpusak eta beraien estatistikak aurkezten dira, aurretik definitutako multzoen arabera deskribatuta. 4.1.1 Domeinuz kanpoko corpus elebidunak Gure atazarako erabilgarriak izan litezkeen domeinuz kanpoko corpus elebidunak hautatzerakoan bi helbururen arteko erdibidea bilatu dugu: 1) ahalik eta corpus gehien biltzea; eta 2) bildutako corpusen kalitatea minimo batetik gorakoa izatea, itzulpenen zehaztasuna ahalik eta altuena izan dadin. Helburu horrekin, bi irizpide nagusi jarraitu ditugu erabili beharreko domeinuz kanpoko corpus elebidunak hautatzerakoan: 1) aurretik euskararen eta gazteleraren arteko itzultzaile automatikoak garatzeko erabili izana; edota 2) itzultzaile profesionalek itzuliak izana eta itzuli beharreko txosten klinikoen antzeko ezaugarriak izatea. Jarraian, erabilitako domeinuz kanpoko corpus elebidunak zerrendatuko ditugu. 1. EiTB (2016): Euskal Irrati TeleBistako albisteez osatutako corpusa, 1Aurrerago 4.1.2. atalean aipatzen dugun moduan, terminologia klinikoa zuzenean gehitu da entrenamendu-corpusera, horregatik hemen corpus bezala zerrendatzen dugu. 38 KAPITULUA 4. BALIABIDEAK Dokumentu hauek PDF (jatorrizko ingelesez, Portable Document Format) formatutik testu hutsera pasa ziren, eta esaldiak banatzeko Itzulbideko corpusa erauzteko 3.4. azpiatalean aipatutako programa bera erabili zen. Azkenik, esaldien parekatzea eskuz egin zen, hizkuntza bateko esaldi bat beste hizkuntzan hainbat esalditan agertzean hauek ';' bidez bananduz. 10. EiTB (2020): Aurreneko corpusaren bertsio berritua (Etchegoyhen eta Gete, 2020), EiTBko albisteez osatua. Guztira 637.182 esaldi pare elebidun ditu, eta errepikatu gabe gehitu da entrenamendu-corpusera. Domeinuz kanpoko 1-7 corpusei dagokienez, hasiera batean modu gordinean gehitu baziren ere, momentu batetik aurrera hizkuntz-identifikatzaile bat4 aplikatu ondoren gehitu ziren entrenamendu-corpusera. Modu horretan, maiztasun txikiko izen propioz edo orokorrean entitate izendunez osatutako esaldi asko kanpoan geratu ziren, domeinuz kanpoko hiztegia murriztuz eta hortaz, domeinu klinikoaren berezko terminologia itzultzeko beharrezkoa den lexikorako zati handiago bat utziz. Hizkuntz-identifikatzailea aplikatu ondoren, 1-7 corpusei dagozkien esaldiak 3,7M izatera igaro ziren. Prozesu hau txosten klinikoen itzulpenaren kalitaterako onuragarria zela frogatu zen. Bestalde, publikoki eskuragarri dauden bestelako corpus batzuk (adib.: 'OpenSubtitles' edo 'GNOME') erabiltzea baztertu dugu, itzulpenen kalitatea bermatua ez dagoelakoan. Laburpen modura, 4.1. taulak domeinuz kanpoko corpus elebidunak eta haien domeinuak eta esaldi kopuruak erakusten ditu. 4.1.2 Terminologia kliniko eleanitza Aurretik 2.2. azpiatalean aipatu bezala, erabilitako terminologia klinikoetatik handiena SNOMED CTren euskaratzetik dator (Perez-de Viñaspre, 2017). Prozesu hau tesi honen garapenarekiko paraleloa izanda, SNOMED CTtik eratorritako terminologiaren bi bertsio erabili ditugu tesian zehar. Horretaz gain, GNS-10aren euskaratzea ere baliatu dugu gaztelerazko termino baliokideekin batera entrenamendu-corpusera gehitzeko. Corpus honek 2 bertsio ditu, 2020. eta 2021. urteetan WMT konferentzian biomedikuntzaren arloko testuak itzultzeko atazan eskuragarri utzitakoak. 4https://github.com/saffsd/langid.py 40 4.1. CORPUSAK 1. Donostia Unibertsitate Ospitaleko alta-txosten ereduak (Joanes Etxeberri Saria V. Edizioa, 2014), espezialitate anitzetako 42 dokumentuz osatua, Osakidetzako mediku elebidun batek gaztelerara itzuliak. Tesi honen lehen erdian sistemak ebaluatzeko baliagarriak izan ziren, 1.038 esaldi garapenerako eta beste 1.038 probarako erabili zirelarik. Jatorrizko dokumentu hauek helburu akademikoekin idatziak izanda, beraien ezaugarriak benetako txosten klinikoekiko desberdinak dira, idazterakoan hizkuntzaren zuzentasunari lehentasuna ematen baitzaio. Eskuzko itzulpena mediku batek egindakoa izanda, ordea, gaztelerazko esaldien ezaugarriak benetako txostenekiko antzekoagoak dira, orokorrean esaldi laburragoak erabiliz, ahal denean laburdurak txertatuz, eta euskarazko esaldi baliokideekin alderatuta akats ortografiko gehiago dituztelarik. Hau guztia kontuan hartuta, behin Itzulbideko corpus elebiduna eskuragarri izan genuenean erabiltzeari utzi zitzaien. 2. Basurtoko Unibertsitate Ospitaleko saio klinikoak: E3C proiekturako bildutako saio kliniko eleanitzen artean (Magnini et al., 2020), Basurtoko Unibertsitate Ospitalean euskaraz eta gazteleraz idatzitako 17 saio klinikoen bilduma, guztira 541 esaldiz osatua. Testu hauek sarean eskuragarri daude,8 eta Itzulbideko corpus elebidunarekin batera sistemak birdoitzeko erabili ziren. 3. Itzulbide 1.0: Itzulbide proiektuaren baitan 2020ko apirilaren 10era arte jasotako esaldi pare elebidunak. 26.437 esaldietatik 1.000 garapenerako eta beste 1.000 probarako gorde ziren. Corpus honekin egindako esperimentu batzuetan esaldi bakoitzaren espezialitate eta txosten mota kontuan hartu ziren; hortaz, esaldi pare berdina espezialitate edo txosten mota desberdinetan agertzen bazen, sarrera desberdin bezala kontsideratzen zen errepikatutako esaldiak baztertzerakoan. 4. Itzulbide 2.0: Itzulbide proiektuaren amaieran, 2021eko apirilaren 12rarte jasotako corpus elebiduna. Bertsio honetatik, entrenamendurako 28.805 esaldi erabili ziren, eta garapen eta probarako aurreko bertsioko esaldi berdinak mantendu ziren. Kasu honetan, azken sistemetan erabili beharreko corpusa izanik, esaldi errepikatu guztiak alde batera utzi ziren, nahiz eta espezialitatea edo txosten mota desberdina izan. 8https://github.com/hltfbk/E3C-Corpus 43 4.1. CORPUSAK dokumentu bakoitzaren lehen 2 lerroetan agertzen ziren kodeak eta datak kenduta, eta errepikatutako esaldiak alde batera utzita 905.893 esaldi erabilgarri geratuz. 3. Basurtoko Unibertsitate Ospitaleko txosten ebolutiboak: 471.500 dokumentuz osatutako corpusa, guztira 4.811.294 esaldi dituena. Dokumentu bakoitzaren lehen lerroan agertzen ziren kodeak eta datak ezabatuta, eta errepikatutako esaldiak kenduta, 2.318.361 esaldi kopuruan geratu zen. 4. Itzulbide proiektuko corpus elebakarra: corpus hau 4 zatitan banatuta dago: 1) Txosten ebolutiboetatik erauzitako 49.069.600 esaldi, 2) Traumatologia espezialitateko 2.412.202 esaldi9, 3) Ospitaleratzetxostenetatik ateratako 6.550.241 esaldi, eta 4) Larrialdietako txostenetatik erauzitako 18.576.314 esaldi. Corpus hauen tamainak kontuan hartuta, eta Osakidetzaren lehentasuna alta-txostenak eta txosten ebolutiboak itzultzea izanda, lehenengo bi azpimultzoak bakarrik erabili dira, esaldi hutsak eta errepikatutakoak kenduta txosten ebolutiboetatik ateratako 18.667.813 esaldi eta traumatologiako 1.010.420 esaldi edukita. Datuen hautespena aplikatu ondoren, garatutako azken sistemetan erabili ziren corpus hauek. Domeinuz kanpoko corpusa 5M esaldi ingurukoa izanda, eta GaldakaoUsansolo Ospitalekoak eta Basurtoko Unibertsitate Ospitalekoak batuta ere 5M esaldi inguru izanda, Itzulbideko corpus elebakarretik beste 5M esaldi aukeratu dira datuen hautespena aplikatuz. Modu honetan, azken sistemetan erabilitako corpusean atzeranzko itzulpenaren bidez erabilitako corpusa, corpus elebidunaren tamainaren bikoitza baino askoz handiagoa ez izatea bermatzen da, itzultzailearen kalitatea arriskuan jarri gabe (Poncelas et al., 2018b). Amaitzeko, 4.4. taulak erabili ditugun domeinu klinikoko gaztelerazko corpusak zerrendatzen ditu, bakoitzaren dokumentu mota zein esaldi eta token kopuruak adieraziz. Corpus guztien kasuan, jatorrizko esaldi eta token kopuruak adierazten ditugu (esaldi hutsak, errepikatutakoak edo kodeak eta datak bakarrik dituzten esaldiak kendu gabe). 9Espezialitate honetako txostenak ebaluazio berezitua egiteko asmoarekin banatu ziren 45 4.2. SISTEMAK 4.2.1 Erregeletan Oinarritutako Itzulpen Automatikoa Euskararen eta gazteleraren artean EOIA bidez itzulpenak egiteko SNOMED CTren euskaratzerako garatutako MatxinMed tresna erabili dugu; hau da, Matxin (Mayor, 2007) medikuntza-domeinura egokitua, bere lexikoietan hiztegi klinikoak txertatuz. Egindako esperimentuak alemanaren eta ingelesaren arteko itzulpenera hedatzerakoan, Apertium (Forcada et al., 2011) tresna erabili dugu, mundu mailan EOIA egiteko erreferentziazko software irekia. Bi hizkuntza pareetan, EOIA atzeranzko itzulpena egiteko erabili da; hau da, corpus elebakarrak gazteleratik euskarara eta ingelesetik alemanera itzultzeko. EOIA erabili zen lehenengo esperimentu multzoan, euskararen eta gazteleraren artean atzeranzko itzulpena egiteko teknika eta arkitektura desberdinak konparatu ziren; bigarrenean, ordea, teknika desberdinekin atzeranzko itzulpena egin ondoren datuen hautespena aplikatu zen, kasu honetan esperimentuak goian aipatutako bi hizkuntza pareetarako egin zirelarik. 4.2.2 Itzulpen Automatiko Estatistikoa Kasu honetan tresna bakarra erabili zen IAE hizkuntza pare desberdinetan egiteko, modu ia esklusiboan erabiltzen den Moses (Koehn et al., 2007) tresnaren bidez. Zehazki, defektuzko balioekin erabili zen Moses, hitzen alineaziorako MGIZA (Och eta Ney, 2003) erabiliz, berrordenatze-eredu bezala lexikalizatutako 'msd-bidirectional-fe' eredua erabiliz, eta hizkuntza-eredurako KenLM (Heafield, 2011) erabiliz, hitz-segidaren tamaina 5 izanda. Itzulpen-eredua doitzeko MERT (jatorrizko ingelesez, Minimum Error Rate Training) (Och, 2003) tresna erabili zen, gordetako aukera hoberenen zerrendaren tamaina 100 zelarik. EOIAren kasuan bezala, IAE atzeranzko itzulpena egiteko erabili da; euskararen eta gazteleraren artean teknika eta arkitektura desberdinak konparatzeko, eta aurreko hizkuntza pareaz gain, alemanaren eta ingelesaren artean teknika desberdinekin egindako atzeranzko itzulpenean datuen hautespena aplikatzeko. 47 4.2. SISTEMAK erabilera azpi-optimoa egiten du, entrenamenduaren momentu askotan memoria erabilera % 100etik urrun egonda. Honen ondorioz, entrenamenduak behar baino luzeagoak izateaz gain, kontsumitutako energia estimatzeko egindako kalkuluen zehaztasuna baxuagoa izango da. 4.2.4 Aurreprozesua Atal hau amaitzeko, esperimentu guztietan aplikatutako aurreprozesua deskribatuko dugu. Corpusetan oinarritutako (IAE eta IAN) itzultzaileak entrenatzeko testua Moses-en eskuragarri dauden tokenizatzaile12 eta Truecaser 13 tresnen bidez prozesatu ditugu. Truecase prozesuaren kasuan, 4.1. atalean deskribatzen diren domeinuz kanpoko 1-7 corpusak Truecase formatuan bakarrik edukita, gainontzeko corpusei aplikatu zaien eredua corpus hauetan ikasitakoa izan da esperimentu guztietan. Espero da honek itzulpenen kalitatean duen eragina baxua izatea. Bestalde, IAN teknika erabiltzerakoan hitzen segmentazioa aplikatu da, BPE teknikaren jatorrizko inplementazio erabiliz.14 Esperimentu guztietan BPE eredua entrenamendu-corpus osoan ikasi da; eta azken esperimentuetan, egileek gomendatu bezala hiztegi desberdinak gorde dira hizkuntza bakoitzerako, hizkuntza bakoitzean agertzen diren azpi-hitzak hizkuntza horretan bakarrik aplikatuz. Sistema batzuk entrenatzeko BPE-dropout (Provilkov et al., 2020) erregularizazioa aplikatu da 0,1eko probabilitatearekin. Honek entrenamendurako beharrezkoa den denbora asko luzatzen du, egin beharreko epoch bakoitzeko entrenamendu-corpusaren kopia bat sortu behar delako, baina txosten klinikoetan ohikoak diren akatsen eragina murrizteko lagungarria izango delakoan aplikatu dugu. Esperimentu guztietan, euskararen eta gazteleraren artean itzultzerakoan hiztegiaren tamaina 90.000 izan da; WMT 2020ko atazan ingelesaren eta gazteleraren artean itzultzeko 32.000ko balioa erabili da; eta alemanaren eta ingelesaren artean itzultzerakoan, 89.500 lehen esperimentu multzoan eta 40.000 bigarrenean. Azkenik, egindako esperimentu batzuetan Moses-en eskuragarri dagoen 12https://github.com/moses-smt/mosesdecoder/blob/master/scripts/ tokenizer/tokenizer.perl 13https://github.com/moses-smt/mosesdecoder/blob/master/scripts/recaser/ truecase.perl 14https://github.com/rsennrich/subword-nmt 49 5. KAPITULUA Metodologia eta emaitzak: domeinuko corpus elebidunik gabe Kapitulu honetan eta hurrengoan tesian zehar egindako esperimentuak azaldu eta beraien emaitzak aurkeztuko ditugu. Horretarako, aztertutako aldagai bakoitzari atal bat eskainiko diogu, bakoitzean landutako helburu nagusia deskribatu, erabilitako corpusak eta sistemak aipatu, eta ateratako ondorio nagusiak zerrendatuz. Errore analisia edo giza ebaluazioa egin den kasuetan, hauek atalaren amaieran kokatu dira. Egindako esperimentuak bi bloke nagusitan banatzen dira, baldin eta domeinuko corpus elebiduna eskuragarri genuen ala ez. Domeinuko corpus elebidunik gabeko egoeran, ebaluaziorako alta-txosten ereduak eta haien eskuzko itzulpenak erabili ziren. Behin Itzulbide proiektuko txosten elebidunak eskura izanda, hauek sistemak entrenatzeko zein ebaluatzeko erabili ziren. Kapitulu honetan ebaluaziorako alta-txosten ereduak erabiliz egindako esperimentuak azalduko dira. Esan beharrik ez dago, ebaluazio-corpus desberdinekin lortutako emaitzak ez dira bata bestearekin konparagarriak. Hala ere, ebaluazio-corpusa aldatzerakoan momentuan eskuragarri zegoen entrenamendu-corpus berdinarekin bi ebaluazio-corpus desberdinetan lortutako emaitzak aurkeztuko ditugu, bakoitzarekin lortutako emaitzak hobeto interpretatzen laguntzeko asmoz. Kapitulu honetan, tesiaren lehen esperimentuetan itzultzailea garatzeko orduan izandako hainbat erronkei aurre egin nahi izan genien, domeinuko corpus elebidunaren gabeziak baldintzatuta. Hasiera moduan, garaian artearen 51 KAPITULUA 5. METODOLOGIA ETA EMAITZAK: DOMEINUKO CORPUS ELEBIDUNIK GABE egoera ziren SNEen hiperparametroak momentuan genituen domeinuz kanpoko corpusekin emaitza optimoak lortzeko moldatu genituen (5.1. atala). Behin hiperparametro optimoak izanda, domeinura egokitzeko baliabideak banaka gehitu ziren, bakoitzaren ekarpena neurtzeko eta ondorioak hurrengo esperimentuetan kontuan hartzeko asmoz (5.2. atala). Atal honetan txertatzen da SNOMED CTko erlazioetatik abiatuta sortutako esaldi artifizialekin egindako proba. Ondoren, IAN sistema desberdinak probatu ziren (5.3. atala), geruza kopuru desberdinetako SNEetatik garaian artearen egoera berria bihurtu zen Transformerreraino. Honekin batera, atzeranzko itzulpena egiteko EOIA eta IAE teknikak ere erabili ziren, domeinuko corpusik gabeko eszenatoki batean lagungarri izan litezkeen aztertzeko. Aurrerago, atzeranzko itzulpena egiteko teknika desberdinak alderatzeaz gain, haien bidez sortutako corpus sintetikoak batu, bakoitzaren aniztasun lexikala aztertu, eta datuen hautespenaren bidez emaitzak hobetzeko saiakerak egin ziren (5.4. atala). Kasu honetan, euskararen eta gazteleraren artean egindako esperimentu berdinak alemanaren eta ingelesaren arteko itzulpenean errepikatu ziren. Azkenik, momentuko baliabideekin WMT2020ko biomedikuntzaren arloko testuen itzulpenerako ataza partekaturako sortutako sistemak aurkeztuko dira (5.5. atala). Kasu honetan helburua ingelesetik euskarara itzultzea zen, eta atazan ohikoa den moduan artikulu zientifikoen laburpenak itzultzeaz gain, terminologia klinikoa itzultzeko ere erabili ziren garatutako sistemak. Jarraian, urrats hauek guztiak azalduko ditugu atalez atal. 5.1 Oinarrizko IAN sistemetan hiperparametroak optimizatzea Helburua IAN sistemen hiperparametroak domeinuz kanpo optimizatzea, itzultzaileen kalitatea hobetzeaz gain, ondoren egin beharreko domeinuari egokitzea sistema optimizatu baten gainean egiteko helburuarekin. 52 5.1. OINARRIZKO IAN SISTEMETAN HIPERPARAMETROAK OPTIMIZATZEA Corpusak Garatu beharreko sistemen abiapuntu moduan, tesi hau hasteko momentuan MODELA proiektuaren barruan garatu berri ziren euskararen eta gazteleraren arteko IAN sistemak (Etchegoyhen et al., 2018) hartu ziren eredu moduan. Horretarako, sistema hauek garatzeko erabilitako corpusaren antzeko bertsio bat erabili zen gure lehenengo sistemak garatzeko. Zehazki, 4.1.1. azpiatalean aipatutako domeinuz kanpoko 1-7 corpusak erabili ziren sistemak entrenatzeko, guztira 4.530.683 esaldirekin. Esperimentuen helburua hiperparametroak optimizatzea izanik, garapen eta proba multzoak entrenamendu-corpusaren jatorri berdinetik erauzi ziren. Garapen multzoak 3.482 esaldi zituen, eta proba multzoak 3.405. Esperimentuak Lehenengo esperimentu hauetan, garaian artearen egoera ziren SNEak erabili ziren arkitektura moduan, eta sare neuronalen hainbat hiperparametroen balio desberdinak probatu ziren emaitzak hobetzeko asmoz. Nematus (Sennrich et al., 2017) tresna erabili zen, eta oinarri-lerro moduan Etchegoyhen et al. (2018) lanean erabilitako hiperparametroak erabili ziren. Sistema hau bi noranzko SNEa zen, geruza bakarreko 1.024 neuronekin; eta garatutako sistema guztietan bezala, aurreprozesuan 90.000 iterazioz ikasi zen BPE eredua. Bestalde, ikasketa-tasa 0,0001 izan zen eta drop-out ez zen erabili. Dekodetze-prozesuan, length-normalization eta coverage-penalty hiperparametroek 1 eta 0 balioak hartu zituzten, hurrenez hurren. Aurreko balioak finkoak izanda, beste hiperparametro batzuen balio desberdinak probatu ziren, gehienbat Britz et al. (2017) lanean lortutako emaitzetan oinarrituta. Proba hauek bi noranzkoetan egin ziren (eu-es eta es-eu), eta modu sekuentzialean aplikatu ziren; hau da, hiperparametro baten balio desberdinak probatu ziren, eta hurrengo esperimentuetarako norabide bakoitzean emaitza hoberenak lortzen zituzten balioak erabili ziren. Probatutako balioak 5.1. taulan aurkezten dira, esperimentuak egiteko erabili zen orden berdinean, lerro bakoitzean ezkerrean agertzen den balioa MODELA proiektuan erabili zena izanik. Esperimentu hauen helburua, sistemak berak hobetzeaz gain, ondoren egin behar zen domeinuari egokitzea sistema optimizatu baten gainean egitea izan zen, emaitzak esanguratsuagoak izan zitezen. 53 KAPITULUA 5. METODOLOGIA ETA EMAITZAK: DOMEINUKO CORPUS ELEBIDUNIK GABE Hiperparametroa Balioak Optimizatzailea Adadelta / Adam Unitate mota GRU / LSTM Beam-width 6 / 10 Esaldi multzoaren tamaina 30 / 32 / 64 Hitz-bektorearen tamaina 500 / 512 / 1024 5.1 taula – Sistemak domeinuz kanpo optimizatzeko probatutako hiperparametroen balioak Emaitzak Jarraian, 5.2. taulan hiperparametro bakoitzaren balio desberdinekin garapen (dev) eta proba (test) multzoetan lortutako BLEU balioak aurkezten dira. Hiperparametro bakoitzarentzat, hurrengo esperimentuetarako erabili zen balioari dagokion lerroa hitz lodiz adierazten da. Kasu gehienetan hiperparametro bakoitzarentzat proba multzoan BLEU altuena lortzen zuen balioa aukeratu zen, baina desberdintasuna txikia zenean garapen multzoko emaitzak ere kontuan hartu ziren. Kasu bakan batean, esaldi multzoaren tamaina 64ra igotzean, balio hau lehenetsi zen nahiz eta eu-es zentzuan 32ko balioarekin emaitza hobeak lortu garapen eta proba multzoetan, desberdintasun hauek txikiak zirelako eta kontrako zentzuan aukeratutako balioarekin koherenteak izateko. Bestalde, eu-es zentzuan 1024ko hitz-bektorearen tamainarekin esperimentua ezin izan zen burutu, memoria-errore batengatik. Ondorioak Ikus daitekeenez, hiperparametro desberdinak aldatzerakoan lortutako emaitzak orotarikoak izan ziren. Kasu batzuetan hobekuntzak lortu ziren, beste kasu batzuetan hobekuntza horiek norabide bakarrean eman ziren (unitate mota aldatzean), eta beste batzuetan proposatutako aldaketak ez zuen hobekuntzarik ekarri. Edonola ere, esperimentu guztiak kontuan hartuta, aurretik optimizatutako sistema bat (Etchegoyhen et al., 2018) are gehiago optimizatzea lortu zen, eu-es zentzuan proba multzoan lortutako emaitzak 0,47 BLEU hobetuz eta es-eu zentzuan 0,86 BLEU irabaziz. Sistema hauek ondoren domeinu klinikora egokitzeko egindako proben oinarri bezala erabili ziren, eta beraz domeinuz kanpoko ebaluazio multzo hauek ez ziren berriro erabili (horrek justifikatzen du erabakiak hartzeko 54 KAPITULUA 5. METODOLOGIA ETA EMAITZAK: DOMEINUKO CORPUS ELEBIDUNIK GABE 5.2 Domeinu klinikora egokitzeko lehenengo saiakerak Helburua Domeinuz kanpo optimizatutako sistemak domeinu klinikora egokitzea, domeinuko baliabide desberdinen eragina neurtuz. Corpusak Jakina denez, IAN sistema batek emaitza kaxkarrak lortuko ditu entrenamendu-corpusean agertzen ez den domeinu batetako esaldiak itzultzerakoan. Hortaz, domeinu klinikoko itzultzaile automatiko bat garatu nahi badugu, beharrezkoa izango da entrenamendu-corpusera domeinu klinikoko testuak txertatzea. Helburu horrekin egindako lehenengo esperimentu multzoan, aurreko atalean domeinuz kanpo optimizatutako sistema erabili zen oinarri moduan, eta sistema hori entrenatzeko erabilitako corpusera domeinu klinikoko testuak gehitzen joan zitzaizkion. Zehazki, bi baliabide desberdin gehitu ziren domeinu klinikora egokitzeko lehenengo esperimentu hauetan: SNOMED CTren euskaratzeari esker lortutako terminologia klinikoaren lehenengo bertsioa (gaztelerazko termino baliokideekin batera), eta Galdakao-Usansolo Ospitaleko gaztelerazko altatxostenak. Baliabide bakoitza bi modu desberdinetan gehitu zen: terminologia klinikoaren kasuan, modu zuzenean eta SNOMED CTn definitutako erlazioetan oinarrituta sortutako esaldi artifizialen bidez; eta gaztelerazko alta-txostenen kasuan, atzeranzko itzulpena (Sennrich et al., 2016) eta kopiatze (Currey et al., 2017) tekniken bidez. Esperimentu hauen helburua domeinu klinikora egokitzeko gaitasuna neurtzea izanda, ebaluaziorako garaian eskuragarri zeuden euskarazko alta-txosten ereduak (Joanes Etxeberri Saria V. Edizioa, 2014) eta haien eskuzko itzulpenak erabili ziren. Laburpen moduan, 5.3. taulak atal honetan deskribatutako sistemak entrenatzeko erabilitako corpusak eta haien esaldi kopuruak aurkezten ditu. Esperimentuak Atal honetan aurkeztutako esperimentuetarako 3 sistema garatu ziren es-eu zentzuan, eta 5 sistema eu-es zentzuan, aipatutako baliabideak bata bestea56 5.2. DOMEINU KLINIKORA EGOKITZEKO LEHENENGO SAIAKERAK Corpusa Esaldiak Domeinuz kanpoko 1-7 corpusak 4.530.683 SNOMED CT 1.0 terminoak 151.111 SNOMED CTtik eratorritako esaldi artifizialak 363.958 Galdakao-Usansolo Ospitaleko gaztelerazko corpusa 2.023.811 5.3 taula – Domeinu klinikora egokitzeko lehenengo saiakeretan sistemak entrenatzeko erabilitako corpusak eta haien esaldi kopuruak ren ondoren gehituz. Bi norabideetan, oinarri-lerro moduan aurreko atalean domeinuz kanpoko 1-7 corpusekin entrenatutako sistemak domeinu klinikoan ebaluatu ziren. Ondoren, norabide bakoitzean SNOMED CT 1.0 terminologia gehituz beste bi sistema garatu ziren; eta jarraian, terminologia beretik sortutako esaldi artifizialak gehituta sistema bana entrenatu zen. Gainera, eu-es zentzuan beste sistema bat entrenatu zen Galdakao-Usansolo Ospitaleko gaztelerazko alta-txostenak atzeranzko itzulpen bidez gehituta; eta azkeneko sistema bat corpus bera kopiatze teknikaren bidez ere gehituta. Sistema guztiak entrenatzeko Nematus erabili zen, aurreko atalean optimizatutako hiperparametroekin. Atzeranzko itzulpena egiteko, es-eu zentzuan SNOMED CT 1.0 terminologia modu zuzenean gehitu ondoren entrenatutako sistema erabili zen. Dekodetze-teknika bezala, beam-search erabili zen, aurreko ataleko emaitzak kontuan hartuta beam-width-a 10 izanda. Jarraian, esaldi artifizialak sortzeko jarraitutako metodologia azalduko da. Erlazioak erauzteko, 2017ko uztailaren 31n argitaratutako SNOMED CTren Snapshot bertsioa erabili zen, RF2 formatuan. SNOMED CT kontzeptuka antolatuta dago eta kontzeptu bakoitza zein terminoekin deskribatzen den azaltzen da. Horretaz gain, kontzeptuak erlazioen bitartez lotzen dira, eta guraso/ume erlazioez gain bestelako erlazioak ere badaude; adibidez, 'causative agent' edo 'procedure site'. Sortutako esaldiak esanguratsuak izan zitezen, SNOMED CTn definitutako erlazio aktibo guztietatik ohikoenak bakarrik erabili ziren, zehazki 10.000 aldiz baino gehiagotan agertzen ziren erlazioak kontuan hartuz. Behin erlazio motak zehaztuta, bakoitzari zegozkien bi esaldi mota definitu ziren euskaraz eta gazteleraz. Modu honetan, 5.4. eta 5.5. taulek erlazio mota ohikoenak eta bakoitzarentzako sortutako esaldi artifizialen ereduak erakusten ditu, erlazioa osatzen duten terminoak adierazteko X eta Y aldagaiak erabiliz. Esaldi hauek eredu bezala hartuta, esperimentu hauetan erabilitako SNOMED CTren lehenengo bertsioan agertzen den X termino ele- 57 KAPITULUA 5. METODOLOGIA ETA EMAITZAK: DOMEINUKO CORPUS ELEBIDUNIK GABE bidun bakoitzarentzat, termino honek dituen erlazio aktibo guztietatik bat ausaz aukeratu zen, erlazio ohikoenetara mugatuz eta erlazioa osatzen duen Y terminoa itzulita dagoela baldintza bezala hartuz. Azkenik, erlazio horretarako definitutako 2 esaldi-ereduetatik bat ausaz aukeratu zen, eta erlazio horri zegozkien euskarazko eta gaztelerazko esaldiak gehitu ziren sortutako corpusera. Behin esaldi artifizial hauek sortuta, erlazio mota bakoitzerako sortutako ereduak berrikusi ziren, eta termino gehienetarako sortutako esaldiak egokiak ez baziren erlazio mota horri zegozkien esaldi guztiak baztertu ziren. Modu horretan, Occurrence eta Direct substance erlazioei zegozkien esaldiak baztertzea erabaki zen, esaldi-ereduak berridazteko modu egokirik topatzea ezinezkotzat hartu ondoren. Gainera, termino elebidun bakoitzarentzat erlazio bat ausaz aukeratzerakoan, Subject relationship context erlaziorako ez zen esaldi bat bera ere sortu. Azkenik, 5.4. eta 5.5. tauletan agertzen diren inflexio morfologikoak modu egokian aplikatu ahal izateko Xuxen (Agirre et al., 1992) zuzentzailean erabiltzen diren inflexio-erregelak aplikatu ziren. Modu honetan, domeinuz kanpoko 1-7 corpusei eta SNOMED CTren euskaratzetik sortutako lehenengo bertsioari 363.958 esaldi gehiago batu zitzaizkien. Esan beharra dago, SNOMED CTko termino hutsak gehitzeaz gain, esaldi artifizial hauek gehitzeko helburua IAN sistemen ikasketa-prozesuan laguntzea izan zela, dekodetzeprozesuan hurrengo hitza sortzeko erabiltzen den hizkuntza-eredu modukoari terminoak testuinguru batean emanez. Emaitzak Domeinu klinikora egokitzeko egindako lehenengo esperimentu multzoaren emaitzak 5.6. taulan aurkezten dira. Hiperparametroen optimizazioarekin egin moduan, ebaluaziorako BLEU metrika erabili zen, eta emaitzak garapen eta proba multzoetan erakusten dira, kasu honetan ebaluaziorako esaldi hauek Donostia Unibertsitate Ospitaleko alta-txosten ereduak eta haien gaztelerazko eskuzko itzulpenak izanik. Proba (test) corpusean emaitza hoberenak letra lodiz azaltzen dira. 58 5.2. DOMEINU KLINIKORA EGOKITZEKO LEHENENGO SAIAKERAK Noranzkoa Entrenamendu-corpusa dev BLEU test BLEU eu-es Domeinuz kanpokoa (1-7) 10,69 10,67 + SNOMED CT 1.0 15,45 15,04 + esaldi artifizialak 16,08 15,48 + atzeranzko itzulpena 22,52 21,07 + kopiatzea 23,57 21,59 es-eu Domeinuz kanpokoa (1-7) 9,08 8,69 + SNOMED CT 1.0 10,75 10,44 + esaldi artifizialak 10,79 10,43 5.6 taula – eu-es eta es-eu norabideetan domeinu klinikoko baliabideak gehitzean Donostia Unibertsitate Ospitaleko alta-txostenetatik erauzitako garapen eta proba multzoetan lortutako BLEU balioak Igoera hau txikiagoa da es-eu zentzuan, ziurrenik gaztelerazko terminoak eskuz itzuliak eta euskarazkoak automatikoki itzulitakoak izateagatik. Edonola ere, SNOMED CTko terminoak modu zuzenean entrenamendu-corpusera gehitzean lortutako emaitzek erakusten dute, sarreran adierazten genuen hipotesiari jarraituz, osasun arloko itzulpenean terminologiak garrantzi handia duela. Honek tesi honen lehenengo ondorio azpimarragarria uzten digu: 1. Domeinuko testu elebidunik gabeko egoera batean, terminologia klinikoa modu zuzenean entrenamendu-corpusera gehitzea lagungarria da. Bestalde, esaldi artifizialak gehitzeak uste baino eragin txikiagoa izan zuen, eu-es zentzuan igoera txikia sortuz (+0,44 proba multzoan) eta es-eu zentzuan garapen eta proba multzoetan lortutako emaitzak modu esanguratsuan aldatu gabe. Hau kontuan hartuta, corpusa eguneratzean egindako esperimentuetarako teknika hau erabiltzea baztertu egin zen, esaldi artifizialak sortzeko definitutako prozesuak duen berezko ausazkotasuna ere kontuan izanik. Gainera, kontuan hartu behar da termino desberdinak txertatzeko esaldi-eredu berdinak erabiltzeak sistemak nahastu ditzakeela, termino desberdin hauek testuinguru berdinean agertzean ikasitako hitz-bektoreak antzekoak izango direlako. Azkenik, corpus erlatiboki txikia erabili dugun egoera honetan, kopiatze teknika ere lagungarria izan daitekeela erakusten da, nahiz eta aurretik 61 KAPITULUA 5. METODOLOGIA ETA EMAITZAK: DOMEINUKO CORPUS ELEBIDUNIK GABE corpus bera atzeranzko itzulpenaren bidez gehitu izan. Gure hipotesia da teknika honek batez ere euskaraz eta gazteleraz berdin idazten diren entitate izendunak itzultzeko lagungarria dela (adib.: medikamentuen izenak). Giza ebaluazioa Lehenengo esperimentu multzo hau amaitzeko, eu-es zentzuan domeinu klinikoko baliabide guztiak gehituta BLEU altuena lortu zuen sistemaren giza ebaluazioaren emaitzak aurkezten dira, ebaluazio hau Osakidetzako bi mediku elebidunek egin zutelarik. Horretarako, proba multzotik ausaz erauzitako 100 esaldi erabili ziren lagin moduan, eta hauen gainean bi motatako ebaluazioak egin ziren: 1) gure sistemaren irteera eskuzko itzulpenarekin eta garaiko Google Translate1 sistemaren itzulpenarekin alderatzea, itzulpenen arteko sailkapena eginez; eta 2) gure sistemen itzulpenen zehaztasuna eta naturaltasuna neurtzea.2 Itzulpen desberdinen sailkapena irudikatzeko, bi alderaketa egin genituen: 1) eskuzko itzulpenen eta gure sistemaren itzulpenen artean; eta 2) gure sistemaren eta Google Translate-en itzulpenen artean. Lehenik eta behin, 5.7. taulak proba multzotik hartutako 100 esaldien sailkapenen distribuzioa erakusten du, baldin eta eskuzko itzulpena (esk.) gure sistemaren (aut.) itzulpena baino hobea, berdina edo okerragoa bezala sailkatu zen. Ondoren, 5.8. taulak emaitza berdinak erakusten ditu gure sistemaren eta Google Translate-en itzulpenen arteko alderaketa irudikatzeko. Anotatzaileen arteko adostasuna neurtzeko Cohen-en kappa neurtu zen, eta honek 0,25 balioa hartu zuen eskuzko itzulpena eta gure sistemaren arteko alderaketan (adostasun nahikoa), eta 0,17 balioa gure sistemaren eta Google Translate-en arteko alderaketan (adostasun arina). Bi taula hauetako emaitzak kontuan hartuta, argi ikusten da gure sistema Google Translate baino hobea zela osasun-txostenak euskaratik gaztelerara itzultzeko; eta gure sistemaren itzulpena eta eskuzko itzulpenaren artean, eskuzkoa hobetzat hartzen zen, nahiz eta emaitzak parekatuagoak izan. Edonola ere, giza ebaluazio honen emaitzak baloratzerakoan kontuan hartu behar da, 4.1.3. azpiatalean aipatu den moduan, ebaluazio-corpus honen ezaugarriak bereziak direla, eta jatorrizko euskarazko alta-txosten ereduak 1https://translate.google.com/ 2Errore mota desberdinak ere aztertu ziren, baina hemen laburpen moduan aurrekoak bakarrik aurkeztuko dira. 62 5.2. DOMEINU KLINIKORA EGOKITZEKO LEHENENGO SAIAKERAK Ebaluatzailea esk. > aut. esk. = aut. esk. < aut. 1. ebaluatzailea 42 31 27 2. ebaluatzailea 38 30 32 Batez bestekoa 40 30,5 29,5 5.7 taula – Proba multzoko 100 esaldien sailkapenen distribuzioa, baldin eta eskuzko itzulpena (esk.) gure sistemaren (aut.) itzulpena baino hobea, berdina edo okerragoa bezala sailkatu zen Ebaluatzailea aut. > Google aut. = Google aut. < Google 1. ebaluatzailea 64 18 18 2. ebaluatzailea 49 31 20 Batez bestekoa 56,5 24,5 19 5.8 taula – Proba multzoko 100 esaldien sailkapenen distribuzioa, baldin eta gure sistemaren itzulpena (aut.) Google Translate-en (Google) itzulpena baino hobea, berdina edo okerragoa bezala sailkatu zen. ondo osatuak dauden moduan, mediku batek egindako gaztelerazko itzulpenek askotan esaldiak laburtu egiten dituztela eta akats ortografikoak izan ohi dituztela. Hortaz, proba multzoko esaldi batean euskarazko esaldian gaztelerazkoan agertzen ez den terminoren bat agertzen bada, edota gaztelerazko itzulpen honek akats ortografikoren bat badu, errazagoa izango da gure sistemak sortutako itzulpena eskuzko itzulpena baino hobea bezala sailkatzea. Gure sistemen kalitatea hobeto ebaluatzeko, ebaluatzaile berdinei itzulpenen zehaztasuna eta naturaltasuna 1etik 4rako eskalan kokatzeko eskatu zitzaien, 1 baliorik txarrena eta 4 baliorik hoberena izanik. Honela, 5.9. eta 5.10. taulek proba multzotik hartutako 100 esaldien zehaztasuna eta naturaltasunari emandako balioen distribuzioa erakusten dute, hurrenez hurren. Orokorrean, itzulpen gehienek balorazio ona jaso zutela ikus daiteke; eta IAN sistemetan ohikoa den moduan, naturaltasunari emandako balorazioak zehaztasunari emandakoak baino altuagoak dira gure sisteman ere. Anotatzaileen arteko adostasunari dagokionez, zehaztasunaren kasuan Cohen-en kappa-k 0,15 balioa hartu zuen (adostasun arina); eta naturaltasunaren kasuan, 0,65 (adostasun handia). 63 KAPITULUA 5. METODOLOGIA ETA EMAITZAK: DOMEINUKO CORPUS ELEBIDUNIK GABE Ebaluatzailea 4 3 2 1 1. ebaluatzailea 50 36 12 2 2. ebaluatzailea 57 29 12 2 Batez bestekoa 53,5 32,5 12 2 5.9 taula – Proba multzoko 100 esaldien zehaztasunari emandako balioen distribuzioa (4: hoberena; 1: txarrena) Ebaluatzailea 4 3 2 1 1. ebaluatzailea 88 11 0 1 2. ebaluatzailea 80 13 6 1 Batez bestekoa 84 12 3 1 5.10 taula – Proba multzoko 100 esaldien naturaltasunari emandako balioen distribuzioa (4: hoberena; 1: txarrena) 5.3 Sistema desberdinak alderatu eta atzeranzko itzulpena egiteko teknika desberdinak probatzea Transformer (Vaswani et al., 2017) arkitekturaren agerpenarekin, beharrezkoa izan zen honekin lortutako emaitzak aurretik garatutako SNEarekin lortutakoekin alderatzea. Behin alderaketa hau eginda, geruza gehiago zituen SNE bat (Barone et al., 2017) ere probatu zen. Honekin batera, atzeranzko itzulpena egiteko aurretik garatutako SNEa eta Transformer arkitekturaz gain, EOIA eta IAE sistemak ere probatu ziren, baliabide gutxiagoko egoera batean baliagarriak izan zitezkeen aztertzeko. Helburua IAN sistema desberdinak alderatzea, eta atzeranzko itzulpena egiteko EOIA eta IAE ere baliagarriak izan daitezkeen aztertzea. Corpusak Esperimentu hauek egiteko aurretik erabilitako corpus berdina erabili zen: domeinuz kanpoko 1-7 corpusak, SNOMED CTren euskaratzetik erauzitako 64 KAPITULUA 5. METODOLOGIA ETA EMAITZAK: DOMEINUKO CORPUS ELEBIDUNIK GABE 2. Osasun-txostenak euskararen eta gazteleraren artean itzultzeko Transformer da arkitektura hoberena, baita atzeranzko itzulpena egiteko ere. 3. Domeinuko corpus elebidunik gabeko egoera batean, EOIA aproposa izan daiteke atzeranzko itzulpena egiteko, IAEren emaitzak hobetuz. 5.4 Atzeranzko itzulpenerako sistemak alderatu, konbinatu, sortutako corpus sintetikoen aniztasun lexikala aztertu eta datuen hautespena aplikatzea Atal honetan, euskararen eta gazteleraren artean txosten klinikoak itzultzeko sistema ahalik eta hoberena garatzeko helburutik haratago joan ginen, atzeranzko itzulpena, aniztasun lexikala eta datuen hautespena uztartzeko asmoz. Helburua Atzeranzko itzulpena egiteko sistema desberdinen irteera konbinatzea lagungarria izan daitekeen aztertzea, sortutako corpus sintetikoen aniztasun lexikala neurtzea eta hauei datuen hautespena aplikatzearen eragina ikertzea. Corpusak Esperimentu hauetarako, aurretik erabilitako euskara / gaztelera corpusez gain, antzeko ezaugarriak zituzten alemana / ingelesa (aurrerantzean, de/en) corpusak erabili ziren. Euskara eta gaztelerazko corpusen kasuan, aurretik erabilitako corpus berak erabili ziren, esaldi artifizialak baztertuta eta ebaluaziorako esaldietatik errepikatuak zeudenak ezabatuta. Modu honetan, aurretik Donostia Unibertsitate Ospitaleko alta-txostenetatik erauzitako 2.076 esaldi pare elebidunetatik 1.648 esaldi ez-errepikatu geratu ziren, horietatik 824 garapenerako eta beste 824 probarako erabiliz. Sistemak entrenatzeko 68 KAPITULUA 5. METODOLOGIA ETA EMAITZAK: DOMEINUKO CORPUS ELEBIDUNIK GABE IA sistemak ebaluatzeko, 2. kapituluan aipatutako lau metrikak kalkulatu ziren (BLEU, TER, METEOR eta chrF3), eta atzeranzko itzulpenaren bidez sortutako corpusen aniztasun lexikala aztertzeko, kapitulu berean deskribatutako hiru metrikak neurtu ziren (TTR, Yules' I eta MTLD). Era berean, datuen hautespena aplikatzeko 4 modu desberdin probatu ziren: 1. FromAll: Atzeranzko itzulpenaren bidez sortutako 4 corpusen multzotik, datuen hautespenean balio altuenak lortzen dituzten esaldiak aukeratu, esaldi bera sistema desberdinek itzulita hautatzeko aukera emanez. 2. EachFromAll: Atzeranzko itzulpena aplikatu zaion corpusean agertzen den esaldi bakoitzerako, sistema desberdinak erabiliz sortutako 4 esaldietatik 1 aukeratu.6 3. EachFromAll x4: Aurrekoaren berdina, baina hautatutako corpusa 4 aldiz errepikatuta, atzeranzko itzulpena egiteko sistema guztiek sortutako corpusarekin egindako esperimentuarekin alderatzeko.7 4. EachFromAll RS: Datuen hautespena aplikatzerakoan esaldi bakoitzarentzako lortutako balioa birkalkulatu, esaldi hori itzultzeko erabili den sistemari dagozkion IA eta aniztasun lexikala neurtzeko metrikak faktore moduan erabiliz, eta berrordenatutako zerrendan EachFromAll moduko hautapena egin, atzeranzko itzulpena aplikatu zaion corpusean agertzen den esaldi bakoitzerako itzulpen bakarra hautatuz. Azken hau aurrera eramateko, hainbat proba egin ziren IA eta aniztasun lexikala neurtzeko metrika desberdinekin, modu enpirikoan es-eu eta en-de zentzuetan IA emaitza hoberenak lortzen zituzten sistemek itzulitako esaldi gehien hautatzen zituen konbinazioa erabiliz. Modu horretan, datuen hautespenaren bidez lortutako emaitzak birkalkulatzeko faktore moduan honako balioa erabili zen, datuen hautespenean esaldi bakoitzari emandako balioari biderkatuz aplikatu zena, esaldi hori itzultzeko erabili zen sistemaren metriken arabera: φ = log(BLEU ∗ (100 − TER) ∗ MTLD) 6Kontuan hartuta erabilitako FDA algoritmoak ez diela baliorik ematen garapen multzoko esaldiekiko hitz-segida komunik ez dituzten esaldiei, 4 sistemek sortutako itzulpenetan hau gertatzen zenean ausaz aukeratzen zen 4 esaldietatik 1. 7Esperimentu hau eu-es zentzuan bakarrik egin zen. 70 KAPITULUA 5. METODOLOGIA ETA EMAITZAK: DOMEINUKO CORPUS ELEBIDUNIK GABE Jarraian, 5.16. taulan sistema berdinek sortutako corpus sintetikoen aniztasun lexikala neurtzeko metriken balioak erakusten dira. Irakurterrazagoak izateko, TTR eta Yules' I balioak 100 aldiz biderkatuak azaltzen dira. Sistema TTR*100 Yules' I *100 MTLD EU EOIA 3,70 74,30 15,33 IAE 1,01 0,40 13,76 LSTM 2,77 3,23 13,20 Transformer 3,51 8,19 13,79 DE EOIA 1,64 4,55 48,50 IAE 0,80 0,66 74,90 LSTM 1,90 2,31 40,00 Transformer 2,61 5,62 53,70 5.16 taula – Atzeranzko itzulpena egiteko sistema desberdinek sortutako euskarazko eta alemanezko corpusen aniztasun lexikala neurtzeko metriken balioak Azkenik, 5.17. taulak atzeranzko itzulpenaren bidez sortutako corpusak gehituta, eta hauei datuen hautespena aplikatu ondoren entrenatutako eu-es eta de-en sistemen IA emaitzak erakusten ditu. Hizkuntza pare bakoitzerako, lehenengo blokean atzeranzko itzulpenaren bidez sortutako corpusak gehituta entrenatutako sistemen emaitzak aurkezten dira, metrika bakoitzerako emaitza hoberenak letra lodiz markatuta; eta bigarren blokean atzeranzko itzulpenaren bidez sortutako corpusetan datuen hautespena aplikatu ondoren entrenatutako sistemen emaitzak aurkezten dira, metrika bakoitzerako emaitza hoberenak letra lodiz eta etzanez adieraziz. Ondorioak Corpus elebidunekin eu-es eta de-en zentzuetan entrenatutako sistemei dagokienez, 5.14. taulak erakusten duen moduan, Transformerrek emaitza askoz hobeak lortu zituen bi hizkuntza pareetan ebaluazio-metrika guztien arabera, beraz atzeranzko itzulpenaren bidez sortutako corpusa gehitu ondoren garatu beharreko sistemak entrenatzeko Transformer arkitektura erabili zen. Kontrako zentzuetan atzeranzko itzulpena egiteko sistema desberdinen artean ere, 5.15. taulan ikusten denez, Transformer arkitekturak lortzen ditu emaitza hoberenak bi zentzuetan eta ebaluazio-metrika guztien arabera. 72 KAPITULUA 5. METODOLOGIA ETA EMAITZAK: DOMEINUKO CORPUS ELEBIDUNIK GABE kiagoa izan. Aldiz, EachFromAll x4 esperimentuan ikusten dugu atzeranzko itzulpenaren bidez sortutako corpusa 4 aldiz errepikatzea ez dela lagungarria, erabilitako corpusaren aniztasuna garrantzitsua dela iradokiz. de-en zentzuan, atzeranzko itzulpena egiteko Transformer bakarrik erabilita edo sistema guztiak erabilita pareko emaitzak lortzen dira, horietako bakoitza bi metriken arabera gailenduz. Hau azaltzeko, 5.15. taulan atzeranzko itzulpena egiteko sistemen artean en-de zentzuan es-eu zentzuan baino desberdintasun handiagoak egotea izan daiteke arrazoietako bat. Horretaz gain, datuen hautespena edozein hurbilpenen arabera aplikatu ondoren atzeranzko itzulpen soila erabilita lortutako emaitza guztiak hobetzen dira ebaluazio-metrika guztien arabera. Gainera, proposaturiko EachFromAll RS birkalkulatzeko teknikak emaitza hoberenak lortzen ditu BLEU eta chrF3 metriken arabera, IA emaitzak hobetzeko aniztasun lexikala kontuan hartzeko bidea irekiz. Datuen hautespena aplikatzeko erabilitako hurbilpen desberdinak hobeto aztertzeko, 5.1 irudiak eu-es zentzuan hurbilpen bakoitzean sistema desberdinetatik hautatutako esaldi kopuruen distribuzioa aurkezten du. Kasu honetan sistemak identifikatzeko ingelesezko akronimoak erabiltzen dira, non 'RBMT' = EOIA, 'SMT' = IAE; eta 'Trans.' 'Transformer'-en laburdura den. 5.1 irudia – eu-es zentzuan datuen hautespena aplikatzeko erabilitako hurbilpen bakoitzarekin sistema desberdinetatik hautatutako esaldi kopuruen distribuzioa ('FA' = FromAll, 'EFA' = EachFromAll, 'EFA RS' = EachFromAll RS). Ikus daitekeenez, FromAll eta EachFromAll hurbilpenetan sistema desberdinetako esaldi kopuru parekoak hautatzen dira, azkenekoak Transformer bidez itzulitako esaldi batzuk gehiago hautatuz. Honek 5.17. taulan hur74 KAPITULUA 5. METODOLOGIA ETA EMAITZAK: DOMEINUKO CORPUS ELEBIDUNIK GABE hautatzen dira, baina prozesuaren lehen erdian Transformerretik hartutako esaldien kopurua gutxitzen den heinean IAE bidez sortutako esaldi gehiago aukeratzen dira. Ordea, EOIA eta LSTM bidez sortutako esaldien kopuruak orekatuagoak mantentzen dira, azkeneko multzoetan igoera bat nabarmentzen delarik, beste bi sistemetatik hartutako esaldi kopuruak gutxitzen diren bitartean. Atal hau amaitzeko, tesi honen helburu nagusitik haratago esperimentu multzo hauetan egindako ekarpenak laburbilduko ditugu: 1. Atzeranzko itzulpena egiteko 4 sistema desberdin erabilita sortutako corpusak batu ditugu, eu-es zentzuan sistema bakarra erabilita lortutako balioak hobetuz. 2. Lehen aldiz, atzeranzko itzulpenaren bidez sortutako corpusei datuen hautespena aplikatu diegu, hizkuntza pare batean hurbilpen guztien arabera 4 aldiz handiagoa den corpusa erabilita lortutako emaitzak hobetuz. 3. Datuen hautespenaren emaitzak atzeranzko itzulpena egiteko sistemen IA metriken eta hauen bidez sortutako corpusen aniztasun lexikalaren arabera birkalkulatzeko teknikak aztertu ditugu. 5.5 Garatutako sistemak biomedikuntzaren arloko testuak eta terminologia klinikoa ingelesetik euskarara itzultzeko moldatzea Itzulbideko corpus elebiduna eskuragarri izan baino lehen egindako azken esperimentuetan, txosten klinikoak euskararen eta gazteleraren artean itzultzeko garatutako sistemak beste ataza batean erabiltzeko moldatu ziren: biomedikuntzaren arloko testuak ingelesetik euskarara itzultzea, testu horiek artikulu zientifikoetako laburpenetatik erauzitako esaldiak eta GNS-10eko termino klinikoak izanik. Ataza hauek WMT 2020 konferentzian biomedikuntzaren arloko testuak itzultzeko ataza partekatuan (Bawden et al., 2020) definitutakoak ziren, eta atal honetan bertan izan genuen parte-hartzea des76 5.5. GARATUTAKO SISTEMAK BIOMEDIKUNTZAREN ARLOKO TESTUAK ETA TERMINOLOGIA KLINIKOA INGELESETIK EUSKARARA ITZULTZEKO MOLDATZEA kribatuko dugu. Helburua testuak ingelesetik euskarara itzultzea izanik, eta aurretik gazteleratik euskarara itzultzeko sistemak garatuak izanda, pibotatze terminoarekin ezagutzen den metodoa erabiltzea erabaki genuen, testuak ingelesetik gaztelerara itzultzeko sistemak garatuz, eta ondoren honen irteera gazteleratik euskarara itzuliz. Behin ingelesetik gaztelerara itzultzeko sistemak garatuta, corpus berdina erabilita kontrako zentzuan itzultzeko sistemak ere garatu genituen, eta sistema hauekin sortutako itzulpenak WMT 2020ko ataza partekatuan hizkuntza pare hauei zegozkien atazetara bidali genituen. Helburua Diseinatutako proposamenak beste ataza baterako lagungarriak izan daitezkeen aztertzea, biomedikuntzako testuak ingelesetik euskarara itzultzeko sistemak garatuz. Corpusak es-eu zentzurako erabilitako corpusei dagokienez, aurretik erabilitako domeinuz kanpoko 1-7 corpusei hizkuntz-identifikatzailea aplikatu zitzaien, hiztegiaren zati handiagoa bat terminologia klinikoarentzako erabili ahal izateko. Horretaz gain, SNOMED CTko terminologiaren bigarren bertsioa erabiltzen hasi zen, atazan bertan eskuragarri utzitako GNS-10 terminologiaren lehenengo bertsioa erabili zen, eta COVID-19arekin lotutako terminologia txiki batzuk erabili ziren. Gainera, akats baten ondorioz Galdakao-Usansolo Ospitaleko alta-txostenak bi aldiz batu ziren, itzulpenaren zentzua aldatuta atzeranzko itzulpena erabili ordez aurreranzko itzulpena terminoarekin ezagutzen den teknikaren bidez entrenamendu-corpusera gehituz, eta aurretik eu-es zentzuan probatutako kopiatze teknikaren bidez. Laburpen modura, 5.18. taulak es-eu sistemak entrenatzeko erabili ziren corpusak eta haien esaldi kopuruak aurkezten ditu. Barne-ebaluaziorako, aurretik erabilitako Donostiako alta-txosten ereduak erabili ziren, kasu honetan jatorrizko 2.076 esaldiak erabiliz (1.038 garapenerako eta 1.038 probarako). Ingelesa eta gazteleraren artean itzultzeko sistemak garatzeko oinarri bezala, antolatzaileek eskuragarri utzitako Medline8 corpusa erabili zen, 0,4M 8https://github.com/biomedical-translation-corpora/corpora 77 5.5. GARATUTAKO SISTEMAK BIOMEDIKUNTZAREN ARLOKO TESTUAK ETA TERMINOLOGIA KLINIKOA INGELESETIK EUSKARARA ITZULTZEKO MOLDATZEA honakoak izan ziren: 1) en-es sistema hoberena eta es-eu ensemble sistema; 2) en-es ensemble sistema eta es-eu sistema hoberena; eta 3) en-es ensemble sistema eta es-eu ensemble sistema. Sistema guztiak entrenatzeko OpenNMT-ren Transformer inplementazioa erabili zen, defektuzko hiperparametroekin. Hizkuntza pare guztietan, atzeranzko edo aurreranzko itzulpena aplikatzerakoan dekodetze-teknika moduan unrestricted sampling (Edunov et al., 2018) erabili zen. Sistemak ebaluatzeko BLEU metrika erabili zen (zehaztasuna ere terminologiaren itzulpena ebaluatzeko), eta antolatzaileek giza ebaluazioa egiteko zentzu bakoitzean sistema hoberena hautatzeko, sistema bakoitzarekin atazako proba multzoaren lehenengo 10/20 esaldien itzulpena eskuz aztertu zen. Emaitzak Lehenik eta behin, 5.19. taulan es-en, en-es eta es-eu zentzuetan gure garapen eta proba multzoetan lortutako BLEU balioak azaltzen dira. Konparaziorako, es-eu zentzuan aurreko sistema hoberenarekin lortutako balioak ere erakusten dira, 5.2. atalean domeinu klinikora egokitzeko lehenengo proben ondoren garatutako sistemari dagozkionak. Zentzu bakoitzean, letra lodiz agertzen dira emaitza hoberenak. Noranzkoa Sistema dev BLEU test BLEU es-en Medline + TAUS 56,57 52,55 + CORD-19 (atzeranzko itzulpena) 61,60 57,25 + terminologia klinikoak 60,95 56,89 en-es Medline + TAUS 48,02 46,30 + CORD-19 (aurreranzko itzulpena) 50,20 47,19 + terminologia klinikoak 49,92 47,15 es-eu Aurreko lana 11,30 12,04 Lan hau 6,21 5,15 5.19 taula – WMT 2020 konferentzian es-en, en-es eta es-eu zentzuetan gure garapen eta proba multzoetan lortutako BLEU balioak, es-eu zentzuan aurreko lan hoberenaren emaitzak gehituz. Terminologia klinikoaren eragina neurtzeko asmoz, sistema bakoitzarekin sortutako itzulpenen batez besteko luzera neurtu genuen. Balio hauek 5.20. taulan erakusten dira. 79 5.5. GARATUTAKO SISTEMAK BIOMEDIKUNTZAREN ARLOKO TESTUAK ETA TERMINOLOGIA KLINIKOA INGELESETIK EUSKARARA ITZULTZEKO MOLDATZEA Noranzkoa Sistema Zehaztasuna BLEU en-eu (en-es) hoberena + (es-eu) ensemble 0,12 13,14 (en-es) ensemble + (es-eu) hoberena 0,08 7,21 (en-es) ensemble + (es-eu) ensemble 0,13 14,81 5.22 taula – WMT 2020 konferentzian en-eu zentzuan gure sistemek terminologia klinikoa itzultzeko atazaren proba multzoan lortutako zehaztasun eta BLEU balioak. Ondorioak Ikusten denez, gure ebaluazio-corpusen arabera, 5.19. taulan es-en eta en-es zentzuetan CORD-19 corpusa gehitu ondorengo emaitzak dira hoberenak, zentzu hauetan terminologia klinikoa gehitzea lagungarri ez zela ikusiz. Aldiz, 5.20. taulan ikusten denez, terminologia klinikoa gehitzeak sortutako itzulpenen luzera laburtzea dakar. Horretaz gain, ikusten dugu erreferentziazko garapen eta proba multzoen esaldien batez besteko luzerarekiko balio gertukoenak Medline eta TAUS corpusekin soilik entrenatutako sistemen itzulpenak direla. es-eu zentzuari dagokionez, 5.19. taulan beherakada nabarmena ikusten da aurretik garatutako sistemaren eta lan honetarako garatutako sistemaren BLEU balioen artean. Ordea, sistema hauekin egindako atazaren proba multzoko esaldien itzulpenak aztertu ondoren, lan honetarako garatutako sistemak orohar itzulpen egokiagoak sortzen zituela ikusita, hau erabiltzea erabaki zen. Aurretik aipatu bezala, kontuan hartu behar da Donostia Unibertsitate Ospitaleko alta-txosten ereduak eta hauen gaztelerazko itzulpenak hainbat muga dituztela, kasu honetan ataza ere desberdina dela gehituz. Edonola ere, atazan erabilitako proba multzoko esaldien itzulpenak aztertu ondoren, giza ebaluazioa egiteko eta en-eu zentzuan laburpenak eta terminologia itzultzeko Medline eta TAUS corpusekin soilik entrenatutako en-es sistema erabili genuen. Era berean, en-eu zentzuan, laburpenak itzultzeko en-es sistema hoberena eta es-eu ensemble sistema kateatzen zituen sistema aukeratu zen; eta terminologia itzultzeko en-es ensemble sistema eta es-eu sistema hoberena kateatzen zituena. Laburpenak itzultzeko atazaren ebaluazio multzoan lortutako emaitzei dagokienez, 5.21. taulan erakusten denez, es-en zentzuan, lehenengo bi sistemek pareko emaitzak lortu zituzten; eta en-es zentzuan, hautatutako Medline + TAUS sistemak emaitza hoberenak lortu zituen nabarmen. Gainontzeko 81 KAPITULUA 5. METODOLOGIA ETA EMAITZAK: DOMEINUKO CORPUS ELEBIDUNIK GABE parte-hartzaileekin alderatuta, gure sistemek emaitza baxuenak lortu zituzten es-en eta en-es zentzuetan; hala ere, egindako giza ebaluazioan gure en-es sistema lehenengo postuetan kokatu zen, nahiz eta sistema hau entrenatzeko corpus txikia erabili izan. Honek erakusten du corpusaren tamaina handia izateaz gain, honen kalitatea bermatzea ere garrantzitsua dela. en-eu zentzuan, en-es eta es-eu ensemble sistemak kateatzen zituen ereduak lortu zituen emaitza hoberenak atazaren proba multzoan; eta noranzko honetan parte-hartu zuten 4 taldeetatik 2. postuan kokatu zen gure sistema. Terminologiaren itzulpenari dagokionez, 5.22. taulan emaitza hoberenak en-es eta es-eu zentzuetan ensemble aukera erabilita lortu ziren, eta nahiz eta sortutako itzulpenak zentzuzkoak izan, lortutako emaitzak beste partehartzaileenak baino askoz baxuagoak izan ziren. Honek erakusten du terminologia klinikoa itzultzeko hobe dela corpus espezifikoak soilik erabiltzea, eta ez bestelako testuak itzultzeko garatutako sistemak berrerabiltzea. Atal hau amaitzeko, Strubell et al. (2019) lanean egindako gomendioei jarraituz, WMT 2020ko atazan garatutako sistemak entrenatzeko erabilitako GPUek kontsumitutako energia eta estimatutako CO2 emisioak aurkezten dira. Sistema hauek entrenatzeko 250Wko potentzia duten Nvidia Titan Xp GPUak erabili ziren, eta CO2 emisioak estimatzeko Strubell et al. (2019) laneko (1) eta (2) ekuazioak aplikatu ziren, GPUek kontsumitutako energia bakarrik kontuan hartuta. Honela, 5.23. taulak sistema bakoitzean erabilitako GPU kopurua, entrenamendu-denbora, kontsumitutako energia eta estimatutako CO2 emisioak erakusten ditu. Emaitzak aurkezteko, 5.19. taulan erakutsitako orden berean azaltzen dira entrenatutako sistemak. Noranzkoa GPUak Denbora (oo:mm) Energia (kWh) CO2e (lbs) es-en 4 43:19 68,46 65,31 2 46:30 36,75 35,06 2 45:37 36,05 34,39 en-es 4 45:09 71,35 68,07 2 47:24 37,45 35,73 2 47:21 37,41 35,69 es-eu 2 73:14 57,86 55,20 GUZTIRA 329,44 5.23 taula – WMT 2020ko atazan garatutako sistemak entrenatzeko erabilitako GPU kopurua, entrenamendu-denbora, kontsumitutako energia eta estimatutako CO2 emisioak, 5.19. taulako sistemen orden berean. 82 6. KAPITULUA Metodologia eta emaitzak: domeinuko corpus elebidunarekin Behin Itzulbideko corpus elebiduna eskura izan genuenean, eszenatokia guztiz desberdina bihurtu zen, alde batetik, corpus hau ebatzi nahi den domeinukoa izanda, egindako ebaluazioa askoz esanguratsuagoa izango delako; eta bestetik, corpus hau ebaluaziorako erabiltzeaz gain, entrenatutako sistemak birdoitzeko aukera zabaltzen delako, emaitzetan eragin nabarmena duena. Kapitulu honetan domeinuko corpus elebidunarekin egindako esperimentuak azaldu eta beraien emaitzak aurkeztuko ditugu. Horretarako, aurreko kapituluko egitura bera jarraituko dugu, aztertutako aldagai bakoitzari atal bat eskainiz, eta horietako bakoitzean landutako helburu nagusia deskribatu, erabilitako corpusak eta sistemak aipatu, eta ateratako ondorio nagusiak zerrendatuz. Errore analisia edo giza ebaluazioa egin den kasuetan, hauek atalaren amaieran kokatu dira. Kapitulu hau aurrekoarekin lotzeko asmoz, hasieran entrenamendu-corpus berdinarekin ebaluazio-corpus desberdinetan lortutako emaitzak azalduko dira (6.1. atala), hurrengo emaitzak hobeto interpretatzeko lagungarri izan daitekeelakoan. Ebaluazio-corpusa aldatzearekin batera, Fairseq erabiltzen hasi zen, beraz atal honen hasieran corpus berdinarekin Fairseq eta OpenNMT erabilita lortutako emaitzak aurkeztuko dira. Honekin batera, aurreprozesuan hainbat teknika desberdin probatzearen emaitzak azalduko dira, aurrerantzean kontuan hartu zirenak. Behin hau eginda, Itzulbideko corpusaren 1. bertsioarekin egindako espe83 KAPITULUA 6. METODOLOGIA ETA EMAITZAK: DOMEINUKO CORPUS ELEBIDUNAREKIN rimentu nagusien emaitzak aurkeztuko dira (6.2. atala), aldi berean Basurtoko Unibertsitate Ospitaleko gaztelerazko alta-txostenak erabiltzen hasi zirelarik. Atal honetan hitzen segmentaziorako teknika desberdinak probatuko dira, sistemak entrenamendu-corpusean agertzen ez den osasun-espezialitate batean ebaluatuko dira, eta espezialitateak entrenamendu-corpusean desberdintzeko etiketak erabiltzea probatuko da. Ondoren, Itzulbideko corpusaren 2. bertsioarekin lortutako emaitzak aurkeztuko dira (6.3. atala), kasu honetan Basurtoko Unibertsitate Ospitaleko gaztelerazko txosten ebolutiboak ere erabiltzen hasi zirelarik. Tarte honetan atzeranzko itzulpena egiteko etiketatzea eta dekodetze-teknika desberdinak konbinatuko dira, sortutako corpus sintetikoen aniztasun lexikala aztertuz. Azken honekin lotuta, Itzulbideko corpusean dagoen genero alborapena neurtuko da; eta egindako esperimentuetan kontsumitutako energiaren estimazio bat egingo da. Dekodetze-teknika desberdinak alemanaren eta ingelesaren artean itzultzeko ere probatuko dira. Azkenik, euskararen eta gazteleraren artean txosten klinikoak itzultzeko garatutako sistema hoberenak deskribatuko dira (6.4. atala), aurreko ataletan erabilitako corpusera Itzulbideko corpus elebakarrean datuen hautespena aplikatuz sortutako corpusa batuz. Horretarako, aurreko atalean erabilitako dekodetze-teknika hoberenak erabiliko dira, eta sortutako sistemak zein gazteleratik euskarara itzultzeko sistema ebaluazio sakon batean aztertuko dira, azken ebaluazio hau Osakidetzako langileek egin dutelarik. 6.1 Sistema aukeratu, ebaluazio-corpusa aldatu eta aurreprozesua zehaztea Helburua IAN sistema aldatzea, domeinuko corpus elebidunaren eragina aztertzea, eta aurrerantzean erabili beharreko aurreprozesua zehaztea. Corpusak Atal honen hasieran, domeinuz kanpoko 1-7 corpusak eta SNOMED CT 1.0 terminologia bakarrik erabiliko dira. Ondoren, Itzulbide 1.0 bertsioa gehituko da, honen eragina aztertzeko. Azken esperimentuetan, aurreprozesua aplikatzerakoan corpus desberdinak gehituz proba desberdinak egingo dira. 84 6.1. SISTEMA AUKERATU, EBALUAZIO-CORPUSA ALDATU ETA AURREPROZESUA ZEHAZTEA Azken esperimentu hauek deskribatzerakoan zehaztuko dira sistema bakoitza entrenatzeko erabilitako corpusak. Esperimentuak OpenNMT-rekin sistemak birdoitzeko arazoak izan ondoren, Fairseq erabiltzen hasi ginen. Aldaketa hau justifikatzeko, OpenNMT-rekin garatutako sistema hoberena entrenatzeko erabili zen corpus berdinarekin Fairseq sistema bat garatu zen, betiere Transformer arkitektura erabilita. Alderaketa hau egiteko, es-eu zentzuan egin ziren probak, gerora garatutako sistema atzeranzko itzulpena egiteko erabili ahal izateko. Ondoren, Fairseq-ekin garatutako sistema Itzulbideko corpus elebidunetik erauzitako proba multzoan ebaluatu zen, honen 1. bertsiotik entrenamendurako erauzitako 24.437 esaldiak sistemak birdoitzeko erabiliz. Kontuan hartu behar da lehen proba hauetarako Itzulbideko corpus elebidunetik ebaluazio-corpusa erauzterakoan ez zela esaldi bakoitzari zegokion txosten mota kontuan hartu, beraz esaldi hauek 3.2. atalean adierazitako 5 txosten mota desberdinetakoak izan zitezkeen. Azkenik, momentuan eskuragarri zeuden bestelako corpus batzuk gehitu ziren entrenamendu-corpusera, eta aurreprozesuan hainbat proba egin ziren. Zehazki, aurretik es-eu zentzuan erabilitako domeinuz kanpoko 1-7 corpusetara multzo bereko 8-9 corpusak batu zitzaizkien, SNOMED CT 1.0 bertsioa 2.0 bertsioarengatik ordezkatu zen, eta 4.1.2. azpiatalean aurkeztutako bestelako terminologia klinikoak gehitu ziren, GNS-10en kasuan 1. bertsioa erabiliz. Aurreprozesuari dagokionez, egindako probak 3 izan ziren: 1) corpus osoan errepikatutako esaldiak ezabatzea; 2) kontuan hartuta domeinuz kanpoko 1. corpusa 3 aldiz errepikatuta zegoela, domeinuz kanpoko 1-7 corpusak zeuden bezala mantendu eta gainontzeko corpusetan errepikatutako esaldiak ezabatzea; eta 3) corpusak garbitzea, 100 token baino gehiago dituzten esaldiak ezabatuz. Emaitzak Hasteko, 6.1. taulak es-eu zentzuan aurretik OpenNMT-rekin garatutako sistema hoberenak eta corpus berdinarekin entrenatutako Fairseq sistemak Donostia Unibertsitate Ospitaleko alta-txostenetatik erauzitako proba multzoan lortutako BLEU balioak aurkezten ditu. 85 6.1. SISTEMA AUKERATU, EBALUAZIO-CORPUSA ALDATU ETA AURREPROZESUA ZEHAZTEA Sistema aurre-entrenamendua + birdoitzea test BLEU test BLEU Domeinuz kanpoko 1-7 + 16,57 35,29 SNOMED CT 1.0 (Domeinuz kanpoko 1-9 + 17,73 35,03 terminologia klinikoak)* *errepikatutakoak kenduta Domeinuz kanpoko 1-7 + 18,28 35,50 (domeinuz kanpoko 8-9 + terminologia klinikoak)* *errepikatutakoak kenduta Domeinuz kanpoko 1-7 + 18,39 35,85 (domeinuz kanpoko 8-9 + terminologia klinikoak)* *errepikatutakoak kenduta, eta corpusa garbituta (<=100 token) 6.3 taula – es-eu zentzuan Fairseq-ekin aurreprozesu mota desberdinak eginez Itzulbideko corpus elebidunetik erauzitako proba multzoan lortutako BLEU balioak, ebaluazio-corpusa erauzteko esaldien txosten mota kontuan hartu gabe. Unibertsitate Ospitaleko alta-txosten ereduak zentzu berean itzultzea baino errazagoa dela. Edonola ere, kontuan hartu behar da azken hauek jatorriz helburu akademikoekin idatziak izan direla, eta beren eskuzko itzulpenean akatsak eta itzuli gabeko terminoak ere badaudela, beraz gaztelerazko itzulpen hauek euskarara berriro itzultzean itzuli ezin diren terminoak ere egongo dira, kalkulatutako BLEU balioak murriztuz. Bestalde, 6.2. taula ikusita argi geratzen da birdoitzeko erabilitako Itzulbideko corpus elebiduna oso baliagarria dela, ebaluazio-corpus berrian 18,72 BLEU igoz. Honek tesiaren beste ondorio nagusietako bat uzten digu: 4. Itzulbideko corpus elebiduna oso baliagarria da txosten klinikoak euskararen eta gazteleraren artean itzultzeko, emaitzak nabarmen hobetuz. 87 KAPITULUA 6. METODOLOGIA ETA EMAITZAK: DOMEINUKO CORPUS ELEBIDUNAREKIN Aurreprozesuari dagokionez, 6.3. taulan ikusten dugunez, esaldi errepikatuak kenduta egindako bi esperimentuetatik (2. eta 3. lerroak) domeinuz kanpoko 1-7 corpusetan errepikatutako esaldiak mantenduta emaitza hobeak lortu ziren, beraz corpusa garbitzeko egindako proban corpus hau erabili zen. Hau eginda, entrenamendu-corpusetik 100 token baino gutxiagoko esaldiak kenduta ere emaitzak hobetzen zirela ikusi zen, beraz gainontzeko esperimentuetan hau ere kontuan hartu zen. Hortaz, tesi honetan es-eu eta eu-es zentzuetan egindako ondorengo esperimentuetan, erabilitako corpusak edozein izanda ere, errepikatutako esaldiak ezabatu ziren (domeinuz kanpoko 1-7 corpusetan errepikatutako esaldiak mantenduz), eta ondoren 100 token baino gutxiagoko esaldiak baztertu ziren. 6.2 Itzulbide 1.0: hitzen segmentazioa, entrenamenduan ikusi gabeko espezialitateak eta hauek desberdintzeko etiketak Helburua Itzulbideko corpus elebidunaren lehenengo bertsioarekin, hitzen segmentaziorako teknika desberdinak probatzea, sistemak entrenamendu-corpusean agertzen ez den espezialitate batean ebaluatzea, eta entrenamendu-corpusean espezialitateak desberdintzeko etiketak erabiltzearen eragina neurtzea. Corpusak Esperimentu hauetarako, aurretik erabilitako domeinuz kanpoko 1-9 corpusak eta terminologia kliniko guztiak (SNOMED CT 2.0 eta GNS-10 1.0 bertsioak barnebilduz) erabili ziren. Hauei, E3C proiekturako (Magnini et al., 2020) bildutako Basurtoko Unibertsitate Ospitaleko saio klinikoetatik erauzitako 541 esaldi pare elebidun gehitu zitzaizkien, Itzulbideko corpus elebidunaren 1. bertsioarekin batera sistemak birdoitzeko erabili zirenak. Horretaz gain, atzeranzko itzulpena eta kopiatze teknika aplikatzeko, aurretik erabilitako Galdakao-Usansolo Ospitaleko alta-txostenen bertsio murriztuaz gain, Basurtoko Unibertsitate Ospitaleko alta-txostenak ere erabili ziren. Laburpen modura, 6.4. taulak atal honetan deskribatutako sistemak entrenatzeko erabili ziren corpusak eta haien esaldi kopuruak aurkezten ditu. 88 6.2. ITZULBIDE 1.0: HITZEN SEGMENTAZIOA, ENTRENAMENDUAN IKUSI GABEKO ESPEZIALITATEAK ETA HAUEK DESBERDINTZEKO ETIKETAK Ondoren, 6.6. taulak es-eu zentzuan alta-txosten eta txosten ebolutiboetatik erauzitako proba multzoan lortutako BLEU balioak aurkezten dira, espezialitateak identifikatzeko etiketak gehituta eta gehitu gabe. Emaitza hoberena letra lodiz adierazten da. Sistema alta-txostenak eta txosten ebolutiboak test BLEU Etiketarik gabe 31,97 Etiketekin 30,67 6.6 taula – es-eu zentzuan espezialitateak identifikatzeko etiketak gehituta eta gehitu gabe Itzulbideko corpusaren 1. bertsiotik alta-txostenak eta txosten ebolutiboak bakarrik kontuan hartuta erauzitako proba multzoan lortutako BLEU balioak Azkenik, 6.7. taulak eu-es zentzuan Galdakao-Usansolo Ospitaleko eta Basurtoko Unibertsitate Ospitaleko alta-txostenak atzeranzko itzulpenaren bidez gehituta, eta ondoren kopiatze teknikaren bidez gehituta lortzen diren BLEU balioak aurkezten ditu. Kasu honetan ebaluazio-corpusa es-eu zentzuan azkeneko esperimentuak ebaluatzeko erabili zena izan zen, Itzulbideko corpusaren 1. bertsiotik alta-txostenak eta txosten ebolutiboak bakarrik kontuan hartuta erauzitakoa. Emaitza hoberenak letra lodiz adierazten dira. Sistema aurre-entrenamendua + birdoitzea test BLEU test BLEU Atzeranzko itzulpena 38,50 50,67 + kopiatzea 38,74 49,64 6.7 taula – eu-es zentzuan Galdakao-Usansolo Ospitaleko eta Basurtoko Unibertsitate Ospitaleko alta-txostenak atzeranzko itzulpenaren bidez gehituta, eta ondoren kopiatze teknikaren bidez gehituta Itzulbideko corpusaren 1. bertsiotik alta-txostenak eta txosten ebolutiboak bakarrik kontuan hartuta erauzitako proba multzoan lortutako BLEU balioak. Hitzen segmentazioari dagokionez, 6.5. taulan ikusten denez, BPE-dropout bi hizkuntzetan aplikatuta lortzen dira emaitza hoberenak, beraz hurrengo esperimentuetarako teknika hau erabili zen. Honek esperimentu multzo hauetatik ateratako tesiaren beste ondorio bat ematen digu: 91 KAPITULUA 6. METODOLOGIA ETA EMAITZAK: DOMEINUKO CORPUS ELEBIDUNAREKIN 5. Txosten klinikoak euskararen eta gazteleraren artean itzultzeko, hitzen segmentaziorako BPE-dropout teknikak lortzen ditu emaitza hoberenak, corpusaren bi hizkuntzetan aplikatuz. Bestalde, 6.5. taulan traumatologiako proba multzoko emaitzak ikusita pentsatu genezake sistemaren kalitatea nabarmen okertzen dela entrenamendu-corpusean agertzen ez den espezialitate bateko esaldietan ebaluatzerakoan, baina sortutako itzulpenak aztertuta bestelako ondorio batetara iristen gara. Izan ere, itzulpen automatikoen eta erreferentziazko eskuzko itzulpenen arteko desberdintasun gehienak eskuzko itzulpenen akatsei dagozkie. Desberdintasun hauek hainbat kategoriatan sailka daitezke, hala nola akats tipografikoak ('egunena' 'egunean'-en ordez), akats ortografikoak ('protezi' 'protesi'-ren ordez) edota euskalki desberdinak erabiltzearen ondorioak ('barik' 'gabe'-ren ordez). Aztertutako 100 esaldietan ez zen traumatologia espezialitateari bereziki egokitutako akatsik topatu; edonola ere, gure sistema orain arte jasotako corpusean agertzen ez den espezialitate bateko esaldiak itzultzeko erabili baino lehen osasun-langileek ebaluatzea gomendatzen dugu. Etiketen eragina aztertzeko orduan, 6.6. taulan ikus daitekeenez, emaitza hoberenak etiketarik gehitu gabe lortzen dira. Horren arrazoietako bat 3.3. taulan espezialitate bakoitzeko esaldi kopurua oso desberdina izatea izan daiteke, etiketak gehitzearen eragina murriztuz. Edonola ere, emaitza hauek kontuan hartuta, atzeranzko itzulpena egiteko etiketarik gabe entrenatutako sistema erabili zen, eta gainontzeko esperimentuetan ez zen espezialitateak bereizteko etiketarik erabili. eu-es zentzuari dagokionean, 6.7. taulan ikusten denez, behin Itzulbideko corpusa gehituta eta corpus elebakarra handiagoa izanda, kopiatze teknikak jada ez du aurretik 5.6. taulan ikusitako hobekuntzarik ekartzen, beraz aurrerantzean corpus elebakarrak atzeranzko itzulpenaren bidez soilik gehitu ziren entrenamendu-corpusera. Erroreen analisia Atal hau amaitzeko, zentzu bakoitzean garatutako sistema hoberenek osasuntxostenak itzultzeko garrantzi berezia duten termino batzuk nola itzultzen diren aztertuko dugu. Hasteko, osasun-txostenetan agertzen diren zenbakiak (adib.: analitiketa92 6.2. ITZULBIDE 1.0: HITZEN SEGMENTAZIOA, ENTRENAMENDUAN IKUSI GABEKO ESPEZIALITATEAK ETA HAUEK DESBERDINTZEKO ETIKETAK ko emaitzak) gaizki itzultzeak izan lezakeen eragina kontuan hartuta, proba multzoko lehen 100 lerroetan agertzen ziren zenbakiak nola itzuli ziren aztertu genuen, eta baieztatu genuen bi zentzuetan zenbaki guztiak zuzentasunez itzultzen zirela. Azterketa sinple honen ondoren, terminologia klinikoa nola itzultzen zen aztertu genuen. Proba multzoko esaldietan agertzen zen terminologia klinikoa identifikatzeko, SNOMED CT 2.0 bertsioan agertzen diren 896.898 termino elebidunak bilatu genituen proba multzoko corpusean, eta zegozkien esaldietan gure sistemak termino horiek nola itzultzen zituen aztertu genuen. Azterketa hau es-eu zentzuan egin genuen. SNOMED CTko terminologia automatikoki euskaratua izanda, bilaketa hau terminoen sorkuntza egiteko erabili ziren metodoen arabera baldintzatuta dago. Modu honetan, proba multzoan topatu ziren SNOMED CTko termino elebidun guztiak bi hizkuntzetan berdin idazten ziren edo bata bestearen transliterazioa ziren, SNOMED CT euskaratzeko erabilitako metodoetako bat transliteratzea izanik. Zehazki, proba multzoko 1.000 esaldietatik 37 esaldietan identifikatu ziren SNOMED CTko terminoak, guztira 44 termino aurkituz. Termino hauek guztiak modu egokian itzuliak izan ziren. Sortutako itzulpenetan agertzen ziren terminoen eta automatikoki euskaratutako SNOMED CTko terminoen arteko desberdintasun bakarrak 2 izan ziren: 1) 'elektrokardiograma'-ren ordez bere akronimoa den 'EKG' itzultzea; eta 2) 'disnea'-ren ordez 'arnashestu' edo 'arnasestu' terminoak itzultzea. Azken honi dagokionez, nahiz eta 'arnas-hestu' edo 'arnasestu' terminoak SNOMED CTren euskaratzean ez agertu, ontzat har genitzake, entrenamendu-corpusean agertzeaz gain, ingelesezko SNOMED CTn 'disnea'-ren sinonimo moduan agertzen den 'breathless' terminoaren parekoak izateagatik. Aurreko azterketa osatzeko, eu-es zentzuan ere SNOMED CTko terminoak bilatu ziren proba multzoan, kasu honetan ere termino guztiak modu zuzenean itzuliak izanik. Ordea, SNOMED CTko terminoak jatorrizko euskarazko corpusean bakarrik bilatzean, 'tartsorrafia' terminoa modu okerrean itzultzen zela ikusi zen, erreferentziazko 'tarsorrafia' terminoaren ordez 'tarstorafia' itzuliz. Edonola ere, SNOMED CT automatikoki euskaratua izatearen mugak kontuan izanik, honelako azterketak modu egokian egin ahal izateko komenigarria litzateke euskarazko terminologia klinikoa ofiziala izatea. Muga hauek kontuan hartuta, biomedikuntzan aditu bati eu-es zentzuan proba multzotik ausaz erauzitako 100 esaldietan termino klinikoak eskuz identifikatzeko eskatu genion. Modu honetan, 'neumokoko polisakaridoa 93 KAPITULUA 6. METODOLOGIA ETA EMAITZAK: DOMEINUKO CORPUS ELEBIDUNAREKIN 23Varen kontrako txertoa' terminoa 'vacuna polisacarida de neumococo 23V' bezala itzultzen zela ikusi genuen, erreferentziazko 'vacuna antineumocócica polisacárida 23V' zuzenaren ordez. 6.3 Itzulbide 2.0: atzeranzko itzulpenerako dekodetze-teknika desberdinak probatu eta sortutako corpusen aniztasun lexikala aztertzea Helburua Atzeranzko itzulpena egiteko etiketatzea eta dekodetze-teknika desberdinak konbinatzearen eragina ikertzea, sortutako corpus sintetikoen aniztasun lexikala aztertuz. Azken honen barruan, domeinuko corpus elebidunaren genero alborapena neurtzea. Corpusak Esperimentu hauetarako, aurretik erabilitako domeinuz kanpoko 1-9 corpusetara EiTB (2020) corpusa gehitu genion, GNS-10 1.0 bertsioa 2.0 bertsioarengatik ordezkatu genuen, Itzulbideko corpusaren 2. bertsioa erabili genuen, eta Basurtoko Unibertsitate Ospitaleko gaztelerazko txosten ebolutiboak ere atzeranzko itzulpenerako erabili genituen. Hau da, 4.1. atalean aurkeztu eta sistemak entrenatzeko erabili ziren baliabide desberdinetatik, Itzulbideko corpus elebakarra izan ezik corpus guztiak erabili genituen, corpus bakoitzaren bertsio bat baino gehiago zegoenean azkeneko bertsioa erabiliz. Laburpen moduan, 6.8. taulak atal honetan deskribatutako sistemak entrenatzeko erabilitako corpusak eta haien esaldi kopuruak aurkezten ditu. Ebaluaziorako Itzulbideko corpus elebidunetik alta-txostenak eta txosten ebolutiboak bakarrik kontuan hartuta erauzitako garapen eta proba multzoak erabili ziren, Donostia Unibertsitate Ospitaleko alta-txosten ereduak baztertuz. Gainera, corpus pribatuekin egindako esperimentuak beste hizkuntza pare batean erreproduzitu ahal izateko, esperimentu berdinak alemanaren eta ingelesaren artean errepikatu genituen. Horretarako, corpus elebidun moduan WMT 2020 konferentzian biomedikuntzaren arloko testuak itzultzeko 94 KAPITULUA 6. METODOLOGIA ETA EMAITZAK: DOMEINUKO CORPUS ELEBIDUNAREKIN beharreko hurrengo hitza ausaz hautatzerakoan hitz posibleak probabilitate altuena duten n hitzei mugatuz, edota probabilitate minimo bat gainditzen duten hitzak bakarrik hautatuz. Bestalde, azken artikulu hau aurkeztu zen konferentzia berean, dekodetze-teknika aldatu ordez atzeranzko itzulpenaren bidez sortutako corpusa etiketatzea proposatu zen (Caswell et al., 2019), corpus sintetikoaren esaldi bakoitzaren hasieran ' ' etiketa gehituz, entrenatutako sistemak corpus elebiduna eta sintetikoa desberdintzeko gai izaten laguntzeko asmoz. Ordea, etiketatze hau beam search bidez eta Edunov et al. (2018) lanean aurkeztutako noising metodoaren bidez sortutako corpusei aplikatu zitzaien, baina ez lan berean aurkeztutako unrestricted sampling edo aldi berean aurkeztutako restricted sampling tekniken bidez sortutako corpusei. Hortaz, gure helburua etiketatzea aipatutako dekodetze-teknika desberdin guztiekin konbinatzea izango da. Horretarako, atal honetan atzeranzko itzulpenaren bidez corpusa sortzeko 6 modu desberdin alderatuko ditugu, baldin eta dekodetzeko beam search, restricted sampling edo unrestricted sampling erabili zen; eta horietako bakoitzaren bidez sortutako corpusa etiketatu zen edo ez. Esperimentu hauek konparagarriak izateko eta sistemen entrenamendu-denborak murrizteko, BPE-dropout erabili ordez ohiko BPE erabili zen hitzen segmentaziorako, ondoren emaitza hoberenak lortzen zituzten sistemak BPE-dropout bidez aurreprozesatzeko asmoz. eu-es zentzuko sistema hoberenak zeintzuk ziren argitzeko giza ebaluazio murriztu bat egin genuen, IA metrika altuenak lortzen zituzten 3 sistemak alderatuz. Giza ebaluazio hau egiteko, biomedikuntzan aditu elebidun bati eu-es zentzuan IA metrika altuenak lortu zituzten sistemen itzulpenak modu itsuan ebaluatzeko eskatu genion. Horretarako, itzulpenen zuzentasunean jarri genuen fokua, esaldi bakoitzeko jatorrizko testuaren eta sistema bakoitzaren itzulpenaren esanahia alderatuz. Lagin moduan, proba multzoko lehen 100 esaldi ez-errepikatuak hartu genituen, eta sistema bakoitzak modu guztiz zuzenean zenbat esaldi itzultzen zituen zenbatu. Bestalde, aurretik 5.4. atalean egin bezala, atzeranzko itzulpenaren bidez sortutako corpus desberdinen aniztasun lexikala aztertu zen, corpus hauekin garatutako sistemen kalitatean eraginik ote zuen aztertzeko asmoz. Ebaluaziorako, 2. kapituluan aurkeztutako 4 IA metrikak kalkulatu ziren. Horretaz gain, Itzulbideko corpus elebidunean termino estereotipatuen genero alborapena neurtu zen, eta garatutako sistemek sortutako CO2-a estimatu zen. 96 6.3. ITZULBIDE 2.0: ATZERANZKO ITZULPENERAKO DEKODETZE-TEKNIKA DESBERDINAK PROBATU ETA SORTUTAKO CORPUSEN ANIZTASUN LEXIKALA AZTERTZEA Emaitzak Hasteko, erreferentzia bezala, 6.9. taulak es-eu eta en-de zentzuetan entrenatutako sistemen IA metriken emaitzak erakusten ditu, gerora atzeranzko itzulpena egiteko erabili zirenak. Noranzkoa BLEU↑ TER↓ METEOR↑ CHRF↑ es-eu 33,88 49,27 47,02 61,02 en-de 29,96 52,63 47,64 60,60 6.9 taula – Atzeranzko itzulpena dekodetze-teknika desberdinekin aplikatzeko es-eu eta en-de zentzuetan entrenatutako sistemen IA emaitzak Jarraian, 6.10. taulan eu-es eta de-en zentzuetan entrenatutako sistemen IA emaitzak aurkezten dira. Hizkuntza pare bakoitzerako, emaitzen lehen lerroan atzeranzko itzulpenaren bidez sortutako corpusa gehitu aurretik lortutako emaitzak aurkezten dira (aurre-entrenamendua); eta eu-es zentzuan emaitzak birdoitu aurretik eta ondoren erakusten dira. Dekodetze-teknika desberdinak adierazteko ingelesezko terminoak erabiltzen dira, 'unr.' 'unrestricted'-en laburdura izanda eta 'res.' 'restricted'-ena. Bestalde, etiketatzea adierazteko ingelesezko 'tagged' terminoaren 'tag.' laburdura erabiltzen da, eta atzeranzko itzulpenari erreferentzia egiteko ingelesezko 'back-translation' terminoaren 'BT' akronimoa erabiltzen da. Emaitza hoberenak letra lodiz adierazten dira. Bestalde, 6.11. taulak atzeranzko itzulpena egiteko dekodetze-teknika desberdinak erabiliz sortutako euskarazko eta alemanezko corpusen aniztasun lexikala neurtzeko metriken balioak erakusten ditu, corpus sintetikoa etiketatuz edo ez. TTR eta Yules' I balioak 100 aldiz biderkatuak azaltzen dira, irakurterrazagoak izateko. Azkenik, metrika automatikoetan balio altuenak lortu zituzten sistemak (tagged restricted sampling, restricted sampling eta unrestricted sampling) giza ebaluazio murriztu batean aztertu ziren. Horrela, 6.12. taulak eu-es zentzuan IA metrika altuenak lortu zituzten sistemek proba multzoko lehen 100 esaldi ez-errepikatuetatik zenbat esaldi modu guztiz zuzenean itzultzen zituzten erakusten du. 97 6.3. ITZULBIDE 2.0: ATZERANZKO ITZULPENERAKO DEKODETZE-TEKNIKA DESBERDINAK PROBATU ETA SORTUTAKO CORPUSEN ANIZTASUN LEXIKALA AZTERTZEA Ikusten dugunez, estereotiporik gabeko 'paziente' terminoa modu parekoan agertzen da Itzulbideko corpus elebidunaren gaztelerazko zatian bere forma maskulino eta femeninoan. Kontrara, estereotipatutako 'erizain' eta 'mediku' terminoak hainbat aldiz gehiago agertzen dira gaztelerazko forma estereotipatuetan. 'Mediku' terminoarena bereziki harrigarria da, kontuan hartuta Osakidetzako mediku gehienak emakumeak direla. Honen arrazoi moduan, gure hipotesia da baimen informatuetan forma maskulinoa gehiago erabiltzen dela mediku zehatz bati erreferentzia egiten ez zaionean. Edonola ere, ikusita 'erizain' eta 'mediku' terminoak ez direla garapen eta proba multzoetan agertzen, ezin dugu gure sistemen genero alborapena neurtu. Hau kontuan hartuta, etorkizuneko lan bezala uzten dugu euskararen eta gazteleraren artean domeinu klinikoko testuetan genero alborapena neurtzeko proba multzo espezifikoa definitzea. Esperimentu multzo honen azterketa amaitzeko, sistemak garatzeko erabili genituen GPUek kontsumitutako energia eta estimatutako CO2 emisioak erakutsiko ditugu. Aurretik egin moduan, sistema hauek entrenatzeko Nvidia Titan Xp GPUak erabili ziren, 250Wko potentziarekin; eta CO2 emisioak estimatzeko Strubell et al. (2019) laneko (1) eta (2) ekuazioak aplikatu ziren, GPUek kontsumitutako energia bakarrik kontuan hartuta. Modu honetan, 6.14. taulak sistema bakoitzari dagozkion entrenamendu-denbora, kontsumitutako energia eta estimatutako CO2 emisioak erakusten ditu. Kontuan hartu behar da es-eu sistema garatzeko BPE-dropout erabili zela, entrenamendua 50 epoch-ez luzatuz; gainontzeko esperimentuetan BPE erabili zelarik, epoch kopurua 30 izanik. Taula honetan, 'eu-es' eta 'de-en' lerroek zentzu bakoitzeko aurre-entrenamendu sistemei erreferentzia egiten diete, eta hauen ondorengo lerroetan zentzu bakoitzean atzeranzko itzulpena egiteko dekodetze-teknika desberdinak erabiliz entrenatutako sistemei dagozkien balioak erakusten dira, etiketak gehituta edo ez. Sistema bakoitza identifikatzeko, 't.'-k etiketatutako corpusa erabiltzen duten sistemei erreferentzia egiten die, 'b.s.' beam search-en laburdura da, 'u.s.' unrestricted sampling-ena, eta 'r.s.' restricted samplingena. Ikusten denez, 5.23. taulan erakutsitako balioekin alderatuta, nahiz eta atal honetan egindako esperimentuetarako sistema kopuru bikoitza baino gehiago entrenatu, CO2 emisioen estimazioa ez zen asko handitu. Horren arrazoi nagusia oraingo honetan esperimentu bakoitzerako GPU bakarra erabiltzea izan zen; izan ere, esperimentu bat GPU anitzetan banatzerakoan denbora bat galtzen da GPUen artean komunikatzeko. Horregatik, memoria 101 6.4. AZKEN SISTEMAK: ITZULBIDEKO CORPUS ELEBAKARRA DATUEN HAUTESPENAREN BIDEZ GEHITU ETA GIZA EBALUAZIO SAKONA EGITEA 4. Atzeranzko itzulpena egitean tagged restricted sampling teknika aplikatzea proposatu dugu, aurretik definitutako bi teknika konbinatuz, artearen egoera den unrestricted sampling dekodetze-teknikaren emaitza parekoak lortuz. 5. Itzulbideko corpus elebidunaren genero alborapena neurtu dugu, 'erizain' eta 'mediku' terminoak gazteleraz forma maskulino eta femeninoetan zenbat aldiz agertzen diren zenbatuz. Bestalde, sistemak entrenatzeko kontsumitutako energia eta sortutako CO2 emisioen estimazioa egin dugu, antzeko esperimentuetarako erreferentzia bezala har daitekeena. 6.4 Azken sistemak: Itzulbideko corpus elebakarra datuen hautespenaren bidez gehitu eta giza ebaluazio sakona egitea Helburua Eskuragarri dauden corpus guztiekin azken sistemak entrenatzea, eu-es zentzuan atzeranzko itzulpena egiteko dekodetze-teknika hoberenak erabiliz; eta giza ebaluazio batean garatutako sistemak ebaluatzea. Corpusak Tesi honetan garatutako azken sistemak entrenatzeko eskura genituen corpus handienak gehitu genituen: Itzulbideko gaztelerazko corpus elebakarrak. Hauek orain arte erabilitako corpus elebidunak baino askoz handiagoak izanik, corpus elebidun eta elebakarraren arteko oreka mantentzeko datuen hautespena aplikatu genien Itzulbideko gaztelerazko corpus elebakarrei. Modu honetan, orain arte erabilitako 5M inguru esaldi pare elebidunei eta Galdakao-Usansolo Ospitaleko eta Basurtoko Unibertsitate Ospitaleko corpus elebakarretatik erauzitako beste 5M esaldi inguruei, Itzulbideko gaztelerazko corpus elebakarretik erauzitako beste 5M esaldi gehitu genizkien. Horrela, azken sistemetan erabilitako corpusean atzeranzko itzulpenaren bi103 KAPITULUA 6. METODOLOGIA ETA EMAITZAK: DOMEINUKO CORPUS ELEBIDUNAREKIN dez erabilitako corpusa, corpus elebidunaren tamainaren bikoitza baino askoz handiagoa ez izatea bermatu zen, itzultzailearen kalitatea arriskuan jarri gabe (Poncelas et al., 2018b). Laburpen moduan, 6.15. taulak atal honetan deskribatutako sistemak entrenatzeko erabilitako corpusak eta haien esaldi kopuruak aurkezten ditu. Corpusa Esaldiak Domeinuz kanpoko 1-10 corpusak 4.929.728 SNOMED CT 2.0 + GNS-10 2.0 926.778 + SNOMED CT / COVID-19 + Elhuyar / COVID-19 terminoak Itzulbide 2.0 + Basurtoko Unibertsitate Ospitaleko saio klinikoak 29.346 Galdakao-Usansolo Ospitaleko alta-txostenak, 10.145.926 Basurtoko Unibertsitate Ospitaleko alta-txostenak, Basurtoko Unibertsitate Ospitaleko txosten ebolutiboak eta Itzulbideko gaztelerazko corpus elebakarrari datuen hautespena erabiliz erauzitako corpusa 6.15 taula – Azken sistemak entrenatzeko erabilitako corpusak eta haien esaldi kopuruak Esperimentuak Itzulbideko gaztelerazko corpus elebakar desberdinetatik txosten ebolutiboetatik erauzitako 18.667.813 esaldi eta traumatologiako 1.010.420 esaldi ez errepikatu erabili ziren hauei datuen hautespena aplikatzeko. Esaldi hauek guztiak aurreko atalean atzeranzko itzulpena egiteko emaitza hoberenak lortu zituzten dekodetze-tekniken bidez (tagged restricted sampling eta unrestricted sampling) itzuli ziren euskarara, eta datuen hautespena aplikatu ondoren aurretik erabilitako corpusetara gehitu zitzaien eu-es zentzuan bi sistema entrenatzeko. Hori baino lehen, Itzulbideko corpus elebidunean esaldiak ondo parekatuak zeudela errepasatu genuen, hainbat zuzenketa eginez. Eguneratze hau es-eu eta eu-es zentzuetan entrenatutako azken sistemei aplikatu zitzaion, eta sistema hauek osasun-langileek ebaluatu beharrekoak izanda, emaitza hoberenak lortzen zituen BPE-dropout teknika erabili zen hitzen segmentaziorako. 104 6.4. AZKEN SISTEMAK: ITZULBIDEKO CORPUS ELEBAKARRA DATUEN HAUTESPENAREN BIDEZ GEHITU ETA GIZA EBALUAZIO SAKONA EGITEA Emaitzak Lehenik eta behin, 6.16. taulak es-eu zentzuan corpus elebidun guztiak eta eguneratuenak erabiliz entrenatutako sistemaren IA emaitzak aurkezten ditu. Noranzkoa BLEU↑ TER↓ METEOR↑ CHRF↑ es-eu 33,18 49,92 46,38 60,45 6.16 taula – es-eu zentzuan corpus elebidun guztiak eta eguneratuenak erabiliz entrenatutako sistemaren IA emaitzak Jarraian, 6.17. taulan eu-es zentzuan atzeranzko itzulpena egiteko emaitza hoberenak lortzen zituzten dekodetze-teknikak erabiliz garatutako azken sistemen IA emaitzak erakusten dira. Sistema BLEU↑ TER↓ METEOR↑ CHRF↑ tagged restricted sampling 54,35 32,62 69,43 72,13 unrestricted sampling 54,38 32,19 69,45 72,17 6.17 taula – eu-es zentzuan atzeranzko itzulpena egiteko emaitza hoberenak lortzen zituzten dekodetze-teknikak erabiliz garatutako azken sistemen IA emaitzak Ondorioak es-eu zentzuan, 6.16. taulan ikusten denez, aurretik 6.9. taulan aurkeztutako emaitzekin alderatuta emaitzak zertxobait baxuagoak dira oraingoan, baliteke BPE-dropout teknikak berezkoa duen ausazkotasunarengatik. Edonola ere, corpus eguneratuena erabiliz garatutako azken sistema erabili genuen corpus elebakarrak itzultzeko eta osasun-langileek ebaluatzeko. eu-es zentzuan, 6.17. taulan ikusten dugunez, aurretik 6.10. taulan erakutsitako sistemen emaitzekin alderatuta, Itzulbideko gaztelerazko corpus elebakarra gehituta eta BPE-dropout aplikatuta emaitzak oraindik ere hobeak dira, eta atzeranzko itzulpena egiteko erabilitako bi metodo desberdinekin emaitza oso parekoak lortzen dira. Hortaz, Osakidetzan inplementatu beharreko eu-es sistema aukeratzeko, are beharrezkoagoa izango da osasunlangileek egin beharreko ebaluazioa. 105 KAPITULUA 6. METODOLOGIA ETA EMAITZAK: DOMEINUKO CORPUS ELEBIDUNAREKIN Giza ebaluazioa Oraingo honetan, sistemak ebaluatzeko sortutako itzulpenak post-editatzea eskatu zitzaien horretarako prest agertu ziren osasun-langileei. Ebaluatzaileak biltzeko, Itzulbideko corpus elebiduna biltzen lagundu zuten bolondresei mezu bat bidali zitzaien, eta horietatik 37k sistemak ebaluatzeko beren borondatea adierazi zuten. Ebaluatutako sistemak 3 izan ziren: es-eu zentzuan garatutako azken sistema, eta eu-es zentzuan garatutako bi sistema hoberenak, zeintzuen IA emaitzak 6.16. eta 6.17. tauletan agertzen diren, hurrenez hurren. Sistema bakoitzarekin Itzulbideko corpus elebidunetik erauzitako proba multzoko esaldiak itzuli ziren, eta jatorrizko esaldiaren arabera errepikatutako esaldiak ezabatu ondoren, zentzu bakoitzean ausaz 500 esaldi erauzi ziren osasun-langileek ebaluatzeko. eu-es zentzuan, garatutako azken bi sistemek itzulpen berdina sortzerakoan esaldia behin bakarrik ebaluatu zen, eta zegokion emaitza bi sistemei egokitu zitzaien. Gainera, bi zentzuetan ebaluatu beharreko esaldietako bakoitza 2 ebaluatzaile desberdinek ebaluatu zuten, eta ebaluatzaile bakoitzari 100 esaldi ebaluatzeko eskatu zitzaion. Ebaluazio hau egiteko PET5 tresna erabili zen, eta honek itzulitako emaitzetatik post-edizio denbora eta HTER (Snover et al., 2006) metrika erabili genituen sistemak ebaluatzeko. TER metrikaren antzera, HTER metrikaren balioa zenbat eta txikiagoa izan, hainbat eta handiagoa izango da itzultzaile automatikoaren kalitatearen estimazioa. Hasteko, 6.18. taulak es-eu zentzuan garatutako azken sistemaren postedizio denbora eta HTER balioen batez bestekoak erakusten ditu. Noranzkoa Post-edizio denbora (s) HTER es-eu 58,24 11,03 6.18 taula – es-eu zentzuan corpus elebidun guztiak eta eguneratuenak erabiliz entrenatutako sistemaren giza ebaluazioaren emaitzak Azkenik, 6.19. taulan eu-es zentzuan atzeranzko itzulpenerako dekodetzeteknika desberdinak erabilita garatutako azken sistemen post-edizio denbora eta HTER balioen batez bestekoak aurkezten dira. Ikusten denez, eu-es zentzuan garatutako sistemek es-eu zentzuan garatutako sistemak baino emaitza hobeak lortzen dituzte post-edizio denbora eta 5https://github.com/wilkeraziz/PET 106 7. KAPITULUA Ondorioak, ekarpenak eta etorkizuneko lanak Tesi honetan hainbat aldagai aztertu dira txosten klinikoak euskararen eta gazteleraren artean itzultzeko sistemak garatzerakoan. Kapitulu honen hasieran, helburu horretara hurbiltzen lagundu duten ondorioak zerrendatuko ditugu, 5. eta 6. kapituluetan agertu diren orden berean. Hobeto ulertzeko, ondorio bakoitza bere testuinguruan jarriko dugu, dagokion aldagaia eta horren inguruan egindako probak aipatuz. Bestalde, tesi honen helburu nagusi den itzultzailea garatzetik haratago, kapitulu honen amaieran itzulpen automatikoaren arloan egindako ekarpenak aipatuko ditugu. Hauek ere tesiaren testuinguruan kokatzeko, gai horien inguruan egindako bestelako esperimentuekin batera aipatuko ditugu. Azkenik, tesi honetan egindako lanen jarraipen moduan etorkizunean egin litezkeen lanak zerrendatuko ditugu. 7.1 Ondorioak Tesiaren helburuetako bat terminologia klinikoa modu zuzenean itzultzea izanik, aurretik euskaratutako terminologia klinikoa eta tesian zehar COVID19arekin lotuta sortutako terminologia berria bildu eta modu desberdinetan entrenamendu-corpusera gehitu da. Horrela, tesiaren hasieran itzultzaileak domeinu klinikora egokitzeko egindako esperimentuetan lehen ondorio honetara iritsi ginen: 1. Domeinuko testu elebidunik gabeko egoera batean, terminologia klini109 KAPITULUA 7. ONDORIOAK, EKARPENAK ETA ETORKIZUNEKO LANAK koa modu zuzenean entrenamendu-corpusera gehitzea lagungarria da. Ordea, esperimentu multzo berean termino hauek esaldi artifizialetan txertatzea ez zela lagungarria ikusi genuen. Bestalde, aurrerago WMTko biomedikuntza atazan ingelesaren eta gazteleraren artean itzultzeko sistemak garatzerakoan ikusi genuen terminologia klinikoa gehitzeak ez zituela IA emaitzak hobetzen, eta sistemak sortutako itzulpenak laburragoak zirela. Tesiaren beste helburuetako bat IA egiteko arkitektura desberdinak probatzea izan zen. Izan ere, tesia garatu den bitartean sare neuronalen arkitektura desberdinak izan dira momentu bakoitzean artearen egoera, eta horiek ere gure hizkuntza pare eta domeinurako egokienak zirela frogatu behar genuen. Horrela, arkitektura desberdinak probatu ondoren tesi honen bigarren ondoriora iritzi ginen: 2. Osasun-txostenak euskararen eta gazteleraren artean itzultzeko Transformer da arkitektura hoberena, baita atzeranzko itzulpena egiteko ere. Bestalde, eskuragarri genituen domeinuko corpus gehienak elebakarrak izanik, tesian zehar egindako esperimentu asko atzeranzko itzulpenarekin lotutakoak izan dira. Horietarik lehenengoan, atzeranzko itzulpena egiteko sistema desberdinak probatu genituen, ohiko IAN sistemez gain, euskararako aurretik garatutako EOIA eta IAE sistemak ere probatuz. Honela, hurrengo ondoriora iritsi ginen: 3. Domeinuko corpus elebidunik gabeko egoera batean, EOIA aproposa izan daiteke atzeranzko itzulpena egiteko, IAEren emaitzak hobetuz. Itzulpen sistema desberdinak garatzeaz gain, tesi honetan zehar corpus desberdinak bildu eta sistemetan integratzeko prestatu dira. Horietatik garrantzitsuena zalantzarik gabe Itzulbide proiektuan osasun-langileek bildutako corpus elebiduna izan da. Modu honetan, jarraian aurkezten dugun honako ondoriora iritsi ginen: 4. Itzulbideko corpus elebiduna oso baliagarria da txosten klinikoak euskararen eta gazteleraren artean itzultzeko, emaitzak nabarmen hobetuz. Azkenik, corpusak aurreprozesatzeko modu desberdinak ere probatu dira. Horrela, tesian zehar aipatutako hizkuntz-identifikatzailea eta corpus garbiketa aplikatzeaz gain, hitzen segmentazioaren inguruan honako ondoriora iritsi ginen: 110 7.2. EKARPENAK 5. Txosten klinikoak euskararen eta gazteleraren artean itzultzeko, hitzen segmentaziorako BPE-dropout teknikak lortzen ditu emaitza hoberenak, corpusaren bi hizkuntzetan aplikatuz. Hala ere, kontuan hartu behar da teknika honek BPEk baino askoz denbora gehiago behar duela; alde batetik, erregularizazio teknika bat izanda entrenamendua epoch gehiagotan egin behar delako, eta bestetik, epoch bakoitzarentzako entrenamendu-corpusaren kopia bat sortu behar delako. Hortaz, sistema desberdinak probatu behar izanez gero BPE arrunta erabiltzea gomendatzen da, BPE-dropout ebaluatu beharreko azkeneko sistemak garatzeko erabiliz. 7.2 Ekarpenak Lehen ekarpena atzeranzko itzulpena egiteko erabilitako sistemekin erlazionatuta dago. Zentzu honetan, aurretik atzeranzko itzulpena egiteko IAN eta IAE sistemen irteerak konbinatzeko egindako lanari (Poncelas et al., 2019), EOIA sistemak eta IAN arkitektura desberdinak batu dizkiogu. Honela, tesi honen lehenengo ekarpena honakoa litzateke: 1. Atzeranzko itzulpena egiteko 4 sistema desberdin erabilita sortutako corpusak batu ditugu, eu-es zentzuan sistema bakarra erabilita lortutako balioak hobetuz. Bestalde, datuen hautespena aplikatzeko modu berri bat proposatu dugu, atzeranzko itzulpenarekin konbinatuta. Modu honetan, tesi honen bigarren ekarpenera iristen gara: 2. Lehen aldiz, atzeranzko itzulpenaren bidez sortutako corpusei datuen hautespena aplikatu diegu, hizkuntza pare batean hurbilpen guztien arabera 4 aldiz handiagoa den corpusa erabilita lortutako emaitzak hobetuz. Datuen hautespena aplikatzeaz haratago, bere emaitzak atzeranzko itzulpena egiteko sistemen kalitatearen arabera birkalkulatzea proposatu dugu, ondorengo ekarpena eginez: 3. Datuen hautespenaren emaitzak atzeranzko itzulpena egiteko sistemen IA metriken eta hauen bidez sortutako corpusen aniztasun lexikalaren arabera birkalkulatzeko teknikak aztertu ditugu. 111 KAPITULUA 7. ONDORIOAK, EKARPENAK ETA ETORKIZUNEKO LANAK Hurrengo ekarpen nagusiak atzeranzko itzulpena egitean erabiltzen diren metodoekin erlazioa dauka: 4. Atzeranzko itzulpena egitean tagged restricted sampling teknika aplikatzea proposatu dugu, aurretik definitutako bi teknika konbinatuz, artearen egoera den unrestricted sampling dekodetze-teknikaren emaitza parekoak lortuz. Azkenik, garatutako sistemek jendartean ekar litzaketen ondorioak aztertzeko asmoz, corpusen genero alborapena eta sistemak entrenatzerakoan ingurugiroan sortzen den eragina neurtu ditugu, honako ekarpena eginez: 5. Itzulbideko corpus elebidunaren genero alborapena neurtu dugu, 'erizain' eta 'mediku' terminoak gazteleraz forma maskulino eta femeninoetan zenbat aldiz agertzen diren zenbatuz. Bestalde, sistemak entrenatzeko kontsumitutako energia eta sortutako CO2 emisioen estimazioa egin dugu, antzeko esperimentuetarako erreferentzia bezala har daitekeena. 7.3 Etorkizuneko lanak • Erabiltzaileek itzultzaileen inguruan dituzten iritziak jaso eta, behar izanez gero, sistemak eguneratzea. • Itzulbideko corpusean genero alborapenaren inguruan egindako azterketaren jarraipen moduan, garatutako sistemek genero estereotipoak ez erreproduzitzeko irtenbideak bilatzea, Osakidetzarekin elkarlanean. Norabide horretan, txosten klinikoak euskaratik gaztelerara itzultzerakoan genero alborapena neurtzeko proba multzo espezifiko bat definitzea. • Garatutako itzultzaileak esaldi mailan entrenatuak izateak sistemen ebaluazioan ezartzen dituen mugak kontuan hartuta, txosten klinikoak euskararen eta gazteleraren artean dokumentu mailan itzultzeko sistemak garatzea. • Garatutako sistemak idatzizko testura mugatuak izanda, hauek hizketara zein zeinu-hizkuntzara hedatzea, itzultzailearen aplikazio eremu posibleak handituz. 112 7.3. ETORKIZUNEKO LANAK • Azkenik, garatutako itzultzaileak Osakidetzan inplementatzekoak izanik, euskararen eta gazteleraren artean itzultzeko diseinatuak izan direla kontuan izanda, Ipar Euskal Herriko osasun-langileekin elkarlanean txosten klinikoak euskararen eta frantsesaren artean itzultzeko sistemak garatzea. 113
science
addi-13d9cbf19db3
addi
cc-by-nc-sa 4.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/54960
Fruktosaren kontsumoak eragin ditzakeen osasun arazoak: konponbidea arazo bihurtzen denean
Milton Laskibar, Iñaki; Besné Eseverri, Irene; Carr Ugarte, Helen; Portillo Baquedano, María Puy
2021
110 ekaia, 2021, 41, 109-126 Iñaki Milton-Laskibar, Irene Besné, Helen Carr-Ugarte, María Puy Portillo 1. Sarrera Obesitateak azken hamarkadetan izan duen bilakaera dela eta, gaur egun lehen mailako osasun-arazotzat jotzen da. Izan ere, obesitatearen prebalentziaren etengabeko handitzea dela eta, «XXI. mendeko epidemia» izena eman zaio. Gaixotasun hori da, gainera, mundu-mailan gertatzen diren heriotza goiztiarren eragile nagusietakoa [1]. Nahiz eta obesitatea faktore anitzeko gaixotasuntzat jotzen den, ingurumen-faktoreak eta elikatze-ohitura desegokiak (bizimodu sedentarioa eta gehiegizko energia kontsumoa, hurrenez hurren) nabarmentzen dira gaixotasunaren eragile nagusitzat [2]. Izan ere, obesitatea denboran mantentzen den energia kontsumoaren eta gastuaren arteko desorekatik sortzen da, eta osasunerako kaltegarria izan daitekeen gehiegizko gorputz-gantzaren metaketak ezaugarritzen du [3]. Nahiz eta, hasiera baten, energia-soberakinak biltegiratzeko mekanismo hau abantaila ebolutiboa izan gizakiarentzat, baditu onuragarriak ez diren beste ondorio batzuk ere [4]. Izan ere, obesitatearen ezaugarri nagusietako bat berarekin lotzen diren osasun-arazoak dira, eta horien prebalentzia obesitatearen prebalentziarekin batera handitu da [5]. Gaixotasun horien artean, 2 motako diabetesa (t2D) nabarmentzen da, zeina estuki lotua dagoen obesitatearekin (zenbatesten da t2D duten pazienteen % 60-90 obesoak direla). Diabetesa garatu aurreko urratsa intsulinarekiko erresistentzia da, eta hori, berriz, obesitate-mailarekin eta gehiegizko gantz-metaketa dagoen eremuarekin (bereziki erraietako gantzarekin) erlazionatuta dago [6]. Obesitatearen kasuan bezala, t2Da pertsona baten bizi-kalitatean eragiten duen faktorea izateaz gain, heriotza goiztiarren eragilea ere bada [7]. Kontuan izanik t2D duten pertsonen gehiengoa obesoak izaten direla, normalean tratamendu berdinak preskribatzen dira bi gaixotasunentzat. tratamendu horien artean, kaloria-murrizketa (dieta hipokaloriko orekatu batean oinarritua) izaten da ohiko aukera gorputz-pisuaren eta odoleko glukosa-mailen murrizketa lortzeko [8]. Kaloria-murrizketan edota karbohidratoen banaketa zehatzetan oinarritutako dietez gain, badira beste erreminta terapeutikoak ere t2D duten pazienteekin erabiltzen direnak. Horien artean sakarosa edo etxeko azukre arrunta (lotura glukosidikoz elkartutako glukosaz eta fruktosaz osatutako disakaridoa) gozagarri ez-nutritiboengatik ordezkatzea izaten da aukera bat, zeinak mahaiko azukreak baino ahalmen gozagarri handiagoa baitute kaloria ekarpen baxuagoarekin [9]. Aurrekoez gain, aspalditik erabili den sakarosaren beste ordezkoa fruktosa izan da, zeinak, glukosak ez bezala, ez duen intsulinarik behar xurgatua/metabolizatua izateko, eta, ondorioz, ez duen odoleko glukosa-mailen handipenik eragiten [10]. Hori dela eta, fruktosa sakarosa baino osasuntsuagoa ote den ustea zabaldu da, eta horrek, berriz, fruktosaren kontsumoaren handipena eragin du [11]. Fruktosa-kontsumoaren handipena gaixotasun metaboliko ezberdinen prebalentziaren handipenarekin batera gertatu denez, arreta handia jarri zaio fruktosari, obesi- https://doi.org/10.1387/ekaia.22707 117 Fruktosaren kontsumoak eragin ditzakeen osasun-arazoak: konponbidea arazo bihurtzen denean ikusi denez, azukre horrek asaldurak sortzen ditu bai hesteko mikrobiotaren konposizioan bai hestearen iragazkortasunean ere [27]. Horren harira, hesteko mikrobiotaren disbiosia (fruktosa kontsumo altua dagoenean gertatzen dena, adibidez) GGEArekin zein GEEArako bilakaerarekin lotu da. Ikerlan ezberdinek erakutsi dutenaren arabera, fruktosak hestean eragindako asaldura horiek kate laburreko GAen sintesia, behazun-gatzen ekoizpena eta etanolaren sintesi endogenoa aztoratzen ditu, eta horiek, berriz, aurrez aipatutako gibel-asalduren eragileak izango lirateke [28]. 3.2. intsulinarekiko erresistentzia Paradoxikoki, intsulinarekiko erresistentzia (IR) da fruktosaren gehiegizko kontsumoak edota kontsumo kronikoak eragiten duen osasun-arazoetako bat. Nahiz eta fruktosak eragindako IRri buruz egindako ikerlanak urriak izan, badira zenbait egile fruktosaren kontsumoak glukosaren homeostasian dituen eraginak aztertu dituztenak. testuinguru horretan, nabarmendu behar da ikerlan horiek guztiek fruktosaren kontsumoak IR garatzeko arriskua handitzen duela ondorioztatzen dutela (1. taula). Kontuan hartu behar da, gainera, efektu horiek freskagarriak kontsumitzen dituzten nerabeetan ere ikusi direla, zeina adin-talde horretan ohikoa den kontsumo ohitura baita. Ikerlan horretan ikusi zen fruktosaren kontsumoak obesoak ez ziren nerabeetan eragiten zuen intsulina-mailen igoera ez zela taldekide obesoetan gertatzen zena bestekoa [29]. 1. taula. Fruktosak glukosaren homeostasian eta intsulinarekiko erresistentzian dituen eraginak aztertzen dituzten ikerlanak. Egilea Partaideak Baldintza esperimentalak Behaketak [29] Nerabeak (12-16 urte) Partaideak GAE kontsumoaren arabera banatu ziren ezkon tsu mi tzaile edo kontsumitzaile (1-350, 351-750, eta >750 mL/egun) taldeetan. Partaideek 2 motatako GAE-ak kontsumitzen zituzten: — Azukre guztia HCFS gisa zutenak. — Azukrearen gehiengoa nagusiki sakarosa gisa zutenak. Kontsumitzaileak ez zirenekin alderatuta, azukre guztia HCFS gisa zuten >350 mL GAE/egun hartzen zuten partaideetan HOMA1-IR eta HOMA2-IR balio altuagoak aurkitu ziren. Azukre guztia HCFS gisa zuten GAE-ak kontsumitzen zituzten partaide obesoetan IR aurkitu zen bitartean, taldekide ez-obesoetan ez zen horrelakorik ikusi. 118 ekaia, 2021, 41, 109-126 Iñaki Milton-Laskibar, Irene Besné, Helen Carr-Ugarte, María Puy Portillo Egilea Partaideak Baldintza esperimentalak Behaketak [30] Gizonezko osasuntsuak (18-65 urte) GMI: < 30kg/m2 Parte-hartzaileak 2 taldetan banatu ziren eta pisua mantentzeko dietak jaso zituzten 18 egunetan: — talde batek HFD dieta (energiaren % 20-25 fruktosa gisa) jaso zuen 9 egunez eta ondoren CCHO dieta (energiaren % 5 fruktosa gisa) jaso zuen 9 egun gehiagoz. — Beste taldeak dieta berdinak jaso zituen, iraupen berarekin, baina kontrako ordenean. Aste betez HFD dieta hartzeak gibeleko IR eragin zuen, zeina gibelak hiperintsulinemiaegoeran mantentzen zuen glukosa-ekoizpenetik ondorioztatu baitzen. [31] Gizonezko osasuntsuak (20-65 urte) GMI: 27-40 kg/m2 Partaideek 75 g fruktosa/ egun hartu zituzten 12 astetan. Ikerketaren hasieran bildutako datuekin alderatuta, 12 astez fruktosa kontsumitzeak barauko intsulina-maila altuagoak eta HOMA-IR indizearen balio altuagoak izatea eragin zuen. [32] Heldu osasuntsuak (29-66 urte) GMI: 29-40,99 kg/m2 Partaide guztiek % 30-40ko (Kkal/egun) murrizketa kalorikoa jasan zuten 24 astez. Denbora tarte horretan partaideak bi taldetan banatu ziren: — LFD taldea: Fruktosatan aberatsak diren fruta eta barazkiak, eta gehitutako fruktosa zuten produkturik gabeko dieta jarraitu zuten. — SD taldea: Ez zuten jarraibiderik jaso azukredun produktuak dietatik kentzeko. 24 asteren buruan, barauko glukosa maila baxuagoa aurkitu zen LFD taldeko parataideetan. CCHO: karbohidrato konplexuetan aberatsa den dieta; GAE: gehitutako azukredun edariak; GMI: gorputz-masaren indizea; HCFS: fruktosatan aberatsa den arto jarabea; HFD: fruktosatan aberatsa den dieta; HOMA-IR: intsulinaren erresistentzia balioztatzeko modelo homeostatikoa; IR: intsuli-
science
addi-45d4fb7dc6b1
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/55033
Abadiño: partaidetza herritarra eta espazio publikoa inklusioa eta bizi kalitatea ardatz
Baceta Aguirre, Irati
2022-01-18
Ikerketa honek partaidetza eta espazio publikoaren elkarreragina aztertzen du, beti ere partaidetza inklusibotik abiatuz eta pertsonen bizi kalitatean dituen onurak aztertuz. Kasu honetan Abadiñon eginiko ikerketa izango da, zehazki, adin nagusikoak diren 107 abadiñarrek parte-hartu dute. Partaidetza, inklusioa, bizi kalitatea zein espazio publikoen irisgarritasuna eta egokitasuna gero eta gehiago erabiltzen diren terminoak izan arren, ikerketak jorratzeko bide luzea gelditzen dela erakutsi du. Parte-hartzea, espazio publikoa, inklusioa, bizi kalitatea, herritarra SARRERA Ikerketa honetan partaidetza inklusiboaren inguruan arituko da, bizi kalitatean dituen onurak aztertuz eta partaidetzak espazio publikoarekin duen elkarreragina ikertuz. Izan ere, parte-hartzea zein inklusioa jendartean gero eta gehiago erabiltzen ari diren kontzeptuak dira, baina askotan edukiz hustu edota partaidetza edo inklusioa izango litzatekeenetik interesatzen den zatia soilik hartzen da, kontuan izan gabe, partaidetza inklusiboa behar den bezala eginik oso onuragarria izan daitekeela espazio publikoarentzako eta baita pertsonen bizi kalitaterako ere. Horretarako, Abadiño herrian kokatu da ikerketa kuantitatibo-kualitatiboa. Hurrengo lerroetan ikusi ahal izango den bezala, inguruan egiteko eta pentsatzeko moduak aldatu beharra nabaria da. 1. ESPARRU TEORIKOA Hurrengo lerroetan ikerlanaren marko teorikoa plazaratuko da, ikerketari beharrezko oinarri teorikoa emanez. 1.1. Parte hartzearen korronteak Parte-hartze herritarrarekin hasiz gero, parte-hartzea "Egiteko batean besterekin batera aritzea; zerbaitetan norbaitekin bat egitea" bezala definitzen du Euskaltzaindiak (2020) eta herritarra aldiz, "Herri edo estatu bateko biztanle edo kidea, bereziki betebeharrak eta eskubideak dituen gizabanakotzat hartua". (Euskaltzaindia, 2020, definizioa 2). Horrenbestez, esan daiteke parte-hartze herritarra, egiteko batean herri edo estatu bateko kideak batera aritzea izango litzatekeela. Bi korronte nagusi identifikatu daitezke. Alde batetik, parte-hartzea ikuspegi liberal kontserbadoretik ulertuta legoke. Hauen ustetan, partaidetza instituzio eta mekanismo batzuetan oinarrituko litzateke, norbanakoen interesak errepresentatuko lituzketenak. Oro har, gaur egun ezaguna dugun demokrazia ordezkatzailean bukatuko litzateke, hau da, agintariak aukeratzea. Beraien esanetan, herritarren parte-hartze eta erabakimen handiagoak desordena ekarriko luke (Del Águila, d.g.; in Posadas, 2000). Beste alde batetik, bigarren korronte nabarmena demokrazia parte-hartzaile zuzena litzateke. Herritartasunean oinarritzen da, herritarrek erabakimena dute eta beraien parte- hartzearen bidez gobernatzen dute, hau da, herriak gobernatzen du eta ez dute gutxi batzuek herria gobernatzen (Del Águila, d.g.; in Posadas, 2000). Parte-hartzearen ulerkera honi egin zaion kritika ohikoena gaur egungo jendarte konplexuetan bideragarria ez izatea da. Alabaina, gure jendartea osatzen duten herri edo udalerriek praktikan jartzea ahalbidetuko lukete, sistema txikiak baitira estatuekin alderatuz (Posadas, 2000). Partaidetza komunitatearekin egin behar da, ez komunitatearentzat. 1.2. Espazio publikoa Ikerketaren kontzeptualizazio teorikoarekin jarraituz, espazio publikoaren inguruan jardutea beharrezkoa da, izan ere, lan honetan parte-hartzea espazio publikoari loturik aztertuko baita. Espazio publikoa, elkarrekintza sozialerako eta erabilera anitzeko leku gisara uler daiteke, besteekin harremantzeko tokia da, jabetza publikokoa (Berroeta, 2012). 1.2.1. Espazio publikoaren eta komunitatearen degradazioa Hasteko, errealitatearen azterketara joko da. Lekuei pertsonalitatea kentzean oinarritzen den hirigintza gailentzen ari da, aldi berean, komunitatearen izaera ezabatzen duena. Gero eta gehiago dira espazio publikoaren gehiegizko urbanizazioa, homogeneizazioa eta eredu estandarra kritikatzen dutenak. Tokiek esanguratsuak izan behar dute komunitate batek berarekiko atxikimendua izan dezan, hau gertatzen ez denean ordea, oharkabean zeharkatzeko hiri eta herriak sortzen ari dira eta baita komunitateko saretzea hausten ere, norbanako indibidualistak elikatuz (Berroeta, 2012). Berroetak (2012) "ez-leku" deritze identitatea galtzen duten espazioei, Tonuccik (2013, 30 or.) aldiz, "hiriak bere burua saldu du" dio. Hauek lur publikoaren pribatizazioaren afera aipatzen dute, eta baita pertsonen joera indibidualista zein kontsumista ere. Pertsonen ideologiek eta hiriak berak hartutako dinamikek elkar elikatzen dute. Aurreko ideia berretsiz, Páramok et al. (2018) gaur egungo hirietako elkarrekintza sozialerako espazioen suntsiketa eta merkatu librearen eta kontsumo basatiaren agerpena azaltzen ditu, bizi kalitatearen beherakada nabarmena ekarriz. Kutsadura, berdeguneen desagerpena, espazio publikoaren pribatizazioa, komertzio txikiaren desagerpena, supermerkatu handien ezartzea, tokiko hirigintza eta espazioen suntsiketa, besteekin harremantzeko leku falta, segurtasun eza, ziurgabetasuna e.a. dira joera honen ondorio. Oro har, degradazioari buruz hitz egitean, pribatizazioa eta jendarte kapitalizatua aipatu behar dira. Tonuccik (2013) azaltzen duen moduan, gaur egun, arazoei ere irtenbide pribatuak ematen zaizkie, erruaren fokua norbanakoarengan jarriz eta ez jendartean. Honek guztiak, eragina du norbanakoarengan. Esaterako, toki bat irisgarria ez denean, pertsona batzuei inplizituki leku horretan egoteko eskubidea ukatzen ari zaie. Inork ez du esplizituki esango, baina bertara sartzea ezinezko badu espazioaren ezaugarriengatik, bazterkeria dagoela ukaezina da. Horrenbestez, Páramok et al. (2018) aipatu bezala, hiriaren degradazioak, era berean komunitatearen eta parte-hartzearen degradazioa dakartza, izan ere, saretzeko, espazioarekiko atxikimendua sortzeko, esperientzia berri eta anitzak bizitzeko lekurik gabe uzten dute jendartea. Gainera, parte-hartzea murriztu denez hiritarrek instituzioengan duten kontrol maila ere gutxitu egin da, kontsumitzaile pasiboaren rola barneratu eta inguruan gertatzen denaren inguruko atxikimendua galduz. 1.3. Espazio publikoaren eta partaidetzaren arteko elkarreragina Behin errealitatea aztertuta, espazio publikoak jendartearen partaidetza eta kohesioa sustatzeko dituen beharrak plazaratuko dira. 1.3.1. Segurtasun sentipena Esan bezala, atxikimenduari dagokionez, espazioek pertsonentzat esanguratsuak izan behar dute. Espazioek pertsonei helarazten dieten mezu inplizitua atsegina bada, konexioak eratuko dira pertsonen zein espazioen artean, non segurtasun sentipena izango den (Berroeta, 2012). Hari beretik, Tonuccik (2013) Berroetaren (2012) ideia berretsiz, espazio publikoan pertsonak egoteak, espazioa bizitzeak, espazio seguruak dakartzala dio. Jendarteko uste nagusituaren aurka, kamerek, poliziek edota bigilantziak ez dute espazioa seguruago egiten, espazioak bizigarriak direnean eta pertsonak bertan elkarrekintzan jarduten dutenean dira seguruenak. Hau da, espazio publikoan partehartzen denean. Elgueta eta Moralesen (2010) aburuz, partaidetzak harremana du espazioarekin eta baita hiritar sentitzearekin ere. Umeekin burututako tailerretan, norbere herria kontzienteki eta partaide gisa analizatuz gero, beronen inguruko nahiak eta beharrak adieraztea errazagoa dela ikusi zuten. Hau da, ezaguna den espazioaren analisi kritikoa egitea izango litzateke, ezagutzen den espazioan errazagoa izanik beharrak zeintzuk diren identifikatzea. Alabaina, hiri eta herriak gutxi batzuen ikuspuntutik pentsatzen eta egiten dira, hain zuzen besteekiko egoera pribilegiatu batean daudenek erabakitzen dute espazio publikoak nolakoa izan behar duen, eta era berean, nork duen eskubidea bertan parte-hartzeko. Ikusi izan denagatik, orokorrean, gobernuen jarrera hasieran aipatutako "parte-hartze" neoliberalarena da, ez dute nahi jendarteak beraien iritzia eman eta erabakitzeko eskumena izan dezan (Elgueta eta Morales, 2010). Horrenbestez, alde batetik, espazio publikoa nolakoa izango den erabakitzeko partehartzea legoke, inklusibotasunaren bidez espazio irisgarriagoak eta bizigarriagoak egiteko, ondorioz pertsona gehiagok erabiliko ditu gune horiek. Horrela, arestian aipatutako atxikimendua eta segurtasun sentipena areagotuko dira. Bestetik, espazioak, kaleak edo plazak bizi egin behar dira, herriek ez dute izan behar geratu gabe, presaka zeharkatzekoak, besteekin harremantzekoak baizik. 1.3.2 Bizi kalitatea Ruedaren (2004) esanetan, bizi kalitatea izateko, lehendabizi, hezkuntza, osasuna, etxebizitza, lana eta baldintza materialak izan behar dira. Ondoren, ingurumenak kalitate ona izan beharko luke, airearen kalitatea, zarata eza edo uraren kalitatea. Hirugarrenik, senitartekoekiko harremana, harreman interpertsonalak, aisialdia edo denbora librearen garrantzia mahaigaineratzen ditu. Azkenik, errealitate sozio-politikoa, partaidetza soziala, segurtasun pertsonala eta juridikoa. Bide beretik, espazio publikoan parte-hartzea eta beronen bizigarritasuna hertsiki loturik daude bizi kalitatearekin. Eragina dute aspektu ekologiko, biologiko, soziokultural, teknologiko zein estetikoek, baita bertan sortzen diren harremanek, emozioek eta sentimenduek ere. Norbere komunitatean parte-hartzeak pertenentzia sentimendua dakar eta eragin positiboa du isolamenduaren prebentzioan eta bizi kalitate mailaren autopertzepzio positiboan ere (Páramo et al., 2018). Bizi kalitatearekin jarraituz, Tonucciren (2013) ustez herri edo hirietako artelan, naturgune edota berezitasunek eragin positiboak dituzte pertsonen arlo kognitiboan, gainera, edertasun hori guztia oinez joanda ikusteko pentsatuta dago, onura fisiko eta kognitiboak uztartuz. Espazio publikoko partaidetzak elkarrekintza soziala ere ekar dezake (Schreiber eta Carius, 2016). Ezberdinen arteko saretzea sustatu eta bazterkeria egoerak ekiditeko ere balio dezake. 1.4. Partaidetza inklusiboa Parte-hartze herritarraz aritzean, beronen subjektuaz ere jardun beharra dago, izan ere, ezin dakioke partaidetza deitu soilik gizon, zuri, dirudun eta helduek jarduten badute. Jendartearen zati txiki baten errepresentazioa baino ez bailitzateke izango. Inklusibotasunaren arloan partaidetzak eta espazio publikoak, bata bestea baldintzatu dezakete. Hau da, partaidetza ezak espazio publiko ez inklusiboa betikotu dezake, baldintza sozio-ekonomiko-kultural zehatzak dituzten pertsonen partaidetza soilik bermatuz eta ondorioz, jendartearen zati txiki batek denongan eragiten duten erabakiak hartuz. Aldi berean, espazio publiko ez inklusiboak parte-hartzeko oztopoak jartzen dizkie zenbait kolektibori. Eztabaida publikoan denek izan behar dute ahotsa eta hori bermatu ahal izateko, kontuan izan beharko dira klasea, generoa, arraza, jatorria, hizkuntza, aniztasun funtzionalak edota kapital kulturala (Martínez eta Nicolas, 2016). Tonuccik (2013) kolektibo zapalduek herria bizitzeko duten eskubidea aldarrikatzen du, langile auzoak politak izatekoa, pertsona guztientzako irisgarriak, ederrak… Hau da, herriak pertsona guztiak kontuan hartu behar dituela. Schreiber eta Cariusen esanetan (2016) hirigintzak eta elkarrekintzarako diseinatutako espazio publikoek hiri eta herrien inklusibotasunean lagun dezakete. Komunitate baten inklusiorako diseinatutako espazioek eta partaidetza prozesuek, errealitate denak kontuan izanik, Sarrionandiaren (2015) plaza hutsa eratuko lukete. Honela dio: "Imajina oso argia da: plaza bat hutsik, non herritarrak elkartuko diren egunero, denon arazoak soluzionatu nahian. Plaza horretan ez dago Jainkorik, ez dago erregerik, ez dago bankurik, ez dago armadarik, ez hizkuntza zuzentzailerik. Jendea batzeko espazioa besterik ez da, denok parte hartzeko modukoa, eta bakoitzak nahi duena esatekoa. Igoalen arteko bilera da, herritarren biltzarra. Gizarte konplexuan, imajina bat da hori, jakina, eredu ideal bat" (Sarrionandia, 2015, 62 or.). Utopia honetara bidean, herritarren aktibazioa behar da, erabakimena izan eta inplikatuta dauden herritarrak behar dira. Horretarako, nola ez, baldintza egokiak ere sortu behar dira, pertsona guztiek ez baitituzte aukera berak partaidetzan aritu ahal izateko. Lehendabizi, kolektibo guztiak subjektu aktibo bezala ikusi behar dira, ezin daiteke inklusiorako bidea hasi, hasieratik talderen bat baztertuz. 1.4.1. Partaidetza Inklusiboaren ezaugarriak Alde batetik, ahalik eta herri inklusiboena lortzeko bidean lan egin beharra dago. Kontuan izanik ez dela egun batetik bestera egiteko lana, traba guztiak kendu bitartean partaidetza prozesuak inklusibotasunetik egiten saiatu behar da, hots, hasieratik jendarteko aniztasuna kontuan hartuz prozesua planifikatzea. Benetako plaza hutsak sortzen saiatu behar da, eta horretarako, espazio publikoaz gain, partaidetza ere inklusibotasunetik pentsatu behar da. Gaitasun ezberdinetara egokitutako informazio ulergarria eskaini behar da, informazio bera, baina modu ezberdinetan jasoa: letraz, ahotsez edo piktograma bidez, esaterako. Horrez gain, partaidetza prozesu antolatuetan, helburuak ez dira aurrez ezarrita egon behar, prozesuan jardungo duen komunitateak erabaki behar du zein den norabidea (Marchioni eta Morín, 2016). Partaidetzak ez du karga bat izan behar pertsonentzat, partaidetzak suposatzen duen esfortzua pertsona askoren artean banatu beharko litzateke (Marchioni, 1999). "Muchas personas en poco y no pocas personas en mucho" (Ahedo eta Telleria, 2019, 15 or.). Maila orekatuan lana banatuz, mundu guztia senti daiteke prozesuaren partaide. Era berean, Marchionik (1999) ezinezkotzat du mundu guztiak uneoro maila aktiboan jardutea, alabaina, bereziki garrantzizkotzat jotzen du, prozesuak edo taldeak sartu nahi duen edozein pertsona berrirentzako irekiak izatea. Hau da, malgutasuna eta jarrera irekia ezinbestekoak dira. Horrez gain, egileak talde espezializatuak edo "jakintsuen taldeak" ez eratzea gomendatzen du, errealitatearen ikuspegi orokorra lortzeko talde anitza proposatuz. 1.4.2. Partaidetza inklusiboa eta haurrak Historikoki partaidetza prozesuetatik baztertu direnak haurrak izan dira. Tonucci (2013), ordea, ez dago ados, horregatik, haurra parametro gisa hartzen du espazio publikoa eta bertako parte-hartzea aztertzeko, haurra erabakiguneetatik kanpo utzi izan baita normalean. Hau da, haurraren 1 begietatik ikusten du hiria, baina agente ezberdinen inplikazioa aztertzen du: "[…] gure eztabaida politikoan haurra txertatzea lortzen badugu, umeei buruz, alkatearekin hitz egin ahal badugu, udaltzainekin, kontularitzako buruekin, udaleko ingeniariekin, ospitaleko medikuekin, jatetxe eta tabernetako jabeekin, irakasleekin, gurasoekin… denok irabazten ari garela. Zalantzarik ez, emaitza txikia da baina etorkizuna eraikitzen hasteko modua da" (Tonucci, 2013, 116or.) Ohiko joera da partaidetza guneetan haurrak kontuan ez hartzea, ohartu gabe, jendartearen zati handi baten potentzialtasuna galtzen dela bidean. Haurrek beste begirada batez helduek ikusten ez dutena plazaratu dezakete. Kolektibo guztien partaidetza babesten du, pertsona denek, sexu, arraza, adin, pentsaera e.a. ezberdinak izanik ere, iritzia emateko aukera eta erabakimena izan behar dutela, ez soilik bizitzako une jakin batzuetan, bizitzako arlo guztietan baizik, ume-umetatik hasita. "[…]Demokrazia ezin daiteke irakatsi, bizi egin behar da." Dio Tonuccik (2013, 106), demokrazia herritarren parte-hartze ariketa bezala ulertuz gero, "parte-hartzea ezin daiteke irakatsi, bizi egin behar da" ulertzera hel daiteke. Umeek txikitatik partaidetza aktiboa zer den ikasten badute, hiritar oso tratatuak izanik, etorkizuneko hazia landatuko da, inklusibotasunaren bidean. 1.4.3. Partaidetza inklusiboa eta generoa Espazio publikotik eta partaidetza publikotik baztertutako beste kolektibo bat emakumeena izan da. Genero ikuspegitik, kontuan izan behar da historikoki espazio publikoa gizonezkoek menderatu dutela, ondorioz, gizonezkoei errazagoa zaiela espazio 1 Tonuccik (2013) haurrak ez dituela hiritarraren eskubide denak dio. Boto eskubiderik ere ez dute, horregatik, gobernuek ez dituzte aintzat hartzen politika publikoak edota espazioak antolatzerakoan. Bere ustez, pertsona guztiek jaiotzetik izan beharko lukete boto eskubidea, jendartean kontuan hartuak izan daitezen. Horregatik, haurren begietatik hiria begiratuz, jendarteko kolektibo guztientzako hiriak egin daitezkeela uste du. publikora salto egitea. Martínez eta Nicolasen ustez (2016) partaidetza espazioetan emakumeak egote hutsak ez du partaidetza inklusiboa ekarriko, gizonezkoak ohituta baitaude espazio publikoa okupatzera eta partaidetzarako moldeak bere eginak dituzte. Gainera, emakumeek zenbait oztopo gehigarri dituzte gaur egungo jendartean. Ondorioz, partaidetza prozesuetan kontuan izan beharko dira emakumeen kargu uzten diren zaintza lanak. Egokiena zaintza lanak sozializatzea izango litzatekeen arren gaur gaurkoz, berehalako soluzioak haurtzaindegi zerbitzua ematea edota zaintza eta partaidetza uztartu ahalko diren espazioak eskaintzea izan daitezke. Esan bezala, oso maskulinoa izan den eta den partaidetza publikoaren esferan, pertsona guztien ahotsak balio bera izan dezan saiatu behar da, zaintza eta harreman afektiboei garrantzia eman, eta giro lasai eta abegikorra sortu. Amaierako helburua Sarrionandiak (2015) proposatzen duen plaza hutsa izan beharko litzatekeen arren, utopia horretara bidean, kolektibo zapalduek soilik osatutako partaidetza espazio ez mistoak ere gakoak izan daitezke. Esan bezala, partaidetza gaur gaurkoz ez da espazio neutrala, ondorioz, talde batzuk ez dira seguru sentitzen beraien iritzia emateko. Horrenbestez, partaidetza era guztiak onuragarritzat jo behar dira, erritmo, modu eta inplikazio ezberdinak, hain zuzen (Marchioni, 1999). 1.5. Beharrezko aldaketa sozioekonomiko eta urbanistiko-fisikoak Lehenik eta behin, erabakiguneetara iristeko, bertan egoteko, eta parte-hartzeko baldintza ahalik eta egokienak jartzen saiatu behar da. Horretarako, partaidetza eta herria begirada inklusibotik begiratu beharra dago. Schreiber eta Cariusen aburuz (2016) espazio publikoko aldaketa fisikoak aldaketa sozialekin batera egin behar dira. Aldaketa fisikoen artean berrizte lanak, argiztapena edota higiezinen gaineko kontrol publikoa aipatzen dituzte, azken hau etxe hutsen zenbatekoa txikitze aldera. Ikuspegi sozialetik enplegu eta kultur ekimenak bultzatzea, kohesioa bultzatuko duten espazio publikoak sortzea edo lehen zeudenak eraldatzea proposatzen dute, besteak beste. Espazio publikoan egin daitezkeen esku hartzeetan hurrengo keinu txiki eta ekonomikoek elkarrekintza sustatu dezaketela diote: "[…] instalar bancos para sentarse, ofrecer sillas portátiles, cerrar calles al tránsito de coches y renovar el pavimento para alentar el tránsito peatonal" (Schreiber eta Carius, 2016, 312 or.). Horrenbestez, espazio publikoa irisgarria izan behar da, pertsona eta kolektibo ezberdinen arteko elkarrekintza sustatu behar du eta segregazioa alde batera utziz herritarren arteko nahasketa bultzatu behar da. Hari beretik, Ahedoren eta Telleriaren (2019) ustez, zenbait gako daude partaidetza indartzeko. Hasteko, auzoen beharrak ase behar dira ikuspegi urbanistiko batetik, irisgarritasuna bermatuz, pertsonentzako toki esanguratsuei zentzua emanez eta adin ezberdinetako pertsonen beharrei erantzunez. Bigarrenik, elkarrekintza komunitarioa gertatzeko moduak aurkitu behar dira, bazterkeria egoerarik egon ez dadin bermatuz. Hirugarrenik, zaintza komunitarioa erdigunean jarri behar da. Ahedo eta Telleriaren (2019) esanetan, gure kulturaren parte izan den auzolanak, gaur egun norbanakoaren arazoetatik, afera horiek kolektibizatzera pasa behar du. Hau guztia egin ahal izateko, herritarrek mugimenduan egon behar dute, hau da, alde batetik, partaidetza dinamika propioak egon behar dira eta espazio publikoaren gaineko kontrola berreskuratu behar da, baina beste alde batetik instituzioekiko kontrol maila ere areagotu behar da, eskakizunak egin eta herritarren beharrak asetzera behartu behar dira instituzioak. Bi prozesuek pertsonen bizi kalitatea hobetuko lukete, herritarrak subjektu aktibo eta antolatu izanik. "Sin participación no hay proceso, no hay cambios reales o, mejor dicho, los cambios siempre serán el producto de las decisiones de otros, nosotros seremos simples receptores de las consecuencias de estas decisiones" (Marchioni, 1999, 16 or.). Partaidetzak ahotsa izatea esan nahi du, erabakiguneetan egotea eta erabakiak hartzea. Egoteko eta egiteko erak eraldatzea esan nahi du, boterearen gaineko kontrol handiagoa izatea eta herritarren nahiak errespetaraztea. 1.6. Abadiñoko partaidetzaren inguruko aurre-ezagutza Ikerketari jarraipena emateko, aztertutako marko teorikoa errealitate hurbil eta konkretu batera eramatea beharrezkoa da. Horregatik, ikerketa lan hau Abadiñon kokatuko da, herri bateko pertsonen eta espazioen arteko hartu-emanen arteko dinamikak aztertu asmoz. Abadiño udalerriak (Durangaldea, Bizkaia) 7722 biztanle ditu2 (Abadiñoko Udala, 2020), horietatik 6289 dira 18 urtetik gorakoak. Herria hamabi auzok osatzen dute: Amaitermin, Astola, Gaztelua, Gerediaga, Lebario, Irazola, Traña-Matiena, Mendiola, Muntsaratz, Sagasta, Urkiola eta Zelaieta. Traña-Matiena, Zelaieta eta Muntsaratzen bizi da biztanleriaren gehiengoa, besteak baserri auzoak edota landaguneak izanik (Abadiñoko Udala, d.g.). Abadiñoko instituzioetako parte-hartzeari erreparatuz gero, 2020an 30.000 euroko aurrekontua ezarri zen herritarren artean, parte-hartze prozesu baten bidez diru horrekin zer egin erabakitzeko. Orotara, 35 proposamen aurkeztu ziren eta horietatik hamahiru heldu ziren bozketara, udalak zenbait arrazoigatik aukeratuta. 616 pertsonek bozkatu zuten zortzi eguneko epean. 572k on-line bozkatu zuten eta 44k aurrez aurre (32 boto baliogabetzat jo ziren) (Abadiñoko Udala, 2020). Legebiltzarreko 2020ko hauteskundeetan abadiñarrek izandako parte-hartzeari erreparatuz, 3.264 pertsonak parte-hartu zuten (Anboto, 2020). Beraz, esan daiteke, aurrekontu parte-hartzaileetako zifra ez dela bereziki esanguratsua eta abadiñar askok ez zutela beraien iritzirik eman. Herriko elkarte eta taldeei erreparatuz gero, Abadiñon zenbait elkarte eta antolakunde aurki daitezke: Talde Batuak eta Iluntze dantza taldeak, Katalamixon Aisialdi Elkartea, Gaztetxea, Gazte Asanblada, Jai Batzordeak, Auzo Elkarteak, Done Zezili Abesbatza, Banarte Antzerki Taldea, Hemendik Harantz errefuxiatuen aldeko elkartea, De Norte a Sur (Andaluziako folklorea), Geredixa Mikologia Taldea, Geu Be (Beharrizan bereziak dituzten Durangaldeko familien elkartea), Gogaikarri Bertso Eskola, Musikariak, Txanbolin Txistu Taldea, Emakume taldea, Izpilikuak Talde Feminista e.a. Esan daiteke, Abadiñar batzuk prest daudela elkar saretu eta proiektu amankomunak egiteko. Hala ere, proiektu horien arteko elkarrekintza ez da oso handia izaten, hau da, bakoitza bere esparrura mugatu ohi da. 2. IKERKETAREN HELBURUAK ETA HIPOTESIAK 1. Abadiñoko herritarrek espazio publikoan duten parte hartze maila neurtzea, honen zergatiak aztertuz. 2 2020ko urriaren 15eko datua. 1.1. Abadiñoko partaidetzaren kasuan, ez da partaidetza inklusiboa izango. 1.2. Kolektibo konkretu batzuek oztopo gehiago aurkitu dituzte noizbait partaidetza prozesuetan egoteko. 2. Abadiñoko herritarrek espazio publikoan parte-hartzeagatik dituzten bizi onurak aztertzea. 2.1. Espazio publikoaren degradazioak zaildu egiten du herritarren arteko kohesioa eta ondorioz, partaidetza dinamikak zailtzen ditu. 2.2. Herritarren partaidetza onuragarria da pertsonen bizi kalitaterako. 2.3. Segurtasun sentipenak eragina du pertsonen bizi kalitatean eta partaidetzan. 3. Partaidetza hobetzeko gakoak identifikatzea ikuspegi inklusibotik. 3.1. Ikerketako partaideek egoera eta espazio ez inklusiboak identifikatuko dituzte. 4. Abadiñoko espazio publikoaren inguruan abadiñarrek duten pertzepzioa ezagutzea. 4.1. Espazio publikoaren inguruko pertzepzioa ezberdina izango da auzotik auzora. 4.2. Espazio publikoak partaidetza prozesuak baldintzatzen ditu. 3. METODOLOGIA 3.1. Diseinua Ikerlanean erabiliko den diseinu metodologikoa mistoa izango da, kuantitatibokualitatiboa. Arlo deskriptiboa eta korrelazioak bilatu dira. Kuantitatiboki aztertu dira partaidetza, inklusioa, espazio publikoaren degradazioa eta bizi kalitatea. Kualitatiboki partaidetza, umeen parte-hartzea eta espazio publikoaren eboluzioa aztertu dira. 3.2. Partaideak Ikerlan honetan 18 urtetik gorako 107 abadiñarrek parte-hartu dute. Partaideen %43,9 (n=47) 18-29 urte bitarteko gazteak dira. %25,2 (n=27) 30-41 urte bitarteko helduak dira. %21,5 (n=23) 42-53 urte bitarteko helduak dira. %5,6 (n=6) 52-64 urte arteko helduak dira. Azkenik, partaideen %3,7 (n=4) pertsona nagusiak dira. Sexu identitateari dagokionez, %65,4 (n=70) emakumeak dira eta %34,6 (n=37) gizonak. Jaioterriari erreparatuz gero, %58,9 (n=63) Abadiñon jaiotakoa da, %14 (n=15) Durangaldeko beste herri batean jaioa, %15 (n=16) Bizkaiko beste eskualde batean, %7,5 (n=8) Gipuzkoan, %0,9 (n=1) Araban, %0,9. Jaioterria Euskal Herritik kanpo dutenen artean, %0,9 (n=1) Espainian jaioa eta azkenik, %0,9 (n=1) Hego Amerikan. Galdetegia bete dutenen artean, %29,9 (n=32) Zelaieta auzoan bizi dira, %25,2 (n=27) Muntsaratz auzoan, %31,8 (n=34) Traña-Matienan eta %13,1 (n=14) landa-guneko auzo batean. Aniztasun funtzionalari dagokionez, %1,9ak (n=2) aniztasun funtzionala edo desgaitasunen bat dauka. Partaideen artean, %33,6ak (n=36) umeak edo mendekotasunen bat duen pertsona bat zaintzearen ardura du. 3.3. Datuak eskuratzeko tresna Ikerketa lan honen helburua Abadiñoko herritarren partaidetzak espazio publikoarekin duen erlazioa, inklusibotasunean, bizi kalitatean eta segurtasun sentipenean dituen ondorioak aztertzea da. Erabilitako tresna ad hoc galdetegia da. Zenbait galdetegi kontsultatu ziren arren, ez zen errealitatera ongi egokitzen zen galdetegirik aurkitu. Hurrengoak izan ziren kontsultatutako galdetegiak: "Gazteak eta parte-hartze soziala Euskadin" (Bilbao, Corcuera, Longo, eta González, 2015), "Osasuna eta hiri-garapen jasangarria. Tokiko hirigintza-jarduerek osasunean zer eragin daukaten aztertzeko gida praktikoa" (Udalsarea21, 2014) eta "Encuesta a la población navarra sobre participación ciudadana" (CIES, 2017). Ondorioz, aipatutako galdetegietan oinarrituz, errealitatera egokitutako ekoizpen propioko galdetegia sortu zen GRAL honetan erabili asmoz. Horretarako, aldagaien inguruan marko teorikoan egindako ekarpenak barne hartzen dituen eta tokiko errealitatera egokitutako 24 galderaz osaturiko galdetegia osatu da. Galdetegia 19 galdera itxik eta bost irekik (13.1.G, 15.1.G, 22G, 23G eta 24G) osatzen dute. Galdera irekien artean, 13.1.G eta 15.1.G galderek badute berezitasun bat, izan ere, aurreko galderan "Beste bat" erantzun dutenek beraien erantzuna zehazteko eskatzen da. 1G-10G galderak partaideen ezaugarriak jasotzeko dira (sexua, adina, jaioterria e.a.). 12G, 13G, 13.1.G eta 22G galderek herritarren partaidetzaren nolakotasunari egiten diete erreferentzia. 14G, 15G, 15.1. galderek ez parte-hartzearen zergatiak aztertu nahi dituzte. 16G, 18G eta 23G galderek partaidetza espazioetako inklusibotasuna aztertzea dute helburu. 17G partaidetzak bizi kalitatean duen eragina aztertu nahi du. 19G-21G eta 24G galderek herriko espazio publikoaren inguruan abadiñarrek duten pertzepzioa ezagutzea dute helburu. Erantzun dikotomikoak erabili dira gehienbat, bai/ez erantzutekoak, eta zenbait galderatan "batzuetan" edo "ez dakit" aukera gehitu da. Horrez gain, hainbat galderatan, "beste bat" aukera zehaztu ahal izateko galdera irekia jarri da. Galdetegia 1015 minututan bete daiteke. 3.4. Prozedura Hasteko, garrantzitsua izan zen marko teorikoaren osatzea, bertan artikulu zientifikoen bidez adituek egindako ekarpenak jasoaz, ikergaian funtsezkoak ziren alderdiak ezagutu ziren. Galdetegia egikaritzean, teoriak aipatzen zituen puntuak galderetara eraman ziren. Horrez gain, kontzeptu batekin izandako zalantza dela medio, adituengana jo zen. "Arrazializatu" terminologiaren erabilera egokia egin ahal izateko SOS Arrazakeria erakundera idatzi zen. Behin terminoa egokia zela baieztatuz eta beraien gomendioari jarraituz, galdetegian bertan kontzeptuaren azalpena egitea erabaki zen. Aipatzekoa da baita, hasiera batean koherentziagatik ikerketa umeen partaidetzarekin ere egin nahi zela, alabaina, zenbait irakasle adituk esan bezala, zailtasun handia suposatuko zukeen ikerlan honetan. Ondorioz, galdetegia adin nagusikoen artean zabaltzea erabaki zen. Galdetegian bertan argi adierazi zen 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko 2016/679 (EB) Erreglamendu Orokorrean oinarritutakoa eta bertan xedatutakoa betez, galdetegiaren bidez lortutako datu pertsonalak partaidearen baimenarekin tratatuko zirela, sustapeneta hedapen-zientifikoaren helburu esklusiborako. Behin Google Forms aplikazioaren bidez galdetegia osatuta, 23 urteko emakume bati lehen proba egiteko eskatu zitzaion galdetegia ulergarria zela ikusteko. Ondoren, hedapenera jo zen. Zabalkundea 2021eko martxoaren 4an egin zen Whatsapp, Instagram eta Facebook sare sozialen bidez, bide hauetatik jasotako datuen kontrol zehatza egitea ezinezkoa da, hala ere, tresna hauen bidez Abadiñoko kolektibo eta elkarte ezberdinetara iristea lortu zen. 3.5. Datuen analisia Ikerlan honetan, galdera itxietatik eratorritako datuak kuantitatiboki aztertu dira eta galdera irekietatik eratorriak aldiz, kualitatiboki. Hasteko, Excel aplikazioa erabili zen, Google Forms-eko datuak sailkatu eta zenbakitzeko, ondoren PSPP IRE.exe (GNU pspp 1.4.1-g79ad47) aplikazioan, datuen analisirako sofware librekoa, erabili ahal izateko (GNU Operating System, 2020). Analisi deskriptiboa erabili da, frekuentzia taulak eta taula gurutzatuak, chi karratuak. Arlo kualitatiboan, emaitza guztiak irakurri eta multzo ezberdinetan sailkatu ziren, kategoria ezberdinak sortuz, kasu batzuetan azpikategorizazioa egin zen, kategoria batzuen barruan joera ezberdinak aurkitu baitziren. 4.EMAITZAK Jarraian emaitzak mahaigaineratuko dira, lehenik azterketa kuantitatiboaren inguruan hitz egingo da eta, ondoren, alde kualitatiboari buruz jardungo da. 4.1. Esparru kuantitatiboa Hurrengo emaitzetan item bakoitza aztertu da, kasu batzuetan galdera osoa aztertu arren, aldagai bakoitzaren barneko erantzunak aztertzea nahi da. Esaterako, bizi kalitatea orokorrean aztertzeaz gain, bizi kalitatearen baitan eragina duten esparruak aztertu nahi dira, bizi kalitatea alderdi askok baldintzatzen baitute. 4.1.1. Partaidetza Hasteko, herritarrei Abadiñon parte-hartzen al duten galdetuta, baiezkoa %79k (n=85) eta %21ek ezezkoa (n=22) erantzun du. Hala ere, hurrengo galderetako erantzunak ikusita, ezezkoa esan duten batzuek, hasiera batean ez dituzte jarduera batzuk partaidetzarekin identifikatu, hau da, parte-hartzen ez dutela esan ondoren, zenbait esparrutan partehartzen dutela esan dute. 1. Grafikoan ikus daitekeen bezala, pertsona batzuek proposatutako hamahiru partaidetza esparruetatik erdia baino gehiagotan parte-hartzen dute (%3,85ek, n=4, bederatzi esparru ezberdinetan parte hartzen du), beste batzuek aldiz, ez dute jarraikortasunez inon parte-hartzen (%6,73, n=7) (Ikus 1. Eranskina: 1. Grafikoa). Horrez gain, ikasketen arabera partaidetza altuagoa dela ikusi da. Oinarrizko ikasketak dituztenen %54,5ak (n=6) parte-hartzen du, Batxilergoa edo lanbide heziketa egin dutenen %68,6k (n=24) eta unibertsitate ikasketak dituztenen %90,2k (n=55). Partaidetza esparruak banaka aztertuz, arrakastatsuenak bozka ematea (%88,8, n=95), manifestazio eta elkarretaratzeetara joatea (%53,3, n=57), auzokideak laguntzea (%46,7, n=50) eta elkartegintza (%41,1, n=44) izango lirateke (ikus 1.Eranskina: 3. Grafikoa). Parte-hartzen ez dutenen artean, zergatiagatik galdetuta, norbere burua gai ez ikustea edota interes falta nabarmendu dira (Ikus 1. Eranskina: 4. Grafikoa). Horrez gain, denbora falta, zaintza lanak eta herritarren ahotsa ez entzutea ere aipatu dira. Hari beretik, partaidetza espazioak uzteko arrazoien artean, denbora falta (%73,83, n=79) eta ordutegia (%44,85, n=48) izan dira arrazoi nagusiak, lan karga handia (%40,19, n=43) ere denboraren eta lanaren banaketa ekitatibo ezaren lerroan kokatu daiteke (Ikus 1. Eranskina: 5. Grafikoa). Errespetu faltak sexuarekin erlazionatu eta gero, ikus daiteke erlazio bat dagoela, X2=8,66; p>.003. Gizonezkoen %16,2k (n=6) irainak jaso dituela adierazi du, emakumeen artean, %1,4k (n=1). Denbora falta eta sexuaren artean ere erlazio bat eman da, X2=3.12; p>.046. Gizonezkoen kasuan %62,2k (n=23) eta emakumezkoen %80k (n=56) denbora falta somatzen dute. Horrez gain, norbere ahotsak kide batzuenak baino gutxiago balio izateak adiarekin duen erlazioa ikus daiteke X2=12,07 p>.017, 18-29 urte bitarteko gazteen %53,2k (n=25) beraien ahotsak balio txikiagoa izan duela sentitu dute, hau erantzun duten 39 pertsonen %64,1, hain zuzen. Jarraitzeko, partaideen %32,7k haurren edo pertsona nagusien zaintzarengatik espazio bat utzi du: 30-41 urte bitarteko pertsonen %44,4k (n=12), 42-53 urte bitartekoen %82,6k (n=19), 54-64 artekoen %50ak (n=3) eta 65etik gorakoen %25ak (n=1). Balio estatistikoa X2= 51,48; p>.001 da. Generoari dagokionez, aipatzekoa da baita, galdetegia bete dutenen artean, gizonezkoen %24,3k (n=9) eta emakumezkoen %38,6k (n=27) dutela ume edo mendekotasunen bat duen pertsona bat zaintzeko ardura. Era berean, ume edo mendeko pertsonak zaintzearen ardura duten pertsonen eta haurren eta pertsona nagusien zaintzaren artean ere erlazioa ikusi da X2=41,23 p>.001. Umeak edo mendeko pertsonak zaintzaren ardura dutenen %75ak (n=27) partaidetza espazioa utzi du haurren eta pertsona nagusien zaintzagatik. Beste gai bati helduz, auzoak eta partaidetza lekura heltzeko garraiobide ezaren arteko erlazioa aurkitu da X2=20,50, p>.001. Garraiorik ez izateagatik parte-hartu ezinik geratu direla erantzun duten bakarrak landagunean bizi direnenak izan dira (%21,4, n=3). 4.1.2. Inklusioa Inklusioari dagokionean, parte-hartze esparruetan hurrengo ezaugarriak dituzten pertsonak izan ohi dira gehiengoa: emakumezkoak (%56), gizonezkoak (%45,8), bertan jaioa (%60,7), pertsona zuria (%55,5), helduak (%60,7) eta gazteak (%46,7) izan dira gehien errepikatu direnak. Genero ikuspegitik, emakumeek gizonek baino zailtasun gehiago dituztela partaidetza espazioetan jarduteko esatearekin %43,9 (n=47) ados dago eta beste %43,9a ez. Era berean, partaidetza dinamikak maskulinoak direla soilik %33,6k dio (n=36). Aniztasun funtzional kognitiboa duten pertsonen kasuan, herriko erabakietan parte hartzea ondo iruditzen zaio %76,6ri (n=82). Deigarria da baita, partaideen %24,3k (n=26) partaidetza esparruan bazterkeriarik ez dagoela uste duela. (Ikus 1. Eranskina: 7. Grafikoa). Umeen kasuan, beraien iritzia ematea %79,4ri (n=85) ondo iruditzen zaio, aldiz, umeek erabakiak hartzea, %51,4ri (n=55). Umeek edozein gairen inguruan beraien iritzia ematea ongi iruditzearen eta sexuaren erlazioa aztertuz, gizonezkoen %24,3 (n=9) ez dago ados eta emakumezkoen kasuan, %8,1 (n=5). Hurrengo datu estatistikoak ere esanguratsuak dira X2=5,05 p>.025. Beraz, emakumeek prestutasun handiagoa erakusten dute umeen iritziak entzuteko orduan. Jarraitzeko, gai batzuen inguruan soilik adituek erabaki beharko luketela uste du %15ek (n=15), gizonezkoen %25,7k (n=9) eta emakumezkoen %9,2k (n=6). Erlazioa esanguratsua izan da, X2=3,64 p>.028. Inklusioaren bidetik jarraituz, gurpildun aulkian egonik jaietan parte-hartzeko arazorik ez izatearen ideia eta adina erlazionatuz gero datu esanguratsuak aurkitu dira, X2=11,49, p>.022. 65 urtetik gorakoen %66,7ak (n=2) eta 54-64 urte bitartekoen %75ak uste du gurpildun aulkian egonik ez zukeela parte-hartzeko arazorik izango. 42-53 urte bitartekoen %80ak (n=16), 30-41 urte bitartekoen %88,9k (n=24) eta 18-29 urte bitartekoen %73,5ak (n=25), aldiz, arazoak identifikatu dituzte gurpildun aulkian mugitzeko. Generazioen arteko ikuspegi ezberdina ikus daiteke kasu honetan. Inklusioa eta espazio publikoa lotuz, kalean eserlekuen falta ere nabaritzen dute batzuek (%49,5, n=53). Azpimarratzekoa da sexuari dagokionez, kaleko eserleku faltarekiko kezkarekin erlazioa dagoela, X2=11,46, p>.001. Emakumeen %61,4k (n=43) eta gizonezkoen %27k (n=10) eserleku faltarengatik kezka adierazi dute, hau da, emakumeek gehiago nabaritzen dute eserleku falta. Hari beretik, ume eta mendeko pertsonen zaintzaren ardura dutenek kezka adierazten dute eserleku faltarengatik, X2=4.47; p>.034. Zaintzaren ardura dutenen %63,9k (n=23) kezka adierazi du, horrelako ardurarik ez dutenen artean aldiz, %42,3koa (n=30) da kezka. Kontuan izatekoa da hasieran esan bezala ikerketako partaideen artean zaintzaren ardura dutela adierazi duten emakume gehiago daudela gizonezkoak baino. Paseatzen dabiltzanean esertzeko jesarleku nahikoaren inguruan galdetzean adinarekin erlazioa aurkitu da X2=9,82 p>.044. 18-29 urte bitartekoen artean %55,3k (n=21), 30-41 artekoen %54,2k (n=13), 42-53 artekoen %22,2k (n=4), 54-64 artekoen %33,3k (n=2) eserleku nahikoa daudela uste dute, aldiz, 65etik gorakoen artean inork ez du uste eserleku nahikorik dagoenik. Beraz, adinean gora doazenek, gehiago nabaritzen dute eserleku falta. Arazo bera auzo bakoitzaren perspektibatik aztertuz, erlazio esanguratsua ikus daiteke X2=8,93 p>.030. Landa eremukoen %64,3k (n=9), Zelaietakoen %46,2k (n=12), Traña-Matienakoen %75ek (n=21) eta Muntsaratzekoen %36,4k (n=8) eserleku nahikorik ez dagoela erantzun dute. Horrenbestez, eserleku falta handiena landagunekoen eta Traña-Matienakoen artean somatzen da. Amaitzeko, partaidetza publikoko dinamikak oso maskulinoak izatearen ideiaren eta ume edo mendeko pertsonak zaintzearen ardura duten pertsonen arteko erlazioa esanguratsua dela ikusi da X2=5,98; p>.014. Ume edo mendeko pertsonaren bat zaintzeko ardura duten pertsonen %75,9k (n=22) uste du partaidetza publikoko dinamikak ez direla maskulinoak, halako zaintza ardurarik ez dutenen artean %48,2k (n=27). Hari beretik, emakumeek espazio publikoan jarduteko gizonezkoek baino zailtasun gehiago dituztela esatearekin ere lotura ikusi da X2=9,03; p>.003,. Ume edo mendekotasunen bat (n=7) arlo guztiengatik kezkatuta dago, eta denak ala denak gutxienez hiru esparrurengatik kezkatuta daude (Ikus 1. Eranskina: 2. Grafikoa). Zehatzago aztertuz gero, abadiñarrei herriarekiko dituzten kezken inguruan galdetuta, komertzio txikiaren desagerpenak (%99,1, n=106) eta langabeziak (%94,4, n=101) sortzen dute kezkarik handiena, honi loturik, supermerkatu handien ezartzea ere kezkagarria da herritarrentzat (%76,63, n=82). Etxebizitzaren esparruan, erosteko aukera ezak (%76,63, n=82) eta alokatzeko aukera ezak (%71,96, n=77) buruhausteak sortzen dizkie abadiñarrei. Azterketa zehatzagoa eginik, etxebizitza bat alokatzeko aukerarik ez izatea eta adina erlazionatzen badira, bien arteko lotura ikus daiteke X2=14,67, p>.005. 18-29 urte bitartekoen artean %85,1 (n=40), 30-41 artekoen %74,1 (n=20), 42-53 artekoen %43,5, 54-64 artekoen %83,3 (n=5) eta 65etik gorakoen artean %50 (n=2). Ikus daitekeenez, gazteenen artean edota gazteen guraso izan daitezkeenen artean kezka handiagoa da alokairuarekiko. Atalarekin bukatuz, auzoak eta auzoetako garraio publikoaren maiztasunaren arteko erlazioa ere agerikoa dela aipatu behar da, X2=29,33, p>.000. Landagunean bizi direnen %85,7k (n=12), Zelaietakoen %27,6 (n=8), Traña-Matienakoen %9,1ek (n=3) eta Muntsaratzekoen %22,2k (n=6) uste du garraio publikoaren maiztasuna ez dela ona. Horrenbestez, landagunean garraio publikoaren gabezia asko nabaritzen da beste auzoen aldean, landaguneko pertsonak herrian zehar mugitzea eta beste pertsona batzuekin harremantzea zailduz. 4.1.4.1. Segurtasun pertzepzioa Bizi kalitatearen baitan segurtasun pertzepzioak ere garrantzia berezia du. Alde batetik, garrantzitsua da norbere herrian seguru sentitzea libreki mugitzeko, eta bestetik, seguru sentituta herrian parte-hartzea errazagoa delako. Abadiñon ume edo mendeko pertsonen zaintzaren ardura duten pertsonen %69,4 (n=25) segurtasun ezarengatik kezkatuta dago, zaintza ardura hori ez dutenen artean aldiz, %43,7 (n=31), X2=6,37 p>.012. Hari beretik, partaideen gehiengoa ez du seguruago sentiarazten segurtasun kamera batek %71,96 (n=77). Abadiñarren gehiengoa egunez kalera irtetean seguru sentitzen da %93,46 (n=100), gauez aldiz, segurtasun sentipena asko jaisten da, %60,75era (n=65), hain zuzen. Gaueko segurtasun pertzepzioa sexuka aztertuz, emakumeen %42,6 (n=26) ez da seguru sentitzen, gizonezkoetan, aldiz, %9,1 (n=3). Sexuaren eta segurtasun pertzepzioaren arteko erlazioa argia da X2=11,29, p>.001 (Ikus 1. Eranskina: 9. Grafikoa). Norbere auzoaren inguruan galdetuta, %29,7 (n=30) ez da seguru sentitzen gauez kalean. Sexuari dagokionez, gizonezkoen %14,3 (n=5) eta emakumezkoen %37,9 (n=25) ez da seguru sentitzen. Horrez gain, estatistikoki esanguratsuak diren datuak ikus daitezke, X2=5,02 p>.014. Hau da, argi dago sexuaren eta kaleko segurtasun pertzepzioaren arteko lotura dagoela, emakumezkoek segurtasun gabezia handiagoa nabarituz. Horrez gain, partaideen gehiengoak %67,29 (n=72) umeak eskolara bakarrik joatea segurua dela uste du. Hala ere, desberdintasuna ageri da umeen zaintzaren ardura dutenen eta ez dutenen artean, X2=5,21 p>.022. Zaintzaren arduradun direnen %32,4k (n=11) ez dela segurua uste du, umeen zaintzaren ardurarik ez dutenen artean, berriz, %12,5ek (n=7). Herriko espazioari erreparatuz argiztapen eskasa dagoela deritzo gehiengoak (n=75). Argiztapen eskasa eta sexua erlazionatuz, emakumeen %82,9k (n=58) eta gizonezkoen %45,9k (n=17) kezka adierazi dute. Hurrengo datuek erlazioa adierazten dute: X2=15,73, p>.001. Emakumezkoek beraz, argiztapen eskasarekiko kezka handiagoa adierazten dute gizonezkoek baino. Berdin gertatzen da ume edo mendeko pertsonen zaintzaren ardura dutenekin, X2=4,54 p>.033 erlazioa esanguratsua dela. Zaintza ardura dutenen kezka %83,3koa da (n=30), gainontzekoena berriz, %63,4koa (n=45). Trafikoari lotutako segurtasunari begiratuz gero, partaideen %57k (n=61) kotxeak bizkorregi dabiltzala deritzo eta %58,9k (n=63) uste du ezin daitekeela bizikletaz beldurrik gabe herrian zehar ibili (Ikus 1. Eranskina: 9. Grafikoa). Bide beretik jarraituz, kotxeak bizkorregi dabiltzala uste dutenen eta zaintzaren arduradun direnen arteko erlazio estatistikoa ere nabaria da X2=8,04 p>.005. Zaintzaren arduradunen %82,4k (n=28) uste du kotxeak bizkorregi dabiltzala, ardura hori ez dutenen artean, berriz, %53,2k (n=33). Auzoan kotxeak bizkorregi dabiltzala uste dutenen eta adinaren arteko lotura ere badago X2=11,44, p>.022. 18-29 urte bitartekoen artean %41,9k (n=18), 30-41 artekoen %76,2k (n=16), 42-53 artekoen %77,3k (n=17), 54-64 artekoen %66,7k (n=4) eta 65etik gorakoen artean %75k (n=3) kotxeak bizkorregi dabiltzala uste du. Beraz, gazteen gehiengoak uste du kotxeak ez doazela bizkorregi. Amaitzeko, bizikletaz kotxeen beldurrik gabe auzoan zehar ibiltzeak adinarekin lotura erakutsi du, X2=15,91 p>.003. 18-29 urte bitartekoen artean %70,5ak (n=31), 30-41 artekoen %44k (n=11), 42-53 artekoen %30,4 (n=7) eta 54-64 artekoen %33,3k (n=2) uste du bizikletaz lasai ibil daitekeela, 65 urtetik gorakoen artean aldiz, inork ez. Beraz, pertsona nagusienek segurtasun gabezia ikusten dute arlo honetan. 4.1.4.2. Partaidetzak bizi kalitatean dituen onurak Ikerketako partaideen artean herrian parte-hartzeak bizi kalitatean onurak dituela ikusi da. Ikaskuntza eta hezkuntza prozesuak bizitzen dira: gai ezberdinen inguruan ikastea (%91,59, n=98) edo herriko gertakariak beste modu batean ikustea (%78,5, n=84). Osasunean ere eragin positiboa duela ikusi da, zehatzago, isolamenduaren aurreko eta bazterkeria egoeren aurreko prebentzioan: etxetik gehiago irten (%52,34, n=56), jendez inguratuta seguru sentitu (%70,09, n=75), pozik sentitu (%86,91, n=93) eta normalean harremanduko ez ziren pertsonekin harremantzeko balio izan die (%79,44, n=85). Gainera, partaidetzan jarduten dutenek pertenentzia sentimendua edo talde baten kide izatearen sentipena erakutsi dute: harro sentitzen dira herrian (%79,44, n=85) eta auzoan bizitzeaz (%79,44, n=85), taldearen parte sentitu dira (%84,11, n=90), erabakimena dutela sentitu dute (%57,01, n=61), zerbait aldatzea lortu dute (%63, 55, n=68) eta herrian zerbait eraldatzeko lan egin dutela sentitu dute (%67,29, n=72) (Ikus 1. Eranskina: 6. Grafikoa). Azkenik, partaidetzaren bidez, normalean egoten ez diren pertsonekin harremantzeak sexuarekin erlazioa duela ikusi da. Emakumezkoen artean harreman sarea handitzeko balio izan diela ikusi ahal izan da. Emakumezkoen %85,7rentzat (n=60) harreman sarea handitzeko garrantzitsua izan da partaidetza, gizonezkoen artean, berriz, %67,6rentzat (n=25). Datu estatistikoak hurrengoak dira X2=4,88 p>.027. 4.2. Esparru kualitatiboa Esparru kualitatiboan hiru gako landu nahi izan dira, lehenik eta behin, pertsona bakoitzak partaidetza nola ulertzen duen jakin nahi izan da. Bigarrenik, umeen partaidetzaren inguruan abadiñarrek duten iritzia jaso nahi izan da. Azkenik, Abadiñoko espazio publikoak egindako eboluzioaren inguruko ikuspegia eskuratu da. 4.2.1. Partaidetza Parte-hartzeari dagokionez, hiru kategoria bereizi dira, iritzia ematea, erabakimena izatea, eta partaidetza komunitarioa. 4.2.1.1. Iritzia ematea Partaidetza iritzia ematearekin lotzen dutenen artean, beraien nahiak plazaratzeko espazioa eskatzen dute eta baita aintzat hartzea ere, hala ere, ez dute erabakimena aipatzen, ondorioz iritziek ez dute herriaren nahia egikaritzea bermatzen. Partaidetza herritarrek iritzia ematearekin lotzen dute. E60: "Herritar bezala herrian dauden baliabide eta gaien inguruan iritzia emateko aukera egotea eta iritzi horiek kontutan hartzea, helburu finko batekin, Abadiño hobetzea izango zena" 4.2.1.2. Erabakimena Bigarren kategoria, erabakimenari lotuta dago, kasu honetan herritarrek erabakiak hartzea lotzen dute partaidetzarekin. Kategoria honen barruan batzuek "erabakimena osotasunean" izatea bezala definitzen dute partaidetza, herritarren artean erabakiak hartzea: E75: "Era batean edo bestean, gainontzeko herritarrekin gauzak erabakitzeko eta antolatzeko jarduna" Erabakimenari lotutako kategorian beste talde batek erabakimena bozka bidez lortzearekin lotzen dute: E7: "El derecho a votar sobre diferentes factores que competen al ciudadano/a respecto al pueblo" 4.2.1.3. Pare-hartze komunitarioa Azkenik, parte-hartze komunitarioa kategoria legoke, parte-hartzea komunitateari loturik ulertzen dute, herrian talde edota ekimen ezberdinetan jardutea, hain zuzen. Horietatik batzuk "parte-hartze aktiboa" azpikategoria osatuko lukete, herria hobetzeko herritarren arteko elkarlana hartzen du ardatz, herritarrek prestutasuna erakusten dute antolakuntzarako. E63: "Herriari nire zatitxo bat ematea, dena hobetzeko" Kategoria berean, "besteek antolatutakoan parte hartzea" azpikategoria ere ikus daiteke, herritarrek jada antolatuta dauden ekintzetan jardutea aipatzen dute. E78: "Ekintzetan parte hartu. Herriko jendearekin erlazionatu. Herriko komertzioetan kontsumitu" Azken azpikategoria bezala, zenbaitek partaidetza eraldaketarako gogoarekin edota komunitatearen parte sentitzearekin identifikatu du: E57: "Herriarekiko inplikazio txiki bat sentitzea eta gauzak aldatu daitezkeenaren konbentzimendua izatea. Eraldaketa gogo bat". 4.2.2. Umeen parte-hartzea 4.2.2.1. Umeek parte-hartzeko eskubidea Hasteko, lehen kategoriak umeek parte hartzeko eskubide osoa dutela adierazten du, modu honetan lerratu direnek umeen iritzia aberasgarritzat hartzen dute eta umeak hiritar oso bezala ikusten dituzte. Horrez gain, zenbait gako ematen dituzte umeen partaidetzarako, esaterako, umeek ulertzeko moduko azalpenak ematea. E84: "Bai, izan beharko lukete. Helduak bezala haurrak ere herriko bizilagunak dira eta helduen iritziak kontatzen duen moduan haurrenak ere kontuan hartu beharko lirateke, honela haurrentzako egokia eta segurua izango den herri bat sortuz. Haurrentzako segurua dena helduentzat ere seguruagoa da". 4.2.2.2. Umeen iritzia entzutea, erabakimenik gabe Bigarren kategorian kokatzen direnek umeen iritzia entzutea onuragarritzat jotzen dute, baina erabakimenik izan behar ez dutela nabarmenduz. Hau da, umeen ahotsa entzutea garrantzitsua da, baina erabakimena ez da beraien esku jarri behar. E24: "Bai eta ez. Haien iritzia entzutea garrantzitsua dela uste dut baina ez dut uste erabakiak hartzerako orduan boturik izan beharko luketenik". 4.2.2.3. Umeek beraiei eragiten dieten arazoetan parte-hartzea Hirugarren kategoriari dagokionez, aipatzekoa da ikerketako partaideen zati garrantzitsua era honetan lerratu dela. Nahiko iritzi zabaldua izan da umeek beraiei eragiten dieten aferetan soilik parte-hartzeko eskubidea izan behar dutela (parkeen diseinua…). E45: "Nik uste umiek hainbat gairen inguruen iritzia emoteko aukera izan beharko lukete (parkeak, aisialdia, eskola, euren nahiak/beharrak orokorrean), baña ez edozein gairen inguruen. Nire ustez 0-13 urteko tartean ez dekie arrazonamendu logikoa nahikoa garatuta edozein gairen inguruan berba eiteko. Adibidez, kale bat peatonalizau edo ez erabaki behar bada, eurek ez die gai modu kritiko batien erabakitzeko ez dabelako gai hori kontroletan. Azken finean euren egunerokotasuneko ardurak ez die hoiek". 4.2.2.4. Umeek ez parte-hartzea Azkenik, umeen parte hartzearen guztiz aurka agertu direnen kategoria dago, umeei ulermen, arrazoimen edota jakintza falta egozten zaie, besteak beste. E26: "Ez, adin tarte horretako umiek, nire ustez, ez deukie gai konkretu batzuei aurre egiteko gaitasunik". 4.2.3. Espazio publikoaren eboluzioa Azken galderari helduz, bi kategoria bereizi dira, batetik, "aspektu positiboak" eta bestetik, "aspektu negatiboak". 4.2.3.1. Aspektu positiboak Lehenengoan, positibotzat jo dira konponketa lanak, jolastokiak estaltzea, peatonalizazioa, zuhaitzak mantentzea, eta estetika hobetzea. E39: "Ondo, inguruko herrietako antzera, inguru batzuk peatonalizatu dira, parkeren bat ere, txintxaunak estali, plazako zuhaitzak mantendu...." E35: "Azken urteotan sortutako aldaketak asko izan ez diren arren (ez nahikoa behintzat), uste dut nahiko ondo daudela, adibidez Ferialeku plaza edo Matienako Trañabarren kaleko espaloiak zabaltzea" 4.2.3.2. Aspektu negatiboak Aspektu negatiboen kategorian, kudeaketa, hirigintza, norbanakoen pertzepzioa, gabeziak eta aspektu sozioekonomikoak aipatu dira. Herritarrek berdeguneak eskatzen dituzte, horrenbeste etxebizitza ez eraikitzea, komun publiko gehiago jartzea, kudeaketa gardenagoa izatea, espazio publikoak ez pribatizatzea eta herritarren nahiak kontuan izatea besteak beste. E70: "Berdeguneak gutxitu dira. Asfaltoa gailendu. Larregi markatu dira haurren jolasguneak. Herria bera izan beharko litzateke jolasgunea. Herritarron intransijenteagoak garela iruditzen zait. Ez ditugu besteen egoerak ikusten: haurrenak, nagusienak, familienak, aniztasun funtzionala dutenenak. 2Herri "amableago" bat egin daitekela uste dut. Horrek harremanetan ere izan dezake eragina eta" E45: "Ba egixe da hobekuntzak egon direla, baña nire ustez ez dituzte herritarron beharrak erdigunean jartzen. Esaterako, komun publikoen ildora, Matixenan parke edo plazan baten txisagurea sartzen baiatzu, eztau doainiko komun publikorik, dana pasetan da kontsumoatik, taberna batera juen. Guroguz lora gitxiau ta komun gehixau" 5. ONDORIOAK Emaitzetatik abiatuz, ondorioak mahaigaineratuko dira. Hasteko, "Abadiñoko partaidetzaren kasuan, ez da partaidetza inklusiboa izango" eta "kolektibo konkretu batzuek oztopo gehiago aurkitu dituzte noizbait partaidetza prozesuetan egoteko" hipotesiak baieztatu direla ikusi ahal izan da. Ikerketan parte-hartu duten abadiñarren gehiengoek herrian parte-hartzeko joera dutela ikusi da, hala ere, pertsona batzuek ez dute ia parte-hartzen eta aldiz, beste batzuek pila bat esparrutan dihardute. Ahedok eta Telleriak (2019) esan bezala, parte-hartzeak ez du karga bat izan behar eta egokiena denek ardura apur bat hartzea izango litzateke, beste batzuek horrenbeste hartu behar ez izateko. Hari beretik, zaintza lanen ardura izateak partaidetza baldintzatzen duela ikusi ahal izan da, gehienetan emakumeen gain izaten den ardura, horregatik, garrantzitsua da partaidetza esparruak zaintza lanekin uztartzeko mekanismoak abian jartzea, idealena zaintza lanen kolektibizazioa izango litzatekeen arren. Auzoei erreparatuz, landa-eremuko auzoek herrigunearekiko komunikazio hobea behar dutela ikusi da, izan ere, garraio faltak askotan partaidetza espazioetatik at utzi ditu herritarrak. Horrez gain, partaidetzarako beste oztopo aipagarri bat denbora faltarena izan da. Ekoizpena lehen lerroan jarrita, partaidetza prozesuetara heltzea nekeza da sarritan. Sistemaren oztopo honi behin behineko soluzioa eman nahian, garrantzitsua izango da partaidetza espazioen malgutasuna, bakoitzak ahal duena emateko aukera izatea, hain zuzen (Marchioni, 1999). Bazterkeriarekin jarraituz, gazteek beraien ahotsa entzuten ez dela sentitzen dute, gutxietsita sentitzeak partaidetza prozesuekiko esperientzia negatiboak ekar ditzake, eta prozesu horietara hurbildu beharrean, urrundu. Horrez gain, gurpildun aulkian ibili behar duen pertsona batek zailtasunak izango ditu partaidetza espazioetara heltzeko herriko irisgarritasun faltagatik eta prozesuak planifikatzerakoan ez da kontuan izaten. Beste batzuen ustez, umeek ez lukete erabakiguneetan zeresanik izan behar. Jasotako iritzien artean "arrazoimenik ez izatea" argudiatu du zenbaitek. Marchionik eta Morínek (2016) esan bezala, informazioa modu ezberdinetan eman behar da denentzat irisgarria izan dadin, horrenbestez, ume bati berak ulertzeko moduko azalpenak emanez gero, ez luke bere ekarpena egiteko arazorik izango, galdu baino beste ikuspegi bat irabaziko litzateke. Gainera, umeen benetako nahiak kontuan hartzeko herritar oso bezala ikusi behar dira, orain arte helduen begiradatik eraiki baita herria. Hari beretik, etorkizunean herritar parte-hartzaileak nahi izanez gero eredu izateaz gain, umetatik eman behar zaie partaidetza prozesuetan aritzeko aukera. Esparru teorikoan Tonuccik (2013) esandakotik ondorioztatu bezala "partaidetza ezin daiteke irakatsi, bizi egin behar da". Aurreko atalean ikusi denez, herritarrek espazio publikoarekiko hainbat kezka adierazi dituzte. "Espazio publikoaren degradazioak zaildu egiten du herritarren arteko kohesioa eta ondorioz, partaidetza dinamikak zailtzen ditu" hipotesiak espazio publikoaren degradazioak partaidetzan duen eragina azpimarratzen du, izan ere, ikusi den bezala, herriko lekuen egoera eskasak bertan egoteko zailtasunak jartzen dizkie herritarrei, ondorioz, herritar ezberdinen arteko kohesioa zailduz. Bizi kalitatea aztertuz, esparru sozioekonomikoan, ingurugiroari lotutakoan zein hirigintzakoan kezka handia adierazi dute herritarrek, aipatzekoak dira komertzio txikiarekiko, etxebizitzarekiko eta ingurugiroarekiko kezkak. Era berean, herritarren nahiak zeintzuk diren ikusi ahal izan da: berdeguneak izatea, zuhaitzak mantentzea, komun publiko gehiago jartzea, espaloiak zabaltzea, aterpeak izatea, argiztapena hobetzea, auzoen arteko komunikazioa hobetzea, garbitasuna indartzea, tokiko eraikin edo espazioen xarma mantentzea, eraikinen mantenua ona izatea, kontsumoarekin lotuta ez dauden herritarrak egoteko espazioak izatea, kalean eserleku gehiago jartzea edota peatonalizazioa, besteak beste. Ekintza hauetako batzuek ez dute kostu handia suposatzen eta herritarren bizi kalitatea zein partaidetza hobetzen lagun dezakete. Esaterako, eserleku gehiago jartzea onuragarria izango da pertsona nagusientzako bereziki, baina herritar guztientzako azken finean, espazio publikoan eroso egoteko eta besteekin elkarrekintzan jarduteko laguntza izan daiteke. Inklusibotasunean eta pertsonen bizi kalitatean lagunduko luke. Honetarako, instituzioen prestutasuna eta herritarrak beraien nahiak adierazteko mobilizatzea ezinbestekoa izango litzateke. Ondorioekin jarraituz, nabarmena izan da partaidetza prozesuetan jarduteak bizi kalitatean onura handia duela, "herritarren partaidetza onuragarria da pertsonen bizi kalitaterako" hipotesiak dioen bezala. Gizarte bazterkeriaren aurreko prebentziorako tresna indartsua izan daiteke, babes sarea, ikasketa prozesuak, atxikimendua eta norbere izateari zentzua ematen lagun diezaioke. Genero indarkeriaren aurreko prebentzioan eta identifikazioan lagun dezake, nerabeen garapenean, pertsona nagusien isolamenduaren aurkako prebentzioan e.a. Askotan gizarte-hezkuntzan prebentzioari ez zaio horrenbesteko garrantzia ematen, baina ahal izanez gero arazoari hazten utzi aurretik berau saihestea funtsezkoa da. Jarraitzeko, bizi kalitatea baldintza dezakeen beste aspektu bat segurtasun sentipena da. Arlo honetan, "segurtasun sentipenak eragina du pertsonen bizi kalitatean eta partaidetzan" hipotesia bete dela ikus daiteke. Alde batetik, argi gelditu da, autoen, oinezkoen eta txirrindularien elkarbizitza ez dela nahi bezain ona, orokorrean autoen abiadura handiegia dela uste da. Umeen zaintzaren arduradun diren pertsonek bereziki, partaideen artean gehienak emakumeak, autoen abiadurarekiko kezka azaldu dute. Ondorioz, herrian zehar lasai mugitzea eta pertsona guztiek libreki parte-hartzea zailtzen da, alde batetik, benetako arriskua existitzen delako, eta bestetik, esaterako umeen arduradun direnek beldurra izan dezaketelako umeak herrian zehar bakarrik ibiltzeko. Beste alde batetik, segurtasun sentipenari dagokionean, genero desberdintasuna oso nabaria izan da. Emakumeak gauez ez dira seguru sentitzen herrian eta argiztapen eskasarekiko kezka handia adierazi dute. Honek guztiak ondorioak ditu parte-hartze inklusiboan. Partaidetza espazioetako bazterkeria identifikatzea zaila egiten zaio gaur gaurkoz herritarren zati esanguratsuari, hala ere, ikusi bezala, bazterkeria egon badagoela ukaezina da. Izan ere, bazterkeriak ez du zertan esplizitua izan behar, emakumeak ez baldin badira seguru sentitzen espazio publikoan bazterkeria egoeraz hitz egin beharra dago, zailtasun erantsia da partaidetzarako. Jarraitzeko, esan beharra dago bazterkeriak identifikatzeko orduan, partaideei errazagoa egin zaiela bakoitzak bizi dituen bazterkeria egoerak identifikatzea, besteek bizi dituztenak baino. Esaterako, umeak dituztenek kezka handiagoa adierazi dute hauen segurtasunarekiko, ez dituztenek baino. Norbere arazoei soilik so egiteak inklusioa zailtzen du, horregatik, partaidetza espazioen diseinuan ahots ezberdinak kontuan hartzeak inklusioan lagun dezake. Beraz, esan daiteke, "ikerketako partaideek egoera eta espazio ez inklusiboak identifikatuko dituzte" hipotesia erdizka bete dela, partaideek egoera eta espazio ez inklusiboak identifikatu dituzte, baina batez ere bakoitzak bere egoerari erreparatuz eta ez hain modu globalean. Beste ondorio garrantzitsu bat, batez ere Abadiñoren nolakotasunarekin zerikusi handia duena, "espazio publikoaren inguruko pertzepzioa ezberdina izango da auzotik auzora" hipotesiarekin loturik dago. Esan bezala, Abadiñok hainbat auzo ditu eta denak herri bereko biztanleak izan arren, auzotik auzora desberdintasunak nabarmenak dira, batez ere landa eremuan bizi diren biztanleek zailtasun gehiago aurkitu dituzte herrian partaidetzan jardun ahal izateko, hasierako hipotesia baieztatuz. Azkenik, argi gelditu da "espazio publikoak partaidetza prozesuak baldintzatzen ditu" hipotesia ere bete dela, izan ere, espazio publikoaren nolakotasunak partaidetza erraztu edo zaildu dezake, kontuan izanik, partaidetza pertsona guztiek eskura egon behar dela. Ondorioz, partaidetza prozesuetan espazioari ere garrantzia eman behar zaiola ikusi da, pertsona guztiek ez dezaten oztoporik izan partaidetza prozesuetara heltzeko eta bertan lasaitasunez aritzeko. Horrenbestez, espazio publikoan parte-hartzeak badu bere garrantzia. Instituzioekiko kontrol maila altuagoa dute herritarrek, beraien ahotsak entzun daitezen eta erabakimena izatea eskatzen dute, gainera, espazio publikoan jarduteak espazio seguruagoak sortzea esan nahi du eta aipatu bezala jendartean bazterkeria egoera batzuk ekiditen lagun dezake. Kontua da denak prozesu horretan izateko aukera bermatu behar dela, baldintza egokiak jarri elkarrekintza errazteko, plaza hutsera heldu bitartean. 6. IKERKETAREN MUGAK, ZAILTASUNAK ETA ETORKIZUNEKO IKERKETA POSIBLEAK Amaitzeko, ikerketak izandako mugak, prozesuan agertutako zailtasunak eta emaitzetatik zein esparru teorikotik eratorritako etorkizuneko ikerketak plazaratu nahi dira. Zailtasunetako bat lan akademikoa izanik, denbora tarte mugatua izatea izan da, izan ere, hasiera batean, umeak ere ikerketan kontuan hartzea zen helburua landutako teoriarekin koherentzia jarraituz, hala ere, osasun krisiak eta izandako denborak ez du zati hau egitea ahalbidetu. Horregatik, gutxienez, helduek umeen partaidetzarekiko duten prestutasun maila aztertu nahi izan da, alabaina, etorkizunean umeen iritzia ezagutzea garrantzitsua izango litzateke, batez ere, partaidetza prozesuetan egon daitezkeela ikusarazteko. Horrez gain, arrakala teknologikoa dela medio, pertsona nagusiek ez dute horrenbesteko partaidetza izan ikerketan, ondorioz, etorkizunean kolektibo honen ahotsa hobeto jasotzea onuragarria izango litzateke. Azkenik, emaitzetan partaidetzaren onurak aztertuz, emakumeei bereziki partaidetzak harremantzeko eta normalean egoten ez diren pertsonekin saretzeko balio izan diela ikusi da. Ondorioz, beste ikerketa lerro posible bat partaidetza eta indarkeria matxistaren aurreko prebentzioa izango litzateke, indarkeria matxistaren aurrean harreman sareak eta konfiantzazko espazio seguruak oso garrantzitsuak baitira.
science
addi-c81c6f2d7b7e
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/55033
Abadiño: partaidetza herritarra eta espazio publikoa inklusioa eta bizi kalitatea ardatz
Baceta Aguirre, Irati
2022-01-18
4. Grafikoa: Ez parte-hartzearen zergatia 5. Grafikoa: Partaidetza espazioak uztearen zergatiak 39 35 6 8 26 43 7 79 21 33 3 6 37 48 4 6 68 72 101 99 81 64 100 28 86 74 104 101 70 59 103 101 Nire ahotsak kide batzuenak baino gutxiago balio zuela sentitu nuen Haurren edo pertsona nagusien zaintza dela eta. Lekua ez zen irisgarria Hizkuntzarengatik Ez nintzen seguru sentitzen Lan karga handiegia nuela sentitzen nuen Errespetu faltak edo irainak jaso ditut Denbora faltarengatik Prozesua ez zen gardena eta ez zitzaigun denoi informazio bera helarazten Lider rola zutenek helburuak partaidetza prozesua hasi aurretik pentsatuta zituzten Ez neukan lekura heltzeko garraiobiderik Nire genero, sexu orientazioa, adina, kultura... dela eta baztertuta sentitu naiz Lotsa ematen dit nire iritziak denen aurrean botatzeak Ordutegiarengatik Beste pertsona baten laguntza behar dut partaidetza espazioetara heltzeko, eta noizbait ez dut laguntza hori izan Beste bat BAI EZ 7. Grafikoa: Herritarren pertzepzioa partaidetzaren nolakotasunaz 85 80 15 55 36 21 58 26 82 47 14 16 85 43 49 67 24 69 12 47 8 11 7 9 22 19 25 12 13 13 Umeek edozein gairen inguruan beraien iritzia ematea ondo iruditzen zait. Nire parte-hartze espazioa irekia eta malgua da Gure herriko gai batzuen inguruan soilik adituek erabaki beharko lukete. Umeek erabakiak hartzeko eskubidea izan behar dute, gainontzeko pertsonek bezain beste Partaidetza publikoko dinamikak oso maskulinoak dira Gurpildun aulkian egonez gero ez nuke arazorik izango herriko jaietako ekimen guztietan parte-hartzeko (herri bazkaria, parranda, kalejira...) Pertsona batek hizkuntza ulertu ez duenean edo informazioa beste era batera helaraztea behar izan duenean, baliabideak jarri dira parte-hartu dezan Errealitatean denok ditugu edozein prozesutan parte-hartzeko baldintza berdinak, ez dago bazterkeriarik Desgaitasun (aniztasun funtzional) kognitiboa duen pertsona batek herriko erabakietan parte hartzeko eskubide osoa du Emakumeek gizonek baino zailtasun gehiago dituzte espazio publikoan libreki parte-hartzeko ADOS NAGO EZ NAGO ADOS EZ DAKIT 8. Grafikoa: Espazio publikoaren eta herriko bizi kalitatearen pertzepzioa 10. Grafikoa: Auzoko espazio publikoaren pertzepzioa 71 40 51 104 52 58 91 69 46 74 30 62 51 2 42 38 10 31 51 29 6 5 5 1 13 11 6 7 10 4 Nire auzoan gauez kalera irtetean seguru sentitzen naiz Herriko trafikoak estresatzen nau Bizikletaz kotxeen beldurrik gabe ibil daiteke auzoan Auzoan egunez kalera irtetean seguru sentitzen naiz Paseatzen ari naizenean, nekatuta egonez gero… Kotxeak bizkorregi dabiltzala uste dut Nire auzoa lasaia da Auzo batetik bestera joateko erraztasun nahikoa dago Auzoko garbiketa egokia dela uste dut Nire auzoko garraio publikoaren maiztasuna ona da. BAI EZ EZ DAKIT Abadiñoko parte-hartze komunitarioaren eta espazio publikoaren inguruko galdetegia duzue hau. Zure erantzunak erabat anonimoak eta konfidentzialak direnez, ahalik eta zintzoen erantzutea eskertuko nizuke. Ikerketarako soilik erabiliko dira inkesta honen bidez jasotako datuak eta konfidentzialtasuna bermatuko da. Adin nagusikoei zuzendutako galdetegia. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko 2016/679 (EB) Erreglamendu Orokorrean oinarritutakoa eta bertan xedatutakoa betez, galdetegi honen bidez lortutako datu pertsonalak zure baimenarekin tratatuko dira, sustapen- eta hedapen-zientifikoaren helburu esklusiborako. Markatu aplikagarriak diren guztiak. Markatu aplikagarriak diren guztiak. Markatu aplikagarriak diren guztiak. Etxebizitza erosteko aukera eza/ no tener una vivienda Plaza batera joan naizenean noizbait zutunik gelditu behar izan naiz eserleku nahikorik ez zegoelako esertzeko/Cuando he ido a una plaza Auzoan egunez kalera
science
addi-4e92d74484c7
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/55036
Asperger sindromea duten ikasleen gaitasunak garatzeko adierazpen artistikoaren erabilera
Vargas Caño, Noelia
2022-01-18
Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 3 Sarrera Gaur egun, hezkuntzak aldaketa ugari bizi ditu, beste batzuen artean, ikasleriaren aniztasuna nabarmentzen joan delako (Ainscow, 2001). Ikerketa honetan, aniztasun horren parte diren zailtasunetan sakonduko da, zehazki, Asperger sindromearen azterketan. Nahaste hau duten pertsonek zailtasun eta indargune ezberdinak dituzte, baina komunikazio esparruan dituzten oztopoak agerikoenak dira (Coto, 2013). Alabaina, irakasleek Asperger sindromea duten ikasleekin lan egiteko metodo zehatzen ezagutzaren inguruko falta sumatzen dute, eta beraz, ume hauen gaitasunak garatzeko zailtasunak dituzte. Ildo horretatik abiatuta, adierazpen artistikoa Asperger sindromea duten ikasleen gaitasunak indartzeko, eta konkretuki, komunikazioan dituzten arazoak gainditzeko bide gisa erabiltzen hasi da. Ikerketan landuko diren adierazpen artistikoan oinarrituriko baliabideak lau dira: marrazkia, musika, dantza eta antzerkia. Hauen bidez, Asperger sindromea duten ikasleek haien zirrarak, pentsamenduak eta sentimenduak adierazteko aukera izan dezakete, barne mundua horrela kanporatuz (Jiménez et al., 2009). Hau guztia aintzat hartuta, GRAL honen helburua Asperger sindromea duten ikasleen gaitasunak garatzeko adierazpen artistikoko baliabide ezberdinak lagungarriak izan daitezkeen aztertzea da. Era berean, Asperger sindromeren eta adierazpen artistikoaren inguruan dagoen ezagutza eta azken honek ekar ditzakeen onurak ikertuko dira. Modu honetan, lanaren antolaketari dagokionez, hau bi zatitan banatuta dagoela esan daiteke. Alde batetik, esparru teorikoa dago, non autore askok burututako ikerketak adierazten diren. Honetan, Asperger sindromearen ibilbide historikoa, ezaugarriak eta hezkuntzan duen egoera ageri da. Are gehiago, adierazpen artistikoak Lehen Hezkuntzan duen papera, Asperger sindromearekin egin ahal diren loturak eta baliabideen azterketa aurkitu daiteke. Beste alde batetik, atal aplikatua desberdindu daiteke, eta bertan, metodologia mistoa jarraitu duen ikerketaren prestaketa, garapena eta ateratako emaitzak daude. Aurreko guztia kontuan hartuta, GRAL honen azken atala osatzen dituzten ondorioak agertzen dira. Ondorioen azken atal horri erreparatuz, irakasleek adierazpen artistikoan oinarrituriko baliabideei buruz duten ezagutza falta eta beraz, Asperger sindromearekin lan egiteko dituzten oztopoak, aurreikus daitekeen ondorioa da. Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 4 1. Esparru teorikoa 1.1. Aniztasuna eskolan/Eskola inklusiboak Denborak aurrera joan heinean, gizartea aldatzen eta bete beharreko erronka berriak sortzen doa. Gauzak horrela, eskola oinarrizko baliabide bihurtu da, etorkizuna eraikitzeko ezinbestekoa delako. Honen aurrean, hezkuntza inklusiboaren inguruko interesa nabarmentzen da (Gómez, 2013). Hezkuntza inklusiboa, eskola-aniztasun gero eta handiago eta konplexuago baten aurrean erantzuteko beharretik sortu da. Aniztasun hori gaur egungo errealitatearen isla da, haren edozein adierazpidetan: desberdintasun kulturalak, sozioekonomikoak, gaitasunen desberdintasunak, etab. (Ainscow, 2001). Eskolen barruan inklusioa garatzeko, Dukenen (2004, 4.or.) arabera, "ikasleen hezkuntzapremien aniztasunari erantzuteko, proposamen pedagogikoan eta eskolen egungo funtzionamenduan aldaketa garrantzitsua behar da.". Aniztasun horren barnean, nahasteak dituzten ikasleak daude, besteak beste, Autismoaren Espektroko Nahastea (AEN)1 dutenak eta honen barnean, Asperger sindromea (AS)2 duten ikasleak. 1.2. Autismoaren Espektroko Nahastea: Asperger sindromea 1.2.1. Ibilbide historikoa Hirurogeita hamar urte baino gehiago igaro dira Leo Kanner psikiatra amerikarrak (1943) eta Hans Asperger pediatra austriarrak (1944) "autismo" terminoa erabiltzen zuten artikuluak argitaratu zituztenetik. Hala ere, termino hau lehen aldiz Paul Eugen Bleuerrek 1911 urtean erabili zuen, errealitatetik isolatzeko joerari erreferentzia egiteko (Fernández, 2003). Kannerrek eta Aspergerrek burututako ikerketek sindromeen ezaugarrietan antzekotasunak zituzten, baina desberdintasun nagusi bat zegoen: Kannerrek aztertutako haurrek zailtasunak zituzten hizkuntzarekin eta Aspergerren umeek, ordea, modu landu eta originalean hitz egiten zuten. Izan ere, "hizkuntza pedante" gisa defini liteke. Kannerren ikerlanek hasieratik arreta jaso zuten bitartean, Aspergeren ikerketak ez zuen mundu mailako oihartzunik izan, beharbada alemanez idatzia zegoelako (Artigas eta Paula, 2012). Ia berrogei urteren ondoren eta Hans Asperger hil ostean, Lorna Wing psikiatra britainiarrak pediatra austriarraren azterlana berreskuratu zuen eta Asperger Syndrome: a Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 5 clinical account 3 lana aurkeztu zuen, hogeita hamalau kasuetan oinarrituta zegoena. 1981 urtean, Wing "Asperger sindromea"-ren terminoa erabili zuen lehenengoa izan zen (Cererols, 2011). Asperger sindromearen aitorpen ofiziala, autismoaren nahasmendu bereizi gisa, geroxeago iritsi zen. Osasunaren Mundu Erakundeak 1993an Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapenaren4 hamargarren edizioan sartu zuen lehena izan zen eta 1994 urtetik aurrera, Amerikako Psikiatria Elkartearen (APA)5 Nahasmendu Mentalen Diagnostiko eta Estatistika Eskuliburuan (DSM-IV)6 agertzen da. Honetan, Garapen Nahasmendu Orokorren kategorian sartutako bost nahasmenduetako bat bezala ageri da (Artigas eta Paula, 2012). DSM-5a eskuliburuaren edizio berriena da (2013), eta bertan Asperger sindromeari dagokionez aldaketa bat dago. DSM-5ean, autismoa eta Asperger sindromea kategoria diagnostiko beraren barruan batera daude: Autismoaren Espektroko Nahasteena. Egoera honek, Asperger duten pertsonen kolektiboan, haien familien eta profesionalen artean haserrea eta eztabaida eragin du. Aldaketa honen aurrean sortutako atsekabearen arrazoia, Gonzálezen et al. (2019, 334. or.) arabera hau da:"AEN diagnostikoak zehaztasun falta terminologikoak planteatzen ditu, eta horiek Asperger sindromea duten gizabanakoen ulermen patologikoa eta gizarte- eta hezkuntza-arreta zaildu egiten dute, anbiguotasuna eraginez". Hori dela eta, aspergerdunek, hauen familiek eta profesionalek, "Asperger sindromea" terminoa erabiltzen jarraitzen dute "Autismoaren Espektroko Nahastea"ren ordez. 1.2.2. Asperger sindromearen ezaugarri nagusiak Asperger sindromearen ezaugarriak azaldu baino lehen, nahaste honek maila ezberdinak dituenez, ondoren adieraziko diren zailtasunak eta indarguneak orokorrak direla azpimarratzea garrantzitsua da. Izan ere, Asperger sindromea duen pertsona bakoitza desberdina da. Beraz, guztiek ez dituzte ezaugarri berak izango eta hauek beren egunerokotasunean duten eragina ez da berdina izango. Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 6 Ezaugarri horiek, Cotok (2013, 9. or.) aurrera eramandako lanean oinarrituz, hiru bloketan sailkatuta daude: "komunikazioa eta hizkuntza", "eremu soziala" eta "jokabide eta malgutasun mental falta". Aipatutako bloke bakoitzaren barruan, Asperger sindromea duten gizabanakoen zailtasunak eta indarguneak azalduko dira. 1.2.2.1. Komunikazioa eta hizkuntza Nahaste hau duten pertsonek adimen koziente normala edo handiagoa izan ohi dute, eta kasu gutxitan, txikia da. Halaber, haien hitzezko koefiziente intelektuala, manipulatzailea baino handiagoa da (Vega, 2011). Hizkera zuzenegia erabiltzen dute, hiztegi aberatsa dute eta, batez ere nerabezarotik aurrera, hizkuntza pedantea garatu dezakete (López, 2008). Gainera, beste pertsona batekin haien interesekoa den gai bati buruz hitz egiten dutenean, erabiltzen duten hizkuntza gai horren inguruan zentratu daiteke, gainerako entzuleentzat teknikoegia izanez (Rivière eta Martos, 1997). Bestetik, testuinguruen arabera hizkera ezberdinera moldatzeko zailtasunak ere azaltzen dituzte, hots, beti hizkera berdina erabiltzen dute egoera orotarako. Ondorioz, Cotok (2013, 9. or.) jarritako adibidea kontuan hartuz, "ikaskide bati, irakasle bati edo gurasoei modu berean hitz egin diezaiekete". Horretaz aparte, hizkuntza metaforikoaren esparruaren barne ageri diren adierazpen guztiak haien ulertzeko gaitasunetik at daude, hala nola, ironiak, esaerak, zentzu bikoitza duten esaldiak, zenbait txiste, etab. Hauek bezalako adierazpenak haiekin komunikatzeko tresna moduan erabiliz gero, deseroso sentitu ahal dira (Coto, 2013). Halaber, ekolalia deituriko hizkuntza nahastea adierazi dezakete, hau da, beste pertsona batek esan berri duen hitz edo esaldi bat errepikatzea. Era berean, hitzik gabeko hizkuntzaren kontrolean mugak dituzte, hau da, keinuak ulertzeko eta komunikatzeko arazoak dituzte, adierazpen emozionalaren alde hori bertan behera utziz (Rivière eta Martos, 1997). Hizkuntzaren erabileraren ildoari lotuta, asaldura prosodikoak aipatu beharrekoak dira, hots, mezuak transmititzean, ahotsaren tonua, bolumena, modulazioa eta erritmoa kontrolatzeko oztopoekin topo egiten dute (Equipo Deletrea, 2007). Hortaz, helarazi nahi duten mezua monotonoa eta laua bihurtzen da (López, 2008). Halaber, elkarrizketak hasteko, mantentzeko eta bukatzeko arazoak dituzte, hitz egiteko gaia egokiak aurkitzeko zailtasuna baitute (Coto, 2013). Hori dela eta, gustuko duten gaira jotzen dute, eta horrek asperdura eta arbuioa eragiten die entzuleei (Rivière eta Martos, 1997). Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 7 1.2.2.2. Eremu soziala Bizi garen munduan gizarte-harremanak funtsezkoak dira, eta testuinguruaren arabera, arau ezberdinak ezarrita daude. Honen aurrean, Asperger sindromea duten pertsonek gizartean ohikoak diren arauak ulertzeko zailtasunak dituzte, baina, azkenean, hauek ikasten eta modu mekanikoan eta zorrotzean jarraitzen dituzte. Dena dela, mundua ezin denez aurreikusi eta beti errutina bera jarraitzen ez duenez, ahul eta segurtasunik gabeak sentitzen dira (Coto, 2013). Horrez gain, besteen pentsamenduak, sentimenduak eta iritziak iragartzeko zailtasun handiak dituzte, eta ondorioz, Lopezek (2008, 2. or.) dion eran: "enpatia falta zaie: gizabanako desberdin batek hautematen duena sentitzeko gaitasuna". Haatik, ez zaie soilik beste pertsonekin gertatzen, errealitatea ulertzeko oztopoak ere azaltzen baitituzte. Asperger sindromea dutenek, ekintza zehatzak behatuz, pentsamendu literala eta zorrotza garatzen dute, eta orduan, ideia edota ondorio ez literalak ateratzea zaila egiten zaie (Coto, 2013). Aipatutako guztia aintzat hartuta, baliteke gizarteak pentsatzea Asperger sindromea duten pertsonek uko egiten dietela edozein motatako harremanei, baina uste hori faltsua da. Izan ere, pertsonak dira eta Cotok (2013, 10. or.) baieztatzen duen bezala, "besteekin erlazionatzeko eta berdinen arteko talde baten parte izateko beharra dute, baina ez dituzte hori lortzeko beharrezko gaitasunak". Komunikazioa eta hizkuntza blokean azalduta dagoen moduan, hitzik gabeko hizkuntzaren kontrol eza adierazten dute. Ondorioz, zenbaitetan, erlazionatzeko interes gutxi dutela ematen du (Rivière eta Martos, 1997). 1.2.2.3. Jokabide eta malgutasun mental falta Aurreko blokearen pentsamendu literalarekin batera, aspergerdun pertsonei zaila egiten zaie alternatiba desberdinak modu espontaneoan sortzea, beraz, aurreikus daitezkeen errutinak izatea eta ezagutu eta kontrolatu ditzaketen giroetan egotea gustatzen zaie (Coto, 2013), besteak beste, jarduera bat baino lehen beti prozesu berdina jarraitzearen edota objektu guztien kokapena zehatza izatearen erritualak dituzte. Are gehiago, jarrera hain perfekzionista dutenek, jarduerak egiteko denbora gehiago ematen dute (Rivière eta Martos, 1997). Jokoei dagokionez, sormena eta irudimena eskasa azaltzen dute. Hortaz, joko mekanikoak nahiago dituzte, beti arau eta prozedura berdinak jarraitzen dituztelako. Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 8 Beraz, joko sinbolikoetan zailtasunak dituzte, eta horregatik, bakarka eta beste egoeren prozedurak errepikatuz aurrera eramaten dituzte (Rodríguez et al., 2016). Asperger sindromea duten pertsonen beste ezaugarri nagusi bat, interes obsesiboak izatearena da. Normalean, ohikoa ez den eduki baten inguruan interes handia dute eta gai horri buruzko jakintza gehiago izateko informazio asko bilatzen eta biltzen dute (Naranjo, 2014). Interesa gehiago pizten dizkieten gaiek matematikekin, zientziarekin, historiarekin, geografiarekin, astronomiarekin, hegazkinekin edo trenekin erlazioa dute. Denbora pasa ahala, interes hauek alda daitezke, baina batzuk lanbiderako oinarriak izan ahal dira (Cuzcano eta Ruiz, 2017). Interes horietan jakintza izugarria lortzeko, memoria oso garatuta izatea lagungarria da. Memoria mekanikoa zein fotografikoari esker, irakurtzen duten guztia barneratzeko erraztasuna dute, hala nola, telefono zenbakiak, autoen matrikulak, datak, pelikulen elkarrizketa osoa, etab., are gehiago, askotan nahiz eta testuingurua edota esanahia ez ulertu, informazioa barneratzeko trebeak dira (Vegas, 2011). Horrez gain, gaitasun motorrari dagokionez, motrizitate lodia zein finarekin zailtasunak dituzte. Motrizitate lodia aztertuz, trakestasun orokorra nabarmentzen da, hau da, koordinatzeko arazoak dituzte, besteak beste, batzuk besoetako kulunkarik gabe dabiltza. Motrizitate finekin dituzten oztopoak, egunerokotasunaren errutinetan azaleratzen dira, adibidez; zapatak lotzean, idaztean, eskulanak egitean, etab. (Coto, 2013). 1.3. Asperger sindromea hezkuntza eremuan Asperger sindromea duten ume gehienak, ohiko eskoletara joaten dira eta aparteko baliabideen beharrik gabe ikasten dute. Alabaina, laguntza behar duten ikasleak ere badira, eta horretarako, hezkuntzan behar bereziak dituen ikaslearen agiria lortu ahal dute baliabide anitzak eskura izateko. Bestetik, oso kasu gutxik behar dute berariazko eskoletan heztea (Thomas, 2002). Nahaste hau duten umeen hezkuntza-prozesuaren hasieratik, hots, Haur Hezkuntzatik zenbait zailtasun agerikoak dira, esate baterako, amantala eskegitzeko, talde jarduerak jarraitzeko edota patiora joateko aginduak betetzeko oztopoak jartzen dituzte. Egoera hauen aurrean, Carbonell eta Ruizek (2013, 123. or.) burututako liburuan aipatzen den eran: "horren ondorioa normalean hezitzaileen aztoramena eta haurren larritasuna da". Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 9 Aurreko atalean azaldutako zailtasunak, profesionalek topo egiten dituzten erronkak dira, eta beraz, hauei erantzuna eman behar diete. Hala ere, ez dituzte soilik zailtasunetan arreta jarri behar, indarguneak ere kontuan hartu behar dituzte Asperger sindromea duten umeen gaitasunen garapena lortzeko (Guerra et al., 2013). Horretarako, ikasle hauek ezagutzea eta dituzten zailtasunak baita mundua interpretatzeko duten modua ere ulertzea funtsezkoa da. Gauzak horrela, irakasleria, hezkuntza zerbitzuak eta ikaskideak Asperger sindromea duten ikasleen hezkuntza-prozesuan izan ahal duen rola azaltzeko beharra dago. Irakasleriari dagokionez, haurren garapena lortzeko baliabide eta metodo pedagogikoen aditua da baina ez du zertan ezagutu behar Asperger sindromea duten ikasleekin lantzeko metodologia zehatzik. Ondorioz, gainezkatuta senti daiteke diagnostiko hori duen haur bat beste ikasle batzuk dauden gela batean hezteko erantzukizunaren aurrean (Equipo Deletrea, 2007). Irakasleak izan ahal dituen oztopo guztiak konpontzeko, hezkuntza zerbitzu ezberdinen arteko koordinazioa eta komunikazioa beharrezkoa da. Kasuaren arabera, hezkuntza zerbitzu ezberdinak lagungarriak izan daitezke. Hasteko, ikaskuntza-prozesuan edukiak barneratzeko arazoak baditu, irakaskuntza pertsonala aurrera eramatea gomendagarria da, hots, tutoretza edota ikastaldi indibidualak. Komunikatzeko gaitasun falta eta emozioak adierazteko zailtasunak agerikoak direnez, aholkularia edo gizarte-laguntzailea baliagarriak izan daitezke (Bauer, 2006). Era berean, logopeda baten laguntza beharrezkoa izan daiteke, Asperger sindromea duten ikasleen hizkuntza hobetzeko eta irakasleriaren beste aholkulari moduan jokatzeko. Bestetik, ikasleek gaitasun motorrak garatuta ez badituzte, terapeuta okupazional baten laguntza izateko aukera izan ahal dute (Zardaín eta Trelles, 2009). Beste alde batetik, ikaskideak inklusioa lortzeko gakoak izan daitezke, sindrome hau duten umeen gaitasunak garatzeko ezinbesteko eragileetan bilakatu ahal baitira. Izan ere, zailtasunak dituzten ikasleen babesleen, laguntzaileen eta garapenaren bultzatzaileen rola izan dezakete (Equipo Deletrea, 2007). Haatik, Asperger sindromea duten ikasleen zailtasunak direla eta, gainerako ikaskideei arraroak iruditzen zaizkien jarrerak azaleratu ahal dituzte, iseka egiteko jomugan bihurtuz (López, 2008). Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 10 1.4. Asperger sindromea eta adierazpen artistikoaren garrantzia 1.4.1. Adierazpen artistikoaren papera Lehen Hezkuntzako curriculumean Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak burututako hezkuntza marko pedagogikoan, hau da, Heziberri 2020-n, adierazpen artistikoa Lehen Hezkuntzan Arterako konpetentziaren barnean ageri da. Curriculum honetan, aipu egindako konpetentzia hurrengo moduan definitu dute: Hainbat kultura- eta arte-adierazpen ulertzea eta modu kritikoan balioestea, denbora- eta erabilera-testuingurutan, faktore estetikoek pertsonen eta gizarteen bizitzan duten garrantziaz jabetzeko. Era berean, arte-hizkuntzak ezagutzea, eta haien kodeak erabiltzea arte-mezuak ekoitzi eta nork bere burua ekimenez, irudimenez eta sormenez adierazi eta komunikatzeko (Eusko Jaurlaritza, 2015, 96. or.). Gauzak horrela, Lehen Hezkuntzan adierazpen artistikoan lortu beharreko helburuak ezagutu behar dira. Beraz, ondoko lerroetan Heziberri 2020-an Eusko Jaurlaritzak (2015, 251. or.) zehaztutako helburuak adierazita daude: 1. Arteak eta kultura bisual eta musikalak norberaren ideiak, sentimenduak eta bizipenak komunikatzeko eta espresatzeko ematen duten aukera ugariez ohartzea, eta horretan, komunikazio-gaitasunean, pentsamendu kritikoan eta autokonfiantzan aurrera egitea. 2. Arte-hizkuntzen oinarrizko teknikak, baliabideak eta konbentzioak ezagutzea eta erabiltzen jakitea, eta teknologia berriek sormen-lanetarako ematen dituzten aukera ugariak aprobetxatzea. 3. Arte-adierazpenetan erabili ohi diren teknikek, baliabideek eta konbentzioek kultura bisual eta musikalean duten presentzia aitortzea eta balioestea, horrela arte adierazpenok hobeto ulertu, haietaz are gehiago gozatu, eta erreferente estetiko berriak izateko. 4. Trebetasun intelektualez, ekimenaz, irudimenaz eta sormenaz baliaturik, norberaren nahiz besteen sentimenduetan edo artelanetan oinarritutako ideiak birsortzea, norberaren sormen-lanak aberasteko. 5. Sormen-lan eta -proiektuak lantzean zenbait emaitza lortzeko beharrezkoak diren prozedurak planifikatzea, ebaluatzea eta egokitzea, eta horrek guztiak dakartzan erronkez jabetzea. 6. Arte-adierazpenen eta kultura bisual eta musikalaren funtzio sozial ugarien berri jakitea, eta adierazpenok guztiok norberaren eta besteen bizitzan duten presentziaz ohartzea, arteak gaur egun eta historian zehar gurean eta beste kultura batzuetan zernolako garrantzia duen eta izan duen ulertzeko. 7. Soinu eta irudietatik abiatuta sortutako ekoizpenek ingurune fisiko eta sozialarekin zernolako loturak dituzten azaltzea eta kritikoki aztertzea, ekoizpenok gizon emakumeon bizitzan zer-nolako eragina duten ulertzeko. 8. Arte-jarduera kolektiboetan parte hartzea, jarduera horietan norberak arduraz jokatzea, eta denen ekimen eta ekarpenak balioestea, taldean arte-lanen bat egitea helburu duten ekimenetan hain garrantzitsuak diren kooperazio-trebetasunak lantzeko. Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 11 9. Norberak egindako artelanetan konfiantza izatea, lanean emandako denboran norberak egindakoaz gozatzea, eta horrek guztiak norberaren eta talde osoaren hazkunde pertsonalari egiten dion ekarpen itzelaz jabetzea, autoestimuan aurrera egiteko eta norberaren ideien eta sentimenduen berri emateko gaitasuna hobetzeko. 10. Euskal Herriko nahiz beste herrialdeetako kultura-ondareko arte-adierazpenak ezagutzea eta balioestea, eta adierazpenok zaintzeko, babesteko eta etengabe berritzeko lanetan besteekin batera kolaboratzea, eta horretan, norberarenaz bestelako kulturetako pertsonekin lan egiteak eta esperientzia artistikoak trukatzeak denok aberasten gaituela ohartzea. 1.4.2. Adierazpen artistikoaren garrantzia Asperger sindromean Heziberri 2020-an Arterako konpetentziari buruzko definizioan aipatzen dena kontuan hartuta, artea errealitatearen eta adierazpen mota ezberdinen arteko erlazioa dela azpimarratu behar da. Hori dela eta, artea zirrarak eta sentsazioak adierazteko tresna bezala har daiteke (Sánchez et al., 2017). Era berean, adierazpen artistikoaren prozesu horrek emozio guztiak askatzeko aukera ematen duenez, antsietatea sentitu barik egoera kaskarrak gailentzeko lagungarria da (Granados eta Callejón, 2010). Adierazpen artistikoak hezkuntza eremuan onurak ekar ditzake eta hezkuntza inklusiboa bultzatzeko tresna bihurtu daiteke. Azken batean, adierazpen artistikoaren bitartez, ikasleei komunikatzeko beste bide bat eskaintzen da, alde emozionala azaleratuz. Artea komunikatzeko baliabide bezala hartuz, umeen arreta maila, irudimena, sormena eta errepresentazio sinbolikoen hobekuntza garatzen da (Coy eta Martín, 2017). Halaber, ikasleen garapen kognitiboa, motorra, emozionala eta zentzumenezkoa bultzatzen du. Era berean, autoestimua indartzeko, modu espontaneoan adierazteko eta gaitasun gogoetatsua izateko aukera eskaintzen du (Bejerano, 2009). Are gehiago, Garciak (2012, 6. or.) aipatzen duenez, "adierazpen artistikoak garapen akademikoan zein pertsonalean eragin positiboa du". Artearen haritik jarraituz, arteterapia ageri da, arte eta psikoterapiaren arteko konbinaketa dena. Honen xedea, zailtasunak dituzten pertsonen bizitzaren hobekuntza lortzea da, hots, ez du berez garapen artistikorik bilatzen, baizik eta gizabanakoen garapen indibiduala lortzea nahi du (Martínez, 1996). Azken denboraldian, ohiko terapien aurrean (fitxak, jokabide-terapiak, etab.) aukera gisa hartu da, arteterapiari esker jokabideak, gaitasun soziala eta gaitasun fisikoa bezalako trebetasunak garatu ahal direlako (Díaz et al., 2016). Alabaina, arteterapia ez da irakasleek erabili ahal duten bidea. Honen izenak esaten duen moduan, terapia bat da, eta hortaz, arteterapian adituak diren profesionalek gidatu beharreko teknika terapeutikoa da. Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 12 Arteterapiatik eratorritako aspektu ala ideia orokor batzuk hezkuntza eremuan onuragarriak izan daitezke, adierazpen artistikoarekin bezala, ikasleen garapena lortzen delako. Gauzak horrela, marrazkia, margolaritza, eskultura eta argazkilaritza bezalako arte-terapiako tekniketan oinarrituz, umeen antsietatea murritzen da eta gelan eroso sentitzen dira. Gainera, artea adierazteko bide bat denez, komunikatzeko gaitasuna lantzen dute eta pertsonalki garatzeko aukera dute. (Malchiodi, 2003). 1.4.2.1.Asperger sindromea eta sormena Artearen bidez sormena garatzen da. Azken honi esker, haurrek gaitasun ugari landu ditzakete, gero beste irakasgaietan baliagarriak izan ahal direnak. Baina, Asperger duten ikasleen kasua desberdina da. "Asperger sindromearen ezaugarri nagusiak" deituriko atalean agertzen diren zailtasunei arreta jarriz, sormenarekin lotura handirik ez duela ikusi daiteke, malgutasun falta, enpatia eta gaitasun motorraren garapen urria bezalako oztopoak baitituzte. Ideia hau Fernándezek (2003, 145. or.) egindako ikerketak berresten du, honetan "fikziozko joko espontaneo, joko sinboliko edo rol-jokoen aurrean zailtasunak azaltzen dituztenez, sortzaileak izateko oztopoak izango dituzte"-la baieztatzen duelako. Dena dela, sormena Asperger sindromea duten pertsonen aurka ez dagoela argi dago, memoria ona, interes zehatzak eta errutinak honen alde jokatzen dutelako (Lyons eta Fitzgerald, 2013). Era berean, indargune horiek pentsatzeko modu berrien eta sormenaren oinarriak izan daiteke (Gillberg, 2002). Izan ere, aspergerdun gizabanako askok alderdi ezberdinetan ohoragarriak izan dira, besteak beste, Isaac Newton eta Albert Einstein (Regis, 2016). Hau guztia kontuan izanda, XX. mendean sormenaren inguruko ikerketak egin ostean, pertsona guztiek sortzeko gaitasuna dutela ondorioztatu zen. Esan bezala, sormena gaitasun moduan hartzen da eta beraz, alor honetan bakoitzak garapen gehiago edo gutxiago izango du, beste gaitasunekin gertatzen den eran (Fernández, 2003). 1.4.3. Adierazpen artistikoan oinarrituriko baliabide metodologikoak Praktika artistikoak aspergerdun ikasleen jarrerak eta ekintzak sustatzeko funtsezko baliabideak izan daitezke. Hauei esker, umeen alde emozionala ulertzeko erraztasuna handiagoa da eta Asperger sindromea duten ikasleen garapen soziala garatzeko eta hezkuntza inklusiboa bultzatzeko aukera eskaintzen da (Bejerano, 2009). Adierazpen artistikoan oinarritutako baliabideak ugariak dira, baina atal honetan lautan sakonduko Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 13 da: marrazkia, musika, dantza eta antzerkia. Praktika artistiko hauek guztiak irakasleak gidaturikoak izan behar dira, Asperger sindromea duten ikasleen aurrerapenak behatzeko eta haiek orden bat jarraitzen dutenaren sentsazioa izateko. Marrazkiak ikasleen sentimenduak, zirrarak eta pentsamenduak ezagutzeko tresnak dira, hots, umeen barne mundua ulertzeko bide bezala har daitezkeenak. Sortzen dituzten marrazkien koloreak, formak, elementuak, trazuak, etab. behatuz, haien izaeraren eta egoeraren informazioa eskuratu ahal da (Heller, 2004). Asperger sindromea duten ikasleek komunikatzeko zailtasunak dituztenez, marrazkiak muga horiek gainditzeko, egoera emozionala hobetzeko eta adierazteko erraztasuna eskaintzen dute. Era beran, sormena sustatzen dute eta haien buruan konfiantza gehiago izatera bultzatzen ditu (Lobato et al., 2003). Azken finean, tristura eta alaitasuna bezalako emozioak ulertzeko, irudi konkretuak ikusteko beharra dute, gero, irudi horietatik abiatuta, errealitateari zentzua emateko. Bestalde, marrazkiekin manipulazioa ere gertatzen denez, gaitasun motor finak garatzen dituzte. Musikari dagokionez, aspergerdun ikasleen gaitasun soziala garatzeko baliagarria da, honi esker ikaslearen parte-hartze aktiboa lortzen delako eta sentimenduak komunikatzeko aukera dagoelako (Martín, 2010). Horrela, musika sentitzen denaren eta esan nahi denaren arteko bitartekari bihurtzen da. Modu honetan, Asperger sindromea duen ikasleak musika entzutean, irudimena, sentimenduak, arreta, pertzepzioak eta emozioak bezalako ezaugarriak landu egiten ditu (Wigram eta Gold, 2006). Musikak gaitasun motorrarekin lotura du ere, ikasleek abestiak entzutean, mugimendua eragiten dielako. Hala ere, aspergerdun ikasleek zenbait musika lehentasun dituzte eta beraz, gustuko ez dutena baztertzen dute; gustuko dutena, aldiz, eskatzen dute lasaitzen eta erlaxatzen dituelako (Lacárcel, 1990). Musikarekin batera, dantza ageri da. Honen bidez, komunikazioa sustatzen da, talde lana, kooperazioa eta adierazpen emozionala lantzen delako (Gutiérrez, 2019). Gainera, mugimendua eskatzen duen praktika artistikoa denez, gaitasun motorrak garatzeko lagungarria da, erritmoa eta gorputzaren inguruko informazioa eskuratuz, hala nola, koordinazioa, indarra, oreka, malgutasuna, arnasketa, etab. Bestalde, gaitasun kognitiboa garatzen da, dantza-urrats guztiak ikasi behar dituztenez, memoria eta pertzepzioa lantzen dute eta. Aldi berean, aspergerdun ikasleek autonomia, autokontrola, konfiantza eta sormenaren garapena lortu ahal dute (Barón eta Barón, 2011). Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 14 Azkenik, antzerkiek gizabanakoaren eta bere ingurunearen arteko harremanak hobetzen laguntzen dute. Era berean, gizartea eta konkretuki haien ingurua hobeto ulertzeko tresnak eskaintzen dizkie, herritar gisa prestatzeko orientabideak emanez (Blanco et al., 2016). Gaitasun sozial horiek, errepresentazioen bitartez garatzen dira, besteak beste, roljokoak eta inprobisazioa. Modu honetan, sormena, espontaneotasuna eta gizakiak naturalki egiten dituzten adierazpen guztiak lantzen dira (Sandoval et al., 2020). 2. Lanaren garapena Gai honen ikerketa burutzeko erabilitako metodologia mistoa izan da, hots, metodo kuantitatiboa eta kualitatiboa uztartu dira. Metodo kuantitatiboa zenbakizko datuez baliatzen da, aurretik zehaztu diren aldagaiei erantzuten dietenak. Metodo kualitatiboa, aldiz, pertsonek ahoz edo idatziz adierazitakoa aztertzean oinarritzen da, eta partehartzaileen gaineko behaketa egitea ezinbestekoa da (Sarduy, 2007). Zehazki, lan honetan, galdera itxiak eta irekiak dituen galdetegi bat sortu eta erabili da. Galdera itxien bidez, datu numerikoak, eta beraz, portzentaiak lortu dira. Galdera irekien bitartez, aldiz, parte hartzaileek idatziz adierazitako erantzunak bildu dira. 2.2. Helburuak eta hipotesiak Ikerketa egiteko, 1. Taulan ikusi ahal den eran, 3 helburu nagusi eta helburu bakoitzaren inguruan zenbait hipotesi zehaztu dira, aurrerago hauek bete diren ala ez baieztatzeko. 1. Taula Helburuak eta hipotesiak Helburuak Hipotesiak Asperger sindromearen inguruan profesionalek duten jakintza-maila ezagutzea Irakasleek soilik ezaugarri nagusienak eta modu orokorrean ezagutzen dituzte, baina Pedagogo Terapeutikoek jakintza sakonagoa dute. Irakasle gehienek ez dituzte Asperger sindromea duten kasu askorik ezagutu, baina Pedagogo Terapeutikoek bai. Adierazpen artistikoa eskolan duen erabilera ikertzea Adierazpen artistikoa ez du garrantzi handirik eskolan, beste estrategia batzuk lehenesten baitira. Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 15 Adierazpen artistikoa gero eta ezagunagoa eta erabiliagoa da. Asperger sindromea duten ikasleen gaitasunak garatzeko adierazpen artistikoan oinarritutako baliabide desberdinek duten eragina aztertzea profesionalen iritziz Musika Asperger sindromea duten ikasleen gaitasunak garatzeko baliabiderik erabiliena da. Pedagogo Terapeutikoek adierazpen artistikoan oinarrituriko baliabideak erabiltzen dituzte etengabe. Profesionalek adierazpen artistikoan oinarritutako baliabideak, teknikak eta estrategiak ikasteko interesa adierazten dute. 2.3. Laginaren deskribapena Ikerketa honetan, guztira, 82 pertsonek parte hartu dute. Horien artean, Haur Hezkuntzako 8 irakasle, Lehen Hezkuntzako 56 irakasle, Hezkuntza laguntzako espezialista 2 (irakasleen laginaren barruan sartzen direnak) eta 16 Pedagogo Terapeutikok. Hortaz, parte-hartzaileen lanbidearen ehuneko konkretua %80'5 irakasle eta %19'5 Pedagogo Terapeutiko izan da. Era berean, inkesta bete duten pertsonen %76'6 emakumeak izan dira eta %23'8 gizonak. Irakasleen laginari arreta jarriz, 66 Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasleetatik %71'2 emakumeak dira eta gainerako %28'8 gizonezkoak. Bestetik, lanbidearen portzentaiari erreparatuz, Haur Hezkuntzako %9'8 eta Lehen Hezkuntzako %70'7 irakasleen datuak jaso dira. Hauen adinaren ehunekoak kalkulatzeko, tarteak egin dira (1. Eranskina) eta parte hartzaile gehienek 22-28 (%28'8) eta 57-63 (%24'2) adin tartearen barruan sartzen dira. Horretaz aparte, 66 irakaslek (%57'6) 10 esperientzia urte baino gehiago dute. Beraz, gainerako %42'4k, 10 urte daramate lan egiten. Galdetegian parte hartu duten 16 Pedagogo Terapeutikoen artean %81'2 emakumeak dira, eta %18'8 gizonezkoak izan dira. Irakasleen laginarekin egin den moduan, tarteen bitartez adinari dagokion banaketa aurrera eraman da eta parte hartzaileen erdia, 23-29 adin tartekoa da (2. Eranskina). Pedagogo Terapeutikoen laginarekin bukatzeko, %31'2k 10 urte baino gehiago daramate haien lanbidean, eta beraz, %68'8k 10 urte baino gutxiagoko esperientzia dutela azpimarratu behar da. Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 16 2.4. Instrumentuak eta materialak Ikerketaren datuak eskuratzeko erabilitako tresna, GRAL honen autoreak sortutako euskarazko eta gaztelaniazko galdetegia bat izan da (ikusi 3. Eranskina). Galdetegia Google Forms izeneko programaren bidez modu digitalean sortu da eta bi hizkuntzatan burutu da parte-hartzaile kopurua handiagoa lortzeko. Inkestak marko teorikoaren informazioarekin eta banaketarekin lotura zuzena du. Ondorioz, galdetegia 3 bloketan banatuta dauden 19 galderez osatuta dago. Lehenengo blokeak "Datu orokorrak" titulua du, 6 galdera ditu, eta sexuaz, adinaz, egindako ikasketez, esperientzia urteez, lanbideaz eta momentuan lan egiten ari diren mailaz galdetzen da. Bigarren blokeak "Asperger sindromearen inguruko ezagutza" izena du eta honek osatzen dituen lau galdera itxien eta irekien bidez, parte-hartzaileek nahaste honen inguruan duten jakintzak frogatzeko eta bizitako esperientzia ezagutzeko aukera eskaintzen du. Azken blokean, "Adierazpen artistikoa eta Asperger sindromea hezkuntzan", 9 galdera itxi eta ireki ageri dira. Hauek guztiak, adierazpen artistikoan oinarritzen dira eta horietan, gelan erabiltzen dituzten baliabide ezberdinen erabileraz galdetzen zaie. Galdera horien artean, Asperger sindromea eta adierazpen artistikoa lotzen dira eta hauek biak bateratzean lortutako emaitzak azaltzea eskatzen da. Gainera, gaian oinarritutako ikastaro edota tailerren batean parte-hartzeko dagoen interesaz galdetzen da. 2.5. Prozedura Ikerketa lanarekin hasteko, marko teorikoko informazioa eta lanaren garapena atalean zehaztutako helburuei erreparatuz, irakasleen eta Pedagogo Terapeutikoen iritzia eta esperientzia nolakoa den ezagutzea erabaki zen. Horretarako, galdetegi berri bat sortu zen. Galdetegiaren galderak zehaztu ostean, hauek blokeetan banatu ziren, galdera bakoitzaren xedea eta azpigaiaren arabera. Hau guztiaren egokitasuna egiaztatzeko, GRAL tutorearen zuzenketak kontuan hartu ziren, galdera batzuk moldatuz. Ondoren, galderak Google Forms plataformara sartu ziren, online zabaltzeko erraztasuna handiagoa izateko. Behin galdetegia prest izanda, GRALaren tutoreak berrikuspena egin zuen, parte-hartzaileekin kontaktuan jartzeko prozesuari hasiera emateko. Horretarako, Bizkaiko ikastola bateko irakasle eta Pedagogo Terapeutikoei, mezu bat bidali zitzaien Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 17 eta Facebook-eko "Ordezkoak martxan" taldean eta Instagram-eko aplikazioko kontu ezberdinetan mezu bat idatzi zen. Mezu horietan, GRALaren aurkezpena, helburua eta galdetegia burutzeko esteka agertzen zen. Ikerketa praktikan jartzeko lehenengo eguna martxoaren 5a izan zen eta hilabete batez irekita egon zen, apirilaren 5an inkesta itxi baitzen. Gero, gaztelaniaz zein euskaraz zeuden galdetegien emaitzak bildu ziren eta galdera bakoitzaren datuak aztertu eta ehunekoak kalkulatu ziren. 3. Emaitzak Atal honetan, ikerketa lanean irakasleengandik eta Pedagogo Terapeutarengandik jasotako emaitzak adierazten dira, aztertutako bi bloketan banatuta. Era berean, lagin bakoitzak erantzundakoa ezberdinduko da. Ondoren agertuko diren datuak esanguratsuenak dira eta laburtuta daude. Erantzun guztiak aztertu nahi izatekotan, 4. Eranskinean daude eskuragarri. 3.1. Asperger sindromearen inguruko ezagutza Bloke honetan, Asperger sindromeari buruz zeukaten ezagutza aztertzeko, lehenengo galdera ireki bat planteatu zen. Irakasle guztiek sindromea ezagutzen dutela agerian geratu zen eta parte-hartzaile batzuek, honako ezaugarriak nabarmendu dituzte: "Autismoaren espektro mota bat da, haurren sozializazioa mugatu eta askotan gai konkretuekiko obsesioa sortzen duena" (11. parte-hartzailea) eta "Komunikatzeko zailtasunak dituzte, errutinen beharra sentitzen dute, mundua literalki ulertzen dute, enpatia falta dute, interesguneetan adituak bihurtzen dira, memoria izugarri ona dute..." (26. parte-hartzailea). Era berean, Pedagogo Terapeutikoek Asperger sindromea zer den ezagutzen dute eta honelako definizioak eman dituzte: "Indarguneak eta zailtasunak dituzte. Indarguneen artean, memoria ona, hiztegi aberatsa eta interesgune indartsuetan adituak bihurtzea nabarmenekoak dira. Zailtasunei dagokionez, komunikatzeko oztopoak, enpatia falta, literalki dena hartzea, malgutasun mentalean eta konkretuki motrizitatean zailtasunak ezaugarririk garrantzitsuenak dira." (19. parte-hartzailea) eta "Es un trastorno del neurodesarrollo que se engloba dentro de los trastornos del espectro autista (TEA). Suele diagnosticarse entre los cuatro y los once años. Características: poca interacción social, se alteran fácilmente por cambios en su rutina y habla pomposa" (18. parte-hartzailea). Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 19 Irakasleek adierazpen artistikoaren kontzeptua ezagutzen dute eta %72'7k normalean gelan lantzen dute, bakoitzak hauek aurrera eramateko era eta helburu ezberdinak izanez: "[…] musika jarri dut haiek erlaxatzeko edota kontzentratzeko. […] Ikasleen sormena garatzeko, komunikatzeko beste bideak bultzatzeko eta gelako giro ona sortzeko." (16. parte-hartzailea) eta "[…] Procuro trabajarlo no solo en la clase de manualidades sino incluirlo en materias como matemáticas o lectura." (31. parte-hartzailea). Beste alde batetik, Pedagogo Terapeutikoen %62'5k adierazpen artistikoa gelan landu ohi dute eta irakasleek emandako justifikazio berdina eman dute. Ildo beretik abiatuta, eta 1. Grafikoan ikus daitekeenez, adierazpen artistikoan oinarritutako lau baliabideen aukerak planteatzean, bai irakasleek bai Pedagogo Terapeutikoek aipatzen dituzten baliabide inportanteenen ordena berdina jarraitu dute: marrazkia, musika, dantza eta antzerkia. Halaber, bi laginek beste baliabide batzuk aipatu dituzte, konkretuki, buztinarekin egindako eskulanak eta zinema. Irakasleek plastilina ere erabiltzen dutela erantzun dute. Dena den, gelan adierazpen artistikoetan oinarrituriko baliabideak erabiltzen ez dituzten 15 irakasle (%9'3) eta 2 Pedagogo Terapeutiko (%4'5) daude. 1. Grafikoa Adierazpen artistikoan oinarritutako baliabideen aukerak Horretaz aparte, irakasleen %92'4 adierazpen artistikoa Asperger sindromea duten ikasleentzat lagungarria izan ahal dela baieztatu dute, haien erantzuna hurrengo esaldiekin justifikatuz: "[…] Tal vez por medio de la danza o el teatro, entre otros, puede adoptar un personaje que actúa sin miedos y supera esas barreras que tiene" (7. partehartzailea), "Komunikatzeko beste bide bat bihurtu ahal delako" (1. parte-hartzailea) Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 20 Aipatzekoa da %4'6k ez dakitela erantzun dutela eta %3k ikaslearen arabera lagungarria izan ahal dela adierazi dutela. Pedagogo Terapeutikoei dagokionez, %93,8k uste du guztiz lagungarria dela, eta % 6,2k diote abantailak ekar ditzakeela ikaslearen arabera. Erantzundakoa justifikatzeko, 15. parte-hartzaileak eta 33. parte-hartzaileak, arrazoi hauek adierazi dituzte: "[…] autoezagutza eta autokonfiantza garatzea bultzatzen du […]" eta "a través del arte se liberan". Hau guztia, 2. Grafikoan ikus daiteke. 2. Grafikoa Adierazpen artistikoa Asperger sindromea duten ikasleekin lagungarria izan daitekeenari buruzko iritziak Aipatutako adierazpen artistikoan oinarritutako baliabideak oinarritzat hartuz, 3. Grafikoan hauek Asperger sindromea duten ikasleekin erabili dituzten eta hala bada, zeintzuk galderari erantzun diote, aukera ezberdinak hautatuz. Irakasleen %28'4k marrazkiak erabili dituzte, %22'8k musika, %12'2k dantza eta %10'6k antzerkiak. Plastilina %0'8k aipatu du eta ehuneko berak buztina bestelako baliabideak aipatu dituzte. Haatik, %24'4k ez ditu era honetako baliabiderik Asperger sindromea duten umeekin erabili. Pedagogo terapeutikoek marrazkia gehien erabiltzen duten baliabidea dela ere adierazi dute (%32'4). Jarraian, musika (%27), dantza (%19) eta antzerkia (%10'8) ageri dira. Halaber, beste baliabide bezala %2'7k piktogramak aipatu dituzte. Hala ere, %8'1k Asperger sindromea duten ikasleekin adierazpen artistikoan oinarritutako baliabideak erabili ez dituztela erantzun du. 3. Grafikoa Asperger sindromea duten ikasleekin erabilitako adierazpen artistikoan oinarritutako baliabideak Aipatu diren baliabideak Asperger sindromea dutenekin nola aurrera eraman dituzten galdetzean, irakasleek emandako erantzunak, 39. parte-hartzailearen erantzunean laburbiltzen dira: "El dibujo permite hacernos una idea de su interior, según las formas y colores que utilicen, y la música les ayuda a rebajar la ansiedad y relajarse". Era berean, baliabide horiek erabili ez dituztenek, honako erantzunak eman dituzte: "Ez dut horretan ezagutza handirik, eta beraz, ez dut modu sakonean gelan aplikatu […]" (20. parte-hartzailea). Pedagogo Terapeutikoek, aldiz, hurrengo erantzunak eman dituzte: "[…] Beti haien interesguneak eta gaitasunak kontuan hartuta hauek erabili behar dira eta gelan lantzen ari diren edukiekin bat egitea primerakoa da. […] ariketak egiten ari diren bitartean musika jartzea kontzentratzeko baliabide moduan lagungarria izan daiteke." (19. parte-hartzailea). Adierazpen artistikoan oinarritutako baliabiderik Asperger sindromea duten ikasleekin inoiz erabili ez dutenek, esperientzia faltarekin justifikatzen dute. Ikerketa lanaren helburuan sakonduz, aurreko galderetan adierazpen artistikoan oinarritutako baliabideak erabili dituztela erantzun dutenek, lortutako emaitzak nolakoak izan diren azaldu behar izan dute. Irakasle guztiek emaitzak baikorrak izan direla aipatu dute eta 14. parte-hartzaileak adierazitako azpimarratzekoa da: "[…] Ikasleek askatasuna sentitzen dute eta benetan bakoitzak bere barnean duten guztia azaleratzen dute […].". Beste alde batetik, Pedagogo Terapeutikoek emaitza positiboak jaso dituztela esan dute ere, eta galdera honetan, 34. parte-hartzaileak kontatutako esperientzia nabarmentzekoa da: "[…] Orain dela 2 urte, 10 urteko aspergerdun ume batekin lan egiten nengoen eta beti gorputza mugitzen zegoen. […] Hortaz, musika jarri nuen eta dantzan hasi ginen. Ikaslea asko aktibatu zen eta oso motibatuta eta pozik azaldu zen, jarduera guztiak primeran eginez eta interesa adieraziz. Orduan, hurrengo egunetan dantzan aritu ginen Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 22 une batzuetan, eta dantza egitea zergatik hainbeste gustatzen zitzaiola galdetzean, "horrela aske sentitzen naiz" erantzun zidan. […]". Adierazpen artistikoari buruzko galderak erantzun ondoren, 4. Grafikoan adierazten den moduan, irakasleen %83'3 eta Pedagogo Terapeutikoen %93'8 gai honetaz gehiago ikasteko duten interesa azaldu dute: "Noski. Adierazpen artistikoa oraindik bigarren planoan dago eta honen inguruko ezagutza eskasa dela iruditzen zait" (Irakaslea. 14. parte-hartzailea) eta "Bai. Nire unibertsitateko ikasketetan adierazpen artistikoaren erlazioa duten baliabideak ikasi nituen baina modu oso orokor eta azkarrean […]" (Pedagogo Terapeutikoa. 25. parte-hartzailea). Hortaz, irakasleen %16'7a ezetz erantzun dute eta Pedagogo Terapeutiko bakar batek, ez dakiela erantzun du: "Urte gutxi falta zaizkit jubilatzeko eta ez dut uste lan egiten daramatzan urte guztietan erabili dudan metodoa orain aldatuko dudanik" (Irakaslea. 17. parte-hartzailea). 4. Grafikoa Adierazpen artistikoari buruzko tailerretan parte-hartzeko interesa 4. Ondorioak Ikerketaren emaitzetan oinarrituta, zehaztu ziren zazpi hipotesietatik lau berretsi direla nabarmendu behar da. Lehen hipotesiari buruzko emaitzen arabera, irakasleek Asperger sindromea eta bere ezaugarriak ezagutzen dituztela baieztatzen da, eta ezaugarri horien artean aipatuena, komunikatzeko zailtasuna da. Pedagogo Terapeutikoek, aldiz, Asperger sindromea DSM-5ean dagokion kategorian sailkatu dute. Gainera, zailtasunei zein indarguneei garrantzi bera eman diete. Honen arrazoia azken hauek jasotako prestakuntza izan daiteke, Pedagogo Terapeutikoen ikasketetan ikasketa zailtasunei arreta handiagoa jartzen delako eta haiekin zuzenean lan egiten dutelako. Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 23 Bigarren hipotesiari erreparatuz, irakasleen %62'12k Asperger sindromea duten ikasleekin lan egin dutenez, hipotesia ez da betetzen. Gainerako %37'88k haiekin lan egin ez izanaren arrazoia, sindrome honen inguruan egon den ezagutza eskasa eta burutzen zen diagnostiko okerra izan daiteke. Hau Hernández (2003) autoreak baieztatukoaren harira doa. Berak dioenez, Asperger sindromea duten pertsona asko gaizki diagnostikatuta daude hezkuntzan, eta haien harreman arazoak "jokabide arazo" edo "nortasun" gisa ulertzen dira. Halaber, Gónzalez et al. (2019) autoreek, eskola-zailtasunak lehenengo urteetan zehar heldutasun-atzerapenaren diagnostikoaren atzean ezkutatzen direla eta Lehen Hezkuntzako etapan AGHA diagnostikoaren atzean ere ageri direla gaineratu dute. Hortaz, baliteke Asperger sindromea duten haurrekin lan egin izana eta ez jakitea. Alabaina, Pedagogo Terapeutikoen gehiengoek sindrome honekin lan egin dute eta haiekin lan egin ez dutela baieztatzen duten %12'5k, 1-2 urteko esperientzia dutenak dira. Beraz, agian ez dute oraindik aukerarik izan. Hurrengo hipotesia ere ez da bete, irakasleen eta Pedagogo Terapeutikoen emaitzak kontuan hartuta, %70'7k gelan adierazpen artistikoa landu ohi dutela adierazi baitute. Honek, laugarren hipotesiarekin lotura zuzena du eta hau bete da, batez ere marrazkia eta musika ikasgai guztietan erabiltzen dutela adierazten dutelako, erlaxatzeko, estimulatzeko eta komunikatzeko helburua izanik. Jiménez et al. (2009) autoreek aipatzen duten moduan, psikologiaren, neurozientziaren, hezkuntzaren eta balioen ikerketan egindako aurrerapenei esker, artearen garrantzia azpimarratu da, eta hortaz, teknika desberdinak praktikan jartzen eta beren onurak ezagutzen hasi dira. Beste alde batetik, bosgarren hipotesia berretsi ez direnen artean azkena da. Izan ere, hau ez da bi laginetan bete, "marrazkiak" erantzuna gehien eman dena delako, guztira erantzunen %29'4 portzentaia hartuz. Aukera hautatuena izatearen arrazoia, beharbada, marrazkia edozein momentuan eta modu errazean eskuragarri dagoen baliabidea dela da. Halaber, Asperger sindromea duen haur bati orri zuri bat ematean, baliteke sentitzen eta pentsatzen duen guztia adierazteko askatasuna ematea, inolako mugarik gabe. "Askatasuna" hitza hainbat aldiz aipatu dute parte-hartzaileek. Era berean, Pedagogo Terapeutiko batek sindrome hau duen ume batek hitz hori ere aipatu zuela azaldu zuen. Agian askatasuna adierazpen artistikoaren gakoa da, eta horregatik, Asperger sindromea duten haurrek baliabide hauek direla medio, ez dute eguneroko bitartekoekin komunikatzeko presiorik sentitzen. Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 24 Seigarren hipotesiari buruzko emaitzak kontuan hartuz, bai irakasleek bai Pedagogo Terapeutikoek gutxienez adierazpen artistikoan oinarrituriko baliabide bat aipatu dute. Haien aukeraketa justifikatzeko, Asperger sindromea duten ikasleek komunikatzeko, askatasuna sentitzeko eta egoera errealei aurre egiteko bide bezala erabiltzen dutela baieztatu dute. Azken hau azpimarratzea garrantzitsua da, beharbada egoera errealak simulatuz, sindromea duten ikasleek formakuntza integrala jasotzeko eta ezagutza bere baitan eta inguruan duen munduan sustatzeko aukera gehiago izan ahal dutelako. Azken hipotesiari dagokionez, irakasleen eta Pedagogo Terapeutikoen emaitzak bat etorri dira berriro ere. Guztira, %85'4k adierazpen artistikoan oinarritutako baliabideen inguruan gehiago ikasteko interesa azaldu dute, zehaztutako hipotesia berretsiz. Partehartzaileek honen inguruan ezagutza-falta aldarrikatzen dute, eta honen arrazoia, adierazpen artistikoari orain arte eman zaion garrantzi txikia izan daiteke. Izan ere, orain arte, hezkuntza curriculuma STEM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematikak) eredura bideratuta zegoen. Ondorioz, artea mundu teknologiko eta zientifiko horretatik at gelditu zen. Haatik, gizarte garaikideen erronkek gero eta ikuspegi global, sortzaile eta integratzaile gehiago eskatzen dituzte, eta, horren aurrean, gaur egun, eredu horri "A" hizkia erantsi diote (STEAM), artea garrantzi gehiago emanez (Caeiro et al., 2018). Amaitzeko, ikerketa hau burutzerakoan aurkitutako mugak zeintzuk izan diren aipatu beharra dago. Alde batetik, galdetegiaren parte-hartzaile kopurua nahiko mugatua izan zen hasiera batean. Honen aurrean, GRAL tutoreari arazoaren berri eman zitzaion, eta azkenean, aurretik aipatu diren aplikazioetatik berriro galdetegiaren esteka partekatzea adostu zen. Pixkanaka- pixkanaka gero eta erantzun gehiago jaso ziren, ikerketa lan hau burutzeko datu nahikoak lortuz. Horrez gain, ikerketako instrumentuak GRAL honen autoreak sortutakoak direla argitzeko beharra dago. Beraz, hauek ez dira balioztatze prozesu batetik pasatu. Hori dela eta, etorkizunari begira, gomendagarria litzateke ikerketa egiteko garantia psikometrikoak dituzten instrumentuak erabiltzea, datuak eta emaitzak erabat fidagarriak izateko. Hala ere, eta nahiz eta muga batzuk agertu, ikerketa honek Asperger sindromeari eta adierazpen artistikoari agerikotasun handiagoa ematen lagundu du. Adierazpen artistikoan oinarritutako baliabideak erabiltzeak heziketa integralagoa lortzea errazten du, ezagutzaren eremua zein eremu afektibo, sozial eta espirituala garatuz. Azken eremu
science
addi-c3fdba7fcc32
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/55036
Asperger sindromea duten ikasleen gaitasunak garatzeko adierazpen artistikoaren erabilera
Vargas Caño, Noelia
2022-01-18
3. Zer motatako ikasketak burutu dituzu a. Haur Hezkuntza b. Lehen Hezkuntza c. Bestelakoak (idatzi) 4. Esperientzia urteak 9. Erantzuna baiezkoa izatekotan, haiekin lan egiteko zer nolako teknika, baliabide eta estrategiak erabili dituzu? 10. Erantzuna ezezkoa bada, zer nolako teknika, baliabide eta estrategiak erabiliko zenituzke? 13. Erantzuna baiezkoa bada, nola landu duzu? Helbururen batekin landu duzu? 14. Adierazpen artistikoan oinarritutako baliabide hauen artean, gelan zeintzuk erabili dituzu? a. Marrazkia b. Musika c. Dantza d. Antzerkia e. Ez ditut erabili f. Beste batzuk (aipatu zeintzuk) 15. Adierazpen artistikoa Asperger sindromea duten ikasleentzat lagungarria izan daitekela uste duzu? Zertan? Zergatik? Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 35 18. Adierazpen artistikoan oinarritutako baliabideak erabili badituzu, nolakoa izan da lortutako emaitza? Esperientzia urteak - 10 urtetik gorakoa = %57'6 10 urtetik behekoak= %47'6 Zein da zure lanbidea? Haur Hezkuntzako irakaslea %9'8 %0 %80'5 Lehen Hezkuntzako irakaslea %70'7 %0 Aholkularia %0 %0 %0 Pedagogo Terapeutikok o irakaslea (PT) %0 %19'5 %19'5 Beste bat - Zein mailatan lan egiten duzu orain? Gehiengoa LH 4 eta LH6 LH5 LH4, LH5 eta LH6 Zer ulertzen duzu "adierazpen artistikoa" kontzeptua entzutean? - "Komunikatzeko tresna" 15. partehartzailea) "Emozioak transmititzeko komunikazio bidea" (25. parte-hartzailea) "Sentimendu eta pemtsamenduen izpilua" (27. partehartzailea) "Gure barne munduarekin konektatzeko eta hau azaleratzeko bidea" (32. parte-hartzailea) "Gure barne mundua erakusteko eta ditugun minak sendatzeko bidea" (31. partehartzailea) Adierazpen artistikoa gelan landu ohi duzu? Bai %72'7 %62'5 %70'7 Ez %27'3 %37'5 %29'3 Erantzuna baiezkoa bada, nola landu duzu? Helbururen batekin landu duzu? "Zenbaitetan gelan musika jarri dut haiek erlaxatzeko edota kontzentratzeko. Izan ere, marrazkiak eta eskulanak egiten dituzten bitartean, musika jartzen diet gustura lan egiteko. Ikasleen "Batez ere haien gustuko duten musika jartzen diet eta artearen alorrean interesa badute, marrazkiak, buztinezko eskulturak, dantza egitea... uzten diet. Horrela, komunikazioa beste moduan lantzen dute, sormena garatzen dute eta haien izaera eta pentsatzen dute ezagutzeko aukera dut, geure artean konfiantza gehiago sortuz." (19. parte-hartzailea) Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 42 sormena garatzeko, komunikatzeko beste bideak bultzatzeko eta gelako giro ona sortzeko." (16. parte hartzailea) %2 "Zinema" %2'5 "Plastilina" %2'3 "Plastilina" %2'4 "Plastilina" %1'2 "Esku lanak" - %1 "Esku lanak" %2'5 "Birziklatutako materialekin esku lanak" %2"Birziklat utako materialekin esku lanak" %0'6"Argazkilarit za" - %0'5"Argaz kilaritza" Adierazpen artistikoa Asperger sindromea duten ikasleentzat lagungarria izan daitekela uste duzu? Zertan? Zergatik? Bai %92'4 %93'8 %92'6 Ez %0 %0 %0 Ez dakit %4'6 %0 %3'7 Ikaslearen arabera %3 %6'2 %3'7 - "Bai. Komunikatzeko beste bide bat bihurtu ahal delako eta mundua baita haien barne mundua ere ulertzeko baliabide bikaina izan daiteke." (1. parte-hartzailea) "Dudarik gabe. Jendeak uste du Asperger sindromea duten ikasleek sentimendurik eta are gutxiago sormena dutela baina hori ez da egia. Pertsonak dira eta adierazpen artistikoa haien barnean daramatena adierazteko baliagarria dela uste dut, edozein pertsonentzat izan ahal den moduan." (19. partehartzailea) "Dudarik gabe. Komunikatzeko oztopoak dituztenez, hitzik gabeko komunikazioa gakoa izan ahal da. Haien izaera, emozioak eta pentsamenduak ezagutzeko eta haietara hurbiltzeko aukera iruditzen zait. Gainera, konfiantza gehiago lortzen dute eta gelan erosoago sentitu ahal dira" (24. parte-hartzailea) "Bai, are gehiago ezinbestekoa dela uste dut. Komunikatzeko bide Berri bat ezagutzen dute eta autoezagutza eta autokonfiantza garatzea bultzatzen du, pedagogo-ikaslearen arteko harrena ere estutuz." (25. partehartzailea) Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 45 según las formas y colores que utilicen, y la música les ayuda a rebajar la ansiedad y relajarse" (39. parte-hartzailea) gehiago izatera bultzatzen duelako. Era berean, musika jartzen diet eta marrazkiak egiten dituzte, haien barne munduarekin konektatzeko eta kanpora azaleratzeko." (25. partehartzailea) Adierazpen artistikoan oinarritutako baliabideak erabili badituzu, nolakoa izan da lortutako emaitza? - "Beti baikorra izan da. Ikasleek askatasuna sentitzen dute eta benetan bakoitzak bere barnean duten guztia azaleratzen dute. Hortaz, behaketa egiteko baliabide onak ere izan ahal dira." (14. partehartzailea) "Beti baikorra da. Egunaren arabera, ikasleek adierazpen artistikoarekin lotuta dagoen gauza bat edo beste bat egitea gustatzen zaie baina musika eta marrazkiak beti indartsu nabarmentzen dira. Honekin lotuta, nire lankideekin beti komentatzen dudan esperientzia bat dut. Asperger duen 11 urteko ikasle batek oso barnerakoia zen. Ez zuen ia hitz egiten eta nahiz eta denbora berarekin pasa, gure arteko komunikazioan zegoen aurrerapena geldoa zen. Egun batean, musika jarriko nuela esan nion eta bera abesti bat aukeratzea proposatu nion. Berehala Michael Jacksoneko edozein abesti nahi zuela adierazi zidan eta hori egin nuen. Abestia hasi bezain pronto, ikasleak begiak itxi zituen eta inolako beldurrik gabe abesten hasi zen. Ni harrituta geratu nintzen, normalean ezta hitz egiten zuen eta bat-batean abesten eta gorputza mugitzen hasi zelako. Gero eta gehiago mugitzen hasi zen, gelatik dantza egiten egon arte. Honen aurrean, berarekin dantza eta abestea erabaki nuen, konfintza hori lotzeko. Abestia amaitzean, umeak oso pozik zegoen eta jarduera guztiak primeran egin zituen. Gainera, hortik aurrera gero eta konfiantza gehiago lortu genuen eta egunero Michael Jacksoneko abesti ezberdin bat jartzen genuen. Hitz gutxitan, edozein adierazpen artistikoa lagungarria da gure barne emozioak kanpora ateratzeko eta aske sentitzeko." (28. parte-hartzailea) 5. ERANSKINA: Parte-hartzaileei bidalitako lehenengo mezua 5.1. Mezua euskaraz Kaixo! Euskal Herriko Unibertsitateko Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikaslea naiz. Nire Gradu Amaierako Lana aurrera eramateko, arte-adierazpenak Asperger sindromea duten ikasleengan duen eraginari buruzko ikerketa bat egiten ari naiz. Horretarako, inkesta bat sortu dut eta hau erantzuteko prest dagoen pertsonen bila nabil. Laburra da eta nire helburua irakasleen eta Pedagogo Terapeutikoen esperientzia ezagutzea da. Beraz, ez aukera izango bazenu, prest egongo zinateke? Zergatik? Ez %16'7 - %13'4 Ez dakit - %6'2 %1'2 - "Noski. Adierazpen artistikoa oraindik bigarren planoan dago eta honen inguruko ezagutza eskasa dela iruditzen zait (behintzat nire kasuan). Hori dela eta, gehiago ikasi behar dudala argi dut." (14. parte hartzailea) "Bai. Nire unibertsitateko ikasketetan adierazpen artistikoaren erlazioa duten baliabideak ikasi nituen baina modu oso orokor eta azkarrean. Beraz, gelan (ez soilik ASekin) lan egiteko baliabide ezinbestekoa iruditzen zaidanez, honen inguruan gehiago ikastea beharrezkoa ikusten dut" (25. parte-hartzailea) "Ez. Urte gutxi falta zaizkit jubilatzeko eta ez dut uste lan egiten daramatzan urte guztietan erabili dudan metodoa orain aldatuko dudanik" (17. parte-hartzailea) "Noski. Nire iritziz, adierazpen artistikoa edozein umeen garapenerako lagungarria da eta oraindik teknika gehiago ikasi behar ditudala argi dut. Hortaz, alor horretan nozio gehiago izan nahi ditut." (28. parte-hartzailea) "Bai. Nahiz eta adierazpen artistikoa gelan erabili, oraindik estrategia asko ikasi behar ditut eta benetan ikasleentzat baliagarriak izan ahal direla iruditzen zait." (22. partehartzailea)
science
addi-395e5fa7d95a
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/55040
Boxeo herrikoi taldeek komunitatean duten rola eta parte hartzaileengan duten eraginaren azterketa: Pisako Palestra Popolare La Fontinako eta Bilboko Sanifight boxeo taldeen kasuak
Bustamante Etxezarreta, Irati
2022-01-18
Leioan, 2021eko maiatzaren 31an Hainbat dira kirolaren onurak aztertzen dituzten ikerketak, eta Gradu Amaierako Lan (GrAL) hau ere kirolaren inguruan da, baina konkretuki boxeoan zentratuko naiz. Hala ere, GrAL hau ez da gimnasio publiko edo pribatuetan egiten den boxeoari buruz, boxeo herrikoiari buruz baizik, hau da, normalean espazio okupatuetan eta modu autogestionatuan antolatuta egiten den boxeoa. Horregatik, boxeo kirolean zentratzeaz gain, garrantzi handia emango zaio boxeo talde herrikoiei talde gisa, hau da, Gizarte Hezkuntzaren begiradatik mugimendu sozialetatik sortutako talde hauek komunitateko eragile direla ulertuta. Boxeo herrikoi taldeak Euskal Herrian nahiko berriak dira, azken hamarkadan sortuak baitira, eta Gasteizko Errekaleor auzo okupatuan edo Bilboko Karmela gaztetxean bezalako espazioetan aurkitu daitezke. Hala ere, Europako beste herrialde batzuetan duela hainbat hamarkadatik existitzen dira horrelako taldeak, eta arrazoi horrengatik, Euskal Herrian berria den fenomenoa delako hau, hain zuzen, eta Gizarte Hezkuntzarekin duen lotura estuagatik, kirola denontzat eskubide bat izan beharko litzatekeela defendatzen duten boxeo herrikoi taldeen inguruko GrAL-a egitea erabaki dut. Lan honek bi helburu nagusi ditu, lehenengoa boxeo herrikoi taldeek komunitatean duten rola aztertzea da eta bigarrena talde hauek bertan parte hartzen duten pertsonengan sortzen dituzten onurak ikertzea. Helburu hauek lortzeko, ikerketa kualitatibo hau bi boxeo herrikoi taldetan zentratuko da, alde batetatik kontuan izanda boxeo mota hau Italian sortu zela (Camoletto et al., 2015) Italiako talde bat ikertzea interesgarria iruditu zait, konkretuki Pisako Palestra Popolare La Fontinako boxeo taldea. Beste alde batetatik, oraindik Euskal Herrian hain hedatuta ez dagoen fenomeno hau aztertzea garrantzitsua ikusten dut, eta horregatik Bilboko San Inazio auzoko Sanifight boxeo taldea aukeratu dut. Ondorioz, hurrengo lerroetan metodologia kualitatiboaren bidez egindako boxeo herrikoiaren eta hau praktikatzen duten taldeen inguruko ikerketari ematen diot lekua, Bilboko San Inazio auzoan eta Italiako Pisa hirian kokatua. Leku geografiko espezifiko batean bizi den pertsona taldea, taldekideek ekintza eta interes komunak partekatzen dituzte, eta hauek arazo kolektiboak konpontzeko kooperatu edo ez kooperatu ahal dute, formalki edo informalki (Arias, 2003, in Causse, 2009, orr. 3). Beste alde batetatik, Socarrásek (2004, in Causse, 2009) komunitatea eremu geografiko batean dagoen taldea baino gehiago dela defendatzen du, hau da, nortasun eta pertenentzia zentzu bat duen giza taldea dela dio, historia, errealitate, interes, ohitura, arau, sinbolo eta kode komunak dituen giza taldea, hain zuzen. Causse-ren (2009) esanetan, pertenentzia sentimendu honek komunitateko biztanleei mobilizatzeko, kohesionatzeko eta kooperatzeko gaitasuna ematen die, eta ezinbestekoa da komunitatearen garapenerako, bizikidetza baketsu eta iraunkor bat izateko eta pertsonak modu kolektiboan antolatzeko beharrezkoa baita. Horregatik, pertenentzia sentimenduak komunitatea baldintzatzen du. Horretaz gain, parte hartzea ere faktore garrantzitsua da komunitate baten izatean, parte hartzea fenomeno politiko, sozial eta kulturalei lotutako kontzeptu sozial gisa ulertuta, botere harremanen inguruko prozesu eraldatzailea delarik (Socarrás, 2004, in Causse, 2009). Komunitatea zer den definitu ondoren, gai hau lantzen jarraitzeko gizarte mugimenduak zer diren argitu behar da. Gizarte mugimendu kontzeptua ere, kontzeptu zabala da, asko entzuten dena, baina definizio edo esanahi konkretua zein den jakitea beharrezkoa da. Ibarraren (2000) arabera, gizarte mugimendu bat ekintza kolektibo bat da, eta ekintza kolektibo bat sortzeko aurretik gatazka edo arazo baten existentzia dago, ekintza kolektibo hau konfliktoa konpontzen saiatzen baita. Hala ere, honek ez du esan nahi konflikto denen ondorioz gizarte mugimenduak sortzen direnik. Gizarte mugimenduak hurrengo arrazoiengatik sortzen dira: Alde batetik, arazo estrukturalak existitzen direlako, eta hauek interes konkretu batzuen urraketa sortzen dute, beraz, gizarte mugimenduak gabezia estrukturalen ondorio dira. Beste alde batetik, arazo edo gatazka hau lehenago egon diren beste forma batzuek (erakundeek) konpondu ez dutelako sortzen dira gizarte mugimenduak, aurretiazko forma horiek ezin dutelako arazoa konpondu edo ez dutelako konpondu nahi izan. Ondorioz, organizazio gabezien ondorioz ere sortzen dira gizarte mugimenduak. Azkenik, gizarte mugimenduak jende talde bati nola bizi diren gustatzen ez zaiolako sortzen dira, pertsona hauek nahiago baitute beste errealitate batean bizitzea eta horretarako gatazkari aurre egitea, beraien interes kolektiboak defendatuz. Arazoa berdintasunez eta modu kooperatibo eta parte hartzaile batean konpondu behar dela uste dute, eta horregatik, modu solidario eta parte hartzaile batean antolatuko dira, eta beraien ekintza kolektiboan sortu nahi duten mundua finkatzen dute. Horregatik, mugimendu sozialak gabezia ideologiko batzuen ondorioz ere sortzen dira (Ibarra, 2000). Horren ondorioz, Ibarraren (2000) esanetan, gizarte mugimendu batek identitate kolektibo bat bilatzen du, hau da, gizarte mugimendu baten existentziak pertsona talde batek mundua ikusteko, egoteko eta ekintzak egiteko modu kolektibo eta berdina izan nahi dutela suposatzen du. Mugimendu sozial bat ez da arazo indibidualak konpontzeko mugimendua, errealitatea bizitzeko eta interpretatzeko forma komun bat egon behar da, arazo kolektiboak konpontzeko. Gainera, mugimendu sozial bat lehenagotik sare solidarioak, esperientzia duten pertsona solidarioak edo hau posible egiten duen ideologia duten pertsonak existitzen direlako sortzen da. Komunitatea definitzerako orduan, argi geratu da parte hartzea beharrezkoa dela komunitate baten funtzionamendu egokirako, eta horregatik, parte hartzea zer den jakitea beharrezkoa da. Ucharen (2010) esanetan, parte hartzea zerbait partekatzea, ezagutzak konpartitzea edo ekintza politiko eta zibiletan sartzea da. Horretaz gain, biztanleriak bere lurralde edo herrialdeko politikan erabakiak hartzeko duen gaitasunari ere esaten zaio parte hartzea. Definizio hau kontuan izanda, parte hartzea plano txikiago batean ere zentratu dezakegu, hau da, auzo edo herrietan, eta horretarako, parte hartze komunitarioa zer den definitu behar da. Aguilarren (2013) aburuz, parte hartze komunitarioa prozesu sozial bat da, non behar, interes, arazo edo komunitate berdinekoak diren biztanleriaren talde espezifiko batek behar, arazo edo interes horiek identifikatzeko prozesu aktibo bat egiten duen, erabakiak hartuz eta aldaketarako mekanismoak sortuz. Ondorioz, parte hartze komunitarioa komunitate jakin batean dauden arazo edo beharrei erantzuna emateko, komunitate horretako biztanleek ekintza edo iniziatiba komunak pentsatu eta aurrera eramatea dela esan daiteke. Definizio hauek kontuan izanda, identitate kolektiboa komunitate edo gizarte batek ezaugarri komun batzuk partekatzen dituztenean ematen da, ezaugarri horien ondorioz talde gisa identifikatzen direlarik. Aldi berean, identitate komunitarioa gizarte mugimenduak sortzeko arrazoi bat izan daiteke, norbanako eta taldeek identitate hori errekonozitzeko eta aldarrikatzeko gizarte mugimenduetan parte hartzen baitute. Camoletto et al.-en (2015) esanetan, gimnasio herrikoiak mugimendu antifaxista, autogestionatu eta okupazio mugimenduetatik sortu ziren Italian, eta gaur egun ere, Membrettiren (2007, in Camoletto et al., 2015) aburuz, ezker extraparlamentarioko mugimenduetan sortzen dira normalean. Hauek kirolaren inguruan dugun kontzeptuari buruz hausnarketa egiten dute, kirol herrikoia irabazi asmoko kirola ez dela aldarrikatuz, ez baitu irabazi ekonomikorik bilatzen, ezta lehiarik ere ez. Gizarte kapitalistan gertatzen denaren kontra, gimnasio herrikoietan kirola sozializaziorako, taldea sortzeko eta garapen kolektiborako tresna dela defendatzen da. Gimnasio herrikoientzako, kirola denentzako eskubide bat izan behar da eta denek izan behar dute hori bizitzeko eskubidea, bai lan egiten duenak, bai langabezian dagoenak, bai gainerako gimnasioetan ordaindu behar dena ordaindu ezin duenak eta baita gimnasio hegemonikoek gorputzarekiko duten kontzeptuarekin eroso sentitzen ez denak ere. Horri lotuta, gimnasio herrikoietan kirolaren eta gorputzaren kontzeptuarekiko hausnarketa ere egiten da. Gorputza zaintzea beti ikusi izan da aberatsen gauza bat izango balitz bezala, klase sozial baxuenek ez dutelako baliabide ekonomikorik ezta denborarik ere gorputza kirola eginez zaintzeko. Horregatik, askotan, gizarte mugimendu ezkertiarretatik gorputza zaintzea aberatsen zerbait dela pentsatzen da, modu despektiboan, eta gimnasio herrikoiek ideia hori kendu nahi dute, gorputza ez dela edertasun kanon batean sartzeko zaindu behar argudiatuz, gure buruarengan kontrol gehiago izateko baizik (Camoletto et al., Gimnasio herrikoien antolakuntzari dagokionez, estruktura ez instituzionalizatu baten bidez funtzionatzen dute, non ez dagoen hierarkiarik eta biltzarren bidez antolatzen diren, kanpo eta barne ordezkaritza dinamikekin (Camoletto et al., 2015). Hala ere, bertan parte hartzeko ez da derrigorrezkoa ideologia jakin bat partekatzea, ideia politiko zehatz bat ez duten pertsonek ere parte hartzen dute, hauen helburua kirola denentzat eskuragarria izatea baita. Gimnasio herrikoiak beraz, Camoletto et al.-en (2015) esanetan, espazioen eta gorputzaren birjabetzea aldarrikatzen duten proiektu alternatibo bat dira, pentsamendu kapitalistari aurre egiten diotenak. Boxeoari dagokionez, Camoletto et al.-ek (2015) diotenez, gimnasio herrikoien zentroa da hau, boxeoaren bidez sortzen dute gimnasio hauek beraien identitatea, eta ia ezinezkoa da boxeorik egiten ez den gimnasio herrikoi bat aurkitzea. Ligabueren (2016) esanetan, boxeoa ez da kirol bat, bi kirol desberdin dira boxeoa, guztiz desberdinak diren bi kirol, izan ere, alde batetatik boxeo profesionala dago, eta beste alde batetatik afizionatuek dibertitzeko egiten duten boxeoa, boxeo herrikoia azken honetan sartuko litzatekeelarik. Teorian, boxeo profesionalak helburu gisa formakuntza, hazkunde morala eta esperientzia tekniko zein taktikoa izan beharko lituzke, baina errealitatean boxeo profesionalak kasu gehienetan helburu suntsitzailea baino ez du, formakuntza guztiz alde batera utziz. Ligabueren (2016) aburuz, Felix Savon boxeolari kubatarrak boxeo profesionala txarra dela defendatzen du, dirua lortzeko sortua baita, eta ez baitu atletaren osasuna kontuan izaten. Formakuntza eta hazkunde morala helburu dituen boxeoa afizionatuek egiten duten boxeoa dela argudiatzen du Ligabuek (2016), beraz, baita boxeo herrikoia ere. ulertzen, sozializaziorako, aisialdirako eta garapen pertsonal zein kolektiboa lortzeko bitarteko gisa baizik. Solidaritate espirituak, testuinguru honetan militantzia antzeko batekin transmititua, kapital ekonomiko eta finantzieroak mugatutako kirolaren irabazi kategorien absolutizazioa, kontsumismoa eta alienazio sentimentala ordezkatu ditzake. Analitikoki, kirol herrikoia (orokorrean) Max Weberrek (2016) proposatutako komunitatearen idealekiko atzera pausoa bultzatzen duen gizarte modelo baten kontrapisua da, bere aktoreen jatorri lokala, hierarkiarik eza eta osaketa aldakorra aldarrikatuz (Benvenga, 2020, orr. 91). Aldi berean, herritarrek herritarrentzako sortutako proiektuak dira hauek, aisialdiaren eta kirolaren arloan burujabe bihurtuz: 5. Boxeo herrikoiak maila sozioekonomiko baxuko pertsonei kirola dohainik egiteko aukera ematen die (E. Rukeli)*.1 6. Gimnasio herrikoietan edozein motatako diskriminazio etniko, sexual eta erlijiosoa kondenatzen dute, Benvengaren (2020) esanetan, eta hauen printzipio ideologikoek komunitatea dute oinarritzat. 7. Rubioren esanetan (2012) boxeoak indarkeria kanalizatu egiten du, arau batzuk ezarriz, kiroltasuna eta errespetua handiak direlarik kirol honetan. Gutierrezek (d.g.) Hortaleza Boxing Crew taldeari egindako elkarrizketan ere proiektu honetan parte hartzen duten entrenatzaileek boxeoak agresibitatea kontrolatzen eta emozioak gestionatzen laguntzen duela argudiatzen dute, boxeolari on bat izateko lasai egoten ikasi behar delarik. 8. Osasunari dagokionez, boxeoa oso osoa den kirol bat da, ariketa aerobikoekin eta indarra lantzeko ariketekin (E. Rukeli). Horretaz gain, Rubioren (2012) esanetan, nahiz eta kirol biolentoa ematen duen futbola bezalako kiroletan baino askoz lesio gutxiago egoten dira. Gainera, psikologikoki antsietatearen eta estresaren kontra egiteko lagungarria da, diziplina lantzeko erabilgarria delarik, norbanakoaren buruarengan konfiantza lantzen du eta arazoei modu independentean aurre egiteko erremintak ematen ditu (E. Rukeli). Boxeo herrikoiak Gizarte Hezkuntzarekin duen lotura estua da, izan ere, biztanle denentzat zuzenduta dagoen kirola eskaintzen du, dohainik, komunitatearentzat aisialdirako zerbitzu bat eskainiz eta berdintasuna eta errespetua bezalako balioak transmitituz. Gizarte Hezkuntzarekin lotura baieztatzen dute hurrengo kasuek: Tendel Bilboko Otxarkoaga auzoan lan egiten duen elkartea da, duela 20 urte sortua, eta gaur egun gai sozial eta komunitarioak lantzen dituzte, nerabe eta haurretan zentratuz batez ere, auzoaren beharrei erantzunez. Elkarte honetan egiten den ekintzetako bat da boxeoa, gimnasio bat baitute, eta hau gazteengana hurbiltzeko mekanismo gisa erabiltzen dute, eskaintzen dituzten kiroletatik boxeoa arrakasta gehien duen kirola delarik. Boxeoaren bidez konpromiso bat hartzen dute gazteek, eta ekintza hezitzailea ez da gimnasiora mugatzen, izan ere, elkarteko entrenatzaile eta batez ere hezitzaileek, harremana dute gazteen *Rukeli gimnasio herrikoiko parte hartzaile bati egindako elkarrizketatik ateratako informazioa. eskola eta familiarekin, eta beraz, eskolan duten jarrerak ondorioak izaten ditu boxeoko klaseetan ere. Gainera, boxeoan transmititzen diren balioek errespetua irakasten dute, kontrako pertsona errespetatu behar da, baita espazioa ere. Beraz, askotan gazte asko kalean borrokatzeko intentzioarekin sartzen dira, baina gero errespetua ikasten dute, eta errespetuaz gain, auzoak duen fama txarrari aurre egiten diote, gazteak kontzientziatuz eta hauen autokontzeptua landuz (E. Tendel)*:2 Rukeli Sabadellen, Kataluinian, kokatzen den gimnasio herrikoia da. Hau duela 5 urte sortu zen, La Obrera gaztetxeko hainbat kideren eskutik, sozializaziorako eta balioen eraikuntzarako gimnasio bat sortzeko intentzioarekin okupatu zuten parking batean. Rukelik komunitatean duen funtzio nagusia dohainik diren aisialdirako aukerak eskaintzea da, non edozein aurreiritziren kontrako balio demokratikoak lantzen diren. Transmititzen diren balioen artean antisexismoa, antiarrazakeria eta homofobiari kontra egitea eta kirolaren desmerkantilizazioa daude. Azken honekin, lan komunitarioa lantzen dute, izan ere, ez da ordaindu behar gimnasioan parte hartzeko, baina espazioa zaindu behar da, hau da, garbitu, mantendu... Espazioa parte hartzen duten pertsona denena da, eta balio hauen bidez komunitatean lan egiten eta zaintza lanak egiten ikasten eta irakasten da (E. Rukeli). Boxeoak paper garrantzitsua du Rukelin, praktikatzen hasi ziren lehenengo kirola baita, eta gaur egun 10-15 pertsonako 20 boxeo talde baino gehiago daude, eta boxeoaren bidez, auzoko biztanleekin sareak lantzen dituzte. Gainera, auzoko beste eragileekin kontaktuan egoten dira, adingabekoen zentroekin kontaktuan daude, eta nerabe hauek Rukelin praktikatzen dute boxeoa, aisialdirako paper garrantzitsua betetzen duelarik. Horretaz gain, Plataforma de Afectadas por la Hipotecarekin eta hainbat ONGrekin harreman zuzena dute, bertako kide askok boxeoa Rukelin egiten dutelarik (E. Rukeli). Boxeo herrikoiak Gizarte Hezkuntzarekin duen lotura baieztatzen duen beste adibide bat da Erromako Quarticciolo auzoko izen bereko gimnasio herrikoia. Argentiren (2020) esanetan, bertan boxeo eta parkour klaseak ematen dituzte 2015etik, 20 urte baino gehiago *Tendel Elkarteko langile bati egindako elkarrizketatik ateratako informazioa. abandonatuta zeramatzan lokalean sartu zirenetik, hain zuzen. Boxeoari dagokionez, Emanuele Agatik, gimnasioaren kideak, hiru talde dituztela argitaratu du, Sinaren (2020) esanetan, 5-9 urteko umeen taldea, 9-13 urtekoen taldea eta 13 urtetik gorako nerabe zein helduentzako taldea, hain zuzen. Entrenamenduek arrakasta handia dute eta entrenatzera ez doan jendea ere gimnasiotik askotan pasatzen dela dio, auzoan dagoen aisialdirako espazio bakarra baita. Gainera, bertan entrenatu izan duten bi mutil boxeolariak bihurtu dira maila profesionalean. Bi mutil hauek zailtasunak zituzten ikasketetan, baina boxeoan beraien balioa ikusi dute, ikasketetan ez bezala taldeak babesa eman zielarik. Sinaren (2020) esanetan, Emanuele Agatik mutil hauek beti denean azkenak sentitzen zirela esan du, baina gimnasio honetan balioztatuak sentitu izan dira lehenengo aldiz, profesionalak bihurtu arte. 2020an, azkenean, eskualdeko gobernuak talde honek espazio honetan egindako lana aitortu eta onartu du. Aitorpen horren aurrean, hurrengo adierazpena egin dio Emanuele Agatik La Repubblica egunkariari: "Lehen pausu garrantzitsua izan da, pozik gaude. Ostuni kalean zegoen espazioa gure auzoan biltzeko lekurik ez zegoenez horri erantzun bat emateko okupatu genuen. Gaur egunazaltzen dute Red Lab Quarticcioloko aktibistek- pozik gaude erakundeak guk eraikitakoaren balioa aitortzen hasi direlako" (Argenti, 2020). Boxeo talde hau Madrilgo La Hortaleza auzoan kokatzen da, eta Asociación Vecinal la Unión de Hortaleza elkarteak antolatzen dituen ekintzetako bat da, Hortaleza Boxing Crew-ren (d.g.) arabera. Elkarteak auzoko beharrak ikusiz boxeoaren bidez gazteentzako espazio bat eraikitzea beharrezkoa zela ikusi zuen, gazteak modu pertsonal eta sozialean garatzeko. Beraz, boxeoa gazteak ezagutzeko eta sareak sortzeko aitzakia baino ez da, auzoko problematikei aurre egin eta gazteen behar sozialak asetu eta gatazken mediazioa egiteko. Li Bren (2016) arabera, gimnasioan parte hartzen duten gazte gehienen familiek arazo ekonomiko larriak dituzte elikagaiak erosteko edo liburu akademikoak erosteko, eta espazio honek auzoan azken hamarkadetan eman den pribatizazio prozesuei aurre eginez boxeoa dohainik ematen du, auzoko jendearen artean atxikimendu bat sortuz. Azkenean, Gutierrezek (d.g.) Hortaleza Boxing Crew-ri egindako elkarrizketa batean dioenez, boxeoa eskusa bat baino ez da, sarea sortzeko, gazteak kaletik ateratzeko eta diziplina lantzeko, gazteak konstanteagoak izan daitezen eta errutina bat izan dezaten, zakuari ematen dioten kolpe bakoitzeko amorru gutxiago sentitzen baitute. Loïc Wacquant soziologo frantziarrak 1988tik 1991ra Chicagoko ghetto beltz batetako boxeo klub batean ikerketa soziologiko bat egin zuen, ghettoaren baitan Woodlawn Boys Club boxeo gimnasioak zuen papera aztertuz. Izen bereko auzoa Chicagoko barrutirik marginalenetakoa zen Wacquanten (2006) arabera, non arraza segregazioa eta segregazio ekonomikoa zeuden indarrean, kontuan izanda auzoko biztanleriaren %96a afroamerikarrak zirela 1980an. Urte berean, auzoko familien herena pobreziaren mugaren azpitik bizi zen, langabezia tasa %20koa zen, familien %61ak asistentzia sozialeko programaren batekiko dependentzia ekonomikoa zuen eta 1990an haurren heriotza tasa %3a zen. Auzoan zerbitzu gabezia handia zegoen, izan ere, Wacquanten (2006) esanetan, ez zegoen institutu, zinema, liburutegi eta formazio edo enplegua bilatzeko errekurtsorik. Auzoko eskolak miseriaren eta delinkuentziaren biktima dira... beraien helburu bakarra auzoko gazteak biltzea da... ...ez da harritzekoa kaleko ekonomia ilegalak auzoko gazteak eskolak baino gehiago erakartzea. ...lapurretak, bortxaketak, hilketak eta mota denetako delituak errutinaren parte dira, horrek beldur zapaltzaile bat sortzen duelarik, eguneroko bizitzako ekintza denak desitxuratuz (Wacquant, 2006, orr. 35). Testuinguru horretan, boxeoko gimnasioak soziabilitate babestu bat eskaintzen du, kaleko arriskuez babestuz, Wacquantek (2006) santuario gisa ere definitzen duelarik. Gimnasioaren helburua hori zen hain zuzen, gazteak ghettotik, kriminaltasunetik, bandetatik, drogatik eta miseriatik urruntzea. Parte hartzaileek kaleko arazoak kanpoan uzten zituzten eta ez zuten aisialdia edo entrenamendua zapuztuko zuten gaiez hitz egiten (Wacquant, 2006). Auzoaren maila sozioekonomikoaren ondorioz, ez zen gimnasioan parte hartzeko ordaindu behar, eta gorputza lantzeaz gain, soziabilitatea eta harremanak lantzeko espazioa ere bazen Woodland Boys Club-a, Wacquanten (2006) esanetan. Gainera, Wacquanten (2006) aburuz, boxeoa bera guztiz kirol indibiduala da, baina honen ikasketa guztiz kolektiboa da eta ezin da indibidualki ikasi, eta horrek, ikasketa kolektibo horrek, ghettoko boxeolarien arteko harremanak sendotzen zituen. Adibide hauen inguruan hausnartuz, boxeo herrikoi taldeek kasu desberdinetan marjinazioaren eta bazterketa sozialaren aurka egin dutela ikusten da. Boxeoak berak kirol gisa dituen kolektibitate eta diziplina ezaugarrien eta boxeo herrikoia egiten den espazioetan transmititzen diren balore demokratikoen ondorioz, bazterkeria egoeran dauden pertsonak gizartean integratu, talde bateko parte bihurtu eta kirola egiteko dohaineko aukera ematen dute talde hauek. Auzoaren eta pertsonen autokontzeptuan lan egiten dute, Chicagoko Woodland auzo marjinaleko adibidean bezala, maila txikiago batean Bilboko Otxarkoaga auzokoan Tendel elkarteak ere lan berdina egiten duelarik. Gainera, boxeo herrikoia komunitateari eskaintzen zaion zerbitzu bat baino, komunitatearekin berarekin sortzeko eta partekatzeko proiektu bat da, auzo edo herrietako pertsonen artean sareak sortuz eta herritarrek komunitatean duten parte hartzea areagotuz. Ondorioz, adibide hauei erreparatuz, boxeo herrikoia Gizarte Hezkuntzarekin estuki lotuta dagoela ikusten da. Talde hau Bilboko San Inazio eta Ibarrekolanda auzoen tartean kokatuta dagoen Errondoko Auzoetxean sortu zen 2017an, auzoko gazte batzuek 17 urte abandonatuta zeramatzan espazio hori okupatu zuten urtean bertan (E)*.3 Bilboko San Inazio auzoa Deustuko barrutiaren barruan kokatzen da, barrutiak guztira 48.933 biztanle ditu, San Inazio auzoak konkretuki 13.712 biztanle dituelarik, Bilboko Udalaren (2015) arabera. Boxeo talde hau beraz, Errondoko Auzoetxearen parte den talde aktibo gisa ulertu behar da, eta hau sortzearen helburuetako bat auzoarentzat boxeo talde bat sortzea izan zen (E). Taldearen sorrerari dagokionez, Errondoko Auzoetxea okupatu eta handik hilabetera hasi ziren lehenengo pertsonak biltzen, izan ere, boxeoa ikasteko gogoa lehendik zegoen, eta espazio hori izateak entrenatzeko gaitasuna eman zuen. Hasieran, talde txiki bat hasi zen bere kabuz entrenatzen, gero entrenatzaile rola hartu zuen pertsona bat animatu zelarik. Hala ere, azken lau urteetan taldeak bilakaera handia izan du, pertsonen perfila eta entrenatzaileak aldatu direlarik (E). Horregatik, azken urte honetan taldeak forma serioago bat hartu du, orain bi entrenatzaile daude, astean lau entrenamendu antolatzen dira, bi goizean eta bi arratsaldean eta taldean aktiboki 12 pertsona inguru daude, nahiz eta entrenamenduetara pertsona gehiago edo pertsona desberdinak ere etorri (E). Finantziazioaren aldetik, autogestionatua da. Material asko jendeak utzitakoa da, eta materiala erosteko dirua behar denean Auzoetxeko barra irekitzen dute, taberna gisa pintxoak salduz, horrela, autofinantziaziorako dirua lortuz (E). *GrAL hau gauzatzeko egindako elkarrizketetatik bildutako informazioa. Boxeo talde hau Italian Toskana eskualdeko Pisa hirian dago kokatuta. Istituto Italiano di Statisticaren (2019, in Tuttitalia, d.g.) arabera, Pisa 185,07km²-ko hiria da, 90.036 biztanle dituelarik, eta izen berdineko probintziaren hiriburua da. Boxeo talde hau Pisako kanpoaldeko La Fontina auzoan 2012an okupatu zuten Palestra Popolare La Fontina-n kokatzen da. Hori okupatzeko arrazoia aisialdirako eta kirola egiteko espazio aske baten beharra zegoela izan zen, eta espazio hau urteak abandonatuta zeramatzan gimnasio bat zenez, hori garbitzean ekintza desberdinak antolatzen hasi ziren, hala nola, tenisa, saskibaloia, futbola... (E). Hortik hainbat urtetara, Pisako udaletxearen eta probintziaren aldetik ofizialtasuna lortu dute, espazioa ofizialki eman dietelarik (E). Azkenean, 2019ko irailean, boxeoko entrenatzaile bat animatu zenean, boxeo taldea sortu zen, dagoeneko Muay Thai eta kick boxing taldeak existitzen zirelarik. Hasieran, entrenamenduak astean behin baino ez zituzten egiten, baina demanda handia zegoenez, bi egunetan egiten hasi ziren, eta gutxi gora behera 20 bat pertsona egongo dira taldean, nahiz eta denak ez joan inoiz aldi berean (E). Nahiz eta taldea nahiko berria izan, parte hartzaileen perfila ere aldatu egin da denbora gutxi horretan, izan ere, hasieran ia parte hartzaile denak mugimendu sozialen baten militanteak ziren, baina gero, sare sozialen ondorioz, politizatu gabeko jendea ere hurbiltzen hasi zen. Denetariko jendeak hartzen du parte, bai nerabeek eta baita helduagoak diren pertsonek ere (E). Boxeo taldea eta palestrako beste ikasturteak finantzatzeko hilabeteko 10 euroko kuota boluntarioa ordaintzen du ahal eta nahi duen bazkideak eta horretaz gain bazkarien bidez eta palestrako tabernako barra irekiz ere lortzen dute dirua (E). Gainera, boxeoko material gehiena norbanakoek donatutakoa da, beraz finantziazioaren aldetik autogestionatuak dira. 3. METODOLOGIA 1. Sanifight eta Palestra Popolare La Fontinako boxeo herrikoi taldeek komunitatean duten papera aztertzea. 2. Sanifight eta Palestra Popolare La Fontinako boxeo herrikoi taldeek parte hartzaileengan sortzen dituzten onurak ikertzea. Kontuan izanda boxeo herrikoia Italian sortu izan dela laginaren erdia hor egitea interesgarria iruditu zait, eta aldi berean, Euskal Herrian ere horrelako talde bat aztertzea garrantzitsua iruditzen zait. Ikerketa hau egiteko metodologia kualitatiboa da, izan ere, Arriagaren (2013, in Balcázar et al., 2013) esanetan, pertsonen edo giza taldeen esperientziak ezin dira numerikoki neurtu, eta horregatik, kasu horietarako metodologia kualitatiboa egokia da, errealitate soziala eta kulturala bizi eta eraikitzen duten subjektuen ikuspuntutik aztertzen baitu. Horri lotuta, ikerketa kualitatibo honetarako erabili dudan tresna nagusia elkarrizketa izan da. Tresna gisa elkarrizketa hautatzearen arrazoia hau zuzenean egiten dela da, elkarrizketatu eta elkarrizketatzailearen artean, eta gainera, ahozkoa da, horrek erantzun sakonago bat izateko aukera ematen duelarik Balcázar et al.-ren (2013) esanetan. Hala ere, 14 parte hartzailetatik 11 elkarrizketatu ditut presentzialki, beste 3 pertsonek nahiago baitzuten galderak bidali eta erantzunak zuzenean beraiek idaztea, beraz, horiek horrela egin ditut elkarrizketatuen nahiak errespetatuz. Latas-en (2010) esanetan, ikerketa baten etika bermatzeko bertan parte hartuko duten pertsonak informatu eta hauei baimena eskatu behar zaie, baimen informatuaren bidez. Ikerketa honetan elkarrizketak egin ditudanez, elkarrizketatu denei baimen informatua helarazi diet, elkarrizketak grabatzeko edo transkribatzeko baimena eskatuz. Baimena eskatzeaz gain, dokumentu horretan ikerketaren nondik norakoak zein diren, konfidentzialtasuna eta pribatasuna bermatzen direla azaldu dut, elkarrizketatuak berarengandik lortutako informazioak zein helburu duen jakin dezan eta ikerketaren inguruan informazioa izan dezan. Elkarrizketaren eraikuntza: Elkarrizketaren eraikuntza egiteko, López eta Deslauriers-en (2011) esanetan, autore askok ikerketaren hasieran gaiaren inguruko literaturaren bilaketa bat egitea gomendatzen dute, ikerkuntza subjektua zentratzen laguntzen duelarik bilaketa honek. Horren ondoren, hipotesiak garatuko dira, eta hori eta gero baino ez da hasiko landa lana. Horregatik, marko teorikoa egin ondoren, elkarrizketak sortzeko aurretik proposatutako helburu bakoitzeko hipotesiak sortu ditut, eta ondoren hipotesi horiei erantzuteko galderak. Hurrengoa da egin dudan galderen eraikuntza: Galderak: Elkarrizketatuaren aurkezpena eta honen ibilbidea ulertzeko galderak.  Aurkezpen txiki bat (nongoa zara, non bizi zara, zenbat urte dituzu, ikasle edo langilea...).  Noiz sartu zinen taldera? Zergatik?  Hemen entrenatu baino lehenago beste nonbaiten egin duzu boxeo edo hemen ikasi duzu hasieratik? Taldearen funtzionamendua eta bilakaera ulertzeko galderak.  Noiz sortu zen taldea? Zeren ondorioz?  Taldearen bilakaera (entrenatzaileak nortzuk izan diren, metodologia aldatu den, parte hartzaileen perfila aldatu den...)  Taldearen funtzionamendua: Nolakoa da entrenamendu normal bat? Talde berdina dago beti edo batzuetan pertsona desberdinak etortzen dira? Non egiten da boxeoa, hau da, zein espaziotan? Nola lortzen da hau finantzatzeko dirua? 1. Helburutik sortutako hipotesiak: Boxeo herrikoi taldeek komunitatean dagoen behar bati erantzuten diote.  Nola definituko zenuke boxeo herrikoia?  Zer da hemen entrenatzetik gehien gustatzen zaizuna? Eta gutxien?  Gimnasio pribatu edo publiko batean entrenatzen egon zara noizbait? Zer desberdintasun aurkituko zenituzke boxeo herrikoiarekin?  Beste kirolik egiten duzu? Onurak sentitzen dituzu kirola egiterakoan? Beste leku batean kirola egiten baduzu, zergatik egiten duzu kirola hemen? Onura berezirik ematen dizu kirola hemen egiteak? Boxeo herrikoi taldeak komunitateko parte aktibo dira.  Taldea komunitateko parte aktibo dela uste duzu? Taldeak komunitateko eragile aktibo izateko zer ekintza egin izan ditu edo egiten ditu (tailerrak, ekintza irekiak...)?  Zein ekintza egin izan ditu taldeak (talde barrura begira baina baita auzoari begira ere)? Taldekideen arteko harreman onak eta talde kohesioa sortzen dira boxeo herrikoi taldeetan.  Nolako harremana duzu beste taldekideekin? Zergatik dela uste duzu? Boxeo talde hauek komunitateko agente inklusiboak dira, parte hartzaileak komunitatean integratzen laguntzen dutelarik.  Lagundu dizu boxeo talde honek auzoa hobeto ezagutzeko? Uste duzu talde honen bidez auzo honetan integratuago zaudela?  Hemen entrenatu baino lehenago ezagutzen zenuen espazio hau? 2. Helburutik sortutako hipotesiak: Boxeo herrikoiak norbanakoengan onura fisiko eta psikologikoak sortzen ditu, eta pertsonen autoestimua eta autonomia maila igotzen du.  Hemen entrenatzerakoan, onurak sentitzen dituzu zure buruarengan (fisikoak, psikologikoak)? Zeintzuk? Talde honetan pertsonen autonomia lantzen dela uste duzu?  Beste kirolik egiten duzu? Onurak sentitzen dituzu kirola egiterakoan? Beste leku batean kirola egiten baduzu, zergatik egiten duzu kirola hemen? Onura berezirik ematen dizu kirola hemen egiteak? Pertsonak taldeko parte aktibo bihurtzen dira.  Taldeko parte aktibo sentitzen zara? Boxeo herrikoiak gimnasio normaletan egiten den boxeoak eskaintzen ez dituen onurak ematen dizkie parte hartzaileei.  Nola definituko zenuke boxeo herrikoia?  Zer da hemen entrenatzetik gehien gustatzen zaizuna? Eta gutxien?  Gimnasio pribatu edo publiko batean entrenatzen egon zara noizbait? Zer desberdintasun aurkituko zenituzke boxeo herrikoiarekin?  Beste kirolik egiten duzu? Onurak sentitzen dituzu kirola egiterakoan? Beste leku batean kirola egiten baduzu, zergatik egiten duzu kirola hemen? Onura berezirik ematen dizu kirola hemen egiteak? Galdera batzuek hipotesi bati baino gehiago erantzuten diote, horregatik, errepikatu egiten dira. Horretaz gain, kontuan izanda lagina Italian eta Euskal Herrian egingo dela, elkarrizketa hiru hizkuntzetara itzuli dut, euskarara, gaztelaniara eta italierara, hain zuzen. Marko teorikoan agertzen diren testuinguruak osatzeko elkarrizketak: Beste alde batetatik, marko teorikoan beharrezkoa nuen informazioa biltzeko ere bi elkarrizketa desberdinez baliatu naiz, Tendel Elkarteari eta Rukeli Herri Gimnasioari egindako elkarrizketez, hain zuzen. Bi elkarrizketa hauen helburua marko teorikorako informazioa lortzea izan da, boxeo herrikoiaren esperientzia bat nolakoa den ezagutzeko alde batetatik, eta boxeoak Gizarte Hezkuntzarekin duen lotura zein den ikusteko, bestetik. Lan honetan erabilitako metodologia kualitatiboa eta elkarrizketaren eraikuntza azaldu ondoren, lana nola garatu dudan azalduko dut hurrengo lerroetan: Elkarrizketaren diseinua egin ondoren, elkarrizketak egiten hasi naiz. Lehenengo elkarrizketatuko nituen pertsonekin kontaktuan jarri naiz. Horretarako, talde bakoitzeko (Sanifight eta Palestra Popolare La Fontinako boxeo taldea) pertsona batekin jarri naiz harremanetan, nire lanaren nondik norakoak azaldu dizkiot eta pertsona honek taldera transmititu du informazioa, elkarrizketatuak boluntarioak izan direlarik. Behin elkarrizketatzeko boluntarioak izanda, boluntario bakoitzari ikerketaren helburuak zein diren azaldu dizkiot, informatuta egon daitezen. Horretaz gain, hauen nahia errespetatzea garrantzitsua iruditzen zait, erosoago sentitu daitezen eta horregatik elkarrizketako galderak elkarrizketa egin baino lehenago edo momentuan irakurri nahi zituzten galdetu diot boluntario bakoitzari, askok lehenagotik nahi izaten baitituzte urduritasunari aurre egiteko eta beste batzuek ordea momentuan irakurri nahi dituzte. Horretaz gain, 14 elkarrizketatutik 11 presentzialki egin ditut, eta 3 kasutan (Pisako 2 eta San Inazioko 1) galderak bidali eta beraiek idatzita bidali dizkidate, horrela nahiago baitzuten. Presentzialki egin ditudan elkarrizketak elkarrizketatuak proposatutako lekuan egin ditut. Honen bidez, elkarrizketatuak eroso sentitzen diren leku batean egitea bilatu dut. Elkarrizketak grabatu egin ditut, betiere parte hartzaileen baimenarekin eta aurretik elkarrizketatuei baimen informatua helaraziz, eta hauek egin ondoren elkarrizketak transkribatzeari ekin diot, horren bidez datuak aztertzeko helburuarekin. Elkarrizketak egin ondoren, hauen analisia egiten hasi naiz, eta erantzunek gai desberdinen inguruan hitz egiten dutenez, kategoria desberdinak sortu ditut, erantzun bakoitza bere kategorian kokatuz. Erantzunetatik sortutako kategoriak egin ondoren, aurretik formulatutako hipotesiekin lotu ditut azken hauek. Hala ere, 10. kategoria ezin izan dut ezerekin lotu, aurretik ez baitut horren inguruko hipotesirik formulatu, eta 5. eta 6. kategoriekin hipotesi berdinarekin dute lotura. Hurrengoak dira sortutako 10 kategoriak eta hipotesiekin egin dudan lotura: Taldekideen arteko harreman onak eta talde kohesioa sortzen dira boxeo herrikoi taldeetan. 4. Inklusioa komunitatean Boxeo talde hauek komunitateko tresna integratzaileak dira, parte hartzaileak komunitatean integratzen laguntzen dutelarik. 5. Onura psikologiko eta fisikoak 6. Pertsonen autonomia Boxeo herrikoiak norbanakoengan onura fisiko eta psikologikok sortzen ditu, eta pertsonen autoestima eta autonomia maila igotzen du. 7. Pertsonen aktibazioa eta parte hartzea Pertsonak taldeko parte aktibo bihurtzen dira. 8. Pertenentzia sentimendua Boxeo herrikoiak gimnasio normaletan egiten den boxeoak eskaintzen ez dituen onurak ematen dizkie parte hartzaileei. 10. Balioak Hurrengo lerroetan ikerketa kualitatibo honen bidez ateratako emaitzak azaleratuko ditut. Emaitzak argi ikusteko kategoriaka azalduko ditut, kategoria bakoitzeko emaitzak aztertuz. Kategoria honetan boxeo herrikoi talde hauek komunitatean dauden hainbat beharrei erantzuten dietela azalerazi da. Hasteko, Palestra Popolare La Fontinako boxeo taldean zentratuz, Italian ez da hemengo kiroldegi publikoa bezalakorik existitzen eta horregatik boxeoan aritzeko beti ordaindu behar da. San Inazio auzoan ere, ez dago ordaindu gabe boxeo egiteko gunerik. Beraz, kirola dohainik egiteko beharra asetzen dute talde hauek. Horretaz gain, hainbat elkarrizketatuk boxeoa gimnasio batetik at ikasi nahi zutela esaten dute, gimnasioetako giroak ez baitzituen erakartzen eta, ondorioz, talde hauek behar horri ere erantzuten diote. Gainera, talde hauek gizarte mugimenduetatik sortutako taldeak diren heinean, kirola dohainik eta gimnasioetatik kanpo egitearen beharrei erantzuteaz gain, beste behar batzuei ere erantzun diete. Palestra Popolare La Fontinako boxeo taldeari dagokionez, pandemian zehar arazo ekonomikoak dituzten familientzako hirian antolatu zen janari bilketan parte hartu zuten, behar horri ere aurre eginez. erreferentzia, boxeo taldea talde independente bat izan beharrean palestraren barruan kokatuz. Argi dago Palestra Popolare La Fontina komunitateko eragile aktiboa dela, horretarako hainbat ekintza ireki egiten baititu, denak komunitateari zuzenduta: espazioa bera komunitateari irekitzea eta honentzat konpontzea, festibalak, liburuen aurkezpenak, bazkariak txapelketak antolatzea... Horretaz gain, boxeo taldean zentratuz, boxeo klase irekiak antolatu dituzte, normalean entrenatzera ez doan jendeak ere entrenamenduak ezagutzeko, eta beste talde batzuekin harremana dute, egun baten zehar Firenzeko boxeo herrikoi taldearekin jardunaldi irekiak egin zituztelarik. Nahiz eta elkarrizketatu gehienek palestrari erreferentzia egin galdera honetan, boxeo taldea palestraren parte gisa ulertzen da, eta horregatik boxeo taldeko norbanakoek zein taldeak bere osotasunean palestra komunitateko eragile aktibo izateko lana egiten dute, boxeo taldea ere aktibo bihurtuz. San Inazio auzoko boxeo herrikoi taldeari dagokionez, galdera honetan ez da erantzun amankomun bat egon. Elkarrizketatu batzuk taldea Errondoko Auzoetxearen barruan kokatzen dute, eta Auzoetxea komunitateko eragile aktibo den heinean boxeo taldea ere badela defendatzen dute. Beste batzuek ordea, boxeo taldea benetan komunitateko parte aktibo izateko ekintza gehiago egin ahalko lituzkeela defendatzen dute, komunitatera gehiago ireki behar dela argudiatuz. Kategoria honi dagokionez, elkarrizketatu denek garrantzia eman diete boxeo herrikoi talde hauetan sortzen diren harremanei, harremanak onak eta osasuntsuak direla esanez. Kolektibitate sentimendua dagoela diote, eta lehiaren aurretik elkartasuna dago beti, beraien arteko harremanak zaindu egiten direlarik. Emaitzen arabera, boxeo herrikoi talde hauetako parte hartzaileak komunitatean integratuago sentitzen dira talde honi esker, talde hauek komunitateko elementu inklusiboa direlarik. Horrela sentitzearen arrazoi nagusia boxeo taldeen bidez jende gehiago ezagutzen dutela da, bai auzokoa eta baita hiriko beste auzo batzuetakoa. 5. Onura psikologiko eta fisikoak: Onura psikologiko eta fisikoei begiratuz, elkarrizketatu denek nabarmendu dituzte talde hauetan onura handiak dituztela bai arlo psikologiko eta arlo fisikoan. Onura fisikoak kirolari esker dira, baina onura psikologikoen arrazoi bakarra ez da boxeoa, talde beraren funtzionamendua ere bada. Psikologikoki osasun mentala zaintzeko talde hau garrantzitsua dela diote elkarrizketatuek. Boxeo herrikoiak talde hauetako parte hartzaileei sortzen dizkien onura nagusienak hurrengoak dira: gorputzarekiko kontrola lortzea, autoestimua hobetzea, animo aldetik ere hobeto sentitzea eta estresaren kontra asko laguntzea. Horretaz gain, parte hartzaileek taldearen funtzionamendua eta dagoen giroa positiboki balioztatzen dute, honek onura handiak sortzen dizkielarik. Pertsonen autonomiari dagokionez, elkarrizketatu denek boxeo herrikoi talde hauetan autonomia lantzen dela diote, parte hartzaileen autonomia areagotu egiten delarik. Autonomia talde hauen funtzionamendu motaren ondorioz lantzen da, hau da, modu autogestionatu batean funtzionatzen dutelako, hain zuzen. Ekintzak denon artean egiten dituzte, ez entrenatzerakoan bakarrik, baita espazioa garbitzerakoan edo zaintzerakoan ere. 7. Pertsonen aktibazioa eta parte hartzea: Elkarrizketatu denak taldeko parte aktibo sentitzen direla eta taldean parte hartze handia dagoela diote. Boxeo herrikoi talde hauek, talde komertzialak ez diren eta mugimendu sozial batetatik sortutako taldeak diren heinean, pertsona boluntarioek osatzen dute hauen gestioa, taldeak bizirik jarraitzeko pertsonen parte hartzea eta aktibazioa beharrezkoa du, eta horregatik lantzen dira bi ezaugarri hauek. Gainera, beraien iritzia esateko libre sentitzen dira parte hartzaileak hori ere parte hartzeko beste arrazoi bat da. Taldekideek boxeo taldearekiko pertenentzia sentimendua dute eta sentimendu hau modu positiboan baloratzen dute, taldearen parte sentitzeak onura ematen dielarik. Boxeoa kirol indibiduala den arren taldean egiten dute, sentimendu hori bultzatuz, eta horretaz gain boxeo herrikoi talde hauetako giro onak eta harremanek parte hartzaileak eroso sentiarazten dituzte. Taldeak komunitatean lan egitean beraien burua baliagarria dela baloratzen dute, beraientzako bakarrik ez den proiektu batean baitaude, eta horrek proiektuarekiko pertenentzia sentimendua sortzen du. Elkarrizketatu denek boxeo herrikoi taldeen eta gimnasio pribatuen artean desberdintasunak nabarmendu dituzte. Desberdintasunak hurrengoak dira: boxeo herrikoi taldeak parte hartzaileagoak dira biltzar baten bidez antolatzen direlako, filosofia eta balio desberdinak daude, gimnasio pribatuetan matxismoa bezalako jarrera diskriminatzaileak egoten dira, gimnasioetan lehia eta indarkeriaren goraipamena egiten da boxeo herrikoietan elkartasunak garrantzi handiagoa duen bitartean eta gimnasioetako eta boxeo herrikoi taldeetako parte hartzaileen perfila desberdina da. Gainera, hainbat elkarrizketatuk gimnasio pribatu batean boxeoa ikasteko ez liratekeela hain seguru sentituko erantzun dute, bertan ematen den lehiaren filosofiaren ondorioz mina hartzeko beldurra izango bailukete. Gimnasioetan seriotasun handiagoa dago entrenamenduei dagokienez, bertan txapelketetan parte hartzen duten pertsonak baitaude, boxeo herrikoi talde hauetan ordea, txapelketetan parte hartzen duten pertsonak beste gimnasio batean ere entrenatzen dutelako da. Horretaz gain, hainbat elkarrizketatuk gimnasio pribatu batean inoiz egon ez direla erantzun dute, baina dena den gimnasioekiko duten irudia ez da ona, kirola saltzen duela argudiatuz eta bertako giroa kritikatzen dutelarik. Erantzunek diotenez balioek eta ideologiak garrantzi handia dute boxeo herrikoi talde hauetan. Talde hauek konnotazio politiko eta sozial handia dute, kirola eskubide gisa ikusten dute, ordaindu behar ez den zerbait, eta horretarako autogestioaren bidez antolatzen dira, autogestioa antolatzeko funtsezko modua dutelarik. Beraien arteko harremanak berdintasunean, errespetuan eta horizontaltasunean oinarritzen dituzte, bai taldekideen artean eta baita entrenatzailearekiko harremana ere, eta diskriminazioen kontra daude, antifaxismoa, antisexismoa eta antiarrazakeria beraien idealen artean daudelarik, nahiz eta elkarrizketatu batek oraindik lantzeko hainbat gauza dauden argudiatu. Lan honen lehenengo helburuari dagokionez, emaitzak begiratuta esan daiteke helburu horren hipotesiak orokorrean bete egin direla. Emaitzetan argi geratu da boxeo herrikoi talde hauek komunitatearen behar desberdinei erantzuten dietela, hala nola, kirola dohainik egiteko beharrari, boxeoa gimnasio pribatu bat ez den leku batean egiteko beharrari eta Pisako Palestra Popolare La Fontinako boxeo taldearen kasuan kirolaz aparte, beste behar sozial batzuei ere erantzuten zaie, adibidez, emaitzetan azaltzen den janari bilketaren bidez. Beste alde batetatik, argi geratu da Pisako kasuan boxeo taldea komunitateko eragile aktiboa dela, palestrak eta boxeo taldeak berak komunitatearentzat hainbat ekintza egiten baitituzte. San Inazioko taldeari dagokionez, arlo honetan erantzun amankomunik ez denez egon emaitza ez da argia, baina elkarrizketatu askok komunitatean taldea benetan aktibo izateko gabeziak ikusten dituzte, beraz, Sanifight-i dagokionez hipotesi hau ez da bete. Horretaz gain, bi taldeetan argi geratu da talde kohesioa nabarmena dela eta taldekideen artean harreman sanoak sortzen direla. Lehenengo helburuaren hipotesiekin amaitzeko, azken hipotesia ere bete egiten da, boxeo talde hauek komunitateko elementu inklusiboak direla frogatu baita, talde hauen bidez taldekideak komunitatean integratuago sentitzen baitira, parte hartzaileek beraien harreman sareak areagotzen baitituzte eta taldean sartzeko ordaindu behar ez izatea jada elementu inklusiboa baita. Bigarren helburuan zentratuz, boxeo herrikoi taldeek norbanakoengan hurrengo eragina dutela ondorioztatu da emaitzen bidez: pertsonak aktibatzea eta hauen parte hartzea bultzatzen dute, onura fisiko zein psikologikoak ematen dituzte (adibidez, autoestimuan onurak), taldearekiko pertenentzia sentimendua sortzen dute eta norbanakoen autonomia areagotzen dute. Marko teorikoan aipatutako boxeo herrikoiaren onurekin konparazio bat eginez, onura horietan agertzen ez diren bi ezaugarri azaleratu dira lan honen bidez: alde batetatik, nahiz eta marko teorikoan kolektibitateari buruz hitz egin, ez da pertenentzia sentimenduari buruz ezer esaten, eta beste alde batetatik, pertsonen autonomia areagotzen dela ere ez da aipatzen. Azken ezaugarri hau, pertsonen autonomia areagotzea, hain zuzen, boxeo talde herrikoiek duten izaera autogestionatuaren ondorioz dela ondorioztatu daiteke, izan ere, taldearen funtzionamendu mota horrek taldekide denak parte hartzera bultzatzen ditu, lanak banatuz eta ardurak hartuz, eta horrela autonomia landuz. Horretaz gain, boxeo herrikoi taldeek gimnasio pribatuek eman ezin dituzten onurak dituztela ere azalerazi da emaitzetan. Onura horien zergatia zein den ondorioztatzea erraza da: gimnasio pribatuek eta boxeo herrikoi taldeek dituzten helburuak desberdinak dira. Gimnasio pribatuen helburua boxeoaren teknikak irakastea da, pertsonak txapelketetan parte hartzeko formatuz. Boxeo herrikoi taldeen helburuak zein diren zehaztea zaila da, talde bakoitzak bere helburu espezifikoak baititu, baina orokorrean, komunitatearen eta norbanakoen onuran zentratzen dira talde hauen helburuak, aisialdirako eta kirol sanoa egiteko aukera bat eskainiz auzo edo hiriari boxeoaren bidez. Horregatik, normala da boxeo herrikoi talde hauek gimnasio pribatuek eman ezin ditzaketen onurak ematea, helburuak desberdinak baitira. Hirugarren ondorioan zentratuz, Sanifight eta Palestra Popolare La Fontinako boxeo taldeak konparatuz, desberdintasunak ikusten dira. Pisako boxeo taldeak harreman handiagoa du komunitatearekin eta beste talde sozial zein politikoekin saretuago dago, komunitateko eragile aktibo izateko ekintza gehiago egiten dituelarik. Honen arrazoiak boxeo herrikoi taldeak historikoki Italian dutela sorrera eta boxeo herrikoiaren kultura Italian oso hedatuta dagoela izan daitezke (Camoletto et al., 2015). Euskal Herrian ordea, azken urteetako fenomenoa dira boxeo herrikoi taldeak. Horregatik, desberdintasun honen arrazoia kulturalki Italian boxeo herrikoiaren inguruko tradizioa handiagoa dela ondorioztatu daiteke. Beste alde batetatik, boxeo herrikoi talde hauek Gizarte Hezkuntzarekin duten lotura azpimarratu behar da. Emaitzen bidez talde hauek komunitatearen behar batzuei erantzuten dietela eta komunitateko tresna inklusiboak direla bermatu da. Horretaz gain, pertsonen parte hartzea eta aktibazioa bultzatzen duela ere ikusi da, parte hartzaileei hainbat onura emanez. Marko teorikoan esaten den bezala pertenentzia sentimendua garrantzitsua da komunitatearen garapenerako (Causse, 2009), eta emaitzetan talde hauek pertenentzia sentimendua sortzen dutela frogatu da. Gainera, talde hauetan ematen diren baloreak diskriminazioaren kontrakoak dira, beraien harremanak horizontaltasunean eta berdintasunean oinarritzen dituztelarik. Horregatik, Gizarte Hezkuntzaren ikuspuntutik, talde hauek komunitatearekin eta komunitatearentzat lan egiten dutela esan daiteke. Erakunde instituzional bat ez izateak ez du esan nahi Gizarte Hezkuntzarekin loturarik ez dutenik, izan ere, sistema kapitalistak kirola komertzializatu egiten du, erosi behar den zerbitzu batean bihurtuz, eta talde hauek, boxeoa deskomertzializatu eta boxeoa edozein klase sozialetako pertsonentzat ahalbidetzen dute, gimnasio normal bat ordaintzeko baliabiderik ez duten pertsonei boxeoa egiteko aukera emanez. Arrazoi guzti horiengatik boxeo herrikoi talde hauek komunitatearentzako eta bertako parte hartzaileentzako agente garrantzitsuak direla ondorioztatu daiteke. Lau ondorio horiei erreparatuz, boxeo herrikoi taldeek komunitatean egiten duten lana garrantzitsua dela esan daiteke, ahal duten heinean behar konkretu batzuei erantzuten baitiete, komunitatean sartzeko tresna inklusiboak baitira, parte hartzea bultzatzen baitute eta kirola denon eskubide bihurtzen baitute.
science
addi-90f06ca81a1d
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/55040
Boxeo herrikoi taldeek komunitatean duten rola eta parte hartzaileengan duten eraginaren azterketa: Pisako Palestra Popolare La Fontinako eta Bilboko Sanifight boxeo taldeen kasuak
Bustamante Etxezarreta, Irati
2022-01-18
8. ERANSKINAK 1. Eranskina Elkarrizketa euskaraz: 1. Noiz sortu zen taldea? Zeren ondorioz? 2. Taldearen bilakaera (entrenatzaileak nortzuk izan diren, metodologia aldatu den, parte hartzaileen perfila aldatu den...) 3. Taldearen funtzionamendua: Nolakoa da entrenamendu normal bat? Talde berdina dago beti edo batzuetan pertsona desberdinak etortzen dira? Non egiten da boxeoa, hau da, zein espaziotan? Nola lortzen da hau finantziatzeko dirua? 4. Zein ekintza egin izan ditu taldeak (talde barrura begira baina baita auzoari begira ere)? 5. Aurkezpen txiki bat (nongoa zara, non bizi zara, zenbat urte dituzu, ikasle edo langilea...). 6. Noiz sartu zinen taldera? Zergatik? 7. Hemen entrenatu baino lehenago beste nonbaiten egin duzu boxeo edo hemen ikasi duzu hasieratik? 8. Gimnasio pribatu edo publiko batean entrenatzen egon zara noizbait? Zer desberdintasun aurkituko zenituzke boxeo herrikoiarekin? 9. Nola definituko zenuke boxeo herrikoia? 10. Zer da hemen entrenatzetik gehien gustatzen zaizuna? Eta gutxien? 11. Hemen entrenatu baino lehenago ezagutzen zenuen espazio hau? 12. Nolako harremana duzu beste taldekideekin? Zergatik dela uste duzu? 13. Taldeko parte aktibo sentitzen zara? 14. Lagundu dizu boxeo talde honek auzoa hobeto ezagutzeko? Uste duzu talde honen bidez auzo honetan integratuago zaudela? 15. Taldea komunitateko parte aktibo dela uste duzu? Taldeak komunitateko eragile aktibo izateko zer ekintza egin izan ditu edo egiten ditu (tailerrak, ekintza irekiak...)? 16. Hemen entrenatzerakoan, onurak sentitzen dituzu zure buruarengan (fisikoak, psikologikoak)? Zeintzuk? Talde honetan pertsonen autonomia lantzen dela uste duzu? "Gogoratzen naiz tenporada batean 1Kirola egiteko espazio baten beharra ikusten da. 2Modu kolektibo batean entrenatzeko leku baten beharra. Newrozeko*1 karpa estrukturan egiten genituela entrenamenduak, hotzarekin eta zementu gogorreko lurrarekin. Ondoren, Occupy Pisa mugimenduarekin, 2012ko maiatzaren 15ean, piazza Dantetik abiatu zen parte hartze handia izan zuen manifestazioa, eta La Fontinako azpiegituretara abiatu ginen, duela 10 urte baino gehiagotik abandonatuak zeuden azpiegituretara (Pisako probintziaren jabetza)." (E1)1 "Arazoak entzuteko gai den eta instituzioen erantzun falten aurrean espazio inklusibo bat sortzeko gai den lurraldeko mugimendu bat." (E1) "Italian gimnasio publikoak existitzen dira, hau da, udaletxearenak? Pisan adibidez? Mmmm, nik dakidala ez. Imajinatzen dut finantziamendu publikoren bat izango dutela gimnasio jakin batzuek edo elkarte pribaturen batzuek espazio publikoak erabiliko dituztela gimnasio gisa erabiltzeko, baina ez dut uste gimnasio publikorik dagoenik, dohainik diren zentzuan ez behintzat. Adibidez, estruktura unibertsitario bat dago Pisan, baina ez dakit ikaslea izan behar zaren. Uste dut ez zarela unibertsitateko ikaslea izan behar ze nire lagun batzuek txikitan futboleko entrenamenduak bertan egiten zituzten. Eta boxeoa bezalako kontatu kirol bat egiteko normalean ordaindu behar izaten da? Bai, beti." (E3) "...gehien gustatzen zaidana uste dut Pisan behintzat ez nukeela boxeo edo gimnasio antzekorik aurkituko, 3Kirolaz gain beste behar sozial batzuei aurre egiten zaie. 4Auzoak espazioaren beharra antzematen zuela ikusten da. 5Palestra barruan boxeoaren falta edo beharra. 6Demanda handia, ordutegiak areagotzeko beharra. 7Eroso entrenatzeko espazio baten beharra. 8Kirolaz gain, aisialdia bezalako beharrei erantzuten die taldeak. Askok erantzunetan boxeo taldeari baino palestrari edo entrenatzeko espazioari berari egiten diote erreferentzia, hau da, entrenatzeko espazio baten beharra azaleratzen da, eta espazio horretatik sortu da boxeo taldea. Beraz, taldeak entrenatzeko espazioaren beharra duela argi dago, eta boxeo taldea Pisako kasuan palestrara eta Bilboko kasuan Auzoetxera lotuta dagoela ikusten da. Horregatik, palestrak egiten dituen ekintzak boxeo taldeak ere egiten ditu, adibidez, janari bilketa bezalako ekintza sozialak. Aldi berean, auzoak boxeo taldearen beharra duela esaten dute hainbat elkarrizketatuk, kirola dohainik eta modu kolektiboan egiteko talde baten beharra, hain zuzen. *Newroz: Pisako gaztetxea non ez bakarrik elkar laguntzen dugun baizik eta ekintza denak kolektiboak diren." (E3)2 "Okupatua izan zen lekua, lehen gimnasio profesional bat zen hau, ordaindu beharrekoa, futbolera jolasteko adibidez, gazteek gutxi gora behera 5/10€ ordaindu behar izaten zituzten jokalariko arratsalde batean futbol zelaia alokatzeko. Zelai hauek abandonatuan izan dira, dagoen kirol instalazioa oso handia da, futbol zelai handia dago, hiri erdigunetik gertu (hau leku gutxitan egoten da), saskibaloi zelai bat, teniseko beste bat... Horretaz gain barruko zatia dago, okupazioaren ondoren zati hau handitu egin genuen karpa estruktura baten bidez, non aldagelak eta beste dena zeuden." (E3) "...mugimenduak 2012an okupatu zuen, modu solidarioan eta dohainik kirola egin ahal izateko espazio baten beharra ikusten zelako, hau lehenago ez zen posible, gurasoek beraien seme-alabek futbolean jokatzeko ordaindu egin behar zuten. Italian ume batek saskibaloian jokatzeko eta entrenatzeko urtean 500€ inguru ordaindu behar ditu. Seme-alaba asko dituen familia batentzat oso zaila da. ...Duela gutxi udaletxeak espazioa okupatzaileei eman die ofizialki." (E3) "Pandemian zehar konkretuki, krisia ikusita, familia asko momentu ekonomiko oso txarrean egon dira, eta horren ondorioz hiri osoan zehar janari eta beharrezko produktuak jasotzeko eta banatzeko puntuak antolatu ditugu eta puntu horietako bat palestra izan da. ...Beraz bai, boxeoko entrenamenduetan parte hartzen zuten pertsonek ere ekintza hauetan parte hartu zuten, eta hori, uste dut, komunitatearentzat talde "Boxeoko taldea Palestra Popolare della Fontina barruan sartzen dut nik, ez baita talde independente bat... ...Leku hau irekitzeak berak auzoarentzat eta hiriarentzat paseatzeko leku aske bat ematea suposatu izan du, futboleko zelaia, futbitokoa, saskibaloikoa... Espazio horiek ireki eta konpondu ditugu auzoarentzat, ordaindu gabe entrenatu daitezke hemen, edo txakurrarekin paseatu nahi badute ere." (E4) "...lehenagotik zegoen krisi egoera indartu egin zen covidaren ondorioz, hiriko hainbat lekutan janari bilketa eta banaketa egin da. ...PPA*2 Sant'Ermetere auzoarekin batera, puntu horietako bat izan da, palestrako aldagelak biltegi bihurtu dira... ...Beraz, oso garrantzitsua izan da PPAren lana ekintza honetan ere, bai espazio fisiko gisa baina baita antolakuntza eta pertsonen aldetik ere." (E4) "Hau okupatzeko arrazoia aisialdirako eta batez ere kirolerako espazio aske baten falta ikusten zelako izan zen, eta horretaz gain gazteak kaletik edo bueno, gaur egun kaletik baino, etxetik, ordenagailuaren aurretik ateratzeko." (E5) "Espazio hau okupatu eta segituan auzoko komisio bat sortu zen, eta auzokideek eskerrak eman zizkiguten espazio hau okupatu eta auzoarentzako askatzeagatik. Auzoaren babesa jaso dugu, auzoari aukera eta baliabideak emateagatik." (E5)4 "...palestra komunitateko erreferentzia puntu bat da pertsona askorentzat. Adibidez, pertsona batzuk txakurra paseatzera baino ez datoz, zelaia gune berde bat baita, eta hiri erdian zaila da horrelakoak aurkitzea." (E5) "...nirekin kontaktatu zuen boxeo talde bat sortzeko interesa nuen galdetzeko, kontuan izanda dagoeneko thai eta kick kurtsoak existitzen zirela, eta beraz, kontaktu kirolari dagokionez, boxeoa zen falta zen kurtso bakarra." (E6)5 "Sortu genuen taldeak hasieratik izan zuen parte hartze handia, atzetik interes bat zegoela ikusten zen... ...hilabeteak pasatu ahala jende berria etortzen zen eta ondorioz maila desberdinetako pertsonak zeuden..." (E6) "Gainera, PPAk janari bilketan ere parte hartu du. PPAak kirolaren inguruan egiten du lan, baina horretaz gain auzoaren eta hiriaren ongizatea ez ditugu ahazten." (E6) "Ez nuen dirurik gimnasio bat ordaintzeko eta ez zait gimnasioetako giroa gustatzen, faxista gehiegi daude gimnasioetan." (E7) "Gauza da bi txanda daudela. Osea bi entrenatzaileak etortzen dira baina bata goizean eta bestea arratsaldean, badago txandaka ibiltzeko aukera, badela puntazo bat. Gero hor bakoitzak badauka arratsaldez edo goizez etortzeko aukera. Ni adibidez, aste batzuetan ezin naiz etorri goizez eta arratsaldez bai, eta kontrakoa." (E8)6 "Kirola egiten hasi nahi nuelako, eta boxeoa betidanik gustatu izan zait, probatu egin nahi nuen baina ez gimnasio batean." (E14) "Boxeo herrikoia kirol osasuntsua da, azkenean gaur egungo gizarte kapitalistan zaila da merkatutik at dagoen espazio bat aurkitzea eta kirolean ere berdina gertatzen da. Boxeoak ez du kapitalaren interesik, herriak herriarentzat sortzen du boxeo herrikoia, helburua pertsonen ongizatea eta kirola edo aisialdia modu sano batean egitea da. Kirola denontzat eskuragarri egiten du boxeoak, ordaindu behar ez den kirola. Gainera boxeo herrikoiak ideal batzuk ditu, antifaxismoa, berdintasuna, feminismoa... eta hori garrantzitsua da niretzat." (E14) "Azkenean Sanin ez dago gazteentzako espaziorik, gazteak Deustura edo Alde Zaharrera mugitzen gara eta hori tristea da. Talde honen bidez auzoko jende gehiago ezagutu dut, generazio desberdinetakoak." (E14) 2. Komunitateko parte aktibo "...auzora zabaldu da gure taldea, gure helburuak azalduz eta solidaritatea eta parte hartze zuzena jaso ditugu auzoaren partetik." (E1) "...beste elkarte batzuk daude polisportivaren*3 inguruan, ez dira honen asanbladaren parte baina 9Elkarrizketatuak boxeo taldean egon baino lehenagotik ezagutzen zuen espazioa, taldeak egindako ekintzen ondorioz. Pisako boxeo taldeko parte hartzaileek boxeo taldea komunitateko parte aktibo dela galdetzean boxeo taldeari baino gehiago palestrari berari egiten diote erreferentzia, boxeo taldea palestra barruan kokatuz. E8 eta E9k Sanifight boxeo taldeak komunitatean aktibo beraien ekintzak bertan egiten dituzte, adibidez, frisbee, criket, futbol taldea, saskibaloi taldea..." (E1) "Bai, komunitatearen parte aktibo da. Espazioa langile elkarteekin partekatu dugu, meriendak, bazkariak eta afariak egin ditugu kolektibitatean, hiriarentzat entrenamendu irekiak egin ditugu, demostrazioak, liburuen aurkezpenak ere egin ditugu eta baita kanpoko proiektuak ere." (E1) " PPA noski (horrelako espazio bat birjabetzea eta edonorentzako irisgarria egitea)." (E2) "...askotan hurbildu izan naiz arrazoi desberdinengatik, poteora, ekintza sozialetara... Orokorrean espazioak eskaintzen dizkigun gauza askotara. ...berez kirolaren arrazoia geroago agertu den arrazoi bat izan da, niretzat behintzat, beste arrazoi batzuengatik ere hurbiltzen bainintzen. " (E3) "Boxeo gehi kick gehi yoga... Palestra inoiz ez dago geldi eta astean bi egun dituen taldea boxeokoa baino ez da." (E3) "Taldea sortu zenetik beti egon izan dira hiriarentzat ekintza irekiak, poteo soziala, eta berez hau bezalako auzo huts batean bizitza pixka bat emateko balio du honek. Biltzeko espazio ere bada. ...Entrenamendu irekiak ere egoten dira auzora edo hirira hurbiltzeko, espazioa ezagutzen ez duten pertsonentzako, eta entrenamendu hauetara edonor hurbildu daiteke. ...dena dohainik, noski." (E3) "Kurtso hauek denak gero Palestra Popolareko proiektuan biltzen dira, Pisako proiektu komun bat da hau. izateko ekintza gehiago egin ahalko lituzkeela diote, ez dela izan ahalko zen bezain aktiboa, E14k ere boxeo taldea komunitatera gehiago irekitzea gustatuko litzaiokeela esaten du. E10 eta E11k boxeo taldea Auzoetxe barruan kokatzen dute eta hau aktiboa den heinean boxeo taldea ere aktiboa dela argudiatzen dute. "Liburuen aurkezpenak ere izan ditugu hemen, kirol autogestionatuari buruzkoak, bai boxeo edo beste kirolei buruzkoak ere. Horrela, Italiako beste errealitate batzuekin kontaktuan jarri ahal izan gara kirol autogestionatuaren arloan. ...abenduan auzo osoarentzat km0- ko produktuekin egindako merienda bat egin genuen eta umeei jokuak banatu genizkien. Dena distantziak eta segurtasun neurriak mantenduz noski. Gure helburua beti da komunitatea sortzea, komunitatearekin harremanetan egotea, ez talde indibidual bat izatea. Horregatik, zerbitzu bat eskaintzen dugu, baina gure helburua zerbitzua jasotzen duten pertsonak honen parte aktibo izatea da." (E4) "...barra ireki dugu eta poteorako lekua ere izan da hau, kanpoko parkean. Futbol zelaia ere auzoarentzat irekita dago. Orain gainera, proiektu berri batekin hasi gara, ortu sozial bat eraikitzen ari gara. Palestraren area bat garbitu dugu, oraindik erabili gabe genuena, eta baratza urbanoak egin nahi ditugu hor. Horrekin batera, erlauntzak ere egin nahi ditugu, hau oraindik baratzena baino geldoago doa, baina horretarako lanean ari gara. Erleak eztiaren ekoizpenerako garrantzitsuak izateaz gain ekosistemaren orekarako ezinbestekoak dira eta desagertzeko arriskuan daude, horregatik, hiri espazio batean erlauntzak egitea beharrezkoa da." (E5) "Palestran barra ireki da, afariak egin dira, torneoak... Edozein kirolen aurkezpenak edo torneoak antolatu ditugu. Hau dena kirola bisibilizatzeko egiten da alde batetatik, kirola elkartasunean, eta beste alde batetatik, lekua eta errealitate hau ezagutarazteko. Orain ez da ikusiko elkarrizketan, baina horko hesi hori itxita zegoen lekua okupatu aurretik. Beraz, espazio honen irekierak pasabidea ere ahalbidetzen du, gauza sozial bat da. Parkea ere berritu egin dugu, espazio berde bat ahalbidetu diogu komunitateari. Gero, zorionez, udaletxeak espazioa ofizialki eman digu. Nire ustez oso gauza polita da. Ekintza sozial asko egin ditugu auzoa berpizteko eta auzoarekin batera egin dugu proiektu hau. Nire ustez udaletxea ere horretaz konturatu da, eta horregatik eman digu lekua. Auzokideak molestatu baino lagundu egiten diegula konturatu da." (E6) "Hemen entrenatu baino lehenago ezagutzen zenuen espazio hau? Bai, ez nuen zuzenean parte hartzen egiten ziren kirol ekintzetan, baina barra irekitzen zutenean edo musika jartzen zutenean, reggae, soul... beti etortzen nintzen. Beraz nahiz eta zuzenean parte ez hartu antolatutako kirol ekintzetan, espazioa ezagutzen nuen..." (E6)9 "Taldeak urte batean izan duen arrakastak plazer handia eman dit, entrenamendu bat egitetik bi egitera jende askok parte hartu nahi zuelako benetan aberasgarria izan da." (E6) " Bai, baietz uste dut. Boxeoan parte hartzen duten pertsona askok PPAn antolatzen ditugun bestelako ekintza puntualetan ere parte hartzen dute, taberna irekitzen denean, bazkari bat antolatzen dugunean, beste kirol baten lehiaketa egiten denean... Beraz bai, uste dut, boxeoko taldea edo behintzat boxeoko taldearen zati handi bat parte aktiboa dela pentsatzen dut. Asko gustatu zitzaidan egun bat Firenzeko palestrarekin batera egin izan genuen eguna izan zen. Igande goiza izan zen arren benetan jende asko etorri zen. Gero gainera, denak geratu ginen bertan bazkaltzera, normalean geratzen ez ziren pertsonak ere, oso polita izan zen." (E6) "Horretaz gain, hemen egiten dena ez dago kirolarekin lotuta bakarrik, gauza sakonagoa da, lan sozial bat egiten da hemen, komunitatearekin egiten da lan zuzenean. Ez boxeoan bakarrik, PPAn egiten diren kirol denetan. Onura hurrengoa da: pertsona denentzako kirola egiteko gune aske bat da, kirola pertsona denen eskubidea baita. Oso pozik nago leku hau okupatu zutelako, lehen abandonatuta zegoen eta orain pertsona horiei esker denontzako espazioa da hau, ez nuke nahi hau berriro hutsik ikustea. Lekua hobeto dute, dena garbitu eta konpondu dute. Nik beti gonbidatzen dut jendea hemen parte hartzera. Pertsona asko ez dira konturatzen kirola egitea zein pribilejio handia "Bazkari asko egin ditugu, 2019an Riscattoko festibala egin dugu, Riscatto Pisako borroka sozialen egunkaria da. Honen espiritua hemen egiten diren ekintzak irekiak eta dohainik direla da. Adibidez, gazte askok saskibaloi lehiaketak antolatzen dituzte, nahi dutenean egin dezakete. Gero beste gazte talde batek lehen eliza baten zelaian jokatzen zuen futbolera, baina elizarekin arazoak egin zituzten eta ondorioz hona etorri ziren eta hemen entrenatzen hasi ziren. Hortik kaleko diziplina batzuk biltzen zituen festibal bat sortu zen, gazte horien ideia izan zelarik. BMX, saskibaloia, futbola, hip-hop, break dance... biltzen zituen ekitaldi bat, hau bi urtetan egin izan zuten. Gazte hauek ez ziren inongo talde politikokoak, festibalera etortzen ziren. Horretaz gain, Pisan egin izan diren ekintza politiko askotan parte hartu du, espazio publikoen inguruan egin zen ekintza batean hartu zuen parte duela bi urte, adibidez." (E7) "...hiriko proiektu politiko denak elkar ezagutu egiten dira, sare bat dago, beraz denok ezagutzen ditugu. Horretaz gain, bertan egiten diren ekintzetara ere joan izan naiz, afari, bazkari, festa edo festibaletara." (E7) "Asanbladak, eztabaidarako taldeak, auzoan antolatzeko asanblada gehiago... Leku hau okupatzeak berak espazio hau komunitatearentzat dela esan nahi du." (E7) "Lehenengo botea edo ez dakit nola esan, Errondokon antolatu zen ostiral batean lortu zela, egon ziren pare bat kontzertu akustiko eta bertan sartutako garagardoekin lortu zen lehenengo botea, dirua lortzeko jarduera. Horrekin erosten dituzu salto egiteko sokak eta hori, decathlon eta horrelako materialak, merkea, eta para ir tirando." (E8) "Entrenamenduetaz aparte, egin izan dira, pare bat masterclass ireki, eta ez dakit. Gauza da guk funtzionatu izan dugula ahoz aho, egin izan ditugu entrenamenduak eta hona zetorren jendeak lagunei komentatu die. Noizbait etorri izan da jendea eta pare bat egunetan etorri eta gero ez da bueltatu. Eta printzipioz horretan zentratu da gure jarduna, entrenamenduak egitean eta nik uste ez garela asko saiatu auzoari zabaltzen masterclass irekiekin eta. Egia da ordutegiak publikoak egin direla, baina horretaz aparte ez. Publikoak batez ere sare sozialetan eta Auzoetxearen kanpoan kartela jartzen dugu, hemengo ekintzen ordutegiarekin. Baina printzipioz nik esango nuke ez dugula beste ezer egin kanpora begira." (E8) "Emmm... Bueno, a ver, oso eskala txiki batean, izan daiteke, baina claro azkenean, boxeo taldean ez dakit zenbat pertsona ibiltzen garen, azkenean, 20, agian pixka bat gehiago. Eta hau 14.000 biztanleko auzo bat da, orduan, oso zaila da auzo mailan, holan eragin potente bat edukitzea, orduan bueno. Egia da, jendea hurbildu da boxeoa probatzera eta orduan jendeak gehiago ezagutu du Auzoetxea, eta bueno, hori bada ere jendea hona ekartzeko modu bat, baina nik uste dut oraindik asko falta dela edo bide asko egin behar dugula komunitatearen baita erreferentzia talde bat izateko. Oraindik lan handia dago. ...Ez dakit, nik uste dut Espainiar estatuko beste auzo edo herrietan badaudela horrelako taldea handiak edo handiagoak, jardunaldiak egiten dituzte herriko edo auzoko plazan, entrenamenduak al aire libre egiten dituzte, eta joe, niri horrek pertsonalki enbidia ematen dit, bai, nik uste orain horrelako zerbait egiteko potenziala dagoela, baina justo pandemia dela eta arriskutsua izan daitekeela gerora gertatu daitekeenari begira, baina bueno, nik uste holako gauzek laguntzen dutela auzoan eragile aktibo bihurtzen, kalean mobidak antolatzea eta." (E8) "Taldea komunitateko parte aktibo dela uste duzu? Bai mobiu dau auzoko jende diferentie ta entzutea emon gaz auzuen ziher, baine, eztakit, igual ez hainbeste bez, izan ahalko zan beste. Ustet eragin gehio izan ahalko zuela taldeak." (E9) "Ba bai, barra irikitzie ta klase irekiak. Hasieran barrarena dirua lortzeko zen, baina bai, auzoari begire masterclass pare bat, gero beste auzotako entrenatzaile bat ta bere alaba ere ekarri izan douz pare bat bidar, eta horrela saiatzen publikoagua eiten bai." (E9) "Taldea komunitateko parte aktibo dela uste duzu? Boxeo taldea? Bai, gaztetxearen eragile den heinean, eta gaztetxea ikusi dudana da paper oso garrantzitsua duela auzoan. ...Ba nik uste egin dugula, hori, mantendu dugula ordutegi bat eta hori, zabaldu dugula "Niretzat talde honek zentzu politiko bat ere badu, eta asanblada gisa gehiago biltzea edo auzora gehiago irekitzea gustatuko litzaidake, baina pertsonen eta nire konpromiso faltarekin zaila da hori, eta hori da gutxien gustatzen zaidana." (E14) "Boxeo taldea Errondoko Auzoetxearen baitan ulertu behar da. Auzoetxearen barruan sortu diren taldeen artean dago boxeoa, talde hau bera sortzearen helburua auzoarentzat boxeo talde bat izan zen beraz hori bada ekintza bat. Boxeoa dohainik eskeintzen du auzoarentzat. Gainera klase irekiak, barra irekitzea... egin dira. Barra irekitzerakoan aisialdi gune bat sortzen da. Beste gaztetxeekin ere egin dira ekintzak, auzoen artean koordinazioa eginez." (E14) 3. Talde kohesioa, kolektibitatea eta harremanak " Lagun arteko ukabilkadak." (E2) "Taldearen helburua ez da norbanakoen asetasun indibiduala lortzea. Lehia ez da interesgarria, horrek ez du gure taldea handiagoa egiten. Balio gehien duena elkartasuna, esperientziak partekatzea, ikaskuntza bat, osasunera ere hurbiltzen da taldea kirolaren bidez." (E3) "...momentuan bertan, nahiz eta ez ezagutu, harreman bat sortzen da, adibidez palestra garbitzerakoan bertan elkarrekin egiten dugunez harreman bat sortzen da. Ez dakit nola definitu harremana, ez naiz pertsona denen laguna, baina harreman ona dut denekin." (E3) "Adibidez, entrenamendua eta gero ere bertan geratzen gara pixka bat hitz egiten dugu, dena garbitzen dugu, agian zerbeza bat edaten dugu. Klima lasaia da, azkar ateratzeko nahia izan beharrean oso gustura geratzen naiz bertan ordu erdi gehiago." (E3) "Kolektiboki egiten dugu dena eta hori da gehien gustatzen zaidana." (E4) "Pertsonak hobeto ezagutzen ditut. Lehen gehienak bistaz ezagutu arren, orain benetan ezagutzen ditudala sentitzen dut. Nire ustez palestra borroka espazio bat da, eta horregatik harremanak ere zaindu egin behar dira." (E4) batzuekin kirola egitea askoz dibertigarriagoa dela, politagoa. Hobeto da, gainera zerbait txarto egiten ari bazara zure taldekideek ondo egiten erakusten dizute, eta horregatik politagoa da." (E5) "Boxeo herrikoiak oraindik elkartasun gehiago du, boxeo normalak baduen lehiakortasun hori alde batera uzten du eta taldea sortzen da. Adibidez, egun batean Firenzeko boxeo herrikoiko taldea etorri zen, eta beraiekin batera egin genuen entrenamendua, nola entrenatzen diren erakutsi ziguten. Boxeo normalean horrelakoak ez dira gertatzen, hemen dena partekatzen da, ni edozein proposamenetara irekita nago. Beste entrenatzaileengandik asko ikasten dut, nire ustez ikuspegi irekia duen entrenatzailea da entrenatzaile onena. Beraz, boxeo herrikoia gizartean eragin eta inpaktu handia izan dezakeen kirola dela uste dut, taldea sortzen du eta hori da garrantzitsuena, elkartasuna." (E6) "Ez dugu harreman hotz bat, ni entrenatzailea naiz eta zuek nik esaten dudana egin behar duzue, ez, ez da horrela, harreman enpatiko bat dugu, esan daiteke lagun talde bat bihurtu garela zentzu batean." (E6) "Denak dira nire kideak eta nire lagunak, batzuk beste batzuk baino gehiago edo gutxiago, baina bai, denak nahiko ondo ezagutzen ditut. Batzuk nire benetako lagunak dira, beste bat nire pisukidea da, beste batzuk duela urte askotatik ezagutzen ditut, beste batzuk agian hor ezagutu ditut baina lagunak bihurtu gara." (E7) "oso kolektiboa dela eta guztion arteko entrenamenduak direla, eta agian hau izan daiteke triple bat, baina espazio okupatu batean egiterakoan nolabaiteko xarma edo sortzen duela esango nuke." (E8) "Nolako harremana duzu beste taldekideekin? Ba ona, esango nuke harreman ona daukadala. ...Ba hori azkenean egiten duguna hemen delako guztien arteko gauza bat, orduan bakoitzak dauka bere lekua, bere hitza, eta ere gure artean errespetatzen dugunez hitz hori edo perspektiba horiek, pues horrek ere sortzen ditu harreman diferenteak. Harreman onak, esan nahi dut." (E11) "Oso pozik nago sortu dugun taldearekin, jendearekin harreman ona dut eta hau asko gustatzen zait. Lagun talde bat gara, egunero berria den norbait etortzen da eta jendea ezagutzeko eta harremantzeko espazio polita dela asko gustatzen zait." (E14) naiz eta entrenatzaile bat edo bi egon, horizontala da. Gainera kontaktu fisikoa egiterakoan nire ustez gertutasuneko harremanak sortzen dira." (E14) "Dugun taldea ere asko gustatzen zait, oso ondo pasatzen dut entrenatzen dugunean, ez kirolagatik bakarrik, dugun giroagatik." (E14) 4. Inklusioa komunitatean "...boxeo herrikoia, denaren gainetik, hileroko kuota ordaintzeko gaitasun ekonomikorik ez duten pertsonentzako kirol jardunak egiteko espazio fisikoen birjabetzea da, hau dena berdintasun, gaitasun propioen inguruko errespetua eta injustizia sozialen kontrako elkartasunaren inguruko printzipioetan oinarrituta." (E1) "...esan dezaket ez dagoela dena konpetiziora enfokatuta, ez dago merituan zentratua. Guzti honen oinarrian dagoen kontzeptua elkartasuna da, entrenatzeko gaitasun ekonomikorik ez duen pertsonei edo espazio jakin batzuk modu desberdin batean bizi nahi duten pertsonei kirola egiteko gaitasuna eta aukera ematea da." (E3) "Beraz bai, hiria hobeto ezagutu dudala esatea arraroa da, izan ere, hazi naizen hiria da hau, baina egia esan agian auzo hori ez da askotan joan izan naizen auzoa, auzo semiindustriala da, periferian dago. ...Beraz bai, arraroa da, baina bai..." (E3) "nik boxeoa hilabete gutxitan zehar egin izan dut, eta honek pena ematen dit, baina bai, integratuta sentitzen naiz." (E3) "Baina kuota hori ez da derrigorrezkoa, ez duenak ez du ordaintzen, eta gehiago ordaindu 10Boxeo taldean parte hartzen duten pertsonez gain, talde honetan ez daude pertsonak ere integratzen dira komunitatean palestraren bidez. E9, E11 eta E12k nahiz eta auzoan integratuago sentitu talde honi esker auzoan ez dutela bizitzarik egiten diote, ez baitira bertakoak. Denak sentitzen dira integratuago auzoan boxeo talde honi esker, arrazoi nagusia pertsona gehiago ezagutu dituztela da. Dohainik izatea jada inklusioa ahalbidetzen duen tresna da. Entrenamenduak irekiak dira. "...PPAk beste hainbat auzo eta kolektiboekin harremana eta sarea duela da, langile auzoetaraino iritsiz. Sant'Ermetere auzoa adibidez, langile auzo okupatu bat da, eta askotan bertako gazteak hona etortzen dira boxeo egiten ikastera. Bertako gazteek normalean arratsaldeak ezer egin gabe pasatzen dituzte, etxe azpiko parkean, eta PPAk kirola egiteko aukera eman die, Pisako beste edozein zerbitzuk eman ez dien aukera, hain zuzen. Auzo hori hiriaren beste puntan dago, eta horregatik, hilabete batzuetan zehar kotxeetan antolatu ginen gaztean hartu eta ekartzeko, hemen entrenatzeko. Oso polita izan da prozesu hori, mundu hau deskubritu dute, niri oso polita iruditzen zaidana." (E4) "Uste dut talde honek hiriko leku eta auzo desberdinetako pertsonekin sareak eta harremanak eraikitzen lagundu didala. Ni normalean mugitzen naizen testuinguruetan ez nituzke ezagutuko baina hemen ordea ezagutu ditut, eta pertsonak ezagutzearekin batera, hiria ere ezagutu dut." (E4) harremanak sortzeko arazoak dituzten pertsonak ez ditugu juzgatzen, kontuan izaten ditugu, beste taldekideekin batera integratzen dira. Pertsona bakoitzak bere garapen propioa du eta hori baloratzen da." (E5) "Nitaz gain, beste neska-mutil asko ere integratzen dituela uste dut, izan ere, Pisan kanpoko ikaslea asko daude, Pisako Unibertsitatean ikasten dute baina kanpokoak dira eta entrenatzera hona etortzen dira. Asko seguru aski dohainik delako baino ez dira etortzen hasi, beharra zutelako, baina gero taldeko parte sentitzen hasi dira, asanbladetan parte hartu izan dute... Beraz, neskamutil askok ikasketak amaitu eta beraien hirira bueltatzean Pisako gauzen artean palestra botatzen dute faltan gehien bat. Beraz bai, integratzeko eta hiriaren parte sentitzeko balio du taldeak eta funtzio hori betetzen du." (E5) "...taldeak antolatzen dituen ekintza denak edozein hiritarrentzat irekiak eta irisgarriak direla kontuan izan behar da, dohainik dira eta horrek asko egiten du. Kolektibotasunarentzat eta taldearentzat antolatzen gara. Bazkari sozialak antolatzen ditugunean, adibidez, deialdia ireki egiten dugu, publikoa egiten dugu, sare sozialetatik eta kartelak jarriz. Kirol torneoak egiten ditugunean ere berdina egiten dugu." (E5) "Parte hartzaileen perfila beti izan da denetarikoa, neskak zein mutilak, gazteak edo ni baino zaharragoak zirenak... Denetarik. Hasieratik egon dira pertsona desberdinak, baita 13 urteko gazteak ere. Newrozean eta hemen aktiboki parte hartzen zuten pertsonez gain, bestelako jendea ere bazetorren, ikasleak adibidez." (E6) "Nola definituko zenuke boxeo herrikoia? Boxeoa bezalakoa da, baina inklusiboagoa. Hemen egiten diren txapelketak ez dira konpetitiboak, pertsonak kontuan izaten dira. Nire ustez oso polita da jendeari boxeo herrikoia gustatzea, izan ere, urteetan zehar boxeoa biolentziarekin lotu izan da, odola, kolpeak, agresibitatea... Ordea boxeoa ez da horrelakoa nire ikuspuntutik, zure buruarekiko lehia bat da, prozesu formatibo bat." (E6) "...gazte asko kaletik ateratzen ditu, agian biolentoak diren gazteak edo bestelako arazoak dituztenak, gimnasioan sartzen dituzu gazte horiek eta honetan zentratzen dira, boxeo herrikoiak indar hori du. Gainera, boxeo herrikoiak kirola denontzako dohainik eskaintzen du, benetan, irekia, eta hori niretzat oso garrantzitsua da." (E6) "Gehien gustatzen zaidana hemen ezagututako pertsonak agian gimnasio normal batean ez nituzkeela ezagutuko da, beraz, honi esker jende berria eta esperientzia berriak ezagutu ditut. Gehien gustatzen zaidana hetereogenitatea da, perfil desberdineko pertsonak, adin desberdinetakoak... Pertsona horiek denak elkartzen diren momentua gustatzen zait. Oso polita iruditzen zait hori." (E6) "Auzoari dagokionez, bai, nik ez nuen espazio honen problematika ezagutzen, ez nekien leku honek urteak zeramatzala hutsik, eta hona etortzen hasi nintzenean leku hau nola antolatu eta autogestionatu zuten ezagutu nuen, beraz bai. Ni ez naiz Pisakoa baina derrigorrezko hezkuntza eta unibertsitatea Pisan ikasi ditut, ondorioz hiria ondo ezagutzen dut, baina leku hau ez nuen ezagutzen, agian ez dagoelako hiri erdigunean, baina erdigunean bezain garrantzitsua da. Beraz bai, hiriaren errealitatea hobeto ulertzen lagundu dit." (E6) "Espazio honek duen abantailetako bat, pertsonalki oso garrantzitsua iruditzen zaidana, kirola denontzat eskuragarria egiten duela da. Adibidez, lan egiten duen pertsona batek, dituen ordutegiengatik ezin du kirolik egin gimnasio batean, lanetik ateratzen denerako itxita dagoelako. Kapitalismoak lana pertsonen ongizatearen gainetik jartzen du beti." (E6) "Bai, orokorrean, Auzoetxean parte hartzeak auzoa hobeto ezagutzeko aukera eman dit eta boxeoak ere, todo suma, bai, nik esango nuke baietz. Azkenean, auzoko pertsonaren bat etortzen da de calentada, eta gero ezagutzen duzu, "Azkenean ez da berdina auzoan bizitzea eta zure auzoan bertan inolako harreman sozialik ez garatzea edo bueno, auzoan bertan ibiltzea parte batetik eta gero auzoko dinamiketan parte hartzea. Nik uste, ni bai sentitzen naiz integratuagoa, ba hori, parte batetik, ba hori, Errondokon ibiltzeagatik, eta beste parte batetik ba boxeo taldean egoteagatik. Ni bai, ni behintzat bai, nik kokatuago ikusten dut nire burua auzoaren baitan." (E8) "Nire klasean behintzet ba hori, formato herrikoi ta patxangosu, jende guztientzat adaptatzen saiatzen gea, mundu guztientzako pentsata dana..."(E9) "Boxeo herrikoi definiuko neuke, hasteko, boxeo bera kirol duin ta umil bat ikusten dot nik edo holan hasi zabela, eta justo esentzia hori mantentzen dabena, eta publiko eta nibel eta jende guztintzako zuzendute eta adaptablie izan daikena, eta hor topateko, kirol hau pratikatien gozatzie e bai. Eta gero, geure artien ere interaktuateko herraminta bat ikusten dut." (E9) "...honek auzoko beste talde batzuetan sartzeko ateak ere ireki dizkit." (E14) dudalako, eta auzoarentzat zerbait eraikitzen ari garela sentitzen dudalako." (E14) 5. Onura psikologiko eta fisikoak "...barre eginarazi eta entretenitzen zaituena." (E1) "...fisikoki bai. Niri eragin handiagoa izatea gustatuko litzaidake, izan ere, oraindik nire tripak hor jarraitzen du, baina bueno gutxi egin dudalako da (barre egiten du). Eragin psikologikoak bai, estimuluak, nire aktibazioa sortzen du, gertutasuna transmititzen duen harreman bat sortzen du... Bertako beste pertsonekin armonian egoten laguntzen dit, lasaitu egiten nau. Gizarte honek ezartzen digun bizitza erritmo azkarrean ez da gutxi horrelako jarduera batek lasaitasuna transmititzeko gaitasuna izatea." (E3) "...gorputzean zentratzen gara askotan ere, gorputzaren funtzionamenduan, eta hor benetan osasunari lotutako gauzak lantzen ditugu boxeotik haratago." (E4) talde honetan sartzea erabakigarria izan da nire osasun mentalarentzat. Batez ere kirola berriro egiten hastea horrelako espazio batean. Nire gorputza berriro mugitzea, nire gorputzaren mugak berriro ezagutzea, nire gorputzarekin kontaktuan jartzea. Horretaz gain, mutil bat bazen, gurekin entrenatzen zuena, niretzako erreferentzia puntu bat izan dena. Ni, bera bezala, esperientzia negatibo batetatik nentorren, eta berak erakutsi zidan denari egin ahal zaiola aurre. Honen gauza negatiboa 2019ko abenduan kide honek utzi egin gaituela izan da. Hau oso gogorra izan da niretzat, pertsona hau galtzea, baina dagoeneko bere indarra pasatu zidan, beraz egoera honen aurrean horri aurre egin behar niola banekien, berak erakutsi zidan bezala. Esperientzia negatibo hau ere ondo bizi izan dut, eta hori arraroa eta zaila da, eta esango nuke pertsona horren eta talde honen eraginez bizi izan ahal dudala horren ondo." (E4) "Amaitzeko sparring egiten dugu, bueno berez ez dugu denok egiten, nahi duenak baino ez du egiten, prest sentitzen denak. Norberaren autoestimarentzako garrantzitsua da hau, norberak bere burua proban jartzen duen momentua da, zer ikasi duen ikusten du." (E5) "Pasadan urtean kuarentenan egon ginenean etxetik irteteko beharra nuen denbora guztian, korrika egiteko gogoa. ...txarto egon nintzen eta kirola egitea irtenbide bat izan zen." (E5) "16 urtera arte futbolean jokatu izan dut, baina boxeoan hasi arte ez dut inoiz sentitu izan boxeoak ematen duen adrenalina eta emozioa. Boxeoa gauza pertsonalagoa da, norberarekiko lehia." (E6) "Lehen ezagutzen ez nituen gauza ezagutu ditut, asko gustatu zait hemen parte hartzea eta lehenagotik interesatzen zitzaidan errealitate batean parte hartzeko aukera eman dit, nik betidanik babestu izan dut kirol herrikoia, kirol askea, eta denontzat diren espazioak egotearen aldekoa naiz. Beraz, niretzako maila pertsonalean ere garrantzitsua izan da nire formakuntza pertsonalerako." (E6) "...nire gimnasioan oso pozik nago baina hemen entrenatzaile izatea oso onuragarria egin zait nire garapen pertsonalerako eta baita psikologikoki ere. Boxeoan kontzentrazioa lantzen da, dituzun frustrazioak alde batera uzten dituzu. Entrenamenduak ez dira luzeak baina sakonak dira, gero maila fisikoan oso onuragarria da, emaitzak segituan ikusten dira, eta maila psikologikoari dagokionez berdina. Nire kasuan behintzat frustrazioak deskargatzen lagundu dit. Zugan inork sinesten ez duenean zu zara zure buruarengan sinestu behar duena. Zure burua prestatu behar duzu zure buruarengan konfiantza izateko, boxeoak lan psikologiko handia egiten da. Zure buruarengan lan psikologikorik egin ez baduzu, boxeoa ezinezkoa da. Beraz, bai, psikologikoki onura asko daude." (E6) "Nire ustez biolentziak gizaki guztien parte egiten du, eta boxeoaren bidez biolentzia hori bideratu egin dut, kirol batetara bideratu. Baina ez ulertu txarto, boxeoa ez da kirol biolento bat." (E6) "Bai noski, hasteko pertsona berriak ezagutzeko balio izan dit." (E6) "Bai, entrenamenduak onura egiten du. Psikologikoki bai atsegina den gauza bat da ez da teknikak ikastea bakarrik, bertan entrenatzea, jendearekin egotea, jendea ezagutzea eta jendearekin hitz egitea, bai, gustatzen zaidan gauza bat da." (E7) "Bueno, nik esango nuke kirola egiten hasi nintzenetik askoz hobeto nagoela animoari begira eta autoestimari begira, eta claro, gero fisikoari begira ere. Kirola egiterakoan onurak ditugu, bai buruan eta maila fisikoan, eta hau ez da salbuespen bat izango, askoz hobeto sentitzen naiz, ez dakit nola esan euskeraz, askoz agilako sentitzen naiz, gorputzaren kontrola askoz garatuagoa sentitzen dut." (E8) "Bai, fisikoak bai porque azkenean boxeoa da kirol oso osoa, osea da oso osoa, azkenean zentzu horretan, fisikoa zaintzeko edo onurak nabaritzen dira horrekin. Eta psikologikoak ba ere, porque azkenean ezagutzen duzu jende berria, ee sartzen zara pues hori, boxeo proiektu baten dinamiken barruan, ikasten duzu asko eta zentzu horretan bai, asko ikasi dut." (E11) "...ikasi dudala asko beste pertsonak ezagutzen, eman diren dinamikak ikusten eta identifikatzen, gero hau da proiektu bat eta proiektu hau aurrera eramatean ere asko ikasten duzula eta onuragarria da ikustea jendea motibatzen dela eta proiektua aurrera doala ikustea." (E11) "Errondoko Auzoetxean entrenatzetik gehien gustatzen zaidana nire NIa (nire kontzientzia) eta EZ NIAren (inguratzen nauen errealitatearekiko daukadan ikuspegia) arteko talka konstantean sortzen diren kontraesanak eta konfrontazio zuzenak dira. Hau da, esaterako, hasieran nire NIan zenbait muga ikusten nituen zenbait ariketa fundamental egiteko eta gero nire EZ NIak erakutsi dit hori ez dela horrela." (E13) "Bai asko. Fisikoak, bat, agujetak sentitzen ditut beti hurrengo egunean eta indar gehiago dut entrenatzen hasi nintzenetik. Psikologikoak batez ere. egunerokotasuneko estresa kentzeko balio dit boxeoa egiteak, denbora asko entrenatu gabe daramadanean asko antzematen dut eta faltan botatzen dut." (E14) "Bai, onurak sentitzen ditut, bai fisikoki eta baita psikologikoki ere, kirolak lasaitu egiten nau eta hobeto sentitzen naiz nire buruarekin. Ez dut beste inon kirolik egiten. Bai, saskibaloian jokatzen nuenean txarto pasatzen nuen, presio handia nuen, bai entrenatzailearena eta baita taldearena ere. Irabazteko presioa zegoen, zerbait txarto egiteko beldurra nuen, ni txarra bainintzen. Orain ordea nik kontrolatzen ditut nire mugak, boxeoan hobeto nahi dut, baina nik nahi dudalako, ez inolako presiorik dudalako. Hori oso garrantzitsua da niretzat, inork ez nau juzgatzen." (E14) 6. Pertsonen autonomia "Bai, pertsonen autonomia garatzen dela pentsatzen dut, errespetua eta ahulenaren EZ prekarizazio fisikoa bezalako printzipioak lantzen direlarik." (E1) "Adibidez, beira botatzea. Parte hartuz gaitasunak ditudala konturatzen naiz eta honek egunerokotasunean ere asko laguntzen dit." (E2) "Bai, bai kirolaren esparruan baina baita maila pertsonalago batean ere pertsonen autonomia lantzen dela uste dut, izan ere, autogestionatua da espazio hau. Hona gatozenean ez dugu ordaintzen eta ez dugu dena eginda eta garbi aurkitzen, ez dugu hau garbitzeko inor ordaintzen, ez. Orokorrean autonomia lantzen dela diote denek eta hori lantzeko arrazoiak espazioaren izaera autogestionatua eta ekintzak denon artean egiten direla dira. "Bai. Kirol denek bultzatzen dute pertsonen autonomia eta baita autoestima ere. Fisiologikoki, kirolak autonomia sortzen du, autonomia fisikoa baina baita giza autonomia ere. Beste pertsona batzuekin egiten dituzu entrenamenduak beti, besteak errespetatu behar dituzu, babestu egiten zaituzte. Autonomia kirolaren barruan dago bai." (E6) "Bai. Batzuetan entrenatzailea ezin da etorri, eta kasu horietan oso zaila eta arraroa da entrenamendua bertan behera geratzea. Kasu horietan, aurreko entrenamenduetan ikasi duguna abia jartzen dugu eta denok batera antolatzen dugu entrenamendua. Agian maila handiagoa duen pertsona bati laguntze eskatzen diogu, kick-eko kideren bati, nahiz eta teknika berdina ez izan, baina bai, gu antolatzen gara. Zailtasunak ditugunean ere, agian teknika bat egiten ez dakigulako, beste kideei galdetzen diogu, Ninori edo kickeko norbaiti. Noski autonomia lantzen dela, baita etxean ere. Kuarentenan geundenean adibidez, gutxi entrenatu dut baina entrenatu dudan gutxi hori nire pisukidearekin izan da, eta boxeoa egin izan dugu." (E7) "Talde honetan pertsonen autonomia lantzen dela uste duzu? Nik uste dut baietz, azkenean entrenatzaileak badaude, hauek ematen dizkizute irizpide batzuk edo aholku batzuk, baina gero norbanakoak bere kapazitateak edo bere teknika garatzen ditu. Nik uste dut baietz, pertsona bakoitzak baduela boxeoa egiteko bere gaitasuna eta teknika, eta nik baietz esango nuke bai. Azkenean kirola egitea kolektiboa da, baina maila pertsonalean ere, eta horrek kriston bultzada ematen dio pertsonari, bai taldean eta baita kanpoko bizitzan ere, gero eguneroko bizitzan edo beste edozein gauzari begira." (E8) "...uste dut hau dela nahiko parte hartzailea orduan pertsona bakoitzak badauka, badauzka bere momentuak edo beraien espazioak beraien pertsonalitatearen autonomia hori ateratzeko edo." (E11) "Talde honetan pertsonen autonomia lantzen dela uste duzu? Bai, uste dut pertsona denak autonomoak izateko esfortzua egiten dugula." (E14) 7. Pertsonen aktibazioa eta parte hartzea "Taldeko parte aktibo sentitzen zara? Bai." (E1) "Parte hartze handia dagoen iniziatibak ere badaude, adibidez, saskibaloi torneo bat antolatzeko dute gazte batzuek, break dance lehiaketa ere egiten da... Ehunka pertsona eta gazte hartzen dute parte." (E3) "Bai, aktiboki parte hartzera bultzatzen du. Pertsona asko ez daude honetara ohituta, beste gimnasio batzuetatik datozen pertsonak adibidez ez daude ohituta denak batera garbitzera edo 11Boxeo taldean ez dauden pertsonen aktibazioa ere bultzatzen da, ez zuenean boxeo taldetik baina bai palestratik. Parte hartzaileak boxeo taldeko pate aktibo sentitzen dira. Honen arrazoiak taldea gestionatzeko metodologia eta hitza emateko seguru sentitzen direla da. "Bakoitzak bere errespontsabilitate propioa hartzen du, eta ondorioz parte aktibo sentitzen naiz." (E5) "Nahiz eta txakurra paseatzera bakarrik etorri, agurtu egiten gaituzte, hitz egiten hasten gara... Orain janari bilketarekin ari garela lehen txakurra paseatzera baino ez zetozen pertsona askok elikagaiak ematen dizkigute orain. ...Askotan gainera, bertan entrenatzen ez duten gazteek antolatzen dituzte torneoak, guregana etortzen dira, beraien torneo proposamena egiten digute eta horrekin aurrera, batera kolaboratzen dugu, lagundu egiten diegu. Komunitatearentzako espazio bat da, bai, eta aldi berean komunitateak egiten du leku hau hain polita izatea." (E5)11 "Taldeko parte aktibo sentitzen zara? Bai. Bai, ahalik eta gehien etortzen naiz entrenatzera. Ni oso gustura nago. Niri asko gustatzen zait boxeo entrenatzea eta hona etortzea, beraz bai motibazio kontu bat da." (E8) "Xk animau nindun etortzea, baina ez entrenatzea, ikustea ze jende daon ta ikustea pixkat probatzeko. Hortik bai ikusi neban indar bat zegoela, auzo txiki batetako gaztetxe txiki bat, ez dana hainbeste entzuten, holako zeozer eukitzie eskutarten neuri be, ba proiektu forma hori eman zotzan ta neu be asko inplikau nitzan hau aurrea atateko ze ez da aukera hau askotan eukitzen. Ta horregatik erabaki neban." (E9) "Taldeko parte aktibo sentitzen zara? Bai, nire iritzia entzuten dela uste dut eta gainera taldekideen jarrera irekiaren ondorioz ere nire iritzia emateko aske sentitzen naiz." (E14) 8. Pertenentzia sentimendua "Gehien gustatzen zaidan gauza kirolaren inguruko pasioa duen talde batean parte hartzeaz gain, taldeak ere nire ideal berdinak dituela da, zailtasun edo beharra duzunean laguntzeko prest dagoena... ...Harro sentiarazten nau proiektu polit honetan parte hartu izanak." (E1) "...nahiz eta talde kirol bat ez izan Proiektuaren parte sentitzen dira, bai jendea ezagutzen dutelako eta baita parte aktibo direlako ere. Nahiz eta kirol indibiduala izan talde gisa sentitzen dira. Pertenentzia sentimendua nabarmena da eta honek ondo sentiarazten ditu elkarrizketatuak. team sentimendu bat sortzen dela da gehien gustatzen zaidana. Denok batera egiten ditugu beroketak, denok hartzen dugu parte entrenamenduan, ez dugu lotsarik izaten nekatuta zaudela esaten duzunean, kontuan izaten zaituzte." (E5) "Zergatik uste duzu harreman ona duzuela? Espazio hau indibidualismoan zentratuta ez dagoelako dela uste dut, beste gimnasioetan fisikoari ematen zaio garrantzi gehien, hemen balio batzuk eta zentzu batean bizitza estilo bat ere partekatzen ditugu." (E5) "Esango nuke nahiko harreman sanoa eta positiboa dagoela guztion artean, osea, azkenean, kontaktu kirol bat izatean, badago haserretzeko arriskua, baina nik inoiz ez dut ikusi inor haserretu denik, osea oso ondo, eta azkenean, kirol mota hau egiteak sortzen du, ez dakit nola esan, sentimiento de pertenencia, talde sentimendu bat. Orduan, nik uste dut denon artean nahiko ondo gaudela." (E8) "...ez dut sentitzen proiektu hau nirea ez denik, hau da, ni proiektuaren parte naiz, nik ere proiektu hau aurrera eramaten dut." (E14) 9. Gimnasioekin konparaketa "...zaila da bi errealitateak konparatzea. Ezin dut esan Fragalean ez nuela kontrakoarenganako errespetua izatea zer den ikasi, eta horretaz gain, izerdia eta nekea nire taldekideekin partekatzeak suposatzen duena, baina palestra popolarearekin haratago doa, batera dagoen talde baten parte zara, ideal berdinak partekatzen ditugu eta ez dago normalean gimnasio pribatuetan aurkitzen den gizon 12Nahiz eta inoiz ez egon gimnasio publiko edo pribatu batean honen inguruko aurreiritziak eta irudi txarra. "Beste gimnasioetan berehala sortzen da lehia, ia nork irabazten duen, bestearen gainetik geratzen saiatuz. Hemen ordea, kirol herrikoiean hau ez dago, beste pertsona batzuekin batera egiten duzun garapena da, eta gauza hau asko gustatzen zait." (E3) "...kontaktu kirolak normalean giro matxista batean egiten dira, eta horregatik ez boxeorik egin nahi gimnasio batean, eta hemen horrela ez zela izango suposatzen nuen." (E4) "PPAn ez dago molestatzen nauen inor, beste gimnasioetan seguru aski lehiak bultzatuta pertsona oldarkorragoak daude, kirol emaitza pertsonen aurretik jartzen duten pertsonak. Hemen aurretik jartzen duguna laguntasuna da, elkar laguntzea, solidaritatea eta balioak." (E5) "Ni urte batean zehar bestelako gimnasio pribatu batera joan izan naiz baina ez zait gustatu izan, izan ere, hasteko kirola saltzen den gauza bat bezala ikusten delako eta niretzako eskubide bat izan behar da, ez erosi behar den zerbait." (E6) "Egon nintzen gimnasio pribatuan, pertsona batek bi hilabete zeramatzanean bertan ringean sartzen zuten eta beste edozeinekin sparring egin behar zuela esaten zioten. Entrenatzaile baten lana da bere ikaslea babestea eta bere mugak zein diren jakitea, eta hasierako maila duen ikasle bat ezin duzu profesional baten kontra jarri. Gimnasio pribatu askotan horrela gertatzen da. Nik ez diot esaten nire ikasleei irabaziko dutenik, baina minik ez dutela hartuko esaten diet, minik hartuko ez dutela jakin behar dut, bestela ez diet konpetitzen uzten, beraiek jasotzen dituzten kolpeak nik ere jasotzen ditut." (E6) "...gimnasio pribatuetan proteinak eta bestelakoak hartzen dituzten pertsonak eta kultura hori dago, eta niri hori ez zait gustatzen. Zientziaren aldekoa naiz, noski, baina testoesterona eta bestelako gauzak hartzea ez zait gustatzen, ez zait naturala iruditzen, elikadurari eman behar zaio garrantzia nire ustez. Gainera gimnasio pribatu horretako giroa ere ez zitzaidan gustatzen, paramilitar eta polizia asko zihoazen eta niri hori ez zait gustatzen, ez dut hori partekatzen, nire kontrakoak diren balioak dituzte eta hori ez dut nahi. Entrenatzerakoan ere, batzuk lehiaketa batean zeudela pentsatzen zuten eta biolentzia eta indar handia erabiltzen zuten, eta horrela ezin da egin nire ustez. Lehia toxikoa da. Gainera, boxeolariak beti lesionatzen dira gimnasioan. Lehiak 9 minutu irauten ditu, 9 minututan ez duzu min handirik hartzen. Arazoak gimnasioan da, egunero pun pun, golpeak jasotzen eta nik 18 urterekin kolpe gehiegi jaso izan dituzten boxeolariak ezagutzen ditut gero 25 urterekin konpetitzeko gai ez direnak, psikologikoki eta fisikoki suntsituta geratzen dira. Humanitatea beharrezkoa da eta hor ez nuen aurkitu, eta horregatik ez zitzaidan gimnasio pribatuko esperientzia gustatu." (E6) "Gimnasio normaletan ordaindu behar izaten da, asko gainera. Gainera, nire ustez gimnasio normaletan lehia handia dago, matxistagoak dira, ignorantzia handia dago. Boxeo herrikoa oso desberdina da. Lehiarik ez duen boxeo bat praktikatzeko hezten gara hemen. Gimnasio pribatuetan ezagutzen ditudan pertsona askori gertatu zaie beraien lehenengo egunean gogor jo dituztela, berriak direlako. Hemen ez da hori existitzen, ez dugu horrela jokatzen." (E7) "Nik esango nuke desberdintasun handienak direla, hemen ez dagoela inor txapelketetan parte hartzeko entrenatzen ari, eta hor bai. Txapelketetan parte hartzen duen jendea dago eta entrenatzaileak zorrotzagoak dira, entrenamendu gogorragoak egiten dizkiete pertsona hauei. Guk ere entrenamendu gogorrak egiten ditugu baina ez da berdina, hor beste mentalitate bat dago. Giroa desberdina zen, entrenatzailea beraietan askoz gehiago zentratuta zegoen gazteagoetan baino, osea, arreta desberdina zen. Igual zu ari zinen beste kide batekin sparringa egiten eta ez zuten hainbeste arretarik jartzen zu zuzentzeko. Nik esango nuke hor nahikotxo ikusten dela desberdintasuna." (E8) "Pertsonen perfila guztiz aldatzen da, hori nabarmenena da, adin diferentzia askoz handiagoa da (gimnasioetan) , 17 ta 45 urte arteko jendea, eta gero ideologia desberdinetako jendea dago, txokea azkarragoa izaten da leku hauetan. Askoz espainolagua, askoz." (E9) "Ba, orain nago entrenatzen boxeoko beste gimnasio batean, eta igual hor sartu naiz estabilitate eta konpromiso hori boxeo herrikoiean ez dudanez aurkitu, ba hori, pues hori aurkitzeko, estabilitate hori eta maila hori aurkitzeko sartu nintzen boxeo pribatu batean. Eta bueno, zein zen galdera? Beste leku batean ere kirolik egiten baduzu, zergatik egiten duzu kirola hemen? A ba hori, azkenean nik hemen ikasten ditudalako beste gauza asko, ba hori, beste pertsonak ezagutzea, beste dinamikak, eta ikusten dudalako batez ere desberdintasun bat boxeo pribatuaren eta boxeo herrikoiaren artean. Eta desberdintasuna hori, esan dudana, hemen sortzen diren dinamikak, askoz parte hartzaileagoa dela, es menos profesional." (E11) "...hasieran ia denak ginen militanteak, baina gero bestelako jendea ere hurbildu da kurtsora, politizatu gabeko jendea, sare sozialen bidez ezagutu gaituztelarik. ...agian hasieran ordaindu behar ez zelako zetozen batzuk, baina gero palestra eta beste proiektuak ezagutu eta geratzea erabaki dute." (E4) "...beroketa egiten dugu, gorputz osokoa, ondoren teknika lantzen dugu, lasai, ez azkar, ez jotzen ikasteko ideiarekin baizik eta boxeoaren artea ikasteko ideiarekin eta horren atzean dagoen guztia ikasteko helburuarekin." (E4) "...banekin zer giro egongo zen, nire ideal berdinak partekatzen dituzten kideak eta kirola modu sozial batean ikusten zuen talde bate izango zela banekien." (E4) "Ierarkia bat dago noski, entrenatzaileak erakusten digu, baina ez dago desberdintasunik, ez dago Balioek eta ideologiak garrantzi handia dute. Antzeko ideologia duten pertsonek hartzen dute parte taldean normalean. Berdintasuna eta horizontaltasuna entrenatzailearekiko. Elkartasunaren alde eta diskriminazioaren kontra daude. Autogestioa, konnotazio politiko handia. "Beste leku batean kirola egiterakoan, nahiz eta talde kirola izan, gizarte honetako mekanismo toxikoek hor jarraitzen dute. Palestra popolarean ordea horren kontra egiten dugu lan. Guretzako justua ez dena eztabaidatu egiten dugu, balioei garrantzi handia ematen diegu. Beraz, niretzako beharrezkoa da kirola horrela egitea." (E4) "Desberdintasunak kontuan izaten ditu, nork dakien gehiago eta nork gutxiago, eta horren ondorioz ez dago botere harremanik." (E5) "Orain udaletxearekin akordio bat dugu espazioa eta horri esker espazioa gurea da, baina ez dugu beraien eskutik inolako dirulaguntzarik jasotzen, eta ez dugu nahi. Horregatik, autogestionatuak garen heinean autofinantzatu egiten gara." (E5) "Entrenatzaileak ere lasaitasuna ematen dizu, egin ahal duzun guztia egitera bultzatzen zaitu, baina fortzatu edo derrigortu gabe. Ezin baduzu ez dizu errurik botatzen. Beraz, kirolaz gain dagoen espiritua gustatzen zait." (E5) "...hau okupatu zuen mugimenduak dituen helburuen artean ekintza modu autonomikoan eta aktiboki egitea daude." (E5) "...hona etortzeko ez da ordaindu behar, txartel bat dago eta hilabetean 10 euro ordaintzeko kuota, baina ahal edo nahi duenak baino ez du ordaintzen. Gainera ez da boxeorako bakarrik, palestrako kirol denak egiteko da, palestra berarentzat. Nire ustez hau gauza justu bat da, izan ere, kirola denon eskubide bat da... ...Niri entrenatzaile gisa ez didate ordaintzen, ez dut ordaintzea nahi. ...lekuaren esentzia ezagutzen dut eta lotsagarria iruditzen zitzaidan niri ordaintzea. Kontrakoa izan da, ahal izan dudan arte nik ordaindu dut hilabeteko kuota. Nire ustez horrela parte hartzaileak gara, horrela justua da." (E6) "...zuk entrenatzaile gisa ezin duzu norbait lehiaketa batera bidali prest ez dagoela uste baduzu, mina hartu dezake eta esperientzia traumatiko bat izan dezake lehiaketan jipoi bat jasotzen badu." (E6) ondorengo borroken bidez, hain zuzen, boxeoan ez da horrelakorik gertatzen, lehia zuzenak desberdintasunak konpontzen baititu. Guk lehiaren ondoren batera bazkaltzen dugu, besarkatu egiten gara." (E6) "Hasieran pertsona lotsatia naiz, baina benetan irekitzen naizenean ez naiz entrenatzaile bat bezala sentitzen, horizontaltasunez jokatzen dut, lagun harreman batean bezala, ez dut aginduak ematen dituen pertsona izan nahi. Entrenatzaile on bat izateko konfiantzazko harreman bat sortu behar duzu, boxeolariarengandik gertu egon behar zara, boxeolariak mina hartzeko beldurra izango du, baina entrenatzaileak konfiantza eman behar dio bere buruarengan, eta hori laguntasun edo behintzat horizontaltasuna oinarri duen harreman baten bidez baino ezin da lortu." (E6) "Boxeoa ez da autodefentsa, boxeoa diziplina bat da, bai norbanakoarentzat eta baita besteekiko diziplina." (E6) "Diziplinaren inguruan dugun kontzeptua berezia da. Denok batera arautzen ditugu gauzak, ez entrenatzaileak bakarrik. Adibidez, entrenamenduan nekatuta baldin bazaude eta gelditzea nahi baduzu, entrenatzailea ez doa zuregana korrika egiten jarraitzeko agintzera. Edo sparring egiten ari zarela barrez hasten baldin bazara jendeak zurekin batera egiten du barre, baita entrenatzaileak ere. Informala da baina aldi berean oso lotuta gaude, kontsumotik kanpo dagoela esango nuke." (E7) "...guztion artean ikasten dugula, ez dagoela ere ez holan, nahiko 4. Eranskina Baimen Informatuaren Dokumentua Elkarrizketa honen helburua nire Gradu Amaierako Lana (GrAL) egitea da, zeinek boxeo herrikoiak komunitatean duen rola aztertzea eta boxeo herrikoiak pertsonengan sortzen dituen onurak ikertzea duen helburu. Gradu Amaierako Lan hau EHU/UPVko Gizarte Hezkuntza graduko amaierako lana da. GrAL honetarako informazioa biltzeko elkarrizketak erabiliko dira. Elkarrizketak grabatu edo transkribatu egingo dira, gero aztertzeko helburuarekin. Parte hartzea hautazkoa da. Elkarrizketa 18 urte baino gehiago dituzten pertsonei zuzenduta dago. Elkarrizketatuen identitatea konfidentziala da, horregatik, kode sistema bat erabiliko da. Elkarrizketetatik ateratako informazioa helburu akademikoetarako bakarrik erabiliko da. Elkarrizketetatik lortutako informazioa ez da irabazi ekonomikoak izateko erabiliko. Seinala ezazu zirkulu batekin elkarrizketa hau grabatzeko baimena ematen duzun edo ez: BAI/EZ Seinala ezazu zirkulu batekin elkarrizketa hau transkribatzeko baimena ematen duzun edo ez: BAI/EZ Gradu Amaierako Lan honetako ikerketan parte hartzearekin ados bazaude, dokumentu hau sinatu dezakezu. Eskerrik asko zure parte hartzeagatik. ________ren __________(a)ren ___(a)n Elkarrizketatzailearen izen abizenak: Elkarrizketatzailearen sinadura: Elkarrizketatuaren izen abizenak: Elkarrizketatuaren sinadura:
science
addi-babb2a4bd2e8
addi
cc-by-nc-nd 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/55041
Boxeoa zahartze aktiboa lantzeko bide
Pérez Ortiz, Gorane
2022-01-18
4. Eranskinak 4.1. Adinduen Egoera Soziodemografikoa Hori ikusita, gaur egun, Espainian, 47.329.981 pertsona bizi dira (Instituto Nacional de Estadística, INE, 2020). Horietako pertsonak adin-taldeetan banatzen badira, kopuru gehien lortzen duen taldea heldutasunekoa izango litzateke. Hau da, gaur eguneko datuen arabera, honelako egoeran aurkitzen dira: Espainia mailari dagokionez, pertsona kopuru gehien dituzten adin tarteak, 30 urtetik 59 urteetara dauden tarteak izango zituzten. Adibidez, altuena, 40-44 urte tartekoa da, 3.954.603 pertsona kopuruarekin, bere atzean, 45-49 tartea kokatzen da, 3.878.336 pertsonekin. Adin tarte horiek eta gero, 60-64 adin tartean aurkitzen diren pertsona kopurua dago, honek, 2.918.899 pertsona kopurua du (INE, 2020). ( Irudia 1) 1. Grafikoa: Biztanleria kopurua adin tarteetan, (2020ko urtarrilaren 1ean) Iturria: INE-ko datu basetik egindako grafikoa (INE, 2020) Lehenengo grafikoan ikus dezakegunez, lehen aipatutako adin-tarteek kopuru altuenak betetzen dituzte. Baina, grafiko honen arabera, hauteman daiteke, nola denbora aurrera egitean, adinduen adin tarteek beste adin tarteek baino pertsona kopuru gehiago izango duten. Beraz, nahiz eta, gaur eguneko egoera horrelakoa izan, adineko pertsonen kopurua gero eta ugari eta handiagoa izaten ari da. Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) datuei dagokionez, 2020ko datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan 2.199.711 pertsona bizi dira (Eustat, 2020). Horrenbestez, datuen azterketa eginez, adin tarteen arteko kopuruen aldea aldatzen da. Kopuru altuenak, 30 urtetik 74 urtera dauden adin tarteetan kokatzen dira. Adibidez, altuena 45-49 adin tartean kokatzen da 177.404ko kopuruarekin, atzetik, 40-44 adin tartea dago (175.149). Kasu honetan, kopuru gehien duten hurrengo adin tarteak 50 urtetik gora kokatzen dira, hau da, 50-54 adin tartearen kopurua 170.964koa da, baina jarraian, 60-64 (150.988), 65-69 (128.255) eta 70-74 (120.504) adin tartean dauden pertsonak aurki daitezke. Beraz, esan daiteke, EAEko biztanlerian adinduen kopurua nahiko ugari eta altua dela. 4.2. Grafikoa: 55 urtetik gorako pertsonen kopurua Euskadiko probintzietan 2. Grafikoa : 55 urtetik gorako biztanleria Euskadiko probintzia, kopurua, data, sexua eta belaunaldien arabera (adina abenduak 31) Iturria: INE, 2020ko datuetatik eginda (INE, 2020) 4.3. Menpekotasun egoera mailak 2006ko abenduaren 14ko 39/2006 mendekotasun legearen arabera, mendekotasuna hiru mailatan sailkatzen da (Ley 39/2006, de 14 de diciembre, de Promoción de la Autonomía Personal y Atención a las personas en situación de dependencia): 1. Mailako mendekotasuna: Neurrizko mendekotasuna, hau, pertsona egunerokotasuneko bizitzan ekintza batzuk egiteko laguntza behar duenean zehazten da, gutxienez egunean behin jaso behar duenean, edota autonomia pertsonala aurrera eramateko beharrak dituenean. 2. Mailako mendekotasuna: Mendekotasun zorrotza. Pertsona egunerokotasuneko bizitzan ekintzak egiteko laguntza egunean bi edo hiru alditan behar duenean zehazten da. Baina, ez duenean etengabe laguntzaile baten beharra edo ez dituenean behar zabalik haren autonomia pertsonala garatzeko. 4.5. Informazio Bilketa: Informazioaren sailkapen Kategoriala Taula 3: Boxeo adituen esperientziak: Sistema kategoriala Gaia Kategoria Azpi kategoria Definizioa Boxeo adituen Esperientzia Boxeoaren onurak Alderdi Fisikoa Gorputzean (kanpotik) egon daitezkeen aldaketa positiboei deritzo. Alderdi psikiko edo emozionala Egoera psikologikoa osatzen duten alderdietan hobekuntzak garatzeari deritzo, adibidez, autoestimua hobetzea. Alderdi soziala Sozialki egon daitezkeen aldaketa positiboak dira, hau da, testuinguruan eta bertan parte hartzen duten faktoreekiko harremanean aldaketa positiboa izatea. Entrenamendua Garrantzia eta egokitasuna Boxeoaren entrenamenduaren garrantzia azpimarratzea eta zer nolako prestakuntza eta esperientzia ematen duen aztertzea eta entrenamendu bat egoki izateko klabeak definitzen ditu. Adindu pertsonei zuzendutako entrenamendua Lantzeko ezinbesteko arloak Adinduei zuzendutako entrenamendu batean kontuan izan beharreko faktoreak, zer nolako ariketak beharrezkoak izango diren etab. barne hartzen ditu. Errepikapena Astean zenbat alditan entrena daitekeen zehazten du. Materiala Zer nolako baliabideak (materialak) beharrezkoak diren. Moldagarritasuna Boxeoak edozein pertsona eta egoerara moldatzeko dituen aukerak zehazten ditu. 4.6. Ekintzak 4.6.1. Beroketa Aurkako-aurkako Prozedura Banaka, binaka eta hirunaka egin daiteke. Momentuaren arabera, aldatzen joan daiteke. Jokoan, dinamizatzaileak orden ezberdinak aginduko ditu, horrela, parte hartzaileek kontrakoa egin beharko dute. Hau da, eskumako besoa gora esaten bada, eskumako besoa behera mugitu beharko dute. Gero, zailago bihurtu eta aginduak ezberdinak izan daitezke, adibidez, hitz bati esanahi bat ematea eta beraz, mugimendu hori egin beharko da. Adibidez, zerua pausu bat aurrera izatea. Horrela, bizkortasun mentala eta erreflexuak landu daitezke, agindu bat jaso eta erantzuna ahalik eta azkarren egiteko. Egunak aurrera egitean, aginduak boxeoko kolpeak izan daitezke. Materialak Binaka edo hirunaka egitean zapiak erabili daitezke, haien arteko lotura egoteko. Helburuak - Koordinazioa eta oreka lantzea. - Talde harremanak sustatu elkarlaguntzaren bidez. Autonomia pertsonala eta gorputzaren mugikortasuna sustatzea. Dantza Prozedura Boxeoko kolpe eta mugimendu batzuk erabiliz, dantza edo koreografia bat osatzean datza. Horrela modu dinamiko batean gorputza berotzea lortu daiteke. Materialak Bozgorailuak, musika-ekipoa, ordenagailua. Helburuak - Talde harremanak sustatu elkarlaguntzaren bidez. - Erresistentzia eta Memoria landu/hobetu. - Koordinazioa eta oreka lantzea. - Gorputzaren mugikortasuna sustatzea - Genero artean aukera berdintasuna eta parte hartzea modu berdinean sustatzea. Beroketa tradizionala Prozedura Gorputzeko atal nagusi guztiak berotzeko prozesua da. Horrela, lepoa, besoak, eskumuturrak, sorbalda, gerrikoa hankak, oinak etab. berotuko dira. Adibidez, lepoarekin borobil erdiak egitea. Materialak Bozgorailuak, musika ekipoa, ordenagailua. Helburuak Autonomia pertsonala eta gorputzaren mugikortasuna lantzea. Hankak lurrera Prozedura Musika jarri eta kide bakoitzari zapi bat emango zaie. Musika gelditzen denean, zapia bota beharko dute eta hanka bat altxatu, azkenak hurrengoan hanka altxatzeaz gain eskua ere altxatu beharko dute, hurrengoan bi eskuak… Musika jotzen duen bitartean zapiarekin haien artean jolasteko aukera eskaintzen da. Materialak Zapiak, musika-ekipoa, ordenagailua, bozgoragailuak. Helburuak - Talde harremanak sustatzea - Koordinazioa eta oreka lantzea. - Autonomia pertsonala eta mugikortasuna sustatzea. Pilota-pilota Prozedura Musika jarri eta pilota bat emango zaie. Musika jotzen duen bitartean taldekideen artean pilota pasa beharko dute, musika gelditzean altxatu eta boxeo kolpe batzuk airera bota beharko ditu. Horrela, jarraian, beste guztiek horrek egindakoa kopiatuko dute. Aurrera egitean, pilota gehiago sartuko dira. Ekintza hau, talde handian zein talde txikietan burutu daiteke. Dinamizatzaileak, dinamikaren barnean arauak gehitu ditzake, adibidez, berak nori pasatu behar den pilota erabaki dezake. Materialak Pilotak. Helburuak - Talde harremanak sustatzea. Autonomia pertsonala eta gorputzaren mugikortasuna sustatzea. - Genero artean aukera berdintasuna eta parte hartzea modu berdinean sustatzea. 4.6.2. Teknika Itzala Prozedura Teknika barneratzeko tresna izango da, bertan, momentura arte ikasitako mugimenduak entsaiatuko dituzte, hasieran, itzala gidatua izango da. Horrela, boxeoan oinarrizkoak izango diren mugimenduak ikusi eta ikasteko prozesua hasiko da. Materialak Bendak. Helburuak Autonomia pertsonala eta gorputzaren mugikortasuna sustatzea. - Genero artean aukera berdintasuna eta parte hartzea modu berdinean sustatzea. - Memoria landu/hobeto. - Koordinazioa lantzea. 4.6.3. Eguneko ekintzak Konbinazioak Prozedura Egunean Boxeoko kolpe ezberdinak batzen sortzen den konbinazioa litzateke. Adibidez, bat bi krotxea botatzea. Horrela, lehenengo lehenengo kolpea botako litzateke, hori ulertuta dagoenean bat, bi eta azkenik bat bi krotxea. (binaka) Materialak Bendak, eskularruak eta eskuzorroak edo txurroak. Helburuak - Koordinazioa eta oreka lantzea. - Erresistentzia eta memoria lantzea. - Talde harremanak sustatu elkarlaguntzaren bidez. Zirkuitoa Prozedura Taldea, hiru-lauko talde txikiagoetan banatu. Talde bakoitzari egin behar bat aginduko zaie, horrela, denbora zehatz bat eta gero aldaketa gertatuko litzateke. Egin beharren adibideen artean, pisudun pilotak altxatzea, itzala, konbinazioak barne hartu ditzake. Materialak Eskuzorroak, bendak, pisudun pilotak, pilotak, txurroak… Helburuak - Koordinazioa eta oreka landu. - Talde harremanak sustatu elkarlaguntzaren bidez. Autonomia pertsonala eta gorputzaren mugikortasuna sustatzea. - Erresistentzia eta memoria hobetu. Kolpez-kolpe Prozedura Taldeetan egitea gomendatzen da, bertan, taldekide bati ardura emango zaio. Modu horretan, horrek besteei aginduak eman beharko dizkie. Aginduak, egunetan egindako ariketetan ikasitako kolpe konbinazioak aukeratzea eta nori eman behar dioten aukeratzean datza. Adibidez, bat bi kolpeak, X pertsonari, orduan, taldeko kideek, pertsona horretara hurbildu eta kolpe horiek bota beharko dituzte. Beti, kolpeak emango diren pertsonak eskuzorroak edo txurroak izan beharko ditu. Materialak Eskuzorroak, bendak, txurroak, eskularruak. Helburuak - Koordinazioa eta oreka landu. - Talde harremanak sustatu elkarlaguntzaren bidez. Autonomia pertsonala eta gorputzaren mugikortasuna sustatzea. - Erresistentzia eta memoria hobetu. 4.6.4. Luzaketak/Erlaxazioa Luzaketak Prozedura Musika jarri eta beroketan bezala, gorputzeko atal guztiak luzatzeko ariketak egingo dira. Horrela, beste kiroletan egiten diren luzaketak egingo dira. Bi eskuak gorputzaren aurrean lotzea eta gero zabaltzea etab. Materialak Musika ekipoa, ordenagailua, bozgoragailuak. Helburuak - Koordinazioa eta oreka lantzea. Luzaketa-elkarrekin Prozedura Zapiak erabiliz, elkarrekin luzaketak burutzea da. Hau da, guztiok zapiekin lotuz, besoak luzatu, gorputza mugitu etab. egin daiteke. Materialak Zapiak, musika-ekipoa, bozgoragailuak, ordenagailua… Helburuak - Koordinazioa eta oreka lantzea - Talde harremanak sustatu elkarlaguntzaren bidez. Autonomia pertsonala eta gorputzaren mugikortasuna sustatzea. Gizarte hezitzaileak 2 (667) 1.334 Esku-hartzea aurrera eramateko nondik norakoak zehaztu 1.334 Materialak Eskularruak 9 pare (21,99) 197,91 Boxeo entrenamendua eta bertako ekintzak aurrera eramateko beharrezko materialak 609€ eskuzorroak 9 pare (16,89) 152,01 txurroak 9 pare (2,49) (x5) 12,45 Memoria ona daukadala uste dut Bat ere ez Txarra Egokia Hobe daiteke Ona Azkar nekatzen naizela uste dut Bat ere ez Ez Agian bai Bai Ezin ditut gauza batzuk egin Zeintzuk? Egunerokotasuneko ekintzak burutzeko zailtasunak ditut Bat ere ez Ez Batzuk Bai Ezin ditut gauza asko egin Zeintzuk? batzuk egin Boxeo tailerra egitea gustuko izan dut. Bat ere ez Ez Pixka bat Errepikatuko nuke Bai, guztiz Boxeoan aritzea horren inguruko nuen pentsamendua aldatu du. Bat ere ez Ez Pixka bat Bai Guztiz Boxeoa edozein pertsonak egin dezakeela uste dut Bat ere ez Ez Agian bai Bai Ziur Boxeoa emakumeak zein gizonak praktikatu dezakete Bat ere ez Ez Agian bai Bai Ziur Ekintzak, kolpe konbinazioak etab. memorizatzeko gai izan naiz Bat ere ez Ez Batzuk Gehienak Bai Egindakoa nire egunerokotasunean aldaketa positiboak sortu ditu Bat ere ez Baten bat Batzuk nahiko Asko Egindako ekintzak baliagarriak izan direla uste dut Bat ere ez Ez Batzuk Gehienak Bai Egindako ekintzei esker hobekuntzak izan ditudala esango nuke Bat ere ez Ez Batzuk Asko Bai Gehitzekorik? Iruzkinik?
science
addi-b1f63c55de7f
addi
cc-by-nc-nd 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/55041
Boxeoa zahartze aktiboa lantzeko bide
Pérez Ortiz, Gorane
2022-01-18
Sarrera Biztanleria gero eta gehiago bizi dela errealitate bat da. Osasun Mundu Erakundearen (OME, 2015) arabera, mundu mailan biztanleriaren zahartzea etengabe hasi da. Horrela, adinduen portzentaia bikoizten ari da. Hauen kopurua handitzeak, hauen beharrizanak asetzeko bide eta baliabideak eratzea ekartzen du. Kasu honek, zahartze aktiboa bultzatzeko bidea bilatzen du (Benito eta Nuin, 2017). Zahartzearen inguruan asko dira aurki daitezkeen estereotipoak eta oso gutxi positiboak direnak. Gehienetan, pasibotasun eta geldikortasun edo sedentarismoarekin lotutako estereotipoak izaten dira (Thomson, 2002 in Sanchez 2004. 21. orr.). Testuinguru horretatik abiatuta, hau da, gure inguruan gero eta adineko pertsona gehiago daudela jakinda, horiei erantzuteko bideak gero eta beharrezkoagoak izango dira. Modu horretan, gizarte hezkuntzaren ikuspegitik, adinduekin lan egitea gero eta pisu gehiago izango duen esparru bat izango da. Hori ikusita, kirol proiektu bat proposatzen da, ongizatea eta beharrizan horiek edota zahartze aktiboa bultzatuko duen kirol moldatu baten proiektua hain zuzen ere. Honek, oinarria boxeoan izango du. Boxeoa ere, kanpotik estereotipo ugari ditu. Non, agresiboa eta jotzea helburu bakarra duen kirola dela sinestarazten duten. Boxeo horren atzean, entrenamendu eta lanketa handia dago. Beraz, lanketa hori erabiltzea eta horren onurak adineko pertsonetan sustatzea bilatzen da. Horretarako, adinduen egoera aztertu da, baita, kolektiboa zer nolako estereotipo eta datuak inguratzen duten. Horrez gain, zahartze aktiboaren nondik norakoak eta kirolaren baita boxeoaren alderdi garrantzitsuak aztertu dira. Hori, proiektu berritzaile batean txertatu ahal izateko. Beraz, proiektu honekin, zahartze aktiboa bultzatzea bilatuko da, non, boxeoaren bidez, alderdi kognitibo, fisiko eta sozialak lantzen diren. Azkenik, proiektu hau GHrAL-ODS3 Hezkuntza Berriztatzeko Proiektuaren baitan kokatzen da1. Hau da, lanaren ildotzat, Nazio Batuak 2030 agendaren baitan plazaratutako garapen jasangarriko helburuak hartzen ditu. Beraz, GRAL honek, halaber zeharka genero arteko berdintasuna sustatzeko helburua jorratuko du. 1 HELAZek (UPV/EHUko Hezkuntza Laguntzarako Zerbitzua) onartu eta lagundutako proiektua 1. Hurbilketa adinduen errealitateari Zahartzea heldutasuna eta gero datorren bizi aldiari deritzo. Nahiz eta, honi hasiera emateko adin zehatzik ez egon, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) 60 urtetik gora zehazten du. OMEren arabera, zahartzaroa horrela defini daiteke: Arlo biologikoan, zelula eta molekulen min multzoarekin lotuta dago. Denborarekin, min horiek, gorputzak dituen erreserba fisiologikoak agortzen ditu, ondorioz, gaixotasunak pairatzeko arriskua handitu eta pertsonen gaitasunak murrizten ditu. Epe luzean, heriotza eragiten du. Aipatutako aldaketa horiek, ez dira aldaketa linealak eta adinarekin oso gutxitan lotzen dira. Hau da, 70 urteko pertsona batek osasun fisiko eta kognitibo batez gozatzen duen bitartean, beste batzuk ahultasun handia paira dezakete, edota, haien oinarrizko beharrak betetzeko laguntza behar izatea. Horrek, zahartzaroaren prozesuan gerta daitezkeen ondorioak modu aleatorioan gertatzen direlako dela esan daiteke. Baina, kontuan izan behar da, aldaketa guzti horiek, testuingurua eta pertsonaren jarrera baita bizimoduaren eragina jasaten dutela (OME, 2015). Historian zehar, zahartzearen inguruko aldaketa ugari egon dira. Garaiaren arabera, jaiotza-tasa eta heriotza-tasa adin tarteen kopuruak oso ezberdinak izan baitira. OME-k egindako Zahartzaroa eta osasunari buruzko txostenaren arabera (2015), gaur egun, mundu mailan biztanleriaren zahartzea etengabe hasten ari da. Hau da, munduan bizi diren adin nagusiko pertsonen portzentaia gero eta altuagoa izaten ari da. Modu horretan, esaten da, 2015 eta 2050. urteen artean 60 urtetik gorako pertsonen portzentaia bikoiztuko dela. Egoera hau, bi faktoreen eraginez gertatzen da. Alde batetik, bizi itxaropenaren areagotzea, eta bestetik, jaiotza-tasaren jaitsiera (OME, 2015). Hori ikusita, eta gaur egun Espainian bizi diren pertsonen kopurua ikusita, adinduen egoera soziodemografikoa esanguratsua izan daiteke2. 1.1. Adinduen irudia gizartean Adinduen kopurua hain ugaria dela jakinda, hauen inguruan dauden estereotipo eta jasaten duten indarkeria aztertzea garrantzitsua da. Zahartze prozesua eta adineko pertsonen irudia galera, desgaitasuna, mendekotasuna, konpromezu falta, gaixotasunekin, etab. erlazionatuta dauden hainbat sinesmen eta estereotipoz inguratuta dago (Thomson, 2002 in Sanchez 2004. 21. orr.). Hauek, nahiz eta askotan errealitatearekin zerikusi handirik ez izan, gizartean kolektiboarekiko irudi negatiboa sortu dute (OME, 2015). Adineko pertsonak elkarren artean oso ezberdinak dira. Gainera, zahartze prozesuan asko eragiten duten faktoreak daude, hala nola, faktore pertsonalak, sozialak, kulturalak, etab. Gainera, heldutasunetik zahartzarora igarotzeko prozesua trantsizio kritikoa da pertsona guztientzat. Hau, kronologikoa baino psikologikoa da eta modu oso ezberdinetan bizi daiteke, une horretan, pertsonak bere buruari buruzko irudi berria eratzen duelako. Beraz, pertsona bakoitzak modu batean bizi dezake, azken finean, guztiak ez dira ez fisikoki ez mentalki berdinak, ez dute abiadura berdinean egingo eta egoerek modu ezberdinean eragiten dutelako (Portal Mayores, d. g.). Modu horretan, oso erraza izan daiteke pentsatzea, gizartean finkatuta dauden estereotipoek (isolamendua, dependentzia, memoria arazoak…) haien garapenean eragin negatiboak sor ditzaketeela. Beraz, zahartzearen inguruan sortu den irudiak ez du bakarrik, besteek haiengan duten jarreretan eragiten, baizik eta, haiek haiengandik duten autopertzepzioan eragiten du (Portal Mayores, d. g.). Horrez gain, sortutako irudi sozial horrek pertsonen osasun eta ongizatean eragin dezake, eta eragin horiek edota sortutako ondorio horiek bizitza osoan luzatzea gerta daiteke (Garcia, et. Al., 2020). Guzti horri, adinkeria deitzen zaio. Konkretuki, "adinkeria" edo "ageism" adin kronologiko zehatz bat duten talde edo banakako bati zuzendutako sentimendu eta jokabidearen aldaketari deritzo. Hau da, orokorrean adinduen eraikuntza sozial negatiboa da. Horrek (adinduei zuzenduta egoteak), beste diskriminazio batzuetatik ezberdintzen du, baina, era masiboan eragina izatea dakarrena (Garcia, et al., 2020). Beraz, adinkeriak, zahartzearekin lotutako mito eta estereotipoak batzen ditu, adina eta haien aurka dauden jarrera eta aurreiritziengatik (Portal Mayores, d. g.) (Garcia, et al., 2020). Horrez gain, aipatzekoa da, CoVid-19ak sortutako egoerak, bazterketa eta prejuizio guzti horiek nabarmendu edo handitu dituela (Garcia, et. Al., 2020). Hori ikusita, hau da, adinkeriaren oinarrian estereotipo eta gizartearen irudi negatiboak daudela ikusita, estereotipoek betetzen dituzten ezaugarriak aztertzea eta horien "jatorria" aztertu daiteke, (Palmore, 1990 in Losada, 2004): Ezaugarri zehatz batzuetatik abiatzen dira, neurriz gaineko errealitatearen ikuspegia ezartzeko. - Ez dute inolako informaziorik ematen adierazitako joeren kausari buruz. - Ez dute aldaketa errazten. - Ez dute norbanakoen arteko aldakortasunaren behaketa errazten. Horrela, estereotipoek taldearen irudi zehaztugabea, homogeneizatzailea eta, batzuetan, okerra sortzen dute. Horrenbestez, hiru osagaietan eragina dute: osagai kognitiboan, konduktualean eta emozionalean. Beraz, lehen esan bezala, eragin negatiboak izan ditzakete, batez ere, iragarpen auto-beteta, non haietaz itxaroten den hori gertatzen den (Portal Mayores, d. g.). Azken finean, irudi oker horiek onartzeak kezka falta eta zahartze aktibo eta osasuntsua mantentzeko grina falta sor dezake, eta ondorioz, dependentziaren agerpena, errendimenduaren murrizketa, depresioa agertzea, etab. erraztu dezake, baita, hilkortasun-arriskua handitu dezake. Horrez gain, indarkeria hau, tratu txarrak agerrarazteko faktorea izan daiteke (Portal Mayores, d. g.). Hori dela eta, eta horri aurre egiteko, garrantzitsua da zahartze aktiboaren nondik norakoak aztertzea eta horren faktoreak sustatzea. 1.2. Zahartze aktiboa Esan bezala, estereotipo eta indarkeriaren ondorioek, zahartze prozesuan eta zahartze aktiboan eragina dute. Azken horren, zahartze aktiboaren, helburua bizi kalitatea eta bizi itxaropena adin aurreratuetara zabaltzea da. Modu horretan, behar, nahi eta gaitasunen arabera gizartean parte-hartzea, osasun fisiko ona izateko, ondo sentitzeko eta gizarteingurune ona edukitzeko aukerak baliatzea izango litzateke (Eusko Jaurlaritza, 2019a). Eusko Jaurlaritzak argitaratutako Zahartze aktiboaren gidaren arabera (2017), 65 urtetik aurrera ekintza eta zahartze aktiboak eskaintzen dituen jardueretan parte hartzea garrantzitsua da. Honek, gorputzean gertatuko diren aldaketak asko leunduko ditu baita, mendekotasuna atzeratu eta autonomia areagotzeko aukera eskainiko du (Benito eta Nuin, 2017). Modu horretan pertsona aktiboa izanda, hainbat onura jaso daitezke, horien artean, muskuluak indartu daitezke (bihotza eta arnas sistema barne); hezurrek osasun hobea izatea eta osteoporosia prebenitzeko aukera garatu daiteke; oreka eta jausteko arriskua murriztu baita umore hobea izatean eragin dezake; baita gaixotasunak prebenitu ditzake, adibidez, bihotzekoak, hipertentsioa etab. (Benito eta Nuin, 2017. 16 orr.). Batez ere, jarduera fisikoa egiteak osasun hobea izatea eragingo du eta aipatutako onurak lortzeko bide egokia izango da. Beraz, aisialdiko denbora jarduera fisikoetan inbertitzea, beti, behar eta nahiei egokituta, gure osasun, bizi kalitate, autonomia eta gorputzarentzat onuragarria izango da. 1.3. Kirolaren garrantzia gizartean Esan bezala, zahartze aktiboa aurrera eramateko bide egokia, kirola izan daiteke. Kirola, joko fisiko arautuari deritzo (Gizapedia, d.g.). Kirola hezkuntza sistemaren funtsezko elementua da, eta bere praktika ezinbestekoa da osasuna mantentzeko. Beraz, ezegonkortasun sozialak konpontzen dituen faktorea izateaz gain, biztanleriaren arteko berdintasuna bultzatzeko bidea eta ohitura egokiak sortzeko bidea ahalbidetzen du. Konkretuki, gizarteratzea, talde harremanak hobetzea eta elkartasuna bultzatzen ditu. Horregatik, gaur egun, kirola, bizi kalitatea eta aisialdiaren erabilpen aktiboa eta parte hartzailearen elementu sustatzailetzat ulertzen da (Ley 10/1990, de 15 de octubre, del deporte). Esan beharra dago, kirola bere hastapenetan aztertzen bada, hasieran, norgehiagoka, lehiakortasuna eta erronka oinarri zuen joko fisikoa zela. Baina, gizartearen aldaketen ondorioz, garrantzi handiko jarduera soziala bilakatu da. Horrela, gaur egun, kirolaren oinarrian, zainketa, estatus soziala, ekonomikoa, etab. aurki daitezke. Beraz, gaur egun, kirola jolas fisikotik urrunago doa (Gizapedia, d. g). Modu horretan, kirola behar bat izateaz gain, eskubidea dela esan daiteke. Izan ere, kirola egiteak, esperientzia ezberdinak bizitzeko aukera eskaintzen du, beraz, horretarako, edonork aukerak izatea garrantzitsua izango da (Iñurrategi, 2004). Garcia eta Ovejero (2017) autoreek esaten dutenaren arabera, kirolak onura psikologiko, sozial eta fisikoak eskaintzen ditu. Gainera, kirola taldean egiten dutenek bakarka egiten dutenek baino asebetetze handiagoa jasotzen dute. Horrela, autodeterminazioa eta bizi kalitate hobea erakutsi dezakete. Horrez gain, autonomia eta autozaintza hobetu dezake. Gainera, Hego Amerikan egin diren azterketek kirolak izan ditzakeen onurak aztertu dituzte (Alarcon eta Abensur, 2020). Han, adinduek duten gelditasun eta bizitza sedentarioaren ondorioz, arazo fisiologiko eta patologikoak oso ugariak zirela konturatu ziren. Hori ikusita, ikerketak martxan jarri eta hainbat ekintzek dituzten onurak erakutsi zituzten. Horrela, modu egokian aplikaturiko ekintza fisikoak adin nagusiko pertsonetan eragin positiboak izan ditzaketeela aztertu zuten. Modu horretan, adibidez, indarra eta oreka hobetzeko bide egokia igerilekuan aritzea izan zitekeen (Alarcon eta Abensur, 2020). Beraz, ikerketa horien arabera, ondo programatutako lanak bizi kalitatea hobe dezake. Modu horretan, pertsonaren behar eta gaitasunei egokitutako kirol-programa ezartzea onuragarria izan daiteke. Azkenik, osasun sailak, 65 urtetik gorako pertsonek jarduera fisikoa egitea gomendatzen du. Honek, astean, 150 minutu jarduera fisiko moderatua, 75 minutu jarduera fisiko trinkoa edota horien arteko konbinatua egitea gomendatzen du. Horrez gain, muskulu talde handien gogortasuna eskaintzen duten ariketak egitea edo saioan barne hartzea komenigarria da (Eusko Jaurlaritza, 2019b). 1.4. Zahartze aktiboa bultzatzeko bidea: Boxeoa Hori jakinda, hainbat kirolek horrelako onurak eta mesedegarriak diren faktoreak lantzeko bide izan daitezke. Horietako bat, boxeoa da. Hau, kanpotik, agresiboa den kirola dirudien arren, behar eta gaitasunei moldatzen bada, dituen onurak hainbat kolektibok jaso ditzakete (Comite de Boxeo Adaptado Español, CBAE, 2020). Hego Amerikan egindako ikerketan esan bezala, behar batzuei erantzun egoki bat emateko, ondo programaturiko lan batek onura asko ekar ditzake (Alarcon eta Abensur, 2020). Beraz, boxeoa bere definizioa dioen bezala, ukipen kirola da, non, bi aurkarik haien eskuak erabiliz borroka egiten duten, beti, arau zehatz batzuen adostasunean (Real Academia Española, RAE, 2020). Horra heltzeko, entrenamendu prozesu bat egitea beharrezkoa da. Horrela, prozesu horrek kirolariak garatu eta beharrezkoak izango diren gaitasunak lortzea eragingo du (Fontanills, 2002). Prozesu horrek, kirolariari hainbat onura emango dizkio beraz, entrenatzaileak mailaren arabera eta lortu nahi dituen helburuen arabera entrenamenduak moldatu beharko ditu (Fontanills, 2002). Orobat, gaur egun, boxeoak duen pertzepzioa aldatzen ari da. Nahiz eta, kirol agresibo eta biolentotzat hartua izan den urteetan zehar, organismorako dituen onurak ikusita ikuspuntua aldatzen joan da. Lehiakorra den boxeoa alde batera uzten bada, kirol honen entrenamenduak, lesio bat izateko arriskuak ia maximora murrizten ditu, sasoian egoteko aukerak handiagotzen ditu, osasun kardiobaskularra eta erresistentzia fisikoa hobetzen du, estresa murriztu eta tentsioak kanporatzen ditu, autoestimua lantzen du, erreflexuak hobe ditzake, oreka lantzen du, gorputz osoa lantzeko aukera eskaintzen du, pisu galera azkartzen du, etab. (Chacón, 2018). Horrenbestez, boxeoa entrenamendu bezala, jarduera saio estimulagarria egiten laguntzen duten tresnekin egiten da. Eta horiei esker, irudi fisikoa lantzeaz gain, osasunean onurak eragiten ditu (Chacón, 2018). Beraz, moldatutako boxeoa, adinduen zahartze aktiboa aurrera eramateko bide izan daiteke. Hau, behar eta gaitasunei moldatuta, gorputza lantzeko eta osasunean aipatutako onurak ekar ditzake. Hori dela eta, esku-hartze honen helburu nagusia zahartze aktiboa bultzatzeko proiektua aurkeztea da. 2. Lanaren garapena 2.1. Diagnosia EAEko datuak ikusita, adinduen kopurua, bertan, nahiko ugaria dela ikus daiteke. Horregatik, hori aztertu eta horretan sakontzeko beharra dago. INEko 2020ko datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden 55 urtetik gorako pertsonen kopurua Bizkaian altuena da. Hau da, 55 urtetik gorako pertsonen kopurua aztertzean kopuru altuena duen probintzia Bizkaia da (INE, 2020)3. Beraz, Bizkaia aztertu behar da. Hau hiri askok osatzen dute, horien artean, Bilbao, Barakaldo, Erandio, Portugalete, Santurtzi etab. Hori jakinda, BBK behatokiaren (2020) datuen arabera, Bilbok hiri horietako pertsona kopuru handiena duela jakin daiteke. Horren arabera, honako datu hauek azpimarratu daitezke: Bilbok 346.843ko kopurua du, jarraian Barakaldo aurkitzen da 100.881ko kopuruarekin edota Getxo 77.946ko kopuruarekin (BBK behatokia, 2020). Konkretuki, Bilbon, Eustateko 2020ko datuen arabera, adinduen kopurua 83.091 pertsonakoa da (Eustat, 2020). Esan beharra dago, kopuru horretako zati batek egoitzetan bizi edo bertan parte hartzen duela. Konkretuki, 2018ko Eustatek ateratako datuen arabera, Bizkaia adineko pertsona gehien egoitzetan dituen udalerria da. Hau da, EAEk 2018. urtean 18.916 adineko pertsona egoitzetan zituen eta horietako 10.200 Bizkaian zeuden. Horrez gain, eguneko egoitzetako datuak gehitu behar dira, hau da, 2018. urtean EAEn 3.742 pertsona eguneko egoitzetan parte hartzen zuten, horietako 1.513 Bizkaian izanik (Eustat, 2018). Beraz, esan daiteke, Bizkaian EAEko beste udalerrietan baino pertsona gehiago egoitzetan parte hartzen dutela. Modu horretan, Bizkaiko biztanleria gehien duen hiria Bilbo dela jakinda, hori osatzen duten auzoen azterketa egitea komenigarria da. Beraz, 2011ko datuen arabera, Bilboko biztanleria gehien duen barrutia lehenengo barrutia da (50.616), hau da, San-Inazio, Deustu, Arangoiti, Sarriko eta Elorrieta barne hartzen dituena. Jarraian, Uribarri (37.708) eta Otxarkoaga (28.055) barrutiak aurki daitezke (Bilboko Udala, 2011). Hori ikusita, Bilboko lehenengo barrutia aztertzea komenigarria izango da proiektua bertan kokatzeko aukera egokia izanda. Bertan, adinduei zuzendutako espazio ugari daude. Adibidez, barruti horretako San Inazio auzoak, gutxienez 4 egoitza ditu (eguneko zentroak barne). Testuinguru honetatik abiatuta, gizarte hezkuntzaren ikuspegitik, egoitzetan aktibo mantentzeko eta onurak eskaini ditzaketen proiektuak proposatzea ezinbestekoa da. Beraz, egoitzetan aurrera eraman daitekeen proiektu berritzaile eta zahartze aktiboa bultzatuko duen proiektua aurkeztea garrantzitsua da. 2.2. Testuinguruaren eta protagonisten informazioa Zehazki, San Inazio auzoaren datuak jakinda, bertan, adinduen pertsona kopuru handia dagoela ikus daiteke. Horregatik, kolektibo horrekin lan egiten duen eguneko egoitza batekin elkarrizketa bat izatea beharrezkoa ikusi da proiektuaren bideragarritasuna arakatzeko. Pandemiak sorturiko egoera dela eta , galderak gidoi4 batean eman dira. Modu horretan, babes neurriak bermatuz, egoitzako zuzendariak horiek erantzun ditu. Horrela, lortutako erantzunekin, Sarriko eguneko zentroari buruzko informazio zehatza jaso da. Egoitza, San Inazio auzoan kokatuta dagoen eguneko egoitza da. Hau, duen kokapen eta espazioagatik baita, dituen helburuengatik proiektuarekin bat egin dezakeen egoitza delako aukeratu da. Honek, adinduen arreta eta gainbegiratze zerbitzua eskaintzen du, goizeko 9etatik arratsaldeko 6rak arte. Honetan, gaur egun 17 pertsona parte hartzen dute. Egoera dela eta, kopurua murriztu behar izan dute, orokorrean 26 leku ditu baina gaur egun, bakarrik 17 pertsona horiekin lan egiten dute. Gainera, entitatea pribatua da eta ez du kanpoko parte hartzailerik onartzen. Beraz, proiektua, bertan parte hartzen duen hamazazpi pertsonako taldeari zuzenduta egongo litzateke. Modu horretan, parte hartzen duten adineko pertsonak nahiko autonomoak dira. Konkretuki, gehienek 2. mailako dependentzia5 dute, baita lehenengo eta hirugarren dependentzia mailako pertsona batzuk ere badaude. Mendekotasuna pertsonen egoera bat da, adin, gaixotasun edota beste arrazoiengatik garatzen dena. Honek, autonomia fisikoaren, mentalaren, intelektualaren eta sentsorialaren galera dakar eta beste pertsona baten arreta edo laguntza espezifikoen beharra azaleratzen du egunerokotasuneko ekintzak aurrera eramateko (Ley 39/2006, de 14 diciembre, de Promocion de la Autonomia Personal y Atencion a las personas en situacion de dependencia). Orokorrean, taldean parte hartzen dute, beraz, mendekotasun maila ezberdinak dituen pertsona taldearekin lan egin eta errutina taldean aurrera eramaten dute. Eguneko zentro honetan lau arlo lantzen dituzte batez ere, alderdi fisikoa, kognitiboa, soziala eta aisialdikoa. Zehazki, egunero lau alderdi horiek lantzeko errutina aurrera eramaten dute, non goizean ariketa fisikoa egiten duten eta jarraian, hidratatze aldia dute. Gero, jan aurretik ekintza kognitiboak aurrera eramaten dituzte, jan ondoren, atsedena hartzeko momentuak eskaintzen dituzte eta azkenik, arratsaldean joan aurretik, paseoa, orientazio eta hizkuntza ekintzak egiten dituzte. Eguneko zentroari dagokionez, espazio gardena du. Jantokia, egongela, komuna etab. zerbitzuak eskaintzen ditu. Eta lortzen saiatzen diren helburuen artean hauek nabarmendu daitezke: gaitasun funtzionalak mantentzea edo berreskuratzea, familiari laguntza eskaintzea, instituzionalizazioarekiko alternatiba eskaintzea, bizitza kalitatea hobetzea, parte hartzea sustatzea erlazio interpertsonalak indartuz eta integrazio eta autonomia pertsonala hobetzea (Sarriko eguneko zentroa, d.g.) . Horrez gain, zentroan sedentarismoari uko egitea eta ekintzak egiteari garrantzi handia ematen zaio. Horregatik, ekintza ezberdinak egiteaz gain, kirola eta ekintza fisikoa bultzatuko lukeen proiektua oso egokia izan litzakeela uste dute. Horrez gain, taldearen parte hartze maila oso altua da, beraz, gogo horiek aprobetxatzea eta ekintza berriak planteatzea oso egokia izan daiteke. Guzti hori aztertuta, diagnosia sakontzeko AMIA6 teknika erabili da. Modu horretan, datuak aztertu eta hainbat faktore kontuan izan beharko direla ikusteko aukera eskainiko du. Taula 1: AMIA azterketa AUKERAK MEHATXUAK - Parte hartze maila altua dute - Ekintza ezberdina frogatzeko gogoa izatea - Zentroko espazioa zabala izatea, kanpoan egin daiteke. - CoVid-19 egoerak zailtasunak handitzea - Estereotipoek beldurra edo ezetza sor ditzakete INDARGUNEAK AHULEZIAK - Proiektu osoa izan daiteke, onurak mesede handia egin ditzakete. - Proiektuak Zentroak dituen helburuekin bat egiten du. - Beharretara moldatu daiteke - Gizarte hezitzailerik ez egotea - Mugikortasun eskasa izatea Hori ikusita, alde positiboak, alde negatiboak baino ugariagoak direla ikus daiteke. Egoitzara joaten diren pertsonek parte hartze maila altua dute, beraz, hori indargunetzat hartzea eta aurrera egiteko puntu garrantzitsua da. Azken finean, ekintzak eta proiektuak aurrera eramateko parte hartze maila egokia izatea gakoa da. Horrez gain, ekintza ezberdinak frogatzeko gogoa izatea eta zentroak horiek aurrera eramateko aukera eskaintzea ere aukeratzat ulertzen dira. Horrez gain, alde positiboekin jarraituz, indarguneak daude. Konkretuki, proiektuak, beharretara moldatzeko aukera eskaintzen du, beraz, taldeak dituen behar eta erritmoetara moldatzeko aukera izatea indargune garrantzitsua dela esan daiteke. Horrez gain, zentroak dituen helburuekin bat dator eta beraz, mesede eta onura ugari ekar ditzake. Beste aldean, alde negatiboetan, CoVid-19 egoerak zehazten dituen neurri edo egoera eta mugikortasuna aipatu dira. Hauek, mehatxu eta ahuleziatzat uler daitezke. Adibidez, egoera horrek, talde kopuruan eragina izan ditzakeelako edo materiala erabiltzeko zailtasunak egon daitezkeelako. Amaitzeko, egoitzan gizarte hezitzailerik ez egotea ahuleziatzat aipatu da, hauek, adinduen ongizatea eta aktibo mantentzeko bideak eskaintzeko baliabide egokiak izan daitezke, horregatik, proiektua bertan kokatzean, gizarte hezitzaile figurari garrantzia atxikitu diezaioke. Beraz, horrekin guztiarekin, zentro honetan kirol-proiektu bat proposatzea oso egokia izan daiteke. Bertan aurrera eramaten diren, proiektu eta ekintzak osatu ditzake, baita, entitatearen helburuak lortzeko bidean lagundu dezakeelako. Horrez gain, beharretara moldatu eta haien erritmora moldatutako ekintzak abiatzeko aukera dago, beraz, hobekuntza prozesua pertsona bakoitzaren beharrak lortzera zuzendu daiteke. Azkenik, momentura arte eramandako errutinari aldaketa ekartzeko aukera eskaini dezake, eta beraz, gauza berriak frogatzeko eta errutina horretatik ateratzeko aukera eskaini dezake. Horrez gain, pandemiak eragindako ondorioei aurre egiteko eta mugimendua bultzatzeko proiektua egokia izan daiteke. 2.3. Informazio bilketa eta azterketa Behin diagnostikoa eginda, proiektuaren nondik norakoak zehazteko informazio bilketa egitea ezinbestekoa izan da. Proiektua, kirola eta konkretuki boxeoaren inguruan izanda, horretan adituak diren bost-pertsonekin kontaktuan jartzea garrantzitsua izan da. Hauek, benetan boxeoari buruzko informazioa emateaz gain, zer nolako ariketak egin eta beste faktore batzuei buruzko informazioa eta hausnarketa eskaini dute. Hau da, metodologia kualitatiboan oinarrituz, esku-hartzea ahalik eta errealen osatzeko datu eta informazio bilketa egin da. Honi esker, aurrerago planteatuko diren, helburu metodologia, ekintzak etab. adituen babesa izango dute. Orokorrean, boxeoa eta adinduei zuzendutako galderak izan dira, baita, horiek elkartzearen ingurukoak. Horretarako, gaian adituak diren bost profesionalen kontaktua lortu da. Egoera ikusita, horietako lau adituk galdera irekiak zituen galdetegia7 erantzun dute. Beste aldetik, Iruñako profesionalarekin, bideo-deia bidezko elkarrizketa8 bat egin da. Horrela, galdera irekiak zituen galdetegiarekin, hainbat entitate eta talde ezberdinetako entrenatzaile eta boxeoa bere lanean erabiltzen duen terapeuta okupazional batetik informazioa lortu da. Bakoitza haien ikuspuntua emateko eta iritzi eta hausnarketa ezberdinei esker ahalik eta informazio gehien ateratzeko. Beraz, elkarrizketatuen lagina bost boxeo aditu batzen ditu. Hauek, haien egunerokotasunean boxeoarekin erlazioa dute, bai haien lanbideetan aurrera eramaten dutelako, baita, haiek boxeoan aritzen direlako (Taula 2). Taula 2: Elkarrizketatuen profila Lanbidea: Boxeoarekiko erlazioa Esperientzia (urteetan) Klub-a Sexua Lurraldea Boxealari ohia, entrenatzailea 33 urte Lopabox/ Neskabox/ emakumezkoen eta gizonezkoen euskal selekzioa Gizona Bizkaia Boxealari profesionala, entrenatzailea, tailerrak 18 urte Sorabox Emakumea Donostia Boxealari, entrenatzailea 4 urte MGZ promotions Gizona Bizkaia Boxealari, entrenatzailea 8 urte S.A Fight company Emakumea Bizkaia Boxealari Profesionala, psikoterapeuta okupazionala 8 urte Mentalia Pamplona/ Fitbox Barañain Emakumea Pamplona Lortutako datuak analizatzeko, metodologia kualitatiboa erabili da. Quecedo eta Castaños (2003) autoreek diotenaren arabera, metodologia kualitatiboa, datu deskribatzaileak sortzen dituen ikerketa da. Datu horiek, pertsonen hitzetatik eta ikus daitekeen jarreretarik lor daitezke (Taylor eta Bogdan, 1986). Aditu guztien informazioa aztertu ahal izateko baita haien anonimatua zaintzeko, baimen informatua9 sinatu dute. Modu horretan, elkarrizketa bakoitza kodifikatu da, hau da, elkarrizketa bakoitzari kodigo bat esleitu zaio. Horiek letraz eta zenbakiz osatutako kodigoak dira, konkretuki, lehenengo izkiek "El" elkarrizketari erreferentzia egiten diote, eta ondorengo zenbakiek, elkarrizketaren zenbakia, urtea eta hilabetea zehazten dute. Hori horrela izanda, elkarrizketa guztiak transkribatuak izan dira eta horien analisia burutu da. Analisi hori egiteko, gidoiko galderak aztertu eta kategorietan banatu dira10. Modu horretan, kategoria horiek, galderetan erabiltzen diren gaien araberakoak izan dira. Alde batetik, boxeoari buruzko galderak eta honen onurak aztertu dira adituen hitzen arabera. Beste aldetik, entrenamenduari dagokion informazioa multzokatu da eta azkenik adineko pertsonei zuzendutako entrenamenduaren nondik norakoak batu dira. Boxeoaren onurei buruz hitz egitean hainbat faktore izan behar dira kontuan. Boxeoa gorputz osoa lantzen duen kirola da, honek fisikoki onura asko eskaintzeaz gain, arlo emozional edo psikikoan baita arlo sozialean hainbat onura eskaintzen ditu. Adituen hitzak batzen badira, honako onura hauek nabarmendu daitezke: Alde batetik, alderdi fisikoan, indarra, abiadura, erreflexuak, erresistentzia, egoera fisikoa, muskuluak indartu eta muskulu-masa handitu, koordinazioa, oreka, zalutasuna etab. hobetzen ditu. …Es un deporte que a nivel físico trabaja todo el cuerpo. (…) Los beneficios van desde la mejora física, mejorar la capacidad pulmonar, fuerza, velocidad, reflejos, resistencia, a nivel mental sus beneficios van desde rebajar el estrés diario, aumentar la autoestima, relacionarse con gente dentro de un ambiente de respeto y compañerismo, conocerse a uno mismo etc. (EL01_202103) Beste aldetik, profesionalen arabera alderdi emozional edo psikikoan, estresa murriztu, autoestimua hobetu, elkartasuna, zure burua ezagutzeko aukera eskaini, ziurtasuna, dibertsioa, kontzentrazioa, arreta landu, erosotasuna, emozioak lantzeko bidea eskaini, errespetua, laguntza etab. nabarmendu daitezke. Azkenik, alderdi sozialean, talde pertenentziaren garrantzia azpimarratu behar da, honi esker, beste pertsona batzuekin harremantzeko aukera eta gaitasun hori lantzen da. Horrez gain, motibazioa handitzeko, besteekiko laguntza eta besteen esfortzua eta lana errespetatu eta baloratzeko aukera ematen du. Adituek aipatzen duten moduan: "... se habla poco de este punto y es de los más importantes para el/la practicante de boxeo. Es primordial sentirse integrado/a en tu equipo donde vas a respetar y valorar el trabajo del compañero/a". (EL04_202103). Entrenamenduari dagokionez, aditu guztiak bat datoz boxeoaren alderdirik garrantzitsuena entrenamendua dela esanez. Kirol gehienetan bezala, lehia eta profesionalen atzean lan eta prestakuntza handia dago. Gainera, entrenamendu guztiak egoki izateko alderdi zehatzak zaindu behar dituzte. Jasotako informazioaren arabera, entrenamenduak beharrezkoak izango diren aspektuak lantzeko eta kirola praktikatzeko beharrezkoak izango diren kontzeptuak hartzeko prestatzen du. Horrez gain, esperientzia eta aurrera egiteko gakoak eskainiko ditu. Horretarako, entrenamendua egokia izateko, jarraibide konkretu batzuk izan beharko ditu. Gainera, entrenamenduek egoera eta arazo baita lanketa zehatz batzuk lantzera zuzenduta egon daitezke. Horrela, orokorrean, entrenamenduek beti, beroketa, lanketa fisikoa, teoria, praktika eta luzaketak barne hartzen dituzten ariketak izan beharko dituzte. … te da experiencia y es lo que te va a permitir avanzar, sin preparación y constancia no hay resultados. (…) El entrenamiento debe tener un buen calentamiento, acondicionamiento físico, parte teórica (conceptos, nombres de los tipos de golpes), parte técnica (como ejecutar) parte práctica (sparring) y por último estiramientos (EL04_202103). Hori jakinda, adinduei zuzendutako entrenamenduan kontuan izan beharreko baita honi moldatu beharreko jarduerei buruzko informazioa jasotzea ezinbestekoa da. Modu horretan, hainbat faktore kontuan hartzeaz gain, zer nolako arloak landu behar diren eta nola, zein motatako ekintzak egokiak diren, zenbat egunetan praktikatu daitekeen jasotzea beharrezkoa izango da. Horrez gain, azkenik, boxeoaren moldapenari buruzko iritziak eta haiek gehitutako adierazpenak jaso dira. Hasteko, kontuan izan beharreko faktore eta zein arlo landu behar direnen barruan, adituak nahiko parekatuta agertu dira. Gehienek, hasteko, pertsonen egoera fisikoa ikusi eta hortik abiatu behar dela aipatu dute. Horrez gain, berotzeko ariketek pisu gehiago 2.4. Diseinua eta plangintza 2.4.1. Beharrizanak identifikatzea, justifikatzea eta lehenestea Behin, diagnosi osoa eginda dagoela eta informazio nahikoa izanda, Sarriko egoitzako adindu taldean egon daitezkeen beharrak identifikatu eta proiektuaren nondik norakoak zehaztu behar dira. Lehen esan bezala, eguneko egoitzan dauden pertsonek mendekotasun maila ezberdinak dituzte. Beraz, esan daiteke, autonomia lantzeko beharrak dituztela. Autonomia aipatzean, arlo fisikoa, kognitiboa, sentsoriala etab. arloei buruz aritzen da. Beraz, hori indartzeko eta hori lantzeko ekintzak beharrezkoak izango dira. Horrez gain, egoitzaren helburuak ikusita, taldearen erlazioak zaintzea eta elkarrekin egin beharreko ekintzak proposatzea azpimarratu daiteke, baita, mugikortasuna eta muskuluen erabilpena bultzatzea beharrezkoa da. Modu horretan, dependentzia maila ez handitzea eta modu batean hobetzea gerta daiteke. Horrez gain, sedentarismoa eta ia mugimendurik gabeko ohiturak aldatzea beharrezkoa izango da. Mugimenduak, haien bizitza aktiboagoa egin dezake eta ondorioz, osasuntsuago senti daitezke. Horrenbestez, proiektua egoitzan parte hartzen duten adindu guztiei zuzenduta egongo da, hau da, gaur egun bertara joaten diren 17 pertsonako taldeari zuzenduta. Horrela, aipatutako egoera guztiei arreta jartzea eta bakoitzak dituen beharrei egokitutako proiektua garatuko da. 2.4.2. Helburuak Beharrizanak ikusita, proiektuaren helburuak, haien ongizatea lortzean edo hobetzean oinarrituko dira. Horrez gain, egoitzaren helburuekin bat egin dezake. Beraz, proiektuaren helburu orokor bezala, eguneko zentroan parte hartzen duten pertsonen mugikortasuna eta osasun fisikoa sustatzea proposatzen da, beti, pertsonen gaitasun funtzionalak aktibo mantenduz eta ongizatea hobetuz. Helburu zehatzen aldetik berriz, sei proposatzen dira: (1) Koordinazioa eta oreka lantzea; (2) Erresistentzia eta Memoria landu; (3) Talde harremanak sustatu elkarlaguntzaren bidez; (4) Autonomia pertsonala eta gorputzaren mugikortasuna sustatzea; (5) Estereotipoei buruz hausnartu eta eztabaidatu; (6) Genero artean aukera berdintasuna eta parte hartzea modu berdinean sustatzea. 2.4.3. Aukera metodologikoa Helburuak eta proiektua aurrera eraman ahal izateko, ezinbestekoa da, eredu metodologikoa zehaztea. Eredu metodologikoak helburu zehatz batzuk lortzeko norabidea zehazten du. Beraz, honi esker, proiektuaren oinarria zehaztuta egongo da. Proposatzen den proiektuak epe luzerako aldaketak bilatzen ditu, hau da, erdian edo amaieran emaitzak ikustea lor daiteke. Horregatik, metodologia progresibo eta parte hartzaile bat aukeratzea garrantzitsua izango da. Metodologia progresiboaren oinarrian, abiapuntu zehatz batetik hasi eta gutxinaka eta erritmoak errespetatuz aurrera egingo duen metodologia izango da. Horrela, gutxinaka hobetzen eta aurrera egiteko aukera ahalbidetuko da baita helburuak modu jarraian lortzeko bidea eskaintzeko aukera egongo da. Beste aldetik, parte hartzaileen iritziak kontuan hartuko dira, beraz, haiek, haien prozesuaren protagonistak izatea bultzatuko da. Horretarako, metodologia parte hartzailearen oinarriak kontuan hartzea ezinbestekoa da. Honen oinarrian, ikaskuntza prozesu moduan ulertzea dago, eta ez etengabeko jasotze edota akumulazio moduan ulertzea (Euskal Herriko Unibertsitatea, EHU, 2020). Hau da, ikaskuntzaren eraikuntza prozesuan parte hartzaileak agente aktibotzat hartzen dituen metodologia da. Horrela, taldeko partaide guztiak parte hartzen dutela ziurtatu eta horretara bultzatzen dituen metodologia da. Beraz, hau erabiltzen denean, ez da bakarrik adituen ikuspuntua kontuan hartzen, baizik eta parte hartzaileen espektatibak, iritziak eta beharrak beti lehentasunez kontuan hartzen dira (Universidad de Educación a Distancia, UNED, 2014). Beraz, horrekin guztiarekin, proiektua entrenamendu bat izanik, boxeo adituek aipatutako nondik norakoak oinarri izateaz gain, progresiboa izango den garapen bat jarraituko du. Non parte hartzaileen gogo eta aurrera egiteko gaitasunen arabera garatu egingo den. Horregatik, haien iritzi eta beharrak erdian jarrita abiatuko da. Modu horretan, ariketaren bat gustuko izan badute edota ez duten kontuan izango da, hori errepikatzeko aukera eskaintzeko edota hori berriro ez erabiltzeko. Horregatik, proposatutako ekintzek moldagarriak izateko aukera izango dute. 2.4.4. Ekintzak Helburuak lortzeko, ekintza zehatz batzuk aurkeztu behar dira. Ekintzak, kasu honetan, adindu taldearen beharrizanak asetzera zuzendutako boxeo entrenamenduak izango dira. Beraz, boxeoaren nondik norakoak eta aurretik boxeoan adituak ziren pertsonen aholkuak jarraitzea ezinbestekoa izango da. Esku hartzearen planteamendua entrenamendua izanik, saio bakoitza lau arlotan banatuko dira. Horrela, egunero planteamendu berdina izango duten saioak izango dira, baina, egun bakoitzean lanketa edo arlo ezberdinak lantzera bideratuta egongo dira. Hau da, saio guztiak lau zatitan banatuko dira. Hauek, ordu bat eta laurdeneko iraupena izango dute, horrela, egun bakoitzean, lau zati horiek beharrezkoa izango duten denbora eduki ahal izateko. Hasteko, lau zati horietako lehenengoa, beroketa aldia izango da. Honek 5-10 minutuko iraupena izango du. Eta bere baitan, gorputzak martxan jartzea ahalbidetuko du. Horrela, batzuetan berotzeko jokoak barne hartuko ditu eta beste batzuetan lanketa serioak. Baina, beti, horietako bost minutu gutxienez, gorputzeko atal guztiak berotzeko erabiliko dira. Bigarren zatiari dagokionez, hau teknika hartzeko momentua da. Honen iraupena ere, 1015 minutuko iraupena izango du, eta bertan, egunean landuko diren mugimenduak barneratzeko espazioa eskainiko du. Horrez gain, beste egunetan ikasitakoa errepasatzeko espazioa ere eskaini dezake. Beraz, boxeoaren teknika ulertu eta horrekin hasteko zatia izango da. Horrez gain, ekintza aldia egongo da. Horrela, egunean landu beharreko eta landuko den ekintza izango da. Honetan, erresistentzia, abiadura, erreflexuak, oreka etab. lantzeko espazioa egongo da. Dagokion egunean, dagokion lanketa egongo da. Eta 20-25 minutuko zati honetan boxeoan arituko dira. Bai, bikoteka kolpe batzuk emanez, baita, egunean ikasitako mugimenduak landuz etab. Azkenik, laugarren zatia, erlaxazio momentua izango da. Honen barruan, musika jarri eta luzaketak egiteaz gain, erlaxazio jokoak egingo dira. Horrela, intentsitatea jaisteko eta berriro lasai egotera bueltatzeko 10-15 minutuko espazioa eskainiko da. Horrez gain, kideen artean hitz egitea eta zer nolako aurreikuspen eta iritziak dituzten entzutea ahalbidetuko du. Ekintza planari dagokionez, beroketa eta luzaketa aldiak guztiak batera egingo dira eta hasi aurretik, prestakuntzarako 5 minutu utziko dira, beharrezkoa izango den materiala prestatzeko eta bendak jartzeko. Saioaren zati bakoitzean hainbat ekintza burutu daitezke, eta horiek taldeka, binaka edo bakarka egingo dira. CoVid-19 egoera dela eta, batzuetan taldea bi zatitan banatuko da horrela, 8 eta 9 taldekideetako talde txikiak osatuko dira jarduera zehatz batzuk egiteko. Beroketa jarduerei11 dagokionez, martxan jartzeko dinamikak egin daitezke. Horien artean, aurkako-aurkako dinamika bizkortasun mentala eta erreflexuak lantzeko, berotzeko dantza, hankak lurrera dinamika oreka eta mugikortasuna lantzeko etab. Teknika12 lanketaren arloan, batez ere, itzala egingo da. Hau, boxeoaren teknika hartzeko eta geroago egingo denaren teoria eta teknika hartzeko erabiltzen da. Eta gutxinaka, eta astiro airera kolpeak eta mugimenduak botatzean datza. Jarraitzeko, saioaren hirugarren zatian, eguneko ekintza13 dago. Bertan, erreflexuak, koordinazioa, erresistentzia etab. lantzera zuzendutako ekintzak aurkitzen dira. Egun bakoitzean arlo bat lantzea gomendagarria izaten da, horregatik, erresistentzia lantzen den egunean bakarrik erresistentzia landuko litzateke. Hau aurrera eramateko ekintzak, boxeo ariketak izango dira, adibidez, konbinazioak, piramidea etab. Amaitzeko erlaxazio eta luzaketa14 momentuan, musika jartzea eta lurrean esertzea (ahal duenak) gomendagarria litzakete. Modu horretan, muskuluak luzatzeko eta erlaxazioa burutzeko dinamika eta jarduerak egitea erraztasun handiagoa izango dute. Horretarako, edozein kirolean erabiltzen diren jarduerak erabili daitezke, lepoa luzatzeko eskuekin hau presionatzea, besoak aurrean elkartzea sorbalda luzatzeko etab. 2.4.5. Denboralizazioa Denboralizazioari dagokionez, hau, esku hartze pilotoa dela esan daiteke. Horregatik, 4 hilabetetan15 zehar aurrera eramango den proiektua izango da. Modu horretan, behin lau hilabeteak igarotzean, ebaluazioa egin eta egondako emaitza, parte hartze eta egoeraren arabera, horrekin jarraitu, moldatu edota bertan behera uztea erabakiko litzateke. Lehen esan bezala eta adituen gomendioen arabera, astean bi egunetan egitea gomendatzen da. Beraz, 4 hilabetetan zehar, astero bi egun egingo da, konkretuki, astearte eta ostegunetan. Esan beharra dago, eszenatokia Sarrikoko eguneko egoitza izanik, kurtsoa pixka bat aurreratua dagoenean hasiko da, beraz, eta geldi gune handirik ez izateko, 2022ko urtarriletik-apirilera egingo litzateke. Horrez gain, ebaluazioa garatzeko bi egun gehitzea erabaki da. 2.4.6. Baliabideak Esku hartzea burutu ahal izateko, ezinbestekoa izango da hainbat baliabide erabili behar izana. Hau, 17 pertsona talde bati zuzenduta dagoenez, talde horrentzat beharrezkoak izango diren baliabideak aztertu behar dira. Baliabide horien artean, baliabide materialak, pertsonalak eta ekonomikoak aurki daitezke. Baliabide materialei dagokionez, saioetan erabiliko diren materialak aipatu daitezke. Horiek, boxeoa eta entrenamendua baita helburuak betetzeko bidea ahalbidetuko dute. Beraz, horien artean, eskularruak (9 pare), eskuzorroak (9 pare), txurroak (9 pare), pisudun pilotak (4), bendak (17), pilota txikiak tenis (6 pote 3 pilotako), 9 zapi, material desinfektatzailea, 19 piltzar, musika jartzeko ekipoa, USB edo ordenagailua, bozgoragailuak egongo lirateke. Horrez gain, espazioa garbia izatea beharrezkoa izango da, hau da, erdian egon daitezkeen mahaiak albo batean kokatuko dira, ahalik eta espazio gehien izateko. Esan beharra dago, aulkiak mantentzea beharrezkoa izango da, batzuetan ekintzak eserita egin daitezkeelako, baita deskantsua hartzeko edota zutik mantentzea kostatzen zaienei erabili ahal izateko. Jarraitzeko, baliabide pertsonalei dagokionez, bertan lan egiten duten langileen laguntza izateaz gain, esku hartzean bi gizarte hezitzaile egotea beharrezkoa izango da. Bertako langileek, egoitzako adinduen egoeraz informatu eta zerbait laguntzeko beharrezkoak izan daitezke. Gizarte hezitzaileek, bere aldetik, kirolan eta boxeoan jakintza minimo bat izatea beharrezkoa izango da, esku hartzea aurrera eraman ahal izateko. Horrez gain, hauek, ebaluazioa egiteko eta nondik norakoak zehazteko ezinbestekoak izango dira. Gainera, CoVid-19 egoera dela eta, taldea askotan banatu behar izango da, beraz, bi hezitzaile egotea erantzun osoago bat ematea gerta daiteke. Azkenik, baliabide ekonomikoen aldetik, aurretik aipatutako guztiaren kostua batuko du. Horrez gain, badaezpada kopuru bat gehitzea erabaki da, edozein momentutan, azken orduko behar bat edo bidai bat ordaintzeko kopurua, desinfektatzaile gehiago behar izatea etab. Beraz, guzti hau aurrekontuan zehaztuta agertuko da 2.4.7. Aurrekontua Aurretik aipatutako guztia aurrera eraman ahal izateko, ezinbestekoa da horren gutxi gora beherako kostua kalkulatzea16. Bertan, baliabide kostuek eta orokorrean, esku hartzearen kostua guztira zenbatekoa izango den hurbilpena eskainiko du. Bertan, aurreko puntuan bezala, baliabide materialak eta fisikoak banatu eta gehitu behar izango dira. Beraz, aurreikuspenarekin hasteko, baliabide materialei dagokionez, 609€ behar izango direla, esan daiteke. Azken finean, 17 pertsonentzako materiala dela kontuan hartu behar da, baita ekintzak haien artean ezberdinak izateko eta hainbat egiteko material kopuru asko beharrezkoa dela. Baliabide fisikoei dagokionez, gizarte hezitzaile bien soldata kontuan hartu beharko litzateke, horrela, Gizarte esku-hartzeko Bizkaiko hitzarmen kolektiboaren arabera (2019), gizarte hezitzaileen soldata 667€koa izango litzateke. Hauek, proiektuaren prozeduraren jarraipena eta parte hartzea sustatzen dela ziurtatuko dute. Beraz, hauek, esku hartze ahalik eta hoberen funtzionatzeko beharrezkoak izango dira. Beraz, guzti hori ikusita, eta badaezpadako kopurua kontuan izanda, aurrekontuaren gutxi gora beherako kostua 2.093€-koa izango da. Egia da, kalkulatutako kostua lau hilabetetarako proiektua zehazten duela. Baina, hau denboran luzatuko balitz, materiala berdina izan liteke eta beraz, prezio ia berdina izango luke. Hau da, aldaketa bakarra hezitzaileen kostua izango litzateke. Batez besteko gastu horiei aurre egiteko, tokian tokiko- udal eta entitate ezberdinek, finantzazioa emateko epealdiak eta konkurtsoak ateratzen dituzte. Kasu honetan, Euskal Herrian, pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin gizarte esku-hartze jarduerak egiteko diru-laguntzak eskaintzen dira. Bertan, pertsonen autonomia pertsonala, integrazio komunitarioa sustatu eta babesteko jarduerak eta batez ere, berrikuntza dakarten jarduerak bultzatzen dira (Eusko Jaurlaritza, 2021). Euskal herriko aldizkari ofizialaren (2012), BOPV, arabera, herrian, pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin gizarte esku-hartzeak egiteko diru-laguntzen arau eta baldintzen barnean, proiektu hau aurki daiteke. Horren arabera, autonomia eta inklusioa kontuan hartzeaz gain, adineko pertsonei eta beste hainbat kolektiboei zuzendutako esku hartzeak barne hartzen ditu, beti, haien ongizatea eta beharren erantzunak bermatuz (Decreto 4/2009, de 4 de diciembre, de las Subvenciones para el Fomento de actividades del tercer sector en el ámbito de la Intervención social en el País Vasco, 2012). Egia da, diru laguntza horrek, adibidez, bidaietarako gastuak barne hartzen ez dituela (Eusko Jaurlaritza, 2021). Beraz, horrelako gasturen bat egotekotan Sarrikoko egoitza, egoitza pribatua izanda, gastu horiei aurre egin beharko dizkio. Beraz, proiektuaren zati bat haien esku geldituko litzateke. Modu horretan, finantzazioa, Bizkaiko diru-laguntza eta finantzazio planen esku gelditzeaz gain, entitateak kantitate bat inbertitzea beharrezkoa izango da. 2.4.8. Ebaluazioa Behin proiektuaren metodologia, ekintzak, helburuak… zehaztuta, proiektuari amaiera emateko ezinbestekoa da ebaluazioa egitea. Honi esker, planteatutako helburuak lortu diren eta aldi berean, zeintzuk faktore egokiak izan diren eta zeintzuk ez jakin daiteke. Horrela, etorkizunerako proiektua hobetzeko eta egindakoari buruz ikasteko aukera eskainiko du (Pérez de San Román, et. Al., 2007). Ebaluazioa prozesu bat da eta ez amaieran gauzatzen den une zehatz bat. Horregatik, ebaluazioa egiteko tresnak modu egokian aukeratzea ezinbestekoa da. Proiektu honen ebaluazioa jarraia izango da. Modu horretan, bertan parte hartzen duten pertsona guztiak parte hartu eta egunero gauzatzen diren gertaeren informazioa jaso beharko da. Horrela, proiektua garatu duten pertsonek egiteaz gain, bertan parte hartu duten pertsonen iritziak ezinbesteko faktore bihurtuko dira. Horrez gain, hasierako egoeratik, proiektu amaierara egondako aldaketak ebaluatzeko pre-post teknika erabiliko da. Honek, hasieran azterketa bat egiten du, eta proiektuaren amaieran beste bat, horrela, hasieratik amaierara egondako aldaketak zehaztu daitezke. Hau da, Pomeranzen (2011) arabera, pre-post ebaluazioak denboran zehar egondako aldaketak neurtzen ditu, beti, taldearen hasierako egoera kontuan hartuz edo erreferentziatzat hartuz. Horrela, esku-hartze baten inpaktua eta ezberdintasunak neurtzen ditu. Beraz, esku hartzearen aurreko egoeraren eta proiektuan parte hartzearen ondorengo egoeren arteko desberdintasuna neurtzen du. Horretarako, proiektua hasi baino lehen, parte hartuko duen taldearekin saio bat egingo da. Bertan, mugikortasuna neurtzeaz gain, galdetegi17 (pre) bat erantzutea eskatuko zaie, bai parte hartuko dutenei, bai proiektuan zehar aurrean egongo diren langileei ere. Horrez gain, lehen aipatu bezala, proiektua aurreratzen den heinean, gertakariak eta egunerokotasuneko ekintzei buruz informazioa jasoko da, baita, parte hartzaileen iritziak eta aurreikuspenak jaso ere. Modu horretan, momentuko iritzi eta erantzun osoagoak lortzeko. Azkenik, proiektuaren azkenengo saioan, amaierako galdetegia18 emango zaie (post). Bertan, hasieran bezala, ariketa batzuk egin eta galdetegi bat bete beharko dute. Baita, proiektu osoan zehar jasotako informazioa batuko da. Horrela, egondako hobekuntzak edota helburuak bete diren baita, proiektuaren arrakasta neurtzeaz gain, proiektuan sar daitezkeen aldaketak zehaztu ahal izango dira, beti, hau hobetzeko eta parte hartzaileek beharrezkoa duten erantzuna jasotzeko. Beraz, eta proiektu hau pilotoa izanda, ebaluazioak beste hainbat proiektuetan baino pisu handiagoa izango du. Honi esker, honen jarraikortasuna eta baliagarritasuna zehaztuko delako. Beraz, ebaluazioak proiektuan sartu beharreko aldaketak eta izandako arrakasta zehazteaz gain, honek jarraikortasuna izango duen erabakiko du. 2.5. Ondorioak Gaur egungo CoVid-19aren egoera dela eta, ezin izan da proiektua aurrera eraman eta honen efikazia errealitatean ikusi. Baina, aztertutako informazioa eta izandako elkarrizketekin, proiektu erreala eta ondorio positiboak izan ditzakeen esku hartzea izan daitekeela esan daiteke. Horrez gain, lanean zehar hainbat ondorio ateratzeko eta egindakoari buruzko hausnarketa egitea ezinbestekoa da. Hasteko, kirola askotan pertsonen bizitza aldatzeko tresnatzat hartu da. Hau da, askotan kirolak haien bizitza aldatu dutela diote pertsona askok. Horietako askok ere, zaurgarritasun egoera ezberdinetan egonda, kirola haien bizitza aldatzeko eta zaurgarritasun egoera hori aurrera eramateko bidea izan dela komentatzen dute. Beraz, kirola duen garrantzia baino gehiago izan beharko luke. Boxeoa bere aldetik, hainbat zaurgarritasun egoera eta hainbat alor lantzeko bide izan da. Hau da, boxeoa, jarrerak kontrolatzeko, aniztasun funtzionala duten pertsonekin gaitasun zehatzak lantzeko, egoitza psikiatriko batean etab. tresna gisa erabili eta horren onurak defendatu eta konprobatu dituzte. Beraz, edonork onura horiek gozatzeko eta aprobetxatzeko aukera badu, zergatik adinduek ez? Askotan, adinduak, adindu izateagatik, ekintza zehatz batzuetan enkajonatzen dira, baita, adinduak ez diren kolektiboak ere, faktore zehatz batzuengatik ekintza batzuk egitera behartzen dira, beste aukera berririk eskaini gabe. Proiektu honek, inoiz frogatu ez duten zerbait frogatzeko aukera emateaz gain, hainbat onura ekartzen ditu. Horregatik, boxeoa eskaintzea, gogoa indartzeko bide egokia izan daiteke. Egia da, kirol hori nola egiten den arabera, intentsitate handia eskatzen duen kirola izan daitekeela, baina aldi berean, modu askotan moldatu daitekeen kirola dela argi izan behar da. Horrela, elkarrizketatutako adituek esaten zuten modura, entrenamendua beharretara egokituz, horren onurak gozatzeko aukera edonork izan ditzake. Adibidez, denbora asko zutik mantentzea kostatzen zaionari, lehenengo egunean, bost minutuz mantentzen bada, agian, hurrengoan pixka bat gehiago mantendu ahal izango da, eta ezin izatekotan, bertan, aritzeko beste hainbat modu izango ditu. Horregatik, adituek, eserita eta beste alor batzuk landuz, hobekuntzak eta aldaketak lor daitezkeela defendatzen dute. Horrez gain, proiektu edo tailer bat aurkezten denean, ondo pasatzea eta disfrutatzea ere alor garrantzitsuak bihurtzen dira. Horrela, dauden egoeratan disfrutatzea, haien garapenean edota maila psikologiko eta pertsonalean eragin positiboa izan dezake. Beraz, boxeoa, momentura arte esan bezala, fisikoki hobekuntzak eskaini ahal izateaz gain, maila psikologikoan eta sozialean hobekuntza ugari sor ditzake. Aipatzekoa da, adituen elkarrizketan plazaratu den bezala, boxeoari esker haien errutinetatik ateratzeko aukera eskaini daitekeela. Horrez gain, beste garaietan izandako garrantzia edo oroitzapenetan bidaiatzeko aukera eskaini dezake, hau da, haiek gazteetan noizbait horretan aritzeko aukera izan badute, gaur egun aritzeko aukera izatea, oroitzapenak eta grina piztea ekar dezake. Horrenbestez, kirola edozein pertsonari, onura asko eskaintzen dizkio eta ez bakarrik maila fisikoan. Kirola, jendearekin harremantzea, kalera irtetzea edo mugitzea, zeregin bat izatea, autoestimua igotzea etab. ekarri dezake edozein pertsonari. Hori edozein pertsonak jasotzeko aukera badu, zaurgarritasun egoeran dauden pertsonekin, onura horien zerrenda biderkatu daiteke. Batzuetan, xehetasun minimoek izugarrizko eragina baitute. Horregatik, kirola, gizarte esku hartzetan erabiltzea, dirudiena baino pisu handiagoa izan dezake. Honi esker, modu dinamikoan eta ia konturatu gabe alor asko landu daitezke. Azken finean, horren atzean dauden onurak, garapen eta ongizatean baita bizi kalitatean eragin positiboak dituelako. Horrez gain, kirola balore asko transmititzeko tresna izan daiteke, beraz, estrategia honi esker, berdintasuna, besteekiko errespetua, lehiakortasun sanoa, besteen esfortzua errespetatzea etab. landu daiteke. Horrekin lotuta, kirolaren bitartez lehen aipatutako ODSen helburuak lor daitezke. Esku hartze honekin, zeharka, genero berdintasuna lantzeko bidea eskaini daiteke, non, hau, edozein pertsonak aritu eta disfrutatu dezakeen. Horrez gain, hasierako aurreikuspenak aldatzeko indarra izan dezake. Hau da, "gizonentzako" edo maskulinizatutako ezaugarriak dituen kirol bat adinduak diren emakumeak arazorik gabe praktikatu dezakete eta modu batean erreferente bihurtu. Esan beharra dago, boxeo hitza entzuten denean, beti, agresibitatea eta kolpeekin lotzen den kontzeptu edo kirolan pentsatzen dela. Baina, horren atzean, lanketa eta izugarrizko garapenak eta onurak daudela ulertu behar da. Hau da, telebistan ikusten denaren atzean, entrenamenduetan talde bat dago, eta talde horretan lan egiteko mila bide daude, beraz, boxeoa ikusten dena baino askoz urrunago doan kirola da. Horrek, adituekin hitz egiten eta horretan aritzen ikus daiteke. Hau da, adituen arabera, boxeoak eskaintzen dituen onurak hainbat dira, horrek, gelditzea eta engantxatzea egiten duela. Eta beraz, kolpeak eta agresibitate hori bigarren plano batean gelditzen da. Beraz, amaitzeko, kirola joko moduan ikus daiteke, baina hori berdin du. Azken finean, haiekin jokatzea edota haiekin kirola egitea, hurbiltzeko eta modu dinamikoan alor asko lantzeko aukera dago. Askotan gainera, ia, konturatu gabe, hainbat onura eta aldaketa positibo lortzen dira. Hau da, kontziente izan gabe jasotzen ditugun onurak, egunerokotasuneko ekintzetan eragina izan ditzakete. Beraz, kirolak, eta konkretuki boxeoak egunerokotasuneko ekintzetan, bizi kalitateetan, ongizatetan etab. eragina izan dezake. Horregatik, esan bezala eta aztertutako guztiarekin, kirola, gizarte- lanetan eta gizarte esku hartzetan duen garrantzia baino gehiago izan beharko luke. Honek eskaini ditzakeen onurak aprobetxatzea eta modu dinamikoetan lantzea estrategia oso egokia izan daitekeelako. Amaitzeko, lanari dagokionez, boxeoari buruzko informazio oso gutxi dagoela esan beharra dago. Beraz, proiektuaren pisu handiena, adituek emandako informazioarekin garatu da. Horrez gain, OMEk, Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzak kirolaren onurei buruz eta hau praktikatzearen garrantzia azpimarratzea ezinbesteko alorrak izan dira lana aurrera egiteko beharrezko pisua izateko. 2.6. Etika profesionala eta Datuen babesa Etika profesionala eta datuen babesa zaintzeko, elkarrizketatu eta galderak erantzun dituzten aditu eta pertsona guztiei baimen bat sinatzea eskatu zaie. Horrela, diagnostikoa egiteko egoitzatik baita, elkarrizketa eta galderak erantzun dituztenetatik idatzi19 sinatuta jaso da. Beraz, horri esker, eskainitako informazioa erabiltzeko baimena ematen dute.
science
addi-fd7196cc6315
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/55045
Deustualdeko auzoetan aisialdiko elkarteek egiten duten lanaren analisia: etorkinen inklusiorako begirada bat
Malave Bravo, Izaskun
2022-01-18
Sarrera Gaur egun, aisialdia eta denbora librea garrantzi handia hartzen ari dira gure gizartean; izan ere, esan dezakegu gero eta pertsona indibidualistagoak garela daukagun sistema kapitalista honen barruan. Gainera, COVID-19agatik igaro berri dugun pandemia globala zeharkatuta, baiezta dezakegu aisialdi taldeek lana zailagoa izan arren, erabat ezinbestekoak bihurtu direla, bai arnasa hartzeko eta bai egoera honetatik ihes egin ahal izateko, ordu gutxi batzuk izan arren. Horren harira, jasaten ari garen errealitate zaila argitu eta alde batera uzteko lekua izateaz gain, hezkuntza ez-formala modu dibertigarri eta hurbilean jasotzen den lekua ere bada, aisialdi-taldeen bitartez (horrek dakarren guztiarekin: naturari buruzko hezkuntza, bizikidetza…), ludotekekin, kirol-taldeekin, jai batzordeekin, e.a. Horregatik eta aurrerago aztertuko dugunagatik, uste dut, aisialdia eta denbora librea oso aukera ona dela bizileku berri batera iristen diren etorkinentzat. Eta beraz, aldi berean, aipatutako aisialdi talde hauek prest egon beharko lirateke etorkin hauen inklusioa modu egoki batean gauzatzeko, edo behintzat, taldearen garapenean lan egiteko, inklusioari dagokionez. Izan ere, talde horiek jendea errazago eta hurbilago ezagutzeko aukera ematen dute, bai eta asko errazten dute auzoan egiten diren jardueretan parte hartzea. Arestian esandako guztiagatik eta hainbat urtez aisialdi talde bateko kidea izateagatik, Gizarte Hezkuntzako gradu honen Gradu Amaierako Lana (GrAL) egiteko ideia bururatu zitzaidan, Deustualdeko auzo desberdinetan aisialdia bideratzen dutenen lanaren eta erabiltzen dituzten errekurtso desberdinen analisia egitea. Aisialdiko taldeek etorkinen inklusioari dagokionez izan duten garapena aztertzeko lan askorik aurkitu ez ditudanez, jorratu beharreko gaiari buruzko informazio nahikoa biltzeko asmoz, nire datuak eman nahi nituzke zuzen nagoen egiaztatzeko. Aipatutako guztia aurrera eramateko, Deustualdeko auzoetan aisialdia bideratzen dutenen analisia burutzeko galdetegi bat sortu dut. Aztergaia ikertzeko, datu kualitatiboak eskuratu ditut, galdetegi eta elkarrizketen bitartez jasoak izan direnak. Ikerketaren lagina Deustualdeko aisialdi talde desberdinen hezitzaile edo begiraleek osatuko dute. 1. Marko teoriko eta kontzeptuala 1.1. Aisialdiaren eta denbora librearen historia Espainian Aisialdia eta denbora librea ez da batere kontzeptu berritzailea, duela urte askotatik existitzen baita. Egia da, aisiaren terminoa eboluzionatuz joan dela denborarekin eta definizioa aldatuz joan dela garaiarekin batera. Antzina, "Denbora Librea" terminoak lotura zuzena zuen klase sozial altuekin; izan ere, edonork ezin zuen denbora hori hartu erlaxazioan eta norberaren askatasunean emateko. Gero sakonago azalduko dugun bezala, industria-iraultzarekin, lanaldia murriztu beharrean, handitu egiten da haur, gazte eta helduentzat. Gaur egun berriz, lanaren kontrako kontzeptu bezala ulertzen dugu, baina esan dezakegu oso kontzeptu irekia dela, esparru asko hartzen dituena, eta hainbat modutan oso ingurune edo espazio desberdinetan egin daitekeena. De Castro Cardoso eta Cabezas González (2008) aurrera eramandako lanaren arabera, trantsizio politikotik aurrera, aukera anitzetara ireki ahal izan ziren Espainiako hainbat gazte-mugimendu. 1940an, Gazteen Frontea sortu, eta gazteen kokapenerako eredu bakar gisa kokatu zen; horrek gazte-mugimenduen erabateko praktika desagertzea eragin zuen. Geroago, 1970ean, Mugimenduaren Idazkaritza Nagusiaren Organoak Antolatzeko eta Garatzeko Arauak (B.O.E., núm. 217, de 10 de septiembre) eta ondorengo Gazteriaren Ordezkaritza Nazionalaren Arau Organikoa (B.O.E., núm. 288, de 2 de diciembre) oinarri hartuta, gazte-buruzagiak prestatzeko eskumenak berregituratu ziren. Une horretatik aurrera, kolonietako eta kanpamenduetako arduradunen prestakuntza (60ko hamarkadan garapen handia ezagutzen hasi zena) behar bat izaten hasten da, ofizialtasuneko erantzunak jada, labur geratuz. Azpimarratzekoa da Bartzelonako L'Esplai Eskola, aitzindaria izan zela begiraleen prestakuntzan. Gazteriaren Ordezkaritza Nazionalak eta Emakumeen Atalak arduratu ziren jarduera horiek zuzentzeko titulua egiaztatzeaz (kanpamenduak, udalekuak, martxak, etab.), eta pertsona horiek titulatzeko ikastaroak antolatu zituzten urtero (De Castro Cardoso eta Cabezas González, 2008). Trantsizio Politikoak eta Autonomien Estatua sortzeak, aldaketa sakonak ekarri zituzten aisialdiko hezitzaileen prestakuntzaren alorrean. Batez ere, hezkuntza-sistema ez-formal gisa finkatzea, gazte-erakundeen eskumenetan oinarrituta. Gainera, beste behin ere, Kataluniak, 1981ean, aisialdiko hezitzaileen prestakuntzari buruzko lehen legedi autonomikoa ezarri zuen. Era berean, 'Aire Librea' eta 'Aire Libreko Eskolak' erabiliak ziren terminoak aldatu eta lehen aldiz, 'Aisialdiko Hezitzaileen Eskolak' izena hartu zuten; prestakuntza-prozesuari dagokionez ere, argi finkatzen dira bi prestakuntza-maila: monitoreak eta zuzendari-koordinatzaileak, 3 etapa desberdinekin: 1. Etapa teorikopraktikoa. 2. Praktika-etapa 3. Amaierako memoria (De Castro Cardoso eta Cabezas González, 2008). López de Cevallos eta Salasen azterlaneko datuek erakusten duten moduan eta prestakuntza hori eman zuten zentroei dagokienez, erakundeen jatorria nahiko desberdina zela ikusteko aukera izan dugu. Animatzaile soziokulturalen prestakuntza-zentroen %41a Eliza Katolikoak sustatu zituen, %32a kultura-elkarteek eta %27a erakunde publikoek. (López de Cevallos y Salas,1987; in De Castro Cardoso eta Cabezas González, 2008). 1990etik aurrera, topaketa, kongresuak eta ospakizunak egin dira, aisialdiko zentroen eta erakundeen sareak eta federazioak sortu dira, ekarpen indibidual eta kolektibo garrantzitsuak eman dira eta milaka hezitzaile anonimok parte hartu duten prestakuntzajarduerak egon dira (De Castro Cardoso eta Cabezas González, 2008). Bestalde, garrantzitsua ikusten dut aurrera eramango den ikerketarako, aisiaren eremuak finkatzea eta murriztea. Izan ere, aisiak hainbat gune desberdin hartzen ditu bere baitan; Berrio-Otxoa et al. (2003) egindako ikerketa batean oinarrituta, aisialdiko guneak irudian ikus ditzakegun lau multzo horietan sailkatuko lirateke. Ikerketa esparrua pixka bat murriztu ahal izateko, Gune Monitorizatuetara mugatzea erabaki dut. Berrio-Otxoa et al. bere lanean azaltzen duen moduan (2003), gune monitorizatu hauen barnean kirol eta kultur taldeak, aisialdiko taldeak, gaztelekuak, e.a. sartuko lirateke, beste batzuekin batera. Gune hauek hezitzaile edo helduen eskutik antolatuak egoten dira eta gazteei bideratuak. Beraz, gehienetan, begirale baten arduran egoten dira egituratutako programan edo ekintzetan zehar. Talde hauetan aurrera eramaten dituzten ekintzak, aurretik zehaztutakoak izateaz gain, hezkuntza ez-formalarekin lotutakoak izaten dira, betiere, haien gaitasunak edota trebetasunak indartzeko asmoarekin. Gainera, I. Irudia: Lanildoen egituraketa: Guneen aurkezpena. (Berrio-Otxoa et al., 2003a) azpimarratzekoa da, egiten diren jarduerak gazteek ondo pasatzeko badira ere (izan ere, kasu gehienetan, haiek aukeratzen dituzte egin nahi dituzten jarduerak), konpromisoa erakutsi behar dutela, talde horietara joateak ahalegina eta jarraipena eskatzen baititu (Berrio-Otxoa et al., 2003). Aipatutako guztiaz gain, begiraleak prozesuaren protagonistak dira gazteekin batera, talde horietan sortzen diren loturak oso indartsuak baitira taldearen funtzionamendurako eta sortzen diren harremanetarako. Gazteek begiralea izan dezakete figura konfidentzial gisa, imitatzen dutena edo erreferentzia gisa dutena, e.a. Beraz, oso zeregin garrantzitsua dutela esan dezakegu. Aisialdirako hezkuntzak, hezkuntza formalak bezala, gizartearen aldaketek planteatzen dituzten premia berriei praktikan erantzuteko erronka eta betebeharra du. Kasu honetan, immigrazioa da, argi eta garbi, gaur egun Espainian planteatutako hezkuntza-erronka nagusietakoa (Montejo Cobo, 2003). 1.1.1. Bilboko testuingurura gerturatzea Deustuko testuinguruan murgildu aurretik, Bilboko testuinguruaren egoera ezagutu beharko dugu. Horretarako, Bilbon erroldatutako jatorri atzerritarreko biztanleen bilakaeraren azterketa bat hartuko dugu oinarritzat. Immigrazioaren Bilboko Behatokiak baieztatzen duenez (2019), jatorri atzerritarra duten Bilbotarren kopuru handiena 19-50 urte bitarteko adinetan kontzentratzen da, tarte garrantzitsuena 19-35 urtekoa izanda; izan ere, horiek dira potentzialki aktiboak eta ugalketarako diren adin-tarteak. Hala ere, adintxikikoak diren gazte kopuru garrantzitsua ere dagoela ikus dezakegu. Immigrazioaren Bilboko Behatokiaren azterlanaren arabera (2019), 0 eta 17 urte bitarteko gazteetatik, gehiengoa Asia eta Latinoamerikatik etorriak dira. Deustuk, Bilboko biztanle atzerritarren ehuneko osotik, %11,4 du; gainera, ehuneko horretan, Latinoamerikako jatorriko pertsonen presentzia handiagoa ikus daiteke, %67,3koa hain zuzen ere. Bestalde, auzoen distribuzioan zentratuz, Deustuko barrutia auzo txikiagotan banatuta dagoela esan dezakegu, horien artean: Arangoiti, San Inazio, Ibarrekolanda eta Erribera. Auzo horietako bakoitzean, aisialdi talde bat dagoela edo egon dela baiezta dezakegu. GrAL honetarako, horietako batzuez baliatuko naiz. Jarraian agertuko diren aisialdi taldeak dira Deustualdean daudenetatik azterketarako komenigarriak ikusi ditudanak eta ondoan, talde horietan dauden etorkinen ehunekoa aztertuko dut. Deustun: Gazte Alai aisialdi taldea %15, Txantxiku 0%, Izartxo %15 eta Egunsentia Eskaut taldea %10; San Inazion: Txepetx 0%; eta Ibarrekolandan: Etorkizuna Eskaut taldea %10. 1.2. Aisialdiaren eta denbora librearen garrantzia Pérez Serranok eta De-Juanas Oliva-k baieztatzen duten moduan (2004), aisialdiko eta denbora libreko bizipenak izatea hainbat onura fisiko eta psikologiko dituen aukera gisa aurkezten da, batez ere arrisku edo zailtasun sozialeko egoeran dauden pertsonentzat. Ingurune berdeek, alde batetik, ongizate psikikoari laguntzen diote, arreta hobetuz, agresibitatea eta suminkortasuna murriztuz, oreka animikoa eta autoestimua berreskuratuz, e.a. Beste alde batetik, ongizate fisikoari ere laguntzen diote, immunitatesistemaren funtzionamendua hobetuz eta gaitz fisikoen aurrean berreskuratzen lagunduz (Kaplan eta Kaplan, 1989; in Pérez Serrano eta De-Juana Olivas, 2004). Bereziki garrantzitsua da aipatutako gazte hauek, haien aisialdian espazio naturalak erabiltzea; izan ere, kolektibo horren helduarorako trantsizioen ezaugarri nabarmenetako bat zailtasunak dira. Halaber, testuinguru pertsonal eta sozialean helduarora trantsizioa arinegia eman daiteke, eta horrek tentsioa eta segurtasun eza eragin diezaieke, egunek haiengan egunero eragiten duten presio handia sentitzen baitute. Arrutiren arabera (2004), garrantzitsua da pertsona horiek horrelako dinamiketan barneratzen hastea: "Olvidarse de los problemas cotidianos; descargar tensiones; liberarse; evadirse de la rutina y recuperar las energías perdidas; divertirse; encontrar la tranquilidad, la paz interior, recrearse y relajarse" (Arruti, 2004; in Pérez Serrano eta De-Juanas Oliva, 2014).  Aisialdiko hezkuntzaren balorazioa familietan zentratuz: Gehienetan, jatorri etorkina duten familiek ez dute aisialdia hezkuntza-prozesuekin lotzen. Horregatik, gerta daiteke aisialdiko begiraleen lana seme-alabentzat "jolas gune" edo "jarduera baztergarri" gisa interpretatzea. Hezitzaileek erakundearen helburuen eta beren semearen lan-planaren berri eman behar diete familiei; Familia horietara iritsi ahal izateko, "Distantzia kulturala" murrizteko modua aztertu behar da, komunikazioa oztopa baitezake (Montejo Cobo, 2003).  Hizkuntzaren ikaskuntza: Edozein haur edo gazte etorkinentzat lehentasuna duen gaietako bat harrera-herrialdeko hizkuntza ikastea da. Montejo Coboren esanetan (2003), aisialdiko erakundeek prozesu hori erraztu dezakete jardueretan parte hartuz, denbora, jolasak edo lana gainerako lankideekin partekatuz, eta modu horretan, hizkuntza modu naturalean ikastea erraztuz. Etorkinen integrazio-ibilbideak, tokiko bizi-baldintzetara eta bizi diren lurraldeen berreraikuntza kolektibo eta kooperatiboetara egokitzeko prozesuak dira. Horrek esan nahi du, tokiko biztanleen eta etorkinen arteko ikaskuntza-prozesu bat egin behar dela, lankidetza, elkarrizketa eta esperientzia zein praktika kulturalak trukatuz. Hori dela eta, integrazioa gehiengoaren gizartean sartzeko egin behar den lantzat har genezake, etorkinei edo gutxiengo etnikoei egokitzen zaiena. Inklusioa aldiz, pertsona guztien premien aniztasunari heltzea eta erantzutea ahalbidetzen duen prozesu gisa definitu liteke, ikaskuntzan, kultura- eta komunitatejardueretan eta, aldi berean, bazterkeria murriztearen bidez. Aurrekoak edukiak aldatzea dakar, ikuspegi komun batean oinarrituta. Inklusioaren helburua, mota guztietako ikaskuntza-beharrei erantzun egokiak ematea da, ingurune formaletan zein ez-formaletan (Leiva Olivencia, 2013). Laburbilduz, esan genezake alde handiak daudela integrazioaren eta inklusioaren artean. Integrazioak desberdintasuna onartzen duen bitartean, inklusioak jaso, harengandik ikasi eta ospatu egiten du; integrazioak desberdintasunak edo mugak azpimarratzen dituen bitartean, inklusioak partaidetzarako, aurrerapenerako eta ikaskuntzarako oztopoak ezabatzeaz hitz egiten du; integrazioak, oro har, praktika segregatzaileekin lan egiten duen bitartean (adibidez, lankideez bestelako jarduerak eginez), inklusioak laguntzekin ezabatzen ditu presentziarako eta partaidetzarako oztopoak. Guzti hau, ikaskuntza pertsonalizatuz, hau da, pertsona guztien behar eta interesetara egokituz (Elizondo Carmona, 2017). Pradillosek idatzitako artikuluaren arabera (2020), pertsona integratu bat bere herrian dauden baliabide komunitarioen asetasuna eta gozamena lortzeko gai dena izango litzateke. Horregatik, subjektu bat integratzeak, gizartean aktiboki parte hartzea dakarrela uste da. Escartín Caparrósek (2015) adierazten duen moduan eta askotan gure egunerokotasunean entzuten dugun bezala, liskar handia dago tokiko eta etorkinen arteko ikuspuntuen artean. Etorkinek, tokiko pertsonen ikuspuntuaren arabera, bere kulturaondarea utzi behar dute kultura-ohituretara eta –arauetara egokitzeko edo asimilatzeko, eta etorkinek aldiz, bere kultura-nortasunari eusteko duten jarrera defendatzen dute. Baina, zer da identitatea edo identitate sentimendua? Archuf-en esanetan (2002), identitatea bizitzei eta norberaren, familiaren eta taldearen ibilbideei zentzua ematen dien praktika esanguratsuen multzoa da. Gainera, identitatea ez da kontzeptu estatikoa, giza existentziaren bidez eraikitzen eta eraldatzen doan kontzeptua baizik (Maalouf, 1998). Baumanentzat berriz, nortasunaren kontzeptua anbibalentea da berez, hauskorra eta behin-behinekoa eta pertsona baten bizi-esperientzian zehar garatzen dena (Maalouf, 1998; Archuf, 2002; in Escartín Cparrós, 2015). Identitatea eta nortasun-ezaugarriak besteen aurrean berresteko erabiltzen ditugu, gure izate soziala desagertzen dela sentitzen dugunean. Escartín Caparrósen hitzetan (2015), identitatea autoerrepresentazio modu bat bihurtzen da, eta, beraz, batzuetan, nortasuna berreraikitzeko prozesu bat ikusten da harrera-herrialdean: emakume magrebtarren zapia, etorkin perutarren harrotasuna eta indigena berreskuratzea, e.a. Hala ere, beste kasu batzuetan ezkutatzeko estrategiak nabarmentzen dira, ingurunearekin asimilatzeko. Bestalde, gizarte pluralen testuinguruan, kultura-identitatearen kontzeptua ere nabarmentzen dela esan beharra daukagu. Kontzeptu horrek berekin dakar ezaugarri kulturalak partekatzen dituen gizarte-talde bateko kide izatearen zentzua, hala nola ohiturak, balioak eta sinesmenak; hori, ordea, ez da kontzeptu estatiko bat, baizik eta sortu eta birsortu egiten dena, eta etengabe eraldatzen eta aberasten ari dena, ingurunearen eraginen bidez (Escartín Caparrós, 2015). Hala eta guztiz ere, batzuetan errealitatea ez da erakusten digutenaren modukoa, eta egungo gizarte pluralek, multikulturalek eta multietnikoek ez dute kulturen arteko harreman aberasgarri eta harmoniatsuen alde egiten; hots, guztiz kontrakoa gertatzen dela esan dezakegu, pertsona batzuk baztertuak izaten dira eta ukatu egiten zaie herritar izaera. Gaur egungo errealitatean, benetako kultura-aniztasuna ez dago ez estamentuen aldetik, ez masa sozialaren aldetik, hau da, gizartea zatituta dago eta banaketa ukaezina da herritarren eta herritar ez direnen artean. Immigrazioaren errealitate soziala, ezinbestean, emigrante bat gizarte hartzailearentzat atzerritarra izatea da; arrotz bat da, eguneroko bizikidetzan ez ezik, alderdi sozial, ekonomiko eta laboralean ere eragiten duena (Escartín Caparrós, 2015). Tristea badirudi ere, gure gizartean, 'Besteak' beldurra sortzen du, bai gure egonkortasun materialean ("lana kentzen digutelako") bai gure nortasunean, gure sinesmenetan, gure ohituretan mehatxu gisa ikusten delako. Immigrazioak, edozein gizarte-testuingurutan eta une historikotan, gizarte hartzaileetan zenbait gogoeta, analisi, posizionamendu eta jarrera sortzen ditu (Escartín Caparrós, 2015, orr. 45-51). 1.4. Talde edo leku bateko kide izatearen sentimendua Jakin badakigu, talde edo leku bateko kide izateak oso eroso sentiarazten gaituela, eta are gehiago leku hori berria bada guretzat edo beste batetik emigratzen ari bagara. Comas d'Argemir eta Pujadas Muñoz-en artikuluaren arabera (1991), nortasun etnikoa gizabanakoa jaiotzez kide den kolektibitatearekin lotzen duen kidetasun-sentimendu mota bat da. Sentimendu hori balio, ekintza eta sinboloen multzo oso batean oinarritzen da. Horiek, kolektibitate bereko banakoen arteko komunikazio- eta interakzio-eremu bat osatzen dute, eta, aldi berean, beste talde batzuengandik bereizteko faktore gisa jarduten dute. Migrazio-esperientziak, gizabanakoak beren taldetik kanpo jarri eta beste unibertso sinboliko batzuekin harremanetan jartzen dituenak, identitatearen egokitzapen-funtzioak aztertzeko aukera ematen du. 1.5. Kulturen arteko topaketa eta bertakoekin adiskidetasun-harremanak Nire ustez, integrazio prozesu honetako faktore moduan, oso garrantzitsua eta aldi berean interesgarria da etorkinen eta jatorrizko tokiko pertsonen artean sortzen diren adiskidetasun-harremanak aztertzea. Pinto de Almeidak egindako ikerketaren arabera (2015), elkarbizitzarako aukera hau, askotan, arrakastek edo akatsek lehenesten dute, pertsona hauek "topaketara joatea" edo "gauzak denborarekin berez gertatzea itxarotea" zer den egokiagoa erabakitzeko orduan. Batzuetan ziurtzat jotzen da jatorrizko tokiko pertsonekin elkarreraginean aritzeak eta, beraz, harreman pertsonalez gozatzeak erraza edo sinplea dela, baina integrazio prozesu batean zaudenean, istorioa guztiz desberdina dela esan dezakegu, normalean, zaila eta estugarria bihurtzen baita. Nire ustez, besteen begirada zer den hautemateak "besteekin elkartzera" ixtea eragiten du. Horrek, asko oztopatzen du integrazio prozesua; izan ere, bertako pertsonekin harremanak abiarazteak akulturazio-estresa arinduko luke eta kulturaz haraindiko egokitzapena hobetuko luke, doikuntza psikologikoarekin lotutako faktore garrantzitsuenetako bat izanik (Pinto de Almeida, 2015). Kulturartekotasuna eta kulturarteko gaitasunen prestakuntzaren onurak: Arestian esan dugunez, kulturartekotasuna funtsezko puntu bat da atzerritar baten integrazio-prozesuan, eta, beraz, oso garrantzitsua. Hortaz, pertsona horien integrazioa errazterako orduan, aisialdiko eta denbora libreko taldeek bete beharko luketen beste ezaugarri bat izango zen. UNESCO-ren arabera (2015), kulturartekotasuna hainbat kulturen presentziari eta elkarrekintza ekitatiboari dagokio, bai eta elkarrizketaren eta elkarrekiko errespetuaren bidez kultura-adierazpen partekatuak sortzeko aukerari ere. Beraz, kulturen arteko elkarbizitzatik eta bizikidetzatik haratago doala uste dut, eta elkar trukatuz eta aberastuz mantentzen den harremana dela. Comisión de Ayuda al Refugiado en Euskadi-ren arabera (d.g.), kulturartekotasuna duintasunaren, berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioetan oinarritzen da. Bi kultura edo gehiagoren arteko harremanak horizontalki eta ekitatiboki eratzea dakarrena. Gainera, aipatutakoa, ikaskuntza-prozesu dinamiko batetik abiatuta lortzen da. Kultura-desberdintasunak dituzten pertsonen eta taldeen ahalmenak garatzeko ahalegin kolektiboa eta kontzientea eginez. Harremanak gizarte-multzo osoa aberasten duela ulertzea da garrantzitsua, harremanetarako ez ezik, errealitate komun berri bat eratzeko espazio bat ere sortuz (Comisión de Ayuda al Refugiado en Euskadi, d. g.). Horretaz gain, kulturartekotasuneko gaitasunen araberako prestakuntzak aukera oso desberdinak eskaintzen dizkigu, Iglesias Vidalen esanetan (2014). Lehenik eta behin, aurretik dakiguna, zalantzan jartzeko aukera ematen digu. Hau da, dagoeneko bereganatuta ditugun ikusmolde horietako batzuk kendu eta hustutzea, beste herri batzuei lekua eta sarrera emateko. Horretaz gain, hezkuntza-prozesuetan erraztasun handiagoa izateko ere baliagarria izan daiteke. Termino horietan, kulturartekotasunari buruzko gaitasunen araberako prestakuntzak, malgutasuna eta irekitasuna eskatzen ditu, partehartzaileak hezkuntza-komunitateko gainerako kideei interes komunetarako eskaintzera bideratzeko (Iglesias Vidal, 2014). Gainera, prozesuak emaitzen aurretik lehenesteko aukera ematen digu. Izan ere, prozesua delako interesatzen zaiguna, ez dagoelako hezkuntza-emaitzarik prozesurik gabe. Horren harira ere, hezkuntza-komunitatea indartuz eta gizartean eraldatzen jarraituz; testuinguru horretan, kulturartekotasuneko prestakuntza-prozesuak aukera bat direlako gizartea eta kultura eraldatzeko (Iglesias Vidal, 2014). 2. Begiraleen ezagutzak, interesak eta esperientziak ezagutzea etorkinen inklusioaren lanketari dagokionez. 3. Gazteak auzoko proiektuetan murgiltzeak, gizarteratzeko edo komunitate baten parte direla sentitzeko balio duen jakitea. 2.2. Berrikusketa Bibliografikoa Jarraian ikusiko dugun taulan, ikerketaren azterketa egiteko egin dudan berrikusketa bibliografikoa aurkituko dugu. Aipatutako berrikusketa hau, aurrera eramateko erabili dudan prozedura, bi datu baseetan oinarritua egon da batik bat. Alde batetik, gehienetan erabili izan dudana Dialnet datu-basea izan da. Bertan, nire ustez bilaketarako aproposena den hitz gakoa sartu dut, eta ondoren, emaitzen kopurua murriztu ahal izateko, gehienetan iragazki bat gehitu behar izan diot. Dialnet datu basean aurkitu ditudan dokumentuen artean, interesgarriena eta baita baliagarriena ere, Montejo Coboren "Jóvenes inmigrantes y educación en el tiempo libre" izan da (2003). Izan ere, dokumentu horretatik atera izan ditut aisialdiaren eta denbora librearen garrantzia azpimarratzeko hainbat argudio. Era berean, Dialnet datu basetik ateratako dokumentuen artean, oso lagungarria izan da niretzat ere Escartín Caparrósen (2015) Tesia: "Las migraciones en femenino: cambios familiares y redes sociales de las mujeres migrantes". Migrazioaren gaiari beste ikuspuntu batetik aurre egiten lagundu dit, kasu honetan emakumeen ikuspegitik. Bestalde, erabili dudan beste datu basea, Google Scholar izan da. Datu base honekin, prozedura berbera erabili izan dut. Hitz gako egokia sartu eta emaitza kopurua murriztu ahal izateko, iragazki bat gehitu diot bilaketari. Hauen artean erabilienak: Tesiak, Liburuak edota hitz gakoaren zehaztapenak izan dira. Modu honetan, Comas d'Argemir eta Pujadas Muñoz-en "Familias migrantes: reproducción de la identidad y del sentimiento de pertenencia" (1991) bezalako testu interesgarriak topatzeko gai izan naiz; identitatearen bilaketaren puntu garrantzitsu batzuk ikusarazteko erabili dudana. Halaber, Berrio-Otxoa et al. aurrera eramandako lanari esker (2003), aisialdiko taldeei eta haien funtzionamenduari buruzko aurretiko ezagutza handitu izan dut. Horretarako, hurrengo dokumentua erabili izan dut: "Gaztetxoak eta aisialdia: etorkizuna aurreikusten". Honako hauei buruzko informazioa lortzeko: aisialdi talde bateko lan-ildoen informazioa jasotzeko, gune monitorizatuen informazioa, begirale edota hezitzaileen inguruan gehiago jakiteko, e.a. 2.3. Metodologia kualitatiboa: Galdetegiak eta Elkarrizketak Metodologiari dagokionez, metodologia kualitatiboa erabili izan dut. Izan ere, aurrerago azalduko dudan moduan, aukeratutako azterlanerako metodologia aproposena dela uste dudalako, teknika desberdinen bitartez behar dudan informazioa bildu ahal izateko; modu horretan, nire helburuak lortzen eta Deustualdeko aisialdi taldeen egoera aztertzen saiatu naiz. Lehenik eta behin, ikerketa kualitatiboa zer den azaltzen hasi aurretik, ikerketa bat zer den argitzen hasiko naiz. Moulyn-en oinarrituta (1978), ikerketa bat, planteatutako arazoei konponbide fidagarriak emateko prozesua da, datuak lortuz, aztertuz eta interpretatuz (Mouly, 1978; in Munarriz Irañeta, 1992). Horrek guztiak ikerketari aurre egiteko moduak biltzen ditu, metodologia kualitatiboan eta kuantitatiboan laburbilduta. Metodologia kualitatiboak, barrutik egindako ikerketa bateri egiten dio erreferentzia, indibidualaren eta subjektiboaren nagusitasuna dakarrena. "Su concepción de la realidad social entra dentro de la perspectiva humanística" (Abalde eta Muñoz Cantero, 1992). Gainera, metodologia kualitatiboaren ezaugarrien artean, besteak beste hauek egongo lirateke: metodologia kualitatiboa, azterlanaren garrantzian zentratzen da, zorroztasun metodologikoan baino gehiago; teoria desberdinak datuetatik sortzen dira, ez dira aurretik planteatzen; sentimenduetan oinarritutako ezagutza erabiltzen da; ikertzailea bera izaten da tresna, izan ere, nahiz eta modu horretan objektibotasuna galtzen den, malgutasunean irabazten da, e.a. (Munarriz Irañeta, 1992) Beraz, behin aurrekoa argi utzita, metodologia kualitatiboa erabili dudala esan behar dut nire ikerketan zehar lan egiteko. Izan ere Deustualdeko aisialdi taldeen egoera aztertu ahal izateko eta nire helburuak lortzen saiatzeko, ezinbestekoa iruditzen zait aipatutako taldeak bideratzen dituzten hezitzaileen zein begiraleen iritziak eta esperientziak kontuan izatea. Betiere, prozesuari merezi duen garrantzia eskainiz eta modu subjektibo batean aurrera eramaten, emaitzetan bakarrik zentratu gabe. Aurretik aipatutako metodologia kualitatiboaren tekniken artean, nire ikerketarako datuak lortzeko, galdetegia eta elkarrizketa erabiltzea erabaki dut1. Modu horretan, 1 Egin ditudan galdetegi eta elkarrizketen ereduak eranskinetan ikus daitezke Deustualdean dauden aisialdi taldeen errealitate hurbilena ezagutzen saiatzeko, begirale eta hezitzaileen jarrerak, sinesmenak eta iritzi desberdinak ezagutzeko, e.a. Galdetegitik hasita, argi utzi behar dut ez dela berez ikerketa bat, baizik eta beharrezko datuak biltzeko erabiltzen den tresna. Egin nahi dugun ikerketa mota argi dudanean (kualitatiboa), galdetegia erabiliko dut beharrezko informazioa lortzeko, baldin eta gure ikerketaren helburua bada fenomeno sozial baten tamaina, beste fenomeno batekin duen harremana edo nola edo zergatik gertatzen den jakitea, bereziki pertsona askoren iritzia jakin behar bada (Fernández Núñez, 2007). Nire kasuan, Deustualdeko 6 aisialdi talde desberdinen hezitzaileen iritziak eta esperientziak ezagutu nahi ditudanez, eta horrek pertsona askoren iritzia biltzen duenez, galdetegia egitea erabaki dut. Galdetegia egiteko, Fernández Núñez-en oinarritutako hainbat fase jarraituko ditut (2007). Lehenengo urratsa, behar dugun informazio mota zehaztea izan da eta zer pertsonengandik nahi dugun haien iritzia. Nire kasuan, begirale-taldera mugatzea erabaki dut, eta ez talde osora (gazteak barne), behar nuen informazio hori haien ikuspegitik aztertu nahi nuelako. Horrela, zer galdera behar diren eta zein ez erabakitzen jakin dut, idazteko estiloaz gain; izan ere, ez da gauza bera galderak egitea 18 urtetik beherako gazteentzat edo helduentzat egitea, kasu honetan bezala. Bigarren urratsa, galderak idaztea izan da, eta nire ikerketan zein galdera mota diren egokienak aukeratzea. Fernández Núñez-en oinarrituta, urrats hauek jarraitzea erabaki dut (2007):  Galdera sozio-ekonomikoak barne hartzea: galdera hauek aukera ematen dute galdetegiari erantzun dioten pertsonen taldea orokorrean deskribatzeko eta, ondoren, erantzunen analisi bereiziak egiteko. Adibidez, honako datu hauek sartzen dira: adina, sexua, jatorria, e.a.  Galdera motak zehaztea: o Galdera itxiak: Galdera itxiek aldez aurretik mugatutako kategoriak edo erantzun-aukerak dituzte, hau da, parte-hartzaileei erantzuteko aukerak aurkezten zaizkie eta haiek horietara mugatu behar dira. Dikotomikoak izan daitezke (erantzuteko bi aukera) edo erantzuteko hainbat aukera izan ditzakete. Nire kasuan, aukera anitzetako galderak gehiago erabiltzea erabaki dut. Izan ere, galdera itxien desabantaila inkestatuen erantzunak mugatzen dituztela da, batzuetan, planteatutako kategoriek ez dutelako deskribatzen pertsonek buruan dutena. o Galdera irekiak: Hauek aldiz, ez dituzte erantzuteko aukerak mugatzen; aitzitik, tarte bat uzten dute inkestatuak bere erantzuna idatz dezan. Galdera mota honek ikertzaileak azterketa konplexuagoa egitea eta inkestatuak ahalegin handiagoa egitea eskatzen du. Hala ere, galdera irekien erabilera handiagoa egitea ikusi dut aproposena nire lanean.  Galderak idaztea: Fernández Núñez-en (2017) hitzetan, galdera argiak izan behar dira, errazak, ulergarriak eta zehatzak. Gainera, ez dira erantzun espezifikoa eskatzen duten edo parte-hartzailea modu jakin batean erantzutera bultzatzen duten galderak egin behar, baizik eta era guztietako erantzunak ahalbidetzen dituztenak. Bukatzeko, egokiena galdetegiaren hasieran galdera neutralak edo erantzuteko errazak jartzea da, inkestatuari egoeraren berri emateko, eta zailenak eta luzeenak amaierarako uztea. Bukatzeko, hirugarren eta azken urratsa daukagu, zeina sarrerako testu bat idaztean eta galdetegiaren alderdi formala diseinatzean datza. Inkestatuak motibatze aldera, galdesortak testu labur batekin hasi behar dira, azterlanaren helburua azaltzeko, haien lankidetza aipatzeko eta galdetegiari erantzuteko denbora hartzeagatik eskerrak emateko. Gainera, sarrerako testu honetan, erantzunen anonimotasuna eta konfidentzialtasuna bermatu behar dira. Horrek inkestatuaren konfiantza irabazten laguntzen du eta askatasun handiagoz erantzutea errazten du. Bukatzeko, diseinuari dagokionez, kontuan hartu beharreko gauzen artean daude: aurkezpena, galdetegiaren luzera, galderen ordena, galderen eta erantzunen formatua, e.a. (Fernández Núñez, 2007). Elkarrizketari dagokionez, honela definitzen da: bi pertsona edo gehiagoren hizketaldia, leku jakin batean ematen dena, non gai bat modu intimoan eta elkarrekiko trukearen bidez tratatzen den. Elkarrizketatuek ezagutu nahi ditugun gauzak entzun, sentitu, ikusi eta bizi egiten dituzte, eta hori gogoratzea garrantzitsua da (Eduardo López Estrada eta Deslauriers, 2011). Beraz, aipatutako alderdi guzti horiek kontuan izateaz gain, beste batzuk ere kontuan izan behar dira. Hasteko, inbutuaren teknika erabiliko dudala esan behar dut, hau da, galdera orokorrak egiten hasiko naiz eta elkarrizketa aurrera joan ahala galdera zehatzetara pasatuko naiz. Horretaz gain, elkarrizketan zehar egingo ditudan galderak, betiere galdera irekiak izango dira, elkarrizketatuari ahalik eta askatasun handiena emateko erantzuterako orduan. Gainera, nire elkarrizketa, aurretik planteatutako helburuetan oinarrituta egongo da. Honekin bukatzeko, galdetegiarekin bezala, etikari dagokionez eta Mesíak esaten duen moduan (2017), kode jakin bat jarraitzea beharrezkoa izango litzateke. Toda investigación influye, directa o indirectamente, sobre los derechos, el bienestar y en la vida privada de los seres humanos. Por eso mismo en estos procesos, la honestidad y la honradez son vitales para no lastimar a las personas participantes y crear momentos justos y equitativos (Mesía, 2017) Horretarako, Loue S. eta al. (2015) aipatutako hiru printzipioak hartuko ditugu kontuan: 1. Giza duintasunarekiko errespetua: autodeterminaziorako eta informazioa ezagutzeko eskubidea. 2. Onura-printzipioa: elkarrizketatuek ez dute kalterik jasango, informazioa ez da erabiliko, ikerketaren ondoriozko onurak jasotzeko eta arriskuak eta onurak baloratzeko eskubidea izango dute. 3. Justizia-printzipioa: bidezko traturako eta pribatutasunerako eskubidea. Laburbilduz, baimen informatuaz ari garenean, funtsezko hiru elementu hartu behar dira kontuan: ezagutza, ulermena eta gaitasuna. Guzti hori kontuan izanda, giroari edo inguruari dagokionez, lau elkarrizketa egingo ditudanez, haien esku utziko dut presentzialtasuna; hau da, elkarrizketa egiteko bi aukerak planteatuko dizkiet (aurrez aurrekoak edo idatzizkoak izatea), eta haiek haientzat egokiena dena aukeratuko dute. Nire kasuan, azkenean, aurrez aurreko bi elkarrizketa eta idatzizko beste bi elkarrizketa egingo ditut. Aurrez aurre egindakoak, aisialdiko taldearen lokalean egingo ditut, berdintasunezkoa eta erosoa den giroa sortzeko, eta, arrazoi berdinagatik, aulki batean eserita egingo ditut, bata bestearen aurrean, lasaia eta konfiantzazkoa den giroa sortzeko. Bukatzeko, galdera ordenatuak eta argiak egingo ditudala esan behar dut. Horrekin batera eta giroa leuntzeko asmoarekin, jarrera enpatikoa izango dut eta elkarrizketatuak azaltzen duenarekiko interesa erakutsiko dut, bere erantzunak bukaerara arte entzunez eta ez moztuz. Bukatzerakoan, eskerrak emango dizkiot bere partaidetzagatik eta berriro ere konfidentzialtasunaren gaia azpimarratuko diot (hasi aurretik baimen informatua emango diodalako). 2.4. Lagina Aukeratutako laginari dagokionez, lehen esan bezala bi talde desberdinetan banatzea erabaki dut, alde batetik galdetegiak jaso dituztenak egongo lirateke eta bestetik elkarrizketak bete dituztenak. Galdetegiei dagokienez, Deustualdeko 6 aisialdi talde desberdinei zabaltzea erabaki dut, guztira, 24 erantzun jaso dira eta grafikoan ikusi dezakegun moduan erantzun gehienak (14) Gazte Alai aisialdi taldekoak izan dira. Bestalde, elkarrizketekin jarraituz, 4 elkarrizketa egin ditut galdetegietan aipatutako zenbait kontzeptuetan barneratzeko eta aisialdi talde desberdinen egoera hurbilagotik ezagutzeko; horretaz gain, egokia ikusi dut elkarrizketetan galdetegietan galdetu ezin izan ditudan zenbait gai aipatzea, sakonagoak edo konplexuagoak direnak baita konfiantza giro minimo bat sortzea beharrezkoa zutenak. Lehen esan bezala, haien aukeran utzi dut elkarrizketen presentzialtasuna eta beraz, bi elkarrizketa egin ditut aurrez aurre (Gazte Alaiko bi begiraleei) eta beste bi elkarrizketa online bidez (Izartxoko eta Txantxikuko begiraleei). 3. Lanaren Garapena Ikerketa-prozesua bi zatitan banatuta egon da; batetik, egindako ikerketa galdetegiaren bidez aurrera eraman da, eta, bestetik, egindako elkarrizketa desberdinen bidez. Galdetegiei dagokienez, sei aisialdi-taldeei modu berean banatu zaizkie eta aisialdi taldeetako begiraleak arduratu izan dira galdetegia betetzeaz, ikerketa batez ere beraiei zuzenduta baitago. Guztira, 24 begiraleen iritziak eta bizipenak jaso ditudala esan dezaket: horietatik, lehen esan bezala, 14 Gazte Alai izeneko aisialdi taldekoak. Gainerako taldeei dagokienez, Txantxiku taldearenak izan dira lau erantzun, Egunsentia taldeko bi, Etorkizuna-ko beste bi, Izartxoko bakarra eta Txepetx taldeko erantzun bakarra ere. II. Irudia: Ekoizpen propioa 59% 17% 8% 8% 4% 4% Galdetegian jasotako erantzunen banakatzea Gazte Alai Txantxiku Egunsentia Etorkizuna Txepetx Galdetegia talde hauei zabaltzea erabaki dut, hauek baitira Deustun gehien inplikatuta daudenak eta planteatzen diren jardueretan gehien parte hartzen dutenak. Hala ere, badira zenbait ezaugarri hauek bereizten dituztenak, horien artean, ikastetxe bateko kide izatea (hau da, aisialdi-taldea ikastetxearen parte izatea, Izartxoren kasuan bezala), edota Scout konfederazio desberdinetakoak izatea (Egunsentia eta Etorkizuna, adibidez). Osteratzean, galdetegien bidez lortutako emaitzak ikusita, uste dut taldeak antzekoak direla jarduteko eta ekintzak planteatzerako orduan, beraz talde hauek ezin hobeto haritu daitezke elkarlanean. Elkarrizketaren kasuan berriz, talde desberdinetako lau begiralek parte hartu dute. Jasotako datuak, galdetegikoekin batera, elkarrizketa desberdinen bidez osatzea erabaki dut. Horrela, konfiantzazko eta denbora luzeagoko giroa behar zuten gaietan sakondu ahal izan dut eta horretaz gain, taldeen egoera zehatzen inguruan galdetu ahal izan dut. Lau elkarrizketa egin ditut guztira, bi Gazte Alaiko taldeko kideei, beste bat Txantxikuko kide bateri eta azkenekoa Izartxoko begirale bati. Hauek oso lagungarriak izan dira; izan ere, parte-hartzaileen ahaleginari eta elkarrizketetan lortutako giroari esker, guztien datu oso interesgarriak atera ahal izan ditut eta beraz, nahikoak izan dira. 4. Emaitzen azterketa Jarraian, emaitzen azterketarekin hasiko gara eta horretarako, eranskinetan ikusi dezakegun gaien banaketaz baliatuko naiz. Galdetegiari dagokionez, hauek izan dira sortu ditudan azpi-gaiak: Inklusioa, Irismena, Hezkuntza Formala eta Identitatea; Elkarrizketei dagokienez berriz: Irismena, Taldearen Funtzionamendua, Taldearen Identitatea eta Onurak. Hots, datu demografikoen azterketarekin hasiko gara. Bildutako 24 erantzunen artean, % 62,5 emakumeak dira eta % 37,5 gizonak. Halaber, inkestatutako pertsona guztiak, adin-tarte berekoak direla esan dezakegu, 16 eta 26 urte bitartekoak. Gauza berbera gertatzen da haien jaioterriarekin, izan ere, ehuneko ehuna da Bilbokoa, konkretuki Deustukoa. III. Irudia: Ekoizpen propioa Jatorriaren inguruan galdetzen dugunean berriz, erantzunak asko aldatzen direla esan dezakegu. Grafikoan ikus dezakegun moduan, gehiengoa (%75a) Euskal Herrikoa dela erantzun du: Deustukoa, Bilbokoa, Bizkaiko herri desberdinetakoak, e.a. Hala ere, Espainiako jatorria dutela ere erantzun dute, adibidez, Extremadurakoak. Bukatzeko, gutxi batzuek erantzun dute Espainiatik kanpoko senitartekoak dituztela, halaber: Italiakoak, Irlandakoak, Costa Ricakoak eta Filipinetakoak. Inklusioa eman ahal izateko, aisialdi taldeen aldetik lanketa bat egitea ezinbestekoa dela ikusi dugu. Kasu honetan, kontuan hartu beharreko 4 zutabe desberdinetan oinarrituko naiz, Roman Etxebarrieta et al. oinarrituta (2018). 1. Inklusioa prozesu moduan. Hau da, etengabeko hobekuntza-bilaketa gisa ikusi behar da inklusioa. Helburua ezberdintasunarekin bizitzen ikastea eta horri etekina nola atera aztertzea da. Gure kasuan, hizkuntzarekin egin dezakegu lotura, izan ere, galdetegien emaitzen arabera, gehienek euskara erabiltzen dute komunikatzeko lehenengo hizkuntza gisa eta %91,7ak beste irtenbideren bat bilatzen du norbaitek hizkuntza hori ez ulertzekotan. "Euskaraz hitz egiten ez duen norbait baldin badago taldean, euskaraz zein gazteleraz azaltzen ditugu ekintzak" T.1 2. Inklusioak pertsona guztien presentzia, parte-hartzea eta arrakasta bilatu behar du, haien ahotsak entzunez. Galdetegiaren arabera, partaideen %58,3ak uste du bere aisialdi taldeak ez duela etorkinengana iristeko mekanismorik erabiltzen, eta %20,8ak bakarrik uste du erabiltzen dituela (bi hizkuntzak erabiltzea, boluntariotzak, matrikula guztiontzat ahalbidetzea, etab.). "Latinoamerikan dituzten proiekturen batera bidaltzen zaituzte bertan laguntzeko. […] Azken urteetan Bolivian dituzten proiektuetara joan izan dira bolondresak." (P.3) 3. Inklusioak eskubideak benetan martxan jartzea eragozten duten oztopoak identifikatu eta ezabatu behar ditu. 75% 13% 4% 4% 4% Inkestatuen Jatorria Euskal Herria Espainia Italia Irlanda Filipinak eta Costa Rica IV. Irudia: Ekoizpen propioa 4. Inklusioak arreta berezia jartzen du marjinalizatzeko edota baztertzeko arriskuan egon litezkeen pertsona-taldeetan. Hori dela eta, aisialdiko taldeek arreta berezia jarri beharko lukete pertsona horiek taldeetan parte har dezaten. Jarraian ikusi dezakegun moduan, inkestatutako taldeak kasu horietarako mekanismo bereziak erabiltzen dituzte. "Atzerritarrak edo gizarte baztertze arriskuan dauden umeentzat, ikastetxean beste plataforma bat dugu "Emapthy Site". […] gazteentzako gune segurua, gizarte-, hezkuntza- eta afektibitate-babesarekin lan egiten duen proiektua. […] Askotan leku bat da non seguru sentitzen diren eta arratsalde bat pasa dezaketen bolondresekin hitz egiten edo lagunekin." (P.3) Arestian aipatutako puntua praktikan jartzeko, oso garrantzitsua da irismena kontuan izatea. Izan ere, inklusio-prozesuan, oso garrantzitsua da pertsonengana iristeko erabiltzen diren mekanismoak kontuan hartzea. Aisialdiko taldeen kasuan, etorkinen pertsona kopurua oso txikia dela ikusi dugu. "Arazo" hori, talde horiek auzoan ezagutzera emateko moduaren ondorio izan daiteke. Izan ere, gehienek ahoz-ahozkoaren bitartez edo Deustuko Ikastolarekin kontaktuan jarriz egiten dutela onartu dute, eta horrek, eragin negatiboak izan ditzake, hurrengo puntuan ikusiko dugun moduan. "Ahoz ahozkoaren bidez, jende gutxi egon denean panfletoak banatu ditugu ikastoletan" T.2 Esan bezala, Hezkuntza Formala garrantzi handiko puntu bat da ikerketa honetan, eta aisialdi taldeekin harreman zuzena duela esan dezakegu. Talde gehienek zuzeneko edo zeharkako harremana dute Deustuko ikastetxe desberdinekin, galdetegien arabera: Deustuko Ikastolarekin, La Salle ikastetxearekin, Arangoitiko eskolarekin eta Intxixuko ikastolarekin batik bat, baina batez ere Deustuko Ikastolarekin. Eta, gainera, kontaktu horri eutsi behar zaiola uste dute, erlazionatzen dituzten hainbat baldintzetarako. "Ezinbestekoa da, beraz, zentroen eta aisialdi taldeen arteko harreman estua, informazio, baliabide, espazio eta abarren trukaketarako" T.2 Puntu horretan, oso garrantzitsua da azpimarratzea talde gehienak ikastetxe jakin batera baino ez doazela, non, atzerritarren pertsona kopurua askoz baxuagoa den. Deustualdean, bi ikastetxe nagusi daude auzo bakoitzeko, gutxi gorabehera: alde batetik, bertoko pertsona gehienak joaten direna eta bestetik, pertsona etorkin kopurua nagusitzen dena: Deustuko Ikastola eta CP Deusto LHI; Intxixu Ikastola eta CEIP San Inazio HLHI; e.a. Horren ondorioz, etorkin gehienek ez dute talde horien berri izaten, ez baitute informaziorik jasotzen, bertan ezagunen bat ez badute behintzat. "Umeen demanda asko handitu denez, ez dugu propagandarik egin izan behar, ahoz ahoko mezuen bidez zabaldu baita" T.1 Ikastetxeen eta hezkuntza formalaren inguruan hitz egiten dugunean, irismena bezain garrantzitsua den puntu batean barneratu behar gara. Galdetegiaren bidez lortutako datuetan ikusi ahal izan dugunez, aisialdiko talde gehienek ikastetxeak erabiltzen dituzte beren burua ezagutarazteko, zuzenean informazio-panfletoak banatuz, edo zeharka, belaunaldiz belaunaldi eta ahoz aho. Askok modu horretan egiten dute, gazte komunitate guztiengana iristeko modu eraginkorrena eta errazena dela uste dutelako. Partehartzaileen % 33,3k soilik uste dute gazte komunitate guztiengana iristea lortzen dutela erabilitako teknikekin; % 50ek, ordea, ez dutela lortzen ( % 16,7k ez daki). "Normalean Deustuko Ikastolako jendea etortzen denez, belaunaldiz belaunaldi jende berria etortzen da" T.1 Horrekin batera, ezinbestekoa den puntu bat aztertu behar dugu, identitatea. Izan ere, talde ezberdinetako begiraleak bat etorri dira aisialdi taldeko partaideak izatea "zubi" moduan funtzionatu duela jende ezberdina ezagutzeko, auzoko jardueretan parte hartzeko, talde desberdinak ezagutzeko, e.a. Halaber, inkestatuen %95,8k uste du talde horretako kide izateak animatu egin duela auzoko jarduera gehiagotan parte hartzera eta, beraz, integratuago sentitzera (pertsona bakar batek adierazi du ez dakiela zer erantzun). Horrekin batera, ehuneko ehunak uste du gazteak auzoko proiektuetan murgiltzea gizarteratzeko edo komunitate baten parte direla sentitzeko balio duela, hau, identitate propioaren garapenean oso puntu garrantzitsua izanez. "Aisialdi talde baten parte izateak pertenentzia sentimendu bat dakar de fakto. Gainera, aipatutako herriko hainbat ekimenetan parte harturik, bestelako egitasmoak eta jendea ezagutzera zaramatza." T.2 Aipatutako azken puntu hori, talde-identitatearekin lotu genezake; izan ere, talde bakoitzaren baloreei eta lan egiteko moduei esker, gazteek identitate propioa garatu dezakete, baita talde-identitatea osatu ere. Halaber, elkarrizketatuek aitortu bezala identitate horren garapenerako bidean, berdintasuna, erantzukizuna, bizikidetza, inklusioa edota errespetua bezalako funtsezko baloreak lantzen dituzte. "Ez dut uste aldatu direnik. Garapen bat jasan dutela baietz esango nuke. […] betidanik presente egon direla esango nuke nik. Aldatu dena pertsonak dira eta horren arabera harremanak" (P.1) Horretaz gain, gehienek esan dute baloreak ez direla aldatzen joan denborak aurrera egin ahala, baizik eta pixkanaka garatzen eta gaurkotasunera egokitzen joan direla. "Aldatu baino garapena jasan dutela esango nuke. Gizartearen egoera aldatuz joan da, eta horrekin batera taldea egoera berrietara ere egokitu eta moldatu behar izan da; batzuetan onerako, besteetan, berriz, atzera pauso gisa izan direnak. […] egia da gure taldea scout talde gisa hasi zela, eta elizarekiko zuen atxikipena eta lotura oso handia zela; baina behin aldatuta, eta taldearen nortasun berria finkatuta, mantendu direla esango nuke." (P.2) Elkarrizketak lagungarri izan zaizkit ikerketan parte hartu duten taldeen barnefuntzionamendua hobeto ulertzeko eta haien arteko desberdintasunak ikusteko. Begi hutsez ikus daitekeen alderik handiena talde bakoitzaren funtzionamendua da, bakoitzak auzoan duen parte-hartze mailatik eta burutzen dituen jarduera motatik hasita. Partaidetza-mailari dagokionez, galdetutakoen %46ak uste du taldeko partaidetza-maila oso altua dela (4 puntutik 4); %46ak uste du partaidetza-maila handia dela (4 puntutik 3); galdetutakoen %4ak uste du txikia dela (4 puntutik 2); eta, azkenik, %4ak uste du partaidetza oso txikia dela (4 puntutik puntu bakarra). "Adinaren araberako ekintzak izango lirateke. Umeekin batez ere jolasak egiten diren bitartean, helduenekin, tailerrak hitzaldiak eta bestelakoak ere egiten dira" (P.4) Grafikoan ikusi dezakegun moduan, hauek dira parte-hartze handiena duten jarduerak: data zehatzetako ospakizunak (Gabonak, Inauteriak, udako solstizioa...), haurrentzako tailerrak, jai batzordean parte V. Irudia: Ekoizpen propioa hartzea eta herri-bazkariak. Aldiz, parte-hartze baxuena dutenak jarduera politikoak eta elkartasunezko jarduerak dira (solidarioak), eta azken hori ikerketan kontuan hartu beharreko puntu oso garrantzitsua da. Izan ere, hauek dira, beste askoren artean elkarrizketatu batek aurkeztutako helburuak: "Helburuak ondorengoak izango lirateke: Hezkuntza informala ematea […] umeentzako aisialdi alternatibo bat izatea […] Gazte Mugimenduaren partaide aktibo […] euskararen bitartez egitea […] herria sortzea […] baloreak lantzea." (P.1) Bukatzeko, esan dezakegu aipatutako puntu horiek guztiek onurak dituztela alderdi askotan, baina, batez ere, etorkinengan. Alde batetik, onurak aurkitzen ditugu hezkuntzamailan, aisialdiko taldeak une oro hezkuntza formala indartzeko aukera baitaude, lehen aipatu bezala. "Urte hauetako esperientziak erakutsi izan digu askotan ume edo gazte hauek (Empathy Sitera datozenak) aisialdi taldean, ikastetxean eta beste talde batzuetan hobeto murgildu izan direla" (P.3) Bestalde, maila pertsonalean onurak aurkitzen ditugu ere, elkarrizketatu gehienek baieztatu dutenez, nortasun propioa eta talde-identitatea sortzen laguntzen baitigu. "Bertakoak taldean eta auzoan integratzen laguntzen bagaitu, are gehiago lagun diezaieke halako inguruetan arrotzak senti daitezkenei integratzen." (P.4) Eta azken horrek, onura sozializatzaileetara garamatza, pertsona desberdinak ezagutzeko aukera baitute, batzuek esaten duten bezala, beste modu batera ezagutuko ez lituzketenak. Era berean, ingurune, talde eta jarduera desberdinak ezagutzeko aukera dute ere. Horrekin guztiarekin, elkarrizketatuek etorkinengan onura anitzak nabaritu dituztela esan dezakegu. "Auzo bateko aisialdi-talde batek sentiarazten die bizi diren inguruko kide direla. […] Sendo eta gogotsu pentsatzen dut aisialdi taldeek egiten duten jarduera gazteen hazkunderako determinatzailea edo gako bat dela." (P.3) 5. Ondorioak Deustualdeko auzoetan aisialdia bideratzen dutenen lanaren eta erabiltzen dituzten errekurtso desberdinen analisia egin ondoren, etorkinekiko inklusioari dagokionez, hainbat ondorio ateratzeko aukera izan dut. Gainera, aisialdi talde desberdinetako begiraleen ikuspuntu eta jakintza desberdinak ezagutzeko aukera izan dut, hasieran finkatutako helburuak bete ahal izateko. Askotan, ez zaio merezi duen garrantzia ematen aisialdiari eta denbora libreari, eta, beraz, horretan aritzen diren taldeei. Horregatik, begiraleok askotan ez gara konturatzen egiten dugun lanaz eta gazteengan duen garrantziaz eta eraginaz: pertenentzia sentimendua, gizarte-harremanen garapena, hezkuntza ez-formala konturatu gabe lantzea, jolasaren garrantzia, e.a. Azterlan honen bidez egiaztatu ahal izan dudanez, horrek are zentzu handiagoa du etorkinei buruz hitz egiten badugu; izan ere, taldeak, adibidez, bere egokitzapen-prozesuan lagun dezake. Aisialdiko taldeak gizartean duten eraginaz jabetzen direnean, auzoko aisialdiko eskaintza edozein pertsonarentzat eskuragarri egon dadin lan egin beharko lukete, eta ez gutxi batzuen esku bakarrik (momentu honetan gertatzen den moduan); izan ere, aisialdiaz gozatzeak edozein pertsonaren eskubidea izan beharko luke. Hori bera izan da harremanetan egon naizen talde gehienen ahulguneetako bat; izan ere, inklusio-mekanismoren bat lantzen duten galdetzen diedanean, baietz erantzuten didate, baina adibideak jartzerakoan, denek esaten dute jardueren hizkuntza aldatzen dutela (euskaratik gaztelerara), behar izanez gero. Gutxi batzuek baino ez dute azaldu inklusioa helburu duen jarduera zehatzen bat. Gauza bera gertatzen da irismenaren gaiarekin. Izan ere, ia talde guztiek uste dute auzoan murgiltzeko erabiltzen dituzten estrategien bidez, jende guztiarengana iristen direla. Baina talde bakoitzeko pertsona etorkin kopuruari erreparatuz, eta haien aurkezpenak egiteko ze ikastetxera doazen kontuan hartuz, konturatzen gara ezetz, ez direla gazte komunitate guztiengana heltzen. Beraz, esan genezake, aisialdi-talde bat etorkinen inklusiorako beste tresna bat izan dadin, taldeko prozesuen aurretiko plangintza eta autoebaluazioa egin beharko liratekeela. Modu berean aisialdi inklusibo baten alde egiteko eta pertsona guztiek honen eskubidea izatea bermatzeko. Aurretik azaldu bezala, galdetegirako galderak egiteko, helburuetan oinarritu behar izan naiz: 1. Deustualdeko aisialdi taldeek izan duten garapena aztertzea, etorkinen inklusioari dagokionez. [Helburu honetan oinarritu naiz, honako galdera hauek planteatzeko: 6-7-14-15-16-17-18-20 galderak] 2. Begiraleen ezagutzak, interesak eta esperientziak ezagutzea etorkinen inklusioaren lanketari dagokionez. [Helburu honetan oinarritu naiz, honako galdera hauek planteatzeko: 4-8-9-10-11-19-21 galderak] 3. Gazteak auzoko proiektuetan murgiltzeak, gizarteratzeko edo komunitate baten parte direla sentitzeko balio duen jakitea. [Helburu honetan oinarritu naiz, honako galdera hauek planteatzeko: 12-13-22-23-24-25 galderak] Aurretik azaldu bezala, elkarrizketarako galderak egiteko, helburuetan oinarritu behar izan naiz: 1. Deustualdeko aisialdi taldeek izan duten garapena aztertzea, etorkinen inklusioari dagokionez. [Helburu honetan oinarritu naiz, honako galdera hauek planteatzeko: 3-4-6-7-8-9-10-11 galderak] 2. Begiraleen ezagutzak, interesak eta esperientziak ezagutzea etorkinen inklusioaren lanketari dagokionez. [Helburu honetan oinarritu naiz, honako galdera hauek planteatzeko: 5-12-13-14-15 galderak] 3. Gazteak auzoko proiektuetan murgiltzeak, gizarteratzeko edo komunitate baten parte direla sentitzeko balio duen jakitea. [Helburu honetan oinarritu naiz, honako galdera hauek planteatzeko: 16-17 galderak] "ikastetxeetan eta auzoan zehar informazio-paperak ere itsasten ditugu" T.1 "charlas con AMPAs y otras entidades, a través de otros grupos de tiempo libre..." "sare sozialen bitartez, JBren bitartez..." T.3 "Ikastetxeko plus bat da, hau da, ikastetxearen alde bat aisialdia da non pertsonak hezten eta baloreak sustatzen diren" T.6 "Prueba error, intentamos llegar a las familias de cualquier manera que pueda ser mínimamente efectiva" T.3 Hezkuntza formala "Ezinbestekoa da, beraz, zentroen eta aisialdi taldeen arteko harreman estua, informazio, baliabide, espazio eta abarren trukaketarako" T.2 "Harremana aisialdia taldearen eta ikastetxearen artean estua izan beharko litzateke, jarduerak, espazioak, familiak, irakasleak..." T.6 [Antzekoak izan diren 7 erantzun gehiago] "Bai, guztiz garrantzitsua ikusten dut aisialdi taldeak ikastetxeekin harremanetan egotea. Ahalik eta ume gehienei heltzeko, arazoak errazago konpontzeko, etab." T.4 Gehienak, hezkuntza formalaren eta informalaren arteko interakzioaren alde daude (kasu honetan ikastolen eta aisialdi taldeen arteko harremanari dagokionez). "Ez du kontaktu zuzenik baina badu erlazio estua Deustuko Ikastolarekin, eta nire ustez harreman ona izatea baina taldea ikastolakoa ez izatea oso positiboa da, behar denean badakigulako aukerak luzatu ahal dizkigula baina gure aldetik era autonomoan lan egiteko askatasuna daukagula" T.1 "Bai noski. Hezkuntza esparru guztietan ematen den heinean, bai familiekin bat eskolarekin harreman askoz estuagoa izan beharko genuke" T.1 "Ez dut uste, Gazte Alaiko partaide gehienak Deustuko Ikastolakoak dira, eta bertako zuzendaritzarekin oso kasu espezifikoetan lan behar izan dugu. Oso kasu gutxi direnez ez dut uste harremana mantentzea merezi duenik" T.1 "Egia da hezkuntza sailen artean kontaktua izatea onurak ekar ditzakeela. Baina gure kasuan, hezkuntza formaletik kanpo lan egiten dugu eta ezberdintasunak daudela nabari da" T.1 "ez dut ezinbestekotzat bezala ikusten, hezkuntza ez formalaz arduratzen den aisialdi talde bat garen heinean" T.1 "Izatez ez, bi gauza desberdin direlako, gure aisialdi taldeak ez du inguruko eskolekin harremanik ezertarako" T.1 Beste batzuk aldiz, ez dute ikastetxeen eta aisialdien arteko interakzioaren beharra ikusten. V. ELKARRIZKETETAKO ERANTZUNEN AZTERKETA GAIA Elkarrizketatik ateratako informazioa OHARRAK Irismena "Guk dena euskaratik eta euskaraz egiten dugu. Hala ere, kasuren bat izan dugu euskaraz ez zekiena. […] kasu horietan, erderaz egiten dugu." (P.1) "Ume bat Hego Amerikatik etorri berria zen eta nahiz eta […] ez zuen euskara menperatzen. […] Guk euskaraz hitz egiten genion lehenengotan eta gero gaztelaniaz." (P.1) "Normalean, lehenengo hizkuntza, euskara, erabiltzen saiatzen gara normalizazioa eta erabilera sustatzeko" (P.2) "ez daukagu arazorik hauen beharretara moldatzeko eta behar dena ahal dugun moduan azaltzeko" (P.4) "Noizbaiten gertatu izan zaigu, begirale edo umeren batek hau ulertu ez izatea. […] Bi irtenbide hartzen ditugu: norbait zailtasunak dituen pertsona horren alboan jarri eta dena itzultzen joan, edo jarraian berak ulertzen duen hizkuntzan egin." (P.2) Taldeak ezagutarazteko moduari buruzko galderak oso antzekoak izan dira egindako elkarrizketa guztietan. "Normalean jarduerak euskaraz egiten saiatzen gara, eta egia da baditugula hainbat ume edo gazte bertokoak ez izateagatik edo dibertsitate-funtzionala dutelako […] ez gaituztela ulertzen. Kasu horretan, azalpenak bi hizkuntzetan ematen dira, […] noizbait ingelesez ere eman izan ditugu."(P.3) "Parte hartzea kurtso hasieran egiten dugu. Kurtsoa hastean, kaleetatik kartelak, panfletoak banatzea […] aurkezpen jaia […] auzoan edonork parte hartzeko ekintza irekiak ere egin izan ditugu noizbaiten." (P.1), (P.2), (P.3), (P.4) Taldearen funtzionamendua "Euskararen erabilpena sustatzea. […] hortaz aparte, askotan gizartean pil-pilean dauden gaiak landu izan ditugu, era ezberdinetan adinen arabera." (P.1) "Formakuntzak edo jolasak egiten ditugu. […] taldeetako jolasak azpimarratuko nituzke." (P.1) "Helburuak ondorengoak izango lirateke: Hezkuntza informala ematea […] umeentzako aisialdi alternatibo bat izatea […] Gazte Mugimenduaren partaide aktibo […] euskararen bitartez egitea […] herria sortzea […] baloreak lantzea." (P.1) "Natura eta giza ingurugiroa lantzen ditugu. […] Baita pertsona ereduari ere sakonki erreparatzen diogu. […] Gure hezkuntza proposamenetik gizartearen aldaketa bermatu nahi dugu." (P.2) "ekintza entretenigarriak, hezitzaileak, dibertigarriak, haurren adinarekin bat datozenak" (P.2) Aurrera eramaten dituzten ekintzei dagokionez, antzekoak izan dira erantzunak. Baina egia da (P.3) taldeak kontaktu handiagoa duela etorkinen gaiarekin. "Jolasak […] eztabaidak […] bideo-foruma […] irakurketa […] musika eta antzerkia […] arte plastikoak […] aukera kultural ezberdinetan parte hartzea […] aldizkaria […] irteerak mendira" (P.2) "Ekintza ildoak honakoak izango lirateke: Ikasketa metodoa; Galderan heztea; Egin, hausnartu, egin; Baliabidearen garrantzia mezu moduan; Errefortzua eta zigorra; Familiekin, beste pertsonekin eta entitateekin egindako lana." (P.2) "helburu hauekin: pertsonak lagundu […] gaitasunak garatzeko, espiritu kritikoa, pertsona bakoitzaren berezitasunak eta ezberdintasunak errespetatu. […] Hezkuntza integralean sinisten dugu." (P.2) "Talde bakoitza ekintza ezberdinak eramaten ditu aurrera, adinaren arabera. […] eskulanak […] gynkanak […] gai sakonagoak landu […] proiektu garrantzitsuagoak." (P.3) "Latinoamerikan dituzten proiekturen batera bidaltzen zaituzte bertan laguntzeko. […] Azken urteetan Bolibian dituzten proiektuetara joan izan dira bolondresak." (P.3) "Haurren eta gazteen hezkuntza eta sustapena aisialdi giroan. […] Pertenentzia zentzua garatzea, […] aisialdia topaketa-gune bezala ulertzea, […] euskararekiko lotura, […] boluntariotza sustatzea, […] La Salle berezko balioak sustatzea, […] jarrera zehatzak sustatzea, […] izadiarenganako errespetua sustatzea, […] emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzea." (P.3) "Hezkuntza ez formala eta batez ere aire zabaleko aisialdia lantzen dira" (P.4) "Adinaren araberako ekintzak izango lirateke. Umeekin batez ere jolasak egiten diren bitartean, helduenekin, tailerrak hitzaldiak eta bestelakoak ere egiten dira." (P.4) "Beraz, adin bakoitzak helburu konkretuagoak izango lituzke, helburu amankomun bat izanik, taldea osatzen duten artean errespetuan oinarritutako harremanak eraikitzea" (P.4) Taldearen identitatea "Errespetua, berdintasuna, inklusioa eta adiskidetasuna funtsezko baloreak izango lirateke. […] Kolektibotasuna vs Indibidualismoa […] kritikotasuna vs pasibitatea […] feminismoa […] autoritatea vs horizontala […] bihurria vs obedientea" (P.1) "Ez dut uste aldatu direnik. Garapen bat jasan dutela baietz esango nuke. […] betidanik presente egon direla esango nuke nik. Aldatu dena pertsonak dira eta horren arabera harremanak" (P.1) "Errespetua, berdintasuna, ekologismoa, eskuzabaltasuna, […] konpromisoa, kontzientzia piztu eta garatzea, elkarrizketa sustatzea, parte hartze soziala, sormena, integrazioa." (P.2) "Aldatu baino garapena jasan dutela esango nuke. Gizartearen egoera aldatuz joan da, eta horrekin batera taldea egoera berrietara ere egokitu eta moldatu behar izan da; batzuetan onerako, besteetan, berriz, atzera pauso gisa izan direnak. […] egia da gure taldea scout talde Gehienek esaten dute ez dutela uste taldearen baloreak aldatu direnik, baizik eta denborarekin batera garapen bat jasan dutela. gisa hasi zela, eta elizarekiko zuen atxikipena eta lotura oso handia zela; baina behin aldatuta, eta taldearen nortasun berria finkatuta, mantendu direla esango nuke." (P.2) "Erantzukizuna, sormena, bizikidetza, elkartasuna, justizia" (P.3) "Baloreak ez dira azken urteetan aldatu. Nahiko lotuta daude ikastetxearen eta La Sallek dituen balioekin […] egia da garapen edo hobekuntza bat eman dela hauek taldeetan lan egiteko orduan" (P.3) "Elkarlana, errespetua, naturarekiko maitasuna (kanpamendua), pentsamendu kritikoaren garapena, egunerokotasunaren azterketa eta auzoan emandako integrazioa." (P.4) "Ezinbestekoa da halako talde bateko printzipioak noizbehinka berrikustea, gizartearen morala bera moldatuz doan heinean." (P.4) Onurak "Guretzat ere taldea eta herria sortzeko aukera den bezala, haientzat lagungarria izan daiteke seguru. Inklusio hori errazagoa izateko, lagunak egiteko eta aniztasuna sustatzeko." (P.1) "Auzoak proposatzen dituen ekintzetan parte hartzean herriaren parte zarelako." (P.1) "Geroz eta txikiagotik integrazio hau sustatzen badugu etorkizuna oparoagoa izango da. […] horrela hezi direlako, bereizketarik gabe, aniztasunean" (P.2) Puntu honetan, denak ados daudela esan dezakegu: onurak eta alderdi positiboak asko dira, etorkinen inklusioan "Sarri bilatzen dugu komunitate baten parte izatea, eta horretan integratuak egotea, baieztapen soziala izateko, zerbaiten parte garela sentitzeko" (P.2) "Urte hauetako esperientziak erakutsi izan digu askotan ume edo gazte hauek (Empathy Sitera datozenak) aisialdi taldean, ikastetxean eta beste talde batzuetan hobeto murgildu izan direla" (P.3) "atzerritarrak edo gizarte baztertze arriskuan dauden umeentzat, ikastetxean beste plataforma bat dugu Emapthy Site. […] gazteentzako gune segurua, gizarte-, hezkuntza- eta afektibitatebabesarekin lan egiten duen proiektua. […] Askotan leku bat da non seguru sentitzen diren eta arratsalde bat pasa dezakteen bolondresekin hitz egiten edo lagunekin." (P.3) "Auzo bateko aisialdi-talde batek sentiarazten die bizi diren inguruko kide direla. […] Sendo eta gogotsu pentsatzen dut aisialde taldeek egiten duten jarduera gazteen hazkunderako determinatzailea edo gako bat dela." (P.3) "Bertakoak taldean eta auzoan integratzen laguntzen bagaitu, are gehiago lagun diezaieke halako inguruetan arrotzak senti daitezkenei integratzen." (P.4) "auzo mailan antolatzen ditugun ekintzek partaideen eta antolatzaileen errealitate desberdinak ikustaraztea errazten du, gizartean integrazioa erraztuz" (P.4) funtsezko erreminta bat izanik.
science
addi-b3e4f612fc90
addi
cc-by-nc-sa 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/55047
Emakumeen bizi baldintzak, Espainiar Estatuko kartzeletan.
Mendinueta Lazkoz, Intzara
2022-01-18
Sarrera Izaera kualitatiboa duen lan honen funtsa, Emakumeek Espainiar Estatuko kartzelatan duten bizi baldintzak aztertzea izanen da. Gai hau aukeratzea erabaki nuen, batetik, kartzela gertutik bizi izan dudan, eta gaur egun ere bizi dudan errealitate bat delako. Bestetik, emakumeen gaiak interes handia pizten didalako. Eta azkenik, uste dudalako kartzelan hezkuntza eta gizarte hezitzaileon presentzia funtsezkoa dela, eremu zehatz batean behar asko eta ezberdinak dituzten pertsonak daudelako. Beraz, lan hau burutzeko asmoz, hiru eremuak uztartzea erabaki nuen. Ikerketa honetan, emakumeek kartzelaren barruan dituzten bizi baldintzen atal eta eremu ezberdinak (higieneena, formakuntza, aisia, gradu progresioak, erregimen ezberdinak etb.) aztertzeaz gain, gizarte hezitzaileak eta hezkuntzak kartzelaren baitan dituzten funtzio eta zereginak ere aztertu ditut, beti ere genero ikuspuntua galdu gabe. Izan ere, hezkuntza, gizartean dauden oztopo sozial eta ekonomikoak gainditzeko, eta aldi berean, norbanakoen askatasuna lortzeko, bere biziko garrantzia duen tresna da (De Vincezi eta Tedesco, 2009; 1. orr). Hau da, norberak duen bizi kalitatean eragin eta ondorio zuzenak ditu bizi baldintzetan eragina duten arestian aipatutako faktore ezberdinak eta tartean hezkuntzak. Hezkuntza, norbanako zein kolektiboen bizi kalitatearen parte delarik. Honetarako, marko teorikoan, ikerketa ardatz duten hainbat kontzeptu eta eremuekin osatu dut; kartzela, kartzelen historia, kartzelen gaur egungo errealitatea eta baita emakume presoena ere. Behin gaia kokatuta, ondoren ikerketak berak hartu du nagusitasuna; ikerketak dituen helburuak azaldu ditut, erabilitako metodologia zein prozedurak, eta ateratako datu zein informazioen berri emango dut azkenik. Amaitzeko, helburuei hertsiki lotuta dauden ondorioak adieraziko ditut. 1.Marko teorikoa "Ez dut batere gogoko espetxe hitza, etxe daramalako bere baitan: gozotasun esparru bat, norbaitek suntsiketa eremu bat zuritzeko sortua. Etxea zurea da, baina kartzelan zu zara harena, eta zure lan guztia da ez zaitzan erabat desbizitzaratu." (Arisiti, 2018; 13.orr) 1.1. Zer da kartzela? Kartzela, delitu baten ustezko errudunei edo kondenatuei, beraien askatasunaz ukatzeko erabiltzen den eraikinari deritzo (Barandiaran, Gurrutxaga eta Mujika, 2007; 504. orr). Eraikin hauek duten diseinu arkitektonikoaren bitartez, bertan atxikiturik dauden pertsonekiko kontrol eta zaintza zorrotzak aurrera eramatea ahalbideratzen du. Honen bitartez, kartzelak eta kartzela sistemak, gizabanakoen gainean zigor fisikoak eta zuzentasun morala bilatzen saiatzen dira, hau da, kartzelaren xedea pertsonek eduki ditzaketen uste eta ideiarik errotuenak errefusatu eta aldi berean, gizartean ezarria edo inposatua dagoen diziplina eta ideologia txertatzen saiatzen dira. Honetarako, kartzelaren funtzionamenduaren baitan, arauak, kontrola, zuzentasuna, zigorrak eta diziplina funtsezko elementuak bilakatu dira (Pinochet, 2013; 290-291. orr). Izan ere, gizarteko eliteek (burgesek), beraien interesak defendatzeko eta era berean, gizartea menderatu eta kontrolatzeko erabiltzen duten tresna nagusienak dira zigorra eta kartzela. Hots, boteretik eta boterearentzat ezarritako kontrol sozialeko sistemak dira (Pinochet, 2013; 290-291. orr). 1.2. Kartzelen jatorria eta eboluzioa Kartzela, kondenatuak giltzapean jartzea helburu duen erakunde bat bezala aurkitzeko, hau da, zigor gisa, norbanakoen askatasuna ukatzeko eta denbora tarte batez erregimen espezifiko baten pean jartzeko, XVIII. mende amaiera jo behar dugu. Nahiz eta, ezin dugu ahaztu, XVIII. mendea baino lehen, zigor modura beste metodo batzuk erabiltzen ziren: zigor fisikoak, zigor ekonomikoak, heriotza zigorrak… (Cerezo, 2007; 1 orr). Erdi Aroan (V-XVI) eta Antzinako Erregimenean kartzelak ere egon bazeuden, baina ez zen zigor penala betetzeko espazio gisa erabiltzen, baizik eta geroago epaituko edo exekutatuko zituzten pertsonak atxikitzeko espazio gisa baizik. XVI eta XVII. mendeetan berriz, lan etxeak edo zuzenketa etxeen sorrera gauzatu zen, kartzelaratzeko moduak eraldatzen joan zirelarik. Hauek, Europako hainbat estatu ezberdinetan sortu ziren, bertako egoera ideologiko eta sozio-ekonomikoaren ondorioz. Hau da, mende hauetan zehar gerrate ugari gauzatu ziren, pre-industralizazioa eman zen eta aldi berean erreforma protestantea burutu zen. Hala ere, espazio berri hauen sorrera, garaiko herrialde indartsu edo garrantzitsuetan ezarri zen, Ingalaterran, Frantzian eta Belgikan besteak beste (Cerezo, 2007; 2-3 orr). Arestian aipatu bezala, XVIII. mendean kartzela zigorra, zigor sistemaren bizkarrezur gisa orokortzen da. Mende honetan, gauzatzen den zigor moldearen aldaketa hau, ezin daiteke garaiko prozesu politiko, ekonomiko eta sozialetatik bereizi. Aurretik ikusi dugun bezala, zigorren bilakaera prozesu ezberdin guztiak, garaiko testuinguruari eta herrialdearen berezitasunei loturik daude. Eraldaketa honek, funtsezko lau faktore izan zituen. Lehenengoa, ideia ilustratuen faktoreetan datza, hots, askatasun indibidualak eta jarrera humanitarioak eraikitzen edo gorpuzten hasteko, zigor fisikoak eta lan fortzatuak zigor gisa desagertzen hasten dira. Baina, aldi berean, kartzela zigorra proportzio eta zehaztasun idealetan kokatzen da. Hurrengo faktorea berriz, aldaketa sozioekonomikoari egiten dio erreferentzia. Izan ere, garai hartan, biztanleria asko handitu zen, lan mekanizatuaren hastapenak gauzatu ziren, immigrazio handiak eman ziren… Hirugarrena aldiz, Estatu Modernoaren sorrera da, hau da, kartzela erakunde iraunkorren antolaketa bere gain hartzeko egitura gisa eratzen da. Eta amaitzeko, ideia kristauen txertaketan oinarritzen da. Diziplina, espazioa eta denboraren banaketa idealetara erabat egokituko diren espazio eta zigorrak osatuz (Cerezo, 2007; 4-6 orr). XIX. mendean, positibismoaren garai gorena bihurtzen da, honen eraginez, natur zientzien printzipioak gizartean eragin handia daukate. Tartean, klasifikazioaren eta helburu zuzentzailearen printzipioak garatzen dira, zigorraren eta hau gauzatzeko moduaren kontzeptu berriak sortu edo eratu zirelarik. Hau, garai honetan garatu eta ezartzen den ideologia liberal klasikoaren emaitza da. Hauen arabera, indarrean zegoen gizarte ordenenetik aldendu zen subjektua, zuzendu egin behar zen, bai ikuspuntu indibidual baita ikuspuntu kolektibo baten mesederako (Almeda, 2002; 56-59. orr). Arestian aipatutakoaren ondorioz, kartzelaratuak ziren pertsonen gaineko sailkapen printzipioak gauzatzen hasi ziren. Hau da, legea edo gizarte-arauak hausten zituzten pertsonak beren baldintzen arabera sailkatzen hasten dira: pobreak, arloteak, eroak, gaixoak, etab. eta aldi berean, ezaugarrien arabera erakunde espezifiko mota ezberdinetara zuzentzen hasi ziren. Ala ere, erakunde espezifiko hauen barruan ere, ezaugarri eta elementu mota ezberdinen araberako sailkapena bultzatzen hasi ziren. Printzipio honekin batera, helburu zuzentzailearen printzipioak bultzatu zirelarik, hots, zigorraren helburuak zabaltzea dakar, horrela, prebentzioarekin eta larderiarekin batera, gizartera itzuli aurretik subjektuaren zuzentasuna bilatzen saiatzeko asmoz (Almeda, 2002; 56-59. orr). XIX. mende erdialdetik aurrera sortu eta garatu zen kartzela ereduak (XVIII. mendean ezarritako diziplina eta zuzentasuna, eta XIX. mendean sortutako klasifikazioak nahasten eta uztartzen zituen sistema), XX. mendean zabalkunde handia izan zuen, Europa eta Latino Amerikan batez ere. Ala ere, sistema honetan oinarriturik, XX. mendetik aurrera, estatu bakoitza bere kartzela sistema propioa erakintzen hasi zen. Kartzela sistema hauek sortu eta garatzerako unean, estatu askok indibidualziazio zientifikoan oinarritutako prozedurak txertatu zituzten. Hots, arauak, zuzentasuna eta diziplina mantendu ezkero, sailkapena malgutzea du helburu. Horrela, kartzelako egonaldiaren iraupena erregulatu, moldatu, norbanakoari egokitu edo ezabatuak izateko, banakako tratamendua ezartzea baliagarria suertatu zen (Ballesteros, 2010; 23-24. orr). Arestian azaldu bezala, kartzelak gizartearekin batera eraldatu dira, eta XX. mendeko eraldaketa ez zen eszepzioa izan. Mende honetan, munduan hasi eta garatu zen globalizazio prozesuak, kartzela sisteman ere eragina izan zuen. Aurretik aipatu bezala, gizartearen indibidualizazio prozesuak presoak artatzeko edo tratatzeko era ere eraldatu baitzuen, indibidualziazio zientifikoan oinarritutako prozedurak txertatuz (Ballesteros, 2010; 23-24. orr). 1.3. Emakumeentzako kartzelaren jatorria eta eboluzioa Kartzelaren jatorria eta eboluzioa zein izan den jakin ostean, hurrengo atal honetan, zehazki, emakumeen kartzelaren historiaren inguruan arituko naiz. Izan ere, emakumeen kartzelaren jatorria eta garapenak, arestian aipatutako ibilbidearekin lotura du. Nahiz eta generoaren ondorioz, hau da, emakume izate hutsagatik, emakumeentzako kartzela sistemak eboluzio eta zentzu ezberdina eduki du historian zehar. Aurreko atalean azaldu bezala, XVIII. mende bitarteko kartzelak, prebentziorako edo epaiketa izan bitarteko etaparako giltzaperatzea zuten helburu. Baina emakumeen kartzela kasuan berriz, emakumeak zigortzeaz gain, helburu zuzentzaileak zituen. Hots, joera moralizatzaile zuten, emakumeen izaera edo jarrera "biziotsuak" zuzentzera bideraturik baitzeuden. Honetarako, kartzela gisa etxe galerak eta miserikordia etxeak erabili zituzten, bertan, lana eta erlijiotasuna eguneroko jardunean presente egon zelarik. Hasiera batetik, eta batez ere XVIII. mendetik aurrera, kartzela sistema berriaren ezarpenarekin, emakumeei esleitutako gizarte rol eta funtzioekin lotura handia zuen zigor sistema eraiki zuten. Beraz, emakumeentzako zigor fisikoak kendu eta preso zeuden bitartean "emakumeentzako egokitutako" lan fortzatuak gauzatzen zituzten. Esan daiteke, mende honetako emakumeen kartzelak, hurrengo mendeetan garatu ziren kartzelen aitzindari zuzenak izan zirela (Ballesteros, 2010; 28-30. orr. in Almeda, 2002). XIX. mendean positibismoaren garapena suertatzen da, aurreko atalean azaldu bezala, bertan klasifikazioaren eta helburu zuzentzailearen printzipioak gauzatzen direlarik. Honen ondorioz, erakundeen botere eta kontrol mekanismoak areagotzen (diziplina, zuzentasuna, arauak…) dira, honen xedea, presoa gizartetik aldentzea eta gizartearekin duen kontaktua gutxitzea edo ezeztatzea izango delarik. Emakumeen kasuan, helburu zuzentzaileak aurreko mendetik hasita inposatu eta ezartzen zaizkio, ala ere, erakundeen eta kontrol mekanismoen areagotzeak preso dauden emakumeak gizartetik aldentzea eta isolatzea lortzen du. Ondorioz, garai honetako emakumeen kartzelen zeregina, kasu honetan miserikordia etxeena, "desbideratutzat" jotzen ziren emakume taldeak zaintzea, gizartetik bereizi eta baztertzea, eta erlijio praktiken bidez jarrerak zuzentzea zen helburua (Ballesteros, 2010; 39-40. orr. in Almeda, 2002). XIX. mende erdialdetik aurrera, kartzelak eta laguntza zentroak indar handiagoa hartzen dute. Hemendik aurrera, emakumeei ezartzen zaizkien zigorrak "adeitasunez" ezartzen hasten dira beti ere, "genero femeninoaren ahultasuna" oinarri gisa harturik. Kartzeletan emakumeei esleitutako lanak ere, "generoaren berekotzat" izaten ohi zirelarik (Ballesteros, 2010; 40. orr. in Almeda, 2002). XIX. mende amaieran eta XX. mende hasieran, kartzela sistema berrien sorrerak eta ezarpenak, aldaketa sakonak eragin zituen, tartean kartzelen eraikuntza. Horrenbestez, emakumeentzako kartzela funtzioa betetzen duten miserikordia etxeak desagertzen joan ziren. Kartzelan, zigorra betetzeko entitate modura, zuzentasun morala, diziplina, arauak eta presoen klasifikazioa txertatu ziren. Emakumeen kasuan, gizonezkoekin konparatu ezkero, preso zeuden emakumezkoak kuantitatiboki gutxiago zirenez, presondegi urri batzuetan kontzentratu zituzten emakume guztiak. Honen eraginez, preso asko, beraien jatorriko lekuetatik urrun zeuden, familia eta testuinguru hurbilarekiko deserrotzea gauzatzen zelarik. Gaienera, emakumeentzako kartzelen urritasunak emakumeen bizi baldintzen gogortzea areagotu zuten, baliabide eta aukera urriagoak zituztelarik. Adibidez, klasifikatzeko zailtasunak eragiten zituen, hau da, adin eta zigor ezberdinak betetzen ari ziren emakumeak nahasten baitziren. XX. mende amaieran eta XXI. mende hasieran, emakume presoen arazo hau konpontzeko asmoz, gizonezko kartzeletan emakumezkoentzako moduluak egokitzen hasi ziren (Ballesteros, 2010; 41- 42. orr. in Almeda, 2002). Azken finean, kartzela presoak txikitzeko eta gizonentzat pentsatua, sortua eta eraikia den instituzioa da. Gaur egun, ezarria dagoen sistema kapitalistak ez du aurreikusten emakumezkoek "ezer txarrik" egingo dutenik. Beraz, emakumeen kasuan kartzelak funtzio bikoitza eta gehigarria du. Kartzela sistemak, emakumeak diren presoak, hezi eta zigortu egin nahi ditu, sistema kapitalistak emakumeei ezarritako rolak hautsi edo apurtu egiten dituztelako. Gainera, emakumezkoak diren presoentzat egokitzen den edota beraiengan pentsatua dagoen kartzela sistema ez da existitzen. Hau da, ez dago emakumezkoentzako kartzelarik, kartzela barruetan emakumeentzat egokitutako edo moldatutako moduluak baizik (Eizagirre, 2020). 1.4. Espainiar estatuko kartzela Gaur egun, Espainiar Estatu guztian zehar, Katalunian izan ezik1, 77 kartzela sakabanaturik daude. Hauetatik 34 kartzela arruntak dira (zigorrak erregimen irekian betetzeko), 3 amen unitateak edo moduluak (hiru urte bete arte, presoek seme-alabekin bizi daitezke), ospitale psikiatrikoak diren 2 kartzela eta mendeko 14 unitate (erregimen irekia betetzeko zentroak). Garrantzitsua da aintzakotzat hartzea, gaur egun, Espainian preso dauden ia pertsona heldu gehienak biltzen dituzte kartzelak arruntak izaten dira (Gonzalez Sánchez, 2012; 357-358.orr). 1.4.1. Generoan oinarrituriko kartzela motak Espainiar Estatuan dauden kartzelen artean, bereizketa egiteko ezaugarri nagusia, kartzelan dauden presoen egoera judizialak baldintzatzen du, hots, kartzelak prebentiboak, kondena betetzeko edota espezialak izan daitezkeelarik. Ala ere, Espainiar Estatuan dauden kartzelen bereizketa presoen egoera judizialaren arabera egiteaz gain, generoan oinarrituriko bereizketa ere argia da. Kasu honetan ere, hiru sailkatzeko era daude: emakumezkoak soilik preso dauden kartzelak, gizonezkoak bakarrik atxikiturik daudenak edota mistoak bezala izendatzen diren kartzelak daude. Hots, gizonezkoentzat egokiturik dauden kartzelak dira, honen baitan, emakumezkoentzat modulu ezberdinak moldatu edo ahalbideratzen dituztelarik. Izan ere, Espainiar Estatuan preso dauden pertsonen %7,5 emakumeak dira. Europa mendebaldean, emakumeen espetxeratze tasarik handiena duen herrialdeetako bat delarik. Ala eta guztiz ere, Espainiar Estatuko kartzela sistema ez da gai izan emakumeei egokitutako sistema bat eraikitzen. Ondorioz, estatuan preso dagoen emakumeen kantitate baxuak eragin zuzena du emakumeen bizi balditzetan. Honen adibide dira, Espainiar Estatuan soilik emakumezkoak atxikitzen dituzten hiru presondegi daudela eta gainontzeko emakumeak "mistoak" diren kartzeletan aurkitzen dira (Asociación Pro Derechos Humanos de Andalucía, 2020; 6-16. orr). 1.4.2. Emakumeen bizi baldintzak kartzelan Arestian aipatu bezala, Espainiar Estatuan gizonezkoengan pentsatutako kartzela sistemak preso dauden emakumeen bizi baldintzetan eragin zuzena izaten du. Diskriminazio honen arlo nagusietako bat alojamenduarena da. Arestian aipatu bezala, soilik hiru presondegi daude emakumezkoak atxikitzen dituenak eta gainontzeko emakume guztiak, kartzela "mistoak" diren kartzeletan daude preso. Honen ondorioz, emakume askok ezarri zaizkien zigorrak familiengandik oso urrun dauden presondegietan bete behar izaten dute. Beraz, are gehiago zailtzen du herriarekiko eta ingurune hurbilarekiko atxikimendua, baita familia harremanak ere. Gainera, kartzelen isolamendu geografikoa oztopo bihurtzen da bizitza komunitarioan parte hartzeko. Sarritan, legezkoak diren edo legez dagozkien eskubideak (lanera ateratzea, ikastera joatea, tratamendu ezberdinak jasotzea…) eskuratzeko, kartzelen isolamendu geografikoa oztopo bihurtzen da (Asociación Pro Derechos Humanos de Andalucía, 2020; 27-28. orr). Aurretik aipatutako baldintza eta testuinguru guztiak, eragin zuzena du preso dauden emakumeen segurtasunean. Izan ere, kartzela mistoak bezala izendatzen diren presondegietan, emakumeak gizonentzako espetxeei atxikitako unitate txikietan sartzen dituzte. Gainera, gizonezkoek preferentzia edukitzen dute kartzelak dituen instalazioa erabiltzeko. Izan ere, instalazio horietarako sarbidea eta gelaxketatik kanpo igaro daitekeen denbora, emakumeen kasuan mugatuagoa izaten da gizonezkoekin ezin daitezkeelako gurutzatu. Ondorioz, preso dauden emakumeak arau zorrotzagoak eta zurrunagoak dituzte (Asociación Pro Derechos Humanos de Andalucía, 2020; 27. orr). Kartzelan, preso dauden emakumeen kantitatea eta hauen segurtasuna aitzaki bezala harturik, antolamendu egoki baterako zailtasunek eta eragozpen ohikoak izaten dira. Adibidez, preso dauden emakume eta gizonezkoak dituzten espazioak konparatu ezkero, emakumeek espazio murritzagoak eta prekarioagoak dituzte erabilgarri. Edota kartzelan dauden antolatzeko zailtasunak aisiari eragiteaz gain, emakume presoen sailkapenean eragin zuzena du. Hau da, kartzelek emakumezkoentzat egokiturik dituzten baliabide urritasunen eraginez, sailkapen irizpideak legeak zehazten duen bezala ezartzeko zailtasunak daude (Asociación Pro Derechos Humanos de Andalucía, 2020; 7-8. orr). Hau guztiaz gain, eskura dauden datu ofizialen arabera, emakumeak gizonezkoak baino aktiboagoak2 izaten dira lana eta formakuntza arloan. Ala eta guztiz ere, emakumeek tailerrak edo kurtsoak jasotzeko, eta lan ezberdinak aukeratzerako garaian, aukera eta baliabide gutxiago edukitzen dituzte, arestian aipatu bezala, kartzela sistema gizonengan pentsatuta dagoelako. Gainera, kartzelan, emakumeei eskaintzen zaizkien formakuntza edo tailerrak eta lan postuak, sistemak inposatutako genero rolarekin erlazio zuzena izaten ohi dute. Emakume presoak, batez ere sukaldean eta garbiketa lanetan aritzen dira edota josteko tailerrak jasotzen dituzte. Beraz, kartzela sistemak ere emakumeei esleitua izan zaizkien rolak erreproduzitzen ditu. Egoera honen beste adibide garbietako bat, soldata arrakala da. Hots, kartzelan lan egiten duten gizonezko presoen %30ak hilean 300€ baino handiagoko soldata jasotzen duten bitartean, kartzelan lan egiten duten emakume presoen %83ak 300€ baino gutxiagoko soldata jasotzen dute lan berdina burutzeagatik (Asociación Pro Derechos Humanos de Andalucía, 2020; 28-29. orr). Azken urteetan, gizarte hezitzaileak, lan eta formakuntzaren arloan pisu handiagoa hartzen ari dira. Hau da, presoen formakuntzan era aktiboan parte hartzen dute; orientazio lanak burutzen, tutore lanak egiten, titulazio eta kurrikulumak osatu eta gauzatzen etab. Gizarte hezitzaileak dituen funtzio hauen parte hartzea, era sakon eta 2 2016. urtean gizonen %27ak burutu zituen kurtso eta formakuntzak, eta emakumeen kasuan berriz %39ak. Lanari dagokionez, emakumeen %28ak jarduten du, gizonen kasuan aldiz %23ak. intentsiboago batean gauzatzen dira presoa hirugarren graduan klasifikatuta dagoenean, hots, presoa erregimen irekian aurkitzen denean. Izan ere, presoak lan egiteko edo formatzeko aukera handiagoa eta zabalagoa bihurtzen da, gizarte hezitzailearen funtzioak ere areagotzen eta intentsifikatzen direlarik (Botesierra, 2011; 150. orr). Amaitzeko, aipatu beharra dago, preso dauden emakumeek beraien oinarrizko behar higienikoak asetzeko gizonezkoek baino zailtasun gehiago dituztela. Izan ere, emakumezkoek, biologikoak eta aldi berean, gizarteak inposatutako behar higieniko gehiago dituzte. Une oro, beraien behar higienikoak asetzeko materiala (tanpoiak, konpresak…) eskatu edo erosi egin behar izaten dute, hauek kalean baino garestiagoak izaten dira, kartzela barruan pribilegioko materiala bilakatzen delarik (Sahalaketa Nafarroa, 2021). 1.4.3. Modulu edo sailak Kartzelan, emakumeen bizi baldintzetan oinarrizko hainbat arlotan sakondu ostean, emakume presoak bere kartzela aldian egon daiteken lau modulu edo sail ezberdinen inguruan arituko naiz. Izan ere, sail mota ezberdinek emakumeen bizi baldintzetan eragin zuzena dute. Aurretik aipatu bezala, kartzela sistema gizonengan pentsatuta eginda dagoenez, kartzelak zituzten sail edo moduluak ez dira emakumeen beharretara egokitzen. Soilik, emakumeei eta amatasunaren etapari bideraturik dauden sailak egokitu edo moldatu izan dituzte. Pertsona bat, lehen aldiz preso gisa kartzelara sartzean edota kartzela aldaketa bat jasaten duen preso batek, "Ingresos" edo sarrera saila izeneko modulura eramaten dute. Bertan, identifikaziorako fitxa teknikoa (argazkia, hatz aztarnak, kartzelara sartzearen arrazoiak…) egiten da, arakatze edo miaketa sakonak burutzen zaizkio pertsonari eta aldi berean, kartzela barruan izango dituen eskubideak, arauak eta bete beharrak helarazten zaizkio. Hau guztiaz gain, kartzelan sartzen den edo kartzelaz aldatu dioten presoari egokitu zaion ziega eramaten zaio, eta datozen egunetan, presoak medikuaren eta kartzelako ekipo teknikoaren (psikologoak, gizarte hezitzaileak, gizarte langileak…) bisitak jasoko du (Instituciones Penitenciarias, d.g.; ). Arestian aipatu bezala, gizarte hezitzailea kartzelan dagoen ekipo teknikoko kidea da, eta aldi berean, tratamendu batzordeko kidea ere bada. Hezitzaileak, gainontzeko ekipo teknikoarekin batera, presoei egiten dieten errekonozimendu eta azterketa prozesu ezberdinek, presoak kartzelan edukiko duen bizi baldintzetan eragin zuzena izango du. Izan ere, kartzelako zuzendaritzarekin batera, beraiek baitira presoa gardu batean edo bestean klasifikatzen dutenak, edota gradu progresioak ematen dizkietenak, formakuntza edo lan ezberdinak eskaintzen dizkietenak, baimenak ematen dizkietenak etab. Horretaz gain, gizarte hezitzaileak, presoen alor ezberdinetako jarraipenak burutzen ditu (Botesierra, 2011; 147-148. orr). Kartzela guztietan dagoen beste sailetako bat, isolamendu moduluak izaten dira, bizi baldintza gogorrenak dituen sailari deritzo. Sail hau, lehengo graduan klasifikaturik edota kartzela barruko diziplinaren baitan, arau hauste (santzio diziplinarioa) handira gauzatu badu, zigor modura erabiltzen den saila da (Instituciones Penitenciarias, d.g.; 160-162. orr). Kartzelan dagoen beste moduluetako bat, erizaindegiarena da. Bertan, kartzelak dituen baliabideak aintzat hartuta, sail honetan artatuak edota mediku segimendu zurrun bat behar duten presoak egoten dira. Horretaz gain, modulu honek kontsulten eremua bere baitan integratua du, era berean, osasun arazo edo kontsulta bat eduki ezkero presoak modulu horietara bideratzen dituzte zitazioak betetzeko asmoz (Instituciones Penitenciarias, d.g.; 150-156. orr). Espainiar Estatuko legislazioan gainditurik dagoen legea betetzeko asmoz, ama eta haurrei egokituriko sailak sortu zituzten. Horretaz gain, Valentzian eta Aranjuezen, guraso diren presoentzako modulu nahasiak eraiki zituzten, gurasoek seme alabekin bizitza gauzatzen dutelarik. Hauek, kartzelaren baitan eta fisikoki edo arkitektonikoki gainontzeko moduluetatik bereiziak diren sail dira. Haurra espetxean bizi den aldian, amaren eta haurraren testuingurua ahalik eta "normalena" izan beharko luke, baina haurraren eta amaren garapena mugatua egoten da. Beraz, oso litekeena da, amak bere haurrarekin eta haurrak gainontzeko senideekin duen harremana kartzelak baldintzatzea. Izan ere, kartzelan gizartean bezala, amaren rolen bereizketa erreprodukzioa gauzatzen da (Asociación Pro Derechos Humanos de Andalucía, 2020; 25. orr). 1.4.4. Kartzela sailkapenak eta bizitza erregimenak Espainiar Estatuko kartzela sistemak, presoak antolatzeko eta bereizteko, indibidualizazio zientifikoan oinarritzen den graduen sistema baliatzen dute. Honek, presoen banakako progresioa edo erregresioa ahalbideratzen du, presoa preso egon den denboran izan duen bilakaeraren oinarritzen delarik. Honetarako, Espainiar Estatuko presondegien sistemak presoen antolakuntza gauzatzeko hiru gradu ezberdin eta hauekin erlazio zuzena duen hiru bizitza erregimen ezberdin ditu (Alonso Olea et al, 1996; 95-96.orr). Bizitza erregimenak, presoen bizi baldintzetan eragin zuzena du, honen adibide garbienetako bat da gizarte hezitzailearen funtzioa presoekiko. Hau da, presoa klasifikaturik dagoen bizitza erregimenaren arabera, gizarte hezitzaileak berarekiko eta bere kasuarekiko duen funtzioa eta jarrera ezberdinak izanen dira. Presoa lehengo graduan klasifikaturik badago, erregimen itxian, ia ez du gizarte hezitzailearen aldetik heziketa sozio-hezitzailea jasotzeko aukerarik izaten. Bigarren graduan dauden presoak aldiz, heziketa sozio-hezitzailea maiztasun batekin jasotzen hasten dira. Eta presoa, hirugarren garduan klasifikaturik baldin badago berriz, erregimen irekia ezarria baldin badu, heziketa sozio-hezitzailea jasotzeko aukera zabalagoa edukiko ditu, gizarte hezitzailea presoaren erreferente nagusia bilakatu daitekeelarik (Botesierra, 2011; 143148. orr). Hau guztiaz gain, aintzat hartu beharra dago, preso dauden emakumeak gizonezkoak baino askoz gutxiago direla. Beraz, ez zaie errentagarria ateratzen emakumeei bideratutako kartzela erakundeak sortzea. Honek, emakumeak gradu ezberdinetan klasifikatzeko edo sailkatzeko eta gradu progresioak gauzatzeko zailtasunak eta oztopoak eragiten ditu. Hau da, preso dauden emakumeen eskubideak, klasifikatzeko eta gradu progresioak burutzerako garaian urratuak izaten dira (Diaz, 2014;14-15. orr). Gradu ezberdinak argitzeko asmoz, hauek dira Espainiar estatuan presoak klasifikatzeko erabiltzen diren gradu ezberdinak:  Lehengo gradua, kontrol eta segurtasun neurriak murriztaileagoak diren erregimen bati dagokio, hots, erregimen itxiari. Lehen graduan sailkatutako presoak, muturreko arriskugarritasunagatik edo erregimen arrunt eta irekietara eta egoera berean dauden prebentzio araubideetara egokitzen ez direlako ezartzen zaie. Erregimen itxiaren baitan, bi modalitate ezberdin aurki daitezke. Batetik, erregimen itxiko zentroak edo moduluak daude, erregimen komunetara egokitzen ez diren presoentzat. Bestetik berriz, sail bereziak daude, hau da, asaldura oso larriak eragiten dituzten edo muturreko arriskua duten presoentzat (Alonso Olea et al, 1996; 102-105.orr).  Bigarren gradua klasifikaturik dauden presoek bizitza aldiz, erregimen arruntean gauzatzen dute. Gradu hau batez ere, arriskutsuak bezala izendaturik ez diren eta erregimen arrunt eta irekietara egoki moldatzen diren presoei ezartzen zaie. Erregimen arruntean, lana eta prestakuntza oinarrizko jardueratzat hartzen dira, horretaz gain, presoak behartuta daude kartzelako eremu ezberdinetan ordena ona, garbitasuna eta higienea mantentzeko prestazio lanak3 (destinoak) egitera (Alonso Olea et al, 1996; 96-98.orr).  Presoa hirugarren graduan klasifikatzen dutenean aldiz, erregimen irekia ezartzen zaio, beraien testuinguru pertsonal eta penitentziarioak erdi askatasunean bizitzeko gaitasuna duten presoei aplikatzen zaie. Gradu honetan klasifikaturik dauden presoak, kondena betetzeko hiru azpiegitura ezberdin daude egokiturik, zentro irekiak edo insertzio sozialeko zentroak, sekzio irekiak eta dependentzia unitateak. Horretaz gain, erregimen irekia aurrera eramateko modalitate ezberdinen uztarketarekin gauza daiteke: eskumutur telematikoak, epaitegietara sinatzera joatea etab (Alonso Olea et al, 1996; 98-102.orr). 1.4.5. Kartzela eta gizarte hezkuntza Aurretik, hainbat alditan aipatu bezala, presoen bizi baldintzetan, eragin zuzena duen beste eremuetako bat da hezkuntza. Izan ere, pertsona orok du hezkuntza duin bat jasotzeko eskubidea. Honen harira, Espainiar Estatuko kartzeletan gizarte hezitzaileen figura, eta oro ar hezkuntzaren presentzia hutsalak eta okerrak dira. Kartzela sisteman ezarria dagoen "hezkuntza" bakarra terapiaren ikuspegitik bideratzen da, hau da, hezkuntza terapeutizatu, medikalizatu edota psikiatrizatzeko joera du, esku hartze hezitzailea alde batera uzten delarik. Kartzelak ez dira hezkuntzarako espaziotzat hartzen, giltzaperatze beraren aurrean eta honen gogortasunaren ondorioz, edozein jarduera hezitzaile bigarren mailan gelditzen baita. Beraz, funtsezkoa da, gaur egun kartzela sistemak hezkuntzari buruz duen jarduna aldatzea. Hau da, helburua egoera gatazkatsuetan heztea izan behar da, alderdi kognitibo eta sozialak lantzea, adimena emozionalak identifikatu eta garatzea, eta erantzukizun zibikoak eta jarrerak aldatzea. Honetarako guztirako, preso ororen garapen integrala beharrezkoa da, beti ere subjektu bakoitzaren berezitasunak ondare komunarekin, hau da, jendartearekin uztartu behar direlarik (Gómez eta Pernas, 2013; 38-41. orr). Baina, gaur egungo kartzela sisteman, hezkuntza, presoak kontrolatzeko baliabide bat gehiago da. Hots, kartzelan garatzen den hezkuntzaren baitan dauden baliabide eta profesional guztiak presoen kontrolaren areagotzea bultzatzen du. Honek eraginez, kartzelan dagoen tentsioaren areagotzea bultzatzen du, hezkuntza eta gizarte hezitzaileak kartzela sistemaren, eta honek inposatzen duen zuzentasun, diziplina, zorroztasun eta errepresioaren parte bilakatzen direlarik. Azken finean, hezkuntzak kartzelaren baitan duen konnotazio eta eragin negatiboak, presoak herritar aktiboak, parte-hartzaileak eta beren berreziketa eta gizarteratzea bultzatu beharrean, egoera askotan kontrakoa lortzen da, delituen berrerortzean (Gómez eta Pernas, 2013; 40-41. orr). 2.Metodologia Azterketa gauzatzeko erabiliko dudan metodologia kualitatiboa izanen da, hau da, subjektuaren eta subjektua inguratzen duen testuinguruaren ezaugarri, datu, informazio, bizipen edota esperientzietan oinarrituko naiz. Beraz, emakumeak kartzelan dituen bizi baldintzen inguruko ikergaia burutuko dut. Hurrengo atal hauetan, lanaren exekuzioa nola gauzatu dudan azalduko dut. 2.1. Ikerketaren helburuak Lehenik eta behin, ikerketak izango dituen helburu orokor zein espezifikoak zehaztu ditut: 1. Kartzelan emakumeak dituzten bizi baldintzak aztertzea. 1.1. Emakumeak atxikiturik egon daitezken bi kartzela motak (emakumeena den kartzela edota kartzela "mistoak") aztertzea. 1.2. Gradu ezberdinak zeintzuk diren ikertu, eta aldi berean, hauei dagokien ezaugarri, bizi modu eta baldintzak aztertzea. 1.3. Kartzelan preso dauden emakumeei eskaintzen dizkieten formakuntzak eta honetarako baldintzak zein diren aztertzea. 1.4. Kartzelan, emakume presoek, hezkuntza sozio-hezitzailea jasotzeko ze aukera, eskaintza edo baliabide dituzten ikertzea. 2. Amatasun prozesua kartzelan nola gauzatzen den aztertzea. 2.1. Kartzelan, haurdunaldia eta erditze prozesuan nola gauzatzen den ikertzea. 2.2. Preso diren amen eta beraiekin kartzelan bizi diren haurren bizi baldintzak zeintzuk diren ikertzea. 2.3. 3 urterekin, haurra amarengandik banatzen dutenean, harremana lantzeko edo mantentzeko egon daitezken aukerak edo baliabideak, eta aldi berean prozesu hau lantzeko dauden programak zein diren aztertzea. 2.2. Ikerketaren hipotesiak Arestian aipatutako helburu ezberdinak finkatu ostean, honekin erlazio zuzena duten hipotesiak finkatu nituen, hau da, ikergaiaren inguruko nire pertzepzio eta ideiak biltzen dituen jarraibideak dira. 1. Kartzelan, emakumeek gizonezkoek baino bizi baldintza okerragoak dituzte, alor edo eremu guztietan. 1.1. Emakume presoek, kartzela "mistoetan" izaten dituzten bizi baldintzak gizonezkoek edota emakumezkoentzako kartzeletan atxikiturik dauden emakumeenak baino gogorragoak dira. 1.2. Gradu eta erregimenei dagokionez, emakume zein gizonen bizi baldintzak teorikoki berdinak dira. Nahiz eta praktikan, emakumeek bizitza garatzeko zailtasun eta oztopo handiagoak dituzte. 1.3. Emakumeak, kartzelan formakuntzak edo tailerrak jasotzeko dituzten baldintzak desegokiak direla deritzot. 1.4. Emakumeek, kartzelan hezkuntza edo heziketa sozio hezitzailerik jasotzeko aukerarik ez dute. 2. Amatasun prozesua (haurra barruan edo kalean egonda) era normalizatu batean garatzeko zailtasun edo oztopo handiak dituzte. 2.1. Kartzelan, haurdunaldi prozesua eta erditze garaia oso gogorrak dira, egoera hau, era egokian garatzeko baldintzak ez daudelako. 2.2. Preso dauden amek eta beraiekin batera bizi diren haurrek, bizi baldintza gogorrak dituzte, oztopo eta aldi berean hutsune handiz betea. 2.3. Behin, ama eta haurra bereizi ostean, beraien arteko harremana lantzeko eta garatzeko espazio edo errekurtsoak desegokiak dira. Eta familia eremuan ematen den bereizketa hau lantzeko ez dago inongo programarik. 2.3. Ikerketaren subjektuak Ikerketako subjektuari dagokionez, hauek dira elkarrizketatuak bete beharreko baldintzak: Lehenik eta behin, elkarrizketatuaren sexua/generoa femeninoa izan behar da. Aldi berean, Espainiar Estatuko kartzeletan preso dagoen edo preso egon den pertsona izatea funtsezkoa da. Eta azkenik, preso egon den etapa horretan, preso gisa amatasuna bizi izatea beharrezkoa da. Guztira, hamaika elkarrizketa burutu ditut, denak modu indibidualean gauzatu ditudalarik. Hamaika elkarrizketa horietatik bat izan ezin, eskutitz bitartez izan dela, gainontzeko elkarrizketa guztiak era presentzialean gauzatu izan dira. Hauetatik zazpi, elkarrizketa emakumeak diren preso arrunt edo sozial ohiei gauzatu dizkiet, eta gainontzeko lau elkarrizketak berriz, emakumeak diren euskal preso politikoei, hauetatik batek, preso jarraitzen du. Elkarrizketatuak izan diren pertsonen adin tarteari dagokionez, 36 urtetik 59 urte bitarteko emakumeak elkarrizketatu ditut. Hamaika pertsona hauetatik, kartzelan, preso denbora gutxien egon den pertsonak 7 urte egin ditu eta gehienak aldiz, 22 urte. Hau guztiaz gain, denek kartzela barrutik bizi izan dute. Amaitzeko, kontutan hartu beharra dago, soilik elkarrizketatutako hamaika emakumeetatik lau preso egon direla soilik emakumeak atxikiturik dauden kartzeletan. 2.4. Datuak biltzeko tresna eta prozedurak deskribatzea Datuak biltzeko, eskuragarri dauden datuak eta informazioa eskuratzeko baliabide bibliografikoen ustiapena egiteaz gain, elkarrizketa sakonetan oinarritu dut nire ikerketa. Hau guztiaren bitartez, subjektuaren eta ikertu dudan testuinguruaren datuak, informazioak, iritziak, pertzepzioak, esperientziak eta bizipenak jaso ditut. Ikerketari ekiteko, arestian aipatu bezala, elkarrizketa sakonak burutu ditut, hauek bi era ezberdinetan erabili ditudalarik. Batetik, elkarrizketa teknika bezala ustiatu dut, hau da, elkarrizketatua izaten ari den pertsonaren datuak, bizipenak eta testuinguruaren inguruko informazioa biltzeko erabili izan dut. Eta bestetik aldiz, elkarrizketa, prozesu bezala erabili dut, ahalik eta erantzun zuzen eta zentzudunenak jasotzeko asmoz. Honetarako, elkarrizketa egituratua, formala edo estandarizatua erabili dut, hots, aurrez prestatutako eta hertsiki itxitako galdetegi bat da, aurretik ezarritako galdera zerrenda baten bidez burutu izan dena (Ander-Egg, 2011; 122-123. orr). Egia da, galdetegiak galdera itxi zein irekiak dituela, nahiz eta erantzunetan nahi bezain beste luzatzeko edo azaltzeko aukera ematen duen. Galdetegiak hiru atal nagusi ditu: Lehengo atalak, pertsona preso egon den bitartean, jasan dituen nondik norakoen ezaugarriak ezagutzen laguntzen digu. Hurrengo atalak berriz, emakumeak kartzelan dituen bizi baldintzak ikertzeko galderak gauzatzen ditu, lau azpi atal (helburu espezifikoetan) nagusitan banatzen delarik. Eta azkenik, hirugarren atal nagusi bat dago, amatasuna kartzelan deritzona. Hau ere, hiru azpi ataletan banatzen (helburu espezifikoak) baita. 2.5. Prozedura Arestian aipatu bezala, bibliografiaren ustiapena, ikerketa prozesuaren hasieran era intentsiboago batean garatutako ekintza izan. Honen bitartez, dokumentu fisikoak (liburuak, aldizkariak, errekurtso historikoak, informeak, ikerketa ezberdinak…) eta era birtualean (internet) jasotako informazio guztia antolatzea, ordenatzea eta sistematizatzea funtsezkoa izan da, ikertu behar nuen eremuaz gehiago jakin, ikerketa modu egokian kokatu eta marko teorikoa osatzeko asmoz (Ander-Egg, 2011; 129-131. orr). Elkarrizketak gauzatzeko, Nafarroako zein Arabako Salhaketa elkartearekin jarri nintzen harremanetan, gauzatu nahi nuen ikerketaren berri emateko eta elkarrizketatuak izan zitezkeen pertsonekin harremanetan jarri edo zubi lanak egiteko asmoz. Aldi berean, lagunak diren eta elkarrizketatua izateko profila betetzen zuen emakumeekin ere jarri nintzen harremanetan. Honen bitartez, elkarrizketatuen lagina osatzea lortu nuen. Ikerketaren nondik norakoak zehatzago azaltzeko eta elkarrizketak gauzatzeko, elkarrizketatuak izango ziren pertsonekin zitak finkatu nituen. 3. Ikerketaren emaitzak Hurrengo lerro hauetan, kartzelan emakumeak dituzten bizi baldintzak ikertzeko burutu ditudan 11 elkarrizketa kualitatiboetatik, hauek dira atera ditudan emaitzak. Ala ere, kontutan eduki behar da, azterketan jorratzen den arloaren arabera, jasotako emaitzen kopurua aldatzen joanen dela. Izan ere, elkarrizketatu batzuek nahiago izan duten informazio zuzenik eta ziurrik ez zuten arloetako galderei ez erantzutea. Lehenik eta behin, emakumeak soilik atxikiturik dauden kartzeletan, emakumeek, dituzten bizi baldintzak aztertu ditut. Kontutan eduki beharra dago, eremu honetarako emaitzak aztertzeko garaian, elkarrizketatutako 11 pertsonetatik 3k, nahiago izan dute alor honetako galderei ez erantzun, honen inguruko informazio kontrastaturik ez zutelako. Beraz, azterketa alor honetan, 8 pertsonekin burutua izan da. Honetarako, bizi baldintza duinak izateko funtsezkoak diren eremu ezberdinen inguruan galdetu diet eta hauek izan dira emaitzak: 1 taula: Emakumeen bizi baldintzak, soilik emakumeak preso dauden kartzeletan. Ikertutako arloak Emaitzak Kartzela hauetan, emakumeek aisiarako dituzten espazio, baliabide eta aukerak, gizonezkoen berdinak ahal dira? Berdinak: %37,5 Gehiago: %0 Gutxiago: %62,5 Emakumeen kartzeletan nolako aukera eta baliabideak dituzte? Egokiak eta asko: %0 Desegokiak, gutxi eta txarrak: %100 Emakumeek, beraien behar higienikoak asetzeko baliabide nahiko izaten ahal dituzte? Bai: %0 Ez: %100 Honen ondoren, emakumeek, kartzela mistoak bezala izendatzen diren presondegietan, dituzten bizi baldintzak aztertzea nuen xede. Hurrengo grafikoan ikusi daitekeen bezala, kartzela hauetan emakumeen bizitza gizonen bizitzagatik erabat baldintzatua dagoela adierazi zuten elkarrizketatutako 10 emakumeek. 1 irudia: Emakumeen bizitza gizonen bizitzaren arabera antolatzen ahal da? Baiezkoa erantzun zuten, 10 hauetatik, %90aren arabera, kartzela sistemak, sistema kapitalistaren ezaugarri patriarkalak erreproduzitzen ditu. %10ak aldiz, adierazi zidan, kuantitatiboki gizonezkoak gehiago direnez, kantitateari lehentasuna ematen zaiola emakumeen bizitza antolatzeko garaian. Ezezkoa erantzun zuen pertsonaren iritzia bestelakoa da, hau da, bere ustetan, kartzelan dauden pertsonen bizitza baldintzatzen duena ez da generoa, klase soziala baizik. Hots, klase sozial altuko kide den preso batek, kartzelako antolaketa eta bizi baldintza gainontzeko gizon eta emakumeen ezberdina dela baieztatzen zuen. Honen ondorioz, ikertu nituen alor guztiak arestian aipatutako ezaugarriagatik baldintzaturik daudela argi ikusi daiteke. Hauek dira ikerketan aztertutako alor ezberdinak: 2 taula: Kartzela "mistoetan" emakumeek dituzten bizi baldintzen azterketa. Ikertutako arloak Emaitzak Emakumeei bideratzen zaizkien moduluak, emakumeen beharretara egokitzen ahal dira? Bai: 0 Ez: 11 Kartzela mota hauetan preso dauden emakumeak, kartzela berean atxikiturik dauden gizonak, aisiarako dituzten espazio eta baliabideak berdinak ahal dira? Berdinak: 0 Gehiago: 0 Gutxiago: 11 Kartzela mota hauetan, preso dauden emakumeek eta emakumeak soilik atxikiturik dauden kartzeletan, aisiarako dituzten espazio eta baliabideak berdinak ahal dira? Espazio berdinak: 0 Espazio ehiago: 0 Espazio gutxiago: 11 Emakumeek ze kartzeletan izaten dute formakuntzak jasotzeko aukera gehiago? Kartzela "mistoetan": 11 Emakumeak soilik dauden kartzeletan: 0 Emakumeek, zailtasunak izaten ahal dituzte kartzela mota honetan beraien behar higienikoak asetzeko? Bai: 11 Ez: 0 Gainera, kartzelan emakumeek jasotzen duten heziketa sozio hezitzailea aztertzea ere funtsezkoa ikusten nuen. Marko teorikoan aipatu bezala, hezkuntza pertsonen bizi baldintzen hobekuntzarako eta garapenerako funtsezko baldintza baita (Gómez eta Pernas, 2013; 38orr). Burututako ikerketan, elkarrizketatu guztietatik 10ek, uste dute, emakumeek gizonezkoek baino zailtasun handiagoak dituztela kartzelan gauzatzen den heziketa minimoa jasotzeko. Izan ere, elkarrizketatuen %100ak adierazi du, kartzela sistemak ez duela berezko heziketa programarik. Izan ere, 5 pertsonen ustez, kartzelan ematen den heziketa minimo eta esporadikoa, soilik kanpoko erakunde edo elkarteek burutzen duten lana izaten dela diote. Eta gainontzeko 7 pertsonen iritziz, kartzela sistemak eta gizarteak hezkuntzarekiko duten kontzepzioa erabat desberdina dela adierazi zuten: "Nire ustez, ematen dutena edo bilatzen dutena ez dela hezkuntza, soilik pertsonak sistemaren interesen alde jokatzea besterik ez dute nahi. Azkenean pertsona sumiso, obediente eta zurrunak izatera behartzen dituzte, ni barne." (10. elkarrizketatua)4 Jakina den bezala, emakumeak preso dauden bitartean, modulu edo sail ezberdinetan atxikiturik egon daitezke. Beraz, hurrengo taula hauetan, horietako bi moduluen ikerketaren emaitzak adieraziko ditut. Lehengo saila, arrera saila da. Preso guztiak, bai kartzelara lehen aldiz sartzen direnean, eta presondegiz aldatzen dituztenean ere, arrera moduluetan sailkatzen dituzte. Modulu honek, gainontzeko moduluak ez dituzten ezaugarri bereizgarri batzuk ditu; miaketak, profesional ezberdinen jarioa eta hauen pisua, egokitzapen saila da… Beraz, taula honetan, ezaugarri bereizgarri hauen ikerketaren emaitzak ageri dira: 3.taula: Emakumeek, arrera moduluetan dituzten bizi baldintzen, ikerketaren emaitzak. Ikertutako arloak Emaitzak Miaketak burutu dizkieten funtzionarioen generoa. Emakumezkoak: 6 Gizonezkoak: 0 Bi generoetako funtzionarioak: 5 Burutzen duten lehen azterketa. Egokia edo sakona: 1 Desegokia edo azalekoa: 10 Emakume presoekiko duten jarrera. Egokia edo zuzena: 5 Desegokia: 5 Profesionalaren arabera aldakorra: 1 4 Elkarrizketatuen iritziak hitzez-hitz. Profesionalek, emakume presoekiko duten jarreran generoaren eragina du. Bai, beti: 7 Batzuetan edo egoeraren arabera: 3 Ez, inoiz ez: 1 . Aurreko taulan ikusi daitekeen bezala, elkarrizketatu gehienen arabera, presoak emakume izate hutsagatik kartzelan dauden profesional ezberdinek baztertu edo zokoratu egiten dituzte. Honen aurrean, elkarrizketatuek elkarrizketetan zehar gehien errepikatu eta sentitu dituzten sentsazioak biltzea beharrezkoa ikusten nuen: miaketak kartzelak pertsonak deshumanizatzeko burutzen duen lehen pausoa izaten da, umilgarriak dira, egoera oso bortitza suertatzen da, larderia eta beldurra ohiko sentsazioak izaten dira. Bigarren moduluari berriz, isolamendu saila deritzo. Bertan, emakume presoek dituen bizi baldintzen inguruan galdegiten nien. %100ak erantzun zidan, sail honetako bizi baldintzak, kartzelako bizi baldintzarik gogorrenak dituen espazio edo eremua dela, eta sail hau ez dagoela inorentzat pentsatua. Honen adibide garbiak dira, batetik ikertutako arloen desgloseen emaitza eta bestetik, bi elkarrizketatuen adierazpenak: "Estos módulos son muy duros, la cárcel no está para educar esta para castigar, este módulo es un claro ejemplo de la falta de educación. Por lo tanto, yo creo que no está hecho ni para mujeres ni para hombres." (1 elkarrizketatua) "Yo creo, que los módulos de aislamiento son máquinas de destruir personas, porque en este módulo la opresión, la exclusión y el castigo se da de una escala mayor, de forma más violenta y expuesta." (7. elkarrizketatua) 5.taula: Emakumeek, isolamendu moduluetan dituzten bizi baldintzen ikerketaren emaitzak. Ikertutako arloak Emaitzak Emakumeentzako sail ezberdinak ahal daude? Bai, genero bakoitzak bere saila independentea du: 0 Ez, bi generoetako presoak sail berean daude: 11 Objektu edo material pertsonen kantitatea. Modulu arruntetan baino gehiago: 0 Modulu arruntetan baino gutxiago: 11 Higiene pertsonaleko beharrak asetzeko zailtasunak. Modulu arruntetan baino gehiago: 11 Modulu arruntetan baino gutxiago: 0 Hezkuntza programaren bat ahal dago? Bai: 0 Ez: 11 Preso guztien bizitzan, baita emakume presoen bizi baldintzetan, eragin zuzena izaten dute graduek eta hauei dagozkien bizitza erregimenak ere. Horrenbestez, bizi baldintzak aztertzerako garaian, funtsezkoa ikusten nuen gradu ezberdinen eta hauei zegozkien bizitza erregimenen ikerketa bat burutzea. Galderak burutu nizkien emakume guztiek erantzun zuten, legalki eta teorikoki, gradu ezberdinetako baldintzak gizon zein emakumezkoentzako berdinak direla, nahiz eta praktikan hau ez bete. Erantzun hau justifikatzeko, elkarrizketatu gehienak galdetegian aurretik jorratutako gai edo arlo ezberdinei egiten zieten erreferentzia: emakumeek aisiarako dituzten espazio, baliabide edota errekurtsoei; formakuntza mota, kantitate eta kalitateari; soldatapeko lana burutzeko dituzten aukera eta honengatik jasotzen duten aukerei etab. Hau guztiaz gain, alor honetan gradu progresioen inguruko ikerketa gauzatzea garrantzitsua iruditzen zitzaidan. Izan ere, presoen bizi baldintzak, erabat baldintzaturik daude klasifikaturik dauden graduaren arabera. Honetarako, gradu progresioak emateko edo lortzeko, emakumeek gizonezkoek baino zailtasun gehiago dituzten galdegiten nien. Emakumeen %100ak zailtasun gehiago izaten zituztela adierazi zidaten: "Nik uste dot, gehiago eukitzen dabiela. Azken finean, eztau gradu aldaketak edo gradu ezberdinak egoki antolatzeko espaziorik emakumiantzat. Emakumien kasuetan, askotan inprobisaziora jotzen dute, honek emakumiei dagokien eskubideen urraketan eragiten du. Ondorioz, gradu progresioa atzeratzea ematen da, baliabide eta sistemak emakumeengan pentsatuta ez daudelako." (4. elkarrizketatua) Gai hau amitutzat emateko asmoz, presoen gradu progresioan gizarte hezitzailearen iritziak edo balorazioak eragina duen aztertu nuen. Kasu honetan ere, elkarrizketatu guztiek, baiezko erantzuna eman zuten. Adierazi zuten, nahiz eta erabakiaren azken hitza kartzelako zuzendariak eduki, gizarte hezitzaileak zuzendariaren erabaki horretan eragina duela. Izan ere, gizarte hezitzailea profesional ezberdinek osatzen duten ekipo teknikoaren eta zuzendaritza taldearen kidea baita. Honen ondoen aztertu dudan beste gai bat, emakumeek kartzelan jasotzen dituzten formakuntzen baldintzei deritzo. Aurreko atal ezberdinetan, azaleko eran aztertu dudanez, atal honetan sakonago ikertu dut. Gai honi dagokion emaitzak adierazi aurretik, aipatzekoa da, atal honi zegokion galderak 11 elkarrizketatuetatik soilik 7 pertsonek erantzun izan ahal dituztela. Beste lau emakumeek, formkuntzaren arloan inongo esperientzia eta informazio ziurrik ez zutelako. Lehenik eta behin, formakuntzak jasotzeko presoek eduki behar zuten baldintzen inguruan galdegin nien. Hauek adierazi zidaten, kartzelan soilik bigarren graduan edota lehengo gradutik bigarrenera igarotzeko trantsizioan dauden presoek, edukitzen dutela aukera tailerrak jasotzeko. Behin hau jakinda, eremu honetan, emakumeek dituzten baldintzak ikertu nituen, hauek dira emaitzak: 6.taula: Emakumeek, formakuntzetan dituzten baldintzen azterketaren emaitzak. Ikertutako arloa Emaitzak Emakumeei bideratzen zaizkien formakuntzak, emakumeei inposatzen zaizkien rolak erreproduzitzen dituela uste duzu? Bai: 7 Ez: 0 Batzuetan: 0 Emakume eta gizonei eskaintzen zaizkien plazen kopuruak berdinak ahal dira? Bai, plazak presoen kantitatearen arabera banatzen dira proportzionalki: 4 Ez, gizonezkoek proportzioan plaza gehiago izaten dituzte: 3 Kartzelak ematen dituen errekurtso eta baliabideak egokiak ahal dira? Egokiak: 0 Desegokiak: 2 Kurtsoaren arabera materialen egokitzapena aldatzen doa: 5 Honetaz gain, eta gai hau amaitutzat emateko asmoz, formakuntzetan gizarte hezitzaileak izaten duten presentzia eta burutzen duten funtzioen inguruan galdegin nien. Kasu batean izan ezik, gainontzeko 6 elkarrizketatuek adierazi zidaten, gizarte hezitzailea ez dutela inoiz formakuntzen eremuan ikusi. Askok, azpimarratu izan didate zuten hezitzaile bakarra formakuntza burutzen zuen irakaslea izaten zela, eta kasu askotan berak burutzen zituela lan esparruari zegokion orientazio lanak. 7. esperientzia aldiz, oso bestelakoa da: "Ni formakuntzetan ibili nintzenean, oso gutxitan eta era ez jarrai batean agertzen zen. Suposatzen da, bere lana, enplegu eta ikasketa eremuan orientatzea izan beharko litzatekeela, baina orientatu beharrean presoen inguruko informazioa bildu eta aldi berean kontrol zurrun bat eramaten saiatzen zen." (3. elkarrizketatua) Emakumeek kartzeletan dituzten bizi baldintzen ikerketa amaitutzat emateko asmoz, kartzelan amatasuna nola gauzatu, garatu eta amaitzen den ikertzea beharrezkoa ikusten nuen. Honetarako, lehenik eta behin, haurdunaldi eta erditze prozesu duin bat izateko funtsezkoak diren hainbat gai ezberdinen inguruko azterketa egin dut. Aintzat hartzekoa da, 11 elkarrizketetatik 8k erantzun ahal izan dituztela galderak, eta 1ek kartzela barruko amatasun moduluari erreferentzia egin beharrean, amentzako kanpo unitateei buruzko informazio, iritzi eta esperientzia helarazi zidan. Ondorengo taula honetan, ageri dira haurdunaldi eta erditze prozesuari erreferentzia egiten dioten ikerketen emaitzak: 7.taula: Emakumeen bizi baldintzak, haurdunaldi eta erditze prozesuan: Ikertutako arloak Emaitzak Amatasun moduluak kartzela askotan ahal daude? Ez, oso gutxitan: %100 Bai, askotan edo gehienetan: %0 Kartzela barruko kokapena egokia ahal da? Egokia: %0 Desegokia: %100 Nola gauzatu izan da zuen kartzela edo modulu aldaketa, era normal edo egokitu batean? Era egokituan: %50 Era arruntean: %50 Aldaketa hauek, haurdunaldian zehar edo erditu ondoren burutzen ahal dira? Haurdunaldian zehar: %100 Ondoren: %0 Osasun arreta, kanpoko edo barruko medikuek burutzen dute? Barrukoek: %0 Kanpokoek: %100 Zein izan da mediku hauetatik jaso izandako tratua? Egokia: %87,5 Desegokia: %12,5 Amatasuna lantzeko, kartzelak programaren bat ahal du? Bai: %0 Ez: %100 Honen harira, modulu arrunt batek eta amatasun modulu batek dituzten ezberdintasun nagusienak aztertzea funtsezkoa iruditzen zitzaidan. Jasotako erantzun guztiak, oso antzekoak dira, hurrengoa horietako bat da: "Bereizgarri asko ditu: ziegak handiagoak dira, pasillo zein patioan koloreak daude, jostailu ezberdinak daude… azken finean modulu arrunt batean ez dauden estimulazioak daude. Baina, ala ere, ez dira haurren eta amaren beharrei egokitzen. Estimulazio falta ikaragarria dute eremu horretan haurrek, eta lau paretak ez dira egokiak haur bat hazi eta hezteko, ezta ama batek bere beharrak asetzeko ere." (6. elkarrizketatua) Arestian aipatu bezala, 9. elkarrizketatuaren erantzuna bestelakoa izan da. Izan ere, emakume honek, haurdunaldi, erditze eta amatasunaren lehen urteak, amatasun kanpo moduluetan bizi izan ditu. Hau da modulu hauen inguruan elkarrizketatuak adierazitakoa: Ikerketa honen bitartez aztertu dudan azken gaia, haurrak 3 urte betetzen dituenean eta amarengandik bereizten dutenean, emakume presoek, amatasuna haurra kanpoan egonda lantzeko dituzten baldintzak aztertu ditut. Emaitzak azaleratu aurretik, haurreko galderetan gertatu ez bezala, alor honetan elkarrizketatu guztiek eduki dute galdera hauei erantzuteko aukera. Hauek izan dira, gai honen azterketaren emaitzak: 9.taula: Emakumeen bizitza baldintzak, haurra kanpora ateratzen denetik. 4. Ondorioak Egindako ikerketak emandako emaitzak aztertu eta azaldu ostean, lan honetan finkaturik dauden helburu eta hipotesiei5 erreparatuz, azken ondorioak azaleratzeko momentua da. Ikerketa honen bitartez, argi geratu da Espainiar Estatuko kartzeletan, emakumeek dituzten bizi baldintzak erabat desegokiak direla. Ala ere, azterketa honetatik hainbat alderdi nabarmendu dira. Ikerketa honekin, finkatutako 1. hipotesian berresten naiz. Hau da, kartzelan, emakumeek gizonezkoek baino bizi baldintza okerragoak eta ankerragoak dituzte, eremu guztietan. Emaitzetan ikusi izan den bezala, emakumeak aisian, alojamenduan, higienean etab. arazo eta oztopo handiagoak pairatu behar izaten dituzte. Ala ere, azpimarratzekoa da, 1.1. hipotesian aipatu bezala, emakumeak preso dauden kartzela motaren arabera bizi baldintza ezberdinak izaten dituztela. Hots, emakumeak bakarrik preso dauden kartzelak, edo kartzela mistoak bezala izendatzen diren kartzelak konparatu ezkero, emakumeek bizitzako hainbat arlotan baldintza egokiagoak edo "duinagoak" izateko aukera dute. Adibidez, emakumeak soilik preso dauden kartzeletan, aisiarako espazio, errekurtso eta baliabide gehiago izaten dituzte. Baina, kartzela "mistoetan" preso dauden emakumeak, kartzela barrura sartzen diren entitate ezberdinekin, hartu eman bat jorratzeko aukera gehiago izaten dute. Ondorioz, argi ikusten da, emakumeen bizi baldintzak kartzela motaren arabera asko aldatzen direla. Aldaketa hauen funtsa, gizonetan oinarritzen dela esango nuke. Hots, kartzela sistema gizonengan pentsatutako sistema den heinean, automatikoki emakumeak baztertu eta zokoratzen ditu, kartzela motaren arabera, emakumeen bizi baldintzetan aldaketak gauzatzen direlarik. Honen eraginez, azterketak egiaztatu duen beste puntu bat, 1.2. hipotesia izan da. Emakume zein gizonek, gradu eta bizitza erregimenei dagozkien bizi baldintzak, teorikoki berdinak dira, nahiz eta praktikan, emakumeek dituzten baldintzak bestelakoak izan. Hau da, klasifikaturik edo antolaturik dauden graduan, beraien bizitza teorikoki garatu beharko litzatekeen bezala gauzatzeko, zailtasun eta oztopo asko dituzte. Berdina geratzen da, gradu eta erregimen progresioak eskuratzeko garaian. Beraz, kartzela sistemak ez ditu emakumeak aintzakotzat hartzen, hauek zokoratuz eta alboratuz, honek arazo bat eragiten duelarik. Arazo hau estaltzeko asmoz, egin dituzten moldaketa edo egokitzapenak, desegokiak eta nahikoak ez direla argi erakusten du aurreko lerroetan adierazitako emaitzak. Ondorioz, arazoak estali beharrean, sistema bera aldatu beharko luketela uste dut. Eskubide urraketa honek, emakumeen bizi baldintzetako hainbat arlotan eragin zuzena du. Honen adibide da, formakuntza edo tailerra eta lan eremua. Azterketa honek, 1.3. hipotesia, berronetsi du, hots, emakumeek graduz aldatzeko zailtasunak badituzte, tailerrak burutzea edo lana egiteko oztopoak izango dituzte. Gainera, oztopo horiek gaindituta ere, burutzen dituzten tailer guztiak, sistemak emakumeei inposatzen dizkien genero rolekin, erabat erlazionatuak daudela argi geratu da. Kartzela, egun bizi garen sistema kapitalistak, dituen ezaugarri patriarkalak bultzatzeko existitzen den instituzio nagusienetako bat dela ondorioztatu dut; Lehenik eta behin, emakumeei formatzeko eta etorkizun batean independenteak izateko zailtasunak ezartzen dizkielako. Gainera, eskaintzen dituen formakuntza edo tailerrak emakumeei esleitutako genero rolak bultzatzen ditu. Eta azkenik, kartzelaren baitan, lan eremuan emakumeek izugarrizko soldata arrakala pairatzen dute. Preso dauden emakumeen bizi baldintzetan eragina duen, beste arloetako bat aldiz, hezkuntza da. Hezkuntzari dagokionez, ikerketak 1.4. hipotesia konfirmatu du. Hau da, kartzeletan dagoen hezkuntza bakarra, kartzelaz kanpoko erakundeetatik bultzatu eta ezartzen dena izaten dela. Kasu honetan ere, emakumeek heziketa saio hauek jasotzeko zailtasun handiagoak dituztelarik. Berriro ere, bizitza baldintzen eta norberaren garapen egokirako funtsezkoa den beste alor batean, emakumeak zokoraturik edo bazterturik geratzen dira. Nire aburuz, sistema kapitalistaren gizarte egituraketaren baitan, ez da inoiz aintzakotzat hartu emakumeak ere, kapazak izango zirela sistemak inposatutako muga eta arauak horiek apurtzen. Horrenbestez, kartzela sistemak emakumeak automatikoki hezkuntzatik at utzi ditu. Gainera, ikerketa honen ondorioz, argi geratu da, kartzela sistemak, kartzelaren egituraketaren baitan, ez duela inongo heziketa sozio hezitzailerik gauzatzen eta honetarako interesik adierazten. Kartzelako gizarte hezitzailearen eta honen funtzioak ikertu ostean, argi geratu zait, kartzeletako gizarte hezitzaileak funtzionarioen lana erreproduzitzen duela, profesional kualifikatu baten izenpean. Presoekiko presioa, zorroztasuna, kontrola, zuzentasuna eta arauen betetzea inposatu eta bultzatzen duelarik. Beraz, kartzelan heziketa sozio hezitzaile bultzatzeko baldintzak eta beharrak agerikoak direla uste dut. Emakume presoen bizi baldintzen eta eskubideen urraketaren beste adibide garbienetako bat, amatasuna da. Ikerketa honen ondorioz, hipotesien 2. puntua berresateaz gain, jabetu naiz, amak diren presoak, beraien amatasun prozesua era "normalizatu" batean garatzeko eta gauzatzeko izugarrizko oztopo eta zailtasunak izaten dituztela. Honen adibide garbienak dira, haurdunaldi, erditze eta erditze ondorengo etapetan emakumeek, zein beraien haurren bizi baldintzei dagokien eremuetan izaten dituzten oztopo, zailtasun eta murrizketak. Hau, kartzela sistemaren beste porrot bat gehiago gisa kalifikatuko nuke. Izan ere, kartzela sistema emakumeei, eta kasu honetan, amak diren emakumeei eta hauen beharrei egokitu beharrean, sistemak zuen gabezia edo hutsuneari tapatzen saiatu direla uste dut, benetan preso hauen beharrak aintzakotzat hartu gabe. Ondorioz, emakume eta haur hauek bizi baldintza desegokiekin bizitzera bultzatzen dituztelarik. Hau guztia aintzakotzat hartuz, azterketa honetatik hiru ondorio nagusi ateratzen ditut. Lehenik eta behin, adierazi nahiko nuke, atxikiturik dauden preso guztiak bizi baldintza desegokietan bizi direla. Nahiz eta, emakumeek, gainontzeko presoek baino, oztopo eta zailtasun handiagoak topatzen dituzte, norberaren garapen egoki bat burutzeko oinarrizkoak diren arlo eta eremuetan. Gainera, ikerketa honek, kartzelaren inguruan nuen iritzian berresten lagundu dit. Izan ere, sistema kapitalistak erreproduzitzen dituen ideia, ideologia eta errepresio berbak bultzatzen ditu kartzelak. Kasu honetan, gizartean geratzen den bezala, emakumea zokoratuz, zapalduz eta gutxietsiz. Ateratzen dudan azken ondorio nagusia, hurrengoa izan da. Gaur egun, kartzela ulertzen dugun bezala ulertuta, eta kartzela sistemaren erabateko aldaketa ematen ez den bitartean, kartzelan, hezkuntza eta gizarte hezitzaileon presentzia beharrezkoa dela uste dut. Izan ere, kartzelan gizartetik zokoratuta eta baztertua dauden pertsonak daude atxikiturik, beraien beharrak astezko eta garapen egoki bat lortzeko zailtasunak dituztelarik. Hori bai, nire ustez, gure funtzioa beraiekin lan egitea izan beharko litzateke, eta ez kartzelarentzat. 5. Etika eta datu pertsonalen babesa Burutu dudan ikerketan, elkarrizketatu ditudan emakume guztien datu pertsonalen babesa, aintzakotzat eduki dudan eremua izan da. Azterketa honetan, Gizarte Hezkuntzako Estatuko Elkarteak (2007) aipatzen dituen printzipioak eta artikuluak errespetatu dira, hauek hezitzaileen kode deontologikoan agertzen direlarik:  Elkarrizketa guztiak era anonimoan landu dira, ikerketa lagina konfidentzialtasunez tratatu da, informazioa soilik ikerketaren egilearen eta elkarrizketatuen artean konpartitu delarik.  Elkarrizketatuak izan diren emakume guztien iritzi eta pertzepzioak aintzakotzat hartu dira, norberaren askatasuna eta autonomia errespetatuz.  Ikerketa honetan, berdintasunezko tratua errespetatu da, elkarrizketatuak beraien arraza, sexu, adin, ideologia eta abarren ondorioz diskriminatu gabe.
science
addi-5cdd7e33aeb2
addi
cc-by-nc 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/55048
Emozioak Juan Kruz Igerabideren literaturan: Hamabi galdera pianoari
Guzmán Fuentes, Saroa
2022-01-18
1. eranskina: Eranskin honetan, Hamabi galdera pianoari (Igerabide, 1999) nobelaren emozioen analisi sakona ageri da. Nobelak hamahiru kapitulu ditu, lehenengo hamabietan protagonista da hitz egiten duena eta kapituluaren izenburuak bere piano maiteari egiten dizkion galderak dira. Azken atalean, ordea, aitak alabaren lekukoa hartzen du eta bere sentimenduak eta pentsamenduak adierazten ditu. Hori dela eta, neskak bere piano maiteari egindako hamabi galdera horiek, kapitulu bakoitzaren izenburuak direnak, oinarri hartuko dira kapituluen analisia egiteko, galdera horiek sentitutakoarekin zuzenezko lotura baitute. 1) " Piano, piano maitea, / hor zaude ahoa itxirik; / mintzo zaitea, / mintzo ia isilik". Atal honetan, liburuak protagonistari gertatukoa azaltzen du "Gaurkoak egun zoriontsua behar zuen. Nola, baina, amarik gabe? Duela astebete, amak bihotzekoa izan zuen; hil egin zen" (8 or.). Une horretatik aurrera, hamalau urteko neska koaderno batean idazten hasten da, "Badirudi arnasa hartzen laguntzeko behar duela" (8 or.), eta horretan, amaren heriotzaren ondoren izandako sentimenduak eta gogoratutako anekdotak idazten ditu. Neskatxoak pena eta tristura sentitzen ditu, "Ez zuen negarrik egin, leize sakon bihurtu baitzitzaion pena" (8 or.), baina aldi berean larritasuna nabaritzen du ez baitu bere amaren heriotzagatik negarrik egitea lortu. Sufrimenduari dei egiten dio inolako arrakastarik gabe: "Minari deitu nahi diot. Zatoz! Zauri nazazu!...Baina minik ez zaio ageri. Gorputzak ez du ezer sentitzen" (18 or.). Honekin batera, herrimina sentitzen du jada itzuliko ez diren momentuengatik, baina argi dauka bere memorian beti biziraunduko direla. Era berean, neskak Jainkoa aipatzen du lehenengo aldiz, bere ama hiltzen utzi duen Jainko hori. Gorrotoa adierazten du: "Baldin eta Jainkorik badago, ezinezkoa da adierazi didaten Jainko hori izatea (…) Zeren eta nire amaren heriotza haren nahia izan bada, gorroto dut eta betierean madarikatuko dut" (22 or.). Dena dela, emozio positiboen artean maitasuna eta lasaitasuna azpimarratu daitezke, bereziki neskak amarekin bizi izandako momentu goxoak gogoratzen dituenean eta horrela adierazten du liburuak: "Irribarre egin du. Une batez, ama berriro etxean balego bezala izan da. Guztiaz ahaztu da." (13 or.) Baina momentu horiek oso motzak dira, berehala errealitate krudelera itzultzen baita: "Orain, ordea, gaizki sentitzen da, irribarreak ez baitu lekurik beraren barruan" (13 or.). Bestetik, emozio anbiguoen artean, nahasmena sentitzen du, aldi berean emozio asko izaten dituelako. Alde batetik, poza sentitzen du bere ama gogoratzen duen bakoitzean: "Buru barruan amaren irudia piztea lortzen dudan bakoitzean, pospolo bat pizten dudala iruditzen zait" (17 or.) , baina berehala emozio positibo hori emozio negatibo bihurtzen da itxaropen eza erakutsiz: "Andersen ipuineko pospolo-saltzailea, azken pospoloa itzali zitzaionean, hil egin zen. Nire ama, berriz, nik lehen pospolo hau piztu baino lehenago hil da" (17 or.). 2) "Piano, piano beltza, / hor zaude niri begira; / denbora hauek / benetakoak al dira?". Nerabeak hazterakoan gorputzean izandako aldaketak eta horiek eragindako jarrera aldaketak aipatzen ditu. Amak hileko eta sexuaren gaiak beldurrik gabe hartu behar direla esaten zion, baina neskak honela dio: "Beldurrak eta lotsak ez ditu norberak gonbidatzen; berez hartzen dute ostatu etxean, eta jaun eta gabe bihurtzen dira, ezin bota kanpora." ( 30 or.). Honetan, neskari aurreko atalean baino inpotentzia eta amorru handiagoa nabaritzen zaio, ez baitu ulertzen zergatik gertatu zaion hori: "Ulertu egin nahi dut zergatik gertatu zaidan hau" (27 or.). Ulertezinezko egoera horri aurre egiteko nahian jarraitzen du protagonistak, inolako arrakastarik gabe: "ezin dio aurkitu amaren heriotzari inolako zentzurik, ezin du asmatu non egon daitekeen hura une honetan" (32 or.). Bizitza krudela da eta ezinezkoa egiten zaio mina alde batera uztea, "itsasorik gabe geratu den arraunlari sentitzen da" (26 or.). Tristura hori ez du bakarrik alabak sentitzen, aita ere pena horretan murgilduta dago. Honek ametsetan amari hitz egiten dio: "Ez nazazu utzi, bihotza. Zer egingo dugu zu gabe" (27 or.). Horrez gain, Jainkoaren kontrako haserrea handituz doa eta haren kontra izan dezakeen gorrotoaren beldur da: "Ama berpiztea posible balitz, halako irrika jarriko nuke horretan (...). Hori Jainkoak ere ez dezake egin; zeren, Jainkoak hori egiteko ahalmena izan, eta egingo ez balu, gorroto izango nioke… beldurra ematen dit zernolako gorrotoa izango nioken pentsatze hutsak." (25-26 or.). Honen aurrean, emozio positibo batzuk agerian uzten ditu, hala nola lasaitasun uneak Oinazez jotzen duenean pianoan,"Agian airean galtzen diren doinuek hilen arimekin topo egiten dute" (26 or.), edota barneko bakea amaren oroitzapenak betiko gogoratuko dituela pentsatzerakoan "Amaren oroitzapenekin film ezabaezin bat egin nahi dut; iraun dezala nigan." (25 or.). 3) "Piano, piano lagun, / ireki denboraren krisketa; / txori galduak gara eta, / nola bidea ezagun?" Kapitulu honetan, amarekin partekatzen zuen musikarako zaletasuna gogoan izaten du, haien arteko eromen txiki bat izango balitz bezala. Dena dela, atal honen ezaugarri aipagarriena protagonistak bere sentitzeko era bati 'ahizpa bikia' deitzea da. Ahizpa bikia bere baitan dago eta beste jokabide bat du amaren galeraren aurrean, honek emozio negatiboak izaten ditu, bera emozio positiboak izaten saiatzen den bitartean; hortaz, bi ahizpa horien emozioen arteko borroka izaten da. Alde batetik, protagonista bere samina, arima izozten diona, ateratzen utzi nahi du negarren bitartez, baina ahizpa bikiak ez dio uzten:"marmar egiten zion ilunpetik; bihotza gogortzen zion, eta ez zion uzten negar egiten" ( 37 or.), egindako negar guztiak gutxiegi direlako, bere amak gehiago merezi baitu. Gainera, ahizpa bikia haserre bizian dago eta errudunak bilatzeko nahian ibiltzen da, mendekua nahi du: "Ahizpak oroitzapen guztiak ezabatu nahi ditu bekokitik; gogortu egin nahi du bekokia, eta munduari bota errua, bizitzari bota errua, edo Jainkoari, edo aitari berari… zergatik ez. Edo bere buruari, amari bizirik eusteko gai izan ez delako" ( 38 or.). Beste aldetik, nerabeak emozio txar horiek alde batera uzteko asmoz, oroitzapen onak gogoratuz, dantzan hasten da, lasaitasun une baten bila. Ahizpa bikiak, berehala, dantza egiten uzteko agintzen dio: "Nolatan dantza hinteke, bihozgabe alaena!, ama estaltzen duen lurra oraindik harro eta heze dagoenean!" ( 40 or.). Ahizpa bikiak erakutsi dio negar egiteak ez duela ezer konpontzen eta neskak desesperazio kutsua duen hausnarketa egiten du: "Negar eta garrasi egiteak ama itzuliko balit, egunak eta hilabeteak egingo nituzke negarrez eta garrasika. Ez dago, ordea, itxaropen zirriturik. Zertarako, beraz, negar egin?" ( 41 or.). 4) "Piano, piano gaztea, / kantari hezea; / non da / nire minaren etxea?" Oroitzapenekin jarraituz, osabak suziriekin hatz batzuk galdu zituenean gogoratzen du eta egoera hori berak bizi izandako emozioekin alderatzen du, bizi duen pena eta mina agerian utziz: "Osabak hatzak galdu zituen; nik bihotzaren zatirik handiena" ( 47 or.). Aldi berean, kapituluaren hasieran pianori egindako galderari erantzuna ematen dio, bihotza minaren etxea dela aipatuz. Bizi izandako desamodioei erreferentzia eginez, hutsunea sentitu zuela aipatzen du eta orain bizitzen ari den egoerarekin alderatzen du: "Orain ere hutsunea sentitzen dut, baina oraingo hutsunea mugagabea da" (52 or.). Esaldi horretan, berriz ere, alabak, sentitzen ari den sufrimendu buka ezina adierazten du. Emozioekin jarraituz, bere amak esaten ziona gogoratzen du, "Egizu irribarre, egunsentiak bezala alabatxo, egizu irribarre, berpiztu egiten nauzu eta." (56 or.), baina berak ez du barre egiteko gogorik: "Kendu didatena itzultzen didatenean, orduan itzuliko dut neuk ere irribarrea" (57 or.). Are gehiago, txarto sentitzen da barre bat bere aurpegian irudikatzen duenean amari zor dion minetik ihes egingo balu bezala. Gainera, bere burua gorroto du, errudun sentitzen da, bere irribarreak ez duelako bere ama berpizteko indar nahikorik izan. Desanimo eta ahultasun hori hainbat modutan erakusten du; izan ere, "Ezin dut aurrera begiratu, iragana besterik ez dezaket ikus" (53 or.) adierazten du. Etsipena sentitzen du, inolako itxaropenik ez baitu: "une honetan nire bizitza amaituz gero, ez litzaidake batere axolako. (...)" ( 55 or.). Dena dela, badaki bere amak hori entzungo balu minduta egongo litzatekeela, baina ahul eta hondoa jota sentitzen da, bakarrik egoera horretatik atera nahi du bere aita zaintzeko. Momentu horretan, bere aitarengan duen maitasuna erakusten du. Afektu hori ikus daiteke baita bere amari buruz hitz egiten duenean, ama bere babeslekua baitzen: "Amaren ondoan, urez eta aire garbiz betea sentitzen nintzen; (...) Ama nuen habia" ( 54 or.). 5) "Piano, piano leun: / begira bizkarrean daramadan zama. / Non hustu dezaket, lagun, / ezin dut-eta eraman, denbora barna?" Lehenengo, atal honen galderari erantzuna ematen dio, bizkarrean daraman zama betiko izango dela esanik, inoiz ez baitu amaren heriotza ahazteko aukerarik izango. Oraingoan, oroitzapenak pospoloekin alderatzen ditu. Pospoloak apur batez inguruko errealitatea alde batera uztea ahalbidetzen diote, una batez zoriontsu egoten da, baina ondoren, samin guztia bueltatzen da eta emozio negatiboen bidea irekitzen dute: "Itzali da pospoloa. Lehen bezala dago dena. Tristura ilun batek jaten du egongela" (63 or.). Oraingoan "tristuraren putzuan arnasa hartu ezinik" (70 or.) sentitzen da, tristurak bere gorputzeko zati guztiak hartzen baititu. Atal honek sexuaren gaia aurkezten du, alabak gurasoak sexua izaten ikusi ondoren, "sexua zerbait ederra, garbia eta samurtasunez betea izan daitekeela" (64 or.) konturatu zen. Dena dela, behin autobus batean gizon ezezagun batekin gertatutako egoera zakarra azaltzen du. Era berean, suari dion beldurra eta imajinatzen dituen hainbat egoera azaltzen ditu. Imajinatutako egoera batean, sute baten eraginez, ospitalean bukatzen du eta bere amaz galdezka esnatzen da, bere aitaren negarrak eraginez, errealitatean amaren heriotza amesgaiztoa izan ez delako. Horrekin batera, neskatxoak behin bere buruaz beste egitea pentsatu zuela aipatzen du, baina oraingoan, hainbeste da bere sufrimendua horrekin ez zela nahikoa izango. Nerabeak tristura itzela sentitzen duenez, saminetik irteteko aukerarik gabe ikusten du bere burua: "Bere buruaz beste, zerbait amaitzeko nahian egiten da. Bera, ordea, amaiera bera baino amaituago sentitzen da" ( 70 or.). 6) "Piano, piano amoltsu: / zure hortzak dira bide zuzena bezala; / esaiozu bizitzari, esaiozu / orain arte eginiko bidea zuzen dezala. / Zer bestela?" Protagonistak amaren heriotzari konponbidea emateko ezintasunaz jabetzen denean, "bizitzaren krudeltasuna mugagabea" (72 or.) dela adierazten du. Honetan, aurrekoetan bezala, neska gomutetan galtzen da. Horiek bizirik mantentzen duten gauza bakarrenetarikoak dira eta askotan pentsatzen du "Zer ez nuke egingo amaren algarak berriro entzuteagatik!" (79 or.), sentitutako herrimin osoa adieraziz. Emozioak, hortaz, negatiboak dira gehienbat. Nerabeak pena eta mina sentitzeaz gain, larritasuna sentitzen jarraitzen du, ez baitio bere amaren heriotzari baliodun erantzuna lortzen: "Nire ama, lehoi eme bat baino indartsuagoa, bat-batean joan zen, airean leherturiko xaboi aparra bezala. Zergatik eta zergatik galdetzen diot neure buruari, baina ez dago erantzunik, ez dago arrazoirik" (73 or.). Horretaz aparte, Jainkoarekin izandako haserrea handitu da eta oraingoan, Ama Birjinarekin haserre dago ere, Ama birjinari erregutu ziolako, inolako erantzunik gabe. Orduan, ondorio honetara heltzen da: "erlijio kontu horiek guztiak ipuin hutsak dira" (80 or.). Hala ere, atalaren amaieran amets egiten du erlijio batzuek eskaintzen duten aukerarekin: "Erlijio batzuek diotenez, hildakoan ikusiko omen dugu elkar. Baina, nola jakin hori? Oi, egia balitz! Orduan, hain ederra litzateke heriotza!" (86 or.). Haren sufrimendua handiagotu da bere aitaren aurpegian heriotzaren keinua ikusi duenean: aitari "arima bitan erdibitu zaio" (81 or.) eta horrela sentitzen da: "min ematen dit arnasa horrek, ia neure barruko tristurak bezainbat" (81 or.). Alabak errudun sentitzen jarraitzen du bere irribarreak ez zutelako ama berpiztea lortu. Ondorioz, neskatxoak zigorra merezi duela sentitzen du. 7) " Piano, pianoaren / hortzak mila: deitu heriotzari / nigana etor dadila. / Nora jo ama bila?" Oraingoan, ez du aurkitzen pianoari egindako galderaren erantzuna, "Ama ere musika bihurtu da agian" (87 or.), baina ezin du guztiz ziur jakin. Musikari buruz hitz egiten du atalburu honetan eta bizipen batzuk kontatzen ditu, bere ama gogoratzen laguntzen diotenak. Behin, heriotzaren hurbileko esperientzia bizi izan zuen eta nahiko beldurtu zen, baina gaur egun, penaz beteta dago, ez dio beldurrik heriotzari, bizitzan duen eginbehar bakarra "amaren oroitzapenari bizirik eustea eta aita zaintzea, kolpe hau gaindi dezan arte" (94 or.) dela uste du. Badaki bere aita egoera gainditzeko gai izango dela, baina berak ez du bere burua kapaza ikusten. Tristura hori hainbat modutan erakusten du eta horietako bat jateko gogorik ez izatea da, desanimoa erakutsiz, "janarian pentsatze hutsak botagura ematen dit" (95 or.). Gainera, errudun sentitzen da eta ondorioz, uste du ez duela eskubiderik poztasuna eragiten dioten ekintzak egiteko, gauza horiek egitea bere amaren oroitzapenari irain egitea izango balitz bezala. Prest legoke bere bizitza eskaintzeko ama berpiztea lortuko balu, baina badaki ezinezkoa dela eta horrek min gehiago eragiten dio. Azkenik, amorrua sentitzen du apaizak esandakoagatik: "Eramaten jakin behar da"(98 or.). Honen aurrean, protagonistak haserre bizian dagoela adierazten du: "Eraman? Amarik gabe konformatu? Baina zer uste du horrek? Inoiz ez!" (98 or.). 8) "Piano, piano zikoitza, / zaunka isilean zabiltza: / Zertarako dut orain / zertarako eztarriko hitza?" Pianoari egindako galderari erantzuteko nahian dabil protagonista. Mutu geratu nahi du, ez du hitzik esan nahi, sufrimenduan murgilduta dago. Aurreko atalean musikako irakasleak malkoak musika bihurtzea eskatu zion eta gau horretan hori egiten dago, saminak eta malkoak musika bihurtzen saiatzen ari da, arrakastarik gabe: "Samina ez da musika bihurtzen, samina bazter guztietan itsasten da (...). Samina da errealitatea, eta gainerako guztia amets hutsa besterik ez da." (99 or.). Kontserbatorioko azterketa egiteko eguna hurbil dago eta egun horretarako hainbeste itxaron duen arren, orain ez du gogorik, urduritasun guztia joan egin zaio, bere ama joan denetik gainerakoak garrantzia galdu du. Bestalde, aita bere ondoan dago, lo egiten, bat-batean estalkia erori zaio eta alaba berehala joan da berriro estaltzera. Momentu horretan, alabak sentitzen dituen emozio negatiboak alde batera uzten ditu eta afektua erakusten dio aitari. Dena dela, sufrimendu hori berehala itzultzen da eta etsipena nagusitzen da, ez du bere bizitzarekin aurrera egiteko modurik ikusten: "Putzua beteko dut oroitzapenez eta ametsez, aurrera egiteko inolako itxaropenik gabe"(107 or.). Horrez gain, amak kontatu zion bere herriko istorio bat gogoratu du. Istorio horretan, ume txiki bat itota agertu zen ibaian eta bere amak haren gorpua izan zuen besoetan denbora luzez. Istorio hunkigarria izan zen hori eta orain neska heriotzaren emozio horiek ulertzeko gai da. 9) " Piano, piano, / entzuidazu: / hitzen norabidea / ba ote dakizu?" Aurreko ataletan, bere hitzari buruz galdezka zegoen, honetan hitzen norabideari buruz galdetzen du eta berriz ere, ez du erantzun zehatzik aurkitzen: "Nire pentsamenduak hara eta hona dabiltza" (110 or.). Aitak bere ondoan jarraitzen du eta oraingoan marinel bezala imajinatzen du, maitea galdu duen marinela, "Maitea gabe, haur naufragoa da, babesgabea, noragabe betiko" (113 or.) dagoena. Hala ere, galdezka jarraitzen du bere buruari:"Zein errok eutsiko dio pizturik orain nire itxaropenen eta sentipenen suari?" (114 or.). Konturatzen da oroitzapenak lasaitasuna eta poztasuna ekartzen diotela, baina oso denbora gutxirako direla: "Argiaren ispilu besterik ez dira oroitzapenak; inoiz ez naute berotuko benetako suak bezala" (114 or.). Hala ere, gogoratzen eta amesten jarraitu du errealitatetik ihes egiteko eta pianoa jotzen hasi da, Oinazez kanta, une batean arintasuna sentituz. Kanta horren nota guztiak amaren bila joatea nahi du, baina ez daki non egongo den ama. Berak badaki bere ama hil zen momentutik bere gorputzean egoteari utzi ziola, ez daki zer egongo den handik aurrera, baina ziur dago bere ama ez dagoela hilerrian. Honen aurrean, berriro agertzen zaio ahizpa bikia sufrimendua handitzeko nahian: "Galdu dun, galdu dun ama betiko. Heu hilik ere, ez haiz berekin elkartuko, heriotza baita bakardaderik handiena" (118 or.). 10) "Piano, piano triste / alaitasunarik gabea: / zure eztarri ahots-hilak / nola bete nire bakardadea?" Atal honetan, bortxatu nahi duten neska baten istorioa kontatzen du, bahitu zuten gizonengandik ihes egin ondoren, bere herrira bueltatu eta bere inguruko pertsona guztiak hilda zeudela konturatu zela. Neska horrek bakardadea sentitu zuen, protagonistak sentitzen duen berdina: "ama hilez geroztik, horiek guztiak hil egin zaizkit nolabait; familia hil egin zait, lagunak hil egin zaizkit." (123 or.). Ama hil denetik ez du lortzen pianoarekin doinu gehiegi ateratzea, ez daki etorkizunean gauza izango den, ezta kontserbatorioko azterketa gainditzea lortuko duen ere. Ezagutzen du mutil baten istorioa, bere ama hil zitzaionean musika alde batera utzi zuena, ez daki berari berdina gertatuko ote zaion. Beraz, berriz ere, pentsamenduetan murgildu da. Azkenean, sentibera esaten diotela gogoratu du "eta sentiberak zaurikorra ere esan nahi du" (126 or.); horrela ikusten du bere burua momentu horretan, zaurikorra eta ahul den nerabe bezala. Bestalde, haserrea bueltatzen da Jainkoarengana zuzentzen denean: "Zer itxaropen izango dut zugan, zure ahalmen zati txiki bat ere eskaintzen ez badidazu beharrik latzena dudanean?" (127 or.). Bere ustez, Jainkoak gizakiak sortzen ditu, baina gero ez da haietaz arduratzen, hiltzen badira ez zaio inporta. Ondorioz, bere ama salbu egongo litzatekeen ipuinetan pentsatzen hasten da eta azkenean, errege mongoliar baten istorioan pentsatzen du. Errege horrek herrialdeko emakume guztiak bahitu eta neskaren ama hil egin zuen. Alaba, honen ostean, bakarrik geratu zen "hiltzera, edo hilik bizitzera" (131 or.) eta bera horrela sentitzen da ere. 11) "Piano, piano, / gau eta egunen marfila: / Nor joango da / bizi doinuen bila?" Protagonistak neba-arreba batzuei gertatutakoa azaltzen du, amarekin bakarrik bizi ziren eta egun batean, ama gaixorik ipini eta hil egin zen. Ondorioz, bakarrik gelditu ziren biak eta arrebak neba txikia zaintzen zuen. Honen aurrean, hausnarketa bat egiten du: "Hiltzea erraza da: bizitza utzi, samina utzi, sentitzeari uko… loaldi luze baterako etzatea bezalakoxea da" (134 or.). Neskak behin baino gehiagotan irudikatu du bere heriotza, eta ez dauka beldurrik. Honekin batera, erlijioaren kontrako hira erakusten du berriro. Gustatuko litzaioke jakinduriazko pitxar handi batetik edatea, Jesusek bezala, eta bizitzaren bideak aldatzeko aukera izatea. Amaren heriotza eta gero, krudela eta errukigabea iruditzen zaio Jesusen historia, bere ama salbatzeko ahalmena izan arren, hil egiten utzi ziolako. Honen ondorioz, abandonatua eta minduta sentitzen da: "Haren laguntzaz gauzak beste era batean izan daitezkeela erakutsi zigun; laguntzarik merezi izan ez dugunok, beraz, abandonatuago sentitzen gara" (138 or.). Jesusek ez zion amari bizirik jarraitzeko aukera eman eta horrek "amorrua eta sinesmenaren aurrean arbuioa besterik ez du sorrarazten" (138 or.) alabarengan. Pentsamenduetan galduta zegoela, aita esnatu da, somnanbulua da eta alabari amari mezu bat ematea eskatzen dio, horrek izugarri mintzen du alaba, eta hurrengoa dio "Hura oraintxe eta hementxe berpiztea nahi dut, horixe bakarrik eskatzen diot bizitzari"(140 or.). Horiek dira neskaren desio bakarrak eta ase ezin direla ikusten duenean horrela dio: "Begirada jaitsi dut, garaituaren eta abandonatuaren begirada"(140 or.). 12) "Piano, piano jaioberri / bizitzaren doinua zizaka: / ilunaren begia ote da tristura / azpi sakonetik zelataka?" Kapituluaren hasieran, sinesmen kontrako sentimendua garatzen du, sinesmenak usteak besterik ez direla aipatuz. "Badirudi indar handiagoa ematen dizula bizitzeko, baina ergelago egiten zaizu" (141 or.), esaldi horren bidez, amaren heriotzatik galdutako fedearen inguruko hausnarketa egiten du. Dena dela, badaki momentu gogorretan jendeak erlijioarengana jotzen duela, berak horrela egin baitzuen: "Hala ere, egun hartan bost axola zitzaidan ergel izatea, Jesusek nire fedearen bidez ama salbatuko zuela uste izan nuen"(141 or.). Hausnarketa hori egin ondoren, ama gogoratzen hasi da, berarenganako afektu eta maitasun guztia azaleratuz: "Amaren begiradak lorez eta usain gozoz betetzen zuen alaba, ametsak pizten zizkion bere baitan. (...) Amaren begiradak irribarrearen sekretua zuen gorderik" (143 or.). Baina, errudun sentitzen da berriro, ezin izan zuelako bere ama salbatu. Amari atakea eman zion egunean, alabarekin zegoen bakarrik etxean. Alabak ama konorterik gabe ikusi zuenean, larrialdietarako zenbakira deitu zuen. Amak behin eta berriro "Egidazu irribarre, ttiki, berpiztu egiten nauzu eta" (147 or.) errepikatzen zion eta berak irribarre egin arren, ez zuen lortu ama bizirik mantentzea. Dena amesgaizto bat izatea gustatuko litzaioke, sufrimendua ezin eutsirik, eta Jainkoarekin haserre bizian egon arren, berarengana zuzentzen da: "Jauna, Jauna: egizu hau guztia amesgaizto bat besterik izan ez dadin!" (145 or.). Ondoren, pianoan Oinazez jotzen hasten da eta aitak jarraitzeko eskatzen dio. Doinua jotzerakoan, amaren irribarreak bekoki osoa hartu dio. Bukatzerakoan, aitak lo egiteko eskatzen dio eta bere maitasun osoa adieraziz hurrengoa esan dio "Orain neuk zainduko zaitut" (149 or.). 13) AZKEN HITZAK, AITA DA MINTZO Atal honetan, aitak alabaren lekukoa hartu eta bere emozioak adierazten ditu. Alaba lotara eraman zuen gauean, aitak alabak idatzitako koadernoa irakurri zuen eta bere emozio guztiak ezagutu zituen. Horrek eragin zuzena izan zuen aitarengan, bere hitzetan "Zerrendatan ebaki zitzaidan arima"(150 or.). Alaba esnatu denean, aita Pako Ibañez-en Palabras para Julia (1969) entzuten ari da. Abesti horrek horrelako mezuak ematen ditu: "Te sentiras acorralada, te sentirás perdida o sola, tal vez querras no haber nacido (...) La vida es bella ya verás, como a pesar de los pesares, tendrás amigos, tendrás amor" (Ibáñez, 1969). Momentu horretan, alaba altxatu, aitaren ondoan belaunikatu eta otoitz egiten hasten da. Aitak berdina egiten du, ez dute fedez errezatzen, arimatik irteten zaielako baizik. Orduan, alabari malkoak irteten hasi zaizkio eta arintasuna sentitu du, aitarekin batera. Biak saminari adierazpena eman diote negarraren bidez, "ez dago munduan samina bezain itsaso zabalik" (151 or.) aipatzen du liburuak. Kontserbatorioko azterketa heldu eta erraz gainditzen du alabak. Azterketan, jo beharrekoak jotzeaz gain, Oinazez jo du eta aitak "ttikiaren musikan amak bizirik dirauela" (152 or.) sentitu du. Azterketa egin eta gero, paseatzera joan dira eta alabak ez du nahi hilerrira sartu. Bere ustez ama ez dago han, pianoan dago eta berak jotzen dituen doinuetan. Kapitulu honetan, hortaz, alaba samina baztertzeko gai izan da, bere ama beti oroitzapenetan gorderik eta bere aita eta familiaren laguntza eta maitasuna onartuz.
science
addi-51f2b338ef2e
addi
cc-by-nc 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/55048
Emozioak Juan Kruz Igerabideren literaturan: Hamabi galdera pianoari
Guzmán Fuentes, Saroa
2022-01-18
Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 3 1. Sarrera Lan honetan, alderdi emozionala literaturan aztertu egin da, zehatzago, emozioak Juan Kruz Igerabide-ren Hamabi galdera pianoari (1999) nobelan. Tradizionalki, hezkuntza alorrean garrantzi handia eman zaie eduki kurrikularrei eta ikasleen interesak, trebetasunak eta konpetentziak baztertu egin dira. Gaur egun, ordea, hezkuntza gero eta gehiago ikasleen konpetentziak garatzera bideratuta dago. Dena dela, Oinarrizko Hezkuntza Curriculum-ari jarraituz, eskoletan garatzen diren konpetentzien artean, ez daude alderdi emozionala garatzea helburu duten konpetentzia zehatzik, soilik zeharka lantzen dutenak baizik. Hori dela eta, berebizikoa da emozioak, sentimenduak eta mundu afektiboa lantzen dituzten baliabide didaktikoak ikasgeletan erabiltzea. Lan honen kasuan, Hamabi galdera pianori nobela erabiltzen da, honek emozioak ezagutzeko, aztertzeko eta lantzeko aukera ematen baitu. Liburu hori aukeratzearen arrazoi nagusia lan honen helburuekin bat egitea izan da. Hasteko, hezkuntzan alde batera utzita dagoen eta pertsona baten garapen integrala bermatzen duen alderdi emozionala lantzea nahi nuen. Bigarrenik, literaturaren alorra lantzeko asmoa nuen, ikasleek irakurketa ekintza atsegin eta aberasgarri bezala ikus zezaten, haien bizipenekin eta mundu afektiboekin lotu dezaketena. Horren aurrean, Juan Kruz Igerabide-ren literaturaren obra batzuk ezagutu nituen eta nire helburuak asetzen zituen egokiena hautatu nuen, hain zuzen ere Hamabi galdera pianoari. Horretan, irakurleak emozioetan, sentimenduetan eta bizipenetan murgiltzeko aukera du, eta horrek irakurleak emozioekin identifikatzea, horiei buruzko hausnarketa egitea eta haren konpetentzia emozionala garatzea eragiten du. Hau guztia dela eta, lan honetan, lehendabizi, emozioen mundua eta horien sailkapen desberdinak jaso dira. Horrekin batera, emozioak literaturan nola ematen diren aztertu eta tertulia dialogikoaren baliabide didaktikoa bultzatu egin da. Horrela, aukeratutako liburuan ageri diren emozioen azterketa kualitatiboa egin, eta hori abiapuntu izanda, Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko ikasgela batean liburua lantzeko proposamena planteatu da. Horretarako, tertulia dialogikoaren ezaugarriak kontuan hartu dira eta elkarrizketa sustatzen duten galderak proposatu dira, elkarrizketa baliabidearen ezaugarri nagusienetariko bat baita. 2. Esparru teorikoa eta kontzeptuala: emozioak eta horien trataera literaturan Esparru teoriko eta kontzeptual hau autore desberdinen lanetan oinarrituta dago, bereziki nabarmenduz Rafael Bisquerra eta Jose Antonio Marina-ren liburuetan, horiek emozioei lotutako ikerketa sakona egin baitute. Horrez gain, literaturaren esparruan sakontzerakoan, Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 5 adierazten dena (Greimas eta Fontanille, 1994). Horrenbestez, errealitatearekin izaten dugun lehenengo harremana afektiboa da (Marina, 1996). Modu honetan, desioek, sentimenduek, jarrerek, nortasunaren ezaugarriek eta jokaerek unibertso afektiboa osatzen dute. Hau da, emozioen bidez, organismoa bere ingurunera egokitzen da, eta ondorioz, subjektua ekintzarako prest dago (Bisquerra, 2009). Beraz, emozioak sentitzen dituen subjektua ingurunearekin etengabeko elkarreraginean bizi den organismoa da (Marina, 1996). Hots, eragilearen eta sentimenduaren arteko interakzioa bi zentzuetan gertatzen da (Marina eta López, 1999). Sentitzea, hortaz, kontziente izateko oinarrizko modua da; beste hitzetan: "Es la capacidad de percibir las sensaciones o las alteraciones del propio organismo; pero también la capacidad de emocionarse, o de desear, y el acto de ser afectado por estímulos espirituales" (Marina eta López, 1999, 51 or.). Emozioak gertaera baten ondorioz ematen diren erreakzio afektiboak dira eta haien hautematea kontziente edo inkontziente izan daiteke. Bestetik, emozioa aktibatzen duen gertaera modu askotakoa izan daiteke: barnekoa edota kanpokoa; erreala edota irudimenezkoa; eta iraganekoa, gaur egungokoa edota etorkizunekoa, etorkizunean gertatuko denarekin lotuta badago. Aldi berean, gertaera horri estimulua deitu daiteke eta gertakizunak, pertsonak, animaliak, objektuak, etab. izan daitezke; izan ere, emozio gehienak pertsonen harremanen ondorioz sortzen dira (Bisquerra, 2009). Hau dela eta, sentimenduak izaera objektiboa, estimulua erreala delako, eta subjektiboa dute, bakoitzak estimulu horren aurrean modu batean erreakzionatzen duelako (Marina eta López, 1999). 2.1.2. Emozioen sailkapena Oinarri kulturaleko afektuen teorian, subjektuak emozioak konfluentzia sentigarri batean esperimentatzen dituela ikusten da, muga zehatz guztietatik urrun. Zaila da afektuaren eredu bakarra adostea (Rábade, 2015) eta ondorioz, emozioak sailkatzeko modu asko daude, emozioen mundua askotarikoa eta iraunkorra baita (Marina, 1996). Rafael Bisquerra-k Psicopedagogía de las emociones (2009) liburuan, emozioen sailkapena egiten du. Honen arabera, emozioak bitan bana daitezke: emozio positiboak eta negatiboak. Emozio bat nolakoa den zehazteko, gertakaria bizi duen pertsonak balorazioa egiten du. Gertakaria pertsonaren helburuekin eta ongizatearekin lotuta badago, balorazio positiboa jasoko du, emozio positiboa izanik; eta alderantziz emozio negatiboekin. Balioztapen horretan, zenbait faktorek hartzen dute parte: gertakariaren esanahia, esleipen kausala, aurre egiteko Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 6 trebetasunen ebaluazioa, aurreko esperientzia, ikaskuntza, testuingurua…. Beste hitzetan, sentimenduaren agerpenean, lau elementuk parte hartzen dute: 1) egoera errealak, 2) desirak, 3) sinesmenak eta aurreikuspenak eta 4) subjektuak bere buruaz eta bere gaitasunez duen ideia. Azken hauek, subjektuaren interpretazio-sistemaren barne daude. Beraz, gertakari berak emozio mota desberdinak sorraraziko ditu pertsonaren arabera eta sentimenduak modu desberdinetan modulatuko dira kulturaren, kultura baten momentu historikoaren eta kultura baten kide desberdinen arabera (Marina, 1996, 101 or.). Bide honetatik jarraituz, autore asko dira emozioak sailkatzerakoan, emozio positibo eta negatiboen arteko bereizketa egiten dutenak. Aurretik aipatu bezala, sailkapena erantzun emozionalak aktibatzen duen estimuluari egindako balorazioaren araberakoa da eta Smith eta Lazarus-en (1990) hitzetan, bi balioztapen egiten dira. Lehenengoa, balorazio automatikoa edo primarioa deritzona da, eta bigarrena, balorazio kognitibo edo bigarren mailakoa. Azken hori, pertsonek emozioei aurre egiteko dituzten baliabideekin lotuta dago. Lazarus-ek (1991) emozioen hurrengo sailkapena egiten du: emozio positiboak, negatiboak eta zalantzagarriak. Emozio negatiboak, aurkako balioztapen baten emaitza dira, hala nola beldurra, haserrea, tristura eta inbidia. Emozio positiboak, berriz, aldeko balorazioaren ondorioak dira, esate baterako zoriona, maitasuna eta afektua. Emozio zalantzagarriak egoeraren arabera balorazio ona ala txarra jaso dezaketenak dira, adibidez itxaropena, txundidura eta urrikimendua. Manel Güell Barceló-k, ordea, ¿Tengo inteligencia emocional? (2013) liburuan, emozioak pertsona batek egoera baten aurrean izaten duen erreakzioaren araberakoak direla dio. Hau da, ez ditu emozioak positibo edo negatibo bezala sailkatzen. Horren ordez, emozioak bitan banatzen ditu: alde batetik, erantzun emozional eraginkorrak, onuragarriak eta moldagarriak, eta beste aldetik, erantzun emozional ez oso erabilgarriak eta ez oso moldagarriak. Manel Güell Barceló-k emozio bat testuinguruaren arabera multzo batean edo bestean sartu daitekeela defendatzen du. Gainera, Rafael Bisquerra-k (2009) ikuspuntu pedagogikoa duen emozioen sailkapena proposatzen du, hezkuntza emozionalean erabiltzeko asmoz. Sailkapen honek emozio negatiboak, positiboak, anbiguoak eta estetikoak bereizten ditu, eta kategoria bakoitzaren barne, emozioak azaltzeko hainbat adierazpen daude. Emozio estetikoak edertasunaren aurrean ematen diren emozioak dira, baita normalean hezkuntzan ageri diren emozio gehienak ere, emozioen eta motibazioaren arteko lotura estua dela eta. Horren ondorioz, hezkuntzan emozio estetikoak eragitea bilatzen da. Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 8 emozioak erregulatzeko gaitasuna garatzea, 5) frustrazioaren aurreko tolerantzia handitzea, 6) emozio negatiboen ondorioak aurreikustea, 7) emozio positiboak sortzeko gaitasuna garatzea, 8) auto-motibatzeko gaitasuna garatzea, 9) bizitzaren aurrean jarrera positiboa izatea eta 10) malgua izaten ikastea (Bisquerra, 2009, 163 or.). Hirugarren puntuan sakonduz, Marina-k La selva del lenguaje (1998) liburuan, gizakiak zentzumenen bidez errealitateari emandako esanahiaren bidez ikasten duela aipatu zuen, hori eginez hizkuntzarako bidea irekitzen delako. Hori dela eta, bere emozioak izendatzeko gai ez den pertsonari buruz, hurrengoa dio: Lo que sucede es que no sabe reconocer lo que siente, es decir, no sabe situar su experiencia dentro del plano del mundo afectivo que posee. Y mientras no lo haga, mientras no consiga identificar sus sentimientos en el catálogo sentimental que su cultura le ha entregado, donde se le señalan las expectativas y la posible evolución del sentimiento, el contenido de su conciencia permanecerá confuso, sin definición. (Marina, 1998, 27 or.) Beharrezkoa da hezkuntza emozionala gidatzen duen curriculuma izatea, baita hezkuntza orokorrean hori lantzeko denbora eta espazio zehatzak izatea ere (Güell, 2013). Oinarrizko Hezkuntza Curriculumean dauden zehar konpetentzietan, hezkuntza emozionala lantzeko beharra adierazten da. Elkarbizitzarako konpetentzian, "norberaren sentimenduak, pentsamenduak eta nahiak asertzio moduan adieraztea eta, aldi berean, besteren sentimenduak, pentsamenduak eta nahiak adi entzutea eta kontuan hartzea" (Eusko Jaurlaritza, 2015, 21 or.) adierazten da osagai gisa. Bestalde, norbera izaten ikasteko konpetentzian, hurrengoa zehazten da: Emozioak autorregulatzen dituen pertsonak: ● Zehaztasunez eta haien izenekin identifikatzen ditu sentimenduak eta emozioak. ● Bere emozio eta sentimendu positiboak eta negatiboak hitzezko eta gorputzezko hizkuntzaren bidez adierazten ditu, era koordinatuan. ● Pentsamenduaren eta portaeraren arteko harremanaz ohartzen da. Emozioek jokabidean eragiten dute eta jokabideak, berriz, emozioetan. ● Emozio positiboak indartzeko eta negatiboei aurre egiteko gauza da. (Eusko Jaurlaritza, 2015, 55 or.). 2.3. Emozioak eta literatura Badaude emozioak zeharka lantzeko baliabide didaktikoak, hala nola literatura. Marina-k El laberinto sentimental (1996) liburuan aipatzen duen moduan, literatura beti hezkuntza emozionalaren eskuliburua izan da eta horrela jarraitu behar du. Izan ere, hizkuntzak, emozioak ulertzeko eta horiek izendatzeko bidea errazten du: "Necesitamos analizar nuestros propios sentimientos aprovechando los recursos que el lenguaje nos proporciona" (Marina, 1998, 84 or.). Hizkuntza, gainerakoen sentimenduak ezagutzeko eta ulertzeko ezinbesteko Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 9 bitartekaria da. Gainera, emozioen hizkuntza unibertsala dago: barreak, negarrak, beldur adierazpenak, haserrea eta nazka, esate baterako (Marina, 1996). Literaturan, emozioen izaera jarraitua duen eta aldakortasun historiko-kulturala aitortzen duen irudikapen-eredu bat sortzea lehentasunezko helburua da, gizabanakoen bizitza emozionala, garaiak eta kulturak zehaztutako baldintzapenetatik isolatzeko. Kontuan izan behar da testu batean afektuak eta afektibitate-polaritatea ez direla egonkor mantentzen. Izan ere, kontrako emozioak askotan paraleloki adierazten dira (Rábade, 2015). María Rábade-ren esanetan, Iuri Lotmanen arabera, literatura, sistema semiotikoen modelizazio bikoitzaren adibidea da, eta literaturaren efektuen azterketa hirugarren mailako modelizazio gisa ulertu behar da. Modu honetan, hiru mailak hurrengoak dira: 1) kontzientziaren maila, eredu afektiboekin lan egiten duena, giza kontzientzian irudikatzen diren bezala; 2) literaturaren maila, modelizazio afektibo horren translazio artistikoan oinarritzen dena; eta 3) ikerketaren maila, irudikapen literarioa ulertzea ahalbidetzen duen eredu formala (Rábade, 2015). Irakurketaren bidez, irakurleak lotura emozional sakona egiten du irakurritakoaren eta bizi izandako esperientzien eta egoeren artean. Literatura-interpretazioetan, emozioak ez dira idazle batek obra batean kokatzen dituen zerbait, baizik eta irakurle batek irakurketa-ekintza aurrera eramanez gero, ematen diren ondorio kalkulaezinak (Rábade, 2015). Hori dela eta, irakurketa pertsonala sustatuz, irakurlea emozionalki inplikatuko da, azken hau prozesuaren osagai intrintsekoa baita. Irakurleek euren balio etikoak eta sozialak islatuta ikusten dituzte literaturaren pertsonaiak bizi izandako egoera eta konfliktoen bitartez (Sanjuan, 2014). Modu honetan, irakurketaren osagai emozionalak irakurtzearen esperientziarekin eta irakurlearen intertestu bitalarekin harremana du. Beraz, irakurleak bere intertestu bitala jokoan jartzen du irakurritakoa bere esperientziekin lotuz (Sanjuan, 2013). Testuak, gainera, pluralak eta polisemikoak dira, irakurle bakoitzak bere esanahia ematen diolako (Barthes, 1980). Horrez gain, literaturak irakurlearen garapen integrala bilatzen du eta hezkuntza emozionala garapen integralaren parte da. Sanjuan-en (2014) arabera, "La literatura puede ser vehículo para aprendizajes muy diversos: culturales, lingüísticos, estéticos, pero también para desarrollar facetas no menos importantes en una formación integral de los niños y jóvenes" (165-166 or.). Irakurle bat irakurle izatera heldu da irakurtzean sentitu duenagatik; beraz, argi dago literaturaren eta emozioen arteko harremana dagoela (Sanjuan, 2014). Horrenbestez, hezkuntza literarioak UNESCO-k (1996) zehaztutako hezkuntzaren lau helburu nagusiak garatzen lagundu dezake: ezagutzen ikastea, egiten ikastea, izaten ikastea Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 10 eta elkarrekin bizitzen ikastea (Sanjuan, 2014). Gaur egun arte, hezkuntza soilik lehenengoa garatzen zentratu da, bigarrenari garrantzi pixka bat emanez eta azken biak alde batera utziz. Aldi berean, azken bi horiek dira hezkuntza emozionalarekin lotuta daudenak (Bisquerra, 2003). Horiek garatzeko, irakaslearen papera ezinbestekoa da, ikaslearen eta testuaren arteko lotura sustatu behar baitu. Hortaz, hezkuntza emozionala eta literarioa elkar lotzeko tresnetariko bat literatura-tertulia dialogikoa izango litzateke. 2.4. Literatura-tertulia dialogikoa Ikaskuntzaren ikuspegi dialogikoa pertsonen arteko interakzio sozialaren bidez uler daiteke eta hizkuntzaren bidez definituta dago (Aguilar, Alonso, Padrós eta Pulido, 2010). Elkarrizketaren bidez, pertsonek ideiak elkar trukatzen dituzte, elkarrekin ikasten dute eta ezagutza sortzen dute, hizkuntza eta euren bizitzen edukiak transformatzen dituzten bitartean (Valls, Soler eta Flecha, 2008). Ikaskuntza dialogikoa aurrera eramateko, hurrengo zazpi printzipioak ematea beharrezkoa da (Aubert, García eta Racionero, 2009, 131 or.): 1) Berdintasunezko elkarrizketa: elkarrizketan parte hartzen duten pertsonen esku-hartzeak egindako argumentazioen araberakoak dira, ezarritako hierarkia sozialen araberakoak izan beharrean. 2) Adimen kulturala: adimen akademikoa, praktikoa eta hizkuntzaren bidez akordioak lortzea errazten duen komunikazio-adimena barneratzen ditu. 3) Transformazioa: pertsonen eta testuinguruen transformazioa ematen da. 4) Dimentsio instrumentala: gaur egun gizartean bizitzeko ezinbestekoak diren ezagutza guztien ikaskuntza instrumentala barne hartzen du. 5) Zentzua sortzea: pertsonen elkarrekintzatik eta pertsonek dituzten eskaera eta beharretatik abiatzen den ikaskuntza-mota bat ahalbidetzea suposatzen du, pertsona horien ikaskuntza-prozesua gidatuz. 6) Solidaritatea: hezkuntza praktika demokratikoak solidaritatean oinarritu behar dira eskola porrota eta gizarte-bazterketa gainditzeko. 7) Desberdintasunen berdintasuna: pertsonen aniztasuna aberastasun kulturaleko elementu gisa baloratzea, desberdintasuna positibotzat identifikatuz. Irakurketa dialogikoa, irakurketa ulertzeko modu berria da, alfabetizazioaren prozesu kognitiboari garrantzia emateaz gain, gizarteratze prozesu zabal baten barruan kokatzen dena (Soler, 2003). Beste hitzetan, testu bat irakurtzeko eta ulertzeko prozesu intersubjektiboa da, Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 11 non pertsonek haien interpretazioetan sakontzen, hausnarketa kritikoa egiten eta irakurketaren ulermen gaitasuna hobetzen duten, beste eragile batzuekiko interakzioaren bidez (Valls et al., 2008). Irakurleen helburua ez da indibidualki testua ulertzea, baizik eta irakurketa dialogikoan parte hartzen duten pertsona guztien artean testua interpretatzea. Hau da, irakurketa dialogikoa hurrengoan oinarritzen da: Continuar la construcción del conocimiento a través del diálogo que inició el autor al escribir su obra, primero de una forma individual –autor-lector–, para pasar después a enriquecerlo aún más a través de un diálogo colectivo –autor-lector-lectores– que encierra y supera al anterior al producir más y mejores aprendizajes (Loza, 2004, 67 or.) Irakurketa dialogikoa praktikan jartzeko asmoz, tertulia literario-dialogikoa jaio zen, 1978an (Aguilar et al., 2010), jarduera kultural eta hezkuntza esperientzia ez-formal gisa, posalfabetizazio-prozesuetan, zehazki Bartzelonako La Verneda-Sant Martí eskolan (Valls et al., 2008). Gaur egun, literaturaren ezagutza eta irakurzaletasuna bultzatzen dituen hezkuntza praktika bezala formalizatu da. Hauek, kultura elkarteetan, auzoetan, helduen hezkuntzan, espetxeetan, institutuetan eta unibertsitatean ematen dira (Aguilar et al., 2010). Horrez gain, lehen eta bigarren hezkuntzako eskoletan zabaldu da (Valls et al., 2008). Gaur egun, tertulia literario dialogikoen inguruko nazioarteko mugimendua ematen ari da (Aguilar et al., 2010). Tertulia literario-dialogikoak bi irizpide nagusitan oinarritzen dira: 1) aukeratutako liburuak literatura unibertsalaren obra klasikoak izatea, eta 2) irakurketa-esperientzia gutxi duten (Aguilar et al., 2010) edo alfabetatu berri diren pertsonen parte-hartzea lehenestea (Valls et al., 2008). Hala ere, tertulia dialogikoa emateko ez da beharrezkoa obra klasikoen erabilera. Helburua irakurketa eta komunikazio dialogikoa sustatzea denez, askotan, ikasleen intereseko liburuak hautatzen dira. Antolaketari begira, taldeen pertsonen kopurua, iraupena eta saioen aldizkotasuna tertulia bakoitzaren araberakoak dira. Parte hartzaile guztien artean liburua aukeratzen da eta hurrengo saiorako irakurri beharreko orrien kopurua zehazten da (Aguilar et al., 2010). Ondoren, tertuliako partaideek, adostutako orrialdeak irakurtzen dituzte eta horietatik gehien gustatu zaien paragrafo edo paragrafoak adierazten dituzte. Behin tertulian daudela, hitz egiteko txanda errespetatuz, bakoitzak aukeratutako paragrafoa irakurriko du eta hautatzeko arrazoiak azalduko ditu. Berehala, beste kideek euren iritzia adierazteko unea izango dute (Valls et al., 2008). Izan ere, testuaren zati berdina azpimarratu duten pertsonak egon daitezke, baina bakoitzak hori aukeratzeko arrazoi desberdinak izango ditu, bakoitzaren Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 14 4. Lanaren garapena Marko teorikoaren bidez, errealitatearekin izaten dugun lehenengo harremana afektiboa dela aztertu da. Lan honetan, beraz, emozioen trataera literaturaren bidez egitea proposatzen da, zehazki, tertulia-literario dialogikoa izan da emozioei hurbiltzeko erabili den tresna didaktikoa. Horretarako, lehenengo Juan Kruz Igerabide-ren Hamabi galdera pianori (1999) liburua aztertu da, horretan ematen diren egoera desberdinek eskaintzen dituzten emozioen analisia eginez. Hori abiapuntu izanda, tertulia-literario dialogikoaren proposamena egin da. 4.1. Hamabi galdera pianoari liburuaren azterketa Juan Kruz Igerabide-ren Hamabi galdera pianoari (1999) liburuak 13 kapitulu ditu, lehenengo hamabien hasieran protagonistak piano maiteari idatzitako mezuak ageri dira, eta azkenean, kontakizunari amaiera ematen dion sentimenduz betetako atala, aitaren hitzetan dagoena. Liburuaren gaia nagusia heriotza da, liburuak heriotzari buruzko hausnarketa egiten baitu nerabe baten ikuspuntutik, baina beste gai batzuk lantzen dira baita, hala nola erlijioa. Protagonistak askotan huts egin dion Jainko bati erreferentzia egiten dio, berak gehien behar izan duenean bere desioak asetu ez dituelako. Beraz, liburuak hamalau urte berri bete duen neskatxo baten sentimendu eta emozio barrenenak agerian uzten ditu. Protagonistak, ama galdu eta gero, dolu fase bat igarotzen du eta bere pentsamendu eta sentimenduetan galtzen da. Hori dela eta, bere bizitzako egun zoriontsuena, hamalau urte betetzen dituenean eta hainbeste espero izandako pianoa oparitzen diotenean, bizitzako egun tristeenetarikoa bihurtzen da, ama galdu zuenetik egun guztiak bezala. Protagonistak, barne-bakarrizketa baten bidez, gau batean burutik izandako pentsamendu guztiak koaderno batean idazten ditu, bere sufrimendua, amorrua eta etsipenari aurre eginez. Batzuetan, bere egoera animikoa suntsitzen ari diren sentimenduak izaten ditu eta kutsu negatiboa duten hausnarketetan galtzen da, zati horiek testuan letra etzanez eta lehenengo pertsonan idatzita egonez. Beste batzuetan, ordea, sufrimendua saihesten du bere amarekin bizi izandako momentuak gogoratzen edota bera protagonista den narrazio literarioak asmatzen, eta zati hori hirugarren pertsonan idatzita dago. Diccionario de los sentimientos (Marina eta López, 1999) liburuko definizioak eta emozioen ikuspuntu pedagogikoa kontuan izanda, Juan Kruz Igerabide-ren liburu honetan ageri diren sentimendu eta emozioen sailkapena (ikusi 1. irudia) eman da. Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 15 1. irudia. Emozioen hierarkia analitikoa ikuspuntu pedagogikoaren arabera. Sailkapen honetan, emozio negatiboak, positiboak eta anbiguoak bereizten dira eta protagonistak sentimendu bakoitzak sentitzeko arrazoiak ageri dira. Hau oinarri hartuta, sentimendu bakoitzaren definizioa eta horien adibideak 2. taulan ikus daitezke. Honetan, sentimenduak liburuan emateko arrazoiak azaltzeaz gain, adibide bezala nobelaren aipu zehatzak irakur daitezke. Dena dela, 1. eranskinean adibideen azalpen zehatzagoa ikus daiteke, sentimendu eta emozioen analisia kapituluz eginda baitago. SENTIMENDUA DEFINIZIOA ADIBIDEA Erruduntasuna Ekintza txar baten edo eragindako kalte baten oroitzapenak eragiten duen ondoeza eta atsekabe sentimendua. Amak atakea izan zuenean alabari irribarre egiteko eskatu zion "Egidazu irribarre, ttiki, berpiztu egiten nauzu eta" (147 or.), baina alabak irribarre egin arren ez zuen lortu ama salbatzea. Gainera, egoeraz ahazten den bakoitzean, errudun sentitzen da, amari zor dion minetik ihes egingo balu bezala: "Nolatan dantza hinteke, bihozgabe alaena!, ama estaltzen duen lurra oraindik harro eta heze dagoenean!" (40 or.). Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 16 Desanimoa Arrazoi psikiko edo fisiko ezagun edo ezezagun batek sortutako sentimendu negatiboa, energiarik, interesik edo bizitasunik ezarekin, pasibotasunarekin eta ahaleginerako ezintasunarekin batera. Protagonistak amaren heriotzaren ondoren, ez du aurrera egiteko indarrik, iraganean, oroitzapenetan, bizi nahi du: "Ezin dut aurrera begiratu, iragana besterik ez dezaket ikus" (53 or.). Izan ere, jateko gogoak, barre egiteko gogoak, pianoa jotzeko gogoak… galtzen ditu: "janarian pentsatze hutsak botagura ematen dit" (95 or.). Ahultasuna Arrazoi psikiko edo fisiko ezagun edo ezezagun batek sortutako sentimendu negatiboa, potentziaedo energia-gabeziarekin eta atseden hartzeko gogoarekin batera. Ama galdu zuenetik, ahul sentitzen da. Sentibera dela esaten diotela gogoratzen du eta bere hitzetan: "sentiberak zaurikorra ere esan nahi du" (126 or.). Tristura Desioak edo proiektuak gauzatzea ezinezko egiten duten galera, zoritxar edo nahigabe batek eragiten duen sentimendu negatiboa, urruntzeko nahia, isolamendua eta pasibotasunarekin batera. Ama hil zenetik, alaba "tristuraren putzuan arnasa hartu ezinik" (70 or.) sentitzen da. Gainera, badaki ezin duela sentimendu horretatik ihes egin, sentimendu hori mantenduko da: "Samina ez da musika bihurtzen, samina bazter guztietan itsasten da (...). Samina da errealitatea, eta gainerako guztia amets hutsa besterik ez da." (99 or.). Herrimina Izaki eta leku maiteen urruntasunak eta haiekin itzultzeko gogoak eragiten duen sentimendu negatiboa. Neskatxoak edozein gauza egingo luke ama berriro berarekin egoteko, bere gabezia jasanezina delako: "Zer ez nuke egingo amaren algarak berriro entzuteagatik!" (79 or.). Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 17 Etsipena Nahi den zerbait gertatuko ez litzatekeelako usteak eragiten duen sentimendu negatiboa. Ama hil eta gero, etsituta sentitzen da, ez daki nola aurre egin egoerari eta ez du etorkizunik ikusten: "une honetan nire bizitza amaituz gero, ez litzaidake batere axolako" (55 or.). Larritasuna Normaltasuna aldatzen duen gertaera edo egoera fisiko edo psikiko ezagun edo ezezagun bat hautematu eta gero sortzen den sentimendu negatiboa, atsedena eragozten eta mugimendua bultzatzen duena. Ama hil ondoren, alabak ez du negarrik egin eta horrek larritasuna sortarazten dio: "Minari deitu nahi diot. Zatoz! Zauri nazazu!... Baina minik ez zaio ageri. Gorputzak ez du ezer sentitzen" (18 or.). Beldurra Arrisku bat hautemateak edo balizko gaitz bat aurreratzeak eragindako sentimendu desatsegina, ihes egiteko nahiekin batera. Amaren gabeziak "itsasorik gabe geratu den arraunlari" (26 or.) sentitzea eragiten dio, galduta sentitzen delako bera gabe. Horrez gain, Jainkoaren kontra sentitzen duen gorrotoak beldurtu egiten du ere, oso sentimendu indartsua delako: "Ama berpiztea posible balitz, halako irrika jarriko nuke horretan (...). Hori Jainkoak ere ez dezake egin; zeren, Jainkoak hori egiteko ahalmena izan, eta egingo ez balu, gorroto izango nioke… beldurra ematen dit zernolako gorrotoa izango nioken pentsatze hutsak." (25-26 or.). Gorrotoa Zerbaiten edo norbaiten pertzepzioak sortzen duen Alabak Jainkoarengan duen gorrotoa askotan adierazten du, bere ama salbatu Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 18 sentimendu negatiboa, ezinikusia edo etengabeko haserrea eragiten duena, eta hura deuseztatzeko kontrako mugimendu batekin luzatzen da. ez zuelako: "Baldin eta Jainkorik badago, ezinezkoa da adierazi didaten Jainko hori izatea (…) Zeren eta nire amaren heriotza haren nahia izan bada, gorroto dut eta betierean madarikatuko dut" (22 or.). Hira Desioen ekintza edo ondorioa oztopatzen duen arazo, irain edo mehatxu bat hautematuz gero, sortzen den haserrearen sentimendu negatiboa, eragilea baztertu edo suntsitzeko desioarekin batera. Neskak erlijioaren hainbat alderdiekin haserre dago, hira sentitzen du, euren laguntza gehien behar izan zuenean, lagundu ez ziotelako. Hortaz, Jainkoarekin, Jesusekin, Ama Birjinarekin eta apaizarekin haserre dago. Izan ere, apaizarengana horrela zuzentzen da: "Eraman? Amarik gabe konformatu? Baina zer uste du horrek? Inoiz ez!" (98 or.). Lasaitasuna Asaldura, arazo, segurtasunik eza edo desiorik gabe egotearen kontzientziak eragiten duen sentimendu atsegina. Sentimendu eta emozio negatiboen artean, bere amarekin bizi izandakoak gogoratuz gero, lasaitasunezko momentuak izaten ditu, bere minari atsenaldi bat ematen dio: "Irribarre egin du. Une batez, ama berriro etxean balego bezala izan da. Guztiaz ahaztu da." (13 or.). Arintasuna Zama, ondoeza eta egoera desatseginak murrizten dituzten pertsonek edo gauzek eragindako sentimendu positiboa. Protagonistak arintasun sentimendua izaten du musikarekin pianoa jotzen duenean. Hori dela eta, Oinazez doinua jotzen du behin eta berriro. Azken atalean, musikan aurkitzen du arintasun sentimendu hori ere, baina kasu horretan Palabras para Julia (Ibáñez, 1969) Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 19 abestian. Bestalde, koadernoan idazten duenean arintasuna sentitzen du baita: "Badirudi arnasa hartzen laguntzeko behar duela" (8 or.). Maitasuna Zerbaiten edo norbaiten pertzepzioak eragiten duen interes, armonia eta plazer sentimendu positiboa. Maitasuna ageri da alabak amari buruz pentsatzen duenean: "Amaren begiradak lorez eta usain gozoz betetzen zuen alaba, ametsak pizten zizkion bere baitan. (...) Amaren begiradak irribarrearen sekretua zuen gorderik" (143 or.), baita aita alabarengana zuzentzen denean ere: "Orain neuk zainduko zaitut" (149 or.). Itxaropena Desiratzen den eta posible gisa aurkezten den zerbaiten aurrerapenak sortutako sentimendu atsegina. Itxaropen eza nabarmendu arren, itxaropen uneak ere badaude, hala nola alabak erlijioarengana zuzentzen denean, honek ama salbatzeko nahiei uko egin arren: "Erlijio batzuek diotenez, hildakoan ikusiko omen dugu elkar. Baina, nola jakin hori? Oi, egia balitz! Orduan, hain ederra litzateke heriotza!" (86 or.). Nahasmena Ideietan argitasunik ez izateak, edo aldaketak azkarregiak izateak eragiten duen segurtasun-faltaren sentimendu negatiboa. Amaren heriotzaren ondorioz, pentsamenduetan, sentimenduetan, emozioetan eta oroitzapenetan murgiltzen da, inolako argitasunik gabe: "Nire pentsamenduak hara eta hona dabiltza" (110 or.). 2. taula. Diccionario de los sentimientos (Marina eta López, 1999) liburuko definizioak eta sentimendu horien adibideak (Igerabide, 1999). Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 20 4.2. Hamabi galdera pianoari tertulia dialogikoan Behin liburuaren emozioen analisia eginda dagoela, hori Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasgela batean tertulia-dialogikoaren bidez lantzeko proposamena egingo da. Izan ere, bigarren zikloko Euskara eta Literaturaren euskal curriculumaren berariazko edukien zehaztapenean, Juan Kruz Igerabide-ren literatura ageri da (Eusko Jaurlaritza, 2015). Dena dela, bigarren ziklotik 6. maila aukeratu izan da liburuaren gaia lantzeko, heriotza, heldutasun maila bat beharrezkoa delako. Horretaz gain, liburuko protagonista pentsamenduetan, hausnarketetan eta narrazio literarioetan galtzen denez, gerta daiteke ume batek istorioaren haria galtzea. Horretarako, liburua tertulia-dialogikoaren bidez lantzea proposatzen da, atal bakoitza ikasleen artean eta irakaslearekin batera komentatzeko. Liburu honen aplikazioa tertulia-dialogikoan bi modutan egin daiteke, ikasleen interesen, mailaren eta erritmoaren arabera. Alde batetik, kapitulu batzuk har daitezke, liburua bere osotasunean hartu beharrean, eta horietan barrendu, ataletan ageri diren gaiak sakontasunean landuz. Bestetik, liburua osotasunean landu daiteke, liburu osoan zehar pertsonaiak eta gaiak berdinak direnez, orokortasunean lantzea posiblea delako. Modu honetan, kapitulu bakoitzeko sentimenduak zehatz mehatz landu beharrean, horiek orokortu daitezke. Edozein modutan ere, kapitulu guztiak landu behar dira ikasleentzat gustukoenak izan diren pasarteei buruz hitz eginez, horiei buruzko elkarrizketa sortuz eta irakurleek sentitutakoa errespetatuz. Hori dela eta, hau izango litzateke, tertulia dialogikoaren bidez, liburua kapituluka lantzeko taula orientagarria (ikusi 3. taula). Honetan, kapitulu bakoitzean ikasleek aukeratutako pasartearen araberako galderak ageri dira, elkarrizketa sortzea helburu dutenak. Aipatu beharra dago proposamen hau planteatu daitezkeen aukera guztietatik bat dela, ikasleen aukeraketen arabera proposamen amaiezinak egin daitezkeelako. Izan ere, galdera hauek orientagarriak dira, ikasleen erantzunen arabera horiek aldatu daitezkeelako. KAPITULUAREN PASARTEA KOMENTATZEKO GALDERAK 1. kapitulua: "Nire hatzek amarenen gero eta antz handiagoa dute, eta horrek apur bat kontsolatzen nau, nire barruan bizirik dagoela pentsatu eta hatzen bidez musika bihur baitezaket, etxe osoan oihartzun egin dezan. Badakit neure burua engainatzen dudala ● Zergatik aukeratu duzu pasarte hau? ● Zer uste duzu esan nahi duela "ilunpean zirrituak bilatzen hastea"? ● Zuk nola bilatuko zenituzke zirrituak protagonistaren egoeran egongo Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 21 horrela, baina aurrean guztia itxirik duzunean, ezer ikusi ezinik, ilunpean zirrituak bilatzen hasten zara" (22 or.) bazina? ● Zer sentituko zenuke protagonistaren egoeran egongo bazina? 2. kapitulua: "Nork eskatu zidan baimena bizitza honetara ekartzeko? Nork eskatu zion baimena amari, hemendik eramateko? Panpinak bagina bezala ekartzen eta eramaten gaituzte, eta inori ez zaio axola min hartzen badugu, inori ez zaio axola nor izateko aukerarik uzten ez bazaigu." (32 or.) ● Zergatik aukeratu duzu pasarte hau? ● Zer esan nahi du protagonistak "panpinak garela" esaten duenean? ● Norekin haserretuta dago? ● Zer uste duzu zuk horri buruz? 3. kapitulua: "Ama hil zenean, negar egin nahi zuen aitaren besoetan. Ahizpa bikiak, ordea, marmar egiten zion ilunpetik; bihotza gogortzen zion, eta ez zion uzten negar egiten. "Ez dago itsasorikesaten zion ilunpeko ahizpak-, itsaso ilun eta sakonik, amagatik negar egiteko adina urik duenik"." ( 38 or.) ● Zergatik aukeratu duzu pasarte hau? ● Nor da "ahizpa bikia"? ● Uste duzu protagonistak duen "ahizpa bikia" izango zenukeela zure barnean? ● Ulertzen duzu zergatik liburuko protagonistak ez zuen negarrik egin? 4. kapitulua: "Orain, aurpegira irribarreren bat jaiotzen zaidanean, gorroto diot neure buruari, ama berpizteko adinako indarrik izan ez zuelako nire irribarreak. Ez diot gehiago aurpegian agertzen utziko; irribarrerik gabeko neska bihurtuko naiz." (56-57 or.) ● Zergatik aukeratu duzu pasarte hau? ● Zergatik esaten du ez zuela ama berpizteko adinako indarrik izan? ● Nola esango zenuke sentitzen dela protagonista? ● Uste duzu barre egiteko gai izango zinatekeela? 5. kapitulua: "Itzali da pospoloa. Lehen bezala dago dena. Tristura ilun batek jaten du egongela, eta baita aitaren aurpegia ere. Nola zahartu den egun gutxi hauetan! Orain mugitu egin da; ezpain artetik hasperen bat irten zaio; ez du ezer esan, baina isiltasuna irakurtzen dakienari asko ● Zergatik aukeratu duzu pasarte hau? ● Zeri egiten dio erreferentzia "pospoloa" itzali dela esaten duenean? ● Zer uste duzu esan nahi dutela aitaren ezpain mutu horiek? Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 23 guztiak ere hil egin zaizkit nolabait" (122-123 or.) ● Heriotza baten ondoren, lagunen eta senideen laguntza bilatuko zenuke? 11. kapitulua: "Beraz, Jainkorik ez dago; zeren, balego, irudimenak asma lezakeen izakirik krudelena izango bailitzateke; izan ere, behin beharko haren eskua, eta ez zuen entzun ere egin nire erregurik." (139 or.) ● Zergatik aukeratu duzu pasarte hau? ● Zergatik Jainkoa krudela dela esaten du? Neskaren zein erregu ez zuen entzun? ● Jainkoarekin haserre egongo zinateke? 12. kapitulua: "Irribarre egin nion, masailetan behera bi malko zetozkidala. Aurpegia laztandu nion, eta aitak burua jaso zion. Ez zuen gehiago arnasarik hartu." (147 or.) ● Zergatik aukeratu duzu pasarte hau? ● Zergatik irribarre egiten du negar egiten duen aldi berean? ● Nola bizi izan zuen ama hil zen eguna? Zer gertatu zen? 13. kapitulua: "Orduan gertatu zen. Gure ttikiari malkoak irten zitzaizkion begietara. Aste osoan barrualdera jario eta jario aritutakoa kanpora irteten hasi zen. Zeru bana zeukan begietan, euri etengabean." (151 or.) ● Zergatik aukeratu duzu pasarte hau? ● Nork hitz egiten du kapitulu honetan? ● Zerk eragin du alaba negarrez hastea? Zer uste duzu suposatu duela horrek berarentzat? ● Zer sentitu duzu Palabras para Julia abestia entzutean? 3. taula. "Hamabi galdera pianoari" (Igerabide, 1999) liburua tertulia dialogikoan erabiltzeko taula orientagarria. 5. Ondorioak Lana aurrera eramateko irakurri eta aztertutako iturri bibliografikotik eta horietan ageri diren hainbat autoreren ideietatik zenbait ondorio atera daitezke, eta horretarako, lehendabizi, egindako marko teorikoari buruz hitz egingo dut. Ondoren, marko teorikoaren zati den tertulia-literario dialogikoaren onurak aipatuko ditut. Honi lotuta, Hamabi galdera pianori (Igerabide, 1999) nobelaren analisia egin ondoren, ateratako ondorio nagusiak zehaztuko ditut, honetan protagonistak sentitzen duenari erreferentzia eginez. Bukatzeko, Igerabide-ren Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 24 nobela tertulia dialogikoan aplikatzeko gakoak laburbilduko ditut, eta aldi berean, eskaintzen dituen onurak azpimarratuko ditut. Hasteko, ingurunearekin elkarreraginean bizi den subjektuak emozioak etengabe sentitzen dituela esan beharra dago, sentitzea inguruneaz kontziente izateko modua baita. Hori kontuan izanda, historian zehar, mundu afektiboa ulertzeko saiakeran, emozioen sailkapen desberdinak landu egin dira. Lan honetan, ikuspuntu pedagogikoaren sailkapena landu egin da, hezkuntza emozionala gauzatzea ahalbidetzen baitu. Hezkuntzaren helburua indibiduoaren garapen integrala lortzea da, eta horretarako, hezkuntza emozionalak eskuratzen laguntzen duen adimen emozionala landu beharra dago. Hau dela eta, marko teorikoaren ondorio nagusienetariko bat hezkuntzak emozioak lantzeko baliabideak sortu, bilatu eta erabili behar dituela da. Hau da, hezkuntza emozionala hezkuntza prozesu jarraitua eta etengabekoa izan behar da. Hori kontuan izanda, lan honetan tertulia dialogikoa proposatu da emozioak lantzeko baliabide didaktiko gisa. Tertulia dialogikoa, beraz, hezkuntza programetan barneratu behar da, Euskara eta Literatura irakasgaian, Oinarrizko Hezkuntza Curriculum-ari jarraituz, horien onurak asko direlako. Tertuliak partaideen arteko berdintasuna eta solidaritatea sustatzen eta irakurketa ulertzeko modu berri bat planteatzen du. Izan ere, honen bidez, ikasleek irakurzaletasuna piztu dezakete. Azken finean, literaturak sozializatzeko eta sentimenduak adierazteko bideak ematen ditu eta tertulia dialogikoak bide horiek errazten ditu. Edonola ere, hezkuntza emozionala lantzeko literatura bere osotasunean baliagarria izan dadin, erabiliko den obraren analisia egin behar da, emozioak lantzeko egokia dela bermatzeko. Beraz, Hamabi galdera pianori (Igerabide, 1999) nobelan dauden emozioen analisi sakona egin da. Nobela honetan, emozio negatiboak gailentzen dira, protagonistaren amaren heriotza dela eta, baina emozio positiboak azaltzen dira ere, hala nola oroitzapenak izaten dituenean. Tertulia dialogikoa aurrera eramateko, beharrezkoa da ikasleei adierazteko askatasuna ematea, bakoitzak gustuko duen pasartea aukeratu eta besteei hori hautatzeko arrazoiak azaldu ditzan. Honi esker, ikasleak protagonistak bizi dituen emozioak ezagutu eta horiekin identifikatu ditzakete. Gainera, haien emozio eta sentimenduak kudeatzeko estrategiak ikasiko dituzte. Azkenik, ondorio orokor moduan, Hamabi galdera pianoari liburua irakurtzea plazer handia izan dela esan beharra dago. Lan honen helburua, emozioz beteta dagoen liburu bat aukeratzea eta horren azterketa sakona egitea zen, eta liburu honekin helburua erabat bete da.
science
addi-0b41c5e90ec8
addi
cc-by 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/55049
Eskolaren eta familien arteko harremana aztergai
Angiozar Garitano, Nagore
2022-01-18
Eskola eta familia elkarlanean aritzea haurraren garapen fisiko, emozional, sozial eta kognitiborako garrantzitsua dela kontuan harturik, Gradu Amaierako Lan honek familiaren eta ikastetxearen arteko harremana ikertzea du helburu nagusi. Horretarako, Bizkaiko 3000 biztanle inguru dituen udalerrian kokatutako ikastetxe publiko batean ikerketa egitea erabaki da. Ikerketako partaideak, Haur Hezkuntzako irakasleak, Haur Hezkuntzako koordinatzailea, bost urteko haurren familiak eta irakasle tutorea dira. Erabilitako metodologia mistoa izan da, ikerketako tresnak zehazki elkarrizketak eta galdetegiak izan direlarik. Tresna hauen bidez lortutako informazioa aztertu eta lanaren emaitzak atera dira, ondoren, emaitzetan eta marko teorikoan oinarrituz ikerketaren ondorioak ateratzeko. Familia, -harremana, -parte-hartzea, -elkarlana eta -komunikazioa 1. Sarrera Gradu Amaierako Lan honetan, eskolaren eta familien arteko harremana ikertu da ikerketa misto baten bidez. Ikerketa, Bizkaiko 3000 biztanle inguru dituen udalerri batean kokatuta dagoen ikastetxe publiko batean burutu da. Bertan, 5 urteko umeen gelako haurren familiei eta Haur Hezkuntzako (HH) etapako irakasleei galdetegiak egin zaizkie eta Haur Hezkuntzako tutoreari eta HHko koordinatzaileari elkarrizketak. Esan bezala, ikerketaren helburu nagusia, eskola konkretu honetan, ikastetxearen eta familiaren arteko harremanaren errealitatea ezagutzea da. Hala ere, lanak beste helburu batzuk ere baditu, eskola- eta familia-harremana izateko erak aztertzea, eskolan gehien ematen den harreman mota ezagutzea, bi instituzioen artean dagoen harremanaren maiztasuna aztertzea eta eskola eta familia daukaten harremanarekin gustura dauden ikertzea. Familia eta eskola elkarlanean aritzea beharrezkoa izateaz gain, haurrarentzat garapen fisiko, emozional, sozial eta kognitiborako garrantzitsua da (Hik Hasi, 2014). Hori dela eta, ikerketa hau familiaren eta eskolaren artean dagoen harremana eta honen errealitatea ezagutzeko planteatu da. Lanean, lehendabizi marko teorikoa finkatu da. Bertan, familia kontzeptuaren definizioa, familiaren eta eskolaren artean harreman positiboa egoteak umearengan dituen onurak eta familiak eskolan parte-hartzeko dauden erak azalduko dira, besteak beste. Horrez gain, aipatutako helburuak betetzeko, iker-galdera bat planteatu da: Eskolaren eta familien artean nolako harremana dago? Ondoren, galdetegi eta elkarrizketa bidez ikerketa mistoa burutu da eta emaitzak lortu, aztertu eta hauek interpretatu dira. Azkenik, ikerketaren ondorioak atera dira. 2. Esparru teorikoa Jarraian, lanaren esparru teorikoa azalduko da, bertan familia kontzeptuaren definizioa; familia motak; eta familia eta eskola harremanaren eboluzioa landuko dira, besteak beste. 2.1. Familia kontzeptuaren definizioa Azken hamarkadetan izan diren gizarte-aldaketek, eragin nabarmena izan dute gaur egungo familia konfigurazioan, eta zehatzago, familia-egituren aniztasunean (Aguado, 2010a). Familiaren izaera konplexua, anitza eta dinamikoa izateaz gain, balioz eta aurreiritziz josia egoten da. Horregatik, familiaren inguruko definizio bakar bat aurkitzea oso zaila da. Euskal Estatistika Erakundeak familia, pertsona multzo bezala definitzen du, pertsona horiek beraien artean odolezko edo ezkontzaren ondoriozko ahaidetasunharremana izaten dute, eta elkarrekin bizi dira etxebizitza berean (Eustat, d.g.). Aguadok (2010b), Rodrigoren eta Palaciosen (2001) definizioa erabiltzen du: (...) gure ustez honako hau izango litzateke kontzeptuaren muina: pertsona elkarketa. Hain zuzen pertsona horiek elkarrekiko bizitza proiektu iraunkorra izatea nahi dute; kidetasun-sentimendu sendoak sortzen dira eta kideen arteko konpromiso pertsonala dago eta, intimitate, elkarrekikotasun-eta menpekotasunharreman estuak sortzen dira (32. or.) Beraz, autore hauek azaltzen duten bezala, familia pertsonen elkarketa bat da. Elkarketa hori duten pertsonek bizitza proiektu iraunkorra izaten dute, beraien artean konpromiso pertsonala dago eta kidetasun sentimendu sendoak izaten dituzte. Definizio ugari egon arren, lan honetan aipatutako definizioa erabiliko da, gaur eguneko errealitatera hobeto moldatzen den definizioa delako. Familia ume baten bizitzako lehenengo urteetan garrantzi handiena duen instituzioa da. Haurrak familian babestuak sentitzen dira eta bertatik hasten da ume baten sozializazioa eta taldean duen zereginaren ikaskuntza. Romerok (2010) familia oso garrantzitsua dela aipatzen du, bertan umeak balioak eskuratzen dituelako eta kultura eta gizartera egokitzen ikasten duelako. Familian ematen dira lehenengo sozializazio pausuak, baita helduarorako bideratutako zaintza eta ardurara bideratutako lehen ikaskuntzak ere (Comellas, 2009). Hezkuntzari dagokionez, umearen hezkuntza prozesuaren lehenbiziko arduraduna da. 2.1.1. Familia motak Gaur egun, familia eredu bakar bat izatetik, eredu desberdineko familiak izatera igaro gara (González, 2009). Aguadok (2010b) 13 familia mota bereizten ditu, hala nola: familia hedatu edo konplexuak, nuklear funtzionalak, guraso bakarreko familiak, izatezko bikoteak, seme-alabarik gabeko guneak, pertsona bakarreko guneak, familia berreraikiak, adopzio-familiak, harrera-familiak, sexu bereko pertsonez osatutako familiak, ugalketa lagunduaren bidez jaiotako umeen familiak, subrogazioaren bidez sortutako familiak eta etorkinen familia aniztasuna. Hainbat familia mota aurki daitezke, hala ere, Eusko Jaurlaritzaren (2003) arabera, familia mota hauek guztiak egoteaz gain, ezkontza familia nuklearra da gure gizartean gehien dagoen familia mota. Azken hau gehien hedatutako familia mota izan arren, familia mota ia-ia guztiak beraien artean desberdinak direla kontuan hartzea ezinbestekoa da, konposizio eta egoera anitzekoak daudelako (Hik Hasi, 2010). 2.2. Familia eta eskola harremana Familiaren eta eskolaren arteko harremana ona izatea beharrezkoa da, honek haurren emaitzak hobetzea ekartzen duelako. Are gehiago, bien arteko harremana txarra izateak, komunikazio eta kolaborazioa zailtzen du (Hik Hasi, 2010). Familiek ikastetxean partehartzen dutenean, hezkuntza-alorreko arazoak hobeto ezagutzen dituzte eta horrek eskolaren eta irakasleen aurrean jarrera hobea izatera daramatza (Mondragon Unibertsitatea, 2007). INCLUD-EDen (2011) aipatzen den bezala, komunitateak eskolan parte-hartzeak haurren errendimendu akademikoa hobetzea dakar. Eta ez soilik errendimendu akademikoa, bien arteko elkarlanak kultura-onarpenak sustatzen laguntzen du, baita genero desberdintasunak gainditzen ere. Gainera, Dominguezek (2010) aipatu bezala, frogak egin ondoren, bien arteko lankidetzarik ez badago, haurrak bere eskola ibilbidean hainbat arazo eta oztopo eduki ditzakeela frogatu da, aitzitik, lankidetza egokia ematen bada, bere bilakaera egokiagoa izateko aukera dago. Lankidetzarekin batera, garrantzitsua da bien arteko harremanean familiak eta eskolak mugak dituela kontuan hartzea. Familia umeen heziketaren arduradun nagusia izan arren, sarri, ardura hori irakasleengan eta eskolarengan jartzen da. Eskolak hezi arren, ardura biena dela kontuan hartzea nahitaezkoa da. Familiaren mugak kontuan hartuz, gaur egun, familiako senide gehienek lan egiten dute, horrek etxera nekatuak heltzea dakar eta ondorioz, haurrei atentzio eta dedikazio gutxiago eskaintzen zaie (Hik Hasi, 2010). 2.2.1. Familia eta eskola harremanaren eboluzioa Eskolak, familiei umeen garapenean lagundu ahal izateko instituzio bezala sortu ziren (Sosa, 2009). Familia- eta eskola-harremana urteak aurrera igaro ahala aldatuz joan da, lehen esaterako, eskolek komunitatearekin oso harreman estua zuten. Hasiera batean, elizako ordezkariek eta familiek kontrolatzen zuten curriculum akademikoa, hauek kontratatzen zituzten irakasleak eta beraiek erabakitzen zuten eskola ordutegia (Rodrigo eta Palacios, 2001). XX. mendean baina, eskola eta familia urruntzen joan eta bien arteko harremanerako eredu berriak sortzen hasi ziren. Irakasleek, gurasoek zuten esperientziatik urrun zeuden gaiak irakasten zituzten eta gurasoek gero eta gutxiago esan zezaketen eskolan lantzen ari zenaz. Horrela, pixkanaka, gurasoen eta eskolaren artean gero eta gatazka gehiago sortu ziren (Rodrigo eta Palacios, 2001). 1978ko Konstituzioarekin batera familiak hezkuntza instituzioen partaidetza-organoetan parte-hartzearen alde egiten ahalegindu ziren. Momentuan lortu ez zutenez, Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoarekin (LODE), bigarren aldiz saiatu eta Eskola Kontseiluak sortzea lortu zuten, honekin batera familiek eskolan parte-hartzea indartu zen. (De León, 2011). 2.2.2. Familien parte-hartzea eskolan Familien eskolako parte-hartzeari dagokionez INCLUD-EDek (2011) bost parte-hartze mota bereizten ditu. Parte-hartzea informatiboa, kontsultak soilik egitekoa, erabakitzailea, ebaluatzailea eta hezigarria izan daiteke 1:  Parte-hartze informatiboa: informazioa gurasoei bilera bidez eta eskolako bestelako ekintzen bidez transmititzen zaie. Familiak, bezeroak edo eskolatik aldenduak izango balira bezala hartzen dira, beraiek ezin dutelako inolako erabakirik hartu, informazioa soilik jasotzen dute.  Kontsultategi: kontsultak soilik egiten diren parte-hartzeetan, gurasoek eskolako organoetan parte-hartzen dute. Parte-hartze hau baina, kontsultak egiteko soilik izaten da, familiek ekarpenak gutxitan egiten baitituzte.  Erabakitzailea: erabakitzaileetan, komunitateko kideek erabakiak hartzen partehartzen dute. Familiak, irakasleekin batera erabakiak hartzen dituzte. Ikerketa batzuen arabera, gurasoek emango diren gaiak erabakitzeko momentuan hartzen dute parte gehien, eta gutxiago eskolako aurrekontuetan eta politika pertsonalean.  Ebaluatzailea: parte-hartze ebaluatzailean, familiek eta komunitateko kideek haurren ikaskuntza parte-hartzen dute, ondoren hau ebaluatzen lagunduz.  Hezigarria: parte-hartze hezigarrian, familiek eta komunitateko kideek, bi modu desberdinetan parte-hartzen dute. Alde batetik, haurren ikasketa prozesuan, eta bestetik formazioan. Umeen eskolako ordutegiaz gain, eskolaz kanpo ere umeen hezkuntzan laguntzen dute. Horrez gain, beraien beharrak asetzen laguntzen duten programetan parte-hartzen dute. Beraz, eskolan parte-hartzeko modu desberdinak egon arren INCLUD-EDek aipatutako bostak bereizten ditu. 2.2.3. Nola sustatu elkarlana Eskolaren eta familiaren arteko elkarlana sustatzeko bi aldeen artean komunikazioa egotea ezinbestekoa da. Eskolako irakasleak eta langileak errespetatuak sentitzea beharrezkoa da, irakaslea errespetatua sentitzeak, gurasoekin erlazio hobea izatea ekartzen duelako (Hik Hasi, 2010). Eskolatik, garrantzitsua da familiek hezkuntzaprozesuari egiten dioten ekarpena onartzea eta familia guztiek ahotsa daukatela eta guztiak entzun behar direla kontuan hartzea (Secretaría General Técnica, 2015). Horrez gain, familiak eta eskolak elkar ezagutzea garrantzitsua da, konfiantza giroa sortzea dakarrelako (Hik Hasi, 2010). Konfiantza giroa sortu ahal izateko, topagune eta leku aproposak aurkitu behar dira (De León, 2011). Familiekin lankidetzan kalitatea kantitatea baino gehiago baloratu behar da, aldaketetara egokitzeko gai izango den plangintza erreal eta malgua edukiz (Secretaría General Técnica, 2015). Hala ere, familiaren eta eskolaren artean lankidetza bilatzeko, jarrera irekia, hurbila, lankidetzakoa, kooperatiboa eta bi eragileen artean begirune handia izatea behar da (Alonso, 2005). 2.2.4. Familiek eskola sisteman parte-hartzeak dituen onurak Familiak eskola sisteman parte-hartzeak onurak dakartza, bien arteko erlazioa ikaslearen hezkuntzan oso garrantzitsua da (Garreta, 2013). Seme-alaben lehen agente hezitzaileak direla kontuan hartuz, umeen hezkuntzan zerikusia duten erabakietan parte-hartzea eskatzen zaie. Ikastetxeko funtzionamendu egokiari dagokionez, bileretan eta erabakiak hartzeko momentuetan parte-hartze aktiboa eduki behar dute (Garreta, 2008). Familiak eta eskolak haurrari babesa eta laguntza emateko ahaleginak egiten dituztenean, haurraren garapena errazten da. Aldiz, bien artean desadostasunak azaltzen badira, umearen emaitzak okerrerantz joan daitezke, autoestimuan eta norberaren irudian eragin negatiboa edukiz (Sosa, 2009). Bien artean elkarlanean aritzea nahitaezkoa da, umearentzat onuragarria delako bere garapen fisiko, emozional eta sozialerako (Hik Hasi, 2014). Gainera, umeek gurasoen aldetik parte-hartzea eta interesa ikusten dutenean seguruagoak sentitzen dira, eta horrek, beraien heziketa prozesuan laguntzen die (Hik Hasi, 2010). Serdioren (2008) esanetan, eskola eraginkorrek laguntzen dituzten familiak izaten dituzte, eta lankidetza-harreman horretatik lortutako onurek hezkuntza-komunitate osoan eragina izaten dute. Beraz, familiek eskolan parte-hartzeak umearengan ez ezik, eskola komunitatean eragin positiboa du, familiek, eskolaren funtzionamendua hobeto ezagutzeko aukera dutelako eta beste familia batzuekin harremanak izaten dituztelako, eskolako giroa hobetuz. Eskola ezagutzeak gainera, konfiantza eta jarrera baikorra sortzen du instituzioarekiko (Hik Hasi, 2010). Eta hori gutxi balitz, familiek eskolan parte-hartzeak umeen eskola porrotean eragina du, hau gutxituz (Pérez, Rodríguez eta Sanchez, 2001). 2.2.5. Familia eta eskola noranzko biko ardatza Umeen heziketan noranzko berdinean joatea beharrezkoa da, horretarako, bien arteko loturak ezarri behar dira, kolaborazioan eta konfiantzan oinarritutako lankidetza egon dadin (Villa, 2007). Familiaren eta eskolaren arteko komunikazioa bi norabidetakoa izan behar da. Honek zera esan nahi du, familiak eskolarengandik informazioa jasotzea ezinbestekoa duela, informazio horretan honakoa jasotzen da: eskolak dituen eskaintzak, eskolan eta etxean nola lagundu eta zer eta nola ikasten ari den. Horrez gain, eskolak ere familiarengandik informazioa jaso behar du, dituen beharrak, gogoak, kezkak, zertan parte-hartzeko eta laguntzeko prest dauden, besteak beste. Gainera, familien egoera, nahiak eta mugak ezagutzea ere egokia da, honek parte-hartze prozesuan bidea errazten duelako (Hik Hasi, 2010). 3. Metodologia Atal honetan, ikerketa lana egin ahal izateko erabili den metodologia zein izan den azaltzen da: iker objektua, diseinua (ikerketaren helburuak, partaideak, datuen bilketarako tresnak, datuen kategorizazioa, denboralizazioa) eta irizpide etikoak. 3.1. Iker objektua Arestian esan bezala, lan honetan eskola konkretu bateko familiaren eta eskolaren artean dagoen harremanaren errealitatea aztertu da. Horretarako, iker-galdera bat proposatu da: Eskolaren eta familien artean nolako harremana dago? Galdera horri erantzuna emateko asmoz, oinarri teorikoa aintzat harturik diseinatu da ikerketa hau. 3.2. Diseinua Ikerketak, eskolaren eta familiaren harremanaren errealitatea ezagutzea helburu izanda, ikerketa misto bat eraman da aurrera. Ikerketa mistoa egitearen arrazoia lanaren helburua hobeto islatzeko aukera ematen duela da, bi metodoak konbinatuz partaideen iritzietan kontraste egokiagoa ematen baita. Ikerketa kualitatibo baten helburua, hezkuntza eta gizarte fenomenoak sakonki ulertzea, gizarte eta hezkuntza praktikak eta agertokiak aldatzea, erabakiak hartzea eta ezagutzamultzo antolatua aurkitzea da. Hori burutzeko, irekia eta malgua den jarduera sistematikoa ematen da (Bisquerra, 2004). Gainera, ikerketa kualitatiboan, elkarrizketak mundua elkarrizketatuaren ikuspegitik ulertzeko aukera ematen du (Álvarez-Gayou, 2003). Ikerketa kuantitatiboetan aldiz, aurretik pentsatuak eta erabat definituak dauden estatistika teknikak erabiltzen dira, testak eta proba objektiboak esaterako (Jimenez, Lukas eta Santiago, 2018). Metodo mistoan, ikerketa bakar batean metodo kuantitatiboa eta kualitatiboa konbinatzen dira. Bi metodoen nahasketa, aldi berean edo une desberdinetan eman daiteke eta biak garrantzi berekoak izan daitezke. Metodo mistoak, bi metodoen (kualitatibo eta kuantitatibo) indarguneak aprobetxatzen ditu, eta ondorioz, izan ditzaketen hutsuneak konpentsatzea lortzen da (Jimenez, Lukas, eta Santiago, 2018). 3.2.1. Helburuak Lan honen helburu nagusia, aipatu izan den bezala, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko batean ematen den eskolaren eta familiaren harremanaren errealitatea ezagutzea da. Ikerketa honek, helburu orokorrak izateaz gain, espezifikoak ere baditu, hala nola, eskola-familia harremana izateko dauden erak aztertzea, eskolan gehien ematen den harreman mota ezagutzea, bi instituzioen arteko harremanean dagoen harremanaren maiztasuna aztertzea eta eskola eta familia daukaten harremanarekin gustura dauden ikertzea. Familia eta eskola elkarlanean aritzea beharrezkoa izateaz gain, haurrarentzat onuragarria baita bere garapen fisiko, emozional eta sozialerako, baita bere garapen kognitiborako ere (Hik Hasi, 2014). Beraz, hauek dira lanaren helburuak: Helburu orokorra: 1. Eskola eta familia harremanaren errealitatea ezagutzea. Helburu espezifikoak: 1.1. Eskola-familia harremana izateko erak aztertzea. 1.2. Eskolan gehien ematen den harreman mota ezagutzea. 1.3. Bi instituzioen arteko harremanean dagoen harremanaren maiztasuna aztertzea. 1.4. Eskola eta familia daukaten harremanarekin gustura dauden ikertzea. 3.2.2. Partaideak Ikerketako partaideak eskolako 5 urteko gelako haurren familiak, irakasle tutorea, Haur Hezkuntzako irakasleak eta Haur Hezkuntzako koordinatzailea dira:  Haurren familiak: Eskolaren eta familiaren arteko harremanaren errealitatea aztertzea helburu orokorra izanik, gurasoen iritzia jasotzea ezinbestekoa izan da ikerketa aurrera atera ahal izateko. Gainera, familien iritzia jasotzeak eskolatik jasotako informazioa kontrastatzeko aukera ematen du.  Irakasle tutorea: Errealitatearen beste aldea zein den jakiteko irakasle tutoreari elkarrizketa egitea beharrezkoa izan da ikerketaren helburuak betetzeko.  Haur Hezkuntzako irakasleak: Ikastetxearen errealitatea zein den ezagutzeko eskola osatzen duten Haur Hezkuntzako gainerako irakasleen iritzia jasotzea garrantzitsua da lana borobiltzeko.  Haur Hezkuntzako koordinatzailea: Ikerketaren helburuak lortzeko informazio gehiago eskuratu ahal izateko, Haur Hezkuntzako koordinatzaileari ere elkarrizketa bat egin zaio, horrela datuen analisi sakonagoa egin ahal izan da. 3.2.3. Datu bilketarako tresnak Galdetegi eta elkarrizketa bidez, datuak modu honetan batu dira:  Elkarrizketak: Haur Hezkuntzako 5 urteko gelako tutoreari sakoneko elkarrizketa erdi-estrukturatua egin zaio, bertan aurretik prestatutako galdetegi bat bete da 2. Irakasleak galdera guztiak askatasun osoz erantzuteko aukera izan du, baita bere iritzia emateko aukera ere. Halaber, Haur Hezkuntzako koordinatzaileari ere sakoneko elkarrizketa erdiestrukturatua egin zaio aurrez prestatutako galdeketa batekin. Galdeketa biak audioz grabatuak izan dira 3.  Galdetegiak: Gurasoei 4 eta Haur Hezkuntzako etapako irakasleei 5 galdetegi erdi-estrukturatuak pasatu zaizkie. Galdetegian, idazteko aukera eduki dute, galdetutakoaren inguruan ahal bezain informazio gehiena jaso ahal izateko. Elkarrizketari dagokionez, Intxaustik (2014), elkarrizketa hezigarriak ere badaudela defendatzen du. Elkarrizketak, aurrez aurreko komunikazio lanabesak dira (Mondragon Unibertsitatea, 2007). Hauek, komunikaziorako momentu aproposak dira, eta gurasoenganako hurbilketa, informazio trukea eta parte-hartzea sustatzen duen konfiantza-giroa sortzen laguntzen dute. Hainbat autorek elkarrizketak komunikazioune pribilegiatuak direla defendatzen dute (Palacios eta Paniagua, 1992; Bassedas, Huguet eta Solé, 1998; Palacios eta Paniagua, 2005; eta Tabera, 2005). Elkarrizketa hauetaz gain, egunerokotasuneko hartu-emanak ere garrantzitsuak direla azpimarratzen da (Intxausti, 2014). Galdetegiak, hezkuntza eremuan aukera interesgarri eta baliagarriak dira arazo edo egoera jakin bat ikertzeko helburuarekin (Sanjurjo, 2011). Ballesterek (2001) galdetegi estrukturatuak eta erdi-estrukturatuak daudela defendatzen du. Ikerketa egiteko erabilitako galdetegiak eta elkarrizketak erdi-estrukturatuak dira, partaideek galderak askatasunez erantzuteko aukera izan baitute, beraien iritzi eta ideiak azaltzeko aukera edukiz. 2 Ikus 2. Eranskina. Irakasleari egiteko elkarrizketa. 3 Ikus 3. Eranskina. Haur Hezkuntzako koordinatzaileari egiteko elkarrizketa. 4 Ikus 4. eta 5. Eranskinak. Familientzako galdetegia Euskaraz. Familientzako galdetegia Gazteleraz. 5 Ikus 6. Eranskina. Irakasleei egiteko galdetegiak. 3.2.4. Datuen kategorizazioa Galdetegiak sortzeko momentuan lanaren helburuak kontuan hartu eta lau kategoria ezberdin sortu dira: errealitatea, harremana, maiztasuna eta asebetetzea. Kategoria horiek kontuan hartuta elkarrizketan eta galdetegian egiteko galdera desberdinak planteatu eta hauek aintzat harturik ikerketaren emaitzak atera dira. 3.2.5. Denboralizazioa Lana aurrera eramateko honako kronograma jarraitu: Taula 1: Kronograma Iturria: Nik sortua Kronograma Iraila 2020 Aurkibidea definitu GrALaren tipologia erabaki Izenburua jarri GrALaren justifikazioa idatzi Urria 2020 Marko teorikoa definitu Informazioaren bilaketa sakona egin Azaroa 2020 Marko teorikoa idazten hasi Helburuak planteatu Abendua 2020 Hitz gakoak definitu Marko teorikoa osatu Metodologia erabaki Ikerketarako tresnak planteatu eta sortzen hasi Urtarrila 2021 Marko teorikoa osatu Ikerketarako tresnak sortu Metodologia osatzen joan Otsaila 2021 Ikerketarako tresnekin informazioa jaso, landa lana egin Martxoa 2021 Galdetegiekin bukatu Ikerketaren datuak jasotako datuak arakatu Datuak antolatu Apirila 2021 Datuak aztertu: interpretatu eta emaitzak idatzi Ondorioak atera Abstrakta idatzi Marko teorikoari azken ukituak eman Maiatza 2021 Defentsa eta aurkezpenerako euskarriak prestatu Txosten idatziaren azken bertsioa bidali Ekaina 2021 Defentsa 3.3. Etika eta datu pertsonalen babesa Elkarrizketatuen datu pertsonalak babeste aldera Baimen Informatuaren Orria irakurri eta betetzeko eskatu zaie elkarrizketatuak izan diren guztiei 6. Horrez gain, hainbat irizpide etiko hartu dira kontuan ikerketan zehar:  Elkarrizketatuak pertsona gisa tratatuak izango dira eta inoiz ez zerbait lortzeko bitarteko bezala (Alcaraz, Noreña, Rebolledo eta Rojasen, 2012).  Partaideen eta ikerketa egiten den eskolaren identitatea babestuko da.  Grabaketak konfidentzialtasunez gordeak izango dira eta parte-hartzen duten pertsonei zenbaki edo izengoiti bat esleitu zaie (Alcaraz, Noreña, Rebolledo eta Rojasen, 2012).  Ikerketaren erantzule osoa ni izango naiz.  Parte-hartzen dutenen iritziak une oro errespetatuak izango dira.  Ateratako datuak, lanerako soilik erabiliak izango dira, beti parte-hartzaileen datu pertsonalak babestuz. 4. Emaitzen analisia eta interpretazioa Atal honetan, ikerketan ateratako emaitzak kategoria bihurtuta azalduko dira, kategoria bakoitza osatzeko egindako galderarekin. Lau kategoria desberdin bereizi dira: Familien eta ikastetxearen arteko harremanaren errealitatea (Familien eta ikastetxearen arteko harremanaren errealitatea nolakoa da?), familiaren eta ikastetxearen arteko harremana (Nolako harremana dago eskolaren eta familiaren artean?), bi instituzioak elkartzen diren maiztasuna (Bi instituzioak ze maiztasunekin elkartzen dira?) eta familiak eta eskolak sentitzen duen asebetetzea (Asebetetzea nolakoa izango da?). 4.1. Errealitatea Errealitateari dagokionez, esan beharra dago orokorrean familiek zein irakasleek errealitate antzekoa bizi dutela. Irakasle tutoreak, familiek umeen hezkuntzan partehartzea nahiko ona dela sentitzen du, horren arrazoietako bat umeen motibazioa izan daiteke, "umeak oso motibatuta daude eta familiak animatzen eta mugitzen ari dira eta gurasoek esaten didate ba hori, beti dabiltzala hor "etxeko lanak" egiten." (E1, 3:13). Haur Hezkuntzako koordinatzaileak eskola bezala familien eta eskolaren arteko harremana zaintzen ahalegintzen direla aipatzen du. Familiak egun berezietara eta eskolako proiektuetara parte-hartzen animatzen dituzte, hein handi batean haien laguntza bilatzen ahalegintzen dira, familia-eskola harremana indartuz. Harremana negatiboa bihurtzen hasten denean, pasioz eta errespetuz hitz eginez hau hobetzen ahalegintzen dira, baina beti muga batzuk zainduz, "limite batzuetatik ezin da pasatu eta orduan ba ez badugu lortzen familia batzuekin ba bueno, beste medio batzuk ditugu, ikuskariarekin hitz egin, edo bueno, laguntza eskatu Berritzegunean, zelan enfokatu jakiteko. Nik uste dut, saiatzen garela beti ditugun medio guztiak erabiltzen" (E2, 4:22). Haurren familiei dagokienez, guztiek irakaslearekin bilerak izaten dituztela aipatzen dute. Bilera hauek ikasturte hasiera eta bukaeran izaten dira, asteazkenero gainera irakaslearekin batzeko aukera izaten dute. Bilerez gain, 17 familietatik hamarrek eskolako ekintzetan parte-hartzen dutela aipatzen dute, Guraso Elkartean, Organo Gorenean, Eskola Kontseiluan eta eskolatik eskakizun bat egiten denean esaterako7. Guraso batek gainera familien parte-hartzearen garrantzia aipatzen du, "Gurasoen partehartzea bultzatzea oso garrantzitsua eta ezinbestekoa iruditzen zait" (G1., galdetegia, 2021/03/23). Grafikoa 1. Eskolan parte-hartzen dute eta eskolan zertan parte-hartzen dute. Iturria: Nik sortua. Haur Hezkuntzako irakasleen kasuan Haur Hezkuntzako bi urteko haurren familien eta eskolaren artean egoten da harremanik handiena, adin horretan, eskola eta familia elkarrengandik hurbilago daude, umeek eskolara egokitze garaia bizi dutelako. 4.2. Harremana Irakasle tutoreak familiekin harremana izateko urtean zehar izaten dituzten bilerez gain korreoa erabiltzen du. Gainera, aurtengo egoera berezia denez, mezuetan argazki eta bideoak bidaltzen ditu, familiek haurrek eskolan egiten dutena ikusi ahal izateko. 7 Ikus Grafikoa 1. Eskolan parte-hartzen dute eta eskolan zertan parte-hartzen dute. 0 2 4 6 Eskolan zertan parte hartzen dute Eskolan zertan parte hartzen dute Eskolan parte hartzen dute Bai Ez Erantzun gabe Haur Hezkuntzako koordinatzaileak eskola moduan gurasoentzat beti zabalik daudela aipatzen du, eta hori eskola bezala beraientzat oso garrantzitsua dela. Familien aldetik beraien denbora eskaintzea eskertzen du, aurtengo adibidea jarriz, "oraingo eskolako kontseilua beteta dago, parte-hartzen dute eta beno, hori eskertzekoa da". (E2, 1:27). Haurren 18 familietatik hamabostek irakaslearekin bilerez gain beste erabateko harremanak izaten dituztela aitortu dute. Gehiengoaren harremana posta elektronikoz ematen da, hala ere, eskolako sarrera-irteeretan elkartzen direla ere aipatu dute, baita irakaslearekin telefonoz hitz egiten dutela. Familia batek, eskolaren eta familien arteko harremana handitu ahal izateko proposamen bat egiten du, "harremana handitzeko ume kopurua jaitsi egin beharko zen" (G2., galdetegia, 2021/03/24). Haur Hezkuntzako gainerako irakasleak familiekin harreman sendoa izaten ahalegintzen dira, beraiekin bilduz eta argazki eta bideoak bidaliz. Horrez gain, batez ere bi urteko haurren kasuan harremana desberdina izaten da, ume hauek arratsaldeko loa eskolan bertan egiten dutelako eta pardela etxetik ekarri behar izaten dutelako esaterako. 4.3. Maiztasuna Familiekin bilerak zenbatean behin izaten dituzten galdetuta, irakasle tutoreak ikasturtean hiru izaten dituztela aipatzen du. Lehenengo bilera, bilera orokorra izaten da eta ondoren urtarrilaren amaieran edo otsailaren hasieran banakako lehenengoa eta maiatzaren amaiera edo ekainaren hasieran bigarrena. Tartean, asteazkenero guraso eguna izaten da. Horrez gain, irakasle tutoreak berarekin hitz egiteko edozein momentu daukatela esaten die gurasoei. "nik beti argi esaten diet nahi dutenean edozein momentutan niri abisatzeko eta adostuko dugula, naiz eta asteazkena ez izan, edozein momentutan geldituko garela". (E1, 00:45). Eskolako sarrera eta irteeretan ere biltzen dira, batez ere irteeretan, lasaiago dauden momentua izaten baita. Eta irakasleak zerbait ezberdina ikusten badu gurasoak deitzen ditu, ikusitakoa komentatzeko. Haur Hezkuntzako koordinatzailearen esanetan, eskola bezala familiei irekita daude eta beti beraiekin lan egiteko prest aurkitzen dira. Haurren familiak irakasle tutoreak esandakoarekin bat datoz, eta beraiek ere urtean hasierako bilera orokorra eta ikasturtean zehar bi izaten dituztela diote. Bilera horietaz gain, umearen inguruan zerbait esateko dutenen irakaslearekin biltzen dira, hala ere 18 familiatik seik soilik proposatu izan dituzte bilerak 8. Bilera hauek positiboki baloratzen dituzte "Muy buenas, salgo más tranquila" (G3., galdetegia, 2021/03/23). Grafikoa 2. Familien bilera proposamenak. Iturria: Nik sortua. Haur Hezkuntzako irakasleek urtearen hasieran bilera orokor bat izaten dutela aipatzen dute. Ondoren, ikasturtean zehar bi bilera izaten dituzte. Horrez gain, umeak eskolara egokitzen dauden momentuetan gehiago batzen dira familiekin, egokitze prozesua umearentzat errazagoa izan dadin. 4.4. Asebetetzea Irakasle tutorea gelan ematen den eskolaren eta familiaren arteko harremanarekin oso pozik dago. Familiek umeak pozik ikusten dituztela aipatzen du, eta horregatik etxean beraiekin motibatuta lan egiten dutela. Familien aldetik zerbait faltan botatzen duen galdetutakoan batzuetan familiek kanpotik eskola barruan gertatzen dena ulertzen ez dutela onartzen du. Momentu horretan profesional bezala modu batean edo bestean gurasoei denbora emanez beraiengana hurbildu behar dela dio. Haur Hezkuntzako koordinatzaileari ea eskola bezala modu egokian lanean dabiltzala galdetutakoan, baietz erantzun du. Zikloen artean informazioa elkar-trukatzen ahalegintzen dela adierazten du, duen informazioa izaten dituzten bileretara eraman, bertan gainontzeko irakasleen zalantzak eta iritziak entzun eta ondoren bueltan ekartzeko. Eskolaren eta familiaren artean harreman negatiboa dagoenean zer egiten duten ere galdetu zaio. Familiak pasioz eta errespetuz tratatzen dituztela adierazten du, beti irakasleen postua zein den ahaztu gabe. Mugak argi dituzte, horregatik familia batzuekin arazoak konpondu ezin direnean ikuskariarekin hitz egin edo Berritzegunean laguntza eskatzen dute, arazoa nola enfokatu jakiteko. Haurren familiak orokorrean eskolan duten parte-hartzearekin gustura egon arren 18 familietatik bik gehiago parte-hartzea nahiko lukete. Batek denbora falta arrazoi jarrita gehiago parte-hartu ahal izatearen zalantzak ditu. Eskolaren aldetik faltan zerbait botatzen duten galdetutakoan 18tik hiruk hartu eman gehiago egotea beharrezkoa ikusten dute, batek umeen garapenaren inguruko informea eta beste batek kurtso hasieran informazio falta sentitzen du 9 "Kurtso hasierako bilera oso berandu dela uste dut. Informazio falta somatzen dut gehien bat kurtso hasieran" (G4., galdetegia, 2021/03/22) gehiengoak ordea ez du ezer faltan botatzen. Zerbait faltan botatzen duten galdetu ondoren umeen heziketan parte-hartzeko aukera gehiago edukitzea gustatuko litzaieken galdetu zaie familiei, bostek baietz erantzun dute eta batek nahi izanez gero parte-hartzeko aukerak badaudela aldarrikatzen du. Grafikoa 3. Eskolaren aldetik zerbait faltan botatzen dute. Iturria: Nik sortua. Haur Hezkuntzako gainontzeko irakasleek salbuespenak egon arren orokorrean familiak gogotsu ikusten dituzte. Irakasle batek momentu batzuetan gurasoen aldetik enpatia falta sentitzen duen arren familiak inplikatuak daudela ikusten du. Bukatzeko, emaitzak azaltzeko erabilitako lau kategoriak kontuan hartuz, kategorizazio orokorren taula sortu da 10. 5. Ondorioak Azkenik, ondorioen eztabaida eta ikerketaren mugak eta etorkizunerako lan-ildoak azalduko dira. 5.1. Ondorioen eztabaida Ikerketarako iker-galdera "Eskolaren eta familien artean nolako harremana dago?" izan dela kontuan harturik, iker-galdera horretatik ateratako helburuak banan-banan aztertu dira, bete direla egiaztatzeko. Helburuei dagokienez, lanaren helburu orokorra eskolaren eta familiaren harremanaren errealitatea ezagutzea dela kontuan harturik, orokorrean guztiz bete dela esan daiteke. Helburu orokorraz gain, lanak 4 helburu espezifiko ere baditu. Lehenengoa, eskolafamilia harremana izateko erak aztertzea izan da. Era desberdinak aztertuak izan dira eta familiak mezu bidez, bilerekin, aurrez-aurreko hizketaldiekin, esaterako, harremantzen direla ondorioztatu da. Bigarren helburu orokorra, eskolan gehien ematen den harreman mota ezagutzea izan da. Eskolaren eta familiaren artean gehien ematen den harreman mota aurrezaurreko bilerak dira, hala ere, bien artean beste era bateko harremanak ere izaten dituzte, mezuak eta sarrera-irteeretako hizketaldiak, esaterako. Hirugarren helburuarekin jarraituz, bi instituzioen arteko harremanean dagoen maiztasuna aztertu da. Ikerketan eguneroko sarrera-irteeretan topo egiteaz gain, urtean hiru aldiz biltzen direla ikusi da. Horrez gain, familia bakoitzak beharrezkoa duenean, maiztasun gehiagorekin biltzeko aukera du. Azkenik, laugarren helburua, eskola eta familia daukaten harremanarekin gustura dauden ikertzea izan dela kontuan harturik, familien gehiengoa eta ikastetxea, irakaslea zehazki, duten harremanarekin gustura azaldu direla ikusi da. Era berean, ikerketan ateratako emaitzen interpretazioari erreparatuz, ondorioztatu daiteke, ikerketa egin den ikastetxeko eskolaren eta familiaren arteko harremana positiboa dela. Familiek eskola instituzio ireki bezala ikusten dute, zalantzak edo arazoak izatekotan bertara jotzen baitute. Tuesta, Girón eta Navarrok (2012), gainera, familiak eskolatik gertu sentitzearen garrantzia aldarrikatzen dute. Beraien esanetan, familiak eskolatik gertu sentitzen direnean, parte-hartzeko konpromiso handiagoa izaten dutelako. Halaber, parte-hartze horrek, umeen heziketa-kalitatea handitzen du (Jurado, 2009). Parte-hartzeari dagokionez, INCLUD-ED (2011) kontuan hartuta, bertan azaltzen diren bost parte-hartzeen artean (parte-hartzea informatiboa, kontsultak soilik egitekoa, erabakitzailea, ebaluatzailea eta hezigarria) familia gehienen partaidetza tipologia, parte-hartze hezigarria da. Horren adibide garbia, bilerez gain gurasoen erdiak baino gehiagok eskolako proiektuetan parte-hartzen duela da, Organo Gorenean edota Eskola Kontseiluan, esaterako. Gainontzeko familia batzuek kontsultak soilik egiten dituzte, eskolarengandik informazioa jaso arren, ekarpen gutxi egiten dituztelako. Umeen heziketaz ari garenean, eskola eta familia noranzko berdinean joatea ezinbestekoa da (Villa, 2007). Kolaborazioan eta konfiantzan oinarritutako lankidetza egoteko bien artean loturak ezarri behar dira. Ikastetxean, noranzko berdinean lanean joaten ahalegintzen dira, irakasleak gurasoei nahi duten guztietan berarengana jotzeko aukera ematen die, eta guraso batzuk aukerak aprobetxatuz, bilerak eskatu izan dituzte. Hori gutxi balitz, familiek umeekin batera eskolan egiten dituzten proiektuak etxean lantzen dituzte, horrela, haurrari etxean ere bere garapen pertsonalean lagunduz. Batzuetan baina, bien arteko harremanean zailtasunak egoten dira. Denbora falta dela eta, familiek ez dute nahi beste parte-hartzen, hala ere, Llevot eta Bernarden (2015) ustez, sarri denbora falta aitzakia gisa erabiltzen da. Benetako arrazoia medio, familia bakoitzaren egoera desberdina da, baita garai batetik honako familia eta eskola ulertzeko modua ere (Muñoz, Fernández eta Vázquez, 2007). Horregatik, familia bakoitzaren egoera ulertu eta lankidetzan umearen garapen egokiena lortzearen alde egin behar da. 5.2. Ikerketaren mugak eta etorkizunerako lan-ildoak Lana egiteko izan diren mugei dagokienez, hiru muga nagusi nabarmendu behar dira: koronabirusa, errealitate idilikoa eta lagin txikia. Koronabirusa dela eta, lana osatzeko gurasoei egindako galdetegi guztiak idatziz izan dira. Horrenbestez, familia bakoitzari sentitzen duena idazteko aukera eman arren, aurrez aurre elkarrizketak egiteak ikerketari informazio askoz gehiago emango lioke, familiek beraien iritzia sakonago plazaratzeko aukera izango bailukete. Lanean izandako beste mugetako bat errealitate "idiliko" bat bizi izan dela da. Eskolako irakasle tutoreak behin baino gehiagotan aipatu izan du aurtengo taldean familia eta ikastetxearen arteko harremana ezin hobea zela. Gurasoak umeen heziketan, eskolako proiektuetan edota laguntza eskatzen une oro inplikatzen direla aipatu du eta horrek ikerketaren emaitzetan eragin zuzena izan du, ikerketa beste talde batean egingo balitz, emaitza guztiz desberdinak ateratzea posible izango litzatekeelako. Aipatzekoa da baita ere, laginari dagokionez, lagin nahiko txikia izan dela, ikerketa ikastetxe eta batez ere ikastalde konkretu bakar batean zentratu baita. Horrek esan nahi du, ikerketa bera ikastetxe berdineko beste ikastalde batean, testuinguru desberdin bateko ikastetxeetan edota lerro ezberdinak dituen ikastetxe batean zentratuko balitz, posible litzatekeela ikerketaren emaitzak guztiz aldatzea. Muga hauek ezagututa, etorkizunerako, emaitzak aberaste aldera, ikerketa berdina beste testuinguru bateko ikastetxe batean egitea posible da, bi errealitateak ikusi ondoren, hauek konparatu ahal izateko. Konparazio horretatik, gainera, emaitzak desberdinak izatekotan, hobekuntza proposamenak egiteko aukera dago. Proposamen horrekin, ikastetxean aurrera eramaten diren praktikak gainontzeko instituzioetan txertatu daitezke, familiaren eta eskolaren arteko harremana indartzen laguntzeko baliabideak proposatuz. Honekin batera, eskolaren eta familiaren artean elkarlanean aritzeak haurrarengan dakartzan onurak berriz aipatzea ezinbestekoa da, bien arteko erlazioa ikaslearen hezkuntza prozesuan oso garrantzitsua baita (Garreta, 2013). Familiek eskolan partehartzen dutenean, umeen eskola porrotean eragina du, hau gutxitu egiten delako (Pérez, Rodríguez eta Sanchez, 2001). Gainera, bi instituzioak haurrari babesa eta laguntza ematen ahalegintzen direnean, umearen garapena erraztu egiten da (Sosa, 2009). Horregatik, eskolaren eta familiaren arteko harremanaren errealitatea ikertzea ezinbestekoa da, umearen heziketan parte-hartzen duten eragile hauek, elkarlanean, umearen garapen integral optimoaren alde egiteko. Horrenbestez, horrelako ikerketak egitea garrantzitsua da harreman hori ezagutzeko, eta ondorioz, beharrezko egokitzapenak egin ahal izateko. Eskerrik asko ikerketa honetan parte-hartzeko erabakia hartu eta zure denbora eskaintzeagatik. Eskerrik asko ikerketa honetan parte-hartzeko erabakia hartu eta zure denbora eskaintzeagatik. Nagore Angiozar Garitano Haur Hezkuntzako Gradua burutzen ari da, Euskal Herriko Unibertsitateko Bilboko Hezkuntza Fakultatean, eta ondorioz, Gradu Amaierako Lana (GRAL) burutu behar du. GRALerako hautatutako ikergaiaren helburua ikastetxea eta familia harremanaren errealitatea ezagutzea da. Horretarako, metodologia mistoaz baliaturik, ikerketa burutuko da. Datuak biltze aldera, hainbat aditu eta arituekin elkarrizketak egingo dira, jasotako datuetatik abiatuta ikerketaren emaitzak eta ondorioak aterako direlarik. Horregatik guztiagatik, eragozpenik edukiko ez bazenu, eskertuko genizuke audioz grabatuak izango diren elkarrizketa horiek burutzeko baimen hau sinatzea, bertatik jasotako datuok ikerketarako erabiliak izan daitezen. Halaber, proiektuarekin kolaboratuz gero, eskuragarri izango duzu jasotako datuetatik ateratako informazio oro. GRALaren inguruan informazio gehiago jakin nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan lanaren zuzendariarekin: Ainhoa Gana Dañobeitia, [email protected]. Mila esker. Elkarrizketatua izango den pertsonaren izen-abizenak: Elkarrizketa burutuko duen arduradunaren izen-abizenak: Orokorrean eskolako irakasle eta koordinatzaileak, gurasoekin batera errealitate berdina bizi dutela ikus daiteke. Eskola bezala, familiaren eta ikastetxearen arteko harremana zaintzen ahalegintzen dira eta familiek umeen hezkuntzan parte-hartze ona dutela sentitzen dute. Familien aldetik eskolan parte-hartzen dute, irakaslearekin bilerak edukiz, Guraso Elkartean eta Eskola Kontseiluan esaterako. Koordinatzailea Gainerako irakasleak Eskolaren eta familiaren artean harremantzeko bide desberdinak erabiltzen dituzte. Harremana sarrerairteeretan, urtean zehar izaten dituzten bileren bidez, telefonoz hitz eginez… ematen da. Hala ere, aurten egoera berezian gaudela kontuan hartuta irakasleak umeen argazki eta bideoak bidaltzen ditu, umeak eskolan egiten ari direna etxean ikusi ahal izateko. Koordinatzailea Gainerako irakasleak Ikasturtean hiru bilera izaten dituzte, lehenengoa bilera orokorra izaten da, ondoren urtarril bukaera edo otsail hasieran banakako lehenengoa eta bigarrena maiatza edo ekainean. Asteazkenero, guraso eguna izaten dute eta familiek tutorearekin hitz egin nahi izatekotan eguna eskatzea besterik ez dute. Hala ere, eskola bezala familiei irekita daudenez, familiek behar dutenean hitz egin eta gelditzeko aukera izaten dute. Eskolako sarrera eta irteeretan ere biltzen dira, batez Koordinatzailea Gainerako irakasleak ere irteeretan, lasaiago hitz egiteko aukera izaten dutelako. Familiak zein irakasleak pozik daude. Irakasleak familiek umeak pozik ikusten dituztela aipatzen du eta horregatik beraiekin etxean motibatuta lanean ari direla. Eskola bezala, modu egokian lanean dabiltzala aitortzen dute, beraien artean komunikazioa egoten baita. Koordinatzailea Gainerako irakasleak
science
addi-c10745a230b7
addi
cc-by-nc-nd 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/55054
Hezkidetzaren trataera berritzaile digitala Lehen Hezkuntzan
Castresana Fuentes, Leire
2022-01-18
Sarrera Nahiz eta azkeneko hamarkadetan emakumeen eskubideen aldeko pausu garrantzitsuak eman diren, oraindik ez dugu lortu berdintasunean oinarritutako gizarte bat. Errealitatea horrela izanda, hezkuntza esparruan hezkidetza lantzea ezinbestekoa bilakatzen da. Izan ere, hezkuntza gizartearen isla da. Beraz, lan honetan aurkezten den material didaktiko berritzaileak Lehen Hezkuntzako ikasleak hezkidetzaren garrantziaz jabetzea du helburu, hau da, pertsona guztiak desberdinak garela jakitea, desberdintasun hauen aurrean errespetuzko jarrerak eraikiz, eta enpatia zein harreman osasuntsuak bermatuz. Horretarako, webgune bat prestatu da, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei eta huen irakasleei eta familia kideei zuzenduta dagoena. Bertan hezkidetza era integral batean garatzeko proiektua topatu dezakete ikasle, irakasle eta familiek. Lana hiru atal nagusitan banatzen da. Alde batetik, hezkidetzari eta gamifikazioari buruz burututako bilaketa bibliografikoa aurkitzen da, hau da, lanaren oinarri teorikoa. Beste alde batetik, diagnosia aurkitzen da. Bilaketa bibliografikoa aurrera eraman eta hezkuntzan hezkidetzak oraindik duen garrantzia baieztatu ondoren, Lehen Hezkuntzako etapan ikasleek hezkidetza modu sistematiko batean lantzen duten ala ez egiaztatu nahi izan da. Horretarako, hiru inkesta prestatu dira, lehenengoa Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta, bigarrena Lehen Hezkuntzako irakasleei eta azkena, hauen familiei bideratuta. Inkesta hauetatik ateratako ondorio nagusia, ikasleek hezkidetza nahiko jorratzen ez dutela, baina landuko beharko luketela izan da. Gainera, horretarako, IKT-ak erabiltzea egokia izan litzatekela ondorioztatu da. Bestetik, errealitateari erantzuteko sortutako material didaktiko berritzaile digitalaren deskribapena aurkitzen da, baita materialari buruzko ebaluazioa ere. Bukatzeko, ondorio orokorrak aurkitzen dira, non lanaren inguruko gogoeta eta hau burutzeko izandako mugak azaltzen diren. Muga hauetatik abiatuta, etorkizunerako erronkak adierazten dira baita ere. 1. Marko teorikoa 1.1. Gaur egungo gizartearen errealitatea Gure gizartean emakumeen eskubideen aldeko pausu handiak eman dira. Hala ere, oraindik asko falta zaigu gizarte feminista batean bizitzeko aukera izateko. Izan ere, Fissen (1993) aburuz, feminismoa emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzea helburu duten eta mugimendu sozial eta politiko zabalaren barnean aurki daitezkeen ideien eta sinesmenen multzoa da. Hori dela eta, baieztatu daiteke aipatutako ideiak eta sinesmenak oraindik ez daudela eguneko gizartean ezarrita. Emakumeen eta gizonen artean dagoen desparekotasun hau eragile desberdinen ondorioz ematen da, hauen artean, sistema patriarkala, matxismoa, sexismoa eta androzentrismoa aurki daitezke (Ugarte, Otaduy eta Irigoyen, d.g.). Alde batetik, sistema patriarkalari dagokionez, erakunde sozial eta primitiboa da, boterea familia bakoitzaren gizon buruzagiak du eta aipatutako boterea leinuko senideei zabaltzen die (Real Academia Española [RAE], 2014). Ildo beretik, patriarkatuaren barnean erabiltzen diren metodoen multzoari sexismoa deritzo, hauen bitartez pertsona bati bere sexuaren arabera abantailak emanez edota diskriminatuz (Emakumearen Euskal Erakunde [EMAKUNDE], 2015). Bestetik, matxismoari erreparatuz, Polet eta Marielosen (2016) arabera, jokabide, jarrera eta balio batzuen multzoa da, maskulinitatearen baieztapen sistematikoagatik bereizgarri izanik. Hau da, matxismoa artasuna goraipatzea da, emakumeen pertsonalitatea eta esentzia gutxietsiz. Azkenik, androzentrismoari begira, gizonekin erlazionatutako ezaugarriak unibertsoaren zentroa direlaren ikuspegia duen mugimendua da. Izan ere, gizateria gizonarekin nahasten du. Sexismoaren forma zehatz bat da, emakumeen ezkutaketan adierazten dena (EMAKUNDE, 2015). Orain arte aipatutako desparekotasuna ez da soilik gizartean ematen, hezkuntzan ere antzeman daiteke. Azken finean, hezkuntza gizartearen isla da. Molinesek (2015) aipatzen duen moduan, ikasleei haien sexuaren arabera jarrera eta erantzun desberdinak onartzen eta eskatzen zaizkie. 1.2. Hezkidetza 1.2.1. Hezkidetzaren kontzeptua Nahiz eta gaur eguneko ikastetxeak mistoak eta ikasleek lantzen dituzten edukiak berdinak izan, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua ez da berdintasunean aurrera eramaten. Izan ere, aurretik aipatu bezala, gizartean ageri den emakumeen eta gizonen arteko desparekotasuna, hezkuntzan islatzen da, modu kontziente zein inkontziente batean. Hori saihesteko, hezkuntza hezkidetzailea garatzea beharrezkoa da. Hots, pertsona guztiak modu berdintsu eta balioen, arauen, jokabideen eta esperientzien sistema batean hezi behar dira. Hezkuntza ez da genero sozialarengatik hierarkizatuta egon behar, hau da, genero batek bestearengan duen gailentasuna deuseztatu behar da (Cremades, 1995). Hezkidetza kontzeptuari begira, genero- eta sexu- dikotomietan oinarritutako heziketa gainditzeko paradigma da. Hau da, Ugarte et al. egileen hitzetan (d.g., 5. or.) "hezkidetza neskak zein mutilak genero maskulino eta femeninotik aske heztean datza, bere indibidualtasunaren garapena sustatuz eta gizarte sexista batek eskatzen dizkien errolak kontuan hartu gabe". Bestetik, Baena eta Ruizen (2009) arabera, hezkidetza ikasleengan bideratuta dagoen giza sozializazio prozesua da, non denek aukera- eta eskubideberdintasuna dituzten. Berdintasunaren ideologian oinarritzen da, askatasuna, aniztasuna eta eskuzabaltasuna gehituz. Aipatutakoa aintzat hartuz, Ugarte et al.-ek (d.g.) diotena jarraituz, ondorioztatu daiteke hezkidetza feminismoaren alaba dela. Izan ere, hezkidetzak feminismotik jasotako genero-ikuspegia kontuan izanik hezitzaileen errealitatea ikertzen du eta ematen diren diskriminazioak gainditzeko hezkuntza-proposamenak burutzen ditu. Hortaz, ezinbestekoa da feminismoa zer den jakitea. Feminismoa, formalki XVIII. mendearen amaieran hasi zen mugimendu sozial eta politikoa da, non emakumeak patriarkatuaren zapalketa, menderatze eta esplotazio objektuak zirela konturatzen hasi ziren (Sau, 2000). Marcuseren (1976) esanetan, mugimendu feministak bi mailetan jarduten du. Alde batetik, ekonomiaren, kulturaren eta gizartearen arloan berdintasun osoa lortzeko borrokatzen du. Beste alde batetik, gizarte berri bat sortu nahi du non gizon-emakume dikotomia gainditzen den, hau da, errealitate berria duen gizarte bat. 1.2.2. Hezkidetzaren bilakaera historikoa Hezkidetza zer den ulertzeko, kontzeptua azaltzeaz gain, bere bilakaera historikoa garatzea ezinbestekoa da. Lehenik, 1857ko irailaren 9an Moyano Legea jarri zen indarrean, emakumearen heziketarako aurrerapen ikaragarria eragin zuena. Lege honen bidez, 500 herritar baino gehiagoko herrietan nesken eskolak sortu ziren, emakumeen oinarrizko heziketa jasotzeko eskubidea onartuz; eta 1858an Irakasle Emakumeen "Eskola Normal Zentrala" sortu zen, hauek irakaskuntza pedagogikoa aurrera eramateko eskubidea zutela onartuz. Gainera, probintzietan neskentzako "Eskola Normalak" sortzen hasi ziren. Hala ere, heziketa oraindik ere bi sexuen arteko lanen bereizketa tradizionalean oinarrituz burutu zen (Scanlon, 1987). XX. mendearen hasieran, 1909ko urriaren 26an Dekretu Erreala ezarri eta eskola mistoa arautu zen. Aldaketa honi hezkidetza deitu zitzaion, gaur egun ezagutzen dugun hezkidetzarekin zerikusirik izan ez arren (Urruzola, 1995). Aipagarria da, hezkidetza aurrera eramaten zuen Ferrer eta Guàrdia-ren "Eskola Modernoak" eragin handia izan zuela beste hainbat eskoletan. Honetaz gain, Espainiako Errepublikak 1931n gainditutako legislazioak emakumeen eta gizonen arteko berdintasun legala ezartzen zuen (Benedí, 2012). Ondorioz, emakume espainiarrak errepublikan zenbait eskubide politiko, zibil eta sozial lortu zituzten, baina ez zuten parekatze legislatibo osoa lortu (Núñez, 1998). Espainiako Gerra Zibilaren eta 1939tik aurrera ezarritako frankismoaren ondorioz, hartutako erabakiak deuseztatu ziren. Izan ere, frankismoaren garaian hezkuntzak berriro ere elizaren menpe geratu zen, eskola mistoen desagerpena eraginez. Modu honetan, nesken heziketa Falangearen Emakumezkoen Atalean oinarritzen zen, XVIII. mendean egokituta zeuden printzipioetara itzuliz (Benedí, 2012). Gero, 1970eko Hezkuntzaren Lege Orokorra [LGE] gainditu arte, zenbait lege ezarri ziren eskola segregatzailea sustatzen zutenak, horien artean, 1945eko Lehen Hezkuntzako Legea. Ondoren, XX. mendeko 70. hamarkadaren amaieran, Espainia frankistak estatuaren maila kulturala hobetzeko helburua izan zuen, herritarren alfabetatzeak aurrerapen ekonomikoak ekarriko zuela pentsatzen zuelako. Modu honetan, LGE ezarri zen. Honek hezkuntzaren berrikuntza ekarri zuen, non emakumeen eskulana ezinbestekoa bilakatu zen. Dena den, hezkuntza nahiko anbiguoa zen, ez zuen balio tradizionalen eta rol etxekoiaren aurka jotzen (González, 2010). Ondoren, 1990ean Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorraren Lege Organikoa [LOGSE] ezarri zen, Espainiako Langile Alderdi Sozialistaren [PSOE] eskutik, sexuen arteko diskriminazioa onartu zuen lehenengo legea izanik. Honek hitzaurrearen bosgarren paragrafoan honako hau esaten zuen: "la educación permite, en fin, avanzar en la lucha contra la discriminación y la desigualdad, sean éstas por razón de nacimiento, raza, sexo, religión u opinión, ya tengan un origen familiar o social, se arrastren tradicionalmente o desaparezcan continuamente con la dinámica de la sociedad" (LOGSE, 1990, 28927. or.). Gainera, LOGSEren (1990, 28936. or.) 57. artikuluan, material didaktikoei buruz hitz 1.3. Gaitasun digitalaren garapena Lehen Hezkuntzan gamifikazioaren bidez 1.3.1. Gaitasun digitala Konpetentzien inguruko ECD/65/2015 Ordenaren arabera (2015), konpetentzia digitala informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera sortzailea, kritikoa eta segurua aurrera eramaten du, lanarekin, enplegagarritasunarekin, ikaskuntzarekin, aisialdiaren erabilerarekin, inklusioarekin eta gizartean parte hartzearekin erlazionatuta dauden helburuak lortzeko. Honen eskuratzea 3/2020 Lege Organikoaren (LOMLOE) bidez garatzen da eta honen ondorioz, maiatzaren 3ko 2/2006 Hezkuntzako Lege Organikoa aldatzen da. Aldi berean, hezkuntza digitalerako hezkuntza bermatzen da 3/2018 Lege Organikoko 83. artikuluan, Datu Pertsonalen Babespenari eta eskubide digitalaren ziurtasunari buruzkoa (Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado [INTEF], d.g.). Konpetentzia digitalaren garapen egokia burutzeko, mundu digitalaren eskubideak eta arriskuak ezagutu behar dira; hizkuntza zehatza jakin behar da; oinarrizko aplikazio informatikoak eta informazio iturriak ezagutu behar dira; ikasleek komunikatzeko eta arazoak ebazteko baliabide teknologikoak erabiltzeko gai izan behar dira; hauek informazioa erabili eta prozesatu behar dute modu kritiko eta sistematiko batean; informazioa bilatu, lortu eta erabili behar dute; eta edukiak sortzeko gai izan behar dira (Konpetentzia klabeen inguruko ECD/65/2015 Ordena, 2015). Azkenik, ikasleek teknologiekiko eta euskarri teknologiekiko jarrera aktiboa, kritikoa eta errealista eta ikasteko eta teknologien erabilera hobetzeko motibazioa eta jakin-mina izan behar dute. Gainera, euskarri teknologikoen indarrak eta ahuleziak aintzat hartu eta erabileraren printzipio etikoak errespetatu behar dituzte (Konpetentzia klabeen inguruko ECD/65/2015 Ordena, 2015). 1.3.2. Gamifikazioa Garcíaren (2019) aburuz, gamifikazio hezigarria gero eta hedatuago dago, ikasleengan eragiten duen motibazioa eta inplikazioa arrazoi direlarik. Gamifikazioa jolasetan ematen diren estrategien, dinamiken, mekaniken eta elementuen erabilera da, baina kasu honetan, beste testuinguru desberdinetan ematen da. Honen helburua, mezu bat edo edukiak adieraztea edota jarrera bat aldatzea da, motibazioa, inplikazioa eta dibertsioa sustatzen duen esperientzia ludiko baten bitartez (Llorens et al., 2016). Ildo beretik, ezinbestekoa da irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan gamifikazioa eta jolasak desberdintzea. Gamifikazio hezitzaileak jolasen elementuak erabiltzen ditu, hala nola, lehiakortasun taulak edota ordainsariak (García, 2019). Hala ere, Vassilevaren (2012) arabera, gamifikazioan ikasleentzat espazio inspiratzaileago eta motibatzaileago bat dago. Gamifikazioak hainbat abantaila ditu ikaslegoarentzat: ikasleak burutzen duen esfortzu akademikoa saritzea eta onartzea bilatzen du, ikasleek haien aurrerapenak identifikatuz; ikasle batek bere errendimendu akademikoa hobetzeko interesa jartzen duenean gamifikazioak prozesu hau errazten du teknologiak eta dinamika integratzaileen bidez; eta gamifikazioak estrategia metodologiko gisa ikasleen ulermen zailtasunak desagertzen laguntzen du, paradigma aldaketaren eraginez (Oliva, 2016). Dena dela, desabantailak ere baditu. Romero eta Lópezek (2021) ikasle batzuei burututako inkestan ikus daitekeen moduan, gamifikazioaren bidez ikasleen ikaskuntza osatugabea izan daiteke, planteamendu didaktiko arin baten ondorioz, non gamifikazioa joku bat bezala ulertzen den eta ez estrategia didaktikoa bezala. Askotan tresna digitalari gehiegizko arreta ematen zaio, proposamenaren zentzu didaktikoa alde batera utziz. Honetaz gain, kasu batzuetan hauen erabilera bideraezina izaten da, ikasleek etxean zereginekin jarraitzeko baliabideak ez dituztelako. Gainera, askotan gamifikazioan aurrera eramaten diren dinamikak ikasleengan gehiegizko lehiakortasuna garatzen dute, taldeko lankidetza falta sustatuz (Romero eta López, 2021). Jarraitzeko, gamifikazioaren bidez irakasleak ikasleak protagonista diren giro ludiko bat sortzen ez badu, ikasleek emozio negatiboak garatzeko arriskua dago (López, Segura, Fuentes eta Parra, 2020). 1.3.3. Escape Room digitala hezkuntzarako baliabide gisa Gamifikazioaren eremuan aurki daitezkeen jarduera desberdinen artean, Escape Roomak aipa daitezke. Hauen jatorria Japonian dokumentatuta dago, 2007. urtean. Escape Room-ak jokuak dira, non pertsonen talde batek enigma desberdinak ebazteko aktiboki parte hartu behar duen. Modu honetan, jokuaren helburu nagusia lortuko dute: beraien burua askatu eta giltzapetuta dauden gelatik irtetzea (Bodnar, Anastasio, Enszer eta Burkey, 2016). Aipatutakoa aintzat hartuz, Escape Room hezigarri digitalak sortu dira. Hauek ikaskuntza errazten duten tresnak dira ikuspegi ludikoago batetik, non parte hartzaileek haien ezagutzak, trebetasunak eta azkartasuna erabili behar duten bertan dauden enigmak eta erronkak ebazteko. Horrela, aurrean duten arazoaren erantzuna lortu beharko dute, taldekideen parte hartze aktiboa eta jarrera proaktiboaren bidez (Moreno, Hunt, Ferreras eta Moreno, 2020). Vidergorren (2021) esanetan, Escape Room digitalak berezko motibazioa sustatzen dute parte hartzaileengan. Motibazioa, helburu bat izatea da eta hori lortzera erabakitzea eta ahaleginean mantentzea (Iriarte, 2007). Bi motibazio mota daude: berezko motibazioa eta motibazio instrumentala. Berezko motibazioaren jatorria subjektua bera da eta bere helburua norberaren errealizazioa esperimentatzea da. Motibazio instrumentalaren jatorria, aldiz, kanpotik dator eta honen bidez, gertaera edota objektu desberdinen eraginez pertsonek ekintza desberdinak egitera bultzatuta sentitzen dira (Ospina, 2006). Azkenik, Escape Room-ak estrategia bezala erabili daitezke, ikasleen motibazioa sustatu eta hauen ikaskuntzarekiko konpromisoa handitu dezaketelako. Hau da, ikasleak edukietaz jabetuko dira beraien jarrera aktiboari esker (Sierra eta Fernández, 2019). 2. Diagnosia 2.1. Helburua Diagnosiaren helburua, Lehen Hezkuntzako etapan ikasleek ikasgelan hezkidetza modu sistematiko batean lantzen duten ala ez aztertzea da. 2.2. Metodologia Lehen Hezkuntzako etapan hezkidetza modu sistematikoan lantzen den ala ez aztertzeko, hiru inkesta erabili dira (ikusi 1. eranskina) eta bakoitza laginaren talde bati bideratu zaio: Lehen Hezkuntzako ikasleei, irakasleei eta hauen familiei. Inkestak Instituto de la Juventudek [injuve] (2008) burututako gazteen eta genero berdintasunaren inguruko ikerketan, Cristina Díaz-Pinések (d.g.) egindako ikastetxeen berdintasunaren errealitatearen inguruko diagnostikoan eta INTEFen (2013) teknologien inguruko ikerketen galdetegietan oinarritzen dira, ikerketaren testuingurura moldatuz. Hauek Likert eskalan oinarritutakoak dira eta 20 item baino gutxiago dituzte: ikasleenak 13 galdera, irakasleenak 18 eta familienak 16. Bere zabalkundea sare sozialen bidez egin da eta Google Forms-en gauzatu dira (ikusi 2. eranskina). 2.3. Lagina Lagina 323 pertsonek osatzen dute eta hiru talde nagusietan banatzen dira: 150 Lehen Hezkuntzako 6-12 urteko ikasleak dira eta laginaren % 46,43 osatzen dute; 73 Lehen Hezkuntzako irakasleak, hots, laginaren % 22,6; eta 100 familiak, laginaren % 30, 95. Alde batetik, ikasleen inkestan 150 erantzunetatik % 54 neskena, % 44,7 mutilena eta % 1,3 ageneroena da. Ikasleen % 74,7 Bizkaikoa da, % 8 Gipuzkoakoa, % 1,3 Arabakoa eta % 16 beste leku batekoa. Umeen % 4 6-7 urte bitartekoa, % 6,7 7-8, % 1,3 8-9, % 40,7 9-10, % 18 10-11 eta % 29,3 11-12 urte bitartekoa da. Bestetik, irakasleen inkestan 73 erantzunetatik % 84,9 emakumeena eta % 15,1 gizonena da. Irakasleen % 41,1en adina 20-30 urte bitartekoa, % 21,9rena 30-40, % 27,4rena 4050, %8,2 rena 50-60 eta % 1,4rena 60 urte baino gehiagokoa da. Honetaz gain, % 71,2 Bizkaikoa da, % 26 Gipuzkoakoa eta % 2,7 Arabakoa. % 57,5ek 1-10 urte bitartean darama irakaskuntzan, % 23,3k 10-20, % 13,7k 20-30 eta % 5,5ek 30-40 urte bitartean. Inkesta burututako irakasleen % 61,6 tutoreak dira, % 19,2 Hezkuntza Bereziko irakasleak, % 15,1 Ingelesekoak, % 5,5 Musikakoak, % 2,7 Gorputz Hezkuntzakoak eta % 13,7 beste motatako irakasleak. % 19,2k Lehen Hezkuntzako lehenengo mailan lan egiten dute, % 12,3k bigarren mailan, % 16,4k hirugarren mailan, % 17,8k laugarren mailan, % 11k bosgarren mailan eta % 23,3k seigarren mailan. Azkenik, % 74k ikastetxe publiko batean lan egiten du, % 24,7k ikastetxe kontzertatu batean eta % 1,4k ikastetxe pribatu batean. Azkenik, familien inkestan 100 erantzunetatik % 88 emakumeena eta % 12 gizonena da. % 2 20-30 urte bitartekoak, % 17 30-40, % 78 40-50 eta % 3 50 urte baino gehiagokoak dira. % 88 Bizkaian bizi dira, % 6 Gipuzkoan eta % 6 beste leku batean. Erantzun duten % 33k seme-alaba bakarra dute, % 53k bi, % 9k hiru eta % 5ek hiru baino gehiago. 2.4. Emaitzak Ondoren, inkestetako emaitzak galdetegiko galderen ordena jarraituta eta lagin taldeak kontuan izanik aurkeztuko dira. Lehen Hezkuntzako ikasleei bideratutako inkestari begira, hauen adina eta generoa hartu dira ardatz gisa. Lehenengo galderan ("Bal al dakizu zer diren IKT-ak?"), % 90ek baietz erantzun du eta % 10ek ezetz, ezetz erantzun dutenen gehiengoa 9 urte izanik. Bigarren galderan ("Uste duzu gaur eguneko gizartean IKT-ak garrantzitsuak direla?"), gehiengoak baietz erantzun du, % 94,7k eta % 5,3k ezetz, ezetz erantzun dutenen gehiengoa 9-10 urteak izanik. Hirugarren galderan ("IKT-ak erabiltzen dituzue eskolan?"), % 68k nahiko, % 26k gutxi eta % 6k ez dituztela erabiltzen erantzun du. Kasu honetan, IKT-ak ez dituztela erabiltzen edota gutxi erabiltzen dituztela erantzun duten ikasle gehienak 9 urtekoak dira. Laugarren galderan ("IKT-ak eskolan erabiltzen badituzue, zer gai lantzen dituzue eskolan hauen bidez?"), erantzun duten ume gehienak 10-12 urte bitartekoak izan dira, gehien errepikatu diren erantzunak, Matematika, Euskara eta Lengua izanik. Bosgarren galderan ("Nola ikusten duzu zure burua teknologian?"), % 41,3k nahiko trebeak direla, % 50ek oso trebeak eta % 8,7k traketsak direla erantzun du. Traketsak direla erantzun duten gehienak neskak izan dira, 6-9 urte bitartekoak. Nahiko trebeak direla erantzun dutenen artean, gehienak 9-10 urte bitartekoak dira eta oso trebeak, 11-12 urte bitartekoak. Seigarren galderan ("Klaseko jarduerak burutzeko IKT-ak erabiltzea gustatzen zaizu?"), % 84,7k baietz erantzun du, % 12,7k ez asko eta % 2,7k ezetz. Ezetz erantzun dutenek 6-10 urte bitarteko ikasleak izan dira eta gehienak, neskak. Zazpigarren galderan ("Uste duzu beharrezkoa dela gizartean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzea?"), % 90ek baietz erantzun du eta % 10ek ezetz, ezetz erantzun duten gehienak 9-10 urte bitartekoak izanik. Zortzigarren galderan ("Uste duzu genero berdintasuna dagoela?"), % 62,7k baietz erantzun du eta % 37,3k ezetz. Ezetz erantzun duten gehienak 9-12 urte bitartekoak izan dira eta neskak. Bederatzigarren galderan ("Ba al dakizu zer den feminismoa?"), % 77k baietz erantzun du eta % 23k ezetz. Ezetz erantzun duten gehienak 6-10 eta baietz erantzun duten gehienak 10-12 urte bitartekoa izan dira. Hamargarren galderan ("Feminismoa eskolan lantzen duzue?"), % 71,3k baietz erantzun du eta % 28,7k ezetz. Ezetz erantzun duten gehienak 6-10 urte bitartekoak eta baietz erantzun dutenak 11-12 urte bitartekoak izanik. Hamaikagarren galderan ("Feminismoa eskolan lantzen baduzue, IKT-ak erabiltzen dituzue horretarako?"), % 61,8k ezetz erantzun du eta % 38,7k baietz, erantzun duten ikasleak 11-12 urte bitartekoak izanik. Hamabigarren galderan ("Nortzuk dira trebeagoak IKT-etan?"), % 88,7k generoarekin zerikusirik ez daukala, % 6k mutilak eta % 5,3k neskak erantzun du. Neskak trebeagoak direla erantzun duten gehienak neskak izan dira. Hamahirugarren galderan ("Aipatu Youtuber baten izena"), aipatu dituzten Youtuber gehienak mutilak izan dira. Baita ere neska Youtuberrak agertu dira, neskek aipatuta. Lehen Hezkuntzako irakasleei bideratutako inkestari erreparatuz, hauen generoa eta zein mailan lan egiten duten hartu dira ardatz gisa. Lehenengo galderan ("Uste duzu gaur eguneko gizartean IKT-ak (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) garrantzitsuak direla?"), % 98,6k baietz erantzun du eta % 1,4k, ezetz, ezetz erantzun duen bakarra lehenengo mailan lan egiten duen emakumea izanik. Bigarren galderan ("Dekretua kontuan hartuz, uste duzu IKT-ak eskolan erabili behar direla?"), % 97,3k baietz erantzun du eta % 2,7k ezetz. Ezetz erantzun duten guztiak lehenengo mailan lan egiten duten emakumeak dira. Hirugarren galderan ("IKT-ak erabiltzen dituzue eskolan?"), % 82,2k baietz, nahiko erabiltzen dutela erantzun dute eta % 17,8k ezetz, gutxi erabiltzen dutela. Ezetz erantzun dutenek l.-3. maila bitartean lan egiten dute. Laugarren galderan ("Uste duzu IKT-ak erabilgarriak izan daitezkeela umeekin eskolan eduki desberdinak lantzeko?"), % 86,3k baietz erantzun du, % 12,3k edukiaren arabera eta % 1,4k ezetz. Ezetz erantzun duen bakarra lehenengo mailan lan egiten duen emakumea izan da eta edukiaren arabera erantzun dutenak, 3.-6. maila bitartean lan egiten dute. Bosgarren galderan ("Zein eduki lantzen dituzue eskolan IKT-en bidez?"), 4.-6. mailetan, irakasgai gehienetarako erabiltzen dituzte eta 1-3. mailetan erabilera mugatuagoa da. Seigarren galderan ("Uste duzu beharrezkoa dela gizartean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzea?"), % 100ek baietz erantzun du. Zazpigarren galderan ("Uste duzu genero berdintasuna dagoela?"), % 91,8k baietz erantzun du eta % 8,2k ezetz, ezetz erantzun duten bost pertsonetatik lau emakumeak eta bat gizona izanik. Zortzigarren galderan ("Uste duzu aukeren berdintasuna dagoela?"), % 86,3k ezetz erantzun du eta % 13,7k baietz. Bederatzigarren galderan ("Bal al dakizu zer den feminismoa?"), % 100ek baietz erantzun du. Hamargarren galderan ("Uste duzu eskolan genero berdintasuna lantzea garrantzitsua dela?"), % 98,6k baietz erantzun du eta % 1,4k ezetz, ezetz erantzun duen bakarra gizona izanik. Hamaikagarren galderan ("Uste duzu hezkidetza eskolan lantzea garrantzitsua dela?"), % 98,6k baietz erantzun du eta % 1,4k ezetz, ezetz erantzun duen bakarra gizona izanik. Hamabigarren galderan ("Uste duzu hezkidetza eskolan nahiko edo modu sistematiko batean lantzen duzuela?"), % 47,9k nahiko lantzen dutela erantzun dute eta % 52,1ek gehiago landuko beharko luketela. Hamahirugarren galderan ("Uste duzu IKTak tresna baliagarriak direla hezkidetza eskolan lantzeko?"), % 97,3k baietz erantzun du eta % 2,7k ezetz. Ezetz erantzun duten irakasleak lehenengo mailan lan egiten dute. Hamalaugarren galderan ("Umeek eskolan IKT-en bidez hezkidetza lantzen dute?"), % 50,7k ezetz erantzun du eta % 49,3k baietz. Hamabosgarren galderan ("Uste duzu teknologiaren munduan genero arrakala dagoela?"), % 82,2k baietz erantzun du eta % 17,8k ezetz, ezetz erantzun duten gehienak emakumeak izanik. Hamaseigarren galderan ("Uste duzu IKT-en erabilera eskoletan sustatzea erabilgarria izan daitekela aurreko galderan aipatutako arrakala desagertzen joateko?"), % 84,9k baietz, % 12,3k ez dagoela inolako arrakalarik eta % 2,7k ezetz erantzun du. Ezetz erantzun duten guztiak lehenengo mailan lan egiten duten emakumeak izan dira eta inolako arrakalarik erantzun dutenen artean, gehienek 5.-6. mailan jarduten dute. Hamazazpigarren galderan ("Eskolak arrakala honen jakituna da eta hau saihesteko neurriak hartu ditu?"), % 39,7k egoeraren jakituna dela baina ez duela inolako neurririk hartu, % 37k ez dela egoera honen jakituna eta % 23,3k egoeraren jakituna dela eta neurriak hartu dituela erantzun du. Hamazortzigarren galderan ("Eskolak neurriak hartu baditu zeintzuk dira neurri horiek?"), gailendu den erantzuna egun berezietan emakumeok historian zehar izan dugun paper garrantzitsua azpimarratzea izan da. Lehen Hezkuntzako ikasleen familiei bideratutako inkestari dagokionez, hauen generoa eta adina hartu dira ardatz gisa. Lehenengo galderan ("Uste duzu gaur eguneko gizartean IKT-ak garrantzitsuak direla?"), % 99k baietz erantzun du eta % 1ek ezetz, ezetz erantzun duen bakarra emakumea izanik, 40-50 urte bitartekoa. Bigarren galderan ("Uste duzu IKT-ak eskoletan erabili behar direla?"), % 98k baietz erantzun du eta % 2k ezetz, ezetz erantzun duten bi pertsonak emakumeak izanik, 40-50 urte bitartekoak. Hirugarren galderan ("Uste duzu IKT-ak eskoletan erabiltzen direla?"), % 54k nahiko erabiltzen direla eta % 46k gutxi erabiltzen direla erantzun du. Gutxi erabiltzen direnen artean gizonak nabarmentzen dira eta 20-30 eta 30-40 adin tartea. 40-50 eta 50 baino gehiagokoak, aldiz, nahiko erabiltzen direla erantzun dute. Laugarren galderan ("Uste duzu IKT-ak erabilgarriak izan daitezkeela umeekin eskolan eduki desberdinak lantzeko?"), % 78k baietz erantzun du, % 21ek edukiaren arabera eta % 1ek ezetz. Ezetz erantzun duen bakarra emakumea da, 40-50 urte bitartekoa. Edukiaren arabera erantzun dutenen artean emakumeak nabarmendu dira, 30-40 eta 40-50 urte bitartekoak. Bosgarren galderan ("Uste duzu beharrezkoa dela gizartean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzea?"), % 99k baietz erantzun du eta % 1ek ezetz. Ezetz erantzun duen bakarra 40-50 urte bitarteko emakumea da. Seigarren galderan ("Uste duzu genero berdintasuna dagoela?"), % 94k ezetz erantzun du eta % 6k baietz, baietz erantzun duten guztiak 40-50 urte bitarteko emakumeak izanik. Zazpigarren galderan ("Uste duzu aukeren berdintasuna dagoela?"), % 94k ezetz erantzun du eta %6k, baietz. Baietz erantzun duten guztiak 40-50 urte bitarteko emakumeak izanik. Zortzigarren galderan ("Ba al dakizu zer den feminismoa?"), % 99k baietz erantzun du eta % 1ek ezetz. Ezetz erantzun duen bakarra gizona da, 40-50 urte bitartekoa. Bederatzigarren galderan ("Uste duzu eskolan genero berdintasuna lantzea garrantzitsua dela?"), % 97k baietz erantzun du eta % 3k ezetz, ezetz erantzun duten guztiak 40-50 urte bitarteko emakumeak izanik. Hamargarren galderan ("Uste duzu feminismoa eskolan lantzea garrantzitsua dela?"), % 87k baietz erantzun du eta % 13k ezetz, ezetz erantzun dutenen artean 40-50 urte bitarteko gizonak nabarmenduz. Hamaikagarren galderan ("Uste duzu umeek eskoletan feminismoa nahiko edo modu sistematiko batean lantzen dutela?"), % 57k gehiago landu beharko luketela erantzun du, % 37k nahiko lantzen dutela eta % 6k ez dutela lantzen. Ikasleek feminismoa eskoletan lantzen ez dutela erantzun duten guztiak emakumeak dira, gehienak 40-50 urte bitartekoak. Hamabigarren galderan ("Uste duzu IKT-ak tresna baliagarriak direla feminismoa eskolan lantzeko?"), % 88k baietz erantzun du eta % 12k ezetz, ezetz erantzun duten guztiak 40-50 urteko emakumeak izanik. Hamahirugarren galderan ("Uste duzu umeek eskolan IKT-en bidez feminismoa lantzen dutela?"), % 57k ez dakitela erantzun du, % 28k ezetz eta % 15ek baietz. Ez dakitela erantzun dutenen artean 40-50 urteko gizonak nabarmentzen dira, ezetz erantzun dutenen artean 30-40 urteko emakumeak eta baietz erantzun dutenen artean 40-50 urteko emakumeak. Hamalaugarren galderan ("Uste duzu teknologiaren munduan genero arrakala dagoela?"), % 73k baietz erantzun du eta % 27k ezetz. Ezetz erantzun dutenen artean, 40-50 urte bitarteko gizonak nabarmentzen dira. Hamabosgarren galderan ("Uste duzu garrantzitsua dela aipatutako genero arrakala desagertzea?"), % 88k baietz erantzun du, % 10ek arrakalarik ez dagoela eta % 2k ezetz. Ezetz erantzun duten guztiak emakumeak dira, 40-50 urte bitartekoak eta arrakalarik ez dagoela erantzun dutenek 40-50 urte bitarteko gizonak. Hamaseigarren galderan ("Uste duzu IKT-en erabilera eskoletan sustatzea erabilgarria izan daitekela aurreko galderan aipatutako arrakala desagertzen joateko?"), % 83k baietz erantzun du, % 10ek ez dagoela inolako arrakalarik eta % 7k ezetz. Ezetz erantzun dutenen artean, 40-50 urte bitarteko emakumeak nabarmentzen dira eta arrakalarik ez dagoela erantzun dutenen artean, 40-50 urte bitarteko gizonak. 2.5. Ondorio nagusiak Lehen Hezkuntzako ikasleei, irakasleei eta hauen familiei burututako inkestak aztertuta, ondoriozta daiteke ikasleek hezkidetza eskolan ez dutela modu sistematiko batean lantzen. Izan ere, familien % 57k eta irakasleen % 52,1ek hezkidetza eskolan gehiago landu beharko litzatekela pentsatzen du. Hala eta guztiz ere, irakasleen % 98,6k eta familien % 87k hezkidetza eskolan lantzea ezinbestekoa dela pentsatzen du. Gainera, familien % 88k eta irakasleen % 97,3k hezkidetza eskolan lantzeko IKT-ak tresna baliagarriak direla uste du. Honekin batera, ikasleen % 84,7k klaseko jarduera burutzeko IKT-ak erabiltzea gustatzen zaiola esaten du. Hala ere, hauen aburuz, ikasleek hezkidetza lantzeko ez dute IKT-ak erabiltzen. Hain zuzen ere, irakasleen % 50,7k eta familien % 28k aipatutakoa baieztatzen du, familien % 57k ez dakiela erantzun duela kontuan hartuz. Hortaz, hezkidetza eskolan landu beharra dagoela azaltzen dute eskola komunitateko kide ezberdinek, aldi berean ez dela behar beste lantzen. Horretaz gain, hezkidetzaren lanketarako IKT-en erabilerak emaitza positiboak ekarriko lituzkeelakoan daude denak. 3. Proposamen didaktiko berritzailea: "Hezkidetza, gure altxorra!" 3.1. Justifikazioa Hezkidetza joera sexistarik gabeko hezkuntza defendatzen duen sistema bat da, identitate femeninoen eta maskulinoen eraikuntza prozesuak kontuan hartzen dituena. Gainera, diskriminazioak behatu eta aztertu egiten ditu hauen aurka joan ahal izateko eta genero estereotipoak argi islatzen dituzten mugak gainditzen ditu, ezagutzetan, jarreretan, balioetan eta jokabideetan oinarritutako hezkuntza bermatuz (Galdo, 2019). Hezkidetza, eskubide bat eta helburu didaktiko bat izateaz gain, Derrigorrezko Hezkuntzak ikasleengan sustatu behar dituen balioetan oinarritutako edukien artean aurki daiteke, ikaslegoaren, hau da, etorkizuneko herritarren formakuntza kritikoa eta integrala lortuz. Hortaz, hezkidetza ezinbestekoa da gaur eguneko hezkuntza sisteman, esan bezala, ikaslegoari formakuntza integrala eskaintzeko, errespetuan oinarritutako bizitza baterako prestatuz, non generoaren araberako aspektu diskriminatzaileetarako lekurik ez dagoen (Cabeza, 2010). Ondorioz, Garridok (2019) aipatzen duen moduan, gizarte feminista bat sortzeko hezkidetza beharrezkoa da. Izan ere, hezkidetza heziketa-espaziora kalitatezko hezkuntza eramatea ahalbidetzen duen guztia da, non beharrezkoak diren aldaketak sortu daitezkeen genero estereotipoek ezarritako mugatik aske dagoen garapen pertsonala lortu arte. Aipatutakoa kontuan hartuz, lan honen helburua ikasleek hezkidetzaren garrantziaz jabetzea da, hau da, pertsona guztiak desberdinak garela jakitea, desberdintasun hauen aurrean errespetuzko jarrerak eraikiz, eta enpatia zein harreman osasuntsuak bermatuz. Bestetik, lan honen xedea Lehen Hezkuntza arautzen duen 236/2015eko Dekretuaren II. Eranskinean jasotako helburuetan oinarritzen da (Eusko Jaurlaritza, 2015). "Norberaren nortasuna, ezaugarriak eta esperientziak ezagutu eta finkatzea bere pribatutasun-espazioan, besteen nortasuna errespetatzea eta autoestimua garatzea, nork bere bizitza eta talde-bizitza baikortasunez bizitzeko." (237. or.); "Generoa, jatorria, etnia, sinesmenak, desberdintasun sozial eta pertsonalak, orientazio afektibo-sexualak edo beste edozein motatakoak direla-eta sortutako gatazkak identifikatu eta aztertzea, giza eskubideetan oinarritutako elkarbizitza bidezkoa eta berdintasunezkoa eragozten duten jarrerak arbuiatzeko." (237. or.); eta, "Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak, Haurren eskubideen Konbentzioak eta Estatuko eta EAEko legeriak jasotako eskubideak eta betebeharrak zein diren jakin, bere gain hartu eta babestea, haien oinarri diren balioak identifikatzea, berdintasunezko jarrera sustatzea, diskriminazioa dakarten estereotipoak, aurreiritziak eta rolak arbuiatzea, eta, bereziki, emakumeei eragiten dietenak, jendearen eta taldeen portaeren balioespen etikoa egiteko irizpidetzat hartzeko." (237. or.). Laburbilduz, "Hezkidetza, gure altxorra!" deituriko proposamen didaktiko berritzailean eskaintzen diren materialen bidez, ikasleek hezkidetza zer den ikasiko dute, bere garrantziaz jabetuko dira, errespetuzko jarrerak, enpatia edota harreman osasuntsuak bezalako balioak bermatuz. 3.2. Helburuak Material berritzaile didaktiko honek helburu orokor bat eta zenbait helburu zehatz ditu. Helburu orokorra ondorengoa da: Ikasleak hezkidetzaren garrantziaz jabetzea, hau da, pertsona guztiak desberdinak garela jakitea, desberdintasun hauen aurrean errespetuzko jarrerak eraikiz, eta enpatia zein harreman osasuntsuak bermatuz. Helburu orokorra lortzeko bidean helburu zehatzak hauek dira: - Hezkidetza kontzeptua zer den ezagutzea eta ulertzea, ariketa dinamiko, berritzaile eta digitalen bidez, hezkidetzaren garrantziaz ohartzeko. - Hezkidetzak defendatzen dituen ideiak ezagutzea eta ulertzea, ariketa dinamiko, berritzaile eta digitalen bitartez, gizartean dagoen aniztasuna begirunez aztertzeko. - Egoera ez hezkidetzaileak identifikatzeko gaitasuna izatea, jarduera dinamiko, berritzaile eta digitalak aurrera eramanez, ikasleek haien balioak eta identitatea sortzen joateko. - Gizartean dagoen aniztasunaz ohartzea, jarduera dinamiko, berritzaile eta digitalen bidez, guztion arteko adeitasunezko trataera sustatzeko. - Berdintasuna, errespetua, enpatia edota harreman osasuntsuak bezalako balioak bermatzea, ariketa dinamiko, berritzaile eta digitalak eginez, printzipioak eta balioak dituzten pertsonak hezitzeko. 3.3. Konpetentziak Proposamen berritzaile honen bidez ikasleek jorratuko dituzten konpetentziak eta hauen osagaiak Oinarrizko Hezkuntza Curriculumean zehazten dira. Hona hemen ikasleek garatuko dituzten gaitasunak eta gaitasunen osagaiak (Eusko Jaurlaritza, 2015). KONPETENTZIAK OSAGAIAK Oinarrizko zehar konpetentziak Hitzezko eta hitzik gabeko eta komunikazio digitalerako konpetentzia Konpetentzia digitala: informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu sortzaile, kritiko, eraginkor eta seguru bate erabiltzea, ikasteko, aisiarako, inklusiorako eta gizartean parte hartzeko. Ikasteko eta pentsatzeko konpetentzia Hainbat iturritan (inprimatuak, ahozkoak, ikus-entzunezkoak, digitalak...) informazioa bilatzea, aukeratzea eta erregistratzea, eta iturrien egokitasuna ebaluatzea. Informazioa ulertzea eta ulertutakoa adieraztea (pentsamendu analitikoa). Informazioa ebaluatzea eta nola ebaluatu den adieraztea (pentsamendu kritikoa). Ideiak sortzea, aukeratzea eta adieraztea (pentsamendu sortzailea). Baliabide kognitiboen erabilera estrategikoa egitea, ikasitakoa baliatuz eta beste egoera batzuetara transferituz. Elkarbizitzarako konpetentzia Norberaren eta besteren nahiak asebete daitezen uztartzea komunikazioetan; hau da, norberaren sentimenduak, pentsamenduak eta nahiak modu asertiboan adieraztea eta, aldi berean, besteren sentimenduak, pentsamenduak eta nahiak adi entzutea eta kontuan hartzea. Taldean ikastea eta lan egitea, nork bere ardurak onartuz eta helburu komuneko lanetan lankidetzan arituz, pertsonen eta iritzien aniztasunak dakarren aberastasuna aitortuta. Norberaren portaerak giza eskubideen oinarrian dauden printzipio etikoak eta elkarbizitzaren oinarri diren gizarteohituretatik eratortzen diren arauak betetzea. Gatazkak elkarrizketaren eta negoziazioaren bidez konpontzea. Ekimen eta espiritu ekintzailerako konpetentzia Ideiak edo proiektuak sortzea eta/edo nork bere gain hartzea, proiektuen plangintza egitea eta haien bideragarritasuna aztertzea. Planifikatutako ekintzak gauzatzea eta, beharrezkoa baldin bada, haiek doitzea. Egindako ekintzak ebaluatzea, haien berri ematea eta hobetzeko proposamenak egitea. Norbera izaten ikasteko konpetentzia Hitzezko komunikazioa, hitzik gabekoa eta komunikazio digitala autorregulatzea. Ikasteko prozesu eta estilo kognitiboa autorregulatzea. Portaera soziala eta morala autorregulatzea. Motibazioa eta borondatea autorregulatzea erabakiak eta betebeharrak gauzatzeko. Emozioen autorregulazioa. Diziplina baitako oinarrizko konpetentziak Konpetentzia soziala eta zibikoa Norbera banakako pertsona dela eta gizartean beste pertsona batzuekin bizi dela ulertzea, eta pertsona horiekin lanean aritzea eta antolatzea askotariko ezaugarriak eta xedeak dituzten taldeetan, maila bat baino gehiagotan (familian, eskolan, auzoan, herrian, nazioan eta gainerako mailetan). Bizi duen inguruneaz jabetzen den herritarra izatea eta egoera hori onartzea, konpromisoa izanda eta elkartasuna adierazita; aintzat hartzea garaiko gizarteetako aniztasun soziala eta kulturala, eta, bereziki, egungo euskal gizartekoa, eta naturarekin, bere buruarekin eta gainerako pertsonekin harremanetan jartzeko era berrien bila aritzea, gizartea hobetu eta jasangarri bihurtzeko. Giza eskubideak izatea norberaren bizitzako eta gizarteko ekintzei eta egoerei buruzko iritziak osatzeko erreferente unibertsala eta norberak herritar gisa dituen eskubideak erabili eta betebeharrak betetzeko erreferentea; eta parte-hartzeko, begiruneko, justizia sozialeko eta elkartasuneko jokabideak lantzea, balioetan oinarritutako demokrazia gauzatzeko Bizi duten mundua ulertzeko behar dituzten ezagutzak, trebetasunak eta jarrera eskuratzea; hau da, munduaren alderdi fisikoak, sozialak eta kulturalak, iraganean izandako bizipen kolektiboak eta gaur egungo bizipenak, eta bizitza sozialari dagokion espazio fisikoa ulertzeko behar direnak, munduan eragile aktibo izateko. 1. Taula. Konpetentziak eta osagaiak 3.4. Nori dago zuzenduta Proposamena hezkuntza komunitatea osatzen duten hiru eragile nagusiei dago zuzenduta. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei, irakasleei eta familiei. 3.5. "Hezkidetza, gure altxorra!" material berritzaile didaktiko digitala Lehen Hezkuntzako ikasleei, irakasleei eta aipatutako ikasleen familiei burututako inkestei esker hezkuntzan hezkidetzaren inguruan dagoen ezagutza faltaz ohartu ondoren eta literatura zientifikoan hezkidetza eta gamifikazioari buruzko azterketa burutu ostean, "Hezkidetza, gure altxorra!" (https://leirecastresana.wix.com/my-site1/hezkidetzagurealtxorra) deituriko material didaktiko berritzaile digitala sortu da. Honetan, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleentzako, hauen irakasleentzako eta familientzako materialak aurki daitezke. 3.5.1. "Hezkidetza, gure altxorra!" material berritzaile didaktiko digitalaren deskribapena eta erabilera "Hezkidetza, gure altxorra!" (https://leirecastresana.wix.com/my-site1/hezkidetzagurealtxorra) hezkidetza lantzeko sortutako material berritzaile didaktiko digitala da. Bere helburua, ikasleak hezkidetzaren garrantziaz jabetzea da eta horretarako, ikasleei, irakasleei eta familiei bideratutako atalak daude. Hauekin batera, sarrera eta kontaktua deituriko atalak aurki daitezke. Alde batetik, sarreran material didaktiko berritzaile digitala aurkezten duen bideo bat eta gainontzeko ataletara joateko aukera aurki daitezke. Beste alde batetik, ikasleen atalean ikasleentzako materiala aurki daiteke, hau da, proposatutako jarduera desberdinak azaltzen dira. Lehenengo jarduera "Zer da hezkidetza?" deitzen da eta honetan, ikasleek hezkidetzaren inguruko galdetegi bat burutuko dute, gaiaren inguruan dituzten aurreiritziak eta ezagutzak zeintzuk diren jakiteko. Bigarren jarduera "Daniela Pirata ipuina" du izena eta honetan, ikasleek Daniela Pirata ipuina ezagutuko dute bide interaktibo baten bitartez, ipuina lantzen duten heinean galdera batzuei erantzunez eta egoera ez hezkidetzaileak identifikatzen ikasiz. Hirugarren jarduera "Escape Room digitala: Mezu ezkutuaren bila!" deitzen da eta honetan, ikasleek hezkidetza zer den eta defendatzen dituen ideiak zeintzuk diren ikasiko dute, Escape Room baten laguntzarekin. Laugarren jarduera "Poster hezkidetzaileak sortzen" du izena eta honetan, ikasleek Canva aplikazioaren bidez taldeka poster bat sortuko dute non gomendio hezkidetzaileak agertu beharko dira. Bosgarren jarduera "Berdina pentsatzen jarraitzen duzu?" deitzen da eta honetan, ikasleek lehenengo ariketan burututako galdetegi berdina egingo dute, ikasitakoa aplikatzen dakitela eta hezkidetzaren inguruan zituzten aurreiritziak apurtu dituztela baieztatzeko. Azkenik, seigarren jarduera "Zure iritzia ematen!" du izena eta honetan, aurreko ariketak baloratzeko galdetegi bat aurrera eramango dute, hau da, froga pilotoa (ikusi 3. eranskina). Bestetik, irakasleen atalean material berritzaile didaktiko digitala nori dagoen zuzenduta, erabilitako metodologiak zeintzuk diren, testuingurua, helburu orokorra eta zehatzak, konpetentziak, ebaluazioa, saioen antolaketa eta materialak biltzen dituen gida, irakaslearen gida (ikusi 4. eranskina), Escape Room digitalaren ikasleen gida (ikusi 5. eranskina) eta hezkidetzaren oinarri teorikoak azaltzen dituen bideo bat aurki daitezke. Jarraitzeko, familien atalean ikasleek haien familiarekin burutzeko materiala aurki daiteke. Lehenengo jarduera "Etxerako lanak" deitzen da eta honetan, ikasleek haien familiarekin familiako zein kidek zein etxeko lan burutzen duen aztertuko dute, taula baten laguntzaz. Ondoren, familia kide guztiek egiten duten lana orekatuta dagoen hausnartuko dute eta horrela ez bada, etxeko lanak planifikatu beharko dituzte haien familia arlo honetan hezkidetzailea izateko. Bigarren jarduera "Aisialdia" du izena eta honetan, ikasleek haien familiarekin bideo bat ikusiko dute, non haien aisialdiaz gozatzeko aukera desberdinak dauden, estereotipoak alde batera utzita. Ondoren, familia kide bakoitzak pentsatu beharko du zein jarduera gustatuko litzaieke burutzea bere denbora librean eta familia kide guztiak konprometitu behar dira elkarrekin ekintza hori aurrera eramatera. Horretarako, konpromiso fitxa bete beharko dute. Amaitzeko, kontaktuaren atalean nirekin kontaktuan jartzeko aukera ematen da, hala nola, zalantzak edota iradokizunak bidaltzeko aukera. 3.5.2. Escape Room digitalaren deskribapena Hezkidetza lantzeko material berritzaileen artean, Escape Room digitala aurki daiteke (https://view.genial.ly/607bf92a3e36040d6b77555d). Honen bidez, ikasleek hezkidetza zer den eta defendatzen dituen ideiak zeintzuk diren ikasiko dituzte, modu dinamiko eta dibertigarri batean. Horretarako, ikasleak detektibe bihurtuko dira, lagun batek haientzat ezkutatu duen mezu bat aurkitzeko. Lagun hau Daniela Pirata da eta haientzat ezaguna izango da aurretik burututako jarduera batean haien istorioa ezagutuko dutelako. Mezua aurkitzeko laguntza izango dute, Daniela Pirataren laguna den loro batena. Loroak irla batera eramango ditu ikasleak eta bertan hizki batzuk aurkitu beharko dituzte. Ondoren, hauekin hitz bat sortu beharko dute, bestela ez dute aurkituko Daniela Piratak haientzat prestatu duen mezua. Pista hauek pergamino batean agertuko dira edota loroak berak emango dizkie. Azkenik, aipatu beharra dago, ikasleek gida bat izango dutela, Escape Room-a ebazteko lagungarriak diren aholkuak eta materialen erabilpenari buruzko azalpenak ematen dituena (ikusi 5. eranskina). 3.5.3. Froga pilotoa Ikasleek proiektua landu ondoren, haien asetasun maila neurtzeko froga pilotoa burutu dute (ikusi 3. eranskina). Izan ere, proposatutako materiala ikasleentzat egokia den ala ez jakitea ezinbestekoa da. Froga pilotoa material didaktikoa jorratu izan duten Maristak Zalla Ikastetxearen Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei bideratu zaie. Hau Likert eskalan oinarritu da eta 5 item izan ditu. Aipatu beharra dago, ikasleek froga pilotoa webgunean bertan eskuragarri izan dutela eta Google Forms-en gauzatu dela. Honen bidez ateratako ondorio nagusia material didaktikoa guztiz egokia dela izan da. Hau da, ikasle gehienek ariketak gustatu zaizkiela, jarduerei esker gauza berriak ikasi dituztela, hezkidetza gehiago lantzea gustatuko litzaiekela, metodologia gustatu zaiela eta plataforma gomendatuko luketela erantzun dute. 4. Ondorioak Gradu Amaierako Lan honen helburua Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasgeletan hezkidetza lantzeko material didaktiko berritzailea diseinatzea izan da. Izan ere, nahiz eta gure gizartean emakumeen eskubideen aldeko pausu handiak eman diren, oraindik asko falta zaigu gizarte feminista batean bizitzeko. Eskolak gizartearen isla dira, gizartean ematen diren egoerak eskoletan ere ematen direlako. Ondorioz, hezkidetza eskoletan lantzea ezinbestekoa bilakatu da. Hezkidetzaren presentzia eskoletan beharrezkoa den arren, aipatutako material didaktikoa burutu aurretik aurrera eramandako inkestei esker, ondoriozta daiteke hezkidetza Lehen Hezkuntzako etapan ez dela modu sistematiko batean jorratzen. Inkestak hiru izan dira, Lehen Hezkuntzako ikasleei, huen irakasleei eta familiei bideratutakoak. Hauetatik ateratako ondorio nagusia, hezkidetza hiru eragile hauentzako guztiz garrantzitsua dela, baina eskoletan nahiko lantzen ez dela da. Honetaz gain, galdetegiei esker ere ikasleei eduki desberdinak lantzeko IKT-ak erabiltzea gustatzen zaiela eta irakasle zein familientzat huek hezkidetza lantzeko tresna baliagarriak izan daitezkeela ohartzeko aukera egon da. Hortaz, galdetegien bidez ateratako baieztapenei esker, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleekin hezkidetza lantzeko material didaktiko berritzaile digitala martxan jarri da, "Hezkidetza, gure altxorra!" deiturikoa (https://leirecastresana.wix.com/my-site-1/hezkidetzagurealtxorra). Aipatu beharra dago, material didaktiko berritzaile digital honen helburua ez dela soilik ikasgeletan lantzea, baizik eta ikasleek ere haien familiako kideekin etxean hezkidetza jorratzea. Beraz, "Hezkidetza, gure altxorra" ikasleei, hauen irakasleei eta familiei dago zuzenduta. Izan ere, etxean ere landu beharreko gaia dela pentsatu da.
science
addi-947b446231f1
addi
cc-by-nc-nd 3.0
eu
https://addi.ehu.es/handle/10810/55054
Hezkidetzaren trataera berritzaile digitala Lehen Hezkuntzan
Castresana Fuentes, Leire
2022-01-18
2) Jarduerak egin ondoren ze o zer ikasi duzula pentsatzen duzu? a. Bai. b. Ez. c. Ez dakit. Gida irakasleei zuzenduta dago. Honetan, "Hezkidetza, gure altxorra!" webgunearen erabilera egokia burutzeko jarraibideak daude. Webgunea bost ataletan sailkatuta dago, hortaz, gida honetan atal bakoitzaren azalpena emango da. Webgunearen helburu orokorra ikasleak hezkidetzaren garrantziaz jabetzea da eta horretarako, teknologien erabilera sustatuko da, Internet bidezko ariketak, galdetegiak eta Escape Room-a jorratuz. Esan bezala, webgunean bost atal desberdin aurki daitezke, sarrera, ikasleentzako materiala, irakasleentzako materiala, familientzako materiala eta kontaktua, hain zuzen ere. Hurrengo orrialdeetan atal bakoitzera heltzeko argibideak emango dira eta hauetan agertzen diren material desberdinen erabilera azalduko da. 1. Webgunearen lehenengo atala: Sarrera Sarreraren atalean, alde batetik, webgunearen titulua aurki daiteke, "Hezkidetza, gure altxorra!", hain zuzen ere. Bestetik, bideo bat dago non laburki webgunean landuko den gaia eta hau jorratzeko erabiliko diren jarduera desberdinak azaltzen diren. Beheko aldean, kutxa batzuk daude non beste lau atalen laburpena ematen den. Atal bakoitzean, "Gehiago irakurri" botoia aurki daiteke eta hau klikatuz gero, atal hori irekiko da. Hala ere, badago atal desberdinak irekitzeko beste modu bat. Goiko aldean dagoen barran atal bakoitzaren izenak agertzen dira. Hauetariko bat klikatu eta dagokion atala irekiko da. 2. Webgunearen bigarren atala: Ikasleak Aipatu bezala, ikasleen atalera joateko, goiko aldeko barran dagoen "Ikasleak" botoia edota beheko ikasleen kutxan dagoen "Gehiago irakurri" botoia klikatu behar dira. Ikasleen atalean sartzerakoan, hau izango da ikusiko dena. Honetan, ikasleei zuzenduta dauden jarduerak ordenean agertuko dira. Lehenengo jarduerari dagokionez, "Zer da hezkidetza?" deitzen da eta honetan, ikasleek hezkidetzaren inguruko galdetegi bat bete beharko dute, hezkidetzaren inguruan dituzten aurreiritziak zeintzuk diren jakiteko. Galdetegia egiteko, arkatzaren gainean klikatu behar da. Ondoren, galdetegia modu egoki batean egin duten ala ez jakiteko, autoebaluazio errubrika bat burutu beharko dute, aurpegien irudiari klik eginez. Bigarren jarduerari erreparatuz, "Daniela Pirata ipuina" deitzen da eta honetan, ikasleek Daniela Pirata ipuina ezagutuko dute bideo interaktibo baten bitartez, egoera ez hezkidetzaileak identifikatzen ikasten hasten duten bitartean. Gainera, ipuina entzuten eta irakurtzen duten heinean zenbait galdera erantzun beharko dituzte. Ipuina entzuten eta irakurtzen hasteko, liburuaren gainean klikatu behar da. Gero, ipuina ulertu dutela eta egoera ez hezkidetzaileak identifikatzen ikasten hasi direla jakiteko, autoebaluazio errubrika bat egin beharko dute, aurpegien irudiari klik eginez. Hirugarren jarduerari begira, "Escape Room digitala: Mezu ezkutuaren bila!" deitzen da eta honetan, ikasleek detektibe bihurtuko dira oso ondo ezagutzen duten lagun batek haientzat ezkutatu duen mezua aurkitzeko. Honen bidez, hezkidetza zer den eta zer defendatzen duen ikasiko dute. Escape Room-a egiten hasteko, ikasleek irudi urdinaren gainean klikatu behar dute. Jarraian, Escape Room-aren bidez hezkidetza zer den eta zer defendatzen duen ikasi dutela jakiteko, ikasleek autoebaluazio errubrika bat burutuko dute, aurpegien irudiari klik eginez. Laugarren jarduerari dagokionez, "Poster hezkidetzaileak sortzen" deitzen da eta honen bidez, ikasleek Canva aplikazioa erabiliz poster bat egin beharko dute, 4-5 pertsonetako taldeetan. Posterrean pertsonen ezberdintasunak normaltzat hartzeko gomendio hezkidetzaileak agertu behar dira. Canva-ko ikurra klikatzerakoan, Canva webgunera bidaliko die, non posterra egiteko erregistratu beharko diren. Ondoren, gomendio hezkidetzaileak ematen ikasi dutela egiaztatzeko, ikasleek autoebaluazio errubrika bat egingo dute, aurpegien irudiari klik eginez. Bosgarren ariketari erreparatuz, "Berdina pentsatzen jarraitzen duzu?" deitzen da eta honen bidez, ikasleek lehenengo ariketan burututako galdetegi berdina errepikatuko dute. Modu honetan hezkidetzari buruz landutako aplikatzen dakiten ala ez eta zituzten aurreiritziak apurtu dituzten ala ez jakingo dute. Geroago, hezkidetzari buruz landutakoa aplikatzen ikasi duten ala ez jakiteko, ikasleek autoebaluazio errubrika bat burutuko dute, aurpegien irudiari klik eginez. 3. Webgunearen hirugarren atala: Irakasleak Seigarren jarduerari begira, "Zure iritzia ematen!" deitzen da eta honen bidez, ikasleek galdetegi bat burutuko dute. Galdetegi honetan, ikasleen materialekiko asetasun maila neurtuko da. Horretarako, eskuaren gainean klik egin behar da. Aurretik aipatu bezala, irakasleen atalera joateko, goiko aldeko barran dagoen "Irakasleak" botoia edota beheko ikasleen kutxan dagoen "Gehiago irakurri" botoia klikatu behar dira. Irakasleen atalean sartzerakoan hau izango da ikusiko dena, hau da, proiektua nori zuzenduta dagoen, helburu orokorrak eta zehatzak, konpetentziak, ebaluazioa, metodologiak eta testuingurua. Honetaz gain, "Gidak" deituriko atala dago, non bertan dauden dokumentuak klikatuz, "Irakaslearen gida" eta "Escape Room digitalaren ikasle gida" agertuko diren. Gainera, "Saioen antolaketa" deituriko beste gida bat dago (ikusi material osagarriak, 20. orrialdean). Azkenik, "Zer da hezkidetza?" deituriko bideo bat dago, hezkidetzaren oinarriak azaltzen dituena. 3.1. Nori dago zuzenduta Proposamen berritzaile hau hezkuntza osatzen duten hiru eragile nagusiei dago zuzenduta. Alde batetik, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei. Bestetik, aipatutako ikasleen irakasleei. Azkenik, ikasle hauen familiei. 3.2. Helburu orokorrak eta zehatzak Material berritzaile didaktiko honek helburu orokor bat eta zenbait helburu zehatz ditu. Hona hemen helburu orokorra: - Ikasleak hezkidetzaren garrantziaz jabetzea, hau da, pertsona guztiak desberdinak garela jakitea, desberdintasun hauen aurrean errespetuzko jarrerak eraikiz, eta enpatia zein harreman osasuntsuak bermatuz. Hona hemen helburu zehatzak: - Hezkidetza kontzeptua zer den ezagutzea eta ulertzea, ariketa dinamiko, berritzaile eta digitalen bidez, hezkidetzaren garrantziaz ohartzeko. - Hezkidetzak defendatzen dituen ideiak ezagutzea eta ulertzea, ariketa dinamiko, berritzaile eta digitalen bitartez, gizartean dagoen aniztasuna begirunez aztertzeko. - Egoera ez hezkidetzaileak identifikatzeko gaitasuna izatea, jarduera dinamiko, berritzaile eta digitalak aurrera eramanez, ikasleek haien balioak eta identitatea sortzen joateko. - Gizartean dagoen aniztasunaz ohartzea, jarduera dinamiko, berritzaile eta digitalen bidez, guztion arteko adeitasunezko trataera sustatzeko. - Berdintasuna, errespetua, enpatia edota harreman osasuntsuak bezalako balioak bermatzea, ariketa dinamiko, berritzaile eta digitalak eginez, printzipioak eta balioak dituzten pertsonak hezitzeko. 3.3. Konpetentziak Proposamen berritzaile honen bidez ikasleek jorratuko dituzten konpetentziak eta hauen osagaiak Oinarrizko Hezkuntza Curriculumean zehazten dira. Hona hemen ikasleek garatuko dituzten gaitasunak eta gaitasunen osagaiak (Eusko Jaurlaritza, 2015): KONPETENTZIAK OSAGAIAK Oinarrizko zehar konpetentziak Hitzezko eta hitzik gabeko eta komunikazio digitalerako konpetentzia -Konpetentzia digitala: informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu sortzaile, kritiko, eraginkor eta seguru bate erabiltzea, ikasteko, aisiarako, inklusiorako eta gizartean parte hartzeko. Ikasteko eta pentsatzeko konpetentzia -Hainbat iturritan (inprimatuak, ahozkoak, ikus-entzunezkoak, digitalak...) informazioa bilatzea, aukeratzea eta erregistratzea, eta iturrien egokitasuna ebaluatzea. -Informazioa ulertzea eta ulertutakoa adieraztea (pentsamendu analitikoa). -Informazioa ebaluatzea eta nola ebaluatu den adieraztea (pentsamendu kritikoa). -Ideiak sortzea, aukeratzea eta adieraztea (pentsamendu sortzailea). -Baliabide kognitiboen erabilera estrategikoa egitea, ikasitakoa baliatuz eta beste egoera batzuetara transferituz. Elkarbizitzarako konpetentzia -Norberaren eta besteren nahiak asebete daitezen uztartzea komunikazioetan; hau da, norberaren sentimenduak, pentsamenduak eta nahiak modu asertiboan adieraztea eta, aldi berean, besteren sentimenduak, pentsamenduak eta nahiak adi entzutea eta kontuan hartzea. -Taldean ikastea eta lan egitea, nork bere ardurak onartuz eta helburu komuneko lanetan lankidetzan arituz, pertsonen eta iritzien aniztasunak dakarren aberastasuna aitortuta. -Norberaren portaerak giza eskubideen oinarrian dauden printzipio etikoak eta elkarbizitzaren oinarri diren gizarteohituretatik eratortzen diren arauak betetzea. -Gatazkak elkarrizketaren eta negoziazioaren bidez konpontzea. Ekimen eta espiritu ekintzailerako konpetentzia -Ideiak edo proiektuak sortzea eta/edo nork bere gain hartzea, proiektuen plangintza egitea eta haien bideragarritasuna aztertzea. -Planifikatutako ekintzak gauzatzea eta, beharrezkoa baldin bada, haiek doitzea. -Egindako ekintzak ebaluatzea, haien berri ematea eta hobetzeko proposamenak egitea. Norbera izaten ikasteko konpetentzia -Hitzezko komunikazioa, hitzik gabekoa eta komunikazio digitala autorregulatzea. -Ikasteko prozesu eta estilo kognitiboa autorregulatzea. -Portaera soziala eta morala autorregulatzea. -motibazioa eta borondatea autorregulatzea erabakiak eta betebeharrak gauzatzeko. -Emozioen autorregulazioa. Diziplina baitako oinarrizko konpetentziak Konpetentzia soziala eta zibikoa -Norbera banakako pertsona dela eta gizartean beste pertsona batzuekin bizi dela ulertzea, eta pertsona horiekin lanean aritzea eta antolatzea askotariko ezaugarriak eta xedeak dituzten taldeetan, maila bat baino gehiagotan (familian, eskolan, auzoan, herrian, nazioan eta gainerako mailetan). -Bizi duen inguruneaz jabetzen den herritarra izatea eta egoera hori onartzea, konpromisoa izanda eta elkartasuna adierazita; aintzat hartzea garaiko gizarteetako aniztasun soziala eta kulturala, eta, bereziki, egungo euskal gizartekoa, eta naturarekin, bere buruarekin eta gainerako pertsonekin harremanetan jartzeko era berrien bila aritzea, gizartea hobetu eta jasangarri bihurtzeko. -Giza eskubideak izatea norberaren bizitzako eta gizarteko ekintzei eta egoerei buruzko iritziak osatzeko erreferente unibertsala eta norberak herritar gisa dituen eskubideak erabili eta betebeharrak betetzeko erreferentea; eta parte-hartzeko, begiruneko, justizia sozialeko eta elkartasuneko jokabideak lantzea, balioetan oinarritutako demokrazia gauzatzeko -Bizi duten mundua ulertzeko behar dituzten ezagutzak, trebetasunak eta jarrera eskuratzea; hau da, munduaren alderdi fisikoak, sozialak eta kulturalak, iraganean izandako bizipen kolektiboak eta gaur egungo bizipenak, eta bizitza sozialari dagokion espazio fisikoa ulertzeko behar direnak, munduan eragile aktibo izateko. 3.4. Ebaluazioa Proposamen hau ebaluatzeko zenbait ebaluazio irizpide eta ebaluazio tresna erabiliko dira. Hona hemen aipatutakoak: - Ebaluazio irizpideak: o Ikasleak hezkidetza zer den eta zer defendatzen duen daki. o Ikasleak hezkidetzaren inguruan zituen aurreiritziak apurtu ditu, aurrerapen egokia izanik. o Ikaslea hezkidetzaren garrantziaz jabetu da. o Ikasleak parte-hartze aktiboa eta interesa du. o Ikasleak talde lana modu egoki batean burutu du. - Ebaluazio tresnak: o Ikasleak hezkidetza zer den eta zer defendatzen duen dakiela egiaztatzeko, laugarren saioan burututako galdetegia erabiliko da. o Ikasleak hezkidetzaren inguruan zituen aurreiritziak apurtu dituela eta aurrerapen egokia izan duela baieztatzeko, lehenengo saioan eta laugarren saioan egindako galdetegiak alderatuko dira, errubrika baten laguntza izanik (ikusi lehenengo eranskina, 29. orrialdean). o Ikasleak hezkidetzaren garrantziaz jabetu dela baieztatzeko, laugarren saioan burututako galdetegia eta behaketa fitxa erabiliko dira (ikusi bigarren eranskina, 30. orrialdean). o Ikasleak parte-hartze aktiboa eta interesa izan duela egiaztatzeko, behaketa fitxa bat erabiliko da (ikusi bigarren eranskina, 30. orrialdean). o Ikasleak talde lana modu egoki batean burutu duela baieztatzeko, behaketa fitxa bat erabiliko da (ikusi bigarren eranskina, 30. orrialdean). 3.5. Metodologia Proiektu berritzaile honen bidez landuko diren metodologiak hiru dira, metodologia parte-hartzailea, ikaskuntza kontzientea eta transbertsalitatea, hain zuzen ere. Metodologia parte-hartzaileari dagokionez, esan beharra dago, ikasleek une oro jorratzen egongo diren metodologia dela. Izan ere, webgunean haientzat prestatuta dauden jarduerak burutzeko zein irakasleak ikasgelan proposatuko dituen ariketak aurrera eramateko, ikasleen parte-hartze aktiboa ezinbestekoa da. Azken finean, edozein ariketa burutzerakoan haiek dira protagonistak, horregatik, esan bezala, haien parte-hartzea ezinbestekoa bilakatzen da. Ikasleek proiektuaren protagonistak sentitzeari esker, haien motibazioa eta interesa areagotzea lortuko da. Bestetik, ikaskuntza kontzienteari begira, metodologia hau lantzen da ariketa gehienak ikasleek hausnartzea eragiten dutelako. Modu honetan, ikasten ari dutenaren kontzientzia hartzen ari dira momentu oro. Honi esker, ikasleen ulermena gaiarekiko hobeagoa izatea lortuko da. Azkenik, transbertsalitateari erreparatuz, ezin da ukatu proiektu honen bitartez aipatutako metodologia jorratzen dela, izan ere, material didaktiko honen bidez gizarteak inposatutako ideiak apurtu nahi dira, pertsona hezkidetzaileak sortuz. Hortaz, transbertsalitatea unean-unean lantzen den metodologia da. ikaskuntza kooperatiboa baita ere talde txikitan landuko da, webgunean agertzen den ariketa bat burutzeko eta familien atalean dauden jarduerak aurrera eramateko. Aipatu beharra dago, hoberena talde heterogeneoak sortzea izango litzatekela, bai generoari zein maila akademikoari dagokionez. Hala ere, gau egun dugun egoera kontuan hartuz, hau da, COVID-19a kontuan hartuta, ikasleek betiko talde burbuilak mantenduko dituzte, beti ere haien artean inposatuta dagoen segurtasun distantzia mantenduz. Gainera, proposamen berritzaile hau ikasleentzat ahalik eta aberasgarriena izateko, zenbait jarduera osagarri aurrera eraman behar dira, material osagarrien barnean aurki daitekeen "saioen antolaketa" atalean azaltzen direnak (ikusi 20. orrialdea). 4. Webgunearen laugarren atala: Familiak Lehenengo jarduerari dagokionez, "Etxerako lanak" deitzen da eta honen bidez, ikasleek taula batean haien familiako kide bakoitzak egiten dituen etxerako lanak apuntatu beharko dute. Ondoren, pentsatu beharko dute ea familiako kide guztiak etxean lan egiten duten modu orekatu batean. Horrela ez izatekotan, beste taula bat betetzea proposatzen zaie, kide bakoitzak asteko egun bakoitzean zein etxeko lan burutuko duen apuntatzeko. Modu honetan, haien familia etxeko lanen arloan hezkidetzailea bilakatuko da. Taulak dokumentuak klikatuz lortuko dituzte. Bigarren jarduerari begira, "Aisialdia" deitzen da eta honen bidez, ikasleek, lehenik eta behin, bideo bat ikusiko dute non denbora librea pasatzeko ariketa desberdinak agertuko diren. Bideoa guztiz hezkidetzailea da, hau da, neskak zein mutilak futbolean jokatzen agertuko dira edota dantzatzen. Beraz, edozein pertsona nahi duen jarduera egin dezakela kontuan hartuz, familiako kide bakoitzak familia osoarekin egin nahi duen jarduera bat pentsatu beharko du. Ondoren, kide guztiek konpromiso fitxan jarduera hori burutzeko konpromisoa hartu behar dute. Kontaktuaren atalean sartzerakoan, hau izango da ikusiko dena. Honetan, webgunearen sortzailearekin kontaktuan jarri zaitezke, iradokizunak edota zalantzak jartzeko aukera izanik. -"Izena" jartzen duen laukian mezua idazten duen pertsonaren izena jarriko da. -"Email-a" jartzen duen laukian mezua idazten duen pertsonaren email-a jarriko da. -"Gaia" jartzen duen laukian mezuaren laburpena jarriko da. -"Mezua" jartzen duen laukian, iradokizunak edo zalantzak idatziko dira. -"Bidali" klikatu mezua bidaltzeko. 1. SAIOA ZER DA HEZKIDETZA? Iraupena 1h astero Saioaren deskribapena Lehenengo saioari begira, irakasleak hezkidetzarekin erlazionatuta dagoen objektu bat eramango du ikasgelara, esate baterako, berdin ikurra paper batean (ikusi saioen antolaketaren lehenengo eranskina, 26. orrialdean). Hortaz, irakasleak eraman duen objektua aterako du eta ikasleei galderak egiten hasiko da. Honako hauek izan daitezke galderak: "Zer da objektu hau?", "Zer esan nahi du?", "Berdin ikurra da, orduan, zeri buruz hitz egingo dugula pentsatzen duzue?", "Zergatik more kolorekoa da?", "Berdintasunarekin lotuta hezkidetza dago, badakizue zer den hezkidetza?". Modu honetan, ikasleak gaian sartzen joango dira. Saioarekin jarraitzeko, ikasleek "Hezkidetza, gure altxorra!" deituriko webgunean sartuko dira (ikusi saioen antolaketaren bigarren eranskina, 27. orrialdean) eta ikasleen atalean dagoen hezkidetzaren inguruko galdetegi bat burutuko dute banaka (ikusi saioen antolaketaren hirugarren eranskina, 27. orrialdean). Modu honetan, hezkidetzari buruz dituzten aurreiritziak zeintzuk diren jakingo da. Saioarekin amaitzeko, ikasleek galdetegia modu egoki batean egin duten ala ez jakiteko banaka webgunean agertzen den autoebaluazio errubrika bat burutuko dute (ikusi saioen antolaketaren laugarren eranskina, 27. orrialdean). Metodologia Ikasleek metodologia parte-hartzailea landuko dute, izan ere, hasiera batean talde handian lan egingo dute, haien iritziak emanez eta eztabaidatuz. Ondoren, hezkidetzaren inguruko galdetegi bat burutuko dute era autonomo batean eta haien burua ebaluatzeko aukera izango dute, non haien parte hartzea ezinbestekoa bilakatuko da. Baliabideak Baliabide materialak: hezkidetzarekin erlazionatuta dagoen objektua eta ordenagailua (galdetegia eta autoebaluazio errubrika). Baliabide pertsonalak: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako irakasleak. Baliabide funtzionalak: ikasgela. 2. SAIOA EGOERA EZ HEZKIDETZAILEAK Iraupena 1h astero Saioaren deskribapena Bigarren saioari dagokionez, nahiz eta ikasle gehienak hezkidetza zer den ez jakin edota argi ez izan, egoera ez hezkidetzaileak identifikatzen ikasten hasiko dira. Modu honetan, zeharka ikasleek hezkidetza zer den eta hezkidetzak defendatzen dituen ideiak zeintzuk diren barneratzen joango dira. Horretarako, Susanna Isern eta Gómez-ren Daniela Pirata ipuina ezagutuko dute Edpuzzle aplikazioan sortutako bideo interaktibo baten bitartez (ikusi saioen antolaketaren bosgarren eranskina, 27. orrialdean). Bideo hau webgunean agertuko da, ikasleen atalean. Aipatu beharra dago, ipuina entzun eta irakurtzeaz gain, ikasleek banaka galdera batzuk erantzun beharko dituztela, ipuina garatzen den bitartean agertuko direnak. Ondoren, ipuina lortu dutela eta egoera ez hezkidetzaileak identifikatzen ikasten hasi direla jakiteko ikasleek banaka webgunean agertzen den autoebaluazio errubrika bat egingo dute (ikusi saioen antolaketaren seigarren eranskina, 27. orrialdean). Saioarekin amaitzeko, irakasleak talde handiko hausnarketa bat bermatuko du. Egia da ipuineko bideoan agertzen diren galderekin ikasleek ipuinaren inguruan hausnartzen joango direla. Hala ere, talde handian ikas kideen ikuspuntu eta ideia desberdinak entzuteari esker, ikasleek burutuko duten hausnarketa sakonagoa izango da, beraien ideiak eta ikuspegia birplanteatzeko aukera izanik. Metodologia Ikasleek, alde batetik, metodologia parte-hartzailea landuko dute, izan ere, Daniela Pirata ipuinaren bideo interaktibo bat ikusi beharko dute eta galdera batzuei erantzun. Gainera, haien burua ebaluatzeko aukera izango dute. Beraz, parte hartze aktiboa izatea ezinbestekoa izango da. Honetaz gain, saioarekin amaitzeko irakasleak gidatutako talde handiko hausnarketa burutuko dute, haien parte-hartzea sustatuko duena. Bestetik, transbertsalitatea landuko dute Daniela Pirata ipuinean agertzen diren egoera ez hezkidetzaileak aztertuz. Azkenik, ikaskuntza kontzientea aurrera eramango dute, izan ere, ipuinean agertzen diren galderei esker, ikasleek pixkanakapixkanaka ipuinean ematen den egoera ez hezkidetzaileaz kontzientzia hartzen joango dira. Baliabideak Baliabide materialak: ordenagailua (Daniela Pirata ipuinaren bideoa eta autoebaluazio errubrika). Baliabide pertsonalak: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako irakasleak. Baliabide funtzionalak: ikasgela. Esan beharra dago, ikasleek Escape Room-a egiten hasi baino lehen ondo egongo litzatekela irakasleak sarrera bat egitea. Sarrera honetan, ariketa honen bidez hezkidetza zer den hobeto ulertuko dutela eta jada ezagutzen duten lagun batekin topo egingo direla azaldu daiteke. Escape Room-a burutu ondoren, ikasleek Escape Room-aren helburua, hau da, hezkidetza zer den eta zer defendatzen duen ulertu dutela jakiteko, banaka webgunean agertzen den autoebaluazio errubrika bat egingo dute (ikusi saioen antolaketaren zortzigarren eranskina, 27. orrialdean). Autoebaluazio errubrika egin eta gero, ikasleak 4-5 pertsonetako taldeetan sailkatuko dira. Irakasleak talde bakoitzari Daniela Pirataren mezua emango die paper batean (ikusi saioen antolaketaren bederatzigarren eranskina, 28. orrialdean), taldean berriro irakurtzeko. Taldeetan mezuaren inguruan eztabaidatu beharko dute eta mezuak zer esan nahi duen ondorioztatu. Hausnartu ondoren, talde bakoitzak mezuaren esanahia zein den azaldu beharko du, talde handian eztabaida bat sortuz eta ikasleek haien iritzia ematea sustatuz. Metodologia Ikasleek, alde batetik, transbertsalitatea landuko dute Daniela Piratak haientzako prestatu duen mezuaren inguruan hausnartuz. Bestetik, metodologia parte-hartzailea landuko dute, izan ere, Escape Room-a burutzeko, taldeetan mezuaren inguruan hausnartzeko eta gainerako taldeek ateratako ondorioen inguruan haien iritzia emateko, ikasleen parte-hartze aktiboa ezinbestekoa da. Baliabideak Baliabide materialak: ordenagailua (Escape Room-a eta autoebaluazio errubrika) eta Daniela Pirataren mezua. Baliabide pertsonalak: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako irakasleak. Baliabide funtzionalak: ikasgela. 4. SAIOA GOMENDIO HEZKIDETZAILEAK Iraupena 2h astero Saioaren deskribapena Laugarren saioari begira, lehenik eta behin, irakasleak ikasleei galdetuko die ea gustatuko litzaieke jendea hezkidetzaren alde egotea eta bizitzan hezkidetzak sustatzen dituen balioak izatea. Ildo beretik, Daniela Piratak bere mezuan pertsona guztiak desberdinak garela eta gainontzekoen desberdintasunak errespetatu eta normaltzat hartu behar ditugula esaten zuela azalduko du irakasleak. Hori kontuan hartuz, ikasleei saio honetako ariketa proposatuko zaie, webgunean aurki daitekeena. Jarduera burutzeko, ikasleek 4-5 pertsonetako taldeetan sailkatuko dira, Canva aplikazioaren bidez poster bat sortzeko (ikusi saioen antolaketaren hamargarren eranskina, 28. orrialdean). Poster honetan, ikasleek pertsonen ezberdintasunak normaltzat hartzeko gomendio hezkidetzaileak proposatu beharko dituzte. Esan beharra dago, posterra burutzeko ikasleek ikastetxeko maila erabiliz Canva aplikazioan erregistratu beharko direla. Posterra burutu ondoren, talde bakoitzak gainontzeko taldeen aurrean haien posterra aurkeztu beharko dute, haien gomendioak azalduz. Horretarako, irakasleak posterra ikasgelako arbela digitalean proiektatuko du. Arbela digitala ez izatekotan, posterrak inprimatu daitezke. Amaitzeko, ikasleek banaka webgunean agertzen den autoebaluazio errubrika bat burutuko dute, gomendio hezkidetzaileak proposatzen ikasi duten ala ez baieztatzeko (ikusi saioen antolaketaren hamaikagarren eranskina, 28. orrialdean). Metodologia Ikasleek, alde batetik, transbertsalitatea landuko dute pertsonen ezberdintasunak normaltzat hartzeko gomendioak sortzen eta hauek poster batean adierazten. Bestetik, metodologia parte-hartzailea landuko dute, izan ere, taldeetan posterra aurrera eramateko ikasle guztien parte-hartze aktiboa ezinbestekoa izango da. Azkenik, ikasleek ikaskuntza-kontzientea burutuko dute, posterra egin baino lehen gizarteak pentsamendu edota ikuspegi hezkidetzailea izan behar duela ondorioztatuko dutelako eta horren ondorioz, gomendio hezkidetzaileak proposatzen dituen posterrak egingo dituztelako. Baliabideak Baliabide materialak: ordenagailua (posterra Canva aplikazioan eta autoebaluazio errubrika). Baliabide pertsonalak: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako irakasleak. Baliabide funtzionalak: ikasgela. 5. SAIOA AMAIERAKO HAUSNARKETA Iraupena 1h astero Saioaren deskribapena Proiektu berritzaile honekin amaitzeko, talde handian orain arte landutakoari buruz hausnartu egingo da. Modu honetan, ikasle guztiek saioei eta landutako gaiari buruzko iritzia emateko aukera izango dute. Ondoren, ikasleek banaka lehenengo saioan burututako galdetegi berdina egin beharko dute (ikusi saioen antolaketaren hamabigarren eranskina, 28. orrialdean), hasiera batean zituzten aurreiritziak eta ideiak aldatu diren ala ez ikusteko. Galdetegi hau webgunean aurki daiteke. Amaitzeko, aipatutako galdetegia modu egoki batean burutu dutela egiaztatzeko, ikasleek banaka webgunean agertzen den autoebaluazio errubrika egingo dute (ikusi saioen antolaketaren hamahirugarren eranskina, 29. orrialdean). Metodologia Ikasleek, alde batetik, metodologia parte-hartzailea burutuko dute, izan ere, talde handian egingo den hausnarketan eta banakako galdetegian haien parte-hartze aktiboa ezinbestekoa bilakatuko da. Bestetik, ikaskuntza kontzientea burutuko dute, hausnarketa eta galdetegia egiterakoan ikasleek hezkidetzaren inguruko gaiaz kontziente izango direlako. Azkenik, transbertsalitatea jorratuko dute, ikasleek hausnarketa eta galdetegia egiterakoan hezkidetzaren printzipioak eta ideiak gogoan izango dituztelako. Baliabideak Baliabide materialak: ordenagailua (galdetegia eta autoebaluazio errubrika). Baliabide pertsonalak: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako irakasleak. Baliabide funtzionalak: ikasgela. Pertsona guztiak gara desberdinak eta aniztasun hori errespetatu egin behar dugu. Gainera, errespetuarekin batera enpatia izan behar dugu. Beste pertsonak ulertzen saiatu behar gara, harreman osasuntsuak eraikiz. Guztiok errespetu berdina merezi dugu, berdin du gure sexua, gure generoa, gure gustuak edota gure pentsatzeko modua zein den. Ez da berdinak izateko eskubidea izatea, desberdinak izateko eskubide berdina izatea baizik. - Lehenengo eranskina ERRUBRIKA BIKAIN (109) OSO ONDO (8-7) ONDO (7-6) NAHIKO (5) GUTXI (4-1) Lehenengo galdetegian emandako erantzun ez hezkidetzaileak, hezkidetzaileak bilakatu dira Bigarren galdetegiko erantzun guztiak hezkidetzaileak dira Bigarren galdetegiko erantzun gehienak hezkidetzaileak dira Bigarren galdetegiko erantzun batzuk hezkidetzaileak dira, beste batzuk ez Bigarren galdetegiko erantzun asko ez dira hezkidetzaileak Bigarren galdetegiko erantzun gehienak ez dira hezkidetzaileak Bigarren galdetegiko hezkidetzaren definizioa askoz ere egokiagoa da Bigarren galdetegiko definizioa primerakoa da Bigarren galdetegiko definizioa oso ondo dago Bigarren galdetegiko definizioa ondo dago Bigarren galdetegiko definizioa kilikolo dago Bigarren galdetegiko definizioa ez dago ondo Ikasleak lehenengo galdetegian zituen aurreiritziak apurtu ditu Aurreiritzi guztiak apurtu ditu Aurreiritzi gehienak apurtu ditu Aurreiritzi asko apurtu ditu Aurreiritzi batzuk apurtu ditu Ez ditu ia aurreiritzirik apurtu Ikaslearen izen-abizenak: Behatutako arloa: Ondorioak: Behatzailearen iritzia: 8. Erreferentzia bibliografikoak 1. Sarrera "Hezkidetza, gure altxorra!" deituriko webgunearen ikasleen atalean agertzen den hirugarren ariketa Escape Room digital bat burutzea da. Escape Room digital honetan, detektibea bihurtuko zara, izan ere, zuk jadanik ezagutzen duzun lagun batek mezu oso garrantzitsu bat dauka zuretzat. Baina lasai! Mezua lortzeko laguntza izango duzu eta! Gida honetan, Escape Room digitala egiteko oso lagungarriak izango diren aholkuak eta materialak aurkituko dituzu. Loroak irla batera eramango zaitu eta bertan, hizki batzuk aurkitu beharko dituzu. Hizki horiek aurkitu eta hauekin hitz magiko bat sortzea lortzen ez baduzu, ezin izango duzu lagun ezkutuaren mezua irakurri. Baina lasai, hizkiak aurkitzeko pista batzuk jasoko dituzu. Pista hauek pergamino batzuetan agertuko dira edota loroak emango dizkizu. Botoia: tresna hau hurrengo diapositibara pasatzeko balio du. Teleportagailua: tresna hau irlara joateko eta irlatik bueltatzeko balio du. Pergaminoa: hizkiak aurkitzeko pista gehienak tresna honetan egongo dira. Maleta: tresna hau aurkitu dituzun hizkiak gordetzeko balio du. Paperezko bolatxoa: tresna honetan hizkiak aurkitzeko beste proba batzuk egongo dira. Kortxoa: tresna hau hizki guztiak ordenatzeko eta bilatzen ari garen hitza zein den ikusteko balio du. 4. Animazioak 5. Mezua Hizki guztiak lortu eta ordenatu ondoren, hitz magikoa lortuko duzu. Hitz magikoa lortu eta gero, lagun misteriotsuak hain garrantzitsua den mezua emango dizu.
science